id
stringlengths 17
47
| source
stringclasses 54
values | license
stringclasses 15
values | lang
stringclasses 1
value | url
stringlengths 17
329
| title
stringlengths 0
653
⌀ | author
stringlengths 0
499
| date
stringlengths 4
20
⌀ | text
stringlengths 20
2.08M
| domain
stringclasses 7
values |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
addi-9272742a1751 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51115 | Garapen asexualaren kontrola Aspergillus nidulans harizpi itxurako onddoan: FlbB transkripzio faktorea eta erregulatzaile berrien ezaugarritze funtzionala | Otamendi Elizalde, Ainara | 2021-02-05 | Memoria honetan jasotako lanak Eusko Jaurlaritzak IT599-13 proiektuaren bitartez eta, EHU-k EHUA15/08, PPGA19/08 eta GIU19/014 proiektuen bitartez emandako diru publikoaz finantzatuta dira; bai eta Eusko Jaurlaritzak, Doktoretza aurreko programaren barruan, doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko Ainara Otamendi Elizalde doktoregaiari esleitutako bekari esker.
Eskerrik asko, noraezean aurkitu naizen bakoitzean nire iparrorratz izan zareten guztioi!
Eskerrik asko, hartutako norantza edozein zelarik ere bidelagun izan zaituztedanoi!
Eskerrak ematen nondik hasi ere kosta egiten zait, lerroak eta lerroak bat bestearen atzetik idazten hasi beharrean naiz berriz ere. Eskerrik asko… Hasteko zuri, Unai, laborategiko ateak ireki izanagatik, bai eta zure irakaspenengatik. Zuk emandako aukera hau gabe ezin izango nion doktoretzaren erronkari heldu. Muchas gracias Edu, ya a estas alturas casi podría escribirte estas frases en euskara, pero así practico un poco. Gracias por estar siempre dispuesto a ayudarme, a pesar de los kilómetros siempre te he sentido cerca. Nunca olvidare mi estancia en Madrid, a tu lado aprendí a mirar los recovecos de Aspergillus y de la ciencia. Eskerrik asko, algún día volveré a Madrid para conocer los recovecos de la ciudad. Zuri Oier, eskerrak ematea gutxi da. Mila esker irakatsitako guztiagatik, izandako pazientzia eta eskainitako arreta guztiagatik. Eta bereziki emandako aukera gogor baina eder honengatik. Eta beste hainbeste esker eman beharrean naiz maila pertsonalean izan duzun ulerkortasunagatik eta babesagatik. Arrazoi zenuen doktoregotzak markatu egiten zaitu. Laborategiko egunerokoak jende zoragarria ezagutzeko aukera eman dit, eta doktorego tesiaren alderdi pertsonalean izugarrizko zortea izan dut. Nire hasierak zuekin, Eli O., Eli P. eta Ane, oroituko ditut beti. Zenbat galdera egin ote nizkizuen hasiera haietan… astuna izatearen beldur nintzen baina beti babestuta eta erantzun bat esku artean sentitu naiz. Zuen gaitasun profesionaletik haratago, esker mila laborategitik kanpo ere partekatutako momentu guztiengatik. Sekula esan ez badizuet, orain da momentua, zoragarriak zarete. Nola ez zuei Martzel eta Mikel, hasieratik azken etapara arte elkarrekin aritu gara, eta eskerrik asko egunerokoa errazagoa egiteagatik. Egunero irri bat atera izanagatik, eta zuen xelebrekeria nahiz irri arteko momentu ugariengatik. Baina baita alaitasuna nagusi ez zenean ere hor
egoteagatik eta laguntzeagatik. Martzel eskerrik asko ezezkorik ez onartzeagatik… nire egoskortasuna maila gorenera igo duzu. Zuri Mikel nire bizilagun izan zarena, face to face, eskerrik asko laguntza behar nuen bakoitzean erakutsi izan didazun laguntzeko prestutasunagatik. Zuri ez dizut ezezkorik entzun sekula. Handietan handienak zarete. Nola ez laborategiko girotik haratago, lagundu nauzuen guztiei. Zertan ari nintzen ulertu ez baina babestu nauzuen guztioi. Zer ikertzen nuen galdetu eta ulertu gabe ere interes aurpegia jarri duzuenoi, nahiz aurpegi arraroak jarri dituzuenoi. Eskerrik asko nire lagunarteari, nik baina pazientzia gehiago duzuela erakutsi izan didazue, jatordu eder bat zor dizuet. Eta bereziki zuri Ainhoa, nire ahizpa postiza zaren aldetik beti hor egoteagatik. Eta nola ez, niri irri bat ateratzeko mundu honetan gaitasun handiena duten hiru txikitxoei Mikel, Markel eta Oinatz. Eskerrik asko taldekoei ere, bai eta inguruan dudan jende guztiari ere; izenak aipatzen hasi beharko banu azken eranskin bat gehitu beharko nuke oraindik. Senitartekoei ere eskertu beharrean naiz, momenturik latzenetan inork baina gehiago babestu nauzue. Zortekoa naiz ditudan abizen eta izana edukitzeagatik. Zuri ama ere eskertu beharrean naiz, nahiz eta makina bat aldiz doktoretza uzteko esan didazun, gai nintzela erakusteko egoskorkeri hutsagatik aurrera bultzatu nauzu. Eta azkenik, nola ez, zuri aita. Lanaren balioa erakutsi zenidan, nekeak neke lanean jarraitu behar dela, seguruenik zure irakaspenak doktoregotza aurrera eramaten lagundu dit. Eskerrik asko, zertan nenbilen jakin ez eta ulergaitza zitzaizun arren; nigan zenuen konfiantzagatik, egiten nuen bidea egiten nuela ere zuzena izango zela ez zenuen ezbaian sekula jarri. Zure hutsunea sentitzen dudan arren, aurrera egiteko nire indarra zara. Erdi erdian joan bazinen ere, hasitakoa bukatu dudala erakutsi nahi nizuke. Espero dut harro egotea zure irakaspena bete dudala ikusteaz! Maite zaitut!
1. Esporulazioa biziraute eta zabalpen bektore bezala izaki bizidunetan 23 1.1. Onddoak ekosistemaren eta gizartearen onura nahiz mehatxu 25
11. Baliabide eta azterketa bioinformatikoak 103
2. Emaitzak 109 2.1. flbB-ren promotoreko ustezko uORF-en azterketa 109 2.2. FlbB-ren puntarako garraioa FlbE-ren bitartekaritzaz 112 2.2.1. FlbB-ren C727A eta C382A mutazioek FlbE-rekiko interakzioa ahultzen dute baina ez dute guztiz inhibitzen 112 2.2.2. FlbE-ren E1 eremuko W11A mutazioak FlbE eta FlbB arteko interakzioa ahultzen du in vivo pull-down entseguetan 114 2.2.3. Behin hifaren puntan, FlbE eta FlbB arteko elkarrekintza inhibitzea beharrezkoa da FlbB nukleora itzuliko bada 117
2. Konidiazioaren indukzioan hainbat faktorek eta bide genetikoek hartzen dute parte 223
1. Esporulazioa biziraute eta zabalpen bektore bezala izaki bizidunetan. Esporen ekoizpena ingurune desberdinetara zabaltzeko eta baldintza gogorretan bizirauteko estrategia oso zabaldua da hainbat izaki bizidunen artean. Onddo, alga, landare, protozoo eta bakterioek, esporulazio molde desberdinak izanik ere, inguru baldintza berrietara egokitzeko mekanismo hau garatu dute, baldintza egokiak agertu eta hazkuntzari bide eman artean bizirauteko aukera eskaintzen diena (Huang eta Hull, 2017). Esporak metabolikoki inaktiboak izateagatik, estres baldintzekiko erresistenteak izateagatik eta baldintza egokien aurrean ernetzeko gaitasunagatik ezaugarritzen dira (Huang eta Hull, 2017). Hain zuzen, esporak baldintza bortitzak jasateko gai dira denbora luzean, hala nola, tenperatura altu nahiz baxuak, hezetasun maila baxuak, UV erradiazioa eta hainbat konposatu kimikoren eragina jasan ditzakete hein batean (Setlow, 2014a). Ezagutzen diren espora bideragarri zaharrenak, bakterio esporak, duela 250 milioi urtekoak dira eta gatz kristaletan txertatuta topatu ziren (Vreeland et al., 2000). Onddoen kasuan ere, ehunka mila urteko esporak aurkitu dira ozeano sedimentuetan eta izotz artikoan (Damare eta Raghukumar, 2008; D'Elia et al., 2008). Honek guztiak, ebolutiboki oso primitiboa den mekanismo biologiko baten aurrean gaudela iradokitzen du. Esporek denbora luzean iraun dezaten ezinbesteko estrategia dute sorgorraldia edo metabolismoaren aktibitate baxua. Sorgorraldi hau kanpo baldintzek, ur edo elikagai agorpenak bultza dezakete. Sorgorraldi konstitutiboan, barne baldintzek kontrolatu ohi dutena, dihardute adibidez auto-inhibitzaile nahiz metabolismoa blokeatu dezaketen faktoreak. Bestalde, pareta zelular edo zitosolak sorgorraldia eusten lagun dezakete elikagaien sarrera oztopatzeaz (Wyatt et al., 2013). Aldi berean, biziraute estrategia aproposa izateko, esporek gai izan behar dute inguru-giro baldintzak egokiak direnean erneketa ahalbidetzeko eta hazkuntza berrabiarazteko. Esporen biologia eta erneketa bereziki aztertuak izan dira bakterioengan (Setlow, 2014b), alabaina protisten eta onddoen esporak ere maiz aztergai izan dira (Dantigny eta Nanguy, 2009). Hain zuzen, onddoak dira espora gehien ekoizten duen erreinua. Biziraupenerako
genetikoa ahalbidetzen du, ingurura egokitzeko gaitasun handiagoa emanaz (McDonald et al., 2016). Bi prozesuak aukerabide izateak egokitze eta zabaltze gaitasunak konbinatzen ditu. Onddoa aurkitzen den ingurugiro baldintzek eragingo dute hazten jarraitu edo ugalketa-bide bat edo bestea aktibatzea. 1.1. Onddoak ekosistemaren eta gizartearen onura nahiz mehatxu. Onddoen esporen zabalpen masiboak uste baino eragin nabariagoa du ekosistematan eta gure gizartean. Batetik, eta aurrez aipatu bezala, infekzio gaitasunean esporek duten garrantzia dago. Izan ere, ingurura zabaltzeko eta egokitzeko gaitasun handiak, agente patogeno garrantzitsu bilakatzen dituzte onddoen esporak (Fisher et al., 2020). Bestetik baina, onddoak ezinbesteko rola jokatzen dute ekosisteman, materia organikoaren deskonposizioan duten funtzioagatik (Treseder eta Lennon, 2015; Gadd, 2017). Bestalde, zenbait onura ere eskaintzen digute. Adibidez, historikoki onddoak elikagaien ekoizpenean erabili eta erabiltzen dira (Johnson, 2016). Egun balio handiko hainbat produktu bioteknologiko lortzeko ere baliatzen dira; besteak beste, konposatu organiko, bitamina, entzima edo antibiotikoak (Archer et al., 2008). Hain zuzen, sektore farmakologikoan leku garrantzitsua dute, antibiotikoekin batera, immunosupresoreen ekoizpena dela eta (Chambergo eta Valencia, 2016). Bioaniztasunaren gaineko mehatxuari dagokionez, patogenoen ostalari izan daitezkeen landare nahiz animalien mehatxu nagusietako bat dira onddoak. Patogenoek eraginda hiltzen diren ostalarien %65-a onddoek sortutako infekzioengatik dela kalkulatzen da (Fisher et al., 2012). Patogeno baten populazioa honen ostalariarenaren menpekoa dela ulertu izan ohi da. Alegia, patogenoak bizirauteko ostalaria behar badu, lehena ez da sekula ostalaria desagerraraztera helduko (De Castro eta Bolker, 2005). Alabaina, esporen ekoizpen masiboa dela eta, onddoek ostalariaren desagertzea eragin lezaketela proposatzera iritsi da zenbait zientzialari (Fisher et al., 2012).
Nekazaritzan onddoek nahiz oomizetoek galera garrantzitsuak eragiten dituzte pertsonon elikagai iturri nagusi diren uzta laboreetan (arroza, garia, artoa, palma olioa eta soja). Mundu osoan, laborantzako eta uzta-ondorengo galerak %20 eta %10 ingurukoak direla kalkulatzen da, hurrenez hurren (Fisher et al., 2018). Landare patogeno ugariek ere (Dean et al., 2012), elikagaien segurtasuna mehatxatzen dute mundu mailan, mikotoxinen ekoizpena dela eta (Alshannaq eta Yu, 2017). Onddoek pertsonon osasuna ere arriskuan jar dezakete. Ohiko azal, azazkal edo mukosa infekzioez gain (mundu mailako populazioaren ~%25-ari eragiten die), onddo infekzio inbaditzaileek urtero milioi eta erdi pertsona hiltzen dituztela kalkulatzen da (Brown et al., 2012). Oro har, heriotza horietatik gehienak onddo oportunistek immunoeskasia duten pertsonengan eragindakoak dira (Fisher et al., 2020). Aspergillus generoko espezieen ondorioz, kasu, urtero 300 mila pertsona inguruk aspergilosia deritzon infekzioa garatzen du (Fisher et al., 2020). Normalean, aspergilosia onddo hauen espora asexualen (konidio izenarekin ezagutzen direnak) inhalazioz sortu ohi da. Pertsona osasuntsuen neutrofilo eta makrofagoek inhalatutako konidioak fagozitatzen dituzte, baina immunitate arazoak izanez gero konidioak ernatu eta inguruko ehunen erasoaz mikosia abia daiteke (Pemán eta Quindós, 2014).
aztertzeko. Aspergillus nidulans espeziea, besteren artean, sarritan baliatu da ziklo zelularra, hazkuntza polarizatua, estresaren aurreko erantzuna edo ugalketaren (sexuala nahiz asexuala) kontrol genetikoaren azterketan (Etxebeste eta Espeso, 2020). Laborategian eredu organismo honen erabilerak 1950-eko hamarkadara garamatza (Pontecorvo et al., 1953). Mende honen hasieran, bestetik, bere genomaren lehen sekuentziazioak (www.broadinstitute.org; (Galagan et al., 2005)) bultzada handia eman zion organismo honen biologia molekularrari. Egun A. nidulans-en genomaren sekuentzia eta beste tresna bioinformatiko ugari eskuragarri daude FungiDB (Fungal and Oosmycete Genomycs Resources; fungidb.org/fungidb/) bezalako datu baseetan. Patogeno bezala edo industrian interes zuzenik izan ez arren, oinarrizko ikerketan eredu gisa presentzia handiko espeziea da A. nidulans, zelula eukariotikoen biologia eta prozesu molekularren ezagutzan izan duen ekarpenagatik. Bere hazkuntza eta ugalketa zikloak (ikus hurrengo sekzioetan) oso errez eragiten dira laborategi mailan eta, gainera, genero bereko beste espezieekiko gertutasun ebolutiboak A. nidulans erabiliz garatutako jakintza estrapolagarria egiten du intereseko espezie horiekiko. A. nidulans-en bizitza-zikloa lau fase desberdinek osatzen eta ezaugarritzen dute: hazte begetatiboa, ugalketa asexuala, ugalketa sexuala eta ziklo parasexuala (1.1. irudia). Onddoaren hazte fasea, jarraian azalduko den bezala, hifa izeneko egitura tubularren garapenak eta hauen hazkuntza polarizatuak ezaugarritzen dute. Hifa hauek garapenerako "heldutasuna" edo gaitasuna eskuratzean, eta beti ere inguruko baldintzen baitan, hazkuntza polarizatua eten eta asexualki edo sexualki ugaltzeko gai dira. Zenbait lanek, garapen asexuala edo sexuala aktibatzeko heldutasun edo gaitasun hori hazkuntza hasi eta 18 eta 24 ordu ingurura gauzatzen zela proposatu zuten, hurrenez hurren (Axelrod et al., 1973; Noble eta Andrianopoulos, 2013). Ondorengo lerroetan fase horiek azalduko badira ere, doktorego tesi honetan garapen asexuala izango da ardatz nagusia, konidioen ekoizpena maila genetiko eta molekularrean nola zuzentzen den ulertzeko bidean mugarri berriak bilatzeko helburuaz.
1.1. irudia: A. nidulans onddoaren ugalketa zikloen irudikapena. Irudiaren erdigunean hazkuntza begetatiboa laburtzen da, esporen erneketa eta hifen hazkuntza polarizatua irudikatzen direlarik bertan (ikus 2.1. atala Sarrera honetan). Behealdean, ugalketa asexuala eta konidioforo izeneko egitura asexualen eraketa posible egiten duten aldaketa morfologikoak biltzen dira, garapen asexuala induzitu eta ordu desberdinetara. Konidioforoek konidio, edo espora asexualen, ekoizpena posible egiten dute eta eustoin gisa ere dihardute. Behean eskuinetara, konidioforo baten eraketa urratsen mikroskopia bidezko irudiak erakusten dira (Mims et al., 1988). Goialdeko eskeman onddoaren ugalketa sexuala burutzeko eman beharreko urratsak laburbiltzen dira, non kleistotezio izeneko egitura sexual konplexuak osatzen diren, bakoitzak milaka askospora edo espora sexual dituelarik. Irudi hau (Etxebeste et al., 2010a; (Etxebeste et al., 2010b eta Mims et al., 1988) lanetan argitaratutako irudiak oinarri hartuta moldatu da.
2.1. A. nidulans-en hazkuntza begetatiboa. 2.1.1. Espora erneketa. Esporaren, konidiosporen (ugalketa asexualeko espora mitotikoak) edo askosporen (ugalketa sexualeko espora meiotikoak), ernetzeaz abiatzen da A. nidulans-en bizi zikloa. Aurrez azaldu den bezala espora asexualak, konidioak, bizi-iraute eta zabaltze mekanismo nagusia dira onddo honentzat ere. Konidioak baldintza gogorrak jasateko diseinatuta daude, hainbat osagai babesleez osatuta daudelarik horretarako (Baltussen et al., 2020). Besteak beste, A. nidulans-en konidioetan kontzentrazio altuetan aurkitzen den trehalosa disakaridoa konidioen iraupen luzerako babesean dihardu (Fillinger et al., 2001); aldiz, erneketa ahalbidetzeko degradatu egiten da. Kanpo estimulu egokiek konidioa bere sorgorralditik atera eta erneketa eragin dezakete. A. nidulans-en kasuan glukosaren presentzia nahikoa izan daiteke erneketa abiarazteko (Osherov eta May, 2000). Hain zuzen, glukosaren seinalizazioan diharduten G-proteina heterotrimerikoaren transdukzio bidea, nahiz honek erregulatzen duen cAMP-PKA seinalizazio bidea, bai eta Ras bideak konidioen erneketan hartzen dute parte (Baltussen et al., 2020). Gproteina heterotrimerikoa osatzen duten subnitateak, GanB (Gα subunitatea), SfaD (Gβ) eta GpgA (Gγ), beharrezkoak dira ernetze egokirako, artean baita trehalosa bera degradatzeko ere (Lafon et al., 2005). GanB-k glukosaren aurrean cAMP-PKA bidea aktibatzea funtsezko pausoa da, SfaD eta GpgA subunitateak beharrezkoak direlarik lehenaren aktibazioa erregulatzeko (Lafon et al., 2005). Bestalde, Ras bideari dagokionez, karbono iturri egokiaz aktibatzen den RasA-k puztutako konidioaren hazkuntza isotropikotik (ikus jarraian) hazkuntza polarizaturako trantsizioa kontrolatzen dihardu (Osherov eta May, 2000; Baltussen et al., 2020). Erneketa bera abiatu baino lehen, zelula barruko presio osmotikoa igo egiten da, eta ura xurgatzeaz konidioak puztu egiten dira (Baltussen et al., 2020). Lehen fase honetan konidioa isotropikoki hazten da (1.2. irudian, A). Pareta zelularra eta mintz plasmatikoa zabaltzeko
1.2. irudia: A. nidulans onddoaren erneketa eta hazkuntzaren irudikapena. Esporak lehenik isotropikoki hazten dira polaritate gune bat ezartzen den artean. Polaritate puntu honetatik germinula edo ernamuintze hodia ernetzen hasten da, eta honen puntaren hazkuntzaz hifa egitura tubularra haziko da. Hifaren baitan polaritate gune berriek hifen adarkatzeari bide emango diote. Hifen adarkatzeaz gain, hifen puntak elkar fusionatu daitezke mizelio deritzan sare egitura osatuaz. Irudia, (Oiartzabal-Arano et al., 2016) lanetik hartutako irudi baten moldaketa da.
2.1.2. Hazkuntza polarizatua. Hifen hazkuntzak onddoari inguruarekin interakzionatzeko aukera ematen dio; besteak beste, substratu berrien kolonizazioa, elikagaien eskuratzea, entzimen jariapena eta ingurugiroko estimuluen antzematea burutuz (Sanati Nezhad eta Geitmann, 2013). Harizpi itxurako onddoak ezaugarritzen dituena, hain zuzen, hazkuntza hiperpolarizatua da, hifen puntaren luzatzea, alegia. Puntaren elongazioa gauzatzeko baina, puntara gehituko diren mintzplasmatiko eta pareta zelularreko material berriak, zein hauek lotzeko makineria guztia, eremu honetaraino garraiatu behar dira. Prozesu hau jariapen besikulen etengabeko fluxuari eta hauen exozitosiari esker burutzen da. Besikula hauetan mintz plasmatikoaren eta pareta zelularra osatzen duten karbohidrato, lipido eta proteinez gain, horien prozesaketarako beharrezko diren entzimak ere garraiatzen dira. Behin puntan, besikulak mintz plasmatikoaz fusionatuko dira garraiatutako kargoak puntara gehituz eta beste osagai batzuk ingurune estrazelularrera jariatuz (Riquelme et al., 2018). Trafiko besikular hau mikrotubulu eta aktina zitoeskeletoen, dagozkien proteina motorren eta beste hainbat proteina gehiagoren menpe dago. Garraio mekanismoek, bada, berebiziko garrantzia hartzen dute hazkuntza begetatiboan (ikus 1.3. irudia). Besikulen trafiko honen lehen abiapuntua erretikulu endoplasmatikoa (EE) da. Zelula eukariotikoetan EE, zentro biosintetiko nagusia izaki, zelularen osagai ugariren jatorri da (Barlowe eta Miller, 2013). Hainbat proteinen sintesian dihardu, bai eta lipido-geruza bikoitzaren osagai lipidikoenean ere. EE-ren alde zitoplasmatikoan dauden erribosomatan sortutako proteinak translokoi izeneko konplexuaren bitartez EE-ren lumen aldera translokatzeaz gain (Zimmermann et al., 2011), euren tolestea, kalitate-kontrola nahiz itzulpen ondorengo hainbat aldaketa burutzen dira bertan. Besteak beste, proteinen glikosilazio prozesuak EE-an hasten dira (Barlowe eta Miller, 2013). Puntara garraiatu beharreko produktuak Golgiren aparatura pasako dira jarraian, EE-n abiatutako sintesi-prozesuaz jarraitzeko eta helmuga duten zelulako gunera bideratzeko (Munro, 2011). Besteak beste, proteinen glikosilazio espezifikoa bai eta glikolipidoen ekoizpena
patroi genetikoa birmoldatu eta ordura arte hazten ziharduten hifatatik konidioforoak garatzeko (ikus 1.1. irudian ugalketa asexualaren zatia). Oro har, kolonia baten ertzetik atzerago, zaharrenak diren eremuetan, hasten dira konidioforoak eratzen, ertzeko hifek hazkuntzarekin jarraitzen duten artean. Horrela, onddoak substratuaren kolonizazioa nahiz ugalketa/dispertsio estrategiak uztartu ditzake. Hifetatik konidioforoen eraketarainoko trantsizio honetan, zelulen desberdintze-urrats eta aldaketa morfologiko ugari gertatzen da, 1.1. irudiaren behealdean ikus daitekeen bezala (Adams et al., 1998; Etxebeste et al., 2010a). Hasteko, hifa espezifikoen eremu distaletan (ezezaguna da gaur egun oraindik zerk zehazten duen zein hifak hasiko duen garapen asexuala) oin zelula delakoa eratzen da, konidioforoaren zutoina izango dena (Mims et al., 1988). Bertatik, adarkatze gisa, kimu moduko bat hazten joango da polarizazioz. Kimuak dagokion luzera izatea lortzen duenean polarizazioa eten eta kimuaren punta puzten hasiko da isotropikoki besikula deritzona osatze aldera. Besikularen goi gainazalean ernetze gune ugari agertuko dira, bakoitzak metula izena duen esterigmata primario bana garatuko duelarik. Metulak polarizazioz apur bat hazi ostean, metula bakoitza puntatik bitan banatuko da, fialida deritzen bi esterigmata sekundario osatzeko. Azken urrats moduan, fialida bakoitzak, espora mononukleatu kate bana eratuko du nukleoen bikoizketa mitotiko eta basipetal bidez. Honela, konidio gazteenak katearen oinarrian geratuko dira, eta helduenak katearen goialdean. Esporak konidioforotik askatu, barreiatu, eta ingurune egokian pausatzen dira, espora bakar baten erneketak onddoaren bizi-ziklo berri bati hasiera eman diezaiokelarik.
Esan bezala, BrlA-ren aktibazioa da garapen asexualaren giltzarria. Horregatik, brlA genearen adierazpena nola erregulatzen den sakon aztertu izan zen aurreko mendearen bukaeran. Aurrez aipatu bezala, ingurugiroko baldintzen eta zenbait seinale endogenoren arabera, zenbait hifek geneen espresio patroia aldatu, hazkuntza eten eta konidiazioari ekiten diote (Adams et al., 1998). Beraz, badago maila genetikoan eta molekularrean estimulu eragile horiek jaso eta dagokien seinaleak transduzitu egiten dituzten bideak, azken finean, brlA-ren adierazpena abiatuko den ala ez erabakiz (Etxebeste et al., 2010). Bide horiek osatzen duten sarea anitza eta konplexua da, oraindik ere guztiz ezagutzen ez dena. Konidiatu ezin duten mutanteen artean, % 83 inguruk garapena abiatzeko ezintasuna zutela kalkulatu zuten (Martinelli eta Clutterbuck, 1971) lanean, honek garapen asexuala aurrera eraman dadin brlAtik korrontean gora aurkitzen diren seinalizazio elementuen garrantziarekin bat egingo lukeelarik. brlA-ren adierazpenaren erregulatzaileak identifikatu nahian, bere mRNA-ren maila baxua eta fenotipo akonidiala erakusten zuten mutanteak isolatu eta ezaugarritu zituzten Wieser eta kideek (Wieser et al., 1994). Horrek, fenotipoaren erantzule bezala sei gene desberdinetan zeuden beste hainbat mutazio identifikatzeko aukera eman zien egileei, fluG, flbA, flbB, flbC, flbD eta flbE (1.4. irudia). Mutante horien hifak etengabe luzatzen dira, aire ingurunera etorritako hifa ugariek osatutako kotoi itxurako "fluffy" koloniak sortuz. Honela, aurrez ezaguna zen fluG (Adams et al., 1992; Lee eta Adams, 1994) geneaz gainera, flb (fluffy low brlA expression) adiera eman zitzaien fenotipo akonidiala eragiten zuten identifikatutako alelo mutante horiei (Wieser et al., 1994). FluG eta FlbA-E-k, hainbat erregulatzaile gehiagorekin batera, UDA (upstream developmental activation) bidea osatzen dute (1.4. irudia), garapen asexualaren indukzioan hobekien ezagutzen den seinalizazio bidea. UDA bideko faktore hauek, hifen hazkuntza begetatiboan zehar, maila detektagarrian presente daude eta deskribatutako kanpo estimuluetako batzuei erantzunez, brlA-ren indukzioz, CDP bidea aktibatzea dute helburu.
funtzioa negatiboki erregulatzen du, honen disoziazioa oztopatuz (Rosén et al., 1999; Yu, 2006). Ondorioa, garapen asexualaren indukzioa litzateke, hazkuntzaren inhibizioarekin batera. FluG-k, bestetik, brlA-ren promotorea helburu duten FlbB/E/D eta FlbC UDA azpibideen indukzioan dihardu. FlbC C2H2-erako bi zink-hatz eremu dituen TF-a da, eta brlA-ren promotorera zuzenean lotzen da haren adierazpena aktibatzeko (Kwon et al., 2010). flbC genearen delezioak fenotipo akonidiala eragiten duen moduan, gain-adierazpenak hazkuntza inhibitu eta brlA, abaA, eta vosA induzitzen ditu. FlbC-ren adierazpen eta kontzentrazioa, nahiz lokalizazio nuklearra, ez ditu flbB edo flbE geneen gabeziak edo mutazioak baldintzatzen, ez eta alderantziz ere (Kwon et al., 2010). Honela, FlbC FlbB/E/D-k definitzen duten UDA azpibidearekiko paraleloan jarduten zuen beste batean kokatu zuten egileek (1.4. irudia). Konidiazioa aurrera eramateko bi bideak beharrezkoak dira. Bigarren UDA azpibideari dagokionean, FlbB bZIP (basic leucine zipper) motako TF-a bat da. TF-a izaki, nukleoetan pilatzea esperoko litzateke, baina FlbB hifen apizeetan ere kokatzea da bere ezaugarri azpimarragarrienetako bat (Etxebeste et al., 2008). Esporak ernetzeko garaian, polaritatea ezartzeaz batera kokatzen da FlbB eremu honetan, bai eta metulen erneketa gunean eta hauen hazkuntza ematen den bitartean ere, polarizazio guneekin bat eginez (Etxebeste et al., 2009a). Bestalde, FlbB-ren nukleoko lokalizazioa kontzentrazio gradiente bati jarraiki ezartzen da. Puntatik gertueneko nukleoan detektatzen da nagusiki, atzeragoko nukleoetan FlbB-ren presentzia nabarmen jaisten delarik (Etxebeste et al., 2008). Lokalizazio apikalari dagokionez, FlbB UDA bideko bigarren erregulatzaile batekin, FlbE-rekin, batera aurkitzen da puntan. Are gehiago, bietakoren baten gabeziak bestearen deslokalizazioa eragiten du (Garzia et al., 2009; Herrero-Garcia et al., 2015). Nukleoetan, TF gisa, FlbB-k cMyb motako bigarren TF bat kodetzen duen flbD genearen adierazpena eragiten du. Jarraian, FlbD-rekin batera, FlbB brlA-ren promotorera lotzen da honen adierazpena aktibatzeko (Garzia et al., 2010). flbD-ren gabeziak FlbB-ren lokalizazio nuklearra nabarmen txikiagotzen du (Garzia et al., 2010); aldiz, FlbD-ren gain-adierazpenak areagotu egin
konidiazioa gaitzen duen ustezko bide genetiko alternatiboaren faktore berriak identifikatzea izango da.
kopurua modu esanguratsuan handitzen da, konidioforo eta konidioen kopurua nabarmenki txikitzen den bitartean. Ikusi bezala, maila genetiko/molekularrean, hainbat erregulatzaile, bide bat baina gehiagotan topa daiteke erregulatzaile positibo edo negatibo gisa. Osatutako bidegurutze nahiz sareek, onddoaren egokitzapenerako eta moldagarritasunerako bide genetikoen konplexutasuna begi-bistaratzen dute eta, aldi berean, horien azterketa zailtzen dute.
Helburuak
HELBURUAK Doktorego tesi honetan bi ikerketa-lerro bereizten dira eta horien baitan banatzen dira ondorengo helburu esperimentalak ere: 1. FlbB-ren sintesia eta garraioa kontrolatzen duten mekanismoen ezaugarritzean sakontzea: 1.1. FlbB-ren sintesian eta kontzentrazioan flbB-ren promotorean leudekeen bi uORF-ek izan lezaketen funtzioa aztertuz. 1.2. Garraio akropetalean nahiz basipetalean parte hartzen duten elementu berriak identifikatuz, eta FlbB eta FlbE-ren arteko edo FlbB eta FlbD-ren arteko harreman funtzionaletan sakonduz. 1.3. Aurretik brlA-ren promotorean FlbB eta FlbD-rentzat proposatu diren ustezko itu sekuentziak konidiaziorako beharrezkoak direnetz aztertuz.
2. Garapen asexualaren indukziorako beharrezkoak izan daitezkeen faktore berrien identifikazioa eta euren ezaugarritze funtzionala burutzea: 2.1. Fosfato estrespean akonidialak diren ΔflbB mutanteak isolatuz eta fenotipo hori eragiten duten mutazioak identifikatuz. 2.2. Fenotipo horiek eragiten dituzten mutazioak eta dagokien geneak funtzionalki ezaugarrituz.
Materialak eta Metodoak 59
Materialak eta Metodoak 61
Materialak eta Metodoak 63
Materialak eta Metodoak 65
Bestalde, gerora A. nidulans-en protoplastoak transformatu ahal izateko beharrezko ziren DNA konstrukzioak eraikitzeko honako plasmidoak erabili ziren:
Materialak eta Metodoak 67
Materialak eta Metodoak 69
Materialak eta Metodoak 71
2.2. Ernamuintze eta adarkatze azterketak medio likidotan. Aztergai zen anduiaren konidioak Tween®20 (%0.02 v/v)-tan bildu ziren eta 2.5·106 konidio/mL inokulatu ziren hazteko beharrezko ziren elikagai guztiak zituen MMA medio likidotan. Kultiboak 37°C-tan agitazioaz hazten jarri ziren eta 6, 8, 10 eta 12 ordura laginak hartu
ziren anduien ernamuintzea eta adarkatzea aztertzeko. Ernamuindutako eta ernamuintzeke zeuden konidiak zenbatzeko hemozitometroa (Thoma) erabili zen. Ernamuindutakoen artean, ernamuintze hodi bakarra, bi edo hiru sortutakoak kuantifikatu ziren. Irudiak jasotzeko Optiphot (Nikon) mikroskopioa erabili zen.
2.3. Hazkuntza azterketak MMA medio likidotan. Anduiak hazteko beharrezko ziren elikagaiak zituen 25mL MMA medio likidotan 106 espora/mL inokulatu ziren. Kultiboak 20 orduz 37°C-tan hazi ziren agitazioz. Behin laginak hazirik, alikuotak porta gainean ezarri ziren mikroskopian aztertu ahal izateko. Hifen morfologia ezaugarriak irudietan jasotzeko Optiphot (Nikon) mikroskopioa erabili zen. Esperimentua 24 eta 28 ordura errepikatu zen konidioforoen garapena edo bestelako aldaketa morfologikorik gertatu ote zen behatzeko.
Materialak eta Metodoak 73
mutagenesia burutzeko, plakak UV argiaz (254nm) irradiatu ziren 80-100 segunduz. 4) Irradiatutako plakak 37°C-tan eta 72 orduz inkubatu ziren. 5) FLIP (fluffy in phosphate) fenotipoa zuten koloniak isolatu ziren. Irudian gezi morez adierazten den kolonia akonidialaren modukoak aukeratu ziren. 6) Fenotipoa egiaztatzeko isolatutako hautagaiak fosfato eta fosfato gabeko MMA medioan inokulatu ziren berriz ere. Gezi laranjaz adierazten dira ontzat jo ziren hautagaien adibideak. 7) Kontaminazioak baztertzeko eta hautagaien genotipoa egiaztatzeko irudiko probak burutu ziren. Jatorrizko parentalak behar dituen elikagai osagarriren baten faltan ez parentala ezta FLIP hautagaiak ere ez dira hazteko gai.
Mutagenesiaz FLIP (fluffy in phosphate) mutanteak isolatu nahi zirenez, selekzio medio moduan 0.65M fosfatodun MMA zuten 14cm-ko Petri plakak prestatu ziren. ΔflbB anduiaren konidioak Tween®20 (%0.02 v/v)-tan bildu (1 zenbakiarekin 2.1. irudian) eta 1250 konidia inguru inokulatu ziren plaka bakoitzeko (2). Inokulatu eta segidan, plakak argi UV-z mutagenizatu ziren (3) eta jarraian hiru egunez 37°C-tan hazten eduki ziren (4). Mutagenesi prozesuan, kontrol moduan, inokulatutako plaketako bat UV-ren eraginpetik kanpo uzten zen. Populazio maila kontrolatzeko aukera ematen zuen honek. Hiru egunen buruan akonidialak ziren mutanteak identifikatu (5) eta 0.65M fosfatodun MMA plaka berrietara transferitzen ziren FLIP fenotipoa baieztatzeko (6). Fenotipo egiaztapenez gainera, hautagaien genotipoa ere baieztatzen zen, andui parentalak behar zituen elikagai osagarrietatik aldiro bat faltan zuten MMA plakatan inokulatuz mutante bakoitza eta hauetan hazteko gai ziren ala ez behatuz (7).
Materialak eta Metodoak 75
frakzioak 0.6M KCl eta 50mM CaCl2 zituen (2.6 Taula) disoluzio baten 1mL-tan batu ziren, berriz ere zentrifugatzeko. Azken pauso hau errepikatu egin zen transformatzeko prest zeuden protoplastoen suspentsioa lortuz.
5.2. Protoplastoen transformazioa. Behin protoplastoak edukirik, transformazio nahastea 50mL-ko polipropilenozko hodietan prestatzen zen, lehenik 100μL protoplasto eta hauek transformatzeko erabili nahi zen DNA cassette-aren 5-10μL bitarte gehituz. DNA-ren barneratzea errazteko nahaste hodia 6-8 aldiz irabiatzen zen vortex-aren laguntzaz (abiadura maximoan). Jarraian, PEG soluzioaren (8. soluzioa; 2.6 Taula) 50µL gehitzen ziren eta berriz ere segundu bateko 4-5 txandatan irabiatzen zen (vortex). Azkenik, transformazio nahastea izotzetan (0°C-tan) uzten zen 25 minutuz. Ondoren, 8. soluzioaren 1mL gehitu eta nahastea zuen hodia hatzen laguntzaz nahasten zen, beste 5 minutuz giro tenperaturan inkubatuz. Azkenik, nahastera, 7. soluzioaren 5mL eta MMR-TOP medioaren 15mL (aurrez urtua eta 40 ºC inguruan aurkitzen zena) gehitzen ziren transformazio plakak nahastearekin inokulatu ahal izateko. Transformazio plakak aurrez prestatzen ziren MMR medio selektiboa gehituz, alegia, soilik transformanteen hazkuntza baimenduko lukeen MMR medioa gehituz. Horretarako, medioan andui parentalak beharrezko zituen elikagai osagarri guztiak gehitzen ziren, transformaziorako erabilitako DNA cassette-an txertatutako selekzio markadoreari (pyrGAfum edo pyroAAfum) zegokion elikagaia (uridina/uraziloa edo piridoxina, hurrenez hurren) ezik. Transformazio guztietan, bideragarriak ziren protoplastoak erabili zirela ziurtatzeko, medio ezselektiboa zuen plaka bana prestatzen zen. Plaka honetan transformatutako eta transformatu ez ziren protoplastoak hazi behar ziren, plaka guztia onddoz beteta geratuz. Hori gertatzen ez bazen, transformazioaren emaitza zalantzagarritzat jo eta transformazioa errepikatzen zen. Prozeduran zehar ere, DNA cassette-rik gabeko nahaste bat prestatzen zen, kontrol negatibo
Materialak eta Metodoak 77
Materialak eta Metodoak 79
PCR banatan, DNA genomikoa erabiliz molde bezala eta PP1/PP2 edo GSP3/GSP4 oligonukleotido pareak, hurrenez hurren, hastarazle bezala (2.2A irudia). Beste aldetik, ezabatutako genea ordezkatuko zuen selekzio markatzailea anplifikatu zen hirugarren PCR erreakzio batean, kasu honetan markatzaile hori bere barnean zuen plasmidoa erabiliz molde bezala. Markatzaileak, alde banatan, promotorearen amaierarekiko eta terminadorearen hasierarekiko berdinak ziren zatiak izango zituen, horretarako SMP1/GFP2 oligonukleotidoak erabili zirelarik. Ertz horiek izateak, promotore eta terminadorearekiko fusioa ahalbidetuko zuen laugarren PCR erreakzioan, fusio-PCRa alegia (2.2A irudia). 2.2. irudia: Fusio-PCR prozedura geneak ezabatu edo etiketatzeko. A) Geneen deleziorako DNA cassetteen sintesia. DNA konstrukzioa eraikitzeko lehenik ondoko fragmentuak anplifikatu ziren, bakoitza PCR erreakzio banatan: promotorea (PP1-PP2 oligonukleotidoez eta DNA genomikoa erabiliz molde bezala), selekzio markatzailea, gezi urdinez irudikatua (SMP1-GFP2 oligonukleotidoez eta plasmido egokia erabiliz molde bezala; Ikus 1.3 atala kapitulu honetan) eta terminadorea (GSP3-GSP4 oligonukleotidoez eta, berriz ere, DNA genomikoa erabiliz molde bezala). SMP1 eta GFP2 oligonukleotidoek promotorearekiko eta terminadoreariko osagarriak ziren isatsak zeramatzaten, hurrenez hurren, azken PCR batean hiru fragmentuen fusioa ahalbidetuko zutenak. Fusio-PCR-rako ertzetako PP1 eta GSP4 oligonukleotidoak erabili ziren. Transformazioan, lortutako PCR produktuaren errekonbinazioz, selekzio markatzaileak ezabatu nahi den genea (gezi horia) ordezkatuko zuen, genearen mutante nuloak lortuz. B) Geneen etiketatzea 3´ ertzean. PCR erreakzio banatan honakoak anplifikatuko ziren. Lehenik, etiketatu nahi zen genearen 1.5kb inguruko 3´ eremua anplifikatu zen (stop kodoia barne hartzen ez zuena), GSP1 eta GSP2 oligonukleotidoez eta DNA genomikoa erabiliz molde bezala. Bigarrenik, intereseko genea etiketatuko zuen epitopoa (lauki lilaz adierazia, TAG: HA3x, GFP, mRFP edo mCherry) eta selekzio markatzailea zituen PCR produktua, GFP1 eta GFP2 oligonukletidoez eta plasmido egokia erabiliz. Hirugarrenik, eta A atalean azaldu bezala, terminadorea anplifikatuko zen. Azkenik, GSP1 eta GSP4 hastarazleez, hiru fragmentuak fusionatu ziren. Kasu honetan, errekonbinazio homologoz jatorrizko genea forma etiketatuaz ordezkatzen zen, selekzio markatzailearen eraginez.
Materialak eta Metodoak 81
Proteinak epitopo batez (TAG 2.2B irudian; GFP, HA3x, mRFP edo mCherry) etiketatzeko jarraitutako PCR estrategiak zenbait aldaera ditu aurrekoarekiko. Karboxil muturra etiketatzea helburu zenean, berriz ere, hiru DNA fragmentu anplifikatuko ziren: lehenik, genearen 3´ eremuko 1.5kb inguru DNA genomikoa erabiliz molde bezala eta GSP1/GSP2 oligonukleotido parea hastarazle bezala. Bigarrenik, etiketa bezala erabili nahi zen epitopoa kodetzen zuen DNA eta selekzio-markatzailea zuen zatia, plasmido egokia erabiliz molde bezala (1.3 atala kapitulu honetan) eta GFP1/GFP2 oligonukleotido parea hastarazle bezala. Azkenik, terminadorea, aurreko kasuan azaldutako modu berean. Hiru fragmentoak elkartzeko fusio-PCRan GSP1 eta GSP4 hastarazleak erabili ziren. Zenbait kasutan proteinaren amino muturra etiketatu nahi izan zen eta horretarako bi bide jorratu ziren (2.3. irudia). Lehen kasuan, nahiz eta epitopoa kodetzen zuen sekuentzia genearen 5´ muturrean elkartu, markatzailea 3´ aldean mantendu zen. Honela eraiki zen ha3x::flbD::gfp::pyrG konstrukzioa, FlbD etiketa bikoiztun anduia sortzeko aukera eman zuena. Horretarako, 1) promotorea (PP1/PP2 hastarazleak eta DNA genomikoa molde bezala), 2) HA3x etiketa kodetzen duen sekuentzia (Tag-SP/Tag-FP hastarazleak eta plasmido egokia molde bezala) eta 3) genea, gfp eta selekzio markatzailearekin batera (3´ eremuan) (gene-SP eta GSP4 hastarazleak eta flbD::gfp::pyrG andui baten DNA genomikoa molde bezala) anplifikatu eta fusionatu ziren (2.3A irudia). Bigarren prozeduran, 5.3. atalean azaldu bezala eta FOA-ren erabileraren eraginez, aurrez genoman integratu zen pyrG selekzio markatzailea bera ordezkatzen zen sortutako DNA cassette-arekin. Transformaziorako 5´-UTR::TAG::ORF::3´-UTR cassette-a eraiki zen 2.3B irudian azaltzen ziren fragmentoetatik abiatuz eta adierazten diren hastarazle pareak erabiliz kasu bakoitzean. Estrategia hori jarraituz sortu ziren ondoko kimerak adierazten zituzten anduiak: HA3x::FlbD; GFP::FlbD edo GFP::FlbB(L333A,L334A).
2.3. irudia: Proteinak amino ertzean etiketatu ahal izateko fusio-PCR prozedurak. A) Geneen etiketatzea 5´ ertzean selekzio markatzailea genearen 3´ ertzean mantenduz. Hiru erreakziotan, ondoko PCR produktuak anplifikatu ziren: promotorea (PP1-PP2 hastarazleez), epitopoa (lauki lilaz irudikatua, tag-SP eta tag-FP oligonukleotidoez) eta gfp eta selekzio markatzailea 3´ ertzera lotuta dituen genea bera (gene- SP eta GSP4 oligonukleotidoez). Anplifikatutako fragmentuak fusio PCRz fusionatu ziren PP1 eta GSP4 oligonukleotidoez. Transformazioan gene basatia etiketadun molekula sintetikoaz ordezkatuko da. B) Selekzio-markatzaile gabeko DNA cassette-aren sintesia. Kasurako, etiketa kodetzen duen sekuentzia genearen 5´ muturrean txertatzeko helburuaz ondoko fragmentuak anplifikatu eta fusionatuko ziren: promotorea (PP1-PP2 oligonukleotidoez), epitopoa (tag-SP eta tag-FP oligonukleotidoez) eta etiketatu nahi den genea terminadoreaz batera (gene-SP eta GSP4 oligonukleotidoez). Transformazioa burutu ahal izateko, DNA cassette-a txertatu nahi dugun locus-ean pyrG markaitzalea behar dugu aurrez, FOA-rekin selekzio bidea edukitzeko. Errekonbinazioz cassette-ak pyrG-ren lekua hartuko du, eta FOA duen MMR medioan transformanteak bereizi ahalko dira (5.3. atala).
6.2. Zuzendutako mutagenesia. Mutazio jakin eta zehatz bat zuten anduiak sortu ahal izateko, mutazio hori zuten oligonukleotido egokiak diseinatu eta erabili ziren. Fusio-PCR teknika bera oinarri hartuta, mutatu nahi zen genearen aldaera basatia molde gisa baliatu zen mutaziodun fragmentuak anplifikatzeko (2.4. irudia). Alde batetik, PP1 eta ORF*-down hastarazleez mutazioaren kokagunetik 5´ aldeko eremua anplifikatu zen (2.4. irudian 1 fragmentua). Eta bestetik, ORF*-up eta GSP4 oligonukleotidoez genearen gainerako eremu kodifikantea (2.4. irudian 2 fragmentua). ORF*-up/down oligonukleotidoak elkarrekiko osagarriak ziren. Transformazio estrategiaren baitan selekzio-markatzaile nahiz epitopoa ere anplifikatuko ziren (kasu horietan, mutatutako genea aurrez markatzaile egokiaz etiketatua zuen anduiaren DNA genomikoa erabiliko zen moldetzat). Oligonukleotidoetan txertatutako mutazioak fragmentu berrietan eta, ondorioz, fusio produktuan ere agertuko ziren.
Materialak eta Metodoak 83
2.4. irudia: Zuzendutako mutagenesi prozedura. Fusio-PCR estrategian oinarrituz mutazio espezifiko bat gene batean txertatzeko jarraitu zen prozedura erakusten da. Horretarako, oligonukleotido egokiak diseinatu ziren, elkarrekiko konplementario zirenak, eta txertatu nahi den mutazioa barne hartzen zutenak (erdialdean kokatua). Mutatu nahi zen genearen DNA basatia molde gisa erabilita ondorengo PCR produktuak anplifikatu ziren: 1) PP1 eta ORF*-down oligonukleotidoez genearen 5´ eremua eta 2) ORF*- up eta GSP4 oligonukleotidoak erabiliz gainerako eremu kodifikantea (hala behar zenean etiketaz eta selekzio markatzaileaz batera, irudian erakusten den bezala). Anplifikatutako fragmentuek diseinatutako mutazioa izango zuten, bai eta horien fusioaz lortuko zen transformaziorako DNA cassette-ak ere.
Materialak eta Metodoak 85
6.3. Gene baten ausazko mutagenesia. flbD genearen ausazko mutagenesia burutzeko fusio-PCR teknikan oinarrituriko estrategia jarraitu zen. Akatsen aktibitate zuzentzailea (proofreading) ez duen DNA polimerasa bat erabiliz, flbD genea anplifikatu zen. Polimerasaren fidelitate baxuaren ondorioz, anplifikazioan akatsak gertatzen ziren, ausaz mutatutako sekuentzia genikoak lortuz. Gainerako PCR fragmentuak, promotorea eta gfp::pyrGAfum::flbD(5´-UTR), proofreading aktibitatedun polimerasa batez anplifikatu ziren. Hiru fragmentoak fusionatu ondoren, ausaz mutatutako flbDren konstrukzio genikoez andui egokiaren protoplastoak transformatu eta hainbat transformante isolatu eta aztertu ziren. Fenotipo edo ezaugarri bereizgarria zuten transformanteak aukeratu ziren eta horien DNA genomikoa molde bezala erabiliz, flbD locus-a anplifikatu eta sekuentziatu zitzaien, fenotipo desberdin hori zein mutaziok eragiten zuen ezagutzeko.
6.4. DNA erauzketa. Aztertu nahi ziren anduien konidioak, beharrezko ziren elikagai osagarri guztiak zituen 25mL MMA medio likidoan hazten jartzen ziren 100mL-ko erlenmeyer-etan. Kulturak 16 orduz mantendu ziren 37˚C-tan eta 220rpm-tako agitazioaz. Jarraian, hazitako andui bakoitzaren lagin
bana MiraclothTM paperean filtratu eta laginak liofilizatuak izan ziren. Ondoren, mizelioak txikitu eta DNA genomikoa erauzteko ohiko prozedurari ekin zitzaion. Mizelioa Tris pH=8-tan 25mM, sakarosatan 0.25M eta EDTA-n 20mM zen disoluzio baten 1mL-tan erresuspenditu zen, ondoren 100µL %10 SDS gehituz. Mizelio suspentsioa 15 minutuz 65°C-tan inkubatzen eduki ohi zen zelulen lisia gerta zedin. Jarraian, DNAren erauzketa burutzeko, nahasteei fenol/SEVAG (fenol/kloroformo/alkohol isoamilikoa, 25:24:1 proportzioan) 1mL gehitzen zitzaien, eta 5 minutuz nahasten ziren. Zentrifugazioz (5´, 4000rpm) fase organikoa eta ur fasea banatzen ziren, eta fase organikoa jasotzen zen hodi berrietan, bertan aurkitzen baitzen DNA. Fenolaz bigarren aldiz errepikatzen zen erauzketa urratsa. Ondoren, DNA-ren beharrezko garbiketak burutzen ziren. Lehenik, erauzitako bolumenaren hamarrena sodio azetato 3M (pH=6) eta hiru bosten isopropanolaz DNA hauspeatzen zen. Bigarrenik, hauspeakinak, etanolean %80 zen ur disoluzioaz garbitzen ziren. DNA ur ultrapuruaren (miliQ H2O) 300µL-tan erresuspenditu eta RNAasa (DNase free) entzimaz 37°C-tan 30-60 minutuz inkubatu ziren laginak RNA hondarrak ezabatzearren. Ondoren, DNA laginak berriro ere sodio azetatoa eta isopropanolaz hauspeatu eta etanolaz garbitzen ziren. Azkenik, erauzitako DNA laginak 200µL miliQ uretan erresuspenditzen ziren. Behin erauzketa protokoloarekin amaituta, prozesua egoki eman zela eta DNA genomikoa eskuratu zela egiaztatzeko agarosa gelean (%0.8 p/v) lagin bakoitzaren alikuota baten elektroforesia burutu zen. Erauzketa ontzat emateko A. nidulans onddoaren genomari legokiokeen banda bat agertu beharko zukeen elektroforesi irudian 23Kb-ko altueran. Erauzketarako beharrezko zen fenol/SEVAG nahastea osatzeko, aurrez fenol organikoa prestatzen zen. Horretarako 250mg fenol kristalak ur bainuan 68°C-tara urtzen ziren eta hidroxikinolona (%0.1) gehitzen zen. Tris-HCl disoluzioez fenolaren pH-a egokitu behar zen. Lehen txandan, 250mL Tris-HCl 0.5M (pH=8) gehitu eta 15 minutuz giro tenperaturan irabiatzen eduki ostean, nahastea dekantatzen uzten zen bi faseak bereizi zitezen. Fase organikoaz
Materialak eta Metodoak 87
Materialak eta Metodoak 89
Hibridazioa burututa, 5 minutuko bi garbiketa egin ziren SSC (2x) + SDS (%0.1 p/v) nahasteaz, garbiketa bakoitzeko disoluzioa berriztatzen zelarik. Bi garbiketa gehiago egin ziren SSC (0.5x) + SDS (%0.1p/v) disoluzioaz, bakoitza 65-68°C-tan berotuz 15 minutuz. Azkenik, beste bi garbiketa burutu ziren garbiketa disoluzioaz (washing delakoaz), giro tenperaturan eta 5 minutuz. Garbiketen ostean mintza blocking disoluzioaz (kitak dakarren 10x den blocking disoluzioaren 4mL, azido maleikoaren disoluzioaren 36mL-rekin diluituz lortzen dena) inkubatzen eduki zen 30 minutuz agitazio birakariaz. Honen ostean, gehitutako blocking disoluzioaren 20mL-ri 2µL anti-digoxigenina-AP (1/10000 diluzioa, 75mU/mL, Roche) batu zitzaizkien eta beste 30 minutuz inkubatu zen mintza bertan. Ondoren, 15 minutuko bi garbiketa egin ziren garbiketa disoluzioaz eta, azkenik, detekzio disoluzioaz 5 minutu inkubatzen zen mintza. Honarteko garbiketa eta detekzio urratsak agitazio birakariaz burutu ziren hibridazio labean (ProBlot, LabNet). Detekzioari bide emango zion kimioluminiszentzia erreakzioa eragiteko, mintza hoditik atera eta, gainazalean, kitak dakarren CSDP (Roche) disoluziotik 1mL zabaldu ziren, 5 minutuz utziz. Mintza lehortu eta luminiszentzia hobetzeko beste 10 minutuz 37°C-tan inkubatu zen. Azkenik, luminiszentzia detektatzeko, mintza ChemiDoc™ XRS+ System (Bio-Rad) gailuan aztertu zen.
7. Genetika klasikoko teknikak. Genetika klasikoko teknikak baliatu ziren bai andui berriak sortzeko bai eta FLIP166 mutazioaren azterketa kromosomikoa aurrera eramateko. Genotipo jakineko bi anduiren gurutzapen meiotikoan oinarriturik (Todd et al., 2007a; Todd et al., 2007b), konbinazio genetiko desberdineko hainbat andui berri sortu zen. Heterokarioiak lortzeko, gurutzatu nahi ziren anduiak elkar tartekatuz eta bata bestetik 5-10mm-ra inokulatu ziren, bi parentalek behar zituzten elikagai osagarri guztiez prestatutako hazkuntza medioan. Plakak 37°C-tan 48 orduz hazi ostean, andui parentalen hifak elkar
fusionatzera iritsi ziren zonalde periferikoak moztu eta medio selektiboko plaketara transferitu ziren. Medio selektiboan ez ziren andui parentalen auxotrofia elikagai osagarriak gehitzen, beti ere bi parentalek auxotrofia bera partekatzen ez bazuten. Presio selektibo honi esker, heterokarioien eraketa bultzatzen zen, koloniaren bat garatuko bazen bi parentaletatik eratorritako informazio genetikoa behar baitzuen. Plakak 7-8 egunez 37°C-tan eduki ziren heterokarioiak hauteman artean. Eratu ziren heterokarioak isolatu nahian, horien hifa eremuak medio selektiboko plaka berritara transferitu eta hazten utzi ziren. Jarraian, gurutzatutako anduien nahiz helburuaren baitan, heterokarioiez jorratu zitezkeen bide desberdinak azaltzen dira. 7.1. Gurutzapen meiotikoa. Genotipo jakineko andui berriak lortzeko nahiz azterketa kromosomikorako jarraitu zen ondoko prozedura. Heterokarioietan garapen sexuala induzitu zen bi parentalen informazio genetikoaren konbinaketa ezberdinak izango zituzten askosporak eskuratzeko. Horretarako, heterokariodun plakak parafilmaz itxi ziren, egoera anaerobioan kleistotezioen (egitura sexualen) eraketa bultzatzen baita. Bi aste ingurura, kleistotezioen eraketa ziurtatu ostean, horien isolamenduari ekin zitzaion. Horretarako, hazkuntza medio solidodun plaka batean kleistotezioak bereizi eta garbitu ziren, jarraian kleistotezio bakanduetatik bat hartu eta aurrez esterilizatutako 300µL H2O zituen hodi batera eraman zelarik. Metalezko hagatxo baten laguntzaz kleistotezioa apurtu eta askosporak uretan diluitu ziren. Prozedura bera errepikatu zen behar adina alditan, gurutzapen bakoitzetik 5-10 kleistotezio bitartean isolatuz. Hautagai egokia identifikatzeko, kleistotezio hautagai bakoitzetik lagin bana hartu eta askosporak MCA medio ez-selektibotan zabaldu ziren, askospora horiek bi parentalen fenotipoen konbinaketa guztiak izan zitzaketela baieztatzeko. Baldintza hori betetzen zituzten kleistotezioak gordeko ziren balekotzat.
Materialak eta Metodoak 91
Konbinazio genetiko desberdinetako ondorengoak eskuratzeko, aukeratutako kleistotezioetako askospora diluzioak MCA medio ez-selektibodun plaketan haziko ziren. Horien artean, genotipo egokikoak identifikatu eta isolatzeko tresna desberdinak erabili ziren, nagusiki ondorengo desberdinak parentalek behar zituzten elikagai osagarri guztietatik aldiro bana faltan zuten kultura mediotan haztea. Horiekin batera, eta behar izatekotan, southern-blot-a (6.5 sekzioa), western-blot-a (9.3 sekzioa), fluoreszentzia mikroskopia (10. sekzioa) edo mutazio jakinen sekuentziazioa ere burutu ziren.
7.2. Diploideen eraketa eta haploidizazioa. Doktorego tesi honetan zehar hainbat diploide ere sortu ziren, bai FLIP mutazioen izaera gainartzailea edo azpirakorra ezagutzeko bai eta FLIP166 anduiaren fenotipoa eragiten zuen mutazioaren kokapen kromosomikoa ezagutzeko. Bestalde, nsdD1; gfp::flbB anduiaren sorrera ere (nsdD1 mutazioaren ondorioz garapen sexuala kaltetua dago) diploide batetik abiatu zen. Behin heterokarioia lorturik, honen esporak Tween®20 (%0.02 v/v)-tan bildu ziren eta gogorki nahastu ziren vortex-az. Nahastearen bolumen desberdinak MMA medio selektiboko plaketan inokulatu ziren. Medio selektiboa izaki, heterokarioiak edo diploideak soilik hazi ahalko lirateke bertan. Bi-hiru egunez 37°C-tan inkubatu ondoren, eta haien fenotipoan oinarrituta, diploideak isolatu ziren.
7.2.1. Azpirakortasun test-a. Dominantzia proba mutazio jakin bat gainartzailea edo azpirakorra den iragartzeko baliatzen da. Horretarako, mutazioa daraman anduia eta andui basati baten artean osatutako diploidearen fenotipoa aztertzen da. Azpirakortasun probaren arabera, diploidearen fenotipoa
jatorrizko mutantearenaren berdina bada, mutazioa gainartzailea dela onartzen da. Aldiz, diploideak andui basatiaren fenotipoa badu, mutazioa azpirakortzat jotzen da.
7.2.2. Haploidizazioa. Diploideen haploidizazioa eragiteko benomiloa erabili zen, izan ere, produktu honek, mitosiaren baitan, kromosomen banaketan parte hartzen duten mikrotubuloei eragiten die, eta ondorioz, kromosomen segregazio egokia oztopatzen du. Benomilo kontzentrazio desberdinak erabili ziren (1-3µg/mL) parentalek behar zituzten elikagai osagarri guztiak zituen MCA medioan (ez-selektiboa). Era honetan, genotipo konbinaketa posible guztiak izan zitzaketen haploideak hazi ahal izango ziren. Benomilodun plakak 5-6 egunez 37˚C-tan eduki ostean, sektore moduan bereizitako koloniak isolatu ziren, berriz ere MCA ez-selektiboan, haploideak zirelakoan.
7.3. FLIP166-ren mutazioa dagoen kromosomaren identifikazioa analisi genetikoaz. FLIP166-ren fenotipoa eragiten zuen mutazioa edo mutazioak zein kromosomatan aurkitzen ziren identifikatzeko burutu zen honako genetika klasikoko proba (Todd et al., 2007a). Aztergai zen FLIP166 anduia erreferentziazko FGSCA68 eta FGSCA283 anduiez (Fungal Genetics Stock Center; www.fgsc.net) gurutzatu zen, 7. atal honen hasieran azaldu bezala. Erreferentziazko anduiek A. nidulans onddoaren 8 kromosometako bakoitzean selekzio markatzaile bat dute, markatzaile auxotrofikoa (gehitu beharreko elikagaia gabe onddoa ezin da hazi) edo erresistentzia markatzailea (onddoa konposatu toxikoaren aurrean erresistente egiten duena) izan daitezkeenak. Ugalketa sexualaren bitartez (7.1 puntua) edo diploideen haploidizazioz isolatutako haploideen (7.2 puntua) bitartez bi anduien kromosomen konbinaketa desberdinak dituzten ondorengo haploideak lortzen dira. FLIP mutazioa zeramaten hautagaiak bereizteko 0.65M fosfatodun medioan fenotipo akonidiala zuten hainbat ondorengo/haploide hazi eta isolatu ziren medio ez selektiboan. Kasu honetan, FLIP fenotipoa
Materialak eta Metodoak 93
zuten lehen belaunaldiko ondorengoek FLIP166 mutazioa aurkitzen zen kromosomaren aldaera zeramaten eta ez zuten, ondorioz, kromosoma horri zegokion selekzio markatzailea izango (beti ere errekonbinazio genetikorik eman ez bada). Selekzio markatzaileen laguntzaz mutazioaren lokalizazio kromosomikoa identifikatu nahi zen. Horretarako, selekzio markadoreen proba burutu zen. FLIP fenotipodun lehen belaunaldiko kolonia bakoitza MMA medio ez-selektiboz prestaturiko hainbat Petri plakatan inokulatu zen. Plaka horiek andui parentalek behar zituzten elikagai guztiak zituzten baina, txanda bakoitzean, erreferentziazko anduiaren kromosoma bakoitzeko markatzailearen arabera, elikagai osagarri bat kendu (auxotrofien kasuan) edo konposatu toxiko bat (erresistentzia-markatzaileen kasuan) gehitzen zen. Inokulatu eta 72 ordutara behatu zen ea koloniak hazteko gai ziren. FLIP fenotipodun kolonia guztiek mutazioa aurkitzen zen kromosomari zegokion selekzio medioan portaera amankomuna aurkeztu beharko zuketen (errekonbinaketa jasan zuten horiek izan ezik). Alegia, mutazioa daraman kromosoma berean markatzaile auxotrofikoa badago erreferentziazko anduian, FLIP fenotipodun kolonien %100 hazteko gai behar lukete. Aldiz, erresistentzia markatzailea balego erreferentziazko anduiaren kromosoma horretan, FLIP fenotipodun kolonietatik bat bera ere ez litzateke haziko.
selekzioa burutzeko anpizilina antibiotikoa gehitu zen LB mediora 100µg/mL-ko kontzentrazioan.
Materialak eta Metodoak 95
agitazioz (220rpm) inkubatzen zen bere OD600nm 0.5 izan arte. Bakterioaren hazkuntzak puntu optimo hori lortzean, kultiboari IPTG-a gehitu zitzaion 0.1mM-eko amaiera kontzetrazioaz eta 24 orduz inkubatu zen 15°C-tan eta agitazioaz. Hurrengo egunean, kultibo guztia zentrifugatu (10min, 4000rpm) eta pellet-a proteasa inhibitzaileak zituen (Complete™, EDTA-free Protease Inhibitor Coctail Tablets, Roche) 15mL PBS disoluzio (140mM NaCl, 2.7mM KCl, 10mM Na2HPO4, 1.8mM K2HPO4; pH-a 7.3ra doitua eta iragazia) hotzetan erresuspenditu zen. Proteina erauzteko, zelulak sonikazioz lisatu ziren (Labsonic® P., B. Braun Biotech). Zelula suspentsioa 15mL-ko 3 hodietan banatu eta 5mL-ko alikuota bakoitzari 30 segundoko 12 pultsu burutu zitzaizkion. Azkenik, lisatua 25 minutuz zentrifugatu (4°C, 14000rpm), gainjalkina 2mL-ko hodietan banatu eta laginak -80°C-tan jaso ziren. Kontrol moduan hainbat lagin hartu zen prozedura guztian zehar. IPTG-ren indukzioz proteina ondo adierazi zela egiaztatzearren, IPTG-dun eta IPTG gabeko laginak hartu ziren konposatua gehitu aurretik eta ondoren. Bestalde, proteina nagusiki frakzio solbagarrian (ur frakzioa) aurkitzen zela baieztatzeko, frakzio solbagarria, frakzio prezipitatua eta estraktu totalaren laginak jaso ziren. Horiei poliakrilamida elektroforesia burutu eta BioSafe™ Coomassie (G-250 Stain, Bio-Rad) bitartez tindatu ziren proteina presentzia detektatzeko.
Materialak eta Metodoak 97
Materialak eta Metodoak 99
Protokoloari dagokionez, lehenik 60µL glutation sefarosa (GE Healthcare) erretxin 1.5mL-ko hodi batean gehitu eta PBS tanpoiaren 200µL-rekin bi garbiketa burutu ziren, 2 minutuz, 5000rpm eta 4°C-tan zentrifugatuz. PBS buffer-a aurrez prestatu zen (140mM NaCl, 2.7mM KCl, 10mM Na2HPO4, 1.8mM K2HPO4; pH-a 7.3ra doitua eta iragazia), osagaiei proteasa inhibitzaileak (Roche) ere gehituz. Jarraian, erretxinari E. coli-ren estraktuaren 400µL gehitu zitzaizkion eta lagina ordubetez 4°C-tan inkubatu zen errotore birakari batean. Behin GST eta intereseko proteinaren arteko kimera erretxinera lotuta, 200µL PBS-z (proteasa inhibitzaileak eta %1 (v/v) Triton™ X-100 (Roche) zituena) hiru garbiketa egin ziren erretxinera lotu ez ziren proteina arrastoak ezabatzearren. Ondoren, A. nidulans-en proteina estraktu totalaren 2mg erretxinaz batera inkubatu ziren 40 minutuz 4°C-tan errotore birakarian. Inkubazioaren ostean, hodiak zentrifugatu (2 minutu, 5000rpm eta 4°C) eta gainjalkina jaso zen erretenitu ez ziren proteinen frakzio gisa (NR). Bien bitartean, erretxinari lau garbiketa egin zitzaizkion proteasa inhibitzaileak eta %1 (v/v) Triton™ X-100 zituen PBS disoluzioaz. Azkenik, erretxinera lotutako GST-proteina kimera eta honi atxiki ziren gainerako proteinak 30µL karga tanpoian erresuspenditu ziren. Erretenitutako frakzioa (R) aztertzeko, NR frakzioaz nahiz estraktu totalaren (ET) laginez batera, SDS-poliakrilamida elektroforesia burutu zen eta western-blot (9.3 sekzioa) bidez ustezko interaktorearen presentzia aztertu zen R frakzio horretan.
Materialak eta Metodoak 101
Materialak eta Metodoak 103
Fenotipoaz haratago, hifatan FlbB-ren presentzia altuagoa ote zen aztertu zen fluoreszentzia mikroskopiaz. Ez zen FlbB-ren lokalizazio subzelularrean aldaketarik antzeman, eta ez zirudien FlbB::GFP (promotore natibopean) erreferentzia anduiarekiko fluoreszentzia apikal nahiz nuklearraren intentsitatea igo zenik (3.1D irudia). Punta eta gertueneko nukleoaren arteko fluoreszentzia erlazioak ere ohiko balioez jarraitu zuten. Berezko flbBp -z fluoreszentzia erlazioa 1.81 ± 0.45 izan zen; aldiz, flbBpΔuORF1 anduian 1.69 ± 0.47 eta flbBpΔuORF2 anduian 1.66 ± 0.43 izan ziren erlazioak (p = 0.64 eta p = 0.53, hurrenez hurren; p > 0.05 izaki, aldaketa ez da adierazgarritzat jotzen; n = 6, 8 eta 10 hifa andui bakoitzeko, hurrenez hurren). Edonola, proteina mailan, ustezko uORF horien ezabaketak FlbB-ren kantitatean eragin ote zuen aztertzeko Western-blot-a burutu zen. Immunodetekzioz ez zirudien FlbB-ren seinalea areagotu zenik, ez ΔuORF1 anduiaren proteina erauzkinean ez eta ΔuORF2-renean ere (3.1E irudia). Beraz, emaitza guztiek iradokitzen dute ustezko bi uORF horiek ez dutela FlbB-ren proteina maila erregulatzen. Hasiera batean, hipotesia mahairatzean, RNA-maila aztertzeko Northern-blot-a egitea proposatu bazen ere, proteina mailan aldaketarik detektatu ez zenez ez zen teknika honekin jarraitu.
(Coomassie-z tindatutako geletan geziez adierazten dira), FlbE::GFP kimera adierazten zuen anduiaren erauzkin proteikoaz egin ziren entseguak erakusten dira. Eskuinaldean, jada (Herrero-García et al., 2015) lanean aztertu zen FlbB(C382A) vs FlbE entseguak errepikatu ziren. ET: proteina erauzkin totala; NR (nonretained fraction): erretenitu gabeko frakzioa eta R (retained fraction): erretenitutako frakzioa. D) Western-blot eta Coomassie-z tindatutako gelen R erretentzio banden intentsitateen erlazioak erakusten dituen grafikoa. Emandako baloreak gutxienez hiru errepikapenen batezbestekoak dira, gehi desbideraketa estandarra. Goikaldean, p-ren baloreak erakusten dira. Kasu guztietan p ≥ 0.05 zenez, aldaketa ez adierazgarritzat hartu ziren.
GST::FlbB(C382A)-z gertatu bezala, erretxinean aberastutako GST::FlbB(C272A) (baita GST::FlbB(C272A;C382A) ere) frakzioak oso eskasak ziren, Coomassie irudiko erretentzio bandetan (R frakzioa) ikus daitekeen moduan (3.2C irudia). Alabaina, GFP-ren immunodetekzioz, erretentzio frakzioetan ere FlbE-ren banda detektatu ahal izan zen (3.2C irudia). Coomassie-az tindatutako gelaren R frakziotako banden eta Western-blot banden intentsitateen arteko erlazioa kuantifikatu zen (3.2D irudia), beti ere GST::FlbB forma basatiarekiko konparatuz. Kasu guztietan p > 0.05 baloreak lortu ziren (n ≥ 3 kasu guztietan). Beraz, emaitzek iradokitzen zuten FlbB-ren C272A eta C382A ordezkapenek FlbE-rekiko elkarrekintza ahuldu zezaketela baina ez galarazi. Bi mutazioek batera ez zuten efektu gehigarririk interakzioarengan eta maila berean dihardutela esan liteke.
2.2.2. FlbE-ren E1 eremuko W11A mutazioak FlbE eta FlbB arteko interakzioa ahultzen du in vivo pull-down entseguetan. Elixabet Perez de Nanclares doktoreak FlbE-ren eremu funtzionalak aztertzeko hainbat mutante sortu zituen zuzenduriko mutagenesi prozeduraz (Otamendi et al., 2019). Horien artean, 1-33 aminoazidoen artean (E1 eremua) kokatzen den W11A aminoazido aldaketa burutu zuen (3.3A irudia). AspGD datu basearen arabera, eremu hori seinale peptido bat izan liteke. Hain zuzen, W11A mutazioak FlbE-ren, eta berarekin batera FlbB-ren, punta lokalizazioa galarazi zituen (Otamendi et al., 2019). Eta ondorioz, anduiaren konidiazio eza ere eragin zuen. Baliteke,
tamaina desberdinetan, hauek FlbE-rekin interakzioa eduki lezaketen bestelako proteinak izan zitezkeelarik. Hain zuzen, horien artean FlbB eta FlbE-ren garraioan diharduten proteinak egon litezke. Erreferentziaren eta FlbE aldaera mutantearen banda patroiak alderatzen saiatu ginen. Izan ere, seinale peptidoa mutatuta aurkituko balitz eta ondorioz garraio mekanismora lotzeko gaitasuna kaltetu, garraio mekanismoan bitartekari diharduten proteinak NR frakzioan erortzea esperoko litzateke FlbE(W11A)-z egindako pull-down honetan (3.3C irudia; ikus eztabaida).
2.2.3. Behin hifaren puntan, FlbE eta FlbB arteko elkarrekintza inhibitzea beharrezkoa da FlbB nukleora itzuliko bada.
Konstrukzioak genoman osorik eta dagokien locus-ean txertatu zirela ziurtatzeko Southern-blot-a eta flbE locus-aren sekuentziazioa burutu ostean, kimeren adierazpena zuzena zela baieztatu nahi izan zen immunodetekzioz (3.4B irudia). T2A-ren kasuan, bai GFP bai mRFP epitopoen immunodetekzioz, FlbB::GFP eta FlbE::mRFP kimerak detektatu ahal izan ziren, hurrenez hurren. Alabaina, kimera bien tamainen baturari zegokion bigarren banda bat ere bereiz zitekeen. Banda honen lekuan agertu zen kontrol negatiboaren T2AG17A kimerari zegokion banda ere. Beraz, T2A peptido biralaren efizientzia ez da erabatekoa A. nidulans onddoan baina, bai nahikoa FlbB::GFP eta FlbE::mRFP kimeren populazio detektagarriak izateko. Fenotipoari dagokienez, t2a konstrukzioa zeramaten anduiek neurri batean konidiazioa berreskuratu zuten (3.4C irudia), nahiz eta erreferentziazko andui basatietatik urruti egon. Hazten jarri eta 120 ordura, gpdAp::flbE::mrfp; gpdAp::flbB::gfp erreferentzia anduiaz (bi kimerak aldi berean eta independienteki adierazten zituena) 1.77·107 ± 0.05·107 konidio/cm2 kuantifikatu
3. Eztabaida. FlbB-k konidiazioan jokatzen duen rola dela eta, TF honen adierazpena nola erregula zitekeen aztertu nahi izan zen kapitulu honetan. Proteinen sintesiaren erregulazioan transkripzio ondorengo mekanismoek berebiziko garrantzia izan dezakete. Horien artean, 5´-UTR eremuetan, ORF nagusiaren aurretik aurkitzen diren uORF eremuen bitartekaritza sarritan deskribatu da. Gizakietan, adibidez, transkritoen %50-ean uORF eremuak aurkitzen direla proposatu da eta hauek hainbat gaixotasunetan inplikatuta egon daitezkeela (Barbosa et al., 2013). Eremu hauen eragite mekanismoak desberdinak izan daitezke. Adibidez, mRNA-ren egonkortasuna baldintzatu dezakete NMD bidea (Nonsense Mediated Decay) aktibatuz eta mRNA degradaraziz. Bestelako jardunbideak ere badira, erribosomaren funtzioan eraginez itzulpena erregulatzen dutenak, esaterako (Hood et al., 2009). Mekanismoak anitzak izan daitezke azken honen barruan: 1) uORF hasiera kodoiaz itzulpen goiztiarra abiarazi daiteke, ORF nagusiaren itzulpenerako probabilitatea jaitsaraziaz. 2) Erribosomaren itzulpen berrabiarapena ere erregulatu daiteke; uORF-a zenbat eta luzeagoa izan honen itzulpenaren ostean 40S erribosoma subunitateak mRNA urbehera jarraitzeko probabilitatea txikiagoa da. 3) Erribosoma geldiarazi liteke uORF-aren azken kodoiean, honek ORF nagusiaren hasiera kodoira iristea galaraziko duelarik. Eta 4) uORF sekuentziaren luzapenean bertan erribosoma geldiarazi liteke. Kapitulu honetan, FlbB-ren 5´-UTR eremuan aurkitzen ziren ustezko uORF-ak FlbB-ren proteina mailaren erregulatzaile negatiboak izan zitezkeen aztertu zen. Eremu horien delezioak, baina, ez zirudien FlbB-ren adierazpena areagotu zuenik, Western-blot-ean nahiz mikroskopia irudietan ez baitzen FlbB-ren neurriz goitiko presentzia detektatu. Fenotipoan ere ez zen erreferentzia anduiarekiko aldaketarik antzeman. Beraz, ez dirudi ustezko bi uORF horietako bat bera ere FlbB-ren erregulazioan diharduenik. Modu berean, hainbat ikerketetan ikusi izan da identifikatutako uORF guztiek ez dihardutela mRNA-ren itzulpenaren erregulazioan (Vilela eta McCarthy, 2003). Honen adibide, Saccharomyces cerevisiae onddoan, FlbB bezala bZIP motakoa
Garraio akropetalean, FlbB-ren rola ez ezik FlbE-rena ere aztertu izan da. Hain zuzen, ustezko seinale peptidoari dagokion eremua (1-33), beharrezkoa bai, baina ez da nahikoa FlbB/E konplexua puntara ailegatzeko eta, ondorioz, onddoak konidia dezan (Otamendi et al., 2019). Ustezko seinale peptido horrek xixku bidezko garraioa eman daitekeela iradokitzen du. Laborategian martxan jarritako pull-down in vivo (bakarrik A. nidulans-en proteina erauzkinak erabiliz) entseguan frogatu ahal izan dugu FlbE eta FlbB arteko elkarrekintza badela. Edonola, FlbE-ren W11A mutazioak elkarrekintza hori txikiagotzen du. Alabaina, W11A mutantearen fenotipo akonidialaren zergatia bi proteinen arteko interakzio galeran bakarrik ez, garraio mekanismoaren kaltetzean ere egon liteke. Izan ere, peptido seinale bat bagenu eta mutazioak eremuaren funtzionalitatea kaltetuko balu, FlbE garraio mekanismoarekin lotu ez, eta ondorioz, FlbB/E konplexua puntara iristea ekidingo luke, adibidez, FlbB-ren egonkortasuna txikituz edo/eta degradaziora bideratuz. RFP-Trap erretxinaz burututako estrategia hau baliagarria izan liteke FlbB/E-ren garraioan diharduten elementu gehiago identifikatzeko. FlbE(W11A)::mRFP mutantea erabil liteke kontrol negatibo gisa, eta aldaera basatiaz identifikatutako elementuen artean garraioarekin lotuta leudekeenak funtzionalki ezaugarritu ahalko lirateke. Interaktoreen izaera garraio mekanismoa determinatzeko giltzarri garrantzitsua izan liteke. Zentzu honetan, aurre saiakera bat egin da, GFP-Trap eta RFP-Trap zutabeetan gpdAp promotorepean adierazitako GFP::FlbB edo FlbE::mRFP aberastuz, eta erretenitutako frakzioan gelditutako proteinak masa espektrometria bidez identifikatuz. Prozedura optimizatu eta errepikakortasuna ziurtatzeari helduko zaio etorkizunean.
Bestalde, FlbB eta FlbE-ren arteko harreman funtzionala T2A (eta T2A*) peptido biralaz aztertzeko egindako probetan lortutako emaitzen arabera, iradoki daiteke FlbB eta FlbE-ren
FlbB-ren garraio basipetala eta metaketa nuklearra brlA-ren transkripzioa erregulatu ahal izateko
2. Emaitzak.
FlbB-ren garraio basipetala eta metaketa nuklearra brlA-ren transkripzioa erregulatu ahal izateko
ematea zaildu zuten. Hala ere, begi hutsez, FlbB(NLS*) aldaera mutantearen patch gehiago ikus zitezkeela pentsatzen jarraitzen genuen. Horregatik, jarraian FlbB forma basatiaren eta mutantearen patch mugikorren abiadurak konparatzea erabaki zen. Horretarako, fluoreszentzia irudi sekuentzietatik (stack-ak), patch-k identifikatu eta horien ibilbideak jarraituz kimogramak osatu ziren (ikus 4.1A irudian, behean; goiko parteko fluoreszentzia irudiak stack-en proiekzio maximoei dagozkie). Kimogramek ibilbide jakin baten zeharreko fluoreszentzia (distantzia) denborarekin nola aldatzen den irudikatzen dutenez, FlbB-ren patch bakoitzaren ibilbidea (norantza, akropetala edo basipetala) eta abiadura erdietsi daitezke, malda txikieneko lerroek abiadura handieneko patch-ak adierazten dituztelarik. Abiadura neurketek FlbB(NLS*)::GFP patchen batezbesteko abiadura 1.07 ± 0.39 µm.s-1 zela erakusten zuten, erreferentziazko FlbB::GFP patch-ena 1.13 ± 0.67 µm.s-1-ekoa zen bitartean (n = 77 eta 23 patch, hurrenez hurren; 4.1B irudiko grafikoa). Estatistikoki, p-ren balioa (p = 0.59) ez adierazgarria izateaz gainera (< 0.05), desbideratze estandarrek errore tarteak elkar gainjartzen zirela erakusten zuten eta, beraz, ezin genezakeen esan abiadura aldaketa esanguratsurik gertatu zenik. Aspergillus nidulans-en kargo eta xixkuen garraio zitoplasmatikoa azaltzen duen ereduak, apize eta subapizearen arteko garraioa aktina zuntzetan zehar ematen dela dio, subapize eta urrutiko eremuen arteko garraioa mikrotubuluetan (MT) zehar ematen dela dioen bitartean (Takeshita et al., 2014). α- eta β-importinek MT-etan zehar burutzen dute euren mugimendu zitoplasmatikoa (Etxebeste et al., 2013). Hori dela eta, lan honetan, apize-subapize arteko eremuan, batetik, eta MT-ak luzatzen direneko eremuan, bestetik, mugitzen ziren patchak bereizi nahi izan ziren. Apize-subapize eremuko patch mugikorren kasuan batezbesteko abiadurak antzekoak ziren erreferentzia eta NLS* anduietan (p = 0.42; n = 16 eta 34 patch, hurrenez hurren). Punta ingurutik kanpo mugitzen ziren patch-k soilik aintzakotzat harturik ere ez zen aparteko aldaketarik antzeman (p = 0.75, ez-adierazgarria; n =7 eta 43 patch, hurrenez hurren). Azkenik, mugimendu akropetala edo anterogradoa zuten patch-en artean aldaketarik egon zitekeen aztertu zen, baina hemen ere ez zen aldaketa esanguratsurik baieztatu.
FlbB-ren garraio basipetala eta metaketa nuklearra brlA-ren transkripzioa erregulatu ahal izateko
4.1. irudia: ΔflbD fondo genetikoan FlbB(NLS*)::GFP-ren dinamika zelularra. A) ΔflbD fondo genetikoan FlbB::GFP-ren (erreferentzia) eta FlbB(K67A;R68A)::GFP NLS mutantearen dinamiken azterketa irudikatzeko fluoreszentzia stack-etatik abiatuz lortutako proiekzio maximoak erakusten dira (Z-MAX; floreszentzia intentsitate handieneko puntuak biltzen dira irudi bakarrean), fase kontraste irudiekin batera (DIC). Beheko kimogramek FlbB pacth-en ibilbideak irudikatzen dituzte (gezi moreek garraio basipetala adierazten dute, eta horiek akropetala). Modu berean, kimogrametan bereizten ziren pacth nagusien lerroak bigarren irudi batean irudikatu dira argi bereiz daitezen. x ardatzak posizioa eta y ardatzak denbora adierazten dituzte. Kimogrametako lerro jarrai horien malda zenbat eta txikiagoa izan abiadura handiagoa da. Erreferentzia anduiaz bezala, FlbB(K67A;R68A)::GFP-ren kasuan ere patch-n mugimendua hauteman zen. B) Patch-n abiadurak irudikatzen diren grafikoa. Erreferentziazko anduiaz 1.13 ± 0.67 µm.s-1-ko batezbesteko abiadura erdietsi zen (n = 23), eta FlbB(NLS*)::GFP-ren kasuan 1.07 ± 0.39 µm.s-1-koa (n = 77).
FlbB-ren garraio basipetala eta metaketa nuklearra brlA-ren transkripzioa erregulatu ahal izateko
2.1.1C. KapA eta FlbB proteinen artean interakzio genetikoa egon liteke.
FlbB-ren ustezko garraio basipetalean KapA-k esku-hartu zezakeen argitze aldera, bi proteinak elkarrekin mugitzen ziren aztertu nahi izan zen. Horretarako, tesi honetan zehar bi proteinak batera adierazten zituzten hainbat andui sortu zen parental egokien gurutzapenetatik. Batetik, KapA::mRFP eta FlbB::GFP kimerak adierazten zituzten anduiak sortu ziren fondo genetiko basatian, bai eta ΔflbD fondo genetikoan ere. Eta bestetik, KapA::mRFP-z batera FlbB(K67A,R68A)::GFP kimera adierazten zuen anduia sortu zen, NLS eremu mutatuak ustezko dinamika bateratuan eragin zezakeen aztertzeko. KapA::mRFP eta FlbB::GFP kimerak fondo genetiko basatian adierazten zituzten ondorengoen fenotipoari erreparatuz (gainerako genotipokoek espero zitekeen fluffy fenotipoa baitzuten), bazirudien konidiazioa kaltetuta egon zitekeela (4.3A irudia). Beharbada, etiketa bikoitzak efektu bat izan zezakeen onddoarengan, bakarkako parentaletan hautematen ez zena.
FlbB-ren garraio basipetala eta metaketa nuklearra brlA-ren transkripzioa erregulatu ahal izateko
jarraitzeko aukerarik egon, hein batean FlbB-ren fluoreszentzia baxuak (promotore natiboarekin adierazten ari baitzen) bi proteinen lokalizazioaren konparaketa zail egin baitzuen, baita ΔflbD fondo genetikoan ere (ez erakutsia). Akaso, fenotipoaz ikusi bezala, etiketatze bikoitzak anduien proteina mailan, eta ondorioz fluoreszentzian, ere eragin izan zezakeen.
FlbB-ren garraio basipetala eta metaketa nuklearra brlA-ren transkripzioa erregulatu ahal izateko
FlbB-ren garraio basipetala eta metaketa nuklearra brlA-ren transkripzioa erregulatu ahal izateko
fondo genetikoan (p = 2.3·10-10; n =16 eta 33 hifa andui bakoitzean, hurrenez hurren; 4.4B irudia, behean). Dineinak hifatan nukleoek izango duten posizioa eta distribuzioa ere kontrolatzen ditu A. nidulans-en (Xiang et al., 1995a; Xiang eta Fischer, 2004). Horrela, nudA1 mutazioaren ondorioz nukleoen distribuzioa bera ere kaltetuta aurki zitekeenez, eta ohiko nukleo-arteko distantziak alda zitezkeenez (ikus 4.4A irudian nudA1 fondo genetikoan, 37˚C-tan, fluoreszentzia grafikoetan nukleoak puntatik urrutiago agertzen direla), HhoA::mRFP nukleo markaitzailea erabili zen nukleoen kokapena determinatzeko. Honek, andui honetan fluoreszentzia nuklearra fidagarritasunez neurtzeko aukera eman zuen. Emaitzak ikusita, badirudi NudA proteinaren inaktibazioak puntatik nukleorako FlbB-ren garraioa inhibitu zuena. Honek iradokitzen du dineina proteina motorea beharrezkoa dela FlbB-ren garraio basipetalean eta, ondorioz, honen metaketa nuklearrean. Dineinaren parte hartzea eta aurre lanetan deskribatutako MT-en beharra bat datoz aurkeztutako nukleoranzko garraio ereduarekin (ikus eztabaida orokorra).
FlbB-ren garraio basipetala eta metaketa nuklearra brlA-ren transkripzioa erregulatu ahal izateko
4.4. irudia: GFP::FlbB-ren lokalizazio subzelularra nudA1 fondo genetikoan. A) GFP::FlbB-ren lokalizazio subzelularra nudA+ (ezkerra) eta nudA1 (eskuina) fondo genetikoetan, 28°C-tan (temperatura permisiboa; goian) eta 37°C-tan (temperatura errestriktiboa; behean). nudA1 fondo genetikoari dagokion irudietan nukleoen posizioa HhoA::mRFP markatzailearen bitartez determinatu zen (geziez ere adierazten direnak). Bloke bakoitzaren azpiko grafikoan, puntatik gertueneko nukleorako distantzian zehar FlbB-ren fluoreszentzia intentsitatea (eta HhoA-rena hala dagokionean) irudikatzen da. Ikus daitekeenez, 37°C-tan eta nudA1 fondo genetikoan, FlbB puntan detektatu zitekeen baina, nukleoan jada ez zen begiztatzen. Eskala barra = 5 µm. B) Scatter-plot grafikak, tenperatura eta andui bakoitzean neurtutako punta eta gertueneko nukleoaren arteko fluoreszentzia intentsitate erlazioak irudikatzen dituztenak. 37˚C-tan erreferentziazko nudA+ anduian 1.18 ± 0.42 balioa erdietsi zen, eta nudA1 fondoan berriz 3.95 ± 1.34-ra igo zen (p = 2.3·10-10; n = 16 eta 33, hurrenez hurren).
FlbB-ren garraio basipetala eta metaketa nuklearra brlA-ren transkripzioa erregulatu ahal izateko
2.2.1A. FlbD-ren cMyb eremua nahiz C-terminaleko azken aminoazidoak oso kontserbatuta daude FlbD-ren ortologoetan. Etiketatzearen ondorioak ikusirik, FlbD-ren azterketa bioinformatikoa egitea erabaki zen. A. nidulans onddoaren FlbD proteina sekuentzia bilaketa termino bezala erabiliz, BLAST-a burutu zen. Algoritmoak ortologoak identifikatu zituen Eurotiales eta Onygenales ordenetako, eta Sordariomizetoen klaseko hainbat espezietan (azterketa hau Luis Pablo Gonzalo GrAL ikasleak egindako lanean oinarritua dago). Ortologo horien lerrokatzean (Genedoc programaz burututako irudia; 4.5D, goian) bost eremu kontserbatzen zirela ikusi zen. Horietatik baina, ertzetako bi eremuak kontserbatzen ziren nagusiki aipatutako hiru orden eta klase fungikoetan (4.5D irudia, behealdean), eta aztergai hartu ziren.
FlbB-ren garraio basipetala eta metaketa nuklearra brlA-ren transkripzioa erregulatu ahal izateko
N-terminal ertzean cMyb eremua aurkitzen da, familia honetako TF-ak bereizgarritzen dituen DNA-ra lotzeko eremua, hain zuzen. Myb domeinua 50 aminoazido inguruz osatzen da eta errepikapen ugari izan ditzake (Arratia eta Aguirre, 2013). Hala, A. nidulans-en FlbD-n bi errepikapen aurkitzen direla deskribatu izan da, hain zuzen, N-terminalean ia guztiz kontserbatzen diren 115-120 aminoazidoen luzerarekin bat letozkeenak. Eremu hau FlbD-ren sekuentzia kontserbatuena izan zen, seguruenik DNA-ri lotzeko eremu funtzional gisa diharduelako. Ortologoen alineamenduan, C-terminal ertzean, azken 10-15 aminoazidoko sekuentzia laburra ere nabarmen kontserbatzen zela begiztatu zen. Bestalde, Eukaryotic linear motif (ELM; http://elm.eu.org/) web zerbitzariak, proteina sekuentzia batean funtzio bat izan lezaketen motiboak iragartzen dituen tresna bioinformatikoak, FlbD-ren C-terminaleko azken aminoazidoek LIG_NRBOX motibo bat osa zezaketela proposatu zuen (LxxLL; 308-314 aminoazidoak; e balioa: 2.63e−04). LIG_NRBOX motiboak errezeptore nuklearrei lotzeko aukera ematen omen du eta ko-aktibatzaile transkripzionaletan aurkitzen dela deskribatu da (http://elm.eu.org/elms/LIG_NRBOX.html). FlbD TF bat izaki eta nukleotan aurkitzen delarik (Garzia et al., 2010), pentsa zitekeen eremu hori nukleoetan pilatzeko edota FlbB beraren lokalizazio nuklearrerako beharrezkoa dela. Azterketa bioinformatikoek FlbD-ren bi ertzen kontserbazio altua azpimarratzen dute, eta hau bat dator bere forma etiketatuak adierazten dituzten anduien ezaugarritzean deskribatutako garrantzia biologikoarekin.
2.2.1B. FlbD-ren cMyb eremua ezinbesteko da FlbB nukleoetan pilatuko bada, baina ez da nahikoa. cMyb eremuaren kontserbazio altuak eremu honen garrantzia begi-bistarazten du. Aitor Garzia doktoreak eta kideek eremu hau DNA-ra lotzeko gai zela ikusi zuten, eta zehazkiago brlAren promotorera lotzen zela erdietsi zuten (Garzia et al., 2010). FlbD-ren cMyb eremuaren funtzioa sakonago aztertu nahirik, eremu hori soilik (FlbD(1-112)) adieraziko zuen anduia eraiki zen. Bestalde, flbD-ren ausazko mutagenesiaz eremu hau mutatua zuen FlbD(E14G;R87Q) kimera adierazten zuen mutante akonidial bat isolatu zen (4.5D eta 4.6A irudian adierazten da mutazioen lokalizazioa). E14 eta R87 bi aminoazido horien mutazioak nola eragin dezakeen kapitulu honetako eztabaidan aztertuko da. Bi anduiek, fenotipo aldetik, konidiazioaren inhibizio esanguratsua erakutsi zuten. Inokulaziotik 72 ordura, erreferentzia andui basatiaz alderatuz, FlbD(1-112) kimera adierazten zuen anduiak p = 0.00014 eta FlbD(E14G;R87Q) kimeradunak p = 0.00016 balioak eman zituzten (p < 0.05 bi kasuetan; n = 6 erreplika andui bakoitzeko) (4.6B eta C irudiak). ΔflbD fondo genetikoan, hifen nukleoetan FlbB-ren galera jazotzen den bezala, FlbD-ren mutazio hauek FlbB-ren lokalizazio subzelularrean izan zezaketen eragina aztertzearren, fondo mutante horietan FlbB::GFP kimera adieraziko zuten anduiak sortu ziren transformazioz. Bai FlbD(1-112) bai FlbD(E14G;R87Q) anduietan FlbB-ren lokalizazio nuklearraren apaltzea hauteman zen (4.6D irudia). Punta eta gertueneko nukleoaren fluoreszentzia intentsitateen arteko erlazioa nabarmenki handitu zen erreferentzia anduiarekin alderatuz; flbD aldaera basatia zuen fondo genetikoan 1.53 ± 0.53 (n = 17 hifa) bazen fluoreszentzia erlazioa, hau 6.11 ± 2.75 eta 6.60 ± 2.48-ra igo zen FlbD-ren bi andui mutanteetan, hurrenez hurren (p = 0.000000016 eta p 0.00000000012; n = 33 eta n = 31 hifa, hurrenez hurren). 4.6D irudian ikus daitekeen bezala HhoA::mCherry kimera erabili zen nukleoen posizioaren markatzaile bezala. Honek, bertako fluoreszentzia berdea (FlbB-ri zegokiona) neurtzeko aukera eman zuen. Emaitzek, FlbB nukleoan metatzeko FlbD-ren cMyb eremua ezinbestekoa dela iradokitzen zuten. Alabaina, cMyb eremua
FlbB-ren garraio basipetala eta metaketa nuklearra brlA-ren transkripzioa erregulatu ahal izateko
2.2.1C. FlbD-ren C-terminal ertzean aurkitzen den LxxLL eremuko Leu309 eta Leu312 aminoazidoak beharrezkoak dira FlbB nukleoetan meta dadin. Azterketa bioinformatikoek FlbD-ren C-terminal ertzaren garrantzia iradokitzen zuten eta LIG_NRBOX eremu bat izan zitekeela proposatzen zuten. Bada, zuzenduriko mutagenesi prozeduraz C-terminal ertzaren LxxLL eremua mutatzea erabaki zen, 309 eta 312 posizioetan kokatutako leuzinak alaninekin ordezkatuz (4.6A irudia). Izan ere, FlbD-ren ortologoen artean leuzina horiek oso kontserbatuta agertzen ziren (4.5D irudia). FlbD(L309A;L312A) andui mutatuan konidiazioaren galera esanguratsua deskribatu zen. Erreferentzia andui basatiaz 4.6·10⁷ ± 1.3·10⁷ konidio/cm2 neurtu ziren artean, mutanteaz 3.0·10⁷ ± 0.3·10⁷ konidio/cm2 bildu ziren (p = 0.0152; n = 6 erreplika andui bakoitzeko) (4.6B eta C irudiak). Bestalde, transformazio prozeduran isolatu zen FlbD(L312A) mutanteak, leuzina aldaketa bakarreko mutanteak, konidiazioa kaltetua bazuen ere, erreferentziarekiko p = 0.21 balioa eman zuen (n=3 erreplika andui mutanteaz). Honek, leuzina mutante bikoitzean konidiazioan deskribatutako efektua gehigarria izan zitekeela iradoki zuen. cMyb eremuaz egin bezala, FlbB-ren lokalizazio subzelularra aztertu zen FlbD(L309A,L312A) mutantean. Fluoreszentzia intentsitatea nukleoetan jaitsi egin zen, eta ondorioz hifen puntaren eta gertueneko nukleoaren arteko fluoreszentzia erlazioak gora egin zuen. Erreferentzia anduiaz 1.53 ± 0.53-ko erlazioa neurtu zen, mutantean 3.53 ± 1.54 erlazioa erdietsi zen bitartean; p = 0.000065; n = 17 eta 28, hurrenez hurren) (4.6D irudia). Beraz, badirudi FlbD-ren C-terminal ertzean 309 eta 312. posizioetan kokatzen diren leuzinak beharrezkoak direla FlbB-ren metaketa nuklearrean eta, ondorioz, konidiazioaren aktibazioan.
FlbB-ren garraio basipetala eta metaketa nuklearra brlA-ren transkripzioa erregulatu ahal izateko
FlbB-ren garraio basipetala eta metaketa nuklearra brlA-ren transkripzioa erregulatu ahal izateko
2.3 FlbB eta FlbD-k brlA-ren promotorean lotzeko proposatu izan diren ustezko dianen delezioak ez du konidiazioa inhibitzen. Bai FlbB bai FlbD brlA-ren promotoreko 300 nukleotido inguruko fragmentu batean lotzen dira, EMSA (electrophoretic mobility shift assay) eta ChIP (chromatin immunoprecipitation) entseguetan ikusitakoaren arabera (Garzia et al., 2010). Lan berean, bi TFek lotuko lituzketen ustezko eremuak proposatu ziren arren, Proteina-DNA lotura horiek ez ziren baieztatu. FlbB edo FlbD-rentzat ustezko lotze-dianak horiek izan zitezkeen ala ez aztertzearren, eremu horiek ezabatu ziren brlA-ren promotoretik. FlbB-ren kasuan aurrez iragarritako ustezko diana sekuentzia TTGCGAAA zen eta -1896 posizioan aurkitzen zen (brlAα-ren transkripzio hasiera hartu zen +1 posizio bezala) (Garzia et al., 2010). Eremu hau delezionatua zuen anduia brlAp-ΔflbB-BS moduan izendatu zen. FlbD-ri, bestalde, bi diana posible proposatu zitzaizkion, CAGTTG (-2027) eta CCGTTG (-1739). Ustezko diana bakoitzaren delezioaz gainera (brlAp-ΔflbD-BS1 eta brlAp-ΔflbD-BS2, hurrenez hurren), biak batera ezabatuta zituen anduia ere sortu zen. Aipatutako hiru eremu horiek 4.8A irudian irudikatzen dira. 4.8. irudia: FlbB eta FlbD brlA-ren promotorera lotzeko ustezko lotze-eremuen delezio anduiak. A) Ustezko eremuen kokapena brlAp-n. FlbB TF-a -1896 posizioan (+1 posizioa brlAα transkritoaren hasiera izaki) kokatzen den TTGCGAAA eremura lotu litekeela proposatu izan da (Garzia et al., 2010), irudian pentagono berdeaz irudikatua. FlbD-ren kasuan bi lotze-eremu proposatu izan dira, CAGTTG (-2027) eta CCGTTG (-1739), karratu gorriez azaltzen dira irudian. B) Ustezko lotze-eremuak delezionatuta dituzten mutanteen fenotipoak. Bai FlbB eta FlbD lotzeko eremuen nulo sinpleak fenotipo konidiantea aurkeztu zuten, bai eta FlbD-rentzat ustezko bi eremuak batera ezabatu zirenean ere. brlAp-ren nulo hirukoitzak ere ez zuen konidiatzeko arazorik aurkeztu erreferentziazko andui basatiarekiko. Ondorioz, ez dirudi eremu hauek brlA-ren erregulaziorako eta konidiaziorako ezinbestekoak direnik. Anduiak 37°C-tan hazi ziren 72 orduz MMA solidoan. Eskala barra = 1cm.
Hasiera batean, lotze-eremuak horiek balira, hauek kentzean pentsa liteke FlbB-k edo/eta FlbD-k ezingo zuketela brlAp-ra lotu eta, beraz, brlA-ren adierazpena induzitu ezean konidiazioa inhibituko litzatekeela. Nulo sinpleen kasuan ez zen konidiazioaren galerarik antzeman (4.8B irudian 3-5 argazkiak), ezta brlAp-ΔflbD-BS1-2 FlbD-ren ustezko bi dianak batera delezionatuak zituen anduian ere (4.8B, 6. irudia). Hori ikusirik bi TF-rentzat iragarri ziren ustezko lotze diana guztiak brlAp-tik batera ezabatzea erabaki zen. Sortutako anduiak ere ez zuen, konidiazioari zegokionez, erreferentziazko andui basatiaz fenotipo aldaketarik aurkeztu (4.8B, 7. irudia). Beraz, ezin genezake esan ezabatutako eremuak FlbB eta FlbD brlAp-ra lotzeko eremu direnik, edo ez behintzat brlA-ren erregulaziorako ezinbestekoak direnik. Alabaina, gerta liteke eremu horien galerak FlbB eta FlbD-ren kokapenaren berrantolaketa bat eragitea eta brlAp-ren beste eremu batera lotu izana. Edonola ere, proteina-DNA lotura entsegu gehiago (EMSA eta/edo ChIP) behar dira brlA-ren indukzioari bide ematen dion FlbB eta FlbD arteko koordinazio mekanismoa ezagutzeko.
3. Eztabaida. Kapitulu honetan burututako esperimentuak FlbB-ren garraio basipetala eta metatze nuklearra nola gauzatzen diren ulertze aldera bideratuta egon dira. FlbB-ren moduan distantzia luzeko komunikazio lanetan diharduten TF-en adibideak aurki daitezke neuronetan, non lesioen aurrean erregenerazio erantzun bat aktibatzea duten xede (Panayotis et al., 2015). Hain zuzen, neuronetan inportinek joka dezaketen garraio funtzioa eta honen garrantzia ere deskribatu izan da (Otis et al., 2006; Perry eta Fainzilber, 2009). FlbB-ren baitan aurkitzen den ustezko NLS eremua oinarri hartuta, ikerketaren abiaburua KapA inportinak FlbB-ren garraioan nahiz nukleo barneratzean izan zezakeen bitartekaritza determinatzea izan zen. Eremu honen K68A eta R68A mutazioek FlbB-ren lokalizazio nuklearra inhibitzen zuten (Herrero-Garcia et al., 2015) baina ΔflbD fondo genetikoan behatzean ez zen FlbB-ren dinamika eten zenik ikusi. Ondorioz, hasiera batean pentsa genezake NLS eremua, eta beharbada KapA inportina, nukleoetan barneratzeko
FlbB-ren garraio basipetala eta metaketa nuklearra brlA-ren transkripzioa erregulatu ahal izateko
soilik, eta ez punta-nukleo arteko garraiorako, direla beharrezkoak. Alabaina, Trap® zutabeez egin ziren pull-down entseguetan ikusi zen, ahul bada ere, KapA eta FlbB elkar erretenitzeko gai zirela, eta beraz, bien artean interakzio posible bat egon zitekeela. Entseguak NLS mutanteaz errepikatu zirenean, espero zitekeenaren aurka, erretentzio seinale sendoagoak detektatu ziren. Ordura arte, NLS (K67A; R68A) mutante akonidialean FlbB eta KapA arteko ustezko elkarrekintza bat kaltetua izango zela uste zen arren, pull-down emaitzek alderantzizkoa iradokitzen zuten, mutazio horiek bi proteinen arteko interakzio hipotetiko bat indartuko zutela. Kontuan izan behar da mutante hau zuzenduriko mutagenesi prozeduraz lortu zela, NLS bipartita kontsentsuan nahiz FlbB-ren ortologoetan oso kontserbatuak dauden (Cortese et al., 2011) K67 eta R68 aminoazido positiboak izaera apolarreko alanina aminoazidoaz aldatu zirelarik (HerreroGarcia et al., 2015). Hain zuzen, hainbat ikerketetan ordezkatu izan dira ustezko NLS bati legozkiokeen aminoazidoak alaninaz (alanine scanning mutagenesia) α-importina eta kargo arteko lotura aztertzeko. (Hodel et al., 2001) lanean kasu, NLS eremuko posizio desberdinetako aminoazidoak α-inportinarekiko interakzioan zer nolako garrantzia zuten deskribatu nahian, aminoazido bakoitza alaninaz ordezkatu eta inportinarekiko afinitatea neurtzen zuten. Mutazioek α-importina eta NLS peptido arteko afinitate galera eragin ohi zuten, nahiz eta ordezkatutako aminoazidoaren baitan baloreak asko aldatzen ziren. Edonola, FlbB-rekin itzuliz, ezezaguna zen alaninarekin ordezkatzeak nola eragingo zuen proteinaren egitura eta funtzionalitatean. KapA eta FlbB(K67A;R68A) arteko elkarrekintza sendotuko balitz mutazioaren eraginez, aurrez ΔflbD fondo genetikoan behatutako FlbB(K67A;R68A)::GFP-ren dinamika portaerek beste interpretazio bat egitera garamatzate. Interakzioa handitzen bada ezin genezake ziurtatu KapA- k FlbB-ren garraioan parte-hartzen ez duenik eta nukleo barneratzean soilik diharduenik. Aldiz, ezin uka daiteke K67A eta R68A mutazioek FlbB-ren lokalizazio nuklearrean eta konidiazioan duten efektua. Beharbada interakzioa indartzeaz, behin nukleoan, KapA-ren eta FlbB-ren askatzea inhibitzen da. Badira kargo eta karioferina arteko afinitate altuegiak garraio
FlbB-ren garraio basipetala eta metaketa nuklearra brlA-ren transkripzioa erregulatu ahal izateko
FlbB-ren garraio basipetala eta metaketa nuklearra brlA-ren transkripzioa erregulatu ahal izateko
zuela baieztatu zen, baina ezin izan zuten frogatu DNA-rekiko lotura inhibitu zenik. Bestalde, VvMYB5b-rekin batera transkripzio erregulazioan ziharduten ko-erregulatzaileekiko afinitatea ere kaltetu zela ikusi zuten. Modu berean, E. coli bakterioan CPR TF-an gatz-zubien garrantzia deskribatu zuten transkripzio erregulazio egokirako (Tutar eta Harman, 2006). Bertan, gatz zubia osatzen zuen E aminoazido baten mutatzeak CPR-ren DNA-rekiko afinitatea jaisten zuen. Baina hau, (cAMP) adenosin monofosfato ziklikoa mezulariaz interakzioa kaltetu zelako izan zela deskribatu zen, konplexu (CRP:cAMP) egokia osatu ezinaz. Horrela, aminoazidoaren aldaketak mekanismo alosterikoan eragin zuela proposatu zuten. Gatz-zubiko E-ren mutazioak RNA polimerasarekiko interakzioa ere inhibitu zezakeela deskribatu zen (Tutar eta Harman, 2006). Hau guztia kontutan edukita, E14G mutazioa tresna aproposa izan daiteke FlbD eta FlbB- k brlA-ren transkripzioa erregulatzeko jarraitzen duten mekanismoa aztertzeko. Etorkizunean, interesgarria litzateke FlbD(E14G;R87Q) proteina-DNA lotze EMSA entseguak burutzea, ea forma mutante hori DNA-ra, eta zehazki brlA-ren promotorera, lotzeko gai den. Mutazioak DNA-ra lotzeko gaitasuna kaltetuko balu, posible litzateke FlbD-ren deslokalizazioa ematea nukleoetatik, eta ondorioz FlbB bera ere nukleoetatik galtzea, ΔflbD nuluan gertatzen den bezala. Egun, adibidez, cMyb eremuko C46 eta R47 aminoazidoek DNA lotzeko izan lezaketen funtzioa eta garrantzia proposatu dira (Arratia-Quijada et al., 2012). Honen arabera 46. zisteinak redox sentsore gisa joka lezake, eta zisteinaren oxidazioak DNA-lotura kaltetuko luke in vitro. Aldameneko argininaren karga positiboak zisteinaren pKa eta erredox ezaugarriak baldintzatuko lituzke. Beste aukera posible bat litzateke bi proteinen arteko aurre elkarrekintza beharrezkoa izatea brlAp-ra lotzeko. Beraz, interesgarria litzateke bi proteinen arteko ustezko interakzioa FlbD(E14G;R87Q) mutanteaz kaltetu litekeen aztertzea. Bestalde, aproposa litzateke FlbD(E14G;R87Q) fondo genetikoan FlbB-ren brlAp-ra lotzeko gaitasuna ere aztertzea proteina-DNA lotze ChIP (in vivo) entseguez. Bi TF-en arteko interakzioa beharrezkoa balitz eta hau FlbD-ren mutante horretan kaltetuko balitz, FlbB DNA-ra ez lotzea espero genezake, eta hau aldi berean bat
5. KAPITULUA: Fosfato ioiek eragindako estrespean konidiatzen ez duten mutanteen isolatzea eta mutatutako geneen identifikazio eta ezaugarritzea
Fosfato ioiek eragindako estrespean konidiatzen ez duten mutanteen isolatzea eta mutatutako geneen identifikazio eta ezaugarritzea
FLIP166 hautagaia aukeratu zen azterketarekin aurrera egiteko, eta fenotipo bereizgarri hori eragiten zuen mutazio eta gene mutatuaren identifikazioari heldu zitzaion. Era berean, FLIP166 mutanteak fosfatodun medioan duen fenotipoa ezabatzen duen SocA ustezko TF-a identifikatu eta ezaugarritu da.
2. Emaitzak. 2.1. FLIP (Fluffy in phosphate) mutanteen isolatze eta ezaugarritze fenotipikoa 2.1.1. Ausazko mutagenesi prozeduraren bidez 81 FLIP mutante isolatu ziren. Fosfato ioiek eragindako estrespean konidiatu ezin duten mutanteak lortzeko UVerradiazio bidezko ausazko mutagenesia burutzea erabaki zen. Mutagenesirako, abiaburuko parental gisa, flbB genea ezabatua duen BD177 (∆flbB) anduia aukeratu zen, ohiko hazkuntza medioan akonidiala bada ere, NaH2PO4 gehitzean konidiatzeko gaitasuna berreskuratzen baitu. Mutagenesiari ekin baino lehen, prozeduraren baldintza orokorrak ezarri behar izan ziren. Lehenik, kultura medioaren fosfato kontzentrazioa zehaztu zen. (Etxebeste et al., 2009a) lanean adierazten den NaH2PO4 0.5M kontzentrazioa erreferentzia hartuta, fosfato kontzentrazio desberdinetan (0.5-1.0M) ∆flbB parentalaren fenotipoa aztertu zen (5.1A eranskina). Mutagenesirako Petri plaketan 0.65M-eko H2PO4- kontzentrazioa erabiltzea erabaki zen, balio honetan fenotipo konidiantea nabaria izaki hazkuntzaren edozein inhibizio saihestu nahi baitzen. Bigarrenik, mutagenesia eragingo zuen UV erradiazioaren uhin-luzera eta esposizio denbora zehaztu behar izan ziren. Laborategiko UV lanparak eskaintzen zituen bi uhin-luzeren artean energia maila altueneko erradiazioa igorriko lukeena (254nm) erabiltzea erabaki zen. Irradiazio denborari dagokionez, inokulatuko ziren konidien %5-10-eko biziraupen-tasa
Fosfato ioiek eragindako estrespean konidiatzen ez duten mutanteen isolatzea eta mutatutako geneen identifikazio eta ezaugarritzea
ahalbidetuko zuen 80-100 segundotan finkatu zen esposizio denbora. 5.1B eranskinean erakusten dira baldintzen optimizaziorako egindako probak eta dagozkien azalpenak. Mutagenizatutako konidioak 72 orduz inkubatu ziren 0.65M H2PO4- -dun MMA plaketan, fluffy fenotipoa zuten koloniak identifikatuz (5.1C eranskina). Isolatutako ustezko FLIP hautagai guztiez egiaztapen fenotipiko eta genotipikoak burutu ziren, Materialak eta Metodoak kapituluan, 4. atalean eta 2.1. irudian ikus daitekeen moduan. Guztira, 11000 mutante aztertu ziren (gutxi gora behera, A. nidulans-en genomak gordetzen dituen geneak adina) eta FLIP fenotipoa zuten 81 hautagai identifikatu.
2.1.2. FLIP hautagaien ezaugarritze eta sailkatze fenotipikoa. Isolatutako 81 FLIP mutanteek ezaugarri fenotipiko anitzak erakusten zituztenez, horien arabera sailkatzea erabaki zen. Lehenik, ausazko mutagenesia izaki, mutanteren batek jada konidiazioaz lotura ezaguna zuen generen bat mutatua zuen erdietsi nahi izan zen. Horretarako, UDA bideko hainbat mutante nulo, ΔflbC, ΔflbD, ΔflbE, ΔtmpA, ΔtmpB, eta ΔfluG nahiz ΔbrlA, erabili zen erreferentzia gisa FLIP mutanteen fenotipoak elkar konparatzeko, bai ohiko MMA medioan nahiz fosfatodun (0.65M) MMA medioan. ΔtmpA eta ΔtmpB anduiek bi medioetan konidiatzen zuten. Aldiz, ΔflbE eta ΔfluG, MMA medioan mutante akonidialak baziren ere, fosfatoaren eraginpean konidiatzera ailegatzen ziren, ΔflbB-ren moduan. ΔflbC anduiaren kasuan, MMA medioan 72 ordura Hülle zelula ugari agertzen ziren; FLIP mutanteetan ez zen halako fenotiporik begiztatu. Bestalde, ΔbrlA erreferentzia anduia ere baztertu egin zen, fosfatodun medioan guztiz akonidiala izanik ere, mikroskopiopean fenotipo bereizgarria izaki ez baitzen pareko fenotiporik antzeman. Erreferentzia anduien eta FLIP mutante espezifikoen arteko antzekotasun bakarra ΔflbB, ΔflbD nulo bikoitzarekiko hauteman zen. Ondorioz, ΔflbB, ΔflbD nulu bikoitzarekiko antzeko ziren mutanteez lehen talde bat bereizi zen (ΔflbD-ren antzekoak, 1go taldea). Bertan sailkatutako mutanteak, flbD genea mutatu izanaren ondorio izan
2.1.2A. FLIP mutanteen ezaugarritze fenotipikoa medio desberdinetan. Ordu arte, FLIP hautagaiek fosfato-estres baldintzapean duten fenotipoa aztertu genuen; alabaina, bestelako estres egoeretan ere mutanteen jokabidea aztertu nahi izan zen. FLIP mutanteen konidiazio ezintasuna fosfatoarekiko espezifikoa den edo estres baldintza desberdinen aurrean erantzun orokor gisa ematen den aztertzearren, estres egoera induzi zezaketen baldintza desberdinetan hazi ziren FLIP anduiak (Ikus Materialak eta Metodoak kapitulua). Besteak beste, karbono (glukosa) edo nitrogeno (amonio nitratoa) iturriak MMA medioan duten kontzentrazioaren bostenera diluitu ziren (5.1. irudia, 3 eta 4. zutabeak), baina ez zen hautagaien konidiazio mailan aparteko aldaketarik antzeman. Are gehiago, jatorrizko ΔflbB anduiak berak ere ez zuenez konidiatzen baldintza hauetan, ezin izan zen ondorio azpimarragarririk atera. Kultura mediora 6mM H2O2 gehitzean (5.1. irudia 6 zutabea) ere ez zen
Fosfato ioiek eragindako estrespean konidiatzen ez duten mutanteen isolatzea eta mutatutako geneen identifikazio eta ezaugarritzea
bereizgarri izan zitekeen fenotipo aldaketarik nabaritu, ez FLIP mutanteen artean ez eta erreferentzia anduiez. Sakarosa, KCl+MES eta MgCl2 konposatu kimikoak izan ziren, fosfatoaz batera, ΔflbB parentalarengan konidiazio zantzu nabariak eragin zituzten konposatuak (5.1. irudia, 5, 7, 8 eta 2. zutabeak, hurrenez hurren). FLIP mutanteek fosfatotan erakutsiriko fenotipo ezaugarriak errepikatu zituzten estres mota horien eraginpean. Alabaina, 1M sakarosa zuen kultura medioan, 0.65M fosfato zuenean ez bezala, ΔflbD-ren antzekoak direnen taldeko zenbait FLIP mutantek (ikus 5.1 irudian FLIP99 eta FLIP121) konidiatu egiten zuten. Erreferentziazko ΔflbD anduiak, fosfatotan apur bat konidiatzeko gai dena, sakarosetan ez du konidiatzen eta, beraz, ustez ΔflbD-ren antzekoak ziren hainbat hautagai ezeztatzeko balio izan zuen 1M sakarosadun medioak (ikus 5.3. Eranskina eta hurrengo 2.1.2B. atala). Mutante hauek FLIP fenotipoa eragiten zuen mutazioa ez zutela flbD genean izango ondorioztatu zen horrela. Bestalde, mediora 0.65M H2PO4-, fosfato azidoa, gehitzean hazte medioaren pH-a jaitsi egiten da. Inguruaren azidotze honek estres eragile gisa joka dezake, eta beraz konidiazioaren indukzioa, fosfato gatzak ez ezik, inguruaren azidotzeak eragin zezakeela pentsa liteke. Konidiazioan pH-ak izan zezakeen eragina aztertzeko hainbat kultura medio prestatu ziren (Materialak eta Metodoak kapituluko 2.1. puntuan azaltzen dira). FLIP hautagaiak ez ziren ondo hazi inguru horietan, nahiz eta ez zuten konidiaziorik aurkeztu (ez erakutsia). Beraz, ezin izan zen ondorio garbirik atera. Ostera, kasu honetan, KCl(+MES) gatza gehitzean ikusitakoa hartu behar da aintzat. KCl-k, fosfatoak ez bezala, ez du pH aldaketa nabarmenik eragiten medioan. Gainera, pH-a 6.8 inguruan manten zedin MES tanpoia ere (0.05M) gehitu zen. Beraz, KCl medioan pHaren eragina arbuiagarria da baina, aldi berean, FLIP mutanteek fosfatotan erakutsiriko fenotipo bera aurkeztu zuten (ikus 5.1. irudia). Honek, ikusitako FLIP fenotipoak ez direla H2PO4--ak hazkuntza medioa azidifikatu izanaren ondorio iradokitzen du, gatz kontzentrazio altuen ondorioa baizik.
5.1. irudia: Talde bakoitzeko FLIP mutante adierazgarrienen fenotipoa estres egoera desberdinetan. Ezaugarritze eta konparaketa fenotipikorako hainbat kultura medio prestatu zen MMA-ra ondoko konposatuak gehituz: NaH2PO4 (0.65M), sakarosa (1M), H2O2 (6mM), KCl/MES (0.6M/0.05M); bestetik, karbono nahiz nitrogeno iturriak bostenera murriztutako medioak ere erabili ziren. Medio bakoitzean erreferentziazko andui basatiaz eta nulo akonidialez (ΔflbB, ΔflbD, ΔflbC eta ΔbrlA) batera talde desberdinetako FLIP hautagaiak hazi ziren 72 orduz 37 °C-tan. Sailkapen taldeetatik lehen bost taldeak aurkezten dira: 1) ΔflbD-ren antzekoak zirenak; 2) fluffy fenotipo nabarmena izaki, bestelako ezaugarri bereizgarririk ez zutenak; 3) erdialde-bustia aurkezten zutenak; 4) ohikoa baino kolonia diametro txikiagokoak eta 5) itxuraz fosfatotan egonkorrago hazten zirenak. Eskala barra = 1 cm.
Fosfato ioiek eragindako estrespean konidiatzen ez duten mutanteen isolatzea eta mutatutako geneen identifikazio eta ezaugarritzea
2.2. FLIP166 fenotipoaren erantzule den mutazioaren identifikazioa. 2.2.1. FLIP16 eta FLIP166 fenotipoen erantzule diren mutazioak azpirakorrak dira. Behin mutanteen karakterizazio fenotipiko orokorra burututa, FLIP16 (hazkuntza mugatuko FLIP mutanteen taldean kokatua; 4. taldea) eta FLIP166 (fluffy fenotipo nabarmena duten FLIP mutanteen taldekoa; 2. taldea) aukeratu ziren identifikazio lanaz jarraitzeko. Lehenik, mutante horietan FLIP fenotipoa eragiten zuten mutazioak azpirakorrak ala gainartzaileak ziren jakin nahi izan zen. Horretarako, FLIP mutante bakoitza konidia horidun BD2 (RMSO11) andui konidiantearekin gurutzatu eta FLIP16×BD2 eta FLIP166×BD2 diploideak sortu ziren, hurrenez hurren (Materialak eta Metodoak kapituluan 7. atala; ikus ere 5.3A irudia). Sortutako bi egiturak diploideak zirela baieztatu zen MCA kultura medio ez-selektiboan benomiloa (2µL/mL) gehituz eta bai fenotipo konidiante edo bai akonidiala zuten espora hori edo berdedun haploideak lortuta (5.3A irudia, behean). Bi diploideek espora berdedun fenotipo basati konidiantea
Fosfato ioiek eragindako estrespean konidiatzen ez duten mutanteen isolatzea eta mutatutako geneen identifikazio eta ezaugarritzea
Transformanteen artean, konidiatzeko gai ziren horiek aukeratu ziren. NaH2PO4-dun (0.65M) MMA medio selektibora (uridina eta urazilo gabekoa) transferitu zen ustezko errebertiente bakoitza, konidiatzeko gai zirela baieztatzeko, beti ere fosfato gabeko medioan
Fosfato ioiek eragindako estrespean konidiatzen ez duten mutanteen isolatzea eta mutatutako geneen identifikazio eta ezaugarritzea
zuten fenotipoarekin (akonidiala) konparatuz (5.4A irudia). Aldi berean, medio ez-selektiboan (uridina eta uraziloduna) fluffy izatera igarotzen ziren hautagaiak, presio selektiboa kentzeaz batera onddoak plasmidoa kanporatzeko joera baitu eta, beraz, plasmidoak emandako konidiatzeko gaitasuna galtzen du (5.4A irudia, behean).
2.2.2A. T15 transformante errebertienteak AN8501 geneari zegokion plasmidoa zeraman. Irudian (5.4) erakusten den bezala, hasiera batean, T9, T15 eta T21 transformante errebertienteak aukeratu ziren. Bakoitzetik plasmidoak erauzi eta insertoak sekuentziatu egin ziren (CIB-CSIC-eko Eduardo A. Espeso doktorearekin kolaborazioan). Batetik, p9 eta p21 plasmidoek flbB locus-ari dagokion eremua zeramaten (5.4 Eranskina). Kontutan hartuta FLIP mutante guztiak ∆flbB genotipodunak direla, honek adierazten du FLIP166 fenotipoa flbB-ren delezioak eta mutazio ezezagunak eragindako efektuen baturaren ondorio dela, eta mutazio ezezagun hori ez dela nahikoa FLIP166 fenotipoa eragiteko. Bestetik, p15 plasmidoak A. nidulans-en V. kromosoman kokatutako eremua jasotzen zuen. Eremu horretan AN8501 genea aurkitzen da (5.4 Eranskina). Behatutako leheneratze fenotipikoa baieztatzeko, FLIP166-ren protoplastoak p15 plasmidoarekin, p21 plasmidoarekin edo p15-p21 plasmidoen nahaste batez transformatu ziren (5.4B irudia). Plasmido bakoitzak FLIP166 fenotipoaren leheneratzea eragiten zuen (p21-k maila handiagoan) 0.65M Na2HPO4-dun medio selektiboan batean. Leheneratze hori, berriz ere, galdu egiten zen fosfatodun medio ez-selektiboan, plasmidoak galtzearen ondorioz. Emaitzek berriz ere baieztatu zuten FLIP166-n identifikatu nahi zen mutazio ezezagunaren eta flbB-ren delezioaren efektuen baturak eragiten zuela FLIP mutante horren fenotipoa.
Fosfato ioiek eragindako estrespean konidiatzen ez duten mutanteen isolatzea eta mutatutako geneen identifikazio eta ezaugarritzea
biak DNA lotzeko eta erregulazio transkripzionalerako eremuak (5.5A irudia, behean). Emaitzek, beraz, SocA transkripzio faktore bat izan daitekeela iradokitzen dute.
5.5. irudia: SocA-ren azterketa bioinformatikoa A) socA sekuentziaren azterketa. Goiko irudikapenean AspGD (http://www.aspgd.org/) eta FungiDB (https://fungidb.org/fungidb/) datu baseek iragarritako exoi eta introien kokapen eta luzerak erakusten dira. Horiek, FLIP166-ren DNA sekuentziazio (Ikus aurrerago) eta erreferentziazko ∆flbB eta WT anduien RNA-seq datueekin alderatzen dira. Eskuinaldean, FLIP166 anduian identifikatutako mutazio intronikoa (*1) erakusten da, berau erreferentziazko anduien RNA-seq irakurketa bakanetan ere agertzen delarik. Beraz, ezin esan liteke FLIP166 fenotipoa mutazio horren ondorio denik. Ezkerraldean, datu baseek iragartzen duten lehen exoi eta introiari dagozkion RNA-seq irakurketak erakusten dira. Lehen exoiaren luzera handiagoa dela eta (*2), aurreikusitako hasiera kodoia (*3) okerra da eta *4 kodoian legoke. Behean, InterPro plataformak SocA-ren sekuentzia zuzenduari eginiko eremu funtzionalen iragarpena agertzen da. Adierazitako bi eremuek transkripzioaren erregulatzaile funtzioa lukete. B) SocA-ren ortologoen sekuentziekin eraikitako zuhaitz filogenetikoa. Kolore gorriaz Onygenales ordeneko espezieen SocA-ren ortologoak ageri dira; kolore berdean eta lilan aldiz, Eurotialesen barruan Aspergillaceae eta Trichocomaceae familietako espezieen ortologoak bereizten dira, hurrenez hurren. Karratu laranjak AN8501/SocA bera adierazten du. Bi adar berde bereizten dira (Aspergillaceae familiako espezien artean), honek familia honetan gertatu zen SocA-ren bikoizketa hipotetiko bat iradokitzen duelarik. Adar batean A. nidulans-n SocA-ren ortologoak biltzen dira (SocA bera aurkitzen den adarra) eta bigarren adarrean kokatuko lirateke berauren paralogoak. Zuhaiz filogenetiko hau O. Etxebeste-rekin batera eraiki zen.
Bestalde, BLAST azterketek SocA-ren ortologoak identifikatu zituzten Eurotiomizetoen barruko Eurotiales eta Onigenales ordenetako espezietan (5.5B irudia). Aspergillaceae familiako zenbait espezietan, gainera, paralogo baten presentzia ere detektatu zen. Alegia, zenbait espeziek SocA-ren bi ortologo zituzten, beste batzuk (A. nidulans bera kasu) bakarra zuten bitartean. Honek, SocA Eurotiomycetes klasean sortu zela, eta bere eboluzioak gutxienez bikoizte gertaera bat izan zuela iradokitzen du.
Fosfato ioiek eragindako estrespean konidiatzen ez duten mutanteen isolatzea eta mutatutako geneen identifikazio eta ezaugarritzea
adierazten zituzten anduiak sortu ziren, goian aipatutako bi fondo genetikoetan, socA-ren momentu oroko gainadierazpenak dituen eraginak aztertu ahal izateko. Fondo genetiko basatian socA-ren delezioak ez zuen onddoaren konidiatze gaitasunean edo hazkuntzan aldaketarik eragin, ez fosfatodun medioan ezta fosfato gabekoan ere (5.6A irudia). Beraz, SocA-ren gabezia bere baitan ez da nahikoa garapen asexuala inhibitzeko. Aldiz, ∆flbB fondoan socA-ren delezioak konidia produkzioa modu estatistikoki esanguratsuan inhibitzen zuen 0.65M NaH2PO4-dun MMA kultura medio batean (5.6A irudia). Inokulatu eta 48 ordura, 0.65M H2PO4- zuen kultura medioan ∆flbB erreferentziazko anduiak 5.54x106 ± 0.22x106 konidia/cm2 ekoitzi zituen, nulu bikoitzean (∆flbB, ∆socA) kopurua 0.53x106 ± 0.19x106 konidia/cm2 izan zen bitartean (p < 0.0001, aldaketa adierazgarria; n = 6 lagin andui bakoitzeko; 5.6B irudia). Hain zuzen, FLIP166-n espero zitekeen fenotipoa errepikatzen da. SocA::GFP anduien kasuan, fenotipoan ez zen aldaketa esanguratsurik antzeman fondo genetiko basatian; badirudi, beraz, etiketak ez duela proteinaren funtzionalitatean eragiten ezta onddoaren fenotipoan ere. Erreferentziazko flbB nuluarekin alderatuz, (∆flbB; socA::gfp) anduiak konidiazio patroian aldaketa arinak erakusten zituen arren, konidioen kuantifikazioak ez zuen aldaketa estatistiko esanguratsurik eman (5.63x106 ± 0.47x106 konidia/cm2; p = 0.84; n = 3 lagin; 5.6B irudia). Aldiz, gpdAp promotorearen eraginpean onddoak hazkuntza kaltetua azaltzen zuen, aztertutako bi fondo genetikoetan. Koloniaren diametroa ia 3 aldiz txikiagoa zen (∆flbB; gpdAp::socA::gfp) anduiaren kasuan (1.12 ± 0.33cm), (∆flbB; socA::gfp) anduiarekin alderatuz gero (3.23 ± 0.06cm) (p = 0,00000003; n = 6 lagin andui bakoitzeko; 5.6A irudia). Immunodetekzioz, gpdAp bidezko SocA::GFP-ren adierazpenak kimeraren kontzentrazioa nabarmenki handiarazten duela argi ikusi zen (5.6C irudia), SocA-ren gainadierazpenak hazkuntza inhibi zezakeela iradokiz. Ostera, hazkuntza medioan 0.65M NaH2PO4-ren
Fosfato ioiek eragindako estrespean konidiatzen ez duten mutanteen isolatzea eta mutatutako geneen identifikazio eta ezaugarritzea
SocA-ren karakterizazioaz jarraituz, gpdAp-z gainadierazitako SocA::GFP kimera nukleoetan pilatzen zela ikusi zen, ustezko transkripzioaren erregulatzaile funtzioarekin bat datorrena (berezko promotorea erabiltzean ezin izan zen fluoreszentziarik detektatu) (geziak 5.6E irudian). Azterketa berean, aurrez aipatutako gpdAp::SocA::GFP edo gpdAp::SocA::HA3x anduien hazkuntza erradialaren inhibizioa, besteren artean, ernamuintze patroi modifikatu baten ondorioa zela ikusi zen, ohikoa dena baino hodi gehiago sortzen baitziren konidio bakoitzeko, eta hifak adarkatuago azaltzen ziren (5.6E eta 5.6F irudiak). Azkenik, socA-ren momentu oroko gainadierazpenak ernamuintze prozesua atzeratzen ote zuen ala ez jakiteko, kultura denbora espezifikoetan ernamuindutako konidioen portzentaia kuantifikatu zen, beti ere erreferentziazko anduiarekiko alderatuz. Oro har, gpdAp::socA-z ernamuintzea atzeratuta zegoela ikusi zitekeen andui basatiarekiko (5.6F irudia). Honen adibide, hazten jarri eta 10 ordura, erreferentziazko anduiaren esporen %84.6 ± 7.0 ernamuindu ziren artean, gpdAp::SocA-ren esporen %32.7 ± 3.5-k soilik aurkeztu zuten ernamuintze-hodiren bat
(ikus 5.6F Irudiko grafika). Bestalde, SocA-ren adierazpen konstitutiboaz ikusi zen ernamuintzehodi anizkoitz kasu gehiago jazotzen zirela ernamuindutako konidiako.
2.2.3. PmtC proteinaren P282L mutazio puntualak eragin du FLIP166 fenotipoa. 2.2.3A. FLIP166-ren genomaren sekuentziazioa. Aurreko atalean identifikatutako socA-ren mutazio intronikoa FLIP166-ren fenotipoaren erantzule ez zela ikusirik, azken honen bilaketarekin jarraitu zen. Bigarren estrategia gisa, FLIP166 anduiaren genoma osoa sekuentziatzea erabaki zen. Honela, FLIP166 anduiaren DNA genomikoa STABVIDA enpresara (Caparica, Portugal) bidali zen sekuentziatu zezaten. Kontuan izan behar da FLIP166 anduia BD177 parentaletik eratorria dela; eta beraz, aurki zitezkeen mutazioak BD177 anduitik etor zitezkeela. Ondorioz, bildutako mutazio andanaren jatorria ziurtatzeko, gure DNA sekuentziazio datuak eskura ziren RNA edo DNA sekuentziazio datu desberdinekin konparatu ziren. Batetik, ∆flbB eta haren andui isogenikoaren RNA-seq datuak (Garzia et al., 2013; Oiartzabal-Arano et al., 2015). Bigarrenik, Eduardo A. Espeso ikertzaileak utzitako ΔsltA eta haren erreferentzia anduiaren RNA-seq datuak (Picazo et al., 2020). Eta azkenik, erreferentziazko FGSCA4 anduiaren genomarekin. Konparaketarako, IGV software-a erabili zen. FLIP166 mutantean eta eremu exonikoetan aurkitzen ziren mutazioak soilik hartu ziren hautagaitzat. Irizpide horiek jarraituz hainbat mutazio hautagai identifikatu zen. Horiek, 5.5. eranskinean biltzen dira IGV programan burututako sekuentzia konparaketarekin batera. Mutazioak mutagenesiaren ondorio zirela baieztatzeko, eta ez jatorrizko BD177 anduiarenak, hautagai ziren gene horietako batzuen sekuentziak PCR bidez anplifikatu egin ziren bai FLIP166- ren eta bai BD177-ren DNA genomikoetatik abiatuta. Ondoko gene hauetan aurkitu ziren mutazioak sekuentziatu ziren: 1) AN6835, 2) AN12172, 3) AN8615, 4) AN1459, 5) AN0560 6) AN7222 eta 7) AN8821. Kasu guztietan, AN6835-enean izan ezik, mutazioa FLIP166 anduian
Fosfato ioiek eragindako estrespean konidiatzen ez duten mutanteen isolatzea eta mutatutako geneen identifikazio eta ezaugarritzea
soilik aurkitzen zela baieztatu zen. AN6835-en kasuan mutazioa FLIP166 nahiz BD177 anduietan aurkitzen zen eta, horregatik, baztertu egin zen. Edonola ere, argi ikus daiteke mutagenesi prozeduraren ondorioz FLIP166 hautagaiak hainbat mutazio jasan zituela. Guztien artean FLIP fenotipoaren erantzule den mutazioa (edo mutazioak) identifikatu ahal izateko, genetika klasikoko teknikak baliatu ziren hautagai zerrenda txikiagotzeko. Aztergai den FLIP166 anduia, erreferentziazko FGSCA68 eta FGSCA283 anduiez (Fungal Genetics Stock Center; (http://www.fgsc.net/) gurutzatu zen lehenik, mutazioa edo mutazioak zein kromosometan aurkitzen ziren identifikatzeko asmoz (Todd et al., 2007a; Materiala eta Metodoak 7. atala). Andui hauek duten ezaugarri nagusia kromosoma bakoitzean markadore genetiko bana edukitzea da. FLIP166×FGSCA68 gurutzapen sexualetik lortutako askosporetatik, lehen belaunaldian, FLIP166 fenotipodun kolonia ugari isolatu zen eta selekziomarkatzaileen proba burutu zitzaien. Probaren ostean, II., V. eta VII. kromosomengan jarri zen arreta. Izan ere, FLIP166 fenotipodun ondorengoek joera amankomuna aurkeztu zuten kromosoma horiei zegokien selekzio-plaketan: beti %80 baino gehiago hil edo hazten ziren. Bigarren kromosomari dagokionean, hautagaien %81 ziren sensibleak akriflabinarekiko. Bosgarren kromosomari dagokionean, %84 lisina gabeko medioan hazi ziren. Zazpigarren kromosomari dagokionean, azkenik, %81 azido nikotiniko gabeko medioan hazi ziren. Portzentaia altuak izanda ere, errekonbinazio-tasa altuak iragartzen zituzten datuek. Ondorioz, proba errepikatzea erabaki zen baina, askosporetatik abiatu beharrean, diploideen haploidizazioz lortutako haploideez burutu zen. Alabaina, antzeko proportzioak lortu ziren eta ez zen bestelakorik ondorioztatu. Datu guztiak aintzat harturik, eta bosgarren kromosoman mutazio exonikorik zeraman gene hautagairik ez zegoenez, II. eta VII. kromosomatako mutazio hautagaietara murriztu zen ikerketa esparrua (ikus berriz ere 5.5 eranskina). Bigarren kromosoman, AN12172 geneak, LCCL eremua daraman mintz-zeharkako proteina kodetzen duena, Ile94Asn ordezkapenari zegokion
2.2.3B. PmtCP282L mutazioaren identifikazioa FLIP166 fenotipoaren erantzule gisa. Hiru gene hautagaietatik FLIP166 fenotipoa eragiten zuen mutazioa zeinetan zegoen jakiteko, aurre proba bat burutu zen AN12172 eta AN1459 hautagaiekin, kontrol gisa AN0560 (VIII. chr) erabiliz. FLIP166 fenotipodun 7 ondorengoren DNA genomikotik abiatuta AN12172, AN1459 eta AN0560 eremuak anplifikatu ziren PCR-z. Eremu bakoitzari zegozkion zazpina anplifikazioak nahastu eta sekuentziatu egin ziren, nahaste bakoitzean mutazioak homozigotikoak ala heterozigotikoak ziren jakiteko (5.7A irudia). AN12172 eta AN0560 eremuen sekuentziazioetan bi piko gainjarri (berezko nukleotidoaren eta mutantearen aldaerarena) ikusi ziren. Beraz, FLIP166 fenotipoa eragiten zuten mutazioak horiek izateko aukera bazter zitekeen. AN1459/pmtC-ren kasuan soilik detektatu zen mutazioari zegokion piko homozigotikoa, hautagai nagusi bihurtu zelarik. Edonola ere, aipatutako hiru hautagaien ezaugarritzeari ekin zitzaion. Aurrera jarraitzeko, hasiera batean behintzat, ontzat jo zen FLIP166 fenotipoa mutazio bakar baten ondorio izan zitekeela (flbB-ren delezioaz gain, noski). Honela, FLIP166 anduiaren protoplastoak, gene hautagai bakoitzaren forma basatiaz transformatzea erabaki zen, genearen zuzenketak konidiatzeko gaitasuna itzularazten zuen ala ez ikusteko. Transformazioetarako, gfp etiketadun eta pyrGAfum selekzio markatzailedun DNA cassette-ak eraiki ziren (gene::gfp::pyrGAfum). Cassette bakoitzaren transformazioa modu independientean burutu zen. pmtC::gfp::pyrGAfum konstrukzioaren kasuan soilik lortu ziren fenotipoa leheneratu zuten transformanteak, 0.65M
Fosfato ioiek eragindako estrespean konidiatzen ez duten mutanteen isolatzea eta mutatutako geneen identifikazio eta ezaugarritzea
Fosfato ioiek eragindako estrespean konidiatzen ez duten mutanteen isolatzea eta mutatutako geneen identifikazio eta ezaugarritzea
∆flbB anduiaren protoplastoen transformazioaren kasuan, PmtC-ren forma mutantea adierazten zuen transformanteak fenotipo akonidiala erakutsi zuen 0.65M fosfatodun MMA medioan ere (5.7C irudia; bigarren lerroa). Beraz, (∆flbB, PmtCP282L) anduiak FLIP (fluffy in phosphate) fenotipo garbia erakusten du. Emaitza hauek, FLIP166 anduiaren FLIP fenotipoa PmtCP282L mutazioaren ondorio dela iradokitzen zuten. Bestalde, eta WT fondoan ikusi bezala, ∆flbB fondo genetikoan ere mutazio horrek hazkuntza arazoak eragin zituen. FLIP166 anduiaz alderatuz, diametro txikiagoa zuten ∆flbB, PmtCP282L transformanteek. Beraz, pentsa liteke FLIP166 anduian diren gainerako mutazioek edo mutazioren batek hazkuntza egonkortzen dutela. Ikusitakoa bat letorke aurrez hainbat lanetan deskribatu izan den hazkuntza eta konidiazioaren kontrolean PmtC-k duen funtzioarekin (Kriangkripipat eta Momany, 2009; Le et al., 2018). 2.2.3C. PmtC-ren C-ertza funtsezko da konidiaziorako baina, ez hazkuntzarako. BD177 anduiaren protoplastoak pmtC::gfp::pyrGAfum cassette-az transformatzean, fosfatotan akonidialak ziren baina hazkuntza arazorik aurkezten ez zuten bi transformante ere isolatu ziren (BD1351 eta BD1352) (5.8A irudia). Transformante horien DNA genomikotik abiatuta, pmtC eremua anplifikatu eta sekuentziatu zen. pmtC-ren sekuentziazioak erakutsi zuen transformante horietan P282L ordezkapenari zegokion mutazioarik ez zegoela. Aldiz, mutazio berriak antzeman ziren, bi kasuetan genearen 3´ eremuan. BD1351 anduian mutazio puntual bat identifikatu zen, proteinaren 762. posizioan zegoen arginina glizinarekin ordezkatzea eragiten zuena (PmtC-k 773 aminoazido ditu). BD1352-ren kasuan nukleotido baten gehikuntzaz irakurketa markoa aldatu eta Stop kodoi bat sartu zen 767. kodoian. Ondorioz, jatorrizko PmtC proteinaren azken 7 aminoazidoak galdu ziren. Bi anduietan, mutaziook PmtC-ren azken mintzzeharreko (transmembrane; TM) eremuaren ondoren kokatzen dira (ikus 5.8A irudia) eta Cmuturraren garrantzia begi-bistaratzen dute. Alabaina, PmtCP282L mutazioa ez bezala, ez dirudi hazkuntza kaltetzen denik. Edonola ere, kontuan izan behar da pmtC-ren mutazio hauek ∆flbB
fondo genetikoan identifikatu direla eta flbB-ren delezioak pmtC-ren mutazio hauek hazkuntzan izan dezaketen efektua suprimitu lezaketela. Ondorioz, interesgarria litzateke fondo genetiko basatian mutazio hauek txertatu eta transformanteek zernolako hazkuntza eta konidiazio patroiak dituzten aztertzea. PmtC-ren C-terminal ertza GFP-z etiketatzeak berak eremu honen garrantzia erakusten du. Izan ere, PmtC::GFP kimera adierazten duten zenbait transformanteetan (AN12172::GFP edo AcdA::GFP kimerak adierazten dituztenetan ez bezala) etiketatzeak fenotipoan eragin zezakeela ikusi zen (ikus 5.8B irudia). Ez dirudi, baina, proteinaren funtzionalitatea guztiz kaltetzen denik. FLIP166 fondo genetikoan pmtC::gfp::pyrGAfum cassette-arekin egindako transformazioetan isolatutako T14 errebertienteak gfp sekuentziaren hasieran mutazio bat zuela ikusi zen. gfp-ren lehen G nukleotidoaren delezioa ematen zen eta, ondorioz, irakurketa markoa aldatu eta gfpren itzulpen okerra ematen zen. Mutazioaren ondorioz, GFP etiketaren ordez, 27 aminoazidotako sekuentzia bat gehitzen zen PmtC-ren C-muturruan. Fenotipoari begiratuz gero, transformante honek transformante egokiek baino gehiago konidiatzen zuen (Ikus T5 transformantea 5.8B irudian). Baliteke, T14 transformante honetan, etiketa laburragoa izaki, PmtC-ren funtzionalitatea gutxiago kaltetu eta, ondorioz, konidiazioaren errebertsioa hobea izatea. Emaitza honek, aurrekoekin batera, PmtC-ren karboxil ertza konidiaziorako (baina ez hazkuntzarako) funtsezko eremua dela iradokitzen dute.
Fosfato ioiek eragindako estrespean konidiatzen ez duten mutanteen isolatzea eta mutatutako geneen identifikazio eta ezaugarritzea
Fosfato ioiek eragindako estrespean konidiatzen ez duten mutanteen isolatzea eta mutatutako geneen identifikazio eta ezaugarritzea
handituko luke, ustez L aminoazido honek 248. posizioan eta 7. TM eremuan dagoen fenilalaninaz elkarrekintza hidrofobikoa ezarriko bailuke (5.9C irudia). Gerora identifikatu zen R762G mutantean, aminoazido aldaketa C-terminalean aurkitzen da, azken TM eremuaren ondoren. DynaMut plataformaren arabera, mutazioak azken TM-a desoreka lezake, 5.9C irudian gorriz ikus daitekeen moduan. 5.9. irudia: PmtC-ren azterketa bioinformatikoa. A) PmtC-ren eremu funtzionalen aurreikuspena InterPro eta Phyre2 plataforma bioinformatikoen arabera. Hiru eremu bereizi ziren: 1. glikosiltransferasa aktibitatea eduki lezakeen eremua; 2. MIR eremua eta 3. O-manosiltranferasa eremua C-muturrean. Bestalde, 12 TM eremu aurreikusi ziren, eta marren koloreek EE-aren lumen alderanzko (gorria) edo zitoplasmaranzko (urdina) orientazioa adierazten dute. Azkenik, P282L eta R762G mutazioen posizioa erakusten da. B) PmtC proteinaren egitura hirudimentsionala eta EE-aren mintzan izan lezakeen kokagunea adierazten dira, beti ere Phyre2 eta SWISS-MODEL zerbitzariek eraikitako PDB (Protein Data Bank) egituraren arabera. Ezkerraldeko irudian urdinetik gorrirako koloreek proteinaren sekuentziaren posizioa adierazten digute eta eskuinaldekoan egitura sekundarioen eremuak bereizi nahi izan dira (arroxaz α-helizeak eta horiz β-egiturak). C) DynaMut webgunearen arabera, P282L eta R762G mutazioek proteinaren barruko elkarrekintza interatomikoetan eragingo lituzketen aldaketak ikus daitezke. P282Aren kasuan, TM8-ren zurruntasuna handiagotzeaz egonkortu egingo litzateke eremu hori (kolore urdinez adierazia eskuineko irudian). Aldiz, R762G aminoazido aldaketak, proteinaren C-terminal ertzaren egonkortasuna jaitsiko luke (kolore gorria eskuineko irudian).
2.2.3E. P282L mutazioak ez du aldatzen PmtC-ren lokalizazio subzelularra. Eredu bioinformatikoek proposatutako TM eremu ugariek, PmtC-k mintzera lotuta behar lukeela iradokitzen dute. Bestalde, PmtC-k proteinen O-manosiltranferasa gisa jokatuko lukeen funtzioagatik, EE-aren mintzera lotuta egon daitekeela pentsa liteke. Fluoreszentzia maila txikiekin lan egin arren, PmtC-ren ustezko lokalizazio subzelularra aztertu ahal izan zen lan honetan sortu ziren PmtC::GFP anduietan. (Markina-Iñarrairaegui et al., 2013; Bravo-Plaza et al., 2019) lanetan, EE-ko Sec63 eta Sec12 proteinen lokalizazio subzelularra deskribatzean, nukleo estaldurak izan zitezkeenak bereizi ziren, bai eta harizpi eta patch-z osatutako egitura sarekatuak ere. Hain zuzen, ikusitako patroi horiek bat letozke EE nuklearrarekin eta periferikoarekin, hurrenez hurren. Fondo basatian nahiz ∆flbB fondoan, PmtC::GFP-ren fluoreszentzia bat zetorren arestian deskribatutako lokalizazio horiekin (5.10A irudia), ziurrenik EE-aren posizioa adieraziz. PmtC-ren ustezko EE-ko lokalizazio horretan sakontzeko, eta aurrez (Markina- Iñarrairaegui et al., 2013) lanean bertan Sec63-rekin egin zuten bezala, fluoreszentzia mikroskopiarako hazkuntza medioan 8 mM DTT gehitu ziren erretikuluaren estresa eta honen UPR (unfolded protein response) erantzuna eragiteko. PmtC EE-n kokatuko balitz, proteinaren deslokalizazioa ikustea espero zitekeen DTT-a gehitu ondoren. DTT konposatua kultura mediora gehitu eta ordubetez PmtC-ren fluoreszentziaren bilakaera aztertu zen, 5.10. irudiaren B atalean ikus daitekeen irudi sekuentzian erakusten den bezala. Hasiera batean, PmtC-z ikusten ziren egitura sarekatuagoetatik, puntu edo patch bakartu eta handiagoak begiztatzera pasa zen, PmtC-ren lokalizazio patroi berri bat eman zela ondorioztatu zelarik. Hifen morfologia bera ere DTT-arekiko esposizioarekin aldatu egin zen, hazkuntza eten eta hifen puntak puztu egin zirelarik. Efektu hau ikustean, ontzat eman zen DTT-aren eragina. Bestalde, DTT-a mediotik kentzeko egindako garbiketen ondoren, PmtC-k jatorrizko fluoreszentzia patroia eta lokalizazioa berreskuratu zituen. DTT-a ezabatzeaz batera, hifek
Fosfato ioiek eragindako estrespean konidiatzen ez duten mutanteen isolatzea eta mutatutako geneen identifikazio eta ezaugarritzea
Fosfato ioiek eragindako estrespean konidiatzen ez duten mutanteen isolatzea eta mutatutako geneen identifikazio eta ezaugarritzea
zen, azken hau bat zetorrelarik UPR erantzun batekin. Azken irudian DTT mediotik garbitu eta ordubetera jasotako mikroskopia argazkia erakusten da. Hifek berriro ekin zioten hazkuntzari, zenbait kasutan polarizazio puntu berrietatik abiatuz eta, ondorioz, hifen puntatan egitura bitxiak erakutsiz (punta bikotz modukoak). Eskala barra= 5µm. C) PmtCP282L::GFP (fondo genetiko basati nahiz ∆flbB fondo genetikoan) eta PmtCR762G::GFP (∆flbB fondoan) kimera mutanteen lokalizazioa. PmtC::GFP forma basatiaren fluoreszentzia patroi parekoa errepikatzen zen eta ez zirudien mutazioen ondorioz PmtC-ren deslokalizaziorik ematen zenik. Eskala barra= 5µm. D) PmtC::GFP eta PmtCP282L::GFP kimerak adierazten dituzten anduien hifen hazkuntza patroia. FLIP166 fenotipoa eragiten duen mutazioa dela eta, hifak gehiago adarkatzen zirela antzeman zen. Gezi-buruez adarkatze eremuak adierazten dira. Eskala barra= 5µm.
3. Eztabaida. Garapen asexuala ingurune berrietara zabaltzeko onddoen dispertsio sistema nagusia izaki, ezin uka konidiazioa aurrera eramateko urrats eta parte-hartzaileen garrantzia. Zuzenean edo zeharka, hainbat dira konidiazioa erregulatzen duten geneak, baina oraindik kontrol mekanismo genetiko eta molekularren ezagutza sakona urruti dagoela kontsidera daiteke. Berdin gertatzen da konidiazioak bestelako prozesu zelularrez dituen loturak ezagutzeko ere, besteak beste hazkuntza polarra, garapen sexuala edo estres baldintzei aurre egiteko mekanismoekin. Lan honen abiaburuko helburua, estres baldintza jakinetan konidiazioaren kontrolean zuzenean edo zeharka parte hartzen duten gene berriak identifikatzea izan da, kontrol mekanismoen irudi orokor horretako elementu berriak ezagutzeko asmoz. ΔflbB anduia aukeratu da parental bezala, UDA bidea kaltetua duelako baina fosfato kontzentrazio handitan (>0.5M) konidiatu egiten duelako. Era horretan, ustez, fosfato estrespean konidiazioa posible egingo luketen elementuak identifikatu nahi izan dira. Doktorego tesi honetan burututako mutagenesi prozedurari esker, baldintza hauetan akonidialak ziren ΔflbB mutanteen bilduma zabala osatu da. Hautagaien fenotipo aniztasunak konidiazioaren kontrolean parte har lezaketen hainbat elementu egon litekeela erakusten du, eta elementu horietako batzuk hazkuntza bezalako prozesuen kontrolean ere parte har lezaketela. Mutante bilduma osatzeaz eta sailkatzeaz gain, FLIP166 fenotipoaren atzean egon daitezkeen geneen identifikaziorako bi
estrategia jarraitu ziren, eta horiei esker AN8501/socA eta An1459/pmtC hautagaiekin egin zen topo. Egun, bildumatik, FLIP57 eta FLIP76 (hauek ere bildumako 2. talde fenotipikokoak, fluffy fenotipo nabarmena izaki bestelako ezaugarririk gabekoak) mutanteen genomak ere sekuentziatu dira, eta bakoitzaren fenotipoa eragin dezaketen mutazioak zeintzuk izan daitezkeen identifikatu da. Lan honen jarraipenak zehaztu beharko du zeintzuk diren mutazio horiek eta dagokien geneek konidiazioan duten edota UDA/CDP bide genetikoekin duten zuzeneko edo zeharkako harremana. Genoteka autoerreplikakorraz eginiko transformazioaz AN8501/socA identifikatu zen FLIP166-ren fenotipo akonidialaren supresore multikopia moduan. Eskura ziren RNA-seq irakurketei begiratuz (Garzia et al., 2013; Oiartzabal-Arano et al., 2015) konidiazioa abiatu eta bost ordura ez zen socA-ren adierazpen aldaketa esanguratsurik antzeman. UDA bideko erregulatzaile jakin batzuk adierazpen maximo bat izan ohi dute une horretan, brlA-ren adierazpenaren igoeraren hasierarekin kointzidituz, hain justu. Bestalde, socA-ren mutante nuluak MMA medioan erakutsitako fenotipo konidianteak ere, SocA konidiazioaren kontrolarekin zuzenean harremanduta egon zitekeela baztertzera eraman gintuen. Alabaina, fosfato medioan ΔsocA, ΔflbB nulo bikoitzak, flbB nulu sinpleak ez bezala, konidiatzeko ezintasun nabaria aurkezten du. Aldiz, SocA-ren momentu oroko gainadierazpenak onddoaren hazkuntza mugatzen du, kolonien diametroa esanguratsuki txikiagoa izanik. SocA proteina maila desegokiak hazkuntza polarizatuan izan dezakeen eragin negatiboa ikusirik, FlbB-ren gabeziaz batera SocA-ren galerak efektu gehiagarria ekar lezakeela pentsa liteke. Alegia, socA-k konidiazioan zuzenean eragin beharrean, flbB nuluan SocA konidiazioaren kontrolarekin zerikusia izatera pasako litzateke, bide genetiko espezifikoak berrantolatzearen ondorioz akaso. Era honetako hipotesia proposatu zen duela gutxi argitaratutako lanean (Dai, 2019). Era berean, FLIP166 mutantearen protoplastoak pRG3-AMA-NotI genotekaz transformatzean, socA genea zeraman plasmidoa hartutako transformanteak fenotipoa
Fosfato ioiek eragindako estrespean konidiatzen ez duten mutanteen isolatzea eta mutatutako geneen identifikazio eta ezaugarritzea
leheneratu eta 0.65M NaH2PO4-dun MMA medioan konidiatu egiten zuen, SocA-ren kontzentrazioa handitzearen ondorio ziurrenik. Alabaina, socA-ren sekuentziazio eta azterketak baztertu egin zuten socA-ren mutazioak FLIP166 fenotipoa eragitea, eta beraz proteinaren gainadierazpenak FLIP166 fenotipoa suprimitu zezakeela ondorioztatu zen, toxiko izatera heldu gabe. Genotekaz transformatzean, flbB-k berak ere FLIP166-ren FLIP fenotipoa leheneratzen zuela ikusi zen. Egokiagoa zatekeen, beraz, ΔflbB anduiaren genomarekin eraikitako genoteka bat erabiltzea, baina, momentu horretan, laborategian eskura zeuden tresnak erabili ziren. Edozein kasutan, FlbB bera FLIP166 fenotipoaren supresore bezala identifikatzeak, FLIP mutante horren fenotipoa bi efekturen batura zela ikusteko aukera eman zuen. Bestalde, datu baseetan jasotako socA-ren anotazio okerra zuzentzean, iragarpen bioinformatikoek SocA Zn2-Cys6 motako TF bat dela iragarri zuten. Honela bada, SocA estres baldintza jakinen aurrean erregulatzaile transkripzional gisa jardun daitekeela pentsa liteke. Kasurako, SocA fosfatoak eragindako estresarekiko espezifikoa den jakitearren egin zen probetan ez zen adierazpen aldaketarik antzeman NaH2PO4-arekiko esposizio denbora desberdinetan. Beraz, bere funtzioa fosfatoarekiko espezifikoa izan zitekeela baztertu zen. Edonola ere, SocA-ren kontzentrazioa zelulatan zaindu beharreko faktore bat da hazkuntza eta garapen patroi egokiak eman daitezen. FLIP166 fenotipoa eragiten zuen mutazioa identifikatzeko bigarren estrategia bezala, haren genomaren sekuentziazioa erabili zen. Honi esker, aurretik funtzionalki ezaugarritua zegoen PmtC proteinen O-manosiltranferasa identifikatu zen (Goto et al., 2009; Kriangkripipat eta Momany, 2009; Le et al., 2018). Lortutako emaitzek baieztatu zuten PmtC-ren P282L mutazioak eragiten zuela FLIP166-ren "fluffy in phosphate" fenotipoa. Gerora identifikatu ziren R762G eta Y767Stop forma mutanteek ere fenotipo akonidialak eragiten zituzten 0.65M NaH2PO4-dun MMA medioan, beti ere ΔflbB fondo genetikoan. Honek, PmtC-k konidiazioan duen garrantzia berretsi zuen (Kriangkripipat eta Momany, 2009; Le et al., 2018), eta haren
Fosfato ioiek eragindako estrespean konidiatzen ez duten mutanteen isolatzea eta mutatutako geneen identifikazio eta ezaugarritzea
apur bat egonkortu izana. Horrelako fenotipoak ikusi dira ere osatutako bildumako zenbait FLIP mutanteetan. Bada, PmtC mutatzeak eragindako onddoaren hazkuntza eta garapen arazoak, flbB-ren gabeziaz batera, konidiazio ezintasuna ekarri lezake fenotipo gehigarri moduan. Edonola ere, azterketa gehiago behar da PmtC-k konidiazioa kontrolatzen duten bide genetiko eta molekularretan duen kokapena eta funtzio zehatza ezagutu ahal izateko. Izan ere, lan honetan eta aurretik deskribatutako emaitzekin ezin baitaiteke esan PmtC-k zuzeneko parte hartzea duen ala ez, esaterako, konidiazioaren erregulatzaile baten glikosilazioaren ardura izanik batetik, edo hazkuntzan parte hartzen duen eta garapenean zeharkako funtzioa duen proteinaren baten modifikazioa burutuz, bestetik. Aurreko lanetan, PmtC-k (eta PmtA-k) estres seinalizazio eta transdukzioan diharduen mintzeko WscA/AN5660 proteina eraldatzen duela deskribatu da (Goto et al., 2009; Kriangkripipat eta Momany, 2009). Aldi berean, wscA-ren delekzioak A. nidulans kolonien hazkuntza diametroa nabarmenki murrizten zuela deskribatu zen (Futagami et al., 2011). Ondorioz, interesgarria litzateke PmtC-k itzulpenaren ondoren eraldatzen dituen proteinak identifikatzea eta horiek konidiazioaz izan lezaketen lotura ikertzea. Horretarako, PmtC-ren interaktoreak bilatzea aproposa litzateke etorkizun batean.
EZTABAIDA OROKORRA. Doktorego tesi lan honetan, A. nidulans harizpi itxurako onddoaren garapen asexualaren indukzioan diharduten hainbat gene identifikatu eta/edo funtzionalki aztertu da. Garapen asexualaren oinarri diren konidioforoen eraketa CDP bideak kontrolatzen badu ere, korrontean gora aurkitzen diren seinalizazio bideak ezinbestekoak dira prozesua genetikoki, eta ondoren, morfologikoki, eragiteko. Eragile hauek ugariak dira, funtzio anitzekoak, eta espazialki eta denboran zehar lokalizazio desberdinak erakusten dituzte. Inguruneko baldintzak hauteman eta horien transdukzioa helburu duten bide genetikoen konplexutasuna eta garrantzia ukaezina da, beraz. Baina, besteen artean, lan honek azaleratzen duen muga bat oraindik sare konplexu horietako elementu guztiak ez direla ezagutzen da. Eta ezagutzen direnen arteko harreman genetiko eta molekularretan luze dago sakontzeko oraindik ere, bai eta eragile horiek hazkuntza edo garapen sexuala kontrolatzen dituzten beste erregulatzaileekin nola koordinatzen diren jakiteko ere. Doktorego tesi honetan landu diren bi lan lerroek UDA bideko eragile espezifikoen arteko harreman molekularrean sakondu nahi izan dute, batetik, eta seinalizazio lanetan diharduten faktore berriak identifikatu, bestetik. Lehenengoan, FlbB TF-aren dinamika eta funtzioa kontrolatzen duten elementu berriak identifikatu dira. Bigarrenean, SocA ustezko TFaren lehen ezaugarritze funtzional bat burutu da, eta PmtC-ren aktibitatea oztopatzen duten mutazio berriak aztertu.
1.1.2. FlbB eta FlbE konplexuaren konformazioa. Bere egiturak garraioan, lokalizazioan eta seinaleen transdukzioan izan lezakeen garrantzia aintzat harturik, FlbB eta FlbE-k osatutako konplexu proteikoaren konformazioa determinatzea etorkizunean mugarri izan daiteke. Besteak beste, FlbB-ren bZIP eremua FlbE-z heterodimeroa osatzeko ezinbestekoa eta nahikoa da in vitro pull-down entseguen arabera, barne hartzen duen dimerizazio eremuak rol garrantzitsua lukeelarik (Herrero-Garcia et al., 2015). Bestalde, FlbB-ren C-terminaleko 272 eta 382 zisteinek konplexu proteikoaren punta lokalizazioan ezinbestekoak direnak (Herrero-Garcia et al., 2015; Otamendi et al., 2019), bi proteinen arteko interakzioan parte-hartzen zutela proposatu izan da, ezinbestekoak ez diren
Bi proteinen konformazioa esperimentalki determinatzeko, egun, BioGUNE ikerketa zentroko Marcelo Guerinen taldearekin elkarlanean, proteinen kristalografian oinarriturik (Ilari eta Savino, 2017) X-izpien bitartez egitura espazialaren determinazioa abiatu da. Elkarlana hasierako fasean dagoen arren, FlbB-ren kristalizaziorako proteina kantitate egokia izateko, berau E. colin adieraziko da, esperimentu honetarako berariaz eraikitako plasmidoaz (ATG Biosynthetics, Merzhausen, Alemania). Diseinatutako sekuentzian, FlbB-k etiketa egokiak atxikita daramatza, gerora, purifikazio urratsak bermatzeko. Proteina bakoitzaren egitura hirudimentsionala ezaugarritzen saiatzeaz gain, FlbB eta FlbE-ren kimerak dituzten E. coli-ren erauzkin proteikoak elkartuko dira konplexuaren konformazioa determinatzeko. Alabaina, kontuan izan behar da konplexuan proteina gehiagok ere parte-har lezaketela eta horiek ere FlbB-ren konformazioan eragin dezaketela. Egituraren inguruko datuek nahiz proteomikaz eskura genitzakeen ustezko interaktoreen identifikazioak, erantzuteko dauden galderak aztertzeko aukera emango dutela espero da. FlbB-ren garraio akropetala ulertzeko baliagarriak izateaz gainera, zelula polarizatuetan TF-ak polarizazio lekuetara nola garraiatzen diren ulertzeko oinarrizko informazioa eskainiko dute.
6.2. irudia: Dineinaren egitura. A) Dineina hainbat subunitatez dago osatua. Dineinaren bizkarrezurra bi kate astunen (HC) dimeroak osatzen du, hainbat subunitate edo kate osagarrirekin batera: erdibidekoa (IC, intermediate); erdibideko arina (LIC, light intermediate) eta hiru kate arin mota (LC, light: TcTex, LC8 eta Rob1). Dineinaren egitura bi eremutan bereizten da, motorra (MT-etan barrena mugitzeaz arduratuko dena) eta isatsa (dimerizazio eremua izateaz gain, dinaktina eta kargu adaptadoreaz lotzen den gunea) (Carter et al., 2016; Cianfrocco et al., 2015). Motorra deritzan eremuan, ATP hidrolisiaz arduratzen den 6 AAA+ guneek osatutako eraztuna dago. Eraztunetik zurtoin moduko bat luzatzen da (horiz), MT-ra lotura ahalbidetuko duena MTBD eremuaren bitartez. Eta azkenik, more kolorez, linker-a aurkitzen da. ATP molekulen hidrolisiaz askatutako energia kimikoa mugitzeko indar bilakatzea helburu du motor eremuak, eta era berean motorraren mugimenduaz isatsera lotutako karguaren mugimendua lortzen da. Irudia (Cianfrocco et al., 2015) lanetik hartua. B) Irudi honen goialdean, dineinaren "apo" edo hasierako konformazioa (ATP molekula sartu aurretik) irudikatzen da. ATP-a AAA+ eraztunera lotzeak dineina MTtik askatzea eragiten du, eta hidrolisiaz batera linker-aren tolestea gauzatzen da. Aurrerago, tolestutako linker-ak zuzentzera jotzen duenean, sortutako bulkadak dineinaren "aurrera pausua" eragingo du. Irudiak (Cianfrocco et al., 2015) lanean aurkitzen direnetik moldatu dira.
Dimeroko motor eramuetako batean ATP hidrolisi ziklo bat osatzeaz urrats bat ematen dela kontsideratzen da (Carter et al., 2016; Cianfrocco et al., 2015). Zikloaren hasiera ATP molekula bat AAA1 gunera lotzean abiatzen da. Lotze honek, dineinaren MT-arekiko afinitatea jaistearekin batera, zurtoinaren askatzea dakar. Ondorioz, linker-aren konformazioa birmoldatu beharrean, tolestu egiten da (6.2B irudia behealdean) eta ATP molekularen hidrolisia gauzatzen da. Jarraian, dineina MT gune berri batera lotzen da, minus noranzkoan aurreko posizioan legokeen lotura gunearekiko, hain zuzen. AAA1 eremutik fosfato taldearen askatzeak linker-aren
Dineinak izaera anitzeko kargu ugari garraiatu ohi ditu. Proteina motor berak hainbeste kargu desberdin mugitzeko gaitasuna izateak zientzialarien arreta piztu du. Dineinaz zuzenean
6.3. irudia: Dineinaren aktibitatea erregulatzen diharduten konformazioak. A) Dineinaren hiru konformazioak erakusten dira. Lehen irudian, phi konformazio bihurritua irudikatzen da. Konformazio honetan motor eremuak dimerizatuta daude eta egitura autoinhibitzailea da. Konformazio hau duen dineina ez da MT-ra lotzen. Dinaktinarik ere ez da bertara lotzen. Bigarren irudian konformazio irekia erakusten da. Honetan, motor eremuak gurutzatuta aurkitzen dira eta, ondorioz, forma hau ere autoinhibitzailea da. Hirugarren eta laugarren irudietan dineina (open konformazioaz), dinaktina eta kargu adaptadoreekin lotuta irudikatzen da. Motor eremuak paraleloan daude kokatuta, forma honek MT-ekin lotzea eta hauetan zehar mugitzea baimentzen duelarik. Kasu honetan, dineina aktiboa litzateke. Irudia (Zhang et al., 2017) lanetik hartua eta moldatua izan da. B) Deskribatutakoaren arabera, LIS1-en funtzio nagusia dineinaren aktibazioan laguntzea da, honen forma irekia bultzatuz lehenik (1) eta dinaktina eta kargu adaktadorearen lotzea erraztuz horrela (2). Dineina molekula batera bigarren dineina baten lotzean ere laguntzen du LIS1-k (3). Jarraian, garraioaz hasterako, LIS1 disoziatu egiten da konplexu proteiko aktibotik (4). Eredua (Canty eta Yildiz, 2020) lanetik moldaketak eginez garatu da.
6.4. irudia: Dineinaren eta endosoma goiztiarren arteko lotze eredua. Endosoma goiztiarren garraiorako badirudi dineina-dinaktina konplexuarekin HookA kargu adaptadorea lotzen dela. HookA-k, FhipA eta FtsA proteinek FHF konplexua osatzen dute, dineina-dinaktina egitura eta endosoma goiztiarraren lotzea ahalbidetzen duena. Bestalde, baina, FHF eta endosoma goiztiarren arteko interakzioa Rab5 GTPasa-ren bitartez gauzatzen dela uste da. FlbB xixkuen trafikoaz atzerantz garraiatuko balitz, pentsa liteke irudiko elementu eta egiturek parte hartuko luketela FlbB-ren garraioan. Irudia (Reck-Peterson et al., 2018) lanean aurkitzen den iruditik abiatuz osatu da.
KapA-ren bitartez FlbB-ren ustezko garraioaren erregulazioa nola gauzatuko litzatekeen ulertu nahian, hipotesi berri bat mahairatu liteke: KapA-ren FlbB-rekiko lotura une egokian gauzatzen dela ziurtatzeko NLS eremuaren eskuragarritasunaz joka litekeela. Honela, FlbB eta FlbE elkarrekin lotzen direnean, konplexuaren konformazioaren ondorio, FlbE-k FlbB-ren NLS eremua ezkutatu lezake KapA bertara ezingo litzatekeelarik lotu. Aukera honen alde jokatzen du FlbB/FlbE interakzioan lehenaren bZIP eremua nahikoa eta ezinbestekoa izatea lotura eman dadin (Herrero-Garcia et al., 2015), bien arteko lotura espazialki eremu honetara mugatuz. Aldiz, puntatik FlbB askatzeko FlbE-rekiko interakzioa inhibitzea beharrezkoa dela proposatu dugu (Otamendi et al., 2019; lan hau). Honek, NLS eremua eskuragarri utziko luke KapA-rentzat, eta nukleorako bidea abia lezake. Aurrez, eztabaida honen 1.1.2. atalean etorkizunera begira proposatu den FlbB eta FlbE-ren egitura hirudimentsionalaren azterketa oso baliagarria izan liteke hipotesi hau baieztatu edo ezeztatzeko. Ikusi den bezala, dineinaren eta kargu adaptadoreen azterketarako A. nidulans eredu organismo oso erabilia izan da, andui errekonbinate ugari eratu eta ezaugarritu direlarik. Lortutako ezagutza baliagarria izan dakiguke dineina eta FlbB-ren arteko ustezko erlazioa aztertzeko, bai eta garraio sistema honen inguruko mugarri berriak ezartzeko. Besteak beste, LIS1/NudF-ren bitartekaritza FlbB-ren kasuan ezinbestekoa den aztertzea interesgarria litzateke, horretarako nudF-ren hainbat mutante termosentikor balia genitzakeelarik (Xiang et al., 1995b).
izatea (Mayran et al., 2019). Era honetako TF-ei aitzindari ere deritze. Bestalde, ez da baztertzen bi proteinen arteko interakzioa gauzatu behar izatea brlA-ra lotutako konplexu egonkorra osatzeko. (Tahirov et al., 2002) lanean ikusi zutenez, cMyb eta bZIP familietako transkripzio faktoreek elkarrekin interakzionatzen dute eta, DNA lotze-gune desberdinetara lotu arren, elkarrekin elkarlanean aritzen dira transkripzioa ahalbidetzeko. Testuinguru honetan, azpimarratzekoa da GST::FlbB kimera (E. coli-n gainadierazia) FlbD::HA3x kimera (A. nidulans-en erauzkin proteikoa) erretenitzeko gai dela pull-down saiaketatan (Oiartzabal-Arano, ez argitaratua). Aurreko paragrafoan aipatu bezala, zoritxarrez, FlbD::HA3x-z etiketatzean konidiazioa atzeratu egiten da eta, horregatik, emaitza honek zentzu biologikorik baduenetz zehazteke dago. Garzia eta kolaboratzaileek bi TF-entzat brlAp-an lotze-gune posibleak proposatu zituzten (Garzia et al., 2010), baina doktorego tesi lan honetan ezin izan dira leku hauek benetako itu sekuentziatzat baieztatu. Nahiz eta ustezko itu sekuentzia horiek zalantzan geratzen diren, eremu horiek ezabatuta dituzten DAN sekuentziez EMSA entseguak errepikatzea komeniko litzateke, FlbB eta FlbD-k brlAp-ra lotzeko gaitasuna mantentzen duten ala ez aztertzeko. Hala balitz, aukera berriak proposa litezke. Eztabaida hau idazten zen bitartean argitaratutako preprint lan batean, Aspergillus niger onddoan bZIP motako TF-ek GCTGAGTCAGCV sekuentzia lotu zezaketela proposatu zen (Huang et al., 2019) ATAC-seq (Assay for Transposase-Accessible Chromatin using sequencing) teknikaz eskuratutako emaitzetan oinarrituz. ATAC-seq teknika hau gero eta erabiliagoa da TF-en lotze dianak identifikatzeko, kromatina askeko eremuen irakurketan oinarrituz (Li et al., 2019). Huan eta kideek identifikatutako sekuentzia honen ia parekoa aurkitzen da brlAp-n (CCTGAATCAGCA), bi nukleotidoren desberdintasunaz, -2003 bp posizioan (non +1 posizioa brlAα-ren transkripzio hasierari dagokion). Eremu hau (Garzia et al., 2010) lanean identifikatutako brlAp-ren G fragmentuaren barruan egongo litzateke, EMSA emaitzen arabera bai FlbB baita FlbD ere lotzeko gai diren fragmentua hain zuzen. Beraz, bZIP lotura-gune hau bat letorke orduko emaitzekin, baina, noski, azterketa esperimentalak beharrezkoak lirateke berau FlbB-ren itu sekuentzia
eskura gelditu da. FLIP mutante guztiek NaH2PO4-dun hazkuntza medioan fenotipo akonidiala erakusten dute, baina elkarren artean bereizten dituzten ezaugarri fenotipiko desberdinak dituzte. Beraz, mutatutako geneek kodetzen dituzten proteinek funtzio askotarikoak izan ditzaketela pentsa liteke. Mutatutako geneen artean hazkuntza eta polarizazioaren kontrolean parte hartzen duten proteinak kodetzen dituztenak ere badaudela pentsa liteke. Gene horietan aurki litezkeen mutazioek, flbB-ren delezioaz batera, efektu gehigarria eragin dezakete hazkuntza eta konidiazioarengan. Hain zuzen, mutanteen fenotipoaren araberako sailkatzea egitean, taldeetako bat (4. taldea) hazkuntza arazoak aurkezten dituzten mutanteez osatzen da. Edonola ere, beste talde batzuetan sailkatutako FLIP mutante batzuek ere hazkuntza mugatuxeagoa dute ΔflbB andui parentalak baino, FLIP166 bera kasu. Beraz, pentsa liteke polarizaziorako beharrezkoak diren geneen mutazioek ere eragina izan lezaketela FLIP fenotipoan. Izan ere, hazkuntza polarra ezinbestekoa da konidioforoen garapenaren hainbat etapetan, metulen hazkuntzan esaterako. Era berean, pRG3-AMA-NotI plasmidoan eraikitako genoteka erabiliz identifikatutako socA genea bera ere, delezionatzean ez da eragin fenotipiko nabaririk hautematen fondo genetiko basatian baina, ΔflbB fondo genetikoan garapen asexualaren gainean eragina nabaria da. SocA-ren aktibitatea bera ere hifen polaritatearekin erlazionatu da lan honetan, bere gainadierazpenak sortutako hazkuntza arazoak ikusita (ikus 5. ataleko eztabaida). FLIP166 anduiaren ezaugarritzean jarraitutako prozedura bera jarraituz, tesi hau idatzi bitartean, FLIP57 eta FLIP76 mutanteen genomak sekuentziatu ziren, beti ere, aurrez pmtC locus-ean mutaziorik ez zutela konfirmatu ostean. FLIP57-ren kasuan An10640 genea mutatua dagoela identifikatu da, honek kodetutako proteinak azken 45 aminoazidoak galduak dituelarik (347. posizioko glizina aminoazidoaren lekuan stop kodoi bat aurkitzen baita). Sekuentzia basatiarekin egindako mutante honen protoplastoen transformazioan baieztatu egin da ziklina
Ondorioak
Ondorioak
3. FlbD-ren DNA lotzeko cMyb eremua eta C-terminal ertzeko LxxLL eremua ezinbestekoak dira FlbB nukleoan pilatuko bada. Ildo beretik, ikusi da cMyb eremua bere horretan ez dela nahiko FlbB nukleoan metatzeko, ez eta konidiazioa eragiteko.
Mutagenesirako baldintzen optimizazioa. A) H2PO4- kontzentrazio desberdinetan ΔflbB anduiaren fenotipoa. 0.5M-tan onddoa iada konidiatzeko gai zen, baina kontzentrazioa 0.75M-ra igotzean konidiazioa are nabarmenagoa zen. Kontzentrazio altuagoetan, ordea, onddoaren hazkuntza kaltetuta aurkitzen zen. 0.75M-eko fosfato kontzentrazioan ere iada hazkuntza erradialaren inhibizio arin bat ikusi zela kontuan izanda, 0.65M H2PO4- erabiltzea erabaki zen. B) Kultura plakak, konidioen mutagenesia burutu eta 72 ordutara (37°C), UV uhin-luzera desberdinen (goiko ilara 365nm eta 254nm behekoa) eta esposizio denbora desberdinen (0-120 segundo bitartean) eragina aztertzeko. Taulan, 254nm-tan eta denbora desberdinetan plaka bakoitzean zenbatutako kolonia kopurua erakusten da. Energia baxueneko uhin-luzeraz ez zen kolonien populazioan aldaketarik antzeman; aldiz, 254nm-ko uhin-luzeraz esposizioa luzatu ahala biziraupen-tasa txikitzen zihoan. Ondorioz 254nm-ko uhin-luzera erabiltzea erabaki zen. Esposizio denborari dagokionez, hasiera batean inokulatutako 1 250 konidietatik %5-10 biziraupen-tasa ahalbidetuko zuen esposizio denbora finkatu nahi izan zen; horretarako esposizio denborak 80-100 segundu tartean behar zuela finkatu zen. C) Mutagenesi prozeduraren ostean (254 nm eta 80-100 segundu) begiztatutako plaka baten adibidea. Gezi moreaz FLIP fenotipodun kolonia bat adierazten da. Eskala barra panel guztietan = 1 cm. Ikus ere 2.1. irudia materialak eta metodoak kapituluan.
1 Erdialde inguruan konidiazio apur bat (erreferentziazko ∆flbD anduiaren antza). Mutazioa flbD genean eman den susmagarriak 2 Fluffy fenotipoa fosfatotan. Estres baldintza inguru honetan ez da inongo konidiaziorik antzematen. Talde honen barruan bi azpitalde bereizi ditzakegu: hazte arazorik aurkezten ez dutenak eta jatorrizko ∆𝑓𝑙𝑏𝐵erreferentzia anduiaren tamaina bera dutenak, eta bestetik hazte atzerapena edo kaltetuta dutenak. 3 Erdialde "bustia". Autolisi kasuak izan litezkeenak 4 Hazteko arazoak aurkezten dituzten mutante akonidialak, flbB parentalarekin konparatuz kolonia tamaina txikiagoa izateagatik ezaugarritzen dira 5 Fosfatotan egonkortzen direnak. Estres ingurune honetan egokitze, portaera, hobea erakusten dute ohiko MMA medioan baino. 6 Apur bat konidiatzen dute, baina lehen taldearen aldean beren fenotipoak ez du ∆𝑓𝑙𝑏𝐷- ren antzik 7 Bestelakoak. Fenotipo anitzak, beste taldeetan sailkatu ezin izan direnak
Apur bat konidiatzen dute, (ez du ∆𝑓𝑙𝑏𝐷-ren antzik). Jatorrizko kolonia tamaina mantentzen du eta sakabanatuta hedatzen diren hifa luzeak (=110) 110 6 Apur bat konidiatzen dute, (ez du ∆𝑓𝑙𝑏𝐷-ren antzik). Jatorrizko kolonia tamaina mantentzen du eta sakabanatuta hedatzen diren hifa luzeak (=106) 114 5 Fluffy fenotipoa. Fosfatotan egonkortu egiten dela dirudi. MMA-n fenotipo zimurtsua aurkezten du. Fosfato baldintzapean hifa luzeagoak eta hobeto zabaltzen direnak 115 7 Fenotipo akonidiala, kolore marroi leunekoa. Autolisi erdialde hezea izan dezakeela pentsa daiteke. 117 4 Fluffy fenotipoa. Hazte arazoak ditu, kolonia diametroa murritzagoa da. Hifa motzak eta gutxi zabaltzen direnak 119 5 Fosfatotan egonkortu egiten da, kolore marroizta. Ohiko MMA medioan izar itxurako fenotipoa, kolore marroi biziaz.(=149) 121 1 Erdialdean konidiazio apur bat (erreferentziazko ∆𝑓𝑙𝑏𝐷 anduiaren antza) 122 1 Erdialdean konidiazio apur bat (erreferentziazko ∆𝑓𝑙𝑏𝐷 anduiaren antza) 124 1 Erdialdean konidiazio apur bat (erreferentziazko ∆𝑓𝑙𝑏𝐷 anduiaren antza) 132 3 Erdialde "bustia". Tamaina ertaina 133 7 Apur bat konidiatzen dute. Tamaina mugatua 135 7 Fenotipo akonidiala eta tamaina mugatua. Kolonia "textura zakarra" eta hifa ondo definitu gabeak 143 1 Erdialdean konidiazio apur bat (erreferentziazko ∆𝑓𝑙𝑏𝐷 anduiaren antza) 144 2 Fluffy fenotipoa fosfato baldintzetan. Jatorrizko kolonia tamaina mantentzen du eta sakabanatuta hedatzen diren hifa luzeak 146 2 Fluffy fenotipoa fosfato baldintzetan. Tamaina ertaina eta adarkatua. MMA-an hazte mugatua du, hifa laburrak eta hedatze mugatukoak (=86)
Genotekaz FLIP166-ren protoplastoak transformatu eta isolatutako T9, T15 eta T21 transformante konidianteen plasmidoak sekuentziatu ziren. pRG3Up eta pRG3Dw oligonukleotidoez plasmidoen insertoa sekuentziatu ahal izan zen eta fenotipoa berreskuratu zuen genomaren zatia identifikatu. Irudi bakoitzean bi oligonukleotidoez sekuentziatutako eremuak adierazten dira (behealdeko sekuentziak) eta eremu horiek mugatutako genomaren zatia adierazten da (berdez). A eta B irudietan, T9 eta T21 transformantei dagozkienak hurrenez hurren, flbB genea identifikatu zen. C irudiaren kasuan, T15 transformanteak AN8501 eremua zeraman plasmidoa hartu zuen.
Eremu honetan ez dago RNA-seq irakurketarik. Hirugarren kodoiaren (AAG; Lys) delezio posiblea, ez du irakurketa markoa aldatzen. Sanger sekuentziazioaz egiaztatu gabea.
Aldaketa puntuala 488. kodoiean. AAA (Lys) FGSCA4 erreferentzia anduian eta RNA-seq irakurketetan, aldiz GAA (Glu) FLIP166 anduian. Mutazioa Sanger sekuentziazioaz egiaztatua. FLIP166 mutantearen DNA genomikoa sekuentziatzean aurkitutako mutazio hautagaiak. Irudian, IGV software-arekin egindako sekuentziazio irakurketen azterketa erakusten da, beti ere erreferentziazko sekuentzia desberdinak erabilita kontrol moduan (Ikus testu nagusia). Soilik FLIP166-n aurkitzen ziren eta exonikoak ziren mutazioak hartu ziren aintzat. | science |
addi-8112b0ef4a68 | addi | cc-by-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51134 | Hazi, barietate eta tomateen etnografia feminista Euskal Herrian: Bertakotasuna, transespezie ahaidetasuna eta teknobiopolitika | Barba Gassó, Marta | 2021-03-25 | Bizitzaz, eta bestelako genealogiez eta ahaidetasunez doan tesi hau, joan zareten eta joatean bizitzaz mintzatu zatzaizkidanoi eskaintzen dizuet A l'Àvia Lluisita, sempre àvia i sempre mare, reteixint constantment els vincles A la Mercè Renau Amadó, per la teva vitalitat, per les portes obertes, per les genealogies i famílies escollides Landare, hazi, eta bestelako izakiekin jolasten, elkar-afektatzen eta konpromisoak hartzen dihardutenei Bestelako bizitzak eta loturak sortzen, zaintzen eta iraunarazten dituztenei Itzalpean lan egiten eta bestelako munduak sortzen dituzten "emakumeei" Mertxe eta Maritxuri
Aitortzak (eta eskerrak) Tesi hau, gehienak bezala pentsatzen dut, ahots ezberdinek osatzen dute. Askotariko ahots eta bizipenetatik elikatu eta sortu da; dut. Tesian bertan aho/gorputz batzuei ahotsa eman, beste batzuei bolumena igo, eta nahigabean izan bada ere, beste hainbat isilarazi dut. Halaber, tesiaren ikergaian bertan, ahots-hartze/ahotseman jokoak nabarmenak izan dira. Ahotsa izan, ahotsa hartu, ahotsa eman, besteak beste, genero-kontuak dira; botere- eta pribilegio-kontuak. Aitortza kontuak. Batez ere Aretxabaletako Larrosa tomatearen kasuan nabarmenak izango dira aitortza- eta ahots-joku horiek. Aitortzak izena ematen digu, baita toki bat ere. Aitortzak egile egiten gaitu. Aitortzak elkarren ondoan jartzen gaitu. Tesi honen egilea ni naiz; eta ez naiz ni bakarrik. Nik ahotsa eman dut, eta ematen dut testu honetan. Baita nire buruari eman ere. Tesiaren atariko honek ez du soilik gratifikaziorako g-unea izan nahi; aitortzarako izatea ere nahi dut, sinbolikoki bada ere. Tesi honen egiletza nirea da, ofizialki behintzat. Nik hartzen dut horren ardura, baina batez ere nik aterako ditut horren etekinak -hala egongo direlakoan-. Horregatik ariketa sinbolikoa, diot. Beste batzuek horren etekinak eta aitortza "ofiziala" izango ez badute ere, beraiena "aitortu" nahi diet. Dizuet. Zuena ere badelako. Eta, noski, guztiz zuena ez delako, mila esker! Lehenik eta behin, tesian zehar bidelagun izan ditudan Kelo eta Marci, baita Leireri ere, eskerrak eman nahi dizkiet. Zuen ondoan onartzeagatik, toki bat egiteagatik, kontuan hartzeagatik. Baita nirekin partekatu duzuen guztiagatik, noski. Beraiekin batera, tesian elkarrizketatu eta bisitatu ditudan guztiei. Zuen baratze, negutegi, sukalde eta bulegoetako ateak irekitzeagatik. Zuen jakintza nirekin partekatzeagatik. Beste batzuengandik jasotako jakintza iraunarazteagatik. Eta, tesi honetan agertu ez, baina haziekin jolasten, asmatzen, berritzen,… ibiltzen zaretenoi, horretan irauteagatik. Onartezina edo desegokia eta jabetu ezina diren bestelako bizitzak elikatzeagatik. Baina tesi hau landa eremuan, lokatzetan, negutegietan eta laborategietan sortu bada, akademian, liburutegian, pantailaren aurrean, eta unibertsitateko mintegi-geletan ere sortu da. Olatz González Abrisketari, tesi honen zuzendariari, esker zintzoak. Duela 10 urte baino gehiago antropologiarako grina pizteagatik eta antropologo bilakatzeko itxaropenari tokia egiteagatik; azkenengo urteotan tesiaren bide malkar honetan laguntzeagatik; inspirazio teoriko eta analitikoagatik; ondo idazten zuenari bere moldeen mugak erakutsi eta bide berriak irekitzeagatik -hau izerdi eta frustrazioa!-; etnografia zer den erakutsi, eta horretaz gozatzeko atea irekitzeagatik. Marta Luxán Serranori. Nire aingeru guardakoa -barkatu kutsu erlijiosoagatik!-, akademian eta batez ere akademiatik kanpo. Nagusitan izan nahi duzun hori. Ikerketari lotua mantentzeagatik, interes eta gozamenetik; zure pribilegioak partekatu eta enplegu-bideak irekitzeagatik; partekatutako korridore eta termo-bazkariengatik; beti animoak igotzeko eta testuak zuzentzeko duzun prestutasunagatik. Orain hitzez zerrendatu ezin dudan guztiagatik.
Mari Luz Estebani. Kudeaketa lanengatik. Doktorego-mintegiak antolatzeagatik. Tokia emateagatik, eta norbere tokia errespetatzeagatik. Zuzenketa fin eta zainduengatik. Doktorego-programako kideei, doktoregai zein tutore eta zuzendariei. Eta bereziki urte hauetan zehar bulegokide eta bidelagun izandakoei: Eli, Carlos, Maria, Ainara, Laura, Jaime, Olatz, Miriam, Iosune eta Elisari. Izandako elkarrizketengatik; babesa izateagatik; noizbait, bulegoan, isilik egoteagatik. Eta berriz, Maria Zapatari. Masterretik hasi, etxean hartu, beka batera jaso, eta garaiz bukatzeagatik. Bukatzen dela erakusteagatik. Eta tesiaren indibidualtasunetatik "gure" gaiak ateratzeagatik. Ederra psikofarmako eta hazien arteko loturak batera topatu izana! Eta berriz, Ainara Barroni. Liman bidelagun ikaragarria. I-ka-ra-ga-rri-a! Eta unibertsitatearen aurpegi ez-horren liraina diren eta jaten dutenei. Goizean bulegoan bakarrik nengoenean, ia egunero, garbitzera alai eta kantari zetorrenari. Fakultateko korridoretan "desentonatzeagatik"; nire zapatetako lokatzaren arrastoen aurrean ezer ez esateagatik. Kudeaketak eta burokrazia kontuak hain ondo eraman dizkidazuenei. Zuek gabe, matrikula eta titulurik ez. Horien artean, Ana Mariri eta Tereri. Zuen lana egiteaz gain, zuen bulegoan alaitsu hartzeagatik. Fakultateko atezainei, eta Mikeli: bulegoko atea jo eta ateratzeko txartela dudan galdetzean, noizbait etxera joan behar dela gogorarazteagatik. Fakultateko kafetegian hainbat eta hainbat kafe eta tortilla pintxo jarri dizkidatenei. Izenak ezagutu ez dizkiedanei. EHUko eta fakultateko ateetatik harago, kongresuetan, mintegietan, eta bestelako gune akademikoetan nire lanaren berri entzun eta zuen iritziak eta kritikak partekatu dituzuenoi. Ankulegiko kideoi. SIMReFeko kideoi. Ingurugiro-antropologiaren sareko kideoi. Akademiatik kanpo eta akademiaren bazterretan hausnarketa eta gogoetarako kide izandakoei. Joxemi Zumalabe eta berriz ere SIMReFeko kideei. Bestelako espazioetan, maiz janariaren bueltan, nirekin hausnarrean ibilitako guztiei. Kide feministei. Feminismoaren bazterretako feministei. Tesia idatzi bitartean moduren batean edo bestean lagundu didatenei: bibliografia partekatu, atalen bat irakurri, eztabaida bat izan,… Josu Ozaita, Aitzpea Leizaola, Ixone Fernández de Labastida, Inaki Martinez de Albeniz, Jaime Altuna, Iosune Fernández, María Zapata, Olatz Dañobeitia, Miriam del Pino, Marta Luxán, Miren Guilló, Jokin Azpiazu, Elixabete Imaz… eta ahazten ditudanei. Tesi hau euskaraz idaztea posible egin duzuen guztioi. AEKri, nola ez, eta bertan izandako irakasleei. Saileko kideei, euskaraz lan egitea posible egiteagatik. Eta nire modura, "kanpotik" etorri eta/baina euskarazko giroan murgildu zaretenoi. Nire galderei askotariko erantzunak emanik antropologiako hiztegia euskaraz lantzen laguntzeagatik: Jaime Altuna, Miren Artetxe, Jone Miren Hernández eta Elixabete Imazi. Euskarazko atalak zuzenduz nire segurtasunik eza linguistikoa lasaitzeagatik: Garazi Eizagirre, Marta Luxán, Jokin Azpiazu eta Maider Arregiri. Itzulpenetan fin eta eskuzabal aritzeagatik, Nerea Eizagirreri. Astun eta luzea, eta batez ere hitz-zentrikoa izan daitekeena, eta badena, arintzeagatik. Maddi Zumalaberi egindako marrazki eder eta indartsuengatik. Alberto Gili formatu kontuetan eskua botatzeagatik. Eta ez akademian, eta ez landa eremuan. Edota horietan ere, baina horietan soilik ez. Bizitzan mantendu nauzuenoi. Jasan nauzuenoi. Bultzatu eta estutu nauzuenoi. Nire ondoan eutsi duzuenoi. Baita etsi duzuenoi ere. Etxekoei, lehenik eta behin. Ainara eta Loretxuri. Hau zuena ere bada, badakizue. Tesitik deskonektatzeko gunea sortzeagatik. Baita beharrezkoa izan denean, tesiaz entzuteko prest egoteagatik eta horretan bultzatzeagatik.
Leire eta Pauri, baita Argi eta izenik gabeko katuari ere. Maria, Fredy eta Irairi. Beste etxekoei, beste familiari. Mercè eta Santi gurasoei, eta Ainhoa ahizpari. Gurasoei, ez galdetzeagatik, batez ere, ez galdetzeagatik. Per no preguntar. Per aguantar les ganes de pressionar i preguntar. Eta ahizpari… per acollir-me de braços oberts a Lima. Per compartir el petit Bru durant tres mesos tan durs com meravellosos. Eta Arnauri, bere etxean eroso eta eskuzabal hartzeagatik. Mertxe eta Maritxuri. Bestelako genealogia, ahaidetasun- eta zaintza-harremanak errealitatean erakusteagatik. Tokiekiko lotura eta genealogiak ere badaudela erakusteagatik. Irribarreengatik. Zuen azalaren zimurren eta begirada sakonen maitasunagatik. Nire hemengo "ez-ama", "ez-amona", "ez-izeba" izateagatik. "Odolezko familian" topa ezin daitezkeen figurak izateagatik. Bestelako figurak sortzeko bideak marrazteagatik. Etxean sentiarazteagatik. Maitasun gertuko eta urruneko sarekideei. Nokalariak eta bailarako ez nokalariak. Bitzitzan eusteagatik. Elkar eusteagatik, eta erortzekotan han egoteagatik. "Azpian sare bat duenak jausteko beldurrik ez du" entzun nion behin Ane Labakari. Horretxegatik beragatik. Ainhoari, gorabeherak gorabehera, eta joan-etorriak joan-etorri, sareak malguak direla baina puskatzeko zailak direla erakusteagatik; eta, berriz ere, berresteagatik. Konpromisoagatik. Olaiari, azkenengo urteotako pausuz pausuko, mendiz mendiko, palaz palako laguntasunagatik. Zure bizitasunagatik. Eta bailaratik kanpoko lagunei. "Mallorcako" Martari, Piliri, "Ainhoa BHT"ri. Albertori, mendiak, tomateak eta piperrak,... poztasun, negar eta buruhausteetan bidelagun izateagatik. Aipatu ezin ditudan lagun guztiei. Eta Catalunyakoei. Hele, Júlia, Dèlia, Ester, Sandra,… distantzian egoteagatik. Ni eusteagatik eta tesiaren albo kalteak pairatzeagatik, baita esteagatik ere, Maitane eta Garaziri. Eta, nahi ez banuen ere, urte hauetan hegan egin duzuenoi. Bizitzaren bizigarri izateagatik. Eta joandakoan, bizitzaz erakutsi didazuenagatik. A l'Àvia Lluisita. Eta goizegi joan zenari, a la Mercè Renau.
Sarrera Hazi txiki bakoitza istorio zahar bat baino ez da, egunero birsortzen dugun agertokian esnatzeko zain dagoena. Aleka Euskal Herriko Hazi Ekologikoak Pero nosotros estamos en, o sea, lo que nosotros estamos evitando que se extinga es una actividad, no es una semilla. Es una actividad agraria. Y en ese sentido la semilla es un aliado, más que... O sea, yo creo que tiene valor como herramienta para nuestra actividad, no como, no como valor aislado por ser semilla local y tal. Juan (elkarrizketa)1 2015eko urrian gaude. Donostiko Amara auzoan dagoen Kaxilda Liburudenda eta Jatetxean 20 bat lagun elkartu gara, Euskal Herriko Hazien Sareak2 eta Hazizaleak Elkarteak antolatu duten "Norenak dira Haziak?" jardunaldian. Ia urtebete daramat tesian murgilduta, baina oraindik ez dut lortu ikergaia erabat zehaztea. Olatz Gonzalezek, nire tesi zuzendariak, hazi edo labore mota batean zentratzeko gomendatzen dit, baina nik oraindik ez dut argi ikusten. Haziera Hazien Artxiboaren3 arduraduna eta tesi honetan bidelagun izango dudan Marc Badalek4 tomatearen inguruan zentratzera bultzatu nau, berak agronomiatik eta ingurugiro1 Nik jarritako izena da hau, elkarrizketatu guztiei izena aldatu baitiet, anonimotasuna bermatze aldera. 2 Euskal Herriko Hazien Sareak-Red de Semillas de Euskadi Euskal Autonomia Erkidego mailan lan egiten duen elkartea da. 1996ean sortu zen eta 2001ean erregistratu zuten. Bere helburua bertako barietate eta haziak berreskuratu eta gordetzea da, baita landutako bioaniztasunaren gaiaren inguruan informazioak biltzea, sortzea eta zabaltzea ere. Etnografia honetan agertu diren elkarte eta erakundeen taula kontsulta daiteke Eranskina IIIan. 3 Haziera Hazien Artxiboa Donostiako Cristina Enea Fundazioaren baitako ekimena da. Bertan, bertako barietateen haziak gordetzen dira, eta nahi duenak eraman ditzake lagin txiki batzuk, bere baratzean ugaltzeko eta barietatea erabiltzeko. Halaber, bertako hazi eta barietateen inguruko informazio eta jakintza praktikoak partekatzeko eta zabaltzeko gunea da. Donostian kokatuta, hirian bizi direnei bereziki zuzendua da ekimena, eta beraz, lan dibulgatzailea da batik bat bertan egiten dena. Informazio gehiagorako, ikus: >https://www.cristinaenea.eus/eu/haziera-proyecto-haziera>. [Azkenengo ikustaldia: 2020/11/03]. 4 Marc Badal Master Amaierako Lana egiten ari nintzelarik ezagutu nuen. Orduan Jada Haziera proiektuaren arduraduna zen. Horretaz gain, eskarmentu handia du lehenengo sektorean dinamizatzaile lanetan eta
zientzietatik azaldu ezin dezakeena antropologiatik azaldu dezakedalakoan. Euskal Herrian horren gaizki ematen den labore mota bat -tomatea, alegia- baratzezain onaren ikur eta identitatearen oinarria nola bihurtu den antropologiatik azal dezadala nahi du Marcek. Baina, esan bezala, 2015eko urrian gaude eta Olatzek eta Marcek oraingoz ez naute konbentzitu. Jardunaldi horretan, landutako bioaniztasunari lotutako zenbait gai landu da, baina bereziki hazien pribatizazioaren gaiaren bueltan aritu gara. Izan ere, Euskal Herrian Aretxabaletako Larrosa eta Puntaluze edo Pikoluze izenez ezagunak diren bertako bi tomate barietateak pribatizatzeko arriskuan dauden beldur da zenbait eragile. Horren aurrean, gaiaren bueltan hitz egin eta bertako bi tomate barietate horien erregistro parte-hartzailea egitea erabakia dute. Aretxabaletako Larrosaz, Pikoluzez eta hazien pribatizazioaz gabiltzalarik, baina, Jack tomatea ere agertu zaigu mintzagai. Agian, lehenago banuen tomate horren berri, baina gogoan iltzatuta egun hau geratuko zait. Borobilean jesarrita eta adi elkar entzuten ari garelarik, asko harritzen gaituen informazioa atera da: Euskal Autonomia Erkidegoan - aurrerantzean EAE-5, eta bereziki Gipuzkoan eta Bizkaian gehien ekoizten den eta Eusko Label6 markaren barruan hegemonikoa den tomatea Jack barietatekoa da, eta horren hazia Monsanto enpresarena da7. Hartara, Eusko Label markarekin gehien saltzen den tomatea Monsantorena da. Nola liteke Euskal Tomatea8 Monsantoren tomatea izatea? Hau da, agroindustriako enpresen artean famarik txarrena duen enpresarena da Euskal Tomatearen hazia? Jack tomatearen kasua ikerketak eta txostenak egiten, bereziki agroekologian eta hazi eta labore barietateen inguruan. Halaber, agroekologia, nekazaritza eta parte-hartzearen inguruko hainbat argitalpen eta libururen egilea da. Tesi honen baitan berarekin batera egin dudan lekuan lekuko lanaren emaitza da horietako bat, Aretxabaletako Tomatea. Bioaniztasuna, lurraldea eta jakintza partekatua liburua, hain zuzen (2018). 5 Tesia EAEn eta batez ere Gipuzkoan kokatu dut. EAE eremu politiko-administratibotzat hartzen dut, eta bertan tesia kokatzea erabaki dut, bertako lege, administrazio eta kudeaketek eragin nabarmena dutelako lehenengo sektorean. Hala ere, bestelako lurralde-eremuei ere erreferentzia egingo diet: probintziei - bereziki Gipuzkoari-, estatuei -bereziki Estatu espainiarrari-, muga administratiboetatik at kokatuta dagoen Euskal Herriari, eta Europar Batasunari. Terminoa hauek nola definitu eta erabiltzen ditudan jakiteko, ikus 3.2. atala. 6 Eusko Label EAEn elikagaien kalitatea eta euskal jatorria bermatu nahi duen marka da. 1989. urtean sortu zen, eta orduan erabat publikoa zen. Orain, aldiz, Eusko Jaurlaritzari atxikita dagoen baina pribatua den Hazi Fundazioak kudeatzen du. 7 Etnografia honen hastapenetan halaxe zen, Jack hazia Monsantorena zen. Handik urte gutxi batzuetara, 2018an, Bayerrek Monsanto absorbitu zuen. Hala ere, tesian zehar Monsantoz hitz egingo dut batez ere. Izan ere, erosketa baino gehiago fusioa izan zen horri leporatzen zaio ospe txarra zuen Monsantoren izena ezabatzea, eta nik orain ez dut enpresa estatubatuarra itzalean utzi nahi. Edonola ere, Bayerri ere erreferentzia egingo diot, fusioa edo erosketa bera ere ez baitut ezkutatu nahi. Ikus: . [Azkenengo ikustaldia: 2020/11/03]. 8 Eusko Label markaren barruan, Euskal Tomatea azpi-marka bat da. Zigilu horrek adierazten du EAEn ekoiztuak izan direla tomateak. 2
ezagutzen eta ulertzen joan naizen heinean hasierako harridura hori lausotzen joan zait, eta "normalizatzen" joan naiz gertaera hau. Hala ere, niretzat gero eta "naturalago" den horrek besteen harridura pizten du oraindik ere eta, beraz, nire hasierako harridura horrekin topo egiten dut behin eta berriz tesian zehar. Joseba Zulaikak harridura berberarekin irekiera ematen dio Violencia vasca: metáfora y sacramento liburuari. Etnografia horren lehenengo egunean, heriotza baten aurrean hainbat emakumek galdera egin zion Zulaikari "baina, hori nola leike?" (1990, 14). Bere baitan, galdera bat baino, harriduraren adierazpena ziren hitz horiek. Nire tesi zuzendariari entzun diodanari jarraiki, harridura etnografia baterako abiapuntu egoki eta emankorra dela uste dut. Euskal Tomatearen kasuan, harridura hori ezjakintasunari erabat lotuta dago. Marka horren atzean zein barietate eta ekoizpen mota dauden ezagutzean harritzen gara, eta horrek agerian uzten digu gure ezjakintasuna, baita markarekiko konfiantza ezjakintasun horretan oinarritzen dela ere. Euskal Tomatea zer den eta nola definitzen den ulertzeko "ezjakintasun" hori gakoa da. Are, Euskal Tomatea Monsantorena nola izan daitekeen ulertzeko "ezjakintasun" hori ere gakotzat har dezakegu. Halaber, "euskal" nozioaz hitz egiten digu harridura horrek, baita elikagaien zigiluekiko dagoen atxikimendu eta jakintzaz ere. Galderak areagotzen zaizkit buruan: nola definitzen ari da Euskal Tomatea, zein den, nolakoa den eta nondik datorren jakin ez dezagun? Areago, nola definitzen ari da galdera hau egin ez dezagun? Euskal Tomatea zer da? Nola eta zerk definitzen du? Zein elementu dira gakoak bere konfigurazioan? Eta, EAEn zerk bilakatu du gehien ekoizten den tomate barietate? Harridura berberetik, baina beste norabide batean, bestelako galdera multzoa ere badatorkit burura. Jack tomatea euskal tomatearekin eta bertakotasunarekin lotuta agertzen zaigu, eta horrek euskal nozio eta identitatearengana eramaten gaitu, nolabaiteko bertakotasun nozio batengana, alegia. Baina, Monsanto tartean agertzean, harridura sortzen zaigu; bertako edo euskaldun definitzen den hori -tomatea, kasu- enpresa transnazional horrekin bateraezina da askoren iruditegian. Berriz ere, galderak biderkatzen zaizkit buruan: Nola eraikitzen ari da euskal identitatea eta nozioa tomate hauen bitartez? Nola eraikitzen dira euskal identitatea eta bertakotasuna, horietan Monsantok toki zentral bat duenean? Eta/edo nola erabiltzen ari da nozio identitario hura nekazaritzaren produktua den elikagai bati bidea emateko? Zeri egiten dio erreferentzia jatorriak? Nola definitzen da? Bestalde, eta norabide berean, Donostian 2015ean egin zen hazien pribatizazioari buruzko jardunaldi horretan entzun nuen beste informazio batek ere harridura eragin zidan. 3
Aretxabaletako Larrosa tomateak, Gipuzkoan bertako barietatetan ezagunenetarikoa, 40 bat urte baino ez darama lurralde horretan. Aramaioko moja batek, omen, ekarri zuen, ez dakigu nondik, eta aretxabaltar bati eman zion. Azkenengo horren bitartez, barietate horren inguruan luzaz ezaguna izan den historiaren protagonistarengana heldu zen barietatea, Keparengana9, alegia. Ostera ere, egin dezakegu galdera: nola liteke, bada, Gipuzkoan 40 urte baino ez daramana "bertako barietatetzat" hartzea eta, are, bertako barietateen artean gehien nabarmentzen direnetakoa izatea? Bi barietateek antzeko harridurara eta galderetara garamatzate eta jardunaldi horren ostean hasi nintzen ikergaia gero eta argiago ikusten. Nire zuzendariak eta Marc Badal bidelagunak lehenago iradoki zidatena zentzua hartzen zihoan. Bazegoen labore zehatz baten inguruan zer ikertua, tomateen inguruan, alegia. Areago, barietate baten edo biren kasuan jar nezakeen arreta, eta handik bioaniztasunaren inguruan eta labore barietateen inguruan nituen kezketara heldu. Aretxabaletako Larrosa tomatea oso aproposa agertu zitzaidan horren inguruan tesia zentratzeko. Bestalde, bertako barietatearen ondoan barietate komertzial batek toki nabarmena zuen, eta kontrasterako interesgarria izan zitekeela iritzi nion hasierako une hartan. Azkenean, bi barietate horiek tesia bideratu dute, eta hau Aretxabaletako Larrosa eta Jack barietateen kasu-azterketan oinarritutako etnografia izan da. Berez, Aretxabaletako Larrosa eta Jackek, eta beraien inguruan eratzen diren logikek, oso ezberdinak izan beharko luketela pentsa genezake; bata bertako barietatea baita, eta bestea komertziala. Aitzitik, hasiera batean, jada antzeko galderetara eramaten gaituzte bi kasuek. Beraz, hasieratik elkarren ondoan agertu zitzaizkidan Jack eta Aretxabaletako Larrosa tomate barietateak. Bien arteko harremana, aldiz, anbiguoa eta askotariko ertzetakoa da: elkarren ondoan agertu bai baina, batzuetan, antagonista edo kontrajarriak bezala; beste batzuetan, elkarrengandik espero baino gertuago; hainbatetan, lehiakide; besteetan, elkarren erreferentzia eta ispilu. Soilik Aretxabaletako Larrosa tomatearen inguruan aritu nahi izan banu ere, Jack barietatea sartu beharko nuke tesi honetan, etengabean agertu baitzait bertako barietateen inguruko solasaldietan zein behaketetan. Finean, elkar eratzen duten barietateak ditugu. 9 Aurrerago aurkeztuko dut hobeto zein den Kepa. Hala ere, berriemaileen zerrenda eta ezaugarri nasugiak ikusteko, ikus Eranskina II. Bestalde, esan bezala, tesi honen berriemaileei izenak aldatu dizkiet, baita baserriei eta zenbait ekimeni ere. Pertsonen kasuetan, izenak jaso bezala itzuli ditut. Izenez, ezizenez, izen eta abizenez, edota izenik erabili gabe aipatu badizkidate pertsonak, nik neuk ere horrela anonimizatu ditut. Izen eta abizenaz aipatuak zirenei izen eta abizen faltsuak jarriz, ezizenez aipatuak zirenei, ezizen berri bat jarriz, edota izenik erabili gabe euren lanbide edo rolagatik aipatuak izan direnak horrela ere aipatuz nik. 4
Biak ala biak, belaunaldi baten denbora daramate Euskal Herrian. Aretxabaletako Larrosa tomateak 40 urte inguru daramatza Gipuzkoan, eta Jack barietatea duela 30 bat urte hasi zen ekoizten EAEn. Halaber, biak ezagunak dira EAEn. Bertakoaren kasuan, barietatearen izenarekin. Komertzialaren kasuan, aldiz, ez da horren ezaguna barietatea bera, horren tomateak baizik. Euskal Tomatea markapean edo bertako moduan zigilurik gabe identifikatuta, Jack tomateak ezagunak dira Gipuzkoako denda, azoka eta baratzeetan. Hartara, logika ezberdinetan bada ere, biak aitortza publikoa duten tomateak dira. Bestalde, bi kasuetan berauen inguruan identifikazio- eta bertakotze-prozesuren bat jazo da, eta biak ala biak lurralderen bati atxikiak izan dira. Barietate komertzialaren kasuan, "euskal" abizena jarri zaio, eta modu zabal batez "bertako" gisa ezaguna da; batzuetan baserri bati atxikia eta beste batzuetan "tokian toki" ekoiztua izateagatik baloratua, modu zabal batez "bertakoa = euskal" ekuazioak lotzen dio tomate hau lurraldeari. Aretxabaletako Larrosa tomatearen kasuan, aldiz, izenak berak ematen dio jatorria barietateari, eta toki zehatz batean kokatzen du: Aretxabaleta herrian. Laburbilduz, azkenengo 30 eta 40 urteotan nolabaiteko "bertakotze" prozesuren bat bizi izan duten bi tomate barietateekin hasi nuen etnografia hau, bata komertziala eta bestea "bertakoa" edo "tokian toki" ugaldua. Hasieran, nituen informazioek bertakotasun horren inguruan galdetzera eta hausnartzera eraman ninduten eta, horrekin batera eta hortik abiatuta, behatu diet barietateen ugalketa eta ekoizpenari, eta horien inguruan edo horiekin batera sortu eta mugatzen den aniztasunari. Etnografia hau batez ere Gipuzkoan garatu eta testuinguratu dut. Alabaina, tomate hauetatik eta EAEtik harago doan testuinguru zabalago batean ere kokatu dut hasieratik. Ikergaiak berak ere horra eraman nau, eta Perun egindako ikerketa-egonaldiari esker hurbildu naiz tomate hauen ekoizpen globalera10. "Berotze globala" deritzon garaian bizi gara. Batzuek, bizitzen ari garen garai ekologikoa gertaera batera mugatu eta "aldaketa klimatikoa" terminoa darabilte, subjektu eta ardurarik gabeko gertakaria balitz bezala; beste batzuek, aldiz, ardura argi identifikatu eta gizakiongan jartzen dute. Horien artean, "Antropozeno" terminoa darabil 10 2018ko martxotik ekainera Liman (Perun) izan nintzen, ikerketa-egonaldia egiten. Ordurako lekuan lekuko lana amaitutzat ematen nuen arren, bertan azkenengo saio etnografiko batzuk egiteko parada izan nuen. Saio horiek gakoak izan dira batez ere Jack hazien ekoizpenaren dimentsio transnazionala ezagutzeko; eta, Euskal Tomatearen ulerkerari dimentsio transnazionala erantzi diote. Halaber, egonaldi hori ezinbestekoa izan da tesi honek nazioarteko aipamena eskura dezan. 5
hainbatek11, eta hasiera batean geologian eta "natur zientzietan" garatu arren, gaur egun antropologia eta bestelako gizarte zientzietan ere erabiltzen da. Geologiari oso lotua izan den kontzeptu honekin, Holozenori segida ematen dion garai geologiko berri batean gaudela proposatzen da. Gizakion ekintzek eragindako aldaketak -"aldaketa antropogenikoak"- ur, harkaitz eta atmosferan iltzatuta geratu dira, eta horrek garai geologiko berri batean kokatzen gaitu: Antropozenoan. Ingurumenarengan gizakiok gaur arte izan dugun eragina hain da handia, non garai geologikoaren ezaugarri nagusia hauxe bera den. Mundu geologikoa eragin horren ondorioa da egun. Kontzeptua, baina, problematikoa izan da, eta horren aurrean bestelako terminoak jarri dira mahai-gainean: Kapitalozeno, Plantationoceno eta Chthuluceno, besteak beste12. Edonola ere, garai geologiko eta ekologiko berri edo berezi batean bizi gara, zeinetan gizakiok eragindako aldaketak gizakiongan ere eragina izaten hasi diren. Egoera honen aurrean, aldarri eta kritika "ekologistak" ugaritu egin dira, eta horietako batzuk feminismotik egin dira, ekofeminismotik, hain zuzen. Ekofeminismoa, ordea, oso ezaguna izan da bere bertsio esentzialistan edo "klasikoan", Alicia Puleoren hitzetan13. Natura/kultura dikotomiari emakumea/gizon dikotomia sexuala lotu, eta emakumeak "naturatik" gertuago agertu dituzte ekofeminista esentzialistek. Ikuspegi konstruktibista batetik, aldiz, lotura hau "eraikia" dela baieztatzen da. Hala ere, maiz emakumeak naturaren zaintzaileago agertzen ditu ikuspegi horrek, sozialki eta kulturalki esleitu zaizkien rolengatik bada ere. Halaber, emakumeek eta naturak zenbait ezaugarri partekatzen dute ekonomia kapitalistan: biak kapitalaren metaketarako "espoliorako" gorputzak edo lurraldeak izan dira (Federici 2004), eta dira. Halabeharrez euren burua ekofeministatzat hartu gabe eta beti feminismo eta ekologismoaren arteko lotura horren esplizitua egin gabe, azkenengo urte eta hamarkadotan, ugaritzen ari dira ikuspegi feminista antiesentzialista batetik egoera ekosozial berria ikertzen eta teorizatzen ari diren akademiko feministak: mundu mailan, Donna Haraway eta Anna Tsing dira, besteak beste, oihartzuna izan duten eta izaten ari diren ahotsak. Harawayen proposamenei jarraiki, natura eta kultura bereizten zituen dikotomia modernoa baztertu, eta mota ezberdinetako 11 80. hamarkadan Eugene Stoermer ekologoak terminoa sortu zuen, baina 2000 hamarkadan zabaldu zen gehienbat diskurtso globalizatzaileetan. Orduan, Stoermerren proposamenari jarraika nobel sari bat duen Paul Crutzen kimikariak Holozenoa ordezkatuko zuen termino geologiko berri bat behar zela defendatu zuen. Hainbesterako ziren gizakion ekintzen eraginak, zeren garai geologiko berri batez hitz egin behar zela zioen (Haraway 2019, 79-80). 12 Termino hauen sorrera eta esanahietan sakontzeko, ikus Haraway (2016b; 2019). 13 Ikus: . [Azkenengo ikustaldia: 2020/11/03]. 6
izakiek elkar osatu eta eratu egiten dutela baieztatzen duen planteamendua darabilte feminismotik. Harri, landare, eta gizakiak ez diren bestelako animaliekin elkar sortu, elkarri eragin, eta elkarren menpe gaude. Besteekin ditugun harremanen ondorioa gara eta, beraz, harreman horietatik at ez gara. Tsingek (2015a) azpimarratzen du Antropozenoan ez dugula egoera latzen aurrean beste espezie batzuekin batera elkar babesteko eta bizitza birsortzeko aterperik. Aterpeak galdu ditugu. Harawayen hitzetara eramanda: "En este momento la tierra está llena de refugiados, humanos y no humanos, sin refugios14" (2016b, 18). Haraway, bestalde, antropozeno terminotik urruntzen da. Kapitalozeno terminoarekin bat egiten du hasiera batean, eta gerora Chthuluzenoa lehenesten du. Bere iritziz, Antropozenoa garai bat baino gehiago, "mugagertaera" bat da, (un "evento-límite") (2016b, 17). Aurrekoarekin eta ostekoarekin apurketa handiak ezartzen ditu Antropozenoak. Egoera larri batean kokatzen gaitu eta, horren aurrean Harawayen proposamena garai hau ahalik eta motzena izan dadin lan egitea da, berriz ere aterpeak sortzeko gaitasuna izango dugun garai berriak sortzeko (Ibid., 17). Eta bere posizio eta proposamena guztiz politikoa da. Bere eta gustuko dituen fikzio-ariketa horietako bat egiten du oraingoan ere. Antropozeno eta Kapitalozenoaren izugarrikerien aurrean, ez du joera apokaliptikoekin bat egiten, ezta teknologiekiko sinesmen itsuan oinarritutako itxaropen edo fede inozoarekin ere, eta ez du horrelakorik elikatu nahi. Bizi dugun egoera latz horren aurrean, Harawayek proposatzen du "staying with the trouble"; egon gaitezen arazoarekin. Elkar-egiten dugu eta, beraz, elkar-egin behar dugu. Bizi dugun egoera latzari ekiteko, elkarrekin jardun behar dugu, elkarrekin eta elkarrengan pentsatuz. Gizakioi eragin digunean, gizakion ikuspegitik hasi da asko Antropozenoaz eta balizko "aldaketa klimatikoaz" hitz egiten. Gizakion eragina gatazkatsua den unean eta hori gure kontrara etorri zaigun unean, proposamen askok gizakia mantendu du zentroan. Horren aurrean, Haraway eta Tsingen proposamenek gizakiongandik desplazatzen dute begirada, eta bestelako izakiak ere "gizarte" zientzietako ikusmiran jarri dituzte. Horrekin batera, espezieen arteko definizioa eta bereizketa modernoa kolokan jarri, eta espezieen arteko mugetatik at pentsatzen jartzera gonbidatzen gaituzte, multiespezie-ikasketen eremuan kokaturik. Planeta kaltetuan eta kapitalismoaren aurrietan bizi garen honetan (Tsing 2015b), haziek eta aniztasun biologikoak toki nabarmena hartzen dute. Haziak, pertsonekin eta bestelako 14 "Une honetan, lurra aterperik ez duten errefuxiatuez beteta dago, gizakiak direnak eta ez direnak". Kapitulu honetan, nik neuk egin ditut jatorriz euskarazkoak ez ziren aipu eta testuen itzulpenak. 7
espezieekin elkar-ekiten, bizitzarako aterpeak dira, espezie-arteko bizitzarako babesgune, alegia. Bestalde, aniztasun biologikoa elkar-ekintza horren emaitza da. Halaber, zenbatu daitekeen eta "galtzen" edo desagertzen ari den zerbait da aniztasun biologikoa; bizitza zehatz batzuk desagerrarazi ditugu. Azkenik, baliabidea da; bizitzak eta aterpeak sortzeko baliabidea da. Hortaz, bioaniztasunaren galera, eta zehazki landutako bioaniztasunaren galera, egungo testuinguru ekosozialaren ezaugarrietako bat da. Esan bezala, bizitza zehatz batzuk desagerrarazi ditugu. Baina txanponak badu beste aldea. Bizitza batzuk desagerrarazi ditugu beste batzuk bultzatu eta babestu ditugulako, hain zuzen. Beraz, horren aurrean, ikuspegi kuantitatiboa soilik ez, ikuspegi kualitatiboa ere izan behar dugu. Zeintzuk dira desagerrarazten ditugun bizitzak, eta zeintzuk elikatzen ditugunak? Zeintzuk dira bizitza legitimoak (Fassin 2009), negar eragin dezaketenak (Butler 2010), edo bizitzea eta sostengatuak izatea merezi dutenak (Pérez Orozco 2019)? Bioaniztasunaren kontzeptua, baina, problematikoa suerta daiteke darabildan planteamenduarekin. Izan ere, natura eta kultura bereizten dituzten ikuspegi kontserbazionistek erabiltzen dute, aniztasuna esentzializatu eta era kuantitatiboan neurtuz. Halaber, posizio eta jardun erabat kontraesankorretara garamatza kontzeptu horrek. Izan ere, zerbait zenbakarri eta ukigarri moduan tratatzen da bioaniztasuna, eta bere baitan gorde nahi da, bizitza horiek sortu dituzten harreman eta testuinguruak erabat ahazturik, alboraturik eta, are, eraldaturik. Esan bezala, bizitza eta izakiak harremanetan egin, sortu eta eratzen gara. Beraz, egungo egoeraren aurrean hartu beharreko neurri, pausu eta jardunek ere erlazionalak eta multidimentsionalak behar dute izan. Edonola ere, bioaniztasunaren galeraren problematika tesi honen abiapuntuetako bat izan zen, eta tesi osoa zeharkatu du. Ia tesiaren testuingurua ere badela esan nezakeen. Hartara, erabat ezin alboraturik, terminoa erabiliko dut hainbat unetan, kontraesanak agerrarazteko eta errealitatea problematizatzeko akuilu. Ez dut terminoa erabat baztertu nahi, tesirako interesgarriak diren zenbait elementu ekartzen baitizkigu. Alde batetik, aniztasuna askotariko ertzetako gaia da, horrengana gerturatzeko bideak ere askotarikoak dira, eta aniztasunari begirada kualitatibo batetik ere behatu diezaiokegu. Halaber, aniztasunak biopolitikaz (Foucault 1987) eta teknobiobotereaz (Haraway 2004; Preciado 2008) hitz egiten digu, lehen aipatu galderetara baikaramatza: zeintzuk dira bultzatu eta sostengatzen diren bizitzak eta zeintzuk, aldiz, baztertu edo desagerrarazten direnak? Azkenik, aniztasuna feminismoan tokia hartu duen gaia da eta, oraingoan ere, aniztasun biologikoa edo landare eta baratzeetako 8
aniztasunaz mintzatzean, begirada eta eztabaida feministek analisirako gakoak eman diezazkigukete. Laburbilduz, ekologia zein ingurune eta gizakion arteko harreman gatazkatsuak garrantzia hartzen ari diren testuinguru ekosozialean kokatzen dut bi "euskal" tomateen inguruko etnografia hau, (bio)aniztasunaren problematika abiapuntu eta ardatz. Hazien pribatizazioari buruzko jardunaldian ikergaia zehazten hasi nintzen eta Aretxabaletako Larrosa eta Jack tomate barietateen kasu-azterketak egitea erabaki nuen. Bi barietateen historia, EAEn eta Gipuzkoan daramaten 30 eta 40 urte hauetan egin duten ibilbidea, eta euren inguruan sortu diren istorioak jaso eta ezagutu nahi izan ditut, baita barietateen egungo egoera eta horien inguruko praktika, sare, eta ugalketa-bideak ere. Barietateak nola bilakatzen diren barietate aztertu dut. Hala, Jack barietate eta haziak Euskal Tomate nola bilakatzen diren eta Gipuzkoara izenik gabe heldu zen tomatea Aretxabaletako Larrosa nola bilakatzen den aztertu dut. Prozesu hauetan, ugalketa-praktika, -harreman eta -logikak, tomatearen inguruan eratzen diren (ahaidetasun-)harremanak, eta jatorria, bertakotasuna eta euskalduntasuna sortzeko prozesuak nabarmenduko dira, ditut. Lanaren egituraz Azkenengo bi urteetan zehar, testuari forma eman ahala, egitura behin eta berriz aldatu dut, maiz zalantzati. Adibidez, kasuak idazten hasi, eta berehala ohartu nintzen testuinguruaren zenbait informazio jaso eta eman behar nuela, kasuak ulergarri egite aldera. Hartara, horri atal oso bat eskaini diot. Lehenengo atalean (I. Atala. Etnografiaren oinarriak), tesiaren abiapuntua edo oinarria ezartzen dut, eta bi kapituluk osatzen dute: lehenengoan, tesiaren ikergaia eta helburuak definitzearekin batera, oinarri kontzeptualak garatzen ditut (1. Etnografiaren abiapuntua. Oinarri kontzeptualak eta gaiaren definizioa). Bigarrenean, ikerketa-prozesuaren inguruko zenbait hausnarketa eta xehetasun jasotzen dut, metodologiari tokia eginik (2. Etnografiaren nondik norakoak. Ikerketaren prozesu, hautu eta ekarpen metodologikoak). Sarrerako atalaren ostean, bigarren atal nagusiak (II. Atala. Tomateak Euskal Herriko isurialde Atlantikoan) "testuingurua" osatzeko funtzioa izan behar zuela argi ikusi nuen hasieratik. Zehazki, nekazaritzari, elikadura-ohiturei eta -identitateei, eta barietateak ugaltzeko praktikei eta legediei lotutako informazioak sortu eta jaso ditut tesiaren bigarren atal nagusian, eta atal hau bi kapitulutan bereizi dut. Lehenengoan (3. Los tomates como 9
producto agroalimentario), elikaduraren zein nekazaritzaren testuingurua osatzen dut, tomatea nekazaritzatik datorren elikagai eta produktu gisa aurkeztuta. Bigarrenean (4. Del fruto a la semilla), haziengan begirada zentratu, eta haziak ugaltzeko bide, araudi eta praktikei begira jartzen naiz. Bi kapitulu hauek bat datoz tesia zeharkatzen duten bi dimentsio edo kezka nagusiekin: alde batetik, ugalketari eta bizitza-aniztasunari lotutako bioteknologia eta teknobiopolitiken aferari; bestetik, jatorriari lotutako identitatearenari. Bestalde, atal orokor honek, testuinguruan kokatzeaz gain, badu beste funtzio bat; EAEn tomatearen laborantza eta kontsumoaren bilakaera ulertzea eta azaltzea. Lan honen helburua kasuak eta bi barietateen historia eta zabalpena ulertzea izan arren, horretarako ezinbestekoa izan zait tomatearen bilakaera eta zabalpena ulertzea, eta horren baitan bi kasuak kokatzea. Hauxe ere bada bigarren atal nagusi horren helburua, izenburuan bertan jaso dudan bezala. Tesiaren hirugarren atal nagusia Aretxabaletako Larrosa tomatearen ingurukoa da (III. Atala. Aretxabaletako Larrosa barietatea). Kasuak berak (Aretxabaletako Larrosa tomate barietatearen kasua) eta analisiaren lehenengo kapituluak (5. Origen, parentesco y reproducción en la producción y singularización de la variedad) osatzen dute hirugarren atal hau. Aretxabaletako Larrosa kasu honen bidez bereizi ditudan hiru alderdietako batengana gerturatzen gara: barietatearen eraketara edo ekoizpenera15. Oraingo honetan, Aretxabaletako Larrosaren kasuan ugalketari zein identitateari dagozkien alderdiak analisiaren kapitulu bakar batean jaso ditut (5. kapituluan). Jackekin bezala, kasua bera kapituluen errenkadatik atera, eta formalki ere bereizi dut. Kasuei toki berezi eta nabarmena eman nahi izan diet, osotasunean aurkeztuz eta teoria eta analisia geroko utziz. Kasuek gai askotara eramaten gaituzte, eta analisiarekin batera garatzen banituen, kasuak beraiek zatikatuta eta difuminatuta agertuko ziren, eta indarra eta presentzia galdu. Uste dut etnografia honetan kasuek beraien baitan garrantzia eta interesa dutela, eta horrela aurkeztu nahi izan ditut. Horren ondorioz, hartu duten espazio eta formak eraman naute, esan bezala, kapituluen errenkadatik ateratzera. Nahi duenak kasuak bakarrik irakur ditzake. Halaber, nire asmoa behintzat izan da kasuak irakurri gabe edo gainetik irakurrita tesia ulergarria izatea eta koherentzia edukitzea. Hurrengo eta azkenengo atal nagusia (IV. Atala. Jack barietate komertziala eta Euskal Tomatea), Jack eta Euskal Tomatearen inguruan eraiki dut. Kasuak berak (Jack tomate 15 Etnografia honetan zehar hiru elementu bereizten ditut: haziak, barietateak eta tomateak edo fruituak (ikus 1. kapitulua). 10
barietatearen kasua) eta analisiaren bigarren eta hirugarren kapituluek osatzen dute laugarren atal nagusi hau. Aretxabaletako Larrosa kasuarekin ez bezala, hemen alderdi identitarioa eta ugalketari dagokiona bi kapitulu ezberdinetan aztertu ditut. Lehenengoan (6. La reproducción de la semilla), haziaren ekoizpenarengana eta ugalketarengana gerturatzen gara eta, hortaz, ugalketaren dimentsioari eta dimentsio bioteknologikoari eta biopolitikoari erreparatzen diot batez ere. Bigarrenean (7. La producción del tomate vasco), tomatearen ekoizpenean arreta zentratu, eta jatorriari lotuta agertzen zaigun dimentsio identitarioari so jartzen naiz. Aurreko kapitulu eta atalak solasean jarri, eta azkenengo atalean (Bukaerako hausnarketak) ondorioak zein bestelako hausnarketak, kezkak, zalantzak, galderak, interes eta jakin-gurak jasotzen ditut. Aretxabaletako Larrosa eta Jack tomate barietateen historia, istorioak eta nortasuna ezagututa, berauetan jatorria, identitatea, ugalketa eta aniztasuna nola agertu, artikulatu eta eratzen diren laburbiltzen dut, betiere begirada feministak ematen digun konplexutasuna eta aberastasuna bidelagun. Euskaraz hasi naizen arren, testua euskaraz eta gazteleraz idatzi dut. Kapitulu batzuk hizkuntza batean daude, eta beste batzuk bestean. Beraz, ez ditut bi hizkuntzak nahasten horien baitan. Hala ere, nireak ez diren hitzak -izan tokian tokiko lanetik ateratakoak, izan liburu edo beste dokumentu batzuetatik ateratakoak-, jatorrizko hizkuntzan jaso ditut beti. Jatorrizko hizkuntza eta kapituluarena ezberdinak diren kasuetan, nik neuk egindako itzulpenak gehitu ditut. Bestetik, ahalegindu naiz hizkuntzaren erabilera ez-sexista egiten, baina gaztelerazko kapituluetan generiko maskulinoa edo femeninoa erabiltzerakoan, zalantzan ibili naiz. Ahal izan dudan guztietan, termino neutroak erabiltzen saiatu naiz. Beste batzuetan, baina, ezin izan dut. Horrelakoetan, generiko femeninoa erabiltzearen aldekoa naiz normalean. Oraingo honetan, baina, ez dut horrela egin. Izan ere, oso maskulinizatuta dauden lan eta sektoreen inguruan hitz egiten dut hainbat unetan, eta horrelakoetan femeninoz hitz egitea desegokia suertatzen zitzaidan. Izan dezakeen potentzialitate performatiboa ukatu gabe, gizonen gain-presentzia ezkutatzen ari nintzen sentsazioa nuen. Ondorioz, zenbait unetan generiko maskulinoa kontzienteki erabili dut. Beste batzuetan, aldiz, generiko femeninoa lehenetsi dut, normalean segitzen dudan irizpideari jarraiki. 11
1. Etnografiaren abiapuntua Oinarri kontzeptualak eta gaiaren definizioa Ikergaia eta lanaren helburuen definizioak hiru oin edo abiapuntu nagusi izan ditu: abiapuntu etnografikoa, abiapuntu edo testuinguru ekosoziala, eta abiapuntu edo oinarri kontzeptuala. Abiapuntu etnografikoa, 2015eko jardunaldian zein egin nituen bestelako lekuan lekuko lanaren hasierako saioek eman zidaten, baita Master Amaierako Lanetik (MAL, edo TFM gazteleraz) neukan ezagutzak ere16. Lehenengo informazio eta ezagutza horiei esker erabaki nuen tomatearengan zentratzea eta, zehatzago, bi tomate barietateen kasu-azterketa egitea. Ikergaia euskal testuinguruan eta bereziki Gipuzkoan kokatu dudan arren, horri marko ekosozial eta globala ematea ezinbestekoa iruditu zait. Horrek norabide ematen die gaiari zein helburuei, baita erro zehatz batzuk ere. Abiapuntu edo testuinguru etnografiko eta ekosozialarekin batera, oinarri kontzeptualek lagundu didate ikergaia eta lanaren helburuak zehazten. Haziak -baita barietateak eta tomateak beraiek ere-, gehienetan, objektu soil batzuk baino, izaki bizidun gisa agertu zaizkit; harremanek eta harremanetan osatutakoak. Are, objektifikatuta agertu zaizkidanean ere, sare eta harremanetan eginak eta ekinak aurkitu ditut. Hartara, hazi, tomate eta barietateetara nola gerturatu, eta berauek nola definitu nahi nituen problematizatu eta aztertu behar izan dut. Orain, etnografia honen oinarrian dagoen hurbilpen kontzeptuala argitzeko unea da. 16 2014an aurkeztu nuen Las semillas como cuerpos generizados y generizantes. Un análisis de género de los discursos en torno a la biodiversidad cultivada izenburuko lana. Bertan, landutako bioaniztasunaren eta bertako barietateen inguruko diskurtsoak ikuspegi feministatik aztertu nituen. Euskal Herrian haziekin gertatu eta gertatzen ari denaz aztertzen duten lanen gabezia izan zen lan horren ondorioetako bat. 15
1.1. Haziak, tomateak eta barietateak. Ikergaiarenganako hurbilpen kontzeptuala 1.1.1. Haziak Ugaltzeko gaitasuna duten izakiak dira haziak. Halaber, maiz, haziak beraiek elikagaiak ere badira. Haziak ekoiztean haziak ugaldu ere egiten dira. Hortaz, besteak beste feminismotik oso kritikatua izan den "ekoizpena-ugalketa" dikotomia lurruntzen da haziak ekoiztean/ugaltzean, eta dikotomia hori iraultzeko eta horretatik at pentsatzeko eta munduak sortzeko bide dira haziak. Hala ere, hazien inguruko pribatizazio- eta merkantilizazioprozesuek berauen funtzio bikoitz hori bitan banatu dute; haziak edo elikagaiak dira -beraz, produktu edo merkantzia-, edo produkzio bideak dira -ugalduko dira hazi-merkantziak ekoizteko- (Kloppenburg 1988). Prozesu horiek beraiek sortu dute, neurri batean, "ugalketa/ekoizpena" dikotomia hazien inguruan. Haziek, baina, nekazaritzan eta elikaduran duten funtzioetatik harago, horietatik bereizi ezin daitekeen funtzio sozial eta kulturala ere badute (Aistara 2011, 493; Barba 2014): Description of seeds as 'heirloom varieties' conjure images of carefully protected and cherished objects with an enduring past ritualistically laid in the hands of the next generation. Yet seeds are qintessential migrants, passing unseen across human-created borders throughout time, bringing oldworld crops to the new, and sometimes invading new territories on their own (Crosby 2004). For people, seeds and plants can be the embodied memories of home and marker of tradition (Nazarea 2005b) (Aistara 2014, 12)17. Haziak 'barietate tradizional' gisa deskribatzeak, hurrengo belaunaldiaren eskuetan erritualki jarritako eta iragan iraunkorra duten objektu preziatu eta babestuen irudiak ekartzen dizkigu. Hala ere, haziak zerbait badira, migratzaileak dira, eta denboran zehar pertsonek sortutako mugak zeharkatzen dituzte, ikusezin; 'iraganeko munduko' laboreak ekartzen dituzte orainera, eta, batzuetan, lurralde berriak inbaditzen dituzte beraien baitan (Crosby 2004). Pertsonentzat, haziak eta landareak etxeko oroimen haragituak eta tradizioaren erakusle izan daitezke (Nazarea 2005b). Hartara, haziak gordetzearekin batera, pertsonak eta espazioak lotu eta birlotu egiten dira, belaunaldi eta muga geografikoak zeharkatuz (Aistara 2014, 15). Haziak harremanak dira, eta komunitate ezberdinetako memoria gorputzen dute. Halaber, gorde, ugaldu, trukatu eta ereiten dituzten nekazari askorentzat haziak izaki bizidunak dira, zeinekin harreman esanguratsuak dituzten. Pertsona eta haziek elkar zaindu eta hazi egiten dute; kolaboratzen dute, elkar babesten dute, eta konplizeak dira bizimodu zehatz batean (Aistara 2011, 493). Hazi eta gizakomunitateen artean ahaidetasun-harremanak sortzen dira, eta genealogiaren terminologia 17 Kapitulu honetan egileak egin ditu jatorriz euskarazkoak ez ziren aipu eta testuen itzulpenak. 16
mendean gorputzak eta izakiak inguratzen dituen teknologiarengandik bereizi ezin ditugula kontuan hartuta, nekazaritzako hazi eta barietateen inguruan aritzean teknobiobotereaz (Haraway 2004; Preciado 2008) mintzatzea nahiago dut. Bereziki azkenengo mende erdian zehar hazien inguruan jazo diren pribatizazio-, merkantilizazio- eta purifikazio-prozesuek haziak berauen testuingurutik bereizi dituzte, hazien genetikarengan begirada zentratuz eta horren arabera horien identitatea eraikiz. Modernitatean "natura" edo "bizitza bera" (life itself) biologizatu bazen, azkenengo hamarkadotan genetizatu da. Bizitza informaziotzat hartua, instrumentalizatu, merkantilizatu eta pribatizatu da (Franklin 2000). Gorputza edo subjektua jada ez da "molarra", "molekularra" baizik (Rose 2007), eta zatikatu egiten da. Zatiketa horretan, nahiz eta gizaki eta ez-gizakion arteko ekintzaren nodoak izan, geneak beraien baitako objektu gisa tratatzen dira, eta bizitza eta ugalketa unitatetzat hartzen dira (Haraway 2004). Horrek, genearen fetixismoaz edo fetixismo genetikoaz mintzatzera darama Haraway, eta ideia horri jarraiki hazien fetixismoaz dihardu Guntra A. Aistarak (2011). "Kapitalismoaren forma berri gisa", bioekonomiak19 bizitzaren zientzia eta kapitalismoaren arteko artikulazio konplexuei erreferentzia egiten die, eta artikulazio horiek zenbait eremutan gertatzen dira: biobankuetan, bioprospekzioetan, laguntza bidezko ugalketarako teknologietan, edo genetikoki eraldatutako organismoetan, besteak beste (Pavone eta Goven 2017). Halaber, askotariko forma hartzen ditu bioekonomiak: neoestraktibismoan, nekazaritzan, medikuntzan edo gizakion zein bestelako izakien ugalketan, besteak beste, ikus dezakegu (Lafuente Funes 2017). Bioekonomietan material biologikoa birbaloratu eta esanahi berriz betetzen da; ikerketarako eremu, teknologiarako gorputz, eta merkantzia bilakatzen da material biologikoa, eta horretatik etekinak ateratzea helburu, merkatu kapitalisten zentroan kokatzen da. Bioekonomien gorakadaren garaian eta Antropozeno edo Kapitalozenoan kokatzen da lan hau eta bertan aztertzen ditudan hazien inguruko harreman, historia eta praktikak. 19 "Bioekonomia" eta "bioekonomiak" terminoen esanahiak eztabaidatuak eta borrokatuak izan dira, eta badira. Izan ere, hasiera batean terminoa garapenari egindako kritikei eta garapen sostengarriaren ideiari lotuta agertu zen. Egun, aldiz, maiz ekonomia kapitalista bera bultzatzeko eta definitzeko erabiltzen da termino hau (Lafuente Funes 2017). Vicenzo Pavone eta Joanna Govenek (2017) terminoaren hiru interpretazio bereizten dituzte. Ematen duten hirugarrena da orain erabiltzen dudana: bioekonomia kapitalismoaren forma berri gisara definitzen dute hirugarren adiera horretan. 18
1.1.2. Haziak, tomateak eta barietateak. Lekuan lekuko lanak ezarrarazi didan bereizketa Haziez ziharduen, batik bat, tesi hau egiteko bekarako aurkeztu nuen proiektuak. Haziekin batera, labore barietateez eta bioaniztasunaz ere hitz egiten nuen. Orduko hartan ez nuen aurreikusten hazi, barietate eta fruitu edo tomateen artean bereizketa argi bat egin beharko nuenik eta errealitate berdinari erreferentzia egiten zioten terminotzat nituen. Landutako bioaniztasunaren galeraz mintzatzeko behar nituen kontzeptuak ziren, alegia. Aitzitik, etnografian aurrera egin ahala, gero eta argiago izan dut termino horiek bereizteko beharra. Andeetan nekazaritzarako landareetan hiru alderdi bereizten dituzte: alde batetik hazia identifikatzen dute; bestetik landarearen gorputza; eta, azkenik, espiritua. Patataren -"paparen"- kasuan, hazia tuberkulua bera da, landarearen gorputza landarea bera, eta espiritua landarearen fruitua (Lema 2020). Hau ez da zehazki nik aurkitu dudan bereizketa. Halaber, lekuan lekuko lanean hiru alderdi ezberdinei erreferentzia egin bazaie ere, inork ez dit horien inguruan era koherente eta kontziente batean hitz egin. Hots, hemen ez dago Andeetan bezala landareen ikuspegi osorik zeinetan hiru alderdi horiek identifikatzen diren. Edonola ere, bertako hazi eta barietateen gaira gerturatzean, eta ikertutako bi barietateen inguruan egindako saio etnografikoetan, bereizi beharreko hiru elementuekin egin dut topo: hazi, barietate, eta tomate edo fruituekin. Hainbatetan, hiru alderdi horietako baten inguruan hitz egin didate edo jardun dugu. Beste batzuetan, aldiz, bereizita agertu dira. Halaber, baten inguruan egindakoak besteengan eragina du maiz. Esaterako, haziekin egindakoak fruituari eragiten dio, edo tomatearekin egin eta bilatutakoak hazia edo barietateari. Adibidez, Jack kasuan tomatea bere ezaugarriengatik eta jarri zaion izenagatik ezaguna da, eta horretarako ezinbestekoa izan da haziaren izena, ekoizpen-prozesua, eta -harremanak ezkutatzea. Halaber, tomateen ekoizpenerako, Gipuzkoako tomategintza sektorean barietatearekin duten aspaldiko harremana eta horren inguruan duten aspaldiko jakintza ezinbestekoak dira. Horrenbestez, hasiera batean hazien inguruan jardun behar zuen lan hau hazi, tomate eta barietateen inguruko lana izan da, eta hiru alderdi horiek argiki bereizi ditu. Halaber, bereizketa horren identifikazioa gakoa izan da bi barietateen kasuen analisirako. Izan ere, une batzuetan haziaz, barietateaz edo tomateaz ari ginela konturatzeak horien inguruko praktika, harreman eta identitateak argiago ikusten lagundu dit. 19
da elikagai bat. Elikagaia, besteak beste, kulturak egiten du. Jangarria dena eta ez dena ez baita gauza bera kultura guztietan. Baina, elikagaia ez da bakarrik kultura. Gizaki eta inguruaren arteko harremanetik sortzen dira elikagaiak (Fischler 1985). Eta, adibidez, turismoa "ondare natural" eta "ondare kultural" zutabe nagusien gainean eraiki bada luzaz, egun halabeharrez aurreko bien artean kokatu behar dugun hirugarren hanka batean sostengatzen da: gastronomian. Ahaidetasunaren antropologiaren kasuan ere, natura/kultura dikotomiak garrantzia handia izan du. Luzaz, mendebaldean, ahaidetasun-harremanak "biologian" oinarritu ziren eta dira. Horixe bera ere, baina, zalantzan jarri zen, biologia bera kulturalki eraikitako zerbait dela baieztatzean (Schneider 1968; 2007). Ahaidetasunharremanetan natura eta kultura erabat elkarloturik eta nahasirik daude eta ahaidetasunaren oinarria baino, zenbait ahaidetasun-ereduren ondorioa direla esan dezakegu. Hartara, natura edo biologia bera, baita kultura ere, zenbait sexu-genero sistema, ahaidetasun-eredu edo inguruarekin harremanak sortzeko ditugun bideen ondorioa dira. Modernitatearen muinean bertan koka dezakegu natura eta kulturaren artean eraikitako bereizketa ontologiko eta epistemologikoa (Latour 1991), eta biologia eta bestelako zientzia modernoek eragin handia izan dute dikotomia honen eraikuntzan. Zientzia modernoak "aurrean" eta zientziarengandik berarengandik bereizita dagoen errealitatea edo objektuak aztertzea baino, errealitatea edo balizko objektu horiek sortzen ditu (Hacking 1986; Latour eta Woolgar 1995; Haraway 1995; Preciado 2008). Besteak beste, sortzen dituen errealitateen artean naturaren nozioa bera eta naturan kokatzen diren objektu eta/edo izakiak ditugu. Halaber, natura terminoa sortzearekin batera "gorputzak" eta "komunitateak" menperatzeko baliabideak ere sortzen ditu zientziak (Haraway 1995, 72). Arraza, sexua eta generoa, besteak beste, natura kontzeptuarekin batera diskurtso biologikoaren produktua dira (Haraway 2004), eta menderakuntza sistema baten barruan eraiki diren kategoriak dira. Natura "bestea" bezala eraiki da klase-, arraza- eta sexu-menderakuntza sistemetan (Haraway 1999). Hortaz, zapalkuntza eta menderakuntza sistema horietatik ateratzeko, bizitzaren bestelako zientzia eraiki behar da, bestelako naturaren kontzeptu batekin -edo batzuekin-. Feminismotik eta ekologismotik erraza ez den ardura eta erronka hori badugula esan zuen jada aspaldi Harawayk (1995, 74). Batetik erauzketa edo estraktibismoan eta esplotazioan, eta bestetik reifikazioan oinarritzen ez den natura kontzeptuaren bila dabil filosofo feminista (1999). Zentzu honetan, natura "topos" bat edo leku erretoriko bezala definitzen du (Ibid.) eta, beraz, eztabaidatzeko gunea. Natura gatazkarako espazioa da, teknologiak gero eta presentzia handiagoa du gatazka horretan, eta gure bizitza esperientziak erabat zeharkatzen ditu naturak 23
edo bere inguruko gatazka horrek (Hester 2018). Beharrezkoa da, beraz, naturari lotutako gaiei gerturatze feminista27. Ingurumen-antropologiatik ere, natura kategoria diskurtsibo eta gatazkarako gune gisa definitu da (Ruiz Ballesteros 2018). "Naturalizazioa" lurralde bat natura bilakatzeko estrategia da (Ruiz Ballesteros et al. 2009; Ruiz Ballesteros 2018). Ingurunearen birdefinizio material eta sinbolikoa eragiten du naturalizazio prozesuak, mendebaldeko naturalismoarekin bat (Descola 2012), eta horren arabera birkokatzen dira bertan ematen diren gizaki eta ingurunearen arteko harremanak (Ruiz Ballesteros 2018). Objektu eta substantibo gisa aurkeztua izan den naturaren ideia baztertu eta arrakalatu, lehenengoz adjektibo edo atributu bilakatu -naturalizazioa-, eta azkenik ekintza edo aditz modura kontzeptualizatzea proposatzen du Esteban Ruiz Ballesterosek (Ibid.). Dimentsio praktiko eta fenomenologikoari arreta jarrita, natura ingurunean egoteko eta egiteko modu bezala ulertzea proposatzen du egileak, naturing terminoaren bidez. Edonola ere, "natura/kultura" dikotomia kultura zehatz batzuetan sortua eta, beraz, eraikia izan arren, kultura eta gizarte horietan abian den mundua sailkatzeko eta azaltzeko eta munduan egoteko modua da. Horrenbestez, kategoria horiek ezin ditugu guztiz baztertu, behintzat mendebaldean kokatzen ditugun ikergaiak ulertzeko eta aztertzeko oraingoz behar baititugu. Hala ere, mendebalde modernoan hegemoniko bilakatu den "mundu-ikuskera" edo "ontologia naturalistak" ez ditu mendebaldean ere eta naturalismoaren ondoan existitzen diren bestelakoak estali behar (Montero Cruzada 2017). Are gutxiago biotekonologia, bioekonomia eta Antropozeno edo Kapitalozenoaren garaian, zeinetan natura eta kulturaren arteko mugak lausotu eta balizko bi eremuen arteko hibridazioak -deitu cyborgak (Haraway 1995), deitu naturokulturak (Haraway 2004; 2016a)- ugariak eta nabarmenak diren. Naturaren -eta kulturaren- inguruan dugun mundu-ikuskera eta/edo ontologiaren arabera kokatuko gara "bioaniztasunaren" atakan ere. Edo, agian kontrakoa, problematika bera izendatzeko eta definitzeko modua aldatzen da norbere ontologiaren arabera. Aniztasuna, eta kasu honetan landutako bioaniztasuna, zerbait kuantitatiboa balitz bezala definitua izan da. Bizitza guztiek balio bera balute bezala, bioaniztasunak bizitzen urritasuna edo oparotasunari erreferentzia egingo lieke. Nago, ikuspegi horretatik, bioaniztasuna naturan dagoen eta 27 Hala egin eta aldarrikatzen dute Global Nature, Global Culture liburuaren sarreran bere egileek (Franklin, et al. 2000a). 24
estatiko eta monolitikoa den zerbait gisa ikusten dela; bizitzak ez dira harremanetan, bizitzak bizitzak dira, eta bere baitako izaera eta balioa balute bezala aintzat hartzen dira. Zentzu honetan, bestelako zenbait izakirekin gertatu bezala, bioaniztasuna "naturalizatu" egiten da eta, beraz, naturalizatzeko prozesu horren ondorio edo emaitza da bioaniztasuna. Naturing ekintza bat bada, bioaniztasuna kontzeptua ere naturing ekintza eta/edo prozesuen ondorena da. Aitzitik, badira aniztasunaren inguruan bestelako ikuspegiak, zeintzuk bioaniztasunaren ideiara bertara gerturatzeko baliagarriak izan dakizkigukeen. Aniztasuna era kualitatiboan definitu dezakegu, eta hala egiten dugunean eskuragarri ditugun barietate edo hazi kopuruetatik harago doa (Aistara 2011). Zehatzago, maiz, bioaniztasuna sare, harreman, identitate eta praktika batzuei lotuta izan da, eta aniztasun kulturaletik ezin bereizirik agertzen zaigu. Aniztasuna bada, biokulturala da (Maffi 2005). Ikuspegi horretatik, bizitza-existentzia zehatzak eta zenbakarriak baino, bizitzak sortzeko eta sostengatzeko sareak eta harremanak interesatzen zaizkigu, "bioaniztasuna sortzeko guneak" (sites of the 'emergence' of biodiversity) (Van Dooren 2008), alegia. Elkarrizketatu dudan nekazari ekologiko batek esan bezala, berak ez ditu haziak gordetzen haziek beraiek duten balioagatik -soilik-; haziak praktika eta ekimen zehatzak -nekazaritza bera- bizirauteko gure aliatuak dira, eta horregatik zaindu eta ugaldu egin behar ditugu. Edonola ere, zaindu, ugaldu edo bizirauten diren eta "anitzak" diren bizitza zehatz horiek badute balio kualitatibo bat bere baitan. Aniztasuna, zentzu honetan, "bestea" da, arraroa eta aurreikusi ezin dezakeguna, "xenoa" (Hester 2018), edota onartezina edo desegokia eta jabetu ezina den bestea (otro inapropiado/inapropiable) (Haraway 1999)28. Zentzu honetan, aniztasuna kategoria edo taxonetan sartzen ez den hori da (Ibid.). Eta hori da tesi honetan atxiki eta aitortzen diodan balioa. Bioaniztasunaren galeraren aurrean, naturalizatuta eta zentzu zenbakarri batean ulertuta, kontserbazioa izan da abian jarri den estrategia bat. Kontserbazioak, baina, kulturatik natura bereizten duen eta objektibizatzen duen ontologia naturalista du oinarri, orokorrean. Erauzketa edo esplotazioaren beste aurpegia da. Hala ere, maiz "berandu" heltzen da 28 Nik Harawaytik hartzen dut kontzeptu hau. Hala ere, nabarmentzekoa da gerora feminista ez-zuriek terminoa erabilita egin duten ekarpena. Otras inapropiables. Feminismos desde las fronteras (hooks et al. 2004) liburuaren izenburuan, hain zuzen, terminoa agertzen dute. Kasu honetan, bestetasun arrazializatuaz mintzatzen zaigu kontzeptua. Besteak beste, liburu horretan galdetzen dute -digute- nolatan izan duten horrenbeste oihartzun Harding, Haraway edo Butler bezalako feminista erradikalek Atlantikoko Europa aldean, eta ez, aldiz, feminista ez-zuriek (Biglia, 2004). Beraz, liburu horri erreferentzia egin gabe ezin kontzeptua erabili. Halaber, arrazaren gaian sartuko ez banaiz ere, horrekin estuki lotuta egon daitezkeen genetika eta purutasunaz arituko naiz bestetasunaren eta aniztasunaren inguruan aritzean. Eta, berriz ere, gai hauek lantzean ezinbestekoak iruditzen zaizkit bestetasun arrazializatuetatik egindako ekarpenak. 25
Kasu horiei begira, ikergaia horrela definitu dut: Aretxabaletako Larrosa eta Jack tomate barietateen singularizazio-prozesuak ikertu ditut, horien historia, laborantza eta indibiduazio-, hedatze-, eta dibertsifikazio-prozesuak azterturik. Horretarako, azkenengo berrogei urteotan izan duten bilakaera zein egun berauen inguruan eratzen diren praktikak aztertu ditut, EAEn kokatuta baina bereziki Gipuzkoako lurralde historikoan aztertuta. Zehatzago, tesi honetan duela 30 eta 40 urte inguru EAEra "izenik" eta osperik gabe heldu ziren bi tomate barietateen historiak, memoriak, eta horien inguruko praktikak eta sareak ezagutuko ditugu. Jack barietatearen kasuan, Eusko Label eta Euskal Tomatea marka eta zigiluak ere aztertu beharko ditugu, barietatearen beraren historia eta egoera ezagutzeko. Barietate hauek bizi izan dituzten prozesuak ulertzeko, erabat bereizi ezin daitezkeen hiru dimentsio edo eremuei so ere jarri beharko gara: nekazaritzaren egoera eta bilakaerari dagokien dimentsioa; elikadura eta nortasunari dagokiena; eta, azkenik, ugalketa eta bioteknologiari dagokiena. Hiru dimentsio hauek elkar-loturik daude, elkar elikatzen dute, eta ezin dira bata ulertu besteak kontuan hartu gabe. Bi tomate barietate hauen kasuak EAEn eta Gipuzkoan kokatu arren, testuinguru globaleko joera eta gertakarien baitan ere aztertu beharra dago. Izan ere, tomateen laborantza eta kontsumoa globalizatuta dago, hemen gertatzen dena beste toki batzuetan gertatzen denaz aparte ezin da ulertu, eta, are, tomateek hamarkada gutxi batzuk baino ez daramatzate Euskal Herriko baratzeetan eta sukaldetan -batez ere gordinik eta entsaladan kontsumitzeko diren barietateak-. Halaber, ikertutako bi tomate barietateak "bertakotu" badira ere, Jack barietatearen kasuan bere haziak ez dira ez Gipuzkoan ez EAEn ekoizten eta, beraz, barietate horren tomateen ekoizpena bera transnazionala edo globala da. Halaber, gai zehatz eta errealitate lokal hauetatik EAEtik harago doazen problematikei begira ere jarri nahi izan dut. Azaldu bezala, Antropozeno/Kapitalozenoaren garaian bizi gara (Haraway 2016b; 2019), kalteturiko lurrean (Tsing 2015a), eta genetika eta bizitza bera instrumentalizatu eta merkantilizatu duten (Franklin 2000; Haraway 2004) bioekonomien (Pavone eta Goven 2017) testuinguruan. Bizitza urritzen ari da, eta horrekin batera bizitza-aniztasuna. Bizitzarako aukerak mugatu, eta bizitza zehatz batzuk bultzatu eta ahalbidetzen dira (Fassin 2009; Butler 2010; Pérez Orozco 2019). Bizitzak birsortzeko aterpeak eta gaitasuna agortu ditugu (Tsing 2015a). Testuinguru horri heldu nahi izan diot tokian tokiko errealitate bati behatuz; bi tomate barietate hauen historiak, memoriak eta praktikak ezagutuz eta aztertuz. Horrenbestez, horri begira zedarritu ditut tesiaren helburuak. 27
Honako hauek dira etnografia honen helburuak nagusiak: 1. Aretxabaletako Larrosa eta Jack tomate barietateen bilakaera ezagutu nahi izan dut; hau da, euskal nekazal-eremuan duten tokia zein den ulertu, eta bertan nolako bilakaera izan duten eta horren zergatiak ezagutzea izan dut xede. Horretarako, tomate barietate horien historia, istorioak, memoria, testuinguru komertziala eta nekazal-testuingurua ezagutu nahi izan ditut. Aurrekoarekin batera, bi barietate horien inguruan jarduten duten aktore eta egituratzen diren harreman, praktika eta sareak ere ezagutu eta aztertu ditut. 2. Aurreko helburuarekin batera, tomate horiek nola definitzen diren, nola definituak diren, eta zein praktiketan eratzen diren aztertzea ere izan dut helburu. Tomate eta barietate horiek euren inguruan egiten diren praktiketan eta eurekin sortzen diren harremanetan ezaugarritu, definitu eta egin egiten direla planteatzen dut; beraz, praktika eta harreman horiek aztertu nahi izan ditut. Kasu honetarako, singularizazio-, indibiduazio-, bereizketa- eta identifikazio-praktikez ari naiz, identitate eta subjektibitatearen eraketaz, alegia. 3. Bi tomate hauen historian bereizketa- eta singularizazio-praktika horiek zein dibertsifikatze- eta homogeneizazio-prozesu eragin dituzten ikusi, ikusarazi eta aztertzea ere izan dut xede. Esan bezala, eta kontraesanak kontraesan, bioaniztasuna kontzeptua tesiaren jatorrian dago eta tesi osoa zeharkatzen du, eta bi kasuak aztertuta bioaniztasunaren sorrera, kudeaketa eta galerari behatu nahi izan diot. Halaber, bioaniztasunaz aritzeaz bizitza bultzatzea edo mugatzearen inguruan hitz egitea da, eta beraz prozesu horietan bizitza nola zaindu, ugaldu, edo mugatu egiten den ere ulertu nahi izan dut. Bestalde, aniztasuna, dibertsifikazioa eta homogeneotasuna kontzeptuak ez ditut soilik aplikatu baratzean dagoen aniztasun biologikoa ulertzeko; bestelako izaki eta bizitza formei dagozkien praktika, harreman, eta jakintzen aniztasun edo homogeneotasunarekin batera ikertu izan dut hori. Halaber, aurreko helburuekin batera, tesi honek azkenengo helburu orokorra izan du. Gehienetan oso urrun dauden eta nire iritziz elkarri gutxi begiratu eta entzuten dioten antropologia feminista eta ingurugiro-antropologia elkarrizketan jartzea ere izan dut xede. Soberan dira ingurugiro-antropologiak eta antropologia feministak partekatzen dituzten kontzeptu eta ikergaiak: zaintza(k), hazkuntza, bizitzak eta horren iraunkortasuna, edo 28
"natura/kultura" dikotomiari kritikak, besteak beste. Bestetik, Monsanto eta Bayerren arteko fusioak edo bat-egiteak erakutsi bezala, bioekonomien eta bizitzaren genetizazioaren garai honetan, gizakiei zein bestelako izaki bizidunei eragiten dieten teknobiopolitikak logika berdinen arabera eraiki eta antolatzen dira. Hartara, badu zentzua toki hibrido honetatik begiratzeak. Are, begirada eta ideia berriak ekar diezagukeelakoan nago. Halaber, maiz, ematen du antropologiaren bi adartzat hartzen diren horiek gaiak eskatzen duenean baino ezin daitezkeela batu, genero eta ekologiarekin zerikusia duen gai bat aztertzen dugunean, alegia. Oraingoan, hortik harago joan nahi izan dut, eta ingurugiro-antropologiaren gaitzat har genezakeenari antropologia feministatik begiratu diot; are gehiago, antropologia feministaren esparrura ekarri nahi izan dut, antropologia feminista generotik harago baitoa eta generotik harago doazen gaiak aztertzeko egoki bezain emankor eta iradokitzaile baita. Bestalde, aurreko guztia kontuan hartuta eta oinarri kontzeptualetatik abiatuta, honako hau proposatu nahi dut tesi honetan: Gipuzkoara heldu zirenetik, Jack eta Aretxabaletako Larrosa tomate barietateek identitatea eta aitortza eman dien singularizazio-prozesua (Cañedo, prentsan) bizi izan dute eta, prozesu horretan, elkarren ondoan egon dira, elkarri eraginez eta elkar eginez. Bi barietate eta identitate horiek sortzeko bidean -Jack eta Euskal Tomatearen identitatea batetik, eta Aretxabaletako Larrosa identitatea bestetik-, hiru dimentsiok berebiziko garrantzia hartu du: • Barietateak birsortzeko edo ugaltzeko moduak eta praktikek, baita espezieen arteko muga gaindituz horien bueltan sortzen diren relatedness (Carsten 2000) edo harremanek ere. • Barietateak ekoizteko prozesuek; barietateak direna eta ez direna mugatu eta zedarritu, barietateak sortu, eta barietateak bereizi eta singularizatzen dituztenak. • Aurreko biak zeharkatuz, barietateen lurraldetasuna, bertakotasuna eta jatorriak. Halaber, identifikazio eta barietateak sortzeko prozesu horietan aniztasuna eta singularizazioaren arteko etengabeko tentsioan murgilduko gara. Barietateak eratzean izaki berriak sortu arren, existitzen den bizitza-continuumean mugak ezarri eta ekoiztu daitekeena edo baloratu nahi dena identifikatu eta mugatu egiten da. 29
2. Etnografiaren nondik norakoak Ikerketaren prozesu, hautu eta ekarpen metodologikoak30 Soziologian lizentziatu ostean, Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra egin nuenean master horretako "ibilbide antropologikoa" egitea erabaki nuen, eta ostera doktore-tesia antropologiatik egitea ebatzi ere. Hasiera batean, sinpleki, antropologiatik ikertzea lan etnografikoa egitea zela ondorioztatuz, etnografia bat egingo nuela erabaki nuen, azkenean bi tomateen inguruko etnografia izan dena, hain zuzen. Metodologia etnografikoan nuen formazio eskasarekin, eta soziologian de-formatua, abentura etnografiko honetan sartu nintzen. Nik heldulekuak bilatzen nituenean zuzendariak "vete al campo31" agintzen zidan. Amildegia. Amildegiaren aurrean, maiz, ez heldulekurik, ez jauzirik, tarteko nonbaiten egon naizela pentsatu izan dut, norabiderik gabe eta planteamendu metodologikorik gabe. Hala ere, hasieratik oinarri batzuk argi izan ditut; oinarri epistemologikoak batez ere. Horiek presente izan ditut lekuan lekuko lanean zehar, eta zeharka egituratu dute lan hori. Halaber, nire gorputza ere konstante bat izan da lan etnografikoan, horren subjektu nagusia izan baita. Izan ere, etnografian, gorputza gure lanabes nagusienetakoa da. Beraz, aurretik planteamendu metodologiko zehatzik izan ez arren, lan etnografiko egoki eta emankorra egin dudala iruditzen zait. 30 Eskerrak eman nahi dizkiet lankide eta bidelagun izandako Olatz Dañobeitia Ceballos, Miren Guilló Arakistain eta María Zapata Hidalgori, atal honetarako emandako laguntzagatik: beraien tesiak eta metodologiaren inguruan emandako klaseetako materialak partekatzeagatik. Marta Luxán Serranori, atalari egindako ekarpen eta zuzenketak eskertu nahi dizkiot. 31 "Lekuan lekuko eremura joan". 31
da. Erreflexibitatea tresna metodologikoa dugu, eta horren bidez jakintza sortzeko bidean eratzen diren botere-harremanak ikusarazi eta kolokan jar ditzakegu (Gandarias 2014)35. Horrenbestez, kapitulu hau tesi hau sortu duten harreman, estrategia eta praktikak agerian jarri nahi dituen erreflexibitate ariketa izango da36. Hala ere, erreflexibitateak tesi osoa ere zeharkatuko du, egindako hautuak jasoz eta, adibidez, tokian tokiko laneko aipu eta erreferentzietan nire presentzia agerian utziz. Gainera, prozesu honetan zehar nire presentziak -eta Marc Badalenak- zein gure lanek ikergaiari eragin diote zuzen-zuzen. Hortaz, Aretxabaletako Larrosa tomatearen kasuan, gu geu ere izango gara aztergai, aztertutako gaia eta errealitatearen parte bilakatu baikara. Aitzitik eta esan bezala, metodologiaren inguruko atal honek badu beste helburu bat. Metodologia gure lanen oinarrietako bat da, eta metodologian ere trebatu egin behar gara, eta ikasi. Hortaz, diseinu metodologikoetatik harago, ikerketa-prozesuaren berri emateak zein egindako ahaleginak, akatsak eta ikaspenak azaltzeak berebiziko garrantzia duela pentsatzen dut. Doktore bilakatzeaz gain, tesi honek antropologo ere bilakatu nau, eta bilakaera horretan lekuan lekuko eskarmentua funtsezkoa izan da. Bi xede horiei eusteko asmotan, lau azpiataletan antolatu dut kapitulua. Lehenik eta behin, abiapuntu epistemologikoaz zein lekuan lekuko lanaren abiapuntuaz arituko naiz. Bigarrenik, lekuan lekuko lanean egindakoen eta erabilitako tekniken berri emango dut, eta horrekin batera etnografia honen ezaugarri nagusi bat azpimarratuko dut; hainbat unetan, Marcekin batera lan egin dudala eta, beraz, bi pertsonen artean egindako etnografia izan dela. Hirugarrenik, prozesuan nik neuk bizitakoari eta sentitutakoari lehentasuna eman, eta horrek ezagutzarengan izan duen eraginaz arituko naiz. Azkenik, zenbait hausnarketa eta proposamen jarriko dut mahai gainean. 35 Erreflexibitatea antropologian eta epistemologia feministan nola garatu den sakontzeko ikusi aipatutako artikulua. 36 Metodologiaren inguruko kapitulua erreflexibitate-ariketa gisa aurkezteko ideia Zapata Hidalgori (2019) zor diot, berak ere horrela aurkezten baitu bere tesian. 33
2.1. Amildegiaren aurrean ezin jauzi egin. Tokian tokiko lanaren abiapuntua Esan bezala, soziologia ikasketak bukatu ostean ekin nion masterra eta doktore-tesia egiteari. Antropologiatik lan egin nahi nuela banekien, baina etnografia zehazki zer zenaz deus gutxi nekien, ez maila teorikoan, ez eta praktikoan. Gainera, tesi zuzendariak "vete al campo, vete al campo" esaten zidan, baina nik ez nekien ez zein zen "eremu" hori, ez eta bertara nola joan ere. Batzuetan, "vete al campo" horri gehitzen zion "berak aginduko dizu". Eta nik galdetzen nion nire buruari ea esaldi hori ez ote zen bere ikuspegi latourrianoaren gehiegizko interpretazioa. Nola aginduko zidan, bada, "el campo"k37? Gerora, eskarmentuak eta irakurgaiek erakutsi didate "el campo" delako hori guk geuk ere sortu egiten dugula, ikertzen dugun errealitatearekin eta eremuarekin harremanean. Bestetik, etnografiaren gakoetako bat, hain zuzen, lekuan lekuko lanaren eremu horri lekua egin eta bertan sortzen diren hari, harreman eta galderei espazioa ematea dela ere ikasi dut. Rosana Guberrek (2011, 20), etnografiaren inguruko bere lanetako batean, etnografiak malgua eta irekia izan behar duela azpimarratzen du. Irekitasun horri eta ikerlariaren ezjakintasunaren onarpenari esker, aurreikusi ezin dezakegun "hori" eta "zentzurik ez duen" hori ikustera hel gaitezke. Edonola ere, Guberrek berak onartzen duen moduan, lekuan lekuko lana eta etnografia egiteko modua nabarmen aldatu dira, eta horrela aldatu da, etnografiaren alde "ireki" hori ere. Etnografiaren hainbat arlotan lanketa metodologiko handiak egin dira38. Horien ondorioz, etnografia egiteko modua zabaldu, aberastu, eta aldatu ere egin da. Guberrek, etnografiaren izaera ireki eta malguari lotuta, ikerlaria ezjakintasun metodologiko 37 Orokorrean, tesian zehar "lekuan lekuko lana" edo "tokian tokiko lana" terminoa erabiltzen ditut, orokortuagoa dagoen "landa lana" erabili ordez. Bestetik, gazteleraz "campo" izendatzen dugun horri erreferentzia egiteko "lekuan lekuko lanaren eremua" erabiltzea egoki irudituko litzaidake, baina adierazpena laburtze aldera "lan-eremua" edo "eremua" terminoak erabiliko ditut. Termino horiek euskaraz aurkitzea zaila izan zait, eta horretan berebiziko ahalegina egin dut, nire kasuan lan-eremua landa eremua bera zelako -landa eremua, "baserri inguruko gune edo eremua, hiriguneari kontrajartzen zaiona" da, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren definizioa hartuta-. Beraz, konfusioak sor zitzakeen iruditzen zitzaidan. Edonola ere, nabarmendu nahiko nuke gazteleraz deritzon "campo" euskaratzeko ditugun hitzak landa eremutik datozela. Eremu edo alor terminoak aproposak izan zitezkeen horretarako. Biak ala biak, landa eremutik datoz, eta espazio edo gune mugatu bati erreferentzia egiteko erabiltzen diren hitzak dira. Landa eremu horretatik aterata, ikerketa arloan zein bestelako hainbat arlotan ere mugatzen dugun zerbaiti erreferentzia egiteko erabiltzen dugu eremu edo alor hitza. Kasu honetan, ikerketan zehar mugatzen dugun ikerketarako esparruari erreferentzia egiteko erabiliko ditut "lan-eremua" edota "lekuan lekuko lanaren eremua" terminoak. Miren Artetxe Sarasolari, Jaime Altuna Ramirez eta Jone Miren Hernández Garcíari horren inguruan emandako azalpenak eta partekatutako hausnarketak eskertu nahi dizkiet. 38 XX. mendeko 70. eta 80. hamarkadetan azaleratu ziren gizarte zientzien epistemologia eta eredu metodologiko nagusiei egindako kritikak. Halaber, kritika horiekin batera esperimentazio metodologikorako bideak ere ireki ziren (Guilló 2020); etnografiaren "une esperimentala" izendatu zuten orduan jada George E. Marcus eta Michael F. Fischerrek (1986). 34
batetik abiatzen dela ere badion arren, metodologikoki gero eta prestatuago gaudela esango nuke nik. Halaber, metodologiaren inguruan ikastea eta horretan trebatzea irekitasun eta malgutasun horrekin bateragarria ere izan daiteke. Edonola ere, etnografiaz zein bere metodo edo metodologiez prozesuan bertan ikasi dut gehienbat. Areago, prozesuan baino gehiago, idazteko momentuan, lekuan lekuko kaiera irakurriz, egin ditut etnografiari buruzko ikaspen garrantzitsuenak. Hortaz, etnografia honen abiapuntuan etnografiaz metodologikoki gutxi zekien Marta Barba Gassó soziologoa zegoen. Irekia, bai, baina lanerako behar diren tresnak gehiegi ez ezagutu eta kontrolatzeak sortzen duen ziurtasun ezarekin. Baneramatzan jada urte batzuk SIMReFen39 parte hartzen eta epistemologia eta metodologia feministen inguruko lanketa egiten. Aitzitik, gai horiek beste planteamendu metodologiko batzuekin loturik nituen landuak, eta etnografiaz gutxi banekien, horri ikuspegi metodologiko feminista gehitzeaz are gutxiago. Horrenbestez, zeharka aplikatu ditut epistemologia feministaren begirada eta ikuspuntua nire lekuan lekuko lanean. Horren araberako planteamendu metodologikoa taxutu ordez, prozesu horretan hainbat elementu kontuan hartuz aplikatu dut. Horretarako, lekuan lekuko lanean zehar begirada erreflexiboa oso presente izan dut: zertarako ari nintzen lanean, zeinengana heltzen nintzen eta norekin lan egitea hautatzen nuen, zein kokapenetan nengoen eta horrek harremanei eta ikerketari nola eragiten zion, eta abar. Horrek, behin eta berriz kontraesan askotara eraman nau, eta hainbat unetan blokeatu ere. Itziar Gandariasek (2014) "deserosotasuna bizitzearen" garrantzia azpimarratzen du, eta horren jakitun izan arren, deserosotasun horrek blokeatu egin nau hainbatetan. Hala ere, eta denborak ematen duen talaiatik, egin dudan moduko lekuan lekuko lan batentzat kontraesan eta deserosotasun horiek presente eduki izana lagungarria delakoan nago. Izan ere, metodologikoki nahiko lan "klasikoa" egin dut: ez dut ikerketa parte-hartzailerik egin; ni neu ere hein handi batean ez naiz ikertzen dudan errealitatearen parte; eta nik hartu ditut ikerketari dagozkion erabaki gehienak. Ikertzaileak horrenbeste botere hartzen duen horrelako planteamendu batean, epistemologia eta metodologia feministaren planteamenduak presente izatea "prebentziozko" ekintza da. Idazterakoan, begirada hori kontuan izaten eta nire presentzia jasotzen ahalegindu naiz, jendearengana nola heltzen nintzen eta gure kokapenek egoerari nola eragin dioten agerian jarriz. 39 SIMReF Ikerketa Metodologia Feministaren Diziplinarteko Mintegia da (katalanezko siglengatik du SIMReF izena). Ikerketa metodologia feminista landu eta bultzatzeko helburua du, eta horretarako ikastaroak, mintegiak, jardunaldiak zein ikerketak burutzen ditu. 35
Amaitzeke, epistemologia feministatik objektu-subjektu dikotomia kolokan jarri izan da. Lehenago azaldu dudan moduan, jakintza gorpuztu eta kokatu egin behar dela proposatu zuen aspaldian jada Harawayk (1995). Maiz, hitz horiek ikerlariari eta berorren kokapenari garrantzia aitortzeko erabili dira: nork eta zein kokapenetik ikertzen duen, zein harreman sortzen ditugun, eta abar. Horren garrantzia ukatu gabe, jakintza kokatuaren proposamenak ezagutzaren beraren inguruan ere hitz egiten digula esango nuke. Esan bezala, jakintza ez dago gugandik eta ikerketarengandik at, ikerketa-harremanetatik eta -ekintzetatik sortutako zerbait da, prozesuan sortutako errealitate partzial bat, hain zuzen. Horri ere tokia egin diot etnografia honetan -oraingoan etnografia bere zentzu literarioan ulertuta, hots, idatzizko testu honetan- eta, horregatik, Aretxabaletako Larrosa tomatearen historia eta istorioa posible askoren artean bat baino ez direla diot. Hori dela eta, historia hori sortzeko bidean hartutako erabakiak eta egindako pausuak ere agerian utzi ditut. Halaber, Marc eta biok historia horretan ere tokitxo bat daukagu, eta hori presente egin nahi izan dut testuan zehar. Jack tomatearen kasuan, modu bertsuan ez bada ere, nire presentzia agerian utzi dut, eta hazi, barietate eta tomate horien izaera eta errealitatea ezagutzeko egin dudan ibilbidea kontatzen ere ahalegindu naiz. Bide horrek, ikertzen ari nintzenaren inguruko informazioa emateaz gain, ikerketaprozesu eta ikergaiaren "eraikuntzaren" berri ere ematen digu. 2.2. Noraezean norabait, eta nonbaiteraino. Etnografiaren pausuak, faseak, ekimenak eta nolakotasuna Ikuspegi epistemologiko eta metodologiko feminista presente izanik ekin nion tokian tokiko lanari. Jada esan dut etnografiaz gutxi nekiela eta ikertu nahi nuenaren inguruan ere deus gutxi nekien; "haziak", modu zabalean. "Egungo ekoizpena eta errealitatearen berri" jakin nahi nuen, zehaztasunez. Gaia zehaztu eta lekuan lekuko lana hastekotan nengoela, aipatu jardunaldia gertatu zen Donostian. Ordurako, nire tesi zuzendariak aspaldi esana zidan kultibo mota bat aukeratu eta horretan zentratzeko. Marcek berak ere tomateen kultiboarengan arreta jartzeko esaten zidan. Tomatea horren gaizki moldatzen/hazten den lurralde batean urte "gutxi" batzuetan izan duen zabalpena bitxia egiten zitzaion, eta antropologiatik ikertzeko zerbait zela aipatu zidan hainbatetan. Jardunaldi horretan ezagutu nuen, beraz, interesgarria zatekeen errealitatea eta kasua: Aretxabaletako Larrosa tomatea. Gainera, bazirudien horren bueltan gatazka bat sor zitekeela, baita erregistro- eta pribatizazio-prozesu bat ere. Ikertzeko interesgarria izateaz gain, horrelakorik gertatzekotan baldin bazegoen, horren bueltako ikerketa bat egitea sektorearentzat ere lagungarri izan zitekeela pentsatu nuen. Gainera, 36
banituen bi "osagai" interesgarri, ikuspegi osoagoa izateko; EAEn nabarmentzen ari zen bertako barietate bat egoteaz gain, jada erabat nabarmenduta zegoen beste barietate komertzial eta hibrido bat ere bazegoen, alegia, Jack barietatea. Orduko hartan, batez ere Aretxabaletako Larrosa tomatearen kasuan zentratzea erabaki nuen, betiere Jack kasuari ere erreparatuz. Oraindik lekuan lekuko lana nola eta non egin argi izan ez arren, zeren bueltan ikertu nahi nuen argiago nuen, eta horrek ireki zidan tokian tokiko lanaren bidea. 2.2.1. Etnografiaren pausuak, faseak eta ekimenak Egoera ireki horretatik abiatu nuen lekuan lekuko lana. Lehenengo pausua, nituen kontaktuetatik tiraka bideak eta ateak irekitzen hastea izan zen, oraindik zehazki zer eta non egingo nuen argi izan gabe. Zentzu horretan, hau ez da izan aldez aurretik planifikatutako etnografia. Ez nekien zenbat elkarrizketa, zein profilekori, ezta non eta zenbat "behaketa" egingo nituen. Lanaren helburuek bestela eskatu zidaten. Parean bi tomate barietateak nituen, eta horien inguruko informazio mota ezberdinak bildu nahi nituen. Alde batetik, beraien historia ezagutu nahi nuen: Euskal Herrira eta Gipuzkoara heldu zirenetik egungo ospe egoerara nola heldu diren ulertu nahi nuen. Bestetik, egun barietate horiek zein eta zer diren jakin nahi nuen: besteak beste, non landatzen diren, nola saltzen diren, edo nola ugaltzen diren euren haziak. Halaber, bi informazio mota horiek osatzeko, nekazaritza zein hazien ekoizpen eta ugalketaren inguruko zenbait informazio ere beharko nuela aurreikusten nuen. Informazio horiek osatzeko ezin nuen erabat aurreikusi zehazki nolako tokian tokiko lana egin behar nuen. Guztiz kontrara, hari batzuetatik tiraka hasi, eta kasuak osatu eta behar nituen informazioak jaso arte elkarrizketak, bisitak eta behaketak egitea besterik ez nuen aurreikusten. Beraz, hiru eremu nagusietan kokatzen nituen hasiera batean jaso nahi nituen informazioak: Aretxabaletako Larrosa tomatearen bueltan, Jack tomatearen bueltan eta, lehenengo sektorean, hazi zein barietateen bueltan. Edonola ere, hasiera batean Jack barietatearen kasuak tesian zein toki izango zuen ez neukan guztiz argi. Agian "kontraste" edo "kontrol aldagai" gisa tratatuko nuke, agian Aretxabaletako Larrosarekin alderatuko nuke, agian... galdera itxi gabe ekin nion bideari, Jacken inguruko informazioa zehazki nola osatu aurrerago erabakiko nuelakoan. 37
Begirada atzera botaz, oraingo ikuspegitik lekuan lekuko lanean bi fase nagusi identifikatzen ditut40. Lehenengo fasean, modu orokorrean gaiari eta lan-eremuari gerturatu eta Aretxabaletako Larrosa tomatearen inguruko informazioak zein praktikak ezagutu eta jaso nituen. Halaber, garai horretan lehenengo sektorean eta hazien eta barietateen munduan inplikatuta zeuden hainbatekin ere egon nintzen. Fase hau, gutxi gorabehera, 2015eko bukaeran hasi eta 2016an zehar burutu nuen. Hala ere, 2017an zehar ere kontaktua izan nuen aurreko urtean ezagututako batzuekin, eta lan-eremuan gutxienezko presentzia mantendu nuen. Bigarren fasea 2017ko bukaera eta 2018ko hasieran gauzatu nuen. Aurreko fasean sortutako informazioa gainetik aztertuta, zein informazio falta zitzaidan eta zein kontrastatu nahi nuen baloratu, eta bigarren faseari ekin nion. Fase horretan, alde batetik, hainbat aditu eta erakunde publikotako langilerekin elkartu nintzen. Zenbait zalantza tekniko argitu eta erakunde publikoen zein ikerkuntza-arloaren inplikazioa ezagutu nahi nuen. Bestalde, Jacken inguruan jada jasoak nituen informazioak ondo osatzeko baliatu nuen bigarren fase hori. Atal hau idazten ari naizelarik, aurreko bi faseoi hirugarren bat gehitu behar diedala konturatu naiz. Etnografia, maiz, idazketa fasearekin batera bukatzen da, eta halaxe izan da oraingo honetan. Beraz, etnografia honen hirugarren fasea analisia egiteko eta testua idazteko unea izan da. Lehenengo fasean, beraz, Aretxabaletako Larrosa tomatearen inguruan aritu nintzen batik bat. Tomate horren bueltako egungo praktika, sare eta harremanak ezagutu nahi nituen: tomateak non landatzen diren, haziak non eta nola ugaltzen diren edo barietatea noraino zabaldu den, besteak beste. Halaber, Marcen interesak bultzatuta, barietatearen historian arreta jarri nuen. Horretarako, hasieran Marc eta biok genituen kontaktuetatik tiraka hasi nintzen, eta horien bidez joan nintzen tomate hori inguratzen duen jendea eta harremanak ezagutzen. Kontaktuak lortzeko bide horrek, pertsona gakoak ezagutzeko bidea emateaz gain, sektoreko harremanak eta sareak marraztea ahalbidetu zidan. Hau da, ikergaiari heltzeko bidea bera ikergaiaz ere mintzo izan zait. Lehenengo fase honetan hiru saio mota ezberdin identifikatzen ditut. Alde batetik, pertsona gakoekin zein lehenengo sektoreko langile eta teknikariekin elkartu eta elkarrizketak egin nituen. Saio hauen helburua sektorean kokatzea, kontaktuak lortzea, eta hainbat informazio praktiko erdietsi eta kontrastatzea zen. Hauetako batzuekin tesiaren urteetan zehar behin baino gehiagotan elkartu naiz, gehienetan, gainera, era informalean. Hau da, ez naiz beraiekin elkartu propio elkarrizketa formal eta egituratu bat egiteko; zonaldera nindoanean deitu eta 40 Lekuan lekuko lanean zehar izan ditudan berriemaileekin -norbanakoak zein talde, ekimen edo eragileaktaula bat osatu dut. Ikus Eranskina II. 38
pote bat hartzeko, batera bazkaltzeko, edo beraien baratzean bisita bat egiteko baizik. Edonola ere, saio horiek formatu ezberdinak izan dituzte; batzuetan formalagoak izan dira, noizbait grabatu ere egin ditut, eta beste batzuetan erabat informalak izan dira. Halaber, jarduera hauek ezin dira erabat "ikerketa-teknika" batean sailkatu; ez dira ez elkarrizketak, ezta behaketak ere. Aitzitik, etnografian gakoak diren "egoteko uneak" izan dira, lan-eremuan egoteko uneak, alegia; eta, Francisco Ferrándizek (2011, 113) dioen moduan, etnografoek gehien erabiltzen duten metodoa dira. Etnografia teknika zehatz batzuen unean uneko erabileratik harago doa, eta eremuan murgiltzean eta egotean oinarritzen da prozesu etnografikoa. Nire kasuan, etnografiaren lehenengo fase horretan toki gehiago hartu zuten saio horiek eta lan-eremuan sakon eta luzaz murgiltze horrek. Elkarrizketa eta saio horien adibide argia dira Kepa eta Patxirekin partekatutako uneak. Kepa eta Patxi, biak ala biak, Aretxabaletakoak dira, biak irakasle jubilatuak, biak baratzezainak afizioz, eta bien baratzeetan aurkitzen dugu Aretxabaletako Larrosa tomatea. Halaber, Kepa Aretxabaletako Larrosa barietatearen historian pertsona gakoa da41. 2016eko udaberrian Kepa eta Patxi izan ziren Marc eta bion zonaldeko bidelagun gertukoenak, eta hainbatetan bazkaldu genuen Keparen etxean edota Patxiren baratzeko etxolaren aterpean. Beraien bidez kontaktuak lortu eta Aretxabaletako Larrosa tomatearen historia eta protagonistak ezagutzeaz gain, zonaldean kokatu, bertako nekazaritzaren bilakaera ezagutu, eta azkenengo belaunaldietan jazotako aldaketa sozial eta geografikoen berri izan genuen. Keparen baratzean jakintza tradizionala eta jakintza agroekologiko modernoaren arteko sinbiosi ederra ezagutu genuen; bere amandreak bezala egindako bideak erakutsi eta gero, arraintegian hartutako arrain-hezurrak ikus genitzakeen baratze bilakatutako pinudian eta, bitartean, lurra izendatzeko ñabardurak nabarmentzen zituzten hamaika izen erabiltzen zituen. Liluratuta geratzen nintzen. Altueran kokatua dagoen Patxiren baratzean, aldiz, bailararen ikuspegi ederra genuen, bestaldeko mendiak eta zelaiak ikusten genituelako. Horiei begira, maiz, ingurunearen aldaketen berri izan genuen. Bertan biekin izandako hitzorduak oso emankorrak izan ziren, gu ia-ia desagertu egiten baikinen, eta beraien arteko elkarrizketak informazio askoren iturri bilakatu baitziren. Bigarren saio mota bat, bereziki Aretxabaletako Larrosa tomatearen historian gakoak izan diren pertsonei egindako elkarrizketak edo bisitaldiak izan dira. Horien helburua barietatearen historia eta horretan garrantzitsuak izan diren pertsonak ezagutzea izan da. Formalki, saio 41 Aretxabaletako Larrosa barietatearen kasuan sakonago aurkeztuko ditut. 39
horien muina elkarrizketak izan dira: hainbat baserri eta baratzetara joan gara bertakoak elkarrizketatu, barietatearen historian duten papera ezagutu eta horri buruz dakitena jasotzera. Edonola ere, horrelakoetan toki handia hartu dute baratzeek eta baserriek beti. Guk asmo hori izan ala ez, gure solaskideek baratzeetara eraman gaituzte, euren lan eremuetara, alegia. Nik hala aurreikusi ez banuen ere, solasaldiotan jasotakoaz gain, elkarrizketak inguratu dituzten une eta tokiek hitzek bezainbesteko informazioa eskaini didate. Kasuak idaztean horretaz konturatu naiz eta hori islatzen ahalegindu naiz. Hori dela eta, saio horiek ezin ditut "elkarrizketa" moduan sailkatu eta izendatu, berauetan ikerketa-teknika horretatik harago doazen informazioak sortu baititugu. Badakit, berez, etnografia horretan datzala, eta lekuan lekuko saio guztiak ezin direla teknika batean edo bestean sartu, lehenago esan bezala etnografiaren gako nagusia lan-eremuan murgiltzea baita. Aitzitik, elkarrizketan izan behar zituzten baina hortik harago joan ziren horiei izena jarri nahi izan diet, berauen ezaugarriak azpimarratzeko asmotan. "Bisitaldiak" izendatu ditut42. Aretxabaletako Larrosa kasuaren protagonista gehienekin egin genituen bisitaldiak, kasu gehienetan Marcekin batera. Noizbait, baina, berak bakarrik edo nik bakarrik ere egin izan ditugu. Azkenik, lehen fasean barietateen bueltako egungo praktika, harreman eta jakintzak ezagutzeko gako izan zaidan azkenengo saio mota bat behaketak izan dira. Horietako batzuk errepikatuak izan dira, eta beste batzuk aldizkakoak. Jarraikortasuna izan zuten behaketak bi tokitan egin nituen. Batetik, Neikerreko Derioko instalakuntzetan, neguan zein udaberrian, bertako tomate barietateekin entsegu bat egiten ari zirenean43. Bestetik, Ekolandare Mintegikoekin ere hainbat behaketa egin nuen 2016ko udaberriko denboraldian, haziak erein eta landareak gehien saltzen dituzten sasoian, alegia44. Beraiekin, mintegian bertan zein zonaldeko azoka batean beraien salmahaian egin nituen behaketa saioak. Kasu horretan, haziak ereiteko eta landareak sortzeko prozesua ezagutu nuen, baita landareen salerosketarena 42 Sakonduko dut horretan metodologia kapituluaren amaieran. 43 NEIKER, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea da. Erakunde publikoa ez den arren, Eusko Jaurlaritzari estuki lotua da. Hainbat egoitza ditu eta bakoitzean arlo ezberdinak lantzen dira. Arkaute egoitzan Germoplasma-Bankua dute. Derioko instalakuntzetan, aldiz, zenbait barazki-laborantzari lotutako ikerketa eta entseguak burutzen dituzte. Germoplasma-Bankuko espezie horien haziak ere Derion gordetzen dituzte. Besteak beste, Derion hainbat urtetan bertako tomate barietateekin entseguak egin dituzte, beraien ekoizpena ezagutu eta ezaugarritzeko eta tomategintza konbentzionaleko ekoizleen artean bertako barietateren bat edo beste zabaldu nahian. Entsegu horietan Aretxabaletako Larrosa barietateak -bertan "Morado de Aretxabaleta" edo "Aretxabaleta" izendatuta- presentzia handia izan du. Entsegu horietako batean behaketak egin nituen 2016. urtean zehar. 44 Ekolandare mintegia lauzpabost urte martxan daraman landare ekologikoko mintegia da, eta Gipuzkoan dago. Proiektuaren bultzatzaile eta langileek oso presente dute bertako barietateen gaia, eta lan handia egiten dute inguruan dauden barietateak jasotzen, ezagutzen, eta beraien mintegian ereiten, saltzen eta zabaltzen. 40
ere. Halaber, azokan egoteak, berriz ere, zonaldean kokatzen lagundu zidan: beraien arteko harremanak, baratzarekiko joerak eta jarrerak, barietateekiko gustu zein lehentasunak eta abarrekoak ezagutu nituen bertan. Era berean, azokan bertan aldez aurretik elkarrizketatutako beste pertsona batzuk ere bazeuden, eta "lan-eremuan" presentzia mantendu eta pertsonokin harreman informalagoak sortzen ere lagundu zidaten behaketa horiek. Bestalde, aldizkako behaketak ere egin ditut. Barietate honen historian denak ez dira baratzezainak, eta azkenengo urteotan tomate barietate horren bueltako ekimenak areagotu dira. Horiek ere historia hau osatzen dute, eta beraz, ekimen horietara ere bertaratu naiz, kasu batzuetan elkarrizketak ere eginez osagai gisa. Adibidez, Aretxabaletako Tomatearen Astea45 ekimenean hainbatetan egon eta gero, horren antolatzaileak elkarrizketatu nituen, ekimen horren nondik norakoak hobeto ezagutzeko. Aretxabaletako Larrosa tomatearen kasua osatzen nindoan heinean, Jack tomatearen inguruko informazioak ere biltzen joan nintzen. Izan ere, bertako barietateak, Gipuzkoa mailan - bereziki sektore agroekologikoan- ezaguna eta erreferentziazkoa bilakatzeko bidean, Jack izan du ispilu eta kontraste. Bertako barietateekin egin diren ikerketa askotan Jack "kontrol aldagai" gisa erabili da. Halaber, Aretxabaletako Larrosa barietatea definitzerakoan, maiz, Jackekin konparatuz egin dute. Hortaz, Jacken presentzia nabarmenaz ohartu, eta horren inguruko informazioak biltzen joan nintzen lekuan lekuko lanaren lehenengo fasetik bertatik. Limara ikerketa-egonaldia egitera joan aurretik lekuan lekuko lana itxi nahi nuen, beraz, orduan ekin nion lekuan lekuko lanaren bigarren fase horri. 2017ko bukaerako eta 2018ko hasierako hilabeteotan izan zen hori. Nituen informazioak osatzea nuen xede. Horretarako, fase horretan bi eremu nagusi arakatu nahi nituen: alde batetik Jacken bueltako informazioa osatu nahi nuen; eta, bestetik, orokorrean nituen informazioak borobildu nahi nituen, nituen zalantza batzuk argituz, eta testuinguru orokorra hobeto osatuz. Eta horri ekin nion. Horretarako, alde batetik, lehenengo sektorekoak diren eta hazien ekoizpen zein ugalketarekin harremana duten hainbat langile, teknikari, agronomo eta ekoizlerekin elkartu nintzen. Bestetik, Jacken inguruan nituen zalantzak argitzeko beste bide batzuk jorratu nituen: berriz ere hainbat teknikari ezagutu eta elkarrizketatu; Jack tomateak ekoizten dituzten bi etxalde ezagutu eta bertako nekazarietako bat elkarrizketatu; Jack hazien ekoizpenera gerturatu; eta, Eusko Labeleko Euskal Tomatea markaren inguruan informazio gehiago izateko, zigilua 45 Ekimen hau 2016an burutu zuten lehenengo aldiz eta horren ostean urtero antolatu dute, 2020an izan ezik, pandemiaren eraginez. Debagaraia Debagoienako Landa Garapenerako Elkarteak eta Debagoienako Mankomunitateko Turismo arloak antolatzen dute, besteak beste Aretxabaletako Udalaren babesarekin. Aretxabaletako Larrosa kasuan hobeto ezagutuko dugu ekimena bera eta antolatzaileen lan eta zeregina. 41
kudeatzen duen Hazi Fundazioko langile batekin kontaktatu. Halaber, kalitateko tomateen ekoizpen eta merkaturatzearekin zerikusia zuen hainbat ekimen ere ezagutu nuen. Oraingo honetan, Jack tomateak ekoizten dituzten bi baserrietan lehenengo fasean egindako moduko bisitaldiak egin nituen. Aldizkako behaketaren bat ere egin nuen, baina epealdi horretan egindako saio gehienak elkarrizketak izan ziren. Fasea ixtear zegoela, Jack haziak Euskal Herrian merkaturatzen dituen komertziala elkarrizketatzea lortu nuen, Aitor46. Bere bitartez baieztatu nuen haziok hainbat urtetan Perun ekoiztuak izan zirela, eta horrek ireki zidan lekuan lekuko lana bertan amaitzeko gogoa. Tokian tokiko lana bukatutzat nuenean joan nintzen Limara ikerketa egonaldia egitera eta, han nengoelarik, Perun multinazionalentzako hazi hibridoak ekoizten dituen etxalde bat ezagutzeko parada izan nuen. Bertan, tesi honen azkenengo bisitaldia egin nuen. Bi fase hauetan zehar, dokumentazioa biltzeari eta aztertzeari ere ekin diot: barietateen erregistro eta hazien ekoizpenari buruzko legediak, egindako ekimenen kartel, eskuorri edo argazkiak, eta prentsan agerturiko albiste zein erreportajeak, besteak beste. Horiek ere gakoak izan dira tesi honetan, eta testuan zehar erreferentzia egingo diet. Berriz aipatu nahi dut etnografia honetan lekuan lekuko bi epealdi horiek osatzen dituen hirugarren fase bat ezinbestekoa izan dela, hots, analisi eta idaztearena. Nire kasuan, idaztea izan da analisia egiteko unerik baliotsuena, ideiak garatu, teoriarekin lotu, eta proposamen berriak egiteko unea, alegia47. Halaber, tesia idazten joan naizen heinean ikusi dut zein informazio osagarri behar nituen eta zein ordenatan jarri. Esaterako, 3. eta 4 kapituluetan nekazaritza-ekoizpenaren, elikaduraren, hazi ekoizpenaren eta bioteknologiaren garapenaren testuingurua garatzen dut. Horren beharra sumatu nuen kasuak idazten hasi nintzenean eta, beraz, idazteak horietara eraman ninduen. Horrenbestez, idazten hasi aurretik tesirako eskema 46 Aitor, egun, Seminis enpresarentzako Jack haziak banatzen ditu EAEn, baita inguruko erkidegoetan ere. Aitaren negozioari jarraipena eman dio, eta nekazaritza-jarduerari lotutako produktu eta hornigaien saltzaile eta banatzailea da. Berez, urte askotan Seminisen lehiakideak diren beste hazi-etxe batzuen haziak banatu ditu, eta egun ere horretan dihardu. Duela urte gutxi batzuk, Seminisen banatzailea zenak lana utzi behar izan zuen eta berari eskaini zioten. "Lehiakide" izan arren, merkatua oso ondo ezagutzen zuen eta bertan kontaktu-sare oso sendoa zuelako eskaini zioten. 47 70. eta 80. hamarkadetara arte, etnografian arreta gutxi jarri izan zen idazketan (Marcus eta Cushman 1998). Handik aurrera, baina, horren inguruko hausnarketa zein ekarpen metodologikoak askotarikoak izan dira (ikus Francisco Ferrándiz 2011). Idazketari etnografian duen garrantzia aitortu egin zaio, baita ikerketen une ezberdinetan duena ere. Honorio Velasco eta Ángel de Radak (1997), adibidez, informazioa etnografia bilakatzeko pausuak -beraiek "zirkuluak" izendatzen dituztenak- definitzen dituzte eta horietako gehienetan idazketa presente dago. Edonola ere, une edo pausu horiek ez dira bata bestearen segidan gertatzen, era nahasian baizik. Hala ere, sailkapenak egin, egin dira eta, horietako batzuetan, analisia bera eta kategoria analitikoak sortzeko unea edo pausua bukaerako testuaren idazketatik bereizi izan da. Nire kasuan, aldiz, lehenago kategoria batzuk sortu banituen ere, idazketa-prozesuan bukatu eta findu dut analisia. 42
bat zirriborratu nuen arren, idazten joan ahala forma eman diot testuari, atalak gehitu, kendu, aurreratu eta atzeratzen nituen bitartean. Testuan ageriko egin dudan moduan, idazketa-prozesu horretan zehar nik neuk, Marta Barba Gassók, presentzia handia izan dut. Nire kezkek, nire interesek eta nire lehentasunek baldintzatu dute zein gaietan sakondu eta zein gai utzi kanpo. Noski, horretan ere eragina izan dute zuzendariarekin izandako elkarrizketek, lankideekin partekatutako solasaldiek, eta kongresuetan izandako kontraste eta hizketaldiek. Idazketarena prozesu luzea eta gogorra izan arren, polita eta emankorra ere izan da. Kasuei forma eman eta publiko egitea sektoreari aitortza eta itzulera egitea izan da niretzat. Omenaldi txiki bat, zeinetan beraiekiko "leial" izaten eta errealitate baten berri ematen saiatu naizen. Errealitate hori, gainera, zenbait kasutan "galtzear" dago, eta horren historia kontatzea bere memoria eraikitzea ere badela jakitun, horren pisua eta ardura sentitu izan dut hainbatetan. Halaber, historia hauetan dauden aitortza-jokoak ikusita, nik idatzitakoak horiei nola eragingo zien ere kontuan hartu dut. Izenen erabileran zein emakume eta gizonen presentzian kontuan hartu dut hori, besteak beste. Nik neuk eta nik idatzitako historiak zein eragin izan zezakeen ere presente izaten ahalegindu naiz. Idazketa-prozesu hau ikusitakotik eta lehenago idatzitakotik zerbait sortzeko unea ere izan da. Batez ere analisiaren atalean, baina baita testuinguruan zein kasuen ataletan ere, nire aletxoa uzten ahalegindu naiz. Analisiaren atalean, batik bat, ideia berriak sortzeko eta hainbat ideia elkar-lotzeko saiakera egin dut. Une pizgarri eta aberasgarria izan da oso. Espero, niretzat ez ezik, irakurleentzat ere horrela suertatzea. 2.2.2. Bi pertsonen artean egindako etnografia partekatua, eta sektoreari itzultzea48 Biren artean egindako etnografia partekatua Une askotan bikotean egindako etnografia izan da hau. Hasieratik, gertuko eta kide sentitu ditudan batzuk ondoan izan ditut ikerketa honetan, Marc eta Kelo49 bereziki. Marc MALetik 48 Ikerketa bukaeran edo prozesuan zehar, parte hartu duten pertsonekin ikerketaren beraren emaitzen inguruan partekatzen dugunari erreferentzia egiteko "devolución" hitza darabilgu gazteleraz. Euskaraz "itzultze" terminoa erabiltzea lehenetsi dut, egokiena delakoan. 49 Kelo jatorriz madrildarra da baina urteak daramatza Gipuzkoan. Kontsumo talde baterako barazkiak ekoizten urteak eman zituen, eta horretan ari zelarik beretzat hazi asko gorde eta ugaltzen zituen jada. Halaber, lehenengo sektoreko hainbat ekimen eta elkartetan parte hartzen zuen, maiz, bertako barietate eta 43
ezagutzen nuen, eta Donostiako Cristina Enea Fundazioan antolatzen dituen ekimenetara joan naiz maiz, batez ere tesiaren hasierako garaietan. Gaian sartzeko eta kokatzeko oso baliagarriak egin zitzaizkidan Haziera Artxiboan emandako orduak. Kelo, aldiz, tesi garaian ezagutu dut gehienbat. Hasiera batean, Hazien Sareko kide moduan ezagutu nuen, eta Marc eta Leire Biolurreko50 teknikariarekin batera elkartu ginen hainbatetan, kontu ezberdinak lantzeko. Hazien Sarea elkartearen baitan, "Gipuzkoako taldea" osatu genuen, tokian tokiko lana indartzeko asmoz. Hortik abiatuta, gure harremanak sendotzen joan dira eta, usu, elkarren babesa izan gara. Nork bere proiektuak izan arren, proiektu horiek lotzen eta elkar elikatzen ahalegindu gara, eta elkarren "aholkulari" bilakatu ere. Elkar laguntzeko eta elkar elikatzeko ahalegin horren erakusle argia da Marc eta biok egin duguna. Une bertsuan hasi behar genuen biok Aretxabaletako Larrosa tomatearen bueltan ikertzen, ingurune berean, eta antzeko galderak egiten. Beraz, lana bikoiztu baino, eta sektorekoei lan bikoitza eskatu baino, batera lan egitea erabaki genuen, eta baita bikote ona osatu ere. Marc aspaldi ari da lehenengo sektorean lanak, ikerketak eta proiektu partehartzaileak burutzen. Gipuzkoako sektore agroekologikoa ondo ezagutzen du; eta bertakoek ezagutzen dute. Halaber, badaki nola gerturatu jendearengana, ezagutzen ditu sektorearen beharrak, denborak, hizkerak, eta abarrekoak. Horretarako gorpuzkera egokia ere badu, edo izan baino, ziurrenik, egina du gorpuzkera eta hizkera hori. Nik ere badut hortik zerbait, baina beharbada konfiantza falta izan dut maiz. Hortaz, Marcekin joateak konfiantza eman dit, eta baita jendearengana gerturatzen lagundu ere, maiz mesfidantza sortzen duena segurtasun eza bera baita. Nik, aldiz, beste gaitasun batzuk ekarri dizkiot osatu dugun bikoteari: besteak beste, euskara. Marc eta biok, jatorriz, katalanak gara. Dagoeneko, biok 10 urte baino gehiago daramatzagu Euskal Herrian. Marc ere euskara ikasten ari da, eta gero eta trebeagoa da. Lekuan lekuko lanaren garaian, ostera, oraindik ez zen gehiegi ausartzen euskaraz mintzatzen. Horrenbestez, askotan ni izan naiz elkarrizketak ireki eta lanaren nondik norakoak azaldu dituena. Marcek hazien inguruan lana eginez. Duela hiru urte inguru, barazkiak ekoizteari utzi eta bertako hazi ekologikoak ekoizten hasteko apustua egin zuen, eta horretarako Aleka elkartea sortu zuen. Aleka agroekologiaren ikuspegitik Euskal Herrian bertako hazi ekologikoak ekoizteko martxan jartzen den lehenengo ekimena da, eta Kelo horren bultzatzaile nagusietakoa da. 50 Biolur Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Elkartea da, eta ekologikoan ekoizteko hazi eta barietateen gaia da landu dituen problematiketako bat. Jada tesian nengoelarik, Biolurreko teknikaria den Leire, Marc eta Kelorekin batera elkartu ginen, Gipuzkoan bertako barietateen gaia lantzeko. Halaber, Kelo Aleka proiektuarekin hasi zenean hainbatetan gurekin kontrastatu zituen bere gogoak, kezkak eta zalantzak, eta hala da oraindik gaur egun. Halaber, Leirek eta Biolurrek bultzada handia eman diote Aleka proiektuari, eta horren hastapenetan elkarlanean jardun zuten, beste hainbat elkarterekin batera. 44
sendotasuna eman dio gure presentziari, eta niri segurtasuna. Noski, badago egoera horren genero irakurketa argia egitea. Biren artean egindako lan horren zenbait alde on azpimarratu nahi dut. Batetik, sektorearekin errespetuz hartu genuen erabaki hori. Izan ere, biok jakitun ginen lehenengo sektorean ikergai izateaz kokoteraino daudela. Hortaz, ikerketa egin, egin nahi genuen, baina profesionalak hitzorduz bete gabe. Bestetik, ikertzaile eta etnografo bakarraren ideiaren aurrean, antropologia klasikoan hainbatetan ikusi dugun eta apika ahaztuegia dugun etnografia "lagunduaren" garrantzia azpimarratu nahi dut. Horren garrantziaz Adolfo Estalellak ohartarazi ninduen 2019an, V Congreso Internacional de Antropología AIBRn egindako solasaldia prestatzen ari ginela51. Horretan ari ginela, nahigabean eta erdi lotsatuta kontatu nien lekuan lekuko lanaren prozesu osoa ez dudala bakarrik egin, eta Marcekin egindakoa oso gainetik aipatu nien. Orduan Estalellak geldiarazi, eta horretan sakontzeko eskatu zidan. Interesgarria omen zen egin nuena. Nik argi nuen niretzat oso aberasgarria eta lagungarria izan zela, baina ez neukan oso argi hau "akademiaren" aurrean oso defendagarria zenik. Solasaldi horretatik baiezkotan atera nintzen. Gainera, horri garrantzia aitortu beharko niola pentsatu nuen, alegia, tesian ondo jaso. Horrela, agian, beste norbaiti lagungarri suerta litzaiokeen. Laburbilduz, uste dut batera egindako lan honekin, elkarren lanak aberastu egin ditugula, bai elkarrizketak eta bisitak egiterakoan, bai gerora horren inguruan hausnartzerakoan eta gure testu zein ideiak plazaratzerakoan. Tesi hau "nirea" da, bai, jende askorena den moduan. Horien artean dago Marc, toki nabarmenean. Hori dela eta, hainbat unetan, singularrean hitz egin baino, pluralean hitz egingo dut, lekuan lekuko saio askotara batera joan izan baikinen, eta hortik abiatuta hausnarketa asko elkarrekin sortu eta Aretxabaletako Larrosa tomatearen historia batera berrosatu baitugu. Hala ere, hau ez da izan bere osotasunean bi pertsonen artean egindako lan bat, bi testu edo produktu ezberdinei bide eman dien lekuan lekuko lan partekatua baizik. Bi testu horiek oso formatu, denbora, helburu eta logika bereiziak dituzte: bata dibulgazio-lana izan da, bestea doktore-tesia. Horren ondorioz, adibidez, denbora eta eskakizun metodologiko ezberdinak izan ditugu. Une batean, Marcek presa handiagoa zuen tokian tokiko lanarekin aurrera egiteko, eta berak bakarrik egin zituen pare bat elkarrizketa. Horrek zalantza sorrarazi zidan: erabil nitzakeen elkarrizketa horiek? Zilegi zen tesirako nik sortu ez dudan materiala erabiltzea? Egoera aztertuta, baietz erabaki nuen. Bestela, berriz ere pertsona berdin 51 "Aprender de los otros... y transformar la Antropología" izan zen solasaldi horren izenburua. 45
horiengana joan beharko nintzateke, galdera berdintsuekin. Beraz, pertsona horiekiko errespetuz hartu nuen erabaki hori. Halaber, Marcek elkarrizketak egin eta gutxira atera behar zuen argitalpena, eta lehenengo une hartan berak aztertu zituen elkarrizketak eta Aretxabaletako Larrosa tomate honen historia osatu. Gutxi kontrastatu genuen historia une hartan. Orain, aldiz, berarentzat urrun dago argitalpen hura, eta ni naiz gaiaz idazten ari dena. Oraingoan ere, ez naiz ari berarekin gehiegi kontrastatzen. Beraz, lekuan lekuko lana batera egin bagenuen ere, informazioaren analisia ez dugu apenas partekatu, eta idazten hasi naizenean konturatu naiz zenbait gauzatan ez dugula guztiz bat egiten, behintzat informazioa idatzi eta zabaltzerakoan. Horretan lan kolektibo falta sumatzen badut ere, nahigabean berriz ere historiari aniztasuna gehitzen ari garela iruditzen zait, ez baitugu modu bertsuan kontatzen, eta hori positiboa dela uste dut. Gure ahotsak aitortza har lezakeen unean, ahots pluralak agertzea eta horiekin historia ez-monolitikoak kontatzea garrantzitsua da. Ikerketaren itzultzea birpentsatzen Marc eta biok, nork bere ikerketa egiteaz gain, sektorean eta Aretxabaletako Larrosa tomatearen historian presentzia eta eragina izan dugu. Azkenengo hau ez da gure lanen ondorio soila izan, propio bilatutako zerbait baizik. Tesiarekin hasi nintzenetik, argi nuen sektoreari "eskatu" ez ezik, eman ere egin nahi niola. Hala ere, ez nuen uste nik eman nezakeenak halabeharrez tesiari lotuta egon behar zuenik; hots, tesiaren itzultzea ez zen nahitaez horren emaitzei lotuta egon behar. Hartara, hainbat estrategia garatu dut horretarako. Tesiaren hastapenetan nengoelarik, parte hartzen nuen kolektibora -Joxemi Zumalabe Fundaziora52, alegia- lehenengo sektoreari lotutako eskaera bat heldu zitzaigun. Gipuzkoan era ekologikoan ari diren ekoizle batzuek elkartu eta kolektibo bat sortu nahi zuten, baina ez zekiten oso ondo prozesua nola gauzatu, eta hori dinamizatzeko laguntza eskatu ziguten. Nik argi izan nuen prozesu horretan parte hartuko nuela, nire gaiarekin lotura zuzenik ez bazuen ere, orokorrean sektorean parte hartzeko bide bat zelako. 52 Joxemi Zumalabe Fundazioa, bertako kideek dioten moduan, Herri Mugimenduetatik, Herri Mugimenduekin eta Herri Mugimenduentzat lan egiten duen kolektiboa da. 20 urte baino gehiagoko ibilbidea du, eta Herri Mugimendu, militantzia eta parte-hartze politikoaren inguruan gogoetatu, formakuntzak sortu eta dinamizazioak burutzen ditu batik-bat. Tesiaren hasierako urteotan kolektibo horren kidea nintzen eta zenbait dinamizazio-lanetan parte hartu nuen. Horietako bat Gipuzkoako lehenengo sektoreari lotuta izan zen. 46
Garai bertsuan hasi nintzen Hazien Sarearekin harremana sendotzen, batez ere Marc eta Keloren bitartez. Elkarte hori nire gaiari estuki lotuta dago, eta bertan parte hartuz gaian inplikatu nahi nuen. Ni horretaz ikertzen ari banintzen, horretan lanean ari zirenekin kolaboratzea itzultze moduko bat zela iruditu zitzaidan. Besteak beste, Marcekin batera prospekzio lan bat egin genuen Debagoienan. Jadanik zonalde horretan egiten ari ginen lanagatik hautatu genuen eskualde hura. Kontaktuak eginak genituen, eta bertan zegoen hainbat bertako barietateren berri bagenuen. Hortaz, gure aldetik egindako lana kolektibo horrentzat probestuko genuela iruditu zitzaigun. Azkenengo urteotan, batik bat Kelok bultzatzen duen Aleka elkartean ere parte hartu dugu, hainbat unetan Kelori babesa emanez, auzolanetan parte hartuz, edota bileraren bat edo beste prestatu eta dinamizatuz. Azkenik, Aretxabaletako Larrosa tomatearen historiari zuzenean lotutako ekimenetan ere parte hartu dugu. Marcek liburu bat idatzi du, eta Aretxabaletako herrian bertan aurkeztu zuen, liburuaren protagonistekin batera. Bestetik, azkenengo lau urteotan antolatu diren Aretxabaletako Tomatearen Astea ekimenaren antolakuntzan ere parte hartu dugu, hori antolatzen duten teknikariekin bilduz, egitaraua diseinatuz, eta egitarauan bertan ekimenak dinamizatuz. Halaber, 2017an eta 2018an hitzaldi eta solasaldi-tailer bana burutu genituen, hurrenez hurren. Horretaz gain, Marcek eta Kelok hainbat tailer ere egin dute, baita azokan presentzia izan ere. Ekimen hauekin guztiekin sektorean gure aletxoa utzi dugu, edo horretan ahalegindu gara behintzat. Hala eta guztiz ere, maiz guk ekarpena egin nahian pentsatutako ekimenak gure lanetarako informazio iturri bilakatu dira. Joxemi Zumalaberen eskutik parte hartu nuen proiektuak, adibidez, sektorean kokatzen asko lagundu zidan, baita kontaktuak egiten ere. Alekarekin egindako lanetan eta parte hartutako ekimenetan, lekuan lekuko kaiererako informazio anitz jaso ditut, kasu horretan, hazien eta landutako bioaniztasunaren gaiari lotuago. Azkenik, Aretxabaletan egin ditugun saioetan ere tomate horren historia osatzeko informazioak biltzen jarraitu dugu. Horren adibidea da 2018ko irailean egin genuen solasalditailerra. Gerora informazio batzuk bildu ditudan arren, tesi honen lekuan lekuko lanaren azkenengo saioa izan zela esan dezaket, eta bertan tesian zehar suertatuko hainbat galdera eta ezinegon partekatu genuen Aretxabaletako Larrosa tomatearen historiaren protagonistekin. Ezagutzaren sorkuntza kolektiborako ariketa izan zen, baina unean bertan izan zuen garrantziaz harago, nire tesirako jakintza iturri izan zen ere. 47
Apika, erabili ditudan itzultze-estrategiak ez dira ohikoenak izan. Esan bezala, ez diet egindakoa era zuzenean itzuli, prozesuan zehar lehenengo sektorekoekin bestelako momentuak eta lanak partekatu baizik. Lanaren emaitzak beraiei itzultzea baino interesgarriagoa izan dela uste dut. Halaber, estrategia honek lekuan lekuko lanak iraun bitartean "ematen" eta "jasotzen" dugunaren arteko muga lausotu egin duela iruditzen zait. Eman nahi dugunean ere, zer jaso badugu. Jasotzen ari garenean ere, maiz gure aletxoa uzten dugu. Lekuan lekuko lanaren elkarrekikotasunaz hitz egiten digu horrek, eta bertan sortzen ditugun harremanen inguruan ikuspegi dinamikoagoa eta erlazionalagoa ematen digu. 2.3. Norbere burua lanabes. Etnografiaren bizipenak Prozesu metodologikoaren berri emateak bi helburu ditu, arestian esan bezala. Izan ere, jakintza nola sortu dugun erakusteaz gain, gure eskarmentu zein bizipenak partekatu eta horien inguruan hausnartzea beharrezkoa da metodologiaren inguruan ikasteko. Azkenengo urteotan, Ikasketa Feministak eta Generokoak zein Gizarte Antropologia Masterretan hainbat saio burutzen ari gara tesian ari garenok edo tesia bukatu berri dutenek. "Tailer etnografiko" deituriko saio horietan, hain zuzen ere, gure eskarmentua eta hortik ateratako ikaspenak partekatzen ditugu. Azkenengo bi urteotan "Preparar el campo" saioa eman dut bertan, 201819an Ainara Barrón Iriarte lankidearekin batera, eta 2019-20an nire kabuz. Hein handi batean, saio horien prestaketa dago metodologiari buruzko atal honen oinarrian. Saiootan ikasleen beharrak eta ezinegonak jaso ahal izan ditugu, eta horietan ere konturatu naiz zein garrantzitsua den eskarmentu etnografikoa partekatzea. Izan lekuan lekuko kaieraren pasarte bat partekatzea edo egoera zehatz baten berri ematea, ikasleek eskertu dute modu abstraktuan azaldutako hori gorpuztu eta nola gertatzen den entzutea. Klase horietan soilik ez, tesian bertan ere prozesua nire bizipenetik kontatu, eta bertatik ateratako hausnarketa batzuk partekatu nahi ditut orain. 2.3.1. Burua makur eta ahotsa ahul jendeari kolaborazio eske Analisian eta idazteko fasean, tokian tokiko kaierera itzuli naizenean, bizi izan ditudan egoera batzuen gogortasunaz jabetu naiz. Jakin banekien egoera bortitz eta desatseginak izan ditudala lekuan lekuko lanean zehar, baina kaierean horien deskribapena irakurtzean hartu diet neurria. Marcekin elkarrizketa batera joan nintzen batean egokitu zitzaidan lehenengoz benetan deseroso sentitzea. Bera orduan beste proiektu batean lanean zebilen, eta biok gure lanen berri 48
eman nahi genion aurrean genuen gizonari, gure bidean hainbat modutan lagundu ziezagun eskatzeko. Marc arretaz entzun ostean, gizonak erreferentzia eta informazioak partekatu zituen berarekin. Nik Marcen ostean hitz egin nuen, parekoa jada nekatu samar zegoela. Egiten ari nintzena kontatzen hasi eta berehala moztu eta nire lana zalantzan jartzen hasi zen. Kaierean jasotakoaren arabera, hainbat argudio partekatu nuen berarekin, egiten ari nintzena azaldu eta justifikatzeko, baina berak lana gutxiesten jarraitu zuen. Handik atera eta Marcek berak aipatu zuen egoera: nola ez zidan entzun ere egin, eta nola hitz egin zidan, alegia, gaizki. Kasu horretan, ez naiz gerora pertsona horrengana berriz ere hurbildu. Behin toki berean egon ginen, eta nik berriz ere saiakera egin nuen, berarengana gerturatu, eta elkarrizketatu nahi nuela esan nion. Esan zidan lehenengo gauza, lehor eta zuzen, ez zela nitaz gogoratzen. Bigarrena, hauxe: "zuk deitu, ikusiko dut ahal dudan". Ez nion deitu. Antzeko egoera bizi izan nuen beste gizon nekazari batekin. Berarengana joan eta etengabe nire lana auzian jartzen aritu zen, zer nahi nuen lasai entzun gabe. Hurrengo egunean, "gorputzaren kontzientzia" lantzeko ariketa bat egiten ari nintzelarik, gizon horrengana zein aldarte, gorputzaldi, eta gorpuzkerarekin gerturatu nintzen konturatu nintzen. Gorputza itxita, gogor eta txiki joan nintzen, burua makur eta ahots apalez. Handik apur bat txikituago atera nintzen, negargurez, eta tesia alboratzeko gogoz. Lekuan lekuko kaierera itzultzean konturatu naiz zenbateraino izan zen bortitza egoera hura. Ez dut, hala ere, afera pertsona horrengan zentratu nahi; izan ere, horrelakoak ez dira salbuespenak, etnografia-prozesuetan gertatzen zaizkigun egoerak baizik. Horregatik, aurreikusi eta horietarako prestatu egin behar dugu; gorputzaren jarrera eta adierazpena landu, ahotsa indartu, eta besteen hitzen aurrean defentsa mekanismoak garatu. Kasu horretan ere, ez nintzen pertsona horrengana itzuli, Hazien Sarean Marcekin batera egiten ari ginen proiektuaren karietara bertaratzeko beharra izan genuenera arte. Orduan, Marci eskatu nion bera bertaratu zedin. Bitartean, bere inguruko jendearekin hitz egin nuen eta jakin nuen ez zuela irekia eta atsegina izatearen osperik. Hots, gertaera ez nuela pertsonalki hartu behar, bera horrelakoa baitzen. Edonola ere, Marc berarengana gerturatu zenean oso bestelakoa izan zen gizon hark izan zuen jarrera. Ezin esan horretan norainoko eragina izan zuten berak zuen eguna eta aldarteak, eta Marcen jarrera eta presentziak, baina nago bigarren hori erabakigarriagoa izan zela. Lotsati eta "laguntza eske" joan zen neska horren ondoan -alegia, nire ondoan-, Marc ziurtasunez hitz egiten duen 40 urte inguruko gizona da, altua eta presentzia handikoa. Nik maiz esan diot "diplomazia lanetan" ona dela, jendearengana gerturatzen baitaki. Kasu horretan, bere gorpuzkera, ahots tonua eta 49
jakintzak -edo jakintzaren performatibitateak- beste toki batean kokatu zuten. Esan bezala, ni ez nintzen itzuli gizon horrengana. Azkenik, antzeko egoera bat izan nuen emakume nekazari batekin, orain Itsaso izendatuko dudana. Oraingoan ere, tokian tokiko kaiera irakurtzen dudanean oraindik harritzen nau egoeraren gordintasunak. Bere bikote eta lankiderekin negutegi eta baserri artean hizketan ari nintzelarik, bat-batean agertu zen orain Itsaso. Gelditzeko inolako keinurik ez zuenez egin, bikoteak geldiarazi zuen. Izan ere, horrek bazekien ni Itsasorekin hitz egiteko gogotsu nengoela. Itsasok hasieratik moztu egin ninduen eta nire lanarekiko interes falta agerian utzi zidan. Berarekin egon nahi nuela esan nionean, denbora galduko nuela esan zidan. Ezetz erantzun nionean, argiago erantzun zidan: berak bai. Han nengoen ni, bere aurrean, ergel aurpegiarekin, zerbait azaldu eta eskatu nahian eta bere erantzuna nola jaso jakin ezinik. Horrelakoetan, bortitzena egin zaidana ez da jasotako erantzuna izan, erabat moztuta geratu eta nola jarraitu ez jakitea baizik. Une horretan, eskerrak, gizonak buelta eman zion egoerari, eta beraiek esku artean zituzten lan batzuk bukatzeko tartea hartu eta gero, elkartu nintzen berriz ere Itsasorekin behatu nahi nuena egiteko. Negutegi batean lanean aurkitu nituen, beraiekin lanean jarri nintzen, eta bitartean berriketan jardun ginen, lehenago ez bezala, lasai eta eroso. Jarrera aldaketa erabatekoa izan zen, eta egun horretan pozik joan nintzen etxera. Hortik aurrera oso gutxi itzuli naiz beraien baserrira, nahiz eta horixe bera zen hasiera batean eskatzen niena. Hala ere, hainbat ekimenetan egon naiz beraiekin eta horrelakoetan gustura eta eroso egon gara, eta Itsasoren partetik errespetua sentitu izan dut. Aurreko bi egoeretan ez bezala, oraingoan bai, lortu nuen Itsasorekin harremana sortu eta tokian tokiko lanaren zatitxo bat beraienean eta beraiekin egitea. Egoerok tokian tokiko lanean zehar aurkitzen dugun "bortizkeria" agerian uzten dute. Ikusi dugun bezala, maiz, egoera bortitz horiek ez dira zehazki "gure kontra", aurrean ditugunak ez dira preseski gure aurka mintzatzen. Hainbatetan, beraien izaera eta egun horretan duten aldartearekin zerikusi handia dute jasotako erantzunek; beste hainbatetan, ikergai izan eta sentitzearen ondorioa ere badira, eta hori kontuan hartu behar dugu; bestetan, aldiz, eskaera baten aurrean ezetzak zilegi dira. Hala ere, maiz, lehenengo ezetz hori hasierako erantzuna baino ez da izaten, eta horren ostean ikerketarako egoerak eta harremanak irekitzen dira. Gure esku dago zenbaitetan lehenengo ezetzaren aurrean tematzea, eta beste batzuetan ezetza onartu eta beste bide batzuk bilatzea. Izan ere, lekuan lekuko lanean ireki daitezkeen eta ireki ezin daitezkeen ateak aurkituko ditugu, eta horri aurre egiteko prest egon behar dugu. Horretan, noski, gure izaera, 50
gorpuzkera, eta ahots-tonuak, besteak beste, eragina dute. Hortaz, presta gaitezke, egoera horietan ahalik eta indartsuen joateko. 2.3.2. Haziek eta landareek nola, nik ere konfiantza irabazi behar nuen. Lekuan lekuko lanaren bizipenek ikergaiaz pentsatzen lagundu didate Itsasoren kasuan, handik etxera joandakoan nire buruari galdetu nion zer dela eta izan ote zuen horren nabarmena suertatu zitzaidan jarrera aldaketa. Nola zitekeen hasiera batean nirekin denbora galduko zuela esatea, eta handik ordubetera landare batzuen bueltan lanean eta berriketan gustura jardutea? Lekuan lekuko egoera horrek, kasik eszena edo bineta etnografiko moduan, hausnarketa metodologiko askorako eman izan dit: konfiantzaz, kontrolaz eta gratifikazioaz, besteak beste. Areago, ikergaiari lotuta dauden gaietara ere eraman nau egoera horrek. Izan ere, nirekin haziekin eta barietateekin maiz egiten duten antzera egin dute eta nik bizitakoak ikergaiaren alderdi horretan arreta jartzen lagundu dit. Konfiantzari dagokionean, sortu eta "irabazi" egin behar dela argi ikusi nuen Itsasok lan egiten duen baserrian. Jaso nuen lehenengo erantzuna, mesfidantza izan zen. Hala ere, aukera eman zidaten, eta "fidatzekoa" nintzela erakutsi eta gero, konfiantzarako atea ireki zidaten. Maiz, haziekin antzeko gertatzen da. Hazi berriak heltzen zaizkienean, ez dituzte oso begirada onez hartzen, baina probatu egiten dituzte. Haziek onak direla erakusten badiete, horiek landatzen jarraituko dute eta beraiekiko konfiantza garatzen joango dira. Argi dago ez dela berdina nirekin duten inplikazioa, ardura eta menpekotasuna, edo haziekiko dutena. Hala ere, nik bizitakoak lagundu izan dit konfiantza edo kontrolaren aferak ikergaian bertan duen garrantziaz ohartzen. Konfiantzarekin batera, kontrola ere agertu zitzaidan. Izan ere, Itsasorekin hitz egiten hasi eta berehala esan zidan "nire berri bazuela". Besterik ez. Nik esan nionean baietz, horrekin, bestearekin, eta beste hango ez dakit zeinekin egon nintzela, ezkutatzeko ezer ez nuela adierazi nahian. Orduan esan zidan zeinek hitz egin zion nitaz. Jarraian, esangura zuzena zuen eta hitzez hitz jaso ez nuen esaldi zaharra bota zuen: "ez baduzu jakitea nahi, ez egin" adierazi zidan beste hitz batzuez. Hortaz, kontrolatuta nengoen, eta jakinaren gainean jarri ninduen. Neurri batean, kontrolatuta ninduela, eta nindutela, esaten ari zitzaidala ulertu nuen, alegia, egiten nuenaren berri bazuela eta izango zuela. Nuria Fernández Morenok (2003) lekuan lekuko lanean antropologoak dituen jarrera eta rolen inguruan hausnartzen du, eta hastapensubjektua dela diosku. Hortik abiatuta, lekuan lekuko lanean sortu behar ditugun harremanez 51
hausnartzen du, bere bizipenak partekatuz. Besteak beste, behatzeaz eta parte-hartzeaz jarduten du, eta egoera zehatz batean parte-hartzeak behatzea galarazi egin ziola azaltzen du. Izan ere, bera jarri zuten egoeraren zentroan, beste guztien begiradapean, eta hain urduri zegoen, ezen ezin baitzuen egoera horretaz ezer jaso, bere bizipenetatik harago, noski. Horrela diosku: Esta participación obligada, donde no hay opción a sustraerse y donde el observador pasa a ser el observado, forma parte de la iniciación que la comunidad hace pasar implícitamente al antropólogo. Son pasos que a veces resultan necesarios para posteriormente poder entrar a formar parte de la comunidad, pasar algo más inadvertidos y, en el caso de la observación participante, poder participar luego de manera más espontánea (Ibid., 165). Derrigorrezko parte-hartze hori, alde egiteko aukerarik ematen ez duena eta zeinetan behatzailea behatua izatera pasatzen den, komunitateak antropologoari inplizituki pasarazten dion hastapen errituaren parte da. Batzuetan, urrats horiek beharrezkoak izaten dira komunitatean sartzeko, bertan ikusezinago izateko eta, behaketa parte-hartzailearen kasuan, modu espontaneoagoan parte hartu ahal izateko. Nik beste ikaspen bat ere aterako nuke egoera horretatik: besteak ezagutu eta behatu ditzagun, lehenengo gu ezagutu eta behatu behar gaituzte. Beraien konfiantza irabazi behar dugu. Eta, denborak ematen duen ikuspegiarekin, logikoa iruditzen zait. Ezagutzen ez dugun eta ezagutzen ez gaituen norbaiti bere bizitzara sartzea eskatzen diogu maiz, izan elkarrizketa bidez, izan beraien egunerokotasunean behatzeko baimena eskatuz. Horren aurrean, beraiek ere gugandik zerbait jakin nahi izatea logikoa eta proportzionala da. Eta horrek, lekuan lekuko harremanen elkarrekikotasunera eta lehen aipatutako gratifikaziora edo "itzultzera" narama. Horretaz ere dihardu Fernándezek. Lekuan lekuko lana egitera goazenean, "eskean" goaz, neurri batean, planteamendu metodologiko parte-hartzaile bat erabiltzen ari ez bagara bederen. Horrenbestez, eskuzabaltasun hutsez lagundu ahal digute prozesu honetan baina, normalean, gure laguntzaileek zerbait eraman egiten dute ere. Batzuetan, hitz egiteak berak asetzen ditu elkarrizketatzen ditugun pertsonak. Hitz egitea, eta entzuna izatea, nork bere historiari garrantzia eta aitortzea ematea da, eta elkarrizketa batek asko gogobete dezake. Horretarako, baina, arretaz entzun beharko ditugu, interesatzen zaizkigun gauzak, baita horrenbeste interesatzen ez zaizkigunak ere. Beste batzuetan, zerbaitetan laguntzea eskatuko digute eta, beste hainbatetan, elkarrizketa egin eta tarte luze batera bisitan joatea eskertuko digute. Apika, Patxirekin gertatu bezala, berarengana joan gabe denbora luzea eman dugunean eta berriz ekimenen batean aurkitu dugunean zuzen interpelatu gaitu: "ze, noizko etorriko zarete bazkaltzera [baratzean duen etxolaren aterpera]?". Edo, Teok egin bezala azoka egun batean, "patxo" bat eskatuz agurtu egin ninduenean. Moduren batean edo bestean, egoera 52
horiek harremanetan gu geu ere inplikatzea eskatzen digute, konfiantza bi norabidetan eraiki dezagun. Itzultzeaz hitz egiten den garaiotan, harremanen egunerokotasuneko elkarrekikotasunari erreparatzea beharrezkoa iruditzen zait. Izan ere, etnografiaren egungo denborek aukera murriztuak uzten dizkigute konfiantzazko harreman horiek eraikitzeko, eta zaindu beharreko zerbait dira. Dagoeneko aipatu dut nirekiko konfiantza eraikitzeko prozesuak haziekin eraikitzen dutenaz ere pentsatzera eraman nauela. Antzera gertatu zait kontrolarekin ere. Modu ezberdinetan sentitu izan dut nirekiko kontrola lekuan lekuko lanean zehar. Itsasoren kasuan zuzena eta agerikoa izan zen. Egunerokotasuneko sareen bitartez izan zuten nire eta nire mugimenduen berri. Antzeko gertatu zait sektore konbentzionalean ere, Jacken inguruan galdezka ari nintzelarik. Elkarte baten teknikaria elkarrizketatu behar nuela eta, beraien salmenta gunera joan nintzen. Hantxe zegoen, nire izenaz agurtu eta goian, bulegoetan, itxaroteko esan zidan. Berarekin bezero bat zegoen orduan, eta bezero horrek nire izena entzundakoan ikerlaria ote nintzen galdetu zion. Izan ere, handik bi egunetara bere etxera joan behar nuen, eta berehala jabetu zen ni zein nintzen. Esan gabe doa, ni, beraiek esan arte ez nintzela ezertaz ohartu. Neikerreko, Gipuzkoako Foru Aldundiko, edota Eusko Jaurlaritzaren Lakuako instalakuntzatan, aldiz, ni kontrolatzeko bideak bestelakoak izan dira: NANa erakutsi, horren fotokopia egin eta nondik nentorren galdetu ostean utzi didate eraikin horietara sartzen. Behin baino gehiagotan bisitatu dudan Neikerren kasuan, nire izena esatea nahikoa izan da lehenengo bisitalditik aurrera, programa informatikoak niri buruzko informazioa ondo gordeta baitzuen. Oraingoan ere, nirekin bezala gertatzen da haziekin, nahiz eta berauek ezagutu, erregistratu eta izendatzeko moduak ezberdinak izan eta ezberdin gauzatu. Kasu batzuetan zuzeneko harremanen bitartez ezaugarritu eta ezagutzen badituzte, beste batzuetan katalogoetan gordetzen diren informazio kodifikatuen bidez egiten da hori. Hala ere, beti egon behar da moduren bat haziak zeintzuk diren jakiteko, haziak identifikatzeko azken finean. Eta, berriz ere, ni neu ere identifikatu behar ninduten. Azkenik, badago lekuan lekuko bizipenarekin eta ikergaiarekin lotuta dagoen beste ideia bat: mahaikidetasuna. Harritzekoa bada ere, elikagai baten inguruan ikerketa egin arren, lekuan lekuko lana egitean ez nuen aurreikusi otorduetan parte hartu eta horiek behatzea. Normalean, orduak nahiko zenbatuta joaten nintzen lekuan lekuko saioetara, eta saioen artean mokadu bat besterik ez nuen jaten. Aitzitik, behin eta berriz gonbidatua izan naiz -izan gara, Marc eta biok- bazkaltzera. Areago, gonbidatua baino, behin baino gehiagotan egintzat hartu izan dute beraienean bazkalduko genuela, eta ezetz esan behar izan diegu. Baratzeekin batera, 53
sukaldeak izan dira tesi honen lekuan lekuko lanaren eremu nagusietakoa. Aitzitik, gutxitan erabili izan ditugu jateko. Konfiantza sortu dugunean, Kepa eta Patxirekin batez ere, ohitura bilakatu zaigu beraiekin bazkaltzea, baina beste askorekin ez dugu horrela egin. Nire kasuan, barazkijalea izanik, ez nuen nahi inork niretzat janaria prestatu eta nik ez jatea, edo niretzako zerbait berezia egin behar izatea. Baina, hala ere, ez nengoen prest okela edo arraina jateko. Horrenbestez, bakarrik konfiantza sortu izan dudanean ausartu naiz hau esaten eta zegoena jaten. Berriz ere Fernándezen (2003) artikulua irakurtzean horren inguruko zalantzak sortu zaizkit. Bere herrialdetik urrun egon denean, Fernándezek onartu egin du sekula jango ez zuen zerbait jatea: tximinoa. Berdina egin beharko nuke nik ere, Euskal Herritik atera gabe bada ere? Zerk eramaten gaitu "guretik kanpo" gaudenean gure mugak errazago haustera, eta "gurean" gaudenean ez? Zergatik, adibidez, egunerokotasunean generoari lotuta onartzen ez dudan zenbait egoera onartu dut lekuan lekuko lanean, baina okela jatearen muga ezin izan dut zeharkatu? Fernándezek onartuak ez izateari diogun beldurrari lotzen dio egoera hori, baita etnozentrikoak izateari dioguna ere, baina zergatik dugu beldur hori "gure kulturatik" kanpo gaudenean, eta gurean aldiz ez? Dagokigun kasuan, egoerak berriz ere elkarrekikotasunean pentsatzera narama. Hainbat pertsonari beraien bizitzara sartzen uzteko eskatu diogu, eta atea ireki digutenean, zenbait kontutan, ez naiz prest egon bertan topa nezakeena onartzeko. Egoerak askotarikoak izanik, irtenbide bakarra ez dagoelakoan nago. Hala ere, ihes egin baino, iruditzen zait egoera hauek aurreikusi eta horien aurrean erabaki kontzienteak hartu behar ditugula, horrek gure lanarengan duen eraginaz zein ikerlari eta "ikertuen" arteko botere harremanez hausnartuz. Azkenik, eta oraindik mahaikidetasunaren gaiari lotuta, ostera ere, ikergaiaren inguruan ere hitz egiten didala esan dezaket. Hainbat unetan, lan-eremuaren protagonistak izan dira hainbat irakaspen metodologiko eman didatenak. Kasu honetan, elikagai baten inguruko tesian nik ez nuen aurreikusi mahairik partekatzea, eta beraiek izan dira horretara eraman nautenak, utzi diedanean. Elikagaiaz beraz ez ezik, pertsona horien ohiturez eta harremanak zaintzeko moduez hitz egiten didate maiz ukatu dudan mahaikidetasunerako gogo eta gonbidapen hauek. 2.3.3. Eremu tekniko eta lan-eremuen barrenean eroso Orain arte aipatu ditudan egoerak batez ere Debagoiena ingurunean eta nekazariekin egindako lekuan lekuko saioetan gertatu zaizkit, eta horietan sentitu izan naiz deseroso gehienbat. Izan 54
ere, azkar konturatu nintzen eremu tekniko eta administratiboagoetan erosoago sentitzen nintzela. Ilun eta itxi espero nituen eremuak irekienak izan zaizkit: Seminiseko komertziala, Peruko hazien hibridaziorako etxaldea, edota Neiker bera, esate baterako. Neikerreko instalakuntzetan eta entseguetan, Peruko etxaldean, edota erakunde publikoetan, erosoago sentitu soilik ez, zuzenago jokatu izan dut, eta harremanak arinagoak izan dira. Berez, niretzat eremu arrotzagoak ziren horiek; izan ere, gertutasun handiagoa sentitzen nuen baserritar batekin, landare ekologikoak ekoizten dituen batekin, edo, are, Jack tomateak ekoiztuz bere etxaldeari jarraipena eman dion nekazari-enpresariarekin. Aldiz, merkaturatzeari begira ikerketak egiten duenarekin, hibridoak ekoizten dituenarekin, edota markaren bat sortzeari begira barietateekin entseguak egiten dituenarekin ez nuen aldez aurretiko gertutasun hori sentitzen. Orduan, zer dela eta nengoen beraiekin erosoago eta zergatik ziren harremanak arinagoak? Hainbat dira horretarako arrazoiak. Lehenik eta behin, pertsona horiekiko izan dudan distantzia emozionalak erlaxatuago egoten lagundu dit. Errespetua bai, baina beraiekiko miresmenik edo beraien proiektuekiko atxikimendurik ez nuen, eta horrek beste toki batean kokatzen ninduen. Egiten ari nintzena ez bazitzaien egoki iruditzen, ez zitzaidan axola, eta egiten ari nintzenak beraiengan ondorio positiborik ez bazuen ere, ez zitzaidan inporta. Kontrakorik ere ez nuen nahi, noski. Finean, beraiekiko sentitzen nuen konpromisoa txikiagoa zen. Ondorioz, esan dezaket boterearen antropologian erosoago sentitu naizela, eta eremu horretan bideak ireki zaizkidala. Baina hori ez da izan erosoago egoteko arrazoi bakarra. Egiturazko zenbait elementuk zein nire kokapenari dagozkionek ere eragin dute erosotasun horretan. Batetik, erakunde publikoen langileekin, teknikariekin eta ikerketa-arloko beharginekin korporatibismo kutsua zuen konplizitatea sumatu dut. Ni EHUtik gerturatzen nintzen haiengana, kredentzialak propio baliaturik, ikerketa baterako laguntza eske. Beraietako batzuk Eusko Jaurlaritzaren menpe dauden ikerlariak ere badira, eta horiekin enpatia moduko bat sentitzen nuen: beraiek ere badutenez jendearen beharra ikerketak egiteko, beste ikerketetan, nirean kasu, laguntzeko prest agertu dira. Beste batzuek, ikerlariak izan ez arren erakunde publikoren batean lan egiten dute, zerbitzu publiko bat eskainiz. Ondorioz, beraien lana ni bezalakoak laguntzea ere badela ulerturik, haien denbora lasai asko eskaini eta lagundu egin didate. Halaber, nekazari batek baino denbora gehiago izan ohi dute pertsona horiek. Aurrekoa bakarrik ez, ondo moldatzeko beste zerbait ere bagenuen komunean. Nekazariekiko afinitate politiko eta sozial handiagoa sentitu dezakedan arren, egungo nire enpleguaren 55
ezaugarriek teknikari, ikerlari eta erakunde publikoen langile horiengana gerturatzen naute gehiago, nekazariengana baino. Hitz egiteko moduak, gorpuzkerak, ordutegiak, denborak eta erritmoak, besteak beste, dira beraiekin partekatzen ditudan ezaugarriak. "Hizkuntza" bera partekatzen genuela esan dezakegu eta, noski, hor elkar ulertu dugu. Hartara, beraiekin egindako lekuan lekuko lana ispilua izan da niretzat, beraiekin sentitutako erosotasunak eta erraztasunak nitaz ere zerbait esan baitidate. Azkenik, egoera hauetan ispilu efektua egin didan beste faktore bat ere izan delakoan nago: nire kokapen soziokulturala, batez ere neska, gaztea eta baita zuria izatea. Nire gaztetasunak eta emakumea izateak, are nire ezjakintasunak edo nire zalantzati aurpegiak, "babestu" eta "lagundu" beharreko posizio batean kokatu naute. "Zer nahi duen" ez dakien neskatilaren paperean sentitu izan naiz maiz; aspaldiko partez, inoiz baino neskatilago. Toki horretan kokatu nautela iruditu zait, eta hor nengoelako ere lagundu didatela zenbait unetan. Parekotzat hartu baino, lagundu eta azalpenak eman dizkidate. Ondo etorri zait hori, beraien lanean egiten dutenaren inguruan azalpen ahalik eta zehatzenak jaso nahi bainituen, eta inozo aurpegi horrek lagundu dit horretan. Baina, esan bezala, generoak eta adinak horretan eragin handia izan dutela uste dut. Aspaldi ez nintzen horrela irakurria sentitzen, eta egoera horiek berriz ere naizena -edo naizenaren parte bat- bueltan ekarri didate, ispilu baten modura. Adina eta generoari lotuta, jatorria eta "arrazak" ere presentzia izan dute eta, aitortu behar dut, erabili ditut. Tokian tokiko lana bukatzear nuelarik, Perura joatekoa nintzen. Bertan ekoitzi dituzte ikertzen ari nintzen Jack haziak eta, horren jakitun izanik, horiek nola ekoizten ziren ezagutzea jarri nion xede nire buruari. Ordea, ez zitzaidan iruditzen erraza izango zenik. Izan ere, Monsanto edo gisako multinazional baten ekoizpen-gune batera sartzea zaila izango zela aurreikusten nuen. Azkenean, Monsantorenera ez, baina beretzako eta beste hazi enpresa batzuentzako haziak hibridatzen dituen txiletar kapitaleko enpresa baten instalakuntzetara joateko aukera izan nuen. Hori lortzeko bidean, EHUko kredentzialak, ikerlari figura, eta nire jatorri europarra baliatu nituen. Ezin dut esan, zehazki, zerk izan zuen eragin handiena, eta zer dela eta tratatu ninduen ondo bisitatu nuen etxaldeko Diegok. Hala ere, esan dezaket bertako langileak nola tratatzen zituen ikusita, niri lehentasunezko tratua eman zidala. Laburbilduz, norbere ahoskera, gorpuzkera eta izaerak, baita ezaugarri soziokulturalek ere, eragin handia dute lekuan lekuko lanean. Horiekin nola jokatu aurreikustea lagungarri suertatu daiteke gerora hainbat egoeratan hobeto moldatzeko. Nire kasuan, generoak, jatorriak, adinak, eta lanbideak -unibertsitateko ikerlaria izatea- tokian tokiko lanean eragina 56
izan dute, unearen arabera norabide ezberdinetan. Hainbatetan, harremanak sortzen lagundu didate, eta beste batzuetan oztopo bilakatu dira. Horren guztiaren inguruko hausnarketa feministei ekarpentxoa egin nahi izan diet atal honetan. 2.4. Lekuan lekuko kaiera bidelagun, gerora egindako hausnarketak eta proposamenak Tesia egiteko bide luze honetan, metodologiaz eta etnografiaz ere eginaren eginez ikasi dut. Egitean soilik ez, gerora ere lekuan lekuko lanaren kaierera itzultzean eta metodologia atal hau idaztean zenbait hausnarketa eta ikaspen egin dut. Azpiatal honetan gerora sortu zaizkidan zalantza eta hausnarketak garatu eta jasoko ditut, hala nola hausnarketa eta ikaspen horietatik abiatuta proposamenen bat edo beste egin ere. Esan bezala, lekuan lekuko lanaren ostean egindakoak dira hemen jasoko ditudanak. Hainbatetan, egin ez dudanaz baina egin zitekeenaz arituko naiz, eta, beste batzuetan, kontziente izan gabe egin, eta hobetu edo sistematizatu zitekeenaz. 2.4.1 Etnografiaren denborak eta espazioak Denboren inguruko hausnarketak egitea eta plazaratzea ezinbestekoa iruditzen zait, ikergaiaz beraz informazioa emateaz gain, metodologiaz hausnartzeko eta ikasteko aukera ere ematen baitigu. Miren Guilló Arakistainek (2020) ere tokia egiten dio afera horri berriki plazaratu duen tesian. Bere kasuan, denborari erreparatzen dio aldaketek etnografiari nola eragiten dioten eta etnografian aldaketa horiei egiten diegun tokiaz aritzeko. Nire kasuan, lekuan lekuko lanean zehar hainbat denbora eta espaziorekin "jolasten" ibili behar izan naiz. Goizean goiz jaiki, Hernanitik Derioraino joan, bertan goiza eman Neikerreko instalakuntzetan, eta bukatutakoan Debagoienarantz abiatu, hantxe Ekolandare mintegian tomateak repikatzeko saioa zutelako, edota beste norbaitekin geratuta nengoelako. Beste hainbatetan, baratze batera joateko arratsaldea gorde baina, azken orduan, eguraldi-aldaketak direla eta plana aldatu dute, eta ez naiz baserri horretara joan behar izan. Izan ere, etnografia honetan askotariko espazioetan egon naiz, eta beste horrenbeste erritmo eta denbora bateragarri egin behar izan ditut: lan-eremuaren denborak eta erritmoak, ikergaiarenak berarenak, ikerketarenak, akademiarenak eta ikertzailearenak. Lehenik eta behin, ikergaiak berak erritmo eta denbora zehatz batzuk ditu. Sasoien arabera antolatzen dira 57
tomate eta hazien inguruko lanak eta, beraz, horiek ezin dira urteko edozein unetan ezagutu. Horrenbestez, ikusi nahi duzun zerbait urte batean ez baduzu ezagutzen, urtebete itxaron beharko duzu berriz lan horiek egin arte. Halaber, ikergaiaren denboren arabera ere antolatzen dira lan-eremua, horren denborak eta erritmoak. Sasoien menpe bizi dira, baita eguraldi eta bestelako baldintza batzuen menpe. Hortaz, oso une gutxi dituzte egin behar dituzten lanak egiteko, eta maiz ezin dituzte guztiz aurreikusi. Nik lan batzuk egin behar zituztenean abisatzea nahi nuen, baina askotan azkenengo unean erabakitzen zuten, edo aurreikusten ahalegintzen ziren, abisatzen zidaten, eta azkenean ez zituzten egiten. Lekuan lekuko lanari, baina, ez diote bakarrik ikergaia eta lan-eremuaren denborek eragiten, ikerlariarenek ere badute zer esanik. Alde batetik, ikerketak berak denbora eta erritmo batzuk ditu. Normalean, lekuan lekuko lana tesiaren lehenengo urteetan egiten da. Hala ere, beka urtarrilean jaso eta ez da ohikoa, ezta nire kasua ere, berehala lekuan lekuko lanarekin hastea. Hortaz, nire kasuan, lehenengo urtearen neguaren bukaera, udaberria eta uda "galdu" nituen, eta horiek dira hilabete interesgarrienak ikerketa honen gairako. Horrela, tesiaren bigarren urtera heltzear nengoelarik ekin nion lekuan lekuko lanari. Beste alde batetik, akademiaren denborak ere badaude: kongresuetarako komunikazioak, artikuluak, doktorego programaren barruko zereginak, klaseak, egonaldiak, eta bestelakoak. Tesia bera egiteaz gain, askotarikoak dira doktore-tesia egin bitartean egin beharrekoak, eta lan horien erritmoak prozesua erabat baldintzatzen dute. Nire kasuan, 2016an bereziki sumatu nuen horren eragina: lekuan lekuko lanean bete-betean nengoen, baina unibertsitatean tesiari lotutako bestelako zereginak ere bete behar izan nituen orduko hartan. Tokian tokiko lanari nion beldurra medio, errazago ekin nien bestelako lan horiei eta, horrela, lekuan lekuko lanean egiten ari nintzen murgilketan etenalditxoa egon zen. Hori gutxi balitz, badago kontuan hartu behar dugun azkenengo denbora bat: ikertzailearena, alegia, nirea. Bekaren baldintzak eta unibertsitatearen ziurgabetasuna kontuan izanik, tesia enplegu bat bezala hartzea erabaki nuen. Hau da, hasieratik argi izan nuen eskaini beharreko orduak baino ez nizkiola eskainiko, nire bizitza ezin zela tesira mugatu. Aldiz, horrek ikerketa erabat mugatu du. Izan ere, nire kasuan behintzat, baratzeek ez dituzte lanegun eta jaiegunak bereizten, eta udak garai emankorrenetakoak dira. Beraz, horren aurrean planifikazio ona egin behar nuen "nire denborak" ere errespetatu nahi banituen baina, esan bezala, lehenengo sektorea eta baratzeak maiz ez dira planifikazioetara egokitzen. Horrenbestez, nire denborek ere eragin handia izan dute lekuan lekuko lanean eta hainbatetan ikergaia zein lan-eremuaren erritmo eta denborekin talka egin dute. 58
2.4.2. Barietatearen historiak (berr)egin nahian horien memoria ere idatzi dugu Etnografia honetan, tomatearen bizitza eta biografiak jarraitu ditut. Hortaz, tomate horien historia eta, beraz, memoriak idazten topatu dut nire burua, ezustean. Lekuan lekuko lana egin aurretik etnografia gutxi landu banuen, are gutxiago nekien historiaz. Baina, aurreikusi gabe eta nahigabe izan arren, etnografiarekin batera ahozko historia ere egin dut53, eta hori egitean, hainbatetan, "egiaren" bila aurkitu dut nire burua; hots, "benetan" gertatutakoaren bila ibili naiz lekuan lekuko lanean zehar. Kontraesanen bat aurkitzean, "bilatzen jarraitu behar duzu" pentsatzen nuen, "benetan zer gertatu zen" jakiteko. Hori oso argi ikusi dut Aretxabaletako Larrosa tomatearen kasuan. Istorio ezberdinekin topo egin dudanean tomatea "benetan" zein eskutatik zein eskutara pasa den jakin nahi izan dut, zehaztasunez. Laburbilduz, gertakarien bila nenbilen ahozko kontakizun horien bidez, eta idazteko fasean eta lekuan lekuko kaierera itzultzean erreparatu dut horren garrantziaz. Jasotako istorio horiekin historia osatu dut, historia posible bat. Bidean aurkitutako inkongruentziek, baina, erakutsi didate maiz gertatutakoa bezain interesgarria dela horren inguruan eraikitzen diren kontakizun eta istorioak. Esaterako, ez zaigu argi geratu hasierako faseetan Aretxabaletako Larrosa tomatearen haziak Aramaioko Goiko baserritik Aretxabaletako Urdintxaren baratzera nola joan ziren, ez eta zehazki zein eskutatik pasa ziren. Moja bat agertzen da pasarte guztietan, baina ez dugu argi zer egin zuen54. Gertatu zena gertatu zela, garaia ulertzeko eta garaian kokatzeko baliagarriak zaizkigun informazioak ematen dizkigute kontraesankorrak diruditen istorio horiek. Familia, moja bat, lantegia, auzoak eta pertsonen mugimenduak gakoak dira jasotako bi istorioetan, eta hori da, hain zuzen ere, interesatzen zaigun informazioa. Alessandro Portellik (1989) liokeen moduan, gertakaria baino, memoria bera da historiaren iturria. Ildo beretik jarraituz, beste uneren batean, bi gizonek gertaera bakarraren inguruan bi istorio ezberdin kontatu dizkigute. Areago, biek parte hartzen zuten topaketa batean, biek ala biek baieztatzen zuten beraien istorioa benetakoa zela, euren artean bateraezinak izan arren. Kasu 53 Joan J. Pujadasek (2000) azkenengo hamarkadatan diziplina ezberdinetan metodo biografikoak izandako bultzada eta goraldia aipatzen du. Horrekin batera, edo horren bueltan, diziplinarteko eremua sortzen dela ere badiosku, eta antropologian emankorra izan da diziplinen arteko gurutzatze hori. 54 Kasua garatzean azalduko dut hobeto zein zen hasiera batean ezagutzen zen istorioa eta nola pasa den barietatea baserri eta baratze batzuetatik beste batzuetara. Ikusiko dugunez, Goiko baserria Aramaion dago, eta osatu dudan historiaren lehenengo protagonista da. Hara heldu ziren Aretxabaletako Larrosa barietatearen landareak Miranda de Ebrotik eta, beraz, han kokatzen dut barietate horren Gipuzkoako historiaren hasiera. Goiko baserritik, besteak beste, Urdintxaren baserrira heldu zen barietatea eta, beraz, Urdintxa da historia horren bigarren protagonista, aipatu mojarekin eta bere suhia Peiorekin batera. 59
horretan, talka horrek bi gizon horien arteko talkaz hitz egin zidan. Bietako bakoitza bere tokia aldarrikatzen ari zen Aretxabaletako Larrosa tomatearen historian. Halaber, memoria osatzeko moduaz ere hitz egin zidan egoera horrek. Izan ere, memoria ez da gertakarien erreprodukzio hutsa, gertatutakoaren inguruan norberak eta kolektiboak eraikitakoa baizik. Memoria sortzailea da (Portelli 1998; Llona 2012), eta kasu horretan memoriaren bidez ari ziren tomatearen historia idazten -edo ahotsaz jasotzen-. Zehazki, orainalditik eraikitzen da memoria, norberaren posiziotik alegia, eta era berean norberaren posizioa, identitatea eta subjektibitatea eraikitzeko funtsezkoa da. Memoriaz eta ahozko historiaz aritzean, beraz, gertakarien inguruan galdetzea baino, interesgarriagoa da gertakari horien inguruko esanahiei buruz itauntzea (Llona 2012)55. Gure kasura ekarrita, horrek eraman nau historiatik beratik apur bat aldentzera. Hau da, tomatearen historia ezagutu eta berregin nahi izan dugu, zalantzarik gabe, baina horrekin batera historian agertzen diren sareak, harremanak, eta praktikak dira gehien interesatu zaizkigunak. Dena dela, esan dudan moduan, memoriak sortu egiten du eta, beraz, hau historia posibleen arteko bat besterik ez da. 2.4.3. Ingurumen-antropologian pertzepzio parte-hartzailerako aukerak eta beharra56 Azpiatal honetan, lekuan lekuko lana bukatutakoan egindako hausnarketak bildu nahi ditut. Zehazki, tesiaren diseinu metodologikoaren parte izan ez den eta praktikan era kontziente batean behintzat garatu ez dudan hausnarketa eta proposamen metodologikoa da irakurleak hemen aurkituko duena. Zehatzago, hau bezalako etnografia batean pertzepzio partehartzaileak egin ditzakeen ekarpenaz jardungo dut. Sarah Pinken (2009) lanean oinarrituta, Carlos García Gradosek (2017) pertzepzio partehartzailea ikuspegi feministari lotzeko proposamen eta aldarrikapena egiten du. Ildo beretik, teknika horretara antropologo feministen eskuetatik heldu naiz ni57. Ingurumen-antropologian, aldiz, presentzia txikiagoa izan dute ikerlariaren esperientzian eta gorpuztasunean zentratutako proposamenek, eta horrekin lotzen dute pertzepzioa Esteban Ruiz-Ballesteros eta 55 Beste artikulu batean egileak berak ideia hauek berretsi, eta azkenengo urteotan ahozko historiak memoriaren eta horrek identitateen eraikuntzan duen paperaren inguruan hausnartu du. Gero eta gehiago baztertzen ari da ahozko historia gertakariak ezagutzeko baliatzeko joera (Llona 2007). 56 Miren Guilló Arakistaini atal honi egindako ekarpenak eskertu nahi dizkiot. 57 Batez ere Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko hainbat lankideren bitartez egin dut bide hau. Izan ere, Jone Miren Hernández García, Mari Luz Esteban, eta Margaret Bullenek (2016) dioten bezala, gorputzarekin lotutako gaiak ikergai dituzten ikerketak zein gorputzaren teorian oinarritzen direnak ugaritu egin dira euskal antropologia feministaren baitan azkenengo urteotan, eta hortik egin dira, besteak beste, pertzepzioaren inguruko zenbait hausnarketa eta ekarpen (Ayesta 2003; Esteban 2011; 2018b; Martín Zapirain 2015; García Grados 2017; Zapata 2019; Hernández García 2019; Guilló 2020). Nik horietatik edan dut zuzen-zuzen. 60
hasierako puntura itzultzen da: "ez dakit zergatik, beti onena hartzen dugulako". Guk ez diogu ulertzen, baina berak badaki zein den onena. Agian hitzez ezin digu azaldu, eta ez du argudio arrazionalik, baina badaki. Jakintza oro ez da arrazionala, eta kasu honetan gorputza eta zentzumenek toki zentrala dute. Beste egoera batean, Jack haziak EAEn banatzen diharduen komertzialak, Aitorrek, urtero Holandatik bidaliko haziak probatu egiten dituztela kontatu zidan. Berak jasotzen ditu sorta ezberdinetako haziak, eta erreferentziazko bi landare-mintegietara bidaltzen ditu, bertan erein eta proba ditzaten. 20 egun inguru pasa direlarik, mintegietatik deitzen diote, zein sortatako haziak diren onenak esateko. Bat egiten dute bi mintegiek. Ernetze-tasatik harago, nola jakin 20 egunetan zein hazietatik ateratzen diren landarerik onenak? Hirugarren batean, tomategintzan inplikatuta egon eta maiz etxaldeak bisitatu arren tomateak ekoizten ez dituen gizon batek beste egoera baten berri eman zidan. Noizbait, etxalde bat bisitatu eta bertakoak landare batzuk ez daudela ondo esana dio. Berak, gaian aditua omen denak, primeran ikusten ditu landare horiek. Aste batzuk pasata, baina, landareak gaixo daudela ikusten du, orduan bai, inolako zalantzarik gabe. Lekuan lekuko lanaren hiru adibide hauek ezagutza-bideei, landareekin ditugun harremanei, eta "ikusteko" moduei buruz ari zaizkigu. Ruiz-Ballesteros eta Valcuendek (2020) ingurumenpertzepzioen etnografiaren inguruko hausnarketa egiten dute. Besteak beste, "begiratu" (mirar) eta "ikusi" (ver) ekintzak bereizten dituzte. Batetik, begiratzen dugun tokitik ikusten dugu Baina, bestetik, batzuetan ikusten lagundu behar digute. Azkenik, hainbatetan begiratu bai, baina ez dugu ikustea lortzen. Horretan, ingurumen-pertzepzioek eragina dute, eta horretaz ari zaizkigu, esandako moduan, aipatu berri ditudan hiru egoerak. Lehenago jada hainbat lanetan presentzia izan arren, 80ko hamarkadara arte zentzumenak ez ziren antropologiaren ikergai eta mintzagai esplizitu bilakatu. Orduz geroztik, horien inguruko lanak eta ekarpenak nabarmen garatu eta zabaldu dira. García Gradosek (2017) horien azterketari loturik antropologiaren barruan egondako bilakaera jaso eta azaltzen du: hasiera batean "zentzumenen antropologia" (antropología de los sentidos) izendatu zena garatu zen, eta geroxeago "antropologia sentsoriala" (antropología sensorial) deritzona nabarmendu. Hasieran zentzumenen antropologiak zentzumenen eraikuntza soziokulturalean jarri zuen arreta batik bat eta, geroago, antropologia sentsorialaren baitakoek pertzepzioaren eta etnografiaren inguruan jardun dute gehienbat. 62
Etnografia feministan teknika horren aldeko apustua egiteaz gain, pertzepzio-ikuspegi multisentsorial batetik (enfoque perceptivo multinsensorial) metodo etnografikoari egiten zaion kritikak behaketa parte-hartzailearen joera etnozentriko eta androzentrikoa gainditzen dituela ere azpimarratzen du García Gradosek (2017). Ruiz-Ballesteros eta Valcuenderen (2020) ekarpenetik abiatuta, García Gradosen proposamena osatuko dut orain. Izan ere, antropologiaren joera antropozentrikoa gainditzeko ere teknika baliagarria izan daiteke pertzepzio parte-hartzailea. Ingurumen-antropologiaren arloan, Estatu espainiarrean bederen, pertzepzioaz gutxi hausnartu eta teorizatu da. Berriki, pertzepzio parte-hartzailearen gaia ingurumen-antropologiara gerturatu duen Ruiz-Ballesteros eta Valcuenderen (2020) artikulua argitaratu da AIBR aldizkarian. Egileek diotenez, pertzepzioen analisiak garrantzia hartu beharko luke ingurumen-antropologian, baina ez da horrela gertatzen, eta beste "munduetako"59 pertzepzioengana gerturatzeko zailtasunak ditugula diote. Pertzepzioa egiten dugunarekin eta zentzumenak aktibatzen diren kokapen fisiko eta praktikoarekin estuki lotuta dago. "La percepción es la dimensión más íntima de la experiencia"60, diote Ruiz-Ballesteros eta Valcuendek (2020, 111). Hala ere, horrek ez digu horrengana heldu eta hori ulertu ahal izatea erabat galarazten. Kasu honetan, baina, etnografian zentralak diren narratiba eta diskurtsoen bidez oso zaila da besteen pertzepzioetara heltzea; izan ere, ekinez bizi eta sentitzen den zerbait dira. Lekuan lekuko lanak, eta ikertzen ditugun komunitateekin pasatzen dugun denborak irekitzen digute pertzepzioa aztertu eta ulertzeko aukera. Etnografia prozesu bat da, eta baita bizipen bat ere. Horretan, elkarrekin egon, harremanak sortu, eta elkarrekin ekiten dugu. Ruiz-Ballesteros eta Valcuendek pertzepzioak antzemateko egunerokotasuneko bizipen eta jardunen garrantzia azpimarratzen dute (Ibid.). Hori esanda, pertzepzioen garrantzia eta beraien dimentsio soziokulturala azpimarratzeko zenbait adibide etnografiko plazaratzen dute. Egileek azaltzen dituzten egoera horietan ikusten dugu nola hel daitekeen antropologoa ikertzen dituenen pertzepzioetara eta, horrekin batera, "ikerketaren-objektua" direnek munduan egoteko eta ingurunearekin harremantzeko duten modua ere uler dezake. Horretarako, turistaren jarrera predatzailetik, eta kanpotik begiekin mundua ezagutu nahi duen 59 Besteak beste, Arturo Escobarrek (2014) "pluriverso" terminoa darabil eta harremanen inguruan eraikitako ontologia zehatzetan oinarritutako "beste edo bestelako munduaz" jarduten du. Mundu hauen pertzepzioetara heltzeko zailtasun handiak ditugula diote Ruiz-Ballesteros eta Valcuendek (2020). 60 "Pertzepzioa esperientziaren alderdirik intimoena da". 64
bisitari eta antropologoaren begirada zein ikusmenetik urrunduta, "paisaian" integratuago dauden bizipen eta zentzumenak ager daitezke etnografian. Adibidez, Peruko Amazonian errekaren bueltan eraikitako herri batean antropologoek etxe bat eraiki behar izan zutenean, errekari begira egin zuten; erreka kontenplazio-objektua zen beraientzat. Gerora, beste etxe guztiek errekari bizkarra ematen ziotela konturatu ziren. Erreka horien bizitzen parte zen, eta ez "kanpotik" begiratzeko zerbait (Ruiz-Ballesteros eta Valcuende 2020). Harawayen hitzak nire eginez, bertakoek ez zuten errekarekiko inon kokatua ez dagoen begirada konkistatzailerik, hots, "objektibitatearen" talaiatik, edo "besteak" markatzen dituen markarik gabeko "gizon, zuri, heterosexual eta klase ertainekoen" begiradarik (1995, 324). Antropologoek, ostera, hasieran batean behintzat, bazuten begirada hori. Ruiz-Ballesteros eta Valcuendek (2020) emandako adibideetan, komunitate horien pertzepzioetara helduz ingurumenaren inguruko ikuspegi, bizipen eta harreman ez antropozentrikoetara heltzen gara. Aurrekotik abiatuta, proposatzen dut pertzepzio parte-hartzaileak antropologiaren joera etnoeta andro-zentrikoa soilik ez, diziplinaren joera antropo-zentrikoa gainditzeko ere balio dezakeela. García Gradosek (2017) bi ikuspegi uztartu eta pertzepzio parte-hartzailea etnografia feministarako tresna gisa aldarrikatuz bere aurrekoekin egin antzera, horren erabilera-markoa apur bat gehiago zabaldu nahi dut orain. Izan ere, ingurumenantropologiatik planteatzen denean, proposamenaren atzean feminismoak izan duen presentzia bigarren plano batean geratzen da. Halaber, ingurumen-antropologiatik egiten diren ekarpenak antropologia feministarentzako ere aberasgarriak direlakoan nago. Proposamen teoriko-metodologiko horiek guztiak kontuan izanda, nik egindako lekuan lekuko lanean bi egoera mota ezberdin bereizten ditut. Batetik, zenbaitetan pertzepzioak kontakizunetan agertu zaizkit; bestetik, beste hainbatetan pertzepzio horiek sumatu egin ditut, horien garrantzia antzeman egin dut, baina oso gutxitan heldu naiz horiek nik neuk bizi edo sentitzera. Azpiatal honen hasieran aipatutako hiru egoeren kontakizunetan, berdin bizi eta sentitzen ez genituen zentzumen batzuk zeudela sumatu dut. Lehenengo kasuan, baratzezainak tomateak neska-lagunak bezala hautatzen dituela esaten duenean, ezin dut guztiz ulertu eta, aldi berean, ulertzen ari naiz. Ez dakit zeintzuk diren bere gustuak, baina zerbait ulertzen diot: "politena" hartzen duela esaten ari zen. Politena beti nor bere gustuen arabera eraikita dago, eta beharbada horixe bera da esaten ari zena. Horrekin batera, interakzio baten baitan kokatzen zuen ekimen hori: tomateak ezagutzen ditu, behatzen ditu, sentitzen ditu, eta orduan badaki, hitzez zehazki azaldu ezin duen arren, zeinetatik atera behar 65
dituen haziak. Eszena horretan, horren kognitiboa ez den eta, beraz, gorpuztuago61 suertatzen zaigun jakintza agertzen zaigu, berriz ere ikusmenetik harago doan eta hitzez azaltzeko zaila den jakintza. Hor ginela, behin eta berriz galdera errepikatu ostean, pentsatu nuen: egunak eta egunak berarekin eman ostean, beharbada, nik ere jakingo nukeen zein tomatetatik atera hazia eta, ziurrenik, nik ere ez nuke kontatzen jakingo. Egoera ulertzeko, nik bizitako zerbaitekin paralelismoa egiteak lagundu zidan. Badira urte asko etxean ogia egiten dudala. Ia inoiz ez dut errezeta zehatzik jarraitu. Beti ez zait berdin ateratzen, eta maiz ez dakit azaltzen zergatik geratzen zaidan ezberdin, baina badakit konturatzen orea noiz doan ondo eta noiz ez, noiz den "bat" eta noiz duen trinkotasun falta. Etxeko bati ogia nola egin kontatu behar izan nionean, aldiz, hitzak eta neurriak faltan izan nituen. Berak proportzioak eta prozesua ondo jaso eta idatzi nahi zituen, hurrengoan berak bakarrik egiteko. Ni ez nintzen azaltzeko gai. Orduan, pentsatu nuen konponbidea bolada luze batez ogia batera egitea izango zela; edo berak bakarrik egitea eta orea ezagutzea, bere ogi eta ore mota aurkitu arte. Gaur da eguna oso ogi ezberdinak egiten dituguna, eta batera jartzen bagara, nik ezin dut erabat berea ulertu, eta berak ezin du guztiz nirea ezagutu. Hitzez adierazten ez dakigun jakintza horrek badu zerikusirik tomateak hautatzeko baratzezainek dutenarekin. Aipaturiko beste egoeretan, elkarrizketatuek beraiek egin zioten pertzepzioen afera horri erreferentzia, beste hitz batzuekin izan arren, noski. Besteen pertzepzioez aritu ziren, besteek ikusten zutena ikusteko gai ez zirela adieraziz, edo besteen ezagutza azpimarratuz. Beraz, kasu horietan ez nituen pertzepzio horiek sentitu edo sumatu, hitzaren bidez horiengana heldu baizik. Edonola ere, horien garrantzia jaso egin nuen, eta horrek adierazten digu teknika horren beharra. Beste egoera batzuetan, aldiz, nik neuk sumatu dut nire aurrean nuenarekin ez nituela pertzepzioak partekatu. Maiz, jakintza gorpuztuari lotua izan dira egoera hauek. Izan ere, tomateak aukeratzeko garaian bezala, zerbait galdetzen nuenean ezin zidaten azaldu nik ulertu nitzakeen hitzetan. Egoera horiek metodologikoki arakatu gabe geratu zaizkit. Alde batetik, pertzepzioaren gaian analisian eta idazketa fasean sakondu dudalako, eta une horietan ez nintzelako konturatu hor bazegoela zer arakatu eta metodologikoki zer sakondu. Bestetik, egoera horietan sakontzea ere ez zegoelako nire helburuen artean. Etnografia honetan, azaldu 61 Gorpuztuago suertatzen zaigula diot, maiz, jakintza kognitiboa ez baitugu horrela ulertu, gorputza/gogoa dikotomian eroriz. Aitzitik, dikotomia hori gainditu nahi badugu, jakintza kognitiboa ere jakintza gorputzutzat hartu behar dugu. Miren Guillóri eskertu nahi diot horren inguruan partekatutako hausnarketa. 66
bezala, toki askotatik igaro naiz, eta kasu gutxitan egon naiz luzaz toki berean pertsona berdinekin. Izan ere, helburuak bestelakoak izan dira, eta begirada beste toki batzuetara bideratu dut. Ruiz-Ballesteros eta Valcuendek (2020) diotenarekin bat eginik, uste dut egunerokotasuneko egoeretan sakondu dezakegula gehienbat besteen pertzepzioetan, beraiekin batera jarduten, ekiten, eta elkar-harremanean. Nire kasuan, azkenengo hori tesian garatzeke geratu zaidan gai multzo batekin ere lotzen dut, landare eta haziekin sortutako zaintza harremanak eta afektuen gaiarekin, alegia. Afera horretan sakontzeko, nirea bezalako ikerketa batean behintzat, toki zehatzetan behaketa eta pertzepzio parte-hartzaile errepikakorragoa egitea lagungarria izango litzateke. Edonola ere, uste dut lehenengo pausua pertzepzio ezberdin horien existentziaz ohartzea dela, eta bigarrena horietan murgildu eta sakontzea. Horretarako, norberak bizi izan dituen egoera eta pertzepzioetatik besteenengana gerturatzea lagungarria izan daiteke, nik ogiaren kasuarekin egindako moduan. Pertzepzio horiek partekatzera ezin bagara heldu, bila ditzakegu horietara gerturatzen gaituzten bizipenak, eta hortik besteenetara hurbildu. 2.4.4. Bisitaldia. Elkarrizketa eta behaketaren artean koka dezakegun ikerketa-teknika Etnografia hau bi kasu-azterketa osatuz gauzatu dut, eta horrek metodologiari eta lekuan lekuko lanari zuzen eragin die. Xedea kasuak beraiek osatzea izanik, horien inguruko informazioak eta hariak jarraitu ditut, gune eta pertsona ezberdinengana helduz. Horiengandik ez dut beti informazio berdina bilatu, kasuaren inguruko informazio mota ezberdinak jasotzea baizik. Halaber, bi kasuak ez ditut berdin osatu: Aretxabaletako Larrosa tomatearen kasua lantzean Jacken inguruko informazio asko jaso nuen eta, horrenbestez, Jacken inguruan propio egindako saioak gutxiago izan dira. Era berean, bien historiak eta ezaugarriak oso ezberdinak izanik, horietara gerturatzeko moduak ere ez dira berdinak izan. Bestalde, zonaldez eta eremuz mugitu naiz, hazi eta barietateei so. Horrelako planteamendu metodologikoaren baitan, nik behintzat ezagutzen ez nuen teknika berria garatu dut: bisitaldiak. Nekazaritza-eremuaren ekoizpen-gune ezberdinetara joan naizenean, galdera batzuk buruan eta elkarrizketa gauzatzeko asmotan joan naiz. Baina, hala ere, lekuan lekuko lanaren saioak oso gutxitan mugatu dira elkarrizketa horietara. Izan ere, askotan baratzezainek beraiek proposatuta, baratzeetan bukatu edo hasi ditugu saio horiek. Elkarrizketa gehienak sukaldeetan egin arren, jesarrita eta hitz egiten eman dugun bezainbeste denbora -edo gehiago- eman dugu baratzeetan ere. Baratzeetan hasi edo bukatu diren elkarrizketotan hobeto ezagutu ditut baratzezain horiek: beraien historia, egunerokotasuna, 67
harremanak eta herriarekin dituzten loturak... elkarrizketa-gidoietatik at ezagutu ditut. Toki bakoitzean, gainera, modu ezberdin batez. Elkarrizketen bueltako une horiek gakoak izan dira bestelako informazioak jasotzeko eta, hori dela eta, bisitaldiak izendatu ditudan une horiek ikerketa-teknikatzat har ditzakegula iradokiz, berauen inguruko zenbait hausnarketa garatu nahi dut orain. Lehenik eta behin, behaketatik bereizi nahi ditut saio hauek; izan ere, horrelakoetan ez naiz egon pertsona horiekin euren jardunen baitan, egonean. Bisitaldietan egoera berezia zen. Erakusteko uneak izan dira bisitaldiak, zeinetan baratzeak, hazitegiak, haziak, etxeak, herriak, eta bestelako instalakuntzak aurkeztu dizkidaten. Maiz, elkarrizketetan hitz egindakoari lotuta, baina hortik harago ere, hitzez adierazitakoa dimentsionatzeko, toki batean kokatzeko, ikusteko eta sentitzeko uneak izan dira, hitzei testuingurua ematekoak. Hartara, elkarrizketak saio horien parte garrantzitsua izan badira ere, bisitaldiak elkarrizketetatik harago joan dira. Hori dela eta, behaketa eta elkarrizketaren artean kokatzen den ikerketa-teknika bezala definitzen dut bisitaldia. Nire kasuan, elkarrizketak bisitaldien parte izan dira; izan ere, nire asmoa elkarrizketak egitea zenean egin ditut, nahigabean, bisitaldi horiek. Hala ere, ez dut uste elkarrizketak bisitaldien halabeharrezko osagaia izan behar direnik eta, horren parte izatekotan, elkarrizketa informalak, eta are grabatu gabeak ere egin daitezkeela. Nire kasuan, bisitaldi gehienak baratzeetan egin ditut, gehien elkarrizketatu ditudanak baratzezainak izan baitira. Hala ere, lehenengo sektoreari lotutako ikerkuntza eta garapen guneak ere ikusi ditut, Neikerrekoak kasu. Neikerren, negutegietan ibili soilik ez, Arkauteko instalakuntzak ere erakutsi zizkidan Pakok, germoplasma-bankua nolakoa zen ikus nezan. Bestalde, Perun haziak eskala handian ekoizteko gunea ere bisitatu nuen. Gune horiek lanerako espazioak izatea dute komunean. Zeregin horien inguruan galdezka joan naizenean, erakusteko bide bakarra ez da hitza eta elkarrizketa izan. Ikustea, eta horrekin batera sentitzea eta atzematea ere garrantzitsua izan da, jardun, praktika, ekimen eta gune horien berri izateko. Kontakizunetik harago, baita ikusmenetik harago ere, pertzepzioa garrantzitsua izan da bisitaldietan, eta horren bidez kontatzen zidatena osatu dut, etnografia baterako garrantzitsuak diren informazioak jasoz. Bi tomateen kasuak azaltzerakoan bestelako informazio horiek mahai-gainean jartzen ahalegindu naiz, irakurlea baserri, etxalde eta iker-gune horietara gerturatu eta kasuak etnografikoki kokatzeko asmotan. Etnografia toki zehatz batean kokatu eta bertan bizi garenean, informazio hauek beste modu batez osatzen dira. Nire kasuan, aldiz, toki ezberdinetan egon naiz eta ezin izan naiz guztietan luzaz murgildu. Beraz, ezin izan ditut toki horiek guztiak sakontasunez ezagutu eta aztertu, horietara bertaratuz. Horren aurrean, 68
bisitaldiak bide egokia izan dira behaketa sakon eta luzeetan sortzen diren hainbat informazio beste modu batez sortzeko. Bisitaldien beste ezaugarri bat Guberrek (2011) aipatutako irekitasunak eta malgutasunak izan behar duela iruditzen zait, batez ere denborari eta saiotik espero denari dagokienean. Esan bezala, baratzezainak izan dira baratzetara eraman nautenak, beraiek gidatu dituzte, hein handi batean, bisitaldiak. Usu, beraiengana denboraz larri joan naizen arren, elkarrizketa egiteko bezainbeste denborarekin baino ez, malgutasun apur bat izan dut, eta nituen tarte horietan joan gara baratzetara, haziak gordetzen dituzten txokoetara edo bestelako tokietara. Horrelakoetan ohartu naiz bisitaldiak egitera denboraz, patxadaz, malgutasunez eta irekitasunez joateak duen garrantziaz. Dagoeneko iradoki dudan bezala, bisitaldiek toki batean luzaz egon ezin garenean hitzetatik harago doazen informazioak sortzeko baliagarriak dira. Testuinguru etnografikoa sortzeko oso teknika aproposa suertatu zait niri, eta horrela islatzen saiatu naiz kasuak idaztean. Kasuen ataletan ikusiko den bezala, kontatu didatenetatik harago doazen informazioak ezinbestekoak dira bi barietateen historiak osatzeko. Alde batetik, entzundakoak kokatzen lagundu didate bisitaldiek: elkarrizketetan irudikatzen nituenak ikusteko, gorpuzteko eta lurreratzeko. Bestetik, nik neuk toki horiek sentitzeko eta bizitzeko uneak izan dira: usaindu, sentitu, entzun, eta ukitu egin ditut. Azkenik, etnografiaren ikuspegitik garrantzia duten baina elkarrizketetan agertzen ez diren informazioak ere sortu ditut horrelakoetan. Maiz, oso barneratuta dituztelako edo beraien jardunarentzako garrantzitsuak ez direlako, informazio asko ez dira agertzen elkarrizketetan. Tokiak, praktikak eta gauzak zuzen ezagutzean, bestelako informazioak agertzen zaizkigu, eta horiekin batera, galdera berriak egiteko parada ere izaten dugu. Edonola ere, esan bezala, hauek guztiak gerora egindako hausnarketak dira. Bisitaldiak egiten ari nintzenean ez nintzen horretaz guztiaz kontziente, eta ez nien erreparatu teknikari berari eragiten dioten elementuei. Beraz, nire asmoa bisitaldiak ikerketa-teknika moduan proposatzea izan da, hemendik aurrera horretan arreta gehiago jarri eta horren inguruan sakondu dezagun. Gainera, bisitaldiak ingurumen-pertzepziorako bidea ireki diezagukeelakoan, aurreko azpiatalean egin dudan proposamenarekin bat etor daitekeela iruditzen zait. 69
Irudia 4: Aretxabaletako Larrosa barietatearen ibilbidea eta historia. Egilea: Maddi Zumalabe.
beldur zen bertako hainbat tomate barietateren pribatizazio-prozesuen atarian ote ginen. Hori dela eta, erregistro parte-hartzaileak egin ziren, ofizialki balio juridikorik izan ez arren, barietate horien existentzia eta izaera komunalaren zantzuak sortzeko asmoz. Horretarako, lehenengo eta behin, tomate horiek zaindu, gorde eta hedatzeko lan egin duten pertsonak gonbidatu zituzten bertara, bi tomateen historiak konta zitzaten. Historiak kontatzeaz gain, nolako tomateak ziren eta nola erein, landatu eta gorde behar ziren ere azaldu zuten. Gerora, tomate-dasta egin genuen, tomateak beraiek ezagutu eta ezaugarritu genitzan. Aretxabaletako Larrosa tomateari dagokionean -bertan Aretxabaletako Morea izendatuta-, erretreta hartuta duen eta autokontsumorako baratzea duen Kepa gonbidatu zuten antolatzaileek, barietate horren zaintzan eta hedapenean egin duen lanari aitortza emateko, eta tomatearen inguruan duen jakintza parteka zezan. Kepa, gerora, tesi honen protagonista nagusienetako bilakatu da, tomatearen historian duen eta eman zaion leku zentrala dela eta. Barietate honen historian beranduago agertu eta aitortza gutxiago jaso duen Itsaseder baserriko Maialen ere gonbidatu zuten. Bera ekoizlea da, eta bere ahizparekin batera barazki ekologikoak ekoiztu eta azokan, kontsumo taldeetan eta jatetxeetan saltzen ditu. Horretaz gain, sektorean oso inplikatuta dago eta zenbait hazi gorde egiten du, Aretxabaletako tomatearenak tarteko. Berari ere aitortza egin eta hitza eman zitzaion. Kasu honetan, ekoizle profesionalaren posiziotik hitz egin zuen, eta barietatearen ezaugarri produktibo eta morfologikoen berri eman zigun. Kepa eta Maialenen hizketaldiak entzunez, tomatea eta bere historia ezagutzen hasi nintzen, historia bera bertan performatu eta tomateari izaera marrazten zitzaion bitartean. Horrenbestez, tesian eta historian protagonista bilakatu diren batzuk ezagutu nituen bertan, batzuk aurrez aurre, eta beste batzuk beraiei buruz esandakoak entzunez. Horietako bat, Kepa bera. Kepak kontatu zuen tomate honek 40 urte baino ez daramala ingurune honetan - Gipuzkoan, eta Euskal Herrian-. Halaber, berak ezagun bati hartu ziola -gerora ezagutuko nuen eta lehenengo une horretan izenik gabe agertu zen Urdintxari, hain zuzen- kontatu zuen. Urdintxari, halaber, bere suhiak eman zion, eta azkenengo horri komentu batetik ateratako eta lantegi batera lanera joandako moja batek eman omen zion. Kepak ez zekien, baina, moja hori zein komentutik zetorren, baina landare horiek atzerritik ekarri zituela pentsatzen zuen. Hortaz, bere eskuetara heldu aurretik tomate barietateak eginiko bidea ez zegoen guztiz argi, eta garrantzi handirik ere ez zuela ematen zuen. Izan ere, berari eman zion pertsonaren inguruan informazio gutxi eman zuen Kepak, bitartekari hutsa balitz bezala. Era berean, berak kontatutako istorioan agertzen zen beste pertsona izenik gabeko moja zen, nondik etorri den 184
ez dakigun hori, alegia. Hortaz, Kepa zen izen eta abizenekin istorio horretan agertzen zen lehenengoa, eta berari eman nahi izan zioten aitortza ekimen horrekin. Kepak berak esanda, berak bazuen -eta oraindik badu- gauzak gordetzearen garrantziaren kontzientzia. Kontzientzia hori dela eta, erabaki zuen ondo gordeko zituen norbaiti eman behar zizkiola tomate horren haziak, azpiegitura hobeagoa zuen edota bera baino profesionalagoa zen beste norbaiti, alegia. Eta orduan Miren eta Teo ezagutu zituen Hazianitz baserrian. Berak Teoz hitz egiten badu ere, Miren eta Teo dira Hazianitz baserrikoak, eta biek eramaten dute baserriko ekoizpena -barazkiak ekoizten dituzte batez ere-. Hau da, Kepak eta beste askok bereziki Teoz hitz egin arren, historian eta gertakizunetan arakatzean konturatu naiz itzalean geratzen zen Miren ere ekintza askoren parte izan dela, "ez-protagonista" edo aitortzarik gabeko protagonista, esan genezake. Horrenbestez, Hazianitzen egin duten lanari erreferentzia egiten diotenean biak aipatuko ditut. Aitzitik, niri bakarrik bata edo bestearen inguruan hitz egin badidate, bada, hori ere azpimarratuko dut, aitortza eta protagonismo jokoak agerian utzi nahian. Miren eta Teo ekoizpen konbentzionaletik ekologikora jauzia egiten ari ziren Keparekin elkar ezagutu zutenean. Kepak hitz egin zien tomate horietaz eta eskatu zien beraien baratzeetan jarri eta haziak gorde zitzaten. Bikoteak onartu zuen, eta handik aurrera apustu handia egin zuen barietate horren alde. Hauek ziren, edo Teo zen, hobeto esanda, Kepa eta gero, istorio horretan izen eta abizenarekin edo izena eta baserriaren "abizenarekin" agertzen zen hurrengo pertsona. Nik Donostian jardunaldia egin eta hilabete batzuetara ezagutu nituen aurrez aurre. Ordurako, pertsona ezberdinek jada hitz egina zidaten Teoz, bereziki, baita Hazianitz baserriaz ere. Beraz, internetetik beraien kontaktua hartuta, deitu eta beraienera joan nintzen negu bukaera-udaberri hasierako arratsalde batean. Teok -eta Mirenek- tomate honen historian aldaketa nabarmenetakoa eragin zuten. Izan ere, ekoizpen profesionalean sartu zuten tomatea, izena eman, eta azoketan ikusgaitasuna eman zioten. Hortik aurrera etorri ziren Ekonekazaritzak, Hazien Sareak eta Neikerrek egindako entsegu eta ikerketak. Laura Laredo teknikariaren lana garrantzitsua izan zen horretarako, baita ere Landarpila landare ekologikoko mintegiarena ere. Gerora ere, hainbat dasta egin izan da bertako tomate barietateekin, eta honek irabazi egin izan du maiz. Horrela, apurka-apurka, ikusgaitasuna eta onarpena lortu duen tomate gisa aurkeztu zuen Kepak. Donostian ezagutu nuen barietatearen istorio honek kontakizun mitikotzat hartzeko moduko zenbait ezaugarri zuen, eta horrek ematen zion, hain zuzen, indarra barietateari. Horietako bat, 185
bere jatorri mitikoarekin estuki lotuta dago. Esan bezala, izenik gabeko moja batek ekarri zuen barietate hori. Ez dakigu nondik. Jatorri zehatz baten falta hori gakoa da, tomateari jatorri gipuzkoarra ematea ahalbidetzen baitu. Kasu honetan, baina, nabarmentzekoa da emakume eta gizonek istorio horretan duten tokia. Emakume bakarra agertzen da, izenik gabekoa, eta pertsonifikatu gabekoa. Moja. Gainera, ez da agertzen bera eta tomatearen arteko harreman esturik. Bere atzean, aldiz, izen eta abizenez ezagututako bi gizon agertzen dira, eta horiek bai, lotura estua sortzen dute tomatearekin, eta horren aita sozial bezala agertzen zaizkigu. Askotan gertatu bezala, emakumeek egindako lana itzalean geratzen da, eta gizonak dira aitortza bereganatzen dutenak. Hazianitz baserriko Miren historia honen "des-plazatutako gorputza" (González Abrisketa 2013) da, zentroan egon ezin daitekeena. Edo, Teresa del Vallek (1997) dioen moduan, gizonezkoek emakumeei jakintzak -eta protagonismo eta aitortzak- usurpatzen dizkiete . Tomatearen istorioaz gain, jardunaldi horretan tomatea nolakoa den eta nola landatu behar den ere azaldu zuten. Bertan azaldu zutenagatik zein lehenengo elkarrizketetan esan zigutenagatik, 2015eko inguru hartan Aretxabaletako Larrosa tomatearen egoera zein zen irudikatzen hasi ginen. Lehenengo eta behin, izen ezaguna zuen bertako tomatea aurkitu genuen. Hala ere, izen ezberdinekin izendatua zela konturatu ginen berehala. Aretxabaletako Morea, Aretxabaletako Mozkorra, eta Aretxabaletako Arrosa dira gogoratzen ditudan lehenengo izenak, baita beraien gaztelerazko bertsioak ere: Morado de Aretxabaleta, Borracho de Aretxabaleta y Rosado de Aretxabaleta. Ezaguna zen tomate hori, Gipuzkoan nahiko hedatuta zegoen dagoeneko, bereziki nekazaritza ekologikoko sektorean, eta lurralde horretatik harago ere zabaldua zen. Baratze profesional zein autokontsumorako eta afizionatuen baratzeetan tokia zuen. Tomatearen ezaugarriei dagokienean, "Probatzen duena gogobetetzen duen tomate gozoa da, eta, bere emankortasunak, landatzen duena ere gustura utzi ohi du" baieztatzen du Marc Badalek (2018, 13) Aretxabaletako Tomatea. Bioaniztasun, lurraldea, eta jakintza partekatua liburuan. Baieztapen honek bi eremuei erreferentzia egiten die: kontsumoari zein ekoizpenari. Bietan ala bietan "gogobetetzen" eta "gustura" uzten gaituen tomate on gisa agertzen zaigu Aretxabaletakoa. Eta jarraitzen du: Neurri ederreko tomatea -Gipuzkoan gustatu ohi den legez-, azal finekoa, gozoa eta oso haragitsua; esportaziorako ere ez zen egokia, uzta oso goiz biltzea eskatzen baitu horrek; gainera, besteen artean nabarmentzen zuen kolore arrosakara bat zeukan (Ibid., 34). 186
Bi aipu hauekin ondo jasotzen ditu Badalek tomate barietate honen ezaugarri nagusiak. Alde batetik, ale handiak ematen dituela azpimarratu izan digute behin eta berriz, eta hori da Gipuzkoan bereziki estimatzen den ezaugarria. Bestetik, tomateen azala ere usu agertu zaigu. Oso azal fina du, eta horrek bi ondorio nagusi ditu. Batetik, azal finarekin lotuta dago zaporea. Aretxabaletakoa tomatea gozoa da -zaporetsua eta "dultzea"-. Bestetik, merkaturatze-bideekin lotura zuzena du azalak ere. Azal fin-finak tomateak jaso eta kasik berehala kontsumitzera behartzen gaitu. Beraz, batez ere salmenta zuzenaren bidez merkaturatzen da tomate barietate hau, bertatik bertara. Bestetik, tomate horren beste ezaugarri nagusietakoa da izena(k) ematen di(zki)on kolorea: rosie -Goiko baserrikoen hitzetan- arrosa eta Larrosa -Teoren hitzetan-, kolore arrosakara - Badalen hitzetan-, edota moraua edo morea -beste askoren hitzetan-. Koloreak berebiziko garrantzia hartzen du garaiko tomateengandik bereizi egiten duelako. Izan ere, Aretxabaletakoa agertu zenean zabalduak zeuden tomateak eta Jack tomatea bera "laranjak" ziren, Teoren hitzetan, eta tomate laranjak azidoagoak dira. Azkenik, Badalen lehenengo baieztapenera itzuliz, Aretxabaletako Larrosa tomateak onak direla esan dezakegu. Onak jateko, eta onak ekoizpenerako. Aretxabaletako tomatea askotariko baratze eta zonalde berrietara heldu denean ikusmira sortu eta jendea bere bila erakarri du. Gainera, horrela izan da baratze eta toki mota ezberdinetan. Autokontsumorako eta nekazal sare informaletan kokatuak zeuden baratzetatik hasita, nekazal sare formal eta 187 Irudia 5: Hazianitz baserriko Aretxabaletako Larrosa tomateak. Iturria: Nik egina.
egituratuagoetan dauden eta ekoizpenera bideratuta dauden baratzetaraino, azoketatik eta askotariko dastetatik pasatuz. Hortaz, maiz tomate hau baratze batera heldu denean, geratzeko heldu da. Laburbilduz, tomate ona eta gozoa dugu, Gipuzkoara heldu zenetik ezberdin eta berezia agertu zena, ekoizpenerako egokia dena, sektorean egokitua dagoena, eta interesa eta jendea erakartzen dituena. Baina, nola heltzen da horrelakoa izatera? Nola definitu eta konfiguratzen da tomate hau? Zein harreman eta testuinguruetan nabarmentzen da? Historia osatzeko grina eta prozesua Aretxabaletako Larrosa tomatearen inguruan genekiena horixe baino ez zenean hasi ginen Marc eta biok tomate horren inguruan gehiago jakin nahian. Nik, orduko hartan, ez neukan bereziki interes handia tomatearen historia osatzeko, edo behintzat ez zegoen nire orduko helburu zehatzen artean. Marcekin egindako lanak, aldiz, harantz eraman ninduen. Apurkaapurka tomatearen historia ezagutzeari garrantzia ematen joan izan nintzen, -ia- konturatu gabe. Baina, zer dela eta suertatu zaigu horren garrantzitsua tomate honen historia? Zergatik hori berregiteko gogoa eta grina? Lehenik eta behin, barietatea zabaltzeko eta gordetzeko prozesua ezagutu nahi genuen. Hau da, genekienaren arabera, jatorri ezezaguna zuten tomate landare batzuek hiru hamarkadetan izena eta tokia hartu zuten, bertako barietate bilakatu arte, eta prozesu hori zen, hain zuzen, ezagutu nahi genuena. Landutako bioaniztasunaren galera- eta zaintza-prozesuak ulertzeko eta ezagutzeko kasu hau ezagutzea interesgarria suertatu zitzaigun. Hori dela eta interesa izan genuen historia hori ezagutu eta berregitean. Bestalde, une hartan horretaz jabetu ez baginen ere, historia osatzeko hautu horren atzean beste sinesmen edo premisa bat ere bazegoela uste dut. Barietatearen izaera ezagutzeko, nondik zetorren jakin behar genuen, eta horrek esanahi bikoitza du. Alde batetik, jatorriaren ideia jartzen du mahai-gainean. Izan ere, gu barietate horren jatorriaren bila ibili ginen, Gipuzkoara nola heldu zen eta nondik jakin nahian. Bestetik, jatorri horretatik egungo egoerara artikulatu diren harremanek garrantzia hartzen dute, eta horiek logika genealogiko batez ulertzen ditugu. Hartara, historia osatzeko gogo horren atzean jatorriari garrantzia ematen dion ikuspegi genealogikoa ere bagenuela ikusi dut gerora. 188
Tomate honen historia zergatik osatu nahi izan dugun jakiteak eta azaltzeak bezainbesteko garrantzia du historia hori nola osatu dugun aitortzeak. Izan ere, historia hau berregitean zeri begiratu eta zeri ez erabaki dugu behin eta berriz, kontzienteki edo inkontzienteki izan bada ere. Zeri begiratzeaz gain, non geratu eta non ez, zein hariri heldu eta zeintzuk airean utzi, zeini ahotsa eman eta zeintzuk isilpean utzi, askotarikoak izan dira hartutako erabakiak, eta horiek guztiek eragiten diote azkenean osatu dugun eta jasota utziko dugun historiari. Hortaz, orain aurkituko duzuena Aretxabaletako Larrosa tomatearen historietako bat da, edo historia partzial bat, Harawayen (1995) hitzak hona ekarriz. Egile horri jarraiki, historia jakintza den heinean, partziala da, eta kokatu egin behar dugu. Kasu honetan, historia hori berregitean zein hautu egin ditudan eta zeri eman diodan lehentasuna argitu nahi dut. Halaber, historia eraikitzearekin batera memoria ere eraiki eta sortu egiten dugu, tomatearen memoria zein herri, sektore eta pertsona batzuen memoria, alegia. Prozesu hori problematizatzea garrantzitsua dela uste dut, historia egitearen boterea mahai-gainean jartzen baitu, eta boterearekin batera erantzukizuna baitatorkigu, baitatorkit165. Azaldu berri dut zein zen aurkitu genuen (h)istori(o)a, baita Aretxabaletako Larrosa tomate barietatearen egoera ere. Egoera eta kontakizun horietatik tiraka hasi ginen tomate horren historian eta "genealogietan" "atzera egiten", barietatearen hari genealogikoa -edo hari genealogikoetako bat- bilatzen eta jarraitzen, alegia. Hortaz, historia -genealogiko- honek alderantziz jarritako inbutu forma hartzen du. Une eta tomate batzuetatik abiatuta, beraien "jatorria" -bat balego bezala- bilatu nahian zuhaitza estutuz joan gara. Horrek kanpoan utzi ditu "belaunaldi" bakoitzean hari horretatik ateratako bestelako adarkadurak. Soilik azkenengo faseetan, Miren eta Teoren baratzetik pasa ostean, egin diogu kasu tomatearen zabalpen horizontalari. Izan ere, horrek egungo egoerara garamatza, eta egun tomate honen ugalketa eta landaketa nolakoa den ezagutu nahi genuen. Tomatearen historia eta genealogia nola osatu erabakitzearekin batera, historia non hasi -edo atzera joate horri noiz eta non muga jarri- ere ebatzi behar izan dugu. Berriz ere, hau ez da izan oso era kontzientean egindako hautua, behintzat hasiera batean. Izan ere, pertsonaz pertsona -gizonez gizon, kasu honetan- heldu ginen barietatearen jatorrian kokatu dugun Aramaioko baserrira, Goiko baserrira alegia. Bertan jakin genuen Miranda de Ebrotik ekarri zituztela tomate barietate honen lehenengo landareak. Hortaz, ezer erabakitzen egotearen susmorik gabe, argi ikusi genuen bertan bukatzen -edo hasten- zela gure historia. 165 Metodologia atalean gehiago sakondu dut honetan. 189
Horrenbestez, jatorri bila ari ginen horretan, are gehiago, euskal jatorri edo jatorri gipuzkoar bila ari ginen horretan, nahikoa zen Aramaiora heltzea. Bertan hasten zen gure historia, edo guri interesatzen zitzaiguna, eta hortik aurrera gertatutakoa baino ez dugu jaso. Beraz, Gipuzkoan166 tomate barietate horren bueltan gertatutakoa jasotzen duen historia da orain ezagutuko duguna, tomate barietate honen euskal historia, alegia. Historia horren barruan, baina, hasiera edo mugarriak ere g-une ezberdinetan ezarri daitezke. Aipatutako liburuan Badalek Keparekin irekitzen du tomatearen (h)istori(o)a. Barietatearen aurre-historiari beste atal bat eskaintzen dio. Bertan, barietatea Keparengana heldu aurretiko historia jasotzen du, Gipuzkoan Keparengana heldu aurretik izan duen bizitza, alegia. Sailkapen edo erabaki hori egoki iruditzen zait, baina kasu honetan beste g-une batean ezarri nahi dut barietate horren hasiera, berriz ere, historia idaztea hautuz betetako ekintza dela argitan utziz. Oraingo honetan aipatutako Aramaioko Goiko baserrian kokatzen dut tomatearen historiaren hasiera eta jatorria -edo jatorrietako bat-. Izan ere, alde batetik, gu bertaraino ailegatu gara historia hau berregitean, eta tomatearen historiaren parte dela iruditzen zait. Nahiz eta izena beranduago jartzen zaion, eta zentzu honetan ezagutzen dugun Aretxabaletako Larrosa tomatea gerora jaiotzen den, bere jatorria lehenago kokatu nahi dut. Horrela, izena izan aurretiko gertaerei, historiari, istorioei eta harremanei ere aitortza ematen diegu. Horrekin batera, barietate honen ekoizpenean garrantzia izan duten toki, pertsona eta sareen arteko jarraipena ere mahai-gainean jarri nahi dut. Behin bi hautu nagusi hauen nondik-norakoak azalduta, kasua eta historia nola aurkeztuko ditudan ere azaldu nahi dut. Barietatearen historia hiru fasetan xehatu egin dut, eta trantsizio une bat ere identifikatu dut. Horretarako, alde batetik, arreta jarri dut tokietan, eta tomate barietate honen garapenean garrantzia izan duten toki eta aktoreei erreparatu diet. Beste alde batetik, g-unez g-une mugitzean tomatearen inguruan gertatu diren zenbait aldaketa nabarmen identifikatu dut, eta horien arabera ezarri ditut faseak eta trantsizioak. Aldaketa horien artean, barietatearen izena da nabarmenetako bat. Bestetik, faseak ezartzerakoan barietatea toki batera nola heldu den eta handik nola hedatu duten ere aztertu dut, barietateak trukatzeko eta hedatzeko logikak, sareak, praktikak eta mekanismoak, baita berauen aldaketak ere, aztertuz. Edonola ere, fase horietan toki eta aktore ezberdinak topatuko ditugu. Areago, barietatearen belaunaldi ezberdinak aurkituko ditugu fase batzuen barruan. Kasu honetan, ugalketa-une eta 166 Aramaio Arabako herria izan arren, bere irteera "naturala" Debagoiena eskualdea, eta beraz Gipuzkoa, izan da. Horregatik, Aramaiora heldu zen arren, Gipuzkoan kokatzen dut barietatea eta bere etorrera. 190
-tokien arabera ere identifikatuko ditugu g-une gakoak historia honetan, baita faseen barruan ere. Horiek "belaunaldiak" izendatu ditut. Horrela, historia berregiterakoan, barietatearen "belaunaldiak" identifikatuko ditugu, barietatearen "ahaidetasun harremanak" g-une eta pertsona zehatz batzuekin eraikiz. Azkenik, ikusten ari den bezala, Aretxabaletako Larrosa tomateaz hitz egitean hainbat izen agertu eta erabiliko dut. Idazkera eta irakurketa errazte aldera, zenbait unetan "Aretxabaletako Tomatea" izena erabiliko dut. Gainera, Aretxabaletako herrian bertan ere azkenengo urteotan izen hori erabili izan dute, eta Badalek berak ere aipatutako liburuan horrela egiten dio erreferentzia barietateari. Hala ere, beste izen batzuk ere erabiliko ditut hainbatetan, barietatea izendatzeko aniztasuna jaso eta islatze aldera. Zentzu honetan ere, belaunaldi bakoitzaz hitz egitean horren barruan -hots, gune eta une zehatz batean barruan- erabili den izena erabiliko dut. Horrela, izenak nola joan diren aldatzen ikusiko dugu. Edonola ere, "Aretxabaletako Larrosa Tomatea" da lehenesten dudan izena, hauxe baita Miren eta Teok jarri zioten bigarren izena. Ikusiko dugunez, pertsona gakoak izan dira tomateari izena ematen, eta izen bat lehenestekotan, honi eman nahi diot aitortza nik orain. Lerro batzuk gorago esan bezala, barietate horren historia berregitearekin batera horren jatorriaren bila ere ibili gara Marc eta biok. Luzaz, historia eta jatorri bat eta bakarra baleude bezala jardun dugu, esan bezala, "beraien bila". Aitzitik, tesia idazten ari naizen honetan inoiz baino argiago dut edozein historia eta jatorri partzialak direla, betiere eraikiak. Horrenbestez, jatorriaren bila ibili garen arren, jatorria bera nola eraiki eta performatzen den interesatzen zait gehien bat. Are, Aretxabaletako Larrosa tomatearen kasuaren bitartez jatorria eta bertakotasuna nola eraikitzen diren aztertuko dut batik bat. Ikuspegi honetatik lekuan lekuko lanaren hastepenetako jardunaldira itzultzen bagara, ezberdin ikusten dugu orduan gertatutakoa. Bertan Kepa eraiki eta berretsi zen historia honen protagonista gisa. Badalen liburuan ere, hori berretsi egiten da, egileak Keparekin batera kokatzen baitu barietatearen historiaren hasiera. Ikusten ari garenez, aitortza jokoek garrantzia hartuko dute historia honetan. 191
Aretxabaletako Larrosa tomatea eta bere historia. Egungo eta lehengo ekoizpen-praktika, -sare eta -subjektuak 1. Fasea. Etxeko tomatea(k) edo tomate anonimo bat(zuk). 70eko eta 80ko hamarkadak Lehenengo belaunaldia. Goiko baserria eta "etxeko tomatie" edo "tomatie rosie" Belaunaldia Lehenengoa Subjektua eta tokia Goiko baserria. Ignacio, Pedro eta Javier hiru anaiak. Aramaio Izena(k) Rosie tomatie / Etxeko Tomatie. Goikoko tomatie (etxetik kanpo) Garaia 70eko hamarkadaren bukaeran, 80ko hamarkadaren hasieran. Gaur egun arte Nola heldu zaie, nola hedatu dute Miranda de Ebroko feria batetik. Auzoan, Aramaion, lantegian,... eta kanpotik etorritakoei. Landarea eta tomateak Taula 2: Goiko baserria eta "Goikoko tomatie" edo "Tomatie Rosie" 2016eko azaroan gaude, eta behingoz Goiko baserrira joateko bidea hartu dugu. Behingoz diot, bertatik etorri omen direlako Aretxabaletako Larrosa tomate bilakatu diren landareak. Marc eta biok jada hilabete luze batzuk daramatzagu tomate barietate horren atzetik, bere historia berregiten, eta espero dugu Goiko baserrian bere jatorriaren berri izango dugula. Keparekin egon ginenetik, hona etorri behar ginela jakin izan dugu. Keparen esanetan, berak Aretxabaletako Ubide auzoko baratze batean hartu zituen tomateak, bere jatorriari erreferentzia egiten dion Urdintxa ezizenaz ezaguna den Joxe Mari Odriozolari, hain zuzen. Horri, aldiz, moja batek eman omen ziola da hasiera batean jakin genuena, eta moja hori Goiko baserrikoa zela ere jakin genuen gerora. Dagoeneko jada Urdintxaren lobarekin egon gara, Peiorekin alegia, eta berak historia korapilatu digu. Landare batzuk Goiko baserritik heldu zitzaizkion bere eskuetara, baina ez zuzenean mojaren bidez. Mojarengandik bere nagusiarengana heldu omen ziren landare horiek, eta azkenengo horrek eman omen zizkion Peiori. Horrenbestez, informazio horrekin eta zalantza batzuekin abiatzen gara irrikaz Goiko baserrirantz, Aretxabaletako Larrosaren jatorriaren inguruko zalantzak argituko ditugulakoan. Maiz gertatzen zaigun bezala, adi eta astiro goaz errepidetik, jaso ditugun argibideei so, tokia aurkitzen asmatuko dugun zalantzati. Eskualdea Vitoria-Gasteiz hiriarekin lotzen duen bigarren mailako errepidetik gora goazelarik, mantso eta adi, bihurgune batean aurkitzen dugu Goiko baserrira eramaten gaituen pista. Hesi bat gaindituta baserri atariraino kotxez igo, eta hantxe aurkitzen ditugu bertan bizi diren hiru anaiak: Ignacio, Pedro eta Javier. Gure burua aurkeztu eta zertara gatozen gogorarazten diegu. 192
Sasoi ezberdinetan egin ditugu Goikora bisitaldiak eta baratzea, lurra, hazitegia, eta ingurune guztia garai horietan ere ezagutu ahal izan ditugu. Horrelako batean, baratzean gaudelarik, iratzeak Marcen arreta bereganatzen du berehala, eta behiez zein basoez hitz egitera garamatza horrek. Izan ere, gutxitan aurkitzen dugu jada iratzez egindako simaurra baratze batean, eta horrek basoa, lurra eta animalien kudeaketaz hitz egiten digu. Goiko pinuei begira ere jartzen gara halakoren batean, eta kontatzen digute Fagor eta bestelako lantegietara joandakoak izan direla etxeko guztiak. Goizean goiz jaiki, oinez "kalera" jaitsi, bertan autobusa hartu, eta lanera joaten ziren. Zortzi ordu eginak, berdina egin etxerako bueltako bidean. Orduan, etxera ailegatu eta bertan lanean jarraitzen zutela kontatu ziguten. Pinudiekin, aldiz, pisuak erosi ahal izan zituzten Arrasate eta eskualdeko bestelako herrietan, beste anai-arrebentzako. Denbora pasa den arren, ondo gogoratzen dute nolakoak ziren etxe ingurune horiek pinuak jartzen hasi aurretik: larreak, pagoak eta haritzak ziren nagusi. Pinudiek izan duten eraginaz galdetuta, erantzun argia bota ziguten: Ona edo txarra, oso zerak dira. Ona eta txarra... que pasa, que piñuak emon dau. Inkluso momentu batean, salbatu zintuen [¿?]. Bizimodua soluzionatzen badizu, zer da hobea? Piñua edo aretxa? Aretxa da askoz politagoa,... eta bistosoagoa, eta dana... baina [¿?] zeinek emoten dizu? Piñue? Pues, ba... askoz be gehixau piñua. 500 urte pagoa saltzeko. Piñua, berriz, hemen ipinite duela 25 urtetik, eta... (Goiko baserria, elkarrizketa). Fruta-arbolak ere badituzte. Udazkenean egindako bisitaldi batean sagarrez betetako ontziak topatzen ditugu kanpoaldean. Txikitu eta behiei ematen dizkietela kontatzen digute. Madariondo baten ondoan ere egiten dugu geldiunea. Gordetzeko madaria da, ganbaran ondo gordetzen baita. Gero, egosita jaten dute. Baratzeari begira ere azkar konturatzen gara zenbait hazi gorde egiten dutela. Esaterako, azenarioak eta azak ikusi izan ditugu bertan loratzen. Baina urazak, tipulak, tomateak, zein beste barazki eta lekale batzuen haziak ere gorde egiten dituzte. Hala ere, guztietan Aretxabaletako Larrosa tomatearena da duten hazirik zaharrena. Hori bai, bertan ez da Aretxabaletako Larrosa, "etxekoa" baizik. Haziekin egin izan duten eta egiten duten lanaz galdetuta bi gauza nabarmentzen dituzte. Alde batetik, onak direlako gordetzen dituzte barietateak. Hau da, daukatena baina hobeagorik aurkitzen badute, aldatuko dute. Hortaz, barietate eta haziekiko atxikimendua hauen kalitateari lotuta dago, eta ez soilik haziak etxean urte asko egoteari. Garrantzitsua da haziak bere funtzioa betetzea -dela fruitu edo barazki onak ematea, dela ekoizpen ona izatea-, eta bestela, baztertu egingo dute. Beste alde batetik, barazki ezberdinetako haziak gordetzen dituzten arren, kasu askotan ez dute aspalditik etxeko barietatea zaintzen, beste nonbaitetik ekarritako haziak gorde baizik. Horrelakoetan, gorde egiten dituzte eta lantzean behin trukatu edo berriztu egiten dituzte, izan bizilagunen batekin, izan azokara joaten eta landareak erosten. Hartara, etxean dituzten hazien kasu gehienetan garrantzitsua ez da horrenbeste etxeko barietatea gordetzea, edota barietate zahar bat gordetzea, etxean haziak egitea eta erosi behar ez izatea baizik. Hala ere, barietate zahar zehatz batzuekin bai aipatzen dute pena bat dela galdu izana, azokan antzekoak ez baitira ikusten. Tomatearen kasua ere ezberdina izango da, ikusiko dugun bezala. Kasu honetan bai "etxeko tomatie" gordetzen dute, eta horren haziak ez dituzte berritzen kanpotik ekarritako landareekin. Garaiak garai, ingurune oparoa aurkitzen dugu Goiko baserrian. Etxe barrura lasai hitz egitera goazenean, ostera, kanpokoarekin kontraste handia sortzen duen sukaldera eramaten gaituzte. Beste behin ere, sukaldeko mahaiaren bueltan esertzen gara hitz egitera. Beste behin ere, bazkaria eskaintzen digute, edo, eskaini baino, bertan bazkalduko dugula jakintzat ematen dute. Beste behin ere, agenda eta bisitaldiek estututa, ezetz esan behar diegu. Bazkaria barik, ogia eta etxean 193
egindako gazta ateratzen digute, solasaldia gozatzeko. Esan bezala, oso sukalde apala aurkitzen dugu. "Inolako apaingarri ezak sartzen dena hunkiarazten duen sukalde garbi eta soil [bat]" (2018, 61) aurkitzen dugula idazten du Badalek. Egurrezko mahai handia du, baita marmolezko gain handia ere, baina dena garbi eta jasota dago, eta mahai-gainetan deus gutxi ikusten dugu. Despentsan, baina, hazi-poto edo -poltsak, tomate kontserbak eta abarrekoak badaude. Bertan hasten gara Goikotarren historia hobeto ezagutzen. Irrikan gaude beraiek entzun eta Aretxabaletako Larrosaz kontatzen dutena ezagutzeko, Aretxabaletako Larrosa tomatearen jatorriaren inguruko informazioa izateko, alegia. Egun167, Etxegaraitar hiru anaia bizi dira bertan: Ignacio, Javier eta Pedro. Ignacio nagusiena da, eta laurogei urte inguru ditu. Gurekin gehien egoten denak eta handik aurrera kontaktua mantenduko dugunak, Pedrok, 67 urte ditu une hartan. Javierrekin, aldiz, ez dugu lasaitasunean solastatzen, sukaldean ematen dugun denbora hura berak kanpoan lanean ematen baitu. Bederatzi anai-arrebetatik ezkongabe geratu diren hirurak dira, eta baserrian geratu dira. Ángeles, bizirik dagoen ahizpetako bat, ez da ezkondu, baina bere kasuan ez zen etxean geratu, moja sartu baizik. Hau izango da, pentsatzen dugu hasiera batetik, aspalditik izenik gabe aurkeztu diguten moja hori, omen Aramaiokoa zena, eta auskalo nondik tomateak ekarri zituena. Esan bezala, bailararen industrializazio garaian guztiak jaitsi ziren berriki zabaldutako lantegietara lanera, "eta eskerrak hari, e", fabrikari, erantzun ziguten, lantegiek eskualdean izandako eraginagatik galdetu genienean. Zonaldean baserri onenetan bakarrik jarraitu ahal izan dute nekazaritza eta abeltzaintzatik bizimodua ateratzen. Hau da, lursail handiak, behi mordoa eta abarrekoak zituzten etxe onenek bakarrik iraun dute sektoretik bizitzen. Hortaz, 3. atalean azaldu dudan prozesua Debagoienan ere bizi izan dute: gutxi batzuek iraun dute sektorean, eta gehiengo handi batek bertan behera utzi du nekazaritza jarduna edo autokontsumorako mantendu izan du. Kasu honetan, Goiko baserriko Etxegarai anaiek faktore gako bat jartzen dute mahai-gainean: etxe onenetakoak izan dira sektorean iraun dutenak, besteak lantegietara joan behar izan ziren, "eta eskerrak". Denak lantegietara joan, baina gurasoek jarraitu zuten etxeko lan eta jardunei eusten. Euren artean, haziak gordetzen ere segitu zuten. Ama zen hori egiten zuena. Edonola ere, gerora beraiek ere etxeko lanetan jarraitu zuten, eta erretreta hartutakoan bertan diraute. Nekazaritza jarduna, baina, gutxitu egin dute. Baserriari lotutako zereginen edo ekimenen artean, aisialdia eta lana bereizezin, hainbat azokatara joateko ohitura izan da. Goikotarrek ere izan dute, eta luzaz Miranda de Ebroko 167 Lekuan lekuko saio horiek 2016aren bukaeran eta 2017aren hasieran burutu genituen. Gerora, 2018an ere baserrira gerturatu gara eta hiru anaiak bizi ziren bertan, horietako bat osasunez makal bazegoen ere. 194
"ferixara" joan izan ziren, urtero. Azoka hori "uno de mayo egunien egiten da eta uno de marzo egiten da", eta beraiek maiatzak lehenean joaten ziren. Egun pasako plana egiten zuten, ganadua ikusi, jan, edan, eta zerbait ona ikustekotan, orduan, erosten zuten. Horrelakoren batean, duela berrogei urte inguru, 1978., 1980. edo 1982. urte inguru horretan, ekarri zituzten bertatik bi dozena landare tomate. Tomatea jartzeko goiz zen, normalean maiatzaren bigarren hamabostalditik aurrera landatzen baitituzte tomateak. Hala ere, landatu egin zituzten. Urte txarra etorri zen, kazkabarra, euriteak eta abarrekoak, eta ekarritako landare guztietatik bakarrak biziraun zuen baratzean. Kontakizun epiko bat sortzeko hasiera-hasieratik argudioak eman zituen tomateak, beraz. Edo, bestela ere, oroimenak kontakizun epiko hori hasieratik elikatu du. Landare bakarrak biziraun bazuen ere, geratu zen hark arreta deitu zien berehala. Goiz etorri zen tomatea, "izugarria", handi samar. Gainera kolore ezberdina zuen, berezia zen. Ona eta beraien gustukoa izanik, haziak gordetzea erabaki zuten, eta horren ostean urterik urte joan izan dira barietatea mantentzen, gaur egunera arte. Lehenago jada tomateak zituzten baratzean. Gogoratzen dute etxean txikitan tomatea potoetan gordetzeko bakarrik egiten zutela, gordinik ez zutela jaten. Mirandatik tomate landare horiek ekarri zituztenean, aldiz, jada entsaladan eta gordinik jateko tomateak zituzten, baina berri horiek ekartzerakoan eta gordetzerakoan beste batzuk jartzeari utzi zioten. Egun, etxean daukaten hazirik zaharrena da, eta hortaz aparte beste bi tomate barietate jartzen dituzte. Bata hibridoa da. Besteak, "kalekoa" izenarekin identifikatua, kiloko tomateak ematen ditu, eta urte batzuk daramatzate jartzen. Hala ere, horren inguruan informazio gutxi gehiago ematen digute, eta azpimarratzen dute Mirandatik ekarritakoa dela etxeko onena. Hasiera batean "Rosie Tomatie" izena erabili zuten tomatea izendatzeko. Egun, baina, "Etxeko Tomatie" izena ere erabiltzen dute, eta horrela dute idatzita ganbaran eskegita aurreko urteko haziak itsatsita dituen paperean. Hala ere, etxetik kanpo Goikoko Tomatea izenarekin identifikatzen dute, eta guk ere, nahi badugu, izen hori erabil dezakegula esaten digute. Hortaz, hasiera batean tomatearen beraren ezaugarrietako batek -koloreak- ematen zion izena, baina urteekin "bertakotu" egin zen, eta "etxekoa" izatera pasa zen, goikotarrekin eta Goiko baserriarekin harremana eta identifikazioa estutzen. Izenak jada ez dio erreferentzia egiten tomatearen "berezko" ezaugarri bati, tomatearen inguruari baino. "Nongoa da" da orain nabarmentzen dena. Eta etxean "etxekoa" bada, etxetik kanpo "Goikokoa" da, etxearen erreferentzia hori mantenduz. Azkenengo izen horrekin, baina, etxeari aipamena egiteaz gain, 195
tomatearen inguruko harremanak ere agertzen zaizkigu, modu esplizituan ez bada ere. Izan ere, izenak tomatea nongoa den adierazi ez ezik, nondik ekarria izan den ere kontatzen digu, zeinek zeini eman dion eta zein harremanetan eratu den, alegia. Barietatea etxekotu eta tomatearekin lotura handia eta nolabaiteko identifikazioa sortu dute. Aretxabaletako Larrosa tomateaz hitz egin genienean, argi eta garbi, eta behin baino gehiagotan, errepikatu ziguten beraiena "etxekoa zela", "beraiena", eta ez "Aretxabaletakoa". Klase berekoak zirela bazekiten, baina beraiena ez zen "bestea". Hori guri esan ziguten, eta kontatu ziguten nolatan lehenago ere beste batzuei esan behar izan dieten. Izan ere, Aretxabaletara edo eskualdeko beste herriren batera joan izan direnean behin baino gehiagotan gertatu izan zaie "Aretxabaletako Larrosa" tomatea ikustea eta beraiek duten klase berekoa dela ikustea. Horrelakoetan, hainbatek galdetu izan die ea beraiek "Aretxabaletakoa" duten, eta beraiek argi "ezetz", "guk gureak" edo "guk Goikokoa". Klase berekoa bai, baina ez dute sentitu edo pentsatu Aretxabaletakoa halabeharrez beraiek jarritako tomateetatik ateratakoa zenik. Beraiek Mirandara joan ziren bezala, beste batzuk ere agian hara joan ziren, edo batek daki nondik ekarri ahalko zituzten barietate bereko landareak, tomateak edo haziak, eta landatzen hasi. Azkenengo hori ere errepikatu izan ziguten hainbatetan. Marc eta biok txundituta ginen. Aretxabaletako Larrosak egindako bidea argia ikusten ari zen, eta nondik zetorren ere jakin berri genuen. Eurek, aldiz, jarraitzen zuten pentsatzen beharbada beste bide bat egina zuela. Bestela ere, onartzen zuten bazitekeela eurek ekarritako landareetatik sortu izana Aretxabaletakoa, baina une horretan behintzat horri ez zioten garrantzi handirik ematen. Zentzu honetan, beraiek etxeko tomatearekin lotura eta identifikazio estua sortu bai, eta gertukoei begira ere horren harrotasuna-edo bazuten, "Goikoko Tomatea" izena erabiltzen baitzuten. Handik harago, baina, barietatearekin ez zuten ikaragarrizko atxikimendua, eta ez zuten aldarrikatzen beraienetik zetorrenik Aretxabaletako Larrosa tomatea. Hortaz, lotura gertuko izakiarekin dute, etxean gordetako tomatearekin eta barietatearekin, baina ez balizko barietate abstraktu eta orokor edo unibertsal batekin. Beraiei interesatzen zaie ukitu, zaindu, gorde eta zabaldu duten barietatea, eta horrekin batera elikatu eta zaindu dituzten harremanak. Halaber, etxeko barietatea bera zaintzen dute ona suertatzen zaien eta gustuko duten heinean. Esan bezala, hobeagorik aurkituz gero, edota degeneratuz gero, beste bat jarriko lukete. Bestalde, barietatea zaindu eta haziak gorde egiten dituzte, baina ez labore barietateak eta haziak gordetzeko gidaliburu eta bestelako testu teknikoek ezartzen dituzten praktika 196
zorrotzen bidez. Haziak nola gordetzen dituzten galdetu genienean, irekita dagoen etxe kanpoko eraikintxo batera joan, eta handik hiru paper marroixka ekarri zituzten. Bakoitza burdinazko krako bati lotuta zegoen, horrekin zintzilikatuta baitzuten esandako eraikinean. Paperean bertan zeuden itsatsita haziak, eta boligrafoz idatzita zegoen bakoitza zein barietatetakoa zen. Horrela gordetzen zituzten haziak urte osoan zehar, airean eta eskegita. Hau da, inolako babesik gabe, eta hezetasunik ez hartzeko neurririk hartu gabe. Baina, esan ziguten bezala, gehien-gehienak ernaltzen dira; hots, horrela gordeta ere ernetze-tasa ona dute. Tomate honekiko lana ez dute bakarrik etxe barrura begira egin, baina. Nahita edo nahi gabe, bertako barietateekin luzaz egin den bezala, barietatea zabaltzen lan handia ere egin izan dute goikotarrek. Izan ere, oso jende ezberdinari eman izan dizkiote barietate honen landareak edota tomateak. Alde batetik, bizilagunei, auzokoei zein aramaiotarrei banatu izan dizkiete. Hainbatetan beraiek izan dira landareak banatu izan dituztenak, soberan izan eta galdu barik ingurukoei eman baitizkiete. Berez, landarea etxerako egiten dute, baina soberan dutenean banatu egiten dute, eta lehenengo etortzen zaienak eramaten ditu. Beste hainbatetan, aldiz, tomateak eman eta saldu egin dituzte, horietatik haziak ateratzeko. Hala ere, beti ez dira beraiek izan landarea edo tomateak banatu edo saldu dituztenak. Beste batzuetan, beraiengana jo izan du jendeak landareak edo haziak ateratzeko tomate eske. Baratzeak ikusgai egoten dira maiz, eta baratzezainek beste baratzeak begiratzeko ohitura izaten dute. Horrelakoetan, ona, berezia edo interesgarria ematen duen zerbait ikusten denean galdetu egin ohi da, eta hainbatetan partekatu, bereziki norbaitek soberan duenean. Halaber ematearen bidez ere ezagutzera ematen dira norberaren produktuak edo barietateak. Izan barazkiak soberan daudela, izan landare gehiegi ekoiztu direla, bota aurretik ondokoari eskaintzeko joera dago. Hau da barietateak zirkularazteko bide garrantzitsu bat, baita hauen harremanak indartzeko bidea ere. Izan ere, haziak eman egiten dira eta, dohain edo Marcel Maussen (2009) "hauen" modura, eta jasotzera eta itzultzera "behartu" egiten dute, eman, jaso eta itzultzen dutenen arteko harremanak sendotuz168. Oraindik gaur egun haziak senitartekoei, bizilagunei, edo auzokoei emateko edota azoketan trukatzeko joera nabarmena da. XX. mendearen erdialdean industrializazio-prozesu azkarra bizi izan zuten eskualdean, Debagoienan alegia, lantegiak ere izan dira baratzeko fruituak, 168 Hau ez da Aretxabaletako Larrosa tomatearekin soilik ikusten dugun zerbait. Esaterako, eta adibide bakar bat jartzeko, Mexikon lekuan lekuko lanak egin duten Susana Carro-Ripaldak, Marta Astierrek eta Patricia Artíak antzeko baieztatzen dute. Bertan, arto "criollo"aren inguruan gertuko pertsonen artean gauzatzen dituzten hartu-emanek ahaide, bizilagun eta gertukoen arteko harremanak adierazi eta bizirauten dituzte (Carro-Ripalda, Astier, y Artía 2015). 197
jakintzak eta emaitzak partekatzeko gunea. Hortaz, industria eta nekazaritza ezin dira ulertu elkarrekin aztertu gabe. Zenbaitetan industriak kalterako eragin dio lehenengo sektoreko jardunari. Edonola ere, orekatua ez den eta gatazkaz josita dagoen "elkarbizitza" batean egonda, bi eremu horiek elkarri eragin eta elkarrekin egin izan dira. Jacken kasuan ere ikusiko dugu nola Erain baserriaren bilakaera industriari estuki lotuta agertzen zaigun, hainbat urte lantegi batean lanean egon ostean jasotako kalte-ordaina funtsezkoa baita baserri horren modernizazio teknologikorako. Kasu honetan, lantegia edo enplegu-eremua eta enpleguharremanak gakoak izan dira Aretxabaletako Larrosa tomatearen biziraupenean, ugalketan eta zabalpenean. Kasu honetan, barietate hau Goiko baserritik Aretxabaletako Larrosa tomatearen historian gakoa den eta Aretxabaletako Ubide auzoan dagoen hurrengo baratzera nola heldu zen zehatzmehatz ez dugu erabat argitu, baina jakin badakigu lantegi batetik pasa zela edo lantegiko harremanei esker pasa zela baratze batetik bestera. Hortaz, badakigu auzokoen arteko harremanak zein enplegu-harremanak gakoak izan zirela Goikoko tomateko landare batzuk Goiko baserritik Urdintxaren baratzera heltzeko. Urdintxaren suhiak, Peiok, eraman zizkion landareak bere aitaginarrebari. Berari lantegiko nagusietako batek eman zizkion landareak, eta berak baratzerik ez zuenez, aitaginarrebari ematea pentsatu zuen. Peiok kontatu digunaren arabera, nagusi horren emaztea, bere lehengusina ere bazena, Aramaioko auzo batekoa zen, Goiko baserri azpian dagoen auzokoa, alegia. Laguna zuen moja bat, Goikoko alaba, eta horrek eman omen zizkion landare horiek. Informazio horrekin heldu ginen gu Goikora, baina ezin izan genuen erabat berretsi. Beraiek ez zekiten ahizpa mojak norbaiti eman zizkion, baina bai esan zuten ahizpa ez zela baratzean edo baserriko lanetan ibiltzen. Aitzitik, izan zitekeen beraiek lantegian lankideen artean ere banatu izana, horrela egin izan baitzuten askotan. Hauxe da argitzeke geratu zaigun zerbait. Argitu gabe, (h)istori(o/a) honi zalantzazko jatorria ematen dio, eta horrek (h)istori(o)aren mitikotasuna berriztu eta iraunarazi egiten du. Edozelan ere, elkarrizketa horretatik izena jarri genion mojari, Ángeles, eta haziaren jatorri mitikoarekin lotzen genuen figura enigmatiko hori ezagutu ez badugu ere, ingurune batean kokatu ahal izan dugu, Goiko baserrian, alegia. Garrantzitsuena hemen, beharbada, izena eman izana da. Izan ere, Peiorekin hitz egin genuenean aipatu zizkigun bere nagusiaren emaztea eta horren lehengusina -moja-. Izena ere aipatuko zuen uneren batean, baina orokorrean izenik gabe agertzen ziren pertsonak dira, emakumeak. Bigarren mailako papera 198
izango balute bezala, tomatearen istorio eta historian ordura arte ia presentziarik ez zuten. Ikusi dugun eta hobeto ikusiko dugun bezala, tomatea etxez etxe edo baratzez baratze pasatzearekin batera izenak aldatzen joan zaizkio, eta izenak jatorriari erreferentzia egin izan diote. Hau da, nondik zetorren jasotzen dute horiek, izan pertsona baten izena edo izan baserri batena. Baserri baten izena hartu dutenean ere, baserriko pertsona batekin lotu izan dira, gehienetan gizonekin. Kasu honetan, berriz ere, emakumeak bitartekari bezala agertzen dira, anonimotasunean. Hori dela eta, Goiko baserrira heldu ginenean eta mojaren izena ezagutu genuenean altxor txiki bat aurkitu izan bagenu bezala geratu ginen, enigma zen hori gorpuzten hasi baikinen. Zalantzak zalantza, bertan "ziurtatu" genuen Aretxabaletara Goiko baserritik heldu zela tomate barietate hau. Hortaz, horren jatorrian eta ibilbidean pausu handi bat eman genuen baserri horretara ailegatuta. Atzerago joateko ahalegin txikia ere egin genuen, Miranda de Ebron zeini hartu zioten galdezka. Horri, baina, erantzun argirik ez zioten eman. Urte asko pasa dira harrezkero, eta azoka horretara toki askotako jendea joaten zen. Hasieran esan bezala, jatorria nonbaiten ezarri edo moztu behar da, eta hori egitearekin batera airean gauzak utzi, erantzun gabeko zalantzak sortu, eta jatorriari nolabaiteko mitikotasuna ematen zaio. Zentzu honetan, hainbat dira (h)istori(o/a) honetan airean geratu direnak. Alde batetik zein urtetan ekarri zuten ez dago guztiz argi. 70eko hamarkadaren bukaeran edota 80ko hamarkadaren hasieran ekarri zutela esan ziguten hasiera batean. Hala ere, historian aurrera egin ahala ikusiko dugu gerora agertzen diren pertsonek beraienera ere urte horietan heldu zirela esaten digutela. Baina, horiengana goikotarren eskutik heldu bazitzaien tomate barietate hau, halabeharrez Goiko baserrira baino geroxeago heldu behar izan zitzaiela. Mojaren rola ere erabat argitu gabe agertzen zaigu, esan dugun bezala. Hortaz, Urdintxaren baratzera nola heldu ziren ere erabat argitu gabe geratzen da. Azkenik, istorioari indarra ematen dion beste elementu bat nabarmendu zaigu. Azaldu bezala, Miranda de Ebrotik ekarritako bi dozena landare horietatik bakar batek biziraun zuen lehenengo urte horretan, barietateari jarraipena emanez. Hasieratik, orduan, mehatxupean agertzen zaigu barietatea, zaindu edo "salbatu" beharreko zerbait gisa, "zorionez galdu ez zen" eta baloratu behar den zerbait gisa. Laburbilduz, Aretxabaletako Larrosa tomatearen jatorria ezarrita eta ezagututa, horren historia istorio edo kontakizun mitikoa ere bilakatzen duten elementuak aurkitzen ditugu. Barietateak bizirauteko, hasiera-hasieratik zailtasunak gainditu behar izan zituen, eta beraz, "bizitza hautatu" gisa agertzen zaigu, hiltzear egon zen baina biziraun zuen hori bezala, alegia. Horrek barietatea zaintzea eginbehar moral bilakatzen duela dirudi. 199
Bigarren belaunaldia. Moja tomatea edo Urdintxa tomatea Belaunaldia Bigarrena Subjektua eta tokia Peio eta Urdintxa (suhia-aitaginarreba). Ubide auzoa, Aretxabaleta Izena(k) Moja tomatea / Urdintxa tomatea Garaia 1980ren bueltan Nola heldu zaie, nola hedatu dute Goiko baserritik heldu zitzaien, Peio Urdintxaren suhiaren bitartez. Aretxabaletan zehar zabaldu egin dute Taula 3: Moja edo Urdintxa tomatea Historian aurrera egin ahala, lekuan lekuko lanean atzera egiten goaz, momentuz. Izan ere, tomatearen historiaren protagonistetako bat den Peiorekin goikotarrekin elkartu baino lehenago batu ginen. Areago, beragatik ez balitz, ez ginatekeen Goiko baserrira ailegatuko. Hortaz, lehenago esan bezala, Aretxabaletako Larrosa tomatearen historian aurrera egingo dugu, historia berregiteko prozesuan atzera egin ahala. 2016ko udazkenaren hasieran gaude. Duela aste batzuk Keparekin elkartu ginen. Urdintxaren suhiarekin, Peiorekin, elkartzeko aukera ireki zigun. Esan bezala, hasiera batean, tomatearen inguruan aditua dugun historian moja batek hartzen zuen pisua. Horrek tomatea batek daki nondik ekarria zuela eta Aretxabaletako langile bati fabrikan emana ziola esaten du aditua dugun istorioetako batek. Moja, "mojatik atera" eta lantegira joan berria zela ere badio horrek. Beste batzuek, aldiz, tomate landare batzuk batek daki nongo komentu batetik ekarri zituela esaten dute, guztiz argitu gabe nola heldu ziren horiek Aretxabaletako behargin horren eskuetara. Edonola ere, langile horrek ez du pisu handirik istorioetan, eta bitartekari hutsa dela dirudi. Behargin hori Peio da. Bitartekari hutsala izanda ere, berarekin elkartu nahi izan dugu Marc eta biok, moja horren berri eman diezagukeelakoan bederen. Hortaz, Kepak horretarako aukera ireki zigunean berehala heldu genion, eta data bat jartzeari ekin. Kepa bera izan da Peiori deitu diona, berak ezagutzen baitu. Hitzordua jarrita dei egin zigun, eta esandako egunean bertaratu gara Aretxabaletara. Lehenengo eta behin Keparekin elkartu gara, eta berarekin batera abiatu gara herriko beste puntan dagoen elkarte gastronomiko batera, hantxe elkartzeko esan baitu Peiok. Kalera ematen duen atetik sartu eta taberna itxura duen gela batera sartzen gara. Eskuma aldean barra luze bat eta ezkerrean mahai batzuk daude. Erretiratzeko adinaren bueltan egongo diren gizon kuadrilla bat dago bertan. Peio agurtzen dugu eta zer nahi dugun galdetzen digu. Kafe eta infusioak prestatu, berehala ordaindu, eta beste gela batera abiatzen gara. Bi espazioak banatzen dituen atea gurutzatuta jangela handi batera sartzen gara. Bertan ez dago inor, eta aurkitzen dugun 201
lehenengo egurrezko mahaiaren bueltan esertzen gara, egurrezko bankuetan. Oraingoan ez gara elkartu bere etxeko sukaldean, ez baikara bere etxera joan. Hala eta guztiz ere, janaren bueltan eratutako espazio batean bildu gara, elkarte gastronomiko batean, hain zuzen. Elkartean elkartu, kafea hartu, eta solastatu bai, baina ezin dugu elkar agurtu baratzetik pasa gabe. Hortaz, duela 30 urte baino gehiago Kepak bere amarekin egin zuen osteratxoa egiten dugu guk ere gaur, herritik Ubide auzorako bidea hartuz. Herriko saihesbide azpitik igaro eta eskuma aldera joaten gara, baratzeak inguruan dituen bidea hartuta. Bertatik bailara bat ateratzen dela dirudi, eta beheko partean, pinudi eta zuhaitz artean, baratzeak. Heltzen gara Peioren txokora; berrerabilitako materialekin egindako hesiek beste baratzetatik bereizita dago bere baratzea. Ondoan gizon bat dago, txakurkume bat ehiza-txakur bilakatzeko heziz. Apur bat harago Peioren lobaren baratzea dago, baina loba ez dago. Omen, bera da egun haziak gordetzeko afizioa duena, Peiok berak duena baino handiagoa. Berak laguntzen dio osabari haziak gordetzen eta horrelako lanetan. Peiok txukun dauka baratzea, eta horrela adierazten dio Kepak behin eta berriz. Txabolatxoa ere badu, eta bertan bere jardunari hartzen diogu neurria. Arbolen fruituak gordeta ditu kutxatan, han ondo mantentzen baitira. Hantxe ere dituen haziez hitz egiten dugu. Adibidez, porru haziak gordetzen ditu aspalditik. Bestalde, baratzean barazki edo fruta-arbolak izateaz gain, bestelako landare laguntzaile edo usaintsuak ere baditu. Horietako baten inguruan galdetzen diet ea noiz erein edo landatu nezakeen landarea, eta besterik esan gabe hazi batzuk ateratzen dizkio eta eman egiten dizkit. Aldaxka bat ere eman nahi dit, landare indartsua dela eta edonoiz ateratzen dela esanez. Hemen ere, Goiko baserrian bezala eta behin eta berriz gertatuko zaidan bezala, ni neu dohainak jasotzera "behartzen" naute, eta dohainen bueltako harremanetan sartzen naute. Hasieran "Moja Tomatea" eta gero "Urdintxa Tomatea" izenekin ezaguna egin den tomatearen berri dugu Peiorekin, Aretxabaletako Larrosa tomatearen bigarren belaunaldiaren berri, hain zuzen. Berarekin egon nahi genuen, batez ere tomatea nondik ekarri eta nola heldu zitzaien jakin nahi genuelako. Horrekin batera, tomatea nola gorde eta zaindu duten ere ezagutu nahi genuen. Horren bila joan ginen, eta informazio horiek erdietsi genuen, baina ez horiek soilik. Bertan beste izen bat(zuk) zituen tomateak, baita berezko ibilbide bat ere. Beraz, hasiera batean, tomate berri baten aurrean ginela pentsatu genuen. Gerora, tomate berri bat baino historia honen belaunalditzat hartu dut Urdintxa izeneko tomate hori, baita horrela aurkeztu ere. Bigarren belaunaldi honetan bi dira protagonista nagusiak, tomatearekin batera. Alde batetik, Marc eta biok elkarrizketatu dugun Peio dugu. Bestetik, bere aitaginarreba zena, Urdintxa ezizenez ezaguna. Azkenengo horrek Joxe Mari Odriozola du izena. 1904. urtean jaio zen, eta 92 urte zituelarik hil zen 1996. urtean. Industriala zen. Egun desagertua dagoen lantegi bateko bazkidea zen. Enpleguaz gain, baina, baratzea ere bazeukan. Hil baino lau urte lehenago iktus batek jo arte baratzean jarraitu zuen lanean. 202
Kasu honetan ere ez da arraroa gizonak izatea egoera hauen protagonistak. Hainbat ikerketek erakutsi duen bezala, enplegu eremura sartzean baratzea aisialdi gisa hartu izan du gizon askok, bereziki erretretan sartu izan direnean. Horrelakoetan, tradizionalki gehiago emakumeen espazioa izan zen eremua -baratzea, alegia- bereganatu zuten gizon horiek (San Miguel Lopez 2005). Debagoienan ere joera hori ikus dezakegu. Kasu honetan, baserrian jaiotako eta kalera jaitsitako askok egin izan du baratzea. Herrira jaitsi eta lantegira joan arren, lurrarekin kontaktuan jarraitu nahi izan dute, autokontsumorako baratze txikiak -ez horren txikiak- landuz. Hau zen Urdintxaren kasua ere. Esan bezala, ia hil arte jarraitu izan zuen Urdintxak baratzea lantzen. 1992an iktus batek jo, eta utzi behar izan zituen baratzeko lanak. Orduan Peiok hartu zion erreleboa. Peio ere baserrikoa zen jaiotzez, Aramaiokoa. 14 urterekin, aldiz, Arrasatera jaitsi zen jada. Etxeko nagusia geratuko zen etxean, eta besteek kalera jaitsi behar izan zuten. Gerora, baina, Aretxabaletara joan zen, bertakoa baitzuen bikotekidea. Tomateak egin bezala, eskualdeko bizilagunak ere auzoz eta herriz mugitzen joan izan dira, oinordetza dela, lantegiko lanak direla, edota ezkontzak direla. Bereizi ezin diren mugimenduak dira hauek, pertsonarenak zein tomatearenak. Izan ere, lekualdatze horietan zenbait sare eta lotura sozial eta afektibo sortu, indartu eta berritu egiten dira, eta tomatea horien bidez ere lekualdatzen eta bertakotzen joan izan da. Kasu honetan, esan bezala, jaiotzez Aramaiokoa zen Peiori eman zizkion landareak bere nagusiak, lantegia landare-trukerako eremu bilakatuta. Hala ere, lantegiak honetan paper gakoa badu ere, familiak eta auzoak ere badute berea. Izan ere, nagusiaren emaztearen bidez heltzen dira landare horiek nagusiarengana, eta emaztea Aramaiokoa da jaiotzez, jada esan bezala Peioren lehengusina. Baserrikoa zen Peio jatorriz eta baratzean erreleboa hartu zion aitaginarrebari, azkenengo horrek zuen zaletasun eta dedikazio maila bera izan ez arren. Esan bezala, baratzea txukuntxukuna zuen. Fruta-arbolen fruituak ondo gordeta zituen. Zenbait hazi ere ateratzen zuen. Baina, hala ere, ez, ez zuen "afizio" bera. Haziak gordetzeaz ari ginenean, bere txokotxoaren ondoan baratzea zuen bere loba aipatu zuen. Horrek bai, bazuen afizioa. Omen, hori zen haziak zein tomateetatik atera behar zituen esaten ziona. Bi urte beranduago, 2019ko irailaren 21ean Aretxabaletako Tomatearen Astearen baitan egin den Tomatearen inguruko Azoka Berezian aurkitzen dugu berriz ere Peio. Marc eta biok ez dugu ezagutzen, eta Peiok ni ere ez nau kokatzen. Lerro hauek idazten ari naiz une horretan, eta berarekin topo egitea opari ezin hobeagoa da. Berari buruzko kontakizunean zalantza batzuk ditut, eta argitu nahian gerturatzen naiz berarengana. Urdintxa aipatzen dit etengabe. Urdintxa gora, Urdintxa behera, 203
bere tomatea Urdintxarena dela. Berarentzat erreferente handia izan dela ikusten da, errespetu eta aitortza handia diola. Halakoren batean galdetzen diot ea haziak non dituen, egiten ari naizen lanerako argazki batzuk atera nahi ditudala eta ea bere haziei atera ahalko nizkien. Orduan aitortzen dit haziak berak ez dituela. Orain jada ez da bere loba haziak zein tomateri hartu behar dizkion esaten diona. Orain, bere lursail ondoan dagoen beste bat aipatzen dit. Beste gizon bat, berriz ere. Horrek Peioren baratzean tomate on bat ikusten duenean tomate hori ez batzeko agintzen dio, haziak ateratzeko uzteko, alegia. Gerora, Peiok lagun horri tomatea eman, eta beste horrek haziak atera eta hurrengo urterako gorde egiten ditu. Hurrengo urtean, haziak erein, eta landareak ematen dizkio Peiori. Horrenbestez, oinordetza edo lekuko hartu zituen Peiok Urdintxa edo Moja tomatearen haziak, eta tomateari segida eman dio, aitaginarrebaren omenez. Hala ere, berak ez ditu haziak ateratzen eta zaintzen, bere ondoan izan dituen beste batzuek baizik. Peio eta bere ondoan baratzea duenaren arteko harremana ikusita, hazien inguruko zaintza lanak konplexuak diren sareetan egituratu eta antolatzen direla ikusten dugu, gertutasunean - baratzeak ondoan daude-, konfiantzan -haziak ondo zainduko dituztelakoan-, eta afektibitatean oinarritutako harremanetan, hain zuzen. Kasu honetan, gizonez osatutako sare eta harremanak dira, eta tomate horren genealogiari forma eta edukia ematen diote. Horiei esker biziraun egin du Urdintxa tomateak. Horiei esker haziak gordetzeko praktikak aberastu, eta biziraun egin dute. Urdintxa eta Peio ezagutzearekin batera, tomatea nola heldu zitzaien argitzen hasi ginen bertan, nahiz eta landare horiek zehatz-mehatz zein eskutatik zein eskutara pasa ziren erabat argi ez geratu. Peiok kontatzen du izen eta abizenez aipatzen duen bere nagusi batek eman egin zizkiola. Esan bezala, horrengana, omen, moja baten bidez heldu ziren tomate landare horiek, Goiko baserriko mojaren bidez, hain zuzen. Moja, Aramaiokoa, nagusiaren emaztearen laguna zen, auzokoa, eta landareak eman zizkion. Halaber, esan bezala, nagusiaren emaztea Peioren lehengusina ere bada. Beraz, landareak familian geratzen ziren, oso gertukoen artean. Baina hori besterik ez zekien Peiok. Gertakari hau 1978 eta 1980 urteen bueltan kokatzen du Peiok, hiru urte gora, hiru urte behera. Kontatzen duenaren arabera, landareak maiatza bukaeran heldu ziren Urdintxaren baratzera, jada baratzea osatuta zuenean. Hala ere, tokia egin zien, eta beste tomateak bezala tratatu zituen. Baratzeko udako sasoiak aurrera egin ahala, eta tomateak batzeko garaia heldu ahala, tomate berri horrek Urdintxaren arreta bereganatu zuen. Alde batetik, tomate arrosa zen, 204
zerbait arraro samarra garai hartan. Jan, gustura jaten zen, gainera. Ez zen besteak baino hobeagoa, ezta txarragoa ere, baina ezberdina zen. "Fintxuagoa" zen, eta zapore "goxua" zuen. Azkenik, denboraldiak aurrera egin, eta fruitu nahikotxo eman zituen. Hortaz, haziak gorde egin zituen Urdintxak eta hurrengo urtean barietate horren landare gehiago sartu zituen baratzean, orain arte, bere suhiak barietatea landatzen jarraitzen duela. Hasierako urte horretatik aurrera, urtero tomate horiek landatzen zituen Urdintxak. Inguruneko baratzezain eta bestelakoak ere hasi ziren tomate horren berri izaten. Tomatea ospe ona irabazten joan zen, eta ondorioz jendeak tomate hori nahi zuen. Alde batetik, Urdintxa herriko plazan bizi zen, eta udako arratsalde gozoetan handik ibiltzen zen tomateak bistan etxerako bidean, bertan aurkitzen zituenei tomateak eskainiz. Horrela hasi zen tomate hori hedatzen. Halaber, baratzea zuen Ubide auzotik gertu oraindik irekita dagoen denda batean ere saldu egiten zituen. Denda horretan baratzerako tresnak, materialak, lehengaiak eta abarrekoak dituzte, eta landareak zein barazki batzuk ere saltzen zituzten garai hartan behintzat. Bertan saldu izan zituen Urdintxak tomateak eta landareak urte batzuetan zehar, eta bestelako tomate barietateak bazeuden ere, Urdintxarenak izena hartu zuen. Bertan saltzeak ere ospea eman zion tomateari. Urdintxa izenez hasi zen ezaguna egiten tomatea, jendeak esaten zuen "hau, Urdintxa tomatea". Urdintxak eta bere etxekoek, aldiz, "moja tomatea" deitzen zioten, eta Urdintxak errepikatzen zien behin eta berriz, "hau, tomate de monja, de monja". Hazi potoetan ere horrela jartzen zuen "monjia tomatea". Nola idatzi behar zuten ere esaten zien etxekoei. Hala ere, nahi edo ez, beraien etxetik kanpo Urdintxaren izena hartu zuen tomateak, eta egun Peiok ere horrela izendatzen du, aitaginarrebaz harro. Hala ere, berak etxean edozein modutan izendatzen du, izan "etxekoa", "geurea", "Urdintxa" edo "moja", jakin badakielako jada zein tomate den. Horrenbestez, tomate horrekin Urdintxak lan handia egin zuen. Alde batetik, baratzean landatu eta haziak ondo gorde eta ugaldu egin zituen. Bestetik, bide ezberdinetatik barietatea banatu eta zabaldu egin zuen, tomateari ospe ona emanez. Bera harro zegoen tomateaz. Bazekien jendeak gustuko zuela eta erakutsi egiten zuen. Hala ere, ez zuen horren jatorria ezkutatzen, eta nondik zetorren nabarmentzen zuen "moja" tomatea zela esanez behin eta berriz. Hortaz, izena eman zion, eta zentzu bikoitz batean egin zuela esan genezake gainera. Urdintxak "moja" izena jarri zion, jasotako landareen jatorriari erreferentzia eginez. Bitxia da kasu honetan "moja" jarri zuela eta ez baserriaren izena, Peiok jakin bazekielako Goikoko 205
mojak ekarritako landareak zirela. Kasu honetan, gainera, pertsona ez da ezaguna bere izen, abizen edo etxeko izenarengatik. Ematen du moja moja dela, beste ezer baino lehenago. Baina Urdintxak ez zion izen hori bakarrik eman. Barietatea zabaldu zen heinean bere pertsonarekin lotu zen, eta beste batzuek jarri zioten izen berria: Urdintxa. Kasu honetan, berak jarri ez bazion ere, tomateari izena eman ziola esan dezakegu, bere izena jarri baitzioten. Maussen proposamenera itzuliz, dohainek -kasu honetan "taongek"- "hau" izendatzen duen espiritua dutela dio. "Hau" oparien edo dohainen arima da, hortaz, eta lehen esan bezala, espiritu horrek zerbait itzultzera behartzen du, dohainaren inguruko harremanari forma emanez. Halaber, "Taonga" eta "hau"etan beraien jatorriaren zerbait geratzen da. Hau da, ematen duen pertsona edo komunitatearen zerbait ematen den horretan geratzen da, eta hori da hain zuzen zerbait itzultzera behartzen duena (Mauss 2009). Kasu honetan, ikusten dugu haziak ematen direnean zerbait eramaten dutela beraiekin batera, eta hori izenetan islatu egiten dela. Kasu batzuetan pertsona zehatz bati, beste batzuetan baserriari, haziekin -orain hartu-eman hauen "taongak"- horiei erreferentzia egiten zaie, eta horien lana eta garrantzia hazietan jasota geratzen da, eta haziekin mugitu egiten da. Urdintxak tomateari jarritako izenak mojari erreferentzia egin arren, Peiok ere badu bere tokia Moja edo Urdintxa tomatearen belaunaldian, berak bere burua "mandatari soil" edo "rekadista" hutsal definitzen duen arren. Ikusi bezala, hori baino gehiago egin du tomate honen historian. Behin aitaginarrebak baratze lanak utzita, erreleboa hartu zion, eta tomatea zaintzen jarraitu izan zuen. Urdintxak egindako lanari aitortza eta jarraipena eman dio eta tomatearen historia (ber)egiten ari ginen horretan berak emandako informazioa gakoa izan da Aretxabaletako Larrosa tomatearen jatorria zein pasarte eta belaunaldi batzuen berri izateko. Beste alde batetik, jada azaldu bezala, haziak eta barietateak gordetzeko bestelako bideak ere ireki ditu Peiok, loba eta gertuko baratzezain batekin lan horiek partekatuz. Urdintxa tomatearen, eta Aretxabaletako tomatearen zaintza-sareak zabaltzen ere lana egin du, landutako bioaniztasunari ekarpena eginez. Laburbilduz, Ubide auzoko baratzean 80ko hamarkadaren hasiera-hasieratik Goiko baserritik mojaren bidez heldutako landareei jarraipena eman diete. Bertan, "moja" izendatu duten tomatea zabaldu egin dute, eta tomate eta Urdintxaren artean lotura ezarrita eta indartuta, askok "Urdintxa" izendatu du tomatea, Peio bere suhiak barne. Gu hara Keparen eskutik heldu ginen, Aretxabaletako Larrosaren historia eta genealogiaren beste katebegi bat ezagutu nahian, eta hori baino gehiago ere ezagutu genuen. Izan ere, bertan egindakoa ez da bakarrik linea genealogiko batean transmisio eta ugalketa lana, linea horretatik kanpo ere zabaldu 206
baitute barietate hori. Gu transmisio bertikala aztertzen ari baginen, horren transmisio horizontala ere azaleratu zitzaigun bertan. Urdintxa eta Peiok, azken finean, Aretxabaletako Larrosa tomatearen historian belaunaldi bat osatzen dute, eta era berean adar genealogiko bat sortzen dute. Hau guztia kontuan hartuta, Ubidekoa tomate horren ugalketa zentroa izan dela esan dezakegu. Ezin dut itxi, baina, bigarren belaunaldi horren historian bertan sortu zitzaigun zalantza bat mahai-gainean jarri gabe. Bertan Aretxabaletako Larrosa tomatearen historian zehar tomate barietate berri bat sortua ote zen zalantza edo susmoa sortu zitzaigun. Hori kontatzeko, eta sortu zitzaizkigun zalantza eta erdi gaizki-ulertuak ulertzeko, atzera egin behar dugu. Lekuan lekuko lanaren hastapenetan, Aretxabaletako Patxiri egindako bisitaldi batean haziez betetako potoak atera zizkidan. Bi fruta-dendetako egurrezko kutxa potoez beteta zituen. Denetarik zuen bertan, eta ia guztiak aspalditik gordetako barietateak ziren, bertakoak. Horien artean, nola ez, Aretxabaletako Mozkorra edo Arrosa zuen. Bestetik, bazuen "Urdintxa" izeneko bat. Azkenengo hau, oharkabe geratu zitzaidan. Handik hilabete batzuetara, 2016ko irailaren bukaeran, Lehenengo Aretxabaletako Tomatearen Astearen baitan hitzaldi bat eman zuen Teok, tomate hori landu izan duten ekoizleetako batek. Tomatearen historia gainetik azaldu, berarengana nola heldu zen kontatu, eta nola landatu eta zaintzen zuen azaltzen eman zuen denbora gehien Teok. Hitzaldiaren bukaeran, tomateak erakutsi eta dasta egin genuen. Une horretan, 40 urte inguruko gizon batek hartu zuen hitza. Esaten zuenez, bere etxean aspalditik egin izan da tomate barietate hori. Berak zekienaren arabera, bere etxetik heldu zitzaion Kepari barietate hori, eta Keparengandik Miren eta Teorengana. Hau da, Teok zituen haziak bere etxetik etorriak ziren. Hortaz, bere etxeko tomatea eta ekoizleak eraman berri zituenak -"Aretxabaletakoak"- berdinak ziren. Hala ere, bere etxekoak ezberdinak zirela esan zuen. Bertan ondorioztatu zuen galduta zutela barietatea, degeneratu egin zitzaiela. Hortaz, ekoizleari eskatu zion ea haziak gordetzeko tomate bat hartu ahal zion, edo ea horretarako aurrerago bat emango zion. Gaia hor geratu zen, baina ni pentsakor joan nintzen etxera. Zein zen "benetako" Aretxabaletako tomatea? Zer dela eta pentsatzen zuen gizon horrek berea txarra zela, eta ekoizle profesionalarena ona eta benetakoa? Eta, benetan bere etxekoa aldatuta bazegoen, zergatik hartu behar zen hau txartzat? Zergatik mantendu behar "benetakoa", eta tomatearen aldaketak ez jarraitu169? Galdera zurrunbilo batekin etxera joan nintzen, eta lekuan lekuko 169 Galdera hauek, besteak beste, Ankulegi aldizkarian 2017an argitaratu nuen artikuluaren oinarrian daude (ikus Barba 2017). 207
kaierean jasota geratu ziren. Berriz ere, hilabete batzuk geroxeago hariak lotzen jarraituko nuen, Peiorekin egon ginenean, hain zuzen. Hitzaldiaren bukaeran hitza hartu zuen gizon hori Peioren loba zen eta horretaz konturatu nintzen Peiok baratzean Urdintxa tomatea zutela aipatu zigunean, baita Aretxabaletakoa ere. Nola zitekeen biak bertan egotea, bata bestearen arbasoa bazen? Orduan ere konturatu nintzen Patxik bi tomate horiek zituela. Hau da, beste baratze batzuetan ere bereizita zeudela bi tomate mota horiek. Halaber, Peiok beste zerbait gehitu zuen. Aretxabaletako Aste horretan bertan tomate erakusketa bat egon zen larunbatean, herrian azoka bat egiten zela baliatuz. Bertan Peiok ere ikusi zituen "Aretxabaletako Mozkorra" edota "Aretxabaletako Morea" izena zuten tomateak. Horiek ez ziren bereak bezalakoak. Bertan zeuden beste batzuk, aldiz, bai, bereak bezalakoak ziren. Zeintzuk ziren, orduan, Aretxabaletakoak? Zer gertatu zen bidean? Nola ari ziren nahasten tomateen izen eta formak? Hasiera batean, agian Urdintxaren baratzean barietate berri bat sortua zela pentsatu genuen. Apika, besterik gabe degeneratu egin zen, baina izan zitekeen ere, urteen poderioz, barietate berri bat sortu izana. Hori oso albiste ona izango litzateke. Aitzitik, benetako Aretxabaletako tomatearen bilaketak pikutara bidal zezakeen tomate berri hura. Galduta ginen. Eta galduago egon ginen Goiko baserrira joan ginenean eta bertako tomatea Aretxabaletako Larrosa edo Mozkorra bezalakoa zela ikusi genuenean. Barkatu, Miren eta Teoren baserrian egindako hautaketa eta hobekuntzatik ateratako Aretxabaletako tomatea bezalakoa. Izan ere, hori hartzen ari ginen erreferentziatzat Urdintxarena edo Goikokoa zeintzuk ziren baloratzeko. Urdintxa eta gero aldatu bazen tomate hori, ezin zen jatorrizkoa bezalakoa izan. Guretzat logikoagoa izango litzateke Goikokoa eta Urdintxa berdinak izatea, eta ez erdikoa -Urdintxa- ezberdina, eta hasierakoa -Goikokoa- eta "bukaerakoa" -Teorena- berdinak. Bada, horrela zen, edo horrela iruditu zitzaigun. Zalantza horiekin joan ginen etxera, eta zalantza horiekin geratu ginen luzaz. Zalantza horiek direla medio, 2018an Aretxabaletako Tomatearen Astearen baitan ekimen ezberdin bat burutzea erabaki genuen. Berriz ere hitzaldi bat egin baino, topaketa moduko bat egitea proposatu genuen Marc eta biok, eta onartu ziguten. Bertan, Aretxabaletako Larrosa tomatearen historian parte hartu dutenak gonbidatu genituen. Beraien tomate ale batzuk ekartzeko eskatu genien, eta gero historia kontatzerakoan tomateak nondik ekarriak, nola zaindu eta non, eta nori eta nola zabaldu izan dituzten ere galdetu genien. Zeresanik ez, ekimen hori tesirako garrantzitsua ere bilakatu zela. Bizitzaren bueltek hala eraginda, egun horretan Peio ezin izan zen joan ekimenera. Urte txarra pasatzen ari zen, eta tomateak 208
baratzean ere urri. Hortaz, ez genuen bere tomateak ezagutzeko aukerarik izan. Ekimen horretan ikusi genuen eramandako tomate gehienak oso antzekoak zirela. Hala ere, landarearen maneiuak asko eragiten diela ere ikusi genuen. Izan ere, tomateak beraien artean oso ezberdinak ziren, eta horretan eragina zuen fruituek pasatako beroak edo estresak, jasotako uneak, zein bestelako baldintzek. Zentzu honetan, barietate baten barruan egon daitekeen aniztasuna ere ikusi genuen. Ekimen horretan beste zerbait ere argi geratu zen: tomate horren bueltan hartu-eman asko egon dira, ugalketa zentro anitzak sortu dira, eta guztietan ez dira berdin zaindu haziak eta berdin gorde horien ezaugarriak. Bestetik, egun tomate arrosak eta Aretxabaletakoak modan daude, eta izan zitekeen norbaitek izen hori erabili izana beste tomate barietatearen bati merkatuan irteera emateko. Beste modu batez esanda, Aretxabaletako Larrosa tomatearen historian iruzurrak ere ikusi edo sumatzen ziren. Iruzurrak ote zeuden edo ez zalantza airean zegoen, baina genituen zalantza guztiak argituko ez genituela onartuta, horiek bertako barietateen transmisioaz eta Aretxabaletako Larrosaren historiaz zer esaten ziguten aztertzea interesgarriago iruditu zitzaigun. Hortaz, 2016eko hitzaldi hartan Peioren lobak planteatutakoa erabat argitu gabe egon naiz duela gutxira arte. Esan bezala, atal hau idazten ari naizen honetan, 2019ko irailaren erdialdean, berriz ere Aretxabaletako Tomatearen Astea antolatu dute, 4. aldiz. Irailaren 21ean tomate azoka dago, eta esan bezala, bertan Peio aurkitzen dut. Tomatearen azokan tomate erakusketa dagoela aprobetxatuta, galdera egiten diot Peiori: erakusmahaian dauden tomateen 209 Irudia 7: Tomaren erakusketa popularra, Tomatearen inguruko azoka berezian. Aretxabaleta, 2019. Iturria: Nik egina.
artean zeintzuk dira Urdintxa tomatea bezalakoak170? Bestetik, zeintzuk dira etxean daukan "Aretxabaletako Morea" bezalakoak? Lehenik eta behin azkenengo hau jada ez daukala esaten dit. Bigarrenik, mahaian daudenen artean Urdintxarenak eta Aretxabaletako Moreak bezalakoak zeintzuk diren seinalatu egiten du (ikus Irudia 7 eta Irudia 8). Berak bistaz erraz eta azkar identifikatzen ditu, tomateen alboan dagoen paperari erreparatu gabe. Paper horietan tomateak eman dituztenek esandako izena jasotzen da, eta paperean jarrita dagoena eta Peiok diona ez datoz bat. Paperari kasu egin gabe, Peioren erantzunarekin geratzen naiz. Argi identifikatzen ditu tomateak, eta beraien artean erraz bereizi daitezkeen bi tomate mota seinalatzen ditu. Horietako bat Urdintxarena da. Zalantza argitzeko, baina, informazio bat falta zait: Peiok Urdintxarena bezalakoa identifikatzen duena, ba al da egun Aretxabaletako Larrosa edo Morea izenez ezaguna dena? Berriz ere diot, Miren eta Teoren baratzetik izen horrekin zabaldu den tomateaz ari naiz. Hori argitzeko aukera ere badut. Izan ere, azokan Juan ere badago. Berak haziak ekoizten ditu, asko landu izan du bertako barietateen gaia, eta oso ondo ezagutzen du Aretxabaletako tomatea. Eskatzen diot tomate horiengana nirekin etortzeko, eta Peiori egin diodan antzeko galdera egiten diot: zeintzuk dira tomate horien artean "Aretxabaletakoak"? Peiok Urdintxa tomate bezalakoak seinalatutakoak seinalatzen ditu berak, batez ere bat -Peiok bi seinalatu ditu-. Esaten diot Peiok esandakoa eta esaten dit baietz, biek dutela Aretxabaletakoaren antz handia. Hala ere, gaur egun jada nahasmen handia dagoela, eta bietako bat degeneratuta egon 170 Hau da, bere etxera Goiko baserritik heldu zirenen bezalakoak. 210 Irudia 8: Peiok "Urdintxa" tomate gisa eta Juanek Aretxabaletakoak gisa identifikatutako tomateak. 2019ko Tomatearen erakusketa popularrean hartutako aragzkia. Iturria: Nik egina.
daitekeela dio. Orduan, izan daiteke Aretxabaletako tomatearen hazietatik etortzea horiek baina apur bat aldatuta egotea. Edonola ere, niretzat garrantzitsuena dena da Peiok eta Juanek tomate berdinak seinalatzen dituztela. Hau da, Urdintxa tomatea Aretxabaletakoaren arbasoa izateaz gain, horren modukoa da. Ez da egon, hortaz, Goiko baserritik sortutako kate genealogiko horretan aldaketarik Aretxabaletakoa izendatu, sortu eta gorde arte. Horren ostean izan zitekeen Goiko baserrian zein Peioren baratzean tomateek aldaketak bizi izana, "degeneratu" izana, baina Aretxabaletakoa Goikora Mirandatik eraman zituzten tomateak bezalakoa da. Zirkulua ixten dela dirudi. Baina, orduan, zein da Peiok seinalatu didan beste tomate hori, berak "Aretxabaletako Morea" izendatzen zuen hura? Juanek diost Krimeako Beltza izan daitekeela, horren itxura handia duela. Esan bezala, azoka honetan norberak dio zein den bere tomatearen izena, eta ez da egiten horren jarraipenik. Nondik atera duten, zeinek eman dien, eta nola zaindu izan den ez da kontuan hartzen. Beraz, nahasmendurako aukera irekitzen da. Orduan, baliteke hemen bezala beste uneren batean hasierako Aretxabaletako Mozkorra edo Larrosa ez zen baten bat "Aretxabaletako Morea" izenarekin zabaldu izana, handik Peioren baratzera heldu izana, eta handik konfusioa. Baliteke. Zerbait argi badago historia honetan zera da: tomate bati pista erabat jarraitzea eta bere genealogiak guztiz jasotzea eta ezartzea zaila dela. Marc eta biok barietatea nola sortzen zen jakin eta bere jatorria zehazki zein zen jarraitu ditugu hari horiek eta genealogiak osatu. Haziek, tomateek eta barietateek euren bidea egiten dute, pertsonen eskuetatik, interesetatik, harremanetatik, jakintzetatik, eta jakintza ezatik. Horrek zalantzak edo iruzurrak sortu ahal baditu ere, aberastasuna ere sortzen du. Horretarako, galdera eta zalantza batzuk airean uztea, gustatzen ez bazaigu ere, positiboa da, barietateei bide irekia uzten baitie, forma eta izen jakin batzuekin bizitzen jarraitzeko. Arriskua ere badu, noski, ondo landuta eta gordeta dauden barietateak galaraztea ekarri ahal baitu nahasmendu horrek. Laburbilduz, lehenengo fase honetan daukagu Miranda de Ebrotik etorritako landare horietatik garatutako barietatea. Barietateari izena aldatu diote baserriz baserri edo baratzez baratze mugitu ahala, eta izen horietan gordetzen dute haziak, tomateak edo landareak eman dituztenen zerbait, eman denaren -taongaren- arima edo "hau"en antzera. Hazien inguruko hartu-emanak gertuko eta konfiantzazko171 harremanetan oinarritzen dira, eta senide, bizilagun edota langileen artean mugitzen dira batik bat. Lehenengo fase honen eta lehenengo bi belaunaldi hauen protagonistak autokontsumorako baratzeak dituzte, soldata duela zenbait hamarkada Debagoienan zabaldu ziren industriaguneetako lantegietan lana eginez irabazirik. 171 Arto "criolloaren" inguruan aipatu ikerketan ere konfiantzari erreferentzia zuzena egiten diote. "Relational networks of 'trust'" adierazpena darabilte horretarako (ikus Carro-Ripalda, Astier, y Artía 2015). 211
212 Irudia 9: Urdintxaren baratzea eta Monjie Tomatie. Egilea: Maddi Zumalabe.
Trantsizio garaia. Anonimotasunetik aitortzara Hirugarren belaunaldia. Tomatea Aretxabaletan "adoptatua" eta bertan errotzen Belaunaldia Hirugarrena Subjektua eta tokia Kepa. Aretxabaleta Izena(k) - / Aretxabaletako Arrosa/Morea Garaia 70eko hamarkadaren bukaeran, 80ko hamarkadaren hasieran. Gaur egunera arte. Nola heldu zaie, nola hedatu dute Aretxabaletako Ubide auzotik. Tomateak hartu eta horiei haziak atera eta gorde. Hazianitzera, eta jende askori eman izan dizkio tomateak zein landareak Taula 4: Kepa eta tomatea Aretxabaletari lotzen Belaunaldi honen protagonista nagusia Kepa da. Izan ere, toki zentrala du Aretxabaletako Larrosa tomatearen historian. Hala ere, bere anteko profila duen eta Aretxabaletakoa ere baden beste gizon bat ezagutu dut: Patxi. Hortaz, gehien bat Kepaz hitz egingo dudan arren, bigarren horri ere erreferentzia egingo diot. Gainera, Patxiren bidez heldu nintzen lehenengoarengana. Lekuan lekuko lanaren hasiera-hasieran nengoelarik heldu nintzen Patxirengana. Gertu eta erraz nuen lehenengo kontaktua izan zen bera, eta handik hastea erabaki nuen. Patxi Aretxabaletakoa da, egun erretreta hartuta du, baina luzaz Aretxabaletako institutuko irakaslea eta zuzendaria izan da; hots, pertsona ezaguna da herrian. Baserrian jaioa, gaztetan jaitsi zen kalera, eta erretreta hartutakoan, familiaren lur batzuk berrartu eta lantzen hasi zen, frutaarbolak jarriz eta baratzea landuz. Arbola zein baratzekin bertako barietateak bilatzen eta landatzen ahalegin handia egin du, eta ederra da bere baratzera zoazenean txabolatik ateratzen dizkizun hazi-potoez betetako kutxak ikustea. Bakoitzak bere izena ondo jarrita du, eta Patxik argi dauka nondik atera duen hazi bakoitza. Izenak pertsonenak dira batzuetan, izan izenak, izan abizenak, edo izan ez-izenak. Beste batzuetan, aldiz, baserri bati edo toki bati erreferentzia egiten diote. Azkenik, barietate zehatz eta ezagun bati erreferentzia egiten dion izen bat edo beste ere ikusi nuen kutxa horretan. Hau da, izen zehatz batekin ezagunak diren barietateen kasuetan izen horiek jarrita ditu, eta ez haziak eman dizkion pertsona edo 213
baserriarenak, barietateak duen izaera eta nortasuna pertsona horietatik harago baitoa. Hau da, adibidez, Aretxabaletako Larrosa tomatearen kasua. 2015eko azaroaren bukaeran gaude, eta gaur geratu naiz lehenengo aldiz Patxirekin. Duela astebete Donostiako Cristina Enea Fundazioan Jakoba Errekondok aurkeztu zuen Bizi Baratzea liburua, eta bertan Marcek aurkeztu zidan Patxi. Nire lanaren berri eman eta berarekin geratu nahi nuela esan nion. Geratzeko erabateko prestutasuna adierazi zidan, eta hurrengo asterako - gaurko- geratzeko esan zidan. Arratsaldean goiz elkartzeko esan zidan, "ortura joan nahiko duzu, ezta?" gehituta, erdi galdezka, erdi baieztatzen. Nik, berez, lehenengo aldi honetan tesiaren proiektua azaltzeko asmoa besterik ez nuen. Herrian elkartu, hitz egin, eta agian beste hitzorduren bat jartzea zen nik espero nuena. Baina, tomate batengandik galdezka kafetegi batera joan? Inondik inora. Lehenengo hitzordu honetan jada hurrengoetan errepikatuko zaidan zerbait gertatzen zait. Ni hitzez eta kaieraz ekipatuta joan, eta historia honen protagonistek baratzera eraman nahi izango naute. Ia azkenengo elkarrizketa eta bisitaldiraino gertatuko zait hau. Nire konfort eremutik atera ezinik, antropologia eta etnografiaz omen gutxi dakitenak izango dira, berriz ere, irakaspen metodologikoak emango dizkidatenak. Hortaz, lehenengo honetan Patxiren baratzera joateko geratua gaude, eta horrelaxe egiten dugu. Dituen hazi-potoen kantitatearekin eta fruta-arbola eta baratzearekin liluratuta geratzen naiz berehala. Nik hala moduz azaltzen diot zer egin nahi dudan eta zer behar dudan beraiengandik, nahiz eta nik oraindik oso argi ez izan. Berak zenbait kontaktu eta erreferentzi pasatzen dit. Azkenik, Kepaz ere hitz egin dugu. Izan ere, Kepa Donostian "Norenak dira haziak" jardunaldian egondakoa da, eta tomate horren historian gakoa da, eta Patxik ezaguna du. Are, Patxiren baratzetik herrirako bidea hartuta, herrigunera sartzerakoan zaudelarik hortxe bertan topatzen duzu Keparen baratzea. Hori dela eta esaten dit Patxik herrirako bidean pasa gaitezkeela Keparen baratzetik, ea bertan harrapatzen dugun. Ez da beharrezkoa izan, ordea. Kotxean beheranzko bidea hartzen dugu, nik sagarrez betetako poltsa bat eskuan eta arta-txiki haziak poto batean sartuta daramatzadala. Berriz ere, lehenengo bisitaldi honetan gerora ohikoa bihurtuko zaidan zerbait gertatzen zait jada: lekuan lekuko saioetatik barazkiak, fruituak eta lurreko bestelako produktuekin helduko naiz etxera, gaur bezalaxe. Bada, halako batean Patxik bat-batean kotxea gelditzen du, baita kotxetik jaitsi ere. Hortxe dago Kepa. Ni ere jaitsarazi egiten nau, nik aurrean dudan hori zein den oso ondo kokatu ez dudala. Baina kotxetik jaitsi eta zein den konturatzen hasten naiz. Patxik kontatzen dio, apur bat eta ahal duen moduan, ni zein naizen eta zer egiten dudan bertan, eta hain zuzen Keparekin berarekin hitz egin nahi dudala gehitzen dio. Lehenengo elkarrizketa honetan jada gerora ere Kepak errepikatuko duen hainbat esaldi, ideia, eta jarrera bota eta izaten du. Lehenengo eta behin, berak gutxi dakiela eta kontatzeko gutxi duela behin eta berriz aditzera ematen du. Hots, ondo ni tesi bat egiten egotea, baina agian bera ez da ni laguntzeko pertsonarik egokiena. Hala ere, hori esan eta berehala, beste edozer gauzarengandik galdetuta bere jakintza osoa azalarazten hasten da. Hori egiten duenean, maiz, amonari erreferentzia egin dio, "amandreari" hain zuzen, bere hizkeran esanda. Bera kaletarra bada ere, familia baserrikoa du, eta ondo gogoratzen du amandreak egiten zuena eta kontatzen zuena. Amandrea izango da Keparen ahotik hainbatetan aterako den pertsona, beti aitortzatik hitz egiten. Hala ere, Keparen jakintzak jakintza espezializatu eta idatzietatik jakintza herrikoi eta baserritarretik bezainbeste du. Liburuetatik, irratitik eta munduko beste toki batzuetatik datozen jakintzez ere elikatu egiten da. Hortaz, jakintza herrikoi eta baserritarra eta jakintza tekniko eta 214
espezializatua uztartzen dituen jakintza du Kepak. Horien atzean dauden munduak elkartu eta josi egiten dira Keparen baratzean. Hauxe Patxiren kasua ere bada. Bera entzuten eta bere baratzea ikusten ere sentitzen dugu bere arbasoen eta hemengo baserritarren jakintzaren herentzia, baita liburu eta jakintza teknikoena ere. Hartara, Kepa eta Patxik bi mundu josten dituzte, eta mundu horien arteko zubia ere eraiki eta gorpuztu egiten dute. Keparen kasuan, amandrearekin batera bere ahotik ateratzen den beste pertsona bat ere nabarmendu eta nagusitzen da: Jakoba Errekondo, izen eta abizenaz izendatua. Amona askoren jakintzaren igorle lez, baina izen eta abizenez ezagututa eta irratian eta liburuetan aditu gisa aritua, amona askoren ondoan -edo gainetik- nagusitu da baratze-kontuetan aditu eta aholkulari moduan172. Sukaldaritzaren kasurako Del Vallek (1997) erakutsi bezala, gizonezkoek emakumeen jakintza usurpatzen dutenean sarri emakumeei erreferentzia egiten diete, baina horrekin emakumeak bakarrik sinbolikoki sartzen dira gizonen prestigio guneetan, egitura aldatu gabe, eta emakumeei egindako aitortza txiki horrek egoerak bere baitan iraunarazten laguntzen du. Azkenik, lehenengo elkarrizketa honetan beste zerbait nabarmentzen da bere hitzetan: euskararen aberastasuna, euskalkiaren erabilera eta zaintza, eta jakintza baserritar eta herrikoiaren terminoen presentzia. Gerora jakingo dut euskara irakaslea izandakoa dela, eta baratzean haziak, barietateak eta praktikak gordetzeko duen kontzientzia bera duela euskararekiko ere. Ona dena, baliagarria dena, eta galtzear dagoena zaindu eta iraunarazi egiten du, bere hitzetan, "kontzientzia" duelako. Euskarari dagokionean, baratze eta lurrari lotutako hitz oparo ezagutu, erabili, ezagutarazi eta bizirik mantentzen ditu. "Satsberri", "satszahar", "lurrustel", "errekarea", hamaika dira, adibidez, lurrari edo simaurrari erreferentzia egiteko erabiltzen dituen hitzak. Horietako bakoitzak, gainera, lur mota zehatz bat edo lurraren egoera zehatz bat izendatzen du, eta horiek izendatu, identifikatu, bereizi eta erabili egiten ditu. Hortaz, hitzekin batera barazkigintzari lotutako zenbait praktika eta jakintza ere bizirik mantentzen du. Edonola ere, nirekin berehalako itzulpena egin behar du. Izan ere, hainbatetan nik ez ditut ezagutzen -ezta ulertzen ere- erabiltzen dituen hitzak. Berarekin izandako elkarrizketen kontura, landa-kaierean hiztegitxo polit bat osatzen joango naiz. Hala ere, lehenengo elkarrizketa hau ez da gehiegi luzatzen, euria ari baitu. Kepak berak esaten digu kotxera sartzeko, bustitzen ari gara eta. Baina kotxera igo eta berehala geldialdia egiten dugu bere baratzean. Bertan erakusten digu nola bilakatu duen urte gutxi batzuetan pinudi bat baratze, lorategi eta fruta-arbolen eremu. Kontatzeko ezer gutxi duela esaten jarraitzen badu ere, bertan jada badituen ezagutzak erakusten hasten da. Bere baratzea ikusi ostean, orduan kafetegira joan eta kafe baten bueltan jesartzen gara. Orduan nire txanda da, eta berriz ere zer egin nahi dudan kontatzea nahi dute. Oso argia ez banaiz ere, beraiek informazio eta kontaktu batzuk pasatzen dizkidate, eta berriz egongo garela adosten dugu. Beranduenez, haziak ereiteko garaian ikusiko dugu elkar, tomateak ekoizteko prozesu osoa ezagutu nahi baitut. Beraz, Kepa Patxiren eskutik ezagutu nuen. Lehenago ikusita eta entzunda nuen, 2015eko udazkenean Donostian egindako jardunaldian hain zuzen, eta banekien Aretxabaletako 172 Jakoba Errokondo azkenengo urteotan baratze eta barazkigintzaren bueltan ospea hartu duen pertsona da. Urteak daramatza euskal irrati publiko batean Landaberri baratzearen inguruko aholkularitza-irratsaioan parte hartzen. Halaber, Argia Aldizkariarekin batera Bizi Baratzea, Euskal Herriko isurialde atlantikora egokitua baratzearen aritzeko gidaliburua argitaratu du (2015), eta Argian bertan saioan sasoiko informazioak argitaratzen ditu. Baratzearen inguruan berriketan aritzean oso ohikoa da bere izena entzutea, eta adineko askok erreferentziatzat du. Orokorrean, baserritarrak elkarrizketatuz pilatu du gerora partekatzen duen jakintza herrikoia. Bere lana nabarmentzen da euskal testuingurua egokitua dagoelako, eta baratzearen inguruko liburu asko ez daude orografia eta klimatologia honetara egokituta. 215
Larrosaren historian paper garrantzitsua zuela. Izan ere, hau zen tesia egiten hasi nintzen horretan gehien entzun izan nuen izena. Urte hauetan zehar jaso izan ditudan dokumentu, informazio eta albisteei erreparatuz gero ere, Kepak protagonismo handia hartzen du tomate honen historian. Adibidez, Aretxabaletako Tomatearen Asteen harira zein egin diren bestelako ekimenen harira, behin baino gehiagotan elkarrizketatu izan dute Goienan, Debagoienako tokiko komunikazio proiektuan. Tomatearen inguruan idatzitako albiste eta erreportajeetan ere bera agertzen da barietate horren historian eta zaintzan pertsona gako bezala. Gehienetan, barietatea zaintzen egindako lana goraipatzen dute, eta horrekin batera tomatearen izaeran eta historian jauzi kualitatibo handi bat eragin zuen keinua ere nabarmendu egiten da: ekoizle profesional bati eman zion, horrek gorde zezan. Hau da Kepak egin zuen keinu berezi eta berria, barietateari izaera berri bat emango ziona, alegia. Beste hitz batzuez esanda, barietate hau galtzeko arriskutik salbu utzi izana da hainbatetan Kepari aitortu izan zaiona. Kepak ere horixe bera azpimarratzen du. Bere hitzetan, gauza onak gordetzeak duen garrantziaren kontzientzia izan du berak, eta hori dela eta tomate horren haziak gorde egin zituen eta ekoizle profesional bati eman egin zizkion. Hala ere, jada ikusi dugun bezala, Goiko baserrian eta Ubide auzoan gaur egun oraindik zaindu, erein, landatu, ugaldu eta gorde egiten dute barietate hau. Egia da 1992. urtean Kepari haziak eman zizkionak, Urdintxak, baratzeko lanak utzi behar izan zituela. Hortaz, arriskuan egon zitekeen barietatea. Baina Kepak hori baino lehenago, 1990. urtean hain zuzen, eman zion barietatea ekoizle profesional horri. Motz esanda, agian barietatea arriskuan egon zitekeen, bertako barietate gehienen modura, baina bazeuden beste pertsona batzuk barietate hori zaintzen eta ugaltzen. Orduan, zer da berria Keparen ekintzetan eta egiteko moduetan? Zer da aldatzen dena bere ekintzen bidez? Areago, zein alde dago Goiko baserrian edo Ubideko auzoan barietatea mantentzeko eta zabaltzeko egindako praktika eta Kepak burututakoen artean? Zergatik da Kepa ezagun bilakatzen dena istorio eta historia honetan? Galdera hauei erantzuteko, ezagutu dezagun apur bat hobeto Kepa bera eta barietate honekin izan duen harremana. Kepa hirurogei urtetik gorako pertsona da, Aretxabaletakoa. Egun, eta baita elkarrizketatu nuenean ere, erretreta hartuta du. Lehenago, baina, irakaslea izandakoa da, herrian bertan. Herrian ezaguna, tomate hau modu ezberdinetan zabaldu du. Patxik ez bezala, Kepak aspaldi dauka baratzea. Soldadutzatik itzuli zenean ekin zien baratze lanei. Alde batetik, Aretxabaletatik gora doan bidexka baten hasieran dagoen Errekame auzoan dauka lursail handi bat. Duela urte gutxi batzuk bere osabarena zen eta pinudia zen. Horri erosi eta lurra eraldatzen hasi zen, pixkanaka-pixkanaka. Landatuta dituen aza, ilar edota dalia loreen artean ikus ditzakegu oraindik 216
moztutako pinuen ipurdiak. Harago begiratuta ere, lursail barruan, pinudiak bizirik dirau, baina hori ere baratze edo fruta-arbolen lursail edota bertako arbolez osatutako baso bilakatu nahi du Kepak. Aldapan dago baratzea, eta adi ibili behar gara bertatik, edonon izan baitezake zerbait ereinda edo landatuta. Udan, adibidez, azak hostoez estalita ditu, bereziki landatu berri daudenean. Horrela ez ditu ureztatu behar, eta ez dira hiltzen. Moztutako arbolen enbortxo eta adaxkak ere baratze osoan zehar barreiatua eta pilatuta ditu, konpostatzen eta lurra hobetzen, arrandegiko soberakinekin zein bestelakoekin batera. Arrain buru baten azpian edota adaxka txiki baten ondoan Kepak zaintzen duen landare edota loreren bat topa dezakezu beti. Baratzetik behera egiten dugunean, pare bat txoko aurkitzen ditugu. Horien inguruan konposta dauka. Loreak eta landare usaintsu eta medizinalak ere baditu. Horietako batekiko arreta erakusten dudanean, berehala eskaini eta lagin bat ematen dit, baina landatu eta zainduko dudala ziurtatzen badiot bakarrik. Txokoak pasata, txabolatxo bat aurkitzen dugu. Bertan, txakurrak, oiloak eta untxiak daude. Untxi eta oilo kakarekin satsa egiten du, iratzearekin. Ondo zaintzen du satsa, eta zaku batzuk betetzen eta kargatzen laguntzen diodanean nik neuk ere satsaren kalitatea konproba dezaket. Eskuarekin hartzera eta guzti ausartzen naiz, erabat "eginda" baitago. Baso eta lur usaina du, inola ere ez kaka usaina, eta fin-fina da. Horixe bera erabiltzen du tomate haziak edo bestelakoak ereiterakoan. Lursail horretaz gain, etxe ondoan ere lursail txiki-txiki bat dauka. Lursail horretatik zuzen sar gaitezke bere etxera. Atzeko ate batetik garaje batera sartzen gara. Bertan, apur bat denetarik du, eta handik sartzen gara atarira. Ataritik gora eginda, bere pisura heltzen gara, eta handik ere sabaia baxu eta maldatsua duen ganbara txikitxo batera. Liburuz josita dago, eta bertatik ematen dit bertako euskara zaharraz nekazaritza kontuez diharduen testutxo bat, fotokopiatuta. Bertatik lore hazi batzuk ere ematen dizkit. Liburuak, haziak, jakintza eta bizitza gordetzen ditu bertan, ondokoak nahi badu, horiek partekatzeko prest. Kepa apur bat ezagututa, nabarmena da tradizioa, jakintza eta praktika herrikoiak mantentzeko eta iraunarazteko duen gustua eta egiten duen ahalegina. Gordetzen dituen ondareen artean -izan materialak, izan materiagabeak- haziek eta bertako barietateek toki berezia dute, eta horien artean, Urdintxak pasa zion tomate barietateak. Ubide auzotik bere amarekin osteratxo bat ematen ari zen halakoren batean Urdintxari tomate ale ederrak ikusi, eta ale batzuk eraman zituen, hurrengo urterako haziak ateratzeko. Kepak azpimarratzen du tomate horiek berehala bere arreta bereganatu zutela, eta hori dela eta bere baratzean jarri nahi izan zituela. Hamar bat urte eman zituen bere baratzean tomate hori landatzen eta haziak ateratzen, gordetzen eta ereiten. Eskuartean zerbait berezia eta ona zuela sinetsirik, horren biziraupena bermatu nahi izan zuen. Barietatea ezin zen galdu. Bera jada bazebilen lan hori egiten, baina baratzean negutegirik ez du, eta ez die ezer botatzen tomate landareei. Hortaz, "roña" edo "herdoilak173" tomate landareetan sartu eta uzta pikutara bidaltzeko arriskupean landatu ditu beti tomateak. Hori gertatuz gero haziak eta barietatea bera ere gal zitekeelakoan nahi izan zuen barietatea beste norbaiti eman, ondo gordeko zuen norbaiti, alegia. 173 Mildiu moduan ere ezaguna den onddoak, euskal isurialde atlantikoan, tomate landareei oso erraz eragiten die, hezetasuna eta tenperatua epeletan ateratzen baita. Tratamendu kimikorik eman gabe edo plastikopean landatu ezean oso zaila da tomateak ondo ateratzea zonalde honetan. 217
Horrelakoren batean Hazianitz baserrikoak ezagutu zituen, Miren eta Teo, hain zuzen. Berak beti hitz egin izan dit Teoz, eta orokorrean Teo ere bada Aretxabaletako Larrosa tomatearen historia publikoan agertzen den pertsonaia eta izenetako bat. Mirenena, aldiz, gehienetan itzalean geratzen da. Hala ere, historiaren protagonistekin hitz egiten hasten zarenean gerizpetik ateratzen da Miren, eta Teoren pertsonaren bueltan eraiki diren historia eta pasarteetan Miren ere egon dela ohartzen zara. Kasu honetan, biak ezagutu zituen Kepak. Nekazari profesionalak ziren, eta ekologikoaren munduan sartzen ari ziren. Barietatea zaintzeko pertsona egokiak zirela iruditu zitzaion Kepari, eta saiakera egin zuen. Bere tomateaz hitz egin zien, ea probatu eta gordeko zuten barietate berezi hori. Besteek, proposamena onartu eta probatu egingo zutela erantzun zioten. Gero, ikusi egin beharko zen barietatea interesgarria zitzaien edo ez, baina beste hainbatetan bezala, probatu egin, egingo zuten. Horrela heldu zitzaizkien tomate horren barietatearen aleak Hazianitzekoei. Kepak dio azokaren batean-edo eman egin ziela zenbait tomate. Miren eta Teok, aldiz, gerora jasoko dugun beste kontakizun bat dute. 90eko hamarkadaren hasieran kokatzen dugu gertakizun hau, eta ahozko memoriak era ezberdinetan osatzen du kontakizuna. Edonola ere, garrantzitsua da noiz, zeinek, zeini, eta zein testuingurutan pasatzen den tomate barietate hau esku batetik bestera, eta hori argi dugu. Kepak Hazianitzekoei eman egin zien 90eko hamarkadaren hasiera hartan, nekazari profesionalak zirelako, eta beraiek onartu egin zuten. Une honetan, historia honetan berria zaiguna da barietatea zaindu eta iraunarazteko Kepak duen gogo esplizitu hura. Orain arte, barietatea gordetzeko lanak norberak bere baratzean eginak zituen. Haziak edo tomateak ematearen helburua ez zen barietatea bera zaintzea edo gordetzea, elkarrekikotasunean eta dohainean oinarrituta barietatea partekatzea eta gertutasun harreman zehatz batzuk elikatzea baizik. Norbaitek eskatzen zuenean edo soberakinak zituztenean partekatzen zituzten tomateak eta landareak. Orain, aldiz, barietatea bera ondo gorde zezaten eman zizkien haziak edo tomate ale batzuk Kepak Hazianitzekoei. Hau da, hasiera batean behintzat, mesede bat eskatuz eman zien tomate barietatea. Tomatea Hazianitzekoei eman, baina Kepak jarraitu zuen berean ere tomate hori landatzen. Beraz, bi tokietan bizirik zegoen tomatea -baita aurreko belaunaldikoen baratzeetan ere-, eta Hazianitzen gertatutakoak eragin zuzena izan zuen Keparengan eta Keparen baratzean gertatzen zenarengan. Zehazki, Hazianitzen egindakoak eragin zion zuzenean tomatearen izaera publikoari, eta behin tomateak izaera publikoa hartu zuela, beste baratzeko tomateei eragiten hasi zen. Kasu honetan, tomateari ematen zaion izenari eragin izan dio horrek. Kepak tomate 218
honetaz hitz egiten duenean, "Aretxabaletako tomateaz" edo "Aretxabaletako Arrosaz" hitz egiten du, eta "berea"z, aldi berean. Onartu du, beraz, gerora jarri zaion izena, eta bere egin du. Keparekin gaudenean ikusten dugu nolakoa den tomatearekin duen lotura. Estua da, bereberea sentitzen du tomatea, harro dago horren alde egindako lanaz, eta tomateari etorkizuna, bizitza eta ospea hartzen lagundu izan diola aldarrikatzen du. Lehenik, hazia gordez, eta gerora, Hazianitz baserrikoei horien ale batzuk emanez. Beste hazi batzuk ere gorde izan ditu, baina tomateaz hitz egiten duenean, bere "kuttunaz" ari dela sumatzen dugu. Argi dago Kepak preziatu, zaindu, eta are maitatu egin izan duela tomatea. Horrela hitz egiten baitzuen elkarrizketa informal batean baratze lanez zein haziak gordetzeko lanez. Maitasunez, mimoz eta zainketaz egin behar diren lanak direla zioen. Hala ere, tomateak toki berezi bat hartzen du bere historian eta baratzean. Alde batetik, ahalegin berezi bat egin du barietate hori gordetzen, beste batzuek bezala baina jauzi kualitatibo bat emanik. Kasu honetan, Hazianitzekoei eman zien unetik tomateari izaera publikoa ematea erraztu egin zuen. Beste alde batetik, keinu horren ostean etorri zitzaion tomateari ospea. Agian Kepak ez zuen hori aurreikusten, edo hori ez zen bere esku erabat egon. Berak esan bezala, "seme independizatua" bezala, bere eskuetatik joan izan denean tomateari gertatu izan zaiona jada ez da bere ardura izan, eta ez du tomatearen historia osoa ezagutzen. Hala ere, tomateak ospea hartzearekin batera heldu zitzaion ospe horren parte bat Kepari, bera izan baitzen hazia eman zuen aretxabaltar hori. Gainera, ikusi dugun bezala, kontatzen den historian Keparen aurretiko pertsonaiek pisu txikitxikia eta inpertsonala hartzen dute. Hortaz, Kepa agertzen da tomate horren lehenengo "aita" bezala, behintzat guk ezagutu genuen historian. "Adopziozko aita" dela esan dezakegu - funtsean, aita guztiak bezala-, berarengana beste nonbaitetik eta norbaitengandik heltzen baita tomate barietate hau, eta bere egitea eta zaintzea erabakitzen baitu. Keparen kasuarekin ikusten dugu nola, tomatea bereizten den heinean, bereizi eta nabarmendu egiten diren bere inguruneko pertsonak ere, izen eta izan publikoa hartuz. Keparen kasuan, harro hitz egiten du bere tomateaz, izen ezaguna duen tomateaz, baita tomateak biziraun dezan berak egindako lanaz ere. Kepak berak kontatzen zuen Urdintxaz nola ibiltzen zen herriko plazatik tomateak bistan, harro. Kasu horretan, izenik gabeko edo izen publikorik gabeko tomateak ziren, Urdintxarekin berarekin identifikatzen zirenak. Lotura eta identifikazio zuzena zegoen tomateen eta Urdintxaren artean, izenak berak erakusten duen moduan, eta Kepak kontatutako istorioak berak ere erakusten digun bezala. Hau da, tomateak Urdintxarekin batera agertzen zaizkigu pasarte horretan. Keparen kasuan, aldiz, identifikazioa ezberdina da. Kepak ez dio izena eman tomateari, eta izenak ez dio zuzenean Kepari 219
erreferentzia egiten. Halaber, izenak izaera publiko eta autonomoagoa ematen dio tomateari. Izaera publiko horrekin batera tomatearen izana eta historia azaltzen da, baita zenbait istorio sortu ere. Horietan Kepa agertzen da protagonista, eta hortik sortzen da kanpora begirako Kepa eta tomate horren arteko lotura. Era berean, Kepak badu urterik urte bere baratzean eta etxean elikatu eta zaindu egiten duen tomate horrekin lotura zuzenagorik. Praktika horien guztien bidez ere zaindu, gorde eta iraunarazi egiten du barietatea Kepak, Hazianitzekoei haziak ematearekin batera. 220 Irudia 10: Urdintxaren baratzetik Keparen baratzera. Barietatea Aretxabaletan "adoptatua". Egilea: Maddi Zumalabe.
Laugarren belaunaldia. Hazianitz Baserria eta Aretxabaletako Mozkorra Belaunaldia Laugarrena Subjektua eta tokia Miren eta Teo, Hazianitz Baserria. Antzuola Izena(k) Aretxabaletako Mozkorra. Gerora Aretxabaletako Larrosa Garaia 90eko hamarkadaren hasieran, orain arte Nola heldu zaie, nola hedatu dute Keparen eskutik, barietatea gorde zezaten eman zien. Bide askotatik zabaldu dute, azoketan, ekoizleekin, elkarte eta ekimenen bidez, besteak beste Taula 5: Aretxabaletako Mozkorra eta Hazianitz baserria 2016ko martxoaren erdialdea da, eta gaur Hazianitz Baserria ezagutzen dut. Dagoeneko hainbatek baserri horretako den Teoz hitz egin dit. Teoz hitz egin didan lehenengoetariko bat Eider izan da, sektoreko teknikaria. Berarengana joana naiz tesiaren nondik norakoak azaltzera, kontaktuak pasa eta sektorean kokatzen lagun diezadan. Hainbat ekoizle aipatzen dit. Batzuek aspalditik jartzen dute Aretxabaletako tomatea, beste batzuk duela gutxi animatu dira, eta beste hainbat aipatzen dit bertako barietateak eta haziak gordetzen egiten duten lanagatik. Horien artean, Teoz hitz egiten dit. Alde batetik, jada duela urte batzuk Aretxabaletako Larrosa tomate barietatea ezaugarritzeko eta hobekuntzaren bat txertatzeko zenbait ikerketa, proba eta entsegu egin zen, eta Teok parte hartu izan zuen haietan. Beste alde batetik, Keparekin batera barietatea mantentzen dituenetako bat dela ere esana dit. Kepak berak ere, Hazianitzera joan behar nuela esan nionean azpimarratu zidan Teo ezagutu egiten zuela. Berak eman ziola Teori tomatearen hazia diost. Ekolandare landare ekologikoko mintegian ere hitz egiten didate beraz. Kasu honetan, baina, Teoz bakarrik ez, Mirenez ere hitz egin didate, lehenengo aldiz. Izan ere, Ekolandare proiektukoa den Ione Hazianitzen lanean egondakoa da, eta harremana du beraiekin. Hortaz, ondo ezagutzen du etxaldea, eta badaki Teok bakarrik ez, Hazianitzen Mirenek ere lan egiten duela. Gainera, hainbat elkarrizketatan, batarekin edo bestearekin egon naizenean, Ione eta Mirenek elkarri egin izan diote erreferentzia, lantzean behin egoten direla eta harreman ona dutela erakutsiz. Laburbilduz, Teo etengabe agertzen zait -agerrarazi egiten dute- Aretxabaletako tomatearen historian eta horren inguruko elkarrizketetan. Gehienetan, gainera, bera bakarrik agertu izan zait, Miren baserri horren itzalpean utzirik. Hartara, Hazianitzera noanean ez daukat guztiz argi zer aurkituko dudan eta zeintzuk ibiliko diren bertan lanean. Hara joateko, lehenago deitu dut Biolur Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Elkartearen webgunean aurkitu dudan telefono zenbakira. Bertan baserriaren helbidea eta kokapena ere topatzen ditut, eta horri esker erraz helduko naiz bertaraino. Webgunean agertzen den telefonoari deituta, gizonarena ematen duen ahotsa entzuten dut, eta berehala Teorekin hitz egiten ari naizela konturatzen naiz. Azaltzen diot gainetik zer egiten ari naizen eta hurrengo asterako hitzordua jartzen dugu, astelehenean. Adostu bezala astelehenarekin agertzen naiz Hazianitz baserrian. 221
Kotxea herrian utzita, errepidea gurutzatu eta negutegi eta etxe aldera abiatzen naiz. Negutegi artean gizon bat ikusten dut. Teo, pentsatzen dut. Beraz, badakit zein norabide hartu. Negutegiak inguratzen dituen asfaltozko pistatik etxalderantz sartzen naiz. Ezkerrean kotxeak aparkatzeko tokiak uzten ditut. Parean baserria geratzen zait, dotorea eta ondo zaindua. Eskuman, negutegiak ditut. Horien sarreraraino joaten naiz eta motor baten hotsa gero eta indartsuago aditzen dut. Bertan dago Teo, traktorearen gainean. Ustekabean harrapatu izan banu bezala sentitzen naiz, eta apur bat horrela izan da. Ahaztuta zuen bertara joandakoa nintzela. Bakarrik pistatik gora ikusi nauenean gogoratu da. Ni ikusita ere, lanean segitu eta traktoreraino abiatu da. Ez da saio erraza izango, pentsatzen dut. Ondorioz, txiki egiten naiz, eta horrek are gehiago zailtzen dit egoera. Ea grabagailua ez dudan piztu behar galdetu ostean, zergatik joan naizen galdetzen dit. Gaur, behintzat, ematen du gehiago izango naizela ni elkarrizketatua, bera baino. Bestalde, nire gaurko asmoa ez da berari elkarrizketa bat egitea edo galderak egiten hastea, lehenengo kontaktua egitea baizik. Hau da, zein lan egiten ari naizen eta beraiei zer eskatzen diedan azaltzera etorri naiz batik bat. Hortaz, saiatzen naiz tesiaren nondiko norakoak azaltzen, baina nik neuk ere ez dut guztiz argi, eta ondorioz berak ere ez du gehiegi ulertzen. Hala ere, Aretxabaletako Moreaz jakin nahi dudala esaten diodanean segidan hitz egiten hasten da, tomate hau landatzen nola hasi ziren azalduz. Azkar konturatuko naiz Aretxabaletako Larrosa tomateaz hitz egitea beraien etxaldeaz eta nekazaritza ekologikoan egin duten ibilbideaz hitz egitea dela. Halaber, beraien historiaz eta tomatearen historiaz aritzea, Gipuzkoako nekazaritza ekologikoaz aritzea da. Horrelakoren batean, haziak nola atera, gorde, erein eta birlandatu eta tomatea nola landatzen duten ikusi nahi dudala esaten diodanean, Mirenekin egon behar dudala diost, berak egiten baitu landareak "repikatzeko"174 eta haziak gordetzeko lana. Handik minutu batzuetara, oraindik berriketan ari garela, Miren bera agertzen da, eta berriz ere berari ematen diot nire lanaren berri. Mirenekin hitz egiten dudan aldi honetan bailarako hainbat emakumeri erreferentzia egiten dio, Ione eta Goizgorriko Itziarri, adibidez. Kasu honetan, izenez aipatzen ditu, eta ez lan egiten duten baserri edota proiektuaren izenaren bidez, beste askotan gertatzen den bezala. Gainera, kasu honetan, emakumeez hitz egiten dit, normalean gertatu zaidan ez bezala. Goizgorriko kasuan, denek plazan dagoen gizonaz hitz egiten didate. Hazianitzen kasuan ere Teoz hitz egin izan didate. Proiektuetan gizonak dauden kasu gehienetan beraiek dira kanporako erreferentzia, eta gizonen arteko sarean ere gehienbat gizonak agertzen dira. Horren erakuslea da Goiko Baserritik Hazianitzeraino tomate barietate honen haziek egiten duten ibilbidea. Goiko baserritik Ubideko baratzerako jauzian bi emakumeren parte-hartzea bada ere, historian gizonak agertzen dira, eta gizonen arteko harremanak dira nabarmentzen direnak. Emakumeekin egotean, aldiz, bestelako sareak eta izenak azaleratu egiten dira. Mireni zer ari naizen egiten kontatzen diodanean beraietaz zer espero dudan edo zer eskatzen diedan ere azaltzen diot. Zehazki, tomate haziak nola erein, eta landareak nola repikatzen eta birlandatzen egiten dituzten ikusi nahi dudala diot. Agian lan hori gaur bertan egin dezaketela eta 174 Tomate landareak ekoizteko, tokia askotan ohikoa da lana hainbat fasetan bereiztea. Lehenengoz, haziak erein egiten dituzte toki berotsu batean. Haziak ernamuindu eta lehenengo bi hostotxoak atera dituztenean aldatu egiten dituzte, oraindik ez lurrera, erretilu batzuetara baizik. Kasu honetan, "aldatu" aditza erabili baino "errepikatu" aditzarekin erreferentzia egiten diote ekintza horri. Repikatuta izan diren landareak handitutakoan, orduan bai, lurrera aldatzen dituzte. Euskaltzaindiaren hiztegian hitza agertu ez den arren, termino hori erabiliko dut tesian zehar, hauxe bera baita lekuan lekuko lanean behin eta berriz erabili dutena, erabili duguna. 222
horrela ikus dezakedala, geroxeago baina, dio Teok. Miren ados dago. Baina oraindik ez, gauzak egiteke dituzte eta. Teorekin ordua adostu dezadala eta agertuko dela esanez ixten du bere partetik elkarrizketa Mirenek. Horixe bera egiten dut. Handik ordu batera bertan elkartuko garelakoan agurtzen dut nire arropari begira dagoen Teo. Baratzera joateko moduko arropa ekarri ote dudan aztertzen egongo da? Galdera ikurrarekin herrirantz noa, eta bueltan kotxetik pasako naizela ebasten dut, txamarraren ordez artilezko jertse bat hartzeko. Primeran datorkit motz geratzen zaidan ordu hori koadernoan oharrak hartzeko. Izan ere, Miren agertu aurretik Teo jada hasia zait beraien historia kontatzen eta ez dut zenbait datu eta ñabardura ahaztu nahi. Itzultzen naizenean biak daude lanean etxe pareko negutegietan. Bertara sartu eta Mirenekin batera jartzen naiz tipulinei belar txarrak kentzen. Tipulinen bueltan elkarrizketa konfiantzazko tonua hartzen doa. Mirenek kontatzen dit beraien historia eta tomatearena. Balioa ematen dio egindakoari, eta horrela transmititzen dit. Izandako zailtasunak aipatzen dizkit, eta beraien etxaldea zein sektore ekologikoa aurrera ateratzeko egindako lan eta pausuak ere nabarmentzen ditu. Halaber, tarteka ere nitaz galdetzen dit. Horrelakoren batean "euskaldun berria" naizela ateratzen da solasgai, eta orduan Teok diost Mirenek ere nagusitan ikasi duela euskara, edo behintzat ez dela bere txikitako hizkuntza. Une honetan lehenengo hurbilpen bat sentitzen dut. Bertan egin beharreko lanak eginda, herriko beste eremu batean dituzten lurretara goaz. Bertan negutegi handi bat dago, eta landareak lurrean landatzeaz gain, ereiteko eta repikatzeko lanak ere bertan egiten dituzte. Negutegira sartu eta berehala mahai bat eta bi banku daude. Horien atzean azpi-negutegi bat dago, "hazitegia". Ernaldu diren eta erretiluetan jarri dituzten landaretxoak daude bertan, tenperatura negutegi osoarena baino beroagoa baita, estufa batek lagunduta. Hantxe lurraz betetako erretiluak ere uzten dituzte, bertan landaretxoak repikatzeko prest; horrela lurra epeltzen baita. Hazitegi gelatik kanpo, negutegi osoaren atearen eskuma aldean, ernetzemahaia dago. Itxuraz etxean egina, gerriaren altueran geratzen da mahaia. Lurra azpitik berotzen duten erresistentzia batzuk ditu instalatuta mahaiak beheko partean. Halaber, oihal batekin estalita dago, tenperatura goxatzeko. Mahaiaren gainean zenbait erretilu dago. Horietan, haziak ereiten dituzte. Ernamuinduta daudenean, landareak apur bat hazita baina oraindik txiki eta ahul, porexpanezko erretiluetan birlandatzen dituzte, repikatu, beraien hitzetan. Baina lanera etorri gara. Hortaz, azpi-hazitegitik erretilu batzuk atera, eta lekak erein ostean tomateak repikatzeari ekiten diogu. Horretarako, ernetze-mahaira joan eta bertatik erretilu txikiak hartzen ditugu. Zenbaki eta hizkiz markatuta ditu erretilu horiek Mirenek, horrela bakoitzean zein barietate mota dauden kontrolatu egiten du. Kaieratxo batean jasotzen du noiz eta zer erein duen, eta zenbaki eta hizki horien bidez daki zer den landare bakoitza. Galdetzen diodanean ea zein izen erabiltzen dituen kaierean informazio horiek apuntatzeko, berarentzako idazten duela erantzuten dit; hortaz, berak ulertzeko moduko izenak jartzen ditu barietateak zeintzuk diren jakiteko. Hau da, bertan idazten dituen izenak agian ez dira barietateen izen ezagunak edota azoketan erabiltzen direnak, azken finean zer jartzen ari den berak jakiteko baino ez du apuntatzen. Noizbait erretilu batean zer dagoen ez baldin badaki, erretilu horren landareak bota egiten dituela azaltzen dit. Ez badakite zein barietate landatzera doazen, ez dute landatzen. Antzekoa ikusiko nuen Ekolandaren ere. Han, arrazoi handiagoz, landarea saltzen jarduten baitute. Noizbait zerbait gaizki identifikatuta badute, bota egin behar dute. 223
Aretxabaletako Larrosa tomate landaretxoak dituzten erretiluak hartzen ditugu eta mahaira goaz. Mirenek dagoeneko ureztatu egin ditu hazitegitik atera dituen porexpanezko erretiluak. Iltze lodi bat ematen dit, eta bera, beste bat hartuta, landareak repikatzen hasten da. Lan hau egin bitartean, berarekin hitz egin dudan lehenengo aldiko giro hotz eta bortitza guztiz ahaztuta, berriketan ibiltzen gara, lasai asko, edozer gairi buruz. Lan hau eginda, ondoan dudan Teorengana bidaltzen nau. Hantxe bertan dago, eta ernetzemahairako lurra prestatzen ari da. Turba eta konposta nahasten ditu, biak erosita, ekologikoak. Gero, ernetze-mahaian jarriko dituen erretiluak nahasketa horrekin betetzen ditu. Lurra ez dela zapalduegi egon behar dio, neurrian. Erretilua bete, adreilu batekin zapaldu lurra, eta gutxi gorabehera zentimetro bateko margena uzten du lurraren gainean. Orduan, galdetzen diot neure buruari ea nola dakien lur nahikoa jarri duen eta nahiko zanpatua dagoen. Ez dit azaltzen neurririk, eta ez diot ikusten hori neurtzeko keinurik. Besterik gabe, eginaren eginez, azaltzeko zailak diren eta sentitzen diren jakintza gorpuztu horietako bat izan behar dela ondorioztatzen dut. Lurra prest duelarik, haziak ereiteko unea da. Orokorrean, beraientzako landarea ekoizten dute. Hau da, gerora beraien baratze eta negutegietan landatuko dituzte bertan ekoiztutako landareak. Landare horietatik ateratako barazki eta fruituak salduko dituzte gero azoka eta kontsumo taldeetan. Gutxi batzuk, baina, ez dituzte ekoizten saltzeko. Izan ere, tomate barietateen bilduma ederra dute -15 barietate baino gehiago-, eta denak ez dituzte saltzen. Hala ere, denak mantentzen dituzte, eta horretarako erein, landatu eta haziak atera egin behar dira. Piperrena ere bilduma ederra dute, eta berdina egiten dute. Toki ezberdinetatik ekarritako eta emandako haziak dira bertan dituztenak, izan lagun batek emanda, izan bidaia batetik ekarrita, edo dena delakoa. Hazi horiekin historiatxo bat ere gordetzen dute. Mirenek badaki zeinek eta noiz eman dizkion. Edonola ere, landare gehiena beraientzako ekoizten duten arren, barietate zehatz batzuen landaretxoak ere saldu egiten dituzte azokan, eta hau da Aretxabaletako Larrosa barietatearen kasua. Ezaguna da zonaldean eta jendeak nahi du baratzean landatu. Hori dela eta, azokan saltzen dituzten barazkiekin batera, sasoia denean, beraien postuan Aretxabaletako Larrosa tomatearen landaretxoak ere aurki ditzakegu. Tomate landareak repikatuta eta haziak ereinda, gaurko lana eginda dugu. Giroa hozten hasi da dagoeneko, eta martxa egiteko ordua da. Teoren argibideak jarraituta eta lozagia ondo erreta ateratzen naiz negutegi ondoko pistatik, etxerako bueltako bidea hartzera. Azkenean luzea izan da arratsaldea, espero baino askoz gehiago ikusi eta ikasi dut, eta Aretxabaletako Larrosa tomatearen historian kokatuago nago. Bisitaldi honen ostean hainbatetan elkartuko naiz berriz Teorekin. Gehienetan eskualdeko herri bateko azokan, ostiraletan joango bainaiz Ekolandarekoen postura. Halaber, Aretxabaletan 2016tik aurrera egin diren Aretxabaletako Tomatearen Asteen ekimenetara ere gerturatuko naiz, eta bertan ere elkartuko naiz Teo eta Mirenekin hainbatetan. 2016an ni izango naiz Teo entzuten duena. 2017an, aldiz, Miren eta Teo etorriko dira Marc eta biok emango dugun urte horretako hitzaldia entzutera. 2018an, aldiz, Marc eta biok antolatuta, formatu partehartzaileago bat ematen diogu hitzaldiari, eta bertara gonbidatzen ditugu beraiek ere, tomateak eraman ditzaten eta beraien historia konta dezaten. Azkenean, nahi baino gutxiagotan joango naiz beraienera, negutegietara, tomateak nola landatu eta zaintzen dituzten ikustera, baina esan bezala, beste une eta espazio batzuetan elkartuko gara. Lehenengo bisitaldi horretan zein osteko saio eta elkarrizketa formal eta informaletan joan izan nintzen hobeto ezagutzen Miren, Teo, Hazianitz eta beraien proiektua. Lehen esan bezala, beraiekin hitz egitea Gipuzkoako nekazaritza ekologikoaz hitz egitea da, eta beraien historia, 224
Aretxabaletako Larrosa tomatearen historia ere bada. Teo bertakoa da, baserrikoa. Gazte zelarik hasi behar izan zuen jada amari laguntzen baserriko eta baratzeko lanetan, izan baratzean bertan, izan etxerako edota animaliei bazkarako emateko indabak eta artoa landatzen. Orduan, baina, etxerako ekoizten zuten ia dena, konbentzionalean. Soberakinak bakarrik eramaten zituzten tabernetara edo dendaren batera. Gero Teo etxetik kanpo lanean hasi zen, baina udalarentzako mendian beharrean zegoelarik istripu bat izan zuen. Horren ostean bere jarduna nekazaritzara bideratzen hasi zen. Hainbat ikastaro egin zuen eta ustiategia martxan jarri zuen 80ko hamarkadaren hasieran. Orduan konbentzionalean egiten zuen eta batez ere uraza ekoizten zuen, Eroskiri saltzeko. Ez zegoen bereziki gustura horrekin, oso baldintza txarrak ezartzen zizkielako supermerkatuak, baina horretan zirauen. 1989. urtean Miren eta Teo ezkondu ziren, eta Miren bertara joan zen bizitzera. Teok une hori azpimarratzen du. Izan ere, bere esanetan, Mirenek eraman zuen zenbait kezka eta galdera baserri eta ustiategi horretara. Adibidez, benetan landareei botatzen ari zen hori jan ote nahi zuen berak galde egin zion noizbait Teori. Mirenek ere umorez hori berretsiko du. Bai, berak eragin handia izan du etxe eta lur horietan egin diren zenbait aldaketatan. Beste pertsonekin izandako elkarrizketetan itzalean dagoen Mirenek espazioa hartzen du Hazianitzen gaudenean. Ezkondu eta gero hasi ziren ekologikora pasatzeko aukera aztertzen. Horretan zeudelarik, Gipuzkoan nekazaritza ekologikoko ikastaro bat antolatu zen. Hiru etxaldeetan egin behar ziren praktikak, eta beraiek mila metro lur eskaini zuten horretarako. 1990. urtea zen. Orduan hasi ziren sektorekoekin harremanak sendotzen. Ikastaro bukaeran Holandako etxalde bat ezagutzera joateko aukera izan zuten, eta animatu ziren. Holandan posible bazen, beraiek ere ahalko zuten. Hortaz, 1990. urtean bertan hasi ziren ekologikora pasatzeko lehenengo pausuak ematen. Ez zitzaien erraza izan, ordea. Lur arazoak zituzten, horrenbeste urte konbentzionalean jardun ostean, eta bereziki uraza ekoizten ibili ostean. Merkatua ere ez zegoen prest, eta mesfidantzaz hartzen zituen beraien produktuak. Ferian, saltzaile lanaz gain, pedagogia lana ere egin behar izan dutela diote. Lehenengo urteotan ekoizpen ekologikoa bertan behera utzi edo ez zalantza egin zuten arren, pixkanaka-pixkanaka beraien tokia egin zuten. Horrekin batera, Gipuzkoako eta EAEko nekazaritza ekologikoko sektorea eratzen joan ziren, eta eratu egin dute. Horretan gakoa da Teoren figura, eta horrela azpimarratzen du Mirenek. Azkenengo horrek karpetak eta albumak ditu sektoreko une gakoen informazio, albiste eta argazkiekin. Teo eta Hazianitz horien protagonistak izan dira. Esaterako, Teo Biolur elkarteko lehenengo lehendakaria izan zen, baita Ekonekazaritzarena ere. Lehenago iradoki bezala, aitortza hartzen duten ekimenetatik at 225
geratzen da Miren, protagonismoaren eta plazatik kanpo dagoen "des-plazatutako gorputza" (González Abrisketa 2013). Historiaren protagonista ez, eta historia horren zaintzaile agertzen zaigu, memoriaren subjektu ikusezin bezain garrantzitsu. Oraindik izen hori ez zuenean Aretxabaletako Larrosa tomatea heldu zitzaien baserrira nekazaritza ekologikoarekin batera. Tomate hori bilakatuko zen etxean gordeko zuten lehenengo barietate, praktika bati eta hainbat hazi eta barietateri bidea irekiz. Teoren esanetan, beraien lurretan 1990. urtean egin zen nekazaritza ekologikoko ikastaro horren baitan ezagutu zuten Kepa. Orduan oraindik irakaslea zenak izena emanda zuen ikastaroan eta Hazianitzen egin ziren saioetara joan zen. Bertan elkar ezagutu eta tomateaz hitz egin zien, horren zaintzaz arduratu eta kontserbazioa ziurtatu zezaten. Tomatea heldu zitzaien, esan bezala, eskaera zehatz batekin: gorde zezaten. Ez zekiten, baina, tomateak bazuela beraiei zer eskaini. Beraien kontakizunean gauza argi bat eskaini zien tomateak, beraiei zein sektore ekologikoari hobeto esanda: bereiztea, nortasun propio bat eraikitzea, eta kanpora proiektatzea. Orduko hartan tomate horrek berezitasun nabarmen bat zuen: kolorea. Orduan ez zeuden egun ezagutzen ditugun more guztiak, eta euskal merkatuan tomate laranjak ziren nagusi. Hortaz, tomate horrek zerbait ezberdina egiteko aukera eman zien, edota, beste modu batez esanda, zerbait ezberdina egiten ari zirela adieraztea ahalbidetzen zien. Konbentzionalean egiten zutenetatik bereizi egin behar zuten, eta tomate horrek eman zien horretarako aukera. Beraien zutoihal bilakatu zuten tomate hura, eta hori lantzen eta gordetzen indarrak jarri zituzten. Gerora, bestelako tomateak ere landatu eta gorde izan dituzte, baita ezagun bilakatu ere, baina Aretxabaletakoarekin berebiziko lana eta ahalegina egin zuten hastapen horietan. Badirudi beraiek zaindu behar zuten hori, delikatua eta zaurgarri zen hori, beraiei mesede bat egitera joan zitzaiela, zeinek laguntzen zion zeini kolokan jarririk. Izan ere, elkar egin, babestu eta indartu egin dute. Esaterako, Hazianitz bereizi nahi bazuten tomate horren bidez, ezinbestekoa zen tomatea bera ere bereiztea; hots, tomateari izaera eta nortasun bat ematea. Horrek atera zuen tomatea anonimotasunetik eta horrek eman dio gerora hartu duen ospe eta hedapena. Horretarako, baina, oso garrantzitsua izan zen ekintza txiki bat: tomateari izena ematea. Teok berak azpimarratzen du beraiek izan zirela tomateari izena eman ziotenak, bitan gainera. Hasiera batean "Aretxabaletako Mozkorra" izena jarri zioten, kolore moreagatik. Erakargarri zelakoan jarri zioten. Koloreak jada tomatea bitxi egiten zuen, eta izen horrekin bitxitasun hori elikatu egiten zuten. 226
Izen hori zabaldu egin zen, eta gaur egun oraindik jende askok horrela ezagutzen du. Adibidez, 2013an INTIAk, Nafarroako Nekazaritzako elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Institutuak175, egin zuen erregistroan ere horrela dago erregistratuta, baina gazteleraz: "Borracho de Aretxabaleta"176. Hala eta guztiz ere, izena jarri eta urte batzuetara Kepak eskatu zion Teori izena alda ziezaiola tomateari. Omen, Aretxabaletako herrian hasiak ziren bera izen horrekin izendatzen, eta ez zuen gustuko. Beraz, herriko mozkorra izendatua izatea gustuko ez, eta eskatu zuen izendatzeko modua alda zezatela. Orduan Aretxabaletako Larrosa jarri ziotela kontatzen du Teok, hitz joko bat eginez. Alde batetik, koloreari erreferentzia egiten zioten. Bestetik, Antzuolan izendatzen duten moduan, arrosa loreari ere erreferentzia egiten zioten. Tomatea jada ez zen -bakarrik- Aretxabaletako tomatea, Aretxabaletako Larrosa, lore preziatua, bilakatu zuten izen horrekin. Izena emanda eta azoketan salduz, tomateari ikusgaitasuna eta nortasuna ematen hasi ziren, baita tomatea beraiei ere. Urte batzuk pasata, 2000. urtearen bueltan hasi ziren Ekonekazaritza elkartetik bertako barietateekin zein barietate komertzialekin entseguak egiten, nekazaritza ekologikora egokitzen eta ondo ematen ziren barietateak topatu nahian. Ikerketa horien baitan Aretxabaletako Larrosarekin egin zen zenbait proba eta dasta, eta Hazianitzek parte hartu zuen horietan, Teok hain zuzen. Geroxeago, Neikerrekin batera egingo zen hobekuntzan ere parte hartu zuen Teok berak. Hortaz, hasiera horretatik aurrera ere jarraitu zuten tomatea hedatzen, definitzen eta zedarritzen, tomateari nortasun zehatz bat ematen, alegia. Urte horietan ere harremanetan ibili ziren bestelako ekoizleekin eta sortzen ari zen Gipuzkoako lehenengo landare ekologikoko mintegiarekin. Behin tomateari izena emanda eta publiko eginda, zabaltzeko garaia etorri zen, eta fase honetan Teo eta Hazianitzen esku-hartzea ezinbestekoa izan zen ostera ere. Baina hitz egingo dugu honetaz aurrerago. Lehenengo une honetan, lehenengo trantsizio fase honetan gehien nabarmendu nahi duguna da anonimotasunetik atera zutela tomatea: izena eman ziotela, beste tomateetatik bereizi egin zutela, merkatuan toki bat eman ziotela, eta sare eta harreman formal eta egituratuagoen bidez zabaldu egin zutela. 175 INTIA gaztelerazko siglengatik, Instituto Navarro de Tecnologías e Infraestructuras Agroalimentarias. Lehenago ITG izan zen. 176 Ikus: . [Azkenengo ikustaldia: 2020/07/10]. 227
228 Irudia 11: Hazianitz Baserria eta Aretxabaletako Mozkorra. Egilea: Maddi Zumalabe.
Laburbilduz, Keparen baratzean eta Hazianitz baserrian gertatutakoak tomate honen historian trantsizio bat eragin zutela proposatzen dut. Izan ere, anonimotasunetik atera eta barietateari aitortza publikoa emateko bidea ireki zuten Kepa, Miren eta Teok. Azaldu bezala, 80ko hamarkadan zehar Goiko baserriko eta Ubide auzoko baratzeetatik Aramaio eta Aretxabaletako herrietara zabaldu zen tomate barietate hau, beti ere gertuko sare eta harreman informalen bidez. Orduan, izenik gabeko "betiko" bertako barietatea zen hura, izen finkorik gabekoa eta aitortza publiko eta egonkorrik gabekoa. Kepak Hazianitzera eramateko eginiko keinuak barietateari izena hartzeko eta "bertako barietatea" kategoria irabazteko aukera ireki zion. Kepa, Miren eta Teo giltzarriak dira historia honetan, belaunaldi eta egiteko modu ezberdinen arteko zubia dira, eta tomatearen historia eta izaera iraultzen dute. Kepak -baita berarekin batera Patxik ere- bi mundu josten ditu, tomatea bi mundu horien artean kokatu, eta horien arteko hari bilakatu egin du. Alde batetik, gertuko harreman informaletatik, harreman egituratuagoetarako eta merkaturako jauzia ahalbidetu du berak, baita Miren eta Teok ere. Tomate barietateak jarraituko du sare eta harreman informalen bidez mugitzen, baina aipatutako beste horietan ere sartua egongo da une horretatik aurrera. Beste alde batetik, bestelako jakintza tekniko eta formalagoak ere sartuko dira hortik aurrera, tomatearen landaketan, zaintzan, ugalketan eta hautaketan, besteak beste. Halaber, azkenengo horrek tomatearen ezaugarriak definitzeko eta tomateak hautatzeko bide zurrunago eta zehatzagoak ezarriko ditu. Hortaz, izena ematearekin batera, tomatearen ezaugarriak gero eta gehiago definitzen, mugatzen eta zaintzen joango dira, horren nortasuna finkoago eta definituago ezarriz. Hala ere, esan bezala, "betiko" baratzeetan ere jarraituko dute "beti bezala" barietatea zaintzen eta haziak gordetzen, barietatearen nortasuna era irekiago batez erreproduzitzen. Azkenik, tomatea ezaguna egin eta aitortza irabazten joango den heinean, bailarako mugetatik harago ere bidaiatuko du, ordura arte egindako mugimenduak esponentzialki biderkatuz. Kontraesankorra suertatu ahal bada ere, barietatea bailaratik kanpora zabaltzearekin batera, bailararekin eta zehatzago Aretxabaletako herriarekin lotuko da, izenak horrela ezarrita, eta bestelako praktika eta ekimenen bidez lotura hori indartuta. 229
2. Fasea. Aretxabaletako (mozkorra/larrosa/morea) tomatea Gipuzkoan ezaugarritzen, landatzen, errotzen eta zabaltzen. Subjektuen dibertsifikazioa 2000ko hamarkadan zehar Aretxabaletako Larrosa tomatea Hazianitz baserrira ailegatu eta hurrengo urteotan ezaguna egiten hasi zen. Azoketan saltzen zuten, landarea ere saldu egiten zuten, eta ingurunekoekin partekatu egiten zuten, besteak beste. Tomatearentzako merkatu bat eratzen hasi ziren eta gero eta onarpen handiagoa zuen. Halaber, 90eko hamarkadaren bukaeran bertako barietate eta landutako bioaniztasunaren inguruko kezka pixkanaka-pixkanaka zabaltzen hasi zen, estatu mailan zein Euskal Herri mailan. Nekazaritza ekologikoa eta Gipuzkoako sektore ekologikoa ere eratzeko bidean zeuden, eta horren inguruan jarduten zuten elkarteak agertzen eta sareak sortzen hasi ziren. Nekazaritza ekologikoak eta barazkigintza ekologikoak zituzten erronken artean, barietate eta hazi ekologikoak lortzea zegoen, eta horri begira jarri zen lanean zenbait eragile. 2000ko hamarkadan zehar, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako nekazaritza ekologikoko elkarteak batzen zituen Ekonekazaritza elkartea izan zen lan horien sustatzaile nagusienetako bat. Horrek bultzatutako entsegu eta frogetan, baina, askotariko subjektuek parte hartu zuten: ekoizleak, mintegiak eta ikerlariak, besteak beste. Ikusiko dugun bezala, barietate eta hazi ekologikoak eskuratzeko eta ezagutzeko proiektu horietan Aretxabaletako Larrosa nabarmentzen joan zen. Hortaz, eskuz esku pasatzen jarraitu zuen. Orain jadanik baratzezainen eskuetatik soilik pasatu ez, eta mintegi, teknikari eta ikerketa-zentroen eskuetara ere ailegatu zen. Une honetan barietatearen hedapen horizontalari begira jartzen gara jada. Lehenengo fase eta trantsizioan hari genealogiko bat jarraitu dugu, eta barietateak etxez etxe hurrenez hurren nola bidaiatu duen ikusi izan dugu. Bigarren fase honetan, aldiz, genealogia horizontalari behatuko diogu. Bestalde, orain arte etxalde, baserri edota baratzeetan kokatu dugu tomatea, eta bertan egin izan dute hori landatzeko eta ugaltzeko lana. Bigarren fase honetan, aldiz, subjektuen dibertsifikazioarekin batera ekoizle edo baratzezainak ez direnak ere sartzen dira historian, eta horiek beti ez dute barietatea ugaldu eta zaindu. Hau da, adibidez, Ekonekazaritzan lan egiten duen eta barietateen inguruan entseguak bultzatu eta gauzatzen dituen Lauraren kasua. Berak egindako lanaren ondorioz zabaldu egin da barietatea, eta landatu eta gorde izan da hainbat baratzetan. Edonola ere, bera ez da izan barietatea landatu eta gorde duena. Laurarekin bezala, beste hainbat subjekturekin ere antzera gertatzen da. 230
Horrenbestez, fase honetan parte hartzen duten subjektuez hitz egitean belaunaldi berriez baino, belaunaldi bereko lerro genealogikoez hitz egingo dut. Bestalde, esan bezala, subjektu guztiek ez dute lan berbera egin barietatea mantentzen eta haziak gordetzen. Areago, zenbait kasutan hazia bera ez dute atera eta gorde izan. Hortaz, pentsa genezake ez dutela esku-hartze zuzena izan ugalketan eta ezin ditugula lerro genealogikotzat hartu. Hala eta guztiz ere, horrela aurkeztea erabaki dut, pertsona horiek barietatearen ugalketan eta hedapenean erabateko eragina izan baitute. Bostgarren belaunaldia-A. Ekonekazaritza, bertako barietateak definitzeko eta zabaltzeko ahalegina, eta Aretxabaletako Larrosa tomatearen ezaugarritzea Belaunaldia Bosgarrena - A Subjektua eta tokia Ekonekazaritza eta Laura. Neiker eta Pako Izena(k) Rosado de Aretxabaleta edo Aretxabaletako Mozkorra Garaia 2000ko hamarkada Nola heldu zaie, nola hedatu dute Antzuolatik, Hazianitzetik. EAEko baratze ekologikoetara Taula 6: Ekonekazaritza eta barietateekin entseguak 90eko hamarkadan zehar EAEn eta Gipuzkoan nekazaritza ekologikoaren oinarriak jartzen hasi ziren eta sektore ekologiko bilakatu eta izendatuko zenaren hazia erein zen urte horietan. 1994 eta 1995. urteen artean Ekonekazaritza eratu eta Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan erregistratu zen. Ekonekazaritza EAEko nekazaritza ekologikoaren elkarteen federazioa izan da, eta lanean jardun zuen 2009. urtean ENEEK martxan jarri arte. Teo elkartearen sustatzaileetako bat izan zen, baita horren lehendakaria ere. 3. Atalean azaldu bezala, nekazaritza ekologikoaren aitortza eta hedapenaren alde lan egin zuen Ekonekazaritzak. Azaldu bezala, lehenengo urte horietan nekazaritza ekologikoa bultzatu eta hedatzeko lan egin zuen Ekonekazaritzak. Horretarako, nekazal teknika eta teknologiak probatu eta hobetzeko, baita euskal testuinguruan egokitzeko ere, lan eta entseguak bultzatu zituen elkarteak. Entsegu horien artean, lan handia egin zuten EAEn eta ekoizpen ekologikora egokitzen ziren barietateak probatu, ezagutu, ezaugarritu eta hedatzeko. Hasiera batean entsegu horiek batez ere barietate komertzialekin egin bazituzten ere, bertako barietateei gero eta garrantzi 231
handiagoa ematen joan ziren, eta hor sartzen da Aretxabaletako Larrosa tomatea. Esan bezala, barietateen auziak garrantzi bikoitza zuen sektore ekologikoan. Alde batetik, euskal testuingurura eta ekoizpen ekologikora egokitzen ziren barietateak behar ziren. Bestetik, ekologikoan erabiltzen ziren hazi eta landare gehienak era konbentzionalean ekoizten ziren orduko hartan, eta ahalik eta gehienak ekoizpen ekologikotik etortzeko ahalegina egin nahi zuten eta egin behar zuten. Ekonekazaritza barietateekin entseguak egiten hasi eta gutxira heltzen da elkartera Laura Laredo. Entsegu horiek burutzen jarduten zuen langileak lanpostua utzi eta Laura sartu zen bere ordez 2001. urtean. Proiektuak, gutxi gorabehera, bi urte lehenago jarri ziren martxan, Laurak gogoratzen duenaren arabera. 2001. urtetik 2009. urtean elkartea desegin arte jardun zuen bertan Laurak, eta bertan egin zuen lanagatik agertzen zaigu Aretxabaletako Larrosa tomatearen historia honetan. Tomatearen inguruan kontatzen den historian maiz pertsona gutxi batzuek egindako lana azpimarratzen da, sinplifikatze aldera-edo. Horiek dira historian toki nabarmena hartzen dutenak. Horien artean Kepa eta Teok hartu izan dute tokirik nabarmenena entzun ditudan historia gehienetan. Hala ere, beraien ondoan, batzuetan beste pertsona batzuk ere agertu izan dira, tarteko emakumeren bat. Horietako bat Laura da, Laura Laredo, izen eta abizenez ezagutu eta aipatzen duten nafar hori. Kontatzen den historian agertzeaz gain, gutxitan izan bada ere, pertsona ezberdinekin hitz egin dugunean ere agertu izan da Laura. Eider teknikariak, Miren eta Teo beraiek, maitasunez -"Laura es una amiga177" esanez-, eta Landarpilakoek, besteak beste, hitz egin didate beraz. Kasu guztietan azpimarratu dute sektorearentzat oso onuragarria izan zela barietateekin eta bereziki bertakoekin Laurak egin zuen lana. Aitzitik, Laurarekin Aretxabaletako Larrosa tomatearen historian egindako lana nabarmentzen dugunean lotsatu egiten dela ematen du, berak "egin beharrekoa baino ez" egin balu bezala. Kepa, Miren eta Teorekin gertatu bezala, tomatearen historia aipatzen dugunean azkar erantzuten du berak ez duela hori gehiegi ezagutzen. Berari Teok eman ziola, Kepaz zerbait ere badakiela, baina aurreko historiaz ezer ere ez. Hau da, barietatearekiko interesa izan zuen ez horrenbeste horrek jada zuen historiagatik, bere ezaugarriengatik baizik; ondo ematen zen, ondo egokitzen zen bertako baldintzetara, eta jendeak harrera ona egiten zion. Esan bezala, entsegu horietan bertako barietateek gero eta pisu nabarmenagoa hartu izan zuten. Kontuan hartu behar dugu 2000ko hamarkadaren hasieran gaudela. 2000. urtean ospatu 177 "Laura lagun bat da". 232
zen estatu mailan lehenengo aldiz landutako bioaniztasunaren azoka, estatu mailako Hazien Sareak antolatuta. Urte bat beranduago, 2001. urtean, urte batzuk lanean egon ondoren eratu zen ofizialki EAE mailan lan egiten duen Hazien Sarea. Hortaz, bertako barietateen inguruan eta landutako bioaniztasunaren inguruan hasiak ziren ekintzak, ekimenak eta taldeak mugitzen, eta garai hartan hasten dira Ekonekazaritzan eta Biolurren gaiari ere garrantzia ematen. Zehazki, 1999. urtean hasi ziren Ekonekazaritzan gaiari benetan zentralitatea ematen. Hasiera batean, EAEn Nekazaritza Ekologikorako hazi eta landareak eskuratzeko estrategia taxutu zuten. Estrategia horren barruan garrantzia handia eman zioten EAEko nekazal testuingurura eta ekoizpen ekologikora egokitzen ziren barietateak aurkitzeari. Entsegu horiek Ekonekazaritza desegin arte egin zituzten, Laurak bultzatuta. Lehenengo urteotan, esan bezala, barietate ezberdinak probatzen eta ezaugarritzen jardun zuten. 2002. urterako bertako barietate batzuk sartu zituzten. Tomateen kasuan bereziki nabarmentzen ziren bertakoak, ekologikoan zeuden tomate barietate komertzialak ez baitziren egokitzen bertako gustura. Jarritako bertako barietateen artean, batzuk nabarmentzen joan izan ziren: besteak beste, Pikoluze tomatea, Aretxabaletako Larrosa tomatea, eta Erandioko Zapala tomatea. Lehenengo lan horiek egin ostean, uraza espeziearekin eta bi tomate barietateekin hobekuntza genetikoa egitea erabaki zuten. Tomateen kasuan, Erandioko Zapala eta Aretxabaletako Larrosa tomateekin egin zuten. 2005. urtean hasi ziren hobekuntza lan horiek, eta lau urtetan zehar egin zituzten Aretxabaletako Larrosarekin. Bereziki bilatu zuten ipurdian ateratzen zaion orbana txikitzea. Mildiuarekiko erresistentzia ere landu nahi izan zuten, baina Hazianitzen egin zituzten entseguak, eta bertan negutegian ekoizten zuten. Hortaz, ez zuten bereziki bilatu erresistentzia hori, hori negutegitik kanpo egin beharko baitzen. Hobekuntza lan honetan, barietatearen barruan azpitaldeak sortu zituzten, "familiak" edo lerro genealogikoak, horien artean onenak identifikatu eta hautatzeko asmotan. Lerrorik onenak hautaturik, horien barruan tomate onenetako haziak atera zituzten. Bukaeran, hiru lerro edo familia nabarmendu ziren, eta horien artean onena izan zitekeena jaso zuten, seigarrena. Neikerren 61 zenbakiarekin identifikatuta dute Aretxabaletako Larrosa tomatea. Hortaz, 61/6 da gehien nabarmendu zen familia hori. 2016. urtean Neikerreko negutegietan behaketak egiten egon nintzenean familia horrekin lan egiten zutela ikusi nuen. Esan bezala, entsegu horietan balorazio onak izan zituzten barietateetako bat Aretxabaletakoa izan zen. Ekoizpenari dagokionean, nahiko emaitza onak zituen. Ez zuen Jack bezalako hibrido batek bezainbeste ematen, baina nahikotxo ematen zuen, eta hibrido ekologikoen 233
antzeko ekoizpena zuen. Egin izan ziren dastetan ere nahiko balorazio onak izan zituen. Hasiera batean zaporeak ez zituen beti balorazio onak izaten, merkatua Jack eta tomate laranjen gustuari egina baitzegoen eta Aretxabaleta bezalako arrosek zapore goxoagoa izaten baitute. Hala ere, urteekin gehiago baloratzen joan da ezaugarri hau. Okela eta testura, aldiz, hasieratik izan ziren baloratuak tomate barietate horrengan. Hibridoen ondoan, azal finagoa zuen eta haragitsuagoa zen. Tamainari dagokionean ere baloratua zen, bereziki Gipuzkoan. Izan ere, tamaina handia du. Esan behar da entsegu horietako askotan Jack ere jartzen zutela, testigu gisa. Ordurako jada tomate nagusia zen euskal nekazaritzan, eta tomate onaren neurria horrek ezartzen zuen. Laurak azpimarratzen du berriz ere tamainaren garrantzia Gipuzkoan. Jack handia da eta horregatik zen baloratua, besteak beste. Horren ondorioz, Ekonekazaritzan egin zituzten entseguetan kalibratzeak garrantzi handia hartu izan zuen. Barietate batek ekoizpena ona bazuen baina tomate gehienak kalibre txikikoak baziren, barietatea ez zen oso ondo baloratzen. Tamainaren arabera tomateek balio bat edo bestea izaten zuten. Entsegu horietan sektoreko askotariko subjektuek parte hartu zuten. Lehenik eta behin, proiektuak bultzatu zituen Ekonekazaritza bera dugu. Horrekin batera, zenbait lanetan Neikerrek ere parte hartu izan zuen, bereziki Pakok. Pako Hazien Sarean egon zen hasiera batean, eta gerora Neikerren jardun izan du Germoplasma-Bankuko arduradun, besteak beste. Proiektu horien bueltan Hazien Sarearekin ere harremanetan ibili ziren, eta Laurak elkarte horren bileretan parte hartzen zuen. Bestalde, zenbait ekoizlerekin ere harreman estua izan zuten proiektu horien baitan. Izan ere, nonbait egin behar ziren entseguak, eta ekoizleen etxaldeetan egiten zituzten. Horrez gain, ekoizleei begirako proiektuak ziren, hortaz, ekoizleen inplikazioa eta onespena beharrezkoak ziren proiektuak baliagarri eta eraginkorrak izan zitezen. Probak Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan egin nahi izan zituzten, geografia eta kultura ezberdinetan probatzeko. Gipuzkoan, besteak beste, Hazianitzen egin zituzten entsegu horietako asko. Proiektu horietan azkenengo subjektu gako bat sartu zen jokoan 2000ko hamarkadaren erdialdean: Landarpila mintegia. 2006. urtean jarri zuten martxan Landarpila, Gipuzkoako landare ekologikoen lehenengo mintegia. Laurak gogora ekartzen du hori baino lehenago Nafarroara joan behar zutela proiektuetarako landare bila. Horrenbestez, Gipuzkoan Landarpila mintegia martxan jarri zutenean oso lagungarri suertatu zitzaion Laurari. Haziak ereiten zirenetik landareak landatzeko moduan egon arte hainbatetan pasa zitekeen mintegitik, eta horrela barietateen 234
jarraipena egin eta zenbait neurri har zezakeen. Bestalde, hasiera horretan mintegiaren burua zen Iosunerekin oso harreman ona sortu zuen, eta horrek landareen ekoizpen-prozesuan zehar zenbait datu jasotzea errazten zion. Gaur egun Landarpilaren aurpegi publikoena Ibon da, eta azkenengo urteotan mintegia ezagutu duenak bera hartzen du erreferentziatzat. Hala ere, lehenengo urteotan Iosune izan zen proiektua martxan jarri eta bultzada eman ziona. Hortaz, hasieratik proiektua ezagutu dutenek beraz hitz egiten dute gehiago, Ibonez baino. Eta hau da Lauraren kasua. Berriz ere, estimuaz hitz egiten du Iosunez, horrek egindako lanez, eta bien artean sortutako sinergiez. Bertan entseguetarako landareak ekoizteaz gain, salmentarako landareak ere ekoizten ziren. Hortaz, entseguen emaitzei hedapen zuzena emateko toki hobeezina zen. Izan ere, entseguetan ondo ateratzen ziren landareak bertan landatzen baziren, bertara joandakoek ezagutu ahalko zituzten. Baina elkarlan hori ez zen soilik baliagarria eta aberasgarria izan Laura eta Ekonekazaritzako proiektuentzako. Lauraren esanetan, Iosune ere oso eskertuta omen zegoen elkartetik egindako lanaz. Izan ere, mintegia martxan jartzen ari zen horretan oso ondo etortzen zitzaizkion elkartean egiten ari ziren entseguak. Horiekin barietateak ezagutu eta ezaugarritu egiten zituzten, eta aholkularitza egiten zioten hasi berria zen Iosuneri. Halaber, Ekonekazaritzako proiektuetan bertako barietateekin ahalik eta gehien jarduten ahalegindu ziren, eta horien bidez ere heldu ziren bertako barietateak Landarpila mintegira. Ikusten dugunez, sektoreko agente mota ezberdinak inplikatu ziren proiektuetan. Horrek entseguei indarra eman zien. Izan ere, agente horiek proiektua ezagutzen zuten eta horren emaitzekiko atxikimendua zuten. Hortaz, emaitzak agente horien bidez errazago zabaldu zitezkeen eta horrela entsegua eraginkorragoa zen. Zentzu honetan, bertan probatu eta baloratu ziren barietateak errazago zabaldu ziren ekoizleen artean. Laburbilduz, entsegu horiek eragin handia izan zuten bertako barietateen eta Aretxabaletako Larrosa bertako tomate barietatearen zabalpenerako. Alde batetik, izena jada jarrita bazuen ere, tomatearen izena zabaltzen lagundu zuten lan horiek. Bestetik, nekazaritza ekologikoaren zirkuituan jarri zuten tomatea. Izan ere, ekoizleen artean zabalpena eman zioten. Hortaz, hortik aurrera handitzen joan zen barietate hau landatzen zuen ekoizle kopurua, eta horretan bestelako faktore, sare eta harremanek eragin bazuten ere, entsegu horiek horretan asko lagundu zuten. Gainera, ekoizle horietako batzuek tomateak landatu ez ezik, haziak gorde eta 235
beraiek landareak ekoiztera ere animatu izan dira. Hortaz, barietatea gordetzeko eta ugaltzeko guneak eta subjektuak ere biderkatu egin dira. Halaber, kontsumitzaileen artean ere zabaltzen lagundu zuten lan horiek, bereziki egin ziren dasten bitartez. Azkenik, ikusi bezala, mintegietan ere toki bat ireki zioten. Hasiera batean Landarpilan egon ziren, eta gero beste batzuetan ere egon da, eta horietara heltzen badira barietate batzuk, baratzetara bidaiatzea errazagoa dute. Hortaz, besteak beste mintegietan eman zitzaion -eta zaion- presentziari esker barietate horren landaketa eta ugalketarako toki potentzialak biderkatu egin ziren entsegu horien ondorioz. Beste alde batetik, lan horietako askoren helburua barietateak ezagutzea eta ezaugarritzea izan zen. Hortaz, Aretxabaletako Larrosa hobeto ezagutzeko ere baliagarriak izan ziren. Horren ondorioz, barietatearen barruan zenbait linea edo familia hautatu zen, baita zenbait hobekuntza egin ere. Horrenbestez, barietatearen barruan dagoen heterogeneotasunaren baitan zenbait irizpideren arabera joan ziren tomateak hautatzen barietatea ugaltzeko. Hau da, barietatea hobeto ezagutzearekin batera, gehiago kontrolatu eta bideratu zuten, ekoizpen eta kontsumo irizpide zehatz batzuetara egoki zedin. Entseguen txostenak irakurtzean kontrol hori sumatzen dugu. Zenbakietan tomatearen ezaugarriak jasotzen dira, neurri zenbakarri bidez jasotzen dira ezaugarriok, eta zerbait oso zehatza bilatzen da tomate horietan. Tomateetara gerturatzeko era aldatu egiten dela ikusten dugu. Azkenik, ugaltzeko modua edo zirkuitua ere eraldatu egiten da. Ordura arte, barietatea eskuz esku pasatzearekin batera, zenbait baratzetan geratu egiten zen, eta bertan barietatea gordetzeko lan guztiak egiten zituzten: haziak atera, gorde, erein, landatu, fruitua ekoitzi, eta berriz ere hazia atera. Hau gaur egun ere gertatzen da, eta lan hori egiten duten etxaldeak biderkatu egin dira. Hala ere, barietatea lortzeko bestelako bideak ere agertu dira. Mintegietara heldu den unetik, askoz baratze gehiagoetara hel daiteke barietatea, eta horrek bere zabalpenean eragin zuzena du. Ordea, horietako askotan ez dute bertan hazia ateratzen eta landarea ekoizten; horren ordez, urtero mintegira joaten dira. Bestalde, mintegietan ez dira ailegatzen beraientzako haziak ekoiztera. Hortaz, ekoizleei edo gertuko baratzezainei eskatu behar diete hazia beraientzako ekoizteko. Horrenbestez, hazia ekoiztu eta ugaltzeko prozesua zatikatuta agertzen zaigu. 236
Bostgarren belaunaldia-B. Landarpila mintegia. Aretxabaletako Larrosa tomatearen landareak Gipuzkoatik -eta harago- sakabanatzen Belaunaldia Bostgarrena-B Subjektua eta tokia Landarpila mintegia. Iosune eta Ibon Izena(k) Borracho, Mozkorra edo Rosado de Aretxabaleta Garaia 2006tik aurrera Nola heldu zaie, nola hedatu dute Ekonekazaritzarekin harreman estua. Azoketan eta mintegian bereziki Taula 7: Landarpila mintegia Dagoeneko aipatu dugu Landarpila mintegia 2006. urtean sortu zela Gipuzkoan, eta EAEko landare ekologikoko lehenengo mintegia izan zela. Orduan Iosune zen horretan buru-belarri ziharduena, handik gutxira lanean sartuko zen Ibonen babesarekin. Esan bezala, hasi zirenean mundu berri batean sartu ziren. Hortaz, Laura eta Ekonekazaritzarekin harremanetan egoteak asko lagundu zien, batez ere zeuden barietateak ezagutzeko eta zer ekoitzi erabakitzeko. Laurarekin sortu zuten harreman horri esker ere ia hasiera-hasieratik bertako zenbait barietate mintegira heldu zen. Egun, aldiz, duen aniztasunagatik ezaugarritzen da mintegia, besteak beste. Berak adierazi lez, ume bat bezala pasatzen du Ibonek barietateen munduan sartzen denean. Berriak ezagutu, probatu, eman... gustuko du. Ibonekin Aretxabaletako Larrosa tomatearen inguruan hitz egitean, horrek hartu duen ospearen "erruaren" parte txiki bat berea dela adierazten du. Izan ere, mintegiaren hasierako urteetan azoka askotara joaten ziren. Lau edo bost urteotan, "azokak non, hara Iosune eta Ibon" ibili izan ziren. Proiektuari ikusgaitasuna eta landareari irteera eman behar zieten, eta azokak horretarako aukera aproposa ziren. Zer zeukaten erakutsi behar zuten, eta Miren eta Teok egin bezala, jendea hezi ere egin behar izan zuten. Eramaten zituzten landareen artean Aretxabaletako Larrosa tomatea ere eramaten zuten. Orduko hartan oraindik erabiltzen zuten Aretxabaletako Mozkorra izena, Larrosarekin batera. Tomate arrosa batek jada arreta deitzen zuen, eta izen horrekin, are gehiago. Hortaz, azoketan ere tomatea ospea hartzen ikusi zuten. Jendeak eskatu egiten zien. Gainera, mintegiaren hasierako urte horietan herrietako azoketara joateaz gain, bestelako bideak ere landu zituzten euren burua ezagutarazteko. Esaterako, BioCultura eta Bioterra178 bezalako azoka handietara 178 Bi azoka hauetan produktu eta proiektu ekologikoak aurkeztu egiten dira. EAE mailan erreferentzia dira sektore ekologikoko edonorentzatko. BioCultura Barakaldoko BECen egiten da, eta Bioterra Irungo Ficoban. 237
ere joaten ziren. Hortaz, euskal mundu ekologikoaren erakusleiho handietara ere eraman izan zuten tomatea. Halaber, sektoreko aldizkarietan ere agertu ziren, eta horietan ere eman zioten ikusgaitasuna tomateari. Kasu honetan, Hazianitzen gertatu bezala, proiektuak ikusgaitasuna hartzen duen heinean tomateari ere ematen dio. Eskutik helduta garatzen dira proiektua eta tomatearen ospea eta hedapena, eta elkarri lagundu egiten diote. Tomateak arreta deitzen du, erakargarria da, eta erakargarria izateaz gain gerora jendearen gustua asetzen du. Horrek, tomatea landatu eta saltzen dutenei laguntzen die. Era berean, tomatearen eskutik proiektuak zabaltzen doazen heinean tomateari ere toki bat ematen diote, eta hau gero eta gehiago doa hedatzen. Esan bezala, bertako hazien ekoizpen- eta ugaltze-lanetan aldaketak ikusten ditugu. Mintegietan ekoizten eta saltzen da Aretxabaletako Larrosa barietatea. Hortaz, bertako barietatea mantentzeko eta ugaltzeko lana jada ez da gertatzen etxe bakar batean, zeinetan prozesu osoa egiten den, urterik urte. Era berean, haziak jada ez dira bakarrik edo bereziki partekatzen senideekin, bizilagunekin, edo asko jota lankideekin. Orain, profesionalki ekoizten da bertako barietate hori, eta haziaren ekoizpena eta ugalketa, landarearen ugalketa, eta fruituen ekoizpena zatikatu egiten da. Hazien ugalketa-prozesuari konplexutasuna ematen zaio, eta horrekin batera zabalpena ematen zaio tomateari. Hartara, esan daiteke bertako barietatea mantentzen lagundu izan duela konplexutasun horrek. Edonola ere, aldaketa nabarmenak eragin ditu bertako barietateak zaintzeko praktiketan eta harremanetan. Bostgarren belaunaldia-D. Pako eta Germoplasma-Bankua. Barietatearen hobekuntza, ugalketa eta kontserbazioa Belaunaldia Bostgarrena-D Subjektua eta tokia Neiker-Teknalia eta Pako Izena(k) Rosado de Aretxabaleta Garaia 2000etan Nola heldu zaie, nola hedatu dute Ekonekazaritzarekin eta Hazien Sarearekin harreman estua. Baita estatu mailako erakunde publikoko germoplasma-bankuekin ere Taula 8: Germoplasma-Bankua 238
2018ko otsailaren 23 da. Lekuan lekuko lanaren bukaerako fasean nago, eta bigarrenez noa gaur Pakorengana. Bera izan zen bisitatu nuen lehenengo pertsonetako bat, eta zenbait ate ireki zidan. Besteak beste, berari esker ezagutu nuen Neikerreko Derioko instalakuntzetan 2016an bertako tomate barietateekin egiten ari zen proiektua. Egin nion lehenengo bisita horretatik 3 urte inguru pasa direlarik itzultzen naiz bere bulegora. Ostiral arratsaldea da. Atezaintzako leihatilan geratzen naiz eta Pakorenera noala diot. Ea zein naizen galdetu, eta NANa eskatzen didate. Oraingoan jada ez didate galdetzen nondik natorren. Aurrekoetatik jakingo dute EHUtik natorrela. Eguneko erregistroa eginda, gora noa, Pakorengana. Esan bezala, ostiral arratsaldea da, eta isilik, hutsa eta argiak itzalita dago ingurunea. Bulego ireki eta handi horietako batean dago. Altzariek bereizten dituzte guneak espazio zabal baten barruan. Gaur, baina, ia bakarrik gaudenez, intimitatea izango dugu. Gaurko elkarrizketan osatzen dugu lehenengo hartan jaso nuen informazioa. Orduan Germoplasma-Bankuaren inguruko informazioa jaso nahi izan nuen gehienbat. Askotan gertatu bezala, galdera batzuk egitera joan nintzen horretan jada erakutsi zizkidan instalakuntzak. Espero nuenaren kontrara, etxean bezala ibili ginen handik, gelaz gela, eraikinez eraikin. Hazien bankua gela txikitxo bat zen. Hotzean mantendua. Apalez antolatua. Hazi guztiak ez zituzten bertan, baina. Izan ere, Neikerreko beste instalakuntza batzuetan ere gordetzen dira, toki bakoitzean lantzen diren laboreen arabera. Hau da, Bizkaian barazkigintzako entseguak egiten dira, hortaz, hantxe daude izozkailu batean Neikerreko Germoplasma-Bankuko barazki-haziak. Oraingo honetan, baina, ez naiz etorri honetaz hitz egitera, Aretxabaletako Larrosa tomatearekin egin zuten hobekuntzaz baizik. Lehenik eta behin galdetzen diot Pakori nondik datorkion bertako barietateekiko interesa. Izan ere, badakit lehenago Euskal Herriko Hazien Sarean ibilitakoa dela, eta apur bat hobeto ulertu nahi dut bere ibilbidea, zehazki, nola pasa den niretzat nahiko urrun dauden hazien sare proiektu batetik, germoplasma-banku proiektu batera. Berak argi ikusten eta azaltzen du lotura. Landare-hobekuntzan lan egiten du berak, mundu horretan murgiltzen da. Hobekuntza genetikoak germoplasma-bankuekin lotura zuzena du bere ustez. Izan ere, landarehobekuntzarako ezinbestekoak dira baliabide fitogenetikoak, eta horiek bertako landareekin zein basalandareekin lotzen dira maiz. Halaber, germoplasma-bankuak bertako barietateekin lotuta daude, bertan gordetzen baitituzte. Laburbilduz, bertako barietateak hobekuntza genetikorako erabiltzen ditu, horien bidez egungo nekazaritzara egokitzen dituzten barietateak sortzeko, hain zuzen. Hortaz hitz egiten dugunean zehazten du Aretxabaletako Larrosarekin egindakoa hautaketa bat izan zela, hautaketan oinarritutako hobekuntza bat, hain zuzen. Ez zituzten barietateak gurutzatu, barietate baten barruan ale eta lerro zehatz batzuk hautatu baizik. Jadanik Ekonekazaritzarekin hainbat proiektutan batera jarduten ari ziren, eta orduan atera zen hobekuntza egitearen ideia. Entsegu horietan jada interesa agertu zen tomateekiko, eta 239
bereziki zenbait barietaterekiko. Era berean, Teok interesa zuen barietate horretan, saltzen zuen azokan, baina arazoren bat zuen tomatearekin. Horregatik ere atera zen hobekuntzarena. Halaber, galdetzen diot ea nola gorde zuten gerora barietate hori, eta ea ez zuten pentsatu erregistroren bat egitea. Izan ere, lekuan lekuko lanean zehar zalantza bat azaleratu zait. Hobekuntza egin zuten, baina barietate horrek beste bide batzuetatik zabaltzen jarraitu izan du. Hortaz, zaila da jakitea zein hazi datorren hobekuntza horretatik eta zein ez. Teok badaki, berak etxean mantendu izan ditu hobekuntza egin eta gero, eta Neikerren ere bai, baina hortik kanpo, haziak mugitzen joan dira eta zaila da jakitea nondik datorren bakoitza, genealogiaren zein belaunalditik atera den, alegia. Erregistroaz galdetuta, erregistrorik ez zutela egin diost. Bere ustetan, hori zen egin behar zutena, baina une horretan ez zen egin, bidean geratu zen. Hala ere, hazi horiek Teok berak gorde izan dituela eta Neikerren gorde izan dituztela badaki. Neikerren, gainera, esan bezala, familiaka dituzte gordeta, eta haziak berritzen dituzte zenbait urtetan behin. Horrela gogoratzen du berak hobekuntza proiektu hori. Gerora, Neikerren barruan bestelako proiektuak egin izan dira. Azkenengo urteotan, 2015. urtean inguruan hasita, bertako tomate barietateak ezaugarritzeko proiektua martxan jarri izan dute, horietako batzuk tomategintzako179 baratzezainen artean zabaldu eta tomateari irtenbide komertziala emateko asmotan. Bestalde, bertako tomate barietateekin ere bestelako proiektu batzuk egin ditu. Besteak beste, germoplasma-banku ezberdinetan zeuden zein hazien sareak zituen euskal tomate barietateak ezaugarritzeko lan sakona egin zuten 2000ko hamarkadaren hasieran. Argitaratu ere egin zuten180. *** Ikusi berri dugun bezala, barietate honen bueltan hainbat eraldaketa gauzatu da 2000ko hamarkadan zehar, ezagutu berri ditugun belaunaldi eta guneetan, alegia. Fase honen hasieran jada barietatea "baratzetatik" ateratzen ikusten dugu. Izan ere, tomate horren historian, hedapenean eta transmisioan baratzeetan ez dauden subjektuak parte hartzen hasten dira, baratzeen arteko zubi-lanak egiten-edo. Orain arte, baratze batetik bestera eskuz esku pasatzen 179 Tomategintza hitza erabiliko dut euskaraz egokiena iruditzen zaidalako; hala ere, lekuan lekuko lanean zehar hitz hau ez da inoiz ere ez agertu, "sector tomatero", edo euskaraz "sektore tomateroa" dira agertu diren terminoak. Era berean, tomateak ekoizten dituztenak -pertsona zein baserriak- "tomateros" edota "tomateroak" terminoekin izendatzen dituzte. Azkenengo kasu honetan nik ere hitz hauek erabiliko ditut. 180 Ikus Carravedo eta Ruiz de Galarreta (2005). 240
ikusi ditugu tomateak, haziak eta landareak. Noizbait, bitartekariren bat ere agertu izan da truke hauetan, Goiko baserriko moja bezalakoak. Hala ere, bitartekari hutsak izan dira horiek. Oraingoan, aldiz, barietatea bera gorde, ezagutu eta zabaltzeko asmoa duten bestelako "bitartekariak" agertu dira. Ekonekazaritza, Hazien Sarea eta Neiker dira horien adibide argienak. Halaber, barietatearen zaintza eta ugalketa-prozesuak konplexutasuna irabazten du. Maiz, baratze batean landarearen ugalketa- eta ekoizpen-ziklo osoa burutu baino, zikloa zatikatu egiten da. Barietatearen ugalketa ez datorkigu jada, halabeharrez, baratze eta pertsona edo baserri bati lotuta, prozesu konplexuago bati baizik. Bestetik, bigarren fase honetan, barietatearen genealogia horizontalean sartu gara bete-betean. Aurreko belaunaldiak ere horizontalki azter genitzakeen, ugalketa-zentro, -baserri edo - baratze bakoitzetik nora zabaldu den ikusiz. Horrela gertatu dela jakitun gara, gainera. Hala ere, barietatearen genealogia osatu nahian bertikalki jarraitu izan ditugu lehenengo fasearen belaunaldiak eta genealogia. Bigarren honetan, aldiz, belaunaldien arteko haria galtzen hasi gara, eta paraleloki sortu eta garatzen diren subjektu- eta ugalketa-guneak ezagutu ditugu. Hala ere, beraien artean oraindik denbora-lerro bat marraztu dezakegu eta bilakaera bat irudikatu. Ondorioz, belaunaldiak baino belaunaldi bereko "kidetzat" hartu ditut, arreba-neba edo lehengusin-lehengusu gisa. Hau da, lehenengo fasearen belaunaldien ondoz ondoko logikarekin puskatuta, belaunaldi bereko adar gisa ikusten ditugu oraingo subjektuak. Hori dela eta, subjektu hauek izendatzerakoan, lehenengoz denak barnebiltzen dituen belaunaldiari zenbaki bat jarri, eta gero hizkiekin bereizi ditugu belaunaldi bereko adarrak. Ikusiko dugunez, hurrengo fasean horizontaltasun hori are nabarmenagoa izango da, zenbait kasutan gune eta subjektuen arteko loturak erabat ezabatzeraino. Hor, belaunaldien logika zentzua galduz hasita, berrikusiko dut subjektuak eta guneak izendatzeko modua. Halaber, fase honetan izen finko bat(zu)ekin agertzen zaigu barietatea. Jada ez da gertatzen aurrekoetan bezala, baserriz baserri edo baratzez baratze izena aldatu egiten ziotela. Orain izen bati lotuta agertzen zaigu barietatea, eta izena da berarengandik ezagutu eta mantentzen dena, baita ospea eta izaera ematen diona ere. Hala ere, izen hori ez da bat eta bakarra. Lehen azaldu dugun bezala, hasierako "Aretxabaletako mozkorrarekin" konforme ez eta aldatzeko eskatu zuen Kepak. Horrek, baina, gerora nahasmena eragin izan du. Izan ere, barietatea jada zabalduta zegoen lehenengo izen horrekin, eta aldatu ziotenean aldaketa hori ez zen heldu tomatea ezagutzen eta landatzen zuten guztiengana. Hori dela eta, hasierako izenarekin zabaltzen jarraitu izan zuen hainbatek, izen berriarekin ere zabaltzen zen bitartean. Aretxabaletako Mozkorra izenari, Aretxabaletako Larrosa gehitu zitzaion, batzuek "Arrosa" 241
esanda, gainera. Halaber, Aretxabaletako Moreaz ere hitz egiten dute batzuek. Izena singularizatu eta unibertsalizatu egiten den une berean, izenean aniztasuna sartu egiten da, tomatearen inguruan sortzen ari den dibertsifikazioaren erakusle. Fase honen beste elementu gako bat tomatea eta pertsonen arteko aliantzak dira, espezieen arteko aliantzak, esan genezake. Nekazaritza ekologikoaren hastapenak dira Gipuzkoan, eta subjektu eta proiektu berriak sortzen ari dira horren baitan. Beraien burua definitu eta ezagutarazteko bidean Aretxabaletako Larrosa tomatea konplize edo aliatu hobeezina suertatzen zaie. Tomatearekin sortzen duten sinergia eta aliantza honetan barietatea ondo ezagutu eta definitu behar dute. Horrenbestez, fase honetan barietatea hobeto ezaugarrituko dute, ezaugarri zehatz batzuei lotuz eta beste batzuetatik bereiziz. Barietatearen singularizazio-prozesua nola hasten den garatzen ikusten dugu fase honetan, orduan. Laburbilduz, nekazaritza ekologikoaren munduan zein Aretxabaletako Larrosa tomatearen bueltan dibertsifikazio-prozesuak nabarmentzen dira. Besteak beste, subjektuak eta proiektuak ari dira biderkatzen, merkaturatze-bide berriak probatu eta erabili egiten dira, eta espezie eta barietateekin esperimentazio nabarmena ikusten dugu. Aretxabaletako Larrosa tomatearen bueltan ere nabarmena da dibertsifikazio hori. Alde batetik, biderkatzen dira hori erabiltzen, landatzen, zabaltzen edota ugaltzen duten subjektuak. Bestetik, izen batekin identifikatzen bada ere, izen horren bueltan ere dibertsifikazio minimo bat ikusten dugu, aurrekoaren erakusle. 3. Fasea. Aretxabaletako tomatea "famara". Edo bigarren trantsizio baten atarian homgeneizazio eta pribatizaziorako arriskuak? Fase berri honetan zailagoa izango da jakitea nondik nora mugitzen diren tomateak, haziak, edo landareak, eta hori dakigunean ere, horrek ez du berebiziko garrantzirik izango. Izan ere, dibertsifikazio garai honetan, izenak ematen dio izaera tomateari eta izena da eskuz esku tomate edo haziekin batera pasatzen dena, tomatearen inguruko harremanak bigarren plano batean utzirik. Era berean, izenarekin batera, tomatearen ezaugarriek eta formak ere garrantzia hartzen dute. Testuinguru honetan, dibertsifikazioa hasten denean hain zuzen, tomatearen izana edo izaeraren inguruko gatazkak edo borrokak hasten dira, eta tomatea definitzeko eta bere ezaugarriak finkatzeko ahaleginak aurkitzen ditugu. Zein da "benetakoa" eta zeinek definitu edo ezartzen du zein den hori? Galdera horren inguruko gatazkak azaleratzen joango dira hamarkada eta fase honetan zehar. 242
Hartara, zein eskutatik zein eskutara edota zein baratzetatik zein baratzetara pasatzen den ez dakigun honetan, belaunaldiak ezartzea are zailagoa zaigu. Are, belaunaldiek ez dute garrantzia dagoeneko. Hortaz, fase honetan ez dugu tomatearen genealogian sakontzen, eta horren belaunaldiak identifikatzen eta genealogikoki kokatzen. Oraingoan, paraleloki gertatzen diren prozesuak eta jarduten duten subjektuak ezagutuko ditugu. Elkarren ondoan kokatu behar ditugu, elkar-harremanean baitaude eta elkarri eragiten baitiote. Nik bata bestearen atzetik azalduko baditut ere, ez dira segida horretan gertatzen, aldi berean baizik. "Borracho de Aretxabaleta" barietatearen erregistroa. Bertako barietateekin Ainhoa eta INTIAk egindako lana Azaldu bezala, Aretxabaletako Larrosa tomatearen inguruan azterketa-kasua egitea erabaki nuenean susmo eta beldur bat zerabilen bertako barietateen inguruan zein nekazaritza ekologikoaren bueltan lanean ari ziren zenbait pertsona eta elkarteren artean. Neikerretik egindako zenbait "mugimenduren" ostean, Aretxabaletako Larrosa tomatearen pribatizazioaren atarian ote ginen beldur ziren. Izan ere, Neikerretik zenbait baserritarrengana joanak ziren, bertako tomate barietateen hazi eske. Omen, horiekin proiekturen bat egin nahi zuten, beraien erabilera zabaltzeko eta babesteko. Omen. Pribatizazio-prozesu bat gertatuko zen beldurrez, Piko Luze eta Aretxabaletako Larrosa tomateen erregistro parte-hartzailea egitea erabaki zuten, eta Hazien Sareak eta Hazizaleak elkarteek antolatutako ekimenaren baitan burutu zuten. Izan ere, balizko pribatizazio-prozesu horren pausu bat barietatea era pribatibo batez erregistratzea litzateke. Hori eragozteko, erregistro parte-hartzailea burutu nahi zuten, behin hori eginda erregistro pribatiboa gauzatzea zailagoa izango litzatekeelakoan. Hainbaten artean beldur hau zerabilelarik jakin nuen Aretxabaletako Larrosa "Borracho de Aretxabaleta" izenarekin erregistratuta zegoela. 2013. urtean INTIAk burutu zuen horren erregistroa, eta zehazki "Berezko Baliorik Gabeko"181 barietate gisa erregistratuta zegoen. Kasualitatez konturatu nintzen horretaz. Espainiako Gobernuaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren (Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación - MAPA) baitan dago labore barietateen bulego espainiarra (Oficina Española de Variedades Vegetales). Horrek labore barietateen erdiespen-, erregistro-, merkaturatze-, eta kontserbazio-prozesuak arautu eta horien jarraipena egiten du. Egiten dituen lanen baitan, Estatu espainiar mailako barietateen erregistroak eta barietate komertzial eta babestuen katalogoak kudeatzen ditu, eta azkenengo hauetako informazioa interneten eskuragarri dago. Katalogoan zein tomate zeuden 181 Gazteleraz "Variedad Sin Valor Intrínseco" deituriko kategoria. Ikus 4. atala. 243
bilatzen jarri nintzenean Aretxabaletako Larrosa erregistratuta zegoela ikusi nuen, esandako izenaz bazen ere. Berehala sektoreko hainbat kide eta langilerekin partekatu nuen informazioa. Inork ez zekien ezer. Nola zitekeen barietatea erregistratuta egotea eta inork ez jakitea? Zein ondorio izango zuen erregistro horrek, inork ez bazuen horren berri? Eta, zer dela eta erregistratuko zuten, gerora inolako eraginik izan ez badu? Galderak erantzuteko, erregistratu zuten horiengana jo nuen. Aspalditik daukat INTIAra joateko etxeko-lana, baina beti bestelako lehentasunak agertzen zaizkit. 2017. urtearen bukaeran Marcek esan zidan beste kontu baten harira bertako langile batekin egon zela eta horrek Ainhoaz hitz egin ziola. Aretxabaletako Mozkorraren erregistroaz jakiteko, onena Ainhoarekin hitz egitea izango zela esan zion. Oraingo honetan Marcek ez, nik kontaktatu dut Ainhoa. Lehenengo mezu elektroniko bat bidali ostean, telefonoz hitz egin dugu. Baja batetik bueltan dagoela eta, burua ez daukala oso kokatuta esan dit. Gainera, aspaldiko kontua da barietate horren eta bestelako batzuen erregistroa. Halaber, INTIAn egiten duten lanaren baitan, lan txiki-txikia izan zen hura, eta dokumentu gutxi dituzte horren inguruan. Hala ere, jartzen dugun hurrengo hitzordurako informazioa batu eta ordenatzen ahaleginduko dela esan dit. 2018ko otsailaren bukaeran noa INTIAra. Bertan jasotzen nau bilerak egiteko gelatxo batean Ainhoak. Hasieratik jator eta kolaboratzaile agertzen da. Informazio batzuk inprimatuta ere ekartzen dizkit. Orokorrean, hitz egiten ematen dugun denboran, bi gai nagusiz aritzen gara. Alde batetik, tomatearen merkatuaz eta horren barruan bertako barietateek duten tokiaz eta izan duten bilakaeraz mintzo da. Beste alde batetik, "Borracho de Aretxabaleta"ren erregistroaren inguruan jarduten du. Gai bat zein besteari heltzeko, INTIAren funtzionamenduaren berri ere ematen dit. INTIA, esan bezala, Nafarroako Nekazaritzako elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Institutua da. Franco hil eta gero sortu ziren enpresa publikoen artean, nekazaritzari lotutako institutu, fundazio eta abarrekoak sortu ziren. Nafarroan hasiera batean ITG siglekin izendatu zuten, eta gerora INTIA bilakatu zen. Horren baitan hainbat lan-arlo eta lantalde dago, eta horietako bat "negutegikoen" taldea da, "los de invernaderos", Ainhoaren hitzetan. Horiek freskoan saltzeko bideratuta dagoen barazkigintzan lan egiten dute, eta lauzpabost pertsonek osatzen dute taldea. Beraien lana ekoizleak laguntzea eta ekoizleentzako baliagarria den jakintza sortzea da. Horretarako, bi lan nagusi egiten dituzte. Alde batetik, ekoizleei aholkularitza eskaintzen diete. Beste alde batetik, etxalde esperimentaletan entseguak egiten dituzte, izan labore barietateak, izan nekazaritza-teknikak edo bestelakoak probatzeko. Lan horien emaitzekin jotzen dute gero ekoizleengana eta aholkularitza lana egiten dute. Nafarroako gobernuak zenbait mintegi zuen aspalditik, Nafarroan zehar barreiatuta. Bertan, landare eta arbola-landareak ekoizten zituzten, eta ekoizleak hornitzen zituzten. Hala ere, beraien funtzioa galtzen hasita ziren Frankismo bukaerarako, eta enpresa publiko berriak sortu 244
zirenean INTIAren aitzindaria den ITGari esleitu zitzaizkion negutegi horiek, bertan entseguak egin zitzaten. Urte bateko zikloak egiten dituzte bertan, eta neguan urazarekin eta udan tomatearekin egiten dituzte entsegu gehienak. Aldizka barietate komertzialekin egiten dituzte entseguak. Horien helburua merkatuan dauden barietate berriak ezagutu eta probatzea da, baita Nafarroako testuingurura egokituak dauden aztertzea ere. Askotan bezala, barietateez ari garenean, egokitasuna bi dimentsiotan aztertzen da. Alde batetik, bertako klimara egokituak dauden aztertu behar da. Bestetik, bertako gustura egokiak diren ere baloratu behar da. Tomateei dagokienean, mahaiko tomateekin egiten dira entsegu horiek. Zehatzago, entsegu konparatiboak dira. Zenbait irizpide kontuan izanik -ekoizpena, fruituaren neurria, eta abarrekoak-, barietateak alderatu egiten dira. Jacken kasuan ikusiko dugun bezala, antzera gertatu da EAEn ere. Hortaz, nekazaritzarako ikergune publikoetan zein elkarteetan barietateen gaiak toki nabarmena hartzen duela ikusten dugu. Nafarroaren kasuan, luzaz, soilik barietate komertzialekin egin izan zituzten entseguak, baina testuinguruak "eskatuta" hasi ziren bertako barietateekin probatxo batzuk egiten. Nafarroan tomate gehiena lurrean ekoizten da, bestelako labore batzuekin txandakatzen. Hortaz, udan ekoizten dira gehien bat tomateak. Jack barietatea probatu izan dute bertan, baina Nafarroako beroarekin eta lurrean bigun samar ateratzen dira barietate honetako tomateak, eta ez dira preziatuak. Hala ere, gutxi batzuek hidroponikoan ekoizten dute duela hamarkada batzuetatik hona eta horiek Jack egiten dute. Gutxi badira ere, eragin diote tomate merkatuari. Izan ere, alde batetik aspaldiko edota "betiko" tomateen antza duen Jack tomatea eraman izan dute berriz ere merkatuetara. Gainera, sasoitik kanpo ekoizten direnez, prezio altuago batean saldu egiten dituzte. Horrek bi arrazoirengatik ireki zien atea bertako barietateei duela urtetxo batzuk, Ainhoaren esanetan. Alde batetik, Jack agertu eta gero jendeak jada ez zituen onartzen tomate gogorrak. Bestetik, tomateak garestiago saltzeko atea ere ireki zuen tomate horrek. Testuinguru honetan erabaki zuten INTIAn bertako tomate barietateekin entseguren bat egitea, duela jada bi hamarkada gutxi gorabehera. Hasieratik beraien jardunaren baitan oso bazterrekoa izan zen bertako barietateekin egin zuten lana. Hori dela eta, oso informazio gutxi dute egindako entsegu horien inguruan. Lehenengo entseguak 1999-2000 urteetan egin zituzten. Esan bezala, eta ez zait kasualitatea iruditzen, urte horietan ere egin zituen 245
Ekonekazaritzak lehenengo entseguak barietate ekologikoekin. Bertako barietateekiko kezka zabaltzen hasi zen garaia izan zen, hortaz. Urte gutxi batzuetan errepikatu egin zituzten entsegu horiek, barietate berriak probatzen eta batzuk baztertzen. Entsegu horietan Aretxabaletako Larrosa ere probatu zuten, eta Ainhoak gogoratzen du oso emaitza onak izan zituela. Gogoratzeaz gain, entsegu horien emaitzak jasotzen dituzten artikuluen berri ere ematen dit (Sádaba et al. 2004; Aguado et al. 2006), eta bertan ikusten dugu Ainhoak esandakoa. Hortaz, garai berean EAEn zein Nafarroan bertako barietateekin eta zehazki Aretxabaletako Larrosarekin entseguak egiten ibili ziren toki bateko zein besteko elkarte edo erakunde publikoak. Bietan emaitza onak izan zituen tomate barietate horrek. Testuinguru horretarako egokia zelarik eta entsegu horien emaitzak ikusirik, Nafarroako zenbait negutegitan bertako tomate barietateak landatzen eta merkaturatzen hasi ziren 2010 urtearen bueltan. Izan ere, entseguek hibridoek baino ekoizpen txikiagoa zutela erakusten bazuten ere, ekoizpen ona zuten barietate horiek, eta garestiago sal zitezkeen. Hortaz, horiek ekoiztea errentagarri suertatzen zitzaiela ikusirik, erabaki zuten horiek landatzea. Egun, jarraitzen dute horrelakoak landatzen. Hala ere, zenbait birosis arazo izan dute dagoeneko. Edonola ere, urte gutxi batzuetan zehar egin zituen bertako barietateekin entseguak INTIAk. Esan bezala, negutegikoen lantaldearen jardunaren baitan oso lan txikia zen hura. Garai hartan, gainera, bertako barietateek oraindik ez zuten egun duten ospea eta aitortza, horren hasieran baitzeuden. Hortaz, lantaldeko nagusiak proiektu horiei muga jarri zien eguna heldu zen, eta utzi egin zioten bertako barietateekin entseguak egiteari. Hala ere, urte horietan zehar ezagutu, ezaugarritu eta gordetako hainbat barietate zuten, eta ez zekiten zer egin horiekin, INTIAn ez baitago Neikerren bezala germoplasma-banku bat. Orduan erregistratzea pentsatu zuten. Berezko Baliorik Gabeko Erregistroa zegoela jakin zuten eta egindako lanari jarraipena emateko aukera egokia suertatu zitzaien. Izan ere, zenbait barietate erregistratuz gero horiek gordetzeko ardura izango zutela ulertu zuten. Egun, Ainhoak ez dauka guztiz argi ea legeak horretara behartzen zaituen erregistro horretan barietate bat erregistratzen duzunean. Hala ere, beraiek horrela ulertu nahi izan zuten. Izan ere, horrela ziurtatzen zuten jasotako hainbat barietate eta egindako lana ez zela erabat galduko. Nolanahi ere, ez zituzten entseguetan erabilitako barietate guztiak erregistratu, gutxi batzuk baizik, interesgarrienak. Horien artean, Aretxabaletakoa. Orduan, kasu honetan erregistroaren helburua ez zen barietateetatik etekinen bat ateratzea, guztiz kontrakoa baizik. INTIAkoek ulertu nahi izan zuten bezala, 246
erregistratzeak kontserbatzaile gisa barietatea gordetzeko betebeharra ezartzen dizu. Eta horretarako, hain zuzen, egin zituzten erregistro horiek. Azkenik, Ainhoari hazia nondik atera zuten galdetu nion, eta ez zekiela erantzun zidan. Telefonoz jada gainetik adierazia nion zertaz hitz egin nahi nuen, hortaz, etxeko-lanak eginda etorri zen. Haziaren jatorriari dagokionean, orduko lankideekin harremanetan jarri zen, ea nondik heldu zitzaien bazekiten galdezka. Pertsona baten kontaktua pasa zioten, baina ez zuen lortu horrekin hitz egitea. Beraz, gure bilerara informazio hori gabe heldu zen. Horrenbestez, ez dakigu nola eta nondik heldu zitzaien hazia, eta informazio hori ere ez dago jasota lan horien inguruko txosten eta argitalpenetan. 2013. urtean gauzatzen den erregistro horrekin ireki dut 2010eko hamarkadan kokatu dudan Aretxabaletako Larrosa tomatearen historiaren hirugarren fase hau. 2000ko hamarkadaren hasieran Gipuzkoan eta bereziki Debagoienan kokatuta zegoen tomate horretatik urrun dago jada INTIAn jaso, probatu eta erregistratu egiten duten tomatea. Tomatearekin batera datorren historiaren informazioa urria da INTIAn. Halaber, tomatea jatorri sozialik gabe jasotzen dute, edo behintzat ez dute jatorri hori gerorako gordetzen. Ikusi berri dugun bezala, Ainhoak ez daki esaten nondik heldu zitzaien tomatea. Bere jatorriari lotzen zaion bakarra, orduan, izena da. Izenak jatorria ematen dio tomateari, eta lotzen du INTIAn aurkitzen duguna Debagoienan zabaltzen ari den tomatearekin. Aretxabaletako Larrosa tomatea baratzeetan. Barietatearen erabilera eta hedapena baratzeeta kontsumo-guneetan Fase honetan identifikatzen dudan gune eta subjektuetako bat baratzeak eta baratzezainak dira. Horietan, horien bidez eta horietatik zabaldu zen lehenago eta zabaltzen da oraindik ere Aretxabaletako Larrosa tomate barietatea. Halaber, horietan bizirik mantentzen dute barietatea, urterik urte haziak ateratzen, gordetzen, ugaltzen eta zabaltzen, baita tomateak ekoizten eta saltzen edo kontsumitzen ere. 2010eko hamarkadatik aurrera, gainera, askotariko baratzetara heltzen da Aretxabaletako Larrosa. Debagoienatik zabaltzen, Gipuzkoako eta EAEko baratze askotan aurki dezakegu dagoeneko barietate hau, baita EAEtik kanpo ere. Halaber, baratze mota ezberdinetan ere topatzen dugu gaur egun. Autokontsumorako ekoiztua, Goiko baserrian eta Urdintxa zenaren baratzean oraindik topatzen dugu. Kepa zein Patxiren baratzeetan ere aurki dezakegu, baita beraien moduko batzuen baratzeetan ere. Azkenik, eta hauxe da azkenengo hamarkadan biderkatu egiten dena, baratze profesionaletan gero eta 247
presentzia handiagoa du, nekazaritza ekologikoko baratzeetan batik bat. Itsaseder baserria horietako bat da. Duela zortzi bat urtetik ekoizten dute barietate hau. Beste batzuek ez bezala, beraiek ia-ia hasieratik atera diote hazia tomateari, hurrengo urterako landarea bertan ekoizteko. Itsaseder ez da bertako barietateen erabilerari dagokionean nekazaritza ekologikoko kasu paradigmatikoa. Hau da, bertan gertatu dena ez da orokorrean baratzeetan gertatzen dena. Izan ere, aniztasun handia dago landareen erabilerari dagokionean, eta ezin dugu patroi bat hartu. Halaber, baratze ekologikoen artean askotan ez dira heltzen haziak atera eta landareak ekoiztera. Itsasederren, aldiz, bai. Egin duten lanagatik, eta hainbat unetan izan duten presentzia eta aitortzagatik jaso nahi dut orain beraien kasua. Esaterako, azaldu bezala, 2015ean Donostian egin zen erregistro parte-hartzailean Itsaseder baserriko Maialen egon zen, eta aitortu egin zioten barietatearen alde egindako lana. Hitza ere hartu zuen bertan. Itsaseder baserrian aspalditik ekoizten dira barazkiak. Lehen, "amak" eramaten zuen baratzea, Maialen eta Naroaren amak, alegia. Konbentzionalean ekoizten zuen, baina oso produktu kimiko gutxi erabiltzen zituen. Ekoiztutakoa herriko azokan saltzen zuen, eta azokara jaisten zen astelehenetik larunbatera. Maialen ere, 8 urte zituelarik, amarekin azokara jaisten hasi zen jaiegun eta opor egunetan. Alabek ikasketetan bidea egina zutelarik, Naroa dagoeneko lanean eta Maialen lan eskaintza batekin, amak esan zien baratzea uztera zihoala. Orduan erabaki zuten erreleboa hartzea, geroxeago egitea zailago suertatuko zitzaielakoan. Eta halaxe egin zuten. Amak garatutako azpiegitura baliatuz, hartu zuten erreleboa, eta ekologikoan ekoizten hasi ziren. Maialenen esanetan, aldaketa handiena ez da izan produktuen erabilera, baratzearen aniztasuna baizik. Orain gauza ezberdin gehiago dituzte baratze eta negutegietan. Halaber, ekoizten dutena kontsumo talde, jatetxe eta azokan saltzen dute. Ikusi bezala, bi emakume dira ustiategiko titularrak, ahizpak, ezagutu ditugun kasu gehienetan ez bezala. Halaber, sektore ekologikoan oso era aktiboan inplikatuta daude, nahiz eta nahiko "berriak" izan horretan. Hala ere, beraiekin zaudenean, pertsona xumeekin aurkitzen zara, dakitena eta egiten dutena apaltasunez kontatzen dizutenak. Nahiko hasieratik jarri zuten Aretxabaletako Larrosa tomatea. Hasieran, hainbat barietate probatu zuten, eta hau asko gustatu zitzaien. Egun, lau bat barietate ekoizten dituzte, Aretxabaletako Larrosa eta Jack horien artean. Aretxabaletakoaz ari direnean, hainbat ezaugarri azpimarratzen dute. Alde batetik, hainbatetan aipatzen du Maialenek Jack tomatea, erreferentzia gisa. Maneiuari dagokionean, Jacken antza duela, eta erraza dela dio. Gida 248
bakarrekoa da, eta egonkorra. Ekoizpenari dagokionean ere ona da, eta berriz ere Jack ekartzen du ahotara. Jackek bezainbeste ez duela ematen diosku Maialenek, baina bertako askoren bikoitza ematen du. Bestetik, barietate goiztiarra da, eta hori ere baloratu egiten du. Azkenik, kontsumitzaileek gustuko dutela diosku. Aretxabaletakoa jarri zuten lehenengo aldi hartan Landarpilan hartu zuten landarea. Mintegiaren hasierako urteak ere baziren. Lehenengo aldian handik ekarri eta gero, beraiek hazia ateratzen hasi ziren. Etxean ikusita zuten lan hau, amak zenbait hazi gorde eta ereiten baitzuen. Tomateen kasuan, Jack barietatea jartzen zuen amak, eta horri hazia atera egiten zion, baina erositako hazi edo landareei urte batean soilik ateratzen zien hazia, eta hurrengo urtean berriz ere erosi egiten zuen. Izan ere, hibrido bat denez, ezaugarriak galtzen doa, "degeneratu". Egun, Aretxabaletako tomateari eta leka edo babarrunei ateratzen diete hazia Itsasederren. Tomateen kasuan, normalean urtero lau landaketa egiten dituzte. Lehenengoa martxoan egin ohi dute, eta horretarako landareak erosten dituzte. Izan ere, goizegi da azpiegitura berezirik gabe landareak ekoizteko, eta beraiek ez dute horrelakorik. Bertan tomate haziak ereinez gero, ez zioten hotzari eutsiko. Apirilaren erdialdean bigarren landaketa bat egiten dute, eta kasu honetan urte batzuetan beraiek ereindako haziak eta egindako landareak erabiltzen dituzte. Beste batzuetan, aldiz, bigarren txanda honetan ere, erosi egiten dituzte. Lehenengo bi landaketa horiek negutegietan egiten dituzte. Maiatzaren erdialdean kanpoan egiten dute landaketa bat, eta uztailaren hasieran egiten dute azkena, orain berriz ere negutegi barruan. Azkenengo hauetan bai, beraiek ateratako eta gordetako hazia erabiltzen dute. Gutxi gorabehera, 400 landare jartzen dute landaketa bakoitzeko, eta guztira 1200 tomate landare jarri ohi dute. Tomate landareei ez diete kimikorik botatzen. Barietatearen ospeaz ari garenean gogora ekartzen du Maialenek duela urte gutxi batzuk Slow Foodek Donostiako Boulevarden antolatutako bertako tomate barietateen dasta eta lehiaketa batean gertaturikoa. Hainbat urtetan egin izan dute ekimen hau Donostiako Euskal Jaiekin batera. Bertan, zenbait tomate dasta daiteke, eta lehiaketa egiten da. Lehenengoa geratzen denari saria ematen zaio. Kontua da duela urte batzuk han izan zirela Itsasederrekoak. Kasualitatea edo ez, Boulevarden ondoan bazegoen produktu ekologikoen azoka bat, eta bertan zegoen Maialen baratzeko produktuekin. Goiza nahiko asperturik eman ostean, batbatean jendea hasi zitzaion gerturatzen. Gertu, lehiaketaren emaitza jakin berri zeuden eta Itsasederreko tomateek irabazi zuten. Ordura arte kasurik egin gabe pasa izan baziren 249
Itsasederreko paradaren aurretik, orduan beste begi batzuekin begiratu zieten bertako tomateei. Sari horren kontura ere deitu diete gerora, bertako tomateen hazia edo aleak eskatuz. Hau, baina, ez zaie beraiei bakarrik gertatu. Tomatearen aitortza publikoarekin lotura izan duten gehienek jaso dituzte deiak eta eskaerak, izan landare ekologikoko mintegiak, izan Neiker edo INTIA, izan Itsaseder edo Hazianitz baserriak. Mintegi eta azoketatik bertako barietateen hedapen- eta ugalketa-zikloaren konplexutasunera. Ekolandare mintegiaren kasua Aretxabaletako Larrosa eta bertako barietateek Gipuzkoako baratzeetan duten presentzia mintegien praktikekin batera aztertu behar dugu. Aurreko fasean Landarpila mintegiak Aretxabaletako Larrosa tomatearen hedapenean rol nabarmena izan du jada. Oraindik ere, lanean dirau, eta bere negutegietan tomate barietate horrek badu tokia. Aitzitik, jada ez da EAEko mintegi ekologiko bakarra, eta bestelako mintegietan bertako barietateak tokia hartzen doaz. Hau da, zehatzago, Ekolandare mintegiaren kasua. Mintegiek, baita haziak ekoizten dituztenek ere, esku-hartze zuzena dute landareen ekoizpen eta hedapenean, eta bertako barietateen ugalketa-prozesuei eragiten diete bete-betean. Halaber, mintegiek eragin handia dute ekoizten diren barietateengan, batik bat saltzeko ekoizten direnengan. Izan ere, baratzezain gehienek ez dute beraientzako landarea ekoizten, erosi baizik, eta mintegian dagoena jarri behar dute. Adibidez, esanguratsua da zenbatetan entzun diedan mintegiko langileei gauzak probatu egiten dituztela, eta probatzeko ematen dizkietela ekoizle zein bestelako bezeroei, barietate berriak sartzeko ahalegina eginez. Ekolandareren kasuan, eta tomate barietateei dagokienean, bertako barietate nahikotxo sartzen dituzte urtero, 5 edo 6 bat. Bestalde, urtero barietate berriak probatzen ahalegintzen dira. Uda partean, hainbatetan dastak antolatu dituzte. Horrela barietate ezberdinak probatu eta baloratu egiten dituzte. Horren arabera erabakitzen dute hurrengo urtean zein barietate jarri. Ekolandare mintegiak bost bat urte daramatza martxan. Debagoienan kokatuta dago, eta Ione eta Ainara dira bertako arduradunak. Nik ezagutu nituenean, 2016. urtean, proiektuaren hastapenetan zeuden, barietateak ezagutzen ari ziren, landareak nola ekoiztu ikasten, beraien proiektua definitzen, eta dirulaguntzak bilatzen. Ione, formakuntzaz, informatikaria da. Lan horretaz nazkatuta bestelako lanetan sartu zen. Landareak betidanik gustuko izan dituenez, mundu horretan sartu zen. Hasiera batean, lore-mintegietan egon zen. Gerora, Ainara eta beste lagun batekin batera, baso lanetan. Azkenean, landareak ekoizten sartu zen Ainararekin. 250
Ainara, berriz, abeltzaina da formakuntzaz. Bolada batez senide baten etxaldean ibili zen lanean, baina ogibide hori uzten bukatu zuen. Alde batetik, bere negozio propioa sortzeko inbertsio handiegia egin behar zuen, eta ezin zuen. Bestetik, besteentzako lan egitea ere bilatu izan zuen, baina sektore horretan gizonak bilatzen dituzte gehienbat, eta ez zuen lanik atera. Basolanetan ibili ostean, Ionerekin jarri zen proiektu honetan. Beraiekin bi gune nagusitan egon naiz, negutegian eta azokan. Horietan, ekoizpena nola egiten duten eta landareak nola saldu eta hedatzen dituzten ikusi ahal izan dut, bertako barietateen ugalketa eta ekoizpenaz zein horien truke eta mugimenduez gehiago ikasten. Negutegia, herritik kilometro batzuetara dagoen auzo batean zegoen, eta inguruneko etxeek baratzeak zituzten. Bertatik lortu zituzten zenbait hazi, espezie ezberdinetakoak, tarteko bertako tomate haziak. Azkenengo hau Ekolandare mintegiaren ezaugarri bat da. Bertako hazien alde lan egiten dute, eta ahalegintzen dira ahalik eta barietate hibrido gutxien erabiltzen. Bertakoak edo "zaharrak", hala ere, bailarakoak izan daitezke, Gipuzkoakoak, Euskal Herrikoak, edo beste nonbaitetik ekarritakoak. Kanpotik ekarritakoei muzin egiten ez badiete ere, nabarmena da beraien negutegian eta azokako postuan beraien ingurune hurbiletik hartutako barietateen presentzia, eta ez halabeharrez Euskal Herrian jada izena egina dutenena. Adibidez, tomatearen kasurako, nahiko ezaguna den Pikoluze barietatea ez dute. Loidi tomateaz hitz egiten ere ez diet entzun. Aitzitik, Ubera eta Haritza tomateak dituzte, biak Debagoienako baserrietatik hartuta. Barietate horietaz hitz egitean, edo bezeroren batek galdetzen dienean, ondo ezagutzen dituztela igartzen da. Beste hainbatetan bezala, eskuekin forma eta tamaina adierazi ohi dute, "horrelako tomatea egiten da" bezalako esaldi batekin gorputzeko keinua hitzez lagunduz. Bestetik, tomateak duen hazi kopuruaz edota ur kantitateaz aritzen dira, baita tamainaz, koloreaz, azalaz, zaporez, testuraz -haragitsuak direla nabarmendu ohi dute, horrela den kasuetan- ere. Edonola ere, tomateen kasuan, bertako barietateak eta barietate zaharrak jartzeaz gain, hibridoren bat ere jartzen dute urtero. Izan ere, horrela eskatzen diete bezeroek, ekoizle profesionalek batez ere. Berez, Jack barietatea eskatzen diete, baina hauek, momentuz, ez dute hori ekoiztu nahi, Monsantorena -egun Bayerrena- delako. Negutegietan lagundu izan diet tomate haziak ereiten eta repikatzen, eta horrela prozesua nola egiten duten ezagutu dut. Esan bezala, beste toki batzuetan ikusi bezala haziak ereiteko mahai bat dute, ernetze-mahaia. Bertan, lurrazpian, erresistentzia batzuk daude, eta horiek berotu egiten dute 251
lurra. Bertan hainbat erretilu dago, eta hainbat barietate eta espezie ereiten dute batera, beti bakoitza zer den seinalatuz. Haziak ernamuindu eta apur bat hazten direnean, repikatu egiten dituzte, Hazianitz baserrian bezala. Landareak repikatzeko, lehenengo lana erretiluak turbaz betetzea da. Lanera noan egun batean horretan ari dira, eta erreleboa hartzen diet. Lehenago, baina, lurra zenbat zanpatu behar dudan galdetzen diet. Beraiek esan eta egin bezala egiten ahalegintzen naiz, baina ardura sentitzen dut nire gain. Ez badut ondo egiten, kaltea beraientzako. Hala ere, gero Ionek ez du birbegiratzen nik egindakoa. Nolatan horrenbesteko konfiantza nigan? Gogoratzen dut Mirenekin Hazianitz baserrian tipulinei belar txarrak kentzen aritu nintzenean han ere gaizki pasa nuela, gaizki egingo ote nuen beldurrez. Harritzen banau ere, horrelakoetan niregan konfiantza dute eta ez datoz atzetik lana ondo egin dudan berrikustera. Behin erretiluak turbaz beteta, bermikulitaz estaltzen ditugu. Bermikulita artelazki moduko material bat da. Horrekin turba estaltzen da, hezetasuna ondo gordetzeko eta lurraren goiko partea ez gogortzeko. Behin bermikulitaz estalita, urarekin ureztatzen dira erretiluak, hori ere neurrian. Hori eginda, landareak repikatzeko prest daude. Horretarako, ernetze-mahaira goaz, eta bertatik tomate eta piper landareak hartzen ditugu. Beno, Ionek hartzen ditu. Nik oso ahul ikusten ditut landareak eta apurtuko ditudan beldur naiz. Hortaz, lan hori berak egin dezala uzten dut. Plater batean jartzen ditu zuritik berdetik baino gehiago duten landare ahultxoak, eta erretiluak utzi ditugun mahaira itzultzen gara. Bidetik, edonon utzitako egurrezko makiltxoak jasotzen ditu, eta bat ematen dit. 15-20 zentimetrokoa izango da, eta albo bat bestea baino lodiagoa du. Hazianitz baserrian iltze batekin egin genuena makiltxo honekin egingo dugu gaur. Lehenengoz, makilarekin zulotxo bat egiten dugu lurrean. Gero, atzamarrarekin edo makilarekin berarekin lagunduz, landaretxoa sartzen dugu bertan. Ostean, lurrarekin ondo bete behar da berriz ere zuloa, sustraiak lurra ukitu behar baitu. Erretilu bakoitzean zer jartzen dugun ondo apuntatu behar dugu. Horretarako, plastikozko makil zapal batzuk dituzte. Bertan ezabatzen ez den boligrafo batekin idazten dugu zein barietate jartzen dugun eta noiz. Halaber, horretarako duten kaier batean ere apuntatzen dute landareekin egiten dutena. Zehazki, data, erretilu bakoitzean zer jartzen duten, zein lan mota egin duten -erein edo repikatu-, zein erretilu mota den, zein turba mota, eta haziak nongoak eta zein enpresatakoak diren jasotzen dute bertan. Horrela ekoizpen-prozesu osoaren jarraipena egin daiteke. Hazianitzen bezala, lan hori oso garrantzitsua dela esaten didate, eta ez badago ondo jasota erretilu batean zer dagoen, bota egin behar dute. Lekuan lekuko kaieraren zati hau tesiaren parte izateko moldatzen ari naizenean, ohartzen naiz ereiteko eta birlandatzeko lana modu ezberdinetan egiten dutela baratze eta proiektu profesionaletan edota etxerako direnetan. Goiko baserrian, adibidez, baratzean bertan ereiten dituzte haziak, horma baten kontra eta plastiko txiki batekin estalita duten lur eremu batean. Horrela beste baratze batzuetan ere ikusi dut. Kepak, adibidez, erretiluetan ereiten zituen, baina ez bermikulita bota eta ez albeolodun erretiluak ez ditu erabiltzen. Halaber, erositako turbaren ordez edo turbaz gain, baratzeko konposta edo satsa erabiltzen dute gehienbat. Azkenik, etxerako baratzeetan ez dute landatzen dutena zurruntasunez apuntatzeko beharrik, norberak jakiteko moduan nonbaiten jasota egotea nahikoa da, ez baldin bada, buruz ere 252
badakitela zer jarri duten eta non. Salmentara bideratuta dauden eremuetan, aldiz, ekoizten duten guztiaren jarraipen zurrunagoa egin behar dute. Bestetik, askoz kontrolatuago dute zer ekoiztu nahi duten, eta ziurtatu egin behar dute nahi duten barietatea ari direla jartzen. Hortaz, hazi eta landareen ekoizpena profesionalizatzen den heinean, proiektu txikietan bada ere, ugalketa- eta ekoizpen-prozesua ere aldatu egiten da. Kasu honetan, askoz jarraipen eta kontrol handiagoa egoten da. Ekolandare mintegia ekoizpenerako zein salmentarako gunea da. Azokak, ostera, bakarrik salmentarako guneak dira, printzipioz. Izan ere, han nagoelarik ikusten dut salmentarako ez ezik, harremanak egiteko eta ikusgaitasuna erdiesteko guneak ere badirela. Beraiek ostiraletan joaten dira azokara, mugimendu gehien dagoen eguna baita. Azokan badaude egunero irekita dagoen zenbait postu finko. Beste batzuk, aldiz, bakarrik azoka egunetan irekitzen dira. Horietako askotan baserritarrak joaten dira, eta azokaren eremu handi bat hartzen dute. Barazkiak, ogia, loreak, baratzerako landaretxoak, arrautzak, esnea, gazta, txorizoa, denetarik aurki dezakegu bertan. Badaude erabat profesionalizatuak daudenen postuak ere. Dena delakoa ekoiztera dedikatzen dira eta azoka beraien produktuari irteera emateko bideetako bat da. Beste batzuen kasua, aldiz, herri zein hiriko azoketan luzaz ezagutu ditugun eta gero eta gehiago desagertzen ari diren "betiko baserritarren" kasua da. Hau da, kasu hauetan gehienbat etxerako ekoizten dute, denetarik apur bat, eta azokara soberakinak baino ez dituzte eramaten, diru apur bat lortzeko. Kasu hauetan emakumeak ikusten dira gehien bat postuetan. Hau da Ekolandare postuaren ondoan dagoen Ramonaren kasua. Mahaiaren gainean, ardi esne botila batzuk ditu, zenbait arrautz, usain azkarreko gazta lehor puska batzuk, txorizo ale batzuk, eta baratzeko zerbait. Azokan gehienek elkar ezagutzen dute, eta bertan daudenean produktuak zein informazioak trukatzeko aprobetxatzen dute. Izan ekoizten dutenaren inguruan jakintzak partekatzen, izan senide eta lagunen inguruan hitz egiten, izan ni bezalako pertsona berrien inguruan solastatzen. Bertan nik bezala orduak ematen dituzunean, erosi eta saldu baino askoz gehiago egiten dela konturatzen zara. Han ere lekuan lekuko lanerako kontaktuak pasa egin dizkidate. Kasu honetan, eremu formalagoetan ez bezala, eta Aretxabaletako Larrosa tomatearen inguruan ez bezala, emakumeak protagonista dituen sare bat azaleratzen da; egunerokotasunean ehuntzen dena, eta zuzeneko kontaktuan eta "pribatutasunean" gehiago geratzen dena. Hala ere, sare honetan profesionalak ere badaude, baita teknikari lanetan eta elkarteetan postu garrantzitsuetan daudenak ere. Konturatzen naiz orduan emakume hauek egon badaudela, baina Aretxabaletako Larrosa tomatearen historian orokorrean bigarren plano 253
batean agertu direla orain arte. Beraiek ez daude azpimarratu izan dizkidaten gune eta lanetan, eta beraien lanak ez daude tomatearen historia nabarmenetan. Egotekotan, gainera, gutxiagotan eta protagonismo gutxiagorekin izaten da. Bestalde, Ekolandare mintegiaren postuan ikusten dut nola saldu eta mugitzen diren landareak eta barietateak. Barietateen inguruan askotariko elkarrizketak suertatzen dira, eta horrela lortu izan dituzte bertako barietate batzuk Ione eta Ainarak, azokan. Zentzu honetan, barietateak mugitzeko eta bizirik mantentzeko gune bizia da azoka, nahiz eta jakin badakigun lehen askoz gehiago izaten zela. Jakintzak trukatzeko gunea ere bada. Ione eta Ainarak ez dituzte bakarrik landareak saltzen, saltzearekin batera jakintza partekatu eta zabaldu egiten dute, eta horren bila ere badoa eroslea. Jadanik sumatu daitekeen bezala, beraien postuan Aretxabaletako Larrosak ez du erabateko protagonismoa. Egia da tomate landareek, sasoia denean, toki nabarmena hartzen dutela paradan, baina horiekin batera sasoiko bestelako landareek ere. Aniztasuna nabarmena da bertan. Gainera, barazki-landareak saltzeaz gain, medizinalak eta bestelako landare usaintsuak ere saltzen dituzte, eta asko joaten da horien bila. Bestetik, tomateen artean ere hainbat barietate dago eta beti ez dute eramaten Aretxabaletako Larrosa, "Aretxabaletakoa" edo "Are", beraiek esaten duten bezala. Jendeak eskatu egiten die, jendeari sartzen zaio "la fiebre del de Are182", baina eurek ez dute nahi horretan bakarrik zentratu, bestelako bertako batzuk ere badituzte, onak horiek ere, eta garrantzia ematen diete. Hala ere, Aretxabaletako Larrosa barietateko landare asko ekoiztu eta saltzen dituzte, eta zentzu honetan horren zabalpenean ere parte hartu dute. Neiker eta Traditom proiektua. Barietatea eta bere ezaugarriak ezagutu eta finkatzeko asmoa 2000ko hamarkadan, Aretxabaletako Larrosaren historiaren bigarren fasean, Neikerrek jada bere alea jarri zuen. Batez ere Pako langileari esker, Ekonekazaritzarekin eta Hazien Sarearekin batera egin ziren hainbat entsegu eta ikerketatan parte hartu zuen erakunde publikoak. Kasu honetan, nabarmentzekoa da Neikerrek egin duen lana barietateak ezaugarritzera eta hobetzera bideratua izan dela. Horrekin batera, germoplasma-bankuan barietateak gordetzeko eta aldiro ugaltzeko ardura ere hartu eta bete izan du. Oraingo honetan, berriz ere aurrekoetan bezala agertzen zaigu Neiker, barietateak ezagutu, ezaugarritu, mugatu 182 "Are tomatearen sukarra". 254
eta bideratu nahian egindako lanekin batera. Kasu honetan Mikek hartuko du Pakok izandako protagonismoa. Tesiaren hastapenetan nengoelarik Pakorekin elkartu nintzen lehenengo aldiz, 2015ko abenduaren erdialdean. Orduan jada Mikez eta Derioko guneaz hitz egin zidan. Neikerrek baditu hainbat instalakuntza eta zentro, eta Deriokoan zenbait barazkirekin egiten dute lan, besteak beste tomateekin eta piperrekin. Hortaz, handik bideratzen dira labore horien inguruko ikerketak, eta hantxe germoplasma-bankuko espezie horien haziak ere badituzte. Orduko hartan, gainera, bertako tomate barietateekin proiektu bat martxan zuten, eta 2016ko udako sasoian germoplasma-bankuko tomate haziak berritzea tokatzen zitzaien. Bi lan horien arduraduna Mike zen. Horrenbestez, berari idazteko etxeko lanarekin atera nintzen Pakoren bulegotik. 2016ko urtarrilean elkartu nintzen lehenengoz Mikerekin, eta bertako tomate barietateekin martxan zuten proiektuaren inguruan galde egin nion. Lehenik eta behin, testuinguruan kokatu zuen proiektua. Alde batetik, bertako barietateak modan jartzen ari zirela baina ekoizle handiengana oraindik ez zirela heldu aipatu zuen. Era berean, inolako arautegirik eta jarraipenik gabe bertakoak zabaltzen ari zirela ikusten zuen eta hori, bere iritziz, negatiboa zen. Batetik, iruzurrari bidea irekitzen ziola zioen. Bestetik, bertakoen ugalketa arautu ezean "praktika txarrak" ere egon zitezkeela eta horrek barietateak galtzea, degeneratzea, edo birusak hartzea eragin lezakeela ere argudiatu zuen. Horrenbestez, bere iritziz, barietateak ezaugarritu egin behar ziren iruzurretatik merkatua babesteko. Era berean, horrelako lan batek barietate horiei bultzada emango zieten bestelako merkaturatze-ekimenak susta zitzakeela uste zuen, jatorri deitura -edo sor-marka- bezalakoak, besteak beste. Beste alde batetik, Euskal Herrian kalitatean oinarritu eta bereizten diren ustiategi txikiak daudela ere aipatu zuen. Horiek, maiz, Labelarekin bereizten dira merkatuan, bereziki Bizkaian. Kalitatean oinarritzeak prezio altuagoak jartzea ahalbidetzen du. Hala ere, kalitateko tomateen sektorea Jack barietatearekiko oso menpekoa zela ere aipatu zuen, eta gainera Labela merkatua galtzen ari zela ere jarri zuen mahai-gainean, bereziki Gipuzkoan. Horrenbestez, kalitateari eta tomatearen ekoizpenari buelta bat eman behar zitzaiola ikusten zuen, eta bertako barietateak bide hori lantzeko aukera izan zitekeela irizten zion. Testuinguru horretan jarri zuten martxan bertako barietateak ezaugarritzeko eta ezagutarazteko proiektua. Proiektua, berez, 2015ean jarri zuten martxan Derioko 255
negutegietan, lurrean, baina birus bat sartu zen. Ondorioz, landareak sustraitik atera eta negutegia berrogeialdian jarri eta urte batez erabili gabe utzi behar izan zuten, desinfektatzeko. Hori dela eta, 2016an berrartu zuten proiektua, baina moldatuta. Oraingoan, Derioko instalakuntzatan entsegua hidroponikoan egitea erabaki zuten, eta Gipuzkoako ekoizle baten etxaldean, Jacken kasuan ezagutuko dugun Zelairen negutegietan hain zuzen, lurrean egingo zuten. Bestalde, entsegu hau baliatuko zuten germoplasma-bankuko tomate barietateen haziak berritzeko. Lekuan lekuko lana egiteko aukera hobeezina nuen aurrez aurre, eta, nire harridurarako, oraingoan ez nuen aurkitu bertan jarduteko errezelo eta erresistentziarik. Neiker eta EHUren artean hitzarmen bat sinatuta, bertara joan ahalko nintzen arazorik gabe. Eta halaxe egin nuen. 2016ko apirilaren 20an itzuli nintzen Derioko instalakuntzetara. Lehenengo egun hartan, baina, proiektua eta instalakuntzak hobeto ezagutzera joan nintzen, "bisitaldia" egitera, baina ez oraindik lanera. Mikerekin elkartzen naiz eta proiektuaren nondik norakoak hobeto azaltzen dizkit. Zehazki, bertako 19 barietate landatu eta ezaugarrituko dute. Horiekin batera, testigu gisa, 3 barietate hibrido ere sartu dituzte entseguan, Jack tarteko. Halaber, barietate bakoitzeko 18 landare jarri dute. Gehienak, germoplasma-bankutik hartutakoak dira, eta bertan horiei emandako izen -kode- berbera erabiltzen dute proiektuan. Bestalde, bankuan ez dauden inguruneko baserritar batzuek emandako barietateren bat edo beste ere badute. Horiek izenez identifikatu dituzte, haziak eman dituzten pertsonek esandako izenez, hain zuzen. Bulegoak eta laborategiak dauden gunetik atera, errepidea gurutzatu, eta zelai eta negutegiak dauden gunera sartzen gara. Lehenik eta behin, ernetze-gela erakusten dit. Ikusiko ditudan ernetze-gela gehienak bezala, eraikin, gela edo negutegi handiago baten barruan dago gelatxo hori, jada babestua dagoen eremuan babestuago. Nahiko hutsa dago gela, eta tomaterik jada ez dago. Hala ere, galdetzen diot nola erein dituzten entsegurako erabilitako haziak, eta perlitan egin dutela erantzuten dit. Perlita hidroponian landatzeko erabiltzen den material xurgatzailea da. Haziak ernamuindu eta egun gutxi batzuetara, apur bat handituta daudenean, albeolotako erretiluetan repikatu egiten dituzte eta negutegi batera eraman. Azkenik, xurgatzailea den material batez betetako zakuetan landatzen dituzte landareak, beste negutegi batean. Kasu honetan, negutegi oso bat dago erabilita entsegu honetarako. Orain, ikusten dudan lehenengo aldi honetan, landareak oraindik txiki samarrak dira, eta zabala ikusten dut negutegia. Hemendik hilabete batzuetara, bertan lanean nagoelarik, tarteka atera behar izango dut negutegitik, estututa, airea hartzera. Tomateak handituta daudelarik negutegia jada ez zait horren zabala irudituko, eta giroa itogarria egingo zait hainbatetan. Gaurkoa lehenengo aldia da landareak hidroponian ekoizten ikusten dudana. Lehenengo aldia da negutegi bat teknika hidroponikoaren bidez barazkiak ekoizteko prestatuta ikusten dudana, alegia. Zirrara eragiten dit. Lehenengo harridura lurzoruarekin dator. Ez dago lurrik. Landareak metro erdiko altueran finkatuta dauden zaku luze eta horizontal batzuetan sartuta daude, aipaturiko materia xurgatzaileetakoren batekin betetako zakuetan. Zakuen ondoan, paraleloki, mangera bat doa, eta mangera horretatik mangera txikiago bana ateratzen da landare bakoitzeko. Halaber, zaku azpian, teilatuetako moduko erretenak daude, zakuetatik erortzen den likidoa jasotzeko. Erretenak zein mangerak mangera lodiago batzuetara konektatuta daude, eta horiek negutegiko 256
izkina batean elkartu eta kanpora ateratzen dira. Hurrengo egunen batean jakingo dut nora doazen eta nondik datozen, baina momentuz ez dut gehiegi ulertzen. Izan ere, hau da lehenengo begi-ukaldian ikusten dudana. Oraindik ez dakit gauza bakoitza zertarako den eta nondik datorren, baina esan bezala, zirrara eragiten dit. Negutegira sartu eta zuzenean irudi bat datorkit burura. Apika, alderaketa latzegia da, baina hori datorkit burura une honetan. Landare denak tutuetara konektatuta eta beraien bizitza eta elikadura tutu horien menpe ikusten ditudanean, duela urte batzuk ezagutu nuen kimioterapia sala datorkit burura, zeinetan pertsonak ilaraka jesarrita zeuden, bakoitza bere tutuari lotuta, maiz mugitu ezinik. Bi eszenen artean alde handia badago ere, nonbaitetik etorri zait irudi hori. Kimioterapia sala batean bezala, bizitza kanpotik elikatzen da hemen ere, eta bortxaz sartzen diren produktu kimiko batzuei lotuta agertzen zaigu. Landareak bata bestearen ondoan, sistema handi baten barruan, eta kontrolpeko azpiegitura eta ordena batean jarrita ikusten ditugu, eta kimika da landare horiei bizitza ematen diena, bizitza zehatz bat ematen diena, hobe esanda. Kasu honetan, gainera, denak berdin tratatua, uniformatuta ikusten ditut. Nahiz eta entseguaren helburua euren artean bereiztea eta barietateka ezaugarritzea den, bertan topatzen dena erabat kontrakoa da: homogeneizazioa. Landareen arteko uniformizazioa, alegia. Gainera, berehala ikusten dut landareak beraien izenez baino, kodeen bidez identifikatuta daudela. Ospitale batean bezala, nork bere eskumuturrekoa duela, zenbaki edo barra-kode batek identifikatuta. Lehenengo egun honetan sentsazio eta zirrara orokor honekin ekiten diot etxerako bueltako bideari. Cyborga baldin bada burura datorkidan lehenengo ideia, teknologia, kimika eta landareen arteko hibridazio honek Harawayen (2004; 2016a) naturokulturetara eramango nau aurrerago. Hurrengo bisitan, lehenengo kolpean ezezagun eta harrigarri egin zitzaidan irudia ulertzen eta "normalizatzen" hasten naiz. Negutegien eremura ematen duen atea irekita dagoela ikusirik, barrura ekiten dut. Atea gurutzatu eta gizon bat ateratzen zait negutegi batetik. Galdera aurpegiarekin begiratzen nau eta "bai, Marta" ateratzen zait. Eskua eman, bere izan esan - Alberto-, eta lanera goaz. Mikek azaldu dio apur bat gainetik zertara natorren, "praktiketan-edo", eta horretara goaz. Beraien laguntzailea izango naiz hurrengo asteetan, astean behin, bereziki tomateekin lan egin behar dutenean. Gaur hasiko naiz bertan lanean eta apur bat hobeto ulertuko dut nola doan negutegi eta hidroponiaren funtzionamendua. Negutegira heldu eta arreta handiagoz begiratzen diot denari. Adibidez, gaur ziurtatzen dut landaretxo bakoitzera mangera txiki bakarra doala. Hortaz, ez dago bat urarentzat eta beste bat elikagaientzat. Galdetzen diot nola doan elikagaien eta ureztatzearen kontu hori eta esaten dit "behetik" kontrolatzen dutela. Gerora ikusiko dut nola. Gaur ere lurzorua nolakoa den begiratzen dut arretaz. Ez da hormigoizkoa edo porlanezkoa, baina ez da lurra. Txintxorraz estalita dago lurzorua. Aurrekoan landareen zaku azpian zeuden erretenetan ura erortzen ikusi nuen, eta berriz ere Albertori galdetzen diot. Zer dela eta jasotzen dute landareak ureztatu eta gero erortzen den ur hori? Bada, ur horretan mineralak eta landareak elikatzeko bestelako kimikoak geratzen dira, eta gero berriz ere erabiltzeko jasotzen dute, produktuak ez galtzeko, alegia. Tomate landareei begiratuta, aurreko astetik hona handituta ikusten ditut. Ez dakit posible den, 6 egun baino ez baitira pasa. Galdetzen diedanean zenbat denbora daramaten landatuta, badirela hiruzpalau aste landatu zituztela esaten didate. Orduan, lau astetan zenbat hazi diren ikusita, bai, izan daiteke aste bakarrean dezente hazi izana. Bestalde, guztira 22 barietate dagoela jakin arren, lehenengo begiradan denak nahiko antzerakoak iruditzen zaizkit. Lanean hasten naizenean, aldiz, kasu batzuetan erraz nabarituko ditut euren arteko ezberdintasunak barietate batetik bestera pasatzen naizenean. 257
Lehenengo begirada eta galderak botata, lanera goaz. Binilozko eskularru urdinak dituzte lanerako. Albertok eskuak aztertzen dizkit eta Iker langileari niretzako eskularru bila joateko agintzen dio. Ez dut guztiz ulertzen zergatik jantzi behar ditudan, baina beraiek janzten dituztenez, nik ere egiten dut. Handik tarte batera, eskularru urdinak berde-berde bilakatu direla ikusita ulertzen dut zergatik jantzi behar nituen. Eta horra noan hurrengo batean, bakarrik eskumako eskuan janzten dudala, are gehiago ulertuko dut. Denbora emango dut egun hartan ur txorrota azpian, ura berde distiratsu nola ateratzen den ikusten, eskua ondo garbitu arte. Baina landareek ez dute soilik kolore fuertea, beren itxura osoa ere desatsegina egiten zait. Zurtoin lodi eta iletsuak dituzte, zimurtsuak, eta usain bizia sentitzen da landare artean ibiltzean. Landareak horrela begiratuta, gainera denak ilaran, bata bestearen ondoan, eta plastikopeko beroan, bada, ez nau harritzen luzaz landare toxikotzat hartu izana tomatea, edo makrobiotikoak egun ere toxikotzat izatea. Baina gaur bi eskularruak jantzi ditut eta lanari ekiten diot. Albertok kontatzen dit zer egin behar dugun. Lehenengo eta behin landareak kimatu behar dira. Alde batetik, ateratzen zaizkien "txupoiak" kendu egin behar zaizkie. Bestetik, bereziki bertako barietateetan landarearen goiko partean gida bakarra atera ordez gida bikoizten doa, eta gida bakarra utzi behar zaie. Hortaz, zein gida utziko zaien erabaki, eta bestea moztu egin behar da. Aurrerago, kimaketa lan honi gehituko zaio landareei beheko hostoak kentzea, aireztatuago egon daitezen. Lehenagotik ikusita eta eginda daukat txupoiak kentzearen lana, baina gidena ez neukan entzunda eta ikusita, eta ez dut ulertzen zergatik bakarra utzi behar zaien. Albertok kontatzen dit landaketa markoagatik dela. Distantzia zehatz bat utzi dute landareen artean, eta landareek ez dute espaziorik bi gida botatzeko. Orduan hasten naiz pentsatzen nola ez bakarrik kimikoekin, landareak beraiek, fisikoki eta morfologikoki, gizakion interes eta erabakietara erabat eginak dauden. Tomate landareak eta tomateak beraiek ez lirateke direnak izango gizakiok beraiekin egiten dugun lan guztia egin ezean. Hurrengo lana "tuta" kentzea izango da. Tuta tomate landareei eragiten dien zomorro bat da, ar bat. 2007. urtean ikusi zuten lehenengoz Iberiar penintsulan, eta azkar zabaldu da. Tuta ar bat ikusten dugunean, Albertok hartu egiten du, hostoa ireki, eta barruan dagoen arra erakusten dit. Jakintza gorpuztua eta zuzena gauzatu eta transmititu egiten da bertan. Zerbait galdetzean horra jo eta zuzenean erakutsi egiten dute. Maiz ni harritzeraino. Adibidez, tutaren inguruan galdezka nabil zein eragin duen jakiteko eta nola aurre egiten dioten jakiteko, baina ar horrekiko interes gutxi daukat, hasieran behintzat. Hala ere, tutaz galdetuta, eta tuta aurrean izanda, nolatan ez joan horrengana eta begiratu? Bada, hau da galdetzen dudanean erantzuteko egiten dutena, kasu honetan tuta bilatu, hostoa nola geratzen den erakutsi, eta gero arra bera erakutsi. Tutaren kontra gauza gutxi egin daiteke. Landare barruan dagoenez arra, ezin zaie ezer bota. Hortaz, tutaren kontra egiten den lanik handiena tutak hartutako hostoak kentzea da. Halaber, hormonak ere erabiltzen dituzte, "nahasmen-sexualerako hormonak", hain zuzen. Horiekin espeziearen arrak edo emeak erakartzen dituen hormona zabaldu egiten da negutegi barruan, horrek giroa hormonez saturatu egiten du, eta horrekin ekiditen dute arrak eta emeak aurkitzea, elkartzea, eta gero emeak arrautzak jartzea. Beste teknika bat ere badago, hau ere hormonetan oinarrituta. Kasu honetan, ur putzu baten erdian arrak edo emeak erakartzen dituen substantzia jartzen da, uretara erakartzen ditu, eta tximeletak bustitzean hegan egin ezin eta hil egiten dira. Hala ere, horren kontra eskulana da tratamendurik eraginkorrena, tutak hartutako hostoak eskuz kentzea, alegia. 258
Hosto horiek kendu eta aparte bota ostean, landareak "tutoreari" lotzen dizkiogu, plastikozko pintza batzuekin. Hauek dira, orokorrean, hurrengo asteotan egingo ditugun oinarrizko lanak: tomate landareak kimatu, tutak hartutako hostoak kendu, eta landareak zurkaiztu. Asteek aurrera egin ahala, eta tomateak etorri ahala, lan berriak gehituko zaizkigu, oraingoan landareak bideratzeko baino, barietateak eta tomateak ezaugarritzeko. Gaur, baina, tomateen negutegiekin lana amaitu eta gero, beste eraikin batera goaz, "behera". Bertan dago, besteak bete, lehenengo egunean ikusitako ernetze-gela, baita beste zenbait makina eta tramankulu ere. Eraikinaren alde batean, bidoi handiak daude, zenbait makina, eta ordenagailu bat. Lehenengo bidoi batzuetan zenbait likido dago, eta bakoitzean produktu kimiko bana. Beste bidoi batzuetan, aldiz, aurreko bidoi bakoitzetik tutu bana heltzen da eta produktuen nahasketa egiten da. Nahasketetarako bidoiak dira. Azkenengo horietatik mangerak ateratzen dira negutegietara. Prozesu hau ordenagailu batek kontrolatzen du. Negutegi bakoitzera zer bidali behar den eta produktuak zein proportziotan nahastu behar diren jasota dago ordenagailuan, eta horrek kontrolatu eta "agindu" egiten ditu nahasketak eta likidoen bidalketak. Badaude "ureztatze" finko batzuk eta badaude gehigarriak direnak. Tomateak ordu finko batzuetan ureztatzen dira "soluzio nutritiboarekin", ia bi orduero. Halaber, egiten duen eguzki eta beroaren arabera gehitzen dira ureztatze gehigarriak. Negutegietan wattak neurtzen dituen gailua dago, eta watt kopuru zehatz bat metatzen denean ureztatze gehigarria bidaltzen da. Bestalde, ordenagailu horrek negutegien tenperatura ere kontrolatzen du, eta horien arabera berogailua martxan jartzen da, edo negutegiak irekitzen dira aireztatzeko. Aste gutxi batzuen buruan, landareak tomateak ematen hasi direnean lan berri bat gehitzen zaigu. Batez ere lehenengo tomateen artean, batzuei ipurdia beltz jartzen zaie eta usteltzen bukatzen dute. Ipurdia belztua duten tomate horiek galdu egiten dira, eta apuntatu egin behar dugu barietate bakoitzean zenbat tomate ateratzen diren gaizki. Hartara, barietateka goaz tomate belztuak jasotzen eta zenbatzen, eta kaier batean apuntatzen dugu informazio hau. Negutegian dauden kodeak erabiltzen ditugu horretarako. Gero, ordenagailura pasatzen dutenean jasoko dute informazioa barietatearen izena erabilita. Esan bezala, lan honen helburua jada ez da landareak bideratzea, ezaugarritzea baizik. Hemendik aurrera etorriko diren lan berriek ere funtzio berdina izango dute. Alde batetik, ekoizpenari begira barietateak ezaugarritu egin behar dira. Beste alde batetik, tomateak ezaugarritu behar dira eta horretarako beraien ezaugarri fisiko-kimikoak neurtzen dira. Hauek dira zaporeari -baita testura eta usainari- eragiten diotenak. Lan hauek maiatzetik uztailera arte egiten ditugu gutxi gorabehera. Ekoizpenari begira landareak ezaugarritzeko, ekoizpen-prozesu osoan zehar gertatzen diren ustekabeak jasotzen dira. Esaterako, landareren bat gaixotu edo hiltzen bada, hori jasotzen da. Bestetik, esan bezala, zenbat tomateri jartzen zaion ipurdia beltz ere jaso egiten da. Azkenik, tomateen ekoizpena ere jaso egiten da. Beti data jasoz, barietate bakoitzetik zenbat tomate, zenbat kilo eta zein tamainakoak batzen ditugun apuntatu egiten dugu. Horretarako, negutegira tomateak batzera goazenean barietateka egiten dugu. Plastikozko kutxetan jasotzen ditugu eta bertan kartoi batean idatzita dago kutxa bakoitzean zein barietate jasotzen ari garen. Kutxak txabolatxo batera eraman eta pilatu egiten ditugu, eta bertan pisatu eta neurtuko dira tomateak. Esan bezala, lehenengo lana zenbat tomate -zenbat ale- jaso diren zenbatzea da, baita zenbat kilo ere. Gero, egurrezko kutxa batekin kalibrearen arabera sailkatzen dira. Kutxa horrek tamaina ezberdinetako zuloak ditu eta tomateak sartu egin behar dira beraien neurriko zuloetan. Horietako batzuk dira baloratuenak, handiak baina ez handiegiak direnak, Eusko Labeleko arautegiarekin bat egiten 259
dutenak, alegia. Orduan ere, zenbatu eta pisatu egiten dira, kalibre bakoitzeko zenbat tomate eta zenbat tomate kilo atera diren jakiteko. Izan ere, jakin behar da barietateak tamaina bakoitzeko zenbat tomate ale eta zenbat kilo ematen dituen. Azkenik, merkatura daitezkeenak eta merkatura ezin daitezkeenak bereizi, sailkatu, eta zenbatu egiten dira. Kasu honetan, jasotzen da alde batetik zenbat merkatura daitezkeen, eta horiek zein pisu duten. Beste alde batetik, merkatura ezin daitezkeenen artean, beste sailkapen bat egiten da: gaizki kuajatuak183, ustelduak, eta arrakalatuak bereizten dira. Horiek ere zenbatu -zenbat ale- eta pisatu egiten ditugu. Ezaugarritze lan hori eginda, txabola horretatik bidaltzen dira zenbait tomate laborategira. Barietate bakoitzeko bost aldiz errepikatzen dira laborategiko probak, eta bost aldi horietan barietate bakoitzeko hiruna tomateei egiten zaizkie dagozkien probak. Esan bezala, laborategian barietateen ezaugarri fisiko-kimikoak jasotzen dira. Bertan aurkitzen dut Udane. Praktiketan dago, eta zenbait galdera egin ostean konturatzen naiz egiten ari den entseguaren inguruan oso informazio gutxi duela. Hau da, negutegietako eta laborategiko lana erabat zatituta dago, eta Mike da horren guztiaren kontrola eta informazioa duena. Bertara paper batekin heltzen dira tomateak. Bertan, proiektuaren zenbakia jasota dago, baita barietatea identifikatzen duen zenbakia ere. Tomateak heltzen direnean ohiko lanari ekiten dio Udanek. Paper batean joango da neurri guztiak apuntatzen, eta banan-banan egiten dizkie barietate bakoitzeko tomateei zenbait proba. Horiekin, tomateen gogortasuna, kolorea, eta ezaugarri kimiko-sentsorialak neurtuko ditu. Halaber, hazi kantitate eta pisua zein likido eta solidoen proportzioa ere jasotzen da. Une baten galdu egiten naiz hainbeste proba eta balioekin. Azken finean, proba gehienekin tomateen zaporea baino ez da baloratzen, eta hori askotan beste era batez egin izan dugu: tomateak ikusi, usaindu eta dastatuz hartzen da maiz beraien kalitate organoleptikoaren neurria. Hemen, aldiz, zaporea "dekodifikatu" egiten da, purifikatu (Latour 1991), eta hainbat baliotan zatikatu egiten da. Hortaz, balio eta neurri horien uztarketa gisa agertzen zaigu zaporea. Tomateak dituen gatzak eta beraien konduktibitatea, Brix graduetan neurtutako azukreak, parametro ezberdinetan neurtutako azidotasuna,... Azken finean, dastetan baloratzen den berdina ari gara hemen neurtzen, baina beste parametro batzuen arabera. Parametro hauek garrantzitsuak dira, horien arabera egiten baitira gero hobekuntzak eta saiakera genetikoak. Halaber, parametro hauekin tomateak testuingurutik isolatzea bilatzen da, denak berdin-berdin tratatuz eta makinen parametro bidez baloratuz. Nolanahi ere, makina eta parametro horiek erabat sozialak dira eta tomateak testuinguru berri batean kokatzen dituzte. Hala eta guztiz ere, entseguaren emaitzak sektorearekin errotzeko eta lotzeko asmotan, dasta bat ere egiten da proiektuaren baitan. Dastan sektorearen interes ezberdinak eta subjektu anitzen iritzia jaso asmotan, profil ezberdinetako pertsonak gonbidatuak dira: tomate ekoizleak - tomateroak-, lehen sektoreko elkarteetako teknikariak, supermerkatu bateko arduradunen bat, eta kalitate kontuetan eta marketan dabilen baten bat. Dasta, azkar batean egiten dugu, eta espero ez bezala, beste batzuetan baino "seriotasun gutxiago" ikusten dut hemen. Esaterako, dasta egin bitartean Mikek jada ematen du tomate horien inguruko balorazioa, bereziki ekoizpenari zein onarpen komertzialari erreferentzia eginez. Ni bertan nagoelarik, Aretxabaletakoa eta besteren bat 183 Gazteleratik datorren hitz hau erabiltzen da lan-eremuan, euskaraz ere, eta horregatik bere horretan uztea erabaki dut. Kasu honetan, fruitu "ondo kuajatuak" lorea polinizatu eta gero "ondo" garatu direnak dira; barietateari dagokion forma hartu eta tomatearen ipurdia arrakalarik gabe eta forma arrarorik hartu gabe dutenak. Lore edo luku gaizki kuajatuetan batzuetan tomateak ere ez dira sortzen, edo oso txiki eta arraro geratzen dira eta ez dira kontsumitzeko aproposak. 260
ateratzea nahi duela pentsatzen dut, horien inguruan asko eta ondo hitz egiten baitu. Entseguaren proba bezala tomateak baloratzeko ekimena baino, tomatearen eta entseguaren zabalpena egiteko ekimena dela iruditzen zait. 2016ko udaberri eta uda hasiera hartan Neikerreko instalakuntzatan bertako tomate barietateekin egindako lanetan zein germoplasma-bankurako tomate haziak berritzeko lanetan parte hartu nuen. Bertan Aretxabaletako Larrosak zuen pisua ikusteaz gain, bertako barietateekin Neiker bezalako erakunde batek nola jokatu, jakintza nola sortu, eta barietateak nola definitzen dituen ikusi ahal izan nuen. Neikerren ikusten dudana da, neurri handi batean, 2000ko hamarkadan zehar Ekonekazaritzak eta Neikerrek egindako entseguetako txostenetan irakurri dudana: barietateak landatu, eta beraien ekoizpena neurtu, baita dastaren bat edo beste antolatu ere. Laborategiko lana, aldiz, berriagoa suertatzen zait, gutxi irakurri baitut barietateen analisi fisiko-kimikoen inguruan. Hartara, bertako neurri guztiak berri-berriak egiten zaizkit. Izan ere, orain arte, tomateak baloratzeko ezagutu dudan tresna dastak izan dira, eta ez bertan ikusten ditudan parametro guzti horiek. Hortaz, laborategian ezagutzen dut kalitatea, zaporea eta tomatearen gustua definitzeko eta eraikitzeko bide berri bat. Irizpide horien guztien arabera ari da kalitatea eraikitzen, eta printzipioz entseguaren emaitzekin tomategintzan eragin nahi da. Hortaz, kalitatea definitzeko moduak gerora ekoiztuko denarengan eragina du. Hala eta guztiz ere, proiektuaren berri izan nuen bitartean -gerora pista galdu nion-, eraginik izango ote zuen zalantzak izan nituen. Bi urte beranduago, 2018aren hasieran hain zuzen, Gipuzkoako zenbait ekoizle eta teknikarirekin hitz egin nuen, eta horiek guztiek proiektuarekiko zalantzak mahai-gaineratu zituzten. Ez zuten kolokan jartzen bertako barietateen kalitatea, baina ez zuten ikusten tomategintzan toki nabarmenik har dezaketenik. Alde batetik, etengabe Jack barietatea aipatzen zuten, hori ezingo zutela ordezkatu argudiatzen. Bestetik, bertako barietateekin birosis arazo gehiago daudela ere nabarmentzen zuten. Edonola ere, proiektu hori hor dago, eta ikusteke dago Neikerretik zein bestelako entsegu, proiektu eta ekimen bultzatzen diren. Mikek adierazi bezala, hasieratik behintzat, sor-marka moduko zerbait egiteko eta bertakoen ekoizpena eta merkaturatzea arautzeko asmoa egon da, eta horrelako proiektuek eragin zuzena izango lukete barietate horiengan. Momentuz ez gaude agertoki honetan eta, egotekotan, ikusi beharko genuke zein erantzun dauden. 261
Bertan egindako lekuan lekuko saioekin Neiker bezalako guneetan lanak nola antolatu eta banatzen diren ere ikusi ahal izan nuen. Esan bezala, negutegietako eta laborategiko lanak nahiko banatuta zeuden, John Hartiganek (2017, 211)184 erabilitako adierazpen emic honek ondo adierazten duen moduan: badaude botak eramaten dituztenak, eta badaude batak janzten dituztenak. Horrenbestez, proiektuaren osotasuna pertsona bakar baten edo gutxi batzuen kontrolpean zegoen, kasu honetan Mikeren kontrol eta ezagutzapean. Hortaz, lana zatikatuta agertzen zaigu, baita tomateen ezagutza ere. Negutegiko langileek landare eta barietateen ezagutza zuzena dute. Hala ere, ez dute barietateen inguruko informazio guztia. Adibidez, barietateak kodifikatuta dituzte, eta batzuk zeintzuk diren dakiten arren, gutxi dakite horien inguruan. Mikek, aldiz, barietateen inguruko datu guztiak bildu, antolatu eta aztertzen ditu. Barietateen deskribapenak oso ondo osatuak eman ditzake, eta sektorea ere ondo ezagutzen du. Hala ere, berak ez du Albertok duen ezagutza gorpuztua, esaterako tuta arra erakusten zidanean agerian utzi zuen hura. Tomate hau zabaltzeko askotariko ekimen eta subjektuak Aretxabaletako Larrosa tomateak "famara" jauzi egiten duen honetan, tomatearen beraren inguruko ekimenak biderkatu egiten dira. Ekimen hauetan gero eta arreta handiagoa jarri izan da tomatearengan, fruitu eta produktuarengan, alegia. Gainera, maiz tomateen jatorri guneetatik at egin izan dira ekimen hauek, Debagoienatik zein baratze guneetatik urrunduta, hain zuzen ere. Halaber, sarri, egun batean hasi eta bukatu egiten diren ekimen isolatuak dira. Hala ere, Gipuzkoa txikia da eta tomate horren bueltan dabiltzanak gutxi dira. Hortaz, ekimen isolatu hauek antolatzerakoan maiz Aretxabaletako Larrosa tomatearen historian gakoak izan diren pertsonengana jotzen dute ekimenen antolatzaileek. Hortaz, nahiko ekimen isolatuak diren arrean, tomate horren sareetan kokatzen dira nolabait. Ekimen hauen artean dastak nabarmendu egin zaizkit, hainbat eta hainbat dastaren berri izan baitut. Izan ere, dastak tomateak ezagutarazteko ekimen ezin aproposagoak izaten dira. Bertan tomateak erakutsi eta probatzeko jartzen dira. Halaber, dastak normalean ez dira soilik tomateak probatzeko gunea. Izan ere, maiz dastak lehiaketak ere izaten dira, tomateak zein ekoizleak baloratzeko g-uneak. Azkenengo horrek ere gehitzen die erakargarritasuna horrelako ekimenei, jendeak onena zein den jakin nahi baitu, baita zeinena den ere. Nolanahi ere, denak ez dira dastak eta lehiaketak, eta oraingo honetan hiru ekimenen berri eman nahi dut. Gehiago izan dira ezagututakoak, baina hauek esanguratsuenak iruditu zaizkit, 184 Cañedok ere Hartiganen aipatu eta adierazpen hau erabiltzen du (prentsan). 262
Aretxabaletako Larrosa tomatea Debagoienan zein eskualdetik harago nola eraiki, zabaldu eta definitzen den ikusarazten baitute. Aretxabaletako Larrosa tomate barietatearen erregistro parte-hartzailea Hainbatetan egin diot jada erreferentzia ekimen horri. Azaldu bezala, sektore agroekologikoko zein bertako barietateen inguruan jarduten diren zenbait elkarte eta pertsona bertako tomate barietateen inguruko pribatizazio-prozesu baten atarian ginen beldur zen. Hori dela eta, "Norenak dira haziak" jardunaldia antolatu zuten Euskal Herriko Hazien Sareak eta Hazizaleak elkarteek. Jardunaldia 2015eko udazkenean gauzatu zen, Estatu espainiarrean lehenagotik jada antolatzen zen Bioaniztasunaren Astearen baitan. Aste horien baitan lehenago jada Hazien Sareak antolatua zuen erregistro parte-hartzaileren bat edo beste. Erregistro hauen bidez bertako barietateei aitortza bat eman nahi izan diete, eta barietateekin batera horiek zaindu dituztenei. Halaber, barietateen existentzia kolektiboaren froga ere izan nahi dute erregistro horiek. Horrela, norbaitek edo enpresaren batek pribatizazio-prozesuren bat abiatzen badu, barietatearen izaera komunal eta kolektiboaren frogarik dagoeneko badago. Testuinguru horretan erabaki zen 2015ean jardunaldi hori egitea. Tomateen inguruan prozesu pribatizatzaileren bat egon zitekeela ikusita, horien inguruan erregistro parte-hartzailea egitea erabaki zuten elkarteek, baita sentsibilizazio jardunaldia antolatu ere. Horretarako, ostiral arratsaldean toki ezberdinetako elkarteak batu eta beraien eskarmentua jaso eta partekatu nahi izan zuten, bereziki beste toki batzuetan jazotako erregistro eta prozesu pribatizatzaileen ingurukoak. Horretarako Catalunya eta Mallorcako hainbat kasu partekatu zen. Catalunyatik eta Mallorcatik etorritako kideen eskarmentuak mahai-gainean jarri zuen bertako landareen pribatizazioaren dimentsio bikoitza. Bertako barietateak erregistratu eta pribatizatu egiten direnean beraien bi dimentsioei eragin ohi die prozesu horrek: alde batetik izenei, eta bestetik beraien izaera edota genetikari. Izan ere, barietate bat erregistratu egiten denean izen batekin erregistratzen da. Halaber, erregistro motaren arabera barietatearen ezaugarriak jasotzen dituen fitxa ere erantsi egin behar da. Bertan barietatearen ezaugarri genetikoak jasotzen ez badira ere, genetikari -genotipoari, alegia- lotzen zaion fenotipoaren inguruko informazioa jasotzen da. Hortaz, handik aurrera, legalki behintzat, erregistro-fitxan jasotako ezaugarriak dituzten landareak izendatzeko baino ezingo da erabili erregistro-fitxa berean jasotako izena. Erregistro gehienetan, gainera, barietateen homogeneotasuna betebeharrezko eskakizuna da. Hortaz, bertako barietate bat erregistratu egiten denean ezin da jaso bere baitan 263
duen heterogeneotasun guztia, eta barietatearen banaka batzuk baino ez dira sartzen erregistroan jasotzen diren ezaugarrietan. Eta izenarekin beste horrenbeste gertatzen da, izen bakarra erregistratzen denez, erregistroetan ez da jasotzen barietate batean dagoen izen aniztasuna. Horrenbestez, izena eta izaera erregistratzeak ondorio bikoitza du. Alde batetik, izena jada ezingo da erabili beste ezer izendatzeko, eta erregistro motaren arabera erregistratu duenaren baimenik gabe ezingo da izen hori erabili. Beste alde batetik, berdina gertatzen da ezaugarri fenotipikoekin. Erregistro motaren arabera, jasotako ezaugarriak dituen landarerik ezingo da ugaldu eta saldu erregistroa egin duenaren baimenik gabe. Eztabaida hauen ostean, iluntzean ondo sartuta jada, itxi genuen ostiraleko jarduna. Larunbat goizean berriz ekingo zioten ekimenari. Lehenik, esandako bi barietateen erregistro partehartzaileak egin ziren, Piko Luze eta Aretxabaletako Larrosa tomateenak, alegia. Barietateen historia kontatu, ezaugarri batzuk jaso, eta horiek zaindu dituztenei aitortza eman zitzaien. Dena bideoz grabatu zen, erregistroaren froga izateko. Horren ostean, dasta antolatu zuten Kaxilda Liburudendaren ondoko frontoian -egun terrazez betetako "plaza" bilakatutakoa-, kaleko jendea ere erakarri nahian. Dastan hainbat tomate barietate egon zen, Piko Luze eta Aretxabaletako Larrosa tomateez gain, eta berriz ere tarteko Jack tomatea. Ikusiko ditugun beste bi ekimenetan ez bezala, honetan tomateak testuinguru bati nahiko lotuta agertzen zaizkigu. Izan ere, erregistro parte-hartzailea egitean beraien historia jaso eta partekatu egiten da, lehenengo pertsonan gainera. Hau da, tomate barietate horiek luzaz gorde, ugaldu eta landu izan dituztenak bertan izan ziren, eta beraien ahotsez jaso genituen euren esperientziak zein tomatearen testuingurua. Hala ere, ekimenak Donostiako erdialdean tokia hartu zuen, liburudenda-taberna batean. Ekimen gehienetan sektorean inplikatuta gaudenak egon baginen ere, dasta kalean egin zen propio, eta kaletik zebiltzanak erakartzea bilatu zen. Esan bezala, nahiko ekimen isolatua izan zen hura, bi elkarteren artean antolatua, eta hasiera eta bukaera zehatz eta itxiak izan zituen. Elkarte horiek bertako barietateen inguruan jarduten jarraitu izan duten arren, ez dute inplikazio berezirik izan tomate horrekiko zehazki. Hala ere, eraginak izan zituen ekimena izan zen, beti ere tomate horien bueltako sareetan kokatzen badugu. Lehenengo eta behin, hortik abiatuta erabaki nuen nik tesia Aretxabaletako Larrosa tomatearengan zentratzea, eta bertan ezagututako pertsonetatik tiraka ekin nion ikerketari. Baina ez nik bakarrik, Marcek ere bazuen buruan hurrengo urteko Telecoria bildumako alea 264
bertako barietate baten inguruan egitea, eta Aretxabaletako Larrosaren bueltan egitea hasi zen pentsatzen orduko hartan. Ikusiko dugun bezala, hortik abiatuta egin diren lanek eragina izan dute tomatearen historian. Halaber, erregistro horrekin indartu zen barietatearen izaera eta aitortza publikoa. Orduko hartan pribatizazio baten beldur baginen, niri iruditzen zait egun oso zaila litzatekeela horrelako zerbait gertatzea. Baliteke nire optimismoa izatea iritzi horren arrazoi nagusia, baina gaur egun tomate hori gero eta ezagunagoa egin da, bere izaera kolektiboaren inguruan dokumentu eta froga asko daude, eta gero eta subjektu gehiago inplikatuta daude bere bueltan. Hortaz, pribatizazio bat bultzatuz gero horren kontrako froga eta ahotsak egongo liratekeela pentsatzen dut. Hona heltzeko bidean jardunaldi hori mugarri bat izan zela iruditzen zait, txikia izan bazen ere. Izan ere, azkenengo hamar urte hauetako ekimenen baitan kokatu behar dugu hura ere. Ekimen gehienak txikiak eta isolatuak izan arren, esan bezala, tomatearen izaera eta aitortza publikoa indartu egin dute, eta ondorioz, tomatea babestu. Mozkorra (tomatea)ren Igoera Keparekin izan genituen lehenengo solasaldi horietako batean, tomatearen garrantziaz ari ginelarik, Aretxabaletako jaietan ere tokia bazuela aipatu zigun. Jaiak, omen, tomatearen igoerarekin irekitzen zituzten gazteek. Bera inoiz ez zutela gonbidatu gehitu zuen, baita bera ez zela bertaratu ere. Hortaz, data agendan apuntatu eta hurrengo jaietan joango ginela esan genion Marc eta biok. Eta hala egin genuen. 2016ko abuztuaren 13a da, larunbata. Gerora kultura teknikariak azalduko didan bezala, Aretxabaletan jaiak ofizialki abuztuaren 14an hasten dira. Hala ere, badira urte batzuk txosnagunea aurreko egunean martxan jartzen dutela. Hortaz, txosnako egitarauaren hasierari abuztuaren 13an ekiten diote. Keparen etxean bazkaldu ostean, harantz mugitzen gara Marc, Kepa eta hirurok. 18:00etan dago iragarrita Mozkorra Tomatearen Igoera eta apur bat lehenago gerturatzen gara. Giroa nahiko lasaia da. Abuztuaren erdialdean gaude, arratsaldea da, eta ez da mugimendu gehiegirik ikusten kalean. Txosnagunean hainbat gazte dago, gora eta behera, gauzak prestatzen, eta besterik gabe zerbait edaten eta solastatzen. Ikusten duguna espero genezakeen jaien irekieratik urrun dago. Esan bezala, gerora jakingo dugu jaiak ofizialki hurrengo egunean hasten direla. Halaber, hau gazteek antolatutako ekimen bat da, eta ez du egitarau ofizialak duen oihartzun berbera. Halakoren batean, berriz ere espero genuen zeremonia handirik egin gabe, txupinen bat edo beste bota eta gero, txingote bat soka bati lotu eta sokatik tiraka igotzen dute txingotea parez pare dauden txosna batetik bestera. Txosna baten gainean eskegita eta ondo lotuta utzi, eta pare bat argazki ateratzen dituzte gazteek. Mozorrotuta daude, eta lehenengoz denon argazki bat ateratzen dute, eta gero bakarrik mutilak agertzen diren beste bat ere egiten dute. Txingoteak gizaki itxura 265
hartzen du gorputzari begiratzen badiogu, baina goiko partean tomate forma duen aurpegi eta burua dauka. Tomatea gorri-gorria da eta pertsona aurpegia du marraztuta. Tomatea pertsonifikatua ikusten dut nik txingote hori begiratzean. Izan ere, Tomate Mozkorraren Igoera irakurrita, tomate bat, besterik gabe, igoko zutela espero nuen. Baina ez dute tomate bat igo, pertsona itxura eta tomate aurpegia duen txingotea baizik, tomate pertsonifikatua baizik. Edo, beste era batez ikusita, mozkortia den tomatea igo dute, horregatik "mozkorra tomatearen" igoera. Gure moduko heldu edo "gazte ez horren gazte" den jendea ere badabil ingurunetik. Argazkiak ateratzen ibili da. Kazetaria. Galderak egiteko gure txanda ere heltzen zaigu, eta nik baino lotsa gutxiago duen Marc jaikitzen da eserita gauden bankutik eta gazte horietako batengana gerturatzen da. Gu beraiei begira egon garen bezala, galdetzen diot nire buruari nola ikusten gaituzten haiek koadroan tokiz kanpo agertzen garen gu. Esan bezala, Marc, koadroko arkitekturaren eta espazioen arteko lotura eginez, bankutik altxatu eta txosnara gerturatzen da. Bere euskararen mugak direla eta, berehala etorri da gazte batek lagunduta guregana, elkarrizketari ekin diezaiogun. Lehenengo gazte bati galdetu dio, eta horrek beste batengana jo du, tomatearen kontu horren inguruan ezer gutxi baitaki. Bigarren horrek ere informazio gutxi eta lausoa du, baina zerbait kontatzen digu. Tomatearen igoera zer dela eta egiten duten galdetzen diogunean azkar eta motz erantzuten digu, historia motza baitu kontu horrek. Lehenengo une honetan dioskunaren arabera, halakoren batean kultura zinegotziak deitu egin zien Aretxabaletan mozkor izeneko tomate bat bazegoela esanez, eta horren igoera egin zezatela proposatuz. Hori duela bost bat urte izan zela eta horren ostean mozkorraren igoera urtero egiten dutela diosku. Berak ez daki tomate hori nolakoa den, baina badaki Aretxabaletan askok jartzen duela. Nik berehala pentsatzen dut baietz, nabaritzen dela ez dutela ezagutzen. Tomateari izena nondik datorkion ere ez dakitela ematen du. Izan ere, tomate gorri-gorria jarri diote buruan Aretxabaletakoaren antzik ez duen txingoteari. Bitxia egiten zait egoera. Kepak kontatuta, aurrekoan, ekimen jendetsu eta esanguratsua espero genuen, tomateari tokia eginez, eta tomatea baliatuta herria trinkotuz. Topatzen duguna, aldiz, ez da inondik inora aurreikusitakoa. Tomateari kasu gutxi egiten diote. Aretxabaletako tomateari bultzada emateko ere, ez du ematen balioko duenik ekintzak, bertan gutxi baitakite tomate horren bueltan. Orduan, zein zentzu du ekintza horrek? Besterik gabe, zinegotziak proposatu du eta egin egin dute? Baina zergatik? Zertarako? Zinegotziarekin hitz egin beharko dugu horretarako. Ia bi urte beranduago, 2018ko otsailaren bukaeran, elkartzen naiz Ana Aretxabaletako Kultura Teknikariarekin. Mozkorra tomatearen igoera egiteko ideia nondik etorri zitzaion jakin nahi dut, udalaren partetik zein interes izan zuten ekimen hori bultzatzeko jakin nahi dut, alegia. Berehala ematen dit azalpen argi bat. Gazteek jada urte batzuk zeramatzaten abuztuaren 13an horrelako txingote baten igoera egiten. Nahiko ekimen berria zen, azkenengo urteotakoa, baina gazteen iniziatibaz egiten zen, eta hori positibo iruditzen zaio Anari. Kontua da txingote hori mozkorra zela. Hau da, "mozkorraren igoera" ospatzen zuten, eta hori ez zitzaien gehiegi gustatzen batez ere udaleko zenbait politikari eta prebentzio alorrekoei. Izan ere, ekimen horrekin gazteen artean mozkorkeria bultzatzen zutela iruditzen zitzaien. Hori dela eta, adibidez, ekimena egin zen lehenengo urteotan ez zuten egitarauan jartzen, eta ekimena ez egiteko presioa egiten zuten batzuek. Anak politikariekin urte batzuk tentsioan eman zituen, kontu horren atzetik joan ez zitezen. Horrelakoren batean gatazkari irtenbide erraza emateko ideia izan zuen. Herrian mozkor izeneko tomatea egonda, tomate horren igoera egin zezaketen gazteek, eta horrela jada ekimenerako justifikazioa izango zuten. Txosnagunean zebilen gazte bati deitu edo idatzi eta proposamena egin 266
zion. Horrek taldekideekin komentatu eta gero ideia ona iruditu zitzaiela erantzun zion, eta horren ostean egin izan dute Mozkorra Tomatearen Igoera jaien hasieran. Anak ez du oso ondo gogoratzen noiz hasi ziren horrekin, baina jaietako egitarauak begiratzen ditugu, eta ikusten dugu gutxienez 2013. urtetik egin izan dela. Lehenago, baina, ez dakigu jada egiten zen edo ez, ezta Mozkorraren Igoera egiten noiz hasi ziren, urte horietako egitarau ofizialetan ez baitzituzten sartzen txosnaguneko ekimenak. Urte horietan, hain zuzen, zabaltzen hasia zen tomatea, bereziki 2010eko hamarkadan, eta orduan izan zen Anak proposamena bota zuen garaia. Ordurako, Aretxabaletako Mozkorra izena baztertzea eskatua zuen Kepak, baina hala ere zabaldua zegoen izen hura eta batzuek erabiltzen zuten. Urte horien bueltan ere egin zituzten tomate horren inguruko lehenengo ekimenak Aretxabaletako herrian. Testuinguru horretan Aretxabaletako Larrosa, orain Mozkorra izena hartuta, berriz ere konplize bilakatzen da, gazteen eta Ana teknikariaren konplizea, hain zuzen. Mehatxupean zegoen ekimena biziraunarazteko lagun izan zen tomatea. Eta horretarako "erabilia" izan zen, gure harridurarako. Kepak tomatearen igoera egiten zutela kontatu zigunean, tomateari zein herriari bultzada emateko ondo pentsatutako ekimena izango zela pentsatu genuen. Tomatea ondarea bilakatzeko eta horri balioa eman eta zukutzeko propio egindako ekimena izango zela espero genuen. Aitzitik, guztiz bestelakoa izan zen aurkitu genuena. Jada tomateak zuen ospea erabili zuten horrekin harremanik ez zuen beste ekimen bat babesteko. Tomateak, erabat ezezagun bazitzaien ere, lagundu zien. Gerora, eta orain arte behintzat, ekimenak ez du balio izan tomateari ospe handiagoa emateko edota tomatea gehiago ezagutarazteko. Hala ere, hor dago ekimena bera, eta tomateak izena eta ospea hartzen jarraitzen badu, ikusi beharko da horrek nola eragiten dion Mozkorra Tomatearen Igoerari. Gipuzkoako bertako tomateen erakusketa eta lehiaketa Donostiako Euskal Jaietan 2016eko irailaren 3a da, larunbata. Donostiako Euskal Jaiak dira, eta "euskal identitatearen" erakusle -edo erakusleiho- diren ekimenez josita dago kalea, eguraldi onak lagunduta. Pertsona andana ikusten da kaletik ere, egiten diren ekimenetara gerturatzen. Hizkuntzagatik, itxuragatik eta mugitzeko moduagatik, batzuk bertakoak eta beste batzuk turistak eta kanpotarrak direla ondorioztatzen dut. Ni goizeko 10:00etarako etorri naiz Boulevard aldera, ordu horretarako iragarrita baitzegoen Gipuzkoako bertako tomateen erakusketa eta lehiaketa. Inguruan, Boulevardetik Bretxa aldera hartuta, duela urte batzuk Biolurrek eta Behemendik antolatzen duten Nekazaritza Ekologikoko Azoka dago. Boulevarden bertan, tomateen erakusketa eta lehiaketarako mahaien ondoan, behin-behineko frontoi bat dago, publikorako aulkiak jarrita daude, eta frontoian ondo inprimatuta daude ekimena babesten duten enpresen izen eta logoak. Aurkezlea ere agertuko da, gaztetxoak jokatzen hasten direnean zuzeneko komentarista-lanetan ibiltzeko. Frontoian dena txukun, dena argi, dena handi. Horren atzean dirua, babesle onak eta enpresa-interesak daudela sumatzen da. Ondoan, mahai luze batean jarriko dira tomateak, antolatzaileen informazioarekin pare bat panel asko jota, eta ekimenaren berri emateko triptiko batzuk jaso ahalko dira bertan. 267
Erakusketa prest dagoenean gerturatzen naiz mahaira. Ekimenaren triptikoa ematen didate. Antolatzaileak Slow Food Donostia, Gastronomiako Euskal Anaiartea eta Blas Enea mintegia dira, Donostia Kultura, Donostiako Udala eta Donostia 2016 erakundeek lagunduta. Hala ere, ekimenean bertan Blas Eneak eta Kimu Bat elkarteak hartzen dute presentzia gehien. Mahaiaren gainean hainbat tomate dago, mota ezberdinetakoak, eta gehienak bertako barietateak dira. Tomate bakoitzak fitxa bat dauka, eta bertan Blas Enea eta Donostiako Udala ere agertzen dira. Mahaiaren gainean ere bertakoa ez den barietatearen bat edo beste dago, tarteko Jack. Hauek lehiaketan ez dute parte hartuko, baina erakusketan bai. Berriz ere bertakoez ari garenean Jack barietatea agertzen da. Izan entsegu batean testigu moduan, izan erakusketa batean, ia beti erreferentziazko tomatea izaten da, konparaketarako eredu. Kaletik dabilen jendea mahaira gerturatzen da. Tomateak begiratu, ukitu, eta argazkiak ateratzen dizkie. Hala ere, ez du jende asko erakartzen ekimenak, eta mahaiaren atzean daudenak kaleko jendearengana gerturatzen dira ekimenaren berri ematen. Mahaia eta tomateak behatzen ekimena apur bat "paripea" dela sentitzen dut. Bertan ez dago ekoizle baserritarraren arrastorik eta landa eremuaren berri gutxi dugu mahai horren bueltan. Dena tomateetan eta ekimenaren antolatzaileengan zentratuta dago. Nonbait, propagandarako ekimena dela iruditzen zait, baina ez tomatea edo baserritarrei bultzada emateko, antolatzaileei baizik. Hala ere, denborarekin, elkarte hauen jarduna, funtzionamendua eta sareak ezagutzen ditudanean ikusiko dut ekimen hauek ez dutela sektore, tomate eta baserritarrengan eragin zuzena, zeharkakoa baizik. Gaurko ekimenaren antolatzaileei bultzada emanez, sektoreari ere bultzada ematen zaie nolabait. Bestalde, hauek dira hirian zenbait produktu eta praktika zabaltzeko gaitasuna dutenak, eta horiek ezagutarazteak kontsumitzaileari eragiten dion heinean, ekoizleari ere bai. Une batetik aurrera dasta egiten da, eta lehiaketaren emaitzaren berri ematen dute. Dastan tomateak ez daude prestatuta beste hainbatetan ikusi dudan bezala. Hemen, olio eta gatza bota diete tomateei, eta laukitan moztuta daude. Normalean, dastetan, tomatea bakarrik probatzen da eta tomatea goitik behera moztuta egoten da, tomate osoa hartzen duten zatiak mozten. Horrela, okela zein haziak hartu ohi dira, eta tomate osoaren erakusle diren zatiak egiten dira. Edo hori bilatzen da behintzat. Hemen ez, hemen plateretan laukitan zatikatuta daude tomateak. Lehiaketaren emaitza emateko unea heltzen denean, bozgorailu txiki bati lotutako mikrofonoa martxan jartzen dute. Ekimenaren berri eman eta irabazlea zein izan den aipatzen dute. Irabazlea Teo izan da, "Teo con el Tomate de Aretxabaleta", diote. Irabazlea, beraz, ekoizlea izan da, eta ez tomatea bera. Areago, barietate honetako hiru lagin zeuden, baina bakarrak irabazi du. Kasu honetan, Teo aipatzen dute, eta ez Miren ezta Hazianitz ere. Erabat pertsonifikatzen da saria eta tomatea. Hortaz, barietatetik harago beste zerbaitek eragiten dio tomatearen kalitateari. Teok kontatuko digu laster Aretxabaletako Tomatearen lehenengo astean. Oso garrantzitsua da noiz batua izan den tomatea; kontsumitu baino lehen ahalik eta ordu gutxien pasa behar dira fruitua batu izan den unetik. Tomateek, baina, ez dute bakarrik beraien artean lehiatzen. Donostiako 2016ko Euskal Jai hauetan, Boulevardeko eszenografia honetan, tomateek frontoiarekin ere lehiatzen dute, pilotarekin. Tomate dasta eta lehiaketa egiten den ordu berean partidua jokatzen ari dira gazte batzuk, mutilak. Esan bezala, azpiegitura hobeezina dago frontoian, musika ekipo eta komentarista eta guzti, eta tomate lehiaketaren berri emateko komentarista-lanetan ari denarekin lehiatu beharra dago. Bi eremuetan gizonak nagusi dira, baina pilotariak eta pilota bera plazagizonagoak dira, tomateak baino. Tomateen inguruan merkantilizazio- eta identifikazio-prozesu nabarmena egoten ari den arren, eta euskal identitatearekin zein bertakotasunaren ideiarekin lotzen ari diren arren, pilotaren ondoan jartzen direnean hartzen dugu prozesu horren neurria. Pilotak ematen dit 268
ikertzen ari naizenaren neurria, alegia. Tomateak euskal identitatea eraikitzeko erabiltzen ari dira, bai, eta euskal identitatea bera ere erabiltzen da tomateei bultzada emateko. Hala eta guztiz ere, bazterrekoa da tomateek duten tokia identitate honetan. Nik 2016an ezagutu eta behatu nuen Donostiako Euskal Jaien testuinguruan egiten duten bertako tomateen erakusketa eta lehiaketa hori. Hala ere, urte batzuk lehenago hasiak ziren jada hori egiten, eta gerora ere jarraitu izan dute ekimenarekin. Lehenagotik entzunda nuen hau egiten zela, eta gehienetan Slow Foodek antolatzen zuela entzunda nuen. Maialenek berak ere kontatuko zuen behin irabazi zutela lehia hori. Orduan izan zen beraiek ondoko azoka ekologikoan zeudela eta behin lehiaketa irabazita jende mordoa hasi zitzaiela paradara gerturatzen, tomate eske. Horrelako ekimenetan Slow Foodek ere presentzia hartzen du barietate honen historian. Hainbatetan aipatu izan dizkidate antolatu dituen dastak, nik neuk 2016ko hori ezagutu ahal izan nuen, eta prentsan bilatuta tomatearen inguruko hainbat albistetan Slow Food ere agertzen da. Alde batetik, zenbait dasta antolatu izan du, eta horietan Aretxabaletako Larrosak irabazi duenean ospea eman dio, hainbatetan albiste bilakatuta185. Bestetik, "Arca del Gusto" ekimena burutzen du elkarte horrek, eta bertan katalogatu egiten ditu desagertzeko arriskuan dauden zenbait elikagai, produktu, barietate edota arraza. Bertan ere sartu egin zuten Aretxabaletako Larrosa. Horrelako ekimenek, zuzenean ikusten direnean, txiki eta eraginik gabeko dirudite. Kaletik jende asko ez da gerturatzen mahaira, eta ez du ematen tomatea zabaltzen eragin zuzena izan dutenik. Horrelakoetan, maiz, pentsatu dut ekimen hauek elkarteen eta erakundeen jarduna eta dirulaguntzak justifikatzeko egiten direla, duten inpaktu zuzenagatik baino. Hala ere, esan bezala, zeharkako eragina dute, eta Aretxabaletako Larrosa tomatearen historian tokia hartzen dute. Apika, Boulevardera jende gutxi bertaratu zen, baina Slow Foodek 2010ean egindako dasta baten harira Diario Vascon argitaratu zuten albiste bat, eta hori jende gehiagorengana heltzen da. Ikusiko dugun bezala, 2012an Aretxabaletan lehenengo hitzaldi bat antolatu zuten bi elkartek, Slow Food ere egon zen bertan, eta berriz ere El Diario Vascon albiste bat aterako zuten186. Halaber, ekimen txikiak badira ere, horrelako hainbat egin izan da dagoeneko, eta apurkaapurka joan dira tomateari ikusgaitasuna eta toki publikoa ematen. Zentzu honetan, 185 Ikus, adibidez: . [Azkenengo ikustaldia: 2020/07/13]. 186 Ikus: . [Azkenengo ikustaldia: 2020/07/13]. 269
nabarmentzekoa da nola aurkezten duten tomatea. Albisteetan edo 2012an egin zen hitzaldian tomatea historia baten barruan eta zonalde batean kokatzen bazuten ere, dastetan nahiko objektibizatuta agertzen da tomatea, produktu bat, alegia. Bere baitan baloratu behar den produktua da -horretarako dasta eta lehiaketa-, asko jota baserri edo ekoizle bati lotuta. Kasu honetan, Donostiako herrigunean egiten dira Euskal Jaietan dastak, baserritarren arrastorik ez dago bertan, eta gutxi kontatzen da bertako barietate horien historiaz. Lurraldea "saltzeko" eta "dastatzeko" produktu bilakatzen dira, erabat beraien testuingurutik kanpo, eta gorputz itxi batean -tomatea bera- mugatuak. Debagaraia Debagoienako Landa Garapenerako Elkartea eta Debagoienako Mankomunitateko Turismo Arloa: Aretxabaletako Tomatearen Astea eta bestelako ekimenak 2016an gaude orain ere, lekuan lekuko lanean bete-betean murgilduta nago, eta lagun batek bidalitako korreo elektroniko baten bidez ekimen baten berri daukat. Aretxabaletan bertan Aretxabaletako Tomatearen Astea antolatuta dago iraila bukaerarako. Oraingo honetan, Kepa da zonaldean gehien bisitatu dudan pertsona, eta berarekin dut konfiantza gehien. Hala ere, bera ezin da joan aste horren baitako ekimenetara, egun hauetan kanpoan baitago. Hori dela eta, bakarrik gerturatzen naiz ekimenetara. Asteazkenean, irailaren 21ean, antolatu duten tomate kontserba-tailerrera noa, izena eman eta gero. Lotsatuta noa, kanpotar sentitzen naiz, eta ez naiz eroso posizio honetan. Gazteena naiz diferentziaz, eta ez dut bertako hizkeraz egiten. Tailerra Jakion enpresako gerenteak ematen du, emakume batek. Jakion Debagoienan sortu zen enpresa bat da, eta bertako baserrietako produktuei irteera emateko eta errazteko helburuarekin sortu zen, produktuen eraldaketarako eta osasunerregistrorako aukerak irekiz. Besteak beste, kontserbak egiten dituzte, eta tomateekin tomate saltsa zein tomate erreximenta egiten dute. Gaur tomate "naturala" eta tomate berdeen erreximenta egiten dugu. Bitartean, tailerrean etorritakoak, denak emakumeak, berriketan aritzen dira, besteak beste, tomateen inguruan. Ea zein tomate dituzten baratzean, ea nondik atera dituzten haziak, ea 270 Irudia 12: 2016ko Aretxabaletako Tomatearen Asteko kartela. Iturria: Turismo Debagoiena.
zein den tomaterik onena, besteak beste. Bukatzeko ordua heltzen denean, erreximenta poto bana hartu, eta etxera goaz. Hurrengo egunean itzuliko naiz Aretxabaletako Tomatearen inguruan dagoen hitzaldia entzutera. 18:30ean da hitzaldia. Minutu batzuk lehenago gerturatzen naiz Arkupe Kultur Etxera. Mugimendu gutxi ikusten dut eta sarreran dagoen langileari hitzaldiaz galdetzen diot. 19:00etan dela esaten dit. Nik, zalantzaz, kartela bilatu eta zer jartzen duen ziurtatzen dut. 18:30ean da. "Ah, ba, orduan bai, 18:30ean" esaten dit langileak. Areto nagusia non dagoen esan, eta harantz noa ni, harrituta. Gaur, atzo ez bezala, gehien-gehienak gizonak dira gelan. Hasieran ikusten ditut bi emakume, baina horiek antolatzaileak dira, gerora jakingo dudan bezala. Berriz ere, nire presentziaz ez daitezen konturatu nahi dut, baina hitzaldia eman behar duen Teok ni ezagutu eta berehala hitz egiten dit. Ea zelan nagoen nire lanarekin, eta ea jada bukatuta dudan galdetzen dit. Ikusi ditudan bi andre horietako batek esaten du aurreko egunean ere tailerrera joandakoa naizela, zintzo-zintzo, eta Teok esaten dio ezagutzen nauela. Minutu batzuk itxaron eta gero, areto nagusia handiegi geratzen zaigularik, Teo hasten da tomatearen historia kontatzen. Hitzaldian historia kontatzen du, labur-labur. Historia azkar kontatu ostean, tomatearen laborantzaren inguruan jarduten du, baita barietate horren ezaugarriez ere. Horretaz hitz egiten hobeto moldatzen da, eta gehiago luzatzen da. Horretaz ere galdetuko diote gehien bat hitzaldia bukatutakoan. Hala ere, tomatearen historiaz ere galdetzen dute publikotik. Omen, beste historiaren bat entzunda zuen etorritakoren batek. Orduan eztabaidatzen jartzen dira, ea zein etxe edo baratzetatik pasa den tomate hori Teorengana heldu aurretik. Nik ordurako badaukat informazio gehiago historiaren inguruan, eta lehenengo batean pentsatzen dut historia ez dela esaten ari direna izan, gaizki ari direla. Hala ere, isiltzen naiz. Gerora pentsatuko dut ondo egin dudala isiltzen, eta era berean zalantza sortzen zait: zergatik da nirea "egia" eta besteena okerreko bertsioa? Eta, horrela balitz ere, noraino da garrantzitsua "egia", eta noraino tomatearen inguruan askotariko istorioak egotea. Hitzaldiaren bukaeran, Teok ekarritako tomateak gertutik ikusi eta dastatu egiten ditugu. Orain da lehenago jada aipatu dudan unea: Urdintxaren suhia den Peioren lobak hitz egiten du, eta bere etxean tomate horren aurrekariak egon direla baina jada Teorenak bezalakoak ez direla kontatzen du. Azkar bukatzen dugu dasta eta horren bueltako solasaldia, eta jendea joaten hasten da. Orduan Teok galdetzen dit -galdetu-edo, erretorikoki- ea ez dugun pote bat hartuko. Ezin ezetz esan, eta Arkupe Kultur Etxeko sarreran geratzen naiz bere zain. Ekimena antolatu duten bi emakumeekin 271 Irudia 13: 2017ko Aretxabaletako Tomatearen Asteko kartela. Iturria: Turismo Debagoiena.
ateratzen da, baina horiek martxa egin behar dute. Hortaz, aspaldiko partez, Teorekin lasai solastatzeko unea dut. Oraingoan lasai egongo gara, bera ez dago ez etxean, ez negutegietan, eta ez azokan. Hortaz, garagardo baten bueltan bestelako gaiez aritzen gara. Esaterako, nire bizitzaren proiektuaz edo Bayer eta Monsantoren fusioaz jarduten gara gustura eta lasai. Hala ere, gehiegi luzatu gabe elkar agurtzen dugu, etxerako bueltako bidea egin behar dut eta. Bi egun beranduago, larunbatean, itzultzen naiz Aretxabaletara. Gaur azoka dago herrian, eta Aretxabaletako Tomatearen Asteari bukaera emateko ortu lehiaketa eta tomate erakusketa herrikoia antolatu dute. Azokatik apur bat aldenduta, herriko plazaren izkina batean, mahai bat dago bertako tomateekin. Tomate itsusienaren lehia egiten dute, eta edonork bozka dezake bere iritziz itsusiena zein den adierazteko. "Gaur bai, gaur hitz egin behar dut hau antolatzen ari direnekin", esaten diot nire buruari, eta banoa mahaian dagoen emakume batengana. Aurreko egunotan jada ikusi dut, eta antolatzailea dela pentsatzen dut. Kostata, baina ematen diot tesiaren berri. Ainara du izena, eta bertako elkarte batean lan egiten duela esaten dit. Momentuan ezin dugu lasai hitz egin, baina bere kontaktua pasatzen dit, eta guztiz prest agertzen da nahi dudanean nirekin elkartzeko. Hilabete batzuk pasa ziren Ainararekin berriz elkartu nintzen arte, baina handik aurrera aldirokoa izan da gure harremana. Debagaraia Debagoienako Landa Garapeneko Elkarteko langilea da Ainara, eta Debagoienako Mankomunitateko turismo arloko Isa langilearekin batera antolatu zuen 2016an Aretxabaletako Tomatearen Astea. Handik aurrera, hurrengo urteotan, urtero antolatu izan dute Aretxabaletako Tomatearen Astea. Formatu eta ekimenen aldetik, aldaketa txikiak egiten joan izan dira, baina Astearen formatua mantendu izan dute. Azkenengo urteotan, gainera, Marc eta biok parte hartu dugu hitzaldiren bat edo beste ematen, baita zenbait ekimen proposatzen eta koordinatzen ere187. Halaber, 2016an antolatu zuten lehenengo aste hori baino urte gutxi batzuk lehenago antolatu izan zuten herrian tomatearen inguruan hitzaldi bat. Bertara, Kepa, Teo eta Maialen gonbidatu zituzten. Tomatearen historia azaldu eta dasta bat egin zuten, tomatea herrian bertan ezagutarazteko asmotan. Ainara eta Isaren arteko elkarlan hau, baina, lehenagotik dator, baita Aretxabaletako Larrosarekiko interesa ere. Izan ere, biak baserrikoak dira edo familia baserrikoa dute, eta bakoitzak bere eremutik sentsibilitatea du nekazaritzarekin lotura duten gaiekiko. Isak oso argi ikusten du, berak baserriarekin lotura izan ez balu turismo arlotik ez liratekeela berak bultzatu dituen ekimen batzuk egingo. Ainarak, bere aldetik, askoz lotura sendoagoa du baserriarekin. Izan ere, berak etxean betidanik ezagutu izan du nekazaritza jarduera, eta 90eko hamarkadan hartu zuen jardunaren erreleboa. Etxaldearen buru jarri zen eta kotizatzen hasi zen. Ekologikoan hasi zen ekoizten, eta batez ere baratzea egiten zuen. Orduan ezagutu zuen Aretxabaletako Larrosa tomatea, Teoren bidez. Garai hartan zonaldeko mintegi konbentzional 187 Gerora zehaztu eta aztertuko dut zeintzuk izan diren Marc eta bion artean Aretxabaleta inguruan egin ditugun ekimenak. 272
batean erosten zituzten landareak. Ez bailaran ez Gipuzkoan ez zegoen mintegi ekologikorik, eta orduko hartan ekologikoan oraindik onartzen zen landare konbentzionalak erabiltzea. Hala ere, batzuk hasiak ziren gaiarekin kezkatzen, Teo tarteko, eta bazituzten bertako batzuk, Aretxabaletako Larrosa tomatea horietako bat. Lehenengo urte horietan Teori erosten zion tomate landarea. Gerora, Landarpila mintegia martxan jarri zenean hasi ziren hara joaten landare bila, eta horri esker ere hasi ziren gero eta bertako barietate gehiago jartzen. Izan ere, Aretxabaletakoa izan zen berak jarri izan zuen lehenengo bertako barietatea. Hamar bat urte sektorean instalatuta zeramatzanean, 2004. urtean, hasi zen Debagaraia elkartean lanean. Hasieran, Biolurreko kide gisa hasi zen Debagaraiko bileretara joaten. Une jakin batean, baina, elkartean langile bat behar izan zuten lanaldi erdian, eta orduan sartu zen Ainara. Handik ez askora lanaldi osora pasa zen, eta horretan urtebete inguru eman ostean baserriko jarduna uztea erabaki zuen, bi lanak bateratzea ezinezkoa baitzitzaion. Hala ere, egun bere bikotea dago nekazaritzan altan emanda. Ardiak ditu eta barazkiak ekoizten ditu. Hortaz, Ainarak gertu-gertutik ezagutzen du nekazaritzako errealitatea eta Aretxabaletako Larrosa tomatea. Mankomunitateko turismo arlotik eta Debagaraia elkartetik batera lanean nola hasi diren jakiteko, atzera egin behar dugu, eta turismo arloan Isak egin duen lanari erreparatu behar diogu. Beste arlo askotan bezala -nekazaritza eta elikagaien kontsumoa barne-, turismoan ere kalitate zigilu eta markak nagusitu dira aspaldi honetan. Estatu mailako zigilu bat lortzeko, hainbat ekimen eta praktika burutu behar zuten, eta horri begira lanean jarri ziren mankomunitatean 2007an. Horretarako, jatetxeekin batera hasi ziren lanean, kalerako egitarau bat lantzen eta bertako produktuei tokia egiten. Turismo arloan ohikoak izan diren natura eta kultura edo ondare alorrei horiek biak uztartzen dituen hirugarren bat gehitu zaio azkenengo urte luzeotan: gastronomia. Eta bereziki Euskal Herrian. Debagoienan ere, horretan jardun dute. Testuinguru honetan ikusi zuen Isak bazutela bertako produktuekin eta jatetxeekin zer landu, eta jardunaldi gastronomikoak antolatzeari ekin zioten. Jardunaldi horiek zonaldean ezagunak diren produktuen inguruan antolatzen dira, produktu horiei ikusgaitasuna eman nahian. Horretarako hainbat ekimen antolatzen da, besteak beste, zenbait jatetxetan produktu horiekin egindako sasoiko kartak prestatzen dituzte. Bildotsa, gazta, eztia, eta txakolina dira jardunaldi hauetan landu dituzten produktuetako batzuk. Isa, baina, turismo arloko langilea da, eta falta zitzaion lehenengo sektoreko ekoizleekin kontaktua eta harreman arina. Hori dela eta hasi zen 273
Debagaraiarekin elkarlana. Isak egingo zuen lana jatetxeekin eta ekimenak antolatzen, eta Ainarak landuko zuen ekoizleen kontua. Elkarlan horretatik egin izan dituzte askotariko ekimenak, eta horien artean Aretxabaletako Larrosarekin egin duten lana daukagu. 2012-2014 urteen bueltan lehenengo hitzaldi bat antolatu zuten tomatearen inguruan, eta 2016an egin zuten lehenengoz Aretxabaletako Tomatearen Astea. Horretarako, Aretxabaletako Udalaren babesa izan dute, udalari interesatzen baitzaio herriari zein tomateari bultzada ematea. Esan bezala, 2016tik hona urtero antolatu dute aste hau, eta azkenengo urteotan Marc eta biok beraiekin batera elkarrekin lan egin dugu ekimen horri begira. 2017an guk eman genuen tomatearen inguruko hitzaldia. "Landatutako bioaniztasunaren bidean: Aretxabaletako tomatea" izenburua jarri genion, eta tomate horren kasutik abiatuta bertako barietateen garrantziaz mintzo ginen. 2017an zehar ere, bion artean egindako elkarrizketetatik abiatuta Marcek idatzi zuen Aretxabaletako Tomatea. Bioaniztasuna, lurraldea eta jakintza partekatua liburua, eta 2018an argitaratu zuen. Aretxabaletako udalarekin batera atera zuten Marcek eta Cristina Enea Fundazioak liburuaren argitalpena. Liburua aterata, aurkezpena egin zuten herrian, eta aurkezpenarekin batera ekimentxo bat ere egin zuten: bertako tomate landareak banatu zituzten Ekolandare mintegiko Ione eta Ainarak. Horren guztiaren antolakuntzan Isa eta Debagaraiko Ainarak ere parte hartu zuten. 2018. urte horretan sendotu zen Ainara, Isa, Marc eta lauron arteko elkarlana, eta Aretxabaletako Tomatearen Asteari begira zenbait proposamen egin genien, egitarauan txerta zitzaten. Alde batetik, berriz ere egongo ginen Marc eta biok hitzaldiaren egunean. Urte horretan, baina, hitzaldi formatutik aldenduz ekoizleekin batera tomateen bueltan elkartzea erabaki genuen, Aretxabaletako Tomatearen baitan sortutako aniztasuna zein konfusioak aztertzeko. Halaber, tomate kontserbak egiteko tailerra egin ordez, haziak ateratzeko tailerra eman zuen Marcek. Azkenik, haziak ekoizten dituen Aleka elkarteko kide bat azokara joan zen haziak saltzera. Horrela, Aleka bera sartu zen Astearen antolatzaile edo babesle gisa. Izan ere, Marc eta biok horren izenean ere parte hartu izan genuen aste horretan. 2019ko Astean, aldiz, gure parte-hartzea berriz ere mugatu egin zen. Kasu horretan, astean zehar egin zen haziak ateratzeko tailerra, eta azokan Alekaren postua eta haziak ateratzeko erakustaldia izan ziren gure parte-hartzea, kasu honetan nirea edo biona baino, Marcena erabat. 274
Badira jada 4 urte Aretxabaletako Tomatearen Astea antolatu eta egiten dela. Zenbait unetan, azokan edo hitzaldiren batean egon naizenean ekimenaren seriotasun eta ondorioen inguruan zalantzak sortu zaizkit. Izan ere, maiz oso pertsona gutxi egon gara hitzaldi edo tailerretan, eta askotan berdinak urterik urte. Halaber, azokatik jendea pasatzen bazen ere, ez nuen sumatzen ekimenarekiko berebiziko interesik. Hori bai, azkenengo urteotan bereziki jende asko gerturatu da azokara Aretxabaletako Larrosa tomatearen hazi edo landare eske. Perspektibaz begiratuta, baina, egonkortu den ekimena dela ikusten dut, pixkanaka-pixkanaka herrian toki bat hartu duen ekimena, alegia. Ikusi ditugun beste ekimen guztiekin batera, honen bidez tomatearen berri ematen da, tomatearen historia kontatu egiten da, tomateak beraiek erakutsi egiten dira, eta haziak ere zabaldu egiten dira. Aste horren aitzakiaz, halaber, bertako komunikazio proiektuak zein bestelako komunikabideak gerturatzen dira ekimenetara edota Ainara eta Isa teknikariengana, eta irrati, egunkari zein telebistek herritik eta bailaratik harago zabaldu egiten dute tomatea. Argi dago ekimen hauek ez direla nik aldez aurretik espero nitzakeenak. Herri osoa ez dago tomatearengan inplikatuta, eta ez dira asko tomatea bere eta bertakoa sentitzen dutenak. Hala ere, galdetzen diot nire buruari, horrelako produktu bat sortzen denean, elikagai baten 275 Irudia 15: 2019ko Aretxabaletako Tomatearen Astea. Iturria: Turismo Debagooiena. Irudia 14: 2018ko Aretxabaletako Tomatearen Astea. Iturria: Turismo Debagoiena
inguruan patrimonializazio moduko prozesu bat gertatzen denean, alegia, horren bueltako ekimenak eta atxikimenduak prozesuaren aurretikoak al dira beti, edo prozesuarekin berarekin sortzen dira? Jendea dago patrimonializazioaren oinarrian, edo produktua eta bere inguruko ekimenak balizko lotura horren ilusio edo lilurak dira? Kasu honetan, argi ikusi dugu lotura bat egon badagoela tomate horrekiko. Bailarako zein Gipuzkoako barazkigintzan eta nekazaritza ekologikoan gakoa izan da, bidelagun hobeezina kasik. Herrian ere, bere tokia izan du, sare informalen bidez batez ere. Orduan, aitortzaren plazara, fokuetara eta karteletara jauzi egiten duenean, kale, azoka eta kultur etxeetan ez ditugu tomate horren bueltan egon diren guztiak topatzen, ezta gehienak ere, baina horrek ez du esan nahi tomatearen inguruan oinarri sendo bat ez dagoenik. Hori bai, ekimen hauekin proiekzio berri bat ematen zaio, g-une eta sare berri batzuetan kokatzen da tomatea eta subjektu eta interes berri batzuk sartzen dira horren historian. Horrekin, tomateari berari zein bere inguruko nekazariei bultzada eman nahi zaie. Halaber, Aretxabaletako herriari zein ekimena antolatzen dutenei ere tokia egiten die tomateak. Edonolakoak direla interesak, tomateak, herria, elkarteak eta ekoizleak gurutzatu egiten dira, eta ekimenek guztiei eragiten diete. Aretxabaletako Larrosa tomatearen meta-historia: Marc eta bion eragina tomate horrengan Aurten ere -2018an gaude-, hirugarren biderrez, Aretxabaletako Tomatearen Astea antolatu dute. Aurten ere Astea egin behar zen, eta maiatzean Marcek idatzitako liburua atera zenez, Marcekin harremanetan egon ziren Ainara eta Isa. Hori dela eta, urtean zehar harreman aktiboagoa mantendu izan dugu eta hortik sortu da gure esku-hartzea Astearen antolakuntzan. Besteak beste, tomatearen asterako, aurten, hitzaldiaren ordez zerbait partekatuagoa eta parte-hartzaileagoa egitea proposatu genien. Hainbatetan jaso ditugu Aretxabaletako tomatea zein den "kolokan" jartzen duten komentarioak. Baten batek ere iruzurra aipatu digu noizbait. Beraz, zalantza dugu ea izen berdinarekin barietate ezberdinak izendatzen ari ote diren, edota barietatearen baitan barietate berriak sortu dituen dibertsifikazio-prozesurik egon den. Horren aurrean, interesgarria iruditu zaigu zenbait baratzezain eta tomaterekin batzea, tomateen inguruan hitz egiteko eta euren antzekotasun-ezberdintasunen inguruan berriketan jartzeko. Marc eta bion ardura izan da hau antolatzea. Gaurko, tomate honen historiaren protagonistak gonbidatzen ahalegindu gara, eta bereziki emakumeak etorrarazten. Halere, gonbidatu ditugunen artean gehienak gizonak izan dira eta gainera gonbidatu ditugunetatik bakarrik gizonak gerturatu dira. Beraz, ekimena gizonen topaketa bilakatu da, gizonen eta beraien tomateen topaketa, apur bat. 276
Aspalditik horietako batzuk ikusi gabe. Bereziki Goiko baserriko Pedrok harritu nau, pozik agurtu nau eta. Patxik ere, gertuko, "errua" bota digu, lehenago ez baikara joan berarekin bazkaltzera, askotan egin bezala. Keparekin gutxi egon naiz, eta Teorekin, betiko lez, musua eskatu eta zerbait komentatu dugu. Areto nagusian ez egitea eskatu genuen, horrek zailtzen baitu formatu parte-hartzaileagorik egitea. Marc eta biok lehenago heldu gara, Debagaraia elkarteko Ainararekin batu, eta gora abiatu gara, espazioa prestatzen hasteko. Aulkiekin borobiltxo bat egin, arbelean inguruko herriak marraztu, eta mahaiak prestatu ditugu. Horretan genbiltzala jendea heltzen hasi da. Azkenean soilik 4 pertsonek ekarri dituzte tomateak, beraien artean Hazianitz baserriko Teok eta Goiko baserriko Pedrok. Papertxo batean euren izena -beraiena edo baserriarena- apuntatu ditugu, baita zein herritik datozen ere. Paperaren atzean euren tomateak jarri ditugu, baten bat gora begira eta baten bat behera begira, goiko partea zein behekoa ikusgarri egon daitezen. Tarte honetan ezagutzen ez nituen bi gizonekin berriketan egon naiz. Halako batean, erretretan sartzeko adinaren bueltan egon behar duen batek sakelakoa atera eta bere baratzeko tomateak erakutsi dizkigu, argazkitan. Argazki bat erakutsi digu eta bertan dituen 4 tomate klase agertzen dira. Berak tomate horien haziak gordetzen ditu, eta 4tik 3 arrosa-moreak dira. Horietako bat, Aretxabaletakoa. Bitxia izan da bera bere tomateen inguruan hitz egiten ikustea. Bere tomateekiko atxikimendua eta harrotasuna nabaritu diot. Horrezkero berotzen hasi gara. Bai gu -Marc eta biok- eta bai beraiek. Kontatzeko gogoa sumatzen zen giroan. Kepa eta Patxik, aldiz, ez dute tomaterik ekarri. Urte txarra izan da, eta jada ez dute tomaterik. Halere, haziak gordeta ditu Patxik behintzat, aurreko urtetakoak. Aurten Goiko baserriko eta Urdintxa tomateak izan ditu jarrita. Antzekoak/berdinak, dio. 277 Irudia 16: Aretxabaletako Larrosa tomatearen historia eta mugimenduak osatzen. Iturria: Nik egina.
Tartetxo bat itxaroten egon eta gero, jesarri gara, hizketaldiari ekiteko. Marc eta biok prestatutako gidoia jarraitzen ahalegintzen gara, baina bertaratu direnen hitz egiteko gogora moldatzen bukatzen dugu. Orokorrean, tomateak egin duen ibilbidea denon artean berregiten dugu, arbelean horixe bera jasotzen dugun bitartean (ikus Irudia 16). Tomatearen ibilbideaz gain, bakoitzak tomateak nola landatu, haziak nola gorde eta erein, eta barietatea nola zabaldu duen ere jasotzen dugu. Orokorrean, aurreko ataletan kontatu duguna da bertan berriz ere azaleratzen dena. Hala ere, guk zalantza batzuk argitu nahi genituen arren, bertan zalantza berriak agertzen zaizkigu. Ematen du historia argitzear dugunean -ordurako Marcek jada liburua argitaratu du-, berriz ere korapilatu eta zalantza berriak agertu behar direla. Daukagun zalantzetako bat tomatearen dibertsifikazioarekin lotuta dago. Pertsona ezberdinei entzunda diegu barietatea degeneratu egin zaiela; beste batzuei, batzuek Aretxabaletako Larrosa izenarekin barietate horrena ez diren tomateak landatu eta zabaltzen dituztela; baten bati, baratzean Aretxabaletako Larrosa izateaz gain, Urdintxa ere baduela, bi ezberdin balira bezala. Hori dela eta, historiaren parte direnak eta berauen tomateak elkartuta, hori argitu nahi izan dugu. Hartara, mintzaldia zutik eta tomateen bueltan bukatzen dugu (ikus Irudia 17). Tomateak nahiko ezberdinak dira beraien artean, batez ere tamainari dagokionean eta heldutasun puntuari dagokionean. Hala ere, beraien arteko antzekotasunak ere nabarmenak dira. Horiei begira, balorazioak egiten jartzen dira berehala. Teok azpimarratzen du maneiuak duen eragina. Adibidez, tomate batzuek goiko partea berde samar dute, beheko partea helduta egon arren, eta Teok berehala daki negutegipean landatuak izan direla eta beroa pasa dutela. Orokorrean, antzekoak diren arren, Teok ikusten du mahai-gainean dauden tomateen artean batzuk Aretxabaletako Larrosaren ezaugarrietatik apur bat urrunduta daudela, batez ere formari dagokionean. Edonola ere, mahai-gainean beste elementu bat ere jartzen dute. Irailaren bukaeran gaude, eta azkenengo tomateak dira gaur aurrez aurre ditugunak. Gainera, tomateentzako oso urte txarra izan da. Normalean, sasoiaren bukaerakoak ere arraroenak dira, txikiago geratu ohi dira, besteak beste. 278 Irudia 17: 2019ko Aretxabaletako Tomatearen Astean baitan egindako solasaldi-dasta, Aretxabaletako Larrosa tomateak. Iturria: Nik egina.
Azkar bukatzen dugu dasta eta tomateen inguruko hizketaldia. Gustura gauden arrean, berandu da eta nork bere etxerako bidea hartu behar du. Azkar jaso, eta nik ere martxa egiten dut. Etxerako bidean, tomateen bueltako irudia daukat grabatuta, eta bat-batean bitxi eta arrotz egiten zait sortu eta bizi izan duguna. Aurrean oso antzekoak ziren tomateak izan ditugu. Orokorrean, era ekologikoan ekoiztuak. Denak bertako barietateak. Denak onak, oso. Hala ere, horiek bereizteko eta sailkatzeko beharra izan dugu. Bitxi suertatzen zait orain azkenengo hau, kasik absurdo bilakatzeraino. Nondik bereizteko behar hori? Nondik oso tomate onen artean beraien artean zeintzuk ziren gozoagoak epaitzeko beharra? Pentsatzen dut bakarrik barietate honen bueltan berebiziko interesa dugunoi interesatu ahal zaigula hori, kanpotik ikusita denak berdina eta onak baitira. Baina beste zerbait ere ikusten dut egoera honetan. Tomateen bitartez euren burua bereizten dutenei ere axola zaie tomateak bereiztea. Tomate horiek "berdinak" diren arren -hau da, barietate berekoak-, ez dira guztiz berdinak. Bakoitza toki batean landatua eta gordea izaten da, eta horrek bereizten ditu. Esan bezala, tomateek ere toki eta pertsona horiek bereizten dituzte. Idazteko eran azalarazi nahi izan dudanez, Marc eta biok ikerlari-kazetari roletatik haragoko esku-hartzea eta eragina izan dugu Aretxabaletako Larrosa tomatearen inguruko harreman, praktika, jakintza eta memorietan. Beharbada, hobe nuke esatea ikerlari eta sasi-kazetari rol horietatik, hain zuzen, izan dugula eragin hori. Eta bietan egiatik zerbait dago. Izan ere, ikerketan aurrera egin ahala ikertu dugunarengan eragina izan dugu. Halaber, ikerlari lanetatik harago, zenbait ekimenetan antolatzaile rol aktiboa izan dugu, sektorearengan inplikazio handiagoa harturik. Edonola ere, azkenengo kasu hauetan ere, gure ikerlari alderdia etxean utzi ezinik, ekimen horiek gure ikerketetarako baliatu izan ditugu. Azaldutako azkenengo egoera horren adibide argia da. Azpiatal honetan, Aretxabaletako Larrosa tomatearen kasuari itxiera ematen hasiz, horren historian eta izaeran Marc eta biok -izan- dugun eragina aztertuko dut, horren historiaren beste protagonisten ondoan subjektu gisa agerturik. Lehenago esan bezala, nork bere eraginak aztertzea ikerlariaren ardura dela uste dut. Kasu honetan, Aretxabaletako Larrosa tomatearen hirugarren fasean sartzen gara jokoan Marc eta biok, eskutik baina ez beti batera, ez beti norabide berean, eta ez beti helburu eta interes berdinekin. Subjektuak erabat dibertsifikatuta daudenean, tomatearen belaunaldi ezberdinen arteko lotura eta haria zenbaitetan galduta dagoenean, eta tomateak ugaltzetik haragoko inplikazioak daudenean sartzen gara jokoan Marc eta biok, alegia. Hortaz, gure lana ez da izan tomateak landatu, haziak gorde eta erein, eta gero zabaldu. Guk tomatearen historia eta bere inguruneko sarea zabaldu ditugu, eta beste batzuek ugaldutako haziak eta landatutako landareak banatzeko eta zabaltzeko lana egin dugu. Halaber, tomate horren inguruan zalantzak eta konfusioak agertzen hasiak zirenean agertu gara gu. Hainbatetan, izen berdinarekin tomate ezberdinak izendatzen zirela esan izan digute, eta hainbatek horren aurrean kezka adierazi du. Alde batetik, iruzurra egiten ote ari zen beldur 279
zen hainbat. Bestetik, barietatearen inguruan nahasmendua sortu eta barietatea galduko ote zen izuz zen beste hainbat. Era berean, dibertsifikazio-prozesu luze eta zabal baten ostean edo agian bukaeran, homogeneizazio-, singularizazio- eta pribatizazio-joera batzuk sumatzen genituen guk hasiera batean. Hau da, barietatea bi "mehatxu"pean sumatzen genuen, gehiegizko edota araurik gabeko dibertsifikazioaren mehatxupean eta, era berean, edo aurrekoari erantzunez, singularizazio eta homogeneizazioaren mehatxupean. Biek ala biek, barietatearen izaerari eta unizitateari eragingo zioten. Agian, barietate baten definizioan eta zaintza-prozesuetan dagokien berezko kontraesana edo paradoxa da hori. Izan ere, barietatea bere baitan gorde nahi denean, bere aniztasuna eta heterogeneotasuna mugatu egiten da. Halaber, barietatea gordetzeko zabaldu nahi denean maiz ezaugarri zehatz batzuetan itxi eta mugatu gabe egiten da, eta hor dibertsifikazioan galtzeko arriskua agertzen zaigu. Testuinguru honetan, bi beldur horiek genituen guk, baina singularizazio eta homogeneizaziorako joerak kezkatzen ninduen gehien bat ni, behintzat hasiera batean. Hori dela eta, barietate horren bueltan izan ditugun esku-hartzeetan landutako bioaniztasunaren galeraren gaia eta bertako barietateen garrantzia lantzen ahalegindu gara. Hala eta guztiz ere, tomate horren historia -bat balego bezala- (ber)egin izan dugun heinean, historia bat jaso eta kontatu izan dugu, eta horrek, berriz ere, horren inguruan kontatu diren askotariko istorio eta historiak mugatzeko arriskua ere badakar. Egin ditugun lan eta bestelako ekimenekin, Marc eta biok bost eremu edo bost modutan izan dugu eragina tomatearengan. Lehenik eta behin, historia bera berregitean historiari, istorioei zein tomatearen inguruko bestelako elementuei eragin diegu. Bigarrenik, izenak gatazkatsuak eta anitzak izan diren historia honetan guk izen bat edo bestea erabiltzen dugunean ere tomatearen izen eta aitortzarengan ari gara eragiten. Hirugarrenik, historia berregitean horretan parte hartu duten batzuei aitortza eman diegu, eta historiaren partaideak harremanetan jarri ditugu. Laugarrenik, historia horren barruko aniztasuna jaso eta aitortza eman nahi izan diogu, barietateak egun duen izaera eta indarra horri lotuz. Azkenik, balizko pribatizazio-prozesu baten atarian, horri aurre egingo dioten sare eta historia indartu -nahi- izan dugu. Ikusiko ditugu banan-banan eragin hauek. Finean, Marcen lana eta nire lanaren parte handi bat Aretxabaletako Larrosa tomatearen historia (ber)egitea izan da. Horrek, tomateari eta historiari berari eragin izan dio. Hortaz, horren balorazioa egitea komeni da. Lehenik eta behin, historia osatzeko, Aretxabaletako Larrosaren genealogia egin nahi izan dugu, horrela izendatu ez arren. Historiaren haria - genealogikoa- aurkitu nahi genuen, tomateak, haziak eta landareak zein eskutatik zein 280
eskutara, zein baratzetatik zein baratzetara, eta zein baserritatik zein baserritara pasa diren jakin nahi genuen, alegia. Horrekin, barietatearen jatorrira joan nahi genuen -jatorri bat balego bezala-, eta horren inguruan zeuden nahasmenak argitu. Aitzitik, jatorri bila joan garen honetan jatorria non jarri guk erabaki dugula argi ikusi dugu. Jatorriak indar politikoa du, eta horregatik bilatu eta eraiki nahi izan dugu. Hortaz, erabaki politikoa da jatorria non eta nola jarri ebaztea. Jatorria ezartzearekin batera, tomateari izaera bat eman eta aitortzen diogu, eta denbora baten barruan kokatzen dugu bere historia. Tomatea produktu eta merkantzia bilakatzen ari den honetan, edukiz betetzen dugu produktua bera, eta eduki horiek -tomateari erantsitako balioek, alegia- salgarri -edo ez- bilakatzen dute. Horrekin batera, tomatetik harago doazen balio, harreman eta sinesmenak ere elikatzen ditugu tomatearekin eta tomatearen jatorriarekin. Esaterako, tomate bati "euskal" abizena jartzen diogunean salgarriago egingo duelakoan eransten diogu balio hori, euskalduntasun hori, alegia. Halaber, euskalduntasunari ere eragiten diogu. Kasu honetan, Marcen liburuan tomatea "Aretxabaletako Tomatea" da eta bere historia Keparekin hasten da. Nik, aldiz, historian bertan Goiko baserria eta Urdintxaren baratzea kokatu nahi izan ditut, historiaren barruan aniztasun gehiago eta izenen aldaketak eta lekualdatzeak jaso nahian. Halaber, tomatearen genealogia osatzean lehenago "ezberdinak" ziren tomateak harremanetan jarri eta parekatu egin ditugu. Esaterako, Aretxabaletako Larrosa Goiko tomatetik datorrela esan dugu. Tesi honetan tomate ezberdin gisa aurkeztu, eta era berean tomate berdinak direla esaten dut, Aretxabaletako Larrosa tomatearen historia Goiko baserriko tomatearekin hasten dudan heinean. Halaber, urte hauetan zehar tomate hauekin guztiekin lan egin dutenak harremanetan jarri ditugu, beraiek eta beraien tomateak hain zuzen. Beraien tomateak "berdinak" direla ere ikusi ahal izan dugu. Horrenbestez, ezberdina edo ezberdindua zena, eta hortaz aniztasuna biderkatzen zuena, parekatu egin dugu. Hau da, Goikoko, Urdintxaren eta Aretxabaletako Larrosa tomateak hiru izan ordez, bat direla esan dugu. Tomatea berdintzeko keinu hau bera mugatzailea da, eta tomate horien bueltako aniztasun soziala mugatzen du. Halaber, tomate horiek parekatzen ditugun heinean elkarren ordezko bilakatzen ditugu eta gerta liteke uneren batean ezagutu dugun baratzetako batean bertako tomatea utzi eta historian aitortza hartu duen beste baratzeren batera joatea tomate eske. Gerta liteke, eta gertatu da. Ikusi bezala, Peioren loba joan zitzaion Teori tomate bila, beraien etxekoa galduta zegoelakoan. Pentsa genezake hor ez dagoela arazorik, tomate berdinak diren heinean ordezkagarriak direla, alegia. Hala ere, baratze hauetan urte asko daramatzate nork bere haziak gordetzen eta ugaltzen, eta denak barietatearen beraren parte diren arren, egokitzen 281
joan izan dira lur horietara eta landatzen dituzten horien praktiketara. Barietatearen barruan aniztasuna egon daitekeela jakitun, ez dira erabat ordezkagarriak. Zentzu honetan, ordezkagarritasunaren ideia hori sortzea arriskutsua da. Edonola ere, historia berregin dugun honetan baratze eta baserri horiei guztiei garrantzia eman diegu, nork bere tomateari duen atxikimendua jaso egin dugu, eta egin duten lanari aitortza eman diogun heinean atxikimendu hori sendotu dugula pentsa dezakegu. Atxikimendu horrek bereizten ditu tomate horiek, eta tomateen ordezkagarritasunaren aurrean prebentzio gisa uler dezakegu. Azkenik, barietatearen Hari genealogikoa, Jatorria eta Historia aurkitu eta osatu nahi izan dugun honetan, zalantzak argitu eta "gezurrak" deuseztatu nahi izan ditugu, era kontziente batean izan ez arren. Horrela, tomatearen bueltako istorioak sortzen eta elikatzen zituzten elementuak historiatik atera ditugu, eta horrekin batera istorioak ere deuseztatu egin ditugu. Hala ere, istorio horiek eta gerora guri zalantzak sortu zizkiguten hutsuneak gakoak izan dira tomateari aureola mistiko bat emateko. Nondik zetorren ez jakiteak, izenik gabeko moja batek ekarri izanak, edota Ameriketatik etorri izanak, indarra ematen zioten tomatearen istorioari eta tomateari berari, urrutiko jatorri ezezagun eta mitikoa ematen baitzioten, eta berezi egiten baitzuten tomatea. Zentzu honetan, balizko "egiazko" historiaren bila, istorioei indarra ematen zien elementu bat ez ote diegun kendu galdetu izan diot nire buruari hainbatetan. Neurri batean, lurtarrago bilakatu dugu tomatea, eta apika hori barietatearen kalterako suerta daiteke. Bigarrenik, Marc eta bion lanak beste eremu batean izan du -edo izan dezake- eragina: tomatearen izenean. Ikusi dugun bezala, barietate horren bueltan izen ezberdinak erabili izan dira. Hasiera batean baserri edo baratzezainei lotu zitzaizkien tomateari emandako izenak, baina barietateak publikotasuna irabaztearekin batera berezko izen bat eman zitzaion. Hau da, landatzen den tokian landatzen dela, barietateak bere izen propioa du. Hala ere, izen hori toki eta pertsona zehatz batzuek eman zioten, eta horrek ere lotura sortu du barietatea eta beraien artean. Ikusi dugun bezala, hasierako "Aretxabaletako Mozkorra" izenarekin desadostasuna eta deserosotasuna erakutsi zuen Kepak, eta Miren eta Teok aldatu egin zioten. Hortaz, tomateak "berezko" bi izen hartu zituen, "Aretxabaletako Mozkorrarekin batera, "Aretxabaletako Larrosa" izenarekin ere ezaguna egin baitzen. Handik aurrera, zenbaitek, "Larrosa" baino "Morea" ere deitu izan dio. Egun, nik hiru izenak entzun izan ditut barietateari berari erreferentzia egiteko. Gainera, batzuetan gazteleraz eta batzuetan euskaraz entzun ditut. Azkenik, azkenengo urteotan bereziki Aretxabaletan egin diren ekimenetan koloreari eta tomatearen ezaugarriei erreferentzia egiten dien "abizena" kendu eta "Aretxabaletako Tomatea" izenarekin aurkeztu izan dute hainbatetan. Barietateak 282
Debagoienatik harago ospea hartu duen honetan, gero eta gehiagotan handik kanpo ere ikusten dugu "Aretxabaleta" izenarekin, "Larrosa", "Morea" edo "Mozkorra" abizena kenduta. Hortaz, ematen du izenean bertan ere mugimendu bat egoten ari dela eta Hazianitz baserrian jarri zioten izenetik ere independizatzen ari dela. Beharbada, horrek tomatearen inguruko egungo sareak eta praktikak ondo islatzen ditu, hirugarren fase honen aldaketak, alegia. Hala ere, oraindik erabiltzen dira bestelako izenak, eta ezin dugu esan "Aretxabaletako Tomatea" izenak erabat gain hartu dienik. Testuinguru honetan, garrantzia hartzen du guk ere tomatea nola izendatzen dugun, bereziki kanpora begira egiten diren ekimen edota argitalpenetan. Marc Badalek idatzi duen liburuan, adibidez, herriari lotzen dio tomatea, eta bertan erabiltzen ari den izena jasotzen du berak izenburuan. Jada esan bezala, liburuak "Aretxabaletako Tomatea" dauka izenburu. Nik, aldiz, beste hautu bat egin dut. Alde batetik, tomatearen historia berregitean uneak uneko izena erabiltzen ahalegindu naiz, zenbait unetan hori zaila dela jakitun. Beste alde batetik, modu orokorrean barietateaz hitz egitean "Aretxabaletako Larrosa" izena lehenestea erabaki dut. Izan ere, hori da Miren eta Teok tomateari eman zioten izena eta beraien ingurunean onartua izan zen izena. Azkenengo urteotan "Aretxabaletako Tomatea" izena lehenetsi den arren, eta izen horrek azkenengo urteotako joerak ondo islatzen dituen arren, zilegitasun eta aitortza eman nahi nien izena jarri zioten baratzezainei. Halaber, elikagaiak ondare bilakatzeko prozesuen baitan lurraldeekiko loturak nola sortzen diren eta jatorriak nola sortu eta ekoizten diren sakonki aztertu behar dela iruditzen zait. Horregatik, Aretxabaleta herriarekin bakarrik lotzen duen izena baino, tomateari berari, bere historiari, bere inguruneko harremanei, eta berarekin lan egin izan dutenei erreferentzia egiten dion izena lehenetsi dut. Aretxabaletako Larrosa izenak Hazianitzera eramaten gaitu, eta hemen azaldu ditugun harreman, praktika eta sareetan kokatzen du tomatea. Hirugarren fase honetan ikusi dugun bezala, tomatea bere hari genealogikotik eta bere inguruneko praktiketatik urruntzen ari den honetan, "Aretxabaletako Larrosa" izena mantentzeak errotutako historiari eta memoriari toki gehiago egiten diola iruditzen zait. Hau esanda, une zehatz batzuetan, testu barruan beti, eta ez inola ere izenburuetan, "Aretxabaletako tomatea" edo "Aretxabaletakoa" izenak erabili izan ditut, idazkera eta irakurketa errazte aldera. Hirugarrenez, barietatearen historia berregitean hainbat pertsonari lehenago emanda ez zitzaion aitortza eman diogu, eta historiaren partaide bilakatu ditugu. Halaber, beraien artean 283
harremanetan jarri ditugu. Hau da bereziki Goiko baserriko anaien kasua, baita Urdintxarena berarena eta bere loba Peiorena ere. Halaber, Kepa eta Teoren eskuetatik pasa eta gero, tomatearen historian lan handia egin duten zenbait emakume ere lerro hauetara ekarri nahi izan dut, besteen ondo-ondoan. Hasierako istorioan Kepa eta Teo ziren horren protagonista nagusiak. Hainbatetan beste izen batzuk agertzen ziren arren, gizon gutxi batzuen izenak nabarmentzen ziren. Orain, aldiz, beste pertsona eta ekimen batzuei ere garrantzia eman nahi izan diegu, tomatearen historian ñabardura eta harreman gehiago jasoz. Pertsona horiei aitortza emateaz gain, horrek beste bi ondorio izan ditu. Alde batetik, pertsona horietako gehienak bizirik daude, Urdintxa kenduta. Historian une ezberdinetan agertu arren, tomatea landatzen eta zaintzen jarraitzen dute. Garaikideak dira. Dena dela, duela gutxira arte askoren artean ez zuten elkar ezagutzen, eta ez ziren historia beraren parte sentitzen. Izan ere, historia hori, orain jaso eta ezagutu dugun moduan, ez zen existitzen orduan. Orain, ostera, beraietako askok elkar ezagutu du, eta 2018an Aretxabaletako Tomatearen Astearen baitan egin genuen ekimenean beraien historiak eta tomateak partekatu ahal izan zituzten. Bestetik, tomatearekiko zaintza lanaren eta arduren atzean pertsona gehiago kokatu ditugu orain, Kepa eta Teorengandik harago. Esan dezakegu duela gutxira arte beraiek zirela tomate horren aita sozialak eta aita aitortuak. Kepak nonbaitetik landareak jaso, barietatea adoptatu - seme-alabatzat hartu-, eta zaindu egin zuen -eta egiten du-, "independizatu" zitzaion arte. Teok -eta Mirenek, jakin dugu gerora- ere barietatea adoptatu eta zaintzen eta ugaltzen jarraitu zuten. Kepa eta Teoren artean jada partekatua zen aitatasun hori, aldiz, zabaldu egin dugu tomatearen historia zabaltzearekin batera. Horretan emakume gutxi sartu badira ere -aitortza jaso dutenak-, aitatasunetik gurasotasunera pasa garela esan dezakegu. Edo, hobe esanda, pasa nahi dugula. Tomatearen aitatasun edo gurasotasun hori zabaltzean pertsona batzuk deseroso sumatu ditugu, ordura arte beraiena zena eta beraiei aitortua zitzaiena partekatzen hasi behar izan baitute. Gizakion kasuan aitatasunarekin gertatu bezala, -gehiegi- partekatu ezin daitekeen zerbait da orain ere barietatearekiko gurasotasun hori. Zentzu honetan, zalantza dut eta ikusteke dago tomatearekiko duten atxikimenduari eragiten dion horrek. Hau da, ea ordura arte "beraiena" zena eta beraiei aitortza eta izana ematen ziena partekatua izatera pasatzen denean lotura txikitu egiten den. 284
Laugarrenez, Aretxabaletako Larrosa tomatearen historia osatzean, historian bertan sortu eta artikulatu den aniztasuna jaso eta nabarmendu nahi izan dugu. Esan bezala, hasiera batetik kezka sortu zitzaigun Marc eta bioi, ea barietate horri horrenbeste presentzia eta garrantzia emanez beste batzuen desagerpena ez ote zen eragingo. Halaber, barietate batek ospea hartu eta bere inguruan merkatua sortzen duenean, maiz, produktu bilakatzen da. Produktuek identifikagarriak izan behar dute, hortaz, homogeneo eta egonkorrak. Horrenbestez, barietatearen historia berrosatu eta barietatea bera ezagutu nahi genuen, prozesu honetan aniztasuna sortu edo galarazi egin den aztertzeko. Gaur egun, hasieran sumatzen genuen homogeneizaziorako arriskuak darraiela uste dugu. Hala ere, orain arte barietatearen bueltan emandako prozesuetan aniztasuna ere ikusten dugu. Horren inguruan eman diren harreman, sare eta praktiken aniztasuna barietatearen beraren aniztasunaren oinarria eta bermea direla ikusten dugu. Hortaz, aniztasun sozial hori ere nabarmendu nahi izan dugu. Halaber, subjektu, praktika, harreman, sare eta egiteko moduen aniztasun horrek sektorea bizirik dagoela erakusten digu. Merkatuaren logikatik haragoko praktikak eta harremanak bizirik daude oraindik gaur egun, eta horiek dira aniztasun horren bermea. Edonola ere, merkatu logikatik kanpo dauden baratzezain gehienak nagusiak dira. Orduan, ikusi beharko dugu belaunaldi horrekin batera beraien ekiteko moduak ere desagertzen diren, edo lekukoa hartzen zaien. Berriz ere, beraien historiak, praktikak, jakintzak eta egiteko moduak jasotzeak horiexek iraunarazten ditu edo iraunaraz ditzake. Azkenik, lan honen hasieran bolo-bolo zebilen barietatearen pribatizazioaren beldurra. Pribatizazio hori ez da gauzatu, baina gertatu zitekeen. Arrisku horren aurrean, barietatearen bueltako aniztasuna mantentzea eta sare eta harremanak indartzea prebentzio-neurriak dira. Kasu honetan, historia berregitean, hainbat pertsonari aitortza ematean eta beraien artean harremanetan jartzean barietatearen bueltako sare eta harremanak indartu dira, baita barietatearekiko atxikimendua ere. Orain barietatea jada ez da nork bere etxean duena, nork bere izenarekin izendatzen duena. Pertsona horiek, Goiko baserriko anaietatik hasita, Aretxabaletako Larrosa tomatean inplikatuta daude, eta gainera elkar ezagutzen dute. Balizko pribatizazio baten aurrean, horri aurre egiteko sarea indartsuago dago orain. Halaber, barietatearen izaera komunal eta partekatua jasota eta dokumentatuta dago jada, eta hori ere pribatizazioa ekiditeko neurria da. Azkenik, barietatearen erabilera biderkatzen joan izan da azkenengo urteotan. Gero eta mintegi gehiagotan ereiten da, gero eta baratze gehiagotan landatzen da, eta gero eta azoka eta otar gehiagotan saltzen da. Hortaz, pribatizazio horrek 285
jende gehiagori eragingo lioke, eta horrek ere balizko prozesu horren aurrean babestuago uzten du barietatea. *** Azkenengo azpiatalean kasuaren itxiera hasi dut dagoeneko. Izan ere, Marc eta biok egindako ekimenak eta esku-hartzeak gure ikerketekin estuki lotuak egon dira, eta beraz, egin dugunaz aritzean, aztertu dugunaz ere aritu naiz. Hala ere, itxiera hori borobildu nahi dut orain, barietatearen azkenengo faseari eta kasuari berari ere itxiera emanez. Aretxabaletako Larrosa barietatearen historiaren hirugarren faseak ezaugarri berri batzuk hartu ditu. Lehenik eta behin, azkenengo fase honetan jada ez dut belaunaldiez hitz egin. Izan ere, barietatea mugitzean jada ez dira nabarmenki baloratzen eta kontuan hartzen pertsonen arteko harremanak eta haziek egiten duten ibilbidea. Hazia mugitzean, berarekin batera mugitu egiten dena bere izen finkoa da, baita barietatearen nozioa bera ere. Hau da, barietatea da eman eta zaindu egiten dena. Horretarako, barietateak ondo definituta eta finkatuta egon behar du, eta hori bi modutan gertatzen da. Alde batetik, izena finkatu egiten da. Kasu honetan, trantsizio unetik jada izen bat finkatu zitzaion, baina hirugarren fase honetan hartzen du horrek berebiziko garrantzia, hazien inguruko harremanek galtzen duten heinean. Izenarekin batera, barietateak ere definituta egon behar du. Izenari ezaugarri batzuk lotu behar zaizkio. Hori azkenengo bi hamarkadotan -bigarren eta hirugarren fasean, alegia- garatu da modu ezberdinetan. Alde batetik, barietateen inguruan egin diren entseguek berebiziko garrantzia izan dute barietatea ezagutu, ezaugarritu eta ezaugarri zehatz batzuekin ezagutarazteko. Bestetik, INTIAk egindako erregistroak ere horretan sakontzen du, praktikan erregistro horrek eragin txikia izan badu ere. Azkenik, barietateak izena hartu eta bere jatorrizko guneetatik urrundu den heinean, izena ezaugarri edo tomate zehatz batzuekin lotzeko ahotsak ere nabarmendu dira, "benetako" Aretxabaletako Larrosa zein den argi egoteko, hori ez nahasteko, eta horren bueltan iruzurrik ez gertatzeko. Azkenengo bi prozesu hauek -barietatea izen eta ezaugarri batzuekin lotzea- barietatea eta tomatea "produktu" bilakatzeko edo objektibizatzeko prozesu edo joerekin batera gertatu dira. Ikusi dugun bezala, barietatea bere jatorritik urrundu da, baratzetatik ere atera egin da, eta horrek elikatu du tomatea identifikatzeko beharra. Horrelakoetan, tomatea bere testuingurutik kanpo agertzen da maiz, bere baitan dauka garrantzia fruituak berak, eta identitate propioa 286
hartzen du, barietateari lotuta. Paradoxikoki -edo ez-, bere jatorritik urrundu den une berean hasi dira Aretxabaleta herrian bertan ere barietatearen inguruko ekimenak egiten eta horri ikusgaitasuna ematen. Tomatea identifikatua egon denean, herriarekin identifikatzea izan da hurrengo estrategia. Lehen zonaldean tomatea bereizi bazen pertsona eta baratze batzuk bereiztearekin batera, orain kanpora begira ere identitatea finkoago hartzen du, eta identifikazioak beste maila bat hartzen du: orain herria da tomatearekin identifikatu nahi dena, tomatea bereiziz eta tomateari aitortza emanez, herriari berari ere ikusgaitasuna eta nortasuna eman nahian188. Ikusten ari garen bezala, eta lehenago jada jaso dudan bezala, produktua identifikatzeak bere ezaugarriak ere identifikatu eta finkatzea dakar neurriren batean, eta horrek joera homogeneizatzailea dakar. Hori zen, hain zuzen, tesi honen hasieran Marc eta biok geneukan beldurra, eta joera egon badagoela ikusi dugu. Hala ere, horrekin batera dibertsifikaziorako joera ere oraindik badagoela aurkitu dugu. Subjektu anitzak, landatzeko eta ereiteko askotariko tokiak, eta barietatea ugaltzeko hainbat bide aurkitu dugu. Hauek guztiak homogeneizaziorako aukeraren aurrean aniztasunaren bermeak dira, behintzat egun. Edonola ere, kasu honetan ikusten dena da homogeneizazio-, singularizazio- eta dibertsifikazioprozesuak eskutik doazela. Beraz, homogeneizazioaren eta dibertsifikazioaren artean tentsioa dagoela ikusten dugu eta, are, biek elkarren beharra dutela, eta hortaz, elkar elikatzen dutela. 188 Sakonduko dut gehiago horrelako prozesuetan Jack barietatearen inguruko analisiaren 6. eta 7. atalean. Izan ere, barietate komertzialaren kasuan prozesu horiek nabarmenagoak dira. 287
horrezkero, eta Jack guztiz aproposa agertu zitzaidan horretarako. Jack tomatearen inguruan gerora ikusi dudan zenbait gako, logika eta harreman jada agertu zen jardunaldi hartan. Esaterako, lehenengo horretan jada pertsonifikatuta agertzen ziren tomate horiek, esan bezala, elkarren antagonista lez. Bestetik, eta aurrekoarekin lotuta, orduko hartan eman zezakeen Aretxabaletako Larrosaz hitz egitean ezustean edo kasualitatez agertu zela Jack tomatea. Aitzitik, gerora ikusi dut zaila dela bata ezagutzea bestearen berri izan gabe, elkarharremanean agertzen direla, alegia: batzuetan antagonikoak, beste batzuetan antzekotasunekin, eta beste zenbaitetan elkarren beharra duten bestea dira. Jardunaldi horretatik abiatuta, orduan, joan nintzen ikergaia zehazten eta bi tomate hauengana gerturatzen. Horren helburua ere, pixkanaka-pixkanaka joan nintzen definitzen. Tomate horien bueltan gertatzen dena ezagutu nahi nuen, baita tomate horien historia eta ezaugarriak ere. Zeintzuk ziren tomate horiek? Zein ezaugarri zituzten? Nolakoak ziren? Zein balio eta toki zuten Gipuzkoako nekazal eremuan? Galdera hauek, besteak beste, gidatu dute tomate hauen inguruan egindako lekuan lekuko lana. Baina, tomate hauek zer diren jakiteko euren harremanetan kokatuz ezagutu behar ditugu. Hori dela eta, Jack tomatea zein eta zer den ezingo dugu guztiz ondo ulertu bere kasua osorik ezagutu arte. Ikusiko dugunez, bere historian zenbait elementu artikulatu da: ekoizpentestuingurua, merkatu-egoera, -harreman, eta -balioak, teknika eta praktika bioteknologikoak, gastronomia eta elikadura-kultura, euskal zein bestelako identitateak, baita tomate honek "berezko" duena ere. Kakotxen artean esaten dut ikerketa honetan zein darabildan planteamendu teorikoan "berezko" kontzeptu problematikoa baita. Izan ere, Jack tomatea bere harremanetatik kanpo ezin dugula ez ulertu eta ez ezagutu esaten badut, hau da, Jack ez dela harreman horien aurretik dagoen eta datorren zerbait esaten badut, Jackek ez du ezer "berezko", Jack ez da ezer "berez". Eta neurri batean horrela da. Ikusiko dugun bezala, bioteknologikoki eratzen den barietatea da, eta era berean tokian toki eta nekazal-praktika zein baldintza orografiko eta klimatologikoen arabera sortu eta ezaugarritzen den tomatea da. Ez da berdina Nafarroako Erriberan edo Gipuzkoan ekoizten dena. Toki batean edo bestean sortzen den produktua guztiz bestelakoa da, baita merkatuan duen balioa ere. Edonola ere, tomate barietate honek baditu bere historian eta arrakastan funtsezkoak izan diren zenbait ezaugarri: bere azal fina da horien artean nagusienetako bat. Hortaz, tomate honen historia zein arrakasta ulertzeko ezinbestekoa da bere ezaugarriak kontuan hartzea, betiere testuinguru zehatz batean sortu diren harreman, sare eta praktika batzuekin elkar-eraginean aztertuz. Halaber, Jacken inguruan hitz egitean "berezkoa" dena eta "eraikia" denaren arteko talka, 340
f.) , baina bertan ez da agertzen "beef" tipologia. Azkenengo hau tipologia komertziala da, eta landare indartsuak, emankorrak, fruitu handikoak, eta goiztiarrak ematen dituzten barietateak definitzeko erabiltzen da. 226 "Zapore eta kalitatea. Hibrido F1, batik bat negutegietan jartzeko gomendatua. Adabetarte oso motzeko landarea eta hosto gutxikoa. "Kuajao" onekoa. Beef moduko fruituak, mamitsuak, oso leunak eta lepoa berde ukituekin. Kalibre handia". Ikus: . [Azkenengo ikustaldia: 2019/06/14]. 342
eta azkenengo informazio teknikoago batzuk ere ematen ditu "produktuaren xehetasunak" atalean. Bertan jasotzen da zein erresistentzia mota dituen, zein motatako tomatea den, eta zein merkatu motatarako bideratua dagoen -freskoan saltzeko-. Hitzak eta irudiak, baina, apur bat kontraesanetan daude. Izan ere, ikusten ditugun tomateak gorri-gorriak dira, eta hitzetan esaten dute lepoa -tomatearen goiko partea, landareari lotua dena- berdexka duela. Aitorrek, Seminis enpresarentzako lan egiten duen komertzialak, tomate honen aspaldiko "fitxa teknikoa" bidali zidan. Bertan Seminiseko web-orrian topatzen ditugun antzeko informazioak agertzen dira, baina garatuagoak. Alde batetik, gehiago azpimarratzen dute tamaina: tomate handiak ematen ditu. Bestetik, ekoizpen industrialari begirako bestelako azalpenak ematen dituzte. Azkenik, fruituen kalitatea eta ekoizpenaren egonkortasuna ere goratzen dituzte. Bigarren fitxa horretan ere tomateen irudiak daude (ikus Irudia 20). Lehenengoarekin konparatuta, baina, berde eta laranjagoak dira. Tomate hauek eta lehenengo irudian agertzen direnek barietate ezberdinetakoak ematen duten arren, biak ala biak Jack barietatearen haziak merkaturatzen dituzten enpresek ateratako irudiak dira. Horrek jada erakusten digu zein tomate ezberdin atera daitezkeen hazi "berdinetatik". 343 Irudia 19: Jack barietatearen aurkezpena Seminiseko weborrian. Iturria: Seminis.
Euskal Herriko azoka eta supermerkatuetan topa ditzakegun barietate honetako tomateek bigarren irudian agertzen direnei antza gehiago diete, lehenengo irudian agertzen diren tomate gorri-gorri horiei baino. Edonola ere, laranjagoak direnak eta berde gehiago dutenak zein gorriagoak diren Jack tomateak ekoiztu eta saltzen dira Gipuzkoan. Hori bai, beti muga batzuen barruan, bereziki Euskal Tomatea zigiluarekin saltzen diren tomateen kasuetan. Izan ere, Euskal Tomatea markaren araudiak fruituak zein heldutasun fasetan jaso eta saldu behar diren ezartzen du, eta horrek zaporeari zein koloreari eragiten die. Eusko Labeleko web-orrian ere tomate honen beste irudi batzuk topatzen ditugu, aurreko bien artean koka ditzakegunak. Esanguratsua da bi irudi horiek beraien artean ere ezberdinak izatea. Lehenengoa, tomate bakarra kolore beltzaren gainean agertzen zaigu. Tomateari saihetsak nabarmentzen zaizkio, eta fruituak ez du erabateko forma borobil eta homogeneoa. Bertako barietateen edo baserriko tomateen antza hartu nahi duela dirudi. Euskal Tomatearen beste irudian, ostera, homogeneotasuna nabarmentzen da. Tomate borobilak, gorri-gorriak, eta 344 Irudia 22: Eusko Label tomatea. Iturria: Eusko Labela. Irudia 21: Eusko Label tomatea. Iturria: Eusko Labela. Irudia 20: Jack tomateen irudia. Iturria: Petoseed.
tamaina eta forma berekoak agertzen dira. Lehenengo irudia markaren araudi zorrotz eta hertsiarekin talkan agertzen zaigu. Izan ere, Euskal Tomatea markak fruituen homogeneotasuna bilatu eta eskatzen du, ekoizpenari dagokionean zein fruituei dagokienean. Lehenengo irudia eta markaren araudiaren arteko talka honek zer pentsatua ematen du. Bertako barietateen eta itxura "rustikoa" duten bestelako tomateen gorakada bizi izan dugu azkenengo urteotan, eta ziurrenik irudi hori testuinguru honetara egokitua izan da. Labur esanda, alde batetik ekoizpen- eta merkaturatze-moduei begira nahiko barietate homogeneoa bilatzen da: aurreikus daitekeen ekoizpena duena, homogeneoki heltzen dena, eta parametro batzuen arabera identifikatu daitekeena. Beste alde batetik, aldiz, markaren publizitatean heterogeneotasuna apur bat gehiago nabarmentzen dute, horrek bertako tomate edota deritzen baserriko tomateak, "tomates rústicos", gogora ekartzen baitizkigu. Laburbilduz, Jack barietateak fruitu ale handiak ematen ditu. Fruitu gorriak izaten dira, baina heldutasun mailaren arabera laranjara ere jotzen dute, eta goiko saihetsek ukitu berdeak izan ditzakete. Formari dagokionean, ale nahiko borobilak ematen ditu barietate honek. Azkenik, zaporeari dagokionean, tomate azidoak ematen ditu Jack barietateak. Jack bertakoa eta kalitatekoa: "hemengoa" eta "ona" Jack tomateak, ikusmenetik ezagutzeaz gain, lekuan lekuko saioetan zehar eman dizkidaten deskribapenetatik ere ezagutu ditut. Jack tomateaz hitz egitean nabarmendu zaidan lehenengo gauzetako bat tomate honen onarpen eta balorazio positiboa izan da. "Tomate ona" dela eta "hemengo tomatea" dela esan didate behin eta berriz. Hauek dira, batez ere, Jacken inguruan aurkitu ditudan "egia borobilak"; egia eztabaidaezinak, alegia. Gainera, berezko zerbait gisa aurkeztu dizkidate, behintzat lehenengo azalpen batez. Hau da, ez didate azaldu zer dela eta ona den edo hemengoa den, kontrakoa baizik. Ona izatea eta hemengoa izatea merkatuan hegemonikoa izatearen arrazoia dela esan didate, ona zer den eta tomate bat hemengo nola bihurtzen den auzitan jarri gabe. Elkarrizketetan ona eta bertakoa izatea zer den sakontzean, baina, apur bat gehiago garatu dituzte ideia hauek. Adibidez, hemengo tomate moduan ezaguna izateko arrazoia zaporea dela jaso dut hainbatetan. Izan ere, Jacken zaporea hemengo tomatearen zaporearekin lotzen da, eta horrek hemen egonkortzea eta/edo bertako bihurtzea eragin du. Eusko Labeleko langile batekin solasean ari nintzelarik ideia hau atera zuen. Eusko Label eta Euskal Tomatea nola eta zergatik sortu ziren azaltzen ari zen, eta markaren barruan erabil zitezkeen tomate barietateak 345
nola eta zergatik definitu zituzten kontatu zuen. "Hemengo tomateari" antza zioten eta hemen baloratzen zen zaporea zuten barietateak bilatu zituzten, eta horien artean Jack hautatu zuten, besteak beste. Beraz, lehenago hemen zeuden tomateei antza izateagatik hemengotzat hartzen da barietate hau, eta zaporea da lotura hau egiten duena, hain zuzen. Azalpen hauen arabera, zaporeak egiten du tomatea bertako. Ona zer den edo ontzat zer hartzen den apur bat gehiago ulertzen ere ahalegindu naiz. Lehenengo erantzunetan "ona dela" esateaz gain, asko jota "jendeak gustuko duela" mahaigaineratu izan dute tomate hau landatzeko arrazoi lez, baina berriz ere jendeak zergatik gustuko duen azaldu gabe. Aitorrek dastetan baloratua dela esaten zuen, eta Madrilen egiten diren dastak ahotara ekartzen zituen. Bere esanetan, bertan euskaldunok "Jacken erotzat" hartzen gaituzte, barietate honekin obsesio bat izango bagenu bezala. Aitzitik, Madrilen ere egiten dira itsukako tomate-dastetan Jack tomateak irabazten du. Azkenengo hau argudio zuen Aitorrek, tomatearen berezko kalitate eta zaporearen alde egiteko. Barazkiak ekologikoan ekoizten dituen Maialenek ere tomate-dastetan Jackek duen presentzia ahotara ekarri zuen. Kasu honetan, beti erreferentzia izaten dela zioen. Lekuan lekuko lanaren beste une batzuetan nik neuk ere probatu ahal izan dut hori. Jack tomatea beti egoten da dastetan, eta gehienetan erreferentziazko tomate gisa agertzen da. Hau da, beste barietateak Jack barietatearekin alderatzen ziren. Horrenbestez, Jack tomatea ona izan edo ez, horrelako dasta, ekimen eta entseguetan erreferentziazko tomate on bilakatzen dute, kalitatearen erreferentziazko barietate gisa ezartzen baitute. Beste hitz batzuez esanda, tomate ona zer eta zein den eta nola egiten den Jackekin alderatuz egin izan da, azkenengo barietate hau kalitatearen erreferentzia bilakatuz. Lurrean eta konbentzionalean tomateak ekoizten dituzten Erain baserriko Jose aita-semeek ere azpimarratu zuten jende askori gustatzen zaiola, hemengo gustuari egokitzen dela, eta horregatik jartzen dutela. Hala ere, horretan sakontzean, argudio batzuk eman zituzten. Batetik, hemengo gustuari egokitzen da barietate hau tomate handiak ematen dituelako. Esan bezala, Jack tomateak tamaina handia du, eta Gipuzkoan horren zaleak dira. Bestetik, zapore handia ere badu, berriz ere "hemengo gustura" egokitzen dena. Azkenik, beste elkarrizketa batzuetan tomatearekiko hemengo gustua nolakoa den galdetzean, daukan azidotasuna azpimarratu dute. Izan ere, hemen ukitu garratza duten tomateak estimatuak dira, eta Jackek badu. 346
Edonola ere, hemen dagoen tomatearekiko gustua kolokan jarri gabe jarraitzen dugu, eta hauxe da tesian zehar argitu ez dudan zerbait: noiz edo nola sortzen da gustu hau tomateekiko? Argitu ez badut ere, Jacken historia eta hegemoniak gustu hori indartu eta berregin dutela esan dezakegu. Izan ere, 3. atalean azaldu bezala, gustuak -eta zaporeakperformatiboak dira, eta kulturak eta gizarteak eragiten dute euren definizio eta balorazioetan (Le Breton 2009; Méndez Montoya 2010; Cárdenas 2014). Kasu honetan, behin Jack tomatea hegemoniko bihurtu eta hemengo tomatearekin lotua izan dela, daukan azidotasun ukitu hori ere lotzen diogu hemengo tomateari, tomatearekiko "hemengo gustua" ber-definituz. Jacken azala: euskal tomategintza eratu eta babestu duen ezaugarria Bestalde, azkenengo elkarrizketa horretan beste barietate batzuekin alderatzen dutenean Jacken beste ezaugarri batzuk ere aipatzen dituzte Jose aita eta semeak: azala, kultiboaren zikloak, eta produktibitatea, besteak beste. Fruitu edo produktutik harago doazen ezaugarriak dira, eta ekoizpen- eta merkaturatze-sistemetara eramaten gaituzte. Azalari dagokionean, Eraingo negutegietan azpimarratu zuten azal fina duela tomate honek eta hori jendeari gustatzen zaiola. Lekuan lekuko lanean zehar behin eta berriz ikusi dut hori. Baratze batean zela, azokan zela, edota edozein solasaldian zela, tomate ezberdinen inguruan berriketan aritu garenean eta horien inguruko iritzia eman dugunean azala maiz agertu da gure hitz artean. Azala ez nabaritzea baloratu egiten da; hots, tomateak azal fin-fina izatea. Eremu formal eta instituzionalagoetan ere, tomate-dastak eta balorazioak egiten direnean azala baloratu behar den eremua izaten da. Hemen, berriz ere zalantza sortzen zait: tomateen gusturako noiztik da horren garrantzitsua azala? Zergatik baloratzen da azal fina? Ziurrenik entsaladako tomateak jaten direnetik gehiago baloratzen da azalaren kontu hori. Baina hortik harago doan zerbait da, etengabe performatu eta berrindartu egiten dena, dasta eta proba horien guztien bitartez berrindartu egiten dena, hain zuzen. Izan ere, Jacken azalak badu garrantzia tomateari ematen dion zapore eta testuratik harago. Edo, hobe esanda, zapore eta testura ematearekin batera beste zerbait ematen die tomate honi eta bere merkatuari: euskal tomategintza babesten du Jack tomatearen azal fin horrek, eta horrek ere ematen dio daukan balioa tomatearen azalari. Baina sektorea babestu eta indartu egiten du azal honek "fina-baina-ez-horren-fina" delako, bertako barietateen azal fin-finarekin alderatuz. 347
Orain, tomatearen zaporetik horren ekoizpen eta merkatura eramaten gaitu bere azalak. 3. atalean esan bezala, Euskal Herriko isurialde atlantikoan dauden nekazal-etxaldeak "txiki" bihurtzen dira elikagaien ekoizpen sistema globalizatuaren baitan kokatzen ditugunean. Urrunago joan gabe, Almeriako etxaldeen ondoan txiki-txikiak dira hemen ditugunak. Horrek eragin zuzena dauka produktibitatean eta, ondorioz, prezioetan. Hemen gutxiago ekoizten da eta ekoizpen hori errentagarria izateko garestiago saldu behar da, Almerian, Israelen edo Holandan ekoiztu, hona ekarri, eta hemengo supermerkatuetan saltzen diren jakiekin alderatuz. Beraz, hemengo barazkigintza sektoreak ezin du zuzenean lehiatu beste horrelako tokietatik datozen produktuekin227. Guztiz kontrakoa, handik datozen produktuetatik bereiztea izan da hemen garatu den estrategia, bertako eta kalitateko produktuen aldeko apustua eginik (Goikoetxea 1991; Alberdi 2002a; Galdós 2004). Testuinguru honetan, hain zuzen, Jack eta bere azala tomategintzaren arrakastarako gako bihurtzen dira. Tomate batek azal fina -baina ez horren fina- izateak bi ondorio nagusi ditu, tokian tokiko lanean hainbatetan errepikatu didatenaren arabera. Alde batetik, azal fina duten tomateak zaporetsuagoak izan ohi dira. Bestetik, azal finak mugatzen du tomateen garraiorako eta denboraz irauteko gaitasuna. Izan ere, egin den hobekuntza genetiko askok bilatu du tomateek distantzia luzeetan eta denboran iraun dezaten. Horretarako, azal gogorreko tomateak sortu eta ekoiztu dira, baina horrek kalte-ordain "txiki" bat izan du: tomatearen zaporearen galera. Hori Ainhoa lehenengo sektoreko teknikariak kontatzen zidan, tomateetan azal gogorra eta zaporearen arteko bateraezintasun genetikoa dagoela esanez. Eta hain zuzen ere hori da jada aipatu dudan "harri tomateak" (tomates piedra) eta "zapore tomateak" (tomates sabor) dikotomia eragiten duena, kantitate-kalitate dikotomiara eramaten gaituena. "Tomate harri/tomate zapore" edota "kantitate/kalitate" dikotomia hauetan Jack zapore eta kalitatearen aldean kokatzen da, betiere nekazaritzako elikagaien merkatu globalaren logika batzuen barruan. Izan ere, horren barruan bazterretako tomatea eta ekoizpena bada ere, isurialde atlantikoan eta bertako barietateen zein ekoizpen ekologikoaren ondoan kokatuta, 227 Hiru leku hauek aipatzen ditut entzunenetakoak direlako. Hala ere, horrekin ez dut indartu nahi guztiz egiazkoa ez den ideia edo sinesmen bat, toki horiei ospe txarra ematen diena. Izan ere, beste hainbat tokitan ere ekoizten dira tomateak. "La Ruta del Tomàquet" txostenean (ODG 2014) azaltzen da nolatan Katalunian Almeriako tomateei errua botatzen dieten. Bertakoei lehia egiten dietela argudiatuz, bertako merkatuaren suntsipenaren erantzule izatea leporatzen zaie. Txosten horretan erakusten dute bertako tomateei lehia egiten dietenak beste herrialde batzuetatik datozenak direla, bereziki Holandatik eramandakoak. Almeriakoek eta Marokokoek, aldiz, elkarren kontra lehiatzen dute Bartzelonako merkatuan. Izan ere, toki hauetatik Kataluniako denboraldi baxuan heltzen dira tomateak Bartzelona eta Kataluniara, bertakoei lehi txikia eginez. Holandatik joandakoak, aldiz, bertakoak sasoirik onenean daudenean heltzen dira oso prezio merkeetan -kiloa hogeita hamar zentimotara heltzen da hainbat unetan-. Edonola ere, Holanda eta Almeriari erreferentzia egin diet, tomate ekoizpen gune gisa ezagutzen ditugulako. 348
Jack hegemonikoa da eta merkatu kapitalistaren erakuslea da. Hots, bertako tomate barietateekin alderatuz gero, kantitate eta gogortasunaren aldean kokatzen da. Honek erakusten digu dikotomia hauek ez direla itxiak eta elkarren baztertzaileak, hau da, tomateak ez ditugula batean edo bestean kokatu behar. Guztiz kontrakoa, continuum baten modura ulertu behar ditugu, eta horien barruan tomateek duten posizioa beti erlazionala da, beste tomateekiko duten posizioaren araberakoa, alegia. Baina itzul gaitezen tomate honen azal finera eta garraiatua izateko bere ezgaitasunera. Miguelek, lehenengo sektoreko teknikariak, Jack eta garraiatuak izateko diren barietateak konparatzen zituelarik zaporea ahotara ekarri zuen: Claro, luego es un tomate, a diferencia del que se pueda hacer en otros lugares, que, que viajan mal a lo largo, y hombre que no tiene una conservación como pueden tener los tomates que vienen de fuera y no saben a nada, que puedes tenerlos una semana ahí y... no. O sea, es decir, se te va a ablandar más. Es un tomate para consumir. Para hacerlo localmente y para consumirlo localmente. Entonces, viene un poco por ahí (Miguel, elkarrizketa). Klaro, gero tomate bat da, beste toki batzuetan egin daitekeenarekin alderatuta, zera, gaizki bidaiatzen dutena zeraren barrena,... eta, hombre, ez daukana... kanpotik datozen eta zaporerik ez duten tomateen adinako iraupena, hortxe astebete izan ditzakezunak eta... ez. Hau da, gehiago bigunduko zaizu. Kontsumitzeko tomatea da. Tokian toki ekoiztu eta tokian toki kontsumitzeko. Orduan, apur bat hortik dator. Beste hitz batzuetan adierazten zuten Erain baserriko negutegietan. Aita-semeak kontatzen ari ziren Almeriara joandakoak zirela, hango etxaldeak ezagutzera, eta Almeriako eta Gipuzkoako tomate ekoizpenaren artean alde handia dagoela nabarmentzen zuten. Hemen partzelak metroka zenbatzen ditugun bitartean, Almerian hektareaka egiten dutela esaten zuten. Segidan gehitu zuten tomateen artean ere alde nabarmena dagoela, eta ekoizpen- zein merkaturatze-moduekin lotuta dagoela. Horrela adierazten zuen Jose aitak: "bai, bai, eta gainera, 8 egun egiten baditu gureak ya izorratu, izorratu, edo usteltzen. Horrek berriz [Almeriako edo Kanarietako tomatea] hilabete irauten du, eta nik, nik esaten dut, hori bai ederra bada saltzeko, oin jateko ez" (Jose aita eta semea, elkarrizketa). Santiago eta Amalia teknikariek ere antzekoa esan zidaten. Gogortasuna erlatiboa dela erakutsiz, orduko hartan Jack tomatea "gogorra zela" esan zidaten, burua Gipuzkoako merkatuan eta merkaturatze-bideetan jarrita. Horri begira, tomate barietate hau gogorra da, ez Andaluziatik Holandara eramateko modukoa -edo kontrakoa-, baina bai hemen saltzeko modukoa. Kasu honetan, aipatzen ez badute ere, bertako barietateak dituzte buruan, horiek zailago saldu baitaitezke Gipuzkoako tomategintzak erabiltzen dituen merkaturatze-bideen 349
bitartez. Jack barietate, Felipek esaten duen moduan, "gaur bildu eta bihar saldu" egiten dute tomateroek. Bildu eta hurrengo egunean saltzaile txikiari saltzen dio Felipek, eta tomateak egun gutxi batzuk irauten ditu dendan eta gero kontsumitzailearen etxean. Bertako barietate gehienek, aldiz, azal are finagoa izaten dute eta behin jasota arin galtzen dute trinkotasuna eta testura. Azoketan aurki ditzakegu, bai, baina egun berean edo aurreko gauean batuak izan dira eta segidan saldu egiten dira, hurrengo egunotan kontsumituak -janak- izateko. Egun gutxiko margen hori da, besteak beste, bertako barietateak eta Jack barietatea bereizten dituena, beti ere merkatuari begira. Era berean egun gutxiko margen hori ere bada Jack barietatea bestelako tomate hibridoetatik bereizten duen zerbait. Horrela zioen Felipek: Hemen, zera hau, adibidez, tomate Jack hau hemen oso ondo saltzen da, baino, baina hemen egiten da. Baino egiten bada, Almerian ezin da egin praktikamente, zergatikan han egiten duten, maneiatzen duten bezala ta, ta gero gainera komeni da, pues, guk egiten degu hor bildu eta bihar ya saldu egiten degu, eta, hortan bentaja daukagu, horregatik... degu, bestela ez genuke konpetituko prezioetan eta horrela. Hemen kostuak askoz altuagoak dira, hor behean baino... (Felipe, elkarrizketa). Barietate komertzialera eta bere azalera itzuliz, Jack tomateak ezin du bidaiatu, ez behintzat distantzia luzeetan eta kapitalismo globalaren denbora, erritmo eta kantitateetan. Barietate honen tomateak jaso eta berehala merkaturatu egin behar dira, eta euren "azal-fin-ez-horrenfina"-k ahalbidetzen die dendetan zenbait egun irautea, baina ez garraioan egunak ematea eta biltegietan itxarotea. Beraz, arazoa ez da horrenbeste garraioa, horrekin eta distantziarekin bat datozen erritmo eta denborak baizik. Hori dela eta, ikus ditzakegu Bizkaian ekoiztutako Jack tomateak Madrilen eta noizbait Bartzelonan, baina egun jakin batzuetan eramaten dira, kantitate txikietan eta prezio altuetan, kalitate handiko produktu berezi gisa saltzeko. Horrenbestez, ekoizpen-gune handi eta industrializatuetan ezin da tomate barietate hau ekoiztu, eta ezin dira gune hauetatik Euskal Herrira prezio merkeetan ekarri. Bestalde, hemendik beste toki batzuetara ere ezin da gehiegi eraman, baina ez dago horren beharrik, hemengo etxaldeak txikiak baitira eta ez dute hemengo tomate merkatu osoa hornitzen. Areago, ez dago beharra hemendik kanpo eramateko eta gainera, Miguelek esan bezala, barietate honek dakarrena da tokian toki ekoiztu eta merkaturatu behar dela, eta horixe bera da tomate honi aitortzen zaiona eta balio ematen diona: bertakoa "izatea" edo bertakotzat hartzea. Jack tomatearekin, orduan, ez da asetzen tomate-merkatua, kalitatezko tomate-merkatua baizik. Izan ere, kanpotik datozen azal gogorreko eta zapore gutxiko tomateen ondoan -kiloa euro batean aurki ditzakegunak- garestiak dira tomate hauek, baita "kalitatezkoak", 350
dauka tomateak. Baina horren arrazoia ez dago bakarrik tomatearen genetikan, tomate eta tomateroen arteko elkar ezagutza eta harremanean baizik. Beraz, tomate barietate honetaz ekoizpena baloratzen dutenean, harreman hori ere kontuan hartu behar dugu. Ona bertakoa da, edo bertakoa ona da Laburbilduz, Jack tomatea lehenengo belaunaldiko barietate hibridoa da, Monsantorena, eta 30 urte baino gehiago ditu. Eusko Label markaren barruan saltzen da, baita hortik kanpo ere, eta EAEn gehien ekoizten den tomate barietatea da. Kolore gorria du, laranja eta berde ukituak baditu ere, eta kalibre handia, azal fina, eta zapore handia du, azidotasun puntu batekin. Azkenengo hauek aurkezten dira bere ezaugarri gisa, baina horrela izateko landarearen maneiua horretara bideratzen da, eta Eusko Labelen kasuan horren araudiak berak ezartzen du horrelakoak behar dutela izan, hori nola neurtu eta ziurtatu behar den ere xedatuz228. Azkenengo ezaugarri horiek dira, besteak beste, tomate honen kalitatea baloratzen denean azpimarratzen direnak. Aitor Jack hazien saltzailearen esanetan, Jack hazia zaharra da dagoeneko. Izan ere, 30 urte baino gehiago ditu, eta ez da batere ohikoa hazi batek merkatuan horrenbeste denbora irautea. Hala ere, euskal tomategintzan arrakastatsua da oraindik. Bi argudio dira nagusi arrakasta hau azaltzerakoan. Alde batetik tomatearen kalitatea: ona da. Bestetik, identitatea: bertakoa da, "euskal" tomatea da. Kalitatea eta jatorriari dagokienean, biak ala biak bi dimentsio ezberdinetan gauzatu edo islatzen dira. Tomatea edo barietatea "ona" dela esaten denean, alde batetik elikagaiaren kalitateari egiten diote erreferentzia, tomatea bera baloratua baita, zaporetsua dela baloratzen baita. Bestetik, ekoizpenari dagokionean ere barietate ona dela esaten dute, emankorra alegia, nahiz eta balorazio positibo honetan barietatearen ezagutzak nabarmen eragiten duen. Ona da ezagutzen dutelako, maneiatzen dakitelako, eta beraz, horren ondorioz ekoizpen kantitate ona ematen duelako. Jatorria edo bertakotasuna baloratzerakoan ere, dimentsio bikoitza ikusten diogu balorazio honi. Alde batetik, tomatea bera, elikagai gisa, bertakotzat hartzen da bertan ekoizten delako gutxi gorabehera duela hogeita hamar urtetik hona, eta beraz bertako tomatetzat hartzen dute barietate hau. Bestetik, bertako zaporera ere -tomatearen euskal zaporera- egokitzen dela azpimarratzen da, eta horrek ematen dio balioa. Hau da, kasu honetan bertako egiten duena ez da besterik gabe berez duen zerbait, berezko duen hori hemengo zerbaitera egokitu izana baizik. 228 Ikus: . [Azkenengo ikustaldia: 2020/10/13]. 7. atalean aztertuko dut sakontasun handiagoz elikagaien kalitatearen eraikuntza eta horretan Eusko Labelak duen rol eta eragina. 352
Edonola ere, aipuren batean jadanik agertu da Jacken berezkotasuna kolokan jartzen duen ideiaren bat. Izan ere, Jack tomateak ez dira berdinak -zaporez eta testuraz, adibidezNafarroan edo EAEko isurialde atlantikoan ekoizten badira. Hortaz, Madrilen tomate-dastak irabazten dituzten Jack tomateak EAEn ekoiztuak dira, beste toki eta klima batzuetan ez baita horren ona ateratzen. Horren ondorioz, Estatu espainiarreko iparraldean ekoizten ari da barietate hau, eta bereziki Bizkaia eta Gipuzkoan. Halaber, Asturiasen, Galizian edo Aragoin ekoizten diren Jack tomateek ez dute hemengoek duten sona berdina, klima antzekoetan landatuak izan arren. Izan ere, barietate ona den edo ez, beti merkatu eta kultura baten baitan definitzen da, besteak beste horiek baitira balioa ematen diotenak. Beraz, tomate zaporetsutzat hartzen da Jack, bereziki zaporerik gabeko tomateen garaian. Gainera, edota hain zuzen ere horren ondorioz, zaporea oso baloratua da tomateengan. Ainhoak esaten zidan bezala, "zaporeak egiten du tomatea". Laburbilduz, Jack tomatearen aurkezpenean ikusi dugu zaporea, kalitatea eta jatorria balio zentralak direla tomate honetan. Hau, baina, ez da bakarrik Jack tomatearekin gertatzen den zerbait, XXI. mendean elikagaien ekoizpenean homogeneotasunaren aurrean eta ekoizpen global lehiakorraren aurrean hainbat produkturekin garatzen den bereizteko estrategia baizik. Ezberdina izateak balioa eransten dio produktuari (Amaya Corchuelo eta Aguilar Criado 2012b), eta beraz, diferentzia ekoiztu egin behar da (Contreras 2013). Era berean, balio hauek tomateak berezko balitu bezala aurkezten badira ere, testuinguru eta harreman-sare jakin batzuen barruan balioa dutela ikusi dugu. Hurrengo ataletan honen guztiaren historia, prozesua eta eraketa aztertuko dugu, ikuspuntu diakroniko bikoitz batez. Alde batetik, barietatearen historia eta bilakaera ikusiko dugu, Gipuzkoako tomategintzaren bilakaerarekin batera. Beste alde batetik, hazitik tomatera Jack ekoizpenaren zikloa aztertuko dugu, duen dimentsio tenporala kontuan izanik. Jack tomatearen (euskal) historia. Tomategintza sektorearen eraketa eta barietateak euskal isurialde atlantikoan duen bilakaera eta garapena Jack tomatea(k) ezagutzen d(ti)ugu jada. Ikusi bezala, testuinguru jakin batean eratu, ezaugarritu eta definitu dira, eta egiten dira. Baloratu ere, testuinguru zehatz batean baloratu dira. Harremanetan gauzatzen diren bere ezaugarriek ez lukete balio bera izango bestelako merkatu-testuinguru batean kokatuz gero, edota bestelako gizarte eta kultura batean garatuz gero. Besteak beste, Jack tomatearen azala, Gipuzkoako etxaldeen egitura, eta nekazaritzako 353
elikagaien industria gakoak izan dira tomate honen historia eta arrakastan, betiere elkarharremanean. Azpiatal honetan Jack barietatearen bilakaera eta arrakastatsu bilakatzeko prozesua ezagutuko dugu, aipatutako elementuen gurutzaketak eta elkar-eraketak argiago ikusiz eta ikusaraziz. Horretarako, EAEra heldu zenetik gaur egunera arte Jacken bueltan gertatutako prozesu, ekintza eta ekimenak jasoko ditugu. Hainbat elkarrizketa eta lekuan lekuko saiotako informazioa erabiliko dut horretarako. Hala ere, bereziki bi baserri/ustiategiren kasuak ekarriko ditut lerrootara, azaldutako prozesua beraien osotasunean aurkeztutako kasuen bitartez ulergarriago izango delakoan229. Halaber, kasu hauek paradigmatikoak dira sektorean gertatu dena ulertzeko, eta beraien baitan nahiko balio dutela sinetsirik hona ekarri nahi izan ditut. Edonola ere, tesi osoan zehar bezala, konfidentzialtasuna dela eta, izenak aldatu dizkiet baserriei zein bertako protagonistei. Hasiko gara bi baserri hauetara gerturatzen, segidan Jackekin batera zein bilakaera izan duten ezagutu dezagun. Eguzkipe baserrirantz gerturatzen Eguzkipe ingurune urbanotik kanpo badago ere, hiritik gertu dagoen baserria da. Muino txiki baten goialdean dago, toki eguzkitsu batean. Baserri hau "ezinbestez" agertu behar zen tesi honetan. Izan ere, "[ezinbestez] Eguzkiperekin egon behar duzu" iradoki baino agindu kutsuarekin esaten dit Santiagok, Gipuzkoako lehenengo sektoreko teknikari batek, tomatearen laborantza eta Jacken inguruan galdetzen diodanean. Santiagoren bitartez, baserriaren izenarekin -Eguzkipeizendatzen duen Feliperen berri daukat lehenengo aldiz. Berak pasatzen dit Feliperen kontaktua, baita sektoreko teknikaria ere baden eta Felipe baino lehenago elkarrizketatzen dudan Miguelena ere. Azkenengo horrek ere, tomategintza, tomate barietateen erabilera, eta Jacken hedapena ulertzeko, Eguzkiperekin egotea oso ondo etorriko zaidala esaten dit. Miguel teknikariak lehenengo sektoreko elkarte batean egiten du lan, eta sarri elkarte horren egoitzara joaten dira nekazariak lehengaiak erostera, aholku-eske, eta abar. Ni ere bertara noa Miguel elkarrizketatzera. Berak emandako argibideak jarraituta eta GoogleMapsek lagunduta poligono industrial batean dagoen pabiloira heltzen naiz. Altua eta zabala da. Ate handia du. Bertan mugitzen direnak laneko arroparekin jantzitako langileak dira, gizonezkoak, eta lan fisikoak egiten eta makinariak mugitzen dihardute. Nire neska eta hiritar itxurarekin lotsatuta eta 229 Tesian zehar, eta bereziki atal honetan, "baserri" eta "ustiategi" terminoak aldizka erabiliko ditut tomateak ekoizten dituzten etxaldeak izendatzeko. Baserri terminoak ekoizpen-gune hauen historia eta egitura jartzen ditu mahai-gainean. Ustiategi terminoak, aldiz, ekoizpenari eta alderdi ekonomikoari ematen dio zentralitate gehiago, baserriak ekoizpen-gune bezala definituz. Tesian zehar biak erabili izan ditugu etxalde hauek izendatzeko, bai nik neuk, bai sektoreko teknikariek, eta bai ekoizleek beraiek. Hori dela eta, biak ala biak erabiliko ditut errealitate berdinari erreferentzia egiteko. 354
ate handi horretan txiki agertzen naiz. Miguelengandik galdetu eta "Marta naiz" azalpena eman ondoren, gora -bulegora- igotzeko esaten didate. Pabiloi barruan eskailera batzuk igota gune itxi bat dago: bulegoa. Ez dakit nire neska-gazte-hiritar itxurak salatu nauen, baina izenak bai. Pabiloira heldu eta Miguelengandik galdetu dudanean, kasualitatez, bertan zegoen Eguzkipe ere. Nik oraindik ez nekien bera zein zen, beraz, ez dut ezagutu. Berak, aldiz, Marta izena aditu duenean handik bi egunera bere etxera joan behar duen ikerlari hura ni naizela konturatu da, baita Miguelekin komentatu ere. Hau ez da izan horrelako zerbait gertatu zaidan lehenengo aldia. Beste batzuetan ere gertatu izan zait pertsona batengana elkarrizketa bat egitera joan eta lehenagotik beste baten bidez nire berri izan duela esatea. Eta jakinaraztea. Sare sendoek jositako sektore txikia dela erakusten dit horrek, baita kontrolatuta dagoela eta kontrolatu nautela ere. Kontrola tokian tokiko lanean zehar etengabean presente egon arren, forma ezberdinak hartu eta praktika ezberdinetan gauzatu da. Esan bezala, ekoizleekin egon naizenean "ahoz ahokoan" eta gertuko harremanetan oinarritutako kontrola izan da. Harreman horien bidez ni ezagutu, kokatu, eta kontrolatu egin naute. Horrenbestez, 2018ko otsailaren bukaeran Santiago eta Miguelek gomendatuta heltzen naiz Eguzkiperenera, hots, Feliperenera. Kasu honetan ere, Felipek baserrira ailegatzeko jarraibideak emanak dizkit telefonoz, baina bere euskara ulertzeko zailtasunak izan nituen. Internetak zalantzak argituko zizkidalakoan ez nion esan ez nuela erabat ulertu. Oraingoan, baina, GoogleMapsek huts egiten dit -interneten baserria ez dago elkartearen egoitza bezain ondo erregistratuta- eta galduta nagoela deitu egin behar izan diot Feliperi. Dagoeneko pasa naiz baserri aurretik. Areago, hortik pasa naizenean zalantza ere egin dut, ea hori Eguzkipe baserria den galdetu edo ez galdetu. Gainera, negutegiren bat ikusi dut bertan, beraz, bazitekeen hori izatea. Aitzitik, dotoreegia iruditu zait -etxe berritua eta sarreran marka oneko autoak aparkatuta- eta aurrera jarraitu dut. Hortaz, orain bai, buelta eman, Feliperen argibideak jarraitu, eta nire aurreiritziek baztertu duten baserrian geratzen naiz. Hortxe dago nire zain. Kotxea aparkatu, gauzak hartu, eta berak aginduta etxera sartzen gara, beste hainbatetan bezala, sukaldera. Bertan egiten diot ordubete inguru irauten duen elkarrizketa, tarteka alabaren bat bertatik pasatzen delarik. Berak proposatuta, negutegietako batean bukatzen dugu gaurko solasaldia. Negutegi horretan "landarea egiten dute"; hau da, gerora aldatzen dituzten tomate landareak ekoizten dituzte bertan. Izan ere, Eguzkipen tomate landareak erosi ordez haziak erosi eta eurentzako landareak ekoizteko ereiten dituzte hazi horiek. Hainbatek esan didanaren arabera, Gipuzkoako tomategintzan hori egiten duten bakarrenetakoak dira. Gainera, azkenengo urteotan landare txertatuak erabiltzen dituzte, beraz, haziak ereiteaz gain landare txertaketak ere bertan egiten dituzte. Txertaketaren teknika aski ezaguna da, batez ere fruta-arboletan. Euskal Herrian tomatea bezalako landareetan, aldiz, azkenengo urteotan agertu da. Hala ere, berriki erabiltzen hasi den teknika izanagatik, azkenengo urteotan Gipuzkoako tomategintzan nabarmen zabaldu da. 4 atalean azaldu bezala, txertaketaren bitartez bi barietate ezberdinen ezaugarri batzuk profitatzen dira eta horretarako barietate bateko landare bat beste barietate batekoa den landare baten gainean jartzen da. Hau da, oina izango den landareari goiko partea kentzen zaio, besteari sustraiak eta beheko partea, eta gero bi landareen bi zati horiek elkartzen dira, produktu batzuk erabiliz. Horrelakoetan, goian jartzen den barietatea da ekoiztu nahi dena, hots, fruituak goian jartzen den barietatearenak izango dira. Behekoak – deritzon "oina", "patroia" edo gazteleraz "portainjertos"-, aldiz, goiko barietateak ez dituen zenbait ezaugarri ematen dio landare txertatuari, besteak beste indarra eta zenbait gaitz eta izurriteren aurkako erresistentziak. 355
Gipuzkoako tomategintzan horrela egiten dute, eta oin bezala batez ere Maxifort eta Beaufort barietateetako patroiak erabiltzen dituzte, zenbait gaitzari erresistenteak baitira eta landareei indarra ematen baitiete. Gainean Jack barietatea jartzen da; beraz, ekoizten diren tomateak Jack tomateak dira. Landare txertatuak erabiltzen direnean indar handiagoa dute. Hori dela eta, landare bakoitzeko gida bakar bat atera ordez bi edo hiru gida atera ohi dituzte bakoitzetik. Izan ere, normalean txertatu gabeko tomate landareak landatzean gida bakarra uzten zaie. Ateratzen diren beste gidak edota deritzon "txupoiak"230 kimatu egiten dira. Horren helburua landarea gorantza joatea, indarra gida horretan ateratzen diren tomateetara bideratzea, eta landareak aireztatuago egotea da. Landareak txertatuak direnean, aldiz, indartsuagoak izan ohi dira eta bi edo hiru gida uzten zaizkie. Eguzkipen ere horrela egiten dute gehienetan. Negutegira sartu eta neure arreta bereganatzen duen lehenengo gauzetako bat lurra da. Lurra hormigoiak estalia da. Traktore bat bertan gordeta egon arren, argi dago negutegi honetan, behintzat, ez dutela erabiltzen. Izan ere, Felipek lehenago azaldu didan moduan bertan teknika hidroponikoaren bitartez ekoizten dituzte tomateak. Negutegiko atea pasa eta ezkerraldean "ernetze-mahaia" dago. Lurretik altxatuta, lanerako altuera egokian dago mahaia, eta bertan bi barietate motatako bost zentimetro inguruko landaretxoak daude. Alde batetik, Jack barietatekoak daude. Bestetik, landatuko duten landarearen oinak, "portainjertos" edo "patroiak" deitutakoak. Kasu honetan Maxifort edo Beaufort barietateetakoak dira. Berez, jakin jada badakit teknika hidroponikoaren bitartez ekoizten dituztela tomateak hemen. Hala ere, landaretxoak ikusi eta egiten dudan lehenengo galdera da ea lurrean ereinda dauden. Erantzuna ezezkoa, noski. Gerora egiten den bezala, haziak ere ez dira lurrean ereiten, bestelako oinarrietan baizik. 230 Botanikan "adar zupatzaile" terminoa ezarrita egon arren, "txupoi" hitza erabiliko dut, hauxe baita tesian zehar agertu eta erabili izan duguna. 356 Irudia 23: Landareak ekoizteko negutegia, Eguzkipe baserrian. Iturria: Nik egina.
Ernetze-mahaiak manta moduko bat dauka gainean, ernamuindu berri diren landareak hotzetik babestuago egon daitezen. Bestalde, mahai horren gainean lanpara bat dago, landareek argi falta izan ez dezaten. Negutegi osoan ere argia dago. Izan ere, neguan ereiten dituzte lehenengo haziak, argi natural gutxien dagoen garaian, alegia, eta landareek argi ordu gehiago behar dute hazteko. Argia ez ezik, negutegi osoan ere berotzeko sistema dute, biomasarena hain zuzen, bestela tomate landareek neguko tenperaturei ez baitzieten eutsiko. Negutegian apur bat aurrera eginda, ezkerreko partean ere, jadanik txertatuak izan diren landareak daude, lurzoruan jarrita, hormigoi gainean. Gune horretan zoruaren maila apur bat baxuagoa da. Horrela, lurzoru zati hori deritzon "soluzio nutritiboz" betetzen dute landare hauek ureztatzeko eta elikatzeko. Landareak loreontzi txikietan daude, bakoitza batean, eta lurraren ordez oso xurgatzailea eta bizigabea den substratu batean daude landatuta -perlita, bermikulita, harrizuntza edo koko-zuntza, besteak beste-. Loreontziak lurzoru gainean daude eta behetik xurgatzen dute hormigoi gainean botatzen den soluzio nutritiboa. Esan bezala, bertan daude jadanik txertatuak izan diren landareak. Negutegian are apur bat aurrerago eginda, "kamara" dago, gela itxi bat, negutegiko azpi-gela bat balitz bezala. Bertan tenperatura eta hezetasun mailak oso kontrolatuta daude, horixe baita txertaketak egiteko eta txertatu berri dauden landareak gordetzeko tokia. Txertaketa egin berri dagoenean landareak baldintza atmosferiko zehatz eta kontrolatu batzuetan egon behar du, horregatik dago negutegi barruan baldintza horiek ziurtatuta dituen azpi-gelatxo hori. Felipek esanda, gela hori 22 gradutan mantentzen da eta %80-85eko hezetasun maila dauka. Landare txertatuekin lan egiten hasi zirenean Felipe eta berarekin aspalditik lan egiten zuen langile bat ahalegindu ziren txertaketak egiten, baina ez zuten lortu. Hori dela eta, urte eta erdiz Eguzkipen landare mintegi batetik ekarri zituzten landare txertatuak. Gerora, bertan lan egiten duen alabetako bat ere ahalegindu zen, eta berak bai, erdietsi zuen txertoak ondo ateratzea. Harrezkero bera da horren ardura daukana. Izan ere, ikusiko dugun bezala, Eguzkipen asko baloratzen dute bertan landarea egitea, horrela horren kalitatea ziurtatzen baitute. Eguzkipen gaur egun ia tomatea baino ez dute ekoizten. Tarteka beste zerbait ere ekoizten dute, baina oso-oso kopuru txikia izaten da tomate ekoizpenarekin alderatuz gero. Dena negutegipean, hidroponia teknikaren bitartez, eta landare txertatuak erabilita egiten dute. Halaber, egiten duten tomate guztia Jack barietatekoa da. Duela hamarkada batera arte Robin barietatekoak ere jartzen zituzten, baina kanpoan zituzten lurrak utzi zituztenean barietate hau jartzeari utzi zioten, negutegi barruan ez baita ondo ateratzen. Bestalde, esan bezala, gaur egun landare txertatuak erabiltzen dituzte, Maxifort eta Beaufort barietateko oinak erabilita. Bai oinak bai Jack Monsanto enpresarenak dira. Batetik, Monsantoren filiala den Seminisek ekoizten du Jack. Oinak, aldiz, De Ruiter Seedsek egiten ditu, eta hau ere Monsantorena da. Guztira, 17.000 metro negutegi inguru dituzte eta sei lagunek jarduten dute bertan lanean, Felipe eta beste bost. Familia-ustiategitzat har dezakegu, baina kanpora ireki den familia- 357
ustiategia da. Izan ere, sei langile horietako bi etxeko alabak dira, beste bat Felipe bera, eta beste hiru "kanpoko langileak". Langileak txertatzeko prozesua pixkanakakoa izan da, eta hori azpimarratzen du Felipek bera ere. Ustiategia pixkanaka-pixkanaka handitzen joan da, eta apurka-apurka ere eskulana gehitzen joan da. Hasiera batean bera bakarrik zegoen, gero etxeko besteren bat ere gehitu zen, duela 32 urte inguru jada lehenengo langilea sartu zen, gaur egunera arte; egun guztira sei dira bertan lanean. Tomate ekoizpenari dagokionean ia urte osoan izaten dute, baina ekoizpen eta salmenta onak bederatzi hilabetez izaten dituzte gutxi gorabehera. Hala ere, ez da kontu matematikoa eta, esan bezala, bertan ekoizpen baldintzak (tenperatura, hezetasuna, ura, argia bera, nutrienteak, eta abar) oso kontrolatuta egon arren meteorologiaren eraginpean ere badaude, eta urtero tomatea "ez dator" une berean. Marta [M]: Ze... tomatea orain noiztik noiz arte daukazue? Felipe [F]: Aurten ez dakit [barre ironikoa egiten du]231. M: Beno, gutxi gorabehera. F: Iaz, otsaila, o sea, otsailan gaude, otsaila azkenean hasi ginen biltzen, eta horregatikan ez da asko biltzen, baina ya martxoan nahiko ondo bildu dugu, eta apirila eta maiatza asko. Aurten, gutxieneko hilabeteko atzerapena dauka, giroagatik, ilunagatik. Ze, hotza baino gehio ilunagatik, horregatik atzerapena dauka. Baina guk normalean, esan dezagun, biltzen dugu nahiko segidan, pues, apirilan aurrenetik, martxoan atzenetik, pues abenduan atzena, urtarrilan zera. Eta orain ere zerbait biltzen dugu, baina orain oso gutxi biltzen da, ze ez dago batere argirik. Baina esan dezagun, gure zera pues dira, pues, 9 bat hilabete urtean bai (Felipe, elkarrizketa). Bederatzi hilabete hauetan bi uzta jasotzen dituzte. Hau da, bi landaketa egiten dituzte. Hala ere, bi landaketa horiek ez dituzte denak batera egiten, txandaka baizik. Horrela tomateak ez datoz denak batera. Izan ere, bezero txikiei saltzen diete batik bat eta horiei saltzeko beti izan behar dute produktua. Antzekoa esaten zidaten Erain baserrian ere, hobe dutela soberan izatea, faltan baino, bezeroak ase egin behar baitituzte. Azkenik, Eguzkipe ustiategi konbentzionala da; hau da, ez dute era ekologikoan ekoizten. Hala ere, "ekoizpen integratua" egiten dute, produktu kimikoen erabilera kontrolatua eginez eta ekoizpenaren kontrol zurruna eramanez. Eusko Labelen daudenez ekoizpen integratua egitera behartuta daude. Hala ere, sinesmenez egiten dutela azpimarratu zidan Felipek. Gainera, gaur egun euren tamainako ustiategietarako dauden kontrol eta osasun neurriak ekoizpen integratua egiteko daudenen oso antzekoak dira. Hortaz, zigilu hori izan edo ez izan, 231 2018ko negua oso euritsu eta iluna izan zen, horregatik barre ironikoz esaten du ez dakiela, nekazaritzarako negu gogorra izan baitzen. 358
antzeko ekoizpen-bideak eta kontrolak egin beharko lituzkete bertan. Esan bezala, Eusko Labelen daude eta urtearen arabera ekoizpenaren zati txiki bat horrekin saltzen dute. Laburbilduz, Eguzkipe Gipuzkoako tomategintzan ustiategi garrantzitsu eta esanguratsua da. Bertan egin duten ibilbidea sektorearen bilakaeraren isla da: mistoa izatetik tomatearen ekoizpenean zentratu den familia-ustiategia da; hidroponikoan ekoizten dituzte egun tomateak; Jack barietateko tomateak ekoizten dituzte bertan; eta, ekoizpenaren zati bat Eusko Label markaren barruan saltzen dute. Hala ere, tomateroen artean bereizi egiten dira, bertan puntako berrikuntzak egiten lehenengoetarikoak izan baitira. Erain baserrirantz gerturatzen Erain baserriaren kasua ere paradigmatikoa da Gipuzkoako tomategintzan. Kasu honetan, baina, puntako berrikuntzak beti ez dituzte txertatu, eta etxeko ereduaren zenbait ezaugarri iraunarazteagatik -edo saiatzeagatik- nabarmentzen dira. Kasu honetan, esanguratsua da beraien ekoizpenaren zati handi bat salmenta zuzenaren bidez saltzen dutela, beraien herriko eta inguruneko herrietako azoketan beraien postua jartzen baitute. Erain baserria hiri baten mugan dago. Batera eta elkar harremanetan dauden baina bisualki bereiz daitezkeen bi eremuen arteko muga edo trantsizio gune bat dira Erain baserria bera eta inguruan dauden negutegiak, herri guneko eraikinak bukatu eta basoa eta zelaiak hasten diren tokian baitaude, hain zuzen. Muino txiki-txiki batean topatzen ditut, toki eguzkitsu batean. Eguzkiperen kasuan gertatu bezala, Santiago zein Miguelek hona etortzea gomendatu didate. Kasu honetan, ez da horren punta-puntako baserria -teknologia eta berrikuntzen erabilerari dagokionean- baina bada Gipuzkoako tomategintzaren ezaugarri nagusien isla. Besteak beste, bi teknikariek azpimarratu didate bertan salmenta zuzena egiten dutela, eta Eusko Labelen egondakoak direla baina azkenengo urteotan atera egin direla. Beraz, merkaturatze-bideei erreparatzeko, eta Jack eta Eusko Labelaren hedapena eta garapena nola artikulatzen diren ulertzeko gako batzuk topa ditzaket hemen. Gainera, baserri honetako negutegietan egin izan dute tomate barietateekin entseguren bat edo beste. Kasu honetan, Neikerrek bultzatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiko langile batek gauzatuta, bertako tomate barietateekin egiten ari den ikerketa baten entseguak egin dituzte Erainen duela gutxi. Esan bezala, Santiago zein Miguel baserri honetaz mintzo zaizkit. Oraingoan, baserriaren izena baino bertako profesionalaren abizena erabili dute: "Zelairekin egon behar duzu". Berari baimena eskatu ondoren, kontaktua pasatzen dit Santiagok, izen-abizenak emanda. Deitu eta tokira nola heldu azaldu zidatenean esan zidaten baserriaren izena: Erain. Oraingoan ere, izen hori ondo apuntatu eta interneten begiratuko nuela pentsatu nuen. Kasu honetan, lehen sektoreko ekimenak eta agenteak ikusgarri egitea helburua duen "Nirea" web-orrian aurkitzen dut Erain baserriaren kokapena. 359
Bertara abiatzen naiz, baita erraz aurkitu ere: etxe bat ikusten dut, horren atzean haizeak puskatuta eta "belar txarrez" beteta negutegi batzuk, eta parean ateak irekita dituen biltegi moduko bat. 2018ko otsaila bukaeran gaude. Bazkalosteko ordua da eta ingurunean ez dut inor ikusten. Etxea oso itxia sumatzen dut. Beraz, Joseri deitzen diot. Non nagoen azaltzen diodanean, "etxean" nagoela esaten dit, beraiek negutegietan daudela. Beraiek. Orain arte nik pertsona bakar batekin hitz egin dut, baina bi pertsona omen ditut zain. Eta negutegietan. Egun erabiltzen dituzten negutegi gehienak beste nonbaiten egongo dira, pentsatzen dut. Behin galdetuta azaltzen didate etxe ondoan daudenak zaharrak direla, eta apurtuta daudela gainera; beraz, etxe ondoko lurretan ekoizpenaren parte txiki bat baino ez dute egiten gaur egun. Etxean nagoela esan ondoren, telefonoaren bestaldean entzuten dut Jose beste batekin hizketan, "ama etxean dagoen" erdi galdezka, erdi baieztatzen, eta bueltan niri zuzentzen zaidan ahotsak berresten dit "etxean ama dagoela" eta berak esango didala negutegietara nola heldu. Deia moztu eta berehala telefono finko baten hotsa aditzen dut etxe barruan, ahots bat berriketan, eta segidan andre bat ateratzen da balkoira, ama -izango dena-. Bertatik negutegietara nola heldu azaltzen dit. Apur bat deskolokatuta abiatzen naiz kotxera. Ematen du negutegietan aita eta seme batekin topo egingo dudala, baina ez dakit horietako zeinekin hitz egin dudan orain arte. Aitarekin, pentsatzen dut, aitak izan beharko baitu ustiapena aurrera eramaten duena. Aitzitik, balkoira irten den emakumea nagusia iruditu zait, eta aita hori horren senarra baldin bada, agian ez da bera izango ustiategiko burua edo titularra. Gerora argituko dut apur bat kontu hori. Izan ere, gaur egun aita eta semeak, biek ala biek, ama eta arrebarekin batera egiten dute lan familia-ustiategian. Hala ere, garapen teknologikoez eta etorkizunean egin behar dituzten aldaketez hizketan ibiltzen garenean aitak arduraren eta belaunaldi aldaketaren pisua duen begirada botatzen dio semeari, eta berak jada ez duela horrelakorik egingo gehitzen du. Hots, bertan bi belaunaldiek lan egiten badute ere, ustiategiaren
erantzukizuna
eta etorkizuna bigarrenaren esku dagoela sumatzen da begirada eta elkarrizketa horietan. Edonola ere, ordura arte zeinekin hitz egin dudan beraiekin batzean argituko dudala pentsatzen dut, nik Jose batekin kontaktatu izan baitut eta orduan jakingo dut Jose aita edo semea den. Ordurako jada gerora hobeto ulertu eta ezaugarrituko dudan familia-ustiategi itxura hasi natzaio hartzen Erain ustiategiari. Kotxera itzuli, eta andreak esandako bidetik abiatzen naiz. Bost minutu ez dira pasa negutegietara iritsi naizenerako. Horrek beste itxura bat du. Pinudi baten erdian goraka egiten hasi naiz, eta lehenengo bihurgune batean bidexkaren bi aldeetan lurra berdindua eta nabe bana dago. Bidexkaren eskuinaldean, ardiak gordetzeko izan 360 Irudia 24: Eraineko negutegia landareak aldatu berri. Iturria: Nik egina.
zitekeen tunel bat dago; ezkerreko partean, sarrera hormigoiz estalita duen hiru tuneleko negutegi handi bat. Bidexkatik goraka segi eta berehala beste bi negutegi handi eta eraikintxo baten erdian bukatzen da pista. Hortxe daude nire zain. Gauzak hartuta -kaiera, grabagailua, eta abar- kotxetik atera eta beraiengana noa. Minutu batzuk hizketan daramatzagula konturatzen naiz bertan egingo diedala -egiten ari naizela- elkarrizketa. Bertan ez dago sukalderik. Esan bezala, otsaila bukaeran gaude eta negu euritsua izan arren gaur eguzkia harrapatu dugu. Edo harrapatu gaitu. Solasaldia negutegiko atearen bueltan izaten dugu, negutegira sartzen eta negutegitik ateratzen. Kanpoan hasten gara, baina giroa fresko samar dago, eguzkiak begietan ematen dit, eta gainera instalazioak ikusteko barrura sartu behar dugu. Barruan, baina, bero handia dago, eguzkiak gogor jo eta plastikopean bero handia sortzen baitu, eta gainera, horren ondorioz, sabaia ireki eta itxi egiten da, zarata handia eraginez. Elkar agurtu, eta berehala konturatzen naiz, galdetzen ez badut behintzat, ezingo dudala jakin horietako zeinekin hitz egina naizen, biek Jose izena baitute, biak Zelai. Beraz, batzuentzako behintzat, Jose edo Zelai baino, aita edo semea dira. Negutegira sartzen naizen lehenengo aldian ez diot arreta handiegirik jartzen barruan dagoenari. Landareak duela gutxi aldatutakoak dira, nahiko txikiak oraindik, eta negutegia horiek hazteko prest dago. Ez dut arreta handiegirik jarri, baina hidroponiko itxura hartzen diot. Lurra plastiko beltz batez estalita dago eta plastikoan zuloak daude landareak dauden tokietan. Landareak karratu txiki batzuetan sartuta daude eta karratu horiek dira lurraren barruan zeudenak. Azkenengo hau, baina, ez dut ikusten. Landare ilara bakoitzaren ondoan dagoen mangera batetik mangeratxo txiki eta laburrak ateratzen dira landareetara. Landareak dauden karratu bakoitzarentzako mangera txiki bana dago, eta karratu barruan dagoen lurrean sartuta daude. Halaber, landare bakoitzaren gainean hari batzuk daude zintzilikatuta, «tutoreak», landareak hazi ahala bertan lotuak izateko. Lurrean landatu arren, Neikerreko instalazioetan ikusita nuen ekoizpen hidroponikoari antz handia dio ikusten nagoenak. Alde batetik, lurra estalita egonda, ez da ikusi ere egiten. Beste alde batetik, landareak ez daude lurrean zuzenean sartuta, baizik eta erosten dituzten bezala jarriak dira, esandako laukitxo horietan. Azkenik, landare bakoitzera mangera zati bat joateak ere hidroponikoa dela pentsarazten dit, hidroponikoan horrela ikusita baitut. Izan ere, hidroponia erabiltzen denean ura ez ezik, elikagaiak ere ematen zaizkie mangera horietatik urarekin batera, deritzon "soluzio nutritiboan", eta mangera indibidualizatuak ikustean hidroponikoa dela ondorioztatzen dut zuzenean. Edozein kasutan, ez dute hidroponikoan egiten, baina lehenengo begirada lego batentzako hidroponikoari antz handia dio instalazio horrek. Erainen, gaur egun, tomatea ekoizten dute gehienbat. Gutxi gorabehera euren ekoizpenaren %80 da tomatea. Salmenta zuzena egiten dute eta gertuko herrietako azoketan saltzen dute euren ekoizpenaren zati handi bat. Hori dela eta, bestelako barazki batzuk ere jartzen dituzte, azokan tomateaz gain beste zerbait izan behar baitute. Horrela, gainera, tomaterik ez duten garaietan ere badute zer saldu. Tomatea negutegipean ekoizten dute, baina Eguzkiperen kasuan ez bezala, Erainen lurrean ekoizten dituzte barazkiak. Tomatearen kasuan, Jack barietatea baino ez dute erabiltzen, eta gaur egun landare txertatuak erabiltzen dituzte. Beraz, ekoizten dutena Maxifort oinaren gainean jarritako Jack barietateko tomateak dira. 361
Duela hamar bat urte pinudia zen lursail berri batean 5.000 metro negutegi jarri zuten, eta gaur egun bertan ekoizten dute ia egiten duten guztia. Gutxi gorabehera, 5.000 metro horietatik 4.000 bat erabiltzen dituzte tomatea ekoizteko. Familia-ustiategia da Erainekoa, eta bertan bi belaunaldik egiten du lan. Esan dudan bezala, ni aita eta semearekin batu nintzen, baina aipatu zidatenean zeintzuk egiten zuten lan, beraiek ez ezik, bertan "ama eta arrebak" ere lan egiten zutela esan zuten. Oraindik guztiz argi ez dagoen arren, seme-alaben belaunaldia lekukoa hartzen ari da. Kasu honetan ez dute etxetik kanpoko langilerik. Tomate ekoizpenari dagokionean, otsaila aldera aldatzen dituzte landareak eta normalean maiatzean hasten dira tomateak jasotzen, abendu erdialdera arte, udaberri eta udazkenaren arabera. Erainen ere bi landaketa egiten dituzte. Kasu honetan, negutegi barruan landareen kokapena egokitu dute lehenengo txandakoak azkenengo fruituak ematen ari direnean bigarren txandakoak lehenengo fruituak ematen has daitezen. Horrela daukaten lur-eremua hobeto baliatzen dute eta ez dute tomaterik gabeko tarterik bi uzten artean. Horretarako oso lagungarria izan da landare txertatuak erabiltzea, bi gidakoak erabiltzen baitituzte eta horrek ahalbidetzen du landare bakoitzaren artean toki gehiago uztea bigarren landaketa bertan egiteko. Ustiategi honetan ere nekazaritza konbentzionalean jarduten dute, Gipuzkoako tomategintzako ustiategi guztiek bezala. Izan ere, monolaborantzara dedikatzen dira eta ekoizpen ekologikoaren ezaugarrietako bat aniztasuna eta osagarritasuna izaten da. Eguzkipen bezala "ekoizpen integratua" egiten dute. Kasu honetan Eusko Labelean jada ez dauden arren eta "paper mordoa" egin behar duten arren horretan diraute. Lehen erabiltzen zituzten produktu batzuk erabiltzeari ere utzi diote, "ahal den botika gutxiñena ibiltzen" dute egun, eta horretan belaunaldi berriak eragina izan du. Baratzegintzan espezializazioa eta Jack barietatearen etorrera Jacken hedapena eta arrakasta ulertzeko sektorearen eraketa eta garapena ulertu behar ditugu, tomategintzarena, alegia. Era berean, sektore honen bilakaera eta norabidea ulertzeko, euskal nekazal-sektorearen egoera eta bilakaera ere kontuan hartu behar ditugu. 3. Atalean azaldu bezala, azkenengo hamarkada luzeotan bi joera nagusitu dira baserrietan: gutxi batzuk berriztatu eta espezializatu egin dira, eta gehiengo batek nekazaritza jardunak bertan behera utzi du, asko jota autokontsumorako diren produktu batzuen ekoizpenari jarraipena emanez (Ainz 2001; Alberdi 2009). Kasu honetan, abandonurako edo berritzerako bi joera horien 362
artean bigarrenean kokatu dira tomategintzan eta Jacken ekoizpenean zentratu diren baserriak. Bigarren horretan kokatu diren heinean, aldaketa handiak egin dituzte beraien ustiategietan, gero eta gehiago zentratuz ekoizpen mota batean. Hasieran barazkigintzara bideratu ziren, eta gerora horren barruan tomatearen ekoizpenean gero eta gehiago zentratu dira. Horretarako, belaunaldien arteko erreleboa gakoa izan da, horrekin batera ekoizpena zein instalakuntzak berriztatu egin izan baitira, errentagarritasuna handitzeko asmoz. Ezagutzen ari garen bi baserrien kasuak horren erakusle argiak dira. Azkenengo hamarkadotan bi ustiategi hauen buruak izan diren Felipe eta Josek kasu batean zein bestean azpimarratu egin dituzte beraiek baserrian lanean sartu zirenean egin zituzten aldaketa eta berrikuntzak. Nahiz eta aldaketak pixkanaka-pixkanaka egin, biek nabarmentzen dituzte belaunaldien aldaketarekin batera ustiategi hauetan bultzatu zituzten berrikuntzak. Biak ala biak familia-ustiategiak dira, biak ustiategi misto batean jaioak dira, eta biek baserriaren modernizazioa eta tomatearen ekoizpenean espezializazioa ikusi eta bultzatu dute. Eguzkipek [Felipek] horrela kontatzen du nola izan den beraien kasuan: Betidanik an, e, hemen egin det lana, nik 8-10-11 urterekin ere eskolara joaten nintzen, hor ibiltzen nintzen, garai hartan ez zegoen [...] eta ni etxeko zaharra izanikan, ba etxean oso gaztetatikan hasi nintzen bai lanean eta bai, zea... eta guk, garai batean, orain dala, pues klaro, nik ya 60 urte ditut, 61, ba oin dala 30 eta 40 urte ere oraindikan, esan dezagun, ustiategi hau mistoa zan. Alde batetikan ganadu zegoan, behi batzuk, eta beste alde batetikan baratza egiten genuen. Ari naiz hizketan, garai batean oraindikan negutegirik ez zegoela eta ezta Gipuzkoan ere, nik uste aurrenekoak hasi zirela jartzen oin dela 45 bat urte, gutxi gorabehera, eta ez hemen. Eta orduan, pues, hori, zen mistoa zen, eta egiten genuen baratza eta ganaua. E, bueno, e, ni etxerako gelditu nintzen, mayorazgoa bezela, ta horrela, eta soldaduzka bukatu nuenean, nik erabaki nuen, pentsatu nuen ez zala posiblea eredu horrekin jarraitzea, zergatikan, azkenean, ganadua izan eta baratza izan denbora asko kentzen du batek eta besteak eta gauza gehiegi zan. Eta erabaki nuen baratzea zeratzea... eta orduan hasi ginen, pues negutegia jartzen. Baratzarekin bakarrik eta udaran egiten duenarekin, pues, ez du... lehen ez zuen ematen, ta orain gutxiago... (Felipe, elkarrizketa). Felipek argi kontatzen du nola izan den Eguzkiperen bilakaera eta nola pasa diren berrogei urtetan gutxi gorabehera ustiategi mistoa izatetik tomatea ekoiztera dedikatzen den gunea izatera. Bera Eguzkipe baserrikoa da, bertan jaioa. Elkarrizketatu nuen unean jubilatzear zegoen, eta ordura arte beti bertan egin zuen lan. Etxean bizi izan duten espezializazioprozesu honetan gakoa izan zen Felipek ustiategiaren lekukoa hartu izana, orduan erabaki baitzuen ekoizpen mota batean zentratzea eta horretan inbertsioak egitea, barazkigintzara bideratzea eta negutegiak instalatzea, alegia. Abereak kendu eta baratzean zentratzen hasi eta gutxira jada lehenengo negutegiak jarri zituzten, 1979-1980. urte inguru hartan. Hasiera 363
horretan "denetik" egiten zuten baratzean, garai hartan baratzerako zeuden gauzak jartzen: negurako azak, porruak, eta eskarolak, eta udarako tomateak, piperrak "eta holako gauzak". Erainen ere belaunaldi arteko erreleboa gakoa izan zen ustiategiaren bilakaerarako. Hala ere, kasu honetan inbertsioak progresiboagoak izan dira, eta aldaketak ez dira horren nabarmenak izan. Bertan, aldaketei bideak ireki baina era berean zenbait praktika eta egiteko modu iraunarazi dute. Halaber, Eguzkiperen kasuan aipatu ez dugun beste elementu garrantzitsu bat jartzen du mahai-gainean bigarren kasu honek. Jose aitak ustiategiaren erreleboa hartu ahal izan zuen eta horretarako behar zuen inbertsioa egin ahal izan zuen lantegian irabazitako diruari esker. Esan bezala, Jose aitak ustiategiaren agintea hartu arte Erain ustiategia mistoa zen. Bera txikia zenean batez ere barazkiak egitera dedikatzen ziren baina esnea ere saltzen zuten, etxean ganaduak pisu gutxi bazuen ere. Orduan, behiak baino ez zituzten. Egun, aldiz, behiak jada ez, baina azkenengo urteotan ardiak jarri dituzte, "semeak jarri ditu", hain zuzen, negutegien ingurua sasiz bete ez dadin. Halaber, Jose aita txikia zenean salmenta zuzena egiten zuten: barazkiak egunero plazan saltzen zituzten, eta esnea etxeetan banatzen zuten. Eredu horri heldu diote, gaur egun ere hauxe baita euren ezaugarri nagusienetakoa. Marta [M]: Ze, familia ibiltzen zen... Semea [S]: Gurasoak? Gurasoak bai, inbernaderoakin ez, baina baratza bai. Aita [A]: Baratza bai, baratza bai. Baratza gure ama... mutil koxkorra ginenean... M: Saltzeko eta, edo etxerako? S: Plaza, plaza. A: Plazara joaten ginen. Karretilla zan, oin hemen ez dakogu, zen hola luze antzeko bat, etxean egindako... S: Egurrezkoa. A: Aurrean errueda batekin, han otarrak ipini, ta eskolakoan hartu karretilla ta eramaten genion amari plazan, han laga, eta gero etxerako hartu karroa eta, mutil kozkorrak, hori. Eta, nik ikusi nuena zan orduan, gure ama egunero plazara joaten zen, etxera jatekoa ekartzeko, dirua handik. M: Eta barazkiak bakarrik edo, arrautzak edo...? A: Esnea, orduan behiak eukin genuenean, goizean jaisten ginenean, ematen genuen bezeroei, gu kalean, egon zara ba, han bizi ginen, gure baserri zaharra, goizean jezten zena entregatzen genuen bezeroei. S: Kaleko jenteari. A: Iluntzen jezten egiten genuena, bi aldiz jezten genuen, berriz be partidu, etxeetan. S: Baina azokara ez zenuten eramaten? A: Azokara ez, ez. Gurea ez zen ganau asko, hamar, hamar... (Jose aita eta semea, elkarrizketa). Kasu honetan ere tomatean espezializatutako ustiategi bihurtzeko aldaketa nagusia belaunaldi aldaketarekin batera etorri zen. Jose aita "lanera ateratakoa" zen. Paper-fabrikan lanean zortzi 364
urte eman ostean bera edo bere lankide bat bota behar zuten. Bestea kaletarra izanik pentsatu zuen hobe zela bera joatea eta etxean lanean jartzea, eta horrela egin zuen. Lanetik bidaltzeagatik ordaindu zioten kalte-ordainarekin negutegiak ezartzeko inbertsioa egin zuen. Nekazal-eremu eta eremu industriala elkar-harremanetan, elkarrekin garatzen, eta elkar elikatzen agertzen zaizkigu kasu honetan, industrian egindako diruarekin bultzatu baitzuten ustiategiaren bilakaeran gakoa izan den berrikuntza nagusienetakoa: lehenengo negutegien instalazioa. Horren ondorioz ekoizpena handitu ahal izan zuten. Alde batetik, bera sartu zenez etxean lanean eskulan gehiago zegoelako, eta bestetik negutegiekin ekoizpena handitu zutelako. Ondorioz, euren herriko eta ondoko herriko azoketara joateaz gain, inguruko herrietara ere joaten hasi ziren, bereziki tomatearen kanpaina egitera. 3. atalean esan bezala, soilik erreleboa badago egiten dira inbertsioak eta ekoizpena berriztatu egiten da, eta hau gertatzen denean, produktibitatea handitu egiten da etxaldearen ekoizpena biderkatuz. Hauxe da, hain zuzen, Erain eta Eguzkipe baserrien kasua. Edonola ere, egin diren berrikuntza horiek guztiak "pixkanaka-pixkanaka" egin izan dituzte, eta horrela nabarmentzen dute Eraineko Jose aita-semeek zein Eguzkipeko Felipek. Pixkanakako berrikuntza eta aldaketa txiki horien ondorioz eredu bati forma ematen eta horretan sakontzen joan dira. Felipek argiki erakusten du bere hitzetan, gerora aipatuko ditugun zenbait berrikuntza teknologikoren berri emanez: Beno, gero... pixkanaka-pixkanaka, esan dezagun denboraren poderioz, joan gera instalazioa hobea jartzen eta modernizatzen eta teknologia gehiago sartzen, esan dezagun. Eta nik uste, pues, ez dakit ba, baino, negutegia jartzen hasi eta handikan 8 edo 10 bat urte ya hasi ginen pentsatzen, tomateakin adibidez, eta baita bainakin adibidez, ekoizpena aurreratzeko beroa sartzen hasi ginen. Eta, beno, eta pixkanaka-pixkanaka joan gera gero eta instalazio hobea egiten, eta azkenean orain iritsi gera une batera, orain bakarrikan ia tomatea egiten degu. Hortan zeratu gera, esan dezagun espezializatu edo, eta ia-ia bakarrikan egiten degu tomatea (Felipe, elkarrizketa). Ikusi bezala, egin zuten lehenengo aldaketa eta inbertsioetako bat negutegiak instalatzea izan zen. Hasiera batean negutegi sinpleak jarri zituzten. Sinpleak eta, beraz, "merkeak", orduan egin behar izan zuten inbertsioa gerora egin behar izan dutena baino txikiagoa izanik. Baratzezaintzan zentratzen eta horretan inbertsioak egiten joan, eta jardun mistoa utzi zuten horrelakoa egiten zuten baserriek. Pixkanaka-pixkanaka negutegi gehiago sartzen joan ziren, neguan batez ere letxuga egiteko, eta udan gehiena tomatea, baina baita piperra ere. Gerora, "pixkanaka-pixkanaka" instalazio hobeagoak jartzen joan ziren, ustiategia modernizatzen eta teknologia gehiago sartzen. Eguzkiperen kasuan negutegiak sartu eta zortzi edo hamar urtetara hasi ziren jada pentsatzen beroa sartzea, tomate eta lekaren ekoizpena aurreratu ahal 365
dugu, kalibre jakin batekoa, kolore zehatz batekoa, ez?, eurek badakite, orduan, urterik urte hazietxeak... eta etengabe probatzen ari dira barietateak, ez?, eta horrelakoren batean agertu zen [¿?] izeneko komertziala, ez dakit orduan zein etxetakoa zen, zeren Jack barietatea etxez aldatzen joan izan baitzen, eta, eta beno, bada, negutegi batean zenbait proba egin zuten, ziurrenik gainera izango zen bihar bisitatuko duzuna [Eguzkipe], tomatearen inguruan informazio gehien eman ahal dizuna dena, punta-puntakoenetakoa eta historia luzeena duena baita. Eta beno, izan zen ondo ematen joan izan zen barietatea. Eta gizon hori, gainera, biharkoa, barietateez hitz egin ahal dizu asko, urtero barietate mordoa baitu. Esaten dugun hau, ez bertakoen inguruan, komertzialen inguruan baizik, ahal dituena, beti probatzen dabil. Orduan, beti, beti urtero norbait agertzen da eta esaten du 'aizu, benetan ondo emango den barietatea daukagula' eta gero jartzen duzu eta ez, benetan, ez da heltzen. Orokorrean jaso ditudan kontakizunetan horrela azaldu dute. Beste barietate batzuk bezala azaldu zen Jack duela hogeita hamar urte inguru, ekoizleei gustatu zitzaien eta kontsumitzaileei ere bai, eta apurka-apurka bestelako tomate barietateei tokia hartu zien Jackek. Prozesua, baina, ez da "besterik gabe" gertatu, eta Jacken arrakastaren arrazoi guztiak ez ditugu tomatean bertan topatzen. Erainen, adibidez, Eusko Labeli erreferentzia egin zioten. Beraiek jadanik Jack tomateak landatzen zituzten, baina Eusko Labelera sartu zirenean bertako langileek gomendatu zieten barietate hori erabiltzea. Izan ere, Euskal Tomatea marka sortzerakoan Eusko Labeletik zenbait entsegu egin zuten, hemen landatzeko tomate egokienak aurkitzeko. Alde batetik, hemengo kliman ondo moldatzea bilatzen zuten. Bestetik, ezaugarri jakin batzuk zituzten tomateak nahi zituzten, hemengo gustura egokituak. Aitorrek azal fina, zapore handia, azukre kantitatea, kolore gorria, eta tamaina jakin batekoa izatea nahi zutela nabarmentzen zuen. Hainbat tomate barietate probatu zuten orduko hartan, eta Jack izan zen gehien gustatu zitzaienetako bat. Ondorioz, markaren barruan hori landatzea bultzatu dute. Beste barietate batzuk bezala heldu, baina geratzeko heldu zela ematen du gaur egungo begirada batetik aztertuta. Hainbatek errepikatu izan dit Jacken agerpena sektorearen garapenaren gakoa izan zela. Areago, Jack sektore bat bultzatu eta sostengatu duen barietate gisa aurkeztu zidan Miguelek, sektorea barietate baten bidez garatu izan dela esanez. Jack heldu zenean aldaketa eta berrikuntza batzuk eginda bazeuden ere, oraindik hainbat barazkiren ekoizpenean zentratutako sektorea zen barazkigintza. Tomategintzaren eraketa ulertzeko, beraz, Jacken etorrerarekin batera egin ziren berrikuntza teknologikoak eta merkatuaren garapena ere kontuan hartu behar ditugu. Horiek, Jack barietatea bera ere definitzen joan dira, tomate honek forma ematen zien bitartean. 367
Jack barietatearekin batera tomategintza sektorearen garapena eta bilakaera I: azpiegitura eta berrikuntza teknologikoak Esan bezala, Jack barietatea Euskal Herriko isurialde atlantikora heldu zenean zenbait etxalde jada barazkien ekoizpenean zentratuta zegoen, eta lehenengo negutegiak dagoeneko instalatuta zituzten. Orduko hartan, baina, oraindik barazki -gutxi- batzuen ekoizpenera dedikatzen ziren gehienbat, eta negutegietan letxugaren ekoizpena nagusi zen neguan. Udan, aitzitik, tomatearekin batera lekek eta piperrek ere tokia hartzen zuten, baita dirua eman ere. Hortik aurrera, baina, tomatearen ekoizpenean gero eta gehiago zentratzen joan ziren. Letxugaren merkatuaren jaitsiera horren arrazoietako bat izan zen. Ordura arte urazak ematen zuen, baina prezioak jaisten hasi ziren eta errentagarria izateari utzi zion. Bestetik, eskulana merkeagoa den tokietatik etorritako produktuak presioa egiten hasi ziren piper eta leken merkatuetan. Tomatea, aldiz, gora egiten hasi zen, gero eta baloratuago zegoen merkatuan, eta beste toki batzuetatik etorritakoek ez zuten egiten presio bera. Alde batetik, tomatearen ekoizpenean eskulanak ez baitu horrenbeste pisu. Beste alde batetik, kanpotik, tomateak ekarri, ekarri egiten ziren, baina hauen eta hemen ekoiztutakoen zaporea guztiz bestelakoa zen. Beraz, kanpotik ekarritako tomate merkeek ez zuten lehiatzen hemen ekoiztutako kalitatezko tomate zaporetsuekin, eta horregatik beragatik garestiago sal zitezkeen. Testuinguru horretan, 2000ko hamarkadaren bueltan, tomatearen merkatua handitzen joan zen eta Jackekin batera tomategintza sektorea garatzen joan zen. Prozesu honetan hainbat elementu gako aurkitzen dugu. Alde batetik, azpiegitura eta berrikuntza teknologikoak funtsezkoak izan dira. Bestetik, sektorearen eragile ezberdinen arteko harremanak eta sareak ditugu. Tomate ekoizleak, saltzaileak, foru aldundiko eta nekazal-elkarteetako teknikariak, ikertzaileak, eta hazi-banatzaileak harremanetan daude etengabe, eta forma ematen diote tomategintzari. Hainbatetan bat datozen helburuekin eta beste batzuetan interes ezberdinekin, euren arteko harreman eta sare sendo eta trinkoen ondorioz eratu da eta forma hartu du tomategintzak Gipuzkoan. Harreman horien bitartez bultzatu eta garatzen dira sektoreari begira egindako hainbat ikerketa. Egin diren -eta egiten diren- ikerketen kopuru handi bat barietateak probatzeko entseguak dira. Azkenik, beste elementu gako bat merkaturatze-bideak eta -estrategiak izan dira. Esan bezala, bide motzetan oinarritutako merkaturatzeko estrategiak ahalbidetu du Jack tomatea erabiltzea eta kalitatezko produktu bat sortzea. Izan ere, kalitatea eraiki eta bermatzen duen elementuetako bat bide motzetan oinarritzen den gertutasuna eta konfiantza da. 368
Goazen, orduan, garapen teknologiko eta azpiegituraren berriztapenetik hasita bi baserri hauen kasuetan aipatutako elementuak nola gauzatu eta garatu diren ikustera. Berrikuntza teknologikoei dagokienean, hainbat eta hainbat izan dira egin diren berrikuntza eta inbertsio teknologikoak: negutegiak instalatu, bero-sistemak jarri, hidroponia teknika erabili, zenbait produktu kimiko eta tratamendu biologiko erabili, eta azkenik landare txertatuak landatzea. Urtea (gutxi gorabehera) Nola adierazten du Berrikuntzak 1979-1980 "1979-80-81ean hasi ginen aurreneko negutegiak jartzen, 81ean". "Negutegian, oain dala pues hori, gu hasi ginenean, pues 40 urte laister izango dirala" Lehenengo negutegiak jarri zituzten. Denetik ekoizten zuten Negutegi gehiago jarri zituzten. Batez ere letxuga neguan eta tomatea udan ekoizteko 1990 "Eta nik uste, pues, ez dakit ba, baino, negutegia jartzen hasi eta handikan 8 edo 10 bat urte ya hasi ginen pentsatzen, tomateakin adibidez, eta baita bainakin adibidez ekoizpena aurreratzeko beroa sartzen hasi ginen" Beroa jarri zuten negutegietan. Tomate eta leka ekoizpena aurreratu eta luzatu ahal izateko 1992-93232 "Eta hori atera zala da, a ver, esango dizut, urte bat gorabeherakin, hori da, aurten, 26 edo 27 urte, gure etxera etorri zala". "Ez dakit, orain ari naiz hizketan, Jack, Jack lurrean jarri genuen aurrena. Egia da hidroponikoan hobeto egiten dala. [...] Hidroponikoa, ez dakit, ba, 2 edo 3 urte beranduago edo sartuko zan" Jack hasi ziren jartzen 1998 "Eta gero baita ere lurretik haratago hasi ginenean, o sea, hidroponikoa esaten dena, zergatikan, hori ere izandu zen aldaketa bat oin dala 20 bat edo hogeitapiku urte. Hori ere esan dezagun Gipuzkoan gu izandu ginela aurrena hemen" Hidroponia teknikarekin ekoizten hasi. (Monolaborantza jada egiten zuten) 2000 inguru "Tomatean istorio hau, igual oin dala, 15 bat urte edo, izandu zen boom bat, igual esan genezake, eta, bai... 15 urte, 2000 buelta hortan eta oso ondo saltzen zena" Tomatearen booma 2010 "Ba, injertuen istorio hau, nik pentsatzen dut, e, honezkero, aurreneko hasi zirela 10 ez dira izango, baina igual 8 bat urte izango dira. Ni, egia esan, hasi nintzan probak egiten injertuen istoriyakin, arazoak izan baino lehenago" Oinak edo patroiak Taula 9: Tomategintzaren bilakaera eta berrikuntzak. Eguzkipe baserriaren kasua. Eguzkipe baserrian berrikuntzak egiterakoan lehenengoetarikoak izan dira beti, sektoreko elkarteetako teknikariekin elkar harremanean. Esan bezala, lehenengoz negutegi batzuk jarri zituzten. Gerora, Jack barietatea heldu zitzaien eta tomatearen ekoizpenean zentratzen joan 232 Erregistro ofizialean 1993. urtean inskribatu zuen PetoSeed enpresak, beraz, ezin da izan hori baino lehenago ekoizten hazi zutenik. Hala ere, ikusten dugu erregistratu eta berehala zabaldu dela hemengo merkatuan, Eguzkipek dionaren arabera. 369
ziren. Jack barietatea heldu eta gutxira hasi ziren hidroponiarekin ekoizten, eta tarte horretan ere beroa sartu zuten negutegietan, ekoizpena aurreratu ahal izateko. CO2 ere erabiltzen dute landareek gehiago emateko233. Azkenik, azkenengo urteotan landare txertatuak erabiltzen dituzte. Taula 9an ikusten dugu zeintzuk diren baserri honetan egin diren berrikuntzak eta noiz egin dituzten. Edonola ere, ez dira beraiek bakarrik egin dituzten aldaketak edo inbertsioak, testuingurura egokituz bizirauteko praktikak baizik. Eta, hori da, esan dezagun, honen ibilbidea... klaro, eta hori dana, azkenean da merkatuaren arabera. Ez da guri okurritu zaigulako, baizikan guk daramagu denbora asko hor eta orduan pues gu egia esan oin duela 30 urte gehiena egiten genuena letxuga zan, [...]. Baina gero, pixkanaka-pixkanaka ikusten genuen tomatea gehiagora zihoala eta, eta igual letxuga gutxiagora, ez? Eta errentagarriagoa zela tomatea, eta bestea... gero, zeratzen dena, desagertu dena, esan dezagun, ta ez gure etxean bakarrik, baina egitea zergatikan ez da errentagarria. Eta hortan jarraitzen degu, gaurko egunean, ya tomatea egiten dugu (Felipe, elkarrizketa). Erainen ere antzeko bilakaera izan dute. Kasu honetan, baina, beranduago egin dituzte inbertsio eta berrikuntza teknologikoak, eta gutxiago ere egin dituzte. Ikusiko dugun bezala, beraiek salmenta zuzena egiten dute batik bat, ia ekoizten duten guztia horren bidez salduz, eta hori dela eta zenbait praktika mantentzea -lurrean landatzea kasu- lehenetsi dute, teknologia gehiago sartu eta inbertsio handiagoak egitea baino. Kasu honetan negutegiko azalera handituz joan dira, eta negutegi modernoagoak jarri dituzte urteen poderioz. Horrek tomate ekoizpena handitzea eragin du. Alde batetik, tomate kilo gehiago ekoizten dituzte, eta bestetik gero eta handiagoa da euren ekoizpenaren barruan tomate ekoizpenaren proportzioa. Hasiera batean 700 metro negutegi ezarri zituzten eta pixkanaka-pixkanaka gehiago sartu zituzten, etxe ondoan 3.000 metro negutegi ezarri arte. Gero, duela hamar urte inguru, elkarrizketa egiten diedan tokian pinuak kendu, lurra berdindu, etxe ondotik lur ona eraman, eta 5.000 metro negutegi jarri zituzten. Etxe ondoko lurrak baino ez zituztenean dena ez zen tomatea, baina 3.000 metro horietatik 2.000 bat metro tomaterako ziren. Egun, goiko partean dauden 5.000 metro horietatik 4.000 bat dira tomatea egiteko erabiltzen dituztenak. Beroa ere jarri dute, uzta aurreratu ahal izateko eta urtero bi uzta atera ahal izateko. Hala ere, gasolioarekin doan bero instalakuntza zaharra dute, eta beraz garestia. Hori dela eta, ez dute uzta asko aurreratzen, garestiegi ateratzen baitzaie hori. Horrenbestez, bakarrik otsaila aldera erabiltzen dute beroa eta ahal den heinean bakarrik gauez. Hortaz, maiatzera arte ez dituzte 233 Azaldu didatenaren arabera, CO2 erabiltzen da landareak azkarrago hazi eta tomate gehiago eman dezaten. Izan ere, landareek CO2 kontsumitu egiten dute. Hortaz, gas hori gehiago emanez gero, euren prozesua azeleratu egiten da. 370
distintos pueblos, que han ido evolucionando en hidroponía y que hoy conforman un sector tomatero. Eso a nivel de sistema (Miguel, elkarrizketa). Nik uste kokatu behar garela urte, e, laurogeietan, bai. Orduan laurogeietan dagoeneko batik bat negutegiak jartzen hasiak ziren ekoizleak zeuden, Gipuzkoan lehenengo negutegiak hirurogeita hamarretan jarri zituzten. Beno, eta pixkanaka-pixkanaka negutegiak jartzen hasi ziren, eta negutegi horietan merkatuak eskatzen zituen espezieak egiten hasi ziren, ez?. Nagusiki tomatea, eta gero,... udakoa, e, tomatea, piperra, leka, eta gero negukoa, uraza, zerba. Hauek ziren, ba, nola, horiekin ezin dira egin [txandaketa] asko. E, beno, hidroponiarekin, e, kontua da, klaro, negutegi bat hidroponikoan prestatzen duzunean labore batera egokitua prestatzen duzu, espezie batera. Negutegian lurrean landatzen zenean esaten zenuen, beno, orain udan daukat tomatea baina gero egiten dut uraza, lanak egiten ditut, eta aldaketa dago, ezta? Baina negutegi bat hidroponikoan prestatzen duzunean, modu zehatz batez espezie baterako prestatzen ari zara, ez? Eta horrek eramaten zaitu, nahitaez, monolabore batera. Orduan, klaro, esaten duzu, beno, patogenoekin arazoak dituzu? Zakuak aldatzen ditut. Esan dezagun, ekoizle gisa dituzun behar komertzialak mantentzea ahalbidetu egin dizun kultibo sistema bat da, eta ez, beti saldu izan da hidroponia gehiago ekoizten duen sistema gisa... ez. Printzipioz lurreko patogenoak ez izatea ahalbidetzen dizun sistema da, gero egon egon izan direla. Eta dator apur bat hortik. Eta monolaborantza egin ahal izatea. Noski, horri gehitzen badiozu ustiategiak txikiak direla, lurreko arazoa, ez? Zeren,... zuk esaten duzu, txandaketak egiteko lur azalera behar duzu, eta ez dugu azalera. Orduan, horrek baldintzatzen du nekazaritza txikia. Orduan, egon izan da kontsumitzaileei oso atxikituta dagoen ekoizle talde bat, toki eta herri ezberdinetan, eta horiek hidroponiarekin batera garatzen joan dira eta tomategintza osatzen dute. Hau sistema mailan. Laburbilduz, hidroponia ereduaren zenbait zailtasunari aurre egiteko erabiltzen da, eta era berean hidroponia erabiltzean ereduan sakondu egiten da. Azkenengo hau da ikusten den beste dinamika edo joera bat. Tomategintzaren etxaldeetan etengabe aurre egiten diete zenbait arazo eta zailtasunari. Kontua da maiz izaten direla ereduak berak sortutako zailtasun edo mehatxuak, eta maiz topatzen diren irtenbideek arazo berriak ere jarriko dituzte mahaigainean. Berrikuntza teknologiko horiek sektorearen oztopoak eta mugak gainditzeko eta ekoizpena handitzeko asmoz edo aitzakiaz egin dira, edo behintzat horrela azaltzen dute. Hala ere, oztopo edo muga horiek ez dira ezerezetik ateratzen, eta maiz berrikuntza teknologiko batek eragindako kalteei aurre egiteko bilatzen dira asmakizun eta berrikuntza berriak. Hauxe da hidroponiaren kasua, baita landare-txertaketarena ere. Esan bezala, Eguzkipen hidroponiarekin hasi zirenean tomatearen ekoizpenean zentratuta zeuden jada, monolaborantza ereduan sakontzen. Horrek, besteak beste, lur arazoak dakartza, zenbait birus eta bestelako izurrite errazago garatzen baita. Horren aurrean hasiera batean lurra desinfektatzen ibili ziren, egun debekatuta dagoen metilo bromuroa produktua erabiliz, baina gero hidroponiara pasatu ziren, horrela lur arazo gutxiago zituztelako. Halere, hidroponian erabiltzen duten substratua ere hiru urtean behin aldatu behar zuten, lurrean izaten zituzten antzeko arazoak izaten zituztelako, nahiz eta maiztasun txikiagoarekin izan. 372
Urte batzuk beranduago, duela hamar urte inguru, "portainjertoak" edo patroiak agertu ziren, besteak beste lurreko zenbait arazori aurre egiteko. Eguzkiperen kasuan, arazoak izan baino lehenago hasi ziren landare txertatuekin probak egiten. Baina gero arazoak beraiengana ere heldu ziren, eta orain dena landare txertatuekin egiten dute. Ez dira arriskatzen. Oin dala, a ver, gu hidroponikoa hasi ginan egiten, hori edozein kultibo, monokultibo egiten genuelako, ta orduan arazoak izaten direlako. Eta orduan, hor izandu zen momentu bat, beno, zerbait egin behar zala. Eta, de hecho, hasi ginan, behin edo beste egin genuen, eta beste leku batzuetan be bai, lurra zeatzen, desinfektatzen, metilo bromurorekin baina beno, oso arriskutsua zan, e, gero gainera oin ya debekatua dago, o sea que, orduan, hor erabaki bat hartu genuen eta, erabaki genuen hidroponikoa izan zitekeela bide zuzena, dago zea, este, bi edo hiru urterekin zakua aldatzen dezu, eta gero berriro... baina gero hor ere arazoak azaldu ziren, ze azaldu zan fitoptora, eta izandu ziren inguruan, ustiapenak, pues, joan zitzaiotela, e, o sea, galdu egin zitzaiela ez dena, baino behintzat ekoizpena kristona jeitsi zitzaiena. Qué fitoptora, fitoptora baino gehio fusario, fusariogatik an. Ta orduan, horreri irtenbidea emateko, pues, daude, esan dezagun, patroiak, dauzkatenak erresistentziak horretarako. Eta horregatik jartzen dira patroiak, eta ez bestegatik (Felipe, elkarrizketa). Erainen, Eguzkipen bezala, lur arazoak izan dituzte. Monolaborantza ereduan sakontzen joan diren heinean eurek ere "lur arazoak" izan dituzte. Kasu honetan, baina, hidroponikoan sartu baino lurra desinfektatzea izan da luzaz erabili duten estrategia. Badira hogei bat urte lurra desinfektatzeko lurruna erabiltzen dutela. Izan ere, eurek baloratzen dute oraindik lurreko nekazaritza egitea, eta hidroponikoan ez egitea. Kanpoan ginela, negutegiaren bueltan egin genuen horrelako sartu-irteneko batean simaurra erabiltzen dutela esan zidaten, eta ni harrituta geratu nintzen. Azaldu bezala, negutegian sartua nintzen jada eta hidroponikoan ekoizten zutela pentsatu nuen. Izan ere, lurra plastikoz estalita zegoen, landareak karratutxo txikietan zeuden jarrita, eta karratutxo bakoitzean mangera zati bat zegoen. Hau da, ikusi ditudan ustiategi hidroponikoen antz handia zuen hangoak ere. Baina ez. Eta gainera ea lurrean egiten zuten harrituta galdetu nienean aitak erantzun zidan baietz, "lurrean, bai", lurra gustatzen zaiola, lurra ukitzea gustatzen zaiola. Handik tarte batera, berriz ere negutegira sartu ginenean, makurtu zen, lurra ukitu, eskukada bat hartu, eta apurka-apurka berriz ere bota, lurra zegoela ikus nezan. Lurreko arazoei aurre egiteko baporea erabiltzea izan da luzaz erabili duten estrategia. Egun, oraindik erabiltzen dute lurruna, baina badira bost bat urte landare txertatuak ere ekartzen dituztela, eta horrek ahalbidetu die gutxiagotan desinfektatu behar izatea lurra. Aldaketa hau lurrean lan egitearekin, monolaborantzarekin eta Jack erabiltzearekin lotzen dute. 373
Marta [M]: Eta noiztik ibiltzen zarete injertoekin eta? Aspalditik egiten duzue? Semea [S]: E, lau urte, lau bost urte, gehien bat. Lau bost urte. Ez dizut esango ze urte dan, baina lau bost urte. Eta hori hasi ginen gehienbat, ze hemen lurrean ibiltzen gara, lurra desinfektatu egiten deu, desinfektatzen degu baporeakin. Aita [A]: Aurten baporeakin ipini dou 100 gradotik gora lurra e. S: Baporeakin desinfektatu lurra eta problema gutxixago do. Baina guk lurrean nola ari garen, Jack bakarrik ipintzen badeu, Jackek ez ditu erresistentzia batzuk lurreko onddo batzuena. Orduan, horregatik injertauta ekartzen deu eta orduan problemarik ez deukou, susterrena. M: Ze beste horrek, o esa, beste horrek baditu resistentziak. S: Hori da, hori da, erresistentziak. A: Honek bai, honen susterrak oin, da, tomaterik [¿?] horren hostoak, hosto diferenteak. Inoiz hostoak eta ateratzen dugu. S: Ta gero oin ya lurrean segitzeko mesede egiten du. Gero esaten dute [¿arbolie?] altu dijoan heinean indarra hobeto. A: Baporeakin hasi ginela 18 urte edo gehio. S: Gehio. A: Orduan, urtero pasatzen genuen. Susterregatik ez gendun euki. Hiru urtean izaten zen Jackek lekun baten aldatzen baldin bazen derrepente hasten zala susterren gaitzakin... eta, baporea pasau, ez du harrapatu. Han, urtetan jardun genuen. Urtero pasau, eta ez zuen susterren gaitzik harrapatu. Eta honekin lasaiago ibiltzen gara. S: Ta oin ya ez dugu urtero pasatzen, hiru urtean behin. A: Gainera beste gauza ona da indarra askoz gehio hartzen du suster horrek, fuerteagoa da (Jose aita eta semea, elkarrizketa). Edonola ere, hidroponiaren eta txertaketen garapenaren ondorioz, duela hamar eta duela hogei urte baino askoz produktu kimiko kutsakor gutxiago erabiltzen dira egun Gipuzkoako tomate ustiategi konbentzionaletan. Egun askoz tratamendu gutxiago erabiltzen dituzte, eta horien ordez duela hamar edo hamabost urte inguru "xomorroekin" egiten dute lan, hizkera teknikoan esanda "laguntzaileekin" edo gazteleraz "auxiliares"234. Gainera, erleak eta bestelako laguntzaileak erabiltzen badira jada ezin dira zenbait tratamendu erabili, tratamenduek xomorro horiek hilko baitzituzten. Legeak ere prozesu hauek bultzatu ditu, zenbait produktu debekatuz, kontrolak areagotuz, eta Eusko Label bezalako marken barruan egoteko kalitate irizpideak zorroztuz. Produktu kimiko gutxiago erabili ahal izateko gakoa izan da barietateen garapena eta erabilera zein ekoizpen teknika bera, hidroponia alegia. Hartara, Eguzkipen txertatzen joan diren garapen teknologiko guztiekin batera gero eta laborantza kontrolatuagoa garatzen joan dira. Askotarikoak dira horrelako ustiategietan mehatxu gisa hartzen dituzten arriskuak, batez ere 234 Fauna laguntzailea edo auxiliarra kontrol biologikoko teknika bat da, eta bereziki negutegietan erabiltzen da, bertan ingurunea oso kontrolatuta baitago (ez soilik tenperatura, ura eta hezetasuna, espazioa bera ere mugatuta eta kontrolatuta dago). Ingurune kontrolatu hauetan zenbait izurrite errazago ager daiteke, eta hauek kontrolatzeko hauen predatzaileak diren bestelako xomorroak -fauna auxiliarra- sarrarazten dira. Fauna laguntzaileak ere baditu bestelako funtzio batzuk, besteak beste, polinizazioa areagotzea. Horretarako erlastar moduko batzuk erabiltzen dira, adibidez. 374
monolaborantza egiten denean, eta horregatik kontrol handiko laborantza izaten da, eta kontrol hau gero eta bioteknologikoagoa da. 4. atalean azaldu bezala, kontrol honek mekanismo biopolitiko eta teknobiopolitikoak uztartu egiten ditu. Alde batetik, mekanismo biopolitiko gisa uler dezakegun zenbait garapen egon da, hidroponiaren garapena kasu. Izan ere, hidroponiak, "subjektibaziorako teknologia" gisa ulertuta (Preciado 2008), kanpotik kontrolatzen du gorputza eta bizitza -landareak eta tomateak, kasu honetan-, kanpoko gailu ortoarkitektoniko lez. Teknika horren bitartez inguruarentzat eta nekazarientzat kaltegarriak ziren zenbait produktu alboratu ahal izan dute, ekoizpen eredua bera kolokan jarri gabe. Horrela, tomate landareen ekoizpena askoz kontrolatuago dago. Hala ere, zenbait mekanismo teknobiopolitikoren garapenak -barietateak beraiek eta txertaketak egiteko "oinak", kasuzenbait mekanismo biopolitikoren erabilera gutxitzea ere ekarri izan du. Kasu honetan, landareen inguruan kontrol handia egoteaz gain, landareen baitan ere badago kontrol hori, kontrolatu behar den gorputzetik bereizezin. Barietateak dira teknobiopolitika honen oinarrietako bat, ingurune batean bizirauteko eta tomateak emateko diseinatuta baitaude. Preciadok garatu bezala, barietateetan subjektibaziorako teknologiak beraien baitan daude, gorputza bera -barietateak beraiek- da kontrol hori ezartzen duena. Teknobiopolitika gorputzetan beraietan dago, beraz (2008). Adibidez, duela hamar urtera arte Jack barietatea erabiltzea zen gakoa, ekoizpen testuinguru batean egokituta baitzegoen. Hau da, ekoizpen sistema eta testuinguru zehatz batzuetan egokitzeko diseinatuta zegoen -eta dago-. Hala ere, patroien hedapenarekin Jack landareak are programatuagoa daude ingurune batean bizirauteko, "arrisku batzuei" aurre egiteko. Ez da kasualitatea horrelako patroiak zabaldu izana zenbait produktu -metilo bromuro kasu- debekatu den garaietan. Horrela, landareei kanpotik ezartzen zitzaien kontrola ordezkatu edo osatu egin da landareen baitan ezarritakoarekin. Aipatu ditugu Eguzkipen egin dituzten berrikuntza teknologiko nabarmenenak. Felipek esan bezala, "pixkanaka-pixkanaka" egin dituzte, eta eredu batean eta ekoizpen mota batean sakontzen joan dira. Gaur da eguna dituzten instalazioak tomatea ekoizteko eginak daudela. Areago, tomatea bere sasoitik kanpo ekoizteko prestatuta daude, hauxe baita tomatea garestien eta gehien saltzen den garaia. Eta tomatea egiten da "dirua ematen duelako". Egun, aldiz, merkatu hori ez dago horren indartsu, "tomatearen boom-a" pasata dago. Behera ez du egin, baina tomateak duela hamar urte saltzen ziren antzeko prezioetan saltzen dira. Horrenbestez, Felipek esanda, gaurko testuinguruan egin dituen inbertsioak ez lituzke egingo, 375
hasieran egin zituenak sinple eta merkeagoak baziren, oraingo negutegiak askoz konplexuago eta garestiagoak baitira. Prezioa oso oso gutxi igo da. E... guk oain saltzen dugun prezioa eta oain dala 10 urte saltzen genuena, antzekoak dira. Oin udaberrikoan igual garestixoago saltzen da, baino udaran da hor eta... baina ari naiz hizketan udaran ez abuztuan, baizik eta behin maiatza eta ekaina eta horietan, oraindikan negutegiko zea dala, tomatea dela, eta gainera beroa jarritako, o sea, dirua gastatutakoa, eta instalazio honetan... eta ez da lehen baino garestiago saltzen, eta, margena gutxiago daude... orain, orain oso arriskutsu izango litzateke guk egin ditugun inbertsio batzuk egitea. Eta de hecho, batzuk, nik uste ya hartu dituztela muturreko batzuk e, ez dakit... ez dakit. Ez da, ez da garestiago saltzen (Felipe, elkarrizketa). Edozein kasutan, behin instalazio horiek izanda alternatiba gutxi ikusten ditu. Izan ere, uraza ekoizteko ez dira errentagarriak, askoz negutegi sinple eta merkeagoekin ekoiztu ahal baita. Piperra landatzea ere ez da irtenbidea, horrenbeste piper ez bailitzateke salduko. Lekak ekoizteko ere ez du merezi, horiek ekoizteko eskulan asko behar baita eta "hegoaldean" eskulana merkeagoa denez bertatik askoz ere leka merkeagoak heltzen dira. Beraz, tomatearen monolaborantzan sakontzen joan diren heinean, tomatea ekoizteko egokitu dituzte euren instalazioak, eta egun ia horretarako baino ez dute balio. Ikusi bezala, Erain baserria ere Gipuzkoako tomategintzaren isla da. Sektorearen bilakaerarako gakoak izan diren berrikuntza teknologiko garrantzitsuenak bertan bultzatu dituzte: negutegiak jarri zituzten duela hogei eta hogeita hamar urte inguru, beroa sartu eta ekoizpena zertxobait aurreratu zuten urtero bi uzta jaso ahal izateko, eta txertatutako landareak landatzen dituzte, besteak beste. Horrela, kasu honetan ere ustiategi misto izatetik tomatean oinarritutako ustiategia izatera pasatu dira hamarkada gutxi batzuetan. Hala ere, Erainen Eguzkipen baino berrikuntza teknologiko gutxiago sartu dituzte: besteak beste, ez dute teknika hidroponikoa erabiltzen, beroa gutxi jartzen dute, eta ez dute CO2a sartzen ekoizpena handitzeko. Izan ere, sektorearen ezaugarria ere baden salmenta zuzenean oinarritzen eta ezaugarritzen den ustiategia da, eta familia-ustiategia izanik ez dute kanpoko langilerik kontratatzen. Horrenbestez, ez dute ekoizpena asko handitzeko beharrik, bezeroak fidelizatzeko eta kontent mantentzeko baizik. Laburbilduz, orokorrean, Erainen punta-puntako berrikuntza teknologikoak txertatu izan ez arren, tomategintzan sakontzen joan dira zenbait aldaketaren bidez. Jarrera berritzaile eta era berean kontserbadorea izan dutela esan genezake; hau da, bizirauteko eta barazkigintzatik bizitzeko inbertsio eta berrikuntzak egin dituzte, baina aldaketa eta berrikuntza ez dute halabeharrez positibotzat edo hobeagotzat hartzen. Ekoizpena eta etekinak ahalik eta gehien 376
handitzea ez dute helburu izan, eta gainera baloratzen dute euren etxean "betidanik" egin diren zenbait gauza, lurrean landatzea dela, edota salmenta zuzena dela. Eguzkiperen ezaugarri nagusienetakoak Gipuzkoan barazkigintzan erabiltzen diren puntako berrikuntza teknologikoak txertatzea eta merkaturatze-bide laburrak erabiltzea izan bada, Erainen ezaugarri nagusienetakoak salmenta zuzena egitea eta euren ereduan bizirauteko beharrezkotzat jo dituzten berrikuntza teknologikoak txertatzea izan da. Jarraian ikusiko dugun bezala, horrek eragiten du ekoiztu eta saltzen dituzten tomateekin identifikazio handiagoa izatea. Jack barietatearekin batera tomategintza sektorearen garapena eta bilakaera II: merkaturatze-bideak Orokorrean, Gipuzkoako tomateroek antzeko merkaturatze-bideak erabiltzen dituzte. Euren artean estrategia apur bat ezberdinak badituzte ere, oro har gehienetan merkaturatze-bide laburrak erabiltzen dituzte. 3. Atalean esan bezala, merkaturatze-bide laburretan gehienez ekoizle eta kontsumitzailearen artean bitartekari bat bakarrik dago. Halaber, beste merkaturatze-bideen ondoan, zeintzuetan bitartekariek botere handia duten, bide laburretan ekoizle zein kontsumitzaileek erabakitzeko ahalmen handiagoa dute. Kasu honetan, beharrezkoa da zehaztea hori Gipuzkoan gertatzen dela, Bizkaian ez baita berdina gertatzen, eta horrek zuzenean eragiten dio Eusko Label markaren erabilerari. Bizkaian, Garaia ekoizle kooperatibaren bitartez saltzen dira produktuak gehien bat, eta hortik supermerkatu eta saltoki handietara bideratzen dira. Salmenta mota honetan labelaren barruan saltzea, eta hortaz etiketa erabiltzea, estrategia nagusienetakoa da. Izan ere, horrekin bermatzen dute produktuen kalitatea, eta horrek ahalbidetzen die tomateak garestiago saldu ahal izatea. Baina, esan bezala, hau ez da Gipuzkoako kasua. Gipuzkoan bi ezaugarri nagusi ikusten ditugu tomategintzan merkaturatze-bideei dagokienean. Alde batetik, salmenta zuzena eta bide laburrak erabiltzen dira gehienbat. Bestetik, merkaturatze-estrategiak dibertsifikazioan oinarritu dituzte, eta ohikoa da askotariko merkaturatze-bideak erabiltzea etxalde bakar batean. Ezagutzen ari garen bi kasuetan horrela da, nahiz eta bien artean ezberdintasunak egon badauden. Ezberdintasun horiek, hain zuzen, kalitatea eta identifikazioa nola eraikitzen ari diren ulertzeko zenbait gako emango digute. Eguzkipe baserriaren ekoizpenaren zati handi bat Mercabugatin saltzen du Felipek. Mercabugati Donostian dago eta bertan batez ere barazki, fruta eta loreak banatzen dira. Batik 377
bat handizkariak joaten dira bertan fruta eta barazkiak banatzera, baina Gipuzkoako Baratzezain eta Lorezainen Elkarteak -GILBEk- ere bertan dauka salmenta-postua, elkarteko kideek euren produktuak han sal ditzaten. Bertan saltzen ditu Felipek tomate gehien, Gipuzkoako "dendero txikiei", baita azoketan euren barazkiak saltzen dituzten "baserritarrei" ere. Bestetik, Felipek berak zerbait banatzen du toki eta denda zehatz batzuetan. Halaber, ekoizpenaren beste zati bat, %20 gutxi gorabehera, aspalditik ezagutzen duen biltoki batean saltzen du. Biltoki hau bere hiritik gertu dago eta aspalditik harremana dute. Beraz, kasu honetan ere zuzeneko harremana dauka. Azkenik, bakarrik ekoizpen handiko uneetan soberakinak baldin badituzte, Iruñera edo Gasteizera "irteeraren bat egiten du" eta handizkariren bati eramaten dizkio tomateak. Soilik azkenengo kasu horretan Eusko Labeleko etiketa jartzen die tomateei. Erainen kasua are paradigmatikoagoa da, ekoizten duten ia guztia salmenta zuzenaren bidez merkaturatzen baitute. Ekoizpenean aldaketak egin arren eta tomatea egiten espezializatzen joan diren arren, salmentari dagokionean etxeko ereduari eutsi diote. Aurreko belaunaldiak herriko zein ondoko herriko azokara joaten ziren, eta oraingoakoek ere azokan saltzen jarraitzen dute. Kasu honetan, baina, beste herri batzuetara ere joaten dira saltzera, batez ere tomate kanpaina egitera. Edonola ere, ekoizpenaren zati bat herriko bi dendetan saltzen dute, eta beste zati bat Bilbotik datorren handizkari bati saltzen diote, eta horrek inguruko herrietan banatzen du. Horrenbestez, ekoizten duten guztia inguruko herrietan saltzen dute, ezagunak diren inguruan, hain zuzen. Hori dela eta, euren izenarekin saltzea nahikoa zaie prezio onean saltzeko; hau da, kalitate tomate gisa saltzeko. Hartara, ez dute Eusko Label etiketaren beharrik. Bi kasuetan saltzen dute ekoizpenaren zati handi bat -edo ekoizpen osoa- beraien izenarekin, Euskal Tomatea markatik kanpo, alegia. Eguzkipen markaren barruan mantentzen dira, soberakinak dituztenean horiei irteera emateko. Erainen, aldiz, ekoizpen osoa beraien ingurune hurbilean saltzea lortu dute, eta horretarako ez dute labelaren beharrik. Labelen barruan egon ziren hainbat urtetan, baina horren beharrik ez zutela ikusita atera egin ziren. Bi kasuetan aipatu didate labeletik atera direla -edo labeletik kanpo saltzen dutela- beraien izenarekin saldu ahal izateko. Izan ere, Gipuzkoan bereziki, hobeto baloratzen dira ekoizle ezagunen produktuak, labela daukatenak baino. Areago, Felipek kontatzen du hainbatetan gertatu izan zaiola labeleko etiketarekin tomateak saldu izana eta gero azokan saldu behar duenak etiketak kendu, etiketa ekoizpen industrialago batekin lotu baitu askok. Beraien izenarekin saltzeak ez du esan nahi Eusko Labeleko etiketak beraien izena duen etiketa 378
batekin ordezkatzea. Gertutasuna eta harreman zuzenetan oinarritzen diren merkaturatzebideetan ez dira beharrezkoak etiketa horiek. Harremanek bermatzen dute nongoak diren eta nolakoak diren tomateak. Eguzkipen, adibidez, etiketak jartzen dizkiete tomate kutxei edo kortxo zurizko erretiluei, baina trazabilitateko eskakizunengatik, eta ez bezeroari begira. Beno, alde bat behintzat kontaktu zuzena dakatelako, nere bezeroak ezagutzen naute... o sea, nik uste, ta gero, es que hemen, Gipuzkoan gauza kuriosoa gertatu izandu da zerarekin, Eusko Labelarekin, e... oraindikan ere, oraindikan ere merkatuetan jenteak erosten baldin badu tomatea Eusko Labela, batzuek kendu eiten diote pegatiña, ta nik 'zuek, kartzelara joan beharko zenukete'... o sea, hori kostatzen dana jartzen, eta kentzen gero pegatiña. Zeren, jentea, hombre, hori ari da aldatzen, ze hainbeste urte dira ya... jenteak zeratzen du etiketa kanpokoakin. Ulertzen? Etiketa daukan generoa ez du hemengoa bezela zeatzen jente askok, edo ez zuen. Orain gehio, joe, ya Eusko Labela, ya zea badauka, baino, baino aurrenetikan exageratua zen. Eta hemen jente asko da labela egiten ez duena, e, eta berdin, eta ez du horregatikan saltzen merkeago. Hori ez da behin ere pasa Bizkian. Bizkaian, edo Labela jartzen duzu edo erdi prezioan saltzen duzu, nahiz ta berdina izan. Ta jentea beste zera badauka, ezberdina da (Felipe, elkarrizketa). Kalitatea hiru subjektu mota ezberdinen aurrean bermatu behar da. Alde batetik bezeroei bermatu behar zaie. Bestetik, instituzioei eta jarraipena egiten dutenei. Erdian, saltzaileak daude, eta maiz horiek dira kalitate-berme jakin bat eskatzen dutenak. Batzuetan, hiru subjektu horien aurrean kalitatea bermatzeko bideak ez dira berdinak. Beste batzuetan, aldiz, instituzioen aurrean kalitatea bermatzeak besteen aurrean ere zuzenean bermatzen du, hauek ematen dituzten zigilu edo kalitatearen egiaztagiriek lagunduta. Adibidez, zenbait unetan bezeroei eta saltzaileei kalitatea bermatzen diena etiketa bera da. Hortaz, instituzioen aurrean bermatu behar da kalitatea lehenago, eta horiek ematen dituzten zigiluek bermatzen diote bezeroari. Beste batzuetan, aldiz, instituzio eta bezeroek eskatzen dituzten kalitate-bermeak eta -irizpideak ezberdinak dira. Adibidez, salmenta zuzena egiten den kasuetan edo merkaturatze-bide laburrak erabiltzen direnean, bezeroari maiz berdin zaio erakundeek eskatzen duten trazabilitatea eta pegatina. Ekoizlearekin harreman zuzena edo gertuko harremana duenean, bezeroak trazabilitatea eta konfiantza beste modu batez eraikitzen ditu. Hala ere, ekoizlea beti da erantzule erakunde publikoen aurrean, eta gertuko bezero bati saldu nahi izan arren, trazabilitatea bete behar du edozein dela ere bere merkaturatze-bidea. Zentzu honetan, askotariko kalitatea bermatzeko irizpide eta praktikak daude, eta zenbaitetan uztartu edo gurutzatu egiten dira, eta beste batzuetan bakoitza bere bidetik doa. Erainen zein Eguzkipen lehenetsi egin dute beraien izenarekin saltzea. Bi kasuetan nabarmentzen dute horrela garestiago saltzen dituztela tomateak. Horren arrazoi bat da Gipuzkoan hobeto baloratzen direla ekoizle "ezagunen" produktuak. Labela bera bitartekari 379
bat da, eta mahai-gainean jartzen du ekoizle eta eroslearen arteko distantzia. Baina hau ez da arrazoi bakarra. Labela maiz erabili izan da -eta erabiltzen da- saltoki handietan eta supermerkatuetan saltzeko. Horrelakoetan bitartekariek botere handiagoa dute prezioa finkatzeko, eta gutxiago ordaintzen diete ekoizleei. Horregatik, beste bide batzuen bitartez tomateak sal ditzaketen heinean ez die merezi labelean saltzeak. Horretaz hizketan ari ginela, merkaturatze-bideekin estuki lotuta dauden beste elementu batzuk ekarri zituen ahotara Felipek: tomateen kalitatea eta tamaina. Euskal Herrian, eta Gipuzkoan bereziki, prezioari eta kalitateari lotuta dago tomateen tamaina, tomate handiak gehiago baloratzen baitira. Eusko Labelek kontuan hartzen du hori, eta Euskal Tomatea etiketarekin saltzeko, tomateak kalibratu egin behar dira eta neurri jakin batekoak izan behar dira, neurri batzuen barruan handiak, alegia. Hala ere, hau ez da soilik Euskal Tomatea markaren eskakizun bat. Eguzkipen eta Erainen Eusko Labeleko etiketa barik saltzen dituzten tomateak ere kalibratzen dituzte, eta tamainaren arabera prezioa jartzen diete. Erainen kasuan ez dituzte tomateak bereizten soilik prezio ezberdinak jarri ahal izateko, baina hala ere prezioak ere bereizten dituzte. Prezioari dagokionean, saiatzen dira urte osoan zehar prezio berean saltzen: hiru eurotan saltzen dute gutxi gorabehera. Hala ere, kalibreari dagokionean, hiru tamaina bereizten dituzte, eta handiak eta ertainak garestiago saltzen dituzte, txikiak baino. Edozein kasutan, prezioagatik baino bezeroek nahi dituzten tomateak hauta ditzaten bereizten dute kalibrea. Izan ere, jakin badakite jendearentzako tamaina garrantzitsua dela, batzuek handiagoak nahiago dituztela eta beste batzuek txikiagoak, eta beraz, bereizita eramaten dituzte aukeratzeko parada egon dadin. Gainera, euren postuetan bezeroek beraiek har ditzakete tomateak, eta horrela eramateak errazten die zeregina. Bestalde, handizkakoei begira ere bereizten dituzte tomateak kalibrearen arabera, horiei handiagoak saltzen baitizkiete. Felipek ere bereizten ditu kalibrearen arabera, eta txikiagoak direnak merkeago saltzen ditu: Felipe [F]: Klaro, guk kalibratzen ditugu. Beno, guk jartzen dugu, hiru kalibreetan jartzen dugu. Hor, Eusko Labelarekin guri pasa zitzaigun gauza kuriosoa, eta oraindikan pasako da... gu lehen, bolada batean, ez dakit, urte pare batean edo, ari naiz hizketan, igual oin dala 8 bat urte horrela, eramaten genuen, zera handi batera, [merkatal-zentro batera] eramaten genuen tomatea. Horrekin zer gertatzen da? Prezioa berak jartzen duela. Orduan, haiek, dauzkate, ni bezela, beste ez dakit zer,... pues dauzkate, pues hori, eta orduan, jenteak sobra baldin badauka, pues igual merke eskeintzen du eta igual zuri harrapatzen zaizu, ni askotan pasa zait, eta horregatik utzi nuen e, zea... tomatea garestiago, askoz ere garestiago saltzen [supermerkatuak] ordaintzen didana baino. Baina ari naiz hizketan igual ni ari naizela bi euro t'erdian saltzen eta [supermerkatuak] bat eta erdi ordaintzen 380
duela. Orduan zer egiten duzu han? Ba, kalibre txikiagoa jarri. Klaro, hemen, zera, este, tomatearen kalibrea kalidadearekin zedatzen da, o sea, jentea... guk beti handia garestiago saltzen dugu. Orduan, zer egiten genuen, txikiagoa jarri, txikiagoa jarri, sartzen zana, klaro, labelen zera baino... ta orduan zer saltzen duzu, etiketarekin bestea baino kalidade txikiagoa. Eta... azkenean utzi nuen. Kurioso pasa zan. Marta [M]: Eta hori, etiketarik gabe saltzen duzuenean ere bereizten duzue kalibrea? F: Bai, bai, bai. Bai, bai , bai. Guk... M: Eta prezioa ere orduan, kalibrearen arabera? F: Klaro, kalibrearen arabera prezio. Guk normalean saltzen dugu hiru edo lau kalibre ezberdina, esan dezagun. M: Eta zaporea ezberdina da? F: Kalibreagatik? Hombre, a ver, nik zaporea ez dut esango ezberdina denik, baina nik ere haundia nahio, ez dakit, mamitsuagoa da, eta,... eta, eta... baino... (Felipe, elkarrizketa). Azkenengo lerrootan ikusi bezala, baserriaren edo ekoizlearen izenarekin eta tomateen tamainarekin lotzen da kalitatea, besteak beste. Eusko Label markak baserria eta ekoizlearen identitate eta izenak ordezkatzen ditu merkaturatze-bide luzeetan, eta kalitatearen "adierazleak" arautu eta definitu egiten ditu. Esan bezala, tamaina kalitatearekin lotzen da eta hori dela eta marka horren barruan tomateak kalibratu egiten dira. Txikiegiak direnean Euskal Tomate zigilutik kanpo geratzen dira, eta beste irtenbide komertzial bat bilatzen zaie. Batzuk Euskal Baserri jatorri markarekin saltzen dira. Beste batzuk, ostera, kontserbak egiteko bideratzen dira, horretara dedikatzen diren enpresa batzuei salduz. Tamainaz gain, azukre kopurua eta heldutasun maila ere arautu eta neurtu egiten da Euskal Tomate markaren barruan saldu ahal izateko. Halaber, saltzeko formatua ere arautuago dago: multzoka, plastikoz inguratuta, eta markaren zigiluarekin erretiluetan saltzen dira, edota banaka markaren pegatinarekin identifikatuta. Praktika hauekin tomateen kalitatea bermatu ez ezik, kalitatea bera zer den eta zein ezaugarri dituen ere eraiki egiten da. Kasu honetan, kalitatezko tomateak handiak, gorriak, homogeneoak, garbiak eta azukre eta azidotasun maila jakin batekoak dira. Esan bezala, irizpide zehatz batzuek definitzen dute kalitatea Eusko Label markaren barruan, eta horrekin saltzen diren tomate guztiek parametro batzuen barruan egon behar dute. Hala ere, markatik kanpo saltzen direnekin konparatuz gero, horien kalitatea "erlatiboagoa" da. Eguzkipek esan bezala, Euskal Tomatea zigiluarekin saltzeko markaren irizpideak bete bai, baina hobeagoak beti beraien izenarekin saltzeko gorde izan dituzte. Izan ere, zigiluarekin saltzen dituztenak merkeago saldu izan dituzte, eta orduan onenak beraien kabuz saltzeko gordetzen dituzte. Ikusten dugu honekin perbertso bilakatzen dela kalitatea bermatzen duen edo bermatu beharko lukeen zigilu honen logika. "Kalitatezkoak" direnen artean kalitate gutxien duten fruituak izaten dira markapean merkaturatzen direnak. Testuinguru honetan hainbat Eusko Labeletik atera da, Erain baserria bezala. Beraien izenarekin garestiago saldu 381
dezakete ekoizpen guztia, eta ondorioz markak ez die etekin edo erraztasunik eskaintzen. Gipuzkoan nabarmendu den joera izan da Eusko Labeletik ateratzearena, eta teknikari batzuk kezkatuta agertu dira horrekin, sektorearen eta markaren biziraupenerako aldaketak egin beharko direla iritzita. Salmenta zuzenaren bidez edo bestelako merkaturatze-bide laburren bidez tomateak merkaturatzen dituztenean kalitate-irizpideak eta kalitatea eraikitzeko bideak apur bat ezberdinak dira. Erainen kasuan bezeroarekin zuzeneko harreman izateak eragiten dio laborantza ereduari, tomatearekin duten identifikazioari, zein ekoizpenari eta merkaturatzeari dagozkien zenbait erabakiri. Adibidez, lurrean zergatik ekoizten duten -eta ez hidroponianazaltzen zutenean erreferentzia egin zioten bezeroekin duten zuzeneko harremanari. Tomatera dedikatzen direnen artean lurrean egiten duten bakarrenetakoak direla esan nienean, ekoizpenkantitatearekin eta salmenta zuzenarekin lotu zuten. Hidroponikoan egiten denean tomate kilo gehiago ekoizten, baina tomateetan nabaritu egiten dela esan zidaten. Beraiek salmenta zuzena egiten dute, nahi dutena daukatena saltzea da, eta ez halabeharrez beti gehiago ekoiztea eta saltzea. Orduan, lurrean egiten dutela nabaritzen dela diote, eta horregatik nahiago dute lurrean egiten jarraitzea. Halaber, kalitatea zuzeneko harremanaren bitartez eraikitzen dute Erainen. Bertan, nahiago dute beraien izenarekin saldu, horrela garestiago sal dezaketelako. Baina garestiago saltzeko kalitatezko tomateak izan behar dira, edo beste hitz batzuez esanda, onak izan behar dira. Bezeroei begira, horren bermea zuzeneko harremana da, harreman honetan eraikitako konfiantza, alegia. Izan ere, jada Eraineko tomateak ezagutzen dituzte eta beti bezain onak ez direnean, bezeroek badute non kexatu, baita hori egiteko konfiantza ere. Tomate txarragoak saldu izan dituztenean parez pare izan dituzte bezeroak eta horiek konfiantzaz esan diete tomate txarrak -edo ez horren onak- saldu dizkietela. Kasu bat kontatuz azaldu zidaten hau guztia: Semea [S]: Bai, jentea ya gure izenakin bezela eskatzen deu. Aita [S]: Es que, nik baten egin nuen erosi, hemen, beste bati, hidroponikoa, eta plazara eraman nuen, [gertuko herri batera] eraman nuen. Eta [herri horretan], hurrengo astean joan nintzenean 'Jose, el tomate del otro día no era igual' batek esaten dit... eta, eroritakoren bat izango dana, lurrean edo, zergatik ez nintzen akordau. Handik eta pixka batera beste andra bat etorri zan eta 'joe' harek ere esan zuela ez zala 'el mismo tomate', eta gero hirugarren batek esan zidan, eta hasi nintzen pentsatzen... mekatxis, zazpi kaja hartu nituen [ondoko herrian] hidroponikoan eta han saldu nituen. Danak antzeman. Eta orduantxe esan nuen, nik ez dut erosiko, ez daukadanean ez daukat eta kitto. Eta horixe egiten dugu orain. Oin e, guk tomatea egiten dugu amaitu arte (Jose aita eta semea, elkarrizketa). 382
Azkenengo aipu horretan ikusten dugu lotura zuzena eraikitzen dela tomatea eta Erainetarren artean, eta saltzerakoan indartu egiten dela. Lotura hau ekoizpen-praktika batzuek, Jack barietatearen erabilerak, merkatu-harreman batzuek, zuzeneko salmentak, eta "tomaterako gustuak" sostengatzen dute, eraikitzen dute. Era berean, lotura horrek tomateak beraiek zein Erain ustiategia bera ere sostengatzen ditu, eta Jose aita-semeek zein etxeko besteek aktualizatzen dituzte sare eta harreman horiek tomate ekoizpen-praktikekin zein salmentapraktika eta -harremanekin. Harreman hauen guztien zentroan ikusten dut nik tomate eta ekoizleen arteko identifikazioa, batez ere Erainen kasuan, tomateak salmenta zuzenaren bitartez merkaturatzen baitituzte. Euren ereduaren gako bat tomate onak izatea da, eta euren harremanetan tomate onak izateak definitzen ditu. Ez da kasualitatea Erainen Eguzkipen baino zehaztasun handiagoz azaldu izana zergatik Jack baloratua den eta zer den jendeak bilatzen duena tomate horrengan. Identifikazio hori indartze aldera ere irten ziren Eusko Labeletik. Zenbait urtetan zehar euren ekoizpenaren zati bat Bilbo inguruan saltzen zuten, Euskal Tomatea markapean. Orduan, batzuetan tomatea sobratu egiten zitzaien eta soberakin horiek urrun saltzeko handizkakoei saldu behar zizkieten. Horretarako, ezinbestekoa zitzaien Eusko Labelarekin saltzea. Gainera, "ezezagunari" prezio onean -altuan- saldu nahi izanez gero ere Eusko Labela beharrezkoa egiten zaie. Duela hiru urtetik hona, ostera, jada ez dute Eusko Labelarekin saltzen, ingurunean ekoizpen osoa sal baitezakete. Hortaz, Labeleko beharrik ez zutelako atera ziren, areago, euren izenarekin saldu ahal izateko, honekin gehiago eskatzen baitiete. Semea [S]: Eta oin duela hiru urte erabaki genuen irtetzea. Bai, irtetzea porque gu azoketan benta direkta egiten dugu gehixen bat eta geure izenarekin ezagutzen dute tomatea eta ez dugu labelaren beharrik. Marta [M]: Eta mayoristei ya ez diezue saltzen? S: Mayoristei saltzen diegu, bai, baina mayoristei gehiago badauke gure izena ezagutu egin daue eta geure pegatiña ta atera genuen eta geure pegatiñarekin saltzen du. Aita [A]: Orain askoz gehio eskatzen digue lehen baino (Jose aita eta semea, elkarrizketa). Laburbilduz, ikusi bezala, kalitatea gako garrantzitsua da tomate hauen merkaturatzebideetan. Hala ere, kalitatea irizpide, praktika eta arau ezberdinen bidez definitu, sortu eta bermatu egiten da merkaturatze-estrategia ezberdinetan. Barietateak ere garrantzia hartzen du kalitatea definitzerakoan. Halaber, tomateak identifikatzeko eta ezagutarazteko bideak ere gakoak dira kalitatea definitu eta bermatzerakoan. Salmenta zuzena egiten denean ekoizleak garrantzi handiagoa hartzen du eta baserri, ekoizle eta tomateen arteko harreman eta 383
identifikazioa estuagoa da. Merkaturatze-bide luzeagoetan, aldiz, harreman hau lausoagoa da eta etiketak ordezkatu ohi ditu konfiantza- eta identifikazio-harremanak. Jack barietatearekin batera tomategintza sektorearen garapena eta bilakaera III: sareak, entseguak eta barietateak Jack tomatearen arrakasta eta hedapena ulertzeko kontuan hartu behar ditugu nekazal sektorean dauden sare eta harremanak, horien baitan egiten diren ikerketak eta berrikuntzak, eta bereziki labore barietateen inguruan egiten direnak. Lekuan lekuko lana egitean berehala jabetu nintzen sektore "txiki" bat neukala aurrean, harreman estuez jositako sektore bat zela, alegia. Horren barruan, ekologikoan eta konbentzionalean egiten dutenak bereiz ditzakegu, eta bi sare ezberdin aurkitzen ditugu. Hala ere, bi sare hauen artean nodoak ere badaude, eta zenbait pertsona, eragile, landare eta problematika bietan aurkitzen dugu. Esan bezala, konfiantzan eta gertutasunean oinarritutako sektorea da, sektore trinkoa, alegia. Eta konfiantza eta gertutasuna sortzen duten harreman eta praktikek sektoreari ematen diote forma, elkar lagunduz eta joera orokor batzuk sorraraziz sektorearen barruan. Trinkotasun eta konfiantza hau lagungarri izan zait lekuan lekuko lanean zehar. Izan ere, teknikariren batekin hitz egitea eta bere konfiantza irabaztea lortzen banuen, beraren bitartez hel nintekeen beste batzuengan. Hala ere, beraien arteko konfiantza eta gertutasun honek ere "kanpoko" norbait gisa kokatu nau askoz gehiago, eta kontrolatua izatearen eta konfiantza irabazi behar izatearen sentsazioa izan dut maiz. Eguzkipe eta Erain, berriz ere, paradigmatikoak dira. Beraien kasuak ezagutuz sektorearen funtzionamenduaren berri dugu. Zentzu honetan Eguzkipe Gipuzkoako tomategintzan erreferentziazko baserria da. Izan ere, sektoreko teknikari eta ikerketa-zentroekin elkarlanean bertan egin izan dira hainbat entsegu, horietako asko tomate barietate berriak probatzeko. Halaber, maiz izan dira azkenengo hamarkadotan sektore honetan egin diren berrikuntza teknologikoak txertatu dituzten lehenengoetarikoak. Arin konturatu nintzen horretaz. Gipuzkoako bi nekazal-teknikarirekin hitz egin nuenean biek Eguzkiperenera joateko agindu edo gomendatu zidaten. Azaldu bezala, Santiago eta Miguel Gipuzkoako nekazal-sektoreko bi teknikariek gomendatuta heldu nintzen Eguzkiperenera. Biekin egon nintzenean jada ohartu nintzen Eguzkipe dezente ezagutzen zutela eta berarekin lantzean behin harremanetan zeudela. Izan ere, Santiagok esan zidan bere kontaktua pasa aurretik galdetu behar ziola eta Eguzkipek hala baieztatu zidan: "bai, Santiagok esan zidan". Halaber, Miguelen bulegora joan nintzenean hortxe zegoen Eguzkipe, eta nire bisita izan behar zuela ere esan zion Migueli. 384
txertaketarako barietate berriak egon, portainjertoenak, ez dira egon. Baina barietate berri on bat dagoenean, hazia bidaltzen dizute, eta zuk konfiantzazko jendeari, adibidez iaz egin zen Gipuzkoako herri txiki batean, entsegua, eta gero hartzen duzu Bizkaiko jendea eta Gipuzkoako jendea, eta hara eramaten dituzu. Eta, bada, ikus dezaten, negutegi batean portainjerto bat edo beste dute, edo beste bat, eta beti Jackekin. Noski, zera, zera,... orduan, ikusten da, bada, hau... eta landatu dituenak dio, 'ni konturatu naiz hau erresistenteagoa dela, indartsuagoa, indar gutxikoa, begetatibora jotzen du, edota ekoiztera jotzen du...' Beno, hitzaldi bat egiten da, hegoaldekoa dator, portainjertoena, ordezkaria dator, nagusia dator, hitzaldi bat egiten da, eta gero bazkaltzera goaz. Eta egiten da hor, zera,... bitxia da, tontakeria dirudi, nik bi urte daramatzat egiten,... senidetasun moduko bat, giro ona zeren artean,... azkenean lehiakideak gara, nik tomatea egiten dut eta zuk ere. Sare hauetan batera jarduten dute enpresek, sektoreko elkarteek, erakunde publikoek, eta nekazariek, interes ezberdinak izanda ere. Konfiantza dute elkarrengan eta beraien artean elkarrekikotasunezko harremanak eraikitzen dituzte. Sare hauek baliatuz bultzatzen dira ikerketa asko, sektoretan hobekuntzak eta/edo berrikuntzak martxan jartzeko. Aitorrek aipatzen zuen kasua adibide argi bat da, zeinetan hazi-enpresa batek "eskaintzen" dizkien barietate berri batzuk eta sektoreko teknikari batzuekin batera burutzen diren ekoizleen lursailetan barietate horien probak. Emaitza onak izanez gero, agian, barietate horiek erabiliko dira -Aitorri erosiak- hurrengo uztetarako. Ikerketa eta entsegu horiek tomategintzan garrantzia duten baliabide eta teknikak probatzera bideratzen dira. Besteak beste, negutegi mota ezberdinak probatu izan dira, askotariko tratamendu mota, eta labore barietateak. Gehienetan, sektorean egin diren berrikuntzak ikerketa horien ondorioz etorri izan dira. Hots, administrazio publiko zein sektoreko elkartek bultzatuta egiten dira ikerketak, "sektorearen behar eta mesedeei begira", eta ikerketa horien emaitzen arabera berrikuntzak bultzatzen dira. Hala ere, kakotxen artean esaten dut sektorearen behar eta mesedeei begira egiten dela, sektorean mota ezberdinetako behar eta interesak baitaude. Ekologikoan jarduten dutenak maiz kexu dira administrazio publikoan ez dituztela beraiei begirako ikerketak egiten, dena konbentzionalari begira egiten dutela. Instituzioetatik, aldiz, mesfidantza ikusten dute ekologikoan ekoizten dutenen partetik, eta kolaboratzen ez dutela esaten dute. Halaber, multinazionalak sektorearen partetzat hartzen badira, beraien interesak eta sektoreko beste batzuenak talkan egon daitezke. Gainera, ikusi bezala, maiz sostengarria ez den eta etekin monetarioak bilatzen dituen eredu industrialaren parte diren enpresek bultzatzen dituzte ikerketak. Izan ere, beraiek aurkezten dituzte egin dituzten azkenengo berrikuntzak -teknologian dela, barietateetan dela- eta hortik abiatuta bultzatzen dira ikerketak. 386
Edonola ere, ikusten dugu baserri batean gertatzen dena eta bertan egiten diren inbertsio, berrikuntza eta apustuak ez dira kasu isolatuak, sistema eta eredu baten parte baizik. Eguzkiperen kasura itzuliz, bertan oso argi ikusten da ustiategi horretan sare honek duen eragina. Bertan eman diren berrikuntza teknologikoak ez ditu Felipek berak bakarrik berari okurritu zaizkiolako bultzatu, merkatura egokitzen eta sektoreko eragileekin batera baizik. Bai, beti gutxi gorabehera ez zen izandu 'ba, hor jarri behar dugu guk...' ba, ez, gutxi gorabehera bai egondu dira Deriotikan [Neikerretik], eta garai hartan eta, pues bai, bazeuden, esan dezagun, ba, ikertzen zuten eta bai, tomate barietateekin ere gauza berdina, eta bai, eta gero baita ere lurretik harata hasi ginenean, o sea, hidroponikoa esaten dena, zergatik an, hori ere izandu zen aldaketa bat oin dala hogei bat edo hogeita piku urte. Hori ere esan dezagun Gipuzkoan gu izandu ginela aurrena hemen, baina ordurako ya Deriotikan ta, zera, bageneuzkan emaitza batzuk eta bagenekien funtzionatzen zuela (Felipe, elkarrizketa). Beraz, berrikuntza hauetan ikerketa zentroek, elkarte eta administrazioen teknikariek eta ekoizleek eskutik helduta lan egiten dute. Ekoizleek euren instalazioak eta eskulana jartzen dituzte maiz entseguak egiteko. Teknikariek, aldiz, gerora ekoizleentzako -batzuentzako behintzat- baliagarriak izango diren ikerketak bultzatzen dituzte, "sektoreari ekarpena" egin nahian. Egiten dituzten ikerketen artean, barietateak probatzera, ezagutzera eta ezaugarritzera bideratzen dira batzuk. Hori sektore ekologikoan zein konbentzionalean gertatzen da, eta barazkigintzan barietateek duten garrantzia nabarmentzen du. Bietan ala bietan, gainera, barietate hibridoekin zein bertakoekin probak egin izan dira, une ezberdinetan. Aipatutako baserrietan ikusi dugu jada. Eguzkipen aspalditik urtero probatzen dituzte tomate barietate komertzialak. Erainen, aldiz, 2017an bertako tomate barietateekin egin zituzten Neikerrek bultzatutako ikerketaren entseguak. Nafarroan ere, urte batzuk lehenago, bertako tomate haziekin proba batzuk egin zituzten, eta ostean zabaldu zen bertakoen erabilera nekazari konbentzionalen artean235. Esan bezala, ekologikoan ere egin izan dira horrelakoak. Bereziki nekazaritza ekologikoaren hastapenetan Ekonekazaritzak burutu zituen horrelako lanak, hemengo klimara eta ekoizpen ekologikora egokitzen ziren barietateak topatu nahian. Eguzkipe eta Erain baserrien kasuetara itzuliz, barietateekin maiz aurkitu dudan jarrera bat oso argi ikusi dut bi etxalde horietan. Alde batetik, barietateak probatzeko prestutasuna izan dute, eta Eguzkiperen kasua paradigmatikoa da, urtero probatzen baitute zenbait barietate 235 Aretxabaletako kasuan jada aipatu ditut ikerketa hauek. 387
bertan. Hala eta guztiz ere, bietan ala bietan Jack jartzen jarraitzen dute, eta gainera ez dute aurreikusten beste batek Jack ordezkatzerik. Gauza berrien aurrean -kasu honetan barietate berrien aurrean- probatzeko prest daude, ez dute atea ixten probatu aurretik, alegia. Hala ere, barietateek euren konfiantza irabazi behar dute, Jack baino hobeak direla erakutsiz, bestela ez dituzte landatu eta salduko. Mesfidantza eta irekitasuna erakusten dute jarrera honekin. Halaber, mesfidantza ez da barietate berrien kontra sentitzen duten ezer, ez da halabeharrez negatiboa, konfiantza eza baizik. Jackek urteen poderioz irabazi du euren konfiantza, sektorearena, baita kontsumitzaileen onarpena ere. Ikusi dugun bezala, zenbait harreman eta praktikaren bitartez eraikitako konfiantza izan da. Barietate berri bat jartzeko prozesu berdina beharko lukete. Eta horretarako irekita daude, hori dela eta barietateak probatzen jarraitzen dute. Azpiatal honetan zehar Jack barietateak Euskal Herrian izan duen historia ezagutu dugu. Horretarako, hiru dimentsiori erreparatu diegu: azpiegitura eta teknologien erabileraren garapen eta bilakaerari, merkaturatze-bideei, eta ikerketak bultzatu eta barietateen erabileran eragin duten sektoreko harremanei. Hiru dimentsio horiek kontuan hartzea ezinbestekoa da Jack barietatearen nolakotasuna eta historia zein euskal tomategintzaren izaera eta bilakaera ulertzeko. Izan ere, ez Jack barietatea bera, eta ez euskal tomategintza, ezin ditugu ulertu harreman horietatik kanpo. Horietan definitu egiten dira: elkar-eratu, elkar-eragin, eta elkarrekin dira. Barietatearen historiatik Jack hazi eta landareen urteko ekoizpenera Lekuan lekuko lanarekin hasi nintzenean ez nuen tesiaren atal hau aurreikusi. Areago, tokian tokiko lana bukatutzat ematear nuenean atal honen oinarrian dagoen ate berri bat ireki zitzaidan. Perura joatekoa nintzen ikerketa-egonaldi bat egitera. Horren helburua bikoitza zen. Alde batetik, tokian tokiko lana bukatuta transkribapenak egin eta analisia burutzea nuen helburu, egunerokotasuneko zurrunbilotik urrunduta horretan gehiago zentratu ahalko nintzelakoan. Izan ere, Liman nire ahizpa bizi da, eta bere etxean instalatuta tesian zentratzeko baldintza onak izango nituelakoan joan nintzen hara. Bestetik, analisia egiterakoan, hain zuzen, bertan egotea lagungarri suertatuko zitzaidala generitzon nire tutoreak eta biok. Izan ere, bertako Pontificia Universidad Católica del Perun (PUPC) patrimonializazio-prozesuen inguruko ikerlari adituak daude, eta bereziki sukaldaritzaren 388
inguruan aritu izan direnak. Bestetik, baliabide ekologikoen erabileraz, ustiapenaz eta patrimonializazioaz jarduten direnak ere badaude. Azkenik, bertan "Maestría en Estudios de Género" masterra ere badute. Beraz, tesian lantzen ari naizen zenbait alderdi bertan ere landu nezakeela iruditu zitzaigun. Baina, Perura joan baino astebete lehenago, egin nuen azkenengo elkarrizketetako batean, Jack haziak urteotan Perun ekoiztuak izan direla baieztatu zidan Aitorrek, EAEn Jack haziak saltzen dituenak. Azkenengo urtean edo bi urteetan Txiletik etorriak zirela esan zidan orduko hartan, eta horrela zela baieztatu nuen 1.000 haziko zorroa erakutsi zidanean, bertan halaxe baitzioen. Hala ere, lehenago Perutik etorriak zirela gehitu zuen, eta are lehenago baita Txinatik ere. Perun egin nezakeen lekuan lekuko lanerako ate bat ireki zidan Aitorrek. Izan ere, Jack haziak noizbait ekoiztu dituen hazi-ekoizleren batekin batzeko itxaropena piztu zitzaidan, txikia bazen ere. Hiru hilabete nituen aurretik, eta saiatuko nintzen apur bat gehiago jakiten. Ordurako Jack haziaren ekoizpenaren inguruan tesian ezer gutxi txertatzea espero nuen, ordura arte ez bainuen arreta eta lana horretara bideratu. Gainera, lekuan lekuko lanak tomateengan arreta zentratzera eramana ninduen, eta tokian tokiko lanean aurkitutakoari jarraituz haziak bigarren plano batean lagata nituen. Hortaz, lekuan lekuko lana amaitutzat nuen orduko hartan gutxi nuen galtzeko. Edozein informazio gehigarri ongietorria izango zen. Esan bezala, Aitorrekin izandako elkarrizketa horrek ordurako sortutako informazio osoari beste dimentsio bat emango zion ate bat ireki zidan. Jack haziak nork, non eta nola ekoizten dituzten jakiteko aukera irekitzen zitzaidan. Horrek hemengo tomate-ekoizpena lurraldetasunharreman jakin batzuetan kokatzen lagunduko zidan236, Jack hazi eta tomatearen kasua azaltzeko gako berri batzuk mahai-gainean jarririk. Edonola ere, ate hori "beranduegi" ireki zen, edo beranduegi heldu nintzen bertara. Hori dela eta, atal honetan jasotzen dudan informazioa esanguratsua bada ere, ez dago erabat osatuta. Hortaz, Jack hazien historia eta ekoizpena ezin izan ditut guztiz berregin, eta pausoz pauso azaldu. Hala eta guztiz ere, jaso dudan informazioa garrantzitsua delakoan, nahiago dut atal hau hankamotz agertzea, ez agertzea baino. Eta atal hau egitera nindoala, toki bat aurkitu behar nion tesian, eta beraz bilatu. Jacken inguruan diharduen atal orokor honen hasieran kokatzea egokia litzateke. Izan ere, badirudi 236 7. atalean sakonduko dut ideia honetan. 389
hazia nekazal ekoizpenaren lehenengo katebegia dela, hazirik gabe tomaterik ez baitago. Historia honen guztiaren jatorria izango lirateke Jack haziak. Eta neurri handi batean izan, badira. Baina ez, bukaeran kokatzea erabaki dut. Azaldu berri dudanez, tesiaren bukaeran heldu naiz hazietara. Hazietatik abiatu nintzen, tomateengan zentratu naiz, eta lekuan lekuko lanak, bukaeran eta ia ustekabean, hazietara eraman nau berriz ere. Jatorrira, bai. Horrenbestez, kasua jatorrira itzuliz itxi nahi dut, ziklo bat osatzen bezala. Horrela ixteak badu beste zentzu bat. Kasua tomateetatik hasi dugu. Euskal Herrian -eta bereziki euskal isurialde atlantikoan- Jack tomateek bizi izan duten historia eta bilakaera ezagutuz osatu dugu, eta historia honetan eta testuinguru honetan nola eratu eta ezaugarritu diren ere ikusi dugu. Besteak beste, tomate hauen inguruko identifikazio-prozesuak hasi gara ikusten, Erainetarren eta tomateen artekoa dela, edota euskal tomatearekin eta tomatearen euskal zaporearekin lotzen dutenak direla, besteak beste. Edonola ere, orain eta hemen -eta azkenengo hamarkadotan- garatutako merkatu global batean kokatu behar dugu, horrek ere egiten baitu euskal tomatea eta Jack tomatea. Baita kontrakoa ere, hemen egiten dugunak ere merkatu global hori elikatzen du. Dimentsio global hau bukaeran ekartzen dugunean, lehenago azaldutakoari esanahi berri batzuk ematen dizkio, bereziki identifikazio-prozesuei eta Jacken balizko "bertakotasunari". Tomate hauen dimentsio identitarioa eta lurraldeari dagokiona osatuago agertuko zaizkigu orain. 7. atalean landuko dut sakontasun handiagoz ideia hau, baina orain jada bertakoa eta jatorria erabat eraikita eta harremanei lotuta dauden kontzeptuak direla agerrarazten hasiko gara, horiek bistarazten dituzten zein estaltzen dituzten harreman, lurralde eta jatorriak lerrootara ekarriz. Beraz, has gaitezen Jack hazia apur bat gehiago ezagutzen eta bere historia zein izan den ere partekatzen. Jack hazia. Lehenengo belaunaldiko hibrido zahar bat Bayerren eskuetan Barietatearen erregistroa eta bere inguruko jabego-harremanak Jack hazia 1993. urtean onartu eta erregistratu zen Estatu espainiarreko barietate komertzialen erregistroan. Barietate komertzialen erregistroan egon izan da hasieratik, eta gaur egun 2019eko abenduaren 31era arte erregistro horretan mantentzeko baimena emanda dago237. Nire hasierako ustekaberako, ez dago eta ez da egon barietate babestuen erregistroan. Beraz, pentsa genezake barietate "askea" dela. Izan ere, estatuan haziak ekoizteko eta ugaritzeko baimena duen edonork legalki ekoitz ditzake erregistro komertzialean dauden eta babestuak 237 2019eko ekainaren 17an idazten ditut lerro hauek. 390
ez dauden haziak, hortaz, baita Jack haziak ere. Praktikan, aldiz, zailagoa da. 4. atalean ikusi bezala, lehenengo belaunaldiko hibridoak ekoizteko parentalak behar dira, urtero gurutzatzen diren eta urtero berdinak diren barietateak, hain zuzen. Baina parentalak barietatea erregistratu eta ekoizten duen enpresaren esku egoten dira, eta baratze-barietateen kasuan, gainera, erregistratzen direnean ez da derrigorrezkoa parental horien berri ematea. Beraz, enpresak ez badu publiko egiten ez dago jakiterik lehenengo belaunaldiko baratze-hibrido baten parentalak zeintzuk diren, eta beraz, horiek ezagutu gabe ezin dira hibridoen haziak ekoiztu. Horrenbestez, Jacken kasuak argi erakusten du babes legalaz gain bioteknologia eta horien inguruko ezagutza eta sekretuak gakoak direla hazien pribatizaziorako. Kasu honetan, legalki Monsanto ez den beste hazi-enpresa batek Jack haziak ekoiztu ditzakeen arren, praktikan ezinezkoa du, parentalak ez baititu ezagutzen. Beraz, lehenengo belaunaldiko hibrido bat daukagu. Lekuan lekuko lanean kontatu didatenaren arabera, soilik Estatu espainiarrean ekoizten da, eta parentalak kontrolatuta dituen heinean soilik enpresa baten esku dago, Bayer enpresaren esku, hain zuzen. Hala ere, lehenago beste enpresa batzuena izan da, eta egun ezagunagoa da Monsantorena izateagatik, Bayerrena izateagatik baino. Petoseed izan zen barietatea sortu eta erregistratu zuena. 1988. urtean erregistratzeko eskaria egin zuen, eta 1993. onartu zioten. Horrenbestez, enpresa estatubatuar hau agertzen da Jack barietatearen erregistro fitxan erregistroaren eskatzaile gisa. Petoseed 1950. urtean sortu zen Kalifornian, ikusi dugun bezala tomateen industrian eta tomate hazien hobekuntzan garrantzia handia izan duen tokian, hain zuzen. Enpresa honek lan handia egin zuen 70. eta 80. hamarkadetan tomate eta piperren hobekuntzan. Hainbat gaitzari erresistentziak txertatu zizkien fruitu hauei, eta Mexikon eta Estatu Batuetan merkaturatzen zituen haziak gehienbat. Petoseed enpresaren eskuetatik, Seminis enpresarenetara pasa ziren Jack haziak. Enpresa hau 1994. urtean sortu zen, historia luzea zuten hainbat hazi-enpresen erosketaren bitartez. Hasieran erosi zituen enpresen artean, zaharrena Asgrow Vegetable Seeds da, 1865. urtean sortuta. Beste bat Bruinsma izan zen, 1934. urtean sorturikoa eta Europan lehenengo tomate hazi hibrido eta komertziala aurkeztu zuena. Enpresa sortu eta urte batera, 1995. urtean alegia, Seminisek Petoseed enpresa erosi zuen. 2000ko hamarkadaren hasierako urteotan bere barneko marken fusioa osatu zuen eta barazkien hazien marka aurkeztu zuen, Seminis Vegetable Seeds marka, hain zuzen. 2005. urtean, aldiz, Monsanto Company izan zen Seminis atxiki izan zuena, jabego bakarreko filial gisa bere enpresan barne hartuz. Hala ere, filial bezala hartu zuenez, Seminis izenarekin jarraitu izan du enpresak bere produktuak 391
merkaturatzen. Egun Seminis hazi-enpresa garrantzitsua da, Monsantorena izan arren. Almerian egoitza bat du, eta El Ejidon Europa mailako tomateen inguruko ikerkuntza zentrorik handiena du, zeinetan mundu osoko genetista hoberenetarikoek lan egiten duten. 2008. urtean Monsantok berak De Ruiter Seeds enpresa ere erosi zuen. Enpresa honek bereziki negutegipean landatzeko laboreen haziak ekoizten ditu, eta Seminisek, aldiz, orokorrean librean landatzeko haziak ekoizten ditu. De Ruiter Seeds ere oso ezaguna egin da azkenengo urteotan patroiak edo portainjertoak ekoiztearren. Azkenik, 2018. urtean Bayerrek erosi zuen Monsanto, eta baita bere parte ziren bi hazi-marka handi horiek ere, Seminis eta De Ruiter Seeds, alegia238. Horrenbestez, Jack haziak "eskuz esku" pasatzen joan dira, jabe ezberdinenak izan dira, alegia. Hala ere, Seminis markapean saltzen dira, eta Monsantorenak izateagatik ezagunak izan dira zenbait gunetan. Laburbilduz, sektoreak bizi izan dituen fusio eta kapitalaren metaketa bera bizi izan dituzte hazi hauek, egun, sektorearen hiru enpresa nagusienetako baten menpe egonda239. 238 Seminis enpresaren bueltan egon diren salerosketen inguruko informazio hau guztia Seminiseko weborrialdean aurki daiteke, lotura honetan: https://seminis.es/sobre/historia/. [Azkenengo ikustaldia: 2019/06/03]. 239 Nekazaritza sektorean gertatutako kapitalaren metaketaren datuak izateko eta analisian sakontzeko, ikus Hazizaleak Elkartea (2016). 392 Eskema 5: Jack barietatearen jabegoaren historia. Egilea: Alberto Gil
Barietatearen ezaugarriak, erresistentziak, eta garapen bioteknologikoa Aurreko atalean Jack tomateen zenbait ezaugarri ezagutu dugu jada. Kasu honetan, haziaz aritzeko beraien ezaugarriak ere aurkeztu nahi ditut. Horien inguruan informazioa bilatzean, erresistentziek garrantzi handiagoa hartu dutela ikusi dut berehala. Jack hazien eta barietatearen inguruko informazioa bilatzean, dituen erresistentziak agertzen dira, laburduren bidez: Va, Vd, Fol: 1,2, Ma, Mi, Mj, eta ToMV patogenoen aurka erresistentziak ditu Jackek. Lehenengo hirurak onddoak dira, hurrengo hirurak nematodoak, eta azkena birus bat da. Beraien artean, lekuan lekuko lanean aditu dudanaren arabera ezagunenak bi dira. Bata, Fol: 1-2 da, eta fusariumari erreferentzia egiten dio. Zehazki Jackek fusariumak eragindako zimeltasunari erresistentzia ematen die tomateei. Bestea, ToMV da, tomatearen mosaikoaren birusa, hain zuzen. Hala ere, haziek patogeno horiei erresistentziak izateak ez du esan nahi izurrite horietatik erabat salbu daudenik, izurrite handiak daudenean ere patogeno hauek tomateak har baititzakete. Hortaz, Jack haziek zenbait patogenori erresistentzia dioten arren, tomate ekoizpen guneak ez daude izurriteetatik salbu, eta horren aurrean azkenengo urteotan landareak txertatzea izan da topatu den irtenbide berri bat. Euskal isurialde atlantikoaren kasuan, De Ruiter Seedsek merkaturatzen dituen tomateentzako bi oin erabiltzen dira batik bat: Maxifort eta Beaufort oinak. Bi oinek dituzten erresistentziak ia Jackek berak dituenen berdinak dira, bat bakarrik gehituta: For. Azkenengo honek fusariumek koroan eta sustraietan eragindako usteltzeari erreferentzia egiten dio. Hortaz, hauxe da bi oin hauek daukaten erresistentzia berri bakarra. Edonola ere, erresistentziak ez dira erabatekoak, eta esan bezala ekoizleek eredu batean sakontzen duten heinean arazoak areagotzen dira eta irtenbide berriak topatzen joan behar dute. Kasu honetan, barietate batzuen eta besteen erresistentziak indartzen dira landareak txertatzerakoan. Halaber, fusariumaren kontra ere lurra desinfektatu izan dute tomateroek, lurruna zein metilo bromuro produktua erabiliz, eta produktu horren debekuaren ostean agertu ziren oinak eta landare-txertaketak. Azkenengo hau 2005ean debekatu zuten, gerora bere debekuaren gainean luzamendu bat ezarri bazuten ere. Ez zait kasualitatea iruditzen hori debekatzen den garaian fusariumari aurre egiteko portainjertoak agertu izana. Hortaz, funtsean, portainjertoak ereduan sakontzen duten irtenbide berri bat dira, norabide apur bat ezberdina hartzen badute ere. Izan ere, kimikoen erabileran sakondu baino, barietateen diseinu eta kontrol bioteknologikoan sakontzen dute, baita nekazaritzako elikagaien sektoreko multinazionalen bat-egitean zein botere metaketan ere. 393
Jack. Sektorearen indarra eta ahuldadea Jack hazi eta barietatearen aurkezpenarekin bukatzeko, hazien merkatuan duen kokapenari eta horrek euskal tomategintzan izan ditzakeen ondorioei begira jarriko gara orain. Esan bezala, Jack hogeita hamar urte inguru dituen barietate zaharra da. Hala ere, Seminisek ez dio ordezko hobeagorik aurkitu. Bere ezaugarriren bat hobetzen duten barietateak sortu ditu, baina bata hobetzearekin batera euskal merkaturako ezinbestekoa den beste ezaugarriren bat kaltetzen dute. Hots, momentuz Seminisek ez du aurkitu Jacken ezaugarriak mantendu eta hobetzen dituen barietaterik. Halaber, euskal tomategintza Jacken oso menpekoa da. Beste barietate batzuk jartzen badira ere, oso gutxi dira eta garrantzi ekonomiko oso txikia dute. Zenbait ikerketa egin izan da beste barietate batzuk testatzeko, baina orokorrean konbentzionaleko ekoizleak ez daude prest beste barietate batzuk erabiltzen hasteko. Areago, merkatuan -supermerkatuetan ere- itxura "rustikoko" barietate berriak agertzen ari diren honetan ere ez dute Jack beste batek ordezkatzerik nahi. Sektoreko zenbait teknikari, aldiz, kezkatuta dago. Izan ere, Monsantorena da hazi hau, eta dakigun bezala Monsanto nekazaritzako elikagaien industriaren nagusietako bat da, mundu mailan milioi asko mugitzen dituena. Jack, aldiz, Estatu espainiarreko iparraldean bakarrik saltzen du, eta bereziki euskal isurialde atlantikoan. Monsanto edo Bayer batentzako hau ez da ezer. Teknikari eta ikerlari batek baino gehiagok iradoki du edozein unetan enpresa horiek erabaki dezaketela Jack merkatutik erretiratzea. Horren mehatxuak berak euskal tomategintza erabat zaurgarri uzten du, bere txikitasuna agerian utziz. Beraz, euskal tomategintzaren gako eta indarra izan den -eta baden- Jack barietatea bere mehatxu eta ahuldade ere bilakatzen da, testuinguru global batean kokatzen dugunean. Ikusteke dago, hala ere, zer gertatuko den eta noiz arte ekoiztuko duten barietate hau. Ikusteke dago, aurrekoarekin batera, sektoreak horretarako prestatzen jarraitzen duen, edota daukanari zukua ondo ateratzen jarraitzen duen eta gerokoa gerorako uzten duen. Jack haziaren ekoizpen- eta merkaturatze-prozesua. Hazien ibilbidea eta prozesua zeharkatzen duten balioak Jack hazien ekoizpen-, ontziratze-, eta merkaturatze-prozesuak Lekuan lekuko lana bukatzear nuelarik, oso gutxi nekien hazi hauen ekoizpenaren inguruan. Egindako elkarrizketetan eta etxaldeetako bisitetan galdetzen banuen ere, informazio gutxi zeukaten Jack hazien ekoizpenari buruz. Batek vietnamdarrak zirela esan, besteak Perutik 394
zetozela, ez zidaten askoz gehiago esaten. Ikerkuntza-zentroko teknikari eta ikerlariekin hitz egitean, hazi hibridoen ekoizpen-prozesuaren inguruko xehetasun gehiago ematen zizkidaten, baina hala ere niretzat nahiko zabalak. Adibidez, hibrido bat ekoizteko bi barietate puru -parentalak- erabiltzen direla esaten zidaten, baina horiek nondik ateratzen ziren eta nola ekoiztu edo sortzen ziren ez zidaten azaltzen. Hala ere, banuen Seminiseko komertzialarekin elkartzeko asmoa. Berak Jack hazien inguruan eta euren ekoizpenaren inguruan gehiago kontatuko zidala espero nuen. Baina, nola heltzen da Monsantoko langile batengana, galdetu nion nire buruari hasiera batean? Lekuan lekuko oharrak berrirakurtzen, gerora, Ibonek kontaktua pasatzea eskaini zidala ikusi dut. Orain ere, Aitor jada ezagutu dudala eta sektorea ondo marraztuta dudala nire buruan, badakit ekoizle zein sektoreko teknikariren bidez lor nezakeela bere kontaktua. Baina ez nuen ez bata, ez beste bidea hartu, biderik zailena baizik. Monsantoren web-orrian sartu, bezeroen arretarako telefonoa apuntatu, eta horra deitu nuen. Tomateen komertzializazioaren inguruko ikerketa bat egiten ari nintzela eta zonaldeko arduradunarekin hitz egin nahi nuela esan nion Kataluniako telefonogune batetik hitz egiten zidanari. Honek mezu elektroniko bat idatzi behar nuela esan, eta "animo" esanez agurtu ninduen. Itxaropen gutxirekin eskegi nuen telefonoa, baina idatzi egin nuen. Oker ez banago, mezu hori erantzun zidaten, zonaldeko arduradunari nire telefonoa pasako ziotela eta berak deituko zidala esanez. Eta deitu egin zidan. Izen euskaldun batekin bere burua aurkeztu zuen gizon bat aditu nuen berriz ere telefonoaren bestaldean. Tesiak zertaz ziharduen kontatzea eskatzen zidan. Kasu honetan, beste batzuetan ez bezala, mesfidantzarik ez nion aditzen ahotsean, eta egiten ari nintzena ulertzeko gogoa sumatu nion, niri hobeto lagundu ahal izateko. Gainera, denbora gutxi zuela ere gehitu egin zuen, eta kontatzen banion zertaz ari nintzen, agian informazioak presta zitzakeen elkarrizketa baino lehenago, eta lana aurreratu. Nola azaldu zertaz doan elkarrizketa kualitatibo bat? Edonola ere, prest agertu zen elkartzeko. Eta prest egon, bazegoen, baina esan bezala, beti denboraz larri zebilen, bere agenda egun batetik bestera zehazten, eta gaur Bizkaian bazegoen, bihar Kantabriatik ibiltzen zen. Beraz, prest bai, baina zaila. Ni ere azkenengo elkarrizketak egiten nenbilen, Limara joan aurretiko azkenengo aste haietan, eta egun batetik bestera agendan toki bat egitea zail samar nuen. Azkenik lortu genuen elkarrizketa adostea, ni Limara joan baino egun gutxi batzuk lehenago, Abadiñoko Eroski handi bateko kafetegian. Nola egingo nioke elkarrizketa bat hor? Nola aterako nuke grabagailua? Han egin nahi bazuen, argi zegoen arin-arin egin nahiko zuela. Beldurrak eta segurtasun falta. Baina joango nintzen. Joango nintzen, baina ez nintzen joan, egun hartan elurrak nor bere etxean harrapatuta utzi baikintuen. Aukera galdua, pentsatu nuen. Ez dakit nola, baina handik gutxira, etxekoekin Hernani aldean Limara joan aurretiko agur-bazkarian ginelarik, deitu zidan Aitorrek. Astigarragan zegoen eta ordu baten buruan geratu zitekeen nirekin. Jantzita nuen arropari begiratu eta, tira, propio ez nintzen horrela jantziko, baina gaizki ez nindoan. Eta grabagailua, eskerrak, azkenengo asteotan bezala kotxean nuen. Beraz, postrea arin-arin jan eta Astigarragarantz abiatu nintzen. Gezurra zirudien arren, Seminiseko komertzialarekin geratuta nengoen. Monsantoko komertzialarekin, pentsatzen nuen nik. Lortu nuen. 395
Astigarragako herrigune ondoan dagoen poligonoko tabernako kanpoaldean itxaroten nengoen, infusio bat eskuartean, eta ikusi nuen berrogei urte inguruko gizon bat tabernara sartzen eta bilatzen. Bera izango zen. Ez zen inondik inora espero nezakeen itxura oneko eta formaleko komertziala. Guztiz kontrakoa, mahuka motzeko kotoizko kamiseta eta txandal prakak zeramatzan. Jack hazi-zorroa erakuts ziezadan bere kotxera joan ginenean ere antzeko. Kotxe txikia zen eta ez bereziki berria. Zerikusirik ez Monsantoko komertzial batengandik espero nezakeenaren ondoan. Nire aurreiritzietatik errealitaterako jauziaren dimentsioaz jabetzen joan nintzen apurka-apurka, eta bidenabar nekazaritzako elikagaien sistema globala tokian toki nola gauzatzen den hobeto ulertu ere egin nuen. Berak aitaren enpresari jarraipena eman zion. Bere aita lehenengo sektoreko komertziala zen, eta marka handietako produktu, makinaria eta haziak banatzen zituen Euskal Herrian eta inguruneko zonaldeetan. Orokorrean, beste hazi-enpresa batzuentzako egin izan dute lan, baina duela urte gutxi batzuk hasi zen Aitor Seminisentzat ere lanean. Izan ere, duela urte gutxi batzuk Aitorren oso ezaguna den eta Seminisentzako Jack haziak banatzen lan egiten zuen pertsona gaixotu zen, eta Aitorrek konpetentziarako lan egin arren, gomendatu zuen bera ordezkatzeko. Seminisentzat hau ez zen oztopoa izan. Aitorrek urte asko zeramatzan sektorean lanean, bere bezero propioak zituen, eta enpresak baliatu nahi izan zuen hau. Hortaz, Aitor ez da horrenbeste Seminiseko langilea, baizik eta Seminisentzat, besteak beste, lan egiten duen komertzial bat, euskal nekazal-sektorean ondo errotuta, eta horri egokitzen zaion jarrera eta portaera duena, formaltasunaren gainean gertutasuna eta konfiantza ematen duen pertsona baita. Ur botila eskuan, hasiera-hasieratik oso atsegin jardun zuen Aitorrek nirekin. Hasieratik esan zidan denboraz larri zebilela, ea zer nahi nuen, harira joateko. Nire sorpresarako, baina, patxadaz eta eroso erantzun zidan gero, uste baino gehiago luzatzen, eta erantzuteko tarteak lasai hartzen. Bera izan zen xehetasunez Jack hazien ekoizpen-prozesuaren zati batzuen berri eman zidan lehenengo pertsona, baina, esan bezala, fase batzuen berri bakarrik eman zidan. Aitorrek 2018ko otsaila horretan esan bezala, haziak Txiletik ekartzen ari ziren azkenengo bi edo hiru urteotan. Bertatik edo ekoizten dituzten tokietatik Holandara eramaten dituzte. Holandan "egin beharreko probak egiten dizkiete" eta ostean hainbat sortatan ontziratzen dituzte. Proba horiek hazien kalitatea eta osasun-segurtasuna bermatzeko egiten dira, eta trazabilitatea betetze aldera sorta horiek zenbatu egiten dira, identifikatu. 396 Irudia 25: Holandako hazi-sortak mintegietan probatzen, Aitorren bitartekaritzarekin (ekoizpenprozesuaren 4. irudia). Egilea: Maddi Zumalabe.
Bertan gordetzen dira eta urteroko tomate kanpaina hasi aurretik Aitorrek eskatzen dizkie sorta ezberdinetako haziak, onenak zeintzuk diren probatzeko. Orduan Aitorrek bi mintegitara eramaten ditu eta horko langileek, haziak erein eta hogei egun ingurura, biek bat eginik, zein sortatakoak diren hazirik onenak esaten diote. Aitorrek Holandatik haziak bidali dizkionari esaten dio, eta hautatutako sortatik zenbat zorro nahi dituen ere eskatzen dio240. Beraz, Aitorrek eskatuta mila hazitako zorroetan heltzen dira Jack haziak Euskal Herrira. Maiz, baina, Euskal Herrira heldu ez, eta zuzenean Kantabria, Murtzia edo Andaluziara eramaten dira, gerora ikusiko dugun bezala bertako landare mintegietan egiten baitira Jack tomate landareak. Hortaz, Aitorrek maiz egiten duena Holandatik eskatu eta zuzenean mintegi horietara haziak bidaltzea da, baserri jakin batentzako tomate landare kopuru zehatz bat ekoitz dezaten. Hazien ekoizpena eta merkaturatzea zeharkatzen duten balio eta praktikak Hauxe da, gutxi gorabehera, Jack haziek egiten duten ibilbidea ekoizten diren tokietatik Murtzian, Andaluzian, Kantabrian, eta kasu batzuetan Euskal Herrian ereiten dituztenera arte. Txiletik edo bestelako tokietatik, Holandara bidali, bertan zenbait proba pasa eta ontziratu, gero Euskal Herrian sorta hautatu, eta orduan Murtzia, Andaluzia, Errioxa, Kantabria edo Euskal Herriko landare mintegietara bidaltzen dira haziak, eta orduan bai ereiteko unea heltzen zaie. Zenbait balio eta irizpidek zeharkatu eta egituratzen du prozesu eta ibilbide hau: trazabilitatea, desinfekzio eta garbitasuna, purutasuna eta anonimotasuna. Halaber, balio horiek bermatzeko hainbat praktika abiarazten eta arautzen da. "Balio" izendatzea erabaki dut, nahiz eta kontzeptu hauek, berez, agian ez ditugun baliotzat hartzen. Izan ere, hazi hauen ekoizpen-prozesuan balio gisa eratzen direla ikusi izan dut, bermatu eta babestu egin behar diren balio gisa, hain zuzen. Bestalde, produktuari ere balioa eransten dioten balioak dira. Areago, balioa erantsi baino, produktuaren balioaren berme gisa eratzen dira, eta ekoizpenprozesuan zehar balio hauek ez badira bermatzen, produktuak berak ere galtzen du bere balioa eta ez da merkaturatzen. Balio nagusienetako bat jadanik aipatu dut: trazabilitatea. Trazabilitatea prozesu osoan zehar presente dago, eta haziei eragiten dien ekintza oro jasotzea dakar. Segidan ikusiko dugun bezala, hibridazio zelaietan etengabe ari dira informazioa jasotzen. Langileen inguruko informazioa jasotzen da, labore eta landaketaren inguruko informazioa, egiten dituzten 240 Prozesu hau ere ilustrazioekin jaso du Maddi Zumalabek. Eranskina IVan aurki daitezke irudiak tamaina handian eta prozesuaren ordenean. Testuan, aldiz, tamaina txikiagoan txertatuko ditut, eta ez halabeharrez ordena kronologikoan. 397
tratamenduena, eta jasotzen diren haziena: noiz erein, noiz landatu, nork, zerekin eta zeinek tratatu, polena noiz jaso eta zenbat eman, eta zenbat hazi atera eta zein kalitatekoak, besteak beste. Egiten diren ekintza guztiak jasota geratzen dira, ekoizten ari diren landare eta haziekin arazorik egonez gero arazoa non sortu den identifikatu ahal izateko. Horrela adierazten zuen Diegok, Perun haziak hibridatzen dituen LimaHazi enpresako langileak: En el GSPP la esencia son los registros, siempre estamos registrando lo que entra, lo que sale, quién entra, quién sale, qué saco, qué meto, si desinfecté, si no desinfecté, y las desinfecciones propiamente dichas del personal, entre plantas, entre variedades, entre módulos, hacia afuera, hacia dentro, nuestros exteriores, interiores. Siempre son nuestros pilares para poder prevenir. Nuestro manejo es preventivo, no curativo (Diego, elkarrizketa). GSPPren bihotza erregistroak dira, beti erregistratzen ari gara, sartzen dena, irteten dena, zein sartzen den, zein irteten den, zer ateratzen dudan, zer sartzen dudan, ea desinfektatu dudan, ea ez dudan desinfektatu, eta desinfekzioak beraiek ere, langileena, landareen artekoak, barietateen artekoak, moduluen artekoak, kanporaka, barruraka, gure inguruneak, gure barrenak. Beti gure zutabeak dira, prebentziorako. Prebentzio-kudeaketa egiten dugu, eta ez gerora landareak sendatzekoa. Hibridazio-guneetatik Holandara bidaltzen direnean ere informazioa jasotzen jarraitzen dute. Esan bezala, Holandan berriz ere probak egiten zaizkie haziei eta identifikatutako sortatan ontziratzen dira. Horiek irekitzean identifikazioa aldatzen zaie, beraz, sorta ireki eta ixtearen ekintza txiki hori ere jasota geratzen da. Azkenik, zorroetan sortaren zenbakia agertzen da, haziak non izan diren ekoiztuak, zein enpresetakoak diren, eta zein tratamendu mota izan duten. Horrenbestez, trazabilitateak prozesu osoa ezagutzeko aukera ematen digu. Edonola ere, trazabilitatearen informazio osoa duen pertsonarengana heldu behar da horretarako, eta informazio hori interpretatu -jakin- behar da. Zoritxarrez, nik ez nuen lortu pertsona horiek topatzea eta, trazabilitatea trazabilitate, ohikoena da pertsona bakoitzak ekoizpen-prozesuaren fase txiki baten berri baino ez izatea. 398 Irudia 26: Holandan, haziak probatzen, sailkatzen eta ontziratzen (ekoizpen-prozesuaren 3. irudia). Egilea: Maddi Zumalabe.
Aurreko eta hurrengo faseen inguruko informazio apur bat ere izaten dute, beraien lanerako beharrezkoa zaien heinean, baina hortik harago oso gutxi dakite. Zentzu honetan, pertsonek kontrolatzen ez dutena jasotzen da trazabilitatearen bitartez, eta maiz prozesu osoa ez dugu ezagutuko, baina horrek ematen digu horretarako aukera, edota horren itxaropena edo ilusioa behintzat. Trazabilitateak badu ere aipatu dudan beste funtzio bat: akatsen edo arazoen ardura topatzea, edo topatzea baino, arduraz libratu ahal izatea. Izan ere, birusak eta bestelako patogenoak agertzen direnean oso zaila da jakitea nondik datozen. Hazietan egon daitezke, baina mintegietan har ditzakete landareek eta lurrak, edota azkenik negutegietan ere sor daitezke. Eta nola jakin nondik datorren arazoa? Bakoitza ahalegintzen da ardura ez duela erakusten, baina arazoa negutegietan agertzen da batez ere, eta oso kaltegarriak izan ahal dira izurriteak, batez ere Gipuzkoakoak bezalako etxaldeetan. Aitorrek esaten zidan Andaluzian jada ohituta daudela, eta lortu izan dutela izurriteekin elkar-bizitzea. Birus edo izurrite bat agertzen denean negutegia itxi, berrogeialdian jarri, eta gero berriz ere bertan ekoizten jartzen dira. Bitartean, ondoko negutegietan lanean jarraitzen dute. Horretarako ere, langileak negutegi batetik bestera igarotzen direnean higiene-neurriak hartu behar izaten dira, badaezpada oraindik ikusi ez duten patogeno bat baldin badago, beste negutegi batera ez pasatzeko. Euskal tomategintzan, aldiz, ez dituzte negutegi asko, eta horietako batean birus bat sartzen bada galeraren proportzioa oso handia da. Negutegi bat berrogeialdian jartzeak urte bateko uztaren parte handi bat galtzea dakar, eta beraz arriskua handia da. Edonola ere, ez dute lortzen ardura zeinena den identifikatzea, eta ekoizpen-katearen arduradun bakoitzak esaten du berak bete beharrekoak bete egin dituela. Trazabilitateak sistema hori indartzen du. Baina trazabilitatearekin batera heldu gara ekoizpen-prozesuan gakoa den beste balio batera, garbitasun eta desinfekziora, hain zuzen. Izan ere, trazabilitateak horiek bermatzea bilatzen du. Laborearen ekoizpenari eragiten dion zenbait gaitz hazien bitartez kutsatzen da. Hori dela eta, haziak ekoizten direnean gaitz horiek ez hartzeko neurriak hartu behar dira. Haziak beraiek garraiatu eta ontziratzen direnean ere beste hainbat neurri hartu behar da. Hortaz, osasuna, higienea eta desinfekzioa hazi hauen ekoizpenaren beste mantretako bat dira, trazabilitatearekin batera identifikatu dudan bigarren balio bat, alegia. Horrekin batera eta horretatik erabat bereizezinik hirugarren balio bat dugu: purutasuna. Hazi hauen araztasun genetikoa bermatu behar da, eta berriz ere trazabilitatea horretarako tresna dugu. Haziak genetikoki Jack barietatekoak izan behar dira ehuneko ehunean, eta horretarako 399
parentalak ondo gurutzatu -polinizatu eta hibridatu- direla ziurtatu egin behar da. Izan ere, hazi horietatik ateratzen diren tomateak Jack barietatekoak izan behar dira, denak berdinak, ekoizpen eta produktu ahalik eta homogeneoenak eman ditzaten. Landareen purutasuna, garbitasuna eta osasuna bermatzeko GSPP (Good Seeds and Plant Practices) protokoloa eratu da nazioarte mailan. Europan hazi-enpresek egin duten fundazio pribatu batek kontrolatu eta arautzen du GSPP protokoloa. Hau tomateen ekoizpenean bereziki aplikatzen da, eta Clavibacter michiganensis subsp. Michiganensis bakteria -kankro bakteriano izenarekin ezaguna- sahiesteko egina izan da. Izan ere, bakteria hau hazien bitartez transmititzen da, oso kaltegarria da tomate ekoizpenean, eta horren kontrako tratamendurik ez dago. Maiz ikusezin geratzen den baina ezinbesteko garrantzia duen, hazien hibridazio-prozesura zuzenean eramango gaituen, eta trazabilitatearekin batera garrantzia hartzen duen beste balio bat ekarri nahi dut lerrootara: anonimotasuna. Esan bezala, parentalak hazi-enpresen altxor nagusienetakoak dira. Hala ere, hazi-enpresak ez dira heltzen beraien hazi guztiak ekoiztera, edo hel zitezkeen baina merkeago ateratzen zaie lan hau azpikontratatzea. Horrelakoetan, beste enpresa bati parentalak bidaltzen dizkiete, azkenengo horrek hibridazioa egin dezan, eta hortaz, hazi hibridoak ekoitz ditzan. Enpresa horiek, baina, ezin dute jakin zein barietateen hazi ekoizten ari diren, ezta zein parental erabiltzen ari diren ere. Horregatik kode bitartez bidaltzen dizkiete parentalak, eta hauek ere kode bitartez bidaltzen dizkiete ekoiztutako hazi hibridoak hazi-enpresei. Edonola ere, badaezpada ere hitzarmenak sinatzen dituzte hazienpresekin, parentalak ez dituztela beste ezertarako erabiliko eta bertan ekoiztutako guztia hazi-enpresarako dela adieraziz. LimaHazi. Hazien hibridazio-prozesua LimaHazi enpresara gerturatzen Perura heldu eta berehala lehenengo albiste ona dut. Ahizparen etxean bizi naiz, eta bere sareetan berehala sartu naiz. Segidan komentatu dit Pedro bere lagun batek esana diona. Pedro katalana da, eta ahizpa bezala Liman bizi da duela urte batzuetatik. Beraien ingurunean katalan, espainiar eta iparralde globaleko lagun dezente dituzte. Gehienak hara lan egitera joanak dira. Multinazional europar edo estatubatuarrentzako atzerriratu241 gisa lan egiten du askok, beste batzuk bertako enpresen goi karguetan daude, eta beste zenbaitek enpresak martxan jartzen 241 Beraien artean, lanaren inguruan hitz egiten dutenean ohikoa da, gazteleraz, "expatriada/o" terminoa. Horrela definitzen dute euren burua, enpresek horrela adierazten dute, eta kategoria honen lansari, zerbitzu eta konpentsazio ekonomikoak jasotzen dituzte -besteak beste, etxea ordaindu, norbere herrialderako bidaitxartelak familia osoarentzako, eta ikastetxeetako matrikulazioa umeak dituzten kasuetan-. 400
dihardu. Hala ere, profil gaztea dute eta euren bizitza profesionalaren lehenengo urteetan daude. Auzo dirudunetan bizi dira, baina era berean ingurune sasi-alternatiboetan mugitzen dira. Besteak beste, batzuek beraien auzoetan larunbatetan egiten diren "Bioferian" erosi ohi dute zenbait elikagai, bereziki produktu freskoak, baita kontserbak, zerealak eta bestelakoak ere. Miraflores auzoko Bioferian ezagutu zuen Pedrok Nadia. Nadiak Limako unibertsitate batean lan egiten du, agronomia arloan. Hortaz aparte, etxalde bat dauka eta bertan barazki ekologikoak ekoizten ditu. Behin, berari barazkiak erosten ari zelarik, Katalunian zein tomate mota zegoen aipatu zion Pedrok. Izan ere, Liman egun topatzen diren tomateak "tomate-pera" modukoak dira. Nadiak eskatu zion hazi batzuk Kataluniatik eraman ziezazkion, eta horrela egin zuen Pedrok. Orain, Nadiaren postuan tomate mota ezberdinak aurkitzen ditugu. Horixe bera kontatu zion Pedrok ahizpari, azkenengo horrek tesian zertaz ari nintzen kontatu zionean. Nadiarekin egon behar nuela esan zion, ekoizlea izateaz gain, unibertsitateko irakaslea baitzen eta gaiaz asko kontrolatzen baitzuen. Horrenbestez, Limara heldu eta gutxira Mirafloreseko Bioferiara noa, eta bertan topatzen dut. Nadia, baina, bereziki nekazaritza ekologikoaren inguruan aritzen da klaseak ematen, eta Perun nik guztiz kontrakoa ezagutu nahi dut; hazi hibrido eta komertzialen ekoizpena ezagutu nahi dut hemen. Hortaz, bere lankide Ignacioren kontaktua pasatzen dit, eta berehala lortzen dut berarekin hitzordu bat adostea. Oraingo honetan unibertsitatean elkartzen gara, azokan ordez, eta oraingoan bai haziekoizpenaren sektorearen inguruko informazio garrantzitsuak ematen dizkit Ignaciok. Perun batez ere kostaldean ekoizten dituzte haziak, negutegipean. 1995. urtean instalatu ziren lehenengo enpresa batzuk, bertako klima oso egokia zaielako. Kasu batzuetan hazi-enpresak beraiek instalatzen dira eta hazien ekoizpena -hibridazioa- egiten dute. Beste kasu batzuetan, hazi-etxe multinazionalentzako lan egiten duten eta bakarrik hibridazioa egitera dedikatzen diren enpresak dira Perun instalatu direnak. Edonola ere, hazien ekoizpenari dagokionean, Perun egiten dena hibridazioa da batik bat. Hau da, hazi-enpresek parentalak bidaltzen dituzte etxalde hauetara, eta bertan parentalen hibridazioa egin eta gerora merkaturatzen diren hazi hibridoak ateratzen dituzte. Gero, Holandara edo Holanda bezalako guneetara bidaltzen dituzte haziak, bertan multinazionalek berriz ere zenbait proba egin diezaieten eta ontziratu ditzaten. Hortik jada erein eta landatuak izango diren zonaldeetara bidaltzen dira. Ignaciori eskatzen diot ea horrelako etxalderen batean lan egiten duen norbaiten kontaktua pasako didan eta baietz esaten dit, baina aurrerago izan beharko dela diost. Martxoaren bukaeran gaude eta ekoizpen une gogorrenean daude etxaldeetan; beraz, inor ez da prest agertuko nirekin hitz egiteko. Maiatza aldean idazteko esanez agurtzen nau. Maiatza heltzen ari delarik, kasualitatez agian, oso baliagarria izango zaidan lana aurkitzen dut interneten. Lanak "Producción de semillas híbridas de tomates (Solanum lycopersicum L.) determinados e indeterminados en el valle de Cañete" izenburua du eta Gustavo Adolfo Martín Merino Ruiz-ek egina da ingeniari agronomo titulua eskuratzeko. Bertan egileak azaltzen du tomateen hibridazio-prozesua nolakoa den. Egilearen informazioa begiratzen ari naizelarik, lana elkarrizketatu nuen irakaslearen unibertsitate berean aurkeztu zuela ikusten dut. Lanaren egilea elkarrizketatzea lagungarri izango zaidalakoan, Ignacio irakasleari idazten diot, agian berak izan 401
baitezakeen bere kontaktua. Horrelaxe da, eta Ignaciok egilearen kontaktua ematen dit. Egileari idazten diot, eta bere ezagun baten kontaktua pasatzen dit erantzun gisara, berak baino gehiago lagunduko didalakoan. Bere lagunari Diego jarri diot ezizen, eta hazien hibridazioan jarduten duen enpresa baten langilea da. Berari deitu eta segidan "fundo"ra joateko gonbidapena luzatzen dit. Kasu honetan, Aitorrekin bezala, bere prestutasuna adierazten dit, baina egun bat finkatzea zailagoa da. Lortzen dudanean, harantz noa. Hori bai, zein instituziotik joaten naizen egiaztatzen duen agiri bat eraman behar dudala diost. Enpresaren politika, omen. Diegok LimaHazi izendatu dudan enpresan lan egiten du. LimaHazi hogei urte baino gehiago duen enpresa da. Kapital txiletarrak sortutakoa da. Hazi-enpresentzako haziak hibridatzen dituen enpresa handienetakoa da mundu mailan, eta Peru mailan ere pisu handia duen enpresa da -gehien esportatzen duten Peruko lehenengo ehun enpresen artean dago, adibidez-. Toki ezberdinetara bidaltzen dute bertan ekoizten dutena, baina bezero gehienak holandarrak dira. Europara bidaltzen dituzten haziak sofistikatuenak izaten dira, eta hortaz garestienak ere, esaten dit Diegok. Sasoia denean, bertan hiru mila langile inguruk egiten du lan, eta solanazeo242 eta kurkubitazeoen243 haziak ekoizten dituzte. Eskaera mota ezberdinak egiten dizkiete, eta batzuk oso handiak. Enpresak Peruko iparraldean eta hegoaldean ekoizpen-guneak ditu, bi klimatan, alegia. Horrela, urte osoan zehar ekoizten dute, batean negua denean bestean uda baita, eta kontrakoa. Hazi-etxeei bereziki interesatzen zaie hau, eta beraz, Perun instalatzeko argudioetako bat hauxe da. Izan ere, munduko toki ezberdinetan merkaturatzen dituzte hazi horiek, eta urte osoan zehar hazien beharra dute. Hala ere, beste arrazoi handi bat daukate Perun ekoizteko: eskulanaren prezioa. Hazien hibridazioan eskulan asko behar da, eskuz egin behar baita polinizazioa, eta Perun eskulana "merke" ordaintzen da. Horrek ahalbidetzen die enpresei hazietatik etekin handiagoak ateratzea, eta hortik dator, besteak beste, Perun haziak ekoizteko interesa. Edonola ere, hazi-enpresek toki ezberdinetan hazi berdinak ekoiztu behar dituzte. Perun ezbeharren bat gertatuz gero hazirik gabe geratu ahalko ziren, eta beti ziurtatu behar dute saltzeko haziak izango dituztela. Ezbeharrak, baina, ez dira oso ohikoak, eta beraz, asko dira urtero sobratzen diren haziak. Horrek ahalbidetzen die horien artean kalitate handienetako haziak hautatzea. 242 Landareen taxonomiaren barruan solanazeoak familia bat dira. Horren barruan 98 genero eta 2700 espezie daude, eta espezie horien artean daude, besteak beste, tomatea, berenjena, patata, piperra, eta tabakoa. 243 Landareen taxonomiaren barruan kurkubitazeoak familia bat dira. Horren barruan dauden espezieen artean aurkitzen ditugu, besteak beste, kalabazak, kalabazinak, pepinoak, meloiak eta sandiak. 402
GSPP protokoloa, fundoaren egitura, eta hazien garbitasunaren ekoizpena Bisitatu behar dudan fundoa Limatik ehun eta piku kilometrotara dagoen nekazal ingurune batean dago, hiriburutik autobusez bi ordutara. Hortaz, goizean goiz jaiki, Limako bus geltoki nagusietako batera joan, bertan autobus bat hartu, eta hegoalderako bideari ekiten diot. Basamortuan dago hiriburua eta basamortuan dago ere fundoa eta bere ingurunea. Hala ere, basamortua Andeetatik datozen erreka eta bailarek zeharkatuta dago, eta bailara horien inguruan eratu dira nekazal-guneak, erreken ura probestuz. Halaber, basamortu azpian ere, metro asko lur azpian bada ere, Andeetatik datozen urak pasatzen dira, nekazaritzarako baliabide. Hala ere, normalean ez dira baliatzen, ur horiek erauztea oso garestia baita. Txikia bada ere, herri kaotiko batera heldu naiz, eta hemen bai, herrialdeko hiriburutik urrunduta, bereziki zuria naiz, eta sentitzen naiz. Zuri bakarra bus geltokian, eta luzaz itxaroten. Ordu erdi pasatxo bertan egon ostean heltzen da Diego "pick up"244 batean. Kotxetik jaitsi eta ni agurtzera dator, kotxeak buelta ematen duen bitartean. Kotxera sartu eta berehala mintzatzen hasten da, bertako nekazaritza egoeraz eta bilakaeraz. Gidariak, aldiz, ez du tutik esaten. Pixkanakapixkanaka bere funtzioa, hain zuzen, hori bera dela konturatzen naiz: enpresako gidaria da. Lehenengo unetik bertatik Diego oso atsegina da nirekin. Fundoa erakutsi eta nola funtzionatzen duten azaltzen didanean komertzial lanetan dabilela dirudi, ekoizpen-guneak zeinen ondo funtzionatzen duen goratzen baitu etengabean. Pentsatzen dut nire kredentzialak eta jatorriak -eta, hortaz, azal-koloreak- zerikusia duten egoerarekin. Ni behintzat gogobete egin behar den ikerlari europarraren paperean sentitzen naiz etengabean, baita rolean sartu ere. Izan ere, Perura etortzean horrelako etxalde bat bisitatzea ezarri nion nire buruari xede, eta horretarako nire pribilegioek lagundu diezadaketelakoan, horiek baliatu ditut. Bereziki agerikoa egiten zait nirekiko begirunea eta tratu ona fundoko langileak nola tratatzen dituen ikusi dudanean. Orduan ere konturatzen naiz bera ez dela langile soil bat. Fundoko postu garrantzitsu bat dauka. Esan bezala, kotxez heltzen gara fundora, "pick up" batean, hain zuzen. Sartzerakoan, sarrerako erregistrotik pasa aurretik putzu bat zeharkatu behar dugu kotxez. Horren funtzioa gurpilak garbitzea da, hain zuzen. Kotxetik jaitsi eta materialik sartu behar ote dudan galdetzen dit Diegok, eta baietz erantzuten diot: kaiera, grabagailua eta argazki kamera sartzen ditut. Orduan materialen gunera joan behar dugula esan, eta segidan harantz abiatzen gara. Lehenago, baina, dei bat egite du eta "dama" -andre- batekin datorrela dio. Nik ez dut besterik galdetzen. Orduan azaltzen dit GSPP gune batean gaudela, eta bertan ekoizpen-gunera sartzen diren material eta pertsonak kontrolatu, garbitu, eta desinfektatu egin behar direla. Esan bezala, GSPP batik bat tomate hazien 244 "Pickup" terminoarekin ibilgailu mota zehatz bat izendatzen da. Normalean lur orotako ibilgailuak dira eta atzeko partea irekia dute, objektu handiak garraiatu ahal izateko. Kamioneta eta lur orotako autoen fusio moduko bat dira. 403 Irudia 27: GSPPko etxaldea, gune gorri, hori eta berdeak. Iturria: Gustavo Adolfo Martín Merino Ruiz (2017).
osasuna bermatzeko egin den protokoloa da. Orokorrean ekoizpen-prozesu osoa kontrolatzen du, haziek edozein patogeno har ez dezaten. Hala ere, "kankro bakterianoaren" kontra sortutako egitasmoa da. Landarea kutsatzeko lau arrisku faktore nagusi ezartzen ditu protokolo horrek, beraz, bereziki horiek kontrolatzeko sortzen da GSPP. Ura, pertsonak, materialak eta haziak beraiek dira faktore horiek, eta bakoitzarentzako prebentzio-neurri ezberdinak ezartzen ditu protokoloak. Haziei dagokienean, GSPP barruan ekoiztu diren haziak ereiten dituzte bertan, edo behintzat ahalegindu. Esan bezala, zenbait gaitz hazien bidez kutsatzen dira; hortaz, ziurtatu behar da ereiten diren haziak garbiak direla. Urari dagokionean, ur garbia erabiltzea gakoa da. Kasu honetan, esan dugu basamortuan kokatzen dela fundoa, baina Andeetatik datorren bailara baten inguruan. Han errekako ura erabiltzen dute nekazaritzarako, zenbait erretenaren bidez bideratuta. Ur horren kalitatea eta garbitasuna, baina, ezin dute erabat bermatu. Gainera, nekazal ingurune batean egonda litekeena da patogenoz inguratuta egotea eta horiek uretan ere egotea. Hartara, ez dute ur hori erabiltzen, lur-azpian dagoena baizik. Arrisku faktoreen artean pertsonak eta materialak ere badaude. Horiek kontrolatzeko ekoizpeneremua arrisku mailaren arabera hiru zonaldetan banatuta dago: eremu gorria, eremu horia eta eremu berdea (ikus Irudia 27). Eremu gorria arrisku handiko gunea da, horia trantsizioa, eta berdea eremu garbia da. Eremuen artean zenbait garbiketa-praktika egin behar dira, eta horrekin batera erregistroak ere egin behar dira. Eremu gorria gunearen ingurunea da, perimetroa. Hortaz, kotxea putzutik pasatzen denean eremu gorrira sartzen gara. Hemendik eremu horira sartzeko bakarrik bi sarrera daude, bata materialentzako eta bestea pertsonentzako. Bi sarrera horiek beti banatzen dira, materialentzako erabiltzen diren produktuak fuerteagoak baitira. Orduan, lehenengoz materialen sarrerara abiatzen gara. Hemen ere putzu handi bat dago, eta bertan sartzen dira lanerako material handiak -aitzurrak eta horrelakoak-. Eskura daramatzagun materialak -kaiera, telefonoa eta bestelakoak-, aldiz, plastikozko poltsa batean sartzen ditugu eta poltsa horretan produktu desinfektatzaileren bat lainoztatu egiten dute, material horiek garbitzeko. Bertan gauzak utzita, pertsonen sarrerara goaz, eta orduan ulertzen dut Diegok apur bat lehenago egindako deia, "dama" batekin doala esanez. Izan ere, bi sarrera daude, bata emakumeentzako eta bestea gizonentzako. Niri dagokidanera sartu eta langile bat nire zain dago, zer egin behar dudan azaltzeko. Barrukoa izan ezik, jantzita daramadan arropa guztia erantzi eta estetikoki denak berdintzen gaituzten praka, kamiseta eta botak janzten ditut. Aldagelatik irten aurretik izenabizenak eta filiazioa jasota uzten ditut eguneko orrialdean. Hori egin ostean eskuak bi produktu ezberdinekin garbitu behar ditut; bata detergentea da, eta bestea amonio kuaternarioa. Segidan, eman didaten txartel identifikatzailean produktu bat lainoztatu behar dut bertako produktu batekin. Aldagelatik irten eta zuzenean gela handiago batera sartzen naiz. Bertan ere izen-abizenak, filiazioa eta ordua jasota utzi behar da orri batean, eta halaxe egiten dut, berriz ere eskuak bitan garbitu, eta handik ateratzerakoan oinak zenbait ontzi eta putzutan sartu behar ditut, botak ere garbitzeko. Eremu horian nago jada. Eremu horian bulegoak, jateko tokia, eta negutegien arteko korridore luzeak daude. Lanerako trantsizio gunea da, alegia. Bertatik bozgorailu batzuen oharrak entzuten dira, eta bereziki laneko segurtasunerako eta GSPPko arauak betearazteko mezuak botatzen dituzte handik. Lanerako tokiak -negutegiak, polen etxea, haziak erauzteko eta garbitzeko gunea, eta abar- gune berdeak dira, eta horietan sartzeko berriz ere garbiketa erritu batzuk burutu behar dira. Negutegiak telazkoak dira eta horietan sartzeko lehenengoz irristailu-ate batetik sartu behar da. Atea ireki, oinak ur eta produktu batez betetako ontzietatik pasa, barrura sartu, atea itxi, eta eskuak produktuekin garbitu behar ditut. Orduan bigarren ate batetik pasatzen naiz. Ate hau goma batekin 404
itxita dago, eta sartu eta berehala bera bakarrik ixten da. Azpieremu txiki batera sartzen naiz hortik, eta bertan lohihartzekoak daude. Daramadan arroparen gainean jantzi behar dut, eta irtendakoan garbitzeko utzi. Bertatik garbitokira eramaten dituzte, eta negutegi honi dagokion garbigailuan baino ez dute garbitzen. Lohihartzekoa jantzita, izen-abizenak jaso behar ditut berriz ere, orain negutegiko eguneko orrian, eskuak bi produktuekin garbitu, eskuetan daramatzadan materialak horietako batekin lainoztatu, eta negutegira ematen duen azkenengo atetik sartu naiteke jada. Berriz ere bi ontzietatik oinak pasatu, eta eremu berdean nago, negutegian, alegia. Negutegiaren bestaldean, aldiz, materialen sarrera dago eta han produktuak fuerteagoak dira. Hauek dira, oro har, materialak eta pertsonak desinfektatzeko praktikak, erritu gisa ere izendatu ditudanak momentu batean. Garbiketari begira eta landare-osasunari begira praktika hauek eraginkorrak direla ez dut inondik inora kolokan jarri nahi, baina une batean baino gehiagotan konfiantzarako praktikak ere bazirela iruditu zitzaidan. Izan ere, kontrol-praktika asko egon bai, baina gero zenbait unetan nik ez nituen erabat bete praktika horiek guztiak eta Diego ez zen egon hori zaintzen eta ez zidan ezer esan. Une horietan pentsatu nuen segurtasun-neurri asko egon bazeudela, eta langileak kontrolatzeko baliabideak ere - erregistroak kasu-. Hala ere, une batez betetzen ez bazenituen ez zela ezer gertatzen ere ikusi nuen, eta orduan pentsatu nuen hau: segurtasuna eta garbitasuna mantentzeko sistema zela bai, baina konfiantza eraikitzeko eta bermatzeko ere bai. Bruno Latourrek (1991) definitutako purifikazio-prozesuen antzera, praktika horiek hazi hibridoak definitzeko eta purifikatzeko funtzioa ere badute. Praktika hauetaz gain, ekoizpen-prozesuan zehar ere zenbait neurri hartu behar zituzten langileek landare-osasuna bermatzeko. Esan bezala, oihalezkoak ziren negutegiak, eta horiek urtero-urtero muntatu, desmuntatu, garbitu eta berriz muntatu egiten dituzte. Desmuntatuta daudenean aprobetxatzen dute lurra desinfektatzeko, eta hori ere urtero egiten dute. Lurra desinfektatzean "hil" egiten dute bertan dagoen guztia eta antzu bilakatzen da lur hori. Gainera, lurrari ez diote simaurrik edota bestelako ongarririk botatzen. Hortaz, lurrean ekoiztu arren, lur antzuan ekoizten dute eta landareak uraren bitartez elikatzen dituzte, deritzon soluzio nutritibo batekin. Hots, lurrean egin arren, hidroponikotik oso gertu dago bertako ekoizpena, lurra substratu antzu moduan erabiltzen baita. Hibridazio-prozesua eta landareen zaintza Landareen polinizazioa egitean ere zenbait neurri hartzen dute, landare-osasuna bermatzeko zein hibridazioaren purutasuna ziurtatzeko. Barietateak hibridatzeko bi parentalen haziak erein eta horien landareak ekoiztu behar dira. Hortaz, lehenengo pausuak tomate landareen 405
ekoizpenaren berdinak dira: haziak erein, landaretxoak ekoiztu, eta gero landare horiek birlandatu.
birlandatzerakoan negutegiz aldatzen dira eta ekoiztu behar duten kopuruaren arabera negutegi batean barietate ezberdinetako landareak egon daitezke edo ez. Pausu hauek egitean informazioa jasotzen doaz -zeinek, noiz, eta non erein eta landatu dituen-, ekoizpen-prozesuaren bukaeran informazio guztiak ondo jasota egon daitezen. Esan bezala, bertan ez dakite zein barietate ekoizten ari diren, enpresek kodeekin identifikatuta bidaltzen baitizkiete haziak. Hortaz, kodeak ekoiztuko duten barietatea identifikatuko du. Halaber, kodeak ekoiztuko den barietatearen parentalak ere identifikatzen ditu, "sexu" marka batekin batera. Polinizazioan esleitzen zaien funtzioaren arabera definituko dira landare horiek, eta landare femenino edo maskulino bilakatuko dituzte, eme eta ar. Polinizatuak izango direnak landare femeninotzat hartzen dituzte. Polena "emango dutenak"245, ostera, maskulinotzat hartuak dira. Hala ere, zelaietan ez dituzte enpresen kodeak erabiltzen, lanerako ez baitira oso praktikoak. Horien ordez, marrazkiak eta koloreak erabiltzen dituzte landareak identifikatzeko. Adibidez, biolin edo igel batekin identifikatu daiteke barietate bat, eta koloreekin bereizten dira beraien funtzio "sexualaren" arabera ere. Horrela jakingo dute nondik nora eraman beharko duten polena -igel arretatik igel emeetara, adibidez- eta identifikatu ahalko dituzte etengabe landareak eta polena. Adibidez, demagun bertan Jack barietatearen haziak ekoizten dituztela. Monsantok Jack barietatea JDX4 kodearekin identifikatzen du eta Jack parentalak kode berdinarekin identifikatuta bidaltzen ditu, barietate femeninoa edo maskulinoa diren zehaztuz: lehenengoa JDX4 femeninoa/emea da, eta bigarrena JDX4 maskulinoa/arra. Bertan, lana errazteko, JDX4 irudia bilakatzen dute, demagun igela. Halaber, barietate femeninoak kolore batekin identifikatzen dituzten, demagun gorria, eta maskulinoak beste batekin, demagun berdea. Orduan, zelaietan, igela irudiarekin 245 Kasu honetan ez dute polena "ematen", erauzi egiten zaie baizik. Hala ere, "polinizatzaileak". 406 Irudia 28: Jack hibrodaren parentalen jatorria: Monsanto (ekoizpen-prozesuaren 1. irudia). Egilea: Maddi Zumalabe.
eta kolore gorriarekin identifikatzen dira Jack barietatearen parental femeninoa, eta igela eta berdearekin Jack hazien parental maskulinoa. Esan bezala, haziak erein eta plantela ekoiztu negutegi batzuetan egiten dute, eta handik beste batzuetara eramaten dituzte. Bertan landareak landatu eta polinizatu, eta tomateak ekoiztu egiten dira. Bigarren hauetan barietateen arabera eta ugalketarako funtzioaren arabera banatzen dituzte landareak. Nik ikusi nuen negutegian, landareak nahiko hazita zeuden jada, eta metro eta erdiko altuera zuten. Bertan oso argi ikusten zen zeintzuk ziren landare femeninoak eta zeintzuk maskulinoak. Izan ere, tomatea ekoizteko landareak kimatu egiten dira, eta gida bakar bat -edo batzuk- uzten zaizkie, tomate gutxiago baina handiagoak eman ditzaten eta landareak aireztatuago egon daitezen. Negutegi horretan, aldiz, landare batzuk ondo kimatuta zeuden bitartean, beste batzuk adar, hosto eta loreez josita zeuden. Kimatuta zeudenak femeninoak ziren, eta kimatu gabe utziak zirenak, aldiz, maskulinoak. Landareak hibridatzen direnean polinizatzen diren landareetako tomateak dira interesa dutenak -landare femeninoen tomateak, alegia-; horiek dira bilatutako polinizazioaren ondorioz sortutako fruituak. Tomate horiek oraindik parentalaren tomateak dira; hau da, barietate parentalaren ezaugarriak dituzte. Tomate horietan sortuko diren haziak, aldiz, polinizazioaren ondorioa dira jada, hortaz, barietate hibridoarenak. Landareetara itzulita, polinizatuta dauden landareak tomateak ekoizteko bezala tratatzen dira, lehenengoz tomateak eman behar baitituzte gerora haziak emateko. Polena emateko funtzioa duten landareek, ostera, polinizatzeko funtzioa besterik ez dute zelai horietan. Hortaz, ez dira kimatu behar tomate hobeagoak eman ditzaten. Areago, kontrakoa interesatzen da, ez dira kimatzen ahalik eta lore gehien eman ditzaten, horietatik albait polen gehien erauzi ahal izateko. Prozesu hau ulertu aurretik galdetu nion Diegori zergatik zeuden landare batzuk 407 Irudia 29: Jack hazien hibridazioa (hibridazioprozesuan 2. irudia). Egilea: Maddi Zumalabe.
kimatu gabe. Landareak "papitos" eta "mamitas" izendatzen zituen Diegok zuzenean erantzun zidan: "para que a las hembras no les falte nunca su polen"246. Hibridazioa eskuz egiten dute, eta horrek eskulan asko behar du. Alde batetik, polinizatuak izango diren landareei loreak ireki aurretik polena kendu behar zaie -deritzon landarearen atal "maskulinoa"-, autopolinizatu ez daitezen. Horri zikiratu edo irendu deitzen zaio, gazteleraz "emascular", eta etengabe egin behar den lana da. Izan ere, tomate landareek progresiboki ematen dituzte loreak eta asko zaindu behar da loreei atal maskulinoa noiz kendu. Inondik ere, ezin dira inoiz autopolinizatu, baina goizegi ere ezin zaie atera loreei atal hori. Zikiratuak izan diren loreak markatu egiten dira eta handik bi edo hiru egunetara polinizatuak izaten dira. Lan hauek aldi berekoak dira. Hau da, landare batean lore batzuk polinizatzen diren egun berean beste batzuk zikiratuak izaten dira. Halaber, landare "maskulinoei" ere atal "maskulinoa" kentzen zaie. Kasu honetan, baina, ez dute botatzen, polen etxera eraman baizik. Bertan lorezilei polena erauziko diete, horrekin landare femeninoak polinizatzeko. Lan hauek egitean langileek hiru poltsatxo eramaten dituzte gerrikoari lotuta. Batean uzten dituzte landare femeninoei erauzitako atal maskulinoak, botatzeko dena. Beste batean esnea uretan diluituta eramaten dute. Eta hirugarrenean amonio kuaternarioa eramaten dute. Kasu honetan esnea erabiltzen dute detergentearen ordez, loreak ukitzen ari direlako eta oso atal sentiberak direlako hauek. Esnea ez da horren gogorra, eta loreak ez ditu kaltetzen, baina hala ere garbiketa funtzioa egiten du. Amonioak eta esneak funtzio desinfektatzailea dute, eta landareren batean kankrorik balego, landare batetik bestera pasatzea eragoztea dute helburu. Horretaz aparte, barietate batetik bestera pasatzen direnean edo landare maskulinoak zikiratu eta gero, eskuak alkoholarekin ere garbitzen dituzte, bertan geratu ahalko zitzaien polena garbitzeko xedez, nahi ez duten landare bateko polena nahi ez duten landare batera joan ez dadin. Horretarako, barietateaz aldatzen direnean negutegi erdian dagoen mahai batera joaten dira eta han hobeto garbitzen dituzte eskuak. Negutegietatik horietatik polen etxera eramaten dituzte landare maskulinoei ateratako lorezilak. Horra sartzeko, berriz ere eremu horitik eremu berdera pasatzeko protokoloa bete behar da. Polen etxe barruan zenbait azpi-gela dago. Horietako batzuetan lorezilak lehortzen jartzen dira eta hazi-enpresaka daude banatuta. Hau da, azpi-gela horietako bakoitzean soilik hazi-enpresa batenak diren barietateen lorezilak daude. Horietan, apal batzuk daude eta zatituta daude, eta zati bakoitzean barietate baten lorezilak daude. Lehor daudenean, 246 "Emeek inoiz polena faltan izan ez dezaten". 408
loreziletatik polena erauzi, bahetu, eta xiringetan sartzen dute. Xiringa horiek tuper batzuetan sartzen dira, hezetasuna bereganatzen duen material batekin batera, eta dagokion hazienpresaren hozkailuan sartzen dituzte. Tuperrean polena noiz erauzia izan den jartzen du, eta hozkailuaren atean barietatearen marrazkia jartzen dute. Izan ere, marrazki honek laguntzen du barietate horren material guztia identifikatzen: landareak, lorezilak, eta polena, besteak beste. Normalean bi edo hiru egun egoten da polena hozkailuan eta segidan eramaten da zelaira, landareak polinizatzeko. Bestalde, beti dute kantitate txiki bat izoztuta, badaezpada uneren batean polen faltan baldin badaude, bertatik hartu ahal izateko. Landareak polinizatuak izan direnean berrogeita hamar bat egunez zaindu egin behar dira, tomateak ematen hasteko. Esan bezala, landareak ureztatu egiten dira, eta baita uretatik ematen zaizkie elikagaiak ere. Bestalde, zenbait tratamendu egiten zaie. LimaHazi enpresan lantaldeka aritzen dira, eta landaketa lanak eta polinizazio lanak eskuz egiten jarduten dutenez gain zenbait gairen ikuskapena egiten duten lantaldeak daude: kalitate-lantaldea eta osasun-lantaldea horien adibideak dira. Lantalde horiek prozesu osoa ondo egiten dela ziurtatzen dute, eta landareen purutasuna eta osasuna ziurtatzea dute xede. Osasun-lantaldeak tratamenduak kontrolatzeaz eta aplikatzeaz arduratzen da. Batzuk prebentiboak dira, arautua daude, eta bai edo bai aplikatuak izaten dira. Horietaz gain, landareen osasunari erreparatzen dion lantaldeak komenigarria iruditzen zaienean tratamendu gehigarriak ematen dizkie landareei. Orokorrean, hazien ekoizpenean tratamenduen erabilera askoz handiagoa da barazkien ekoizpenean baino. Izan ere, ekoizten diren landareak ez ditu inork jango, eta hori dela eta tratamenduen araudiak permisiboagoak dira. Gainera, ikusten ari garen bezala, eremu ilun eta ezezaguna da hazien ekoizpena, eta inork gutxi daki zer gertatzen den hor. Edonola ere, inork jango ez baditu ere, erabiltzen diren tratamenduak lurrera eta airera doaz, inguruneak kutsatuz eta ziurrenik langileentzako kaltegarriak izanez. Ziurrenik hauxe ere bada haziak Iparralde Globaletik kanpo ekoizteko arrazoia, Perun, alegia. Tomateak ondo helduta daudenean jaso egiten dira, bertatik haziak erauzteko, eta hori ere prozesu konplexua da. Lehenengoz tomateei haragia eta haziak batera ateratzen dizkiete, zuku moduko bat egin, produktu bat bota, eta tarte batez horrela laga. Denbora bat pasata errazagoa da haziak haragitik garbi-garbi bereiztea. Hau egiten denean, haziak zentrifugatzen dira eta lehortzen jartzen dira, %5eko hezetasun mailara heldu arte. Orain da unea haziak hautatzeko eta hazi onak eta txarrak bereizteko. Hori, hiru prozesuetan edo faseetan egiten dute. Makina batek pisuaren arabera bereizten ditu haziak. Pisu gutxi badute antzuak direla esan nahi du eta 409
baztertu egiten dira hazi horiek. Beste batek kolorearen arabera sailkatzen ditu, hazien kolorea ere kalitatearen eta osasunaren adierazlea baita. Azkenik, eskuzko hautaketa egiten da, makinek egindakoa birbegiratzeko eta hazien kalitatea erabat bermatzeko. Honen guztiaren ostean, tratamenduak ematen zaizkie haziei247. Enpresa bakoitzak esaten dio LimaHazi enpresari zein tratamendu mota nahi dien eman haziei, eta horiek erabat konfidentzialak dira. Ekologikoan salduko badituzte, ez diete tratamendu kimikorik ematen hazi horiei, baina bai lehenago hazi horiek ekoizteko landareei. Edonola ere, hazien kalitatea fundoan bertan zaintzeaz gain, Amsterdamera edo beste horrelako gune batera heltzen direnean ere kontrolatu egiten da, haziei berriz ere zenbait proba egiten baitzaie, esandako kalitatea dutela ziurtatzeko. Horrela kontatzen zuen Diegok: Nosotros les mandamos allá, ellos tienen grandes almacenes donde les llegan las semillas de diferentes partes del mundo, revisan germinación, revisan ADN, revisan su limpieza sanitaria, las evalúan antes de empezar a comercializarlas (Diego, elkarrizketa). Guk bidaltzen diegu hara, eurek biltegi handiak dituzte, eta bertara ailegatzen zaizkie haziak munduko toki ezberdinetatik, ernetze-maila ikuskatu egiten dute, ADN ikuskatu, osasun-garbitasuna ikuskatu, merkaturatzen hasi aurretik ebaluatu egiten dituzte. Prozesu honetan zehar LimaHazi enpresaren izena desagertu egiten da eta Seminisek ordezkatzen du. Izan ere, Estatu espainiarrean saltzen diren Jack hazi zorroetan noiz eta non ekoiztuak izan diren eta zeinek merkaturatzen dituen jartzen du. Kasu honetan, barietatearen "jabea" agertzen da, eta ez ekoizlea. Seminis da merkaturatzen duena eta enpresa hori da aurpegia eman eta bere burua ezagutarazi nahi duena. Haziak beraienak dira, eta horiekin ezagutarazten du bere burua. LimaHazi enpresari, aldiz, ez zaio bereziki interesatzen haziak erosten dituztenek euren berri izatea. Hazi-enpresentzako lan egiten dute, eta horien aurrean nahi dute beraien burua ezagutarazi, eta ez hazi-zorroak erosiko dituztenen aurrean. Beraien lana, Diegok esan bezala, iluntasunean gertatu eta geratzen da. Hala eta guztiz ere, trazabilitatea tarteko, nonbaiten gordeta geratzen da zeinek ekoiztu dituen haziak. LimaHaziren kasuan, Amsterdamera bidaltzen dituzten haziak beraien logo eta izenarekin bidaltzen dira, eta Amsterdametik pasa ostean beraien izena desagerrarazi egiten da. Esan bezala, gehienez jota bukaerako produktuan non ekoiztua izan den agertuko da, kasu honetan Perun. 247 Tesiaren zuzenketak egiten ari naizelarik, 2020ko urriaren hasieran, hazi-enpresa bat bisitatzeko aukera dut, Marc eta beste kide batekin batera. Bertako langile batekin hitz egiten ari garelarik eta haziak nola garbitu eta ontziratzen dituzten ikusten ari garelarik azaltzen digu jada ezin zaiela haziei tratamendurik eman. Beraz, haziei ematen zaizkien tratamenduei dagokienean, lekuan lekuko lanean ikusitakoa jada zaharkitua geratu da. 410
Ikusi berri dugun bezala, LimaHaziko etxaldean hazien hibridazioa egiten dute. Nik uste nuen bertan hazi hibridoen ekoizpenaren lehenengo katebegi ezagutuko nuela, baina parentalen sorkuntza eta ekoizpena falta zitzaidala -eta zaidala- ikusi nuen. Izan ere, han konturatu nintzen hazien ekoizpenean uste baino katebegi gehiago daudela, eta haziak beraiek nekazaritzaren lehenengo katebegia izanda ere, hibridoen ekoizpenarekin fase hau zenbait fasetan biderkatu egiten dela. Parentalen ekoizpena, gainera, mundu zabal eta konplexua da hibridazioa eta barazki ekoizpenaren ondoan. Zenbait kasutan parentalak ekoizteko hainbat belaunaldi gurutzatu egin behar da. Beste batzuetan bi landare oso puruak erabiltzen dira eta horiek "erraz" ugaldu ahal dira. Gainera, hainbatetan zelaietan ugaltzen badira, beste zenbaitetan "in vitro" ugaldu egiten dira. Edonola ere, hau izan da tesi honetan ezagutzeke geratu zaidan katebegietako bat, ziurrenik berak bakarrik tesi baterako eman zezakeena. Jack tomate landareen ekoizpena Jacken bueltan eratzen den nekazaritza mota honetan -nekazaritza konbentzionalean, alegiaekoizpen-prozesua zatituta dago, baita deslokalizatuta ere. Baratze bakar batean haziak erein, landareak birlandatu, uzta bildu, eta berriz gorde egiten ziren hazietatik urrun, Jack tomateak ekoizteraino hazi eta landareak eskuz esku eta kamioiez kamioi pasatzen dira. Haziak ekoizteko prozesua ezagutu berri dugu, eta tomateenaren berri ere izan dugu Jack tomatearen historia ezagutzean, bereziki Eguzkipe eta Erain kasuen bitartez. Orain, erdiko fasea falta zaigu, hazitik tomate landaretara doana, hain zuzen. Euskal Herrian aspaldi egon dira -eta gutxi batzuk badaude- landarea egiteagatik bereizi egin diren eta landare mintegi bilakatu diren baserri eta nekazal-etxaldeak. Gipuzkoan Ibarra herrian eta bere ingurunetan daudenak bereziki ezagunak dira, eta hala ere ez dira bakarrak. Halaber, herrietako azoketan erraz topatzen ditugu landareak salgai dituzten salmahaiak. Batzuek aipatutako mintegietatik datoz, baina beste batzuk herriko edo zonaldeko beste batzuek jarritakoak dira. Izan ere, aspalditik landareak ekoizteko espezializazioa egon da. Mimo eta zaintza behar duen lana da, eta luzaz baloratu izan da toki edo baserri bateko edo beste bateko landarea izatea, konfiantza eraiki izan baita ekoizle horiekiko. Negutegiak ezarri eta uztak aurreratu zirenetik are gehiago zabaldu zen mintegietan landareak erosteko ohitura. Izan ere, haziak lehenago erein behar dira, eta horrek garestiak diren bero eta argi instalakuntza bereziak eskatzen ditu. Hortaz, barazkiak ekoiztera bideratu diren gutxik egin ditu inbertsio horiek, eta gero eta gehiago landareak ekoizteko lana bertan behera utzi da. 411
Horretaz gain, lekuan lekuko lanean azaldu didatenez, azkenengo urte luzeotan joera berri bat zabaldu da landare mintegien artean. Landare guztiak beraiek ekoiztu baino, landaremintegiak birsaltzaile bihurtu dira. Kasu batzuetan, saltzen duten ekoizpenaren parte txiki bat beraiek ekoizten dute, baina parte handi bat Nafarroatik eta Errioxatik ekartzen dute, eta gero eta gehiago Murtzia eta Andaluziatik ere. Herrietako azoketan landarea saltzen dutenak ere maiz toki horietatik etorriak dira. Ekoizpen ekologikoan, aldiz, kontrako joera ikusi dut. Azkenengo hamar edo hamabost urteotan sortu dira landare mintegi ekologikoak Euskal Herrian. Kasu honetan, jada azaldu dugu eta berriz ere ikusiko dugu nekazaritza ekologikoaren hastapenetan landare ekologikoaren behar handia zegoela, eta horrek mintegi hauen hedapena bultzatu du. Jack barietatea aurki dezakegu landare mintegi gehienetan, baita ekologikoan ekoizten dutenetan ere, salbuespenak salbuespen. Edonola ere, esan bezala, Gipuzkoan eta Bizkaian landatzen den Jack landareen portzentaia altu bat EAEtik kanpoko mintegietan erositakoa da. Luzaz Kantabriako landare mintegi batetik ekarri izan dira Jack landareak, eta oraindik gaur egun askok handik ekartzen ditu. Bertan ere landare txertatuak ekoizten dituzte, hortaz, euskal merkatua
Halaber, Nafarroatik eta Errioxatik ere ekarri izan dira Jack landareak, bertako klima aproposagoa delako neguan landareak ekoizteko. Hala eta guztiz ere, hainbatek azpimarratu dit azkenengo urteotan Murtziatik eta Andaluziatik landareak ekartzeko joera nagusituz joan dela sektorean. Maiz tokiak aipatu gabe ere erreferentzia egin diete lurralde hauei, behera seinalatuz "hortik", "hortik, hegoaldetik" edo "hortik, behetik" adieraziz. Izan ere, hegoaldean neguan haziak erein eta landareak ekoizteko klima aproposagoa dago. Tenperaturak badu zerikusia honetan, baina bereziki garrantzitsua izaten da argia. Hortaz, handik datozen landareak kalitate hobeagokoak 412 Irudia 30: Jack landareen ekoizpena EAEn eta Murtzia eta Almerian (ekoizpen-prozesuaren 5. irudia). Egilea: Maddi Zumalabe.
ekoizleak, eta ondo gogoratzen dute noizbait uzta izorratu bazaie, baita ondoko bailarako ekoizleari gertatu zaionean ere. Batzuek izurrite berrien agerpena landareak hegoaldetik ekartzeari lotzen diote, zeharka bada ere. Hau da, ez dute esaten ez dakit zeinek Murtziatik landareak ekarri eta birusa sartu zitzaiola, baina landareez hitz egiten dutenean birusen gaia ateratzen da. Edozein kasutan, esan bezala, handitzen ari da Murtzia eta Andaluziatik landareak ekartzeko joera, eta oraingoz birusen mehatxuak ez du gelditu areagotu egin den praktika hau. Ondorioz, Euskal Tomateak bilakatuko diren hazien ekoizpen-prozesua hasieratik transnazionala bazen, egun are konplexuagoa da, eta hazi eta landareak toki gehiagoetatik pasatzen dira Gipuzkoako negutegietara heldu arte. Kasuaren hasieran, tomate hauen balorazio eta ezaugarrietan kalitatea eta bertakotasuna funtsezko balioak zirela ikusi dugu. Hazien ekoizpenak, berriz, bertakotasunaren dimentsio globala eta transnazionala jarri digu mahai-gainean. 2020. urtean Jack barietatearen hegemonian arrakalak? Etorkizunari begirada bat Egun, tokian toki ekoizten diren produktuak beraiek ere ezin dira ezagutu eta aztertu ekoizpen testuinguru globaletik kanpo. Are, nekazaritzako elikagaien industriaren presioak lehiakorrak ez diren zonaldeak bereizteko estrategiak garatzera bultzatzen ditu, kalitateko eta bertako elikagaiak ekoiztera, alegia. Hau da, nabarmenki, Jack barietatea eta Gipuzkoako tomategintzaren kasua. Estatu mailan kokatzen bagara, Mediterraneo aldean eta bereziki Murtzia eta Almerian ekoizten diren tomatetatik bereizi egin dira hemen ekoiztutako tomateak eta Euskal Tomate zigilupean merkaturatutakoak. Jack, ikusi dugun bezala, gakoa izan da horretarako. Bere azal finak ahalbidetzen du tomate zaporetsuak izatea eta garestiago saldu ahal izatea, kanpotik ekartzen direnak zapore gutxiagokoak baitira, eta beraz, hemengoak eta kanpokoak ez dira elkarren lehiakide. Hau da, gutxi gorabehera eta oso labur kontatuta, kasua osatzean jaso dudana. Azkenengo urteotan gertatu denaren isla izateaz gain, tomateroek eta sektorean inplikatuta daudenek sinesten duten diskurtsoa izatera heldu dela ere esango nuke. Diskurtsoan eta errealitatean, baina, arrakalak agertzen hasi dira. Lekuan lekuko lanean zehar gutxi agertu badira ere, nahiko sendo eta trinko agertu zaidan errealitate eta diskurtsoan zalantzaren bat edo beste ere agertu zait. Esaterako, Euskal Tomatea zigiluaren inguruan zalantzak adierazi dizkit hainbatek, horren 414
kalitatea kolokan jarriz. Erain baserria bera ere sistema horretatik atera zen duela urte gutxi batzuk, kalitatea baloratzeko eta bermatzeko bide hobeagoak dituztela erakutsirik. Euskal Tomatea markarekiko ez ezik, Jack barietatearekiko ere zalantzak agertu dira. Neikerren azkenengo urteotan bertako barietateekin egin duten entsegua horren adibidea da. Bertan lan egiten duen Mike ingeniariak hitzez adierazi zidan, gainera. Merkatua Jack barietatean zentratuegi dago, eta hori arriskutsua da, horren menpe baita sektore oso bat. Gipuzkoako lehenengo sektoreko teknikariek ere hori jakin, badakite. Hala ere, bestelakorik agertu ezean, ez dute ikusten Jack ez den beste barietaterik jartzea, momentuz eman, ematen baitie. 2020ko ekainaren bukaeran, aspaldi lekuan lekuko lana bukatuta dudalarik eta tesiaren zuzenketak egiten ari naizelarik, arrakala hauek handitu ditzakeen proiektu baten berri daukat: Arabako mendebaldeko Espejo eta/edo Tuesta herrietan tomate hidroponikoen ustiategi industrial bat martxan jarri nahi dute. Komunikabide ezberdinek zabaldutako albisteen bidez horren informazioa jasotzen dut248, eta bertan azaltzen denaren arabera, 20.000 eta 60.000 metro karratuko zabalerako negutegiak instalatu nahi dituzte, hidroponiaren bitartez tomateak saltzeko. Publikoa egin den informazio horren arabera ere, bertako produktu moduan saldu nahi dira tomate horiek, eta Eroski supermerkatu katearekin hitzarmena du negutegiak instalatu nahi dituen enpresak, tomateak bere supermerkatuetan saltzeko. Halaber, EAEtik kanpo saltzeko asmoa ere mahai-gainean dago, eta enpresak Estatu frantziarrera fruituak esportatzeko asmoa ere agerrarazi du. Ikusi behar da ustiategi hau martxan jartzen den, hori gertatzekotan zein barietatetako tomateak ekoiztuko diren bertan, eta zehazki nola merkaturako diren. Esanguratsua da, hala ere, horren asmoa mahai-gainean jartzea. Orain arte ikusi dugunaren guztiz bestelakoa da proiektu hau: enpresa batek martxan jarri nahi du, eta 0tik teknologiaren erabilera intentsiboan oinarrituko den instalakuntza sortu nahi du; tomateak supermerkatuetan saltzeko, eta are esportatzeko asmoa adierazi du enpresak; enpresa hori eta ustiategia bera ez dira tomategintzaren parte izan orain arte, eta ez dute izan horren bilakaera; eta Arabako hegoaldean egin nahi da. Araban kokatu nahi badute ere, martxan jartzekotan ustiategi horrek eragin zuzena izan zezakeen Gipuzkoa eta Bizkaiko tomategintzako etxaldeengan, baita kalitateko eta euskal tomateengan ere. Hori dela eta, lehenengo sektoreko hainbat eragilek 248 2020ko martxoan Naiz egunkari digitalean agertu zen albiste hau: https://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/ editions/2020-03-06/hemeroteca_articles/nekazaritzako-eragileak-espejon-egin-nahi-den-ustiategierraldoiaren-
dagoeneko salatu du ekimen berri hau, eta familia-ustiategi eta ustiategi txikientzako kaltegarria izango dela adierazi dute. Proiektu horren agerraldiak berak tomateak hartu duen balioaz eta bere inguruan garatu den merkatuaz hitz egiten digu. Tomateak dirua ematen du, horrelako inbertsio handi bat egiteko haina, eta bereziki "bertako" eta "kalitateko" zigilua duten tomateek. Azkenengo proiektu horretatik harago, tesiaren bukaeran nagoen honetan, "zapore tomatearen" ideia behin eta berriz agertzen ari zait. Kataluniako hazi etxe batek sortutako Monterosa tomatearen berri daukat orain, duela urte gutxi batzuk sortu bada ere. Gipuzkoako supermerkatu batzuetan tomatea dago jada, marka zehatz batekin identifikatzen da, eta supermerkatuetako zaporerik gabeko tomateen ondoan bereizten da, "zaporetsuagoa" baita. Garai honetan ere, estatu mailako hazi-etxe bat ezagutzeko aukera izan dut. Mundu mailako hazi-etxeen ondoan enpresa "txikia" da, eta kalitatean eta produktu batzuen hazien ekoizpenean bereizten da. Tomatea ez da beraien lan lerro nagusienetako bat. Hala ere, badute "zapore tomate" bat. Barietateekin hobekuntza proiektuan egiten duen ingeniariari galdetzen diot ea azala nolakoa duen zapore tomate horrek. Izan ere, buruan daukat Ainhoa INTIAko teknikariak aipatutako zapore eta gogortasunaren arteko bateraezintasuna. Erantzuna beste bide batetik doa. Banaketa kate eta moduak aldatzen ari dira, eta supermerkatuetan gero eta stock gutxiago daukate. Gauzak azkar garraiatu eta merkaturatzeko joera handitzen doa, eta horrek "zapore tomateei" bidea irekitzen die, Jack barietate eta euskal tomategintzaren kalterako. Momentuz, tomate horiek ez dira gehiegi zabaldu, baina ikusi beharko da nola eragiten dien euren presentziak Jack eta tomategintzari. Oraingo honetan, baliteke azala baino gehiago ekoizpen transnazionalean oinarritutako tomate hauen "bertakotasuna" izatea Jack barietate eta euskal tomategintzaren babesa. Baliteke. 416
Bukaerako hausnarketak Bertakotasunaren eraikuntza tomateen historia kolonialean Andeetan basa-landare gisa sortua, Perun bertan edota Mexikon domestikatua izan zen tomate landarea. Handik Europara ekartzean, ordea, jatorrizko izenari aldaketa txikia ezarri zitzaion jada. Mexikon "jitomatea" (xtomatl) zena "tomatea" (tomatl) izango zen handik aurrera "mundu zaharrean", eta bertan emandako izena izan da gerora zabaldu eta egonkortu dena. Historia, badakigu, botere-guneetatik idazten da, eta izenak ere, Atxagak esan bezala288, nagusiak ematen ditu. Kostata, baina zabaldu zen tomateen ekoizpena eta kontsumoa Europan zehar. Egun, Perun, gordinik jateko bertako barietate gehienak desagerrarazi dituzten unean, Europatik "itzultzen" dira mahairako barietate zaporetsuak. Hartara, gaur egun, Perun, mahairako tomateak "tomate españolak" dira; kolonizazioaren ironia eta adierazle. Jack eta Euskal Tomatearen kasuekin ere argi agertu zaigu beraien historiak baduela kolonialismotik ere; pobretutako lurralde, ekosistema, eta komunitateen esplotaziotik, espoliaziotik eta kolonizaziotik, hain zuzen. Kasu horretan, historia kolonial hori bateragarria da bertako produktu baten sorrerarekin. "Nola liteke, Euskal Tomatea Monsantorena den hazi batekin ekoiztea?", galdetzen nion nire buruari tesiaren hasieran, eta hala galdetu didate behin eta berriz etnografia honetan zehar ere. Ikusi dugu, jada, nola den posible. Tomatearen historia koloniala eta hazien jatorria ezkutatzeko, barietateen singularizaziorako eta berauen jatorria sortzeko prozesuetan zenbait "mozketa" funtsezkoa izan da, eta badira; barietate eta tomateak 288 Ikus tesi honen 5. kapituluaren hasierako aipua. 493
ekoizteko eta ugaltzeko prozesua zatikatu egiten da, eta horren kontakizunean aldakorra den zenbait muga jartzen da. Prozesu horrek, tomate hauetaz baino, elikagaien kalitate eta bereizketaz, identitateaz, bertakotasunaz, eta euskalduntasunaz hitz egiten digu. Elikagaien kalitatea eta jatorria produktuari erantsitako balioak dira, hots, produktuaren balioa areagotzen duten balioak. Hartara, kanpora begira eraikitakoak dira, produktua apaintzeko eta salgarri izateko. Produktuak berak "berez" omen dituen balizko ezaugarriei erreferentzia egin nahi diete baliook, baina lortzen dutena, batez ere, produktua mozorrotzea da, ahalik eta garbien eta osoen erakutsi nahi badute ere. Kalitatea eta jatorria ez daude produktuaren oinarrian, produktuaren ondorio dira; produktuarekin batera (bir)sortzen da kalitate eta jatorriaren ideia bera, baita bertakotasun eta euskalduntasunaren ideiak ere. Jack eta Euskal Tomatearen kasuan, bertakotasuna memoria eta identitate oso laburrean oinarritu da historikoki, eta hala da gaur egun ere. Gutxi dakigu barietatearen historiaz, sortu zutenez, eta EAEn eta Gipuzkoan daraman denboraz. Eta gutxi dakigu egun barietatearen jabeaz eta berorren haziak ekoizteko eta ugaltzeko prozesuaz. Horrek ahalbidetzen du tomate hauen euskal identitatea mundu mailako ekoizpen transnazionalean oinarritzea. Are, pobretutako lurralde, herrialde eta komunitateen espoliazioa du oinarri, eta horren ezkutaketa-prozesua ere, noski. Euskal Tomatea, halaber, bera bezalako beste hainbat "kalitateko elikagai" bezala, nolabaiteko purutasun genetikoan oinarritzen da. Bertako barietateak edo arrazak erabiltzen diren kasuetan, horien genetikari lotzen zaio bertakotasuna eta produktuaren historia. Jack barietatearen kasuan ez da horrela gertatzen, ez baita bertako barietate bat. Edonola ere, genetikak badu garrantzirik bere identitate eta ekoizpenean: bere purutasuna da hazimerkatuan bereizten duena eta hazien ugalketa-prozesuetan bermatu beharrekoa. Eraikitzen ari den jatorriarekin loturarik izan gabe ere, purutasuna Jack barietatearen hazien ekoizpenean gakoa da. Hartara, bertako barietateak erabili ala ez, kalitateko eta nolabaiteko jatorri bati lotua den produktu horretan, genetika eta purutasuna bermatu behar diren balio eta praktikak dira. Purutasun hori iraunarazte aldera, eugenesikotzat har ditzakegun askotariko praktikak abian jartzen dira. Markaren barruan sar daitezkeen produktuek nolakoak izan behar duten zurruntasunez arautzen da -garbiak, homogeneoak, eta egonkorrak izan behar dute, besteak beste-, eta irizpide horiek betetzen ez dituen bizitza-forma oro markatik kanpo uzten da. Horrela, ezin dira bestelako tomateak edo bizitza-formak sortu eta bertako eta kalitateko 494
produktuen etiketetan txertatu; nolabaiteko bertakotasuna eta euskalduntasuna elikatzen duten "kalitateko bertako/euskal produktuak" nozioak "bestea" baztertu, ukatu edota galarazten duten praktika eugenesikoetan oinarritzen dira. Kasu horretan, landareen bizitzari eragiten dioten praktika eugenesikoez ari naiz. Edonola ere, euskalduntasuna, bertakotasuna eta komunitateak zein nazioak Euskal Tomateak bezalako produktuen bidez eraikitzeko prozesu eta mentalitateez hitz egiten digu horrek; gutasun kolektibo hauek nolabaiteko purutasun genetikoan eta praktika eugenesikoetan oinarritzen dira, memoria oso motza eta estua duten identitateak sortuz. Aretxabaletako Larrosa tomatearen kasuan, jatorriak zein bertakotasunak bestelako ñabardurak hartzen dituzte. Kasu horretan, haziak eta barietateak beraiek dira toki zehatz bati, herri bati, atxikiak agertzen zaizkigunak. Euskal Tomatearen kasuan tomateak EAEn ekoiztuak eta ontziratuak izateak egiten ditu fruituak "euskal", hala nola fruituaren aurreko ekoizpena ezkutatzeak. Aldaera zein eta nongoa den ez da esanguratsua bere jatorriarentzat. Edo, hobe esanda, fase horiek duten garrantziagatik beragatik itzalpean uzten dira, tomateen euskal jatorria eraiki ahal izateko. Bertako barietatearen kasuan, aldiz, guztiz bestelakoa da. Barietatea bera da errotu eta bertakotu dena, eta toki zehatz batean gainera: Aretxabaleta herrian. Kasu honetan, bertakotasunak baditu zenbait ertz eta esanahi. Alde batetik, labore barietateen kasuan "bertakoa" izateak tokian toki landatu, egokitu eta errotu izana esan nahi du. Tokikotzat hartua izateko, gutxienez belaunaldi batez egon behar du barietate horrek toki zehatz batean -hau da, 30 urte gutxi gorabehera-. Planteamendua hauxe da: barietate batek toki zehatz batean belaunaldi baten denbora irauten duenean, kulturalki, sozialki eta ekologikoki toki horretara egokitua da. Bertakoa izateak, baina, baditu bestelako esangurak. Elikadura burujabetza eta agroekologia ideien inguruan batzen direnentzako, bertakoa izateak tokian tokikoa izatea ere esan nahi du, "0 kilometrokoa". Eta horrek balio ekosoziala du. Bertatik bertara ekoiztua denak garraioan kalte ekologiko gutxiago eragiten ditu, tokian tokiko baldintzetara egokitzen da, eta zirkuitu laburren bidez merkaturatu ohi da. Horri, justizia sozialaren balioa ere eransten zaio. Bertako barietateen eta Aretxabaletako Larrosa tomatea bezalakoa barietateen kasuetan, aldiz, bertakoa izateak badu Jacken kasuan ere ikusitako bestelako esanahirik. Bertakotasuna produktuari eransten zaion balioa da, batzuetan horren atzean zer dagoen edo bertako zerk egiten duen oso ondo jakin gabe. Euskal tomatearekin gertatu bezala, Aretxabaletako Larrosarekin merkantilizazio- eta objektibizazio-joerak atzeman ditugu, eta horrelakoetan 495
tomatea bere harremanetatik at aurkezten zaigu, balioz osatutako produktu soil gisa. Kasu horretan, Aretxabaleta herriari ondo etorri zaio herria eta tomatearen arteko lotura: bertakoa izatea Aretxabaletakoa izatea da. Herriaren izena zabaldu eta herriari ospea zein mapan toki bat eman dio herriko tomateak. Halaber, Aretxabaletako Larrosa tomatearen kasuan, Jackekin gertatu antzera, jatorria hasiera bezala aurkezten da; ez (bir)sortze modura. Tomatearen jatorria Aretxabaletan kokatzen da eta barietatearen historian bertara heldu aurretik gertatutakoa lurrundu egiten da. Horrela, berriz ere, aldaera horren jatorria zera estatiko eta monolitiko bezala eraikitzen da, eta memoria motza dauka. Izan ere, 40 urte baino ez daramatza tomate horrek Gipuzkoan eta Aretxabaletan. Bi barietateen artean aldeak nabarmenak badira ere, Aretxabaletako Larrosa tomatearen kasuan ere ikus ditzakegu Jacken kasuan nagusia den zenbait joera. Barietateen ezaugarritzea eta singularizazioa bizitzaren kontrol eta kolonizaziorako bide? Singularizazioa eta dibertsifikazioa tentsioan Un dispositivo de producción de una variedad nueva -el programa de híbridos- es propiamente una ontografía; un procedimiento de singularizacion sin el cual las nuevas variedades, como entidades materiales, no existirían (Cañedo, prentsan)289. Barietate berri baten ekoizpenerako dispositibo bat -hibridoen programa- ontografia bat da berez; singularizazio-prozedura bat, zeina gabe barietate berriak, entitate material gisa, ez liratekeen existituko. Montserrat Cañedo hibridoez ari zaigu baieztapen honen bidez hibridazio programek barietateak sortu egiten dituztela dionean. Barietateak ez dira abiapuntua, helmuga baizik. "No se parte de una variedad, sino que en todo caso se llega a ella"290 (prentsan), diosku. Erlazionalak dira. Barietateak sortzeko bidean, barietateei izena eman eta erregistratzeak berebiziko garrantzia hartzen du (Ibid.). Areago, dagoeneko izena duten eta erregistratuta dauden barietateen kasuetan ere, hauek tokiz eta testuinguruz mugitzen direnean estatus prekarioa hartzen dute. Bakarrik tokian tokiko lurrak, klimatologiak, nekazarien jakintza eta ekintzek, eta hazien ugalketan parte hartzen duten bestelako izakien jardunek bilakatuko du barietatea "barietate" (Ibid.). 289 Kapitulu honetan, nik neuk egin ditut jatorriz euskarazkoak ez ziren aipu eta testuen itzulpenak. 290 "Barietatea ez da abiapuntua; aitzitik, gehienaz ere horretara heltzen da". 496
Ikusi dugun moduan hauxe da, argi eta garbi, Jack barietatearen kasua. Haziak Monsantoren zelai esperimentaletan sortuak dira, urterik urte modu berean ugalduak, elkar-ekintza eta elkar-eraginetarako aukerarik gabe. Hala ere, barietateak EAEko eta Gipuzkoako negutegietan egokitu eta onartua izatea behar du, "izan" ahal izateko, hots, Euskal Tomatea eta "hemengo tomate" bilakatzeko. Aretxabaletako Larrosa barietatearen kasuan ere barietatea singularizatzeko prozesu argia ikusten dugu. Errealaren mundura barietate berri bat sortu, marraztu eta gorpuzten da, kasu honetan ere barietateari izena ematea funtsezko ekintza delarik. Halaber, "Norenak dira haziak" jardunaldiaren baitan egin zen aitortza legalik gabeko erregistro parte-hartzailetik harago, erregistro praktikekin elementu komunak dituzten praktikak ere nabarmendu dira bertako barietatearen kasuan. Horren historian eta definizioan funtsezkoak izan ziren 2000. hamarkadan zehar egin ziren ezaugarritze-, hautatze- eta hobetze-lanak. Barietatea ezagutu soilik ez, barietatea ezaugarritzearekin batera izenari izaera bat lotu zitzaion, aniztasunaren continuumean barietatea puntu zehatz batean kokatu eta mugatuz, behin-behinean bada ere. "Benetako" Aretxabaletako Larrosa tomatearen inguruan sortutako eztabaida eta "gatazka" horren isla da. Barietatea sortu eta identifikatu dela aldarrikatzen da, balizko identitate eta izaera bati erreferentzia egiten baitzaio. "Barietate bat da, eta horren inguruan nahasmena sortzen ari da", transmititzen zidan Patxik bere baratzeko txabolan mokadu bat hartzen ari ginelarik. Baina, era berean, barietatearen definizioa desegonkorra eta zalantzazkoa ere badela sumatzen nuen Patxiren hitzetan, barietatea definitzen den unean bertan berorren inguruko zalantza eta gatazkak agertzen baitziren. Nolanahi ere, hibridoen kasuetan ez bezala, bertako barietateen kasuan aldaketarako, nahasketa "genetikorako", eta deskontrolerako aukera handiagoa da beti. Belaunaldi berriekin batera gurutzaketa berriei eta aldaketei aukerak irekitzen zaizkie, eta berrikuntza eta kontserbazioaren artean dantzan ibiltzen dira nekazariak eta barietateak gordetzen dituztenak; aniztasunaren continuumean zerbait sortu eta egonkortu nahian, aniztasuna sortzen duten zenbait praktikatatik aldendu gabe. Tentsio horretan, barietateak sortzeko prozesuek, singularizazio-prozesuek, alegia, aniztasuna mugatu eta bizitza kontrolatzen -eta kolonizatzen- dute; edo, bederen, horretarako joera marrazten dute. Graduan, baina, oso bestelakoa da barietate hibrido eta komertzialekin gertatzen dena, edo bertako barietateekin ikusten duguna. Hitz egin dut bizitzaren genetizazioaz (Franklin 2000), fetitxismo genetikoaz (Haraway 2004) eta, are hazien fetitxismoaz ere (Aistara 2011). Prozesu hauek argi ikusten dira hazi transgenikoekin (Franklin, Lury, eta Stacey 2000), baita hibridoekin ere, lan honetan erakutsi 497
nahi izan dudan bezala. Hazien purutasuna goreneko balioa da hibridoen ekoizpenean, eta haziak ugaldu eta ekoizteko prozesuak hori bermatzera bideratuta daude. Hazi hibridoen genealogia eta ahaidetasuna euren baitan eraikitzen da, beraien genetikari estuki lotuta, eta horrek beraien genealogia sozial zehatz eta mugatu batzuetara eramaten gaitu: beraien jabe eta "aita" sozialetara. Jacken kasuan, Monsanto eta Bayerrera. Horrek hazi hibridoen pribatizazio eta merkantilizazioa ahalbidetzen du. Halaber, hazi eta barietateetatik harago, tomate edo fruituekin ere antzeko merkantilizazio eta fetitxizazio prozesuak ikusten ditugu. "Euskal" tomateak, zigiludunak edo zigilurik gabeak, produktu huts bilakatzen dira; beraien harremanetatik kanpo, eta beraien historia sozial eta genealogikoa ezabatuta, balio erantsiek ematen diete salgai izateko balioa tomate horiei. Hazietatik tomate horietara doan historia, bideak, ibilbideak eta harremanak tomate horietatik ezkutatzen dira, "Euskal Tomatearen" produktua sortu ahal izateko. Transgenikoekin jada nabarmenduak izan dira prozesu hauek, eta hibridoen kasuan ere merkantilizazio eta pribatizazio prozesuak nabarmenak dira. Horrek, apika, ez gaitu erabat harritzen baina, hala ere, nabarmendu behar dugulakoan nago. Izan ere, nekazaritzaren inguruko iruditegi kritikoan barietate transgenikoak oso demonizatuta daude, baina hibridoen inguruan, aldiz, askoz gutxiago entzuten da nahiz eta azkenengo hauek diren, bereziki, azkenengo mendean zehar nekazaritzaren eraldaketaren erantzuleetako bat eta, beraz, nekazaritzan sortutako aniztasun biologikoaren galeraren erantzule nagusietakoak. Edonola ere, hibridoetatik at, bertako barietateekin gertatzen ari diren zenbait prozesutan ere merkantilizazio-, objektibizazio- eta fetitxizazio-joerak ikus ditzakegu; bizitzaren kontrol eta kolonizaziorako joerak edo arriskuak, alegia. Aretxabaletako Larrosa tomate barietatearen azkenengo faseetan horrelakorik suma dezakegu jada, joera edo arrisku txikiak baino ez badira ere. Nabarmena da, zentzu horretan, azkenengo urteotan tomatearengan jarri den arreta. Hainbatetan, bere harremanetatik at, haziengandik bereizita, eta ekoizpen- zein ugalketaprozesuetatik aldenduta agertu dira Aretxabaletako Larrosa barietateko tomateak. Produktu bilakatzen edo jada bilakatuta horrelakoetan beren historia, eta inguruko aniztasuna eta harremanak eteten dira, eta izaki isolatu gisa agertzen zaigu. Barietateak singularitu eta, beraz, ezaugarritu, bereizi eta identifikatzeko praktikak bizitzaren kontrol eta kolonizaziorako praktika moduan agertu zaizkigu. Bizitzaren aniztasunaren continuumean puntu batean eten eta ugaldu nahi da bizitza, beti berdina -edo ia- ugaldu eta birsortu nahian. Bizitza eta ugalketa -"la generación", Donna Harawayen terminoetan- basatia da, eta izaki kontrolaezinak, onartezinak, desegokiak eta jabetu ezinak sortzen ditu, besteak, 498
funtsean. Bizitza-formei izena jarri, ezaugarritu eta bere horretan ugaldu nahi direnean, bizitza bera regulatu, sailkatu, eta kategorietan sartzen da, edo horretan saiatu bederen. Harawayen onartezinak eta jabetu ezinak diren besteak taxonetan sartzen ez direnak baldin badira, taxonetan sartzen diren horiek apropiatuak eta, beraz, kontrolatuak eta kolonizatuak dira. Gizakiokin bezala, landareei pasaporteak eta herritartasuna ematen zaie -Guntra A. Aistarak (2014) "citizenship of plant varieties" ideia erabiltzen du-, eta horrek normalizatu eta arautu egiten ditu; bizitza kolonizatu, finean. Esan bezala, "bertako" barietateetan eta, zehazki, Aretxabaletako Larrosa tomatean barietateak arautu eta mugatzeko joerak ikusten ditugu. Hortaz, barietate horren inguruko zenbait prozesu bizitzaren kontrol eta kolonizaziorako prozesu gisa pentsa dezakegu. Hala eta guztiz ere, hibridoen ugalketa eta ekoizpen praktiketatik bertakoenetara jauzi kualitatiboa nabarmena da. Hartara, bertakoen kasuetarako joerak edo arriskuak aipatu ditut eta ez, momentuz, kolonizaziorako-prozesuak. Izan ere, pribatizaziorako, objektibizaziorako eta kontrolerako praktika horiekin batera, bizitzaren ugalketa kaotikorako eta "bestelako" izakiak sortzeko aukerek oraindik bertako barietateen ugalketaren baitan diraute. Areago, bertako barietateen ekoizpen, ugalketa eta hedatzean, singularizazio eta dibertsifikazioaren arteko etengabeko tentsioa identifikatu dut. Bertako barietateak bioaniztasuna zaintzeko eta tokian tokiko praktikak, jakintzak eta haziak bizirauteko asmotan aldarrikatu, landatu eta ugaldu egiten dira. Bide horretan, baina, horiei izena jarri, ezaugarritu, forma eman, eta identifikatu egin behar dira; ia-ia produktu gisara-edo, identifikatu gabe zaila baita izaki bati aitortza eta bultzada ematea. Horrek, ordea, egoera kontraesankorrean kokatzen gaitu. Barietateak, esan bezala, aniztasunaren continuumean sortzen dira, aniztasun horren ondorioa dira, baita tokian tokiko nekazaritza-praktika zehatz batzuen ondorioa ere. Halaber, barietateak, barietate moduan identifikatuta egon gabe ere, aniztasunaren sorrera dira. Horiek ugaltzen, trukatzen eta zabaltzen sortu egin dira barietate berriak. Barietate bat bere horretan identifikatu eta gorde nahi denean, aldiz, aniztasuna eta izaki berriak sortzeko bide hori eten edo moteltzen da. Sortutako aniztasuna "gordetzeko", identifikatu, kosifikatu eta bere horretan sortu eta gorde behar da, singularizatuz. Halaxe gertatzen dela ikusi dut, hein batean, etnografia honetan. Baina errealitatea ez da zuri ez beltz; tentsio horretan singularizazioa eta dibertsifikazioa elkarrekin bizi dira, elkarren ondoan, beti orekatua ez den harremanean. Singularizaziorako arriskuak ikusi ditugu Aretxabaletako Larrosa barietatearen kasuan baina, hala ere, aldaeraren bueltan dagoen 499
aniztasun sozial, kultural eta biologikoari esker, singularizaziorako joerek ez dituzte aniztasuna sortzeko bide guztiak galarazten. Hau da, barietatearen ugalketan eta ekoizpenean parte hartzen duten subjektu, toki eta praktiken aniztasuna erabakigarria da barietatearen inguruan aniztasuna sortzen jarraitzeko. Halaber, barietateak ugaltzeko prozesu bioteknologikoa ere gakoa da honetan. Izan ere, edonork ugaldu dezake bere baratzean barietate hori, eta urterik urte egin behar da. Gainera, askotariko toki eta baldintzetan egiten ari da, eta horrek bestelako bizitzak sortzeko bideak ireki eta ugaritu egiten ditu. Azkenik, barietatearen egonkortasuna bilatuta ere, eskuz loreen polinizazioa egiten ez dugun artean hibridazio berrietarako aukerak irekita daude. Gauzak horrela eta arriskuak arrisku, pribatizaziorako, kontrolerako eta kolonizaziorako joerak ekiditeko, haziak eta aldaerak bere horretan gordetzeko objektutzat baino, nekazaritzako jardunean eta aniztasunaren sorreran bidelagun eta konplize ditugun izakitzat hartzea proposatu dut tesi honetan. Esana zidan jada bere baratzean askotariko haziak gorde eta ugaltzen dituen Juanek elkarrizketa batean: espezieen arteko bizitza-mataza honetan, gordailu batean biltzeko objektu baino, izaki konplize eta aliatuak ditugu haziak, elkareraginean, elkarrekikotasunean, eta elkar-zaintzan oinarritutako harremanetan. Ugalketa-koreografiak291 eta transespezie ahaidetasunak: bestelako ekologia batzuetarako bide? Haziak hibridatzeko etxaldean, Perun, aurreikusi nitzakeen baina ordura arte oraindik "ikusteko" gai izan ez nintzen gaiek gain hartu zidaten: bertakotasunaren lurraldetasuna, batetik, eta ugalketa eta ahaidetasunari lotutakoak, bestetik. Lehenengo une batean, bertan sexu eta generoaren erretorikak zuen presentzia deigarri egin zitzaidan eta, horrekin batera eta berehala, bertan ikusten ari nintzena eta gizakion "laguntza" bidezko ugalketaren arteko paralelismo edo zubiek ere nire arreta bereganatu zuten. Maria Zapatarekin egina nuen jada bi eremu "ezberdinen" arteko lanketa bateratua eta konparatiboa eta, oraingoan ere, antzeko ariketa egin nezakeen gizakion eta landareen ugalketaren artean. Ariketa hori, beraz, hibridoen ugalketari loturik hasi nuen. Berehala, baina, bertako barietatearen kasuarekin ere antzera egiten hasi nintzen. Esan bezala, aurreikusten ez banuen ere, ugalketa eta ahaidetasuna lekuan lekuko lanean azaleratu eta tesian nabarmendu diren gaiak izan dira. Denboraren 291 Horrela euskaratzen dut Thompsonen "ontological choreography" terminoa. 500
begiradarekin harrigarria egin zait lehenago horretan arreta jarri ez izana. Edonola ere, hori lekuan lekuko lanaren indarraz ari zaigu. Horretarako, baina, lekuan lekuko lanera irekita joan behar gara, asalda gaitzan eta ikusten ez ditugun bideak ireki diezazkigun. Ugalketari dagokionean, alde nabarmen bat identifikatu dut Jack edo hazi hibrido eta Aretxabaletako Larrosa edo bertako hazien artean. Hibridoen kasuan, beti berdin-berdinak diren parentaletatik sortzen dira, eta horietatik aurrerako bizitza-aukerak galarazten dira. Bizitza toki batean finkatu eta mantentzen da, izaki berdinak sortu eta bilatuz. Bertako barietateen kasuan, berriz, urtero hazi berriak erein eta ugaltzen dira, baita barietatearen belaunaldi berriak sortu ere. Horien inguruan kontrol-mekanismoak egon arren, bizitza eta izaki berriak sortzen dira; belaunaldiz belaunaldi inguruko harreman eta izakiei irekita daudenak, horiekin elkar-eraginean eta elkar-eratuz. Hartara, bizitzaren kontrola mugatuagoa da, eta ezberdina, arraroa edo aurreikusi ezin daitekeenarentzako aukerak zabalagoak dira. Bi barietate mota hauen arteko aldea argi ikusi arren analitikoki aztertzea zailagoa izan zait, feminismotik edaten duen begirada kritikoarekin egin nahi bainuen. Nire buruarekin eta beste batzuekin asko eztabaidatu ondoren, landareen ugalketaren analisi teknobiopolitikora heldu naiz, baita aniztasunaren inguruan hausnarketa feministak jaso eta garatzera ere. Halaber, ugalketan identifikatutako alde nabarmen horretatik tiraka, hazi eta barietateen inguruan sortzen diren genealogia eta ahaidetasun-harremanetara ere heldu naiz. Eta, kasu horretan ere, nabarmenak dira barietate hibrido eta bertako barietatearen arteko aldeak. Aretxabaletako Larrosa barietatearen kasuan, bereziki lehenengo belaunaldietan, barietatearen inguruan sortutako harremanak belaunaldi gisa aztertzea proposatu dut. Hartara, horien bidez barietatearen genealogia osatu dut, genealogia soziala. Barietatearen eraketan, hazi eta tomateekin batera giza-harremanek, gizakion praktikek, zein landare eta gizakion arteko harremanek -multiespezie-harremanek- toki nabarmena hartu dute. Aretxabaletako Larrosa barietatearen identitatean, beraz, bere genealogia soziala nabarmentzen da. Hala ere, azkenengo urteotan, belanunaldiak desegituratzen eta difuminatzen joan dira, eta barietateak izaera autonomoagoa hartu du; bere nortasun genetikoa gailentzen hasi da eta, horrekin batera, barietatearen genealogian toki gehiago hartu du genetikak, lotura sozialek baino. Jack barietatearen kasuan, aldiz, genetikak hartzen du protagonismoa, eta hori da zaindu eta bermatu behar dena, baita ezkutatu ere. Barietatearen izaera eta purutasun genetikoa 501
ezkutatzeko eta bermatzeko bideek, baina, bestelako genealogia sozialez hitz egiten digute; jabegoa eta, kasu honetan eta ez kasualitatez, aitatasuna lotzen duten genealogiez, hain zuzen: Monsanto -edo Bayer- da barietatearen jabea eta aita edo ahaide. Hainbatetan ezkutatu nahi izan bada ere, barietatearen identitatean horrek du tokia nagusia. Eta, agian, horrek bestelako genealogiez eta loturez hitz egiten digu. Sarah Franklin, Celia Lury eta Jackie Staceyk (2000) proposatu bezala, Jack barietatearen genealogia egitean "markaren" genealogia egin genezake, eta hala egin beharko genuke. Bere genealogia soziala haziaren bueltako salerosketek eta jabetza-aldaketek osatzen dute, eta elikagaien industriaren sektorean azkenengo hamarkadotan egon diren batuketa eta erosketek barietateari zuzen eragin diote: enpresaz enpresa pasa da barietatea, beste une eta toki batzuetan haziak eskuz esku pasatzen diren moduan. Jack eta Aretxabaletako Larrosaren artean nabarmendutako aldeak, baina, ez dira bi barietate isolatu hauen kasua bakarrik. Franklin et al. (2000), eta Aistarak (2011), besteak beste, jada jasoa zuten hazi eta barietateen inguruan genealogiak eta ahaidetasunaren hiztegiak duen pisua eta, hori aztertzerakoan, bertako barietate eta barietate hibrido, transgeniko edo erregistratutakoen arteko aldeak aztertuak zituzten. Kasu honetan, baina, Aretxabaletako Larrosa eta Jack barietateen arteko aldeak beraiek nabarmentzeaz gain, Aretxabaletako Larrosaren historiaren eta bilakaeraren baitan agertzen zaizkigun logika ezberdinak nabarmendu nahi ditut. Esan bezala, hasieran genealogia sozialek pisu handiagoa izan bazuten, azkenengo urte eta hamarkadotan genetika nabarmendu da, eta barietatearen nortasuna bere baitako zerbaiten gisara eraiki da. Hori gertatu da, eta ez kasualitatez, arreta gero eta gehiago fruituarengan jarri denean, eta barietatea objektibizatzen eta merkantilizatzen zein fetitxizatzen hasi den garai berean. Aretxabaletako Larrosa barietatearen ugalketa-prozesu eta -praktiketan, baina, aldaketa nabarmenak egon dira. Horiei begira jarri naiz, bioaniztasunaren auzia buruan: nola eragiten diote ugalketa-praktika horiek bizitzaren aniztasunari? Hasiera batean, aniztasun hori sortu duten praktikak desagertu edo gutxitzean aniztasuna sortzeko bideak beraiek ere agortzen zirela pentsatu nuen. Horrenbestez, aldaketa horien aurrean kritiko agertzen nintzen, bioaniztasunaren sorrera eragozten baitzuten. Hala, Aretxabaletako Larrosa barietatea gordetzeko asmotan, haziak ugaltzeko prozesuak konplexuago bilakatu eta zatikatzen ziren, baratze bakar batetik ateratzen ziren, alegia, eta hori problematikoa iruditzen zitzaidan. Izan ere, bertako barietateak tokian toki ugaltzen eta urtero baratze berdinetan ereiten, landatzen, 502
eta haziak erauzten sortu eta gorde izan dira urteetan zehar, eta dinamika hori apurtzean, bioaniztasuna sortzeko bideak ere arriskuan jartzen zirela ondorioztatu nuen. Aitzitik, gaiaren bueltan hausnarrean eta beste batzuekin eztabaidatzen ibili ostean, bestela ikusi dut. Horretarako ere, ugalketaren inguruko lanek lagundu didate. Azkenean, Aretxabaletako Larrosa barietatearen ugalketaz jarduteko barietateen ugalketa-koreografiaz hitz egitea erabaki dut. Kontzeptu horrek ugalketan parte hartzen duten bestelako subjektu eta ekintzak "ikusi" eta aitortzen lagundu dit. Kasu horretan, baratze bakar batean eta pertsona bakar batek edo gutxi batzuen eskutan baino, Aretxabaletako Larrosa tomatea sare konplexuago eta zabalagoetan ugaltzen ari da egun. Tokian toki errotzen eta egokitzen ari da, eta bere inguruan aniztasuna sortzeko bideak egon, badaude. Ez dira, aldiz, duela hiru hamarkada zeuden berdinak, izan ere, bizitza sortu eta birsortzeko bideak aldatu dira, baita landareen munduan ere, eta barietateen ugalketa-koreografien aldaketak horien isla dira. Bestalde, landareen ugalketaz aritu arren, aldaketa hauek eta barietateen egungo ugalketakoreografiak feminismotik ugalketaz pentsatzeko eta hausnartzeko baliagarriak zaizkigulakoan nago. Egun, Aretxabaletako Larrosa barietatearen ugalketan mota ezberdinetako izakiek hartzen dute parte, eta horrek ugalketa bikotetik eta dimorfismo sexualetik harago doala erakusten digu. Gizakion kasurako, usu, "laguntza bidezko" ugalketaren bueltan erabiltzen da problematikoa suertatzen zaidan adierazpena: "hirugarrenen" parte-hartzea. Nago, horrelako adierazpen batekin, balizko normaltasuna berresten dela, hots ohikoena ugalketan bi pertsona parte-hartzea dela eta, hala denean, gizon eta emakume bana direla. Guztiz bestela, koito bidezko ernalketan eta ugalketa heterosexualean ere ugalketa-koreografiak konplexuagoak dira. Bada, Aretxabaletako Larrosa barietatearen kasuan askoz agerikoagoa egiten da askotariko parte-hartze hori, eta uste dut horrelako kasuek ugalketa heterosexualitatetik eta bikote-ereduetatik ateratzen laguntzen digutela. Horretarako, koreografia hitza erabat aproposa iruditzen zait. Nire ustez, kontzeptu hau oso baliagarria izan daiteke ugalketan esku hartzen duten harreman eta ekintza konplexuak erakusteko, eta prozesu horiek ugalketaren eta sexualitatearen azalpen biologizista eta heteronormatibora mugatu ezin direla agerian uzteko. Halaber, bereziki Aretxabaletako Larrosa barietatearen kasuan berriz ere, belaunaldi eta genealogiaz aritu naiz. Jacken kasuan ere, barietate eta pertsonen arteko genealogiak topa ditugu, baina kasu horretan bestelako logika batzuekin. Feminismoaren ikuspegitik lehenengoak bigarrenak baino interesgarriagoak zaizkit. Nolanahi ere, Jacken zein 503
aniztasunaren kontzeptua erabat zokoratu nahi izan. Ikuspegi feminista batetik -ere- bazegoen aniztasunean interesatzen zitzaidan zerbait, denbora luzez zer zen argi izan ez arren. Bestetik, Jack eta Aretxabaletako Larrosa barietateen arteko zenbait diferentzi ulertzeko eta azaltzeko baliagarri zitzaidan. Batez ere ugalketa prozesu eta praktikei lotutako zenbait diferentzia azaltzeko eta horietaz, edo horiekin, hausnartzeko. Halaber, Aistarak (2011) ere aniztasuna hazien ugalketarekin lotzen du. Kasu honetan, hazien ugalketaren bueltan sortzen diren harremanei, ahaidetasun-harremanei lotzen die. Aniztasunaren definizio kualitatibo baten alde egiten du hark; nekazarientzat bioaniztasuna erabilgarri dagoen hazi kopurutik harago doa, eta estuki lotuta dago familia eta laguntasun sareekin. Aniztasun biologikoa ezin da aniztasun sozial eta kulturaletik bereizi, eta lehenengoaren galera, halabeharrez, bigarren eta hirugarrenaren galeraren eskutik doa. Jack kasuarekin alderatuz, Aretxabaletako Larrosaren ugalketan bestelako bizitza biologiko, sozial eta kulturalak sortzeko aukera gehiago daude. Batetik, ugalketaren prozesu biologikoa bera irekiagoa delako; urterik urte eta toki ezberdinetan haziak ugaltzen direlako, belaunaldi berriei toki eginez. Bestetik, barietatearen beraren zein bere ugalketaren bueltan ere askotariko praktika, subjektu eta ekimenak aurkitzen ditugulako. Aniztasun soziokultural hori aniztasun biologikoaren bermea da eta, beraz, bioaniztasunaren gaiaz aritzean, ugalketa biologikoari berari begiratzeaz gain -nik hasiera batean gehiegi jarri nuen arreta horretan-, ugalketan gakoak diren bestelako praktika, harreman eta subjektuei begira ere jarri behar gara. Oraingoan, baina, ez nuke nahi berriz ere aniztasuna berez positiboa den baliotzat hartu. Zer dela eta, orduan, nabarmendu nahi dut Aretxabaletako Larrosa barietatearen bueltan edo bertako barietateen bueltan sortzen den bizitza eta kultura aniztasuna? Bertako haziak "criollas" izendatzen dira hainbat tokitan. Kreolizazioak haziak nahasteko, bertakotzeko eta egokitzeko prozesuei erreferentzia egiten die, baina hortik haragoko esanahia ere ematen dio Aistarak (2011). Hizkuntzaren arloan egindako lan eta ekarpenei jarraiki, kreolizazioa nahasketatik harago doan zerbait dela diosku. Kreolizazioa subertsio leunerako bidea da, kode menderatzaile eta hegemonikoak desegonkortzeko modua. Hartara, hazien kreolizazioarekin nagusi diren botere-harremanen aurka egiten dugu, hots, hazi kreoleak botere harremanak desegonkortzeko bidea dira. Hazien erregistroarekin, aldiz, purutasuna bilatu eta finkatu, izen bat eman, eta kategorizatu zein erregistratu egiten dira haziak, gerora, "berdin" mantentzeko. Horien aurrean, hazi kreoleak onartezina edo desegokia eta jabetu ezina den bestea dira, "otras inapropiadas/inapropiables" (Haraway 1999). Halaber, horiekin batera "bestelako" harremanak ere sortzen dira: 506
The act of producing and reproducing creole seeds is thus a direct challenge to existing power relations. And as organic farmers do this, they also restructure their kin networks to form broader cultures of relatedness with their peers. This represents a creolization of their kin-based exchange networks, by adapting to changing conditions and their own cultural preferences. Thus, creolization of organic seeds and of farmer kin networks act as mutually reinforcing forms of cultural and agricultural resistance (Aistara 2011, 498). Beraz, hazi kreolak ekoitzi eta ugaltzea botere-harremanei zuzeneko erronka botatzea da. Eta nekazari organikoek hori egiten dutenean, familia-sareak ere berregituratu egiten dituzte, beraien kide edo berdinekin harreman-kultura zabalagoak sortuz. Horrek familian oinarritutako trukesareen kreolizazioa dakar, baldintza aldakorretara eta norberaren kultura-lehentasunetara egokitzearen bidez. Hala, hazi organikoen eta nekazari-sareen kreolizazioa elkar indartzen diren kultura eta nekazaritza erresistentzia formak dira. Kreolizazioa, beraz, nahasketa hutsetik harago doa. Erregistratutako hazien kasuan ez bezala, sailkatu, menperatu eta erabat kontrolatu ezin daitezkeen bizitzak sortzen dira kreolizazioaren ondorioz. Hauen balioa berezkoa da, eta, aldi berean, ez da hala. Ez da berezkoa zenbaki huts bezala. Ez dute berezko balioa izaki berri edo ezberdin gisara. Balioa dute, proposatzen dut, onartezinak, desegokiak eta jabetzen ezinak diren heinean, Harawayen (1999) terminoetan; bestea, arraroa eta "xenoa" diren heinean, Helen Hesterren (2018) terminoetan; bestelako bizitzak bizigarri edo negargarri egiten dituzten heinean, Judith Butlerren (2010) hitzetan; egonkortasuna, emankortasuna eta ekoizpena bultzatzen duen teknobiopolitika arrazista, kapitalista eta heteropatriarkaletik kanpoko bizitzak diren heinean. Bizitza basati, espero ezinak eta zenbatu ezinak sortzeko aukera dago bertako barietateen eta Aretxabaletako Larrosa tomateen ugalketan, eta horri eman nahi diot orain garrantzia. Juanek haziak gure aliatu eta konplizeak direla esan bazidan, gure ahaideak direla diot nik, ez bere horretan gorde beharreko zerbait. Haziak trukatu, gorde eta ugaltzeko praktikak, orduan, aniztasuna eta "bestelako bizitza" sortzeko praktika gisa interesatzen zaizkit, "bioaniztasuna sortzeko gune" (Van Dooren 2008) bezala interesatzen zaizkit; ez, ordea, haziak ondo sailkatuta eta "beti berdin" gordetzeko praktika gisa. Ez zait (bio)aniztasuna bera interesatzen, baizik eta, batez ere, bestelako harreman eta bizitzak, arraroak, xenoak, desegokiak eta negargarriak sortzea ahalbidetzen eta sustatzen duten jardunbide eta harremanak. Sortzen dituzten harreman eta bizitzak interesatzen zaizkit: kontrolaezinak, ez-emankorrak, eta aurreikusi ezinekoak; teknobiopolitika kapitalista eta heteropatriarkala ezegonkortzeko harremanak eta bizitzak; Antropozeno eta Kapitalozenoren zaborretatik sortu eta etorkizun posible eta bizigarrirako konpostaren osagaiak diren harreman eta bizitzak. 507
Feminismotik zientzia eta bere kontzeptuak arrakalatu Duela hogei urte baino gehiago jada, Harawayk (1995) feministak interpelatu, eta feministek bizitzaren eta naturaren bestelako zientzia eraikitzeko ardura har zezaten/genezan proposatu zuen, feminismoarentzat eta ekologismoarentzat erraza ez den ardura hartzeko deia eginez. Zientzia -ekintza eta fikzioa- errealitatea sortzen duen botere-gunea da, eta, hartara, bestelako mundu bat adierazi, sortu eta definitzeko asmoz ekofeminismotik zientzia eraikitzeko gonbita edo interpelazioa bota zuen. XXI. mendean ondo sartuta gauden honetan, bere hitzak ez dira basamortuko oasi baten moduan galdu; bide hori jorratu du dagoeneko hainbat eta hainbat ekintzaile, ikerlari eta pentsalari feministak. Tesi hau eta bertan erabilitako bibliografia horren adierazlea izatea nahi izan dut, neurriren batean. Halaber, duela hogeita piku urteko Harawayen aldarri eta gonbidapen horrek ez du zentzurik galdu, eta gaurkotasuna dario. Horren isla eta froga gisa ere tesi hau. Feminismotik zein ingurugiro-antropologiatik mendebaldeko pentsamenduan era estatiko eta monolitikoan agerrarazi zaizkigun zenbait kontzeptutan arrakalak sortu eta mundu errealean aurkitutako praktika zein esanahiak jaso eta erakusten ahalegindu naiz. Sexu, genero eta sexualitateari dagozkien kontzeptuak landareen ugalketan gizakionean bezain nahastuta eta estuki lotuta agertzen direla eta eredu heteronormatiboa biologiatik elikatzen dela erakutsi nahi izan dut. Halaber, ugalketan oinarritutako "espezie" taxonaren mugak erakutsi nahi izan ditut, transespezie ahaidetasuna eta -genealogia kontzeptuak erabiliz. Aniztasuna eta bioaniztasuna kontzeptuei esentzialismotik kanpo eta feminismotik behatzeko proposamena izan da hau; bizitza bera ere, aniztasunari lotuta, zerbait unibertsal gisa baino, egin, sortu edo galarazi egiten den zerbaiten gisara ulertu dut, egun teknobiopolitiken baitan kritikoki ulertu eta aztertu behar duguna. Bestalde, mundu eko-interdependiente batean, hazkuntza eta zaintzak espezieen arteko harremanetan kokatu eta elkarrekikotasuneko praktika bezala definitu ditut. Halaber, lehendik ere ezbaian zegoen natura kontzeptua bera berriz ere gatazkarako gunea izatea nahi izan dut, baita, berarekin batera, kontserbazioaren ideia ere. Azkenik, aurrekoarekin batera eta horren ondorioz, haziak beraiek, barietateak eta tomateak ere, era kritiko eta konplexuan aztertu nahi izan ditut. Natura-kultura dikotomia bera, bere oinarrian dagoen ontologia edo munduikuskera, eta horrek eragindako jarrera eta kalteak gainditzeko aliatu eta bidelagun moduan aurkeztu eta aztertu ditut hazi eta tomateak; espezie-arteko harremanetarako aterpe; kontraesan eta gatazkez beteriko izaki. 508
Eranskina II Berriemaileen, elkarteen eta aztertutako ekimenen taula Berriemailea, elkartea edo aztertutako ekimena Egindako saio mota296 Aretxabaletako Larrosa tomatearen ingurukoak Goiko Baserria Ignacio, Pedro eta Javier (Kortabarria anaiak) Goiko baserria Aramaion dago. 9 arreba-nebatik ezkongabe geratu diren hiru anaia bizi dira han. Bertara eraman zuten Miranda de Ebrotik Aretxabaletako Larrosa barietatearen lehenengo aleak (barietateak oraindik ez zeukan izen hori). 1978-1980aren inguruan. Tomateari hasieran "Rosie tomatie" deitu zioten, eta gerora "Etxekoa". Besteek, goikotarrek emandako tomateari "Goikoko tomatie" deitu ohi izan diote. Bisitaldia Urdintxa (Joxe Mari Odriozola) eta Peio Peiori lantegian heldu zitzaion Goikoko tomatea, eta Urdintxa bere aitaginarrebari eman zion. 1980aren inguruan. Urdintxak Aretxabaletan zuen baratzea eta hildakoan Peiok hartu zion lekukoa baratzean. "Monjie tomatie" deitu zioten hasieran, baina egun Peiok "Urdintxa tomatea" deitzen dio. Beraien ingurunekoek ere Urdintxa tomatea deitzen diote. Bisitaldia Kepa Aretxabaletan baratzea du. Erretretea hartuta du, eta lehenago irakaslea zen. Aspaldi baratzea du eta aspaldi dauka bertan Aretxabaletako Larrosa. Barietateak gorde eta ugaltzen ditu. 1980aren inguruan ikusi zizkion Urdintxari tomate berezi batzuk eta ale batzuk hartu zizkion, bere baratzean jartzeko. Miren eta Teori eman zizkien gerora barietate horren ale batzuk, gorde zezaten. Bisitaldia. Berriemaile gakoa. Solasaldi informal asko Patxi Aretxabaletan baratzea du. Erretretea hartuta du, eta lehenago irakaslea zen. Baserrian jaioa, gaztetan jaitsi zen "kalera" eta jubilatutakoan hasi zen baratzearekin. Bertako barietate asko (baratzekoak zein fruita-arboletakoak) ditu baratzean. Besteak beste, Aretxabaletako Larrosa eta Urdintxa. Bisitaldia. Berriemaile gakoa. Solasaldi informal asko Hazianitz Baserria Miren eta Teo Hazianitz baserria Antzuolan dago. Miren eta Teo lehenengoetarikoak izan ziren Gipuzkoan Nekazaritza Bisitaldia. Azokan egindako 296 Zutabe honetan jasotzen dut pertsona edo ekimen horiekin egindako saio-mota nagusia. Hala ere, berriemaile askorekin bisitaldiak edo behaketak egin arren, bestelako une askotan ere beraiekin izan naiz. 549
Ekologikoan instalatzen eta gakoak izan dira Gipuzkoako sektore ekologikoaren eraketan eta garapenean. Teo baserriaren aurpegi publikoena izan da, baina biek ala biek egiten dute lan baratze eta negutegietan. 90eko hamarkadaren hasieran Kepak eman zizkien barietatearen ale batzuk, beraien etxaldean ondo gorde zezaten. Harrezkeroztik erein, landatu eta saltzen dute barietatea. Azokara eraman zuten eta izena jarri zioten. Hasieran Aretxabaletako Mozkorra eta gero Aretxabaleako Larrosa izena jarri zioten. Barietatearekin egin diren entsegu, ikerketa eta hobekuntzan parte hartu dute. behaketa (jarraikortasuna ) Laura Laredo Ekonekazaritza Laura izen eta abizenaz aipatzen duten Ekonekazaritza elkartearen langilea izan zen elkartea martxan egon zen urte gehienetan. Ekonekazaritza 1995etik ENEEK 2009an sortu arte martxan egon zen, eta EAEko nekazaritza ekologikoko elkarteen elkargunea zen. Besteak beste, labore barietateekin hainbat entsegu eta hobekuntza-lan egin zuen. Horietako batzuk tomate espeziearekin egin zituzten eta horietan Aretxabaletako Larrosa barietatea asko nabarmendu zen. Elkarte eta Lauraren lana funtsezkoa izan zen sektorean instalatzen ari ziren nekazari berrientzat, eta ekarpen handia egin zuten barietatearen gaia lantzen eta bertako barietateak erabiltzen. Elkarrizketa egituratua Landarpila Mintegia Ibon Landarpila mintegia EAEn landare ekologikoak ekoiztu zituen lehenengo mintegia izan zen. 2006an sortu zen. Harreman estua izan zuten, besteak beste, Laura eta Ekonekazaritzarekin. Hasierako urteetan bereziki azoka askotara joaten ziren, eta horietan ere zabaldu zuten Aretxabaletako Larrosa. Elkarrizketa egituratua Pako Neikerreko langilea da. Germoplasma-Bankuko arduraduna. Horretaz gain, ibilde luzea du labore barietateekin eta horien inguruan lanean. Besteak beste, 2000ko hamarkadan Aretxabaletako Larrosarekin egin zen hobekuntza-proiektuan parte harte zuen, Ekonekaritza, Laura eta Teorekin batera. Elkarrizketa egituratua INTIA Ainhoa INTIA Nafarroako Nekazaritzako elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Institutua da. 2000ko hamarkadan bertako tomate barietateekin zenbait entsegu egin zuten. Horien ondorioz, 2013. urtean Aretxabaletako tomatea "Borracho de Aretxabaleta" izenarekin erregistratu zuten, "berezko baliorik gabeko" barietate gisa (Variedad Sin Valor Intrínseco). Elkarrizketa egituratua 550
Itsadeder Baserria Maialen eta Naroa Maialen eta Naroa ahizpak dira eta amak baratze-lanak utziko zituela esan zienean beraien ikasketa eta lanak utzi, etxaldearen lekukoa hartu, eta ekologikora pasa ziren. 8-10 bat urte daramate horretan. Kontsumo-taldeetan, azokan eta jatetxeetan saltzen dituzte barazkiak. Hasieratik zenbait hazi gorde dute, horien artean Aretxabaletako Larrosa tomatearenak. Bisitaldia Ekolandare Mintegia Ione eta Ainara Ekolandare Mintegia bostpasei urte darama martxan Gipuzkoan eta bertan landare ekologikoak saltzen dituzte. Beraien inguruko barietateak jasotzen, ezagutzen, ereiten, landatzen, saltzen eta zabaltzen lan handia egiten dute eta balioa ematen diete gertuko bertako barietateei, eta ez bakarrik "izena" dutenei. Bisitaldia eta jarraikortasuna izan duen behaketa (mintegian eta azokan) Traditom (Neiker) Mike Traditom Neikerreko proiektua izan da. Horren helburua bertako tomate barietateak probatu eta ezaugarritzea izan da, tomategintza konbentzionaleko ekoizleen artean bertako barietateren bat edo beste zabaltzeko asmotan. Entseguan erabili diren bertako barietateen artean, Aretxabaletakoari bereziki bultzada eman nahi izan diote. Jarraikortasuna izan duen behaketa Debagaraia Debagoieneko Landa Garapenerako Elkartea Ainara Debagaraia Debagoienako Landa Garapenerako elkartea da. Ainara horren teknikaria da eta horretan jardun aurretik, nekazaritzan jarduten zuen lanaldi osoz, eta era ekologikoan lan egiten zuen. Orain, etxean, bere bikoteak dirau nekazaritzaren jardunean. Nahiko hasieratik Aretxabaletako Larrosa barietatea jarri zuen baratzean. Gero, Debagaraia elkartetik, Debagoienako Mankomunitateko Turismo arloko teknikariarekin batera zenbait ekimen antolatu du lehenengo sektoreari bultzada emateko. Horien artean, askotariko ekimenak antolatu dituzte Aretxabaletako Larrosa tomatearen inguruan, Aretxabaletako Tomatearen Astea, esaterako. Elkarrizketa egituratua Mankomunitateare n turismoa Isa Debagoienako Mankomunitateko Turismo aroloko teknikaria da Isa. Baserriarekin lotura izan du betidanik, eta horrek eragin dio bere lanean. Debagaraia elkarteko teknikariarekin batera Aretxabaletako Tomatearen Astea antolatu du, baita beste zenbait ekimen ere. Elkarrizketa egituratua Inma Aretxabaletako Kultura teknikaria da. Berak proposatu zien herriko gazteei jaien hasierako ekimenean tomateari erreferentzia egitea. Horren ondorioz lehenago "Mozkorraren Igoera" zena "Tomate Mozkorraren Igoera" bilakatu zen. Elkarrizketa informala "Norenak dira haziak" jardunaldia 2015eko udazkenean Donostiako Amara auzoan egin zen jardunaldi hau. Hazien Sareak eta Hazizaleak elkarteek antolatu zuten. Aldizkako behaketa 551
Horren baitan Aretxabaletako Larrosa eta Pikoluze bertako tomateen erregistro parte-hartzailea egin zen, baita dastaketa bat ere. Halaber, hazien pribatizazioaren inguruan hitzaldi eta eztabaida egin zen. Aretxabaletako Tomatearen Astea 2016tik Aretxabaletan antolatzen dute, irailaren bukaeran. Aste osorako egitaraua prestatzen da. Horien baitan, hitzaldiak, tailerrak, eta tomateen erakusketak egiten dira. Normalean, larunbatean bukatzen da, "Tomatearen azokarekin". Horren baitako ekimenetan parte hartu izan dugu maiz Marc eta biok, baita horren antolakuntzan ere. Aldizkako behaketa Gipuzkoako bertako tomateen erakusketa eta lehiaketa Donostiako Euskal Jaietan Hainbat urtetan Slow Food, Blas Enea Mintegia eta Gastronomia Euskal Anaiarteak antolatu dute. Donostiako Boulevardean egiten da Euskal Jaien baitan. Bertan hainbat bertako tomate barietateen erakusketa egiten da lehenegoz, eta gero dastaketa eta lehiaketa. 2016an behaketa egin nuen ekimen horretan. Aldizkako behaketa Tomate Mozkorraren igoera Aretxabaletako gazteek duela gutxi gorabehera hamarkada bat jaien hasiera egiten dute, jaien egitarau ofiziala hasi baino egun bat lehenago. Hainbat urtetan "Mozkorraren Igoera" egiten zuten, baina udalean zenbait teknikarik ez zuen begi onez ikusten ekimena, alkoholaren kontsumoa bultzatzen zuelakoan. Horren ondorioz, eta Ana kultura teknikariaren gomendioz, aldatu zioten izena ekimenari, "herriko tomateari" erreferentzia eginez. Aldizkako behaketa Jack tomatearen ingurukoak Eguzkipe Baserria Felipe ("Eguzkipe") Felipe Eguzkipe baserrikoa da, eta baserriaren izenaz ezaguna da. Tomategintzaren etxalde paradigmatikoa da Eguzkipe. Bertan lehenengoetarikoak izan dira sektorean bultzatu eta egonkortu diren aldaketak eta berrikuntzak txertatzen, beti ere sektoreko elkarte eta erakundeetako teknikariekin elkarlanean. Eguzkipe familia-ustiategia da. Egun, aita eta bi alabek lan egiten dute bertan, baita beste hiru langilek ere. Egun hidroponikoan eta dena negutegipean ekoizten dute, eta Jack tomateak ekoizten dituzte ia bakarrik. Landare txertatuak erabiltzen dituzte, eta beraiek egiten dituzte landareak. Eusko Label markaren barruan daude, baina ekoizpenaren parte handi bat markatik kanpo saltzen dute, merkaturatzebide laburren bidez. Bisitaldia Erain baserria Jose Zelai aita eta semea Jose Zelai aita eta semea Erain baserrikoak dira, baina ezagunagoak dira abizenez. Kasu honetan ere familia-ustiategia da, eta ama eta alabarekin batera lan egiten dute etxaldean. Beraiena ere tomategintzaren kasu paradigmatikoa da. Kasu honetan, berrikuntza gutxiago Bisitaldia 552
txertatu dute, eta beraien ezaugarri nagusia da salmenta zuzena egiten dutela. Ia ekoizten duten guztia beraiek saltzen dute herriko azokan zein ondoko herrietako azoketan. Eusko Labeletik atera ziren duela urte batzuk. Lurrean ekoizten dute, negutegipean. Beraien ekoizpenaren zati handi bat tomatea da, baina beste barazki batzuk ere ekoizten dituzte. Jack tomateak ekoizten dituzte, txertatuak, eta landarea erosten dute. Aitor Jack haziak EAEen eta inguruko erkidegoetan banatzen dituen komertziala da. Bere aitaren enpresari segida eman zion eta lehenengo sektorearen produktuak eta hornigaiak banatzen ditu, besteak beste haziak. Seminisentzat lan egin aurretik, horren lehiakideak diren beste enpresa batzuentzat lan egiten zuen, eta gaur egun oraindik horrela da. Oso ondo ezagutzen du sektorea eta harreman-sare sendoa du nekazaritza-sektorean. Elkarrizketa egituratua Miguel Lehenengo sektoreko elkarte baten teknikaria da. Elkarrizketa informala Ignacio La Molina Limako unibertsitateko irakaslea da, Agronomian. Oso ondo ezagutzen du hazien ekoizpenaren sektorea. Elkarrizketa informala Nadia La Molina Limako unibertsitateko irakaslea da, Agronomian. Kasu honetan, nekazaritza ekologikoaren inguruan jarduten du bertan. Halaber, ekoizle ekologikoa ere bada. Elkarrizketa informala Diego eta LimaHazi LimaHazi Perun hazi hibridoak ekoizten dituen enpresa da. Hazi-etxe transnazionalentzat lan egiten du, esaterako Monsantorentzat. Besteak beste, tomate hibridoen haziak ekoizten dituzte bertan. Diego bertako langilea da, "ingeniaria". Bisitaldia Nekazaritzan, hazi eta barietateen inguruan adituak eta arituak Eider Sektore ekologikoko teknikaria. Elkarrizketa informala Santiago eta Amalia Lehenengo sektoreko teknikariak, erakunde publikoetan. Elkarrizketa informala Francisco Egun, Neikerren egiten du lan. Luzez, baina, hobekuntzaren arloan lan egin du. Asko daki barietateen hobekuntzaz eta legediaz. Elkarrizketa informala Juan Ekoizlea da, ekologikoan. Asko landu du bertako barietateen gaia, eta bere baratzean ere barietate asko ugaldu eta gorde egiten ditu. Sektoreko hainbat elkartetan ere inplikatuta dago eta egon da. Elkarrizketa egituratua Servicio de semillas Hazi eta landareen eskumena Estatu espainiarrarena da. Hala Elkarrizketa 553
Eranskina III Aipatutako elkarte eta erakundeen taula297 Sektore ekologikokoak Ekonekazaritza 1995tik 2009an ENEEK sortu arte martxan egon zen. EAEko elkarte ekologikoek parte hartzen zuten Ekonekazaritzan Biolur Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Elkartea • https://www.biolur.eus/eu/inicio ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua • https://www.eneek.eus/es EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkartea • https://www.ehne.eus/index.php/eu/ EHKOlektiboa Euskal Herrian Agroekologia lantzen eta bultzatzen duen baserritar eta herritarren kolektiboa • https://ehkolektiboa.eus/ Sektore konbentzionalekoak edo lehenengo sektorekoak orokorrean Neiker eta Neikerreko Germoplasma Bankua NEIKER, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea da • https://neiker.eus/eu/ INTIA Nafarroako Nekazaritzako elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Institutua da • https://www.intiasa.es/web/eu Gilbe Gipuzkoako Lorazale eta Barazkigileen Elkartea • https://www.gilbe.com/eu/ Fraisoro Lanbide Heziketako ikastetxe publikoa da eta nekazaritza-abeltzaintza, basogintza, natur ingurunearen kudeaketa, lorezaintza eta loregintzaren inguruko formakuntzak ematen dituzte. • https://fraisoroeskola.eus/ Hazi Fundazioa (lehenago Kalitatea Fundazioa) Itsasmendikoi, IKT eta Kalitatea Fundazioa enpresen arteko aliantzaren fruitua da HAZI. Euskadiko lehen sektorearen eta elikadura-sektorearen, landaeremuaren eta itsasertzaren lehiakortasuna eta iraunkortasuna bultzatzea du xede. Eusko Label Haziren partea da. • https://www.hazi.eus/eu/ Eusko Label EAEn ekoitzi, eraldatu eta/edo prestatutako nekazaritzako elikagaiak identifikatu eta bereizi egiten dira Eusko Label zigiluren bidez, horien kalitatea, maila edo berezitasuna batez bestekoa baino handiagoa bada betiere. • https://euskolabel.hazi.eus/eu/ 297 Taula honek ez du, inondik inora, sektorearen errealitatea bere osotasun eta konplexutasunean erakusten. Hala ere, balio dezala sektorearen bizitasun eta antolakuntzaren isla txiki modura. 555
Debagaraia Debagoienako Landa Garapenerako Elkartea Debagoieneko Landa Garapenerako Elkartea • http://www.debagaraia.eus/es/ Hazi, barietate eta bioaniztasunaren ingurukoak (maiz agroekologiarekin bat eginez) Euskal Herriko Hazien Sarea – Red de Semillas de Euskadi Bertako barietateak berreskuratzeko lan egiten duen elkartea • http://www.haziensarea.org/eu.html Haziera Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxearen parte da Haziera Hazien Artxiboa eta haziak eta beren inguruko jakinduria zabaltzeko eta partekatzeko lekua da • https://www.cristinaenea.eus/eu/haziera-proyecto-haziera Hazizaleak Landatutako bionaiztasunaren aldeko elkartea • https://hazizaleak.wordpress.com/ Aleka Euskal Herriko Hazi Ekologikoak. Hazi ekologikoak eta bertakoak ekoiztu eta merkaturatu egiten ditu. • https://www.aleka.eus/ 556
Holandan, haziak probatzen, sailkatzen eta ontziratzen (ekoizpen-prozesuaren 3. irudia). Egilea: Maddi Zumalabe. | science |
addi-a191cd847dcb | addi | cc-by-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51207 | Genero-identitatea Euskal Dantza tradizionalaren eraikuntzan | Araolaza Arrieta, Oier | 2020-04-30 | . Eskertza Laino guztien azpitik eta sasi guztien gainetik dantzatu diren emakumeei Eskerrak eman nahi dizkiet bai tesiaren prestaketa lanean zuzenean eta zeharka lagundu didaten guztiei eta bai dantzaren alorrean bidaide, lagun eta irakasle izan ditudanei ere. Zinez eskertu nahi ditut Leire Ituarte eta Nerea Aresti tesi-zuzendariak, beraien animo, azalpen argigarri, aholku aberasgarri eta zuzenketa zorrotzengatik, bai eta euskal dantza generoaren bitasunera lotzen duten korapiloetako batzuk askatzen laguntzeagatik. Euskal dantzari buruzko ikasketak unibertsitatean jorratu nahian hasi nintzenean eskainitako babesagatik eta erakutsitako bidearengatik Karlos Sanchez Ekizari eta Kepa Fernandez de Larrinoari; Mari Luz Estebani euskal kulturari feminismotik begiratzen irakasteagatik; Mikel Laboa katedraren zuzendaritzan aritu diren Juan Kruz Igerabideri, Gidor Bilbaori, Jone Miren Hernandezi eta Pio Perezi, lanerako eskaini didazuen aukera eta konfiantzagatik; Gurutze Ezkurdiari eta Iñaki Goirizelaiari, euskal dantza unibertsitatean sartzeko ahaleginagatik. Marian Arregiri, inoiz inork berriz egingo ez duen moduan dantzan jarri gintuzulako; Juan Antonio Urbeltzi, bizitzaren soka-dantzarako zure adiskidetasuna, eskuzabaltasuna eta jakitate amaigabea oparitzeagatik; Iñaki Arregiri, gogoetan bezala ekintzan, sokari tira egin zein sokakide izateagatik; Gari Otamendiri, korroan eta pikutan, oinak dantzan eta eskuak arrabitan darizun talentuaz gozatzeko aukeragatik; Jexux Larrea, Fernando Aristizabal, Amaia Bueno, Mikel Urbeltz, Mertxe Ibañez, Ane Albisu, Itziar Otamendi, Jokin Otamendi, Onintze Azpeitia, Mikel Legorburu, Monika Bañales, Jaione Olasagasti eta Argia dantzari taldearen familia osoari, zuekin ikasi, zuekin dantzatu eta zuekin dantzan-bizitzeko aukera emateagatik; Lide Aranari, dantzaren sustapenaren alde egindako lan zintzoa eta dantzaren aldeko lan tinkoagatik; 5
. dantzan.com elkartean, eta Kezka, Argia, Haritz, Duguna, Gure Kai eta Maritzuli dantzari taldeetako dantzari, musikari eta laguntzaileei, dantzari lotutako bizitza eskaintzeagatik; Claude Iruretagoienari eta Jon Iruretagoienari, dantzarako pasioa partekatzeagatik; Olaiz Agirrebeña, Luken Aranburu, Nagore Fernandez, Olaia Gabirondo, Ander Garitagoitia, Maider Otaola, Oihane Llorente, Eider Agirrebeña, Amaia Rodriguez, Irati Kortabitarte, Unai Txurruka, Ekhi Zugasti eta Kezka dantza taldearen zuzendaritza talde osoari, dantzaren suari hauspoa emateagatik; eta Eire Vilari eta Amaiur Aristiri, zentzu eta patxadarekin suteak piztu ahala itzaltzeagatik. Jose Inazio Sarasuari, dantza balioan jarri eta dantzaren duintasuna transmititzeagatik; Aresatz Usobiagari, Roberto Altzerrekari eta Ane Sarasketari, betirako adiskiDantzagatik; Lourdes Odriozolari, ahaztea ezinezkoa izango zaigun moduan dantzan irakasteagatik; Iñaki Zugastiri, bisoretik harago begiratzen erakusteagatik; Emilio Xabier Dueñasi, ezagutza laguntasunarekin nahasita emateagatik; Patxi Labordari, zaila erraz egiten irakasteagatik; Sabin Bikandiri, jauzi egitera animatu, baina paraxuta uzteagatik; Mikel Sarriegiri, kuarrenta erregelan puntu bakoitza maitatzen irakasteagatik; Aitor Santa Marinari, mundu libreago baterako behar dugun asistentzia teknikoagatik; Patxi Monterori, dantzan aurrera egiteko konstantziagatik; Jesus Irizarri eta Maite Irizarri, dantzaren aldeko lan zorrotz eta umilagatik; Marisa Barrenari, mundu justuago eta parekideago baten alde borrokatzeko kemenagatik; Josu Garateri, dantzan bizitzeko dugun ahaleginean zure txinparta eta sostenguagatik; Aritz Ibañezi, konplize leialena eta irakasle xumeena izateagatik; Arantza Urigueni, energia, kemen eta laguntza neurrigabearengatik; Enrike Izagirreri, beti alboan eta kantari, konfidente, aholkulari eta lagun izateagatik. Arantza Arrieta amari, dantzarekiko maitasuna eta kontzientzia feminista transmititzeagatik; Juan Jose Araolaza aitari, zuzentasunaren aldeko borrokalari nekaezinaren eredua oparitzeagatik; Garikoitz eta Maialen anai-arrebei, Quico Pugesi eta familia osoari, maitasunez, kantuz eta dantzaz betetako bizitzaren opariagatik. Izar eta Ekain seme-alabei, zuei eskaini nahi dizuet lan hau, gizarte parekideago batean dantza zaitezten. Eta bereziki tesia egiteko babes, arnas, aukera, laguntza, animoa eta maitasuna eskaini didan Ainhoa Larrañagari, bizitzaren dantzan eta dantzaren bizitzan, abentura guztietan bidaide eta lagun izateagatik. 6
1. Sarrera 1 Sarrera 1.1 Aztergaia eta helburuak Euskal dantzaren praktikan genero rolen eta horien arteko bereizketaren inguruan XXI. mende honetan sortutako kezkak argitzeko, gertatzen diren kontraesanak ulertzeko eta galderen erantzunak aurkitzeko egindako bidearen emaitza da honako ikerketa lan hau. Zergatik tradizioz transmititu den dantza antolaketan emakumeek eta gizonek dantza desberdinak egin dituzte? Neska eta mutil dantzariek dantzan rol bereizi eta estereotipatuak jokatzea noiztik gertatzen da? Zergatik jo da aurreskua gizonen dantzatzat eta zergatik utzi zioten emakumeek aurreskua dantzatzeari? Ba al dago emakumeari dagokion dantzakera bat eta gizonezko moduan dantza egiteko beste modu bat? Kezka horiek eta antzeko galderak sortu dira azken urteotan euskal dantza tradizionalen praktikaz gogoeta egiterakoan. Ondorio praktiko eta sinboliko zuzenak dituzten galderak dira, dantzaren eta gorputzen bidez genero rolak publikoki irudikatzen eta sozializatzen baitira. Dantzaren eta generoaren inguruko gogoeta hau XXI. mendean gertatzen ari da, baina galderak orainaldia eraikitzen parte hartu duten iraganeko gertaera eta ideiei buruzkoak dira nagusiki. Dantza horiek tradiziozko dantza moduan definitzen diren neurrian, galdera horien erantzunen bila iraganera jo dut. Tradizioaren autoritateaz jantzita aldarrikatzen den produktu kultural horren konfigurazio prozesuak ezagutu nahi izan ditut. Tradizio koreografiko horien eraikuntzaren eragile eta testuinguru izan diren aro historikoetan dantzak eraldatu eta dantzetan barneratuta transmititu diren identitate eta genero ikuspegiak agerian jartzeko helburuak gidatu du ikerketa. Dantza tradizionala eta generoa, bien arteko harremana, elkarri nola eragiten dioten eta harreman horren ondorioz nola elkar eraikitzen eta eraldatzen diren aztertu dut lan honetan. Euskal dantza tradizionalari begiratu diot, tradiziozko euskal dantzetan eta dantza horien bidez genero-identitateen eraikuntzan nola eragin den, eta genero-identitate eraikuntza hori dantzaren bidez nola adierazi den aztertuz. Dantzarekin batera generoa, komunitatea, nazionalismoa, tradizioa, gorputzak eta identitateak, beraien arteko harremanak, elikatzeak, osaketak, zuzenketak, tentsioak eta gatazkak, eta horien bidez eta elkar eraginez nola eraldatu eta eraikitzen diren kategoria horiek izan dut aztergai. 11
1. Sarrera Dantzak gizartea eta kultura islatu eta ekoizten dituen ideian (O'Connor 2013, 71) oinarritzen da honako lan hau, eta dantzaren bidez identitateen eraikuntza eta adierazpena aztertu daitezkeela defendatu duen Susan Reeden (1998, 504) iradokizuna jarraitu dut. Genero-arketipoak eta irudikapen kulturalak berraztertzeko gonbidapena egin du Mary Nashek (2014, 18–19) emakumeen eta gizonen arteko berdintasun sinesmen giroa eraikitzeko oinarriak jar ditzakeen imajinario kolektibo berri baterako bidea antzeman ahal izateko. Euskal dantzaren historian eta egungo folklore sisteman barneratuta eta naturalizatuta ditugun genero-ikuspegiak agerian jarri eta berrirakurketak egiteko aukera eskaini digute genero ikasketek. Nerea Arestiren (2014a, 71) hitzetan, genero ikasketek "emakumeak historiaren agertokitik at aurkezten zituen ikuspuntua, iraganaren irudi distortsionatua zela" erakutsi digute. Baieztapen hori euskal dantzaren historian berresten dela frogatzen saiatuko naiz lan honetan. Gizon eta emakume kategoriek garai bakoitzean hartzen dituzten esanahiak aldatzen direnez, "esanahi horiek bere baitan azterketa-objektu" (Aresti 2014a, 74) bihurtuta, dantzaren alorrean behatuko ditut. Emakumeen historiak eta antropologiak dantzaren ikasketei behatzeko eskainitako gonbidapenari erantzunez, euskal dantzaren historia genero ikuspegitik berrikusteko entsegua da honakoa. Euskal dantzaren bidez modu eraginkorrean erreproduzitu da sexu bitasuna azken ehun urteotan. Dantzaren mundua ez ezik, gizartea bera bereizkerian harrapatuta mantentzen duen sexu bitasunari aurre egin nahian, Bakarne Altonagak (2014, 14) egindako gonbidapena onartuz, "gure iruditerian dirauten feminitate eta maskulinitatearen idealen sustrai historikoetara jotzeari eta haiek aztertzeari" helduko natzaio dantzaren alorrean. Gizartean oro har, eta euskal dantza tradizionalean bereziki, indarrean diren eredu estereotipatuak noiz eta nola eraiki diren, eta zenbait aldi historikotan nola eraldatu diren ulertzeko eta gainditzeko ahalegina da honakoa. Euskal dantzan erreproduzitzen diren gizon eta emakume kategorien eredu bereiziak, diferentzia sexuala adierazten duten gorputzak, gorputz-mugimenduak eta rolak, eraikiak izan direla agerian jartzea da helburua, eta tradizionala etiketarekin maiz ezkutuan geratzen diren eraldaketak kronologikoki datatzea. Altonagarekin bat eginez, "atzera begiratze hau emakume eta gizon eta gorputz femenino eta maskulinoaren kategorien deseraikitze- eta desnaturalizazio-prozesuan lagunduko gaituelakoan egiten dugu" (2014, 14). 12
1. Sarrera XXI. mende honetan du abiapuntua ikerketak, gaur egungo dantza praktiketan generoaren inguruan sortutako kezka, kontraesan eta galderei erantzunak bilatu nahirik egindako bidearen zati bat jaso baitut lan honetan. 2019an euskal dantzaren eremuan erreproduzitzen diren zenbait pentsaera eta joka-molde aurreko mendean eraiki eta eraldatutakoen zordun dira. Horietako batzuk, orain ehun urte inguru, XX. mendearen lehen hamarkadetan egosi ziren. Euskal dantzaren eremuan tradizioaz eta generoaz XXI. mendean ditugun zenbait eztabaida, kontzeptu horietaz naturalizatuta ditugun definizioek baldintzatzen dituzte. XX. mendearen lehen herenean euskal abertzaletasunetik bultzatu ziren folklore dantzen sorkuntza prozesuen irakurketa lan kritikoak egin badira ere1, dantza tradizionalaren alorrean formazio egituratu eta teorikoen gabeziak izanik, horien irismena urria izan da, eta euskal dantzaren sektorean nagusi dira folklorismoa (Martí i Perez 1996) eta tradizioari buruzko ikuspegi zurrunak (Quijera 1998). Euskal dantza tradizionalaren eraikuntza prozesua bera da aztergai duguna beraz. Baina behaketa betaurreko zehatz batzuekin egingo dut, tradizio koreografiko horren sorkuntza prozesua genero ikuspegitik jorratuko baitut. Tradizioak, "ordenu garaikidea berretsi edo zalantzan jartzeko prozesu aktibo" moduan ulertzeko Virginia Maquieiran (1998, 195–196) definizioa berretsiz, 2000. urtetik aurrera, zenbait dantza tradizionaletan genero-mugak eztabaidatu eta berdintasunean parte hartzeko ahaleginak azaleratzen hasi dira, ordura arte gizonezkoen gotorleku izandako eremu mugatuak zalantzan jarriz. XX. mende bukaeran emakumeen parte hartzea ezarritako genero estereotipoek markatutako espazio, errepertorio eta janzkerak mugatuta ageri ziren oro har, baina izan dira salbuespen batzuk, ondoko lerroetan aipatuko dugun moduan. Frankismoan, Falangeetako egituraren baitan eratutako Sección Femeninak gerra osteko Espainiaren nazio eraikuntzan genero-identitateen bereizketan sakonduz (Bergès 2012) parte hartu zuen. 'Irabazle eta galtzaileek berdina dantzatuz' (Casero-García 2000, 77), politikoki zatituta zegoen Espainia sinbolikoki bateratzeko eta balio nazionalak transmititzeko helburuarekin antolatu zituen frankismoak emakumeen folklore taldeak. Ondorioz, inkoherentea iruditu arren, ordura arte gizonezkoek soilik dantzatu zituzten hainbat dantza emakumeen taldeek dantzatu zituzten2 1940-50eko hamarkadetan. 1 Espainiako Gerra Zibilaren aurreko urteetan euskal nazionalismoak folkloreaz egin zuen erabileraren irakurketa kritikoa egin zuen Juan Antonio Urbeltzek (2001); hain zuzen, folklorearen erabilera politikoa eta horretan oinarrituta eraikitako narratiba identitarioa aztertu ditu Karlos Sanchez Ekizak (2005). 2 Adibidez, Durangoko San Antonio-Santa Rita ikastetxean makila-dantza eta aurreskua dantzatu 13
1. Sarrera Kontraesankorra dirudien testuinguru horretan ulertzen dira Enrique Jorda Gallastegik izan zituen zailtasunak egin zioten galderari erantzuteko: 'Baina, dantzatzen da ala ez da dantzatzen euskal emakumea?' (1978a, 97). Euskal dantzaren historiaren ezagutza sakona zuen orkestra zuzendariak, eta jakitun zen, behin eta berriz errepikatzen ari ziren ukazioa emakumeak ez zirela ― dantzatzen zioena ez zetorrela bat testigantza historikoek ziotenarekin. XX. ― mende hasieran zabaltzen hasi eta XXI. mendera arte indarrean iraun duen mito faltsuaren arabera emakumeek ez dute dantza egin euskal dantzetan, gehienez ere dantzatuak izan dira, eta emakumeen parte hartzea gizonezkoen omenaldia jasotzera mugatu da3. Dantzari buruzko testigantza historikoak biltzerakoan emakumeek egindako dantzen hainbat aipamen agertu zitzaizkion Jordari, eta beraz, 'Bai eta ez' erantzun beharrean aurkitu zuen bere burua. Kontraesana gainditzeko irtenbidea genero bereiziekin eraikitako estereotipoek eskaini zioten: emakumeek dantzetan parte hartzen bazuten ere, ez zutela inoiz modu nabarmenean edo gizonaren parekoan egiten. Alegia, emakumeak dantzatzekotan modu apalagoan egiten zuela, eta euskal dantzari nazioarteko itzala eta izena eskaini ziona gizonezkoen dantza zela, intentsitate, hedadura eta dentsitate handiagoz egindakoa baitzen (Jordá 1978a, 122). Aurreskua dantzatzeko azalpen koreografikoekin 1966an argitaratutako lan batek zioenez, "en el aurresku propiamente dicho no hacen más que recibir el homenaje de los bailarines y formar la cuerda y no bailan durante él" (Garro 1966). Diccionario de la Música española e hispanoamericana entziklopediarako Gaizka Barandiaranek (2002, 359) egindako sarreran ere halaxe jasota dago: "En estas danzas de liturgia social y en las danzas-juego se excluía a las mujeres". XXI. mendean erreproduzitzen jarraitu da emakumeek euskal dantzetan bigarren mailako parte hartzea eta gehienetan posizio pasiboa duela argudiatzen duen topiko oker baztertzailea. 2008an folklore aldizkari batean argitaratutako lan baten esaten denez dantzak gizonen ondare izan dira eta dira: "en toda la cultura vasca, han sido y son patrimonio de los hombres" (San Sebastián, 2008: 98) eta egileak dioenez protokolozko dantza publiko guztiak gizonezkoek dantzatzen dituzte. 2019 honetan oraindik indarrean da tradizioaren izenean aurreskua esklusiboki gizonek osatutako dantza dela dioen dantzaren definizio sexista. "Ba zituzten neskek gerra ondoko urteetan eta Oñatin Sección Femeninako neskek ordurarte gizonezkoek soilik dantzatzen zituzten Korpus dantzak ikasi eta dantzatu zituzten. (Agerre 2017a; Corcostegui 2005) 3 Gazteleraz eta formula bera erabiliz ageri da kasu gehienetan: "[...] la mujer no baila en el verdadero sentido de la palabra.[...] La mujer asiste al baile para 'ser bailada'". (Donostia 1932, 4) 14
1. Sarrera al zenekiten antzina gizonek bakarrik dantzatzen zutela euskal dantza ezagun hau?" esanez iragarri zuen kazetari batek4 aurreskuari buruz prentsan argitaratu zuen artikulua5. Wikipedian, gazteleraz, aurreskuari buruzko sarreran6, "Se compone exclusivamente de hombres" adierazten da. 1960etik aurrera, folklore jardueretan gizonezkoen parte hartzea sustatu ahala eta festa eta dantzen tradizionalizazio prozesuaren (Boissevain 1992) ondorioz, maskulinotzat jotzen ziren dantza gehienetan parte hartzea ukatu zitzaien emakumeei. Taldeak osatzeko gizonezkoen gabezia zegoen zenbait dantza tradizionaletan onartu zen emakumeen parte hartzea (Aguirre 1987; Quijera 1998), baina soilik gizonezkoak falta bitartean. Cortesko paloteadoan, gizonezkoek interesik erakutsi ez zutenean emakumeek eutsi zioten tradizioari, eta hurrengo belaunaldian gizonezkoek dantza egiteko borondatea agertu zutenean, taldea bikoiztu eta biek dantza egiteko aukera bermatu zen (Aranburu 1998, 52). Deban, 1967ko San Roke eguneko ezpata-dantzan, emakume batzuk dantzan parte hartzeko eskubidea aldarrikatu zuten eta baita dantzatu ere (Araolaza 2014a). Ondoko urteetan, tradizioaren izenean ukatu zitzaien ezpatadantzan parte hartzea, horren arabera gizonezkoen dantza omen zen eta ezpatadantza. 1987an Muskildiko herritarrek emandako maskaradetan, ordura arte gizonezkoek bete izan zuten Txerreroa izeneko dantzariaren rola emakume batek jokatu zuen eta 1992an maskaradetako paper guztiak emakumeek betez eskaini zituzten inauterietako dantzak eta antzerkiak Eskiulako (Bearno) herritarrek. Elkarrizketa horri ekarpena egin nahirik, naturalizatuta ageri zaizkigun eraikuntza kulturalak seinalatu eta darabiltzagun kategorien jatorri eta esanahien azterketa egitera dator ikerketa hau. Emakume eta gizonen arteko harremanetan ditugun desberdinkeriak eta horien izaera eraikiak agerian jartzearen helburua gizarte parekideago baten bidean ekarpenak egitea da. Egungo euskal dantza tradizionalean genero bereizkeria sostengatzen duten inertzia eta ikuspegiak eztabaidatu, eta dantza jarduera parekideagoa izaten laguntzeko ekarpenak egitea izan da lan honen helburua. Horretarako euskal dantzaren historiaren etapa batzuetan 'gizon' eta 'emakume' kategorien eraikuntza prozesua dantzaren bidez nola gauzatu den ezagutzen ahaleginduko gara. Tradizio 4 Moyano, I. (2018). Ba al zenekiten antzina gizonek bakarrik dantzatzen zutela euskal dantza ezagun hau? [Tweet]. https://twitter.com/izas_moyano/status/963834008244236289 5 Aurreskua tradizioan gizonek soilik egiten zuten dantza moduan aurkezten da artikuluan: "Antzinako soka-dantzatik, gaur egungo Aurreskura", El Correo, 2018-02-13. 6 «Aurresku». 2019. In Wikipedia, la enciclopedia libre. https://es.wikipedia.org/w/index.php? title=Aurresku&oldid=113697796. 15
1. Sarrera koreografikoen izaera aldakor eta malguarekiko kontzientzia hartzea lagungarri izan daiteke genero eraikuntzen naturalizazioak zalantzan jartzeko. Ehun urte beranduago 'tradiziotzat' jotzen diren euskal dantzaren errepertorio, janzkera eta dantzakeraren inguruan XX. mende hasieran hartu ziren zenbait erabakik genero bereizketan zer-nolako arrakala eragin zuten argitzen laguntzea da helburua. Izan ere, identitateak egituratzeko asmatutako tradizioei (Comaroff & Comaroff 2011, 45) asmatuak izan ziren garaiko genero ikuspegiak eta horien araberako rol estereotipatuak esleitu izan zaizkiela agerian jartzeak, eta naturalizatuta jasotako eraikuntza horien izaera eraikiaren kontzientziaz jabetzeak, zenbait egoera gatazkatsu desaktibatzen lagundu lezake. Ikerketa honen helburu nagusia, euskal dantza tradizionaletan emakumeen parte hartzea berdintasunean gauzatzeko eragozpen diren generoa, tradizioa eta dantzari buruzko ikusmoldeak eztabaidatzea eta kolokan jartzea da. Izan ere, horien ondorioz, dantza praktiketan naturalizatuta ageri diren emakume eta gizon kategoriei lotutako rol estereotipatuak eraikiak direla azpimarratu nahi dut. XX. mende hasieran bultzada handia izan zuten prozesu horiek agerian jarriz, dantza tradizionalen estereotipatze sexuatua egituratu zuten ezaugarri horiek dantza horien formak eta funtzioak berregin ziren unean eraiki zirela agerian jartzea bilatzen dut lan honen bidez. Esan bezala, XXI. mende honetako lehen bi hamarkadetan euskal dantza eta generoaren alorrean sortu diren kezka, galdera, tentsio eta gatazkei erantzun nahiak eraman nau ikerketa hau egitera. Testuinguru garaikide honetan euskal dantza tradizionaletan indarrean dagoen genero bereizketa auzitan jarri eta eraldatzeko egin diren ahaleginak eta eman diren urratsak aipatuko ditut ondoko lerrootan. Maila teorikoan ikerketa hau egin den bitartean, eremu praktikoan, euskal dantzetan, emakumeei eta gizonei tradizioz zehazten zitzaizkien rolak, dantzak, janzkerak, dantzakerak eta funtzioak auzitan jarri dira. Gizonen parte hartzea soilik onartzen zuten hainbat dantza erritualetan emakumeen parte hartzea bideratzeko gogoeta, elkarrizketa eta ekintzak burutu dira, zenbaitetan tentsioak azaleratuz, eta beste batzuetan gatazkak lehertuz ere bai. 2000. urtetik aurrera emakumeei parte hartzea ukatzen zitzaien tradiziozko hainbat dantza erritualetan erreproduzitzen ziren genero desberdinkeriekin eten eta genero bazterketarik gabeko praktikak abiatzeko zenbait ahalegin egin dira. Horietako batzuk aipatuko ditut ondoko lerroetan, tentsio, galdera eta gatazka testuinguru horretan eta hor sortzen ziren galderei erantzun nahirik abiatu baita ikerketa. Praktiketan izan diren aldaketei begiratuko diegu, baina ahaztu gabe 16
1. Sarrera XXI. mendeko lehen zati honetan, emakumeek dantza tradizionaletan parte hartzeko dituzten mugak eta bazterketak gainditzeko ahaleginak egiten diren aldi berean, dantza praktika femeninotzat estereotipatzen duen kategorizazioa sakontzen jarraitu dela, eta estereotipoaren eraginez gizonezkoak dantzaren praktikatik urruntzeko joera indartzen ari dela. Ezin dut ezkutatu lan honetan nirekin izan den mina, nahiago nukeela lan honen beharrik izan ez balitz. Bereizketekin bukatzeko, dantzan ezagutu dugun genero ikuspegia tradizioaren irudi baztertzaile eta oker batean oinarritzen dela agerian jartzeko ahalegina izan da honako hau. Tradizio hori baztertzailea izan zela egia bada ere, bere historia uste baino konplexuagoa eta askotarikoagoa izan da, eta horren baitan, tradizioari buruzko narrazioan emakumeei ukatu zaizkien dantzarako aukerak uste baino ugariago izan dituztela bista araziz, tradizio horretan oinarritzen diren praktiketan bazterketekin bukatzen laguntzea izan da helburua. Emakumeak euskal dantzaren historian dantzatu direla frogatzen duen testigantza bakoitzak poz handia eragin arren, aldi berean, ezin dut ezkutatu bazterketa zentzugabe eta injustu horrekin bukatzeko historia baliatu beharrak eragiten didan domaia. Ikerketa honek frogatu du gezurra dela emakumeak ez direnik dantzatu tradizioan, eta beraz, injustuaz gainera, tradizioarekiko okerra dela bazterketa. Baina inoiz emakumeak dantzatu zirenik frogatzen duten testigantzarik aurkitu izan ez balitz, horrek ez zukeen gaurko eta biharko praktiketan inolako bazterketarik justifikatuko; horrek berretsiko lukeen gauza bakarra da tradiziozko dantzak genero menderakuntza krudel eta injustu baten emaitza direla. Dantzan genero bazterketekin bukatzeko ez genuke historiaren eta tradizioaren justifikaziorik beharko. Oxala lan hau alperrik egindakoa balitz. 17
1. Sarrera 1.2 Abiapuntu auto-etnografiko bat Aztergaiaren subjektu sozialtzat nork bere burua hartu, eta etnografia denbora, espazioa eta metafora, hiru dimentsio horietan garatzeko gonbidapena egiten du Timothy Ricek (2004) etnomusikologoak. Ikertzailea bera ikergai bihurtze hau bat dator dantzaren antropologoek dantza etnografietarako aldarrikatu
duten
parte-hartzailearen
hitzeko interpretazioarekin, gorputzaren eta gorputzaren esperientzian (Buckland & Buckland 2006, 8) oinarritutako etnografia praktikekin. Ikergaia orain 100 urte atzera ezarrita, nekez egin nezake auto-etnografiarik, baina aurreratu dudan moduan, ikerketa honen abiapuntua XXI. mendean izanik, horren inguruko azalpen izateko helburua duten lerrootan, aintzat hartuko dut Ricen proposamena. Labur bada ere, nire dantzari ibilerek eta zertzelada autobiografikoek euskal dantzan genero-identitateen eraikuntzak aztertu nahi izatera nola ekarri nauten saiatuko naiz azaltzen. Aldarrikatzen genituen genero berdintasun idealak eta euskal dantzaren praktikan indarrean genuen bazterketaren arteko inkoherentzia gordintasun osoarekin nabarmendu zitzaidan 1998ko ekainaren 14an. Goizaldi dantzari taldeak bere sorreraren 50. urteurrena ospatzeko antolatutako dantza jaialdian gertatu zen. Gipuzkoako dantzetan erreferentziazko elkartea zen Goizaldi, euskal folklore taldeen artean pedigri berezia zeukana, probintziako ezpatadantza, brokel-dantza eta aurreskuaren tradizioa XX. mendean zehar zaindu eta distiraz transmititu izana aitortzen baitzitzaion. Mende erdiko ibilbidea ospatzeko dantza ekitaldi horretan, aipatutako errepertorioan nabarmendu ziren beste lau dantza talde gipuzkoar, Irungo Kemen, Errenteriako Ereintza, Donostiako Eskola eta Elgoibarko Haritz gonbidatu zituzten Goizaldiko dantzariek, eta bost taldeek elkarrekin dantzatu zituzten ezpata-dantza eta brokel-dantza Donostiako Konstituzio plazan. Gipuzkoar dantzen tradizioaren zaindaritzat zeukan bere burua Goizaldik eta dantzetako genero banaketa ere ustez zorrotz errespetatzen zen tradizioaren araberakoa zen. Makila txikiekikoa, zinta-dantza eta uztai handien dantza neskek dantzatu zituzten, eta brokeldantzaren gainontzeko piezak eta ezpata-dantza soilik gizonezko dantzariek egin genituen. Ezpata-dantza zen dantzaldiko pieza nagusia. Izan ere, Corpus Christi kristau ospakizunean Artzai Onaren katedralaren aurrean ezpata-dantza dantzatzen zuten eta dute Goizaldiko dantzariek urtero, eta egutegian ― ― finkatutako eta tradizioan errotutako ekitaldi nagusitzat zeukatenez berau, 18
1. Sarrera urteurreneko dantza ekitaldia 1998ko Corpus Christi igandean antolatu zuten. Bost taldeetako gizonezko dantzariek ezpata-dantza talde bakarra osatu genuen katedralaren aurrean. Ehun dantzari gizonezkoz osatu zen taldea, 1660an Felipe IV Espainiako erregeak Donostiara egindako bisitaren omenez ehun dantzari inguruz antolatutako ezpata-dantza (Urbeltz 1978, 117) gogoan hartuta. Artzai Onaren katedralaren aurrean ezpata-dantza dantzatu eta segizioa osatuta egin, hiriko erdiko kaleetan barrena egin zen Konstituzio plazaraino dagoen kilometro beteko ibilbidea. Behin plazan sartuta, ezpata-dantza dantzatu genuen ehun gizonezko dantzariok, emakume dantzariak bazterretik begira genituela. Ondoren, ezpata-dantza plazatik erretiratu, dantzariak bost taldeetan antolatu ziren, eta brokel-dantzaren sorta dantzatu zuten, emakumezkoak eta gizonezkoak talde bereizietan, bakoitzak generoaren arabera esleituta genituen dantzetan parte hartuz. Ilustrazioa 1: Ehun gizonezkoen ezpata-dantza. Donostia, 1999-06-14. Argazkia: Marta Ventura. Dantza-saioa bukatuta, gertuko taberna batean elkartu ginen hainbat dantzari. Edaria eskuan, elkarrizketa multzoak sortu ziren, eta Haritzeko zenbait dantzari Goizaldi eta Kemeneko dantzariz osatutako elkarrizketa borobil batean egokitu ginen. Dantzarietako bat hizketa beroan ari zen. Ezpata-dantzan ehun dantzarien kapitain aritu zen Goizaldiko eta Kemeneko dantzari irundarra zen. Irungo alardeaz hitz egin zigun. Emakume talde batek alardean eskopetari paperean 19
1. Sarrera parte hartzeko ahalegina egina zuen bi urte lehenago baina zenbait gizonezkoek ez zituzten onartu nahi izan eta tentsio eta liskarrak gertatu ziren. 1996ko eta 1997ko gertaera liskartsuekin suminduta ageri zen dantzarion kapitaina, emakumeek alardean parte hartzeko eskubidea aldarrikatuz, eta handik bi astera, ekainaren 30ean ospatuko zen alardean parte hartu nahi zuten emakumeei babesa ematera joateko deia egin zigun. Elkartasunerako dei horrek ispiluaren aurrean jarri gintuela sentitu nuen. Ehun gizonezkok osatutako konpartsa guztiz maskulinoa plazaratu berri genuen eta gure taldeetako emakumeak dantza agerraldi nagusitik baztertu genituen. Nola ginen gai alardeetan injustua iruditzen zitzaigun genero bazterketa, inolako kezka eta kontzientzia txarrik gabe erreproduzitu eta goraipatzeko dantzaren eremuan? Nola moldatzen ginen gure baitan inkoherentzia horiek ez antzemateko? Zergatik zenbait festa eta tradiziotan begi onez ikusten genuen malgutasuna izatea eta emakumeek ordura arte nagusiki gizonezkoek gorpuztutako rolak jokatzea, eta aldiz, geuk kudeatzen genituen dantza tradizionaletan genero rolak eta bakoitzari lotutako janzkera eta errepertorioak erabateko zurruntasunez mugatzea? Bi urte lehenago Gasteizen nintzen, dantzari buruzko jakinminak historia ikasketetan matrikulatzera eraman baininduen, fakultateko horma batean Mujer, ritual y fiesta: género, antropología y teatro de carnaval en el valle de Soule (Fernández de Larrinoa 1997) entseguaren aurkezpen iragarkia ikusi nuenean. Aurkezpenera hurbildu eta Kepa Fernandez de Larrinoa antropologoa ezagutu nuen. Zuberoako maskaradetako dantza tradizionaletan emakumeen parte hartzean sortutako tentsioak begirada antropologikoarekin aztertu zituen Fernandez de Larrinoak (1995; 1997), genero kategoriaren inguruko berrirakurketek funtzio sinbolikoetan eragindako aldaketak, sortutako tira-birak eta egindako egokitzapenak aztertuz. Fernandez de Larrinoak, Eusko Ikaskuntzaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesean koordinatzen zituen ikerketa taldeetako batean sartu ninduen, zehazki euskal dantza tradizionalari buruzko bibliografia bat osatzea (Fernández de Larrinoa 1998a) helburu zuen lantaldean. Euskal dantzari buruzko bibliografiara lehen hurbilketa eskaini zidan lan horretan aritzeak. Dantzaren ezagutzan sakontzeko tresna metodologikoen bila gizarte eta kulturazko antropologia ikasketak hasi nituen Donostian 1998ko irailean. Emakumerik gabeko ezpata-dantzak eragindako kontraesan eta galderei antropologiatik eta genero ikasketetatik emandako erantzunak ezagutzen hasi 20
1. Sarrera nintzen: Mari Luz Esteban Galarza, Lourdes Mendez Perez eta Carmen Diez Mintegirekin antropologia feministaren berri izan nuen, eta besteak beste, genero-sistemak, sexuaren eraikuntza, sexu-identitateak, maskulinitatea eta feminitatearen inguruan Ortner, Connel, Laqueur, Rubin edo Valleren ekarpenak ezagutzen hasi nintzen. Fernando Rojok "Emakumea euskal dantza tradizionalean" (1999) artikulua argitaratu zuen eta bertan salatzen zuen euskal folklorean "Emakumea ez da dantzaria izan dantzatua baizik" esanez zabaldua zegoen tesi orokorra "irakurketa sinplea" zela, azterketa sakonagoa merezi zuena. Rojok zioen "Garai batean emakumeek bere toki propio normalizatu bat zutela" eta euskal dantzan "emakumearen parte hartzea eskasa" ez zela betidanikoa, "prozesu historiko berezi baten ondorioa" baizik. Mari Luz Esteban antropologia irakaslearen gidaritzapean euskal dantzak genero ikuspegitik aztertuz eskolarako lan bat egin nuen. Dantza, sexua eta generoa, identitate, dominazio, desafio eta desioen zeinu moduan irakurtzea proposatzen zuen Judith Lynne Hannaren (1988) hurbilketa izan nuen ardatz. Horrela, euskal antropologia feministari emandako lehen bultzadan, Teresa del Vallek (1983; 1985; 1986) euskal tradizioan, festetan eta dantzetan emakumeek espazio mugatua eta protagonismo urria zutela agerian jarri zuela ikasi nuen. Bidasoaldeko alardeen inguruan ordurako lehen lanak argitaratuta zituen Margaret Bullenek (1997) eta horrek festak, identitateak eta generoaren arteko harremanen markoa argitzen lagundu zidaten. Tradizioaren inguruan Hobsbwam (1983) eta Martiren (1996) lanak begirada feministaz osatu zidaten Virginia Maquieiran (1998) kritikek. Euskal dantzari buruzko lanetan emakumeei buruz egindako aipamenen lehen bilketa egin nuen, besteak beste Iztueta (1990), Arraras (1971a), Urbeltz (1978; 1983), Irigoien (1991a; 1991b; 1996) eta Agirren (1987) lanak aztertuz, eta folkloristek euskal dantzari buruz egindako lanetan proiektatu zituzten genero ikuspegiak agerian jartzen ahalegindu nintzen. Antropologiako ikasketerako egindako lan horretan ondorioztatu nuenez, "gizonek gizonentzat pentsatu, prestatu eta burututako dantzak dira tradizioz iritsi zaizkigun gehienak". Euskal dantza tradizionalean genero kategoria aztertu eta praktika koherente bat antolatzen hasteko ordua geneukala ondorioztatu nuen: "Bada ordua zer nolako tradizioa eta folklorea nahi dugun erabakitzeko. Arrazoizko eztabaida eta ideia agerketa natural bat egiteko aukera gurea da, baina askoz gehiago atzeratu ezin duguna" (Araolaza 1999, 1). Lanak eragindako gogoetak publikoan partekatu nituen 2000. urteko maiatzaren 3an, Eibarko Arrate Kultur Elkartean eskainitako hitzaldian. 21
1. Sarrera Euskal dantza eta generoaren inguruko jakin mina hazi besterik ez da egin lehen hurbilketa ahalegin hartatik. 2000. urtetik aurrera euskal dantza tradizionalen praktiketan genero bereizketa gainditzeko hainbat ahalegin eta pauso eman dira, eta horien jarraipena egin dut, bai interes propioz7 eta bai lanbidez8 ere egokitu zaidalako. Hain zuzen euskal dantza tradizionalean berdintasun praktikak aplikatzeko ahalegin batekin hasi zen XXI. mendea. Emakumeek eta gizonek batera parte hartu zuten lehen aldiz Andoaingo axeridantzan 2000ko San Joan egunean, denak janzkera eta rol beretan arituz. Beste hainbat tradiziotan gertatu bezala, Espainiako Gerra Zibilaren (1936-39) aurretik, Adunan modu informalean ospatu izan zen dantza-jokoa (Mendi Alde 1985), 1976an agerraldi formal eta folklorizatu (Martí i Perez 1996) tankeran birsortu, eta Andoain herriaren identitateari lotuta ospatzen hasi ziren. Fernando Rojok (1999) emakumeak euskal dantzan baztertuak izaten ari zirela salatuz artikulua idatzi zuen urte berean, 1999an, Andoaingo axeri-dantzan parte hartzen ari ziren zenbait gizonezko eta dantzan parte hartu nahiko luketen zenbait emakume bildu ziren emakumeen parte hartzea bultzatzeko asmoarekin. Xabier Lasak (2005) jaso du Andoaingo San Joan eguneko erritualean emakumeek dantza egiteko planteamenduaren aurrean sortu zen eztabaida eta gatazkaren kronika. Axeri-dantzan hainbat urtetan 1976tik batzuk, 1980ko hamarkadatik ― beste batzuk parte hartzen ari zen gizonezko taldearen baitan emakumeen ― parte hartzearen kontrako jarrerak sortu ziren 2000. urte hasieran. Gaiaz eztabaidatzeko antolatu ziren bileretan aurkakoen jarrera tinko agertu zen, baina gatazka lehertu aurretik eta belaunaldi berrietan berdintasunaren aldeko jarrera nagusitzen zela ikusita, beteranoen multzo batek albo batera egitea erabaki zuen, festan parte hartzeari uko eginez. Horrela, 2000ko ekainaren 24an, emakume eta gizonezko dantzariek osatutako taldeak eskaini zuen axeri-dantza Andoaingo plazan. Eibarren, irailaren 8an Arrateko santutegian egiten genuen ezpata-dantza eraberritzea erabaki genuen Kezka dantza taldean, eta hori prestatzeko tokian tokiko hainbat tradiziozko dantza ikusi eta aztertzen aritu ginen aurreko urteetan. Horietako batean, Lizartzan, dantza-sorta eta egitura erritualaz gainera, emakumeak eta gizonezkoak berdintasunean dantzan egiten ikusi genituen ezustean. XX. mendean zehar hainbat gora behera pasa ondoren eta tarteka 7 Kezka, Haritz eta Argia dantzari taldeetan dantzan eta antolaketa lanetan parte hartu dut 1990eko hamarkada hasieratik. 8 2001. urtetik dantzan.com, dantza sustatzeko eta hedatzeko elkartea dinamizatzen aritzen naiz, eta komunikazioaz gain dantzaren inguruko formazioa, dokumentazioa, aholkularitza eta kudeaketa lanetan aritzen naiz. 22
1. Sarrera dantzak utzita izan arren, 1994an inauterietan dantzatzeko ohitura berrezarri zuten Lizartzan. Hamar urtera, 2004ko otsailaren 15ean, lehen aldiz inauteridantzetan elkarrekin dantzatu ziren gizonak eta emakumeak (Araolaza 2006), aurretik gizonezkoek soilik dantzatu izan zituzten dantzetan. Jantzia, alkandora eta galtza zuriak, kolore biziko zapia lepoan eta gerriko eta txapela gorriak, berberak zeramatzaten jantzita emakumeek eta gizonezkoek. Jantzietan bezala, dantzan talde berean aritzen ziren, dantzariak gizonezko edo emakumezko ziren kontuan hartu eta bereizi gabe. Inauteri festen programan esplikatu zuten emakumeek inauteri-dantzetan parte hartu ahal izan arteko egindako ahaleginen, arrakasten eta porroten bidea. 1990eko hamarkada hasieran, ordura arte soilik gizonezkoek dantzatzen zituzten aurreskua eta dantza-soka ikasi zituzten emakume batzuk. Dantza-soka da inauteri-dantzekin batera Lizartza bertako dantza errekonozimendua duena, beste herrietan dantzatzen den soka-dantza edo aurreskuen aldean ezaugarri propioak dituena. 1990-1993 bitartean, bi aldiz behintzat, emakumeek plazaratu eta dantzatu zuten dantza-soka. Emakumeak dantzan ikusteak ezinegona eragin zuen herriko zenbait gizonengan, eta dantzak tradizionalki gizonezkoei eskaini izan zien protagonismoa kolokan ikusita, 1994an inauteriak antolatu eta festa horietan inauteri-dantzak dantzatzeari ekin zioten, emakumeei bertan parte hartzea eragotziz, laguntzaile lanetan izan ezik. Gizonen erreakzio horrek emakumeengan eragin zuen haserrea erakusten du 2004ko artikuluak: «Eutsi neskak». Eztabaidak, ihauterien sorreran izan ziren. Neska batzuk, behin dantzasoka ikasi eta plazaratu ostean, Lizartzako ihauteri-dantzak ikasteko prest zeuden. Ihauteriak ordea, arbasoen antzera ospatu behar omen ziren. Honela nesken eginkizuna, mutilak "adoratzea": goizean mutilei janzten lagundu, beraiei jatekoa preparatu...9 Tentsio eta atsekabe uneak bizi izan zituzten Lizartzako zenbait emakumek 1994ko otsailean. Inauterietan parte hartzeko gogo biziz ziren, baina emakume izateagatik dantzan eta zenbait festa jardueratan parte hartzeko aukera ukatzen zieten gizonezkoek, eta gainera genero estereotipoek markatutako egitekoak egokitzen zizkieten eztabaidaren erdian: Uff! Gogoan dugu lehenengo urteko ihauteri aurreko ostiral gaua (1994-II-25): neska batzuk mutilekin batera baserriz-baserri ibili nahi larunbat goizean eta beste batzuk goizean mutilei janzten lagundu 9 Lizartzako ihauteriak 2004, 2004. 23
1. Sarrera ondoren hamaiketakoa eta bazkaria prestatu behar zirela.10 Ilustrazioa 2: Emakumeek Lizartzako inauteri-dantzetan lehen aldiz parte hartu zuteneko argazkia. Lizartza, 2004-02-15. Argazkia: Oier Araolaza Ia lau hamarkada ziren Lizartzan inauteriak ez zirela antolatzen, eta jakitun ziren "ihauteriak ezin zirela orduan 38 urte egiten ziren bezala ospatu" (Lizartzako ihauteriak 2004). Aurretik inauteriak aste barruan ospatzen ziren arren, 1994an asteburuan antolatzea erabaki zuten. "Gauza guztiak bezala, ihauteriak ere gure garaietara egokitzea beharrezkoa zen [...] Eta aldaketa horien artean, zergatik ez nesken parte-hartzea dantzetan?" Eztabaida ozpina gertatu zen emakumeentzat, eta hala ere, "Eztabaidak-eztabaida, neska batzuk, txilaba eta txapela bana jantzi eta hor ibili ziren baserri-baserri, baina hori bai, dantzatu, ezta pentsatu ere!" . 1994 eta 2004 bitartean pausoak poliki-poliki ematen joan ziren. Haur eta nerabeen taldeak mutilez bakarrik ez zirenez osatzen neskak sartzen joan ziren. Umeak hazten joan ziren batetik, eta helduen taldean ere mutil falta gertatu zen bestetik. 2003-2004 bitartean, neska talde bat inauteridantzak ikasten aritu zen eta inauterietan dantzatzeko borondatea agertu zuen. Baina azken ordura arte zalantzak izan zituzten gizonezko batzuk har zezaketen jarreraren inguruan: "Ba omen da neskek hobeto dantzatuko ote dituzten beldurtu denik ere! Ez gara Irunen alardearekin bezala hasiko ezta? Imajinatzen 10 Lizartzako ihauteriak 2004, 2004. 24
1. Sarrera al duzue, dantza talde mixto, dantza-talde ofiziala... Hau gabe ere Lizartzan bada nahiko saltsa!". Eta kontrako jarrera gogorrik ez bazen gertatzen ere, emakumeak dantzatzeko aukera izatea zeren ondorioz izan ote zen galdetzen zioten beren buruari Lizartzako zenbait emakumek: "Erabaki honek hausnarketara bultzatzen ditu neskak: aro berrietara egokitze bidean, berdintasunaren aldeko jarrera-aldaketa izan da, hau da, Lizartzako ihauteridantzak neskak eta mutilek berdin dantzatu ditzakete, edo benetan jende eskasia dela eta taldea osatzeko behar dira neskak?"11. 2004. urtean bertan, ezpata-dantzari tradizio entzutetsua duen Garai herrian, festetarako ezpata-dantzari taldea osatzeko nahikoa mutilik ez zegoenez, neskekin osatuko zuten taldea. Garain urte askotan mutil gazteei dantzari-dantza irakasten aritutako Javier Etxeita arduratu zen neskei dantza irakasteaz. Zortzi dantzarik osatutako taldeak parte hartzen du Durangaldeko dantzari-dantzan, eta 2004ko uztailaren 31n, San Inazio egunean, lau emakumek eta lau gizonezkok osatutako taldeak dantzatu zuen Garaiko plazan12. Dantzari guztiak, bai neskak eta bai mutilak ere gaztetxoak izan ziren, 11 eta 15 urte bitarteko nerabeak. Lehen emanaldiaren ondoren gutxienez beste hiru alditan dantzatu zen bi sexutako dantzariek osatutako talde hori: 2004ko irailean Goierri auzoko Santa Katalina baselizaren aurrean, 2005ek ekainean Momoitio auzoko San Joan ermitan eta 2005eko San Inazio egunean Garaiko plazan berriz ere. 2006an berriz gizonezkoek osatu zuten zortziko taldea eta emakumeek ez dute berriz dantzatu dantzari-dantza Garain. Emakumeek gizonezkoen zerabilten janzkera berak erabili zituzten: alkandora eta praka zuriak eta gerriko eta txapela gorriak. 11 Lizartzako ihauteriak 2004, 2004. 12 Uxune Martinezek 2014ko abuztuaren 8an emandako informazioa da Garain 2004 eta 2005 urteetan emakumeek dantzari-dantzan izandako parte hartzeei buruzkoa. Horrez gain, Jose Jabier Abasolo Tiliñok 2015 urtean Eusko Ikaskuntzaren Folklore Sailak Abadiñon antolatutako jardunaldietan eman zuen honen berri. Zehazki 2014ko Santa Ana egunean dantzatu zirela emakumeak aipatu zuen Abasolok. (Aldama et al. 2007, 406) 25
1. Sarrera Ilustrazioa 3: Neska eta mutilek osatutako ezpata-dantzari taldea dantzari-dantzako txankarrankoa dantzatzen Garaiko plazan San Inazio egunez. Garai, 2015-07-31. Argazkia: Unzueta-Arregi familia, Uxune Martinezen bidez eskuratua.
Arraterako aurreikusten genuen genero berdintasuneko planteamendua dagoeneko praktikan ikusi genuen Lizartzan, eta zuzenean ikusterik izan ez bagenituen ere, Garain eta Andoainen egindakoen berri izan genuen. 2005eko irailaren 8an, Eibarko Arrate auzoan, ohiko erromeriaren baitan, guztiz eraberrituta plazaratu zuen Kezka dantza taldeak dantza errituala, ezpata-dantza eta trokeo-dantza berriekin. Emakume eta gizonezko dantzariak bereizi beharrean, genero bereizketarik gabeko dantzariak, denak berdin jantzita Argia dantzari taldeak hogei urte lehenago ezpata-dantzarako proposatutako ― jantziarekin , eta dantzan jokatu beharreko roletan ere diferentziarik egin gabe ― eskaini ziren ezpata-dantza eta makila-dantza. Egindako hautua honela azaldu nuen "Arrateko Amaren dantzak: XXI. menderako tradizio bat" artikuluan. Arrateko dantzen diseinuan lehentasuntzat hartu zen genero bereizketarik gabeko dantzak izatea. Egungo gizartearen balio garrantzitsuetako bat izanik eta luze irauteko asmoarekin jaiotako dantzak izanik, funtsezkoa iruditu zitzaigun dantzariak dantzari soil 26
1. Sarrera bezala hartzea, mutil edo neska diren kontuan hartu gabe. (Araolaza 2008, 249). Stephen Corrsin folklorista estatubatuarraren (Corrsin 1997) arreta piztu zuen Arrateko ezpata-dantzak, Ameriketan eta Britainiar Uharteetan ez bezala, Europan, kontinentean ez-ohikoa izan baita emakumeak ezpata-dantzetan parte hartzea: "It is still an issue on the Continent! This time, however, Lange Wapper of Belgium had a girls' side; and the Kezka dancers included young women in what was, traditionally, a young men's dance" (Corrsin 2008). Arrateko dantzak, bai erritualaren egiturari dagokionez, bai generoari dagokionez, beste zenbait ezpata-dantza eraberritu eta sortzeko eredu gertatu dira: 2007an Beasainen Igartzako ezpata-dantza (Aurtzaka 2007) estreinatu zen; 2008an Andoainen Santa Krutz eguneko ezpata-dantza; 2009an Iruñean Aldapako San Ferminen ezpata-dantza (Duguna 2009), Añorgan Karmen egunean eta Donostian abuztuko Ama Birjinaren egunean ezpata-dantza eta brokel-dantza, eta Elgoibarren Errosarioko Amaren ezpata-dantza. (Haritz 2009); 2014an Biarritzen San Martin ezpata-dantza; 2016an Portugaleteko ezpata-dantza; 2018an Sestaoko ezpatadantza. Zenbait ezaugarri errepikatzen dira tradizio berri guzti horietan. Batetik, dantza tradizionalak iraun duten festa gehienetan ez bezala, dantza taldeen ekimenak dira, beren herrian era horretako tradiziorik ez zutenak eta horren bidez prestatutako dantzak herriaren identitateari lotzeko ahaleginetan ari direnak. Bigarrenik, koreografikoki ezpata-dantza da erritualaren dantza nagusia, nahiz eta zenbaitetan Eibar, Andoain, Iruñea eta Biarritz beste errepertorio ― ― batzuekin trokeo-dantzak gehienetan osatzen diren. Hirugarrenik, emakume ― ― eta gizonezkoek parte hartzen dute ezpata-dantzan, genero bereizketarik egin gabe. Ezpata-dantzen eredu parekideak festa lokalak gainditu eta probintzia eta erkidego mailako ekitaldietara iritsi da. 2005ko abenduan, Arrateko ezpatadantza estreinatu eta hiru hilabetera, Gipuzkoako Urrezko Dominaren ekitaldia ospatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Ekitaldiaren protokolo koreografikoa, Donostian, Gipuzkoa Plazan, Diputazioaren jauregiaren atarian burutzen dena, Ikerfolk elkartearen zuzendaritza artistikoarekin eta Gipuzkoako hainbat herri eta taldeko dantzariz osatutako ezpata-dantzari taldearekin gauzatzen da. Ikerfolk elkarteko zuzendari Juan Antonio Urbeltzek proposatuta, Arrateko ezpata-dantzaren eredu parekidea dantzatu zen Urrezko Dominaren ekitaldian 2005. urtean. Eredu bera errepikatu da harrezkero ospatu diren ekitaldietan, hamar aldiz dagoeneko. Ekitaldiak komunikabideen aldetik zabalkunde handia 27
1. Sarrera izaten du eta gizon-emakumez osatutako ezpata-dantza taldearen irudia urte gutxitan ez-ohiko izatetik arrunt bihurtzen lagundu du. Ezpata-dantza parekideak Juan Antonio Urbeltz folklore ikertzaile ezagun eta errekonozituaren13 bermea izateak ere asko lagundu du zabalkundean eta ereduaren prestigioan. Ezpata-dantza eredu bera eskaini da 2016an, lehen Eusko Jaurlaritzaren sorreraren 80. urteurrenean, Gernikako Juntetxean egindako oroitzapen ekitaldi instituzionalean, oraingoan Gipuzkoaz gain Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Lapurdiko emakumezko eta gizonezko dantzarien parte hartzearekin. Ezpata-dantzaz gain, aurreskua edo soka-dantza14 izan da nire interesa erakarri duen beste dantza-errepertorio nagusia. Hain zuzen soka-dantzaren tradizioaren interpretazio sinbolikoak eta narratibak ikertzean "generoa, sistematika eta erreforma euskal dantzan" (Araolaza 2010) aztertu nituen, eta XVII-XIX. mendeetan soka-dantzak dantzatu zituzten emakumeen testigantzak normaltasun itxuran agertzen zirela ikusi nuen, XX. mendearen azken herenean tradizioarekiko gatazka testuinguruarekin kontraste nabarian. Dantzak norbanakoa gizarteratu egiten du Jose Antonio Quijeran (1998, 338) esanetan, eta beraz, talde bati dantzan parte hartzea ukatzeak, komunitatearen kide ezosotzat jotzen direla adierazi nahi du. XXI. mendeko lehen urteotan, euskal gizartearen egituretan emakumeen berdintasunezko errekonozimenduan eta parte hartzean emandako urratsek, dantza tradizionalean islarik izan ez dutenean "dantza aldarrikapen esparru" (Quijera 1998, 133) bihurtu da. Dantza tradizionala eta generoaren inguruan gora-behera, debeku eta tentsioak izan dira han hemen, baina Irun eta Hondarribiko alardeetan bezala, dantza ekitaldiren batean gatazka lehertu bada hori Baztanen izan da. Zenbait festa eta erritualetan mutil-dantzak izenarekin ezagutzen diren dantzetan emakumeek parte hartu zezatela defendatzen zutenen eta parte hartzea eragotzi nahi zutenen artean gertatu dira liskarrak. 1990eko hamarkadan hasi zen gatazka, eta 2008tik aurrera gogortu egin da (Zapiain et al. 2016; Otxandorena 2016). Baztango dantza-errepertorio ezagunena osatzen dute mutil-dantzek eta baztandarren identitate kolektiboaren osagai dira. Festa nagusietan erritualizatuta dantzatzen dira plazan, baina erritualizatuta plazaratzen diren beste zenbait dantza ez-bezala, mutil-dantzetan parte hartzen duen dantzarien 13 2015. urtean Juan Antonio Urbeltzek eta Marian Arregik, euskal dantza tradizionalaren ikerketa eta sustapenean egindako lanagatik jaso zuten Urrezko Domina. 14 Musikologiako doktore-programako ikastaroak (UPV/EHU, 2004-2005) eginda, Artearen eta Musikaren Historiaren ikuspegi berrietan ikasketa aurreratuen diploma eskuratzeko tesina soka-dantzaren inguruan egin nuen (UPV/EHU, 2010). 28
1. Sarrera taldea ez dago aldez aurretik antolatuta, ez kopuruan mugatuta, ez jantziari dagokionez uniformatuta. Musikariak, txistulariak, jotzen hasi ahala hasten dira dantzariak plazan sartzen. Plaza irekitzea, alegia dantzaren buruan dantzatzea, sozialki ohorezko errekonozimendua eskaintzen duen pribilegioa da, baina lerroan tartekatuta edo bukaeran edonor dantzatu daiteke, dantzan jakinez gero. XX. mendean gizonezkoek dantzatu dituzte nagusiki, baina 1970eko hamarkadatik aurrera, emakume banaka batzuk parte hartzen hasi ziren mutildantzetan. 1988-1990 bitartean, Arizkungo festetan, emakume batzuk dantzan hasi eta zenbait ikusleren aldetik irainak jaurti zitzaizkien (Otxandorena 2016, 117). 1990ko hamarkadan ere errepikatu ziren horrelako gertaerak. Elizondon, emakumeak dantzan sartu zirenean txistulariak jotzeari utzi egin zion eta dantzaldia bertan behera geratu zen. Nafarroako dantzei buruz 2000. urtean argitaratutako liburuan Mikel Aranburu Urtasunek (2000, 54) idatzi zuen Baztango mutil-dantzetan soilik gizonezkoak daudela gonbidatuta dantza egitera, 'umeak onartzen dira gaur, baina tradizioan mutil-dantzetan ezezaguna den emakumearen parte hartzeak ez du harrera baketsurik'. 2008. urtean, Iruritan emakume batzuk mutil-dantzen dantzaldian sartu eta dantzan hasi zirenean zenbait ikusleren aldetik irainak eta mehatxuak jaso zituzten. Urte berean, Lekarozen, mutil-dantzetan ari zen emakume bat ukabilez mehatxatuz dantzatik irten arazi zuten. Otxandorenak (2016, 117–118) egindako kronologiaren arabera, 2009tik aurrera gatazkak ugaritu eta gogortzen jarraitu zuten. 2009an, Elizondoko festetan txistulariek jotzeari utzi zioten neskak dantzan sartzerakoan, Lekarozen kaleko argiak itzali zituzten dantzaldia ilunpetan utziz eta 2011n Elbeten dantzatik bultzaka atera zituzten parte hartzen hasi ziren emakume batzuk. 2013an Baztango alkatea, Garbiñe Elizegi, Elbeteko festetan mutil-dantzetan parte hartzen hasi zenean dantzan ari ziren hamalau gizonetatik hamahiruk dantza utzi zuten eta alkatearen aurkako irainak jaurti ziren15 ikusleen artetik (Plazara Dantzara 2014). Baztango mutil-dantzetan emakumeek ez parte hartzeko ahaleginak tradizioaren izenean aurkeztu arren, jokoan dagoena botere borroka dela ondorioztatu du Otxandorenak (2016, 125). Espazio publikoaren kontrola dago jokoan botere borroka horretan, eta genero liskarrak botere-harremanen gatazka da finean. Azken hamarkadan herrietako festetan protagonismo nagusia edo nagusietakoa duten hainbat dantza tradizionaletan genero berdintasun politikak 15 Dantzaldi horretan sortutako tentsio eta gatazkaren irudiak ikus daitezke honako bideo honetan: https://www.youtube.com/watch?v=ZL2epr419nM 29
1. Sarrera aplikatu dira, eta gizonezkoek soilik egiten zituzten dantzetan emakumeak hasi dira dantzatzen gizonekin batera. Dantzaren alorrean bultzatu eta gauzatu diren aldaketak tradizioak, festak eta generoaren alorrean egindako ahaleginen testuinguru zabalagoan kokatu behar dira. Margaret Bullenek honela laburbildu du testuinguru hori eta bere ekarpena: Azken bi hamarkadetan lan ugari egin da jaiei eta generoari buruz, antropologian zein mugimendu feministan, Euskal Herrian eta Estatu mailan ere. Lan etnografikoak dira batzuk, eta askok ikuspegi feminista eta aplikatua dute; batzuk, praktiketan oinarrituak dira eta praktiketara eramateko diseinatuak dira; beste batzuk politikak berritzeko orduan laguntzeko. (Bullen 2016, 36) Zehazki dantzaren alorrean, tokian tokiko dantza tradizionalak, festa egunetan urtero eta erritualizatuta egiten direnak kontuan hartuta, honako herri eta datetan emakumeen parte hartze parekidea gauzatzeko bidean urratsak eman dira: Legazpi (2011), Deba (2013), Villabuena (2013), Tolosa (2013), Bera (2014), Villabona (2014), Zumarraga (2015), Tolosa (2015), Leitza (2015), Durango (2015), Itziar (2016), Aizarna (2016), Elgoibar (2016), Unanu (2016), Antzuola (2016), Lezo (2017), Zaldibar (2017), Iurreta (2018), Berriz (2019) eta Lesaka (2019). Adibidez, Berrizko Udalak herriko dantza taldeekin elkarlanean herriko festetan dantza egiteko aukera gizonezkoei bakarrik ematen zien araudia aldatu eta emakumeen parte hartzera irekitzea erabaki zuen 2016an. Urte berean, Luzaiden herri galdeketa egin da urteko nagusian orain arte emakumeek egiten ez zituzten dantza batzuk dantzatzeko aukera eskaintzeko. Baiezkoa izan da jasotako erantzuna. Aldaketa testuinguru horretan dantza eta generoaren inguruko kontsulta eta aholku eskabideak jaso ditut eta horien bidez euskal dantza tradizionalaren alorrean izan diren hainbat esperientziaren gertuko testigantza jaso eta eragile izateko aukera izan dut. Baztanen mutil-dantzetan parte hartu nahi zuten emakumeen kontrako irainak eta mehatxuak gertatu garaian nire ikuspuntua aurkeztera gonbidatua izan nintzen, zehazki Elizondon 2012an eta Iruritan 2013an, eta emakumeek dantzarako zuten eskubidearen alde borrokan ziharduten Plazara Dantzara elkarteko kideen lana ezagutzeko aukera izan nuen. Deban emakumeek ezpata-dantzan parte hartzeko prozesuan 2012an eta 2013an hitzaldiak eskaini ondoren, 2013an bertan emakumeak tradiziora itzultzen ikusteko pozaz gozatu nuen. Durangon 2013an, 2015ean eta 2016an, 30
1. Sarrera eta Berrizen 2016an eskaini ditut hitzaldiak, Durangaldeko ezpata-dantza emakumeen parte hartzera irekitzen joan den garaian, horixe gertatu baita besteak beste 2015ean Durangon, 2016an Berrizen, 2017an Zaldibarren eta 2018an Iurretan. Zenbait udalekin, hala nola Ordizia, Beasain, Berriz eta Bera, herriko dantza tradizionaletan indarrean zeukaten genero bazterketen inguruan sortu diren kezka eta tentsioak bideratzeko aholkularitza lanak egin ditut. Beste batzuetan, adibidez, Durango, Elgoibar, Deba, Lesaka eta Oñatin, dantza taldeetako kideak izan dira harremanetan jarri direnak kontsulta egiteko. 2000 eta 2018 bitartean euskal dantza tradizionalari buruz ehun hitzaldi baino gehiago eskaini ditut herrietako dantza talde, kultur elkarte, euskaltegi edo udalaren kultura zerbitzuek kontratatuta. Hitzaldi horietako hogeita bost zehazki emakumeak euskal dantzan gaiaren inguruan izan dira, eta gainontzeko iaguztietan, gaia beste edozein izanik ere, tarte batean generoa eta dantzaren arteko harremana jorratu dut, bai entzuleek eta bai neuk ere horretan interesa baikenuen. Ilustrazioa 4: Dantzarien jarduna ikusteko plaza herritarrez beteta emakumeek lehen aldiz bordon-dantza dantzatu zuten egunean. Bera, 2014-08-03. Argazkia: Oier Araolaza. Aholkularitza eta hitzaldi eskaera horiek, gaia maila teorikoan eta etnografikoan prestatzera eraman naute, baina batez ere, dantza taldeetan sortzen diren gogoetei eta egiten zizkidaten galderei erantzun nahiak bultzatu nau ikerketara. Elkarrizketa, gogoeta partekatu eta hitzaldi horietan sortu eta agertu diren zalantza, eragozpen, aurreiritzi eta galderei erantzuna emateko ahalegina da doktore tesi hau. Harreman eta ikuspegi truke horiek tesiaren lanketarekin batera gertatzen joan dira, eta horri esker, erantzunak eta ikasketak 31
1. Sarrera eskuratu ahala eragileekin partekatu eta kontrastatzeko aukera izan dut. Dinamika horren baitan, euskal emakume dantzariaren rol estereotipatua, generoa eta nazionalismoarekin lotuta gorpuztu duen Poxpolinen figuraren eraikuntza prozesua aztertu dut16. Horrekin batera, aurreskua, genero- eta nazio-identitateekin lotutako euskal erritual koreografikoaren tradizio-sorkuntza behatu dut17, XX. mende hasierako prozesu horrek emakumeak identitate-erritual horretatik egotzi zituela agerian jarriz. Beraz, XXI. mendearen bigarren hamarkadan euskal dantzan eta euskal tradizioetan genero berdintasunaren inguruan gauzatzen ari den elkarrizketari, eztabaidari eta aldaketa aroari ekarpena egitea da honako lan honen helburua. Berrizko Udalak herriko dantza elkarteekin ordura arte herriko dantzetan indarrean zegoen genero bazterketarekin bukatzeko akordioa18 ezagutzera eman zuen 2016ko ekainean. Era horretan, besteak beste Andoain, Lizartza, Eibar, Elgoibar, Baztan, Deba, Iruñea, Durango, Zumarraga, Bera, Tolosa eta Añorga bezala, 2000. urtetik dantza erritualetan emakumeen parte hartzea berdintasunean gauzatzeko neurriak hartu zituzten herrien zerrendara gehitu zen Berriz. Eztabaida, erabaki eta hautuetan bide desberdinak izan dira, eta zenbaitetan intentsitate desberdineko tentsioak eta gatazkak ere gertatu dira. Festa, dantza eta errito bakoitzaren ezaugarriak eta antolaketa sistema desberdinak diren neurrian, hainbat ezaugarritan desberdintasunak daude: aldaketarako ekimena bere gain hartu duen agentea erakunde publikoa edo herritar elkartea den, erabakitze prozesua partekatua izan den ala ez, dantzan parte hartzea berdintasun erabatekoan edo partzialean bideratu den, edo generoaren arabera bereizitako parte hartze, janzkera edo funtzioekin, alegia genero diferentzian oinarritutakoak bideratu diren edo bereizketarik eta markarik gabekoak gauzatu diren, besteak beste. Badira zenbait arrazoi azken urteotan berdintasunerako aldaketa ugaritzean eragin dutenak. Batetik, gizartean oro har berdintasun politikak eta praktikak alor guztietan gauzatzeko borondatea zabaltzen ari da. Hezkuntzan balio handia ematen zaio 16 Gizarte-komunikazioa (UPV/EHU, 2015-2018) doktorego programaren baitan egindako ikerketa izan da, Mikel Laboa katedraren bekarekin eta Leire Ituarte eta Nerea Arestin zuzendaritzapean: «Las Poxpolinak: género y nacionalismo en la construcción del modelo de las bailarinas vascas». In La Investigación en danza en España 2016, 2:179–85. Valencia: Mahali. (Araolaza 2016) 17 «El último aurresku. Género, danza y nacionalismo vasco a comienzos del siglo XX». Pasado y memoria. Revista de Historia Contemporánea, zenb. 17: 235–57. (Araolaza 2018) 18 «Berrizko emakumeen parte hartzea dantza tradizionalean». dantzan.eus . 2016-06-28. https://dantzan.eus/kidea/kattalin/berrizko-emakumeen-parte-hartzea-dantza-tradizionalean. (Berrizko Udala 2016) 32
1. Sarrera berdintasunari eta gazteen artean desberdinkeria praktikekiko tolerantzia gero eta txikiago da. Beraz, edo gizarte zerbitzuetatik berdintasun politikak bultzatzen direlako edo/eta dantza taldeetan edo festetako antolaketetan belaunaldi berriek hala erabakitzen dutelako azken urteotan hainbat festatan bilatu da emakumeen parte-hartzea dantzetan gizonen parekoa izatea. Aldaketan lagundu duen bigarren ezaugarri bat ereduen ugaritzea da. 2000. urtetik aurrera aurreko ataletan aipatutakoez gain, festa tradizional batean txertatuta egon gabe dantza taldeek beraien emanaldi arrunten bidez eskainitako berdintasun ereduak ere ugaritzen joan dira. Ezpata-dantzen mugimenduak oihartzun handia izan du eta 2005 urtean irudikatzen ez zena, emakumeak ezpata-dantzan aritzea, irudi arrunt bihurtu da euskal dantzaren iruditerian hamar urteren buruan. Ezpata-dantzen mugimenduan taldetasuna modu irekian ulertzeko joerak, beste herri eta taldeetako dantzariak beren taldean integratuta dantza egiteko gonbidapenak eginez, ereduaren zabalkundean lagungarri gertatu da. Ikerketa honek, eta bertan azaleratzen joan diren emaitzak hainbat herritako dantzariekin konpartitzeak ere lagundu duelakoan nago. Batetik, ezagutzen genuen tradizioa, emakumeen parte hartzea, zenbait dantza, testuinguru eta forma zehatzetan soilik baimendua ageri zitzaiena, hankaz gora jartzen zutelako aurkezten zitzaizkien testigantza historiko eta irudiek. Bestetik, tradizioaren ikuspegi dinamiko, aldakor, bizi baten berri izateak, aldatzen ez den balizko iragan idealizatuarekiko eragiten zien morrontzatik askatzen lagundu dituelako hainbatetan. Azkenik, parekidetasuna gauzatzeko aldaketak emozio positiboekin lotu izanaren eragina aipatuko dut. Luzaz gizonezkoak soilik dantzatu dituzten erritualetan lehen aldiz emakumeek parte hartzean, zenbait kasutan emozio kolektibo une bereziak gertatu dira. Beran eta Zumarragan bizitako dantza ekitaldiak19 dira horietako bi adibide. Bietan ere, dantza taldeen baitan egindako gogoeta eta eztabaidaren ondotik erabaki zuten ordura arte gizonak soilik dantzatzen ziren tradizioan emakumeak ere dantzatuko zirela, eta egun batzuk lehenago horren berri eman zieten herritarrei. Dantza taldeek beren erabakiarekin zalantzarik ez izan arren, herritarren aldetik izango zezaketen harrerarekin zalantzak zituzten. Herritar batzuk erabakia babestuko zutela espero zuten, baina kontrako jarrera izan zezaketenek zenbat izango ziren eta zein jokabide izango zuten ikusteke zegoen. Dantza saioan herritarrek dantzariei 19 Kronika bana argitaratu nuen dantzan.eus-en, Beran 2014ko abuztuaren 3an (Araolaza 2014b) eta Zumarragako Antioko baselizan 2015eko uztailaren 2an (Dantzan 2015) bizitako sentipenak agertuz. 33
1. Sarrera emandako erantzunak, hartutako erabakia babestu eta txalotzeaz gain, erritualean emakumeak eta gizonezkoak berdintasunean parte hartzeak komunitateak horrekiko zuen identifikazio emozionala handitzen zuela erakutsi zuen. Urtero ikusmin eta gertutasun handiarekin jarraitzen dituzte bi herrietako biztanleek dantza erritualak, baina lehen aldiz emakumeek parte hartu zuten aldietan oraindik handiagoa izan zen ikusmina eta hunkitze kolektiboa. Ilustrazioa 5: Dantzarien jarduna ikusteko plaza herritarrez beteta emakumeek lehen aldiz ezpatadantza dantzatu zuten egunean. Bera, 2014-08-03. Argazkia: Oier Araolaza. Ilustrazioa 6: Herritarren ikusmina eta emozioa emakumeek lehen aldiz Antion ezpata-dantza dantzatu zuten egunean. Zumarraga, 2015-07-02. Argazkia: Oier Araolaza. Prozesu horietan, Baztango mutil-dantzetan eta Bidasoaldeko alardeetan gertatutako liskarrek txerto moduan funtzionatu dute. Gizartearen gainontzeko alorretan parekidetasunaren bidean urratsak ematen diren modu berean, 34
1. Sarrera komunitatearen kohesioan rol garrantzitsua jokatzen duen dantzan beste horrenbeste egitea koherentea izatez gain, eguneratze hori babestearen ondorioak positiboak direla eta bazterketan tematzeak gizarte haustura eragiten duela erakutsi baitute aurrekariek. Komunitate horien identitatean zutabe den ekitaldi sinbolikoan, jaiotzetik ezagutu duten bazterketa luze baten bukaera eta parekidetasunean urrats historiko bat ematen ari zen kontzientziaz jabetuta, emakumeen lehen parte hartze horietako batzuk emozio askatze katartikoak gertatu dira. Aldaketa horien espresio positiboa lagungarri gertatu da beste tradizio batzuetan berdintasunerako urratsa ematera animatzeko orduan. Ikerketa hau prozesu horiekiko zordun da, dantza tradizionala eta generoari buruzko hainbat gogoeta, elkarrizketa eta aldaketen testigu eta parte izateko aukera eskaini baitit. Aldi berean, ikerketa honek prozesu horietako batzuetan, sortuta zeuden edo sor zitezkeen zenbait aurreiritzi, errezelo, erresistentzia eta gatazka desaktibatzen lagundu badu, horixe luke ikerketa honen ekarpenik onena. 35
1. Sarrera 1.3 Hipotesia, kronologia eta atalak XIX. mende bukaeran, nekazal munduarekin lotuta zegoen kultura tradizional baten berri izateak eta kultura hori azkar transformatzen zela ohartzeak aktibatu zuen folklorearen instrumentalizazioa, eta beraz, 'folklorea folklorismo bihurtzea' (Martí i Perez 1996, 11) ekarri zuen bulkada. Comaroffek eta Comaroffek idatzi duten bezala, 'ondare kulturala, hori bere baitan dutenen identitate bereizgarria da, eta bestalde, identitate hori berori da ondareari bere izaera kulturala eskaintzen diona' (2011, 57). Une historikoa bat zetorren nazionalismoen gorakadarekin, joera zentralista eta homogeneizatzaileek batzeko eta diferentzia nabarmentzen zuten indar erregionalistek urruntzeko, proiektu politikoak sustatzeko eta identitate kolektiboen artikulaziorako lehengai ugari aurkitu zuten folklorean. Ikerketaren foku nagusia genero-identitateen eraikuntza eta sortzen ari zen euskal dantzaren tradizio berria uztartu ziren garaian ezarri dut, XIX. mendearen azken zatian eta XX. mendeko lehen partean zehazki. Hain zuzen, aro horretan mugimendu nazionalistak nazioartean indartsu sortu eta hazi ziren, tradizioen sorkuntzak (Hobsbawm & Ranger 1983) ugariak izan ziren eta testuinguru horretan, euskal nazionalismoaren tradizio asmakuntzen (Sánchez 2005) ekoizpena bera oparoa izan zen. Bai nazio-estatuen eta bai estaturik gabeko nazionalismoen eraikuntza prozesuetan, komunitateak eta gorputz identitateak egituratzeko orduan dantzak jokatu duen papera nabarmendu dute dantzaren antropologoek (Reed 2010; Buckland 2006a; Maners 2006; Citro 2012). Identitate horiek kultura politikoen eskutik eraldatzen ari ziren genero kategoriaren esanahi berriak elikatu zituzten, eta aldi berean, genero kategoria horien neurrira komunitate berriak irudikatu ziren (Anderson 2006), tradizioak sortu ziren eta genero ikuspegi zehatzak zituzten nazio-identitateak egituratu ziren. Prozesu horien emaitza dira 1920ko hamarkadara arte emakumeek ere dantzatzen zuten aurreskua hortik aurrera esklusiboki gizonen dantza moduan kontsolidatu izana eta emakumeei euskal dantza adierazgarrienetakoan parte hartze aktiboa ukatu eta hartzaile papera esleitzea, eta garai berean euskal nazionalismoak sortutako euskal dantzari identitate sexuatuak, ezpatadantzariak gizonezkoentzat eta poxpolinak emakumeentzat (Araolaza 2016): tradizio koreografiko berriak edo berrituak, abertzaletasunaren komunitate 36
1. Sarrera gorputza sinbolikoki ordezkatu zutenak sexu bitasunaren ideia erreproduzituz, generoa antzeztuz (Butler 1988) eta gizartean errotzen lagunduz. Eraikin kultural horiek, euskal dantzaren baitan XXI. mendera arte iraun dutenak, gaur egungo euskal dantza tradizionalaren praktikak baldintzatzen jarraitzen dituzte, eta orain mende-bete bezala, euskal komunitatearen gorputza sexu diferentzian oinarritutako genero estereotipoen bidez (Valle 1985) irudikatzen jarraitzen dute. Emakumeek aurreskua dantzatzen zutenik ukatuz, praktikan emakumeek aurreskua dantzatzeari uztea lortu zuten, eta aurreskua tradizioz maskulinitatearekin lotutako dantza moduan transmititu zen. XXI. mendean oraindik indarrean diraute euskal dantza taldeetan eta gizartean oro har, aurreskua gizonen dantza moduan konfiguratzen duten ikuspegiak. Horrela, dantza taldeekin izandako harremanetan maiz agertzen den pertzepzioa da emakumeek aurreskua dantzatzea maskulinitatearen eremuan sartzea dela, edo bestela, berdintasun asmoei erantzunez maskulinoa den dantza emakumeek dantzatzea. Aurreskuaren genero kategorizazio bera deseraikitzen laguntzeko ekarpenak egitea da ikerketa honen zereginetakoa. Deseraikitze ariketa horien bidez, euskal dantza tradizionalean genero bazterketak alboratu nahi dituztenek berdintasun praktikak aurrera eramateko dituzten eragozpen analitikoak desaktibatzen laguntzea izan da helburua. Bestalde, XX. mende hasieran asmatutako ezpata-dantzarien eta poxpolinen figuren bidez, eta ordura arte ez bezala gizonezkoen dantza moduan kategorizatuta geratu zen aurreskuaren edo soka-dantzaren bidez gorpuztu zen genero rol bereizien sailkapena, eta horregatik, prozesu hori aztertzea eta agerian jartzea da ikerketa honen zeregin nagusietakoa. Euskal dantza tradizionalean genero-identitateen eraikuntza prozesua narrazio berrien formulazioarekin osatu zen. Horrela, oinarririk ez zuten eta artean bizirik zegoen tradizioa guztiz ezeztatzen zuten kontakizunak eraiki ziren, zenbait dantzatan emakumearen parte hartze historikoa ukatu eta errotik ezabatzeko helburuarekin. Horixe da aurreskuaren kasua, emakumeek dantzatzen zutela historikoki dokumentatua dagoena, baina XX. mende hasieran asmatutako narratibek ezeztatzen zutena. Dantzari genero-identitate berriak transmititzeko eta zabaltzeko, horien neurrira eraldatutako eta asmatutako narratiba berriak ekoiztu ziren. Gorputzari, eta bereziki emakumeen gorputzari, tentazioa hauspotzea eta gizonen galbidea 37
1. Sarrera eragitea egotzita XVII, XVIII eta XIX. mendeetan, botere zibilak zein kristauak, moralaren izenean, debeku, zigor eta mehatxu sistematikoen bidez (Bidador 2005), gogor jo zuten emakumeek dantzetan parte hartzearen kontra. XX. mende hasieran, ordea, euskal dantzaren testuinguruan estrategia aldaketa gertatu zen: debekatzetik ukatzera pasa ziren. Dantza eta emakumeak elkartzean moral kristauaren bekaturako arrisku muga gorenera iristen zenez, eta euskal identitatea sortzezko zintzotasunarekin lotu zuenez euskal apologiaren tradizioak, euskal emakumearen identitate garbi eta morala eraikitzerakoan, tradizioan emakumeak izana ukatzen zuen ideia eraiki zen, ebazpena guztiz baztertzen zuen ordura arteko emakumeen ohiko dantza praktika ikusezin bihurtuz. Euskal berezko izatea, Ama Birjina bezala, sortzez garbia eta esentziaz kristau zelakoan, dantzaren bidez galbidea eta bekatuan erortzen zirenak atzerritarrak zirela ebatzi zen. Beraz, euskal emakumeek, euskaldunak izanik moralki aitzakiarik gabeko jokabidea zuten, eta beste beste dantzan froga zitekeenez, eta kanpotar emakumeek ez bezala, ez baitziren dantzaren bekatuan erortzen. Dokumentazio historikoak eta garaiko praktikak euskal emakumeak dantzan aritzea ohiko praktika zela agerian jartzen eta ukazioa gezurtatzen zuten arren, dantza-adituen ahotik behin eta berriz errepikatuta, eta sustatzen ziren dantzak eraldatuz, praktika narraziora hurbiltzea lortu zuten. Bereziki adierazgarria da sinbolikoki esanguratsuenetakoa den euskal dantzan, aurreskuan, aurreko mendeetan debekuen bidez lortu ez zena, XX. mendearen lehen hamarkadetan ukazioaren bidez gauzatu zela: emakumeek aurreskurik ez dantzatzea. Beraz, ikerketa honetan darabilgun lan-hipotesiaren arabera, sexu diferentzian oinarritutako dantza rolen banaketa hori, XIX. mende bukaeraren eta XX. mendearen lehen herenean garatu eta egituratu zen, eta euskal dantza praktiketan barneratuta eta naturalizatuta iritsi da XXI. mendera. Aurreskua soilik gizonek dantzatzen duten dantza moduan transmititu da XX. mende osoan zehar, emakumeek dantza horretan XVIII, XIX eta XX. mende hasieran izan zuten parte-hartzea eta protagonismoa ukatuz eta baztertuz. Ezpata-dantzarien eta poxpolinen bidez, euskal dantzen praktika genero kategoriaren arabera antolatu zen, bakoitzari dantza-errepertorio, dantzakera, janzkera eta funtzio bereiziak lotuz. Dantza tradizio berriak garaiko genero ikuspegien neurrira eraiki ziren eta gizon eta emakume kategoriei buruzko idealak gorputzen adierazpen publikoaren bidez berretsi ziren. Hain zuzen ere hipotesian aurreikusten dut XIX. mende bukaeran eta XX. 38
1. Sarrera mendearen lehen hamarkadak baldintzatu dituztela dantzaren eremuan ikertu nahi ditugun genero rolak, eta ondorioz, epealdi horretara zedarritu dut nagusiki ikerketaren kronologia: Hego Euskal Herrian ere borrokatu ziren bi espainiar guda zibilen arteko urteak izango ditut aztergai, 1874an Errestaurazioarekin hasi eta 1936ko militarren altxamendura eta ondoko gerra zibilera arte. Mende baten azken laurdena eta ondokoaren lehen herena hartzen dituzten sei hamarkada hauetan Errestaurazioa izendatutako borbondarren monarkia izan zen Espainian 1931. urtera arte eta Espainiar II. Errepublika hortik aurrera. Euskal foruen deuseztatzearekin abiatu zen aroa eta galera horrek nostalgiazko oroitzapenez busti zuen euskal jendartea. Politika liberalak, industrial iraultzaren azkartzea, migrazio mugimendu handiak eta gizarte-aldaketa sakonak gertatu ziren urte gutxitan, eta testuinguru horretan sortutako euskal nazionalismoak identitate politikoan gorpuztu zen narratiba berri batekin erantzun zion aldaketa garaiari. Nazio modernoen eraikuntza prozesuetan genero ikuspegiek zeresan handia izan dute (Aresti 2014b, 55), eta hain zuzen euskal nazionalismoaren sorrera eta egituratze aroarekin batera sortu ziren euskal dantzaren tradizio berriak, genero ikuspegi zehatzetan oinarritutako narrazio nazionalak elikatu zituztenak. Aztergai izango dudan 1874 eta 1936 bitarteko kronologia horretan formulatu zen euskal dantzen genero ikuspegiari buruzko mito nagusia, emakumeek euskal dantzetan, eta bereziki aurreskuan, dantzan aritzen zirenik ukatzen zuena. XX. mende osoan zehar argudiatu dena gezurtatuz, euskal emakumeak historian zehar dantzatu izan direla frogatzen duten testigantza nagusiak bilduko ditut. Baieztapen hori okerra dela agerian jartzeaz gainera, ukazioaren ideiaren eraikuntza nola izan zen aztertuko dut. XVI. mendetik XIX. mendera bitartean, emakumeak 'debekuen gainetik eta bazterketen azpitik' dantzan jardun direla erakusten duten agiri, debeku, sermoi, ordain-agiri, bidaiarien kronika, kazetarien erreseina eta orotariko aipuen bidez euskal emakumeen dantzaren historia bat dakar lan honen bigarren atalak. 1874 eta 1936 bitartean euskal dantzaren alorrean garatu ziren genero- eta nazio-identitateen eraikuntza eta bilakaera prozesuak hirugarren eta laugarren atalean jorratu ditut. Aurreskua izango dut aztergai hirugarren atalean, eskudantzetatik abiatuta gertatutako folklorismo (Martí i Perez 1996) prozesuarekin batera, euskaltasuna adina maskulinitatearen aldarri bihurtu zen euskal gizonen erritual nagusia. Euskal nazionalismo koreografikoaren eskutik euskal emakumeek inoiz dantza egin izanaren ukazioren ideia aurreskua euskaldunon sinbolo koreografiko bihurtu eta generoaren arabera kategorizatzen egindako 39
1. Sarrera ibilbidea aztertuko dut. Euskal emakumeek aurreskurik dantzatu zutenik ukatzen zuen ideia zabaldu eta emakumeek aurreskua dantzatzeari utzi aurretik, 1921ean Santurtzin herriko neska talde batek dantzatu zuen aurreskua behatzeko aukera izan dut ikerketa garaian agertutako filmari esker. Azkenik, laugarren atalean, euskal nazionalismoak sustatutako gorputz dantzari sexuatuak, poxpolinak eta ezpata-dantzariak, noiz, nola eta zertarako antolatu ziren jorratu dut ikerketaren azken partean. Ezpata-dantzaren bidez euskal gudarien gorputz nazionalak gizontasunarekin lotuta nola eraiki zen ikusteaz gainera, emakumeentzat mugimendu abertzaleak eta mende hasierako hamarkadako gizarteak aurreikusitako funtzio osagarria dantzaren bidez, gorulari eta poxpolinen bidez nola gorpuztu zen arakatuko dut. Dantzakerak, errepertorioak eta janzkerak genero-eraikuntzan izandako eragin behatu ondoren, bukatzeko, emakumeen dantza rolaren definizio prozesuan sortutako tentsio eta gora-beherak behatuko ditut. Lanean zehar aipatu eta eskaini diren iturri, testu eta agiriei dagozkienez, jatorrizko hizkuntzak eta grafiak lehenetsi dira, eta euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez zirenak bere horretan jaso ditut. Aipu literalak kakotx bikoitz artean (" ") ageri dira testuan txertatu daudenean. Alemanez zeuden aipuak euskarara itzulita eman ditut eta jatorrizkoa oin-oharrean jaso dut. Edozein delarik jatorrizko hizkuntza, testuan txertatutako aipuak nik itzulitakoak direnean kakotx soilen (' ') artean agertu ditut.
1. Sarrera 1.4 Metodologia: genero identitateak dantzan Dantzaren bidez adierazten dudana hitzekin esateko gai banintz, ez nuke dantza egiteko beharrik izango Mary Wigman Dantza komunikazio lengoaiatzat ulertuta, dantzaren ikerketaren bidez gorputz-hizkuntza horrekin transmititzen eta irudikatzen diren esanahien azterketari helduko diot lan honetan. Hain zuzen, dantzaren bidez kultura eta bere bilakaera, eta horien baitan nazio- eta genero-identitateak eta horien arteko harremanak eta elkar-eragintzak ikertzeko, dantza ikasketek darabiltzaten diziplina-arteko tresna metodologiak baliatuko ditut. Antropologia eta bereziki ― dantzaren antropologia , musikologia eta zehazki etnomusikologia , kultura ― ― ― ikasketak, genero ikasketak, eta gorputzen eta emozioen historian garatu diren behaketa eta analisirako metodologietatik dantza ikasketetarako oro har, eta ikerketa honetan zehazki, baliagarriak izan daitezkeenak hautatuz osatu dut ondoko lerroetan aurkeztuko dudan tresna-kutxa. Dantza ikasketak du izena kutxa horrek, eta bere baitan elkar osatu eta elkar eragiteaz gain, jatorri anitzeko erremintak izan arren, gorputz-metodologiko bakar eta koherentea osatu nahi izan dut. Gertaerak behatu, izendatu, ordenatu eta gure markoan kokatu ahala errealitatea bera eraikitzen dugula defendatzen duen pentsamendua oinarri dut lan honetan. 'Izena duen guztiak izana du' atsotitza dimentsio konstruktibistarekin darabilt beraz. Nazio- eta genero-identitateak, lan honetan behin eta berriz gurutzatuko diren bi kategoria, izendatu eta diskurtsiboki eraikitzea, dantzaren bidez sortu eta gorpuztuko diren bi ardatz dira. Izendatuz bezala, izendatutakoak antzeztuz egotzitako esanahiak eraikitzen direla erakusten du dantzak, eta horrenbestez, dantzaren irudikatze gaitasunaren bidez eraikitako identitateen izaera performatiboa agerian jartzeko baliatuko ditut Dantza Ikasketen tresna-kutxan bildutako jatorri anitzeko erreminta metodologikoak. 41
1. Sarrera 1.4.1 Dantza ikasketak Dantza, giza mugimenduaren alderdi bisualak, sinestesikoak eta estetikoak, usu musikaren soinuaren aurarekin, eta zenbaitetan poesiarekin, konbinatzen dituen komunikazio forma konplexu bezala definitu du Adrienne L. Kaepplerek (1992, 196). Testuinguru sozial eta erlijiosoetan kulturalki ulertzen diren sinboloetatik sortzen da dantza Kaeppleren esanetan, eta informazioa eta esanahia erritual, zeremonia eta entretenimendu moduan transmititzen du. Dantza egitea giza jarduera da eta gizateriak, ia-unibertsalki bere burua adierazten du dantza eginez. Judith Lynne Hannak idatzi du (1987, 3) dantzak giza gorputzaren bidez hartzen duela forma estetikoa, eta ondorioz, dantza gorputzaren mugimenduan oinarritutako jokaera fisikoa da. Halaber, jokabide kulturala, soziala, ekonomikoa, psikologikoa, politikoa, eta komunikatiboa. Pentsamendu eta sentimenduen adierazpen sinbolikoak gorpuzten dituen euskarri fisikoa da dantza (Hanna 1987, 3–4). Sinboloen analisian hiru esanahi mota identifikatu ditu Victor Turner (1980) antropologoak: sinboloak gorpuzten dituzten protagonistek beraiek ematen dituztenak osatzen dute lehen mota; zuzeneko behaketan aritzen den ikertzaileak bigarren motako esanahiak ondorioztatzen ditu; hirugarren esanahi mota sinboloa bere egitura sozialaren testuinguruan aztertzetik eratortzen da. Testuingurua da, beraz, sinbolo bakoitzean nagusitzen den esanahia hautatzeko bahe erabakitzailea (Turner 1980, 65). Dantza, dantza bera helburu duen 'mugimendu egituratua' dela, labur eta modu irekian definitu du Anya Peterson Roycek (1977, 8) eta 'mugimenduaren lengoaiaren azaleko adierazpena' dela erantsi du Adrienne L. Kaepplerek (2006, 26). Dantzen bidez informazioa transmititzen da, hizketaren soinuak berbazko hizkuntzen azaleko adierazpenak diren modu berean. 'Dantza lengoaia kontzeptual naturala' dela dio Hannak (1987, 5), mugimendu fisikoz eta arauz osatutako sistema, egoera sozial anitzetan moldatzeko gidari direnak. Dantzak, gauzatua eta irudikatua den testuinguru sozial, kultural eta politikoak islatzen ditu. Dantza egitean ez da soilik kultura bizitzen, kultura erreproduzitu ere egiten da (O'Connor 2013, 2). Dantza esanahi sinboliko, estruktural eta semiotikoz betetako adierazpena dela, eta beraz, dantza, zenbait kulturatan, balio eta jokabide sistema osoa ulertzeko gakoa izan daitekeela dio Roycek (1977, xix). Baina hala ere, dantza ikasketak, dantzak dantzari berari buruz esan dezakeena ezagutzeko ere aldarrikatzen ditu, eta ez soilik beste zerbaitez esan 42
1. Sarrera dezakeenagatik (Royce 1977, 22). Dantzan ekintza eta kontzientzia fusionatzen dira (Hanna 1987, 3); dantzak esanahiak adierazten ditu, eta sentimenduak, erantzun fisikoak eta ideiak eragiten ditu (Citro & Cerletti 2012, 145). Bi modutan gertatzen da hori: batetik, egitura estetiko-formalak harreman sinbolikoen bidez esperientzia pertsonal eta sozialekin, esanahi kulturalekin eta balioekin lotuz; bestetik, aurreko dantzaldietan sortu diren sentimenduetara eta gorpuztutako esanahietara lotuz musika eta dantza (Turino 1999, 221). Prozesu horien bidez, dantzak gizarte balioak islatu eta aldi berean ezarri nahi diren zenbait balioren aurrean erresistentziak bideratzeko gaitasuna du (Novack 1995). Dantzaren bidezko komunikazioa gauzatu ahal izateko, ikusleek giza mugimenduari garai eta espazio bakoitzean dagozkion konbentzio kulturalak ulertu behar dituzte (Kaeppler 1992, 196). Alegia, maiz esan izan denaren kontra, dantza ez da lengoaia unibertsal bat. Kultura forma baten gramatika arauak ezagutzeak ahalbidetzen du komunikatzen ari denaren esanahia hautematea (Kaeppler 1992, 201–202). Oso azaleko geruzan ez bada, dantza ezin da ulertu dagokion dantza tradizioa ezagutu gabe. Dantza, jarduera motaren arabera hiru forma analitikotan kategorizatu daiteke (O'Connor 2013, 2): dantza performance errituala, dantza aisialdiko denbora-pasa eta olgeta, eta dantza arte adierazpena. Bereziki azken horri dagokionez, baina beste kategorietan ere bai, Clifford Geertzen (1976) esanetan, dantza esanahiz betea da, bere sortzean eragin duen sentsibilitatearekin bat egiteko aukera ematen baitu. Dantzaren bidez prozesu emozionala aktibatzen da; arreta gorputzaren mugimenduan jarriz, emozioak suspertzen dira, eta gogoeta intelektuala bigarren geruza batean gauzatzen da. Eguneroko jardunean ez gorputzaren eta ez mugimenduaren kontzientzia ez dira agerian jartzen, eta are gutxiago horien esanahiak (Sklar 2006, 99). Hain zuzen ere, Marcel Maussek (1979) eta Pierre Bourdieuk (1977) bistarazi dute barneratuta ditugun gorputz ereduak kontzientziatik kanpo aldarrikatzen direla. Iritsi gara etxera, afaltzeko zer prestatuko dugun pentsatzen ari gara, oinak mugitzen ari dira norabide egokian, eskua patrikan sartu, giltza atera, sarrailan sartu, dagokion aldera jiratu, atera ireki, sartu, eta atea atzean itxi dugu, pentsamendua afarirako osagai guztiak ote ditugun errepasatzen ari zaigun bitartean eta gorputzak egindako mugimendu guzti horietan pentsatu beharrik gabe. Bourdieuk (1977, 18) ohartarazi du 43
1. Sarrera habitusak ezkutatu egiten dituela mugimendu patroietan belaunaldiz belaunaldi transmititu diren eta gorpuztuta ditugun disposizio kultural eta historikoak, hautemate eskema sozialak eta pentsamendua. Idatzitako dokumentazioan oinarritutako historia, ahozko historia eta memoria, etnohistoria eta etnografia bat hartzen ditu dantzaren ikerketak maiz (Kaeppler 2006, 29), eta hala ere, horiekin soilik une zehatz batzuetara iristeko modua izaten da. Dantza ikasketetan, espazio eta denbora esfera bananduetan aritu izan dira etnografoak eta historialariak, erabilitako tresna metodologikoaren historia ala etnografia arabera. Zuzeneko behaketan eta ― ― dantza jardueretan inplikatuta dihardutenen testigantzak jasoz lehenak; ikertzaileak berak ekoiztu ez dituen jatorri anitzeko agiriekin lan eginez bigarrenak. XXI. mendean, batak bestea bazter uzten zuen banaketa zehatz hori desagertu egin da Theresa Jill Buckland (2006, 3) dantza historialari eta etnografoaren esanetan. Hain zuzen, Sahlinsek eta Kaepplerek (2006, 48) aitortzen dutenez, praktikak gainditu egin ditu ustez antropologia eta historia bereizten zituzten diferentzia teorikoak. Dantza ikasketetan batera eta elkarosatuz, perspektiba sinkronikoak eta diakronikoak biak aldi berean baliatuz ari dira antropologia eta historia. Horren emaitza dira 'Dantza Ikasketak' dantzaren alderdi sozial, kultural, politiko eta estetikoak aztertzen dituen diziplinarteko alorra (Reed 1998, 504). Dantza Ikasketek kultura, mugimendua eta gorputza ulertzeko tresna metodologikoak garatu dituzte, eta horien bidez, honakoak aztertu daitezke Reeden (1998, 504) esanetan: identitateen eraikuntza eta adierazpena, kulturaren politikak, ikusleen harrera, estetika eta praktika erritualak. Dantzak kultur adierazpenak eta kultura bera ulertzeko aukera eskaintzen duela defendatzen dute (Cottan & Jefferson-Buchanan 2008, 1) dantza antropologoek. Horrez gain, dantza gorputzen bidez gauzatzen den jarduera izanik, bere horretan irudi-sortzailea da. Irudikatze produkzio hori historiaren eta antropologiaren lan-tresnekin eta perspektibekin aztertzeko aukera ikusi du Bucklandek (2006, 17). Berak nazionalismoaren legatua miatzeko, eta globalizazioak duen etengabeko inpaktua eta identitate politikoen artikulazioaz galdetzeko baliatu du aukera. Dantza ikasketa modernoen aitzindarietakoa Curt Sachs (1881-1959) musikologo alemaniarra jotzen da (Kaeppler 1978) bere 'Dantzaren munduko 44
1. Sarrera historiari'20 esker. Sachsen aurretikoak dira Europan izandako folklore berpizkundearen testuinguruan hainbat ikertzailek egindako dantza bilketalanak, hala nola, Karl Müllenhoff (1818-1884) alemaniarra eta Cecil Sharp (18591924) ingelesa. Sachsek baina, artean ezagutzen ziren garai historikoetako eta gizarte garaikideetako dantzak mugimendu motaren eta forma koreografikoen arabera sailkatzeko ahalegina egin zuen (Citro 2012, 20–22). Behin dantzan formak sailkatuta, horiek herri bakoitzaren ezaugarri sozio-ekonomikoekin, kulturalekin eta sexu-generoekin erlazioak proposatu zituen. Sachsen garaikide Rudolf Von Laban (1879–1958) austro-hungariarrak, bere izenarekin ezagutzen den dantzaren notazio sistema garatzeaz gain, gorputzaren mugimendua testuinguru kulturalarekin eta nortasun psikologikoarekin erlazionatzeko proposamenak egin zituen (Kurath 1960). XX. mendeko folkloristek Cecil Sharp eta György Martin, adibidez , eta ― ― dantzaren etnologoek Jean-Michel Guilcher adibidez dantza tradizionalen ― ― bilketa-lan sakonak egin badituzte ere, dantzaren antropologia diziplinaren oinarriak jarri izana zazpi ikertzaileri zor diegu nagusiki: Gertrude Prokosch Kurath, Adrienne L. Kaeppler, Joann Kealiinohomoku, Anya Peterson Royce, Judith Lynne Hanna, Drid Williams eta Susan A. Reed. Azpimarratzekoa da guztiak emakumeak eta dantzariak direla. Silvia Citroren (2012, 19) ustez ez da kasualitatea genero sexuala, eta teoria eta praxia batzeko bokazioa bat etortzea. Gizarte zientzien hegemoniaren kontra dantzan egin eta dantzaz idazten tematu dira, eta agerian jarri dute gorputzak eta zentzumenak ez direla inondik ere arrazoiaren etsai, kontrakoa baizik, 'ezagutza, nahitaez, gorpuztutako jarduera' baita (Citro 2012, 61). Susan A. Reed (1998; 2012) eta Silvia Citro (2012) dantzaren antropologoek diziplinaren ibilbideaz egindako sintesi-lanak ditut gidari alorraren erreferentzia eta genealogia teoriko-metodologikoen laburpena egiteko. Antropologian dantza ohiko ikerketa-gaia izan da, eta Tylor, Evans-Pritchard, Radcliffe-Brown, Malinowski eta Boas aitzindariek dantza aztergai izan zuten beraien lanetan (Reed 1998, 504), arreta mugimenduan baino gehiago dantzaren funtzio sozialetan jarri bazuten ere. Aldiz, dantzaren antropologiaren amatzat jotzen den Gertrude Prokosch Kurath (1903-1992) estatubatuarrak irmoki defendatu zuen (1960, 247) dantza ikerketak egiteko beharrezkoa zela dantzan formazio praktikoa izatea, formazio akademikoaz gainera. Dantza ikustea eta dantza 20 1933an argitaratu zuen lehen aldiz alemanez, Eine Weltgeschichte des Tanzes izenburupean. (Sachs 1933) 45
1. Sarrera egitea ez baitira gauza bera. Dantza behatu duen ikertzaileak ikusitakoaren oroitzapena baliatzen du. Dantzatu den ikertzaileak, bizi izan duen eta gorputzean sentitu dituen sentsazioen memoria erabiltzen du (Sklar 2006). Memoria eta ezagutza mota desberdinak dira. Dantzak eta gorputz-mugimenduak gizarte-harremanekin lotu ditu Kurathek, eta dantzan taldearen eta norbanakoaren arteko harremanak, edo rol femeninoak eta maskulinoak nola gorpuzten diren aztertu zuen besteak beste. Kurathek ereindako bidean jorratzen jarraitu zuen Joan Kealiinohomoku (1930-) antropologo eta dantzari estatubatuarrak 1960ko hamarkadan, Roycek bezala Boasen marko teorikoan inspiratuta eta dantzaren funtzio sozialetan sakonduz bereziki (Citro 2012, 29–30). Dantza ikertzaileen begiradan antzemandako etnozentrismoa salatuz, aipagarria da Kealiinohomokuren ekarpenen artean ballet klasikoa dantza etnikoa bailitzan (1980) ikertzeko proposamena. Horren bidez, antropologian jorratu den erlatibismo kulturalaren kontzeptua dantzan aplikatuz, dantzarako mendebaldeko begiradan barneratuta ditugun aurreiritzi eta akats metodologikoak agerian jarri zituen (Reed 1998, 505). 1970eko hamarkadan teoria linguistikoetan, etnozientzian eta komunikazioen teorian inspiratutako lanak egiten hasi ziren dantzaren antropologian (Citro 2012, 38; Reed 1998, 505). Horien artean dira Adrianne Kaeppler eta Judith Lynne Hanna ipar-amerikarrak eta Drid Williams ingelesa. Kaepplerrek (1978) kultura bakoitzean esanahia duten mugimenduak ezagutu eta horiek nola baliatzen diren ikertu zuen, besteak beste kultur balioak eta egitura sozialari dagozkion esanahiak komunikatzen dituztela ondorioztatuz. Judith Lynne Hannak dantza ez berbazko komunikazio mota bat bezala ulertzea proposatu zuen (Citro 2012, 41). Dantza bizitza sozialean nola integratzen den aztertuz, egokitzapena eta integrazioan sortzen diren tentsioak bideratzen laguntzen duela
zuen.
eskola antropologikotik abiatu, eta Saussuren linguistika eta Chomskyren gramatika eraldatzailea aintzat hartuta, mugimenduaren bidez esanahiak komunikatzeko gaitasuna aitortu zion Drid Williamsek (2004) dantzari. Mugimendu sistemen kultur-arteko konparaketak egin zituen, mugimendu antzekoek testuinguru kulturalen arabera esanahi desberdinak adierazten dituztela ondorioztatuz. 70eko hamarkada horretan bertan, dantzak esanahiak adierazteko duen gaitasunean urrats bat harago emanez, Anya Peterson Royce (1977, xix) dantzari eta antropologo estatubatuarrak dantza identitate sinbolo boteretsu moduan aztertu zuen. 46
1. Sarrera Aitzindariek oinarriak jarri ondoren, dantza ikasketen ugaritzea eta diziplinaren errotzea 1980ko hamarkadaren erditik aurrera etorri da. Mugimendua, gorputza eta kulturaren arteko harremanak, eta dantzaren alderdi politikoak aztertzeari ekin diote (Reed 1998) dantzaren antropologoek. 'Musika', 'antzerkia' edo 'dantza' kategorien konnotazio etnozentrikoak saihestu nahirik, etnomusikologoak 'soinua' erabiltzen hasi dira musika baino gehiago eta Victor Turneren (1980) eraginez 'performancea' nagusitu da antzerkiaren ordez. Performancearen bidez, gizabanakoak akzio sinbolikoen bidez gauzatzen du bizitza publikoa, metafora eta paradimen bidez arizaleen baitan forma hartzen dutenak (Fernández de Larrinoa 1997, 21). Dantzan, Brenda Farnellek gorputz adierazpena eta hitz bidezko komunikazioaren arteko harremanak jorratu ditu, eta Lowell Lewisek berriz, gorputz-mugimenduak testuinguruen arabera esanahi desberdina hartzen duten zeinu moduan aztertu ditu (Citro 2012, 42; Reed 1998, 504). Gorputzaren eta mugimenduaren bidez, dantzariek identitateak sortu eta eraldatzen dituztela (Reed 1998, 527) erakutsi dute dute dantza ikertzaileek. Horrez gain, gorputza entitate bakandua denik ukatu da dantza ikasketetan, eta dantzaren bidez gorputz aniztasuna ekoizten dela agerian jarri da. Dantza ikasketen ibilbidea aztertuta, erabilitako estrategia metodologikoak hiru multzo nagusitan sailkatu ditu Citrok (2012, 48). Lehen multzoan ekitaldien eta performanceen testuinguruen araberako dantzen eta formen deskribapen zehatzak egiten dituztenak sartu ditu. Ann Hutchinsonek laurogei notazio sistema baina gehiago kontabilizatu ditu (Álvarez 2006, 139) mendebaldeko dantzaren historian. XX. mendean, dantzaren notazio sistemen artean aipagarriak dira Laban, Benesh, Islas edo Roycek garatutakoak. Deskribapen sistema hauen bidez dantzetan izaten diren aldaketak identifikatu eta aldaketa horietan eragin duten faktoreak aztertzeko aukera izaten da. Lan xehe eta luzeak izaten dira dantzen notazioak, eta Roycek (1977, 72) aitortzen du kasu gehienetan, galdera zehatzei erantzuteko behar den informazioa baino askoz gehiago sortzen dela deskribapen hauetatik. Bestalde, bideo grabaketaren hedapenak apaldu egin du notazio sistemen erabilera. Hala ere, dantzaren deskribapen metodoak defendatzen dituztenek argudiatzen dute ikusentzunezko grabaketak ez duela notazioa ordezkatzen (Álvarez 2006, 147), musikaren soinu grabaketa partitura ordezkatzen ez duen modu berean. Dantza ikasketetan baliatu diren metodologien bigarren taldean dantzageneroen eta mugimenduaren genealogien historia aztertzen dutenak bildu ditu 47
1. Sarrera dantzaren antropologo argentinarrak (Citro 2012, 53–57). Dantzariak mugitzeko modu zehatz horretara ekarri dituen arrazoiez (Kurath 1960) galdetzen dute besteak beste Franz Boas, Gregory Bateson eta Margaret Mead antropologoen eragina duen korronte honetan. Hirugarren multzoan dantzen funtzioak, helburuak eta ondorioak aztertzen dituztenak aipatu ditu Citrok (2012, 57–60). Modu batera edo bestera mugitzeak zein ondorio dituen erantzuten saiatzen dira joera honetan. Horretan ere Bateson eta Mead antropologoek irekitako bideak emankorrak izan dira, Islas edo Citro bera bezala, dantza berezitu diren antropologoentzat. Ikerketa helburuak betetzeko ongien egokitzen diren tresna metodologikoekin hornitzeko dizplinen elkar-osagarritasuna bilatzea gomendatzen du Ramon Pelinski etnomusikologoak (1997). Antropologia eta historia, eta horiekin batera analisi koreografikoa, teoria kritikoa eta kultur ikasketak jorratu dituen Janet O'Sheak, Indiako dantza klasikoa ikertzeko egindako hautu metodologikoaz esandakoak (2006, 126) hitzez hitz nire egiten ditut lan honetarako: 'Dantzari eta kultura historialari moduan idazten dut batez ere; iraganeko estrategia koreografikoak eta politikoak ikertu ditut gaur egungo praktikei buruz informatzen gaituzte eta'. Pentsamendu antropologikoaren ibilbidea lagungarri zait dantzaren estetikari, teknikari eta gorputzari erlatibismo kulturalaren prebentzioaz begiratzeko. Tartean dira dantza praktika sozial eta politikoekin harremanetan ulertzen duen Adrienne Kaeppleren dantzaren teoria antropologikoa (1978) eta Pierre Bourdieuk (1991) gorputz dantzariaren eraikuntzaz egindako ekarpenak. 1.4.2 Nazio- eta genero-identitateak dantzan Bere horretan gozatu edo bizi daitekeen gorputz praktika da dantza, baina aldi berean ageriko ekintza sinbolikoa eta beste zerbaiten ordezkaria ere da. Dantza identitate sinbolo boteretsu moduan ikertzen aitzindaria izan zen 1970eko hamarkadan Anya Peterson Royce (Citro 2012, 41). Dantzaren adierazpen gaitasun horri begira, 'gu' eta 'besteak' gorputz mugimenduaren arabera bereizteko gaitasunaz ohartu zen Deidre Sklar (2006, 111) dantza ikertzailea Pueblosen (New Mexico, AEB) dantzaldi batean emakume batek esandako goiko hitzei esker. Dantza mugimenduetan keinu ñabardura zehatzetan bat zetozen dantzariak bere komunitateko kidetzat zituen, baina 48
1. Sarrera mugimendu horiek, estilo eta zehaztasun handiarekin erreproduzitzen ez zutenak arrotzak ziren. Ikasketen eta entrenamenduaren bidez barneratzen dira dantza estilo zehatzak (Lucio & Montenegro 2012, 205). Ikasketak jokabide eskema berriak eskuratzeko bidea eskaintzen du, eta entrenamenduak, errepikapenaren bidez jokamoldeak finkatu egiten ditu. Hainbat kulturatan, identitatea dantza eta gorputz adierazpen estilo zehatz bati lotuta ageri da. Gorputz adierazpen estilo zehatz horren ezaugarrietan Pierre Bourdieuk (1991) proposatutako habitus kontzeptuaren bidez sakondu daiteke. Habitusaren baitan, bizitza-esperientziei esker barneratuta ditugun jarrerak, trebetasunak eta dohainak, eta pilatutako kapital kulturalaren gorpuzte fisikoa biltzen ditu Bourdieuk. Mugimendu sistemak ere habitus sortzailetzat (Citro & Aschieri 2012, 10) har daitezke, eta horiek identitateak eratzeko oinarri gertatzen dira. Identitatea, dantza tradizionalaren zeremonialari begira ari den komunitateko kideek, errepikapenak behin eta berriz gertatzen diren bitartean eta iraganeko oroitzapenez betetako orainaldian, oharkabean eta gogoeta aurretik partekatzen duten sentimendua dela dio Ramon Pelinskik (2011, 411): 'Dantza dantzatzea partekatutako oroimen moduan agertzen da, gogora ekartze, oroitzapen eta ahanzturaren sentipen hori herriaren iraganera proiektatuz'. Dantzak identitate etnikoak, nazionalak eta genero nortasunak sortu, esanahiz eraldatu eta zalantzan jartzen laguntzen duela agerian jarri dute Silvia Citrok eta Patricia Aschierik (2012, 11). Identitatearen merkantilizazioa eta identitatearen industria, unibertsaltasuna eta partikulartasunaren artean bitartekaritzaz beteta dagoen tentsio horren adibide esanguratsua dela defendatu dute John L. Comaroffek eta Jean Comaroffek (2011, 45) . Azken urteotan sentimenduek generoa eta nazioa kategoriak egituratzeko duten garrantzia azaleratu da emozioen historiaren (Rodríguez 2014; Freire 2015; Frevert 2014) bidez. Gorputzaren hautematea eta adierazpenari hertsiki lotuta dauden neurrian, sentipenak genero ikuspegien eta sexu-diferentziaren konfigurazioan oinarrizko osagai dira. Giza bilakaeran emozioek duten garrantziaz ohartuta, emozioak testuinguru kultural batean nola kokatzen, barneratzen, negoziatzen eta bizitzen diren aztertzera jo dute ikertzaileek (Rodríguez 2014, 13). Emozioen azterketa hainbat kontzeptu garaikide ulertzeko ezinbesteko aztergaitzat jotzen du Birgit Aschmannek (2014). Zehazki modernitatearen aurreko diskurtsoetan emozioek jokatutako papera aztertu du 49
1. Sarrera eta emozioak aintzat hartu gabe eraikitako narratibak eztabaidatu ditu, modernitatearen ulermen on batera sentipenen alderdia kontuan hartu behar dela aldarrikatuz (Aschmann 2014). Horrela, nazio-identitateak sentimenduen esferan gorpuzten diren neurrian, emozioen historia tresna eraginkorra gertatzen ari da feminitate eta maskulinitate nazionalak aztertzeko. Genero- eta nazio-diskurtsoen arteko harremanak aztertuz Nira Yuval-Davis eta Floya Anthiasek ondorioztatu zuten nazioa emakume irudien bidez errepresentatzen zela maiz (Andreu 2017a, 24–25). Horrela, diskurtso nazionalistak emakumeei lau modutan egiten ziela erreferentzia ikusi zuten: emakumeak komunitate nazionalaren muga moral bihurtzen zituela nazionalismoak, nazioaren ugalketa biologikoaren eta kulturalaren ardura ezartzen zuela emakumeen gain, eta azkenik, emakumeek borroka nazionalistetan nola parte hartu zezaketen mugatzen zitzaiela. Beraz, nazionalismoak emakume eta gizonen arteko botere harremanak egituratzen duen boterea agerian jarri zen. Izan ere, nazioaren mugak, genero-harremanak arautzen zituzten markoak bezala, beti eztabaidan izan ziren (Andreu 2017b, 15). Proiektu nazionalistetan genero harremanak osagai funtsezkoa izanik, mugimendu moderno horietan maskulinitate ideal arauemailea eraikitzeko borondatea nabarmentzen da (Aresti & Martykánová 2017, 11). Historiak agerian jarri du emakumeen eta gizonen bizitza-asmoak, iruditeria kolektiboa eta portaera kodeak errotzen dituzten gizarte, kultura eta genero baldintzak daudela (Nash 2014, 15). XX. eta XIX. mendeak oparoak izan dira arketipo femeninoen eta maskulinoen eraikuntzan eta eraldaketan. Hala ere, Mary Nashek (2014, 15) ohartarazi du historiografiak ez diola behar adina erreparatu arketipoek genero desberdinkeriak elikatzeko duten gaitasunari. Feminitate eta maskulinitate arketipoek sostengatzen dituzte bizitza-ibilbide, egitasmo eta hautuak gauzatzen dituzten gizonezko eta emakumezkoak. Mekanismo kulturalek garrantzi handia dute gizonezkoen nagusitasuna eta feminitate eta maskulinitate eredu ezarriak dituzten genero-sistemaren iraupenean zein eraldatzean (Nash 2014, 17). Baina kultura eraldaketa prozesu horietan eragitea zailtzen duten gizarte-kontrol mekanismoak gora-behera, Mary Nashek (2014, 17) erakutsi du emakumeek eta gizonek badutela gaitasuna feminitate eta maskulinitate ereduen narrazio sorkuntzan eragiteko. Teoria feministak eta nazionalismoaren irakurketa postkolonialak elkar elikatu egin dira azken hamarkadetan, eta horren emaitza da nazio- eta genero50
1. Sarrera identitateen eraikuntza, elkar-gurutzatzen diren prozesu moduan ulertzea. (González-Abrisketa 2016, 48; Ugalde 1996). Adibidez, gorputz-nazionalaren eraikuntza emakumeek duten zeregina azpimarratuz, nazio eta nazionalismo prozesuak ulertzeko genero-harremanek duten garrantzia agerian jarri du Nira Yuval-Davisek (2004). Nerea Arestik (2014a, 74) berretsi du: "historian zehar generoak paper garrantzitsua jokatu du identitateen eraikuntzan". Identitatea botere-harremanen testuinguru historiko-sozial zehatzen ondorio moduan azaldu du David Cordobak (2003, 94). Norbanakoak hainbat talde eta prozesutan batera izaten dira eta, besteak beste elkarri eraginez egituratzen dira nazio- eta genero-identitateak. Herri bat nazio batean batzeko prozesua konplexua da, eta besteak beste, gizonezkoek gorpuzten dituzten sinboloen errepikapenek eta genero-identitateen arteko tentsioek parte hartzen dute prozesu horretan (Sharp 1996, 107). Generoa eta nazionalitatea subjektu garaikidearen identitatearen osagai esanguratsuak direla argudiatu du Joanne Sharpek (1996, 106–107), eta identifikazio anitz horiek ezin dira geruzetan bereizi, alegia, ezinezkoa dela identitatearen alderdi bat jariatzea, sexua edo nazionalitatea adibidez, beste alderdi batzuetatik (posizio sozioekonomikoa, arraza, nazionalitatea, e.a.) independenteki aztertzeko. Beraz, garai eta toki bakoitzean genero-identitateak eta identitate nazionalak modu desberdinetan egituratzen dira. Zenbait testuingurutan beste batzuetan baino gordinago ageri da generoak identitateen eraikuntzan jokatutako rola. Adibidez, Olatz Gonzalez-Abrisketak pilota-jokoa, euskal kirol nagusitzat jo dena, erabili du azaltzeko "nola sortu eta erreproduzitzen den identifikazioa metonimikoa gorputz maskulinoaren eta euskal komunitate imajinatuaren artean" (2016, 45). Dantzan bezala, pilotan egindako identifikazio horren bidez emakumeak jardueratik eta frontoi-plaza espazio publikotik baztertzen dira. Nazio- eta genero-identitateak, biak batera, elkar-eraginez eta dantzaren bidez egituratzen ikusteko aukera dugu euskal dantzari buruzko historia honetan. XIX. mendetik mundu osoko talde etniko eta nazioen egituratzean dantza eta musika identitate sinbolo indartsuak izan dira (Reed 1998, 510). Identitatea ezezik, dantza ideologia nazionalistak eta subjektu nazionalak sortzeko tresna boteretsua dela dio Reedek (1998, 511). Maiz, erretorika politikoa eta eztabaida intelektualak baino eraginkorragoa gertatu baita zeregin horietan dantza. Dantzak sinbolo nazionalak adierazteko daukan gaitasun emozionala da Reeden (1998, 513) iritziz horren azalpena. Hainbat komunitatetan, eta bereziki nazio51
1. Sarrera egituratzea kolokan edo tentsioan direnetan, dantzariak nazioaren ordezkaritzat hartzen dira, eta dantza konplexu eta zehatzen lanketaren bidez, iragan idealizatuaren jarraipentzat hartzen dira. Identitate kolektiboa dantzarien gorputzetan adierazten da, komunitatea emozionalki trinkotuz. Identitateak eta ondare kulturalak norabide bikoitzean eragiten diote elkarri Comaroff eta Comaroffen hitzetan (2011, 57): ondare kulturalak berorren jabetza dutenen identitate bereizgarria osatzen du, eta bitartean, beste alde batetik, identitate hori bera da ondareari izaera kulturala ematen diona. Dantzak subjektu-nazionala eraiki eta sinbolo identitario bihurtzeko duen gaitasun horren kontzientzia ekarri du hainbatetan estatu erakundeak dantza nazionalak sustatu eta eraldatzeko lanetan inplikatu izana. Mundu osoko kultur nazionalen garapenean, proiektu politikoak zein ezarritako estatuek nekazarien eta herritar xumeen kultura praktikak bereganatzeko estrategiak dokumentatu dira (Reed 1998, 511), talde etniko baten hegemoniaren adierazgarri izateko edo baita aniztasun kulturalaren erakusgarri izateko ere. Homi K. Bhabhak (1990) 'Fikzio fundatzaile' izendatzen dituen horietan, tradizio nazionalen jatorriak kidetza eta ezartze jarduerak izan daitezke, zein gaitzeste, baztertze eta liskar kulturaleko tarteak ere. Dantza eta nazio-identitatearen arteko harremanak aztertu dituzten ikerketetan erabili diren perspektibak laburbildu zituen Susan Reedek orain 20 urte egindako "The politics and poetics of dance" (1998) lanean. Reeden esanetan, zenbait ikerketek dantza kultura nazional moduan nola 'objektibatzen' diren arakatu dute; badira "artea" kategoriaren politikaz arduratu direnak; tradizioaren berreraikitzeaz jorratu dutenak; genero, etnia eta klase estereotipoen berrindartze eta eztabaidatzeak ikertu dituztenak; tradizioaren eraldaketan dantza lehiaketek jokatutako rola aztertu dutenak; dantza eta nazioidentitateen oihartzun anitzi begiratu dietenak; eta badira baita ere, dantza praktikak etnien arteko harremanei buruzko iruzkin sozial konplexu bezala irakurri dituztenak. Europako dantzak ikertu dituzten hainbat koreologok dantzen egitura koreografikoak deskribatzeari lehentasuna eman diote, baina badira folklore dantzak praktika nazionalista moduan aztertu dituzten lanak ere (Reed 1998, 510). Dantzak mugimendu politikoekin dituen harremanen ikerketa mota desberdinak egin dira munduaren luze-zabalean. Ikerketa horietako batzuk prozesu kolonialetan dantzak jokatutako funtzioa aztertu dute; beste batzuk, nazio-estatuen eraikuntzan eta kontinente desberdinetako talde etnikoen berrindartzean dantzaren rola zein izan den ezagutu nahi izan dute (Citro 2012, 52
1. Sarrera 45). Folklorearen kontzeptualizazioa eta folklorismoarekiko errezeloek dantza tradizionalaren ikertzaileei prebentzio metodologikoak ekarri dizkie azken hamarkadetan. Folklorismoa ideia aurretik eztabaidatua izan bazen ere, 1960ko hamarkada hasieran Hans Moseren (1962) artikulu batek eragindako eztabaidaren emaitza da 'folklorea' eta 'folklorismoa' terminoen arteko bereizketa. Eztabaida horren ondorioak eta folklorismo kontzeptuaren nondik norakoak Josep Martik (1996) eta Luis Diaz G. Vianak (2002) egindako laburpenen bidez jaso ditut. XIX. mende bukaeran, desagertzen ari zen nekazarien munduarekin lotutako kultura tradizional baten kontzientziak eragin zuen folklorearen instrumentalizazioa, eta honenbestez, 'folklorea folklorismoan eratortzea' (Martí i Perez 1996, 11). Une historikoa nazionalismoen gorakadarekin bat etorri zen, izan ere, nazionalismoek, bai jarrera zentralista eta homogeneizatzaileekin, bai indar erregionalistekin, folklorean lehengai ugari aurkitu zuten proiektu politikoak sostengatuko zituzten identitate kolektiboak babesteko, noranzko bateratzailean zein zatitzailean. Lehen bultzadan folklorismoa bereziki interes nazionalistei erantzunez erabili bazen, 'folklorismoa gaur egun fenomeno iaunibertsala da' (Martí i Perez 1996, 14). Kultura tradizionalaren adierazpen bat bere testuinguru soziokulturalean folklore moduan identifikatuz gero, adierazpen hori bera beste testuinguru batean eta beste funtzionalitate batekin agertzen denean folklorismo izatera pasatzen da. 'Folklorea bizipena bada, folklorismoa bizipenaren bizipena da' (Martí i Perez 1996, 23). Folklore kontzeptua tradizioarekiko jarraitasun bat iradokitzen baldin badu, folklorismoak jarraitzeko borondatearekin du zerikusia. Tradizional izateko hautatu den kultura alderdiez gizarte modernoak egiten duen erabilera da folklorismoa. Oro har, kultura tradizionala positiboki interpretatzen du gizarte modernoak, eta oro har, zerbait 'tradizionaltzat' jotzeak ontzat hartzen diren balioak eransten dizkio. 'Tradizioaren kontzientzia hori, aldez aurreko balorazio positiboa eta tradizio horren erabilerari eman nahi zaion asmo zehatza' (Martí i Perez 1996, 19) dira folklorismoaren oinarriak. Folklorizazioaren ondorioz, produktu kulturalari berari hainbat eraldaketa egiten zaizkio maiz (Martí i Perez 1996, 75–82). Ohikoak ez diren ikusleek kontsumitzeko sinplifikatu egiten da zenbaitetan, eta beste zenbaitetan, justu aurkakoa, berez soila den produktua jantzi eta zaildu egiten da ikusgarritasuna 53
1. Sarrera eman nahirik. Ohikoa da, halaber, identitate lokala sendotzeko inguruko tradizioetatik bereizten dituen ezaugarrietan arreta jarri eta horiek indartzea; beste zenbaitetan, ordea, antzekotasunak indartu eta partekatzen diren ezaugarriak nabarmentzen dira batasun irudia eman nahirik. Arrazoi bat ala beste izan, erritualak etengabe aldatzen direla dio Luis Diaz G. Vianak (2002, 14), 'berariaz egingo dira tipikoago, bitxiago, bisitariaren begietara harridura bilatuz, mantentzen eta gauzatzen dituztenek baitakite horixe dela saltzen duena'. Folklorizazioaren bidez egiten diren aldaketen artean ohikoa da kultura tradizionalean ez zegoen perfekzio teknikoa, baina kontrakoa ere gerta daiteke, alegia, tradizioa biluztea, aldez aurretiko ezagutzarik ez dutenek ere parte hartzeko aukera izan dezaten. Folklorizazio prozesuaren ageriko ondorioetako bat produktua finkatzea da. Behin folkloriko moduan kategorizatuta, bere aldakortasuna mugatu egiten da eta bere formulazio posibleetako bat kontsolidatzen da, hori bera jatorrizko bertsiotzat edo benetakotzat jotzen da, eta gainontzeko aldaerak eta aukera 'tradizioaren aurkako' direlakoan gaitzetsi egiten dira. Ondorioz, formak finkatu eta tradiziozko musika eta dantzaren ezaugarri nagusietakoa desagertu egiten da: bere aldakortasuna (Martí i Perez 1996, 95). Aldaketa hau produktuaren izenean ere antzematen da. Aurretik 'kanta' edo 'dantza' besterik ez zena, behin folklorizatuta 'kanta tradizionala' edo 'dantza tradizionala' izatera pasatzen da. Zenbait dantzek denboran luze irautea, belaunaldi aldaketak gaindituz, esanahi eta balio sozialak ordezkatzeko identitate sinbolo moduan aitortzen zaien funtzioarekin lotuta dago (Citro 2012, 35). Iraute horretan, dantzek gorpuzten duten iruditeriarekin bat etortzeko eraldaketak egiteko aukera izaten dute dantzariek, estatu-nazioek kultur politiken bidez erabiltzen dituzte, eta merkatuaren interesen arabera (turismoa, adibidez) baliatzen dira (Comaroff & Comaroff 2011, 47). Prozesu konplexu horien ondorioz, iraganeko dantzek iraun dezakete edo zeinu identitario moduan berregin daitezke, eta aldi berean dantza berriak garatu daitezke (Citro 2012, 35), unean uneko aldaketa sozio-ekonomiko eta kulturalekin, eta gorputzaren joera estetika berriak barneratuz. Comarofftarrek gordin ohartarazi dute (2011, 48–49) identitate etnikoaren ustiapen komertzialak autoparodia eta debaluazioa dituela ondorio. Identitateen eraikuntza narrazioen bidez gauzatzen da. Narratibak orainaldian sortzen dira, horien bidez iraganaren berrirakurketak egin eta etorkizunera proiektatzen dira (Sánchez 2000a, 343). Narratibak ez du soilik munduaren berri 54
1. Sarrera ematen. Mundu egin egiten du kontatzeak berak. Gauzak, gertaerak, ekintzak, ideiak izendatzean jartzen dizkiegun izenek beraiekin dakarten esanahieremuarekin osatzen eta mugatzen dira. Margaret Bullen antropologoak adierazi (2016, 42) bezala, 'Izena ematen diogu errealitateari, hura harrapatu nahirik, eta izena ematearekin aldatu egiten dugu, moldatu'. Testuinguru historikoen narrazioak kultura, nazio-ondare, tradizio, herri-historia edo ahozko historia moduan eraikitzen dira (Buckland & Buckland 2006, 14). Indiako Bharata Natyam dantza tradizioa aztertzerakoan, Janet O'Sheak (2006, 133) ikusi du dantzari bakoitzak narratiba historikoak baliatu dituela bere dantzakera legitimatzeko. Erregionalismoa, nazionalismoa, kasta, klase eta genero-identitateekin lotzen du Bharata Natyam dantzari bakoitzak dantzakeran egindako hautu formala. Konstruktu horiekin sortzen diren loturak eta iraganeko testuinguruak orainaldian baliatzeko ahaleginak, norbanakoen eta komunitateen identitate premiei eta nahiei zerbitzatzen diete. Identitateak, sorkuntza narratiboen bidez eraiki eta horien bidez mantentzen dira, saihestezinak diren aldaketak eta kontraesanak narratibitatearen bidez gaindituz. Sanchez Ekizak (2000a, 343) azaldu duenez, identitateak denboran eraikitzen dira narrazioaren bidez; zeregin horretan ohikoa da musikak eta dantzak presentzia nabaria izatea, gorputzak eta gogoak batera parte hartzen duten praktika biziak baitira. Iragan bat eta folklore nazional moduan aurkeztu daitekeen adierazpen bereizi bat izateak erakunde nazionalen bidez legitimatu eta sustatzeko aukera eskaintzen du. Dantza, kulturaren adierazpen gorpuztua izanik, bereziki tresna eraginkorra da musika, janzkera, gorputza eta mugimenduaren erabilera konbinatuaren bidez taldearen berezitasunak indartu eta adierazteko, eta identitate nazionala irudikatzeko. Dantzaren ikusgaitasunak, agerikotasunak, tradizioen asmakuntzetan baliatzeko bereziki egokia egiten du HughesFreelanden (2006, 71) ustez, itxurek errealitate kulturala sinbolizatzen baitute. Oroimen nazionala eraikitzen paper garrantzitsua jokatzen du dantza tradizionalak (Maners 2006, 78). Folklore emanaldien bidez sortutako oroimen sozial horiek Hobsbwamek definitutako 'asmatutako tradizioak' elikatzen dituzte Lynn D. Manersen (2006, 80) esanetan, errepikapenaren bidez iraganarekin jarraipenaz transmititzen duten zenbait balio eta arau barneratzea bilatzen baitute. XIX. mendearen bukaeran eta XX. mende hasieran, bai Europan eta bai Europako estatuek munduan barrena zituzten kolonietan nazionalismo kulturala suspertzearekin batera, dantzak presentzia handia izan zuen hainbat kultura 55
1. Sarrera etnikoren eta nazionalen eratzean (Reed 2010, 5). Kultura nazional 'tradizionalak' berpiztu eta ondare kultural bateratuak sustatu zituzten sortu berriak ziren edo eratze-prozesuan ziren hainbat nazio-estatuk (O'Connor 2013, 19). Adibidez, Susan O'Connoren (2013, 18) esanetan, dantza eta nazionalismoaren arteko lotura agerikoa da Irlandar dantzari buruzko literaturan, XIX. mende bukaeran, beste hainbat tokitan bezala, mugimendu kultural nazionalista sortu baitzen Irlandan, The Gaelic Revival edo Berpizkunde Gaelikoa izenarekin ezagutzen dena. Indian, bharata natyam dantza-tradizioak eraldaketa handiak izan ditu XX. mendean (O'Shea 2006, 124), hainbat ezaugarri berriak ditu, izena bera pasa den gizaldian ezarritakoa da, eta ustez 'tradizionalenak' diren koreografiak ere ez daude erabat finkatuta. 'Irudikatutako komunitatea' kontzeptuarekin azaldu du Benedict Anderson (2006) historialariak kultura eta politikaren artean eratzen diren hainbat lotura. Elkar ezagutzen ez duten eta inoiz elkar ezagutuko ez duten herritarren artean lotura sentipenak eratzen dira irudikatutako komunitatearen kidetasunaren bidez. Lotura horiek bereizgarriak diren sinbolo eta praktika kulturalen bidez ezartzen dira (O'Connor 2013, 19), hala nola hizkuntzaren erabilera, erlijio praktikak, kirola eta dantzaren bidez, besteak beste. Andersonen iritziz, kultur sustapena politikoaren aurretikoa eta eragilea da. Kultura eta nazioaren arteko harreman horren azpian Herderen pentsamenduaren eragina dagoela argudiatzen du Susan O'Connorek (2013, 19). Nazio bakoitzak nortasun bereizia izatearen ideia Herderri zor zaiola dio ikertzaile irlandarrak. Nortasun hori hizkuntza, musika eta gorputz lengoaiak ―keinu, mugimendu eta dantza ― komunikazio tresnen bidez adierazi daiteke XVIII. mendeko pentsalari alemanaren arabera. Nortasun bakun hori herri kulturan, batez ere modernitateak usteldu gabe eta naturatik gertu diren nekazari eremuetan antzeman liteke Herderren iritziz. Ondorioz, tradizioa gorpuzten duten herritarrak aurrez aurre jarriko ditu modernitatea eta berrikuntzak bere egiten dituztenekin. Tentsio hori gatazka bihurtu zen eta dantza-tokiak guda-zelai XX. mende hasieran, bai Irlandan (O'Connor 2013, 20) eta bai Euskal Herrian (Ormaetxea 1927; Bidador 2005; Sánchez 2000a) ere, besteak beste. Nazioen eraikuntzari buruzko teoria nagusiak lau multzo nagusitan laburbildu zituen Anthony Smithsek (Smith 2000; Márquez 2011, 570). Teoria modernisten multzoan nazioak modernitaterekin lotutako produktutzat jotzen dituztenak sailkatu zituen; nazioen oinarriak denboran irauten dutela defendatzen dutenak iraunkortasunaren teorien sortan bildu zituen; nazioak iraganeko osagaietan, 56
1. Sarrera hala nola arraza, odola edo familia, oinarrituta eraiki eta irauten dutela proposatzen duten ikuspegiak osatzen dute hirugarren multzoa; laugarren sortan nazionalismoaz teoria orokorrik egiteko asmorik gabe, eremu zehatzei dagozkien kultur arazoak azaltzen ahalegintzen diren egile postmodernoen lanak jaso ditu Smithek. Nazionalismoa, 'nazioak osatzeko prozesua' hitzekin definitu du Anthony Smithek (2000, 329), eta horrela ulertzen da lan honetan, munduaren nazio-antolaketa 'naturala' defendatzen duten ikuspegietan ez bezala. Nazionalismo sukartsua agerikoa gertatzen dela, baina horren parean, ordena politikoaren erreprodukzioan laguntzen duen nazionalismoa arruntaren garrantzia eta berori ikertzearen interesa nabarmendu du Michael Billigek (1995). Nazioaren eraikuntza ekintza entzutetsu eta diskurtso handiek adina, eguneroko jarduera soil eta arruntek egiten dutela defendatzen du Billigek: hala nola ikurnazionalen erabilerak eta nazioaren batasunarekiko erreferentziak, besteak beste. Nazionalismo arrunt horren ekintza soilen artean kokatzen dugu dantzaren erabilera nazio-eraikuntzan. XX. mendeak aurrera egin ahala ere, gerra hotzaren garaian, dantza etorkizuneko gizartea eratzeko sinbolo politikotzat baliatzea ageriko estrategia izan da ekialdeko Europako estatu taldeen jardueran (Buckland & Buckland 2006, 14; Maners 2006, 75). Argentinan, XX. mende erdialdean, Juan Domingo Peronen aginte garaian, dantza tradizionalak kultura nazionalaren osagai zirela aitortuz, estatu-erakundeek horien transmisioa eta sustapena babestu beharra aldarrikatu zuen presidenteak berak (Benza Solari et al. 2012, 173). Tradiziozko kultura nazionala eraikitzeko folklore bilketak sustatu, herri musika eta dantzen ikerketa eta irakaskuntza institutu estatalak sortu eta dantza nazionalen bildumen argitarapenak bultzatu ziren (Citro 2012, 22–23). Nazio-proiektuak sendotzeko asmoz folklore bilketak eta sustapen lanak bultzatu direnean, dantzak identitate etniko eta nazionalak gorpuzteko ezaugarri batzuk indartu eta beste batzuk itzalperatzeko estrategiak erabili dira. Uday Shankar dantzari hinduaren nazionalismoa aztertu ondoren, Erdmanek (Reed 1998, 508), salatu du, maiz, estrategia horietan aritzen diren dantza ikertzaileak konplize izaten direla. Teresa Buckland (2001, 49) ohartu da, dantzek jatorriz kokapen zehatz bat izan arren, behin folklore biltzaileek jasota eta hautatuta, maiz nazioaren ondaretzat jotzen dituela berpizkunde mugimenduak. Horrela, tokian tokiko taldearen eta herritarren adierazpen bereizgarri ziren dantza horiek dantzatzeko eta erakusteko eskubidea partekatua izatera pasatzen da, eta berpizkunde mugimenduaren kideen eskutik jatorrizko denbora eta espazio eremuak gainditu 57
1. Sarrera eta mugarik gabe, han eta hemen interpretatzen hasten dira. Euskal dantzetan badira zenbait kasu non dantza tradizio lokala nazio-ondare izatera pasa den, eta errepertorio horren erabilera eskubidea de-facto jabetza partekatua bihurtu den. Horien artean nabarmenena ezpata-dantza izen generikoarekin zabaldutakoa da. XIX. mende bukaera arte soilik Durangaldean dantzatzen zen dantzari-dantza nazio-ondare bihurtzeko errepertorio egokitzat jo zuen Eusko Alderdi Jeltzaleak (Sánchez 2005, 182), eta Eusko Gaztediaren bidez jatorrizko dantza-eremua gainditu, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat herritara hedatu, eta nazio-ondare kontsiderazioa jasotzera pasa zen XX. mendearen lehen herenean. Jabetze dinamika hauek jatorrizko komunitateetan dituzten eraginak aztertzea urri egin den ikerketa dela aipatu du Susan Reedek (1998, 513). Alegia, dantza errepertorioez jatorrizko eskualdeetako kide ez direnak jabetu eta funtzio sinboliko berriekin beste testuinguru batzuetara hedatzeak tokian tokiko komunitateetan dituzten ondorioak ikertzeko gonbidapena egin du. Praktika kulturalak nazio-sinbolo bihurtzeko estrategietan etekin handiak eskaini ditu tradizio kontzeptuaren erabilerak. Aldi berean, 'herri kultura' eta 'tradizio' izendatutakoak bat etortzeak eragin ditu berpizkunde mugimenduetan koherentzia erronka zailenak. 'Tradizioa prozesu bat da, ez gauza bat' ohartarazi du Felicia Hughes-Freelandek (2006, 55). Eric Hobsbawm eta Terence Rangerek (1983) erakutsi dute herri eta tradiziozko praktikak nazionalismo kulturalera uztartzeaz gain, maiz praktika horiek jarduera tradizional moduan eraikiak, asmatuak izan direla. 'Tradizioaren asmakuntza' terminoarekin (Hobsbawm & Ranger 1983) prozesu mota bat definitu zuten, berriki asmatutako jardueraz osatutakoa eta bere kulturaren baitan historia luzekoak bailiran aurkezten dena. Tradizioen izaera erritual edo sinbolikoa azpimarratu zuen Hobsbwamek (1983a, 1), eta errepikapenaren bidez balioak eta jokamoldeak barneratu eta iraganaren jarraipena irudikatzen dela azaldu zuen. Tradizioak formalizatzea baina, gizarte tradizionaltzat jotzen direnetan adina, modernotzat jotzen direnetan gertatzen dela gaztigatu zuen Hobsbwamek (1983a, 5). Komunitate batekiko kidetza sentipen emozional eta sinbolikoa sustatzean datza tradizioen asmakuntzen gakoak (Hobsbawm 1983a, 11). Tradizioa kontzeptua bi eratan ulertu eta erabiltzen da Richard Baumanen (1992, 31) esanetan: batetik, kultura osagai bereizgarri bat denboran zehar transmititzeko prozesua izendatzeko erabiltzen da; bestetik, prozesu horretan bertan transmititzen diren osagaiak eurak izendatzeko erabiltzen da. Folklore 58
1. Sarrera elementu bat tradizionaltzat hartzean denboran jarraitasuna aitortzen zaio, iraganean errotuta baina orainaldian presente dena, objektu natural bat moduan. Tradizioaren ikusmolde naturalista horren aurrean, tradizioa sinbolikoki orainaldian gauzatzen dela azpimarratzen duen perspektiba garatu da. Ikuspegi berriaren arabera, tradizioa eraikuntza selektibo eta interpretatzaile moduan ulertzen da, iraganaren interpretazioen eta orainaldiko ezaugarrien arteko loturen sorkuntza sozial eta sinboliko bezala (Bauman 1992, 31). Asmatutako tradizioak (Hobsbawm & Ranger 1983) kontzeptuaren bidez kultura praktikez egindako irakurketa kritikoa lagungarri gertatu da iraganaren irudikatze prozesu horiek nola egituratzen diren ulertzeko. Tradizioa interpretatiboki ezarritako esanahi moduan ulertzen duen ikuspegi hau, lagungarri da folklorea bera eraikuntza sinboliko moduan kritikoki ulertzeko, eta aldi berean, Baumanek (1992, 31–32) dioen bezala, horrek bidea ematen du gutxienez tradizioaren lau erabilera ikertzeko: batetik, folklore oinarriak dituzten berpizkunde kulturalen mugimenduak; bigarrenez, tradizioa kontrol sozialerako darabilten mekanismoak; hirugarrenez sorkuntza sozial modernoei oihartzun sinbolikoa eskaintzen dieten tradizio asmatze modernoak; laugarrenez, tradizionalizazio prozesuak berak, alegia, oraingo bizitzei esanahia emateko behar soziala gure buruak iragan adierazgarri batekin lotuz. Tradizio asmatuak aztertzeak agerian jarri du horien eraikuntzan botere-harremanek duten garrantzia eta memoriaren antzezpena diskurtso politikoen mesedetan egituratzen dela (Buckland & Buckland 2006, 15). 'Tradiziozkoa' bezala ulertzen dugunak esanahia orainaldian soilik hartzen duela eta orainaldi horren produktua dela argudiatu du Dolors Comas d'Argemir (1998, 47) antropologoak. Giza-talde bati berezitasuna eskaintzen dioten ezaugarriak ez dira halabeharrez jatorriz talde horrenak izan behar. Comasen iritziz nahikoa da taldearen osagaitzat onartzea. Izan ere, kultura batean, bereizgarria edo tradizionaltzat jotzen den gehienak bere jarraitasunetik dator (Comas d'Argemir 1998, 48). Bereizgarri zehatzen jatorrizko iturburua ez da garrantzitsua, identitatea osatzeko prozesuan uste horrekin txertatzea baizik. Tradizioak ez dauka zertan luzaroan ezarritako ohitura autentikoa izan behar; berreginak, eraldatuak edo berrasmatuak izan diren praktikei iragan jakin bat egozten dien ideologia moduan definitu ditu tradizioak Hughes-Freelandek (2006, 55). Jarduera tradizionalei egozten zaizkien batasun eta benetakotasun erretorikak ez dira horrenbeste egitateak, legitimazio estrategia politikoak baino. 59
1. Sarrera Hughes-Freelanden esanetan (2006, 56) tradizioen iragan luzeak aldarrikatzeak kultura menperatzailearen nagusitasunari laguntzen dio, iragan legitimoaren eraikuntza elikatzeaz gainera. Helburu politikoekin, lehenengo ekitaldiak berridatzi egiten dira tradizio bihurtzeko, eta gero, tradizioak ekitaldiak moldatzen ditu bat etor daitezen (Ricklefs 1976, 176). Comasek (1998, 49) dio tradizioa bera asmatua eta berria izatea ez dela esanguratsua, identitatearen praktikan txertatzea dela erabakigarria: 'Ez dago tradizio faltsurik, ez eta arkaismo faltsurik ere, osagai kultural guztiek baitaukate zentzua dagokien testuinguruan esanahi eramaile bezala' (Comas d'Argemir 1998, 49). Dantzak hartzen duen forma, dantzari ematen zaion azken tankera ez da etenik izan ez duen ahozko tradizio baten jarraipena, iraganarekin lotzeko berariazko ahalegin kontzientearen ondorioa baizik (O'Shea 2006, 125). 'Bharata natyam ez da osoki ez antzinakoa, ez soilik hogeigarren mendeko produktua ere', dio Janet O'Sheak (2006, 125). XX. mendean Bharata natyam dantzariek errepertorioan, koreografia-gaietan eta mugimenduen hiztegian egindako hautuekin beraien emanaldiak iraganeko praktikekin konektatu dituzte. O'Sheak (2006, 131) Indian galdekatutako bharata natyam dantzari eta ikusle gehienek tradizioaren garrantzia azpimarratu dute, baina tradizioa zer den eta zer ez den zehazterako orduan ez ziren bat etorri. Identitate indigena eta mendebaldeko sistema eta egituren arteko negoziazioan eraldatu zen dantza eredua. Ondorioz, 'egokiera horri begiratuta, bharata natyam asmatutako tradizio izendatu genezake', dio O'Sheak. 1.4.3 Dantza genero-sisteman 1960ko hamarkadatik aurrera, mugimendu feministak eragindako gogoeta teorikoen ekarpenen zordun gara. Mugimendu feministatik abiatutako emakumeen historiak eremu akademikoan zein akzio politikoan izan du eragina (Aresti 2014a, 71): 'Emakumeen historiak aldarrikatutako agertoki berriak, iraganeko protagonista berriak gehitzeaz gain, historiaren zereginaren osotasunean eragina izan zuten aldaketak ekarri zituen'. Horri esker, historiaren interpretazioan beste alderdi bat txertatu baino gehiago, morrontzak eta aurreiritziak gainditu eta iragana bere osotasunean hobeto ulertzea ahalbidetzen dute teoria eta metodo feministek Nerea Arestin (2014a, 71) esanetan. Antropologo feministek menderakuntzaren oinarriak aztertuta, botere60
1. Sarrera harremanak gorputzetan nola sortzen eta eraldatzen diren ikertzeari ekin diote (Guilló 2016a, 13) eraldaketarako lehen urrats moduan. 'Generoa' kategoria sozial moduan darabilgu honako lan honetan, behaketarako tresna analitiko argigarria den neurrian. Generoak giza-harremanak baldintzatzeko duen gaitasuna eta horren bidez gizartea aztertzeko kategoria analitiko moduan ulertzea proposatu zuen Joan W. Scott (1990) historialariak. Gorputz biologikoetatik abiatutako praktika sozialak izendatzeko baliagarri gertatu da generoa kontzeptua, Gayle Rubinek (1986) proposatu moduan, sexua biologikoa, ustez eta generoa kulturala, eraikia bereiziz. Kategoria ― ― ― ― sozialen izaera eraikia dela, eta kategoria horiek dominazio eta menpekotasun harremanak (Rubin 1986) naturalizatzen dituztela agerian jartzen lagundu du sexua/generoa banaketa horrek, eta baita eraikuntza kulturalak diren neurrian aldatu daitezkeela ere. Bereizketa horri zuzenketa kritikoak (Butler 2006) egin zaizkio, Rubinek berak ere bai, besteak beste sexuaren irudikatze naturalizatuak biologiaren izaera eraikia eta kulturalaz ez jabetzea ekarri duelakoan. Gorputza kulturalki eraikia (2007, 58) eta diskurtsoaren aurrekoa dela ohartarazi du Judith Butlerrek (2007, 254). 'Generoa eraikia dela baieztatzeak, anatomikoki berezitutako gorputzetan idatzitako genero esanahien determinismoa iradokitzen du, gorputz horiek saihestezina den lege kultural baten jasotzaile pasiboak direla pentsa araziz' (Butler 2007, 57). Ondorioz, kultura bera, eta ez biologia, bihurtzen da muga Butlerren iritziz. Bourdieuren (1991) habitus kontzeptuarekin generoari begira jarrita, gorputz egindako erakunde moduan irudikatu daiteke berau. Praktikak aurretik ezarritakoaren arabera gauzatzen badira ere, aurreikuspenak zalantzan jartzen dituzten esperientziekin tentsioak izaten dira (Bourdieu 1991, 87–88). Tentsio horretan antzematen da habitusaren egituratze indarra. Judith Butlerek (2007) gorputzean errealitate materiala eta praktika antzeztua, biak hauteman ditu, eta generoa, aukera kultural eta politiko batzuk eta ez beste batzuk antzeztearen ondoriozko emaitza performatiboa dela. Simone de Beauvoiren 'emakumea ez da jaiotzen,
egin
egiten
ezagunean
generoaren performatibitatearen aldarria antzeman du Judith Butlerek (1988, 519). Generoa gorputz ekintza estilizatuen errepikapenaren bidez eraikitzen da; era askotako gorputz keinuen, mugimenduen eta posizionamenduen bidez betiereko genero nortasunaren ilusioa ezartzen da. Gorputza egoera da, etengabe gauzatzen ari den keinu antzezpena, gorputz61
1. Sarrera estiloaren berri ematen duten genero arau eta aukera multzoa interpretatuz (Butler 2006). Performancearen bidez genero eraikuntzak sortzen dira eta horien arteko botere harremanak menpekotasunezkoak dira emakumeentzat. "Genero rol edo genero-identitateek, gizon izateak edo emakume izateak, generoen arteko harremanetan menperatzaile eta menperatu bihurtzen gaituztela erakutsi nahi dugu" idatzi du Amaia Alvarezek (2012, 137). Jacques Derrida filosofoaren dekonstrukzio metodoa baliatuz, Virginie Despentesek (2009) rol femeninoak eta maskulinoak nola jartzen dituen agerian azaldu du Alvarezek (2012, 138–139): "Despentesen liburuan aurkituko ditugu emakumeen definiziorako ezinbesteko osagaia den edertasunaren derrigortasuna eta gizonen kasuan, biolentzia". Maskulinitate tradizionala osatzeko duten hainbat ezaugarri zerrendatzen ditu Despentesek (2009, 107), tartean emozioen kontrola eta indarraren jabe dela erakutsi beharra testuinguru orotan. Generoak eraikuntza sozial moduan daukan eragin egituratzaileaz ohartzeko genero-sistemen funtzionamendua kontuan hartu behar da. Margaret Bullenen argibideak (2016, 37–38) baliatuko ditut horretarako, izan ere, bere esanetan, harreman sozialen bidez antolatzen da gizartea, bai politika, bai ekonomia, bai osasuna; eta generoa ere harreman sozialen bidez definitzen da, baina beste sistema horiekiko zeharka, guztiak gurutzatuz. Genero-sistemen ideiaren bidez botere-harreman formal eta informalez osatutako sare konplexua eta estrukturala bistarazi du Raewyn Connellek (1987). Gizarte-instituzioak (familia, lana, etnia,…) oinarri dituzten botere-harremanek (Connell 1987, 92) baldintzatzen dituzte genero-sistemak. Sistema horren baitan eratu eta garatzen da norbanako bakoitzaren sexu-identitatea; generoa antzezten da gorputzaren bidez, esleitutako identitatea eta genero-sisteman dagokion tokia berretsiz. Genero-sistemaren egitura hori dela eta, "genero-harremanak beti botereharremanak direla, diferentziak ez baina hierarkiak direla" dio Bullenek (2016, 38). Kultura ere sistema moduan irudikatuz, sistema horren osagaiak dira antolamendu soziala, politikoa eta ekonomikoa, balio-sistemak, kultur adierazpenak eta irudikapen sistemak, besteak beste. Artea, antzerkia, musika, festak eta dantza kultur-adierazpenen barne ulertzen dugu, baina begirada honetan, hizkuntzekin eta sistema sinbolikoekin batera irudikapen-sistematzat ere hautematen dut dantza. Generoa, "antolakuntza sozialaren funtsezko printzipiotzat hartzen da" Bullenen esanetan (2016, 37), eta ondorioz, "jendarte guztietan ekoizpen eta erreprodukzio material eta immaterialaren maila guztiak zeharkatzen" ditu; horien artean dantza, jakina. Genero-sistema ulertzea 62
1. Sarrera ezinbestekoa gertatzen da kultur-sistema bere osotasunean interpretatzeko. Bullenek festari buruz idatzitakoa dantzarekin ordezkatuz aldatuko dut hona, berdin balio duelakoan: Dantza ['Festa' jatorrizkoan] "da espazio pribilegiatua kultur eta genero-sistemaren arteko uztarpena miatzeko, esperientzia publikoa zein pertsonala estuki lotzen dituelako eta ezarritako sistema berritzeko zein zalantzan jartzeko aukera ematen duelako" (2016, 40). Performancearen bidez, gizon eta emakume kategorien ulerkera zehatz batzuk naturalizatu egiten dira, bereizketa gauzatuz. Genero kontzeptua denboran eraldatzen den prozesua dela berresten du horrek Bullenen arabera (2016, 41). Beraz, aro eta testuinguru bakoitzean esanahi desberdinez betetzen dira gizon eta emakume kategoriak. Izendatzean ezarritako kategoriaren neurrira borobiltzen da izendatua. Gizaki bat 'gizona' edo 'emakumea' izenekin bereiztean, kategoria bakoitzari lotutako ezaugarri-multzoa atxikitzen zaio, eta aldi berean, deskribatu nahi den izate hori eraikitzen jarraitzen dugu. Bullenek dotore adierazten du: "konbentzio sozial eraginkorra da hitza, mundua ikusteko modu jakin bat birsortzen duena" (2016, 42). Baina ez hitzen bidez bakarrik; gorputzaren bidez ere antzezten eta erreproduzitzen baitugu esleitu zaigun generoa Judith Butlerek (1988) kategoria sozialei hauteman dien performatibitate gaitasunaren bidez. Emakume eta gizon kategoriak ez dira modu berean gorpuzten eta ez dituzte ez esanahi ez forma berak hartzen ez kultura ez garai guztietan. Beraz, maskulinitate eta feminitate ereduak kulturalki eraikiak dira, eta horietan oinarritzen diren asimetriak eta menderakuntza-menpekotasun harremanak kategoria horien izaera performatiboa agerian jarriz desaktibatu daitezkeela ondorioztatu du teoria feministak. Dantzaren antropologoek eta ikertzaileek aintzat hartu dituzte generoa eta gorputzaren inguruko ekarpen teorikoak, eta dantzan bertan aplikatzeaz gain, dantzaren behatokitik eskaini daitekeen begiradarekin osatzeko ahalegina egin dute (Reed 1998, 520). Izan ere, hainbat gizartetan dantza izan da eta da esparru bakarrenetakoa emakumeek publikoki jardun dezaketena zigor sozialik gabe. Beraz, Susan Reedek dioen moduan, 'ontzat ematen badugu generoa ez dela berezko izate edo ezaugarri bat, baizik eta nagusiki performatiboa dena, agerikoa da dantza ikasketek asko daukatela eskaintzeko genero-identitateen ikerketei' (1998, 516). Dantza genero bereizketaren ideologia kulturalak erreproduzitzen dituen medio garrantzitsua dela gaztigatu du Susan Reedek (1998, 506), eta ideia 63
1. Sarrera berretsi du Silvia Citrok (2012, 45). Dantzaren diskurtsoak generoaren bereizketa naturalaren ideietan errotuta ageri dira maiz, eta besteak beste mugimenduhiztegiaren, janzkeraren, gorputz-irudiaren, entrenamenduaren eta teknikaren bidez adierazten dira (Reed 2012, 89). Horrela, emakumeei eta gizonezkoei kulturalki aurreikusten zaizkien irudi bereiziak dantzaren mugimenduen bidez antzezten dira. Genero-identitateak gorputzaren bidez nola adierazten diren aztertu ditu Judith Lynn Hannak eta berak dioenez mugimendu-metaforek bereizten dituzte gizonezkoak emakumeengandik: 'Genero patroi-dantzatuek beraien identitate eta rolak gogorarazten dizkiete ikusleei' (1988, 77). Eguneroko bizitzan, nahiz eta maiz ez dagoen horren kontzientziarik, ezberbazko gorputz mugimenduen bidez genero-identitatearen berri ematen duten zeinuak komunikatzen dira (Hanna 1988, 156). Umetan ikasten dira emakumegizon mugimendu estereotipatuak, eta Hannak azaldu duenez, sexuari lotutako mugimenduen etengabeko jarioak, inkontzienteki bada ere, behatutako norbanakoak sailkatzen eta nork bere gorputz adierazpena esleituta duen generora egokitzen laguntzen du. Sexu marka moduan funtzionatzen duten mugimenduak, besteak beste klase sozialaren eta botere-mailaren adierazle diren keinuekin eta mugimenduarekin nahasten dira. Horien arabera, gizartearen antolaketa hierarkikoan norbanako bakoitzak duen kokalekuaren arabera adierazten da gorputz-jarrera, mugimendu-estiloa eta ukimena. Ez-berbazko generoaren araberako gorpuzkera eta joka-molde estereotipatuak sailkatzeko ahalegina egin zuen Judith L. Hannak (1988, 160–161). Espazioa eta denboraren arabera, eta gorpuzkera estiloa, begirada, keinu, ukipen eta mugimenduaren kalitatean mendebaldeko gizon eta emakumeek eguneroko bizimoduan erakusten dituzten diferentzia estereotipatuak zerrendatu zituen: a) Espazioa. Gizonezkoa eremu zabalagoetan mugitzen da, "besteen" eremuan ere sartzen da. Emakumeak berriz gizonezkoa hurbiltzean tokia uzten dio eta bera baztertu egiten da. Gizonezkoek beraien artean distantzia handiagoa mantentzen dute emakumeekin, edo emakumeek beraien artean darabiltena baino. Gizonezkoek lantokia dute mugimendu eremu nagusi, emakumeek etxea. Emakumeen mugimendu ardatz nagusia horizontala da, gizonezkoena berriz bertikala. Taldearen mugimenduan norabide aldaketak gizonezkoak abiatzen ditu, emakumeek aldaketa horiei jarraitzen diete. b) Denbora. Gizonezkoek ez dute itxaroten; emakumeak zain egotea ohikoa da. Mugimendua gizonezkoak hasi ohi du eta emakumeak jarraitu. 64
1. Sarrera c) Gorpuzkera estiloa. Emakumeek gorputz jarrera sotila eta hertsiagoa darabilte, egokiera estua, eserita egonez gero hankak batuta edo elkarrengandik gertu; gizonezkoek berriz mugimendu nabarmenagoak eta erlaxatuagoak egiten dituzte, gorputz jarrera irekia, hankak zabalik dituztela esertzeko ohitura dute edo orkatila belaun gainean gurutzatzeko joera dute. Takoidun oinetakoak erabiliz aldaka aurrerako biratuta darabilte emakumeek eta gizonezkoek oinetako zapalekin ez dute mokorra horrela behartzen. d) Begirada. Gizonezkoek begirada zuzena izaten dute hizketa-lagunarekin, bai hizketan bai entzuten ari direnean. Emakumeek berriz parez pareko begirada saihesten dute, begirada azpiratuz. e) Keinuak. Emakumeek keinu txikiagoak egiten dituzte, hatzak esku-muturrak eta besaurreak malgutasunez darabiltzate. Gizonezkoek keinu handiagoak eta sakonagoak darabiltzate, eta beso eta eskuak unitate zurrun moduan baliatzen dituzte. Emakumeek aurpegiarekin keinu eta irribarre gehiago egiten dute, eta irribarre eginez gero erraz itzultzen dute irribarrea. Gizonezkoek berriz, aurpegi keinu gutxiago egiten dituzte eta ez dute hain erraz itzultzen irribarrea. f) Ukipena. Ez-ohikoa da emakumeek familiakoak ez diren gizonezkoak ukitzea. Gizonezkoek berriz, maizago ukitzen dituzte senideak ez diren emakumeak, besoekin bilduz, sorbaldetatik helduz edo eskuak hartuz. Gizonezkoen artean eskua eman edo esku-jokoak egiten dira elkar agurtzeko, baina horrez gain elkar ukitzea ez da oso ohikoa: emakumeen artean besarkatzeko joera handiagoa dago, eta elkar ukitzea ohikoagoa da. g) Mugimenduaren kalitatea. Emozionala eta adierazkorra, emakumeen gorputza energiaz ireki eta batzen da esanahi berezia duten pertsonekin elkareragitean. Gizonezkoen gorputza gordea, ez-emozionala, energiaz zabaltzen da autoritatearekin aurrez aurre dagoenean. Eguneroko bizimoduaren zeinu hauek interakzio soziala erregulatzeko duten gaitasunaz ohartarazi du Hannak (1988, 156). Horrez gain, ohiko bizitzaren mugimenduak dantzaren lengoaia elikatzen duten lehengai moduan funtzionatzen dute. Oro har, gorpuzkera eta dantza-mugimenduek hartzen dituzten esanahiak kultura eta garai bakoitzaren araberakoak badira ere, zenbait ezaugarri hainbat kulturatan ageri dira genero-rol eta zehatzei lotuta. Horien artean gehien 65
gizonezkoak
eta
emakumezkoak goxotasunarekin lotzen dituena da. Hannaren iritziz (1988, 157) mugimendu indartsuek autoritatea adierazten dute, ahalegin ahulek berriz menpekotasuna. Gizarte estatus altuagokoek maizago ukitzen dituzte maila baxuagokoak alderantziz baino. Ukitzeak boterea adieraz dezake, domeinua, erasoa, kontsolamendua, maitasun intimoa edo sexu-grina. Hainbat dira indarra gizonezkoen ezaugarri bereizgarritzat daukaten kulturak eta dantzaren bidez adierazten dutenak. Boli Kostan, Nafana kulturan, indarra da emakumeen eta gizonen arteko dantzakera bereizten duena (Hanna 1988, 77). Bai mugimendu kantitatean eta bai kalitatean gizonezkoek emakumeek baino ahalegin handiagoa egiten dute beraien indar nagusitasuna agerian jartzeko. Nigerian, Ubakalatarren artean, gizonezkoak beraien boterea, indarra, aberastasuna eta oldarkortasuna aldarrikatzeko dantzatzen dira. Aldiz, emakumeek dantza-jokoa, kontzienteki darabilte ama moduan, leinuaren jarraitasunaren bermatzaile moduan eta familiaren integratzaile moduan duten sortzaile boterea berretsi eta goraipatzeko (Hanna 1988, 78). Zenbait ikertzailek ardatz bertikalarekin eta horizontalarekin identifikatu dituzte genero kategorien mugimendu joera nagusiak. Mugimendu ardatz bertikala maskulinitatearekin identifikatu izan da eta horizontala feminitatearekin. Perun, ketxua hizkuntza darabilten hegoaldeko mendietako Sonquo komunitatean, emakumeen mugimendu ardatz nagusia horizontala dela dio Hannak (1988, 77) eta gizonezkoena berriz bertikala. Hainbat kulturatan, dantza tradizionalaren bidez irudikatzen dituzte emakumeek eta gizonezkoek nork bere sexuarentzat sozialki egokitzat jotzen diren mugimenduak. Tongan, emakumeen dantzakerak 'goxoa eta atsegina' behar du eta gizonezkoenak berriz 'indartsua eta gizontasunaren erakuslea' (Kaeppler 2006, 39). Hannak mendebaldeko ez-berbazko eguneroko gorputz jokabide estereotipatuan (1988, 160–161) aipatutako ezaugarriak antzematen ditu Kaepplerek Tongako dantza tradizionaletan: emakumeek mugimendu txikiagoak egiten dituzte, espazioan gutxiago mugitzen dira, urrats txikiekin alboetara eta aurrera eta atzera mugituz; gizonezkoek urrats handiagoak ematen dituzte, hanka mugitu, biratu eta zenbaitetan lurraren kontra kolpatu eta etzanda egoten dira. Hego Korean, Chinju kommu ezpata-dantzan emakumeek egiten dituzten mugimenduen kalitatea nagusiki goxoa eta atsegina da, feminitatearen ustezko ezaugarriak (Van Zile 1998, 33). Zenbait unetan, korear 66
1. Sarrera kulturan femeninotzat jotzen ez diren keinu batzuk egiten dituzte emakumeek, esku ahurrak erakustea adibidez. Koreako gortean emakumeek ez dituzten inoiz esku ahurrak erakusten. Genero-estereotipoek desberdintasunaren naturalizazioa eragiten dutela bistarazi zuen Teresa del Vallek (1997, 39). Estereotipoak ezaugarri batzuk indartu eta beste batzuk ezkutatzen dituzten eraikuntzak dira. Estereotipoak gizartean eta kulturan ezarritako ideiak, aurreiritziak, sineskerak eta aurretik eraikitako ikuspegiak dira, eta erreferentzia egiten dioten nazio, etnia, adin edo sexu kategoriako pertsona guztiei orokorrean aplikatzen zaizkienak (Merchán 2018, 14). Norbanakoaren ezaugarriak aintzat jo gabe, kategoriari esleitutako ezaugarrien zaku berean sartzen dira kide guztiak estereotipoaren eraginez. Estereotipoak eraikiak diren kontzientzia presente izatea gomendatzen du Beatriz Martinez del Fresnok (2011, 165). Ez ahazteko sektore baten ikuspegi edo interesen arabera taxututakoak eta batzuek besteei buruz dituzten hautemateetan oinarritutakoa direla, eta ez errealitatearen iturri sinesgarri eta zuzenak. Estereotipoak munduko mapekin parekatu zituen Walter Lippmannek 1922an (Olabarria 2015, 56). Metafora horretan sakonduz, Begoña Olabarriak adierazi du (2015, 56–57) munduko mapa bezala ulertzeak estereotipoei buruzko hiru gako argigarri eskaintzen dituela: lehenik, eduki informatiboa dutela, talde sozial bati buruzko sinesmen egituratuen multzo baitira; bigarrenik, errealitatea modu sintetikoan adierazten dute, hau da, mapa batek errealitatearen eredu sinpleagoa den modu berean; hirugarrenez, errealitatean kokatzeko baliagarri zaizkigu, mundua ulertzeko, aurreikuspenak egiteko eta gure jokamoldeak arautzeko aldez aurretiko ereduak baitira. Olabarriak (2015, 57) dio estereotipoak, bere baitan, ez direla ez onak ez txarrak, baina arrisku bat dutela: errealitatearen gehiegizko sinplifikazioa. Felicia Hughes-Freelandek (2006) dantza tradizionaletan emakumeek darabiltzaten dantzakera estereotipatuak eraikiak direla agerian jarri du Indonesiako Javako gorteko dantzak ikertuz. Yogyakartako gortean, 1840 eta 1921 bitartean Srimpi dantzak gizonezkoek zein emakumezkoek dantzatu zitzaketen (Hughes-Freeland 2006, 65). Hortik aurrera emakumeek bakarrik dantzatu dituzte, eta historian beti horrela izan dela justifikatzeko narrazioak sortu dira, baina Hughes-Freelanden iritziz (2006, 66) agerikoa da, XX. mende hasieran, gorteko performanceen formazio prozesua, parte hartzaileen genero arauak barne, emakumeen sexualitatearen gaineko kontrol jokabideetan izandako aldaketekin lotuta dagoela. Aldaketa horien ondoren, gorteko 67
1. Sarrera emakume dantzariak beraien mugimendu-estilotik tankera erotikoa, magikoa eta umoretsua izan dezaketen keinua ezabatzeko entrenatzen dira, eta begirada kontrolatzen trebatzen dituzte, begiak beti lurrean eta hurbil pausatu dezaten (Hughes-Freeland 2006, 68). Mugimendu estilo bereziak kultura eta etnizitate zehatzekin lotzen dira, eta horietatik estereotipoak eratortzen dira (O'Connor 2013, 10). Estereotipo horiek balio positiboa edo negatiboa har dezakete sustatzen dituzten interes politikoen arabera. Estereotipo horien arabera zenbait kulturak dantzarako aparteko zaletasuna edo berezko trebetasuna dutela esan ohi da. Adibidez, errotutako estereotipoak dira kultura afrikarretan eta latinoetan erritmo eta adierazgarritasun sen handia dutela, eta ostera, Europako iparraldeko kulturetan gizon-emakumeak gorputza mugitzeko mugatuagoak direla. Estereotipoek, ezaugarri batzuk, positiboak zein negatiboak, errepikapenaren bidez pertsona edo talde baten adierazgarri moduan agertarazten dituzte (Valle 1997, 39). Estereotipoaren bidez norbanakoak sailkatu eta ezarritako aurreiritzira egokitzea lortzen da, menpekotasun harremanak finkatuz. 'Gizonezkoak, rol zehatz batzuek betetzeko egokiagoak diren sineskera naturaltzat' erakustea lortzen du estereotipoak (Valle 1997, 40). 68
1. Sarrera 1.5 Auziaren egoera: euskal dantza eta generoa aztergai Euskal dantza tradizionalean genero kategoriari buruz egindako hurbilketa nagusien eta auziaren egoerari buruzko berrikuspena egingo dut honako atal honetan. Musikologoek, folkloristek, historialariek eta antropologoek nork bere betaurrekoekin begiratu diote euskal dantza tradizionalei, eta generoari buruzko ikuspegi desberdinak eta horien araberako euskal dantzei buruzko irakurketa anitzak antzematen dira batzuen eta besteen artean. Ikertzaile batzuentzat generoa euskal dantza tradizionalak sailkatzeko ezaugarri bereizgarrietakoa izan da. Horrekin batera, emakumeen parte hartzea euskal dantzetan ziklikoki agertu den eztabaidagaia izan da. 1965tik21 2019ra euskal dantza eta generoa, zuzenean zein zeharka, jorratu duten lan nagusien berrikusketa hiru multzo nagusitan antolatu dut. Batetik, Espainiako frankismo bukaeran abiatutako euskal kulturaren bigarren loraldian22 (1965-1985), tradizioari zorrotz eutsi edo berrikuntzatan murgildu, euskal identitatearen mesederako bi joera horien artean zein hautatu ebatzi nahirik sortu zen eztabaidaren baitan agertu ziren emakumeak dantzan tradizioz izan duen paperarekin inguruko ekarpenak. Gerra aurretik zabaldu zen ideia, emakumeek ez zutela dantzatzen zioena, indarrean izan zen aro horren hasieran, baina testigantza historikoek eta etnografiak besterik erakusten zuenez, ideia hori zalantzan jartzen hasiko da zenbait folkloristaren aldetik. 1985 eta 2019 bitarteko lanak bi multzo bereizitan sailkatuta behatu ditut: genero ikasketetatik abiatu dira batzuk eta folklore alorretik besteak. Kronologikoki garaikideak izan badira ere, eta bi multzoen arteko elkar-eragiteak agerikoak badira ere, abiapuntu eta helburu desberdinek ibilbide bereiziak eratorri dituzte. Teoria feministak generoa analisi-kategoria ikerketa egiteko irekitako lerro berriak tresna metodologiko eta ondorio desberdinak ekarri ditu. Emakumeak euskal mundu tradizionalean eta erritoetan ikertzerakoan bi hurbilketa modu zeudela ikusi zuen Kepa Fernandez de Larrinoak (1997, 26): batetik, ikuspegi etnografiko-deskribatzailera mugatuz, estereotipo, irudi eta joka-moldeen berri ematen dutenak; bestetik, gertatzen dena deskribatzeaz gain, 21 Horren aurretik, XX. mendearen lehen herenean, nazionalismo musikalaren eta koreografikoaren baitan, eraikitzen ari zen euskal nazio eta genero-identitateei esleitutako ezaugarriak betetzen zituzten dantzen sustapena, eta beharrezkoa iritzi zenean baita sorkuntza ere bultzatu zen eta horixe izango da ikerketa honetan aztergai nagusia. 22 XX. mendearen lehen herenean kokatzen da lehen pizkundea 69
1. Sarrera harreman sozialen, ikuspegien eta proiekzio kulturalen edukietan sakontzen dutenak, idealizazioak eta dominazio sistema maskulinoak agerian jarriz. Bigarren hurbilketa eraldatzaile honen adibidetzat Teresa del Vallek zuzendutako Mujer Vasca: Imagen y Realidad lan-kolektiboa aipatu zuen Fernandez de Larrinoak. Beraz, batetik generoa analisi kategoria moduan erabiliz euskal dantza aztertuz egindako ekarpenen berri jaso dut. Azken urteotan, festa eta generoaren inguruan ekarpenak ugaritu dira, eta ikuspegi berriek folkloristen lanean eragina izan dutela ikusiko dugu hirugarren multzoan. Hain zuzen, XXI. mendean euskal dantzari buruzko ikerketatik abiatuta genero kategoria kontuan hartu duten folkloristen eta dantza tradizionalaren ikertzaileen ekarpenak aztertu ditut hirugarren multzoan. Folkloristek antzeman dute emakumeen parte hartzea dantza-agerraldi publikotan ugaritzen ari zela eta horren inguruan sortzen ziren erresistentzien berri jaso zuten, baina tradizioa eta aldaketen inguruko tentsioen adibide moduan, eta ondorio nagusitzat, gizonezkoek dantzak alboratuz gero emakumeen parte hartzea arazorik gabe bideratzen zela jasoz. Milurtekoaren aldaketa inguruan, genero ikasketen eragina antzeman da, modu zuzenean batzuetan eta zeharka, ikerketa-objektuaren birdefinizioan besterik ez bada, besteetan; teoria feministek ibilbide emankorra egin baitute eta gainontzeko perspektiba teorikoak birkokatzera behartu baitituzte. Ikerketa-lanaren ardatzean kokatu ala ez, ikerketa feministak, berezko duen zeharkakotasunari esker ardatz guztietan izan du eragina, eta horixe antzematen da folkloristen lanean ere. Bigarren eta hirugarren multzoetako ikertzaileen abiapuntuan, marko teorikoetan eta helburuetan antzematen dira aldeak. Teoria feministatik hurbildutako ikertzaileek behaketa etnografikoak, egungo dantzarien eta herritarren pertzepzioak eta begirada sinkronikoa lehenetsi dituzte, dantza botere-harreman adierazle eta emaitza den neurrian, ikerketa genero menpekotasun egoerak identifikatu eta horiek iraultzeko lehen pauso moduan ulertuta. Folklorea eta dantza tradizionala abiapuntu dituzten ikertzaileek datu historikoetan, aurkikuntzetan eta horien irakurketa berrietan ezarri dute interesgune nagusia, tradizioaz eraikitako diskurtsoa kolokan jarriz batzuetan eta egokituz bestetan, xehetasun koreografikoei garrantzi handia emanez eta ikuspegi diakronikoari lehentasuna eskainiz. Hala ere, abiapuntuan euskal dantzaren ezagutza eta ulermena zuten zenbait ikertzailek bat egin dute, gizarteko gainontzeko alorretan bezala, dantza tradizionalaren eremuan 70
1. Sarrera desberdinkeria eta bazterketa baztertzeko xedearekin, eta beraz, generoidentitateen izaera eraikia agerian jartzeko ahaleginean bat etorri dira genero ikasketetatik hurbildutakoekin. 1.5.1 Folkloristak emakumeen dantzaren ukazioaren eta bereizkeriaren artean Euskal dantzetan genero kategoriak hartu beharreko eremua, jokatu beharreko funtzioak eta genero bakoitzari dagozkien rolen inguruan lerratu da folkloristen arteko eztabaida 1960 eta 1970eko hamarkadetan. Folklorea ikuspegi estatikoarekin, alegia, fidelitate osoz errepikatzea aldarrikatzen zutenen eta ikuspegi dinamikoarekin tradizioaren erroak ongi aztertuta proposamen berriak egitea ontzat ikusten zutenen artean bi multzo bereizi badaitezke ere, genero ikuspegian koreografien eremuan baino sintonia handiagoa adierazi zuten. Genero rolen inguruko ikuskerak, emakumeek dantzan egin izanaren ukazioaren inguruko posizioan, gizon eta emakumeek dantzan jokatu beharreko funtzio osagarrien edo hierarkikoei buruzko jarreran, eta emakumeek gizonen dantzatzat kategorizatuta zeuden koreografiak dantzatzeko egokitasunaren edo desegokitasunaren inguruan bideratu ziren eztabaida nagusiak. Euskal kulturaren eraldaketa garaia izan da 1960ko hamarkada eta testuinguru horretan kokatzen dira aztertuko ditudan euskal dantza eta generoaren inguruko eztabaida hauek. Izan ere, euskal kulturaren berpizkunde bat abiatu zen 1960ko hamarkadan eta euskal dantzaren historian belaunaldi eta norabide aldaketak gertatu ziren. Hainbat kulturgileren gogoa inarrosi zuen Quosque tamdem (1963) liburua argitaratu zuen Jorge Oteizak; urte berean Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondo eta ondoren Ez Dok Amairu sortu zuten kantari artistak hasi ziren lehen kantaldiak ematen; ondoko hilabete eta urteetan etorri ziren Ez Dok Amairuren sorrera eta kantaldiak, Debako Euskal Jai handiak23, Euskal Dantzarien Biltzarraren sorrera24 eta Euskal Arte Garaikidearen 23 1964an Euskal Jai handia antolatu zuen Oargi elkarteak Deban. Euskal Herriko hainbat bazterretik hurbildu ziren musikariak, abesbatzak, dantzariak, bertsolariak eta euskal identitate kulturala aldarrikatu nahi zuten herritarrak. 1965ean errepikatu zen jaia, eta 30 dantza talde eta ehunka txistulari eta kantarik erakarrita, bost tren berezi, 180 autobus eta 1400 ibilgailu partikularretan 50.000 lagun batu ziren Debara euskal dantza eta musikaren aldarrikapen sinbolikoarekin bat eginez (Dantzan 2014a). "Ez da folklore erakustaldi hutsa izan Debakoa", idatzi zuen Rikardo Arregik Argian (Dantzan 2014a). 1966an Gobernadore Zibilak debekatu egin zuen festa, hala ere milaka lagun hurbildu zen poliziak hartuta esnatu zen herrira. Debako euskal jaia pizkunde aro baten hasierako suzirietako bat izan zen. 24 1965ean sortu zen Euskal Dantzarien Biltzarra (EDB), Hego Euskal Herrian ez zuen baimendu espainiar gobernu frankistak eta Iparraldean eratu zen. 71
1. Sarrera Eskolaren sorrera Oteizaren eskutik. 1966an Argia dantzari taldearen zuzendaritza hartu zuten Juan Antonio Urbeltzek eta Marian Arregik, eta 1968an estreinatu zuten Fernando Larrukertek eta Nestor Basterretxeak Ama-Lur filma. Euskal kulturaren sustraiak ongi mamitu eta horietan oinarrituta kultura garaikidea sortzeko borondatea aldarrikatzen dute idazle, artista, musikari, kantari, dantzari eta kulturgileek. Dantzari buruzko ikerketa eta gogoetak25 egingo dituztenak, gehienetan, dantza sustatzaileak dira; dantzari hasi eta bere taldeetan irakasle eta zuzendari jarraitu zutenak, eta lan teorikoak praktikoekin uztartu baino gehiago, praktikoei begira egin zituztenak, dantzatzen zituzten dantzen forma eta esanahiak ezagutu nahirik. Segundo Olaeta, Gaizka Barandiaran, Francisco Arraras, Juan Antonio Urbeltz, Joaquin Jimenez edo Iñaki Irigoien dira aipagarrienak. Tradizioa babesteari lehentasuna eman edo forma berriekin berritu folklorea. Bi joera nagusi horien arteko eztabaidak baldintzatuko zituen gainerako azpi-gai guztiak. Dantza tradizionalak ondaretzat kontsideratuta bere horretan gorde eta fideltasun osoarekin erreplikatzearen komenigarritasuna batetik. Bestetik, euskal kulturaren iraupena gizarte berriaren interesetara egokituko ziren sorkuntza berriak eskainiz lortzeko itxaropena zutenak. Folkloristen artean nagusitu zen ikuspegiaren eta lan-moduaren arabera, tradizioek jatorrizko forma zehatz bat zuten eta berau era zehatz eta fidelenean jaso eta gordetzea zen folkloristen eta dantza taldeen egitekoa26. Francisco Arrarasek idatzi zuen bezala: "partidarios de la conservación de las coreografías autóctonas, a fin de mantener nuestras danzas en toda su pureza" (Arraras 1971b, 205). Generoari buruzko kezka nagusia tradizioarekiko fidelitatearekin lotuta zegoen, jatorrizko bertsioak argitu eta hori errespetatuz mantendu behar ziren indarrean zeudenak eta berregin galduak zirenak. Bi joera nagusien tartean erdi-bidekoak ere sortu ziren, koreografikoki jarraitasuna lehenetsi baina funtzioetan aldatzen ari zen gizartera egokitu beharra aldarrikatzen zutenak. Azken hauetakoa da Argia dantzari taldeko zuzendaria, Juan Antonio Urbeltz, tradiziozko dantzak jatorrizko formak berreskuratzearen aldeko hautua egin arren, gizartearen aldaketak eragindako 25 Testuinguru horretan sortu zen 1966an EDBren Dantzari aldizkaria, bi urtez hamabi zenbaki argitaratu ziren eta 1970ean Dantzariak aldizkariak eman zion jarraipena. Nagusiki bi aldizkari horietan eta Txistulari eta Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra (CEEN) aldizkarietan jaso zen euskal dantzaren sustapen eta ikerketa lanetan protagonismoa handia izan zuten folkloristen arteko iritzi trukea. 26 Adierazgarria da 1971ko irailaren Donostian ospatu ziren Nazioarteko I. Folklore Jardunaldien itxiera jardunaldian mahai-inguruak dantzen kontserbazioa eta iraupena izan zuela ardatz. 72
1. Sarrera dantzen funtzio aldaketaz ohartuta, behin dantza tradizionalak ongi mamituta, behar berriei erantzungo zieten irtenbide berriak bilatzearen aldeko jarrera defendatzen baitzuen. Dantzari aldizkarian argitaratutako "La danza, función en la sociedad" izeneko artikuluan (Urbeltz 1967), dantzak gizarte tradizionalean hiru funtzio nagusi jokatu zituela zioen: jainkoarekin komunikazioa, gerrarako prestakuntza psikikoa, eta sexuen arteko harremanetarako tresna erotikoa. Lehen biak, erlijioarekin eta gerrarekin lotutakoak mendebaldeko gizarteetan iadesagertuta zeudela iruditzen zitzaion Urbeltzi (1967, 1), eta aldiz, dantza erotikoa zela, garai bakoitzera egokitzen joan denez, gizarte industrialean indarrean zegoen dantzaren funtzio bakarra. Urbeltzen iritziz dantzen jatorrizko formak eta funtzioak aztertu eta ezagutu behar ziren, baina behin hori eginda, gizarte garaikidearen beharrei erantzun dantzaren bidez. Horrela, emakumeek euskal dantzen errepertorioan hutsune handia zutela sumatuta, Jaurrieta herrian noizbait dantzatu zen emakumeen dantza, axuri-beltza birsortu zuten Marian Arregik eta Juan Antonio Urbeltzek Argia dantzari taldearekin 1969an. Dantza tradizionalen eraldatzeak gainbeheran jartzen zituela ohartarazi eta erreferentzia zuzenak eskaintzen hainbat lan jaso ziren. Edozein errepertorio edo gaitan agertzen zen kezka hori. Adibidez, Dantzari aldizkariaren laugarren zenbakian editorialean bertan: "Estamos en un período de intensa revisión y polémica consiguiente. Esto se aprecia por doquier, y como no podía menos de suceder, todo el folklore vasco y concretamente el aurresku son temas de discusión"27. Dantza berrien lehiaketak abian jarri ziren, eta errepertorioa eraberritzearen aldekoen eta tradiziozko dantzak babestearen aldekoen arteko eztabaida bizibizia da (Arrieta 1966, 12). Euskal dantzak eraberritzearen alde zeudenek ere, horretan hasi aurretik tradiziozko errepertorioa ongi ezagutu beharra zegoela azpimarratzen zuten (Olaeta 1965; 1966, 16) zuten. Baina tradizioa ezagutzeko lan horretan, emakumeek tradizio koreografikoan jokatu duten paperaren inguruko ideia ukatzailea indar handiz ageri zen, eta hori berretsi zuen hainbatek. Izan ere, euskal dantza eta emakumeen inguruan bada adierazpen topiko bat, okerra izan arren XX. mende osoan zehar errepikatu dena. Emakumeek euskal dantzan, eta bereziki aurreskuan, ez zutela dantzatzen zioen esaldi horrek. XX. mende hasieran gorpuztutako falazia hori kritikoki aztertu gabe berretsi zuten 1960ko hamarkadatik aurrera. Bernardo Garrok aurreskua zuzen dantzatzeko instrukzioak eman zituen artikulu batean eta bertan (1966, 17) zioen neskek 27 «Editoriala. El Aurresku». Dantzari, zenb. 4 (4eme trimestre): 1. orr. (Dantzari 1966, 1). 73
1. Sarrera aurreskuan ez zutela dantzatzen, fandangoa eta arin-arina bakarrik jakin behar zituztela; Jose Luis Orbek (1968, 20) zioen aurreskuan gizonek omenaldia eskaintzen zietela emakumeei; Gaizka Barandiaranek (1968a, 16) ohartarazi zuen maiz aipatzen zela emakumeek ez zutela dantzatzen, baina kasuak zehaztu behar zirela, dantza soltean ohikoa baitzen dantzatzea. Zenbaitetan inkoherentziak agerian geratuko dira. Emakumeek ez zutela dantzatzen zioen leloa berretsi, baina horrekin batera, testigantza historikoak jasotzerakoan, emakumeak dantzatu zirela erakusten zuten aipuen berri ematen zuten, bien arteko kontraesana aitortu gabe. Joaquin Jimenezek Arabako dantzei buruz egindako lanetan ikus daiteke hori. Davillierek 1862an Gasteizen ikusitako aurreskuaren berri eman zuen (Jimenez 1972, 11), eta dantzaren deskribapena egiteko hitzez hitz Peyronek (1782) 80 urte lehenago kontakizuna baliatu zuen. Aurresku horretan emakumeek osatzen dute soka bat eta gizonezkoek beste bat, bakoitzak bere aurreskua dantzatuz. Emakumeek aurreskuak dantzatu izan zituztela agerian jartzen zuen testigantza horren berri eman arren, emakumeek euskal dantzetan ez duela parte hartu izan dioen topikoa errepikatzen du Jimenezek (1972, 12), eta horretan oinarritzen da esateko euskal dantzak gizonezkoentzat sortuak izan direla: Por eso, la mayoría de las danzas del País han sido concebidas para, ejecutantes masculinos, hasta el punto de que, por ejemplo, en las mascaradas suletinas y en algunos otros bailes en los que intervenían personajes femeninos, éstos eran interpretados por varones. (Jimenez 1972, 12) Ostera, testigantza historikoek erakusten zutena aintzat hartuta, emakumeek dantzatu izan zutela ukaezintzat jotzen zuten folklore ikertzaile batzuek, dantzatu ote zuten ala ez eztabaidatu ordez, emakumeek dantzan izaten zituzten parte-hartzeak haien generoari zegozkien dantzen testuinguruan azaldu eta sexuen osagarritasun bitarrarekin bat zetorren eredua defendatu zuten. Iñaki Irigoienek adibidez, Bizkaiko dantzei buruzko produkzio zabala burutu du azken berrogei eta hamar urteotan, bereziki ikuspegi historikotik, erreferentzia bibliografikoak eta artxiboetako agiriak uztartuz Bizkaiko dantzei buruzko hainbat testigantza bilduz. Urteotan emakumeek dantzan izandako parte hartzeari buruzko dokumentazio ugari argitaratzearen arduradun da Irigoien, baina Bizkaiko dantzei orokorrean eskainitako lehen begiradan (Irigoien 1972) ez zuen genero ikuspuntutik zehaztasunik egin. Aipu historikoen artean, 1828an 74
1. Sarrera Fernando VII.ari Durangon eskainitako dantzen artean nesken talde bat ere dantzatu zela zioen eta 1886an Durangon ospatutako Euskal Jaietarako gorularien dantzak prestatu zirela (Irigoien 1972, 28), baina emakumeek dantzatzen zutela nabarmendu gabe. Horiez gain, Berriz eta Iurretako sokadantzetan, emakumeak sokara gonbidatu eta haiei dantza egiten zitzaiela kontatzerakoan soilik aipatu zituen emakumeak. Iurretan, San Migel egunean aurreskura gonbidatu zituzten emakumeek hurrengo igandeko emanaldian, mutilek txotxongiloa deritzon dantza egiterakoan, neskek pastelak botatzeko ohitura zegoela jaso zuen Irigoienek (1972, 30). 1974an, Iñaki Irigoienek berak, Lekeition gerra aurretik egiten zen emakumeen soka-dantzaren berri izanik, Markiña-Xemeingo Zerutxu dantza taldeko Felipe Amutxastegirekin, dantza hori berreskuratzen jardun zuen: dokumentazioa bildu, adineko emakume dantzari lekeitiarrak eta txistulariak elkarrizketatu, eta Zerutxuko neskek dantzatu zuten 1974an Lekeition bertan (Irigoien 2010a, 104–106). Ondoren Lekeitioko emakumeek hartu zuten testigua eta Etorkizuna dantza taldeak dantzatzen du harrezkero San Pedro egunean, Donibane dantza izendatzen dutena. Kontserbazioa eta eraldaketaren arteko tentsioan, aurreskua forma tradizionalean aldarrikatu zuten zenbait egilek, eta aurreskuan gizonek eta emakumeek ongi bereizitako rolak jokatzen zituztela defendatzen zutenez, jarrera aktibo maskulinoa eta pasibo femeninoa aurreskuan, eta oro har dantzan, tradizioarekin identifikatzera jo zuten beren testuetan. Gizon-dantzaren edo gizonen aurreskuaren liturgiaz eta zentzuaz egindako lanean gizon eta emakumeen funtzioa eta protagonismo bereizketaren justifikazioa egiten ahalegindu zen Gaizka Barandiaran jesulaguna. Max von Boebn jarraituz, 'naturherrien' (kultur-herriekiko oposizioz) edo antzinako herrien ezaugarri komuna dantzak sexu bakoitzak bestearengandik bereizita egitea zela defendatu zuen Barandiaranek (1968a, 16). Gehienetan gizonezkoek bakarrik dantzatzen zutela kultura horietan, emakumeak begira izaten ziren bitartean, edo gehienez ere erritmoan laguntzen. Are gehiago, maiz parte-hartzeaz gain ikustea ere ukatzen zitzaiela emakumeei, ezin izaten zutela emakumeek gizonek egindako dantza ikusi. Aipatutako gizarteetan dantza mistoa, alegia, gizon eta emakumeek elkarrekin egindakoa, ez-ohiko salbuespena omen zen. Eta emakumeek dantzatzen zuten kasuetan, beren buruarentzat egiten zutela dio Barandiaranek (1968a, 17) Max Von Boehn aipatuz. Bereziki Afrika erdialdeko dantza erlijiotsuak, magikoak eta fetitxeak aipatzen ditu horren erakusgarri. Barandiaranen esanetan euskaldunek ez dute emakumea baztertzen, ez 75
1. Sarrera con la misma igualdad de derechos. Por escrúpulo, o mejor quizá por decoro, las mujeres casadas no bailaban la Etxe Andre Dantza los tres días de fiesta acostumbrados. Pero bailaban el cuarto día por la tarde, cuando los extraños a la villa habían vuelto a sus respectivos pueblos" (Barandiaran 1968b, 6). 1970eko hamarkadan ordura arte gizonezkoek soilik egiten zituzten zenbait dantzatan emakumeak parte hartze hasi ziren. Joaquin Jimenez folklorista arabarraren iritziz dantzan tradizioz ohikoa zuten jarrera pasiboa arraroa gertatzen zen 1970eko hamarkadan. Hala ere, emakumeen parte hartze horrek zenbait dantzaren jatorrizko funtzioak eta sinboloak desitxuratu egiten zituen (Jimenez 1972, 12), adibidez, sagar-dantzaren helburua, gizonezkoek lehen uzta emakumeei eskaintzea zela argudiatu zuen, eta emakumeek dantzatzean zentzu hori galdu egiten zela. Arabako ohorezko dantzetan emakumeari eskaintzen zitzaiola dantza dio Joaquin Jimenezek, Maestun egiten den San Adrian dantza eta Arrastariako Entradilla horren adibide jarriz, "ya que en ambos la mujer es el centro del baile y en él recibe honor, cortejo o reverencia" (1972, 12). San Adrianeko erromerian Maestuko herritarrek egiten zuten dantzaren deskribapenak aurresku edo soka-dantza baten tankera du lehen partean, eta emakumeari aurreskuak dantzatzen dion unea da Jimenezen (1972, 12) ikuspuntutik dantza osoari emakumearen eskainitako erreberentzia zentzua ematen diona. Arrastariako Entradillas dantzei dagokionez ere, dantza hori Ama Birjinaren aurrean dantzatzeaz gain, garai batean aurreskuan sokara gonbidatua zen emakumeari dantzatzen zitzaion erreberentzia dantza berbera zela azaltzen du (Jimenez 1972, 12). Emakume eta gizonek dantzaren bidez gorpuzten zituzten funtzio desberdinez gain, zegozkien esferaren adierazpen zen bereizketa zenbait folkloristaren esanetan. XIX. mendetik eliza, familia eta estatuak sustatutako arketipo horren arabera, emakumeek jokatu zitzaketen rol femeninoak gizonezkoen nagusitasun sozialaren menpeko ziren: alaba onak izan behar ziren emakumeak, emazte zintzoak, ama arduratsuak, eta gainera, apaltasuna, zuhurtasuna, maitagarritasuna, otzantasuna eta eskuzabaltasuna izan behar zituzten bertute. Protagonismo soziala gizonezkoen esparrutzat definituz espazio publikoa emakumeei ukatzen dien arketipoa defendatu zuen Jose Luis Orbek (1968, 20) gorularien dantzetan oinarrituta. Emakumeak dantzatu bai, baina beraien artean dantzatzen zirela, inolaz ere ez plazan gizonezkoen aurrean zioen: "Antziñetik emakemeak euretartean yantzatuten eben, eta "secula" be-ez 78
1. Sarrera gizasemeen aurrean, au da, errikoplazan" (Orbe 1968, 20). Emakumeen tokia etxean eta etxeko-lanetan dagoela ondorioztatzen du beraz: "Nun daukie emakumeak euren nortasuna ta egizko sustraía? Etxeko lanetan etxeko-andrea beti jabe izan da. Ortik etorriko zan "Etxe andre dantza". Iztuetak (1824, 156) aipatutako Etxe-andre dantzari egiten dio erreferentzia bertan, era horretara justifikatu nahirik emakumeek dantza egitekotan etxeko-andre izaerari lotuta eta mugatuta izan behar dela. Genero kategoriaren araberako funtzio eta errepertorio bereizketa hori modu hierarkikoan antolatzen da. Alegia, emakumeek dantza egiten zutela onartzen zutenek, funtzio eta estetika desberdinetan izaten zela ohartarazteaz gain, emakumeen dantza parte hartzekoak bigarren mailakotzat jo eta gutxietsi zituzten. Maria Elena Arizmendi Amiel dantzari, koreografoa eta dantzaren eta jantzien historiaren ikertzaileak (Iribarren) emakumeen historia eta dantzak ikertu zituen, testigantza historikoetan oinarrituta Pasaiako batelarien dantza birsortu zuen, eta bere esanetan euskal dantzen erritu eta zeremonietan tradizio maskulinoa nagusi zen: "estas danzas, en que domina el rito y ceremonia, son de tradición masculina" (Arizmendi 1970, 22). Euskal dantzak mendebaldeko tradizioan kokatzen zituen ezaugarri horrek Arizmendin iritziz, emakumeen dantzak, salbuespen gutxi batzuekin, soilik ekialdeko kulturetan aurkitu zitezkeelakoan. Hala ere, euskal emakumea zorionekoa zela nabarmendu zuen Maria Elena Arizmendik (1970, 22), zeremoniazko dantza tradizionaletan parte hartzean gizonaren omenaldia jasotzen baitzuen. Aurreskuan, desafioa emakumeen aurrean gizonek jokatzen zuten oilar-borroka zela zioen " auténtica pelea de gallos". Omenaldia jasotzeaz aparte, hortik aurrera emakumeak dantza tradizionaletatik erabat kanpo zeudela zioen Arizmendik (1970, 25), eta horren erakusgarri, pertsonaia femeninoak ere gizonek dantzatzen zituztela: "a tal punto solía estar excluida la mujer de la danza, que si interviene en ella personaje femenino, es un hombre quien lo asume, como la «Kantiniersa» de las mascaradas suletinas, o la «Basa Anderea», de Benabarre" . Tradizioz gizonek dantzatutako paperak emakumeek jokatzea akats larritzat jotzen zuen Maria Elena Arizmendik, tradizioa eraldatzeaz gainera sakoneko esanahiak galdu zitezkeelakoan: El que en actuaciones llamadas, por equivocada rutina o desconocimiento, folklóricas, se presente la mascarada suletina con mujeres, es una de tantas adulteraciones que la falta de formación produce y es un deber combatir. Además, estos personajes masculinos 79
1. Sarrera vestidos de mujer, pueden obedecer a significados profundos que no corresponde aquí analizar. (Arizmendi 1970, 25–26) Arizmendiren norabide berean jardun zuen Francisco Arrarasek, arreta nagusia deskribatzen gizonezkoek bakarrik egiten zituzten dantzetan jarriz, eta emakumeen protagonismoa izan zezaketen salbuespen gutxi batzuk aipatuz. Adibidez, Iturgoienen, San Adrian egunez egiten zen erromerian, arratsaldean egiten zen desfile bitxi baten berri jaso zuen (Arraras 1971b, 177): emakume ezkonduak gurdian eramaten zituzten dantza soltean egin zezaten mutilekin. Bestalde, Baztanen, sagar-dantza soilik gizonezkoen dantza zela zioen (1971b, 179), baina inauterietako hirugarren egunean, Dama-eguna deritzonean, emakumez jantzitako mutil gazteek dantzatzen zutela. Gizon-emakumeek elkarrekin, baina nor bere paperean, dantzatzen dituzten soka-dantzak eta ingurutxoak ere aipatu zituen, baina Abbadiako anderearen 1909ko idatzia aipatuz zioen Baigorrin, XIX. mendearen lehen erdian dantza gizonezkoentzat erreserbatuta zegoela (Arraras 1971b, 202). Herriko festa nagusian, etxe oneko neska bat ere ez dela dantzan parte hartzera ausartuko, bestela apaizak ez bailioke absoluziorik emango ez bada penitentzia handien truke. Hain zuzen emakumeek dantzaren bidez moral kristaua urratzeko zuten arriskua presente dago 1960-1970 hamarkadetako hainbat folkloristen kontzientzian. Kezka hori dantzan eta dantzarako janzkeren hautaketa antzematen da. 1960ko hamarkadan, Ane Albisuk 'poxpolin minigonen hedatzea' (2018) izendatu duen fenomenoa zabaldu zen, gorularien edo poxpolinen gonak laburtzea ekarri zuen moda. Segundo Olaetak, aurreko mendeko gorulari nafarren duintasuna eta moralitatea azpimarratu ondoren, moda berriarekin dantza taldeetako neskak barruko arropak agerian dabiltzala gaztigatu zuen: Resulta pues, que las chicas que ahora bailan en los grupos de danzas, van en "paños menores" de sus abuelas, y desde luego con unas faldas mucho más cortas, y enseñando al bailar los pantalones con puntillas, cosas que hubieran producido graves disturbios de haberse hecho hace unos, no muchos años, en el País. (Olaeta 1966, 18) Emakumeen dantzarako janzkerari buruzko aipamenetan ohikoak dira moralarekiko kezkak edo horren oihartzunak. Frankismoaren lehen bi 80
1. Sarrera aburrida que la que rueda todavía por ahí". Akatsak konpondu, eta 'beti sustatu eta errespetatu behar diren balioak dagokien ohorezko tokian jartzera' gonbidatu zuen: "Todavía es tiempo de rectificar errores y situar en puesto de honor los valores que siempre se deben realzar y respetar" (Arizmendi 1964, 2). Gizonezko dantzatzat kategorizatuta zegoen dantza emakumezkoek dantzatzeak tradizioa eraldatzen zuen zenbait folkloristaren ustez. Gizarte berrira egokitzeko tradizioak eraldatu eta sorkuntza berriak egitea defendatzen zutenek sagar-dantzaren feminizazioa ontzat ematen zuten. Joseba Arrietak zioen (1966, 12) ongi prestatutako jendea zebilela folklore-lanetan, ikasitakoa eta herriaren sentipenarekin bat egiten zuena, eta beraz, nekez izango zela folklore ikuspuntutik hanka sartze larririk: "De todos modos, creo que el peligro de cometer un desafuero folklórico, aún sin descartar su posibilidad es remoto" (Arrieta 1966, 12). Azken hitza herriak duela defendatzen zuen Arrietak, eta herriak onartu edo baztertuko zuela folkloristek aurkeztutakoa. Horren adibide jarri zuen sagar-dantza, dantza talde guztiek egiten zutena, bere jatorrizko forman oso edertzat zuena gizonezko sendoek dantzatua, baina emakumeek dantzatua ere xarma berezia zuela. 35 urte izan arren neskek eskainitako moduan, euskal dantzen errepertorioan errotuta zegoela zioen Joseba Arrietak. Bere iritziz sagar-dantzarekin egindako eraldaketa32 ez zen lekuz-kanpokoa izan: "Pero no, Sagar Dantza no ha sido un desafuero, ha sido un acertado logro y es el camino que deben seguir las danzas de nueva creación" (Arrieta 1966, 12). Handik gutxira, euskal dantza taldeen ekitaldi handi batean, sagar-dantza gizonezkoek eskainita erakutsi zen, Arizmendik aldarrikatu bezala. Biarritzen izan zen, 1967an, Eskual Dantzarien Biltzarraren lehen ekitaldi handian. Dantza jaialdi horri buruz Dantzari aldizkarian argitaratutako kronikan (Txertudi 1967), hainbatek nesken dantzatzat jotzen zuen sagar-dantza, Argia dantzari taldeak bere jatorrizko forman eskaini izana nabarmendu zen. "Así pudimos ver la Sagardantza en su estado primitivo, tal y como se bailaba antes de ser transferida esta danza a los grupos de chicas". Jatorrizko forma horretan janzkera eta xehetasun koreografikoak tarteko ziren, baina bereziki jatorrizko forma gizonezkoek dantzatzearekin identifikatzen zen: "Pudimos apreciar su gracia y su recio sabor primitivo y comprobar que ambas, la masculina y la femenina, tienen cabida en el frondoso árbol de nuestro folklore danzado (Txertudi 1967, 17). 32 Sagar-dantza emakumeen dantza moduan eskaintzeko ohitura noiz eta nola hasi zen kontatu zuen bere artikuluan Joseba Arrietak (1966, 12). Saski Naski ikuskizunerako Bernardo Zalduak egin zuela egokitzapena, eta bere asmoa soilik ikuskizun horri begirako izan zela, ez zuela aurreikusi ondoren dantza taldeetan era horretan zabalduko zenik, eta bere burua erruduntzat jotzen zuela Zalduak. 82
1. Sarrera Behin 'tradizioz' emakumeen parte-hartzea dantzetan salbuespen gutxi batzuetara mugatu ondoren, 1970ko hamarkada hasieran, dantzei, doinuei, janzkerari eta generoari dagokionez gertatzen ari diren aldaketak salatu zituen Francisco Arrarasek. Juan Antonio Urbeltzen gidaritzapean hainbat dantza errepertorio eskaini dituen Argia dantzari taldearen emanaldi bati egiten dio erreferentzia Arrarasek, tradizioz gizonek bakarrik dantzatzen zituzten dantzetan emakumeak ere ikusi dituelako dantzan. 'Con desagradable sorpresa hemos podido ver que esta entidad de investigaciones folklóricas hace bailar a las muchachas el Lapurtar motza, danza genuinamente masculina' (1971b, 210). Lapurtar motza dantza-jauzien sortakoa dela argitzen du, eta beraz, Baztango mutil-dantzen, alegia, gizonezkoek bakarrik egiten dituzten dantzen familiakoa. Argia dantzari taldeak emakumeek dantza horietan aritzea Abbadiako Anderearen testigantzarekin justifikatu zuen, 1850 ingururako, urtean behin besterik ez bazen ere, herriko festa nagusiaren aitzakian, erretorearen soka apur bat lasaituta, neskek dantzan parte hartuko zutela baitzioen. Arrarasek zalantzan jartzen du hori, eta berak ere Abbadiako anderea (1972, 25) aipatzen du, esateko garai horretan, emakumeek gehienez ere ezteietako soka-dantzetan parte hartzen zutela (1971b, 212). Argiaren emanaldian kadrileak gizon-emakumeek dantzatzea ere desegokitzat jotzen du Arrarasek (1971b, 210). Dantza hori, Europa osoan oso hedatua izan arren, 'gure herrialdean' orain urte gutxi arte ezezaguna izan dela dio. Zuberoan antzeko kadrile bat dantzatu dela onartzen du, baina han ere kanpotarra dela dantza hori, eta gainera, Zuberoan ez direla neskak dantzatzen dutenak, baizik eta emakume jantzitako mutilak. Maskaradetako hiru pertsonaia femenino 197080 hamarkadetara arte mutil gazteek gorpuzten zituztenak aipatzen ditu horren erakusgarri: kantiniersa, anderea eta etxeko-anderea. Beraz, hiru argudio ematen ditu kadrilea baztertzeko: atzerritarra eta kanpotik ekarria dela; berria eta beraz, ez tradizionala, modernoa dela; emakumeek ere dantzatzen dute, tradizioz gizonezkoek bakarrik dantzatzen zutenean. Kadrilea baztertzeko argudiaketa hori tokian tokiko testigantza baten bidez berretsi nahian, Luzaiden kadrilea noiz eta nola dantzatze hasi zen azaltzeko testigantza bat eskaintzen du Arrarasek: "Parece ser que la idea de que las muchachas de Valcarlos tomen parte en la danza, se debe al vecino Pedro Etcheverri Chilibolost, de profesión transportista, introduciéndose, esta moderna pero poco folklórica costumbre, en el año 1967" (Arraras 1971b, 210). Bigarren testigantza bat ere eskaini zuen Arrarasek helburu berarekin. Maria Dolores Echeverria Etcheverri aipatzen du (1971b, 213), 83
1. Sarrera eta honen ahotan jartzen du 1966-67 ingurura arte ez zuela ezagutu neskak dantzan ikusi izana. Kontrako helburuarekin aipatu arren, testigantza horiek zilegitasuna eman zieten dantza taldeei emakumeen parte-hartzea Luzaideko dantzen emanaldietan integratzeko, dantza-errepertorioaren jatorrizko herrian bertan dantzatzen zela frogatzen baitzuten. Argia dantzari taldeak birsortu zuen emakumeen dantza bat, Jaurrietako axuribeltza, kritikatu zuen Francisco Arrarasek ere, dantzaren eta generoaren euskal tradizioa eraldatzen ari zirela leporatuz. Tradizioarekiko ustezko zorroztasunaren eta tradizioa horri egiten zitzaion argazki misoginoaren ondorioz, 1960-70ko hamarkadetan energia eta dinamismo handia zuten dantzataldeek zailtasunak zituzten genero aldetik oreka minimo batez antolatzeko errepertorioak. Dantza gehienak maskulinotzat kategorizatuta eta balizko tradizioaren arabera emakumeek dantza zituzten ia-denak mistoak, alegia, gizonekin batera dantzatzekoak ziren. Baldintza horietan emakumeek soilik dantzatzeko dantza bat urre-gorria zen dantzari taldeentzat. 1969an, Izabako Estornes Lasa familiaren bidez, Jaurrieta herrian emakumeek noizbait egin izan zuten dantza baten berri izan zuten Juan Antonio Urbeltzek eta Marian Arregik. Herrian adineko emakumeak elkarrizketatu arren dantzaren oroimena galdua zen, eta Azkuek bere kantutegian jasotako doinua, eta inguruko dantza-ereduak, Baztango-mutil-dantzak eta Zuberoako dantza-jauziak, baliatuz berrasmatu zuten Axuri-beltza (Ordoñez 2009). Argia dantzari taldeko 12 emakumek estreinatu zuten 1969ko maiatzaren 4an eta hedapen azkarra eta zabala izan zuen, Jaurrieta bertan ere neska gazteak bere egitera iritsi direlarik. Arrarasek gogor jo zuen Jaurrietako emakumeen dantzaren kontra ere: "Esta danza, también salacenca, presentada por ARGIA, no deja de ser otro atentado contra la pureza y originalidad de nuestras danzas" (Arraras 1971b, 214). Azkuen arabera, doinua mutil-dantza edo mutxiko bati baldin bazegokion, halabeharrez gizonek soilik dantzatu behar zutela zioen Arrarasek, eta Auñamendi argitaletxeari, alegia, Estornes-Lasatarrei leporatu zien doinu 'alaiki' emakumeen dantzatzat jo izana: "Y aunque lo más probable sea que, este baile de Jaurrieta, pueda haber sido una danza-juego, nunca podrá ser interpretado, si nos atenemos a la realidad coreográfica por el elemento femenino" (Arraras 1971b, 215). Tradizioa eta generoa rolen ikuspegi esentzialista 1970eko hamarkadan ere indartsu ageri dela nabarmentzen da garaiko folkloristan lanetan. Miguel Angel Sagasetak (1975) Luzaiden herriko dantzetan emakumeen parte hartzearekin 84
1. Sarrera sortutako eztabaidaren eta gatazkaren berri eman zuen33. Gizonezkoek emakumeei jakinarazi zieten ezin zituztela jauziak dantzatu. Hauek haserre, dantza saiotik alde egitea pentsatu zuten, dantza egiteko deituak izan ziren kontra-dantzak dantzatu gabe. Negoziazioa tarte baten ondoren, emakumeek martxan eta bolant-dantzan parte hartzea onartu zuten, baina ohorezko tokiak bolant-dantzarien, gizonezkoen, esku utzita. Ondoren gizonezkoek soilik dantzatuko zituzten dantza-jauziak, eta azkenik, denek elkarrekin kontradantzak. Erritualaren partetzat jotzen ziren dantza-jauziak eta sozialtzat jotzen ziren kontra-dantzak bereizteko, gizonezkoek jantziak aldatuko zituzten kontradantzak egiteko, bolant-dantzari jantzi distiratsuak kendu eta baserritar jantziak jarriz (Sagaseta 1975, 121). Folkloristek, oro har, emakumeen parte-hartzea mugatzera jotzen zuten ikuspegiekin bat egin zuten, tradizioz euskal dantzei zerien maskulinitate hegemonikoaren ideiarekin bat eginez. Espainiar estatuan berrogei urteko diktadura politikoa ahitu eta trantsizio demokratikoa abiatu zen garaian, euskal dantzetan genero bereizketa sostengatzen zuen eraikin kontzeptualaren pitzadurak nabarmenegiak gertatzen ziren ezinikusia egiten jarraitzeko. Dantzaren historia ikerketek eta bilketa etnografikoek sostenga ezina bihurtu zuten emakumeek dantzan egin izanaren ukazioren ideia. Beraz, folklore dantza eta musikan inplikatutako eragileek, dantzen genero kategorizazioa emakumeen eta gizonezkoen dantzen izaera ― bereziak zalantzan jarri gabe, gizonen eta emakumeen dantzen arteko ― desoreka azaltzeko eta sendotzeko argudio-bideak garatu zituzten. Emakumeek dantzan izandako parte-hartzea neurritzera jo zuten batzuk, gizonezkoek dantzan zuten eta izate merezi zuten nagusitasuna berresten zuten salbuespenak zirela emakumeek dantzan izandako parte hartzeak. Bigarren argudio-bidean, gizonak eta emakumeak dantzan desberdin aritzen zirela etnografikoki erakutsi eta desberdintasun hori genero kategoria bakoitzaren berezko izatearen dantza-proiekzioa baino ez zela erakusten jardun ziren. Maila xumean eta ahots txikiarekin bada ere, dantzen genero estereotipoak, bereziki 33 Gazte talde batek erdi-galduta ziren kontra-dantzak berreskuratzeko borondatea erakutsi zuen. Bolant egunean gizonezkoek soilik dantzatzen zuten, baina urte hartarako, kontra-dantzak bikote mistotan egiten ziren dantzak izanik, hamabi bikote prestatu zituzten. Emanaldi egunean, segizioan elkarrekin ziren bolant-dantzariak, alegia, gizonezkoak, eta kontra-dantzak egiteko prestatutako neskak. Martxa eta bolant-dantza elkarrekin eman zituzten, baina jauziak dantzatzeko orduan sortu zen eztabaida: "Como es natural, llegado el día de la presentación en público, las chicas forman parte de la comitiva junto con los Bolantes en la marcha y BolantIantza. A continuación pretenden también bailar los Jauziak. Mas iOh delito! Jamás se ha visto cosa tal. Los Jauzis se han bailado siempre por sólo hombres. Sería intolerable que una moda moderna y poco respetuosa con la tradición, violara la sacrosanta costumbre heredada de los mayores. El juicio del pueblo es inapelable". (Sagaseta 1975, 121) 85
1. Sarrera errepertorioaren banaketari eta emakumeen gaitasun fisikoei dagozkienei buruz lehen zalantzak planteatzen hasi ziren. Folkloristen joera nagusiak, 1971eko jardunaldietan gailendu zen bidetik jarraitzen zuen, tradizioari ikuspegi estatiko oinarrian, emakumeek dantzan berezko espaziorik izan zuenik ukatuz, ez baldin bazen subjektu hartzaile moduan, gizonezkoak eskainitako dantza jasotzen. Zenbait testuingurutan berez gizonezkoek egiten zituzten dantzak emakumeak eskaintzen hasteak tradizioaren eraldaketa eragiten zuela interpretatzen zen. Zenbaiten iritziz hori onargarria zen gizarte berrira egokitzeko ahaleginean eta beste zenbaitentzat erritualetan ez zen egokia aldaketa hori, tradizioaren beraren zentzua eraldatzen zuelako. Modu batera edo bestera, emakumeak tradizioa haustearen arduradun jotzen ziren. Hala nola Joaquin Jimenez (1978) Arabako dantzei buruz, Iñaki Irigoien (1978) Bizkaikoei buruz eta Gaizka Barandiaran (1978) Gipuzkoako dantzei buruz aritu ziren, generoari dagokionez ekarpen berririk egin gabe. Iñaki Irigoienek soka-dantzan emakumeek aurreskua jasotzen zutela azpimarratu zuen (Irigoien 1978, 29), eta testuinguru horretan Humboldtek (1925a, 59) eta Iztuetak (1824, 119) aipatutako txipiritona dantza, soka-dantzan gizonezkoak eta emakumeak elkarrekin dantzatzen zutela. Hala ere, hiru urte beranduago egindako lan batean, Fray Bartolome Santa Teresakoak 1819an euskal erromeriei egindako kritika morala (Santa Teresa 1816) dantzaren ikuspuntutik irakurtzean, emakumeen aurreskuak aipatzen zituela ohartu zen Iñaki Irigoien: "Generalmente son los chicos los que comienzan la danza, pero en algunos pueblos, nos dice el autor, la comienzan las chicas y la cumplimentan con chicos o con hombres, y esto es aún más feo y desvergonzado" (Irigoien 1981, 25). Bartolome Madariagan lana Iztuetarenarekin bost urteko aldea izanik, zaldibiarrak aipatzen zituen emakumeen soka-dantzekin lotu zuen Irigoienek. Hain zuzen, Juan Inazio Iztuetak 1824an idatzitako liburuan aipatu (1824, 84–86) eta deskribatzen zuen emakumeen soka-dantzetako bat, Neskatxen esku-dantza, ahozko transmisioz behintzat XX. mendera iritsi ez zena, Zaldibiako idazlearen testigantzan oinarrituta berregitea erabaki berri zuen Tolosako Udaberri dantza taldeak eta horren inguruan egindako lana argitaratu zuen (Udaberri 1980) Dantzariak aldizkarian. Bestalde, Lazaro Milikuak (1983), Durangaldean, Garai herriko dantzen berri ematerakoan, Santa Ana egunean, dantzari gazteen eta adineko dantzarien aurreskuaren ondotik, hirugarrena emakumeek ateratzen zutela agerian jarri zuen. Tradizioaren ikuspegi estatikoarekin lan egiten zuten folkloristek dantzaren 86
1. Sarrera Emakumeek euskal inauterietan zuten paperaren inguruan Antxon Agirre Sorondok (1987) etnografoak ondorioztatu zuen gutxi zirela emakumeen parte hartze adibideak, eta zenbat eta denbora atzerago joan orduan eta txikiagoa izan zela parte hartze hori. Inauteri festak, oro har, herriko mutil gazte ezkongabeen ospakizunak zirela azaldu zuen Agirrek (1987, 19), salbuespenez, zenbait tokitan ezkonduek parte hartzen zutela, gutxi batzuetan eske-erronda umeek egiten zituztela, eta besteren batean emakumeek parte hartzen zutela. Inauterietan emakumeek parte hartzen zuten egunari, Nafarroako iparraldean, Emakunde edo Emakunde-egun deitzen zitzaion. Horrez gain, inauteri egunetako arratsaldeetan, eta bestelako igande eta jai egunetan, plazako dantzaldietan emakumeek dantzatzea ohikoa zen. Igande arratsaldetan, arrosarioa eta bezperak zeremonia kristauak 15:00ak eta 16:00ak bitartean ospatzen ziren, eta horren ondotik dantzaldia plazan izaten zen dantzaldian batez ere emakumeek dantzatzen zuten (Aguirre 1987, 19). Antzuola eta Orian sorgin-dantza emakume izena izan arren, gizonezkoek soilik dantzatzen dute Agirren esanetan. Emakumeek dantzatzen zituzten zenbait dantza zerrendatu zituen Agirre Sorondok (1987, 21). Torralba del Rioko Danza de las Ballestas dantza aipatzen du, jatorria VII. mendean izan dezakeela erantsiz. Emakumeek soilik dantzatzen duten dantzaren jatorri mitikoaz idazten du Agirrek, mairuen inbasioen garaian, gizonezkoak hilda edo borrokan zirela, eraso batean aurrean herria defendatu zutenak emakumeak izan zirela eta horixe duela dantza horrek jatorria. Agirrek ez du azaltzen 1959an estreinatutako dantza dela berau, aipatutako kondairan oinarrituta Lizarrako udal dantza taldearen zuzendari zen Francisco Beruete dantza-maisuak sortua izan baitzen. Arrarasen artikuluan (1971b) jasotako zenbait datu errepikatzen ditu Agirrek bere lanean, Luzaiden eta Baigorrin dantzan emakumeen parte hartzeari edo Baztango sagar-dantzari buruzkoak. Emakumeek euskal dantzetan parte hartzen zuten ala ez ebatzi nahian "La participación femenina en la danza vasca" (1978a) izeneko artikulua idatzi zuen Enrique Jordak34 1978an. Aita Donostiaren lanaren jarraitzaile eta miresle izanik (Jordá 1986), lau hamarkada lehenago fraide kaputxinoak emakumeek euskal dantzetan parte hartzen zutenik ukatuz idatzitakoak berretsi zituen orkestra zuzendariak (Jordá 1935). Baina berrogei eta hiru urte pasata, aita-pontekoaren eta bere hitzen kontrara itzulita, aurretik errazegi onartu zuen baieztapenari ertz 34 Gaia jorratu zuten folkloristen artean ez-ohiko figura da Enrique Jorda Gallastegi (1911-1996). Orkestra zuzendari moduan nazioartean ibilbide distiratsua egindakoa, nazioarteko hainbat orkestra sinfonikoren zuzendari jardun zuen, eta Pariseko, Bruselako, Madrileko, Hegoafrikako Lurmutur hiriko eta San Franciscoko orkestra sinfonikoen zuzendari titularra izan zen, beste hainbatetan gonbidatu bezala jarduteaz gainera. 88
1. Sarrera Dantzek genero kategoria zutela defendatu zuen Jordak, sagar-dantzaren adibidean ikusi daitekeenez: "La Sagar-dantza. Afirmemos inmediatamente que este baile no es femenino sino masculino" (1978a, 110). Tradiziozaleen eta berritzaileen arteko eztabaidan, Jordak zioen tokian tokiko errituala eta eszenatokiko antzerkia bereizten jakin behar zirela, eta sagar-dantzak jatorria folklorean bazuen ere, Saski-Naskin eskaini zenean ekintza teatrala izan zela. Folklore taldeek jarrera kritiko zorrotzagoa behar zutela antzokirako egindako aldaerak ez zitzaten hedatu kale eta plazetan (1978a, 112–113). Argia dantzari taldea goraipatu zuen sagar-dantzaren jatorrizko forma berrartu zuelako. Sagardantzaren bertsio femeninoa hedatzerakoan Gorularien sortara batu zela ikusi zuen Jorda Gallastegik, horrela, arku-dantza eta zinta-dantzarekin, jatorrian gizonenak ziren dantzak, gizon eta emakumeek elkarrekin ematen zituztela ohartu zen. Emakumeek dantzatu izan zituzten eta dantzatzen zituzten dantzak aztertu ondoren, Enrique Jordak ondorioztatu zuen emakumeek dantzetan parte hartzen zuela, baina inoiz ere ez nabarmenduz edo gizonaren maila berean: "la mujer, si bien participa en ellas, nunca baila de forma prominente o igual al hombre. Es éste quien actúa con mayor intensidad, extensión y densidad. (Jordá 1978a, 122). Tradizioan eta historian emakumeek euskal dantzetan izandako parte hartzeari begirada eskainita, ukazioa eutsi-ezina gertatu zitzaion, eta baiezko erantzuna aho txikiarekin emanik emakumeek euskal dantzetan izandako parte hartzea dimentsionatzen ezarri zituen indarrak, alegia, berau txikia eta ez oso aktiboa izan zela adierazi zuen. Emakumeek euskal dantzetan bi eratan parte hartzen zutela ondorioztatu zuen Jorda Gallastegik (1978a, 101): emakumeek soilik dantzatzen zituzten dantzetan eta gizonezkoekin batera dantzatzen zituztenetan, baina lehenengoak, emakumeek soilik dantzatzen zituzten dantzak ia desagertuta zeudela. Eta bigarrenetan, bigarren mailakoa zela zeukan protagonismoa. Beraz, emakumeek euskal dantzetan parte hartzen zutela, baina ez zirela izaten protagonista nagusiak, hori gizonezkoak baitziren. Emakumeen protagonismoa dantzan urria izatearen arrazoien bila jardun zuen ondoren eta hiru azalpen posible eman zituen Jordak. Batetik, elizgizonen debekuak aipatu zituen (1978a, 122): dantza mistoak moralaren zaindariek gogor jarraitzeaz gain, euskal dantzetan egiten ziren bikote-dantzak gizonenak baino berriagotzat, eta ondorioz, garrantzia gutxiagokotzat zituen Jordak. Lehen arrazoiarekin lotuta, bigarrenez emakumeek bizitza sozial mugatuagoa izatearekin ere azaldu zuen dantzan parte hartze txikiagoa, besteak beste 90
1. Sarrera dantzarako zaletasun handia zuten emakumeek etxeko-lanetan eskas aritzeko fama zutelako (1978a, 97). Azkenik, hainbat euskal dantzak fisikoki gaitasun handia eskatzen zutela, emakumeentzat oso zailak gertatzen zirela argudiatu zuen. Aita Donostiak bere garaian esandakoaren ildotik, batzuetan, bereziki aurreskuan, emakumeak gizonaren omenaldia jasotzera mugatzen zirela ere berretsi zuen. Euskal dantzen izaera zorrotza zen Jordaren iritziz horren eragilea: "Debido al carácter angular de la danza vasca, la mujer no participa en ella de forma muy activa. Su actuación es, generalmente pasiva y se reduce, en algunos casos, a recibir el homenaje del hombre. (Jordá 1978a, 102). Bere ustez, euskal dantza emakumeek egiteko zailegiak izatearen ondorioz, emakume rola ere gizonezkoek jokatu behar izaten zuten maiz: Una prueba, a mi juicio, de que el propio carácter de estas danzas ha sido causa determinante de la forma en que la mujer vasca participa en ellas se encuentra en el hecho de que los personajes femeninos que aparecen en la Mascarada de la Soule, y en las Toberak-Mustrak y Astolasterrak de Baja-Navarra son siempre representados y bailados por hombres vestidos con atavíos femeninos. (Jordá 1978a, 105–106) Izan ere, Jorda Gallastegiren esanetan (1978a, 102), emakumeek parte hartzen zuten zenbait dantzatan, gizonezkoen dantzak izan arren lasaiak zirenak, edo gizonekin batera bikoteak osatu dantzatzen zituztenak, baina ostera, gimnastiko eta indartsuak ziren dantzetan ez zuen ikusten posible zitekeenik hori. Euskal dantzarien berezko zalutasuna defendatu zuen Jordak Parisen balletaren sorreran parte hartu zuten euskal dantzarien berri emanez, eta euskal dantzen izaera bihurria kontuan hartuta, emakumeen parte hartzea euskal dantzetan ez zela oso aktiboa izango ondorioztatu zuen. Bere parte hartzea, normalki pasiboa zela, eta aurretik esandako guztia aintzat hartu gabe eta topikoa errepikatuz, zenbaitetan gizonezkoaren omenaldia jasotzera mugatzen zela idatzi zuen orkestra zuzendariak (Jordá 1978a, 102). Dantza zail eta zorrotzetan emakumeek ezinezkoa izango zutela parte hartzea frogatu nahirik, euskal dantza estu eta birtuosoen zenbait adibide jarri zituen Enrique Jordak, hala nola aurreskua eta Zuberoako maskaradak, saiatuta ere ezingo lituzketenak dantzatu emakumeek bere iritziz (Jordá 1978a, 105–106), gaitasun fisiko urriagoaren ondorioz. Hala ere, beste momentu batean, emakumeek Zuberoako dantzak gizonen pare dantzatzeko ezintasun fisikoa berretsi arren kontraesan agerikoan erori zen bikain dantzatzeko gai ziren emakumeak ezagutu zituela aitortuz: 91
1. Sarrera He mencionado la imposiblidad física de que la mujer suletina encarne personajes como la Kantiniersa o la Andere, pero sería injusto y parcial ocultar que he conocido suletinas que bailaban admirablemente las danzas de las Mascarada. (Jordá 1978a, 122) Gizonezkoek eta emakumeek egiten zituzten dantzen ezaugarri desberdinak identifikatuz, Jordak aktibo (maskulinoak) eta pasibo (femeninoak) moduak sailkatu zituen dantzen bereizketan sakondu zuen Juan Antonio Urbeltzek, feminitatea eta maskulinitatea dinamika mailarekin baino, mugimenduaren ezaugarrien arabera kategorizatu baitzuen. Jordak emakumeek euskal dantzatan zuten parte hartzeari buruzko lana argitaratu zuen urte berean, 1978an, euskal dantzak morfologikoki aztertzen zituen sintesia lana argitaratu zuen Urbeltzek. Euskal dantzen taxonomia egiteko, Curt Sachsek (1963) munduko dantzak sailkatzeko diseinatutako eskema aplikatu zuen Urbeltzek euskal dantzetan Dantzak: notas sobre las danzas tradicionales de los vascos (Urbeltz 1978) liburuan. Dantza irekiak edo zabaltzeko joera dutenak, eta dantza itxiak edo ixten direnak bereizi zituen Sachsek. Dantza irekietan grabitatearen lotura indarka hausteko ahalegina antzeman zuen alemaniar jatorriko ikertzaileak, eta Europan era horretako dantzak ez zirela ohikoak idatzi zuen, baina bazirela gutxi batzuk, tartean euskal aurreskua (Sachs 1963, 26). Euskal dantzan jauzi egiteko joera eta aurreskuaren aipamena topikotzat jo zituen Urbeltzek (1978, 49), baina mugimendu joerari begiratuta, dantza irekiak gizonen ezaugarriekin eta itxiak emakumeenekin lotu zituen Sachsek, eta Urbeltzek banaketa horri berretsi zuen, emakumeek euskal dantzetan parte hartzea ukatzen zuen adierazpena gizonezkoen eta emakumeen berezko dantzakera desberdinak aintzat hartu gabeko azaleko behaketaren ondorio zela salatuz: La actitud cerrada ante la danza es, en el País, un posicionamiento eminentemente femenino. La mujer, por tanto, condiciona la danza de una peculiar manera que no es reductible, por simple comparación, a la que realizan los hombres. De ahí viene el que entre nosotros, algunos tratadistas de este tipo de cosas sostienen el principio de que «en la danza vasca la mujer no baila, es bailada...» (1978, 59). Dantza itxietan gorputza ez da ia-ia lurretik altxatzen, indarra goitik beherakoa da, gorputz eta besoen mugimenduak nagusitzen dira, eta espazioak mugatzeko eta zirkuluak osatzeko joera dago. Urbeltzek aitortzen du (1978, 6061) euskal folklorean, jarrera itxiarekin 'gorde' den dantza bakarra Urdiainen San 92
1. Sarrera Joan bezperan emakumeek egiten dutena dela. Dantza irekietan berriz lurretik altxatzeko ahaleginak ugariak dira, lurra gutxiago ukitzen da, grabitatearen aurkako borroka dago, giharrak tentsioan, mugimendu bortitzak, arintasuna, indarra, espazioan hedatzeko eta bilatzeko joera, eta gorantz eta aurrerantz mugitzeko joera dago. Ezaugarri horiek elkarrekiko oposizioan eta bipolaritate sexualaren sinbolotzat ikusi zituen Urbeltzek (1978, 60). Eredutzat horiek jo arren, zenbait dantzatan bestelako jarrerak hartzen dituzte gizon-emakumeek. Leitzako ingurutxoa jartzen du adibidetzat Urbeltzek (1978, 63). Bertan, gizonemakumeak bikoteka dantzan ari direla, batzuetan dantzatzeko jarrera itxia eta bestetan irekiak erakusten dituzte. Urbeltzen ikuspegian, euskal dantzetan, 'jarrera itxia' nagusiki hurbilketa femeninoa izanik, emakumeek dantza baldintzatzen zuten modua ez zen gizonekoenarekin konparagarria. Beraz, horren ondoriotzat jotzen zuen zenbaitek adieraztea euskal dantzetan emakumeak ez zuela dantza egiten, emakumeei dantza egiten zietela. Gizondantzan gertatzen zena euskal folklore osora zabaltzea oinarrizko okerra zela adierazi zuen Urbeltzek (1978, 60). Bere ikuspuntuan, hainbat dantzatan, antitetikoak ziren jarrerekin elkar osatzen zuten emakumeek eta gizonek dantza desberdina sortuz, ez zena bataren edo bestearen menpekoa, baizik eta bietatik zeukana. Oposizioa baino elkar-osatzearen irudia defendatu arren (Urbeltz 1978, 60–63), zenbait dantzatan emakumeek eta gizonezkoek jarrera itxiak zein irekiak hartu zitzaketela ohartarazi zuen. Beraz, sexuen elkarren osagarritasunaren ideian oinarrituta, gizonek eta emakumeek dantzan jarrera antitetikoak dituztela argudiatu zuen Urbeltzek, baina irekitzeko eta ixteko bi joerak biltzen direla bakoitzaren baitan. Emakumeen dantzakera bereiziaren ideia eztabaidatzera jo zuen ostera Filipe Oihanburuk. Etorki balleten zuzendariak dantza-sozial eta erritualez harago, eszenara begirako proposamenak egin zituen (Oyhamburu 1994; Oyhamburu 2007; Bidegain 2007) eta horretarako emakumeak, euskal dantzak eta estetika jorratu zuen (Oyhamburu 1981). Oihanburuk zalantzan jartzen zuen dantzaren genero estereotipatzea, euskal tradizioan emakumeei dantza pinpirinenak egitea zegokienik (1981, 104–105) ukatuz. Filipe Oihanburuk zenbait testigantza historiko aipatu zituen, emakumeek historian euskal dantzetan parte hartu zutela agerian jartzen zutenak, hala nola, Charles IX.ak Donibane Lohizunen 1565ean ikusitakoak, Madame Aulnoyk XVII. mende bukaeran deskribatutakoak eta XVIII. mendean Bizkaian eta Gipuzkoan emakumeak dantzan ikusi zituzten bidaiarien testigantzak. Euskal dantzen eremu erritualean emakumeen parte 93
1. Sarrera hartzea historikoki gertatu izana aldarrikatu zuen, Heletan, 1860an, hiru emakumek Corpus Christi festan sainduen rolak gizonezkoen dantza-urrats berberak eginez (Oyhamburu 1981, 104) jokatu izanaren zituztela kontatuz. Bestalde, mugimenduen izaera zorrotza maskulinitatearen ezaugarritzat jotzea eztabaidatu zuen, Iztuetaren (1824) arabera emakumeek urrats zailenak ere egiten zituztela ondorioztatuz. Oihanburuk emakumeek euskal dantzetan izan duen eta izan behar duen parte hartzearen aldarrikapena egiten du, ondare koreografikoa aberasten duelako, eta ez bakarrik edertasun femeninoarengatik eta koreografikoki jokoa ematen zuelako, baita janzkera aberasten zuelako ere (Oyhamburu 1981, 105). Euskal dantzetan emakumeen parte-hartze zabalagoa aldarrikatzeaz gain, praktikan ere jarri zuen Filipe Oihanburuk Etorki balletean, eta horren testigantza utzi zuen lan honetan bertan, bi emakume dantza erakusten zituen argazki baten bidez eta asmo-adierazpen argiaren bidez: "Danse guipuzcoanne par les ballets Etorki qui, contrairement à la tradition ecente, le font exécuter par des femmes, dans le propre costume décrit par ŕ Iztueta. La perfection des positions des quatre danseuses peut être la meilleure réponse aux critiques" (Oyhamburu 1981, 105). 1.5.2 Generoa analisi-kategoria moduan Dantzatik abiatzen ziren folkloristen lanetatik landa, Joseba Zulaikak (1996) euskal antropologiaren XX. mendeko ibilbideari eskainitako begiradan, antropologia eta historia soziala konbinatuz gizarte antropologia eta historia alorrean saihestu-ezinezkoa den erreferentziatzat jotzen du (Zulaika 1996, 117– 118) Julio Caro Baroja (1914-1995). Jose Migel Barandiaranen ikaslea hasiera batean, Vienako eskolako kultur zirkuluen ideiak bere egin arren, horien irakurketa kritikoa Boasen 'kultur esparruen' kontzeptuarekin uztartu zuen (Zulaika 1996, 120). Caro Barojak dantza-kontuak maiz jorratu zituen bere lan oparoan, bai euskal kulturari eta historiari buruzkoetan (1973; Caro Baroja 1976; 2000) eta zer esanik ez folklore eta festa zehatzei buruz idatzitakoetan (1986; 1995a; 1995b), hala nola inauterien (1979) eta urte-sasoien ingurukoetan (1984; 1992) ere. Horietako batzuetan, Maiatzeko erreginen erritoei buruzko lanean adibidez (Yrigaray & Baroja 1995), protagonistak emakumeak ziren eta horrela jaso zuen, baina horrez gain ez zion emakumeek dantzetan duten parte hartzeari arreta berezirik eskaini. Historialariek eta folkloristek lehentasuna eman bazioten lan diakronikoari zein iraganeko deskribapenei, 1960ko hamarkadatik aurrera, 94
1. Sarrera metodologia antropologiko modernoak aplikatuz, euskal munduaren azterketa sinkronikoak lehenetsi zituzten Euskal Herrira ikerketak egitera etorritako William Douglass, Sandra Ott, Davydd Greenwood eta Marianne Heiberg antropologo atzerritarrek (Zulaika 1996, 143–152). Kulturaren egitura funtzional edo sinbolikoak aztertzeko lan-lerroa antropologo anglosaxoiek ireki zuten euskal munduan, baina jarraipena, bereziki, Teresa del Vallek, Jesus Azconak, Joseba Zulaikak eta Joxemartin Apalategik osatutako euskal antropologo belaunaldi berriak eman zion 1970-1980 hamarkada aldaketarekin batera. Euskal antropologoen belaunaldi horrek, eta horien ondotik sortutakoak, perspektiba aniztasunean, diziplinarteko ikerketan eta marko teoriko berrietan sakondu dute (Esteban 2012, 43). Kepa Fernandez de Larrinoa antropologoa euskal munduaren zenbait komunitateren ospakizunak, hala nola Ameriketako euskal diasporaren festak (1991) eta Zuberoako herri-antzerkiak (1993) ikertzen hasi zen 1980ko hamarkada bukaeran. Zuberoako artzain komunitatea antropologia modernoarekin ikertzeko ahaleginean Sandra Otten aurrekaria aipatu behar da. Euskal kulturan, eta ikusiko dugunez dantzan ere, 'indarra' nozioak jokatzen duen paper garrantzitsua agerian jarri zuen Ottek (1981), eta ideia hori oso presente izango da Kepa Fernandez de Larrinoaren lanean. Zuberoako kulturan dantzak zuen protagonismo bereziaz ohartuta, dantzaren inguruko ikerketa eta ekarpen esanguratsuak egin zituen Fernandez de Larrinoak, besteak beste Victor Turneren antropologia sinbolikoaren eta folklore ekitaldiak adierazpen kulturalen erakusletzat jotzen dituen Clifford Geertzen eraginarekin. Generoa festa eta erritualetan ikertu zuen, zehazki Zuberoako maskaradetan emakumeen partehartzean gertatutako aldaketak gorputzaren antropologiatik aztertuz (Fernández de Larrinoa 1995; 1997). Horrekin batera, euskal dantzaren ikerketan ziharduten zenbait historialari sozial eta folklorista, antropologia modernoaren marko teoriko eta metodologikoekin jantzi eta elkarlanean jartzeko ahalegina egin zuen. Horren emaitza dira berak zuzendutako hiru lantaldek euskal dantzari buruz egindako erreferentziazko hiru lan: euskal dantzaren inguruko bibliografia (Fernández de Larrinoa 1998a); tokian tokiko euskal dantza tradizionalen katalogoa (Fernández de Larrinoa 2003); eta dantza tradizionala eta identitatea euskal kulturaren mugako eremuetan ikertzen zuten bost lanen bilduma (Fernández de Larrinoa 1998b). Zuberoako dantzetan gorputz estereotipoek izan duten garrantzia azaleratu zuen Kepa Fernandez de Larrinoak generoa eta dantza tradizionalen azterketaz 95
1. Sarrera argitaratutako lanetan (1995; 1997). Horietan, Zuberoako maskaradak, historian 'gizonezko portaera erritualak' izan direla ondorioztatu zuen. Zenbaitetan lurren emankortasunari lotutako interpretazioak eskaintzen zirela ikusi zuen, baina era horretako erritualei buruz genero-antropologiak azaleratu zuenaz ohartarazi zuen: "emakumeen menpekotasuna erritoetan legitimatzen" (1995, 133) zela, hain zuzen ere. Bere ikerketan, emankortasunari lotutako ekarpenik ez zuela bildu, baina bai ordea 'indarra' kontzeptuari lotutakoak. Dantzariak gorputzestereotipo jakinen arabera hautatzen zirela ikusi zuen, Zuberoako maskaradetan jokatzen diren rol bakoitza gorputz-estereotipo zehatz bati lotuta zegoela ohartu baitzen: "entsenaria luze eta argal; zamalzaina azkar eta indartsu; kantiniersa arin eta argal; txerreroa azkar eta bizkor; gatiak ez omen du estereotipo jakinik" (Fernández de Larrinoa 1995, 133). Horrez gain, dantzari bakoitzaren nortasun pertsonalaren alderdi batzuk, hala nola lasaitasuna, goxotasuna, bizitasuna edo basakeria dantzaren bidez adieraz zitezkeela ere ikusi zuen Fernandez de Larrinoak. 1980ko hamarkadara arte gizonezkoek bakarrik parte hartzen zuten Zuberoako maskaradetan, nahiz eta antzezten ziren paper batzuk femeninoak izan, horiek ere gizonek jokatuak izaten ziren. 1980ko hamarkada bukaeran hasi ziren emakumeak Zuberoako maskaradetan parte hartzen. Aldaketa horien jarraipena egin eta Zuberoako gizartean horien inguruan sortzen ziren gogoetak jaso zituen Fernandez de Larrinoak (1995; 1997). Emakumeen parte hartzea rolen arabera, gradualki, gauzatzen joan zen. 1980ko hamarkada arte, emakumeen paperak ere gizonezkoek, mutil gaztetxoek gehienetan, jokatzen zituzten. Paper femenino horien artean dantza-protagonismo txikiena zutenak interpretatuz hasi ziren emakumeak lehen aldiz maskaradetan parte hartzen: anderea eta laborarisa. Ondoren, hamarkada erditik aurrera, dantzari protagonista nagusietako bat baina emakume rola eta janzkera zerabilena: kantiniersa. Emakumeak rol femeninoak jokatzen hasi ziren beraz, eta aldaketa horiek ez zuten eztabaidarik eragin. Hurrengo pausoetan ordea, gizonezko rol moduan identifikatuta zeuden pertsonaietan emakumeak parte hartzen hasi zirenean eztabaidak sortu ziren. 1987an, Muskildiko gazteek eskaini zituzten maskaradetan, anderea eta kantiniersaz gain, gorrien taldean, dantzari garrantzitsuenetakoa den txerreroa emakume batek jokatu zuen, eta baita aktore paper xumea duen medikua ere. Txerreroa emakumea izateak polemika eragin zuela ikusi zuen Fernandez de Larrinoak (1995, 134). Emakume batek txerreroaren rola jokatzeak kontrako erreakzioak eragin zituen zenbait 96
1. Sarrera herritarrengan: "Txerreroen ezaugarri sinbolikoak gizonezkoak direla azpimarratzen zen: hots, dantzariaren janzkerak eta apainketak gizonezkotasuna adierazten dutela behin eta berriz errepikatzen zen" (Fernández de Larrinoa 1995, 134). Ordura arte, gizonezkoek emakume rolak jokatu izanak ez zuen kontraesanik eragin, baina antropologoak ikusi zuen "neska batek gizonezkotasuna adieraztea berez kontraesan izugarria" bezala aurkeztu zela, "txerrero-neska baten dantzaren benetakotasuna" zalantzan jarriz. Zuberoako dantza tradizionaletan dantza-ereduan maskulinitatea ezaugarri garrantzitsutzat jotzen zen, eta maskulinitate hori dantzakeran antzematen zela defendatzen zuten. Kepa Fernandez de Larrinoak (1995, 134) jasotako testigantza batek honela adierazi zuen ideia hori: "emaztek eta gizonek ber dantza emaiten ahal dizue, beno ez ber gisaz". Beraz, dantza egiteko era maskulino bat eta dantza egiteko modu femenino bat zeudela defendatzen zuen ideia ezkutatzen zen esaldi horren atzean. Zuberoako dantzetan gizonezkoak dantzan transmititzen zuten ezaugarri nagusia 'indarra' zen; emakume batek, dantza berberak egin arren, erakusten zuen ezaugarri nagusia ez omen zen 'indarra', baizik eta 'dotorezia', 'finezia'. Beraz, dantzei buruzko ikuspegi horren arabera, gizonezkoak eta emakumezkoak dantzan beraien sexu-identitateari atxikita zeuden ezaugarri batzuk adierazten zituzten dantzaren bidez. Generoaren araberako desberdintasuna dantzan eta dantzaren bidez erreproduzitzen zen beraz, baina gainera, bereizketa horretan mailaketa zegoela ikusi zuen Fernandez de Larrinoak (1995, 134). Dantzakeran bi eredu, maskulino indartsua eta femenino dotorea bereizten ziren, baina Zuberoako dantzako eredu ideala bakarra zen, eta horren ezaugarriak, 'azkartasuna' eta 'sendotasuna' bezala definituak, gizonezkoen dantza estiloari zegozkionak ziren. Beraz, hori adierazten zen aipatutako testigantzaren barrenean, emakumeek dantzatu zitzaketela gizonezkoen dantza berak, baina ez zituztela berdin egiten, eta eredu ideala gizonarena zela, eta emakumearena berriz maila apalagokoa. 1992an, Eskiulako herritarrek antolatu zituzten maskaradak, eta lehen aldiz musikariak salbu jokalari guztiak, dantzari, kantari eta aktore, emakumeak izan ziren. Dantzarien eredua maskulinoa bazen, beltzen taldea osatzen zuten jokalari eta aktoreen eredua ere guztiz maskulinoa zen, baina dantzan indarrez agertu beharrean, jokatzen zituzten rolek bortizkeria, mozkorkeria, gordinkeria eta zakarkeria zituzten baliabide. Dantzariekin gertatutako erreakzio ezkorragoa eragin zuen Eskiulako emakumeen erabakiak Zuberoan, hainbatek desegokitzat jo baitzuen emakumeek jokabide eta balio horiek gorpuztea (Fernández de 97
1. Sarrera Larrinoa 1997, 55). Izan ere, Kepa Fernandez de Larrinoak ondorioztatu bezala, "hala egitean, gorputz-mugimenduei buruzko interpretazio sozial eta ulerkera kultural nagusien arbitrariotasuna salatu zuten" (1995, 134). Ondorioz, Zuberoako maskaradetan emakumeak progresiboki parte hartzen joan ziren neurrian, erritual horien bidez adierazten ziren generoei lotutako nozioak, hala nola maskulinitatearen ezaugarritzat jotzen zen indarraren kontzeptua, ezbaian jarri zirela, eta gizonezkoen nagusitasunari eutsi nahi ziotenen erresistentziekin tentsioak sortu zirela azaleratu zuen Fernandez de Larrinoak. Horrenbestez, dantzak eta dantzariek ideiak adierazten dituzte, 'nozioak komunikatzen dituzten aldi berean sozialki kalifikatuko, ebaluatuko direnak' (Fernández de Larrinoa 1997, 60). Euskal antropologia feministan Teresa del Vallek irekitako bidean, 30 urteko ibilbide oparoaren ekarpen nagusiak laburbildu dituzte Margaret Bullenek, Mari Luz Estebanek eta Jone Miren Hernandezek (2016). Lehen etapan, Del Valleren gidaritzarekin Begoña Aretxaga, Carmen Diez Mintegui eta Lourdes Mendez nabarmendu dituzte. Teoria feministak aintzat hartzeaz gain, horiek aplikatuz ekarpen esanguratsuak egin dituzte belaunaldi berriek, eta genero ikasketetako aitzindari Teresa del Vallek euskal dantzari ere begiratu zion 1985ean bere zuzendaritzapean egin zen Mujer Vasca: Imagen y realidad erreferentziazko lanean. Lan horrek euskal antropologia feministaren jaiotza ekarri zuen Mari Luz Estebanen (2012, 34) esanetan, "euskal komunitatearen batasun eta armonia mitikoen ideia auzitan" jarri eta gatazka eta kontraesanen azterketari bidea ireki zion, genero alorrean hasi eta beste era batzuetako desberdinkerien azterketekin jarraituz. Teresa del Valleren (1985) gidaritzapean egindako talde-lan horretan agerian jarri zen "emakumea eta espazio publikoaren arteko bateraezintasuna" (González-Abrisketa 2016, 43) euskal kulturaren hainbat alorretan, dantza eta festa barne. Mujer Vasca: Imagen y realidad talde-lanean, euskal dantza eta generoa aztertu zen atal batean. Zehazki, Juan Antonio Urbeltzen lana (1978) aztertuz, bertatik erauzitako euskal dantzen genero ikuspegiak laburbildu ziren (Valle 1985, 40–41). Azterketa horren lehen hurbilketa bat bi urte lehenago argitaratu zuen Teresa del Vallek (1983) euskal emakumeek espazioaren erabileran erakusten zituzten ezaugarrien eta esanahiei buruz egindako lanean. Beste zenbait eremu artean, emakumeek festetan, inauterietan eta dantzetan espazioarekin zituzten harremanak aztertu zituen. Dantzak festa eremuko ardatz nagusi moduan hartuta, espazio publikoen erabilera eta esanahiak aztertzeko 98
1. Sarrera (Valle 1983, 256–259) Urbeltzen lana baliatu zuen. Urbeltzek irekidurarako joera zuten dantzak eta itxiturarako dutenen artean bereizten zuela ikusi zuen del Vallek, eta lehenak maskulinotzat sailkatu zituela eta bigarrenak femeninotzat. Emakumeen dantzatzat aurkeztutako Urdiainen San Joan bezperako dantzari begiratu zion del Vallek, ikusiz espazioa barrurantz mugatu eta borobilean, ahots soilez lagunduta eta oinak geldi, besoak gora eta behera mugituz dantzatzen zela. Borobil itxiaren dantza egitura hau emakumeen dantza estiloarekin identifikatzen zela ondorioztatu zuen Teresa del Vallek, eta beste zenbait dantzatan ere, emakumeek borobilak ixteko joera handiagoa zutela gizonezkoek baino, beren espazioa mugatuz eta beraiek bertan gotortuz. Oro har emakumeak dantzetan mugimendu murritzagoak zerabiltzatela ikusi zuen del Vallek (1983, 257) eta horren muturreko adibidetzat Leitzako soka-dantza aipatu zuen, non 'emakumearen jarrera guztia hieratikoa' (Urbeltz 1978, 62) zen, gizonezko dantzatzen zen bitartean berari begira geldi baitzegoen. Burundako (N) zortzikoetan emakumeen parte hartzea oinez ibiltzera mugatzen zela aipatu zuen, lehenengo zihoan gizonezkoak urrats arin eta ikusgarriak egiten zituen bitartean, ezkerreko hankarekin ostikoak airera jaurtiz. Lan honetan del Vallek ondorioztatu zuen (1983, 259) festen testuinguruan, espazio berean gizon eta emakumeen arteko interakzioa beste alor batzuetan baino gehiago gertatzen zela, baina bazirela uneak, non dantzaren beraren ezaugarriengatik, edo bereizteko beharragatik, espazio horietan eragin handiagoa zutela emakumeek edo gizonek, eta emakumeak nagusi ziren espazioetan muga gehiago zituztela gizonezkoak nagusi zirenetan baino. Espazioaren erabileran oinarritutako lehen azterketa horri gizonek eta emakumeek dantzetan erakusten zituzten ezaugarri bereizien azterketa erantsi zitzaion Mujer Vasca: Imagen y realidad (Valle 1985) lanean. Bereizgarri horiek, bitasun sexualaren sinbolotzat eta indar antitetikotzat eta elkarren osagarritzat ulertzen direla azaldu zen bertan (Valle 1985, 40). Ezaugarri maskulinoak eta femeninoak aldi berean eman litezke biek parte hartzen zuten dantzetan, eta aurreskua edo soka-dantza35 jarri zuen horren adibide, non bakoitzak berari dagokion jarrera iruditzen zuen, gizonezkoek irekia eta emakumeek itxia. Ostera, zenbait dantzatan Urbeltzen esanetan (1978, 49–63) alderantzizko jarrerak ematen zirela ikusi zuten del Vallek eta bere lankideek, eta Leitzako ingurutxoa jarri zuten horren adibide, bertan gizonezkoek hartzen zuten jarrera 35 Gipuzkoako eta Bizkaiko gizon-dantza aipatzen ditu zehazki (Valle 1985, 40), baina berau soka-dantza edo aurreskuaren aldaera bat denez, argiago iruditu zaigu izen generikoagoak erabiltzea. 99
1. Sarrera itxi hori, aurretik emakumearen ezaugarritzat jo izan dena ageri baitzen, eta emakumeenga irekia identifikatu baitzuten (Valle 1985, 40). Urbeltzen lanaren bidez euskal dantzari eskainitako begirada honetatik lau ondorio nabarmendu zituen Teresa del Vallek: 1) Irekidura eta itxitura ezaugarrien araberako dantzen kategorizazioa dagoela eta horiek maskulino eta femeninoarekin erlazionatzen direla. 2) Gizonezkoak nagusi diren dantzetan irekidura ezaugarriak direla esanguratsuenak eta nagusiki emakumezkoek egiten dituzten dantzetan berriz itxiturakoak. 3) Ezaugarri bipolaritate hori sexuen bipolaritate sozialaren balizko ispilu izan litekeela. 4) Polaritate horretan batetik besterako aldaketak gertatzen direla, zenbait kasutan emakumeek ezaugarri maskulinoak eta gizonezkoek femeninoak hartzen dituzten kasuak gertatuz. Bipolaritate ezaugarriak eskema baten bidez adierazi ziren (Valle 1985, 40–41): Femeninoa - Bateratzailea - Espazioa mugatzeko joera handiagoa - Borobilerako joera - Lurrarekin kontaktua oinekin - Beheranzko indarra - Besoen mugimendu birakariak eta gorputzaren tolesdurak Maskulinoa - Zabaltzailea - Bilakatzeko joera - Espazioak zabaldu eta ezagutzeko joera - Lurrarekin kontaktu gutxiago - Goranzko joera indarra eta aurreranzko inpultsoa - Grabitatearekin hausten duten mugimenduak - Tentsio muskularra - Biolentzia - Arintasuna eta indarra - Parez pareko begirada nagusiki Teresa del Vallen ekarpenak euskal dantzaren ikasketetan berehalako eragina izan ez bazuen ere, genero ikasketetan bidegilea izanik, horietatik euskal tradizio eta dantzetara zuzendutako begiradetan eragin nabarmena izan du. Festen eta generoaren inguruan, 1997tik aurrera, Hondarribiko eta Irungo alardeetan emakumeen parte-hartzearen aurrean sortutako gatazka ikertuz, tradizio eta festen inguruan ekarpen aipagarriak egin ditu antropologiatik Margaret Bullenek (1997; 2000; 2003). Bidasoaldeko alardeetan emakumeen parte hartzea eragotzi nahirik antolatutako genero desberdinkeriak sakon aztertzeaz gain bere produkzio oparoan, besteak beste festari genero100
1. Sarrera ikuspegiarekin begiratu dio Bullenek, festak "zer esan nahi duen, zer irudikatzen eta ordezkatzen duen, eta zer dakarren bertan emakumeak eta gizonak berdin ez agertzeak" (2016, 36). Berdintasuna gauzatzeko sexuen arteko osagarritasunaren ideiak eragiten dituen oztopoak azaleratu ditu Bullenek, funtsean "mundu dikotomiko bat erreproduzitzen duen genero-sistema, non emakume eta gizonen arteko harremanak asimetrikoak diren, emakumeei hiritartasuna ukatzen zaien eta bizitza publikotik baztertuak diren". Festa eta tradizioen bidez, desberdinkeriak eta gizonezkoen partaidetza menperatzailea naturalizatzen direla salatu du Bullenek (2016, 42). Bidasoaldeko alardeetako genero-gatazka historia sozialetik aztertu dituen Xabier Kerexetarekin (2016; 2005) batera, beste festa batzuetan partaidetzan sor daitezkeen tentsioak eta tradizioa eta ondarearen kudeaketak jorratu ditu Bullenek, adibidez, Antzuolako alardearen inguruan (Bullen & Kerexeta 2012). Azken honetan ikerketa eta interbentzioa uztartu dira, alardean emakumeen eta gizonen parte-hartze berdinzalea bultzatuz. Auñamendi Entziklopediarako Margaret Bullenek, Carmen Diez Mintegik eta Xabier Kerexetak (2012) idatzitako "Emakumeak Euskal Herriko festetan" sarreran jaietan emakumeen parte hartzea "eskasa, maiz, hutsaren hurrengoa" izan dela gaztigatu ondoren, horren garrantzia azpimarratu dute, festak komunitateen identitate ikur baitira. Aro modernoan emakumeek protagonismo sozial eta ekonomikoa txikia izan bazuten, XIX. mendetik aurrera emakumeak espazio publikotik desagertzen joan zirela diote egileek. 2005ean Eusko Legebiltzarrak onartutako Berdintasunaren Euskal Legea ere ez dela betetzen salatu dute egileek, araubide horrek guztiz debekatzen baititu praktika baztertzaileak espazio publikoan, ekimen publikokoak zein pribatukoak izan. Ostera, Bidasoako Alardeetan festaren pribatizazioa erabili da, toki erakundeen babesarekin, berdintasunezko partaidetza ukatzeko. Azken hamarkadetan zenbait festatan emakumeen parte hartzeak aurrera egiteko ahaleginak egin dira, eta batzuk arrakasta izan dute, baina egileek diotenez, festa zenbat eta indartsuagoa eta errotuagoa izan komunitatean, orduan eta arazo handiagoak sortzen dira bertan emakumeek berdintasunez parte hartzeko orduan. Festa berrietan, hala nola 1978koa den Bilboko Aste Nagusian, berdintasuneko parte hartzea errazago gauzatu da. Diez, Bullen eta Kerexetak ikusi dute, "Jaiak edo koreografiak berriagoak edo oro har errito gutxiagokoak direnean, emakumeen partaidetza errazagoa izan ohi da; baina ez beti eztabaidarik gabe" (Bullen et al. 2012). 101
1. Sarrera Hain zuzen, jaien inguruko azterketa feministen ekarpena emankorra izan da azken urteotan. 2008-2009 bitartean, Gipuzkoako Diputazioaren enkarguz, probintziako jaiei buruzko azterketa generoaren ikuspegitik gauzatu zuen Farapi Antropologia Aplikatuaren Aholkularitza enpresak (2009). Aztertutako festen artean, baziren zenbait non dantzak protagonismo berezia zuen, eta horietan ikusitakoa eta parte-hartzaile eta antolatzaileekin egindako elkarrizketetan jasotako gogoetak bildu zituzten azken txostenean (Farapi 2009). Dantzari aparteko arreta eskaini zion azterketa honek, egileek azaldutakoaren arabera, dantza "bertako gauzatzat, nortasun emailetzat, eta festari lotuta, tradizio handienekotzat hartzen den alderdietako bat" jo baitzuten, eta "herrien kulturaren adierazpidetzat hartzen dela dantza eta identitate kolektiboaren ikurtzat" (Farapi 2009, 100). Tolosan San Joan egunez ospatutako alardean, eskopetariak gizonezkoak zein emakumezkoak ziren ikusi zuten Farapiko behatzaileek, baina aldiz dantzari guztiak, bordon-dantzariak, gizonezkoak zirela. Dantzarien festan daukaten zentralitatearen ondorioz, une nagusietan plazaren erdian aritzen baitira dantzan, Tolosako festa nagusiak, garai horretan36, irudi maskulinoa eskaintzen zuela ondorioztatu zuten ikerketa egin zuten antropologoek (Farapi 2009, 5960). Legazpiko Santikutz jaietan egiten den ezpata-dantzaren inguruan hitz egin zuten ikertzaileek herri horretako dantzariekin. Behaketaren unean gizonezkoek bakarrik dantzatzen zuten ezpata-dantza, baina aurretik inoiz emakumeek ere parte hartu izan zutela37 argitu zuten herriko dantzariek. Haien esanetan (Farapi 2009, 104–105), ezpata-dantza gizonezkoen dantzatzat kontsideratzen bazen ere, gizonezkoak falta baziren, posible zen emakumeek dantzatzea. Izan ere, gizonezkoen beherakada sumatzen zuten dantzariek dantza-taldeetan, eta mutil faltan, ordura arte gizonezkoek bakarrik egindako dantzetan emakumeek partehartzea ezinbesteko jo zuten dantza eta erritualak mantendu ahal izateko. Hori bai, gizonezko gabeziaren aurreko konponbide probisionaltzat jotzen zuten emakumeen parte hartzea: "Onartzen da emakumeen partaidetza ekitaldi tradizionaletan, gaitz-erdi delako, ekitaldia galtzea baino hobe, baina gogorarazten zaie emakumeei ez dutela beren-berena postua" (Farapi 2009, 36 Tolosako San Joan dantzetan dantzatzen duten bordon-dantzarien artean emakumeak parte hartzen hasi dira 2013an. 37 Zehazki 1954an gutxienez emakumeek eta gizonezkoek elkarrekin dantzatu zuten Legazpin ezpata-dantza, baina bakoitza bere generoari atxitikako janzkerekin, eta ezpata-dantzaren baitan rolak sexuaren arabera banatuta. Farapiren behaketaren garaian gizonezkoek soilik dantzatzen zuten ezpata-dantza, baina handik bi urtera, 2011ko Santikutz egunean soilik emakumeek dantzatu zuten. Hurrengo urtean, 2012an, berriz gizonezkoak izan ziren eta 2015etik aurrera, gizonezkoak eta emakumezkoak ari dira denak batera, sexuaren araberako janzkera eta rolik bereizi gabe. (Agerre 2015) 102
1. Sarrera 106). Gipuzkoako festak genero ikuspegitik aztertu zituen lan honetan, dantza eta emakumeen parte hartzearen inguruan azaleratu zen beste gai bat janzkerarena izan zen (Farapi 2009, 107). Dantzan, genero rolak bereizten dituen XX. mendeko tradizioa izanik nagusi, genero bakoitzak janzkera estereotipatua esleituta izan du, eta gizonezkoek protagonizatu dituzten dantzetan emakumeen parte hartzea planteatzerakoan janzkeraren inguruan sortzen diren zalantzak agertzen ditu ikerketak. Bildutako testigantzetako batek honela zioen: "Ez dauka zentzurik neska batek gizon jantzian ezpata-dantza dantzatzeak eta handik bi dantzetara neskaz jantzita irteteak dantza egiteko... ez du zentzurik" (Farapi 2009, 107). Festa eta erritual tradizionaletan emakumeen parte-hartzea normalizatzeko prozesuez egindako ikerketen artean aipagarria da, baita ere, Beatriz Moralek koordinatutako lan-taldeak Donostiako danborradari buruz egindakoa (Moral et al. 2014; 2016). Horren bidez, besteak beste, 1920-30eko hamarkadan danborradan danbor-jole moduan emakumeek parte hartu zutela ere agerian jarri da (2014, 16–19). 1980an Kresala elkarteko emakumeek danborradan parte hartzen hartzearen nondik norakoak jaso ditu lanak (2014, 26), horretarako pertsonaia femenino bat, urketariena asmatu zela, eta irekitako bide horretatik emakumeen parte hartzea nola zabaltzen joan den xeheki bildu da. Hemen ere, genero-rolak eta janzkeraren arteko kezkak ageri dira, tartean danborrada batzuetan janzkera militarraren bertsio "femeninoa, hots, gonaduna" (Moral et al. 2014, 30) garatzearen ingurukoak. Hain zuzen, tradiziozko janzkerei lotutako rolak direla eta zenbait talderi "zail egiten zaie emakumea eta soldadu-janzkera bateragarri ikustea, eta beraz danbor joka gizonak baizik ez dira agertzen" (2014, 32). Festen eta tradizioen inguruko genero-ikerketen lan-lerroari gorputzaren antropologia batu zaio. Teresa del Vallek (1997) abiatutako bideari ekarpen epistemologiko berritzaileak egin dizkio Mari Luz Estebanek (2004) gorputzaren teoria sozialaren bidez. Gorputza ikergai izan beharrean ikerketak gorputzetik egitea proposatuko du: "gorputza ikerketa-objektu huts izan ordez ikerketasubjektu bilakatuko da" (Hernández et al. 2016, 14). Lan-lerro horretan kokatzen dira Jone Miren Hernandezek bertsolaritza, emozioekin eta gorputzekin harremanetan egindako ikerketak (2014). Gorputza eta generoa festen analisirako kategoria moduan ulertuta eta bestelako zapalkuntzen elkargunean 103
1. Sarrera ikerketa bidean Miren Guillok (2016b) editatuta festak, genero-harremanak eta feminismoa aztertu dituen bilduma aipatu behar da. Bertan, Guilloren beraren sarrera metodologikoaz gain, genero-sistema eta jaiak behatzeko oinarri metodologikoak eskaini ditu Margaret Bullenek (2016). Bilduma berean, Xabier Kerexetak (2016) erakutsi du ondare izendapena jaso nahi duten tradizioek, generoaren araberako bazterketarik ezin dutela izan bere baitan, UNESCOren ondare definizioaren beraren kontrako bailitzateke hori. Zehazki dantzari dagokionez, Aitziber Zapiainek, Edurne Arrietak, Elurre Iriartek, Garbiñe Elizegik eta eta Maitane Maritorenak osatutako boskoteak (2016) Baztango mutil-dantzen inguruan emakumeen parte-hartzea eta hori eragozteko ahaleginekin bizitako esperientziaren testigantza aipatu behar da. Gaia kokatzeko, Baztango mutil-dantzen inguruko laburpen historiko eta koreografikoa eskaintzen du lanak (Zapiain et al. 2016, 100). Mutil-dantzak sorta osoaren izenaren baitan 19 dantza desberdin egiten dira, dantza-genero berari dagozkionak. Ez dira aldez aurretik eratuta dagoen talde batek eskaini ohi dituen dantzak, baizik eta plazan txistularia jotzen hasi eta nahi duena sartu daiteke dantzara egoki deritzon unean. Mutil-dantza izenak garai bateko praktikara egiten dio erreferentzia, 'mutila' gizonezko ezkon-gabe bezala ulertzen baitzen Baztanen, baina XX. mendearen erditik aurrera oso ohiko da gizon-ezkonduen eta adinekoek ere dantzatzea. Ikerketaren egileek dokumentatu dute "70eko hamarkadatik aitzin, emakumea mutil-dantzetan parte hartzen hasi" zela zenbait herritan (2016, 101). 2009. urtetik aurrera, emakumeak mutil-dantzetan parte hartzen saiatu ziren hainbat alditan hori eragozteko erasoak izan zirela salatzen da lanean. Batzuetan txistulariak jotzeari uzten zion emakumeak dantzan sartuz gero; besteren batean argiteria publikoa kendu zuten dantza ilunpetan utziz; zenbaitetan irainak oihukatu zitzaizkien dantzan sartu ziren emakumeei: "«puta», «zorra», «malfollada», «amargada», «asquerosa», «ez zarete hemengoak»" eta "«maricones»" emakumeekin dantzatzen zuten gizonezkoei (2016, 104). Baztango mutil-dantzetan emakumeen parte hartzearen kontra sortutako zenbait jarrera botere-borroka moduan ulertu dute lanaren egileek: "Bide honek kolokan paratu dituelakoz Baztango botere hegemoniko guziak. Mutil-dantzen afera aitzakia bat izan da agerian uzteko patriarkatuaren pisua kultur adierazpenetan, herrietako bestetan eta egunerokoan ere bai" (Zapiain et al. 2016, 113). Eta aldi berean, mutil-dantzen bidez oinarri irizpide feministak gizarteratzean, dantza "teoria feminista praktikarat eramateko" baliabide 104
1. Sarrera eraginkorra izan daitekeela ikusi dute. Aztergai berarekin eta data berean, 2016an, argitaratu da Oihana Otxandorenaren "Tradizioaren gainetik jauzi! Generoa, tradizioa eta aldaketa Baztango mutil-dantzetan" (2016) artikulua, Gizarte Antropologia ikasketen gradu-bukaerako lanean oinarritutakoa. Otxandorenak 1988-1990 bitartean kokatzen ditu lehen istiluak, Arizkungo festetan emakume batzuk dantzan hastean irainak oihukatu baitzizkieten: "Falta zena! Fite gizonek erdi beharko dugu!" eta "Ergelak" (Otxandorena 2016, 117). Ondoko urteetan izandako istiluen kronologia egin du Otxandorenak: 1990-1992 bitartean txistulariek jotzeari utzi zioten emakumeak dantzan sartzerakoan. 2006-2008 bitartean irainak izan ziren eta 2008-2009 inguruan ukabilarekin mehatxatu zuten dantzan ari zen emakume bat. Gatazkaren intentsitateak gora egin zuen hurrengo urteetan. 2009-2011 bitartean hainbatetan izan ziren istiluak. Emakumeak dantzan sartzerakoan hainbat gizonezkok dantza utzi zuten zenbait alditan eta txistulariek ere utzi egin zioten jotzeari, dantza bertan behera geratuz. Udalak txistulariak aldatu zituen, eta dantzaldi horietako batean, emakumeak dantzan hastean kaleko argiak kendu eta ilunpetan utzi zuten plaza. 2011n emakume batzuk bultzaka atera zituzten dantza-saio batetik. 2013an Baztango alkatea, emakumea, dantzaldi batean sartzean gainontzeko dantzariak plaza utzi eta zenbait ikuslek irainak oihukatu zizkioten. 2014an ere errepikatu ziren txistulariek jotzeari uztea, hainbat gizonezkok dantzaldia uztea eta dantzara ateratako emakumeek irainak eta oihuak entzutea. Mutil-dantzetan parte hartzearen gatazka botere-harremanetan kokatzen du Otxandorenak ere, mutil-dantza zeremoniala "autoritatearen edota botererearen errepresentazio zuzena" (2016, 125) dela ulertuta. Komunitatearentzat espazio sinbolikoa da plaza, boterearekin lotuta ageri dena: "Gizonezkoak zirkuluan jarririk dantzan hasten dira eta inguruan publikoa daukate haiei begira, esklusiboak dira eta boteredun sentitzen dira". Espazio sinbolikoa eta botereharremanen inguruan Olatz Gonzalez Abrisketak (2013) pilota-jokoaz egindako ekarpenak baliatu ditu Otxandorenak mutil-dantzetan eta plazan aplikatuta. Espazio sinbolikoan esklusibotasuna mantentzeak espazio hori kontenplaziorako gune, tenplu, bihurtzen du (Otxandorena 2016, 125). Egunerokoan eta erabilera informaletan edonor kokatzen da plazan, baina une zeremonialetan, sinbolikoki boterea irudikatzen denean, gizonezkoek okupatzean plaza, maskulinitateren aldarri bihurtzen dira erritual-guneak eurak ere (González-Abrisketa 2013, 89; Otxandorena 2016, 126). Gizonezkoek dantzan esklusibotasuna galtzeak botere sinbolikoa emakumeekin partekatu beharra dakar eta pribilegio hori galtzeko 105
1. Sarrera arriskuaren aurrean aktibatzen dituzte erresistentzia jokamoldeak. Intersekzionalizatearen38 ideia aintzat hartuta, Otxandorenak (2016, 126) defendatzen du generoa, botere-harreman moduan aztertzerakoan, klaseharremanak ere kontuan hartu behar direla. Mutil-dantzetan "historikoki klaseharremanen banaketa agerian gelditzen" zela, izan eren, historian zehar oposiziorik gabe mutil-dantzak dantzatu izan dituen emakume bat kontsiderazio sozial altua zuten etxe batekoa izateak erakutsiko luke genero-menpekotasuna eta klase-sozialaren arteko elkargunea, non salbuespen modura, gizarte maila altukoak emakume menpekotasuna nolabait itzuri zezakeen une zehatz batzuetan. Otxandorenak Baztanen jasotako testigantzek beste ardatz bat eransten diote menpekotasunen ardatzen zerrendara: hizkuntza. "diskriminazio hirukoitza emanen zen kasu horretan (klasea, generoa, hizkuntza): behemailakoa izatea, emakume izatea eta aldi berean euskaraz mintzatzea" (Otxandorena 2016, 127). Gorputzaren antropologiaren hurbilketarekin, genero-identitateen eraikuntza lehen frankismoko dantzaldien espazioetan aztertu du Maialen Altunak (2016). Frankismoan, erregimenaren baitan egiturazkoa zen genero-sistema hierarkikoa eta familia patriarkalaren eredua gizarte-eremu guztiak zipriztintzen zituen. Dantzaldi tradizionalak, bertakotzat jotzen zirenak, ez ziren kaltegarriak moral katolikoarentzat. Dantzaldi modernoak ziren joka-molde kristauarentzat arriskua larriena: "Ideologia katolikoaren eta Estatuaren arteko korrelazio horretan moralitate publikoa gai nazional bilakatzen zen" (Altuna 2016, 68). Kontrol ideologiko eta erlijiotsua, genero-ereduen kontrolarekin lotuta ageri da: maskulinitate nazional-katolikoa portaera neurritsuarekin adierazten zen. Emakumeen gorputza bekatuarekin identifikatzen zenez, kulpa sentipenaren eta beldurraren bidez emakumeak etxeko eremu pribatura mugatzea bilatzen zen. Gizon eta emakumeen arteko harremanak galbiderako arrisku-iturri zirenez, "genero-sistema tradizionalak eremuen banaketa bultzatzen zuen: espazio publikoa gizonezkoen patrimonio esklusiboa zen; emakumeek espazio pribatuan itxi behar zuten" (2016, 73). Testuinguru horretan, dantzaldiak ziren kontaktu horretarako aukera eskaintzen zuten espazio apurrak, eta elkar ezagutzeko funtzioa betetzen zutenez, horien zainketa eta erregulazioa oso zorrotza zen. Horretarako, kulpa-sentimendua tresna eraginkorra gertatu zen, "erruduntasuna 38 Ikus elkarguneen edo intersekzionalitatearen ideiaren inguruak Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek idatzitako artikulua (2017) non besteak beste adierazten den feminismoak botereharremanak identifikatzeko ongi trebatutako metodologiak garatu dituela, eta horien bidez genero menperakuntzez gain zapalduen elkarguneetan aurkitzen diren beste menperatze ardatz batzuk, hala nola, klasea eta hizkuntza praktikak jar daitezkeen agerian. 106
1. Sarrera jokabide sozialak eta pentsamenduak kontrolatzeko erabili baitzen" (2016, 73), eta horrekin gorputzaren kontrola gauzatu eta feminitate eredu nazionalkatolikoa erregulatu zen. Biolentzia sinbolikotzat jotzen du sistema hori Altunak, menpeko estatusa duten identitateak naturalizatzen baititu. Generoa euskal dantzen historia ikertzeko tresna gisa erabili du berriki Bakarne Altonagak (2018b). Alaitz Aizpururekin batera gorputzen eta binarismo sexualaren eraikuntza aztertzen duen bilduma (Aizpuru & Altonaga 2014) koordinatu du Altonagak. Gorputzak diskurtso eta praktika diskurtsiboen bidez eraiki egiten direla defendatu dute egileek bertan. Diskurtsoen izaera normatiboaz ohartarazi dute, "errealitatea sortu, konfiguratu, eraldatu eta kontrolatzeko gaitasuna daukatela, tartean giza gorputzak" (2014, 5). Diferentzia sexualaren bilakaera historiko-filosofikoa egin du Altonagak (2014). Foucault jarraituz gorputzean islatutako historia irakurtzera jo du, Butlerrek adierazitako gorputzen eraikuntza diskurtsiboaren ideia baliatuz, eta gorputzen berezko izaera sexuatu naturala ukatuz. Manuel Larramendiren diskurtsoaren azterketatik abiatuta XVIII. mendean sexu-diferentziaren eraikuntza ikertu du Bakarne Altonagak (2016), komunitatea, generoa, klase eta erlijioa identitate-ardatzen arteko harremana behatuz, eta horiek lanari, janzkerari eta dantzari buruzko diskurtsoetan nola darabiltzan ikertuz. Antzinako Erregimenean nagusi zen misoginia gora-behera, Larramendik Gipuzkoar izateari egozten zizkion gizontasun ezaugarriak probintziako emakumeei ere aitortu zizkien. Altonagan esanetan, Larramendik ontzat ematen zituen gizon eta emakume gipuzkoarren arteko dantzak emakume baino lehenago gipuzkoartasuna, eta beraz, kristau katolikoa jatortasuna, aitortzen zielako (2016, 37). Generoa kategoria analitiko moduan erabiliz, dantzaren inguruko diskurtsoetan ageri diren politika, erlijioa eta generoa kategoriak moralitatearekin zein harreman duten, eta beraien artean nola gurutzatzen diren aztertzen dihardu Bakarne Altonaga (2018b). Bereziki XVIII. eta XIX. mendeko diskurtsoak aztertzen dihardu Altonaga, Joxemiel Bidadorrek (2005) dokumentatu zituen garai horretako dantzaren eta moralaren inguruko eztabaidak aintzat hartuz. Emakumeen historia ezagutzeko aukera izateaz gain, "dantzaren inguruko eztabaiden analisiak genero harremanak nola irudikatzen ziren ikertzea ahalbidetzen du" (Altonaga 2018b). Tesi honetan bezala, dantzaren inguruko diskurtsoak nazio-identitatea eta erlijiotsuarekin gurutzatuta aztertuz genero-identitatearen eraikuntza ikertu daitekeela uste dut Altonagak. Larramendiz gain, XVIII. mende bukaerako eta XIX. mendearen lehen parteko 107
1. Sarrera Bartolome Madariaga (Santa Teresa 1816), Juan Antonio Zamakola (1818), eta Juan Inazio Iztuetaren (1824) lanak ikertzen ari da Altonaga, genero-identitatea eta nazio-identitatea nola gurutzatzen diren dantzaren inguruko diskurtsoetan agerian jarriz. XIX. mendearen bigarren erdian, mugimendu erromantikoarekin abiatutako euskal kulturaren pizkundean, dantza gizonen jarduera bereizgarri eta gizontasunaren ezaugarri identifikatzen hasiko dela ikusi du Altonagak (2018b) eta mende amaieran Sabino Aranan eskutik, euskal nazionalismoaren lehen urratsekin identitate nazionalarekin eta konfesio katolikoarekin lotu zela. 1.5.3 Genero begirada euskal dantza tradizionalari buruzko lanetan Tradizioarekiko begiruneak euskal dantzaren historiako erreferentziak berrikusteko joera indartu da azken hiru hamarkadetan. Agertzen joan diren testigantzek kolokan jarri dituzte emakumeak aurreskuan soilik jarrera pasiboan irudikatzen zituzten diskurtsoak. Zalantzak eta kontraesanak agerian jartzen hasi dira erreproduzitzen zen genero ikuspegiaren inguruan. Tradizioarekiko fideltasun nahiak emakumeen parte-hartzea baztertzera edo bigarren mailakotzat jotzera eraman zuen moduan, euskal dantzen historia aletu ahala agertzen hasi diren emakumeen dantzei buruzko erreferentziek bultzatuta, tradizioarekin zintzo jokatu nahian emakumeen dantzak berreskuratzea eta sustatzea ekarri du zenbaitetan. Mugimendu feministaren eta genero antropologiaren ekarpen teorikoek, gizartean genero berdintasunaren aldeko jarrera nagusitzeak, tradizioaren eta folklorearen ikuspuntu dinamikoen hedatzeak eta dantzaren historiak emakumeen parte hartzea narrazio hegemonikoek adierazitakoa baino ugariagoa izan zela erakusteak, gutxienez lau gertaera horiek elikatutako prozesuak euskal dantza tradizionalari buruzko lanetan genero bereizkeriaren ikuspegi kritikoa agertzen hastea ekarri du XX. mende bukaeran eta bereziki XXI. mendean. Musikariak edo dantzariak, atal honetan ageri diren egile guztiak euskal dantzaren praktiketan aritutakoak dira, beraien eta beraien taldeetako praktika koreografikoan eta musikalean sakontzeko asmoz euskal dantzaren historia eta etnografia ikasi eta landu dituztenak. Oro har, folklorearekin zerikusirik ez duten ogibide eta lanjarduerekin bateratu dituzte ikerketa lanak. Kepa Fernandez de Larrinoa antropologoak dantza tradizionalaren inguruko 108
1. Sarrera ikerketan genero kategoria analitikoki aintzat hartu ondoren (1997) berarekin lanean aritu diren zenbait folkloristek kontuan hartu dute beren etnografietan. Fernandez de Larrinoan gidaritzapean (1998b) aritu diren Mikel Aranburu Urtasun, Emilio Xabier Dueñas eta Jose Antonio Quijera folkloristek XX. mendearen azken partean egindako etnografietan arreta eskaini diote generoaren gaiari. Etnografia garaikide hauetan folklore ekitaldien antolaketa eta parte hartzean generoaren inguruan sortzen diren tentsio eta gatazkak azaleratu dira. Horrela, tradizionalki nagusiki maskulinoak ziren ekitaldietan emakumeek parte hartzen hastea eztabaidagai izaten ari zela sumatu du Mikel Aranburu Urtasunek (1998, 51). Berreskuratu edo berrasmatutako tradizio bat, Ablitaseko (N) paloteadoa aztertu du Aranburuk. Zenbait tradiziotan, hala nola Zuberoako maskaradetan edo Cortesko Paloteadoan, emakumeen parte hartzea era naturalean39 bideratu zen Aranburun esanetan. Emakumeen parte-hartzea gatazkarik gabe gauzatu ziren adibideen artean Tolosako San Joan festako alardeko konpainiak edo Iruñeko San Fermin festetako prozesioa aipatu zituen, eta baita Malerrekako joaldunak ere, emakume gutxi batzuk parte hartzen hasita zirela gogoan hartuz. Baina beste zenbait testuingurutan emakumeen partehartzearekin gizarte-tentsioak eta gatazka politikoak sortu zirela ikusi du Aranburu Urtasunek (1998, 51). Altsasun zortzikoa dantzatu nahi zuten emakumeen aldarrikapenek erresistentziak aurkitu zituzten (Aranburu 1998, 51); Baztanen, Aranburuk gogoan du 1970eko hamarkadan Maurizio Elizalde txistulariak ez zuela begi onez ikusten emakumeek mutil-dantzetan parte hartzea, eta 1996an Elizondon txistulariak jotzeari utzi ziola emakumeak dantzan hasi zirenean. Mikel Aranburuk ondorioztatu du emakumeen parte hartzea onartzen zela dantza tradizionaletan ekitaldi horiek makalduta zeudenean eta beraz, bazterreko jarduera ziren neurrian baimentzen zela emakumeen edo umeen gain jartzea tradizio horien jarraipena. Ostera, osasuntsu ziren tradizioetan, tradizioaren izenean emakumeek parte hartzearen kontrako jarrerak agertzen zirela ikusi du: "se ve con desagrado e impide, invocando a la tradición, su presencia en aquellos rituales vivos y apreciados o en aquellos otros que se pretenden recuperar" (Aranburu 1998, 52). Festaren ahuldadeagatik ume edo emakumeen parte hartzea onartu zen kasuetan, festak berrindartuz gero benetakotasunaren izenean gizonezkoen protagonismoa itzultzeko arriskua egon zitekeela sumatzen du Mikel Aranburuk: "en aras de la 39 Cortesen gizonezkoen gabeziak eragindako hutsunea osatzeko hasi ziren emakumeak dantzatzen. Urte batzuetan zortzi dantzarien taldea lau gizonezko eta lau emakumezkorekin osatu zen, eta tradizioen eta festen aldeko giroa indartu zenean bi talde osatu ziren, zortziko bat gizonez osatua eta beste zortzikoa emakumez osatua (Aranburu 1998, 52). 109
1. Sarrera nahiz eta jakitun izan paloteadoa lan osoa, itxia zela ordurako, eta ekarpen berririk nekez aurreikusten zela. Milurteko aldaketarekin batera, gizarte aldaketen aurrean jarrera berrietara egokitu beharra aldarrikatu du Mikel Aranburuk (2000). Dantza gehienak 'gizonezkoen' dantzatzat kategorizatuta, bereizketa hori eutsi ote daitekeen galdetu du: "¿Puede hoy sostenerse esta afimación? O mejor, ¿es útil esta clasificación en el estudio actual de danzas populares?" (Aranburu 2000, 15). Dantza tradizionalen errepertorioa ia-erabat maskulinoa izanik, dantza taldeak emakumeentzat dantza berriak sortzera jo behar izan zutela antzeman du Aranburuk, eta zenbaitetan sorkuntzan ondo asmatu denean Jaurrietako axuri― dantza, adibidez , dantzak jatorrizko aitortza eskuratu duela. ― Bizkaiko mendebaldean kokatuta dagoen Lanestosako eta horren inguruko Kantabriako herrietako folklorea behatzean, generoari dagokionez bi antolaketa mota jaso zituen Emilio Xabier Dueñas (1998) folkloristak: zenbait herritan dantza taldea soilik gizonezkoek osatzen zuten ere; beste herri batzuetan emakumeek eta neskatilek ere parte hartzen zuten, baina gizonezkoak gutxiengoa ziren kasuetan ere, taldearen zuzendaritza gizonen esku izaten zen. Zenbaitetan, gizonezkoen dantza izatetik emakumeen dantza izatera pasatzean, aurreko belaunaldietan dantzari aritutakoen kritikak agertzen ziren (Dueñas 1998, 226). Dantzari-ohiek gazteei 'feminizatzea' eta 'ahulezia erakustea' leporatzen zieten. Dueñasek ez zuen 'ahuldade' hori antzeman dantzetan, baina testigantzen arabera, garai bateko makila-dantzak 'basatiak' lirateke, kolpe bortitzen bidez 'gizontasuna' aldarrikatu nahirik. 2005ean, euskal dantzaren eta musikaren egoeraren eta erronken inguruko topaketetan, tradizioan gertatzen ari diren egiturazko aldaketei erreparatzerakoan generoaren gaia jorratu du Dueñasek (2007). Egiturazko aldaketa horien artean aurretik erabat maskulinoak ziren dantzak femenino bihurtzen ari direla antzeman du Dueñasek. Zuberoako maskaradetan, 1997an Larraiñeko gazteen maskarada gorrian dantzari gehienak emakumeak zirela ikusi zuen, eta urtetik urtera indartzen ari dela joera hori (Dueñas 2007, 320). Emakumeen parte hartzea dantzan gero eta handiago eta joera geldi-ezina zela sumatu du Dueñasek, eta gero eta ohikoagoa dela Gipuzkoako brokel-dantzan, Errioxako dantzetan, inauterietako makila-dantzetan edo Durangaldeko dantzari-dantzan emakumeak dantzan ikustea. "¿Se trata de la supervivencia o muerte del Folklore?" galdetu zuen Emilio Xabier Dueñasek (2007, 321). Gainera, dantza garaikidearekin eta balletarekin nahastearen ondorioz dantza tradizionalaren dantzakera feminizatzen ari dela ohartarazi du. 111
1. Sarrera Emilio Xabier Dueñasek Kantabria aldeko, alegia mendebaldeko mugetako folklorea ikertu duen bezala, Jose Antonio Quijerak (1998) Errioxa aldekoa, beraz, Euskal Herriaren hego mendebaldeko mugan dagoen herrialdeko folklore behatu zuen XX. mendearen azken hamarkadan. Errioxan, komunitateak, tradizionalki, dantzen interpretazioaren ardura esklusiboki gizonezkoen esku utzi dela antzeman du Quijerak. Berriki dantza taldeetan emakumeak parte hartzen hasi direla, baina hori gizarte aldaketa sakonen ondotik gertatu dela hori (Quijera 1998, 340). Batetik, emigrazio dinamika indartsuen ondorioz hainbat herritan dantza taldea osatzeko bi sexuetako pertsonak batu beharra gertatu da. Bestetik, gizonezko gazte askok interes eza edo utzikeria erakutsi dute dantza edo kultura tradizionalaren edozein osagairen aurrean. Azkenik, emakumeen potentzialitateen garapena eta ordura arte ukatu zitzaizkien eremuetan parte hartzeko borondatea. Quijerak ikusi du tradiziozko dantzak galdu ondoren berreskuratzeko prozesuak abiatu zituzten herri guztietan sortu zela emakumearen parte hartzearen inguruko auzia (1998, 425). Zenbaitetan eztabaidak mikatzak izan zirela ikusi du, baina hainbatetan adostasunera iritsi zirela, tokian tokiko konponbide desberdinekin. Taldea osatzeko gizonezko nahikoa ez zegoen herrietan ez zen arazorik izan, emakumeak eztabaida handirik gabe onartu ziren: "se adoptaba esta solución como un mal menor, por así decirlo" (Quijera 1998, 425). Emakumeen parte hartzea arrazoi 'estetikoengatik' bultzatu zuten herrien berri ere eman du Quijerak. San Vicente de la Sonsierra aipatzen du zehazki. Dantza-taldea osatzeko nahikoa gizonezko ziren, baina emakumeen parte hartzearekin estetikoki atseginagoa izango zela pentsaturik neskak eta mutilekin osatu zen dantza taldea. Errioxako dantza taldeetan genero antolaketa desberdinak identifikatu ditu Quijerak (1998, 425–426): 1) Soilik emakumeek osatutako taldeak, adibidez Eltziego, Arabar Errioxan. 2) Lau gizonek eta lau emakumek osatutako talde mistoak, esaterako Matute, Villalba edo Fuenmayor. 3) Talde bana sexu bakoitzeko kideekin osatuta, horretarako nahiko dantzari diren herrietan, horien artean, Sorzano. 4) Soilik gizonek osatutako taldeari eusten zioten herriak: San Asensio, Briones, Anguiano, Nieva de Cameros, e.a. Gizonezkoen janzkera tradiziozkoa izanik, emakumeen janzkerari dagokionez bi hautu nagusi jaso zituen Jose Antonio Quijerak (1998, 426). Gizonezkoek zerabilten bera edo Seccion Femeninak Cameros eta Baojo Ireguko janzkeretan oinarrituta emakumeentzat Errioxako jantzi folkloriko moduan sortu eta zabaldu zuena, eta eraldatuta erabiltzen zena zenbait tokitan. Errioxako kultura tradizionalaren 112
1. Sarrera irudikatzean emakumeek gorpuztutako papera gizarte berrian jokatzen zuenaren aldean desberdina zela ohartarazi du Quijerak (1998, 427), eta bereizketa horiek erreproduzitzen zirenean dantza errebindikazio eremu bihurtzeko aukera suertatzen zela. Etnografia garaikideak alde batera utzita, folklore koreografikoaren tradizio historikoei begiratu diete beste ikertzaile batzuk, eta horietan ere genero kategoriari buruzko tentsioak eta gatazka agertu dira. XVI. eta XX. mendeen bitarteko literaturako, elizako eta legegintzako testuetan dantzari buruzko aipamenak eta gogoetak aztertzerakoan, emakumeen parte hartzea dantzetan eztabaida-gune dela agerian jarri zuen Joxemiel Bidadorrek40. Peter Burkeren (1990) Europako herri-kulturaren erreformari buruzko proposamena Euskal Herrian nola gorpuzten den erakusteko ahalegina egin du Bidadorrek. Aro Modernoan gizarte maila altu eta baxuen artean sortutako gatazka, eta horren baitan maila altuek herri kulturaren erreforma inposatu zutela proposatu zuen Burkek. Horren euskal adibidea dantzaren bidez dokumentatu du Bidadorrek, eta gizarte-talka horretan, moralitatea zaindu eta bekatutik, bereziki emakumedantzariaren gorputzak irudikatzen zuen bekatutik babesteko aitzakian, elizgizonek eta agintari zibilek dantzaren kontrolari eusteko egindako ahaleginak oparo ageri dira bere lanean (Bidador 2005). Iruñeko festa eta zeremonialetan, dantzari buruzko testigantza historikoen azterketa egiterakoan, tradizioan ontzat eman izan den gizonezkoen nagusitasunari buruzko baieztapenak kolokan jarri ditu Jesus Ramosek (1998). XVII. mendean, bereziki lehen erdian, dantza talde mistoak, lau gizonez eta lau emakumez osatutakoak, nahiko ohikoak zirela ikusi du. XVII. mende hasieran ohikoa, debeku eta gaitzespenen bidez gutxitzen joan zen, eta XVIII. mendean ia erabat desagertu ziren emakumeak Iruñeko dantza zeremonialetan. Elizaren debekuak, eta Iruñean bereziki 1750ean Gaspar de Miranda gotzainak ebatzitako ediktuak, eragin handia izan zuten, bertan argi adierazten baitzen gizonezkoek soilik parte hartu zezaketela prozesioetan (1998, 599). Dena den, gizonak eta emakumeak elkarrekin kalean dantzan aritzearen inguruko kezkak eta debekuak 40 Joxemiel Bidador (1970-2010) euskal filologoa, gazte hil arren, euskal idazleen eta dantzak euskal literaturari buruzko produkzio zabalaren egilea da. Euskal dantzari buruzko bibliografia historikoa argitaratu zuen 1993an (Bidador 1993a) eta ondoko urteetan bibliografia horretan iragarritako eta ondoren aurkitutako hainbat egile historikoren dantzari buruzko lanak aztertzen jardun zuen. Hain zuzen ere, euskal dantzari buruz, XVI. eta XX. mendeen bitarteko literaturako, elizako eta legegintzako testuak landu zituen doktoretza tesian. Lan horren emaitza nagusiak zenbait artikulutan aurreratu ondoren sintesi lana Dantzaren erreforma Euskal Herrian (Bidador 2005) liburu mardulean argitaratu zuen (Bidador 1993b; 1995; 1996; 1997; 1998; 2001; 2002). 113
1. Sarrera aurreragokoak zirela dokumentatu du Ramosek. 1595eko Iruñeko hiriaren lanbide eta gremioen ordenantzan dantzei buruzko zehaztasun aipagarriak aurkitu ditu. Bandoak kezka agertzen zuen jai egunetan neska-mutilek dantzan elkarrekiko izaten zituzten keinu, besarkada eta ukituen inguruan, eta hori saihesteko musikariari horrelako dantzak egiteko doinuak jotzea debekatu zieten. Urte batzuk beranduago, 1706an, kezka eta debeku berdinekin jarraitzen zuen Iruñeko Udalak, eta musikari eta dantzari gizonezkoen aurkako zigorrak iragarri zituen horrelako dantzak eginez gero: "Por tanto, ordena y manda que ninguno, ni hombre, ni mujer de ningun esttado ni condicion que sean puedan danzar juntos de dia ni de noche en la plazas, calles, campos, ni zaguanes, ni ottros parajes publicos" (Ramos 1998, 508–509). Ramosek dokumentatu du era horretako debekuak behin eta berriz errepikatu zirela, eta bereziki XVIII. mendearen erditik aurrera, erruki gabe jo zutela elizak eta udalak, besteak beste 1750. urteko Gaspar de Miranda apezpikuaren ediktu ezagunarekin edo 1771an Irigoyen apezpikuaren debekuarekin. Ondorioz, Ramosek (1998, 537) argudiatu du, emakumeak dantza agerraldi publikoetatik desagertzen joatea ez zela moda edo eragin artistikoen ondorio izan, baizik eta moral kristauaren babes nahiak bultzatutako erabaki politikoengatik, gizon eta emakumeen dantzan 'satanizatzera' iritsi zirelarik. XX. mendearen azken hatsean, euskal dantza eta generoaren inguruko ikuspegia eraldatzen hastea ekarri duen "Emakumea euskal dantza tradizionalean" artikulua argitaratu zuen Fernando Rojo (1999) historialari eta folkloristak. Artikulu horrekin, euskal dantza eta generoaren inguruan errotua zegoen tesia, emakumeak euskal dantzaren historian ez direla dantzatu zioena, eztabaidan jarri eta ukatu nahi zuen: Emakumea ez da dantzaria izan dantzatua baizik. Hau izan da azken urteotan gehien zabaldu den tesi orokorra. Euskal herriko folklorea gaingiroki edo azaletik ikusita posible da horrelako eritzi batera iristea, baina dantza munduak hori baino azterketa sakonago bat merezi du antzeko irakurketa sinpleak egin aurretik, batez ere, okerrak saihestearren. (Rojo 1999) Euskal dantzaren historiari buruz "kronista, bidaiari, historialari edo idazleek" idatzitako testuak aztertuta, eta folklorista garaikideekin kontrastatuta, emakumeek euskal dantzen historian dantzatzea ohiko kontua izan zela frogatzeko aukera zegoela defendatu zuen Fernando Rojok. Mende aldaketaren 114
1. Sarrera garaian euskal dantzaren praktikak nagusiki maskulinoak zirela onartzen zuen Rojok, emakumearen parte hartzea txikia zela gizonezkoaren jarduerarekin alderatuta. Baina praktika desoreka hori ez zela betidanikoa, prozesu historiko baten ondorioa zela adierazi zuen. Garai bateko emakumeek dantzarekin izan zezaketen harremana irudikatzeko Lancre inkisidorearen prozesuan emakume batek emandako erantzuna aipatu zuen Rojok (1999): sorgin izatearen arrazoiaz galdetuta "soilik dantza egiteko plazerrarengatik" erantzun baitzuen emakumeak. Euskal dantzaren historian emakumeen parte hartzerakoan erritualak eta plaza-dantzak bereizi zituen Fernando Rojok (1999). Erritualetan gizonezkoek protagonismoa monopolizatzen zutela ikusi zuen. Arintasuna eta indarra, dantzaren ezaugarri nabarmen moduan agertzea dantza erritualen bidez XIX. mendean hedatutako ideiaren ondorio zela argudiatu zuen. Baita dantzen bidez sinbolikoki gudaren irudia indartu zela emankortasunaren ideiaren aurrean. Sinbologiak objektuaren forma aldarazten du Rojon arabera, eta beraz, guda sinbologia nagusitzeak, dantzaren forma horrekin bat egitera daramala. Urdiaingo San Juan Kantaita adibidez, bakarrik emakumeek eta borobil itxian dantzatua, lurraren emankortasunarekin lotuta ikusten zuen, bereziki dantzariek esaten dituzten hitzengatik: "Orain arte belar, hemendik aurrera gari". Rojoren susmoa da bere garaian Urdiango San Juan Kantaita galdu zen moduan, emankortasunarekin lotutako beste zenbait dantza ez ote ziren desagertu (Rojo 1999). Sorta horretakoak izan litezke Rojoren ustez noizbait dantzatu ziren eta ondoren desagertu ziren zenbait dantza: Abel Joanen kroniken arabera panderoaz lagunduta Donibane Lohizunen dantzatu zutena, Humboldtek aipatutakoa, Ultzaman XX. mendean ezagutu zena edo Arraiotzen panderoaz lagundurik neskatilek egindako Erregiña eta Saratsa. Emakumeak panderoarekin dantza girotzen ohiko irudia izan dela zioen Fernando Rojok, eta horren aurrean nekez uka zitekeela emakumeek hainbat erritualetan parte hartzea izan zutela, nahiz eta gero erritual horiek galdu ziren. Hain zuzen ere, galdutako hainbat ohituratan panderoa eta emakumeak ageri zirela zioen Rojok. Emakumeek euskal dantzetan historian izandako protagonismoaren erakusgarri, Isturitzeko plazan soka-dantza bat gidatzen dantzan ari den emakumea aipatzen duen Resurreccion Maria Azkuek bildutako kanta zahar baten berri eman zuen Rojok (1999). Plaza-dantza edo herritarrek ongi pasatzeko festarako eta sexuen arteko harremanetarako egiten zituzten dantzei buruz, horietan emakumea 'dantzatua' izan dela dioen topikoa eztabaidatu zuen Rojok. Uste-oker hori erreferentzia 115
1. Sarrera bezala Gipuzkoako gizon-dantza hautatu izanaren ondorio zela zioen Rojok, Iztuetak berak idatzi baitzuen beste dantza batzuetan, hala nola saltokako zortzikoetan, emakumeek gizonekin parez pare dantza egiten zutela. Curt Sachsen dantzen kategorizazioa jarraituz, emakumeak maiz dantzetan jarrera itxiarekin identifikatu izan dela ikusi zuen Rojok, eta horren ondorioa dela emakumeak dantzan hartzaile edo osagarri funtzioa jokatzen zuela pentsatzea. Baina Iztuetak berak emakumeen dantzak aipatu zituela gogorarazi zuen Rojok, besteak beste Etxe-andre dantza eta Esku-dantza neskatxena, eta horiez gain XX. mendean indarrean zirela Garaiko andreen soka-dantza edo Lekeitioko eguzkidantza. Horietan protagonismo guztia emakumeak zuela eta gizona zela 'dantzatua' azpimarratu zuen. Horren aurrean emakumeek dantza tradizionaletan izan zuten tokia aldarrikatu zuen Rojok: "Hau ikusita ez al da zilegi pentsatzea emakumeek bere tokia zutela dantza tradizionalean" (Rojo 1999). Gizonezkoak dantzatik urrundu ahala emakumeen parte hartzea errazten dela antzeman zuen Fernando Rojok (1999): Horren adibide jarri zituen Eltziegoko dantzak, 1940ko hamarkadatik aurrera dantzatzen dituztenak emakumeek, eta Zuberoako maskaradak, 1970eko hamarkadatik aurrera, hasieran gizonezkoen eskasiak eraginda izan bada ere, emakumeen parte hartzea onartu dutenak. Edozein herri eta festetan emakumeak dantzan ikustea normalizatzen ari zen irudia zela azpimarratu zuen Rojok. Bestalde, jatorrian gizonezkoen dantzatzat jo badira ere, emakumeen dantza moduan hedatu eta zabaldu zirenak ere aipatu zituen folklorista tolosarrak. Horren adibide izan litezke Arizkungo sagar-dantza, eta Gipuzkoako zinta-dantza eta uztai handien dantza, 1928an Saski-Naski antzerki ikuskizunerako egokituta emakumeek eskaini zituztenak, "gehienbat estetikari begirako arrazoiak medio" (Rojo 1999). Fernando Rojo jakitun da dantza tradizionalei buruz jasotako narratiba "garai eta gizarte konkretu batean eraginpean" egindako "irakurketa eta interpretazioa" dela, eta jakina, historia hori idatzi zutenak ia-denak gizonezkoak izan zirela. Aipatutako guztia kontuan hartuta, Rojok ondorioztatu zuen herri kulturan, eta beraz, dantza tradizionalean islatuta antzematen dela "emakumeak jasan behar izan duen baztertua historian eta mundu zabalean zehar" (1999). Fernando Rojok aldarri feministarekin bukatu zuen artikulua: "Gaur emakumeek ahotsa altxa dute, zor zaizkien, festan parte hartzeko eskubideak, gizataldeak begirunez errespeta ditzan, gizarteak jasaten duen bilakaeraren hein berean" (Rojo 1999). XX. mendearen azken urteetan Andoaingo axeri-dantzan emakumeek parte 116
1. Sarrera hartzeko elkarrizketa eta eztabaiden testuinguruan41, emakumeek dantza erritualetan parte hartzeari buruzko gogoeta egin du Xabier Lasak (2005), emakumeen parte hartzea bideratzeko prozesuaren nondik norakoak azalduz. Bidasoaldeko alardeen gatazka gogoan, Lasaren esanetan "euskal tradizioak eta emakumeak polemikarekin" lotuz eta erroetara jo ezean, ideia oker eta gaizto bat errotzeko arriskua zegoen, emakumeak festak izorratzearen lotzen zituena. Emakumeak aurretik ukatua izan zitzaien tradizio batean parte hartzen hasterakoan festak eta tradizioak irabazi egiten duela, hobea bihurtzen dela defendatu du Lasak: "Konnotazio ezkorrez beteriko diskurtso misoginoa hedatzen ari da, oharkabe, inkontziente kolektiboan. Horrela, bada garaia historia hurbilaren beste bertsioa ere jakin araztekoa. Hots, bada garaia emakumea eta euskal tradizioa, elkarbizitzaren eta aberastasunaren eskutik elkarbatu direla dioten kronika gozoak zabaltzearena" (Lasa 2005). Komunikabideek oihartzuna gatazkari ematen diotenez, istilurik gabe emakumeek parte hartzea bideratu den tradizioak ez direla albiste izaten salatu du Lasak. Horri aurre egin nahirik, euskal tradizioan eta folklorean emakumeak gatazkarik sortu gabe integratu diren adibideen laburbilduma eskaini du bere lanean. Honako hauetan gutxienez emakumeak parte hartzen hasita zeuden mende aldaketan: Tolosako San Juan eguneko alardea, Donostiako danborrada, Zubietako joaldunak, Lesakako zaku-zarrak, Arano eta Goizuetako zahagidantzak, Amezketako talai-dantza, Errenteriako axeri-dantza, Zuberoako pastoralak, Santa eskeak eta gabon eskeak. Denak desberdinak eta beraz, parekaezinak izan arren, guztietan emakumearen parte hartzearen aurrean, antzeko "konstrukzio mentalak, aurrejuzgu atabikoak" zituzten erresistentziak errepikatzen zirela salatu du Lasak (2005), eta aldiz, behin parte hartzea bideratuta, emaitza "ezin aberasgarriagoa" gertatu dela. Emakumeen parte hartzearen aurreko erresistentziak justifikatzeko maiz erabiltzen den argudio bat, kanpotarrek ezin dutela sentitu eta ulertu bertakoek moduan, kritikatu du Xabier Lasak: "Badirudi eurek daukatela etxeko ohitura suharki maitatzearen sentimenduaren monopolioa" (2005). Lasan esanetan arrazoi emozional subjektiboa berdin aplika zitekeen aurretik aipatutako adibideetan, guzti horiek 41 2000. urteko ekainaren 24an, San Joan egunean, Andoainen, emakumeek eta gizonek elkarrekin dantzatu zuten lehen aldiz axeri-dantza. Gerraren aurretik utzi zitzaion axeri-dantza ospatzeari Andoainen eta 1976an berreskuratu zuen herriko Lizar Makil dantza taldeak. 1997 inguruan lehen hurbilketa lotsatiak egin ondoren, 1999an, emakume talde batek herriko festa egun nagusiko dantza ekitaldi zentralean parte hartzeko borondatea agertu zuen, eztabaidak izan ziren eta ordura arte bezala gizonezkoek bakarrik parte hartzearen alde zirenek taldea uztea erabaki zuten. 2000. urteko dantza ekitaldian emakumeek parte hartu zuten gizonekin batera, eta ez zen sexuaren araberako ez rol ez janzkera bereizirik egin. 117
1. Sarrera beraien herrietan identitate-ikur indartsuak eta maitatuak baitziren. Emakumeen parte hartzeak tradizioa eraldatu, degradatu eta bere duintasuna galaraziko dion beldurraren aitzakiari ere erantzun dio, argudiatuz lehenago edo beranduago, modu batera edo bestera, tradizioak "garaian garaiko bizimoduetara, mentalitatera" egokitzen direla, egokitzen ez dena hil egiten baita. Aldaketa gauzatu den herrietan, "emakumearen presentzia ekarpen baikorra gertatu" dela defendatu du: Festari aize freskoa ekarri diote, sentiberatasun berexia, aberastasun humano eta kulturala, laburki esanda. Errito edo errepresentazioari, plastizitatean eta esnezifikazioan ikutu berri bat eman diote. Eta faktore horietaz gain, lagundu dute historian zehar inoiz ez bezainbat herritar, beren herriko usadioekin identifika eta atxeki daitezen. (Lasa 2005) Eredutzat aipatutako herriak nekazari herri txikiak izatea azpimarratu du Xabier Lasak, maiz zakar, basati, atzerakoitzat estereotipatutako herrietan gizarte modernoaren balioak naturaltasunez barneratu zirela, beren burua kosmopolita eta modernotzat duen Irun hiria nabarmen utziz. Horren arrazoia tradizioarekiko harremanean ikusi du Lasak, herri horietan "tradizioa atzera begira bizitzeko baino, aurrera egiteko tresna aparta dela jabetu" direla iritzita: "Tradizioan, bateragarria ikusi dute, aurre-aurreko belaunaldien bizimoduaren hondakinak gaurko belaunaldien odolberriaz txertatzearekin" (Lasa 2005). Andoaingo axeri-dantzari zegokionez, erritual iniziatikotzat jo du Xabier Lasak (2005) bere lanean, Txema Hornillari (1990) erreferentziari eginez. Axeridantzako zenbait jokotan antzinako "mutilen erritu iniziatiko"en aztarnak identifikatu ditu Lasak, ausardia erakustaldiak, norgehiagokak, zigorrak, ihesjarraipenak, e.a. Erritu horiek gizartean integratzeko funtzioa izanik, emakumeek horietan parte hartzea are garrantzitsuagotzat jo du, nahiz eta jakitun izan, noizbait zentzu iniziatiko hori izan balu ere, XXI. mendearen atarian galdua zuela berau. Axeri-dantza arbasoen sinesmenen argazki moduan ulertuta, argazki dinamikoa izatearen alde agertu da Lasa, komunitatearen jarraitasun kontzeptuari garrantzia emanez. "Haien omenez, haiek dantzatzen zuten eran dantzatu, eta bide batez haiek gozatzen zuten eran guk ere gozatu". Dantzaren bidez, belaunaldi berriek aurrekoei haien jarraipen direla erakustea azken batean, baina bazterketarik gabe: "Haien sortutako festan, eta haiek markatu zuten errepresentazio koreografikoa errespetatuz, haien ondorengoak izan gaitezela festaren protagonista zuzenak, herritar inoren esklusiorik gabe" (Rojo 118
1. Sarrera 1999). Beste dantza batzuen solemnitatearen aldean, axeri-dantzaren izaera jostaria, ludikoa azpimarratu du Lasak, inauteriekin lotua eta inprobisaziora eta parte-hartzera irekiagoa. Testuinguru horretan dantzarien sexuak ez duela dantza baldintzatzen argudiatu du. Lasak gogor salatu du emakumeak luzaz sufriarazi zituen errealitate hori42 ukatu zutenen jarrera: Mendeetan zehar, hainbat esparruetan, eta gehienbat kultur kutsukoetan, partehartzaile aktiboa izatea ukatu zaiolako, euskal emakumeak egundoko atsekabea eta frustrazioa barneratu behar izan ditu. Gizonezkoek gizonezkoentzako egindako gizartean bizi izan delako, emakumeak ezintasuna, amorrua, umilazioa, etsipena jasan behar izan ditu berekiko. Egitura sozialak halakoak zirenez, kristau erresignazioa besterik ez zaio geratu. (Lasa 2005) Eztabaidetan, dantzatu nahi ziren emakumeei, aurretik gizonezkoei inoiz eskatu ez zitzaizkienak eskatu zitzaizkiela azaleratu du Xabier Lasak. Axeridantza "euskal kulturaren altxor preziatu"tzat aurkeztuta, gizonezkoei ez bezala, emakumeei axeri-dantzari maitasuna demostratu beharra eskatu zitzaiela salatu du Lasak. Gizonezkoei ere dantzekiko eta herri kulturarekiko maitasuna transmititu dietenak emakumeak izan direla gogorarazi du Lasak, beraz, maitasun froga emakumeei jartzea, gizonezkoei halakorik eskatu ez zaienean jokabide matxistaren adierazgarritzat jo zuen. Zenbaitek emakumeen dantzakera eta gizonezkoena bereizi, eta hierarkikoki baloratzen dutela ere ikusi du Xabier Lasak. Gizonezkoen dantza gaitasunak inoiz zalantzan jarri ez diren bitartean, emakumeek dantza maila jaitsiko zuten kezka adierazi zen. Emakumeak axeridantzan parte hartzea onartuz gero festak behera egiteko arriskua eta giroa apalduko zela aurreikusten zuten beste zenbaitek Lasaren esanetan, baina justu kontrakoa gertatu dela. Funtsean maskulinitatearen hegemoniaren galeraren aurreko erresistentziak sumatu zituen hainbat gizonen hitzetan Lasak, izan ere dantzaren kontrolak "protagonismoa, festaren hegemonia, eta hitz batean, herritarren artean ospea eta begirunea eskaintzen zuen". Axeri-dantzak, San Juan egunean protagonismo une aparta eskaintzen zien gizonezkoei, festa egun berezian eta ez-ohiko janzkerarekin nabarmenduta. 42 1999an axeri-dantzan parte hartu nahi zuten emakume batzuk dantzatzen zuten gizon batzuekin bildu ziren eta gogoeta prozesua abiatu zuten. Eztabaida herrira iristean hainbat erreakzioa gertatu ziren eta horietako batzuk jaso zituen Lasak. Agerian jarri zen hainbat emakumek sentitu zutela mina axeri-dantzan parte hartzeko aukera ezagatik. Adibidez, emakume izateagatik parte hartzerik ez zeukan emakume baten amorrua eta inbidia, dantzan parte hartzeko ezintasunaren aurrean nahigo zuena etxean ezkutatu ez sufritzeko ikusten, nahiz eta etxera doinuak iritsi eta bere bakardadean erdi-dantzatzen bukatu. 119
1. Sarrera Gogor egiten zaie zenbait gizonei, gogor, protagonismo hori elkarbanatu beharra. Izan ere, historian zehar gizonon nagusitasunaren poderioz, kultur adierazpenetan gure baloreak, ikuspuntuak agertarazteko joera nabarmendu da gizartean, eta aldi berean, emakumezkoen partehartzea eragotzi eta haien gaitasunak gutxietsi dira. Eta panorama eroso hori kuestionatu, eta muzin egitea, ez da batere erraza zenbait gizonentzat. (Lasa 2005). Emakumeen parte-hartzearekin egindako axeri-dantza erabat arrakastatsua jo du Xabier Lasak: parte hartzaile kopuru handia, ikusleen txalo eta berotasuna, festa ospakizun alaia eta hurrengo urteetan parte hartzeko prest zeuden herritarren zorionak. Dantza ezagutzen ez zuen belaunaldi gazteak hurbiltzen sumatu zituen hurrengo urteetarako jarraipena bermatuz, "Axeri Dantza tradizionala, ideologi, adin, sexu eta lagungiro anitzeko herritarrontzat topagune natural, moderno eta erakargarria" (Lasa 2005) bihurtuta. Rojo eta Lasaren aldarriek oihartzuna izan zuten folklore ikertzaileen artean. 2005ean, Eusko Ikaskuntzaren Folklore sailak "Dantza eta Musika tradizionalaren topaketak: egungo egoera eta etorkizuneko bideak" izenburupean Abadiñon antolatutako jardunaldietan folklore alorrean genero berdintasunaren bidean pausoak emateko ardura jarri zen mahai gainean. Juan Mari Beltranek emakumeen parte hartzearen aurrean musika eta dantzaren artean gertatzen zen jarrera desberdinak azpimarratu zituen. Garai batean musikariak ere nagusiki gizonezkoak zirela eta emakumeak musikari lanetan hasi zirenean ez dela horrekin arazorik izan: "inportanteena, tradiziorako, ez da emakumezkoa edo gizonezkoa izatea, dantza bera da inportanteena" (Aldama et al. 2007, 406). Bertan adierazi nuen folklore alorrak bere gain hartu behar zuela genero bazterketarekin bukatzeko ardura eta adibidez "Iurretan San Migel egunean neskak jartzea eta Tolosako Bordon Dantzan neskak sartzea" bultzatu beharko litzatekeela (Aldama et al. 2007, 407). Tesi honetan jorratu den ideietako bat aurreratu nuen bertan, euskal dantzetan genero berdintasunean jardun ahal izateko XX. mende hasieran sortutako poxpolinen figurak zailtasunak areagotu dituela: "inoiz konturatuko gara, kontu horretarako poxpolinen figuraren asmaketa zein kaltegarria izan den: poxpoliñak sortzeak, eta haientzat errepertorio oso bat sortzeak, marra bat jarri du. Neskek honaino, marra pasa gabe. Eta hori oso kaltegarria izan da" (Aldama et al. 2007, 406). 2005 urte horretan bertan, irailaren 8an, Arrateko dantzen tradizioaren berregite prozesua zuzendu nuen, eta genero bereizketarik gabe dantzatzen dituzten ezpata-dantza 120
1. Sarrera eta trokeo-dantza erritualak plazaratu ziren. Prozesu horren berri emanez idatzitako lanean adierazi nuenez, "aurreko mendeetako ondare kulturalaren arrasto batzuk jaso, apailatu eta formulazio berrian eman arren, halabeharrezkoa gertatu zaigu bizi dugun aroko balio sozialetan oinarritzea" (Araolaza 2008, 247). Emakumeak euskal dantzetan izan zuen eta une horretan zuen parte hartzea eztabaidarako gaia zela onartzen nuen, eta hurrengo urteetan zeresan handia emango zuen kontua zela. Lehentasuntzat identifikatu nituen "bai dantzetan bete beharreko funtzioen aldetik eta jantzien ikuspuntutik, genero bereizketarik gabeko dantzak izan daitezen" (Araolaza 2008, 248). Euskal dantza eta identitatea aberrian eta diasporan ikertu ditu Lisa Corcosteguik Nevadako Unibertsitatean (AEB) defendatu zuen doktore tesian (Corcostegui 2005). Dantza tradizionalak identitate lokal eta nazionalak eraikitzen nola laguntzen duen aztertzeko Oñatin egin zuen landa-lana. Oñatiko Korpus dantzetan eta Korpus dantzen bidez dantzari eta herritarren identitate politiko eta kulturalak nola eraikitzen ziren aztertu zuen, eta hor, genero kategoria ere kontuan hartu du bere ikerketan. 1940eko hamarkadan emakumeek Korpus dantzak egin izan zituztela dokumentatu zuen, baina Oñatin egindako landa-lanean ikusi zuen herritarrek eta dantzariek ez zuten horren berri, ez zekiten inoiz emakumeek Korpus dantzak egin zituztenik (Corcostegui 2005, 235). Taldeko zuzendariak bazuen horren berri, baina Frankismo garaiko oroitzapen ilunen testuinguruan kokatzen zuen (2005, 236). Oñatiko emakumeek Korpus dantzak dantzatu zituzten emanaldietako baten irudiak Noticiario Documentalek (NO-DO) jaso zituen43 1945ean eta 1952an Ronda Española izeneko filmean parte hartu zuten44. Seccion Femeninako talde horrek 1967 urtera arte iraun zuen. 1940ko hamarkadan dantzatu ziren emakumeek dantza errepertorio horren exijentzia fisikoak emakumeek egiteko desegokitzat jotzera eramaten zuten: "Ez da emakumeentzat dantza; erabat nekatuta bukatzen duzu. Salto egin eta hankak airean gurutzatzea oso zaila da; egunero aritu ginen entseatzen" jaso zuen Lisa Corcosteguik Korpus dantzak ikasi eta dantzatu zituen emakumeetako baten ahotik (2005, 239). Emakumeek soka-dantzan historikoki izandako parte hartzea agerian eta balioan jarriz, eta emakumeek ez zutela aurreskua dantzatzen, baizik eta dantzatua izaten zela zioen esaldia ukatuz idatzi du Josu Erramun Larrinaga 43 Dantzan. (2009). Oñatiko Korpus dantzak Sección Femeninako neskek emanak. https://dantzan.eus/bideoak/onatiko-korpus-dantzak-seccion-femenina 44 Dantzan. (2016). Ronda Española 1952 Oñatiko neska dantzariak. https://dantzan.eus/bideoak/ronda-espanola-1952-onati-neska-dantzariak 121
1. Sarrera (2004) soziologo, dantza irakasle eta folkloristak. Larrinagaren esanetan, emakumearen parte hartzea festan eta aisialdian gizarte eta komunitate bizitzan zeukanarekin parean joan da. Publikoan agerraldia eginez gero, polemika eta kritika gogorrak jaso ditu erantzuntzat (Larrinaga 2004). Testuinguru horretan kokatu beharko lirateke XVIII. eta XIX. mendean Gipuzkoako eta Bizkaiko festetan eta erromerietan ohikoak ziren emakumeen soka-dantzak. Gaur egun emakumek protagonizatutako dantza horiek edo ukatu edo ez-ohikotzat jo arren, horien praktika denboran eta espazioan erregularra izan dela dio. Sokan egiten ziren dantza horiek parte hartzaileen sexu, adina (umeak, gazteak, ezkonduak, adinekoak) eta bizitokiaren (auzoak, herriak) arabera egituratzen zirela argitu du Larrinagak. Dantzaren kontrakoen eta defendatzaileen kritika eta apologia testuen bidez emakumeen soka-dantzen zeremonial zehatzaren berri izateko aukera dagoela dio Josu E. Larrinagak. Bereziki Iztueta (1824) jarraituz, Larrinagak dio Neskatxen esku-dantza edo emakume gazte ezkongabeen dantza egiteko malgutasun handiagoa izaten zela, bai dantzatzeko orduan bai protokoloa egituratzeko orduan ere. Bestalde, Etxeko andreen dantza edo emakume ezkonduen soka-dantza, festetan azken egunean antolatzen zen, eta izaera intimo edo lokalagoa zeukan, eta kontrol sozial handiagoa izaten zen bertan. Emakumeen dantzakerari buruz Larramendik 1754an esandakoak bildu ditu Larrinagak, hala nola emakumeek apal jantzita, bularra nabarmendu gabe, sorbaldak eta lepoa ongi estalita, zuhurtzia eta apaltasun handiz dantzatzen zituztela zortzikoak, dantza-kideekin inolako kontaktu fisikorik izan gabe eta inor berotzeko inolako asmorik gabe. Dantzen defendatzaile sutsua izan arren, Larramendik ez zuen baimentzen gizon-emakumeek elkarri eskurik ematerik eta zapiak erabiltzea jartzen zuen baldintza moduan kontaktu fisikoa saihestuko (Larrinaga 2004). Emakumeek dantzatu dituzten soka-dantzen artean Garai herrian, uztailaren 26an, Santa Ana egunez, festetako ezkonduen egunean emakumeek dantzatzen dituzten erregelak azpimarratu ditu Larrinagak (2004). Iurretan berriz, San Migel egunaren arratsaldean birsortu dute neska gazteek erregelak dantzatzeko ohitura, Edward Bell Stephensek 1837an Iurretan bertan ikusitako emakumeen soka-dantzaren deskribapenari jarraituz. Larrinagak dio Otxandion ohitura zela igandero, meza ostean emakumeek aurreskua dantzatzea eta Iztuetak esandakoaren arabera Durangoko emakumeek ere bazutela dantzarako ohitura, 1806an Azpeitian dantzatu zen Durangoko Pontxera ezizeneko emakumearen berri eman baitzuen bere liburuan. Deustun XIX. mendean erdialdean, San Pedro 122
1. Sarrera egunaren ondoko igandean, emakume ezkonduek aurreskua dantzatzen zutela aipatu du Larrinagak 1846ko testigantza baten (P. L. 1846) bidez. XX. mendearen lehen partean, Busturialdean, barnealdeko herri gehienetan, hala nola Ajangiz, Arratzu, Ereño, Errigoiti, Foru, Lumo, Gernika, Gorozika, Ibarruri, Kortezubi, Mendata, Munitibar, Murueta, Muxika eta Nabarnizen besteak beste, emakumeek soka-dantzak dantzatzen zituztela jaso du Josu Larrinagak (2001; 2005) 1989-1990 bitartean egindako landa ikerketaren ondorioz. Gizonezkoek baino gutxiagotan bazen ere, Busturialdean emakumeek ohitura zuten beren aurreskuak dantzatzeko. Emakumeen aurreskuak giro murritzagoan eta festaren egun nagusian barik, bigarren edo hirugarren egunean egiten ziren, protokoloa malguagoa zuten. Dantzarako zuten trebetasunagatik bereziki Ereñoko Gabika auzokoak eta Eako Natxituakoak fama zutela bildu Josu Larrinagak (2001, 250). Eskuak gerrian jarrita eta hankak asko altxatu gabe dantzatzen zuten (Larrinaga 2004); Busturialdeko emakumeen dantzakera gizonezkoenaren egokitzapena zen Larrinagan iritziz. Bestalde, arrantzale herrietan emakumeek herri bizitzan eta festan protagonismo berezia hartzen dutela argudiatuz, Bermeo, Elantxobe edo Lekeitio, kostaldeko herrietan emakumeek soka-dantzetan protagonismoa izan dutela adierazi zuen Josu Larrinagak (2004). Lekeition, XX. mende hasiera arte, ekainaren 24an, San Juan egunez, emakumeek hiru aldiz egiten zuten aurreskua edo eguzki-dantza, egunsentian ("albakuan"), eguerdian ("meza ostean") eta arratsaldean ("errosario ostean"). Bizkaiko eta Gipuzkoako erreferentzia horietan oinarrituta, Josu Larrinagak ondorioztatu du emakumeen aurreskua dantzatzea ez dela bitxikeria edo salbuespena, baizik eta komunitatearen eta olgetaren baitan sakon errotutako jarduera femeninoa zela. Iraganean horien praktika zabalagoa izango zela sumatzen du Larrinagak, eta XX. mendean ezagututakoak azken aztarnak zirela. Hain zuzen ikerketa etnografikoak azaleratutako errealitate hori berretsi du Emilio Xabier Dueñasek. Ikuspegi historikoarekin baita ere, 1921ean emakume talde batek Santurtzin dantzatu zuen aurreskuaren (Arrola 1921a) nondik norakoak zein emakumeen aurreskuen testigantza historikoen ingurukoak eskaini ditu Emilio Xabier Dueñasek (2016; 2017; 2018). Estropadetan Santurtziko ontziaren garaipena ospatzeko antolatutako festan aurreskua dantzatu zutenak herriko klase sozial ertain eta altuetako familietako alabak direla erakutsi du. XVIII. eta XIX. mendeetan emakumeen aurreskuen berri eman zuten Peyron, Fischer, Stephens atzerritarren testigantzak eta Deustuko 1846ko 123
1. Sarrera eta Portugaleteko 1857ko aipamenak bilduta, 1890 eta 1925 bitartean Bizkaiko prentsan agertutako emakumeen aurreskuen hainbat erreferentzia jaso ditu Dueñasek (2017, 129–132). Emakumeen aurreskuen inguruan bildutako dokumentazioa aztertuta Dueñasek (2017, 136) adierazi du aurreskuan emakumeek zuten paperaz hedatu izan den ideia, parte-hartze pasiboa eta ez zuzena zeukala zioena, berraztertu eta eguneratu behar dela. Aurreskua dantza maskulinotzat kategorizatu izanak, aurreskuen eta dantzen genero desoreka berdindu ahal izateko, emakumeen aurreskuak bultzatzea ekarri du XX. mende bukaeran eta XXI. mende hasieran. Euskal dantzaren, eta bereziki Bizkaiko dantzaren testigantza historikoen bilketa ibilbide luzeko lana egin du Iñaki Irigoienek, eta azken hamarkadetan arreta berezia eskaini die emakumeen dantza testigantzei. Harrigarria zaio, "arrazoi sendorik batere gabe" gainera, "XIX. mende laurden amaieratik aurrera esan izan dela emakumeak ez duela garrantzizko parte-hartzerik izan dantza honetan, omendua izateko rola izan ezik" (Irigoien 2019, 9). Bi arrazoiri egozten die ukazio oker hori. Batetik, "gure folklorista asko elizgizonak izan direlako" eta "nolabaiteko puritanismo moral baten jabe" zirelako eta "emakumeari rol jakin bat esleitu" zitzaiolako. Okerra sostengarazi dien bigarren argudioa emakumeek gutxitan dantzatzen zutela izan liteke, baina horierraz baztertzeko arrazoia da Irigoienen (2019, 9–10) esanetan, testigantzek erakusten baitute "gizonezkoek hasitakoetan bikotekide aritzeaz gain, emakumeek aurreskua askotan abiarazi eta zuzendu dituzten, soka gero gizonekin osatuz". Horixe frogatuz, 1990eko hamarkada erditik emakumeen dantzei buruzko aipamenak gero eta ugariagoak izaten hasi ziren bere lanetan, eta 2007tik aurrera emakumeak euskal dantzetan ardatz nagusi duten zenbait lan argitaratu ditu. "Euskal dantzetan andrazkoak ez dutela paper handirik izan" dioen ustea okerra dela salatu (2007, 19) eta datuen bidez hori gezurtatzeko ahaleginetan jardun du azken hamarkadetan Irigoienek. Emakumeen aurreskuen berri izanik, horien birsortzea sustatzeaz gainera, emakumeek dantzan egin dutela frogatuz eta dokumentatuz hainbat lan egin ditu, 2019an argitaratutako Honela dantzatzen dira Emakumeak Bizkayan (Irigoien 2019) liburuarekin borobildu dituenak. Emakumeek Lekeition, Iurretan eta Deustun dantzatzen dituzten aurreskuen berreskuratzeen erantzule izan da, Irigoienek berak bildutako erreferentzia historikoetan oinarrituta eta bere aholku koreografikoekin gauzatu baitira. Irigoienen lana generoaren araberako dantza kategorizazioan oinarritzen da, eta emakumeek eta gizonek nork bere dantza errepertorioa eta dantzakera bereiziak dituzten ikuspegia islatzen da bere 124
1. Sarrera lanean. Emakumeek euskal dantzetan izan duten parte hartzea historikoki dokumentatzen eta agerian jartzen Iñaki Irigoienek (2007; 2010b; 2010c; 2019) egindako ekarpen oparoak emakumeek dantzatzeari buruzko ukazioaren ideia ezeztatzen lagundu du. Euskal "dantzari baten irudirik antzinakoena" izan daitekeena, 1529 inguruan Christoph Weiditzek egindako grabatua (Irigoien 2006, 346), emakume baten irudia dela nabarmendu du Iñaki Irigoienek (2019, 3–5). Euskal dantzen historia aztertuta bi dantza multzo handi bereizi ditu Irigoienek (2007, 20): batetik, talde egituratuetan egindako dantzak; bestetik erromerietan aldez aurretik taldeak antolatu gabeko herritarrek egindako dantzak. Lehen multzoko dantzak nagusiki gizonezkoek eginak direla dio, eta bigarren multzokoak berriz andre eta gizonek eginak. Dena den, lehen multzokotzat jo daitezke Irigoienek berak jasotako zenbait testigantza talde emanaldi egituratuak aurkezten dituztenak eta emakumeen parte hartzearen berri ematen dutenak. XVI. eta XVII. mendeetan ijito emakumeei festetan egindako dantzengatik egindako ordainketen agirien berri eman zuen Irigoienek, Abadiñon 1622an eta Durangon 1662an, adibidez (Irigoien 2007, 22). XIX. mendean errege-erreginen aurrean dantzatu zuten dantzari taldeen aipamenak, eta horietan ere neska eta mutilek dantzatu izan dutela zenbaitetan jaso izan du Irigoienek berak, "Durangoko neska taldeak, XIX. mendeko ia urte gehienetan dantzatu" (Irigoien 2007, 30) direla ondorioztatuz. Hala nola Fernando VII.ak 1828an Durangora egindako bisitan arku-dantzan aritu zen nesken taldeari buruzkoak (Irigoien 1991a, 21; Irigoien 2010d, 10), 1865ean Isabel II. Erreginaren bisitan dantzatu ziren neska eta mutilez osatutako taldearen ingurukoak, eta 1874an, Durangon baita ere, Karlos VII.ren omenez egindako dantzaldian dantzatu ziren zortzi emakumeei buruzkoak. Horien aurretik, XVIII. mende bukaeran, Durangon, neska ezkongabeek egindako erritu baten egiten zuten dantzaren erreferentzia eskaini du Iñaki Irigoienek (2007, 2728) eta Gorularien dantzaren historia ere aztertu du (Irigoien 2008). 1928an Euskal Jaiei buruzko antzezlan batean hamabi neskaz eta hamabi mutilez osatutako dantzari taldeak jardun behar omen zuen, baina dantzari guztiak neskak zirenez, hamabi neska mutilen paperetan haiei zegozkien dantzan egiten jardun zuten, tartean dantzari-dantza, gizonezkoek egin ohi zuten dantza (Irigoien 2010d, 21). Gizon eta emakumeek elkarri eskuak emanik, sokan, aurreskuaren tankeran 125
1. Sarrera dantzatzen aipatuz Irigoienek jasotako testigantza zaharrena, 1559. urtekoa, Markinan bildu du Irigoienek (2019, 5). 1588 inguruan idatzitako IbargüenCachopinen kroniketan ere aurkitu du (Irigoien 2006, 346) gizon eta emakumeen artean egindako dantza baten testigantza. 1615ean Calahorrako gotzainak emakumek eta gizonek elkarrekin dantza egitea eta Corpus Christi egunez egiten ziren antzerki sakramentaletan apaizek eta emakumeek mozorro jantzian agertzea debekatu zuen (Irigoien 2007, 21). Irigoienen iritziz, agindu horrek erakusten du "apaizak andre-gizonen arteko soka dantzetan parte hartzen zutela, baita Korpus eguneko jai eta antzezlanetan mozorrotuta ibili ere, andrazkoak tartean zirela" (2007, 22). Era honetako debekuak hurrengo hamarkadetan errepikatu ziren, eta beraz, Irigoienek ondorioztatu zuen ziur aski agindua ez zela guztiz bete eta hurrengo urteetan emakumeek parte hartzen jarraitu zutela. Iztuetak soka-dantzaz egiten duen genero eta adin kategorien araberako sailkapenaren aurrekaria Juan Antonio Zamakolarengan (1818) identifikatu du Iñaki Irigoienek (1996, 339). 1801ean Durangon Humboldtek ikusitako aurreskuaren deskribapenean, emakumeek txiripiritaina dantzatuz parte hartze aktiboa izaten zutela ondorioztatu zuen Irigoienek (2007, 26–27). Irigoieni (2010c) bereziki harrigarria zaio Resurreccion Maria de Azkueren kasua, Iztuetaren lana ezagutzen baitzuen Azkuek, eta Iztuetak aipatutako emakumeen soka-dantzen berri ere bai, Azkue lekeitiarra izanik Lekeition emakumeek dantzatzen zuten aurreskua ezagutu baitzuen. Baina hala ere Azkuek ez zuen emakumeen aurreskuen inguruko ekarpenik egin. Irigoienen hitzetan, "Nabaria da bazekiela existitu existitzen zirela, baina ez du era agerian azaltzen zer gertatzen zen" (2019, 12). Euskal dantzak, nekazaria eta katolikoa zen euskal gizarte idealizatu baten sinbolo bihurtu zela agerrarazi zuen Xabier Itzainak (1996, 491), eta horrenbestez, dantza euskal arketipoaren eraikuntzaren parte garrantzitsu dela. Ikuspegi horretatik, dantza-jauziak, ohituraz gizonezkoek borobilean, elkar ukitu gabe dantzatu izan direnak, dantza 'moralak' kontsideratu izan dira (Itzaina 1996, 491), euskal ideial baten ereduak bailiran. Iparraldeko musikarien eta dantza-maisuen inguruan Miguel Angel Sagasetak (2011) egindako bilketa aztertuz Itzainak ondorioztatu du "orduko soinulari eta dantza maisuen mundua gizon mundu bat zela" (2011, 24). Azken hamarkadetan genero bereizketa hori hautsi eta poliki-poliki gauzak aldatuz doazela dio Itzainak, eta ohartarazi duenez, "ohidura dantzatuak neurri haundi batean neskeri esker dira bizirik egon". Dantza taldeetako praktikez gain, dantza erritualetan ere emakumeen 126
1. Sarrera parte hartzea zabaltzen ari dela dio Itzainak, eta interesgarria gertatzen dela non, noiz eta nola gertatzen den hori (2011, 25). Adibidez, Luzaideko dantzei buruzko liburu horretan bertan, Migel Angel Sagasetak ematen ditu datu batzuk Bolant eguneko martxan emakumeak noiz sartu ziren argituz, baina kontatzen du baita ere kontra-dantzak egiten hasi zirenean bolantek jantziak aldatzea erabaki zutela, dantza errituala, gizonek soilik eta bolant jantzita egiten dutena, dantza sozialetik, emakumeekin batera eta baserritar jantziarekin egina, bereiziz. Lapurdin, inauterietan, etxez etxeko eske errondetan emakumeen parte hartzea berriki gauzatu dela dio Itzainak, eta zenbait tokitan eztabaidak izan direla horren inguruan, adibidez Hazparnen. Uztaritzen, kaskarot taldeak gizonek soilik osatzen dute. Ipar Euskal Herriko herri gehienetan dantzajauzietan emakumeak sartzen joan dira XX. mendearen bigarren erdian, eta gizonek soilik osatutako borobilak ez dira gertatzen gaur egun. Hala ere, Xabier Itzainak ohartarazten du, Lapurdi eta Nafarroa Behereko Besta Berri festetan, Corpus Christi ospakizuneko prozesioetan, oraindik gizonak direla nagusi. Emakumeek dantzatutako aurresku baten testigantza zaharrena 1682. urtean Lekeition aurkitu dute Iñaki Irigoienek eta Emilio Xabier Dueñasek (Dueñas & Irigoien 1997, 131). Emakumeek gidatutako soka-dantza deskribapen xehea Edward Bell Stephens kazetari ingelesak kronikan bildu zuen (Irigoien 2007, 2829), eta deskribapen horrek akuilatuta hasi ziren Iurretan San Migel egunean erregelak dantzatzen 1995 urtean. Aurreskuan emakumeen izandako partehartzeari buruz Fray Bartolomen 1819ko eta Iztuetaren 1824ko deskribapenak, edo Lekeitioko emakumeen aurreskua, emakumeak gidatutako soka-dantzen testuinguru zabalago batean kokatu ditu Irigoienek: Bilbon 1797an emakumeek dantzatutako aurreskuaren testigantza (1996, 338–339), 1836an Iurretan, 1846an Deustun eta 1857an Portugaleten emakumeek dantzatutako aurreskuak (1996, 339–340), besteak beste. Berriki, emakumeek XIX. mendearen azken zatian eta XX. mende hasieran emakumeek gidatuta dantzatu ziren hainbat aurresku dokumentatu ditu (Irigoien 2019, 21–29). XX. mendearen bigarren partean, 1974an Zerutxu dantza taldearekin elkarlanean Lekeitioko emakumeen aurreskuari buruzko ikerketa egin (Irigoien 2010a, 104–106) eta utzita zegoen dantza berriz abian jarri zuten. Garain Santa Ana egunean emakumeek dantzatzen duten aurreskuaren inguruko xehetasunak bildu dituzte (Irigoien & Martinez 2013, 84–85), hainbat herritan egin diren emakumeen soka-dantzez eta erregelez (2010e) gain, Otxandion eta Ubiden, bere gazte denboran ikusitako andrazkoen aurreskuak (Irigoien 2007, 29) 127
1. Sarrera dokumentatu ditu Iñaki Irigoienek. Horiez gain, 1905ean, Areatzan, gizon eta emakumeek elkarrekin ateratako aurresku baten testigantza ere bildu du, eta inoiz aurresku mistoak egiten ote ziren galdera ere jarri du mahai gainean (Irigoien 2019, 57). Beraz, testigantza historikoen bidez "andrazkoak, jakitun askok esandakoaren kontra, gure dantzetan zeregin garrantzitsua izan dutela" agerian jartzeko ekarpen zabala egin du Irigoienek (2007, 32). Oso zabaldua izan den iritziaren kontra, Iñaki Irigoienek dokumentazio historikoaren bidez ebatzi du, "emakumeek sokadantza edo aurreskua era aktiboan dantzatu eta zuzendu izan dutela" (Irigoien 2019, 58). Dantzak hezkuntzan jokatu ditzakeen funtzioak aztergai dituzten zenbait lan egin dira berriki. Gorputzak bizipenak azaleratzeko duen gaitasunetik abiatuta, gorputz adierazpena landuz ikasgelan sortzen diren emozioak, erreakzioak eta esperientziak aztertu ditu Onintze Azpeitiak (2016) bere doktorego tesian. Dantza eta emozioak ere izan dituzte aztergai Edurne Martinez eta Clara Urdangarinek (2015), baina zehazki dantza ikasketa arautuetan, hain zuzen ere emozioak ikasketa horietatik at direla ohartaraziz. Hezkuntza dekretuetan araututako curriculumek konpetentzia emozionalak aipatu arren, ez dago araubide horietan horiek garatzeko proposamen zehatzik jasota. Euskal Autonomia Erkideko musika eskolei buruz egindako doktore tesian dantza ikasketak eskaintzen dituzten musika eskolen berri jaso du Baikune Albak (2015). EAEn 17 dira dantza eskaintzen duten Musika Eskolak, horietatik 15 Gipuzkoan eta 2 Bizkaian, eta guztira 2137 ikaslek jasotzen dituzte dantza eskolak eskola horietan (De Alba 2015, 204–206). Ana Maria Diazek bigarren hezkuntzan dantza tradizionala integrazio sozial eta kulturalerako tresna moduan eskaintzen dituen baliabideak jorratu ditu (Díaz Olaya 2017). Alicia Espejok dantzak eta mugimenduak lehen hezkuntzako curriculumean duen garrantzia azpimarratu du doktore tesian (Espejo 2006). Derrigorrezko hezkuntzan Araban, Gipuzkoan, Nafarroan eta Bizkaian musika ikasgaian ohiko praktikan dantza tradizionalari ematen zaion erabilera aztertu du doktore tesian Nerea Muruamendiarazek (2007). Dantza kultura bilakaera aitzinatzeko lagungarri izan daitekeela ondorioztatu du, baina horretarako irakasleen egitekoa zehaztu beharra dagoela, dantzaren alorrean irakasleen formazioa indartuz eta dantzaren erabilera hezkuntzan eraginkorra izateko dagozkion mekanismo kurrikularrak aktibatuz (Muruamendiaraz 2007). Lehen Hezkuntzan dantzak eta generoa nola lotzen diren aztertzerakoan, diferentzia sexuala indartzen duten jokamoldeak legitimatu eta horren araberako 128
1. Sarrera jarduera sozial eta kultura batzuk beste batzuen gainetik baloratzen direnean desberdinkeria eta bazterketa areagotzen direla ohartarazi du Gregorio Vicentek (2017). Maskulinitateari lotuta ageri den zenbait kirolek, hala nola futbolak, jardueraz beraz gain espazioen kontrolaren bidez protagonismo soziala eskaintzen die jarduera horretan nabarmentzen direnei (Díez Mintegi 2003, 161), beste jarduera batzuetan dihardutenen kaltetan. Irakasleak genero gaietan formatu beharra azpimarratu du Vicentek, dantza jarduera femeninotzat hartzeak dakartzan ondorio bereizleak zaintzeko eta dantza praktikari lotzen zaizkion estereotipo eta konnotazio negatiboak saihesteko (Vicente 2017, 297298). Hezkuntza formaletik kanpo eta diziplina osagarri eta sektorial moduan etiketatzea ekarri diote dantzari estereotipoek eta gutxiespenek. Dantzan aritzen diren mutilek bazterketa soziala pairatzeko arriskua izaten dute femeninotzat jotzen den jardueran aritzeagatik, eta Giuliano Souzak (2010, 116) azaldu du egoera horietan eragiteko garrantzitsua da genero identitateen eraikuntza prozesuak eta dantzak pertsonalitatearen osaketan izan dezakeen ekarpena ezagutzea. Vicentek kezka ageri du, Espainian dantza heziketa fisikoaren eta hezkuntza artistikoaren bidez sartzen delako hezkuntzan, eta horrek dantzan formazio berezirik ez duten ikasgai horietako irakasleen menpe uzten duelako. Gorputz ariketen aurrean ikasleen jarrera nabarmen aldatzen da jarduera horiek femeninotzat edo maskulinotzat jotzen badira (Vicente 2017, 300). Jarduerari aurreiritziaz esleitutako generoa ez badator ikaslearekin sexuarekin bat berehala galtzen du praktika horrekiko interesa. Horrek gorputz jardueretan, kiroletan eta dantzan, baita modalitate eta estiloen arabera generoaren araberako segregazio soziala indartzen du, eta sorgin-gurpilak estereotipoak areagotzen ditu. Euskal nazionalismoak bere sorreran eta lehen hamarkadatan identitatenazional eta herri-narratibak eraikitzeko dantzari emandako erabilera agerian jarriz Karlos Sanchez Ekizak (2000a; 2000b; 2005) egindako lanak oinarri hartuta, prozesu horietan identitate nazionalaz gainera genero identitateak jokatutako papera (Aresti 2014; 2016) ikertu dut (Araolaza 2016; 2018). Aurreskua, euskal erritual nazionaltzat hautatzeaz batera ordura arte ez zeukan genero esklusibitatea erantsi zitzaion, 1920ko hamarkadara arte gizonek eta emakumek dantzatzen bazuten ere, hortik aurrera gizonen dantza moduan kategorizatuta eta emakumeek inoiz dantzatu zutenik ukatzen zuen narratibaz hornituta transmititu zen (Araolaza 2018). Berez, esanahi identitario horiekin eta genero bazterketarekin plazaratutako aurresku eredua asmatu berria zen, baina betierekotzat aurkeztu zen tradizioaren izenean. Aldi berean, euskal gudarien 129
1. Sarrera adierazpen sinbolikoa eraiki bazen ezpata-dantzarien taldeak herriz herri antolatuz (Sánchez 2005, 182), horren osagarri poxpolin eta gorulari taldeak antolatu ziren (Araolaza 2016), emakume kategoriari ematen ari zitzaizkion esanahi berriak, sexuen osagarritasunaren ideian oinarrituta eta etxeko zaindariaren funtzioarekin ongi ezkontzen zirenak bere eginez, eta azken batean, dantzaren bidez ere genero bitasunaren estereotipo nagusiak erreproduzituz eta naturalizatuz. 130
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan 2 Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan Emakumeek euskal dantzetan parte hartu izanaren ukazioak euskal dantzei buruzko XX. mende osoaren eta XXI. mende hasierako ikuspegia baldintzatu du, eta praktika berari, euskal dantzetan emakumeek eta gizonek azken ehun urteotan izan duten jarduerari berari ere eragin dio. Aita Donostiak honela adierazi zuen ideia hori: "la mujer no baila en el verdadero sentido de la palabra. Lo hacen los hombres, más especialmente los jóvenes" (1932, 4). Emakumeak dantzaldietan izaten zirenik ez zuen ukatu Aita Donostiak, baina dantzan izandako parte hartzea, gehienez ere, 'dantzatua' izateko, alegia, gizonen omenaldia jasotzeko zela zehaztu zuen: "La mujer asiste al baile para «ser bailada», como muy bien se ha dicho. Para que ante ella muestre el varón sus habilidades" (1932, 4). Baieztapen hori ez dator bat euskal dantzaren eta euskal emakumeen historiarekin, eta ukazio hori behin eta berriz erabili den XX. mendean bertan ere, adierazpena ezeztatzen zuten dantza-praktikak izan dira. Baina baieztapen okerra, faltsua, izan arren, euskal dantzari buruzko aditu garrantzitsuek errepikatu dute, belaunaldiz belaunaldi transmititu den topikoa izan da, eta jakina, bere burua betearazten duen profezia45 bailitzan, dantzaren eta tradizioaren irudikatzean eta horien praktiketan eragina izan du, emakumeen dantza jarduerak mugatuz, eta ondorioz, faltsua zen baieztapenari egiaantzekotasuna eskainiz. Emakumeen dantza praktikaren ukazioa egiten duen esaldi oker horren sorrera eta hedapena interes handikoa da, dantzan gauzatutako generoidentitateen eraikuntza prozesuarekin bat baitator, eta aurreskuaren kasuan euskal dantza esanguratsuenetakoa dantza maskulino moduan konfiguratu eta transmititzen laguntzeko erabili baita. Beraz, prozesu hori nork, noiz, nola eta zergatik ezagutzeak lagundu dezake ulertzen euskal dantzetan gorpuztu den eta 45 Robert K. Merton soziologoak formulatu zuen bere burua betetzen duen profeziaren teoremaz ari naiz. Bertan dionez egoera baten definizio faltsuak ekintza berriak eragiten ditu, abiapuntuan faltsua zen kontzeptua egia bihurtuz. Last National Bank-en adibidea jarri zuen Mertonek, berez oreka ekonomiko egokia zuen bankua, baina bezeroen artean bankuaren sendotasunaren inguruko zalantza faltsuak sortzean, nork bere diruak babestu nahirik, horiek erretiratzen hasi eta horren ondorioz bankua hondoratzen hasi zen, formulatu zenean faltsu zen baieztapena, egia bihurtuz. Mertonen esanetan parabolak erakusten du egoera baten definizio edo iragarpen publikoak egoeraren parte izatera iristen direla, eta beraz, ondoko gertaerei eragiten dietela. Jakina, giza-kontuei buruz ari da, Halley kometaren iragarpen okerrak ez baitu bere orbitan eragiten. (Merton 1995, 506–507) 131
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan euskal dantzen bidez ere gizarteratu den genero bereizketaren izaera antzeztua edo performatiboa (Butler 1988). Euskal dantzetan emakumeen parte-hartzearen izaera pasiboa, hartzailea, definitzen duen baieztapen hori aurresku modalitate batean oinarrituta sortu bazen ere, maiz, horren neurririk eta zehaztasunik gabeko erabilerak, euskal dantzetan, oro har, emakumeak ez direla tradizioz dantzatu izan esatea eta gezur hori gizarteratzea ekarri du. Praktika misoginoak legitimatzeko erabili den baieztatze horren faltsutasuna agerian jartzeak, tradizioaren argudioan babestutako desberdinkeriekin bukatzeko lagungarri gertatzeaz gain, bereziki tradizioaren beraren izaera aldakorra eta politikoa aldarrikatzea dakar. Tradizio moduan transmititu diren praktika baztertzaileak garai zehatzetako eta uste baino dezente berriagoetako testuinguru politiko ― ― eta kulturaletan sortu eta eraldatuak izan direla frogatzeak, tradizio garaikideetan egungo balio politiko eta sozialetan oinarritutako eraldaketak egitea, ez zilegi bakarrik, baizik eta gizateria justuago eta berdinago baten bidean beharrezko ditugula erakusten digu. Atal honetan lehenik eta behin euskal emakumeek dantzetan parte hartzen zuenik ukatzen zuen esaldi hori noiz eta nola sortzen den, eta denboran nola joan den eraldatzen eta erreproduzitzen ikusiko dugu. Bi etapa nagusitan ikusiko dugu ibilbide hori. Lehen epean, Antzinako Erregimen batean, XVI. eta XVII. mendeetan, emakumeak dantzan aritzen zirela erakusten duten agiriak eta parte hartze hori debekatzeko ahaleginak ageri dira. Gizonak bekatura erakartzen zituen gaizkiaren amua ziren emakumeak eta dantza zuten horretarako beita, beraz, emakumeak dantzan aritzearen aurkako debekuak bultzatu zituzten arima kristauaren zaindariek. Bigarren aroan, XVIII. eta XIX. mendeetan, Antzinako Erregimenaren krisia eta ilustrazioarekin eraldaketa garaia iritsiko dira. Gizonek edo/eta emakumeek egiten zituzten dantzak izatetatik, gizonen edo/eta emakumeen dantzak izatera pasatzeko prozesua ikusiko dugu. Izan ere, XVIII. mendeak aurrera egin ahala, diferentzia sexualaren ideia garatzen hasi zen. Ilustratuen garaian, gizon eta emakumeen arteko bereizketa biologizatu eta ustezko natura desberdinei zegozkien nortasun bereiziak, genero identitate ezberdinak eraikitzen hasi ziren. Gizonezko eta emakumezkoen bereizketa hori euskal dantzetan gorpuzten joan zen XIX. mendeak aurrera egin ahala. Emakumeek euskal dantzan aritu izana ukatzen duen baieztapena okerra dela agerian jartzeko, euskal emakumeek dantzan oro har, eta baita espresuki 132
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan ukatutako aurreskuan ere aktiboki, protagonista moduan parte hartu izan dutela erakusten duten erreferentzia eta testigantzak bilduko ditut. XVI. mendetik XX. mendera, euskal emakumeek euskal dantzan parte hartu dutela nabarmen jartzea da helburua, hori ukatzen duen baieztapena, oraindik XXI. mendean indarrean bada ere, inondik inora defenda ezina dela berretsiz. XX. mende hasieran euskal musikaren eta dantzaren zenbait adituk euskal emakumeak historian dantzatu izan zirenik ukatu bazuten ere, XVI. mendetik aurrerako dantzari buruzko testigantzek maiz ikertzaile horiek beraiek ezagutzera ― emandakoak kontrakoa diote, euskal emakumeak dantzatu direla. Emakumeak ― dantzatzen zirela ukatu eta emakumeek euskal dantzaren tradizioan ez zutela dantzatzen dion ideia horrekin batera, euskal dantzetan jatorrizko dantza guztiak tradizioz gizonenak ziren sineskera eta emakumeen dantzak berriz sortu berriak edo gizonengandik hartuak direla zabaldu zen. Bi ideia horiek oinarri historikorik, eta beraz, ez eta tradizionalik ere ez dutela agerian jartzea da atal honen xedea. Emakumeek euskal dantzetan izan duten parte hartzea dokumentatu dute besteak beste, Aita Donostiak (1985a), Polikarpo Larrañagak (1930), Enrique Jordak (1978a), Fernando Rojok (1999), Iñaki Irigoienek (2007; 2010c; 2019) eta Josu Larrinagak (2004) bildutako testigantzen bidez, lehen hirurek hain zuzen ere kontrakoa ondorioztatzeko baliatu bazituzten ere. 133
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan 2.1 Gizonezko euskal dantzariaren mitoaren eraikuntza aipu apokrifoetan Orduan Adanek begiak ireki zituen, Eba ikusi zuen eta bi entrexat egin zituen. Doinu bat txistukatu eta biak borobilean jarri ziren. Une horretan asmatu zuten Euskal Jauzia. Bearnoko ele zaharra. Antonin Montaut (1886) Euskal dantzen eta euskaldunen antzinako jatorri mitikoen izan tubalismoa, ― izan adanismoa eta oro har euskal tradizioaren singulartasuna aldarrikatzeko ― burutu ziren eraikuntza narratiboetan oso erabilgarriak gertatu ziren XIX. eta XX. mendeetan zenbait ele zahar eta testuingururik gabeko aipu. Horien bidez, besteak beste euskaldunak dantzarekin lotzen dituen estereotipoa eraikitzen joan zen, dantza euskal identitatearen oinarrizko osagaitzat ezarriz. Adibidez, René Le Pays idazle frantsesak Euskal Herritik bidalitako gutun pribatu batean euskaldunek dantzarekiko erakusten zuten zaletasunari buruz idatzitakoak, euskaldunen dantzarekiko berezko gaitasunaren irudia sendotzen lagundu zuen bi mende beranduago. 1659. urtean46 idatzitako gutun batean zioen Euskal Herrian ume batek lehenago ikasten zuela dantzan aitari eta zaintzaileari deitzen baino: "oú un enfant sçait danser avant de sçavoir appeler son Papa et sa nourrice" (Remy 1925, 43). XIX. mendearen erditik aurrera, besteak beste Francisque Michel (1857, 94), Rodney Gallop (1930, 178), Aita Donostia (1933a, 7), Enrique Jorda (1935, 113) eta Francisco Arrarasen (1971b, 171) lanetan jaso zen René Le Paysen esaldia, idazle batek gutun pribatu batean idatzitakoa herri baten nortasunaren ezaugarri bereizgarrietako bat adierazteko topiko bihurtzeraino. Era horretako aipuen bidez euskaldun dantzariaren estereotipoa eraikitzen eta, aldi berean, euskal dantzen ikuspegi maskulinoa indartzen joan zen. Ele zaharretan generoari buruzko erreferentziarik ez baldin bazegoen, besterik adierazi ezean jarduera maskulinotzat jotzen zen. Emakumeak aipatuak ziren kasu apurretan ez zen arretarik ezartzen genero kategorian. Euskaldunoi buruz XIX. eta XX. mendean hauspotu den estereotipoak dantzarako zaletasun eta gaitasun handikotzat irudikatu ditu euskal herritarrak: "Ciertamente, la danza es algo característico de este pueblo que vive en la montaña, y su abundancia es 46 Batez ere Donibane Lohizunen eta Hondarribian izan zen Le Pays, diplomazia lanen bidez Frantzia eta Espainiaren arteko bakea sinatzeko prestaketa-lanetan (Remy 1925, 34). Bertatik 134
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan arte protagonistak, subjektuak. Baina mitoa elikatzeko nazio- eta generoidentiateak erantsi zitzaizkion: euskaldunak eta gizonak. Iberiar penintsulako menditarren bizimoduari buruzko deskribapenen artean egin zuenez Estrabonek dantzari buruzko aipamena, eta menditar horien artean galiziarrak, asturiarrak, kantabroak eta euskaldunak barne hartu zituenez, euskaldunen iraganaren narraziorako erabilgarria gertatu bazen, galiziarrentzat ere hala gertatu zen. Horrela aipu bera Galiziako muñeira dantzari antzinako jatorria eskaintzeko erabili zuen Rodrigo A. de Santiagok. Muñeirarekin lotuz, Santiagorentzat ez dago zalantzarik galiziarrak zirenik, gizonezkoak zirenik zalantzan jarri ez zuen moduan: Después de beber, los hombres se ponen a bailar, tan pronto en corro, al son de la flauta y trompeta, como saltando uno a uno, porfiando quién levantará más en el aire y caerá de rodillas con más gracia." (…) ¿Esa danza en corro sería el ritmo madre de la actual muñeira? La graciosa caída de rodillas parece indicarlo así a nuestro modesto juicio deductivo. (Santiago 1959, 55) Behin euskal gizonen dantzen ustezko antzinatasuna topiko bihurtuta, XX. mendeak aurrera eginda Estrabonen aipua behin eta berriz agertu da euskal dantzari buruzko idatzietan. Adibidez, Francisco Arrarasek "los vascones de Estrabón bailaban en corro" (1971b, 171) idatzi zuen eta Andoni Astigarragak "Estrabón, nos dice ya en su Geografía que entre los vascos 'después de beber los hombres se ponen a bailar'" (1971, 3). Oinarririk gabeko topiko horren bidez, euskal gizonak baina ez emakumeak dantzarekin lotzen dituen narrazio ― ― mitikoa errotu zen euskal oroimen kolektiboan. Lehen euskal dantzak Adan eta Ebak egin zituztela iradokitzen duen mitoak, euskal dantzak gizon eta emakume batek sortuak eta dantzatuak zituzten irudia eraikitzen lagundu zezakeen, baina Estrabonenarekin egindakoaren kontrara, legenda eta fantasia lotsagabe samarra zelakoan arinduta aipatu izan da. Antonin Montautek (1886) Oloroen jasotako ele zahar biarnesa da Adan eta Eba euskal dantzarekin lotzen dituena. Jainkoak mundua sortu ondoren animaliak eta gizakiaren sorrera nola egin zuten kontatzen du ele zaharrak. Adan sortu ondoren, bere saihetsetik Eba sortu, eta Adan begian zabaltzean, Eba ikusi, bi entrexat egin, eta doinu bat txistukatuz biak borobilean jarrita Euskal Jauzia asmatu zutela dio ele zaharrak: "Quand il apreçut Ève, il fit deux entrechats, ― siffla un air : tous deux firent la ronde et en ce momento inventèrent le Saut ― 137
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan Basque" (Montaut 1886, 372). Bearnon ohiko dantzak dira jauziak edo sauts basques48 izenekoak. Jorda de Gallastegin pudorea esanguratsua da berau aipatzerakoan: "Leyenda existe", "en la cual se pretende", "Si pasamos de la fantasía a la realidad" (Jordá 1935, 113). Mito hau sustatzean euskal dantzaren genealogiaren abiapuntuan gizon bat, Adan, eta emakume bat, Eba, jartzen ziren, baina Estrabonenak ez bezala, ibilbide laburra izan zuen. Jainkoak berak sortutako lehen gizona eta emakumea ia euskalduntzat, edo gutxienez lehen euskal dantzaritzat agertuz mitoaren iradokitze jokoan urrunegi joateak lotsatu zituen itxuraz. Adan eta Ebak paradisuan zerabilten hizkuntza euskara zela defendatu zuten aurretik Manuel Larramendik eta Pedro Pablo Astarloak (Igartua & Zabaltza 2012, 60), baina haiek horregatik jaso zituzten errietek zuhur jokatzera eramango zituen folkloristak paradisuko euskal dantzen inguruko ele zaharrarekin. Aita Donostiak ere beroarenak kenduta ele zahar lotsagabe xamarra zela aipatu zuen, Bearnoko legenda zela esanez: "Una leyenda bearnesa (un poco irreverente) dice que Adán y Eva habrían dibujado el primer paso de la danza vasca, un Salto Vasco en el Paraíso" (Donostia 1932, 3). Francisco Arrarasek (1971b, 171) ere fantasiatzat jo zuen: "La fantasía pretende que Adán y Eva trenzaron en el Paraíso los primeros pasos de algún salto (iautzi) vasco" eta "pretende" aditz bera erabili zuen Andoni Astigarragak (1971, 3). Estrabonen erreferentziak bi mila urteko antzinatasuna eskaini bazion euskal dantzaren mitoari, Voltairen aipuak soineko poetiko eta idealizatuarekin borobildu zuen. François Marie Arouet (1694-1778), ezizenez Voltaire, politikari eta idazle frantsesak 1768an idatzi zuen La Princesse de Babylone nobela laburra. Narrazioa Kristo aurreko XIII-XV. mendeetan kokatzen da, eta Betikako erregearen hitzetan jartzen du Voltairek euskaldunei buruzko aipamena. Betikako erregea Amazan printzeari zuzentzen zaio Etiopiako erregearengana joan dadin gomendatuz, berak emango dizkion bi mila soldaduek eta Pirinioen oinetan erreklutatu ditzakeen euskaldunek lagunduta. Hauxe da aipua jatorrizkoan ageri den moduan: Je puis vous aider de deux mille hommes très-sobres et très-braves ; il ne 48 Jauziak Pirinioen mendebaldean, bereziki ipar isurian (Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Bearno) baina baita hego isurian (Baztan, Nafarroa Garaian) ere, borobilean dantzatzen den genero bat da. Bi izen-motarekin ezagutzen dira nagusiki. Batetik jauzi edo dantza egiteari erreferentzia egiten diotenak: jauziak, dantza-jauziak edo 'sauts' (frantsesez). Bestetik, gizon ezkongabeak izendatzeko erabiltzen den mutiko edo mutilari erreferentzia egiten diotenak: mutxikoak, muxikoak, mutchico edo mutil-dantzak. 138
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan tiendra qu'à vous d'en engager autant chez les peuples qui demeurent ou plutôt qui sautent au pied des Pyrénées, et qu'on appelle Vasques ou Vascons. (Voltaire 1878, 120–121) Hainbatetan itzulpen eta moldaketak erabili dira, eta jatorrizko desitxuratuta agertu da maiz. Henrike Knörr filologoak zenbait aipamenen zehaztasun eza salatu eta jatorrizkoa berreskuratuz itzulpen zehatza egiten ahalegindu zen. Hona bere proposamena: Nik lagundu ahal zaitut bi mila gizon oso neurritsu eta bulartsuz; zuri egokituko zaizu beste hainbeste engaiatzea Pirinioetako magaletan bizi diren, edo, hobeki esan, dantza egiten duten herrietan, zein Vasques edo Vascons deitzen baititugu. (Knörr 2007) Pirinioen oinetan 'bizi diren, edo, hobeki esan, dantza egiten duten' idatzi zuen beraz Voltairek, baina ondoko mendeetan, 'bizi eta dantza', 'kantu eta dantza' edo 'jauzi eta dantza' moduan idatzita ikusiko dugu esaldia, besteak beste. Frantsesez 'sauter' aditza erabili zuen Voltairek, gazteleraz 'bailar' eta euskaraz 'dantzatu' itzuli izan da. Horri buruz Knörrek (2007) ohartazari zuen "esaldia behar bezala ulertzeko, kontuan hartu behar" dela "sauter aditzaren adiera hemen garbi dagoela: 'dantza egitea'"49. XIX. mende bukaeran, begirada erromantikoaren eraginpean, Voltairen esaldia euskaldunon iruditeria elikatzeko ohiko lelo bihurtu zen, eta esaldia eskutik eskura erabiliaren erabiliaz eraldatzen joan zen. 1879an Ladislao Velascok jatorrizkoan ageri ez zen "herri txiki" eta "danbolin" hitzekin loratuta, eta "bizi, edo hobe esanda, dantza" esan ordez, "jauzi eta dantza" esanez, honela eman zuen: "Para describir a los Vascos de allende y aquende de los Pirineos, Voltaire no encontró nada más gráfico que esta frase: «Un pequeño pueblo que salta y baila en lo alto de los Pirineos al compás del tamboril" (Velasco 1879, 451–452). 'Herri txiki' ideia jatorrizkoan ez bazegoen ere xarma berezia ematen zion eta arrakasta izan zuen. Hogei urte beranduago Pablo Gorosabelen iritziz, euskaldunon dantzarako zaletasuna frogatzen zuen politikari frantsesaren aipamenak, eta honek ere, jatorrizkoan ageri ez zen eta Velascok aipatutako "herri txiki" ideia eta "jauzi eta dantza" formulaz erabiliz, eta euskaldunak 49 Jauzi egitea dantza egitearen sinonimo izan da, eta "sauter" frantsesaren ordaina. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako dantza-errepertorio nagusia, jauziak, 'sauts' dira frantsesez, eta beraz, 'dantzak' adierazi lezakete. Inprimatutako euskarazko lehen liburuan, Bernart Etxeparen Linguae Vasconum primitiae-n (1545) ezaguna da Sautrela poema, "Heuskara da kanpora, eta goazen oro danzara" gonbidapena egiten duena, eta oinarrian 'sauterelle' dantza bezala 'sauter'ekin eta beraz, dantza egitearekin lotuta egon daitekeena. 139
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan bereizketarik gabe euskaldunak dantzan aritzen zirela adieraziz: "Allí es de ver un pueblo entero, sin distinción de sexos ni edades, correr y saltar alegremente en pos del tamboril, asidos todos de manos" (Gorosabel 1899, 437–438). Eskuz esku sokan irudikatu zituen Gaspar Melchor Jovellanosek euskaldunak, sexu bietakoak batera dantzan. Labayruk (1895a, 1:727), Gorosabelek (1899, 437), Larrañagak (1930, 45–46) edo Oihanburuk, (1981, 104), aipatu arren, ez du Voltairen aipuaren oihartzunik izan Jovellanosenak, eta beraz, bi sexuen zehazpena itzalean geratu da. XX. mendean, batzuetan jatorrizkoa berreskuratuz, eta beste batzuetan eraldatutako bertsioak baliatuz, Voltairen aipua behin eta berriz jarraitu da erabiltzen euskaldunon dantzarako zaletasun aparta eta antzinatasuna berresteko asmoz. Horien artean dira Enrique Jorda Gallastegi (1935, 114), orkestra zuzendaria, Aita Donostia (2016, 10:815) musikari eta doinu biltzailea, Francisco Arraras (1971b, 172) folklorista, Jose Antonio Arana Martija (1986, 20) musikologoa, Joxemiel Bidador (1995) dantzaren eta euskararen historialaria edo Antxon Agirre Sorondo (2006) etnografoa. XXI. mendean, dantza taldeetako ordezkari, komunikatzaile eta sustatzaileez gain, politika kulturaletan aritu diren erakundeetako ordezkariek aipatu dute Voltairen aipua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu Isabel Zelaa (Dantzan 2010), eta Gipuzkoako Aldundian Kultura diputatu Maria Jesus Aranburu (2010) eta Denis Itxaso (Artola 2016) tarteko. Adan eta Eba, Estrabon eta Voltaire: hiru topiko horiek, euskaldun dantzariaren topikoa, euskaldunak, eta bereziki euskal gizonak dantzarekin lotzen dituen iragana nola irudikatzen joan zen ikusteko aukera eskaintzen dute. Nazio bereko kide sentitzeko, komunitateak bere burua irudikatzeko (Anderson 2006) iragan baten narrazioarekin bat egiteko duen beharra asetzen lagundu zuen horrek. 141
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan 2.2 Emakumeak dantzan Erregimen Zaharrean (XVIXVII) Erran behar da, gauça gaixtoa, eta occasinotsua dela dantça. Pedro Agerre "Axular" (1643, 412) Euskal emakumeen dantzaren ukazioaren ideiak besterik badio ere, hainbat testigantza historikok agerian jarri dute euskal emakumeak Erregimen Zaharrean ere dantzatu izan direla. XVI. eta XVII. mendeetan hiru agiri motaren bidez berretsi daiteke euskal emakumeen dantza praktika: Corpus Christi festaren inguruko diru-kontu eta kontratazio agirietan, emakumeek erritu kristauetan parte hartu eta dantzatzeko debekuetan eta atzerritik Euskal Herrira etorritako bidaiarien kroniketan. Dantzaren aurkako debekuek, eta bereziki emakumeekin edo emakumeak ez zitezen dantzatu hiru mendetan barrena egindako ahalegin sistematikoek, bi gauza erakusten dituzte. Batetik, emakumeek dantza egiten zutela. Izan ere, horixe debekatu nahi bazen, emakumeek dantzatzea edo emakumeekin dantzatzea, eta hori zigortzen bazen, horrek esan nahi du emakumeak dantzan ari zirela. Bestetik, ez zela helburua lortu, alegia, unean uneko geldialdi edo ezkutatzeak gora behera, herritarrek dantza egiten jarraitu zutela. Beraz, debekuen ugaritasunak eta hiru luzaroan errepikatu izanak adierazten du Aro Moderno osoan zehar emakumeak dantzan aritu zirela, XX. mendean horren inguruan adierazitakoa ezetsiz 2.2.1 Emakumeak Corpus Christi eta patroien festetan eta dantzetan Corpus Christi edo Besta Berri izan zen Barrokoan eliza katolikoaren ospakizun handienetakoa eta dantza taldeen kontratazio gehien eragin zituena. Musikariak, kantariak, dantzariak, banderak, gremioetako eta kofradietako ordezkariak, eta Kristoren Gorputza irudikatzen zuen arte-lana jakina, paliopean, intsentsuz lurrindutako apaiz eta sakristauek babestuta, eta herriko agintari eta emakumeak atzetik zirela. Ibilbidean otoitzak eta bedeinkapenak egiteko, zein dantzak eta antzerkiak emanaldiak eskaintzen geldialdiak egiten zituen segizioak. Hiri, herri eta parrokia bakoitzak bere prozesio distiratsua antolatzen 142
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan zuen, eta segizio horietarako egindako ordainketen kontu-liburuek festa honen inguruko informazioa eskaintzen dute. Dantzari taldeak, batetik bestera bizibidea era horretan ateratzen zutenak maiz, prozesioan parte hartu eta dantza zezaten kontratatzen zituzten, eta beraien eta segizioko beste hainbaten jantzi eta osagarriak aparte ordaintzen ziren: txintxarriak, makilak, maskarak eta brokeltxoak tarteko. Corpus Christi festaren prozesio eta ekitaldi arranditsuek garai distiratsua ezagutu zuten XVI. eta XVII. mendeetan. Prozesio horietan dantza eta antzerki ikusgarriak eskaini nahi izaten zituzten elizako eta hirietako agintariek, eta gastu handiak egiten ziren dantzari eta antzerki taldeen eta horien jantzien kontratazioetan. Espainian, Sevillan oso modu adierazgarrian, Ameriketatik iristen ziren merkantzien eta urrearen distirak edertzen zuen festa, jantzi, apaingarri, luma eta ezpata dotoreenekin jantzitako dantzarien bidez. 1564tik aurrera "Las Gitanas" edo "Los Gitanos y Las Gitanas" izenekin, emakume ijito dantzari taldeen parte hartzea dokumentatu da (Mayo 2016) Sevillako Korpus dantzetan. Maiz, dantzariak, emakumeak eta gizonezkoak, ijitoak ziren, eta haien dantza-maisuak sevillarrak, nahiz eta ijitoak eurak ere bai tarteka. Sevillako udalak lehiaketa publikoz esleitzen zituen Korpus prozesioetarako antzerki eta dantza ikuskizunen kontratuak, eta horri buruzko dokumentazioa aztertu zuen Lynn Matluck Brooksek (1988). Esleipen agiriek erakutsi zuten emakumeen parte hartzea maiztasun handikoa zela dantza eta antzerki konpainietan. Sevillako Urrezko Mendeko Sevillako Corpus jaietan emakumeek dantzaren alorrean boterea eta ospea lortu zutela ondorioztatu zuen Brooksek (1988, 7). Koreografo lanetan Sevillako Udalak kontratatuta dokumentatu den lehen emakumea Leonora Rica da (Brooks 1988, 7). 1574an, profesionalki eta ekonomikoki emakume independente moduan aurkeztu zuen lehen aldiz bere eskaintza Corpus Christi festan dantzen emanaldia egiteko. Koreografoa izanik bere gain zeuden dantzarien taldea elkartzea, dantza sortzeko gaia hautatzea, izenburua jartzea, koreografia sortzea, paperak banatzea eta jantziak prestatzea. Batzuetan, festa bererako dantza bat baino gehiagorako kontratatzen zuten koreografoa, beraz, aldi berean jardun behar zuen bi edo hiru talderen prestaketan eta kudeaketan. Esleipeneko diruarekin koreografoak bere gain hartu behar zituen dantzarien eta musikariek soldatak, eta kontratuan zehaztutako jantziak egin, erosi edo alokatu behar zituen. Emakume koreografoen kontratuak gizonen berberak ziren, elkarrekin lehiatzen ziren baldintza beretan. Portugaldarra zen Leonora Rica, eta bere dantzari taldea 143
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan portugaldarrez osatu zuen, beraz haien bidaiak, ostatuak eta jatekoak ordaindu behar zituen enpresaria zen (Brooks 1988, 8). Hainbat emakume nabarmendu ziren dantza maistra, zuzendari eta enpresari moduan. Adibidez, Ana de Medina, Juan Feliz de Moncadaren emazte moduan aipatua da lehen 1638an, hurrengo urtean, alargunduta, dantza-maistra izendapenarekin eta ondokoetan koreografo karguarekin (Brooks 1988, 13–14). Dantza enpresari eta koreografo sortzaile moduan jardun zen Ana de Medina, urtez urte bere eskaintzak aldatuz eta jatorri desberdineko dantzak prestatuz lehiakideei aurrea hartuta: espainiarren, frantsesen, beltzen, turkiarren, indiarren eta ijitoen dantzak, eta mitologia klasikoan oinarritutakoak pertsonaiak, Sibilak, Herkules, Julio Zesar eta Zeres jainkoarenak prestatu zituen; era guztietako istorioak jarri zituen dantzan, borrokak eta umorea tartekatuz, jantzi koloretsu eta berriekin osatuta (Brooks 1988, 15). XVII. mendearen bigarren erdian Sevillako Corpus dantzen kontratazioan nagusi izan zen enpresaria emakumea izan zen: Josefa de Cespedes. Ysidro de Herreran alargun moduan hainbat urtez jardun ondoren, 1672an berriz ezkondu zen eta Luis Fernandez Marmolejon izenean egin zituen kontratuak aurrerantzean, baina dantza eskaintzetan Brooksek sumatu zuen Josefa de Cespedesek jarraitzen zuela dantzak pentsatu, koreografiak eta jantziak prestatu eta plazaratzeko lanetan, nagusi moduan senar berria agertu arren (Brooks 1988, 18). Sortzaile eta enpresari ibilbide luzea burutu zuen Josefa de Cespedesek, gogor lehiatuz gertuko eta urrutiko eskaintzekin, maiz irabaziz eta zenbaitetan galduz. 1686an Valentziatik iritsitako modako dantza taldeak esleipena irabazi zion baina haien jantziak berak prestatu zituen; 1687an dantza-maistra moduan agertzen udalaren zerrendetan; 1693an lehia gogorra izan zuen lehiakide exotiko eta entzutetsuarekin: Juan Antonio de Castro, koreografo beltza aurkeztu baitzen Sevillan, Montezumaren dantza egiteko proposamen arrakastatsuarekin. 1698an oraindik lanean ziharduen Doña Josefa de Cespedesek, baina bigarrenez alargunduta, nagusi, koinatuarekin bazkide eginda bere azken indarrak lau urteko kontratua handi bat lortzen ahitu zituen. Baita lortu ere, urteko 11000 errealeko aurrekontua zuen hitzarmena sinatzea lortu baitzuen udalarekin (Brooks 1988, 25–26). Erregimen zaharrean genero kategoriaren izaera ez hain erabakigarriaren adibidetzat har daiteke Josefa de Cespedesen ibilbidea. Nerea Arestik azaldu duenez, Emakumeak kategoria paradigma diskurtsibo modernoan baino ahulagoa 144
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan zen eta atxikipen sexuala beste aldagai identitarioek estalia egon zitekeen testuinguru batean, emakume bikain batzuk kategoria horretaz libratu ahal ziren, gainontzeko emakumeei debekatutako eskubide eta pribilegioez gozatzen zituztelarik. (Aresti 2014a, 79) Berez salbuespenak ziren horrelako kasuak eta ez-ohiko ibilbide horiek burututako emakumeak gertuago zeuden gizonezkoen harreman-egoeretatik gainontzeko emakumeen menpeko egoeretatik baino. Baina prozesio-dantzen sektorean lehiatu zuten emakumeen maiztasunak salbuespenezko emakume gutxi batzuen atzean generoaren araberako mugen sabaiarekin borrokan ziharduten emakume multzo baten berri ematen du. Prozesioetan Jesusen bizitzako pasarteak irudikatzen zirenez batzuetan, Jesus umetan agertu behar zenean, maiz emakumeek, neska gazteek antzezten zuten. Adibidez, 1621eko Corpus festan Francisca Mariak egin zuen Jesus umearen papera (Brooks 1988, 6). Emakume helduek dantzatzeko bete beharreko baldintza bat zuten: ezkonduak izan behar ziren. Antzerkietan ere ageri ziren emakumeak, bai aktore lanetan eta bai zuzendari lanetan ere. 1609ko Sevillako Corpus prozesioan parte hartu zuten bi konpainietako zuzendariek antzezleen izenekin zerrendak aurkeztu behar izan zituzten, emakumeak norekin ezkonduta zeuden adieraziz eta 1663an hiru emakumek adierazi zuten beren senarren baimena zutela antzezteko (Brooks 1988, 6). Hiru emakume horien konpainiaren nagusia ere emakumea zen: Francisca Lopez. 1660an agertu zen Lopez lehen aldiz zuzendari moduan, alargunduta, eta 1663an eta 1664an errepikatu zuen (Brooks 1988, 7). Bizkaian ere, Ijito emakumeak Korpus ospakizunetan eta herrietako bestelako festetan dantza egiteko kontratatzen ziren zenbaitetan. Iñaki Irigoienek dokumentatu duenez, "XVI eta XVII. mendeetan, ijito andren dantzak maiz agertzen dira udaletxeko datuetan, batzuetan Korpus eguneko prozesioetan, beste batzuetan herriko jai nagusietan" (2007, 22). Adibidez, Abadiñon herriko jai nagusiak diren San Trokaz jaietan, 1620. urtean dantzatu ziren emakume ijitoei egindako ordainketaren berri eman du Irigoienek (2007, 22): "Mas ocho reales a las ygitanas por la dança del dia de San Trocaz". XX. mendean Abadiñon, San Trokaz egunez zortzi gizonek osatutako taldeak dantzari-dantza edo ezpatadantza dantzatu du. Durangon ere, 1662an emakume ijitoak dantzatu ziren abuztuko Ama Birjinaren egunean: "a las Jitanas por la danza y fiesta que hizieron el día de Ntra. Sra. de Agosto" (Irigoien 2007, 22). Arzentalesen, 1680an, emakume eta gizonek osatutako taldea dantzatu zen 20 errealen truke: 145
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan konpartsarekin dantza zezan, eta lau komendadorek eta lau damak osatutako taldearekin eskaini zuen dantza-saioa. Alonso de Guebara XVII. mendearen lehen erdian Nafarroako dantza prozesionaletan garrantzia handiko izena da. Jimeno Juriok (1987, 222) ez zeukan argi izen horien atzean pertsona bakarra edo gehiago ote zeuden, izan ere berak prestatutako dantza taldeen, erraldoien eta zaldikoen emanaldiak 49 urtez, 1604 eta 1653 bitartean dokumentatu zituen. Dantzariak gizon eta emakumeak zirela zehazten zen zenbaitetan kontuliburuetan, hala nola 1648an: "Alonso de Guebara. 480 reales. 50 reales. Hombres y mujeres" (Jimeno 1987, 220). Ondoko urteetan Alonso Guebarari jarraipena eman zioten dantza-maisuek ere gizon emakumeekin jarraitu zuten zenbaitetan Lizarrako prozesioetan dantzaldiak eskaintzen (Jimeno 1987, 220): 1656an Jose de Larrosak zortzi dantzarik, lau gizon eta lau emakumek osatutako taldea eraman zuen; hurrengo urtean 1657an Jose de Bustamante ijitoak bederatziko taldea, "Nueve hombres y mujeres" aurkeztu zuen; eta 1658an Juan de Muezek zortzikoa berriz, gizon eta emakumez osatutakoa. Prozesioez gain, Korpus egunez eskaintzen ziren Bibliako pasarte antzeztuetan izaten ziren dantzak, eta horietan ere emakumeek parte hartzen zuten. 1610eko Corpus egunean, Iruñeko katedralaren barruan Booz eta Ruthen arteko elkarrizketa irudikatzen zuen antzerkia eskaini zen (Hernández 1949, 87; Iribarren 1946, 143), eta emakumeak eta gizonak dantzatu ziren bertan, "guiando Booz a los zagales y Noemí a las zagalas" (Jimeno 1987, 226). Besta Berriren zortziurrenean birritan errepikatu zuten antzezpena. Corpus eta tokian tokiko saindu zaindarien festetan eskaintzen ziren prozesiodantzetan eta antzezpenetan emakumeen parte hartzearen desagerpena ez zen berez gertatu, presio, debeku eta gatazken ondorioz baizik. Iruñean, Gaspar de Mirandaren 1750eko ediktu ezagunak debekatu egin zuen emakume dantzarien parte hartzea eliz liturgietan, nahiz eta Jesus Ramosen esanetan (1998, 470), ordurako Iruñeko Diozesian ez zen ohikoa emakumeek dantza horietan parte hartzea. Sevillan, Espainiaren Urrezko Mendeko prozesioetan emakumeen parte hartzea dokumentatu zuen Brooksen esanetan, parte hartze horren bukaera Jaime de Palafox y Cardona (Ariza, Zaragoza, 1642-Sevilla, 1701) artzapezpikuaren eraginez gauzatu zen (Brooks 1988, 26). Palafoxek 1677an Palermon jaso zuen artzapezpiku izendapena eta bertan zazpi urte egin ondoren, 1684. urtean iritsi zen Sevillara. Edozein egoeratan Gizon-emakumeak elkarrekin dantza egitea desegokitzat jotzeaz gain, mende betez prozesioetan eta eliza barruan ere dantzak eskaintzeko zegoen ohiturarekin bukatu nahi izan zuen 147
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan XVI. mendetik aurrera dantza praktiken debeku, ohartarazpen, isun eta zigorrak hainbat ikertzailek dokumentatu dituzte. Eliza katolikoaren ordezkariek deitoratu eta gaitzetsi, eta botere zibileko agintari lokalek ordena eta moral publikoa babesteko araudiak eta zigorrak ezarrita, ugariak izan dira herritarren dantza praktikak erregulatzeko ahaleginak, eta bereziki emakumeen kasuan, mugatzeko eta debekatzeko saiakerak. Europako elizak Erdi Aro osoa pasa zuen dantzen aurkako debekuak ezarriz, eta Aro Modernoan ere berdin jarraitu zuen, Trentoko Kontzilioak jarrera hori berretsi baitzuen. Liturgia kristauan dantza ohiko osagaia izan da hainbat garaitan, baina dantzaren gorputz izaerak eta horrekiko beldur kristauak debekuetara eraman du behin eta berriz. Gizarte barrokoaren
zen
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan agindua urratzen zutenentzat zigor gogorrak xedatu zituzten hainbat aldiz hurrengo urteetan (Bidador 2005, 27); 1576. urtean, Gipuzkoako Batzar Nagusiak Mutrikun batuta, mezetetan gauez egiten ziren dantzak debekatu zituzten (Gorosabel 1899, 424); 1610ean Xemeingo udalak agintarien baimenik gabe dantzak egitea debekatu zuen 300 maravediko zigorra ezarriz araua urratzen zuenarentzat (Irigoien 1994, 68); apaizak ez zitezen dantzatu emandako eliz-debekuak ere ugariak izan ziren, adibidez, 1640an Juan Queipo de Llano gotzainak sinatutakoa (Caro Baroja 1976, 12–13). Dantza praktiken debeku eta erregulazioak emakumeen gorputzaren gaineko kontrola gauzatzeko ahaleginak dira Susan Reeden (1998, 517) esanetan. XVII. mendetik aurrera dantzaren kontrako jarrera oldarkorra izan da Estatu Batuetan ere, bereziki apaiz protestante zuri eta gizonezkoek sustatutakoa, eta batez ere emakumeei, gorputzei eta pasioei zieten beldurrak eragindakoa (Reed 1998, 517). Dantzaren kontrako jarrera dantzan bertan edo dantzaren inguruan sortzen diren moralitatearen hausturengandik justifikatu zuten elizgizonek. Reeden esanetan, emakumeengandik espero da dantzan beren edertasuna, energia, trebetasuna, sentsualitatea eta sedukzioa erakustea; aldi berean, susmo txarrez ikusiak dira emakumeak dantzan, atentzioa gehiegi erakartzen dutelako edo autokontrolari eusteko zailtasunak eragiten dituztelako. Beraz, Emakumeek bi arrisku dituzte dantzan: batzuk berezkoa duten purutasuna eta birjintasuna zikintzea; besteek dagoeneko galduta dutenez garbitasuna eta bekatari direnez, gainontzekoak kutsatzea (Reed 1998, 517). Euskal dantzen debekuetan ere antzematen da emakumeei eta emakumeen gorputzari beldurra, emakumeak gizonen morala galbidean jartzeko arriskua. Dantzaldiak gorputzen aldarria izanik, eta gorputza, gorputz femeninoa bekatuan erortzeko arriskua, kastitatea zen horren aurrean defendatzen zen babes-neurria. 1545. urtean, Markinako parrokiaren araudiak zioen (Irigoien 1991b, 112) neska eta mutilak ezin zitezkeela elizapean eta kanposantuan batu festa egiteko, ohikoa baitzen XVI. mendeko festetan "asy de honbres como mugeres e donzellas e moços" danbolinaren soinuan dantzatzera batzea. Gizon eta emakumeen arteko kontaktu fisikoa ahalbidetzen zuten dantzak ziren gaitzesgarrienak, horregatik, 1615ean Markinan bertan zehazki eskuak elkarri emanda, "trabandose de las manos" (Irigoien 1991b, 112), egiten ziren dantzetan parte hartzea debekatu zieten apaizei. Iruñeko 1595eko lanbideen eta gremioen udal-ordenantzak argi adierazten zuten emakumeen eta gizonen arteko dantzak debekatzearen arrazoia zein zen: 150
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan 2.2.3 Emakumeak dantzan bidaiari eta kronikarien begietan Euskal herritarren ohiturak eta dantzak beraien kroniketan deskribatu zituzten bidaiarietako batzuek emakume dantzariak ikusi zituzten Euskal Herrian. Kanpoko begirada horretan euskaldunak herri exotiko moduan irudikatzen dira maiz, eta horrek zenbait topiko eta klixe errepikatzea ekarri izan du, baina bestetik, bertakoen aurreiritzietatik salbu ageri dira zenbaitetan, besteak beste emakumeek dantza egitearen jarduera moralik gabekotzat jotzen zuen aurreiritzitik. Testigantza gehienak testu soilez osatutako aipuak badira ere, bada ilustrazio bat, euskal dantzari buruzko testigantza zaharrenetakoa dena eta dantzan ageri den emakumea duena protagonista. Christoph Weiditz, artista alemaniarrak 1528 eta 1529 inguruan Iberiar penintsulan egindako bidaian ikusitako herritarren irudiak marraztu zituen. Irudi horiek Trachtenbuch (Weiditz 1530) edo jantzien liburuan bilduta daude, eta Euskal Herrian egindako hainbat margo daude tartean. Irudietako batean (Ilustrazioa 7) emakume bat ageri da, eskuineko besoa gorantz altxatuta, eskuineko oina erdi tolestuta eta eskuin aldera irekita, oin punta lurrean ezarrita eta ezkerreko oina berriz ezkerraldera luzatuta, irekita hori ere. Emakumearen buruaren gainean esaldi bat dago idatzita alemanez, "Allso Dantzen sy auff die manier in Bistaye" (Weiditz 1530, 293) bezala transkribatu direnak. "Era honetan dantzatzen da Bizkaian" esan nahi lezake testuak. 155
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan 2.3 Emakumeak dantzan Erregimen aldaketan (XVIII-XIX) Batek kanta, bertzeak kanta, deabruek dantza. Euskal atsotitza Belaunaldiz belaunaldi, emakumeek dantzan jarraitu zuten XVIII. eta XIX. mendeetan ere, baina aldi berean emakumeen dantzen aurkako gaitzespen, sermoi eta debekuak indartu egin ziren. Zenbaitetan, emakumeek parte hartzen zuten dantzak protagonisten generoaren arabera izendatzen hasi ziren, 'emakumeen dantzak' moduan sailkatuz. Emakumeen dantzen galarazpen, salaketa eta lehen kategorizazio saiakeren artean eraikuntza eta eraldatze prozesuan ziren genero ikuspegi desberdin eta kontrajarrien arteko tentsioak azaleratuko zaizkigu. Testuinguru politiko, ekonomiko eta sozialek eragiten dute genero eraikuntzetan, baina baita diskurtsoek eta emozioek ere. Hain zuzen emozioen historia aintzat hartzeak gertaeren historian itzalean geratzen diren gatazka eta tentsioak ulertzen lagundu du azken urteotan (Freire 2015; Rodríguez 2014). XVIII. eta XIX. mendeen arteko aldaketa garaia gorputzaren eta sexu-diferentziaren eraikuntza ezagutzeko aro adierazgarria da. Garaiko mundu ikuskerak, mentalitateak eta posizio politikoak testuinguruarekin lotuta zeuden emozio sakonek eragindakoak eta eraikitakoak dira, hala nola larritasuna, antsietatea, ezkortasuna, baikortasuna edo alaitasuna, eta horien ekarriak genero-identitateak eta sexu-diferentziaren bizipena konfiguratzean eragin du (Altonaga 2018a, 32). Emozio horiek gorputzarekin lotuak ageri dira maiz eta dantza gorputzen adierazpen hizkuntza izanik, dantzaren eta sentipenen azterketa elkarrekin datoz. Estamentutan egituratutako gizarteetan, gizona edo emakume kategorien arteko harremana, eremu bereizi moduan baino, gizonak ordezkatzen duen perfekziora daraman lerro-bereko kokapen puntu desberdintzat irudika daiteke. "Gizarte horietan, gizona edo emakumea izatearen kondizioa hierarkia edo maila kontua zen" (Aresti 2014a, 75). Gizonezkoak ordezkatzen bazuen perfekzioaren estandarra, emakumea akatsek atzentzen zuten gizaki inperfektuagoa litzateke. Kemena, indarra, zuhurtasuna eta moraltasuna, gizon ala emakumeen balioak izan zitezkeen, baina gizonengan aurkitzen ziren maila gorenean, eta 161
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan emakumeei horien gabezia egozten zitzaien, edo nahikotasun falta. Sistema horrek berak, salbuespenez eta gaitasun apartak erakusteko ausardia izan zuten emakume batzuei, gizontasun ezaugarriak zituztela frogatu eta gizonen pribilegioetako batzuk baliatzeko aukera eskaini zien. Dantza egiteko arintasun eta trebetasuna, eta lizunkeriarik gabe, moralki dantzatzeko gaitasuna gizonek bazuten ere, emakume batzuei, eta zenbaiten begietara, euskal emakumeei euskaldun izateagatik, dantzaren bertutea aitortu zitzaien, dantzarako euskaldun izateak eskaintzen zien iaiotasuna eta moraltasunari esker. Butlerrek (1988; 2006) agerian jarritako gorputzaren izaera antzeztuan oinarrituta, generoa denboran zehar errepikatzen diren praktiken bidez eraikitzen den prozesu bat bezala irudikatzen da, baina gorputzek ez diete beti erantzuten praktika errepikatuek iradokitzen duten araudiei. XVIII. mendean, generoaren muin 'naturala' ezegonkorra zen eta jokamoldearen arabera eraldatu zitekeen (Aresti, 2006: 51). Ondorioz, publikoan dantzatzea eta aurresku baten buru egitea, hori egiten zuten emakumeentzat gizontasun erakustaldia izan zitekeen; emakumeentzat jaiotzezko bekatuaren ondorioz eskura-ezina zen sexu bakarraren perfekziora zenbat eta gehiago hurbildu, zenbaitetan, beraien genero ezarria gainditzeko aukera eman ziezaiekeen balio maskulinoa bihur zitekeen. Horrela esplikatu du Altonagak (2016, 37; 2018a, 65) nola defendatzen zuen Larramendik emakumeen parte hartzea dantzan, jesulagunaren pentsamenduan gipuzkoarrei aitortzen zien kalitate morala aurrejuzgu misoginoei gailentzen baitzitzaien. XVIII. eta XIX. mendeetan sexu-diferentzien eta generoaren naturalizaziora bidean pausoak eman ziren, baina ez zen transformazio lineala izan, aldi berean indarrean ziren genero ikuspegi kontrajarriak eta horien arteko tentsio eta elkarbizitza harremanak ageri dira garaiko gizartean (Altonaga 2018a, 52) eta dantzan. Ilustratuek mundua sailkatu eta kategorizatzeko egin zuten ahaleginak sexu-diferentzia naturalizatzea bultzatu zuen, eta ondorioz generoen arteko mugetan sakontzea eragin zuen ikuspegi dikotomikoa areagotu zen. Ilustratuen pentsamolde horretan genero kategoriak maila soziala edo lurraldetasuna moduko kategoriek baino balio handiago har zezakeen. Berez, ilustrazioaren eragina mugatua izan zen Euskal Herrian, baina berrikuntza zen neurrian, erantzuna eragin zuen eta Antzinako Erregimenaren zaindariak ikuspegi berriari leku egin gabe bere aurreko posizioetan gotortzea ekarri zuen. Bi ikuspegi horien arteko tentsioak gatazken bidez askatu ziren maiz: dantzaren kontrolarengatik maila arinean; Karlistada gudetan modu gordinagoan. 162
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan Antzinako erregimenari lotutako genero ikuspegi atzerakoiaren baitan ere ñabardurak eta joera desberdinak antzeman daitezke: bazen ikuspegi oso misogino bat, dantzaren kontra sutsuki eta irmoki jardun ziren misiolariek gorpuztua, emakumearekiko ezinikusia eta gorrotoa zeriona. Baina horren alboan bazen beste ikuspegi bat, misoginoa izanik ere generoaren ulerkera biguna zerabilena eta ez zuena generoa gizartea sailkatzeko beste kategoria batzuen gainetik ezartzen. Horrela uler daiteke Larramendirengan antzematen den kontraesana, moral kristauaren jagole eta aldi berean dantzaren, eta emakumeek dantzan parte hartzearen babesle izatea. Larramendik gipuzkoar nortasun bereziari egozten zion gailentasun fisiko eta moral horrek emakume gipuzkoarrak ere babesten zituen (Altonaga, 2016: 41), eta beraz, emakume gipuzkoarren parte hartzea dantzan egoki irizten zuen, emakume baino gipuzkoarragoa zirelako, eta beraz, beren herrialdeko dantzak egiteak emakume gipuzkoarren moraltasuna eta gizontasuna sendotzen baitzuen. Generoaren ikuskeran eta horrek eragindako dantzari begiratzeko moduan XVIII. eta XIX. mendeetan indarrean eta elkarren artean eraginez, tentsioan eta gatazkan izan ziren hiru korronte nagusiak ageri zaizkigu ondoko azpi-ataletan. Dantza kristau moralaren galbidea zekarren emakume-gorputzaren aldarritzat jotzen zuen doktrinak horren desagerpena zuen xede. Debekuen gogortze horrek kontrastea egingo du kanpotarrek euskal dantzekin erakutsitako lilurarekin. Moral kristauaren errespetu zintzoa eta emakumeen dantzaren praktika publikoa bateragarri egiteko Manuel Larramendik egin behar izan zituen oreka-jokoek generoaren izaera performatiboa baliatzen zuen pentsamendu korronte bat erakutsiko digu. Ikuspegi atzerakoienak inarrosiz, ilustrazioaren eraginez munduaren sailkatze asmoek generoaren naturalizazioa eta sexudiferentziaren ideia hedatuz, euskal dantzan emakumeen dantzen kategorizazioa gorpuztea ekarri zuela ikusiko dugu. 2.3.1 Debekuen uztarripean eta arrotzen liluraren artean dantzan Hiru atso dantzan Baigorriko plazan Rau, rau, rau Baztango Billantziko dantzan kantatua (Itzaina 2002, 234) 163
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan Dantzen eta dantzetan emakumeen parte hartzearen kontrako araudi, ordenantza, ediktu, debeku eta zigor sortak gogortzera egin zuen XVIII. mendean. Agintari erlijiotsuek eta agintari zibilek, bat hartuta jardun zuten horretan. 1706an Iruñeko udalak, gizonek eta emakumeek elkarrekin dantza egitea debekatu zuen, elkarrekin dantzatzeak kalte moralak egiten zituela argudiatuta. Legea urratuz gero zigorra, bi dukat eta hamar eguneko kartzelaratzea, musikoei eta gizonei zuzentzen zitzaien, alegia, bekatua egiteko baldintzak jartzen zituztenei eta emakume-dantzarien zepoan erortzen zirenei: […] ordena y manda que ninguno, ni hombre, ni mujer de ningun esttado ni condicion que sean, puedan danzar juntos de dia ni de noche en la plazas, calles, campos, ni zaguanes, ni ottros parajes publicos, pena de dos ducados y diez dias de carzel, por cada vez que lo ejecuttaren, a cada uno a los gaitteros, julares, y a ottro qualquiera que con ottros Instrumentos hicieren son para semejantes Danzas. Y se les Impone la misma pena a los hombres que danzaren en ellas. (Ramos 1998, 508–509) Gipuzkoako Batzar Nagusiek, XVI. mendean bezala, XVII. mendean ere, zenbait urtetik behin dantzen debekuak ezartzen jarraitu zuten. 1712an Bergaran bildutako Batzar Nagusiek mezetan dantzatzeko debekua errepikatu zuten (Gorosabel 1899, 424) 1713an Domingo Agirre misiolariaren eskaria onartu zuten, baina betetze maila txikia zuela eta 1714an aurrekoa berretsi eta udaletako agintariei debekua betearazteko bitartekoak jartzea eskatu zieten (Bidador 2005, 44–45). Gipuzkoako Batzar Nagusiek dantzen aurkako antzeko debekuak errepikatu zituzten 1725, 1729, 1730, 1731, 1733, 1743, 1745, 1760 eta 1765 urteetan (Bidador 2005, 47–55). 1768an Mutrikun berriz ere Batzar Nagusiak batuta danbolinaren soinura dantza egiteko baimena eman zuten baina alkatearen begiradapean baldin bazen eta iluntzerako bukatuz (Gorosabel 1899, 424). Nafarroan ere bide beretik ziharduten; 1715ean Iruñean gauez eta elizkizunen bitartean dantzaldiak debekatu zituen gotzainak eta Nafarroako Gorteek debeku bera onartu zuen 1716an, bereziki azpimarratuz gizonek eta emakumeek batera egiten zituzten dantzetan ez ziezaiotela elkarri eskurik eman (Bidador 2005, 45–46). Gizon-emakumeek sokan, elkar-lotuta egiten zituzten dantzetan kontaktu fisikoa saihesteko zapiak erabiltzea eskatzea ohiko bihurtu zen. Bizkaian, 1723an, gotzainaren ordezkaria Urduñara iritsi zen eta prozesioetan emakumeak gizonekin batera dantzan aritzen zirela jakitun zela adieraziz, debekua agindu zuen: "por estar informado del pernicioso abuso de 164
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan gaitzespenak gora-behera, emakumeek eremu publikoan egiten zuten gorputz agerpen eta praktika koreografikoaren berri ematen dute. Peyronek Gasteizen 1778an eta Fischerrek Bilbon 1797an antzeko dantzaldiak deskribatu zituzten, soka-dantza edo aurreskuak, non ukatu izan denaren kontrara, emakumeek beren sokak plazaratu zituzten aurreskulariak sokaren buruan dantza eginez. Emakumeen aurreskuen testigantzak ugariagoak izango dira XIX. mendean eta XX. mende hasieran. Erregimen Zaharrean emakumeek ez zuten bakarrik olgeta eta festa informal zibiletan dantzatu izan. Erritual katolikoetan baitan ere, prozesio-dantzetan, Corpus Christi prozesio eta dantza-erakustaldietan, autosakramentaletan eta tokian tokiko santu zaindarien omenezko festetan ere emakumeek dantzatu zuten XVIII. mendera arte. XVIII. mendearen azken zatian elizgizonen arteko eztabaida handia izan zen, eta XIX. mendean debekuen maiztasuna urritzen joan zen. Oraindik han-hemen ezarri ziren, hala nola Iruñean 1807an, baina mendeak aurrera egin ahala, misioak urritzen eta agintari zibilak eliz-gizonen esku uzten joan ziren moralaren zaintze lanak. 2.3.2 Ez deabru, ez aingeru Aingeru kalean, deabru etxean Euskal atsotitza Erdi Arotik indarrean zen pentsamendu katoliko misoginoaren arabera, emakumeak, deabruaren mandatariak, gizona galbidean jartzeko egitekoarekin munduratu zenak, Adan bekatuan eror arazi zuen Ebak, dantza zerabilen berez zintzoa eta orbangabea zen gizonezko perfektua galbidean jartzeko. Gorputzarekiko obsesio kristaua deabrututako emakumea eta pozoitutako dantzaren bidez adierazten zen. XVIII. mendearen bigarren zatian eta XIX. mendearen lehenean dantzaldien kontra eta alde zeuden euskal eliz-gizonen arteko eztabaidan bete-betean ageri zen emakumea dantzan deabruaren mandatari ikusten zuen bisioa: "Danzara apainduric ta ederric doazan emacumeac dira deabruac dituan armaric sendoenac" idatzi zuen Pedro A. Añibarrok (Bidador 1993b, 20), dantzen kontra tematu ziren Zarauzko misiolari taldeko fraide frantziskotarrak. Zarauzko misiolarien eta beste hainbat elizgizon garaikideren ustez dantzaldiak eta haietan gertatzen ziren desmasia eta lizunkeria ugariak giza- 172
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan XVIII. mende bukaeran eta genero kategoriak pisu erlatibo handiagoa zuen gizarteak ordezkatu zuen (Aresti 2014a, 75). Gizon eta emakume kategoriak horien izaera eta portaera definitzen zuten eduki kulturalez bete ziren, eta Laqueur jarraituz Bakarne Altonagak (2014, 25) adierazi bezala, "Bi gorputz desberdin eta bi izaera diferente baina osagarri eraiki ziren". Diferentzian eta osagarritasunean oinarritutako genero-sistema honek, bere kontzepzioan ez zeukan zertan mailakatua izan, baina sexu bakoitzari erantsitako ezaugarriek berehala erakutsi zuten hierarkizazioa, maskulinoaren nagusitasuna femeninoaren gainean. Gizona subjektua zen, aktiboa, eta bereizgarri nagusitzat indarra zuen, baina bereak zituen baita ere adimena, erabakimena, azkartasuna eta ausardia. Emakumea objektua zen, pasiboa, eta berezko ezaugarriak apaltasuna,
eta eskuzabaltasuna ziren. Emakumeak arketipo horrekin jokatu zitzakeen rol femeninoak, alaba ona, emazte ona zein ama ona, beti gizonezkoaren protagonismo sozialaren menpe mantentzen zuten. Emakume aingeruaren irudiarekin identifikatzeko joera hedatzen joan zen, horrekin batera gorputza, emakumearen gorputza bereziki, ezkutatzen zen aldi berean. Ballet erromantikoan emakume dantzariaren eta aingeru zerutiarraren arteko identifikazio hori muturreraino eraman zen (Tortajada 2004, 46) XIX. mendean. Pentsamendu ilustratuekin, liberalismoarekin eta eskubide politikoen berdintasunaren aldeko aldarrikapenarekin besterik aurreikusi bazitekeen ere, emakumeak herritartasun kontzeptutik baztertu eta genero berdintasunaren ordez genero bereizketa egituratzen joan zen. Deskribapen anatomikoetan oinarritutako diferentzia biologikoak baliatuz, emakume eta gizon kategoriak esanahi berriz jantzi ziren (Laqueur 1994), eta ezberdintasunean eta osagarritasunaren ideian oinarritutako genero-sistema eraikitzen joan zen, ordura arte indarrean izandako sexu bakar baina hierarkikoaren sistemarekin lehian. Nerea Arestin esanetan, "Bizitza sozial eta politikoaren sexualizazio erradikalak aurrekaririk gabeko indarra eman zion «emakumeak» kontzeptuari, baita emakume jaiotako gizabanakoen identitatea bete ere, haien gorputz, adimen eta izate soziala gainezkatuz" (2014a, 78). XIX. mendean aldaketa handiak gertatu ziren arlo sozialean, politikoan eta ekonomikoan; ikuspegi ilustratuen eta erresistentzia tradizionalisten arteko tentsioak gertatu ziren, eta erromantizismoak desafio egin zion klasizismoari, edukiaren gainetik formari aitortzen zitzaion nagusitasuna eztabaidatuz (Tortajada, 2004: 45), maskulinitatearen eta feminitatearen definizioak ekoizten 174
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan zituzten genero ikuspegiak eraldatzen ziren bitartean. Erromantizismoak, mendebaldeko artean, oro har, eta dantzan zehazki, feminitate eredu esentzialistagoa irudikatzen hastea ekarri zuen. Gizonak dantza eszenikoa alboratzen hasi ziren (Albizu 2017, 63–78), emakumeen rolak jokatzeari utziz hasiera batean57, eta rol maskulinoak ere emakume trabestituen esku utziz zenbaitetan (Nordera, 2011: 131). 'Sexua, gaur egun ezagutzen dugun moduan, XVIII. mendean asmatu zen' idatzi zuen Thomas Laqueurek (1994). Nerea Arestik argitu du (2014a, 78), jakinekoa dela 'Emakumeak' kontzeptua ez zela XVIII. mendean jaio, baina "identitate femenino zein maskulinoen eraikuntzan gertatutako eraldaketen ondorioak apartak izan" zirela adierazten duela esaldi horrek. Balio maskulino eta femenino osagarri horiek eremu guztietan gorpuztu eta babestu behar ziren, eta espazioak ere kategorizatu ziren sexu bakoitzari atxikiz. Espazio publikoa gizonaren eremu natural moduan identifikatzea zekarren horrek, eta ostera, espazio pribatua emakumearena. Azken batean, plaza-gizona eta etxeko aingerua. Emakumeek musika eta dantza etxean, espazio pribatuan ikastea ongi zegoen, baina plaza gizonen eremua zen. Hezkuntzaren helburua gizonak mundurako, gerrarako, politikarako, publikoan egiten ziren lanetarako prestatzea zen moduan, emakumeak etxerako, haurrak hazi eta etxeko-lanak egiteko prestatu behar ziren. XIX. mendeko Espainiar burgesiaren alaben hezkuntzari buruz hauxe dio Guadalupe Merak: "El bello sexo recibía las enseñanzas denominadas 'de adorno': leer, escribir, hacer cuentas, bordar, coser, nociones básicas de francés, de música, de geografía e historia y de baile" (Mera 2017, 219). Emakumearen arketipo horretan, edozein zelarik ere jokatu zezakeen rol femeninoa beti gizonezkoaren protagonismo sozialaren menpe zegoen: alaba ona, emazte ona edo ama ona izan behar zen. Feminitate eta maskulinitate ereduak diskurtsiboki eraikitzen joan zirela dio Nerea Arestik (2014a, 76). XVIII. mendean genero-identitateen bereizketa egituratuz eta gizon eta emakume kategoriak esanahiz berritzean ikuspegi kontrajarrien talka gertatu zen. Euskal gorputzei dagokienez, Jose Javier Diaz Freirek (2001, 85) azaldu duenez gorputzari ezaugarri zehatz batzuk esleitu eta horiek euskal nortasunaren osagai finkotzat jo ziren, aldakortasuna ukatuz. Tentsio hori euskal 57 Errenazimenduaz geroztik, ohikoa izan zen antzerkian eta dantzan rol femeninoak gizon gazteek gorpuztea. Adibidez, Milanen 1599an antzeztu zen festa da ballon 'ninfa jantzitako hamabi zaldunek' eta 'amazona jantzitako lau nerabek' parte hartu zuten (Pontremoli 2011, 60). 175
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan dantzetan eta dantzen bidez nola gorpuztu zen ulertzeko lagungarria da Manuel Larramendi (1690-1766) jesulagun andoaindarraren Corografía de la provincia de Guipúzcoa liburua58, euskal ohituren aldeko lan apologetikoa, garaiko sermoigileek eta misiolariek dantzen aurka jaurtitzen ari ziren salaketa eta arbuio erauntsiari aurre egin nahian idatzitakoa. Euskal dantzan, genero kategorian gertatzen ari zen sexu bereizketa mailakatuaren eta genero identitateen eraikuntza, herri-identitatearen eraikuntzarekin gurutzatu zen. Manuel Larramendik gipuzkoar identitate bereizgarri bezala formulatutako nortasun bereizitik abiatuta euskal identitate propioa eraiki zen. Identitate hori eraikitzeko funtsezko osagaia fede kristau sendo eta morala berezkoa zuen antzinako tradizio orbangabea zen. Jatorria garai biblikoetan zuen herriaren antzinakotasuna hizkuntzaren, ohituren eta dantzen bidez frogatzen saiatu ziren, eta hizkuntzaren jatorri tubaldarrarekin batera, dantzen izaera garden eta morala bere antzinakotasunaren frogatzat aurkeztu nahi izan zen, argudio tautologikoan. Espainiar nazio-identitatearen eraikuntzan nagusitzen ari zen joera homogeneizatzailearekiko tirabiran markatu zuen Larramendik bere posizioa, gipuzkoar nortasunaren izaera bereizia defendatuz, eta hori egiteko identitatearen eraikuntzan lehentasuna aitortuz lurraldetasunari erlijioa, gizarte-maila eta sexuaren aurretik (Altonaga 2018a, 8384). Hizkuntzaren, ohituren eta gorputzaren kontzeptualizazioaren bidez euskal identitatearen ikuspegi bat bultzatu zen, tradizioaren jarraipenaren eta moralitate garbiaren eredutzat jotzen zuena. Euskal dantzak defendatuz, euskaldunen izatea babestea bilatzen zuen Larramendik, dantzok gaitzesteko modukoak zirela onartuz gero haiek egiten zituztenak ere gaitzetsi beharrean aurkituko baitzen. Larramendiren euskal emakume eredua ez zetorren bat ilustratuen eraginez eraikitzen ari zenarekin, posizio tradizionalista misogino batetik abiatzen zen, baina gipuzkoar identitateari eman zion garrantziaren bidez emakume gipuzkoarren ideala nabarmen bereizi zen bere garaiko moralistek, Mendiburuk tarteko, defendatzen zutenetik. Dantza izan zen eztabaida horren joko-eremu nagusia Joxemiel Bidadorrek (2005) xeheki aztertu zuen Mendibururen eta Larramendiren artekoan agerian jarri zuenez. Antzinako Erregimeneko pentsamoldea ulertzeko Laqueurrek (2003) sexu bakarraren nozioarekin azaldu zuen ikuspegitik gertu zegoen Larramendi Altonagak azaldu duenez. Gizaki 58 Liburua 1754. urtean idatzi arren ez zen argitaratu bera bizi zelari, idatzi eta 130 urtera baizik. 1882an izan zuen liburuak lehen argitalpena. Nik erabilitako edizioa 1950ean Buenos Airesen argitaratutakoaz 1985ean egindako faksimila da (Larramendi 1985). 176
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan perfektua gizonezkoa zenez, emakumea, bere jaiotzez gutxiagotzat jo arren, bere portaeraren bidez zenbat eta maskulinoagoa agertu orduan eta perfekziotik gertuago legoke. Beraz, ez da harritzekoa Larramendik, Gipuzkoarren izaera perfektuaren erakusgarri bertako emakumeen irudi maskulinizatua goraipatzea: "Son más robustas y de más aguante que los hombres en llevar y traer cargas pesadísimas sobre su cabeza de un lugar a otro, distante tal vez tres o cuatro leguas" (Larramendi 1985, 186). Dantza, gorputzarekin lotutako jarduera publiko eta ikusgarria izanik, praktika maskulinotzat (Albizu 2016; 2017) jo zen XVIII. mendera arte. Beraz, gipuzkoar emakumeek gehienetan gizonek egiten zituzten tradiziozko dantzak egiteak haien izaera garbi eta perfektura hurbiltzea adierazi zezakeen. Larramendik irudikatutako euskaldunaren gorputz ereduan 'indarra' ezaugarri azpimarragarria da eta beraz, emakume gipuzkoarrak indartsu aurkezten ditu. Altonagak (2018a, 91–92) azaldu moduan, Larramendiren ikuspegiak ihes egiten dio dimorfismo esentzialistari, generoa gehiago ulertzen baitu kategoria sozial moduan, gizartean antzeztu eta lor daitekeena, aldez aurretik mugi-ezina den egitate biologikotzat baino. Gizarte eredu horren misoginia nabarmena izanda ere, ordena hierarkikoan estamentuek zuten indarraren ondorioz, zenbaitetan, ez-ohiko gaitasun eta ezaugarri berezi batzuk erakusteak genero kategoriaren muga gainditzea posible egin zezakeen. Aingeruak irudikatzen zuen edertasun hauskor eta sentiberatasun ahularen aurrean, emakumearen eredu sendoago eta indartsuagoari heldu zion, maskulinitatearen ezaugarritzat jotzen hasita ziren osagaiak bere baitan zituena, eta eredu 'hiper-femeninoak' berekin zekartzan arrisku moralengandik urrun mantentzen lagunduko ziona: "Varoniles labradoras, aguerridas amazonas o austeras y piadosas caseras son los referentes femeninos que propuso para la provincia" (Altonaga 2016, 12). Honenbestez, eraikitzen ari zen euskaldun izatea idealizatuarekin ongi ezkontzen ez ziren gorputz praktiken aurrean, sexualki askeagoak izan zitezkeenen aurrean ezikusiarena egin zuen: "Pues las danzas de tamboril, aunque de hombres y mujeres, son sin indecencia y sin pecado, y de otra suerte no se permitieran ni debieran permitirse" (Larramendi 1985, 270). Urte batzuk beranduago Iztuetak egin zuen bezala, Larramendik euskal dantzen berezko garbitasuna defendatu zuen, praktika koreografikoez bere diskurtsoarekin bat zetorren argazkia erakutsi zuen, komeni zitzaion aldaera garbi, estu eta duinak errealitate osoa bailiran aurkeztuz. Gipuzkoar dantzak bi multzo nagusitan bereizi zituen Larramendik (1985, 240). Multzo batean festa 177
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan Emakume-dantzaria deabruaren mandatari bezala identifikatzen zuen ideia oso presente zuen Larramendik (1985, 281): "la moza, su presencia, y comúnmente de buena cara, alegre y que también danza y salta, su cercanía y tenerla de la mano, excita malos pensamientos, y el diablo los aviva y los enciende en unos más y en otros menos". Hala ere Larramendik irudikatzen duen gipuzkoar emakume eredua ez da berarekin eztabaidatu zuten misiolariek irudikatzen zuten deabruaren mandataria, baina ezta ilustratuek bultzatuta eratzen ari zen etxeko aingerua ere. Nerea Arestik XVI. mendean karrera militarra egin zuen Katalina Erauson kasuari buruz azaldu duen moduan (2006, 51), generoen ikuspegi premoderno horretan genero kategoria beste kategoria batzuengandik itzaleratua gera zitekeen batzuetan, gizarte horietan emakume izateak ez baitzuen beste ardatz batzuek baino gehiago baldintzatzen bere ibilbidea. Horrela, batzuetan, "Gizonki jokatzeak usurpatzetik barkatua izateko baldintzak sor zitzakeen, baita jardute bertutetsuaren aitorpena jasotzeko ere" (Aresti 2014a, 80). Horrek generoaren izaera performatiboa agerian jartzen du Arestin esanetan, generoa hain biologizatuta, hain naturalizatuta ez zegoenez oraindik, gertaeren eta ekintzen bidez generoaren mugak gainditzeko aukera gehiago izaten baitziren. Gipuzkoar emakume dantzarien kasuan, gipuzkoar izateak emakume izateak baino pisu gehiago hartzen zuen Larramendiren pentsamenduan. Beraz, kanpoko dantzen aldean, bertakoek ez zuten aitzakiarik, gipuzkoarrak baitziren dantzatzen zituztenak eta horrek berme guztiak eskaintzen zizkion. Emakumeak eta dantzak, beste edozein testuingurutan arrisku larriko osagaiak izan arren, gipuzkoarren kasuan gipuzkoar izate soilak arrisku horiek neutralizatzen zituen, horien gainetik, ezartzen zen kategoria baitzen eta horren balio positiboak nagusitzen ziren (Altonaga 2016, 37–40). Gipuzkoarren izate gardenarekin berarekin bat zetozen bere herritarrak, bere emakumeak eta bere dantzak, arrunta, inozoak, maliziarik gabekoak: "Y claro está que las danzas de Guipúzcoa no son peligrosas por este lado, porque son ramplonas y de poquísimo arte aun en los que llevan la mano, que son casi los únicos observados" (Larramendi 1985, 293). Eskua zeramatenak aurrendariak ziren, sokaren buruan dantza egiten zutenak, eta horregatik, ikusleen begirada jasotzen zutenak. Emakume dantzarien protagonismoa bera, idealizatu zuen gipuzkoar emakumearen eredu indartsu eta 'maskulinoarekin' oso ongi ezkontzen zen. Esku-dantzak dantzatzen zituzten emakumeei buruz honela idatzi zuen: Las mujeres, aun las que saben danzar los zortzicos del tamboril, 180
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan cuando van con los hombres no hacen más que seguir el movimiento de los hombres, o pausado, o más apresurado, sin indecencia ninguna. Y aun las que saben, y lo quieren lucir, bailan con tanta reserva y modestia, que no se rozan con mudanza alguna menos decente. (Larramendi 1985, 274) Gizonek gidatutako esku-dantzetan parte hartzen zuten emakumeek, zortzikoak dantzatzen jakinda ere, zalapartarik sortu gabe, gizonaren erritmoari jarraitzen ziotela zioen lehen zatian. Eta bigarrenean berriz, dantzan egiten jakinik hori erakutsi nahi zuten emakumeek, umiltasun eta zintzotasun osoz dantzatzen zituztela. Emakumeek esku-dantzetan gizonen gonbidapena jaso eta haren eskutik oinez ibiltzea eta gizonaren dantzak jasotze soila baino gehiago egiten zutela agerian jartzen du Larramendin testu honek, baina ez du gehiago zehazten, soka emakumeek eurek atera eta aitzin-esku dantzatzen zirela baieztatu ahal izateko. Gizonek gidatutako esku-dantzetan, dantzan zekiten emakumeek dantzaren une batzuetan gizonekin batera, eta baita beraiek bakarka ere, zortzikoak zein doinu zaharrak dantzatzea, ondoko mendean Humboldtek (1925a, 59) eta Iztuetak (1824, 119) deskribatu zituzten, zehazki Txipiritona deitzen zioten dantzarekin. Beraz, ez dago jakiterik Larramendik esku-dantzan era horretako emakumeen parte hartzeaz ziharduen ala XVIII. mende bukaeran eta XIX. mendean barrean maiz aipatuko diren emakumeek gidatutako soka-dantzez ari ote zen. 2.3.3 Deabruaren mandatariak dantzan: ipurdikoak eta gorputz-igurtziak Satan, kontent zira gure dantzako airiaz? Astolaster bateko esaldia XVIII. eta XIX. mendean, dantzaldien une batean emakume eta gizonen artean gorputz-talkak, ipurdikoak gehienetan baina baita bularralde eta gorputz osoko elkar-ukitzeak egiten zirela aipatzen da hainbat testutan. Ipurkaden, ipurdikoen edo mokorkaden une honek ez-ohiko ikusleen arreta piztu eta eliz-gizonak asaldatu zituen. Gorputzen arteko kontaktu horrek euskaldunen izaera moral eta tradiziozaleari buruz eraiki nahian zebiltzan irudiarekin talka egiten zuen bete betean. Euskaldunak berez, ia Ama Birjina bera bezala sortzez garbiak ziren ideia 181
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan Dantza berez bekatu ez zela defendatzen zuten zenbaitek ere, soka-dantzetan, dena libre bailitzan eskaintzen ziren abagune horietan egiten ziren gorputz ukipenek muga guztiak gainditzen zituztela irudituta gaitza errotik erauztearen alde egin zuten. Horixe zen Bartolome Madariaga, Santa Teresako Bartolome fraide karmeldarraren ardura eta hori azaltzeko idatzi zuen 1816an EuscalErrijetaco olgueeta ta dantzeen neurrizco-gatz-ozpinduba (Santa Teresa 1816) liburua. Madariagak garbi adierazi zuen bertan arazoa ez zela dantzaren jarduera bera, baizik eta dantzaldien baitan egiten ziren zenbait akzio likits: "Dantzan eguitia berez pecatu izan ez arren, Euscal errijetaco piesteetan eguiten dan moduban, pecatu dala" (Santa Teresa 1816, 45–46). Madariagak ere soka-dantzaren bukaeran kokatu zuen dantzako zatirik gaitzesgarriena, 'lizunkeriaren sua eta kea'. Zehazki 'dantza luzean arin-arina' aipatzen du gorputzen elkar ukitzeen hasiera une moduan. Badirudi ipurdikoen eta gorputz-ukituen zatia dantza luzea, arin arina, edo garai hartan gehienetan Bizkai-dantza izenarekin ezagutzen zena, izan zitekeela. Izen horiek guztiak erabiltzen zituzten dantza-une hori izendatzeko, eta baita tarteka horien abiapuntuan izan zitezkeen kontra-dantzak ere. Madariagaren garaikidea den Pedro Antonio Añibarro frantziskotar misiolariak ere, "danza guztiac eztira bardin caletsuac" ohartaraziz, bere doktrinan jo-mugan jarrita zuen Bizkaidantza: "eguiten dana gogo desonestuaz, guiñada loiacaz, berba ta escuca loiacaz, bultzada, oracada, postura, ta muguida lujuriazcoacaz" (Bidador 1993b, 23). Gaur egun arin-arina dantzatzen den moduan, bikoteen arteko kontakturik gabe, besoak goian direla eta oinak bizi-bizi dantzatuz, zaila gertatzen da irudikatzea zein dantza mota izan zitekeen 1800 inguruko Bizkai-dantza edo dantza-luzea, baina soka-dantzarekin lotuta eta aurreko mendean modan izan ziren kontra-dantzen doinuak egokituz, ordura arteko ordena eta erritmo pausatua hautsi eta mugimendu bizi eta nahasian dantzariak elkarrengandik gertu eta aldaka, ipurdi eta bularraldeekin elkarren kontra talka eginez aritzen zirela irudikatu daiteke. Añibarron hitzetan lohikeria eta maltzurkeriaz betetako mokorkadak egiten ziren arin-arinean: "Bizcai-dancetan esan ta eguin oy direan gaistaqueriac gaiti, celan direan escuca loiac, tiracadac, albocada maliciadunac, oracada desonestuac, ibillera lujuriazcoac" (Bidador 1993b, 23). Nahasmen handiko irudia marrazten du Añibarrok, 'nahaste-borraste handia' bere hitzetan, kolpeak, bultzadak, tirakadak eta laztanak norbaide guztietan gurutzatzen diren dantza-borroka dirudien zoramen unea marraztuz: Guizon ta emacumeac alcarren escu utsac loturic, darraioe danceari 186
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan koreografikoak bailiran geratu dira. Soka-dantzetan, bereziki Durangaldeko erregeletan, aurreskuak edo atzeskuak, Aita Sanmigel edo banangoa gonbidatuaren aurrean dantzatu, eta eskutik hartuta sokara sartzera doan unean eman ohi dio ipurdikoa. Garaiko aurreskua edo erregelak deskribatzerakoan, honela dio Iñaki Irigoienek (2013, 84): "Emakumea sokara eroateko eskutik oratzen danean, ezin da faltau eperdikoa. Gerora atzeskulariak bardin egingo dau andra bat sokara eroateko". Garai bertan Santa Ana egunez emakumeek egiten duten aurreskuan ere ematen da ipurdikoa, baina Irigoienek dioeneren arabera, gaur egun benetako ipurdikoa baino badirudi plantak egiten direla: "Amaitzerakoan, eskuetatik heldu eta 'ipurdikada-simulazio' bat egin eta gero, oraindik ere zuzentzen duten sokan dagokien postuan jartzen dira" (Irigoien 2010c). Tradizio bizian ezagutu ez badugu ere, 1950eko hamarkadan Lorenzo San Juanek Bakion egindako soka-dantzen filmazioetan (Dantzan 2014b), banango zaharra emakumearen atzean dantzatzen ari den dantzariak, banangoaren beraren azken mugimenduan ipurdikoa ematen ziola ikusten da64. Aurresku bukaerako kalejiran berriz, zubiak egiten direnean, Durangaldeko erregeletan eta beste zenbait soka-dantzatan, aurreskulariak eta atzeskulariak bere ondoko dantzariarekin osatzen duen zubipetik sokan dauden dantzariak pasatzean, beste sexuko dantzariei orain gutxi arte eta gero eta maizago edonori azken urteotan, eskuz ipurdian zaplaztekoa emateko ohitura dago. Aurreskuak eta atzeskuak nork bere zubiak egin ondoren, biak batera sokaren erdi ingurura hurbildu, eta dantzarietako baten alde banatik, eskuen azpitik pasatzeko ohitura izaten da zenbait soka-dantzatan, eta une horretan, gainontzeko dantzariak azpitik pasatzeko eskuak altxatu dituenak, dantzari bakoitza pasatzean eskuak indarrez jaitsi eta bizkarrean kolpeak eman izan dizkie65. Ipurdiko eta bizkar gaineko kolpe hauek denak, atal honetan agertu diren "culadas" izeneko horien azken aztarnak izan daitezke. Azkenik, Txulalai izeneko dantza da ipurdikoen une hori, modu finko eta koreografiatuan bada ere, antzemateko garbien erakusten duen XX. eta XXI. mendeko dantza folklorizatua. Paganos, Guardiako udalerri arabarrean, elkarri eskuak emanik, borobilean egiten den dantza da. Joaquin Jimenezen esanetan 64 San Juan, Lorenzo. 1951. Lorenzo San Juan: Aurreskua erromerian 1951. Bakio. https://dantzan.eus/bideoak/lorenzo-san-juan-aurreskua-erromerian-1951. 65 Keinu hori Bakioko 1951eko soka-dantzaren filmazioan ikus daiteke 3'19" segunduan: San Juan, Lorenzo. 1951. Lorenzo San Juan: Aurreskua erromerian 1951. Bakio. https://dantzan.eus/bideoak/lorenzo-san-juan-aurreskua-erromerian-1951. 194
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan (1978, 10) dantza-kantatua zen bere garaian, dantzariek kantatu ahala, besoak igo eta jaitsiz, eta borobilean aurrera eta atzera mugituz egiten zuten. Dantzaren zati hau gaur egun kalejira erritmoan norabide batean eta bestean mugituz egiten da, baina kanturik eta beso mugimendurik gabe. Hirugarren zatian egiten dira ipurkadak: La tercera parte es la expresión de la supervivencia de las clásicas «culadas» de las soka-dantzas. [...] En esta parte se dan las referidas «culadas» permaneciendo los danzantes interpretando la danza en su propio sitio pegándose unos a otras que, como es lógico suponer, «toca» a cada lado personas de distinto sexo. (Jimenez 1978, 10) Ipurdikoei eskainitako atal honetan ikusi denez, soka-dantzaren bukaeran, oraindik gizon emakumeak elkarri eskuak emanda zeudela dantzatzen zen arinarinak eskaintzen zuen "culadas" delakoak edo ipurkadak elkarri emateko aukera. Gainera, badirudi bereziki emakumeek hartzen zutela bere gain ipurdikoak banatzeko ekimena, eta bai beraiekin dantzan ari zirenei, zein begira zeuden gizonei emateko baliatzen zutela unea. XVIII. eta XIX. mendeetan ohikoak dira dantzaren une berezi horren aipamenak, baina XIX. mendearen azken zatian eta XX. mendean ipurdikoak ia-desagertu egin ziren, hain zuzen ere aurreskuari beste eraldaketa bat eragin zitzaion garaian. Horrela, ipurdikoen tartea eskaintzen zuen arin-arin erritmoan dantzatzen zen dantza luzea eraldatu egin zen. Arin-arin hori, eskuak elkarri emanda dantza egitetik, eskuak aske, fandangoa bezala dantzatzera pasa zen; urratsetan ere aldaketak izan ziren, hiruko konpasean egiten ziren fandangoko urratsak biko konpasera egokituta. 2.3.4 Emakumeak dantzatzetik, emakumeen dantzetara Izenak egiten du izana. Euskal atsotitza Emakume dantzariak bekaturako gonbidapen zirela uste zutenek praktika hori deitoratzean, bestela inolaz ere kontatuko ez zuten errealitatea, emakumeek dantzan egiten zutela, baieztatu zuten. Larramendik, Iztuetak eta horien ikusmoldeari jarraipena eman ziotenek, euskal emakume dantzariak gipuzkoarrak andoaindarrarentzat ez ziren bekatariak euskaldunak zirelako ― ― 195
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan eta euskal dantzak egiten zituztelako, beraz, horiek ere emakume dantzarien testigantzak utzi zizkiguten. Eta bereziki kanpotarrek, bertakoek zituzten kontzientzia kezkarik gabe, ikusitakoak kontatzean, euskal emakumeak dantzan agertu zituzten. Emakumeek aurreskua dantzatzen zutenik ukatu zuten XX. mendeko zenbait musikologok eta folkloristek (Gascue 1915; Donostia 1933a; Jordá 1935), baina euskal dantzaren historiako testigantzek aurkakoa diote. XVI. eta XVIII. mende bitartean bidaiari eta kronikariek ikusi zituzten euskal emakumeei buruzko aipamenen artean batzuk sokan dantzatzen zirela dirudi. Gehienetan gizon-emakumeak aipatzen dira sokan tartekatuta, baina badira bakarrik emakumeak aipatzen dituztenak, adibidez, Johanne Langek 1526an Elizondon ikusitako neskak elkarri eskuak emanda ari ziren dantzan (Lacombe & Schuchardt 1908), baina ezin baieztatu esku-dantza dantzatzen ari zirenik. Beste horrenbeste gertatzen da Emilio Xabier Dueñasek eta Iñaki Irigoienek (1997, 131) Lekeition bildutako 1682. urteko erreferentziarekin. San Juan festarako arrantzaleen kofradiak antolatutako ekitaldien artean, kofradeek dantzatzeaz gain nesken dantzak ere izan zirela jaso zuten: "empiezan a danzar muchos cofrades y hay también danzas de mozas" (Dueñas & Irigoien 1997, 131). Egileen dantza hori aurreskua izatea litekeena dela esan arren, ez dago hori babesten duen argudiorik, ez baita adierazten elkarri eskutik emanda aritu zirenik, eta ez zeukan zertan soka-dantza izan, XVII. mendean prozesio-dantzetan egiten ziren talde edo bikote erako dantza izan baitzitekeen. Hurrengo mendean, William Bowlesek 1750eko hamarkadan Bilbon kalez kale dantzan ikusi zituen (Bowles 1775, 307–309) zamaketariak ere elkarri eskuak emanda, sokan dantzatzen ziren, baina esku-dantzak izaten zuen egitura koreografikoaren berri ez du ematen, eta ezinezkoa gehiago zehaztea. Manuel Larramendik 1756ean idatzitako lanean (1985, 274) zortzikoak dantzatzen zekiten emakume gipuzkoarrak aipatu zituen, ez zituen soka gidatzen zuten emakumeak espresuki aipatu baina zortzikoa esku-dantza edo soka-dantza izendatzeko erabili izan den izen aldaeretako bat izanik ezin baztertu horretaz aritzea. Emakumeek plazaratutako aurreskuen aipamenak eta deskribapen zalantzarik gabekoak XVIII. mendearen bukaeratik aurrerakoak dira. Hasierako testigantzetako batzuetan (Peyron 1782; Fischer 1799), emakumeak eta gizonak, nork bere soka antolatzen ageri dira, eta aldi berean plazaratzen zituztela azaltzen da, eta XIX. mendean emakumeek egiten zituzten esku-dantzen aipamenak gizonezkoen antzeko eite erakusten dute. XIX. mendean nagusitu zen erromerien ereduan soka-dantzak txandetan 196
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan eten, alcondara ta soñeco guztia izerdiz busti artean: bada orrelaco danzea berez ezta pecatu; eta da beste solasa, dibersiño, edo joco onaren antzecoa. Onetaricoac dira, danzalari Balencianoac, Bizcaico ezpata danzariac, edo beste edocein eguiten dituenean, guizonac bacarric, edo emacumeac bacarric, baña garbitasunaz, gauza charric nastu bague. Aror non emoten eztoguzan pecatutzat danza guztiac. (Bidador 1993b, 22) Erromerien eta emakumeen soka-dantzen Peyronen, Fischerren eta Madariagaren deskribapenetan ez da adierazten aurreskuen txanda antolaketarik, ez eta dantzariak gizonak ala emakumeak izan dantza desberdinak egiten zirenik. Bada dantza parte hartzaileen egoera zibilaren arabera identifikatzen duen testigantza bat 1772koa, Elgoibarren kontratatu zen danbolinteroari ezarritako bete-beharren artean gizon ezkonduek dantza ateratzen zuten aldietan zenbat ordaindu behar zuten zehazten duena71. Baina XIX. mende hasieran, emakumeek soka-dantzak dantzatzen zituztela adieraztearekin batera, ikuspegi ilustratuaren eraginez horiek genero eta adin kategorien arabera antolatutako ordena baten baitan aurkezten hasi ziren. Juan Antonio Zamakola, Diman jaiotako idazle ilustratuak, asko idatzi zuen dantzen inguruan, batez ere Madrilgo handikien festa pribatuetan, atzerriko modako dantza berrien, bereziki kontra-dantza frantsesen eraginez espainiar dantza jatortzat zituenen gainbehera salatuz72. Herri-dantzak espainiartasun jatorraren adierazletzat zituen, eta espainiar aitzindaritzat zituen euskaldunak eta beren dantzak eredugarritzat jotzen zituen, horretarako komeni zitzaion erako dantzan ikuspegia eskaini behar bazuen ere. Euskal dantzen antzinakotasun klasikoa defendatzeaz gain, izaera gerlaria aitortzen zien: "Las danzas de Bizcaya y de las provincias Bascas conservan aun el carácter guerrero y terrible que establecieron aquellos antiguos Bascos que lidiaron tantas veces con los Romanos, y que fueron terror y espanto de sus águilas imperiales" (Zamacola 1818, III:92). Beraz, bidaiariek erakusten zuten dantzaldi desordenatuen eta elizgizonek deskribatzen zituzten dantzaldi lizun eta neurrigabekoen ordez, Zamakolak euskal dantza, herri ohoragarri baten adierazpen jator, ordenatu eta aitzakiarik gabeko moduan 71 Mikel Sarriegiri zor diot datu hau, Felix Ugartek Oñatiko protokolo artxiboan jasotakoa: "todas las veces que sacaren baile los hombres casados aian de pagar la danza que hicieren al mismo respecto" (Ugarte 1973, 36). 72 Madrileko gortean azken orduko dantzak ezagutzeko obsesioa salatu eta kritikatu zituen Zamakolak Elementos de la ciencia contradanzaria (1796) liburuan. Juan Antonio Zamakolari buruzko tesia egin zuen Virginia Diaz Gorritiren esanetan, ohitura eta dantza espainiarrak goratu eta atzerritarrekiko zaletasun kaskarina kritikatu eta satirizatu zituen behin eta berriz bere lanean Dimako idazleak. (Díaz 2000, 81) 204
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan Su pasión dominante es la carricandza ó bayle público Bizcayno , con tamboril y silvo por las calles , en el qual , acompañadas de los jóvenes , se regocijan y divierten con tal aficion y alegría , que olvidan todos los cuidados y disgustos de la vida. (Zamacola 1818, III:141) Aurreskuaren deskribapena ere eskaini zuen Zamakolak (1818, III:89), gizonezkoen soka oinarri hartuta, baina segidan emakumeek ere berdin dantzatzen zutela argituz: "Esto mismo se executa en las danzas de las mugeres casadas y demas" (Zamacola 1818, III:90). Beraz, Zamakolak emakumeek aurreskua dantzatzen zutela adierazteaz gain, gizonezkoek dantzatzen zuten modu berean egiten zutela zioen. Emakume dantzari bat ere aipatu zuen bere idatzietan Zamakolak. Durangoko Platerutarrak, zilargileen familiako kideak, artista eta dantzari ezagunak ziren, eta Juan Cruz eta Antonio de la Fuente anaien ibilera, bertso, kanta, dantza eta akzioen inguruan zenbait lan73 egin badira ere, gehienetan ez da aipatzen bazutela arreba bat, sona izan zuten etxeko gizonezkoak bezala dantzaria zena. Antoniorekin batera dantzatzen zuen arrebak, Zamakolan (1818, III:117) esanetan. Marisa Barrenak, Mila Salterainen laguntzarekin aurkitu du Durangoko zilargileen familiako emakume dantzariaren izena: "Maria Francisca Escolastica, Andres Fuente eta M.ª Francisca Bolanjeroren alaba. 1749ko otsailaren 11n Durangon bateatua" (Barrena 2018). XIX. mendeko euskal dantzen historia ezagutzeko erreferentzia garrantzitsua den Juan Inazio Iztueta74 dantza-maisu zaldibiarraren lanean (1824) idazle ilustratuek, bereziki Jovellanosek eta Zamakolak eragin nabarmena izan zutela agerian jarri zuen Jose Garmendia Arruebarrenak (1984). Herritarren kultura modu apologetikoan aurkeztuz Manuel Larramendik (1985) irekitako bidetik jo zuen Iztuetak, eta Fray Bartolomerekin (1816) eztabaida gogorra izan zuela esan liteke (Bidador 1993a, 348), elkar izendatu eta erreferentzia zuzenik egin ez bazioten ere. Zamakola ere ez zuen zuzenean izendatu Iztuetak, baina haren ideiak eta berauek adierazteko moduak identifikatzen dira bere lanean. Karlos 73 Zamakola beraren aipamenez (1818, III:117) gain, Fausto Antonio Beitiak (1868, 194-197 / 256-257) zenbait berri eman zituen Plateruak anaien inguruan, eta besteak beste, Antonio Truebak (1884, 181–182), Francisco Uriartek (1930, 5) eta Antton Mari Aldekoa-Otalorak (2015) artista-familia honen inguruko albisteak eman dituzte. 74 Juan Inazio Iztueta (1767-1845) dantza-maisu eta idazle zaldibiarraren lanaren eta bizitzaren inguruko bibliografia zabala bada ere, berriki argitaratu diren bi lanek ikuspegi berriak eskaini dituzte. Batetik, bere garaiko testuinguru politiko-ekonomikoan eta liburuan aipatzen dituen pertsonak garaiko gizartean eta harreman-sareetan kokatu dituzte Javier Estebanek eta Javier Bermejok (2015), eta dantzari buruzko lanean Antzinako Errejimena ordezkatuko duen mundu ikuskera berriari buruzko ideiak presente direla antzeman dute. Bestalde, Juan Antonio Urbeltzek (2018) Iztuetaren alderdi pertsonal eta legez-kanpokoak jorratuz, azterketa psikologiko-historikoa egin du, eta dantza garaiko gizartean bere tokia, politikoki eta ekonomikoki aurkitzeko tresna moduan baliatu zuela ondorioztatu du. 206
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan Sanchez Ekizan esanetan (1997; 2005, 117), euskal apologismoa ideia ilustratuekin bateratzeko argudiaketa teorikoa eskaini zion bizkaitarrak gipuzkoarrari. Iztuetarentzat ere euskaldunak lehen espainolak ziren, "los ― primeros pobladores de España" zioen gutun batean (Elosegui 1969, 195) , ― euskara hizkuntza zaharrena, eta dantzak ere halaxe, Noek berak irakatsitakoak (Iztueta 1824, 74). Zamakola eta Iztueta bat zetozen atzerrikoaren aurrean bertako kultura defendatzeko orduan, biek bertako dantzen alde egin zuten, dantza-ohiturak eraldatzea zekarten Europako moda berriak deitoratuz. Hori argudiatzeko euskal dantzen izaera perfektua aldarrikatu zuten, horretarako euskal dantzen irudia beren interesetara eraldatu behar bazuten ere. Argudiaketa teorikoa garaiko praktika koreografikoarekin bat ez etortzea ez zen arazoa, Sanchez Ekizak (1999; 2005, 121) adierazi bezala, Iztuetak beharrezkoa zenean tradizioa komeni zitzaion neurrira berregin baitzuen. Adibidez, Zamakolak esan (1818, III:92) eta Iztuetak (1824, 33) berretsitakoaren arabera, dantzen doinuek hitzak izateak zaharrago eta perfektuagoak egiten zituztelakoan, Gipuzkoako dantzak perfektuak zirela frogatzeko hitzik ez zuten zenbait dantzei asmatzen (Garmendia 1995, 81) aritu behar izan zen Iztueta. Gipuzkoan esku-dantzak genero eta adin kategorien arabera sailkatuta zeudela erakusteak dantzen berezko perfekzioa berresten zuen Iztuetaren iritziz, beraz, ordura arte horrelako izendegirik ez bazen ere, berak liburuan gizon, galaien, etxekoandreen eta neskatxen esku-dantzen sailkapena aurkeztu zuen, itxura guztien arabera Gipuzkoar dantzen berezko perfekzioa frogatzeko asmoz eraikia. Juan Inazio Iztuetak (1824) ezarritako eta ohiko praktikatzat agertu zituen zenbait ezaugarri ez zetozen bat hori baino anitzagoa eta nahasiagoa zen errealitatearekin. Aurreskuari dagokionez, Sanchez Ekizak (Sánchez 2005, 121122) ohartarazi bezala, gizon eta emakumeen artean haragizko kontaktua saihesteko zapiaren erabilera betidaniko praktikatzat aurkezten du Iztuetak: [...] gu becatutic locabetzera mundura etorri baño lenagoco demobra ayetan ere, Guipuzcoatarrac, ez nescachaquin dantzan laztanca ecic, escuaquin bacarric alcarri uquitcearekin beren eguille andia iraindu cezaten bledurrez, moconesac edo pañueloac emanic dantzatu oiciraden. (Iztueta 1824, 100–101) Baina Iztuetan aurreko eta ondorengo hainbat testigantzek (Santa Teresa 1816; Stephens 1837; Humboldt 1935) adierazten dutenez, zapirik gabe, eta are 207
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan gehiago, gorputzen elkar ukitzeekin egiten ziren soka-dantzak ohikoak ziren XIX. mendeko lehen zati horretan. Gizon eta emakumeen arteko dantzetan gertatzen ziren gorputzen arteko kontaktuak desagerrarazi zitezen elizgizonek hartutako bidearen aurkako estrategia erabili zuen Iztuetak. Apaizek eta misiolariek kontaktu horien sexu izaera puztu eta horien deskribapen xeheetan erortzen baziren, Iztuetak bestelako bidea hartu zuen euskal dantzen tradizioa guztiz puritanoa eta eredugarria zela aldarrikatu, bereziki aurreko belaunaldietan, eta lizunkeriak, atzerritik etorritako moda berrien eta 'zaldun harro' gutxi batzuen salbuespenezko desbideratzetzat jo. "Lenagoco dantza oniritcien ordez gaurco egunean eguiten dituzten zalarijucriac" atalean (Iztueta 1824, 23) salatu zuen Iztuetak dantzaldien endekapena: […] atera oidirade illun alderonz beren arpeguiac garbitcen ongui icasi gabeco iru edo lau mutil circil , beste aimbeste nesca moldacaitcequin plaza aguiricora ; non oidabilzan izulamilca nazcagarrizco lotsa gabequeriac baicic eguiten ezdutela. (Iztueta 1824, 23) Dantzakera lotsagabe berrien aurrean, garai bateko dantza ustez zintzoen defentsa egin zuen Iztuetak, eta hori berresteko dantzen euren antolaketa idealizatua aurkeztu zuen. Liburuan zehar hainbat ezaugarri eta izen dira Iztuetak berak asmatutakoak, Gipuzkoako dantzei buruz eraikitako idealizazioa berretsi nahirik. Hiztegiari dagokionez Mari Jose Ezeizabarrenak (1990, 31) Gipuzkoako dantzen liburuaren (Iztueta 1990) hitzaurrean idatzi bezala, Larramendik asmatutako zenbait berba "hitz zahar bailiren" aurkeztu zituen Iztuetak eta "berak asmatutako hitzak ere" jarri zituen. Horien artean 'okerdantza' aipatu zuen Ezeizabarrenak (1990, 31), Iztuetak gaiztakeria umoretsuz 'kontra-dantza' ordezkatzeko asmatutakoa, eta Karlos Sanchez Ekizak (2005, 129) berriz 'alkate-soinua' jarri du adibidetzat, ez baitago horren erabilera dokumentatuta aurretik. Azken batean, Sanchez Ekizak adierazi bezala, errealitatea deskribatu baino gehiago dantzetan eraldaketa eragiteko ahalegina da Gipuzkoako dantzei buruzko liburua: "Iztueta parece estar más bien esbozando un cuadro ideal que describiendo la auténtica realidad de las plazas de Guipúzcoa de su época. Lo que en realidad aparece en su libro es una auténtica reforma" (Sánchez 2005, 129). Gipuzkoako dantzen deskribapena dantza horien erreforma gauzatzeko ahalegina da azken batean. Erreforma horretan zeregin garrantzitsua jokatzen du genero eta adin kategorien arabera antolatuta erakusten dituen esku-dantzen 208
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan sailkapenak. Antolaketa horrekin eraikitzen ari ziren genero-identitateak nazioidentitatearekin lotzeaz gain, gipuzkoar dantzen berezko perfekzioa frogatzen zuen genero kategorien sistema hierarkikoarekin bat zetorren dantzaren ordenamendua aurkeztu eta bultzatu zen. Iztuetak Gipuzkoako dantzei buruz idatzitako liburuan, genero eta adin taldeen araberako dantzen berri, zerrenda bera aurkezterakoan eskaini zituen lehen aldiz. Gipuzkoako plazetan hogeita hamasei dantza mota ezagutu zituela esan ondoren zerrenda osoa eskaini zuen, dantzak eurak sortu ziren garaiko izenarekin, "jayo ciraden demboraco icen ego qui beren berenquiaquin", (Iztueta 1824, 13) jarri zituela gaztigatuz. Hain zuzen, ohar horrekin bere burua salatu zuen, agerian jartzen baitzuen jarritako izenetako batzuk ez zirela dantzak izendatzeko bere garaian erabiltzen zirenak. Zerrendako lehen bost dantzak esku-dantzak dira: 1. Guizon dantza. 2. Gazte dantza. 3. Eche andre dantza. 4. Galayen escu dantza. 5. Nescachen escu dantza. (Iztueta Echeverría 1824, 13) Bost esku-dantzak dantza bereizi moduan agertu zituen Iztuetak, baina liburu osoa dantzei buruz izan arren, gizon-dantza salbu, besteak dantza bakoitzari eskainitako atal laburretan soilik aipatu zituen. Etxeandre-dantza hitzaurrean aipatzen da behin, baina horrez gain liburu osoa, gazte-dantza, galaien eskudantza eta neskatxen esku-dantza bezala, soilik dantzak zerrendatzerakoan eta dantza horietako bakoitzari eskainitako ataletan aipatu zituen Iztuetak. Izendegia bera Iztuetaren ekarpena izan daitekeen susmoa berresten du Francisco Gascuek ondoko ahapaldian: El caso es que, terminada la descripción del Gizon dantza, vienen las de Gazte dantza, Echeandre dantza, Esku-dantza galaiena y Esku-dantza neskachena, variantes todos del Gizon dantza. Como en algunas de estas variantes bailan las mujeres, ya no podía Iztueta comprenderlas bajo la denominación génerica de Gizon dantza = «Baile de hombres». De ahí los nombres de Esku-dantza de señoritos y de Esku-dantza de muchachas. No solo en lo épigrafes, sino en el texto de las respectivas descripciones aparece también el nombre Esku-dantza.. (Gascue 1916, 15) Gipuzkoako dantzei buruzko liburuaren aurretik dantza horien aipamenik ez 209
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan da ezagutzen eta XX. mendean tradizioz ez dira ezagutu. Gizon-dantzari hainbat orrialde eskain zizkion Iztuetak, eta badirudi esku-dantza orokorrari zegozkionak gizon-dantza izendatzen duenari esleitu zizkiola, beste dantzekin gertatzen den bezala, ez baitago dokumentatuta gizon-dantzarik Iztuetan aurretik, ez eta tradizioan ere Iztuetaren lanaren erreferentzietatik kanpo ere. Mende bat beranduago, Francisco Gascuek (1916, 15) idatzi zuen gizon-dantza, azken batean, Iztuetak aurreskua izendatzeko erabili zuen modua zela: "El baile de hombres es, según resulta de su descripción, de la que más tarde me ocuparé, el verdadero aurresku de aquellos tiempos". Gascuen esanetan Iztuetan garaian, dantza mota honen ohiko izena 'esku-dantza' zen: "del examen del texto de Iztueta, se deduce que la expresión genérica del baile, que abarca todas sus especies ó variedades, es la de esku-dantza (baile de manos)" (Gascue 1916, 23–24). Zamakolaren aipamen (1818, III:88–89) soilaz landa, Iztuetan aurretik ez dago bestelako erreferentziarik aurreskuak genero eta adin kategorien arabera ordenatuta plazaratzen zirela berresten duenik. Emakumeek gidatutako sokadantzei buruz, aurretik dauden testigantzek gizonen sokak eta emakumeenak aldi berean plazaratzen (Peyron 1782; Stephens 1837) edo emakumeak soilik (Lacombe & Schuchardt 1908; Bowles 1775, 307–309) aipatzen baitituzte. Ordura arte soka-dantzak gizonek, gizonek eta emakumeek, edo emakumeek egiten zituztela ageri da testigantzetan, baina esku-dantza horiek ez dira gizonen soka-dantza edo emakumeen aurreskutzat aurkezten, ez da adierazten dantzak izaera desberdina duenik dantzatzen dutenen genero edo adinaren arabera. Emakumeek aurreskua dantzatzekotan txanda eta ezaugarri bereiziekin dantzatzen zutela Juan Inazio Iztuetan testuan azaltzen da lehen aldiz. Ez emakumeena bakarrik. Iztuetak soka-dantzaren modalitate nagusi bat azaldu zuen, eta ordura arte inoiz erabili zenik dokumentatu gabe dagoen izena eman zion: gizon-dantza. Iztuetan aurretik ez dago gizon-dantzarik edo etxekoandredantzarik, bere liburukoak dira izen horien lehen aipamenak. Gauza bat baita gizonek edo emakumeek aurreskua dantzatzea, eta beste bat gizonen eta emakumeen aurreskuak dantzatzea. Gascuen hitzetan Iztuetan garaian, dantza mota honen ohiko izena 'eskudantza' zen: "del examen del texto de Iztueta, se deduce que la expresión genérica del baile, que abarca todas sus especies ó variedades, es la de eskudantza (baile de manos)" (Gascue 1916, 23–24). Esku-dantza dantzatzen zutenak gizonezkoak zirenean esku-dantza hori 'gizon-dantza' izendatzea erabaki zuen 210
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan Iztuetak eta dantzatzen zutenak emakumeak zirenean, 'Etxekoandre-dantza" edo 'esku-dantza neskatxen' adina eta egoera zibilaren arabera. Ez dirudi izendapen horiek aurretik tradiziorik eta izate bereizirik zutenik, baina genero eta adin kategorien araberako bereizketa eta horien arteko ordena hierarkikoa errotzen lagundu zuen sistematizazioak. Halaxe zioen Gascuek mende bat beranduago: "Iztueta designa con el nombre de Baile de hombres al aurresku típico, del cual los demás vienen á ser variedades, actualmente apenas usadas" (Gascue 1916, 23). Esku-dantzak gizon eta emakumeen arteko harremanak artikulatzen zituzten protokolo koreografiko moduan ez aurkezteko bestelako narrazioetan egokitzen ahalegindu zen Juan Inazio Iztueta, eta ustez gizonen jarduera bortitz eta ohoragarrienari, gerrarekin irudikapenarekin lotzeko ahalegina egin zuen. Eskudantza bat guda baten antzezpen dantzatu moduan era sinesgarria aurkeztea zaila bada ere, Iztuetak bere ahalegina egin zuen horretan, eta zenbaitek (Stephens 1837; Velasco 1879) jarraitu ere egin zion ondoko hamarkadetan. Esku-dantzaren bost zati hautatuta, horiek gudako bost gertaeraren irudikatzeak zirela idatzi zuen, zein baina zein sinesgaitzagoa: Guizon dantza miraritsu oni, lenagoco soñu bere berequiac jotcean billatcen zaiozca bost eguin bide gudaracoac beren senaeraquin, chit arguiro, ta guciz erraz ezagutu ditezqueanac, modu onetan. 1.º Dantzaren asieraco soñu berequi are aurqueztutcen du gudaraco gendearen billera, ceñean gaurco egunco gudari turunta jotzalleac ere , irudicatcen duten bera, chit osotoro. 2.º Asieraco zortcicoac irudicatcen dute, bideraco marcha urduritua. 3.º Andre-en deieco soñu edo contrapasac irudicatcen dute, gudariac etsayaren alboratcean, eraen onean jartceco marcha donariozcoa. 4.º Saltocaco zortcicoac asitcean senatcen da, etsayari erasotcera dijoatcena, ceñean dembora berean equiten zaiozcan guciac dantzatecari, eta arteraño ez, aurren azquenetacoac baicic. 5.º Saltarinchoa edo arin arinca jotcean, guciac sacabanaturic nor bere guisa ibilteac irudicatcen du arguiroqui, batallaren azquenengo erabaquitcea, eta garaitpena. 211
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan Ona emen guizon dantzaren bost senaera gudaracoac, ceñi bere soñu lenagocoac enzutean, inorc ere ucatuco ez duen bezala, eguiazcoac diradena. (Iztueta 1824, 72) Iztuetak adierazi duen zerbait egia dela defendatu behar duen bakoitzean, asmatu berria duen susmoa hartzen diogu, eta oraingo "inork ere ukatuko ez duen bezala, egiazkoak diradena" badaezpadako ohar horrek agerian jartzen du gizon-dantza guda baten dantza agerpentzat aurkezteko ahalegina, berari ere nahiko sinesgaitza iruditzen zitzaiona. Urte batzuk beranduago Ladislao Velascok (1879, 450) harridura adierazten zuen ahalegin baldar horrekin, "Iztueta pretende es tambien un baile guerrero, y figura una facción militar" esanez, baina gero esku-dantzaren zatiak azaltzerakoan Iztuetaren azalpen berberak baliatu zituen. Hala ere, Iztueta ez zen gehiegi tematu gerraren metafora horrekin, bere helburua esku-dantzek benetan zuten funtzioari, bikote harremanak errazteari, ezikusiarena egitea baitzen, eta horretarako balio izan baitzion distrakzio maniobra militarrak. Gizon-dantza luze eta zabal jorratu ondoren (Iztueta 1824, 73–82), gaztedantzari buruzkoak eta etxeandre-dantzari buruzkoak labur aurkeztu zituen Iztuetak. Etxeandre-dantza, festen bukaeran, inguruetako herrietako biztanleak joan eta gero, herritarrak bakarrik geratzen zirenean dantzatzen zutela idatzi zuen (Iztueta 1824, 83). Hiru egunez herriko festak ospatu ondoren ematen zitzaion "laugarren arratsaldean jostalluari bucaera pozquidatsu bat, esan deran echeandre-dantzarequin". Hau bat dator XX. mendean Bizkaiko zenbait herritan ezagutu denarekin: Josu E. Larrinagak, Busturialdean XX. mendearen lehen erdian festen eta gazte-elkarteen ohiturak aztertzean (1988; 2001; 2005), ikusi zuen emakumeek aurreskua dantzatzeko ohitura zuten herrietan ez zirela emakumeak festa egun nagusian dantzatzen. Bigarren egunean edo errepikapenean, ezkonduen egunean, kanpotar gutxiago izaten zen egunean dantzatzen ziren emakumeak: "dichos 'Aurresku's se realizaban en un ambiente social más restringido y coincidiendo con momentos de menor relevancia festiva (generalmente, la repetición o el segundo día de fiestas)" (Larrinaga 2004). 'Eskudantza neskatxena' izendatu zuen dantzari buruz azalpen gehiago eman zituen Iztuetak (1824, 84–86), baita gomendio koreografiko batzuk ere, baina gutxi gizon-dantzarekin konparatuz. Galaiena eta neskatxena, biak gaztetxoen eskudantzak izanik, ez zuten zubirik eta sokara edozein unetan sar zitezkeen 212
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan dantzatu nahi zutenak (Udaberri 1980, 42). Nesken esku-dantzak ez zeukan egutegian data zehatzik, Iztuetan esanetan nahikoa baitzen dantzatzen zekien neska batek txistulariari eskatzea: "Nescacha ongui dantzan daquienen bat edo beste arquitcen danean plazan, bere dantzaco jaquinduria agüeita naicoa, gaztigatuco dio damboliñari jo dezala escu dantzaren soñua" (Iztueta 1824, 84). Neskek, esku-dantzan, zortzikoak eta doinu zaharrak dantzatu zitzaketela idatzi zuen Iztuetak, baina ez ordea andreen deirako soinuak eta hasierako soinuak. Muga gehiago ere adierazi zituen Iztuetak esku-dantza neskatxenarekiko: "Escu dantza oetan ez da eguiten zubiric, guizon ta andre danza-etan bezala" (1824, 85). Zubiak soka-dantzetan egiten diren figura koreografikoak dira: bi dantzarik elkarri emanda dioten eskuak altxatuz ate itxurako egitura osatu eta sokan diren gainontzeko guztiak bi dantzarien besoen azpitik, alegia, zubipetik, pasatzen dira. Zubien funtzioa dantzan parte hartzen zutenen kontrola egitea zela adierazi zuen Iztuetak. Gizon-dantzaren hasieran, lehen sokan "suspicha gaiztoco guizonic" (Iztueta 1824, 78) ez zedila sartu kontrolatzeko egiten omen ziren zubiak. Figura errepikatu egiten zen dantzaren bigarren zatian, emakumeak gizon-dantzara sartutakoan, emakumeen kontrola gauzatzeko: "baldin billatcen bada beren tartan nescah edo andre lotsa galdutaco bellaca guizoncoiric, ipurt concorrean osticoaz joric andican campora ateraceco" (Iztueta 1824, 79). Neskatxen esku-dantzetan zubirik ez egiteko Iztuetak emandako arrazoia, sokaren buru egiten zuten "galaia, ñola nescacha berac ibillen diraden [...] plazaren gira gucian deica dantzara sartu nai dutenai", beraz, beraiek ibiltzen baziren soka osatzeko dantzari bila, gero ez zuela zentzurik haiei errebista pasatzea. Argudio hau, zentzuzkoa izanik, arraroa gertatzen da hemen, beste esku-dantzetan ez delako aipatzen, egoera berdintsua izanik. Soka-dantzen zubien funtzioaren inguruan, Iztuetak emandako esanahi hori berretsi dute Julio Caro Barojak (1958) eta Karlos Sanchez Ekizak (2005, 92). Paola Antolinik (1989) Baztanen jasotako testigantzen arabera, agotek sozialki debekatua zuten soka-dantzan parte hartzea, eta Amaiurreko lekuko batek kontatu zion (Antolini 1989, 337) behin neska agota bat dantzan sartu zenean, danbolinagusiek75 aulkia eskaini ziotela eseri eta dantza bertan behera utzi zezan. Soka-dantzan parte hartzea komunitateko kide izatearekin lotuta zegoen, eta komunitateko baztertuak dantzatik baztertuak izatea sinesgarria bada ere, bazterketa hori plazan gauzatzeko zubiak sistematikoki erabili direnik frogatzen 75 Danbolinagusi izenarekin ezagutzen dira Baztanen festetako gazte alkarteetako arduradunei, 'mayordomos' izena jasotzen dutenak gazteleraz. 213
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan duten testigantzarik ez dago (Araolaza 2010, 144–146). Esku-dantzen eta zubien praktika hain zabaldua eta errotua izanik, eta kasu guztietan, dantzan parte hartuko dutenek elkarri eskuak eman ondoren plazaratzen direla kontuan harturik, behin plazan eskua emanik sokan dagoen herritarrari zubia jaitsi eta dantzatik kanporatzea keinu bortitza da, liskarrak sortzea ekarri zezakeena, eta maiz aplikatu izan balitz dokumentazioa eragingo zuena. Gascuek ere bere zalantzak agertu zituen aurreskuan behin emakumeak sokan sartuta egiten diren zubien funtzioaz. Bere esanetan, lehen sokako gizonek dagoeneko zubia pasata bazuten, eta emakumeak hautatu eta zuzenean gonbidatuta sartu baziren sokan, nola izan liteke ondoren errebista pasa eta norbait hortik kaleratzeko arriskua izatea? "No encuentro ya la cosa tan lógica ni tan galante, por lo mismo que las señoras han sido llamadas y traídas por los sirvientes. Si éstos se equivocaron al invitar á alguna de las que no hacían pareja con el aurresku y atzesku, no parece justo expulsarlas de la fila" (Gascue 1916, 38). Dantzaren eta soka-dantzaren inguruan badira zenbait gatazka eta borroka dokumentatuta (Rilova Jericó 1998; 2004; Enríquez Fernández 2004; Agirrebeña 2015), bereziki liskartsua izan zen XVII. mendean, baina horietan, aurreskuaren buru nork egin eta sokak ateratzeko txanden banaketa eta kudeaketa gertatzen ziren maiz liskar iturri, eta ez zubien erabilera. Humboldtek (1925b, 176) zioen soka-dantzan sortzen ziren gatazka gehienak ezarritako ordena eta protokoloa ez errespetatuz kortesia arauren bat hausteak eragiten zituela irainak, desafioak eta borrokak. Bestalde, soka-dantzak, Europan Aro Modernoaren hasieran dantzatzen ziren branle eta karolen egitura koreografiko antzekoa dute (Guilcher 1969; 2003), eta horietan ere zubiak egiten dira, baina baliabide koreografiko soiltzat hartzen dira, ez zaie bestelako funtzio sozialik egozten. Azkenik, kontuan hartzekoa da gainera egitura koreografiko hori ez dela bakarrik sokadantzetan egiten, ezpata-dantzetan ere oso ohikoa dela Europako hainbat tradiziotan (Corrsin 1997), eta ez da dokumentatu figura koreografiko horren erabilera kontrol sozialerako tresna moduan. Neskak esku-dantzan ari zirelarik, gizonezkoak dantzara batu zitezkeela zioen Iztuetak, baina aurreskularia dantzan ari zelarik, bere trebetasuna erakusteko denbora eman behar zitzaiola: "cergatic chit ichusqui dan nescacha dantzari arc bere gaitasun edo abilidadeac aguertu ditzan artean guizonezcoac esuca quenduric gal-eraguitea" (Iztueta 1824, 85). Emakumeen eta gizonen parte 214
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan hartzeari buruzko protokolo arauei buruz, noiz eta nola hasi behar zen bakoitza dantzan deskribatuz xehe idatzi zuen Iztuetak. Dantzariei ohartarazi zien ez zitezela ipurdikoak ematen eta horrelako zatarkeriatan hasi: "ibilli bear dute guciac modu eztiaundiarequin, cilipurdica eta albo joca gabetanic; cergatic chit ichusqui dan plaza aguirico batean zatarqueria mota oenic eguitea" (Iztueta 1824, 86). Horrekin, zeharka bada ere, aitortu zuen bere garaiko praktika zabaldu zena, soka-dantzan gizon-emakumeek elkarri ipurdikadak ematea. Neskatxen esku-dantzari buruzko atalean arreta eskaini zion auzi honi, beraz, pentsa liteke hain zuzen emakume gazteen dantzatzen zituzten soka-dantzetan ohikoak izango zirela ipurdikoen uneak. Iztuetak esku-dantzak antolatuz egindako sailkapen eta izendatze horrek soka-dantzen irudi ordenatu eta txukuna eman ahal izateko eraikuntza baten airea du beraz. Sailkapen horren aurrekaririk ez dago. Emakumeek soka-dantzak egiten zituztenean gizonezkoek dantzatzen zituztenengatik bereizten zituzten ezaugarri koreografikoekin egiten zutenik ez zuen inork aipatu Iztuetan aurretik. Gizonek, emakumeek, gazteek edo ezkonduek dantzatutako soka-dantzetatik, 'gizonen', 'etxekoandreen', 'galaien' edo 'neskatxen' esku-dantzak izatera pasa zen Iztuetaren bidez. Beste zenbait dantzekin egin bezala, bere logika koreografikora behartutako deskribapenak egin zituen. Beraz, genero eta adin kategorien araberako dantzen sailkapena, izendapena eta bereizketa eraikitzeko bidean Iztuetak ekarpena egin zuen. Neskatxen eta etxekoandreen esku-dantzen deskribapenen bidez, emakumeek soka-dantzak dantzatzen zituztela xehetasun eta argibide ugarirekin osatuta berretsi zuen Juan Inazio Iztuetak. Are gehiago, emakumeak dantzan erakusten zuten zenbait adibide zehatz ere eskaini zituen. Hogeita hiru urte lehenago Humboldtek (1925a, 59) Durangon ikusi zuen txipiritona dantzan emakumeek zuten parte hartzea zehaztu zuen alde batetik (Iztueta 1824, 119–120). Gizondantzan, behin emakumeak sokara gonbidatuta eta bigarren aldiko zubiak eginda, aurrendaria bere gonbidatua zen emakumearekin plaza erdira atera eta aurrez aurre jarri behar ziren. Une horretan, lehenengo aurreskuak eta ondoren honen gonbidatu zen emakumeek honela dantzatu behar zutela zioen Iztuetak: Orduan jotcen du Damboliñac deia, ceñaren laugarren puntuan aurrendariac murisca edo cabriola eguiñic ifíni bear dion chapela buruan aurquecean daucan eche andreari, eta dantzatu bi aldiz Chipiritonaren 13 puntuac, lenengoan sencillo eta bigarrenean alduen goitiena, eta 215
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan Bi horiez gain, Gipuzkoako dantzei buruzko liburuan beste emakume dantzari bat izendatu zuen, Durangoko neska gazte bat, ezizenez Pontxera76 deitzen ziotena. Doinu zaharrak dantzatzen zekizkiten dantzari ederrak, tartean bizkaitarrak ere, azpimarratzerakoan aipatu zuen Pontxera. 1799-1800 urte inguruan, Bilbon, Elorrioko gizon dantzari egoki batek soinu zaharrak "guciz ederqui" dantzatu zituela esan ondoren, 1806. urtean, Pontxera emakume dantzari durangarrak Azpeitiko plazan egindako dantza-saioa nabarmendu zuen zaldibiarrak: 1806 garren urtean atera zuen Azpeitico plazan San Ignacio bidaramunean, Durangoco ponchera esaten cioten nescacha gazte batec, andre dantza modu ezti andico bat; ceñac dantzatu zuen chit ederqui eta eman izancion D. Agustín Martin de Altuna Alcate Azpeitian urte artan aurquitcen zanac, amar ezcutuco bat, plaza ondratu zuelaco. (Iztueta 1824, 107) Balletean XIX. mendearen lehen herenean emakume dantzariak gailentzen hasi zitzaizkien hiru mendez eszena dominatu zuten gizonezkoei. Emakume dantzariek eszena bere egin eta haietako batzuk izen-abizenekin, Marie Taglioni eta Fanny Eslsser besteak beste, izar distiratsuen aitortzarekin ezagutzera eman ziren. Erromantizismotik bultzatutako emakume ereduan ongi egokitzen ziren emakume dantzariak, aingeruaren ikurrarekin bat eginik edertasunaren irudi berriaren adierazgarri (Tortajada 2004, 46). Lehen ballet erromantikoa 1832an estreinatu zen Pariseko Operan, Silfidea hain zuen ere. Filippo Taglioni koreografoak bere alaba Marie Taglioniren neurrira sortu zuen balleta, dantzari arin, argal eta hauskorrak basoko espiritu etereoa gorpuztuz. Juan Inazio Iztuetak ere alaba dantzan jarrita zuen ordurako. Liburua argitaratu zuen urte berean, 1824an, Juan Inazio Iztuetak gutun batean (Elosegui 1969, 195–196) idatzi zuen bere alabak ongi zekiela dantzan eta egin zitzaion eskaera bati erantzunez, plazan dantza egiteko prest zegoela jakinarazi zuen. Gutuna Lorenzo Alzateri zuzendu zion, 1824ko otsailaren 27ko datarekin. Alzate Donostiako udaleko idazkaria zen, eta prestatzen ari ziren dantza baterako Iztuetari eskaera egina zion alabak dantzan egin zezan. Donostiako udalarekin harreman ona zuen Iztuetak77, liburuan kontatu baitzuen (1824, IV) bost urte 76 Erromerietan ohikoak ziren erroskilen eta pontxe salmenta-postuak eta jarduera horrekin izan dezake zerikusia gaitzizenak. 77 Juan Inazio Iztuetak liburuan aipatzen dituen hainbat donostiar dantzaren berri bilduz, Iztuetaren harreman sarean Donostiako udal-arduradun, merkatari eta posizio ekonomiko eta politiko oneko hainbat gizon zeudela identifikatu dute Javier Estebanek eta Daniel Bermejok (2015). Historialari horiek, 1820ko hamarkadan bizi-bizi zen absolutismoaren eta 217
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan lehenago udaletik eskatu ziotela udaleko danbolinteroari doinu zaharrak erakusteko eta umezurtz-etxeko gazteei Gipuzkoako dantzak irakasteko. Iztuetan esanetan, horri esker Donostian berriz ere plazan ikusi zitezkeen "gure guizon danza oniritzia, Ezpata danza ondrosoa, Broquel dantza miraritsua, Villantzico pozcarria, dama gazteac irudicatu duten eche andre dantza modu ezti andicoa, eta soñu zar gogoangarriac" (Iztueta 1824, IV). Beraz, emakumeak Donostiako plazan dantzan aritzen ziren 1820ko hamarkada hasieran. Alzateri idatzitako gutunean "ese majestuoso y honroso baile que intentan sacar por martes" (Elosegui 1969, 195) goraipatu zuen Iztuetak. Asteartean egitekoak ziren dantzaldia eta 1824ko egutegiaren arabera, martxoaren 2an, gutuna idatzi eta egun batzuetara, izan zen inaute asteartea, beraz, posible da inauterietarako dantzaren bat izatea prestatzen ari zirena78. Gaizka Barandiaranen (1968a, 860) ustez gizon-dantza izan zitekeen, baina aukera gehiago ikusi zizkion etxeandre-dantza izateko, inauterietako asteartea, jaietako azken eguna izanik emakume ezkonduek esku-dantzak festetako azken egunetan egiteko ohiturarekin lotuz. Alabak dantza egiteko baimena eman zuen Iztuetak, dantza ongi irakatsi ziola jakinaraziz. En cuanto el permiso de mi hija concedo para un baile tan magestuoso pues sin otro objeto de revivir nuestros bailes la enseñé con toda formalidad pero tengo encargada a que no salga al baile sin permiso mio. Si saliera a menudo dirían mal por mí, haciendome por fatuo, pero mis ideas no son otras que vivan y revivan nuestras costumbres honestas dejando instrucciones para los venideros y espero conseguir mediante me favorezcan las actuales circunstancias. (Elosegui 1969, 196–197) Liburua argitaratu baino hilabete batzuk lehenago idatzitako gutuna izanik, ohitura zintzoei buruz utzi nahi zituen argibideak aipatzean liburuaz ari zela antzematen da. Gutuna argitaratu zuen Jesus Elosegiren iritziz, bi alaba zituen Iztuetak une hartan dantzan egiteko adina zutenak: bata, Maria Antonia Iztueta Linzuain, 1824an 26 urte zituena; bestea, Maria Inazia Iztueta Bengoetxea, 17 urte zituena. Jesus Elosegiren ustez bigarrenaz, Maria Inaziaz ziharduten gutunean, lehena, Maria Antonia ezkondua baitzen ordurako. liberalismoaren arteko kinkan gipuzkoar dantza tradizionalekiko leialtasunaren bidez kohesioa mantentzeko ahalegina sumatu dute Iztuetan lanean. 78 Eredugarritzat jotzen dituen donostiar gizon galai batzuk inauterietan, Ostegun Gizenez dantzatzen omen zuten gizon-dantza. (Iztueta 1824, 31) 218
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan klase sozial baxu eta erdiko gazteek ere beren aurreskuak atera zituzten, sokadantzak genero, adin eta klase sozialen arabera antolatu eta ordenatzeko joera berretsiz. XIX. mendearen bigarren erdian maiz agertuko den irudiaren aurrerapen bat eskaintzen du Olozagatarrei Bermeon eskainitako aurreskuek. Izan ere, dirudunek udaldiak kostaldean edo bainuetxeetan pasatzeko ohitura zabaldu zen XIX. mendean, eta haiei eskainitako entretenimenduen, harrera eta omenaldien artean ohikoak ziren aurreskuak. XIX. mendearen bigarren erdi horretan ballet dantzariaren irudia aldatzen ari zen. Erromantizismo frantsesean maitatu ziren emakume ahul eta hauskorrak, silfide, ninfa eta iratxo etereoak gorpuztu zituztenak eraldatuz joan ziren, eta errusiar ballet inperialen eraginez eszenan presentzia nabarmena zuten emakume heroina, printzesa eta erregina boteredunek ordezkatu zituzten (Abad 2013, 76–77). Bermeon bezala, Bizkaiko kostaldeko beste zenbait herritan ere dokumentatu dira emakumeen aurreskuak. Horietako bat Lekeitio da, non emakumeen eskudantzen XIX. eta XX. mendeetako aipamenak bildu diren eta XXI. mende honetan ere dantzatzen diren, XX. mende erdiko diktadura frankistaren garaian etena izan badira ere. Bestelako ospakizun eta ekitaldiez gain, San Juan eta San Pedro egunetan emakumeek Lekeition esku-dantza egiteko izan duten ohituraren lehen erreferentzia 1856koa da, Emilio Xabier Dueñasek eta Iñaki Irigoienek (1997, 131) ordainketa agiri baten bidez dokumentatutakoa. Halaxe dio agiriak: "para los refrescos de las dos mañanas y las dos tardes los días de San Juan y San Pedro de las muchachas del baile según costumbre" (Dueñas & Irigoien 1997, 131). Lekeitioko emakumeek dantzarako zuten zaletasuna dela eta, Antonio Cavanilles historialari espainiarrak Lekeitioko 1857ko kronika bat idatzi zuen eta bertan zioenez festa egunetan, mutilak pilotan eta emakumean danbolinaren doinura dantzan aritzen ziren: "Juegan pelota los mozos; bailan las mozas al son del tamboril vasco y del pito" (Cavanilles 1858, 7). Urte berean eta Bizkaiko kostalde beste herri batean, Portugaleten, emakumeek dantzatutako aurreskuaren berri eman zuen Juan Carlos Gortazar (1920, 251–252) musikologo bilbotarrak. Klase altuko hiritarren festa eta gizarte kronikak gutunen bidez jaso zituen Gortazarrek, eta horien artean 1857an Portugaleten, udatiarren entretenimenduen artean emakumeek dantzatutako aurreskua: Este año hemos estado en Portugalete, donde lo hemos pasado muy bien. Ha estado muy animado y concurrido. Teníamos nuestra reunión 222
2. Aurrekariak: debekuen gainetik eta bazterketen azpitik emakumeak dantzan 228
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan 3 Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan Dantza egitea, dantzan aritzea eta gorputzak plazan dantza agertzea euskalduntasunaren eta gizontasunaren ikur izatea dantzaren bidez eta dantzan gauzatutako genero- eta nazio-identitate eraikuntza prozesu baten ondorio da. Prozesu horrek XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran euskal kulturaren berpizkundearen bidez jasotako bultzada garrantzitsua aztertuko dut atal honetan. Zehazki bi dantza motaren bidez aztertuko dut prozesu hori. Batetik, aurreskua edo soka-dantza. Euskal Herrian XVI. mendetik gutxienez dokumentatua den dantza mota, koreografikoki eraldatzen joan dena eta garai, arrazoi eta lekuen arabera funtzio desberdin eta ugariak biziarazi dutena, hala nola, festa, olgeta eta dibertsiorako, sexuen arteko harremanetarako eta gorteiatzerako, erritual eta protokoloetarako, era guztietako ezaugarrien araberako genero, klase, adin-talde, lanbide, auzo, herri,.. taldeen identitate ― ― ikurretarako, komunitateen kohesiorako, talde botere-harreman hierarkikoen erreprodukziorako zein iragan-erritualetarako baliatu dena. Bestetik, azken 150 urteotan euskal dantzaren gorputz sexuatu nagusia osatu duten bi talde bereiziak, ezpata-dantzariak eta poxpolinak, eta horien errepertorio koreografikoak. Festa patronalekin lotutako erritualak, agintariei eskainitako ongi-etorri eta emanaldiak, folklore ikuskizunak eta abertzaletasunaren autobaieztatze ekitaldiak izan dira dantza-errepertorio horien adierazpen eremu ohikoenak. XX. mendean euskal dantza tradizionalaren praktika eta bilakaera guztiz baldintzatua izan da emakumeek tradizioan dantza egiten zutenik ukatzen zuen uste okerraren ondorioz. Euskal dantzaren historia ongi ezagutzen zuten, eta beraz, emakumeek dantza egin zutela eta oraindik egiten zutela bazekiten musikologo eta folkloristek formulatu eta errepikatu zuten ukazio hori. Batetik, genero-identitateen eraikuntzan sakonduz binarismo sexualaren ideia eta praktika koreografikoa bat etorri eta narratiban inkoherentziak baztertzea bilatzen zuen ukazioak. Bestetik, Larramendiz geroztik euskal nortasuna dantza tradizio moralekin identifikatzeko ahaleginean, euskal abertzaletasunak bultzada berria eman zion, lehen nazionalismo sabindarraren misoginiarekin emakumeak etxeko zaindariaren eremura zokoratuz eta plazan dantzan egitea moduko gorputz jarduera publikoak mugatuz. Iztuetak diferentziaren ideiaren arabera sailkatutako dantza eremuetan sakonduz, emakumeek dantza egitekotan beraien 229
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan generoari zegozkien dantzak, emakumeen janzkerarekin eta dantzakera femeninoak baliatuz egin beharra formulatzen joan zen. Testuinguru horretan, sortzen ari zen gizarte sistema bitarraren proiekzio moduan, baina aldi berean genero-sistema horren eraikuntzarako oso baliagarri gertatuz, euskal dantza, nazio baten gorputz sinboliko moduan antolatu zen abertzaletasunetik, generoidentitate bereiziekin, ezpata-dantzariak maskulinitatearen erreferente eta poxpolinak feminitatearen eredu bihurtuz, nork bere genero-marka zehatz eta osagarriekin. XX. mende hasieran etxeko aingeru zaindariaren ideala eraldatzen ari zen eta eredu sozio-kultural desberdinak eratortzen joan ziren, berritzaileak eta hausgarriak gertatzen zirenak. Bigarren industrial iraultzak, urbanizazio prozesuak, transformazio demografikoak, Lehen Mundu Gerrak eta gerraosteak eragindako aldaketak, eta emakume hiritarren hedapenak osatutako marko konplexuan emakumeak eta gizonak rol femenino eta maskulinoak negoziatzen ahalegindu ziren (Ramos 2014, 21–22). Emakumeek burujabetza proiektu propioak jarri zituzten abian, espazio publikotik kanpo eusten zieten arauak borrokatuz. Modernizaziorako aldarriaren gerizpean erradikalismo politikoa, antiklerikalismoa, errebeldia eta bohemia elkar-gurutzatuz formulatu ziren, identitateak berreginez, eta sexu-desberdinkeria sexu-diferentzia eta osagarritasunarekin ordezkatuz. Euskal dantzetan indar handiz adierazi zen gizartearen ikuspegi sexuatua eta bitarra. Emakumeek dantzetan zuten parte hartzea, debekuen bidez eragoztea lortu ez zena, beste estrategia baten bidez gauzatzen ikusiko dugu: ukazioaren bidez. Gizonen eta emakumeen dantzen bereizketa sendotuta, sexu bakoitza berari zegozkion dantzetara mugatu, eta euskal tradizioen antzinatasunaren mitoarekin bat eginez, euskal dantzen izaera indartsua, maskulinoa defendatuz, euskal emakumeek 'inoiz' ez zutela euskal dantzarik egin esaten hasi ziren. Ukazioaren bidez lortu zuten horrela emakumeek XX. mende hasiera arte, dantzatutako aurreskuak dantzatzeari uztea, ez debekuen bidez, baizik eta praktika horren ukapenaren bidez, tradizioan horrelakorik emakumeek inoiz egin zutenik ukatuz. Aurreskuaren tradizioa eraikitzearekin batera, dantza horren izaera maskulinoa legitimatu zen emakumeek dantzatzen zituzten aurreskuen aurrean ezikusiarena eginez, emakumeek aurreskua dantzatzen zutenik ukatuz, eta narratiban ukatzen zena azkenerako errealitatea bihurtuz, eta emakumeak 230
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan aurreskuak dantzatzeari utzi ziezaieten lortuz. Mugimendu erromantikoaren genero ikuspegiak lehenengo eta euskal abertzaletasunaren lehen aroko jokabide misoginoak ondoren, prozesu hori elikatu zuten, emakumea espazio publikotik ezkutatuz. Lehen mundu gerraren ondoren nazioartean hedatu zen binarismo sexualaren ideia mugimendu abertzaleak berea egin ahala, antolaketa politiko eta sozialean aplikatzen hasi ziren, eta horren ondorio dira emakumeei dantzan esleitu zitzaien poxpolinen figura, gizon ezpata-dantzariekin osagarria. Dantza-sistema horien tradizioaren aurrekariak XVI, XVII eta XVIII. mendeetan identifikatzeko aukera izan arren, ezpata-dantzarien eta poxpolinen taldeak, genero kategorien arabera banatutako nazio-gorputz sinboliko moduan XIX. mende bukaera eta XX. mende hasierako tradizio sorkuntza dira, hain zuzen Hobsbawmek (1983b, 262) tradizio berrien sorkuntza garai oparotzat seinalatu zuenekoa. Ingalaterrako morris dantzetan gertatu bezala (Buckland 2006b, 217– 218), euskal dantzen berpizkundea izan zena, tradizio moduan transmititu zen XX. mendean zehar. Zenbait unetan batera gertatu arren edo zenbait bidegurutzetan bat egin arren, dantza-errepertorio bakoitzak testuinguru eta ibilbide bereizietan barrena garatu dira, eta beraz, funtzio desberdinak jokatu dituzte genero- eta nazio-identitateen eraikuntzan. Bereizita aztertuko ditut beraz, aurreskua batetik, eta ezpata-dantza eta poxpolinen dantzak bestetik, bigarrenei ere, bakoitzari bere arreta propioa eskainiz. Aurreskua82, euskal identitate bereiziaren ikurtzat baliatzen dena eta XXI. mendearen lehen hamarkadetan era guztietako protokolo ekitaldietan ezinbesteko dantza dena, tradizio moduan eraikitzen eta egituratzen joan zen bitartean euskal nazio- eta genero-identitateen eraldatze prozesuen parte izan zen, euskal gorputz nazional maskulinoaren errepresentazio publikoa irudikatuz. 1874 eta 1936 bitartean, gizartean oro har, eta genero-sisteman bereziki, aldaketa garrantzitsuak gertatzen ziren epean, aurreskuen bidez klase eta genero kategorien araberako nagusitasun eta menpekotasun harremanak irudikatu ziren. Kontzientzia nazionalaren iratzartze eta hauspotzeak akuilatuta, 82 XX. mendearen azken laurdenean aurreskuak eraldaketa koreografiko eta sinboliko handia izan du, taldean eta soka edo kate egituran, eta hogei minututik gorako sekuentzia koreografikoa dantzatzetik nagusiki bakarka, eta taldean bada sokarik gabeko jarrera frontal irekian, eta bi minutu eta bost minutu bitarteko iraupenarekin egiten den pauso zehatz batuen interpretazioa izatera pasa baita. Aldi berean dantzaren protagonisten parte-hartze modua irauli egin da. Sokan dantzatzen ziren eta dantzatzen diren aurreskuetan dantzaren protagonista nagusiak sokan bertan plazaratzen dira eta dantzaren parte aktibo dira. Aurresku berrian dantzari aktiboa eta dantzaren hartzaile pasiboaren arteko bereizketa garbia da. Soka-dantzaren transformazio koreografiko eta sinbolikoa aztertu nuen doktorego programaren tesina lanean eta 2008-09 urteetan urtero Gipuzkoan 40tik gora soka-dantza egiten zirela dokumentatu nuen. (Araolaza 2010) 231
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan klase maila altuko gizonek klase sozialean eta generoan gozatzen zuten gailentasunaren aldarri egiten zuten dantzaren bidez; behe mailako gizonek berriz, maskulinitate erritual moduan baliatzen zuten aurreskua. Herri mailan, ordena soziala, aurrez aurreko harremanak bideratzen dituzten zeremonialen arauen eta erritualen bidez eraikitzen da Goffmanen arabera (Herrera & Soriano 2004, 73); elkarrekintzaren ordena, ordena sozialaren oinarrian izanik. Maskulinitate errituala, Goffmanen eta Leachen lanetan oinarritu den Henk Driessen (1991, 710) jarraituz, adierazkorra eta komunikatiboa den jokamolde formal, errepikakor eta estereotipatua jotzen dugu, mezua daramana bere buru maskulinoaren hautemateari buruzkoa eta gizonezkoek emakumeei buruz duten irudiari buruzkoa. Aurreskua, soziabilitate maskulinoaren zeremonial arautua zen, klase sozialen, adinen edo herri/auzoguneen arabera antolatzen zena. Aurreskuak izan dituen izenetako batzuk, 'esku-dantza', 'soka-dantza', 'gizondantza', 'Baile Real' eta 'aurreskua' bereziki lagungarri dira prozesu hori argitzeko orduan. Izenak izana izendatzeaz gain berau eraldatu eta egin egiten du. 'Esku-dantza' XXI. mendean gehiago erabiltzen da eskuekin nork bere buruarekin zein beste kideren batekin txalotuz, gorputz ataletan kolpatuz eta kidearekin elkar-joz egiten diren esku jokoak izendatzeko, baina XIX. mendean eta XX. mende hasieran, esku-dantzak zenbait lagunek elkarri eskuak emanez osatutako sokan egiten zen dantza izendatzen zuen (Iztueta 1824, 84; Gascue 1916, 7), nahiz eta Iztuetak 'gizon-dantza' proposatu zuen, dantzatzen zutenei protagonismoa emanik egitura koreografiko osatzeko moduaren aurretik. 'Sokadantza' izenak ere erabilera zabala izan du (Ormaetxea 1931; Anguiozar 1929, 327) dantzariek elkarri eskuak edo zapiak emanez osatzen duten kate edo lerroaren metafora moduan. Azkuek XX. mende hasieran adierazi zuen 'aurreskua' izenak ordezkatu zuela 'soka-dantza': "El Aurresku parece que un tiempo fué llamado sokadantza 'danza de cuerda'" (1922, 264). Maiz, agintari eta handikien soka-dantzak izendatzeko 'aurresku de honor', 'esku-dantza de honor' eta 'Baile Real' izenak erabiltzen ziren. Berrienetakoa izan arren, 'aurreskua' nagusitu zen XX. mendean. 'Aurreskuak', esku-dantzan osatutako sokaren buruan doan dantzaria, 'aurreko eskua' izendatzen bazuen ere, soka osoa izendatzera iritsi da. Izen aldaketa horiek izanean duten eraginaren inguruan, Juan Antonio Urbeltzek azpimarratu du 'soka-dantza' ordez 'gizondantza' erabiltzeak emakumeen ikusezintasuna ekarri zuela, eta ondoren, 'gizondantza' ordez 'aurresku' nagusitzeak 'gizon' desagertzea, protagonisten 232
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan 3.1 Esku-dantzatik aurreskura: generoaren araberako sailkatze hierarkikoa El baile de hombres es [...] el verdadero aurresku de aquellos tiempos. [...] Las señoras no bailan. Francisco Gascue (1916, 15) Emakumeek aurreskua dantzatu izan zutenik ukatzea, dantzak orokorrean, eta aurreskua zehazki, genero diferentziaren ideiara egokitzen jarraitzeko prozesuaren beste torloju-itzuli bat izan zen. Euskal dantzaldien irudi ordenatu eta zintzoa aurkeztu nahirik eta sailkapen arrazionaletarako bultzada ilustratuaren eraginez, esku-dantzak genero eta adin kategorien arabera ordenatzen hasi ziren XIX. mendearen lehen partean. Ordura arte horren berririk ez bazen ere, 1818an Juan Antonio Zamakolak (1818, III:88) idatzi zuen Bizkaiko eta gainontzeko euskal probintzietan, dantzaldiak abiatzeko gizon ezkongabeek plazaratzen zutela lehen soka-dantza, emakume ezkongabeek segitzen zietela, gizon ezkonduak zirela ondoren eta azkenik, emakume ezkonduei zegokiela esku-dantza ateratzea dantzatu nahi bazuten. Hortik aurrera, arratsalde osoan jarraitzen zuten dantzan, baina zehaztutako orden hori errespetatu beharrik gabe. Zamakolak segida antolaketa moduan azaldu zuena, Iztuetak (1824) kategorien araberako sailkapen bihurtu zuen: 'gizon-dantza', 'galaien eskudantza', 'etxekoandre dantza' eta 'neskatxen esku-dantza' izenekin aurkeztuz, eta horrela, euskal dantzak gardenak, zintzoak, guztiz moralak zirela defendatu, eta aldi berean, euskal tradizioaren izaera ordenatua eta perfektua frogatu nahi izan zuen. Gizonezkoek dantzatzen zituzten esku-dantzak gizonen dantza, alegia 'gizon-dantza' izendun bihurtu ziren horrela eta emakumeek egindako esku-dantzak 'neskatxen esku-dantzak' ezkongabeak zirenean edo ― ― 'etxekoandreen esku-dantzak' ezkonduak zirenean bihurtu ziren. Adin eta ― ― genero kategorien araberako sailkapen hori hierarkikoki antolatuta zegoen eta gizon-dantza zen bertan nagusia. Gizon-dantza izenak ez zuen zabalkunde handirik izan, eta horrek sendotu egiten du Iztuetak berak asmatutako izendapena den susmoa, baina gizonek egindako dantza, agintarien edo handikien esku-dantzarekin identifikatzen joan zen, eta aldaera bat zen dantza modalitate bakar moduan aurkezten, 'aurresku', 'ohorezko esku-dantza' 'zortziko' eta 'baile real' izenekin maiz. Horrela zioen Jose Antonio Azpiazuk, Juan Inazio Iztuetan suhiak, 1858an idatzitako lanean: "Entre las 36 danzas de 234
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan Bai arrakastaz antolatzen ziren Euskal Jaietan, bai Eusko Alderdi Jeltzalearen ekitaldietan aurreskuari aitortzen zitzaion balio sinbolikoaren ondorioz, beren burua nabarmendu nahi zuten ordezkari politiko eta klase gorenen eskutik ohorezko aurreskuaren idealizazioak une gozoa bizi zuen. Artikuluaren gaztelerazko itzulpenaren zabalkundeak justifikazio teorikoa eskaintzen zion aurreskuaren genero eta komunitate patrimonializazioa burutzen ari zen komunitate maskulino abertzaleari. Tradizioak berak berretsitako genero bereizketa aplikatzen zen dantzaren bidez. Francisco Gascuek Iztuetak gizonen dantza moduan kategorizatu zuen eskudantza, gizon-dantza, dantza modalitate horretako aldaera nagusia, generikoa zela ontzat eman zuen, baina izen hori ez zuen egokitzat jo dantza orokorra izendatzeko: "esa denominación no es la genérica del baile" (Gascue 1916, 15). Beraz, dantza mota hori orokorrean izendatzeko gizon-dantza erabiltzea desegoki iritzi zion gainera, Iztuetan proposamenak ez zuen arrakastarik izan ― eta ez zen erabiltzen , hain zuzen ere izendapen horrek dantzarien genero- eta ― adin-kategoriei erreferentzia egiten zielako, eta ondorioz, kategoria horretan sartzen ez zirenak kanpoan uzten zituelako: "Designa, efectivamente, el baile más usado, más típico, más conocido del aurresku, pero no tiene, repito, aplicación posible á otras variantes del mismo" (Gascue 1916, 15). Eta eskudantzaren tokia aurresku izendapenak hartua zuenez, horregatik, berak aurresku izendapenaren alde egiten zuen. Printzipioz kategoria zehatzei erreferentziarik egiten ez zion izena zen berau, baina gizon-dantzaren ordezko izanik, kategoria orokorra izendatzeko gizon helduen dantzaren izena erabiltzen bukatu zuen: El baile de hombres es, según resulta de su descripción, de la que más tarde me ocuparé, el verdadero aurresku de aquellos tiempos. No cabe dudar de la propiedad con que le llama Iztueta Gizon dantza, por lo mismo que los hombres desempeñan en el referido baile el papel más importante, y casi puede decirse el único, coreográfico. (Gascue 1916, 15) Iztuetak dantzak genero- eta adin-kategorien arabera sailkatu zituen, eta gizon helduenari guztien artean nagusitasuna eman zion, gizon-dantza izena ezarriz; ondoren, Gascuek gizon helduen esku-dantza, esku-dantza generikoa zela berretsi zuen, eta beraz, izen generiko batekin, aurresku izenarekin identifikatzea hobetsi zuen. Iztueta designa con el nombre de Baile de hombres al aurresku típico, 238
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan del cual los demás vienen á ser variedades, actualmente apenas usadas. […] del examen del texto de Iztueta, se deduce que la expresión genérica del baile, que abarca todas sus especies ó variedades, es la de esku-dantza (baile de manos). (Gascue 1916, 23–24) Azken batean, Gascueren lanean, emakumeen esku-dantzak, bigarren edo hirugarren mailakoak izateaz gainera, izendapen eta dantzaren forma nagusitik kanpo zeuden. Aurreskuaz hitz egiten zenean ez zegoen zehaztu beharrik nork dantzatzen zuen, aurresku izendapenaren baitan txertatu baitzen gizonek dantzatzen zuten dantza zela hori, beste edozein aldaeratarako izendapenean zehaztera behartuz. 239
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan zaldun ohoragarrien eta gainontzeko herritarren artean egiten zituzten bereizkeriek agerian jartzen dute dantzan ere ez ez zela betetzen euskal igualitarismoaren mitoa. Garai bateko handikiak nekazari arruntekin dantzatzen zirela zioen Iztuetak (1824, 15), "Orduco Guipuzcoatar prestuac etciraden lotsatcen goyenen goyenengoac izan arren, Necatzalle onesquiaquin batean bilzarquidaturic, beren asaba maitagarriac irudicatuaz plaza aguiricoetan jostaldiatcea", horrela aitortuz lehengo garaietako kontuak zirela horiek, XIX. mende hasieran gertatzen ez zirenak. Karlos Sanchez Ekizan (2000a, 345) XVIII. mendetik XIX. menderako aldaketan klase sozialen artean zabaldutako lubakiaren ondotik, eliteek utzita zituzten herritar xeheen dantza-moduak, eta horrez gain, soka-dantzan baziren beste bazterketa argi batzuk, ez baitziren pertsona guztiak onartuak izaten, agotak, ama ezkongabeak eta fama txarreko emakumeak baztertuak baitziren. XIX. mendeak aurrera egin ahala, gizarte maila altuek, aurreskuak bere mesedetan erabiltzeko egokiak zirela iritzita, horietaz jabetzen hasi ziren, horretarako desereso zitzaizkien dantzare atalak ezabatu behar bazituzten ere, adibidez, fandangoa. Ohorezko aurreskuan fandangorik ere ez zela egiten zioen Gorosabelek: "El fandango que se baila al fin es de introducción moderna, y por lo tanto en bailes formales no se usa" (Gorosabel 1899, 434). Aurreskuaren bukaeran fandangoa dantzatzeko ohiturak bazuen ordurako ia mende beteko ibilbidea, 1778an Gasteizen (Peyron 1782, II:348) eta 1797an Bilbon (Fischer 1799, 105) zenbait bidaiarik ikusitakoaren arabera, baina mota horietako dantzetarako ez jakintzarik ez trebetasunik ez zeukaten handikientzat dantza solterik gabeko esku-dantzan parte hartzea askoz errazagoa zen. Horrela, aurreskua eta atzeskua salbu, gainontzekoek sokan duintasun osoz oinez ibili besterik ez zeukaten egin beharrik. Dantzaren protokolo jarraituta, plazaren jira-biran, boteredunek beren burua gurtu eta herritarren aurrean erakutsiz, dantzan konpromiso handitan jarri gabe, gorputzen bidez espazio publikoaren erdigunetik beren nagusitasuna irudikatzeko aukera eskaintzen zien ohorezko aurreskuak. Baina ohorezko aurreskua geldoa eta aspergarria gertatzen zen, erakargarritasun guztia galdua zuen Gorosabelek (1899, 437) aitortzen zuenez: "No faltan quienes los califiquen de monótonos, pesados, insulsos y faltos de toda gracia". Esku-dantzaren erreformaren bidez esku-dantzarekin berarekin ia-bukatu zuten. Antzinakoak, bertakoak, zintzoak eta aretoetan dantzatzen ziren modako dantzen aldean, moralki guztiz garbiak izateak hobesten zituen euskal agintarien mesedetan: Es indudablemente que las expresadas danzas, si no son del gusto de la 242
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan beste guztiek eskua elkarri emanik ibili. Aurrendariaren eta azkendariaren lanari buruz, gorputzaren kontrola, mugimenduen neurritasuna eta dotorezia ziren azpimarratzen zitzaizkien ezaugarriak: Bailó el aurresku el señor Aramburu, y bailó muy bien, pausada y señorialmente, sin contorsiones ni piruetas, como corresponde bailar á quien no pretende mostrar dotes gimnásticas y sí rendir culto á nuestro espíritu tradicional. Fué largamente ovacionado en muchas ocasiones. Compartió los aplausos con el señor Aramburu el atzesku señor Elorza, que cumplió dignamente su importante papel. (Mujica 1912, 579) Ilustrazioa 8: Ohorezko aurreskua Zarauzko Euskal Jaietan, 1912ko abuztuaren 15ean. Atzean, zuriz jantzita, ezpata-dantzarietako batzuk ikusi daitezke, mikelete artean, ondoren egin zuten aurreskurako zain. Argazkia: Euskalerriaren Alde Festetan beste zenbait aurresku izaten ziren, dantzaren ikuspuntutik ikusgarriagoak eta koreografikoki aberatsagoak izango ziren ziur aski, baina Gregorio Mujica antolatzaile eta kronikariarentzat lerro bakarrean ebazteko baino gehiagorako ematen ez zutenak: "Terminado el aurresku de honor, los jóvenes ezpatadantzaris bailaron otro que gustó mucho" (Mujica 1912, 581). Eta aldez aurretik antolatutako aurreskuez gain, herritar arruntek, erromerietan dantzatzen zituzten aurreskuak izaten ziren. Meza nagusiaren ondotik egin ohi zen aurreskua, ohorezkoa izaten zen. Agintarien parte hartzearekin edo gabe 245
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan nos trajo para aurresku y achesku, divirtiéndonos de lo lindo85. Gizonek, aurreskuan erakusten zuten nortasun, indar, trebetasun eta arintasunaren arabera, beren irudi propioa, eta bereziki, ordezkatzen zuten gizarte-segmentua, proiektatzen zuten. Aurreskuak eta atzeskuak aurrez aurrez dantzatzen zuten desafioa edo oilar-jokoa zen erakustaldi horren une gorenetako bat, eta hautatutako emakumea plazaratu eta bere aurrean dantzatzen zen unearekin batera. Lehia horretan parte hartzen ez zuten gizonezkoak gutxiagotzat jotzen zituzten. Emakumeak publikoan ziren, gizonek jokatzen zuten rol maskulinoa aktiboa osoa izan zedin rol femenino pasibo begiralea betez, eta sokara gonbidatua izan eta gizonen dantzaren jasotzaile ohoragarri izatea desiratuz. Behin dantza bukatuta, dantzaren ekimena bere gain hartu zuten gizonek edatera gonbidatzen zituzten emakumeak eta dantzan parte hartu zutenak, maskulinitatea erritualari zegozkion betebeharrekin konplituz. Desafioa zen maskulinitate erritualaren une gorena. Dantza plazaratu zuten bi gizonak, bi oilarrak, plazaren erdian aurrez aurrez, nor baino nor, dantzaren bidez lehiatzen, nagusitasuna aldarrikatzen. Aurrendaria eta azkendaria, plazaren erdian, "biac aurquez aurque dantzaturic daquitzaten mudanzaric ederrenac" (Iztueta 1824, 74) egiten zen desafioa. Gizon-dantzan soilik aipatu zuen desafioa Iztuetak, 'Aurkez aurke' izenarekin, baina beste esku-dantzak galaiena, gazteena, neskatxena eta etxekoandreena ez zituen gizon-dantza ― ― adina xehetasun koreografikoz deskribatu, eta ez dago jakiterik horietan desafiorik egiten ote zen. Dantza eskoletan, desafioan dantzatzea ikaskuntza prozesuan jorratzen zen alorretako bat zela dio Juan Antonio Urbeltzek. Los Retos o desafíos sobre quién valía más en la danza eran muy importantes en la vida de las escuelas, y se estructuraban de acuerdo con un protocolo especial. La razón de este "bailar al desafio", que tantos disgustos debió de traer, lo entendemos como un alarde de fuerza, habilidad y destreza que trasciende la esgrima, ya que lógicamente se hace sin armas; pero que no está fuera del valor y habilidad que aquel juego militar pone en práctica, es su complemento. (Urbeltz 1994, 89) Irudikatu daitekeenaren kontrara, XIX. mende bukaeran eta XX. mendearen hasieran aurreskuaren bidez jokatutako hainbat desafiotan ez ziren gazteak bakarrik nabarmendu. Ohikoak ziren adineko herritarrak plazaratu eta desafiora 85 La Voz de Guipúzcoa, 1907-09-09. 247
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan Ilustrazioa 11: Hiru dantzariren erakustaldia esku-dantzaren aurrean 1923ko Debako festetan dantzatutako aurreskuan. Argazkia: Egun zaharretako Deba. Debako Udala, 1977. Adineko zenbait dantzari desafiora egoskortu izanak narratiba epikoak utzi zituen. 1882ko uztailaren 2an, Santa Isabel egunez, Jose Antonio Olano, dantzamaisu lanetan Iztuetaren oinordeko zenak bere bizitzako azken aurreskua dantzatu zuen Zumarragan (Prada 1993, 65). Antioko Amaren baselizan eta horren inguruan ospatzen zen erromerian ezpata-dantza eskaintzera eraman zuen berak zuzentzen zuen dantzari taldea. Hirurogeita bat urteko gizon heldua zen Olano. Dantzarien prestatzaile eta taldeko buru, gazteekin ezpata-dantza dantzatu ondoren aurreskuarekin hasi zen. Bera aurrendari zela, bere ikasle trebeenetakoa, Francisco Olaran gaztea ari zen atzesku. Desafioan, heldua eta gaztea, nor baino nor ari zirela, ondoeza sentitu zuen Olanok: "esfortzuak lehertu egin zuen" Jose Garmendi Arruebarrenaren (1995, 101) ustez. Olanoren ikasle, eta ondoko belaunaldiaren dantza-maisu izan zen Jose Lorenzo Pujanak honela kontatu zuen bere maisuaren bukaera tragikoa: Al terminar se sintió algo indispuesto y se bajó de la ermita a pie a Zumarraga y se retiró a la cama. Al día siguiente, marchó a Bilbao en el tren para terminar o firmar el compromiso de actuación de su cuadro, pero en la estación de Achuri se sintió mal y tuvo que volver a casa en el primer tren, y una vez en Villafranca fue asistido por el médico de Marcelino Aguirrezabala; le reconoció detenidamente y le dijo que se le 249
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan habían reventado los intestinos y que podía hacer el testamento. Entonces llamó a uno de sus discípulos, que se llamaba Gregorio Armendariz (de oficio herrero) y le dijo: me muero y por Dios te suplico que continúes con los bailes para que no se pierdan nuestras buenas costumbres, y en el camarote tienes dos cajas, una con las herramientas del baile y otra con las ropas y albarcas del juego de la pelota y todas para ti. (Garmendia 1995, 101) Iztuetaren eta bere ondorengoen dantza-sistema, taula gimnastiko koreografikoa barne duena, fisikoki eta teknikoki dantzakera zorrotz eta estua zen, prestakuntza eta ahalegin handia eskatzen zuena. Gipuzkoan tradizioz transmititu diren aurreskuetan, dantzatzen diren zatien artean desafioa da dantzarien ahalegin handiena eskatzen duena. Hala ere, hortik dantzaren bidez barruak etetera badago alde bat. Azken batean, gizonen arteko norgehiagoka publikoan, forma egituratu eta ordenatuan lehiatu ondoren, maskulinitate errituala borobiltzen du tragedia eta epika barne dituen narrazioak. Soka-dantzetan bezala, Euskal Jaietan antolatzen hasi ziren aurreskulari txapelketetan ere ohikoa zen adineko dantzarien parte hartzea, eta agureen txapelketak ere antolatzen ziren. Durangon 1886ean jokatutako txapelketan lau agurek partehartu zuten; 1888an Gernikan 'aurreskulari zaharren' txapelketa antolatu zen (Larramendi 1988, 2); 1891an, Iurretako Euskal Jaietan, hirurogei urtetik gorako agureen aurresku txapelketa jokatu zen (Irazabal 1991, 24). Adineko aurreskularien artean sona izan zuenetako bat Manuel Txapartegi zarauztarra izan zen, Amuña87 gaitzizenez ezagutzen zena. 1843an jaiotako gizon honek hainbat aurresku txapelketatan parte hartu zuen XX. mende hasieran eta dantzan jarraitu zuen laurogei urte beteta ere. Aguretuta ere, gazteagoekin lehiatzen zen eta bere garaiko dantzari onenei ere gailendu izan zitzaien, Tolosako 1913eko Euskal Jaietan kasu (Alberdi & Etxabe 2009, 318), non besteak beste Zumeta arina eta Candido Pujana, ondoko urteetan dantzari bertutetsu eta dantza-maisu garrantzitsu izango zena gainditu zituen. 87 Amuña ezizenak ez zion bere adinari erreferentziarik egiten, ogibideari baizik, arrantzarako amu egilea baitzen, eta 'amu-egiña' hortik baitzetorkion. (Alberdi & Etxabe 2009, 316) 250
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan Ilustrazioa 12: Manuel Txapartegi "Amuña" aurreskua dantzatzen Eibarren 1922an jokatutako txapelketan. Argazkia: Indalezio Ojanguren Bizimodu, pentsamendu eta aisialdi ohituretan aldaketa handiak geratzen ari ziren garaian, euskal identitateari lotutako zenbait tradiziori eutsi nahiak, ohitura horiek folklorizatuta (Martí i Perez 1996), tradizioaren izenean berrituta, eta klase eta genero kategorien esanahi berriekin tentsioan erreproduzitu ziren XIXXX. mende aldaketan. Ohorezko aurreskuen botere erakustaldietan, neskekin harremanetan jartzeko ahaleginetan ziharduten gazteen esku-dantzetan, beren buruak desagertzear sumatzen zuten mundu baten azken gorputz-dantzaritzat hautematen zuten agure dantzarien saioetan, maskulinitate forma berria emakumearekiko oposizio sakonenean eraikitzeko prozesua antzematen da. Handiki, gazte, zein agure, gizonezkoak ari ziren dantzan, eta bereziki aurreskuak eskaintzen zien maskulinitate erritualaren bidez, beren genero kategoriaren hegemonia publikoan gorputz-irudi indartsuen bidez eszenaratzen. 251
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan gidaritza bere gain hartuz agertzea. Euskal emakumeen ezaugarri maskulino horien artean aurreskua moduko plazaratze sinbolikoetan aitzindaritza bere gain hartzeak emakume horien bertuteak berresten zituen. XIX. mendearen lehen bi herenetan emakumeek dantzatutako aurreskuen testigantzak eskaini ditut aurretik eta hortik aurrerakoak jasoko ditut ondoko orrialdeetan. Ongietorri, harrera edo omenaldi moduan antolatutako dantza-saioak dira aurresku horietako batzuk. Ekitaldi informalak, emakume talde batek ongi pasatzeko, dantzan eginez atsegin hartzeko egindako aurreskuak dira beste batzuk. Lehenengoen testigantzak izatea errazagoa izaten da, horrelako ekitaldiak kronika eta kazeten bidez jasotzen baitziren XIX. mende bukaeran. Aurresku informalei dagokienez, zailagoa da horien berri izatea, horien berri ematen zuten kronikak urriago baitziren, baina aldi berean balio handiago hartzen dute. Bigarrenetakoa da 1872ko testigantza bat, Areatzan emakume talde bat aurreskua dantzatzen ari zela dioena, Baldomero de Goyoagak jaso (2002, 189) eta Iñaki Irigoienek aipatu (2010c) duena. Bilbotar talde bat txangoan joana zen Arratiara, eta Areatzako plazara hurbildu ziren aurreskua dantzatzeko asmoz. Plazara iritsitakoan ordea, dagoeneko aurresku bat dantzatzen ari zela ikusi zuten, emakume talde bat ari zen, hain zuzen ere. Ohikoagoak dira helburu batekin ala beste batekin antolatutako festa eta ospakizunekin lotutakoak. Adibidez, 1874an, Karlistada guda betean, errege izan nahi zuen Karlos VII.a, emazte Margaritarekin Bizkaiko zenbait herri bisitatzen izan zen, eta ekainaren 21ean, Elorrion ongietorri eta bisita 'erreala' herrian zutela ospatzeko egin zituzten festetan, emakume baserritarrek, mutil gazteek eta emakume ezkonduek aurreskuak dantzatu omen zituzten. Honela dio Aristides Artiñanok bidaiaz egindako kronikan: En la plaza las comparsas de aldeanas, de muchachos y la de mujeres casadas bailaron sucesivamente el aurrescu y otros bailes del pais con notable destreza y rara habilidad, provocando nutridos aplausos de los numerosos espectadores, tan aficionados á estos espectáculos, viva representación del carácter y costumbres de los habitantes de este solar. (Artiñano 1874, 11) Karlistadetako beste bandoaren garaipen ospakizunekin lotutakoa da ondoko erreferentzia. 1875. urtean, liberalek Katalunian gotorturik zeuden gudaroste karlistak menderatu ondoren, garaipena ospatu zen liberalen esku ziren hainbat herritan, horien artean Portugaleten. Ospakizunen artean emakume talde batek 254
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan izaten zirela, eta dantzariak, elkarri eskua emanda, alkatearen aurrera joan, eta aurreskua, sokatik atera, txapela lurrera bota eta zenbait kabriola dantzatuz agintariak agurtzen zituela. Alkateak agurra itzuli, eta dantzariak sokaren burua hartzen zuela, plazan jira-biran hasiz, eta tarteka aurreskuak dantzatuz (Lande 1878, 236). Dantzariak inguratuz herritarrek osatzen zuten borobilean, omendu nahi zuen norbait ikusiz gero, geratu eta urratsen bat haren ohorez dantzatzen zuen aurreskuak, plazaren beste hegaletik jotzen zuen danbolinteroaren doinuaren laguntzarekin. Atabalaren tarrapatarekin, sokako bigarrena eta azken aurrekoak lerrotik irten eta buruak agindutako emakumearengan jotze zuten. Plazan ziren emakumeek ezin omen zioten gonbidapenari uko egin. Zerbitzariek, txapela eskuak plazari bi itzuli egiten zizkioten gonbidatuarekin, ikusleen aurrean erakutsiz bezala, aurrendariak bere dantzekin jarraitzen zuen bitartean. Behin gonbidatua lehen dantzariaren aurrera iritsita, sokatik askatu, txapela emakumearen oinetara bota, eta bere aurrean dantzatzen zuen (Lande 1878, 237). Emakumea serio ageri zen eta gizon dantzariak ere oinak soilik dantzatzen zituen, gorputz-enborra tente zuen bitartean. Oinekin mugimenduak, jauziak eta gurutzaketa azkarrak egiten zituen. Aurreskuak emakume gonbidatuari dantza eginda, sokaren burura itzultzen zen, emakumea berarekin batera, bere ezkerrean sartuz katean. Soka osoak jira erdi egin eta atzeskuak hartzen zuen burua, beste emakume bat gonbidatu eta bere ondoan sartuz. Beraz, bai aurreskuak eta bai atzeskuak gidatzen zuten dantza, txandaka, eta bere ondoan hartzen zituzten gonbidatutako emakumeak eta ondoren gainontzeko dantzarientzako bikoteak. Behin bikote guztiak osatuta, aurreskuak eta atzeskuak nork bere gonbidatuak agurtu, eta danbolinteroak doinu biziago bat jo orduko esku-dantzako kide guztiek plazaren erdia hartzen zuten (Lande 1878, 238). Jota dantzatzeko, dantzariak bikoteka, aurrez aurre jartzen ziren, besoak luzatuta, hatzak klaskatuz kaskainetak balira bezala, kulunka erritmikoan dantzatuz. Musika biziagotu eta mugimenduak azkartzen ziren, dantzariak, gero eta sutsuago, bikotera hurbiltzen ziren bultzada kartsuan, gorputzak elkarri gerturatzen ziren, ezpainak ere ia ukitzeraino, baina emakumeak jira-bira trebe batekin ihes egin eta jazarpena berriz hasten zen. Arin-arina zen azken figura hori, konpas bizian dantzari guztiak 'galop' handian nahasian eramanez. Landen esanetan zortzikoak hogei minutu inguru iraun zitzakeen eta erromeria batean hamalau-hamabost aldiz dantzatu zitekeen. Festara joanda herri bakoitzeko gazteek, nork bere aurreskua ateratzeko eskubidea zuten eta alkateak zeraman zerrendan ematen zuten izena txanda gordetzeko (Lande 257
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan dira filmazioan. "El Aurresku" izenburupean 2'26"an hasten den zatian, danbolinteroen atzetik plazara iristen ageri dira herritarrak, eta ondoren, zortzi emakume eta hiru gizon, denak aguretutakoak, sokan dantzatzen ageri dira, aurresku eta atzesku posizioetan gizonezkoak izanik, eta aurrendari ari den gizonak lehenengo sokan bertan dantzatuz eta ondoren emakume baten aurrean dantzatuz ageri dela. Nahiz eta aurreskua bikotetan dantzatzeak zer esan nahi ote zuen argitzerik ez duen posible egiten, soka mistoekin dantzan ageri dira hasieratik eta adineko dantzariak erakusten ditu. Ilustrazioa 13: dineko gizon eta emakumeen aurreskua, Areatzan, 1925. urtean. Fotograma (Areatza, 1925). Euskal Jaietan gizonezkoen aurreskuak izaten ziren nagusi, baina tarteka emakumeek ere dantzatuta zuten aurreskuren bat edo beste. Halaxe gertatu zen 1909an Hernanin ospatu ziren Euskal Jaietan120. Herriko emakume talde batek atera zuen ohorezko aurreskuak, eta agurra jasotzera plazaratu zituzten herriko agintariak eta zenbait diputatu. Se conserva gratísimo recuerdo del aurresku de honor bailado por las señoritas Petra Soroa, Juliana Arbelaiz, María Gaiztarro, Clotilde Gastaminza, Soledad Sesé, Sofía Jauregui, Trinidad Goicoechea, que figuran en nuestro fotograbado de izquierda á derecha. Les hicieron pareja, prestigiosas personalidades, entre ellas varios diputados 120 Ane Albisuk jakitera emana. 271
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan todo garbo y salero, que aun no cumpliera dieciseis primaveras, entusiasma a los espectadores bailando el «Aurresku»" (Acuña 1916, 6). Aurreskua, euskal dantza etniko moduan, kontsumorako produktu exotiko bihurtuta zegoen estatuko hiriburuan, eta justu, Euskal Herrian, sexualitateaz guztiz erauzitako dantza ohoragarritzat aurkezten zen bitartean, Madrileko aretoetan, emakumeen gorputzak sexualki erakargarri aurkezteko soineko exotikoa eskaintzen zuen aurreskuak. 276
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan 3.4 Lehen abertzaletasunaren gizon-dantza (18941920) Baile gimnástico y rudo que congestiona los semblantes sudorosos con el cansancio del esfuerzo; no con el deseo sensual. (Arzadun 1901, 62) Erromantikoak eta nazionalistak bat etorri ziren protokolo eta festarako euskal dantza nagusitzat aurreskua izendatzerakoan. Agintarien aurreskua Euskal Jaien ezinbesteko ekitaldia zen XX. mende hasieran. Antolatzaileak, agintariak eta babesleak elkar-hartzen zuten herritar xeheen aurrean beren burua euskal tradizioen babesle moduan nabarmentzeko eta goraipatzeko aukera eskaintzen zien dantzan parte hartzeko. Gainera, dantza, musika eta antzerkiarekin batera, sentimendu abertzaleari lotzen zitzaizkion emozioak (Díaz 2001, 79–80) aktibatzeko tresna eraginkor moduan ageri ziren. Sabino Aranaren pentsamendu abertzalearen eraikuntzan (Arana 1897; 1980a; Guezala) funtsezko tresna gertatu zen dantza-soltea, aurreskua eta ezpata-dantza euskal dantza zintzo eta onbidezkotzat jotzea, espainiartzat identifikatzen zen dantza-lotu immoral eta lizunarekin oposizioan. Guzti hori gorputzaren bidez, zentzu biologikoan baino kulturalean (Aresti 2016, 121) definitzen den eta nazionalismoaren bereizgarri diren emozioen sortzaile eta hartzaile (Díaz 2001, 81) den 'euskal gorputz nazionalaren' bidez barneratu eta kanporatu zen. XIX. mendearen azken hamarkadetan mugimendu nazionalisten sorrera eta hedapenarekin batera, maskulinitate idealen eraikuntza prozesuak gertatu ziren, eta eredu desberdin arteko tentsioak eta gatazkak ere azaleratu ziren (Aresti & Martykánová 2017, 17). Euskal abertzaletasunak Ingalaterrako gentlemana eta horri lotutako adeitasun irudi aurrerakoia hautatu zuen erreferentetzat, eta ostera, espainiar gizonaren irudi estereotipatua gaitzestu zuen atzerakoitzat joz (Aresti 2017). Euskal abertzaletasunaren lehen olatu honek, dotrina kristauaren inguruan artikulatu zenak, aurreskua euskal dantza autentiko moduan identifikatzen lagundu zuen, hori bai, bere aldaera 'garbi' eta 'zintzoenean', maskulinoan. Ez baitzen alperrik erreformatu soka-dantza edo aurreskua. Festetan eta dantzan beren buruak moralaren zaindari izendatu zuten elizgizonek misioen, sermoien eta debekuen bidez luzaz jardun baitzuten, 277
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan bereziki XVII. eta XIX. mendeetan, dantzaren zenbait unetan gertatzen ziren emakumeen eta gizonen arteko gorputz ukipenak eragozteko ahaleginean (Bidador 2005). Dantzaren pasarterik eztabaidatuenak, ipurdikoen tartea bereziki, dantzatik ezabatuta, eta sexu desberdineko kideen arteko kontaktua saihesteko zapiaren erabilera ezarri, aurreskua XX. mendera erabat erreformatuta iritsi zen, gorputzen arteko ukitzerako aukerarik gabe eta moral kristau zorrotzenarekin ere kontsumitzeko moduan (Sánchez 2005). Arriskua berria dantza-lotuan egiteko ohitura espainola bihurtu zen. Dantza kanpotar immoralak eragoztea lehentasunezkoa zen, dantza-lotuak galbidean jartzen baituen euskal arraza garbia. Sabino eta Luis Arana anaien ekimenez, 1894ko uztailaren 14an Euzkaldun Batzokije sortu zen egunean, balkoian ikurrina lehen aldiz izeki eta festa handia ospatu zuten: albokariek eta txistulariek beraien tresnekin, eta pianora esertzen zirenek eskainitako doinuekin, musika eginez, kantu eta dantzan aritu ziren, baita aurreskua dantzatu ere (Arana 1980b, 1:322). Guztiak gizonezkoak ziren, eta ez zen izan emakumerik ez festa, ez aurresku hartan, ez Euzko Alderdi Jeltzalea sortu eta haren lehen urteetako ospakizunetan ere. Euskal abertzaletasunaren lehen aroan, aurreskua ohiko dantza zen hainbat testuingurutan, baita nazionalisten ospakizunetan ere, baina hauetan, ia-beti gizonezkoen aurreskuak ziren, besteak beste, Sabino Aranaren alderdiaren lehen aroan sortzailearen joera misoginoari jarraituz gizonek soilik gorpuzten baitzuten mugimendu politikoa. Euskal dantzak jatorriz eta berez guztiz garbiak eta moralak ziren Aranan (1980a, 2:1337) ustez: "danzas nacionales son honestas y decorosas hasta la perfección". Bikotetan, lotuan egiten ziren dantzak berriz, haragikeri gaitzesgarriak, kanpotik, Espainiatik sartutako ohitura lizunak, dantza-lotua "bailar al uso maketo, como es el hacerlo abrazado asquerosmanete a la pareja" baitzen Aranantzat. Hain zuzen, moral katoliko zintzoa zen euskaldunak espainiarrengandik bereizten zituena, eta bertakoen jokabide garbia etorkinen bekaturako ohituretatik babestea zen proiektu abertzalea eta independentziaren argudiaketa sostengatzen zuen zutabe nagusia. Garai berean, Irlandan, baltsa zen moralaren zaindari lanetan ziharduen eliza katolikoaren gaitzespenen jomuga, emakumeak ezinbestekoak zituen kastitate eta xumetasuna moduko bertuteak usteltzen baitzituen (O'Connor 2013, 44). Bergaran, 1897ko San Pedro jaietan gertatu zen istilu batek asaldatuta idatzi 278
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan zuen euskal dantzak jatortzat eta espainolak guztiz lotsagabeak jotzen zituen "Los efectos de la invasión" artikulua Sabino Aranak (1980a, 2:1326–1327). Udalak plazan dantzak debekatuta bazituen ere, festetan gau batean talde bat plazan dantzan hasi eta zalaparta sortu zen. Ibarguren jesulaguna, dantza bekatari haiekin Jainkoari irain egiten ari zitzaiola sinistuta, plazaren erdian jarri, eta bere bizkar biluzia kolpatzen eta zigortzen hasi zen, odoletan hasi zen arte. Zenbait herritarrek babestu zuten apaiza eta beste batzuk ostera trufa egin zioten. Gertaera horiek eragiten zioten lotsa eta saminaren aurrean idatzi zuen Sabino Aranak, euskal abertzaletasuna praktika katolikoaren aldeko ekinbidetzat defendatuz. Horren arabera, euskal aberriaren aurkako arrisku handiena espainiarrekiko harremanak ziren. Hizkuntza, historia eta instituzioen galera, eta menpekotasun politikoa baino larriagoa iruditzen zitzaion espainiar inmoralitatearekin kutsatzea. Sabino Aranaren ustez (1980a, 2:1326), aberrian norabide horretatik jarraituz gero, kristauak katakonba berrietan gorde beharko ziren. Euskaldunen jatorrizko nortasun eta ohituren garbitasuna, "la prístina pureza en su carácter y sus costumbres", zen Aranaren kezka nagusia (1980a, 2:1326). Euskaldunen berezko izaera erlijiotsu eta morala hautsita, gainontzekoak garrantzia galtzen zuen. Alperrik zen hizkuntza, historia, erakunde eta askatasun politikoak mantentzea, bitartean euskaldunak moralki usteltzen baziren. Bere fede katolikotik, gizakiarentzat arimaren salbamendua zen garrantzitsuena, eta bidea galduta zuen espainiar herriaren eskutik bekatuen hondamendira zihoan euskalduna. Haren ustez, Espainian luzaroan ziren erlijiotik urrun eta immoralitatean erorita, eta beraz, ezin zitekeen azken garaietako liberalismoari leporatu aurretik zetorren galbidea. Espainian agintariengan zetzan bertutea herritarrengan zabaltzeko ardurak, eta ostera, Euskerian, herritarren ohituretatik eratorriak ziren arauak. Euskal zintzotasun garbiena mendietan, aparteko baserrietan, eta bideetatik baztertutako herrietan aurki zitekeen Aranaren esanetan (1980a, 2:1327). Espainiarrekin kontaktuan izatean euskal nortasuna ahultzeko arriskua zegoen Aranan ustez, espainiarren eta euskaldunen arteko elkarbizitzan, espainiarrengan nagusituta zeuden praktika immoralak euskaldunei transmititzen baitzitzaizkien, euskaldun garbiak kutsatuz. Horixe zen Aranaren ustez etorkinen inbasioaren kalterik larriena. Euskal gizarteak ezingo zuen bere arraza salbatu Espainiaren menpe zegoen bitartean, ezinezkoa baitzen okertutako herri baten menpe egonik katoliko zintzo izatea. Beraz, euskaldunen arima salbatzeko, ezinbestekoa zen 279
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan 3.5 Emakumeen aurreskuak euskal kulturaren pizkundean (1920-1936) Lehen mundu gerraren ondoren, XX. mendeko 20ko eta 30eko hamarkadak ezegonkortasun handiko garaia izan zen genero harremanei dagokienez eta horiek erregulatzen zituzten eskubide eta betebeharren sisteman aldaketa garrantzitsuak gertatu ziren (Aresti 2016, 126). Euskal nazionalismoan ere, gizontasunaz zeuden ikuspegietan eraldaketak gertatu ziren. Gurasokeria eliztarretik apur bat aldenduta burges klase ertaineko euskal maskulinitate eredua zerabilen (Aresti 2016, 127) eragin anglosaxoia zeukan joera batek, adibidez. Lehen Mundu Gerraren testuinguruan gertatu ziren aldaketek eragina izan zuten euskal abertzaletasunean eta sexu diferentziaz zegoen ikuspegian. Genero hierarkiaren ideiarekin batera, osagarritasunaren kontzeptuan oinarritzen zen ikuspegi esentzializatuago bat adierazten hasi zen (Aresti 2014). Birsortua zen euskal dantzen 'tradizioan', emakumeen toki berria berrasmatzen joan zen, zer eta nola dantzatu behar zuten mugatuz. Aldi berean, mugimendu abertzalearen lerro nagusian, Sabino Aranaren beraren genero ikusmolde katolikoari jarraitzen zitzaion. Sabino Aranak lehen euskal abertzaletasunari eragin zion genero ikuspegiak, genero diferentzia sexuen arteko hierarkia zentzuan ulertzen zuen misoginia prerromantikoan (Aresti, 2014: 284) zuen jatorria. Euskal abertzaletasunaren lehen etapan proiektu politikotik baztertu ziren emakumeak, eta gainera, propagandarako baliatu ziren tresna nagusietan, dantzan eta antzerkian, parte hartzea eragotzi zitzaien. Policarpo Larrañagak dantza eta moralaren inguruan egindako lana aztertu zuen Sabino Aranaren jarraitzaile Engracio Arantzadi Kizkitzak (1930). Arriskua, 'ohi bezala', bikoitza zen Kizkitzan begietan, fedea eta arraza hondatzea: "proposito de corregir la presente desviación, doble, como siempre, del llamamiento de fe y del llamamiento de la raza" (Aranzadi 1930, 1). Garai batean, ohituren hondatzea euskal lurretan auzokoetan bezala gertatu zela zioen Kizkitzak (1930, 1), "se debe reconocer, en justicia, que en tierra vasca reinó, como en otras partes, más que en los pueblos vecinos, el desenfreno de costumbres", eta beraz, ez zegoela euskal arraza arrisku horretatik libre. Berriz ere dantzaren bidez galbidean ez erortzeko neurriak hartu beharra aldarrikatzen zuen Engracio Arantzadik: musikariek ez zezatela jo soka-dantzen bukaerako jiga ero eta arriskutsua, danbolinteroek har zezatela bere gain dantzaldian zintzotasunaren ardura, eta garrantzitsuena, kontaktu fisikoa eragozten zuen 287
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan Ilustrazioa 17: Aurreskua lehen Aberri egunean.Begoña, 1932-03-27. Argazkia: Aranzadi familiaren artxiboa. Gizonezkoen aurreskuak festetako une gorenetan eta bestelako ekitaldien protokoloetan dantzatzen ziren bitartean, herritar arrunten aurreskuak urritzen ari ziren, eta emakumeen aurreskuak ia desagertu ziren. Ondorioz, aurreskuaren izaera ustez maskulinoa berretsi egiten zen gizonek dantzatzen zuten bakoitzean eta emakumeek aurreskurik dantzatzen ez zuten bakoitzean. Garai horretakoak dira emakumeen aurreskuen ukazioak; Francisco Gascuek 1912an eta Aita Donostiak 1923an ukatu zuten lehen aldiz. Primo de Riveran diktadurapean, 1923 eta 1931 bitartean ez dut emakumeek dantzatutako aurreskuen berririk aurkitu. 20ko eta 30eko hamarkadetako emakumeen 290
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan aurreskuen testigantza apurrak diktaduraren aurrekoak edo ondokoak dira. Emakumeen aurreskuak ukatuta eta desagertzen ari ziren unekoa da, beraz, Santurtziko emakumeen aurreskua. Ukazioaren okerra, emakumeek aurreskua dantzatzen zutela, agerian jartzen lagundu duen ikusizko testigantza. 3.5.1 Santurtzi, 1921: filmatutako lehen aurreskua, emakumeen azkenetakoa Emakume talde bat aurreskua dantzatzen ageri da 1921eko irailean Santurtzin grabatutako filma batean156. Herriko arraunlariek lortutako garaipena ospatzeko antolatutako festan hogeita bost neskek kirolarien omenez dantzatutako aurreskua da irudietan (Arrola 1921b) ageri dena. Emakumeek aurreskua dantzatzen zutenik ukatzen zen garaikoa da grabaketa, eta dokumentu idatziek eta argazki gutxi batzuk kontrakoa adierazi arren, idatziz argudiatutakoa ikusgarri eginez berretsi du filmak: euskal tradizioan emakumeek aurreskua dantzatzen zutela. Aurresku baten irudiak erakusten dituen lehen filma da Santurtzikoa, eta ezagutzen den aurresku baten filmazio zaharrenean emakumeak izatea dantzari protagonistak ebidentziaren indarrez zartarazten du ukazioaren faltsutasuna. Ikus-entzunezkoek memoria berregiteko duten gaitasuna aipatu du Eneko Lorentek (2015, 37), ikuslearen artxiboa aktibatzeak memoria etengabe idazten eta berridazten den hautaketa, ahanztura eta ukazioen ekonomia hori eguneratzea eta eraldatzea esan nahi baitu. Aldi berean, ironia larria gertatzen da, aurresku baten lehen filmazioa emakumeek gidatutako azken aurreskuetako bat izatea. Santurtziko emakume aurreskulariek lagundu dute frogatzen aurreskuaren maskulinitate esklusiboa eraikuntza kultural baten emaitza dela, tradizio asmakuntza bat (Hobsbawm & Ranger 1983), emakumeek dantza horretan historikoki izandako parte-hartzea ezkutatu zuena. Eraikuntza hori antzinaantzinako tradizio moduan transmititu zen, genero ikuspegi garaikideak dantzan eta dantzaren bidez naturalizatuz. Judith Lynne Hannak (1987, 4) esan bezala, 156 2015eko irailaren 10ean egin zen publiko filma Biarritzen, Santa Eugenia aretoan, Soka erakusketaren baitan. Ondoren, 2016ko otsailaren 23an interneten, dantzan.eus atarian argitaratu zen bi bertsiotan: "Santurtzi 1921 Ohorezko aurreskua emakumeen eskutik" izenburukoan, 2 minutu eta 19 segundoko iraupenarekin aurreskuari zegozkion irudiak ikusi zitezkeen: https://dantzan.eus/bideoak/santurtzi-1921-emakumeen-aurreskua-soka-dantza; "Santurtzi 1921 Estropadetako garaipenaren festa" izenburuarekin zintaren eduki osoa argitaratu zen, 7 minutu eta 24 segundoetan Santurtziko irudi orokorrak, estropada irabazi zuten arraunlarien irudiak eta garaipena antolatzeko ospatu zen festaren irudiak ikusi daitezkeelarik: https://dantzan.eus/kidea/EXD/nesken-aurreskuan-bukatu-zuten-estropadak 291
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan dantzak gizarte antolaketaren patroiak islatzen baititu eta aldi berean horietan eragiten baitu. Eta Silvia Citrok (2012, 13) erantsi duenez, dantza munduan izateko eta aritzeko modu bat da, bizitza sozialean, harreman intersubjektiboetan eta gizarte osoaren esperientzietan ondorio garrantzitsuak dituena. Arraunlarien garaipena ospatzeko Santurtziko emakumeek aurreskua dantzatu baino sei urte lehenago, Francisco Gascue musikologoak, 'ohitura zaharretan oinarrituta' esana zuen emakumeek ez zutela dantzatzen aurreskuan: "Las señoras no bailan. [...] en este baile, los hombres son los únicos que bailan" (Gascue 1915, 2). Eta Santurtziko aurreskuaren ondoko urteetan, Aita Donostiak zenbait hitzalditan berretsi zuen: "La mujer no baila en el verdadero sentido de la palabra. Lo hacen los hombres, más especialmente los jóvenes" (1932, 4). Beraz, aurreskua, euskal sistema koreografikoaren dantza adierazgarrienetakoa, ñabardurarik gabeko dantza maskulinotzat ageri zen. XIX. mendean eta XX. mendearen lehen urteetan arruntak izan ziren emakumeek gidatutako aurreskuak, baina XX. mendearen bigarren hamarkadan diferentziaren ideia sustatzen zuen genero ikuspegia indartu ahala, kultura eta gizartea gizonezkoen eta emakumeen jarduera eta eremu-mugatuetan, gero eta modu zurrunagoan, antolatzen ari zen. Aurreskua gizonezko dantza moduan sailkatuta, ordura arte ohikoa izan zen emakumeen parte-hartzea desagertzen hasi zen. Santurtziko 1921eko aurreskua beraz, emakumeek gidatutako azken aurreskuen sortakoa litzateke. Dantza genero-identitate bakoitzari modu berezian lotuta adierazten, irudikatzen eta ordezkatzen zuten rolen bidez eraikitzen ari zen genero ikuspegi bitarra zalantzan jartzen du Santurtziko emakumeen aurreskuak. Filmazioa izaterakoan, lehen aldiz nola dantzatzen zen ikusteko aukera eskaintzen du zinemak. Hitzen bidezko deskribapenetan ikusi ezin daitekeena erakusten du pelikulak. Horrela, Santurtziko 1921ko aurreskuak generoen araberako dantzakeraz galdetzeko aukera eskaintzen du. Emakumeek eta gizonek desberdin dantzatzen zuten? Bazegoen emakume moduan eta gizon moduan dantzatzeko modu bereizirik? Filme bakar baten segundo gutxi batzuk ez dira galdera horri erantzuteko nahikoa, baina lehen hurbilketa bat egiteko baliagarri izan liteke. Filmaketa ekoiztetxe amerikar batek egin zuen157, baina grabatzeko enkargua 157 Euzkadi egunkarian argitaratu zenaren arabera: "De tan brillante acto se impresionó película 292
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan nork egin zuen ez da argitu oraingoz. Litekeena da jarduneko alkateak, Ildefonso Arrolak egin izana, agertu den kopia bakarra berak izan baitzuen gordeta etxean158. XX. mendearen lehen hamarkadetan, zineak munduaren alderdi bat gorde eta ondoren, zuzeneko behaketa bailitzan, analisi eta interpretazio zientifikoarekin aztertzeko aukera eskaini zezakeelakoan jardun omen zuten aitzindariek (Lorente 2008, 272). Ez dakigu horixe ote zen Arrolaren nahia, baina ia mende bat beranduago filmarekin topo egin dugunean, esku-artean geneukan aztergaiari begira amestu ezin genuen aurkikuntza oparitu zigun159. Irudiekin batera, Emilio Xabier Dueñasek egindako sarrera-azterketa argitaratu zen dantzan.eus-en (Dueñas 2016), besteak beste aurreskuan parte hartu zuten emakumeei buruzko datuak eskainiz eta Santurtziko folkloristak lan hori zabaltzen jarraitu du ondoko urteetan (Dueñas 2017; 2018). Santurtziko emakumeen aurreskua generoa eta nazionalismoaren historian kokatuz idatzi dut nik (Araolaza 2018), gertaera hori, eta XX. mende hasierako genero ikuspegiak eta horietan gertatu ziren aldaketak, dantzan eta dantzaren bidez nola gorpuztu ziren aztertuz. Filmean ikusi daitekeen aurreskua 1921eko irailaren 18n, igandez dantzatu zen, egun batzuk lehenago jokatu ziren estropadetan lortutako garaipena ospatzeko antolatu ziren festen baitan. Bilboko itsasadarrean, Ibaizabal itsasoratzen den Abra golkoan jokatzen ziren estropadak ekitaldi garrantzitsua ziren Santurtziko eta inguruko herrietako udalentzat. Ekitaldia antolatzen laguntzeko ez ezik, Santurtziko traineruak maila gorenean lehiatu eta garaipena eskuratzeko aukerak izan zitzan aurrekontua eta neurriak hartzea aurreikusi zituen Santurtziko Udalak. Batzorde bat sortu zen Santurtziko traineruak ongi prestatua izateko baldintzak eta baliabideak ezarriz (Dueñas 2018, 4). Batzordeko kideetako bat zen Ildefonso Arrola, une horretan jarduneko alkatea por una casa americana: "Santurtze", Euzkadi, 1921-09-20, 3. orr. 158 Lata batean gordetako 35 mm-ko pelikula, Ildefonso Arrolak, 1921ean Santurtzin jarduneko alkate zenak eta berau hil ondoren bere semeak, Ildefonso Arrola Eliasek izan zuten etxean gordeta. Aita-semeek 93 urtez gordeta izan ondoren, 2014. urtean, Arrola Eliasek pelikula Juan Carlos Fernández Caldevillan esku jarri zuen eta honek, 2014ko apirilaren 2an Euskadiko Filmategia-Filmoteca Vascan utzi zuen. 159 Filmea Euskal Filmategira iritsi eta hilabete batzuetara, Jakes Larrek, Euskal Kultur Erakundeko (EKE) langileak bertara jo zuen euskal dantzari buruzko grabaketa historikoen bila. Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketaren koordinatzailea zen Jakes Larre, eta erakusketa horretarako bilatzen zituen dantza irudiak. Filmategiko kontserbazio zuzendari Ion Lopez Barrenak prestatu zuen lehen aurre-hautaketa, Santurtziko 1921eko filmazioa zerrendan sartuz. Erakusketa horretako aholkulari lanetan aritu nintzenez, Euskal Filmotekako dantzairudien aurre-hautaketa helarazi zidan Jakes Larrek 2015eko apirilaren 15ean. Ikusi orduko, filmaren garrantziaz ohartuta, erakusketarako interes goreneko edukitzat baloratzeaz gain, Emilio Xabier Dueñas folklore ikertzaile santurtziarrari jakinarazi nion, eta honek grabaketaren inguruan ikerketa historikoa abian jarri zuen. 293
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan Santurtziko udalean. Batzorde horrek taldean aldaketak egin zituen, arraunlari gazteak sartu eta Daniel Obregon izendatu zuen patroi. Ekainean eskola publikoetan egokitu zuten taldea, lo ere bertan eginez, goiz eta arratsaldez entrenamendu gogorrak eginarazi zizkieten. Ildefonso Arrola, arraun-taldea bultzatu eta garaipenaren festa antolatzearen arduradunetako bat izateaz gainera, litekeena da aurreskuaren ideiaren atzean izatea. Izan ere, urte batzuk lehenago, diputatu zelarik, Arrolak berak dantzatu baitzituen aurreskuak. 1896an Leioan, Ondiz auzoan, Antonio de Basagoitin ohorez ospatu zen festan, "el veterano diputado señor Arrola hizo un aurresku que fue muy aplaudido" eta 1899an, Getxon, diputatu izendapena jaso izana ospatzeko aurreskulari jardun zuen Arrolak, atzeskua Jose Maria Iturria dantzatuz (Irigoien 2019, 15–16). Herritar asko hurbildu zen estropadak ikustera Abraren golkora, Ibaizabalen itsasoratzera. Estropadak irailaren 4an, 5ean, 10ean eta 11n jokatu ziren (Auñamendi 2018) eta bere bereziki bigarren asteburuan bildu zen jendetza ibaiaren ertzetan. Santurtziko trainerua lehen postuan iritsi zen azken saiora; segundo gutxira, bigarren postuan, garai hartako talde ospetsuena, Orio sailkatu zen. Hain zuzen ere oriotarrek irabazi zuten azken txanda, baina santurtziarrak oso gertu izan ziren, bi segundora, eta beraz, zeukaten aldeari eutsi zioten eta bost segundoko aldearekin estropaden garaipena Santurtzirentzat izan zen160. Saria jaso eta ospakizunak berehala hasi ziren, musika-banda aurretik zutela iritsi ziren arraunlariak Santurtziko udaletxera eta festak gauera arte iraun zuen. Egunean bertan, bat-batean egindako ospakizunaz gain, estropadetako garaipena ospatzeko festak antolatu zituen udalak hurrengo astebururako, irailaren 16tik 18rako (Dueñas 2017, 123). Igandean, 18an, arrantzaleen kofradiako zuzendaritzako kideek, apaizek, arraunlariek, Portugaleteko musikabandak eta Santurtziko udal-batzak osatutako kalejira egin zen. Abesbatzak kantatu zuen parkean, aire zabalean ospatu zen mezan eta ondoren emakume talde batek aurreskua dantzatu zuen arraunlariak eta udaleko ordezkariak omenduz. Ondoko egunetan prentsan, festaren kroniketan honela aipatu zen emakumeen aurreskua: "Después de la Misa bailaron un aurresku distinguidas señoritas, formando en el mismo los remeros y señores concejales"161 egunkari batean eta "Después se bailó un aurresku, tomando parte en él distinguidas señoritas, algunos remeros y concejales"162 beste batean. Aurreskuaren ondoren, 140 gonbidaturekin oturuntza izan zen udaletxean eta arratsaldean erromeria 160"Las famosas traineras", El Imparcial, 1921-09-12, 8. orr. 161 "Santurce", El Nervión, 1921-09-19, 4. orr. 162 "Santurtze", Euzkadi, 1921-09-20, 3. orr. 294
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan ospatu zen. Hogeita bost emakumek parte hartu zuten aurreskuan. Emakume gazteak ziren gehienak, hemezortzi eta hogeitaka urte gutxitakoak. Eta 'etxe oneko alabak', alegia, ekonomikoki eta politikoki, diruz eta boterez Santurtziko goi mailako familietan jaiotakoak. Azken batean, udalean agintean zirenen eta Estropaden Batzordea zuzentzen zutenean inguruko alabak ziren. Filmak berak, idazkunen bidez, horietako batzuen izenak eman zituen: "Srtas. Juana Aguirre (aurresku) y María Fernández (auchesku), Elena Goyarzu, María Luisa Pagazaurtundua, María Ibarra y Srtas. de Torrontegui, Monasterio, Garcia Hormaeche, que tomaron parte en el baile en unión de otras muchas beldades que sentimos no recordar" (Arrola 1921b, n. 4:34-5:04). Juana Agirre aritu zen aurresku lanetan; pelikulan txaketa eta gona argiz jantzitako dantzaria izan daiteke Agirre. Atzeskua berriz, txaketa eta gona ilunez jantzita ageri dena, Maria Fernandez litzateke. Emilio Xabier Dueñasen (2017, 125) iritziz, fimaren idatzietan "Srtas. de Torrontegui, Monasterio, Garcia Hormaeche" agertzean, "Srtas. de" horrek adierazi lezake horietako abizen bakoitzeko gutxienez bi neska, bi ahizpa aritu zirela. Hori horrela, aurreskuan parte hartutako hogeita bost emakumetatik hamaikaren abizenak identifikatuta leudeke. Aurreskulari aritutako emakumea, dantzaren unean 20 urte inguru izan zitzakeen Juana Agirre Doradell litzateke Emilio Xabier Dueñasen (2017, 125) ustez. Santurtziko Murrieta etorbidean zuen bizitokia eta "sus labores" bizijarduera. Santurtziko Agirre Doradell familia abertzalea zen. Juanaren ahizpa gaztea, Haydee Agirre EAJko eta Emakume Abertzale Batzako hizlari ezaguna izan zen, mitinetan esandakoen ondorioz birritan kartzelatu zutena 1930eko hamarkadan (Llona 2000, 471). Haydee Agirrek (1985, 174) berak esana da, familia nazionalista izan zuela eta aita marinela izanik itsasotik itzultzen zen bakoitzean Sabino Aranaren doktrina irakasten ziela seme-alabei. Atzeskulari aritu zen Maria Fernandez, 1898an Santurtzin jaio eta Juana Agirre aurreskularia bizi zen auzo eta kale berean, Murrieta etorbidean bizi zen (Dueñas 2017, 125). Estropaden antolaketa batzordeko kide zen eta aurreskuan parte hartu zuen Celso Fernandezen alaba izan daiteke Maria, Dueñasen (2017, 126) esanetan. Pelikulako idazkoletan izendatuta ageri diren gainontzeko emakume dantzariak posizio ekonomiko, sozial eta politiko oneko familietako alabak zirela ondorioztatu du Emilio Xabier Dueñas (2017, 125–126) abizen horien datuak erroldan eta jaiotze agirietan aztertuz: Maria Pagazaurtunduaren aita arkitektoa zen udalean eta zinegotzia izana zen bai Santurtzin eta bai Portugaleten; Aurora 295
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan klasekoak ziren. Marinelen eta arrantzaleen auzoetan, Magarigan bizi ziren gehienak, eta ogibidez itsasgizonak ziren. Uniformez jantzita ageri dira arraunlariak. Alkatearen emazte Asuncion Eliasen ekimenez, diru-bilketa egin zen eta herriko jostunek egin zizkieten jantziak arraunlariei: marinel jertsea edo sweterra eta praka zuriak. Genero ikuspegietan aldaketak gertatzen ari ziren unean dantzatu zuten aurreskua Santurtziko emakumeek. Antzinako Erregimenean indarrean izan zen genero ikuspegiaren azken hatsetako batzuk dantzatu zituzten Juana Agirrek eta Maria Fernandezek. Emakumeak gizonezko inperfektutzat zituen sexuen ulerkera (Laqueur 2003) horretan, gizonezkoen eremutzat jotzen ziren jardueratan ausartzen ziren emakumeek 'gizontasuna' erakusten zuten neurrian, perfekziora, alegia, gizonen izaerara hurbiltzen ziren. Euskaldunak, euskaldun izate hutsagatik maila gorenaren aitortza zutenez, euskal emakumeek ere arinduta izaten zuten emakume jaio izanaren jatorrizko bekatua, eta zer esanik ez antzinako euskal tradizio garbi eta duina, aurreskua, plazaratzen bazuten. Juana Agirre, Maria Fernandez, Maria Pagazaurtundua, Aurora Torrontegi, Presentacion Torrontegi, Garcia Horameche ahizpak eta beraiekin batera dantzatu ziren gainontzeko emakumeak, Santurtziko elite ekonomiko, politiko eta sozialeko alabak ziren. Ohorezko aurresku eta gizon-dantzen bidez beraien nagusitasuna plazan irudikatzen zuten gizonen alabak, haien ordezkariak, haien luzapena ziren. Sexuaren pisua arinagoa zen beraz, ordezkatzen zuten euskal tradizio maskulinoaren eta klase sozialaren parean. 297
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan 29. 05:05 Irudia: Emakume batzuk, arraunlariak eta beste gizonezko batzuk dantza soltean ageri dira, jendetza begira dagoen bitartean. Bi edo hiru bikotez osatutako talde txikietan ari dira dantzan. Emakumeak soineko dotorez jantzita ageri dira. 30. 05:38 Irudia: Bi emakume gizonezko talde bati dantzan ari zaizkio. Emakumeetako batek gona eta txaketaz osatutako soineko argia darama soinean eta besteak ilunagoa. Ez dute dantza berdin egiten, tarteka egiten dituzten itzuliak ere ez dituzte batera ematen. Parean dituzten gizonezkoetako batzuk, trajez jantzita daudenak, udal-batzako kideak eta arraun taldearen antolatzaile taldeko kideak izan daitezke. Agintarien ondoan arraunlariak daude, praka zuriz eta jertsea soinean. Ezkerrean atabalaria ikusten da. Dantza bukatzerakoan jantzi argia duen dantzaria eskuinaldera abiatzen. 301
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan 31. 05:05 Irudia: Emakume batzuk, arraunlariak eta beste gizonezko batzuk dantza soltean ageri dira, jendetza begira dagoen bitartean. Bi edo hiru bikotez osatutako talde txikietan ari dira dantzan. Emakumeak soineko dotorez jantzita ageri dira. 32.
05:38 Irudia: Bi emakume gizonezko talde bati dantzan ari zaizkio. Emakumeetako batek gona eta txaketaz osatutako soineko argia darama soinean eta besteak ilunagoa. Ez dute dantza berdin egiten, tarteka egiten dituzten itzuliak ere ez dituzte batera ematen. Parean dituzten gizonezkoetako batzuk, trajez jantzita daudenak, udal-batzako kideak eta arraun taldearen antolatzaile taldeko kideak izan daitezke. Agintarien ondoan arraunlariak daude, praka zuriz eta jertsea soinean. Ezkerrean atabalaria
da.
Dantza bukatzerakoan jantzi argia duen dantzaria eskuinaldera abiatzen. 302
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan 33. 05:48 Irudia: Elkarri eskuak emanda sokan ageri dira emakumeak. Kolore argiz jantzitako emakumea bat dago sokaren buruan, aurreskularia bera izan daiteke beraz. Taldea ordulariaren
aurkako
norabidean mugitzen ari da eta buruan den dantzariak, ezkerreko eskuarekin bigarren
emakume
dantzariaren eskuineko eskua helduta duela, gorputza gainontzeko dantzariei begira biratuta du, eta dantzan ari da, sokaren norabidean,
bizkarrerantz mugituz. Udal-batzako kideen eta arraunlarien aurretik pasatzen dira. Txistularia eta atabalaria borobilaren barnealdean ageri dira jotzen. 34. 5:54 Irudia: Bi emakume, zerbitzari funtzioa betetzen ageri dira, hau
da,
gonbidatuetako
bat plazaratzea.
bat, patroia izan daitekeena, bien artean hartuta, borobilaren ezkerraldean kokatu dute, eta jantzi iluna daukan dantzari bakarlaria, atzeskua izan daitekeena agertu da eskuinaldetik dantzan.
dantzaren
antzeko pausoan, aurrera eta atzerako urratsak birekin tartekatuta, dantzatzen ditu. 303
Irudia:
Emakumez osatutako soka ageri da, zabaltzen ari da borobila eta arraunlari batzuk atzetik hurbilduta nesken artean tartekatuta sartzen dira sokan. Zirkulua erabat zabaldu denean, sokaren bukaeran aurreko irudian atzesku lanetan ari den emakumea ageri da, eskutik dauka ontziburua izan daitekeena, eta berari begira ari da dantzan orain ere, soka ordulariaren aurkako norabidean mugitzen den bitartean. 36. 06:22 Irudia: Sokaren burua ikusi daiteke, eskuinetik ezkerrera sartzen planoan. Janzkera argia daraman dantzaria, aurreskularia da burua, eta alkatea izan daitekeenari ematen dio ezkerreko eskua, eskuma gerrian daukan bitartean. Alkateari begira, mugimenduaren norabideari bizkar
dantzatzen
Irudia:
Emakume dantzariek eta gizonezko arraunlariek osatutako soka eskuinetik ezkerrera pasatzen ari da. Sokaren atzealdean bi emakume dantzari agintarien ingurura iristen dira, trajez jantzita eta buruan kapela daraman gizon bat beso-artean hartuta eramaten dute eskuinaldera. 304
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan 38. 06:33 Irudia: Txaketa eta gona argiz jantzitako emakumea ageri da dantzan, sokaren azken tokian dagoen patroiaren aurrean. Aurreskuaren bukaeran maiz egiten den azken desafioa, aurreskuak eta atzeskuak elkar
eta
bestearen bikotearen aurrean egiten dena izan daiteke. Dantzan ari den bitartean bi dantzari, zerbitzari lanetan aritu direnak ziur aski, atzetik pasatzen dira. 39. 06:41
Irudia:
Emakumeak, arraunlariak eta agintariak, denak sokan eta elkarri eskuak emanda kalejiran ageri dira. Ordulariaren aldeko
dira, atzeskuak gidatzen du soka eta bere eskutik darama patroia. Hasieran ez da ikusten, baina antzematen da zubia dagoela planotik kanpo, eskuinaldera, puntu horretara hurbiltzean makurtu egiten baitira denak, zubipetik pasatzeko. Zubietan gertatzen den bezala, borobila ixten doa eta erdian dauden txistularia bi dantzariren artetik,
dira zirkuluaren
Zubipetik pasatutakoak, sokari tira egiten dion emakumeak gidatuta lehen planora sartzen dira berriz eskumatik ezkerrera pasaz, eta zubia bera ikusten da, aurreskuak eta alkateak osatutakoa beraien eskuekin. Zubia osatzen dutenek eskuak jaitsiz kolpe txiki bat ematen diete zubipetik pasatzen diren guztiei. 305
Irudia:
Oraingoan atzeskuak eta ontziburuak osatzen duten zubipetik pasatzen ageri dira guztiak,
aurkako norabidean, eta hauek ere, bereziki emakumeak
kolpetxoak
ematen dizkiete bizkarrean azpitik pasatzen diren guztiei. 41. 07:15 Irudia: Soka desegin eta dantza soltea hasten den unea ageri da irudian. Bikote taldetxoak antolatu eta dantzan hasten dira emakumeak, arraunlariak eta agintariak. Filmatu ziren irudiekin muntaketa egin zela ikus daiteke. Adibidez, aurreskuaren zatian irudi batzuen ordena ez dator bat aurreskuan izaten den ohiko hurrenkerarekin. Besteak beste, dantza solteko irudiak aurreskuaren hasieran ageri dira, eta zati txiki bat, dantza soltearen hasiera, bukaeran. Ohituraz fandango eta arin-arina aurreskuaren bukaeran egin izan denez, filmean hasieran ageri den zati hori ekitaldian bukaeran egingo zela pentsa daiteke. Hori kontuan hartuta, dantzan.eus-en aurreskuaren irudiekin argitaratutako bideoan169 dantza soltearen partea osorik bukaeran jarrita dago. Gainontzeko zatien hurrenkeran ere aldaketak izan daitezke, eta horrez gain, kontuan hartu behar da dantzen zatiak baino ez daudela, ez daudela osorik. Dantzaren egiturari dagokionez, filmean ageri diren zatiak honakoak dira: 169 https://dantzan.eus/bideoak/santurtzi-1921-emakumeen-aurreskua-soka-dantza 306
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan 1. Agintarien aurreko dantza (5:38). Aurreskua eta atzeskua, biak batera dantzan ageri dira eta eskaintzen duten pieza desafioa edo aurkez aurke izenekoa edo horren zati bat izan daiteke. 307
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan 2. Aurreskuaren dantza sokaren buruan (5:48). Sokari borobilean, ordulariarekin aurkako norabidean darama aurreskulariak, baina bera atzeruntz begira ari da dantzan. Zortzikoa eta erregelak posizio horretan dantzatzen dira, eta horietako bat izan liteke. 3. Atzeskua bere gonbidatuaren arraunlarien patroiaren aurrean ― ― dantzan (5:54). Agurra izan liteke, baina banangoa, banango zaharra edo Aita San Migel ere bai, eta dantzaria gonbidatuaren aurrera dantzan iritsi eta itzuli bat eginez hasten dela ikusita, litekeena da bigarrena izatea. 4. Gonbidatu guztiak sokan daudela atzeskua zati txiki batean (6:18) eta aurreskua luzeago (6:21) dantzan ageri dira, sokari helduta eta soka mugitzen doala, zortzikoa izan daitekeena dantzatuz. 308
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan 5. Gurutzatutako desafioa (6:34), aurreskua atzeskuaren gonbidatuaren aurrean dantzan ikusten da. Atzeskua berriz kontrako norabidean lasterka abiatzen da, iruditik kanpo ateraz, ziur aski aurreskuaren gonbidatuaren aurrean dantza egitera. Horrela, ohikoa den moduan, aurreskua eta atzeskua elkarri bizkarra emanez dantzatzen dira. 6. Kalejira sokan (6:41), bi zubi eginez, aurreskua eta honen gonbidatuaren
azpitik pasatzen da atzeskua eta bere eskutik
osoa lehenengo (6:50), eta ondoren, atzeskuak eta bere gonbidatuek egindako zubitik pasatzen da atzeskua eta gainontzeko guztiak (7:05). Azpitik pasatzea zubia egiten dutenek kolpetxoak ematen dituzte elkar-lotuta dituzten eskuekin azpitik pasatzen direnen bizkar gainean. 7. Dantza soltea: fandangoa eta/edo arin arina (5:05 eta 7:15). Emakume bakoitza gizon baten aurrean kokatuta, batzuetan bi bikote elkarrekin laukote bat osatuta, dantza soltean ageri dira denak. Aurreskuaren ohiko egitura koreografikoari eta logikari jarraituz zati batzuk 309
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan falta direla ondorioztatu daiteke, filmean ez agertu arren dantzatuko zirenak. Zerbitzariek lehen gonbidatua, alkatea plazara atera eta sokan sartu aurretik, ohikoa den moduan eta atzeskuak patroiari egin bezala, aurreskulariak dantza egin ziola pentsa daiteke, zati hori irudietan agertzen ez bada ere. Sokaren burua aldatzeko egin ohi diren zubiak ere ez dira ageri eta sokan dantzan ageri denean aurreskua, irudietan ez denez ageri atzeskua, ez dago jakiterik une horretan atzeskua ere dantzan ari ote zen. Gurutzatutako desafioan (6:34), aurreskua ageri da dantzan eta atzeskua ez da ikusten, baina gurutzatutako desafioaren logikak esaten du atzeskua alkatearen aurrean izango zela dantzan, eta hain zuzen ere planoaren hasieran korrika pasatzen da atzealdetik. Santurtziko 1921eko aurreskua ez da bakarrik ezagutzen den emakumeen aurresku baten ikus-entzunezko zaharrena, ezagutzen den aurresku baten filma zaharrena da. Ez da ezagutzen beste aurreskurik, gizonek dantzatutakorik ere ez, hau baino zaharragoa denik. Beraz, XX. mende hasieran emakumeek aurreskua dantzatzen zutela ikustarazteaz gain, emakumeek aurreskua nola dantzatzen zuten ikusteko aukera eskaintzeaz gain, aurreskua bera nola dantzatzen zen ezagutzeko aukera eskaintzen du filmak. Oro har zatien ordena bat dator ohiko soka-dantzetako hurrenkerarekin. Salbuespen bakarra dagoeneko aipatutako dantza soltearena litzateke. Filmean hasieran ageri den dantza soltearen partea (5:05) ohituraz aurreskuaren bukaeran egiten zen, baina atal horren irudi labur bat bukaeran ere dago filmean (7:15), beraz, muntaketan egindako aldaketa dela dirudi. Bestalde, kalejira fandango edo/eta arin-arinaren aurretik dago filmean (6:41), eta XX. mendean dantza soltea kalejiraren aurretik egin izan bada ere (Iturbe 1932; Garro 1966), litekeena da XIX. mendean eta XX. mende hasieran filmean ageri den orden horretan170, kalejiraren ondotik egitea. Filmean ageri diren zati guztiak bat datoz tradizioz transmititu diren aurreskuetan, gizonezkoen aurresku edo soka-dantza bezala deskribatu izan direnetan, egiten direnekin. Atal eta protokolo koreografiko berberak dantzatzen dituzte. Iztuetak neskatxen esku-dantza gizon-dantzatik bereizten zuten zenbait ezaugarri aipatu zituen. Neskek zortzikoak eta doinu zaharrak dantzatu zitzaketela zioen, "baña ez andreen deieco soñuric, eta danzaren asieracoric" (Iztueta 1824, 85). Horrez gain, neskatxen esku-dantzetan zubirik ez zela egiten zioen eta ez zela zerbitzaririk izaten, gizonezkoak beraien kabuz ateratzen baitzitzaizkien emakumeei. Santurtziko emakumeen aurreskuan ez dago 170 Angel Maria Castellek (1897) ez du kalejirarik aipatzen du XIX. mende bukaeran egindako deskribapenean eta Manuel Diaz de Arcayak (1906, 49) arin-arinaren ondoren kokatzen du XX. mende hasieran. 310
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan horrelako desberdintasunik. Gizonezkoek egingo luketen protokolo koreografiko berbera ageri da emakumeek dantzatua. Ez dago ez-ohiko zatirik. Garai horretatik aurrera emakumeek dantzatzen zituzten aurreskuak 'emakumeen aurresku' moduan izendatu eta horrekin dantza desberdinak zirela iradoki arren, Santurtziko 1921eko aurreskuak erakusten duen egitura gizonezkoek egindakoen tankera berekoa litzateke. Beraz, aurreskuaren atalen osaketa, ordena, protokoloa eta egitura koreografikoari dagokionez, 1921ean Santurtzin dantzatu zuten aurreskua ez zen 'emakumeen aurreskua', genero kategorizaziorik gabeko 'aurreskua' baizik. Horrek emakumeen aurreskuen bereizketa diskurtsiboa zela jartzen du agerian, praktikan, gizonek edo emakumeek dantzatu, aurresku bera baitzen. 3.5.2 Ez dantzakera maskulinorik, ez dantzakera femeninorik Dantzaren egitura bera izan arren, dantzakeran bereizi zitezkeen gizonezkoen eta emakumeen aurreskuak? Euskal dantzetan oro har eta aurreskuan bereizi daitezke dantzakera femeninoa eta dantzakera maskulinoa? Santurtzin 1921an dantzatutako aurreskuaren filmazioak galdera hori erantzuten ere lagundu diezaguke, aurreskua eta atzeskua dantzan ageri baitira zenbait iruditan. Horrez gain, 1920 eta 1930eko hamarkadetako zenbait dantza filme, idatzizko deskribapen eta tradizioz iraun duten dantza estereotipatuak aztertuko ditut galdera horiei erantzun nahian. Santurtzin filmatutako aurreskuan, zehazki, aurreskularia edo/eta atzeskuak bakarka dantzatzen ikusi daitezke honako ataletan: agintarien aurrean dantzatutako aurreskuan (5:38), sokan dantzatzen dituzten zortzikoetan (5:48), atzeskuak ontziburuaren aurrean dantzatzen duen banango edo agurrean (5:54), gonbidatuak sokan sartu ondoren sokan bertan dantzatzen duten zortzikoan (6:21) eta gurutzatutako desafioan (6:34). Eskuak gerrian dituztela dantzatzen dira biak eta sokan dantzatzen direnean esku bat hurrengo dantzariari ematen diote eta libre duten eskua gerrian daramate. Dantza urratsak aurrera eta atzerakoak dira gehienetan eta tarteka, esaldiak edo zati amaierak diruditenak markatzeko beren ardatzean itzulia egiten dute oinak lurrean dituztela beti. Ez dute ez bi oinekin batera aireratzen duten jauzirik egiten, ez artazirik edo hanka altxatzerik egiten ez eta airean jira-birarik ere. Santurtziko emakumeek 311
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan darabilten dantzakera neurritsua da, gorputz enborra zuzen, eskuak gerrian dituztela, oinekin pauso txikiak eginez dantzatzen dira. Santurtziko emakumeen aurreskuaren urratsetan ez dago konplexutasun handirik, ez eta mugimendu gimnastiko eta akrobatiko zailik ere ez. Santurtzikoa baino bi urte beranduagokoak dira euskal dantzen hurrengo filmazioak. 1923an Manuel Intxaustik (Larronde 1998) euskal kultura ekitaldien filmazio sorta bat abiatu zuen, eta horien artean dira Donostian grabatutako gizon-dantza171, Zumarragan hartutako ezpata-dantza eta aurreskua172, eta 1923ko Donostiako Euskal Jaietan ospatutako aurresku txapelketa173. 1925ean, Areatzan Anjel Sojo, Argentinan bizi zen herriko semearen etorrera zela eta, egin zitzaion harreran adineko gizon-emakume talde batek dantzatutako aurreskuaren filmaketa dago174. Urte berean, Oñatin Korpus dantzak eta aurreskua erakusten duten grabaketa175 ere egin zen. 1926an, euskal zinemagintzaren beste aitzindari batzuk, Victor eta Mauro Azkona anaiek, aurresku txapelketa bat grabatu zuten Bergaran176. Idatzizko dokumentazioari dagokionez, XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako dantzakerari buruzko lanen artean, Angel Maria Castell (1897), Manuel Díaz de Arcaya (1906; Antequera 2016) eta Francisco Gascue (Gascue 1912a) dira egile aipagarrienak, baina batez ere aurreskua osatzen duten zatiei eta dantzaren joan-etorriak deskribatzen dituzte. Parte bakoitzean dantzariek, bereziki aurreskuak eta atzeskuak, dantzatzen dituzten dantzak, desafio, agurra, zortziko eta abarketak besteak beste nola dantzatzen dituzten ez dago deskribatuta lan horietan. Gizonezkoen euskal dantzakeratzat identifikatutako estilo koreografiko gimnastiko eta akrobatikoa prestaketa tekniko eta dantza tradizio zehatzetan eskolatutako dantzariek zerabilten XX. mendearen lehen partean: urrats aberastasuna, horien definizio eta interpretazio zehatzak, puntuak edo aldaerak zeritzen urratsen arteko konbinaketa jakinak, buruz gain altxatzen diren ostiko, 171 Intxausti, M. de. (1923). Eusko Ikusgayak 05 Donostia: Gizon-dantza 1923-1928 (Libk. 5). Donostia: Eusko Ikaskuntza. https://dantzan.eus/bideoak/eusko-ikusgayak-05-donostia-gizon- dantza-1923-1928 172 Intxausti, M. de. (1923). Eusko Ikusgayak 06 Zumarraga: Aurreskua 1923-28 (Libk. 6). https://dantzan.eus/bideoak/eusko-ikusgayak-06-zumarraga-aurreskua-1923-28 173 Intxausti, M. de. (1923). Eusko Ikusgayak 04 Donostia: Gipuzkoar aurreskulariak 1923 (Libk. 04). Donostia. https://dantzan.eus/bideoak/eusko-ikusgayak-04-gipuzkoa-aurresku-txapelketa- 1923-1928 174 Areatza: Aurreskua 1925. (1925). Areatza. https://dantzan.eus/bideoak/areatza-aurreskua- 1925 175 Oñati 1925: aurreskua eta Korpus dantzak. (1925). Oñati. https://dantzan.eus/bideoak/onati- 1925 176 Azkona, M., & Azkona, V. (1926). Bergara 1926 Uztai handi eta aurresku txapelketa. Bergara. https://dantzan.eus/bideoak/bergara-1926-02 312
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan hanka altxatze eta artaziak, gorputza aireratu eta lurrik ukitu gabe emandako birak, muriskak edo kabriolak, zorrotzak eta oro har jauzi egin ondoren airean oinak gurutzatzen egindako bateria ikusgarriak ageri dira tradizio akademiko horietan. Gipuzkoan, XX. mende hasieran, besteak beste, Jose Lorenzo Pujanak gorpuztu zuen, baina beste hainbat dantza-maisuk ere transmititu zuten, dantzatradizio akademikoan trebatutako dantzariengan ageri zen dantzakera hori177, desafio, agurra eta abarketetarako urrats konbinazio zehatzak finkatuta zituena maiz. Donostian 1920ko hamarkadan Donostian grabatutako gizon-dantza178 eta aurresku txapelketako179 zenbait dantzari dira tradizio horren erakusgarri. Bizkaian, Durangaldean eta Busturialdean erregelak izenarekin Gipuzkoako doinu-zaharren tankerako egitura irregularrak dantzatzeko ezagutzan eta dantzari-dantzaren180 urratsetan trebatutako dantzariek zerabilten batez ere dantzakera gimnastiko hori. Aipatutako tradizio zorrotz horietatik kanpo, erakustaldi tekniko eta gimnastikorik gabe, urrats sinple eta ez hain definituekin eta inprobisazio maila handiagoekin dantzatzen ziren beste hainbat aurreskulari. Horren adibide dira 1920ko hamarkadako aurreskulari txapelketetan ikusi daitezkeen hainbat dantzari181, Oñatiko 1925eko irudietan182 dantzan ageri diren aurreskulariak eta Areatzako adineko gizon nagusia183. Guzti horien dantzakera hurbilago dago Santurtziko emakumeengandik garaikide diren baina tradizio akademikoan dihardutenen dantzakeratik baino. Tradizioz iraun duten zenbait aurreskutan ere dantzakera soilak antzematen dira, Santurtziko emakumeen aurreskuaren antz handia dutenak, adibidez Araban, Hermuan egiten den Barteko aurreskuan184, 177 Gipuzkoan dantza-tradizio akademiko horren transmisioan aritu ziren danza-maisuen identifikazioan eta dantza-sistema osoaren ezagutzan lanean dihardu Mikel Sarriegik. 178 Intxausti, M. de. (1923). Eusko Ikusgayak 05 Donostia: Gizon-dantza 1923-1928 (Libk. 5). Donostia: Eusko Ikaskuntza. https://dantzan.eus/bideoak/eusko-ikusgayak-05-donostia-gizon- dantza-1923-1928 179 Intxausti, M. de. (1923). Eusko Ikusgayak 04 Donostia: Gipuzkoar aurreskulariak 1923 (Libk. 04). Donostia. https://dantzan.eus/bideoak/eusko-ikusgayak-04-gipuzkoa-aurresku-txapelketa- 1923-1928 180 Intxausti, M. (1923). Eusko Ikusgayak 01 Berriz: Dantzari-dantza 1923-1928. Berriz. https://dantzan.eus/bideoak/berriz-dantzari-dantza-1923-1928 181 Azkona, M., & Azkona, V. (1926). Bergara 1926 Uztai handi eta aurresku txapelketa. Bergara. https://dantzan.eus/bideoak/bergara-1926-02 182 Oñati 1925: aurreskua eta Korpus dantzak. (1925). Oñati. https://dantzan.eus/bideoak/onati- 1925 183 Areatza: Aurreskua 1925. (1925). Areatza. https://dantzan.eus/bideoak/areatza-aurreskua- 1925 184 Vila, E. (2012). Hermua: Barteko aurreskua 2012. Hermua. https://dantzan.eus/bideoak/hermua-barteko-aurreskua-2012 313
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan debe poner especial cuidado en no caer en chabacanerias que resulten grotescas y desdigan del espíritu recto de la raza vasca, debiéndose atener, dentro de la mayor sencillez posible, a darle la vistosidad necesaria para ser la danza viril por excelencia. (Iturbe 1932, 162) Baina ordurako kategorizazioa egina zegoen. Dantzakera gimnastikoa, akrobatikoa, 'giribilaz' betetakoa izendatuta zegoen euskal dantzaren 'benetako' estiloa, maskulinoa. Euskal dantzen izaera gimnastikoa zela zioen Aita Donostiak (1932, 4) eta hori ez zela emakumeen samurtasunerako egokia: "nuestra danza es gimnástica, fuerte, impropia de la delicadeza femenina". Erakustaldi fisiko eta teknikorik gabeko dantzakera beraz, soilagoa, biluziagoa, erritmikoagoa... hori bigarren mailakotzat jotzen zen, ez maskulinoa, ez erabat euskalduna: azken batean, femeninoa. Lehen mundu gerlaren ondotik, biologiari aitortzen zitzaion garrantzia handitu ahala, sexuen arteko diferentzia gradukoa baino esentziazkoa izaten hasi zen, genero sistema bitarra, aurkaritza eta osagarritasunean oinarritua, diferentziaren ideia nagusitzen joan zen, eta gizon eta emakumeak, biologikoki desberdintzat ulertuta, jokamoldez ere desberdinak izan behar zuten ideia nagusitzen joan zen (Aresti 2014a, 87). Aurreskua dantza maskulinoa bazen definizioz, ez zen hori emakumeentzat dantza egokia, eta beraz, beste dantza batzuk egokitu edo asmatu beharko ziren, emakumeen ezaugarriekin bat zetozenak. Ordura arte genero markarik gabeko dantza besterik ez zena, XIX. mendean gizonen dantza moduan kategorizatu ondoren, XX. mendean emakumeentzat desegokia zela ebatzi, eta beraz, emakumeen neurriko dantza, dantza femeninoa asmatu beharra sortu zen. Emakumeen dantzak eta emakumeen dantzakera sortzeko prozesua hori izango dugu lan honen azken atalean aztergai, baina aurretik, Santurtziko emakumeen aurreskua bezala, han hemen, bazterrean eta itzalean dantzatu ziren emakumeen azken aurresku batzuk aipatuko ditut. 3.5.3 Emakumeen azken aurreskuak 1870-1915 bitartean emakumeek dantzatutako aurreskuen testigantzak, ugariak ez badira ere, maiztasun erregularrez ageri dira aurreko ataletan ikusi denez. Baina Lehen Mundu Gerratik aurrera emakumeen aurreskuen erreferentziak urritu egin ziren, bakanak eta isolatuak dira dauden testigantza 315
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan apurrak, iraungitako ohitura baten denboraz-kanpoko azken taupadak bailiran. Santurtziko 1921eko emakumeen aurreskua testuingururik gabeko bitxikeria litzateke, 1915 arteko era horretako aurreskuen testigantzek praktika hedatu baten baitan txertatuko ez balu. 1920tik aurrera, Santurtzikoaz gain emakumeek dantzatutako aurreskuei buruz dauden testigantza apurrak aipatuko ditut atal honetan. Aipatzekoa da kostaldean ageri direla horietako batzuk. Aurreko garaietan agertu diren Bermeo eta Lekeition emakumeek aurreskuak dantzatzen jarraitu zuten 1920ko hamarkadan ere. Lekeition, San Joan egunari lotutako errituala zen andreen aurreskua, eta Gerra Zibilera arte jarraitu zuten berau dantzatzen. XX. mende hasierako Donibane eguneko aurreskuaren ezaugarriak 1973an elkarrizketatu zituzten emakumeen bidez jaso zituzten Felipe Amutxastegik eta Iñaki Irigoienek (2010a, 105). Bildutako testigantzen arabera, Dantza hau San Juan egunean egiten ei zen hiru bider. Lehena, albakuan, goizeko meza amaitu ondoren, setazko mantoiak sorbalda gainean eta herriko gizon ondraduei dantzatuz: bigarrena, eguerdiko meza nagusia izandakoan, jantzi dotoreekin eta krespoizko mantoi ederrak gainean; hirugarrena, arratsaldeko arrosarioa amaitu ondoren, eguerdiko jantzi berdinekin baina gaineko mantoiak aldatuz, katximir mantoi handiak erabiliz. (Irigoien 2010a, 105) XIX. mendean, San Juan egunean aurreskua dantzatzen zuten emakumeei eskaintzen zitzaien freskagarrien diru-ordainketen agiriak aurkitu zituen Irigoienek (2010a, 105) udaleko diru-kontuetan. XX. mende hasieran dantzatu ondoren, urte batzuetan utzi egin zitzaion dantzatzeari, eta 1932an berreskuratu zen (Irigoien 2010c, 33). 316
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan Ilustrazioa 18: Andreen aurreskua Lekeition, 1936ko ekainaren 24an. Argazkia: Arana Martija, J. A. (1981). "Folklore de Vizcaya". In Enciclopedia histórico-geográfica de Vizcaya (or. 303–342). San Sebastián: Haranburu. Hilabete baino lehenago Espainian altxamendu militarra gertatu zen, eta ez gerra garaian, ez ia frankismo osoan ere ez zen berriz dantzatu andreen aurreskurik Lekeition. Franco hil aurreko urtean, 1974an, Amutxastegik eta Irigoienek bildutako informazioarekin Markinako Zerutxu dantza taldeak plazaratu zuen berriz Lekeitioko andreen aurreskua. Berreskurapen horretarako Azkuen lanetan bila ibili ziren, lekeitiarra izanik bere herriko dantzari buruz idatziko zuelakoan. Euskalzalen argitaratu zuen "Neska-dantzea" aurkitu zuten eta beste bi doinuak "Cancionero Popular Vasco-canciones selectas"en. Horrez gain beste bi txistularik eman zizkien partirturak. Batetik, Alberto Akarregi itsasgizonak, gerra aurrean danbolinteroa izana zenak eta aurreskuan erabiltzen ziren hiru doinuak partituran jarrita zituenak. Bestetik, Jose Mari Egileorrek, Mundakako txistulariak. Santi Zapirain, Lekeitioko txistularia zenari grabatu eta pentagraman jarrik zituen Egileorrek. Dantzari dagokionez, alkatearen laguntzarekin emakume zaharrekin elkartu ziren Amutxastegi eta Irigoien 1973an: 317
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan [...] batzuk 1880. hamarkadan jaioak, mende hasierako kontuak eman ziguten, bere gazte denboran hiru bider dantzatzen zela esanez, eta dantza bakoitzeko erabiltzen ziren mantoi ezberdinak azaldu. Baita, gerra aurrean batzokiko etxea inauguratu zenean dantzatu zela eta orduko dantzari batzuk bizi zirela. Gero, hauetariko gehienekin batu ginen eta apurka-apurka pausuak ikasi eta biribildu. Kontuan izan behar da hogeita hamar urtetik gora dantzatu barik egon zirela. (Irigoien 2010a, 106) Irakasten aritu zitzaien emakumeetako bat Luisa Atxabal izan zen, XIX. mendean jaiotakoa. Honek bere ilobari erakutsi zion eta ilobak dantzatu zuen aurreskulari. 1936tik 1974ra ez zen Lekeition andreen aurreskurik dantzatu, baina Lekeitioko emakumeek bai dantzatu zutela aurreskua, beraien herritik milaka kilometrora izan bazen ere. Sona handikoa zen Eguberri bezperetan Boisen antolatzen zen Artzainen Dantzaldia. Jaia hasteko Lekeitioko emakumeek aurreskua dantzatzeko ohitura izaten zen (San Sebastián 2016). 1938ko abenduan, Sheepherds Ball edo artzainen dantzaldia iragartzeko Potxuen aurresku baten argazkiak argitaratu zuen Idaho Statesman egunkariak. Argazkian Anbrosio Apariasi txistulariaren eta Joe Anacabe atabalariaren ondoan lau emakume ageri ziren, elkarri eskua emanda aurreskua dantzatzeko formazioan. Antonia Subisarreta zen aurreskua, Juana Odiaga sokan bigarrena, Carmen Luke hirugarrena eta Eladia Goikoetxea laugarrena. Lehen hirurak lekeitiarrak eta laugarrena Munitibarrekoa. 318
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan Ilustrazioa 19: Lekeitioko Potxuak aurreskua dantzatzen Idaho Statesman egunkarian 1938ko abenduan argitaratutako argazkian. XX. mendeko lehen herenean emigrazio handia izan zen Euskal Herritik Ipar Amerikara. Emigrazioa batez ere hirietatik urruti, ofiziorik gabeko kaletarrentzat eta baserrietako oinordeko ez ziren gazteentzat aukera ia-bakarra zen; lanaukera handirik ez zeuden eskualdeetatik, bereziki Nafarroa Beherea, Nafarroako Garaiko ipar-ekialdea eta Bizkaiko Busturialdetik eta Lea Artibaitik jo zuten Ipar Ameriketara gazteek. Gernika, Lekeitio, eta horien inguruko herrietatik mutil gazte askok hartu zuten Ameriketarako bidea, jaioterrian gehienek inoiz egin gabeko artzain lanetan jardutera. Mutil gazte haien ondotik, hainbat emakume gaztek egin zuten bide bera, euskal artzainen aldizkako bizi- eta bil-toki ziren ostatuetan lan egitera. Horietako batzuk Ameriketan ezagututako euskaldunekin ezkondu ziren, eta beste batzuk, ezkontza hitzartuta bidaiatu zuten itsasoaren beste aldera. Koldo San Sebastianek (2016) dokumentatu duenez, 1895 eta 1924 bitartean, Lekeitioko 200 emakumeek emigratu zuten Lekeitiotik Ipar Ameriketako mendebaldera. Gehienek Idahora, eta bereziki Idahoko hiriburura, Boisera jo zuten, eta hiru hamarkada horietan 40 emakume lekeitiar ezkondu ziren Idahoko hiriburuan. Potxuak deitzen zitzaien neska gazteei Lekeition eta Ameriketan ere ezizen horrekin ezagutzen zituzten. 319
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan Lekeition aurreskua dantza egitera ohituta, Ameriketan ere dantzatu zuten. Artzainei zerbitzu emateko sortutako harrera-etxe, ostatu eta hoteletan lan egiten zuten Potxuek, eta nekatu gabe dantzan aritzen ziren artzainek artaldeekin bakardadean pasatzen zituzten hilabete luzeen ondoren hoteletan antolatzen zituzten festa amaigabeetan. 1940ean, Emmett herrian, Lucy Aboitiz lekeitiarrak Idahoko lehen dantza taldea sortu zuen beste potxu batzuekin batera (San Sebastián 2016). Lekeitioko Batzokian poxpolinen dantzak ikasita zituen eta erromerietan dantzatzen zutenarekin batera osatu zuten dantza taldearen lehen errepertorioa osatzeko. Lekeition, Santurtzin, Elantxoben edo Bermeon, emakumeak aurreskua dantzatzen zuten kostaldeko herrietan, itsasoarekin lotutako lanbideetan zebiltzan herriko gizon askok etxetik eta herritik kanpo asteak eta hilabeteak egiten zituzten. Herriko emakumeengan etxetik kanpo lan egiteko ohitura zabaldua zen, bai itsasoarekin lotutako lanbideetan (saregile, otargile, arrainsaltzaile, arraina gazitzen eta bestelako prozesamenduetan, e.a.), bai bestelakoetan (neskame, zerbitzari, jostun, e.a.) ere. Etxeko jiraz gain itsasoan ziren gizonek betetzen ez zituzten gestioak, kontularitzak eta eta rolak ere bere gain hartzen zituzten (Valle 1985, 36–37). Kanpoan lan egiteko ohiturak, zenbaitetan lan fisikoetan aritzekoak (arrain-saltzaileak adibidez) eta maiz jokatzen zituzten rol maskulinoen ondorioz, nortasun maskulinoa aitortzen zitzaien maiz emakume horiek. "Las incansables sardineras de Santurce, [...] esas mujeres ágiles, forzudas, hombrunas" esaten zuten 1922an Santurtziko sardinerei buruz Bilboko aldizkari batean189. Bermeoko emakumeei buruz ere antzekoak idatzi zituen Etxekuak kazetariak: Bermeoko andrak ezaun-ezaunak dira mundu guztiko andraren artian, bizkorrak, trebeak, langile azkarrak, iñon ezelako andrak diraz eurok. Ez dira bildurtzen ogia irabazteko lanaren nekiagatik, euren kementasuna ikusi barik ezin leike ziñestu; euren gixon, euren zenar adoretsuaren ereduak dira, euren egizko lagunik zintzo eta garbienak diraz Bermeo'ko andrak. Lanagaz iñoiz ez dira nekatzen, ogi zati bat euren semealabatxuen aora emateko goixetik gabera ez dira atsedentzen190. Aurretik ikusi bezala, Bermeon badira emakumeek dantzatutako aurreskuen XIX. mendeko zenbait testigantza, eta horien artean, 1885eko erreferentziak dio (Dueñas 2018, 32) arrantzarekin lotutako lanetan aritzen ziren neska gazteek 189 "Sardina frescaa.." Bilbao Gráfico: Revista semanal ilustrada, 1922-06-17, 20. orr. 190 "Bermeo'ko andrak", El Día, 1931-05-27, 3. orr. 320
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan dantzatu zutela aurreskua. 1922ko argazki batek (Ilustrazioa 20) emakumeen aurresku bat erakusten du Bermeoko plazan (Legarreta 2008, 126). Ilustrazioa 20: Emakumeen aurreskua Bermeoko plazan, 1922ko jaietan. Bermeoko Aranatar Goiri Sabinen Plazan egina dago argazkia, udaletxe aurrean; irudiaren ezkerrean musika-kioskoa eta barrenean Santa Maria parrokia ikus daitezke. Sokan bost emakume ageri dira, baina bosgarrenaren ezkerreko eskua atzerantz luzatuta dagoenez, gehiago izango zirela pentsa daiteke. Xabier Legarretan (2008, 126) arabera, dantzarietako bat Balentine Montaño litzateke eta beste bat Rosario. Gona iluna, txanbra eta lepoan zapia eta buruan ilea txirikordarekin batuta daramate denek. Aurreskua bigarrenari begira bira eginda dago, eskumako eskua gerrian duela, dantzan itxura batean, eta besteak oinez mugitzen ageri dira, ordularien aurkako norabidean. Bi txistulari daude dantzarien atzean jotzen eta jendetza inguru osoan ikusten. Abertzaletasunak indar handia izan zuen Bermeon 1920 eta 1930eko hamarkadetan. 1922an, Bilboko Euzko Gaztediren ekimenez Sabino Aranari Sukarrietan eta Bermeon eskaini zitzaion omenaldiak191 abertzaletasunaren gazte asko erakarri zituen Batzokietara. Primo de Riveran diktadurapean gordeago izan ziren abertzaleak sutsuki piztu ziren 1931an Espainian Errepublika ezarri ondoren. Euzko Gaztedi berrindartuta, Emakume Abertzale Batzaren berrantolaketari ekin zioten, herriz herri batzordeen eraketa sustatuz. Uztailaren 191 "En honor de Sabino Arana Goiri", Bilbao Gráfico: Revista semanal iliustrada, 1922-07-01, 9. orr. 321
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan Iñaki Irigoienek gogoratzen du, 1940eko hamarkadaren inguruan, San Juan festen hirugarren egunean, "Koziñera egunean, dantza egiten" zutela aurreskua Otxandioko emakumeek, eta baita "Bizkaiko Ubidea herrian San Joan festetako hirugarren egunean plaza beraientzat zutenean emakumeek Aurreskuak zuzentzen" (Irigoien 2010c, 29) zituztela ere. Ilustrazioa 21: Emakumeen aurreskua Berrizen, San Pedro txiki ermitan, 1934. urtean. Argazkia: Indalezio Ojanguren. Berrizko gizonezko ezpata-dantzariek fama handia izan dute XX. mende osoan zehar, eta haien inguruko albisteek itzalean utzi dute emakumeek ere dantzatu izan dutela. Indalecio Ojangurenek 1934an San Pedro Txiki ermitan egindako argazki sorta batean (21 eta 22 ilustrazioak) ikus daiteke emakumeek ere dantzatu izan zutela aurreskua bertan. Argazkietako batean (Ilustrazioa 21) ageri 323
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan den unean aurreskularia eta atzeskua gonbidatutako gizonaren aurrean dantzan ageri dira. Bi emakumek zerbitzari lanetan beren artean dute gizonezko bat eta beren aurrean daude aurreskua eta atzeskua Aita San Migel dantzatuz. Egun eta ekitaldi berean egindako sorta bereko argazkian gizonezkoek ere aurreskua dantzatu zutela ikus daiteke sokara aurreskua dantzatu zuten emakumeak ateraz. Ilustrazioa 22: Berrizen, San Pedro Txiki ermitan 1934an aurreskua dantzatu zuten emakumeak, gizonak, txistulariak eta aguazila argazkirako jarrita. Argazkia: Indalezio Ojanguren. 1936 eta 1939 bitarteko Espainiako Gerra Zibilak festa eta dantza ekitaldi iaguztiak eten zituen, ez bakarrik gerrak iraun bitartean, baita ondoko urte ilunetan ere. Hainbat dantza ez ziren berreskuratu urteak edo hamarkadak pasa arte, edo beste batzuk ez dira berriz egin. Hala ere, 1940ko hamarkadaren lehen urteetan emakumeen aurresku batzuk dantzatu ziren, frankismoak dantzen antolaketarako martxan jarri zituen Seccion Femeninaren egiturek (Casero-García 2000) folklore agerraldi ia-guztietan eragin aurretik. Santurtzin 1921ean estropaden garaipena ospatzeko herriko emakumeek arraunlariei aurreskua eskaini zieten modu berean, 1942an, Orioko arraunlariek Donostiako Kontxako estropada entzutetsuak irabazi ondoren herrian egin zieten harreran aurreskua 324
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan dantzatu zieten herriko emakumeek (23, 24 eta 25 ilustrazioak). Ilustrazioa 23: Desafioa Orioko emakumeen aurreskuan, 1942ko Kontxako estropaden garaipenaren festan. Argazkia: Vicente Martin - Kutxateka. 1942ko irailaren 13an jokatu ziren Kontxako badian Donostiako estropaden bigarren jardunaldiak. Lehen jardunalditik Orio eta Pasai Donibaneko traineruak oriotarren aldeko bederatzi segundoko errentarekin iritsi ziren eta bigarren jardunaldian beste zazpi segundo gehiago handitu zuten aldea, garaipena eskuratuz195. Domingo Mitxelena patroiak gidatu zuen Oriotarren trainerua, 1921ko estropadetan bezala, hogeita bat urte beranduago ere garaipen gehien eskuratzen jarraitzen zuena. Egunean bertan, bandera eskuratuta ospakizunak izan ziren Donostian, eta Orion festa antolatzeko asmoa azaleratu zen196, baina iraileko azken asteburuan Portugaleteko estropadetan parte hartu behar zutenez, urriaren 4rako atzeratu ziren ospakizunak197. Portugaleten ere garaipena eskuratuta, urriaren 4ko festa denboraldi garaipen handien ospakizun festa bihurtu zen. Errepresio eta gerraosteko urritasun handienaren garaian, arraunlarien garaipena ospatzeko festak Orioko eta inguruetako herritarrak erakarri zitzakeelakoan, eta Erregimen militarra bere 195 "La regata de honor confirmó los resultados del primer día", El Diario Vasco, 1942-09-15, 6. orr. 196 "Después de la victoria", El Diario Vasco, 1942-09-20, 4. orr. 197 "Orio se prepara", El Diario Vasco, 1942-09-23, 4. orr. 325
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan Ilustrazioa 25: Aurreskua dantzatu zuten emakumeak, dantza irakasle izan zitekeenarekin. Orioko emakumeen aurreskua 1942ko Kontxako estropaden garaipenaren festan. Argazkia: Vicente Martin - Kutxateka. Pascual Marín eta Vicente Martinek egindako argazkietan (Agerre 2017b) ikusi daitekeenez, emakume dantzariak, gona eta lora batez apaindutako alkandora zuriekin jantzita, gerrikoa, eta abarketa zuriak zinta gorriekin aritu ziren. Argazkietan ageri diren dantzaren irudien bidez aurreskuaren egitura ohikoa izan zela sumatzen da. Lehen soka emakumeek osatu zuten, aurreskuak eta atzeskuak desafioa dantzatu zuten, eta ondoren aurreskuaren aurrera patroia atera zuten bi zerbitzarik, honen aurrean aurreskuak dantzatu ondoren, beste arraunlari bat atera zioten atzeskuari. Arraunlari guztiak sokan sartu ondoren fandango eta arin-arina dantzatu zuten guztiek. Gipuzkoako agintari nagusiak bertan izan ziren: Diputazioko presidentea, Gobernadore zibila, Gobernadore militarra eta herriko alkatea besteak beste. Agintariak udaletxeko balkoitik jarraitu zuten aurreskua. Egoera ekonomikoa larria zenez, Orioko hogeita hamabi adineko herritar deitu zituzten udaletxera eta sos batzuk eman zizkieten festaren aitzakian. Orioko emakumeen aurreskutik bi urtera, handik gertu, Donostiako Añorgan, auzoko festetan, Rezola lantegiko langileen meriendaren ondoko aurreskua emakumeek dantzatu zuten (Agerre 2018). Jose Lorenzo Pujanak, Gipuzkoako dantzen irakaskuntzan mende erditik gora egin zuen dantza-maisuak prestatzen zuen Añorgako dantzari taldea eta berak prestatu zituen neskak dantzarako. 327
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan Ilustrazioa 26: 1944an Añorgako festetan aurreskua dantzatu zuten emakumeak Jose Lorenzo Pujana dantza-maisuarekin. (Basurto et al., 2001, or. 60) Aurreskua dantzatzeko moduari dagokionez, ez da antzematen koreografikoki diferentzia nabarmenik. Caroline Radcliffek (2001, 107) zorrotz azpimarratu bezala, gizonen eta emakumeen dantzen arteko diferentzia nabarmenena ez dago dantzaren baitan, baizik eta nola narratzen den berau, eta nola adjektibatzen diren dantzariak. 'Sinpatiko', 'alai' eta 'osasuntsu' ez dira soilik Añorgako emakumeen aurreskuari buruzko kronikan agertutako adjektiboak. Orioko emakumeen aurreskua ere 'sinpatikoa' izan zen, Elantxobeko neska dantzariak 'politak' eta 'lirainak' ziren, eta Bermeokoak 'alaiak', 'kartsuak', 'zintzoak' eta 'garbiak'. Gizonei buruz maskulinitatea eta hori berretsiz dantzan erakusten zituzten trebetasun eta dohainak aipatzen ziren bitartean, emakumeei buruz edertasunari lotutako beren ezaugarri fisikoak eta atsegin egiten zituzten jarrerak azpimarratzen zitzaizkien. 329
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan 3.6 Euskal nazionalismo koreografikoa eta euskal emakumeen dantzen ukazioa XX. mendeko lehen hamarkadetan, folklore dantzekiko interesak hazkunde handia ezagutu zen Europa osoan (Reed 2010, 6). Nazionalismoen bultzadarekin, herri-dantzak nazio-identitatearen sinbolo moduan erabili ziren (Maners 2006, 75). Tradiziozko dantzen pizkundea gertatu zen, hainbat hezkuntza programatan folklore dantzak txertatu ziren, eta dantza irakaskuntzarako manualak idatzi ziren. Kultura nazionalen 'benetako' lehengaiak landan bizi ziren herritarrengan aurkitu behar ziren usteak indar handia hartu zuen (Reed 2010, 6). Ideia horrek gidatu zituen identitate nazionala sustatzeko helburuz folklore ikerketak abiatu zituzten tokian tokiko intelektual nazionalistek. Hainbat elkarte eta erakunde antolatu ziren tokian tokiko dantzak sustatzeko eta folklore dantzak, musika eta jantziak dokumentatzeko artxiboak sortu ziren. 1930eko hamarkadatik aurrera dantza tradizionalen dokumentazio-lanak eta ikerketa historikoak ugaritu ziren. Mendearen lehen heren horretan, euskal nazionalismoaren hazkundearekin batera eta Europako beste hainbat nazionalismo kultural eta musikalen eredura, euskal nazionalismo musikala moduan ezagutu den mugimendua loratu zen euskal kulturaren pizkunde testuinguruan. Herri dantzekiko interesa hazten ari zen bitartean, hierarkia kristauak herritarren aisialdian eta dantza ohituretan gertatzen ari ziren aldaketen aurrean zorroztasun moralaren aldeko deia egin zuen. Izan ere, bi mundu gerren arteko epealdiko dantzaldi mota berriek gizonen eta emakumeen arteko harreman moduak eraldatu zituzten, ordura arte indarrean izan ziren protokoloak hankaz gora botaz. Oihartzun zabala eskuratu zuen 1920ko hamarkada erdian Ferdinand-Antoni Vuillermet (1875-1927) apaizak egindako ohartarazpenak: Lehen Mundu Gerlaren eskarmentuaren ondoren Europak itsu itsuan dantzan jarraitzea axolagabekeria eta arduragabekeria sozialaren ondorio izan zitezkeen soilik (Ferrer 2017, 227–228). Utzikeria moralaren gaitz horren adibide larrienak dantzaldi eredu berriak ziren, eta bereziki kalean egiten zirenak apaizaren ustez. Dantzaldien ordenamenduan esku-hartu eta kontrola berreskuratzeko dantza eredu moral eta egokien bilketa eta sustapena egiteari heldu zitzaizkion hainbat elizgizon. Ez da harritzekoa beraz 1920 eta 1930eko hamarkadetan euskal dantzen sustapen eta kontrol lanetan aritu ziren gehienak apaizak izatea. 330
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan Euskal musikaren bilketa eta sustapena egiteko asmoarekin antolatu zuten 1912an, Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Diputazioek elkarrekin euskal kantutegi lehiaketa. Resurreccion Maria Azkuen kantutegiak (1922) irabazi zuen lehiaketa eta Aita Donostiarena (1994a; 1994b; 1994c; 1994d) geratu zen bigarrena. Jose Maria Usandizagak, Aita Donostiak berak edo Jesus Guridik euskal musikatzat etiketatu zitezkeen lanak sortzen jardun zuten. Bilketan eta sorkuntza adina, musikologia konparatuan jardun zuten euskal musikaren berezitasunak, ahaidetzak eta jatorriak argitu nahirik (Ibarretxe 2004): euskal musikaren jatorria euskal-grekoa defendatu zuten Azkuek, eta Madinak; jatorri euskal-zelta defendatu zuen Gascuek; lan-lerro historiko-kultural alemanari jarraituz tesi difusionisten alde egin zuen Aita Donostiak. Musikaren baitan, zein musikaren adar moduan harturik, euskal dantzari buruzko bilketa eta azterketa lanak egiten zituzten horietako batzuk. Azkuek eta Donostiak ehunka dantza-doinu bildu zituzten beren kantutegietan, eta Donostiak eta Gascuek euskal dantzaren inguruko azterketa historikoak eta koreografikoak burutu zituzten. Aita Donostiak eta Policarpo Larrañagak, euskal pizkundeko dinamizatzaileetakoak izanik, euskal dantzen sustapenean ere jardun zuten, lan horietarako dantzari buruzko dokumentazio historikoa bilduz eta aztertuz, tartean euskal dantzaren genero ezaugarrien, eta gizon eta emakumeek euskal dantzetan jokatzen zuten rolaren inguruko gogoetak eginez. Ezaugarri horien artean genero ikuspegi zehatz bat, bitarra, gizon eta emakumeen identitate bereizi eta osagarriak irudikatzen zituena nagusitu zen, eta garaiko dantza praktikek, nagusiki mugimendu nazionalistatik bultzatutakoak, eskema hori erreproduzitu zuten. Emakumeak, oro har, euskal dantzetan jarrera pasiboa zuela ondorioztatu zuten, eta norabide horretan eman zien jarraipena emakumeak euskal dantzetan jokatzen zuen paperaren inguruko lanei Enrique Jorda Gallastegi, orkestra zuzendari eta musikologoak. Emakumeek euskal dantzetan izan duten parte hartzeari buruz idazterakoan, praktika baten kontakizuna egitean, errealitatean nolakoa den deskribatu ordez, nolakoa irudikatzen zen kontuan hartuta, euskaldun izatearen inguruko idealizazioa berresten zuen narrazioa eraiki eta praktika koreografikoa narrazio horretara egokitzeko prozesua gauzatu da. XVIII. mendean Larramendik (1985) eta XIX. mende hasieran Zamakolak (1818) eta Iztuetak (1824) idatzitakoek erakusten dituzte prozesu honen lehen urratsetako batzuk, dantzak adin eta genero kategorien arabera sailkatu eta emakumeek dantza egiten zutenean beren kategoriari zegokion dantzak egiten zituztela iradokiz. XIX. mendean, 331
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan besteak beste Iztueta beraren, Azpiazuren (Bidador 1998), Labayruren (1895a) eta Gorosabelen (1899) idatzien bidez jarraitu daitekeenez, genero eta adin kategorien arabera antolatutako dantzen arteko hierarkizazioan sakondu zen, gizonezkoek egiten zutena dantza nagusi moduan agertuz. XX. mendearen lehen herenean, gizonezkoen dantza nagusi hori bakarrik kontuan hartu zuten besteak beste Gascuek (1912b), Pierre Lhandek (1907; 1921), Aita Donostiak (1933a) eta Enrique Jordak (1935) eta hortik sortu zen emakumeek ez zutela dantzatzen zioen ideia, nahiz eta ia guztiek ezagutu eta aipatu zituzten emakumeek egindako dantzen testigantzak. Bada egile bat, musikologian eta koreologian propio aritu gabe, emakumeen dantzaren ukazioaz harrituta, nagusitzen ari zen okerrari aurre egin eta emakumeek dantzan egin izan zutela, testigantza literarioak bazirela eta berak ere ikusi zuela adierazi zuena. Telesforo Aranzadi antropologoa izan zen emakumeen dantzen ukazioaren tesiaz harridura agertu zuena (1918), baina dantzarena ez zenez bere lan-alor nagusia, bere ikuspegia eta harridura agertu zituen, baina ez zen besteekin eztabaidan sartu. Ukazioa, zenbaitetan, eremu pribatu eta publikoaren arteko bereizketarekin lotu izan da. Ingalaterran, emakumeek tradizioz clog201 dantzarik egiten zutenik ukatu izan da, baina Caroline Radcliffen (2001) ikerketek erakutsi zuten XIX. mendean ohikoa zela Lancashireko kotoi-lantegietan emakumeak eskalapoindantzan aritzea. Pat Tracey dantzariari horren inguruan galdetuta, baietz, emakumeek dantzatzen zutela, baina ez zela ongi ikusia jendaurrean dantzatzea, gizonezkoen dantza baitzen funtsean: When asked whether women ever danced in the cotton factories of east Lancashire, Tracey replied: Yes they did, but they weren't allowed to dance in public in the part of the world I come from.. I won't say ever, but it was considered a little bit of a disgrace for a woman to be seen clog dancing in public... It was a man's dance, I think basically. (Radcliffe 2001, 103) Beraz, emakumeak dantzatu, dantzatzen ziren, baina gizonezkoen dantzatzat kategorizatuta zegoenez emakumeen dantzak eremu pribatuko jarduera moduan gutxietsi edo zuzenean ez zegokien praktika izanik, ezikusiarena egiten zen. XVII. eta XIX. mendeetan emakumeek egindako dantzen aipamenak, ugariak ez badira ere, tarteka agertzen zirenean ez zitzaien aparteko garrantzirik ematen. 201 Eskalapoi, txokolo. Egurrezko zoladun oinetakoak lurraren kontra kolpatuz eragiten duten soinuarekn erritmikoki jolastuz egiten den dantza mota da clogging izenekoa, taping eta klakearen aurrekarietakoa. 332
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan XX. mendearen bigarren hamarkadatik aurrera ordea, euskal dantzen ikertzaile eta sustatzaileek gidatuta, emakumeek dantza egiten zutenik ukatzen hasi zen, praktika horren desagerpenean lagunduz. XX. mendearen lehen zatian, besteak beste Azkuek, Larrañagak edo Donostiak aitzinatutako euskal nazionalismo musikal eta koreografikoa (Sánchez 2000b), kultura alorrean aplikatu zuten lehen abertzaletasunari zerion ardatz katolikoa. Euskaldun zintzoa eredugarritasun erlijiotsuarekin identifikatuz (Altuna 2006), benetako euskal folklorea (Schechner 1990; Reed 2012) fede kristauaren balio moralak ongien ordezkatzen zituena zelako irudipenarekin jokatu zuten. 'Euskalduna = morala' eta kontrara 'espainola = inmorala' moduko kategorien kidetasunetik abiatuz, dantza eta musika tresnak sailkatu ziren, txistua eta danbolina, eta horrekin egiten ziren dantzak, hala nola ezpata-dantza eta aurreskua, garbi eredugarri eta benetako euskal ohituratzat identifikatu ziren, eta ostera, txarangak eta arkodeoiak eta horiei egotzitako dantza-lotu eta bekatariak immoral eta atzerritartzat. Policarpo Larrañagak poza adierazi zuen Txistulari Elkarteak antzinako euskal ohitura moralen alde gurutzatutako borrokan erakutsitako kemenagatik: "una cruzada en pro de la moralidad pública de nuestras seculares costumbres y entidades o ciales. En ello va no tan sólo el fi altísimo interés moral de todo un pueblo, ya que también reporta bene cios fi materiales al País" (1930: 73). Garai berean, Irlandan, mugimendu nazionalista gorpuzten ari zelarik, proiektu politikoa sinbolikoki ordezkatuko zuten dantza tradizionalen bilketa lanean aritu ziren folkloristak 'selektiboki' jokatu zutela dio O'Connorrek (2013, 28). Irlandako herrietan XX. mende hasieran hedatuen ziren dantzak, kontradantzen generokoak, atzerritarrak, militar britainiarrek sartutakoak zirelakoan baztertu egin zituzten bildumetatik gehienetan. Euskal folklorearen aldaera onena transmititu eta ezagutzera eman nahian, Azkuek (1922: 346, 270, 333) aitortzen zuen bilketan bahea pasatzen zuela, zenbait aldaera gatzik gabekoak irudituta, "por insulsas", baztertu egin zituela, bere ustez oker zegoena zuzendu egin zuela eta informatzaileen oroimen hutsuneak bere iritzira osatu zituela. Beraz, beraiek jaso, ezagutu eta argitaratu arren emakumeek aurreskua dantzatzen erakusten zuten zenbait testigantza, kanta eta doinu, eta bere garaian ere emakumeek aurresku dantzatzen zuten arren, praktika horren aurrean ezikusiarena egin zenbaitetan eta ukatu bestetan. 333
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan 3.6.1 Resurreccion Maria Azkue Hizkuntzalaria eta folklore biltzailea, euskal kultura autonomoa sustatzen lan handia egin zuen Resurreccion Maria Azkue (1864-1951) apaizak XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran. Euskara eta euskal kultura izan zituen lan eremu nagusi Azkuek, euskal kulturaren pizkunde programa zabala bultzatuz helburu horrekin. Kulturaren erroak bilduta, kultura tradizionalean oinarrituta eta horri jarraitasuna emanez, euskal kultura modernoaren garapena bultzatu zuen (Kintana 2002, 95; 2015). Hainbat hamarkadaz Euskal Herriko eremu euskaldunetan bilketa lanean jardun zuen, herri-jakintza bilduz. Jurgi Kintanak (2008, 163–164) dioenez, "Azkue abertzale gisa ez zen bereziki alderdi gizona, baina bai kultur nazionalismora emana". Kultur nazionalismo horretatik eta konfesio katolikotik abiatuta, Azkuek puritanismoz jokatu zuen bilketa lanean Gotzon Ibarretxek (1995, 105) ohartarazi duenez: "ez zituen biltzen gazteleraz zeuden kantuak, kantu inmoralen hitzak ere ez zituen onartzen eta aldatu egiten zituen". Lehen doinuak 1897an argitaratu zituen bere aitak sortutako Euskalzale aldizkarian. Lekeitiarra zen Resurreccion Maria de Azkue, eta Lekeitioko emakumeen aurreskua ezagutzen zuen, horren doinua, 1897an, "Neska-dantzea" izenarekin argitaratu baitzuen (Azkue 1897c, 376) aldizkaria horretan. Partiturari lagunduz honako oharra idatzi zuen: "Bi edo iru gizatan erezten da au. Ondoen deritsagunez azaldu nai izan dogu. Domiane-goizean Lekeition tanboliñak soiñu ause ioten dabela, emakumaak aurresku ta guztiko dantzea egiten dabe". Beraz, bi edo hiru aldaera ezagutzen zituen, eta horietatik bat hautatu zuen. Jose Luis Ansorenak (2007, 188) azaldu duenez, Azkuek jasotako doinuen eta aldaeren artean doinuaren edertasun irizpidean oinarrituta egokiena zeritzona argitaratzen zuen eta argitaratu zituenak baino gehiago utzi zituen itzalean. Euskalzale aldizkari berean, Lekeitioko andreen aurreskuaren musika argitaratu baino lehenago, Batxi-guzur pertsonaiaren inguruko ipuinak argitaratzen jardun zuen (Azkue 1897a). Lehen kapituluan aurresku kontuak ageri baziren, bigarren kapituluan Lekeition Donibane egunez emakumeek dantzatutako aurreskuaren testuinguruan kokatu zuen narrazioa. Batxi-guzur, umezurtz geratu ondoren Arratiatik Ispasterrera izeba baten etxera joan den nerabea da protagonista. Lekeition gona-dantza, andreen aurreskua ikusten ari dela gertatzen da honako pasartea: 334
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan Andik i ebetera, Donian-goizean, Izpastertar batzukaz joan zan ĺ Lekeitioko enparanza edo plazara, aspaldiko ordez gona-dantzea ikusteko asmoaz. Beren isilik urreratu zirean lagun bi emakuma aurreskulariagana; ta eskatu eutsen, mesedez atara eieila dantzara Satikako indianoa. «¡Ene! Bakit nor dan, erantzun eutsen neskatileak. ¿Orrako orregaz onako neu? ¡Ont e gogorrago! Diñuean egid a baldin ŝ ŝ bara, oba leuke orrek Eli apera d uan da ur-berinkatu-ontzid an dzanga ẑ ŝ ŝ eiñ da gero Eli an sartu.» ẑ Itandu eben gero Izpastertarrak nortzuk zirean bi-rreskuak; agertu iakezan bi; ta esan eutsen, aurreskuko neskatilai Izpastertar muti ak ĺ dantzara ateratearren, muti en kontura izango zala danentzako gosari ĺ eder bat, San Predo-goizerako: ardao zuria, makai aua piper da guzti ta ĺ ganera gaztaia edo iko melauak edo zer edo zer. Neskati a geienak ĺ ontzat artu eben Izpastertarren guraria. Asi zan dantzea: aurreskuak ederto egin eban dantzaurrea; laguntzat atariko baserritarrari egin eutsan oi dan t erat ua, ta ordurarte guztia ioan ondo.. Atzeskuak bere ŝ ŝ ezeban t arto egin beren egokia, ta t aloak bere entzun ebazan; baiña ŝ ŝ arako birreskuen erdian Bat i-guzur ikusi ebenean, t iztu batak, t iztu ŝ ŝ ŝ besteak, erdi-gortu eben Bat i gizagaisoa. ŝ Neskatilean arpegia ikustekoa izan zan, Bat i urreratu eutsenean. «¿Zer? ŝ esan eban. ¿Nora dakarre berau, Marid a Talakon arpegi onegaz? ¿Neuk ŝ orreri eskua emon? ¡Bai ta zera be! Nik d antzarako eztot nai morokilŝ usaiñekorik, eskuetan anki a pintaua eukiarren; nik neu lako e arrainĺ ŝ usaiñekua nai rot. ¿Zer dakarre uork? Onen ankaak it u-soiñuan obeto ŝ d antzan eingo leukie.» ŝ Bitartean geroago ta t istu geiago entzuten zirean. Bat ik, ingeleskadaak ŝ ŝ esateko gogo bagarik, gorri gorri eginda, iges egin eban dantza-tokitik. (Azkue 1897b, 141) Batxi-Guzurren ipuinean, emakumeek aurreskua gidatu eta dantzatzea ohiko egoeratzat ageri da, eszenan Batxi bera baita ez-ohiko pertsonaia. Lexiko aldetik zenbait berezitasun daude testuan eta Resurreccion Maria de Azkuek testuaren bukaeran oharrak eskaini zituen hain zuzen euskararen lexiko aberastasuna ― eta lokalismoak ezagutzera emateko baliatzen zituen Batxiren istorioak tartean ― dantzari zegozkionak ere. Soka-dantzan aurreskuarentzat eta atzeskuarentzat bikoteak plazaratzeko ardura zuten dantzariak, zerbitzariak, 'birreskua" 335
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan izenarekin izendatu zituen eta honela azaldu zuen: "Birreskua esaten iako T orierrin aurresku eta atzeskuen ondokoai edo dantzarako lagunak ekarri bear ŝ izaten dabezanai" (Azkue 1897b, 141). Emakumeen aurreskuari berriz 'gonadantza' deitu zion, eta ondoko oharrean jaso zuenaren arabera, Oñati inguruan jaso zuen horren berri Azkuek (1897b, 141): "Gona-dantzea emakumen aurreskuari esaten iako Oñati-aldean". Oñatiko erreferentzia hau aipagarria da, Oñatin ere emakumeen aurreskuak dantzatzen zirela jakinarazteaz gain, horiek nola izendatzen ziren ezagutzera eman baitzuen. Dantzarekin lotuta Oñatin jasotako beste hitz bat ere aipatu zuen, "Ibiltokia esaten da Oñatin dantzatokiagaitik" (Azkue 1897b, 142). Batxi-Guzurren narrazioetan jasotako hiztegi-ohar horiek 1905ean eta 1906an argitaratu zuen euskara-gaztelera-frantsesa hiztegian jaso zituen Azkuek (1905; 1906): 'andre-dantza', 'gona-dantza' eta 'neska-dantza' sarrerak jaso baitzituen bertan. Andre-dantza emakumeen dantza zela esanez definitu zuen, xehetasun gehiago eman gabe: "Andre-dantza (AN, G), baile de mujeres, danse de femmes" (Azkue 1905, 1:44). Neska-dantzaren sarreran bitxia da emakumeek dantzatutako kontra-dantza, parentesi artean aurreskua, definizioa, argibide gehiago gabe ulergaitza gertatzen dena: "Neska-dantza (B), contradanza (AURRESKU) bailada por mujeres, contredanse (AURRESKU) dansée par des femmes" (Azkue 1906, 2:79). Gona-dantzari buruz, emakumeen dantza bat, emakumeen aurreskua zela adierazi zuen: "Gona-dantza (B-oñ), cierto baile de mujeres, propio del país vasco; es el AURRESKU: certaine danse de femmes, spéciale au pays basque; c'est l'AURRESKU" (Azkue 1905, 1:359). Hiztegian, beste zenbait hitzen adibideak jartzeko orduan emakumeak dantzak irudikatzen zituzten esaldiak, bertsoak, kantak edo aipuak erabili zituen. Adibidez, "Erigi" hitzaren sarreran, atsoa dantzan dabilela dioen esaera zaharra: ERIGI (B, arc), levantar, soulever. TRISKAN BADABIL ATSOA, AUTS ASKO ERIGI DAROA: si la anciana baila, levanta mucho polvo: quand une vieille danse, elle souleve beaucoups de poussiere. (Refranes, 79). (Azkue 1905, 1:257) "Saltokari" hitzaren definizioan Frai Bartolome Madariagak emakume dantzarien arimaren galeraz idatzitako esaldia jaso zuen Azkuek: Saltokari (AN, B, G), saltarin, sauteur. SOLOKO KOKO SALTOKARIAK 336
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan ederraren202 lehen kopla da. De Graziosa Zabalo, de Isturitz (BN). Behin batez yoan ninduzun Isturitzeko plazalat, andre eder bat ikusi nuen dantza-buruan zuhala. (Azkue 1922, 960) Neska gazte bat plazan dantzan ikusi eta harekin liluratuta ezkondu nahi duen Murde Beltzuntze jaunaren ahaleginak eta neskaren, Kattalin Agerreren beldur eta ukoak jasotzen ditu kantuak. Lehen bertsoan Murde Beltzuntzek lehen aldiz Kattalin Agerre Izturitzeko plazan dantzan ikusi zuen unea deskribatzen du. Dantza-khorda edo soka-dantza baten tankera du dantzak eta dantzaren buruan, aurrendari dantzan dabilena emakumea da, Kattalin Agerre bera. 3.6.2 Francisco Gascue Francisco Gascue (1848-1920) ingeniari eta musikologo donostiarrak euskal musika eta dantzaren inguruko hainbat lan egin zituen, eta euskal musikaren berezko erritmoen eta beste kultura batzuekiko ―musika zeltarekiko batez ere ― zituen antzekotasunen eta berezitasunen inguruko eztabaidetan aktiboki parte hartu zuen. 1912an, Parisen argitaratzen zen Sociéte Internationale de Musique aldizkarian "L'aurresku basque", aurreskuari buruzko artikulua (Gascue 1912b) argitaratu zuen. Euskal aurreskuari buruz aritu zen, baina zehaztu ez bazuen ere, gizonen aurreskuaz ari zen. Iztuetak gizon-dantzari buruz egindako atalen deskribapena jarraituz, lehen sokan gizonak soilik sartzen zirela adierazi zuen: "La file pénètre sur la place. Elle se compose exclusivement d'hommes" (Gascue 1912b, 45). Emakumeak gizonek gonbidatuta sokan sartu baina ez zirela dantzatzen zioen: "Elles ne dansent pas" (Gascue 1912b, 47). Emakumeek aurreskuan zuten parte-hartzeaz, dantzaren bigarren zatian agertzen zirela eta koreografian parte-hartze txikia zuela, gizona lagunduz eta honi sokan jarraituz. Hori bai, emakumeak aurrean izanik, gizonek dantza inprobisatuan bere onena emateko inspirazioa ziren emakumeak: 202 Fernando Rojok (1999) erakutsi zigun kanta honetan emakume dantzariak zuen protagonismoa. 339
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan genero eta adin kategorien araberako izendapenen gizon-dantza, gazte― dantza, neskatxen esku-dantza, galaien esku-dantza eta etxekoandre-dantza― antzinatasuna. Iztuetak aurreskuari buruz idatzitakoen azterketa egin zuenez lan horretan, gazte-dantza, neskatxen esku-dantza, etxekoandre dantza eta esku-dantza galaiena ere aztertu zituen Gascuek (1916, 44–50), baina garrantzia eta erabilera urriko aldaera moduan tratatuz, eta horietako bitan protagonistak emakumeak zirela balioan jarri gabe. Agertutako kezka nagusia neskatxen esku-dantzan mutilak sokara bildu ondoren lerroaren burua, aurreskulari papera gizonezkoak ala emakumezkoak hartzen ote zuen izan zen (Gascue 1916, 50–51). Txipiritona dantza, gizonek eta emakumeek elkarrekin dantzatzen zutena ere aipatu zuen (1916, 55–57), adieraziz berak ezetz, baina bere familiako kide batek Ordiziako 1905eko Euskal Festetan ikusi zuela dantza hori, baina emakumeek dantzatu ote zuten zehaztu gabe. 3.6.3 Pierre Lhande Euskal gaiei buruzko saiakera eta literatura produkzio oparoaren egile izan zen Pierre Lhande Heguy (1877-1957) Baionan jaio eta Zuberoan, Zalgizen hazitako idazle eta josu-laguna. XX. mendearen lehen hereneko euskal pizkunde kulturalean parte hartu zuen, besteak beste Euskaltzaindian, eta ideologikoki euskal abertzaletasunetik gertu aritu zen Jon Casenavek (Lhande & Casenave 2007, 77) erakutsi bezala. Dantzari buruz idatzi zituen lanak, bai saiakerak, bai narrazio lanetan txertatutakoak, euskal folklorista garaikideen arreta bereganatu zuten. Aita Donostiak euskal dantza eta generoaren inguruak defendatu zuen ikuspegia, eta bereziki, emakumeek dantza egin zutenik ukatuz, dantzan parte hartzen zutenean gizonezkoen omenaldia jasotzeko izaten zela zioenean (Donostia 1985a, 5:81–82), Pierre Lhanden idatzien (1907; 1921) eraginez izan zela argudiatuko dut. 1907an idatzitako Autour d'un foyer basque : récits et idées saiakera-lanean agertu zituen Lhandek lehen aldiz euskal emakumeen (1907, 75–77) eta euskal dantzen (Lhande 1907, 115–121) inguruan zituen ikuspegiak. Etxeko zaindariaren irudia goretsi zuen Lhandek, euskal emakumea 'etxeko erregina' zela azpimarratuz, baina erregin 'xumea', soila, bere barrutian pozik zegoena: "Dé fait, la femme basque est comme la reine l'intérieur ; mais une reine 342
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan euskalkian oinarrituta, gipuzkeraz idatzi zuen eleberria. Ez dira bata bestearen itzulpena ordea, hari bera jarraitu arren, euskarazkoa modu librean berridatzi baitzuen Lhandek. XVI. mendean kokatzen den eleberria da, olagizon baten alabaren (Yolanda) maitasun eta ezkontzarako planen negoziaketaren testuinguruan. Euskaraz "Aurreskua" eta frantsesez "L'aurresku" izenburua daraman bosgarren kapituluan dantzaldia antolatzen da Yolandaren familiaren etxaldean eta horren deskribapen xehea eskaintzen du Lhandek (1921, 40–49; 1921), Zuberoan eta Gipuzkoan ezagutu zituen dantzaldien irudia bertan proiektatuz. Dantza-jauzi batekin "saut basque" hasten da festa; Sebastianek irekitzen du ― ― dantza, eta atzetik ditu maisuak, baserrietako nagusiak eta langile gazteak. Denak gizonezkoak, eta emakumeek dantzan ez zutela parte hartzen azpimarratzen du Lhandek. Pas une jeune fille, pas une femme n'avait part à la danse: rangées autour de la place où évoluaient les hommes, elles avaient l'air de n'être là que pour recevoir l'hommage muet de ces parades exécutées par leurs fils ou leurs maris selon un rite sacré. (Lhande 1921, 410) Emakumeek dantzan ez parte hartzeaz gainera, pasarte horretan plazaratu zuen ondoren Aita Donostiak aurreskuan aplikatuta erabili zuen ideia, emakumeek dantzan ez zutela aktiboki parte hartzen, beraien egiteko gizonezkoen omenaldia jasotzea zela. Euskaraz honela eman zuen pasartea Lhandek: Ikustekoa zan, etxeko jaun eder ura, burua ta sorbaldak tente, bi besoak geldi ta aztalak lur-azalaren gaiñetik jauzika. Beraren ondoan beste gizonak, ala oletako jabeak, ala nekazari zar ta gazteak, bai ta Urdanibi'ko langileak, guziak lerroka, bat bestearen ondoren-ondoren, inguruka zetozen. Orien artean etzan ez neskatxa ez emakumerik sartzen: baiña, plazaren bazterrean zeuden, an, jai ontako erregiñak bezala, dantza orien agurrak onetsitzeko jarriak. (Lhande 1921, 41–42) Frantsesez ez bezalako formula erabili zuen euskaraz, emakumeak festako 'erreginak' bailiran moduan zeudela adieraziz, dantzarekin jasotzen zituzten 'agurrak onesteko' zereginean. Dantza-jauzia bukatu, gizonak plazaren ertzetara itzuli eta ondoren aurreskuari ekin zitzaion Pierre Lhanderen narrazioan. Lizentzia literarioa baliatuz, bi testuinguru koreografikotako dantzak, Lapurdi, 344
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan aurreskua euskal dantza jator eta zintzotzat defendatu zuen Lhandek, eta bertan emakumearekiko erakusten zen begirunea iruditzen zitzaion horren froga argi. Zoaz, bada, nere irakurle maitea, zoaz ikustera ea oraingo dantza lizun ta lotsakabe orietan, gure oitura zar ederretan bezela, andreari zor zaion itzal eta begirunea gorderik ba-ote dan. Or ez dezu aurkituko likitz ta moldekaizkeri baizik ¡ta gero, gu Euskaldunak, ez-ikasi ta kazkarrak garela esan bizatet! Gure arteko dantzetan, andrea ez-ta, gizonak nai duan bezela uki, bulka, tira, itzulka ta estutu egin oi dan jostailua, baizik agurka, burustuz ta zapiaren puntta-punttaz bakarrik alderatu oi dan erregiña. (Lhande 1921, 43–44) Soka-dantzako zubien esanahia azaltzeari tarte zabala eskaini zion Lhandek aurreskuaren atalean. Iztuetarengandik (1824) datorren interpretazio lerroari jarraiki, dantzan parte hartzeko zilegitasunik ez zutenak, agotak eta ijitoak bereziki, sokatik kanporatzeko funtzioa aitortu zien zubiei (Lhande 1921, 4446). Emakumeekiko begirune jarrera eta kanpotarrekiko jarrera oldarkorra adibidetzat hartuta, antzinako ohituren iraupena euskaldunen jatorri zaharraren frogatzat baliatu zituen Pierre Lhandek Yolanda eleberrian. 3.6.4 Telesforo Aranzadi Euskal antropologiaren aitzindari Telesforo Aranzadi Unamok (1860-1945) ohartarazi zuen ez zela zuzena emakumeek dantzatu izan zutenik ukatzea. Euskal arrazaren inguruan egin zituen ikerketa nagusiak Aranzadik, baina bere behaketek hedadura handia hartu zuten eta egindako lanen artean 1918an argitaratu zen Geografía general del País Vasco-Navarro (Carreras y Candi 1918) entziklopedian "Etnologia" atalaz arduratu zen (Aranzadi 1918). Dantzari eskainitako lerroetan okerrak zuzentzeko ardura antzematen zaio, bereziki emakumeen parte hartzearen inguruan. Aranzadik argitu zuen pilotan eta euskal kiroletan ia beti gizonak aritzeak ez zuela esan nahi emakumeek ez zituztenik egiten: "El que estos juegos y ejercicios sean casi exclusivos de los varones no quiere decir que las jóvenes no remen ni jueguen á la pelota" (Aranzadi 1918, 157). Euskal emakumeen gizontasunaren estereotipoa erreproduzitu zuen Aranzadik, kirolean eta dantzetan gizonak moduan jarduteaz gain, bestelako testuingurutan ere jokamolde maskulinoak zituztela iradokiz: 346
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan (1983a; 1983b; 1983c; 1983d; 1985a; 1985b; 1994a; 1994b; 1994d; 1994c; 2016). Bilketa lana oinarrizkoa da bere musikagile ekarpena ulertzeko, bere garaiko joera berriak ezagutu eta haiekin bat egiten zuen sortzailea baitzen, abiapuntua, oinarria, bilketa lanean ezagututako euskal musikaren ondorea izanik beti. Euskal herri musikarekiko lehentasunezko interesa Resurreccion Maria Azkue eta Francisco Gascueri zor ziela azaldu zuen Aita Donostiak (1983a, I:X), haiei entzundako hitzaldien ondoren ekin baitzion alor horren inguruko ikerketari. Han eta hemen argitaratutako artikulu eta lanekin batera, hamaika203 hitzaldiren bidez zabaldu zituen bere folklore ikerketen emaitzak, eta hain zuzen ere, ondoren idatziz argitaratu zituen hitzaldietan jasota daude dantzari buruzko hainbat ekarpen. Bereziki 1920 eta 1930eko hamarkadetan jardun zuen Aita Donostiak dantzaren inguruan, hain zuzen ere euskal berpizkunde kulturalaren, euskal dantza ekitaldien aro oparoan. Herri-dantzak euskal nortasunaren adierazpen nazionaltzat hartuta, 'udaberri koreografikoa' zeritzon dantzen pizkundearen aurrean poza agertu zuen: "Renace hoy la danza popular como una expresión nacional, una de sus características principales" (Donostia 1985b, IV:245). Aita Donostiak bildutako zenbait kantaren hitzek dantzatzen ziren emakumeak irudikatzen zituzten. Adibidez, Elizondon jasotako kanta zahar batean XVIII. mendekoa izan zitekeen bere ustez , dantzatik atera berri zen ― ― neska gazte batek umeak erditu zuela kontatzen zuen. Honela zioen lehen bi ahapaldietan: Umorean nago ta nai nuke kantatu, Donzella eder orri zer zaion gertatu. Dantzatik atera ta aurra egin baitu, Dantzatik atera ta aurra egin baitu. Elizondoko Zatonian boda zirenean, Dama bat dantzatu zen dantzaren lenian. Erijageldi zegon bere kojoñian, Airian gan zitzaion libratu zenian. 203 Aita Donostian lanen apailatzaile, kaputxikoen kongregazio-kide eta lagun izan zen Aita Jorge Riezu musikologoak idatzi zuenez 1916 eta 1956 bitartean 163 hitzaldi eskaini zituen. (Donostia 1985b, IV:9). 348
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan (Donostia 1994b, VIII:1388–1389) Bigarren bertsoan ageri den "dama bat dantzatu zen dantzaren lenian" horretan emakume horrek soka-dantzaren buruan, aurrendari dantzatu zuela ikusten da, Azkuek (1922, 960) Izturitzen jasotako kantuan ageri den irudi bera errepikatuz. Abaltzisketan jaso zuen beste kanta batean, "Zaldibiko plazan / iru atso dantzan" (Donostia 1994b, VIII:1455) esaten zen lehen ahapaldian, edo Donezteben jasotako amodiozko kanta batean "Nere maitia ikusi nuben, dantzara zijoanean" (Donostia 1994b, VIII:1473). 1922an Baionan jasotako Azkaineko atsuaren kantan, "ander serora dantzan" ageri zen: Azkañeko atsua, Bringillin, brangillun, gaixtua. Jaun erretorak soñua jo ta Andre serora dantzatzen; Infor.: Larramendi, marino de Azkaine, en casa de Dufau. Loc. rec.: Bayona Fecha : 5 de setiembre de 1922 (Donostia 1994a, VI:348–349) Hain zuzen ere, kanta hori jasotako toki berean, Baionan, urte bete beranduago, 1923an, euskal kantuei buruz eskainitako hitzaldian (Donostia 1985b, IV:139–166), euskal dantzaren historian bide luzea egin zuen baieztapena, emakumeek euskal dantzetan ez zutela dantzatzen zioena, egin zuen: "La femme ne danse pas" (Donostia 1985b, IV:163). Bi urte lehenago Pierre Lhandek (1921, 410) egina zuen baieztapen hori, baina Lhanderena eleberri baten testuinguruan zen, eta Lhande idazle arrakastatsua eta euskaltzain errekonozitua bazen ere, ez zuen musika, dantza eta folklore alorrean Aita Donostiak zuen itzala, beraz, esaldi berak oihartzun handiagoa hartu zuen Donostiaren ahotan. Euskal dantzak guda-dantza moduan interpretatzeko tradizioari jarraituz, Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait dantzari aire gerlaria hartu zien. Dantzarien arintasuna eta malgutasunak Errusiar Balletetako dantzari famatuen204 harridura eragin zuela zioen (Donostia 1985b, IV:163), baina dantza zailak zirela, ongi 204 Diaghileven Errusiar Balletek egonaldiak egin zituzten Donostian 1916 eta 1918an, beraz, haietaz ariko zen hor Aita Donostiak, eta egonaldian euskal dantzak ikusteko aukera izango zuten. (Larrañaga & Larrañaga 2012) 349
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan prestatutako dantzari gutxi batzuk bakarrik egin zitzaketenak. Kontrara, Baztanen 'mundu guztiak' dantza zezakeela zioen, berehala zehazteko, 'esan nahi dut gizonezkoak': "Dans la vallée du Baztan, au contraire, tout le monde (j'entends les hommes) prend part à la danse" (Donostia 1985b, IV:163). Baztanen, herriko festetan ehun gizonetik gora ikusi zitezkeen dantzan Aita Donostian esanetan. Euskal Herrian, gizonek, ohiko euskal dantzak dantzatzen zituztela soilik zioen musikologo donostiarrak, eta emakumeek berriz, ez zutela dantzatzen, gizonek emakumearen aurrean dantzatzen zutela, bai aurreskuan, ingurukoan edo soka-dantzan: Car (note commune aux danses du Pays Basque) les hommes seuls dansent les vraies danses typiques. La femme ne danse pas, l'homme danse devant elle dans l'Arresku, et même dans d'autres numéros, comme le Inguruko ou Soka-Dantza. Elle entre quelquefois dans l'action, mais on peut dire qu'elle ne sait alors que marcher lentement (Donostia 1985b, IV:163–164). Emakumeek fandangoa dantzatzen zuela zioen Aita Donostiak (1985b, IV:164), baina hori ez zela 'ohiko' dantza. Alegia, aurreskuaren bukaeran fandangoa dantzatzea kontu berritzat jotzen zuen, nahiz eta ehun urtetik gora ziren hori gertatzen ari zela. 1929an, Donostian, Euskal Astearen baitan euskal kantuaren inguruko hitzaldia eskaini zuen (Donostia 1985b, IV:225–246), urte batzuk lehenago Baionan eskaini zuen hartatik abiatuta. Euskal igualitarismoaren mitoari tiraka, euskal dantzetan gizarte klase guztietako partaideek parte hartzen zutela esan zuen Aita Donostiak (1985b, IV:244), eta denek elkarrekin dantzan parte hartzeak maila desberdinetako herritarren arteko tartea ezabatzen lagundu zuela. Hurrengo urtean, 1930ean, Bergaran, Eusko Ikaskuntzaren bosgarren kongresuan euskal kantuei buruz eskainitako hitzaldian (1985b, IV:247–270), zazpi urte lehenago Baionan adierazi zuen ideian sakondu zuen, emakumeek euskal dantzetan zuten parte hartzearen ukazioan. Bizkaiko eta Gipuzkoako dantzak sasoi betean eta ongi prestatuta zeuden mutil gazteek baino ezin zitzakeela dantzatu iruditzen zitzaion, eta haien aire gerlarian, "carácter guerrero muy acusado", maskulinitatea antzematen zuen: "es verdaderamente maravilloso ver con qué agilidad, con qué virilidad evolucionan estos danzarines" (Donostia 1985b, IV:266). Horrela, Aita Donostiak zioen (1985b, IV:266–267), oro har, euskal dantzetan emakumea ez zela dantzatzen, edo dantzatzekotan oso gutxi dantzatzen zela. 350
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan ere. 3.6.6 Policarpo Larrañaga Apaiz, abertzale, langile-eskubideen aldeko aktibista, euskaltzale eta euskal antzerki eta dantza sustatzailea izan zen Policarpo Larrañaga (1883-1956). "Bere izatearen gunea kristautasuna zen" idatzi du Don Poliren inguruan Antxon Narbaizak (2001, 3), baina hiru ardatz nagusiren inguruan antolatu zuela bere bizi-jarduna, kristautasuna, abertzaletasuna eta justizia soziala: Larrañagak bere apaiz-bizitzaren hasieratik garbi izan zuen bere apaiz izatea, euskaltzaletasunarekin eta abertzaletasunarekin uztartu behar zuela, baina bere kristau izateak eskatzen zion bezala, gizarte-mailan eskubide eta aukera gutxien zuten bizilagunen aldeko lana ahantzi gabe. (Narbaiza 2001, 5). Soraluzen jaio eta Elgoibarren eta Eibarren jardun zuen apaiz gerra zibilean Baionara ihes egin zuen arte. ELA-SOV sindikatu abertzalearen sorrera bultzatu zuen eta Emakume Abertzale Batzaren sorreran ere eraginez gertutik bizi izan zuenez ibilbide horren historia idatzi zuen Larrañagak (1978a; 1978b; 1978c). Kristautasunak, abertzaletasunak eta euskaltzaletasunak eraman zuten Don Poli dantza, antzerki eta emakumeen hezkuntza eta antolaketara. Umeen hezkuntza bere gain izanik, umeak kristau, euskaltzale eta abertzale hazteko haien amak eta andereñoak, emakumeak aktibatu eta heztearen garrantziaren kontzientzia baitzuen. 1920ko eta 1930eko hamarkadetan hainbat herri-antzerki eta euskal dantza ekitaldi antolatu zituen, baita zarzuela eta opera bana sortu ere. Policarpo Larrañagaren interes eremu zabalak morala, kultura, lana, gizarte langiletza eta ekonomia hartzea zituen, eta elkarri eragiten zioten ardatzak gurutzatzeko zuen erraztasunaren erakusgarri euskal dantzen alde egiteko arrazoien artean turismorako adierazpen propioak erakargarri gerta zitekeenaren bisioa aipa daiteke. Euskal dantzen alde egiteko arrazoi nagusia morala zen Don Polirentzat, baina horrez gain, nazioartera begira, ezaugarri propioak, bereizgarriak zituen herria izatea interesgarria zeritzon turismoa erakartzeko, eta argudio hori ere erabili zuen euskal dantza tradizionalen alde egiteko, turismoak nazioartean garrantzi ekonomiko handia hartua zuela ikusita (Larrañaga 1930, 73). Euskal Herriko Txistulari Elkarteak 1929ko uztailaren 19an Donostian ospatu 356
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan zuen batzar nagusian txistua, dantza eta moralaren inguruan hitzaldia eskaini zuen, hurrengo urtean argitaratu zena La moral vasca: moralidad y costumbres vascas (Larrañaga 1930) izenburuarekin. Dantza-lotua, kanpotarra eta immorala zen borrokatu beharreko arriskua Poicarpo Larrañagaren ikuspuntu katolikotik, eta horri aurre egiteko euskal tradizioak zituen baliabide egokiak agerian jarri nahi izan zituen. Gotzainaren hitzak gogoan zituen Larrañagak (1930, 12), euskal tradizioan aurreskuan ere gizon eta emakumeen arteko kontaktu fisikoa saihesteko zapiak erabiltzen zirela eta fandangoa beti soltean dantzatzen zela, baina modan jarri ziren txarangek jotzen zuten musikarekin edozein unetan dantza-lotuan dantzatzen zirela herritarrak. Horren aurrean, tradiziozko dantza eta musikak, euskaldun jatorrak, txistuaren bidez egiten zirenak defendatu zituen Don Polik. Euskal dantzaren historiari eskainitako begiradan, Bowles bidaiari ingelesak Bilboko emakume langileen sendotasunaz eta dantzarako zaletasunaz esandakoak aipatu zituen Larrañagak (1930, 15), eta baita 1776an Peter de Fable ezizenarekin sinatu zuen asturiar batek Bilbon familia oneko emakumeak, zerbitzariak zein portuko zamaketari aritzen ziren emakumak danbolinaren doinura dantzan aritzen zirela ere (Larrañaga 1930, 42–43). Euskal dantza tradizionalak aspergarriak, astunak eta grazia gabekoak zirela esaten zutenak gorpuz adierazpen sanoa baino beste zerbaiten bila zebiltzala zioen Don Polik, eta euskal dantzak oso duinak zirela: "Esas antiguas danzas son muy dignas de ocupar nuestras plazas" (1930, 45). Besteak beste Jovellanosek, Larramendik, Fray Bartolome Santa Teresakoak, Iztuetak edo Pablo Gorosabelek euskal dantzari buruz egindako aipamenak bildu zituen Poli Larrañagak. Humboldtek aipatutako Durangoko neskek Santa Maria Ulibarrin eta Santa Anan nesken prozesio eta dantzaren deskribapena ere jaso zuen (Larrañaga 1930, 58). Dantza-lotua auspotzen zuten txarangak, akordeoiak eta kanpoko dantzak imitatu nahiak danbolinteroek jotako euskal dantza garbiak baztertzen ari zela kezka adierazi zuen Don Polik (1930, 71): "El afán inmoderado de organizar charangas, y de imitar bailes exóticos, ha relegado a último término las danzas dirigidas por los tamborileros, y la fisonomía racial de las costumbres ha padecido una revolución desgarradora". Ferreres eta Vuillermet elizgizonen, eta Bonald kardenalaren hitzak baliatuz, Don Polik (1930, 71–72) adierazi zuen sexu desberdinekoen arteko dantzak berez zilegi zirela, modu egokian, ukiturik eta keinu lizunik gabe egiten baziren behintzat. 357
3. Genero- eta nazio-identitateak aurreskuan cumplimentar nuestras bandas de txistularis, para asegurar la máxima in uencia que las mismas en pro de la moralización de nuestras fl costumbres públicas (Larrañaga 1930, 75) Horiek gauzatu ahal izateko, hainbat proposamen zehatz egin zituen Larrañagak (1930, 75–76): Festa egitarauetan txistu eta danbolinarekin egindako dantza tradizionalei lehentasuna eman, eta musika-tresna exotikoen dantzaldiak zaildu zitezela, eta, besteak beste, prozesio erlijiotsuetan egiten ziren dantza zeremonialen ohiturak mantendu zitezela, udalek txistulariak izendatzerakoan herri-dantzak zekizkitela bermatu zezatela, Diputazioek eta udalek babestuta txistu eta dantza eskolako sor zitezela, eta gizon eta emakumez osatutako dantza taldeak antolatu zitezela. Labayruk idatzitako hitzekin bat eginez, euskal berezitasun historikoa desagertzeko arriskuan ikusten zuen Don Polik (Larrañaga 1930, 77), eta horri aurre egiteko erantzun indartsua eman beharra zegoen, bere izaera, hizkuntza, ohitura eta tradizioak manten zitezen. 3.6.7 Enrique Jorda Gallastegi Gazte zela, hogeita lau urterekin, idatzi zuen euskal dantzari buruzko lehen lana, "Notas sobre la Danza Vasca" izenekoa Enrique Jordak (1935). Bereziki Aita Donostiak egindako lanak jarraituz, euskal dantzari buruzko ele zaharrak, topiko batzuk eta hainbat erreferentzia historikorekin batera, emakumeei buruzko baieztapen okerra errepikatu zuen (1935, 114), emakumeek ez zutela euskal dantzetan parte hartzen. Nahiz eta Aita Donostian eta Policarpo Larrañagaren lanetan bezala, eskainitako aipu eta erreferentzien artean baziren historikoki emakumeak dantzan aritu izan zirela erakusten zutenak, adibidez, Adan eta Ebak paradisuan euskal dantzan aritu zirela zioen ele zaharra edo Pierre Lancren sorginen aurkako instrukzioan emakumeak dantzan aritzen zirela agertu (Jordá 1935, 113). Euskaldunak dantza egite hutsaren plazeragatik dantzatzen ziren Enrique Jordaren iritziz. Apresurémonos a decir, que en general el vasco baila solamente por el placer de bailar. Acostumbrado a ejercicios en los cuales se requiere una gran fortaleza física, no es extraño que sus danzas nos causen una fuerte impresión de virilidad. [...] Esta virilidad de la que hablamos, va siempre acompañada de una gran agilidad. (Jordá 1935, 114) 359
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak 4 Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak 1895etik aurrera, euskal abertzaletasunaren hastapen aroan, euskal komunitate politiko baten eraketa prozesua bizi izan zen. Euskal nazionalismoaren pentsamendu politikoa sinbolikoki sendotzeko, folklore dantzen (Chueca 1990) euskal tradizio baten sorkuntza (Hobsbawm & Ranger 1983) bultzatu zen. Dantza tradizio horretan euskal abertzaletasunaren baitan ziren genero ikuspegiak proiektatu ziren, eta dantzaren bidez eraikuntza kultural horiek naturalizatzen lagundu zen, besteak beste diferentzia sexualaren ideia erreproduzituz (Aresti 2014). Dantza tresna eraginkorra izan zen euskal gaztedia mugimendu abertzalera erakarri eta politikoki aktibatzeko (Chueca 1990), eta aldi berean, genero identitateak eraikitzen eta hedatzen lagundu zuen. Politikari abertzale aitzindariek generoaz zuten ikuspegi bitarrak baldintzatuta sortutako herri kulturaren eredu honek, folklorea eta dantza tradizionalaren bidez estereotipo maskulinoak eta femeninoak gizarteratzen eta gizartean errotzen lagundu zuen. XX. mende hasierako zenbait kultura politikok, nazionalismoak horien artean, diferentzia sexualaz zuten ikusmoldeetan oinarrituta genero eduki handia zuten gorputz nazionalaren irudikapenak baliatu zituzten (Aresti 2014, 282). Euskal abertzaletasunak, bertako folklorea berregiteko prozesuan aktiboki jardun zuen (Sánchez 2005), proiektu politikoaren inguruan komunitatea (Anderson 2006) irudikatu, aktibatu eta artikulatzeko tresna eraginkorra gertatuz. Lehen mundu gerraren aurreko hamarkadak tradizioen sorkuntzarako garai oso oparoak izan zirela ohartarazi zuen Hobsbawmek (Hobsbawm & Ranger 1983, 263). Erromantizismoak eta nazionalismoak dantzari identitateak egituratzeko eta balio sinbolikoak gorpuzteko aitortu zieten gaitasuni esker, bi mugimendueek folklorearen (Bauman, 1992: 38) eta dantza tradizionalaren berregite-lanak bultzatu zituzten, horietan eragileen genero ikuspegiak txertatuz. Boomerangak (Merton 1995, 506–507) zehatz erantzun zuen, dantzaren bidez genero banaketa argi eta hierarkizatua erakusten zuen komunitatearen irudia itzuliz. Ustez tradizionala, jatorrizkoa zen irudi horren bidez, komunitatearen tradizio imajinatuan proiektatu ziren feminitate eta maskulinitate estereotipoak gorpuztu ziren. 361
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak Dantzaren alorrean genero dinamiketan gertatutako aldaketa horiek dantzariak nazioaren sinbolo bihurtzen ziren aldi berean gertatu ziren. XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako gizarte aldaketek gizonen eta emakumeen gorputzak dantzaren bidez nazioarekin identifikatzeko moduetan eragin zuten (O'Connor 2013, 34–35). Esfera publikoan emakumeek zuten papera aldatzen ari zen eta abertzaletasunak ahalegin berezia egin zuen gizon eta emakumeen rolak bereizten eta mugatzen, maskulinitatea sendotzeko. Gorputz jardueren sustapena, bereziki kirola eta dantza, funtsezkoak gertatu ziren genero bereizketak markatzeko. Sussan O'Connor (2013, 34–35) dantza ikertzaile irlandarrak azpimarratu duenez, kirolaren gizonen feminizazioaren aurka egiteko baliatu nahi izan zen eta 'mutilak gizon bihurtzeko' egitekoa ezarri zioten gorputz ariketari. Ingalaterrako ipar-mendebaldean, morris dantza tradizionalei buruzko dokumentazio historikoari buruzko ikerketan, sorpresa eragin zuten aurkikuntzak egin zituzten ikertzaileek XX. mendearen azken zatian. Theresa Jill Bucklandek (2006b, 207) erakutsi du emakumeek morris dantzak egin dituztela iraganean eta Morris dantzak esklusiboki gizonezkoen jarduera moduan erakusten zuen ikuspegi nazionalki onartua gezurtatu du. Baieztapen honek ez zuen harrera onik izan maskulinitatearen gotorleku ziren morris dantzen sustapen elkarteetan. Historia eta tradizioa ziren emakumeek bazterketa justifikatzeko erabiltzen ziren argudioak. Ikertzaileek bildutako testigantza historikoek hankaz gora jarri zituzten ordura arte ebidentziatzat jotzen ziren aurreiritzi historiko eta tradizionalak. 1975etik aurrera, Cheshireko Poyton Jemmers taldearen eredura, emakumez osatutako morris dantza taldeak azkar ugaritu ziren (Buckland 2006b, 207). Ingalaterrako morris dantzak XX. mende hasieran, galbidean zegoen ohitura zen nekazarien artean, harik ingeles sentimendu nazionala sustatu nahi zuen berpizkundea mugimenduaren baitan, langile klase ertainekin eta maskulinitatearekin uztartuta berrindartu arte. Berpizkunde horretan parte hartu zuten zenbait taldek, hala nola Garstang Morris taldeak, emakumeen kontrako jarrera erakutsi eta dantzaren maskulinitatea azpimarratu zituen (Buckland 2006b, 212–213). Eraikuntza nazionalaren ahaleginean lagunduko zuten folklore taldeen antolaketa sustatu zuten nazioarteko beste proiektu politiko batzuetan (Buckland 2006a) bezala, Batzokien sarearen bidez hedatu zen dantza etniko eredu baten eraikuntza sustatu zuen euskal mugimendu nazionalistak (Ruiz 2011). Ezpatadantzariak izendatu ziren gizonez osatutako dantza taldeak antolatu ziren 362
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak abertzaletasunaren lehen olatuan (1895-1920) eta Gorulariak eta Poxpolinak izenarekin (Arana 1986, 33) emakumez osatutako taldeak ere bai bigarrenean (1920-1936). Ezpata-dantzariei eta poxpolinei generoaren araberako errepertorio eta janzkera berezituak esleitu zitzaizkien, eta euskaldunen nortasun idealizatuan genero bakoitzari egokitutako balioak gorpuztu zituzten. Euskal abertzaletasunaren lehen etapan emakumeak agerraldi publiko guztietatik kanpo utzi zituen misoginiari jarraipena eman zitzaion horrela. 1920 eta 1930eko hamarkadetan mugimendu abertzaleak bultzatu zuen parte-hartze sexuatuan (Aresti 2014) txertatzen da poxpolinen sustapena. Emakumeek bazuten tokirik nazionalismoaren baitan, baina sexu femenino moduan, zegozkien eremuetan eta jardueretan. Dantzan ere halaxe zen, dantza zitezkeen, baldin eta emakumeen dantzak eta emakumeek moduan dantzatzen bazituzten. 363
Gregorio Mujika (Anguiozar 1929, 323) Burua, bihotza, gorputza. Idatzizko lanen bidez burua mugiarazi zitekeela zioen Sabino Aranak; bihotza mugitzeko antzerkiaren indarra nabarmendu zuen (1980b, 1:470–472); euskal nazioaren gorputza berriz ezpata-dantzariek jarri zuten. Genero kategoriaren zeharkakotasuna kontuan hartuta, arketipo femeninoak bezala arketipo maskulinoak aztertu beharrekotzat jotzen ditu Gemma Torresek (2014, 76). Izan ere, bai inperialismoa eta bai nazionalismoa maskulinitate modernoarekin batera garatzen diren neurrian, gizontasunaren eraikuntzaren oinarrizko egiturak dira, eta ondorioz, genero diskurtsoen eta identitate kolektiboen eraikuntzaren arteko loturak ulertzen laguntzen du horiek behatzeak (Torres 2014, 76). Susan Reeden esanetan, XX. mendean nazionalismo prozesuak bizitako hainbat herritan, dantza nazionaltzat balioetsitako errepertorioaren dantzaria, imajinatu den iraganaren ikur moduan idealizatu zen (Reed 1998, 511), eta dantzariak nazioa bera ordezkatu zuen festa lokal, errejional, nazional eta nazioartekoetan. Ordezkaritza sinboliko hori izan zen euskal ezpata-dantzariari nazionalismoak esleitu zion egitekoa, euskal nazioaren gorputza jokatzea. Egiteko horretarako, Bizkaiko eskualde batean dantzatzen zen dantza errepertorio bat hautatu zen, Durangaldeko dantzari-dantza206, eta bere jatorrizko herrietatik Bizkaia eta Gipuzkoa osora eta Araba eta Nafarroako hainbat eskualdetara zabaldu zuten. Bilboko Euzko Gaztedirentzat, dantza gazteak nazionalismora erakartzeko eta abertzaletasunaren sentimendua herriz herri ereiteko tresna oso baliagarria gertatu zen. Epai estetikoak balio kulturalak diren neurrian (Kaeppler 2012, 73), ideologia politikoek dantza nazionalen hautaketan paper garrantzitsua jokatzen dutela dio 206 Jatorrizko herrietan dantzari-dantza da errepertorioari ematen zitzaion izena, baina hortik kanpo ezpata-dantza moduan zabaldu zen. 364
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak Reedek (1998, 511). Adibidez, Txinako Iraultza Kulturalean balleta hautatzea erabaki ideologikoa izan zela ondorioztatu zuen Gloria Straussek (1977). Erabaki hori hartzeko kontuan hartu ziren argudioen artean, besteak beste, balletaren aukera narratiboak, mugimendu hiztegiaren bidez indarra eta akzioa transmititzeko zituen aukerak, eta genero berdintasuna adierazteko eskaintzen zuen malgutasunak hartu ziren kontuan. Euskal abertzaletasunak bere dantza nazionaltzat ezpata-dantza hautatzerakoan, gizonek airera jaurtitako ostiko bortitzek, zortziko talde sinkronizatuan zein bana-banako agerraldi indibidualek eta ezpatak eta makilak kolpatuz osatutako jokoek lagundu zuten. Euskal komunitate nazionalaren proiekzio sinbolikoa eta gizon gudariaren gorputza irudikatzeko errepertorio aproposa gertatu zen ezpata-dantza. Sabino Aranak argi ikusi zuen Durangaldeko ezpata-dantza zela irudikatu nahi zuen euskal nazioaren balioak ongien gorpuzten zituen errepertorioa. Soilik gizonek dantzatzen zutenez beste hainbat dantzek pizten zituzten sexu-grin eta tentazio arriskuetatik salbu zegoen, eta gainera, dantzakera neurritsu, serio, moral, gerlari eta indartsua zerabilten ezpata-dantzariek. Ezpata edo makila erabiltzeko ez bazen, gerritik behera soilik mugitzen zituzten gorputzak dantzariek, hankak eta oinak dantzatuz, gorputz-enborra, besoak, eskuak eta burua zurrun, mugimendu eta keinurik gabe dantzatzen ziren. Moralki garbiak izateaz gainera, euskaldunen gorputzaren berezko arintasunaren erakusgarri zen ezpata-dantza, atzerritarrentzat imitatzea ezinezkoa zen dantzakera dohaitsua zerbailten euskal ezpata-dantzariek. 1897an, Baserritarra egunkarian eskaini zizkion lerro batzuk207 Sabino Aranak ezpata-dantzari: El ezpatadantza. Este antiquísimo baile guerrero de nuestra raza está cayendo en desuso. No sabemos si antes se ha usado fuera de Bizkaya; pero casi podemos asegurar que hoy no se conoce en otra región de Euskeria. En Bizkaya, sólo se conserva en el Duranguesado: pues, que nosotros sepamos, actualmente hay cuadrillas de espatadantzaris únicamente en Be iz, Yu eta, Abadiano y Garai. Hasta hace unos años ŕ ŕ había también, según nos han informado, en Izpaste , al oeste de ŕ Lekeitio. A esta villa, hasta hace no mucho, todos los años han llevado espatadantzaris en las fiestas del pueblo. La hermosa danza va, pues, desapareciendo. Este año la hemos visto en Ma kina y en el Teatro ŕ A iaga, y en las fiestas de este mes habrá concurso de la misma en el ŕ Arenal. (Arana 1980a, 2:1366) 207 "El Ezpatadantza", Baserritarra, 1897-08-08. 365
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak Testu horretan Sabino Aranak euskal dantzen generoaren araberako kategorizazioa egin zuen. Ezpata-dantza gizonen dantza dotoretzat jotzen zuenaren aurrean, beste dantza bat, zinta-dantza, astun eta aspergarritzat jo zuen, azken batean, emakumeek edo umeek egiteko egokiagoa egindako gizonek baino: El que parece que ha desaparecido por completo en Bizkaya es el baile de las cintas, aquel que el año pasado ejecutó en el frontón Euskalduna la comparsa de muchachos de Villafranca. Pero esta danza no tiene comparación con aquélla: es monótona y pesada, y no agrada al público. Es más propia de mujeres o de niños que de muchachos ya hechos. En Bizkaya la bailaban las mujeres: ejemplo, Lekeitio. (Arana 1980a, 2:1366–1367) Ilustrazioa 27: Gizonezko dantzari talde bat zinta-dantza egiten Bergaran, 1905ean. Argazkia: Bergarako Udala. Zinta-dantza, batzuetan, emakume eta umeek dantzatu arren, gainontzeko dantza gehienak bezala nagusiki gizonek dantzatzen zuten. Ordura arte zintadantzak, aurreskuak bezala, ez zuen genero-marka mugatzailerik. Aranak aipatutako Villafrancako dantzarien taldea, Ordiziako taldea zen, Jose Lorenzo Pujanak zuzentzen zuena eta Goierriko brokel-dantzaren sortan zinta-dantza 366
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak haien baztertze sistematikoa eragiten du kultur protagonismoa duten espazioetatik. (González-Abrisketa 2016, 49–50) Euskal abertzaletasunaren lehen aroan gizonak soilik ziren kontuan hartuak komunitateren kide eta subjektu politiko moduan, beraz, Aranak gizontasuna ardatz zuten gizonezkoen dantzak sustatzea proposatu zuen. 'Dantza nazional' baten hautaketa bultzatzeaz gainera, horren adierazpen kolektibo zabalak iradoki zituen, zortzi dantzariz osatutako talde bakarraren ordez, zortziko talde gehiagoren aldi bereko dantza ekitaldiei, alardeak deitu zitzaizkien horiei atera irekiz. ¿No se animarían los pueblos a formar cuadrillas de ezpatadantzaris? Mo oskos hábiles para ello los hay de sobra en nuestro país. Aun ŕ podrían formarse comparsas de mayor número de individuos que el usual, que es de ocho. (Arana 1980a, 2:1367) XIX. mende bukaeran, Euskal Jaietan eskaintzen zituzten emanaldien ondorioz ezagunak egiten hasi ziren Berriz, Iurreta edo Garaiko ezpata-dantzariak. Aurreskulari, irrintzilari, txistulari edo gorulari txapelketak antolatzen ziren moduan, Durangaldean ezpata-dantzari taldeen txapelketak antolatzen hasi ziren, merinaldeko hainbat herritan, bereziki Abadiño, Garai, Mañaria, Izurtza, Berriz eta Iurretan dantzatzen baitzen errepertorio hori. 1886ko Durangoko euskal jaietan Abadiño, Berriz eta Garaiko ezpata-dantzari taldeak aritu ziren. 1891n Iurretan ospatuz ziren Euskal Jaietan antolatutako ezpata-dantzarien txapelketan Berrizko dantzariek irabazi zuten lehen saria (Irazabal 1991, 24). Berrizko dantzariek hurrengo hamarkadetan Euskal Herriko hainbat bazterretan eta Europako zenbait hiritan (Sevilla, Madrid, Paris, Londres,…) dantzatuz ibilbide distiratsua208 osatu zuten (Arana 1981, 303–304). 1893an Azpeitiko lehiaketa irabazi zuten eta 1897an Sabino Arana ikusten izan zen Donibane Lohizuneko Euskal Tradizioaren festetan dantzatu ziren (Bernadou 1899, 30–32). Garaiko, Iurretako edo Abadiñoko dantzariek ere ikusmin handia eragiten zuten. 1897ko urte berean Areatzen ospatu ziren Euskal Jaiak, eta haietan Garaikoak nagusitu zitzaizkien bigarren sailkatu ziren berriztarrei. Ezpatadantzarien artean norgehiagoka giro handia sortua zen eta fama hartzen hasita zeuden berriztarrek ez zuten aldarte onez onartu porrota. Aurretik Bilbon 208 Berrizko ezpata-dantzariek dantzan erakusten zuten arintasuna, malgutasuna eta plastizitatea ikusi daiteke Manuel Intxaustik egin zien filmaketan: Intxausti, M. (1923). Eusko Ikusgayak 01 Berriz: Dantzari-dantza 1923-1928. Berriz. https://dantzan.eus/bideoak/berriz-dantzaridantza-1923-1928 369
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak jokatutako lehiaketa irabazita ez zuten gogo onez hartu epaimahairen ebazpena eta protesta egin zuten (Alberro 1998, 66). Sariari uko egin eta desafioa bota zieten Garaikoei, haiek jarritako hotzorduan berriz lehiatzeko "con un jurado de personas competentes, cruzándose la cantidad que deseen los vencedores de este concurso"209. Ilustrazioa 28: Berrizko ezpata-dantzariak Donibane Lohizuneko Tradizioaren Festetetan, 1897an. (Bernadou, 1899, or. 31) Berrizko ezpata-dantzarien distirak hazten jarraitu zuen gerra zibilera arte. Ez Euskal Herrian bakarrik, exotizazio prozesuen ondorioz, euskaldunen izaera bereizi, gerlari eta antzinakoaren erakusgarri euskal nazioaren enbaxadore izan baitziren nazioartean, emanaldiak eskainiz Pariseko Champs Elisees antzokian210 eta Madrileko San Isidro jaietan 1929an eta 1930ean Londresko Albert Hallean, besteak beste. Bitartean, Durangaldeko ezpata-dantzak berebiziko garrantzia hartu zuen EAJren aparailu erritualean. Dantzari-dantza hasteko lehen dantzaren doinua, agintariena edo ikurrin-dantzaren doinua, euskal aberriaren ereserkia bihurtu nahi izan zuen Sabino Aranak eta gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoarena da (Sánchez 2000a, 346). Euskal Herrian Durangaldeko dantzari-dantza izan bazen hautatua, Ingalaterran euskal ezpata-dantzarekin antzekotasun estetiko handiak 209 El Nervión, 1897-09-13. 210 Saski-Naski (Arana 1986, 38) euskal folklore ikuskizunaren baitan. 370
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak dituen Costwold morris estiloarekin antzeko prozesua gertatu zen (Buckland 2006b, 206–207). XX. mende hasieran, Oxfordshire, Gloucestershire eta Warwickshire eskualdeetan bakarrik dantzatzen zen errepertorioa, ingeles folklore nazionalaren ordezkari nagusitzat jo eta Ingalaterrako eskualde guztietan sortutako morris dantzari taldeek ikasi zuten. XXI. mendean ere eusten zaio errepertorio horren zabalkunde nazionalari. Bien bitartean, Irlandan, Liga Gaelikoak dantza tradizionalen zabalkunderako ikastaro, jaialdi eta lehiaketa sistema antolatzen ari zen (O'Connor 2013, 32). Hasieran hizkuntza zuen helburu erakundeak, baina musika, kantu eta dantzaren bidez hizkuntza errazago zabaltzeko aukera ikusi zuten. Lehen dantza eskola 1915ean ireki zen Dublinen. Berehala ikusi zuten dantzaren bidez askoz herritar gehiago erakartzen zituztela eztabaida intelektual eta erretorika politikokin baino, eta Ligaren jarduera garrantzitsua bihurtu zen. Dantzarekiko interesak gora egiten jarraitu zuen, baina ez zuen hizkuntzarekikoa maila berean piztu, eta ondorioz, hizkuntza gaelikoarengan ezarritako balio politikoak dantzara transferitu zituzten (O'Connor 2013, 32–33), nazioa bera dantzaren bidez irudikatuz. Deskolonizazio eta nazionalismo prozesuetan murgildutako zenbait herrialdetan, dantza-praktikak erresistentzia politiko edo iraultza mehatxu moduan hautamen zireen (Reed 1998, 506), bereziki dantza gizonezkoen talde performance moduan plazaratzen zen tokietan. Reeden esanetan, praktika horietan batasun eta botere sentimendua nabarmen azkartzen da eta altxamenduetarako joera indartzen du. Identitateak, genero-, klase- eta nazio-identitateak emozio batekiko, edo emozio multzo batekiko fidelitatean oinarritzen direla dio Jose Javier Diaz Freirek (2001, 79):, eta beraz, nazionalismoa fidelitate batekiko atxikimendua dela funtsean. "El nacionalismo es una emoción, pero una emoción experimentada por el cuerpo, entendido éste como la unidad del cuerpo y mente" (Díaz 2001, 80). Beraz, nazionalismoaren fenomenoa ulertzeko, Andersonek (2006) nazionalismoengan antzematen duen legitimitate emozional sakonaren arrazoiak azaleratzeko, emozio nazionalak sortzen dituen gorputzaren ekoizpena aztertu behar dela dio Diaz Freirek. Masen emozioak piztu eta gidatzearen eraginaz ohartuta ekin zion euskal nazionalismoak ezpata-dantzarien bidez, gorputz nazionala eraiki eta horrek ernaltzen zituen emozioekiko atxikimendua fidelizatuz identitate nazionala hedatzen. Ezpata-dantzarien agerraldiek masak hunkitu eta oldartzeko gaitasuna erakutsi zuten: 371
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak punto el entusiasmo de la multitud, que premiaba con ovación estruendosa su notable trabajo.212 Juventud Vasca de Bilbao ezpata-dantza ikastaroak eskaintzen hasi zen eta 1909tik aurrera gero eta elkarteko bazkide gehiagok dantzatu zuten (Ruiz 2011, 748). Urtez urte herri eta batzoki gehiagotako ezpata-dantzari talde gehiago batzen joan ziren, eta San Inazio eguneko agerraldian, zortziko ezpata-dantzari kuadrilla kopurua abertzaletasunaren goranzko joeraren termometro bihurtu zen. Honako kopuruak bildu ditu Ruiz Descampsek (2011, 748–751): 1910an Bilbo, Berriz, Iurreta, Zornotza eta Bermeoko 8 talde izan ziren; 1913. urtean 48 talde izan ziren. Izan ere, urte horretan Bizkaiko Ezpata-dantzarien Federazioa sortu zen herriz herri Batzokietan eta Eusko Gaztediren babesean antolatzen ari ziren ezpata-dantzari taldeak batzeko; 1914an 68 talde ziren. Talde horietatik ia erdia Bilbo bertakoak ziren, Juventud Vasca de Bilbaoren bazkideek osatuak. Ingalaterran Costwold dantza estiloarekin gertatu bezala (Buckland 2006b, 208–209), urte gutxitan, landa-eremuko zenbait herri txikitako baserritar gutxi batzuk dantzatzen zuten dantza, nagusiki hiri-inguruneetako langile eta erdi mailako burges talde handiak dantzatzera pasatu zen. Bilboko Eusko Gaztediak Durangaldeko dantzari-dantza jatorrizko herrietatik atera eta dantza horiek tradiziorik ez zuten eremuetan irakasterakoan hainbat eraldaketa eragin zituen dantzatzen zuten subjektuez gain. Emanaldien testuingurua, herrietako festa patronal eta ermitetako213 erritualetatik mugimendu nazionalistaren ekitaldi urbanoetara pasa zen, motibazio oso desberdineko ikusleengan eragiten zituzten esanahiak guztiz aldatuz. Subjektuak, hartzaileak eta testuinguruak aldatzeaz gainera, dantzak ere eraldatu ziren. Juventud Vascako dantza-instruktoreek aldaketa koreografikoak egin zituzten. Adibidez, banangoan, binangoan, launangoan eta zortzinangoan, mugimendua hasteko, eta esaldi koreografiko bakoitza aurrekoarekin lotzeko Durangaldean egiten zen oinen arteko elkar-ordezkatze joko txikia bi oinak batera aireratuz egindako salto txiki batekin ordezkatu zen. Aldi berean, transmisio-moduan ere aldaketa handia izan zen, jatorrizko herrietan gazteek umetatik, etxean eta plazan ezagutu eta biziz, murgilketaz barneratzen zuten teknika eta estilo koreografikoa, dantzakera hori arrotza zitzaien gazteei irakasle bakar baten eskolen bidez transmititzean estilo bakar batekiko homogeneizazio 212 "Los vascos en el día de San Ignacio", Patria. Jaungoikua eta lagizarra, 1905-08-05, 2. orr. 213 Durangaldean, batez ere baselizetako egutegi liturgikoaren festetan dantzatzen zen dantzaridantza, nekazari komunitateen testuinguruan. 373
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak akademikoa eta estiloaren beraren transformazioa gertatu zen. Eraldaketa horiek berpizkunde edo berriztatze lantzat aurkeztu izan badira ere, funtsean tradizioaren sorkuntzak dira. Garai berean, euskal nazionalismoaren pareko prozesua bizi zen Katalunian, Renaixença mugimendu kulturalaren baitan kataluniar dantzen berregite prozesu bertsua gertatu zen (Costa 2005). Europako mendebalde honetatik milaka kilometro urrutian, Indian, 1930 eta 1940ko hamarkadetan, Bharata Natyan dantza bere testuinguru erritualetik atera eta etxekotuta, eraldatuta eta birsantifikatuta, klase ertainek kontsumitzeko egindako prozesu konplexua azaldu du Matthew H. Allenek (1997). Berpizkunde kontzeptuarekin mozorrotzen diren hainbat eraldaketaren bidez, komunitate batek beste baten praktika bereganatu, errepertorioari eta koreografiari dagozkion ezaugarriak eraldatzeaz gain, berrizendatu, espazio fisikoz eta testuinguruz aldatu eta berriztatze tankera emanez antzinako itxura duen praktika berri bat asmatzen da (Allen 1997, 63–64; Reed 1998, 508). Durangaldean, herri bakoitzean, dantzari taldeak bere udalari edo barrutiari zegokion bandera (Irazabal 2002) dantzatzen zuen sortaren lehen atalean, agintariena izenekoan. Durangaldetik kanpo sortu ziren dantza taldeek udalarena ez, euskal naziorena, ikurrina zerabilten. Hain zuzen ere, ikurrinaren eramaile bihurtu ziren, euskal nazioaren ikur nagusiaren zaindari ziren gudariak, eta dantzari-dantzaren lehen dantzan, agintariena, dantzarien gainetik ikurrina dantzatzen zen unea, nazioaren ikurrarekin gudariak bedeinkatzen ziren sinbolismoz jantzitako errituala, emozio askatze komunitarioa bihurtu zen. Ilustrazioa 29: Sabino Aranari omenaldia Sukarrietan, 1922ko ekainaren 25ean. Lehen lerroetan ezpata-dantzariak, ikurrinak eskuan. Argazkia: Llopis 374
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak Kirolek balio kolektiboak eta gizartearen metaforak emozioen bidez aktibatu eta transmititzeko duten gaitasuna azpimarratu du Olatz Gonzalez-Abrisketak (2016). Jokoaren, praktika maskulinoen eszenaratzea, jokalarien eta ikusleen imajinarioan "tenplu bihurtzen" den espazio batean gauzatzen da (GonzálezAbrisketa 2016, 45–46). Erritual maskulinoen kontenplaziorako kirolak tenplu bihurtutako agertokietan, Euskalduna frontoian lehenengo eta San Mames eta Atotxan futbol zelaietan ondoren, eszenaratu zuen euskal abertzaletasunak ezpata-dantzarien bidez bere gorputz nazionala (Sánchez 2000a, 346). 1932an, Bizkaiko Ezpatadantzarien Batza berrantolatu zen, eta elkartearen berri emanez Txistulari aldizkarian argitaratutako artikuluan (Ibaialdekoa 1932) Greziako gimnasia, Ling institutuaren ekarpenak, Txekoslovakiako Sokols delakoak, Dalcroze-ren gimnasia erritmikoa, Joan Llongueres katalanaren Gimnasia Erritmikoa eta Suediako gimnasia aipatzen ziren erreferentzia bezala. Horien pareko gorputz-praktika euskalduna ezpata-dantza zelakon, Bizkaiko Ezpatadantzarien Batzaren helburua, dantza errepertorio hori gimnasia erritmiko nazionala bihurtzea zen: "elevar la ezpatadantza a la categoría de gimnasia rítmica nacional" (Ibaialdekoa 1932, 15). Helburu horiekin ezpata-dantza hedatzeko egindako lanaren emaitza arrakastatsuena, ezpata-dantzarien kopuruan gailurra, Espainiako Errepublika garaian jo zen. Adibidez, 1933ko San Inazio egunean, Bilbon, San Mames futbol zelaian 275 ezpata-dantzari talde batu baitziren216. 2200 'gudari', uniformatuta eta sinbolikoki armatuta ezpata eta makilekin modu ordenatu eta ― ― diziplinatuan zelaian zabaldu eta denak batera euskal dantza nazionala dantzatzen ikustean bere bidea egiteko prest zegoen nazio baten erakustaldia zen. 216 "La festividad de Iñaki Deuna", Euzkadi, 1933-08-01, 1–5. orr. 376
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak Ilustrazioa 30: Ezpata-dantzarien alardea Bilbon, San Mames futbol zelaian, 1933ko San Inazio egunean. Argazkia: Gil del Espinar. Ilustrazioa 31: Ezpata-dantzarien alardea Donostian, Atotxako futbol zelaian, 1933. urtean. Argazkia: Kutxa Fototeka. Euskal gazteen belaunaldi bat, herritar zein hiritar izan, ezpata-dantzaren praktikan edo beren adineko kideen bidezko ezagutzarekin hazi zen. Lynn D. Manersek (2006, 88) Jugoslaviako folklore taldeetan antzeman bezala, euskal ezpata-dantzariak antzinako tradizio koreografiko baten jarraitzailetzat aurkeztuak ziren, nahiz eta ia-guztiak lehenak ziren beraien komunitateetan dantza horiek ikasi eta plazaratzen zituztenak. 377
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak Ilustrazioa 32: Euzkadi egunkariaren azala 1933ko abuztuaren 1ean, San Inazio biharamunean. 378
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak 4.2 Gorulariak eta Poxpolinak: euskal emakumeen gorputz dantzariak Zera neskatila Euzkaldun ez ila; Ez da iñor lurrean Zure bear ez danik; Ez atso, ez agure Ator zuri barik. Irule, Juan Antonio Mogel XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran, euskal dantza genero berri bat joan zen sortzen eta atontzen. Gorulariak edo iruleak izenak jaso zituzten hasieran eta 1920ko eta 30eko hamarkadetan horiei batutako poxpolinak izendapenarekin zabaldu eta hedatu ziren ezpata-dantzari gizonezkoen pareko emakume-dantzarien gorputz nazionala osatuz. Emakume eta neskatila dantzariekin osatutako talde horiek ustez emakumeenak ziren dantzak egiten zituzten, ustez emakume dantzarien janzkera zerabilten eta ustez emakume dantzakerarekin aritzen ziren. Ustez, izan ere, tradizio sorkuntza honetan garaiko genero-estereotipoetan oinarrituta, emakumeen dantza izateko egoki irizten ziren dantzak hautatu, emakumeen dantza izateko aproposak izan zitezkeenak sortu, eta emakume janzkera eta dantzakera moduan kategorizatu ziren jantzi eta dantza-mugimenduak baliatu ziren. Gorularien estanpa izenarekin lehen dantza agerraldia 1886an Durangon egin bazen ere, dantza-genero honetan bildutako zenbait osagai aurretik beste zenbait ekitalditan erabilitakoak ziren. Adibidez, neska eta/edo mutilez osatutako arku-dantzarien taldeak, XIX. mendean festa eta ekitaldi berezietarako antolatu eta atontzen zirenak, eta gorularien aurrekari direnak. Tradizio horren ezaugarriak kontuan hartu beharrekoak dira poxpolinen taldeen sorrera dagokion testuinguruan jartzeko, eta bide batez, dantza horietan emakumeen zein gizonen parte hartzearen testigantza agertzeko. 379
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak 4.2.1 Emakume arku-dantzariak errege-erreginen gozagarri Emakumeek dantza egiten zuenik ukatzea hasieran aurreskura begira formulatu bazen ere, ukazioaren eragin esparrua zabaltzen joan zen eta dantza erritual, formal eta zeremonialetan ere emakumeek ez zutela dantzatzen argudiatu zen: Estas danzas, en que domina el rito y ceremonia, son de tradición masculina; [...] Como es sabido, excepto algún rarísimo ejemplo, en las danzas de este género no intervienen mujeres. (Arizmendi 1964, 22) Aurreskuan ukazio hori okerra zen moduan, badira zenbait testigantza XIX. mende hasieran emakumeek aldez aurretik prestatutako eta janzkera bereziarekin aritzen ziren talde-dantzetan parte hartzen zutela erakusten dutenak. Emakumez eta gizonez osatutako taldeak ziren batzuetan; umeak, neska-mutilak beste batzuetan; soilik emakumeek osatutako taldeak zenbaitetan. Arku-dantzena dira emakumeen parte hartzea ugarien erakusten duen dantzaerrepertorioa. Hain zuzen ere, kontra-dantzak egiten zituzten arku-dantzari taldeen tradizio hori izan liteke XIX. mende bukaeran antolatutako gorularien eta XX. mende hasierako poxpolin taldeen aurrekaria. Errege-erreginen bidaia eta bisitetan eskainitako harrera eta entretenimenduetarako prestatutako dantzasaioak dira hainbat. 1819ko udazkenean, Maria Josefa Amalia Sajoniakoa, urte hartako abenduan hamasei urte beteko zituen neska gaztea Elbako komentutik irten arazi zuten Fernando VII. Espainiako erregearekin ezkontzeko. Madrilera bidean, Gipuzkoa pasatzeko egin zituen egunetan, ongi-etorriak, harrerak eta ospakizunak antolatu zituen Gipuzkoako Diputazioak217. Irun, Tolosan eta Bergaran gau bana egin zuen Maria Josefa Amalia Sajoniak, eta bidean pasatako herri guztietan izan zituzten agintari, herritar, musikari eta dantzariak harrera eginez. Ongi-etorri nagusia Irunen eskaini zioten Diputazioko agintariek eta horretarako neskaz eta mutilez osatutako Pasaiako ume-dantzari talde baten emanaldia antolatu zuten: Para realzar las funciones en Irun a la llegada de la Reyna dispuso la 217 Diputazioak berak argitaratu zuen erregina izango zenak Gipuzkoatik pasatzen egin zituen egunen kronika, herrialdeko agintariek bere omenez antolatutako ekitaldiak xehekin aipatuz: Provincia de Guipúzcoa : diario de las ocurrencias del tránsito real de S.M. la Reyna N.S. desde el río Vidasoa hasta el punto de Arlabán, límite entre la Provincia de Guipúzcoa y la de Alava. (1819). 380
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak [...] Las niñas ejecutaban graciosos movimientos al compas de la música de tamborileros; bailaban zortzicos y hacían combinaciones bellisimas y de gran efecto. Al andar entonaban canciones popualres vascongadas: las estrofa que servía de estribillo y que recordamos perfectamente, cantada con el aire del ay, ay, ay mutillac, era la siguiente: ¡Viva D. Cárlos eta Doña Margarita! Laster icusicoguz Tronuan jarrita. ¡Ay! ¡Ay! mutillac Doña Margarita! (Artiñano 1874, 58–59) 4.2.2 Gorulariak: etxeko aingeru dantzariak XIX. mendearen erdialdean nagusitu zen kultura politikoak eremu pribatua eta eremu publikoaren arteko bereizketa baliatu zuen genero-rolen banaketa naturalizatzeko. Amatasuna, familiaren zainketa eta etxeko lanak emakumeek ardura eta lan-alor moduan zedarritu ziren. Zeregin horiek emakumeen gain utzita, gizonezkoak egiteko horietatik salbuetsita, bizitza publikoan aritzeko disposizioan ziren (Ramos 2014, 24). Emaztearen figura etxeko-anderearekin lotuta, feminitate idealarekin bat zetorren etxaldea eratzea dagokio emakumeari, eta gizonezkoak bestalde, senar burgesek emakumeekin erakutsi beharreko babes eta zaldunaren adeitasun jokabidearekin nabarmendu behar ziren. Ideal horiekin bat dator mendearen azken hamarkadetan emakumeen dantza agerraldi adierazgarri bihurtu zen Gorularien eszena-koreografiatua. 1886an, Durangon tarteka egiten ziren arku-dantza, dantzari-dantza eta Domingillua izeneko zinta-dantzari pieza berria erantsi zitzaien, gorularien estanpa izenekoa. Horrela, Durangoko Euskal Jaietan herriko dantzari gazteekin antolatutako konpartsak honako errepertorioa eskaini zuten: gizonezkoek dantzari-dantza eta zinta-dantza, neskek arku-dantza eta, neska-mutilek, elkarrekin gorularien estanpa, lihoa iruteko prozesuaren eta lanaren221 antzerki 221 Liho uztak jaso eta hari bihurtzeko prozesua luzea eta nekosoa zen, baina baserrietan besteak beste atorrak, gerruntzeak, gonazpikoak, zapiak, amantalak, jakak, txalekoak, gerrikoak eta galtzak egiteko erabiltzen zenez ohiko lana izaten zen, maiz hainbat emakumek elkarrekin egiten zutena, berriketa eta kantuz jarduna goxatuz (Azpiazu 2014; Goñi & Mujika 2010, 21). 386
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak (Mújica 1919, 23) Durangaldeko ezpata-dantzarien errepertorioa aberriaren aldeko gizonezko gazteen dantza-nazional moduan aktibatu zen moduan, gauza bera egiten hasi ziren gorularien taldeekin. Hasiera batean Juventud Vascak gidatuta, eta behin Emakume Abertzale Batza sortuta, AEBrekin elkarlanean. 4.2.3 Poxpolinak: aberriaren alabak dantzan 1920 eta 1930eko hamarkadetan, emakumeak espazio publikoan sartzen joan ziren, mugimendu politikoetan nagusi ziren genero ikuspegiak birformulatzera behartuz. Emakumeak eremu publikoaren zenbait barrutitan sartzeak, ordura arte sexu femeninoaren sarbidea eragozten zuten mugak aldatzea ekarri zuen (Llona 2000, 459). Euskal nazionalismoaren baitan bi korronteren elkarbizitza gertatu zen. Aranaren misoginiaren jarraitzaile zen ikuspegi kontserbadorearen ondoan beste joera bat sortu zen, sexuen arteko osagarritasunaren ideiarekin generoen ulerkera hierarkikoa ezkutatzen zuena eta diferentzia sexualean sakonduz binarismoa sustatu zuena. Emakumeak euskal nazionalismoaren proiektu politikora batzeko prozesua gertatu zen orduan, hori bai, 'emakume moduan eta menpeko posizioan' (Aresti 2014, 291). Testuinguru aldaketa horiek eta euskal abertzaletasunean gauzatutako bilakaera horrek bere adierazpena izan zuen euskal tradizio kultural eta folklorikoaren birr-asmakuntzan. Tradizio berri horren berregite prozesua, emakumeak eremu batzuetatik baztertuz eta beste batzuetan emakume moduan barneratuz gauzatu zen. Lehen Mundu Gerratik aurrera emakumeen parte hartzea baimendu, erraztu eta bultzatu ere egin zen beren generoari zegozkiola ulertzen zen funtzioetan, eta aldi berean, ukatu egin zitzaien gizonen jardueratzat jo zirenetan aritzea. Amatasuna bihurtu zen, salbuespenik gabe, emakume guztien funtzio nagusi eta nahitaezkotzat; aktibitate politikoaren markoa amatasunarekin zerikusia zuten jardueretara mugatu zitzaien, premian zirenentzat antolatzen ziren jantzitegietan, benefizentzian eta euskararen transmisioan aritzera batez ere. Dantzari dagokionez, nazionalismoak gehien jorratzen zituen errepertorioak, aurreskua eta ezpata-dantza maskulinotzat kategorizatuta izanik, emakumeen parte hartzea dantzan bideratu ahal izateko errepertorio bat hautatu zen. Poxpolinak izan ziren prozesu horren emaitza (Araolaza 2016). 391
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak Gizonezkoentzat ezpata-dantzariekin egindako tradizioaren sorkuntza ibilbidea errepikatu zen poxpolinekin, dantzaren bidez sexu diferentzia naturalizatu zen, genero bakoitzari zegokion estereotipoa erreproduzitzen zuten janzkera, errepertorio eta gorputz estilo bereiziak esleituz. Bilakaera hori kontraesanekin bizi izan zuten euskal mugimendu nazionalistan parte hartu zuten emakumeek, beraien jarduera eremua zurrunki mugatzen baitzuen, beraien amatasunerako bokazioa duintzen zuten aldi berean. Generoaren araberako jardueran markoen mugatzen horren aurrean, Polixene Trabudua, ekintzaile propagandista abertzaleak adierazi zuen, 'penarik ezetz, diferentzia horrek emozioa eta poza eragiten zizkiola Jainkoak opari ederrena eman ziolako, amatasuna" (Aresti 2014, 301). Kategorien eta bakoitzaren funtzioen birdefinitze prozesuan tentsioak gertatu ziren. 1922an Emakume Abertzale Batza (EAB) sortu ondoren, emakumeak ideia eta emozio abertzaleen zabalkunde lanetan jardutera animatu zituen Elias Gallastegi gidari abertzaleak (Llona 2000, 463). Hainbat emakumek heldu zioten gonbidapenari, baina Miren Llonak (2000, 477) azaldu duen moduan, marko bat gaindituta eta berria eraikitzen ari zen unean, nazionalismoak ezartzen zituen joko-zelaiaren mugak behartu zituzten, emakumeen aktibitaterako barruti berriak konkistatu zituzten, eta era horretan, indarrean ziren genero hesiak birkokatzen lagundu zuten. Tentsio horrek eragindako galdera eta kezkei erantzun nahirik idatzi zuen euskal dantza eta moralitatearen inguruko gai arantzatsuari buruz Policarpo Larrañaga (1930) apaizak, poxpolin taldeen antolaketan buru-belarri jardun zuenak eta Emakume Abertzale Batzaren sustatzaile eta kronistak. Bere ondorio nagusia bat dator, alderdi batean behintzat, Aita Larramendik mende eta erdi lehenago bultzatu zuenarekin: bertako dantzak sustatu eta moralik gabeko atzerritarrak "los inmorales bailes ― exóticos" ― kanporatu zitezela (Larrañaga 1930, 75). Baina garai berriekin, emakumeen parte hartze sexuatuarekin eta diferentziaren ideiarekin bat eginez, bi sexuetako dantzari taldeak ―"cuadros de dantzaris de ambos sexos" ― antolatzea proposatu eta defendatu zuen Larrañagak. Emakumeengan euskal identitate nazionalaren sentimendua aktibatzen lagundu zuten poxpolin taldeek, aurretik ezpata-dantzariek egindakoa erreplikatuz eta haiekin batera baina bakoitza bere ibilbidetik, paraleloan, teorikoki maila berean, praktikan poxpolinak beti ezpata-dantzariek baino beheragoko mailan, emanaldietan gizonezkoen ondoren, emakumeak beti bigarren, aitortzen zitzaien ikusgarritasunean, garrantzian, ekarpenean, beti 392
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak dantza] es monótona y pesada", "más propia de mujeres o de niños que de muchacho ya hechos" (Arana 1980a, 2:1366). Aita Donostia ere bat etorri zen 1932an zinta-dantza emakume eta neskatilentzat dantza egokitzat jotzearekin: "el Zinta-Dantza guipuzcoano [...] es muy propio de niñas" (Donostia 1985a, 5:98). Dantzei generoa ezartzea kontu berria zen kasu gehienetan. Aro modernoan ez bezala, aro garaikidean dantza erritualetan gizonezkoek soilik dantzatzea lortu zuten eliz-debekuek, baina XIX. mende bukaeran, errepertorio gehienek ez zuten generoa markatuta, arku-dantzak, zinta-dantzak edo makila-dantzak ez ziren gizonen ala emakumeen dantzak. Batzuetan, gehienetan, gizonezkoek egiten zituzten; zenbaitetan, gizonek eta emakumeek; beste batzuetan, gutxitan, emakumeek. Janzkeran, aniztasun handia bazegoen ere folklorismoak indartutako tokian- ― tokiko, jai eta dantza berezietako janzkera erregional eta nazionalen eraikuntza egin gabe edo egiteko-bidean zegoen (Albisu 2006) , jantzi zuri errituala, XIX. ― mende bukaeran eta XX. mende hasieran zentzu eta erabilera gimnastikoa ere hartu zuena, genero esanahirik gabe gabe erabiltzen zuten, bai gizonek eta bai emakumeek. Gorularien eta poxpolinen janzkera, emakumeen dantzarako uniforme bihurtzen joan zen, eta koloreak genero markaz janzten hasi ziren. Zuria ezpata-dantzarien, gizonezko dantzarien kolorea bihurtzen joan zen, emakumeei prakak erabiltzea debekatu zitzaien (Margolles 2014), eta emakume dantzariak identifikatzen zituen ezaugarri nagusia gona gorria bihurtu zen. 1874an, zortzi gizonezkok eta zortzi emakumek, denak zuriz jantzita, ezpatadantza lehenek eta arku-dantza bigarrenek dantzatu zuten Durangon (Artiñano 1874, 27). Hamahiru urte beranduago, 1886an Durangon bertan ospatu ziren Euskal Jaietan, mutilak zuriz aritu ziren berriz, baina emakumeek gona gorriak zeramatzaten (Aroma 2010, 27), gorularien eta poxpolinen uniforme bihurtu zena. Ezpata-dantzak gizonezkoen dantzatzat jo zen eta arku-dantza, maiz gizonek bakarrik edo emakumeek gizonekin batera dantzatu arren, gero eta gehiago dantza femeninoa bihurtzen joan zen. Arku-dantza bezala, zinta-dantza, genero zehatz bati lotu gabeko dantza izatetik, gero eta gehiagotan dantza femenino bihurtzen joan zen. Arana Martijak Sabino Aranari egotzi zion generoen araberako dantzen sailkapena eta banaketa egin izana: Fue aceptado su consejo referente al baile de las cintas, que pasó, como más tarde en tiempos del Saski-Naski donostiarra la Sagar-dantza y la 394
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak erakartzeko baliatzen zuen dantza. Gehienetan neskatila gazteak, gona gorriak jantzita, arku-dantzak, zintadantzak eta emakume eta umeek egiteko egokitzat jotzen ziren dantzak egiten zituzten taldeak ziren 'hilandera', gorulari eta poxpolinen taldeak. Primo de Riveran diktadurapean, alderdi abertzalearen baitako erakundeak jarduerak eten behar izan zituzten, baina bestelako taldeek jarraitu zuten poxpolin taldeak bultzatzen. Adibidez, Elai-Alai umeen dantza taldea sortu zuen 1927an Gernikan Segundo Olaetak (1966, 18), eta Durangaldeko gorularien konpartsaren eredua baliatu zuen haiekin. Olaetak Durangora jo zuen gorularien dantza, kantu eta jantziak jasotzera, eta bere taldeko neskekin gorularien saioa eta mutilekin dantzari-dantzaren emanaldia prestatuta herriz herri eskaini zituen emanaldiak 1927 eta 1936 bitartean (Arana 1977; Olaeta 1996). Ilustrazioa 35: Poxpolina taldea arku-dantzarako prest, 1932 urtean. Argazkia: Pascual Marin - Kutxa Fototeka. Aldi berean, fraide kaputxinoek Baztanen, Lekarotzen zuten eskola euskal musika eta dantzaren sustapen gune garrantzitsua bihurtzen ari zen. Aita Donostiak bertan egindako egonaldiak Baztango eta Nafarroako ipar-ekialdeko folklorea biltzeko baliatu zituen. 1920an, Emile Jaques Dalcrozen metodoaren saio bat ikusi zuen Parisen Aita Donostiak (Larralde 2016, 17). Dalcroze metodoaren berri Aita Hilario Olazaran fraideari berri emanda, suediar gimnasia euskal musikarekin lantzeko taulak prestatu zituen honek. Hilario eta Agustin Olazaran anaiak arduratzen ziren euskal dantzak irakasteaz Lekarozeko eskolako ikasleei (Larralde 2016, 17), eta Aita Donostiarekin elkarlanean Gimnasia Lecaroz - Lekarotz soinketa partitura borobildu zuten. Ikasleekin gimnasia erritmikoa 396
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak 1921ean berriz irabazi zuen lehiaketa Mendiko Eguna zarzuelarekin. Urte horretako maiatzaren 8an, Donostian eskaini zuten lan hori Policarpo Larrañagak zuzendutako 30 poxpolin eibartarrek eta maiatzaren 22an Usurbilen eskaini zuten berriz (Araolaza 1998, 27–28). 1922n San Juan jaietan emanaldia eskaini ondoren, uztailean tuberkulosi gaitzak jotakoen aldeko jaialdia antolatu zen Eibarren eta han ziren poxpolinak Larrañaga apaizak gidatuta232. 1922ko abuztuaren 5ean Aita Mendibururen omenezko estatua inauguratu zen Oiartzunen eta Don Poliren zuzendaritzapean txistulari, musika banda, ezpatadantzari eta poxpolinen artean ehun eibartarrez osatutako taldeak Mendiko Eguna zarzuela eta beste zenbait dantza eta doinu eskaini zituen (Araolaza 1998, 27). 1923ko otsailaren 12an, Eibarko Kruzeta kafe-antzokian, Larrañagak idatzi eta zuzendutako Amets larria, umeen opera estreinatu zen (Morel 2003, 265266). Ilustrazioa 36: Policarpo Larrañaga poxpolinen dantza zuzentzen Eibarko zezen-plazan 1922an. Argazkia: Indalezio Ojanguren 1930ean Gorularijak esku-liburua (Juventud Vasca 1930) prestatu zuen Bilboko Euzko Gaztedik, gorularien kanta, arku-dantza eta zinta-dantzaren zabalkundean laguntzeko. 1931tik aurrera, Espainian II. Errepublika ezarri ondoren lehertu zen gorulari eta poxpolina taldeen olatua. Neskatilen kantu eta dantzak herriz herri 232 "Notas gráficas de Eibar", Bilbao gráfico. Segunda época de «Garellano», 41, 1922-07-05, 13. orr. 398
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak zabaldu behar zirela erabaki zuten pentsalari nazionalistek. Lauaxetak, Estepan Urkiaga Basaraz idazle eta kazetari abertzaleak, Euzkadi egunkarian honela zioen 1931ko udazkenean233: Euzko-emakumiak gogor dabiltz. Abertzaletasunak jo dautsoez bijotzak. [...] Nok baña sendijan sartu ete leike abertzaletasuna? Gixonak bere lanak daukos, beste zeregin batzuk. Emakumiak ez ostera. Aurrak, umetxubak asten diñardu. Euzko-tzaletasunik eztaukon andreak, eztauko erakutsiko aberri maitasunik, baña abertzalia danak, azalduko dautso bere aurrari zelako odola daruan zanetan. [...] Abestijak ikasi eta yantzak erakutsi ezkero, naiko onik aberrijari egiten yakola uste dabe. Ez baña. Erririk erri zabaldu biar dabe Jel-arija. (Lauaxeta 1931, 1) 1932ean, Bilboko Euzko Gaztediak Gorularijak (Juventud Vasca 1930) izeneko esku-liburua prestatu eta zabaldu zuen. Bertan, gorularien sortako musika eta koreografiak, antzezpena bera, arku-dantza eta zinta-dantzaren berri eman zituen. Donostian, Saski-naski, poxpoliña, jolas-abestiak, lenengo (1933) izenburupean poxpolinekin lantzeko kanten bilduma argitaratu zen, "Gonagorritxu" eta "Poxpoliñaren Ereserkia" moduko kantekin. 1932an, Bilboko Emakume Abertzale Batza berrantolatu zen, eta Jesus Zubizarretan zuzendaritzapean, abertzaletasunak emakumeen ardurapean utzitako lanak, bereziki euskal adierazpen artistikoak sustatzen hasi ziren: musika, antzerkia eta dantza, besteak beste. Berehala 200 gorulari prestatu eta jantzi zituzten, Lehen Aberri Eguneko desfilean parte hartzeko helburuarekin (Larrañaga 1978a, 1:93). 1932ko martxoaren 27an Bilbon ospatu zen lehen Aberri Eguna, gizonekin batera emakumeek parte hartu zuten lehen masaekitaldi publikoa izan zen. Ezpata-dantzariekin batera bertan ziren gorulari taldeak ere, egun batzuetara Euzkadi egunkari abertzalean J. M. Garatek (1932, 5) gogoratzen zuen moduan: "Igazi dan berbizkunde eguneko Aberri-eguna goralduten Bilbao'n ixan diran gorulari politak oso atsegin ixan yataz"234. Lehen Aberri Eguna iragartzeko Nicolas Martinez Ortizek diseinatu zituen karteletako batean ere gorulariek protagonismo handia zuten. Sabino Aranan jaiotetxea, ikurrina, ezpata-dantzaria eta txistulariarekin batera gorulari bat ageri zen, emakume dantzariak, emakumeen ordezkari, euskal nazionalismoan eskuratzen ari ziren protagonismoaren erakusle. 233 Lauaxeta, "Emakumiak", Euzkadi, 1931-10-27, 1. orr. 234 "Gorularijak", Euzkadi, 1932-04-12, 5. orr. 399
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak Ilustrazioa 37: Lehen Aberri Egunaren kartela, Nicolas Martinez Ortiz, 1932. Hala ere, Mercedes Ugalden (1993) esanetan, EAJk oro har, eta Juventud Vascak zehazki, mutilak erakartzen egiten zuen ahalegin handiena, gorularien taldeetan izena emateko propagandarik ez zuen apenas egiten, eta ostera, mutilak lehiaketa eta oparien bidez ezpata-dantzari taldeetara erakartzeko 400
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak Donostian ziren ehunka poxpolinak eta herriz herri antolatutako taldeetan ziren guztiak jaialdi batean batu zituzten 1934ko uztailaren 1ean (Estornes). Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko 2000 neska-mutil elkartu zituzten Donostiako zezen-plazan poxpolin taldeetan ikasitako dantza eta jolasen erakustaldia egin zezaten235. EABk herriz herri emakume eta dantzari taldeak antolatzea sustatu zuen, eta horien inaugurazio festetan poxpolinen emanaldiak eskaintzen ziren (Larrañaga 1978a, 1:80). Kantu eta dantzak erakutsiz umeen formazio kristau eta abertzalean eragitea zen helburua: Comenzaron a recogerlos en los batzokis, a organizar clases de canciones, de bailes, de juegos cantados, y a improvisar excursiones, para arrancar a los niños del peligro de la calle, sobre todo en los pueblos industriales. Además, estos centros eran escuelas de formación cristiana y patriótica, pues todas sus manifestaciones estaban impregnadas de ambos espíritus. (Larrañaga 1978d, 2:31–32) Ilustrazioa 40: Poxpolinak dantzan ezpata-dantzarien ondoan, Donostian, Atotxan, 1932ko San Inazio egunean. Argazkia: Pascual Marin - Kutxateka San Inazio egunean ezpata-dantzariekin batera hasi ziren parte hartzen poxpolinak. 1933Ko San Inazio eguneko jaialdirako, Bilboko EABk zortzi gorulari talde antolatu zituen bere egoitzan bertan, eta San Mamesen ospatu zen alarde erraldoian, 2200 ezpata-dantzarien ondoan 1000 gorulari izan zirela jaso zuen Policarpo Larrañagak (1978b, 2:20). Une berean, Donostian, ezpata-dantzari eta poxpolina artean 1500 dantzari aritu ziren Atotxan, eta Araban eta Nafarroan ere antolatu ziren ezpata-dantzari eta poxpolina taldeak. 235 "El Día de los Poxpoliñas", Euzkadi, 1934-07-03, 5. orr. 403
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak Policarpo Larrañagak (1978b, 2:36–37) egindako zerrendaren arabera, 1932 eta 1936 bitartean gorularien taldeak ziren ondoko herrietan: Bilbo (92 talde), Algorta (80), Abadiño, Abanto (2), Bakio, Deustu (2), Bermeo, Mungia, Sestao (zenbati talde), Azkoitia, Azpeitia, Andoain (2), Bergara, Deba, Soraluze, Eibar, Mutriku, Zarautz, e.a. Nafarroan, 1933ko maiatzean Baztan Buru Batzarrak erabaki zuen poxpolinak antolatzea, eta irailean EAB eta Eusko Etxearen inauguraziorako sagar-dantza taldeak prestatu zituzten (Larralde 2016, 20). 404
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak 4.3 Gorputz dantzari sexuatuen eraikuntza Emazteak gizonaren galtzak janzten dituenean, etxea gaizki. Euskal atsotitza Ezpata-dantzarien eta poxpolinen bitartez, euskal gorputz nazionalaren eraikuntza burutu zuen mugimendu abertzaleak. Gorputz dantzari horiek generoaren arabera elkarrengandik bereizten ziren, gizonezkoen dantzak jauzilari, arin, malgu eta trebeen parean emakumeen gorputz batu, neurritsu eta otzana eraikiz. Nazioaren bi gorputz sexuatu horiek ezpata-dantzariei eta poxpolinei esleitutako errepertorio eta janzkera desberdinen bidez eraiki ziren. Baina aldi berean, ezpata-dantzariek eta poxpolinek osatzen zuten euskal gorputz nazionala kanpotarren gorputzengandik bereizten zen fisikoki eta sinbolikoki. Ezpata-dantzarien eta poxpolinen gorputz sozialaren eraikuntzan, femeninoki edo maskulinoki kategorizatutako ezaugarriak egotzi zitzaizkion bakoitzari. Marcel Mauss (1979) eta Pierre Bourdieu (1977) antropologoek bidea ireki, eta Adrienne Kaeppler (1978), Cynthia Novack (1995) eta Janet O'Shea (2006, 128) dantzaren antropologoek bide horretan ibiliz ondorioztatu dutenez, gorputz teknikak baliatuz gorputz dantzariak sozialki eraikitzen dira. 'Habitus' kontzeptuarekin mugimendu praktiken eta ideologien bidez gizarte balioak gorputzak eraldatu eta gorputzen bidez balio horiek adierazten diren prozesuak azaldu zituen Bourdieuk (1977). Kultura bakoitzak bere klixeak eta iruditeriak dituenez, sexu sinbolismoaren testuak berak irakurketa desberdinak izan ditzake (Hanna 1988, 159) eta gorputz ekintzen esanahiak anbiguoak direnez, keinuen interpretazioak eztabaidak eragiten ditu (Reed 1998, 517). Badira sexu bereizketarik gabe, gizonek eta emakumeek partekatzen dituzte hainbat mugimendu eta keinu, eta badira, Judith Lynne Hannaren (1988, 159) esanetan genero-identitatearen bereizgarri moduan erabiltzen direnak ere. Gizonen eta emakumeen mugimendu lexikoek genero diferentziaren ikuspegi idealizatuak akzioaren bidez erakusten dituzte maiz (Reed 1998, 516). Kuban, runban darabilten gorputz mugimenduaren bidez dantzariek beraien generoa nola adierazten duten aztertu du Yvonne Danielek (1995). Ondorioztatu duenez, gizonezko kubatarrek indarra, 405
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak kemena eta harropuzkeriak adierazteko baliatzen dute runba, eta emakumeen dantzakera, berriz, goxoa, arduratsua eta dotorea da (Daniel 1995). Mendebaldeko kulturan, dantza feminitatearekin lotuta ageri dela dio Ibis Albizuk (2017, 65), baina ostera, bai Grezia klasikoan eta bai errenazimenduan, dantzaren izaera maskulinoa defendatu zela. Albizuk ohartarazi du "erromantizismora arte emakumezko dantzariek bete dituzten paperak bigarren mailakoak zirela gizonezkoek betetzen zituztenekin alderatuz gero" (Albizu 2016). Emakumeak, dantzari moduan erakutsitako trebetasuna aintzat hartu gabe, beren edertasunagatik, edo emakume izateagatik nabarmendu izan dira dantzaren historian. Dantzaren teoriko klasikoek, Rameauk adibidez, emakumearen dantzakeraz idaztean, neurritsu aritu zitezela gaztigatzen zuten, gona gehiegi altxa eta ezkutuan eutsi beharrekoak ez zitezen agerian geratu (Albizu 2017, 69). Ballet erromantikoak dantzaren estetika bat ezarri du mendebaldeko kulturan. Filosofo klasikoetatik bertikaltasuna maskulinitatearekin lotuta ageri da, eta hain zuzen ere joera bertikala nagusitu dela dio Albizuk (Albizu 2016, 18): dantzari argal eta zuzenak, puntadun oinetako, eta beso eta gorputzen bidez irudikatu den 'zutabe dantzarien' gailentasuna. Irlandan, 1912an O'Keefe eta O'Brien dantza-maisuek argitaratutako dantza metodoan gomendio desberdinak egiten zizkieten gizon eta emakume dantzariei (O'Connor 2013, 33). XX. mende hasieran emakumeei gomendatzen zizkieten urratsak gizonezkoek egiten zituztenak baino arinagoak eta sinpleagoak ziren, eta Barbara O'Connoren (2013, 34) esanetan, garaiko dantza-maisuek desegoki irizten zioten emakumeek gizonek moduko jauzi eta bateria urrats trebeak egiteari. Aldi berean, emakumeek gero eta garrantzi handiago hartu zuten irlandar dantzen transmisioan eta adierazpen sinbolikoan. 4.3.1 Sagar-dantza: gizonen dantza femeninoa Euskal
emakume
sortzerakoan, gorulariengandik janzkera eta dantza gutxi batzuk arku-dantza eta zinta― dantza hartu ziren, baina errepertorioa motza zen eta dantza gehiagoren ― beharra agerikoa zen. Aurreskua gizonezkoen dantza moduan kategorizatuta ageri zen; ezpatak eta makilak erabiltzen ziren dantzak gudarekin, borrokarekin eta maskulinitatearekin identifikatuz emakumeen errepertorioa zabaldu beharrean, murrizten ari zen. Premia horri erantzunez bai Policarpo Larrañaga 406
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak eta bai Ramon Laborda, dantza, kanta eta jolasak asmatzen jardun ziren; baina poxpolinen errepertorioan arrakastaz sartu zen pieza Saski-Naski ikuskizun eszenikorako egin zen dantza tradizional baten moldaketatik etorri ziren. Tradizioan, Baztanen, gizonek dantzatzen zuten sagar-dantza, emakumeen errepertoriora pasatu zen Saski-Naskiren bidez. Sagar-dantzarekin osatu zen, arku-dantza eta zinta-dantzarekin batera gorularien eta poxpolinen errepertorioa ohikoena. "Los tres bailes son adaptaciones de danzas originalmente masculinas" zioen Enrique Jordak (1978a, 116), izan ere, hiru dantzak, jatorrian gizonezkoek [ere] dantzatuak, emakumeen dantza kontsiderazioa izatera pasa ziren hamarkada gutxitan. Euskal pizkunde kultural bizia gertatu zen 1920ko hamarkadan, eta horren baitan, mugarria izan zen 1928an estreinatu zen Saski-Naski ikusgarria, folklorea garaiko zenbait sorkuntzarekin batera eszenaratu zuena, eta poxpolinen eta emakumeen dantza errepertorioari dantza berri bat, sagar-dantza ekarri ziona. Bi akuiluk eragin zuten Saski-Naski moduko proiektu kultural handiaren erditzea. Batetik, euskal pizkundearen giroan Donostiako euskal astea moduko kultur proiektuen arrakasta. Bestetik, folklorean bildutako materialekin ikuskizun eszeniko moderno eta erakargarriak egiteko aukera, bereziki errusiar taldeen bidez ezagutu zutena euskal kulturgileek. Diaghileven Ballet Errusiarren birek oihartzun handia izan zuten Europan, eta Donostian eta Bilbon 1916 eta 1918 bitartean egindako emanaldiek (Larrañaga & Larrañaga 2012; Barañano 1985, 168; Nommick & Álvarez 2012) oroimen sakona utzi zuten. 1917ko errusiar iraultzaren ondoren, erbesteratutako dantzariz osatutako zenbait konpainiak, eszenara begira atondutako herri kondaira, kantu eta dantzen aurkezpenak egiten zituzten Europako hirietan, eta horrela, 1926an, La Chauve Souris eta 1927an Korobok taldeek arrakasta handiz jardun zuten euskal antzokietan (Olaizola 2007, 202). Hain zuzen Korobok balletak piztu zuen Saski-Naskiren sua. Errusiako ele-zahar, kantu eta dantzak koreografia bizietan eszenaratzen zituzten erbesteratu errusiarrek, beraien artean Bolkowsky eta Toubetzhoy printzeak tarteko zirela, Nikita Balieffen zuzendaritzapean (Arana 1986, 34). Bilbon 1927ko urtarrilean aritu ondoren, abuztuan Donostian eskainitako emanaldiaren ondotik, antzokian ziren Euskal Astearen antolatzaileek erabaki zuten euskal folklorean bazela beste horrenbeste egiteko materiala, eta lanean hasi beharra zutela. Koroboken eragina ikuskizunaren izenean ere antzeman zen, 'zirtzilkerien saskia" esan nahi baitzuen, eta beraz, irudi bera baliatuz, Saski-Naski bataiatu zuten euskal ekimena (Arana 1986, 34). 407
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak Donostiako Euskal Astearen antolaketa-burua, Antonio Orueta, izan zen SaskiNaski antolatzeko eratu zen elkartearen presidentea. Udalean zinegotzi, plazan dantzaria236 eta batetik bestera bidean kultura ekintzailea, 1927an English Folk Dance Society elkartearen gonbidapenari erantzunez, euskal dantzen ordezkaritza Londresko Albert Hall eta Lyceum Theatrera eraman zuen espedizioaren buruz izan zen Orueta (Arana 1986, 38). Handik bueltan Gipuzkoako Dantzen Udal Akademia sortzea bultzatu zuen Donostian Oruetak eta Jose Lorenzo Pujana izendatu zuten bertako maisu237. Musika konpositore, folklorista, musikari, kantari, dantzari, koreografo, dantza-maisu, artista plastiko, eszenografo, idazle, aktore eta errezitatzaile talde handia bildu zuen Oruetak Saski-Naski proiekturako (Olaizola 2007, 203), hala nola Jose Olaizola, Tomas Garbizu, Buenaventura Zapirain, Aita Donostia, Gregorio Mujika, Nicanor Zabaleta, Bernardo Zaldua eta Jesus Luisa Esnaola tarteko. Donostiako Orfeoiko 40 kantarik, Donostiako Orkestra Sinfonikoko 32 musikarik, eta Berrizko, Atharratzeko, Donostiako eta Izpurako dantzariek osatzen zuten taldea. Tokiantokiko dantza tradizionalekin batera Berrizkoek dantzari-dantza, ― Atharratzekoak maskaradetako dantzak, Izpurakoen Nafarroa Behereko inauteridantzak eta donostiarrek brokel-dantza , folklorean eta tradizioetan ― inspiratutako sorkuntza berriak plazaratu ziren, hala nola, Aita Donostiaren 'Iruleak / Hilanderas' izenekoa, gorularien eta poxpolinen folklorean oinarritzen zena. Saski-Naski 1928ko uztailaren 20an eta 21ean estreinatu zen Gran Casinon (Olaizola 2007, 203). Arrakastaren ondorioz saio gehiago antolatu ziren, eta irailaren 21ean eta 24an Victoria Eugenian emanaldiak eskaini zituzten Victoria Eugenia erregina eta Maria Cristina erreginaren ama ikusleen artean zirela. 1928ko urrian beste bi emanaldi eskaini ziren, eta abenduaren 29an Baionako Udalaren Antzokian eskaini zen Saski-Naski. Hain zuzen, Baionako Euskal Museoarentzat dirua biltzeko egiten zen jaialdiaren aitzakian, 1929ko otsailaren 8an, Pariseko Champs Elisees antzokian eskaini zen Saski-Naski. Bi mila ikuslek jarraitu zuten emanaldia eta oihartzun zabala izan zuen hiriburuko komunikabideetan, tartean, Andre Levinson (1929) dantza kritikari ezagunak egin zuen goraipamena, Comoedia aldizkari espezializatuan argitaratutako kritikari jarritako izenburutik beretik hasita: "Une révélation: Les Danses Basques". Levinsonek denboraldiko emanaldi artistiko garrantzitsuentzat jo zuen 236 Donostian 1927ko Euskal Astean udal-batzako kideek dantzatu zuten aurreskuan sokaren buru, aurresku jardun zuen Antonio Oruetak, "el cual bailó, por cierto, excelentemente" kroniketako baten arabera: "Las fiestas vascas", La Época, 1927-09-20, 4. orr. 237 "Se crea en Donostia la Academia de Txistu y Danzas", Txistulari, 1928, 2, 11. orr. 408
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak Emakumeen, poxpolinen errepertorioari Saski-Naskik egindako ekarpen nabarmenetako bat sagar-dantza izan zen. Baztango zenbait herritan sagardantzaren zenbait aldaera desberdin dantzatu dira XX. mendean, hala nola Arizkunen, Erratzun, Amaiurren, Elizondon, Lekarozen eta bailarakoa orokorrean, Baztango sagar-dantza izendatzen dena (Larralde 2016). Aita Donostiak (1994d, IX:1902–2017) sagar-dantzaren zazpi aldaera jaso zituen Baztanen 1919 eta 1944 bitartean. Batetik bestera aldaketa musikal eta koreografikoak dituzte, baina dantzaren egitura nagusia komuna da, lau dantzarik, danbolin nagusiak [danbolinausiek] deituak, zuriz jantzita, gerriko gorriarekin, buruan ttuntturro edo kapela konikoa koloretako xingolekin apainduta daramatela eta batzuetan aurpegia oihal batekin ezkutatuta daramatela inauterietan dantzatzen dute. Esku bakoitzean sagar bana dutela dantzatzen dira eta sagarrekin jokoak egiteaz gain, erreberentziak, jota eta bals erritmoko pasarteak tartekatzen dituzte. Bernardo Zaldua (1895-1965) musikari, abesbatza zuzendari eta abertzalea (Arozamena) arduratu zen Baztanen sagar-dantza ikasi eta Saski-Naskin eman behar zuten emakumeei erakusteaz. Lehen aldiz sagar-dantza dantzatu zuten bost emakumeen izenak eman zituen Jorda Gallastegik (1978a, 112): Pakita Ostolaza, Serafina Sagardia, Julia Gallastegi, Pepita Saralegi eta Pakita Saralegi. Ordura arte, Baztanen, gizonezkoek dantzatzen zuten dantza, emakumeek dantzatu zuten Saski-Naskin. Aita Donostiak, neskek euskal dantza guztiak ezin zituztela dantzatu adierazi ondoren, beste dantza batzuk, sagar-dantza adibidez, emakumeek dantzatzeko egokiak izan zitezkeela, eta sagar-dantzaren adibidea goraipatu zuen: Hay números en todo nuestro repertorio de danza que pueden ser utilizados por las niñas. Ahí está, v. gr., esa maravilla de Sagar Dantza o Danza de las manzanas, que originariamente se baila en Baztán por sólo muchachos. Cuando en el Saski Naski buscábamos números nuevos, nos ocurrió hacer que las muchachas lo danzaran. Y fué un acierto. Los aplausos que le dedica gente entendida, extraña al país, y muy finos artistas, son la mejor prueba de que no anduvimos descaminados. (Donostia 1933b, 6–7) Zerk egin zuen posible tradizioz gizonezkoek egiten zuten dantza emakumeek emateko egoki izatea? Batetik, sagar-dantzak gerlaren, borrokaren eta oro har maskulinitatearen eremutzat lotzen ziren erreferentzietatik aparte izateak. Bigarrenez, sagarraren sinbolismoa Eba bekatariaren alegoriaren ― 410
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak beharrik gabe ere239 , emankortasunaren ideiarekin emakume irudikatutako ― ― Ama-Lurrarekin eta ondorioz, abertzaletasunak emakume imajinatu zuen Ama ― Aberriarekin lotzen zen. Azkenik sagar-dantzaren mugimendu soil eta samurrez dantzatzen zen: ez zen ez ostiko ez artazi bortitzik, ez grabitateari desafiatzen zioten jauzi handi ez kabriola trebe eta ikusgarririk, ez keinu azkar ez bizirik, ez tresnaren batekin ez tresnarik gabe inolako kolpe eta talkarik. Armonia, goxotasuna, soiltasuna eta xumetasuna zerion sagar-dantzaren dantzakerari, femeninotzat jotzen ziren ezaugarriak, eta beraz, Baztanen gizonek dantzatu arren, emakumeek dantzatzeko egokiago iritzi zioten, Sabino Aranak (1980a, 2:1336) zinta-dantzari buruz iritzitakoaren bide beretik. 1927an Elai-Alai umeen dantza taldea sortu eta hasieratik neskak gorulari-poxpolinen dantzak, sagardantza bera tartean, dantzatzen jarri zituen Segundo Olaetak. Gernika-Lumoko dantza-zuzendariaren arabera, ezpata-dantzaren ezaugarriak suhartasuna eta bizitasuna "bravura y agilidad" ziren moduan, sagar-dantzarena ― ― 'poetikotasuna' zen (Anasagasti 1963, 326). Sagar-dantzari buruz idatzi dutenean, jatorrian gizonen dantza zela ohartarazteko premia sentitu dute folkloristek. "La Sagar-dantza. Afirmemos inmediatamente que este baile no es femenino sino masculino", zioen Jorda Gallastegik (1978a, 110). Gizonen errepertoriotik emakumeenera aldatu izana ongi asmatutakoa zela iritzi zion Joseba Arrietak (1966, 12). Langintza horietan aritu zirenak ongi prestatutakoak zioen Arrietak, euskal ikasketetan zintzo ari zirenak eta herriaren sentipenarekin bat zetozenak izanik, nekez egingo zela hanka sartze larririk. Horri erantsi zion azken hitza herriak zuela, eta folkloristek egindako proposamenak herriak onartu eta bere egin, edo baztertuko zituela, eta sagar-dantzari zegokionez, agerikoa zela oniritzia emana ziola: Un ejemplo claro de aceptación por el pueblo lo tenemos en una danza que la ejecutan todos los grupos de danza y que en su estado actual sólo tienen unos treinta y cinco años de vida. Me refiero a la Sagar Dantza baztanesa, a esa preciosa danza que en su estado primitivo era ejecutado por fornidos mutiles y hoy la ejecutan, con un encanto especial, nuestras neskatillas y de la que no se sabe qué admirar más, si la belleza de su melodía o el alado movimiento de las danzantes. (Arrieta 1966, 12) 239 Saski-Naski ikuskizunean, sagar-dantza azaltzerakoan, gizonen ordez emakumeek dantzatuko zutela iragartzen zuen aurkezleak, eta txantxa egin ohi zuen, gizonei kontuz ibiltzeko ohartaraziz, sagarrak emakumeen eskuetan zirela egindako jolasak gizonentzat oso arriskutsuak gertatze baitziren. (Jordá 1978a, 112) 411
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak Sagar-dantzan oinarritutako Aita Donostiaren konposizio bat hautatu zuten Saski-Naskin eskaintzeko, eta dantza hori eta beste batzuk nola eszenaratu erabakitzeko, Lekarozera jo zuten ikuskizuneko arduradunek, fraide kaputxinoen etxera, bertan zen Aita Donostiaren laguntza jasotzeko (Jordá 1978a, 112). Bertan, Agustin Olazaran fraideak dantzatu zien sagar-dantza, eta Bernardo Zalduak oharrak jaso zituen Donostian dantzatuko zuten emakumeei erakutsi ahal izateko. Patxi Larralde, Arizkungo (Baztan) txistulari, dantza-maisu eta folklore ikertzailearen esanetan (2016, 19), Bernardo Zalduak Saski-Naskirako prestatutako aldaera ez zen asko aldendu jatorrizko Baztango sagar-dantzatik240. Baztanen lau gizonezkok dantzatzen zuten eta horrelaxe jarraitu dute dantzatzen, baina Saski-Naskirako bost emakumek dantzatzeko prestatu zen, bosgarrena sagarrez betetako saskitxoa berarekin zuela dantzaraziz (Jordá 1978a, 112). Ilustrazioa 42: Poxpolinak sagar-dantza dantzatzen. Argazkia: Auñamendi Eusko Entziklopedia Arrietan esanetan (1966, 12), Bernardo Zaldua bera damututa zegoen, sagardantza gizonen errepertoriotik emakumeenera pasatzea 'gehiegikeria folklorikoa' izan zelakoan errudun sentitzen baitzen. Sagar-dantzak zabalkunde azkar eta zabala izan zuen poxpolinen dantza moduan: "Y fué un acierto", goraipatu zuen Aita Donostiak, baina, aurretik ikusi dugun bezala, hurrengo hamarkadetan beste zenbaitek gogor kritikatu zuten Saski-Naskiren ekarpena. 240 Patxi Larraldek harridura agertu du zenbaitek adierazi zuelako Saski-Naskin eszenaratu zen sagar-dantza Arizkungoa aldaera zela, horrelakorik adierazteko arrazoirik ez baitu ikusten. Larraldek Arizkun, Erratzu, Amaiur eta Baztango sagar-dantzen arteko konparaketa lan zehatza egin berri du: (Larralde 2016, 19) 412
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak interesen neurrira fosilizatu, festibalizatu eta antikuarizatzeko joera izaten dela gaztigatu du Lynn D. Manersek (2006, 81). Prozesu horren ondorioz gertatzen da, dantzaren aldaerak murriztea eta homogeneizatzea (fosilizazioa), ikusgarritasuna indartu eta dantzarien eta ikusleen arteko banaketa sakontzea (festibalizazioa), eta dantzaren erreferentziak denbora atzera eramatea (antikuarizazioa). Folklorea babestu eta iraun-arazteko aitzakian dantzak jatorrizko testuinguruetatik erauzi, soineko ideologiko berriaz jantzi, eta dantza eta musika ikusle urbanoei zuzendutako entretenimendu pasiboan transformatzen dira (Maners 2006, 81). Ikuskizunera begira garatutako dantzak aldi berean bi esperientzia sozial eragiten dituela dio Manersek: dantzarientzat elkarrekin partekatutako bizipen fisiko eta emozionalak taldearen batasuna trinkotzen du, eta aldi berean, ikusleek entretenimenduaren bidez eraikitzen ari den komunitate horrekiko pertenentzia sentipena garatzen dute. Poxpolin taldeak errepertorio urriarekin zebiltzanez, sagar-dantzak hedatze azkar eta zabala izan zuten, eta oso urte gutxian Baztanera ere iritsi zen. Patxi Larraldek (2016) bildu du Baztandik gizonezkoen dantza moduan atera eta Baztanera poxpolinen dantza bezala itzulitako sagar-dantzaren berri. 1933an poxpolin taldeak sortu ziren EABren babesean eta emakumeentzat egokitutako sagar-dantza lantzen hasi ziren bertan (Larralde 2016, 20). Zigan herriko maisuak antolatu zuen poxpolin taldeak ere sagar-dantza zeukan bere errepertorioan. 1934ean Elizondon, hogeita hamabi poxpolinez osatutako taldea antolatu zen, EAJko zenbait emakumeren zuzendaritzapean. Poxpolina horiek, 1936ko maiatzean Elizondon ospatu zen Aberri egunean dantzatu zuten, bai sagar-dantza, bai esku-dantza, zozo-dantza eta arku-dantza ere. Gainera, gimnasia suediarraren erakustaldia ere egin zuten (Larralde 2016, 21). 4.3.2 Euskal dantzakera maskulinoa eta femeninoa Emakume dantzarien eta gizonezko dantzarien rolak ezpata-dantzariak eta ― poxpolinak sortzean, bakoitzari errepertorio eta janzkera bereiziak egozteaz ― gain, dantzakera femeninoa eta dantzakera maskulinoa definitzen joan ziren. XX. mendearen lehen herenean eraiki zen euskal gorputz nazionala, zurruntasun handiko gorputz dantzari hieratikoa zen, gerritik gora bihurdurarik, tortsiorik eta keinurik gabe, mugimendu ia osoa hanken eta oinen jokoan oinarritzen zuena. Euskal gorputz dantzaria Irlandan XX. mende hasieran eraikitako gorputz 414
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak dantzariaren estereotipo nagusiarekin bat dator, 'erreprimitua eta zedarritua zen, elkar-ukitzearen eta sentsualitatearen beldur zena' (O'Connor 2013, 10). Abertzaletasunean eta dantzarien sustapenean nagusi zen moral katolikoaren estuaren ondorioz, gorputzarekiko jarrera ezkorrak eta beldurtiak mugatutako gorputz lengoaiaz busti ziren ezpata-dantzariak eta poxpolinak. Euskal gorputz dantzarien eraikuntzan bereizketa nazio-identitatearen terminoetan egiteaz gain, barne banaketa ere gauzatu zen, genero-identitateen arabera. Euskal dantzariak kanpotarren dantzakeratik bereizteaz gain, euskal gizonezkoen eta emakumeen dantzari-gorputzak eta dantzakerak elkarren arteko diferentzian eta osagarritasunean oinarrituta eraiki ziren. Euskal dantzak maskulinitatearekin eta maskulinitateari lotutako balioekin identifikatu ziren. Naturaren alegoria, sasiko izaera eta freskotasuna antzematen zien Aita Donostiak (1934, 4): "traen una alegría de montaña, una bocanada de aire fresco". Kultura jasoarekin eta gogoeta adimentsuetan oinarritutako adierazpen artistiko finekin baino, artzainen eta baserritarren adierazpen arrunt baina zintzotzat irudikatzen ziren euskal dantzak, eta horietan, indarra, arintasuna, trebetasuna azpimarratzen ziren: "Estos bailes no son de argumento: son de fuerza, de agilidad, de destreza, en una palabra, gimnásticos" (Donostia 1934, 4). Euskal kulturari eta euskal nortasunari lotuta ageri den nozioa da indarrarena. Euskaldunen izaera bereizia arrazarekin lotzen zenean horrekin azaltzen ziren euskaldunen indar, azkartasun eta trebetasun fisikoak, kiroletan arratza beltzak erakusten zuen nagusitasunarekin parekatuz: Al vasco le va de raza cuanto exija agilidad y destreza, para lo que constitucionalmente estuvo siempre muy bien dotado. Según Pierre Sourbés, es el único que puede equipararse al negro americano, en lo que los especialistas en deportes llaman «frescor atlético». Pelotaris y Aizkolaris son prueba palbable de este aserto. (Arizmendi 1970, 26) Pirinioetako euskal artzainen komunitatean indarra kontzeptuari esanahi bereziak egozten zitzaizkiola ikusi zuen Sandra Ott antropologo estatu-batuarrak (Ott 1981). eta bizitza zikloekin zein gertaera naturalekin lotu zituen esanahi horiek. Teresa del Valleren zuzendaritzapean egin zen Mujer vasca. Imagen y realidad (1985) taldean egindako lanean, euskal kulturaren baitan 'indarra' nozioa generoaren arabera nola erabiltzen zen aztertu ondoren, maskulinitatearekin lotuago ageri zela ondorioztatu zuten. Egileen esanetan, akzioaren eta jardunaren bidez adierazten da indar maskulinoa, eta femeninoa 415
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak berriz, egonez, eutsiz eta babestuz (Valle 1985, 175–190). Aurreskuan, emakumeen parte hartzea gizonen dantza 'jasotzera' mugatu zuten egileek ikuspegi hau erreproduzitu zutela esan liteke, beraz. Gizonen indarra aurreskua dantzatuz adieraziko litzateke eta emakumearena berriz egotearen bidez, indar aktiboa eta indar pasiboa, maskulinoa eta femeninoa estereotipatuz. Baina aurreko ataletan ikusi bezala emakumeek aurreskua dantzatu ere egiten zuten, eta beraz, maskulinotzat kategorizatutako indar adierazpena ere zerabilten. Hain zuzen ere, aurreskuaren adibidea bat dator indarraren ulermena euskal kulturan generoaren araberako adierekin erlazionatu duten azterlanei Mari Luz Estebanek egindako kritikarekin (Esteban 2012). Begirada kritiko hori gabe, "maskulino/femenino bereizketa antzuak erreifikatzeko arriskuan" izateaz gain, "berez dinamikoa den kultura beraren irakurketak fosilizatzekoan ere" aurki gintezkeela ohartarazi du Estebanek (2012, 42). Emakumeek indar fisikoa dutela jakinekoa izan arren, indar horren adierazpena "ez dagoela erritualizatuta" eta ez dela "normalean izaten prestigiorako elementu" azaldu du Jone Miren Hernandezek (2016, 31). Dantzak ez bezala arreta gune nagusia gorputzetik kanpo duen euskal kulturaren alor zehatz batean, bertsolaritzan, aztertu ditu gorputza eta indarra Hernandezek (2016). Bertsolariek, bertsotan aritzen direnerako "gorputza desagerrarazteko" trebaketa dutela dio Hernandezek: "Zutik, tente, eskuak atzean —edo poltsikoetan—, aurrera begira eta geldi-geldirik. Horrela kantatu behar du bertsolariak" (Hernández 2016, 30). Bertsolariek, indarra gorputzaren mugimenduaren ordez, performance estatiko baten bidez adierazten dutela iradoki dute Mari Luz Estebanek (2004, 198) eta Jone Miren Hernandezek (2016, 31). Dantzan, indarraren ideia gorputzaren akziorekin lotuta ageri bada ere, aizkoran, harri-jasotzean edo pilotan moduko euskal kirol tradizionaletan indarrak izan ditzakeen esanahien aldean, bestelako ezaugarrien bidez adierazten da. Arintasuna, trebetasuna, bizkortasuna eta malgutasuna dira, besteak beste, dantzan indarraren adierazle. Bizkortasunean eta abilezian oinarrituta eraiki zen euskal dantzariaren irudia, balletaren sortetxean bertan, Versallesen, dantzaren historiako maisu handienen aitortzarekin kontsakratua. La agilidad de los vascos en la ejecución de sus danzas llegó a alcanzar tal reputación que en las comedies-ballets fruto de la colaboración de ― Moliére con Lully
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak gizonezkoek, berezko zituzten gaitasun fisiko ez-ohikoei esker dantzatu zitezkeen. Beraz, emakumeen baita euskal emakumeen , gaitasunetatik ― ― kanpo zegoen dantza horiek egin ahal izatea. Si alguna muchacha, o mujer, intentara participar en esta ritual ceremonía, hallaría que los requerimientos físicos necesarios para encarnar estos personajes traspasan los límites de las posibilidades femeninas. [...] Quien haya observado la fatiga de los fornidos bailarines de la Soule al finalizar una Mascarada, será el primero en afirmar la imposibilidad de una encarnación femenina de estos personajes. (Jordá 1978a, 106) Bizkaiarekin mugan dauden Kantabriako zenbait herritan, XX. mende bukaeran, ordura arte gizonek dantzatzen zituzten erritualetan emakumeak parte hartzen hasi zirenean, aurreko belaunaldietako dantzariek plazaratutako kritikak jaso zituen Emilio Xabier Dueñasek (1998, 226). Emakumeek parte hartzean dantza feminizatu egiten zela salatzen zuten dantzari-ohiek, basatitzat eta maskulinotzat zituzten makila-dantzak ahuldu egin zirela zioten (Dueñas 1998, 226). Zuberoako maskaradetan parte hartzen duten bi taldeetan, 'gorriak' eta 'beltzak' koloreekin identifikatzen diren bi multzoetan, ageri da 'indarra' ezaugarri bereizle moduan, baina kontzeptu bera modu desberdinetan adierazten da (Fernández de Larrinoa 1997, 78). Dantzaren bidez, jauzi bizi eta azkarretan egindako 'frijat' eta 'antrixat'en bidez erakusten dute gorriek indarra. Kolpe, zilipurdi, oihu, zantarkeria bortitz eta ahots sendoz oihukatutako mezu gordinen bidez agertzen duten beltzek beraien indarra. Maskaradak jokatu behar zituzten dantzariak hautatzeko irizpideen inguruan zuberotarrek Kepa Fernandez de Larrinoari kontatu ziotenez (1995, 134) "dantzak 'azkartasuna', 'sendotasuna' erakutsi behar du" eta "emaztek eta gizonek ber dantza emaiten ahal dizue, beno ez ber gisaz". Izan ere, dantzaren kultura horren arabera gizonezkoek dantza egitean indarra erakutsi behar zuten eta emakumeek berriz goxotasuna: Gizon dantzari batek horixe bera darakus bere dantzaldian: indarra. Neska batek, dantza bera egitean, indarraren ordez, galantasun, finezia agertarazten du. Maskaradak direla eta, Zuberotarrek, orduan, dantza indarraren esparruan kokatu, eta hala eginez, jeneroen bereizketa zorroztu dute: gizonezkoen dantza 'bortitza', 'azkarra' da, 418
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak emakumezkoena, aldiz, 'polit', 'fi' dela. Eta bi esangurak kontrajartzen dituzte, bati balore gehiago, besteari baino, erantsiz. (Fernández de Larrinoa 1995, 134) 1980-90eko hamarkadetan, Zuberoan emakumeak dantzetan gero eta maizago parte hartzen hasteak ikuspegi horiek berregitea eragin zuten, generoen arteko muga dantzatik maskaradetako antzerki erritualak jokatzen dituzten beltzeriaren pertsonaietara, kautera eta buhame zalapartari eta indarkeria-zaleetara, pasa baitzen. Gizonezko dantzarien errepertorio nagusitzat izendatu ziren ezpata-dantzek dantzakera maskulino indartsu, malgu, bizkor eta arinaren estereotipoari erantzuten zioten moduan, emakume dantzarien errepertoriorako, ordura arte gizonezkoek dantzatu arren, femeninotzat identifikatu zen dantzakera goxo, harmoniko eta atseginaz dantzatzen ziren arku-dantza, zinta-dantza eta sagardantzak ebatzi ziren. Ezpata-dantzarien dantzakeran poxpolinenean ageri ez ziren ostiko bortitz, grabilleta bizi, eraso keinu eta makilaz eta ezpataz elkarri emandako kolpeak erabili ziren. Ezaugarri koreografiko horiek maskunitatearen ikurtzat jotzean, ezpata-dantzarien dantzakera osorik maskulinotzat jo zen. Arku-dantzaren, zinta-dantzaren eta sagar-dantzaren dantzakeran ez zegoen hanka ostikoz burutik gora altxatzeko urratsik, jauzirik, ez pauso azkar eta treberik ere, ez dantzarien arteko desafiozko ez erasozko keinurik ere. Beraz, dantza horietan ageri zen dantzakera, ordura arte genero markarik gabekoa eta gehienetan gizonek zerabiltena izan arren, dantzakera femeninoaren adierazpide bihurtu zen, eta hurrengo hamarkadetan, emakumeek dantzatzeko sortu ziren dantzetarako eredu moduan funtzionatu zuten. Ondorioz, Sachsek (1963) kulturarteko ezaugarri moduan eta Urbeltzek (1978) euskal kasuan identifikatu zituzten emakumeen dantzakera horizontala eta gizonezkoen dantzakera bertikala, ez ziren naturalki sortutako dantzakera sexuatuak, XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran, garaiko genero ikuspegien eraginez eraikitikoak baizik. 419
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak 4.3.3 Dantzariak eta pilotariak: janzkera eta gorputzjarduera sexuatuak Haurrak ikas zazue euskaraz mintzatzen ongi pilotan eta oneski dantzatzen. Euskal kanta Ohiturazko jantzia esanahiz betetako zeinua da dagokion kulturaren ezagutza dutenentzat. Werner Enningerren (1992, 219) esanetan, komunitate bakoitzeko kideek jantzi241 eta janzki zehatzak esanahiz betetako zeinu moduan irakurtzen dituzte, berbazko eta gorputz bidezko lengoaiak bezala kulturaren ezagutza partekatua baita. Komunitateko kideek, lengoaia bezala partekatu eta ikasten duten janzkeraren zeinu sistema. Jantziaren bidez bereizi daitezke norbanakoaren zein taldearen identitateak bereizi daitezke, besteak beste identitate kulturalak (europarra, arabiarra, afrikarra,...), erregionalak (eskoziarra, tirolesa,...), sozialak (langile klasea, burgesa, klase ertaina,...), sexu-generoak, adina segmentuarenak, funtzionalak (lanbideak, zeremonialak,...), eta pertsonalak proiektatuz (Enninger 1992, 218–219; Goñi & Mujika 2010, 6). Ez-ohiko testuinguruetan, hala nola erritualak, prozesioak, ezteiak eta bestelako ekitaldietan, jantziak funtzio bereziak jokatzen ditu, eta hartzaileengan erantzunak eragiteko eta zeinu moduan funtzionatzeko gaitasuna du (Enninger 1992, 218). Dantza-janzkera eta generoari dagokionez, balletaren historian gizonek eta emakumek zer izan behar zuten jantzien eta oinetakoen diseinuen bidez oso argi adierazi zela ohartarazi zuen Martha Elena Trejok (2014, 210). Judith Lynne Hannak (1988, 159) antzeman du, mendebaldeko kulturetan, gizonezkoak, mehatxuzko eta indarrezko jarrerarekin lotutako jokamoldeak darabiltzatela beren gorputz adierazpenean, eta mugimendu azkarrak errazten duten janzkera darabiltela. Emakumeek berriz, etxeko babesera mugatuak izaten dituzte beren gorputzak maiz, eta forma borobilduak dituzten jantziak erabiltzen dituzte, gorputz mugimenduak zailtzen dituztenak. Euskal herritarren jantzi ohiturei dagokienez, herri-tradizioen artean 241 'Jantzia', 'janzkera' eta 'janzkia' hitzen artean bereizketa proposatu du Ane Albisuk (2006, 1820). Horren arabera, 'jantzia', "eguneroko egoeratik kanpo" eta "ekintza berezietarako edota multzotik nabarmentzeko" erabiltzen dena litzateke, "dantzarako edota inauterietako jantziak" tarteko; 'janzkera', "gizatalde baten itxura bateratzen duenari" esaten dio Albisuk; azkenik, 'janzkia', "elementu solteak izendatzeko" erabiltzen du (Albisu 2006, 18–20). 420
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak jarraitasun gutxien zuen osagaietakoa zela janzkera idatzi zuen Philippe Veyrinek (1942, 294) XX. mendearen lehen zatian. Idazleak zioenez, euskaldunek, emakumeek bereziki, aspaldi uko egina zioten janzkera propio eta bereizgarriari: "depuis longtemps déjà, elles ont renoncé à tout particularisme vestimentaire" (Veyrin 1942, 294). Gipuzkoar gorputzaren janzkerari buruz Larramendik garatutako diskurtsoa, generoa, herritartasuna, klasea eta erlijioarekin artikulazioan identitatea eraikitzeko osagai garrantzitsua izan zela antzeman du Bakarne Altonagak (2016, 29). Soiltasuna formetan eta gipuzkoarren moral garbiarekin bate zetorren kolore zuriaren nagusitasuna hobesten zituen Larramendik (1985, 219). Andoaindarrak garrantzi handia aitortu zion jantziari, gizonen, eta bereziki emakumeen moral garbiaren adierazle izateko funtzioa egozten baitzion bere diskurtsoan (Altonaga 2016, 31). XIX. mende bukaeran, kirol eta dantzak generoaren arabera sailkatu gabe zeudenean, jarduera horietarako jantziek ere ez zuten generorik. Emakume eta gizonentzat, kirol modalitate eta dantza errepertorio diferentziatuak garatu ahala, jantzi bereiziak ere atondu ziren. Dantzarako uniforme modura jantzi zuriak ohikoak ziren XIX. mende bukaeran, bai gizonetzat, bai emakumeentzat. Gorularien-poxpolinen figuren bidez, gizonentzat eta emakumeentzat dantza errepertorio bereiziak esleitzeaz gain, dantzarako jantzi bereiziak indartzen joan ziren. Horrela, eraikitzen ari ziren genero-identitate bereiziak janzkera bereizien bidez adierazi ziren dantzan. Gizonezkoek zuriz janzten jarraitu zuten dantzarako, baina emakumeen dantzarako uniformean gorularien gona gorria nagusitzen joan zen. Zuria gizonezko dantzarien eta gorria emakume dantzarien koloretzat errotzen joan zen. Zenbait janzki, dantzarien uniformeetako osagai izatetik sexu baten edo bestearen zeinu bereizgarri izatera pasa ziren prozesu horretan. Txapela, dantzariek, gizonek zein emakume dantzariek, erabiltzen zuten beren uniformeetan, baina gorularien uniformearen eta 1920ko hamarkadan sortu zen baserritar-jantziaren (Albisu 2006) eraginez, txapela gizonen janzki bereizgarritzat kategorizatzen joan zen eta emakume dantzarien jantzian txapela baztertu eta zapia gailentzen joan zen. Horrela, txapelak 'dantzarien jantziaren' osagai izateari utzi eta 'gizonen janzkeraren' ezaugarri izatera pasa zen, eta osagarritasuna betez, zapia, emakumeen janzkeraren bereizgarria, 'emakume dantzarien' bereizgarri bihurtu zen. 421
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak Dantzarako janzkeraren bidez sexu-diferentzian sakondu zen, baina aldi berean, dantzarekin euskal nortasunaren estereotipoan eragin handikoa izan zen beste gorputz-jarduera batean, pilotan pareko bilakaera gertatu zen. Dantzan genero kategorizazioa eta sexu bitasunera bidean gauzatutako antzeko prozesua sumatzen da pilotan XIX. mende bukaera eta XX. mendearen lehen partean. XIX. mende bukaeran kirolean aritzen zirenak nagusiki gizonak ziren, baina baziren emakume gutxi batzuk pilotan aritzen zirenak. Emakume horiek gizonen artean nagusi ziren pilota modalitate berberetan, eskuz eta zesta-puntan aritzen ziren. Ez zegoen pilota modalitate 'femeninorik', ez jokatzeko emakume estilorik, ez janzkera propiorik ere. Lehen Mundu Gerraren ondotik aurreskua gizonezkoen dantza moduan kategorizatuta geratu zen modu berean, esku-pilota eta zesta punta ere kirol maskulinotzat jo ziren. Dantzan poxpolinen dantza 'femeninoak' sortu eta sustatu ziren garai berean, pilotan erraketisten modalitatea sortu zen, pilota 'femeninoa'ren sorrera 1917an kokatu daiteke, eta modalitate bereizgarria, erraketekin frontoian jokatzea sortzearekin batera, joko-arau eta janzkera bereizgarriak zehaztu ziren. Dantzariek eta pilotariek indarra, arintasuna eta azkartasuna moduko ezaugarriak konpartitzeaz gain, iruditeria konpartitu dute. Bi jardueretan trebetasuna erakusten zuten pilotari-dantzariak edo dantzari-pilotariak ohikoak izan ziren XX. mende hasieran. Saturnino Arriola Txirloia, eibartarra adibidez, 1920ko hamarkadan dantzan, pilotan eta futbolean nabarmendu zen, eta 1923an, egun berean aurresku txapelketa bat irabazi, futbol partida bat jokatu eta Astelena frontoian pilota partida irabazi zuen (Araolaza 1999). Dantzariek eta pilotariek janzkera ere partekatzen zuten, eta oraindik orain, dantzarako jantzia izendatzerakoan oso ohikoa izaten da 'pilotari' jantzia esatea, janzki zuri eta gerriko eta apaingarri gorri edo urdinekin, uniforme eredu bera erabaili baita bietan. Karmele Goñi eta Amaia Mujika euskal jantzien ikertzaileen esanetan, el vestido masculino de mayor carácter y también el más genérico ha sido el de lienzo, compuesto por amplia camisa larga con pechera y un calzón ó pantalón blanco, ambos de lino, sujetos por una faja -gerriko-. Este conjunto, aderezado con chalecos, boinas, pañuelos, medias, cintas de color y alpargatas, ha llegado hasta nuestros días como uniforme de danzantes y pelotaris, calificados ya en 1824 por Iztueta, como "pulcros, hermosos y elegantes". (Goñi & Mujika 2010, 21–22) Dantzariak eta pilotariak aipatzen dituzte Goñik eta Mujikak, izan ere, 422
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak dantzarako uniforme zuriak bat datoz Ane Albisuk (2006, 56–59) "erritual jantzia", zein 'sport' janzkera izendatu duenarekin. XIX. mende bukaeran, kirola egiteko ohitura sortu eta hedatu ahala, ordura arte barruko arropa moduan erabili izan ziren janzki zuriak gorputz ariketa egiteko erabiltzen hasi ziren. Nazioartean tenisean bezala, pilotan, euskal kirol nazionalean aritzeko, uniforme zuria nagusitu zen. Lehen emakume pilotari profesionalek txapelak eta prakak jantzita jokatu zuten, janzki horietan, genero kategoriak baino jarduerari lotutako janzkerak indar handiagoa baitzuen. 'Pilotarien jantzia' zen beraz, eta ez 'gizon pilotarien jantzia'. Baina emakumeek prakak janzteak gaitzespen eta debeku historia luzea (Cooper 2014) izan du, eta salbuespen gutxi batzuetan baino ez zituzten emakumeek janzterik izan. Gona edo soinekoa emakumeen derrigorrezko janzki bihurtuta, jarduera berezietarako uniformeetan ere gonak ezarri ziren, hala nola pilotan eta dantzan. Pilota, dantza bezala generoaren arabera banandu eta kategorizatu aurretik, emakumeek aurreskuak dantzatzen zituzten garai berean, pilota-jokoetan parte hartu zuten zenbait emakumek (González-Abrisketa 2005, 297; Vado 2015). 1885ean oihartzuna izan zuten prentsan Lazkaoko 22 urteko emakume batek gizonen kontra jokatu zituen partidek. "Una muchacha de veintidos años, guapa por cierto, contra un jóven y de buena posición"242. Lehen partida apustua izan zen, urrezko ontza bat jokoan jarrita, eta emakume pilotariaren aitak alabarengan zuen konfiantzaren erakusgarri, behi bat jokatu nahi izan zuen alabaren alde: "el padre de la protagonista tiene tal confianza en su habilidad y destreza, que quiere apostar «una vaca» a su favor"243. Emakumeak irabazi zuen partida, 30-11 emaitzarekin244, egun berean, arratsaldez, beste desafio bat antolatu zuten eta hor ere emakumea gailendu zenez, plaza handiago batean, Tolosan antolatu zuten Iparraldeko pilotari baten kontra jokatu beharreko hurrengo partida245. Garai berean ezagutarazi zen beste emakume pilotari bat Maria Unzueta (1878-1948) eibartarra izan zen (Pereda 2013, 7). Esku-pilotan hasi eta zestapuntan nabarmendu zen Unzueta. 1890eko hamarkadan Bilboko eta Madrilgo frontoietan profesionalki jokatzeko ahaleginetan ziharduten pilotariekin parezpare jokatzen zuen246. Maria Unzuetari profesionalki jokatu zezan eskaintzak 242 La Discusión, 1885-02-12, 3. orr. 243 La Discusión, 1885-02-12, 3. orr. 244 La Época, 1885-03-15, 2. orr. 245 Crónica de Cataluña. Diario político liberal, 1885-03-13, 2. orr. 246 "La 1.a mujer pelotari mundial: una eibarresa", Eibar Revista Popular, 1974-06-23, 164, 30. orr. 423
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak egin zizkioten, baina bere aitak ez zuen baimenik eman eta ez zuen aurrera egin kirol-ibilbidean. Hurrengo urteetan beste emakume batzuk izan zuten profesionalki debutatzeko aukera, zesta-puntan hauek ere. 1897an, emakumepilotari talde bat Bartzelonako frontoietan hasi zen jokatzen. Garaiko prentsak honela eman zuen berria: En breve podrá admirar el público de Barcelona un cuadro de pelotaris hembras, que es muy probable que efectúen su aparición en el Frontón Barcelonés, donde están ensayando desde hace algunos días.247 Emakume pilotariak gizonezkoek zerabilten jantzi eredu bera zeramaten soinean: txapelak buruan, praka-motz edo zaraula zuriak belaun-azpiraino, gerrikoa eta ator dotore apainduz zapia lazo dotorearekin lepoan. Janzkera honek ez du zerikusirik urte batzuk beranduago, 1920ko hamarkadan zabaldu zen garçonne estiloarekin (Luengo 2014, 121). Coco Chanelek famatu zuen estiloan emakumeen estetika hiper-feminizatu bati erantzunez sortu zen. XIX. mende bukaerako emakume-pilotarien janzkeran jarduerari dagokion uniformea generoari zegokion janzkeraren gainetik ageri da, eta beraz, genero kategoria beste kategoria batzuekin negoziatzen zen ikuspegi baten aztarna da. Pilotariak ziren eta pilotari-janzten ziren. Barcelonés zeritzon frontoian egindako argazkian zortzi emakume pilotari, zestak eskuan dituztela, uniforme dotorez jantzita ageri dira. Ilustrazioa 43: Emakume pilotari profesionalak Bartzelonan, 1897an. 247 La Época, 1897-03-15, 3. orr. 424
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak erraketisten bultzatzailea. Horrela, pilota modalitate berri bat profesionalki antolatu (Carrillo & Couto 2014, 6), eta berori femeninotzat kategorizatu zen. Beste pilota-jokoak, esku-pilota eta zesta-punta bereziki, emakumeentzat desegoki jotzearekin batera, horiek joko bortitz eta azkarrak zirelakoan, gizonen praktika esklusibotzat mugatu ziren. Sexuen banaketa bitarra, biologikoki argudiatukoa, gorputz-praktiketan adierazten zen horrela; dantzan ezpatadantzarien eta poxpolinen artean bereizi bezala, kirolean, pilotan, gizonak eskupilotari eta puntista eta emakumeak erraketisten multzoetan banandu ziren. 1917ko urtarrilaren 1ean jokatu zen erraketisten estreinako partida profesionala Madrileko Cedaceros pilotalekuan. Pilotariak emakumeei egotzitako estetika errespetatuz jantzita eta atonduta atera ziren kantxara: "txapelak, begiztak eta koloretako lepokoak zeramatzaten" (Pereda 2013, 14). Hogei urte lehenago zesta-puntista emakumeek jantzi zituzten prakak desagertu ziren eta haien ordez gona zuriak zeramatzaten. Ilustrazioa 44: Erraketistak, txapelakin eta atorra eta gona zuriekin 1920ko hamarkadan. 426
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak Hurrengo urteetan, txapelak genero maskulinoaren marka jaso ahala, burukoa kendu eta emakume pilotariaren jantzia, 'sport' kolore zuria eta gona femeninoa uztartzen zituena errotzen joan zen. Emakume arin eta indartsuak ziren erraketistak, kirolariak, eta aurreko mendean euskal emakumeei zerien edertasun 'maskulinoaren' aurrean, gaztetasunari eta arintasunari egotzitako edertasun femeninoa goraipatzen zieten: "Las pelotaris son una muchachas ágiles, fuertes, pues el juego exige una gran rapidez de movimientos y mantenerse constantemente en forma. Además, como apreciará el lector por este grabado, son guapas." (Díaz 1931). Emakumeen pilota jokoari, erreminta, arau eta jantzi bereiziak ezartzeaz gain, jokatzeko modu 'femeninoa' ere egotzi zitzaion. Indarra ezaugarri maskulinotzat jotzen zenez, pilotari emakumeen dohainak trebetasuna, abilezia eta argitasuna ziren (González-Abrisketa 2005, 298). XIX. mendearen hirugarren herenean, emakume pilotarien eta emakume dantzarien uniformeak bat zetozen gizon pilotarien eta gizon dantzarien kolore eta janzkerekin. Pilotarako eta dantzarako jantzi horiek osatzen zituzten janzki nagusiak kolore zurikoak ziren, eta horiek osatuz, apaingarriak kolore biziagokoak zerabiltzaten maiz. Gizonek zein emakumeek osatutako dantzari taldeek erabiltzen zituzten janzkera uniformatuek zenbait ezaugarri partekatzen zituzten beraz: alkandora, zaraulak251, prakak edo gona moduko janzkiak zuriak ziren gehienetan, eta gerriko, txapela, espartinetako xingolak, bular gaineko bandak eta gainontzeko apaingarriak koloredunak, urdinak edo gorriak askotan. XX. mendera arte arte ohikoak izan ziren galtzamotzak edo belaunetarainoko praka motzak. Mende aldaketarekin luzeak nagusitzen hasi ziren Veyrinek (1942, 299) esan bezala: "Le pantalon commence à ser substituter à la culotte du siècle précédent qui résiste encore". Zenbait tokitan, XX. mendean ondo sartuta ere praka-motzekin jarraitu zuten dantzatzen. Adibidez, Deban, San Roke jaietan ezpata-dantza eta aurreskua dantzatzeko ohitura zen, besteak beste 1850. urtean252, 1889an253, 1890ean 254 eta 1891an255 dokumentatu daitekeena. 1892ko udatiar kronikak ezpata-dantzaren zenbait xehetasun eskaintzen ditu, XXI. mendean egiten denarekin antzekotasunak dituena: 251 'Zaraulak' izendatzen ditu Iztuetak (1824, 22) belaun azpirainoko praka motzak, gaztelerazko 'zaragüelles'en ordain moduan. Karmele Goñik eta Amaia Mujikak (2010, 21) 'galtzak' izendatzen dituzte belaunetarainokoak eta prakak berriz orkatiletaraino iristen diren luzeak. 252 "[…] ha dispuesto se repita hoy la ezpata dantza", La Época, 1850-08-15, 4. orr. 253 "[…] bailóse en la plaza un aurrescu", Notas de sociedad, 1889-97-27, 2. orr. 254 "[…] un aurresku que daba gloria verlo", El Liberal, 1890-08-23, 1. orr. 255 "La fiesta empezó, según costumbre, con el tradicional aurrescu", La Época, 1891-08-22, 2. orr. 427
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak 1874, 28). Baziren beste hamabi neskatila, horiek ere zuriz jantzita eta apaingarri urdinekin. Gernikan, nesken talde oso handia (48 neska) denak zuriz jantzita, batzuk txapelarekin eta beste batzuk lora-koroekin apainduta "vestidas de blanco, llevando las unas boinas y las otras coronadas de ― guirnaldas de margaritas" , eta mutilak (14-15eko taldea) denak zuriz jantzita. ― Txapela gorria dantzarako maiz erabiltzen zen janzki bereizgarria zen, adibidez, 1877an, Azpeitian, aurreskua dantzatu zuten emakumeek txapela gorria zeramaten buruan: "les danseuses se présentent coiffées du béret rouge" (Lande 1878, 241). 1884an Portugaleten aurreskua dantzatu zuten zortzi neskei buruzko kronikak zioen "danzaron ocho lindísimas pollas que, luciendo en sus cabezas la vistosa y característica boina roja"260. 1885ean, Bermeon San Pedro egunean dantzatzekoak ziren emakumeek kolore argiko janzkiak erabiltzekoak ziren: "ostentando todas ellas un traje claro con sus pañuelitos rosa al cuello" (Dueñas 2018, 32). 1886an Durangon gorularien estanpa sortzearekin batera, gona gorria eta gerruntzea emakumeen dantzarako janzki nagusi izateko lehen urratsa eman zen. Gona gorriak aurretik ere erabili izan ziren, emakume baserritarrek gonaren azpian, barruko arropa moduan erabiltzen baitzituzten baieta gorri edo berdez egindako gonak (Olaeta 1966, 17). Gaineko gona politak ez zikindu eta hondatzeko maiz horiek altxa eta barruko gona gorriak agerian geratzen zirenez, baserritarren janzki bereizgarritzat jotzen zen. Baina gona gorria baino, dantzarako arropa zuriak ohikoagoak ziren XIX. mende bukaeran. Emakumeek, dantzarako, gorulariek zabaldu zuten buruzko zapia baino maizago txapelak janzten zituzten. 1889an Maria Cristina erreginaren aurrean aurreskua dantzatu zuten emakume bainuzainek gona eta gonazpiko eta txanbra zuriak, amantal beltza eta txapela gorria zeramaten: "vistiendo las mujeres enagua y chambra blanca, delantal negro y boina encamada"261. 1890ean Deban dantzatu ziren neskek dantzara atera zituzten mutilen txapelak ibili zituzten buruan: "llevaban á la cabeza las boinas de sus galanes"262; hurrengo urtean, 1891an, Deban bertan aurreskuan dantzatu zuten emakumeek txapel gorriak edo urdinak zeramatzaten: "todas llevaban, como tocado, boinas rojas ó azules"263; 1892an, Debako San Roke jaietan dantzatu zuten emakumeek 260 El Noticiero bilbaíno, 1884-08-22. 261 "El «aurresku»", La Época, 1889-10-03, 1. orr. 262 "Deva", El Liberal, 1890-08-23, 1. orr. 263 "El veraneo en Deva", La Época, 1891-08-22, 2. orr. 430
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak txapelak urdinak, gorriak eta zuriak zeramatzaten jantzita: "Las distinguidas señoritas que tomaron parte en el Aurresku iban elegantemente vestidas y llevaban boinas azules, encarnadas y blancas" . Ilustrazioa 46: Aurreskua Elgoibarren, 1919. urtean. Argazkia: Elgoibarko Liburutegia. XX. mende hasieran, Deban, Mutrikun eta Elgoibarren festetan dantzatu ziren aurreskuetan, bai gizonak eta bai emakumeak zuriz jantzita aritu zirela ikus daiteke zenbait argazkitan (46, 47, 48, 50 eta 51 ilustrazioak). Emakumeek gona zuria zerabilten eta gizonek berriz praka, baina horrez gain, gainontzeko janzkiak, txapela barne, berdinak zerabiltzaten (Debako Udala 1977, 219; Ezez. 1992; Sarasua et al. 1999, 62). 431
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak Ilustrazioa 47: Mutriku, 1929ko Madalena egunean aurreskua dantzatu zuten dantzariak. Lekeition XX. mende hasieran andreek "jantzi dotoreekin eta krespoizko mantoi ederrak" soinean zituztela batzuetan, eta "katximir mantoi handiak erabiliz" bestetan, dantzatzen zuten aurreskua (Irigoien 2010a, 105). Aurreskua dantzatzeko, nork bere garaiko modarekin bat zetozen soineko dotoreak erabiltzea ohikoa izan zen XX. mendearen lehen partean. Horrela, soineko dotorez jantzita dantzatu zuten aurreskua emakumeek Hernanin264 1909an, Santurtzin 1921ean (Arrola 1921a), Bermeon 1922an (Legarreta 2008, 126), Berrizen 1934an eta Lekeitioko Potxuek, Idahon (AEB), 1938an (San Sebastián 2016). 264 "Notas de las fiestas de Hernani", Novedades, 1909-09-26. 432
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak Ilustrazioa 48: Poxpolinak, gona zuria eta txapelakin. Argazkia: Kutxa Fototeka. Ilustrazioa 49: Poxpolinak, gona gorria eta txapelakin 1920ko hamarkadan. Argazkia: Kutxa Fototeka. 433
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak Ilustrazioa 50: Deba, 1923an aurreskua dantzatu zuten emakumeak. Argazkia: Indalezio Ojanguren. Ilustrazioa 51: Neska dantzariak zuri jantzita XX. mende hasieran. Argazkia: Novedades aldizkaria. (Albisu 2018) 434
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak Gerra zibilaren ondoko lehen urteetan berriz, emakumeek dantzatutako bi aurreskutan dantzarako jantzi uniformatuak erabili zituzten. Alkandora eta gona zuriz, gerriko gorriz eta abarketa zuri-gorriz dantzatu zuten aurreskua Orioko emakumeek 1942an egindako aurreskuan (Agerre 2017b) eta poxpolin jantziarekin, gona gorria bi marra beltzekin, alkandora zuria, gerruntze beltza, abarketa zuriak xingola gorriekin eta buruan ez zapirik ez txapelik gabe dantzatu zuten Añorgako emakumeek aurreskua 1944an (Basurto et al. 2001, 60). Ingalaterran, XIX. mende bukaerako clogging dantza lehiaketetan, emakumeen jantziak gizonek zeramatenen berberak ziren, gerritik behera breeches edo zaraulak jantzita (Radcliffe 2001, 99). Baina emakumeek prakak janztea gero larriago gaitzesten joan zen. Erdi-bideko aukera bat, praka-gona onartuko zela uste izan zutenak okertu egin ziren. 1911. urtean munduko hainbat hiritan istiluak gertatu ziren, garaiko moda berriari jarraituz hainbat emakume prakagonak jantzita kaleratu zirenean (Margolles 2014). Parisen, Berlinen, Madrilen, edo Bartzelonan praka-gona soinean zuten emakumeei eraso egin zieten (Clemente 1999). Bilbon ere gertatu ziren istiluak. Bost emakume Bilboko erdigunean agertu ziren praka-gona jantzita eta haien inguruan txistu eta irain eginez jendetza bildu zen. Emakumeak atari batean babestu ziren eta poliziak babestuta atera ziren handik265. Emakumeek prakak janztea probokazio eta lizunkeriatzat jotzen zen, moralitatea eta duintasuna erakutsi nahi zuten emakumeek sekula jantzi behar ez zutena. Prakak janzki maskulino moduan kategorizatu ziren eta 'gizon-janztea' askatasun joko arriskutsua gertatu zen hainbat emakumerentzat. Kafe-teatroetako varieté ikuskizunetan, prakak jantzita dantzatzeagatik lizunkeriaren eta probokazioen mugekin jolastuz duintasunik gabeko emakumeen estigma jasotzen zuten zenbait emakume ausartek. 265 "La falda-pantalón en Bilbao.- Mujeres agredidas", La Época, 1911-02-27. 2. orr 435
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak Ilustrazioa 52: Amparito Medina, kupletista eta dantzaria. Madril, 1913. Eco artístico, 1913-12-15. Genero rolen arteko bereiz mugak kolokan jarri zituzten keinu horiek. Beste dantza errepertorio batean, tangoan, genero rolak nola jokatu eta erreproduzitzen diren aztertu dute Mayra Luciok eta Marcela Montenegrok (2012): batetik, genero hierarkia eta jarraibide heterosexualak errotuta ageri dira dantza-eremu tradizionaletan; bestalde, azken urteotan sortu diren milonga dantza-gune berrietan rolen banaketa eta trukea modu askeagoan gauzatzen dela ikusi dute. Dantza performanceak genero rol ezarriak berresteaz gain, 436
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak zenbaitetan, dantza jarduerak genero gurutzaketak eta nahasketak gertatzen diren praktikak dira (Reed 1998, 517). Ohikoak dira emakumeen janzkera eta dantzakera estereotipatuak erabiliz dantzatzen diren gizonen adibideak kulturarteko adibideetan (Hanna 1988, 57–59). Baina rolen alderantzikatze horren esanahiaz egin diren ikerketek erantzun partikularrak eskaini dituzte, eta Reeden arabera (1998, 517), ez dago oraingoz fenomeno hau osotasunean azaltzen duen teoria orokorrik. 1920 eta 30eko hamarkadetan, emakumeak gizartean zituen mugei desafio egiteko modua izan zen garçon estiloa, Coco Chanelek txaketa-trajeekin urratu zuena edo Marlene Dietrichek Morocco (1930) filmean jantzi zuen smokinga esaterako (Cruz 2017). Euskal pizkunde abertzaleak moralitate katolikoaren begirada zurrunarekin deitoratu zituen sexuen mugak hautsiz indeterminazio iradokitzaileetan kokatzen ziren bideko irteerak. Polixene Trabudua, EAJren biltzarretan hizlari sutsu jardun zuen emakume abertzaleak zioenez, sekula ez zitzaion burutik pasa ere prakak janztea. Gehienera gona plisatuak, luze xamarrak. Hori eta botak janztea, gizontasun zeinu ez, baina askatasun sentipen eragile iruditu zitzaion, zenbait alorretan gizonen pareko izateko aukera (Llona 2000, 477). Emakumeek galtzak janzteko mugak eta debekuak XX. mendeak oso aurrera egin arte indarrean izan dira, eta gaur egun adineko zenbait emakumek266 eskaini ditzakete horren inguruko testigantzak. Arantxa Arregik (Azkoitia, 1935) 2017an eskainitako elkarrizketan gogorarazi zuen nerabe zela, Arregi bera eta Antonia Aldalur galtzak eta txapela jantzita irten zirela enkargutara, baina udaltzainak gelditu eta isuna jarri ziela galtza luzeak eramategatik. 266 Arantxa Arregi: «Azkoitian galtza luzeak janzteko ohitura geuk jarri genuen», Maxixatzen, 2017-07-25. 437
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak 4.4 Mugak, tentsioak eta zuzenketak emakumeen dantzen definizio prozesuan 1920-1930eko hamarkadetan, emakumeen parte hartzea bultzatu zen gizarteko zenbait alorretan, dantzan tarteko, emakume moduan eta emakumeei zegozkien mugak gainditu gabe aritzekotan. Baina guztiek ez zituzten dantzarako ezarritako mugak zehatz ikusi, nahita edo nahi gabe, mugak zabaldu eta hesiak gainditzeko ahaleginak egin zituzten. Horrela, dantzara animatu zituztenek aurreikusi gabeko eremuetan sartu ziren emakumeak, eta ondorioz, tentsioak, zuzenketak eta birkokatzeko ahaleginak etorri ziren. Aurreskua dantzatzen zuten emakumeen historia itzalean geratu zen moduan, euskal dantzaren historiatik baztertuta eta ezkutatuta geratu da emakumeei markatutako poxpolin-dantzarien bidetik alboratu eta gizonezkoen barruti esklusibo moduan eraikita zegoen ezpata-dantza dantzatu zuten emakumeen historia. XX. mendearen hirugarren eta laugarren hamarkadan, emakumeek jokatu beharreko paperaren inguruko ikuspegi desberdinak antzematen ziren EAJren bi korronte nagusietan. Emakumeen jarduera eremua zabaltzen jarraitzeko irekiago Manu de la Sota eta Elias Gallastegi; uzkurrago, kontserbadoreago Luis Arana eta Engracio Aranzadi Kizkitza. Elias Gallastegik proposatuta eratu zen 1922an Emakume Abertzale Batza (Larrañaga 1978a, 1:36), eta 1931n Gallastegi bera Juventud Vasca de Bilbaoko buru zela antolatu zen emakume ezpata-dantzarien taldea Eusko Gastedijaren baitan. Kontrara, genero kontuetan, ezarritako mugei desafio eginez errealitatearen bizkar aritzea leporatu zion korronte kontserbadoreak aurrerakoiagoa zenari. Prentsa abertzaleak ―Aranzadik zuzentzen zuen Euzkadi egunkaria― gizonen eta emakumeen arteko diferentziak desagerrarazi nahi zituzten nabarmenkeria modernoen arriskuaz ohartarazi zuen (Aresti 2014, 293). Gehiegikeria lizuntzat jotzen ziren jostunen askatasun erakustaldiak eta Europako hirietan modan zeuden flaneusen paseo kontenplatiboak (D'Souza & McDonough 2008), euskal emakume langile, etxetiar eta zintzoaren irudi idealizatua kolokan jartzen zutelakoan. Emakume abertzaleak, moral katolikoak zedarritutako jokamoldearen eta mugimendu abertzaleak agindutako misioaren artean mugatutako barrutian jardun ziren. Nazioartean zenbait emakumek berdintasunaren, emakumeen 438
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak eskubideen eta askatasunaren sinbolotzat aldarrikatzen zituzten keinuak, hala nola, prakak janztea, gehiegikeriak, gizonkeriak ziren emakume abertzaleentzat, baina Polixene Trabuduak propagandista abertzaleak aitortu zuenez (Llona 2000, 477), giro itxi eta zurrun horretan, gona plisatua eta botak moduko keinu xumeak askatasun haize goxotzat dastatzen ziren. Polixene Trabudua mitinlari abertzaleak dantzaria izan zuen aita, "el mejor espatadantzari y aurreskulari del valle" (Trabudua 1997, 27) bere esanetan. Jose Mandaluniz bikote-lagunarekin abertzaletu zen Trabudua. Irakasle ikasketak eginda, Sondikako ikastolan andereño eta Bilbon Bidebarrieta kaleko Batzokian euskara irakasle jardun zuen (Garmendia 2001). EAJren mitinlari jarduten hastea ez zen urrats erraza izan, horrek zekarren esposizio publikoa eta emakume izanik fronte politikoan hartzen zuen protagonismoak kezkatzen baitzuen. Miren Llonan esanetan (2000, 469), une horretatik aurrera, Polixenen jarduera esfera publikoan emakumeen ekintzak zituen mugen etengabeko esplorazioa gertatu zen. 1933ko urtarrilean kartzelan sartu zituzten Polixene Trabudua eta Haydée Agirre mitin batean independentziaren alde aritu izana leporatuta. Kartzelaratzean eta presondegitik irteeran antolatu zen omenaldiaren karietara EAJren baitan agertu ziren ikuspuntu desberdinek erakusten dute (Llona 2000, 475), emakumeen akziorako abertzaletasunak ezarritako mugak kolokan jarri eta gainditu ere egin zirela. Mitinlari moduan bidea urratu zuten Trabudua, Agirre, Urzelai eta garaiko beste hainbat emakume abertzalek, horren ondorioz 'marimutil' moduko isekak jasoz zenbaitetan (Llona 2000, 476). Baina ostera, ezpata-dantzari eta aurreskulari etxeko tradizioari ezin izan zion jarraitu Polixene Trabuduak, emakumea baitzen eta gizonezkoen dantzak baitziren horiek. 1931. urtea zen, Errepublikaren aroa hasi berri, askatasun, berdintasun eta abertzaletasun ilusioak borborka ziren hainbaten bihotzetan. Hitzaldi eta artikuluetan jorratu zituzten politikari eta kazetari abertzaleek emakumeak jokatu beharreko paperaren inguruko gogoetak. Engracio de Aranzadik zuzentzen zuen Euzkadi egunkarian, "La mujer en el nacionalismo" izeneko artikulua argitaratu zen, L. de A. (1931) sinatuta. Emakume Abertzale Batzaren atal bat Eibarren antolatu ondoko gogoetak biltzen zituen artikuluak267, emakumeen eskubidez eta ekimenez ―"Por derecho e impulso propios" ― abiatutako mugimendua zela aurreratuz, beren esku utzitako lanak zehaztasunez beteko zituzten konfiantza erakusten zuen idazleak. Eta ez 267 L. de A., "La mujer en el nacionalismo", Euzkadi, 1931-08-16, 1. orr. 439
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak bakarrik brodatze edo esku-lanak, mitinlarien ekarpena nabarmendu baitzuen. Baina plan nagusiak irakaskuntzan, kantuan, musikan, antzerkian aurreikusten zitzaizkien emakumeei. Bi egunera, Euzkadi egunkari abertzalean bertan, ordukoan E.'tar J. (1931) sinadurarekin argitaratutako artikuluak emakumeen parte hartzea muturreneko egoeran, gerran eta gudari moduan zuen aztergai. Historian emakumeek gudetan parte hartu ote zuten galdetzen zion bere buruari, eta greziar amazonei buruzko ele zaharrak aipatu arren, egilearen ustez "Gudaritzea ezta emakumai dagokio seregiña. Gudarako gizonak be naiko ta lar dira". Joana Arcekoak, gudarako zaletasunik ez baina halabeharrez gerran egitea egokitu zitzaiola ere jasotzen du artikuluak, "guduzale iñoz bez; baña bearrizanak erasota, erlejiño ta aberriaren aldezko gudari bai". Beste aukerarik ez zenean, emakumeak gudan jardutea onetsi zuen beraz "Emakume-Bizitza" artikulu-sailaren egileak, baina bere eremu naturala gerlan aritzea baino, zaurituak artatzen zegoela: Erlejiñoaren eta aberriaren alde beste emakume batzuk be gudari kementsuak agertu dira; baña gudari estualdi ta bear-izanak egin ditu. Olako estualdietan bakotxak al dauana egitea izaten da-ta, emakumak gudaketan be txarto begokezanik eztiñogu: baña ortik ataz emakumea gudaritzan baño gudarien zauriak sendatzen eta bestela ilgo litzakez arren biziak zaintzen obeto dago. E.'TAR J.268 4.4.1 1931ko emakume ezpata-dantzariak eta generomugen urraketa Mugak zabaltzeko borondatez edo mugak gainditzen ari ote ziren kontziente izan gabe, oharkabean, modu batera edo bestera, emakume batzuk genero ikuspegi hertsiaren baitan onartzen ez zen dantza errepertorioan oinak sartzen saiatu ziren: ezpata-dantzan. Bilbon, ezpata-dantzari talde berezi bat prestatzen aritu zen. Joaquin Landaluze txistulariaren gidaritzapean zortzi emakume dantzari-dantza ikasten aritu ziren. Landaluze Euzko Gaztedirekin, txistularien eta ezpata-dantzarien antolaketa lanetan aritzen bazen ere, ez dirudi emakume ezpata-dantzarien talde hau erakunde horren babesean antolatu zenik269. Elias Gallastegi buru zuen Bilboko Euzko Gaztedik ezpata-dantzarien taldeak gazteak 268 E.'TAR J., "Emakume-Bizitza", Euzkadi, 1931-08-18, 1. orr. 269 1931ko emakume ezpata-dantzarien agerraldi honek ez zuen jarraipenik izan eta ez zuen arrasto handirik utzi, eta gertaera horren berri jasotzeko ahaleginean guztiz argigarria gertatu zait Emilio Xabier Dueñasen lankidetza. 440
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak abertzaletasunera erakartzeko tresna eraginkor moduan baliatzen zituen, eta antolaketa talde horretan ziharduen Joaquin Landaluzek. Adibidez, ezpatadantzarien urteko ekitaldi garrantzitsuena, San Inazio egunez Bilbon egindako alardea Joaquin Landaluzek berak zuzendu zuen 1931 urte horretan270. Baina ezpata-dantzariak gizonezkoen dantza esklusibotzat jotzen ziren Euzko Gaztedin, eta emakumeak dantza zitezen gorularien taldeak antolatu ziren. Emakume ezpata-dantzarien antolaketa, irakastea eta jendaurrera ateratzea ez zen beraz Euzko Gaztediren, ez Emakume Abertzale Batzaren babesean egin. Hain zuzen ere, emakumeei ezarritako etxeko mugak gainditu eta soldatapeko lanaren bidez, autonomia ekonomikoan ahaldunduz, zenbaitek immoraltzat jotzen zituen jarduera, festa eta dantzaren askatasun guneak bere egiten zituzten jostunek heldu zioten ordura arte gizonezkoen barruti itxi izan zen ezpata-dantzari. Santa Luzia egunez jostunek ospatutako festaren berri ematean argitaratu zen bi egunkaritan271 emakume ezpata-dantzarien argazkia bera. Ilustrazioa 53: Emakume ezpata-dantzariak, Bilbo, 1931. Argazkia: Espiga Argazkiaren oinean, "Modistillas que tomaron parte en la 'espatadanza' 270 "Las fiestas en honor de Iñaki Deuna", Euzkadi, 1931-08-01. 2. orr. 271 "La fiesta de Santa Lucia en Bilbao", La Gaceta del Norte, 1931-12-15. 8. orr; "Modistillas que tomaron parte en la 'espatadanza'", La Voz, 1931-12-16, 4. orr. 441
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak celebrada con motivo de la fiesta de Santa Lucia." zioen La Voz egunkariak272 eta "Un grupo de modistillas dispuestas a la espatadantza." La Gaceta del Nortek273. Dantzariekin batera ageri zen Joaquin Landaluze txistularia. Dantzari-dantzako zortzikoteak ohi duen formazioan ageri ziren dantzariak: bi lerrotan antolatuta argazkirako ohi baino irekiago moldatuta , eta banderaria bi lerroen erdian, ― ― ikurrina dantzatzeko kokatu ohi den tokian. Zortzi emakumeak gorulari eta poxpolinak ez bezala, zuriz jantzita, alkandora eta gona zuriekin, txapela, zapi, abarketa eta gerriko koloredunekin ezpata-dantzarien tankeran jantzita ageri dira argazkian. Santa Luzia eta honi lotutako jostunen festa ez zen abenduaren 13ko egun horretan Bilbon dantzarien parte hartzearekin ospatu zen festa bakarra. Ama Birjina Sortzez Garbia zeukaten bai Eusko Gaztedikoek eta bai Emakume Abertzale Batzak zaindaritzat hartua, eta abenduaren 8tik lehen igandea, abenduaren 13a hautatu zuten 1931ean hori ospatzeko eguna. Santiago parrokian meza jendetsua ospatuta274, Campos Eliseos antzokian musika, dantza eta poesia jaialdia eskaini zen275, Juventud Vascako eta Oldargiko musikari eta dantzarien parte hartzearekin276. Donostian Saski-Naskik euskal dantzen antzokira eramateko proposatutako bide berriari jarraituz sortu zen Oldargi 1930ean Bilbon, Manu de la Sotak akuilatuta eta Eusko Gaztediren gerizpean (Arana 1986, 42–43). Sortzez Garbiaren 1931eko jaialdiko programan277 Oldargiren errepertorioko hainbat lan ezagun eskaini ziren, beste beste Jose Javier Leguiaren Enrique Oruetaren izengoitia
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak irekita jarrita ikus zitezkeen dantzariak argazkirako eta txistulariak ertzez aldatuta, ezkerrean bigarren argazkian. Ilustrazioa 54: Emakume ezpata-dantzariak txistulariarekin, Bilbon, 1931n. Argazkia: Txistulari, 23, 9. orr. San Andresen gurutzearen bandera eskuan ageri zen dantzari banderaria. Ikur hori, ixa formako gurutzea, Arrigorriagako borroka mitikoaren oroigarri erabiltzen zuen euskal abertzaletasunak, eta ikurrinean aspa berde moduan txertatzeaz gain, EAJren baitako Euzko Mendigoixale Batzak, zein Jagi-Jagik baliatu izan zuten (Lubakikoak 2016). Karlistek ere, baina bereziki 1933tik aurrera, eta Bilboko kontsulatuak, garai desberdinetan, erabili izan izan zuten ikur bera289. Argazkiaz gain bestelako informazio osagarririk gabe, ezezaguna zait ikur hori jostun ezpata-dantzariek erabiltzearen esanahia. Emakume ezpatadantzarien urratsaren balizko larritasuna arindu nahirik, umorearen aitzakia baliatu zuten Txistulari aldizkarian albistea emateko orduan: El primer grupo de ezpatadanza femenino. Las bilbotarras tienen muy buen humor; han celebrado la fiesta de su patrono290 con este cuadro de danzaris que ha dirigido nuestro compañero Joaquin de Landaluce291. Nazionalismoak emakumeen dantza-jardueretarako zehaztuta zituen 289 Emilio Xabier Dueñasek jakinarazia. 290 "Patrono" dio argazki oinak, eta ez 'Patrona", berez Ama Birjina Sortzez Garbiari zegokion bezala. Akatsa izan daiteke. 291 El primer grupo de ezpatadanza femenino. (1931). Txistulari, (23), 9. 444
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak errepertorio eta mugak gainditu eta gizonezkoen dantzatzat kategorizatuta, emakumeentzat guztiz ukatua zen ezpata-dantzan aritzeko ausardia izan zuten jostunek. Euzko Gaztediren ezpata-dantzari taldeak zuzentzen aritzen zen Joaquin Landaluze txistulari abertzalearen konplizitatea izan zuten, eta nazionalismoaren egoitzetatik eta egituretatik aparte jardun zuten, jostunen babes-eremuan. Bilboko 1920-30eko hamarkadako gizarte egituran jostunak klase ertaineko emakumeen azpitik kokatzen ziren, zehazki langile klasea eta andereñoen klase ertainaren artean kokatzen ditu Miren Llonak (2003, 140). Etxeko-andere estatusarekin amets egiten zuten langile-klaseko emakumeek (Arbaiza 2014, 152), klase ertaineko andereñoek eta jostunek soziabilitate eremu desberdinak baliatzen zituzten. Oro har, euskal abertzaletasunak eta Euzko Gaztedik lanbide liberalak zituzten posizio oneko familietako seme-alabak erakarri zituzten. Benedict Andersonek 'kidetasun horizontala' deitu duen ideia baliatuz, Llonak iradoki du (2003, 161), zenbaitetan, euskal abertzaletasunak komunitate hori osatzen zutenen arteko diferentzia sozialak itzaleratu zitzakeela. Hala ere, jostunek sozialki beren gainetik sentitzen zituzten andereñoen mailara igotzeko familia oneko gizon batekin ezkontzea amesten zuten (Llona 2003, 139). Paseoak eta dantzaldiak ziren jostunek jauntxo gazteekin harremanetan jartzeko zituzten soziabilitate eremuak. Jostunak, garaiko aldaketa sozial eta kulturalak hedatzen aitzindariak izanik, beren gorputzaren kudeaketaren garrantziaz jakitun zirela dio Miren Llonak (2007, 81) eta ondorioz, gorputzaren diziplinatze indar berrietako asko sozializatu zituztela. 'Gorputz otzanak' ekoizteko prozesuen agertoki izan zen testuinguru horretan (Llona 2007, 81), emakume jostun talde batek abertzale gizonezkoen nazio- eta genero-identitate bereizgarria zen dantza ikastea ez-ohikoa eta ausarta izan zen. Eta zer esanik ez, beren klase sozialaren gainetik antzematen zuten nazionalisten festan ezpatadantza hori gizonezkoek dantzatzen zuten une berean, beste egoitza batean, andereñoei ere ukatua zitzaien ezpata-dantza jostunek eskaintzea klase eta genero konbentzioei jaurtitako desafioa izan zen. Xavier Andreuk (2017b, 15–16) adierazi duen moduan, azken hamarkadetan genero historiografiak agerian jarri du 'hainbat emakumeren gaitasuna, besteak beste, XIX. mendetik nazioaren eta etxekotasunaren lengoaiek irekita uzten zituzten zirrikituak baliatu, eta esfera publikoaren eta pribatuaren arteko mugak zeharkatzeko'. Emakume jostunen ezpata-dantzarien taldeak ez zuen jarraipenik izan. 445
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak Dantzan aritzen ziren gizon eta emakumeentzat ezarrita zeuden genero-mugak gainditu zituzten. Ezpata-dantza gizonezkoen dantza zen eta emakumeek dantza egitea sustatzea egokia bazen ere, emakumeen dantzatzat izendatu zirenetara mugatu behar zen haien jarduna. Bost hilabete beranduago, 1932ko maiatzaren 15ean, Aita Donostiak ikastoletan musika eta dantza lantzeko proposamenak eginez ikastaroa eskaini zien Ikastola-Batzako andereñoei Bilbon (Donostia 1985a, 5:87–102). Irakasle ikasketak eginak zituzten emakume gazte abertzaleak, Eusko Gaztediren eta Emakume Abertzale-Batzaren jardueretan parte hartzen zutenak, arropa bilketetan, behartsuen aldeko kanpainetan, euskara irakasten, ikurrinak josten, abesbatzetan kantatzen eta dantza taldeetan dantzatzen parte hartzen zutenak ziren andereño haiek (Ugalde 1993; Llona 2000). Emakume ezpata-dantzarien argazkia Txistulari aldizkarian ikusia izango zuen musikologo kaputxinoak, aldizkari horretan laguntzen baitzuen. Hitzaldian neskek egin zitzaketen eta egiterik ez zituzten dantzak aipatu zituen, eta beste inoiz, ez aurretik ez ondoren egin gabeko zehaztapena egin zuen, emakumeek dantzatzerik ez zuten errepertorio zehatz bat seinalatuz: Bizkaiko ezpata-dantza. Es indudable que las niñas no pueden bailar todas las danzas vascas. El Ezpata-Dantza bizkaíno, por ejemplo, y varios números del guipuzcoano no se han hecho para ellas. (Donostia 1985a, 5:98) Oharra zuzena eta argia zen. Emakumeak dantzan egitearen alde zeuden, hori sustatu eta bultzatzen ari ziren, baina muga batzuk zeuden, gizonek beren dantzak zituzten eta emakumeek bereak, eta muga horiek errespetatu behar ziren. Mugak 'benetako' tradizioak markatzen zituenak izan arren, "Aunque la tradición más reconocida y más genuina vasca sea la del baile de hombres solos", eta tradizio horren arabera, emakumeak ez zirela benetan dantzatzen, "la mujer no baile propiamente" , alegia, emakumeak 'dantzatuak' zirela, ― ― "es bailada; se danza delante de ella para demostrar las habilidades del ― varón" . gizonak bere trebetasunen erakustaldia egiteko dantzatzen zirela ― emakumeen aurrean berretsi arren (Donostia 1985a, 5:98–99), emakumeak dantzetan parte hartzeko aukerak irekitzeko borondatea erakutsi nahi zuen Aita Donostiak. Emakume gazteek dantzarako zuten grinari erantzun beharra zegoen eta bi arrazoi nagusi zituen horretarako: batetik, euskal musikaren eta dantzen, euskal kulturaren eta euskalduntasunaren hedapenean eragitea; bestetik, kristautasunarekin eta euskaldun zintzotasunarekin bat zetorren dantza eredu 446
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak guipuzcoano [...] es muy propio de niñas ― azaldu zien Aita Donostiak (1985a, 5:98) euskal eskoletako andereñoei. Dantza batzuk gizonenak eta beste batzuk emakumeenak izatea kategorizazio berria zen eta mugak asmatzen eta moldatzen ari ziren. Kategorizazio horretarako irizpideak 'irudipen' soilak ziren, dantzei antzematen zieten tankeraren araberakoa. Beraz, dantzen genero kategorizazio eraikuntza prozesuan ikuspegi desberdinak, tentsioak eta zuzenketak gertatu ziren. Bilboko Eusko Gaztedin ezpata-dantza emakumeek dantzatzeko egokia izan zitekeela pentsatu eta ideia hori praktikan jarri zuten, baina gero atzera egin zuten. Aita Donostiari ezpata-dantza ez zitzaion emakumeentzat egokia iruditzen; ostera, sagar-dantza emakumeek dantzatzea babestu zuen, eta tentsioa eta gatazka eragin zituen beste proposamen bat ere egin zuen. Baztango mutildantzak, dantza dotoreak, lasaiak eta apalak zirela iritzita, emakumeek dantza egiteko egokiak zirelakoan neskei irakastea proposatu baitzien andereñoei: "¿Por qué las niñas no habían de bailar algo del Mutil Dantza baztanés, tan señor, tan sosegado, tan discreto?" (Donostia 1985a, 5:99). Proposamena aurrera eraman zen, baina Aita Donostiak aurreikusi gabeko gatazka piztu zen. 4.4.2 Poxpolinak mutil-dantzetan: gatazka Aberri Egunean 1933an, berriz ere Bilbora gonbidatu zuten hitzaldia (Donostia 1934) ematera, eta aurretik iragarritako proposamena berretsi zuen Aita Donostiak, Baztango mutil-dantzak neska eta mutilei irakatsi ziezazkietela. Durangaldeko dantzaridantza Euskal Herriko hainbat herritara zabalduta, euskal dantza nazionala bihurtzearen arrakasta goraipatu zuen: "Son notables los esfuerzos realizados, por ejemplo, para convertir el Ezpata-dantza bizkaino en nuestro baile nacional. Idea de resultados magníficos, como lo sabéis mejor que yo" (Donostia 1934, 23). Baina dantzari trebeen erakustaldi horrez gain, aberriko herritar guztiek elkarrekin dantzatuko zuten dantza baten beharra sumatzen zuen, Katalunian sardanarekin lortu zutenaren antzeko zerbait, eta horretarako proposatu zuen Baztango mutil-dantza. [...] corresponde también me parece crear en nuestra Patria el ― ― baile colectivo popular, el baile destinado a que todo el mundo tome parte en 448
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak ahalegina errepikatu eta lozorroan geratu zen Baztango mutil-dantzak euskal herritar guztiek partekatzeko dantza zeremonial eta komunitarioa izateko ideia299. XX. mendearen azken zatian eta XXI. Mendearen lehen urteetan mutildantza horiek gatazka baten erdigunean kokatu dira Baztanen, emakumeek horietan parte hartzea eragotzi nahi izan denean. Bilbon ezpata-dantzan egin zuten emakumeen bidez ez zuten ontzat eman euskal tradizioaren eta moralaren zaindariek, eta ostera, mutil-dantzak genero eta adin mugarik gabe dantzatzeko egokitzat jo arren, ordura arte dantza horien protagonista izan zirenek ez zuten dantza horiekin plazaratzeak eskaintzen zien protagonismoa partekatu nahi izan. Gertaera horiek, berriz ere, agerian jartzen dute dantzei egotzitako genero marka eta gizon eta emakumeei lotutako dantzaerrepertorio bereiziak, tradizioaren asmatze eta gorputz praktiken kategorizazio kulturaletan oinarritzen direla. Tradizioa interes politikoen arabera, eta horiekin batera erreproduzitzen diren genero ikuspegiekin, erabili eta berrasmatzea ohiko praktika dela eta izan dela. XX. mendea hasierako euskal nazionalismo musikal eta koreografikoak musika eta dantzaren sustapenaren bidez euskal kulturaren eta nazioaren ikuspegi bat bultzatu zuen. Euskal tradiziotik kanpotarrekin bereizteko baliagarri izan zitezkeen osagaiak hautatu ziren, eta euskal identitatea antzinako tradizio propio, kristau zintzo, moral eta indartsuarekin lotzeko aukera eman zezaketen dantza errepertorioak hautatu, eta generoaren arabera kategorizatuta zabaldu ziren. Folklorea luze eta zabal bildu eta aztertu zuten, eta maiz errepertorio tradizionalei proiektu politikoarekin bat etortzeko beharrezkotzat jo zituzten egokitzapenak eginda eraldatuta zabaldu zituzten. Eta herri-tradizioan ez zituztenean behar zituzten premiak asetzeko moduko materialak aurkitzen, berriak asmatu zituzten, aurreikusitako baldintzak, genero ikuspegia barne, beteko zituztenak. Irudikatutako komunitateak bere tradizioa sortu eta birsortu zuen, horretarako herri-ondaretik bildutako materialak berrerabiliz, eta berriak sortuz bildutako folklore osagai horiek asmatu zuten narratibaren ezaugarri politiko, moral eta sexualekin bat ez zetozenean. La canción y el baile vascos son los dos ejes artísticos sobre los que 299 1960Ko harmakadan mutil-dantzetan oinarritutako dantza bat proposatu zen 'euskal dantza nazionaltzat' har zedin, ondoren Lizarrako larrain-dantzak eskuratu bazuen ere errekonozimendu ez ofizial hori, eta XXI. mendean proposatu da berriz mutil-dantzak izan daitezela dantza-jauziekin batera euskal dantza nazionalak. (Araolaza 2002) 452
4. Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak 454
5. Ondorioak: atzean ikasi dugu nola dantzatzen garen aurrean 5 Ondorioak: atzean ikasi dugu nola dantzatzen garen aurrean Dantzak kultura bera ulertzeko aukera eskaintzen duela defendatu duten dantza antropologoen (Cottan & Jefferson-Buchanan 2008, 1) baieztapena nire eginez burutu dut ikerketa hau. Susan Reedek (1998, 504) aurreratu bezala, dantzaren bidez identitateen eraikuntza eta adierazpena aztertu daitezke, eta generoa euskal dantzaren azterketan analisi-kategoria moduan baliatuta, dantzarien gorputzaren eta mugimenduaren bidez identitateak sortu eta eraldatzeko prozesuak ezagutu eta agerian jartzeko ahalegina izan da honakoa. Ikerketa honen bidez, emakumeak euskal dantzaren historian garai guztietan dantzan aritu zirela berresteaz gainera, emakumeen ekarpenak eta eraginak azaleratzen hasteko aukera izan da, eta ukatua izan bazen ere, dantzaren historiak jaso zuena baino parte hartze handiagoa eta garrantzitsuagoa izan zutela ikusteko modua eskaini du. Bildutako testigantzekin osatutako narrazioa bat dator emakumeek kulturaren zaindari eta transmititzaile moduan historikoki jokatu duten funtzioa balioan jartzen duen ikuspegiarekin, izan ere Virginia Maquieirak (1998, 190–191) seinalatu duenez, ardura horiek, komunitatearen kulturaren zainketaren eta transmisioaren ardurak, egotzi izan zaizkie tradizionalki emakumeei. Komunitatearen, talde etnikoaren edo nazioaren erreprodukzioa bera ere, eta taldearen ohorearen zainketa, eremu sinbolikoetan jokamolde eta janzkera egokiak errespetatuz, emakumeei egotzitako funtzioen artean leudeke (Maquieira 1998, 190–191), beraz. Euskal dantzaren historia begirada feministarekin berrikusiz Nerea Arestik (2014a, 71) salatutako distortsioa berretsi da, "emakumeak historiaren agertokitik at aurkezten zituen ikuspuntua" nagusi izan dela luzaroan. Horrekin batera, emakumeen protagonismoa dantzetan gutxitu denean, boteretik ezarritako muga, debeku, gaitzespen eta ukapenen eraginez izan dela argudiatu dut. XXI. mendean, euskal dantza tradizionalean indarrean diren genero rolak eta tradizioaren izenean horiei lotuta ageri diren ezaugarriak, zehazki errepertorioa, janzkera eta dantzakera, noiz eta nola eraldatu eta egituratu ziren aztertzen ahalegindu naiz ikerketa honen bidez, naturalizatuta ageri diren osagaien izaera eraikia, kulturala agerian jarriz eta tradizioen sorkuntza eta eraldaketetan dantzetan garai bakoitzeko genero ikuspegiak nola txertatu diren, eta elkarri 455
5. Ondorioak: atzean ikasi dugu nola dantzatzen garen aurrean nola eragin dioten behatuz. Baina horren aurretik, XVI. mendea eta XIX. mendeen artean emakumeek dantzan izandako parte hartzearen historia berrikusi dut, parte hartze hori ukazioaren ideiak ezkutatutakoa baino zabalagoa izan dela agerian jarriz. Aldi berean, moral kristau estuak baldintzatutako Antzinako Errejimenean emakumeek dantzan parte hartzeak zer nolako tentsioak, gatazkak eta kontraesanak eragiten zituen aztertu dut. Gizonak bekatuan eror arazteko deabruak emakumeen gorputza bere egin eta dantzan jartzen zuen anima kristauaren zaindarien begietara. Erromerietan emakumeak eta gizonak elkarrekin dantzatzeak asaldatuta, XVIII. mendean gotzain, erretore eta misiolariek gogor jo zuten dantzaren aurka. Jarrera gotor horren aurrean, euskaldunon genealogiaz eraikitako mitoak eta jatortasun horri izaera kristau zintzoa hertsiki loturik, euskaldunon zintzotasuna, baita dantzan aritzen ziren emakumeena ere defendatu zuen Manuel Larramendiren ikuspegiak. XVIII. mendean abiatu eta XIX. mendearen lehen partean egituratu zen hirugarren begirada batek, ilustrazioaren eraginez eta munduaren antolaketa arrazionalean oinarrituta sexu-bitasunaren ideia esentzialista indartu, eta emakume eta gizon kategorien izaera bereizia eta oposiziozkoa sustatu zuen. Zamakolak eta Iztuetak dantzak generoaren arabera sailkatu, eta dantzei izenak emanez, izen haien neurriko izanak ekarri zituzten. Gizon-dantza, etxeko andredantza, galaien esku-dantza eta neskatxen esku-dantzak izendatuta, sorginduta eta sortuta (Azurmendi 1993), kategoria bakoitzari lotutako ezaugarri-multzoa erantsi zitzaion, eta haien arteko antolaketa hierarkikoa automatikoa izan zen: Iztuetak egin bezala, ordinalki, garrantzitsuenetik hasita, alegia, gizon-dantzatik abiatuta zerrendatzen baitziren. Esku-dantzak edo soka-dantzak izendatzeko aurreskua izena nagusitu ahala, gizon-dantzari egotzitako adiera hartu zuen, soilik adin eta genero kategoria bati zegokion dantza modalitatea letra larriz idatzitako euskaldun dantza nagusi eta adierazgarrienaren espazioa bereganatuz. Aurreskua emakumeek eta gizonek dantzatzen zuten XIX. mendean, baina esan bezala, mendeak aurrera egin ahala dantza genero eta adin kategorien arabera antolatuta, gizonezkoek, emakumeek, gazteek edo helduek dantzatuta aurreskuak izatetik, gizonezkoen, emakumeen, gazteen edo helduen aurreskuak izatera pasa zen. Euskal dantzaren tradizioaren eraikuntza prozesuan ekarpen garrantzitsuak eta egiturazkoak egin ziren garaian, garaiko genero ikuspegiak tradizio horien ezaugarri bihurtu ziren. Dantza identitate sinbolotzat ulertuta, euskal dantza tradizionaletan XXI. mendean naturalizatuta ageri diren genero-rolak 1874 eta 456
5. Ondorioak: atzean ikasi dugu nola dantzatzen garen aurrean 1936 bitartean nola joan ziren eraldatzen eta sortzen ikusteko aukera eskaini digu lanak. Hain zuzen, euskal nazionalismoaren sorrera eta egituratzearekin batera, euskaldunen dantza praktiketan gertatu ziren aldaketak, eta nazio- eta genero-identitateak nola eraiki eta eraldatu ziren ikusteko aukera eman du lan honek. Abertzaletasunak bere ikur bihurtu zituen euskal dantza adierazgarrietan, aurreskuan eta ezpata-dantzan emakumeen parte hartzea eta genero rolen eraldaketak aztertu ditut. Mende aldaketarekin gizonezkoen aurreskuaren nagusitasuna areagotzen joan zen, emakumeen aurreskua bigarren mailakotzat joz. XX. mendean musikologo eta folkloristek emakumeek aurreskua dantzatzen zutenik ukatu bazuten ere, lan honetan berretsi dut aurretik besteak beste Fernando Rojok, Josu E. Larrinagak, Iñaki Irigoienek eta Emilio Xabier Dueñasek frogatu dutena, emakumeek aurreskuak eta bestelako dantzak dantzatzen zituztela. Hori berresteaz gainera, ukazio hori eta euskal emakumeek ez zutela dantza egiten dioen topiko faltsua noiz eta nola sortu zen agerian jarri dut. Euskal nazionalismo koreografikoaren ordezkari nagusiek, zehazki Resurreccion Maria Azkue, Francisco Gascue, Pierre Lhande, Aita Donostia eta Enrique Jorda musikologo eta euskal ikasketetan espezialistek, batak bestearen idatziak eta esanak indartuz, aurreskua dantzatzen zuten emakumeen errealitatea ukatzera eraman zituen prozesua eta Lehen Mundu Gerlaren ondorengo eta garaiko euskal nazionalismoaren genero ikuspegiek horretan izan zuten eragina agerian jarri ditut. Horrela, aurreko hiru mendeetan debekuaren bidez lortu ez zena, emakumeek aurreskuak dantzatzeari uztea, Lehen Mundu Gerlaren ondotik nagusitzen joan ziren genero ikuspegien bidez, gizon eta emakume kategorien biologizatzeak lagundu zuen jokamolde eta ezaugarri bereizien naturalizazioaren bidez lortu zen. Hortik aurrera aurreskua tradizioz gizonezko dantza esklusiboa izan bailitzan aurkeztuz eta aurreskua gorputz adierazpen eta erritual maskulinotzat transmititu zen. Gizartearen hautemate bitarra, binarismo sexualaren araberako jendartearen banaketa euskal dantza tradizionalean islatu da eta dantza praktika horien bidez irudikatu da azken ehun urteotan. Euskal nazionalismoak ezpata-dantzariak gudariekin identifikatuz, ezpata-dantza euskal dantza nazionaltzat hartu eta indar erakustaldi sinbolikoa gizontasunarekin gorpuztu zuen XX. mendearen lehen herenean. Eskualde zehatz batean, Durangaldean ohiturazkoa zen dantza eredua mugimendu politiko abertzalea zabaltzeko estrategian txertatu zen, identitate nazional maskulinoaren aldarria baliatuz komunitatea emozioen bidez egituratzeko. Sexu binarismoa eta diferentziaren ikuspegiak indartu ahala, 457
5. Ondorioak: atzean ikasi dugu nola dantzatzen garen aurrean dantzetan emakumeen parte hartzea sustatu zuen euskal abertzaletasunak, baina emakumeak, jaiotzez diferentetzat joz, desberdin jokatu eta dantzatzeko janzkera, errepertorio eta dantzakera bereizia, femeninoa, garatu zen, gizonezkoek ere dantzatzen zituzten dantzen artean femeninotzat jotzen ziren ezaugarriak zituztenak horretarako hautatuz eta estereotipoarekin bat etorriz estereotipoa berresten zuten dantza berriak sortuz bestetan. Prozesu horren emaitza izan ziren gorulariak eta poxpolinak, ezpata-dantzarien osagarri, emakumeek dantzen bidez euskal gorputz nazionala, gorputz nazional femeninoa osatuz. Imajinatu eta sortu egin zuten, 'emakume natura' irudikatu eta esentzia aldaezin bihurtu zuten. Tradizioa bezain aldaezina, ikusi dugun moduan inoiz aldatzeari utzi ez bazion ere. Zamaketariak, batelariak, bainuzainak, jostunak, arrain-saltzaileak eta dantzan agertutako hainbat emakume, etxetik eta etxeko gizonen agintetik aparte bizibidea bilatu zutenak bazterreko genero-arketipoen baitan kokatzen dira. Lan horietako batzuk gainera gizontasunarekin lotutako ezaugarriak zituzten, fisikoak ziren eta horietan aritzen ziren emakumeek lan-jardun horren bidez dantzan jarduteari egozten zitzaion gizontasuna irabazia zuten. Bestalde, etxetik kanpo lan egiteak zekarren Independentzia ekonomikoak gizonekiko menpekotasun egoeratik askatzen zituen emakumeak eta askatasun horren adierazle garbi zen dantzan egitea, gizonen nagusitasun ekonomikoren menpe ziren emakumeek egiterik ez zutenak eskandalurik eragin gabe. Ez da harritzekoa beraz sexu-askatasuna eta ondorioz, moralitate eza egozten zitzaizkien emakume-langileak izatea dantzan ageri ziren berberak. Patriarkatua jarduera markoetan garatu eta erreproduzitzen da, bai eremu publikoan eta bai pribatuan, norbanakoen askatasun mugen gainetik. Jokatu beharreko rolen egitura arketipoa dago oinarrian, 'tradizioak idatzitako eta dogmatika kristauak sendotutako gidoi baten arabera, gizonek eta emakumeek eszenak erreproduzitzen dituzte, agertokiz aldatu daitezkeenak, baina argumentua errepikatzen dutenak' (Luengo 2014, 108–109). Testuinguru sozial horretan araututa dagoenaren bazterretan kokatzen dira ezarritako sistemarekin deseroso mugari bultzaka eta sozialki zigortuak izateko arriskuan diren emakumeak. XX. mende hasierako aldaketa politiko eta sozialak genero ikuspegi desberdinekin batera gertatu ziren, eta horiek bere isla izan zuten euskal nazionalismoan. Ikuspegi horiek euskal dantza tradizionalaren aldaketa prozesuan nola txertatu ziren ikusteko aukera eskaini du tesi honek. Arketipoek genero desberdinkeriak elikatzeko duten gaitasuna kontuan hartuta, arketipo 458
5. Ondorioak: atzean ikasi dugu nola dantzatzen garen aurrean horiek eratze eta eraldatze prozesuak arretaz aztertzea merezi du, zer esanik ez dagokion garaiko ideologia politikoetan genero ikuspegiek berebiziko papera jokatzen dutela jakinik. Une bakoitzean dantzaren bidez adierazi nahi ziren identitate, nazio-, genero eta moralitate ideien arabera sailkatu, kontatu eta egokitu ziren dantzak. Tradizioen sorkuntzak (Hobsbawm & Ranger 1983), dantzaren gorputz izaerak (Kurath 1960; Royce 1977) eta berak sinbolikoki esanahiak adierazteko duen gaitasunak (Kaeppler 2006, 26) iragarritako profezia betetzea (Merton 1995) ekarri zuen, besteak beste aurreskua, ezpata-dantza eta poxpolinen dantzak, irudikatu zirenean haiengan proiektatu zen sexu-diferentzia naturalizatzeko baliatuz. Kategoria bakoitzari esleitutako generoaren arketipoa gorputzaren bidez antzeztuz (Butler 1988) genero sistema bera erreproduzitzen da. Horrela, ezpata-dantzarien dantza jardunean indarra eta soiltasuna moduko ezaugarri ustez maskulinoak antzeman zitezkeen bitartean, poxpolinei, fintasuna eta harmonia moduko eraikitako feminitate ezaugarriak zerien. Dantzak gorputz mugimendu eta egitura koreografikoen arabera sailkatu ziren genero markak ezarriz, eta behin generoaren arabera sailkatuta zegokion taldearen errepertorioan txertatu ziren, era horretan garaiko pentsalari eta politikari abertzaleen genero ikuspegiekin bat zetorren dantzen sistematika eraikiz. Azken batean, euskal gorputz nazionalaren eraikuntza sinbolikoan parte hartu zuten ezpata-dantzariek eta poxpolinek, nazionalismoaren beraren genero ikuspegia, sexu-diferentzian oinarritutakoa, dantzan islatuz eta dantzaren bidez gizarteratuz. Argitara eman diren aurresku baten irudi zaharrenak, Santurtzin 1921ean filmatu zirenak, emakumeek dantzatutakoak izateak, hain zuzen folkloristek emakumeek aurreskuak dantzatzen zutenik ukatzen zuten garaikoak, agerian jartzen du tradizioei buruzko narrazioek tradizioak eurak eraldatzeko duten gaitasuna. Kategorien definiziok eztabaidan eta definizio berrien araberako rolak egokitzen ari ziren, eta XX. mendearen lehen hereneko emakumeek genero ikuspegi berrien eta zaharren arteko tentsio eta birkokatze egoeran, bazterketa eta inklusio sexuatuaren arteko hautuan aurrera egin beharra izan zuten. Modernitatearen izaera anitz eta kontraesankorrean (Ramos 2014, 40), gizonen eta emakumeen arteko harremanen eskema berriaren negoziaketan dema egitera ausartu ziren emakume batzuk, hala nola 1931an ezpata-dantza, gizonezkoen dantza guztiz esklusiboa zena dantzatuz. Emakume dantzarien, alegia, gorulari eta poxpolinen eredu estereotipatuaren eraikuntza prozesua errepertorioaren hautaketan, janzkeraren diseinuan eta 459
5. Ondorioak: atzean ikasi dugu nola dantzatzen garen aurrean dantzakera femenino baten eraikuntzan antzematen da. Genero-estereotipoak desberdinkeria naturalizatzen duten eraikuntza kulturalak direla azaleratu zuen Teresa del Vallek (1997, 39) eta euskal dantza tradizionalaren sorkuntza prozesua aztertuz estereotipo horien eraikuntza bera nola egin zen ezagutzeko aukera izan dugu. Aurretik gizonezkoek ere eta zenbaitetan gizonezkoek ― bakarrik dantzatzen zituzten zenbait pieza, erabiltzen ziren tresna edo ― dantzaren
eta maskulinitatearen eredu estereotipatuen arabera, emakumeek dantzatzeko egokitzat edo desegokitzat iritzi ziren. Ezpata-dantza, borroka eta gudaren tankeran aurkeztuta, ezpata eta makilak moduko tresnak elkar kolpatzeko erabiliz, eta mugimendu bortitz eta biziak baliatuz, gizontasuna zerion dantzatzat jo zen, eta beraz, emakumeek dantzatzea guztiz pentsa-ezina. Beste zenbait dantza, zintak, arkuak edo sagarrak zerabiltzatenak, jauzi handirik gabekoak, dantzakera lasai eta harmoniatsuak zerabiltenak, emakumeei egotzitako aldartea estereotipatuarekin bat zetozelakoan gorulari eta poxpolin taldeek egiteko hautatu ziren. Ordura arte sagar-dantza, arku-dantza eta zintadantzak gizonezkoek ere, eta zenbaitetan gizonezkoek bakarrik dantzatu arren, genero marka femeninoz etiketatu ondoren, gizonezkoen errepertoriotik desagertzen joan ziren. Genero kategoriaren araberako dantzen sailkapena ezartzen joan zen modu horretan XX. mende hasieran, emakumeen eta gizonen dantzak guztiz bereiziz, eta bakoitzari zegokion dantzakera ereduak eraikiz eta indartuz. Genero bereizketa erreproduzitzeko dantzak duen gaitasuna erakutsi du euskal dantzaren tradizioaren eraikuntza prozesuaren behaketak. Gorputzjarduerak eta performanceen bidez horretaz egiten den erakusketa publikoak ematen dion dimentsio sinbolikoak bereizketaren izaera naturala iradokitzen du, eta dantzaren mugimenduek genero esanahia hartzen dute, gorputzen eta mugimenduaren bereizketa estereotipatuak naturalizatuz. Alegia, dantza generoidentitateen zeinu bihurtzen da. Euskal dantzan emakume eta gizonezkoentzat esleitutako mugimendu arketipikoak bat datoz Hannak (1988, 157) hainbat kultura koreografiko aztertuz identifikatu zituen oinarrizko ezaugarriekin: goxotasuna emakumeek, indarra gizonezkoek. Beste zenbait kulturatan bezala, euskal kulturan, dantza indar nagusitasuna agerian jartzeko erabili zuten gizonezkoek. Gizonen indarra, boterea eta oldarkortasuna aldarrikatzeko baliatu du ezpata-dantza euskal nazionalismoak. Horren osagarri, emakumeak, dantzan ere, amatasunarekin lotutako transmisioaren eta komunitatearen kohesioaren 460
5. Ondorioak: atzean ikasi dugu nola dantzatzen garen aurrean arduraz aritzera bultzatu dira. Gorputzaren ontzi, indartzaile ala mozorro, janzkerak genero-identitatearen zeinu eta adierazle funtzioa jokatu du, eta jokatzen du oraindik. Genero-markarik gabekoak ziren koloreak identitate ikur bihurtu ziren ezpata-dantzarien eta poxpolinen soinean: txinparta gorriz apaindutako zuritasun garbia gizonezkoen soinean, tentuz ibiltzeko gorritasuna gorulari eta poxpolin emakumeentzat soineko. Jantzi zuriak eta apaingarri gorriz osatutako uniformea, dantzarien uniformea, genero bereizketarik gabeko janzkera izatetik, gizonezkoen bereizgarri esklusibo izatera pasa zen. Genero-markarik gabeko janzki zehatzei ere esleitu zitzaien identitate bateraezina: txapelak euskaldunen zeinu izatetik, gizon euskaldunen zeinu izatera pasa dira; prakak, ezpata-dantzak, makila handiak, eskuzko eta zestako pilota bezala, emakumeentzat debekatutako soro maskulino bihurtu dira. Tesi honen aztergai esparrutik kanpo geratu denez XX. mendearen bigarren zatia, gerra zibilaren bukaeratik XXI. mendearen hasiera bitartean folklore dantzen, botere frankistaren eta generoaren arteko elkar-eragintza aztertzeko alor oparoa izan daiteke hurrengo ikerketetan. XX. mendearen lehen erdiko kultura politikoetan nagusi izan zen bitasun sexualaren eskema eta genero diferentziaren ulerkera horrek abertzaletasunak berrantolatu eta berrasmatu zuen folklore dantzen eremua nola busti zuen ikusteko aukera izan dut. Nazionalismo politikoa eta genero-identitatea folklore ereduen bidez lotzen dituen harreman sinboliko horrek jarraipena izan zuen 1939tik aurrerako diktadura frankistan, bereziki Seccion Femeninaren Coros y Danzas (Casero- García 2000) erakundeen bidez, eta emakumeek protagonismo handia izan zuten dantzara begira jarritako erakunde horietan. Gizonezkoen dantzatzat etiketatu izanagatik ordura arte ukatuak izan zitzaizkien zenbait folklore dantza egiteko aukera emanez, eta berriz ere lizuntzat jotako atzerriko moda berriak arbuiatuz, Frankismoak ideologia nazional-katolikoa eta genero-ikuspegi patriarkal gotorra hedatzeko eta errotzeko euskal dantzaren erabilera aztergai dago. Mende bete beranduago, XXI. mendean, euskal dantza tradizionalean errotuta dauden ikuspegietan generoa kategoria garrantzitsua da dantza tradizionalen ezaugarrien artean. XIX. mende bukaeran eta XX. mendearen lehen herenean gertatutako prozesu horien ondorioz, badira gizonen dantzak eta badira emakumeen dantzak; badira emakumeen jantziak eta janzkerak, eta badira gizonen jantziak eta janzkerak: eta bada gizonezkotzat jotzen den dantzakera 461
5. Ondorioak: atzean ikasi dugu nola dantzatzen garen aurrean bat eta emakumeen dantzakera bat ere bai. Dena den, XXI. mendeko lehen hamarkadotan ernaldu da bereizketa horien izaera eraikiari buruzko eta horien genero kategorizazioari buruzko kontzientzia. Estereotipoak eta bereizketak denboraz kanpoko izaera aitortzen zaion tradiziozkotzat hartzen eta naturalizatuta erreproduzitzen dira hainbatetan. Azken lerrook idaztearekin batera aurkia eta ifrentzua agertu zaizkit berriz ere. Lesakan lehen aldiz emakumeak atera dira San Fermin eguneko ezpata-dantzan (Agerre 2019a) eta aurretik Beran edo Zumarragan bizitako emozioak berritu zaizkit. Baina egun gutxira Garaiko dantzari baten hitzek (Agerre 2019b) gogora-arazi didate oraindik badugula bidea egiteko: "Ni dantzaria naiz, dantzari-dantza dakit eta zergatik ez dut ba dantzatuko?" galdetu du Alazne Sarrigoitiak. 2019ko Santiago eta Santa Ana festa nagusietan, bere aitak eta nebak ez bezala, ez du dantzatzeko aukerarik izan Alazne Sarrigoitiak. Dantzan oso ongi jakin arren, emakumea delako ukatu zaio aukera. Ez du amore eman eta 2020an berriz saiatzeko asmoa agertu du. Tesi honekin defendatu nahi izan dut dantzan agerikoak diren eta dantzaren bidez gizarteratzen diren genero rolak eraikiak direla, eta horien zamarik gabe, dantzan askeago jardutea posible dela. Hori eginez gero, tradizioari traizio baino tradizioarekin zintzoagoa eta gure komunitateko kide guztiekiko, eta bereziki emakumeekiko, justuagoa jardungo garela sinesten dut. Ez dakit dantzak askeago egin gaituen, baina dantzan askeago aritzeak hobeago, eta ziur aski, zoriontsuago ere egingo gaitu. 462 | science |
addi-c67dde3f4ed2 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51235 | The co-constitution of technobodies' sex-gendered materiality: multiple trans* becomings. | Arraiza Zabalegui, Maite | 2020-07-24 | Nire kozuzendariei, Andoni Ibarra eta Elvira Burgos Díaz, filosofia feministaren eta zientzia eta teknologiaren filosofiaren hibrido hau materializatzen laguntzeagatik. Zuen eskuzabaltasun, jardun on, argitasun, goxotasun eta irakaspen guztiengatik.
Pepini, maitasunaren, borrokaren eta onestasunaren aldarri eta iturri, nire bidea marrazten duen izarren hautsa izateagatik. Hegoak astintzean argitzen jarraitzen duen nire bihotzaren zatia. Teresari, burnizko borondate, adibide amaigabe, langile nekaezin, feminismoa eta apaltasuna ardatz, bideak irekitzen dituen eta irakasten duen emakumea izateagatik. Idoiari, bizitzaren zurrunbilo ero, gozo, latz, mingarri eta zoragarrian bidaide izategatik. Ana eta Cruzi, kulturaren balioa nire haragian txertatzeagatik. Nire koadrilari, Haize, Ekhiñe, Ainhoa, Maider, Olatz, Hodeia eta Maiteri, zuen laguntasun, zaintza, sotengu, ulermen eta pazientziagatik. Hainbeste momentu zoragarrirengatik. Bizitza oso bat elkarrekin igarotzeagatik. Ainhoa, Irati, Xika eta Evari, nire tribua, bizitza kontatu zigutena baino askoz ere gehiago zela partekatzegatik. Barre, negar eta erokeria guztiengatik. Dantzatutako eta bidaiatutako guztiarengatik. Inposatu zizkiguten mandatuak, feminitatea barne, gure erraien barrenetik desobeditzeagatik. Xareri, nire kimiko eta iruzkingile politiko kuttunena, zure laguntasun bikainagatik. Ana Saetari, zure laguntasun feministagatik eta ardo eta garagardo tartean igarotako tarte atseginengatik. Yariri, songinkerian konplize, bizitzaren sigi-sagan adiskide eta indarraren eta heldutasunaren adibide izateagatik. Izaskuni, zure disdira eta berotasunagatik, aire fresko gisa nire bizitzan agertzeagatik, koeratu gintuzten elementu horiez gutiez gain koeratzen gaituzten hainbeste elementu konpartitzeagatik. Nire lagun eta kide feminista abortera eta farrukona guztiei, tartean Ana, Mari, Ana Madrid, Horten, Begoña, Presen, Elena, Oihana eta Camino. Feminismoaren eta borrokaren garrantzia irakatsi eta konpartitzeagatik. Henri, Akui eta Daniri, gozamenezko momentuengatik. Iosuri, nire bigarren aita, etxe osoa bota, eta zerotik, adreiluz adreilu, eraikitzen laguntzeagatik. Izozkailua erabiltzen irakasteagatik.
Carmeni, nire bigarren ama, hitzek azaldu ezin duten jakinduriagatik. Zure eskuzabaltasun, dimentsio anzistasun, argitasun, sakontasun eta indarragatik. Zure irakaspen eta aholku guztiengatik. Briana Vandenberg eta Amaia Apalauzari, itzulpenekin zuen laguntza ezin hobeagatik. Kelly Jazvaci, Plastiglomerate irudi eder eta esanguratsua partekatzeagatik. Trans Eskubideen Aldeko Plataformari kartelaren irudia partekatzeagatik. Brookei, partekatutako idatzi, bidai, elkarrizketa eta gogoetengatik, zure laguntasunagatik, mendebalde urrunean nire etxe izateagatik. Lolari, filosofiari zure maitasuna, eta zure disdira, bikaintasun eta suhartasunagatik. Elkarrekin partekatutako gogoeta eta lanagatik. Doktorego Programako eta PRAXIS taldeko lagun eta kideei, tartean, Maite, Caterina, Javier, Sergio, César, Guillermo, Amaia, Alejandra, Ainhoa, Esteban, Sandra, Isabel, Xenia, Carlos, Nassim, Enara, Mattias, Hannot, Oier, Iñaki, Jon eta Thomasi. Barka nazatela norbait ahazten badut. Tesi honetan gogoetak, kritikak eta ezagutzak partekatu dituzten filosofo, zientzialari, historialari eta aktibista guztiei. Oso bereziki Ekai Txapartegiri, Jon Umerez, Javier Echeverría, Agustin Arrieta, Bonnie Morris, Marta Segarra, Begoña Jiménez Luque, Natalia Aventín Vallarín eta Arantza Etxeberriari.
Thomas Hoffmani, ilargipeko gure elkarrizketengatik. Lotura argitsuak irakatsi eta neoliberalismoaren aurpegirik gordinena irribarre bihurtzeagatik. Francesca, Elena, Aura, Aurelio, Juan, Hugo eta Alejandrari, zuen laguntasunagatik, itsasoaz bestaldetik, mexiken eta mayen lurraldeetatik, bizitza eta nahia, Doktorego-tesi honi amaiera emateko azken bultzada hauspotzeagatik.
Aitorri, zure bikaintasun filosofiko eta elkarrekin egindako lanagatik.
Oso bereziki, Mikeli, bidai lagun zentzurik sakon eta irekienean, zentzurik ederrenean, denagatik, hainbeste emateagatik. Momenturik latzenetan ni jaso eta zaintzeagatik. Zu gabe, hau ez litzateke posible izanen.
Filosofia egiten duten emakume*, trans* eta feminista guztiei.
Hainbat elementu erabil genitzake gure –eta gureez haraindiko– gorpuztasun organikoteknologiko-diskurtsibo-materialki koeratuak definitzeko, zeren gorpuztasunok norabide ugariko, forma ugariko –prostetikoak, mihiztadurazkoak, erretikularrak, nodalak, fusiozkoak, eransketazkoak, ezarpenezkoak, materializaziozkoak, ahokatzezkoak, konexiozkoak, aliantzazkoak, subjektibaziozkoak, elkartze bidezkoak, eta abar– eta ardatz ugariko erlazioetan murgilduta baitaude teknologiarekin, artefaktu, forma eta praktika teknologikoen multiplizitatearekin. Dena den, aurreko atalean zehaztu dugun bezala, subjektibazio-korporalizazio edo - materializaziorako artefaktu teknologiko-molekular nagusietako batean jarriko dugu arreta; hormonetan, hain zuzen. Izan ere, animalia-teknogorputz gizatiarren eta ez bakarrik gizatiarren koeraketa sexu-generikoan eragiten duten elementu nagusietako bat dira, eta, hortaz, fusioa da eraketarako funtsezko erlazio-moduetako bat. Alegia: teknogorputzak gara, gure sexu-generoak xenoestrogenikoki eta hormonalki koeratuta dauden heinean. Beharbada, beti izan gara gorpuztasun teknikoak, baina ez gara beti izan teknologikoki koeraturiko gorpuztasun-subjektibitateak eta are gutxiago bioteknologikoki eraturikoak, gauzatze sexu-generikorako historiako artefaktu molekular errentagarrienaren bitartez, hau da, hormonen bitartez. Esate baterako, Europako mendebaldeko Erdi Aroko edo Pizkundeko emakume zuri baten feminitatearen eraketan pentsatzen badugu, baldin eta esan badezakegu bakarra zela eta/edo gurea bezain normatibizatuta eta tekniko-diskurtsiboki ekoitzita zegoela, zalantzarik gabe
148 zerikusi gutxi izango zuen gaur egungo feminitatearen eraketa hormonalarekin. Hormonak kokatuta daude historikoki, eta haien historia nahiko berria da. Alde horretatik, zilegi da "teknogorputz"ez hitz egitea; izan ere, eratzailea den zerbait izendatzen eta bisualizatzen laguntzen du, ardatz-izaerakoa eta, aldi berean, berria, gure gorputzaren bilakaera-eraketa sexugenerizatu anizkun eta erlazionalean. Areago, atal honetan ikusiko dugun bezala, "hormona" deritzon artefaktu teknologiko hori, gure koeraketa sexu-generikoaren funtsezko elementu bat izateaz gainera, sexu-generoaren beraren elementu definitzaileetako bat bilakatu da. Aurreko atalean azaldu dugunez, "teknogorputz" kontzeptua ez da mugatzen giza teknogorpuztasunen sexu-generoaren eraketara –nahiz eta hori den ikerketa honen interes nagusia eta espezifikoena–; areago, desberdintasunei ere badagokie (animalienak, landareenak, geologikoak, atmosferikoak, ozeanikoak eta, oro har, ingurunearenak), Andreas Malm eta Alf Hornborg (2014), Donna Haraway (2015, 2016a, 2016b) eta Jason Moore (2013, 2017, 2018) egileei jarraituz "Kapitalozeno neoliberal" izendatu dugun horretako teknogorputzen eraketaz diharduen heinean. "Teknogorputza", bestalde, ez da koeraketa organiko-teknologiko-diskurtsibo-material sexu-generikoari buruzko kontzeptu bat bakarrik; izan ere, oro har ingurunearen eraketa xenoestrogeniko eta hormonal asexualean eragiten duten elementu teknologiko garrantzitsuetako bati buruzkoa ere bada. Mihiztadura teknologiko prostetikoa ere beste koeraketa-modu bat da, aukera ematen duena gizatiarraz harago ere teknogorputzez hitz egiteko. Hala, badira animalia-gorpuztasun asko eta askotarikoak protesi-teknologiak txertatu edo ahokatu zaizkienak: besteak beste, barnean mikrotxipak daramatzaten txakurrak; hanka bionikoak edo plastikozko eta metalezko gurpildun hankak dituzten txakurrak, dortokak, ahuntzak, elefanteak, katuak, txerriak, ardiak, zaldiak, eta abar; teknologikoki mihiztaturiko hegatsak dituzten dortokak (Jinete eta Caballo, 2013); buztan prostetikodun izurdeak (El Confidencial, 2019); 3Dko moko eta hankak dituzten hegaztiak (zikoinak, tukanak, arranoak, ahateak, etab.) (El Mundo, 2012; Martín del Barrio, 2013; Quo, 2013; Imprimalia3D, 2016); 3Dko hanka prostetikoak dituzten txakurrak (Toche, 2016); edo flotatzeko txalekoak daramatzaten arrainak (Fort, 2013). Zentzu askotan, aurreko kapituluan azaldu dugun bezala, gerta daiteke teknogorpuztasunak maila lurtarra gainditu eta maila kosmikora eta estralurtarrera irekitzea. Baina, Lur planetara itzuliz, mihiztadura, ahokatzea eta egokitzapena erlazio-modu teknoorganiko-diskurtsibo-material gisa hartzeak beste materializazio asko eskaintzen dizkigu. Izan ere, gure planeta teknogorputzez beteta dago. Itsaso, ozeano, delta, ibai, akuifero, laku, urmael, erreka eta abarrak ere ur-teknogorpuztasuntzat har daitezke, eta, aldi berean, ezin konta ahal
150 argazkiaren egilea– Hawaiira joan ziren berarekin, haitz mota berri hori ikertzeko asmotan (Jazvac, 2019). Aipatu dugun lehen erreferentzia ikerketa bateratu horren emaitza da. Eta, hain zuzen ere, plastiko eta mikroplastiko nonahiko, kaltegarri eta iraunkorrak191 – 5 milimetrotik beherako plastiko zatiak– xenoestrogenikoak dira, eta haien erlazio-modu nagusia ahokatzea izatetik fusio bereizezina izatera igarotzen da, harik eta maila molekularrera iritsi arte, ingurunea kutsatuz. Literalki, noizbehinka baino asko maizago edaten192, arnasten eta irensten dugu kimika plastiko sintetiko xenoestrogenikoa. Hiriak ere asfaltozko teknogorpuztasun gisa har daitezke, zeren osatuta baitaude giza, txakur- eta katu-teknogorputzez, etxez, estoldaz, bulegoz, uso-teknogorputzez, eraikinez, autoz, lurzoruz, ezin konta ahal toxikoz, arratoi-teknogorputzez, zuhaitzez, espaloiz, teknolohiz edo lokatz hutsez, zizarez, isuriz eta abarrez. Guztiok beste teknogorpuztasun geologiko batzuetan sartzen dira, hala nola goi-ordoki, lautada, mendi, muino, arro, ibar eta abarretan. Teknogorpuztasunak multiplizitate ontologiko erlazional heterogeneo, historikoki kokatu eta material baten adierazle eta efektu dira. Irudi eder bezain toxiko bat, teknogorputzaren kontzeptuaren milaka kondentsazio metaforiko posibleen artean, Lurra espazio estralurtarretik "gauez" ikustea da. Beldurra eta lilura eskutik helduta doaz. Baita laztura eta edertasuna ere. Heriotza eta plazera ez daude elkarren aurkako dikotomian eraikita. Argi-ilunen, argi eta itzalen jokoak dantza toxikoaren, baina agian ez oraindik modu konponzeinean kutsatuaren, berri ematen du. Teknogorpuztasun anizkoitza eta toxiko ugarikoa193, gorpuztasun distiratsu bat gehiago izarren kosmos erraldoian. Hasiera batean harrigarria iruditu dezakeen arren, argi-kutsadurak194 eta gauez argi artifizialaren pean egoteak efektu zuzenak ditu hormonen gainean; zehazki, melatonina-ekoizpena nabarmen jaistea dakar (Brainard et al., 2001, 6411. or.; Schernhammer et al., 2003, 825. or.; Blask et al., 2005,
152 hala, konpainia farmazeutikoen, estamentu medikoaren eta zientziaren arteko aliantzaren berri emango dugu, Kapitalozeno neoliberaleko patroietako bat diren heinean. Bestalde, "hormona sexual"en izaera sexu-generikoa eztabaidatuko dugu; hala, sexu-generoen koeraketan parte hartzen duten elementuetako bat gisa kontzeptualizatuko ditugu, ingurunera irekitako prozesu etengabe eta aldakor bat den neurrian. Seigarren atalean, hormonen kutxa beltza irekiko dugu. Hala, "hormona sexual"en sexugenerizazioa agerian jartzean hasitako bideari jarraituz, kritikoki analizatuko ditugu hormonen merkaturatzean pilaturiko interesak, lotura estua baitute gorputz- eta bizi-prozesuen eta identitate sexu-generikoen eta sexualitateen patologizazioarekin eta problematizazioarekin, haien bitartez gauzatzen baita arestian deskribaturiko patroia. Kutxa beltza irekitzen amaitzeko, produktu hormonalek produktuok kontsumitzen dituzten eta produktuok erauziak diren teknogorputzetan eragiten dituzten efektu negatiboetako batzuk deskribatuko ditugu.
Modu jarraitu eta atsedenik gabeko bat desiratzeko eta eusteko, kontsumitzeko eta suntsitzeko, eboluzionatzeko eta autoiraungitzeko.
153 teknogorputzak koproduzitzen eta gobernatzen dira. Baina ez giza teknogorputzak bakarrik. Animalia ez-gizatiar askok eta askok kontsumitzen dituzte antibiotikoak, beste prestakin kimiko manufakturatu batzuen artean, nazioarteko osasun-arazo bilakatzeraino. Estatu Batuetako etxe-hegaztien ekoizleak oilaskoei roxarsona konposizio artsenikoko farmakoak ematen aritu ziren ia hirurogeita hamar urtean zehar, eta nitarsona, aldiz, indioilarrei, gaixotasun parasitarioei aurrea hartzeko eta hazkuntza areagotzeko. 2010ean, Estatu Batuetako oilaskoen % 88 tratatu zituzten roxarsonarekin (Johns Hopkins Center for a Livable Future, 2016). Baina animaliek antimikrobiano artsenikoak hartzeak arazoak dakartza ingurumen eta osasun aldetik. Besteak beste, ondorio negatiboen artean daude inguruneko –lurzorua, ura eta atmosfera barne– artsenio-maila handitzea (Fisher, Yonkos eta Stavater, 2015, 1999 or.) eta gizakien minbizia (Nachman et al., 2013, 818. or.). Hori dela eta, batik bat eskorta-hegaztietan erabiltzen diren konposatu artseniko mota batzuk debekatu dituzte Europar Batasunean eta Estatu Batuetan, hala nola roxarsona eta nitarsona (Nachman et al., 2013; Fisher et al., 2015)197. 3-Nitro® roxarsonaz osaturiko farmakoa Alpharma konpainiak –Pfitzer, Inc.-en subsidiarioa– baliogabetu zuen lehenbizi, eta, ondoren, Zoetis Inc.-ek, berak eskuratu baitzuen; 2016an, Histostat® (nitarsona) baliogabetu zuten (U.S. Food and Drug Administration, 2018a). Hala eta guztiz ere, oraindik ere saltzen dira nitarsonadun prestakinak; esate baterako, Nitarpro®, Perun. Horretaz gainera, nahiz halako farmakoak debekatuta egon Estatu Batuetan animalien kontsumorako, ez dago debekatuta ekoiztea eta beste herrialde batzuetara esportatzea eta saltzea; adibidez, Estatu Batuek Txinara esportatzen dute, eta han asko erabiltzen dira (Johns Hopkins Center for a Livable Future, 2016). Antibiotikoak animalia ez-gizatiarretan erabiltzea gure teknogorpuztasun adiskide lumadunez harago doa. 2016an, Europako 30 herrialdetan –EBko herrialdeak, salbu Malta, eta Islandia, Suitza eta Norvegia– 62.521 tona animaliak –behiak, ardiak, txerriak, zaldiak, oilaskoak eta beste eskorta-hegazti batzuk, untxiak, arrainak eta ahuntzak– 7.860,4 tona albaitaritza-agente antimikrobiano kontsumitu zituzten198. Txostenaren arabera, salmenta % 20 jaitsi zen 2011. eta 2016. urteen artean 25 herrialdetan, eta % 10,9 Espainiako estatuan (European Medicines Agency, 2018, 127., 50. or.); nolanahi ere, espezieen eta lurraldeen arteko desberdintasun handiak gorabehera, datuek erakusten dute elikagaitarako animaliek farmako antimikrobiano kopuru ikaragarria kontsumitzen dutela 30 herrialde horietan. Espainiako estatua dago zerrendaren buruan: 2017an, 2.391.003 behi, 9.833.126 ardi, 1.358.402 ahuntz eta 50.072.755
199 1960an, etxeko edo eskortako hegaztien hazkuntzan hormonak erabiltzea debekatu zuen FDAk (Watkins, Clark eta Thaxton, 2012).
200 Beste hainbeste aipa genitzake mota hauen artean: aho bidezkoak, 520; oftalmatikoa eta topikoak, 524; intramamarioak, 526; ingeniaritza genetikoko animalia-droga berriak, 528. 201 Odolean rBGH-a izateak IGF-1 edo Insuline-like Growth Factor 1 (IGF-1) delakoa ekoiztea estimulatzen du; behiek eta gizakiek endogenoki ekoizten duten hormona proteiko bat da, zelulak bereizi eta ugaltzen dituena. Epstein-ek (1996, 173., 181. or.; 2001, 283. or.) adierazi du rBGH-arekin trataturiko behien esneko IGF-1 kontzentrazioek bularreko eta urdail-hesteetako minbizia izateko arriskua areagotzen duela esnea hartzen duten gizakien artean (1996, 173., 181. or.; 2001, 283. or.). Chan-ek eta beste egile batzuek zera ondorioztatu dute: "A
205 Aurrerago, xeheki aztertuko ditugu hormona horien nomenklatura, efektuak, funtzionamendua eta gorputzkokapena. Oraingoz, Europako legedian ematen den azalpena emango dugu: "Estrogenikoak: sexu femeninoaren bigarren mailako ezaugarrien garapena estimulatzen duten hormonak (adibidez, behiek gihar eta pisu arinagoak izatea zezenek baino); efektu sistemikoak dituzte, hala nola hezur luzeak haztea eta heltzea, eta araldia (hau da, sexu-harmenaren aldi erregularra) sustatzen dute ugaztun emeetan. Androgenikoak: ezaugarri maskulinoen garapena eta mantentzea kontrolatzen duten hormonak. Gestagenoak: umetokian ernaldiaren aldeko efektuak eragiten dituzten hormonak" (Europar Batasuneko Kontseilua, 2017). 206 Badira funtsezko bi agonista adrenergiko mota: alfa hartzaileen agonistak eta beta hartzaileenak. Bost kategoriatan sailkatzen dira: α1, α2, β1, β2, eta β3. α agonistek hodi-uzkurdura, umetokiaren uzkurdura, hesteak lasaitzea, ureterra lasaitzea, begi-niniaren uzkurdura eta dilatazioa, eta intsulina-jariaketaren inhibizioa eragiten dituzte. β1 agonistek estimulazio kardiakoarekin dute zerikusia, uzkurkortasun eta maiztasun kardiakoa areagotzen baitute; eta β2 agonistak bronkioen eta umetokiaren estimulazioarekin eta giharrak lasaitzearekin daude lotuta. β2 agonistak asma-tratamendurako farmako bronkodilatadore eraginkor eta erabilienak dira, baita biriketako gaixotasun buxatzaile kronikorako (BGBK) ere. Erditzean giharrak lasaitzeko ere erabiltzen dira. β2 agonisten eratorrietako batzuk dira klenbuterola, erritodrina, salbutamola, terbutalina edo efedrina (Vives, Férnandez eta Daroca, 2007). β3 farmako agonisten helburua kolon narritakorraren sindromerako, depresiorako eta maskuri hiperaktiborako tratamendua da. β3 agonisten artean, aipagarriak dira solabegrona, mirabegrona eta amibegrona (Moreno, 2018). Giza animalien teknogorpuztasunek α agonistak zein β agonistak erabiltzen dituzte (García eta Aguilera, 2001), ez-gizatiarrek ez bezala. 207 Hala ere, EBren debekua ez da aplikatzen halako esportazioetarako berme baliokide bat (adibidez, hazkuntzasistema bereizia) ematen duten herrialdeetan.
159 duten objektuok Kapitalozeno post World War IIko edo neoliberaleko paisaia eratzean, hain baita handia haien tentakularitatea, multiplizitatea, kopurua, iraunkortasuna, ikusezintasuna, aldakortasuna, egunerokotasuna, intimitatea, funtzionaltasuna eta ezinbestekotasuna –azken hori problematizitate handiari loturik–. Garrantzi hori, halaber, teknogorputzen bilakaera anizkoitz eta erlazionalak konfiguratzen dituzten agente, gorputz, praktika eta industria zeharo ugarien bidez islatzen da, zeinak elkarrekin lotzen baitira elementu teknologiko horien diseinuan, ekoizpenean, salmentan eta kontsumoan. Haien jarduna ez da mugatzen giza esparrura, ezta sexua-generoa-sexualitatearen eraketara ere, beste gorpuztasun batzuen eta orobat ingurunearen materialtasunaren koeraketan ere parte hartzen baitute. Fusio tekno-kimikoa, teknologikohormonala, maila molekularrera iristerainoko osaketaren banaezintasuna eta bereizezintasuna, ingurumen osoan gertatzen da, bere materialtasun osoan. Hirugarrenik, erakutsi nahi da zer lotura dagoen hormonen, produktu hormonalen, hormona sintetikoen, efektu hormonalak dituzten substantzien, eta xenoestrogenoen edo, orokorrago, disruptore endokrinoen artean, modu bereizezin batean lotzen baitira, askotan bat eta bera izateraino. Alegia, hormonak produktu eta substantzia xenoestrogenikoen artean ere badaude. Zerrenda amaigabe horren garrantziak, astuntasunaren sentipenak eta hainbeste elementu, substantzia eta produktu irakurtzean ikusmenean eragiten duen nekeak xenoestrogenoak eta entitate hormonalak bistaratzea dakar, eta, aldi berean, haien existentziari buruzko kontzientzia sortzen du. Efektu bilatu horri esker, kontu ematen da zenbat eta zenbat substantzia hormonal eta xenoestrogenikok –ez batere kaltegabeak– inguratzen eta eratzen gaituzten endogenoki eta exogenoki, ingurunea bera eratzen duten bitartean. Horrek guztiak, argi eta intuitiboki ulertzeko moduan, toxikotasuna dakar ondorio gisa, zeinak eragin material sakon eta erabakigarriak baitauzka, zurrunbilo toxiko planetario ikaragarri, nonahiko eta anizkun batean murgilduta gauden seinale. Hala iragarri zuen Rachel Carson-ek, dotore eta ausart, duela berrogeita hamar urte baino gehiago, Silent Spring liburu famatuan:
226 Ikus orrialde berean halako konposatuek giza osasunean dituzten efektuak.
168 aurkituko ditu halako substantziak (2016, 19.-42. or.). 2015ean, komunitate zientifikoko 200 kidek baino gehiagok sinatu zuten "The Madrid Statement on Poly- and Perfluoroalkyl Substances (PFASs)", nonahiko konposatu kimikoen degradagarritasun motelarekin edo degradagarritasun ezarekin227 eta horrek animalia-teknogorpuztasun askotan eta ingurunean eragiten dituen efektuekin kezkaturik, gobernu eta enpresei eskatzeko haien ekoizpena albait gehien mugatzeko eta alternatiba ez-fluorinatuak sortzeko. PFCak 1930eko urteetan hasi ziren fabrikatzen228. Konposatu zaharretako batzuk debekatu egin dira, baina etengabe agertzen dira berriak. Perfluoroalkiloak (PFASak) substantzia per- eta polifluoratuak dira, eta ezagunenak azido perfluorooktanoikoa (PFOA) eta azido sulfoniko perfluorooktanoikoa (PFOS) dira–, toki guztietan daude: zartaginak, arropa, janari-bilgarriak, apar ignifugoak, hortzetako haria, paper-fabrikazioa, kosmetikoak, eliteko eskiatzaileen eskiak, eguzki-panelak, osagai elektronikoen estalgarriak, eta abar. 2018ko maiatzerako, zientzialariek kalkulu hau egina zuten: "4,730 PFAS-related structures from patent filings and chemical registries, any of which might be in commercial use" (Organisation for Economic Cooperation and Development, 2018). 2017an, Europar Batasunak PFOA, haren gatzak eta kideko substantziak debekatu zituen (Europako Batzordea, 2017). Hala eta guztiz ere, 2020ra arte eta, zenbait kasutan229, 2032ra arte jarraitu ahal izango da substantzia horiek fabrikatzen eta merkaturatzen, eta, besteak beste, eperik gabe erabil daitezke inplanteetarako produktu sanitarioak –filmen estalgarri fotografikoak, inprimatzeko papera edo plantxaketa erdieroaleetarako eta prozesu fotolitografikoetarako substantzia edo nahasketetan. Debekutik salbuetsita daude PFOSak230 eta haien eratorriak (Europako Batzordea, 2017, 17.-18. or.). PFASekin gertatzen dena da, etengabe substantzia berriak agertzeaz gainera, etengabe aldatzen direla.
172 eragiteko ahalmen eta botere handikoak, modu ezagunekoak eta ezagutzeko dauden moduetakoak. "Antropocene" hitza, antza, Eugene F. Stoermer biologoak erabili zuen lehenbizikoz, 1980ko hamarkadan, diatomeak ikertzean (Haraway, 2016a, 44. or.). Dena den, termino horrek ez zuen ospe handirik izan harik eta Nobel saria irabazi zuen Paul J. Crutzen kimikari atmosferikoa erabiltzen hasi zen arte, Stoermer-ekin bat eginez. Artikulu bat argitaratu zuten elkarrekin: "The 'Anthropocene'" (2000) 234. Kontzeptu berri hori asmatzea ekarri zuen ideiari dagokionez, giza jardueren –bereziki Gizonarenak– nolakotasunak eta bere efektuen tamainak termino geologiko berri bat eskatzen omen zuten, aro geologiko berri bat izendatzeko (Haraway, 2016a, 44. or.). Crutzen eta Stoermer-en artikuluan, "gizona" eta "mankind's activities" aipatzen dira etengabe (2000, 17. or.), lurraren eraldaketaren indar handi gisa, gizakiaren –gizonarenhedapena, bere kopurua eta Lurran burutako eraldaketa motak direla eta235. Haien artean daude artefaktu teknologikoak sortzea, urbanizatzea, deforestazioa, nekazaritzaren bidez ekosistemak antzaldatzea, azienda kopuru ikaragarri handiak haztea, petrolioa eta ikatza erretzea, toxiko asko eta asko igortzea –SO2-a, CO2-a eta CH4-a, besteak beste– eta berauen ondoriozko efektuak diren berotze globala, ozeanoen azidotzea, orotariko suntsipenak eta ozono-geruzaren zuloa. Hamar urte geroago, Steffen, Grinevald, Crutzen eta McNeill-ek, Lurraren historiako aro berria "Anthropocene" izendatzearen formalizazioaren defentsan egindako artikulu batean, honela azaldu zuten zer biltzen duen zehazki termino honek:
174 XVI. mendeetako gertaera jakin batzuetan koka genezakeela, hau da, Ingalaterrako eta Herbehereetako nekazaritza-iraultzan eta Abya Yalaren konkistan (Moore, 2017, 596. or.) eta Indiako Ozeanoko XVI. mendeko merkataritza-trukeetan (Haraway, 2016a, 239.-40. or.). Moore-ren arabera, berotze globala ez da antropogenikoa, baizik eta kapitalogenikoa239 (2018, 237. or.). Ekologia mundu kapitalista baten ondorioa da, eta ekologia horrek ez du "natura"ren gainean jarduten, baizik eta "natura"tik azaleratzen da batik bat. Logika honen ondorioz, energia fosilaren eta kapitalismoaren arteko harremana Malm eta Hornborg-ek planteatzen dutenaren alderantzizkoa da, hau da, gizakiak ingurunearekin daukan harreman berrietatik sortzen da energia fosilaren erabilera, eta ez alderantziz (2017, 595. or.; 2018, 254.255. or.). Hala, Moore-ren arabera, botere-harremanek, harreman kapitalistek eta beste harreman estrategiko askok eta askok ez dute "natura"ren gainean jarduten, baizik eta bizitzaren sarearen bitartez garatzen dira. Moore-k galdera hauek planteatzen ditu:
184 dutena giza sexu-generoaren, bereziki maskulinoaren deskribapen bat dela, "under siege, endangered, and threatened" dagoena (Ah-King eta Hayward, 2014, 5. or.). Irakurketa horren aurrean, eta beste egile batzuen teorizazioekin bat eginez –adibidez, Alaimo eta transgorpuztasunaren kontzeptua, gorpuztasunek ingurunera duten irekieraren eta gorputzen eta ingurunearen arteko koeraketaren berri ematen duena; edo Haraway, besteak beste–, Ah-King eta Hayward-ek proposatzen dute xenoestrogenoak eta, zentzu zabalago batean, disruptore endokrinoak gure eta gureez haraindiko sexu-generoen koeratzailetzat hartzea, ingurunearen koeraketa-prozesu jarraitu eta aldibereko batean:
Ah-King eta Nylin-ek teorizatzen duten sexu erreaktiboaren ereduaren arabera, sexudeterminazioa "plastikoa" da funtsean, baita genetiko esaten zaionean ere (2010, 234. or.). Ikuspegi eboluzionista batetik, eta sexu dikotomikoen arauaren aurka, egileek diote sexua erreakzio-arautzat har daitekeela255, sexu-atributuak fenotipikoki plastikoak izanik. Sexualdaketa, -determinazioa eta -desberdintasunak, gehitzen dute Ah-King eta Nylin-ek, itxurari eta portaerari dagokienez, ikaragarri aldakorrak dira teknogorpuztasunetan (2010, 236. or.). Honako hau nabarmentzen dute horren harira:
186 espezie batzuei (adibidez, Daphnia Magna), anfibio- eta narrasti-teknogorpuztasunei, arrainei eta moluskuei, haien sexu-determinazioa ingurumenari lotuta baitago, hau da, tenperaturak, Ph-ak edo ingurune sozialak (menderatze-hierarkiak, taldearen sex ratioa, eta abar) baldintzatzen dute teknogorpuztasunaren sexu-determinazioa. Gainera, Ah-King eta Nylin-ek diotenari jarraituz, sexu-determinaziorako mekanismoak ere malguak dira, eta eboluzioaren historian aldatu egin dira: "In fact genetic and environmental sex determination systems repeatedly evolve from each other" (2010, 240. or.). Areago, espezie batzuek –txibia eta itsas harra, beste molusku batzuen artean, ekinodermoak eta arrain batzuk– behin baino gehiagotan aldatzen dute beren sexua beren bizitzetan zehar (Ah-King eta Hayward, 2014, 6. or.)256. Espezie gehienetan, bi sexuek badituzte sexu-diferentziazioari eta hormonen aktibazio eta parte-hartzeari ekiteko geneak; beraz, egileon arabera, bi sexuen ezaugarriak teknogorputz gehienen potentzialtasunaren, "beste zerbait bihurtzeko gaitasun"aren barnean daude: "[S]ex changing, intersexuality and expressing characteristics of both sexes is, for many organisms, part of their species potential" (Ah-King eta Hayward, 2014, 6. or.). Ah-King eta Hayward-ek honela definitzen dute sexu-potentziala: "An opening out, responsiveness that is ontologically more dynamic than static" (2014, 6. or.). Ikuspegi horretatik, teknoorganismo batzuek sexu-posibilitaterako tarte estua izan ohi dute, hau da, haien potentziala mugatuagoa da, eta beste batzuena, berriz, zabalagoa. Disruptore endokrinoek badute ahalmena edo gaitasuna sexu-aldaketak eragiteko potentzial mugatuko espezie edo teknoorganismoetan ere. Egileek diotenez, azaleratzen diren transsex "ezaugarri" eta "sintomak" potentzialtasun edo posibilitate gisa uler daitezke, sexu-desberdintasunaren iterazio gisa baino gehiago (Ah-King eta Hayward, 2014, 7. or.). Begirada eta ikusmolde utopiko eta distopikoetatik urrunduz, jarrera pragmatikoago batetik eta disrupzio endokrinoak eragiten dituzten produktu xenoestrogenikoak ekoizteko eta kontsumitzeko aginduaren aurrean politikoki erresistentzia egiteko beharrarekin batera, Ah-King eta Hayward-ek proposatzen dute onartzea toxikotasuna eta xenoestrogenizitatea gaur egungo garaiaren ezaugarriak direla, hau da, Kapitalozeno neoliberaleko une garaikide honen ezaugarriak. Horrek zera dakar: xenoestrogenizitatea eta toxikotasuna ere sexuaren baldintza eta elementu koeratzaileak direla onartzea, sexua prozesu interaktibotzat hartuta betiere. Hala, desagertzeko errealitate eta posibilitateekin batera, mutazioak eta eraldatzeak aurkitzen ditugu. Sexu toxikoak badu potentzial trans* eta queer bat, sexu-desberdintasun estatiko eta esentziala
256 Giza espeziearen kasuan, uler liteke ere teknogorpuztasun batzuek beren bizitzan behin baino gehiagotan aldatzen dutela genero(-sexu)a eta sexualitatea.
Hasi bezala amaituko dugu atal hau, Hayward-en gisara azpimarratuz Premarin®-ek eta haren familia xenoestrogeniko handiak ez dituztela bakarrik elkartzen emakume*, emakume* trans*, trans* eta behorren bilakaera koeratzaileak, baizik eta haienak eta ingurune guztiarenak, armiarma-sare xenoestrogeniko toxiko erraldoi bat bihurtu dena. Toxikotasun xenoestrogenikoak
190 mugak lausotzen, aldatzen eta eraldatzen ditu, ez bakarrik sexu-generoen, teknogorputzen, espezieen, geografien, ekosistemen eta kontinenteen artekoak, baizik eta baita uraren, lurraren eta airearen artekoak ere:
Aurreko kapituluan adierazi dugun bezala, Haraway-k siliziozko txiparen adibidearen bitartez azaltzen du, besteak beste, teknologiaren bilakaera mikroa. Esaten duen arren teknologia mota berri hori eskala molekularrean gauzatzen dela, ez dirudi aldarrikatzen duenik –ez behintzat 2016ko "Awash in Urine"ra arte, edo artikulu-formatuko 2012ko bertsiora arte– teknologia hori eta gorputzak gobernatzeko, kontrolatzeko eta ekoizteko moduak, eta erresistentzia egiteko, esanahi berriak emateko eta eraldatzekoak –haietan baitu jatorria, eta haiek koeratzen baititu– ez bakarrik eskala molekularrean gertatzen direla, baizik eta molekular bilakatzen direla, literalki. Haraway-k, Cyborg manifestuan, azpimarratzen du zer muga dituen Foucault-en biopolitikaren kontzeptuak botere eta politika mota berri honi dagokionez, bere tentakularitate korporatiboak industria militarretik hasi eta gorputz-ekoizpen eta -kudeaketarainoko esparrua hartu baitu:
192 "farmakopornografiko" izendatzen du: "Erregimen postindustrial, global eta mediatikoa, zeina hemendik aurrera 'farmakopornografiko' izendatuko baitut, sexu-subjektibitatearen gobernua prozesu biomolekularrak (-farmakoak) eta semiotiko-teknikoak (-pornoak) erreferentzia gisa hartuz" (2008, 32. or.; 2013; 2015)265. "Bioteknokulturalki" ekoitziriko gorputzak "bizitzaren kondizioa dira aro farmakopornistan" (Preciado, 2008, 43. or.), eta, aro honetan, negoziomodurik onena espeziearen ekoizpena eta kudeaketa da, diosku Preciadok (2008, 44. or.), giza bizitzaz baino askozaz haratago doana. Eraldaketa nagusi horietako bi dira, batetik, egiaztatze-aparatuen aldaketa –egia ekoizten duten sistema semiotiko-teknikoak, diskurtsoak eta errepresentazioak–: diskurtso zientifiko-medikotik266 komunikabideetara eta merkatura (Preciado, 2013). Gaur egun, "egia zientifiko-mediko"arekin batera, "egia korporatiboa" –hau da, etekin ekonomikoa lortzea– da teknogorpuztasunen eta subjektibitateen ekoizpena eta kudeaketa zuzentzen duen botereaezagutzaren instantzia, eta, horretarako, komunikabideak eta publizitatea ezinbesteko tresnak dira267. Bigarren aldaketa garrantzitsua gorpuztasunak eta subjektibitateak berak ekoizteko eta kontrolatzeko teknologietan gertatu da. Gorputza ez dute boterearen kanpo-arkitekturek ekoizten eta gobernatzen –kartzela, psikiatrikoa, ospitalea…–, baizik eta boterea bera bizi eta infiltratzen da gorputzetan, eta barrutik ekoizten ditu gorputza eta subjektibitatea (Preciado, 2008, 66. or.). Boterea mikroa eta barrukoa da orain: gorputz, materialtasun eta subjektibitate bihurtu da. Horrenbestez, subjektibitate-teknogorpuztasunak kontrolatzeko eta ekoizteko teknologiak
197 ziurtatzeko; erdiguneko puntu horretan zegoen dorretik, pertsona bakar batek ziega, preso eta jokabide guztiak zaindu zitzakeen, inork bera ikusi gabe (1995 [1975], 200.-201. or.). Nolanahi ere, gorpuztasun-subjektibitateak ekoizteko eta kontrolatzeko kanpo-teknika hori, panoptismoa, beste arkitektura batzuetara ere hedatu zen, hala nola psikiatrikoa, ospitalea, eskola, kuartela, eta abar (Foucault, 1995 [1975], 199. or.). Halakoetan, zaintza erabat jarraitua ez izan arren, norbera zainduta dagoela eta zainduta egon daitekeela sentitzea nahikoa da ugaritasun sozial batean normaltasuna eta jokabide jakin batzuk ziurtatzeko, multiplizitate sozial horrek hala jokatuko baitu zigortua ez izateko. Eta eremu guztietan gertatzen zen hori, bereziki sexu-generikoan eta sexualitatean. Preciado-k dio panoptikoak gure egunetaraino iraun duela pilula antikontzeptiboaren kaxa zirkularraren bitartez, eta elkarren ondoan jartzen ditu Jeremy Bentham-ek diseinatu eta Foucault-ek jasotako (1995, [1975], 171. or.) panoptikoaren planoaren irudia eta "panoptiko jangarri"arena (Preciado, 2008, 134. or.)280. Antzekotasuna harrigarria da. Panoptikoa boterearen kanpo-arkitekturaren eredu adierazgarria zen bezala diziplinazko gizartean, panoptiko jangarri hormonala subjektibitatearen eta materialtasunaren gaur egungo barne-ekoizpeneko eta ekoizpen molekularreko forma eta teknologien eredu adierazgarria da281. Dagoeneko ez da hain beharrezkoa banakoak kanpotik zaintzea; haiek barneratzen dituzte gizartearen eta/edo publizitatearen aginduak, denak ere komunikabideetan eta Interneten bitartez zabalduak eta korporazio farmazeutiko eta bioteknologiko handiek finantzatuak. Gaur egun, portaera desiratuak, hormona-kontsumoa barne –haren bitartez koeratzen, finkatzen eta sendotzen dira identitate sexu-generikoak, eta horrek berekin dakar hormonak erabiltzea identitateok eraldatzeko eta iraultzeko–, ez dira hainbeste lortzen kontrolatuz eta zigortuz, baizik eta merkaturatze eta publizitate errepikakor, temati eta are oldarkorraren bitartez, zientziaren autoritateak eta Preciado-ren hitzetan, haren erlijio estatusak, bultzatuta (2008, 33. or.)282.
280 Monika Arandak, 2019ko maiatzaren 10ean Iruñeko Zitadelako Labean aurkezturiko Panóptico erakusketan, Bentham-en panoptikoak gaur egun arte nola iraun duen agertu du. Lan horrek azpimarratzen du Interneten nabigatzen eta informazioa bilatzen dugunean etengabe behatzen gaituztela, eta doan eta borondatez eskaintzen dugun informazioa teknogorpuztasun-subjektibitateen produkziorako eta kontrolerako mekanismo gisa erabiltzen dela eta errentagarritasun handia sorrarazten duela. Egileak berak, zeinarentzat "panoptiko" kontzeptuak definituko bailuke murgilduta gauden aro digitala, honela dio: "¿Miramos, o nos miran lo que miramos?". 281 Oudshoorn-ek ere ohartarazi du pilularen barne-izaeraz, barne-prozesu fisiologikoetan esku hartu zuen lehen antikontzeptibo ezaguna izan baitzen (1994, 111. or.). 282 COVID-19aren krisiak berak ere, krisi biriko, kimiko, molekular, sanitarioa izan arren eta gizarte kapitalista neoliberalen krisi sistemikoa agerian utzi arren –zaintzaren krisia, adibidez–, ez du aldatu eraketa farmakohormonalaren desesitate egoera hori. Botikak zabalik daude, eta produktu hormonal eta farmakologiko berak erosten segitzen dugu; lehen baino gehiago, gainera. Dena den, krisi honek biztanleria globala are gehiago kontrolatzea ekarri du, estatuen, polizien eta are auzokideen zaintzaren bitartez. Biztanleria kontrolatzeko metodo berrien artean konfinamendua dago, legez dekretatua eta isun ekonomikoez lagundua, edota borondatezkoagoa, herrialdearen arabera; baita eguneroko temperatura-neurketak ere, aplikazio digitalen bidez,
Irudian ikusten denez, erakusketan, emakume baten eta gizon baten historia medikoak ilustratu zituzten bi oihal luzetan. Pieza bakoitzean, 14.000 pilula daude, Britainia Handiko herritar bati bizitza osoan zehar agindutako medikamentuen batezbesteko estimatua, kartelean azaltzen den bezala. Tratamendu batzuk komunak ziren bi teknogorpuztasunetan: bion bizitzaren hasieran, K bitamina eta immunizazioak injektatu zitzaizkien, eta biok hartu zituzten antibiotikoak eta analgesikoak bizitzako uneren batean. Baina badira beste farmako batzuk espezifikoak direnak. Gizonaren kasuan, zeina 2016an hila baitzen, ez dago hormonamedikamenturik. Emakumeak, aldiz, pilula antikontzeptiboa hartua zuen gaztaroan, eta HOTa helduaroan. Bularreko minbizia diagnostikatu, eta haren aurkako tratamendua hartu zuen –ez dakigu hormonarik hartu zuen, ez baita zehazten, baina baliteke hala izatea–; 2016an, bizirik zegoen, eta 82 urte zituen. Emakume* askorentzat, sehaskatik hilobirainoko bidea, erakusketaren izenburuak dioen bezala, (xeno)estrogenikoz zolatua egon da eta hala dago oraindik ere. Erakusketa dokumentu bisual eta material baliotsua da, eta farmakoek Kapitalozeno neoliberalean –eta ekoizpenerako, publizitaterako eta salmentarako egitura korporatibo eta
"Hormona" kontzeptuan bateratzen diren elementuen kartografia zabalaren deskribapen horri jarraituz, Haraway-ren eta Preciado-ren eskutik, aldarrikatzen dugu politikaren bilakaera molekularra dela "teknobiopolitika"ren forma edo agerpen nagusietako bat –baina ez bakarra–. Teknobiopolitika artefaktu teknologiko molekular, kimiko, farmakologiko horietan eta horien bidez gorpuzten da, zeinak nagusiki baina ez esklusiboki hormonalak baitira edo hormonaefektuak baitituzte, eta teknogorpuztasun-subjektibitateak eta baita ingurunea ere kudeatzeko, kontrolatzeko, ekoizteko eta koeratzeko balio baitute. Endogenoki, baina baita teknogorputzen eta ingurunearen arteko etengabeko koeraketaren bitartez. Alaimo eta Hayward-ekin bat eginez, teknobiopolitika kimiko materiala teknogorputzen eta ingurunearen interakzioan azaleratzen da,
Kapitalozeno neoliberalaren une honetan, hormonak –ez bakarrik merkatuko produktu gisa, baizik eta baita artefaktu teknozientifiko gisa ere– funtsezko elementuak dira jokabideen, sexu-generoen, hainbat patologia, asaldura edo urritasunen, eta gorputz-prozesu askoren gaineko azalpenetan, izan giza teknogorputzei buruzkoetan, izan animalia-teknogorputz ez-gizatiarrei buruzkoetan. Uste da sistema endokrinoak –beste sistema teknokorporal batzuekin loturik, hala nola nerbio-sistemarekin eta sistema immunologikoarekin– eta hark jariatzen dituen hormonek kontrolatzen eta erregulatzen dituztela zenbait funtzio eta/edo gorputz-prozesu, hala nola arnasketa, metabolismoa, ugalketa, zentzumenen pertzepzioa, mugimendua, garapen sexugenerikoa edo hazkuntza. Gaur egun, giza teknogorputzak komunikaziorako sistema handi eta konplexu gisa kontzeptualizatzen dira. Baina ez da beti hala izan. Politikaren eta identitate sexugenerikoen molekularizazioa historikoki ongi kokaturiko prozesu bat da. Hormonek ere badute historia bat. Giza gorputzean funtzioak nola betetzen diren jorratzen duten teorien artean, Hipokratesen lau humoreen teoria dago, zeina teoria nagusia izan baitzen Europan Antzinarotik XIX. mendearen erdialdera bitartean. Teoria horren arabera, giza gorputza lau humore edo likidoz osatuta dago: odola, behazun horia, behazun beltza eta karkaxa. Hala, gaixotasunak, gabeziak eta oinazeak lau humore horietakoren batetik gehiegi edo gutxiegi izatearen ondorioz sortzen dira (Laqueur, 1990, 35., 44. or.; Oudshoorn, 1995, 153. or.). Luigi Galvani-k elektrizitatearekin egindako esperimentuen harira, nerbio-sistema sistema elektriko gisa kontzeptualizatu zen (Ostertag, 2016, 25. or.). Edonola ere, honetaz edo hartaz osatua izan, nerbio-sistema zen gorputz-funtzioak erregulatzeko egitura nagusia Mendebaldean, harik eta beste sistema bat agertu zen arte, nerbio-sistemarekin batera funtzionatzen duena: sistema endokrinoa edo hormonala. Atal honen helburua ez da gorputz-sistemen eta haien funtzioen kontzeptualizazioen historian sakontzea, ezta hormonen historia xehe eta zorrotz bat egitea ere. Ez dugu sistema endokrinoaren funtzionamenduan ere sakondu nahi. Areago, hiru ideia utzi nahi ditugu agerian: 1. Sexu-generoaren gaineko ikusmoldea –heteronormatiboa eta bitarra–, sexugeneroaren definizioa bera, hormonaren nozioaren inguruan eraikitzen da, hau da, hormonak dira eraketa eta sailkapen sexu-generikoaren elementu biologiko nagusiak Kapitalozeno neoliberalean, nahiz ez bakarrak, geneei eta burmuineko neuronei ere aitortu baitzaie botere "sexu-generizatzaile" hori, laugarren kapituluan ikusiko dugunez.
208 2. Ikusmolde teknokorporal hormonala, eta, haren barnean, batez ere ikerketa honen helburu den ikusmolde hormonal sexu-generikoa, egia absolutu, esentzial eta natural batetik urruti, eraikuntza zientifiko, politiko eta kultural bat da. Horrenbestez, kontingentziazkoa da eta historikotasunaren araberakoa. Hormonen izaera sexu-generikoa problematikoa da, eta eztabaidagarria. 3. Gorputzaren gaineko ikusmolde batez ere sexu-generiko hori ez zatekeen sendotuko konpainia farmazeutikoen –eta hedabideen– ekinbiderik gabe, laborategi zientifikoak eta sistema medikoa ahaztu gabe. Argudio hori hurrengo atalean garatuko dugu (3.6.).
Hemendik aurrera, Oudshoorn-ek berresten duen bezala, hormonak ez dira izango soilik feminitatearen locusa eta sortzaileak, baizik eta baita maskulinitatearenak ere:
313 Oudshoorn-ek aipatzen dituen hiru eragileok –konpainia farmazeutikoak, estamentu medikoa eta zientzialariak– ezinbestekoak dira produktu hormonalak sortzeko, eta hori guztiz bat dator Preciado-k egiaztatzeaparatutzat hartzen dituen bi agente nagusiekin: merkatua –kasu honetan, konpainia farmazeutikoak– eta hedabideak. Preciado-k ez du esaten aparatu zientifiko-medikoa, hormonen –bai artefaktu teknozientifiko zein merkatuko produktu gisa– sorreran hain garrantzitsua izanik, desagertu denik, baizik eta indarra galdu duela. Gonadetako jariakinen prestakinak hasi zirenetik, publizitatearen eginkizuna eta garrantzia nabarmena izan da produktu hormonalak saldu eta arrakastatsu egiteari begira; zenbait egilek –Oudshoorn-ek berak eta, aurrerago ikusiko dugunez, Nancy Langston-ek– jakinarazi dutenez, garrantzi hori areagotu egin zen XX. mendean zehar.
Hala eta guztiz ere, hormonak sexu-mezulari gisa teorizatzean, ikusmolde deterministetatik eta begirada sexu-generiko dimorfiko eta dualistetatik aldentzen da, eta adierazten du Transitional States proiektuaren erronka hau dela: "[O]pen our minds and bodies to possible re-framings of sex hormones as actors in our contemporary and future lives" (2018, 42. or.). Beharbada, hori egiteko modu bat izan liteke hormonen izaera sexu-generikoa problematizatzea edo eztabaidatzea eta beste modu batera kontzeptualizatzea, eta, hori lortzeko, Fausto-Sterling-ek adierazi duen bezala, ezinbestekoa izango da gure paradigma sexu-generikoa aldatzea (2000, 194. or.). Oudshoorn-ek (1994, 21. or.) eta Fausto-Sterling-ek (2000, 163. or.) diotenez, XX. mendearen lehen hamarkadetan, sexu-garapena bi prozesuren bitartez definitzen zen: faktore genetikoek erregulaturiko sexu-determinazioa eta faktore hormonalen ondoriozko sexudiferentziazioa. 1920eko hamarkadan, genetikaz eta endokrinologiaz gainera, biokimika ere agertokira igo zen, eta horrek aurreko ikusmoldea aldatzea ekarri zuen. Lehenago ere esan dugunez, 1910ean, kimika organikoaren aurrerapenei segituz, gonadak transplantatzeko praktikak indarra galdu eta gonaden erauzketa kimikoa nagusitzen hasi zen. 1905etik 1920ra bitartean, gizarte viktoriarrak sexu-generoaz zeukan ikuspegia bilduz –nahiz eta "genero" nozioa agertu gabea baitzen artean ere, edo agertu berria– eta gonada femeninoak feminitatearen locus gisa eta gonada maskulinoak maskulinitatearen locus gisa agertzeko ideia aurrezientifikoa ere kontuan hartuz, sexu-hormonak honela definitzen ziren: badira bi sexu-hormona desberdin; batetik, maskulinoak, zeinak gonada maskulinoetan ekoizten baitira, eta, bestetik, femeninoak, zeinak gonada femeninoetan ekoizten baitira. Horrenbestez, bazeuden bi hormona, bat sexugenero bakoitzeko, eta sexualki espezifikoak ziren bakarrik, bai jatorriari, bai funtzioari dagokienez (Oudshoorn, 1994, 21.-22. or.).
221 zergatik ez izendatu hori tamaina edo pisua handitzea, eta ez maskulinizatzea (Ostertag, 2016, 35. or.). Fausto-Sterling-en ustez (2000, 165. or.), Moore-k argudiatu zuen arren jokabide batzuetan garbi ikusten zela hormonak eta sexu-diferentziak lotuta zeudela, jokabide generizatu guztiak ez ziren beti agerikoak316:
317 Hormona-jariaketa lau motatakoa izan daiteke. Batetik, autokrinoa, itu-zelula zelula jariatzailea bera denean. Bestetik, parakrinoa, itu-zelula zelula jariatzailearen aldamenean dagoenean. Bestetik, endokrinoa, itu-zelulak zelula jariatzaileetatik urruti daudenean eta hormonak odolaren bitartez garraiatzen direnean. Azkenik, sinapsia, bi zelularen artean komunikazio zuzena dagoenean, nerbio-sistemaren bereizgarri. Zelula jariatzailea –kasu honetan, neurona bat– itu-zelularen ondo-ondoan dago, eta hura aktibatzen du neurotransmisore deritzon mezulari kimiko baten bitartez, zeina sistema endokrinoarekin partekatua izan baitaiteke (Ross eta Wojciech, 2007, 739. or.). 318 Ikus Crespo Gónzalez, hormona nagusien, haien organo jariatzaileen, kokagunearen eta funtzioen zerrenda zehatzago baterako (2016, 119.-120. or.).
224 "testosterona" hitza Google-n bilatu, eta, gero, gauza bera egin zuten estrogenoekin (2018). Emaitza harrigarria izan zen. Genero-ideologia osoa molekula horren eta haren imajinario sozialaren inguruan biltzen eta zabaltzen da. Irudietan, gizon hipermuskulatuak ageri dira, bibotedunak eta/edo bizardunak; beso gihartsuko gizonak besoak zutik eta/edo pesak altxatzen; zakilak eta testikuluak; gizon tripa-handien eta gihartsu-indartsuen irudiak elkarren ondoan jarrita, testosterona hartzearen efektuak ikusarazteko (beti eta bakarrik gizonak); eta mutil baten burmuina. Gizon erakargarriak, atletikoak eta boteretsuak, arrakasta sozialaren irudi320. Shanon Pettypiece-k artikulu bat argitaratu zuen Bloomberg aldizkarian, "Are Testosterone Drugs the Next Viagra?" izenburupean (2012). Artikulu horretan, bertikalki paraturiko pilula baten irudiak adierazten du testosterona, eta, hartatik, bi beso gihartsu ateratzen dira, bat alde bakoitzetik, gorantz, indar-erakustaldien keinu tipikoa eginez. Baina, "estrogenoak" hitza sartuz gero, ez da halakorik agertzen. Pantailan agertzen diren irudi gehienetan, obulutegiak eta baginak ageri dira, hilerokoa, estrogeno-pilulak, estrogenoen molekula-egitura… Imajinario sozialari dagokionez, emaitzak erakusten du Google- k eta hark biltzen duen genero-ideologiak, hormonen bitartez oraingoan, ugalketaren eta zaintzaren esparruan kokatzen dutela emakumea, esparru pribatuan, ugalketarako eta kontsumorako gorputz gisa, estrogenoak garrantzi eta proiekzio sozial eta publikorik gabe utzirik. Missé-k, irudiak ikusirik, zera ondorioztatu zuen: "[A]zkenean, hormona testosterona da (…) iruditeria sozial oso indartsu bat sortzen duen hormona erregina testosterona da" (Missé eta Fernández, 2018)321. Fernández-ek, berriz, adierazi zuen Google-ko irudiak bitan banatu daitezkeela: batetik, egitura kimiko molekularra daukatenak, zeinei buruz ezin baitu mundu guztiak hitz egin, profesionalizazioa eskatzen baitute; bestetik, alderdi sozialarekin lotuago daudenak (Missé eta Fernández, 2018). Inferentzia handia dago irudi kimikoen eta irudiok biltzen dituzten imajinario sozial sexu-generizatuen artean. Irudiek agerian uzten dute sexu-hormonen fikzio-izaera. Bada gaur eguneraino iraun duen "sexu-hormonei" egotzitako sexu-antagonismoaren eta genero-arauek inposaturiko koherentziaren beharraren ideiak ironikoki eztabaidatzen dituen fenomeno bat: androgenoak luzaroan kontsumitzeak maiz eragiten duen efektua, hau da, ginekomastia edo gizonen bularra haztea; kulturisten hizkeran, "bitch teets" esaten zaio (txakur emearen titiak), eta testosterona ekoizteko gaitasun endogenoa ere murrizten du (Preciado, 2008,
326 Ez da kasualitatea izen posible eta proposaturiko izen guztien artean "estrogeno" aukeratu izana "sexuhormona femeninoak" izendatzeko eta "androgeno" "sexu-hormona maskulinoak" izendatzeko. Nomenklaturari eta izen-hautaketari buruzko arrazoien inguruko eztabaidaz, ikus Fausto-Sterling (2000, 187.-190. or.).
327 Gizonen teknogorputzetatik gernua lortzeko zailtasunak –batetik, ez baitzegoen halakoak modu erraz batean jasotzeko tokirik, hala nola klinika ginekologikorik, eta, bestetik, ospitaleetako gaixoen eta animaliateknogorputz ez-gizatiarren gernuak "sexu-hormona maskulino" gutxi baitzeukan– sintesira bultzatu zituen konpainia farmazeutikoak eta zientzialariak (Oudshoorn, 1994, 75. or.).
229 dugula koeraketa hori–. Problematizatzen ari garena hormona jakin batzuen izaera nagusiki sexu-generikoa da; izan ere, sexu-generoa eta, horrenbestez, ahalmen ezohiko eta funtsezko bat esleitu zaie sexu-generoaren eraketan, beste elementu batzuk baztertuz eta ikusezin bihurtuz, generoaren funts kimikoa osatuz eta, hala, sexu-generoaren sinonimo bihurtuz. Hormonen izaera sexu-generikoa zalantzan jartzeak ez du esan nahi teknogorputzen sexu-generizazioaren prozesuan –aldakor eta ingurunera ireki gisa kontzeptualizatu dugun prozesua– esku hartzeko elementu gisa egiten duten lanari balioa kentzen diogunik edo hura ukatzen dugunik. Lehenago ere azaldu dugu zer paper betetzen duten kimiko xenoestrogenikoen agenteek teknogorputzen sexu-generizazioaren prozesuan. Xenoestrogenoek efektu ugari eragiten dituzte gorputzetan; haietariko batzuk sexu-generikotzat hartzen dira, edo zerikusia dute morfologia, garapen eta funtzio sexu-generizatuekin. "Sexu-hormonek" teknogorputzen sexu-generizazioaren prozesuan duten izaera esklusibo eta esentzialaren ikuspegia kritikatzea bat dator Ah-King eta Hayward-en kritikekin, zeinak bi gairen inguruan formulatuak baitira: 1) Garrantzi handiegia eman zaie xenoestrogenoen edo disruptore endokrinoen efektu sexu-generikoei eta ugalketaren gaineko efektuei, ia panikoa eragiterainokoa, izatez efektu mota ugari eragiten baitituzte teknogorputzetan, hala nola minbiziak, gaixotasun edo arazo immunologikoak, obesitatea, diabetesa, eta abar, beste ikuspegi batzuetatik are esanguratsuago bezala pentsa litezkeenak. Alde horretatik, erakutsi dugun moduan, gauza bera esan genezake teknogorputzen askotariko prozesu eta funtzioetan parte hartzen duten hormona esteroideez ere. 2) Paniko horrek, zeinak sorrarazi duen espezifikoki sexual gisa katalogaturiko efektuei gehiegizko garrantzia ematea eta, ondorioz, gainerako efektuak txikiagotzea eta ikusezin bihurtzea, lotura estua dauka ikuspegi sexugeneriko dimorfista, heteronormatibo eta patriarkal batekin eta begirada antropomorfizatzaile batekin. "Sexu-hormonak" sexu-generizatzea begirada dimorfista, heteronormatibo eta patriarkal horren beraren emaitza da. Nolanahi ere, norbaitek galdetu edo zalantza ager lezake ea zergatik proposatu dugun atal honetan nomenklaturak aldatzea aurreko ataletan "xenoestrogeno", "estrogeno-hartzaile", "androgeno-hartzaile" edo "hormona tiroideoaren hartzaile" terminoak erabili baditugu. 3.2. atalean azaldu ditugu "xenoestrogeno" terminoa erabiltzeko egokitasunaren, komenigarritasunaren eta doitasunaren arrazoiak. Gainerako terminoei dagokienez, FaustoSterling-ekin bat eginez, terminologia aldatzeak generoaren gaineko ikuspegia aldatzea dakar. Teorizazio berriak pentsatu eta garatu beharko dira, xenoestrogenoen eta/edo disruptore endokrinoen efektuak azaltzeko terminologia hori erabili gabe. Etorkizuneko ikerketa-lerroetako bat izango da aztertzea zer neurritan izan daitekeen hori interesgarri, komenigarri eta eraldatzaile, eta proposamen berrietan eta termino berriak sortzeko aukeretan arakatzea.
Atoniak jota bizitzea. Ilusioak galtzea, adibidez. Halako gogo-aldartearekin zaudenean, ez zaude tristurak jota. Ez da depresio bat. Ez da depresio bat; hori gehiegi esatea da. Halako pena oso sakon bat balitz bezala da, kontra egin ezin diezaiokezun prozesu bat, ez baitakizu zer ari zaizun gertatzen. Urteek aurrera egiten dute, eta konturatzen zara ez dela desagertzen, ez dagoela irtenbiderik eta ez duzula ilusiorik aurkitzen. (…) Bizitzaren aurreko desilusioa da, eta nik adinari egozten nion neurri handi batean. […] Denbora librea neukanean, ohera sartzen nintzen berehala, are lanorduetan ere. Delux programa edo gaueko beste programaren bat egin behar izanez gero, hiru orduko siestak programatzen nituen. Hori ez da normala 45 urteko pertsona batentzat. Lauretatik zazpietara lo egitea edo ohean etzatea programatzen nion neure buruari, gero lanera joateko. […] Halako dinamika batean sartuz gero, tristurak eta bizi-larriminak zure bizitzaren atal asko kentzen dizkizute, eta horrela ezinezkoa da bizitzaren alderdi positiboa ikustea. (…) Eta niri amorrua ematen zidan pentsatzeak zer gertatzen ari ote zitzaidan nire adinean bizitzaz ez gozatzeko. […] Prozesu hura bizi izan nuenean, eta bi urte edo bi urte eta erdi baneramatzan, poliki-poliki ari nintzen behera egiten, mailaz maila. Banekien ez zela prozesu psikologiko bat; izan ere, psikologo batekin baino gehiagorekin (…) ibili naiz nire bizitzan zehar, eta, hainbat psikologorekin egon eta lan handia egin eta gero, burua bere tokian daukat, gutxi gorabehera, eta badakit zerk eragiten didan eta zerk ez, eta banekien hura ez zela psikologo-kontu bat. (…) Erregresioak egitekotan egon nintzen. (…) Autolaguntzako liburuak irakurtzen hasi nintzen, erregresio bat egin nahian, iraganeko bizitzekin zerikusirik izan zezakeelakoan. […] [A]nalisi sakon batzuk egin nituen, eta esan zidaten (…) hormona-desoreka handia neukala eta horrek eragiten zuela ni halako egoeran egotea. Eta esan izan didate garaiz konturatu izan ez banintz depresio handi bat etorriko zitzaidala, etxetik ez ateratzeko modukoa. Hormona-desoreka batek halako egoera batera eraman zaitzake. Eta izango dira, segur aski, nire adineko gizon asko eta asko gauza bera
231 bizitzen ari direnak eta iruditzen zaienak horixe bizi beharra daukatela eta horixe dela bizitza. Eta ez da hori, ez. (Geuk nabarmendua)328
Horra Jorge Javier Vázquez Sálvame telebista-programaren aurkezlearen hitzak egunero ematen dute, 2009tik, eta % 18,5-19,5eko ikusle-kuota dauka gaur egun, hau da, ia bi milioi pertsonak ikusten dute egunero–, 2017ko azaroaren 29koak. Egun hartan bertan, Lecturas aldizkari arrosak antzeko adierazpen batzuk bildu zituen: "Kontsultara joan nintzenean, medikuak esan zidan hormona-desoreka oso altua neukala eta horrek ezegonkortasun-sentipena eragiten zidala. Bitamina- eta testosterona-gehigarriak hartuz ari naiz horren kontra borrokan" (Lecturas, 2017; Madrid eta Cornejo 2017 lanean aipatua; geuk nabarmendua)329. Lekukotasun hori testosterona-gutxiegitasunaren sindrome deritzonaren adibide bat izan liteke, eta, hura tratatzeko, HOTa eman ohi da. Hala, El Paísen argitaraturiko albiste batean, honela azaldu zuten aurkezleari gertaturikoa:
Aurkezleak konpondutzat jotzen du bere krisi pertsonala; hitz egiten du hari buruz, eta izena ere jarri dio: testosterona-gutxiegitasunaren ondoriozko sindromea. "Zer gertatzen zitzaidan ez nekienez, gehiegi luzatu zen prozesua, baina gainditu dut. Tristura etengabeko bat sentitzen nuen. Adinaren krisiari
334 Ez gara ari esaten adinarekin testosterona-mailak jaisteak inongo sindrome edo gaixotasuna dakarrenik, baizik eta hala ulertzen dutela zenbait erakunde eta gizonek, askotan sinonimotzat jotzen baitituzte. 335 Gizonen hipogonadismoa testosterona-ekoizpena baxua edo nulua izatea da, eta gorputz-morfologiaren eta osasunaren beste ezaugarri batzuekin batera ager daiteke. Gero eta anbiguoagoa eta zabalagoa da, eta teknogorpuztasun askotara hedatu da.
338 Ostertag-ek dioenez, protesten beste ondorioetako bat izan da ekoizpena deslokalizatzea eta Txinara bidaltzea, eta, ondorioz, behor kopurua handitzea (2016, 78. or.). 339 Interneten bilatu dugu Horse Aid-en web-orria, informazio hori egiaztatzeko, baina ez dugu aurkitu. Dirudienez, kolektiboak Horse Aid Live du izena orain, eta, webgunean diotenez, 2009az geroztik zaldiak bezatzeko ekitaldi, ikuskizun eta lehiaketak antolatzen dituzte, zaldi asko baitago abandonatuta, etxerik gabe edo
242 majority of Americans or Europeans. It was Caribbean women who entered this history as the guinea-pigs of one of the most revolutionary drugs" (1994, 135. or.). Oudshoorn-ek frogatua du hiru mugimenduk bat egin zutela pilularen sorreran, hirurak ere sexualitatea eta ugalketa bereizteko desesitatearen aldekoak: jaiotze-tasa kontrolatzeko mugimendua, populazioa kontrolatzeko neomalthusianismoan inspiratutako mugimendua eta espeziea "hobetzeko" mugimendu eugenesikoa (1994, 114. or.). Mendebaldeko emakume* askoren askapena ugalketa eta sexualitatea pilula-formatuan bereiztetik etorri zen, baina horrek praktika arrazista, inperialista eta eugenesikoak dauzka oinarrian344. Pincus-ek 1951n sortu zuen progestinadun pilula –geroago, Enovid® izen komertzialarekin, estrogeno eta progesteronaduna atera zuten–, Margaret Sanger-ekin aliantza eginda eta G.D. Searle & Company farmazeutikaren bitartez (Oudshoorn, 1994, 115.-116. or.). Sanger-ek emakumeek* beren ugalketa kontrolatzeko eta kudeatzeko eskubidearen alde egin zuen, baita populazio beltzaren jaiotze-kontrolaren eta kontrol demografikoaren alde ere; 1921ean, American Birth Control League sortu zuen, eta eugenistek askotan idazten zuten haren aldizkarian, Birth Control Review delakoan (FaustoSterling, 2000, 176. or.). Pincus Rock ginekologoarekin elkartu zen; Rock hormonekin lanean ari zen emakumeen* ugalkortasuna areagotzeko proiektu batean, eta, horrenbestez, marko ezin hobea eratu zen pilula ere proiektu berean testatzeko inongo susmorik piztu gabe (Oudshoorn, 117.118. or.). Arazoa izan zen ikerketaren emaitzak bukatugabeak izan zirela, eta pilula egunero hartzearen albo-ondorio posibleak ere –haietariko batzuk ikerketan parte hartu zuten emakumeek* deskribatuak– arazo bilakatu ziren. Massachusetts-en, legearen aurkakoa zatekeen eskala handiko saio kliniko bat egitea, jaiotze-tasa kontrolatzeko arauak oso zorrotzak baitziren han; hortaz, Puerto Ricon testatzea erabaki zuten, han garai hartan ez baitzegoen halako legerik. Hala, Puerto Rico uharteko emakumeetan* testatu zen pilularen eraginkortasun teknikoa, jaiotze-kontrolerako klinika baten bitartez –gainpopulazioa herrialde pobre eta "azpigaratu"etako "arazo"etako bat zen, eta jaiotzak kontrolatuz "sendatu" beharra zegoen–, baita Worcester State Hospital ospitale psikiatrikoko zortzi pazientetan ere, zazpi emakume* eta gizon bat (Oudshoorn, 1994, 122.-129. or.)345. Oudshoorn-en hitzetan:
246 gorakada (2016, 153. or.). Dena den, trans* mugimenduaren barnean, mugimendu askotarikoa eta anizkuna izanik, estrategia eta posizionamendu ezberdinak egon dira eta daude: generodisforia besarkatzetik osasun-sistema publikoko erabiltzaile gisa trans* teknogorpuztasunsubjektibitateen despatologizazioa eta hormonak hartzeko eskubidea defendatzen dituztenetara (Missé, 2009), zeinak ez baitira nahitaez elkarrekiko jarrera baztertzaile eta kontrakoak. Espainiako estatuan, salbu Euskal Autonomia Erkidegoan eta Kanarietan, trans* teknogorputzek legez erabil ditzakete doako osasun-zerbitzuak, hormona bidezko tratamenduak eta kirurgiak barne, diagnostiko mediko eta psikiatrikoen beharrik gabe. Duela gutxiko lorpena da hori, trans* kolektiboen eta jendearen borrokari esker etorria. Nolanahi ere, Chrysallis-eko lehendakari ohi eta Euforia. Familias Trans-Aliadas-eko lehendakari Natalia Aventín Ballarínek349 azpimarratzen duenez (jakinarazpen pertsonala, 2019ko maiatzaren 21ekoa), egoera hori ez da beti betetzen, bai baitira profesional batzuk araudiak araudi txostenak eskatzen segitzen dutenak. Beraz, autonomia-erkidegoen barnean ere badago tratu-desberdinkeria. Hormonen esanahia eta efektu positiboak, lehen esan dugun bezala, autodeterminazioprozesuaz, sexu-generoaren onarpenaz eta gorputza modu kontziente eta desiratuan eraldatzeaz lotuta dagoena, bestalde, generoaren arau normatiboek eta onarpen sozialaren desesitateak eratutako testuinguruarekin– harago doaz, eta beste elementu batzuekin elkarlotzen dira, efektu, behar eta desiren sare askoz konplexuago batekin, Trans Eskubideen aldeko Plataformaren karteleko –beheko irudian– #hormonak osasuna dira hashtag-a osatzen duten hariak deskorapilatuz agerian geratzen den bezala. Hashtag horretan, hain zuzen, trans* mugimenduaren alderdi baten medikalizazioari besarkada islatzen da, hala Stryker-ek nola Ostertag-ek aipatua –hori ohikoa da, bestalde, zis teknogorpuztasun-subjektibitate gehienetan, edo kopuru handi batean, behintzat Mendebaldean–, eta beren aldarrikapen identitario eta politikoak osasunaren paradigman kokatzen –ez nahitaez osasunarenean bakarrik–, hormonak hartzea eskubidetzat aldarrikatuz.
349 Eskerrak eman nahi dizkiot Nataliari bere prestutasun eta adeitasun handiagatik, izan ditugun elkarrizketengatik eta eman didan informazio guztiagatik.
350 Itnogen® da Espainiako estatuko transek* erabili duten beste medikamentu bat. 351 Gaur egun, Meriestra®-k Estradiol Meriestra® izena hartu du, eta Sandoz-ek merkaturatzen du (Novartis AGren dibisio bat da), 2017ko uztailaren 3tik aurrerako merkaturatze-baimenarekin (Medikamentu eta Produktu Sanitarioen Espainiako Agentzia, 2019a). Hala eta guztiz ere, ez da farmazietan saltzen, ez behintzat Nafarroako Foru Erkidegoan, orriok idatzi genituen unean. Testex®-i dagokionez, badu Espainiako estatuan merkaturatzeko
248 hormonak hartzeari uzteak dakartzan ondorio fisiko, psikologiko eta emozionalak ere ekarri zituen. Ez da halakorik gertatzen den lehen aldia. 2014an, gauza bera gertatu zen Reandron®ekin, beste testosterona injektagarri mota bat. Vademecumek jaso du Reandron® eskuratzeko arazoak egon direla 2019ko martxoaren 4tik maiatzaren 17ra bitartean: "[A]leak mugatuak izanda, merkaturatze-baimenaren titularra banaketa kontrolatua egiten ari da" (Vidal Group, 2019)352. Meriestra®-ren prospektua irakurtzean deigarri gertatzen den lehen gauza zera da: trans* emakumeek* gehien erabiltzen duten farmakoa izanik eta ugalkortasun-tratamenduetan ere erabilia izanik, menopausiadun emakumeentzako* medikamentua dela zehazten da. Eta ez hori bakarrik; izan ere, esaten da "umetokia erauzia duten (histerektomia) emakumeentzat bakarrik" erabiltzen dela (Medikamentu eta Produktu Sanitarioen Espainiako Agentzia, 2016, 1. or.)353. Orduan, nola liteke ugalkortasun-tratamendu gisa erabiltzea? Horrekin batera, lehenago ere esan dugunez, endometrioko, bularreko eta obulutegietako minbiziaren eta gaixotasun kardiobaskularraren arriskuaz ohartarazten da354. Itnogen®-i dagokionez –lehen ere aipatu dugu– , prospektuak dio hipogonadismoa duten gizonei errezetatzen zaiela (Missé eta Fernández, 2018). Zera azpimarratzen du, gainera: "Gizonek bakarrik erabil dezakete Itnogen. Itnogen ez da probatua izan 18 urtetik beherako mutilengan, eta gutxi erabili da 65 urtetik beherako gizonen tratamenduan" (Missé eta Fernández, 2018)355. Preciado-k irudikatzen duen 50 mg-ko Testogel®-en prospektuan ere jasotzen da murrizketa teoriko sexu-generiko hori, testosteronaren erabilera gizonetara mugatuz (2008, 52.-53. or.). Kontraesan eta arau sexu-generikoz beterik daude medikamentuen prospektuak. Hormonek ez dute esanahi eta efektu bera teknogorpuztasun eta identitate guztietan. Esate baterako, zis emakume batek erabaki politiko-bital gisa pilula antikontzeptiboa hartzeari kontzienteki uzteak ez du jokoan jartzen bere identitatea, zenbait trans* gorpuztasun-
Uste dut feminismoak eta mugimendu lesbikoak lan handia egin dutela genero maskulinoko adierazpidea izanik emakume gisa identifikatzen diren pertsonak egotea onar dadin, emakume kontzeptuaren barnean maskulinitate-espazio hori egon dadin, eta iruditzen zait espazio horri prestigioa kendu diotela. Baliteke emakumeok lehen ez trantsitatzea, trantsitatzeko aukerarik ere ez zegoelako (…), baina kontua da orain gero eta mutil trans* gehiago dagoela, askotan testuinguru lesbiko batetik trantsitatu dutenak. Hemen bada zerbait urduri jartzen nauena. Zerbait gaizki egiten ari al gara, maskulinitate hori bizitzeko beharrezkoa delako norberaren izena eta izenordainak aldatzea? Ez dakit ez ote den maskulinotasunaren idealizazio bat… Aldi berean, neuk ere trantsitatu dut, eta ezin biziko nintzateke emakume lesbiana gisa, baina hori beharbada gertatzen zait ez nuelako erreferenterik izan, ez nuelako aurkitu emakumea eta maskulinoa izateko eta horrekin ongi sentitzeko modurik. Aldi berean, oso interesgarria da hainbeste jendek trantsitatzea, une honetan posible baita hori egitea, eta beste aukera batzuk ere sortzen dira. (2015)357
250 sexu-generiko bitar eta heternormatiboaren murrizketa, bazterketa eta jazarpenen aurkako panazea eta erabateko salbaziotzat hartzea arazo gisa planteatzen duelarik, zera dio:
[O]inarrian dagoen gaia zera da: ea trans politikek gorputza aldatzearen alde egin behar duten trans pertsonen gatazka konpontzeko bide gisa, edo ea nabarmendu behar duten ez dela norbanakoaren arazoa baizik eta egiturazko arazo bat. Gorputza aldatuz gero, arazoa gure gorputzetan arintzen da, baina ez du konpontzen zergatik pertsona batzuek uko egiten dioten jaio ziren gorputzetan bizitzeari. Gorputza aldatuz gero, sufrimendua arintzen dugu, eta, askotan, iraupen-kontua da, baina ez diogu horratik zalantzan jartzeari utzi behar. Esleitu zitzaizkien gorputz edo generoak gorrotatzen dituzten pertsonak egote hutsa zinez lazgarria da, eta agerian uzten dizkigu gure kultura (mendebaldar)raren genero- eta gorputz-presioak. Trans* auzia ez da gorputzean konpontzen, baizik eta imajinario kolektiboan, emakume edo gizon zuzen izateari buruzko eredu sozialak malgutuz, posible denaren esparrua zabalduz, generoa ñabardurekin adierazteko askatasun handiagoa lortuz. (Missé, 2018, 69. or.)358
Ez gara ari esaten hormona sintetikoak txarrak direnik. Ezta onak direnik ere. Kontua ez da, gainera, onak ala txarrak diren. Agerian utzi nahi duguna da hormonak, artefaktu teknozientifikoak eta merkatuko produktuak diren heinean, testuinguru sozial bati dagozkiola, interes jakin batzuk biltzen dituztela eta haien erauzketak, ekoizpenak eta merkaturatzeak era askotako efektuak dakartzatela, bai hormonak kontsumitzen dituzten teknogorputzetan, baita hormonak erauzten dizkieten teknogorputzetan eta orobat ingurunean. Haien jatorria, efektuak eta interesak zein diren jakitea baliagarria, onuragarria eta emantzipagarria da. Horixe esan nahi dugu "hormonen kutxa beltza irekitzea" aipatzen dugunean: subjektibazio- eta materializazioartefaktu horietan biltzen diren interesak kritikoki analizatzea eta geure buruari galdetzea zer eragin duten gorputzak eta ingurunea lotzean. Alegia, aztertzea eta zalantzan jartzea nola eta zer neurritan koeratzen dituzten teknogorputzak eta ingurunea, kontuan hartuz aldi berean teknogorputzek eta inguruneak hormonak koeratzen dituztela. Identitate sexu-generikoek, teknogorputzen morfologia sexu-generizatuek eta/edo teknogorputzek askotariko bizi-, gorputz- eta emozio-prozesuak dituzte, baina horrek ez du esan nahi gaixo daudenik, oker daudenik, edo inkongruenteak, disforikoak edo akastunak direnik.
Hormonak, xenoestrogenizitatea, sexu-generizazioaren prozesu ireki eta aldakorraren baldintza gisa agertzen dira, Kapitalozeno neoliberalean teknogorputzak eta ingurunea koeratzeko elementu nagusietako bat bezala. Baina, prozesu guztiak bezala, etengabe aldatzen eta eboluzionatzen ari da. Teknogorputzen hormona-izaera ez da berezko ezaugarri bat, ezaugarri natural eta beharrezko bat, baizik eta Kapitalozeno neoliberaleko teknogorputz sexugenerizatuen eta ingurunearen kondizio bat. Hormonek gure gorputzak zer neurri, maila eta modutan eratzen dituzten eta eratzea nahi dugun pentsatzeak esfortzu kolektibo bat merezi du.
Atal honen helburua hormonek teknogorputzen sexu-generoaren koeraketan zer eginkizun duten argitzea izan da. Horretarako, teknogorputzaren kontzeptua eta hormonena analizatu ditugu haien zabaltasunean, kontuan hartuta biok eskaintzen dituzten aukerak –hau da, gorputzak ingurunera irekita egotea elkarrenganako osaeran– eta teknogorputzetako efektu hormonalak, ez bakarrik produktu hertsiki hormonalek eragindakoak, baizik eta askotariko produktu kimiko xenoestrogenikoek eragindakoak. Produktu edo medikamentu hormonaletan, hormonak – artefaktu teknozientifikoak eta merkatu-produktuak diren heinean– eta xenoestrogenoak edo disruptore endokrinoak elkarrekin korapilatzen dira modu banaezinean. Giza jarduera eta praktika ugariren bitartez ingurunera isurtzen diren produktu kimiko xenoestrogeniko kopuru erraldoi eta askotarikoaren zati bat analizatu dugu, pestiziden, arropen, kosmetikaeta higiene-produktuen, edo elikagaien fabrikazio edo erabilera, nola mikroelektronikako osagarriak biltzen dituena. Halako elementu kimiko sintetikoak ingurune osoan zehar hedatzen dira, haien elkarrekiko harreman konstitutiboa dela eta. Bestalde, elementu xenoestrogenikoak agertu dituzten teknogorpuztasun ugari ere aztertu ditugu, geografia ugaritakoak. Produktu hertsiki hormonalak animalia-teknogorputz ez-gizatiarrek irentsi izan dituztenez eta irensten dituztenez, animalia-teknogorputz gizatiarrez gainera, eta produktu eta elementu xenoestrogenikoek sortzen dituzten efektuen nonahikotasuna eta garrantzia dela eta, ondorioztatu dugu ingurunea, teknogorpuztasunak eta haien sexu-generoak xenoestrogenoz eta hormonaz koeratuta daudela. Ah-King eta Hayward-en eskutik, elementuon efektu espezifikoki sexu-generikoei edo sexu-generizatutako morfologia eta garapenari eta ugalketa-funtzio eta -gaitasunari egotzitakoei eman zaien gehiegizko garrantzia problematizatu dugu. Alderdi sexu-generikoaren inguruko antsietatea eta tema sexu-generoaren eta sexualitatearen gaineko begirada heteronormatibo, dimorfiko eta antropomorfiko batetik eratorriak dira. Horren aurrean, proposatzen dugu xenoestrogenoak eta produktu hormonalak kontzeptualizatzea teknogorputzen sexugenerizazioaren prozesuan parte hartzen duten elementuetako bat bezala, aldakor eta ingurunera ireki gisa ezaugarritu dugun prozesua. Hormonen eta xenoestrogenoen nonahikotasunaren eta garrantziaren analisiak agerian uzten du politikak eta botereak bilakaera molekularra izan dutela, eta horrek, Haraway-ren eta Preciado-ren eskutik, Kapitalozeno neoliberaleko teknobiopolitikaren bilakaera molekularra kontzeptualizatzera eraman gaitu. Artikulu kimiko hormonal eta xenoestrogenikoen
253 ekoizpenaren tentakulu-sareak –zeinak artikulu horien beren bitartez teknogorputz eta identitate sexu-generizatu anizkoitzen kudeaketa, ekoizpena eta eraketa implikatzen baititu– efektu eta botere-harreman ugari sortzen ditu, eta gaur egungo industria-ekoizpenaren zati handi bat hartzen du, hala nola industria farmakologikoa, kimikoa, agroindustria, bioteknologikoa, elikagaiena eta militarra. Teknobiopolitikaren bilakaera molekular horretan, erakutsi dugu zientziaren eta medikuntzaren balioa, egiaren ekoizle gisa, txikiagotu dela hedabideen eta merkatuaren mesedetan. Politikaren molekularizazioaren parte diren heinean, hormonen sorreraren jatorrian arakatu dugu, bai merkatuko produktu gisa, bai artefaktu teknozientifiko gisa, eta horrek Dregerek deskribaturiko Gonaden Arotik hemen "Hormonen Aro" deitu dugunerako iragatea kontzeptualizatzera eraman gaitu. Hormonen Aroan, identitate sexu-generikoak eta gorputzprozesuak funtsezko kontzeptu baten inguruan eraikitzen dira: hormonak. Politikaren molekularizazioak badu bere analogoa zientzian ere, eta horrek "sexu-hormona" deritzenak sexugeneroak azaltzeko, eratzeko eta sailkatzeko elementu nagusi –baina ez bakar– bihurtzea dakar, feminitatearen eta maskulinitatearen esentziaren eramaile bihurtzea. Oudshoorn-i segituz, ohartarazi dugu iragate hori ez zatekeela posible izango konpainia farmazeutikoen, estamentu medikoaren eta zientziaren arteko ménage à troirik gabe, hau da, haien lankidetza esturik gabe. Azaldu dugunez, Preciado-ren bikotea guztiz bateragarria da Oudshoorn-en hirukotearekin; izan ere, egin dugun hormonen genealogian, agerian geratu da merkatuak bultzatzen duela prozesu zientifiko-medikoa eta aldi berean publizitateak ere funtsezko garrantzia duela produktu hormonalen arrakastari dagokionez. Hirukote horrek agerian uzten du Kapitalozeno neoliberalean behin eta berriz errepikatzen den patroietako bat. Haraway-ren proposamenari jarraituz, hots, patroi zaharren hari-zuntzak deskorapilatzea patroi berriak sortzeko, "sexu-hormona" deritzenen izaera sexu-generikoa deskorapilatu eta problematizatu dugu, hala nola sexu-generoaren esentzia kimikoaren eramaile gisa haien kontzeptualizazioa, eta beste elementu bat gehiago balira bezala interpretatu, sexu-generoen koeraketan eta teknogorputzen beste askotariko prozesu eta funtzioetan parte hartzen duten askotariko elementu organiko-teknologiko-diskurtsibo-material ugariren artean, betiere ingurunera irekitako prozesu baten barnean. Horrek ez du kontraesanik sortzen hormona esteroide eta ez-esteroideek Kapitalozeno neoliberaleko teknogorputzen sexu-generoen koeraketan izan duten eta duten garrantziarekin. Baina zalantzan jarri eta problematizatu dugu haien izaera esklusibo eta espezifikoki sexu-generizatu, dimorfiko, sexu-generikoki antagoniko eta heteronormatiboa, zeinak gailentasun heteropatriarkala legitimatzen eta erreproduzitzen jarraitzen baitu.
254 Azkenik, hormonen kutxa beltza ireki dugu, kritikoki analizatzeko zer interes pilatzen diren "sexu-hormonak" merkaturatzean, merkatuko produktu bilakatzean, eta gorputz, biziprozesu eta identitate sexu-generiko eta sexualitate anitzak patologizatzean, aurretik deskribaturiko eredua haien bitartez gertatzen eta gauzatzen baita. Halako interesez gainera, artikulu hormonalen ekoizpenaren efektuak analizatu ditugu, ez bakarrik artikuluok kontsumitzen dituzten teknogorputzetan, baizik eta baita erauzten diren teknogorputzetan eta ingurunean ere. Hormonak, bai artefaktu teknozientifiko gisa, bai merkatuko produktu gisa, animalia-teknogorputz gizatiar zein ez-gizatiarrak eta haien sexu-generoak koeratzen dituzten elementu teknologiko nagusietako bat dira Kapitalozeno neoliberalean. Baina, kolektiboki pentsatzekoa izan daiteke eta beharbada merezi du kolektiboan birpentsatzea zer neurritan eta nola nahi dugun hori horrela izatea aurrerantzean ere.
366 Bigarren kapituluaren sarreran zerrendatu ditugu kritika hori egin zuten kolektibo, egile eta lan batzuk.
Nolanahi ere, identitate sexu-generizatuen gaineko halako azalpen biologizista, determinista eta erredukzionisten aurrean, bosgarren atalean, sexu-generoa eta hezur-osaera, kolore-lehenespena eta trebetasun kognitiboak –determinismo biologikoaren babesguneak denak ere– jorratzen dituzten kontakizunak azaldu eta aztertuko ditugu, erreakzio-arau diren aldetik, testuinguruaren eta prozesuen araberakoak diren aldetik, askotariko elementu eta dimentsioen interakzioaren ondoriozkoak eta garapenaren sistema dinamikoen teoriaren ikuspuntutik. Bestalde, identitate sexu-generizatuak ere aztertuko ditugu, fokua identitate trans*, anizkoitz, ezbitarretan ipinita, garapenaren sistema dinamikoen teoria eta genero-performatibitatea lotzen
263 dituen begirada batez. Begirada honek identitateen garapen eta eraketaren berri ematen du jaiotzatik hasita eta kontuan hartuz zaintzailearen eta haurraren arteko erlazio diadikoa, testuinguru sozial zabalagoa eta eragin sozialaren, hormonen eta konexio neuronalen arteko lotura. Modu berean, bilakaeran dauden eta ingurunera irekita dauden prozesu dinamiko anitzkoitz eta erlazional gisa kontzeptualizatzen ditu identitate sexu-generizatuak.
Sexu-genero ez-bitarreko pertsonak munduko toki askotan daude eta egon dira historian zehar. Besteak beste, aipa ditzagun Indiako, Pakistango eta Bangladesheko hijrak; Tailandiako kathoeyak; Hawaiiko Māhūak; Polinesiako Samoako fa'fafineak; edo Ipar Amerikako kulturetako bi-espirituak, zeinak 155 leinutan dokumentatu baitira (Roscoe, 2011). Leinu horietako batzuetan, termino bera erabiltzen da bi-espiritu maskulino eta femeninoak izendatzeko, hau da, hirugarren genero bat ordezkatzen dutenak izendatzeko. Beste batzuetan, izen desberdinak erabiltzen dira bi-espiritu maskulino eta femeninoetarako, eta lau genero dituzte371. Indonesiako Sulawesi uhartean, bugien leinuan, bissuak ditugu. Davis-en arabera, haien hizkuntzan bost termino dituzte sexuaren, generoaren eta sexualitatearen zenbait konbinazio adierazteko: makkunrai (emakume femeninoa edo zis emakumea), oroani (gizon maskulinoa edo zis gizona), calalai (gizon femeninoa), calabai (emakume maskulinoa) eta bissu (trans apaiza) (2016). Davis-ek dio definiziook ez direla zehatzak, baina bai nahikoak372. Afrikako ekialdeko gizarteetan, swahiliz mintzo diren herrietan, Keniaren eta Tanzaniaren kostaldearen zati bat barne, mashogak bizi dira. Batzuetan emakume gisa janzten diren, eta emakume-izenak erabiltzen eta emakume-lanak egiten dituzten gizonak dira (Amory eta Gevisser, 2005, 227. or.). Amory eta Gevisser-ek azaldu dutenez (2005, 227. or.), Afrikako jendeak ez ditu erabiltzen "gay" edo "lesbiana" terminoak bere buruaz ari denean. Tokiko terminoak erabiltzen dituzte identitate zehatzak izendatzeko, sexu berekoen arteko harremanak, trabestismoa eta lan motak barnebil ditzazketenak. Kongoko Errepublika Demokratikoko Mbo leinuetan, hirugarren sexu-genero bat osatzen dute mangaikoek (Harrington, 2016, 38. or.). Europari dagokionez, Antzinarotik Aro Modernora bitartean dokumentatu dira bai trabestismo-kasuak, bai "emakume* oso maskulino" eta "gizon oso femenino"en kasuak. Greziar mitologian, badaude generoa aldatzen duten pertsonaien adibide ugari. Zeneok, zeina hasieran Zenis izeneko emakume bat baitzen, bere Poseidon maiteari eskatzen dio gizon bihurtzeko, eta
265 generoak txandakatzen zituela, edo genero ez-bitarrekoa, edo cross-dresser, cross gender edo androginoa zela, egile guztiak ez baitatoz bat (Crane, 1996, 310.-313. or.). Katalina Erausori dagokionez, "moja alfereza" ere izendatu izan dute377, eta ez dakigu emakume maskulino bat izan zen, gaur egun, butch edo trans* esango genukeena, ezta esleitu zioten sexu-generoak inposaturiko muga eta betebeharretatik ihes egiteaz haragoko motibaziorik ba ote zeukan ere, baina garbi dagoena da sexu-genero bitarra gainditu eta hartatik ihes egin zuela, eta garai hartako feminitatearen konbentzionalismoei aurre egin ziela (Pérez Villanueva, 2004, 1449. or.; Monsalve, 2003, 1. or.). Norton-ek luze eta zabal dokumentatu zuen XVIII. mendeko Londresko molly delakoen bizitza; beste gizon batzuekin sexu-harremanak zituzten gizonak ziren, izen femeninoak erabiltzen zituztenak eta askotan trabestiak ere bazirenak. Molly houses delakoetan bildu ohi ziren –Norton-ek hogeita hamarren baten berri dakar–, hau da, sexua praktikatzeko eta "Festival Nights" izendatzen zituzten drag balls-ak antolatzeko pub edo tabernetan (2008, 2012a). Haietariko bat "Princess Seraphina" zen, jatorrizko izenez Cooper, trabesti erregular bat, zeina Nortonen arabera Ingalaterrako historiako lehen drag queen errekonozitua izan baitzen, trabestismoa bere bizimoduan txertatu zuen lehen gizon "homosexuala", nahiz eta kategoria hori ez zen artean ere existitzen (2006). Norton-ek "Eliza" Edwards-en bizitza ere jaso zuen; antzezlea izan zen, eta 1833an hil zen, Londresen, 24 urte zituela, birikako infekzio baten ondorioz (2012b). Autopsia egin ziotenean aurkitu zuten haren sexu-anatomia maskulinoa. "Miss Edwards" 14 urte zituenetik zebilen agertokietan, eta, batzuetan, "Lavinia Walstein" izena erabiltzen zuen378. Hil zenean, berarekin hitzorduak egiten zituzten gizon batzuen gutunak aurkitu zituzten. Bi gizonek berretsi zuten urte batzuk lehenago Mister Edwards ezagutua zutela Dublinen, aktorea zela eta emakume zein gizon gisa jarduten zuela, txandaka. XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen hasierara bitartean, emakume* asko ibili ziren gizon jantzita. N. P. Willis-ek bildu zuen nola 1821ean poloniar emakume bat Poloniako uniforme militarra soinean agertu ohi zen egunero Parisko Tuilerien Jauregian (1844, 24. or.). Willis-en arabera, gizon trabestitzea ez zen ezohikoa hiri hartako emakumeen* artean, berak gizon jantzitako emakumeak* ikusiak baitzituen jatetxe, antzoki, kafetegi, dantzaldi publiko, kale, goi-klaseko damen ekitaldi pribatu eta abarretan. Allan Bérubé-k ere gizon gisa agertu eta
269 da zalantzan jartzea baliozkoa eta egokia den ala ez, eta are gutxiago norberak nahi duen bezala autodeterminatzeko eta autoizendatzeko duen eskubidea zilegi den ala ez. Helburua terminoaren jatorria agerian jartzea da, eta, orobat, zer substratu medikotatik datorren azaltzea eta haren sorrerako konnotazio eta zama patologizatzailearen berri ematea. "Transexual" hitza Harry Benjamin "transexualismoaren aita"ren lanari esker ezagutarazi zen, 1950ko eta 1960ko hamarkadetan, bereziki The Transsexual Phenomenon lanean (1966)385. Leah Cahan Schaefer eta Connie Christine Wheeler-ek, zeinak Benjamin-en lankide eta lagun min izan baitziren hamar urtean baino gehiagoan, Benjamin-en lehen hamar "kasuak" bildu zituzten –egozten zaizkion 1.500etik–, 1938tik 1953ra bitarteakoak386. Egileok diote "paziente*" haiek "autodiagnostikatuta" joan zirela Benjamin-engana, bibliografiarik eta aurrekaririk ezean: "[E]ven before the phrase 'trapped in the wrong body' was coined" (1995, 75. or.). Benjamin-en Sex(Gender) Orientation Scale (SOS) ospetsuaren arabera (1967)387, hamar paziente haiek honela sailkatuak izan ziren: benetako trabesti bat; V. eta VI. kategorietako sei transexual; eta IV. kategoriako hiru transexual edo "genuine transsexual who does not require genital reassignment surgery" (Schaefer eta Wheeler, 1995, 76. or.). 1995ean, sailkapen eta kategoria horien balioa berretsi zuten. Zazpi pazientek hormonazioa jaso zuten; zehazki, Premarin®-en eta progesteronaren ahoko dosiak, eta estrogeno-injekzioak (Enovid®). Haietariko batek testosterona-injekzioak hartu zituen; beste batek, pisua hartzeko hormonak; eta beste batek ez zuen hormonarik hartu. Hamarretatik seik genero-onarpenerako genitaletako operazio kirurgikoak egin zituzten. "Transsexualism and Transvestism—A Symposium" artikuluan, Benjamin-ek "sindrome psikosomatiko eta somatopsikiko"tzat hartu zituen trabestismoa eta transexualismoa, eta halako operazioak "kastrazio" eta "zakil-anputazio edo peotomia" izendatu (1954, 228.-229. or.). Schaefer eta Wheeler-ek diote aurrerago ere beste kirurgia batzuk egin zizkietela gorputz haiei, 1945etik 1960ra bitartean (1995, 77. or.). Seigarren pazientea Christine Jorgensen izan zen. Bere 1952ko genero-onarpenerako kirurgia oso zabaldua izan zen AEBn, lehenago azaldu dugun
385 Benjamin-ek "genero-disforia" espezialitate mediko sortu berriaren arloan lan egin zuen bere bizitza profesionaleko azken 30 urteetan, 1948tik 1978ra, eta arlo horretako lan guztiak burutzen zituen, psikiatriakoetatik hormona-banaketaraino (Schaefer eta Wheeler, 1995, 74. or.). 386 Psikoterapeutak ziren lanbidez; Benjamin-en pazienteekin lan egin zuten, eta, guztira, "genero-disforia"ko 800 paziente artatu zituzten –terminologia hori darabilte haiek–, haietariko asko Benjamin-en paziente izanak. Horretaz gainera, Benjamin-en artxibo mediko guztiak zaintzeko ardura izan dute (Schaefer eta Wheeler, 1995, 74. or.). 387 Benetako trabestia II. motako trabesti gisa sailkatu zen, intentsitate apal eta zalantzazkoarekin. SOS agertu aurretik, Benjamin-en "Transvestite I, II, III" izendapenetan –1950aren hasieran–, III. motak "transsexual" esan nahi zuen literalki (Schaefer eta Wheeler, 1995, 83. or.).
388 Ikus 1952ko abenduaren 1eko New York Daily Newsen azala. 389 Benjamin-ek beste faktore batzuk ere aipatu ditu hori azaltzeko, hala nola nahasmendu genetikoak, haurtzaroko kondizioak edo guraso okerrekiko identifikazioa, baina: "[P]erhaps only if a prenatal predisposition exists" (1967, 430. or.). Hortaz, ideia hauek argi daude: transexualitatearen fenomenoa jaio aurretik gertatzen edo sortzen da; jaio aurreko baldintza biologiko batzuk beharrezkoak ditu, eta hormonen eragina gakoa da baldintza horiek sortzeko.
4.2.2. Irekitasun eta korapilatze izartsuak391
272 eta, ordezkotzat baino gehiago, laguntzailetzat hartzen du kasu honetan392. Poetikoki kontatzen duenez, nahiago du izartxoa erabili maskulino generikoa, maskulinoa eta femeninoa batera, biok "e"-rekin batera edo "x" erabili baino, ez duelako hizkuntza bitan edo hirutan zatitzen; ezta hizkuntza batekin biderkatzen ere, eta ez delako zirrimarratze, zirriborratze edo ezabatze gisa irakurtzen ere. Zera gehitzen du: "Ez delako ahoskatzen, [e]saldia lerrotik aterarazten duelako, [a]rmiarma-sare bat delako, zulo bat, izar bat" (2009, 14. or.)393. Izartxoaren balioa eta erakargarritasuna, Cabral-en ustez, homogeneizazioa eta unibertsalismoak saihestetik dator, denek ez baitute beti erabiltzen denetarako. Bakoitzak nahi duen eta ahal duen bezala idazten du. Eta, batez ere, inoiz ez da inposatzen. Asteriskoaren erabilera 2018an eta 2019an mundu osoan egin zen greba feministaren testuinguruan ere topatzen dugu. Zaintza-greba izan zen batik bat, baina baita bestelako lan-, kontsumo- eta ikasleen greba ere, eta sexu-generoa eta sexualitateaz gain, klase eta arraza osagai garrantzitsua izan zuen –hori izan zen, behintzat, asmoa–. Euskal Herriko greba feministako subjektua "emakumeak*" izan zen. 2018ko manifestuan, deialdi esplizitua egin zitzaien emakume*, lesbiana, trans* eta migratzaileei, grebarekin bat egin zezaten, eta honela azaldu zen "emakumeak*" kategoriaren erabilera: "Emakume* izendapena erabiliko dugu, martxoaren 8ko greba feministan artikulazio politikorako baliagarria delakoan, nahiz eta genero sistema bitarraz gaindi askotariko gorputz, ibilbide, bizipen, ahalmen eta identitateak bagaren (bollerak, transak…)" (Euskal Herriko Greba Feminista, 2018). Hala, greban antolatu, batu eta borrokatu ziren teknogorpuztasun-subjektibitateen multiplizitatea eta aliantzak "emakumeak*" kategoriaren bidez eta kategorian adierazten eta kondentsatzen dira, berau gainditzen eta gainezkatzen duten bitartean, hedabideetako, plataformetako, agerkari digitaletako, prentsa idatziko, panfletoetako, karteletako eta pankartetako agerpen askotarikoetan. Erdigunea "lesbiana" kategorian ezartzen duen arren, Judith Butler-ek kategoria identitarioen izaera arazotsua aipatzen du:
Kontziente izanik kategorien botere sahiestezin murriztatzaileaz eta aldi berean beharrezkoak direla gaur egun bai maila politikoan bai maila identitarioan, izartxoa erabiltzea emankorra eta gozagarria izan daiteke, ez hizkuntzaren botere murriztailea neutralizatzeko, baina bai beharbada hari iskin egiteko, grafikoki eta noizbehinka izan arren, bi ezaugarriren bitartez: batetik, multiplizitatea ikusgai eginez, beti egongo baita kategoriaz harago. Izartxoa pluralaz harago agertzen da –pluralak biderkatu eta pluraltasuna ikusgai egiten du–, multiplizitatea eta anizkoitzaren desberdintasunak ikusgai egiteko beste modu bat bezala394. Bigarren elementua aliantzak eta senidetasunak sortzea da. Izartxoaren tentakularitateak aliantzak, elkartzeak eta senidetzeak iradokitzen ditu. Izartxoa kategoria identitarioen problematizitatetik eta egonkortasun ezetik azaleraturiko zeinu bat da. Kategoria irekitzen du, gainditzen, gainezkatzen. Finkatze nominalaz kanpo dagoena hartzen du kontuan eta egiten du ikusgai. Izartxoak gehiago esaten du hura daraman hitzak baino. Izartxoak adierazten duen multiplizitate eta erlazionaltasun mugaezinaren oihartzuna dakarte Eva Hayward eta Jami Weinstein-ek ere:
Izartxoa goian dago; gidari gisa funtzionatzen du, adierazten baitu lehenbizi multiplizitatea dagoela eta ondoren sailkapena eta kategorizazioa. Izartxoak dei egiten du, besarkatzen du, eta trantsitibotasunak, alboko senidetasunak eta topaketa horizontalak sortzen ditu. Kategoria baten edo zenbaiten bidez adierazitako gorpuztasun-subjektibitate anitzkoitzen arteko aliantzak sustatzen ditu. Aldez aurretik ezagutzeko eta finkatzeko ezintasuna enfatizatuz, Halberstam-ek izartxoaren indarra zabaltzen du, zenbait absentzia baitakartza:
"Trans*" izendapenaren kasuan, izartxoaren grafiak ikusgai egiten du kategoria anizkoitz eta erlazional gisa ulertzea, dimentsio, teknogorpuztasun-subjektibitate, kategoria, estrategia, aliantza, geografia, forma, geometria, testuinguru, sentipen, desesitate, pentsaera eta ikusmoldeen multiplizitateak osatua, koeratua eta performatua, horiek guztiak ez baitira identifikatzen erregimen sexu-generiko bitar batean jaiotzean esleitu zitzaien sexu-generoarekin eta/edo kategoria horrekin identifikatzen baitira, hormonak hartuta edo hartu gabe, kirurgiak eginda edo egin gabe. Multiplizitateari eman diogun garrantzitik, hemen izartxoa beste proposamen bat bezala ikusten da. Definizio itxi eta unibokoak baino interesgarriago deritzogu multiplizitate ez-hierarkikoak kontuan hartzen saiatzen diren kategoria irekiak baliatzeari395. Multiplizitatearen eta homogeneotasun normatiboaren arteko liskarrek lur emankorra bilatzen dute hizkuntzan. Hizkuntzak ondorio semiotiko-material garrantzitsuak dakartzan arren –aski da generoaren performatibitatea adibide gisa hartzea–, hizkuntzak bakarrik ez ditu teknogorputzak eta subjektibitateak askatzen arraza-, sexu-genero edo gaitasun-zapalkuntzarako egitura ekonomiko eta materialetatik, baina, Haraway-k honela dio: "It matters what thoughts think thoughts. It matters what knowledges know knowledges. It matters what relations relate relations. It matter what stories tell stories" (2016a, 35. or.). Axola du eta berebiziko garrantzia dauka zer terminok izendatzen eta performatzen dituzten gorputz eta identitateak, zer hizkuntzak eta diskurtsok koeratzen dituzten gorpuztasun-subjektibitateak. Izartxoak antidoto gisa funtzionatzen du ikuspegi naturalizatzaile eta esentzialisten aurka. "Trans*" hitza irakurtzen dugun aldiro, izartxoa aldean duela, gure begiradak ezinbestean topo egiten du izar-formako
395 Kontraesana irudi lezake, Doktorego-tesi honetan kapitulu oso bat eman baitugu teknogorputzaren kontzeptua definitzen eta defendatzen, eta beste kontzeptu batzuetatik xeheki bereizten. Hala eta guztiz ere, uztezko kontraesan hori baliogabetuko luketen hiru arrazoi emango ditugu. "Teknogorputz"aren proposamenaren xedea gorputzen konfigurazio jakin baten berri ematea da, gaur egungo eraketa-elementu eta eratzeko modu jakin batzuen berri ematea. Egon litezke beste kategoria egoki edo are egokiago batzuk ere, Doktorego-tesi honen azpian dagoen pentsamoldea multiplizitatearen aldekoa eta multiplizitatean oinarritua den aldetik. Hori kontuan hartuta, argudiatu dugu zergatik den "teknogorputz" kontzeptua egokia gaur egungo prozesu politiko, zientifiko eta gorputzezko jakin batzuetara hurbiltzeko, eta zergatik, auzi hauei dagokienean, beste batzuk ez diren gure ustez hain egokiak. Kontzeptu baten egokitasunaren alde argudiatzea ez da nahasi behar hierarkia politikoontologikoak sortzearekin. Modu honetan, "teknogorputz"az eman dugun definizioan, halakotzat hartu dugu gorputz multiplizitate bat, ikuspegi ez-antropozentriko eta ez-espezista batetik. Azkenik, giza teknogorputzez denaz bezainbatean, identitate-autodeterminazioaren eskubidearen alde gaude, eta horrek definizioaren edo kategoriaren esanahiaren atea zabalik uzten du nahitaez, eta enuntziazioaren esparrua lekualdatzen. Ez dugu besteok erabaki behar nor den transa* edo emakumea* eta nor ez. Beste kontu bat da irekitasun hori erabatekoa izatea (adarbakar bat naizela esateak ere ez nau adarbakar bilakatzen).
275 multiplizitatearekin. Izartxoak munduak irekitzen eta senidetzen ditu izenetan, hori ez baitator emana, besteekin-ekitearen, egitearen bitartez azaleratzen baita.
Ideia horri jarraituz, bi adibide analizatuko ditugu, erakusten dutenak nola txertatu diren zientziak giza sexualitateaz sorturiko egiak ikuspegi sexu-generikoan eta nola erreproduzitzen dituzten egiok kolektibo sozialek, nahiz eta haien helburu itxuraz eta/edo espresuki emantzipatzaile eta solidarioen aurkakoak izan. Hurrengo atalean, xeheago aztertuko dugu Fausto-Sterling-en tesiaren bigarren zatia. Lehendabiziko adibidea "genero-identitatea ez da aukeratzen" esaldian datza, El Intermedio programak trans* kolektiboa babesteko eta HazteOir elkarte ultrakatolikoaren kanpaina transfobikoari aurre egiteko atera zuen autobusean agertua. Elkarte horrek autobus laranja bat erabilia zuen bere kanpainarako; 2017ko martxoan, Espainiako estatuko zenbait hiritan barrena ibili zen, lelo iraingarri, baztertzaile eta diskriminatzaileak zabaltzeko. Hona leloetako bat: "Mutikoek zakila dute. Neskatoek bulba dute. Ez zaitzatela engaina. Gizon jaiotzen bazara, gizona zara. Emakumea bazara, hala izaten segituko duzu"396. Agindu judizialak, atxikitzeak eta isunak397 izan zituzten, eta hara-hona ibili ziren AEBko ekialdeko kostaldean; azkenean, urte bereko ekainean, berriz zirkulatzea lortu zuten, honelako leloekin: "Biologiak dio:
276 mutikoek zakila dute. Neskatoek bulba dute. Genero-doktrinamenduari ez"398. Deigarria da erakunde ultrakatoliko batek zientziaren autoritate epistemikoa aipatzea –kasu honetan, biologiarena– doktrinamendua salatzeko; generoarena, kasu honetan. Ekintza eta haren helburuak laudagarriak izan arren, are eraginkorrak ere, generoidentitatea aukeratzen ez delako ideiak ondorio arazotsuak dakartza, zalantzan geratzen baita ea bateragarria den autodeterminazio sexu-generikoaren defentsarekin, sexu-multiplizitatearekin eta bazterkeriarik edo diskriminaziorik ezarekin. Izan ere, ondorioetako bat izango litzateke identitate sexu-generikoaren izaera natural, esentzial eta jaiotzetikoa, teorizazio feministaren parte handi bat eraisten saiatu den ideia. Ideia horren sorkuntzak, lehen eta bigarren kapituluan azaldu dugun bezala, Ilustraziora eta haren ondoko mendera eramango gintuzke; garai hartan, berezko egiak erabiltzen ziren egia transzendentalak legitimatzeko –kasu honetan, generohierarkia–, eta halaber garai hartakoak dira sexuaren sorkuntza –aurkikuntza baino–, entitate biologiko gisa eta sexu-dimorfismoa (Laqueur, 1990, 149.-156. or.)399. Esentzialismoaren eta naturalismoaren arrasto hori nabaria da, esate baterako, Stryker-en ikuspegian:
Baina, esklusiboki pertsonala den horretatik harago, identitate eta kategoria sexugenerikoak eraikuntza sozialak dira, hots, historizitatearekin loturik daude, eta testuinguru
277 sozialaren arabera aldatzen eta bestelakotzen dira. Norbera une historiko jakin batean gizarte jakin batean eskura dituen kategoriekin identifikatzen da, edo, bestela, berriak sortzen ditu, kolektiboki, ekintza subertsibo eta sortzaileen bitartez. Horren harira, zera diote Galofre eta Missé-k:
[T]rans auziaren gaineko imajinario kolektiboa zabalduz, trans pertsonek beren bizi-ibilbideak marrazteko egiten dituzten buru-mapak ere zabaltzen ditugu (…) zenbat eta gorputz gehiago posible, bizigarri eta desiragarri izan, orduan eta txikiagoa izango da pertsona askok gorputzok aldatzeko daukaten premia erradikala (…) bada esaten duenik gizakiak berezkoa duela transexualitatea eta haren ingurunean ez dagoela ezer bizipen hori aldatuko duenik. Guk, aldiz, uste dugu gure kulturan gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak, rolak (…) eta genero-desparekotasunak ulertzeko modua elementu gakoa dela trans bizipenerako (…) agertoki hori eraldatzen badugu, transaren bizimodua eta pentsamoldea ere aldatuko ditugu. (2015, 27. or.)400
Norberaren sentipen edo zentzu hori, Stryker-ek aipatua, ekintza politikoaren ostekoa da, baita identitatea aukeratzeko ekintza politiko kontzienterik egiten ez duenaren kasuan ere; izan ere, sentipen hori adierazteko aukeratzen dituen kategoriak, denak ere sentipen horren aurrekoak, halaber politikoak dira, askotariko ekintza politiko ugariren emaitzak. Sentipen horrek garrantzi handiagoa hartzen du norberaren bizi- eta existentzia-posibilitateak sentipen hori aldarrikatzearen menpe daudenean. Ildo horretan, "it is essential to acknowledge… how each of us experiences and understands our gender identity" (Stryker, 2008, 14. or.); alegia, gure kontakizun eta teoria sexu-generikoek gai izan behar dute kontuan hartzeko badirela kategoria identitarioen eta bilakaera identitarioaren erabileran mugikortasun txikia edo ia ezdeusa adierazten duten esperientziak, bizikizunak eta ikuspegiak ere401. Baina identitate sexu-generizatuak ez dira aldatzen testuinguru historiko eta sozialaren arabera bakarrik, teknogorpuztasun-subjektibitateen bizitzan zehar ere aldatzen baitira. FaustoSterling-ek (2000, 25.-27. or.; 2012a, 119.-120. or.), eta Ah-King eta Nilyn-ek (2010) eta AhKing eta Hayward-ek (2014) diote, azken hauek oro har animalia-teknogorputzez ari direla,
278 eboluzioaren historian zehar ere sexua eta sexualitatea fluxu- eta materializazio-prozesu kontingente eta aldakorrak direla, ingurunera irekiak, eta prozesu horietan askotariko elementuek parte hartzen dutela; besteak beste, ingurumen-toxikotasunak. Gorputza eta portaera garapensistema interkonektatu konplexu baten parte dira, arlo zelularretik hasi eta arlo sozial eta historikoraino (Fausto-Sterling, 2000, 29. or.). Kategoriak, gainera, irekiak eta irazkorrak dira, eta elkarrekin korapilatzen eta gurutzatzen dira. Hori dela eta, pertsona bat kategoria batean baino gehiagotan bizi daiteke bizitzan zehar, are une berean ere; kategoriaz alda daiteke, intentsitate eta maiztasun desberdinekin, aldaketa- edo egonkortze-aldiak txandakatuta. Kategoria sexu-generikoen izaera sozialak berekin dakar El Intermedioren autobuseko ideiaren bigarren ondorio arazotsuaren eztabaida: identitate sexu-generikoaren izaera esklusiboki indibidual, pertsonal eta pribatua. Feinberg-ek, genero-arauak sozial eta aldakor gisa deskribatu arren, norberaren autoadierazpen gisa ere definitzen du generoa, hura bere dimentsio indibidualera murriztuz: "Gender: self-expression; not anatomy" (1992, 5. or.). Generoa anatomiatik bereizi eta hartara genero-koherentzia deseraikitzean, nahiz eta continuumaren ideia baietsi, barne-egia gisa aldarrikatzen du generoa. "Egiazko nia" "transgender" terminoari loturik egon da hasieratik Boswell-en definizioan (1991, 30. or.). Hala eta guztiz ere, gure ustez, garai hartan aintzat hartzen ez ziren existentzia, sentipen, pentsamendu eta teknogorpuztasunsubjektibitate horiek guztiak kontuan hartzeko behar premiazko eta ezinbestekoari zor zaio generoaren dimentsio indibidualari gehiegizko garrantzia ematea eta halako hizkuntza erabiltzea. Horrenbestez, aldez aurretik pentsatu eta nahita egindako zerbait baino gehiago, baliteke halako gehiegikeriak zapalkuntzaren, ikusezintasunaren, ukapenaren eta bazterkeriaren aurrean nork bere burua baiesteko eta determinatzeko beharraren ondorio izatea. Dena den, Preciado-k zera dio: "[E]z dago generorik (…) jendaurrean baino, hau da, izaera kolektiboko eraikuntza somato-diskurtsibo gisa" (2008, 91. or.)402. Hortik teknogorputz garen heinean gure ulergarritasuna eta onarpen soziala jokoan jartzea genero-arauen bitartez. Sexu-generoa bi norabidekoa da, edo, hobeki esanda, norabide eta dimentsio askokoa, eta dimentsio horietakoren bat ukatzeak mina eta zapalkuntza dakartza. Har dezagun "John/Joan" bikien kasu ospetsua. Haren bitartez, plastikotasun sexu-generikoaren teoria frogatu nahi izan zuen Money-k403, haietako bati zirkunzisio bat egin eta zakila suntsitua ziotela baliatuz.
404 Bi urte lehenago, gauza bera egin zuen haren anaia Brian Reimer-ek.
280 Euskal Herria elkarteak405 "Badaude zakila duten neskak eta bulba duten mutilak" izenburuko esku-orri bat banatu zuen, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultatean, eta zera irakur daiteke:
Guztiok ditugu sexu bien ezaugarriak. Ohikoena ez bada ere, garuneko sexuazioak alde batera egin dezake eta genitalen sexuazioak bestera. Hori da, hain zuzen ere, zakila duten nesken eta bulba duten mutilen kasua. (...) Badakigu jakin gizon edo emakume garela, mutil edo neska, eta ez genitalengatik preseski. Identitatea ez dago hankartean, buruan baizik. Badaude, egiazki, zantzu zientifikoak ondorioztatzeko identitatea estria terminalis izeneko nukleo linbiko batean egon daitekeela, jaio baino lehen ezarrita gelditzen dena. (Chrysallis, 2017)
Pasarte horretan badira zenbait ideia oso arazotsuak direnak eta determinismo biologikoaren postulatu nagusiak erreproduzitzen dituztenak: burmuinaren sexuazioaren nozioa; burmuineko sexu-dimorfismoa; burmuinaren sexuazioa edo identitate sexu-generikoa jaio aurretik determinatzen eta finkatzen delako ideia; eta, zehatzago, identitate sexu-generikoa "ildaska terminaleko nukleo linbikoa" deritzon eremuan egon daitekeelako edo dagoelako nozioa. Aurreko adibidean adierazi dugunez, horren ondorioa da ez dagoela inongo zati, dimentsio eta aderdirik –ez bereiziak, baizik eta modu banaezinean lotuak– agentziari edo hautuari, kontingentzia ebolutiboari eta historiko-sozialari dagokionik, eta, horrenbestez, gorputzen arteko eta gorputzen eta ingurunearen arteko interakzioaren eraginez aldatu eta eralda daitekeenik406. Butler-ek zer da sexua? galdetzen duen modu berean (1990, 6.-7. or.), hemen, hauxe da galdera: Non dago sexu-(genero)a? Missé-k eta Férnandez-ek Transitional Statesen markoan ikus-entzunezko pilula txiki batzuk trukatuz izandako elkarrizketan407, Missé-k Chrysallis-en autobus arrosa erakusten dio Fernández-i –HazteOír-en autobusaren aurrean sorturiko beste erantzun bat izan zen–, eta zera irakurtzen da: "Badira neska zakildunak eta badira mutil bulbadunak. Zer axola du? Generoa
405 Chrysallis Euskal Herriak, Espainiako estatuko Chrysallis elkartetik atera, eta bere kolektibo propioa sortu zuen, "Naizen. Adingabe Transexualen Familien Elkartea", zeina 2019ko urtarrilaren 26an aurkeztu baitzuten jendaurrean. 2019an, beste zatiketa bat gertatu zen Chrysallisen barnean, eta hala sortu zen "Euforia. Familias Trans-Aliadas" estatu-mailako kolektiboa. 406 Chrysallis kolektibo zabal eta askotarikoa da. Ez gara ari esaten kolektiboko kide guztiak ados daudenik diskurtso horrekin, baina bai kolektiboak onesten eta zabaltzen duela adierazpen publiko ofizial batzuetan. Missé-k ere aipatu du Chrysallis-ek determinismo biologikoa baliatu izan duela jendaurrean transexualitatea justifikatzeko eta azaltzeko (2018). 407 Elkarrizketa hori UPV/EHUko 2017ko maiatzean Filosofiako Mintegi Irekian analisi hau aurkeztu ondokoa da.
281 burmuinean dago, ez genitaletan" (2018)408. Fernández-ek kritika positiboa egiten du kolektiboari buruz, mezu aldarrikatzaile eta aldi berean gizarte gehienak ulertzeko modukoa sortzeko gai izateagatik, are haurrek ulertzeko modukoa ere, eta nabarmentzen du ere hartzen ditugun erabakiak zuzenak direlakoaren berme edo ziurtasun gisa aukeratzen ditugun tokien lekualdaketa gertatu dela kasu honetan (2018). Hori ulergarria izan liteke, Chrysallis-ek aldaketa sozial esanguratsuak transfobia-testuinguru batean ekartzeko duen beharra ikusita. Problematizitatea, aldiz, beste kontu batzuen artean, transexualitatea eta, orokorrago, trans* identitateak zer diren azaltzeko diskurtso horrek sozialki hartu duen hegemonia da. Ostertag-en (2016) eta Jordan-Young-en (2010) ildotik, Missé-k Fernández-ekiko elkarrizketan dio konstrukzionismoak tokia libre utzi ziela diskurtso biologizistei, eta, are, gaur egun, determinismo biologikoa kritikatzen duten diskurtsoak gaizki ikusiak direla eta trans*aren edo aniztasunaren aurkakotzat hartzen direla (2018). Sexu-generoaren jatorri edo locus hormogenikoa genitaletatik burmuinera aldatzeak ez du esan nahi diskurtso biologizista eta deterministarik egiten ez denik. Sexu-generoa izaera biologikoko leku batean kokatzen da. Halako diskurtso biologizisten problematizitatea inkoherentziaz, akatsaz, interferentziaz, arazoaz eta/edo anomaliaz hitz egitea da, eta hori lur emankorregia da biologiari helduz gizartehierarkiak justifikatu nahi dituztenentzat. Beharbada, biologia ez da beti eta une oro tokirik egokiena kolektiboki sostengatzeko. Beharbada, multiplizitatea besarkatzen duten helburu emantzipatzaileak izanik, erlazionaltasun multidimentsional organiko-teknologiko-diskurtsibomaterialetik sexu-generoaren alderdi biologikoak ere kontuan hartzeko gai diren diskurtsoak landu behar genituzke. Elkarloturiko dimentsioen multiplizitatea kontuan hartzen duen ikuspegi sexu-generiko koeratzaileetatik abiatzeak zientziaren parte hartzea dakar, baina horrek ez du esan nahi azalpenak diskurtso zientifikora murriztu behar direnik, ezta azken autoritatea eta justifikazioa zientziari dagozkionik ere. Missé-k Fernández-ekiko elkarrizketan iradokitzen du gaiari heldu eta kolektiboki elkarri galdetu beharko geniokeela zein den transexualitatearen jatorria, eta horrek utopiez eta beste mundu posible eta bizigarri batzuez hitz egitea dakarrela (2018). Benjamin-ek, aldiz, transexualitatearen jatorriari buruzko galdera bat eginez amaitzen du "The Transsexual Phenomenon" artikulua, baina beste ikuspegi batekin:
Transaren* jatorri soziala nabarmentzen duten ikuspegien aurrean –zeinetan elementu soziokultural eta diskurtsiboak biologikotasunarekin eta ingurunera irekitako teknogorputzmaterialtasunarekin urtzen diren, Doktorego-tesi honetan argudiatzen ari garen bezala–, badira beste ikusmolde batzuk trans* multiplizitate subjektibo-korporala eta konfigurazio sexugenerikoa burmuinean kokatzen, finkatzen eta ezartzen dutenak modu aldaezin eta estatiko batean, jaio aurreko eta jaioberritako faseetatik hasita. Bilaketa baten antzekoa da, zeinean bilatzen den xedea aurkitu orduko ehizatu eta finkatuta, atzemanda, harrapatuta geratzen baita. Atal honetan, identitate eta materialtasun sexu-generizatuari buruzko postulatu deterministak eta biologizistak defendatzen dituen literatura zientifikoa aztertuko dugu. Halako lanetan, transa* anomalia, alderantzikatze, arazo edo nahasmendu gisa kontzeptualizatzen da, ikuspegi
409 Identitatea genitaletan ez baizik eta burmuinean dagoelako ideia errepikatzen dute Maskarak dokumentaleko protagonistek –sarreran aipatu dugu– eta Ur handitan programako elkarrizketatuetako batek ere. Xehetasun, espezifikotasun eta irudi gehiagorekin, batetik, Zhou eta beste egile batzuek (2000) eta Kruijver eta beste egile batzuek (2000) BSTc-ari edo ildaska terminalaren nukleoaren ohantzeari buruz deskribaturiko teoriak biltzen eta azaltzen dira, transexualitatearekin loturik, Madrilgo "Golfxs con principios" kolektiboaren blogeko "La base biológica de la identidad y la orientación sexual: INAH3 y BSTC" sarreran (2015). Bestetik, Simon LeVay-k hipotalamoko INAH3 eremuari buruz defendatutako teoriak ere azaltzen dira, zeinek homosexualitatea azaltzen baitute; Jordan-Young-ek problematizatu egin ditu teoriok (2010, ix.-xi. or., 102., 105.-106., 160.-161., 171. or.). Nolanahi ere, LeVay-ren teoriak gure analisiaren irismenetik kanpo daude, batez ere ez direlako zehazki transexualitateari buruzkoak eta denbora-toki mugengatik. Halako adibideek berresten dute Fausto-Sterling-en tesia, hots, zientziak sexu-generoaz sortzen dituen egiak erreproduzitzen dituztela kolektibo sozialek –baita itxuraz eraldatzaile eta alternatiboenek ere– eta, aldi berean, zientzia bera ere sexu-generoari buruzko ikuspegi sozialetatik elikatzen dela eta halakoak erreproduzitzen dituela.
290 [S]ince both normative amniotic testosterone studies… and studies of rare genetic conditions in which FT levels are abnormally high (such as in females with Congenital Adrenal Hyperplasia)… indicate that higher FT is correlated with reduced empathy, reduced social interest, reduced social skills, and higher AQ scores. (Jones et al. 2011, 306. or.) Transexualitateari buruzko Brain Sex Theoryko beste bi artikulu geratzen zaizkigu aztertzeko; zehazki, ikerketa bat eta bilduma-artikulu bat, eta ez Jordan-Young-ek (2010), ez Fausto-Sterling-ek (2012)420 ez dituzte analizatu. Lehenbizikoa: "Sexual Differentiation of the Bed Nucleus of the Stria Terminalis in Humans May Extend into Adulthood" (Chung et al. 2002). Ikerketa horrek burmuineko zenbait eremutako sexu-dimorfismoaren baieztapena berretsi egiten du, zehazki, hipotalamoko eremu preoptikoko eta aurreko eremuko zelulen zenbait taldetakoa, nukleo suprakiasmatikokoa, BST-dspm-koa eta BSTc-koa, zeina hainbat ikerketa edo artikulutan aipatzen baita, hala nola Zhou eta beste egile batzuen lanean (1997) eta Kruijver eta beste batzuenean (2000). Hala ere, azken horiek ez bezala, BSTc-ko sexu-dimorfismoa helduaroan bihurtzen dela esanguratsu baieztatzen dute. Chung eta beste egile batzuek 50 burmuin analizatu zituzten postmortem, adinaren arabera hiru taldetan sailkatuta: fetu/jaioberriaren aldia –haurdunaldiaren 25. astetik 41. astera–, haurtzaroa/pubertaroa –3 hilabetetik 16 urtera bitartean– eta helduaroa –22 urtetik 49 urtera(2002). Zhou eta beste egile batzuen (1995) eta Kruijver eta beste egile batzuen (2000) oso antzeko emaitzak lortu zituzten: gizon helduen BSTc-aren tamaina eta neurona kopurua handiagoa zen emakume* helduena baino. Hala ere, lehen ikerketa horrekiko eta bere luzapenarekiko desberdintasun nagusia zera da: adinean aurrera egin ahala BSTc-aren bolumenean aldaketak topatzen dituztela. Gizonen kasuan, BSTc-aren bolumena nabarmen handitzen zen, eta aldea zegoen aldi guztien artean. Emakumeen* artean ere, BSTc-aren tamaina handitzen zen adinean aurrera egin ahala, baina aldi guztiak ez ziren desberdinak elkarren artean: baziren desberdintasunak fetu/jaioberriaren aldiaren eta haurtzaroa/pubertaroaren artean, eta fetu/jaioberriaren aldiaren eta helduaroaren artean. Alegia, ez zuten desberdintasun esanguratsurik aurkitu haurtzaroa/pubertaroaren eta helduaroaren artean. Chung eta beste egile batzuen arabera, gainera, helduaroan bakarrik zen gizonen BSTc-a handiagoa emakumeena* baino, eta helduaroan bakarrik zituen neurona gehiago (2002, 1031. or.). Aurreko ikerketaren eta haren birlanketaren aldean, desberdintasun nagusia zera da: burmuineko, bereziki BSTc-ko, sexu-dimorfismoaren agerpena ez da jaiotze aurretiko edo
420 Fausto-Sterling-ek hemen azterturiko lehen bi artikuluak eta beste bi jaso zituen (2012a, 59.-62. or.), hormona-tratamendurik jaso ez zuten teknogorputzei buruzkoak. Artikulu horiek, Rametti et al. (2011a) eta Rametti et al. (2011b), ez dira burmuinaren postmorten ikerketak, baizik eta burmuin bizidunen ikerketak, difusio-tenkagailuen bidezko (DTI) erresonantzia magnetiko bidezko irudiekin eginak.
292 eta, geroago, zonalde horretako sexu-dimorfismoaren alderantzizkatzea, helduaroan agertu edo ageriko bihurtzen dena. Hori hala azaldurik ere, ez dute zehazten ezta azaltzen ere ea loturarik badagoen eta, baldin badago, zer lotura dagoen BSTc-aren tamainaren eta/edo neuronen kopuruaren eta beren funtzioen artean. Halaber, zehaztu gabe uzten dute ea, nahiz eta BSTc-aren aldaketa sexualki dimorfikoak geroago agertzen diren edo ager daitezkeen –horrek ez luke baliogabetuko BSTc-aren funtzioa eta jaio aurretiko edo jaiotzetiko hormonen eragina beronetan–, transexualitateak zerikusirik ba ote duen BSTc-ko sexu-dimorfismoaren alderantzikatzearekin, bai bolumenari dagokionez, bai neuronei dagokienez, Zhou eta beste egile batzuek (1995) eta Kruijver eta beste egile batzuek (2000) dioten bezala, ala ez. Edo ea transexualitateak funtzioarekin soilik daukan zerikusia, BSTc-aren tamainatik eta neurona kopurutik at, eta ea funtzio hori sexualki dimorfikoa den. Alde horretatik, adierazpen lauso samar bat dakarte: "Alternatively, it must also be taken into consideration that changes in BSTc volume in male-to-female transsexuals may be the result of a failure to develop a male-like gender identity" (Chung et al., 2002, 1032. or.). Laburbilduz, Zhou eta beste egile batzuen (1997) eta Kruijver eta beste egile batzuen (2000) lanean funtsatu arren, transexualitateaz ematen duten azalpena ez dago zuzenki oinarrituta jaiotzeko edo garapenaren aro goiztarretako BSTc-aren tamainan eta neurona kopuruan, baizik eta jaio aurreko edo jaiotzeko gonadetako esteroideen mailaren nahasmenduetan; nahasmenduok BSTc-aren funtzioak ere asalda ditzakete, eta horrek helduaroan BSTc-aren tamainaren eta neurona kopuruaren sexu-dimorfismoa alderantzikatzea ekarriko luke, eta, horrenbestez, eragina izanez genero-identitatearen garapen normalean. Laugarren artikulua, "Sexual differentiation of the brain and behavior", hainbat egileren artikulu eta azterketen bilduma zabal bat da. Hala, Swaab-ek azalpen neurobiologiko bat ematen du transexualitateari buruz, zeina giza burmuinaren antolaketaren teoriaren barnean txertatzen baitu. Burmuin-egituren alderantzikatzearen eta jaio aurreko eta jaiotzeko hormonen eraginen bitartez azaltzen du transexualitatea423. Swaab Brain Organization Researcharen funtsezko egileetako bat da –beste izen batzuk: LeVay, eta Laura Allen, baita haren mentore Roger Gorski ere, zeina Benjamin-ek aipatzen baitu 1967ko artikuluan–, eta Jordan-Young-ek azaldu ditu haren tesiak. Artikulu horren aipamena behin ageri da Brain Stormen (Jordan-Young, 2010, 166. or.), baina ez da xeheki analizatzen.
4.4.2. Transexualitateari buruzko teoria determinista biologikoak eztabaidatzen
429 Aiputik kendu ditugun zatiak ez dira testu-zatiak, baizik eta erreferentzia bibliografikoak.
Izan ere, esperientziaren garrantzia nabarmentzen du are karraskari emeen hormonamailetan ere, eta haien sexu-portaeraren garapena birkontatzen du ingurunearen eta biologiaren interakzioaren eta elkarrekiko osaeraren bitartez. Baina hori ere beste kontu bat da. Lau ikerketa edo artikulu horietan aurkitzen dugun beste elementu arazotsu bat burmuinaren postmortem ikerketa da. Zaila da gorputz kailukara gainerako burmuinetik bereiztea, aski konplexua eta irregularra baita mugaezina izateko, eta, hortaz, haren behaketak asaldurak eta deformazioak dakartza, zaintze- eta finkatze-metodoen bitartez. Horri objektu zientifikoa sortzen laguntzen duten bisualizazio-teknikak eta -aparatuak gehitu behar zaizkio431.
432 Alde batera utzita, Jordan-Young-ek dioen bezala, askotan artikulu zientifikoak itzuli egin behar direla gizarteak uler ditzan, erabiltzen duten hizkera teknikoaren eta espezifikotasunaren ondorioz, baliatzen dituzten neurri eta metodoen ondorioz, eta are ikergai dituzten elementuen ondorioz; horrek kontraste argia egiten du artikuluok ulertzeko erraztasunarekin (2010, 61. or.).
303 generoaren arabera", "sexuaren ezaugarri fisiko eta genetikoak", "aurkako sexua", "transexualitate genetikoa", "sexuaren ezaugarri biologikoak", "burmuineko sexudiferentziazioa" eta halako kontzeptuak erabiltzen dituzte haien esanahi zehatza azaldu gabe eta kontzeptu horien eta erreferentzia egiten dieten elementu biologikoen arteko lotura ere azaldu gabe:
306 kontakizun zientifikoarekin (2007); izan ere, haren arabera, transexualitatea sortzen da jaio aurreko genitalen sexu-garapenaren, haurdunaldiaren lehen bi hilabeteetan gertatzen dena, eta burmuineko sexu-garapenaren, haurdunaldiaren bigarren erdian hasi eta helduarora bitartean ebidente bihurtzen dena, inkongruentziaren kausaz (2007). Alegia, burmuineko eta genitaletako sexuazioaren arteko inkoherentzia gisa agertzen da transexualitatea. Esana dugunez, Chrysallisek ere ideia horixe aldarrikatzen du. Nolanahi ere, transari* buruzko halako kontzeptu eta kontakizun patologizatzaile, erredukzionista, determinista, innatista eta murriztaileen aurrean, trans* multiplizitatea, emakume* multiplizitatea eta orokorrean teknogorpuztasun-subjektibitateen multiplizitatea bezala, askoz hobeki txertatzen da ingurunearen garrantzitik eta teknogorputzen eta ingurunearen arteko erlazionaltasun konstitutibotik abiatuz sexu-generoa continuum gisa kontzeptualizatzen eta gorputzen arteko desberdintasunak graduzko eta bilakaerazko gisa ulertzen dituzten kontakizunetan. Alde horretatik, hurrengo atalean, sexu-generoari eta teknogorputzen eta identitatearen eraketari buruko beste kontakizun posible batzuk azalduko ditugu, azalpen alternatiboen bitartez lau artikulu zientifiko horiek defenditzen dituzten ideia nagusietako hiru eztabaidatuz: 1) Sexu-generoa esentzia naturala da –biologikoa, kasu honetan–, jaiotzean finkatua, determinatua, antolatua, aurretik ezarria. 2) Sexu-generoa estatikoa da: jaiotzean determinatuta geratzeaz gainera, bizitza guztirako determinatzen da, eta iraunkorra eta aldaezina da. 3) Ingurunea guztiz ukatzen da sexu-generoaren eta teknogorpuztasun-subjektibitateen eraketan.
309 Baina, toxikotasunaz gainera, badira beste adibide batzuk inguruneak teknogorputz sexu-generizatuen garapenean duen eragina adierazten dutenak, betiere gizakiez ari garela. Jordan-Young-en arabera, sexu-generiko gisa etiketatzen eta sailkatzen diren eta jaio aurreko eragin hormonalari egozten zaizkion giza teknogorputzen portaera ia guztiak –edo guztiak–, hau da, ezaugarriak, haien tamaina eta haien norabidea, malguak eta testuinguruaren araberakoak dira (2010, 278. or.). Hezurren adibidea bereziki egokitzat jotzen du egileak giza teknogorputzen ezaugarri sexu-generizatuen garapena birpentsatzeko, hormona esteroideek haien hazkuntzan eta mantentzean duten zeregin nagusia dela eta –gogoratu dezagun hirugarren kapituluan aipatu dugun eztabaida neketsua, emakume* menopausiadunen osteoporosiari eta ondoriozko farmako hormonalen ustezko beharrari buruzkoa–. Hezurrak, askotan, ezaugarri fenotipiko argi eta garbi sexualki dimorfikotzat hartzen dira: gizonak, batez beste, emakumeak* baino altuagoak dira, hots, hezur luzeagoak dituzte (Jordan-Young, 2010, 280. or.). Jordan-Young-ek dioenez, altuerari dagokionez, sexu-diferentziei edo, hobeki esanda, dimorfismo sexu-generikoari buruzko oinarrizko teoriak honako hau dio:
"Sexu-hormonei" eta haien inguruko eta sostengurako narratiba guztiari egindako kritikaren ildo berean, Jordan-Young-ek dio bai testosterona bai estrogenoak garrantzitsuak direla teknogorputz guztien hezur-hazkuntzaren gelditzean. Horretaz gainera, azpimarratzen du kontakizun horrek ez dituela kontuan hartzen testuinguru historiko eta geografikoaren arabera hezur-hazkuntzan dauden desberdintasunak. "Sexu-hormonak" baldin badira azalpenerako faktore nagusia, nola azaldu –galdetzen du Jordan-Young-ek– holandarren eta Europako mendebaldeko gainerako herritarren arteko desberdintasunak, elikadura eta osasun-baldintzak antzekoak izanik? Nola azaldu holandar emakumeen* batez besteko altuera duela hirurogei urte Espainiako estatuko gizonena baino altuagoa izatea (Cavelaars et al., 2000, 11. or.)? Eta holandar emakumeen* –eta gainerako herrialde industrializatuetakoen– altuera zergatik igo da
311 batzuen lana (1994) ere azpimarratzen du, Txinako landa-eremuetako emakumeen* hezurren egoeraren eta bizimoduen arteko lotura aztertzen duena. Zehazki, Txinako bost kantonamendutako 775 emakume* aztertu zituzten, 35 urtetik 75era bitartekoak –hiru kantonamendutan, baziren Han jatorriko emakumeak*, eta, beste bitan, mongoliar eta kazakhstandar jatorrikoak–, eta ondorioztatu zuten eguneroko jarduera fisikoa –nekazari-lana, kasu honetan– eta hezurren osasuna lotuta zeudela (1994, 289., 296. or.). Zenbat eta lan gehiago eta gogorragoa egin, orduan eta hezur-dentsitate eta hezurretako mineral kantitate handiagoa. Nekazari-lanen ondorioz eguzki-argitan denbora gehiago pasatzeak, gainera, onura zekarkion, antza, hezur-masari, D bitaminaren sintesian laguntzen duen heinean, kontuan izanik bitamina horrek kaltzioa xurgatzen duela (1994, 296. or.). Fausto-Sterling-en aburuz, hezurrak, haien osaera eta haien bilakaera, afera sexualki dimorfiko bat baino gehiago, ingurunearekiko interakzioaren ondorio dira, eta kulturaren, klasearen, sexu-generoaren eta arrazaren erregimenen arteko loturek ere badute zerikusia, zalantzarik gabe. Egileak zehaztu zuenez, elkarren artean lotuta dauden zazpi sistemak osatzen dute hezurren garapena, eta bizitza guztian zehar eragiten dute hezurren indarrean. Honako hauek dira: jarduera fisikoa –jolasa zein lana–, dieta, drogak –medikamentuak zein legez kanpoko drogak–, fetu-garapenaren aldiko hezurren osaera, hormonak, hezurren metabolismo zelularra eta haien guztien ondorio biomekanikoak hezurren osaeran eta mantentzean (2005, 1513. or.)437. Era berean, zazpi sistema horietan, eragin handia dute eta, horrenbestez, haiengandik bereizezinak dira generoa, egoera sozioekonomikoa edo klasea, eta kultura –arraza eta etnizitatea barne–, zer eta zenbat jaten dugun, zer ariketa mota egiten dugun eta zer maiztasunekin, zer droga mota kontsumitzen ditugun eta abar zehazten duten heinean (2005, 1515. or.). Kontakizun horretan, hirugarren kapituluan adierazi dugunaren ildotik, hormona esteroideak gure teknogorputzen materialtasun sexu-generizatua etengabe aldatuz eta garatuz eratzen duten erlazioen multiplizitatearen beste elementu bat bezala ageri dira. Doktorego-tesi osoan sexu-generoaren elkarrekiko eraketaren inguruan aipatzen ari garen bezala, FaustoSterling-ek honela amaitzen du "The Bare Bones of Sex: Part 1—Sex and Gender" artikulua:
437 Fausto-Sterling-ek kontakizun zehatzagoa egin du lotura horien edo haietako batzuen inguruan, eta azalpenezko diagrama posible bat ere badakar.
313 azkarrago hazi da gizonena baino; zehazki, 2002tik 2009ra bitartean, % 5,1 hazi zen urtean, gizonena, aldiz, % 3,3. Era berean, 2002tik 2010era bitartean, emakume* zientzialari eta ingeniarien proportzioa urtean % 5,4 hazi zen; gizonena, berriz, % 3,1 (Europako Batzordea, 2013, 5. or.)439. 2002tik 2010era bitartean, emakume* doktoreen kopurua % 3,7 igo zen urtean; gizonena, aldiz, % 1,6. Areago, 2016an, oreka lortu zen genero aldetik: doktoreen % 40tik % 60ra bitartean emakumeak* izan ziren herrialde gehienetan (Europako Batzordea, 2019c, 18. or.). Arrakala txikitu den arren, oraindik ere agerikoa da aldea ingeniaritza, manufaktura eta eraikuntzan, eta informatikan; zehazki, 2012an, doktoreen % 28 eta % 21 izan ziren emakumeak*. Nolanahi ere, Irlandan, ia erabateko oreka lortu zuten genero aldetik: 2012an, konputazio-arloko doktoreen % 45 emakumeak* izan ziren (Europako Batzordea, 2016, 20. or.). EBko emakume* doktore kopurua igotzea, sistemazio-ikasketetan –adibidez, Enpresen Kudeaketa eta Administrazioa, eta Kontularitza Publiko Nazionala, Argentinan–, gizon baino emakume* gehiago egotea, STEM arloan gero eta emakume* gehiago egotea, edo Irlandan konputazio-arloko emakume* doktore ugari egotea ezin da modu egokian azaldu burmuinantolaketa sexu-generikoki dimorfiko hormonalaren teoriaren bitartez, Swaab-ek eta beste egile batzuek defendatzen duten bezala. Ezta jaio aurretik hormonalki finkatzen diren burmuin sistematizatzaile maskulinoaren eta burmuin enpatizatzaile femeninoaren kontakizun deterministaren bitartez ere, Baron-Cohen-ek dioen bezala. Mura, Yansen eta Zukerfeld-ek xeheki aztertu dute zer arrazoi egon daitezkeen Argentinako software-ekoizpenaren sektorearen maskulinizazio handiaren atzean, kontuan hartuz enplegua gero eta gehiago feminizatu dela 1990eko urteez geroztik (2012)440. Berriz ere, arrazoi biologikoek ez dute ia zerikusirik, edo batere ez. Arrazoi horien artean, ekoizleen lehen haurtzaroarekin loturikoak daude. Hauxe diote etapa horri buruz: "[S]ubjektibitate femeninoa tankeratzen hasten da genero bakoitzerako artefaktu egokiak definitzen dituzten eragin esplizitu eta inplizituen eta haiei eman beharreko erabileren bitartez" (Mura et al., 2012, 272. or.)441. Egileek diotenez, artefaktuek eta jostailuek balio jakin batzuk eta diseinu heteropatriarkala dauzkate, hau da, esperimentazioarekin, esplorazioarekin eta eraikuntzarekin zerikusia duten artefaktu eta jostailuak, baita haien argibideak eta publizitatea ere, ez dira neskei zuzenduak, eta
314 horrek zera dakar: "[G]enero-rolak partzialki egonkortuta daude haurra hezkuntza-sistema formalean sartu baino askoz lehenagorako" (2012, 272. or.)442. Neskei eskaintzen zaizkien jostailuek zerikusi handiagoa dute zaintzarekin, hazkuntzarekin, estetikarekin eta sukaldearekin; hots, genero-estereotipoak sustatzen eta elikatzen dituzte, eta neskek teknologiarekin garatzen duten lotura kontsumoan oinarrituta dago, haren eraikuntzan baino gehiago. Haurtzaroan jolas mota jakin batzuk aukeratzea edo nahiago izatea, beraz, askoz ere lotuagoa dago genero-arauekin eta erregimen sexu-generikoaren egitekoarekin, jaiotzetik dimorfikoki egituraturiko gaitasun eta trebetasunekin baino, Swaab-ek eta Baron-Cohen-ek dioten bezala. Mura eta beste egile batzuek programatzaile urrien kopuruak azaltzeko ematen duten beste arrazoi bat zera da: gizonek ez bezala, elkarrizketatutako emakumeek* –24 programatzaile elkarrizketatu zituzten guztira– ez zuten harreman berezirik izan bideo-jokoekin haurtzaroan, hau da, ez zituzten hizkera teknikoa eta programa jakin batzuk ezagutzen (2012, 273.-274. or.). Hirugarren elementuari dagokionez, zaila da programatzaile bakartiaren estereotipoa443 uztartzea emakumeak* hezteko eta sozializatzeko baliatzen den enpatia-, afektibitate- eta gizartekoitasunaginduarekin. Artefaktuarekin harreman intimo bat ezartzea askoz gaitzagoa da emakumeentzat*, arauei eta espektatiba sozialei muzin egin behar baitiete. Mura eta beste egile batzuek diotenez, laugarren arrazoi garrantzitsua enpresetako kontratatzaile edo kudeatzaileek emakume* informatikariak kontratatzeko izan ohi duten erreparoa da (2012, 276. or.). Diskriminazio hori gauzatzeko, zenbait diskurtso mota baliatzen dira, egileen arabera: 1) Emakumeek* ezin dute zeregin fisikorik bete, edo, hobeki esanda, haien gorputzak disruptiboak dira. 2) Gizonak ez daude ohituta emakumeekin* lan egiten, eta ez dute hartu nahi zer gertatuko den ez jakiteko faktore bat bereganatzeko arriskurik. 3) Emakumeak* ez lirateke eroso sentituko halako giro maskulinoetan: "([N]ahiz beharbada pentsatuko duten gizonak ez liratekeela gustura sentituko, ez arrazoi fisikoengatik, baizik eta, adibidez, ohiko elkarrizketa motengatik)" (2012, 276. or.)444. Hona haien ondorioa: "[N]olanahi ere, garbi dago programazioa emakumeentzako jarduera bat ez dela irudikatzea oso presente dagoela langileak kontratatzea erabakitzen dutenen artean" (Mura et al., 2012, 277. or.)445.
315 Hierarkia, boterea, aitorpena eta ordainsariak handitzen diren heinean, gizon eta emakumeen* arteko arrakala ere handitzen da: "Women's academic career remains markedly characterised by strong vertical segregation" (Europako Batzordea, 2013, 6. or.). 2010ean, gradudunen % 59 emakumeak* ziren; emakume* doktoreen kasuan, berriz, kopuru hori % 46ra jaitsi zen, nahiz 2016an % 48ra igo. 2010ean, C mailako langile akademikoen % 44 ziren emakumeak*; 2016an, % 46-ra igo zen; B eta A mailetan, berriz, % 37 eta % 20 2010ean, % 40 eta % 24-ra igo zirenak hurrenez-hurren 2016an. STEM arloan, subrepresentazio hau handiago da, baina joera txikiagotzearen norabidean doa: 2010ean, doktoreen % 35 ziren emakumeak*, eta, 2016an, % 39; A mailako langileei dagokienez, 2010ean % 11 ziren emakumeak*, eta % 15 2016an; EBko goi-mailako hezkuntzako erakundeetako liderrei dagokienez, 2010ean % 15,5 ziren emakumeak*, eta, 2016an, % 22 (Europako Batzordea, 2013, 6. or.; 2019c, 6. or.). Argudiatu dugunez, esparru akademikoan eta ikerkuntzan –zientzia eta teknologia barne– gero eta emakume* gehiago egoteak eta hazkuntza-ratioa gizonena baino altuagoa izateak ezbaian jartzen ditu Baron-Cohen-en eta Swaab-en teoria biologiko deterministak, baita Summers-ek zioen bezala gizonek berez zientzia eta ingeniaritzetan aritzeko joera handiagoa dutela ere. Hala eta guztiz ere, emakumeek* eta gorpuztasun-subjektibitate ez-normatiboek sistema sexu-generikoak inposaturiko muga, traba eta zigor asko gainditu dituzten arren, horrek ez du esan nahi gaur egun holakorik ez dagoenik: genero-ideologiak bere horretan dirau erregimen sexu-generikoa mantentzeko. Bai botere-arrakalari dagokionez, bai STEM arloetan emakume* gutxiagok parte-hartzeari dagokionez, desberdinkerien –diferentziak baino gehiagoarrazoi nagusia soziala da, Summers-en eta Pinker-en atsekaberako. Esan nahi baita, jaiotzetiko trebetasun eta nahiagotasun dimorfikoak baino gehiago446, arau eta egitura sozialen emaitza dira. Europako Batzordeak glass ceiling kontzeptua darabil (2013, 7. or.). Goldenberg-en aburuz, Summers-en agintaritzapean izendaturiko emakume* irakasle titularren lanpostuen kopurua % 36tik % 13ra jaitsi zen (2005). Gure ustez, garai horretako emakumeek* garaturiko diferentzia biologikoei ez, baizik eta faktore sozialei zor zaie beherakada hori, bereziki generoideologiarekin loturiko faktoreei. Emakumeak* zaintzarako, ugalketarako, haurzaintzarako447, otzantasunerako, sumisiorako, enpatiarako eta konplazentziarako hezten dira oraindik ere; horrek haien lehiakortasuna eta anbizioa zigortzen ditu, eta zailtasun handiak dakarzkie zenbait karreratan aurrera egin eta arrakasta lortzeko. 2001ean, Sylvia Hann Hewlett-ek, Harris Interactive
446 Alde handia dago giza teknogorputzen artean aukera, gustu eta gaitasun ezberdintasunak egotearen eta askotariko ezberdintasun horiek dimorfikoki gauzatzearen edo adieraztearen artean. 447 Summers-ek berak dio haurren zaintza emakumeen* esku geratzen dela oraindik ere.
316 merkatu-ikerketarako enpresarekin eta National Parenting Association-ekin batera, inkesta bat egin zuen, AEBn, goi-mailako hezkuntza zuten eta soldata altuak zituzten emakumeen* bizitza pertsonal eta profesionalak aztertzeko –"the top 10% of women—measured in terms of earning power" (Hewlett, 2002a)—, eta liburu batean argitaratu zituen emaitzak: Creating a Life: Professional Women and the Quest for Children (2002b). Hala, zera dio Harvard Bussiness Review aldizkarian argitaraturiko artikulu batean:
Berdintasun-egoera ideal batean, normala izango litzateke lizentziatura-mailan ere doktoregoikasketetan gertatzen den gauza bera gertatzea, hau da, gizonak eta emakumeak parekatuta egotea (…) Baina, nolanahi ere, doktore-graduaz geroztik, proportzioak alderantzikatu egiten dira, 'guraize' deritzona sortuz, eta horrek goia jotzen du katedradunen mailan. Horrek adierazten du karrera akademikoan zehar emakumeak galtzen direla. (2003, 29. or.)450
Identitatearen auzi konplexuan sartu aurretik, kolore-lehenespena da landuko dugun hirugarren elementua. Arrosak eta urdinak ere badute genealogia bat. Ez dira unibertsalak, ezta jaiotzetikoak ere. Gaur egun, oraindik ere banaketa argia egiten da haurren eta haur jaioberrien arropa eta osagarrietan: mutilentzat, batez ere urdina, baina baita grisa edo beltza ere; neskentzat, batez ere arrosa, baina baita grisa eta lila ere. Aski da Interneten "haur jaioberrientzako arropa" idaztea segregazio sexu-generikoaren irudi garbi bat erdiesteko. Mutilentzat, futboleko bodyak, pajaritak, autoak edo dinosauroak; neskentzat, adarbakarrak, tximeletak, loreak eta untxiak. Nolanahi ere, Fausto-Sterling-ek dioenez, 1880ko hamarkadaren amaieran, Europako mendebaldean eta AEBn, haur jaioberriei gona luze zuriak jartzen zitzaizkien, eta, hiru urteetatik bost urteetara bitartean, soineko edo gona laburrak (2012a, 110. or.). Fausto-Sterling-ek Frassanito eta Pettorini-ren "Pink and blue: the color of gender" artikuluan oinarrituz dio garai historiko hartan arropa eta kolorea ez zirela baliatzen generoak bereizteko (2008, 881. or.). 1910eko eta 1920ko hamarkadetan, arrosa mutilentzat eta urdina neskentzat erabiltzen hasi ziren458, eta, ondoren, II. Mundu Gerraren ostean ezarri zen, zorrotz eta sakon, urdina mutilentzat eta arrosa neskentzat izango zirela (Frassanito eta Pettorini, 2008, 881. or.). Egileen arabera, Alemania naziak eta homosexualak markatzeko erabiltzen zuten triangelu arrosak eragina izan zuten arrosa feminitatearekin lotzeko orduan, eta, II. Mundu Gerraren ondoren, urdina gizonen uniformeetarako erabiltzea orokortu zen (2008, 881. or.). Aldaketa horren arrazoiak, haurrak jaiotzetik arroparen kolorearen bitartez sexugenerikoki bereizteko beharra edo agindua, Fausto-Sterling-en iritziz, ez daude garbi, baina
458 Frassanito eta Pettorini-ren iritziz, kristau-tradizioan, urdina –batez ere urdin iluna– Ama Birjinarekin lotzen zen, lapis lazulia eramaten baitzuen, eta baliteke horrek eragina izatea (2008, 881. or.). Egileek 1910eko zenbait egunkari eta aldizkaritako artikuluak bildu dituzte, The Sunday Sentinal edo Ladies Home Journal, adibidez, kolorearen araberako bereizkuntza sexu-generikoa gomendatzen dutenak (2008, 881. or.). Haietako batean, arrosa gomendatzen da mutilentzat, kolore sendoagoa eta ausartagoa delakoan.
322 kontzeptualizaturiko 35–; haurrok kontrol klinikoaren mende zeuden zentro berean, eta DSM diagnostiko heterogeneoak zituzten, betiere "genero-identitatearen nahasmendu"az bestelakoak (2006, 387. or.). Hirugarren taldea, 100 haurrek osatzen zuten –56 mutil eta 44 neska–, Torontoko eguneko zentro batekoak. Hiru taldeetako haurrak 3 urtetik 12 urtera bitartekoak ziren. Haur bakoitzari hamaika kolore eskaini zizkieten, askotariko asetasun, argitasun eta tonalitatetakoak: beltza, urdina, marroia, grisa, berdea, laranja, horia, morea, arrosa, gorria eta zuria. Haurrek hiru aukeratu behar zituzten, bat txanda bakoitzean. Egileek argi eta garbi hauteman zuten dimorfismo sexu-generiko normatiboa; izan ere, neskek –bai kontrol klinikoaren mende zeudenek, bai komunitatearen kontrolpean zeudenekmutilek baino maizago lehenetsi zituzten arrosa eta morea (2006, 392. or.). Sexu-genero ezbitarreko eta/edo jaiotzean esleitutako sexu-generoarekin identifikatzen ez ziren haurren kasuan459, erregimen sexu-generikoaren arabera aurkako gisa kontzeptualizatzen den sexugeneroari dagozkion koloreak lehenetsi zituzten. Egileen hitzetan, diformismo sexu-generikoa alderantzikaturik ageri zen, eta, hala, arrosa/morea lehenetsi zituzten mutilen ehunekoa kontrol klinikoaren mendeko eta komunitatearen kontrolpeko taldeetako neskenarekin alderatu liteke; arrosa/morea lehenetsi zuten neska ez-normatiboen ehunekoa, berriz, kontrol klinikoaren mendeko eta komunitatearen kontrolpeko taldeko mutilenarekin alderatu liteke (2006, 392. or.). Urdinari dagozkion emaitzak konplexuagoak dira. Hiru probetako bakoitzean, egileek ez zuten sexu-dimorfismo nabarmenik aurkitu, ez komunitatearen kontrolpeko taldean, ez kontrol klinikoaren mendekoan; dena den, neska ez-normatiboek sarriago lehenetsi zuten urdina mutil ez-normatiboek baino. Izan ere, komunitatearen kontrolpeko eta kontrol klinikoaren mendeko mutil ugarik gorria lehenetsi zuten, neskek baino nabarmen gehiago (2006, 392. or.). Arrosa/morea vs. urdina aukeratzeko orduan, eredu normatibo sexu-generikoa argi eta garbi azaleratu zen hiru probetan, egileen arabera: mutil ez-normatiboek eta kontrolpeko bi taldeetako neskek arrosa/morea lehenetsi zuten; neska ez-normatiboek eta kontrolpeko bi taldeetako mutilek, berriz, urdina (2006, 392.-393. or.). Hala eta guztiz ere, mutilek oso gutxitan lehenetsi zuten arrosa/morea urdinaren gainetik, eta neskek, arrosa/morea lehenetsi arren, urdina ere aukeratu zuten. Eredu hori alderantzikaturik ageri zen haur ez-normatiboen artean. Egileen arabera, mutilek araua estuago betetzea eta nesken artean aldakortasun handiagoa egotea beste ezaugarri sexu-generikoki estereotipatu askotan ere hautematen da (2006, 393. or.). Argitasunari dagokionez, kontrolpeko bi taldeetako neskek mutilek baino urdin argiagoak lehenetsi zituzten.
459 Behin zehazturik ikerketan "genero-identitatearen nahasmenduaren diagnostikoa duten haurrak" erabili zirela, komenigarria iruditu zaigu terminologia patologizatzaile hori baztertzea eta beste bat erabiltzea haren ordez. Bestalde, garrantzitsua iruditzen zaigu ohartaraztea haur batzuek, beren gorpuztasun-subjektibitatea etengabe aldatzeaz eta garatzeaz gainera, beharbada identitate-kategoria ere aldatuko dutela etorkizunean.
325 sistema neuro-immuno-endokrinoaren lotura–. Horrek guztiak batez ere hirugarren kapituluan aipatu dugun Kapitalozeno neoliberalaren bilakaera molekularrera garamatza berriz ere, zeinean hormonak gure sexu-generoak koeratzen dituzten elementu garrantzitsu –baina inolaz ere ez bakar– gisa agertzen diren, ingurunera irekita dagoen etengabeko prozesu aldakor baten barnean. Baina kontakizun horren eta determinismo biologikoaren narratibaren artean badira bi desberdintasun garrantzitsu: Fausto-Sterling-en kontakizunaren arabera, kolore-lehenespena interakzioaren bidez bakarrik garatzen da, hau da, ez dago elementu bat bestearen aurretik, ezta bata bestetik bereiz ere, aldi berean eta elkarrengandik bereizi gabe jarduten baitute interakzioan461. Ezaugarri hori estimulu soziokulturalen eta kolorearen gaineko genero-arauen, eta, beste elementu batzuen artean, burmuineko zenbait eremuren eta dopaminaren arteko interakzioaren eta bereizezintasunaren bitartez garatuko litzateke soilik. Bestalde, ezaugarria denborarekin garatzen da, etengabeko bilakaera –aldakor– baten barnean. Ez dago aurretik ezarrita, antolatuta eta determinatuta behin betiko eta modu mugiezin eta aldaezin batean. Burmuinak plazer beraren bilaketaren errepikapena sorrarazten duten zirkuituak garatzen ditu, eta horrek plazerezko gauzak bilatzen laguntzen digu, baina mendekotasunak ere eragin ditzake. Bide dopaminergikoak –"desiraren bidea" ere esaten zaio– estimulu motibagarriekin batera aktibatzen diren enbor entzefalikoko atalak arreta eta funtzio betearazleak kontrolatzen dituzten kortex prefrontalaren atalekin lotzen ditu (Oates et al., 2012, 12. or.)462. Dopaminak, gainera, higuinezko erantzunak susta ditzake egoera desatseginen aurrean (FaustoSterling, 2012a, 116. or.). Premisa gisa hartuz sari psikologiko batek portaera bat sendotzen duela eta hainbat sarik portaera bat areagotzen dutela, Fausto-Sterling-ek honako hipotesi hau planteatzen du: inguruan gauza arrosak izatea sari bat da milioika neskarentzat, eta fisiologikoki lotua dago plazer-sentimenduarekin. Egilearen arabera, haurtzarotik hasita inguruan kolore bat duela hazitako umeak plazera senti dezake ingurunearen etengabeko aurresangarritasunean, gertutasunak segurtasuna eta erosotasuna ekar baititzake, eta, horretaz gainera, etxean eta kalean aurkitzen dituen heldu guztiek, amaz gainera, kitzikapena eta sari emozionalak adierazten dituzte jostailu bat eskaintzean edo arropa bati buruzko oniritzia ematean. Erantzun positibook haurren
326 dopamina-sistema kitzikatzen dute, eta, ondorioz, haurrak, neskatoak, etengabe ariko dira gauza arrosen bila; alegia, arrosa lehenestea ez da jaiotzetiko ezaugarri bat, baizik eta garatzen den zerbait (2012a, 116. or.). Haurrei dagokienez, Chiu eta beste egileek ere aipatu zuten simetria falta azaltzeko, hau da, zergatik mutil askok saihesten duten arrosa baina gustuko dituzten urdina, berdea eta beste kolore ilunago batzuk, nahiz ez neskek arrosa gustuko duten grina berarekin, Fausto-Sterling-ek sistema dopaminikoaren higuin-funtzioa nabarmendu du: kontua ez da mutilek urdina gustuko izatea grinaz eta plazerez, baizik eta arrosak higuina ematen diela, arrosa saihesteko beharra dutela beren identitate sexu-generizatua osatzeko (2012a, 117. or.). Kolore-lehenespena garapen handiko une batean gauzatzen da, genero-arauak eta portaera sexu-generizatuak ikasteko prozesuaren barnean. 3 urteetan, haur asko gai dira neska ala mutila diren esateko; horregatik, koloreekin eta arropa edo jostailu motekin loturiko kritikak eta laudorioak bereziki garrantzitsuak dira aro horretan, eta, beste elementu sexu-generizatu batzuekin gertatzen den bezala, zorroztasuna handiagoa da mutilentzat neskentzat baino (2012a, 117). Dena den, Fausto-Sterling-ek kolore-lehenespenaz emandako azalpena, dopaminaren sari- eta zigor-sisteman oinarritua, ez da nahikoa arauaren eta saritzen, onartzen eta askotan zigortzen dietenaren aurka doazen haur sexu-generikoki askotarikoen multiplizitatea kontuan hartzeko. Hori azaltzeko, beharbada, pentsatu behar dugu geure burua identifikatzeko beharra edo agindua –hau da, ulergarritasuna lortzea eta "norbait" gisa autoafirmatzea– sendoagoa dela saritze-sistema baino, eta alde bat edo bestea aukeratzeak eragiten duela geure burua sozialki esleitu digutenarekin identifikatzen ez badugu aurkakoa hautatzea, zigorrak zigor. Neska zakildunen edo mutil bulbadunen kasuan, jaiotzean esleitu zitzaienaren aurkako generoarekin identifikatzean, kolore-lehenespena genero-arauek ezarritako koherentziaren barnean geratuko litzateke463. Baina badira argi eta garbi kolore bat lehenesten ez dutenak ere; hori ere araua ez betetzeko modu bat izango litzateke, ezbaian jartzen baita kolore bat lehenetsiz sexu-genero batekin edo bestearekin identifikatzeko beharra. Araua hain goiz betetzen ez dutenen aukerak azaltzean, faktore asko eta asko sartzen dira jokoan, hala zoria nola nortasun-ezaugarriak, ausardia, indarra, askatasuna, kasu. Banakako aldakortasunari dagokionez, Fausto-Sterling-ek
463 Esate baterako, Ekhi da bere historia Naizen-en webgunean kontatzen duen nesketako bat. 11 urte ditu. Haren ama Alaitzek dio txiki-txikitatik gustuko izan zituela soinekoak, gonak, diademak, ile luzea, mototsak, makillajea, takoiak, panpinak, poltsak, sirenak, printzesak, maitagarriak, Hello Kitty, gauza distiratsuak, arrosakolorea eta fuksia (2019). Nahiara bere historia kontatzen duen beste neska bat da. Haren kolore kutunak aldatu egin dira denborarekin. 4 urte zituela, arrosa eta morea zituen gogokoen; gero, urdina, eta, orain, arrosak "zoratu" egiten du berriz ere (2019). Webgune berean, badago Ekhi izeneko beste neska bat. Haren ama Laurak dio txikitan den-dena arrosaz margotzen zuela. Soinekoak, gonak eta zapata takoidunak janzten zituen, eta panpinekin jolasten ibiltzen zen beti. Garrantzitsua iruditzen zaigu azpimarratzea webgunean agertzen diren haurrak askotarikoak direla.
327 garapenaren sistema dinamikoetara jotzen du berriz ere, eta adierazten du beharrezkoa dela informazio gehiago izatea ingurune fisikoaren, genero-garapenaren, zaintzaile eta gurasoen interakzio eta jarreren, eta banakako fisiologiaren aldaketei buruz, eta horrek epe luzeko ikerketak egitea eskatuko luke, haurrak denbora-tarte luzeetan behatzeko (2012a, 117.-118. or.). Aurrerago helduko diogu gai horri. Kolore-lehenespenak osagai sozial eta kultural garrantzitsua dauka, eta haren jatorria paradigma sexu-generikoan dago, hau da, gorputzak bereizteko eta sailkatzeko ezarritako arau bati erantzuten dio, baina, horrekin lotuta, estuki lotuta, badauka dimentsio biologiko bat ere, gure gorputzek sexu-generoa barneratzen eta performatzen baitute. Pinker-en The Blank Slate liburuaren izenburua berreskuratuz –500 orrialdetan ahalegintzen da ideia horren kontrako argudioak ematen–, ideia hau gogoratuko dugu: "We aren't blank slates, but we also aren't pink and blue notepads" (Jordan-Young, 2010, p. 290). Demagun bost sexu-generoren bitartez egituraturiko gizarte batean bizi garela eta geure burua arrosaz eta urdinaz gainera horiarekin, berdearekin eta gorriarekin ere identifikatzen dugula; orduan, bost kolore horiek izango lirateke, beharbada, Chiu eta beste egileen ikerketaren edo antzekoen emaitza. Bestalde, haurrak kolorearen arabera bereizten eta sailkatzen ez diren gizarte batean biziko bagina –eta badirudi hala zela 1880. urtearen aurretik, nahiz orduan ere baziren beste genero-arau zorrotz batzuk–, beharbada ez litzateke egongo halako lehenespenik. Kolore-lehenespena koeraketa organikoteknologiko-diskurtsibo-materialen arteko harremanen ondorioa da. Hortik dator, hain zuzen, haren aldakortasuna eta gorputzen artean eta bizitzetan zehar aldatzeko aukera, eta hori pentsaezina litzateke kolore-lehenespena jaiotzetikoa balitz.
Jatorriari buruzko galdera identitate sexu-generikoarekin lotuta agertzen da berriz ere. Afera biziki konplexua da, askotariko elementuak biltzen dituena eta ezaugarriaren edo bereizgarriaren kategoria nabarmen gainditzen duena:
464 Maskulinitatea, feminitatea, nahasketa, tartekoak edo anbiguotasuna ulertzeko modua aldatu egiten da denborarekin. Ikus, adibidez, Jordan-Young (2010, 129.-143. or.), nola aldatu den 1967tik 1980ra bitartean Brain Organization Researcheko ikertzaileengan gizon eta emakumeen* sexualitatea ulertzeko modua. Fausto-Sterlingek oso adibide grafikoa dakar: XVII. mendean Europako mendebaldeko gizonek zerabiltzaten estetika eta arropak oso femeninotzat hartuko genituzke gaur egun: zapata takoidunak, ile luzea eta kopeta-ilea, kapela lumadunak, kapak, mahuka luze eta zabaleko alkandorak, galtzerdi luzeak, lerde-zapiak, xingolak eta begiztak, etab. (2012, 80. or.). Gaur egun ere, gizonek tunika edo soineko luzeak janzten dituzte planetako hainbat tokitan; herrialde musulmanetan, adibidez, Saudi Arabiako qamisak, Indiako gizonen lungui gona, edo hinduen khalata, bereizketa sexu-generikorik ez duen jantzia. Hala eta guztiz ere, nekez ikusiko dugu gizon bat gona edo soinekoa jantzita Mendebaldeko gorputz zurietan. Esan genezake genero-transgresio handienetako bat dela Mendebaldeko gizon zuri batentzat.
329 subjektibitate-gorpuztasunen multiplizitatearen, osaeran parte hartzen duten askotariko elementu biologiko eta materialen hari-zuntzen bat txirikordatzea. Garrantzitsua iruditzen zaigu esatea sexu-generoaren eta sexu-joeraren jabekuntza-prozesuaz daukagun ezagutza465 eskasa dela (Fausto-Sterling, 2019, 530., 545. or.); hein batean, badirelako gauza batzuk beharbada sekula "jakingo" ez ditugunak, esparru epistemologikoaz gaindi eta esparru politikoaren barnean daudelako, nahiz eta badakigun bi esparruok elkar osatzen dutela. Zenbait kontakizunen arabera, identitate sexu-generikoa 3 urtetik 5 urtera bitarteko epean agertzen da. Fausto-Sterling-ek (2019, 530. or.) Jan Morris idazle eta historialari transexualaren adibidea dakar. Morrisek Conundrum lanean kontatu zuen nola 3 edo 4 urte zituela bat-batean kontzientzia piztu zitzaion eta jakin zuen transa* zela (1974, 4. or.). Kapitulu honen hirugarren atalean oin-ohar batean bildu dugunez, Bonnie Morris historialari lesbianak ere, zeinak ez baitu babesten "sexualitatea oro jariakorra delako argudioa", gardentasun handiz deskribatu zuen nola idatzi zion amodiozko gutun bat bere haurtzainari 5 urte zituela (jakinarazpen pertsonala, 2017ko abenduaren 7a). Badira sexu-generoari buruzko istorio ederrak, maitasunez eta ausardiaz beteak, 3 urtetik 5 urtera bitarteko haurrek bizi izandakoak. Kapitulu honen hasieran aipatu dugun Ur handitan telebista-saioan aurkeztu zituzten haietariko batzuk (2017). Ikerrek 3 urte ditu. Aurreko urtean, Ekhiñe zuen izena, baina ikaskideei eskatu zien "Iker" deitzeko. Denisek, 5 urte zituela, bizpahiru urte zeramatzan gurasoei eskatzen galtzontzillo batzuk oparitzeko (2018). Udako arropa erosteko sasoia iritsi, eta Denisi galdetu zioten ea galtzontzillo batzuk erostea nahi zuen. Ederne Belamendiak kontatzen du nola Denis, pozaren pozez, aulkitik jauzi egin eta bera besarkatzen hasi zen, "maite zaitut" behin eta berriz errepikatuz, dardarka. Sekula ez zuen horrela ikusi. Sentitu zuen Denisek une horretan pentsatu zuela "azkenean, ikusi naute". Beldurrarekin batera, burura etorri zitzaizkion zergatik ez ote zizkioten lehenago erosi eta nolako zama zeraman gainean Denisek. Zer gertatzen ari ote zen galtzontzillo batzuk hain garrantzitsuak izateko hiru edo lau urteko ume batentzat. Uda hartaz geroztik, Denis mutil gisa hasi zen ikastolan. Naizen Adingabe Transexualen Familien Elkartearen webgunean ere badira beste haur batzuen istorioak. Ekhik –gorago aipatu dugutxiki-txikitatik garbi izan du nor den. Panpinak gustatzen zaizkio, printzesaz mozorrotzea eta dantza egitea. Haren ama Laurak kontatzen du nola 3 edo 4 urte zituela esan zien zakila moztu behar ziotela (2019). Beste Ekhi baten istorioa ere bildu dugu: berak betidanik jakin du neska
331 eta komunikazioa garatzen, estres hormonalaren maila murrizten edo sistema immunea indartzen, beste funtzio gorputzezko, psikologiko eta emozional batzuen artean (Fausto-Sterling, 2012b, 408. or.). Ukimenarekin batera, zaintzaile nagusiak ahoskera, aurpegi-adierazpena, gorputz-tonua eta mugimendua transmititzen ditu, eta, hala, haurren eskaerak eta beharrak asebetetzen dira, haien garapena sustatzen da, afektua sortzen da, eta diadako bi aldeen sistema autonomo, neurologiko eta hormonalak sinkronizatzen edo harmonizatzen dira. Desberdintasun etniko, kultural eta klasekoak, familia mota eta egitura, eta zaintzaileen trebetasunak eta egoera emozionalak garrantzitsuak dira fase horretan (Fausto-Sterling, 2012b, 408. or.). Interakzioen eta jarduera motor eta kognitiboaren bidez sexu-generoa barneratzeko eta jabetzeko prozesua jaio aurretik hasten da, umetokian (Fausto-Sterling, 2012b, 409., 413. or.; 2015, 2. or.; 2019, 541. or.; Fausto-Sterling et al., 2015, 1360. or.). Fausto-Sterling eta beste egile batzuek, ama batzuen eta beren 3 hilabetetik 12 hilabetera bitarteko seme-alaben arteko 30 interakzio aztertu, eta ikusi zuten, amek haurrak mutil ala neska gisa kontzeptualizatu, haurrenganako tratua desberdina zela; alegia, interakzio-prozesu sentsorial, afektibo eta kognitibo horretan, haurrak, mutil edo neska kontzeptualizatuak izan, desberdin barneratzen doaztela generoa (2015). Hau da, genitalen arabera, zaintzaileek praktika espezifiko orokortuak sortzen dituzte, bai eta halaber bizipen-mundu orokortuak ere, eta horrek guztiak generoa haurtzaro goiztiarrean barneratzea eragiten du (Fausto-Sterling et al., 2015, 1352. or.). Ikerketa horretan, egileek amaren ukimenari erreparatu zioten, baina ordurako argitaratuak zituzten amaren ahoskerari eta diziplinari buruzko emaitzak (Ahl, Fausto-Sterling, Garcia Coll eta Seifer, 2013; Sung, Fausto-Sterling, Garcia Coll eta Seifer, 2013)467. Ikerketa egiteko, Seifer, Sameroff, Barrett eta Krafchuk-ek beren ikerketan erabilitako bideo-zintak baliatu zituzten, zeinetan 50 familia grabatu baitzituzten, haurren izaera analizatzeko asmoz (1994)468. 50 familia horietatik, Fausto-Sterling eta beste egile batzuek 30i erreparatu zieten –15
467 Argitaratu diren hiru ikerketen artean, bi arrazoirengatik aukeratu dugu atal honetan aipatzen ari garena. Lehenik, indarra eta jarduera fisiko handiagoa eta hobea gizon gisa kontzeptualizatutakoen ezaugarri nagusitzat hartzen dira, eta zaintzarekin lotutako lanak, berriz, emakumeen* berezko ezaugarritzat, eta hori guztia haurtzaroan jasotzen den ukimen motarekin lotuta dago. Bigarrenik, aurrerago hitz egingo dugu hizkuntzakategoria edo haur-kanta sexu-generikoak bereganatzeaz eta abarrez; halako gaiek zeharkako lotura izan arren ahoskerari eta diziplinari buruzko ikerketekin, ezaugarri linguistiko eta ahoskerazko gisa kataloga genitzake; eta bestela, mugimenduaren gaia landu gabe geratuko litzateke gure analisian. 468 Fausto-Sterling eta beste egile batzuek, portaera sozial sexu-generizatuen aldaketa esanguratsuen ondoriozko kritika posibleen aurrean, kontuan izanda datuak zaharrak zirela, zalantzan jarri dute aldaketa horren probabilitatea, argudiatuz AEBn eta Britainia Handian gutxienez genero-desberdintzeak onarpen eta ospe zabala duela, "gender reveal parties" delakoek eta haurren arropa, jostailuak eta etxeko apaingarriak erosteko ohitura estereotipatuek erakusten dutenez (2015, 1361. or.). Hala eta guztiz ere, egileek diote zaintzaile eta haurren interakzioen azken hogei urteetako aldaketa xumearen hipotesia enpirikoki frogatu behar litzatekeela. Horretaz gainera, nabarmendu dute beharrezkoa dela halako ikerketak beste kultura, talde etniko, komunitate eta/edo familia mota batzuetara –ez-heterosexualak, ez-bitarrak, bi amak edo bi aitak baino gehiagok osatuak, anaiarreba nagusien eragina kontuan hartzen dutenak, eta abar– ere hedatzea. Alde horretatik, ikerketaren
334 hala nola ama batek bere haur jaioberria magalean kulunkatzea negar egiteari utz diezaion. Bigarrena, aurpegi-isla (facial mirroring), beste bikotekideak afektuzko seinalea errepikatuko duelako itxaropenean datza; esate baterako, aita batek haur jaioberriari irribarre egitea hark irribarrea itzuliko diolakoan. Hirugarren elementua, disrupzioa eta erreparazioa, diada batek tirabira bat, bategite huts bat edo aurpegi- eta begi-erantzun falta bat konpontzeko erraztasunean eta azkartasunean konfiantza izatean datza; adibidez, demagun zaintzailea eta haurra elkarri begira daudela zaintzaileak hitz egin eta haurra laztantzen duen bitartean. Haurrak begikontaktua eten, eta zaintzailea makurtu egiten da, kontaktua berreskuratzeko. Pertsonen arteko timinga, Beebe eta Lachmann-en arabera, honetan datza: "[R]egulation of the mother—infant interaction along the temporal dimension and includes kinesic rhythm…, coactive and alternating vocal exchanges…, vocal congruence…, and the interpersonal timing of vocal interaction" (2002, 154. or.). Etengabeko erregulazioa, disrupzioa eta erreparazioa, eta afektuzko momentu goren edo sakonak bereziki garrantzitsuak dira lehen urtean zehar interakzioa eta bizipen diadikoa antolatzeari eta autorregulatzeari begira (Beebe eta Lachmann, 2002, 146. or.). Fausto-Sterlingen hipotesia da diadaren osaera sexu-generikoan oinarrituriko osagai batzuen edo guztien aldaketak direla barneratze edo materializazio sexu-generikorako lehen pausoa. Hori azaltzeko, eta aurretik deskribaturiko elementuak erabiliz, bost puntako izar bat eratzen du, jaioberrien materializazio sexu-generikoa laguntzen edo koeratzen duten bost elementurekin, nahiz eta aitortzen duen ez dagoela garbi elementu horiek ba ote duten loturarik elkarren artean eta, baiezkoan, nolakoa zatekeen lotura hori (2019, 538. or.). Alegia, ea espazio-erlazioak nerbiosisteman materializatzeko eta barneratzeko prozesua modu edo konfigurazio sexu-generizatu jakin baten arabera garatzeak eraginik ba ote duen gainerako elementuetan, edo zer eta zenbat elementu behar diren gainerakoek haurra genero eta/edo sexu-genero jakin batekin hauteman dezaten, eta berak ere gauza bera egin dezan bere buruarekin474. Fausto-Sterling-en arabera, hori enpirikoki azter liteke. Bost elementuen artean lehenbizikoa denbora da: haur jaioberriak ratioa, erritmoa, sekuentzia eta kontingentzia biltegiratzen ditu bi norabideko interakzioetan. Bigarrena
336 information, and the resultant categories could be precursors to the acquisition of gender-typed categories" (1994, 459. or.). Haurrak urtebete duenean hasten da, gutxi gorabehera, aldi aurresinbolikotik aldi sinbolikorako pausoa, eta hizkuntza-garapenak bitartekoturik egiten da trantsizio-prozesu hori (Fausto-Sterling, 2012b, 411). Berriz ere gogoratuko dugu analisi hau kulturalki, historikoki eta geografikoki kokatuta dagoela, batik bat AEBko eta Europako mendebaldeko literaturan eta ikerketetan oinarrituta. Diferentziazio sexu-generikoa areagotu egiten da haurrek adierazpen sinbolikoak bereganatu edo sortu ahala. Jostailuen lehenespen sexu-generizatua haurrak urtebete duenean hasten da agertzen. Jadva eta beste egile batzuek ondorioztatu dute bai mutilek bai neskek panpinak autoak baino nahiago dituztela 12 hilabetetan (2010, 1271. or.). Mutil txikienek panpinak autoak baino nahiago izateak, egileen aburuz, iradokitzen du mutilek panpinak baztertzeko joera ikasitako jarrera bat dela, eta ez berezkoa. Era berean, kolore- eta formalehenespenean adin horretako haurrek erakusten duten antzekotasun sexu-generikoak adieraziko luke geroko desberdintasun sexu-generizatuak ere eskuratu egiten direla eta ez direla berezkoak, hau da, sozializazioaren edo garapen kognitibo sexu-generizatuaren ondorio dira (Jadva et al., 2010, 1267. or.). Bigarren eta hirugarren urteetan –urte eta erdirekin edo bi urterekin–, hizkuntzakategoria identitario sexu-generikoak eta kategoria horiekin loturiko metaforak eta objektuak ikasten edo barneratzen hasten dira, Zosuls eta beste egile batzuek (2009) eta Eichstedt, Serbin, Poulin-Dubois eta Sen-ek (2002) diotenez. Zosuls eta beste egileek kategoria identitarioen sorrera475 eta hori jostailu sexu-generikoki estereotipatuen erabilerarekin nola erlazionatzen den aztertu zuten (2009). Horretarako, eguneroko bat osatu zuten, bi astean behin, 82 haurren – haietariko 46 neska gisa kontzeptualizatuak eta beste 36ak mutil gisa– amek emandako informaziotik abiatuta, 10 hilabeterekin mintzatzen hasi zirenetik 21 hilabeteetara, fokua batez ere 17. eta 21. hilabeteetan jarrita (Zosuls et al., 2009, 690. or.). Erdiko-goiko klaseetako familietako haurrak ziren, europar-amerikarrak476, salbu europar-asiar bat, eta ingeles-hiztunak. Ikertzaileek bi alderdiri erreparatu zioten: kategorien sorrera (adibidez, "girl", "boy", "man", "woman", "lady" eta "guy") eta autoizendapena (adibidez, "boy" edo "girl")477 (2009, 691. or.).
478 Aztertu behar litzateke zergatik ekoitzi zituzten neskek hizkuntza-kategoria sexu-generikoak mutilek baino nabarmen lehenago, Zosuls eta beste egileek ere azpimarratu dutenez (2009, 697. or.). Nolanahi ere, diotenez, badira sexu-diferentzia posible batzuk garapen kognitiboan; neskak, zaintzaileen bitartez, rol femeninoen eragin handiagoa dute beren sozializazio-prozesuetan; generoa nabarmenagoa eta estereotipatuagoa da nesken haurtzaro goiztiarrean, arrosa-kolorearen eta arropa motaren bidez, eta, mutilen kasuan, arrosa eta femenino gisa katalogatzen dena saihesten da, maskulinoa azpimarratu baino gehiago. Fausto-Sterling eta beste egileen (2015) ikerketaren bidez gezurta daitekeen beste arrazoi bat zera litzateke: jaioberriak direnean, haur guztiak oso modu femeninoan tratatzen dira, eta, aurrerago bihurtzen da generoa garrantzitsuagoa mutilentzat, trebetasun motorrak garatzen dituztenean eta fisikoki sendoagoak eta independenteagoak egiten direnean (Zosuls et al., 2009, 697. or.). Zosuls eta beste egileek, halaber, garrantzitsutzat jotzen dute neskek gizarte-harremanekin loturiko hitz gehiago ikasi ohi dituztela ("amona", adibidez) eta mutilek, berriz, mugimenduarekin loturikoak ("autoa", "atea"), eta horrek nesken kasuan kategoria sexu-generiko gehiago eta lehenago ikastea ekar lezake (2009, 697. or.). 479 Egileen arabera, ez da harritzekoa haur gutxik lau kategoria sexu-generiko baino gehiago erabiltzea, emakume* helduei erreferentzia egiteko joera baitaukate kategoria bat baliatzeko ("lady" edo "woman"), ez bi, eta gauza bera gizonen kasuan (2009, 692. or.).
339 finkotzat hartzea kritikatu dugu, eta 2 urteak baino lehenago kokatu dugu sexu-generoaren koeraketa organiko-teknologiko-diskurtsibo-materialaren prozesuaren hasiera –nahiz etengabe garatzen eta aldatzen den–, hau da, identitate sexu-generiko bat eskuratu aurretik, haur jaioberriaren eta haren zaintzaile nagusiaren arteko, eta teknogorputz txiki horren eta haren ingurunearen arteko interakzioan, hots, ingurunera irekita dagoen gorputz batean, kontuan izanik genero-arauak, toxikotasuna eta abar gorputza bera baino lehenagokoak direla. Nolanahi ere, identitate sexu-generiko bat eskuratzeak sexu-generikoki esleituriko jolas mota indartzea ez litzateke bateraezina sexu-generoa eskuratu, barneratu eta konfiguratzeko prozesua lehenago zaintzaile nagusiarekiko eta ingurunearekiko interakzioaren bitartez– hasten dela dioen ideiarekin. Garapenaren etapa aldaketa markatu arren, aurresinbolikotik sinbolikora, hain argi ez legokeena da zer rol betetzen duen oinarrizko identitate sexu-generiko bat eskuratzeak portaera sexu-generizatuen garapenean482, eta hori gakoa da autosozializazioaren teorian, ezta identitate sexu-generikoa jolas edo jostailu sexu-generizatuaren aurretik agertzen dela dioen ideia ere, zeina artikulu horretan agertzen baita. Baliteke sozializazioak bietan eragina izatea, bai jolas eta jostailuetan, bai identitate sexu-generikoaren eskuratzean eta haren hizkuntza-adierazpenean. Era berean, baliteke jolas eta jostailu motak eragina izatea identitatearen osaeran eta identitate hori hizkuntza-kategorien bitartez adierazteko joeran, beste elementu batzuekin batera, hala nola interakzio diadikoa, arroparen, logelaren edo sehaskaren kolorea, hizkuntza ikastea, eta abar. Edonola ere, Zosuls eta beste egileek argi uzten dutena da haurrak urte eta erdirekin edo bi urterekin hasten direla hizkuntza-kategoria sexu-generikoak erabiltzen, hau da, 17 hilabeterekin; 21. hilabeterako, haur askok zenbait kategoria erabiltzen dituzte, eta horrek eragina du jolas motetan (2009, 697. or.). Eichstedt eta beste egile batzuek adin horretako haurrek generoaz duten ezagutza aztertu dute, baina ez hizkuntza-kategorien bitartez, baizik eta irudien bitartez (2002). Hala, zehazki aztertu dute ea generoari buruzko ezagutza konbentzional eta metaforikorik483 agertzen ote den 18 eta 24 hilabeteko haurrengan. 18 hilabeteko 30 haurrek –16 mutil gisa kontzeptualizatuak eta 14 neska gisa– eta 24 hilabeteko 37k –19 mutil gisa kontzeptualizatuak eta 18 neska gisa– parte
482 Fausto-Sterling-en iritziz, aldaketa horrek zeregin konkretuetarako bakarkako irtenbideak bilatzetik – adibidez, jostailu bat aukeratzea edo modu gustagarri batean janztea–, genero-kategoriarekin lotutako irtenbideak bilatzera igarotzea dakar, modu honetan halakoak generoari loturik geratzen direlarik (2019, 540. or.). 483 Generoaren ezagutza konbentzional edo konkretuak gizon edo emakume* gisa kontzeptualizaturikoek neurri handi batean eraman, erabili eta performatu izan dituzten jarduera edo objektuei egiten die erreferentzia; adibidez, neskak panpinekin jolastea eta mutilak kamioiekin (Eichstedt et al., 2002, 297. or.). Generoaren ezagutza metaforikoa, berriz, elkarrekin lotura arruntik ez duten –hots, sozialki eta historikoki loturarik ez duten– objektu eta gertaerak kategorien arteko antzekotasunak bilatuz edo kategoria bat talde sexu-generiko batekin lotuz elkartzean datza; adibidez, tximeletak eta emakumeak* elkartzea biak delikatu gisa kontzeptualizatzen direlako (2002, 298. or.).
340 hartu zuten484. Erdiko klaseko familietakoak ziren, eta ingeles-hiztunak. % 81 kaukasoarrak ziren, % 15 afrikar-kanadarrak eta % 4 asiar-kanadarrak. Bat ez beste guztiak bi gurasoko familia tradizionaletan bizi ziren (Eichstedt et al., 2002, 300. or.). Esperimentua egiteko, item generizatuen edo historikoki generoarekin lotu izan diren itemen hamabi irudi erabili zituzten sexu-genero bitar bakoitzarekin; haietariko sei konbentzionalki (prakak, suhiltzaile-txanoa, mailua, soinekoa, tiara eta begizta) eta beste sei metaforikoki (hartza, katua, bihotza, urdin iluna, arrosa argia eta izeia) (2002, 301. or.). Haur bakoitzari item baten bi irudi berdin-berdinak erakusten zizkioten, eta, ondoren, bi aurpegi heldu, bata emakume batena eta bestea gizon batena. Itemen irudiekin batera, genero anbiguoko ahots bat entzuten zuten: "Hau da gehien gustatzen zaidana", haurrengan espektatiba bat sortzeko gero ikusiko zuten aurpegiaren generoari buruz. Itemetako irudien ordez aurpegiak agertu, eta ahotsak esaten zuen: "Begiratuko didazu?". 13 proba esperimental egin zituzten, bat item bakoitzeko, seiko bloketan banatuta, eta, horretaz gainera, 2 kontrol-proba (2002, 302. or.). Egileek ondorioztatu zuten haurrek (61,5%) denbora gehiago pasatu zutela beraiek "gaizki parekatu"485 (mismatched) esaten zieten emakume-aurpegiei begira gizon-objektuen atzetik, gizon-aurpegiei begira baino. Gizon-aurpegi "gaizki parekatu"en kasuan, baina, emakume-itemen atzetik, ez zen gauza bera gertatu. Haurrek "ongi parekatu"ei eta "gaizki parekatu"ei begira ematen zuten denbora ez zen askorik aldatzen (2002, 305. or.). Egileek ondorioztatu zuten haurrek generoaren oinarrizko ezagutza konbentzional eta metaforiko bat lortzen dutela bizitzaren bigarren urtean. Emaitzetan ikusten denez, 18 eta 24 hilabeteko haurrek badute genero-estereotipo maskulinoen berri, baina ez dago hain garbi genero-estereotipo femeninoen berri ba ote duten neurri berean. Haurrek, femenino gisa estereotipatutako itemak erakusten zitzaizkienean, ez zieten desberdin begiratzen gizon- eta emakume-aurpegiei. Baliteke horren arrazoia izatea genero-rol maskulinoak zorrotzagoak izatea eta gizonak haietatik aldentzeak zigor eta gaitzespen handiagoa ekartzea, emakumeak* rol femeninoetatik aldentzeak baino gehiago betiere –nahiz eta lehen haurtzaroan femeninotasuna saihestuz edo harengandik aldenduz eraikitzen den maskulinotasuna–; ondorioz, rol eta estereotipo horiek azkarrago, tinkoago eta sendoago ikasi behar dira. Ideia hori bera dakarte Eichstedt eta beste egile batzuek ere (2002, 306. or.). Hemen hipotesi gisa aurkezten dugun beste arrazoi bat izan liteke, gizonek espazio publikoan, hedabideetan eta orobat literaturan duten nonahikotasuna; horrek haien rol eta
342 uste dute generoa gorabeheratsua dela. Esate baterako, Fausto-Sterling-en bi urte eta erdiko iloba txikiak esaten zuen handitan poney bat izan nahi zuela (2012a, 55. or.), edo lau urteko Jimmyk lau urte eta erdiko Johnnyri esan zion handitan ama izango zela (Kohlberg, 1966, 95. or.). Genero-identitatearen konstantziak esan nahi du mutil bat gizon bihurtuko dela handitan eta neska bat emakume, eta, aldi berean, eraldaketa "azalekoago" batzuk ere gerta daitezke, hala nola neska bat neska izango dela beti, prakak jantzi eta kamioiekin jolasten bada ere (Halim eta Lindner, 2013, 2. or.). Kohlberg-ek, 4 eta 8 urte bitarteko haurrei neska baten irudia erakutsi, eta galdetu zien ea mutil bilakatu ote zitekeen berak hala nahi izanez gero, mutilen jolasetan arituz gero edo mutilen arropa eta janzkera eramanez gero (1966, 95. or.). Kohlberg-ek dakarrenez, 4 urteko haur gehienek erantzun zuten mutil bilakatu zitekeela nahi izanez gero edo mutilen arropa eta janzkera eramanez gero. 6-7 urtekoen kasuan, berriz, gehienak nahiko ziur zeuden neska bat ezin zela mutil bihurtu, ezta bere portaera edo itxura aldatuta ere. 2 urtetik 5 urtera bitarteko trans* haurren kasuan eta, zehazki, neska zakildun eta mutil bulbadunen kasuan ikusten dugunez, genero-konstantziaren nozioarekin batera agertzen diren eraldaketa edo elementu "azalekoago" horiei genitalak gehitzen zaizkie. Esan nahi baita, neska batek neska izaten segituko du prakak jantzita ere, kamioiekin jolastuta ere eta/edo zakila edukita ere, eta mutil batek mutil izaten segituko du bulba edukita ere486. Nolanahi ere, ez dakigu nola identifikatuko duten beren burua eta zer bilakaera izango duen haur horien materialtasunak nerabezaroan eta helduaroan. Baliteke haietariko batzuek beren burua transexual izendatzea; beste batzuek, trans*, edo emakume* trans* edo gizon trans*; beste batzuek, trabesti; beste batzuek, emakume* edo gizon, besterik gabe, edo nongender; beste batzuek, genero ez-bitarreko. Baliteke batzuek genero-adierazpide femeninoa baina identitate maskulinoa izatea, eta beste batzuek, genero-adierazpide maskulinoa baina identitate femeninoa. Beste batzuk, apika, mutil trans* izatetik lesbiana edo butch izatera igaro litezke. Genital-ezaugarrien, generoadierazpidearen eta genero-identitatearen arteko konbinazio ugariei sexualitatea gehituz gero, aukerak izugarri ugaltzen dira487. Interesgarria litzateke aztertzea ea oraingo edo etorkizuneko
343 haurrek "neska" edo "mutil" kategoriez bestelakoak erabiltzen ote dituzten beren burua izendatzeko, batez ere 7 urteetatik aurrera, edo ea kategoria bat baino gehiago eta/edo biak erabiltzen ote dituzten, eta ea batetik bestera ibiltzen diren, edo ea ez duten kategoriarik erabiltzen; edo ea, orain edo etorkizunean, beren burua "trans*" edo "neska trans*"/"mutil trans*"/"haur trans*" izendatzen ote duten, edo oraindik existitzen ez diren eta asmatzeko dauden beste kategoria batzuk erabiltzen ote dituzten. Gure hipotesia zera da: sexu-generoari eta sexualitateari buruzko diskurtso irekiagoak eta malguagoak eta aldaketak eta eraldaketak kontuan hartzen dituztenak garatu eta partekatu ahala, eta hizkuntza-kategoriak eta identitateaukerak haurtzarotik hasita ugaritu ahala, desberdintasun sexual-sexu-generiko gehiago adieraziko dira txikitatik, bai gorputzaren bitartez, bai hizkuntzaren bitartez. Bestalde, heldutan gizon edo trans* ez-bitar sentitu diren edo esleiturikoaz bestelako identitate-kategoriaren bat erabili izan duten neskek eta heldutan emakume* edo trans* ez-bitar sentitu diren edo esleiturikoaz bestelako identitate-kategoriaren bat erabili izan duten mutilek genero-konstantziaren ideia problematizatzen eta iraultzen dute. Materialtasun eta identitate sexu-generikoa bizitza guztian zehar garatzen da, egonkortasun handiagoarekin edo txikiagoarekin, subjektibitate-gorpuztasunen arabera. Ezinezkoa litzateke kontakizun hori hemen osatzea, Doktorego-tesi honen zabalera gainditzen baitu. Haurtzaroan ipini dugu arreta, zalantzan jartzen baitu zuzenean transexualitatearen eta orobat identitate sexu-generikoen gaineko ikusmolde esentzialista eta biologizista, hau da, identitatea jaio aurretik eta/edo jaioberritan hormonen eraginez sortzen eta burmuinean zigilatzen den zerbait berezkoa, jaiotzetikoa, finkatua edo programatua balitz bezala ulertzen duena. Lehen haurtzaroa aztertzeak agerian uzten du zein garrantzitsuak diren sozializazioa eta patroi generizatuen araberakoak ez diren hasierako gorputz-desberdintasunen multiplizitatearen interakzioa, askotariko elementuekin, zeintzuen barruan garrantzitsuki aurkitzen diren generoarauak, biologikoa denarekin, organikoa denarekin, gorputz-materialtasunarekin urtzen direnak. Trans* gorpuztasun-subjektitateen multiplizitatea hasierako gorputz-desberdintasunen espektro zabalaren beste adierazpen edo aukera batzuk baino ez dira, identitate eta materialtasun sexugenerizatu gisa konfiguratu eta garatuko direnak. Hala eta guztiz ere, fokua hainbat elementutan ipini arren, funtsezko afera erantzun gabe dago oraindik, hau da, nola garatzen diren gorpuztasun-subjektibitate ez-normatiboak; zehazki, trans* multiplizitatea. Identitate sexu-generikoaren garapena zaintzaile nagusien eta haurren
litzateke, hots, neskek eta emakumeek* femeninoak eta mutilek eta gizonen maskulinoak izan behar dutela eta dagokien sexu-generoaren arabera desiratu, sentitu eta jokatu behar dutela dioen ikusmoldetik kanpo geratzen dena.
344 arteko interakzioaren bitartez transmitituriko genero-arauak barneratzea besterik ez bada, nola da posible identitate ez-normatiboak egotea haurtzaroan? Nola azaleratzen, itxuratzen eta konfiguratzen dira bestelako identitate, praktika eta desirak, espektatiba, instrukzio, ikasbide, entrenamendu, zigor, errepresio eta sariak gaindituz edo berauetara gainjarriz? Azalpen orokor eta kontakizun itxi, sistematiko eta behin betikorik ez daukagun arren, hiru elementu aipatu ditugu desberdintasunen aukera zabalaren koeraketa azaltzeko. Lehena zaintzailea-haurra diada izango litzateke, non hasierako desberdintasunak babestu, besarkatu eta zabaldu litezkeen eta aukera sexu-generikoak ugaritu, baita familia ez-normatiboetan ere –bi heldu baino gehiagokoak eta/edo askotariko genero eta sexualitateetako pertsonek osatuak–. Bigarrena hizkuntza-kategoria sexu-generikoak barneratzea eta nork bere burua izendatzea izango litzateke. Orain arte haur transen* familien elkarteetan –Chrysallis, Naizen– jasotako kontakizunetan ikusi dugunez, haurrek, nahiz eta helduaroan beren burua trans*, genero ez-bitarreko, nongender edo bestelakotzat hartu, haurtzaroan, identitatea bereziki garrantzitsua den aroan –nork bere burua sexu-generikoki identifikatzea, aukera bat baino gehiago, hil edo biziko kontu bat da, agindu sozial larri bat–, mutil edo neska gisa identifikatzen dute beren burua. Alegia, ez dago bitarra ez den kategoriarik nork bere burua izendatzeko. Teknogorputz sexual-sexu-generikoen multiplizitate zabalaren koeraketan parte hartzen duen hirugarren elementua, kolorearen harira mamitu dugun hipotesiarekin lotuta, dopamina da. Egon daitezke –eta badaude– kolorearen genero-estereotipoak urratu eta beren umeak hainbat kolorerekin eta modu ez sexu-generizatu batean janzten dituzten gurasoak. Kolore horietako bat errefortzu positibo edo sari batekin laguntzen den aldiro, plazerezko sentipen batekin lotuko da, eta oroimenean gordeko. Gauza bera gertatuko da kolore horietako beste elementu batzuekin ere, jostailuak, kasu, edo baita beste elementu batzuekin ere, mugimenduak eta portaerak, kasu, erantzun positiboak emanez gero haurren dopamina-sistema estimulatzen baita eta, horrenbestez, haurrak gauza zehatzak bilatzen jarraituko baitu. Ez dakigu zer gertatzen den, baina baliteke beste lotura batzuek edo antzeko sari edo ordainekin indarturiko beste elementu batzuen arteko loturek sortzea plazerezko sentipenak haurrengan eta horrek eragitea haurrek bestelako lehenespen, gustu edo aukera batzuk garatzea. Dena den, entrenamenduaz, ikasketaz, hezkuntzaz, sariez edo errefortzu negatiboez harago, interakzioan bertan eta interakzioak berak sorturiko plazera legoke. Haurrek askotariko elementuetan aurkitu dezakete plazera, beren gorputz sexu-generizatuei esleituak eta/edo onartuak izan zein ez izan. Eta haurrek plazera sortuko balute interakzioan, askotariko elementuekiko interakzio eta harremanetan –zorizkoak izan zein kausa jakinak dituztenak izan–, eta dopamina askatzearen ondorioz eta sentipen hori errepikatzean haiekiko lotura edo
345 atxikimendua (attachment) sortuko balitzaie? Badira elementu batzuk, hala nola musika, dopamina askatzen dutenak (Salimpoor, Benovoy, Larcher, Dagher eta Zatorre, 2011; Zatorre eta Salimpoor, 2013; Salimpoor, Zald, Zatorre, Dagher eta McIntosh, 2015). Izan liteke zaintzaileen kanta-marmar, xuxurla, sehaska-kanta eta abestiek eragitea haur jaioberriek dopamina askatzea? Egiaz, haurrak loarazteko eta lasaitzeko tekniketako bat kantatzea da, musikak estresa gutxitzen eta gogoa hobetzen baitu. Izan liteke beste soinu eta/edo ahots batzuek dopamina askatzea? Dopamina mugimenduaren kontrolarekin lotuta ere badago (Oates et al., 2012, 10. or.). Dopamina askatzea, zelula-jarduera dopaminergikoaren goren-unea beharrezkoa da mugitzen hasteko, mugimenduaren atea ireki edo itxiko balu bezala, eta mugimenduen indarrerako (da Silva, Tecuapetla, Paixāo eta Costa, 2018). Dopaminaren beste funtzio batzuk oroimenarekin, kognizioarekin, arretarekin, prolaktina hormonaren ekoizpenaren inhibizioarekin, loarekin, umorearekin eta ikasketarekin lotuta daude (Frank eta O'Reilly, 2006; Schultz, 2007). Fausto-Sterling-ek dioenez, haurtzaroan, helduaroan cunnilingusarekin, koitoarekin edo beste sexu-praktika edo -harreman batzuekin lotzen ditugun sentsibilitate neuralak sistema neuralaren osagai gisa garatzen dira, eta haurraren eta zaintzailearen arteko ohiko interakzio multzoen parte dira; interakzio horien artean daude afektuz ukitzea, zaintzaz ukitzea, lasaitzeko kulunkatzea, garbitzea, krema edo talko-hautsak ematea, eta abar (2019, 543. or.). Trevarthen eta Aitken-ek 12 nerbio kranialen taula bat aurkeztu dute, zeinek haurraren trebetasunak, sentsibilitateak eta komunikazio-ezaugarri sentsorialak gaitzen edo aktibatzen baitituzte (2001, 23. or.; Fausto-Sterling, 2019, 543. or.-an aipatua)488. Usaimen-nerbioak, adibidez, usaimenaren eta dastamenaren barne-zentzu bat ematen du, eta usaintzearen eta, edo bitartean, beste bat musukatzearen esperientzia intersubjektiboak bideratzen ditu. Nerbio trigeminoak aurpegisentsazioak ahalbidetzen ditu, eta, hari esker, haurrak beste pertsona batek ukitzearen bizipena izan dezake; nerbio bagoak, berriz, bihotza eta urdaila inerbatu, eta norberaren emozioak sentitzeko gaitasuna ematen du. Nerbio guztiok martxan daude jaiotzean: edoskitzea ahalbidetuz; bihotz-erritmoa, tenperatura eta digestioa erregulatuz; eta haurrak helduen afektuzko inputaren aurrean erne ipiniz. Fausto-Sterling-en arabera, sexualitatea, "[e]ven though, progressively during childhood and on into adulthood, it becomes a physiological "thing" (that we imagine as unique) linked to heightened emotion and the special attachments of love and lovemaking", haurrak helduen zaintza-lanak ebokatzeko eta haien aurrean erantzuteko erabiltzen duen oinarrizko errepertorio fisiologikoaren atal gisa hasten da. Alegia: "Sexuality emerges from the
Diskurtso deterministak, esentzialistak, naturalizatzaileak eta patologizatzaileak ez dira adiskide onak, eta ez dute eskuzabaltasunez funtzionatzen autodeterminatzeko askatasuna eta gorputz-adierazpidea eta/edo -moldaketa legitimatzeko. Eta ez hori bakarrik; horretaz gainera, halako diskurtsoek teknogorpuztasun-subjektibitate ez-normatibo eta ez-hegemonikoen gutxiagotasuna zuritzeko bidea zolatzen dute. Honela diote Galofre eta Missé-k:
Bukatzeko, uste sendoa dugu gure ikusmolde sexual-sexu-generikoen azken bermea ez litzatekeela biologia izan behar, baizik eta jendearen ongizatea eta zoriontasuna, orainaldian bizi ditugun teknogorputzen desirak eta premiak asebetetzeko gaitasuna. Oraindik ere utopia bat da egunen batean kolektiboki aukeratu ahal izatea ea nahi dugun maila sakonenetatik maila azalekoagoetara kategoria sexu-generikoen arabera egituraturiko gizarte bat eta ea zer kategoria, nola eta zertarako jarri nahi ditugun eskuragarri. Utopiazko une hori iritsi bitartean, baita utopiazko une horretan ere, badira, gutxienez, hiru elementu aintzat hartu beharrekoak kontakizun zientifikoetan, Galofre eta Missé-k adierazitako bidean aurrera egiteko: subjektibitate-gorpuztasunak –sexu-generizatuak– eta sexualitatea prozesu edo bilakaera gisa ulertzea, eta, horrenbestez, aldatzen, bilakatzen eta eraldatzen diren elementu kontingente gisa ulertzea. Errealaren izaera anizkoitza, errealitatearen osaera anizkoitza, hots, desberdintasun, gorputz eta subjektibitateen multiplizitatea. Eta, azkenik, haien koeraketa erlazionala, hau da, desberdintasun, gorputz, subjektibitate horien koeraketa organiko-teknologiko-diskurtsibomateriala eta erlazio horien efektu gisa haien azaleratze edo agerpena.
Kapitulu honen helburua gorpuztasun-subjektibitateen sexu-generoaren koeraketa organiko-teknologiko-diskurtsibo-materialaren berri ematea izan da, bereziki transen* kasuan. Kategoria hori aukeratzeko arrazoien atzean, azpimarratu nahi dugu transa* esparru garrantzitsua bilakatu dela sexu-generoari buruzko esanahi eta kontakizunez eztabaidatzeko, eta analogia historiko bat ondorioztatu dugula elkarloturiko emakume*-trans* kolektibitateen artean hiru ideiatan oinarrituta: farmakologizatutako eta (bio)teknologizatutako bizi-, gorputz- eta identitateprozesu anizkoitzen kontzeptualizazio mediko-patologikoa, eta haien koeraketa teknologikoa, hirugarren kapituluan azaldu dugun bezala; "emakumeak*" eta "trans*" kategoria identitarioen irekiera, esanahi homogeneo, naturalizatzaile eta baztertzaileetatik multiplizitatea, erlazionaltasuna eta bilakaera besarkatzen duten ikusmoldeetara igaroz; eta bi subjektibitate-
350 teknogorpuztasun taldeok –maiz, bera eta bakarra dira– kontzeptualizatzen dituzten diskurtso determinista, esentzialista, biologizista eta erredukzionistak eta ondorioz desberdintasunak, hierarkiak eta gutxiagotasun soziala hauspotzen dituztenak. Auziok kapitulu honetan aztertu ditugu. Trans* gorpuztasun-subjektibitateak koeratzen dituzten elementu diskurtsiboez eta kategoriez denaz bezainbatean, "trans*" kategoriaren genealogia bat egin dugu. 1940ko eta 1950eko hamarkadetako Cauldwell-en eta Benjamin-en "transexual" kategoria mediko eta patologizatzailea abiapuntu gisa harturik, haren garapena, zabalkuntza semantikoa eta politizazioa azaldu ditugu, lehenik, "transgender"raren bidez, zeina autodeterminazio identitarioaren eta multiplizitatearen ideietan oinarrituta egin baitzuten Boswell-ek, Feinberg-ek eta hainbat kolektibok 1990eko hamarkadan, eta, ondoren, "trans*"ren bidez, zeina anizkoitz, ireki eta aterkitzat hartzen baita. Hala, nabarmendu dugunez, historian zeharreko eta mundugloboaren luze-zabaleko gorputz eta identitate ez-bitarren existentziaz harago, "trans*" kategoria soziala da eta historikoki kokatua dago, eta Kapitalozeno neoliberalean azaleratu da, teknobiopolitikaren eta teknozientziaren bilakaera molekularrean murgilduta eta "Hormonen Aroa" izendatu dugun paradigma sexual-sexu-generikoaren konfigurazio zehatz batekin. Trans* subjektibitate-teknogorpuztasunen koeraketa azaldu nahian, ikuspegi historikotik gorputzean oinarrituriko ikuspegi batera igaro gara, eta zenbait elkartek –Chrysallisek, adibidez– eta hedabidek –El Intermedio telebista-programak, adibidez– hedatzen dituzten ikusmolde eta kontakizunak aztertu ditugu. Halako diskurtsoek, nahiz eta aurrera egiten lagundu duten trans* eskubideen defentsan eta trans* gorputz eta identitateen normalizazioan, kutsu esentzialista eta biologizista dute; izan ere, transexualitatea burmuineko ildaska terminaleko ohantzeko nukleoaren erdiguneko subdibisioan (BSTc) kokatzen duten diskurtso zientifikoetan funtsatuak dira, eta postulatu arazotsu eta patologizatzaileak dakartzate, helburuen kalterako. Identitate sexu-generikoen –batez ere transen*– koeraketan parte hartzen duten elementu biologikoen azalpenean, elementu teknologiko eta diskurtsiboekin modu banaezinean loturik, transexualitatea BSTc-an dagoela defendatzen duen ideiaren arrastoari segitu diogu, harik eta "Brain Sex Theory" deritzon literatura-gorputzera iritsi garen arte, zeina nagusiki Swaab-en lantaldeak garatu baitu, Jordan-Young-ek "Brain Organization Research" izendatzen duenaren parte gisa. Hala, literatura-gorputz hori osatzen duten lau artikulu esanguratsu aztertu eta problematizatu ditugu, bai haien ikusmolde teorikoengatik, bai haien zorroztasun-faltagatik eta metodologia- edo diseinu-akatsengatik. Artikulu horiek burmuineko sexu-dimorfismoa defendatzen dute, hau da, identitate sexu-generikoak burmuinean behin betiko finkatzen eta
351 programatzen direla jaio aurreko eta jaiotzeko hormonen eraginengatik, eta transexualitatea alderantzikatze, anomalia, arazo, asaldura eta/edo nahasmendu gisa ulertu behar dela. Sexu-generoaz eta identitate sexu-generikoaz modu ez-hierarkizatu, ez-desberdin eta ezpatologizatzaile batean kontu emateko, erreakzio-arauan, interakzioaren ideian eta garapenaren sistema dinamikoen teorian oinarrituriko kontakizunetara jo dugu; kontakizun horien arabera, sexu-generoa eta identitateak testuinguruaren araberakoak dira, anizkoitzak, ingurunera irekiak, eta bilakaeran daude. Horretarako, nagusiki hiru elementu hartu ditugu ardatz gisa, determinismo biologikoaren babesguneak hirurak ere: hezurrak, koloreak eta trebetasun kognitiboak. Elementuok testuinguruaren arabera kontzeptualizatu dira, interakzio organiko-teknologikodiskurtsibo-materialaren emaitza gisa, eta garapen, prozesu edo bilakaeran. Garapenaren sistema dinamikoen teoriaren eta genero-performatibitatearen elkarlotzetik sortutako begirada batetik aztertu ditugu haurtzaroko sexu-generoa eta identitateak, fokua trans*etan ipinita; haien garapena erakutsi nahi izan dugu, elementu sozial, kultural, biologiko eta diskurtsiboak interakzioan daudeneko prozesu baten bitartez, eta, hala, kontakizun biologizistak, deterministak eta esentzialistak eztabaidatu ditugu. Azaldu dugu nola barruratzengorpuzten dituzten genero-arauak hasieran desberdintasun ez-generizatuak dituzten gorputz askok, lehenik zaintzailearen eta haurraren arteko harreman diadikoaren bitartez, eta gero testuinguru sozial zabalago batean, non hizkuntza-kategoria sexu-generizatuak barneratzen diren, generoaren ezagutza metaforikoa eta lehenespenak garatzen diren, hots, 2 urtetik 5 urtera bitarteko haur gehienek beren burua izendatzen dute, eta 7 urterekin barneratzen dute generokonstantziaren nozioa. Trans* haurren kasuan, neska zakildunen eta mutil bulbadunen ideia genero-konstantziaren parte bilakatzen da. Halaber, ohartarazi dugu ezjakintasun handia dagoela oro har subjektibitate-gorpuztasun sexu-generizatuen, eta ez-normatiboen –bereziki trans*enemergentziari eta garapenari buruz. Nolanahi ere, nabarmendu nahi izan dugu sexu-generoaren eta identitate sexu-generizatuen barneratzea eta garapena etengabe bilakatzen eta aldatzen den prozesu bat dela, anizkoitza eta ingurunera irekia, eta hormonek –elementuen multiplizitate baten artean– zerikusia dutela horretan, baina, burmuineko garapen neuronala bezala, hil arte daudela interakzioan eta eboluzioan. Bestalde, aldarrikatu dugu subjektibitate-gorpuztasunen multiplizitatea eta haien adierazpidea zabaldu egin litezkeela gizartean ikusmolde sexu-generiko ez hain zorrotza eta anizkoitzagoa eta irekiagoa bagenu; izan ere, elementu diskurtsibo, teknologiko eta materialekin estuki lotuta dauden elementu biologikoez harago, sexu-generoa auzi nagusiki politikoa da. Azkenik, sexu-generoari buruzko diskurtso eta ikusmolde zientifiko zein bestelakoetan kontuan hartu behar liratekeen hiru elementu identifikatu ditugu: sexu-generoa eta sexualitatea | science |
addi-418bb1057b0f | addi | cc-by-nc 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51236 | Bakterioen hazkuntza-efizientziaren aldakortasuna kostaldeko itsas-sistemetan | Baña García, Zuriñe | 2020-10-21 | Prokariotoak eta ur-sistemetako karbono-fluxua Ozeanoek gure planetaren %71 hartzen dute, eta batez beste 4.000 metroko sakonera dute. Ur gaziko masa handi bat osatzen dute, non mikroorganismoek dentsitate eta jarduera talde biologiko nagusia osatzen duten (González et al., 2008). Kalkuluen arabera, itsasoko uraren mililitro bakoitzeko 106 prokarioto, 103 nanoflagelatu heterotrofo eta 109 partikula biriko aurki ditzakegu, besteak beste (Fenchel, 2008). Kopuru handia izan arren, ur zutabean mikroorganismoen funtzioa gutxietsi egin zen denbora luzez, eta itsasoko katea trofikoen eta karbono fluxuaren ereduetan baztertuta utzi zen neurri handi batean. Prokarioto gehienak metabolikoki inaktiboak zirela uste zen, hainbat hamarkadatan zehar plaken zenbaketak erabiliz ikertu eta kuantifikatu ziren arren (Zobell, 1946). Karbonoaren zikloan benetan garrantzitsuak organismo fitoplanktoniko handiak bakarrik zirela uste zen, batez ere diatomeoak eta dinoflagelatuak, zooplanktonarentzako elikagai bezala balio zutenak. Hauek aldi berean arrain txikientzako elikagai bezala balio zuten, katea trofiko klasiko bezala ezagutzen zena sortuz (Steele, 1976). Mikrobiologiari aplikatutako tekniken hobekuntzek, hala nola epifluoreszentzia mikroskopia bidezko prokariotoen zenbaketak edo 14C-az markatutako glukosa eta aminoazidoak erabiltzeak, frogatu zuten prokariotoen zati handi bat metabolikoki aktibo zegoela (Wright & Hobbie, 1965; Hobbie et al., 1972; MeyerReil, 1978), eta O2 kantitate handiak xurgatzeko gai zirela (Pomeroy, 1974). 80ko hamarkadara arte ez zen onartu prokariotoek ur-sistemetako materia organikoaren deskonposizioan eta birmineralizazioan eta mantenugai ezorganikoen birziklapenean zuten zeregina (Williams, 1981; Kirchman et al., 1982). Aurkikuntza horiek erabat aldatu zuten ordura arte ur-sistemetan karbonoaren fluxuari buruz zegoen ikuspegia. Garai honetan, ur-zutabeko prokariotoen dentsitatea nahiko konstantea izatea, nagusiki flagelatu heterotrofoen (Fenchel, 1982) eta ziliatuen (Borsheim, 1984) jarduerek kontrolatzen zutela ere frogatu zen. Azam eta laguntzaileek (1983) "begizta mikrobiarra" terminoa ezarri zuten lehen aldiz, itsas komunitate planktonikoen egituraren ikuspegi klasikoa osatu gabea zela erakutsiz, eta disolbatutako karbono organikoaren
birmineralizazioaren ardatz nagusian mikrobio-komunitatea jarriz (0.1. Irudia). Denborarekin, begizta mikrobiarrean eginkizun garrantzitsuak dituzten talde funtzional berriak ezagutu ziren; hala nola, bakterio fotosintetikoek karbono atmosferikoaren finkapenean duten inplikazioa, birusak mikrobioen zelulalisiaren eta materia organikoaren birziklapenaren kausa garrantzitsu gisa, edo gaitasun fotosintetikoak eta fagotrofoak dituzten protozoo mixotrofoen presentzia (Pomeroy et al., 2007).
heterotrofoek sartutako disolbatutako karbonoaren zati bat arnastu egiten da, eta atmosferara askatzen da berriro CO2 moduan. Prozesatutako materia organikoaren beste zati bat bere hazkuntzarekin lotutako iraizpen-mekanismoen bidez iraiz daiteke, nitrogenoaren, fosforoaren eta sufrearen birziklapenean lagunduz. Prozesu horren bidez, gainera, ur-sistemetako materia organiko errekaltzitrantearen epe luzeko biltegiratzean laguntzen dute, karbono-ponpa mikrobiarraren bidez (Buchan et al., 2014). Baina prokariotoen komunitatearen bitartezko karbono organikoaren fluxuaren magnitudea zein den ezezaguna da oraindik. Ikerketa gehiago behar da jarduera prokariotoek ur-sistemetako karbono-fluxuan nola eragiten duten jakiteko, eta era horretan, prokariotoen papera eredu biogeokimiko prediktiboetan integratzeko. Hemendik aurrera, bakterio terminoa erabiliko da prokariotoak aipatzeko, lan hau Kantauri Ekialdeko kostaldeko uretan egin baitzen, non arkeoek komunitate osoari egiten dioten ekarpena oso txikia den (%1 - 6) (Alonso-Sáez et al., 2009). Bakterioen hazkuntza-efizientzia Gaur egun ez dago baliabide zuzenik bakterioplanktonaren bitartez ematen den disolbatutako karbono organikoaren fluxua neurtzeko, batez ere muga metodologikoen ondorioz. Hurbilketa praktiko gisa, horren ordez, bakterioen hazkuntza-efizientzia estimatzen da (Ducklow & Carlson, 1992), zein biomasa eratzeko erabiltzen den kontsumitutako disolbatutako karbono organikoaren frakzioa bezala definitzen den. Aldagai hau bakterio batek barneratutako substratu organikoak ATP sortzeko erabiltzen diren erreakzio katabolikoen isla da, baita biomasaren parte izango diren biomolekulen eta ingurunean askatzen diren biltegiratze-produktuetan eta konposatu organikoen sintesirako erabiltzen diren erreakzio anabolikoen isla ere (0.2. Irudia) (Giorgio & Cole, 1998). bakterioen hazkuntza-efizientzia, beraz, funtsezkoa da bakterio heterotrofoek ur-sistemetan duten eginkizun ekologikoa eta biogeokimikoa zehazteko (Giorgio & Cole, 1998). Garrantzi ekologikoa duen arren, bakterioen hazkuntza-efizientziaren estimazioa eta ulermena neurketen aldakortasunak eta faktore erregulatzaileen ziurgabetasunak mugatzen dute. Gainera, bakterioek katabolismoaren eta
0.2. Irudia. Bakterioen hazkuntza-efizientzian eragina duten bide katabolikoen eta anabolikoen irudikapen sinplifikatua: a: konposatu organikoen oxidazio-abiadura eta ATParen sorrera-abiadura; b: substratuak zelularen barnerantz aktiboki garraiatzera bideratutako ATParen kontsumo-abiadura; c: ATParen kontsumo-abiadura (erreakzio anabolikoetan erabilita); d: ATParen kontsumo-abiadura (zelulatik kanpo askatzen diren molekula organikoen sintesian erabilita) Konposatu endogenoen oxidaziora bideratutako ATParen sorrera-abiadura; µ: hazkuntza-tasa; µe: metabolismo endogenoa, non µ = 0 (Giorgio & Cole, 1998tik aldatuta). Alderdi metodologikoak Bakterioen hazkuntza-efizientziaren neurketarekin lotutako arazo metodologikoak aldagai horren balioan hautemandako aldakortasunaren kausa izan liteke (Briand et al., 2004; Alonso-Sáez et al., 2007b), eta, beraz, oraindik beharrezkoa da metodologia sendo bat ur-sistemetan karbonoaren fluxuaren magnitudea neurtzeko eta ulertzeko. Tradizioz, bakterioen hazkuntza-efizientzia zeharka kalkulatzen zen substratu sinpleak erabiliz, gehienetan labilak, %50 eta %97 arteko hazkuntza-efizientzia sortzen zituztenak (Hobbie & Crawford, 1969;
Ikerketa esperimentaletan alderantzizko erlazioa ikusi da bakterioen hazkuntzaefizientziaren eta disolbatutako materia organikoaren C:N ratioaren artean (Goldman et al., 1987; Kroer, 1993; Pradeep Ram & Chandramohan, 2003). Aldi berean, del Giorgio-k eta Cole-k (1998) bakterioen hazkuntza-efizientziaren joera positiboa erakutsi zuten ekosistemako egoera trofikoaren gradientean zehar. Aitzitik, beste ikerketa batzuek adierazten dute disolbatutako materia organikoaren kalitatea dela, kantitatea baino gehiago, sistema eutrofikoenetan bakterioen hazkuntza-efizientziaren balio altuenen bultzatzailea (Kritzberg, 2005; Apple & del Giorgio, 2007). Ildo horretan, itsas uretan bakterioen hazkuntzaefizientziaren balioak barneratzen dituzten urtaroko ikerketa urriek, aldagai hori hein handi batean disolbatutako karbono organikoaren labilitateaz baldintzatuta dagoela iradokitzen dute (Lemée et al., 2002; Reinthaler & Herndl, 2005). Bakterioek disolbatutako materia organikoaren erabileran eragina izan dezakeen beste ingurumen-faktore garrantzitsu bat argiarekiko esposizioa da. Disolbatutako materia organikoaren irradiazioak handitu egin dezake materia organiko labilaren eta pisu molekular txikiko materia organikoaren proportzioa, bakterioek barneratzeko eskuragarriagoa eta lagungarriagoa dena, eta horrek bakterioen hazkundea areagotzea ekarriko luke (Miller & Moran, 1997; Moran et al., 2000; Tranvik & Bertilsson, 2001; Obernosterer & Benner, 2004), baita hazkuntza-efizientzia ere (Reche et al., 1998). Hala ere, beste lan batzuetan ikusi da argiaren presentzian bakterioen arnasketa ekoizpena baino gehiago estimulatzen dela eta, beraz, bakterioen hazkuntza-efizientziako balio txikiagoak eta karbono-eskari handiagoak ikusten direla argiarekiko esposizioan iluntasunean baino (Cottrell et al., 2008; Pringault et al., 2009). Bestalde, protistoplankton bakteriboroak (González et al., 1990; Lebaron et al., 1999) eta partikula birikoek (Middelboe et al., 1996), zelula-lisiaren eragile gisa, osaera eta labilitate desberdineko konposatu organikoak askatzen dituzte, disolbatutako materia organikoaren erreserban laguntzen dutenak (Nagata & Kirchman, 1991; Strom et al., 1997; Nagata, 2000; Carlson, 2002), eta eragin nabarmena izan ditzaketenak bakterio-komunitatearen hazkuntza-efizientzian.
Baina, dakigunera arte, oraindik ez da aztertu harraparitzak eta zelula-lisiak disolbatutako materia organikoaren alterazioen bitartez bakterioen hazkuntzaefizientzian duten eragina. Alderdi hau tesi honen 2. Kapituluan eztabaidatzen da. Tenperatura Arrheniusen ekuazioaren arabera, edozein erreakzio biokimikoren abiadura handitu egiten da tenperatura igo ahala (Arrhenius, 1889). Hala ere, deigarria da bakterioen hazkuntza-efizientziaren eta uraren tenperaturaren arteko erlazioa aztertzeaz arduratu diren ikerketetan ikusten diren emaitza kontraesankorrak. Rivkin eta Legendre (2001) ur-sistemetan lortutako datu-bilketan oinarrituta, bakterioen hazkuntza-efizientziak tenperaturarekiko alderantzizko mendekotasuna aurkezten duela iradoki zuten. Harreman hori bera ikusi da manipulazio-esperimentu batzuetan (Iturriaga & Hoppe, 1977; Tison & Pope, 1980; Griffiths et al., 1984; Roland & Cole, 1999), antzeko beste ikerketa batzuetan halakorik ikusten ez den bitartean (Crawford et al., 1974). Bakterioen hazkuntza-efizientziaren urtaroko aldakortasuna aztertu den lanetan, emaitzak ere kontraesankorrak izan dira; kasu batzuetan efektu negatiboa ikusi zuten (Bjørnsen, 1986; Daneri et al., 1994), beste batzuetan efektu positiboa izan zen (Roland & Cole, 1999; Lee et al., 2002; Reinthaler & Herndl, 2005; Apple et al., 2006) eta beste batzuetan tenperaturak ez zuen eragin handirik edo batere ez bakterioen hazkuntza-efizientzian (Kroer, 1993; Toolan, 2001; Pradeep Ram et al., 2003). Oraindik ez dago argi desadostasun horiek zenbaterainokoak diren erabilitako metodologian dauden desberdintasunengatik, edo benetan tenperaturak ur-sistemetan bakterioen hazkuntza-efizientzian duen efektuaren aldakortasuna islatzen duten, kontrolatu gabeko beste parametro batzuen arabera. Alderdi hau tesi honen 3. Kapituluan aztertzen da. Bakterio-komunitatearen konposizioa Bakterio-komunitatearen konposizioa ur-sistema naturaletan karbonoaren prozesamenduaren erregulazio-faktore posibletzat ere jo izan den arren, ez dago informazio askorik bakterioen hazkuntza-efizientziari nola eragin diezaiokeen azaltzeko (Cottell & Kirchman, 2000). Bakterioen kultibo puruekin egindako
ikerketetan ikusi zen, hazkunde-parametroen konbinazio jakin baterako, bakterio-espezie desberdinek bakterioen hazkuntza-efizientziaren balioek tarte handia erakusten zutela (Heijnen & Van Dijken, 1992). Hala ere, bakteriokomunitate natural konplexuagoekin egindako ikerketetan, emaitzak kontraesankorrak izan dira berriro. Hala, Blanes-ko Badian egindako ikerketa batean, Alonso-Sáez eta laguntzaileek (2008) ez zuten harremanik aurkitu komunitatearen konposizioaren eta karbonoaren metabolismoaren neurri orokorren artean, beste itsas-sistema batzuetan behatutakoa ez bezala (Fuhrman et al., 2006; Alonso-Sáez et al., 2007b). Tesi honen 3. Kapituluan komunitatearen konposizioak bakterioen hazkuntza-efizientziaren erregulazioan duen inplikazio maila eztabaidatzen da. Protozoo bakteriboroen bidezko harraparitza da bakterio-komunitateak ursistemetan duen konposizio genotipiko eta fenotipikoari forma ematen dion prozesu nagusietako bat (Jurgens & Güde, 1994). Protistoplanktonaren hautazko harraparitza dela eta, zelula ertain eta bizitza librean dauden aktiboenak lehenetsiz, aldaketak gertatzen dira tamaina eta morfologien banaketan, talde filogenetikoen konposizioan eta bakterio-komunitatearen jardueran (Hahn & Höfle, 2001). Aldaketa horiek, aldi berean, komunitatearen bakterioen hazkuntzaefizientzian aldaketak eragin ditzakete. Aktibitate maila Litekeena da bakterio guztiek ur-sistemetako karbonoaren fluxuan duten ekarpena berdina ez izatea, bakoitza metabolismoaren jarduera maila desberdinetan egon baitaitezke (Warkentin, 2011). del Giorgio-ren eta Cole-ren arabera (2000), hazkunde aktiboan dauden bakterioek substratu kopuru handia dute, eta arnasketa nahiko txikia da. Bakterioek metabolismoaren mantenurako barneko biltegiratze-produktuak erabiltzen dituztenean, substratuaren kontsumoa txikia da edo ez dago, hazkuntzan eta ekoizpenean neurri txikiagoan parte hartzen dute eta arnasketa handia da, eta horrek bakterioen hazkuntza osoaren efizientzia murrizten du. Komunitate naturaletako bakterio-talde funtzionalen jarduera metabolikoaren maila ezezaguna da, baita ingurunean
dauden zelula latenteek edo aldaketa-egoeran dauden zelulek karbonoaren eraldaketan edo barneraketan eta bakterioen hazkuntza-efizientzian izan dezaketen eragina ere. Premisa horren pean, zelula oso aktiboen eta inaktiboen dentsitatearen arteko proportzioa izan liteke ur-sistemetan bakterioen hazkuntza-efizientzia erregulatzen duen beste faktore bat.
Gaur egun, ziurgabetasun handia dago bakterioen hazkuntza-efizientzia kontrolatzen duten erregulazio-faktoreei eta prozesu honetan duten garrantzi erlatiboari buruz, eta horrek ezinezko egiten du ingurumen-baldintza jakin batzuetatik espero daitezkeen bakterioen hazkuntza-efizientziaren balioak zehaztasunez aurreikustea. Horregatik, doktorego-tesi honen 2. eta 3. Kapituluek kostaldeko itsas-sistemetan bakterioen hazkuntza-efizientzia erregulatzen duten faktoreen ezagutzan sakontzen da, baita prozesu horretan benetan egiten duten ekarpena ere.
Helburuak
Garrantzi ekologikoa duen arren, deigarria da bakterioen hazkuntza-efizientziaren eta ur-sistema naturaletan duen magnitudea erregulatzen duten faktoreen emaitza zehatzen eskasia. Bakterioen hazkuntza-efizientziaren neurketarekin lotutako arazo metodologikoek eta bertan eragina izan dezaketen faktoreei buruzko ziurgabetasunak, ur-sistemetako karbono-fluxuaren magnitudeari buruz dugun ulermenean eragin zuzena dute. Ur-sistemetan karbonoaren fluxua ulertzen eta iragartzen laguntzeko helburu orokorrarekin, tesi honetan bakterioen hazkuntza-efizientzia zehazteko metodologia egokia ezartzen da, eta kostaldeko itsas sistemetan aldagai hori erregulatzen duten faktoreen ezagutzan sakontzen da. Helburu orokorra lortzeko, honako helburu espezifiko hauek ezarri ziren: 1. Ur-sistema naturaletan bakterioen arnasketa neurri zehatzak eta fidagarriak lortzeko baldintza egokiak ezartzea, mikroarnasketa-sistema baten eta oxigeno-mikrosentsoreen bidez (1. Kapitulua). 2. Protozoo bakteriboroen harrapakaritzak disolbatutako materia organikoan eragiten duen alterazioaren bidez bakterioen hazkuntzaefizientzian duen eragina zehaztea (2. Kapitulua). 3. Kantauri Ekialdeko kostaldeko bakterioen hazkuntza-efizientziaren denboran zeharreko aldaketa aztertzea, eta baita hura kontrolatzen duten faktoreak ere (3. Kapitulua).
Laburpena Bakterioplanktona ur-sistemetako materia organikoa eraldatzeko eta mineralizatzeko gai den osagai biologiko garrantzitsuena da; horregatik, karbonoaren zikloa ulertzeko, funtsezkoa da bakterio horiek CO2 bihurtzen duten eta atmosferara askatzen duten karbono organikoaren kantitatea zehaztasunez ezagutzea. Hala ere, bakterioen arnasketaren neurriak urriak eta oso aldakorrak dira, batez ere muga metodologikoen ondorioz. Ur-sistema naturaletan bakterioen arnasketa neurri zehatzak lortzeko metodo bat optimizatzeko asmoz, Kantauri Itsaso Ekialdeko kostaldeko itsas gainazaleko 120 ur-lagin jaso ziren guztira 2007 eta 2009 bitartean, eta lagin bakoitzaren disolbatutako oxigenoaren kontzentrazioaren jaitsiera oxigeno-mikrosentsoreen bidez monitorizatu zen modu jarraituan 24 orduz. Inkubazioko 3-6 ordutatik aurrera disolbatutako oxigenoaren jaitsieran linealtasuna galdu zela identifikatu zen. Arnasketadinamikaren aldaketa horiek komunitatearen dentsitatean, jardueran eta konposizioan izandako aldaketekin lotuta egon ziren, batez ere hasieran bakteriodentsitate baxua zituzten laginetan. 12 ordutik gorako inkubazio-denborak erabiltzeak bakterioen arnasketa balioestea eragiten du. Oxigenomikrosentsoreek arnasketa-dinamiken aldaketak identifikatzeko eta inkubaziodenbora 6 ordu baino gutxiagora murrizteko aukera ematen dute. Horri esker, bakterioen arnasketa-neurri zehatzak eta ekosistemaren errealitatearekin bat datozenak lor daitezke.
Sarrera Daukaten ugaritasuna dela eta, bakterioplanktona materia organikoaren transformazioan eta mineralizazioan osagai biologiko garrantzitsuentzat hartzen da (Cho & Azam, 1988; Fuhrman, 1992), funtsezkoa izanik ur-sistemetako karbonoaren zikloan. Bakterioplanktonaren mineralizazio- edo arnasketa-tasa ezagutzea oso garrantzitsua da CO2 bihurtzen den eta atmosferara askatzen den karbono organikoaren kantitatea zehaztasun handiagoz ezagutzeko. Bakterioen arnasketa atmosferarekin trukatzen den CO2-aren bultzatzaile biologiko garrantzitsuena den arren (Williams & del Giorgio, 2005), horrek dakarren garrantzi ekologiko eta biokimikoarekin, ekosistema-mailan gutxien ikertutako bakterioen prozesu metabolikoetako bat da. Egin ziren lehenengo arnasketa neurriak XX. mende hasierakoak dira (Gaarder & Gran, 1927), baina hamarkadetan arnasketa neurriak oso eskasak izan ziren, eta fotosintesi neurriak zuzentzeko erabili ziren nagusiki. Pomeroy & Johannesen (1966 eta 1968) lanak argitaratu ziren arte arnasketa ez zen berez prozesu bat bezala garrantzitsua izan komunitate zientifikoarentzat. Hala ere, hamarkada bat geroago arte ez zen garatu onargarritzat jotzeko moduko inkubazio-denbora txikiak erabiliz (12 - 24 h) aurrera eraman zitekeen bakterioen arnasketa neurtzeko teknikarik (Bryan et al., 1976). Gaur egun, zailtasun metodologikoek ur-sistemetan bakterioen arnasketaren neurri zehatzak eta fidagarriak lortzea oztopatzen jarraitzen dute. Bakterioen arnasketa hainbat modutan neur daiteke. Modurik zuzenena inkubazioan zehar disolbatutako karbono ez-organikoaren edo oxigenoaren kontzentrazioaren bilakaera jarraitzea da, nahiz eta azken horrek arnas koziente bat erabiltzea eskatzen duen, kontsumitutako disolbatutako oxigenoa sortutako CO2 bihurtzeko. Itsasoko uretan karbono ez-organikoaren kontzentrazioa handia denez, CO2-aren sorrera neurtzeko analisia kolorimetrikoaren erabilpena (Johnson et al., 1993; Robinson & Williams, 1999) jarduera planktoniko handia duten sistema ozeanikoetara mugatzen da. Beraz, sentsibilitate-arrazoiengatik, kasu gehienetan disolbatutako oxigenoaren kontzentrazioaren neurria erabili da, eta Winkler metodoa izan da hura zehazteko gehien erabili dena (Williams &
Gaur egun, ur-sistemetako bakterioen arnasketa neurketak urriak eta oso aldakorrak dira oraindik, lehen aipatutako arazo metodologikoen ondorioz batez ere. Arnasketa neurrien ziurgabetasun hori da ur-sistemetan karbonoaren zikloaren funtzionamenduari buruzko ezagutza mugatzen duten faktore nagusietako bat (del Giorgio & Cole, 1998; Morán et al., 2007; Gasol et al., 2008; Robinson, 2008). Ildo horretan, ur-sistemetan arnasketa-neurri zehatzak lortzeko metodo bat optimizatu beharra dago. Beste metodo batzuekiko dituzten abantaila metodologikoak direla eta, oxigeno-mikrosentsoreak bakterioen arnasketa zehazteko tresna baliagarri gisa aurkezten dira. Horrela, lan honetan, bakterio komunitate naturalaren arnasketa neurri adierazgarriak lortzeko helburuarekin, itsasoko ur-laginetan oxigeno-mikrosentsoreak erabiltzeko modurik egokiena determinatzea eta inkubazio-denboren mugak zehaztea proposatu zen. Era berean, oxigeno-mikrosentsoreen bidez lortutako emaitzak komunitate zientifikoak orain arte beste teknika batzuen bidez ur-sisteme desberdinetan lortutako bakterioen arnasketako neurriekin alderatu ziren. Materialak eta metodoak Laginketa estrategia 2007tik 2009ra bitartean, itsas gainazaleko 120 ur-lagin jaso ziren (0,5 metroko sakonera) Kantauri Ekialdeko kostaldean (43°44´N, 2°90´W, Armintza, Bizkaia). Laginak Millipore AP25 beira-zuntzezko iragazkien bidez iragazi ziren (0,9 μm-ko poro nominala), %89 - 100eko berreskuratze-eraginkortasunarekin, bakterioak gainerako komunitate planktonikotik bereizteko. Jarraian, lagin bakoitzeko erreplika bitan disolbatutako oxigenoaren kontzentrazioaren beherakada modu jarraituan monitorizatu zen 24 orduz. Horri esker, arnasketa neurtzeko beste metodo batzuetan erabili ohi diren inkubazio-denbora luzeak simulatu ahal izan ziren. Ontzi itxietan inkubazioan zehar komunitatearen tamainan, jardueran eta konposizioan gerta zitezkeen aldaketak identifikatzeko, bakterioen dentsitatearen, biomasaren eta ekoizpenaren neurri puntualak egin ziren hasierako denboran lagin guztietan, eta 12 laginen hautaketa batean parametro horiek berak zehaztu ziren ≤ 6, 12 eta 24 orduko inkubazioen ondoren. Gainera,
den aluminiozko gida baten barruan, 1 segunduko erantzun-ahalmena eta 0,1 μM-ko doitasuna dituena, eta elektrodoaren oxigeno-kontsumoa minimora murrizten duen kanpoko katodo batekin diseinatua (gutxi gorabehera 2 x 109 mg O2 min-1). Mikroarnasketako sistema modularrean, datuak eskuratzeko PA2000 pikoanperimetroa eta Unisenseko ADC-216 bihurgailua erabili ziren. Laginak homogeneizazio leun batekin mantendu ziren inkubazioan zehar, kontrol-unitate independente batek kontrolatutako irabiagailu magnetikoen bidez. Erabilitako material guztia azidoarekin (HCl %10) eta Milli Q urarekin ikuzi zen neurri bakoitza egin aurretik. Oxigeno-sentsorea neurri bakoitzerako kalibratu zen, %0ean eta %100ean oxigenoz asetutako Milli Q esterila erabiliz. Horri esker, disoluzioen disolbatutako oxigenoaren kontzentrazioa sentsoretik jasotako seinalearekin (mV) erlazionatu ahal izan zen. Une bakoitzeko oxigeno-kontzentrazioa oxigenoasetasunaren portzentaia gisa zehaztu zen, eta kontzentraziora bihurtu zen (µmol O2 l-1) lagin bakoitzaren gazitasuna eta tenperatura kontuan hartuta. Bakterio-komunitatearen oxigenoa kontsumitzeko bi neurri estimatu ziren, oxigeno-kontzentrazioaren eta igarotako denboraren arteko erregresioaren maldatik abiatuta eta disolbatutako oxigenoaren kontzentrazioaren beherakadaren dinamiketan behatutako aldaketak kontuan hartuta: RB1, non 6 ordu edo gutxiagoko inkubazio-denborak erabili ziren; eta RB2, non 12 ordu baino gehiagoko inkubazio-denborak erabili ziren. Oxigeno-kontsumoak karbonoarnasketan bihurtu ziren, 1:1 arnasketa-koefizientea erabiliz (Giorgio et al., 2006). Bakterioen dentsitatea eta biomasa Bakterioen dentsitateak Nikon Optiphot epifluoreszentzia-mikroskopiaren bitartez zenbatu ziren (Porter & Feig, 1980). Laginak kaltzio-karbonatoarekin tanponatutako formalinarekin fixatu ziren (azkeneko kontzentrazioa %2 b/b eta 0,2 µm-tik iragazita) eta 4°C-tan iluntasunean biltegiratu ziren analizatu arte. 1 mlko azpilaginak hartu ziren, DAPI-rekin (azkeneko kontzentrazioa 2 µg ml-1) 10 minutuz tindatu ziren, eta 0,22 μm poro-tamainako (Whatman) polikarbonatozko iragazki beltzen bidez iragazi ziren. Iragazkiak beirazko porta batean muntatu ziren, murgiltze-olio ez fluoreszentearekin. Laginak bikoiztuta zenbatu ziren, eta
estandarrak erabiliz. Bakterioen ekoizpen-abiadura konbertsio-faktore bi erabiliz kalkulatu zen: timidinaren barneraketa zelula kopurura bihurtzeko 1,7 x 1018 zel timidina mol-1 faktore teorikoa erabili zen (Fuhrman & Azam, 1982), eta zelula kopurua karbono-kantitatera bihurtzeko, lagin bakoitzaren batez besteko biomasa prokariota erabili zen (fgC zel-1). 120 laginetatik 12tan bakterioen ekoizpena neurtu zen, hasierako denboran (0 h) ez ezik, inkubazio-denborako bestelako hiru unetan ere: RB1 neurtzeko erabiltzen zen unean (≤ 6 h), RB2 neurtzeko erabiltzen zen unean (≥ 12 h), eta inkubazioaren amaieran (24 h). Bakterioen komunitatearen konposizioa 120 laginetatik 10tan bakterioen komunitatearen konposizioa CARD-FISH teknikaren bidez determinatu zen Pernthaler-ek et al. (2002) deskribatutako teknikaren bitartez, inkubazio-denborako hiru unetan: hasierako denboran (0 ordu), inkubazioaren 12 ordutan eta inkubazioaren amaieran (24 ordu). Talde espezifikoak detektatzeko diseinatuta zeuden HRP-arekin (peroxidase horseradish) markatutako oligonukleotidoetako zundak erabili ziren: Bacteria domeinua (EUB I-ren (Amann et al., 1990) eta EUB II-III-ren (Daims et al., 1999) arteko nahasketa) eta bere lau talde filogenetikorik garrantzitsuenak detektatzeko: ALF968 (Neef, 1997) Alfaproteobacteria-entzako; BET42a (Manz et al., 1992) Betaproteobacteria-entzako; GAM42a (Manz et al., 1992) Gammaproteobacteria-entzako; y CF319a (Manz et al., 1996) Bacteroidetesentzako. Eubacteria-entzako kontrako zentzuzko NON338 zunda (Wallner et al., 1993) kontrol negatibo bezala erabili zen. Hibridazio guztiak 35°C-tan 2 orduz burutu ziren, eta jarraian tiramida-Alexa488-arekin anplifikatu ziren 15 minutuz. Hibridazio-tanpoiko formamidaren kontzentrazioa %55-ekoa izan zen zunda guztientzako ALF968 eta NON338 zundetarako izan ezik, %45koa eta %20 izan zirenak hurrenez hurren. Hibridazioa egin zen iragazkien sekzioak DAPI (4'6'- diamidino-2phenylindole) bidez tindatu ziren, ondoren bakterioak epifluoreszentziako mikroskopiaren bidez zenbatzeko eta zunda bakoitzak bakterio totalarekiko osatzen zuen hibridazio-portzentaia kalkulatzeko.
Analisia estatistikoa T-Student testa bi lagin-talderen batez besteko balioen arteko diferentzia esanguratsuak identifikatzeko erabili zen, eta pareatutako t-Student testa lagin bereko neurrien arteko desberdintasun esanguratsuak identifikatzeko. Bi lagintalde baino gehiagoren arteko alde esanguratsuak identifikatzeko, faktore baten ANOVA-rako post hoc proba erabili zen, Bonferroni-ren kontrastearekin. Erregresio lineal sinpleak egin ziren inkubazio-denboran zehar disolbatutako oxigenoaren kontsumo-abiadura lortzeko (p < 0,05). Analisia estatistikoak SPSS programa estatistikoa erabiliz egin ziren (IBM). Emaitzak Oxigenoaren jaitsieraren dinamikak Aztertutako lagin guztietan inkubazioaren 24 orduetan disolbatutako oxigenoaren kontzentrazioa murriztu egin zela ikusi zen, eta oxigenoa jaisteko dinamika desberdinak 1.2. Irudian agertzen diren lau eredu orokorretan definitzen dira.
Aztertutako 120 laginetatik 5etan joera lineala ikusi zen inkubazioko 24 orduetan (A eredua); gainerakoetan, ordea, beherakada ez zen lineala izan. 12 laginetan, lehenengo 6 - 15 orduetan disolbatutako oxigenoaren kontzentrazioa linealki jaitsi zela ikusi zen eta, ondoren, disolbatutako oxigenoaren kontsumo-abiadura pixka bat aldatu zela (B eredua). Gainerako 103 laginetan hiru etapa bereizi ahal izan ziren: 1) lehenengo etapa (0 eta 3 - 6 ordu bitartean), non disolbatutako oxigenoaren kontzentrazioa modu konstantean eta neurriz jaisten zen; 2) bigarren etapa (3 eta 10 ordu arteko iraupena), non disolbatutako oxigenoaren kontsumo-abiaduran aldaketa arin bat (C eredua, 63 lagin) edo bat-batekoa (D eredua, 40 lagin) antzeman zen; 3) azkenik, hirugarren etapa bat disolbatutako oxigenoaren kontsumo-abiaduraren igoerarekin (C eredua) edo jaitsierarekin (D eredua) lotua. Azken batean, inkubazioaren hasierako kontzentrazioarekin alderatuta, disolbatutako oxigenoaren jaitsieraren linealtasuna lagin guztietarako (120) soilik mantendu zen inkubazioaren lehenengo 3 - 6 orduetan. Bakterioen arnasketaren neurriak 11°C eta 21,5°C arteko tenperatura eta 4,4 x 104 zel ml-1 y 4,0 x 106 zel ml-1 arteko bakterio-dentsitatea duten itsasoko ur-laginetan arnasketa-neurriak lortu ziren. Lagin bakoitzerako, bakterioen arnasketa-abiaduraren bi estimazio lortu ziren, disolbatutako oxigenoaren kontzentrazioaren eta inkubazio-denboraren arteko erregresioaren maldatik abiatuta: RB1 arnasketa-balioa 6 ordu edo gutxiagoko inkubaziotik abiatuta kalkulatu zenean, eta RB2 arnasketa-balioa 12 ordu edo gehiagoko inkubaziotik abiatuta kalkulatu zenean. Aztertutako laginen %98,3an (B, C eta D ereduetan bildutako laginak), inkubazio-denbora laburrak (RB1) erabili zirenean kalkulatutako arnasketa-balioak baxuagoak izan ziren (t-Student, p < 0,05) inkubazio-denbora luzeak erabili zirenean baino (RB2) (1.3. eta 1.4. Irudiak; TG.1. Taula gehigarria). RB1eko batez besteko balioak RB2koak baino 3 aldiz baxuagoak izan ziren (74,6 ± 5,8 μg C l-1 egun-1 y 230,7 ± 21,2 μg C l-1 egun-1, hurrenez hurren) (t-Student pareatua, p < 0,05). Ez zen desberdintasun esanguratsurik aurkitu disolbatutako oxigenoaren kontzentrazioan jaitsiera lineala izan zuten 5 laginetan lortutako RB1 eta RB2 balioen artean (A eredua).
1.3. Irudia. ≤ 6 orduko inkubazioetan (RB1) eta ≥ 12 orduko inkubazioetan (RB2) determinatutako arnasketa-balioen arteko erlazioa. Lerro zuzenak bi estimazioen arteko 1:1 erlazioa adierazten du. Azterketa honetan mikroarnasketa bidez lortutako arnasketa-neurriak uretako beste sistema batzuetan hainbat teknikarekin lortutako arnasketa-neurriekin alderatzeko, 60 lan zientifiko berrikusi ziren, eta horietan, ozeano irekiko, kostaldeko, plataforma kontinentaleko, estuarioetako, ibaietako eta/edo lakuetako azaleko ur-laginetan bakterioen arnasketa zehazten zen (1.1. Taula). Lan horietan jasotako bakterioen arnasketaren batez besteko estimazioak esanguratsuki desberdinak izan ziren laginen jatorrizko sistema urtarraren arabera (P < 0,01 faktore bateko ANOVArako post hoc Bonferroni proba, kasu guztietan). Ozeano irekian, batez besteko bakterioen arnasketa 36,6 ± 5,5 μg C l-1 egun-1 izan zen, kostaldeko uretan eta plataforma kontinentalean 141,5 ± 12,0 μg C l-1 egun-1, eta estuario, ibai eta lakuetan 176,8 ± 13,2 μg C l-1 egun-1 (1.4. Irudia). Lan horietan jasotako kostaldeko uretarako batez besteko balioak esanguratsuki desberdinak izan ziren (t-Student, p < 0,05 bi kasuetan) eta azterketa honetan Kantauri Ekialdeko kostaldeko uretan lortutako RB1 (74,6 ± 5,8 μg C l-1 egun -1) eta RB2 (230,7 ± 21,2 μg C l-1 egun -1) balioekiko bitartekoak (1.4. Irudia).
Kostaldeko urak eta plataforma kontinentala
Estuarioak, itsasadarrak, ibaiak eta lakuak
Kostaldeko uretan lortutako arnasketa estimazioetatik, %5,8k soilik erabili zituzten 6 ordutik beherako inkubazio-denborak. Portzentaia hori %7,4ra igotzen da hiru ur-sistemetarako aztertutako estimazio guztiak kontuan hartzen badira.
1.4. Irudia. Ur- sistema desberdinetan (ozeano irekia, kostaldeko urak, estuarioak eta ibaiak) eta ikerlan honetan ≤ 6 ordutako (RB1) eta ≥ 12 ordutako (RB2) inkubazio-denborekin lortutako bakterioen arnasketa-neurrien arteko konparaketa. "x" horiek datu-multzo bakoitzaren batez besteko balioak adierazten dituzte. Komunitate zientifikoak gehien erabili zuen metodoa Winkler metodoa izan zen (aztertutako lan guztien %68a; %75a kostaldeko sistemetan egindako lanen kasuan). Oxigeno-mikrosentsoreen erabilera, berriz, bakterioen arnasketa neurtzeko ohiko metodo gisa oraindik ez dago oso hedatuta eta ur-gezako sistemetara mugatuta dago (aztertutako lanen %5a). Mikrobioen ekologiaren esparruan arnasketa neurtzeko teknika asko erabili izan diren arren, eta espero ez bezala, ez zen desberdintasun esanguratsurik ikusi bakterioen arnasketa-neurrien artean erabilitako metodoaren arabera (p > 0,01 faktore bateko ANOVArako post hoc Bonferroni proba) (1.5. Irudia). Konparazioa kostaldeko sistemetan mikroorganismo komunitate desberdinekin eta urteko sasoi desberdinetan lortutako neurriekin egin zen, eta horrek desbideratze oso handiak eta tekniken
arteko balizko ezberdintasunen moteltzea eragin zezakeen. Hala ere, gure laborategian lagin berarekin egindako konparaketa batean, 48 orduko inkubazioan disolbatutako oxigenoaren jaitsieraren monitorizazioa egin zen Winkler metodoaren bidez (8 ordutik behin neurtuta, 130 ml-ko bialetan) eta oxigeno-mikrosentsoreen bidez (neurketa jarraitua, 4 ml-ko ganberatan), non teknika biekin lortutako arnasketa-neurrien artean desberdintasun esanguratsuak ikusi ziren (48 orduko eta 6 orduko inkubazio-denborak erabiliz lortutakoak, hurrenez hurren). Gainera, bi ontzietan disolbatutako oxigenokontzentrazioaren jaitsieraren dinamikak 3 etapako patroi ez-lineal bera jarraitu zuela baieztatu zen, nahiz eta bi ontzien artean desberdintasun nabarmenak eduki bolumenari dagokionez (erakutsi gabeko datuak).
1.5. Irudia. Beste kostaldeko sistema batzuetan teknika desberdinen bidez determinatutako bakterioen arnasketa-neurrien eta ikerlan honetan (berdea) ≤ 6 orduko inkubazio-denboran (RB1) oxigeno-mikrosentsoreen bidez lortutakoen arteko konparaketa. EGK: elektroien garraio-katea; DKI: disolbatutako karbono inorganikoa. "x" horiek datu-multzo bakoitzaren batez besteko balioak adierazten dituzte. Aldaketak bakterioen komunitatean inkubazioan zehar Bakterioen biomasaren eta ekoizpenaren bilakaerak ez ziren esanguratsuki desberdinak izan hasierako laginaren eta ≤ 6 orduko inkubazioko laginaren artean (t-Student pareatua, p > 0,05), baina bakterio-komunitatearen biomasaren eta
ekoizpenaren balioak esponentzialki handitu ziren une horretatik aurrera (1.6. Irudia). Horrela, desberdintasun esanguratsuak antzeman ziren hasierako biomasaren (0 h) eta 12 orduko eta 24 orduko biomasaren artean, baita hasierako ekoizpenaren eta 24 orduko inkubazioko ekoizpenaren artean ere (t-Student pareatua, p < 0,01). Bakterioen biomasaren kasuan, hautemandako aldaketak zakarragoak izan ziren hasierako bakterioen dentsitatea baxuagoa izan zen heinean, batez ere inkubazioko 6 orduetatik aurrera (1.7. Irudia). 2 x 105 zel ml-1 baino dentsitate baxuagoko laginetan, komunitateko biomasa 34,6 eta 71,5 aldiz handitu zela detektatu zen 12 orduko eta 24 orduko inkubazioen ostean, hurrenez hurren.
1.6. Irudia. Bakterio-komunitatearen ekoizpenaren eta biomasaren batez besteko balioa ± desbiderapen estandarra 4 ml-ko ganbera zigilatuetan (0 h, 3-6 h, 12 h eta 24 h). Izartxoek inkubaziodenbora horretako batez besteko balioen eta hasierako balioen (0 ordu) arteko desberdintasun esanguratsuak adierazten dute (t-Student, p < 0,05).
eta amaieraren arteko tarteko puntuetan, Atlantikoko subtropikaleko eta tropikaleko ur-laginetan, eta aztertutako lagin gehienetan oxigeno-jaitsiera 12 orduko inkubaziotik aurrera ez zela lineala detektatu zuten. Briand-ek eta kolaboratzaileek ere (2004), Kaledonia Berriko aintziraren hego-mendebaldeko ur-laginekin egindako ikerketa batean, oxigeno-kontzentrazioaren jaitsiera etengabe monitorizatuz hiru joera ez-lineal bereizi zituzten, laginaren egoera trofikoaren menpekoak zirenak. Lan honetan, aztertutako 120 laginetatik 5etan soilik ikusi ziren 24 orduz inkubazioak linealki behera egin zuela. Gainerako 115 laginetan oxigenoaren jaitsiera hasierako abiaduraren antzeko abiadura konstantean mantendu zen inkubazioaren lehenengo 3 edo 6 orduetan, eta ondoren linealtasuna galdu zen, arinago gertatuz bakterio-dentsitate baxua zuten laginetan. Inkubazio-denbora horiek orain arte arnasketa neurtzeko erabilitakoak baino askoz baxuagoak dira, seguru asko 6 ordutik beherako inkubazio-denborekin ez zutelako desberdintasun esanguratsurik lortzen hasierako eta amaierako oxigeno-kontzentrazioen neurketen artean ur-sistema naturaletako lagin gehienetan (Pomeroy et al., 1994). Kantauri Ekialdeko kostaldeko uretan, 12 orduko edo gehiagoko inkubaziodenbora luzeak erabiltzeak bakterioen arnasketa emendatzea ekarri zuen ia lagin guztietan, inkubazio-denbora laburrekin lortutako balioekin alderatuta (≤ 6 ordu). Kontuan hartuta uretako hainbat sistematan egindako bakterioen arnasketaren estimazioen %92,6a 12 ordutik gorako inkubazio-denboren ondoren lortu zirela, emaitza horiek lortutako bakterioen arnasketaren neurri asko balioetsi ahal izan direla adieraz lezakete. Frogatu da inkubazio-denborak eragina duela dentsitatean, biomasan, jardueran edo bakterio-komunitatearen konposizioan. Beste egile askok ere ikusi dute efektu hori (Biddanda et al., 1994; Gasol & Morán, 1999; Massana et al., 2001; Gattuso et al., 2002; Briand et al., 2004; Calvo-Díaz et al., 2011). Bakterioak komunitate planktonikoaren beste partaideetatik bereizi behar dira bakterioen arnasketa determinatzeko oxigeno-kontsumoaren neurketa zuzenak erabiltzen direnean. Horren ondorioz, artefaktu potentzialak sartu ahal dira: komunitate
Bolumen handiagoko ontziak erabili beharrean (beste teknika batzuetarako erabiltzen direnak, adibidez) 4 ml-ko ganberak erabiltzean, bolumen-azaleraren erlazioa handitzen da eta, ondorioz, materia organikoaren adsortzioa handiagoa izan liteke ganberen hormetan. Era horretan, bakterio-komunitatea gehiago aktibatzea eta arnasketa-tasa altuagoak detektatzea gerta liteke. Hala ere, Hammes et al. (2010) ez zuten efektu bolumetriko horren ebidentziarik aurkitu. Gainera, etengabe monitorizatzeak disolbatutako oxigenoaren jaitsieraren dinamikan gertatzen diren aldaketak kontrolatzea eta inkubazio-denborak murriztu ahal izatea ahalbidetzen du. Beraz, arnasketaren neurria bakteriokomunitatean aldaketak gertatu aurretik lor daiteke, neurketarako erabiltzen den ontziaren bolumena edozein dela ere. Bakterioen arnasketa, berez, bakterio-komunitateen jarduerari buruzko informazioa ematen digun parametroa da. Baina, gainera, beharrezkoa da bakterioen hazkuntza-efizientzia determinatzeko, eta, horretarako, bakterioen ekoizpena ere neurtu behar da. Bakterioen ekoizpena konposatu erradioaktiboen barneraketaren bidez lortzen da normalean, eta in situ baldintzetatik hurbil dagoen balioa lortzeko, inkubazio-denbora laburretan egiten da (normalean 1 - 2 h). Tradizionalki, beraz, bakterioen ekoizpeneko eta arnasketako neurriak denbora-eskala desberdinetan egin izan dira, eta inkubazio-denboran zehar hautemandako aldaketak direla eta, ziur aski komunitate desberdinekin, bai jarduerari dagokionez, bai konposizioari dagokionez. Hau da, bakterioen arnasketa eta ekoizpena zehazteko beharrezkoak diren inkubazio-denbora minimoetan zeuden denbora-desadostasunen ondorioz, ekosistemaren errealitatea adierazten ez zuten hazkuntza-efizientzien estimazioak egin ahal izan dira. Bi parametro hauek denbora-eskala berean neurtzeko beste aukera bat komunitatearen ekoizpen garbia kalkulatzean datza, inkubazioan bakterioen dentsitatean edo biomasan izandako aldaketetatik abiatuta (24 ordu) (Alonso- Sáez et al., 2007b). Hala ere, ikerlan honetan ikusi dugu 24 ordutan bakterioen dentsitatea esponentzialki handitzen dela, bakterioen arnasketaren dinamiken aldaketak aldakorrak diren bitartean. Beraz, metodologia hori erabiltzeak
ziurgabetasuna gehitu besterik ez lieke egingo hazkuntza-efizientziaren neurriei. Alternatiba gisa inkubazio-denbora 6 ordu baino gutxiagora murriztea proposatzen dugu, honek aukera ematen baitu bakterioen ekoizpena eta arnasketa denbora-tarte berean neurtzeko eta bakterioen hazkuntzaefizientziaren neurri zehatzagoak eta hasierako baldintzetatik hurbilagoak lortzeko. Azken batean, 12 ordutik gorako inkubazio-denborak erabiltzeak bakterioen arnasketa balioestea eragiten du, baita aldatutako hazkuntza-efizientziaren estimazioak lortzea ere, bakterio-komunitatearen dentsitatean, tamainan, jardueran eta/edo konposizioan aldaketa esanguratsuak gertatzen direlako. Oxigeno-mikrosentsoreek oxigeno kontzentrazioaren jaitsieraren bilakaera etengabe monitorizatzeko aukera ematen dute; horrela, lagin bakoitzean arnasketa-dinamiketan gertatzen diren aldaketak banaka identifika daitezke, disolbatutako oxigenoaren kontsumo-abiadura lineala eta hasierakoaren antzekoa den denbora mugatu daiteke, eta horrela, inkubazio-denbora 6 ordutik beherako aldietara nabarmenki murriz daiteke. Metodologia honek bakterioen arnasketa-neurri zehatzak lortzea baimentzen du, ekosistemaren errealitatearekin bat datozen hazkuntza-efizientziaren balioak kalkulatzeko, ursistema naturaletako karbonoaren birziklapenari buruzko ezagutza hobetzea ahalbidetuz. .
Laburpena Kapitulu honetan, bakterioen hazkuntzak eta protozoo bakteriboroen harraparitzak disolbatutako materia organikoan eragindako aldaketek Kantauri Itsasoaren ekialdeko eta Mediterraneo Itsasoaren ipar-mendebaldeko kostaldeko bakterio-komunitateen metabolismoa nola aldatzen duten aztertu da. Itsas-ur naturalaren erdia harrapari-presa kurbaren funtsezko uneetan bildutako kalitate desberdineko disolbatutako materia organikoaz ordeztu ziren tratamenduak diseinatu ziren. Tratamendu hauetan ezaugarri metaboliko nagusiak neurtu ziren disolbatutako materia organiko fluoreszentean oinarrituta. Bi ekosistemetan, harrapariak eraldatutako disolbatutako materia organikoaren erabilerak bakterioen karbono-eskaria %200an handitzea eta hazkuntza-efizientzia Kantauri Itsasoan %56an eta Mediterraneo Itsasoan %46an murriztea eragin zuen. Bakterioen hazkuntza-efizientzia baxu horiek antzeko ekoizpenek eragin zituzten, baina arnasketa-tasak askoz altuagoak izan ziren, eta horiek, aldi berean, positiboki lotuta egon ziren leuzina aminopeptidasa entzima-jarduerarekin. Hala ere, Kantauri Itsasoko bakterio-komunitatean, non Bacteroidetes nagusitzen ziren (% 41), entzima-jarduera hidrolitikoen handitzeak Mediterraneo Itsasoan baino kostu metaboliko baxuagoarekin gertatu zen, non SAR11 nagusitzen zen (% 47). Horrek iradokitzen du Bacteroidetes hobeto egokitzen direla bakteriboroen harrapakaritzaren ondorioz eraldatutako disolbatutako materia organikora. Emaitza horien arabera, kostaldeko ekosistemetan protozoo bakteriboroen harraparitza bakterioen hazkuntza-efizientzian eragiten duen faktore garrantzitsua da, eta bakterio-komunitatearen konposizioa disolbatutako materia organikoaren kalitatea aldatu ondoren sortzen diren prozesu metabolikoen aldaketa nagusiekin erlaziona daiteke.
Epe laburrean, litekeena da bakterioentzat eskuragarri dagoen karbonoaren kalitatean edo kantitatean gertatzen den edozein aldaketak aldaketa fenotipikoak eragitea bakterioetan adierazpen genetikoaren erregulazioaren ondorioz. Baina epe luzera, mikrobiologikoki eraldatuta dagoen disolbatutako materia organikoaren presentziak, komunitatearen konposizioan ere aldaketak eragin ditzake (Findlay et al., 2003). Jakina da bakterio talde ezberdinak disolbatutako materia organikoaren frakzio ezberdinak mineralizatzen dutela (Cottrell & Kirchman, 2000; Elifantz et al., 2007) eta, beraz, disolbatutako materia organiko berri eta eraldatu baten aurrean bakterio-komunitate jakin baten erantzun metabolikoa duen konposizioaren araberakoa izango da. Ildo horretan, Comte-k eta del Giorgio-k (2011) erantzun fenotipiko horretarako faktore erabakigarria komunitateen berezko propietatea izan zitekeela adierazi zuten, bereziki filotipo nagusien plastikotasun funtzional eta metabolikoaren mailarekin lotutakoa. Lan honen helburua, bakterioen hazkuntzaren eta protozooen harraparitzaren ondorioz eraldatzen den disolbatutako materia organikoak bakterioen hazkuntzaefizientziari nola eragiten dion aztertzea izan zen. Bakterioen arnasketa, ekoizpena eta hazkuntza-efizientzia kostaldeko bakterio-komunitateetan neurtu ziren, zeintzuek haien disolbatutako materia organiko naturalaren erdia ordezkatuta zeukaten. Ordezkapen hauek, harraparitza-presa bizikidetzaren une desberdinetatik eratorriak ziren disolbatutako materia organiko eraldatu desberdinekin egin ziren, besteak beste. Gure ustez, ezaugarri desberdinak dituen disolbatutako materia organikoa erabiltzearen ondorioz gertatutako aldaketa fenotipikoek kostu metaboliko handia eragiten dute bakterioentzat. Kostu metaboliko hori bakterioen hazkuntza-efizientzien murrizpenean islatzen da. Erantzun fenotipiko horietan bakterio-komunitatearen konposizioak duen zeregina zehazteko, haien artean oso ezberdinak diren kostaldeko bi ekosistemetan egin zen ikerketa hau: Armintzako estazioan (Kantauri Itsasoaren ekialdean) eta Blanes Badiako mikroorganismoen behatokian (Mediterraneo Itsasoaren ipar-mendebaldean).
Materialak eta metodoak Laginketa eta prozedura esperimentala Bost esperimentu egin ziren itsasoko gainazal urarekin (0,5 metroko sakonera), kostaldeko bi itsas girotatik zetozenak: Kantauri Itsasoan (Armintzako estazioa, 43°44´N, -2°90´W) hiru esperimentu egin ziren, 2007ko maiatzean (K1) eta ekainean (K2 eta K3); eta Mediterraneo Itsasoan (Blanes Badiako estazioa, 41°40´N, 2°48´W) bi esperimentu, 2008ko uztailean (M1) eta 2009ko uztailean (M2) (2.1. Irudia).
2.1 Irudia. Kantauri itsasoan (Armintza) eta Mediterraneo itsasoan (Blanes) dauden laginketaestazioen kokapena. Diseinu esperimentala (2.2.Irudia) bi fasetan egin zen: lehenengoa, mikroorganismoen komunitateek eraldatutako disolbatutako materia organikoa lortzeko (I. fasea) eta, bigarrena, disolbatutako materia organiko eraldatu horiek bakterioplanktonean duten eraginak deskribatzeko (II. Fasea).
2.2. Irudia. Kantauri Itsasoan eta Mediterraneo Itsasoan egindako diseinu esperimentalaren eskema, bi fasetan egina: mikroorganismoen komunitateek disolbatutako materia organiko (DMO) eraldatuaren bilketa (I. Fasea) eta DMO naturalaren ordezkapena (II. Fasea). I. Fasea: Itsasoko ura 8 μm poro tamainako polikarbonatozko iragazkien bidez iragazi zen, mikro- eta mesozooplanktona kentzeko. Hasierako disolbatutako materia organikoaren konposizioa zehazteko alikuota bat jaso ondoren, esperimentu bakoitzerako 5 litroko mikrokosmos bat inkubatu zen 20°C-tan 96120 orduz, eta bakterio eta protozooen dentsitateak 4 orduro monitorizatu ziren. Bi komunitate horiek esperimentu bakoitzean izan zuten eboluzioak 2.3. Irudia erakusten dira. Inkubazioan zehar, disolbatutako hiru materia organiko mota jaso ziren, disolbatutako materia organikoa eraldatuta zutenak jatorrizko itsasurarekin konparatuta: 1) DMO-Bakt, bakterioen dentsitatea maximoa zeneko unean; 2) DMO-Prot, protozooen dentsitatea maximoa zeneko unean; 3) DMOAma, sistemaren inkubazioaren amaieran edo gainbeheran. Une horietako bakoitzean, mikrokosmosaren ur-bolumen bat iragazi zen erretako 0,22 μm poro tamainako zelulosazko ester iragazkien bidez (Whatman), eta material honen 500 ml -20°C-tan gorde ziren erabili arte. Jatorrizko materia
2.3. Irudia. Bakterioen eta protozooen komunitateen denbora-bilakaera I. Faseko mikrokosmosetan, Kantauri Itsasoan egindako hiru esperimentuetan (K1, K2 eta K3) eta Mediterraneo Itsasoan egindako bi esperimentuetan (M1 eta M2). Geziek DMO-Bakt (B), DMO-Prot (P) eta DMO-Ama (A) laginak noiz hartu ziren adierazten dute. II. Fasea: Fase honetan bakterioplanktonaren suspentsioak lortu ziren (tratamenduak), eta laginaren jatorrizko disolbatutako materia organikoaren parte bat I. Fasean garatutako mikrokosmosetatik eratorritako disolbatutako materia organiko eraldatuekin ordeztu ziren. Horretarako, ahal bezain laster (I. Faseko disolbatutako materia organiko eraldatuaren azken bilketa egin eta 2-4 egunetara) berriro bildu zen laginketa-estazioko gainazaleko itsas-ura. Mikroorganismoen dentsitatea eta bakterio-komunitatearen konposizioa aztertu ziren. Bildu berri zen itsasoko ura aurreiragazi zen 0,9 μm poro nominaleko tamainako beira-zuntzezko iragazkietan zehar (Millipore, AP25), bakterioak gainerako komunitate planktonikoetatik bereizteko. Ondoren, bakterioplanktona
5 tratamenduetako bakoitzean, disolbatutako materia organikoa ordeztu eta berehala, alikuotak hartu ziren disolbatutako karbono organikoa eta disolbatutako materia organikoa fluoreszentea neurtzeko, 24 orduetara berriro neurtu zirenak. Gainera, bakterioen arnasketaren, ekoizpenaren eta zelulaz kanpoko entzima-jardueraren neurriak tratamendu eta kontrol guztietan neurtu ziren disolbatutako materia organiko eraldatu guztiak ordezkatu eta berehala.
Mikroorganismoen dentsitatea Bakterioen, protozooen eta birusen dentsitateak epifluoreszentziamikroskopiaren bitartez zenbatu ziren (Porter & Feig, 1980; Noble & Fuhrman, 1998). Bakterioen eta birusen kasuan laginak kaltzio-karbonatoarekin tanponatutako formalinarekin fixatu ziren eta tetraborato sodikoarekin tanponatutako formalinarekin nanoflagelatuen kasuan (azkeneko kontzentrazioa %2 v/v kasu guztietan). Laginak 4°C-tan iluntasunean biltegiratu ziren analizatu arte, beti ere 24 h pasatu baino lehen. Zenbaketak egiteko, bolumen ezaguneko azpilaginak hartu ziren (1 ml bakterioak zenbatzeko eta 4 ml nanoflagelatuak zenbatzeko), DAPIrekin (4'6'-diamidino-2phenylindole) 10 minutuz tindatu ziren (azkeneko kontzentrazioa 2 µg ml-1), eta 0,22 μm eta 0,8 μm poro-tamainako polikarbonatozko iragazki beltzen bidez (Whatman) iragazi ziren, bakterioak eta nanoflagelatuak zenbatzeko hurrenez hurren. Partikula birikoak zenbatzeko, 1 mltako azpilaginak Acrodisc iragazkien bidez iragazi ziren, 0,02 µm poro tamainakoak (Whatman), eta SYBR Green I-ren %0,2ko tanta batean jarri ziren, 15 minutuz tindatu ostean 0,02 µm-tatik iragazitako ur-distilatuarekin ikuzi ziren. Azkenik, iragazki guztiak beirazko portetan muntatu ziren, DAPI-rentzat UV argiz eta SYBR Green-entzat
argi urdinez hornitutako epifluoreszentziamikroskopioaren azpian jarri ziren (Nikon Optiphot). Iragazki bakoitzean ausaz aukeratutako eremu mikroskopikoak ezarri ziren hiru mikrobiar komunitateak zenbatzeko. Gutxienez 20 eremu zenbatu ziren bakterio eta birusen dentsitatea kalkulatzeko, eta gutxienez 100 eremu nanoflagelatuen dentsitatea kalkulatzeko. Bakterioen ekoizpena Bakterioen ekoizpena proteinen sintesi-abiaduratik abiatuta estimatu zen, leuzina tritiatuaren barneratze-metodoa erabiliz (Kirchman et al., 1985). Isotopoa ([3H] - Leuzina) kontzentrazio asetzailean (amaierako kontzentrazioa 40 nM) 5 ml-tako hiru azpilaginetan gehitu zen, eta in situ tenperaturan eta iluntasunean inkubatu ziren 1 h Kantauri Itsasoko laginetan eta 2 h Mediterraneo Itsasoko laginetan. Aldi berean, prozedura bera errepikatu zen aurretik azido trikloroazetikoarekin (ATK) fixatutako 5 ml-ko 2 zurirekin (%50eko azken kontzentrazioa). Inkubazioa
gelditzea ATK gehituta (%5eko amaierako kontzentrazioa) eta laginak izotzean 5 minutuz sartuta lortu zen. Ondoren, laginak 0,22 μm poro-tamainako zelulosaazetatozko iragazkien bidez (Sartorius) iragazi ziren, eta bost aldiz ikuzi ziren 5 ml %5eko ATKrekin. Iragazkiak airean lehortzen utzi, izarniadura-bialetan sartu eta etilo-azetatozko 500 μl-rekin nahastu ziren 20 minutuz. Azkenik, izarniadurakokteleko 4 ml gehitu ziren (Ultima Gold, Perkin Elmer) eta erradioaktibitatea Perkin Elmer Tri-Carb 2900TR izarniadura-kontagailu batean neurtu zen, iraungitzea zuzentzeko kanpoko estandarrak erabiliz. Bakterioen biomasaren ekoizpena 1,55 kg C mol leu-1 konbertsio-faktore teorikoa erabiliz kalkulatu zen, isotopoaren barne-diluziorik ez dagoela onartzen duena (Simon & Azam, 1989). Bakterio-komunitate osoaren ekoizpena kalkulatzeko, 0,9 µm poro-tamainako iragazkian atxiki ziren bakterioen proportzioa eta haien biomasa kontuan hartu ziren. Jarduera espezifikoa kalkulatzeko, bakterioen ekoizpenaren balioa lagin horren bakterioen dentsitatearekin zatitu zen. Bakterioen arnasketa Bakterioen arnasketa neurtzeko, kontrol eta tratamendu bakoitzeko azpilagin bi kanpoaldearekin oxigeno-trukea saihesteko diseinatutako 4 ml-tako beirazko ganberetan sartu ziren. Ganbera barruan gertatutako oxigeno kontzentrazioaren jaitsiera, neurketa jarraituak baimentzen dituen mikroarnasketa-sistema eta oxigeno-mikrosentsore bat (OX-MR) (Unisense) erabiliz monitorizatu zen (Briand et al., 2004). Beirazko ganberak tenperatura kontrolatuta zeukan bainu batean sartu ziren, tenperatura aldaketek oxigeno-kontzentrazioaren neurketan eragin dezaketen aldaketak saihesteko. Bakterio-komunitatearen arnasketa kalkulatzeko, denboraren eta oxigeno-kontzentrazioaren arteko erregresioaren aldapa negatiboa erabili zen, 6 h baino beherako denboraldiak bakarrik kontuan hartuz. Arnastutako oxigenoa karbono-arnasketa abiaduran bihurtu zen 1-eko arnas-kozientea erabiliz (del Giorgio et al., 2006). Bakterio-komunitate osoaren arnasketa kalkulatzeko, 0,9 µm poro-tamainako iragazkian atxiki ziren bakterioen proportzioa eta haien biomasa kontuan hartu ziren. Jarduera espezifikoa
jarduera espezifikoak lagin horretako bakterioen dentsitatearekin zatituz kalkulatu zen. Bakterio-komunitatearen konposizioa Bakterio-komunitatearen konposizioa CARD-FISH teknikaren bidez determinatu zen Pernthaler-ek et al. (2002) deskribatutako teknikaren bitartez. Horretarako, talde espezifikoak detektatzeko diseinatuta zeuden HRP-arekin (peroxidase horseradish) markatutako oligonukleotidoetako zundak erabili ziren: Bacteria domeinua (EUB I-ren (Amann et al., 1990) eta EUB II-III-ren (Daims et al., 1999) arteko nahasketa) eta hauetako lau talde filogenetikorik garrantzitsuenak detektatzeko: ALF968 (Neef, 1997) Alfaproteobacteria-entzako, ROS537 (Eilers et al., 2001) eta SAR11-441R (Morris et al., 2002) barne, Rhodobacteraceae eta SAR11 taldeentzat, hurrenez hurren; BET42a (Manz et al., 1992) Betaproteobacteria-entzako; GAM42a (Manz et al., 1992) Gammaproteobacteriaentzako; eta CF319a (Manz et al., 1996) Bacteroidetes-entzako. Eubacteriaentzako kontrazentzuzko zunda NON338 (Wallner et al., 1993) kontrol negatibo bezala erabili zen. Hibridazio guztiak 35°C-tan 2 orduz burutu ziren, eta jarraian 15 minututako anplifikazioa egin zen tiramida-Alexa488-arekin. Hibridaziotanpoiko formamidaren kontzentrazioa %55-ekoa izan zen zunda guztientzako ALF968 eta NON338 zundetarako izan ezik, %45koa eta %20koa izan zirenak hurrenez hurren. Hibridazioa egin zen iragazkien sekzioak DAPI-rekin tindatu ziren, ondoren bakterioak epifluoreszentziazko mikroskopiaren bidez zenbatzeko eta zunda bakoitzak bakterio totalarekiko osatzen zuen hibridazio-ehunekoa kalkulatzeko. Disolbatutako karbono organikoaren neurketa Disolbatutako karbono organikoa Benner-en eta Strom-en metodoaren (1993) arabera determinatu zen. Laginak aldez aurretik 450°C-tan 4 orduz erretako GF / C (Whatman) iragazkietatik iragazi ziren, azidoz irakuzitako iragazketa-sistema bat erabiliz. Iragazkinaren lehenengo frakzioa baztertu ondoren, itsasoko uraren 10 - 15 ml-tako laginak hartu ziren hirukoiztuta, erretako beirazko anpoiletan. Lagin hauek azido ortofosforikoarekin azidotu ziren pH ~ 2ra, termikoki zigilatu eta
Analisia estatistikoa U-Mann Whitney-ren proba ez-parametrikoak eta Wilcoxonen proba bikoitiak erabili ziren ekosistemen eta horiekin lotutako laginen edo tratamenduen arteko desberdintasun esangarriak identifikatzeko. Erregresio lineal sinpleak egin ziren inkubazio-denboran zehar disolbatutako oxigenoaren kontsumo-abiadura lortzeko (p < 0,05). Analisia estatistiko hauek Windowsen IBM SPSS Statistics 20 bertsioarekin egin ziren. Emaitzak I. Fasea: Disolbatutako materia organiko eraldatuaren bilketa eta karakterizazioa Mikrobio-komunitateen hazkuntzak harrapari-presa sistema baten bilakaera tipikoa erakutsi zuen (2.3. Irudia). Bakterio-komunitatea esponentzialki hazten hasi zen inkubazioaren lehen orduetan, 1,45 ± 0,28 egun-1-eko batez besteko hazkuntza-tasarekin Kantauri Itsasoan eta 0,55 eta 0,82 egun-1 bitarteko tartearekin Mediterraneo Itsasoan. Lehenengo 28 - 40 orduetan lortu zuen bere dentsitaterik handiena (4,9 x 106 ± 9,0 x 105 zel ml-1 Kantauri Itsasoan eta 1,4 x 106 eta 1,5 x 106 zel ml-1 arteko tartea Mediterraneo Itsasoan). Bakterioak dentsitate maximora heltzean, protozooen dentsitatea maximoa izan aurretik, DMO-Bakt jaso zen. Presa kopuruaren gorakadari erantzunez, protozooak esponentzialki hazten hasi ziren inkubazioko 56 - 70 ordura arte, une horretan DMO-Prot bildu zelarik. Protozooek 1,65 ± 0,49 egun-1-eko hazkuntza-tasa espezifikoak aurkeztu zituzten Kantauri Itsasoan, eta 0,72 egun-1-ekoak Mediterraneo Itsasoan (0,630,80 egun-1 bitartekoak). Era honetan, 1,4 x 104 ± 1,8 x 103 zel ml-1ko dentsitateak atzitu zituzten Kantauri itsasoan, eta 3,7 x 103 eta 7,0 x 103 zel ml-1 bitarteko tartea Mediterraneo Itsasoko esperimentuetan. Azkenik, DMO-Ama bi komunitatetan hazkuntzarik antzeman ez zenean jaso zen, 96 - 120 orduko inkubazioaren ondoren. Disolbatutako materia organikoa karakterizatzeko, T-pikoaren (substantzia proteikoen adierazlea) eta C- eta M-pikoen (substantzia humikoen adierazleak)
fluoreszentziak determinatu ziren. C- eta M-pikoen fluoreszentziek joera bera izan zutenez eta elkarren artean desberdintasun nabarmenik detektatu ez zenez (erakutsi gabeko datuak), substantzia humikoen piko bien batuketa eginez aztertu ziren. Inkubazioa hasi baino lehen mikrokosmosetan zegoen disolbatutako materia organikoak aztertzean, Kantauri Itsasokoak Mediterraneo Itsasokoak baino substantzia humiko eta proteiko gehiago zituztela detektatu zen (2.2.A. Taula). Hala ere, bi ekosistemetan, I. Fasean protozoo bakteriboroen harraparitza gertatu ondoren bildu ziren disolbatutako materia organiko eraldatuek, hasierakoa baino substantzia humiko eta proteiko gehiago zeuzkaten (Wilcoxon proba, p = 0,028 ekosistema bientzat). Konposatu humikoen kontzentrazioak gora egin zuen bakterioen hazkuntzan zehar, eta ondoren, gora egiten jarraitu zuen protozooen dentsitate maximoko unera arte. Gorakada hori askoz handiagoa izan zen Mediterraneo Itsasoko esperimentuetan: hasierako balioekin alderatuta, substantzia humikoek gora egin zuten DMO-Bakt eta DMO-Prot materia organiko eraldatuetan, %4,8ean eta %5,1ean Kantauri Itsasokoetan, eta %21,3 eta %72,1 Mediterraneo Itsasokoetan. Era berean, substantzia proteikoen kontzentrazioak (T-pikoa) ere gora egin zuen inkubazioko lehen 70 orduetan, batez ere protozooen hazkuntzan zehar (batez beste %26,2a Kantauri Itsasoan eta %24,9a Mediterraneo Itsasoan). Beraz, DMO-Prot materia organikoak DMO-Bakt-ek eta DMO-Ama-k baino substantzia humiko eta proteiko gehiago edukitzeagatik karakterizatu zen bi ekosistemetan.
II. Fasea: Tratamenduak. Kantauri eta Mediterraneo Itsasoetako bakteriokomunitateen ezaugarriak Ez zen desberdintasun esangarririk aurkitu dentsitatean edo bakterio-talde nagusien proportzio erlatiboan komunitate naturalaren eta kontrolen artean. Iragazketa bidezko kontzentrazioaren eta ondorengo komunitatearen diluzioaren ostean, bakterioen dentsitatea 2,4 x 106 ± 9,2 x 105 zel ml-1-takoa izan zen Kantauri Itsasoan, eta 5,4 x 105 y 5,9 x 105 zel ml-1 Mediterraneo Itsasoan (berreskurapenmailak: %80,3 ± 10,8 eta %94,8 ± 5,4, hurrenez hurren). Hasierako bakteriokomunitatearen konposizioan desberdintasun esangarriak antzeman ziren bi ekosistemen artean (2.4. Irudia). Kantauri Itsasoan Bacteroidetes izan zen nagusi (%41,0 ± 3,3), eta SAR11ren ekarpena (% 9,7 ± 2,0) txikia izan zen; Mediterraneo Itsasoan, berriz, SAR11 izan zen talderik ugariena (Eubacterioen %47,0 ± 2,8).
2.4. Irudia. CARD-FISH bidez neurtutako bakterio-komunitatearen konposizioa Kantauri Itsasoko (K1, K2 eta K3) eta Mediterraneo Itsasoko (M1 eta M2) II. Faseko tratamenduetan. Bakterioen jarduerei buruzko emaitzak 2.3. Taulan laburbiltzen dira. Kontroletan, bakterioen arnasketa espezifikoa batez beste 4,5 aldiz txikiagoa izan zen Kantauri itsasoan Mediterraneo itsasoan baino; bakterioen ekoizpen espezifikoa, berriz, batez beste 2,8 aldiz handiagoa izan zen Kantauri itsasoan. Ondorioz, karbonoeskaria espezifikoa txikiagoa izan zen Kantauri Itsasoan Mediterraneo Itsasoan
2.3. Taula. Bakterioen jardueraren datuak II. Faseko kontroletan eta tratamenduetan (DMO-Bakt, DMO-Prot eta DMO-Ama). Bakterioen arnasketa espezifikoa (BA sp), bakterioen ekoizpen espezifikoa (BE sp), bakterioen karbono-eskari espezifikoa (BKE sp), bakterioen hazkuntza-efizientzia (BHE), aminopeptidasa jarduera espezifikoa (LAP sp), α-glukosidasa jarduera espezifikoa (α-Glu sp) eta β-glukosidasa espezifikoa (β-Glu sp). Datuak Kantauri Itsasorako balioen batez besteko ± desbideratze estandar eta tarte gisa aurkezten dira (3 esperimentu), eta Mediterraneo Itsasorako balioen batez bestekoa eta tarte gisa (2 esperimentu).* Glu-k α-glukosidasaren eta β-glukosidasaren balioen batuketari egiten dio erreferentzia.
II. Fasea: Tratamenduak. Biologikoki eraldatu dagoen disolbatutako materia organikoaren eragina bakterioen jarduera metabolikoan Tratamendu bakoitzaren eta dagokion kontrolaren arteko bakterioen arnasketaren, ekoizpenaren, karbono-eskariaren eta hazkuntza-efizientziaren batez besteko balio espezifikoen konparaketa 2.5. Irudian erakusten dira. Antzemandako desberdintasunen analisiak, disolbatutako materia organiko eraldatuaren presentziari erantzuteko, bakterioek aldaketa metaboliko handiak jasten dituztela iradokitzen du. Bi ekosistemetan behatu ahal izan zen haien arnasketa espezifikoa nabarmenki handiagoa izan zela disolbatutako materia organiko eraldatuarekin egindako tratamenduetan kontroletan baino (Wilcoxon proba, p < 0,05, hiru tratamenduetarako). Nabarmendu behar da alderik handiena DMO-Prot zuten tratamenduetan hauteman zela (Kantauri Itsasoko eta
2.5. Irudia. Bakterioen arnasketa espezifikoaren (BA sp), bakterioen ekoizpen espezifikoaren (BE sp), bakterioen karbono-eskari espezifikoaren (BKE sp) eta bakterioen hazkuntza-efizientziaren (BHE) tratamendu : Kontrola ratioa disolbatutako materia organiko eraldatu desberdinetan (DMO-Bakt, DMO-Prot eta DMO-Ama). Datuak Kantauri Itsasorako batez bestekoak ± desbideratze estandar gisa aurkezten dira (3 esperimentu), eta Mediterraneo Itsasorako balioen batez besteko eta tarte gisa (2 esperimentu) (lerro bertikalak). Lerro horizontalak tratamenduak eta dagokin kontrolak balio bera aurkezten duteneko balioa adierazten du. Lerro horizontalaren azpitik dauden zutabeek tratamenduaren balioa kontrolean baino txikiagoa izan zela adierazten dute, eta lerroaren gainetik dauden zutabeek tratamenduaren balioa kontrolean baino handiagoa izan zela adierazten dute. Mediterraneo Itsasoko kontrolak baino 2,7 eta 2,4 aldiz handiagoa, hurrenez hurren). Bakterio-komunitate horiek, baina, ez zuten neurri berean aldatu beren ekoizpen espezifikoa: tratamenduetan lortutako balioak kontroletan lortutakoak baino apur bat handiagoak edo txikiagoak baino ez ziren izan. Emaitza bera lortu zen mantenugai ez-organikoekin aberastutako DMO-Prot zuen tratamendu gehigarrian (DMO-Nut). Hiru disolbatutako materia organiko eraldatuek (DMO- Bakt, DMO-Prot eta DMO-Ama) karbono-eskari espezifiko altuagoa eta hazkuntza-efizientzia baxuagoa eragin zuten bi ekosistemetan; salbuespen bakarra Mediterraneo Itsasoko DMO-Bakt hazkuntza-efizientzia izanik. Hala ere, soilik aurkitu ziren desberdintasun esangarriak DMO-Prot tratamenduko bakterioen karbono-eskari espezifikoan (Wilcoxon proba, p < 0,05) eta DMO-Prot eta DMO-Ama tratamenduetako bakterioen hazkuntza-efizientzian (Wilcoxon proba, p < 0,05) kontrolarekiko estandarizatutako datuekin. Detektatutako bakterioen hazkuntza-efizientzia baxuagoak disolbatutako materia organiko
berriaren eta mikrobiologikoki eraldatuaren presentzian bakterioen arnasketa espezifikoa altuagoa izateagatik izan ziren. Disolbatutako materia organikoen presentziak eta erabilerak bakterioen zelulaz kanpoko entzima-jardueretan ere aldaketak ekarri zituen, kostaldeko bi itsasekosistemetan desberdinak izan ziren arren (2.2. Taula). Bi sistemetan, LAP espezifikoaren gorakada nabarmena ikusi zen DMO-Prot-aren presentzian: %68,5eko igoera Kantauri Itsasoko kontrolekin alderatuta, eta %26koa Mediterraneo Itsasoko kontrolekin alderatuta. Hala ere, glukosidasen jarduera espezifikoen batura %30 murriztu zen Kantauri itsasoan, eta Mediterraneo itsasoan, berriz, %20 handitu zen. Horrela, Kantauri Itsasoko uretan LAP:Glu ratioa, harraparitzaren ondorioz eraldatutako materia organiko disolbatuaren presentzian, 2,4 aldiz handitu zen; Mediterraneo Itsasoko uretan, berriz, ratio hori kontroletan ikusitakoaren oso antzekoa mantendu zen. Nahiz eta entzima-jardueretan aldaketa horiek gertatu, bakterioak ez ziren gai izan substantzia humikoak kontsumitzeko, edo, behintzat, ez ziren kontsumitzen sortze-abiadura baino azkarrago, bi ekosistemetako kontroletan eta tratamenduetan metatu baitziren (2.2.B Taula). Substantzia proteikoei dagokienez, Mediterraneo Itsasoan DMO-Prot eta DMO-Ama tratamenduetan metatu ziren bitartean, Kantauri Itsasoko bakterio-komunitateak gai izan ziren substantzia horiek eraginkortasunez kontsumitzeko: kontrolean eta DMO-Prot tratamenduetan zeuden substantzia proteikoen %25,4 eta %49,3 kontsumitu ziren inkubazioko 24 orduetan zehar. Bi ekosistemetan, DMO-Bakt zeukaten tratamenduetan disolbatutako karbono organikoaren edukia kontroletan baino baxuagoa izan zen; batez beste %5,5 baxuagoa Kantauri Itsasoan eta %5,9 baxuagoa Mediterraneo Itsasoan (2.4. Taula). Disolbatutako karbono organikoaren kontzentrazioak antzekoak izan ziren DMO-Bakt eta DMO-Prot zeukaten tratamenduetan; DMO-Ama zeukaten tratamenduetan, berriz, beherakada arina ikusi zen bi ekosistemetan DMO-Prot-
arekiko (%4,2 eta %9,9 Kantauri Itsasoan eta Mediterraneo Itsasoan, hurrenez hurren). Eztabaida Lortutako emaitzek argi eta garbi erakusten dute bi itsas ekosistemetan mikroorganismoen jarduerek (bakterioen hazkuntzak, baina batez ere ondorengo protozoo bakteriboroen hazkuntzak eta harraparitzak) aldaketak eragiten dituztela itsasoko disolbatutako materia organikoaren osaeran, eta horrek, aldi berean, aldaketa metaboliko garrantzitsuak eragiten dituela bakteriokomunitateetan. Mikrobiologikoki eraldatutako itsasoko materia organikoa eta, bereziki, protozooen harraparitzaren ondorioz eraldatutako materia organikoa (DMO-Prot) erabiltzeak bakterioen karbono-eskari espezifikoa %200ean baino gehiago handitzea dakar, bai eta hazkuntza-efizientzia %56an eta %46an murriztea ere Kantauri Itsasoko eta Mediterraneo Itsasoko bakteriokomunitateentzat, hurrenez hurren. Bakterioen hazkuntza-efizientziaren murrizketa horiek ez ziren ekoizpenaren jaitsieraren ondorio izan, antzekoak mantendu baitziren, baizik eta arnasketa askoz altuagoen ondorio, karbonokontsumoaren igoera azaltzen dutenak. Tratamenduetan disolbatutako karbono organikoaren kontzentrazioa kontroletakoa baino pixka bat baxuagoa izan zen, ziur asko esperimentuen I. Fasean zehar kontsumitu zelako, mikroorganismoen biomasan eta CO2-an transformatzeko. Alabaina, ez zen harreman argirik aurkitu disolbatutako karbono organikoaren kontzentrazioaren alde txiki horien eta bi ekosistemetan bakterioen hazkuntza-efizientzian detektatutako aldaketen artean. Ildo horretan, Mediterraneo Itsasoan DMO-Bakt tratamenduen eta kontrolaren artean disolbatutako karbono organikoaren kontzentrazioan behatutako diferentziak ez ziren lotuta egon bakterioen hazkuntza-efizientzian detektatutako desberdintasunekin. DMO-Prot zeukaten tratamenduen hazkuntza-efizientzia esangarriki baxuagoa izan zen DMO-Bakt zeukaten tratamenduetan baino, nahiz eta disolbatutako karbono organikoaren kontzentrazioan diferentziarik ez aurkitu. Kantauri Itsasoan egindako esperimentuetan ere ez zen inolako loturarik aurkitu. Beraz, bakterioen
metabolismoan behatutako efektuak batez ere materia organikoaren kalitateari egotz dakizkiokeela, eta ez gehitutako kantitateari, iradokitzen da lan honetan. Bestalde, disolbatutako materia organiko eraldatuak eragindako aldaketa metabolikoak maskara zitzakeen edozein mantenugai-muga frogatu zen, DMOProt zuen tratamendu gehigarri batean mantenugai ez-organikoak gehituz; kasu honetan ez zen desberdintasun esangarririk aurkitu bakterioen arnasketan, ekoizpenean edo hazkuntza-efizientzian, mantenugai gehigarririk ez zeukan tratamenduarekin konparatuz (erakutsi gabeko datuak). Bi sistemetako erantzun metabolikoen antzekotasun handia aipagarria izan zen, Kantauri Itsasoko eta Mediterraneo Itsasoko kontroletako bakterio-komunitateak erabat desberdinak baitziren, bai konposaketari dagokionez, bai jarduera metabolikoari dagokionez. Kantauri Itsasoko bakterio-komunitatea pixka bat ugariagoa izan zen, Bacteroidetes taldeak menperatua eta karbonoaren prozesamenduan hamar aldiz eraginkorragoa (bakterioen hazkuntza-efizientzia handiagoa) Mediterraneo Itsasoko komunitatea baino. Aldiz, Mediterraneo Itsasoko bakterio komunitateko %50a baino gehiago SAR11-k osatzen zuen, hiru aldiz karbono gehiago kontsumitu zuen, ia hiru aldiz karbono gutxiago ekoitzi zuen eta Kantauri Itsasoko bakterioek baino lau aldiz eta erdi karbono gehiago arnastu zuen. Alde horien guztien ondorioz, batez besteko hazkuntza-efizientzia %28,9koa izan zen Kantauri Itsasoan, Mediterraneo Itsasoko bakterio-komunitatearentzat lortutako batez besteko hazkuntza-efizientzia baino hamar aldiz handiagoa (%2,8koa). Cottrell-ek eta Kirchman-ek (2003) bakterio-talde ezberdinen arteko zelula aktiboen portzentaian (leuzina eta timidina gehitzean) funtsezko aldaketak aurkitu zituzten Delawareko estuarioan gazitasun-gradiente batean zehar, non Alfaproteobacteria-k Bacteroidetes-ek baino hiru aldiz 3H-leuzina gehiago asimilatu zituzten. Hala ere, 3H-leuzinaren asimilazioa Kantauri Itsasoan Mediterraneo Itsasoan baino 3 aldiz handiagoa izan zen. Honek bi ekosistema horien artean karbonoaren prozesamenduan eta bakterioen hazkuntzaefizientzian alde zorrotzagoak egon ditzaketela iradokitzen du, urtean zehar bai Kantauri Itsasoan (3. Kapitulua), bai Mediterraneo Itsasoan (Schauer et al., 2003;
Alonso-Sáez et al., 2007a) bakterio-talde nagusien konposizioan eta dentsitate erlatiboan gertatzen diren aldaketak direla eta. Ikerketa honetan erabilitako prozedura esperimentalari esker, bakteriokomunitate jakin batek disolbatutako materia organiko mota desberdinen aurrean aurkeztutako erantzun metabolikoak behatu ahal izan dira denbora laburrean (6 ordu baino gutxiagoan). Bi ekosistemetako bakterio-komunitateen konposizioan eta funtzioan desberdintasun handiak zituen arren, biek antzeko aldaketa metabolikoak izan zituzten bakterioen hazkuntzak eta ondorengo protozooen hazkuntzak eta harraparitza bakteriboroak eraldatu zuten disolbatutako materia organikoarekin kontaktuan jarri ondoren. Kasu guztietan, erantzunik deigarriena protozooen harraparitzan zehar eta ondoren jasotako disolbatutako materia organikoak sortutakoa izan zen. Aldaketa nabarmenena bakterioen arnasketa espezifikoaren gorakada izan zen, aldi berean bakterioen hazkuntza-efizientziari eragin ziona. Izan ere, erlazio semilogaritmiko negatiboa ikusi zen bi aldagai horien artean (2.6. Irudia), bai Kantauri Itsasoan (Efizientzia = -10,71 ln (Arnasketa) – 157,61; r2 = 0,80, p < 0,001), bai Mediterraneo Itsasoan (Efizientzia = -2.01 ln (Arnasketa) – 28,07; r2 = 0,75, p = 0,006). Erlazio horiek bakterioen arnasketa espezifikoaren gorakadak bi bakterio-komunitateetan hazkuntza-efizientziaren murrizketaren %70a azalduko lukeela adierazten dute. Hala ere, kurbaren malda eta bakterioen arnasketa espezifikoaren balio-tartea oso desberdinak izan ziren bi itsas sistemetan. Bakterioen hazkuntza-efizientziak baliabideen optimizazio-maila adierazten duela onartuz gero, emaitza horiek adieraziko lukete Kantauri Itsasoko komunitatea, zeinetan bakterioen talderik ugariena Bacteroidetes den, hobeto prestatuta egongo litzatekeela arnasketan bariazioak eragin dezaketen aldaketei aurre egiteko; egokitzapen horiek hazkuntza-efizientziaren balio aldakorretan islatuko lirateke. Alabaina, Mediterraneo Itsasoko bakterio-komunitateak, SAR11 nagusia izanik, arnasketa espezifiko oso aldakorrak izan zituen, hazkuntza-efizientzia baxu eta nahiko homogeneoei zegozkienak. Emaitza horiek bat datoz bakterioen hazkuntzaefizientzia sistema eutrofikoenetan handiagoa izateko joera ezagunarekin
Bakterioek konposatu humiko asko aska ditzakete, bai esponentzialki hazten direnean, bai fase egonkor eta senteszentean daudenean (Romera-Castillo et al. 2011). Konposatu proteikoen kasuan, bakterioen hazkuntza esponentzialaren fasean haien kontzentrazioak gora egiten duela dokumentatu da, eta behera egiten duela bakterioen populazioak hazkuntza egonkorraren fasera iritsi ondoren (Kawasaki & Benner, 2006; Romera-Castillo et al., 2011). Beraz, konposatu humikoen eta proteikoen metaketa protozooek gauzatutako iraizpen prozesuetatik etorriko litzateke nagusiki. Aurrez aipatutako azterketetan oinarrituta, Kantauri Itsasoko mikrokosmosen kasuan, konposatu humikoen eta proteikoen areagotze handiagoak espero genituen Mediterraneo itsasoko mikrokosmosekin alderatuta. Izan ere, Kantauri itsasoan bakterioak eta protozooak azkarrago hazi ziren, dentsitate handiagoak lortu zituzten, eta protozoo ratioa, harraparitza presio indikatzaile gisa erabiltzen dena, ere handiagoa izan zen (4,4 x 10-3 vs. 1,8 x 10-3) Mediterraneo Itsasoan baino. Kontuan hartu behar da metaketa askapenaren eta kontsumoaren arteko desorekaren emaitza dela; izan ere, etengabe askatzen ari den materia organikoaren zati bat etengabe kontsumitzen du bakterioen komunitateak. Alde horretatik, bi komunitateak disolbatutako materia organiko eraldatuen presentzian egon zirenean, Kantauri Itsasoko komunitatea gai izan zen disolbatutako materia organiko fluoreszentearen frakzio proteikoa kontsumitzeko, bai kontroletan, bai DMO-Prot bidezko tratamenduetan; Mediterraneo Itsasoko komunitatearen kasuan, berriz, konposatu organikoen metaketa baino ez zen ikusi, aurreko iradokizuna berresten duena. Bakterio-taldeek karbonoa erabiltzeko hainbat estrategia dituztenez (adibidez, Alonso Sáez & Gasol, 2007), bakteriokomunitatearen konposizioa funtsezko faktorea da disolbatutako materia organiko erregogorraren ekoizpena eta dinamika erregulatzeko. Laburbilduz, ikerketa honek erakusten du bakterioen hazkuntzak, baina bereziki protozooen ondorengo hazkuntzak eta harraparitzak, alterazioak eragiten dituela itsasoko disolbatutako materia organikoan, zeinak aldaketa metaboliko garrantzitsuak eragiten dituen bakterioen komunitatean. Epe laburrean, erantzun
metaboliko hori honako honetan datza: kostu energetikoa dakarren zelulaz kanpoko entzima-jarduera handitzen da, bakterio-ekoizpenarekin zerikusirik ez duen karbono-kontsumoa handituz eta, ondorioz, bakterioen hazkuntzaefizientzia nabarmenki murriztuz. Badirudi prozesu horien abiadura eta hedapena bakterio-komunitatearen konposizioaren araberakoak direla.
3. KAPITULUA: Bakterioen hazkuntza-efizientziaren erabilpena ingurumen aldaketen aurrean duten egokitzapen mailaren isla gisa.
Laburpena Ekialdeko Kantauri Itsasoko kostaldeko ingurumen aldaketen aurrean mikroorganismoek duten erantzuna aztertu zen, lau urtetan zehar bakterioen metabolismoarekin eta komunitatearen konposaketarekin batera aldagai multzo zabal bat neurtuz. Bi egoera egonkorrez osatutako urtaroko ziklo errepikakorra antzeman zen, bata bakterioen metabolismo-jarduera baxuagatik bereizgarria (neguan), urritik martxora, eta bestea metabolismo-jarduera altuagatik (udan), maiatzetik abuztura. Bi kontraste egoera horiek trantsizio aldi laburren bidez lotuta daude apirilean eta irailean. Alfaproteobacteria eta Bacteroidetes talde filogenetikoak nagusi izan ziren neguan eta udan, hurrenez hurren, eta horien alternantzia batez ere apirileko trantsizioaren aurreko fitoplankton eukariotoaren loraketak eta iraileko trantsizioaren aurreko fitoplankton prokariotoaren loraketak bultzatu zuten. Bakterioen hazkuntza-efizientzia altu eta egonkor mantendu zen neguan eta udan, baina bi trantsizio-aldietan zorrozki jaitsi zen. Lortutako emaitzen arabera, bakterioen hazkuntza-efizientzia oso propietate elastikotzat hartu beharko litzateke, zeinek urteroko zikloan zehar kostaldeko ekosistema honetan gertatzen diren ingurumen aldaketen aurrean bakteriokomunitatearen konposizioak jasaten duen egokitzapen etapa desberdinak islatzen duen.
komunitateko konposizioaren eta funtzioaren arteko bategite estuagoa gertatuko litzateke (Comte & del Giorgio, 2010 eta 2011). Ildo horretan, Bizkaiko Golkoak urtaroko ziklo oso markatua aurkezten du, urtean zehar gertatzen den gainazaluraren estratifikazioak eta ur-nahasketak eraginda batez ere (Serret et al., 1999). Estratifikazioa martxoa-apirila inguruan hasten da, gainazal-uren beroketarekin batera, iraila-urriak arte luzatzen den udako piknoklina egonkor batean amaitzen dena, gainazal-tenperatura jaisten denean eta ur sakonagoekin nahasketa gertatzen denean (Serret et al., 1999). Beraz, aztertutako itsas-sisteman, arrazoizkoa da urtean zehar bakterio-komunitatearen konposizioan aldaketa garrantzitsuak espero izatea ingurumen-asaldura zikliko horiei erantzuteko. Ikerketa honen helburua bakterioen hazkuntza-efizientziaren aldakortasuna detektatzea eta eragin diezaioketen faktoreak identifikatzea izan zen. Helburu orokor hori betetzeko, lau urtez ekialdeko Kantauri Itsasoko kostaldeko bakterioen hazkuntza-efizientziaren aldakortasuna, metabolismoa, konposizioa eta ingurumen-aldagai multzoa aztertu ziren. Honen bitartez posiblea izan zen bakterioen hazkuntza-efizientziaren aldakortasuna komunitatearen konposizioan gertatzen ziren aldaketei lotuta ote zeuden antzematea, eta beraz, bakterioen komunitateak bere ingurumenarekiko zuen egokitzapen-mailaren isla zenentz detektatzea. Laginak ontziratuta edukitzeak dakarren akatsak saihestearren eta bakterioen hazkuntza-efizientziaren estimazio fidagarriak lortzeko asmoz, bakterioen hazkuntza-efizientzia estimatzeko bai bakterioen ekoizpena zein bakterioen arnasketa 6 ordutik beherako inkubazio laburrak erabiliz neurtu ziren. Materialak eta metodoak Laginketa estrategia Itsasoko gainazal-ura (0,5 m) Armintzako laginketa-puntuan bildu zen (43°44'N, 2°90'W), ekialdeko Kantauri Itsasoko kostaldean kokatuta dagoena (3.1. Irudia). Guztira 31 lagin bildu ziren 2008ko martxotik 2012ko abendura arte. Itsasoko urlaginak 100 µm-tako nylon sare batetik zehar aurreiragazi ziren mikro- eta mesozooplanktona kentzeko, eta izotzean eta iluntasunean laborategira garraiatu
ziren 2 h pasa baino lehen. Tenperatura eta gazitasuna in situ neurtu ziren eroankortasuna neurtzeko aparatua erabiliz (EC300 VWR).
kontzentrazioa %2 b/b). Laginak 4°C-tan iluntasunean biltegiratu ziren analizatu arte, beti hurrengo 24 h igaro baino lehen. Zenbaketak egiteko, bolumen ezaguneko azpilaginak hartu ziren (1 ml bakterioak zenbatzeko eta 4 ml nanoflagelatuak zenbatzeko), DAPIrekin (4'6'-diamidino-2-phenylindole) (azkeneko kontzentrazioa 2 µg ml-1) 10 minutuz tindatu ziren, eta 0,22 μm eta 0,8 μm poro tamainako (Whatman) polikarbonatozko iragazki beltzen bidez iragazi ziren, bakterioak eta nanoflagelatuak zenbatzeko, hurrenez hurren. Partikula birikoak zenbatzeko, 1 ml-tako azpilaginak Acrodisc iragazkien bidez iragazi ziren, 0,02 µm poro tamainakoak (Whatman), eta SYBR Green I-ren %0,2ko tanta batean jarri ziren, 15 minutuz tindatu ostean 0,02 µm-tatik iragazitako ur-distilatuarekin ikuzi ziren. Iragazki guztiak beirazko portetan muntatu ziren, epifluoreszentzia mikroskopioaren azpian jarri ziren eta iragazki bidez ausaz hautatutako eremu mikroskopikoak ezarri ziren hiru mikroorganismo-komunitateen zenbaketetarako. Gutxienez 20 eremu zenbatu ziren bakterio eta birusen dentsitatea kalkulatzeko, eta gutxienez 100 eremu nanoflagelatuen dentsitatea kalkulatzeko. Bakterioen komunitatearen konposizioa Bakterio-komunitatearen konposizioa CARD-FISH teknikaren bidez determinatu zen Pernthaler-ek et al. (2002) deskribatutako teknikaren bitartez. Talde espezifikoak detektatzeko diseinatuta zeuden HRP-arekin (peroxidase horseradish) markatutako oligonukleotidoetako zundak erabili ziren: Bacteria domeinua (EUB I-ren (Amann et al., 1990) eta EUB II-III-ren (Daims et al., 1999) arteko nahasketa) eta bere lau talde filogenetikorik garrantzitsuenak detektatzeko: ALF968 (Neef, 1997) Alfaproteobacteria-entzako; BET42a (Manz et al., 1992) Betaproteobacteria-entzako; GAM42a (Manz et al., 1992) Gammaproteobacteria-entzako; y CF319a (Manz et al., 1996) Bacteroidetesentzako. Eubacteria-entzako kontrako zentzuzko NON338 zunda (Wallner et al., 1993) kontrol negatibo bezala erabili zen. Hibridazio guztiak 35°C-tan 2 orduz burutu ziren, eta jarraian tiramida-Alexa488-arekin anplifikatu ziren 15 minutuz. Hibridazio-tanpoiko formamidaren kontzentrazioa %55-ekoa izan zen zunda
guztientzako ALF968 eta NON338 zundetarako izan ezik, %45koa eta %20 izan zirenak, hurrenez hurren. Hibridazioa egin zen iragazkien sekzioak DAPI bidez tindatu ziren, ondoren bakterioak epifluoreszentziako mikroskopiaren bidez zenbatzeko eta zunda bakoitzak bakterioen totalarekiko osatzen zuen hibridazioehunekoa kalkulatzeko. Bakterioen metabolismoa eta zelulaz kanpoko entzima-jarduera Itsasoko ur-laginak emeki iragazi ziren ponpa peristaltiko baten bidez, 0,9 µm-ko poro tamainako beira-zuntzezko iragazkien bidez (Millipore, AP2504700), bakterioak gainerako komunitate planktonikotik bereizteko. Berreskuratzearen eraginkortasuna %87,3 ± 9,9koa izan zen. Lagina iragazi bezain laster azpilaginetan banatu zen, bakterioen arnasketa, ekoizpena eta zelulaz kanpoko entzima-jarduerak neurtzeko. Bakterioen arnasketa neurtzeko, iragazitako itsasoko 31 ur-laginak kanpoaldearekin oxigeno-trukea saihesteko diseinatutako 4 ml-tako beirazko ganberetan sartu ziren. Ganbera barruan gertatutako oxigeno kontzentrazioaren jaitsiera neurketa jarraituak baimentzen dituen mikroarnasketa-sistema eta oxigeno-mikrosentsoreak (OX-MR) (Unisense) erabiliz monitorizatu zen (Briand et al., 2004). Beirazko ganberak tenperatura kontrolatzen duen bainu batean sartu ziren, tenperatura aldaketek oxigeno-kontzentrazioaren neurketan izan dezaketen akatsak saihesteko. Bakterio-komunitatearen arnasketa kalkulatzeko, denboraren eta oxigeno-kontzentrazioaren arteko erregresioaren aldapa negatiboa erabili zen, 6 h baino beherako inkubazioak bakarrik kontuan hartuz. Arnastutako oxigenoa karbono-arnasketa abiaduran bihurtu zen 1-eko arnaskozientea erabiliz (del Giorgio et al., 2006). Bakterioen ekoizpena proteinen sintesi-abiaduratik abiatuta estimatu zen, leuzina tritiatuaren barneratze-metodoa erabiliz (Kirchman et al., 1985). Isotopoa ([3H] - Leuzina) kontzentrazio asetzailean (amaierako kontzentrazioa 40 nM) 5 ml-tako hiru azpilagini gehitu zitzaion, eta in situ tenperaturan eta iluntasunean inkubatu ziren ordubetez. Aldi berean, prozedura bera errepikatu zen azido trikloroazetikoarekin (ATK) fixatutako 5 ml-ko 2 zurirekin, aurretik (%50eko azken
aurreiragazitako 3 ml-tako hiru azpilaginetan gehitu ziren, jarduera bakoitzerako kontzentrazio asetzailean (250 µM MUF-α-Glu eta MUF-β-Glu substratuentzako, eta 350 µM AMK-Leu substratuarentzako). Hiru substratuen kontzentrazio asetzaileak 0 eta 1,5 µM arteko kontzentrazio-tartearekin aurretiaz egindako esperimentuetan zehaztu ziren, eta entzima bakoitzarentzat lortutako gehieneko abiaduraren arabera zehaztu ziren. Laginak in situ tenperaturan inkubatu ziren 6 ordu baino gutxiagoko inkubazioetan. Substratuen hidrolisiak Perkin Elmer LS50B espectrofluorimetroa erabiliz antzeman ziren, kitzipapen/igorpen 342 nm/453 nm-ko uhin luzerekin glukosidasen jardueraren kasuan eta 360 nm /445 nm-ko uhin-luzerekin LAP-aren jardueraren kasuan. Fluoreszentziaren igoera lineala jardueran bihurtzeko MUF (0 – 0,5 µM) eta AMK (0 – 1 µM) fluorokromoen kontzentrazio desberdinekin osotutako kalibratze-zuzena erabili zen. Bakterioen arnasketaren, ekoizpenaren eta zelulaz kanpoko entzima-jarduera espezifikoak kalkulatzeko, aldagai metaboliko bakoitzaren balioa lagin horren bakterioen dentsitatearekin zatitu zen. Ingurumen faktoreak a klorofilaren edukia fotometrikoki neurtu zen iragazkietan atxikitako planktonaren estraktu azetonikotik abiatuta, APHA-AWWA-WEFek (1998) deskribatutako metodo estandarren arabera. Itsasoko uraren 1 litrotako hiru erreplika iragazi ziren GF/F (Whatman) iragazkien bidez, iragazkiak beirazko hodietan sartu ziren, zeinei 5 ml azetona gehitu zitzaizkien (% 90 b/b), 24 orduz a klorofila erauzteko 4°C-tan iluntasunean. Denbora hori igarota, hodiak indarrez astindu ziren eta erauzketa 4°C-tan 30 minutuz luzatu zen. Kontrol gisa laginik gabeko GF/F (Whatman) iragazki bat erabili zen, gainerako iragazkiak bezala prozesatu zena. Lau hodiak (hiru lagin eta kontrol bat) 3000 rpm-tan zentrifugatu ziren 20 minutuz, eta erauzkinak zituzten gainjalkinak bildu ziren. Absorbantzia lau uhin-luzera desberdinetan (750 nm, 664 nm, 647 nm eta 630 nm) zehaztu zen espektrofotometro (Implen) baten bidez, eta %90eko b/b azetona zuri gisa erabiliz. 664 nm-ko, 647 nm-ko eta 630 nm-ko xurgapenak partikula esekien ondorioz gertatutako uhertasuna adierazten duen 750 nm-ko xurgapena kenduz
zuzendu ziren. Lau erauzkinetako a klorofilaren kontzentrazioa ekuazio honen bidez kalkulatu zen: [Chla] = (11,85 Abs664 – 1,54 Abs647 – 0,08 Abs630) * v V non Chla a klorofila (µg l-1) den, v azetona-erauzkinaren bolumen (ml) eta V iragazitako laginaren bolumena (l). Kontrolean lortutako a klorofilaren kontzentrazioa hiru errepliken batez bestekoari kendu zitzaion. Mantenugai ez-organikoen neurketarako, itsasoko ur-lagineko 500 ml jaso eta berehala izoztu ziren -80°C-tan analizatu arte. Nitratoak, fosfatoak eta silikatoak BRAN-LUEBBE AAIII autoanalizatzaile batekin analizatu ziren, Grasshoff-ek et al. (1983) segmentatutako fluxu bidezko mantenugaien analisia automatikorako deskribatutako metodoak jarraituz. Nitratoen kontzentrazioa Griess-Ilosvay-ren erreakzio kolorimetrikoaren (Griess, 1858) bitartez neurtu zen, Cd-Cu murriztapen-zutabea erabiliz nitritorako murriztapenaren ondoren; fosfatoen eta silikatoen kontzentrazioa molibdeno-urdinaren metodoaren bidez neurtu ziren. Disolbatutako karbono organikoa Benner-en eta Strom-en metodoaren (1993) arabera determinatu zen. Laginak aldez aurretik 450°C-tan azidoarekin garbitutako eta Milli-Q urarekin ikuziako iragazketa-sistema bat erabiliz iragazi ziren erretako GF / C (Whatman) iragazkien bidez. Iragazketaren lehen frakzioa baztertu ondoren, itsasoko uraren 10 - 15 ml-tako laginak hartu ziren hirukoiztuta, erretako beirazko anpoiletan, eta azido ortofosforikoarekin azidotu ziren pH ~ 2ra, termikoki zigilatu eta analisia egin arte 4°C-ko iluntasunean biltegiratu aurretik. Disolbatutako karbono organikoa Shimadzu TOC-CVS karbono organikoaren analizatzaile batean neurtu zen, ± 0,7 µmol l-1 zehaztasunarekin. Ekipoa egunero estandarizatu zen hidrogeno eta potasio ftalato estandar batekin. Disolbatutako karbono organikoaren kontzentrazioa neurtzeko, Milli-Q uraz (Merck) prestatutako zuriaren azalera laginaren batez besteko azalerari kendu zitzaion, eta kurba estandarraren maldarekin zatitu zen. Disolbatutako materia organiko fluoreszentea Nieto-Cid-ek et al. (2006) deskribatutakoaren arabera determinatu zen. Neurketa indibidualak Perkin Elmer
LS50B espektrofluorometro batean burutu ziren kuartzozko 1 cm-tako kubeta ezfluoreszente batean. Kitzipapen / igorpen uhin-luzeretarako arteka-zabalerak 10 nm-takoak izan ziren eta esplorazio-abiadura 250 nm min-1-takoa. Erabilitako Kitzipapen / igorpen uhin-luzerak Coble-k (1996) ezarritakoak izan ziren: 280 nm / 350 nm (T pikoa) proteina antzeko substantzien adierazle bezala, eta 340 nm / 440 nm (C pikoa) eta 320 nm / 410 nm (M pikoa) humikoen antzeko substantzien adierazle bezala. Fluoreszentzia-neurriak kinina sulfato unitatetan (KSU) bihurtu ziren 0,05 mol l-1 azido sulfurikoan disolbatutako kinina sulfato dihidratoarekin egindako estandar-kurbak erabiliz, Kitzipapen / igorpen uhin-luzerak 340 nm / 440 nm izanda, eta non 1 KSU 1 µg l-1 fluoreszentzia-emisioaren baliokidea izan zen. Milli-Q uraz (Merck) prestatutako zuriaren fluoreszentzia lagin guztiei kendu zien. Analisia estatistikoak Lau egoeretako aldagaien arteko desberdintasun adierazgarriak identifikatzeko, Wilcoxon proba ez parametrikoa erabili zen. Aldagaien arteko korrelazioak rho Spearman korrelazio-koefizienteen bitartez zehaztu ziren. Erregresio lineal sinpleak egin ziren inkubazio-denboran zehar disolbatutako oxigenoaren kontsumo-abiadura lortzeko (p < 0,05). Analisia estatistiko hauek Windowsen IBM SPSS Statistics 20 bertsioarekin egin ziren. Bakterio-komunitatearen konposizioak urtean zehar duen aldakortasuna aldagaien multzo baten arabera antolatzeko, erredundantzia-analisia (RDA) erabiltzen zen, decostand funtzioa analisiaren aurreko estandarizazio-metodo gisa erabiliz (vegan R paketea; Oksanen et al., 2015). Bakterioen konposizioan eta metabolismoan oinarritutako urtarokoaren joera ebaluatzeko, multzo hierarkikoa egin zen (pvclust R paketea; Suzuki & Shimodaira, 2006). Erlazionatutako hilabeteak dendrograma baten bidez identifikatu ziren, Bray-Curtis-en disimilazioa zuen Ward-en metodoa egokituz. Bai RDA bai talde hierarkikoa R-ren 3.1.0 bertsioan gauzatu ziren (Development core team R, 2016). Analisia estatistiko guztien esangarritasuna p < 0,05ean onartu zen.
Emaitzak Urtaroko patroia Ekialdeko Kantauriar itsasoko kostaldeko itsas-estazioa 11 aldiz lagindu zen 2008ko martxotik 2009ko ekainera arte, eta beste 20 aldiz 2011ko otsailetik 2012ko abendura arte (guztira 31 lagin) (3.2. Irudia).
3.2. Irudia 2008, 2009, 2011 eta 2012 urteetan Armintzako estazioan laginketa egin zen hilabeteen laburpena. Guztira 31 lagin jaso ziren. 3.1. Taulan aztertutako aldagai guztietarako lortutako hileko batez besteko balioak jasotzen dira. Urtaroko joera hiru bakterio dinamikaren deskribatzaile orokorretan oinarritutako talde hierarkiko batetik abiatuta detektatu zen: bakterioen karbono-eskaria, bakterioek prozesatutako karbono-kantitate osoa adierazten duena; bakterioen hazkuntza-efizientzia, bakterio-komunitateak karbonoa goragoko maila trofikoetara transferitzeko duen eraginkortasuna erakusten duena; eta bakterio komunitatearen konposizioa, zunda fluoreszenteen in situ hibridazioaren bidez (CARD-FISH) antzemandako 4 talde filogenetiko nagusiren ugaritasuna bezala zehaztuta. Hilabeteetan identifikatutako laginak, urtaroko bi egoeratan taldekatu zirela ikusi zen (talde bat maiatzetik irailera, eta bestea urritik apirilera) (3.3. Irudia). Hala ere, talde bakoitzaren azken hilabeteko laginek, irailekoak eta apirilekoak, desadostasun nabarmenak erakutsi zituzten bere taldeko beste laginekin konparatuta, hala nola
bakterioen hazkuntza-efizientziaren eta ekoizpenaren balio oso baxuak, eta Bakterioidetes-en eta Alfaproteobacteria-en kodominantzia konposizioan. Desberdintasun horiek iradokitzen zuten lagin horiek bitarteko egoerak irudikatzen zituztela, eta beraz, analisi bereizi bat behar zutela. Horrela, ekosistema honen urtaroko zikloa bi egoera luzez adierazita egon liteke: uda (maiatzetik abuztura), metabolismo-jarduera altuaz eta Bacteroidetes-en dominantziaz karakterizatuta (12 lagin); eta negua (urritik martxora), metabolismo-jarduera baxuaz eta Alfaproteobacteria-en dominantziaz karakterizatuta (13 lagin). Negua eta uda bi trantsizio-aldi motzez bananduta aurkitu ziren, apirilean (TA, 4 lagin) eta irailean (TI, 2 lagin). Aztertutako aldagai guztien aldi bakoitzeko batez besteko balioak 3.2 taulan agertzen dira. Lehen aipatutako hiru deskribatzaileez gain, beste ingurumenaldagai batzuek ere urtaroko patroi errepikakorra erakutsi zuten. Itsasoko gainazaleko tenperaturak itsaso epeletako ohiko urtaroko-eredua erakutsi zuen, maiatzetik urrira aldi beroago batekin, eta ondoren azarotik apirilera aldi hotzagoarekin. Hala ere, TA eta TI trantsizio egoerak gainazal tenperaturaren aldaketak baino lehenago gertatu ziren (3.4. Irudia, gezi gorriak). a klorofilaren kontzentrazioa 0,2 eta 2,4 µg l-1 artean egon zen, eta urtaroko balio maximoak neguan detektatu ziren urtero (2008, 2009, 2011 eta 2012), TA udaberriko trantsizioa gertatu aurretik (3.4. Irudia, gezi berdea). Lehen mailako ekoizleen lehen loraketa hori nitratoen erreserbaren agortzearekin (3.4. Irudia) eta urtean zehar disolbatutako karbono organikoaren kontzentrazio handienekin erlazionatu zen (3.1. Taula). Synechococcus bere dentsitate maximoa uztailean eta abuztuan eskuratu zuen (batez besteko balioak 8,2 x 107 zel l-1 eta 4,4 x 107 zel l-1, hurrenez hurren). Aldiz, Prochlorococcus urtarriletik uztailera arte ez zen detektagarria izan. Prokariota autotrofo hauen presentzia, gainazal tenperatura altuko, eta a klorofila eta nitrato kontzentrazio baxuko baldintzekin erlazionatu zen (3.4. Irudia).
Urtarrila Otsaila Martxoa Apirila Maiatza Ekaina Uztaila Abuztua Iraila Urria Azaroa Abendua Lagin kopurua
3.3. Irudia. 2008 eta 2012 artean kalkulatutako bakterioen karbono-eskarian, hazkuntza-efizientzian eta komunitatearen konposizioan oinarritutako taldekatze hierarkikorako. Udako, neguko eta trantsizio-aldietako (TA eta TS) hilabeteak lerroekin mugatuta daude.
3.4. Irudia. Itsasoko uraren gainazal tenperaturaren, a klorofilaren eta nitratoen kontzentrazioaren, eta Synechococcus dentsitatearen bilakaera tenporala. Gezi gorriek gainazal tenperaturaren aldaketaren hasiera adierazten dute, trantsizio-aldien ondoren (TA eta TI). Gezi berde eta urdinek a klorofilaren eta Synechococcus espeziearen maximoak adierazten dituzte, TA eta TI baino lehenagokoak, hurrenez hurren. Barra grisek trantsizio-aldiak nabarmentzen dituzte.
Nanoflagelatuak : Bakterioak
Nanoflagelatu heterotrofoen dentsitatea neguan udan baino baxuagoa izan zen (Wilcoxon proba p < 0,05) eta partikula birikoentzako joera bera antzeman zen, desberdintasunak estatistikoki adierazgarriak izan ez ziren arren. Tesi honetako 2. kapituluan adierazten den bezala, nanoflagelatu heterotrofoen eta bakterioen arteko ratioa, harraparitza presioaren adierazlea (Gasol, 1994), disolbatutako materia organikoaren aldaketarekin erlazionatuta dago. Erlazio honek korrelazio positiboa aurkeztu zuen LAP, α-Glu eta β-Glu entzima-jarduera espezifikoekin, baita bakterioen arnasketa espezifikoarekin (Spearman rho = 0,52, p < 0,01), bakterioen ekoizpenarekin (Spearman rho = 0,43, p < 0,05) eta bakterioen karbono-eskariarekin (Spearman rho = 0,50, p < 0,01) ere (TG.2. Taula gehigarria). Bakterioen metabolismoa eta zelulaz kanpoko entzima-jarduera Bakterio-komunitatearen metabolismoak urtaroko patroi errepikakor argia jarraitu zuen (3.2. Taula eta 3.5. Irudia). Kontsumitutako karbonoa 1,7 aldiz baxuagoa izan zen neguan udan baino (86 ± 6 µg C l-1 egun-1 vs.144 ± 9 µg C l-1 egun-1; Wilcoxon proba, p < 0,001). Bakterioen arnasketak eta ekoizpenak antzeko joerak erakutsi zituzten, neguan udan baino balio nabarmenki baxuagoekin (p < 0,001 bientzat). Hala ere, bakterioen hazkuntza-efizientziak ez zuen bi egoera hauen artean desberdintasun adierazgarririk erakutsi (batez besteko balioa %31 neguan eta %35 udan; Wilcoxon proba, p > 0,1). Trantsiziozko laginetan, bakterioen ekoizpenaren balioak urte osotik baxuenak izan ziren, eta ondorioz, bakterioen hazkuntza-efizientzia %18-ra jaitsi zen, detektatutako baliorik baxuenetara. Bakterioen arnasketaren eta ekoizpenaren arteko erlazioa, bakterio-biomasa unitate bakarra lortzeko beharrezko energia-eskariaren adierazle bezala erabili zen. Energia-eskari honen batez bestekoa 7,5 ± 1,0 izan zen trantsizio-egoeretan (TA eta TI batera), neguan eta udan lortutako balioak baino estatistikoki altuagoa izan zena (2,4 ± 0,2 eta 1,9 ± 0,2, hurrenez hurren; Wilcoxon proba, p < 0,001) (3.5.D. Irudia).
3.5. Irudia Bakterioen arnasketaren (A), ekoizpenaren (B), hazkuntza-efizientziaren (C) eta bakterioen arnasketaren eta ekoizpenaren arteko ratio gisa kalkulatutako energia-eskariaren (D) urtean zeharreko banaketa. Barra grisek trantsizio-aldiak nabarmentzen dituzte (TA eta TI). Batez besteko balioak ± errore estandarra aurkezten dira.
Erredundantzia analisia bat egin zen (3.7. Irudia) bakterio-komunitatearen konposizioaren aldaketak aldagai multzo baten arabera laburbiltzeko: a klorofila, nitratoak, disolbatutako material fluoreszente humikoa eta proteikoa, gainazal tenperatura, eta nanoflagelatu heterotrofoen, bakterioen eta Synechococcus-en dentsitateak.
dentsitate eta material fluoreszente proteikoen kontzentrazio altuekin ugariagoak izan ziren (udako aldagai bereizgarriak direnak). Gainazal tenperatura, nanoflagelatu heterotrofoen eta bakterioen dentsitatea eta disolbatutako materiak organiko fluoreszente proteikoa haien artean hertsiki erlazionatuta zeudela detektatu zen. Eztabaida Gure emaitzek argi erakusten dute lau urtetan zehar (2008tik 2012ra) ekialdeko Kantauri Itsasoko kostaldeko uretan urtaroko ziklo errepikakor bat. Urtaroko ziklo hau funtzionalki egonkorrak diren bi egoerez osatuta dago: negua (urritik martxora) eta uda (maiatzetik abuztura), zeintzuek bakterio-komunitatearen konposizioa eta karbonoaren erabilera-maila desberdinak aurkezten dituzten, baina bakterioen hazkuntza-efizientzia balio altu eta antzekoekin. Egoera hauek trantsizio-aldi motzen bidez lotuta daude, TA (apirila) eta TI (iraila), zeinetan bakterioen hazkuntza-efizientziaren balioak nabarmenki jaisten diren eta bakterio-komunitatearen konposizioak eta metabolismoak aldaketa azkarrak jasotzen dituzten. Mikroorganismoen hiru komunitate nagusiak, bakterioak, nanoflagelatuak eta birusak, ugariagoak dira udan neguan baino, eta bai bakterioen zein nanoflagelatu heterotrofoen dentsitateek positiboki korrelazionatzen dute itsas-uraren tenperaturarekin. Ez dira aurkitu gainazal tenperaturaren eta bakterioen karbono-eskariaren, ekoizpenaren edo arnasketaren arteko korrelazio esangarririk, beste ikerketa batzuetan ez bezala; Kantauri Itsasoko ekialdean eta zentralean egindako beste ikerketa batzuetan (Iriberri et al., 1985; Huete-Stauffer et al., 2015; Morán & Scharek, 2015), itsas-uretako tenperaturak mikroorganismoen jarduera heterotrofikoarengan duen efektu positiboa ikusi da. Beraz, emaitza hauek ez dute tenperatura sostengatzen ekialdeko Kantauri Itsasoko aldakortasunaren bultzatzaile zuzen moduan, TA-rekin eta TI-rekin erlazionatuko bakterioen hazkuntza-efizientzian eta komunitatearen konposizioan gertatzen diren aldaketak, tenperaturaren aldaketak gertatu baino lehen antzematen baitira. Beraz, urtaroan zehar gertatutako aldaketak eta
mantentzen da aldi bietan, trantsizio-egoeratan hazkuntza-efizientzia oso baxua dan bitartean. Honek bakterioen hazkuntza-efizientzia komunitateak ingurumenbaldintzetara duen egokitzapen-mailaren araberakoa dela iradokitzen dute. Ikerketa batzuen arabera, bakterio-komunitate desberdinek arnasketa, ekoizpen eta efizientzia maila desberdinak dituzte (Findlay et al. 2003; Fuhrman et al., 2006; Kritzberg et al., 2006; Alonso-Sáez et al., 2007b); beste batzuek, berriz, konposizioaren eta funtzioaren arteko akoplamendua ahula izan daitekeela adierazten dute (Langenheder et al., 2005; Alonso-Sáez et al., 2008; Gasol et al., 2009; Sjostedt et al., 2012). Comte eta del Giorgiok (2010) bakteriokomunitatearen konposizioaren eta funtzioaren arteko lotura espazioan eta denboran une jakin batzuetan eta ingurumen-baldintza jakin batzuetan baino ezin dela adierazi iradokitzen dute. Gure hipotesia da, bakterioek plastikotasun metaboliko handia dutenez (Meyer et al., 2004; Mou et al., 2008), bakteriokomunitateek beren metabolismoa egokitu dezaketela ingurumen-aldaketa txikietara, konposizioan aldaketa esanguratsurik egin gabe. Hala ere, ingurumenbaldintzek aldaketa adierazgarriak jasaten dutenean, eskatzen diren doikuntza funtzionalak egokitzapen-mailatik kanpo aurkitzen dira. Egoera honetan, eman beharreko egokitzapen-prozesuaren eta segida ekologikoaren ondorioz (sensu Koskella & Vos, 2015) komunitatearen konposizioa aldatzen da. Baldintza hauetan, energia-eskaria handituko litzateke eta bakterioen hazkuntza-efizientzia zorrozki murriztu. Beraz, bakterio-komunitate horrek ingurumen-baldintzetara duen egokitzapen-mailak zehaztuko du mineralizatuko den disolbatutako materia organikoaren proportzioa eta goi-maila trofikoetara transferituko dena, eta ez bakterio-komunitatearen konposizioak. Laburbilduz, gure emaitzek adierazten dute ekialdeko Kantauri Itsasoko mikroorganismo-komunitateak aurresan daitekeen urtean zeharreko ziklo bat jarraitzen dutela. Ziklo hau bi egoera funtzionalki egonkorrek osatzen dute, negua eta uda; mikroorganismoen konposizio desberdina dutenak eta metabolismoaren maila baxuagatik eta altuagatik bereizgarri direnak, hurrenez hurren. Bi egoera hauen arteko trantsizioak apirilean ematen den diatomeek menderatutako
udaberriko loraketak, eta iraileko zianobakterioen loraketak bultzatzen dituzte. Beraz, badirudi itsas-ur hauetako bakterioen jarduera eta konposizioa kontrolatzen duena eskuragarri dagoen disolbatutako materia organikoaren jatorria dela, eta beraz, ezaugarri hauek behetik gora kontrolatzen direla nagusiki; hau da, dauden nutrizio baliabideen arabera. Mikroorganismo-komunitateak trantsizioetako baldintzen aldaketen aurrean garatzen duen moldaketa ez da biomasan, dentsitatean edo plastikotasun fenotipikoan gertatutako aldaketen ondorioa (doikuntza-agertokia), baizik eta komunitatearen konposizioaren aldaketen ondorioa (ordezkapen-agertokia). Badirudi bakterioen hazkuntzaefizientzia ezaugarri oso elastikoa dela, zein trantsizio-ekitaldi laburren ondoren bizkor goi-maila erlatiboki altuetara (~ %30) eta egonkorretara zaharberritzen den, egoera bakoitzean eskuragarri dagoen disolbatutako materia organikora hobeto moldatzen diren mikroorganismo-komunitateko partaideen hautespenaren bitartez.
Fitoplanktonak fotosintesiaren bidez egiten duen ekoizpen primarioaren zati handi bat ur-sistemetan materia organiko moduan dago, bakterio heterotrofoentzat ia bakarrik eskuragarri dagoena. Bakterio-komunitate heterotrofoa gai da, halaber, materia organiko hori zuzenean hartzeko molekula txikiez osatuta dagoenean, edo zeharka, zelulaz kanpoko entzimak adierazi ondoren ingurunean dagoen materia organiko partikulatua eskuratzeko. Bakterioek ugaritasunean, aniztasunean eta jarduera metabolikoan menderatzen dute ozeanoa. Hau dela eta, bakterioen bidezko materia organikoaren xurgatzea karbono-fluxuaren eragile garrantzitsua da sistema honetan. Bakterio heterotrofoek, neurri handi batean, disolbatutako karbono organikoaren norakoa zehazten dute, bere biomasan txertatu dezaketelako edo mineralizatu eta atmosferara berriro askatu dezaketelako arnasketaren bidez. Bakterioen hazkuntza-efizientzia, biomasa ekoizteko erabiltzen den kontsumitutako karbonoaren zatiki gisa definitzen dena, funtsezko aldagaia da ur-sistemetan bakterio-komunitatearen materia organikoa birmineralizatzeko gaitasuna ezagutzeko. Bere aldakortasunak karbono-fluxu orokorra alda dezake ursistemetan. Begizta mikrobianoak karbonoaren zikloan duen garrantzi ekologikoa onartu zenetik, ikerketa asko bakterioen hazkuntza-efizientzia zehaztean eta hura arautzen duten faktoreak ezartzen saiatu dira, nahiz eta lortutako datuen aldakortasun handiak parametro hau fidagarritasunez aurreikustea oztopatu egin duen (Giorgio & Cole, 1998). Giorgio-k eta Cole-k (2000) egindako datu-bilketak adierazten du itsas-ekosistema naturalen hazkuntza-efizientziaren balioen tartea oso zabala dela, < % 1etik beherako eta % 60tik gorako balioen artean aldatzen baita, nahiz eta gehienak %5 eta %30 artekoak izan. Bestalde, berrikuspen honetan argi eta garbi adierazten da aldakortasun handia dagoela ekoizpen- eta arnasketa-balioen arteko erlazioan. Beraz, ekoizpen-balio jakin bat bi ordenetarainoko aldagarritasuna duen arnasketa-balioarekin erlazionatu ahal izango litzaiokeela. Bakterioen hazkuntza-efizientzia zehaztearekin lotutako arazo metodologikoek edo estrategia esperimentalaren desberdintasunek behatutako
aldakortasunean lagundu ahal izan dute (Briand et al., 2004; Alonso-Sáez et al., 2007b). Horrela, gaur egun oraindik zaila da bakterioplanktonak eraldatzen duen disolbatutako karbono organikoaren benetako magnitudea iragartzea, eta hori funtsezkoa da ur-ekosistemen ziklo biogeokimikoen funtzionamendua behar bezala ulertzeko. Ildo horretan, tesi honen helburu nagusia bakterioplanktonaren bidez ur-sistemetan karbono-fluxua ulertzen eta aurreikusten laguntzea izan da. Helburu hori betetzeko, lehenik eta behin, sentsibilitate handiko eta inkubazioaldi laburreko itsaso naturaleko ur-laginetan bakterioplanktonaren arnasketa zehazteko metodologia egokitu zen (1. Kapitulua). Ondoren, bakterioen hazkuntza-efizientzia erregulatzen duten faktoreen ezagutzaren bi ikuspegitan sakondu zen: alde batetik, protozoo bakteriboroen harraparitzak bakteriokomunitatearen metabolismoan duen eragina espezifikoki aztertu zen, kostaldeko bi sistema desberdinetako (Kantauri Itsasoko eta Mediterraneo Itsasoko) disolbatutako materia organikoa aldatuz (2. Kapitulua); bestalde, Kantauri Itsasoko kostaldeko uretan bakterioen hazkuntza-efizientziaren urteko aldakortasuna aztertu zen lau urtetan zehar, bakterio-komunitatearen metabolismoarekin eta konposizioarekin eta ingurumen-aldagaien multzo zabal batekin batera (3. Kapitulua). Bakterioen hazkuntza-efizientziaren determinazioarekin lotutako arazo nagusietako bat ur-sistema natural batean bakterioen arnasketa neurtzeak berez duen zailtasun metodologikoa da, tesi honen 1. Kapituluan lantzen dena. Bakterioen arnasketa neurtzeko deskribatu izan diren metodo bakoitzaren abantailak eta desabantailak baloratu ondoren, oxigeno-mikrosentsoreen erabilera optimizatzea erabaki zen, ur-sistemetan komunitate naturalaren arnasketa-neurri zehatzak eta adierazgarriak lortzeko tresna gisa; izan ere, oxigenoaren jaitsieraren bilakaera etengabe monitorizatzea ahalbidetzen dute eta, beraz, dinamiketan aldaketak identifikatzea baimendu ere (Briand et al., 2004). Lortutako emaitzek frogatu zuten inkubazioko 6 orduetatik aurrera bakterio-komunitatea ez dela egonkor mantentzen, ez kopuruan, ez jardueran, ezta konposizioan ere, eta ondorioz, disolbatutako oxigenoaren jaitsiera ez da
lineala inkubazio-aldiak luzeagoak direnean. 12 ordutik gorako inkubazio-aldiak erabiltzeak bakterioen arnasketaren balioa nabarmenki handitzea ekarri zuen (batez beste 3 aldiz handiagoa) 6 ordutik beherako inkubazio-aldiekin lortutako balioekin alderatuta. Emaitza hau esanguratsua da, orain arte bakterioen arnasketa neurtu izan duten lan gehienetan disolbatutako oxigenoaren kontzentrazioa linealki jaisten dela onartu baita (Robinson, 2008), nahiz eta 48 ordutik gorako inkubazio-denborak behar dituzten metodoak erabili. Litekeena da neurri horiek gainestimazio nabarmenak izatea bakterio-komunitate naturalaren arnasketaren balio errealarekiko, inkubazioak iraun bitartean alda daitekeelako (Pomeroy et al., 1994; Gattuso et al., 2002). Hau horrela izanda, inkubazio luzeen erabilpena beste egile batzuek behatutako bakterioen hazkuntza-efizientziaren aldakortasunaren (adibidez, Giorgio & Cole, 1998) eragilea izan daiteke neurri batean. Inkubazio-denbora ahalik eta laburrenak erabiltzea ezinbestekoa da bakterioen arnasketa-tasa zehatzak lortzeko. Alde horretatik, oxigeno-mikrosentsoreak tresna erabilgarriak dira bakterioen arnasketa modu fidagarrian neurtzeko; izan ere, komunitatearen jarduera eta konposizioaren aldaketei lotuta dauden kontsumo-abiaduran aldaketak detektatzeko aukera ematen dute, baita inkubazio-denbora 6 ordutik beherako epeetara nabarmenki murrizteko ere. Gainera, inkubazio-denboraren murrizketa horrek aukera ematen du bakterioen ekoizpena eta arnasketa denbora-tarte berean neurtzeko eta bakteriokomunitate naturalaren hazkuntza-efizientziaren neurri zehatz eta adierazgarriak lortzeko. Alderdi metodologikoaz gain, argi dago bakterioen hazkuntza-efizientziaren balioetan ikusitako aldakortasuna bakterioen malgutasun fisiologikoaren isla izan daitekeela, baita haien prozesu anabolikoen eta katolikoen arteko akoplamendu edo desakoplamendu mailaren isla ere, ziurrenik ingurune natural aldakorraren aurrean haien biziraupena eta hazkuntza optimizatzeko haien hazkuntzaefizientzia moldatzen dutelako (Giorgio & Cole, 2000). Hain zuzen ere, bigarren alderdi horri heltzen zaio tesiaren 2. eta 3. Kapituluetan. Bakterioen hazkuntza-
efizientziak bakterio-hazkuntzarekin eta bakterio-ekoizpenarekin lotura estua duenez (Giorgio & Cole, 1998), aldagai horietan eragina duten faktoreek bakterioen hazkuntza-efizientzian ere eragina izatea itxarongo litzateke. Egile askok iradokitzen dute bakterioen hazkuntza-efizientzia faktore fisikoek, kimikoek eta biologikoek arautu dezaketela, hala nola tenperaturak (Rivkin & Legendre, 2001; Apple et al., 2006), irradiazioak (Cottrell et al., 2008; Hörtnagl et al., 2011), mantenugaien eskuragarritasunak (Biddanda et al., 2001; Lemée et al., 2002; Pradeep Ram et al., 2003), disolbatutako materia organikoaren kontzentrazioa eta kalitatea (Eiler et al., 2003; Kritzberg et al., 2005; Apple & del Giorgio, 2007; Lee et al. 2009), bakterio-komunitatearen egitura eta konposizioa (Comte & del Giorgio, 2011; Warkentin et al., 2011) edo harraparitzaren eta/edo birusen lisiaren ondorioz gertatzen den bakterioen hilkortasuna (Middelboe et al., 1996). Hala ere, orain arte lortutako emaitzak oso aldakorrak izan dira, eta askotan kontraesankorrak, bakterioen hazkuntza-efizientzia nola kontrolatzen duten eta zer faktore dauden zehazterakoan. Hazkuntza-efizientzia da bakterioen prozesu metaboliko osagarri guztiak hobekien integratzen dituen parametroa: garraioa, mantentzea, hazkuntza, ugalketa (Dawes, 1985). Horrek azaltzen du baldintza zehatzetan hazitako espezie indibidualen (kultibo puruak) hazkuntza-efizientzia kuantifikatzen duten bakterioen energetikaren inguruan lan ugari egotea (adibidez: Wieser-en (1994) edo Russell-en eta Cook-en (1995) berrikuspenak). Bildutako informazioa erabilgarria den arren, zoritxarrez, ezin zaie komunitate misto naturalei aplikatu. Espezie batek substratu jakin bat erabiltzen duenean duen hazkuntza-efizientziak zerikusi gutxi du bakterioplanktona osatzen duten espezieen nahasketak, biodegradagarritasun-maila desberdinak dituzten substratuen nahasketa konplexu batekin eta hainbat egoera fisiologikotan eta ingurumenekoetan haziz erakusten duenarekin. Gainera, bakterioen hazkuntza-efizientziaren aldakortasun naturala aztertzean, azterketa gehienek aldakortasun espaziala jorratzen dute, eta denbora-segidaren analisia, berriz, ez dago hain aztertuta (Lemée et al., 2002;
Reinthaler & Herndl, 2005; Eichinger et al., 2006; Alonso-Sáez et al., 2008; BonillaFidji et al., 2010). 3. Kapituluan ekialdeko Kantauri Itsaso kostaldeko bakterioen hazkuntzaefizientziaren aldakortasun naturala lau urtaro-ziklotan zehar aztertu zen. Emaitzek urtaroko ziklo errepikakor bat erakutsi zuten, bi egoera egonkor eta bakterioen hazkuntza-efizientzia handiarekin, negua (urritik martxora) eta uda (maiatzetik abuztura), non talde filogenetiko nagusiak Alfaproteobacteria eta Bacteroidetes izan ziren, hurrenez hurren. Neguaren eta udaren artean, bi trantsizio-aldi labur identifikatu ziren, apirilean eta irailean, hazkuntza-efizientzia baxukoak, eta non bi talde horiek nagusitasun argirik hauteman ez zuten. Lortutako emaitzek adierazten dutenez, Alfaproteobacteria eta Bacteroidetes arteko alternantzia materia organiko mota desberdinen erabilerara egokitzeko gaitasunak eta espezializazio-mailak bultzatu zuten batez ere. Apirileko trantsizioa baino lehen gertatutako fitoplanktonaren loraketan diatomeek nagusiki askatutako materia organiko oso konplexu berriak Bacteroidetes-en hedapena erraztu zezakeen, pisu molekular handiko konposatuen exoentzima eta garraiatzaile sorta zabala adierazteko duen gaitasunari esker (Arnosti et al., 2012; Gómez-Pereira et al., 2012; Sarmento & Gasol, 2012; Teeling et al., 2012). Era berean, iraileko trantsizioa baino lehen fitoplankton prokariotoaren loraketan substratu oso labilak iraizten dira (Biddanda & Benner, 1997; Bertilsson et al., 2005), Alfaproteobacteria-en areagotzea bultzatuz, degradatzeko errazak eta pisu molekular baxukoak diren konposatuak asimilatzera hobeto egokituta baitaude (Teeling et al., 2012). Emaitza horiek iradokitzen dute bakterioen hazkuntzaefizientzia oso propietate elastikotzat hartu behar dela, eta horrek ekialdeko Kantauri Itsasoko bakterio-komunitatearen konposizioa urtean zehar gertatzen diren ingurumen-aldaketetara zenbateraino egokitzen den islatzen du. Protozooen jarduera bakteriboroak eta kontsumo selektiboak eragin sakona dute bakterio-komunitatearen egitura fisiologikoan eta taxonomikoan, baita disolbatutako materia organikoaren konposizioan ere (Kujawinski et al., 2004; Gruber et al., 2006; Boras et al., 2010). Horregatik, interesgarria da harraparitza-
presio handiko mikroinguruneetan disolbatutako materia organiko eraldatuak bakterio-komunitateen metabolismoan izan zezakeen eragina aztertzea (2. Kapitulua). Ikerketa hau kostaldeko bi ekosistema oso desberdinetan egin zen, Kantauri Itsasoko hego-ekialdean eta Mediterraneo Itsasoko ipar-mendebaldean. Esperimentuak laborategiko mikrokosmosetan egin ziren manipulazio kontrolatuaren bidez, eta ezaugarri metaboliko garrantzitsuenak neurtu ziren, harrapari-presa kurbako funtsezko une desberdinetatik zetorren disolbatutako materia organikoaren erdia zuten tratamenduetan. Mikroorganismoen jarduerak aldaketak eragin zituen disolbatutako materia organikoaren osaeran, eta horrek aldaketa metaboliko garrantzitsuak eragin zituen bakterio-komunitatetan. Bi ekosistemetan, disolbatutako materia organiko eraldatuaren erabilerak, eta bereziki, protozooen harraparitzak eraldatutako materia organikoaren erabilerak, bakterioen karbono-eskaria areagotzea eta hazkuntza efizientzia murriztea eragin zuen. Hau da, disolbatutako materia organiko eraldatuak bakterioplanktonean berrantolaketa metaboliko bat eragin zuen, zelulaz kanpoko entzima gehiago sortu ahal izateko. Aldaketa metaboliko horiek kostu metabolikoa eragin zuten bakterioentzat eta, horren ondorioz, arnasketa-abiadura handitu egin zen eta bakterioen hazkuntza-efizientzia murriztu. Hala ere, Kantauri Itsasoan, udan Bacteroidetes nagusia izanik, zelulaz kanpoko entzimen adierazpenari lotutako energia-kostua txikiagoa izan zen Mediterraneo Itsasoan baino, non udan SAR11 nagusia zen. Disolbatuako materia organiko eraldatu berri bat kontsumitzeak dakarren kostu metabolikoaren maila, beraz, komunitateen berezko propietate bat dela dirudi, zuzenean nagusi diren talde filogenetikoen plastikotasun funtzionalaren eta egokitzeko gaitasunaren mende dagoena, eta bakterioen hazkuntza-efizientzian islatzen dena. Ondorioz, tesi honetan oxigeno-mikrosentsoreak egokitu dira itsas-sistema naturaletan bakterioen arnasketa monitorizatzeko. Metodologia hori aplikatuz lortutako emaitzek bakterioen arnasketaren neurri fidagarriak lortzen lagundu dute, baita bakterioen hazkuntza-efizientziaren aldakortasuna hobeto ulertzen ere. Ikerlan honek, ur-sistema baten jardueran eta mikrobio-komunitatearen
konposizioan gertatzen diren aldaketak ingurumen-baldintzen aldakortasunarekin lotzen ditu, denbora-eskala desberdinean gertatzen direnean: epe laburrean, disolbatutako materia organikoaren kantitateak, tamainak, motak eta kalitateak zehazten dute bakterio-komunitatearen ekoizpena, arnasketa eta, ondorioz, hazkuntza-efizientziaren maila. Disolbatutako materia organikoaren osaeran eta/edo degradagarritasunean gertatzen diren aldaketek energia-kostu handiagoa dakarkiote bakterio-komunitateari, eta kostu hori aldakorra da konposizio filogenetikoaren eta komunitate horren egokitzeko gaitasunaren arabera. Energia-kostu handiago horrek hazkuntza-efizientzia baxuagoak eragiten ditu epe luzera talde nagusietan, eta baldintza berri horietara hobekien egokitzen diren taldeen hazkuntza bultzatzen du. Behin bakterio-komunitate berria ingurunean dagoen disolbatutako materia organikora erabat egokituta, hazkuntza-efizientzia hasierako mailara itzultzen da. Beraz, hazkuntzaefizientziaren aldakortasuna, ekosistemaren egoera trofikoaren eta bakteriokomunitateek ingurumenean dagoen disolbatutako materia organikoarekiko duten egokitzapen-mailaren menpe egongo da.
Ondorioak
1. Ur-sistema naturaletako bakterioen arnasketa zehazterakoan, 12 ordutik gorako inkubazio-aldiak erabiltzeak aldaketa esanguratsuak eragiten ditu bakterio-komunitatearen dentsitatean, tamainan, jardueran eta konposizioan. Alterazio horrek bakterioen arnasketa gainestimatzen laguntzen du eta, beraz, baita bakterioen hazkuntza-efizientzia gutxiesten ere. 2. Oxigeno-mikrosentsoreek oxigeno-jaitsieraren bilakaera modu jarraian monitorizatzeko aukera ematen dute; horrela, lagin bakoitzeko arnasketadinamiken aldaketak banaka identifika daitezke, disolbatutako oxigenoaren kontsumo-abiadura lineala zenbat denboran den mugatu eta, horrela, inkubazio-denbora 6 ordutik beherako aldietara nabarmenki murriztu. Era honetan, bakterio-komunitate naturalaren arnasketa-neurri eta bakterioen hazkuntza-efizientzia adierazgarriak eta zehatzak lortzen dira. 3. Bakterioen hazkuntzak, baina bereziki protozooen ondorengo hazkuntzak eta harraparitzak, alterazioak eragiten ditu itsasoko disolbatutako materia organikoan, eta horrek aldaketa metaboliko garrantzitsuak eragiten ditu bakterioen komunitatean. Epe laburrean, erantzun metaboliko hori honako honetan datza: energia-kostua dakarren zelulaz kanpoko jarduera entzimatikoa handitzean, bakterio-ekoizpenarekin zerikusirik ez duen karbono-kontsumoa handitzen da eta, ondorioz, bakterioen hazkuntzaefizientzia nabarmenki murrizten da. Badirudi prozesu horien abiadura eta hedapena bakterio-komunitatearen osaerarekin lotuta daudela, eta haren menpe daudela. 4. Ekialdeko Kantauri Itsasoko mikroorganismoen komunitateak aurreikus daitekeen urteko zikloari jarraitzen dio, funtzionalki egonkorrak diren bi egoerez osatuta dagoena: negua (urritik martxora) eta uda (maiatzetik abuztura), metabolismo maila baxuaz eta altuaz karakterizatuta, hurrenez hurren. Bakterioen konposizioari dagokionez, neguan Alfaproteobacteria ziren nagusi eta udan, berriz, Bacteroidetes. 5. Eskuragarri dagoen materia organiko disolbatuaren jatorria da ekialdeko Kantauri Itsaso kostaldeko bakterio-komunitatearen jarduera eta konposizioa kontrolatzen duen faktore nagusia. Horrela, negu eta uda arteko trantsizioak
Ondorioak
apirilean diatomeak nagusi diren udaberriko bloom batetik eta irailean zianobakterioen bloom batetik eratorritako materia organikoaren aldaketek bultzatzen dituzte. 6. Hazkuntza-efizientzia ur-sistemen bakterio-komunitatearen propietate oso elastikoa da. Balio baxuak ditu trantsizio-garaietako ezegonkortasun-uneetan eta bat-bateko ingurumen-aldaketetan, baina azkar lehengoratzen da maila altu samarretara (~ % 30) eta egonkorretara, neguko edo udako aldi bakoitzean eskuragarri dagoen disolbatutako materia organikora hoberen egokitzen diren bakterio-komunitateko kideak hautatu ondoren. | science |
addi-cbe8e992d2e6 | addi | cc-by 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51288 | Gizarte komunikazioa irakatsi-ikasteko UPV-EHUren hezkuntza berrikuntza esperientziak (2010-2020): IKTak, POIak, nazioartekotzea eta GJHak | Larrondo Ureta, Ainara ; Peña Fernández, Simón ; Meso Ayerdi, Koldobika; Becker, Beatriz; Fernandes Teixeira, Juliana | 2020-12-31 | Larrondo, A. [et al.]: Gizarte komunikazioa irakatsi-ikasteko UPV/EHUren hezkuntza... 209 Mediatika. 18, 2020, 207-236 1. AZKEN HAMARKADAKO UNIBERTSITATE PEDAGOGIAREN TESTUINGURUA: IKTEN INTEGRAZIOA ETA BOLONIAKO ERREFORMA Unibertsitate pedagogia arlo bizi bat izan da, eta etengabe izan da egokitzen. Dena den, esan daiteke laurogeita hamarreko urteen amaieran eta mende berriaren hasieran izan duela aldaketa sakonena, irakaskuntza metodologia desorekatuak atzean utziz; izan ere, irakasleek rol aktiboa zuten irakaskuntza prozesuan, eta ikasleek, berriz, pasiboa, ikaskuntza prozesuan. Une horretan, "metodologia aktiboak" deitutakoen aldeko apustua egiten zen era horretan, ikasleei rol aktiboagoa emanez eta irakasleei proaktiboagoak izateko exijentzia handituz, bi eragileen arteko komunikazioa ez hain bertikala ezartzeaz gain. Irakasle eta ikasle arteko elkarrekintza handiagoari, ikasleen arteko elkarrekintza handiagoa gehitzen zitzaion, lan metodologia kooperatiboak sartzearen bitartez. Ikuspegi hori UPV/EHUk berak babestu zuen bere IKD estrategiaren bidez (Irakaskuntza Kooperatibo eta Dinamikoa). Mende hasierako irakaskuntza paradigma horretan, lagungarria izan zen Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKTak) pixkanaka sartzea, internet buruan zutela eta, Europako kasuan, Boloniako Erreforma deitu izan den prozesua, Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrua sortzera zuzendua (EEES, 2010). Testuinguru horretan, unibertsitate irakaskuntzak bere prozesuen egokitzapen saihestezina hasi zuen era horretan, digitalizazioari eta, geroago, interneten hedakuntzari esker, Sare Gizarte edo Ezagutzaren Gizarte deitutakoari helduz. Pedagogiaren ikuspegitik, IKTak unibertsitate irakaskuntzara sartzeak ez zuen bakarrik ekarri eraldaketa estruktural bat, baizik eta ikaskuntzaren kultura aldaketa bat ere (Montero y Pozo, 2003; Zabalza, 2006; Ruiz, 2010). Ikasleak subjektu aktibo eta parte-hartzailearen rol berria hartzeari esker, irakasleak sektore profesionalerako konpetentzia eta gaitasunak sustatzera bideratu ditu ikasgelako irakaskuntza jarduerak. Aldi berean, sektore horrek aldaketak nozitu ditu XXI. mende hasieratik, IKTak sartu eta baliabideen enpresak interneten hedatzearen ondorioz. Testuinguru horretan, beharkizun profesionalekin bat datorren irakaskuntza logika aplikatzeko premiari buruzko adostasuna sortu zen: ikasleek beren ikasketei dagokien arlo profesionalean kontuan hartu behar dituzten alderdiak bereziki sustatzea (Tejedor, García Valcárcel y Prada, 2009). Unibertsitateko irakasleak, era horretan, gehiago hasi ziren kontuan hartzen ikasketak amaitutakoan enpresek ikasleei eskatzen dizkieten gaitasunak. Hainbat azterlanek aitortu dutenez, ikasleak motibatzeko orduan,
Larrondo, A. [et al.]: Gizarte komunikazioa irakatsi-ikasteko UPV/EHUren hezkuntza... 210 Mediatika. 18, 2020, 207-236 frogatua geratu zen sektoreak eskatzen dituen gaitasunei hertsiki lotutako nolakotasun pedagogikoak garatzea baliagarria zela: ikasgelaren barruan egiten dutena kanpoan zain dutenaren oso antzekoa dela jabetzen direnean, inplikatuago egoteko joera dute (Ferrés, 2008; Fanjul y González, 2010). Horri dagokionez, gogora ekarri behar da unibertsitateko ikasleak hasiak zirela ezagutzen duela hamarkada bat eta lehenago IKTen erabilera, zehazki konektatutako gailuak eta bitarteko sozialen plataformak, adibidez, blogak eta sare sozialak. Une horretan, "Universitic" txostenak (2010) Espainiako Unibertsitate Sisteman (EUS) IKTek zuten bilakaera aztertu zuen, erakutsiz unibertsitateek teknologia berriak ezartzen jarraitzen zutela irakaskuntzaren lagungarri; izan ere, unibertsitateen % 90ek teknologia-azpiegituraren etengabeko eta aldizkako berrikuntza plan bat zuten, edo lantzen ari ziren. Frogatu da ere EEES garatzean Gizarte Komunikazioen arloan Lizentziaturatik Gradura aldatzean teknologia berriei lotutako irakasgai gehiago sartu zituztela, tartean zirela ziberkomunikazioari eta, oso bereziki, ziberkazetaritzari buruzko irakasgaiak (Sánchez, 2017: 135). Pedagogia, gizarte eta profesional arloko gogoeta eta egokitzapen testuinguru horretan agertu ziren irakaskuntzari buruzko ikerketako lehen azterketak, KZBerri-Gureiker taldeko kideen eskutik; Gizarte Zientzien Fakultateko kazetaritza arloko eta UPV/EHUren Komunikazioko irakasleak ziren. Irakasle horiek ere Gureiker Euskal Unibertsitate Sistemako Talde Finkatuko kide dira (IT1112-16). Lantalde gisa, KZBerrik agerian utzi du interes argia duela ziberkazetaritzaren gaineko ikerketa esperientzia arlo honetako irakaskuntzaren ikerketarekin uztartzeko eta, batez ere, bere azterketetan lortutako emaitzak ikasgeletan aplikatu eta hara transferitzearekin. Alde horretatik, KZBerri sortzeko faktore erabakigarria bat da hartako kideak inguru berrietako komunikazioari oso lotutako ezagutza eta azterketa arlo batekoak zirela (ziberkazetaritza, online komunikazio korporatiboa, etab.). Dena den, UPV/EHUk 2008. urte aldera Boloniako Prozesua ezartzeko egindako aldaketak izan ziren, zalantzarik gabe, mugarria. Talde horrek teknologien aplikazio hutsetan oinarritzen ez zen berrikuntza bilatzen zuen. Teknologiek, berez, ez dakarte hobekuntzarik hezkuntza ikuspegitik, metodologia egoki baten arabera erabiltzen ez badira. Bestela esateko: irakaskuntzan aritzeko orduan, pedagogia planteamenduek izan behar dute lehentasuna teknologia gaien gainetik (Barberá, 2008). Planteamendu hori zein izan daitekeen deskubritzea izan zen gero KZBerri osatu zuten irakasleek bilatu zuten helburu lehenetsia. Horretarako, askotariko Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuak jarri ziren martxan (HBP), UPV/EHUk finantzatuta. Hainbat adituren gomendioekin bat etorriz (Fernández-March, 2005; Ferrés, 2008; Ruiz, 2010; etc.), proposatutako
Larrondo, A. [et al.]: Gizarte komunikazioa irakatsi-ikasteko UPV/EHUren hezkuntza... 211 Mediatika. 18, 2020, 207-236 berrikuntza estrategiak proiektu bakoitzean aplikatu eta probatzea erabaki zen, talde txikietan, lankidetza inguruneetan talde lanean aritzeko, eta hori faktore erabakigarria izan da. Hurrengo epigrafeek HBP horien helburu, prozedura eta lorpenen azterketa bat eskaintzen dute. 2. HEZKUNTZA BERRIKUNTZAREN LEHEN ESPERIENTZIAK KZBerri taldeko kideen lehen ikerketa pedagogikoko esperientzia 20092011ko deialdiaren 32 zenbakiko Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuan (HBPan) garatu zen, UPV/EHUko Irakaskuntzaren Kalitate eta Berrikuntza Arloko Errektoreordetzak finantzatuta. Proiektu horren emaitzak askotariko lanetan bildu ziren, eta hemen Meso, Pérez eta Mendigurenenak dira aipatzekoak (2010). Lehen proiektu horretan, bi helburu zehatz bilatzen ziren, egokiak urte horietan bizi zen ikasketen, irakaskuntzaren eta arlo profesionalaren unerako: a) Ezagutza praktikoak eskuratzeko orduan, elkarrekintza parte-hartzailea sustatzeko interneteko baliabide sozialen plataformak aplikatu, baita ikasleen eta ikasle-irakasleen arteko komunikazio kanal horizontalak ezartzeko ere. b) Ikasleen artean, online komunikazio eremurako edukiak sortzeko gaitasunak garatu. Horri begira, Facebook talde bat sortu zen "Hedabideen Ereduak" irakasgairako (Kazetaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak, eta Ikusentzunezko Komunikazioa Graduetako 2. Ikasturtean), ikasleentzat sarrera pribatukoa. Era horretan, informazio eta iruzkin guztiak ikasleen profil pribatuetan bakarrik agertu ziren, eta horrek konfiantza eta komunitate giroa eman zion sortutako guneari. Jarduerak hainbat atazari erreparatu zien: a) Gaurkotasuneko informazioa. Praktikak egin eta aldi berean, ikasleek hedabideen munduari buruzko albisteak bilatu, idatzi eta sartzen zituzten astero. Horrekin batera, irakasleek lehenago ikasgelan landutako gaiei buruz eztabaidatzeko lagunduko zuten galderak proposatzen zituzten. b) Albisteak eta lotutako edukiak. Aldizka, irakasgaiaz arduratutako irakasleek artikuluetarako estekak, ikus-entzunezkoak eta ikasgelan landutako gaien inguruan interesa zuen beste edozein eduki sartzen zituzten.
Larrondo, A. [et al.]: Gizarte komunikazioa irakatsi-ikasteko UPV/EHUren hezkuntza... 212 Mediatika. 18, 2020, 207-236 c) Ekitaldiak. Irakasgaiaren profila baliatzen zen ikasgelan landutako gaiak aztertzen zituzten kongresu, mintegi, mintzaldi eta abarren berri emateko, ikasleen interesekoak izan zitezkeelakoan. Nabarmendu behar da esperientziaren balorazioan alderdi onuragarriak eta negatiboak agertu direla. Ikusi zen asmatu egin zela sare sozial batean ikasleek irakaslea hurbilago izango zuten gune bat sortzeko orduan. Alde batetik, ikasleek gogokoen zuten inguruneetako batera eduki akademikoak eramateko modua eman zuen. Halaber, mezuak eta abisuak azkar eta eraginkorki helarazteko balio zuen, ikasleek egunero kontsultatzen baitzituzten plataforma eta bertako mezuak. Gainera, irakasgaiko Facebooken profilari lotutako tresnak ezarri ziren: 1. Bloga, Web 2.0 tresnetan zabalduena eta aztertutakoena. Definitu izan da bloga dela maiztasunez eguneratzen den web orri bat, era kronologikoan aurkeztutako mezuak (testuak edo/ eta irudiak) gehitzearen bitartez. Ikusi zen bloga zela ideiak eztabaidatu eta elkartrukatzeko tresna onena, benetako komunitate birtualak sortzeko gai. Blogek, gainera, erabilera indibidualak eta kolaboratiboak errazten zituzten, eta ediziorako oso errazak ziren. Hezkuntza berrikuntzarako proiektu honetan, bloga erabiliz, bilatzen zen ikasleek, hiru pertsonak osatutako taldeetan, beren gai bati buruz ideiak adierazi ahal izatea eta beste ikaskideen blogetan komentatu ahal izatea. 2. Wiki bat. Wiki bat egile talde baten lan kolektibo baterako webgune bat da. Haren egitura logikoa blog baten oso antzekoa da, baina badu alderik: Wiki bat edozein erabiltzailek edita dezake, eta balio du talde oso bat lan kolaboratiboan aritzeko. Wikiak abantaila argiak agertu zituen, adibidez, ikaskideak elkarrekiko eta ikasleak eta irakasleak elkarren artean elkarrekintza dinamikoan aritzea (iruzkinak, iradokizunak, zuzenketak eta abar gehituz); gainera, formatu horrek aldaketen historia osoa ikusteko balio zuen; hartara, irakasleek lan horren bilakaeraren jarraipen zorrotza egin zezaketen. Ikasleei eskatu zitzaien edozein hedabide aukeratzeko eta, aurrez zehaztutako eskema bati lotuz (berbera guztientzat), hura sakontasunez aztertzeko. Gero, irakasleek behar zuzenketak egiteaz gain, beste ikaskideek ekarpenak egin zitzaketen, informazioa, xehetasuna eta gehiago sartuz, lana aberasteko. 3. Online edukien sorrera, non ikasleek gaitasun informatiboak erakutsiko dituzten. Hiruko taldeetan, ikasleei eskatu zitzaien bideo albiste bat sortzeko eta Lotaldi plataformara igotzeko (egun, desagertua); era horretan, edukia eskueran geratzen zen munduko hedabide guztietara zabaldua izateko. Ikasleek bidalitako fitxategien
Larrondo, A. [et al.]: Gizarte komunikazioa irakatsi-ikasteko UPV/EHUren hezkuntza... 213 Mediatika. 18, 2020, 207-236 egoera kontsultatzeko aukera zuten, ea atariak horiek onartu edo baztertu zituen egiaztatzeko. 3. IBEROAMERIKAR EREMUAN IRAKASKUNTZA BERRITZEKO ZIBERKAZETARITZAK DUEN AHALMENA Ziberkazetaritza izan da Komunikazioko ikasketa planak berritzeko bultza indar nagusietako bat azken bi hamarkadetan (Tejedor, 2006; Anàlisi, 2008; Bhuiyan, 2010; Cochrane, 2014; Salaverría, 2011; Finberg, 2013; Larrondo y Peña, 2018; etab.). Irakaskuntzako nahitaezko irakasgai gisa, ziberkazetaritza Europako hainbat herrialdetan sartu zen behin betiko, tartean zela Espainia, ikasketa planetan 2010. urtean Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura (EEES) egokitzeko egin ziren berrikuntzei esker. Iberoamerikaren eremuko beste herrialde batzuen kasuan, adibidez, Brasilen, 2013an curriculum nazionalerako zuzentarau berriak ezarri ziren, ziberkazetaritzarako aldaketa berezirik ekarri gabe, ordurako hamarkada batez izan baitzituen antzeko arloak, adibidez, "Bitarteko digitaletarako sarrera" edo "Interneteko kazetaritza eta ziberkultura" (Teixeira y Larrondo, 2019). 3.1. Ziberkazetaritzaren irakaskuntza UPV/EHUn ezarria Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) aitzindaria izan zen jada 1996. urtean "Kazetaritza elektronikoa eta multimedia ekoizpena" hautazko irakasgaia sartzen, eta hiru urte geroago, berriz, "Multimedia kazetaritza elektronikoa", hautazko irakasgaia ere. Mende berria heldu eta ziberbitartekoak eta haien negozio eredua sendotzearekin batera, areagotu egin zen garai horretan "kazetari digital" deituak beharko zuen prestakuntza mota espezifiko bat zehazteko interesa. Profesional berri horrek informazio lana Sarearen bitartez egiteko gaitasun zehatzak izatea zuen ezaugarri: funtsean, denbora errealean informazioa ekoiztea, iturriak bilatzeko internet erabiltzea, askotariko bitarteko formatuetan edukiak garatzea eta iturriekin eta hartzaileekin elkarrekintzan aritzea (Deuze, 2001; Scott, 2002; Mencher, 2002). Ziberkazetaritzak, didaktikaren aldetik pixkanaka sendotu ahala, mende hasiera horretan lagun izan zuen halabeharrez ikerketa lan nabarmena. Horri dagokionez, Brasilek eta Espainiak, jarrera bereziki proaktiboa izan dute Iberoamerikaren eremuan. Interneteko kazetaritzaren fenomenoa aztertzen duten ikertalde aitzindarien artean, Brasilen, Grupo de Pesquisa em Jornalismo On-line (GJOL) da aipagarria1, 1995ean sortua, Bahiako 1. http://www.facom.ufba.br/jol/
Larrondo, A. [et al.]: Gizarte komunikazioa irakatsi-ikasteko UPV/EHUren hezkuntza... 215 Mediatika. 18, 2020, 207-236 Horrek curriculumean ziberkazetaritza sartzeko oinarriak jarri zituen, kazetaritza eta komunikazioari buruzko ikasketa planetan nahitaezko irakasgai bihurtuz, hala zeharka nola espezializatuta. Zeharkako ikuspegiak bilatzen zuen programak berritzea eta ohiko irakasgaietako teknologiari, kazetaritzako diseinuari, deontologiari eta abarrei lotutako irakaskuntza edukiak berregokitzea. Ikuspegi espezializatuak, berriz, bilatzen zuen irakasgai berezien bidez areago sakontzea; bada, ikuspegi hori lehenetsi zen UPV/EHUn. Espainiako eta Europako unibertsitate gehienek izendapen orokorrak hautatu zituzten (Ziberkazetaritza, Interneteko Kazetaritza, Ziberkomunikazioa, etab.); UPV/EHUn, berriz, "Ziberkazetaritzako Idazkera"3 izendapena erabili zen. Berrikiago, agerian geratu da ziberkomunikazioaren prestakuntzak Espainian duen garrantzia; datu horiek egungo nahitaezko eta espezializatutako prestakuntza eskaintzaren indarra babesten dute (% 68,23) eta, neurri txikiagoan, hautazko irakasgai espezifikoena (% 31,76) (Tejedor y Larrondo, 2018). Une hartan arrazoitu zenez, XXI. mendeko komunikatzaileak profesional gaitu gisa trebatu behar ziren informazio eta entretenimendu edukiak helarazteko, hala hedabide tradizionaletako bakoitzaren hizkeraz nola horien forma konbinatuetan, euskarri digitalen, multimediaren bidez (ANECA, 2005). Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura egokitzea (EEES), era horretan, besteak beste baliagarria izango zen ere Kazetaritza diziplinan eta unibertsitate irakasgaian oinarrizko eta betiko arloak garatzeko, adibidez, idazkera eta generoak (Salaverría y Díaz Noci, 2003). Hain zuzen, generoak lehen mailako elementua izan dira beti kazetarien prestakuntzan, eta (ziber) kazetaritza irakasteko era errazena dira; ondorioz, garrantzizkoa da teoriaren sorrera eta irakaskuntzarako kontuan hartzea sustatzea (Larrondo, 2008). 3.2. Ikuspegi espezializatua nahitaezko irakasgai gisa finkatzea UPV/EHUren Komunikazioko Graduetako ikasketa planean agertutako ziberkazetaritzako lehen nahitaezko irakasgaia Bolonia Planeko erreformatik eratorritako ikasketa plan berriekin egin zen, "Ziberkazetaritzako Idazkera" irakasgaiaren bidez, 2011/2012 ikasturtean martxan jarritakoa, Kazetaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak, eta Ikus-entzunezko Komunikazioko hiru graduetako bigarren mailan. Irakasgaia urtero egiten da, eta aipatutako hiru mailetako berrehun ikasle ditu partaide, batez beste. Abian jarri zenetik, irakasgaiko eduki teoriko-praktikoak bideratu ziren online baliabideen ezaugarri eta aukeretara egokitutako mezuak denbora errealean prestatzeko behar gaitasunak sustatzera, eta ziberkazetaritza proiektuak lantzeko lankidetzaz lan egitera. Irakasgaiak, era horretan, edukiekin, generoekin, narrazio estiloekin eta formatuekin zerikusia zuen ikuspegi didaktiko bat garatzen zuen. Idazkera, edizio eta informazio 3. "Web Edukien Idazkera eta Sorkuntza" 2021/22 ikasturtetik aurrera.
Larrondo, A. [et al.]: Gizarte komunikazioa irakatsi-ikasteko UPV/EHUren hezkuntza... 216 Mediatika. 18, 2020, 207-236 ekoizpeneko gaiei erreparatzen bazien ere, ikuspuntu teoriko orokor batez irakasgaia saiatzen zen sare kulturari buruz "ikasten ikasteko" behar baliabideak eskaintzen, eta ikasleari interneteko ekosistema mediatikoa ezagutzeko modua ematen, gero eta konplexuagoa dena (Larrondo, Meso y Rivero, 2014). "Ziberkazetaritzako Idazkera"k, era horretan, testuingurukoak edo orokorrak ziren gaiak ere aztertzen zituen (ziberkazetaritzaren historia eta hastapenak, Sareko bitartekoen egitura, deontologia, bilakaera konbergentziaren esparruan eta baliabide sozialak, web diseinua, multiplataforma joerak eta transmedia, etab.). Hartara, irakasgaiaren edukia ziberbitartekoen eta interneteko kazetaritza lanaren inguruko jakintza orokorragoekin edo zeharkakoagoekin osatzen zen. Ikuspegi horren bidez, saihestu egin nahi zen arlo horren irakaskuntza iraungitze data duten gai teknologikoegiei edo instrumentalegiei uztartuta geratzeko hasieran zegoen arriskua. Mende berriaren lehen hamarkadan, ziberkazetaritza konplexuagoa bihurtu zen arlo profesional gisa (idazketa konbergente edo integratuak, profil espezializatuak, adibidez, transmedia idazlea, content curator, data-journalist, etab.); gero eta beharrezkoagoa zen aldaketak sartzea, etorkizuneko ziberkomunikatzaileei haien gaitasun sozialak garatzeko baliabideak eskaini ahal izateko eta edukiak komunitatearen eta lankidetzaren ikuspegitik lantzeko (multiplataforma, multimedia eta transmedia produktuak). Beraz, ziberkazetaritzaren irakaskuntzan kokatuta ere landu behar ziren puntu hauexen aldeko jarrerak: hain monomedia ez zen eta, aldiz, markakoagoa zen kultura profesional bat, eta talde lana eta balioaniztasuna (Bor, 2014). Era horretan, argi geratzen hasi zen kazetarien prestakuntza-eredu ez-instrumental batean jarri behar zela indarra, fase guztietan edukiak ekoizteari (edukiak dokumentatu, prestatu eta zabaltzea) heltzen zion eredu batean, azken euskarria edozein zela ere (baliabide tradizionalak edo ziberbitartekoak); bertan, ondorioz, tresnak kazetaritza lanaren zatitzat jotzen ziren. Hargatik, konbergentziari eta web 2.0ri lotutako errealitate mediatiko guztiek, artean, ezarpen urria bide zuten ikasketa planetan (López García, 2012; Sánchez, Campos y Berrocal, 2015). Gaitasun horiek lantzearen garrantzi eta premia ikusita eta ziberkazetaritzaren garapen profesional eta akademikoan aitzindariak ziren Iberoamerikako herrialdeetako (Brasil, Espainia eta Portugal) ziberkazetaritza ikasketetako egungo egoera ezagutzeari begira, KZBerri taldeak bi proiektu proposatu zituen hurrenez hurren 2015 eta 2019. urteen artean. Lehenago, KZBerriko kide batzuek multimedia arloari buruzko pedagogia berrikuntzarako proiektu batean parte hartu zuten (UPV/EHU-EITB), Graduondoko ikasleei zuzendua (Transmedia Laborategi Pedagogikoa, Agurtzane Elordui irakasleak zuzenduta, 2012-2014) (Peñafiel et al., 2014).
Larrondo, A. [et al.]: Gizarte komunikazioa irakatsi-ikasteko UPV/EHUren hezkuntza... 217 Mediatika. 18, 2020, 207-236 Hemen gogora ere ekarri behar da ziberkazetaritzak eta ziberkomunikazioak ahalmen handia dutela irakaskuntza berrikuntzarako mintegi izateko eta, beraz, Gizarte Komunikazioaren arloko hainbat ikertzailek eta irakaslek zenbait pedagogia ekintza aztertu dituzte gaur arte, adibidez, beheko epigrafeetan azaltzen direnak, interneteko arloari lotutako irakasgaiak etengabe egokitu eta hobetzea lortzeko baliagarriak (Ivars, 2010; Flores Vivar, 2016; Teixeira y Larrondo, 2019, etc.). 4. "ZIBERKAZETARITZAKO IDAZKERA" IRAKASGAIAN, PEDAGOGIA BERRIKUNTZARAKO ESTRATEGIA AURRERATUAK: PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA (POI) ABIAPUNTUTZAT HARTUA Aurretik esan bezala, "Ziberkazetaritzako Idazkera" irakasgaiari aplikatutako Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektua garatzea (HBP) premia argi baterako erantzuna zen, KZBerriren lanaren filosofiarekin bat etorriz. Jarrera teknofobiko eta teknofiloetatik urruntzen zen: UPV/EHUren Komunikazioko ikasleen artean, praktika instrumental eta edukien idazketa hutsetik baino urrunago zihoazen trebeziak sustatzen zituen, alegia, "sozialagoak" diren gaitasunak, komunikatzailearen garapen profesionalaren baitan, hiru gradutarako irakasgai komuna zela baliatuz. Ziberkazetaritzako Idazkera irakasgaiaren lan praktikoko plana Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzan (POIan) oinarritzen da (Larrondo, Rivero y Meso, 2014), ziberreportaje eta web-docs forma hartu ohi duten elkarrekintzazko multimedia makroproiektuak garatuz gehienetan. Irakasgai horrek erabilera askeko web sorkuntzako tresnak baliatzen ditu (blog zerbitzuak, Wix, Shorthand eta abarreko webguneen garapena) ekoizpen horiei forma emateko. Produktu horiek, praktikan, era honetako produktuen amalgama edo multzo bat bihurtzen dira: testua (albisteak, erreportaje laburrak, kronikak, iritzi artikuluak), ikusizkoa, ikus-entzunezkoa eta soinua (bideo-albisteak, testu-albisteak, argazki galeriak, infografiak, iritzi testuak, etab.). Proposamen didaktiko horrek askotariko ataza edo problemen aurrean jartzen ditu ikasleak: alde batetik, edukien plangintza egin behar dute, alegia, informazio superprodukzio bakoitzaren baitan sartu beharreko pieza motaren gaineko balorazioa egin (hipermedia albisteak eta kronikak, bideo-albisteak, audio osagarriak, infografia errazak, iritzi testuak, argazki galeriak, etab.); gainera, lanerako eskueran dituzten giza baliabideak hartu behar dituzte kontuan (zenbat ikasle, atazak banatu eta koordinatu, etab.); eskueran dituzten iturriak eta materialak ere hartu behar dituzte kontuan; bukatzeko, ikuspuntu orokorrago batetik, ekoizpena denboraz eta ahaleginean errentagarria egiten saiatu behar dira uneoro (Larrondo, Rivera y Meso, 2014).
Larrondo, A. [et al.]: Gizarte komunikazioa irakatsi-ikasteko UPV/EHUren hezkuntza... 218 Mediatika. 18, 2020, 207-236 Alde horretatik, irakasgaiak bilatzen du ikasgelara eta, oso zehazki, laborategiko ordu praktikoetara, gaurkotasuneko edukien ekoizpenean inplikatutako idazketa digitalen errutina profesionalak ekartzea. Era horretan, proiektu praktiko horiek balio dute ikasleek idazketa profesionalak berezkoak dituen rolak hartzeko, lan-munduan aurrean izan ditzaketen erantzukizunak identifikatuz (zuzendaria, erredakzio burua-edukien editorea, erredaktorea, SEO, etab.). Ikasleek, era horretan, klase praktikoetan informazioa hautatzeko arazo tipikoei, plangintzari, web diseinuari eta sare sozialen bidezko zabalkundeari aurre egiten diete, besteak beste. Horrek ikasleak behartzen ditu ikuspuntu sortzaile eta berritzaileak erabiltzera, eta ikuspuntu horiek zerikusi handia dute ikasleek beren burua teknologikoki hobetzearekin eta aldez aurretik sozialki hobetzearekin, "jatorriz digitalak" diren aldetik. "Ziberkazetaritzako Idazkera" irakasgaiak baliatzen duen irakaskuntzaikaskuntza metodologiak sustatu ere egiten du edukien ekoizpena eta argitalpena guztiz digitala izatea. Era horretan, jarduera ikasgelako muga fisikoetatik irten daiteke eta, beharrezkoa balitz, beste toki batzuetatik ere egin daiteke eta beste euskarri batzuk erabili (telefono adimenduna, tabletak…). Laburbilduz, kontua da ikasleek online edukiko proiektuek eskatzen duten plangintza mota zehatz bat, horiek dakartzaten lan-erritmoak, barneratzea, baita ziberkazetariek (sortzaileak eta multiplataforma edukien kudeatzaileak diren neurrian) berezko dituzten erantzukizunak edo gaitasunak ere, ahaztu gabe zein garrantzitsua den online iturrien jardueraren eta erabiltzaileek informazioekiko dituzten erantzun eta erreakzioen berri eguneratua izatea eta hedabide bereko edo beste bateko kazetariekin lankidetzan aritzea (Larrondo, Rivero y Meso, 2014). Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza hori (POI) guztiz ondo ezkontzen da Internationalisation at Home delako perspektibarekin (Beelen y Jones, 2015; De Wit y Leask, 2017), eta ikasgelan elkarrekintza maila konplexuak sustatzearekin, modu birtualeko (eta nazioarteko) lankidetza bidezko ekoizpenera bideratuak (Wächter, 2002). Halaber, Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) ezartzeko balio du, multimedia eta transmedia moduko ekintzailetza proiektuak garatzearen bidez. 4.1. Internationalisation at Home 2015. urtean, bada, KZBerri pedagogia ikuspegi guztiz berritzailea aplikatzen hasi zitzaion irakasgai horri, Berrikuntzarako Proiektu Aditu baten emakidaren bidez (2015-2017, PIE Aditua, Simón Peña Fernández Ikertzaile Nagusia zuela). Horretarako, Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza hartu zen oinarritzat (POI), Etxeko Nazioartekotzea (Internationalisation at Home, IaH) deitutako ikuspegi ezagunari uztartua. Nahiko berria izan arren, agerian geratu da "etxeko nazioartekotzea" kontzeptuak, jatorriz anglosaxoiak (Internationalisation at Home –IAH–), gero eta interes handiago pizten duela ingurune akademikoan (Crowther et al., 2000; Harrison, 2005; Knight, 2007;
Larrondo, A. [et al.]: Gizarte komunikazioa irakatsi-ikasteko UPV/EHUren hezkuntza... 219 Mediatika. 18, 2020, 207-236 Holmes & O'Neill, 2012; Beelen y Jones, 2015; De Wit y Leask, 2017; etab.). Izendapen horrek unibertsitate-ikasleek nazioarteko prestakuntza esperientzia bat bizi ahal izatea ematen du aditzera, mugikortasun programa batean parte hartu beharrik gabe. Irakaskuntza-ikaskuntza esperientzia berritzaile bat da eta, askotariko estrategien bidez, kulturartekotasuna sustatzeko balio du, ohiko atzerriko hizkuntzen ikaskuntzatik edo hizkuntza aniztasunetik haratago (Ishikura, 2015). Nazioartekotzea, bada, ikuspegi oso baliagarria da irakasgaiak eraberritzeko, kultura elkartrukea euskarri hartzen duten irakaskuntza prozesuak irakasgaiotan sartuz eta, horretarako, nazioarteko ikasleekin lankidetza edo elkarrekintza eskatzen duten jarduerak baliatuz: aztertzen ari garen proiektua, esate baterako. Beelen y Jonesek adierazi bezala (2015), "etxeko nazioartekotzea" ikasgelako problema baten ebazpen enpatikoa sustatzeko eta, oro har, pentsamendu kritikoko forma berriak bultzatzeko. Abantaila horiek baditu, baina eragozpen batzuek zaildu egiten dute unibertsitateko ikasgeletan sistematizatu ahal izatea. Adibidez, ikasle batzuek senti dezakete traba dela norberarenaz bestelako hizkuntza batean komunikatzea, gaitasun akademiko txikiagoa eragin dezakeen beldurrez. Horri gehitu behar litzaioke ere ikasleen zati batek arrakasta akademikoaren ikuspegi oso instrumentala duela eta, ondorioz, hizkuntzari eta atzerriko ikasleekin lankidetzan aritzeari begira, hori traba izan daiteke ahalegin gehigarria eskatzen duten ekimen didaktikoetan parte hartzeko interesa eta motibazioa pizteko orduan. Nazioarteko dimentsioa aplikatzen duten irakaskuntza proiektuek bi mailatan erakusten dituzte emaitzak: instituzionala, hitzarmenen eta abarren kopuru eta kalitatean neur daitekeena, eta akademikoa, ikasleek hartutako kultura arteko konpetentziei eta lan globalerako gaitasunari begira. Bestetik, nabarmendu besterik ez genuke behar idazlan honek aztertzen duen Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuak hauxe argitzeko ahalegin bat egiten duela: ziberkazetaritzaren irakaskuntza bateratu ote daitekeen (beste arlo hertsiki profesionaletan egiten den bezala, hainbat herrialdeetako kazetari elkarteen arteko lankidetza partzuergoen bidez) nazioarte mailan (Iberoamerika) eta, eleaniztasunaren aldagaitik haraindi, zein alderditan Espainia, Portugal eta Amerikako unibertsitateetan. Gero eta interes handiagoa pizten ari den joera da, nazioz gaindiko kazetarien edo/eta partzuergo eta elkarte profesionalen arteko lankidetza euskarri hartzen duten datuen kazetaritzako (journalism data) ekimen berrienek agerian utzi duten bezala (Hume y Abbot, 2017), adibidez, The Migrant Files (2014), Narcodata (2015), Panama Papers (2016) edo Investiga Lavajato (2017) ekimenak, besteak beste. Adierazi behar da aipatutako HBPan parte hartu aurretik UPV/EHUko Komunikazioko Graduetako ikasleek ez zutela ezagutzen IaH. Halaber, baliabide eleaniztasunetik haraindi, Proiektu hau Iberoamerikako eremuan eta (ziber)kazetaritzari buruzko irakasgaietan IaH perspektiba aplikatu zuen lehen ekimenetako bat izatearren nabarmendu zen.
Larrondo, A. [et al.]: Gizarte komunikazioa irakatsi-ikasteko UPV/EHUren hezkuntza... 220 Mediatika. 18, 2020, 207-236 Lehen fasea Lehen fasean, proiektua "Aprendizaje cooperativo en la redacción ciberperiodística a través de la web 2.0: una experiencia Brasil-Euskadi" izenburuaz egin zen, eta Gerson Luiz Martins irakaslearen lankidetza izan zuen, "Ziberkazetaritzako Laborategia I" irakasgaiaren arduraduna Mato Grosso do Suleko Unibertsitate Federalean. Proiektu horretan senidetutako bi irakasgaietako irakasleen lehen zeregina (bibliografia berriena nahitaez berrikusi ondoren) gaiaren inguruko irakaskuntza gidak erkatzea izan zen. Fase horretan, asmoa ez zen irakasgaietako programa teorikoak egokitzea (lauhilekoetan bat zetozenak, aste batzuetan gutxienez), baizik eta gai multzo praktikoko egutegia moldatzen eta eskatutako ariketen ezaugarri nagusiak harmonizatzen saiatzea. IaHren perspektibaz, hartara, proiektua kultura, gizarte eta ikasketa testuinguru desberdinetan antzeko atazak egiten zituzten irakaskuntza taldeetara ikasgelako metodologia aktiboa eta kooperatiboa zabaltzen saiatu zen. Era horretan, ahalegina egiten zen Atlantikoaz bi aldeetako bi irakasgaietako ikasleen arteko ikaskuntza aktiboa eta elkarrekintza sustatzeko. Zehazki, proiektu hau bi hipotesi edo premisa zituen abiapuntu: lehenaren arabera, web 2.0ko tresnen bidez ondu dituzten lanak zabalkunde handiko plataformetan argitaratuz, ikasleak gogotsuago daude informazioak ontzen ahalegin handiagoa egiteko, eta areagotu egiten dute edukien kalitateari buruz duten kezka. Bigarren hipotesiaren arabera, nazioarteko ikaskuntza kolaboratiboaren esperientziek, lankidetza bidezko ikaskuntzaren aukera beste toki batzuetara zabaltzeko baliagarriak izateaz gain, hartzaileekiko elkarrekintzekin esperimentatzea errazten dute, eta hori da, hain zuzen, komunikazio paradigma berriaren elementu erabakigarrietako bat. Proiektu honen helburua, beraz, ikasketa planeko irakasgai baliokideetan ikaskuntza aktibo eta kooperatiboa sustatzea izan zen: "Ziberkazetaritzako Idazkera" eta "Ziberkazetaritzako Laborategia I". Horretarako, lauzpabost ikasleko taldeetan, irakasgai bakoitzeko ikasleek erreportaje eta webdoc-en bidez (ohikoak gai praktikoetan) garatu zituzten multimedia proiektuak. Lauhilekoa bukatutakoan eta proiektu guztiak argitaratu ondoren, irakasleek irakasgai bakoitzeko hiru lan onenak aukeratu zituzten, eta Atlantikoaz bestaldeko ikaskideek ebaluaziorako jarri zituzten, web 2.0ko tresnak erabiliz (Facebook, Twitter, Instagram…). Ikasleek beren ikaskideen lanaren gaineko ebaluazioa bateratu, orientatu eta errazteko, errubrika bat prestatu zen proiektuak ebaluatzeko, "oso/nahiko/pixka bat/ batere ez" ebaluazio kategorietan oinarritua. Bi unibertsitate desberdinetako ikasketa unitate beraren (multimedia proiektuen) gaineko dialogo horren bidez, HBPak beste helburu zehatzago
Larrondo, A. [et al.]: Gizarte komunikazioa irakatsi-ikasteko UPV/EHUren hezkuntza... 221 Mediatika. 18, 2020, 207-236 bat lortzen zuen: ikasleek beren mezuen inguruan sortutako komunitateak nola kudeatu ikastea, eta mezuen edukiak etengabe egokitu beharko lirateke irakurleen datu, iradokizun, ekarpen eta zuzenketa berrien aurrean. Dialogo horren bitartez, multimedia lengoaiako konpetentziak garatzea lortzeaz gain (multimedia Brasilen eta Euskal Autonomia Erkidegoan ohikoa baita nabarmen), ikasleek aktibo dauden urruneko hartzaileekin elkarrekintzan aritzen ere ikasten zuten, tresna digitalen eta sare sozialen bidez; hartara, ikuspegi oso desberdina eskuratzen zen irakasgaiaren garapenaren inguruan. Hain zuzen, komunikazio paradigma berriaren elementu erabakigarrietako bat barneratu ahal izatea errazten zuen: dialogikoa izatea. Hori nekez eskuratu ahal izango zuten beste era batean ikasgelan egindako ariketa praktikoetan. Fase honetan, esperientziaren azterketarako, ikasle parte-hartzaileei egindako iritzi inkestak eta haien arteko elkarrekintzen edukien analisia baliatu zen. Ikastaroa amaitutakoan inkestetan lortutako emaitzek agerian utzi zuten denbora errealean beste unibertsitateko ikasleekin harremanetan eta elkarrekintzan gehiago aritzea sustatzeko premia. Halaber, erakutsi zuten alderdi problematiko eta eragozgarriak zuzentzeko beharra (adibidez, hizkuntza: brasilera eta gaztelania) eta, oro har, ikasleen inplikazioa handitu eta areagotzeko premia. Emaitza horiek eta haietatik ateratako ondorioak ekarpenetan bilduta geratu ziren, adibidez, Peña, Larrondo eta Agirreazkuenagak egindakoetan (2017). Ondorio horiek ere atera zituzten esperientzian inplikatutako irakasleek beren gogoetetan; izan ere, ikasgelan bildutako iruzkinetan oinarrituz datu interesgarriak eskuratu zituzten, baita ekintza zehatzagoetatik ere, adibidez, 2017ko azaroaren 29an UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean egindako tailer batetik, eta IX. Nazioarteko Ziberkazetaritza Kongresua (Ciberpebi, UPV/EHU, Bilbo) eta Congresso de Ciberjornalismo (UFMG, Mato Grande do Sul) nazioarteko kongresuetan. HBParen esperientzia horren ondorioz, geroko fase batean (20172019) proiektuarekin jarraitzeko aukera aztertu zen, HBP Aditua berri baten bitartez (Ainara Larrondo Ureta Ikertzaile Nagusia izanik). HBP horren oinarria ikasleen nazioartekotze prozesua hobetzen saiatzeko ekintzak izango ziren, horiek laguntzen baitzuten bestela ikasteko zailak izango ziren (halaxe gertatu zen ere paradigma berriaren izaera dialogikoaren kasuan) alderdiak barneratzen aurreratzeko bide berriak aurkitzen, adibidez, baliabideetarako (bitartekoetarako) edukiak batera sortzen modu birtualean lan egiteko zailtasunen kasuan. Bigarren fasea Bigarren etapa 2017 eta 2019. urteetan garatu zen "Aprendizaje cooperativo virtual en la redacción ciberperiodística. Una experiencia Brasil-Portugal-Euskadi" izenburupean. Bigarren proiektu honek gorabidean ziren balio profesionaletan sakontzea zuen helburu nagusi, eta aztertzea ikasleak zein punturaino ziren gai kazetarientzako garrantzizko erronka profesionalen aurrean soluzioak bilatzeko, adibidez, lan kolaboratibo eta nazioartekotzearen aurrean.
Larrondo, A. [et al.]: Gizarte komunikazioa irakatsi-ikasteko UPV/EHUren hezkuntza... 223 Mediatika. 18, 2020, 207-236 • Unibertsitate horietan irakaskuntzaren berrikuntzarako laborategia edukitzea. • Ziberkazetaritzari lotutako nazioarteko kongresuak antolatzen esperientzia edukitzea (Oportoko Unibertsitatearen Congresso de Ciberjornalismo-ObCiber, UPV/EHUren Nazioarteko Ziberkazetaritza Kongresua-Ciberpebi eta Mato Grosso do Suleko Congresso de Ciberjornalismo-CiberJor UFMGS). Erredakzio-taldeen gisara (benetako hedabideetako enpresen antzera) funtzionatzen zuten "lantaldeen" proposamenari eutsi zitzaien arren, bigarren faserako, proiektuak konplexutasun maila handiagoa proposatu zuen. Lehen fasean lantaldeak unibertsitate bereko, Brasilgo Mato Grosso do Sul eta UPV/ EHUko, ikasleek osatzen zituzten arren, bigarren fasean hainbat talde sortu ziren, baina talde horietako bakoitzean parte hartzen zuten unibertsitate guztietako ikasleak zeuden. Unibertsitate bakoitzeko irakasgai bakoitzean (1. Taula; Larrondo et al., 2020b), bost ikasle boluntario hautatu ziren proiektuan parte hartzeko, eta ikasle horietako bakoitza nazioarteko lantalde batean sartu zen, gainerako unibertsitateetako ikasleek osatua. Proiektuak, era horretan, nazioarteko bost lantalde izan zituen, bakoitza bi ikasle portugaldarrek, bi brasildarrek eta EAEko herritar batek osatua. Lanerako erabilitako hizkuntza ingelesa izan zen. 2. Elkarrekintza bitartekoaren berrikuspena (ikasgelako elkarrekintza maila aurreratuak); iruzkinak (feedback) etengabe prozesuko fase guztietan Alde batetik, bilatu zen irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan elkarrekintzan aritzea ez bakarrik erreportajeen ekoizpen kolaboratiboan zuzenean inplikatutako ikasleen artean, baizik eta ikasle horien eta ikasgelako haien ikaskideen artean ere, baita guztiak elkarrekin eta irakaslearekin ere. Bestetik, bilatu zen parte hartzen zuten unibertsitate guztietako ikasleek lankidetza areagotzea eta, 2.0 elkarrekintzan edo elkarrizketan oinarritutako lankidetzan oinarrituz, ikasgelako praktika garatuz lankidetza emankor baterantz aurreratzea. Bilatu zen elkarrekintza eta iruzkinak (feedbacka) etengabeak izatea, eta hori pedagogia berrikuntzaren prozesuko fase guztietan gertatzea, hasieratik amaiera arte, proiektuei buruzko posta elektroniko eta sare sozialen bidezko ebaluazio edo komentarioen ebaluazio fasetik haraindi. Kasuren batean bat egitera heldu badaitezke ere, era horretan, lankidetza eta lan birtualerako metodoak eta iruzkinetarako metodoak bereiz daitezke.
Larrondo, A. [et al.]: Gizarte komunikazioa irakatsi-ikasteko UPV/EHUren hezkuntza... 224 Mediatika. 18, 2020, 207-236 Nazioarteko lankidetza birtual horrek koordinazio presentzialbirtualeko eta horizontal-bertikaleko harremanen mataza bat hartu zuen euskarritzat, erraza eta begi bistakoa paperaren gainean, baina konplexua eta ezinbestekoa praktikan. 3. Profil profesional berri bat martxan jartzea Ikasleak emankor aritu ziren lankidetzan modu ez-presentzialean. Ondorioz, proiekturako erredakzioetan profil profesional berrienetako bat jarri zen praktikan: multimedia argitalpenen koordinatzailea. 4. Ikasle guztientzako hizkuntza bakar bat ezartzea (ingelesa) Talde bakoitzeko egituran indarra jartzeaz gain, parte-hartzaile mota bakoitzerako ataza bereziak ere diseinatu ziren: a) Irakasleak (5 irakasle, bat unibertsitate bakoitzeko) • Bere irakasgaiko ikasle parte-hartzaileei prozesu orokorra eta proiektuaren ezaugarriak azaldu (garapen faseak, klaseko aurkezpena, irudipenak elkartrukatzeko irakasleekiko bilkurak eta prozesurako laguntza, etab.). • Bere irakasgaiaren testuinguruan, jarraipenari eta esperientziaren balorazioari buruzko azken txosten bat egin (abantailak, zailtasunak, irakasgaiaren ikaskuntzairakaskuntza prozesuaren baliagarritasuna, etab.). • Posta elektronikoz eta WhatsAppen bidez harreman etengabea izan parte hartzen duten gainerako irakasleekin. • Proiektua zabaltzen lagundu. b) Proiektuan parte hartu eta koordinatzaile edo editore lanetan aritutako ikasleak (UPV/EHU; UPV/EHUko 5 ikasle). • Taldeko parte-hartzaile guztien artean interkomunikaziorako eta elkartrukerako beharrezko baldintzak sortu (posta elektronikoko zerrendak, Google Drive, WhatsApp txata, etab.); gaiaren aukeraketa bultzatu eta lantaldeko kide bakoitzaren atazen banaketa koordinatu; aurrerapenen jarraipena egin; zailtasunak komentatu eta konponbideak bilatzeko, proiektuko koordinatzailearekin etengabeko interkomunikazioan aritu. • "Eguneroko" bat idatzi, bertan adieraziz oharrak, mugarri garrantzitsuak edo, besterik gabe, proiektuaren garapenari buruzko irudipenak. • Proiektuaren garapena eta azken produktua klasean azaldu.
Larrondo, A. [et al.]: Gizarte komunikazioa irakatsi-ikasteko UPV/EHUren hezkuntza... 225 Mediatika. 18, 2020, 207-236 • Zeinek bere klaseko taldeko edo unibertsitateko irakasleekin bilkuretan edo tutoretzetan parte hartu. • Proiektuko koordinatzailearekin etengabe harremanetan izan. • Esperientziak eta iritziak elkartrukatzeko, UPV/EHUn garatutako eztabaida taldean parte hartu. • Proiektuaren zabalkunde eta elkartruke jardueretan parte hartu (kongresuak, mintegia, etab.). c) Brasilgo eta Portugalgo proiektuan parte hartutako ikasleak (10 ikasle brasildar eta 10 ikasle portugaldar). • UPV/EHUko koordinatzailearekin eta lantaldeko beste kideekin elkarrizketan aritu eta, multimedia erreportajea ekoizten laguntzeko, askotariko atazak egin (testuak idatzi, argazkiak atera, bideoak grabatu, web diseinua egin, etab.). • Ikasgelako saioetan, klaseko beste ikaskideekin proiektua azaldu. • Prestakuntzako laguntza eskatzeko, iritziak elkartrukatzeko eta abarretarako, irakasgaiko irakaslearekin etengabeko harremanetan izan. d) Unibertsitate bakoitzeko talde edo irakasgaiko ikasleak (hogeita hamar eta laurogei ikasle arteko taldeak, unibertsitatearen arabera). • Proiektuari buruzko azalpen saioetara bertaratu. • Ikasgelan parte hartu eta proiektuan parte hartzen duten ikaskideei iruzkinak eskaini. • Irakasleari hezkuntza berrikuntzarako ekimenari buruzko norbere iritziak eta irudipenak adierazi. Kronogramari dagokionez, sei hilabete inguruko prestakuntza eta koordinazio fase baten ondoren (2019ko martxotik abuztura), proiektuak itxura hartu zuen lauhilekoa hastean, inplikatutako irakasleak ikasgelan ikasleei lezio teoriko-praktikoak eskaintzen hasi zitzaizkienean, eta parte hartuko zuten ikasleak hautatu ondoren. Irakasleek ikasle parte-hartzaileei prozesu orokorra eta proiektuaren ezaugarriak azaldu zizkieten (garapen faseak, klaseko aurkezpena, irudipenak elkartrukatzeko irakasleekiko bilkurak eta prozesurako laguntza, etab.). Posta elektroniko eta WhatsApp bitartez koordinatzailearekin eta gainerako parte-hartzaileekin etengabeko harremanetan izateaz gain, irakasle horiek hezkuntza berriztatzeko proiektua zabaltzen lagundu zuten eta, irakasgaiko testuinguruan, esperientziaren jarraipen eta balorazioaren inguruko azken txostena ondu zuten (irakasgaiko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuko abantailak, zailtasunak eta baliagarritasuna, etab.). Proiektuaren
Larrondo, A. [et al.]: Gizarte komunikazioa irakatsi-ikasteko UPV/EHUren hezkuntza... 226 Mediatika. 18, 2020, 207-236 hasieran, gainera, irakasleen arteko eta UPV/EHUko hiru irakasleen eta ikasleen arteko WhatsApp txatak ere sortu ziren. Halaber, aurrez aurreko lan bilkura bereziak egin ziren parte hartzen zuten UPV/EHUko ikasleekin, praktikaren jarraipena egiteko. Urrian, UPV/EHUko ikasleak, dinamizatzaile edo koordinatzaile ziren neurrian, harremanetan hasi ziren posta elektroniko bitartez ikasle brasildar eta portugaldarrekin, eta talde lanean aritzeko WhatsApp txatak ere sortu zituzten, baita Google Drive edo Dropbox tresnaren bidez edukiak eta baliabideak partekatzeko gune birtual bat ere, eta talde bakoitzak sortutako Drive multimedia proiektuaren zabalkunderako sare sozialetako profilak. Koordinatzaileek lankidetza bidez erreportajerako aukeratutako gaiaren araberako plangintza egin zuten, eta atazak esleitu zituzten, beheko laginean erakusten den bezala: "Hi! What have you been up? I was thinking that by the end of this week (19-25 of November, maybe by Saturday), we could all try to write some kind of mini-report on the topic in each of our own countries, like a page or so, to have a small base. And once we have read all of our mini-reports we may stat writing a comparison or comparing dissertation on euthanasia over the three countries, the view of different parts of society, etc. I have created a simple wix page where we can upload our individual and collective writing process. What do you think? it is Saturday a good deadline day for you?" (UPV/EHU-3ko ikaslea) Lauhilekoan, bost taldeek proiektuak sortu zituzten. Aldi horretan, irakasleek bi saio praktiko berezi egin zituzten, eta bertan irakasleak eta parte hartzen zuten ikasleak, zein ikasle horiek eta gainerako ikasleak, faceto-face elkarrekintzan aritu ahal izan ziren. Lehen saioa azaro erdialdean egin zen, eta balio izan zuen parte hartzen zuten ikasleek haien unibertsitatearen ikasgelako ikaskideei azaltzeko proiektuko parte-hartzearen nondik norakoak eta proiektuak garatzeko prozesuari buruzko informazioa (gaia aukeratzea, atazak banatzea: argazkiak atera, informazio, interpretazio eta iritzi testuak idatzi, web diseinua egin, bideoak eta audioak grabatu, etab.), irudipenak, zailtasunak eta ikasketak partekatzeko, iruzkinak etengabe jasoz, baita irakaslearen aldetik ere. Azken horrek alderdi horiei eta praktikaren garapenari buruzko jarraibideak eskaini zituen (hautatutako gaiaren kazetaritzaren aldeko interesa, gaia ataletan eta generoetan planteatzea, erreportajeko azpiproduktuen kalitatea, gramatika eta estiloaren zuzenketa, etab.). Proiektuen bigarren aurkezpen saioa lauhilekoa amaitzean egin zen, sortutako azken produktua azaldu eta erakusteko, eta irakaskuntza berritzeko ekimenean parte hartzearen inguruan azken balorazio bat emateko. Hurrengo hilabeteak emaitzak biltzen eman zituzten: parte-hartzaileen iritziak (zein bere unibertsitateko ikasleekin egindako focus groupen eta irakasleen arteko bilkuren bidez, eta ikasle eta irakasleen artekoen bidez), baita emaitzen txosten bat prestatu ere. Bigarren HBP horren azterketarako oinarriak hauexek izan ziren: irakasleek ikasgelako parte-hartzaileengandik jasotako behaketen emaitzak, irakasleek behaketa horien bidez prestatutako txostenak, eta HBPan irakasleek berek izan zuten esperientzia.
Larrondo, A. [et al.]: Gizarte komunikazioa irakatsi-ikasteko UPV/EHUren hezkuntza... 227 Mediatika. 18, 2020, 207-236 Proiektuko emaitzei dagokienez, hasitako bost lan kolaboratiboetatik, azkenean hiruk gainditu zituzten adierazitako zailtasunak, eta horiek atera ziren aurrera: • The Secrets of Our Country (Imagen 1): https://cooperativework18. wixsite.com/websit • A long way to go https://sites.google.com/view/alongway/ • Euthanasia: the dilema of current democracies https:// reportgroupbsp.wixsite.com/bspreport Aplikatutako berrikuntza estrategiak izandako alderdi positiboetan, puntu hauexek nabarmendu beharko lirateke: ingeles hizkuntza erabiltzea, ikuspegi desberdin bat duen irakaskuntza jarduera praktiko batean aritzea, eta beste unibertsitate batzuetako lan kulturak ezagutzea. Oso harro nago lanaren azken emaitzarekin (…) Proiektu hau oso esker onekoa izan da; izan ere, atzerriko hizkuntza bat praktikatzeaz gain, adiskide bat egin dut, asko barre egin dut, eta haren herrialdeari buruz lehen ez nekizkien gauza asko ikasi ditut (UPV/EHUko ikaslea) Nazioarteko multimedia erreportaje batean eta beste herrialde batzuetako ikasleekin taldean parte hartzeko aukera bera izan da proiektu honetako puntu aberasgarrienetako bat, baita aldez aurretik ezagutzen ez nuen lantalde bateko koordinatzaile aritzea ere (UPV/EHUko ikasle bat) Esan nahiko nuke bidean hainbat oztopo izan arren sekulako aukera iruditu zaidala beste herrialde batzuetako jendearekin lan egiteko eta harremanetan izateko. Gainera, gure erreportajeko gaia (mugimendu feminista) liluragarria iruditu zait; izan ere, jakinik gaurkotasuna duen gaia dela, gogotsu heldu diot haren historiari buruzko informazioa bilatzeari eta egoera hori brasildar eta portugaldar ikuspuntu batetik ere kontatzeari (UPV/EHUko ikaslea) Beste unibertsitateetako ikasleekin ingelesez praktikatu eta lan egiteko modua eman zidan (brasildar ikaslea, UFMGS) Beste irakasgai batzuetan praktikatu ezin duzun zerbait da eta, talde lan eta komunikazio handia eskatzen duen arren, ziberkazetariaren lanaren oinarrizko konpetentziak lantzeko balio du (portugaldar ikaslea) Parte hartzen zuten unibertsitateetan lauhilekoa amaitzean egindako eztabaida talde batean, lantalde bakoitzak zituen irudipenak adierazi zituzten zeinek bere taldeko dinamikei buruz: nola antzematen zuten izandako efizientzia maila, arazoei soluzioak emateko askotariko jokaerak eta erantzunak nola antzeman edo eztabaidatzen zituzten, etab. Bilkuretan eta focus groupetan bildutako lekukotza eta iritzi horietan oinarrituz, lantalde baten ohiko zailtasunak antzeman daitezke, baita HBP honek bereziki dituen beste batzuk ere. Adierazi dugun bezala, ingelesa irakasgaian sartzea ikasle batzuentzat motibagarria eta abantaila izan daitekeen arren (hizkuntza hori praktikatzeko
Larrondo, A. [et al.]: Gizarte komunikazioa irakatsi-ikasteko UPV/EHUren hezkuntza... 228 Mediatika. 18, 2020, 207-236 aukera izan baitezakete), eragozpen bat ere izan daiteke koordinaziorako eta lanerako hizkuntza horren gaineko konpetentziak desberdinak direnean. Deigarria da lantaldeek beste tresna batzuk oso gutxi erabili dituztela (Google Drive, Dropbox edo Skype). Bost lantaldeetako ikasle koordinatzaileek aitortu dute batez ere WhatsApp bat-bateko mezularitza zerbitzuak erabili dituztela, eta horrek baditu aldekotasunak zein kontrakotasunak, hizkuntzaren gaiarekin gertatzen zen bezala. Ikusten da Whatsappek badituela abantailak erabilera jakin batzuetarako (azkarra, bat-batean, etab.), baina ez dela oso emankorra bultzatzen duen komunikazio mota asinkronoagatik, eta beste gai batzuetarako erabil daitekeelako, zehazki egindako lanarekin zerikusia ez dutenak. Ikusten da, bada, zerbitzu horrek erreportaje proiektuaren hasierako unean dituela abantailak, eta zerbitzu hori lanaren plangintza egiteko dela baliagarria: "Hasiera batetik, (izenak kenduta) WhatsApp taldearen bidez komentatu zuten zailtasunak zituztela ingelesarekin, eta horrek printzipioz ez zidan batere enbarazurik egiten, pentsatu nuelako horrek ez ziola proiektuari ondorio kaltegarririk zertan ekarri. Hala ere, egun batzuen buruan, utzi egin zioten mezuei erantzuteari, eta ez zuten proiektuan ezer egin" (UPV/EHUko ikaslea) Bestalde, irakasle parte-hartzaileek posta elektronikoa baliatzeko joera izan zuten, eta ez WhatsAppeko txata. Are, joera izan da WhatsAppa deietarako edo posta elektroniko bidez zabaldutako mezuetara sartu eta elkarrekintzan aritzeko beharraz oroitarazteko erabiltzeko. Lantalde bakoitzeko ikasleen arteko koordinazio horizontalak beharrezko izan zuen koordinatzaile nagusian oinarritutako koordinazio horizontalbertikal bat. Lantalde bakoitzeko koordinatzaileak adierazitako arazoak ebazten saiatu ziren (lan erritmoak, hizkuntza, atazak betetzeko atzerapena, elkarrizketa asinkronoa) irakasleekin eta tutore koordinatzaile orokorrarekin koordinazio bertikalean oinarrituz, hala aurrez aurre nola birtualki. Azken hori gainerako unibertsitateetako irakasleekin koordinatzen zen irakasleek elkarrekin hitz egin zezaten eta zeinek bere ikasleekin soluzio zehatzak bila zitzan, arazo horiek zergatik gertatzen ziren ezagutzeko ahaleginean. Proiektu honi aplikatutako irakaskuntza metodologia motari dagokionez, irakasleekin etengabe koordinatzeko, ikasleek bide presentzialak eta birtualak ezartzea balioesten dute batez ere: "Nabarmendu nahiko nuke irakasleek nolako arreta eman didaten, hala nire kezka eta kexuei erantzunez nola erreportajea egiteko prozesuaz nituen zalantzei buruz. Kasu askotan, koordinatzaileak taldeko gainerakoekin nituen komunikazio arazoak konpontzen lagundu dit, tratu oso hurbilaz, uneak axola gabe, telefonoz, posta elektronikoz eta WhatsAppen bitartez" (UPV/EHUko ikaslea)
Larrondo, A. [et al.]: Gizarte komunikazioa irakatsi-ikasteko UPV/EHUren hezkuntza... 229 Mediatika. 18, 2020, 207-236 4.2. Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) 2020ko martxotik, KZBerri taldea hezkuntza berrikuntzarako proiektu batean ari da lanean, UPV/EHUko egungo Komunikazioko Graduen curriculum diseinuan lehendabiziko aldiz UPV/EHUk 2019an aipatutako Zeharkako Konpetentzietako (ZK) sei ezartzeko asmoz, hiru ikasketa zehatzen bidez: ekintzailetza ikuspegia duten multiplataformadun online komunikazio produktuak sortzea, eztabaida publikoak egitea eta podcastak sortzea (multimedia soinu artxiboa). Aurreko HBP batean jada landutako ZKetan ere sakondu da (komunikazioa eta eleaniztasuna eta lan kooperatiboa, HBP Aditua 63, 2017/2019). Halaber, proiektuak bilatzen du "Garapen Jasangarriko Helburuak" (GJH) ezartzea, lehendabiziko aldiz Komunikazioko Graduetan, bi irakasgaitan horiek sartuz. Horretarako, Erasmus+ europar proiektu batean lantaldeak egun duen esperientziarekin sinergiak ezarriko lirateke, ikasleen ebaluazioan GJHak sartzeko (ikus lantaldearen esperientziaren atala). Proiektuaren asmoa da hamazazpi GJHekin zerikusia duten gai guztiak kontuan hartzea. ZKak eta GJHak sartzearen bidez, asmoa da irakaskuntza-ikaskuntzan hobekuntzak egitea, ikasleei, ezagutzak ez ezik, jarrerak helaraziz (alegia, proaktibitatea). Proiektuaren abiapuntua da bigarren ikasturteko irakasgaian kokatuta landutako "Interneteko edukien idazkera" baliagarria dela egun ikasleen artean ekintzailetzaren kultura profesional bat sustatzeko orduan ikasketa planetan dagoen hutsunea betetzeko; izan ere, egungo sektoreko enpresek ugari eskatzen dute kultura mota hori. Proiektuan, GJHak eta metodologia ezagunen eta orain arte ezarritakoen bidez konpetentzia konplexuak garatzea biltzen dira (Kasuaren Metodoa, Problema eta Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza, eta Ikaskuntza Kooperatiboa), baina Miaketan Oinarritutako Ikaskuntza (Inquiry Based Learning-IBL) edo Ikerketan Oinarritutako Ikaskuntza gehituz (Research Based Learning-RBL). Lehen urteko ikasketen ebaluazioan, online multimedia proiektuak egiteko eta proposatutako zeharkako konpetentzietan lantaldeak erakutsitako gaitasuna hartu dira kontuan. Proiektuaren lortutako lehen emaitzek agerian uzten dute parte hartu duten ikasleek bere egin dituztela zeharkako konpetentziei lotutako prozedura eta jarrerazko edukiak (lan kooperatiboa, lidergoa, motibazioa, lanerako gaitasuna, gizarte erantzukizuna, etab.), adibidez, Informazioaren kudeaketa eta herritar digitalak (gaiak bilatzea, interneteko kazetaritza informazioa ataletan eta azpiataletan antolatzea, herritarrekiko eta hartzaileekiko elkarrekintzaren kudeaketa, etab.); Etika eta erantzukizun profesionala (erakunde eta gobernu interesetatik urrun dauden gaiak bilatzea; sortzen diren edukien eraginaren gaineko erantzukizuna, tratamendu etiko, sakon eta perspektibetan aberatsa, etab.); edo Gizarte erantzukizuna (zerbitzuko kazetaritza eta herritarren bizitza hobetzeko interesen gaiak, herritarrekiko elkarrekintzen gaineko interesa, etab.). ZK horiek uztartuta daude ikuspegi berritzaile eta sortzaile batez giza eta gizarte interesa duten
Larrondo, A. [et al.]: Gizarte komunikazioa irakatsi-ikasteko UPV/EHUren hezkuntza... 230 Mediatika. 18, 2020, 207-236 gaiak (adibidez, GJHak) landu eta egitearen garrantzia ikasleei helarazteko premiarekin, axalekoagoak eta sentsazionalistak diren gaiak itxuraz erakargarriagoak diruditen arren. Era horretan, proiektuak ikasgelako lana eta errealitateko lana uztartzeko balio izan du; izan ere, ikasleek barneratu egin dute ziberkazetaritzako mezuak ahotsarekin konbinatuz (podcast) sortzen diren aukerak baliatzeak garrantzi handia duela gizarte intereseko gaien inguruko mezu sinesgarri bat helarazteko. 5. ONDORIOAK Artikuluko esperientzien azterketa eginez, ondorio orokor hauek atera daitezke: 1. IKTak ezartzearen eta beste egokitzapen prozesu zehatzen ondorioz (adibidez, "Boloniako erreforma"), duela hamarkada batetik gora, irakaskuntza estrategia berriak bilatu dira, sormen, kalitate, konpetentzia eta lantze printzipioak kontuan hartuko dituztenak. Aldaketa testuinguru horretan, aztertutako HBPak berrikuntza pedagogikoaren gaineko ikerketaren eta ziberbitartekoen garapen profesionalaren une jakin eta desberdinetan egin dira. Proiektu horien interesa ere bada interneteko bitartekoei lotutako gaiek Komunikazioari buruzko ikasketetan unibertsitateko hezkuntza berrikuntza dinamizatzeko balio dutela. 2. Ziberbitartekoen arloko beste irakaskuntza berrikuntzako proiektu batzuek eskainitako emaitzekin bat etorriz (Moody y Burleson, 2013; Carvalho et al., 2014), ekimen horien garapenari esker, ikasleek multimedia proiektuak ontzeko prozesuan parte-hartze aktiboagoa dute, eta atzeraelikadura eta ebaluazio egitura ez da hain zurrun eta hierarkikoa. 3. Garrantzi berezia du ziberkazetaritzan pedagogia berrikuntzari "etxeko nazioartekotzea" (IaH) aplikatzeak (Crowther, 2001; Beelen y Jones, 2015); izan ere, bertan, ikasleen curriculumean, mugikortasun programa batean parte hartu beharrik gabe sartzen dira nazioarteko eta kultura arteko konpetentziak. IKTetan oinarritutako proposamenetan, ikasle guztiek bide bikaina aurkitzen dute prozesu horietan berdin-berdin parte hartzeko. 4. Aztertutako proiektuek, "etxeko nazioartekotzearen" ikuspegia ziberkazetaritzaren irakaskuntzari aplikatzearen interesa berresteaz gain, agerian uzten dute koordinazio birtualak eta presentzialak benetako balioa dutela arlo honetako irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan. Koordinazio birtual eta presentzial horrek bi aurpegi ditu (bata ona eta beste txarra), eta oso kontuan hartu beharrekoak dira bitarteko honetan, hala ikasgelaz barnera nola kanpora. | science |
addi-b9be91a1b115 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51293 | Giza papiloma birusaren genetipaketa zerbixean eta orofaringeko infekzioarekiko lotura | Sánchez Pascual, María | 2021-04-12 | I ESKERRAK Nire zuzendariei, Daniel Andia eta Miren Basaras doktoreei, nigan jarri duten konfiantzagatik eta haiei esker ikasi dudan guztiagatik. Amaia Bilbao doktoreari, nire zalantza estatistiko guztiak aztertu eta argitzeko izan duen pazientzia agortezinagatik. Basurtoko Mikrobiologia Zerbitzuari, bereziki Carmen Nieto doktoreari, proiektu honi eskainitako denboragatik. Basurtoko Ginekologia eta Obstetrizia Zerbitzuko kide guztiei, azterlan honetan parte hartzeagatik eta erakutsi didaten guztiagatik. Doktorego tesi hau nire familia eta lagunei zor diet, beti nire ondoan egoteagatik eta lan hau egiten laguntzeagatik.
VI IRUDIEN AURKIBIDEA 1. irudia. Umetoki-lepoko minbiziaren munduko intzidentzia. 2. irudia. Minbiziaren intzidentzia eta heriotza-tasa Espainian (0-74 urte). 3. irudia. GPBaren egitura. 4. irudia. GPB-16 genomaren antolamenduaren irudikapen eskematikoa. 5. irudia. GPBaren erreplikazio-zikloa. 6. irudia. GPBaren zuhaitz filogenetikoa. 7. irudia. GPBaren prebalentziaren determinatzaileak. 8. irudia. GPBarekin erlazioa duten minbizien portzentaia. 9. irudia. GPBak zerbixean eragindako infekzioaren eta lesioen irudikapen eskematikoa. 10. irudia. GPBaren ondoriozko minbizia; G16 eta G18ari egotz dakiokeen minbizi portzentaia. 11. irudia. Minbizi arriskua hainbat kokalekutan, genotipo biralen arabera. 12. irudia. 30-65 urte bitarteko pazienteen GPB frogen konparaketa. 13. irudia. Zitologiaren emaitzaren araberako maneiua. 14. irudia. GPB frogaren emaitzaren araberako maneiua. 15. irudia. CIN 1 maneiua, aurretiko alterazio arinekin. 16. irudia. CIN 1 maneiua, aurretiko alterazio zitologiko larriekin. 17. irudia. CIN 2-3 maneiua. 18. irudia. GPBaren ahoko infekzioaren historia naturala. Infekzioa ekiditeko baliabideak. 19. irudia. GPBaren prozesu onkogenikoa orofaringean. 20. irudia. Orofaringeko lagina hartzeko prozedura. 21. irudia. Exozerbixeko biopsiak egiteko Schumacher pintza. 22. irudia. Aztertutako biztanleriaren egoera tabako-ohituraren aurrekariari dagokionez. 23. irudia. Aztertutako biztanleriaren egoera kolposkopiaren indikazioari dagokionez. 24. irudia. Aztertutako biztanleriaren egoera GPBaren aurkako txertaketari dagokionez. 25. irudia. Aztertutako biztanleriaren egoera bikote egonkorraren aurrekariari dagokionez. 26. irudia. Aztertutako biztanleriaren egoera antisorgailuaren aurrekariari dagokionez. 27. irudia. Aztertutako biztanleriaren egoera seme-alabei dagokionean. 28. irudia. Aztertutako biztanleriaren egoera aho bidezko sexu harremanei dagokienez. 29. irudia. Arrisku handiko GPBaren genotipoen banaketa zerbixean. 30. irudia. GPBak eragindako infekzio anizkoitza zerbixean. 31. irudia. Alpha espeziaren araberako infekzioa zerbixean. 32. irudia. Alpha generoko espezieen koinfekzioa. 33. irudia. Zerbixeko emaitza histologikoak aztertutako populazioan.
VII 34. irudia. GPB genotipoen araberako minbizi arriskua kokapen desberdinetan. 35. irudia. Txerto nonabalenteko genotipoekin erlazionaturiko gaixotasuna Europan. 36. irudia. Zerbixeko minbiziaren inzidentzia vs gizonezkoen orofaringeko minbizi inzidentzia. 37. irudia. Txertaketa egoeraren araberako GPBaren prebalentzia orofaringean.
VIII TAULEN AURKIBIDEA 1. taula. GPB proteinen funtzioa. 2. taula. GPBen sailkapena, arrisku onkogenikoaren eta lotutako gaixotasunen arabera (CIIC). 3. taula. GPBaren aurkako hiru txerto profilaktikoen ezaugarri nagusiak. 4. taula. Lesio histologikoen sailkapena urteetan zehar. 5. taula. Espainian umetoki-lepoko minbizia bahetzeko gomendioak. 6. taula. IFPCk proposatutako zerbixaren kolposkopiaren sailkapen berria. 7. taula. Buruko eta lepoko minbizia duten pazieenten ezberdintasun nagusiak. 8. taula. Laginean aztertutako aldagaiak. 9. taula. Arrisku handiko genotipo biralen banaketa zerbixean. 10. taula. GPB-AH genotipoen banaketa Alpha generoko espezieetan. 11. taula. Zerbixeko emaitza histologikoak aztertutako populazioan. 12. taula. 16 genotipoaren araberako ezaugarriak. 13. taula. 18 genotipoaren araberako ezaugarriak. 14. taula. 31 genotipoaren infekzioaren araberako ezaugarriak. 15. taula. 33 genotipoaren infekzioaren araberako ezaugarriak. 16. taula. 45 genotipoaren infekzioaren araberako ezaugarriak. 17. taula. 52 genotipoaren infekzioaren araberako ezaugarriak. 18. taula. 66 genotipoaren infekzioaren araberako ezaugarriak. 19. taula. 68 genotipoaren infekzioaren araberako ezaugarriak. 20. taula. Alpha 5 infekzioarekin lotutako aldagaiak. 21. taula. Alpha 6 infekzioarekin lotutako aldagaiak. 22. taula. Alpha 7 infekzioarekin lotutako aldagaiak. 23. taula. Alpha 9 infekzioarekin lotutako aldagaiak. 24. taula. G16 infekzioarekin lotutako aldaketa histologikoak. 25. taula. G33 infekzioarekin lotutako aldaketa histologikoak. 26. taula. G68 infekzioarekin lotutako aldaketa histologikoak. 27. taula. Alpha espeziearen infekzioaren araberako aldaketa histologikoak. 28. taula. Orofaringeko GPB infekzioaren araberako pazienteen analisia. 29. taula. Orofaringeko infekzioaren eta zerbixeko genotipoen infekzioaren arteko lotura. 30. taula. Orofaringeko infekzioaren eta zerbixeko GPB infekzio anizkoitzaren arteko lotura. 31. taula. Orofaringeko infekzioaren eta zerbixeko Alpha espeziearen arteko lotura. 32. taula. Orofaringeko infekzioaren eta zerbixeko Alpha espezieen koinfekzioaren arteko lotura. 33. taula. Orofaringeko infekzioaren eta zerbixeko biopsiaren arteko lotura.
IX LABURPENA Urteetan zehar giza papilomaren birusak (GPB) umetoki-lepoko minbiziarekin eta haren lesio preneoplasikoekin duen lotura aztertu da. Halaber, GPBaren eragina beste kokapen batzuetan ere ezaguna da, hala nola baginan, bulban, zakilean eta uzkian. Azken urteetan, birus honek orofaringeko minbizian duen papera geroz eta gehiago aztertzen ari da. Horrela, birusak aho-barrunbean duen prebalentzia eta kartzinogenesian inplikatutako beste aldagai batzuk ezagutzea minbizi orofaringeoaren agerpenean erabakigarria dela dirudi. Azterlan honetan, GPBak zerbixean duen eraginaren eta birus horrek orofaringean duen presentziaren arteko lotura aztertu da. GPBaren infekzioa denboran zehar mantentzea umetoki-lepoko minbizia garatzeko arrisku-faktore garrantzitsuena da. Birusak irauteko arriskuan hainbat faktorek eragiten dute, horien artean isolatutako GPBaren genotipoa erabakigarria izanik. Lan honetan, genotipo bakoitzak gure ingurunean duen prebalentzia aztertu da, baita genotiporik onkologikoenak zeintzuk diren zehaztu dugularik, genotipo bakoitzaren infekzioaren ostean azaldutako lesio intraepitelialen tasan oinarrituta. Datu horiek umetoki-lepoko kartzinogenesiarekin zerikusia duten beste aldagai batzuekin erlazionatu dira: erretzeko-ohitura, erabilitako antisorgailua, seme-alaba kopurua, sexu-portaera, koinfekzioa eta GPBaren aurkako txertoa, besteak beste.
3 1. OROKORTASUNAK Urtero munduan umetoki-lepoko minbizia 18 milioi emakumek baino gehiagok sufritzen dute, munduko laugarren minbizi ohikoena delarik. Datuen arabera, 2018an 570.000 umetoki-lepoko minbizi kasu berri ezagutu ziren, hau da, emakumeen minbizien %6,6a. Zerbixeko minbizia, bularreko, ondesteko eta biriketako minbiziarekin batera, emakumeen minbizi kasu guztien %51a suposatzen dute. 2018an, minbizi honek 311.365 heriotza eragin zituen, beraz umetoki-lepoko minbizia munduko emakumeen artean hilkortasun gehien eragiten duen laugarren minbizia da. Minbizi honen prebalentzia asko aldatzen da eremu batetik bestera, eta handiagoa da Hego Amerikan, Afrikan eta Asiako ekialdean. Datuen arabera, heriotzen %85-90a garapen bidean dauden herrialdeetan gertatzen da, eta heriotza-tasa 18 aldiz handiagoa da diru-sarrera txikiko edo ertaineko herrialdeetan herrialde aberatsetan baino [1].
2. irudia. Minbiziaren intzidentzia eta heriotza-tasa Espainian (0-74 urte). Iturria: Globocan 2018. International Agency for Research on Cancer, 2020. Herrialde garatuen eta garapen-bidean daudenen artean umetoki-lepoko minbiziaren intzidentzian eta hilkortasunean dagoen aldea, neurri batean, munduan dauden minbizi honen aurkako baheketa estrategien islada da. Zerbixeko zitologiaren bidezko screeningak, modu egoki eta iraunkorrean, umetoki-lepoko minbiziaren intzidentzia eta hilkortasuna % 80-90eraino murriztea lortu du [2]. Giza Papilomaren Birusa (GPB) umetoki-lepoko neoplasien eta horien lesio aitzindarien eragilea dela frogatuta dago. Orain arte, GPBaren 150 mota baino gehiago identifikatu dira. Horietatik 40 genotipo inguruk umetoki-lepoko epitelioa infektatzen dute, eta horietako 12 kantzerigeno gisa sailkatzen ditu Minbiziari buruzko Nazioarteko Ikerketa Zentroak (CIIC). Arrisku handiko bi genotipok (16 eta 18), zerbixeko minbizien %70etik gora eragiten dituzte, eta gainerako 10 motak, gainerako %25-35aren erantzuleak dira [3]. GPBa larruazala edo mukosak ukituz transmititzen da, sexu harremanen bitartez. Izan ere, infekzio hau mundu mailan ohikoena den sexu-transmisiozko infekzioa da [4]. GPBa, zebixeko minbizi ia guztien erantzule izateaz gain (%99), minbizi anogenitalen zati garrantzitsu baten erantzule ere bada (bulban %40, baginan %70, zakilean %50 eta uzkian %85), baita buruko eta lepoko neoplasien %38en eragilea ere [5] [6] [7].
5 2. GPBaren EZAUGARRIAK 2.1. GPBaren historia 1907an, GPBaren aurkikuntza deskribatu zen, animalia ornodun espezie batzuetan azaleko garatxoak agertzearekin lotuta. 1933an, Shope eta Hurstek larruazaleko lehen arrisku handiko GPBa deskribatu zuten, isats zuriko basauntxi moduko batean. Ikerketa berean papilomaren partikula biralak keratinozito bereizien nukleoetan bakarrik zeudela deskribatu zen, eta GPBaren erreplikazioa zelula epitelial ezkatatsuen bereizketa-prozesuarekin estuki lotuta zegoela ondorioztatu zen [8]. 1975ean Harald-zur Hausenek GPB eta zerbixeko minbiziaren arteko harremana proposatu zuen, 2008an Nobel Saria jasoz. Hortik aurrera, onkogenikoak izan zitezkeen genotipo biralak identifikatu ziren, eta birusarekin lotutako patologiak ezagutu ziren. Ordutik, 200 GPB mota baino gehiago identifikatu dira [9]. Umetoki-lepoko prebentzioari dagokionez, 90eko hamarkadan GPBaren aurkako txertoak garatzen hasi ziren, baina FDAk (Food and Drug Administration) 2006. urtera arte ez zituen onartu. Detekzio goiztiarrerako programari dagokionez, 2012. urtera arte ez zen GPBaren proba balioztatu [10].
6 Papillomaviridae familiak birus talde heterogeneo bat hartzen duen arren, birus guztiek genomaren antolaketa bera partekatzen dute, bi Irakurketa Marko Ireki edo ORF (Open Reading Frames) (1. taula) eta LCR (Long Control Region) izeneko kontrol ez kodetzaileko eskualde batean egituratua dagoena [12]. Adierazpen goiztiarreko geneak (ORF. E1-E7): ziklo biralaren hasieran adierazten dira eta birusa erreplikatu eta mantentzeko egiturazkoak ez diren proteinak kodetzen dituzte. Adierazpen berantiarreko geneak (ORF. L1-L2): ziklo biralaren amaieran adierazten dira eta kapside birala osatzen duten egiturazko proteinak kodetzen dituzte. Kontrol eskualdea - ez kodetzailea (LCR): E6 eta E7 geneen adierazpen genikoa eta partikula biralen mihiztadura kontrolatzen du [13] [14].
E6 eta E7 proteinak asko aztertu dira, eta badakigu ziklo zelularra aktibatuz sinergikoki jarduten dutela, kutsatutako zelulei ugaltzeko gaitasuna eta efektu antiapoptotikoa emanez eta onkogenesia erraztuz. Horrela, E6 proteinak tumoreak ezabatzen dituen p53 proteinaren degradazioa eragiten du, E7 proteinak pRBarekin egiten duen bitartean. p53aren gaineko eragina arrisku handiko eta txikiko Giza Papliomaren Birusak sailkatzeko erabili da (GPB-AH eta GPB-AT). Izan ere, lehenengoek p53aren aurkako E6 proteina oso aktiboa duten bitartean, arrisku txikiko birusen E6 proteinak p53arekiko kidetasun txikiagoa du [18] [19] [20].
2.4. GPBaren sailkapena Giza Papilomaren Birusak Papillomaviridae familiakoak dira eta genero, espezie eta mota ezberdinetan sailkatzen dira, genomaren homologia graduen arabera [27]. GPB desberdinak 5 generotan sailkatuta daude: Alpha-GPB, Gamma-GPB, Beta-GPB, Mu-GPB eta Nu-GPB. Alpha-papilomavirus generoa nabarmentzen da, non bide genitala kutsatzen duten GPB mukosotropiko gehienak dauden [28]. Orain arte, 200 GPB mota baino gehiago identifikatu dira, eta horietatik 170 erabat sekuentziatu dira [29]. Mota hauen sailkapena E6, E7 eta L1 proteinen eskualde kodifikatzaileen DNA sekuentzien homologian oinarritzen da, mota, azpimota edo aldaeretan sailkatuz [30]. Mota ezberdinek %90etik beherako homologia dute eskualde hauetako sekuentzietan. Azpimotek, genotipo baten barruan, %90-98ko homologia dute, eta aldaerek, azpimota baten barruan, %98tik gorako homologia [31]. Gizakiak infektatzen dituzten GPBaren genotipoak haien arrisku onkogenikoaren arabera sailkatzen dira [32]. Minbiziari buruzko Nazioarteko Ikerketa Zentroaren (CIIC) azken sailkapenak gizakia infektatzen duten GPBaren genotipoak 4 taldetan banatzen ditu (2. taula): high risk, low-risk, probable carcinogenic eta posible carcinogenic.
Arrisku txikiko GPBak garatxo genitalen eta gradu baxuko lesio ezkatatsuen eragileak dira, eta ez ohi dira onkogenikoak izaten [33]. 6 eta 11 genotipoak dira talde honetako nabarmenenak, kondiloma genitalen %90en erantzule baitira [34] [35]. Arrisku handiko GPBak (16, 18, 31, 33, 35, 39, 45, 51, 52, 56, 58 eta 59), baita arrisku handikoak izan daitezkeenak ere, zerbixeko lesio aitzindarien eta umetoki-lepoko minbiziaren erantzuletzat hartzen dira [36] [37] [38]. Arrisku handiko 16 eta 18 genotipoek lesio zerbikal inbaditzaileen %70a eragiten dituzte, eta gainerako genotipoak beste lesioen erantzuleak dira (%25-35). GPBaren aldaerei dagokienez, genotipo bakoitzerako kopuru mugatua dago, eta aldaera horiek gehieneko dibergentzia bat dute urte askotan harremanik izan gabe eboluzionatu duten talde etnikoen artean. GPBaren aldaerak biologian eta etiologian bereizten dira [39]. 16 eta 18 genotipoen aldaera intratipikoak L1, E6 eta E2 geneen sekuentzien heterogeneotasunean oinarrituta deskribatu dira. 2013. urtera arte, genotipo horien aldaera intratipikoak 5 adar filogenetiko handitan sailkatzen ziren: Europakoa (E), Asiakoa (As), Asia-Amerikakoa (AA), Afrikakoa 1 (AF-1) eta Afrikakoa 2 (AF-2). Aldaera hauek etnia eta kokapen geografikoaren arabera sailkatzen dira [40]. Asiako aldaera Asiako hego-ekialdean dago batez ere, Asia-Amerikako aldaera Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan, Afrikako aldaerak Afrikan daude eta Europako aldaerak eskualde guztietan, Afrikan izan ezik [41] [42] [43]. Hala ere, 2013az geroztik, aldatu egin da 16 eta 18 genotipoen aldaera intratipikoen sailkapena. 16 genotipoari dagokionez, 4 leinutan sailkatzen da: A leinua, aurreko sailkapenaren Europako eta Asiako aldaerekin bat datorrena; B leinua, lehen Afrikakoa 1 bezala ezagutzen zen aldaerarekin bat datorrena; C leinua, aurreko Afrikakoa 2 aldaera hartzen duena; eta D leinua, bere homologoa Asia-Amerikar aldaeran duena. Bestalde, 18 genotipoa 3 leinutan sailkatzen da
11 gaur egun: A leinua, Europa eta Asia-Amerikar aldaerekin bat datorrena, eta B eta D leinuak, Afrikakoa 1 eta Afrikakoa 2 aldaerak biltzen dituztenak. Garrantzi medikoa duten papilomabirusen nomenklatura errazteko, hauek izendatzeko beste modu bat sortu da. Minbiziarekin erlazionatuta dauden papilomabirus guztiak Alphapapillomavirus generoan kokatzen dira. Zuhaitz filogenetiko bat osatzean, birusak adarretan multzokatuta geratzen dira, eta espezie bezala izendatu beharrean, 1etik 14ra doazen taldeetan antolatu daitezke, alfa 1 edo A1-etik hasita, alfa 14 edo A14 bitartean [29] [44]. CIICk arrisku onkogeniko handikotzat sailkatutako hamabi genotipo biralak Alpha generoaren barruan deskribatutako 14 espezietatik 4 espezietan taldekatzen dira: GPB 51 5. espeziean, GPB 56 6. espeziean, GPB 18, 39, 45 eta 59 7. espeziean eta GPB 16, 31, 33, 35, 52 eta 58 9. espeziean. Espezie bereko genotipoen portaera antzekoa dela ikusi da, hori dela eta, azken urteetan arrisku handiko GPBak deskribatutako lau espezieetan multzokatuta aztertzen hasi dira: Alpha 5, Alpha 6, Alpha 7 eta Alpha 9 [3].
12 3. GPBak ERAGINDAKO INFEKZIOA 3.1. GPBak erangidako gaixotasuna GPB infekzioaren prebalentzia, intzidentziaren eta infekzioaren iraupenaren arteko erlazioaren emaitza da. Infekzioa eskuratzeko arriskua, batez ere, bikote sexualen kopuruak eta haien portaera sexualak baldintzatzen dute eta birusa mantentzeko edo irauteko faktore nagusiak genotipoa eta karga birala dira, baina ez dira eskuratzeko eta irauteko arrisku-faktore bakarrak. Populazioaren %80a bizitzan zehar GPBarekin kontaktuan egon daitekeela kalkulatzen da. Sintomarik ez duten emakumeen artean, infekzioaren prebalentzia %10ekoa da gutxi gorabehera [45], eta adinarekin prebalentzia behera doa. 7. irudian ikus daitekeenez, GPBak eragindako infekzioak ohikoagoak dira emakume gazteen artean, eta prebalentzia maximoa 20-25 urtekoen artean dago (%24), sexu-harremanak hasteko adinak baldintzatuta. Hortik aurrera, infekzioaren prebalentziak behera egiten du eta, 30-35 urtetik aurrera, ia egonkor mantentzen da, %5-10eko tartean. GPBaren prebalentziak behera egin ohi du infekzioa osatzeagatik eta adin aurreratuagoetan sexukontaktu berrien eraginpean gutxiago egotearen ondorioz. Herrialde batzuetan, menopausiaren ondoren prebalentzia berriro igotzen da, honen arrazoia argi ez egonik [46].
Infekzioaren prebalentziak ere aldakortasun geografiko handia du [47]. Espainian, GPBaren prebalentzia %3-6 artekoa zela kalkulatzen zen (munduko baxuenetarikoa) [48], baina 2014an egindako Cleopatre azterlanaren datuek
13 prebalentzia datu askoz handiagoak ematen dituzte, %14,3koa (%13,1-%15,5). Ikerketa horretan, prebalentziak adinarekin alderantzizko erlazioa duela ikusi zen: %28,8 (%26,6-%31,1) 18-25 urte bitarteko emakumeen artean, % 13,4 (%10,7-16) 26-45 urte bitarteko emakumeen artean eta %7,9 (%6,2-%9,6) 46-65 urte arteko emakumeen artean [49]. GPBak eragindako infekzio gehienak berez osatzen badira ere, GPB mota onkogenikoen ondoriozko infekzio iraunkorrak lesio preneoplasiko eta minbizia eragin dezake. 8. irudian erakusten den bezala, GPB-AHak zerbixeko minbizi kasu ia guztien erantzule izateaz gain (%99), minbizi anogenitalen zati garrantzitsu baten erantzule ere badira (bulba minbizien %40, bagina minbizien %70, zakila minbizien %50, uzki minbizien %85) eta buru eta lepoko neoplasien %38an ere agertzen dira [5] [6] [7].
14 3.2. Historia naturala GPBa sexu harremanen bidez transmititzen da, mundu mailan sexu bidez transmititutako infekzio ohikoena izanik [4]. Orokorrean, infekzioa sintomarik gabe gertatzen da eta ez du inflamazio bidea aktibatzen, infekzio biralaren osaketa lesioen erregresiorako erabakiorra izanik. Infekzioa zerbixeko epitelioaren eraldaketa eremuan (ZT) hasi ohi da. GPBak epitelioaren geruza basaleko zelulak kutsatzen ditu, bere geneen adierazpena hasiz, honek babes zelularreko mekanismoak eta epitelio zerbikalaren heldutasuna aldatzen dituelarik. Hasierako faseetan, lesioak epitelioaren beheko herena baino ez du hartzen, eta maila baxuko edo 1. graduko lesio intraepitelialak sortzen ditu (SIL-BG edo CIN 1). CIN 1en %85-90 inguru berez itzultzen dira, tratamendurik behar izan gabe. CIN 1 delakoen %10-15ek aurrera egin dezakete, zelula atipikoak epitelioaren lodieraren erdian baino gehiagotan edo osorik aurkituz, gradu altuko lesio intraepitelialak osatuz (SIL-AG): CIN 2 edo CIN 3, hurrenez hurren. Lesio horiek emakumeen %40an baino ez dira osatzen, eta kartzinoma inbaditzailerantz aurrera egiteko joera dute, zelula atipikoek mintz basala zeharkatu eta azpiko ehuna inbaditzen baitute. Hori dela eta, haien tratamendua funtsezkoa da.
15 3.3. Erantzun immunea GPBaren infekzioa desagerrarazteko, immunitate zehaztugabea eta immunitate moldagarria aktibatu egiten dira, zelulen bidezko immunitatea mekanismo horren erantzule nagusia izanik. Infekzio gehienak immunitate zehaztugabeari esker konpontzen dira. Baina gorputzak birus partikulak ezabatzea lortzen ez badu, eta horiek ostalariaren zeluletan sartzen badira, immunitate moldagarria aktibatuko da infekzioa ebazteko. Behin GPBak ostalariaren hesi epiteliala zeharkatzen duenean, keratinozitoak euren azalean patogenoekin lotutako patroi molekularren hartzaileak (PAMP) adierazten hasten dira. Partikula biralek aktibatu ondoren, transkripzio-faktore desberdinak aktibatzen dira (NFkB eta IFN1) eta zitokinak sortzen dira (IL-1, IL-6, TNF, E selektina, IFN-alpha eta IFN-beta) [54]. Langerhansen zelula dendritikoek infekzioa detektatzen dute, kutsatutako zelulak prozesatzen dituzte eta bigarren mailako gongoil linfatikoetara migratzen duten bitartean ugaltzen dira. Gongoil horietan, II. motako histokonpatibilitate-konplexu handienaren testuinguruan (CMH II), antigenoak T linfozito birjinei agertzen zaizkie. Th1 eta Th2 linfozitoak bereiztea eta ugaritzea sustatzen da, eta infekzio fokura migratzen dute infekzioari aurre egiteko [55]. Th1 bidea infekzioaren aurkako T linfozito zitotoxiko espezifikoak heltzean amaitzen da, eta Th2 bideak B linfozitoak sortuko ditu, antigeno biralen aurkako antigorputzak sortuko dituztenak [56]. GPBak eragindako infekzioaren ondorioz sorturiko antigorputzek ez dute birusaren desagerpenean eragin handirik. Izan ere, emakume kopuru mugatu batek bakarrik garatzen ditu birusaren aurkako antigorputzak, eta infekzio berri baten aurrean babes txikia ematen dute. Hala ere, txertoaren ondoren antigorputzen titulu askoz handiagoak sortzen dira, eta horrek babes handiagoa ematen du [57]. Orokorrean immunitate zelularrak infekzioa kontrolatzen badu ere, batzuetan ezin du desagerrarazi, eta GPBaren kopia gutxi batzuk mantentzen dira (ezkutuko infekzioa). Kasu horretan, birusa berriro aktibatu daiteke, menopausia, adina edo immunoeskasia-egoeren ondorioz adibidez.
16 Ostalariaren proteina hauek DNAren nukleotido okerrak detektatzen dituztenean, konpontzen saiatzen dira, baina ez dira gai DNA biralaren tamaina handiagatik, kutsatutako zelula apoptosira eramanez. Gainera, kutsatutako zelulek p53 eta pRB blokeatzeko mekanismo bat garatu dute GPBaren E6 eta E7 proteinen bidez, ezegonkortasun genomikoa areagotuz [16]. Horrela, E6 proteinak kutsatutako zelularen p53 proteinaren degradazioa eragiten du, E7ak pRBarekin egiten duen bitartean. Gainera, DNA birala DNA zelularrean integratzean, ORF E2aren funtzioa galtzen da, E6 eta E7 adierazpena inhibitzea dena, hauen espresioa areagotuz [18] [19] [20]. p53ren gaineko eragina arrisku handiko eta txikiko birusak sailkatzeko erabili da. Izan ere, lehenengoek p53aren aurkako E6 proteina oso aktiboa duten bitartean, arrisku txikiko birusen E6 proteinak p53arekiko kidetasun txikiagoa du [58].
3.5. Zerbixaren kartzinogenesian eragiten duten aldagaiak GPBaren infekzioa mantentzea da umetoki-lepoko minbizia garatzeko benetako arrisku-faktorea, baina "iraunkortasun" kontzeptua eta horren neurria ez daude ondo ezarrita. Infekzio gehienak 2 urtetan desagertzen direla kontutan hartuz [59], egile batzuentzat iraunkortasuna honela definitzen da: batez besteko iraupen-denbora baino gehiago irauten duen infekzioa. Beste autore batzuek, "iraunkortasuna" denbora jakin batean GPBaren bi froga positibo daudenean jotzen dute. Ildo horretan, baheketa-estrategia gehienek GPBaren proba urtebetean errepikatzea gomendatzen duten arren [60], denbora laburregia izan daiteke. Birusak irauteko arriskuan hainbat faktorek eragiten dute, zerbixaren kartzinogenesian eragiten duten aldagaiak direla ere esan dezakegu: A) GPBaren ezaugarriekin lotutako aldagaiak: § Genotipo birala: GPB-AH moten artean, 16 genotipoa da gehien azaltzen dena, eta beste genotipoekin konparatzean, umetoki-lepoko lesioen eta minbiziaren progresio azkarragoarekin lotzen da. Zitologia normala duten pazienteen %3,2an aurkitzen da, eta prebalentziak gora egiten du zerbixeko lesioen larritasunarekin: %27,6 CIN 1ean, %39,8 CIN 2an, %58,2 CIN 3an eta minbizien %60an [53]. 16 eta 18 genotipoak arrisku handieneko genotipoak direla ikusi den arren, azken hamarkadetan beste genotipo batzuen prebalentziari eta birulentziari buruz ikertu da.
17 10. irudian, eremu anogenitalaren hainbat lekutan eta buruan eta lepoan GPBari egotz dakiokeen gaixotasun onkologikoaren karga erakusten da. Umetoki-lepoko ia neoplasia guztiak GPBari egozten zaizkio (%99), eta hori uzkian ere gertatzen da (%85). Baginan eta bulban lotura %70 eta %40an ikusten da, hurrenez hurren. Zakilean, berriz, neoplasien erdiak GPBaren ondorioz izango lirateke. Buruko eta lepoko minbiziei dagokienez, erlazioa %38koa izango litzateke. 10. irudian, GPBaren 16 eta 18 genotipo biralei egotz dakiekeen minbizien maiztasuna erakusten da, kokapen guztietan genotipo ohikoenak izanik. Nabarmentzekoa da uzkiko neoplasia gehienak eta buruko eta lepoko minbiziak genotipo horien infekzioagatik garatzen direla, %87 eta %84,9, hurrenez hurren. Zerbix, zakil eta bulbako minbizietan, 16-18 genotipoekiko lotura >%70ean gertatzen da (%70,8, %70,2 eta %72,6, hurrenez hurren). Baginan, 16-18 genotipoekin erlazionaturiko minbizi zatia zertxobait txikiagoa izango litzateke (%63,7) [6] [61] [51] [52] [62] [63] [64].
§ Karga birala: birusaren karga infekzioaren bilakaerarekin erlazio zuzena duen eztabaidatzen ari da, balio klinikoari dagokionez oso baieztapen desberdinak daudelarik. Birus kargaren eta mibiziaren arrisku igoeraren arteko lotura frogatu duten azterlanak ez dira nahikoak, beraz birus karga
18 txikia izatea ezin da arriskua ez izatearen seinale bezala hartu. Gainera, duela gutxi agertutako lesio preneoplasiko arinetan birus karga handia antzematen da, eta gauza bera gertatzen da garatxo genitalekin. § Birus-integrazioa: badirudi DNA birala ostalariaren DNAn integratzea erabakigarria dela minbiziaren prozesuan. Hala ere, tumore batzuetan ez da integrazioa frogatu, edo aske eta integrazio formak aldi berean agertzen dira. § GPBak eragindako infekzio anizkoitzak: badirudi GPB genotipo desberdinek eragindako infekzioak gehiago irauteko arriskua dutela eta lesioak aurrera egiten lagun dezaketela [60] [61]. Gradu txikiko lesioak birus bakar batek eragin ohi ditu, gradu handiko lesioetan, berriz, ohikoagoa da hainbat genotipok eragindako infekzioak behatzea.
B) GPBak eragindako infekzioarekin zerikusia duten aldagaiak Birusaren ezaugarriez gain, badira GPBak eragindako infekzioaren historia naturala alda dezaketen beste faktore batzuk ere, birusak irautea sustatuz edo onkogenizitatea indartuz, horrela, zerbixeko lesioak edo minbiziaren bilakaera erraztuz [67] [68] [69] [70] [71]. Aldagai horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: § Tabakoa: bilakaera luzeko tabakismoak immunitate lokala jeistea eragiten du, eta horrek birusaren desagerpena zaildu egiten du. Gainera, nikotina, kotinina, eta benzopireno bezalako kartzinogenoek eragin zuzena eta kaltegarria dute DNA zelularrean. § Immunitatea aldatzen duten egoerak: o Giza immunoeskasiaren birusak eragindako infekzioa (GIB): infekzio hau zerbixeko minbizia garatzeko arriskuarekin lotutako faktore gisa hartu da [72]. GIBak eragindako immunogutxitzeak, eta ez birusak berak, minbizia aurrera egiteko arriskua areagotzea eragiten du. Azterketa berri batek erakusten duenez, erretrobirusen aurkako tratamenduak behar bezala betetzen dituzten pazienteek murriztu egiten dute GPBa hartzeko arriskua, baita lesioen intzidentzia eta horien progresioa ere [73]. o Farmakologikoa (transplanteak, immunitatea jeisten duten tratamenduak…): egoera horietan umetoki-lepoko minbizien arriskua areagotzen da [74] [75]. Paziente horiek infekzioa jasateko arrisku handiagoa dute, eta birusak irauteko arrisku handiagoa dauka.
20 momentuz antisorgailu honek umetoki-lepoko minbizia nolabait ekiditeko gaitasuna duenik ezin da esan. § Jarrera genetikoa: HLA sistemaren hainbat profil genetikok eta p53 genean dauden polimorfismoek zerbixeko minbizia garatzeko aukera handitzen dute [91]. Gainera, jarrera genetikoak DNA birikoa DNA zelularrean integratzen lagun lezake, eta horrek onkogenesia erraztuko luke. § Baginako mikrobiota: azken urteotan, baginako mikrobiotaren eta birusak irauteko eta lesioek aurrera egiteko arriskuaren arteko erlazioa aztertzeak interesa piztu du. Hainbat lanek lactobaziloen espezieek GPBaren desagerpenean izan lezaketen papera aztertzen dute [92]. Ildo horretan, ikerketa batzuek haurdunetan baginosi bakterianoa aurkeztea GPBa mantentzearekin lotu dute. Hala ere, gaur egun, ez dago honen inguruko ebidentzia nahikorik.
4. ZERBIXEKO MINBIZIAREN PREBENTZIOA 4.1. Txertaketa GPBaren aurkako txertaketa sistematikoa infekzioa kontrolatzeko eta GPBari lotutako gaixotasunak ekiditeko baliadide eraginkorra da. GPBaren aurkako txerto profilaktikoak 90eko hamarkadan diseinatu ziren, eta 2006. urtetik eskuragarri daude. Gaur egun dauden txertoek GPB genotipo ohikoenen aurrean babesa eskaintzen dute, umetoki-lepoko lesio preneoplasikoen eta minbiziaren aurrean %70-90eko babesa eskainiz. Gainera birusarekin loturiko beste gaixotasun batzuk ere ekiditen dituzte.
4.1.1. Txertoen ezaugarriak Gaur egun, Espainian birusaren aukako hiru txerto profilaktiko eskuragarri daude: bibalentea (Cervarix ®) [93], tetrabalentea (Gardasil ®) [94] eta nonabalentea (Gardasil 9 ®) [95]. GPBaren aurkako txertoak birusaren antzeko partikula ez-infekziosoek osatzen dituzte (VLPak, viral like particles), eta partikula horiek L1 proteinen automihiztaduraren bidez sortzen dira. VLPak GPB genotipoen kapsidearen birkonbinazio genetikoaren tekniken bidez lortzen dira [96]. Txerto bibalentea 16 eta 18 genotipoetako VLPek osatzen dute, txerto tetrabalenteak, gainera, 6 eta 11 motako VLPak ditu. Garatutako azken txertoa nonabalentea da, tetrabalentean sartutako 4 genotipoen VLPak barne hartzen dituena (16, 18, 6 eta 11), baita 31, 33, 45, 52 eta 58 motako VLPak ere, azken
21 hauek umetoki-lepoko minbizi kasuen %20 gehigarriaren erantzuleak izanik. Beraz, txerto nonabalenteak zerbixeko minbiziaren %90eko prebentzioa lortuko luke [61] [97].
4.1.2. Txertaketa immunitatea Txertoaren partikula ez-infekziosoen immunitatea indartzeko, hainbat adyubante edo laguntzaile erabiltzen dira. Cervarix® kasuan, aluminio hidroxidoa erabiltzen da lipopolisakarido detoxifikatu batekin (ASO4), eta Gardasil ® eta Gardasil 9 ® kasuetan, aluminio amorfo hidroxifosfatoa. Hiru txertoek immunogenizitate handia erakutsi dute, infekzio naturalaren bidez baino antigorputz titulu handiagoak sortuz [98], batez ere 15 urtetik beherako emakumeetan ematen direnean [99] [100]. Sortutako erantzun immuneak antigorputzen titulu handi bat denboran zehar mantentzea eragiten du [101]. Antigorputz horiek serumetik mukosa zerbikobaginalera migratzen dute, eta birusak blokeatzen dituzte, epitelioaren zelula basaletan sartzea eragotziz. Infekzioa ekiditeko, bide genitalean antigorputzen kontzentrazioa nahiko handia izatea garrantzitsua da [102]. GPBaren txertoek emandako babesaren iraupen zehatza ez dago argi. Txerto bibalentearekin gizakietan egindako azterketek adierazten dutenez, txertoa hartu eta 8,4 urtera, antigorputzen tituluak infekzio naturalak eragindakoak
22 baino hainbat aldiz handiagoak dira txertatutakoen %98 baino gehiagotan, bi genotipoetarako [103]. Hala ere, gaur egungo txertoek GPB mota onkogeniko guztietarako babesa eskaintzen ez dutenez, txertoa jaso arren, umetoki-lepoko minbiziaren baheketa programekin jarraitzea gomendatzen da.
4.1.3. Eraginkortasuna GPBaren aurkako txertoek birusen infekzioa ekiditen dute, baina ez dute momentuko infekzioen historia naturala aldatzen. Beraz, txertoek eraginkortasun profilaktikoa duten arren, ez dute eraginkortasun terapeutikorik frogatu. Izan ere, infekzioaren desagerpen tasak edo lesioaren erregresio tasak antzekoak dira txertoa jartzen duten eta jartzen ez duten pazienteen artean [104]. Zerbixeko lesio preneoplasikoak, minbiziaren aurkako babesean markatzaile gisa onartu dira. Izan ere, minbizi hau garapen moteleko gaixotasuna da, eta oso epe luzeko azterketak beharko lirateke GPBak duen minbiziaren gaineko eragina frogatu ahal izateko. Gainera, ez litzateke etikoa izango lesio preneoplasiakoak eboluzionatzen uztea, haien tratamenduak kasu gehienetan pazientea sendatzea dakarrela baitakigu. GPB genotipo mota batzuen aurkako babes gurutzatu esanguratsua frogatu da txerto bibalentearekin (31, 33 eta 45) [93]. Txerto tetrabalentearen kasuan babes gurutzatua 31 genotipoarekin ikusi da [94]. Txerto bibalente eta tetrabalenteekin egindako II. eta III. faseko azterketa klinikoen emaitzek segurtasun, immunogenotasun eta eraginkortasun handia erakusten dute GPBak eragindako infekzioen eta horiei lotutako lesio preneoplasikoen prebentzioan, batez ere nerabeei ematen bazaizkie, lehen sexuharremanak izan aurretik eta, beraz, birusarekin esposizioa izan aurretik [96] [105]. Txertoen inguruko azterlanek ondorioztatzen dutenaren arabera, txertaketa programa zabalak ezarri diren herrialdeetan, populazio mailan ikusten den txertoaren eraginkortasuna oso handia da, infekzioaren prebalentzian eta baita garatxo genitalen eta zerbixeko lesio preneoplasikoen intzidentzian ere murrizketa garrantzisua ikusiz [105]. Txerto nonabalentearekin egindako azterketa klinikoek ere segurtasun eta immunogenizitate handia erakusten dute, eta aurreko txertoekin alderatuta, eraginkortasun handiagoa ikusi da txertoen genotipoekin lotutako infekzioaren eta neoplasia zerbikalen prebentzioan. Gainera, azken azterlanek txerto nonabalenteak zerbixeko lesioez gain, GPBarekin lotutako gaixotasun karga nabarmen murrizteko ahalmena duela ondorioztatu dute [106].
23 Gaur egun, txerto nonabalentea gaixotasun onkologiko zerbikalaren aurrean babes handiena eskaintzen duen txertoa da (%90), GPBarekin lotutako beste minbizi anogenitalen eta buru-lepoko neoplasien aurrean ere babesa eskaintzen duelarik (%85-95) [107]. Hala ere, Espainiako Pediatria Elkarteko Txertoen Aholku Batzordeak (CAV-AEP) autonomia-erkidego bakoitzak hautatutako GPBaren aurkako txertoa jasotzea gomendatzen du [108]. Urteetan zehar, GPBaren aurkako txertoaren helburu nagusia zerbixeko minbizia desagerraraztea bazen ere, azkenaldian, eta European Cancer Organisation delakoaren helburuetan jasota dagoenez, GPBarekin lotutako gaixotasu guztiak murrizteko helburuak indarra hartu du [109]. 11. irudian, GPBarekin lotutako gaixotasun onkologikoa erakusten da, 16-18 genotipoekin eta txerto nonabalentean sartutako bederatzi genotipoekin lotuta (6, 11, 16, 18, 31, 33, 45, 52 eta 58). Txertoaren eraginkortasuna kontuan hartuta, gaixotasun onkologikoaren karga %72,4tik (16-18 genotipoekin) %89,7ra murriztuko litzateke txerto nonabalentean sartutako genotipoekin [110].
Kostu-eraginkortasun datuak txerto nonabalentea estatu mailan erabiltzeko zuzenak dirudite [107]. 2016an Bartzelonan egindako azterlan batean, txerto nonabalentean dauden motei egotz dakizkiekeen garatxo genitalen, lesio preneoplasikoen eta minbizien kasuak aztertu ziren, eta 49.251, 29.405 eta 3.381 kasu zenbatu ziren, hurrenez hurren. Horien artean, 12.597 lesio preneoplasiko eta 530 minbizi txerto nonabalenteak babesten dituen 5 mota gehigarriekin lotu ziren. Txerto nonabalentea ezartzearekin lotutako kostuak, sahiesten den
24 gaixotasun kopuruarekin konpentsatu egiten direla ondorioztatzen du azterlan honek, beraz txerto nonabalentea ezartzea kostu-estrategia eraginkorra izango litzateke [107].
4.1.4. Segurtasuna Hiru txertoek segurtasun egokia erakutsi dute azterketa klinikoetan [96] [105] [111]. Erreakzio lokal ohikoenak eritema, mina eta hantura dira. Erreakzio sistemiko ohikoenak zefalea eta sukarra dira. Sinkopea edozein txerto hartu ondoren gerta daiteke, batez ere nerabeen kasuan. Orokorrean, behatutako kontrako erreakzioak intentsitate arinekoak edo moderatukoak dira, eta ez dute iraupen luzerik. Txertoen jarraipen-datuek azterketa klinikoetan ikusitako segurtasun egokia berresten dute. Munduko Osasun Erakunderen (MOE) Txertoen Segurtasunari buruzko Munduko Aholku Batzordeak (GACVS) txerto horien segurtasunari buruzko ebidentzia berrikusten doa, eta egindako berrikuspen guztietan txertoek segurtasun egokia dutela ondorioztatu du [112] [113].
4.1.5. Indikazioa eta posologia 2007an, Espainiako Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluak (CISNS), GPBaren aurkako txertaketa sistematikoa 11 eta 14 urte bitarteko nesken kohorte bakar batean onartu zuen, 2007-2008 urteetan txertaketa autonomia erkidego guztietan ezarri zelarik. 2015. urtean Espainiako txertaketaren jarraipena %79,2koa izan zen neska talde honetan (%65,6 -%93,4) [114]. Gomendatutako txertaketa pauta txerto motaren, adinaren eta immunitate egoeraren araberakoa da. Txerto bibalentearen kasuan, 9-14 urteko nerabeen txertaketa jarraibideak bi dosi hartzen ditu barne, lehenengoa hartu eta 6 hilabetera bigarrena ematen delarik (0, 6 hilabete). 15 urtetik aurrerako txertaketa pauta 3 dosikoa da (0, 1, 6 hilabete). Txerto tetrabalentearen kasuan, 9 eta 13 urte bitartekoen txertaketa pauta ere bi dosikoa da (0, 6 hilabete). Adin honetatik aurrera, txertaketa pauta ere 3 dosikoa izango delarik (0, 2, 6 hilabete). Nonabalentearen kasuan, berriz, adin tartea 9 eta 14 urte bitartekoa da eta aurreko kasuetan bezala, 2 dosi gomendatzen dira (0, 6 hilabete). Adin honetatik aurrera, txertaketa pauta txerto tetrabalentearen berdina izango da. Txerto hauek 9 urtetik beherakoen artean ez dira gomendatzen, immunogenizitateari eta segurtasunari buruzko azterketarik ez baitaude. Immunoeskasia duten pertsonen kasuan, adina edozein dela ere, beti 3 dosiko
25 pauta erabiltzea gomendatzen da. Orain arte, oroitzapen dosiak emateko beharrik ez da ikusi. Txertoa emateko erabateko kontraindikazioak txertoaren osagairen batekiko hipersentikortasuna edo aurretiazko dosi batekiko erreakzio anafilaktikoaren aurrekaria dira. Txertaketa ez da haurdunaldian gomendatzen, segurtasundatuak mugatuak baitira. Emakume bat txertoa hartzen hasi ondoren haurdun geratzen bada, gainerako dosiak erditu arte atzeratzea gomendatzen da. Hala ere, haurdun dagoen emakume bati dosiren bat ematen bazaio, ez da neurririk hartu behar, izan ere txertaketa ez da haurdunaldiko arazoekin edo ondorio teratogenikoekin lotu.
4.1.6. Egutegitik kanpoko txertaketa GPBaren aurkako txertoak erabili ziren lehen urteetan, interes handiena emakume gazteen txertaketa sistematikorako programen ezarpenean oinarritu zen. Azken urteetan, emakume helduetan ere txertaketaren eraginkortasuna baieztatu da, baita GPBaren eraginpean egon diren edo aldez aurretik lesioak izan dituzten emakumeetan ere [115]. § Txertaketa egutegitik kanpoko emakumeak Oso herrialde gutxik gomendatzen eta finantzatzen dute 25 urtetik beherako emakume guztien txertaketa, eta adin horretatik aurrera, txertaketa medikuaren eta pazientearen erabakiaren arabera egiten da. 25 urtetik gorako emakumeen proportzio esanguratsu batean GPBaren infekzioa agertzen da, bereziki 16 eta 18 genotipoek eragindakoa. Infekzio hau mantentzeko probabilitatea handitu egiten da adinarekin batera, eta horrek lesio preneoplasikoak edo minbizia garatzeko arriskua areagotzen du. GPBaren aurkako txertoek 25 urtetik gorako emakumeengan eraginkortasuna eta segurtasuna erakutsi dute. Txertoen eraginkortasuna adinarekin murrizten bada ere, emakume heldu gehienek GPBaren aurkako txertoa jaso dezakete [116]. Hala ere, Espainian, osasun publikoak, ez du 25 urtetik gorako emakumeen txertaketa sistematikoa finantziatzen, kostueraginkortasun arrazoiengatik. § Lesio preneoplasikoak dituzten emakumeak Zerbixeko lesio preneoplasikoak dituzten pazienteek 5-10 urtetan CIN 2-3a berriz izateko arriskua dute, %16,5 eta %18,3ko arriskuarekin, hurrenez hurren [108]. Tratamendua egin eta 10-20 urtera, minbizia izateko arriskua gainerako emakumeetan baino 5-10 aldiz handiagoa da oraindik [117] [118].
26 Konizatutako emakumeetan ematen diren GPBaren aurkako txertoei esker, etorkizunean lesio berri bat izateko aukera %64-88an murrizten da txertorik hartu ez duten pazienteekin alderatuta [119] [111]. Hala, azterlanek txertoa ez jartzea CIN 2-3 errepikatzeko arrisku-faktore independentetzat jotzen dute [115]. Emakume konizatuen txertaketak honako onurak ekartzen ditu [116]: − Txertoak ez dituen genotipoen ondoriozko lesioa: txertoak dituen genotipoen aurkako infekzio berrien babesa. − Txertoak dituen genotipoen ondoriozko lesioa: beste genotipoetatik babestea eta txertoak ez dituen beste genotipo batzuetatik babestea (babes gurutzatua). − Txertoak dituen genotipoen ondoriozko lesioa eta tratamendu osteko sendaketa: birus mota beragatik berrinfekzio/berraktibazioaren aurkako babesa. Zerbixeko lesioak diagnostikatu/tratatu zaizkien emakumeei dagokienez, ez dago txertoa emateko une egokiari buruzko datu espezifikorik. Hala ere, txertoa ahalik eta lasterren ematea gomendagarria dela dirudi. Txertaketa goiztiarrak txertoaren eraginkortasunari eta segurtasunari kalte egin diezaiokeenik ez da ezagutzen, ezta tratamenduaren emaitzari ere. Gainera, lesio berriak ekiditeak, pazientearen etorkizun genesikoan eragina dauka, bigarren konizazio bat erditze goiztiarra izateko arrisku bikoitzarekin lotzen baita [120]. Tratamendua behar ez duten zerbixeko lesioak dituzten emakumeei dagokienez, ez dago GPBaren aurkako txertoen eraginkortasunari buruzko azterketa espezifikorik. Txerto horien 3. faseko azterlanetan, emakume talde honek ez zuen segurtasun eta immunogenizitatearekin arazorik izan. § Gizonezkoak 2020an, Espainiako Pediatria Elkartearen Txertoen Aholku Batzordeak (CAV-AEP) argitaratutako azken dokumentuan, honako hau gomendatzen da: "GPBaren aurkako txertaketa sistematiko unibertsala, neskengan zein mutilengan, ahal dela 11-12 urterekin. Neurri horrekin GPBarekin lotutako gaixotasunak bi sexuetan nabarmen murriztu direla frogatu da, horrela mutilei GPBarekiko immunitatea garatzeko aukera ematen zaie, neska eta mutilen arteko berdintasuna sustatuz" [108]. Gomendio horren oinarria GPBarekin lotutako gaixotasuna gizonezkoetan gero eta gehiago ezagutzen dela da [121]. Alde batetik, GPBarekin lotutako minbizi asko ikusi dira gizonezkoetan (zakilan, uzkian eta buru-lepoan).
27 Honez gain, gizonezkoetan GBParekin lotutako genitaletako garatxoak oso ohikoak dira, kasuen erdiak baino gehiago gizonengan ikusten direlarik. Horri, mutilak mundu mailan birusaren transmisore nagusiak direla gehitu behar zaio. Gainera, buruko eta lepoko minbiziaren eta uzkiko minbiziaren intzidentzia pixkanaka handitzen ari da, batez ere gizonezkoetan. Buruko eta lepoko neoplasiak nabarmenki nagusitzen dira sexu maskulinoan, eta Europan GPB minbizi guztietatik laurden bat gizonezkoei dagozkiela uste da, batez ere neoplasia horren kontura. Horri, GPBak buruko eta lepoko minbizian duen eragina gehitu behar zaio, klasikoki GPBa minbizi hauen %20-30ean ikusten zen bitartean, gaur egun maiztasuna handiagoa dela ikusi da [50]. Zerbixeko minbiziarekin gertatzen denaren kontra, gizonezkoetan ez dago GPBarekin lotutako minbiziak sahiesteko baheketa estrategiarik. Beraz, gizonezkoetan gaixotasun hau kontrolatzeko aukera bakarra txertaketa da. Izan ere, gizonezkoen txertaketak GPBaren infekzio iraunkorraren maiztasuna jeisten duela ikusi da (ahoan, genitaletan eta uzkian), baita uzkiko lesio preneoplasikoen intzidentzia ere [122] [123]. Gomendio horretarako txertoak Gardasil ® edo Gardasil9 ® izan beharko lukete, horiekin esperientzia handia baitago gizonengan, bai azterketa klinikoetan, baita egutegi ofizialetan ere [124]. Espainian ez bezala, gaur egun, gizonei, egutegi sistematikoari jarraituz, 30 herrialdetan baino gehiagotan txertatzen zaie [125]. Horren inguruan esperientzia gehien dutenak AEB (2010etik), Kanada (2012) eta Australia (2013) dira. Europan 16 herrialdek eskaintzen dute txertaketa unibertsala (Alemania, Austria, Belgika, Kroazia, Txekiar Errepublika, Danimarka, Eslovakia, Irlanda, Italia, Liechtenstein, Luxenburgo, Norvegia, Suitza, Erresuma Batua, Suedia eta Frantzia) [126]. Zeelanda Berria, Argentina, Brasil, Txile, Panama, Uruguai eta Israel bezalako herrialdeetan ere txertaketa unibertsala eskaintzen da. Datozen urteetan hobeto ezagutuko da bi sexuen txertaketa estrategiarekin agertzen diren onurak [127]. § Txertaketa selektiboa arrisku handiko populazioan Espainian, txertaketa programetatik kanpo, ez dago txertaketa gomendio ofizialik. Hala ere, zenbait autonomia erkidegotan gomendio espezifikoak egin dira, arrisku handiko populazioetan txertaketa finantzatuz. Autonomia erkidego bakoitzak populazio konkretu bat sartzen du programa horretan. 2020an Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak txertaketa programan egindako eguneraketak kontuan hartuz, GPBaren aurkako txertaketa bi talde hauetan finantziatua egongo da [128]:
28 o Haurren egutegia: Euskadin bizi diren neskek txertoa 12 urterekin jasoko dute. Txertaketa hau eskoletan burutuko da, Lehen Hezkuntzako 6. mailan, 2 dosi jarriko direlarik (0, 6 hilabete). o Arrisku talde konkretuak (3 dosi; 0, 2, 6 hilabete): - Tratamendu immunogutxitzailea jasotzen duten umeak. Zelula ama hematopoietikoen transplantea jaso behar dutenak, 45 urtera arte. - GIB infekzioa duten 9 eta 45 urte bitarteko pertsonak. - Prostituzio-egoeran dauden pertsonak, 45 urtera arte. Gizonekin sexua duten gizonak, 45 urtera arte. - Azatioprina hartzen duten emakumeak, 45 urtera arte. - Umetoki-lepoan CIN2+ delakoa edo adenokartzinoma in situ duten edozein adineko emakumeak, konizazioa egiten den urte berdinean, beti ere txertaturik ez badaude. Gainera, Eusko Jaurlaritzak, 2020. urtetik aurrera, azaldutako bi taldeetan txertaketa Gardasil9® delako txertoarekin egitea gomendatzen du, txerto tetrabalentearekin hasi zirenak, txerto nonabalentearekin txertaketa osatu beharko dutelarik.
4.2. Zerbix minbiziaren aurkako baheketa 4.2.1. Baheketa eredua Baheketaren helburu nagusia zerbixeko minbiziaren intzidentzia eta heriotzatasa murriztea da. Ahal dela, baheketak minbizia sortzeko arrisku handiena duten GPBak eragindako infekzioak edo lesio preneoplasikoak dituzten emakumeak identifikatu behar ditu, eta birusak eragindako infekzio iragankorrei lotutako lesio ez-progresiboak edo lesio onberak detektatzea saihestu egin behar du. Horregatik guztiagatik, praktikan, CIN 2-3 detektatzea da baheketaren eraginkortasuna hobekien baloratzen duena. Umetoki-lepoko minbizi guztien prebentzioa utopikoa da. Ez dago %100eko sentikortasuna duen frogarik, beraz baheketa egoki bat egin arren, nolabaiteko minbizi arriskua egongo da beti (negatibo faltsuak edo progresio azkarreko neoplasiak). Baheketaren onura nagusiak honako hauek dira: 1) detekzio goiztiarraren ondoren tratatutako emakumeak sendatzea, baheketarik gabe minbiziaren ondorioz hilko liratekeenak; 2) bizi-kalitatea hobetzea, detekzio goiztiarrari
29 esker tratamendu egokiagoak ezartzeko aukerari lotuta, eta 3) baheketa probaren emaitza negatiboa dela jakitearen onura psikologikoa [129]. Emakume talde mugatu batentzat baheketa kaltegarria izan daiteke. Baheketak izan ditzakeen kalteak honako hauek dira: 1) beharrezkoak ez diren tratamenduak ekar ditzakeen lesio ez progresibo bat detektatzea (gaindiagnostikoa); 2) beharrezkoak ez diren tratamenduek sortzen duten morbilitatea; 3) minbizia edo lesio preneoplasiko bat duen emakume batek emaitza negatiboa izatea, segurtasun-sentsazio faltsua eta balizko tratamendu bat atzeratzen duena. Baheketaren muga nagusia populazioaren segmentu batek programara jotzeko duen zailtasuna da. Datuen arabera, zerbixeko neoplasien %60a baino gehiago aurretiazko baheketarik gabeko edo baheketa desegokia duten emakumeetan diagnostikatzen da. Espainian, zerbix minbiziaren prebentzio programak orokorrean oportunistak dira, eta haien ezaugarrietan eta ezarpen irizpideetan desberdintasun handiak daude. Espainiatik kanpoko zenbait herrialdeetan, pazienteen %80ak baino gehiagok baheketa jarraitzea lortzen ari da, honek minbiziaren intzidentzia eta heriotza-tasa %70-80 murriztea lortu duelarik [130] [131] [132]. Datu hauek kontutan izanik, Espainia mailan zerbixeko baheketa programaren inguruan egiten ziren iradokizunak 2019an aldatu ziren. Horrela, 2019ko apirilean Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) aldaketak argitaratu ziren. Dokumentu honetan, zerbix minbiziaren baheketa 25 eta 65 urte bitarteko emakumeei egitea gomendatzen da. Baheketa probari dagokionean, 25-35 urte bitartean zitologia egitea gomendatzen da (hiru urtero) eta 35-65 urte bitartean GPBaren proba (5 urtero) [133]. Bestalde, GPBaren aurkako txertoa jaso duten emakumeak, baheketaestrategian sartzen ari dira. Espainiako baheketa aldaketa horrek, txertaketarekin batera, berebiziko garrantzia izango du umetoki-lepoko minbiziaren intzidentzia eta heriotza-tasa murrizteko.
4.2.2. Baheketa proba A) Umetoki-lepoko zitologia Baheketa proba honek exozerbixeko eta endozerbixeko zelula esfoliatuak mikroskopioan aztertzen ditu, hauek porta batera transferitzen dira eta ondoren tindatu egiten dira. Proba honen aitzindariak Papanicolaou eta Babes izan ziren 20. hamarkadan [134] [135]. Zitologia bidezko baheketaren zailtasuna diagnostiko teknika sistematizatzea eta zerbixeko minbiziarekin lotutako aldaketa zitologiko bakoitzari
30 nomenklatura desberdin bat ezartzea izan da [136]. Izan ere, urteetan zehar desadostasun handia egon da lesio zitologikoak sailkatzeko erabilitako terminologiari dagokionean. 1953an, Reeganek lesioak hiru motatan sailkatu zituen epitelioaren aldaketa mailaren arabera: displasia (arina, moderatua edo larria), in situ kartzinoma eta kartzinoma inbaditzailea. Terminologia honekin, lesio bat displasia larritzat edo in situ kartzinomatzat noiz hartu behar zen eztabaida zegoen [137]. 1967an, Richartek Neoplasia Intraepitelial Cervical (CIN) delako terminoa proposatu zuen 3 gradu progresiborekin (CIN 1, 2 eta 3), CIN 3an, aurretiko sailkapenaren displasia larriak eta in situ kartzinoma sartuz [138] [139]. 1989. urtera arte ez zen Bethesda sistema zabaldu, non esperientzia klinikoak gomendatzen zituen irizpideak bateratu ziren [140] [141], 2001. urtean sailkapen hau eguneratu zelarik [142].
Bethesda sistemaren sailkapena § Lesio intraepitelial edo minbizirako negatiboa (neoplasiaren ebidentziarik ez dagoenean erabiltzen da, mikroorganismoak edo bestelako aurkikuntza ezneoplasikoak ikusten diren edo ez kontuan hartu gabe) § Epitelioko zelulen aldaketak o Zelula ezkatatsuak: − ASCUS: esanahi ezezaguneko zelula ezkatatsu atipikoak.
Zitologia joan den mendearen erdialdean sartu zenetik, azterlan askok zerbixeko minbiziaren baheketan froga eraginkorra dela azaldu dute. Froga honekin, umetoki-lepoko minbiziaren heriotza-tasa %80 murriztu daitekeela kalkulatzen da, baheketa programa behar bezala aplikatu eta %70etik gorako jarraipena duten herrialdeetan [143]. Murrizketa hori, aldaera histologiko ezkatatsuaren kontura gertatu da batez ere. Adenokartzinomaren kasuan ordea, lesioak non dauden eta haien historia naturala zein den ez dakigunez, zitologiak lesio hauek detektatzeko sentikortasun txikiagoa du [144]. Ohiko zitologiaren sentikortasuna eta espezifikotasuna asko aztertu dira. Europako eta Amerikako hainbat herrialdeetako berrikuspen sakon batek CIN2+ detektatzeko zitologiaren sentsibilitatea %61,3koa zela ikusi zuen, aldakortasun handiarekin (%18,6-%94), espezifikotasuna %93,5ekoa izanik [145] [146]. Sentsibilitatearen aldakortasun handia zitologiaren erreproduzigarritasun txikiagatik azaltzen da. Datu horiek kalitatearen kontrol zorrotza justifikatzen
32 dute, baita zitologikoa maiz errepikatzeko beharra ere. Lagin zitologiko desegokiak eta negatibo faltsuen tasa murrizteko ahaleginean, zitologiak ingurune likidoan duen eginkizuna aztertu zen baheketa-teknika gisa. Ingurune likidoan aztertutako zitologiekin lagin desegokien kopuruak behera egin duela baieztatzen bada ere [147], ez da ikusten zerbixeko lesioen detekzio tasak nabarmen gora egin duenik, ohiko zitologiaren sentikortasuna hobetzen ez delarik [148]. Bestalde, teknika horren onuretako bat lagin berean beste azterketa batzuk egiteko aukera da, hala nola GPBa detektatzeko azterketa molekularrak edo immunohistokimikoak (p16/ki67 determinaziorako) [149].
33 positibotzat jo daiteke argia igortzen denean, edo negatibotzat, argirik ez dagoenean. Proba positibo batek, emakumea GPB mota batek kutsatu duela esan nahi du, genotipo konkretua zein den jakin gabe, ezta pazienteak genotipo bat edo batzuk dituen jakin gabe ere [154]. § DNA anplifikatzeko frogak Geneak PCR teknikaren bidez anplifikatuz gero, DNA biral zati batetik abiatuta milioika kopia lor daitezke. Azterketa ohiko PCR bidez egin daiteke, GPBaren identifikazio sistema batekin. Horretarako, primerrak edo hasiera-emaileak erabiltzen dira, anplifikatu beharreko zatiaren osagarri diren DNA sekuentziak direnak eta erreakzioaren "gizentzaile" gisa jarduten dutenak. Aztertu beharreko DNAren kopia anitzak lortu ondoren, genotipo biriko espezifikoa identifikatu ahal izateko, teknika osagarriak erabiltzen dira [155]: DNAren sekuentziazioa, polimorfismoen analisia (RFLP) eta hibridazio genomikoan oinarritutako metodoak. Bestalde, PCR konbentzionalaren aldaera bat dago, denbora errealeko PCRa. Honek, fluoreszentzia igortzen duten fluoroforoekin markatutako zundak erabiliz, anplifikatutako produktua kuantifikatzeko aukera ematen du. Zenbat eta DNA biral gehiago, orduan eta lehenago detektatzen da igortzen duen immunofluoreszentzia seinalea. Azaltzen duen sentikortasun handia dela eta, PCR metodoa gehien erabiltzen den teknika da, esanahi klinikorik gabeko infekzio iragankorrak detektatzea ere eragiten duelarik. § E6/E7 onkogeneen RNAm-aren detekzioa DNA birala detektatzeaz gain, E6 eta E7 geneen adierazpen handia duten infekzioak zehazten ditu. GPBaren E6 eta E7 onkoproteinek prozesu onkogenikoa erregulatzen dutela kontuan hartuta, gene horien gehiegizko adierazpena umetoki-lepoko minbiziaren arriskuarekin lotzen da. Eremu honetako ikerketen arabera, E6 eta E7 onkogeneen RNAm detektatzea etorkizun handiko teknika da [156]. Froga hauek DNA detektatzeko testak bezain sentikorrak izan ez arren, espezifikoagoak dira. Beraz, baliagarriak izan litezke GPBarekiko positiboak diren pazienteentzat, egin beharreko kolposkopien kopurua murrizteko [157] [158]. § Beste markatzaile molekular batzuk o CADM1 eta MAL sustatzaileen metilazioaren azterketa: azken urteetan garatutako etorkizun handiko markagailu molekular bat da, hauen baliagarritasuna finkatzeko azterketa gehiago egin behar diren arren.
34 o p16 eta Ki67 aldi berean detektatzea: hasieran, p16aren detekzio immunohistokimikoa aztertu zen, baina p16a zelula normaletan ere agertzen denez, teknika honek irizpide morfologikoak erabiltzera behartzen gaitu [159]. p16/Ki67 tindaketa dualaren abantaila ezaugarri nuklearren interpretazio morfologikorik behar ez izatea da. Izan ere, positibotzat jotzen da p16rako tindaketa zitoplasmatikoa (marroia) eta Ki67rako tindaketa nuklearra (gorria) dituen zelula bat gutxienez duen edozein zitologia. Gaur egun, p16 isolatua merkatutik kanpo dago eta tindaketa dualagatik ordezkatu da. Beraz, zitologian egindako p16/Ki67 tindaketa duala probarik onenetariko bat da lesio preneoplasikoak identifikatzeko [160] [161] [162]. GPB frogen emaitzen artean desadostasunak hauteman dira. Lagin positiboen proportzioa froga guztietan antzekoa bada ere, froga desberdinek lagin desberdinak positibotzat jotzen baitituzte [163]. 2014an argitatatutako Reboljen azterlanean, 5.064 lagin behatu ziren, lau metodo desberdinekin: HC2, Cobas, CLART eta APTIMA (12. irudia). Laginen %33,2 gutxienez proba batean positiboa izan zen, eta %41 lauetan. Frogen arteko adostasuna txikiagoa izan zen 30 urtetik gorako pazienteen artean (%30), 30 urtetik beherako emakumeen artean baino (%49). Konkordantzia ere txikiagoa izan zen GPBaren froga baheketarako erabili zenean (%29), jarraipen frogetan egin zenean baino (%38). Zitologia normala zuten emakumeen artean frogen arteko adostasuna ere txikiagoa izan zen (% 22), alterazio zitologikoak zituzten emakumeekin konparatzen baditugu (%68) [163]. Beraz, GPBaren froga aukeratzea faktore erabakigarria da, batez ere 30 urtetik beherako emakumeetan egiten dugunean, baheketaren test gisa ezartzeko orduan eta zitologia normala duten pazienteen jarraipenean.
DNA birala zehazteko test desberdinen arteko aldakortasuna dela eta, beste teknika batzuk sortzeko beharra sortu zen, eta horien artean DNAren sekuentziazio masiboa edo Next-Generation sequencing nabarmentzen da. Honek abantaila hauek eskaintzen ditu: orain arte deskribatu gabeko genotipoak detektatzea, infekzio anizkoitzetan genotipo biralaren kantitate erlatiboa kuantifikatzea eta mutazioak/delezioak detektatzea.
Umetoki-lepoko minbiziaren baheketarako irizpide orokorrak: § Baheketa populazioa: 25 eta 65 urte bitarteko emakumeak. § Baheketa proba eta miaketen arteko tartea: o 25 eta 34 urte bitarteko emakumeak: zitologia hiru urtean behin. o 35 eta 65 urte bitarteko emakumeak: GPBaren froga − GPBaren froga negatiboa bada, 5 urte barru errepikatu. − GPBaren froga positiboa bada, zitologia egin. Zitologia negatiboa bada, GPBaren froga urtebete barru errepikatu. Zerbixeko minbiziaren baheketaren ezarpena: Umetoki-lepoko minbiziaren baheketa, progresiboki ezarriko da estatu mailan. Agindu hau indarrean jarri eta bost urteko epean, autonomia erkidego guztiek eta Ceuta eta Melilla hiriek programa hau hasita izan beharko dute, eta hamar urteren buruan programaren jarraipena, parte hartzeko gonbidapen gisa ulertuta, %100era hurbildu beharko da.
Gaur egun, AEPCC umetoki-lepoko baheketa estrategia estatu mailan aldatzeko lanean ari da.
4.4. Baheketa estrategia EAEn 2018-2023 arteko Euskadiko Plan Onkologikoaren [165] helburuetako bat Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) umetoki-lepoko minbiziaren populaziobaheketako programa ezartzea da. Zerbixeko minbiziaren baheketa oportunista Euskadin aldatzea garrantzi handiko erronka da. Horretarako, baheketa proba, biltzeko modua, laginaren prozesamendua, emaitzen kudeaketa eta positiboen kudeaketa eraldatzea beharrezkoa izan da. Horren guztiaren helburua, baheketa eraginkor baten bidez, EAEn zerbixeko minbiziaren intzidentzia ahalik eta gehien murriztea da.
13. irudia. Zitologiaren emaitzaren araberako maneiua. Iturria: Umetoki-lepoko minbiziaren baheketa egiteko programa EAEan. Azaroa 2020.
14. irudia. GPB frogaren emaitzaren araberako maneiua. Iturria: Umetoki-lepoko minbiziaren baheketa egiteko programa EAEan. Azaroa 2020.
40 5. DIAGNOSTIKOA Pazienteen baheketaren bidez, umetoki-lepoaren azterketa kolposkopia behar duten emakumeak hautatzen dira. Froga honi esker, diagnostiko bat egin dezakegu, baita pazienteen jarraipena eta tratamendua gidatu ere. Kolposkopia umetoki-lepoaren miaketa egituratu eta ordenatua da. Honen helburua aurkikuntza kolposkopikoak interpretatzea eta biopsia zuzentzea da, lesio jakin baten baieztapen histologikoa lortzeko. Kolposkopio bidezko miaketak azterketa sistematikoa jarraitu behar du [166] [167]: − Pazientea litotomia dortsalean jarri. − Baginaren araberako tamaina eta luzera egokiko espekulua sartu. − Argi zuriarekin anatomia bagino-zerbikala ikusi, mukosen trofismoa eta infekzioen presentzia aztertuz. − Patroi baskularra iragazki berdearekin aztertu. Odol hodien behaketa egin aurretik ez da azido azetikoa jarriko, ezta laginik hartuko ere. − Azido azetikoa %3-5ean umetokiaren lepoan jarri, eta argi zuriarekin begiratu, gertatzen diren aldaketak xehetasunez ikusteko. − Kolposkopia egokia den ala ez zehaztu. − Eraldaketa-eremua bilatu. − Aurkikuntza kolposkopikoen ezaugarriak identifikatu eta baloratu, exozerbix, endozerbix eta baginan. − Eremu susmagarrien topografia eta hedadura zehazteko lugol soluzioa aplikatu. Pazientearen alergiak aurrez galdetu. − Beharrezko kasuetan zuzendutako biopsiak egin eta biopsiatutako eremuko odol-eremuak koagulatu. − Irudi digitalizatuak hartzea gomendatzen da, pazientearen historia klinikoan sartzeko. Kolposkopia lesio zerbikalak detektatzeko oso teknika sentikorra da, baina ez da oso espezifikoa, irudi kolposkopiko anormalak beti ez baitira lesio intraepitelialen islada. Kolposkopia teknika subjektiboa da, behatzaileen arteko korrelazio eskasa izanik. Adostasun maila handiagoa da maila altuko lesioen kasuan edo epitelioa normala denean, eta oso txikia maila baxuko lesioen kasuan [168] [169]. Horregatik guztiagatik, oso garrantzitsua da erreproduzigarritasun ona ahalbidetuko duen nomenklatura uniforme bat egotea. Helburu horrekin, funtsezkoa da profesionalek eta kolposkopian parte hartzen duten elkarte
41 zientifikoek adostutako terminologia izatea. Patologia Zerbikalaren eta Kolposkopiaren Nazioarteko Federazioak (IFCPC) proposatzen duen sailkapena da nazioartean gehien onartzen dena. Azken eguneratzea, mundu mailako Zientzia Elkarteetako 13 kolposkopistaz osatutako batzorde batek egina, Rio de Janeiron egin zen 2011n [170].
Sailkapen honek berrikuntza nagusi hauek sartu zituen: − Behaketa egokiaren kontzeptua. − Lesioaren deskribapena, tamainari, kokapenari eta eraldaketa-eremuarekiko kokapenari dagokienez. − Bi zeinu berri gehitzen ditu 2. graduko aldaketen atalean ("Inner border sign" eta "Ridge sign"). − Baginaren lesioen sailkapena eta terminologia jasotzen ditu.
42 6. ZERBIXEKO ALDAKETA HISTOLOGIKOAK 6.1. Lesio preneoplasikoen terminologia GPBak eragindako lesio preneoplasikoak morfologikoki berdinak dira kokaleku guztietan, bi sexuetan. Aldaketa horietarako terminologia uniformea ezartzeko asmoz, 2012an College of American Pathologists (Patologoen Amerikako Ikastetxea, CAP) eta American Society for Colposcopy and Cervical Pathology (Amerikako Kolposkopia eta patologia zerbikalaren Elkartea, ASCCP) elkarteek konferentzia bat izan zuten. Bertan, nomenklatura sistema bat adostu zuten, LAST izenekoa (Lower Anogenital Squamous Terminology). Sistema horren helburua GPBaren infekzioaren ezagutzak azaltzea, biomarkatzaileak modu optimoan erabiltzea eta medikuen arteko komunikazioa erraztea izan zen [171]. Gaur egun, CIN 1 infekzio produktibo baten adierazpen histologikoa dela onartzen da. Hala ere, garrantzitsua da emakume horien jarraipen zorrotza egitea, kasu hauetan maila handiko lesio bat diagnostikatu gabe gelditzea posible baita. Bestalde, CIN3a benetako neoplasia bat da, aurrera egiteko ahalmen handikoa, eta umetoki-lepoko lesio aitzindaritzat hartzen da. CIN2ak, ordea, desagertu edo aurrera egiteko arriskua dauka. LAST terminologiak GPBarekin lotutako lesioak bi gradutan sailkatzen ditu: gradu baxuko lesioak (L-SIL) eta gradu altuko lesioak (H-SIL). LAST terminologiak, Bethesda sistemak zitologien sailkapenerako erabiltzen duen terminologia bera erabiltzen du, baita antzeko irizpideak ere. Hauek dira lesio horiek definitzen dituzten irizpide histopatologikoak: § L-SIL: ezohiko ezaugarri nuklearrak dituzten zelula ezkatatsu edo metaplasikoen ugaritzea, tamaina nuklearra, mintz nuklear irregularra eta nukleo/zitoplasma erlazioa handitzea barne. Zitoplasma gutxi heltzen da epitelioaren beheko herenean, baina heltze hori erdiko herenean hasten da eta nahiko normala da goiko herenean. Irudi mitotikoak epitelioaren behealdean baino ez daude. Gainera, koilozitosia dagoela ikus daiteke, hau da, GPBak eragindako infekzioaren eragin zitopatiko bereizgarria. Koilozitosiaren ezaugarri nagusiak nukleo aniztuna, handitze nuklearra eta pleomorfismoa dira, nukleo inguruko haloekin batera. § H-SIL: ezohiko ezaugarri nuklearrak dituzten zelula ezkatatsu edo metaplasikoen ugaritzea, tamaina nuklearra handitzea, mintz nuklear irregularra eta nukleo/zitoplasma erlazioa areagotzea barne, mitosi irudiekin batera. Ezberdintasun zitoplasmatiko gutxi edo batere ez dago epitelioaren erdiko eta azaleko herenetan. Irudi mitotikoak ez dira epitelioaren beheko herenera mugatzen.
6.2. Umetoki-lepoko lesio histologikoen maneiua Zerbixeko lesio histologikoen aurrean izan beharreko jokabidea honako hauen araberakoa izango da: lesioaren gradua eta ezaugarriak, pazientearen adina eta aurretiko zitologiaren emaitza. Tratamenduaren helburua minbiziaren progresio arriskua murriztea da, horretarako prozedura kontserbadoreenak erabiliko direlarik.
6.2.1. CIN 1 maneiua AEPCCk umetoki-lepoko minbiziaren prebentzioari buruzko gidan emandako azken gomendioen arabera, CIN 1 emaitzaren aurretik alterazio zitologiko arina edo GPB-AH iraunkorra badago (15. irudia), 12 hilabeteren buruan kontrol bat egin behar da, zitologiarekin eta GPBaren frogarekin, lesioak berez atzera egiteko probabilitate handia duelako. Tratamendua 2 urte edo gehiagoko kasu iraunkorretan egingo litzateke, jarraipena ere egin daitekeen arren.
6.3.1. Eszisio bidezko tratamenduak Prozedura hauen helburua lesio osoa kentzea da, histologikoki ebaluatu ahal izateko. Lesio mikroinbaditzaileak, askotan, infradiagnostikatuta daude biopsia kolposkopikoetan eta eszisio bidezko tratamenduak egin ondoren berresten dira [180] [181]. Eszisioa tamainaren eta ezaugarri lesionalen araberakoa izan behar da. Hiru tratamendu mota bereizten dira, lesio endozerbikalaren presentziaren arabera era eraldaketa eremuaren (ZT) arabera sailkatzen direnak. − 1go motako eszisioa: ZT-1 kasuetan. Kanal endozerbikalera iritsi gabe eta 8 mm-ko sakonera gainditu gabe.
46 − 2. motako eszisioa: ZT-2 kasuetan. Kolposkopia bidez ikus daitekeen kanal endozerbikal zati txiki bat kentzea dakar. − 3. motako eszisioa: ZT-3 kasuetan. Epitelio endozerbikalaren zati bat barne hartzen du. Jarraian, 3 teknika bereizgarri nagusiak aztertuko ditugu: § LLETZ (Large Loop Excision of the Transformation Zone): teknika erraza, azkarra eta kostu txikikoa da. Forma eta tamaina desberdineko gailu diatermikoak erabil daitezke. Hautatutako gailua eta eszisio mota lesioen ezaugarriei egokitu behar da. Zatikatzea sahiesten duen exeresia egitea gomendatzen da. Endozerbixaren lesio sakona dagoenean, exeresia "kopako kapelan" egitea gomendatzen da. Gaur egun, gailu diatermikoaren bidezko exeresia da gehien erabiltzen den teknika eszisionala. § Laser bidez konizazioa: nahiz eta tratamendu oso zehatza ahalbidetzen duen, ekipo konplexu eta garestia eskatzen duen teknika da. Gainera, lesio termiko periferikoak eragiten ditu, horrek analisi anatomopatologikoa egitea zaildu egiten duelarik [182]. § Bisturi hotzarekin egindako konizazioa: lesio handien exeresia ahalbidetzen du eta kendutako laginaren analisi egokia errazten du (garrantzitsua da inbasio-susmoa dagoenean edo gaixotasun glandularra dagoenean). Ez da teknika oso kontserbatzailea eta sarritan exeresi handiegia egin ohi da, distortsio anatomiko handia eraginez. Nahiz eta urte askotan erreferentziazko tratamendua izan den [181], azken urteotan ia erabiltzen ez den teknika bat da, eta LLETZ teknikagatik ordezkatu da. Hiru prozedura hauekin antzeko sendatze tasak (%90-97) eta CIN lesioaren persistentziaren inzidentzi bera ikusi da [180].
6.3.2. Tratamendu suntsitzaileak Lesioa erabat ezabatzean edo suntsitzean oinarritzen da, eraldaketa eremua barne. CIN 2-3 lesio guztia histologikoki ezin aztertzea da eragozpen handiena, eta horrek mikroinbasioa edo inbasioa duten eremuak oharkabean suntsitzeko arriskua dakar. Hautatutako kasuetan bakarrik gomendatzen da, zerbix minbizien %0,5-8a histologia azterketetan aurkitzen baitira [184] [185]. Teknika suntsitzaile hauek, tratamendua behar duten kasu jakin batzuetan egin daitezke. Horretarako, honako baldintza hauek bete behar dira: kolposkopia egokia, lesio endozerbikalaren ebidentziarik gabea, eta mikroinbasio edo inbasiorik gabea. Tratamendu hauek ez dira neoplasia glandularraren edo diskordantzia zito-histologikoaren susmopean gomendatzen [186].
47 Honako tratamendu suntsitzaile hauek nabarmentzen dira: § Krioterapia: teknika sinplea, ekonomikoa eta eskuragarria ingurune sozioekonomiko baxuetan. Tamaina ezberdineko zundak badaude ere, tratamendu ez oso selektiboa da. CIN 2-3aren sendatze-tasak %77-93koak dira, beste teknika batzuekin alderatuta datu kaxkarrak izanik [187] [188]. Gaur egun, CIN 1 kasuetarako edo baliabide mugatuak dituzten osasun inguruneetarako baliozko aukera bat da. § CO2 laserraren bidezko lurruntzea: teknika konplexua eta garestia, ikaskuntza handiagoa eskatzen duena. Kontrol kolposkopikoarekin erabiliz gero, ehunaren sakonera behar bezala kontrola daiteke. CIN 2-3aren sendatze-tasak %95-98koak dira [189] [190]. Lesio handietan eta baginara hedatzen diren lesioetarako teknika izango litzateke, anatomia asko errespetatzen duen teknika baita.
7. BURUKO ETA LEPOKO MINBIZIA 7.1. Epidemiologia Buruko eta lepoko 650.000 minbizi kasu diagnostikatzen dira urtero munduan, neoplasia honengatik urtean 330.000 gaixo hiltzen direlarik [195]. Europan, batezbesteko 250.000 kasu agertzen dira urtero (minbiziaren intzidentziaren %4), azken urteetan urteko heriotza tasa 65.000 gaixoena izanik [196]. Neoplasia honek gizonei emakumeei baino gehiago eragiten die, eta proportzioa 2:1etik 4:1era doa. Gizonezkoen intzidentzia tasa >20/100.000 da Frantzia, Hong Kong, India, Erdialdeko eta Ekialdeko Europa, Espainia, Italia eta Brasilen, eta Estatu Batuetako afroamerikarren artean [197] [198].
7.2. Arrisku faktoreak Tabakoa: tabakismoa buruko eta lepoko minbizia garatzeko arrisku-faktore garrantzitsua da [201]. − Erretzaile handien kasuan, minbizia izateko arriskua erretzaile ez direnena baino 5-25 aldiz handiagoa da [202]. Arrisku-faktore gehigarri gisa hartzen dira goiz hasteko adina eta tabako ohituraren urteak. − Hainbat ikerketen arabera, erretzaile pasiboek neoplasia hori izateko arrisku gehigarria dute [203]. − Nikotina txikleak eta batez ere biltzeko tabakoa, arrisku-faktoretzat hartzen dira [204]. − Marihuanaren arriskuei buruzko azterketak ez daude argi [205]. Alkohola: alkohola kontsumitzea buruko eta lepoko minbizia izateko arrisku faktore independentea bada ere, zaila da ohitura horren ondorio negatiboak tabakismoaren arriskutik bereiztea. Hala ere, biek modu sinergikoan jarduten dutela ikusi da, kontsumo bateratuarekin neoplasia horren arriskua larriagotuz [206] [207]. − Arriskua dosiaren araberakoa da [208]. Egunean 50g alkohol baino gehiago kontsumitzen badira, arriskua egunean 10g kontsumituz baino 5-6 aldiz handiagoa dela jotzen da. − Alkoholaren kontsumoari lotuta, minbizia izateko arriskua azaltzen duen joera genetiko bat egon daitekeela pentsatu da, alkohol deshidrogenasaren (ADH) eta aldehido-deshidrogenasaren (ALDH) polimorfismo genetikoekin lotuta [209]. Infekzio biralak: − Epstein-Barr Birusa (EBB): minbizi nasofaringeoa herrialde gehienetan gaixotasun arraroa bada ere, Txinako hegoaldeko minbizi ohikoenetako bat da, EBB eragile etiologiko nagusia izanik. − Giza Papiloma Birusa (GPB): minbizi honen kausa GPBaren ondoriozko infekzioa izan daitekeela argi ikusi da azken urteetan, batez ere 16 genotipoarekin loturikoa. Izan ere, bereziki mihiaren eta amigdalen
49 oinarrian sortzen den minbizia birus honekin lotuta dagoela ikusi da, neoplasia hau tabakorik eta alkoholik kontsumitzen ez duten gizon gazteagoetan ikusten delarik. − Herpes Sinple Birusa (HSB): buruko eta lepoko minbiziarekiko harremana lehen azaldutako birusekin baino askoz txikiagoa bada ere, buruko eta lepoko minbizia duten pazienteek azterketa serologikoetan birus honen aurkako antigorputzak dituztela ikusi da [210] [211]. Immunoeskasia: − Giza Immunoeskasiaren Birusak eragindako infekzioa (GIB): buruko eta lepoko minbiziaren intzidentzia 2-3 aldiz handiagoa da GIBaz kutsatutako pazienteengan. − Organo solidoen transplantea: organo solidoen hartzaileek edozein minbizi izateko arrisku handiagoa dute, buruko eta lepoko minbizia barne. Egindako azterlan batean, 2.817 organo-hartzaile aztertu ziren, buru eta lepoko 391 neoplasia agertu zirelarik [212]. Betel intxaurrak mastekatzea: Asiako zenbait eskualdeetan ohitura hau oso arrunta da eta buruko eta lepoko minbizia garatzeko arrisku faktore independentea da [213]. Badirudi ondorioak tabakoarekin eta alkoholarekin sinergikoak direla. Betel intxaurraren mastekatzeak ere minbizi hepatozelularraren eta hestegorriaren garapenean eragina du. Esposizio okupazionala: minbizi honetan eragin dezaketen produktu asko daudela uste da, horien artean honakoak daude: perkloroetileno-PERC garbiketako agentea [214], amiantoa, plagizidak, zuntz mineral artifizialak (MMMF), hidrokarburo aromatiko poliziklikoak [215], ehungintzako langileak, zurgintzako langileak [216], plastiko eta kautxuzko produktuak, naftalenozko fingailuak, etanola, azido sulfurikoa… Dieta: faktore dietetiko batzuek eragina izan dezakete neoplasia horren babesean, eta beste batzuek, berriz, gaixotasun espezifikoekiko suszeptibilitatea areagotu dezakete. Fruitu eta barazkien kontsumo handiagoarekin lotutako babes-efektua dagoela frogatu da zenbait azterlanetan [217]. Bestalde, nitrito maila altuak dituzten kontserbako haragien ohiko kontsumitzaileetan kartzinoma nasofaringeoaren arriskua areagotu egiten dela ikusi da [218]. Faktore genetikoak: faktore eta bide genetiko ugarik minbizi arriskua areagotzen lagun dezakete, faktore horiek beste arrisku faktore ezagun batzuekin elkarreragin dezaketelarik [219]. Fanconi anemia duten pazienteek neoplasiak garatzeko arrisku handia dute, horien artean buruko eta lepoko minbizia, sindrome mielodisplasikoa eta leuzemia mielozitiko akutua ohikoenak izanik [220].
7.3. GPBari lotutako buruko eta lepoko minbizia Buruko eta lepoko minbizia duten paziente askok, orofaringean kokaturikoak bereziki, ez dituzte kokapen horretako neoplasiekin lotutako arrisku faktore tradizionalak (tabakismoa eta alkohol kontsumoa). Azterketa epidemiologikoek eta molekularrek GPBaren 16 genotipoa agente eragile gisa identifikatu dute paziente horiengan [222]. Hemendik aurrera, GPBarekin lotutako orofaringeko zelula ezkatatsuen kartzinoma "GPB minbizi" gisa aipatuko da (buruko eta lepoko minbizien barruan beste mota histologiko batzuk eta beste kokapen anatomiko batzuk kontuan hartu gabe).
7.3.1. Historia naturala eta onkogenesi-prozesua GPBaren infekziotik buruko eta lepoko minbizira bitarteko prozesu kartzinogenikoaren ezagutza mugatua da gaur egun, gehienetan zerbixeko minbiziaren bilakaera kontutan hartzen delarik. Amigdalen eta kripta amigdalarren mukosaren estaldurak, zelula immunitarioak zuzenean igarotzea ahalbidetzeaz gain, GPB bezalako patogenoak ere zuzenean igarotzea ahalbidetzen du. GPBak eragindako infekzioa kontrolatzen ez denean, haren iraunkortasunak minbizi aurreko lesio bat eragin dezake, eta lesio hau osatzen ez bada, minbizia ager daiteke [223]. Hala ere, buruko eta lepoko lesio preneoplasikoak oraindik ez dira behar bezala ezagutzen. GPBak eragindako infekzio iraunkorrek 10 urtetan minbizi bat eragin dezakeela uste da, hala ere infekzio gehienak urte batean edo bitan desagertu egiten dira [224] [225].
E6 eta E7 proteinak funtsezkoak dira GPB minbiziaren kartzinogenesian, p53 eta pRB geneak inaktibatzea eragiten baitute [226]. E6 onkoproteinak p53 aktibitatea inhibitzen du, E7 onkoproteinak pRB degradazioa eta E2F transkripzio faktorea askatzea sustatzen duen bitartean [16] [227]. Honek G1-S zelula zikloaren kontrol puntuaren erregulazio galera eta S fasean berriz sartzea dakar, ondorioz birusaren erreplikazioa gertatzen delarik. E7 proteinaren aktibazioaren ondorioz, p16 INK4a gehiegi adierazten da eta pRB-E2F konplexuaren jarduera inhibitzailetik askatzen da, zelula epitelialen biziraupenerako bideetan eragina izanik [228]. p16 INK4a -aren gehiegizko espresioa funtsezkoa da GPBarekin lotutako zelula tumoralen biziraupenerako, birus honekin zerikusirik ez duten tumoreetan sarritan inaktibatu egiten delarik. Horren ondorioz, p16 INK4a minbizi hauen adierazle bezala har daiteke [224]. Hala ere, p16 INK4a -aren gehiegizko adierazpena GBParen detekzioarekin osatu behar da, izan ere, GPB tumore negatiboek p16 INK4a adierazpena mantentzea gerta daiteke [229]. Gainera, ezegonkortasun kromosomikoa, seinaleztapen apoptotikoaren inhibizioa eta telomerasaren jarduera areagotzea zuzenean lotzen dira E6-E7 adierazpenarekin eta, ondorioz, p53 eta pRB geneak inaktibatzearekin [226] [231].
7.3.2. Epidemiologia Azken urteetan tabakoaren kontsumoak pixkanaka behera egin duen arren, buruko eta lepoko minbiziaren intzidentziak bere horretan jarraitu zuen hasieran, eta azken hamarkadetan gora egiten hasi da [222] [232]. Hainbat azterlanek buruko eta lepoko minbiziaren gorakada globala GPBarekin lotu dituzte, hauek mihiaren oinarrian eta amigdalen eskualdean sortzen direlarik. Sintomarik gabeko populazioan, GPBak eragindako aho infekzioaren prebalentzia oraindik ez dago ondo ezarrita. 4.441 pertsonen artean egindako metanalisi batean, GPBa partaideen %4,5en ahoan isolatu zen, gizonen eta emakumeen arteko tasak antzekoak izanik [233]. AEBetan egin berri den azterlan batean, berriz, GPBaren aho infekzioaren prebalentzia %6,9koa izan zen, eta prebalentzia handiagoa izan zen gizonen artean (%10,1 gizonezkoak eta %3,6 emakumezkoak; p=0,001) [234]. GPB minbizia, batez ere 16 genotipoarekin erlazionatzen dela ikusi da, kokapen guztietan genotiporik ohikoena eta onkogenikoena izanik [235] [236]. 1990eko hamarkadan egindako azterketek orofaringeko minbizien %50 inguru GPBari lotzen zitzaizkiola iradoki zen, eta ikerketa berriagoek, Ipar Amerikan eta Europan, minbizi hauen %70-80a birusarekin erlazioa dutela iradoki dute [237]. Herrialde garatuetan orofaringeko minbiziak gizonengan duen eragina nabarmen handitu da, eta gaixotasuna populazio gazteagoan agertzen da, GPB infekzioaren historia naturalarekin gertatzen den bezala [238]. Orofaringetik kanpoko buruko eta lepoko lekuetan (ahoa, hipofaringea eta laringea), GPBaren infekzioaren prebalentzia, orofaringean behatutakoa baino nabarmen txikiagoa da. Horrela, buruko eta lepoko zelula ezkatatsuen kartzinoma duten 24.000 paziente aztertu ondoren (%60 orofaringeoa eta %40
53 ez-orofaringeoa), GPB infekzioaren tasa %63koa izan zela ikusi zen orofarigean, beste kokalekuetan infekzio tasa txikiagoa ikusi zelarik. Horrela, ahoko, laringeko eta hipofaringeko minbiziak zituzten pazienteen artean GPBaren tasa positiboa %11, %11 eta %17 izan zen, hurrenez hurren [239].
7.3.3. Prebentzioa GPBaren aurkako txertoa orofaringeko minbizia sahiesteko tresna eraginkorrena izan daitekeela uste da. Gaur egun eskuragarri dauden txertoek %90etik %100erako eraginkortasuna erakusten dute GPBak eragindako infekzioen eta lesio preneoplasikoen prebentzioan [240], baita minbizi anogenitala sahiesteko eraginkortasun handia ere [241]. Argitaratutako azterlan batek, txertatuen artean GPBak eragindako ahoko infekzioaren prebalentzia murriztu egin dela dio (plazeboarekin alderatuz) [242]. Horren inguruan ere, Pinto et al delakoaren azterlanean, gizonen txertaketak aho-barrunbean GPBaren aurkako antigorputzen mailak eragiten dituela frogatu da, zirkulazio orokorreko mailekin lotzen direnak [243]. Ikerketa asko egin ostean, 2020ko ekainean FDAk buruko eta lepoko minbiziaren prebentzioa sartu du txerto nonabalentearen fitxa teknikoan. Baheketari dagokionean, azterketa proba desberdinak proposatu dira. Lepoko ekografia buruko eta lepoko zenbait minbizi aztertzeko egokia izan daiteke [244], arrisku handiko pertsonengan eginkizun garrantzitsua izan dezakeelarik. Bestalde, ahoko irakuzketetan GPBaren detekzioa egitea baliagarria izan daiteke, baina oso datu gutxi daude eskuragarri. Baheketarako beste froga bat GPBaren aurkako antigorputzak bilatzea izango litzateke. Hala ere, oraindik froga hauen erabilkortasun klinikoa eskasa da, GPB minbiziaren prebalentzia txikia denez, %99tik gorako proba baten espezifikotasunak ere oso balio prediktibo positibo txikia izango luke [245]. Gainera, oraindik ez dago orofaringeko minbizi aurreko lesio identifikagarririk, eta ez dago frogatutako ebakuntzarik, ezta minbizi aurreko lesioak identifikatzen badira ere. Beraz, oraindik ez dago biztanleria orokorrean baheketa egiteko estrategiarik, honen inguruko ikerketa gehiago egitea beharrezkoa izanik. Hirugarren mailako prebentzioari dagokionez, tratamendua amaitu ondoren, GPBak eragindako infekzio iraunkorrari buruz datu gutxi daude eskuragarri. Azterlan batean, tratamendua egin eta 9, 12, 18 eta 24 hilabetera, ahoko irauzketen bidez GPBaren presentzia begiratu zen. Azterlan honetan, GPBak eragindako infekzio iraunkorra biziraupen okerragoarekin lotu zen, hala ere honen inguruan ikerketa gehiago behar dira [246].
54 7.3.4. Estadifikazioa GPB minbiziak, GPBarekin lotu gabeko orofaringeko minbiziarekin alderatuta, desberdintasun garrantzitsuak ditu estadifikazioan eta ezaugarri kliniko patologikoetan. Desberdintasun horiek ondorio garrantzitsuak dituzte pronostikorako eta tratamendurako. 2007an ospatu zen American Joint Committee on Cancer delakoaren (AJCC) tumore, gongoil eta metastasien estadifikazio sistemaren zortzigarren edizioan, lehen aldiz estadifikazio sistema bereiziak ezarri ziren GPB minbizi positibo eta negatiborako. GPB positiboa duen gaixotasunerako TNM sistemak p16ren positibotasuna erabiltzen du markatzaile gisa. Bi minbizi hauen tratamenduaren ondoriozko erantzun desberdinak kontuan hartuta, sailkapen berri hori ezartzeko beharra ikusi zen.
7.3.5. Aurkezpen klinikoa Adina diagnostikoaren unean: GPB minbizi positiboa duten pazienteak GPB negatiboa dutenak baino gazteagoak direla ikusi da, bi adin taldeetan arrisku gehiago ikusi delarik (30 urte eta 55 urte) [235]. GPB minbizia duten pertsonak, gazteagoak izatea eta tabako eta alkohol kontsumo txikiagoa edukitzea, tratamendua onartzeko gaitasunean garrantzia duela ikusi da. Sexua: gizonezkoa izatea arrisku faktorea da GPBarekin lotutako orofaringeko minbizirako. Kokapen anatomikoa: GPBarekin lotutako tumoreak orofaringean sortzen dira nagusiki, eskualde amigdalinoan, mihiaren oinarrian eta ahosabai bigunean [234], nahiz eta beste leku batzuetan tumore gutxi batzuk ere positiboak diren. Horrela, GPBa orofaringean beste kokapenetan baino 5 aldiz gehiago isolatzen dela uste da. Izan ere, orofaringea beste leku batzuk baino sentikorragoa da infekzioaren aurrean, badirudi kokapen horretan bakarrik dagoen epitelio motarekin lotuta dagoela: epitelio ezkatatsu estratifikatua. Amigdalek mukosaren gainazalean inbaginazio sakonak dituzte, antigenoak harrapatzea eta prozesatzea errazten dutenak, zelula basaletarako sarbide birala erraztu dezakeena. Tabakoa: alkohol edo tabakoaren kontsumoa GPB minbizi negatiboetan baino askoz txikiagoa dela ikusi da [235], hala ere tabakoa GPB minbizietan ere arrisku faktore bezala jotzen da. Sexu-ohiturak: bikote sexual ugari izatea eta, batez ere, ahozko sexuaren maiztasun handiagoak areagotu egiten dute GPBari lotutako orofaringeko minbizia garatzeko arriskua. Izan ere, GPBak eragindako ahoko infekzioa da
55 neoplasia horren arrisku-faktore nagusia, eta infekzio horien >%90 sexu kontaktuaren bidez hartzen direla uste da [247]. Aurkezpena: zeinu ohikoena lepoko masa asintomatiko bat da, GPB minbizi negatiboak odinogafiarekin edo disfagiarekin hasten diren bitartean [248]. Aurkezpenaren uneko larritasuna: fase goiztiarrean dagoen tumore primario baten maiztasuna handiagoa da GPB positiboa dutenen artean (T1 edo T2), baina eragin ganglionar aurreratuagoa ere ohikoagoa da paziente hauetan (N2 edo N3). Diagnostikoaren unean, gongoilen gaixotasuna GPB minbizietan nabarmenagoa izan arren, tratamenduari hobe erantzuten diote eta biziraupen handiagoa izan ohi dute [249]. Tumore mota: ikuspegi histopatologikotik, GPBarekin lotutako buruko eta lepoko minbiziak zelula ezkatatsuen tumore ez keratinizatzaileak izan ohi dira. Gaixo hauek bigarren neoplasia primario gutxiago erakusten dituzte, tabako eta alkohol esposizio txikiagoaren ondorioz ziurrenik [250].
56 diagnostikatuz gero, sendatzeko aukera asko dituzte eskura dauden tratamenduekin. GPBa positibo edo negatiboa izan arren, minbizi honen aurreko jarrera terapeutikoa nahiko antzekoa da, saiakuntza kliniko baten testuinguruan izan ezik. Orain arte ez dago terapia aldatzeko III. faseko azterlan nahikorik [222]. GPB minbizia duten pazienteen epe luzerako pronostikoa ona izan ohi dela kontuan hartuta, tratamendua ezartzerako orduan, funtzio orofaringeoa zaintzea, tratamenduarekin lotutako toxikotasun berantiarrak eta terapiaren beharrik gabeko intentsifikazioa saihestu behar dira.
59 1. HELBURU NAGUSIA Doktorego-tesi honen helburua, GPBaren prebalentzia aztertu eta kartzinogenesiarekin zerikusia duten aldagaiak aztertzea da. Horrela, birusaren portaera hobe ezagutuko dugu, umetoki-lepoko eta orofaringeko lesioekin erlazionatuz.
− Umetoki lepoko GPB-AH genotipoen prebalentzia eta bakoitzaren portaeraeran azterketa.
− GPBak eragindako infekzio-ereduen azterketa (bakarra, anizkoitza eta GPB espezieen araberakoa) eta kartzinogenesian eragina duten aldagaiekin erlazionatzea.
63 1. GOGOETA ETIKOAK Azterlana, Basurtoko Unibertsitate Ospitaleko (Bilbo Basurto ESIa) Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoak (CEIC) onartu zuen (I Eranskina). Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen 41/2002 legeak adierazten duenaren arabera, historia klinikoen azterketan lortutako informazioa babestu zen.
2.2. Baztertzeko irizpideak Baheketa programatik zuzenduak ez zeuden pazienteak ez ziren azterlanean kontuan hartu, ezta gure unitatean aurrez jarraipenean zeudenak ere. Datu bilketa ezegokia izan zenean edo laginen prozesamenduan akatsen bat egon zen kasuetan, partaideak ere baztertu egin ziren.
65 Azterketa honetan parte hartzeko irizpideak betetzen zituzten pazienteetatik, eta proiektuaren asmoa, metodologia eta inplikazioak azaldu ondoren, guztira 408 emakumek parte hartu zuten, aldez aurretik baimena sinatu zutelarik (II. Eranskina).
3. PARTAIDEEN AZTERKETA Lan honetan proposatutako aldagaiak erregistratzeko datu base bat sortu zen. Aztertutako aldagaiak lan honetarako egindako datu-bilketa orrian erregistratu ziren (III. Eranskina). Pazienteen ezaugarri batzuk kolposkopia egin zen egunean jaso ziren, beste aldagai batzuk, laginak hartzeari dagozkionak, Mikrobiologia eta Anatomia Patologikoko Zerbitzuen emaitzak izan ondoren jaso zirelarik.
3.1.2. Aldagai pertsonalak Edozein kolposkopia egin aurretik egiten den bezala, lehenik eta behin pazientearen anamnesi zehatza egin zen. Emakumearen familiaaurrekariengatik eta aurrekari pertsonalengatik galdetu zen, aurrekari ginekoobstetrikoak azpimarratuz. Gainera, GPBaren infekzioarekin erlazionatutako aldagaietan arreta berezia jarri zen. Orokorrean, pazientearen miaketa eta azterketa kolposkopikoa egin aurretik egin zen elkarrizketa klinikoaren eskema honakoa izan zen: − Jaioteguna eta adina. − Kolposkopiaren indikazioa. − Aurreko baheketaren azterketa. − Aurrekari familiarrak, gaixotasun immunogutxitzaileak eta autoimmuneak azpimarratuz. − Alergiak.
66 − Aurrekari mediko-kirurgikoak, sexu transmisiozko gaixotasunak edo gaixotasun immunogutxitzaileen aurrekariak azpimarratuz. − Tabako ohitura eta zigarro kopurua egunean. − Ohiko tratamendua, tratamendu immunogutxitzaileak azpimarratuz. − Aurrekari gineko-obstetrikoak: o Menarkia. o Haurdunaldi, erditze eta abortu kopurua. o Hilerokoaren maiztasuna edo menopausia adina. o Azken hilerokoaren data. o Sexu-jokabidea: bikote egonkorra, ahozko sexu harremanak. o Antisorgailu-metodoa eta haren iraupena. o GPBaren aurkako txertoa (mota eta dosi kopurua).
67 Sexu-transmisiozko infekzioen azterketa mikrobiologikoa osatzeko, betiere aldez aurretik infekzioaren historia ez bazuten, odol analisi eskakizun bat egin ohi da serologiak zehazteko (Lues, B Hepatitisa, C Hepatitisa eta GIB). Analisia paziente bakoitzari dagokion osasun-zentroan egiten da, seruma Basurtoko Unibertsitate Ospitaleko Mikrobiologia Zerbitzuan aztertzen delarik.
20. irudia. Orofaringeko lagina hartzeko prozedura. Lagina amigdala bietatik (A) eta orofaringe atzeko paretatik hartzen da (B). Iturria: Basurtoko Unibertsitate Ospitaleko ORL zerbitzua.
68 Lehenik eta behin, umetoki-lepoko eta baginako anatomia argi zuriz eta handipen txikiarekin bistaratu zen. Gero, iragazki berdearekin patroi baskularra aztertu zen. Ondoren, umetoki lepoko epitelioaren ezaugarriak nabarmentzeko eta alterazioen presentzia zehazteko, %5eko azido azetikoan sartutako kotoizko torunda bat eta %5eko lugol soluzioan sartutako beste bat erabili ziren. Egindako azterketa guztiekin, orokorrean, behatutako aldaketak hiru talde handitan sailkatu ziren: azterketa normala, 1go graduko aldaketak edo 2. graduko aldaketak. Aurkikuntzen arabera, Schumacher delako pintza berezi batzuekin exozerbixeko biopsiak hartu ziren (21. irudia). Beharrezko kasuetan, Novak delako kanula baten bidez lagin endozerbikala ere hartu zelarik.
69 Candida albicans: tratamendu antifungiko topikoak. - Gardnerella vaginalis: metronidazol gel %5 topikoa; 24 orduro, 5 egunez. - Mycoplasma hominis eta Ureaplasma urealyticum: Azitromizina 1g dosi bakarrean edo Doxiziklina 100mg 12 orduro 14 egunez. Trichomonas vaginalis isolatutako pazieenteetan Tinidazol 2g edo Metronidazol 2g gomendatu zen dosi bakarrean. Chlamydia trachomatis isolatutako pazienteei Doxiziklina gomendatu zitzaien, 12 ordutik behin, 14 egunez. Bi infekzioetan sexu kideei tratamendu bera gomendatu zitzaien. Bi kasu hauetan, gure pazientea eta baita bere sexu kideak ere, Basurtoko Unibertsitate Ospitaleko Mikrobiologia Zerbitzuko sexu-transmisiozko infekzioen kontsultara bidali genituen, azterketa osatzeko eta jarraipena egiteko. Sexu-transmisiozko infekzioen kontsultan, anamnesi berri bat egin zen aurrekari pertsonal eta familiarrekin, baita sexu-ohiturei buruzko azterlan zehatz bat ere. Bidalitako pazienteen sexu-ohituren arabera, azterketa osatzeko, orofaringeko laginak errepikatu eta/edo ondesteko laginak hartu ziren. Gainera, lesio espezifikoak egotekotan, eremu horietako laginak ere hartu ziren. Kontsulta honetara joan ziren pazienteen sexu-kontaktuei uretra eta orofaringeko laginak eta serologiak hartu zitzaizkien. Gainera, kontsulta horretan pazienteak isolatutako infekziorako tratamendu egokia jasotzen ari zirela edo jaso zutela egiaztatu zen. Emandako tratamendua amaitu eta hilabetera, diagnostikatutako infekzioa osatuta zegoen baieztatzeko pazientea kontsultara itzuli zen, horretarako lagin konkretu hori errepikatuz. Gertakaria ixteko, azken kontsulta hiru hilabete geroago finkatu zen, bertan lagin eta serologia guztiak errepikatu zirelarik.
70 Endozerbixeko laginei dagokienean, Abbott teknikaren bidez isolatutako genotipoak zehazteko, Anyplex II HPV HR (Seegene) sistema erabili zen. Sistema hori, sentsibilitate eta espezifikotasun handiko PCR multiplex teknologian oinarritzen da. Teknika honek arrisku handiko 14 genotipoak isolatu eta horien kuantifikazio erlatiboa ahalbidetzen du, hau da, Abbott teknikak isolatutako GPB lagin guztiak genotipatzea lortzen du (16, 18, 31, 33, 35, 39, 45, 51, 52, 56, 58, 59, 66 eta 68). Ondoren, umetoki-lepoan eta orofaringean isolatutako GPB-AH genotipo ezberdinak datu basean erregistratu ziren. Orofaringean GPB-AH zehaztu zen kasuetan, pazienteak Ginekologia Zerbitzutik Otorrinolaringologia Zerbitzura (ORL) bideratu ziren. ORL-ko kontsultan anamnesi berri bat egin zen, pazientearen sexu-ohiturak berriro aztertuz, batez ere babesik gabeko ahozko sexu harremanak. Ohitura toxikori buruz, laneko arrisku-faktoreei buruz eta aurrekari mediko-kirurgikoei buruz ere galdetu zen. Gure unitatetik bidalitako emakume guztiei, GPBaren infekzioarekin loturiko lesioekin erlazionaturiko sintomatologia zuten galdetu zitzaien, denek ORL mailan sintomarik ez zutela adierazi zutelarik. Orofaringeko GPB minbizia duten pazienteek lepoan masa asintomatikoa izan ohi dute diagnostikoaren momentuan. GPBaren infekzioak eragindako lesio papilomatosoei dagokienez, ez dira preneoplasikotzat hartzen, miaketan egindako aurkikuntzak dira, eta pazienteek orokorrean ez dute sintomarik adierazten. Hala ere, orofaringeko papilomek batzuetan gorputz arrotzaren sentsazioa sor dezakete, batez ere ubulan dauden papilometan edo lesio oso elongatuetan. Papilomak ahots-korden gainean badaude, pazienteak disfonia izatera hel daitezke. Bestalde, papilomaren tamaina asko handituko balitz, disfagia eta disnea bezalako sintomak ere agertuko lirateke. Bidalitako pazienteen miaketari dagokionez, eremu anatomikoen araberako azterketa egin zen, pazientea esplorazio aulkian eserita zegoela, 90º-ko bizkarraldearekin eta buru-euskarriekin. Fotoforo (argi frontala) eta zurezko depresoreak erabili ziren. - Ahoa eta orofaringea: depresoreen laguntzarekin, mukosak, hortzak, ahoko zorua eta mihia sistematikoki aztertu ziren, ondoren orofaringea arreta handiz behatu zen, hau baita GPBarekin erlazionaturiko minbizien kokaleku ohikoena. - Hipofaringea eta laringea: azterketa zeharkako laringoskopia batekin egin zen eta, aukerako kasuetan, nasofibroskopioaren bidez.
72 5. EMAITZEN ANALISI ESTATISTIKOA Lehenik eta behin, jasotako aldagai guztien analisi deskribatzailea egin zen. Aldagai kuantitatiboen analisi deskribatzailea egiteko, batez bestekoa eta desbiderapen estandarra, edo mediana eta kuartilarteko tartea erabili ziren. Aldagai kualitatiboak deskribatzeko, maiztasunak eta ehunekoak erabili ziren. Jarraian, GPB genotipo edo Alpha taldearen araberako ezaugarriak aztertu ziren. Aldagai kualitatiboak alderatzeko, Chi-cuadrado delako testa edo Fisher delako testa erabili zen. Aldagai kuantitatiboak alderatzeko, t-test delako proba edo Wilcoxonen test ez-parametrikoa erabili zen. Analisi guztietarako, emaitza estatistiko adierazgarriak p<0,05erako kontsideratu ziren. Analisiak SAS for Windows statistical software (SAS Institute, Inc., Carey, NC) programaren bidez egin ziren.
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
75 1. LAGINAREN DESKRIBAPENA Gure azterlanean 408 emakumeen ezaugarri soziodemografikoak aztertzeaz gain, kartzinogenesi zerbikalean jarduten duten aldagaiak aintzakotzat hartu ziren. Horrela, birusaren eskuratzearekin, transmisioarekin, iraunkortasunarekin, eta progresioarekin lotutako faktoreak aztertu ziren parte hartu zuten emakumeetan.
1.1. Aztertutako emakumearen profila Azterketa honen xede izan diren pazienteek 24 eta 69 urte bitartean zituzten, batez bestekoa 38,89 urte (+/- 9,93) eta mediana 37 urtekoa izan zelarik. Tabako ohitura kartzinogenesi faktoretzat hartzen da, eta proiektuko 144 partehartzaileetan ikusi zen, beraz, lagin osoaren %35ean (22. irudia). Zigarro kopuruari dagokionez, batez bestekoa eguneko 11,59 zigarrotan egon zela ondorioztatu zen.
22. irudia. Aztertutako biztanleriaren egoera tabako-ohituraren aurrekariari dagokionez.
23. irudian, Patologia Zerbikaleko Unitatea kontsultatzeko arrazoiak jasotzen dira. Emakumeak kolposkopia bat egitera bidaltzearen arrazoi ohikoena arrisku handiko GPB positiboarekin lotutako ASCUS zitologikoa izan zen, hau da, kontsulten %29a (117 emakume). Azterlan kolposkopikoaren bigarren indikazio ohikoena L-SIL emaitza zitologikoa izan zen, lagin guztiaren %27,94a, hain zuzen ere (114 emakume). GPBa denboran zehar mantentzeagatik kolposkopiara jo zuten pazienteak kontuan hartzekoak dira (urtebeteko tarteaz bereizitako 2 proba positibo
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
76 dituzten emakumeak dira, alterazio zitologikoen ebidentziarik gabe), lagin osoaren %19a izan baitziren (76 paziente). Emakumeen %17ak baheketa-testean alterazio larria izan zuen, %12ak H-SIL zitologikoa eta %5ak ASC-H. Pazienteen %7an kolposkopiaren indikazioa arrisku onkogeniko handieneko birusen genotipoak zehaztea izan zen (GPB-16 eta GPB-18).
23. irudia. Aztertutako biztanleriaren egoera kolposkopiaren indikazioari dagokionez.
24. irudian ikus daitekeen bezala, partaideen %16ak GPBaren aurkako txertaketa osoa zuen, beraz, proiektuan parte hartu zuten 408 emakumeetatik 66 txertatuta zeuden. Ordura arte merkaturatutako txertoetako edozeinen (Cervarix ® edo Gardasil ®) 3 dosi jaso zituzten emakumeak txertaketa osoa zutela kontsideratu zen, azken dosiaren eta kolposkopiaren arteko tartea edozein izanda ere. Txertaketarik jaso ez zuten emakumeen taldean, txertaketa behar bezala bete ez zutenak eta kolposkopiaren unean txertaketa prozesuan zeudenak sartu ziren. Bestalde, ez zen kontuan hartu pazientearen bikotekidearen txertaketa egoera.
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
24. irudia. Aztertutako biztanleriaren egoera GPBaren aurkako txertaketari dagokionez.
Proiektuan parte hartu zuten 408 emakumeetatik 290ak bikote sexual egonkorra zutela adierazi zuten, hau da, laginaren guztiaren %71 (25. irudia). Bikote egonkor delako aldagaia ez dago argi zehaztuta, lan honetarako, azken urtean pertsona berarekin sexu-harremanak izan zituzten emakumeak bikote egonkorra zutela kontsideratu zelarik.
25. irudia. Aztertutako biztanleriaren egoera bikote egonkorraren aurrekariari dagokionez.
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
78 Azterlanean parte hartu zuten pazienteek erabilitako antisorgailuari dagokionez, banaketa honako hau izan zen (26. irudia): § 133 pazientek ez zuten sexu harremanik izan azken 12 hilabeteetan. § 48 emakume menopausian, inolako babesik erabiltzen ez zutenak. § Menopausiatik kanpoko 74 emakumeek ez zuten antisorgailurik erabiltzen. § 140 emakumeek preserbatiboa erabiltzen zuten. § 63 paziente antisorgailu hormonalen erabiltzaileak ziren. Ez zen tratamendu hormonal mota, ezta tratamendu hori emateko bidearen araberako sailkapenik egin. Talde honetan sartzen dira: o Metodo konbinatuak: aho bidezkoak, transdermikoak edo baginalak. o Gestagenoak bakarrik dituzten metodoak: intramuskularra, larruazalpekoa edo umetoki barnekoa. § 20 emakumek umetoki barneko kobrezko gailu bat zuten (DIU-Cu). Talde horretan ez ziren DIU hormonala zuten pazienteak sartu. § 24 pazientek behin betiko metodo bat aukeratu zuten: femeninoa (tronpen ebakuntza, salpingektomia edo tronpa barneko gailuak) edo maskulinoa (basektomia). Emaitzak aztertuta, ohiko sexu-harremanak izan arren, parte-hartzaileen %30ek babes metodorik erabiltzen ez zuela kontutan hartzekoa da, portzentai horren %12a menopausia osteko emakumeei dagokie eta beste %18a, adin ugalkorrean zeuden pazienteek osatzen zuten, azken hauek haurdunaldia eta sexu bidezko infekzioak sahiesteko metodorik erabiltzen ez zutelarik. Azterlanean parte hartu zutenen artean, gehien erabilitako antisorgailua preserbatiboa izan zen, guztira 140 partaide, laginaren %35a hain zuzen ere. Hala ere, orokorrean, preserbatiboaren benetako erabilera eta erabilera ideala desberdinak dira, datuak oso fidagarriak ez izanik. Pazienteen %16ak haurdunaldia saihesteko tratamendu hormonalak erabiltzen zituen. Datuak aztertzerakoan, ez genuen erabilitako tratamendu hormonal mota kontuan hartu, ezta tratamendu hori emateko bidea ere. Beraz, talde honetan, bai tratamendu konbinatuen erabiltzaileak (estrogenoak eta gestagenoak), bai gestagenoak soilik dituzten metodoen erabiltzaileak sartu genituen. Tratamendu hormonala emateko bidea ere ez genuen aintzakotzat hartu: aho bidezkoa, transdermikoa, baginala, intramuskularra, larruazalpekoa edo umetoki barnekoa. Umetoki barneko kobrezko gailuen erabiltzaileak guztira 20 izan ziren, hau da, partaide guztien ia %5a. Talde honetan ez genituen karga hormonala duten gailuen erabiltzaileak sartu (DIU-Levonorgestrel), emakume horiek tratamendu hormonalaren erabiltzaileen artean sailkatu zirelarik.
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
79 Laginaren %6ak behin betiko kontrazepzioa aukeratu zuen, femeninoa edo maskulinoa. Talde honetan, tronpen ebakuntza zuten edo tronpa barneko gailuen eramaileak ziren emakumeak zeuden. Halaber, basektomia zuten sexubikotekideak zituzten pazienteak ere talde honetan sartu genituen. Azterlanean parte hartu zuten emakumeen %8ak ez zuen kontsultaren aurreko urtean sexu-harremanik izan.
26. irudia. Aztertutako biztanleriaren egoera antisorgailuaren aurrekariari dagokionez.
27. irudia. Aztertutako biztanleriaren egoera seme-alabei dagokionean.
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
80 Sexu-ohiturei dagokienez, azterketan parte hartu zuten 357 partaideek aho bidezko sexu harremanak zituzten ohiko sexu praktika gisa (28. irudia). Honek lagin osoaren %87a suposatzen du, portzentai esanguratsua izanik.
28. irudia. Aztertutako biztanleriaren egoera aho bidezko sexu harremanei dagokienez.
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
81 1.2. GPBaren azterketa umetoki-lepoan Umetoki-lepotik hartutako laginen azterketari esker, arrisku handiko GPBaren genotipo konkretuak identifikatu ziren, jatorri filogenetikoaren arabera ere genotipoak espezie desberdinetan taldekatu zirelarik. Ondoren, isolatutako genotipo bakoitzaren eta espezie bakoitzari loturiko kartzinogenesi aldagaiak aztertu ziren.
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
29. irudian ikus daitekeenez, 16 genotipoa (G16) da maiztasun handienarekin isolatu zen genotipoa, izan ere 133 pazientetan identifikatu zen, lagin guztien %32,60an, hain zuzen ere. Beste genotipoen maiztasunarekin alderatuta, G16aren maiztasuna bereziki nabarmentzen da. Hurrengo genotipo ohikoena G31 izango litzateke. Genotipo hau aztertutako 52 laginetan isolatu zen, laginaren %12,75a suposatzen duelarik. Hirugarrenik, G52 izan zen gehien isolatu zen genotipoa, 46 pazientetan isolatu zelarik, datu horrek lagin osoaren %11,27a suposatuz. Azterlan honetan maiztasun handienarekin isolatu ziren 3 genotipoak Alpha 9 espeziean sailkatuta daude, zeinak GPB-AH genotipo hauek biltzen dituen: 16, 31, 33, 35, 52 eta 58. Ondoren, 18, 33, 39, 45, 51, 58 eta 66 genotipoek tasa nahiko homogeneoak erakutsi zituzten zerbixean, %6-7 ingurukoak. Gainerako genotipoak (35, 56, 59 eta 68) maiztasun txikiagoarekin isolatu ziren.
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
83 § GPBak eragindako infekzio anizkoitza: Azterketan parte hartu zuten paziente gehienek genotipo bakarreko infekzioa aurkeztu zuten, 213 partaideek zehazki (aztertutako pazienteen %52,21a). 30. irudia. Bestalde, pazienteen %23,77ak 2 genotipo desberdinek eragindako koinfekzio bat izan zuen, eta partaideen %6,87ak soilik aurkeztu zituen 3 genotipo. Kolposkopiara joan ziren 408 pazienteetatik 70etan ez zen arrisku handiko GPBa isolatu, hau da, azterketan parte hartu zuten emakumeen %17,16an. Beraz, GPB-AH infekzioaren tasa gure laginean %82,84koa izan zen, kasu hauen %36,98an GPBak eragindako infekzio anizkoitza isolatu zelarik.
30. irudia. GPBak eragindako infekzio anizkoitza zerbixean.
B) Jatorri filogenetikoaren araberako GPBaren genotipoak Espezie bereko genotipoen portaera antzekoa izan ohi dela kontutan hartuz, isolatutako arrisku handiko GPB genotipoak, Alpha generoaren barruan dauden espezieetan banatuta aztertu genituen. CIIC-k egindako sailkapenean arrisku handiko hamabi genotipo daude eta hauek jatorri filogenetikoaren arabera taldekatzen baditugu, Alpha generoaren barruan deskribatutako 14 espezietatik 4 espezietan kokatzen dira: G51 5. espeziean, G56 6. espeziean, G18, G39, G45 eta G59 7. espeziean eta G16, G31, G33, G35, G52 eta G58 9. espeziean.
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
Azterlaneko 252 pazienteetan Alpha 9 taldeko genotipo bat edo batzuk isolatu ziren, izan ere laginaren %61,76an Alpha 9 espeziea identifikatu zen. Beraz, talde honen ondoriozko infekzioa bereziki nabarmendu zen gure emakumeen artean. Bigarrenik, Alpha 7 taldeko genotipoek eragindako infekzioa izan zen gehien isolatu zena (91 partaide; laginaren %22,3a). Gure pazienteen artean Alpha 5 eta Alpha 6 taldeen prebalentzia askoz txikiagoa izan zen, %7,35 eta %5,15, hurrenez hurren.
31. irudia. Alpha espeziaren araberako infekzioa zerbixean.
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
85 § Alpha generoko espezie desberdinen infekzioa Gure azterlaneko %61,76ak Alpha espezie bakar baten ondoriozko infekzioa izan zuen (252 emakume), hau ohikoena izanik. Horrela, bi edo hiru Alpha talde desberdinek eragindako infekzioaren prebalentzia txikiagoa izan zen, laginaren %14,46an eta %1,96an, hurrenez hurren. Bestalde, pazienteen %22an ez zen arrisku onkogeniko handiko birusen ondoriozko infekziorik isolatu. (32. irudia).
32. irudia. Alpha generoko espezieen koinfekzioa.
1.3. GPBaren azterketa aho barrubean GPBa aho barrunbean isolatzeko, umetoki lepoan egin zen bezala, Abbott-ek merkaturatutako PCR teknika erabili zen. Teknika horrek G16, G18 eta arrisku handiko beste hamabi genotipoen berri ematen du, baina azken hauek bereizi gabe (31, 33, 35, 39, 45,51, 52, 56, 58, 59 66 eta 68). G16 eta/edo G18 genotipoak 6 laginetan isolatu ziren, eta hauek ez ziren beste genotipoetarako 18 lagin positibo identifikatu ziren. Paziente batzuek bi taldeetako genotiporen baterako positibotasuna izan zutela kontuan hartuz, aho barrunbean GPB-AH 20 emakumeetan isolatu zen, hau da, lagin osoaren %4,9an.
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
33. irudia. Zerbixeko emaitza histologikoak aztertutako populazioan.
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
87 horien ezaugarriak aztertu ziren. Egindako azterketan, honako genotipoak dituzten emakumeen ezaugarriak nabarmentzen dira:
§ 16 genotipoa Aztertutako GPBaren genotipo guztien artean, G16 izan zen gehien isolatu zena, 133 parte-hartzailetan (laginaren %32,60an). Genotipo honen infekzioarekin loturiko emakumeen ezaugarriak 12. taulan ikus daitezke. G16 zuten pazienteek 24-65 urte bitartean zeuden, batez beste 38,32 urte zituzten eta 36 urteko mediana. Tabako-ohitura G16a zuten 54 partaideetan ikusi zen, genotipo hori zuten pazienteen %40an, hain zuzen ere. Zigarro kopuruari dagokionez, eguneko batez bestekoa 10,46 zigarrotan egon zen. G16 ondoriozko infekzioa eta kolposkopiaren indikazioaren arteko erlazioan estatistikoki esanguratsuak diren desberdintasunak ikusi ziren (p=0,0129). Gure azterlanean 16 genotipoa izan zuten emakumeen %11,28ak aurrez egindako baheketa frogan G16 eta/edo G18 izan zuten. 16 genotipoa negatiboa zuten pazienteen %4,73 kolposkopiara arrazoi horregatik joan zen bitartean. Desberdintasun horiek H-SIL motako alterazio zitologiko baten ondorioz kolposkopia egin zitzaien pazienteetan ere ikusi ziren. Hala, G16 positiboa zuten pazienteen %18,8a H-SIL zitologiagatik joan zen kontsultara, baina G16 negatiboa zuten pazienteen %9,45 baino ez zen arrazoi horrengatik joan, azken kasu honetan bi aldagaien arteko lotura txikiagoa izan zela esan daitekeelarik. GPBaren aurkako txertoari dagokionez, ez zen desberdintasun esanguratsurik ikusi G16 zuten eta ez zuten emakumeen artean, txertaketa %18,8 eta %14,91an ikusi zen hurrenez hurren, datu horiek oso antzekoak izanik. Bikote egonkorrari dagokionez, ez zen bi taldeen artean alderik egon. Horrela, G16 zuten pazienteen %73,68ak bikotekide egonkorra zuen bitartean, genotipo hau ez zuten emakumeen %69,82ak ere bikote egonkorra zuela ziurtatu zuen. Antisorgailuei dagokionez, preserbatiboa izan zen bi taldeetan gehien erabilitako metodoa, bi taldeen emaitzak oso parekoak izanik: %36,09 G16 zuten pazienteetan eta %35,40 genotipo hau ez zutenetan. Inolako metodorik erabiltzen ez zuten emakumeen artean ere, ez ziren desberdintasunik ikusi. Pazienteen seme-alaba kopurua aztertuz gero, bi taldeen artean ez zen ezberdintasunik ikusi. Talde bakoitzeko pazienteen ia erdiak seme-alabak zituela ikusi zen.
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
88 Sexu-ohiturei dagokienez, talde bakoitzeko emakumeen >%85ak ahozko sexuharremanak zituela adierazi zuen, bi taldeen artean desberdintasunak agertu gabe.
§ 18 genotipoa Abbott testaren bidez isolatutako genotipoen artean, 18 genotipoa (G18) 24 parte-hartzailetan ikusi zen. Jarraian, 18 genotipoak eragindako infekzioa kontuan hartuta, kartzinogenesi zerbikalarekin lotutako hainbat aldagai aztertzen dira (13. taula). G18 zuten pazienteek 27 eta 65 urte bitartean zituzten, batez beste 36,50 urte eta 33,50 urteko medianarekin. Datu hauek genotipo hori ez zuten pazienteekin alderatzean, ez zen ezberdintasun esanguratsurik identifikatu. Tabako-ohiturari dagokionez, ez zen bi taldeen arteko desberdintasunik ikusi, G18 zuten parte-hartzaileen %29,17a erretzailea zelarik. Zigarro kopuruari dagokionez, emakume hauek eguneko batez beste 12,86 zigarro erretzen zituzten.
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
89 Kolposkopiaren indikazioari dagokionean, bi taldeen artean esanguratsuak diren desberdintasunak ikusi ziren (p=0,0897). Horrela, gure azterlanean G18 identifikatu zen pazienteen >%20ak, aurretiko baheketa-testean G16-G18 izan zuen. Azterlanean genotipo biral hori ez zutenen artean, %5,99 baino ez ziren arrazoi horrengatik kolposkopiara zuzendu. GPBaren aurkako txertoari dagokionez, bi taldeetan emaitzak parekoak izan ziren (%16,67 eta %16,15, hurrenez hurren). Nabarmentzekoa da G18 zutenen artean, %54,17ak bakarrik zuela bikotekide egonkorra, G18 negatiboa zutenen artean %72,14ak bikote egonkorra zuen bitartean. Datu horiek estatistikoki ia esanguratsuak izan zirela esan dezakegu, beraz bikotearen egonkortasunak G18ak eragindako infekzioa baldintzatzen duela esan daiteke (p=0,0596). Antisorgailuei dagokionez, bi taldeetan gehien erabiltzen den metodoa preserbatiboa izan zen, taldeen artean desberdintasunak ikusiz: %54,17, G18 zuten pazienteen artean, eta %34,46, birus hori ez zutenen artean. Metodorik erabiltzen ez zuten pazienteei dagokienez, emaitzak ere deigarriak izan ziren, izan ere, G18 pazienteen %12,50ek positibo eman zuen eta G18 pazienteen %34,46ak negatibo. Pazienteen seme-alaba kopurua aztertuz gero, ez zen alderik ikusi bi taldeen artean. Sexu-ohiturei dagokionez, nabarmentzekoa da bi taldeetan %87,50ek sexu orala praktikatzen zutela, 18 genotipoaren infekzioaren araberako desberdintasunak ez egonik (p=1).
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
§ 31 genotipoa Abbott testaren bidez aztertutako genotipoen artean, 31 genotipoa (G31) 52 emakumetan isolatu zen. Genotipo honen infekzioarekin lotutako emakumeen ezaugarriak 14. taulan ageri dira. G31 zuten pazienteek batez beste 41,88 urte zituzten, genotipo hau isolatu ez zen paziente-taldearekin alderatzean, desberdintasun esanguratsurik ez egonik. Estatistikoki esanguratsuak diren aldeak hauteman ziren G31 infekzioa eta tabako ohituraren artean. G31 paziente positiboen %23a erretzailea zela ikusi zen, emakume erretzaileen tasa G31 negatiboa izan zutenen artean oso desberdina izan zelarik (p=0,0484). Kolposkopiaren indikazioari dagokionean, G31 positiboa eta negatiboa zuten pazienteen artean ez zen desberdintasun esanguratsurik ikusi (p=0,4555). GPBaren aurkako txertoari dagokionez, bi taldeetan txertatutako emakumeen maiztasuna oso antzekoa zela ikusi zen (%13,46 vs %16,57). Bikote egonkorraren azterketari dagokionez ere, bi taldeetan datuak homogeneoak izan ziren (%69,23 eta %71, hurrenez hurren).
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
91 Antisorgailuen erabilerari dagokionez, nabarmentzekoa da G31 positiboa zuten paziente gehienek ez zutela babes-metodorik erabiltzen (%38,46), baina kontuan izan behar da talde horretan menopausia zuten emakumeak ere sartzen zirela. G31 paziente negatiboei dagokienez, emakume gehienek preserbatiboa erabiltzen zuten (%36,34). Hala ere, erabilitako antisorgailuei dagokionez, 31 genotipoa zuten pazienteen eta ez zutenen artean, ez zen alde nabarmenik hauteman. Pazienteen seme-alaba kopurua aztertuz gero, ez zen bi taldeen arteko ezberdintasunik ikusi. Sexu-ohiturei dagokionez, 31 genotipoa zuten pazienteen taldean ahozko sexuharremanak zituzten emakumeen ehunekoa handiagoa zela ikusi zen (%92,31 eta %86,80, hurrenez hurren).
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
92 § 33 genotipoa Abbott testaren bidez aztertutako genotipoen artean, 33 genotipoa (G33) 27 emakumetan isolatu zen. Genotipo honen infekzioarekin lotutako emakumeen ezaugarriak 15. taulan ageri dira. G33 zuten pazienteen taldeak batez beste 39,70 urte zituen, baina 33 genotipoa isolatzen ez zen pazienteen taldearekin alderatzean, adinari dagokionean, ez zen desberdintasunik zehaztu. Tabako-ohiturari dagokionez, ez zen desberdintasun esanguratsurik hauteman bi taldeen artean (G33 positibo eta G33 negatibo), ezta eguneko zigarro kopuruari dagokionean ere. Kolposkopiaren indikazioa aztertzean, nabarmentzekoa da G33 positiboa zuten emakumeen ia %30a baheketa testean GPB iraunkorra izateagatik joan zela probara. Genotipo hori ez zuten pazienteen taldean, aldiz, %17,85 baino ez zen arrazoi horregatik joan. Gainerako indikazioak oso homogeneoak izan ziren bi taldeetan. GPBaren aurkako txertoari dagokionean, txertatutako emakumeen ehunekoa bi taldeetan oso antzekoa zela ondorioztatu zen (%14,81 vs %16,27). Antisorgailuen erabilerari dagokionean ere, datuak antzekoak izan ziren bi taldeetan (p=0,9117). Nabarmentzekoa da G33 positiboen %62,96ak baino ez zuela bikotekide egonkorra, genotipo hau ez zuten emakumeen %71,65ak bikote finkoa zuen bitartean. Estatistikoki esanguratsuak diren desberdintasunak egon ez arren, bikotearen egonkortasunak 33 genotipoaren infekzioarekin nolabaiteko korrelazioa duela ikusi zen. Pazienteen seme-alaba kopurua aztertuz gero, bi taldeen artean ez zen alderik aurkitu (p=0,9117). Sexu-ohiturei dagokienez, bi taldeetan ahozko sexu-harremanak zituzten emakumeen ehunekoa homogeneoa zela ikusi zen (p=1).
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
§ 45 genotipoa Abbott testaren bidez aztertutako genotipoen artean, 45 genotipoa (G45) 27 emakumetan isolatu zen. Genotipo honen infekzioarekin lotutako emakumeen ezaugarriak 16. taulan ageri dira. G45 zuten pazienteen taldeak 36,85 urteko batez besteko adina zuen, baina ez zen desberdintasunik zehaztu datu horiek 45 genotipoa isolatzen ez zen paziente taldearekin alderatzean. Tabako ohiturari dagokionean, G45 positiboa eta negatiboa zuten pazienteen artean ez ziren estatistikoki esanguratsuak diren desberdintasunak behatu, ezta eguneko zigarro kopuruari dagokionean ere. Kolposkopiaren indikazioa aztertzean, ez zen alderik hauteman G45 positiboa eta negatiboa zuten pazienteen artean (p=0,8267). GPBaren aurkako txertoari dagokionez, bi taldeetan txertatutako emakumeen ehunekoa oso antzekoa zela ondorioztatu zen (%14,81 vs %16,27). Antisorgailuen erabilera aztertzean, bi taldeetan ere datuak homogeneoak izan ziren (p = 0,6872).
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
94 Bi talde hauen artean (G45 positibo eta G45 negatibo) konparatutako aldagaien artean, desberdintasun handiena bikote egonkorraren presentziarekin ikusi zen. Horrela, 45 genotipoa zuten pazienteen %88,89ak bikote egonkorra zuen bitartean, genotipo hau ez zuten pazienteen %69,82ak bakarrik bikotekide finkoa zuen (p=0,0347). Pazienteen seme-alaba kopurua aztertuz gero, ez zen bi taldeen artean alderik aurkitu (p= 0,6462). Sexu-ohiturei dagokienez, 45 genotipoa positiboa zuen taldean ahozko sexuharremanak zituzten emakumeen ehunekoa handiagoa zela ikusi zen (%96,30 eta %86,88, hurrenez hurren).
§ 52 genotipoa Abbott testaren bidez aztertutako genotipoen artean, 52 genotipoa (G52) 46 emakumetan isolatu zen. Erantzunen analisia egitean, G52 gure laginean gehien isolatutako hirugarren genotipoa izan zela ondorioztatzen da (16 eta 31 genotipoen ondoren, hurrenez
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
95 hurren). 16 genotipoaren jatorri filogenetikoa berdina izanik (biak Alpha 9 espeziekoak), hauen portaera antzekoa izan daitekeela dirudi. Genotipo honen infekzioarekin lotutako emakumeen ezaugarriak 17. taulan ageri dira. G52 zuten pazienteen taldeak 37,67 urteko batez besteko adina zuen (+/- 9,68), baina datu horiek 52 genotipoa isolatzen ez zen paziente taldearekin alderatzean, ez zen desberdintasunik zehaztu. Bi taldeen arteko (G52 positibo eta G52 negatibo) tabako ohituran ez zen desberdintasun esanguratsurik hauteman, ezta eguneko zigarro-kopuruan ere. Kolposkopiaren indikazioari dagokionez, G52 positiboa eta negatiboa zuten pazienteen artean ez zen desberdintasunik hauteman (p= 0,7440). GPBaren txertaketa aztertzean, bi taldeetan txertatutako emakumeen ehunekoa oso antzekoa zela ondorioztatu zen (%17,39 vs %16,02). Bikote egonkorraren presentziari dagokionez ere ez zen desberdintasun esanguratsurik aurkitu (p=0,3520). Antisorgailuen erabilerari dagokionean, datuak bi taldeetan homogeneoak izan ziren (p=0,8017). Pazienteen seme-alaba kopurua aztertuz, kasu honetan ere ez zen bi taldeen artean desberdintasun esanguratsurik ikusi (p=0,7238). Bi taldeen artean alderatutako aldagaien artean, emakumeen sexu-portaera desberdinena izan zela ondorioztatu zen. Horrela, 52 genotipoa zuten emakumeen %97,83ak ahozko sexu-harremanak izan ohi zituen bitartean, genotipo hau ez zuten emakumeetan harreman sexual hauek %86an baino ez ziren identifikatu, estatistikoki esanguratsuak diren desberdintasunak izanik (p=0,0246).
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
§ 66 genotipoa Abbott testaren bidez aztertutako genotipoen artean, 66 genotipoa (G66) 30 emakumetan isolatu zen. Genotipo honen infekzioarekin lotutako emakumeen ezaugarriak 18. taulan ageri dira. G66 zuten pazienteen taldeak 36,07 urteko batez besteko adina zuen (+/- 9,01), baina 66 genotipoa isolatzen ez zen pazienteen taldearekin alderatzean, ez zen desberdintasunik zehaztu. Tabako-ohiturari dagokionean, ez zen estatistikoki esanguratsuak diren desberdintasunik hauteman 2 paziente taldeen artean (G66 positibo eta G66 negatibo), ezta eguneko zigarroen kopuruari dagokionean ere. G66 infekzioari lotuta, estatistikoki esanguratsuak diren aldeak hauteman ziren kolposkopiaren indikazioari dagokionean (p=0,0284). Azterlanean 66 genotipoa izan zuten pazienteen %53,33a kolposkopiara L-SIL motako alterazio zitologiko batengatik joan zen, beraz genotipo hau positiboa zuten pazienteen erdiak baino gehiagok alterazio zitologiko horregatik kolposkopiara bidali ziren. G66 negatiboa zuten pazienteetan ordea, baheketa programan L-SIL zitologikoa maiztasun txikiagoarekin ikusi zen (%25,93an).
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
97 GPBaren aurkako txertoari dagokionez, bi taldeetan txertatutako emakumeen ehunekoa oso antzekoa zela ondorioztatu zen (p= 0,1975). Bikote egonkorraren presentziari dagokionez, ez ziren bi taldeen artean desberdintasun esanguratsuak ikusi (%76,67 vs %70,63). Erabilitako antisorgailuei dagokionez, bi taldeetan datuak homogeneoak izan zirela esan daiteke (p=0,3179). Pazienteen seme-alaba kopurua aztertuz gero, genotipo honen infekzioarekin loturiko desberdintasunik ere ez ziren ikusi (%53,33 vs %52,38). Sexu-ohiturei dagokienez, 66 genotipoa zuen taldean ahozko sexu-harremanak zituzten emakumeen ehunekoa handiagoa zela ikusi zen (%93,33 eta %87,04, hurrenez hurren).
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
98 § 68 genotipoa Abbott testaren bidez aztertutako genotipoen artean, 68 genotipoa (G68) 22 emakumetan isolatu zen. Genotipo honen infekzioarekin lotutako emakumeen ezaugarriak 19. taulan ageri dira. G68 zuten pazienteen taldeak batez beste 40,64 urte zituen (+/- 11,69), baina datu horiek 68 genotipoa isolatzen ez zen pazienteen taldearekin alderatzean, ez zen desberdintasunik zehaztu. Tabako-ohiturari dagokionean, bi taldeen artean ez zen estatistikoki esanguratsua den alderik hauteman, ezta eguneko zigarroen kopuruari dagokionean ere. Azterlanean 68 genotipo positiboa izan zutenen artean, %45,45ek ASCUS motako alterazio zitologikoa izan zuen baheketa programan, %13,64ek G16/G18 eta %4,55ek AGC motako alterazio zitologikoa. Azterlanean 68 genotipo negatiboa zuten pazienteekin konparatzean, desberdintasun esanguratsuak ikusi ziren. Izan ere, bigarren talde horretan, ASCUS zitologikoa eta G16/G18 %27,72ak eta %6,48k soilik aurkeztu zituzten, hurrenez hurren. Desberdintasun horiek estatistikoki esanguratsuak izan ziren (p=0,0004), horrek baheketa-testeko erantzunak eta azterlanean ikusitako emaitzen artean lotura dagoela adierazten duelarik. GPBaren aurkako txertoari dagokionez, bi taldeetan txertatutako emakumeen ehunekoa oso antzekoa zela ondorioztatu zen (%18,18 vs %16,06). Halaber, bikote egonkorraren presentziari dagokionez, bi taldeak alderatzean ez ziren estatistikoki esanguratsuak diren desberdintasunik ikusi (p=0,2533). Bi taldeetan erabilitako antisorgailuari dagokionez, datuak homogeneoak izan ziren (p=0,1233). Pazienteen seme-alaba kopurua aztertuz gero, G68 pazienteen artean ere ez zen desberdintasun esanguratsurik ikusi (%36,36 vs % 53,37). Sexu-ohiturei dagokienez, aho bidezko sexu-harremanak dituzten emakumeen ehunekoa antzekoa izan zen bi laginetan (%90,91 vs %87,31).
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
2.2. Alpha espeziearen araberako pazientearen profila Espezie bereko genotipoen portaera antzekoa izan ohi dela kontutan hartuz, isolatutako arrisku handiko GPB genotipoak, Alpha generoaren barruan dauden espezieetan banatuta aztertu genituen. Gure inguruan espezie bakoitzaren prebalentzia zein zen ikusi ondoren, talde bakoitzeko emakumeek zituzten aldagaiak aztertu ziren. Beraz, jarraian, espezie bakoitzaren emakumeen ezaugarriak aztertuko ditugu (Alpha 5, Alpha 6, Alpha 7 eta Alpha 9), infekzioaren presentzia kontuan hartuz.
§ Alpha 5 Alpha generoaren barruan sailkatutako Alpha 5 espeziean, 51 genotipoa baino ez dago. Alpha 5 espeziearen infekzioaren araberako emakumeen ezaugarriak 20. taulan ageri dira. Kolposkopiaren indikazioari dagokionean, estatistikoki esanguratsuak izan daitezkeen desberdintasunak ikusi ziren Alpha 5 espeziaren ondoriozko infekzioa zuten pazienteen eta infekzio hau ez zutenen artean (p=0,0689).
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
§ Alpha 6 Alpha generoaren barruan sailkatutako Alpha 6 espeziean, 56 genotipoa baino ez dago. Alpha 6 espeziearen infekzioaren araberako emakumeen ezaugarriak 21. taulan ageri dira. Bikote egonkorrari dagokionean, Alpha 6 pazienteen %47,62ak soilik bikotekide finkoa zuela zioen. Espezie horretako birusik isolatu ez zen pazienteen artean ordea (Alpha 6 negatibo), bikote egonkorra izatea ohikoagoa izan zen (%72,35). Bi taldeen artean ikusitako desberdintasun horiek estatistikoki esanguratsuak dira (p=0,0149), eta horrek sexu-portaeraren eta Alpha 6 espeziearen infekzioaren artean lotura dagoela erakutsiz.
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
§ Alpha 7 Alpha generoaren barruan sailkatutako Alpha 7 espeziean, honako genotipoak aurkitzen dira: 18, 39, 45 eta 59. Alpha 7 espeziearen infekzioaren araberako emakumeen ezaugarriak 22. taulan ageri dira. Gure datuak aztertzean, GPBaren aurkako txertaketa eta Alpha 7 espezieko genotiporen batek eragindako infekzioaren arteko lotura estatistikoki esanguratsua dela ikusi zen. Horrela, espezie horren genotiporen batek eragindako infekzioa zuten pazienteen %23,08a GPBaren aurka txertatua zegoen bitartean, Alpha 7 negatiboen artean %14,20a bakarrik txertatua zegoen. Desberdintasun horiek estatistikoki esanguratsuak direlarik (p=0,0426).
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
§ Alpha 9 Alpha generoaren barruan sailkatutako Alpha 9 espeziean, honako genotipoak aurkitzen dira: 16, 31, 33, 35, 52 eta 58. Alpha 9 espeziearen infekzioaren araberako emakumeen ezaugarriak 23. taulan ageri dira. Kolposkopiaren indikazioari dagokionean, estatistikoki esangurtatsuak izan daitezkeen desberdintasunak hauteman ziren Alpha 9 espezieko birus genotiporen baten infekzioa zuten pazienteen eta infekzio hau ez zutenen artean (p=0,0837). Horrela, Alpha 9 espezieko birusen batek infektatutako pazienteen %15,08a kolposkopiara H-SIL motako alterazio zitologiko baten ondorioz joan zen bitartean, aldaketa zitologiko horrengatik Alpha 9 negatiboen %8,33a soilik joan zen.
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
2.3. Genotipo biralaren araberako zerbixeko biopsia Ikerketa honetan, zerbixeko GPB-AH genotipoek eragindako infekzioa kontuan hartuta, umetoki-lepoko lesio histologikoen prebalentzia aztertu zen. Jarraian, genotipo baten ondoriozko infekzioaren eta lesio histologiko zerbikalen agerpenaren artean lotura erakutsi zuten kasuak baino ez dira azalduko. Hiru genotipo biralen ondoriozko infekzioek lesio histologikoen agerpenean eragina izan zutela ikusi zen: G16, G33 eta G68. § 16 genotipoa Gure lagineko datuak aztertzean, estatistikoki lotura esanguratsua aurkitu zen 16 genotipoaren infekzioaren eta lesio histologiko zerbikalen agerpenaren artean (p<0,0001). (24. taula). Azterlanean 16 genotipoa isolatu zen pazienteen artean, %48,12ak CIN 2-3 motako alterazio histologikoa izan zuen biopsia kolposkopikoan. G16 negatiboa izan zuten pazienteen artean ordea, %13,45an soilik agertu ziren lesio preneoplasikoak.
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
§ 33 genotipoa Gure datuak aztertzean, 33 genotipoaren infekzioaren eta lesio histologiko zerbikalen agerpenaren artean esanguratsua den lotura aurkitu zen (p=0,0062), datu hauek 25. taulan ikus daitezkeelarik. 33 genotipoa isolatu zen emakumeen artean, %44,44an lesio preneoplasikoak ikusi ziren. G33 negatiboa zutenen artean ordea, CIN 2-3 motako lesioak pazienteen %23,36an soilik ikusi zirelarik. CIN 1 motako alterazio histologikoari dagokionez, G33 positiboen %25,93ak alterazio zerbikal hori aurkezten zuen. G33 ez zutenen artean ordea, ehuneko hori %56,96raino igo zen. 25. taula. G33 infekzioarekin lotutako aldaketa histologikoak. Biopsia, n (%) G33 zerbixean Positiboa (n=27) Negatiboa (n =381) p-balioa 0,0062 CIN 1 7 (25,93) 217 (56,96)
§ 68 genotipoa Gure datuak aztertzean, 68 genotipoaren infekzioaren eta lesio histologiko zerbikalen agerpenaren artean estatistikoki esanguratsua den lotura aurkitu zen (p<0,0330). (26. taula). 68 genotipoa isolatu zen pazienteen artean %9,09ak CIN 2-3 motako alterazio histologikoa izan zuen bitartean, genotipo hori isolatu ez zen pazienteen artean, lesio preneoplasikoak %25,65era iritsi ziren. CIN 1 motako alterazio histologikoari dagokionez, G68 positiboen %81,82an lesio hau ikusi zen bitartean, ehuneko hori genotipo hori isolatu ez zutenen artean %53,37ra jaitsi zen.
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
2.4. Alpha espeziearen araberako zerbixeko biopsia Isolatutako Alpha generoko lau espezieetakoren batek eragindako infekzioa kontuan hartuta, lesio histologiko zerbikalen intzidentzia aztertu zen gure laginean. Jarraian, Alpha generoko espezie batek eragindako infekzioa eta lesio histologiko zerbikalen agerpenaren arteko erlazioa esanguratsua deneko kasuak bakarrik azalduko dira, gainerako kasuetan infekzioaren eta lesio histologikoen intzidentziaren artean lotura garrantzitsurik ez dagoela ulertuta.
§ Alpha 9 Alpha 9 espezieko genotiporen bat isolatu zen pazienteen artean (G16, G31, G33, G35, G52 eta G58), %37,30ek CIN 2-3 motako alterazio histologikoa izan zuen. Espezie horretako genotiporik isolatu ez zen pazienteen artean berriz, lesio preneoplasikoak %4,49an diagnostikatu ziren soilik (27. taula). Izan ere, lehen ere aztertu dugunez, Alpha 9 espeziaren barnean dauden 16 eta 33 genotipoen eta lesio preneoplasikoen agerpenaren arteko lotura estatistikoki esanguratsua da. CIN 1 motako alterazio histologikoari dagokionez, Alpha 9 positiboen %46,43an ikusi zen, eta ehuneko hori %53,37ra igo zen espezie horretako genotiporik isolatu ez zutenen artean. Datu horiek esangura estatistikoa dute (p<0,0001), eta horrek Alpha 9 espezieko genotipo biralen detekzioaren eta lesio preneoplasikoen agerpenaren artean gure laginean erlazio nabarmena dagoela esan nahi du. 27. taula. Alpha espeziearen infekzioaren araberako aldaketa histologikoak. Biopsia, n (%) Alpha 9 zerbixean Positiboa (n=252) Negatiboa (n =156) p-balioa <0,0001 CIN 1 117 (46,43) 107 (68,59)
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
106 3. GPBaren GENOTIPOAK OROFARINGEAN 3.1. Aho infekzioaren araberako emakumearen profila Gure azterlanean parte hartu zuten 408 emakumeetatik, orofaringean GPB-AH 20 emakumetan isolatu zen, hau da, lagin osoaren %4,9an. Orofaringeko GPBaren infekzioa aztertzeko asmoz, infekzio honen araberako pazienteen analisia egin zen (28. taula). GPBa isolatu zen pazienteen taldea 28 eta 65 urte artekoa zen, batez beste 41,60 urte zituztelarik (mediana 40 urtekoa). Tabako-ohiturari dagokionean, aho infekzioa zuten 4 partaideetan ikusi zen, hau da, GPB positiboen %20an. Zigarro kopuruari dagokionez, egunean batezbeste 9 zigarro erretzen zituztela ondorioztatu zen. Kolposkopiaren indikazioari dagokionean, aho infekzioa zuten pazienteen %20a kontsultara alterazio zitologiko larri baten ondorioz joan zela ikusi zen (H-SIL). Orofaringean birusa isolatzen ez zen pazienteen artean, berriz, %12,11ak soilik alterazio zitologiko larri bat izan zuen baheketa programan. Aho infekzioa zuten pazienteen %15ek txertoa jarrita zuten azterketa kolposkopikora joan zirenean, eta paziente horien %70ek bikote egonkorra zutela ziurtatu zuten. Bi aldagai horiek oso antzekoak izan ziren infektatu gabeko pazienteen taldean ere. Erabilitako antisorgailuari dagokionez, aho infekzioa zuten pazienteen %25ek soilik erabiltzen zuen preserbatiboa, infektatu gabeko pazienteetan ehuneko hori %36,18ra iristen zelarik. Beraz, preserbatiboa, infekzio orofaringeoa zuten pazienteen artean infekziorik ez zutenen artean baino gutxiago erabili zen. Pazienteen seme-alaba kopuruari dagokionean, bi taldeak aztertzean (GPB positiboak eta GPB negatiboak), ez zen desberdintasunik ikusi. Aho barrunbean GPBaren ondoriozko infekzioa zuten pazienteen %100ak ahozko sexu-harremanak zituztela ziurtatzen zuen, datu hau oso esanguratsua izanik.
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
3.2. Orofaringeko infekzioaren eta beste aldagai batzuen arteko lotura Jarraian, orofaringeko GPB infekzioaren eta zenbait aldagairen arteko lotura aztertzen da: § GPB-AH genotipoak zerbixean Orofaringeko GPB infekzioa izan zuten pazienteen artean, G16 izan zen zerbixeko genotipo biral ohikoena, aho infekzioa izan zuten pazienteen %35an agertu zelarik (29. taula). Hala ere, infekzio orofaringeorik ez zuten pazienteekin alderatuz gero, datu hori ez da estatistikoki esanguratsua (p=0,8142). Zerbixeko G51 infekzioaren eta aho infekzioaren artean baino ez zen estatistikaren aldetik garrantzia duen lotura esanguratsua ikusi. Aho infekzioa izan zutenen artean, %20ak 51 genotipoa zuen zerbixean, eta ehuneko hori %6,70era jaisten da aho infekziorik ez zutenen artean (p=0,0502). Beraz, gainerako kasuetan, aho infekzioaren eta zerbixean aztertutako genotipoen artean ez zen estatistikoki esanguratsua den loturarik ikusi.
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
§ GPBaren infekzio anizkoitza zerbixean Hainbat GPB genotipok zerbixean eragindako koinfekzioa eta aho infekzioren arteko loturari dagokienez, honako hau ondorioztatu zen (30. taula): − Zerbixeko infekziorik ez zegoeneko kasuetan, birusa ez zen orofaringean ikusi, horrek zerbixeko eta ahoko infekzioen arteko lotura erakutsi zuelarik. Birusa orofaringean ikusi zen pazienteen artean, erdiek birus genotipo bakarreko infekzioa zuten zerbixean, eta beste erdiek, berriz, bi genotipoen ondoriozko infekzio zerbikala. − Birusa orofaringean isolatzen ez zen kasuetan, pazienteen %18,04ak ez zuen zerbixeko infekziorik, %52,32ak genotipo bakarra zuen zerbixean, eta %29,65ak bi genotipo. Datuen analisia egitean, GPB orofaringe infekzioaren eta zerbixeko infekzio anizkoitzaren artean estatistikoki esanguratsua den lotura ikus daiteke (p=0,0450). 30. taula. Orofaringeko infekzioaren eta zerbixeko GPB infekzio anizkoitzaren arteko lotura. Zerbixeko GPB infekzio anizkoitza, n (%) Orofaringeko GPB-AH Positiboa (20) Negatiboa (388) p-balioa 0,0450 0 0 (0) 70 (18,04)
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
109 § Alpha generoko espeziea zerbixean Aztertutako 4 Alpha espezieetako batek zerbixean eragindako infekzioari eta horrek aho barrunbeko infekzioarekin duen loturari dagokienez, honako emaitzak ikusi ziren (31. taula): − Aho infekzioa zuten pazienteen artean, %20ak Alpha 5 espeziearen infekzio zerbikala zuen. Aho-barrunbean infekziorik ez zuten pazienteen artean ordea, zerbixean infekzio hori %6,70ean baino ez zen detektatu, desberdintasun horiek esanahi estatistikoa izatera hurbiltzen direlarik (p=0,0502). − Ahoko infekzioa zuten kasuen %15ean Alpha 6 espeziea zerbixean isolatu zen eta infekzio orofaringeoa zehazten ez zen kasuetan ordea, %4,64an (p=0,0760). − Zerbixean dauden beste Alpha espezieen infekzioa homogeneoagoa izan zen GPB aho infekzio positiboa eta GPB aho infekzio negatiboa izan zuten emakumeen artean. 31. taula. Orofaringeko infekzioaren eta zerbixeko Alpha espeziearen arteko lotura. Zerbixeko Alpha espeziea Orofaringeko GPB-AH Positiboa (20) Negatiboa (388) p-balioa Alpha 5 4 (20) 26 (6,70) 0,0502 Alpha 6 3 (15) 18 (4,64) 0,0760 Alpha 7 7 (35) 84 (21,65) 0,1718 Alpha 9 14 (70) 238 (61,34) 0,4371
§ Alpha generoko espezieen infekzio anizkoitza zerbixean Zerbixean aztertutako Alpha espezieen infekzio anizkoitzari eta GPB infekzio orofaringeoaren arteko loturari dagokienez, honako emaitza hauek ikusi ziren (32. taula): − Orofaringeko infekzioa detektatu zen kasu guztietan, Alpha espezieko genotiporen batek eragindako infekzioa isolatu zen zerbixean. Bestalde, ahoko infekziorik ez zutenen taldean, %22,94an ez zen umetoki-lepoko infekziorik isolatu. − Zerbixean Alpha espezie desberdinetako infekzio bat izateko joera handiagoa izan zen orofaringeko infekzioa izan zuten emakumeetan (%30ak 2 espezie eta %5ak 3 espezie) ahoko infekziorik gabeko emakumeetan baino (%13,66ak 2 espezie eta %1,80ak 3 espezie). Beraz, orofaringean infekzioa isolatu zen emakumeen ia bikoitzak zerbixean Alpha espezieen infekzio anizkoitza izan zuen.
GPB zerbixean eta orofaringean. Genotipaketa. Emaitzak
110 Gure azterlaneko emaitzen analisia egin ondoren, orofaringeko infekzioaren eta zerbixeko Alpha espezieen koinfekzioaren arteko lotura estatistikoki esanguratsua izan zela esan daiteke (p=0,0277). 32. taula. Aho infekzioaren eta zerbixeko Alpha espezieen koinfekzioaren arteko lotura. Zerbixeko Alpha espezieen koinfekzioa Orofaringeko GPB-AH Positiboa (20) Negatiboa (388) p-balioa 0,0277 0 0 (0) 89 (22,94)
§ Zerbixeko biopsia Orofaringeko infekzioa izateak zerbixeko biopsiaren erantzunarekin duen erlazioa aztertzean, honako emaitza hauek ikusi ziren (33. taula): − Orofaringeko infekzioa izan zuten pazienteen %55ak CIN 1 lesio histologikoa izan zuten zerbixean, orofaringeko infekzioa izan ez zuten emakumeek lesio honen agerpen tasa ia berdina izan zutelarik (%54,90). − Orofaringeko infekzioa izan zuten pazienteen artean, zerbixeko lesio preneoplasikoak ohikoagoak izan ziren. Horrela, infekzio orofaringeoa izan zuten pazienteen %35ak CIN2+ motako lesioa izan zuen bitartean, infekzio orofaringeo ez zutenen artean, lesio hau %24,23an baino ez zen agertu. 33. taula. Orofaringeko infekzioaren eta zerbixeko biopsiaren arteko lotura. Biopsia, n (%) Orofaringeko GPB-AH Positiboa (20) Negatiboa (388) p-balioa 0,3683 CIN 1 11 (55) 213 (54,90)
113 Urte askotan GPBak eragindako infekzioa umetoki-lepoko gaixotasunarekin soilik lotu izan den arren, azken hamarkadetan birus honekin lotutako gaixotasun kargari buruz asko aztertu da, bai zerbixean eta baita beste kokapen batzuetan ere. Alde batetik, GPBak eragindako infekzioak patologia ez-onkologikoa eragin dezake, hala nola arnas papilomatosia edo garatxo genitalak. Gainera, arrisku handiko GPB genotipoek eragindako infekzio iraunkorra minbizi eta lesio preneoplasikoen garapenaren arrazoia izan daiteke eremu anogenitaletan, hala nola zerbixean, baginan, bulban, uzkian eta zakilean. Baina GPBak eragindako infekzioaz ari garenean, orofaringeko patologia ere aintzakotzat hartu behar dugu. Arrazoi guzti hauengatik, gure azterlanean GPBaren orofaringeko infekzioa aztertu dugu. Prozesu kartzinogenikoan parte hartzen duten GPB moten artean, 16 genotipoa da gehien isolatzen dena eta, gainerako mota onkogenikoekin alderatuta, lesioen progresio azkarragoarekin lotzen da. Hala ere, GPBari egotz dakiokeen patologiaren ehuneko bat arrisku handiko beste genotipo batzuekin lotzen da, horregatik gure azterketako pazienteen genotipoa zehaztu dugu. Genotipo bakoitzaren portaera ezagutzeak, datu epidemiologikoez gain, infekzioa maneiatzeko eta ekiditeko estrategiak ezartzeko informazioa emango liguke.
1. GPBaren PREBALENTZIA 1.1. GPBaren genotipoen prebalentzia Gure azterlanean, alterazio zitologikoak zituzten 408 pazienteren artean GPBAH genotipoen prebalentzia aztertu zen. GPBaren determinaziorako, Abbott teknika erabili zen. Teknika horrek G16, G18 eta arrisku handiko beste hamabi genotiporen berri ematen du, baina bereizi gabe (31, 33, 35, 39, 45, 51, 52, 56, 58, 59, 66 eta 68). Genotipo hauek zehazteko Anyplex II HPV HR sistema erabili zen. Gure azterlanaren emaitzek erakusten dutenez, zitologia anormala zuten pazienteen artean, GPB-AH infekzioaren prebalentzia %82,84ekoa da. Datu horiek G16 eta/edo G18 genotipoa duten emakumeetara mugatuz gero, gure laginean prebalentzia %37,7koa izango litzateke. Baina Abbott teknikaren bidez zehaztutako emaitza positiboak bakarrik kontuan hartzen baditugu, G16 eta/edo G18 genotipoak pazienteen %45,6an agertuko lirateke. 16 genotipoaren ondoren, maiztasun nabarmen txikiagoarekin, gehien isolatzen den genotipoa G31 izango litzateke (%12,75). Hirugarrenik, nabarmentzekoa da 52 genotipoaren maiztasuna, lagin guztien %11,27an isolatzen delarik. Ondoren, maiztasun handienarekin agertzen diren zerbixeko genotipoak 18, 33, 39, 45, 51, 58 eta 66 dira, agerpen tasa nahiko homogeneoak erakusten dituztelarik (batez
114 beste %6-7 ingurukoak). Gainerako genotipoak (35, 56, 59 eta 68) maiztasun txikiagoarekin isolatzen dira. Bestalde, zerbixean GPBaren ondoriozko infekzio anizkoitzen prebalentzia %36,98koa da gure lagineko paziente positiboen artean. 2019an argitaratutako IARC/ICO (International Agency for Research on Cancer/Institut Català d 'Oncolologia) erakundearen txostenean [251], Espainiako GPBaren egoera eta horri lotutako gaixotasunak adierazten dira. Argitalpen berri horren arabera, zitologiaren araberako G16 eta/edo G18 genotipoen prebalentzia, honako hau da Espainian: %2,7 alterazio zitologikorik gabe, %23,7 L-SIL kasuan, %46,3 H-SIL kasuan eta %63,1 zebixeko minbiziaren kasuan. Gure laginean GPBaren prebalentzia aldaketa zitologikoen arabera estratifikatu ez dugunez, gure datuak ezin dira estatu mailan egindako azterlan honekin konparatu. 2014an argitaratutako Cleopatre azterlanak [45], Espainiako GPBaren genotipoen banaketa eta prebalentzia zehazteko asmoz, sintomarik gabeko 3.261 emakume aztertu zituen. Emakume talde honetan GPB-AH infekzio-tasa %12,2koa izan zen, genotiporik ohikoena G16 izan zelarik (%2,9). Ondoren isolatutako genotipo ohikoenak G52 (%1,8), G51 (%1,6), G31 (%1,3) eta G66 (%1,2) izan ziren. Azterlan horretan, GPBak eragindako infekzio anizkoitzen tasa %25ekoa izan zen lagineko paziente positiboen artean. Genotipoen prebalentziari dagokionez, azterlan honetan hautemandako datuak eta gure emaitzak oso desberdinak dira. Gure azterlaneko emakumeak ez dira biztanleria orokorreko pazienteak, kolposkopiara bidaliak baizik, aurrez umetoki-lepoko baheketa proban alterazio bat izan zutelarik. Ez da harritzekoa, beraz, gure laginean GPBaren detekzio tasa nabarmen handiagoa izatea. Era berean, gure datuak D. Delgado et al azterlanekoekin alderatu ditugu [252]. Azterlan horretan, zitologia positiboa zuten Arabako 106 emakumeetan GPBa nola banatzen den aztertu zen, GPBaren genotipoen azterketa Linear ArrayRoche sistemaren bidez egin zelarik. Proba horrek GPBaren 37 genotipo isolatzen ditu, eta horien artean arrisku handiko nahiz txikiko genotipoak daude. Aztertutako pazienteen %69,8an GPBa isolatu zen, G16 eta/edo G18 genotipoak laginaren %27,3an isolatu zirelarik. Azterlan honetan, GPBak eragindako infekzio anizkoitzen tasa, lagineko paziente positiboen artean, %58,1ekoa izan zen. Ikerlan honetan, gure proiektuan bezala, parte-hartzaileek alterazio zitologiko positibo bat aurkezten dute, ez dira biztanleria orokorreko pazienteak, bi laginak nahiko antzekoak direla esan daitekeelarik. Hala ere, GPBaren maiztasuna nabarmen handiagoa izan da gure laginean (% 82,84 vs % 69,8). Era berean, G16 eta/edo G18ko genotipoak izan dituzten pazienteen ehunekoa ere
115 handiagoa izan da gure azterlanean (%37,7 vs % 27,3). GPBak eragindako infekzio anizkoitzari dagokionez, datuak desberdinak dira ere bi azterlanetan (%36,98 vs %58,1). Beraz, nahiz eta bi laginetan paziente guztiek aurrez zitologia positiboa izan, azterlan hauek aldagai askotan bereizten dira (laginaren tamaina, lagin mota, GPBaren genotipoak isolatzeko testa…), horrek azterlanen emaitzak baldintzatzen dituelarik. M. Ortiz et al egileen azterlanean [40], GPB genotipoen infekzioa aztertzen da arrisku desberdineko Espainiako bi emakume taldeetan. Populazio orokorrean ohikoenak diren genotipo biralak honako hauek direla ondorioztatzen da: 16, 31, 52, 68, 51, 53, 18, 33, 45, 58 eta 66. Gure datuak estatu mailan egindako azterlan honekin bat datoz, izan ere bi kasuetan 3 genotipo biral nagusiak berdinak dira (G16, G31 eta G52).
1.2. Alpha generoko espezieen prebalentzia Jatorri filogenetiko bera duten genotipoen portaera antzekoa izan ohi denez, gure azterlanean GPBak, Alpha generoaren barruan, espezieen arabera multzokatuta aztertu ditugu. Arrisku onkogeniko handia duten hamabi genotipoak Alpha generoaren barruan dauden 14 espezieetatik, lau ezpezie desberdinetan banatzen dira: Alpha 5, Alpha 6, Alpha 7 eta Alpha 9. Gure azterlanean isolatutako espezie ohikoena Alpha 9 izan zen, non 16, 31, 33, 35, 52 eta 58 genotipoak dauden. Pazienteen %61,76ak espezie horretako genotipo batek edo batzuek eragindako infekzioa izan zuen. Gainera, gure datuek Alpha 9 espezieko genotipoen detekzioaren eta lesio preneoplasikoen agerpenaren artean estatistikoki esanguratsua den lotura dagoela erakusten dute (p<0,0001). Izan ere, Alpha 9 espezieko genotiporen bat isolatzen den pazienteen artean, %37,30ek CIN 2-3 motako alterazio histologikoa du. Espezie horretako genotiporik isolatzen ez den pazienteetan berriz, lesio intraepitelialak %4,49an baino ez dira isolatzen. International Journal of Cancer [253] erakundeak, 2017an argitaratutako azterlan batean, GPBaren jatorri filogenetikoaren araberako lesio preneoplasikoen arriskua aztertzen du. Bertan, G31, G35, G52 eta G58 genotipoen (guztiak Alpha 9 espeziekoak) eta lesio preneoplasikoen detekzioaren artean estatistikoki esanguratsua den erlazioa dagoela ondorioztatzen da. Azterlan honetan, laginean 16 genotipoa sartu ez arren, estatistikoki esanguratsua den lotura ikusi zen, hori dela eta filogenetikoki 16 genotipoaren antz handiena duten
2. GPBaren ONDORIOZKO GAIXOTASUNA GPB genotipoen arriskua bere gaitasun onkologikoarekin erlazionatzen dela esan daiteke, hori dela eta azterlan asko genotipo desberdinek eragindako gaixotasunean oinarritu dira. Gure lagineko datuak aztertzean, 16 genotipoa ohikoena dela ondorioztatzeaz gain, estatistikoki esanguratsua den lotura ikusi da genotipo honen eta zerbixeko lesio preneoplasikoen agerpenaren artean (p<0,0001). Horrela, 16 genotipoa isolatu den pazienteen artean, %48,12ak CIN 2-3 motako alterazio histologikoa izan du, baina G16 isolatu ez den pazienteen artean aldiz, lesio preneoplasikoak %13,45an ikusi dira soilik. Gure emaitzak orain arte argitaratutako literaturarekin erlazionatzen dira, 16 genotipoa ohikoena eta onkogenikoena dela ikusi baita azterlan askotan. Horrela, hainbat azterlanetan ondorioztatzen den bezala, eremu anogenitalaren hainbat lekutan eta buruan eta lepoan GPBari egotz dakiokeen gaixotasun onkologikoaren maiztasuna oso handia da. Izan ere, umetoki-lepoko ia neoplasia guztiak GPBari egozten zaizkio (% 99), eta hori uzkian ere gertatzen da (%85). Baginan eta bulban lotura %70 eta %40an ikusten da, hurrenez hurren. Zakilean, berriz, neoplasien erdiak GPBaren ondorioz izango lirateke. Buruko eta lepoko minbiziei dagokienez, erlazioa %38koa izango litzateke. Genotipoen araberako banaketa egitean, 16 eta 18 genotipoak minbizia eragiten duten birus mota ohikoenak dira kokapen guztietan. Nabarmentzekoa da uzkiko neoplasia gehienak eta buruko eta lepoko minbiziak genotipo horien infekzioagatik garatzen direla, %87 eta %84,9, hurrenez hurren. Zerbix, zakil eta bulbako minbizietan, 16-18 genotipoekiko lotura >%70ean gertatzen da (%70,8, %70,2 eta %72,6, hurrenez hurren). Baginan, 16-18 genotipoekin erlazionaturiko minbizi kopurua zertxobait txikiagoa izango litzateke (%63,7) [6] [61] [51] [52] [62] [63] [64]. 16 eta 18 genotipoak arrisku handieneko genotipoak direla ikusi den arren, azken hamarkadetan beste genotipo batzuen prebalentziari eta birulentziari buruz ikertu da. Azken argitalpenek adierazten duten bezala, gure azterlanean G16 ez diren beste genotipo batzuen detekzioaren eta lesio preneoplasiko zerbikalen agerpenaren arteko erlazioa ikusi da. Lotura hori esanahi estatistikora hurbiltzen da G33 genotipoaren kasuan, eta horrek genotipo horren eta
Gure lagineko emakumeen %67,4an txerto nonabalentean sartutako arrisku handiko genotipoak isolatu ziren, hauek isolatutako genotipo positibo guztien %81,4a izan zirelarik. Bestalde, txertoan sartutako genotipoekin lotutako zerbixeko lesio preneoplasikoen maiztasuna %34,91 izan zen gure azterlanean, genotipo horiek isolatu ez ziren pazieenteetan CIN 2+ motako lesioak %3,76an bakarrik identifikatu zirelarik. Izan ere, txerto nonabalentean sartutako GPB-
3. GPB GENOTIPOEN ERABILERA Gure populazioan GPBaren genotipoak aztertzean, genotipo bakoitzak gure ingurunean duen prebalentzia ezagutzeaz gain, genotiporik onkologikoenak zeintzuk diren ere ezagutu dugu, arrisku hau lesio intraepitelialen tasan oinarrituz aztertu dugularik. Ezagutza hau baheketa froga positiboa izan duten pazienteen arriskua estratifikatzeko erabilgarria izan daiteke, ondoren emakume hauei jarraipen bereizi bat egiteko aukera izango dugularik. Izan ere, gero eta interes handiagoa dago baheketa-testean erantzun patologikoak dituzten emakumeen benetako arriskua ezagutzeko, batez ere geroko maneiua indibidualizatu ahal izateko. Zitologiaren sentsibilitate eskasak eta GPB frogaren balio prediktibo positibo txikiak, erantzun positibo baten aurrean beharrezkoak ez diren kolposkopia asko egitera behartzen gaituzte, ildo horretan emakumeen benetako arriskua ezagutzeko tresna bat beharrezkoa ikusten delarik. Testuinguru honetan, GPBaren genotipo ezberdinen isolaketa tresna erabilgarria izan liteke. Gure datuen azterketa estatistikoa egin ondoren, G16 genotiporik ohikoena zela ondorioztatu zen, eta estatistikoki esanguratsua zen lotura ikusi zen G16, G33 eta G68 genotipoek eragindako infekzioaren eta zerbixeko lesio intraepitelialen detekzioaren artean. Beraz, gure biztanlerian datu horiek ezagutzeak zenbait egoeratan arrisku onkologikoa estratifikatzen lagun diezaguke.
4. GPBarekin LOTUTAKO ALDAGAIAK GPBak eragindako infekzioa beharrezkotzat jotzen bada ere, infekzioa denboran zehar mantentzea da umetoki-lepoko garapenean garrantzi gehien duen arrisku-faktorea. Birusak irauteko arriskuan aldagai desberdinek parte hartzen dute, zerbixeko kartzinogenesi kofaktore gisa ere ezagutzen direnak. Alde batetik, birusaren ezaugarriekin lotutako kofaktoreak daude, hala nola genotipo birala, birus karga, birus integrazioa eta GPBak eragindako infekzio anizkoitza. Bestalde, GPBaren infekzioarekin lotutako kofaktoreak daude, hauen artean tabako ohitura, seme-alaba kopurua, GPBaren aurkako txertoa, immunoeskasia, sexu-ohiturak eta antisorgailuak daude, besteak beste.
4.1. Tabako ohitura Tabako-ohiturari dagokionez, bide genitourinarioan immunitatea aldatzen duela ezaguna da, GPBaren infekzioa eta iraunkortasuna bultzatuz.
121 Gure azterlanean, ezohiko zitologia duten emakumeen %35a erretzaileak ziren, eguneko batez besteko 11,59 zigarro erretzen zituztelarik. Datuen analisia egitean, tabako ohituraren eta 31 genotipoak eragindako infekzioaren artean estatistikoki esanguratsua den lotura ikusi dugu (p=0,0484). Beraz, tabako ohitura zerbixean G31 genotipoa izatearekin lotuta dago gure emakumeen artean. 2019an argitaratutako IARC/ICO erakundearen txostenaren arabera [251], emakume erretzaileen prebalentzia %27,8koa da Espainian, gure populazioan baino prebalentzia baxuagoa. Tabako ohiturak GPBaren infekzioa eta birusaren iraunkortasuna errazten dituela kontuan hartuz, gure populazioan agertzen den GPB infekzio-tasa handiagoa tabakoari lotuta egon daiteke.
4.2. Seme-alaba kopurua Haurdunaldian agertzen diren estrogeno eta progesterona maila handiek zerbix aldaketak eragiten dituzte, eta aldaketa hauek umetoki-lepoko lesioak irauten eta aurrera egiten laguntzen dute. Gainera haurdunaldian gertatzen den immunitate jeitsierak ere prozesu hau areagotu dezake. Gure datuen arabera, proiektuan parte hartu zuten 408 emakumeetatik 214k seme-alabak zituzten, hau da, lagin osoaren %52ak. IARC/ICO erakundearen txostenaren arabera [251], Espainiako ugalkortasuntasa 1,3koa da, emakume bakoitzeko bizirik jaiotako seme-alaba kopuruaren arabera neurtuta. Emaitzak hauek ezin dira gure datuekin alderatu, gure azterketarako parte-hartzaileen seme-alaba kopurua ez baitzen kontuan hartu.
4.3. Antisorgailuak Gure emaitzak aztertuta, ohiko sexu-harremanak izan arren, parte-hartzaileen %30ek ez zuen harreman sexualekin inolako babes-metodorik erabiltzen, hori gure laginean azaldutako GPBaren prebalentziaren eragile bat izan daitekeelarik. Azterlanean parte hartzen zutenen artean, gehien erabiltzen zen antisorgailua preserbatiboa izan zen (laginaren %35ean). Gure lagineko pazienteen %16ak haurdunaldia saihesteko tratamendu hormonalak erabiltzen zituzten. Datuak aztertzerakoan, erabilitako tratamendu mota, ezta tratamendu hori emateko bidea ere kontuan hartu ez zirelarik. Umetoki barneko kobrezko gailuen erabiltzaileak partaide guztien ia %5a izan ziren. Talde honetan ez genituen karga hormonala duten gailuen erabiltzaileak
122 sartu (DIU-Levonorgestrel), emakume horiek tratamendu hormonalaren erabiltzaileen artean sailkatu zirelarik. Laginaren %6ak behin betiko kontrazepzioa aukeratu zuen (femeninoa edo maskulinoa) eta emakumeen %8ak ez zuen kontsultaren aurreko urtean sexuharremanik izan. IARC/ICO erakundearen txostenaren arabera [251], Espainiako preserbatiboaren erabileraren prebalentzia %24,8koa da, gure laginean ikusitakoa baino txikiagoa. Ahozko antisorgailuak erabiltzen dituzten emakumeen tasari dagokionez, txosten honek %17,2ko erabilera aurreikusten du. Kasu honetan emaitzak antzekoak diren arren, gure laginean tratamenduaren administrazio bidea ez genuen kontuan hartu. DIU-Cu-ari dagokionez, Espainiako emakumeen erabilera %3,5ekoa dela kalkultazen da, gure laginean ikusitakoa baino txikiagoa (%5). Beraz, gure azterlanean ez da umetoki barneko kobrezko gailuari atxikitzen zaion GPBaren aurkako babes faktore hori ikusten.
4.4. Txertaketa Gure azterlaneko pazienteen %16a GPBaren aurka txertatuta zegoen, hau da, proiektuan parte hartu zuten 408 emakumeetatik 66. M. Ramírez egileak argitaratu berri duten azterlan batean, 2007-2019 urteen artean, Espainian GPBaren txertaketa sistematikotik kanpo, 15-55 urte bitarteko emakumeen artean dagoen txertoaren jarraipena aztertzen da [256]. Azterlan honen emaitzen arabera, azken urteetan emakume helduen txertaketa handitu bada ere, emakume talde horretako txertaketak txikia izaten jarraitzen du (%3,6a). Gure proiektuko pazienteen artean ikusi den txertaketaren maiztasuna azterlan honetan ikusitakoa baina handiagoa da, seguraski Bilbo-Basurtu ESIan lan egiten duten osasun-profesionalen txertaketa-gomendioei lotuta. Izan ere, bai baheketa-proba egiten duten eta horren berri ematen duten emagin eta ginekologoek, baita kolposkopia egiten duten ginekologoek ere, txertaketa gomendatzen dute emakume heldutean. Gomendioa emakume heldu guztiei egiten bazaie ere, baheketa froga positiboa dutenek txertaketa profilaktikoa gehiagotan aukeratzen dute.
123 Testuinguru horretan, gure azterlanean bikote egonkorra zuten emakumeen ehunekoa aztertu zen, hau birusaren infekzioarekiko babes-faktoretzat jotzen delarik. Bikote egonkorra izatea zer den argi ez dagoen arren, lan honetarako azken urtean pertsona berarekin sexu-harremanak izan zituzten emakumeak talde horretan sailkatu ditugu. Hala, gure proiektuan parte hartu zuten 408 emakumeetatik 290 bikote sexual egonkorra zutela adierazi zuten, hau da, laginaren %71ak. Datu horiek isolatutako genotipoen arabera aztertzen baditugu, emaitzak literaturak dioenari gehiago hurbiltzen dira. Hala, gure azterlanean, genotipo jakin batzuengatiko infekzioaren eta bikote sexual egonkorrik ez izatearen arteko lotura ikusi da. Hala, G18 positiboen %54,17ak bakarrik bikote egonkorra zuen bitartean, G18 negatiboen %72,14ak bikote egonkorra zuen. Datu horiek esanahi estatistikora hurbiltzen dira, eta horrek bikotearen egonkortasunak G18 birusak eragindako infekzioa baldintzatzen duela esan nahi du (p=0,0596). Lotura hori ere estatistikoki esanguratsua izan da 45 genotipoaren (p=0,0347) eta 56 genotipoaren (p=0,0149) infekzioen kasuan. GPBak eragindako orofaringeko infekziorako arrisku-faktore garrantzitsuena ahoko sexua dela ikusi da, datu hori gure azterlanean aintzakotzat hartu dugularik, lagin osoaren %87an ikusi zelarik. 52 genotipoaren kasuan, estatistikoki esanguratsua den erlazioa ikusi da zerbixean genotipo horrek eragindako infekzioaren eta ahoko sexua izatearen artean, izan ere zerbixean G52 genotipoa zuten emakumeen %97,83ak ahozko sexu-harremanak zituzten (p=0,0246).
124 G16 eta/edo G18 genotipoak 6 laginetan isolatu ziren, eta G16/G18 ez ziren beste genotipoetarako 18 lagin positibo kuantifikatu ziren. Paziente batzuek bi taldeetako genotiporen baterako positibotasuna izan zutela kontuan hartuta, aho barrunbean GPB-AH 20 emakumetan isolatu zen, lagin osoaren %4,9an, hain zuzen ere. Gure laginaren tamaina mugatua bada ere, gure datuak beste argitalpen batzuek diotenarekin bat datoz [223]. GPBagatiko orofaringeko infekzioa duten pazienteen artean, 16 genotipoa da gehien isolatzen dena, aho infekzioa duten pazienteen %35ean, hain zuzen ere. Zerbixean ere gehien isolatzen den genotipoa dela kontuan hartuta, umetokilepoan ikusitako genotipoen eta aho-barrunbean zehazten direnen artean lotura dagoela dirudi, gure azterketan estatistikoki esanguratsua den erlazioa ikusi ez den arren. Bestalde, zerbixeko 51 genotipoak eragindako infekzioaren eta ahobarrunbeko infekzioaren artean lotura esanguratsua ikusi da gure azterlanean (p=0,0502), erlazio hau beste azterlanetan ikusi ez delarik Gure datuak aztertzean, ahoan GPBa zuten pazienteen %25ek baheketa-testean gradu altuko aldaketa zitologikoak zituztela ikusi da. Kasuen beste %35ean, berriz, kolposkopiaren indikazioa GPBaren infekzio iraunkorra eta/edo G16- G18 genotipoen isolaketa izan zen. Datu horien arabera, umetoki-lepoko alterazio zitologikoak larriagoak direnean eta/edo zerbixeko infekzioa mantentzen denean, ahoan GPBa isolatzeko aukerak handitzen dira. Tabako-ohiturari dagokionean, GPBak eragindako aho infekzioa duten pazienteen %20a erretzaileak ziren, batez beste 8,21 zigarro egunean. Azterlanean parte hartu zuten pazieenteen %35a ordea erretzaileak zirela ikusi zen. Ikusitako datu horiek literaturan argitaratutako beste datu batzuekin bat datoz, izan ere orofaringeko GPB minbizia duten pazienteek GPB negatiboa dutenek baino erretzeko joera txikiagoa dute [235]. Ildo horretan, baliteke ahobarrunbean birusa eskuratzeko orduan, tabakismoak zerbixean baino garrantzi txikiagoa izatea. Gure azterlanaren emaitzak aztertuta, ahoko infekzioa duten pazienteen %25ek soilik preserbatiboa antisorgailu gisa erabiltzen zuela ikusi zen. Kopuru hori lagin osoarekin alderatuz gero, bereziki baxua da. Izan ere, parte-hartzaile guztien %35ak antisorgailu hori erabiltzen du. Bestalde, ahoko infekzioa zuten pazienteen %100ek ahozko sexua praktikatzen zuela ziurtatzen zuten, kokapen anatomiko horretan GPBa eskuratzeko arrisku-faktore nagusia izanik. Zerbixeko GPBagatiko infekzio anizkoitza eta aho infekzioaren arteko erlazioari dagokionean, nabarmentzekoa da zerbixeko infekzioa ez dagoeneko kasuetan, orofaringean ez zela birusa isolatu, horrek zerbixeko eta orofaringeko infekzioaren arteko lotura erakutsiz. Gainera, birusa aho-barrunbean isolatu zen pazienteen artean, erdiek birus genotipo bakarreko infekzioa zuten
125 zerbixean, eta beste erdiak ≥2 genotipokoa. Datuen osotasuna aztertuta, estatistikoki esanguratsua den lotura aurkitu da zerbixeko GPBak eragindako infekzio anizkoitzaren eta GPBak eragindako ahoko infekzioaren artean (p=0,0450). Zerbixeko Alpha espezieen infekzio anizkoitzari eta infekzio orofaringeoaren arteko erlazioari dagokienez, infekzio orofaringeoa detektatu zen kasu guztietan, Alpha espezieko genotiporen batek eragindako infekzioa isolatu zen zerbixean. Gainera, GPBa zuten pazienteen ia bikoitzak 2 Alpha espeziek eragindako infekzio anizkoitza zuen zerbixean (GPB negatiboa zuten emakumeekin alderatzean). Beraz, gure azterlanean, estatistikoki esanguratsua den lotura ikusi da hainbat Alpha espezieren zerbixeko koinfekzioaren eta ahoko infekzioaren artean (p=0,0277). Horrela, gure datuen arabera, zerbixeko GPBagatiko infekzio anizkoitza (genotipo edo Alpha espezie desberdinek eragina), GPB aho infekzioarekin erlazionatzen da. Emaitza horiek estatistikoki esanguratsuak diren arren, ez dugu aldagai hauek erlazionatzen dituen azterlan berririk aurkitu. Aztertutako 4 Alpha espezieetako batek eragindako zerbixeko infekzioaren eta orofaringeko GPBaren arteko erlazioari dagokienez, infekzio orofaringeoa duten pazienteen %20ak Alpha 5 espeziearen infekzio zerbikala zuela ondorioztatu zen. Ahoko infekziorik ez duten pazienteetan ordea, zerbixean Alpha 5 espeziea kasuen %6,70ean baino ez zen detektatu, desberdintasun horiek garrantzia estatistikoa aurkezten dutelarik (p=0,0502). Horri buruzko argitalpenik ez badago ere, kontuan hartu beharreko datua da. Ikerketa askoren arabera, ahoko infekzio-tasa handiagoa da gizonezkoetan emakumezkoetan baino. Nabarmentzekoa da AEBn egindako 14 eta 69 urte bitarteko gizon-emakumeen azterlan bat, non GPBaren orofaringeko prebalentzia %6,9koa izan zen, G16 genotipoaren prebalentzia %1ekoa izanik. Infekzio-tasa maximoa 30-34 urteko pertsonen artean ikusi zen. Gizonen artean GPBaren prebalentzia emakumeen artean baino hiru aldiz handiagoa izan zen (%10,1 eta %3,6, hurrenez hurren), GPBari lotutako orofaringe-minbiziaren kasuan ikusitako sexuaren araberako banaketarekin bat etorriz [257]. Alessandro Villa et al ikerlariek 2018an argitaratutako azterlan batean, gizonezkoek GPBa orofaringean maiztasun handiagoarekin izateko kausak aztertu zituzten. Alde batetik, gizonaren eta emakumearen arteko desberdintasun immunologikoak deskribatu ziren. Gainera, gizonengan, infekzio anogenital baten ondoren, GPBarekiko immunitatea gutxiago garatzen zela ikusi zen. Hala, infekzio genital baten ondoren, emakumeek beste kokapen anatomiko batzuetan GPBarekiko immunitate handiagoa izango lukete. Horri
126 guztiari, gizonek emakumeek baino sexu-bikote gehiago dituztela gehitu behar zaio, hori ahozko infekziorako arrisku-faktore nagusia izanik, zehazki, ahozko sexu-harremanen maiztasuna [258]. Literaturan ikus daitekeenez, GPBari lotutako minbizi orofaringeoetan gehien isolatzen den genotipoa G16 da. Hala, 96.650 kasu-kontrolen azterketa batean, ahoko GPBa aztertu zen. 132 parte-hartzailek buruko eta lepoko zelula ezkatatsuen kartzinoma garatu zuten ikerketan zehar. Neoplasia garatu zuten pazienteen %20an GPBa identifikatu zen aho barrunbean, minbizik garatu ez zuten kontrolen artean kasu bakar batean isolatu zelarik. Azterlan honen arabera, aho-barrunbean G16 genotipoa egotea kartzinoma orofaringeoaren garapenarekin lotzen da [259]. Zenbait ikerketek diotenaren arabera, GPBaren esposizioaren eta orofaringeko minbiziaren garapenaren arteko denbora 10 urtetik gorakoa da. Europa mailan egindako azterlan batean, buruko eta lepoko minbizia zuten 638 pertsona identifikatu ziren, diagnostikoa egin baino sei urte lehenagoko plasma-laginak aztertu zirelarik. GPBaren E6 antigenoaren aurkako antigorputzak aztertutako pazienteen %35an isolatu ziren, kontrolen %0,6an bakarrik ikusi zirelarik. Bestalde, beste minbizi batzuk zituzten pazienteetan, E6ren aurkako antigorputzen prebalentzia ez zen handia izan [260]. Eskura ditugun datuen arabera, GPB minbizia orofaringeoa duten pazienteen bikoteetan ez ohi da ahoko infekzioa isolatzen. Ildo horretan, GPBa orofaringeko minbizia zuten pazienteen %65ean isolatu zen, eta %88an identifikatutako genotipoa G16 izan zen. Sexu-bikoteen GPBaren intzidentzia orokorra, ordea, %4koa izan zen. Aurkikuntza horiek iradokitzen dutenez, orofaringeko GPB minbizi positiboa duten pazienteen sexu-bikote gehienek eraginkorki ezabatzen dute GPBa [261].
6. TXERTOAREN ABANTAILAK ZERBIXETIK KANPO 6.1. Ekidin daitekeen GPB gaixotasuna GPBaren aurkako txertoaren helburu nagusia umetoki-lepoko minbizia desagerraraztea bazen ere, azken urteetan, eta European Cancer Organisation delakoaren helburuetan jasota dagoenez [109], GPBarekin lotutako gaixotasunkarga murrizteko helburuak indarra hartu du. De Martel et al egileen azterlanean, G16-G18 genotipoekin lotutako gaixotasun onkologikoaren karga erakusten da, txerto nonabalentean sartutako bederatzi genotipoek eragindako gaixotasunarekin alderatzen delarik (6, 11, 16, 18, 31, 33, 45, 52 eta 58). Txerto honen eraginkortasuna kontuan hartuta, gaixotasun onkologikoaren karga
6.2. Txertoa GPB aho infekzioan GPBarekin lotutako minbizi orofaringeoaren goranzko eragina kontuan hartuta, 2020ko ekainean FDA elkarteak txerto nonabalentearen fitxa teknikoan buruko eta lepoko neoplasien prebentzioa sartu zuen [262]. GPBarekin lotutako orofaringeko minbiziaren intzidentzia handitzen ari dela erakusten duten argitalpenen artean, Elizabeth A. Van Dynek [263] argitaratutako artikulua nabarmentzen da. 35. irudian ikusten den bezala, AEBetan zerbixeko minbiziaren intzidentzia urteko %1,6 jaitsi zen 1999-2015 bitartean, GPB aho minbizia, berriz, urteko %2,7 igo zen gizonen artean. Datu horiek erakusten dutenez, 2010 urteaz geroztik, minbizi orofaringeoaren intzidentzia gizonetan zerbixeko intzidentzia baino handiagoa da.
2018an AEBetan argitaratutako beste azterlan batean (37. irudia), txertaketa dela eta orofaringeko GPBaren beherakada oso esanguratsua dela erakusten da [264]. Horretarako, txertoa hartu eta 7 hilabetera birusaren aurkako antigorputzak aztertu ziren. Azterlan horretan 18-33 urte bitarteko 2.627 pertsonek parte hartu zuten 2011-2014 bitartean, txertoa hartu zutenen eta txertorik hartu ez zutenen artean birusaren presentzia alderatu zelarik.
128 Horretarako, listuan, txertoan sartutako lau genotipoen (6, 11, 16 eta 18) antigorputzak behatu ziren. Datuak aztertu ondoren, txertoa jaso zuen populazioan, GPBaren lau genotipoek eragindako ahoko infekzioaren prebalentzia %88 murriztu zela ikusi zen (sexu bereizketarik egin gabe), txertoa jaso zuten gizonen artean murrizketa hori %100ekoa izan zelarik. Azterlan honetan ondorioztatutakoa minbizi orofaringeoa txerto nonabalentearen indikazioetan sartzeko erabakiorra izan zen.
2019ko Michel D. Wissing-en artikuluan, emakumearen txertaketa-egoera kontuan hartuta, GPBaren ahozko transmisioa aztertzen da Kanadako 497 bikote heterosexualetan [265]. Txertoa jaso zuten emakumeen batez besteko adina 18 urtekoa izan zen eta %92ak txertoa jaso aurretik sexu-harremanak izan zituela ziurtatzen zuen. Gizonen orofaringean birusa aztertu ondoren, txertoa jarrita zuten bikotekidea zuteneko kasuetan, ez zen infekzio kasurik ikusi. GPBak eragindako infekzioa izan zuten gizonen artean, %33ak bikotekidearen genotipo berdina izan zuten. Horrela, txertoa hartu aurretik GPBarekin kontaktua izan arren, txertoa jaso duten emakumeen birus-karga txertoa jaso ez dutenena baino askoz txikiagoa izan daitekeela ondorioztatzen da azterlan honetan.
129 6.3. Txertoa gizonezkoetan GPBarekin lotutako gaixotasuna gero eta gehiago ezagutzen da gizonengan [121], txertaketaren aldeko argudioak gero eta sendoagoak direlarik. Alde batetik, GPBarekin lotutako minbizi ugari daude gizonezkoetan (zakilan, uzkian eta buru-lepoan). Honez gain, birusarekin erlazionatutako genitaletako garatxoak aintzakotzat hartu behar dira, kasuen erdiak baino gehiago gizonengan agertzen direlarik. Gainera, mundu mailan birusaren transmisore nagusiak mutilak dira. Gizonetan GPBak eragindako infekzioaren prebalentzia eta arrisku-faktoreak aztertzen dituen metaanalisi batek, GPBaren %49ko prebalentzia erakutsi zuen mutiletan, potentzial onkogenikoa duten arrisku handiko genotipoen prebalentzia %36koa izan zelarik [115]. Espainian, gizon heldu gazteen intzidentzia %35 ingurukoa da, 35 urtetik beherako eta gorako gizonen artean desberdintasunak identifikatu gabe [267]. Gainera, buruko eta lepoko minbiziaren eta uzkiko minbiziaren intzidentzia pixkanaka handitzen ari da, batez ere gizonezkoetan. Buruko eta lepoko neoplasiak nabarmenki nagusitzen dira sexu maskulinoan, eta Europan GPBarekin lotutako minbizi guztietatik laurden bat gizonezkoei dagozkiela uste da, batez ere neoplasia horren kontura. Horri GPBak buruko eta lepoko minbizian duen eragina gehitu behar zaio, klasikoki kasuen %20-30arekin lotzen zen arren, gaur egun erlazioa handiagoa dela uste da [50]. Zerbixeko minbiziarekin gertatzen denaren kontra, gizonezkoetan ez dago GPBarekin lotutako minbiziaren baheketa estrategiarik. Beraz, txertaketa izango litzateke gizonen artean GPBarekin lotutako gaixotasun karga sahiesteko bide bakarra. Izan ere, txertaketarekin gizonezkoen infekzio iraunkorraren maiztasuna ahoan, genitaletan eta uzkian jeisten dela frogatu da, baita uzkiko lesio preneoplasikoen maiztasuna ere [122] [123]. Gizonek, emakumearen txertaketa sistematikoari esker, birusaren aurkako babesa erakutsi dute herrialde batzuetan. Horrela, Australian, nesken txertaketa programa zabalari esker, gizonezkoetan garatxo genitalak %80raino murriztu ziren [268]. Hala ere, Europako herrialdeetan dagoen emakumeen txertaketa programekin, ez da gizonezkoen babes hori frogatu [269]. Australian dagoen pertsonen mugikortasun txikiagoa eta immigrazio txikiagoa izan daiteke desberdintasun honen arrazoia, izan ere Europan beste herrialde batzuetatik datozen eta txertorik jaso ez duten emakumeekin harremana handiagoa da [270]. Gainera, gizon bisexualei eta gizonekin sexua mantentzen duten gizonei txertoa jartzeko dauden programek, ez dute behar adinako jarraipena lortu, bi sexuetako nerabeak txertatzeak ekarriko lituzkeen onura berberak ez direlarik ikusi [271].
130 Beraz, asko dira gizonei txertoa jartzeko arrazoiak, eta horiei gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzea gehitu behar zaio. Argudio hori politikoen artean ere eztabaidatu da [272]. Espainiako Pediatria Elkartearen Txertoen Aholku Batzordeak (CAV-AEP), 2020an argitaratutako azken dokumentuan, honako hau gomendatzen du: "GPBaren aurkako txertaketa sistematiko unibertsala, neskengan zein mutilengan, ahal dela 11-12 urterekin. Neurri horrekin GPBarekin lotutako gaixotasunak bi sexuetan nabarmen murriztu direla frogatu da, horrela mutilei GPBarekiko immunitatea garatzeko aukera ematen zaie, neska eta mutilen arteko berdintasuna sustatuz" [108]. Gainera, erakunde honen arabera, GPBAH desagerrarazteko, bi sexuetako nerabeen %70a txertatu beharko litzateke [273]. Gomendio horretarako txertoak Gardasil® edo Gardasil9 ® izan beharko lukete lehentasunez, horiekin gizonengan esperientzia handia baitago, bai azterketa klinikoetan, baita egutegi ofizialetan ere [124]. Hala ere, gaur egun, Espainian osasun publikoak ez du GPBaren aurkako txertoa mutiletan ordaintzen, hauek egutegi sistematikotik kanpo geratuz. Gaur egun, gizonei, egutegi sistematikoari jarraituz, 30 herrialdetan baino gehiagotan txertatzen zaie [125]. Horren inguruan esperientzia gehien dutenak AEB (2010etik), Kanada (2012) eta Australia (2013) dira. Europan 16 herrialdek eskaintzen dute txertaketa unibertsala (Alemania, Austria, Belgika, Kroazia, Txekiar Errepublika, Danimarka, Eslovakia, Irlanda, Italia, Liechtenstein, Luxenburgo, Norvegia, Suitza, Erresuma Batua, Suedia eta Frantzia) [126]. Zeelanda Berria, Argentina, Brasil, Txile, Panama, Uruguai eta Israel bezalako herrialdeetan ere txertaketa unibertsala eskaintzen da. Datozen urteetan hobeto ezagutuko dira bi sexuen txertaketa estrategiarekin agertzen diren onurak [127].
133 1. Umetoki-lepoko ezohiko zitologia duten pazienteen artean, GPB-AH infekzioaren prebalentzia %82,84ekoa da. 16 genotipoa maiztasun handienarekin isolatzen da (%32,60an), ondoren, 31 eta 52 genotipoak gehien isolatzen direnak izanik. GPBa aurkezten duten pazienteen artean, infekzio anizkoitzaren prebalentzia %36,98koa da. 2. Estatistikoki esanguratsua den erlazioa ikusten da 16 genotipoak eragindako infekzioaren eta zerbixean lesio preneoplasikoak agertzearen artean (p<0,0001). Era berean, estatistikoki esanguratsua da 68 genotipoak eragindako infekzioaren eta lesio histologiko zerbikalen agerpenaren arteko lotura (p<0,0330). Erlazio hori esanahi estatistikora hurbiltzen da 33 genotipoaren kasuan (p=0,0062). 3. GPB-AH genotipoen banaketan, Alpha 9 espeziearen prebalentzia nabarmentzen da (%61,76). Alpha 9 espezieko genotipoen eta lesio preneoplasikoen artean estatistikoki esanguratsua den lotura ikusi da (p<0,0001). 4. Txerto nonabalentean sartutako arrisku handiko genotipoak %67,4an isolatu dira eta lesio preneoplasikoen agerpenarekin duten lotura estatistikoki esanguratsua izan da (p< 0,001). 5. GPBaren infekzioarekin erlazionatutako kofaktoreei dagokienez, estatistikoki esanguratsua den erlazioa ikusi da erretzeko ohituraren eta 31 genotipoak eragindako infekzioaren artean (p=0,0484). Kolposkopia egiteko arrazoia faktore erabakigarria izan da 16, 66 eta 68 genotipoak isolatzerako orduan (p<0,005). Bikotearen egonkortasuna 45 genotipoaren infekzioarekin lotuta dagoela ikusi da (p=0,0347), baita 56 genotipoarekin ere (p=0,0149). Pazienteen sexu-portaerari dagokionez, ahoko sexua faktore erabakigarria da 52 genotipoaren aurkikuntzan (p=0,0246). 6. GPB-AH genotipo desberdinak isolatzeko orduan, pazienteen adina, antisorgailuen erabilera, seme-alaba kopurua eta txertaketa ez dira faktore erabakigarriak izan. 7. Umetoki-lepoko ezohiko zitologia duten pazienteen artean, orofaringeko GPB-AH infekzioaren prebalentzia %4,9koa da. 8. Ahoko sexua da orofaringean GPBa eskuratzeko arrisku-faktore nagusia, eta ohiko praktika da aho-barrunbean birusa isolatzen den paziente guztietan. 9. GPB infekzio orofaringeoa duten pazienteen artean, 16 genotipoa da zerbixean gehien isolatzen dena, estatistikoki esanguratsua den erlazioa egon ez arren. 51 genotipoaren kasuan aldiz, zerbixean eragindako infekzioaren eta orofaringeko infekzioaren artean estatistikoki ia esanguratsua den lotura ikusi da (p=0,0502).
134 10. Azterlan honetan, zerbixeko alterazio zitologikoen larritasuna edota birusaren iraunkortasuna gero eta handiagoa izan, GPBa ahoan maiztasun handiagoarekin isolatzen dela ondorioztatzen da. 11. GPBak eragindako infekzio zerbikalik ez badago, orofaringean birusa ez da inoiz isolatzen, horrek zerbixeko infekzioaren eta aho infekzioaren arteko lotura isladatzen duelarik. Estatistikoki esanguratsua den lotura aurkitu da zerbixeko GPBak eragindako infekzio anizkoitzaren eta orofaringeko infekzioaren artean (p=0,0450). 12. Aztertutako 4 Alpha espezieetako batek eragindako zerbixeko infekzioaren eta orofaringeko infekzioaren artean, esanahi estatistikoa duen erlazioa ikusi da (p=0,0502). Zerbixeko Alpha espezie desberdinen koinfekzioaren eta orofaringeko infekzioaren artean estatistikoki esanguratsua den lotura ikusi da (p=0,0277). | science |
addi-0875e02895b6 | addi | cc-by-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51371 | Erakusten, bizitzen ikasten | Esperesate Azpiazu, Imanol | 2020 | Imanol Esperesate Azpiazu - 78 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 8 (2) - 2020, pp. 77-87 Helduleku eta pausalekuen artean Hel nazazu gerritik lagun zaitzadan. Helduleku eta pausalekuen artean bizi gara, mugimenduan eta geldiunean. Gorputzek bizitzeko helduleku eta pausalekuen beharra dute. Biek besteari, gorputz edo gauzari, erreparatzen diote, helduko dutenari eta pausatuko denari. Gorputza eta gauza maiz nahastu egiten dira elkarren artean, batzuetan zaila da zehazten noiz hasten eta noiz bukatzen den bakoitza. Bereizezinak dira, maiz, heltzeko edo pausatzeko prest dagoena eta horretarako espresuki atondutako bermea: lekua. Hain bereizezinak biak, ezen bata bestearengandik banatzean elkarri zerbait erauzten baitiote, bakoitzak aldean bestearen zerbait eramanez, batasunaren eta bereizketaren arrasto. Biek ere lekuari erreparatzen diote, lekuan lekutzen2 dira, lekuan gorpuzten. Heldulekua zein pausalekua helduko dutenaren eta pausatuko denaren aurretik daudenez, halabeharrez baldintzatzen dute gonbidatu edo iritsi berria . Biek hartu-eman eta joan-etorriei leku egiten diete. Heldulekuak bere egiten du heltzen duen hori, eskua, esaterako. Lekuaren nolakotasunak (heldulekuak berak) baldintzatuko du heltzeko era. Atearen helduleku edo kisketatik abiatu gintezke eta eskudel edo eskubandarekin jarraitu arrapalan edo eskaileretan gora eta behera. Hauek eskuaren neurrira eginda daude, esku-ahurrean ahokatzen dira. Ukimen bidezko lotura xeheak dira, bat egitea eta bereiztea, oro har, errazteko beren-beregi sortu direnak. Eraikin baten sarrerako atearen heldulekua besteen gainetik nabarmendu daiteke, eraikinaren luzapena den eta sarrera atari egiten parte hartzen duelako. Juhanni Pallasmaa eta Peter Zumthor arkitektoek zinez heltzen diete helduleku horiei. Pallasmaak "atearen heldulekua eraikinaren bostekoa" dela dio, "erakargarria eta adeitsua izan daitekeena, edo zakar eta oldarkorra" ([1996] 2006, 68-9). Zumthorrek haurtzaroko oroitzapen iraunkor baten baitan kokatzen du izebaren jardineko atearen heldulekua: "Batzuetan, oraindik, senti dezaket nire esku ahurrean atearen helduleku hura, koilararen atzealdearen forma duen metal zatia. Nire izebaren jardinean sartzen nintzenean heltzen nuena. Atearen helduleku hura, aldarte eta usain askotariko mundu baten sarreraren ikur berezia dela iruditzen zait oraino" (Zumthor [1998] 2014, 7). Ate batzuek ez dute heldulekurik, sarrailan sartzen den giltzak betetzen du funtzio hori. Askok heldulekua dute, baina, atea irekitzeko orduan bazter uzteko apaindura gisa bakarrik; eraikinetik irtetean atea ixten laguntzeko akaso. Alison eta Peter Smithson arkitektoen asteburuak eta oporraldiak pasatzeko Upper Lawn etxeko (Tisbury, 1959-62-82) aluminiozko ateak kanpotik ez du heldulekurik.
Erakusten, bizitzen ikasten - 79 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 8 (2) - 2020, pp. 77-87 Atea ixtean ateratzen zuen danbateko hotzaz oroitzen da egun Simon Smithson, arkitektoen semea3. Richard Sennett soziologo eta musikariak heltzeko ekintza, alegia, oratzea, borondatezko ekintza gisa aurkezten du, erabaki batetik datorrena, begien kliskatzearekin (ez ixtearekin) gertatzen ez den bezala ([1997] 2009, 100). Sennettek objektu bat oratzeko ekintzak aurretiko prestakuntza, mugimendua, hots, objekturako gerturatzea bere egiten duela gaineratzen du (102-3). Izan ere, oratzeko ekintzak, edalontzi bat oratzeko prestatzen dugun esku-ahurraren eta edalontzia eskuratzen dugunaren arteko tartea betetzen du. Zerbait heltzeko keinuak aurreukitu edo aurrez ukitu dezakeen seinale. Aurreikuspenetik aldenduko litzateke, begiekin ezin baita ikusi besterik, aurrez ikusteko beste elementu batzuek parte hartzen dutelako. Aurreukitzeak gertatzen ari denaren edo gertatzear dagoenaren alde egiten du, gertatzen ari denari gertatzen uzteko. Aurreikuspenak, aldiz, gertatzen ari dena baztertu dezake eta gertatuko dena baldintzatu edo behartu, hau da, sortu. Sennettek heldutakoa askatzeko gaitasunean ere jartzen du arreta, oratzearen ezinbesteko atal baita, heltzea bezain borondatezkoa (101). Pausalekuak pausatzeko leku bat eskaintzen du. Hein handi batean egonkorra behar du izan, azalera lau antzeko bat, makurregia ez dena, sendoa. Pausatzeko ekintza denboran zehar luzatzen da, eten bat izan daiteke, geldialdi bat, gerturatzeko mugimenduaren eta gerturatzen jarraitzekoaren artean. Gorputza bere osotasunean orpoen gainean pausatzen da. Orpoa gorputzaren azken luzapena da pausalekurik oinarrizkoena den lurzoruarekin topo egin aurretik. Eskuek ere pausatze hori egonkortzen lagun dezakete, horma baten gainazalean, petrilaren karelean, leihoaren barlasaian pausa baitaitezke. Pausalekuak lurzoruari gainjartzen zaizkion geruzak dira, bai berarekin kontaktuan bai bereizita. Lurzoru berri bat sortzen dugunean, oinarrizkoena imitatzen dugu, oinarrizkora egokitzen gara: bere egonkortasun, segurtasun eta erreferentzialtasuna. Lurzorutik bereizi gintezke bertan bermatzen edo sartzen den eskuko eskailera batekin. Eskuko eskailera gorputzaren luzapen gisa: esku zein orpoa eskailera mailetan gora eta behera. Belaunetara iristen den enbor moztu batekin ere bereiz gintezke, eta aldendu ere bai, bereizi gabe, muino batean gora. Heldu eta pausatu; hartu eta eman; joan eta etorri. Bikote horien artean txertatu genitzake gorputza eta gauza eta horien bueltan eraiki paisaia. Aditzek gertaerak ahoskatzen, lekutzen eta gorpuzten dituzte. Aditzak heldulekuen eta pausalekuen beharraz mintzo zaizkigu eta horien arteko topaguneetan hezurmamitzen, abstrakziotik lurreratzen dira. Topaguneak gorputzen artean,
Imanol Esperesate Azpiazu - 80 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 8 (2) - 2020, pp. 77-87 gorputz eta gauzen artean, topaguneak gauzen artean. Topaguneak arkitekturan eraikuntza xehetasun bezala azaltzen zaizkigu. Peter Zumthor arkitektoa izateaz gain, zurgina ere bada, zeinak bere arkitekturan eragin zuzena duen: Arkitektoek egindako marrazki guztien artean, nire gustukoenak eraikuntza planoak dira. Eraikuntza planoak xehetasunez beterik daude eta objektiboak dira. Eraikuntza planoak, pentsatutako objektuari materiadun forma emateaz arduratzen diren artisauei zuzentzen zaizkie eta erakutsia izateak dakarren manipulazio orotik aske daude. Ez dute proiektuko marrazkiek bezala, konbentzitu edo zirrara eragin nahi. "Hau da zehazki izango dena" esaten ari direla dirudi. Eraikuntza planoak anatomia planoen gisakoak dira. Ezkutuko barne tentsioen berri ematen dute, arkitektura-gorputz bukatuek nekez egiten dutena: mihiztatzea, geometria ezkutuak, materialen marruskadura, euskarri- elementuen eta euskarri-loturen barne-indarrak eta eskuz egindako lanak berezkoa duen giza-lana. (Zumthor [1998] 2014, 18) "Hau da zehazki izango dena" dio Zumthorrek, hori da eraikuntza plano baten funtsa, eraikuntza lanak nolabait aurreratu eta planoan marraztu bezala eraikitzea. Zurezko eraikuntza-elementuen arteko lotura edo mihiztadura ugari ahokatzean oinarritzen diren aho-zirika eta miru-buztan (bi nagusi aipatzearren) bidez eraiki izan dira. Kanpoko sinpletasun eta jarraitutasuna barruko eta ezkutuko lotura ia ezinezko eta benetan konplexuei esker lortzen dira, zeintzuek elementuen arteko hartu-emana perfekziora eramaten duten. Oro har, itsasgarririk erabiltzen ez dutenez, atzeragarriak dira, eraiki bezala deseraiki daitezke, bat egin diren bezala bereizi. Batzuetan beharrezkoa da hirugarren elementu baten beharra, adibidez, ziriarena: bi elementuak zeharkatzen ditu, bai alderik alde bai muturrak arinki janez. Xehetasun horietan zurari gorazarre egiten zaio, zura "bere horretan", gordinki, azaltzen baitzaigu. Japoniarren mihiztadurek ez dute xehetasuna nola eraikita dagoen erakusten, kanpotik bata bestearen gainean bermatuta, ondoan kokatuta daudela dirudi. Kanpoko sinpletasunaren alde barruko konplexutasuna ezkutatzen dute, xehetasun horien marrazketa planoek konplexutasun hori azaleratzen duten bitartean. Gordintasun mota desberdinak daude, materialak "beren horretan" erakusteko hamaika modu. Gordintasuna dotorea, leuna izan daiteke, Japoniarren mihiztaduretan edo Miesen arkitekturan bezala: materialen alde beti, ez dute guztia bistaratuko. Gordintasuna ere lakarra izan daiteke, inperfekzioa onartzen eta material edo elementu bakoitza non hasi eta non bukatzen den bistaratzen duena: barru zein azal parekide. Topagune batzuk pausaldian daude, beste
Erakusten, bizitzen ikasten - 81 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 8 (2) - 2020, pp. 77-87 batzuek pausaldia eta mugimendua tartekatzen dituzte eta batzuk mugimendu etengabean xehetzen dira. uraren bidetik ikasten Urak bere bidea egiten du ezkutuan zein bistan. Plaza eta kaleetan euri-urak nola hustubidera lerratzen diren ikustera ohituta gaude; estalkietako ura, erreten eta zorrotenetan behera nola lurzorura erortzen den ikusi izan dugu inoiz, imajinatu dezakegu metalezko edo plastikozko hodietan barrena. Eraikin barruan ura txorrotatik irteten eta harraskan edo konketan behera ihes egiten ikustera ere ohituta gaude. Horma, zoru zein sabaiek ezkutatzen dute bere bidea. Alison eta Peter Smithsonek Louis Kahn aipatzen dute sabai faltsua ez dela ezertaz mintzo adierazteko: ez da ezkutatzen dituen zerbitzuez mintzo, ezta ezkutatzen duen gaineko egituraz ere, azpiko espazioaz ezta ere. Sabai faltsua zerbaitez mintzo bada eraiki duten eskuez mintzo da (Smithson & Smithson 1973, 48). Smithsondarrek Hunstantoneko Bigarren Hezkuntzako Eskola Modernoko (1949-54) komunetan uraren bidea bistaratzen dute. Instalazio hodiak bistan daude eta konketetatik ura tapakirik gabeko zoruko erretenera zuzenean erortzen da. Hunstantonekoa gerraosteko eskola bat da, 1944ko Butler Education Act hezkuntza lege aitzindariari erantzuten diona. Legeak ekarri zituen berrikuntzen artean daude, besteak beste, bigarren hezkuntza doako baten eskaintza eta bigarren hezkuntza adinari, gaitasunari eta jarrerari egokitutako hiru eskola desberdinetan banatzea: institutua (ingelesez 'grammar school'), maila intelektual baxuagoko bigarren eskola modernoa (Hunstantoneko Eskola kasu) eta eskola teknikoak. Ez zen harritzekoa, beraz, Hunstantonen, oinarrizko curriculumaren bueltan, zurgintza, sukaldaritza eta metal langintza bezalako bereziki eskuzko irakasgaiak lantzea. Uraren bidea bertatik bertara ikustea ere irakasgai bat izan zitekeen, erakutsiz irakasteko era bat; baita habearteetan dauden leiho-gurutzeek beirazko xaflak nola eusten dituzten ikustea ere, edo habearte handi eta ireki bat eusten duen zertxa baten azpitik igarotzea, sarreran eta gimnasioan gertatzen den bezala. Urari bidea errazten eta erakusten dion beste arkitekto bat Sigurd Lewerentz dugu. Klippango San Petro elizako (1963-1966) komunetan konketetako ura ez da ohiko iturri batetik iristen: kanpotik datozen ur hotz eta beroaren hodi bertikalak altuera jakin batean bateratzen dira eta hormari atxikitako beste hodi batek ura konketara bideratzen du. Hunstantonen ez bezala, uraren etorria
Imanol Esperesate Azpiazu - 82 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 8 (2) - 2020, pp. 77-87 azaleratzen du Lewerentzek, ur zikinen hustubidea zoruan ezkutatzen duen bitartean. Bjorkhagengo San Marko elizan (1956-1960), euri-urak bideratu eta kanporatzeko keinua azpimarratu egiten du, Smithsondarrek zoruko estali gabeko hustubidearekin egiten dutena, leihoen metalezko barlasaian ildaxka antzeko bat moldeatzen duenean urari bidea erraztu eta erakusteko. Uraz aparte, beste xehetasun batzuetan ere, irekiduretan kasu, Lewerentzek azpimarratu egiten du materialen arteko hartu-eman iraunkorra. Beiraren erabilera gordinak leihoak zulo bihurtzen ditu. Metalezko marko fina duten beirazko xaflak itxituran txertatzen ditu, adreiluaren kasuan ertzera eramanez, hormigoiaren kasuan, bertan egindako ildaxkan sartuz. Bietan altzairuzko helduleku batzuek, zeintzuek zerbait heltzean eskuko atzamarrek egindako keinua jarraitzen duten, beira hormara eusten dute eta silikonak beiraren metalezko markoaren eta adreilu zein hormigoiaren arteko zirrikituak ixten ditu (Ahlin 1987). topagune eta aditzen bueltan Topagune bakoitzak zer gertatzen ari den eta nola gertatzen ari den galderei erantzuten die: bermatzen da eta nola bermatzen da, erortzen da eta nola erortzen, bideratzen da eta nola bideratzen, etab. Xehetasun horiek nolakotasuna diren neurrian, osotasun baten parte dira eta eskua luza diezaiokete gerturatzen zaien gorputzari, gerritik heldu eta partaide egin. Xehetasun xehetik aldenduko ginateke orduan eta esperientzia eta bizipen bidezko beste xehetasun fenomeniko batera lekualdatu. Juhani Pallasmaak, Fred Thompson aipatuz, esperientzia arkitektonikoak izenen ordez aditzen bidez deskribatu behar direla dio, esperientziak une eta leku jakin batean gertatzen direlako; ez dira abstraktuak, lurtarrak baizik. Pallasmaak aditzaren aldeko hautua egiten du izenek desitxuratzen duten bizipen bidezko esperientzia arkitektonikoaren muinera jotzeko: Mugimendu modernoaren teoria eta kritikak espazioa gainazal materialek definitutako objektu immaterial gisa ulertzeko joera erakutsi dute, espazioa eragin-truke gisa ulertu beharrean. Hala ere, pentsamendu japoniarra espazioaren erlazio bidezko ulermenean oinarritzen da. Esperientzia arkitektonikoaren aditz izaera aitortu nahian, Fred Thompson irakasleak "espazioa" ekintza gisa aurkezten du "espazioan kokatu, espazioa kokatu", eta "denbora iragan" erabiltzen "denbora" beharrean, pentsamendu japoniarrean, Ma
Erakusten, bizitzen ikasten - 83 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 8 (2) - 2020, pp. 77-87 kontzeptuari eta espazioaren eta denboraren batasunari buruzko saiakera batean. Thompsonek esperientzia arkitektonikoaren unitateak infinitiboekin egoki deskribatzen ditu, izenekin beharrean. (Pallasmaa [1996] 2006, 76) Merleau-Pontyk espazio eta denborari heltzen die, baina gorputzak biak bizi dituela zehazten du eta baztertu gorputza espazioan eta denboran dagoela ([1945] 1997, 156). Pallasmaak arkitekturaren izaera fenomenikoa elementu guztietara eramaten du, izenak gainditu eta gorputzari leku egiteko. Leihoa eta atea irekidurak dira berarentzat, marko eta orrietatik haratago, gorputzari bertan pausatu eta geldirik zein mugimenduan zeharkatzera dei egiten diotenak (Pallasmaa 2018, 79). Heldu, pausatu, hartu, eman, zapaldu, bermatu, lur hartu, lurperatu, eskuratu, besarkatu, gerturatu, gelditu, inguratu, topatu, urrundu, makurtu, belaunikatu, etzan, altxatu, azaleratu, lekualdatu, etab. Gorpuztu eta lekutu. Guztiak aditzak dira, izena borobiltzen, egoera jakin batera egokitzen dutenak. Izena aurreikuspen bat da, ez aurretiko egoera bat. Heldulekua eta pausalekua, biak izenak dira, baina heltzetik eta pausatzetik zuzenean eratortzen direnak. Aditza osatzen eta inguratzen duten izenak dira, aditza, ezabatu ordez, doitzen dutenak. Aditzak gorputzaren eta gauzen arteko zubi-lana egiten du, bai gorputza bai gauza ordezkatuz; lekualdaketa edo eskutik eskurako igarotze bat ahoskatzen du. Mugimendua eta pausaldia ahoskatzen ditu. Izena orokorkerian eror daiteke. Aditza xehetasunetik abiatzen da, bere horretan orokortasuna osatzen duen xehetasunetik. Izenak gertatuko dena aurreikusiko eta gertaeraren gainetik jarriko luke. Aditzak gertaera gertatzear utziko luke, gertatzeko. "Bere horretan" dena ahoskatzen dute aditzek, ez besterik. Biluzik azaltzen zaizkigu. Richard Serraren To Lift (19674) lana bere kasa zutik eusten den goma bulkanizatu baten tolestura bat da. Serrak gauzak prozesu eta ekintza hutsera mugatu nahi zituen. Horregatik Verblist (1967-19685) aditz zerrenda. Horien artean dago lan honi dagokion to lift (altxatu) aditza: [Aditz] horrekin topo egin nuen bulkanizaturiko goma zati hau erdigunetik altxatu eta bere kasa eutsi zenean. Zutik mantentzeaz gain gainazala topologiari dagokionean ia jarraitua ere bazen. Eta orduan pentsatu nuen, 'Ez al da bitxia? Egin dudan gauza bakarra aditz baten ekintza jarraitzea izan da, gauza altxatzea. (Richard Serra, MOMA web-orrian)
Imanol Esperesate Azpiazu - 84 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 8 (2) - 2020, pp. 77-87 "Altxatu" aditza: aditz baten ekintza jarraitzea leku eta momentu jakinean material batekin zerbait sortzeko. Aipatu aditz zerrendan Serrak, bere hitzez baliatuz, "norberaz, material, leku eta prozesuaz ari diren ekintzak" bildu zituen. Arestian zerrendaturiko aditzak errepikatuko ditugu: Heltzen, pausatzen, hartzen, ematen, zapaltzen, bermatzen, lur hartzen, lurperatzen, eskuratzen, besarkatzen, gerturatzen, gelditzen, inguratzen, topatzen, urruntzen, makurtzen, belaunikatzen, etzaten, altxatzen, azaleratzen, lekualdatzen, etab. Gorpuzten eta lekutzen. Zer eta nola gertatu da? Zer eta nola gertatzen (ari) da? Aditz-partizipioa eta aditz-izena zer diren azaldu beharrean gaude, gainetik bada ere, euskaran, hurrenez hurren, infinitiboaren eta gerundioaren parekideak baitira. Aditz-partizipioak bi multzotan banatzen dira. Alde batetik, bokalez edo kontsonantez amaitzen diren euskal aditz zaharrak daude, "etorri", "eman", kasu. Bestetik, -tu/-du atzizkiaz osatzen direnak, "heldu", "pausatu", "gerturatu". Aditz-izenak aditzoinari -t(z)e erantsiz lortzen dira eta -n letraz (inesibo mugagabean) amaitzen, "heltzen", "pausatzen" eta "gerturatzen", esaterako. Esan genezake aditzoin bera partekatzen dutela bai aditz-partizipioak bai aditz-izenak, hots, aditzak ez duela esanahia aldatzen batean zein bestean. Gaira bueltatuz, egiturak halabeharrez eragiten dio esanahiari. Lehenengoa gertatu denaz mintzo da, bukatuta balego bezala, edo agindu bezain laster bukatuko balitz bezala. Agindua izenarekin aldera genezake. Bigarrena, aldiz, oraindik gertatu ez denaz, gertatzear eta gertatzen ari denaz mintzo da eta "zertan" galderari erantzuten dio. Serraren aditzen zerrendako gehienak aditz-partizipio eran azaltzen zaizkigu. Beste batzuk izenetik eratortzen dira eta gutxi batzuk aditz-izenetik. Izenetik eratorri baino ekintza egiten duenari erreparatzen diotela zehaztu beharko litzateke, artistaren gorputzari, horregatik, euskarara "dena/duena" bezala itzul genitzake. Beraz, ondoriozta genezake, aditz-partizipioa bi eratara uler daitekeela: aurreikuspen gisa, gertaera bukatu gabe egon arren bukatutzat jotzen duen neurrian, arestian aipatutako izenera gerturatuz; ekintza jakin baten bukaera gisa, topagune batean kasu, "ziria ahoan edo iltzea oholean sartu dugu" diogunean. atarian barrena ikasten Gorputzaren zerbitzura helduleku eta pausalekuak eskaintzean datza arkitektura, gorputz bakoitzak bere bidea egin dezan. Bizi ahala, etengabe gorputza
Erakusten, bizitzen ikasten - 85 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 8 (2) - 2020, pp. 77-87 jarriz, neurtzen du ingurua gorputzak. Egoera edo zirkunstantziaren xehetasuna osatzen duen atal garrantzitsu bat da, gertatzear dagoena bere esku baitago neurri handi batean. Heldulekua eta pausalekua elkarrekin teilakatu daitezke, are gehiago, leku beraren baitan tolestu, atarian gertatzen den bezalaxe: egoerak egoera, biek bat egin, heltzear eta pausatzear dagoen eta mugimendua eta pausaldia ahalbidetzen dituen lekua. Ataria leku ororen adibidetzat har genezake, ataria zeharkatzen dugun bitartean ikas dezakegulako arkitekturaz. Alison eta Peter Smithsonek horixe bera gertarazi nahi izan zuten Batheko Unibertsitateko Arkitektura eta Eraikuntza Ingeniaritza Eskolan (1984-1988). Arkitektura ikaslea Hunstantoneko Eskolako ikasle xaloagoarekin alderatuta, helduagoa zen bertan. Hunstantoneko Eskolako espazio ireki, garden eta zabalak, ñabardurez jositako espazioek ordezkatzen dituzte Bathen eta inguruko paisaia nahigabe sartzen uzten duten beirate handiak, tarteka irekitzen diren eta paisaia kokatzen duten leiho txikiagoek. Bathekoa, eraikinera sarrerak eta korridoreen arteko bidegurutzeak atari bihurtzeko saiakera bat da, eskailera edo arrapala bidezko kota aldaketa txikiekin, hormen lerrokaduren angelu desberdinekin, korridorearen eta atearen arteko tartearekin… Irakastetik erakustera eta erakustetik bizitzera igarotzeko saiakera bat. Joan-etorri eta hartu-eman handiko leku bat izan daiteke ataria, non gorputzak sartzen, irteten, gelditzen diren. Urari bidea errazten eta erakusten zaion bezala, erraztu eta erakutsi liezaioke bidea arrapala batek gorputzari. Ez beti erraztu, zaildu ere egin liezaioke eta, hala ere, erakusten jarraitu. Alison eta Peter Smithsonen Upper Lawn etxeko ataria eta Sigurd Lewerentzen Malmöko Ekialdeko Kanposantuko Lore kioskoko (1968-1969) atzeko ataria elkarren ondoan jarriko ditugu. Bietan eraikinera sartzeko igo beharra dago, bikietara iristen den maila batek bereizten baititu lurzorutik. Smithsondarrek altuera hori arintzen dute ingurutik hartzen eta atearen aurrean pausatzen duten harriarekin. Harriak ataria borobiltzen du. Harriaren aurrean, zirkulu erdi bat marratu eta betetzen dute lurrean sartzen dituzten errekarriekin. Harri borobilduekin borobiltzen bukatzen dute ataria. Lewerentzek, aldiz, bere horretan uzten du lurzoruaren eta atearen arteko tartea eta gorputzari esfortzu handiagoa eskatzen dio (ozenago dei egiten dio) eraikinera sar dadin. Gorputzak berak ordezkatzen du tarteko maila edo harri hori. Ez da lehenengo aldia Lewerentzek gorputza, materialekin egiten duen bezala, amildegiaren ertzera eramaten duena. Aipatu San Petri elizan, bataiarria adreiluzko zoru uhinduan sartzen du eta ur bedeinkatuz bekokia igurtzi nahi duena, putzu batean bezala, | science |
addi-b7d4988b0ddc | addi | cc-by-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51373 | Gogo andamioak arkitektura pentsamenduaren lanketan | Larratxe Berazadi, Mikel | 2020 | Mikel Larratxe Berazadi - 114 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 8 (2) - 2020, pp. 113-126 Iruzkin honen testuingurua arkitektura pentsamendua, edota pentsamendu arkitektonikoa, da; zehazkiago, zein neurritan arkitektura pentsamenduaren garapenerako lanketa plastikoa –praxi den heinean– lagungarri izan daitekeen. Lanketa plastikoa diogu desira baita ez mugatzea inongo esparru akademikora edo diziplinazkora. Interesezkoak baititugu arkitekturarekiko nolakotasunak, arkitekturarekiko erlazioak ezartzeko moduak, eta azken batean, berarengan ekitekoak. Peter Zumthor arkitekto suitzarrak esana da arkitektura beti dela materia konkretua, ez abstraktua, baizik eta konkretua. Horregatik logika material eta konstruktibo zehatzei atxikiko zaizkien pentsamendu arkitektonikoen bidezko gogoeta bat enfokatu nahi da, gertakari artistikoari eta giza pertzepzioari egingo diolarik ekarpena modu bana gaitzean. Aztergai proposatzen dugun eremua tradizionalki maketa deitua izan denaren esparru zabalean kokatu izan da, datozen lerroetan alabaina azken honen muga eta gabeziak identifikatzen jardungo dugu. Zumthorri hala jasoa, materiaren errealtasuna izango da oinarri eta abiapuntu, eta erdietsitakoa objektu konkretu eta ez maketa (Zumthor [1999] 2004, 66). Maketa izaeraz haratago, arkitektura pentsamendua lantzeko balioko duten objektuek gogo aldamio gisa lan egiten dutela ikusiko dugu, pentsamendu arkitektonikoa beraren eraikitzea, gorpuztea, ahalbidetuko baitute. Aldamioak izugarri eraginkorrak direlako beraien ekinean, egitura medio gutxieneko batez baliatzen direlako, denboran oinarritutako logika bat darabiltelako, ber-erabilgarria eta dinamikoa, efimeroa eta behin-behinekoa. Ekina ez da eskultorikoa ez eta piktorikoa ere, arkitektura aurre-pentsamendu bat fintzean datza jomuga. Arkitektura proiektua hezurtzen lagunduko duten lanabesak dira, proiektua bere estadio generikoan ulertuta noski –ez administratiboa– pentsamendu sorrerazkoari berari ezagueraz men egiten dion lanabesa. Honela, arkitekturaren ebazpenerako eragile primarioen artikulatze ariketa dinamiko gisa ulertua, emozio plastikoa izanen da gida eta argia: "gizakia eta munduaren arteko gatazka gorpuztuaren inguruko ideiak elaboratu eta komunikatzen ditu arkitekturak 'emozio plastikoen bidez" (Pallasmaa [1996] 2014, 27) [egilearen itzulpena]. Ekin honek bere inguruko hausnarketa beharra dakarkigu halabeharrez: ariketa hauek arkitektura praktikarekin erlazionatzen diren moduen inguruan azterlana burutzea zinez aberasgarria aurreikusten dugu. Arkitektoak hasiera batean bereak ez dituen esparruetan bere burua errekonozitzea, direnak direla esparru horiek, praktikazkoak eta pentsamenduzkoak, lan jardunaren aberasgarri gisa ulertzen dugu. Esanen eta eginen analisi gisa planteatzen da, ikusmira orokor baten desiran, non arte/arkitektura eta arkitektura/arte
Gogo andamioak arkitektura pentsamenduaren lanketan - 115 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 8 (2) - 2020, pp. 113-126 artikulazioak beraien erabateko intimitatean ageriko zaizkigun, arteen sintesia deritzon horren baitan. Ikerketa arkitektonikorako funtsezko ikusten dugu praktika artistikoa abiapuntu gisa ulertzea, dela arkitektura jarduera profesionalean dela esparru akademikoan. Testu honetan behar bat nabarmenduko da, arkitektura pentsamendu berrien sorkuntza eta garapenerako ikerketa eremu hedakor eta dinamikoago batzuena alegia. Diziplina desberdinetatik garatutako arkitektura jakintza prozesuek (arkitektura pentsatzeak), egikaritutako eraikinetik haratago –edo hobe esanda: honaxeago–, egiturak mamitzeko gaitasuna bistaratuko dute. Etengabeko zalantzarako eta harremanean jartzeko gaitasunak diziplinen arteko erlazio eta artikulazio mapa bat bistaratu diezaguke. mAketA Arkitektura bat aditzera ematen digun objektuari 'maketa' hots egiten diogu. Zalantzan jartzen dugu alabaina, gaur egun, hitz honek duen gaitasuna hain modu hedakorrean zabaldu den esanahi multzoa irudikatzen jarraitzeko. Gaur egun hitz lauso eta ulerkera anitzekoa da. Lehenik eta behin 'maketa' hitza eraikuntza bat irudikatzen duen objektua izendatzeko darabilgu –ez du zertan eraikuntza arkitektonikoa izan behar–, eskuarki eskala txikiagoko erlazioan. Irudikatu nahi duenaren ezaugarri edo izaeran ez du esku hartzen maketak, "beretik at dagoen zerbaiten zeinu" (Hubert 2011, 11) dela esan dezakegu. Irudikatua izan dena ez da afektatua izango inolaz ere eta berak ezarriko du maketak jasango duen errealitate maila, beti ere murritzagoa. Euskaltzaindiaren hiztegiaren lehen sarrerak honela dio: "eraikin, eskultura edo kideko zerbaiten tamaina txikiko modeloa". Hartara, maketa modelo bat dela zehazten da, hots, eskultura, eraikuntza edo tresna baten eredua, gehienetan tamaina txikiagoan egiten dena. Eredu den heinean maketa/modeloaren sorrera aurrekari zaio zeinu zaion eraikuntzari. Horrela, ez gabiltza soilik miniaturazko errepresentazio figuratiboez mintzatzen; uler dezakegu maketa/ modeloak bere praxis-an errebelatzen digula kontu ematera datorkigun hura. Beste zenbait esparrutan honek ez du zalantzarako betarik ematen, idatzizko edo entzunezko argitalpenetan kasu: aurretiazko zirriborro edo grabazioak dira maketak. Alegia, garapenean dagoen gogoeta bat bistaratzen diguten lanabesez ari gara mintzatzen.
Gogo andamioak arkitektura pentsamenduaren lanketan - 117 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 8 (2) - 2020, pp. 113-126 nezko; beti egonen da dialektika bat. Limitean nonbait datza: errealitatea gehi, edo ken, zerbait gehiago. (Topalovic 2011, 37). ArtefAktuA Idazki honetan arkitekturan pentsatze bat garatu ahal izateko gogo aldamioez dihardugu. Arkitektura aurkeztu eta haren diskurtsoak oinarritzen dituzten objektuak identifikatu nahi izan ditugu, hauek diseinu prozesu beraren zinezko autoritate mediatzaileak suertatzen direlarik, Herzog & DeMeuron arkitekto suitzarrek hala izendatu bezala. Heidegger-en irakaspenak gogoan, pentsatzea eskulangintza bat bada aztergai ditugun objektuak arkitekturan pentsatzearen fruitu –lorratz, arrasto, ondorio– dira. Hauei artefaktu gisa zuzenduko gatzaizkie maketa/modelo binomioak, ikusi dugun bezala, leuntzen zailak diren ertzak dakartzalako. Gogoeta prozesu honen hasieran antzematen genuen maketa terminoa –generikoki izanda ere, bere baitan hartzen duen hizkuntza espektro zabalenean– motz geratzen zela prozesu kognitiboak gorpuztera 'mugatzen' diren objektuak izendatzeko. 'Maketa' izendatzailearekin objektuaren errepresentazio gaitasuna dugu beti ere presente, hain zuzen ere ikerketa honek bazter utzi nahi izan duen hura bera. Gure xedea izan da arkitektura maketa batek irudikatzeari utziko dioneko momentu limitea, momentu hori egon badaiteke. 'Modelo' hitzak, 'maketari' hertsiki lotuak, proiektuaren kondizio ontikoa islatzen digu. Semantikoki honek gerturatuko bagaitu ere, adibide ematearen gaitasuna beti ere izango dugu presente 'modelo' hitzarekin. Berezkoa du mugarria ezartzeko aldartea, bai eta zeinetan islatuak ikusteko ispilu izan nahia. Honek bultzatzen gaitu esanahi espektro zabal bat bere baitan hartuko duen hitz aski anbiguo eta lauso bat finkatu behar izatera. Okerreko konnotazioengatik at geratzeko arriskua ekiditeko 'artefaktu' hitzean aurki dezakegu aski egokitasun. Are gehiago, bide interesagarriak zabaltzen baititu, artefaktu eta teknifaktu-ren arteko dialektikarako oinarriak jarriz, arteaz egina (factum) eta teknikaz egina bereiziz. Cristian Hubert arkitektoak, Bruno Latour-en visualization and cognition: Thinking with eyes and hands idatzian oinarriturik, gure egiten dugun definizioa luzatzen du:
Mikel Larratxe Berazadi - 118 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 8 (2) - 2020, pp. 113-126 Artefaktu/ideiak: gauza materialetan gorpuztutako ideiak: jakintzaren eta praktikaren kristalizazio areagotua artefaktuaren egitura fisikoan, egitura mentalei gehituaz. Gertakariaren egitura bistakoaren konbinazio eta gainezarpenaz, artefaktuek dute mentalki irudikatzeko zailtasun gehiegi duten jakintzak gorpuzteko gaitasuna. (Hubert 2015) gorpuzteA / lekuA Fenomenologia eta ideazioaren artean ezartzen dute elkarrizketa artefaktuek. Ángel Bados eskultoreak oso termino antzekotsuetan kokatzen ditu Jorge Oteizaren Laborategi experimentaleko ariketak, masa liviana deiturikoetan zera ikusten du: "dakusagu nola lokatzak –eta zenbaitetan plastilinak– finkatzen duen sortarazten duen ekintzaren nolakotasun fenomenikoa, materialaren fisikotasunak lebitatzea eta 'gorantz zamatzea' erdietsiz, eta inertea zutik eta arin agertzea, horrela eskulturari munduan integratzeko bizitasuna eskainiz" (hemen aipatua: Oteiza 2008, 320). Sortarazten duen ekintzaren nolakotasun fenomenikoa-k gorputzaren esperientzia bat bistaratzen digu. Peter Zumthor arkitektoak eskala eta dimentsioak kontzeptuak albo utzita –akademikoegia iritzita–, intimitate graduak lehenesten ditu, gorputzaren esperientziara loturik. Gertutasun eta distantziak gogoan, gorpuztarragoa izango dena jorratzen du: tamaina, dimentsioa, proportzioa, masaren eraikuntza... beti ere norbanakoarekiko uztartuaz (2006, 49). Gaude Zumthorrek aldarrikatzen duen gorpuztasuna, edota masaren eraikuntza norbanakoarekiko halabeharrez lotua egoteak lekua edo tokia beraren oinarrizko sorrerara garamatzala. Josep Maria Montaner arkitekto eta pentsalariak zehazten du hain zuzen esperientziaren presentzia dela espazio eta leku kontzeptuen arteko diferentzia, lekua giza gorputzaren pertzepzio eta esperientziaren prozesu fenomenologikoarekin erlazionatuz (Montaner [1997] 2011, 38). Izan ere aldamio mentalak, auto-referentzialak diren arkitekturaren laginak, atopiko gisa definitzen ditugu (grekotik, a+topos, 'leku gabea'), eta honek bide ematen digu pentsatzeko ea beraiek berak ote diren lekua sortarazten duten hura, honek era berean aldentzen bai gaitu utopikotik ('lekurik ez' edo 'inon ez'). Lekua arkitekturak diziplina gisa eskaintzen digun ikerbide oinarrizko eta sutsuenetako bat bezala ikusten dugu. Lekua Heideggerrek plastika
Gogo andamioak arkitektura pentsamenduaren lanketan - 119 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 8 (2) - 2020, pp. 113-126 definitzeko darabilen leku hori bera bezala ulerturik –plastika: lekuak ezartzen dituen obran-izatearen-egiaren gorpuztea ([1969] 2009, 33)–. Hara non, arte eta arkitektura hartu-emanak bistaratzen zaizkigun eremu emankor batean lekuaren erroetako izatea auzitan jartzen dugunean. "Arte-lanaren bidez, toki den heinean, izango da non subjektua ebatziko den, posizioa hartuko duen eta identitatea erdietsiko duela" zioten Ana Arnaiz, Javier Elorriaga, Xabier Laka eta Javier Moreno ikerlariek Jorge Oteizaren Montevideoko egitasmoaren inguruan (2008, 257). Ondorioz arte-lana bera, "hartaz baliatzeko lanabes espiritual hori" (Oteiza [1963] 1971, 88.), bere horretan nahiz artikulazio anitzetan, izango da gure ikerlanarekin jarraitzeko funtsezko heldulekuetako bat. Arkitektura maketa oro, arkitektura proiektuaren baitan, prozedura zabalago baten logikan kokaturik aurkitzen da. Gerturatze interdiziplinarra medioa beraren egituran eta artikulazioetan murgiltzeko aproposa dela deritzogu. Honenbestez arkitektura maketak sortuak izan diren testuingurua hedatzea lehenesten da, horrela baliabideak elkartrukatuko diren diziplinen arteko muga eremuetara arreta zuzentzeko. Noski zer dagokion zein arlori, eta zer elkarbanatzen den zeinekin finkatzea ez da honen helburua. Esparru horiek zinez interesgarriak izanagatik ere, jakintza arloen arteko hartu-eman komunikazioak ezartzea iruditzen zaigu gure lan ildoarekiko kontsekuenteena. Onurak besterik ez dizkiogu ikusten arkitekturaren diziplinatik ateratzeari maketa/modelo-aren gaitasun eta mekanismoak bere hedakortasun zabalean antzemateko. Artetik ekArpenA ArkitekturAren mugetAn: mAlevichen ArchitectonAk etA lissitzkyren prounAk Interes handiarekin dakusagu nola jakintza arlo desberdinen jarduteko moduek bat egiten duten arkitektura pentsamenduaren garapenean, berau zabaldu eta aberastuz. Jardun hauek berezkotasun desberdineko objektuak, artefaktuak, sortarazten dituzte. Hauen mekanismoen ulerpena erraztuko diguna desberdin egiten dituzten baldintzatzaile eta helburuen obserbazio ez bekaiztia izango da. Historikoki artearen bidez egindako aurkikuntzek arkitekturan zuzenki izan dute oihartzuna, hau modu zabalean dago onartua Mugimendu Modernoa, edo Arkitektura Arrazionalistaren erro eta motibazioak aztertzerako unean.
Gogo andamioak arkitektura pentsamenduaren lanketan - 123 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 8 (2) - 2020, pp. 113-126 dabil. Anbizio honek, Oteiza berak zuena esku batekin tailerrekoa itxi eta bestearekin hiriko atea ireki zuenean, zentzu guztia du ulertzen badugu "artistak bere aktibitatearen zentroan gatazka garaikideak kokatzen dituela" (Herzog [1996] 2005, 225). Are gehiago, baieztapen hau artista beraren definizioetako bat bezala har genezake. Bestalde, arkitektoak, bere jakintza arlotik lan eginez egoera espezifiko batean ekiten du. Behar izan konkretuei heldu behar die –programa deitu ohi dena–, pertsona eta administrazio desberdinetara egokitu behar da, eragozpenak kudeatu beharra dauzka, bere burua ikusirik gehienetan ekiteko ezintasunean, soilik erreakzionatzeko aukerarekin (ibídem). Horrela, arreta fokua diziplina bakoitzeko atal konkretuetara zuzenduz, elkar artikulazioak mesede egiten dien kontzeptu eta baso komunikatzaileak identifikatzen hasten gara: artistak hirira irekitzeko duen beharrean eta arkitektoak diseinu prozesuari ekiten dionean. Herzog & de Meuron arkitekto suitzarren lanean ikus dezakegu honen erakusgarri oparoa, jakin izan baitute ikusten arkitektura proiektuari zein momentutan eskaintzen dizkion onura gehien diziplinarteko elkarrizketari, berau aberastu eta hedatuz. Estudio suitzarrak eraikinen diseinu prozesuan sortutako dokumentazio, artefaktu, maketa eta gisa orotako laginak sarri izan dira erakusketa aretoetara eramanak: Erakusketa honetan gure maketa eta materialekin egindako esperimentu oro zenbakitu, etiketatu eta mahai gainean kokatuak izan dira: artxibo bat ari gara erakusten, dokumentuen metaketa fisiko bat, prozesu mentalak abiatu eta azeleratzeko erabili ditugunak, edota galgatu eta beste norantz batean igortzeko. Urteetan zehar prozesu intelektual hauek martxan jartzeko talde gisa inbertitu dugun energiaren testigu mutu eta inerteak dira. Zenbait kasutan emaitza gisa eraikinak gailendu dira. Objektu artxibatu hauek beraz ez dira hondakin produktu besterik, beti baitute lehentasuna ulerpen, ikerketa eta garapen prozesu mentalek, immaterialek. Ez dugu sekula interesik izan arte-lanen aura duten objektuak produzitzen. Objektu hauek ez dira arte lanak; zabor metaketa bat baino ez dira. Honen harira, eta honena soilik, badute zerikusirik naturaren historiarekin (...) Artxiboko dokumentuen metaketarekin, edo hezur eta fosilen zamatzearekin -dena delakoa kasua, denak lirateke zabor ez balitz jakin-mina duen behatzailearen begirada berezi, sortzaile, arretatsu eta zenbaitetan maitekorrarengatik, zeina kapaza den forma moldeatu, ildo, hozka eta dekolorazioak interpretatu eta elkar-erlazionatzeko. (Herzog & de Meuron 2002, 74) | science |
addi-d414ca11a842 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51418 | Adipogenesia, osasunaren etsai edo lagun? | Trepiana Arin, Jenifer ; Gómez Zorita, Saioa; Milton Laskibar, Iñaki; Portillo Baquedano, María Puy | 2021 | 12 Ekaia, 2021, 39, 11-21 Jenifer Trepiana, Saioa Gómez-Zorita, Iñaki Milton-Laskibar, María Puy Portillo 1. SARRERA Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, obesitatea osasunerako kaltegarria izan daitekeen gehiegizko edo ezohiko gantz-metaketa bezala definitzen da [1]. Pertsona batek obesitatea duen jakiteko, gor putzmasaren indizea (GMI) da gehien erabiltzen den erreminta. Bestalde, gorputz-gantza ere erabil daiteke obesitatea diagnostikatzeko irizpide gisa, zeina pisua eta altuera erabiltzea baino irizpide egokiagoa baita. Oro har, % 30 eta % 25etik beherako gorputz-gantzen ehunekoak egokitzat jotzen dira emakume eta gizonetan, hurrenez hurren [2]. Balio horietatik gora, berriz, obesitatea dagoela jotzen da. Nahiz eta obesitatearekin lotura duten osasun-asaldurak ondo ezagutzen diren, gorputz-pisu egokia izatea ez da beti osasuntsu egotearen sinonimo izango. Izan ere, gorputz-pisuaren eta osasun metabolikoaren arteko erlazioa ez da banako guztietan aplikagarria izango. Gantz-ehun zuriaren (GEZ) funtzio nagusia organismoaren energia-biltegia (triglizerido eran) izatea da. Ehun hau osatzen duten zelula nagusiak adipozitoak dira, zeinak gantz-metaketan espezializaturik baitaude. Nahiz eta adipozitoak izan gantz-ehunaren osagai nagusiak, han aurkituko ditugu zelula amak, aurre-adipozitoak, zelula endotelialak eta sistema immunologikoko zelulak (makrofagoak adibidez) ere. Giza gorputzean duen kokalekuaren arabera, berriz, GEZri izen ezberdinak ematen zaizkio. Honela, larruazalpean dagoen GEZri larruazalpeko GEZ (LGEZ) deitzen zaio, eta epiploi (sabeleko organoak lotzen dituen peritoneoaren tolesa); heste edo giltzurrunen inguruan dagoenak, berriz, erraietako GEZ (EGEZ) izena hartzen du. Pertsona bakoitzaren kasuan gorputz-gantzaren banaketa ezberdina izango da: hainbat faktorek baldintzatuko dute hori. Oro har, adinarekin, larruazalpeko gantzaren ehunekoa murriztu egiten da errai inguruko gantzaren ehunekoarekin alderatuta, zeinak handiagotzeko joera baitu [3]. Beraz, adinarekin batera gorputz-gantzaren banaketa aldatu egiten da. Gainera, dimorfismo sexuala ere gertatzen da: emakumeen aldean, gizonezkoek errai inguruan gantz gehiago metatzeko joera dute, itxura androide bat hartuz (sagar itxura). Emakumeek, berriz, gantza larruazalpean metatzen dute nagusiki, forma ginoide bat hartuaz (udare itxura) (1. irudia). Obesitate motaren sailkapena egiteko, gerri-aldaka indizea da nagusiki erabiltzen den erreminta. Indize hori, pertsona baten gerriaren eta aldakaren zirkunferentzien arteko zatiketa eginez kalkulatzen da. Oro har, obesitate androidea dagoela onartuko da gerri-aldaka indizearen balioak 1 eta 0.85 baino handiagoak direnean gizon eta emakumeetan, hurrenez hurren. Bestalde, faktore genetikoek ere eragina dute gorputz-gantzaren banaketan [4, 5]. Hori horrela, asiarrek kaukasiarrek baino EGEZ gehiago dute, eta kaukasiarrek, berriz, afroamerikarrek baino gehiago [6].
https://doi.org/10.1387/ekaia.21682 15 Adipogenesia, osasunaren etsai ala lagun? Adipogenesi-prozesua, denboran zehar ordena zehatz batean gertatzen den transkripzio-faktore, aktibatzaile/ko-aktibatzaile eta inhibitzaile/ ko-inhibitzaile ezberdinen espresioak erregulatuta dago, eta fase ezberdinetan gertatzen da. Horrela, lehenengo fasean zelula ama mesenkimalak aurre-adipozito bihurtzen dira estimulu egokien bidez. Aurre-adipozito horiek, berriz, adipozitotan ezberdinduko dira adipogenesiaren azken fasean. Ezberdintze-prozesua hedapen mitotiko klonalarekin hasiko da, zeinak transkripzio-faktore ezberdinen segida bat barnean hartzen baitu. Prozesu konplexu honetan parte hartzen duten transkripzio-faktoreak asko izan arren, garrantzitsuenak dira CCAATra lotzen den β proteina indartzailea (C/EBPβ), peroxisomen ugalketak aktibatutako γ hartzailea (PPARγ) eta CCAATra lotzen den α proteina indartzailea (C/EBPα). Horrela, C/ EBPβren espresioaren handitzea gertatzen da, PPARγ eta C/EBPα aktibatuko dituena. Elkarrekintza horien ondorioz, adipozito helduen gene espezifikoak aktibatu egingo dira (2. irudia) [11]. Adipogenesirako gaitasuna, hainbat faktoreren menpe dago. Adinaren kasuan, esaterako, haurtzaroan eta nerabezaroan GEZren hedapena adipozitoen hiperplasia bidez gertatzen da nagusiki. Helduaroan, berriz, GEZren hedapena adipozitoen hipertrofia bidez gertatuko da gehienbat [12]. Bestalde, alde esanguratsuak deskribatu dira gantz-ehunaren kokaleku anatomikoaren arabera. Horrela, Tchkoniak eta haren kolaboratzaileek, zein Baglionik eta haren kolaboratzaileek ikusi zuten LGEZko adipozitoek gantz-ehun mesenteriko eta omentalekoek (zeinak hestea inguratzen baitute eta urdailaren ondoan baitaude, hurrenez hurren) baino proliferaziorako gaitasun handiagoa dutela [13, 14]. Horren harira, Tchoukalovak eta haren kolaboratzaileek erakutsi zuten gainelikadura-egoeran zonalde abdominal eta femoraleko adipozitoak alderatzen badira lehenengoak hipertrofikoagoak direla eta bigarrenak, berriz, hiperplasikoagoak [15]. Hala ere, badirudi behaketa hau neurri handi batean generoaren menpekoa dela. Izan ere, Tchoukalovak eta haren kolaboratzaileek erakutsi zuten obesitaterik gabeko emakumeen zonalde femoraleko larruazalpeko aurre-adipozitoek, zonalde abdominalekoek baino ezberdintzapenerako gaitasun handiagoa zutela [16]. Aitzitik, gizonezkoetan ez zen ezberdintasunik aurkitu bi zonaldeetako LGEZko adipozitoen artean. Gainera, pisua irabazi baino lehen eta ondoren egindako adipozitoen tamainaren eta kopuruaren azterketak erakutsi zuenez, emakumeetan, nagusiki, gorputzaren behe aldeko larruazalpeko gordailuak hedatzen dira, eta hedapen hori hiperplasia bidez gertatzen da. Gizonezkoetan, berriz, gordailu horiek berak handitzen dira, baina kasu horretan hipertrofia bidez [16]. Bestalde, badirudi LGEZko adipozitoen ezberdintzea txikiagoa dela obesitate androidea (gantz-metaketa zonalde abdominalean) duten emakumeetan obesitate ginoidea (gantz-metaketa aldaka inguruan) duten edo obesitaterik ez duten emakumeekin alderatuta [17]. | science |
addi-0961fca357ff | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51419 | Prozesu estokastikoak fisikan eta ekonomian: higidura browndarretik finantza-merkatuen ereduetara | Ormaza Zulueta, Naia; Igartua Aldamiz, Josu Mirena | 2021 | 258 Ekaia, 2021, 39, 257-276 Naia Ormaza Zulueta, Josu Mirena Igartua 1. SARRERA Ekonomia-sektorearekin lotuta dagoen albiste bat irakurtzean, ohikoa izaten da konpainia baten egoera-finantzarioaren grafiko batekin topo egitea. Grafiko horiek konpainiaren akzioei dagozkien prezio-aldakuntzak erakusten dituzte (denboran zehar) eta, oro har, portaera oso estokastikoa antzeman daiteke prezioaren eboluzioan. Inork ez baligu irudikatutako aldagaiei buruzko informaziorik emango, bidezkoa litzateke pentsatzea edozein prozesu estokastikoren errealizazio bat daukagula eskuartean: hautspartikula baten dimentsio bakarreko higidura, adibidez. Hausnarketa honetatik lehenbizi sortzen zaidan galdera hurrengoa da: zilegi den merkatuko prezioen portaera jariakin batean murgildutako partikula baten higidurarekin nahastea. Uretan murgildu den polen-ale baten edota airean dagoen hauts-partikula baten higidura deskribatzeko erabiltzen den fenomenoari higidura browndar deitzen zaio fisikan eta, matematikoki, denboran jarraitua den prozesu estokastiko batekin deskribatu ohi da. Prozesu estokastikoak, ordea, ez dira baliagarriak fisikan bakarrik: egungo eredu ekonomiko artifizialak eraikitzean, sarritan, prozesu estokastikoak erabiltzen dira abiapuntutzat. Hortaz, ikus daiteke, kontzeptu matematiko beraz baliatuz, eredu fisiko eta ekonomiko bat independenteki sortzea posible litzatekeela. Lan honen helburu nagusiak dira: batetik, sistema fisiko bat eta ekonomiko bat independenteki eraikitzea eta aztertzea, eta, bestetik, horiek ezaugarritzen dituzten funtsezko propietateak komunak izan daitezkeen zehaztea. Horretarako, lehenik eta behin, prozesu estokastikoek araututako sistema fisiko bat planteatuko da: jariakin batean dauden partikula browndarren multzo bat, hain zuzen ere. Jarraian, partikula browndarrak osatzeko erabilitako kontzeptu batzuk berrerabiliz, eta Yamada et al.-en [2] artikuluari jarraituz, prozesu estokastikoetan oinarritutako finantzako merkatu-eredu bat eraikiko da. 2. PROZESU ESTOKASTIKOAK FISIKAN Probabilitate-teorian, prozesu estokastiko edo aleatorio bat da aldagai baten (eskuarki, denboraren) arabera eboluzionatzen duten zorizko aldagaien familia definitzen duen objektu matematikoa. Gaur egun, ausaz aldatzen diren sistema eta fenomenoen eredu matematiko gisa erabili ohi dira prozesu estokastikoak, eta hainbat diziplinatan aplika daitezke. Hala ere, aplikazio-eremu tradizionala fisikoa izan da, nagusiki, eta esparru horretako prozesurik garrantzitsuenetariko bati higidura browndar deritzo [1],
https://doi.org/10.1387/ekaia.21883 259 Prozesu estokastikoak fisikan eta ekonomian: higidura browndarretik finantza-merkatuen ereduetara arestian aipatu bezala. Jariakin batean barreiatzen diren partikula txikien higidura aztoratua deskribatzen du azken horrek eta, guztiz estokastikoa denez, prozesu estokastiko gisa baino ezin da ereduztatu. Fenomenoaren lehenengo deskribapen fisikoa A. Einsteinek eman zuen bere Annus mirabilis delako urtean publikatutako artikuluetariko batean [3]. Partikula browndarren multzo bat eraikitzeko, horien higidura deskribatuko duen ekuazioa ezagutu behar da lehenbizi. Jariakin batean barreiatzen diren partikulak deskribatzen dituzten higidura-ekuazioei Langevin-en ekuazio deritze, eta hurrengo itxura dute:
(3) Definizio hori aintzat hartuz, posizioaren eta abiaduraren eguneratzeekuazioak:
(5) Aldiuneko posizio eta abiadura (4) eta (5) ekuazioen bitartez eguneratuz, 50 partikulaz osatutako multzo bat simulatzean lortzen diren partikulen ibilbideak 1. irudian adierazi dira.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21883 261 Prozesu estokastikoak fisikan eta ekonomian: higidura browndarretik finantza-merkatuen ereduetara Partikula-multzoa ondo eraiki den ziurtatzeko, eskura dauden emaitza teorikoez baliatzea zilegi da. Horretarako, Langevin-en (1a) eta (1b) ekuazioen ebazpen formala behar da. Bigarrenaren ebazpena, faktore integratzailea kalkulatuz (µ(t) = eγt/m) lor daiteke, onartuz t0 = 0 eta υ(0) = υ0 direla:
(7) Goiko (6) eta (7) ekuazioek Langevin-en ekuazioen ebazpena ematen dute, ξ(t)-ren errealizazio bakarrerako. Behin bi aldagaien adierazpenak lortuta, abiaduraren korrelazio-funtzioa eta batezbesteko desplazamendu koadratikoa kalkula daitezke, adibidez:
(8) eta bestalde:
aldagai estokastikoaren errealizazioen gaineko batezbestekoa adierazten du, goiko emaitza teorikoak kalkulatzeko halabeharrezkoa dena. Emaitza teorikoen eta balio esperimentalen arteko alderaketa 2. irudian adierazten da. Ikus daitekeenez, simulazioaren emaitzak iragarpen teorikoaren ekuazioekin oso bat datoz, eta horrek garatutako kodea zeharo berresten du. (8) ekuazioan, denbora-diferentziaren balio absolutuak bermatzen du korrelazioak txikiagotu egiten direla denbora-diferentzia handitu ahala. Beraz, esperimentalki lortutakoak badu zentzua, partikula browndarraren abiadurari buruzko informazioa esponentzialki txikiagotzen baita (prozesu estokastiko bat izanik, aurreikus zitekeena).
https://doi.org/10.1387/ekaia.21883 263 Prozesu estokastikoak fisikan eta ekonomian: higidura browndarretik finantza-merkatuen ereduetara Posizioaren R(t) eta abiaduraren V(t) eguneratzerako Euler-Maruyama metodoa erabiliz, honako diferentzia-ekuazioak lortzen dira:
D = lim t x(t) = kBT F0 (14) Bestela esanik, x(t) adierazpena esperimentalki kalkulatzean, difusio-koefizientea berreskuratu beharko litzateke. Simulazioko datuetatik, 4. irudiko emaitza erdiesten da. 4. irudia. Vx, Vy eta Vz abiaduren osagaiak, partikula guztien batezbestekoak hartuta. Emaitza esperimentalak teorikoarekin alderatzeko, F0/γ adierazpena ere adierazita dator.
Desp = 0.97945 (15) Hau da, lortzen den difusio-koefizientearen balioa guztiz bat dator aurreikuspen teorikoarekin, eta horrek, simulazioko kodea berresten du. Bestalde, partikulen arteko elkarrekintza simulatzeko, onartuko da partikula horiek Lennard-Jonesen potentzialaren mende daudela. Hipotesi hori partikula browndarren arteko elkarrekintza behatu den azterlan ugaritan aplikatu da [8, 9]. Lennard-Jonesen potentziala (L-J potentziala, 6-12 potentziala edo 12-6 potentziala bezala ere ezagutzen dena) eredu matematiko bat da, atomo edo molekula neutro pare baten arteko elkarrekintza hurbildua deskribatzen duena. John Lennard-Jonesek 1924an proposatu zuen atomoen arteko potentzialaren forma hurrengo hau da:
(18) Partikulen arteko elkarrekintza kontuan hartuz gero, abiadura eta posizioaren eguneratzeek askoz sistema errealistago bat sortzen dute.
266 Ekaia, 2021, 39, 257-276 Naia Ormaza Zulueta, Josu Mirena Igartua 2.3. Lortutako emaitzen laburbilduma Fisikaren esparruan oinarritutako lehen atal honetan, jariakin batean dauden partikula browndarren multzo bat eraiki da, Langevin-en ekuazioei jarraituz. Multzoak teorian aurkeztu beharko lituzkeen propietateak praktikan bazituela bermatu ostean, partikulen arteko elkarrekintza kontsideratu da, partikula-multzoa Lennard-Jonesen potentzialaren menpe dagoela onartuz. Partikula browndarrak aurkitzen diren jariakinari, gainera, jito-indar bat gehitu zaio, partikula-sistema errealistago bat lortzeko helburuz. Jito-indar horren pean, difusio-koefizientearen kalkulua burutu da, partikulen barreiatzea ondo gauzatzen dela ziurtatzeko. Jariakin batean aurkitzen den partikula browndarren multzoa ereduztatzeko, prozesu estokastikoaren kontzeptuaz baliatu gara, hurrengo kapitulua garatzeko oso baliagarria izango den tresna. 3. PROZESU ESTOKASTIKOAK EKONOMIAN Arestian aipatu bezala, ekonomian eta finantzetan sortzen diren arazo asko fisikan jada garatu diren kontzeptu eta metodo kuantitatiboak erabiliz azter daitezke. Egungo merkatuak, askatasun-maila askoko sistema konplexuak dira, non barne-zein kanpo-faktoreek elkarri eragiten dioten une oro, finantza-aktiboen transakzio-prezioak finkatuz. Hala ere, eragin horien funtsa ezagutzea ia ezinezkoa da, eta prezioak finkatzeko mekanismoaren izaera konplexua dela eta, eredu determinista sinpleek ezin dituzte finantza merkatuen portaerak era egoki batean erreproduzitu. Gainera, prezioak finkatzeko mekanismoaren xehetasunak merkatu batetik bestera desberdinak izan daitezkeen arren, nabarmena da prezioen gorabeheren ezaugarri estatistiko sinple batzuen unibertsaltasuna, eta horrek ikuspegi bateratu baten beharra erakusten du, askotariko merkatu-motak aztertzeko bada ere [11]. Ezaugarri unibertsalak dituzten beste sistema konplexu batzuen kasuan bezala, ikuspegi estokastikoa erabilgarria izan daiteke ekonomiaren esparruan. Ideia hori Louis Bachelier-ek aurkeztu zuen lehen aldiz, bere Théorie de la Speculation (1900) tesian. Bertan, Parisko burtsan agertzen ziren prezioen fluktuazioak, prozesu estokastikoen bidez modelizatu zitezkeela proposatu zuen [12]. Labur esanez, burtsako prezioen aldaketak eragiten dituzten zergatiak zenbatezinak dira: faktore askoren mende daude, eta, ondorioz, ez du zentzurik iragarpen matematiko baten zain egoteak. Gertakari horien ondorioz, merkatua prozesu estokastikoen bidez modelatzeko ideia sortu zen.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21883 267 Prozesu estokastikoak fisikan eta ekonomian: higidura browndarretik finantza-merkatuen ereduetara 3.1. Merkatu-ereduak Atal honetan, eta Yamada et al.-en artikuluari [2] jarraituz, prozesu estokastikoetan oinarritutako bi merkatu-eredu eraikiko dira. Merkatu-eredu sinpleenari A Eredua deituko zaio eta hemen partaide estokastikoaren ideia aurkeztuko da. Partaide hori, merkatuan parte hartzen duen edozein negoziatzaile izan daiteke: enpresa bat, banakako merkataria, negoziatzailea, gobernua, familia edo banku zentrala. Eta estokastiko deritzo, esparru estokastiko bat erabiliz, modu baliokide batean ereduztatu daitekeelako eragile ekonomiko horietako bakoitzak ekonomian duen esku-hartzea. Hortaz, merkatu-eredua osatzen duten osagai guztiak partaide estokastikoak izango dira, eta haien arteko elkarrekintza aztertuko da. Ondoren, ikusiko da A Eredua ez dela merkatu errealetan behatzen den funtsezko propietate enpiriko bat erreproduzitzeko gai, partikula browndarren multzoarekin gertatzen zen bezala. Partikula browndarrek, errealitatean, norabide batean barreiatzean, zentzu hobetsia izan dezakete. Eta eredua errealistago bilakatzeko helburuz, jito-indar konstante bat sartu zen. Prozedura berdinari jarraituz ekonomiaren esparru honetan, beste efektu bat gehituko zaio A Ereduari, B Eredura helduz, lehenengoaren bertsio hobetua dena eta errealitatetik hurbilago dagoena. 3.1.1. A Eredua Izan bedi bi partaidez osatutako merkatu artifizial bat. Partaideek nork bere eskari- eta eskaintza-prezioak aurkezten dituzte. Eskaintza- edo eroste-prezioa da partaide batek akzio jakin batzuk erosteko eskaintzen duen prezio maximoa, aldiune horretan. Eskari- edo saltze-prezioak, bestalde, haren akzioak saltzeko onartuko duen prezio minimoa adierazten du1. Horrez gain, partaide bakoitzaren kasuan, saltze-prezioa eroste-prezioa baino altuagoa izango da (ikusi 5. irudia), merkatu batean diharduen edozein merkatariren helburua irabazi-marjina bat lortzea delako. Bi prezioen arteko diferentziari marjina deituko zaio, L, bi partaideentzat konstantea izango den parametroa. 1 Ekonomian hobetsita daude eskaintza eta eskari terminoak, eroste edo saltze terminoen gainetik. Hala ere, lan honetan, bigarren terminologia erabiliko da, terminoen lehenengo hizkia ezberdina izanik, biak ezberdintzea errazagoa baita. Hortaz, saltze-prezioa PS eta eroste-prezioa PE agertuko dira.
268 Ekaia, 2021, 39, 257-276 Naia Ormaza Zulueta, Josu Mirena Igartua 5. irudia. Merkatu ereduari dagokion denbora-eboluzio posible baten eskema. Lauki urdinek eta biribil laranjek saltze- eta eroste-prezioak adierazten dituzte, hurrenez hurren. Partaide bakoitzari dagokion batez-besteko prezioa pi(t)-k adierazten du. Irabazi-marjina, L parametroarekin adierazita dator (konstantea eta berdina bi partaideentzat). t ∈ [ti−3, ti−1] denbora-tartean, ez da transakziorik burutzen: partaideen prezioek ibilbide aleatorioak jarraituko dituzte ardatz bertikalean. p1(t) eta p2(t)-ren arteko distantzia L-ren berdina edo handiagoa denean, ti−1 aldiunean gertatzen den bezala, transakzio bat gertatzen da. Transakzioa merkatu-prezioan gertatuko da, hau da, partaideen prezioen batezbestekoan. Puntu horretan, prozesu aleatorioa berriz hasten da. Partaideen posizioa bereizteko, aldagai gehigarri bat sartuko da: erosteeta saltze-prezioen batez besteko prezioa, pi(t)2. Prezio horiek era guztiz estokastikoan eguneratuko dira, t aldiune bakoitzean: pi t + t ( ) = pi(t)+ cfi(t), i =1,2,… fi(t) = + p, (1 2 prob. ) p, (1 2 prob. ) (19) Adierazpen horretan fi(t) da i. partaideari dagokion ausazko zarata eta pi(t)-ren prezioan +c∆p gorakada edo c∆p beherakada eragingo du. Efektu horren intentsitatea c parametroak neurtzen du. Prezioak eguneratzen diren bakoitzean, p1(t) eta p2(t) prezioen arteko distantzia neurtzen da. L parametroa baino handiagoa bada, orduan, partaide baten eroste-prezioa, bestearen saltze-prezioa baino handiagoa da, eta bien artean transakzio bat gertatuko da. Bestela esanda, transakzio-baldintza honako hau da:
https://doi.org/10.1387/ekaia.21883 269 Prozesu estokastikoak fisikan eta ekonomian: higidura browndarretik finantza-merkatuen ereduetara Operazioa merkatuko prezioan P(n) gauzatuko da, definizioz: P(n) = (p1(t) + p2(t))/2. Bi partaideen artean trukea gertatu bezain laster, nork bere ibilbide aleatorioari ekingo dio berriro ere, Pn merkatu-preziotik (ezarri berri den transakzio-prezioa) abiatuz. Azkenik, beharrezkoa da denbora-unitate gehigarri bat definitzea, finantza esparruan askotan erabiltzen dena: tick denbora. Horrek transakzioen denbora-unitateak adierazten ditu. Hau da, transakzio bat burutzen den bakoitzean, tick denbora-unitatea batez eguneratzen da. Bestalde, denbora erreala ere badago, ibilbide aleatorioetan ematen diren pauso guztiak zenbatesten dituena. Merkatu-ereduaren analisirako, aldagai jakin batzuen eboluzioa aztertuko da. Lehenengoa, n. aldiuneko Pn merkatu prezioa izango da. Bigarrena, n. transakzio-tartea I(n): (n – 1) eta n. transakzioen artean igarotako denbora-tartea. Eta, azkenik, prezioen itzulkin logaritmikoa R(t):
270 Ekaia, 2021, 39, 257-276 Naia Ormaza Zulueta, Josu Mirena Igartua 7. irudia. R(t) itzulkin logaritmikoen, eta I(n) transakzio-tarteen probabilitate-dentsitateak. Simulaziorako erabili diren parametroak: c = 0.01, L = 0.01, ∆p = 0.01, ∆t = ∆p∆p. Argi eta garbi ondoriozta daiteke A Eredua ez dela baliagarria merkatu erreal bat ereduztatzeko. Hasteko, eta aurreikusi zen bezala, banaketa esponentziala da eta, hortaz, Poisson-en prozesu batek definitua. Merkatu erreal baten prezioaren itzulkin logaritmikoek, ordea, berreturen lege bati jarraitzen diote. Berreturen lege hori ereduztatzearen garrantzia, aurrerago azalduko da. Bien-bitartean, A Ereduak betetzen ez duen eta bete beharko lukeen propietatetzat hartuko da. Eredua hobetzeko helburuz, A. Sato eta H. Takayasu-k [13] erakutsi zutenez, «joera-jarraitzearen bidezko iragarpena» (trend-following prediction) izeneko efektua ereduztatu zuten. Bestela esateko, berreturen lege bat erreproduzitzeko helburuz, memoria efektu bat sartuko da aurreko atalean aurkeztutako A Ereduan, akzioen prezioaren itzulkinen deskribapen errealistagoa lortzea ahalbidetuko diguna. 3.2. B Eredua Hemendik aurrera, batez besteko prezioa nola eguneratu erabakitzen duenean partaide batek, merkatuaren historiari buruzko ezagutza erabiliko du. Horrela, erantzun posible bat izan liteke duela gutxiko joerari jarraitzea eta prezioa gorantz bultzatzea, iragan hurbilean gora egiten bazuen, edo beherantz, beherantz bazihoan. Parte-hartzaile horiei joeren jarraitzaile de-
(23) Proportzionaltasun konstanteak, d parametroak, erabakiko du merkatuko partaideak jarraitzaileak edo aurkariak diren, eta efektu horren intentsitatea zenbatekoa den bakoitzarengan. Aurreko M prezio-aldaketen batez bestekoa kalkulatzen du 〈∆P〉M batezbesteko higikorrak. Batezbesteko hori, merkatuko prezioaren gainean kalkulatzen da eta, beraz, transakzio bat gertatzen denean baino ez da aldatuko haren balioa. Hau da, bi transakzio-burutze artean, d〈∆P〉M konstante bat izango da, partikularen ibilbideari jito-indar bat eragingo diona. Jito-indar bat gehitzen zen partikula browndarrekin ere, errealitatean behatutakoa hobeto deskriba zezaten. Merkatu-ereduen kasuan antzeko egoera agertzen da. A Ereduari termino berri bat gehituz, B Eredua, hobetua, merkatu errealen portaeratik hurbilago dagoena lortuko da. Egokitutako azken eredu horretan, merkatu-prezioen aldaketan dago alde nabarmenena:
∆P(n + 1) = I(n)d〈∆P〉M + F(n) (24) Eskuinaldeko lehen atalak fluxuak estalitako distantzia adierazten du; d〈∆P〉M fluxuaren intentsitatea da, eta I(n) transakzio-tartea. Bigarren atala, bestalde, A Ereduko prezio-aldaketan zegoen berdina da. A Ereduarekin lortutako emaitzen arabera, I(n) eta F(n) ausazko aldagaiak funtzio esponentzialek ezaugarritzen dituzte. Beraz, (24) ekuazioak ausazko prozesu biderkatzaile bat jarraitzen du. Kontuan hartuz ausazko prozesu biderkatzaile batetik sortutako denbora-serie batek, oro har, berreturen lege bati jarraitzen diola [14] (prozesuak egonkortasun baldintza betetzen badu), aurreikus daiteke, une horretatik aurrera, merkatu errealetan enpirikoki behatutako potentzien legea B Ereduaren bidez erreproduzitu ahal izango dela. Aurreko adibidean, simulazioak transakzio bakar baten kasua erakusten du. N = 5.000 transakzio burutuz gero, A eta B Ereduen alderaketa zehatzagoa egin daiteke:
https://doi.org/10.1387/ekaia.21883 273 Prozesu estokastikoak fisikan eta ekonomian: higidura browndarretik finantza-merkatuen ereduetara dez deskargatu direnak). Bestalde, Amazon nahiko konpainia gaztea da; 1994. urtearen erdialdean sortu zen eta haren akzioen balioa hazten hasi zen 2012. urtetik aurrera, IBM-ren akzioen itxiera prezioak guztiz gainditu arte (9a irudia). Beraz, ez dira tankera berekoak ez bi konpainien inguruan bildutako datuen bolumena, ezta itxiera-prezioak ere. (a) (b) 9. irudia. Amazon (urdinez) eta IBM (laranjaz) konpainien akzioen itxiera prezioak, eskuragai dauden urte guztietan zehar. Moneta USD-etan adierazita dago. (b) Prezioen itzulkinen probabilitate banaketa, log-log eskalan. Amazon eta IBM multinazionalen datu estatistikoak urdinez eta laranjaz aurkezten dira, hurrenez hurren. Berdez, B Eredutik abiatuta lortutako emaitzak. Azkenik, banaketa esponentziala (horiz) eta berreturen legeak (grisez) ere marraztu dira. Iturria: Yahoo Finance orrialdea. Eskuragai zeuden datuak IBM konpainiaren kasuan: 1962ko urtarrilaren 2tik 2020ko ekainaren 5era. Amazonen kasuan: 1997ko maiatzaren 15etik 2020ko ekainaren 5era.
274 Ekaia, 2021, 39, 257-276 Naia Ormaza Zulueta, Josu Mirena Igartua Konparazioan, bi multinazionalekin batera, B Eredutik lortutako datuak ere aztertu dira. Guztien itzulkin logaritmikoen probabilitate banaketak 9b irudian alderatu daitezke. B Eredutik abiatuta lortutako simulazioaren emaitzak berdez daude; Amazonen eta IBMren datuak urdinez eta laranjaz, hurrenez hurren. Eta, ikus-gida gisa, banaketa esponentziala (horiz) eta xα berreturen legea (grisez) ere irudikatu dira. Azken horri α = 3 berretzailea egokitu zaio datu esperimentalekin bat etor zedin. Balio hori, bat dator beste ikerketa batzuetan lortu diren emaitzekin: adibidez, P. Gopikrishnan et al.-ek Estatu Batuetako S&P 500, Japoniako NIKKEI 225 eta Hong-Kong-eko Hang-Seng indizeak aztertu zituzten [16], eta berretzaile berera heldu ziren hiru kasuetan: α ≈ −3. Argi eta garbi ikus daiteke, oraingoan bai, B Eredu berriak baloremerkatuko datu errealen portaera islatzen duela, berreturen legea jarraituz. Beraz, ekuazio dinamikoei memoriaren terminoa gehituz (partikula browndarren jito-indarra), merkatuko datu errealen portaera ez-tribiala erreproduzitzea lortu da. Eta, hori guztia, soilik bi partaidez osatutako eredu baten bidez. 4. LABURBILDUMA ETA ONDORIOAK Lanean zehaztu diren helburu nagusiak bete dira. Alde batetik, sistema fisiko bat eta ekonomiko bat independenteki eraiki eta aztertu dira. Fisikaren esparruan, partikula browndar artifizialen multzo bat sortu dut, Langevin-en ekuazioetatik abiatuz. Bestalde, ekonomiaren esparruan, Yamada et al.-en artikuluan [2] proposatzen den eredu matematikoa hartu dut abiapuntutzat merkatu artifizial bat sortzeko. Partikula browndarren posizioa zein merkatu-partaideen prezioa eguneratzeko, ausazko zarata agertzen da higidura-ekuazioetan. Gai komun horren ondorioz, konpainia baten itxiera- -prezioen grafiko bati so egiten diogunean, partikula browndar baten 1Dko higidura behatzen gabiltzala pentsa genezake. Edo alderantziz. Hau da, prezioen aldakuntza estokastikoa dela onar daiteke eta prozesu estokastikoen bitartez merkatuak ereduztatzea zilegi da, lortzen diren emaitzak onargarriak eta merkatu errealekin alderagarriak baitira. Horrez gain, batean zein bestean, kasu errealistago bat erreproduzitzea lortu dut termino komun bat gehituz: jito-indar bat. Partikula browndarren kasuan, jito-indarra gehitzean, jariakina ez da estatikoa izango: bertan agertzen diren korronteak simulatuko ditu jito-indarrak (itsas-korronteak, airekorronteak, ibai-korronteak...). Merkatu artifizialari dagokionez, jito-indarraren bidez, merkatuaren iragan hurbila interpretatzeko eta etorkizuneko egoera aurreikusteko gai diren partaideak ereduztatu dira. Hau da, bai partikulen higidura-ekuazioan eta bai prezioen higidura-ekuazioan jito-indar bat sartuz, eredu hobea, errealistagoa lortzen dela ondorioztatu dut. | science |
addi-820ab8f96dca | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51420 | Oinezkoen simulazioak giza indarraren ereduaren bidez: larrialdi-egoerak | Barrio Ugidos, Ibon; Igartua Aldamiz, Josu Mirena | 2021 | 278 Ekaia, 2021, 39, 277-298 Ibon Barrio Ugidos, Josu Mirena Igartua Aldamiz 1. SARRERA Oinezkoentzako inguruneak pertsonak oinez mugitzeko eremu publiko edo pribatuak dira. Horien adibide dira metroetako pasabideak, parkeak, aireportuak edo merkataritza guneak, esaterako. Maiz toki horiek bete egiten dira, daukaten eskari handia dela eta. Oinezkoen segurtasuna arriskuan jartzen du horrek, bai ohiko baldintzetan baita larrialdi kasuetan ere [1]. Testuinguru horretan, eta gaur egungo gizartearen arazoei aurre egiteko, diziplinarteko ikuspegi baten beharra dagoela jakinda, azkeneko urteetan soziofisika nabarmen garatu da. Fisikaren alor horrek fisika estatistikoa eta soziologia uztartzen ditu, banakoak, egitura sozial baten unitate gisa, beste pertsonekin dituen interakzioen ondorioz sortutako fenomenoak aztertzeko. Oinezkoen dinamikaren azterketak segurtasuna hobetzeko erabil daitezke eta, beraz, fisikaren bidez ongizatearen funtsezko oinarria den esparru horretan lagundu [2]. Nahiz eta pentsa daitekeen oinezkoen portaerak ordenarik ez duela eta hori dela eta, fisikako eredu baten bidez hori modelizatzea zaila dela, fluxuetan patroiak agertzen direla ikusi da. Oinezkoen dentsitatearen arabera, esaterako, ikusi dira egoera gaseosoak (ibiltari kopuru txikia eta libreki higitu daitezkeenean), fluidoak (oztopoduna) eta solidoak (ibiltari kopuru oso handia eta ia higitu ezin direnean). Horrez gainera, ibiltarien jokaerak zenbait ezaugarri dituela hauteman da. Alde batetik, gune pertsonalaren efektua. Horren arabera, oinezkoak deseroso sentitzen dira beste ibiltariengandik gertu higitu behar direnean eta, beraz, kulturaren eta erlijioaren araberakoa den distantzia interpertsonal bat mantentzen saiatzen dira. Beste alde batetik, auto-antolatzeko portaera daukate pertsonek. Hori egoera desberdinetan ikusi da. Noranzko bakarrekoa eta homogeneoa denean fluxua, hau da, ibiltari guztiek ezaugarri berdinak dituztenean, ilaretan antolatzen dira oinezkoak. Izan ere, batak bestea aurreratzea ekiditen du homogeneotasun horrek. Noranzko bakarreko fluxu hetereogeneoaren kasuan, aldiz, abiadura edo norabide-aldaketak oinezko baten egoera hobetu dezake. Dena dela, onura handia ez bada, oinezkoak nahiago du abiadura moteldu eta beste baten atzetik joan, horrela oztopoekin talka egiteko probabilitatea murrizten delako. Teoriak, beraz, abiadura bereko fluxu homogeneoen eraketak aurresaten ditu. Bukatzeko, bi noranzkoko fluxuen kasuan, noranzko bereko lerro dinamikoak eratuz antolatzen dira oinezkoak. Korridorea bi gunetan banatzen denean gertatzen da kasu optimoa: eremuetako batean noranzko bereko lerroak korronte-fluxu bat eratzen dute eta, bestean, kontrako noranzkokoak. Modu horretan, korronteen arteko marruskadura bi korronteen arteko mugan baino ez da gertatzen. Interesgarria da aipatzea, korronte dinamiko horiek autoek zirkulatzen duten alde berean eratzen direla eta, beraz, herrialdeen arabera aldatu egiten dira [1, 3, 4]. Ezaugarri, patroi eta ebidentzia horiek erreproduzitzeko, historian zehar ereduak proposatu dira. Eraikinen plangintzaren eta suteen babesa-
https://doi.org/10.1387/ekaia.21885 279 Oinezkoen simulazioak giza indarraren ereduaren bidez: larrialdi-egoerak ren arloetan topa daiteke oinezkoen fluxuen azterketaren jatorria. Hala ere, oinezkoen dinamikaren azterketaren jatorria 50eko hamarkadan koka dezakegu [5]. Lehenengo eredu fisikoa 1971. urtean proposatu zen [6]. Horretan, oinezkoen fluxuak gasen eta fluidoen antzekoak zirela jotzen zen eta, ondorioz, harreman zuzena zuten Navier-Stokes ekuazioekin. Gasen zinematikaren eta fluidoen dinamikaren teoria erabilia izan da horrez geroztik ibiltarien jokaera aztertzeko [7, 8, 9]. Horrek arazo handia dauka, izan ere ez ditu aintzat hartzen talkak saihesteko maniobrak, zeinetan energia eta momentua kontserbatzen ez diren. Horrez gainera, ez dute oinezkoen natura-pikortasuna kontsideratzen: oinezko bakoitzak bolumen zehatz bat betetzen du eta gainerakoak ezin dira horretan sartu. Horren guztiaren ondorioz, azken urteotan eredu mikroskopikoak izan dira arrakastatsuenak. Horien barruan, Cellular Automata (CA) [10, 11] eta Social Force Model (SFM) dira aipagarrienak. Lan honetan Social Force Model aztertuko da. Besteak beste, aztertuko dira eredu horren formulazio matematikoa, aplikagarritasun-esparruak, mugak eta datu esperimentalekiko erlazioa. Gainera, programazio-lengoai baten laguntzarekin, Python delakoarekin alegia, eredua frogatzeko eta oinarrizko ebidentzia esperimentalak betetzen diren ala ez ikusteko zenbait simulazio egingo da. 2. SOCIAL FORCE MODEL (SFM) Eredua 1995. urtean proposatu zuten Helbingek eta bere kideek [12]. Oinezkoetan eragiten duten irudizko giza indarretan, «social force» direlakoetan, dago oinarrituta. Giza elkarrekintzen ondorioz (fisikako elkarrekintza edo eremuen ordez) azelerazioa edo dezelerazio efektua deskribatzen dituzten bektoreak dira giza indarrak. Indar horiek oinezkoaren higidura zehazten dute. Oinezkoen arteko elkarrekintzak, auto-antolamendu efektuak eta jendetzaren presio handiak era errealistan deskribatzen ditu SFM ereduak. Haren desabantaila handiena da konputazionalki esfortzu handia eskatzen duela. Eredu honetan oinezkoen higidura-ekuazio diferentzial arrunt baten bidez deskribatzen da:
(1) Adierazpen horretan, i = 1, 2, ..., N azpiindizeak oinezkoa adierazten du; mi da i. oinezkoaren masa. Newtonen bigarren legea dugu, ξ gai osagarri batekin. Fluktuazioak deskribatzeko sartzen da hori, oinezkoak ohiko
(2) Ekuazio horretan Fi d da oinezkoaren helbururantz zuzendutako higidura-indarra; Fi j r i j oinezkoak i. oinezkoari eragindako indar alderatzailea; w Fiw da ω objektuak (hormak, kaleko oztopoak) i. oinezkoari eragindako indarra eta Fig a g , pertsona edo objektu bati eragindako erakarpena. Azken gai hori lan honetan ez da kontuan hartuko; izan ere, gainerako ekarpenekin nahikoa da aztertu nahi diren efektuak deskribatzeko. Gainera, indar gehiago kontsideratzean kalibratu beharreko konstante kopurua handitu egiten da, eta eredua zailtzen. Hala ere, aipatu beharra dago indar hori arbuiatzean, oinezkoak banako independenteak direla kontsideratzen ari garela; beraz, talde-portaerak, hiru oinezko elkarrekin ibiltzea eta komunikatzea, adibidez, ez direla aintzat hartu [13]. 2.1. Indar abiarazlea Bere tarteko helmugetara eta amaierako helmugara zuzentzen du oinezkoa indar horrek. Honako formakoa da:
(3) Adierazpen horretan υi0 eta ei0 dira oinezkoak desiratutako abiadura eta noranzkoa; i(t) da aldiuneko abiadura eta, α erlajazio-denbora. 3. ekuazioaren arabera, aldiuneko abiadura desiratutako abiadura baino handiagoa edo txikiagoa bada, ibiltariak desiratutako abiadura eta noranzkoak berreskuratzen ditu denbora karakteristikoan. Denbora tarte horretan bai gizakion erreakzio-denbora bai azeleratzeko behar duguna barne daude.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21885 281 Oinezkoen simulazioak giza indarraren ereduaren bidez: larrialdi-egoerak 2.2. Oinezkoen arteko indarra Ibiltarien arteko elkarrekintza deskribatzen du indar horrek. Dakigun moduan, oinezkoek ibiltzeko espazio propio bat edukitzen dute eta, ondorioz, indar hori alderatzailea da. Hurrengo forma dauka:
Fi j r (dij) = Aie rij dij Bi eij (4) Konstanteak dira Ai eta Bi. Berreturako rij = ri + rj da i. eta j. oinezkoen erradioen batura, dij = ri rj , i. eta j. oinezkoen masa-zentroen arteko distantzia eta eij j. oinezkotik i. ibiltarira zuzendutako bektore unitarioa. Indar horrek oinezkoen arteko distantziarekiko mendekotasun esponentziala adierazten du eta indarra zerorantz doa ibiltariak elkarrengandik asko urruntzen badira. Ai konstantea elkarrekintzaren intentsitatearekin dago lotuta eta Bi elkarrekintza tartearekin. Lan honetan, karga konputazionala arintzeko, hurrengo moduan definituko da indar alderatzailea:
(5) Adierazpen horretan, Rp da alderatze-erradioa. Horren arabera, oinezko baten alderatze-erradio horretatik kanpo baldin badago beste oinezko bat, lehenengoak ez dio inolako indarrik eragingo bigarrenari, ez du ikusiko. Alderatze-erradio hori kontsideratzeak, ez dauka lortutako emaitzetan ondorio adierazgarririk, urrun dauden ibiltarien ekarpena oso txikia delako. 2.3. Hormek eragindako indarra Horma eta oztopoetatik urruntzen saiatzen dira oinezkoak. Fenomeno hori deskribatzeko honako indarra daukagu:
Fiw = Ai,we ri diW Bi, w (6) Ekuazio horretan Ai,w eta Bi,w konstanteak dira; diW da i. oinezkoaren eta paretaren arteko distantzia eta, ri i. ibiltariaren erradioa. Oinezko-oinezko elkarrekintzaren oso antzekoa da. Hala ere, desberdintasun garrantzitsu bat dago: ibiltariak erradio karakteristiko bat daukaten zirkulutzat deskribatzen diren bitartean, horma eta oztopoak elementu puntualtzat hartzen dira.
(7) da. 7 adierazpeneko g funtzioa hurrengo moduan definitzen da:
(8) Horrek esan nahi du indar erresultantea kalkulatu ondoren oinezkoaren abiaduraren moduluak υmax gainditzen badu, orduan, abiadurak x eta y osagaien arteko erlazioari eutsiko diola, baina modulua lor dezakeen maximoaren berdina izango dela [14]. Anisotropia Oinezkoek ez dute bere ingurunea homogeneoki norabide guztietan hautematen [15]. Gure ibiltzeko modua ikusten dugunaren araberako da eta argi eta garbi, gure aurrez aurre dagoenak eragin handiagoa dauka. Anisotropia hori kontuan hartzeko, oinezkoen arteko elkarrekintza, hots, 5 adierazpena, angeluaren mendekoa den pisu batez ω(θij) biderkatzen da:
https://doi.org/10.1387/ekaia.21885 283 Oinezkoen simulazioak giza indarraren ereduaren bidez: larrialdi-egoerak 1. irudia. Anisotropia. Larrialdi-egoerak Larrialdi egoerek ezaugarri bereziak dituzte (dentsitate handia, ibiltariak ohi baino arinago saiatzen dira higitzen, elkarrekintza fisikoak egoten dira, etab) eta, ondorioz, ereduaren ekuazioak moldatu behar dira [17]. Oinezkoen arteko elkarrekintzan, ohiko 4 ekuazioari beste bi gai gehitu behar zaizkio, dentsitate handien ondorioz gainezarpenak eta ibiltarien arteko marruskadura hobeto adierazteko:
Fi w(dij) = Aie ri diW Bi + kg ri diW ( )niW g ri diW ( ) ( itiW )tiW (11) Konstanteen zehaztapena Ereduko konstante ezberdinak zehazteko datu esperimentalak ezinbestekoak dira eta, horregatik, esperimentu ugari egiten dira laborategiko baldintzetan eredu matematikoak kuantitatiboki baliagarriak diren egiaztatzeko. Datu esperimentalak lortzeko, metodo desberdinak erabiltzen dira, hala nola, bideoaren bidezko jarraipena. Horietan oinezkoen ibilbidea grabatu edo jaso egiten da sentsore infragorrien bitartez, esaterako. Behin datuak eskuratuta, algoritmoen bidez, konstanteak zehaztu egiten dira. Algoritmo horietan i ibiltari bat hartu eta ereduaren ekuazioei jarraituz mugitu egiten da; gainerako oinezko guztiak, aldiz, bideoek erakutsitako ibilbideak dituzte. Prozedura hori oinezko guztiekin egiten da, eta azkenean, ereduaren eta bideoaren arteko errorea minimizatzen dituzten konstanteen balioak bilatzen dira. Gainera, datuak zenbait fluxu-dentsitateren diagramekin bat datozen ala ez aztertzen da. Lan honetan, bibliografian ohikoak diren hurrengo balioak aukeratu dira, esperimentalki kasu sinpleetan egokiak direla frogatu ondoren [16, 18] 1. taula. Erabili diren parametroen balioak Parametroa Balioa Unitatea α 0.5 s Rp 2.5 m ri [0.25,0.35] m υi0 [1.35,1.8] m/s m 58 kg h 0.085 1 A 998.76 (kg · m)/s2 B 0.08 m k 819.62 kg/s2 κ 510.49 kg/(ms)
https://doi.org/10.1387/ekaia.21885 285 Oinezkoen simulazioak giza indarraren ereduaren bidez: larrialdi-egoerak Mugapenak eta arazo intrintsekoak Oinezkoen dinamika azaltzeko aproposa den arren, zenbait mugapen ditu ereduak. Batzuetan, egoera egonkorrak (clusterrak) eratzen dituzte oinezkoek, zerotik hurbil dagoelako indar netoa. Ereduan ez da Newtonen akzio/erreakzio printzipioa betetzen anisotropia medio eta, zenbaitetan, oinezkoak gainezarri egiten dira, indar alderatzailea oso txikia bada, edo oszilatu egiten dute indar hori handia bada. Nahiz eta azken arazo hori konstanteen aukeraketa egokiarekin erabat murriztu daitekeen, eta minimi- zatu, bi efektu horiek inoiz ez dira nuluak [19]. 3. PROBLEMAREN PLANTEAMENDUA ETA EBAZPENA Ate bakarreko gela baten ebakuazioa aztertu da. Helburua bikoitza da: alde batetik, eredua egiaztatzea; eta, bestetik, ebakuazio-prozesuan oztopoek nola eragiten duten ikustea. Aztertutako gelaren dimentsioak honako hauek dira:
Ω = [0 m, 20 m] × [0 m, 15 m] (12) eta atea 2. irudian ikus daitekeen moduan, (x, y) = (20, 7.5) posizioan dago, dω = 0.5 m-ko zabalerarekin. 2. irudian gelaren oinarrizko geometria ageri da. 2. irudia. Larrialdi-kasuak aztertzeko erabiliko den gelaren geometria. Zenbait oinezko ausaz markatu dira haien ibilbidea ikusteko.
286 Ekaia, 2021, 39, 277-298 Ibon Barrio Ugidos, Josu Mirena Igartua Aldamiz Hasierako egoeran, (x ∈ [1, 14] × y ∈ [1, 14]) karratuaren barruan kokatuta daude oinezkoak, antzeztoki batean, adibidez, zutik begira egongo balira bezala (bestelako konfigurazioak ere aztertu zitezkeen [20]). Sare baten bidez diskretizatzen da espazio hori, pertsonako espazioa 1 m2-ko tokiak izateko, ikuskizunean dagoen bitartean. Guztira, beraz, 14 × 14 = 196 toki daude. Gela definitzen duten hormez aparte zenbait oztopo definitu da. Bi motatakoak hartu dira aintzakotzat: — Zutabeak: geometria zirkularrekoak. Zentroko (x, y) posizioaren eta erradioaren (r) bidez parametrizatu dira. Ikusi 3. irudia. — Hormak: geometria errektangeluarrekoak. Horien luzerak (l), zabalerak (ω), atea dagoen hormarekiko x ardatzeko distantziak (d) eta atearen ardatzetik y altuerak (s) zehazten dute haren posizioa. Ikusi 4. irudia.
3. irudia. Zutabe erako oztopo baten parametrizazioa x, y eta r aldagaien bitartez. 4. irudia. Horma erako oztopo baten parametrizazioa l, d, ω eta s aldagaien bitartez. Problema honetan funtsezkoa da indar abiarazlea ondo definitzea. Indar abiarazlea definitzen duen 3. ekuazioak sinplea dirudien arren, ez dago argi desiratutako norabidea nola aukeratu. Hori dela eta, oinezko guztiak puntu bakar batera zuzentzean, esaterako, pilaketak eratzen dira (bereziki korridoreak estutzean edota korridoreen izkinetan). Lan honetan, oinezkoak atera zuzentzeko irizpidea honakoa izan da. Atea (7.5 – dω/2, 7.5 + dω/2) posizioan dagoela jakinda, dω atearen zabalera izanik eta ri ibiltari bakoitzaren erradioa, honako puntuak dituen lerroa eratu da atearen planoan:
https://doi.org/10.1387/ekaia.21885 287 Oinezkoen simulazioak giza indarraren ereduaren bidez: larrialdi-egoerak Aldiune bakoitzean, i. oinezkoa eta l lerroaren arteko distantzia minimoko puntua kalkulatzen da eta bertara zuzentzen da ibiltaria. Prozedura hori eraginkorra da eta emaitza errealistak lortzen dira. Baina kontuan hartu behar da, askotan, oinezkoarentzat atea ez dagoela ikusgai. Ondorioz, tarteko helmugak ipini behar dira, atearen kasuan azaldu den prozedura berberari jarraituz. Bi motatako simulazioak egin dira: — Beteta: 196 guneak beteta daude; ondorioz, 196 ibiltari daude gela barruan. — Erdi-beteta: gelan 100 oinezko bakarrik daude; beraz, soilik gune batzuk daude beteta. Problema ebazteko 1. ekuazioa, bigarren mailako ekuazio diferentzial bektoriala, y = f y,t ( ) forman idatzi da. Egoera-bektore bat definitu da, N ibiltarien informazio guztia biltzen duena (posizioa, abiadura, erradioa, desiratutako abiadura). Ekuazio-sistema ebazteko laugarren ordenako Runge-Kutta metodoa (ekuazio diferentzialen ebazpenerako zenbakizko metodo oso zabaldua) erabili da, denbora pausoa h = 0, 085 izanik. 4. EMAITZAK ETA ANALISIA Lan honetan [21]. erreferentzian agertzen den konfigurazioa hartu da oinarritzat. Bertan 3 egoera aztertzen dira: (a) horma bat ate ondoan kokatuta, (b) zutabe bat ate ondoan ipinita eta (c) oztoporik gabeko kasua. Artikuluon, pareta eta zutabe horien posizio optimoa bilatzen da eboluzio diferentziala, Differential evolution (DE), optimizazio-metodoaren bitartez [21, 22]. Lan honetan, posizio optimo horien antzeko balioak aintzakotzat hartuta, lehenengo esperimentuan, egoera hori errepikatu da. Esperimentu horri L0. Esperimentua deitu zaio. Behin hori bibliografiakoarekin bat datorrela egiaztatatutakoan, hurrengo esperimentuetan, zutabe eta hormen posizioa aldatu da eta haien kopurua ere bai. Azterketa egiteko, esperimentu bakoitzean hiru egoera ezberdin aztertu dira, haien arteko aderaketa egin ahal izateko. Esperimentu bakoitza 4 grafikotan laburtu da: lehenengo 3 irudietan, egoeren konfigurazioa eta parametroak adierazi dira. Bertan, era aleatorioan aukeratutako zenbait oinezkok jarraitutako ibilbidea markatu da. 4. irudian, berriz, adierazi da konfigurazio bakoitzean irtendako ibiltari kopurua, denboraren funtzioan. L0 - Oinarrizko Esperimentua 6. irudian ikus daitekeen moduan, N = 196 oinezkoren kasuan, (a) egoera, hau da, horma daukan konfigurazioa da eraginkorrena. Hala ere,
288 Ekaia, 2021, 39, 277-298 Ibon Barrio Ugidos, Josu Mirena Igartua Aldamiz aipatzekoa da, hasiera batean, egoera hori dela txarrena, zeren eta oinezkoek denbora luzeago behar duten atera heltzeko, bete beharreko distantzia handiagoa delako. Hori 5. irudian beha daiteke. Bestalde, printzipioz, harritzekoa izan daiteke oztoporik gabeko konfigurazioa txarrena izatea. Era erraz batean azaltzen da: oztopoek fluxua ordenatzea lortzen dute eta, beraz, oinezkoak arinago ateratzea lortzen dute [21]. 5. irudia. L0. Esperimentua: N = 196 oinezkorekin t = 30 s igaro ondoren. Aipatu beharrekoa da denbora pasa ahala oinezkoen irtete-ratioa txikiagotzen dela (6. irudiko 4. grafikoko malda txikiagotuz doa denboraren funtzioan). Batzuetan, atearen ondoan eratzen diren clusterren ondorio dira horiek. Izan ere, aldiune batzuetan ez aurrera ez atzera gelditzen dira cluster horiek. Aldiz, N = 100 kasuan, zutabearen (b) konfigurazioa da efizienteena. Hori ez da harritzekoa. Izan ere, N = 196 oinezkoen kasuan, 6. irudiko laugarren grafikoari erreparatzen bazaio, oinezko kopurua 100 denean, 3 egoerak nahiko parekatuta daude. Ondorioz, hasierako kokapenaren arabera, bata edo bestea izan daiteke eraginkorrena.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21885 289 Oinezkoen simulazioak giza indarraren ereduaren bidez: larrialdi-egoerak 6. irudia. L0. Esperimentua: N = 196 oinezkorekin amaierako egoera. Behin ikusita horma bat ate aurrean kokatzeak onurak dituela, horma horren posizioa eta tamaina aldatu da bi faktore horiekiko mendekotasuna ikusteko. L1 - Hormaren distantzia atearekiko Hormaren d distantzia, hau da, atearekiko x distantzia aldatu da. Gainerako parametroak, L0. Esperimentukoaren berdinak izan dira. d = 1 m (L0. Esperimentukoa), d = 2 m eta d = 4 m kontsideratu dira. Esperimentu honetan argi ikusten da, bai N = 196 (ikusi 8. irudia) bai N = 100 kasuan, L0. Esperimentuko konfigurazioa dela eraginkorrena. Hau da, fluxua ordenatzea nahi badugu, atetik gertu jarri behar da horma. Izan ere, horma urrun ipinita, d = 4 m-ra esaterako, fluxua ez da ordenatzea lortzen eta oztoporik gabeko kasuan bezala, atearen aurrean pilatzen dira ibiltariak 7. irudian beha daitekeen moduan.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21885 293 Oinezkoen simulazioak giza indarraren ereduaren bidez: larrialdi-egoerak L5 - Zutabearen erradioa Esperimentu honetan zutabearen erradioa aldatu da. r = 1.4 m-ko erradioaz gain, r = 0.5 m eta r = 0.25 m hartu dira. Zutabearen erradioaren murrizketak ez du laguntzen fluxua ordenatzen, 11. irudian ikus daitekeenez. Zenbat eta erradioa txikiagoa izan, orduan eta denbora gehiago behar dute ibiltariek gela ebakuatzeko. Izan ere, erradioa oso txikia baldin bada, oztoporik gabeko egoerara hurbiltzen gara. L6 - Zutabearen y posizioa Oraingoan, zutabearen y posizioa aldatu da. L0. Esperimentuan zutabe hori ez zen justu atearen aurrean ipintzen (y = 8.7). Kasu honetan, ate aurrean, hots, y = 7.5 eta y = 10 posizioan ipini da. Esperimentu honetan, konfigurazio ezberdinen artean ez da diferentzia nabarmenik behatu eta kasu guztietan antzeko irtete-denborak lortu dira. L7 - Zutabearen x posizioa Zutabearen posizio desberdinekin bukatzeko, zutabea x ardatzean zehar mugitu da, x = 16.6, x = 17.6 eta x = 17.85 hartuz. Berriro ere, L6. Esperimentuan gertatzen zen bezala, ez da diferentzia aipagarririk aztertu. Orain arte egindako esperimentu guztietan atearen zabalera 1 m-koa izan da. Ondoren, horren eragina aztertuko da. L8 - Atearen zabalera L0. Esperimentuaren parametro berdinak hartu dira baina atearen zabalera bikoiztu da: 2 m-koa bihurtu da. 12. irudia. L8. Esperimentua N = 196 oinezkoren kasuan t = 13.77s-ko egoera. Kasu horretan, oztoporik gabeko konfigurazioa da eraginkorrena. Hori gertatzen da kasu honetan horma oso gertu dagoelako esperimentu honetan dagoen atearen zabalerarako. 12. irudiari erreparatuz, irteten diren oinezko
https://doi.org/10.1387/ekaia.21885 295 Oinezkoen simulazioak giza indarraren ereduaren bidez: larrialdi-egoerak L9 - Lerrokatutako oztopoak Zutabe luze bat ipini beharrean, antzeko papera jokatzen duten 3 zutabe edo horma txikiagok nola jokatzen duten ikustea da esperimentu honen helburua. Konfigurazioa zehatza 13. irudian agertzen da. Erreparatuz gero 13. grafikoari, argi ikusten da 3 zutabeak direla efizienteenak. Baliteke L8. Esperimentuan azaldu den atearen zabalerarekin berriro ere zerikusia izatea horrek. Izan ere, kasu horretan berriro ere atearen zabalera dω = 2 m-koa da. Hala ere, bai lerrokatutako 3 zutabeek zein hormatxoek fluxua ordenatzea lortzen dute era efizientean, lau taldetan banatzen baitituzte oinezkoak. L10 - Lerrokatutako hormak Azkeneko esperimentu honetan justu atearen altueran horma bat izan beharrean, espazio librea uztea erabaki da bertatik oinezkoak igarotzeko. Ondorioz, horma luzea bi zatitan banandu da konfigurazio horietako batean. Beste biak ohiko horma luzea eta L9. Esperimentuko lerrokatutako 3 hormatxoak izan dira (ikusi 14). Emaitzari erreparatzen bazaio, emaitza oso antzekoa lortzen dute lerrokatutako 3 hormatxoek eta 2 hormek eta, beti, horma luzeak lortutakoa baino hobea. | science |
addi-1bdd6f2161ed | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51421 | Flameless errekuntzak klima aldaketaren aurka | Romero Antón, Naiara ; Martín Escudero, Koldobika ; Del Portillo Valdés, Luis Alfonso | 2021 | 1. irudia. Munduko energiaren kontsumoa ehunekotan energia iturriaren arabera. ARG.: Propioa. Datuak 0% 10% 20% 30% 40% 50% 1990 1993 1996 1999 2002 2005 2008 2011 2014 2017 2020 2023 2026 2029 2032 2035 2038 Munduko energia kontsumoa (%) Urtea petrolioa eta beste likidoak ikatza gas naturala berriztagarriak nuklearra 2. irudia. Munduko energiaren kontsumoa ehunekotan energia iturriaren arabera. ARG.: Propioa. Datuak EIA [2]. Azkenik, ondoriozta daiteke munduan kontsumitzen den energiaren % 80 baino gehiago erregai fosilen errekuntzatik datorrela; beraz, esan daiteke energia iturri primarioa dela. Erregai fosilek sorturiko berotegi-efektu ko gasak murrizteko, garrantzi handikoa da errekuntza sistemen eraginkortasuna handitzea [3], eta horretarako errekuntza teknika berrien inguruan ikertu behar da. 2. ERREKUNTZA EMISIOAK MURRIZTEKO TEKNOLOGIAK Errekuntzaren inguruko ikerkuntza orain dela urte asko hasi zen, gizartearen teknologia zaharrenetako bat baita. Gaur egun, errekuntza maiz erabiltzen da energia primarioa transformatuz beste energia mota batzuk lortzeko, eta arlo askotan erabiltzen da, esaterako, mugikortasunean eta garraioetan, elektrizitatearen ekoizpenean, enpresetan eta etxeetan. Errekuntzan askatutako beroak prozesu zaila eta berezia egiten du. Zergatik? Beroa askatu ahala tenperatura igotzen delako erreakzio abiadura handituz, prozesu ez-lineal bat sortuz. Errekuntzak fluidoen mekanika eta kimika konbinatzen ditu; beraz, fenomeno multifisikoa eta multieskalakoa da. Multifisikoa da, arlo desberdinek parte hartzen dutelako (esaterako, kimika, erradiazio termikoa, fluidoen mekanika eta akustika), eta multieskalakoa da, nahasketaren denbora eskala (τt) eta kimikaren denbora eskala (τc) kontuan hartu behar direlako. Hori dela eta, errekuntzaren kalkuluak sinplifikatzeko, dimentsiorik gabeko zenbaki berriak garatu dira; adibidez, Damköler (Da) zenbakia eta Karlovitz (Ka) zenbakia. Errekuntzaren produktuek inpaktua dute airearen kutsaduran (CO, SO2, NO2, O3, partikulak) eta berotegi efektuan (CO2, CH4, N2O, halokarbonoak). Fourierrek, 1824. urtean, lehenengo aldiz proposatu zuen atmosferako gasak zirela lurreko tenperaturaren goratzearen eragileak. Geroago,
https://doi.org/10.1387/ekaia.21753 303 Flameless errekuntzak klima aldaketaren aurka (Singas izeneko nahasketa baten bitartez) [9] eta oxyfuelaren hartzea (nitrogenorik gabeko errekuntza) [10]. 4. irudia. CO2-aren metaketako teknologia nagusiak. ARG.: Propioa. Bioerregaiak erabiltzea, bioetanola eta biodiesela nagusiki, beste aukera bat da erregai fosilak ordezkatzeko klima errespetatuz. Dena den, bioerregaiak azukretik, almidoitik eta landare olioetatik ekoizten dira, baserri lurrak okupatuz eta ura eta lurzorua zeharka kutsatuz, ongarri eta pestiziden bitartez. Bestalde, ikertzaile batzuek ondorioztatu dute bioerregaien kostua ohiko erregaiena baino altuagoa dela [11]. Hala ere, ikerkuntzak egiten ari dira bioerregaiak barne-errekuntzako motorretan erabiltzeko [12]. Bukatzeko, berotegi efektuko gasen emisioa murrizteko azken aukera errekuntza-eraginkortasuna hobetzea da [13]. Errekuntza-eraginkortasuna handitzeak erregaiaren kontsumoa murrizten du, eta horrekin batera CO2 eta NOx gasen emisioak ere bai. Hori dela eta, errekuntza teknologia berrien garapena beharrezkoa da. Ildo horretan, Injekzio Pobre Zuzena (IPZ) ikertzen ari da hegazkineko turbinetan [14], autoen sektorean Karga Homogeneoko Konpresio Piztea (KHKP) [15], Gasifikazio Integratuko Ziklo Konbinatuetan (GIZK) oxy-coal errekuntza (oxyfuelen kasu bat) [16], eta flameless izeneko errekuntza [17]. Flameless errekuntza berotegi efektuko gasak murrizten dituen teknologia oso interesgarria da, errekuntza-eraginkortasuna hobetzeaz gainera NOx emisioak murrizten dituelako.
304 Ekaia, 2021, 39, 299-311 Naiara Romero-Anton, Koldobika Martin-Eskudero, Luis Alfonso del-Portillo-Valdés 3. FLAMELESS ERREKUNTZA Flameless errekuntza labe barruko produktuen birzirkulazioaren aerodinamikan oinarritzen da. Errekuntza horretan erregai eta aire lasterrak diluitu egiten dira birzirkulatutako produktuen bitartez. Horren ondorioz, erreaktiboen kontzentrazioa (O2-arena batez ere) murrizten da, eta, beraz, erreakzio-abiadurak murrizten dira, errekuntza-ganberaren tenperatura altuko eremuak saihestuz eta gar tenperatura murriztuz (ohiko errekuntzarekin konparatuta). NOx eraketaren tasa tenperatura altuetan handitzen da. Beraz, NOx emisioak mugatu daitezke tenperatura baxuari eutsiz. Flameless errekuntzan gar tenperatura ohiko errekuntzan baino baxuagoa denez, NOx gasen emisioak murrizten dira teknologia horren bitartez. Aldi berean, birzirkulatutako produktuak erabiltzen dira erreaktiboak aurreberotzeko. Hori dela eta, bi hobekuntza lortzen dira ohiko errekuntzarekin alderatuta; (1) errekuntza-eraginkortasuna hobetzen da (aurreberoketari esker), eta (2) NOx emisioak murrizten dira, errekuntzan askatzen den beroaz birzirkulatutako produktuak berotzen dira disipadore termikoaren papera hartuz. Ondorioz, gar tenperatura murrizten da, eta zuzenean NOx emisioak ere murrizten dira. Aldi berean, errekuntza-eraginkortasuna hobetzean, erregaiaren kontsumoa murrizten da, eta, alde horretatik, NOx eta CO2 gasen emisioak ere murriztea lortzen da. Flameless eta ohiko errekuntzen arteko aldeak azpimarratzeko, 5. irudian gar tenperatura eta erreaktiboen tenperaturak adierazi dira. 5. irudia. Ohiko errekuntzaren eta flameless errekuntzaren tenperatura banaketa. ARG.: Propioa. Ohiko errekuntzan tenperatura banaketan gailur bat agertzen da. Aldiz, flameless errekuntzan gailurra askoz ahulagoa da. Ohiko errekuntzan garraren muga nabaria da; flameless errekuntzan, berriz, ez dago; hori dela eta, garrik gabeko errekuntza horri flameless izena eman zaio. Flameless errekuntzan, 5. irudian, birzirkulazioa eta airearen aurreberoketa nabaritzen dira. Laburpen moduan hurrengo taulan flameless eta ohiko errekuntzen ezaugarriak agertzen dira.
308 Ekaia, 2021, 39, 299-311 Naiara Romero-Anton, Koldobika Martin-Eskudero, Luis Alfonso del-Portillo-Valdés 6. irudia. Batez besteko tenperaturaren balioa O2 kontzentrazio desberdinetarako. Lerro beltza EDC modeloaren bitartez iragarritakoa eta lauki gorriak datu esperimentalen balioak. ARG. [25]. 5. ONDORIOAK Gaur egun klima-aldaketaren inguruan dagoen ardura kontuan izanda, energiaren kontsumoa murrizteko ahaleginak egiten ari dira. Bestalde, ondorioztatu da erregai fosilen errekuntza energiaren kontsumo primarioa dela, bai gaur egun, bai etorkizunean. Beraz, energiaren kontsumoa murriztea zaila denez, eta erregai fosilen kontsumoak indarrean jarraitzen duela ikusita, ikertzaileak errekuntza teknologia berrietan lan egiten ari dira. Flameless errekuntza teknologia interesgarria dela ondorioztatu da eraginkortasun energetikoa hobetzeaz aparte, NOx gasen emisioak murrizten dituelako. Beste abantaila batzuk ere baditu: gar egonkorra eta soinu-intentsitatearen murrizketa. Flameless errekuntza hobeto aztertzeko bide bat esperimentuak egitea da. Eskala handiko labeek neurketak egiteko erakusten dituzten zailtasunak kontuan izanda, laborategi tamainako esperimentuak dira ikerkuntza arloan egiten direnak. Adibide moduan, Delft University of Technology, Aachen-go Unibertsitatean eta Mons-ko Unibertsitatean erabiltzen dira 9, 5-10 eta 30 kW-eko erregailuak dituzten paralelepipedo itxurako labeak, hurrenez hurren. Hala ere, flameless errekuntza-teknologia optimizatzeko, sistemaren barruan gertatzen diren fenomeno fisikoen ikuspegi sakonagoa beharrezkoa da. Esperimentuak egiteko behar den denbora eta kostu ekonomikoa kontuan izanda, flameless errekuntza hobeto ulertzeko beste irtenbide bat FDK da. Errekuntza-parametro aldakorrekin hainbat teknika probatzea ahalbidetzen du, askoz ere denbora-tarte laburragoan eta kostu baxuagoekin. Beraz, FDK flameless errekuntza aztertzeko oso tresna garrantzitsua izan daiteke. Hori dela eta, boladan dagoen flameless errekuntzaren ikerkuntza lerroa Fluidoen Dinamika Konputazionalean (FDK) oinarritzen da. FDKren bitartez atzeman daitezke errekuntzaren ondoriozko tenperatura banaketa eta | science |
addi-07ac700248fb | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51422 | Zibererasoetatik babesteko, hacking etikoaren balioa | Etxeberria, Ainhoa; Goirizelaia Ordorika, Joseba Iñaki; Unzilla Galán, Juan José ; Astorga Burgo, Jasone ; Uharte, Maider | 2021 | 314 Ekaia, 2021, 39, 313-326 Ainhoa Etxeberria, Iñaki Goirizelaia, Juan Jose Unzilla, Jasone Astorga, Maider Huarte 1. SARRERA Duela urte batzuk, zibersegurtasuna gutxi batzuek baino ez zuten kontuan hartzen. Teknologiaren aurrerapenak, mundu osoa uneoro konektatuta egotera ekartzearekin batera, zenbait arrisku ere ekarri ditu. Hainbestekoa da teknologiaren erabilera gaur egun, non edozein momentutan erasotuak izan baikaitezke; gailu kopuruaren igoerarekin zibererasoen arriskua ere handiagoa izango da. Hala ere, komunikazio-sareen segurtasuna hasieratik existitzen den kontzeptua den arren, IoT delakoaren (Internet of Things, Gauzen Internet) izugarrizko bilakaerarekin ezinbesteko tresna bihurtu da. Azkeneko 25 urteetan, zibererasoek jasandako aldaketa teknologikoak direla eta, suebakiak edo antibirusak instalatzea jada ez da nahikoa. Gero eta sofistikatuagoak bihurtu dira gizakien zein zerbitzarien ahultasunak bilatzen dituzten erasoak. Ohikoak dira Phishing1, DDoS2 edo malware3 teknikak aplikatuz aurrera eramaten diren erasoak. Horien adibide izan daitezke duela gutxi gertatu diren erasoak, hala nola, WannaCry, NotPetya eta British Airwaysen aurkako zibererasoa [1]. 1. irudia. 2019ko erasorik ohikoenak, http://hackmageddon.com/2020/01/23/ 2019- cyber- attacks- statistics webgunetik eskuratuak. Azken urteetan zibererasoen hazkunde esponentzialak eraginda, eta, ondorioz, segurtasunak hartutako garrantzia dela eta, komunikazio- eta datu-sareen funtzionamendua bermatzeko, ekipamenduaren segurtasunak be- 1 Biktimaren konfiantza irabazi eta horrela informazio konfidentziala lortzeko asmoz iruzur egiteko teknika multzoa. 2 Zerbitzu-ukapen banatuak, hau da, zerbitzu bat bertan behera uzteko erasoak. 3 Kode kaltegarri mota bat da. Haren helburua da jabearen baimen gabe sistema hondatu eta han sartzea.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21939 315 Zibererasoetatik babesteko, hacking etikoaren balioa rebiziko garrantzia hartu du ia-ia arlo guztietan. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien garapenak bizitzeko eta lan egiteko aro berriak ekarri ditu eta, horrekin batera, erasotuak izateko bide berriak ere bai (ikusi lehen irudia). Kasurako, nortasun-lapurreta, edo fitxategi sekretuak edo datu pribatuak argitaratzea mundu-mailan oihartzun handia izan duten adibideak dira. Segurtasuna ez da bakarrik gizabanakoen ardura bihurtu, baizik arlo guztietan bereganatu du garrantzia. Erakundeak eta tamaina guztietako enpresak ez dira salbuespen, eta gero eta gehiago dira segurtasunari garrantzia ematen diotenak, eta erasotuak izateko beldurrak beren komunikaziosarearen segurtasunean gero eta diru gehiago inbertitzera eraman ditu. Ondorioz, gero eta gehiago dira hacking etikoan inbertitzen dutenak. Horrek, sarbide-testak egiteko («penetration testing» edo «pentesting») azterketak sortzera eraman du, segurtasunaren ahultasunak erasotzaileek baino lehenago aurkitu eta konpondu ahal izateko. 2. ZER DA HACKING ETIKOA? Hacking kontzeptuari buruz asko eztabaidatu da. Ez da erraza denen gustuko definizioa aurkitzea. Batzuen ustez, jokabide maltzur batekin lotuta dago. Beste batzuentzat, ordea, portaera adimentsua eta dibertigarria da. Kontzeptu hau argitzeko Richard Stallmanen iritzia nabarmendu behar da4: «Zaila da hacking-a bezain askotarikoa den zerbaiten definizio soila ematea, baina uste dut jarduera horiek guztiek izaera dibertigarria eta adimentsua eta esploratzeko gogoa dutela. Beraz, hacking-ak posible denaren mugak aztertzea esan nahi du, espiritu dibertigarri eta adimentsu batekin». Hacking-a komunikazio-sistema batean baimenik gabeko sarbidea lortzean oinarritzen den prozesua da, eta hackerra, berriz, ekintza hori aurrera eramaten duen pertsona. Sisteman aurkitutako ahultasunez baliatzen da sarbide hori eskuratzeko. Askotan helburua ondo pasatzea da, erronka gainditzea, eta ez dago asmo txarrik. Sisteman asmo maltzurrekin sartzen denean, cracker kontzeptuari buruz hitz egiten ari gara. Sistemako fitxategiak ezabatzetik informazio sentikorra lapurtzeraino joan daitezke burutzen diren ekintzak. Cracking-a, bere horretan, guztiz legez kontrakoa da. Hala ere, komunikazio-sisteman asmo onarekin eta baimenarekin sartzen garenean hacking etikoari buruz hitz egiten ari gara. 4 https://stallman.org/articles/on-hacking.html
316 Ekaia, 2021, 39, 313-326 Ainhoa Etxeberria, Iñaki Goirizelaia, Juan Jose Unzilla, Jasone Astorga, Maider Huarte Hacking etikoa erasotzaile batek topa eta exekuta ditzakeen erasoek sor ditzaketen galera ekonomikoak edo beste kalte handiagoak gertatu baino gehiago, sare edo sistema baten mehatxuak, hau da, ahultasunak bilatzeko ekintza bat da. Artikulu honetan hacking etikoa burutzeko sarbide-test (pentest) izeneko tresna aurkeztuko da. Hacking etikoaren helburua sare edo sistemetako segurtasuna hobetzea da, horretarako azterketan zehar agertzen diren ahultasunak konponduz. Gainera, azterketa hauek gauzatzen dituztenek benetako erasotzaileek erabiltzen dituzten metodo eta erreminta berak erabiltzen dituzte. Lehen aipatu bezala, hacking etikoa hacking arruntetik edo cracking-etik urruntzen duen ezaugarri nagusia, lehenengoak sarearen segurtasuna hobetu eta erasoetatik babestu nahi duen jabearen baimena izatea da. 2.1. Hacking etikoaren garrantzia Datuen elkartrukatzeak eta ekipamenduen interkonexioak sekulako garrantzia hartu dute edozein motatako enpresetan eta erakundeetan. Gero eta gehiago dira egunerokotasunean datu sentikor eta baliotsuak maneiatzen dituzten enpresa pribatuak zein erakunde publikoak. Ondorioz, gero eta erakargarriagoak dira eraso maltzurrak gauzatzen dituzten hackerrentzat. Lehen aipatu bezala, eraso horiek ekiditeko, ez da nahikoa suebakiak edo antibirusak instalatzea, erasoak gero eta sofistikatuagoak baitira. C rackerrek egunero aurkitzen dituzte suebakiak zeharkatzeko modu berriak, erakundeak eguneratuta egotera behartuz. Hacker etikoek segurtasun berri bat eskaintzen dute. Erakundearen segurtasun-babesak behatu beharrean, beste proba batzuen artean, sarbidetestak egiten dituzte. Beste era batera esanda, erakundearen sarea hackeatzen dute haren ahultasunak bilatzeko. Behin sarearen gabeziak ezagutzen direnean ezarri ahal baitira babesik onenak. 2.2. Hacking etikoaren onurak Hacking etikoak begi bistakoa den babesa ekartzeaz gain, hainbat dira ekar ditzakeen onurak; besteak beste, onura teknikoak, ekonomikoak eta sozialak. Onura teknikoak Hacking etikoak sistema batean izan daitezkeen ahultasunak aurkitzea ahalbidetzen du. Gainera, eguneratu gabeko software-bertsioen ondorioz ahulak izan daitezkeen software-bertsioak identifikatzen ditu, kontu oso erabilgarria prebentzio neurriak hartzeko orduan. Izan ere, erasotua
https://doi.org/10.1387/ekaia.21939 317 Zibererasoetatik babesteko, hacking etikoaren balioa izan aurretik ezagutzen da nondik erasotu ahal zaion enpresa bati, eta hori saihesteko neurriak har daitezke. Onura ekonomikoak Erasotua izan aurretik ahultasunak bilatzen dituenez, neurri batean erasotuak izatetik babesten du. Bestetik, erasotuak izatekotan honek sor ditzakeen kostuak murrizten dira. Gainera, eraso baten ondorioz honek sor ditzakeen inaktibitateei loturiko kostuak murrizten laguntzen du, eta neurri batean behintzat, aktibitatearen jarraipena ziurtatzen du. Onura sozialak Azkenik, bezeroengan eragin positiboa duten onura sozialak daude. Hacking etikoari esker, jendearen baliabide digitalak babestuago daude, eta norberaren pribatutasuna hobeto zaindu daiteke. Horrek ekarriko du segurtasun altua beharko luketen aplikazio telematiko gehiago sortzea. Ondorioz, gizartearen konfiantza baliabide telematikoetan handitu egingo litzateke eta aplikazio oso sentikorrak, bozka telematikoa adibidez, erabiltzeko aukera gehiago egongo lirateke. 3. ARTEAREN EGOERA Hacking etikoa zer den azaltzeko hainbat artikulu azpimarratzea gustatuko litzaiguke, esaterako Sahare, Naik eta Khandey-en artikulua [2]. Artikulu horretan, hacking etikoari buruzko informazio orokorra ematen dute: definizioa, hacker mota hauek zeintzuk diren eta zein den haien eginbeharra, eta hori gauzatu ahal izateko jarraitu beharreko pausuak zeintzuk diren. Ildo berean, Ushmani [3] ikertzaileak gauza bera lantzen du, eta hacking etikoak negozioan sor dezakeen inpaktua gehitzen du. Ondoren aipatzen dugun artikuluan (Patil et al.) [4], egungo gizartearen egunerokotasunean informatika- eta komunikazio-sistemek duten garrantzia kontuan hartuta, egileek defendatzen dute erabiltzaileek hacking etikoa ezagutu behar dutela, babestuta egon ahal izateko. Horretarako, artikulu honetan hacking etikoaren kontzeptua sartzen dute, eta hackerrek erasoak egiteko gehien erabiltzen dituzten teknika eta mekanismo batzuk berrikusten dituzte. Bestalde, oso interesgarriak dira egindako inplementazioak. Kontuan hartuta IoT gailuak gero eta ohikoagoak direla eta askotan informazio sentikorra biltzen eta erabiltzen dutela, beharrezkoa da haien segurtasuna bermatzea. IoT gailuetan segurtasun-ahuleziak detektatzeko eta zuzentzeko tresna gisa, artikulu horretan [5] egileek Pentos izeneko tresna bat aurkeztu
318 Ekaia, 2021, 39, 313-326 Ainhoa Etxeberria, Iñaki Goirizelaia, Juan Jose Unzilla, Jasone Astorga, Maider Huarte dute. Tresna horrek GUI bat du Kali Linuxen [6]. Pentos tresnak WiFi edo Bluetooth erabiltzen du IoT gailu kalteberei buruzko informazioa lortzeko eta hainbat sarbide-test egitea ahalbidetzen du. Testen ondorioz, tresnak gailuen segurtasuna hobetzeko gomendioak ematen ditu. IoTren azterketa egiten jarraituz, Papp eta kideen artikuluan [7], egileek egungo IoT gailuen segurtasun-kalteberatasunak berrikusten dituzte, eta haiek hackeatzeko hainbat teknika eta tresna aurkezten dituzte. H ardwarearen hackeoan eta firmwarearen erauzketan zentratzen dira, ondoren aztertzeko, adibidez, pasahitz hardkodeatuak (programaren kodean txertatutako pasahitz finkoak, programa bera aldatu gabe ezin direnak aldatu), scriptetako bug-ak, eta abar. lortzen ahalegintzen dira. Sarbide-testa (penetration testing) aurkezten dute IoT gailuen ahultasunak detektatzeko eta zuzentzeko mekanismo gisa, eta, horrela, haien segurtasun-maila hobetzen dute. Amaitzeko, ezin da ahaztu hacking etikoan lege-inplikazio izan daitezkeela, etikaren garrantzia agerian utziz. Thomas-en artikuluan [8] ikusten denez, sarbide-testak egiteaz arduratzen direnek etikoki zuzen jokatzearen garrantziaz hausnartzen da. Datu pertsonalak edo sentikorrak baimenik gabe lortzearen ondorioz hacking etikoari eta pribatutasun-erregulazioei dagokienez AEBetan eta Australian hartutako hurbilketak alderatzen ditu artikuluak. Ildo berean, Danish-en artikulua [9] dago, etikaz aritzen dena eta nola hacker mota hauen lana benetako asmoaren arabera legezkoa izan daitekeen ala ez. Gainera, legearen balizko urraketei dagokienez, DeMarcoren artikuluak [10] hacking etikoko testak edo sarbide-testak egitean, legearen ikuspuntutik segurtasun-ahuleziak detektatzeko eta babesteko dauden arriskuak aztertzen ditu; legearen balizko urraketak edo ekintzak erakundearen ospea arriskuan jar dezaketenak. Batez ere «capture the flag (bandera lortu)» motako ariketetan zentratzen da, non zibersegurtasunaren ezagutza aurreratua duen talde bat baimenik ez duen baliabide batera sartzen saiatzen den. 4. HACKING ETIKOA AURRERA ERAMATEKO TEKNIKAK Hacking etikoa aurrera eramateko ohikoen diren teknikak ahultasunen analisia eta sarbide-testa edo pentestinga dira. 4.1 Ahultasunen analisia Sistemaren, softwarearen edo sarearen analisia da; helburua da ahultasunak eta akatsak bilatzea. Honen bitartez, enpresaren edo erakundearen
https://doi.org/10.1387/ekaia.21939 319 Zibererasoetatik babesteko, hacking etikoaren balioa aktibitatearen segurtasuna zehazten da, baita eraso posibleen mailak ere. Horretarako, zenbait metodologia eta erreminta erabiltzen dira [11]. Analisia aurrera eramateko, hiru metodo erabiltzen dira: kaxa zuria, grisa eta beltza. Lehenengoan, enpresa barneko erabiltzaile edo rol batekin lotuta dago, zeinek enpresa barruko datu kritikoetara sarbide osoa edo partziala duen. Sarea guztiz ondo ezagutzen du. Kutxa grisaren kasuan, probatzaileak badu zenbait informazio baina ez osoa. Hirugarrenean, berriz, erasotzailearen rola hartzea ahalbidetzen du, enpresa edo erakundearen sistema barruko ezaugarririk ezagutu gabe. Aipatutako metodoetako edozein erabiliz gero ahultasunak bilatzeko, aplikazio-software ugari daude, «eskaner» izenez ezagutzen direnak. Horietako asko ordaindu beharrekoak dira, hala nola Acunetix [12], Netsparker [13], ProxyStrike [14] edo Burp [15]. Beste batzuk doan dira: adibidez, Nmap [16], Metasploit [17], Nessus-en [18] bertsio mugatua, ordaindu behar den tresna indartsuago bat ere eskaintzen duena, edo Kali Linux suitea, erreminta multzo oso bat eskaintzen duena (besteak beste, informazioa biltzea, ahuleziak aztertzea, haririk gabeko sareen aurkako erasoak, webaplikazioen segurtasun-analisiak, estres-testak edo pasahitzei egindako erasoak). 4.2. Sarbide-testa (pentest) Sarbide-testa sistemaren ahultasunak bilatzeko tresna erabilgarrienetariko bat bilakatu da. Test honetan, sistemaren aurkako erasoak egiten dira, sistemaren ahultasunak aurkitzeko. Teknika honek segurtasun-erroreak eta hutsuneak konpontzeko balio du. Gainera, erasoetatik babesteko eta sistemaren ahalmena balioztatzeko ere balio du. Sisteman ahultasunak izatearen arrazoiak honako hauek izan daitezke, esate baterako: diseinu erroreak, sarearen konektibitatea, gizakiak sortutako erroreak eta abar. Sarearen segurtasun fisikoa zein logikoa balioztatzeko eta ebaluatzeko balio du. Analisia hiru mota desberdinetan burutu daiteke, aztertzaileak aldez aurretik ezagutzen duen sarearen informazioaren arabera: kutxa zuria, grisa eta beltza. Kutxa Zuriko proba sarbide-test modurik osoena da. Sarbide-test modu hori egiteko, hacker etikoak enpresaren funtsezko informazio guztia du: topografia, pasahitzak, IPak, loginak eta gainerako datu garrantzitsu guztiak, sareari, zerbitzariei, balizko segurtasun-neurriei, firewallei eta abarri buruzkoak. Hau da, sareko azpiegitura guztia ebaluatzen duen azterketa integral batetik abiatzen da. Kutxa beltza erabiliz, sarbide-test hau ia itsuan egindako proba da, helburuko sareari buruzko informazio askorik eduki gabe. Sarbide-test hauek kanpoko eraso baten ezaugarrietatik hurbilen daudenak dira. Ezaugarri ho-
320 Ekaia, 2021, 39, 313-326 Ainhoa Etxeberria, Iñaki Goirizelaia, Juan Jose Unzilla, Jasone Astorga, Maider Huarte riek direla eta, horrelako pentesta egiten duen probatzaileak sarearen mapaketa handirik egin gabe, ziberkriminalen oso antzera jardungo du, sareko egituran ahuleziak antzemateko. Kutxa grisa aurreko bi moduen nahasketa bezala definitzen da. Kutxa Grisa moduan probatzaileak badu nolabaiteko informazio zehatza sarbidetesta egiteko. Informazio hori urria da, eta ez da alderagarria Kutxa Zuriaren sarbide-test batean eskuragarri dagoenarekin, ez kopuruan ez eta garrantzian ere. Eraso metodologiek praktikak hobetzeko prozesu, fase, erreminta eta teknikak zehazten dituzte. Fase bidezko azterketa batek gutxienez plangintza, exekuzioa eta exekuzioaren ondorengoak izan behar ditu. Horietaz gain, fase kopuruaren arabera hainbat dira erabil daitezken metodologiak, hala nola, PTES (Penetration Testing Execution Standard) [19], OWASP (Open Web Application Security Project) [20] edota OSSTMM (Open Source Security Testing Methodology Manual) [21]. Kasu honetan ere erreminta desberdin batzuk erabil daitezke; esate baterako, Nmap [16], Nessus [18] eta Metasploit [17]. Nahiz eta azterturiko kontzeptuak, sarbide-testak eta ahultasun analisiak oso antzekoak iruditu, ezberdinak dira; izan ere, kasu bakoitzean finkatutako helburua lortzeko jarraitzen den prozedura ezberdina da. Sarbide-testen kasuan, sare batean ahuleziak bilatzeko helburuarekin, estres testak egiten dira eta ahulezia horietarako irtenbideak proposatzen dira. Estres-testak, erresistentzia-test izenez ere ezagutuak, sistema, software edo hardware baten haustura-puntua aurkitzeko balio du. Gainera, sistemaren hutsegite baten ondoren horren jarrera aztertzea dute helburutzat. Ahultasun-analisiaren kasuan, aldiz, sistemaren ahultasunak eskuz edo automatikoki, software bidez, bilatzen dira. Ohiko ahultasunen artean, honako hauek aurkitzen dira: pasahitzen ahultasunak (segurtasun-maila baxua), behar ez diren atakak zabalik egotea (adibidez, sistema eragile batzuetan jatorriz zabalik dagoen SMB —Service Message Block— protokoloaren ataka WannaCry erasoa aurrera eramateko erabili zen), suebakien gabeziak eta abar. Sarbide-testak lehenbizi aipatutako horiek aurkitzen ditu, eta gero horientzako soluzioak ematen ditu. 5. ENPRESETAN ETA ERAKUNDEETAN HACKING ETIKOA GAUZATZEKO METODOLOGIA Sarbide-testak ez dira fase bakar batean oinarritzen, baizik eta fase desberdinez osatuta daude, erabiltzen den metodologiaren arabera. Lehenago aurreratu bezala, metodologia ezberdinak daude hacking etikoa burutzeko. Horietako bat sarbide-testarekin erlazionaturiko guztia aztertzen
https://doi.org/10.1387/ekaia.21939 321 Zibererasoetatik babesteko, hacking etikoaren balioa duen PTES metodologia da. Zazpi atal bereizten ditu, edozein ingurunetan garatu daiteke, eta emaitza eraginkorrak lortzen ditu. Metodologia hau erabiltzen denean, azterketa zazpi fasetan banatzen da: — Beharrezko erreminten aurkezpena. — Informazio-bilketa. — Eraso-modelizazioa. — Ahultasunen analisia. — Ahultasunen ustiapena. — Ustiapenaren ondorengo fasea. — Dokumentazioa. Hasteko, sarbide-testa burutzeko erabiliko diren erremintak eta teknikak azaltzen zaizkio azterketa eskatzen duenari. Gainera, garrantzitsua da sarbide-testaren mugak finkatzea gaizki-ulertuak ekiditeko, bai eta zein motari, hau da, kutxa zuriari, grisari edo beltzari, jarraituz egingo den azterketa ere. Bigarren pausoa informazio-bilketa da, eta horretarako sarearen analisia egiten da. Hau da, sarean dauden gailuen informazioa eskuratzeko balio du, sarera konektaturik dauden gailuen kopurua, bakoitzean zabalik dauden atakak eta bakoitzean dagoen zerbitzua eta bertsioa. Ohikoa da informazio hori eskuratzeko Nmap gisako erremintak erabiltzea. 2. irudian aipatutako erremintaz baliatuz, sarera konektaturiko gailu batean zabalik dauden atakak eta horietan dauden zerbitzuak ikus daiteke: 2. irudia. Informazio-bilketa Nmap erreminta erabiliz.
322 Ekaia, 2021, 39, 313-326 Ainhoa Etxeberria, Iñaki Goirizelaia, Juan Jose Unzilla, Jasone Astorga, Maider Huarte 3. irudia. OpenVas erreminta bidez gailu batean egindako ahultasun analisiaren emaitzak, ahultasunek izan dezaketen arriskuen arabera bilduta. Hirugarren pausoan, eraso-modelizazioan, sarbide-testa arrakastatsua izateko jarraitu beharreko urratsak finkatzean dira, hots, zer-nolako proba eramango diren aurrera. Adibidez, zer gailuk osatzen duten sarea zehazteko probak edota erasotuak izateko aukera gehien duten gailuak zeintzuk diren jakiteko. Ondoren, ahultasunen analisiaren bidez sarearen edo sistemaren ahultasunak bilatzeko prozesua dator. Prozesu horrek segurtasuna arriskuan jar dezake. Hasieran zehazturiko irismenak analisiaren sakonera eta zabalera mugatzen ditu. Hau da, zer-nolako informazioa bilatu nahi den edota zer gailutan exekutatu nahi den analisia. Erreminta ugari daude ahultasunak bilatzeko, hala nola, Nessus ordainpekoa edo OpenVas [22] doakoa. Adibidez, OpenVas erremintak analisia sare osoan edo gailu bakar batean zehazteko aukera ematen du. 3. eta 4. irudietan ikus daitekeen bezala, analisia sare osoan egiten bada, gailu bakoitzaren IP helbidea eskuratzearekin batera, bakoitzean dauden ahultasunak bilatzen ditu, eta horiek gailu bakoitzari zer-nolako arriskua ekar diezaiokeen. 4. irudia. OpenVas bidez aurkitutako arrisku gehien ekartzen duten ahultasunen informazioa.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21939 323 Zibererasoetatik babesteko, hacking etikoaren balioa 5. irudiak erakusten duenez, erreminta hau erabiliz lor daitekeen informazioa ez da hor geratzen: aurkitutako ahultasun bakoitzaren inguruan informazio gehigarria ematen du, hots, izan dezakeen eragina, konponbidea, zer sistema eragileri eragiten dion ahultasun horrek edota informazio gehigarria lortzeko loturak. 5. irudia. «Vulnerabilities in SMB Could Allow Remote Code Execution» ahultasunaren informazio gehigarria. Fase honen bukaeran, sistemaren segurtasun-kontrola zeharkatzeko eraso bektoreak lortzen dira. Hau da, bildutako informazioaren arabera helburuko sistema edo gailura sarbidea lortzeko erabiltzen den metodoa da, sarean aurkitutako ahultasunetan oinarritzen dena eta erakundearen gaitasuna arriskuan jar dezaketena. Sisteman aurkitzen diren ahultasunak eta eraso bektoreak identifikaturik daudenean, haien ustiapena egin behar da. Fase honek segurtasuna hautsiz sisteman sarbidea lortzea du helburutzat. Aurreko fasean aurkitutako ahultasun kritikoak, inpaktu handiena eragiten dutenak, aztertzen dira lehendabizi. Aurkitutako ahultasunek sarean izan dezaketen eraginaz gain, ohikoa izaten da erabiltzaileek aukeratu dituzten pasahitzak aztertzea, bai ahul-
324 Ekaia, 2021, 39, 313-326 Ainhoa Etxeberria, Iñaki Goirizelaia, Juan Jose Unzilla, Jasone Astorga, Maider Huarte tasun baten ondorioz bistaratu ahal direnak, bai eraso zehatzen bidez bistaratzen direnak. Azken adibide bat hiztegi-erasoa izango litzateke, hots, erabiltzailearen izena eta pasahitzak eskuratzeko identitate-lapurreta erako metodo bat. Eraso honek erabiltzailearen izena eta pasahitza ezagutu gabe gailu edo sistemara sarbidea lortzeko aukera ematen du, hitz, esaldi edo letrekin eta horien konbinazioekin saiatuz. Erasoa burutzeko, besteak beste, hiztegietako hitzez, animalien izenez eta ohikoak diren pasahitzez osaturiko zerrendak erabiltzen dira [23]. 6. irudian, metasploit tresna erabiliz egindako hiztegi-eraso baten adibidea ikus daiteke, non «admin» erabiltzaile-izenarentzat pasahitz ezberdin asko erabiltzen diren. Hala ere, kasu honetan, saiakera desberdinetan ez da lortu erabiltzaile-izen eta pasahitz konbinazio zuzenik, eta ondorioz ez da sarbidea eskuratu. 6. irudia. Hiztegi-eraso baten exekuzioa Seigarren fasea ustiapenaren ostekoa da, eta arriskuan dagoen gailuaren balioa zehaztea du helburutzat. Gailuaren balioa sarean duen eraginaren eta gordetzen duen informazio sentikorraren arabera neurtzen da. Fase honek datu sentikorra identifikatzen eta dokumentatzen laguntzen du. Azkenik, dokumentu batean biltzen dira arestian azaldutako atal guztiak. Hau da, azterketaren helburua eta aurkitzen diren ahultasun guztiak batzen dira, bai eta haiek ekiditeko hartu beharreko neurriak zein gomendioak ere. 6. ONDORIOAK Azken urteetako teknologiaren garapenak eta horren eskutik etorri diren zibererasoen hazkuntza esponentzialak segurtasunaren garrantzia area- | science |
addi-8185ed53d9f7 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51423 | Web-Scraping Teknikan Oinarritutako Azpiegitura Informatikoak. Xerka Online eta Minerva aplikazioak | Fernández Gauna, Borja ; Rojo Azaceta, Naiara ; Fernández Gámiz, Unai | 2021 | 328 Ekaia, 2021, 39, 327-336 Borja Fernandez-Gauna, Naiara Rojo, Unai Fernandez-Gamiz 1. SARRERA Zerbitzu informatikoak eskaintzeko modu ezberdinak daude: besteak beste, mahai gainerako aplikazioak (Windows, Linux edo MacOs sistema eragilea duen konputagailuan erabiltzeko), eskuko telefonorako aplikazioak (Android edo iOS sistema eragilea duen gailuan erabiltzeko), edo web-aplikazioak (web-nabigatzaile baten bidez erabiltzen direnak). Azken motako aplikazioek abantaila argia dute: edozein sistema eragiletatik edota gailutatik atzi daitezke, baldin eta sistema eragileak web-nabigatzailea badu. Horretaz gain, garatze-kostua, oro har, beste bi aplikazio motarena baino baxuagoa dela esan daiteke, kode komuna erabil daitekeelako erabiltzaile guztientzat. Hori dela eta, web-aplikazioak erabiltzen dira eremu askotan. Oro har, web-aplikazioek zerbitzari-bezero egitura erabiltzen dute. Alde batetik, zerbitzariak sistemaren informazioa eta aplikazioaren logika kudeatzen ditu. Beste aldetik, erabiltzaileak web-nabigatzailea (bezeroa) erabiltzen du aplikazioaren interfazea bistaratzeko eta aplikazioarekiko elkarrekintza kudeatzeko. Web-aplikazio gehienek Hypertext Markup Language (HTML) lengoaia erabiltzen dute interfazea definitzeko, eta Hypertext Transfer Protocol (HTTP) protokoloa zerbitzari-bezero komunikazioa egiteko. HTML lengoaia testuan oinarritzen da, eta dokumentuak definitzeko balio du. Horretan, elementu bakoitzari dagokion meta-informazioa gehitzeko etiketa ezartzen zaio. Adibidez, dokumentu baten titulua definitzeko, title etiketa erabiltzen da. Beraz, dokumentu jakin baten titulua Nire orriaren titulua bada, hori honela adieraziko litzateke: Nire orriaren titulua
. HTML-k bi objektu nagusi definitzen ditu erabiltzailearen eta aplikazioaren arteko elkarrekintza ahalbideratzeko: estekak eta formularioak. Estekek erabiltzaileari aukera ezberdinak eskaintzeko balio dute, eta formularioek, berriz, testua, zenbakiak edota beste edozein datu mota eskatzeko. Bestalde, HTTP eta Hypertext Transfer Protocol Secure (HTTPS) protokoloek testu-mezuetan oinarritutako hainbat eragiketa definitzen dituzte zerbitzariaren eta bezeroen artean komunikatzeko. HTTP protokoloak edozeinek irakur ditzakeen testu hutseko mezuak erabiltzen ditu, eta HTTPS protokoloak segurtasun-geruza gehitzen dio mezuari, hori enkriptatuz. Bai HTTP eta bai HTTPS protokoloak hiru zatiko mezuak erabiltzen dituzte: a) eskatutako helbidea edo Uniform Resource Locator (URL), b) goiburuak (meta-datuak bidaltzeko, adibidez, jatorrizko helbidea edo web-nabigatzailearen bertsioa), eta c) mezuaren edukia. Protokoloek definitutako eragiketen artean bi nabarmentzen dira, oso erabiliak direlako: — GET. Bezeroak URLa eskatzen du, eta eskaeraren parametroak URL helbidean bertan kodetzen dira. Adibidez, https://www.google.es bi-
https://doi.org/10.1387/ekaia.21879 329 Web-Scraping Teknikan Oinarritutako Azpiegitura Informatikoak. Xerka Online eta Minerva aplikazioak latzailean «kaixo» hitza bilatzeko, web nabigatzaileak https://www. google.es/search?q=kaixo URL helbidea eskatuko dio zerbitzariari. Zerbitzariak parametroa deskodetuko du eskaera jasotzean eta, behin erantzuna prest dagoenean, HTML dokumentuaren bidez erantzungo dio. — POST. Bezeroak URLa eskatzen du, eta eskaeraren parametroak mezuaren edukian kodetzen dira. Aurreko adibidean, nabigatzaileak https://www.google.es helbidea eskatuko du, eta mezuaren edukia q=kaixo izango da. HTTP/HTTPS protokoloetan datu iraunkorrak erabiltzeko mekanismoa cookieak dira. Cookieak bezeroak gordetzen dituen testu-fitxategiak dira. Zerbitzariak eskaera jakin bati erantzutean, cookie bat gordetzeko eska diezaioke bezeroari, eta honek, erabiltzaileak horien erabilera onartzen badu, aurrerantzean bueltan bidaliko dio cookie hori zerbitzariari. Mekanismo horren bitartez, zerbitzariak bezeroa identifika dezake, eta informazio iraunkorra gorde. 1.1. Web-scraping-a eta haren erabilera Web-scraping software programek erabiltzen duten teknika da, weborrietatik informazioa modu automatikoan (erabiltzaileak parte hartu gabe) lortzeko [1, 2, 3]. Web-scraping erabiltzen duen aplikazioari web-scraper deritzo. Datu-bilketa automatikoa egiteko, bezeroak programatikoki simulatzen du gizakiaren eta zerbitzariaren arteko elkarrekintza, hori web-nabigatzailearen bidez egingo balitz bezala. Hau da, programa batek egiten dio HTTP/HTTPS eskaera zerbitzariari, HTML erantzuna jasotzen du, eta, dokumentua bistaratu gabe, behar duen informazioa erantzunetik ateratzen du, agindutako zeregina bete arte. Edozein HTML dokumentutatik informazioa erraz atera daiteke, dokumentuaren elementu bakoitza dagokion etiketaren bidez identifikatuta dagoelako [4, 5, 6]. Horrela, erabiliko den dokumentuaren egitura aztertu ostean, web-scraperra kodetu eta horrek edozein elementu dagokion etiketaren bidez bila dezake. Teknikaren arazo nagusia garatutako aplikazioren mantentze-lana da. Web-scraping algoritmoak dokumentu-egitura eta urrats-sekuentzia jakinean oinarritzen dira, eta ondorioz, egitura edo urratsak aldatuz gero, web-scraperra bera eguneratu beharko da. Zorionez, administrazioarekin lotutako web-aplikazioak egonkorrak izaten dira, eta ez dira maiz eguneratzen. Horrek murriztu egiten du nolabait mantentze-lanaren kostua. Lan honetan aurkeztu diren bi kasuetan, ez da oraindik arrazoi horrengatik behin ere software-a eguneratu behar izan. Web-scrapingaren erabilera nagusia era automatizatuan datuak saretik lortzea da. Helburuak askotarikoak izan daitezke; hauek, esaterako: merka-
330 Ekaia, 2021, 39, 327-336 Borja Fernandez-Gauna, Naiara Rojo, Unai Fernandez-Gamiz tuko prezioak eguneratuta mantentzea [7, 8], merkatuen joera aztertzea [9], erabakiak hartzeko laguntza eskaintzea [10], sare sozialetan gertaera baten aurrean erreakzioak aztertzea, enpresa ezberdinek eskaintzen dituzten prezio eta zerbitzuen alderatzea, eta abar. Artikulu honetan web-scraping-a dagoeneko existitzen diren sistema informatikoen erabilera hobetzen duten sistema berriak eraikitzeko erabili da. Teknika hainbat azpiegituraren gainean sortutako bi azpiegitura garatzeko erabili da: Xerka Online eta Minerva. Haien helburua oinarrizko azpiegituren funtzionalitatea osatzea eta hobetzea izan da, erabiltzaileari esperientzia hobea eskaintzeko asmoz. 2. WEB-SCRAPING-aren BI APLIKAZIO: XERKA ONLINE ETA MINERVA Azken urteotan, tresna, programa eta aplikazio informatikoak etengabe sortzen dira, ahal den neurrian eguneroko lanak automatizatzeko, gure beharrak asetzeko edota zerbitzu berriak emateko. Artikulu honetan irakasle/ikertzaileen esperientzia hobetzeko bi tresnaren garapena deskribatzen da: Xerka Online eta Minerva. Lehenak argitalpen zientifikoen datu-baseak miatzeko web-aplikazioak erabiltzen ditu CVaren parte garrantzitsua betetzeko. Bigarrenak, berriz, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan urtero egiten diren kurtso-amaierako txostenak automatikoki betetzen ditu. Bi aplikazioek erabiltzaileen denboraren aurrezpen nabaria ahalbidetzen dute, eta, gainera, giza akatsak murrizten dituzte. 2.1. Xerka Online Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile guztiek, beren lanbide-karreran zehar, hainbat egoera ezberdinetan aurkeztu behar izaten dute beren CVa edo haren atal bat; adibidez, ikerketa-proiektuetan parte hartzeko eskaera ofizialak egitean edota ikerketa-jarduera ebaluatzeko (seiurtekoak) eskabideak betetzean. Nabarmentzekoa da, halaber, irakaskuntza-jarduera ebaluatzeko egiaztapenak eskatzean (ANECAri edo Unibasq-i) CV xehatua aurkeztu behar dutela, eta horrek denbora luzea eskatzen diola irakasle/ ikertzaileari. Oro har, lanbide-karreran irakasle/ikertzaile guztiek eskatu behar dute behin baino gehiagotan egiaztapena, bai lanpostu ez-iraunkorra lortzeko (irakasle atxikiaren lanpostua lortzeko, adibidez) bai lanpostu iraunkorra lortzeko ere (irakasle agregatua edo titularra, adibidez). Horretaz aparte, lanpostu iraunkorra izanik ere lan-kategoria hobetu nahi dutenek egiaztapen-eskaera egin beharko dute. Espainiako Hezkuntza eta Lanbide Heziketaren Ministerioaren azken datuen arabera [11], unibertsitate publikoetan eta pribatuetan 125.471 irakasle/ikertzaile kontratatu zeuden 2018/2019 ikastaroan, eta horietatik % 54,01ek besterik ez zuen kon-
https://doi.org/10.1387/ekaia.21879 331 Web-Scraping Teknikan Oinarritutako Azpiegitura Informatikoak. Xerka Online eta Minerva aplikazioak tratu iraunkorra. Euskadin, urte horretan, 5.620 irakasle/ikertzaile zeuden kontratatuta (4.475 Euskal Herriko Unibertsitatean UPV/EHU), horietatik % 56,16 kontratu iraunkorrarekin. Beraz, guztira denbora luzea inbertitzen da prozesu honetarako CVa osatzen eta eguneratzen. Irakasle/ikerlatzaileak hainbat meritu mota aurkezten ditu bere CVan, hala nola, prestakuntza-, irakaskuntza-, ezagutzaren hedapen-, ikerketa-, berrikuntza-jarduerak. Meritu horietako bakoitzaren kasuan hainbat datu jaso behar dira CVan, eta, gainera, eskatutako CV-eredua deialdi mota batetik bestera aldatu egiten da. Beraz, CVaren eguneratzeak eta moldatzeak lan handia eskatzen dio irakasle/ikerlariari. Ikerketa-jarduerari dagokion CVaren ebaluazioa egitean, argitalpen zientifikoen kantitateak eta kalitateak garrantzi handia dute, eta, hori dela eta, argitalpenei buruzko hainbat datu eskatzen dira. Datu horiek ere alda daitezke proiektu, egiaztapen eta jardueraren ebaluazioari buruzko deialdiaren arabera, baina, oro har, garrantzitsuenak kalitate-adierazleak izenekoak dira. Oro har, gehien erabiltzen diren adierazleak bi dira: eragin-faktorea (argitalpenaren urtean aldizkariari egindako erreferentzia kopuruan oinarritutakoa), eta artikuluari egindako aipamen kopurua. Hiru eragin-faktore nagusi daude (JCR, Citescore eta SJR), eta bakoitza web-aplikazio jakin baten bidez kontsultatu behar da. Bestalde, artikuluari egindako aipamen kopurua erabilitako datu-basearen araberakoa da, eta zenbaki hori etengabe eguneratu behar da, ez baitzaio denbora-mugarik ezartzen. Testuinguru horretan, argitalpen zientifikoei eta patenteei buruzko informazioa bilatzen eta biltzen duen tresna garatu da: Xerka Online. Aplikazioaren emaitza erabiltzailearen ikerketa-jarduerari dagokion CVaren zati handia da, eta, ondorioz, CVaren mantentze-lana erraztuko da eta denboraren aurrezpen nabarmena ekarriko dio irakasle/ikertzaileari. Ikertzaileak ataza horretarako behar duen denbora estimatzea zaila da, argitalpen kopuruaren araberakoa da. Hala ere, artikulu honen egileon kalkuluen arabera, irakasle/ ikertzaile bakoitzak ataza honetan urtero 10 ordu inguru pasatzen dugu geure CVa eguneratzen eta mantentzen. Xerka Online tresnarekin, ordea, 30 segundo inguru besterik ez dira behar informazio eguneratuta lortzeko. Tresnaren oinarrizko funtzionamendua 1. irudian adierazi da eskematikoki. Xerka Onlinek, web-scraping teknika erabiliz, hainbat datu-baseren web bidezko bilatzaileak erabiltzen ditu argitalpenak eta patenteak bilatzeko. Alde batetik, erabiltzailearen argitalpenak datu-base garrantzitsuenetan (Web of Science, Scopus, Crossref) eta UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuan bilatzen ditu. Ondoren, argitalpen bakoitzari dagozkion kalitate-adierazleak (JCR, Citescore eta SJR eragin-faktoreak eta aipamen kopurua) automatikoki lotzen dizkio (argitalpenak kalitate-adierazleak baldin baditu). Azkenik, erabiltzailearen patenteak Espacenet datu-basean bilatzen ditu.
332 Ekaia, 2021, 39, 327-336 Borja Fernandez-Gauna, Naiara Rojo, Unai Fernandez-Gamiz 1. irudia. Xerka Online aplikazioaren arkitektura. Xerka Onlinen erabilerak denbora-murrizketa izugarria ahalbidetzen dio irakasle/ikertzaileari. Kalkulatu da argitalpen baten JCR, SJR eta CiteScore eragin-faktoreak (argitalpenari dagokion urtean) bilatzeko, aldizkariak arlo egokienean betetzen duen postua, tertzila (T1, T2, T3) eta koartila (Q1, Q2, Q3, Q4), eta aipamen kopurua bilatzeko 10 minutu behar direla. Proposatutako tresnarekin egilearen argitalpen guztiei buruzko informazioaren bilaketa segundo gutxian egiten da, eta, beraz, denboraren aurrezpena oso nabaria da. Jakina, zenbat eta argitalpen eta patente gehiago izan, orduan eta handiagoa izango da abantaila. 3. MINERVA UPV/EHUko ikastegi bakoitzak horretan erabiliko den Kalitatea Bermatzeko Barne Sistema (KBBS) definitzen du, ikastegian eskaintzen diren titulazioen jarraipena egin ahal izateko. Kalitatea bermatzeko edozein sistematan bezala, KBBSaren helburu nagusietarikoa titulazioen hobekuntza da. Gaur egun Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan eskaintzen diren ikasketa ofizialetan aplikatzen den KBBSa bat dator AUDIT Unibertsitate-prestakuntzaren Kalitatea Bermatzeko Sistemen Ezarpena Egiaztatzeko Programaren barruan indarrean dauden agirietan ezarritako arau eta ildoekin (ziurtagiria 2022ra arte dago indarrean). Sistema horretan, beste ba-
https://doi.org/10.1387/ekaia.21879 333 Web-Scraping Teknikan Oinarritutako Azpiegitura Informatikoak. Xerka Online eta Minerva aplikazioak tzuen artean, honako kalitate-txosten hauek betetzen dira urtean zehar, barne-ebidentzia gisa eta urte amaierako txostena osatzeko erabiltzen direnak: i) irakasgai-txostenak (irakasgaiko koordinatzaileak betetzen ditu irakasgaiaren ohiko eta ezohiko deialdien ostean), ii) kurtso-txostenak (kurtsoko koordinatzaileak betetzen ditu) eta iii) gradu-txostenak (graduko koordinatzaileak betetzen ditu). Txosten horietan, beste datu batzuen artean, irakasgai bakoitza gainditu duten ikasleen portzentajea biltzen da, matrikulatutako ikasleekin (gaindituak/matrikulatuak) eta azterketara aurkeztu diren ikasleekin (gaindituak/ aurkeztuak) alderatuta. Beraz, datu horiek gradu-txostenean bildu ahal izateko, informazioa sortzeko prozesua honako urrats hauetan laburbil daiteke. — Lehenengo pausuan irakasgai-txostenak sortzen dira. Horretarako, irakasgai bakoitzaren koordinatzaileak irakasgaiaren irakasle guztiei ohiko eta ezohiko deialdien emaitzen estatistikak eskatzen dizkie. Estatistikak kalkulatzeko, irakasle bakoitzak GAUR web-aplikazioan emaitzak kontsultatu behar ditu, eta estatistikak kalkulatu. GAUR-ek hainbat estatistika kalkulatzen ditu (gure eskolan eskatzen diren guztiak ez, ordea), baina aktak itxi baino lehen bakarrik kontsulta daitezke. Irakasle guztien emaitzak jaso ondoren, irakasgaiaren koordinatzaileak denak batuz kalkulatzen ditu irakasgaiaren estatistika orokorrak, eta irakasgai-txostenean sartzen ditu. Datu horietaz aparte, beste hainbat datu bete behar ditu eskuz .doc dokumentuan, eta, azkenik, e-postaz kurtsoko koordinatzaileari bidali. — Ondoren, kurtso-txostenak sortzen dira. Kurtsoko koordinatzaileak koordinatzen duen kurtsoari dagozkion irakasgai-txosten guztiak jaso, eta estatistika eta datu guztiak bigarren .doc dokumentuan biltzen ditu. Dokumentu hori (kurtso-txostena) graduko koordinatzaileari e-postaz bidaltzen dio. — Azkenik, gradu-txostenak kurtso-txostenak bezala sortzen dira: graduaren kurtso-txosten guztiak azken dokumentu batean batzen dira. Prozesua ebidentziak izateko oso aproposa da, baina, aitzitik, hainbat desabantaila ditu. Alde batetik, irakasle guztiak GAUR web-aplikazioan hainbat aldiz sartu behar dira; bestetik, dokumentuak batzeko kopiatu-itsatsi eragiketa asko egin behar dira, eta akatsak egiteko probabilitatea handitu egiten da; eta, azkenik, e-mezu asko bidali behar dira. Oro har, prozesua ez da oso eraginkorra eta lan gehiena automatiza daiteke. Minerva proiektuak sistema informatiko berria eraiki du GAUR webaplikazioaren gainean, bete beharreko txostenen sorrera eta haien kudeaketa errazteko. Prozesu berria mahai gainerako aplikazio baten inguruan
334 Ekaia, 2021, 39, 327-336 Borja Fernandez-Gauna, Naiara Rojo, Unai Fernandez-Gamiz diseinatu da (2). Kasu honetan, txostenak sortzeko prozesua honako hau da: — Irakasgai-txostenak sortzeko, irakasleak aplikazioan Lightweight Directory Access Protocol (LDAP) kredentzialak sartuko ditu, eta programak automatikoki, web-scraping bidez, itxitako akten estatistikak kalkulatu eta Minerva zerbitzarian gordeko ditu. Minerva aplikazioaren bidez irakasgaiaren koordinatzaileek irakasgai-txostena beteko dute, eta estatistikak automatikoki itsatsiko dira txostenean. — Kurtso bakoitzeko irakasgai-txosten guztiak bete direnean, kurtsoko koordinatzaileek beren kurtso-txostena beteko dute. Irakasgai-txosten guztiak dokumentu bakarrean kopiatuko dira, abantaila garrantzitsu batekin: kopiatu-itsatsi eragiketa automatikoki egingo da; horrela, irakasgai-txostenetan irakasgaiaren koordinatzaileek idatzitakoa kurtsoko koordinatzaileari automatikoki azalduko zaio, eta modu errazean bere balorazioa idatzi ahal izango du. — Azkenik, gradu-txostenak betetzeko, graduaren kurtsoko koordinatzaileek betetako txostenak automatikoki azalduko zaizkio graduko koordinatzaileari, kurtsoari buruzko hausnarketa egin dezan. 2. irudia. Minerva aplikazioaren arkitektura. Minervaren abantaila nagusia aurreko sistemarekin konparatuz denbora-murrizketa da: irakasle bakoitzak bere irakasgaien estatistikak eskuz kalkulatzeko, 15 minutu inguru behar ditu. Aplikazioarekin, berriz, sarbidea askoz azkarragoa da, eta 30 segundo inguru behar ditu aktak jaitsi, estatistikak kalkulatu eta zerbitzarian gordetzeko. Beste abantaila bat da estatistiken kalkulu automatikoak akatsak murrizten dituela. Azkenik, aurreko prozedurarekin konpatibilitate arazo ugari izaten zituzten erabiltzaileek, dokumentu editore ezberdinak (besteak beste, Microsoft Word, Libre Office eta Open Office) eta bertsio ezberdinak erabiltzen zirelako. Oraingo sisteman, erabiltzaile guztiek aplikazio bera erabiltzen dute txostenak editatzeko, eta prozesuaren bukaeran dokumentu guztiak PDF formatura esporta daitezke klik bakar bat eginez. | science |
addi-9faea5d54f81 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51424 | Diziplina Anitzeko PBL-a Ingeniaritzan: esperientzia bat Software Ingeniaritza eta Datu-baseak Irakasgaietan | Armendariz Leunda, Ana Jesús ; Azanza Sesé, Maider ; Berges González, Idoia | 2021 | 338 Ekaia, 2021, 39, 337-353 Anaje Armendariz, Maider Azanza, Idoia Berges 1. SARRERA Urteak pasa ahala, hezkuntza aldatuz doa maila guztietan. Gaur egungo umeek jasotzen dituzten eskolek ez dute zer ikusirik orain dela 30 urte jasotzen zirenekin. Gauza bera gertatzen da unibertsitate-mailan ere. Garai batean gelak handiak ziren, askotan 200 ikaskide zeuden gela berean, irakaslea gelara sartu, gaia azaldu eta joan egiten zen. Eskolak guztiz teorikoak ziren, eta irakasleak ez zuen harreman askorik izaten ikasleekin. Baina egoera asko aldatu da: gaur egun gelak txikiagoak dira, ikasle gutxiago daude bertan, irakasleak bere ikasleak ezagutzen ditu eta eskolak askoz ere praktikoagoak izaten dira, noski, teoria azaldu behar dela inoiz ahaztu gabe. Praktikotasun-behar honetan oinarrituz, azken urteetan indar handia hartu du Project Based Learning (PBL) delakoak, hots, proiektuetan oinarritutako ikaskuntzak. Metodologia honek ikaslea jartzen du ikasketaren ardaztzat, horrela, ikasleek modu koordinatu batean lan egiten dute eta proiektua garatzen duten bitartean ikasiz joaten dira. Abantaila asko erakutsi ditu ikasteko modu honek, akademikoki emaitza hobeak lortzea eta lan mundu profesionalerako prestatzen laguntzea barne. Hala ere, metodologia honen aplikazioak hausnarketa bat eskatzen du irakasleen aldetik. Unibertsitateko irakaskuntzaren antolaketa tradizionalean irakasgaiak eremu isolatuak dira, bakoitzaren barruan ikasleak bere irakasgaiko kontzeptuak lantzen dituelarik. Baina lan-mundua ez da horrelakoa izaten, eta sarritan arazo baten aurrean irakasgai desberdinekin lotutako kontzeptuak aplikatu behar dira. Artikulu honetan 2017/2018 ikasturtean Bilboko Ingeniaritza Eskolako Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Ingeniaritzako graduan irakasgaien arteko mugak gainditzeko egindako proba pilotua azaltzen da. Bertan, S oftware Ingeniaritza eta Datu-baseak irakasgaietan landu beharreko proiektuak batu ziren, horrela ikasleek softwarearen garapen-prozesu osoaren ikuspegi orokorra lortzen zuten. Koordinaketa estua eskatu zuen arren, esperientzia oso aberasgarria izan zen bai irakasleentzat eta baita ikasleentzat ere. Artikuluaren egitura honako hau da: lehenik eta behin proiektuen garrantzia hezkuntzan azaltzen da (2. atala), ondoren gure proiektuan parte hartzen duten bi irakasgaiak deskribatzen dira graduko testuinguruan (3. atala). Ondoren, planteatutako proiektua azaltzen da (4. atala), eta handik aterako emaitzak laburtzen dira (5. atala), eta ikasitako lezio (6. atala) eta ondorioekin bukatzen da (7. atala). 2. PROIEKTUEN GARRANTZIA HEZKUNTZAN Urteetan zehar praktikak eta proiektuak ohikoak izan dira hainbat irakasgaitan, irakasten zena ikasleriak ondo ikasi eta praktikan jar zezan.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21866 339 Diziplina Anitzeko PBL-a Ingeniaritzan: esperientzia bat Software Ingeniaritza eta Datu-baseak Irakasgaietan Urteak pasa ahala PBL [1] [2] deituriko metodologia garatu eta indarra hartzen joan da. Metodologia honek ikaslea jartzen du ikasketaren ardatz moduan, horrela, ikasleek modu koordinatu batean lan egiten dute eta proiektua garatzen duten bitartean ikasiz joaten dira. Zehazki, PBL proiektu batek honako ezaugarri hauek ditu: — Lan-mundurako profesionalki prestatzen laguntzen du. — Erakargarriagoa da, bai irakasleentzat eta baita ikasleentzat ere. — Akademikoki emaitza hobeak lortzen dira eta uzte-tasa jaisten da. — Arazoa gelan azaltzeak teoria irakatsi aurretik ikasleak motibatu egiten ditu. — Erabilerak eta parte-hartzeak ikasitakoa gogoan gordetzen laguntzen du. PBL metodologia egunetik egunera gehiago erabiltzen da hezkuntzaren maila guztietan, lehen hezkuntzatik [3] unibertsitatera [4]. Eusko Jaurlaritzak diseinatutako Heziberri 2020 planak ere bultzatu nahi ditu ezagutza anitzeko PBL esperientziak [5]. Lehen hezkuntzan esperientzia ugari egiten ari dira, kasu askotan proiektu bakar batean hainbat ezagutza landuz. Adibidez, 2015. urtean, IV encuentro de buenas prácticas en la educación deituriko kongresuko aurkezpen batean, lehen hezkuntzako ikasleek merkatu baten bidez matematikak, hizkuntza, plastika edo gizartea gaiak nola landu zituzten azaldu zuten [6]. Bigarren hezkuntzan eta heziketa zikloetan ere egin dira horrelako esperientziak, adibidez, Errenteriako Don Bosco heziketa zentroan1, Goi mailako Mekatronika Industriala, esate baterako, PBL metodologia erabiliz irakasten da. Bestalde, unibertsitatean ere hainbat esperientzia egin dira azken urteetan, arlo oso ezberdinetan, hala nola magisteritzan edo ingeniaritzetan. Adibidez [7]n ageri den moduan, Sevillako Unibertsitatearen Lehen Hezkuntzako graduan bigarren mailako ikasleekin lan egin zen, PBL metodologiari jarraituz edukiak, talde lana edo aurkezpenak landu zirelarik. Kasu batzuetan PBL metodologia diziplina anitzak batuz aplikatu izan da. Esate baterako, 2004/2005 ikasturtean Zaragozako Unibertsitatean, Kudeaketa Informatikan Ingeniaritza Teknikoan esperientzia berri bat aurrera eramatea erabaki zuten [8]. Han hiru irakasgai (Estrategiak eta Informazio Sistemak, Merkataritza Elektronikoa eta Erabiltzailearen Interfazeak) elkartu eta proiektu amankomun bat garatu zuten ikasleek, emaitza bikainekin. Azkenik, aipatzekoa da Alikanteko Unibertsitateko Multimedia Ingeniaritzako Graduan egindako esperientzia. Han, 4. mailan zazpi irakasgai elkartu zituzten proiektu amankomun batean [9]. Irakasgai bakoitzeko edukietaz gain, aipatu beharra dago PBL gaitasun transbertsalak lantzeko ere erabili dela, hau da, antolaketa eta plangin- 1 https://donbosco.hezkuntza.net/eu
340 Ekaia, 2021, 39, 337-353 Anaje Armendariz, Maider Azanza, Idoia Berges tza kapazitatea, talde lana edo analisi kritikoa bezalako gaitasunak. Honen inguruan [10]n Ingeniaritza Informatikoko ikasleen ikuspuntua aztertu zuten eta ikasleek konpetentzia hauek lortzeko PBL metodologiak balio izan zuela adierazi zuten. Aurrekoan oinarrituz, 2017/2018 ikasturtean Bilboko Ingeniaritza Eskolako Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako graduan esperientzia pilotu bat egin genuen, PBL aplikatuz diziplina anitzeko proiektu bat planteatuz Software Ingeniaritza eta Datu-baseak irakasgaien artean. Proiektu horri esker software garapen eta datu-kudeaketaren arloen arteko loturak argi erakusten dira, Ingeniaritza Informatikoko graduatu batek lan munduan ezinbestekoa izango duen ikuspegi orokorrera hurbilduz. 3. IRAKASGAI ETA PROIEKTUAREN KOKAPENA GRADUAN Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua ikasi ondoren, ikaslea gai izango da erakundeen beharretara egokitutako soluzio informatikoak sortzeko edozein fasetan, hau da, diseinatzeko, garatzeko eta hedatzeko, baina baita proiektuak zehaztu, planifikatu, zuzendu eta kudeatzeko ere. Gradu honek guztira 240 kreditu dauzka, lau ikasturtetan banaturik. Bigarren mailako bigarren lauhilekoan daude kokatuta Datu-baseak eta Software Ingeniaritza irakasgaiak, 1. irudian ikusten den bezala. 1. irudia. Softwarearen garapenaren eta datu-kudeaketaren arloko irakasgaiak (urdinez eta berdez, hurrenez hurren). Datu-baseak irakasgaian datu-baseen diseinua eta inplementazioa ondo ulertzeko beharrezkoak diren kontzeptuak azaltzen dira. Adibidez, datu-ba-
https://doi.org/10.1387/ekaia.21866 341 Diziplina Anitzeko PBL-a Ingeniaritzan: esperientzia bat Software Ingeniaritza eta Datu-baseak Irakasgaietan seen ezaugarriak, funtzionaltasunak eta egitura aztertzen dira, eta hauek aplikazioen garapenean erabiltzen ikasten da. Graduan datu-baseekin lotutako lehenengo irakasgaia da; beraz, gaia hutsetik hasten da. Honen ondorioz ikasleek normalean bigarren urtean hartzen dute irakasgaia, zer duten gaindituta edo gainditu gabe kontuan hartu gabe. Irakasgai honek sei kreditu ditu, hiru kreditu magistral eta beste hiru ordenagailu praktiketan. Eskola magistraletan teoria azaltzen da eta ariketak egiten dira: datu-baseen oinarriak, datu-baseen diseinuaren oinarriak, SQL lengoaia eta transakzioak. Zati praktikoan, berriz, eskola magistralean ikusitako teoria praktikara eramaten da eta aplikazio batetik datu-base baten datuetara atzipenean sakontzen da. Azken urteotan ikasleek irakasgaian proiektu bat egin behar izan dute. Lau edo bost ikasleko taldetan banatzen dira, eta gai bat banatzen zaie, adibidez motorrak konpontzeko tailer bat. Gai horren inguruan datu-base bat diseinatu, eta datu-base hori erabiliz hainbat funtzionalitate eskaintzen dituen aplikazio bat egin behar izaten dute transakzioak eta SQL sententziak landu ahal izateko, irakasgaiko irakasleen aurrean aurkezpen bat eginez amaituz. Esan beharra dago saiatzen garela garatu beharreko aplikazioa sinplea izaten diseinu eta inplementazio aldetik, esfortzua batez ere irakasgaiaren edukietan (datu-basearen inguruan) egiteko. Software Ingeniaritza irakasgaiaren helburu orokorra aplikazioak diseinatu eta inplementatzen ikastea da, aurretik horien betekizunak zeintzuk diren ezagututa. Software-prozesu sistematiko baten bidez garatzeko metodologia arinak eta maila anitzeko software arkitekturak erabiltzen dira, software kalitatea bermatzen laguntzen duten erremintak erabiliz. Irakasgai honek sei kreditu ditu, hiru kreditu magistral eta beste hiru ordenagailu praktiketan, eta softwarearen garapenari lotuta dauden graduko beste irakasgai batzuen ondoren dator, Oinarrizko Programazioa, Programazio Modularra eta Objetuetara Bideratutako Orientazioa eta Datu Egiturak eta Algoritmoak, esate baterako. Beraz, ikasleek irakasgai horien edukian barneratuta dituztela jotzen da. Horren ondorioz, aurreko irakasgaiak gaindituta ez dituzten ikasleek ez dute irakasgaia hartzen; beraz, ohikoa da ikasle batzuk bigarren urtean irakasgai honetan ez matrikulatzea. Horrela, eskola magistraletan teoria azaltzen da, software ingeniaritzaren sarrera, UML artefaktuen espezifikazioak, maila ezberdinetako software ariketak, objektuetara bideratutako diseinu eta programazioa edo produktu jakin baten inplementazioa, esate baterako. Eskola magistraletan ikasitako guztia praktikara eramateko asmoarekin, ikasleek proiektu bat garatzen dute taldeka. Bertan bezero bat izaten dute (irakasleak), betekizunak ematen dizkiena. Orokorrean datu-atzipen sinple bat behar duten aplikazioak izaten dira, Flota Urperatu edo Sudokua esaterako. Sistema diseinatu, inplementatu eta probak egin ondoren bezeroari emaitza aurkezten
342 Ekaia, 2021, 39, 337-353 Anaje Armendariz, Maider Azanza, Idoia Berges dio talde bakoitzak. Ikus daiteke bi irakasgaietan proiektu bat garatu behar izaten dutela ikasleek aldi berean, bata esfortzua informazioaren kudeaketan jartzen duena, aplikazioaren diseinu eta inplementazio sinple batekin, eta bestea esfortzua aplikazioaren diseinu eta inplementazioan jartzen duena, datu atzipen sinplearekin, amaieran bien aurkezpena eginez. Gainera, proiektu bakoitza gai bati buruzkoa da, dokumentazio aldetik betebehar ezberdinak ditu eta askotan ikaskide ezberdinekin garatu behar dute, honek dakartzan oztopoekin, adibidez bilerak koordinatzeko. Hau dela eta, zentzuzkoa iruditu zitzaigun proiektu amankomun bat eskatzea, diseinu, inplementazio eta informazioaren kudeaketaren aldetik aberatsa dena, dokumentazio amankomunarekin eta aurkezpen bakarrarekin. Izan ere, Informatika Ingeniaritzaren kasuan, proiektu baten garapenean funtzionalitatearen diseinua (Software Ingeniaritza) eta beharrezkoak diren datuen kudeaketa (Datu-baseak) era koordinatu batean eraman behar dira hasieratik. Hortaz, garrantzitsua da ikasleek ezagutza-eremu ezberdinen loturak ikustea eta proiektua diziplina anitzeko ikuspegi batetik lantzea, hori baita eremu profesionalean aurkituko duten egoera. 4. PROIEKTU AMANKOMUNA: ANIMALIEN TABERNA Proiektu honek bi fase izan zituen, proiektuaren prestaketa eta proiektuaren gauzatzea. Lehen zatian proiektua nola pentsatu eta nola diseinatu genuen azaltzen da; bigarrenean, berriz, ikasleekin aurrera nola eraman zen. 4.1. Proiektuaren Prestaketa Lehenengo pausoa proiektuarentzat gai egoki bat aurkitzea izan zen, bi irakasgaien helburu pedagogikoak betetzeaz gain, ikasleen interesa piztuko lukeena. Software Ingeniaritza irakasgaiari dagokionez, honako hauek bete behar zituen aukeratutako gaiak: (i) diseinu erabakien garrantzia erakustea, (ii) gutxienez hiru edo lau diseinu-patroiren erabilera, (iii) garapen iteratiboa bermatzea, (iv) hiru mailatako arkitekturaren garrantzia erakustea, (v) interfaze grafiko ez-tribialak izatea eta (vi) datu-atzipena izatea. Halaber, Datu-baseak irakasgaiaren aldetik honako hauek ziren gaiak bete beharrekoak: (i) datu-base baten beharra izatea informazioa gordetzeko (ii) datu-base bat diseinatu eta inplementatzea, (iii) aplikazio batetik datu-basean informazioa sartu, eguneratu eta ezabatzea, (iv) aplikazio batetik datu-basearen informazioa atzitzea eta (v) transakzioak erabiltzea. Software Ingeniaritza irakasgaian historikoki jokoak simulatzen dituzten aplikazioak garatu izan dira, lehen aipatutako Flota Urperatu edo Su-
https://doi.org/10.1387/ekaia.21866 343 Diziplina Anitzeko PBL-a Ingeniaritzan: esperientzia bat Software Ingeniaritza eta Datu-baseak Irakasgaietan dokua, esate baterako. Esperientziak dio jokoak ikasleentzat erakargarriak direla eta proiektuan lan egiteko motibatu egin ohi dituztela. Gainera, interfaze grafikoak garatzeko aukera interesgarriak eskaintzen dituzte. Ildo beretik jarraituz, Animalien Taberna jokoa2 garatzea erabaki zen 2017ko uztailean. Jokoaren dinamika nahiko sinplea da: jokalari bakoitzak animaliak dituen karta sorta bat jasoko du. Txandaka animaliak taberna batera sartzeko ilaran jarriko dira, eta animalia bakoitzak dituen ezaugarriak kontuan hartuz, ilaran posizio onena lortzen saiatu behar du. Noizean behin tabernaren ateak irekiko dira eta ilarako lehenak sartuko dira. Irabazlea amaieran jokalari bakoitzak taberna barruan dituen animalien arabera kalkulatzen da. Animalia bakoitzak bere portaera duenez, aplikazioak diseinu aldetik erronka bat dakar eta bisualki erakargarria da. Datu-baseak irakasgaiari dagokion datu iraunkortasunari begira, jokoari saioa hasteko funtzionalitatea gehitzea erabaki zen, jokalariak behin kautotuta bakarrik joka zezakeelarik, eta baita honekin lotuta dagoen jokalariak kudeatzeko (erregistratu, aldatu, ezabatu) funtzionalitatea ere. Gainera, behin partida amaituta, partidako puntuak gorde eta erabiltzaileari ranking ezberdinak erakutsiko zitzaizkion, bere burua beste jokalariekin konparatu ahal izateko. Honetaz gain, jokoa pertsonalizatzeko aukera eman behar zen animalia berriak gehituz, eta azkenik, amaitu gabeko partida bat gordetzeko beharrezkoa zen datu-basearen diseinua egitea eskatu zen. 2. irudia. Sortutako aplikazioen adibidea, AMARGA taldeak eginda. 2 http://devir.es/producto/bar-bestial/
344 Ekaia, 2021, 39, 337-353 Anaje Armendariz, Maider Azanza, Idoia Berges Bigarren pausoa bi irakasgaien plangintzak eta proiektua koordinatzea izan zen. Honetarako pisu gehien duen proiektuan, Software Ingeniaritza irakasgaikoan, oinarritu ginen. Proiektua lauhilabeteko hirugarren astean aurkeztu ohi da, lana laugarren astean hasten delarik. Proiektuaren garapena hiru edo lau astetako hiru iteraziotan egiten da, iterazio bakoitzean funtzionalitate multzo bat garatzen delarik. Iterazio bakoitzaren amaieran bezeroarekin, hots, irakaslearekin, bilera bat egiten da eta haren feedback-a jasotzen da. Azken iterazioarekin batera bezeroari garatutako produktuaren aurkezpena egiten zaio. Hau horrela izanda, lehengo bi iterazioetan datu-baseekin zerikusirik ez zuten funtzionalitateak kokatu ziren, jokoaren hasieraketa eta erabiltzaileak kartak jokatzea ahalbidetzen zutenak. Datu-baseekin lotura zuten funtzionalitateak azken iteraziorako utzi ziren. Bigarren pauso hau 2017ko iraila eta abendua bitartean egin zen. 4.2. Proiektuaren Gauzatzea Proiektua, proba pilotu modura, euskarako taldean bakarrik aurrera eramatea erabaki zen. Arrazoiak bi izan ziren: (i) ikasle kopurua txikiagoa zen (gaztelaniako taldean 73 ikasle zeuden Software Ingeniaritza irakasgaian) eta (ii) irakasgaien arteko solapamendua handiagoa zen, hots, ikasle gehienek bi irakasgaiak zituzten. Zehazki, euskarako taldean bi irakasgaien artean guztira 43 ikasle ezberdin zeuden matrikulatuta, horietako 28 bi irakasgaietan. Bederatzi ikasle Software Ingeniaritza irakasgaian bakarrik zeuden, denek aurretik Datu-baseak irakasgaia gaindituta zutelarik. Sei ikasle bakarrik Datu-baseak irakasgaian matrikulatuta zeuden eta ez zuten aurretik Software Ingeniaritza irakasgaia egin. Datu hauek aurreko ikasturtetakoekin bat zetozen, Software Ingeniaritza bigarren mailan azkena gainditu ohi den irakasgaia baita. Hau horrela, Software Ingeniaritza bakarrik zuten ikasleentzat ez zen proiektua egokitu behar izan, aurrera ateratzeko gai ziren bere garaian ikasitakoa aplikatuz eta bi irakasgaien arteko lotura ikusteko erabilgarria zitzaien, bi irakasgaiak batera jorratzen ari ziren ikasleei bezala. Bakarrik Datu-baseak irakasgaian matrikulatutako sei ikasleei, aldiz, proiektuaren moldaketa bat prestatu zitzaien, non bakarrik Datu-baseak irakasgaiaren edukiak landu behar zituzten. Proiektua lauhilabetearen hirugarren astean aurkeztu zen eta ikasleak laugarren astean hasi ziren lanean. Aplikazioaren garapenaren kontrola Software Ingeniaritza irakasgaian eraman zen, Datu-baseak irakasgaiari lotutako edukiak hirugarren iterazioan sartu zirelarik (hamaikagarren astean) lehen aipatu den modura. Bizitza errealeko proiektuen amaierak simulatuz, hamabostgarren astean bezeroari garatutako proiektuaren aurkezpen publi-
https://doi.org/10.1387/ekaia.21866 345 Diziplina Anitzeko PBL-a Ingeniaritzan: esperientzia bat Software Ingeniaritza eta Datu-baseak Irakasgaietan koa egin zitzaion, non irakasgaietako hiru irakasleok bezero papera hartu genuen. 2. irudian ikus daiteke ikasleek garatutako aplikazio baten adibidea. 3. irudia. Zure iritziz, bi irakasgaietan matrikulatuta dauden ikasleentzat aurten erabilitako formula (proiektu bakarra) aurreko urteetan erabilitakoa (bi proiektu ezberdin) baino hobea da? galderaren emaitzak talde bakoitzean eta bi taldeak kontuan izanda. SI+DB, Bakarrik SI eta Bakarrik DB zutabeek bi irakasgaietan, Software Ingeniaritza irakasgaian bakarrik eta Datu-baseak irakasgaian bakarrik matrikulatutako ikasleen emaitzak jasotzen dituzte, hurrenez hurren. Guztira zutabeak ikasle guztien emaitzak jasotzen ditu. Nahiz eta proiektuaren kudeaketak irakasleen arteko koordinazio-lan estua eskatu, batez ere lehen urtea izanda, esan beharra dago irakasleok oso pozik gelditu ginela esperientziarekin, bai emaitza aldetik eta baita ikasleen inplikazio aldetik ere. Hurrengo atalak ikasleen emaitzak eta iritziak laburtzen ditu. 5. EMAITZAK ETA IKASLEEN IRITZIAK Behin irakasgaiak amaituta, inkesta bat pasa genien bai euskarako taldeko ikasleei (hau da, esperientzia berrian parte hartu zutenak) eta baita gaztelaniako taldeko ikasleei ere (hau da, irakasgaiak ohiko moduan landu
346 Ekaia, 2021, 39, 337-353 Anaje Armendariz, Maider Azanza, Idoia Berges zituztenak, irakasgai bakoitzean proiektu ezberdin bat eginez). Horretarako, aldez aurretik, gaztelaniako ikasleei euskarako taldean egindako esperientzia zein izan zen azaldu zitzaien. Interesgarria iruditu zitzaigun inkesta bi taldeetan egitea, esperientziaren emaitza errealak (euskarako taldea) eta ikasleek aurreikusitakoak (gaztelaniako taldea) alderatu ahal izateko. Euskarako taldean 41 ikaslek erantzun zioten inkestari. Horietako 28 bi irakasgaietan matrikulatuta zeuden, zortzi Software Ingeniaritza irakasgaian bakarrik, eta bost Datu-baseak irakasgaian bakarrik. Gaztelaniako taldean, berriz, 37 ikasleren erantzunak jaso genituen. Horietako 20 bi irakasgaietan matrikulatuta zeuden, 14 Software Ingeniaritza irakasgaian bakarrik, eta hiru Datu-baseak irakasgaian bakarrik. 4. irudia. Gomendatuko zenioke etorkizuneko ikasle bati bi irakasgaietan ikasturte berean matrikulatzea proiektu amankomuna egiteko, horretarako (beharrezkoa balitz) itxaron beharko balu ere? galderaren emaitzak talde bakoitzean eta bi taldeak kontuan izanda. Ondoren, jasotako emaitza batzuk aurkeztuko ditugu. Galdera bakoitzean, erantzunaz gain, ikasleei erantzuna arrazoitzeko aukera eman zitzaien. 3. irudian «Zure iritziz, bi irakasgaietan matrikulatuta dauden ikasleentzat aurten erabilitako formula (proiektu bakarra) aurreko urteetan erabilitakoa (bi proiektu ezberdin) baino hobea da?» galderaren erantzunak aurkitu daitezke.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21866 347 Diziplina Anitzeko PBL-a Ingeniaritzan: esperientzia bat Software Ingeniaritza eta Datu-baseak Irakasgaietan Ikus daiteke ikasle gehienek (% 76,9), bai euskarako taldean (% 80,5) bai gaztelaniako taldean (% 73,0), eta edozertan matrikulatuta zeudela, formula berria aurreko urteetakoa baino hobea zela ziotela. Bi arrazoi nagusi aipatzen zituzten formula berriaren alde: alde batetik, proiektu amankomunak bi irakasgaien arteko erlazioa argiago ikustea ahalbidetzen duela, eta bestalde, etorkizunean lanean aurkituko duten egoera hobeto islatzen duela. Formula berriaren kontra zeuden ikasleek, berriz, proiektu amankomun bat irakasgaietako bat alde batera uzteko erabakia hartzen duten ikasleentzat kaltegarria izango zela aipatzen zuten, beste irakasgaian eragina izango zuelako. 4. irudian «Gomendatuko zenioke etorkizuneko ikasle bati bi irakasgaietan ikasturte berean matrikulatzea proiektu amankomuna egiteko, horretarako (beharrezkoa balitz) itxaron beharko balu ere?» galderaren erantzunak ikus daitezke. Euskarako taldean emaitzek argi erakusten dute ikasleek bi irakasgaietan aldi berean matrikulatzea gomendatzen dutela, horretarako itxarotea beharrezkoa bada ere (% 87,8). Esan beharra dago orokorrean ikasleak bi irakasgaietan ikasturte berean matrikulatu beharko liratekeela biak bigarren mailakoak direlako. Hala ere, kasu batzuetan ikasleak batean bakarrik matrikulatzen dira bestea etorkizunerako utziz3. 5. irudia. Orduen banaketa bi irakasgaien artean, balio absolutuetan eta portzentaietan. Itxarotearen aldeko arrazoien artean batzuk aurreko galderan adierazitako onurak aipatzen dituzte. Beste batzuentzat proiektu amankomun batek egin beharreko lana errazten duela diote, beste irakasgaietarako denbora gehiago utziz. Esan bezala, kontuan izan behar da irakasgai bakoitza ikasturte ezberdinetan hartuz gero bi proiektu egin beharko lituzketela, bakoitza bere inplementazio eta datu-kudeaketarekin. Galdera honetan 3 3. atalean aipatu bezala garapen arloko beste irakasgairen bat gaindituta ez duten ikasleek batzuetan ez dira Software Ingeniaritza irakasgaian matrikulatzen.
348 Ekaia, 2021, 39, 337-353 Anaje Armendariz, Maider Azanza, Idoia Berges bereziki interesgarria iruditzen zaigu jadanik Datu-baseak gaindituta zuten ikasleen iritzia, aurreko urtean Datu-baseak irakasgaiko proiektua egin zutelako eta urte hartan proiektu amankomuna, eta haiek beste inork baino hobeto alderatu ditzaketelako bi aukerak. % 87,5ek itxarotea gomendatzen zuten. Gaztelaniako taldean, ordea, kontrako iritzia eman zuten ikasleek. Bakarrik % 8,1a itxarotearen alde zegoen. Kontrako iritzia adierazi zutenek irakasgai bat atzeratzeak bere ikasketen amaiera datak izango lukeen eragin negatiboa adierazi zuten arrazoi nagusitzat. Ulergarria da zentzu honetan ikasleek adierazitako beldurra. Bi taldeen arteko emaitzak hain ezberdinak izanda, orain ikusita pena ematen digu euskarako taldean galdera hau proiektua hasi aurretik ere egin ez izanak. Bestalde, euskarako taldean aldi berean bi irakasgaietan matrikulatuta zeuden ikasleei «Zure iritziz, ona izan da bi irakasgaien arteko koordinazioa?» galdera egin zitzaien. Galdetutako ikasleen artean, % 85,7ek erantzun zion galderari, eta guztiak ados zeuden koordinazioa ona izan zela. Halere, zenbait ikaslek ondorengo hobekuntza proposatu zuten: kurtsoan zehar laborategi-saio amankomunen bat egitea bi irakasgaien artean, aldi berean irakasle guztiekin zalantzak argitzeko. Azkenik, proiektu amankomuna egin zuten ikasleei proiektuari eskaini zizkioten ordu kopuruari buruz galdetu zitzaien, bai orokorrean, baita irakasgai bakoitzaren zatiari zegokienez ere, eta gure estimazioekin alderatu genuen. Orduak estimatzeko Ingeniaritza Informatikoko irakaskuntzaren inguruan egindako hainbat ikerketatan oinarritu ginen. [11]ren arabera, ikasle bakoitzaren esfortzuaren estimazioak ez lituzke 20 ordu gainditu behar ECTS kreditu bakoitzeko. Gainera, kontu handia izan behar genuen proiektu handi honek kurtso bereko beste irakasgaietan albo-efektu negatiborik ez izateko [12]. Beraz, irakasgai bakoitzaren kreditu kopurua (sei), proiektuak irakasgai bakoitzaren azken notan duen pisua (% 40 Software Ingeniaritza irakasgaian eta % 20 Datu-baseak irakasgaian), eta proiektu bakarra ulertu, planifikatu eta kudeatu behar zela4 kontuan izanda, gure aurreikuspenen arabera ikasle bakoitzak proiektu osoari 66 ordu inguru eskaini behar zizkion (44 ordu Software Ingeniaritza irakasgaiaren zatiari eta 22 ordu Datu-baseak irakasgaiaren zatiari). 5. irudiko emaitzei erreparatuz, ikus daiteke Software Ingeniaritza irakasgaiaren kasuan aurreikusitako orduak berdintsuak izan zirela jasotakoen batezbestekoarekin (44 vs. 42 ordu), baina ez, ordea, Datu-baseak irakasgaiaren kasuan (22 vs. 10 ordu). Gure ustez, interpretazio-arazo bat izan 4 Normalean ikasle bakoitzarentzat, irakasgai bakoitzeko proiektuaren esfortzuaren % 15a proiektua ulertu, planifikatu eta kudeatzeko estimatzen dugu. Proiektu amankomuna izanda irakasgai bakoitzean jarduera hauetako lana % 10ra jaitsiko zela estimatu genuen.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21866 349 Diziplina Anitzeko PBL-a Ingeniaritzan: esperientzia bat Software Ingeniaritza eta Datu-baseak Irakasgaietan zen galdera honetan eta ikasleek inplementazioarekin zerikusia zuen esfortzu guztia Software Ingeniaritza irakasgaiaren ordu kopuruari esleitu zioten. Hau normala da, zaila baita bi zatien artean lerro zehatz bat ezartzea, bata noiz bukatu eta bestea noiz hasten den adierazten duena. Hau dela eta, esfortzuaren portzentaia bi irakasgaien artean nola banatu zen adierazten duen grafikoan ikus daiteke esfortzuaren % 80,8 Software Ingeniaritzari eskaini ziotela eta % 19,2, aldiz, Datu-baseak irakasgaiari, aurreikusitako % 66,7 vs. % 33,3ren ordez. 6. irudia. Azken notak eta uzte-tasa. Halere, orduak beste era batera banatuta egongo balira ere, proiektu osoari eskainitako ordu totalak estimatutakoak baino gutxiago izan ziren (52 vs. 66 ordu). Esan beharra dago galdera honi erantzun zioten ikasleak orokorrean ikasle onak zirela. % 92,7rentzat bere bigarren ikasturtea zen graduan, eta gainditze-tasa altua zen gure irakasgaiekin lotuta dauden hiru irakasgairekin (Oinarrizko Programazioa (% 100ak gaindituta), Programazio Modularra eta Objektuetara Bideratutako Orientazioa (% 92,7ak gainditua), Datu-egiturak eta Algoritmoak (% 67,9ak gainditua, baina kontuan izanda hau ere bigarren mailakoa dela eta ez-ohiko deialdia ospatzear zegoela). Inkestez gain, proiektu amankomuna egin zuten ikasleen azken notak eta uzte-tasa aztertu genituen. Aurreko urteetakoekin alderatuz (6. irudia) batezbesteko kalifikazioa igo zen bi irakasgaietan, batez ere Software Ingeniaritzaren kasuan. Uzte-tasari dagokionez ez da hobekuntza nabarmenik ikusten irakasgaietan. 6. IKASITAKO LEZIOAK Edozein proiektu amaitu ondoren, hausnarketa bat egiteko garaia iristen da, gertatutakoa aztertu eta etorkizunerako baliagarriak izango diren ondorioak ateratzeko [13]. Gure kasuan, honako hauek dira proiektuan zehar
350 Ekaia, 2021, 39, 337-353 Anaje Armendariz, Maider Azanza, Idoia Berges ikasitako lezioak, antzeko ekimen bat aurrera eraman nahi duen irakasle talde bati interesgarriak izan dakizkiolakoan: — Irakasleria. Ezinbestekoa iruditzen zaigu horrelako proiektu batean parte hartzen duen irakasleriak esperientzia izatea bai bere irakasgaiko edukietan eta baita irakasgai beraren irakaskuntzan ere. Horrelako zeharkako esperientzia batek bi irakasgaien arteko zubiak eraikitzea eskatzen du eta hori ezinezkoa da alde bakoitzeko oinarriak sendoak ez badira. — Ikasleria. Gomendagarria iruditzen zaigu ikasleen gehiengoa bi irakasgaietan matrikulatuta egotea. Gure kasuan, 28 ikasle zeuden egoera horretan, bederatzi ikaslek Software Ingeniaritza bakarrik zuten eta sei ikasle Datu-baseak irakasgaian bakarrik zeuden. Baina irakasgaien profila dela eta, Software Ingenieritza bakarrik egiten ari zirenen artean denek zuten Datu-baseak irakasgaia gaindituta, eta, beraz, proiektua bere osotasunean egiteko gai ziren. — Proiektua. Proiektuaren gaia aukeratzea ez da erraza. Bi irakasgaietako helburu pedagogikoak betetzeaz gain, ikasleak interesatu eta motibatu behar ditu. Gure kasuan hilabete inguru eman genuen aukera desberdinak eztabaidatzen Animalien Taberna aukeratu aurretik, baina erantzuna oso ona izan zen eta ikasleak eskola tarteetan animalia desberdinei buruz eztabaidatzen aurkitzen genituen. Honetaz gain, garrantzitsua da proiektu amankomuna egiten ez duten ikasleek ere proiektu interesgarri bat izatea, mugatuago gelditzen den arren.
Esan beharra dago gure kasuan Datu-baseak bakarrik zituzten ikasleen proiektuak arrakasta gutxiago izan zuela ikasleen artean, baina hurrengo ikasturterako Software Ingeniaritza irakasgairako motibatu zituelakoan gaude. — Koordinazioa. Horrelako proiektu bat aurrera eramateko, ezinbestekoa da irakasleen arteko koordinazioa, proiektua baino lehen, proiektuan zehar eta proiektuaren ondoren. Proiektua baino lehen bi irakasgaien egutegiak lerrokatu behar dira, proiektua definitu, gai apropos bat aukeratu eta bi irakasgaietarako plangintzak prestatu. Proiektuaren garapenean zehar jarraipena eta kontrola egin eta proiektuaren bukaeran emaitzak aztertu eta ikasleen iritziak jaso hurrengo urteetarako. Gure kasuan uztailean hasi ginen proiektua definitzen eta gaia aukeratzen eta iraila eta abendua bitartean osatu genituen plangintzak eta proiektua definitu genuen irakaskuntza helburuen arabera. Fase honi aurre egiteko 36 bat ordu behar izan ziren. Esfortzuaren zehaztasunak 7. irudian ikus daitezke.
Proiektuaren iraupenean zehar, urtarrila eta maiatza bitartean, irakasleak astean behin bildu ginen jarraipena egiteko. Hau da, 45 ordu pasa ziren formalki koordinazioan fase honetan. Dena den, bilera
https://doi.org/10.1387/ekaia.21866 351 Diziplina Anitzeko PBL-a Ingeniaritzan: esperientzia bat Software Ingeniaritza eta Datu-baseak Irakasgaietan programatu bat izan arren astero, aipatu beharra dago uneoro komunikazioa zegoela. Horrelako proiektu bat aurrera eramateko, garrantzitsua da irakasleen artean komunikazioa ona izatea, eta are gehiago esperientzia egiten den lehen aldian. 7. irudia. Irakasleen esfortzua fase eta jarduera bakoitzeko. Esan beharra dago Datu-baseak irakasgaian bi irakasle izan zirela, Software Ingeniaritzan irakasle bakarra aritu zen bitartean. Esfortzua hiru irakasleen batura da.
Bukatzeko, proiektu bukaeran ikasleen iritziak jaso genituen inkesta bidez eta emaitzak aztertu genituen. Fase honetan 13 ordu erabili ziren. Beraz, guztira, proiektu osoa aurrera eramateko 94 ordu behar izan genituen. — Bestelakoak. Horrelako proiektu bat lehen aldiz aurrera eramatean, argi izan behar da gauzaren bat beti ahaztuko zaigula. Gure kasuan, Datu-baseak irakasgaian ikasleei datu-base bat nola esportatzen zen azaltzea ahaztu zitzaigun, ez baitzen irakasgaiaren parte. Horrek zuzenketak dexente zaildu zituen eta beste kurtso batean errepikatzen bazen aldatu beharko litzatekeen zerbait izango litzateke. | science |
addi-4663f08579d9 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51425 | MinervaLab: Jupyter Notebook-etan oinarritutako irakaskuntza-proiektu alternatiboa | Gabirondo López, Jon; Igartua Aldamiz, Josu Mirena | 2021 | 356 Ekaia, 2021, 39, 355-370 Jon Gabirondo-López, Josu M. Igartua 1. SARRERA Fisikaren irakaskuntzaren inguruko ikerkuntzek ikasle/ikasle, ikasle/ irakasle eta ikasle/ikasgai elkarrekintzetan oinarritutako ikaskuntza-prozesuen eraginkortasuna frogatu dute. Are gehiago, ohiko eskola magistralekin alderatuta, ikasleek etekin akademiko handiagoa ateratzen diote ikerkuntzan oinarritutako ikasketa-prozesuei [1]. Horrelako proiektuetan adierazpenek (irudiek, adierazpen matematikoek, kontzeptuen arteko harremanek etab.) garrantzi handia dute, ezagutza teknikoak zabaldu eta horien inguruan jarduteko oinarriak baitira. Ahozko komunikazioak, gorputz-espresioek eta keinuek osatutako adierazpen iragankorrak baino gehiago, adierazpen iraunkorrak dira —adierazpen matematikoak, irudiak eta grafikoak, esaterako— ikasleen barneraketa- eta komunikazio-prozesuak hobetzen dituzten baliabideak, iraunkorrak izateak horien gainean lan egin eta haiek aipatzea ahalbidetzen baitu [2]. Teknologia berriek adierazpen iraunkorrak sortzeko eta banatzeko aukera gehiago eskaintzen dituzte eta, zenbait plataformaren erabileran oinarrituta, ikasleen parte-hartzea sustatu eta desiratutako elkarrekintza horiek areagotu daitezke. Horregatik, azken urteetan sortutako plataformak ardatz nagusitzat dituzten irakaskuntza-proiektuek irakasle askoren interesa piztu dute [3]. Bi izango dira lan honen helburuak: alde batetik, MinervaLab proiektua sortuko da, Jupyter Notebook-etan oinarritutako Termodinamikaren inguruko materiala jasoko duena. Material hori ikasleen ikasketa autonomoa bultzatuko duten aplikazio interaktiboetan oinarrituko da eta aurrez aurre edota sarean eskola ematea ahalbidetuko du. Bestetik, aipaturiko materiala sortzeko tresna aproposenak hautatzea eta haien integrazioa aztertzea bilatuko da, softwarearen garapenean erabiltzen diren zenbait plataforma eta lan-fluxu azalduz. Helburu hori betetzeak lanaren orokortasuna bermatuko du, deskribatutako estrategia eta tresnen erabilerak beste eremu batzuetan aplikagarriak izango baitira: Fisikako beste irakasgaiez gain, zientziaren irakaskuntzako esparru anitzetan edota ikerkuntzan, besteak beste. 2. PROIEKTUAREN INGURUKO HAUSNARKETA MinervaLab proiektuan erabiliko diren tresna eta plataformak hautatu ahal izateko, sortu nahi den produktuaren amaierako egoeraren eta izaeraren inguruko hausnarketa sakon bat egitea ezin-bestekoa da. Gogoeta bi urratsetan egingo da, dokumentu orokor batek izan beharko lituzkeen ezaugarriak zehaztu ostean, Fisika erakusteko erabiliko den materialaren izaera finkatu behar dira. Bi helburu betetzen dira horrela: alde batetik, nahiz eta unitate didaktiko baten ezaugarriak lehendik aztertuta egon [1], arazoa modu orokor eta sakonago batean planteatzeak lortutako emaitzak beste es-
https://doi.org/10.1387/ekaia.21876 357 MinervaLab: Jupyter Notebook-etan oinarritutako irakaskuntza-proiektu alternatiboa parru batean aplikagarriak izaten laguntzen du. Bestetik, ostean erabiliko diren tresnak hausnarketan finkatutako beharrei egokitu ahalko dira. Dokumentu bat garatzeko, lehenik hausnartu behar da zer hartzaile izango duen eta zer eremutan hedatuko den. Urrats horretatik hasita eta dokumentuaren bizitza erabilgarria amaitu arte, egindako aldaketen erregistro bat gordetzea funtsezkoa izango da lanaren editagarritasuna eta errepikagarritasuna bermatzeko. Gainera, egindako materiala erraz identifikatzeko tresna edota baliabideak bilatu beharko dira bere hedapen egokia ziurtatzeko. Kasu honetan, nahiz eta unitate didaktiko orok dituen ezaugarriak mantendu, zenbait zehaztasun definitzerakoan proiektu honen helburua Fisikako Graduko ikasleentzako materiala garatzea dela hartuko da kontuan. Material hori klasean erabiltzeko modukoa izateaz gain, ikasleek ikasgelatik kanpo erabiltzea ere aurreikusten da. Sortuko den materialaren oinarria da hartu beharreko lehenengo erabakia. Zientzietako ikasleei bideratutako materiala izango denez, grafikoak, adierazpen matematikoak eta irudiak modu erraz eta organiko batean kudeatzea ahalbidetuko duen oinarri bat erabili beharko da. Gainera, materiala eremu ezberdinetan erabiltzea aurreikusten denez (ikasgelak eta ikasleek ikasteko erabilitako guneak) aukerarik onena oinarri digitaldun materiala sortzea dela erabaki da. Material digitala sortzeak hainbat onura ditu: editagarritasuna bermatzeko aukera gehiago eskaintzeaz gain, baliabide ez-berrerabilgarrien kontsumoa murrizten du eta bestelako elementuak (bideoak, web orriak, aplikazioak etab.) eskuragarri ipintzen ditu. Ikasleek bereziki konplexuak izan daitezkeen kontzeptuak errazago barneratu ditzaten, oso apropostzat jo dira elkarrekintza ahalbidetu dezaketen formatuak. Horrelako baliabideen garapena ohiko bilakatu da azken urteetan Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko zentroetan [4, 5]. Unibertsitatean ere hainbat saiakera egin dira [6, 7, 8], nahiz eta askoz ezohikoagoa izan. Proiektu honen helburua ikasleek erabili beharreko material guztia elkarren artean integratutako tresna gutxi batzuen bidez sortu eta argitaratu ahal izatea da. Bestalde, materialaren bizitza maximizatzeko ahaleginek funtsezko papera hartzen dute unitate didaktiko baten garapenean. Sarritan, material berbera urtetik urtera berrerabiltzen da. Horren ondorioz, ohikoa da materiala editatu behar izatea, bai ikasleak akatsak topatuz joaten direlako, bai materiala eguneratu edota osatu behar delako. Ondorioz, dokumentuak berak zein hura argitaratzeko tresnek aldaketa horiek ahalbidetu eta, kasu ideal batean, bertsio batetik bestera egindako aldaketen kontrola eskaini behar dute.
358 Ekaia, 2021, 39, 355-370 Jon Gabirondo-López, Josu M. Igartua 3. ERABILITAKO TRESNAK 1. irudia. Proposatutako tresna guztien arteko integrazioa eta lan-fluxuaren diagrama. Gezi grisek partaideen eta plataforma ezberdinen arteko elkarrekintzak adierazten dituzte eta beltzek, aldiz, plataforma ezberdinen arteko integrazioa. Plataformak aukeratzerako orduan doakoak eta kode irekikoak izatea bilatu da (salbuespen bakarrarekin), sortutako materiala edonork erabil eta edita dezan. Proposatutako lan-fluxuaren diagrama eta sortutako materialarekin partaide-mota ezberdinek izan dezaketen elkarrekintza 1. irudian laburbiltzen da. Hiru partaide mota bereizi dira: garatzaile nagusiak (programen eta materialaren garapenaren arduradun nagusiak), beste garatzaileak (arazoak konpontzen, aukera berriak inplementatzen edota materiala eguneratzen laguntzen dutenak) eta erabiltzaileak (sortutako materialaren hartzaileak). Materiala sortzearen prozesua garatzaile nagusiaren ordenagailuan hasiko da, zeinetan Git erabiliko duen sortutako Jupyter Notebook-en historia jasotzeko. Fitxategien bertsioak kudeatzea ahalbidetzen duen doako eta kode irekiko sofwarea da Git. Bertsio-kontrola da konfiguraketa edota produktu ba-
https://doi.org/10.1387/ekaia.21876 359 MinervaLab: Jupyter Notebook-etan oinarritutako irakaskuntza-proiektu alternatiboa ten elementuen gainean egiten diren aldaketen kudeaketa [9]. Bertsio bat garapenaren une bateko edota aldaketa baten ostean lortzen den produktuaren egoera da. Jupyter Notebook, bestetik, konputazio-prozesu baten atal guztiak fitxategi bakar batean burutzeko aukera ematen duen web-aplikazio bat da [10]. Kodearen garapena, dokumentazioa eta exekuzioa ahalbidetzeaz gain, lortutako emaitzak tratatu eta komunikatzeko aukera eskaintzen dute Jupyterren Notebookek. Jupyter Notebook proiektua aipaturiko informazio guztia jasotzen duten Notebookez eta haiekin lan egiteko inguruneaz osatuta dago. Azalpen testuak, garapen matematikoak, kalkulu konputazionalak eta ikus-entzunezko baliabideak dituen Notebookekin jarduteko aipaturiko ingurune hori erabiltzen da, web-nabigatzailean irekitzen dena [11]. Notebookak eduki ezberdinak izan ditzaketen gelaxketan daude antolatuta eta modu sekuentzialean goitik behera exekutatzen dira (ikus 2. irudia). Gelaxka bat, exekuta daitekeen lerro anitzez osatutako testu sarrera da. Programazio-lengoaiei dagokienez, 40 lengoaiatik gora erabil daitezke Notebook berean, horien artean egonik Python, Fortran, C++/C# eta R. Gainera, kodeak sortutako emaitzekin modu interaktibo batean lan egitea ahalbidetzen dute Notebookek. Markaketa-lengoaiak1 ere onartzen ditu, horien artean HTML, LaTeX eta Markdown ezagunenak izanik. Eskainitako aukera zabalaren ondorioz, Jupyter Notebookak zientzia munduko ohiko lanak burutzeko tresna estandarra bilakatu dira, enpresa eta unibertsitate askok datuen tratamendua, zenbakizko simulazioak eta datuen bisualizazioa burutzeko erabiltzen dituztelarik [12]. Esaterako, LaTeX-ek adierazpen matematikoak sortzeko duen potentzia Markdown-en sintaxi sinplearekin konbinatzen du Jupyterrek, 2. irudian ikusten denez. Lengoaia ezberdinetan idatzitako bi gelaxka azaltzen dira bertan, exekutatu aurretik eta exekutatu ostean. Jupyterren malgutasuna agerian uzten du horrek: ondoz ondoko gelaxketan lengoaia ezberdinetan idatzitako kodea eta horrek sortutako emaitzak eduki daitezke. Hala ere, Jupyterrek eskainitako ezaugarririk interesgarriena interaktibitatea da. Kodea exekuta daitekeenez, Notebooketan programa interaktiboak garatuz eskola emateko zein ikasteko erabilgarriak izan daitezkeen aplikazioak sor daitezke, 4. atalean azalduko den moduan. 1 Markaketa-lengoaien bidez dokumentuak, edukiaz gain, haren formatua eta egitura definituko duten markez osatzen dira. Marka horiek dokumentua prozesatu ostean desagertuko dira, edukia marken bidez definitutako formatuan erakutsiz.
2. irudia. Adibidetzat erabilitako Jupyter Notebooken bi gelaxka (exekutatu aurretik, ezkerrean, eta exekutatu ostean, eskuinean). Goiko gelaxkan Markdown lengoaia erabiltzen den bitartean, behekoan LaTeXen idatzitako ekuazio bat agertzen da. Hainbat funtzio eta interfaze-grafiko sortu dira elkarrekintza hori errazteko, ezer programatu gabe erabiltzaileak esangura eta oinarri fisikoa duten programekin lan egin dezan. Horretarako, funtzio ezberdinen sarrerak modu intuitiboan aldatzeko aukera eskaintzen duten IPython-en widget-ak erabili dira (ikus 3. irudia). 3. irudia. IPython widget batzuen adibideak. Goitik behera eta ezkerretik eskuinera: tarte batean zenbaki oso bat aukeratzeko slidera, finkatutako aukeren artean bat hautatzeko dropdowna, hiruretatik bakarra aukeratzeko botoiak eta testu-sarrera bat. Programen sarrerak widgeten bidez inplementatzean erabiltzailearen eta sortutako programen arteko interakzioa asko errazten da, esperientzia erosoagoa bihurtuz. Widgeten bidez sarrerako balioen eremuak defini daitezkeenez, errorerik sortuko ez duten balioak bakarrik eskain daitezke eta, are gehiago, sarrera horiek sortuko dituzten emaitzak esangura fisiko interesgarriak izatea ere berma daiteke. Bestalde, fitxategiak partekatu eta argitaratzeko GitHub erabili da. Giten oinarritutako bertsio-kontrola eta software-kolaboratiboaren garapena
https://doi.org/10.1387/ekaia.21876 361 MinervaLab: Jupyter Notebook-etan oinarritutako irakaskuntza-proiektu alternatiboa eskaintzen duen web-zerbitzua da GitHub. Horrela, gainontzeko garatzaileek kodea edota materiala bertatik har dezakete, haien ordenagailuetan moldatu eta berriro, nahiz izanez gero, GitHub-eko biltegira igo. GitHubeko biltegira programak igotzeaz gain, haien dokumentazioa eta azalpen osagarriak igo daitezke (gai baten inguruko azalpenak, esaterako) eta hori zuzenean Read the Docs-en argitaratuko da. Programen dokumentazioa beste garatzaileek aldaketak egin ahal izateko ezinbestekoa izango da. Erabiltzaileek, Read the Docsen jasotako dokumentazio hori ikus dezakete (beti eguneratuta egongo dena), GitHuben argitaratutako materiala erabil dezakete (sarean Binder erabilita edota ordenagailuetara deskargatuta) eta, materialean oinarritutako lanik eginez gero, Zenodo-n aurki daitekeen DOI-a erabil dezakete proiektu osoari erreferentzia egiteko. 4. MINERVALAB PROIEKTUA Orain arte azaldutako tresnen eta lan egiteko moduaren adibide gisa MinervaLab proiektua sortu da. Proiektu horretan, Termodinamikako gai bat hautatu da eta horren inguruko azalpenak Jupyter Notebooken bidez eman ahal izateko materiala sortu da: Notebooketan oinarritutako apunte eta programak, haien dokumentazioa eta zita erreferentziagarria [13]. Kasu honetan, fase-trantsizioen inguruko apunteak prestatu dira, fisikako hainbat esparrutan agertzen direnez, ikasleek barneratu behar duten funtsezko kontzeptuetako bat delako. Fase-trantsizioen inguruko sarrera teoriko orokor bat egin ostean, J.D. van der Waals fisikari herbehere-tarrak gas errealen portaera azaltzeko proposatutako egoera-ekuazio mekanikoari jarraitzen dioten jariakinen kasua erabiliko da adibide partikular gisa [14], horren bitartez teoria orokorrean landutako kontzeptuetan sakonduz. Notebooketan oinarritutako 13 programa interaktibo garatu dira ohiko azalpenei laguntzeko. Garatutako programak esperimentu-birtualen moduan ulertu behar dira: lehendik jasotako ezagutzak sendotzeaz gain, haien kabuz ikertu, ikasi eta ondorio propioetara iristeko aukera izango dute ikasleek. Aplikazio guztien kodea, dokumentazioa eta azalpen teorikoak proiektuaren GitHubeko biltegian (github.com/jongablop/MinervaLab) aurki daitezke, 1. irudian azaldutakoarekin bat etorriz. Sortutako material guztira iristeko abiapuntua biltegia bera ala proiektuaren Read the Docseko webgunea (https://minervalab.readthedocs.io/en/latest/index.html) izango dira. Materialean aurreikusitako erabilera azaltzeko bi bide nagusi aztertu eta elkarren artean alderatuko dira: ikasketa-prozesu autonomo baten kasua landuko da lehenengo eta, jarraian, irakasleak gidatutako prozesua aztertuko da.
362 Ekaia, 2021, 39, 355-370 Jon Gabirondo-López, Josu M. Igartua Ikasleak fase-trantsizioak eta van der Waals-en egoera-ekuazioa bere kabuz landu nahi baditu, lehen urratsa haien inguruko ezagutza teorikoak jasotzea izango da. GitHubeko biltegian lanaren dokumentaziora eta azalpen teorikoetara iristeko esteka aurkitzen da, 4. irudian ikusten denez. 4. irudia. GitHubeko biltegiaren azalaren xehetasuna: gorriz markatutako botoiak proiektuaren Read the Docseko orrira eramaten du. 5. irudia. Proiektuaren Read the Docsen eskegitako webgunearen orreitako bat, van der Waals-en egoera-ekuazioaren ingurukoa hain zuzen ere. Landu nahi diren gaiak aipaturiko webgunean kontsulta daitezke, testuaren atal ezberdinen artean nabigatzea ahalbidetzen duen menuaz doitutako interfazearen bitartez (ikus 5. irudia). Bertan ikus daitezkeen ekuazio eta adierazpen matematikoak LaTeX bidez ikusarazten dira eta azalpenak MinervaLaben aplikazioak erabilita sortutako irudiez laguntzen dira, 6. irudia horietako baten adibide izanik.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21876 363 MinervaLab: Jupyter Notebook-etan oinarritutako irakaskuntza-proiektu alternatiboa 6. irudia. Azalpen teorikoak laguntzeko sortutako irudietako bat: van der Waals-en egoera-ekuazioari jarraitzen dion jariakina hainbat tenperaturatan finkatu ostean lortutako lerro isotermoak. Hainbat programa garatu direnez, proiektuaren garapena errazteko eta aplikazioei erreferentzia egiteko forma zehatza finkatzeko programei kode bana esleitu zaie. Irudi bakoitzaren oinean hura sortzeko erabilitako programaren kodea aurki daiteke eta, horrela, ikasleak GitHubeko biltegiaren azalean eskegitako taula kontsulta dezake dagokion programa abiarazteko (ikus 7. irudia). 7. irudia. Sortutako aplikazioen inguruko informazioa biltzen duen taularen zati bat, GitHubeko azalean aurki daitekeena. Programari esleitutako kodea, landutako kontzeptua, Binderen exekutatzeko esteka eta aplikazioaren deskribapen labur bat jasotzen ditu taulak.
364 Ekaia, 2021, 39, 355-370 Jon Gabirondo-López, Josu M. Igartua Aipatzekoa da programa Binder plataforman exekutatuko dela haren izenean sakatuz gero. Binder GitHuben gordetako Jupyter Notebookak hodeian irekitzeko ingurune exekutagarri bat eskaintzen duen plataforma da [15]. Binderen bidez biltegi irekietan gordetako Notebookak sarean exekuta daitezke, ezer instalatu gabe: nahikoa da aipatutako esteketan sakatzea hautatutako programak web nabigatzailearen bidez exekutatu ahal izateko. Notebookak Binderren zerbitzarietan aldez aurretik konfiguratutako ingurunetan exekutatzen direnez, Notebookak probatu eta partekatzeko plataforma oso aproposa da, nahiz eta erabiltzailearentzat eskuragarri dauden memoria eta prozesadore kopurua mugatua izan [16]. Garatutako aplikazioen inguruko ideia orokor bat emateko asmoz, eskuragarri dauden programetako baten oinarrizko erabilera landuko da. Adibidetzat #112-000 aplikazioa hartuko da, lehen eta bigarren ordenako fase-tran tsi zioen arteko ezberdintasunak azaltzea eta bistaratzea bilatzen duena. Zehazki, programa horren bitartez van der Waals-en egoera-ekuazio mekanikoaren bitartez deskribatutako gas erreal baten likido/gas trantsizioa beha daiteke, sistemaren p(υ, T) lerro isotermoak erakusteaz gain, sistemaren bolumen molarrak jasandako aldaketa ere irudikatuz. Aipatu behar da bertan agertzen diren grafiko guztiak aldagai laburtuetan adieraziak daudela: sistemaren egoera haren (pC, υC, TC) puntu kritikoarekiko adierazten da, (p/pC, υ/υC, T/TC) aldagai adimentsionalak erabiliz [17]. 8. irudia. Aplikazio baten interfazearen adibidea: #112-000 programa honetan sistemaren lerro isotermoa, bolumen molarraren irudia eta likido/gas faseen bolumen molarren arteko proportzioa beha daitezke. Sistemaren tenperatura aldatzeko 8. irudiaren goiko aldean ikus daitekeen slidera erabil daiteke. Hori egitean ezkerraldeko grafikoan irudikatutako lerro isotermoak aldatuko dira, 9. irudian azaltzen denez. Aplikazioaren bigarren sliderak sistemaren bolumen molarra kontrolatzen du eta lehen grafiko horretan markatutako puntu urdina mugitzeaz gain, beste bi grafi-
https://doi.org/10.1387/ekaia.21876 365 MinervaLab: Jupyter Notebook-etan oinarritutako irakaskuntza-proiektu alternatiboa koak ere eguneratzen ditu: erdikoak esperimentuaren egoera irudikatzea bilatzen du, urdin argiz gas-faseak betetako bolumena adieraziz eta ilunez, aldiz, likido-faseak betetakoa (ikus 10. irudia). Azken grafikoan fase bien bolumen molarren arteko proportzioa irudikatzen da, lerro horiz sistemaren bolumen totala adierazten den bitartean. 9. irudia. Sistemaren tenperatura finkatzea ahalbidetzen duen slideraren eta lerro isotermoen arteko elkarrekintza erakusteko irudiak. 10. irudia. Interfaze osoaren egoera bi tenperatura ezberdinetan: sistemaren tenperatura tenperatura kritikoa baino txikiagoa denean, goian. Behean, tenperatura kritikoa baino tenperatura altuago batean finkatutako sistemaren portaera erakusten duen interfazea.
366 Ekaia, 2021, 39, 355-370 Jon Gabirondo-López, Josu M. Igartua Hainbat dira aplikazio honen bidez landu daitezkeen kontzeptuak. Sistema tenperatura kritikoa baino tenperatura altuagoan kokatzean fase bien arteko trantsizioa bi fase bereizi agertu gabe gertatzen da (ikus 10. irudiko goiko grafikoak): tenperatura kritikotik gora horrelako sistema batek bigarren ordenako fase-trantsizioa jasaten du. Tenperatura kritikotik behera, aldiz, bi faseak elkarren artean erraz bereiz daitezke (bien bolumen molarrak ezberdinak direla beha daiteke, erdiko grafikoan agertzen diren zutabe biak abiadura ezberdinez aldatzen baitira) eta palankaren erregela ere praktikan ikus daiteke: faseen arteko proportzioa sistemak lerro isobarikoan duen posizioarekiko proportzionala da [17]. Horrez gain, ohartu grafiko bakoitzaren azpian aurki daitezkeen Export botoiez. Grafikoaren bertsio txukunago bat lortzea (ikus 11. irudia) ahalbidetzen duen beste Notebook batera bidaliko da grafikoa hari dagokion botoia sakatzean. Horrela, norberarentzat esanguratsuak diren irudiak modu erraz batean lor daitezke, irakasle eta ikasleei apunteak sortu eta osatzeko tresna bat eskainiz. 11. irudia. Aplikazioaren bidez sor daitezkeen irudien adibidea. Eskola emateari dagokionez, klasean bertan (presentzialki ala sarean) azalpenak indartzeko aplikazioak erabil ditzake irakasleak, kontzeptuak azaldu bitartean dagozkien programen bitartez sistema erreal batean zer gertatuko litzatekeen simulatuz. Ikasketa-prozesu autonomoarekin alderatuz, hasierako azterketa teorikoa irakaslearen eskutik jasoko du ikasleak oraingoan, baita lan praktikoaren zati bat ere. Oso interesgarria izango litzateke materiaren sakontze-lanak ariketa eta jarduera ezberdinen bitartez planteatzea, ikasleei programekin ebatz daitezkeen egoerak planteatuz eta haiei modu autonomoan lan egiten utziz.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21876 367 MinervaLab: Jupyter Notebook-etan oinarritutako irakaskuntza-proiektu alternatiboa 5. SAIO ESPERIMENTALA ETA EMAITZEN EZTABAIDA Ikasleen parte-hartzea eta elkarrekintza sustatuko duten aplikazioak sortzea denez proiektu honen guztiaren helburua, ezinbestekoa zen programen garapenaren une batean haien iritzia jaso eta sortutako produktuaren kontroltzat erabiltzea. Saio esperimentalaren helburuak hainbat ziren, beraz: proiektua haren hartzaile nagusiei aurkeztu eta haien iritzia jasotzeaz gain, aplikazioak amaierako erabilera-eremuan probatu eta garapenean oharkabean pasatutako akatsak antzematea ere bilatu zen. Lagintzat 33 ikaslez osatutako taldea hautatu zen, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Fisikako Graduko eta Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitzeko Termodinamika eta Fisika Estatistikoan matrikulatutakoez osatutakoa, hain zuzen ere. Aipaturiko taldeak fase-trantsizioei buruzko 6 eskola-ordu jaso ohi ditu, van der Waals-en egoera-ekuazioaren bidez lehen ordenako trantsizioen inguruko kontzeptuetan sakonduz. Garatutako materiala haren hartzaileei aurkeztu eta proiektutik kanpo dagoen talde baten kritikak jasotzeko asmoz, 2019ko abenduan van der Waals-en egoera-ekuazioaren inguruko eskola magistral bat jaso zuen taldeak, emandako azalpenak indartzeko adierazpen grafiko interaktiboak erabiliz. Ordu bakarrean, gai horri lotutako kontzeptu ia guztiak landu ziren eta, ondorioz, aplikazio gehienak erabili ziren azalpenak eman bitartean irudiak sortzeko. Saioaren amaieran, hainbat galderaz osatutako inkesta anonimo bat betearazi zitzaien ikasleei. Ikasleriaren gehiengoak 14 galdera erantzun zituen eta lehendik ikasgaia eginda zutenentzat bereziki bi galdera gehitu ziren. Galdera esanguratsuenen emaitzak 1. taulan bildu dira, adierazpen bakoitzaren alde eta aurka agertutako ikasleen portzentajea adieraziz. 1. taula. Galdera ezberdinei ikasleek emandako erantzunak. Ohartu zenbait kasutan ikasleek bi erantzunak markatu zituztela eta, horregatik, bien baturak ez duela % 100 ematen. Ados Desados Tresnak nire atentzioa eman dit. % 91 % 90 Normalean baino adiago egon naiz. % 49 % 49 Nahiago dut klaseak emateko modu 'tradizionala'. % 18 % 79 Nire lehenengo deialdia da. % 76 % 24 Aurreko urteetan baino hobeto ulertu dut. % 83 % 17 Nahiago dut aurreko urteetako metodologia. % 29 % 71 Inkestan jasotako emaitzak orokorrean oso positiboak izan dira eta bat egin dute esperotakoarekin: ikusitako tresnekiko interesa aurkeztu dute
368 Ekaia, 2021, 39, 355-370 Jon Gabirondo-López, Josu M. Igartua ikasleek eta taldearen erdiak normalean baino arreta handiagoa ipini du. Azpimarratu behar da saio esperimental horren aurretik ikasleek ez zutela inolako kontakturik eduki tresnarekin eta saioan zehar ez zutela aplikazioekin zuzenean haien kabuz lan egiteko aukerarik izan, eskola osoa irakasleak gidatu baitzuen. Arreta-tasa hori, ziurrenik, ikasleen parte-hartzea sustatuz igo zitekeen, aplikazio ezberdinak erabiltzera ohituak egon balira errazago barneratuko baitzuten une horretan irakasleak erakutsitakoa. Halaber, gai horri lehenbizikoz aurre egiten zioten ikasleak zein errepikatzaileak horrelako metodologien aldeko agertzen dira. Garrantzitsua da azken talde horretako kideen gehiengoak aurreko urteetan baino hobeto ulertu zutela adieraztea, aplikazioen bidez azaldutako kontzeptuak sinpleegiak ez direla esan nahi baitu horrek: maila ezberdinetako aurretikako ezagutzak izanda ere erabilgarriak izateak ikasketa-prozesu osoan baliagarriak direla adierazten du. Etorkizunean, bi talde esperimental bereiziko dira, Fisikaren irakaskuntza-metodoen inguruko ikerkuntzetan egiten den moduan. Ohiko irakaskuntza-programa bati jarraituko dio taldeetako batek. Besteak aldiz, Jupyter Notebooken bidez klaseak eta apunteak jaso eta garatutako aplikazioen bitartez ebatz daitezkeen ariketak egingo ditu. Lagina lantalde txikietan banatzea ere komenigarria izango litzateke, bibliografian aipatutako ikerkuntzetan egin izan denez. Horrela, ikasleen asebetetzea lortzeaz gain, horrelako jarduerez lortzen duten etekin akademikoa ere neurtu ahalko litzateke. Azpimarratu behar da ikasleak horrelako proiektuetan sartzean ikasgaiari dagozkion ezagutzak jasotzeaz gain, zeharkako hainbat gaitasun ere jasotzen dituztela. Kasu honetan, argi dago softwarearen garapenean erabili ohi diren tresnekin kontaktuan ipintzen direla eta, ariketa edota jarduera batzuetan programa sinpleak garatzeko eskatuz gero, graduan zehar landutako programazioa eta konputazio-teknikak praktikan ipintzeko aukera aproposak izan daitezkeela. Aipatzekoa da baita ere ikasleak kode-irekiko softwarearen inguruan hezteak izan ditzakeen onurak: erabiltzen dituzten tresnek zehazki nola funtzionatzen duten jakiteko aukera eskaintzen zaie, programekiko jarrera kritikoa eta kolaboratzailea garatuz. Erabilitako tresnei dagokienez, plataforma guztien integrazioa egokia izan da, materialaren garapena, mantenua eta argitalpena erraztuz. Hala ere, hainbat dira probatu ez diren plataforma interesgarriak: Google Colab —Notebookak hodeian exekutatzeko—, Deepnote —aldi berean erabiltzaile anitzen artean Notebookekin sarean lan egiteko— edota Jupyter Book —dokumentazioa eta apunteak argitaratzeko—. Aipaturiko plataformek baliabide eta aukera berriak eskaintzen dituzte: etorkizunean haien inguruko azterketa burutu eta proiektuaren izaerarekin bat datozenak orain arte erabilitakoekin integratuko dira. | science |
addi-c9b5b9c22f1b | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51426 | KV7.2 kanala: estruktura, erregulazioa eta kitzikagarritasun neuronalean duen ekintza | Núñez Viadero, Eider ; Muguruza Montero, Arantza; Rodriguez de Yurre, Ainhoa; Araujo Lombraña, Ariane; Villarroel Muñoz, Álvaro; Urrutia Iñiguez, Janire | 2021 | 38 Ekaia, 2021, 39, 37-60 Eider Nuñez, Arantza Muguruza-Montero, Ainhoa Rodriguez de Yurre, Ariane Araujo, Alvaro Villarroel, Janire Urrutia 1. SARRERA Kanal ionikoak mintz zeharreko proteina mota bat dira: ioi espezifikoen igarotzea ahalbidetzen dute. Zelularen funtsezko prozesu fisiologiko askotan hartzen dute parte, mintzaren iragazkortasuna azkar eta selektiboki aldatzea ahalbidetzen baitute. Ezinbestekoak dira seinaleztapen neuronalean: hormonen jariaketan eta muskuluen uzkurduran, besteak beste. Kanal ionikoen poroaren bitartez, ioi espezifikoak pasatzen dira mintzean zehar, gradiente elektrokimikoaren alde [1]. Estrukturalki oso desberdinak diren arren, ezaugarri komunak dituzte. Horrela, uhate bezala jokatzen dute estimulu ezberdinen aurrean irekiz edo itxiz. Gainera, estimulazio luze baten ostean, kanal ioniko gehienak konformazio "inaktibo" batera igarotzen dira estimulua desagertu arte eta ez dira berriro irekitzen. Estimulu-motaren arabera kanal mota desberdinak bereiz daitezke, hala nola estekatzaile-menpekoak, mekanikoki erregulatutako kanal ionikoak eta tentsio-menpeko kanalak, potenzial-diferentziaren menpeko kanalak ere izendatuta [2]. Tentsio-mendeko kanalek zelula-mintzaren bi aldeen artean dagoen potentzial-diferentziari erantzuten diote. Horrela, mota horretako kanal gehienak itxita daude atseden-potentzialean, eta zelulara iristen den estimuluak kanalaren konformazio-aldaketa bat eragiten du kanala irekiz; honek mintz-potentzialean eragina du [3]. Tentsio-mendeko kanal ioniko nagusiak kaltzioa, sodioa edo potasioa garraiatzen duten kanalak dira, funtzio fisiologiko anitzetan parte hartzen dutenak. Kanal horiek zelulen ekintza-potentzialaren fase desberdinetan hartzen dute parte [4]. Potasio-kanalek kanal ioniko ezagunen familia handienetako bat osatzen dute, ia zelula guztien mintzean agertzen baitira, eta hainbat funtzio fisiologikotan dute garrantzia. Berrikuspen honetan, KV7 kanalak azalduko dira, bereziki, KV7.2-a, azken urteetako aurkikuntzen ikuspegi globala eraikitzeko asmoz. 2. TENTSIO-MENDEKO POTASIO-KANALAK: KV7 FAMILIA KV7 familiak bost kide ditu (KV7.1-KV7.5). Kide bakoitzak kokapen tisular eta funtzio fisiologiko desberdinak ditu; batez ere, burmuinaren eta bihotzaren kitzikagarritasunean [5]. KV7 familiako kideek tentsio-mendeko kanal klasikoen arkitektura agertzen dute, hau da, multimerotan egituratzen dira, zeinak 4 α-azpiunitateen mihiztaduraz konposatuta baitaude. Azpiunitate horiek elkarren artean berdinak edo ezberdinak izan daitezke, homomero edo heteromeroak osatuz, eta potasioarekiko poro selektibo bat sortuko dute.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21870 39 KV7.2 kanala: estruktura, erregulazioa eta kitzikagarritasun neuronalean duen ekintza 3. KV7 FAMILIAKO KIDEAK 3.1. KV7.1-a KV7.1 proteina kodetzen duen genea, KCNQ1, klonatu zen familiako lehen kidea izan zen, eta 11p15.5 kromosoman identifikatu zen, 1 motako QT luzeko sindromea (ingelesezko LQTS) zuten familietan posizio-klonazioko ikuspegi bat erabiliz (1. taula) [6]. Bereziki, KV7.1 da KV7-ko beste kide batzuekin heterotetrameroak osatu ezin dituen familiako kide bakarra. Hala ere, KCNE1 azpiunitate osagarriarekin lotzen da, minK edo IsK izenez ezagutzen denarekin, IKS korronte kardiakoa sortzeko; bihotzeko zelulak birpolarizatzeko funtsezko osagaia da [7, 8]. KV7.1/KCNE1 barneko belarrian ere adierazten da. LQTS zelulen birpolarizazioaren alterazioak bihotzeko aktibitate elektrikoaren nahasmendua eragiten du. Sarritan, IKS korrontea murrizten du, eta pazienteak arritmietara eta bat-bateko bihotz-heriotzara eraman ditzake [9]. Gainera, bi sindrome KCNQ1 mutazioekin erlazionatu dira: Romano-Ward sindrome autosomiko dominantea eta Jervell eta LangeNielsen sindrome errezesiboa. Azkenekoan, gizabanakoak, bihotz-gutxiegitasunaz gain, sortzetiko gorreria ere pairatzen du [6]. 3.2. KV7.2-a eta KV7.3-a KCNQ2 eta KCNQ3 geneek, hurrenez hurren, KV7.2 eta KV7.3 kanalak kodetzen dituzte. Bi ikuspegi desberdin erabiliz identifikatu ziren (1. taula). Lehen aldiz, giza garunaren cDNA-liburutegia KCNQ1-etik eratorritako sekuentzia batean oinarrituta bahetu zen [10]. Geroago, jaioberriaren konbultsio onbera familiarra (ingelesezko BFNC) duten familietan, posizio-klonazioa aztertu zen [11, 12]. M-korrontearen atalean aipatuko dugun bezala, KV7.2 eta KV7.3-ak garuneko hainbat eskualdetan daude, eta homo- zein heterotetrameroak era ditzakete. M-korronte neuronala sortzen dute, eta proteina horien mutazioak hainbat gaixotasunekin lotu dira, hala nola konbultsio neonatalekin, epilepsia errolandikoarekin [13], entzefalopatia epileptikoarekin [14] eta autismoarekin [15]. 3.3. KV7.4-a Giza erretinako cDNA-liburutegian, KCNQ3 cDNA partzialean oinarritutako behaketa bat eginez KCNQ4 genea identifikatu zen (1. taula). DFNA2-a, entzumen-galera ez-sindromiko bat dena, gene honekin erlazionatu zen [16]. KV7.4-aren adierazpen-maila txiki bat aurkitu zen burmuinean, batez ere entzumen-bide zentraleko nukleoetan eta ibilbideetan [17], baina koklean asko adierazten da, barne-belarriaren zatia baita [18]. DFNA2-arekin erlazionaturiko mutazioek funtzio-galera erakusten dute,
https://doi.org/10.1387/ekaia.21870 41 KV7.2 kanala: estruktura, erregulazioa eta kitzikagarritasun neuronalean duen ekintza 4. KV7-aren ESTRUKTURA KV7 familiako kideek osatzen duten tetrameroaren azpiunitate bakoitza zelula-mintzean txertaturiko sei segmentu (6 TM) hidrofobikoz osatuta dago, N- eta C-muturrak zelula barnean dituelarik (1. irudia). S5 eta S6 segmentuek poroa osatzen dute, eta S1-S4 segmentuek tentsio-sentsore gisa jokatzen dute; bereziki, S4 segmentuak, karga positibodun zenbait aminoazidoz osatuta dagoenak [23]. Kanalaren erregulaziorako funtzio garrantzitsuko motiboak dituzte zelula barneko amino eta karboxilo muturretan, estekatzaileen interakzio-tokiak baitira. Izan ere, mota horietako kanalak beste azpiunitate laguntzaile batekin adierazten dira, zeinak kanalaren propietate funtzionalak modulatu edo areagotzen baititu [24]. 1. irudia. KV7 kanal ioniko baten arkitektura orokorra. (A) 4 KV7 azpiunitatez osaturiko tetrameroak sortutako poroa, goiko ikuspegitik (goiko panela) eta ikuspegi sagitaletik (beheko panela). (B) KV7 kanalaren azpiunitate baten egitura eskematikoa. Azpiunitate bakoitza sei mintz-zeharreko segmentuz (S1-S6) osatuta dago, zelula barneko N- eta C-muturrekin. S1-S4 kanaleko tentsio-sentsore gisa jokatzen dute, S5-S6 poro selektiboa osatzen duten bitartean. Urrutia et al., 2019, artikulutik moldatua [25]. Kanalaren C-muturra bereziki luzea da, eta kanalaren mihiztadura, trafikoa eta irekidura erregulatzen ditu [26, 27]. Mutur hori bost α-helize des-
42 Ekaia, 2021, 39, 37-60 Eider Nuñez, Arantza Muguruza-Montero, Ainhoa Rodriguez de Yurre, Ariane Araujo, Alvaro Villarroel, Janire Urrutia berdinez eratuta dago: TW helizea, A, B, C eta D helizeak (1. irudia). Mintzarekiko paralelo kokaturik dauden A eta B helizeek urkila antiparalelo bat osatzen dute. Bi helize horiek kaltzio-erantzule domeinua (KED) osatzen dute kalmodulinaren (CaM) loturaren bidez [28]. Lotura hori beharrezkoa da kanalen funtzionaltasuna mantentzeko, eta, beraz, nahiz eta proteina-osagarri bat den, haren estrukturaren berezitasunak aztertuko ditugu laburki. CaM-a kaltzioaren seinaleztapenaz arduratzen den proteina txiki bat da, eta antzekoak diren bi lobuluz osatuta dago: N- eta C- lobuluak, hain zuzen ere. Lobulu bakoitzak bi EF esku ditu, helize-begizta-helize egitura osatzen dutenak, eta bakoitzean kaltzio atomo bat koordinatzen da; guztira, lau kaltzio atomo lotu ahal ditu. CaM-ak kaltzioaren seinaleztapen andana itu-proteinetara transmititzen du, eta itu horretako bat KV7 kanalak dira. CaM-aren C lobuluak KV7 kanalen A helizea lotzen du, eta N lobuluak, ordea, B helizea [29]. A eta B helizeek bi aingura hidrofobiko dituzte, hurrenez hurren, non CaM-a batu daitekeen [30]. A helizeko aingura, lehenengo bi aminoazidoengatik IQ eremua deritzona, oso kontserbatuta dago CaMaren beste itu-proteina askotan [31]. B helizeak, bestalde, 1-5-10 eremua du; kasu honetan, bi aingura hidrofobiko nagusiez gain, laguntzaile bat ere agertzen da eremuaren posizio horietan. 2. irudia. KV7 kanalaren estruktura. (A) KV7 modeloaren aurrealdeko bista. Sinplifikatzeko, bi azpiunitate bakarrik aurkezten dira, kolore grisean eta horian. Lerro zuzenek mintza irudikatzen dute. S1-S4 eta S5-poroa-S6 segmentuak zelulamin tzean kokaturik daude, eta C-muturreko helizeak (h) mintzaren barrualdera orientatuta daude (irudian, azpiunitate griserako izendatuta daude soilik). (B) Modeloaren goialdeko bista. Lau azpiunitateak aurkezten dira, bakoitza kolore batean; erdian dagoen poroa agerian geratzen da. Azpiunitate bateko S1-S4 domeinuak ondoko azpiunitatearen S5-begizta-S6 domeinua du alboan; tentsioa detektatzeko eremua trukaturik aurkezten dute. (PDB 5VMS, 6FEG; SwissModeler eta PyMol programak erabili dira).
https://doi.org/10.1387/ekaia.21870 43 KV7.2 kanala: estruktura, erregulazioa eta kitzikagarritasun neuronalean duen ekintza A eta B helizeen artean, TW deituriko helize txiki bat dago, SK potasio-kanalen CaM-a ainguratze-helize baten oso antzekoa dena [32]. Haren funtzioa ez da guztiz ezagutzen. Hala ere, CaM-KV7.2 konplexuaren egonkortasunean parte hartzen du; A edo B helizeak mutatuta daudenean, esentziala bilakatzen da [33]. C-muturraren amaieran, mintzarekiko perpendikular, C eta D helizeak aurkitzen dira, zelula barrualderantz orientaturik. Helize horiek tetramerizazioan parte hartzen dute; izan ere, beste kanal ioniko askotan bezala, lau azpiunitate mihiztatu behar dira poro funtzionala osatzeko. KV kanal gehienek ez bezala, KV7 kanalek C-muturreko bi helize horiek erabiltzen dituzte tetramerizazio-domeinu gisa. C helizeak tetrameroen lotura ahula ahalbidetzen du; izan ere, in vitro entseguetan dimero ahulak sortzen dituela ikusi da [34]. D helizeak, ordea, helize superkiribilduak sortzen ditu tetrameroaren lau azpiunitateen artean [24]. Tetrameroaren estruktura osoa ikusita, trukaturiko tentsioa detektatzeko eremua duela nabaritzen da. Hau da, tentsioa detektatzeko eremuaren ondoan, alboko azpiunitatearen poro-domeinua dauka (2. irudia [35-37]). Esan beharra dago estruktura ez dela ezaugarri estatiko bat, dinamikoa baizik. Izan ere, kanalaren erregulazioaren arabera, estrukturaren konformazio-aldaketak izan daitezke, hala nola kaltzioak eta fosfatidilinositol4,5-bifosfatoak (PIP2) eragiten dituztenak. Alde batetik, erresonantzia magnetiko nuklearraren bitartez (EMN), ikusi izan da kaltzioak 18º-ko biraketa eragiten duela A eta B helizeen artean; KV7.2 itxi egiten du. Beraz, aldaketa txiki hori kanalaren porora transmititu behar da, konformazio global baten aldaketa eraginez (3. A, C irudia; [38]). Bestetik, duela gutxi ikusi da PIP2-aren eraginez KV7.1 kanalean konformazio-aldaketa global bat gertatzen dela, eta horren ondorioz kanala zabaltzen dela (3. B, C irudia). Konformazio-aldaketa hori berezia da; izan ere, S6-aren eta A helizearen artean dagoen begiztak aldaketa txiki bat izaten du bere estrukturan: S6 eta A helizeak helize bakar bilakatzen dira, eta poroa zabaltzen da [39]. Ondorioz, erregulazioa aztertzerakoan, kanalaren estruktura eta dinamika kontuan hartu beharrekoak dira.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21870 45 KV7.2 kanala: estruktura, erregulazioa eta kitzikagarritasun neuronalean duen ekintza kolinaren 1 motako hartzaile muskarinikoen (M1-mAChR) estimulazioak kanalen inhibizioa eragiten zuela baizik. Tentsioaren eta denboraren mendeko K+-korronte ez-inaktibatzaile hori mintz-potentziala ekintza-potentziala sortzeko atalasetik gertu dagoenean aktibatzen da (4. irudia). Mkorrontearen aktibazioa motela da; ez du zelularen birpolarizazioan parte hartzen, baina moteltze-efektu sakona eragin dezake aktibazio errepikakorrean edo leherketan eta neuronen kitzikagarritasun orokorrean. Ondorioz, M-korrontea ezabatzen denean, kitzikagarritasun neuronala handitu egiten da. KV7.2/KV7.3 kanalak M motako kanalak deitu ziren lehenik [40]. 4. irudia. M-korrontearen erregistroa. CHO zeluletan KV7.2-ak eta KV7.3-ak sortzen duten M-korrontearen erregistroa (eskualdea) eta CaM-aren gainadierazpenaren ondorioz sortzen den korrontearen handipena (ezkerraldean). Zelulak –80 mV-ean mantentzen dira, eta 40 mV-erainoko pultsuak ematen zaizkie 10 mV-eko gehikuntzan, segundo bateko iraupenarekin; ondoren, 0 mV-era igarotzen dira 600 ms-an zehar, eta, azkenik, –80 mV-era bueltatzen. Ambrosino et al., 2015 artikulutik moldatua [41]. Izan ere, M-korrontea, zelula askorentzat, korronte nagusia da; mintzpotentziala atalasearen azpitik mantentzen du, eta, horrela, kitzikagarritasuna eta ekintza errepikakorrak saihesten. Gainera, korronte hori ez da inoiz inaktibatzen eta, beraz, ekintza-potentzialen arteko denbora tarteetan eragina du. 1998ra arte ez zegoen froga nahikorik baieztatzeko KV7.2 eta KV7.3 heterotetrameroak korronteaz arduratzen diren osagai molekularrak direla [42], ezta azpiunitate horietako mutazioak BFNC gaixotasunen erantzuleak direla ere [11, 43]. Horrez gain, bi kanal horiek hipokanpoan, neokortexean eta azal zerebelosoan adierazten dira batez ere. Neuronaren barnean, KV7.2 eta KV7.3 kana-
https://doi.org/10.1387/ekaia.21870 51 KV7.2 kanala: estruktura, erregulazioa eta kitzikagarritasun neuronalean duen ekintza 7. ONDORIOAK Laburbilduz, KV7 familiak zelulen kitzikapena kontrolatzen du ehun desberdinetan eta, beraz, haren fisiologia eta fisiopatologia ikertzea garrantzi handikoa da. Izan ere, hainbat gaixotasunekin erlazionatzen da: epilepsia, entzefalopatiak, arritmiak, gortasuna,… KV7 familiako kide guztiek funtzioarekin estuki loturiko estruktura oso antzekoa erakusten dutenez, kide baten ikerkuntzan izaten diren aurrerapenak erabilgarriak izan daitezke gainontzeko kideetan aplikatzeko. 6. irudia. M kanalen erregulazioan parte hartzen duten molekulak. Adar bakoitzak molekula erregulatzaile bat adierazten du, eta horien guztien integrazioa dela eta, KV7.2 kanalak neuronetako kitzikapena kontrolatzen du. KV7.2-aren erregulazioa oso konplexua da, molekula askok parte hartzen baitute (6. irudia). M-korrontea Gq/11 proteinari akoplaturiko hartzaileek eragindako seinaleztapen-bidezidor desberdinen bidez erregulatzen | science |
addi-720a5ca1c0ca | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51427 | Kukutxeztula: "gainditutako" gaitz baten itzulera | Amuategi Aulestiarte, Jone ; Benito Vicente, Asier; Uribe, Kepa B.; Martín Plágaro, César Augusto ; Ostolaza Echabe, Elena Amaya | 2021 | 62 Ekaia, 2021, 39, 61-78 Jone Amuategi Aulestiarte, Asier Benito-Vicente, Kepa B. Uribe, César Martín Plágaro, Helena Ostolaza Etxabe 1. SARRERA Osasunaren Mundu Erakundeak (OMEk) argitaratutakoaren arabera, kardiopatia iskemikoa, garun hodiei loturiko eritasunak eta arnasbideetako infekzioak daude azken 15 urteetan heriotza tasarik altuenak eragin dituzten gaixotasunen artean. Gainera, arnasbideetako infekzioak dira mundu mailako gaixotasun kutsakorrik hilgarrienak. Esaterako, 2016. urtean 3 milioi pertsona hil ziren behe arnasbideetako (trakeako, bronkioetako, bronkioloetako edota albeoloetako) infekzioen ondorioz [1]. Arnasbideek bakterioei, bizitoki optimo bat eskaintzeaz gain, beste norbanako batzuk kutsatzeko aukera ere eskaintzen diete. Gainera, zenbait patogeno oportunistak arnasbideetako infekzioen ondoriozko egoera ahulak baliatu ditzakete bestelako gaixotasun inbaditzaileak sorrarazteko. Arnasbideetako gaixotasunen artean, Bordetella pertussis patogenoak gizakietan kukutxeztula eragiten du, zenbait populaziorentzat infekzio larri eta kutsakorra izan daitekeena. Arnasbideetako jariakinekin edota listu tantekin kontaktu zuzena izatean transmititu daiteke. Eragindako sintomen larritasuna gaixoaren adinaren, immunitate-sistemaren erantzunaren eta bakterioaren barreiatze sistemikoaren araberakoa da. Helduen kasuan sintoma nahiko arruntak eragiten ditu: etengabeko eztul gertakari zakarrak, arnasa hartzeko zailtasuna, sukarra edota goragalea. Beraz, helduetan arrisku handirik ez duen arren, jaioberrietan apnea bezalako konplikazioak ohikoak dira. Gainera, bakterioak goi arnasbideetatik (sudurretik, sudur-barrunbetik, faringetik edota laringetik) behe arnasbideetara migratu dezake, bertan bronkitis nekrotikoa, albeoloetan kaltea edota hemorragia eraginez, besteak beste. Kasurik larrienetan, biriketako hipertentsioaren eta arnas gutxiegitasunaren ondorioz, heriotza eragin dezake [2]. Kukutxeztularen ondorioz hiltzen diren gaixoen % 90 pneumonia bezalako konplikazioengatik hiltzen dira. Gaixotasunaren inkubazio aldia 9-10 egunekoa izaten da normalean, eta gehienez 6-20 egun bitartean iraun dezake. Katarroaren lehen bi asteetan bereziki kutsakorragoa da eta kasuen % 90 etxekoen bitartez kutsatzen dira immunitate ezagatik [3]. Bordetella generoko beste zenbait espeziek gaitasuna dute gizakiak nahiz animaliak kutsatzeko: B. parapertussisek, B. holmesiik eta B. bronchisepticak, adibidez. B. parapertussisek eta B. homelsiik kukutxeztularen antzeko gaixotasunak eragiten dituzte gizakietan, nahiz eta sintomak arinagoak izaten diren. B. bronchisepticak, berriz, immunitate sistema ahula duten pertsonei, trauma-gaixoei edota peritonitisa dutenei erasotzen die [2]. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAEn), behintzat, derrigorrezkoa B. pertussisen aurkako txertoa baino ez da [3]. Kukutxeztularen aurkako lehenengo txertoa Leila Daughtry-Denmark pediatrak garatu zuen 1930eko hamarkadan eta kimikoki edo bero bidez hildako B. pertussis zelula osoz, ingelesez Whole-Cell Vaccine (WCV),
https://doi.org/10.1387/ekaia.21789 63 Kukutxeztula: «gainditutako» gaitz baten itzulera prestatuta zegoen [4]. Geroztik, haurtzaroan jasotako txertoei esker, herrialde garatuetan gaixotasunak eragindako heriotza tasa izugarri jaitsi da. Esaterako, 1980an AEBtan gaixotasunaren intzidentzia 100.000 biztanleko pertsona bakarrekoa zen. Hala ere, azken hamarkadetan kasu kopurua era kezkagarrian igo da, osasun zerbitzu publiko askoren arazo bihurtuz. Europari dagokionez, 2011z geroztik epidemia egoeran dagoela baieztatu dute [5]. Brasilen 2011tik 2014ra kasu kopurua bikoiztu egin zen eta beste herrialde askok ere kukutxeztul kasuen igoera jasaten ari direla jakinarazi dute: Australiak, Argentinak edo Kanadak, esate baterako [6]. Espainiari dagokionez, 2015ean intzidentziarik altuena EAEk izan zuen, urte horretan kasuen gorakada nabarmena gertatu zelarik (1. irudia), erregistratutako 100.000 biztanleko 91,67 kasurekin. 1. irudia. EAEko kukutxeztul kasu berrien eboluzioa 1996-2016 urteen artean. EDO erregistrotik eratorritako datuekin osatutako grafikoa [3]. 2. B. PERTUSSISEN BIRULENTZIA-FAKTOREAK B. pertussis bakterio Gram negatiboa eta derrigorrezko aerobioa da. 0.2-0.7 μm bitarteko neurria du eta kokobazilo itxura dauka. Kapsula eta pilien antzeko harizpiak ditu eta bere hazkuntza tenperatura optimoa 35-37 ºC artean finkatzen da [7]. Isolatu zenetik mugiezin eta ez-flagelatu moduan deskribatu den arren, duela gutxi flageloen antzeko egiturak adieraz ditzakela ikusi dute [8]. Hala ere, oraindik ez dago argi infekzioan zehar flageloa adierazteko gai den, ezta flageloak infekzioan eta transmisioan funtzio garrantzitsurik betetzen ote duten ere (2. irudia).
https://doi.org/10.1387/ekaia.21789 67 Kukutxeztula: «gainditutako» gaitz baten itzulera batu da. Onartuen dagoen translokazio eredua Bumba eta kideek proposatutakoa da (4. irudia) [29]. Haien ustetan, lehenengo momentuan toxinaren eta hartzaile espezifikoaren arteko lotura gertatu behar da, ondoren proteinaren domeinu hidrofobikoa mintzean txertatzeko. Behin egoera honetan, translokazio bitartekari bat osatuko litzateke eta AC domeinuak berak kaltzio (Ca2+) ioientzako iragazkorra den aldi baterako poro bat irekiko luke [30]. Zelularen zitosolerantz sartuko diren Ca2+-ak kalpaina izeneko proteinasa bat aktibatuko luke. Kalpainak toxina-hartzaile konplexua zitoeskeletotik askatuko luke eta kolesterolean aberatsak diren lipid raft mikrodomeinuetara mugituko litzateke. Bertan translokazioaren azken pausoa gertatuko litzateke eta AC domeinua zitosolera pasatuko litzateke. 4. irudia. AC domeinuaren translokazio mekanismoa azaltzen duen eredua. AC domeinua kolore marroiz, RTX domeinua arrosaz, linker eskualdea berdez eta 5 helize hidrofobikoak grisez adierazi dira. ACTa bakterioaren barnean sintetizatzen, azilatzen eta T1SS sistemaren bidez jariatzen da. Zelulaz kanpo, RTX domeinuari Ca2+ lotuko zaio, hura tolestuz eta egonkortuz. Ondoren, RTX domeinua zelula ostalariaren CD11b/CD18 hartzaileari lotuko zaio eta domeinu hidrofobikoa mintzean txertatuko litzateke. AC domeinuak bitartekari bat osatuz, Ca2+ ioiekiko selektiboa den poro bat irekiko luke. Ca2+ fluxuak kalpaina aktibatuko luke eta kalpainak integrina eta zitoeskeletoaren arteko lotura apurtuko luke. Azkenik, toxinahar tzaile konplexua lipid raft mikrodomeinuetara (gorriz adierazita) mugituko litzateke eta bertan AC domeinua zitosolean jarriko litzateke. Hala ere, eredu honek ez du argitzen AC domeinuaren translokazio zuzena nola gertatzen den. Azken urteotan jakin da zenbait bakterio-toxinak lipidoak hidrolizatzeko gaitasuna dutela. Duela gutxi, ACTak ere fosfoli-
68 Ekaia, 2021, 39, 61-78 Jone Amuategi Aulestiarte, Asier Benito-Vicente, Kepa B. Uribe, César Martín Plágaro, Helena Ostolaza Etxabe pidoak hidrolizatu ditzakela deskribatu da [31]. Aipaturiko erreakzio entzimatikoaren ondorioz, lisofosfolipidoak eta gantz-azido askeak sortzen dira. Lisofosfolipidoak karbono kate bakar batez eta buru polar batez osaturiko lipido bioaktiboak dira [32] eta flip-flop mugimenduak eragin ditzakete [22], hau da, lipidoak mintzaren geruza batetik bestera mugitzea eragin dezakete (5. irudia). Mintzean lamelarrak ez diren egiturak eratzean, monogeruza lau batek kurbadura positiboa hartzen du eta ondorioz, toroide itxurako egiturak sortzen dira (6b. irudia). Hori dela eta, AC domeinuaren translokazioa toroide itxurako poro hidrofiliko batean zehar gertatuko litzakela proposatu da [33]. 5. irudia. ACTaren fosfolipasa aktibitateak lagundutako AC domeinuaren translokazio zuzena. AC domeinua kolore marroiz, RTX domeinua arrosaz, linker eskualdea berdez eta 5 helize hidrofobikoak grisez adierazi dira. ACTaren fosfolipasa aktibitateari esker, mintzean flip-flop mugimenduak gertatzen direla eta mintza desegonkortzen dela proposatu da. Desegonkortze honetan poro toroidal bat eratuko litzateke eta AC domeinuak poro hidrofiliko batean zehar zuzenean gurutzatuko luke mintza. ~400-500 aminoazidoen artean kokatzen den linker eskualdeari dagokionez, ezer gutxi dakigu oraindik. Hainbat α-helizek osatzen dutela uste da eta honek, mintzarekin elkar eragiteko gaitasuna emango liokela [25]. Linker eskualdearen parte diren hondarren gehiengoa mintzean txertatzen da, eta beraz, duela gutxi proposatu dutenez, ezinbestekoa da AC domeinua mintzean zehar garraiatu ahal izateko [34]. Izan ere, eskualde honetan kokatzen diren karga positibodun argininak mintzeko lipido anionikoei lotzen zaizkio eta AC domeinuaren translokazioa errazten omen dute [35]. 3.2. RTX domeinuaren aktibitate poro-eragilea ACTa Repeats in ToXins (RTX) toxina poro-eragileen familiako kidea da. Superfamilia honek aktibitate biologiko eta masa molekular desberdinak (40-600 kDa) dituzten proteinak barne hartzen ditu. Jarduerari errepa-
https://doi.org/10.1387/ekaia.21789 69 Kukutxeztula: «gainditutako» gaitz baten itzulera ratuz gero zitotoxinak, leukotoxinak edo hemolisinak, proteasak, lipasak, bakteriozinak, zianobakterioen mugikortasunean parte hartzen duten proteinak edota oraindik funtzio ezezagunak dituzten proteinak aurki ditzakegu. Rodney A. Welchek izendatu zituen lehenengo aldiz [36] eta ordutik, bakterioen genomen sekuentziazioari esker, 1.000 RTX familia kidetik gora detektatu dira, nahiz eta gehienak karakterizatu gabe dauden oraindik [37]. 6. irudia. Mintzean eratu daitezkeen bi poro egituren eskema: (a) poro proteikoa eta (b) poro lipidiko edo toroidala. Zilindro bakoitzak proteina bakar baten domeinu poro-eragilea adierazten du. RTX domeinu poro-eragileak gaitasuna dauka mintzetan katioiekiko selektiboak diren poroak eratzeko eta, ondorioz, zelularen lisia eragiteko. Poro hauek hidrofilikoak dira, hau da, mintza alde batetik bestera gurutzatzen duten zulo urtsuak dira [38]. Familia bereko beste toxinen moduan, proteinak konformazio aldaketa jasaten du poroa eratzeko. Beraz, jatorriz ezkutatuta dauden eskualde hidrofobiko edota helize anfipatikoak ingurune urtsuarekin kontaktuan jartzean, α-helizeak mintzean txertatzen dira. Horri esker, monomero nahiz oligomero (zenbait proteinaren mihiztadurak osatutako egitura) modura ere txerta daiteke. α-itxurako poroak osatzen dituzten proteina gehienek egitura nahiko dinamikoak eratzen dituzte, normalean oligomero ez-egonkor eta ez-definituak izanik [39]. Antolakuntza molekular honetan lipidoek ere parte har dezakete eta, beraz, poro toroidalak eratzen dituztela proposatu da (6b. irudia). Hala ere, proteina hauek oli-
70 Ekaia, 2021, 39, 61-78 Jone Amuategi Aulestiarte, Asier Benito-Vicente, Kepa B. Uribe, César Martín Plágaro, Helena Ostolaza Etxabe gomerizaziorako erabiltzen dituzten mekanismoak guztiz argitu gabe daude oraindik. 7. irudia. ACTak eratutako poro toroidalaren irudiak. (a) Indar Atomikoko Mikroskopioarekin, ingelesez Atomic Force Microscopy (AFM), ateratako irudia (goiko bista). Kolore horixkarekin ACT monomeroek osatzen duten hexameroa ageri da. Gezi gorriek mintzean zeharreko poroa adierazten dute. (b) ACTak osatutako poroaren 3 dimentsiotako (3D) AFM topografia (González-Bullón eta kideen lanetik moldatutako irudia) [40]. Laburbilduz, ACTak eragindako zelularen iragazkortzea eta lisia poro oligomeriko toroidalen bidez gertatzen dela proposatu da (7. irudia). Hasiera batean 0.6-0.8 nm bitarteko poro txiki proteikoak (6a. irudia) eratzen zituela uste zen arren [40] [41], azken ikerketek gauzak bestelakoak direla erakutsi dute. Hasteko, mintza hartzailedun nahiz hartzailerik gabekoetan mintzetan oligomerizatzeko gai dela frogatu da. Gainera, poroaren tamaina aldakorra dela eta doitu egin daitekeela ere ikusi da. Izatez, ACTa monomero nahiz trimero, tetramero, pentamero ala hexamero bezalako egituretan mihiztatuta aurkitu da. Honela, forma askotariko egiturak osatzeko gaitasuna izango luke: lerroak, arkuak edo eraztun itxiak, esaterako. Eratutako egituraren tamaina handituz joango litzateke inkubazio aldiaren eta toxina kontzentrazioaren arabera, tamaina anitzeko poroak eratzeko gaitasuna erakutsiz [42]. 4. PREBENTZIOA, KONTROLA ETA TRATAMENDUA Osasun publikoko neurriei dagokienez, gaur egun erabiltzen den kukutxeztularen aurkako neurririk eraginkorrena txertoa da [43]. Txertatze kanpainen helburu nagusia B. pertussis bakterioen zirkulazioa gutxitzea da, batez ere bularreko haurretan gaixotasuna ekiditeko asmoz [3]. Merkatuan aurki daitezkeen txertoen artean erabiltzen lehenak zelula osoz osatutako WCVak izan ziren. Beste txerto batzuekin alderatuz, epe luzeagorako immunitatea sortzen dute, Th1 eta Th17 T zelula laguntzai-
https://doi.org/10.1387/ekaia.21789 71 Kukutxeztula: «gainditutako» gaitz baten itzulera leak aktibatzen dituztelako. Nazioartean erabilera zabala izan dute 1940tik gaur arte eta haiei esker gaixotasunak eragindako inpaktua eta heriotza tasa izugarri jaitsi da [44]. Merkaturatutako aukeren artean merkeena denez, mundu mailan gehien erabiltzen den prebentzio neurria da [45]. Aitzitik, zenbait kasutan, txertatu den lekuko gorriunea bezalako albo-kalte arinak eragiten dituzte eta, oso kasu bakanetan, sukarra ere eragin dezakete. Nahiz eta epe luzerako ondorio larririk ez eragin, zenbait herrialdetako txertatze programak bertan behera geratu dira, merkaturatuz joan diren txerto berriek denborarekin WCVak ordezkatu baitituzte [45]. Egungo txertoak desaktibatutako eta zelularik gabeko prestakinak dira, ingelesez Acellular Pertussis Vaccine (ACV). B. pertussisen zenbait osagai dituzte eta, beraz, babeserako erantzun immunea sortzeko gai dira. % 80-85 inguruko eraginkortasuna dutela jotzen da [3]. Lehenengo ACVa Japonian garatu zen purifikatutako PT toxinarekin eta FHA gainazaleko proteinarekin [46]. Bigarren txertoak PT eta FHA puruagoak zituen, hainbat kontzentrazio eta konbinaziotako beste antigeno batzuekin nahasturik [47]. ACVek eragindako albo-kalteak arinagoak dira, erreakzioren bat eragin dezaketen osagaiak, lipopolisakaridoa adibidez, purifikazioan zehar baztertzen baitira. Baina Th2 T zelula laguntzaileen bidezko erantzun humorala bakarrik eragiten dutenez, eragindako immunitatea laburragoa izaten da. Gaur egun kukutxeztularen aurka erabiltzen diren txertoak txerto batzuen arteko konbinazioak dira; izan ere, beste gaixotasun batzuekiko immunitatea eskaintzen duten osagaiekin konbinatzen dira. 1948an merkaturatu zen tetanos toxoidearekin eta difteria toxoidearekin nahastutako WCVan (DTP txertoan) oinarritzen dira, baina honek baino albo-kalte txikiagoak eragiten dituzte [45]. Biztanleriaren % 95 inguruk txertoa jaso duen arren, azken urteotan kukutxeztul kasuen igoera nabarmena erregistratu da hainbat herrialdetan. Arnasbideetako beste patogeno batzuek ez bezala, B. pertussisi lotutako agerraldiak ez dira uniformeak izaten, ez baitaude urtaroei edota leku zehatzei loturik. Gainera, 3-5 urtean behin, ziklikoki kutsatu kopuruak gora egiten du [2]. Gorakada garapen bidean dauden herrialdeetan nahiz herrialde garatuetan gertatzen denez, OMEk gaixotasunaren gorakada mundu mailan gertatzen ari dela onartu behar izan du [48]. B. pertussisen aurkako immunitatea behin-behinekoa izateak eragin ditzake gorakada zikliko hauek. Izan ere, aipaturiko immunitatea ez da betiko izaten, ez prozesu naturaletan ezta txerto bidezkoetan ere. Kukutxeztularekiko immunitate naturalak 3,5-30 urte arteko eraginkortasuna daukala kalkulatzen da; WCV bidez eskuratutakoak 5-14 urte artekoa; eta ACV bidezkoak 4-7 urte artekoa. Ondorioz, immunitatea denbora pasa ahala gutxituz doa eta oso ohikoa da berriro gaixotzea. Halere, gaixotasunaren larritasunak immunitatea eskuratu zen unetik pasatako denborarekin harreman zuzena du [49]. Behin-behineko immunitateaz gain, errefortzuko
72 Ekaia, 2021, 39, 61-78 Jone Amuategi Aulestiarte, Asier Benito-Vicente, Kepa B. Uribe, César Martín Plágaro, Helena Ostolaza Etxabe txertorik ez egoteak, diagnosi metodoen hobekuntzak edota organismoak jasan ditzakeen aldaketa genetikoek ere eragina izan dezakete gorakada hauetan [44]. Tamalez, aurretiaz aipaturiko arrazoiek zaildu egiten dute kukutxeztula kontrolpean izatea. Kukutxeztularen epidemiologia hobeto ulertzeko eta gaixotasunaren kontrola optimizatzeko mundu mailako zainketa hobetu behar da ezinbestez. Europa mailan, gaixotasunen zaintza eta kontrolerako erakundeak, ingelesez European Centre for Disease Prevention and Control (ECDC), kukutxeztularen inguruko ezagutza eta praktikak hobetzeko bi sare finantzatzen ditu: EUPert-LabNet (European Laboratory Network for Pertussis) eta PERTINENT (Pertussis in Infants European Network). EUPert-LabNet sarea diagnosi-metodoen estandarizazioa sustatzeaz eta ospitaleetako langileen formakuntzaz arduratzen da. PERTINENT sarea 2015ean sortu zen eta 6 estatutako 37 ospitale zelatari biltzen ditu. Ospitaleratuta dauden haurren zaintza aktiboa hobetzeko sortu zen, batez ere, kukutxeztularen eragina, larritasuna, arrisku-faktoreen identifikazioa eta txertoaren eraginkortasuna neurtzeko asmoz [50]. Munduko beste hainbat lekutan bezala, EAEn ere prebentzio kanpaina eraginkorrak jarri nahi izan dira martxan. Izan ere, 2015ean Espainian kukutxeztul kasu gehien erregistratu zituen autonomia erkidegoa izan zen, 1.977 kasurekin. Osakidetzaren prebentzio kanpainak 3 ardatz dauzka helburutzat: lehenik, detekzioa, ikerkuntza eta agerraldien kontrola; bigarrenik, gaixotasunaren patroi epidemiologikoen eta arrisku-taldeen identifikazioa; eta hirugarrenik, txertatze programak epidemiologian duen eraginaren azterketa. Detekzio metodoei dagokienez, alde batetik irizpide klinikoak zehazten dira, helduetan ondorengo sintomen bilaketan zentratuko direnak: gutxienez 2 astez eztul paroxistikoa izatea, arnasa hartzean soinu bizia ateratzea edota eztulak eraginda oka egitea. Urte batetik beherako haurrek, berriz, apnea ere izan dezakete. Bestetik, laborategiko irizpideei dagokienez, lagin klinikoetan B. pertussisen azido nukleikoa detektatu, hura isolatu edo haren aurkako antigorputz espezifikoak detektatu behar dira. Azido nukleikoaren detekziorako gehien erabiltzen den teknika Polymerase Chain Reaction (PCR) izenekoa da. Azkenik, irizpide epidemiologikoei dagokienez, laborategian baieztatutako positibo batekin sintomen aurreko 6-20 egun bitartean kontaktua izan duten banakoak kutsatutzat hartzen dira. 3 irizpide mota sailkatu ditugun arren, laborategiko proba da ezinbestekoa kasu bat baieztatzeko [3]. Jakina da pertsonarik zaurgarrienak jaioberriak direla, batez ere, txertoa jasotzeko aukerarik izan ez duten urte bat baino gutxiagoko haurrak. Beraz, txertatze kanpainei dagokienez, EAEn haurdunaldiaren hirugarren hiruhilekoan (ahal dela 27-31 asteen artean) karga baxuko txerto konbinatu bat ematen da. Garai honetan jasotzen du fetuak antigorputz transferentziarik handiena eta, honela, jaioberria bizitzako lehen asteetarako babestea
https://doi.org/10.1387/ekaia.21789 73 Kukutxeztula: «gainditutako» gaitz baten itzulera lortzen da [2]. Honez gain, 2017 aurretik jaiotako haurrek 2, 4, 6 eta 18 hilabete dituztenean karga altuko DTP txerto bana jasotzen dute. Gainera, 6 urte betetzen dituztenean karga baxuko oroimen-dosi bat (dTpa txertoa) jasotzen dute. Aldiz, 2017tik aurrera jaiotako haurrentzat kanpaina aldatu egin da. Orain 2, 4 eta 11 hilabete dituztenean jasotzen dute karga altuko DTP txertoa eta 6 urterekin jasotzen duten oroimen-dosia desberdina da (DTPa-VPI txertoa). Era berean, pediatriako eta obstetriziako langileei ere karga baxuko txertoa jasotzea gomendatzen zaie azken 5 urteetan jaso ez badute. EAEn 2004tik kukutxeztularen aurka eskaintzen diren txerto guztiak zelularik gabekoak dira eta txertatze kanpainak % 90eko estaldura du, hau da, jaioberrien % 90ek jasotzen du [3]. Gaixotasuna kontrolpean mantendu ahal izateko kutsatzeak ekiditea ezinbestekoa da. Garrantzitsuena bularreko haurren kutsatzea saihestea da, batez ere, lehenengo txerto seriea jaso ez dutenena. Horretarako, kasu susmagarriak nahiz baieztatutakoak isolatu egiten dira antibiotiko bidezko tratamendua hasi eta 5 egun pasa arte. Antibiotikorik jasotzen ez duten pertsonek, berriz, sintomak agertu eta ondorengo 21 egunetan gutxienez isolaturik egon behar dute [3]. Tratamenduaren helburu nagusia bakterioa nasofaringetik kanporatzea da, eta horretarako, medikuak aginduta, gutxienez 5 eguneko antibiotiko tratamendua jaso behar da. Tratamendua eztula hasi eta lehenengo 3 asteetan (katarro fasean) hastea gomendatzen da, sintomak arindu eta bakterioa desagerrarazteko, baina, zoritxarrez, gutxitan hasten da garaiz. Medikuak gaixoaren adina, medikamenturen baten aurkako erantzunik izan duen, tolerantzia, kostua etab. kontuan izan behar ditu antibiotikoa hautatu aurretik. Kasu honetan antibiotiko arrunten (anpizilina, zefalosporina, tetraziklina, kloranfenikola eta fluorokinolona) eraginkortasuna txikia denez, antibiotiko makrolidoak erabiltzen dira. Horien artean eritromizina, klaritromizina edo azitromizina aurki ditzakegu, besteak beste. Halere, urte batetik beherako haurrentzat soilik azitromizina gomendatzen da [2]. B. pertussisen zenbait anduik zenbait antibiotikoekiko erresistentzia garatu dutela frogatu den arren, makrolidoekiko erresistentzia oso txikia da (% 1 baino txikiagoa) [51]. Hala ere, garrantzitsua da behatutako erresistentzia hauen jarraipena egitea, batez ere makrolidoak huts egiten ari diren eremuetan. 6. ONDORIOAK B. pertussisek eragindako infekzioak gaixotasun larriak eragin ditzake eta ondorioz, kostu zuzenak eta zeharkakoak handiak dira. Kukutxeztulari lotutako kostu soziala nerabe eta heldu bakoitzeko 800-1950 $ artean dagoela uste da [52]. 3-5 urtean behin errepikatzen diren agerraldiek argi utzi dute gaixotasun hau ez dagoela guztiz kontrolpean, ez garapen bidean dauden herrial-
74 Ekaia, 2021, 39, 61-78 Jone Amuategi Aulestiarte, Asier Benito-Vicente, Kepa B. Uribe, César Martín Plágaro, Helena Ostolaza Etxabe deetan ezta herrialde garatuetan ere. Martxan dauden immunizazio kanpainak indartsuak diren arren, gaur egun merkatuan aurki daitezkeen txertoak ez dira guztiz eraginkorrak. Hori ikusirik eta gaixotasunaren gorakadaren aurrean, txertoak eta immunizaziorako tresna berriak garatzeko beharra itzuli da [53], esaterako: hobetutako ACVak, toxikotasun txikiagoko WCVak eta kanpo mintzeko besikuletan oinarritutako txertoak. Sendagai berrientzako itu zelularrak identifikatu nahi badira, bakterioak baliatzen dituen mekanismo infekziosoetan arreta jarri beharko da. Itu horietako bat ACTa izan daiteke, hari buruzko ikerketan emandako aurrerapausoek ikuspegi berriak zabaldu baitituzte. Esaterako, azken bi hamarkadetan jasotako datuei esker ACTa txerto garraiatzaile eraginkorra eta moldakorra izan litekela jakin dugu. AC domeinuaren antzeko polipeptidoak ere gehitu dakizkioke, zelula eukariotoak erasotzeko daukan gaitasuna galdu gabe. Hortaz, intereseko antigenoak erantzun immunean parte hartzen duten zeluletara bideratu ahalko lirateke. Gainera, toxina honen ezagutzak itu molekularra izatetik haratago, zelularen mintzean zehar gertatzen diren beste hainbat prozesu ulertzen ere lagundu dezake. Horrek guztiak, berriro ere, oinarrizko ikerkuntzan nahiz ikerkuntza aplikatuan egin beharko litzatekeen inbertsioa handitzea eskatzen du. Zorionez, orain, hainbat diziplinatako tresna berriak konbinatu daitezke kukutxeztula mundu mailan kontrolpean mantendu ahal izateko. Alde batetik, animalia ereduak patogenesia ulertzeko oinarrizkoak izan dira. Baina, horrez gain, diziplina anitzen arteko lankidetzak funtsezkoak izango dira mundu osoko herrietan zehar dabiltzan anduien identifikaziorako eta haien bilakaera ulertzeko. Honela, gaixotasunaren gorakadarekin lotzen diren ingurumen-faktoreak, faktore ekologikoak eta gizakiarekin zerikusia dutenak (antibiotikoen erabilera, txertoak, immunitatea, portaera…), identifikatu ahal izango dira [2]. 7. ESKER ONAK Artikulu hau Jone Amuategiri esleitutako UPV/EHUren Doktorego Tesirako beka bati esker eta Helena Ostolazak jasotako Espainiako Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko (BFU2017-82758-P (AEI/FEDER, UE) eta Eusko Jaurlaritzako (Grupos Consolidados IT1264-19) dirulaguntzei esker idatzi da. BIBLIOGRAFIA [1] The top 10 causes of death, World Health Organization (WHO): https:// www.who.int/es/news-room/fact-sheets/detail/the-top-10-causes-of-death (2020-04-27). | science |
addi-5c45b127870f | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51428 | Obozitoak in vitro heltzeko teknika (IVM): enbrioiaren garapen egokirako erronka | Totorikaguena Iturriaga, Lide ; Olabarrieta López, Estíbaliz; Aguirregoitia Marcos, Naiara ; Aguirregoitia Marcos, Ekaitz | 2021 | 80 Ekaia, 2021, 39, 79-90 Lide Totorikaguena Iturriaga, Estibaliz Olabarrieta López, Naiara Agirregoitia Marcos, Ekaitz Agirregoitia Marcos 1. SARRERA Obozitoak in vitro heltzeko teknikan (IVM), obozito heldugabeak erauzi egiten dira in vitro heltzeko, eta, ondoren, ezagunagoa den in vitro ernalketa (IVF) teknika erabiltzen da. IVM oso aukera aproposa da, obozitoen eta enbroien kopurua emendatzeko erabiltzen den gonadotropinen bidezko obarioen estimulazioa gutxitzen edo saihesten delako. Azken hamarkadan, IVM teknikaren hobekuntza nabarmenak izan diren arren, IVMaren emaitzak ez dira beste ugalketa-teknikak bezain eraginkorrak, eta oso aldakorrak dira klinika batetik bestera (heltze-tasari, enbrioi-tasari eta IVM teknikatik eratorritako enbrioiak ezartzeko ahalmenari dagokienez): besteak beste, in vitro heltzean, obozitoaren garapen-gaitasun egokia eskuratzen ez delako, ernaldua izateko gaitasuna eta enbrioi bideragarri bihurtzeko gaitasuna, alegia [1]. Obozitoaren garapen-gaitasuna gradualki lortzen da folikulugenesian zehar, eta horregatik da garrantzitsua etapa horietan gertatzen dena ulertzea. Obozitoa enbrioiaren hazkuntzaren oinarria da, hau da, bizitzaren oinarria, eta, hortaz, obozitoa oso zelula berezia eta ulertzen konplexua da. Obozitoaren hazkundea eta heltzea oso ondo koordinaturiko prozesuak dira, eta, akatsak izanez gero, epe luzeko ondorioak izan ditzake ugalkortasunean eta, ondorioz, ondorengoen osasunean. Izan ere, heltze-prozesuak baldintzatzen du sortu behar den izaki berria [2]. Garapen-bidean dagoen enbrioiaren kalitate egokia zuzenean lotuta dago obozitoaren heldutasunarekin eta kalitatearekin, eta heltze eta kalitate apalagoko obozitoak, aldiz, ernalketa-tasa baxuagoekin eta enbrioiaren ondorengo garapen txikiagoarekin. Beraz, kalitate oneko obozitoa ezinbesteko baldintza da enbrioia garatu eta bizirauteko [3]. Obozitoak enbrioiari osagai kromosomikoaren erdia ematen dio, baina bi gurasoen genomak ez dira simetrikoak, eta ez diote ekarpen bera egiten enbrioiari. Bere genoma nuklearraz gain, obozitoek mitokondrioak eta beste konposatu zitosolikoak ematen dituzte. Mitokondrioek beren DNA (mtDNA) dute, eta mtDNA ama-lerro germinaletik bakarrik transmititzen da [4]. Organismo baten ugalketa sexualaren lehen fasea gametogenesia da, obulutegietan eta testikuluetan dauden zelula germinaletatik gametoak eratzeko prozesua. Prozesu horri obogenesia deritzo emeetan eta espermatogenesia arretan, eta, meiosian zehar kromosoma bakoitzaren bikotekidea galtzen dutenez, zelula germinal haploideak (n) (obozitoak eta espermatozoideak) sortuko dira [5]. Gizakian, zelula germinalek 23 kromosoma dituzte, eta zelula somatikoek, aldiz, 46 kromosoma, hau da, diploideak dira (2n). Espermatogenesian zehar aldaketak gertatzen dira bolumenean, eduki zitoplasmatikoaren galeran eta kromatina nuklearraren berrantolaketan, eta espermatozoide helduek galdua dute proteinen adierazpena eta besikulen garraioa [6]. Horregatik, ekarpen bakarra genetikoa da (RNAi, RNA txi-
86 Ekaia, 2021, 39, 79-90 Lide Totorikaguena Iturriaga, Estibaliz Olabarrieta López, Naiara Agirregoitia Marcos, Ekaitz Agirregoitia Marcos monen bidezko tratamendua: adibidez, obulutegi polikistikodun sindromea daukatenentzat eta minbiziaren aurkako tratamenduak jaso dituzten pazienteentzat [36]. Gainera, azken urteotan familia-ereduetan izan den bilakaerarengatik (bikote homosexualak edota gurasobakarrak), gero eta gehiago dira IVM teknikaren onuraz balia litezkeenak, antzutasun-arazorik ez izanda teknika hori delako hormonak hartzea saihesteko teknikarik aproposena lagunduriko ugal-prozesua aurrera eramateko. 3. irudia. Obozitoak in vitro heltzeko teknika (IVM). Hormona-dosi gabe edo dosi baxuarekin estimulaturiko obulutegietatik obozito heldugabeak erauzten dira, ondoren, laborategian IVM teknikaren bidez petri kutxetan obozitoak exogenoki heltzeko ingurune berezietan. Behin obozitoak helduta, in vitro ernaltzen dira in vitro ernalketa (IVF) edo espermatozoide-injekzio intrazitoplasmatikoa (ICSI) tekniken bidez haurdunaldia lortzen saiatzeko. Hala ere, nahiz eta azken hamarkadan IVM teknikaren hobekuntza nabarmenak izan diren, IVMaren emaitzak ez dira beste ugalketa-teknikak bezain eraginkorrak eta hau da gutxien garatuta dagoena (urtean, kliniketan egiten diren ugal-ziklo induzitu guztien % 0,1) [37]. 6. ONDORIOAK Nabarmendu behar da meiosiaren geldiaraztearen mantentze-prozesuak seinaleztapen zelular konplexu bat eskatzen duela, obulazio aurreko FSHaren eta LHaren estimuluen bidez eraldatzen dena, eta, horren ondorioz, meiosia berraktibatzen da eta obozitoa heltzen da. Gertaera parakrinoak ere badira, folikulu-zelulen eta obozitoaren arteko barne-harremanen arabera gertatzen direnak. Gertaera horiek guztiak beharrezkoak dira ernalketaren ondorengo enbrioi osasuntsu batean garatzeko ahalmena duen gameto funtzionala ekoizteko; gero eta ebidentzia gehiago baitago obozitoaren kalitateak zeharo eragiten duela ondorengo ernalketan eta enbrioien garapen egokian. | science |
addi-40f021175587 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51429 | Silikazko nanopartikula mesoporotsuak biomedikuntzan | Ugalde Arbizu, Maider | 2021 | https://doi.org/10.1387/ekaia.21783 117 Silikazko nanopartikula mesoporotsuak biomedikuntzan 2. irudia. MCM-41 motako nanopartikulen sintesiaren irudikapena. Beraz, CTAB surfaktantea uretan disolbatzen da, eta mizelak osatzen hasten dira. Mizelen kontzentrazioa handitzean, hauek era hexagonalean elkartzen dira. TEOSa eta sodio hidroxidoa (katalizatzaile gisa erabiltzen da) gehitzean, mizelen inguruan silizioaren kondentsazioa eta hidrolisi-prozesuak gertatzen dira, eta horrela, egitura osatzen da. Azkenik, tentsoaktiboak guztiz kanporatzeko kaltzinazio-prozesua egin ohi da [8]. 2.2. MSNen propietateak Silikazko nanopartikula mesoporotsuek ondoren aztertuko diren propietatea fisiko-kimiko moldagarriak dituzte: hala nola, partikulen eta poroen tamaina. Nanopartikulen moldakortasun honek, medikamentuen garraioaren (drug delivery terminoaz ezagutzen dena) arloan MSNen erabilera sustatu du, poroetan mota askotariko biomolekulak eta agente terapeutikoak sartu zein irten daitezkeelako [7]. 2.2.1. Partikularen tamaina Partikulen diametroa baldintza sintetikoen arabera molda daiteke, mikrometro gutxi batzuetatik nanometro gutxi batzuetara. Baldintza sintetikoen artean, pH-a funtsezkoa da; izan ere, partikularen tamaina modu eraginkorrean kontrola daiteke agente gehigarri egokiak gehituz, hala nola alkoholak, aminak, base ez-organikoak edo gatz ez-organikoak. Agente horiek silizearen hidrolisian eta kondentsazio-prozesuan eragin eta erreakzio-zinetika bizkortzen dute, eta horrela tamaina txikiagoko partikulak eratu. [13]. Ondorioz, medikamentuen garraiorako edo beste edozein aplikaziotarako egokiak diren tamainako partikulak sintetiza eta optimiza daitezke [7].
122 Ekaia, 2021, 39, 113-129 Maider Ugalde-Arbizu merizazioa gertatzen zen, eta hori dela eta, α-CD eraztuna trans-azobentzenoa posizioan jartzen zen (hau da, nanopartikulen azaleratik urrun) eta poroak desblokeatu egiten ziren. Beraz, α-CD eraztunaren joan-etorriko mugimenduek nanoporoak ixtea eta irekitzea eragiten zuen, eta horrela farmakoa biltegiratzea eta askatze-prozesu kontrolatua ahalbidetu (7. irudia) [20]. 7. irudia. Zebra-arrainen larbetan farmakoekin kargatutako MSN injekzioaren irudikapen grafikoa. [20] (egileak moldatua). Bukatzeko, zebra-arrainetan injektatu zuten, eta argiaren eta beroaren eragina in vivo aztertu zuten. Alde batetik, farmakoaren askatze-proze- sua tenperaturaren bitartez egitea eraginkorragoa zela ondorioztatu zuten, eta bestetik, bihotz-hutsegiteen aurkako sistema egokia zela egiaztatu zuten [20]. Bigarren adibide honetan, askatze-prozesua barruko estimulu baten bidez gertatzen da, hain zuzen, aktibititate entzimatikoaren bidez. Y-J. Cheng-ek ACS Appl. Mater. Interfaces aldizkarian 2015. urtean argitaratutako artikuluan, Doxorrubizina (DOX) izenez ezagutzen den minbiziaren aurkako farmakoa garraiatzeko nanopartikulak sintetizatzea dute helburutzat [22]. Horretarako, aurreko adibidean bezala, farmakoa poroetan sartzen dute, eta ondoren, hainbat molekularen bidez poroak blokeatzen dituzte.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21783 123 Silikazko nanopartikula mesoporotsuak biomedikuntzan Molekula horiek bitan sailkatu daitezke; batetik α-CD erabiltzen dute poroen tapoi gisa, eta bestetik, 3 sekuentziaz osatutako oligopeptido bat gehitzen zaie nanopartikulei. Horietako sekuentzia batek nanopartikulak minbizidun zeluletara bideratzen laguntzen du; beste batek, berriz, materiala zelularen pareta zeharkatzen. Azkenik, nanopartikulak barruan daudenean, 3. sekuentzia katepsina B entzimaren aurrean apurtzen da, eta ondorioz, poroaren sarbideak desblokeatu eta farmakoa askatzen da (ikus 8. irudia) [22]. 8. irudia. farmakoaren askatze-prozesua aktibitate entzimatikoaren bidez [20]. Morea: α-CD eraztuna. Gorria: DOX farmakoa. Horia, urdina eta berdea: oligopeptidoaren sekuentziak. (Egilea moldatuta.) 3.2. Irudi biomedikoak, bioirudiak (bioimaging) Nanomedikuntzaren helburu nagusiak gaixotasunen diagnostiko goiztiarrak zein tratamendu eraginkorrak dira. Ildo honetan, bioirudiaren teknika ez-inbaditzaileak eta hainbat gaixotasun diagnostikatzeko tresnak azkar hobetu dira nanomaterialen garapenekin. Oro har, kalitate handiko irudi-agenteak ahalbidetzeko, honako baldintza hauek bete behar dira [23]: — Egonkortasun kimikoa izan behar du hainbat baldintza fisiologikotan (pH-a edo tenperatura). — Soluzio koloidala mantendu behar du in vitro zein in vivo kasuetan. — Irudi-kontraste ona izan behar du. — Denbora luzez egon behar du odol-zirkulazioan zainen bitartez sartu ostean.
124 Ekaia, 2021, 39, 113-129 Maider Ugalde-Arbizu MSNek dituzten ezaugarriak direla eta, irudi-agentea MSNan jarriz gero, lehen aipatutako baldintzak betetzeko etorkizun handiko sistema izan daiteke. Testuinguru horretan, MSNekin bateragarriak diren hainbat irudiagente mota garatu dira (ikus 9. irudia): hala nola, irudi optikoak, erresonantzia magnetikoaren bidezko irudiak (MRI), positroi-igorpenezko tomografia (PET), ordenagailu bidezko tomografia (CT) eta ultrasoinu bidezko irudiak [23]. 9. irudia. Hainbat aplikazioren ilustrazio eskematikoa silikazko nanopartikula mesoporotsuak erabiliz [23]. MSNen bioirudien arloko erabilera askotarikoa den arren, ondoren adibide bat aztertuko da, irudi optikoen arloan, hain zuzen ere. C.-S. Yang-ek eta L.-W. Lo-k Adv. Funct. Mater aldizkarian 2009. urtean argitaratutako artikuluan, MSNetan oinarritutako infragorri hurbilerako zunda bat garatu zuten. Hasteko, indiozianina berdea (ICG) (ikus 10. irudia) erabili zuten. Konposatu hau kontraste-agente bat da, eta eszitazio fluoreszenteko (800 nm) eta emisioko (820 nm) uhin-luzeren ezaugarriak dituzten aplikazio klinikoetarako erabilgarria da [24].
126 Ekaia, 2021, 39, 113-129 Maider Ugalde-Arbizu Ondorioz, egonkortasun eta fluoreszentzia-intentsitate handiko kontraste-agente bat MSN bidezko nanoenkapsulatze-prozesuaren bidez diseina daiteke. Gainera, MSNek ICG molekulak degradaziotik babesten dituzte. Zunda optiko horren biobanaketa arratoi eta sagu ereduetan ebaluatu zen zain barneko injekzioaren ondoren. Horrek, MSNak, berehala, gibelean metatzen zirela erakutsi zuen, giltzurrunak, birikak, barea eta bihotza atzetik zituela. Beraz, emaitza horiek adierazten dutenez, MSNek, koloratzaile fluoreszenteak daramatzatenez, koloratzaile libreak baino fotoegonkortasun hobea berma lezakete [24]. Bestalde, orokortasunera itzuliz, MSNetan oinarritutako irudi-agenteak egiteko hainbat teknika zein konposatu mota erabiltzen dira [23, 25]. Hurrengo ataletan, erabiltzen diren konposatu mota batzuk azalduko ditugu. 3.2.1. Koloratzaile organikoen eta MSNen arteko bateratzea Ikerlan askotan, koloratzaile organikoen eta MSNen arteko elkartze kobalentea MSNei irudi-agente erabilera emateko aukera kimiko sinpleetzat jaso da. Koloratzaile organikoa nanopartikulen gainazalean edo silize-matrizean elkartu daiteke. Lehenengo kasuan, gainazaleko silanol-taldeen aldaketa kimikoa erabil daiteke koloratzailearekin lotura kobalentea sortzeko. Hala nola, aminadun MSNa sintetiza daiteke, koloratzaile organikoarekiko lotura eman dezan. Bigarren kasuan, berriz, koloratzaile organikoa silanozko agente egoki batekin erreakzionarazten da, koloratzaile organiko-silanozko agente konplexu bat eratzeko. Ondoren, MSNak sintetizatzen dira koloratzailearen konplexua eta ohiko silika-iturria erabiliz (gehienetan TEOSa). Honela, koloratzailea nanopartikularen matrizean geratzen da [23, 25]. 3.2.2. Puntu kuantikoa (quantum dot, QD) Quantum dot-ak erdieroaleak diren egitura nanometrikoak dira, eta koloratzaile organikoekin alderatuz, zenbait abantaila dituzte. Adibidez, QDren emisioa molda daiteke ikuskorraren eta infragorriaren artean, QDen propietate fisiko-kimikoak kontrolatuz. Bestalde, beste propietate batzuek, hala nola fotoegonkortasun zein absortzio koefiziente altuek, kontraste optikoko agente bikainak izatea ahalbidetzen dute. Dena den, QD metal astunek eragindako toxikotasunak irudi-agente gisa erabiltzea eragozten du. Toxikotasun hori saihesteko, QDan kapsulatzea aukera egokia izan daiteke; horretarako, QDa silikazko geruza mesoporotsu mehe batekin estaltzen da [23, 25-26]. 3.2.3. Upconverting nanopartikulak Upconverting nanopartikulak energia baxuko bi fotoi edo gehiago absorbatu eta energia handiagoko fotoi batean eraldatzeko gai diren partikula nanometrikoak dira. Oro har, absortzioa infragorrian gertatzen da, eta emi- | science |
addi-1190f3753704 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51430 | Polisakaridoetan oinarritutako hidrogelak eta haien aplikazioak biomedikuntzan | Mendibe, Mikel; Lejardi Meabebasterretxea, Ainhoa ; Sarasua Oiz, José Ramón | 2021 | 92 Ekaia, 2021, 39, 91-112 Mikel Mendibe, Ainhoa Lejardi, Jose-Ramon Sarasua 1. SARRERA Hidrogelak ur kantitate handiak xurgatu eta kontserbatzeko gai diren hiru dimentsioko kate hidrofiliko elkargurutzatuko sare polimerikoak dira. Kimikoki edo fisikoki elkargurutzatutako kate polimerikoek saihesten dute hidrogelaren solubilizazioa uretan, ur kantitate handiak xurgatuz 3D-ko sare polimerikoa hautsi gabe. Hidrogelen bukaerako propietateak (propietate mekanikoak, biodegradagarritasuna…) prestakuntzara loturiko faktoreen eta kanpo estimuluen menpe daude, eta kitzikapenen aurrean erantzuten duten materialak lortzea ahalbidetzen dute. Hidrogelaren portaeran eragiten duten estimuluak fisikoak zein kimikoak izan daitezke. Alde batetik, estimulu fisikoen artean honakoak ditugu: tenperatura, eremu elektriko eta magnetikoak, presioa eta argia. Bestetik, estimulu kimikoei dagokienez, pH eta ioi edo konposatu kimiko espezifikoren baten presentzia izan daitezke, besteak beste. Kanpo estimuluen bitartez hidrogelaren propietate mekanikoak aldatu daitezke, eta horrek xurgatutako ur kantitatea kontrolatu. Horrek ahalbidetzen du, hidrogela jada giza gorputzaren barnean egon arren, horren propietateetan eragin ahal izatea kanpo estimuluak erabiliz, eta, hala, biomedikuntzari begira ate ugari zabaldu [1]. Propietate mekanikoen arabera, hidrogelak gel egoeran dauden bitartean material malguak dira, eta ur kantitate handien ondorioz giza ehunen antzeko egitura dute; baina propietate horiek kanpo estimuluen menpe egoten dira betiere. Hidrogelak, urarekin duten harremanari eta giza-ehunen antzeko propietate mekanikoei esker, biobateragarriak izateko potentzial handia daukaten materialak dira [2]. Hidrogelek, bio-medikuntzari begira abantaila ugari eskaintzen dituzten arren, hainbat erronka gainditu behar dituzte material erabilgarriak bihurtu ahal izateko. Alde batetik, horien propietate mekanikoak orokorrean eskasegiak dira karga minimo bat jasan behar duten aplikazioetan erabili ahal izateko. Bestetik, kasu batzuetarako onuragarria izan daitekeen biodegradagarritasuna arazo bihurtu daiteke ehun-ingeniaritzan, hainbat kasutan degradagarritasun goiztiarra gertatu ohi delako. Bukatzeko, hidrogela osatzeko erabili den iturriaren arabera, zailtasunak sor daitezke hidrogel eta giza zelulen artean itsasgarritasuna emateko orduan. Erronka horiei aurre egiteko ikerkuntzak ari dira egiten hidrogel eta partikula inorganikoz osatutako materialekin, Biobeira (BioGlass) eta kaltzio fosfatoak (hidroxiapatita, kaltzio fosfato bifasikoak…) dira partikula inorganiko horietako batzuk. Nahaste horiek hezurraren osatzea eragiten dute, osteogenesia, alegia, eta hezur zelulen itsaspen eta ugaritzearen bidez ehunaren birsortzean lagundu. Horrez gain, nahaste horiek propietate mekanikoen hobekuntza dakarte, egiturari zurruntasun handiagoa emanez [1].
https://doi.org/10.1387/ekaia.21871 93 Polisakaridoetan oinarritutako hidrogelak eta haien aplikazioak biomedikuntzan Testuinguru horretan, eta biobateragarritasuna bermatu ahal izateko, polimero naturaletan oinarritutako hidrogelek hartu ohi dute garrantzia; naturan ugariak izateaz gainera, matrize estrazelularrean agertzen diren egituren itxura eta konposaketa daukatelako. Horrek eragiten du giza-gorputzak erraztasunez onartzea polimero natural horiek, bioaktibitate, biobateragarritasun eta biodegradagarritasun handiak ahalbidetuz, bide batez. Polimero naturalak oso ugariak dira naturan, animalia edo landare iturrikoak, eta hiru multzo nagusitan sailka daitezke: polisakaridoak, polipeptidoak eta polinukleotidoak. Polisakaridoak dira hiru multzo horietatik interesgarrienak hidrogelen garapenerako, elkar-gurutzaketa metodoen bitartez gelifikazio prozedurak aurrera eramateko gai direlako, ur kantitate handiak xurgatu eta estimuluen aurrean erantzuteko gai direlako eta biobateragarriak direlako. 2. HISTORIA LABURTUA ETA HIDROGELEN SAILKAPENA Hidrogel terminoaren lehenengo agerraldia 1894. urtean gertatu arren, gaur egun hidrogel bezala ezagutzen dugun polimero elkargurutzatuetako ikerkuntza xx. mendeko bigarren erdialdean hasi zen, gehienbat aplikazio biomedikoetara bideratuta. Ikerkuntzak aurrera joan ahala, bai helburu eta bai erabilitako materialak asko aldatu dira. Hidrogelen historia hiru aro nagusitan sailkatu daiteke, bakoitzean bilatutako helburuen arabera [2]. Hidrogelen lehenengo belaunaldian, elkargurutzaketa kimiko zein fisikoen bitartez ur kantitate handia gorde eta propietate mekaniko onargarriak zituen material bat bilatzera zegoen bideratuta ikerketa. Ondoren, 70eko hamarkadatik aurrera, aurrerapauso handiak eman ziren kanpo kitzikapenen aurrean (pH aldaketak, tenperatura aldaketak…) erantzuna eman zezaketen hidrogelen ikerkuntzan. Hidrogel horiek ehun-ingeniaritza eta farmakoen horniketa-sistemetara daude zuzenduak, norbanakoen bizi-kalitatea hobetzeko prozedura ez inbaditzaileen baitan. Azkenik, hirugarren belaunaldian, material estero-konplexuen sorkuntzara bideratu da ikerkuntza. Esterokonplexuak konposizio kimiko berdina baina konfigurazio desberdina duten unitatez osatutako makromolekulak dira [3]. Hidrogelak hainbat modutara sailkatu daitezke hautatutako irizpidearen arabera, eta honako irizpideen araberako sailkapenak daude onarturik [4]: (i) prestakuntza prozesua; (ii) karga ionikoa; (iii) elkar-gurutzaketa metodoa; (iv) estimuluen aurreko erantzuna; (v) propietate fisikoak; (vi) iturria.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21871 95 Polisakaridoetan oinarritutako hidrogelak eta haien aplikazioak biomedikuntzan Hidrogel sintetikoak erreprodukzio erraz eta fidagarria bermatzen duten materialak dira, propietate kimiko eta fisikoen doikuntza ahalbidetzen dutenak. Hala ere, oro har biobateragarritasun maila txikiagoa da naturaletan baino, eta biodegradagarriak izan ohi ez direnez, gorputzean hondakin kaltegarriak uzteko arriskua ager daiteke. Hidrogel hibridoen kasuan, ordea, bi muturren arteko hidrogelak lortzea izan ohi da helburua, hidrogel naturalen biobateragarritasuna eta sintetikoen errepikakortasuna bilatuz. Horretarako sorburu naturala duten polimeroak kimikoki eraldatzen dira, haien propietate fisiko eta kimikoak nahieran aldatuz eta biobateragarritasuna mantenduz. Azken hamarkadetan hidrogel naturalen arloan aurrerapauso garrantzitsuak eman dira biobateragarritasuna eta propietateen errepikakortasuna bermatzeko helburuarekin, gehienbat polisakaridoen inguruan, eta haiek izan dira aplikazio berritzaileen sorburua [4]. 3. POLISAKARIDOAK Polisakaridoak zer diren aztertzeko biderik garbiena horien etimologian oinarritzen dena da, grezieratik eratorritako hitz hori hiru osagai nagusiz osatuta baitago. Alde batetik «poly» aurrizkia, «asko»ren sinonimo dena; bestetik «sakkhar» izena, «azukre» bezala itzuli daitekeena; eta bukatzeko «ido» atzizkia [5]. Polisakaridoak lotura glikosidikoz lotutako monosakaridoz osaturiko pisu molekular handiko polimero naturalak dira. Monosakaridoaren konposizioak, lotura motak edo katearen formak eragin zuzena daukate polisakaridoaren propietate fisikoetan, hala nola disolbagarritasunean, biskositatean edo gelifikatzeko potentzialean. Polimero horiek ugariak dira naturan, landare, animalia zein mikroorganismoen artean; beraz, iturri berriztagarri bat direla ondoriozta daiteke. Degradazio metabolikora bideratuta egotea da polisakaridoen bereizgarria, eta horrek biomaterial interesgarriak osatzeko baliogarriak bihurtzen ditu. Iturri biologikoa izateak propietate fisiko eta kimiko paregabeak ematen dizkien arren, askotan mugatu egiten du haien erabilgarritasuna, polimero sintetikoekin alderatuta [6]. Polisakarido gehienak uretan disolbagarriak dira, eta horrek hasiera batean, asko mugatzen du haien erabilera. Zailtasun horri aurre egiteko elkar-gurutzaketa bermatzen duten teknikak garatu dira, polisakaridoen egitura egonkortu eta uretan egituraren osotasuna lortzeko eta, hala, aplikazio biomedikoetarako ateak zabaltzeko [7]. Polisakaridoen artean, aplikazio biomedikoetarako hidrogelen sorkuntzara bideratutako etorkizun handiko materialak honakoak dira: kitosanoa, alginatoa, zelulosa, almidoia eta karragenanoa.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21871 97 Polisakaridoetan oinarritutako hidrogelak eta haien aplikazioak biomedikuntzan 3. irudia. Kitinaren desazetilazioa [62]. 3.1.1. Aplikazioak Masa molekularra eta desazetilazio gradua dira kitosanoaren bi propietate nagusiak; izan ere, farmako-horniketarako matrize molekular lana burutzeko orduan eragin zuzena dute. Propietate horiek hidrogelaren disolbagarritasun eta hidrofobizitatea kontrolatzen dituzte, eta farmakoaren enkapsulazioaren efizientzia zehazten. Horrekin batera, kitosanoak gorputzera moldatzeko orduan erabilgarriak diren propietate muku-itsaskor, porotsu eta biodegradagarriak erakusten ditu eta, ondorioz, lagungarriak dira material biobateragarri batentzat. Aitzitik, kitosanoaren erabileran desabantaila nagusia disolbagarritasuna da, gorputzeko azidoekin kontaktu zuzenak hidrogela arinegi degradatzea eragin dezakeelako; elkar gurutzaketa metodoen bitartez horren eragina murriztea lortu den arren. Horrek guztiak, biobateragarritasun, biodegradagarritasun eta kanpo estimuluei sentikorrak diren kitosanoan oinarritutako hidrogelekin, Farmako Horniketara Bideratutako Sistemen (Drug Delivery Systems, DDS) eta ehun ingeniaritzaren garapena bultzatu du [11]. 3.1.1.1. Farmako Horniketara Bideratutako Sistemetan Farmako Horniketara Bideratutako Sistemena puri-purian dagoen arloa da, botika gure gorputzean modu kontrolatuago eta konstanteagoan hornitzea ahalbidetzen duelako, piluletan oinarritutako metodo tradizionaletan ez bezala. Azken horrek farmakoaren kontzentrazioan ez-jarraitasunak eragiten ditu; maila konstantea mantendu nahi izanez gero, pilula bakoitza-
98 Ekaia, 2021, 39, 91-112 Mikel Mendibe, Ainhoa Lejardi, Jose-Ramon Sarasua ren farmako kontzentrazioa murriztu eta kontsumo maiztasuna areagotzera behartuko luke. Hori, deserosoa izateaz gain, arriskutsua ere bada, batik bat adineko pertsonentzat zaila izan daitekeelako aurreikusitako pilulen plangintza jarraitzea. Hidrogeletan oinarritutako DDS-ak ahalbidetu dezake farmakoa maiztasun gutxiagorekin kontsumitu behar izatea, eta horren kontzentrazioa gorputzean konstante mantentzea denbora aurrera joan ahala. Kitosanoan oinarritutako DDS-ak bereziki interesgarriak dira horren biodegradagarritasuna, lotura epitelial estuak irekitzeko gaitasuna eta propietate mukoitsaskorrak direla eta. Mukoitsasgarritasuna kitosano eta mukosaren artean ematen diren elkarrekintza elektrostatiko, efektu hidrofobiko eta hidrogenozko zubien ondorio da [12]. Biodegradagarritasuna, ordea, kitosanoa gorputzak naturalki sortzen dituen lisozima (lysozyme) eta kitinaso (chitinase) entzimetan disolbagarria delako gertatzen da. Hori guztia dela medio, kitosanoan oinarritutako DDS-ak erabilgarriak dira gorputzeko hainbat epiteliatan zehar (begikoa, sudurrekoa, ahokoa…) farmakoaren askapen kontrolatua lortzeko. Kitosanoan oinarritutako hidrogelak elkar-gurutzaketa prozesu fisiko zein kimikoen bitartez lor daitezke; eta, horrez gain, horien talde funtzionalek beste monomero sintetiko batzuekin hibridatzea ahalbidetzen dute, propietate mekanikoak hobetzeko edo uraren xurgatzea areagotzeko helburuarekin. Hainbat polimero sintetikorekin burutu dira hibridazio horiek (PVA, poliakrilamida…), propietate mekaniko sendoagoak lortzeko helburuz [13, 14]. Polisiloxano hiperadarkatutako egitura molekularrak garatu dira, eta, hala, poliakrilamida eta kitosanoan oinarritutako hidrogeletan elkar-gurutzaketa ahalbidetu eta propietate mekaniko gorenak dituzten hidrogelak lortu. Horrez gain, prozedura horren bitartez lortutako hidrogelek kitosanoan soilik oinarritutakoek baino erresistentzia handiagoa erakutsi zuten konpresio-ziklikoen saiakuntzan, oso interesgarria izan daitekeena materiala gorputzeko alde zigortu batean aplikatu nahi bada [15]. 3.1.1.2. Ehun-ingeniaritzan Ehun-ingeniaritzaren arloan, giza gorputzera moldatu eta horrekin bat egin dezaketen materialak lortzea da gaur egungo biomedikuntzaren erronka garrantzitsuenetarikoa. Kitosanoan oinarritutako hidrogelak oso erabiliak izan dira hezurren ehun-ingeniaritzan, osteogenesia ahalbidetzen duten matrize zelular porotsu, biodegradagarri, biobateragarri eta egonkorrak eratzen dituztelako. Horrez gain, hezurraren osagai nagusi den hidroxiapatita partikula inorganikoekin nahastutako kitosanoan oinarritutako hidrogelak garatu dira, eta hidroxiapatitaren osteoeramangarritasun (osteoconductivity) eta bioakti-
100 Ekaia, 2021, 39, 91-112 Mikel Mendibe, Ainhoa Lejardi, Jose-Ramon Sarasua 3.2.1. Aplikazioak Ehun-ingeniaritza eta DDS aplikazioetan alginatoaren baliagarritasuna aztertzeko, horren biodegradagarritasuna aztertu behar da. Kasu horretan, depolimerizazio oxidatibo-erreduktiboa gertatzen da, ez, ordea, degradazio entzimatikoa (alginatoaren izaera inertea dela eta), eta horrek muga garrantzitsuak ezartzen ditu. Muga horiek gainditu ahal izateko alginatoa beste polimero batzuekin nahasten da haien degradatzeko portaera eta izaera mekanikoa lortzeko asmoz. Polietilinamina (Poly(ethyleneimine)) kationikoa (PEI) da hibridazio prozesu horretako konposatuetako bat, gelaren propietate mekanikoak hobetzen laguntzen duelako, gehienbat ehun-ingeniaritza aplikazioei begira. Arlo horretan, gelen propietate fisiko, kimiko eta biologikoak eraldatu egiten dira desiragarriagoak izan daitezen, hala nola oxidazio, sulfatazio edo kopolimerizazioaren bitartez [20]. 3.2.1.1. Farmako Horniketara Bideratutako Sistemetan Farmako Hornikuntza Sistemetan alginatoan oinarritutako hidrogelak erabili izan dira masa molekular txikiko konposatuak garraiatu ahal izateko, non botikaren askapen ratioa molekulen polaritatearen arabera kontrolatu daitekeen (molekula hidrofilikoak azkar askatuko dira; hidrofobikoak, ordea, motelago). Bereziki interesgarria da kontzeptu hori minbiziaren tratamendu den kimioterapiaren kasuan, zeinean, prozedura ez selektiboa denez, toxizitate sistematikoa eragiten duen gaixoaren gorputzean, eta albo-ondorio kaltegarriak sorrarazten. Ingurunearen pH-aren arabera alginatoak bi motatako hidrogelak osa ditzake; ingurune azido batean dagoela (hala nola digestio sistema) txikitu eta trinkotu egiten da, eta askapena eragozten; ingurune basikoetan ordea, sare polimerikoaren haustura partziala gertatzen da, eta botikaren disoluzio eta askapena ahalbidetzen. Fenn et al.-ek bikoizki elkargurutzatutako metakrilato-alginato sub-mikroesferak garatu zituzten biriketako minbizirako botiken garraiatzaile bezala. DOX erabili zen botika-modelo bezala, eta, alginatoan oinarritutako hidrogela erabiliz, askapen kontrolatu eta eraginkorra lortu zen [21]. 3.2.1.2. Zaurien apositu bezala Erredura eta zauri larriak sendatzeko aposituak aspalditik erabili izan diren arren, alde txar garrantzitsu bat zeukaten: gorputzetik kentzean beraiekin eramaten zutela giza azala. Horri aurre egiteko, hidrogeletan oinarritutako aposituak garatu dira, infekzioa eten, odoljarioa moztu eta zauriarentzat sendatze ingurune aproposa osatzeko. Biobateragarritasun, porositate, ur kantitate handiak eusteko gaitasun eta likido eta gasekiko ira-
https://doi.org/10.1387/ekaia.21871 103 Polisakaridoetan oinarritutako hidrogelak eta haien aplikazioak biomedikuntzan 3.3.1.1. Farmako Horniketara Bideratutako Sistemetan Kautxuaren antzeko propietate mekanikoak izan eta ur kantitate handiak xurgatzen dituzten hidrogel biobateragarriak material bikainak dira molekula bioaktiboak garraiatzeko. Hidrogelaren porositate eta ur kantitatea, prestakuntza prozesuaren menpe egoteaz gain, inguruneko estimuluen menpe daude (pH, tenperatura…); estimulu horiekiko sentikorrak diren materialak lortuz. Besteak beste, zelulosa/Fe2O3 nahastean oinarritutako hidrogelak garatu dira, eremu magnetikoen bitartez proteinen askapen kontrolatua bideratzen dutenak [32]. 3.3.1.2. Ehun-ingeniaritzan Ehun-ingeniaritzaren alorrean, zelulosan oinarritutako matrizeak erabili izan dira zelulen hazkuntza bideratu eta ehun berriak osatzeko [33]. Hiru dimentsioko matrize porotsu bat eraikitzen da, barnean zelula biziak dituena, biopolimeroaren bitartez zelula horien hazkuntza sustatuz, ehun funtzional bat lortu arte. Zelulosan oinarritutako matrizeek ingurune bikaina osatzen dute espazio eta mantenugaien ikuspegitik hezurren, muskuluen, azalaren zein tendoien ehunak eraiki ahal izateko, besteak beste [34, 35]. Horrez gain, zelulosan oinarritutako hidrogelak erabili izan dira inplante sintetikoek gorputzarekiko duten biobateragarritasuna bermatzeko, gainazala material horrekin babestuz eta zelulen itsaspena bermatuz [36]. 3.4. Almidoia Almidoia glukosan oinarritutako polisakarido naturala da, patata, arto, arroz eta tapiokatik eratorritakoa, batik bat. Egitura erdi-kristalinoa dauka naturan, eta glukosaren bi deribatuz dago osatua, amilosaz eta amilopektinaz. Amilosa kate linealetan agertzen da gehienbat; bestalde, amilopektina dentsitate handian adarkatutako egituratan agertzen da; osagai horien proportzio eta ordenamenduak almidoiaren bukaerako propietateetan eragin zuzena dute. Almidoia ur soberakinarekin kontaktuan dagoela berotzen bada, gelifikazioa gertatuko da, non hidrogeno zubien hausturak egitura erdi-kristalinoa apurtuko duen, eta ur kantitate handiak xurgatzen dituen sare polimerikoa osatuko den. Gelifikazio maila kontrolatu daiteke, eta, hala, egitura kristalinoa guztiz ez desegin eta entzimen aurrean erresistenteagoa eta mekanikoki zurrunagoa den materiala lortu [37]. Almidoia konposatu guztiz degradagarria da, eta horren adibide da gizakion eguneroko elikaduraren oinarrietako bat izatea. Kasu horretan biodegradazioa listu eta guruin pankreatikoan dauden entzimen bitartez egiten da, digestio prozesuaren barnean. Arrazoi horiek direla medio, interesgarria
104 Ekaia, 2021, 39, 91-112 Mikel Mendibe, Ainhoa Lejardi, Jose-Ramon Sarasua da almidoi erresistente bat sortzea, entzimen eraginaren aurrean egitura eta propietate mekanikoak mantentzeko gai dena. 3.4.1. Aplikazioak Almidoiaren aplikazioak aztertzeko orduan, aipatu behar da, aurrez aipatutako degradazio entzimatikoa dela eta, almidoi puruan oinarritutako hidrogelak ez direla orokorrean erabiltzen, horretan oinarritutako deribatuak baizik. Deribatuak lortzeko modifikazio kimiko, fisiko eta entzimatikoetan oinarritutako metodoak erabiltzen dira, degradazioaren aurrean egonkorragoa eta sendoagoa den hidrogela lortzeko [38, 39]. Almidoian oinarritutako hidrogelen aplikazioak, aurreko kasuetan bezala, biomedikuntzan zehar hedatzen dira; zaurientzako apositu, DDS eta ehun-ingeniaritzaren alorretan [40]. 3.4.1.1. Farmako Horniketara Bideratutako Sistemetan Aplikazio biomedikoetarako proteina eta peptidoen erabileraren hazkuntzak bultzatu du horien horniketa kontrolatu eta eraginkorra bermatzen duten askapen metodoen garapena; hidrogel biobateragarri eta biodegradagarriak dira adibide garbia. Harling et al.-ek argiaren eraginez elkar-gurutzatzen zen almidoi hidroxietil deribatuan oinarritutako hidrogela garatu zuten, eta horren egitura porotsuari esker farmakoa garraia zezaketen mikro-partikulak osatu. Farmakoaren horniketa aztertzean, hasierako askapen handi baten ondoren lau hilabeteren buruko askapen kontrolatua neurtu zen; eta epe luzerako farmakoen horniketarako baliabide erabilgarria dela erakutsi [41]. Horrez gain, eta askapen selektiboagoa lortzeko helburuarekin, Sadeghi-k azido akriliko, metakrilato eta almidoian oinarritutako hidrogela garatu zuen, pH-arekiko oso sentikorra zena, eta askapen ratio desberdinak zituena pH-aren arabera. Oso propietate interesgarria da hori, farmakoaren aplikazio eraginkorragoa ahalbidetu dezakeelako hainbat kasutan, hanturaren aurkako farmakoen kasuan, adibidez [42]. 3.4.1.2. Ehun ingeniaritzan Propietate mekaniko ahulak direla eta, almidoian oinarritutako hidrogelak ez dira gehiegi erabili ehun-ingeniaritzaren arloan; eta, erabili direnean, beste polimero batzuekin nahastuta izan da, gehienbat kitosanoarekin. Viyoch et al.-ek kartilagoen ehun-ingeniaritzara bideratutako hidrogel termosentikorra garatu zuten kitosano eta almidoiaren nahastean oinarrituta; almidoiaren presentziak poroen batez besteko tamaina handitu ahal zuelako eta, aldi berean, propietate mekanikoak mantendu eta egitura baliagarriagoa osatu [43, 44].
https://doi.org/10.1387/ekaia.21871 107 Polisakaridoetan oinarritutako hidrogelak eta haien aplikazioak biomedikuntzan Karragenanoaren egituran dauden sulfato taldeei esker, kartilagoaren zelulen matrizearen kanpoaldean ageri diren glikosaminoglikanoen antzeko portaera daukate, eta horrek kartilagoen ehun ingeniaritzarako ateak zabaltzen ditu [57]. Ionikoki elkargurutzatutako karragenanoaren disoluzio-ratio bizkorrari esker, konposatu toxikoen pilaketa ekidin ahal izan zen, eta hantura murriztu [58]. Giza zelula adiposoak hidrogelean sartuz gero, kartilago ehunen hazkundea areagotzen zela ikusi zen, eta giza kartilagoaren antzeko propietate mekanikoak dituen hidrogela sortzen [59, 60]. 4. ONDORIOAK Azken urteotan, polisakaridoetan oinarritutako hidrogelen ikerkuntzak etorkizunean garrantzi handia hartuko duten biomaterialei zabaldu dizkie ateak. Alde batetik, material biobateragarriak dira, horien iturri natural eta berriztagarriak direla eta, eta horrek gure gorputzarekin bateragarritasuna bermatzen du, bioaktibitate maila altuak mantenduz. Bestetik, estimuluen aurrean erantzuteko gaitasunak material adimentsuen sorkuntza bultzatzen du, gorputzaren seinaleak detektatu eta horiei erantzuteko gai diren materialak garatzeko. Horrez gain, gelek duten ur kantitate handiei esker, giza gorputzaren antzeko materialak lortzen dira, eta, hala, inplanteen egokitzapena errazten. Bukatzeko, gelifikazio prozesua hainbat estimulu fisikoren bitartez eragin daitekeenez, in-situ gelifikazioa baimentzen duten hidrogelak lortu dira, eta erosoagoak diren aplikazio injektagarriak bultzatu. Aplikazioei dagokienez, polisakaridoetan oinarritutako hidrogelen biobateragarritasun, moldagarritasun eta sentikortasunari esker, biomedikuntzan garrantzia handia daukate. Farmakoen Horniketara Bideratutako Sistemei (DDS ingelesez) dagokienez, konposatuen askapen-ratio eraginkorragoak lortu dira hidrogelen erabilerari esker, eta, horrez gain, hainbat estimuluren aurren erantzuteko gai diren materialak garatu dira, eta farmakoen horniketa zehatzagoa bermatu. Ehun-ingeniaritzan, bestetik, giza ehunen hazkundea ahalbidetzen duten hidrogeletan oinarritutako matrize zelularrak garatu dira, eta biobateragarritasunari esker gorputzera moldatzeko gai direnek bizi kalitatea nabarmen hobetu dute. Gaur egun erronka handiena iturri naturalek ezartzen dituzten mugak gainditzea da, horiek sintetizazio prozesuan sartzen dituzten ezjakintasunak ekidin eta prozesu kontrolatuagoak lortu ahal izateko. 5. ESKER ONAK Lan hau Eusko Jaurlaritzaren IKASIKER beka baten laguntzarekin egin ahal izan du Mikel Mendibek ZIBIO ikertalde kontsolidatuaren baitan | science |
addi-db582edc5bb1 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51431 | Farmazia-zerbitzu profesional asistentzialak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) farmazietan | Aizpurua Arruti, Xabier; Isla Ruiz, Arantxazu ; Solinís Aspiazu, María Ángeles ; Calvo Hernaez, Begoña; Del Pozo Rodríguez, Ana ; Goyenechea Soto, Estibaliz | 2021 | 132 Ekaia, 2021, 39, 131-152 Xabier Aizpurua-Arruti, Arantxa Isla, María Ángeles Solinís, Begoña Calvo, Ana del Pozo-Rodríguez, Estibaliz Goyenechea 1. SARRERA Historian zehar, farmaziak eraldaketa handiak izan ditu. Azken hamarkadetan egin diren aurrerapenen artean, arreta farmazeutikoaren sorrera eta farmazia asistentzialaren sustatzea izan dira eboluzio garrantzitsuenekoak. Kontzeptu berri horiek farmazia tradizionalaren eboluzioaren ondorioz sortu ziren. Aurretik, farmaziak sendagaien prestaketa eta dispentsazioa zituen oinarri, baina gizartearen aldaketa eta medikazioa hobeto maneiatzeko beharra direla eta, lanbide horrek bide asistentzialagoa hartu du. Izan ere, gaur egun, farmazia komunitarioaren jarduera pazientearengan ardazten da, batez ere [1]. Farmazialariek eskainitako zerbitzuek eta egindako interbentzio klinikoek medikamentuen aurkako gertaerak murriztu ditzaketela eta pazientearen emaitza klinikoak eta humanistikoak hobetu ditzaketela frogatu da [2]. Arreta farmazeutiko kontzeptua ez da berria. Estatu Batuetan, adibidez, 1980. urte inguruan ageri zen lehen aldiz [1]. Australian eta Zeelanda Berrian, bestalde, farmazia-lanbidea 1990. urte inguruan hasi zen arreta pazientean jartzen, bere jardueraren ardatz nagusi gisa, medikamentua izan beharrean [3]. Arreta farmazeutikoaren lehenengo definizioa, Heplerrek eta Strandek eman zuten: «Arreta farmazeutikoa farmakoterapiaren hornidura arduratsua da, paziente bakoitzaren bizi-kalitatea hobetuko duten emaitza zehatzak lortzeko» [4]. Garai horretan, Estatu Batuetan arreta farmazeutikoaren beharra nabarmendu zen, eta, 1992an, arreta farmazeutikoaren eredu praktiko global bat diseinatu zen, Minnesota Proiektua izenekoa. Proiektu hori inspirazioiturri izan zen zenbait herrialdetan arreta farmazeutikoarekin erlazionatutako beste programa batzuk martxan jartzeko; Espainian, esaterako, tratamendu farmakologikoaren jarraipenaren DADER izeneko programa jarri zen abian [5]. Urte askoan, DADER programa erreferentziazko programa izan da Espainiako Estatuan, arreta farmazeutikoko beste programa batzuk abian jartzeko. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME), 1993. urtean farmazialariaren erantzukizunak bateratu zituen, eta adierazpena hauek egin zituen: «Pazientea da farmazialariaren ekintzen onuradun nagusia, eta arreta farmazeutikoa farmazialariaren jarreren, portaeren, konpromisoen, kezken, balio etikoen, funtzioen, ezagutzen, erantzukizunen eta trebetasunen multzoa da, eta pazientearen osasunean eta bizi-kalitatean zehaztutako emaitza terapeutikoak lortzea du helburu» [6]. Hortik aurrera, arreta farmazeutikoa Europa mailan zabaldu zen, eta ekimenak bultzatu ziren hainbat herrialdetan eraldaketa horretan lanean hasteko [7]. Euskal Autonomia Erkidegoak (EAEk), farmazia-antolamenduari buruzko 11/1994 Legean, arreta farmazeutikoa horrela definitu zuen: «Arreta
https://doi.org/10.1387/ekaia.21863 133 Farmazia-zerbitzu profesional asistentzialak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) farmazietan farmazeutikoa interes publikoko zerbitzu gisa hartzen da, eta jarduera guztiak biltzen ditu, bai laguntzaren arloan, bai osasun publikoaren arloan. Jarduera horiek, indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzetan, profesional sanitarioek eman behar dituzte, farmazialari baten ardurapean, farmazia-establezimendu eta zerbitzuetan» [8]. Estatu mailan, 2001. urtean, Osasun eta Kontsumo Ministerioak arreta farmazeutikoari buruzko kontsentsua argitaratu zuen, herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko. Adostasun horren arabera, arreta farmazeutikoa pazientearen beharrak artatzeko farmazialariaren praktika profesional gisa defini daiteke, sendagaiekin loturiko arazoak (SEAk) modu jarraituan, sistematizatuan eta dokumentatuan detektatuz, prebenituz eta konponduz, pazientearekiko berarekiko eta osasun-taldeko gainerako profesionalekiko lankidetzan, pazientearen bizi-kalitatea hobetuko duten emaitza zehatzak lortzeko [9]. Arreta farmazeutikoko zerbitzuen praktika-eredu bat garatzeko eta arreta farmazeutikoa estatu mailan orokortzeko [10], 2004. urtean, Arreta Farmazeutikoko Foroa sortu zen (Foro), lantalde gisa antolatuta. Talde horrek egindako lanaren ondorioz, adostasun-dokumentua argitaratu zen 2008. urtean, terminologian, ezagutza orokorretan eta arreta farmazeutikoko zerbitzuen praktikan hartutako erabakiak errazteko. Une horretatik aurrera, farmazia komunitarioari lotutako erakundeek beharrezkotzat jo zuten Foroak ezarritako gidalerroak lantzen jarraitzea, eta, horrela, Arreta Farmazeutikoko Foroa Farmazia Komunitarioan (AF-FC Foroa) izeneko talde berri bat eratu zen. Gaur egun, Farmazialarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak (CGCOF), Pharmaceutical Care España fundazioak, farmazia komunitarioen Espainiako gizarte zientifikoak (SEFACek), Granadako Unibertsitateko Arreta Farmazeutikoko Ikerketa Taldeak eta Dekanoen Biltzar Nazionalak osatzen dute lantalde hori. Erreferentzia-agentea da arreta farmazeutikoaren arloan, eta urte hauetan zehar argitaratu dituzten eskuliburuak kontsulta-iturri ohikoak izan dira farmazia-lanbiderako, estatu-mailan [11]. AF-FC Foroak, farmazia-zerbitzu profesional asistentzialak (FZPAk) farmazia komunitarioan ezartzen laguntzea du helburu eta, horrela, egungo farmazia komunitarioan, etorkizun profesional berri baterako oinarriak presta ditzake, sendagaiak eta osasunproduktuak erabiltzen dituen edo behar dituen pazienteari arreta osoa emateko [12]. Honekin batera, gaur egungo gizartean, aldaketa nabarmenak gertatzen ari dira hainbat arlotan, eta osasuna ez da salbuespen bat. Pertsonak gero eta arduratuago daude ongizatea lortzeaz eta osasunaren kontzeptuarekin lotutako alderdi guztiei buruzko askotariko informazioa jasotzen dute. Aldi berean, paziente-profil berezi baten garrantzia handitzen ari da; paziente adindu kroniko polimedikatuena, hain zuzen ere. Farmazia ere ego-
134 Ekaia, 2021, 39, 131-152 Xabier Aizpurua-Arruti, Arantxa Isla, María Ángeles Solinís, Begoña Calvo, Ana del Pozo-Rodríguez, Estibaliz Goyenechea kitzapen-prozesu batean murgildua dago, pazienteen beharretara eta osasun-sistemaren aldaketetara moldatzeko. Beraz, farmazia asistentzialerantz eboluzionatzen da. Farmazialaria, sendagaien hornitzailea izateaz gain, pazientean gero eta zentratuago dagoen profesionala da. 2. FARMAZIA-ZERBITZU PROFESIONAL ASISTENTZIALAK (FZPAk). KONTZEPTUA ETA SAILKAPENA AF-FC Foroak honela definitu ditu FZPAk: Farmazia komunitarioko farmazialari batek bere gaitasun profesionalak erabiliz egindako osasunjarduerak dira, gaixotasunak prebenitzeko eta biztanleriaren osasuna eta medikamentu zein osasun-produktuen erabiltzaileen osasuna hobetzeko asmoz. Horretarako, farmazialariak aktiboki egingo du bere zeregina tratamenduen erabilera-prozesuen emaitzen optimizazioa lortzeko. Jarduera horiek osasun-sistemaren helburu orokorrekin bateratuta egongo dira eta entitate propioa izango dute; hau da, definizio, helburu, prozedura eta dokumentazio-sistema konkretuak izango dituzte. Horrela, zerbitzuen ebaluazioa eta ordainsaria ziurtatuko dira, aldi berean, unibertsaltasuna, iraunkortasuna eta jasangarritasuna bermatuz [13]. FZPAen bitartez, farmazia komunitarioak aktibitate asistentzial zabala eskain diezaioke gizarteari. Farmazialarien Nazioarteko Federazioak eta OMEk, 2006an, dokumentu bateratu batean adierazi zuten ez dutela etorkizunik dispentsazioan soilik oinarritutako farmazia komunitarioek [14]. Gaur egun, munduko ia herrialde guztietan zerbitzu berriak diseinatzen eta ezartzen ari dira, eta, aldi berean, farmazia komunitarioaren jardueran txertatu nahi dira. Espainian, adibidez, CGCOFak Hazfarma izeneko proiektu bat sortu zuen 2014. urtean [15], farmazia komunitarioan zerbitzu profesional farmazeutikoak garatzeko. Hala ere, garrantzizkoa da jakitea farmazian egiten diren zerbitzu guztiak ez direla FZPAk, nahiz eta osasuna eta bizi-kalitatea hobetzearekin zerikusia duten. FZPAek 1. taulako irizpideak bete behar dituzte, eta zerbitzu horiek egiteko farmazialariek zerbitzu bakoitzerako akreditazioa lortu behar dute [13]. FZPAen artean, dispentsazioa, indikazioa eta jarraipen farmakoterapeutikoa (JFT) hartu ziren, hasiera batean, arreta farmazeutikoan, oinarrizkotzat. Hala ere, 2019an AF-FC Foroak aurkeztutako gida praktikoan, beste bi zerbitzu gehitu ziren: medikazioaren kontziliazioa eta atxikidura terapeutikoa. Gida horren helburu nagusietako bat terminologia eta prozedura estandarizatuak ezartzea da, farmazia komunitarioan FZPAk egiten dituzten farmazialariek aplika ditzaten, behar duten paziente guztiei osasun-laguntza homogeneoa bermatuz.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21863 135 Farmazia-zerbitzu profesional asistentzialak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) farmazietan 1. taula. FZPAk egiaztatzeko irizpideak. 1. Farmazialariak egiten du, edo farmazialari baten ardurapean egiten da? 2. Farmazialari komunitarioaren eskumena da? 3. Gaixotasuna prebenitzeko balio du? 4. Biztanleriaren osasuna hobetzeko erabilgarria da? 5. Medikamentuen edo osasun-produktuen erabiltzaileen osasuna hobetzeko balio du? 6. Farmazialariak modu aktiboan lan egiten du tratamenduen erabilera-prozesu edota emaitzetan? 7. Osasun-sistemaren helburu orokorrekin lerrokatutako jarduera da? 8. Bere ebaluazioa eta ordainsaria bermatzea ahalbidetzen duen entitate propioa (definizioa, helburua, prozedura eta dokumentazio-sistema) du? 9. Unibertsaltasun, jarraipen eta jasangarritasun ezaugarriak betetzen al ditu? 1., 2., 3., 8., 9. eta 10. galderen erantzunek baiezkoak izan behar dute, eta 4., 5., 6. eta 7. erantzunetatik gutxienez batek, FZPA izateko. Gaur egun, FZPAk bi taldetan sailkatzen dira (1. irudia). Alde batetik, arreta farmazeutikoaren zerbitzuak eta, beste alde batetik, komunitateko osasunarekin erlazionaturiko zerbitzuak [13]. Sailkapen horretan agertzen den zerrenda ez da itxia eta baztertzailea, eta FZPA kopuruak ere gora egitea espero da farmazia asistentzialak aurrera egin ahala.
136 Ekaia, 2021, 39, 131-152 Xabier Aizpurua-Arruti, Arantxa Isla, María Ángeles Solinís, Begoña Calvo, Ana del Pozo-Rodríguez, Estibaliz Goyenechea 1. irudia. FZPAen sailkapena AF-FC Foroaren arabera. Horiz markatutako zerbitzuak EAEko farmazietan programa baten barnean ezarriak diren zerbitzuak dira; zuriz markatutakoak, programa finkorik izan ez duten baina ezar litezkeen zerbitzuak. 2.1. Arreta farmazeutikoaren zerbitzuak Arreta Farmazeutikoari dagokionez, haren helburu nagusia SEAk detektatzea da, sendagaiekin erlazionaturiko emaitza negatiboak (SENak) saihesteko eta ebazteko. Bigarren irudian ikus daitezke AF-FC Foroak
https://doi.org/10.1387/ekaia.21863 137 Farmazia-zerbitzu profesional asistentzialak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) farmazietan prestatutako SEAen zerrenda eta horiek eragin ditzaketen SENak. Esparru horretan eskain daitezkeen zerbitzuak 2 taldetan banatzen dira: medikamentuen erabilerara zuzendutako zerbitzuak eta osasunean medikamentuen emaitzak ebaluatzera eta hobetzera zuzendutako zerbitzuak. 2. irudia. Foroak eta AF-FC Foroak proposatutako SEAk eta SENak. 2.1.1. Medikamentuen erabilerara zuzendutako zerbitzuak 2.1.1.1. Dispentsazioa Dispentsazioa, farmazialariaren jarduera profesionalaren funtsezko zerbitzua da, herritarrek medikamentuak eskura edukitzeko, pazienteek medikamentuak behar bezala erabiltzen direla jakiteko behar adinako informazioa emateko, eta medikamentuekin lotutako zenbait arazo saihestu eta zuzentzeko aukera ematen duena. Osasun-produktuei ere aplika dakieke [13]. Farmazialari batek, sendagai bat dispentsatzen duenean (preskribatutakoa edo errezeta gabekoa), egiaztatu behar du pazienteak edo haren zaintzaileak erabilera eraginkor eta segurua bermatzeko behar besteko informazioa duela produktuari buruz. Halaber, e-errezetaren bitartez eskura duen informazioa erabiliz, eta elkarrizketan jasotzen dituen datuak bitarteko, ebaluatzen du medikamentua pazientearentzat egokia den, araudia betetzen duen, eta, azkenik, entregatzen duen ala ez erabakitzen du [13, 17]. Horretarako, protokolizatutako galdetegi bat erabiltzen du.
138 Ekaia, 2021, 39, 131-152 Xabier Aizpurua-Arruti, Arantxa Isla, María Ángeles Solinís, Begoña Calvo, Ana del Pozo-Rodríguez, Estibaliz Goyenechea Farmazialariaren parte-hartze aktiboaren ondorioz, gizarteak hautematen du sendagaia osasun-ondasun bat dela, eta ez kontsumo-objektu soil bat; gainera, pazientearen eta farmaziaren arteko harremana sendotzen laguntzen du. 2.1.1.2. Indikazioa Osasun-arazo konkretu baterako hartu beharreko medikamentua zein den jakin gabe farmaziara doan paziente edo erabiltzaileak farmazialariari sendagai egokienaren eskaera egindakoan eskainitako FZPA da indikazioa. «Zer emango zenidake…?» esaldiarekin sinbolizatzen da [13]. Farmazialariak, osasun-agente gisa, sintoma «arinak» hobetzeko edo arintzeko funtsezko eginkizuna du. Sintoma arina osasun-arazo ez-larria da, automugatua eta iraupen laburrekoa; ez du diagnostiko medikorik behar; ez dago pazientearen beste osasun-arazo edo tratamendu batzuekin lotuta, eta medikuaren preskripziorik behar ez duen tratamendu batekin arintzen da. Eginkizun hori egiteko, prozesu metodologiko estandarizatu bat garatzen da, eta bideratzeko adostutako irizpideak zein azken ebidentziaren arabera egindako gida farmakoterapeutikoak erabiltzen dira [13, 17]. 2.1.1.3. Medikazioaren kontziliazioa Medikazio-akats asko, asistentzia-mailen arteko koordinazio-arazoengatik sortzen dira. Izan ere, asistentzia-trantsizioak gertatzen direnean tratamendu farmakologikoekin arazorik ez egotea da kontziliazioaren helburu kritikoa; hots, pazientearen segurtasuna mantentzea, batez ere ospitaleko alta ematerakoan. Kontziliazioa egitean, farmazialariak era sistematikoan eta protokolo baten arabera alderatzen ditu pazienteak asistentzia-mailetatik igaro aurretik eta ondoren hartu dituen medikamentuen zerrendak. Farmazialariak desberdintasunak identifikatu behar ditu, ondoren aztertu, ebaluatu eta erabakiak hartu ahal izateko. Eraginkortasuna eta segurtasuna bermatzeko helburuarekin, beharrezko esku-hartzeak egingo ditu, prozesuan parte hartzen duten osasun profesionalekin elkarlanean [13, 17]. 2.1.1.4. Atxikidura terapeutikoa Paziente batek tratamendu batekiko atxikidura duela esaten da medikazioa agindu zaion bezala hartzen duenean [18]. Zenbait lanen arabera, [19, 20] gaixotasun kronikoak dituzten pazienteen % 50 inguru ez zaie beren sendagaiei atxikitzen. Atxikidura terapeutiko eza arazo ekonomiko eta sanitario handia da gaur egun osasun-sistementzat, eta, ondorioz, pazienteari agindutako tratamenduak betetzen laguntzen dion berariazko
https://doi.org/10.1387/ekaia.21863 139 Farmazia-zerbitzu profesional asistentzialak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) farmazietan zerbitzu bat beharrezkoa da, pazientearen osasunean eragin onuragarria izango duena [21]. Atxikidura terapeutikoa hobetzeko zerbitzuan, farmazialariak, bere esku-hartzearen bidez, aktiboki laguntzen dio pazienteari, bere borondatez jarrai diezaien osasun-profesionalak emandako gomendioei, medikamentuak eta osasun-produktuak erabiltzeko modu, ohitura higieniko-dietetiko eta/ edo bizimoduari buruzkoei, pazientearen osasunean espero diren emaitzak lortzeko [13, 17]. 2.1.1.5. Botika kutxen berrikuspena Zerbitzu honen helburu nagusia pazienteek beren etxeetan edo egoitzetan dituzten botiken aldizkako berrikuspenean datza. Adineko paziente polimedikatuek dute medikazioaren ondorio negatiboak jasateko arrisku handiena; beraz, horiei eskaintzen zaie zerbitzua, eta bai medikazioa kudeatzen laguntzeko beharra duten pazienteei ere. Pazientearen botikina berrikusiko da, iraungitako edo kontserbazio-baldintza txarretan dauden sendagaiak erretiratzeko eta sendagaiak baldintza desegokietan erabiltzea saihesteko. 2.1.1.6. Formulazio magistrala Formulazio magistrala pertsona konkretu batentzat prestatzen den sendagaia da, farmazialari batek edo haren zuzendaritzapean prestatua, eta zuzen presta dadin printzipio aktiboen preskripzio xehatua duena; horretarako, ezarritako elaborazio egokiko eta kalitate-kontroleko arauen arabera egiten da, farmazia komunitarioan edo ospitaleko farmazia zerbitzuetan [15]. Formulazio magistrala farmazia-lanbidearen jatorriaren lekuko adierazgarrienetako bat da, eta farmazialariaren jardueraren funtsarekin gehien errotutako jardueretako bat. Sendagaien fabrikazio industrialak gora egin duen arren, formulazio magistrala egitea ezinbestekoa da kasu espezifikoen tratamenduan. Kasu ohikoen artean, pediatrian erabiltzeko formulazio magistralak ditugu: askotan, dosi pediatrikoak ez daude eskuragarri; hau da, industrialki fabrikatutako sendagaiak ez dira merkaturatzen haurrek behar dituzten dosiekin, eta, ondorioz, formulazio magistralak ezinbestekoak dira ume horiek behar duten tratamendua jaso dezaten. 2.1.1.7. Medikazioaren erabileraren berrikuspena Zerbitzu horretan, farmazialariak, pazientearekin (edo zaintzailearekin) batera, honek bere sendagaiei buruz duen ezagutza-mailaren eta sendagai
140 Ekaia, 2021, 39, 131-152 Xabier Aizpurua-Arruti, Arantxa Isla, María Ángeles Solinís, Begoña Calvo, Ana del Pozo-Rodríguez, Estibaliz Goyenechea horiei egiten dien erabileraren berrikuspen egituratua egiten du. Sendagaien erabilera zuzenari buruzko aholkularitza eskaintzen zaio, eta pazienteak sendagaiak zergatik hartu behar dituen ikusi eta horiek nola erabili eta/ edo administratu behar dituen ulertzen duela ziurtatzen da. Arazorik identifikatuko balitz, beharrezko aldaketak egin, eta, hala balegokio, preskribatu duen medikuari inprimaki baten bidez jakinaraziko litzaioke [22]. Zerbitzu hori bereziki erabilgarria da sendagai konplexuekin, hala nola inhalagailuekin edo sistema autoinjektagarriekin, tratamenduan dauden pazienteen kasuan. 2.1.1.8. Sendagaiei buruzko aholkularitza Farmazian zerbitzu hori eskaintzea ezinbestekoa da; aurreko zerbitzu askorekin loturiko zerbitzu bat da. Eguneroko informazioa eskaintzen da sendagaiak era egokian erabiltzeko, ahalik eta erreakzio ez-desiragarri gutxien sortzeko eta medikazioaren atxikidura egokia izateko. Paziente baten sendagaien inguruko edozein kontsultari, informazio fidagarriaren eta azkeneko ebidentzia zientifikoaren arabera erantzungo zaio. 2.1.2. Osasunean medikamentuen emaitzak ebaluatzera eta hobetzera zuzendutako zerbitzuak 2.1.2.1. Jarraipen farmakoterapeutikoa (JFT) SEAk detektatzea helburu nagusitzat duen zerbitzu profesionala da; haren bidez, SENak saihesten eta ebazten dira. Farmazialariak elkarrizketa pertsonalen sekuentzia bat ezarriko du; horrela, harreman profesional bat sortuko du, pazienteak aipatutako farmakoterapian eta osasun-arazoetan zentratua, emaitza optimoak lortuko, eta, bestela, detektatutako edo agertzeko arriskuan dauden SEAk edo SENak zuzentzeko esku hartuko. Zerbitzu horrek konpromisoa eskatzen du, eta modu jarraitu, sistematizatu eta dokumentatuan eman behar da. Farmazialariak, konpromiso horren bitartez, farmakoterapia osasunerako onuragarria izan dadin bere esku dagoen guztia egiteko erantzukizuna hartzen du [13]. 2.1.2.2. Farmakozaintza Kontrako erreakzio berriei buruzko informazioa identifikatu eta pazienteen kalteak prebenitzekotan, sendagaien, produktu biologikoen, sendabelarren eta botika tradizionalen ondorioei buruzko informazioa bildu, zaindu, ikertu eta ebaluatu nahi duen zientzia da [16]. Sendagai jakin batean hautemandako kontrako erreakzioen susmoak sistema zentralizatu baten bidez jakinarazi behar dira. Sistema horrek aukera ematen du kontrako erreakzio horiek estatuan eta nazioartean ezagutarazteko.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21863 141 Farmazia-zerbitzu profesional asistentzialak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) farmazietan 2.2. Komunitateko osasunarekin erlazionaturiko zerbitzuak Komunitateko osasunarekin erlazionaturiko zerbitzuak farmazialari batek bere gaitasun profesionalak erabiliz egiten dituen jarduerak dira, osasunaren hezkuntzan, sustapenean eta babesean eta gaixotasunaren prebentzioan zentratzen direnak. Horretarako, kasu bakoitzean, osasun publikoko programak eta/edo baliabide egokiak erabiltzen dira, inplikatutako eragile guztiekin lankidetzan [16]. Zerbitzu horien helburu nagusiak hauek dira: — Osasuna eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzea. — Hainbat motatako gaixotasunei aurrea hartzea, bereziki gaixotasun kronikoei. — Konplikazioak ez agertzea. — Diagnostikatu gabeko zenbait patologiaren diagnostiko goiztiarra erraztea. — Osasun-agintariek eta beste kolektibo batzuek sustatutako osasun publikoko jarduerak herritarrek eskura ditzaten laguntzea. 3. FZPAk EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN (EAE) Duela urte batzuk, EAEko Farmazialarien Kontseiluarekin bat eginda, EAEko farmaziak FZPAk eskaintzen hasi ziren. Atal honetan, EAEko farmazietan azkenaldian eman diren eta oraindik ematen ari diren FZPAk azalduko dira. Zerbitzu horietaz gain, farmazia bakoitzak beste hainbat zerbitzu jartzen ditu herritarren eskura (2. Irudian, letra zurian daudenak): medikamentuei buruzko aholkularitza, indikazioa, neurri antropometrikoak, parametro klinikoen determinazioa, osasunaren sustapena, nutrizio-aholkularitza, besteak beste. 3.1. Dispentsazioa 2020an EAEko hainbat farmazia CGCOFak bideratutako Hazfarma izeneko proiektuan parte hartzen hasi dira [15]: sendagaien dispentsazioak «Nodofarma Asistencial» izeneko plataforman modu egoki eta protokolarizatuan erregistratzen dira. Erregistroak gordeta geratzen dira, eta zerbitzu horren jarraipen espezifikoa egin daiteke. Gipuzkoako farmaziek, bestalde, estatu-mailan egindako D-VALOR programan ere parte hartu zuten, bentzodiazepinen dispentzazioaren ebaluazioa egiteko [23]. 3.2. Medikazioaren kontziliazioa EAEko farmazialariek kontziliazio-programa batean parte hartu zuten 2015-2016 urte bitartean. Programa hori Gipuzkoako Sendagaigileen Elkartearen (GSE) eta Bidasoako Erakunde Sanitario Integralaren (ESI)
142 Ekaia, 2021, 39, 131-152 Xabier Aizpurua-Arruti, Arantxa Isla, María Ángeles Solinís, Begoña Calvo, Ana del Pozo-Rodríguez, Estibaliz Goyenechea artean garatu zen. Bertan, pazienteak bere tratamendu aktiboaren orrian preskribatutako sendagaien eta benetan hartzen zuenaren arteko desberdintasunak identifikatzen ziren [24]. Programaren helburua zen desadostasunek eragindako medikazio-akatsak saihestea, eremu horretako lehen mailako arretako farmazia komunitarioen, medikuen eta lehen mailako arretako farmazialarien lankidetzaren bidez. Programa horri esker, sendagai batez murriztu zen, batez beste, agindutako sendagaien kopurua, parte hartu zuen paziente bakoitzeko. Gainera, ospitaleratzeak ere murriztu ziren estatistikoki, eta zerbitzua kostu eraginkorra zela frogatu zen [24]. 3.3 Atxikidura terapeutikoa EAEn, 2 proiektu nagusi landu dira gai honen inguruan aurrera pauso bat emateko: Adtra-lip (GSE eta OAT taldearen artean bideratua) eta AdherenciaMED (CGCOF-ak gidatua). Adtra-lipen proiektuaren helburu nagusia zen hiperkolesterolemia duten pazienteen tratamenduarekiko atxikidura hobetzea estatu mailan. Gaixotasun metaboliko kronikoa izanik, tratamendu farmakologikoa ere bizitza osorakoa da; hori dela eta, gaixoek tratamendu farmakologikoarekiko atxikidura-falta handiagoa izaten dute. Proiektu hori, EAEn, 2014-2016 bitartean eraman zen aurrera [25]. Programan parte hartu zuten pazienteen artean, eta esku-hartze farmazeutikoaren ondoren, ikusi zen hiperkolesterolemia zuten pazienteek % 73ko atxikidura izan zutela. Sei hilabetean atxikitzaile bihurtzeko aukerak handiagoak izan ziren farmazialariaren esku-hartzea izan zuen paziente-taldean, inolako esku-hartzerik izan ez zuen paziente-taldean baino. AdherenciaMED proiektuaren helburua, bestalde, hipertentsio arteriala, asma edo biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa (BGBK) zuten pazienteen tratamendu farmakologikoarekiko atxikidura terapeutikoa hobetzera bideratutako zerbitzu baten eragin klinikoa, ekonomikoa eta humanistikoa diseinatzea eta ebaluatzea zen, ohiko arretarekin alderatuta. Proiektua 2017. urtean egin zen, eta administrazio publikoak finantzatu zuen proiektua [26]. Programaren hasieran, pazienteen % 35,1ek ez zuen atxikidura tratamenduarekin; hilabeteko jarraipenaren ondoren, atxikidura zuten pazienteen kopuruak % 22,8 egin zuen gora. Horrek programak emaitza klinikoetan eta humanistikoetan duen eragina erakutsi zuen. 3.4. Botika kutxen berrikuspena Botika-kutxen berrikuspena bereziki adineko pertsona polimedikatuei zuzenduta dagoenez, Hurkoa erakundeak (irabazi-asmorik gabeko erakundea; hauskortasun-egoeran dauden adinekoen edo gaixotasun mentala du-
https://doi.org/10.1387/ekaia.21863 143 Farmazia-zerbitzu profesional asistentzialak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) farmazietan ten pertsonen eskubideak zaindu eta defendatzen ditu) eta EAEko farmaziek kolaborazio bat egin zuten ospitaleratuta ez dauden pazienteen behar farmakoterapeutikoen erantzule farmazialari komunitarioa izan zedin. Prozesu horretan, Hurkoako teknikariak hauskortasun-egoeran zegoen paziente bakoitzaren beharrak balioztatu zituen. Behin medikazioarekin arazoak zituen pazientea detektatuta, haren erreferentzia-farmazia aukeratu, eta bisita antolatzen zen, farmazian edo etxean; bisitan, botika-kutxen berrikuspena egiten zen, beste zerbitzu askorekin batera [27]. 3.5. Formulazio magistrala Kasu berezietan aukera terapeutiko indibidualizatuak izateko, ezinbestekoa da formulazio magistrala. Zerbitzu horrek kostu bat du: formula bakoitzak prezioa du, zehaztutako prezio-zerrenda baten arabera; haren ordainketa administrazioaren eta pazientearen artean banatzen da. 2019. urtetik errezeta elektronikoaren barnean daude EAEn preskriba daitezkeen formula magistral batzuk. 3.6. Medikazioaren berrikuspena EAEn, eta Eusko Jaurlaritzako Farmazia Zuzendaritzarekin hitzartuta, «Medikazioaren erabilera hobetzea etxez etxeko laguntza-zerbitzuei atxikitako pazienteei» izeneko proiektu bat dago martxan 2009. urtetik. Udaletxeak atxiki dakizkioke programa horri, eta behin gizarte teknikariak pazientea detektaturik eta haren beharrak ikusirik, farmaziak dosifikazio-sistema pertsonalizatuak (DSPak) presta ditzake pazientearentzat. DSPak lehen mailako baliabidea dira farmazia komunitarioaren bidez tratamenduekiko atxikidura eta segurtasuna hobetzeko. Modu horretara, medikazioarekin lotutako arazoak prebenitu eta konpon daitezke. DSPen prestaketan, farmazialariak lan sakona egin behar du medikazioaren berrikuspenean, oso garbi eduki behar baitira zeintzuk diren pazienteak aktibo dituen tratamenduak (zer medikamentu, noiz eta nola hartu behar duen) eta horretarako jarraipen zorrotza behar da. Proiektu horretan, pazienteak ez du ezer ordaindu behar eta administrazioak hilabetero farmaziari ordaintzen dio paziente konkretu bakoitzarengatik dagokion ordainsaria [28]. Programa horrekin sistema publikoa aurreztea lortzen da, beharrezkoak ez diren errezetak murriztuz. Artatutako pertsonentzako zerbitzua hobetzeaz gain, baliabide soziosanitarioen aprobetxamendua eta sinergia ere handiagoa da. 3.7. Jarraipen farmakoterapeutikoa EAEn, orain arte, JFTeko zerbitzuan oinarritutako bi proiektu jarri dira martxan: conSIGUE eta SFT DMII (Jarraipen farmakoterapeutikoa Diabetes Mellitus II-a duten pazienteetan).
144 Ekaia, 2021, 39, 131-152 Xabier Aizpurua-Arruti, Arantxa Isla, María Ángeles Solinís, Begoña Calvo, Ana del Pozo-Rodríguez, Estibaliz Goyenechea ConSIGUE programak (CGCOFak gidatua), JFaren eragin klinikoa, ekonomikoa eta humanistikoa neurtu zituen estatu-mailako farmazietako adineko heldu polimedikatuetan. Programa horretan, EAEko 78 farmaziak hartu zuten parte. Zerbitzuak pazienteen osasunean izan duen eragina erakutsi du [29], kostu-efektiboa da [30] eta JFT zerbitzuan inbertitutako euro bakoitzeko 3,3 €-tik 6,2 €-ra bitarteko etekina sortzen da [31]. Bestalde, kontrolatu gabeko osasun-arazoak % 54,1, larrialdietara bisitak % 53,1 eta ospitaleratzeak % 59,8 murriztu zituen. Bestalde, EAEko paziente kroniko eta polimedikatuen JFTeko programan (SFT DMII eta Eusko Jaurlaritzako Farmazia Zuzendaritzarekin hitzartuta), II motako diabetesa zuten eta aldi berean 8 printzipio aktibo edo gehiago hartzen zituzten pazienteak izan ziren zerbitzuaren onuradunak. Bertan, farmaziek administrazioaren aldetik ordainsaria izan zuten. 2018an abian jarritako programa horretan; EAEko lehen mailako arretako medikuak, erizainak eta farmazeutikoak eta farmazia komunitarioko langileak ziren parte-hartzaileak. Programa horretan, pazienteek hartzen zituzten sendagaiak eta preskribatutako sendagaiak farmazia komunitarioetan berrikusten ziren, Euskal Osasun Zerbitzuko lehen mailako arretako zentroekin koordinatuta. Farmazialariek SEA edo SENen susmoren bat hautematen bazuten, osasun-zentroko medikuekin harremanetan jarriko ziren. JFT egoki bat egiteko, pazienteek beren farmazia komunitariora joan behar zuten urtebetez aldizkako elkarrizketa batzuetara, farmazietatik lehen mailako arretako medikuei egindako proposamenen emaitzak ebaluatzeko. Programa horren emaitzak eta ondorioak ez dira izan oraindik argitaratuak. 3.8. Gaixotasunaren prebentzioa Osasunaren arloko prebentzioa osasuntsu egoten laguntzen duten ohiturak edo jokabideak aldatzean datza. Helburua, herritarrak gaixotasun kronikoekiko eta horien prebentzioarekiko sentsibilizatzea da. 1989az geroztik, Giza Immunoeskasiaren Birusa (GIB) prebenitzeko eta diagnostikatzeko 6 programa [32] ezarri dira EAEko farmazia komunitarioetan (2. taula). Horiek Eusko Jaurlaritzako Farmazia Zuzendaritzarekin hitzartuta daude eta, kasu gehienetan administrazioak eta pazienteek elkarren artean ordaintzen dituzten arren, zenbat kasutan, dohainak izaten dira pazientearentzat: adibidez, metadona bidezko mantentze-programa. Bestalde, giltzurrunetako gaixotasunaren arriskuaren detekzio-programa ere eskaintzen da, giltzurrunaren mundu egunean. Bertan, farmaziek glukosaren, kreatininaren eta arteria-presioaren zehaztapenak egiten dituzte, bai eta giltzurrun-gaixotasun posiblearen baheketa-parametroak ere, doan, eskatzen duten erabiltzaileei.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21863 145 Farmazia-zerbitzu profesional asistentzialak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) farmazietan 2. taula. GIBa prebenitzeko eta diagnostikatzeko programak. 1. Hiesaren aurkako kitak ematea (xiringa, preserbatiboa, eskuoihal higienikoa, ur esterila eta nahasteko ontzia), injekziorako material esterilera errazago iristeko 2. Xiringak Trukatzeko Programa (BJP), bide publikoetan utzitako xiringa kopurua murrizteko eta osasun-hezkuntza egiteko helburuarekin 3. 3×1 preserbatiboren salmenta diruz lagundua (3 unitate euro 1eko), preserbatiboaren irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin 4. Metadona bidezko mantentze-programa, drogen erabiltzaileen arriskuak murrizteko eta bizi-kalitatea hobetzeko bide parenteraletik 5. GIBaren test azkarra, GIBaren detekzio goiztiarra errazteko, test aurreko eta osteko aholkuarekin eta deribazioarekin batera 6. Sifilisaren test azkarra, gizonekin sexua duten gizonentzat, GIBaren baheketa osagarri gisa eskainia 2018. urtean, Gipuzkoako farmazia komunitarioetan, II motako diabetesaren arriskua detektatzeko programa ere egin zen 6 hilabetean. Programa horretan, 72 farmaziak diabetesa izateko arriskuan zeuden 45 urtetik gorako pertsonak garaiz detektatzen eta arrisku hori murrizten jardun zuten, pertsona horiek ohitura higieniko-dietetiko egokietan heziz. Horretarako, baheketa egin zuten, test bat betez (Findrisc testa), II motako diabetesa garatzeko arrisku handia zuten pertsonak detektatzeko. 1.881 paziente errekrutatu zituzten. Horietatik, % 15,7k arrisku txikia zuen hurrengo 10 urteetan DM2a izateko; % 64,9k arrisku moderatua, eta % 19,5ek arrisku altua. Farmazialariaren interbentzioari dagokionez, 1.351 pazientek osasun-heziketa jaso zuten, eta 340ri glukosaren neurketa egin zitzaien. Glukosaneurketen erantzunak bi taldetan banatu ziren: <110 mg/dl (n = 224) eta ≥110 mg/dl (n = 116). 110 mg/dl-tik gorako glukosa-balioak zituzten pazienteak medikuarengana bideratu ziren. Hamabost pazienteri (guztizkoaren % 1,4) neurri higieniko-dietetikoen tratamendua edo tratamendu farmakologikoa ezarri zieten [33]. 3.9. Tabakoarekiko mendekotasuna Biztanleriari tabako-ohiturak uzten laguntzeko, EAEko farmazietan tabakoaren mendekotasuna gainditzeko programa 2016. urtean ezarri zen. Tabako-mendekotasuna gainditzeko tratamendua oso eraginkorra da, eta giza sufrimendu handia eta osasun-kostu handia dakarten gaixotasun
146 Ekaia, 2021, 39, 131-152 Xabier Aizpurua-Arruti, Arantxa Isla, María Ángeles Solinís, Begoña Calvo, Ana del Pozo-Rodríguez, Estibaliz Goyenechea kroniko asko ekidin ditzake (minbizia, BGBK, gaixotasun kardiobaskularrak…). Programan parte hartzen duten farmazialariek tabakoak osasunean dituen kalteei eta tabako-ohitura uzteko dauden aukera terapeutikoei buruzko informazioa zabaltzen dute. Programan parte hartu nahi duten pertsonek farmazialariaren laguntza dute; farmazialaria, halaber, farmakoterapiaren eraginkortasun eta segurtasun handiena lortzekotan medikazio erabiliaren jarraipena egiteaz ere arduratzen da. 3.10. Ikergai diren bestelako zerbitzuak EAEn, sendagaien segurtasuna eta erabilera ebaluatzeko eta hobetzeko (SSUM) programa dago UPV/EHUrekin lankidetzan. Programa hori II motako diabetesa, BGBK edo gaixotasun kardiobaskularra duten eta jarraipen gehigarriko medikamentuekin tratamenduan dauden pazienteei zuzenduta dago. 2019an jarri zen martxan, Gipuzkoako Debagoieneko Erakunde Sanitario Integraleko (ESI) 13 farmazia komunitarioen parte-hartzearekin. Farmazia bakoitzak aldizkako elkarrizketak egiten dizkio parte hartzen duen paziente bakoitzari tratamenduarekiko atxikipena, sendagaiarekiko ezagutza eta erabilera eta segurtasuna balioztatzeko eta hobetzeko. Programa oraindik abian dago, eta egun 81 paziente ari dira parte hartzen. 141 intzidentzia detektatu dira; horietatik % 9,9 atxikipenarekin lotuta zeuden; % 53,9 ezagutzarekin eta erabilerarekin, eta % 36,2 segurtasunarekin. Hirugarren elkarrizketan, ikusi da intzidentzia-kopurua % 66 murriztu dela lehenengoarekin alderatuta, eta murrizketa hori % 75ekoa izan da atxikimenduan; % 61,1ekoa ezagutzan eta erabileran, eta % 61,9koa segurtasunean. 4. FZPAen ONURAK ETA ERRONKAK Farmazialariek zerbitzuen garapenarekin lotutako jardueretan modu homogeneoan eta sistematizatuan parte hartzen dute, eta jarduera horien erregistroa egiten dute. Horrek zerbitzuen jarraipena eta ebaluazioa egitea ahalbidetzen du, eta aurrerapausoak ematea ere. Baina FZPAk eskaintzeak eta kudeatzeak kostu handia eragiten die farmaziei, denbora eta esfortzu handiak behar baitira jarduerak modu egokian egiteko. Ondorioz, zerbitzu horien eskaintza zabaltzeko, ezinbestekoa da farmazialarien motibazioa sustatzea, eta haren jarrera aldatzea eragin dezaketen arrazoiak identifikatzea. Ildo horretan, frogatu da FZPAk ezarriz onurak lortzen direla gizartean, farmazialarien kolektiboan, farmazialarietan eta pazientetan (3. irudia) [13]:
https://doi.org/10.1387/ekaia.21863 147 Farmazia-zerbitzu profesional asistentzialak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) farmazietan FARMAZIALARIA FARMAZIALARIEN KOLEKTIBO PROFESIONALA •Jasotako zerbitzua hobetzea •Zaintza-maila handiagoa •Laguntza homogeneo eta estandarizatua •Asistentziaren kalitatea PAZIENTEA GIZARTEA •Gogobetetze profesionala •Inplikazio aktiboagoa osasun-prozesuetan •Erantzukizun berriak eta garrantzitsuak •Diziplina anitzeko osasun-taldeetan parte hartzea •Sendagaien erabilera optimoa •SEAen murrizketa eta SENen konponketa edo prebentzioa •Osasun-gastua arrazionalizatzea •Ekitatea laguntza-zerbitzuetan •Bizi-kalitatea hobetzea •Gizartearen eta erakundeen aitorpena •Jarduera profesionalen birdefinizioa •Garapen profesionalerako bide berriak irekitzea 3. irudia. FZPAen onurak. Bestalde, farmazia komunitarioan FZPAk erabat ezartzeko eta orokortzeko, ordainsaria da egungo erronka: adierazi bezala, hainbat zerbitzuk ordainsari bat jasotzen dute, eta hori kontuan izan beharreko gaia da zerbitzu berriak martxan jartzeko garaian; izan ere, jarduera batek errentagarritasunik sortzen ez badu, oso litekeena da etorkizun hurbilean hornitzeari uztea [34]. Ordainketa modu ezberdinetan egin daiteke, zerbitzuaren eta pertsona edo erakunde finantzatzailearen arabera: (i) pazienteak zerbitzua osorik ordaintzen du, (ii) pazienteak zerbitzuaren zati bat ordaintzen du eta administrazioak gainerakoa, edo (iii) administrazioak zerbitzua osorik ordaintzen du. Beste herrialde batzuetan, zerbitzuen ordainsaria gero eta nabarmenagoa da: Ingalaterran, Australian edo Zeelanda Berrian, esaterako. Herrialde horietan, farmazia asistentziala eta arreta farmazeutikoa garatuago daude. Ingalaterran, farmazia komunitarioaren finantzaketak zerbitzu aurreratuengatiko ordainsari bat (aukerakoak dira), oinarrizko zerbitzuetarako estaldura-tasa bat (farmazia guztiek eskaini behar dituzte) eta beste marjina batzuk ditu [35, 36]. Dispentsazio-zerbitzua funtsezko zerbitzutzat hartzen
148 Ekaia, 2021, 39, 131-152 Xabier Aizpurua-Arruti, Arantxa Isla, María Ángeles Solinís, Begoña Calvo, Ana del Pozo-Rodríguez, Estibaliz Goyenechea da, eta kantitate ekonomiko finko bat ordaintzen da dispentsazio bakoitzeko [37]. Zerbitzu aurreratuetan, zerbitzuaren araberakoa da ordainsaria: sendagaien erabilera berrikustea (RUM), gailuen erabilera berrikustea (AUR), estomen pertsonalizazioa (SAC), gripearen aurkako txertoaren zerbitzua eta farmazialari komunitarioaren kontsulta-zerbitzua (CPCS) [38]. Ordainketa guztiak Erresuma Batuko Osasun Sistema Nazionalak (NHS) ordaintzen ditu. Australian, Community Pharmacy Programs izeneko programan partaide diren farmaziek Gobernu Federalaren ordainsaria jasotzen dute, sendagaien atxikidura- eta erabilera-programetan, Torresko Itsasarteko uharteetako pertsonentzako programa espezifikoetan, landa-laguntzako programetan eta osasun-programetan. Kasu batzuetan, medikazioa berrikusteko eta immunizatzeko beste zerbitzu batzuk ere ordaintzen dira [36]. Zeelanda Berrian, dispentsazio bakoitzeko, barruti bakoitzeko Osasun Sailak ordaintzen dio farmaziari. Dispentsazioaz gain, finantzatutako beste zerbitzu batzuk ere badaude, hala nola paziente kronikoentzako zerbitzua, antikoagulatzaileekin tratamenduak dituzten pazienteentzako jarraipen-zerbitzua, sendagaien erabilera berrikustea (RUM), medikamentuen ebaluazioa, klozapina emateko zerbitzua, egoitzetako arreta zerbitzuak eta opioideak batera dispentsatzeko zerbitzuak [35]. Dena den, ordainsaria lortzeko, zerbitzuak pazientearen bizi-kalitatea hobetzen dela demostratu behar du, hots, zerbitzua jasotzen duen pazientearengan hobekuntzak eragiten direla, eta administrazioarentzat etekin ekonomikoak sortzen direla. Hau da, errentagarria izan behar du. 5. ONDORIOAK Farmazialariek ezagutza eta trebetasun espezifikoak dituzte, ongizatea lortzeaz gero eta kezkatuago dagoen eta osasunaren kontzeptuarekin lotutako alderdi guztietan informatua eta prestatua dagoen gizartearen bizi-kalitatea hobetzeko. Ikusi den bezala, farmazialari-profesioa ez da duela urte batzuk bezalakoa. Oinarri nagusia sendagaia den arren, farmazialariek frogatu dute eskainitako zerbitzuek eta egindako esku-hartze klinikoek medikamentuen aurkako gertaerak murrizten eta pazientearen emaitza klinikoak eta humanistikoak hobetzen dituztela; beraz, farmazia komunitarioaren praktika gero eta asistentzialagoa bihurtzen ari da. FZPAek, aldaketa horretarako tresna garrantzitsua izanik, pazienteetan ez ezik, farmazialarien kolektiboan eta farmazialarietan euretan ere onurak sor ditzakete. Gainera, farmazia asistentzialak aurrera egiteak onura handiak ekarriko dizkio gizarteari, eta errentagarritasuna administrazio publikoei. | science |
addi-c9d79740b2ce | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51432 | Konposatu metal-organikoen sintesia laborategitik industriako aplikazioetara | Echenique Errandonea, Estitxu | 2021 | 156 Ekaia, 2021, 39, 153-168 Estitxu Echenique-Errandonea natzen ditu eskala handian ekoitziko den materialaren egitura, konposizioa, sintesi-prozedura eta prozesaketa bukaerako erabilera edo emango zaion aplikazioa eta ekoizteko izandako kostuarekin [10]. 2. irudia. Industrian materialen aukeraketa egiteko kontuan hartu beharreko materialen tetraedroa [10]. Materialen tetraedroa MOFen eskala handiko sintesirako aplikatuz gero, lehenik eta behin, erreaktibo egokiak aukeratzea ezinbestekoa da. Nodoari dagokionez, lehengai modura metal oxidoak eta sulfatoak dira erabilienak. Estekatzaileei dagokienez, ohikoenak azido karboxilikoak dira: azido tereftalikoa, isoftalikoa eta formikoa. Baztertu egiten dira konplexutasun handiagoko egiturak, maiz eskuragarritasun urriagoa izaten dutelako eta ondorioz ekoizpen-kostu altuagoa. Disolbatzailearen aukeraketari dagokionez, ura da disolbatzaile egokiena, erabilgarritasun handia duelako eta «berdeena» delako; hau da, ingurumenarekiko jasangarriena da. Hala ere, sarritan, MOFen sintesirako nahitaezkoa da ura ez den bestelako disolbatzaileen erabilera; kasu horietan, disolbatzaile organikoetara jo ohi da. Industrian azken horien erabilera murriztea eta minimizatzea bilatzen da, kutsagarriak eta garestiak izan ohi direlako. Murrizketa horrek kolokan jartzen ditu produktu porotsuaren bukaerako propietateak. Aukera bezala, azken urteetan, disolbatzailerik gabeko sintesia ikertzen ari da; disolbatzailearen kostua aurrezteaz gain, ingurumenarekiko errespetagarriena den sintesi-modua bilatzen baita [11].
https://doi.org/10.1387/ekaia.21710 157 Konposatu metal-organikoen sintesia laborategitik industriako aplikazioetara Gainera, nahitaezkoa da materiala sintetizatu ondorengo prozedurak kontuan hartzea, hein handi batean erreakzioaren errentagarritasuna zedarritzen baitute. Iragazketa-, garbiketa-, lehorketa- eta aktibazio-prozesuak sarritan luzeak izaten dira eta bukaerako produktuaren kostuan eragiten dute [12]. Erreakzio-osagai eta baldintza egokienak aukeratuta, instalazio-pilotuan lan egiteko eskuragarri dauden teknikak zehaztu behar dira. Helburua MOFak edo konposatu metal-organiko porotsuak eta egonkorrak ekoiztea bada, premiazkoa da sintesi-metodo errazak, azkarrak, merkeak eta komertzialki bideragarriak aukeratzea [13]. Egun, industrian erabiltzen diren tekniken artean sailkapen anitz aurkitu daitezken arren, esan daiteke lau talde nagusitan sailka daitezkeela sintesi-moduak: elektrokimika, fluidoen kimika, disolbatzaile gabeko sintesia (solvent-free) eta beste metodo sintetikoak. 3. irudia erreparatuez gero MOFak ekoizteko erabilitako metodo sintetikoen aukeraketa garaiaren araberakoa izan dela erran daiteke azken urteotan argitaratu diren patenteek erakusten duten bezala. Hala ere, edozein teknika aukeratuta ere, erabilera anitzeko sintesi-modua aukeratzea da garrantzitsuena; ekipamendu berarekin hainbat MOF ekoizteko aukera ematen duena, alegia. 3. irudia. Azken hiru hamarkadetan MOFen sintesirako garatu diren tekniken kronograma [9]. (Egileak moldatutako irudia). Hurrengo taulan, instalazio-pilotuan lan egiteko zenbait teknikaren abantaila eta desabantaila nagusiak bilduak dira. Industriaren ikuspuntutik monokristalak ekoizteak garrantzi handirik eduki ez arren, MOFen karakterizaziorako ezinbestekoa da.
158 Ekaia, 2021, 39, 153-168 Estitxu Echenique-Errandonea 1. taula. Metodo sintetiko bakoitzaren abantaila eta desabantaila nagusiak eskala handian lan egiteko orduan [8]. Metodo sintetikoa Abantaila ↑/desabantaila ↓ Elektrokimika ↑ Sintesi azkarra eta garbia ↓ HKUST-1 MOFa ekoizten da soilik prozedura honekin Fluidoen kimika Mikrouhin bidezko beroketa ↑ Teknika erraza etekin altuak lortzen dira eta efizientea da energetikoki ↓ Morfologia kontrolatzeko aukera ematen du ↓ Zaila da teknika honen bidez momokristal handiak isolatzea ↓ Industrian inplementatzeko zaila Ultrasoinua ↑ Fase puruak lortzeko erraztasuna ↑ Partikula tamaina homogeneoa eta morfologia jakinekoa denbora gutxian ↑ Metodo egokiena nano-tamainako MOFak sintetizatzeko ↓ Ultrasoinu-uhinek kristalak haustea Disolbatzaile gabeko sintesia (solvent-free) ↑ Tenperatura eta presioa ez dira beharrezkoak ↑ Mekanokimikaren laguntzaz etekinak hobetu daitezke ↓ Zaila monokristalak isolatzeko ↓ Fase nahasketak lor daitezke Beste metodo sintetikoak Difusio geldoa ↑ Giro-tenperaturan lan egin daiteke: tenperatura eta presio altuak ez dira beharrezkoak ↓ Lortutako etekina oso baxua da ↓ Prozesu motela da: egunak, asteak edo hilabeteak behar izaten dira produktua lortzeko Erreakzio hidro (solbo)termala ↑ Tenperatura-tarte handian lan egiteko aukera ematen du teknikak (40-250 ºC) ↑ Monokristalak hazteko tenperatura-igoera eta -jaitsiera programatuak erabiltzeko aukera ↑ Teknika erraza industrian inplementatzeko ↓ Presio altuetan lan egiteko metalezko ontziak eta labeak behar dira eta horrek kostu altua dakar ↓ Energia-kontsumo altua ↓ Erreakzio motela: egunak behar izaten ditu Pote bakarrean egindako erreakzioa ↑ Sintesi-modu errazena giro-tenperaturan MOFak sintetizatzeko ↑ Energia-kontsumo txikia ↓ Partikula-tamaina desberdineko produktua eta errepikakortasun txikia
https://doi.org/10.1387/ekaia.21710 159 Konposatu metal-organikoen sintesia laborategitik industriako aplikazioetara 4. irudia. MOFak sintetizatzeko erabili ohi diren metodo sintetikoek erreak ziobal din tza ezberdinetan duten eragina bukaerako produktuaren morfologian eta tamainan. Ezaugarri horiek baldintzatuko dute MOFari emango zaion aplikazioa; hots, geruza meheak sortuko diren edo mintz edo konpositeetan txeratuko den MOFa, besteak beste [13]. (Egileak moldatutako irudia). 4. irudian ikusten denez, sare metal-organiko porotsuak ekoizteko aukeratzen den metodo sintetikoak eragin zuzena du bukaerako produktuan. Hau da, sintesi-modu bakoitzak hainbat partikula-tamaina, distribuzio eta morfologiako produktuak sortzea dakar, eta, horrenbestez, produktuaren bukaerako propietateetan eragina izango du aukeratutako sintesi-bideak. Adibidez, partikula-tamainen nahasteak dituzten materialetan molekula ostalariak poroetan barrena barreiatzea poroaren tamainak baldintzatuko du. Izan ere, erreakzio katalitikoak eta molekulen adsortzio eta banaketa, poroen dimentsioak zedarritzen ditu [13]. Bestalde, industrian MOFak ekoizteko aukeratutako moduari dagokionez, garrantzitsua da lote bidezko ekoizpenean lan egin ordez ekoizpen jarraituan lan egitea. Era honetara, ekoizpen handiagoa lortzen da denbora-unitateko. Izan ere, geldialdirik gabeko produkzioa izanik, ekoizpen konstantea mantentzeko aukera dago, eta jarduerarik gabeko denbora murrizten da. Ondorioz, lan-kostuak eta erreaktore-bolumena murrizteko aukera dago [9]. Azkenik, oso garrantzitsua da espazio-denbora-etekina kontzeptuari erreparatzea. Aldagai horrek zehazten du zenbat kilo MOF ekoizten diren egunean, haren ekoizpenerako erabili den metro kubiko erreakzio-nahaste bakoitzeko. Erreakzioaren errentagarritasun ekonomikoa baldintzatzen du, eta zenbat eta handiagoa izan, orduan eta errentagarriagoa izanen da bukaerako produktua. Horretarako, alde batetik, sintesi-materialen eta disolbatzaileen kostua eta, bestetik, erreakzioa gertatzeko erreakzio-ontziaren kostua erlazionatzen ditu. Orokorrean, sare metal-organiko porotsuen ekoizpen-kostua altua izaten da, sarritan presiopean lan egiteko ontziak eta tenperatura altuetan berotzeko sistema kontrolatuak behar direlako. Horre-
164 Ekaia, 2021, 39, 153-168 Estitxu Echenique-Errandonea Esperimentuak erakutsi zuen andelaren edukiaren % 30 gas gehiago biltegira zitekeela MOFaren barruan; eta ondorioz, autoak % 20 luza zezakeela hornitu gabe bidaiatzeko gaitasuna. Gainera, metano-eduki jakina biltegiratzeko beharrezko presioa ia herenera jaitsi zen gas naturala M OFaren barruan txertatuz. Ibilbide osoa kontuan hartuz gero, bidaiatutako 100 km-ko 7 kg gas natural kontsumitu ziren, eta 1,3 tona CO2 gutxiago igorri ziren atmosferara, gasolina erregai duen potentzia bereko Volkswagen Caddy autorekin alderatuta [11]. Ehungintza da sare metal-organiko porotsuen aplikazio industrialen alor garrantzitsuenetan bigarrena. Armadak erabiltzen dituen babes-jantzietan eta norberaren babeserako ekipoen filtrazio-sistemetan txertatzen dira eraso kimiko, biologiko, erradiologiko eta nuklearren aurka. Izan ere, MOFez baliatutako babes-ekipamenduek agente toxikoak (sarin gasa edo ziape-gasa, besteak beste) adsorbatzeko gaitasun handia dute; airearekiko iragazkorrak dira eta egonkortasun termiko eta mekaniko handiak dituzte. Hau da, MOFei esker, aplikazio horretarako baliatzeko beharrezko ezaugarriak biltzen dituzte materialek. 8. irudia. MOFek gas toxikoak biltegiratzeko duten gaitasuna armadaren jantzietan edo norberaren babeserako ekipoen filtrazio-sistemetan txertatzen direnean [8]. (Egileak moldatutako irudia). Elikagaien industrian ere aurkitu dute aplikazioa sare metal-organiko porotsuek. Zehazki, zenbait elikagairen bilgarrietan txertatu izan dira. Edonola ere, MOFak elikagaiekin kontaktuan egoteak ekar ditzakeen ondorioak oraindik ezezagunak direnez, aplikazio hori ez da gehiegi hedatu. Hala ere, Mastertaste Inc. eta BASF enpresen argitaratu dituzten patentee-
https://doi.org/10.1387/ekaia.21710 165 Konposatu metal-organikoen sintesia laborategitik industriako aplikazioetara tan erakutsi dute aipatutako aplikaziorako hautagai egokiak izan daitezkeela material hauek [18- 19]. Mastertaste Inc. enpresak MOFen bitartez usain txarrak kapsulatu eta lurrinak askatzeko sistema berritzailea asmatu du. Usain txarra, edo kiratsa, pisu molekular baxuko konposatu organiko hegazkorrek eragiten dute, eta sarritan usteltze-prozesuei lotuta dago. Askotan, usain txarrak deuseztatu ordez bestelako substantzia kimikoekin, hala nola lurrinekin, maskaratzen dira, eta horretarako, zeolitak, karbono aktiboa edo gisako materialak erabiltzen dira. Aldiz, proposatzen duten konponbidean, usain txarreko molekulak, MOFarekin kontaktuan jartzen denean, sare metal-organikoa osatzen duten metalekin edo estekatzailearekin elkarreragina izaten du, eta harrapatuta geratzen da. Era honetara, kiratsa deuseztatuko da. Aldi berean, MOFaren egiturak lurrinak biltegiratzea ahalbidetuko du, eta beharrezkoa den momentuan askatzeko aukera eman. BASF enpresan, Ulrich Müllerren taldeak polimeroz eta MOFez osaturiko material biodegradagarri berri bat deskribatu du. Horretarako, polimeroa MOFarekin dopatu dute polimeroaren pisuaren % 0,01-10eko proportzioan. Material berritzaile hori elikagaiak inguratzeko erabili da, zehazki etilenoa adsorbatzeko helburuarekin [8]. Etenoa edo etilenoa landareek ekoizten duten hormona bat da, eta fruta eta barazkien bizitza-iraupena erregulatzeaz arduratzen da: bide metabolikoak azkartuz, zahartze- edo ontze-prozesuetan izaten du eragina. Etilenokontzentrazio altuak heltze-prozesu azkartuekin erlazionatuta daude. Ondorioz, etileno-kontzentrazioa murrizteak, elikagaien iraupena bermatzeaz gain, uzta bildu ondorengo galerak saihestu eta elikagaien ekonomiaren iraunkortasunean laguntzen du. Ontziratze-prozesuetan, ezaguna da CO2-kontzentrazio altuek eta O2- kontzentrazio baxuek etilenoaren sintesia saihesten dutela. Horrexegatik, zenbait urtez erlazio hori erabili da etilenoren erregulatzaile modura ontziratze-atmosfera kontrolatzeko. Aukera bezala, ontzi adimentsuak sortu ziren. Bilgarri horiek aukera ematen dute elikagaia kontserbatzen den ontziaren atmosfera era aktiboan aldatzeko. Hau da, etilenoa, O2-a, CO2-a edo bestelako gas biologikoki aktiboen kontzentrazioa modu dinamikoan erregulatzeko gaitasuna dute [20]. Era honetara, elikagaiaren bizitza luzatu, aldi oro haren egoera monitorizatu eta kalitatea berma daiteke. Ontziratze-mota horrek, elikagaia biltzeaz gain, bestelako anitz funtzio aktibo dituzte: hezetasunaren kontrola, korrosioa eta tenperaturaren kontrola, besteak beste [21]. Ulrich Müllerren taldeak ekoitzitako materialarekin filmak prestatu ziren, eta, ondoren, etenoa adsorbatzeko erabili ziren enbalajetan. Lortutako emaitza positiboek erakutsi zuten BASFek proposatutako materialean MOFak txertatu izanak merkatuan dauden beste zenbait material adsorba- | science |
addi-18f25cfef1a0 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51433 | Olefina arinen ekoizpena: egungo egoera eta aurreikuspenak | Epelde Bejerano, Eva; Tabernilla, Zuria; Iriarte Velasco, Unai; Sierra García, Irene | 2021 | 170 Ekaia, 2021, 39, 169-187 Eva Epelde, Zuria Tabernilla, Unai Iriarte, Irene Sierra 1. SARRERA Olefinak kontsumorako produktuak ekoizteko lehengaiak dira, eta haien ekoizpena mundu-ekonomiaren garapen-indizeetariko bat da. Olefinen eskaria urtez urte handituz doa, baina petrolioaren mendekotasunak eskaria asetzea zailtzen du. Gainera, olefinen ekoizpenak inpaktu handia du ingurumenean; izan ere, ekoizpen-prozesuek energia asko kontsumitzen dute (ur-lurrun bidezko cracking termikoa (SC) bereziki, industria kimikoan kontsumitutako energia guztiaren % 40 behar duena), eta CO2 kantitate handiak isurtzen dituzte [1]. Jasangarritasunerako bidean, industria petrokimikoa aldaketa handiak jasaten ari da, alderdi hauetara bideratuak: ohiko prozesuak areagotzea, eta unitate berriak garatzea, erregaiak eta lehengaiak ekoizteko iturri berriztagarriak erabiliz. Unitate horien diseinuan ezinbestekoa da zenbait irizpide kontuan hartzea; horien artean, energia aurrezteak eta isurpenak kontrolatzeak berebiziko garrantzia dute [2]. Garapen industrialaren barnean, olefinen ekoizpenak garrantzi handia du, eta, hala, lehentasunezko helburua da olefinak ekoizteko bideak ezartzea: (i) petrolioaren balorizazioa areagotzea eta (ii) petrolioaren ordezko iturriak (ikatza, gas naturala, biomasa, kontsumo-gizartearen hondakinak) balioztatzea. Bestalde, olefina bakoitzaren merkatu-beharrak aldatuz doaz, bi arrazoi direla medio: (i) olefinen eraldaketa-produktu anitzen merkatu aldakorrak eta (ii) olefinak ekoizteko prozesuen garapena; izan ere, olefinak ekoizteko prozesu nagusiek etilenoa ekoizten dute gehienbat [3]. Azken urteetan defizita dago olefinen ekoizpenean, eta propilenoaren ekoizpenean bereziki. Horren ondorioz, propilenoa selektiboki ekoizteko interesa piztu da. Artikulu honetan, gero eta handiagoa den olefinen eskariaren arazoaren ikuspegi orokorra eskainiko da, eta ondoren, olefinak ekoizteko prozesuak azalduko dira, erabil daitezkeen iturri guztiak kontuan hartuta, berriztagarriak barne. 2. ZER DIRA OLEFINAK? Olefinak edo alkenoak hidrokarburo asegabeak dira; hau da, karbonokarbono lotura bikoitza duten hidrokarburoak. Esan daiteke alkenoa bi hidrogeno atomo galdu dituen alkanoa (hidrokarburo asea) dela. 1. irudian, olefina arinen (etilenoaren, propilenoaren eta butenoaren) molekulen egiturak aurkezten dira. Gainerako konposatu organikoekin gertatzen den moduan, zenbait alkeno beren izen ez-sistematikoekin izendatzen dira. Kasu horietan, -eno bukaera sistematikoa -ileno bukaerarekin ordezkatzen da. Esate baterako, alkeno sinpleenei (etenoa eta propenoa, bi eta hiru karbono atomo dituztenak, hurrenez hurren), askotan etileno eta propileno esaten zaie.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21855 175 Olefina arinen ekoizpena: egungo egoera eta aurreikuspenak Etilenoaren eta propilenoaren hautakortasunak nabarmenki aldatzen dira elikadura-motarekin. Estatu Batuetan eta Ekialde Ertainean, ohiko elikadura parafina (alkanoak, hau da, hidrokarburo aseak) arinez osatuta dago (etanoa, propanoa eta butanoa, eta horien nahasteak); Europako Batasunean, aldiz, elikadura likidoa da (nafta eta gasolioak). Gaur egun, etanoa gero eta gehiago erabiltzen ari da lehengai gisa, gas naturalaren erreserbak handitu direlako (gas naturalaren etano-edukia % 11 da, bolumenean), eta etanoaren prezioa jaitsi delako [9]. Horrek etilenoaren ekoizpena nabarmenki bultzatu du, propilenoarenarekin alderatuta. Bestalde, katalizatzaileak erabiliz (ZSM-5, Ni-Ru, SiO2-Al2O3), propilenoaren hautakortasuna handitzea eta prozesuaren tenperatura eta ur-lurrun eskakizunak murriztea ere lortu da [21]. 4.1.2. Cracking katalitikoa ohantze fluidizatuan Olefinen ekoizpenaren aurreikuspenetan, FCC unitateek gero eta garrantzi handiagoa dute. Izan ere, instalatutako FCC unitateen ahalmena handia da (14 milioi upel/egun), eta moldakortasun handia dute elikadura ezberdinak tratatzeko [23, 24]: petrolioaren destilazioan lortutako ohiko frakzioak (hutsezko gasolioa (VGO)) edo bigarren mailako interesa duten findegietako korronteak (esate baterako, hondakin atmosferikoa eta hutsezko hondakina). Gainera, egiaztatu da FCC unitateek bestelako elikadurak erabil ditzaketela: esate baterako, landare-olioak, biomasaren pirolisi azkarraren likidoa (bioolioa) [25], eta plastiko poliolefinikoen [26, 27] edo pneumatikoen pirolisian [28, 29] sortutakoa. FCC prozesuan, erreakzio-birsorkuntza sistema jarraitua erabiltzen da. Erreaktorea riser izeneko tutu gorakorraz hornituta dago, non egoitza-denbora 1-6 s bitartekoa izan ohi den. Erreakzioan, 490-550 ºC inguruko tenperaturak behar dira cracking erreakzioak gerta daitezen, eta birsorkuntzan, aldiz, 650-750 ºC ingurukoak, kokea guztiz erretzeko. Hau horrela, birsorkuntzan berreskuratutako katalizatzailea erreaktorera birzirkulatzen da, prozesu ziklikoa osatzeko [23]. Katalizatzaile ohikoena HY zeolita egonkortua da, baina, bereziki, olefinen ekoizpenerako: HZSM-5 zeolita % 5-10 gehitzeak asko hobetzen du olefinen hautakortasuna [30]. 4.1.3. Parafinen deshidrogenazioa PDH prozesuaren bidez lortutako olefina arinen ekoizpena 1930. urtean proposatu zen, eta Bigarren Mundu Gerran ezarri. Prozesu horretan, Cr-Al2O3 katalizatzaileak erabiltzen ziren butenoak ekoizteko; horiek okteno bilakatu, eta, azkenik, oktanoak ekoizten ziren, hegazkinetan erregai gisa erabiltzeko.
C3H8 → C3H6 + H2 (1) Erreakzio nagusiaz gain, molekulen arteko cracking-erreakzioak (2. ekuazioa), hidrogenolisia (3-4. ekuazioak) eta kokearen formakuntza (5. ekuazioa) gerta daitezke:
https://doi.org/10.1387/ekaia.21855 177 Olefina arinen ekoizpena: egungo egoera eta aurreikuspenak rritako unitateetan izaten da, antzeko teknologia eta katalizatzailea erabiliz [35]. 5. irudia. Aurreikusitako gas naturalaren eskuragarritasuna AEBn [9]. 6. irudia. Metanolaren konbertsioaren erreakzio-mekanismoa [35]. Laburdura: Hidrokarburoen pool-a (HCP). Zenbait aldaketa proposatu dira, SAPO-34 katalizatzailearen egonkortasuna eta olefinen hautakortasuna (propilenoarena, bereziki) hobetzeko [35]; esate baterako, metalak gehitzea (Mg, Ni, Co, Ce, Fe, Ag, K, Mn). Bestelako katalizatzaileak proposatu dira (SAPO-18, merkeagoa eta gutxiago desaktibatzen dena), baita katalizatzaile konposatuak ere (S APO-18/SAPO-34) [37].
https://doi.org/10.1387/ekaia.21855 181 Olefina arinen ekoizpena: egungo egoera eta aurreikuspenak Bioetanolaren eta beste alkoholen eraldaketa. Bioetanolaren eraldaketa biofindegiaren oinarrizko prozesutzat hartzen da, bioetanolak erregai eta lehengai moduan duen potentzialagatik, eta horren ondorioz, bioetanolaren eraldaketa arreta handia jasotzen ari da [51]. Hala ere, eskala handian ezarri ahal izateko, bioetanola biomasa lignozelulosikotik ekoitzi behar da, eta prozesu horrek muga teknologikoak ditu oraindik [52]. HZSM-5 katalizatzaileak eta 300 ºC baino tenperatura altuagoak erabiliz, etanola azkar deshidratatzen da etilenoa ekoizteko; sortutako etilenoak bigarren mailako erreakzioetan parte hartzen du hidrokarburo astunagoak ekoizteko, eta, hala, olefinen hautakortasuna murrizten da. Olefinak selektiboki ekoizteko (BTO prozesua), zenbait irtenbide daude; horien artean, (i) HZSM-5 zeolitaren indar azidoa gutxitzea, zenbait metalekin eraldatuz (P, Na, Zr, Sr, Ni, Ga edo La) [53] edo tratamendu alkalinoaren bidez [54]; (ii) HZSM-5 zeolitaren forma-hautakortasunaren gainean jardutea, olefinen eta propilenoaren hautakortasuna handitzeko [55]. Biomasatik eratorritako beste zenbait alkoholen crackinga egin daiteke (esate baterako, glizerolarena, biodiesela ekoiztean sortutako azpiproduktuarena) olefinak lortzeko. Emaitza onak lortu dira Cu/HZSM-5 katalizatzailea erabiliz [56]. Bioolioaren konbertsioa. Bioolioa balioztatzeko bideak dira biomasa eskala handian balioztatzeko etorkizun onenetarikoa duten aukerak; izan ere, bioolioa lehendik instalatutako findegietan elika daiteke beste zenbait lehengairekin batera (esaterako, metanolarekin), eta erraz garraia daiteke konbertsio katalitikoko unitateetara [57]. Bioolioa Metanola Sintesigasa Lignina pirolitikoa Bioolioa +metanola OLEFINAK Pirolisia Gasifikazioa ETAPA KATALITIKOA ETAPA TERMIKOA 7. irudia. Olefina arinen ekoizpena biooliotik: bi etapako prozesua [57]. HZSM-5 katalizatzailearekin etekin eta hautakortasun onak lortu dira. Prozesu horretan, ligninaren pirolisian ekoitzitako produktu eratorriak birpolimerizatzean, lignina pirolitikoa ekoizten da. Lignina pirolitikoak kataliza-
182 Ekaia, 2021, 39, 169-187 Eva Epelde, Zuria Tabernilla, Unai Iriarte, Irene Sierra tzailea desaktibatzen du, eta erreaktorea blokeatzen du. Arazo hori konpontzeko, prozesua bi etapatan egitea proposatu da (7. irudia). Lehenengo etapan (ohantze finkoa, katalizatzailerik gabe), lignina pirolitikoa ezartzen da, eta geratzen diren konposatu oxigenatuak ondorengo etapa batean eraldatzen dira ohantze fluidizatuan, HZSM-5 zeolitazko katalizatzailea erabiliz [57]. Zenbait egilek azpimarratu dute olefinak ekoizteko prozesua integratzearen garrantzia. Hain zuzen ere, prozesu hori olefinen oligomerizazioarekin integratzea, biooliotik abiatuta erregaiak (gasolina, kerosenoa eta diesela) modu jasangarrian ekoizteko [57, 58]. 4.2.2. Hondakinak Aukera hau hondakinen findegiaren kontzeptuaren arloan sartzen da, non hondakinak balio erantsiko erregai zein produktu kimikotan eraldatu daitezkeen. Irtenbide honek olefinak ekoizteko interesa eta kontsumo-gizarteak ekoitzitako hondakinen arazoari konponbide bat ematea bateratzen ditu. Plastikoen (poliolefinen) balorizazioa. Plastikoen ekoizpenak etengabe egin du gora 1930ean ekoizpen masiboa hasi zenetik. Mundu-mailan, 450 milioi tona ekoizten dira urtero [59]. Europako Batasunean, bildutako hondakin plastikoak, gutxi gorabehera, ekoitzitako plastikoen % 50 dira. Horietatik, % 40 energia ekoizteko balioztatzen da; % 30 birziklatzen da, eta % 30 baztertzen da [59]. Hondakin plastikoak balioztatzeko prozesu termokimikoak produktu horien ekoizpenera bideratuta daude: olefinak, aromatikoak edo erregai likidoak. Azken urteotan aurrerapausoak egin dira teknologietan eta katalizatzaileetan [59]. Olefinak ekoizteko teknologia nagusiak poliolefinen monomeroak (etilenoa eta propilenoa) berreskuratzean oinarritzen dira [59]: (i) pirolisi azkarra, tenperatura altuan (600-800 ºC); (ii) pirolisi katalitikoa, 400-500 ºC artean; eta (iii) bi etapako prozesuak: pirolisia + osagai hegazkorren (ezkoen) cracking katalitikoa (500 eta 900 ºC-an, hurrenez hurren). Pneumatikoen balorizazioa. Kasu honetan, pirolisi katalitikoa olefinak ekoizteko aukera onentzat hartzen da. Ikertutako katalizatzaileen artean, HZSM-5 zeolitarekin lortzen da olefinen hautakortasun handiena. Hautakortasuna hobetu daiteke, HZSM-5 nanozeolitak eta HZSM-5/γ-Al2O3 konpositeak erabiliz [60]. Bi etapako prozesua (pirolisia + hegazkorren cracking katalitikoa) ikertu da, halaber. 5. ONDORIOAK Artikulu honetan, olefina arinak ekoizteko ohiko teknologiak eta garapen bidean dauden teknologia berritzaileagoak aurkeztu dira. Olefinen es- | science |
addi-c0a28936294c | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51434 | Irudi Digitalen Analisia: espektrofotometroa ordezkatzen | Albizu Martínez, Gorka; Berasarte, Irati; Bordagaray Eizaguirre, Ane ; Dávila, Sergio; Jaime-Barquero, Edurne | 2021 | 190 Ekaia, 2021, 39, 189-209 Gorka Albizu, Irati Berasarte, Ane Bordagaray, Sergio Dávila, Edurne Jaime-Barquero 1. SARRERA Azken hamarkadetan teknologiak jasan duen garapena handia izan da. Horregatik, helburu orokor bat izan da zientziako atal ezberdinetan ezaugarri askotan hobeak izango diren teknikak bilatzea. Atal horietako bat Kimika Analitikoa izan da. Kimika Analitikoa materiaren kuantifikazioa, identifikazioa eta banaketa aurrera eramateko metodoak erabili eta aztertzen dituen diziplina zientifikoa da [1]. Aipatutako aurrerakuntza teknologikoaz baliatuz, analisi metodo azkarragoak, sinpleagoak, erreaktibo kantitate gutxiago behar dutenak, ingurumena errespetatzen dutenak eta, batez ere, emaitza fidagarriak ahalbidetzen dituztenak garatu daitezke. Garapen handia jasan duen eremuetako bat irudiak lortzeko gailuen teknologia izan da. Gaur egun, kamera digital, telefono mugikor edo mahaigaineko eskaner batekin kalitate handiko argazkiak eskura daitezke, eta irudi hori ondo tratatuz, aztertzen ari den sistemari buruz informazio asko lor daiteke. Irudien eta ordenagailuen bilakaerari esker, azken urteotan irudi digitalaren analisiarekin (DIA, Digital Image Analysis) lotutako argitalpenak eta ikerketak esponentzialki ugaritu dira, ordenagailuek informazio asko prozesatzeko aukera ematen baitute. Baina zer da DIA? Hitz gutxitan, sistema batetik informazio analitikoa ateratzeko irudi digital bat erabiltzea. Analisi-teknika batek bete behar dituen ezaugarri gehienak betetzen ditu teknika horrek; merkea eta azkarra izatea esaterako, merkea irudi digitalak lortzeko gailuak geroz eta eskuragarriagoak direlako, eta azkarra, aldi berean lagin asko analiza daitezkeelako eta kasu gehienetan, analisia sistematizatzeko aukera dagoelako. Gainera, analisi-teknika horrekin erabili beharreko lagin kantitatea oso txikia da, eta ondorioz, ingurumena gehiago errespetatzen laguntzen du. Metodoak eskaintzen dituen abantailak baliatuz eta kolorimetria oinarri hartuta, espektrofotometria bidezko analisiak ordezkatzea da helburu nagusia. Esan bezala, irudiaren analisirako aplikazio asko argitaratu dira. Kasu askotan elikagai laginekin lan egiten da; adibidez, pisto saltsa ezberdinak sailkatzea lortu da irizpide desberdinen arabera DIA erabiliz [2]. Beste artikulu batzuetan etanola [3] edo fosfatoak [4] edarietan kuantifikatu dira irudi digital batetik abiatuta, eta besteak beste, ur-laginetan merkurioa arrakastaz zehaztu da [5]. DIA behi-esne faltsua [6] edo boligrafo-tintak [7] identifikatzeko ere erabili da. Ikusi da teknika honetan oinarritzen diren aplikazio ugari daudela, baina zertan datza zehazki DIAk? Nolakoa da metodo hauen prozedura orokorra?
https://doi.org/10.1387/ekaia.21860 191 Irudi Digitalen Analisia: espektrofotometria ordezkatzen 2. IRUDI DIGITALEN ANALISIA Teknika multzo batek osatzen du DIA eta aztergai den sistema bati buruzko informazioa lortzea du helburu. Esan den moduan, adierazgarria den informazioa determinatzeko sistemaren irudiak erabiliko dira. Analisi mota hori garatzeko argazki bat lortzen duen gailua bereziki garrantzitsua da. Lehenago aipatutako gailu guztien artean mugikorra da garapen handiena jasaten ari dena, izan ere, horren erabilerak abantaila batzuk eskaintzen ditu: txikia da, erraz garraiatzen da eta eskanerra baino eskuragarriagoa da. Bestalde, mugikorrek geroz eta kalitate handiagoko argazki kamerak dituzte; argazkiaren eskuratzea azkarragoa da eta fotodetektagailua barneratua dute. Eskanerra handiagoa eta garraiatzeko zailagoa den arren, faktore batzuk hobeto kontrolatzea ahalbidetzen du tresna horrek, hala nola, argiztapena [8, 9]. Aipatutako gailu guztiekin lortutako argazkia irudi digital bat izango da. Hala ere, eskuratutako irudi guztiak onartu behar dira? Substantzia baten identifikazioa edo kuantifikazioa burutzea doitasun eta zehaztasun handia eskatzen dituen prozesua da. Horregatik, irudiaren kalitateak berebiziko garrantzia du. Kalitatearen kontrol hori egitea ezinbestekoa da, beraz. Izan ere, kalitate eskaseko irudi bat ontzat hartzen bada, emaitza desegokiak eta ez-fidagarriak lortuko dira. Irudiaren kontrola egiteko metodo desberdinak garatu dira. Bibliografian horien adibide desberdinak aurki daitezke [10-13]. Esaterako, Santos Benedetti eta lankideek [3] argiztapena kontrolatzeko beltzez margotutako kutxa itxi bat erabiltzen dute, homogeneotasuna 4 LED bonbilla bidez bermatuz. Bestalde, Moonrengsee eta lankideek [11] sistema desberdin bat proposatzen dute. Kasu horretan ere kutxa beltz bat erabiltzen dute, baina argiztapena 7 LED bonbilla erabiliz kontrolatzen da. Dena den, badaude beste metodo batzuk. Beste lan batzuetan [14-18] kolore patroi bat erabili da argiztapenaren kontrola egiteko. Artikulu honetan aipatuko diren aplikazioetan kolore patroia eta horretatik eratorritako kontrol-grafikoak erabili dira. Kolore patroia 10 kolore desberdinetako gomazko (etilbinilazetatoa) piezatxoz osatuta dago (1. irudia). Horren helburua desegokiak diren irudiak identifikatu eta baztertzea da. Arrazoi hori dela medio, patroi hau argazki guztietan agertu behar da. Gomendagarria da argazkia beti leku berean ateratzea, bertako argiztapena kontrolatuz. Horrela, kontrolaezinak diren faktoreak besterik ez dira geratuko, esaterako, laborategiko argiztapena edota eguneko eguraldia. 1. irudia. 10 kolore desberdinez osatutako kolore patroia; honi esker argiztapenak eragindako aldaketak era adierazgarrian ebaluatu ahal izango dira.
192 Ekaia, 2021, 39, 189-209 Gorka Albizu, Irati Berasarte, Ane Bordagaray, Sergio Dávila, Edurne Jaime-Barquero Irudien kontrola era azkar eta grafikoago batean egiteko kolore patroiko kolore bakoitzarentzat kontrol grafiko bat sortzen da. Grafiko horietan mugak ezartzen dira, irudiaren egokitasunaren adierazle izango direnak [19]. Irudia lortu eta kontrola egin ondoren, irudi digitalaren prozesaketa egiten da. Horretarako zenbait eragiketa egin daitezke, irudia hobetzeko edota bertatik informazioa lortzeko. Gehien erabiltzen den eragiketa irudiaren segmentazioa da: horren helburua irudiaren informazio analitikoa duen zatia aukeratzea da (2. irudia). Zati horri ROI deritzo (Region of Interest) eta tamainaren aukeraketa pixeletan oinarrituz egiten da. Beste eragiketa batzuk ere badaude, hala nola, distira doitzea, leuntzea eta bereizmena hobetzea [8]. 2. irudia. Argazki batetik intereseko gune desberdinak atera daitezke pixeletan oinarrituz (ROI). Kasu honetan, kolore patroiko kolore bakoitzarentzat 21 × 21 pixeletako sekzio bat atera da, eta laginen kasuan, mikroplakaren zulotxo bakoitzetik 11 × 11 pixeleko sekzioa. Jarraian irudi digitalaren tratamendu matematikoa egiten da, irudiaren intereseko eskualdetik (ROI) informazio kimikoa (kontzentrazioa, adibidez) ateratzeko asmoz. Horretarako hainbat parametro erabil daitezke, Photoshop, ImageJ edo MatLab softwareak erabiliz lor daitezkeenak. Parametro horiek kolore sistema bakoitzaren araberakoak izaten dira. Kolore sistema bat, definizioz, koloreak numerikoki azaltzea ahalbidetzen duen modelo matematiko bat da [8]. Sistema ugari existitzen dira, hala nola, RGB (Red, gorria; Green, berdea; Blue, urdina), HSV (Hue, tonua; Saturation, saturazioa; Value, balioa), CMYK (Cyan, zian; Magenta, magenta; Yellow, horia; Key, beltza), CIELAB (International Commission on Illumination (CIE)-ek definitutako kolore sistema: L, argitasuna beltzetik zurira; a, kolore aldaketa berdetik gorrira eta b, kolore aldaketa urdinetik horira) eta YCBCR (Y, luminance, luminantzia; CB, blue-chroma, kolore urdin mota; CR, red chroma, kolore gorri mota). Sistema bakoitzean irudi desberdinak lortzen dira, eta aztertu nahi denaren arabera bat ala beste erabiliko da.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21860 193 Irudi Digitalen Analisia: espektrofotometria ordezkatzen Kontuan izanik giza begia trikromatikoa dela, egungo teknologian erabiltzen diren kolore sistema ohikoenek trikromia hori erabiltzen dute oinarritzat. Ondorioz, irudi digitaletan kolore bakoitza 3 balioren bitartez azaltzen da. Sistemarik ohikoena RGB sistema da, non R (red), G (green) eta B (blue) kanalen bidez kolore bakoitza azaltzen den. Hiru kanaletako bakoitzean balioak 0 eta 255 artean egongo dira [20]. Horrela, hiru balio horien konbinaketaren bitartez koloredun irudia lortuko da. Bestalde, eta aipatu moduan, helburuaren arabera beste sistema batzuk ere erabil daitezke. Horietako bat HSV sistema da. Kasu horretan, H (hue, tono edo matiz), S (saturation) eta V (value) baloreen bidez azaltzen da kolore bakoitza. HSV sistema honetan kanal bakoitzaren balioak 0 eta 1 artekoak dira. Hala ere, bi sistemak modu ezberdinean irudikatzen dira (3. irudia) eta horrela, haien arteko desberdintasunei errazago antzematen zaie.
a) b) 3. irudia. a) RGB sistemaren irudikapen kubikoa. Ardatzetako bakoitza (x,y,z) kolore kanal bati dagokio. Kolore bakoitzak 0 eta 255 bitarteko hiru balio izango ditu eta horien arabera kokatuko da kuboan. b) HSV sistemaren irudikapen konikoa. Konoaren angelu desberdinek koloreak definitzen dituzte, saturazioak kolorearen intentsitatea adierazten du eta balioak kolorearen argitasuna/iluntasuna. Desberdintasun hauek direla medio, irudi bat modu desberdinetan ikusi eta deskonposatzen da, hurrengo irudian (4. irudia) antzeman daitekeen bezala. Irudia lortu ondoren, irudi horren informazioa erauzi behar da. Informazio hori lagin baten analisirako erabili nahi bada, irudiaren eta analito edukiaren arteko erlazio egokiena bilatu beharko da, kolore sistema bakoitzak eskaintzen dituen kanalak analito kontzentrazioarekin erlazionatuz. Helburu nagusia kasurik sinpleena bilatzea da. Kalibrazio zuzena bilatzeko eta RGB kolore sistema adibidetzat hartuz, R, G edo B kanalen batez besteko balioa erauzi eta balio hori «absorbantzia» bihurtuko da [4]. Aldaketa
194 Ekaia, 2021, 39, 189-209 Gorka Albizu, Irati Berasarte, Ane Bordagaray, Sergio Dávila, Edurne Jaime-Barquero egiteko A = log(I0/I) ekuazioa erabiliko da, non I aztergai den disoluzioaren R, G edo B balioa den eta I0 disoluzio zuriaren R, G edo B balioa. Helburu nagusia kolore kanal bakar baten eta analitoaren arteko erlazio lineala lortzea izango da. Hasiera batean erlazio hau zuzena izatea espero da, normalean hori baita gertatzen dena. 4. irudia. Irudi bera bi sistema ezberdinetan adierazita eta bakoitzak bere hiru kanaletan banatuta. a) Irudia RGB sisteman; I) R Kanala; II) G Kanala; III) B Kanala. b) Irudia HSV sisteman; I) H Kanala; II) S Kanala; III) V Kanala. Kasu askotan, ordea, ez da erlazio zuzena lortzen; irudiaren homogeneotasun falta dela eta, konposatu nahasteak determinatu nahi direlako edota kolore aldaketa bat aztertu nahi delako. Ondorioz, datu matrize konplexuagoak sortu beharko dira, iruditik erauzitako datu gehiago erabiliz. Horrela, patroi edo lagin bat definitzeko aldagai bat baino gehiago erabiliko dira. Aldagai hauek kasu bakoitzean kolore sistemen arteko konbinaketa hoberena bilatuz zehaztuko dira. Datu matrize hauen analisia egiteko ezinbestekoa da kimiometria erabiltzea. Kimiometriak teknika matematiko eta estatistikoak erabiltzen ditu datu konplexuetatik informazio kimiko eta fisikoa erauzteko [21]. Horrela, aldagai anitzeko datuen tratamendua ahalbidetzen duten algoritmoak erabili beharko dira.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21860 195 Irudi Digitalen Analisia: espektrofotometria ordezkatzen 5. irudiak prozesua laburtzen du. Lehenik eta behin, irudi digitala lortu behar da, horretarako bi aukera nagusi daudelarik, mugikorra eta eskanerra. Ondoren, irudi horren prozesaketa beharrezkoa da, software desberdinez baliatuz lortuko dena. Prozesaketa horrekin hainbat parametro lor daitezke, esaterako, RGB balioen batezbestekoa edo R, G edota B kanaletako balioak bakarrik. Parametro horiek kalibraziorako erabili daitezke, baina baita irudien kontrolerako ere. Azkenik, laugarren pausoa, irudiko seinalea absorbantzia bihurtu eta analito kontzentrazioarekin erlazionatzean datza. 5. irudia. DIAren prozesu osoaren laburpena pausoz pauso azalduta. 3. ZEIN SEKTORETAN APLIKA DAITEKE IRUDI DIGITALAREN ANALISIA? Azkeneko urteetan, EHUko Irudi Digitala eta Kimiometria Aplikatua (IDeKA) ikerketa taldeak DIAn oinarritutako aplikazio desberdinetan lan egin du. Jarraian azalduko diren aplikazioetan irudiak lortzeko erabili diren tresnak telefono mugikorra edo mahaigaineko eskanerra izan dira. Lagina likidoa den kasuetan polipropilenozko mikroplaka gardenak erabili dira. Mikroplakek 420 µL bitarteko gaitasuna duten 96 zulotxo dituzte, eta ondorioz, lagin ugariren aldibereko determinazioa egiteko aukera dago. Eskanerraren kasuan, mikroplaka inguruneko argitik babesteko neurrira egin-
196 Ekaia, 2021, 39, 189-209 Gorka Albizu, Irati Berasarte, Ane Bordagaray, Sergio Dávila, Edurne Jaime-Barquero dako tapa zuri bat erabili da, horrela argiztapena beti berdina izango dela ziurtatuz (6.a irudia). Dena den, kolore patroia irudi guztietan gehitu da, kontrola zorrotzagoa izan dadin. Irudiak mugikorrarekin eskuratu diren kasuetan ez da iluminazioa kontrolatzeko muntaketa berezirik erabili. Irudiak beti leku berean eta prozedura berari jarraituz lortu dira (6.b eta 6.c irudiak), guztietan kolore patroia gehituz, hau baita argiztapena kontrolatzen lagunduko duen erreminta. 6. irudia. a) Mahaigaineko eskanerrarekin irudiak lortzeko sistema. Polipropilenozko mikroplakak, kolore patroia eta dena estaltzeko erabiltzen den tapa ikus daitezke. b) eta c) Mugikorrarekin irudiak lortzeko sistema. Mugikorra beti mikroplakatik distantzia berdinera jartzen da. 3.1. DIA eta INDUSTRIA: nikel estaldura bainuen analisia eta kontrola [18] Nikela da estalduren industrian gehien erabiltzen den metaletako bat; korrosioarekiko eta urradurarekiko duen erresistentzia handiagatik, bere propietate ferromagnetikoengatik eta estaldurari eskaintzen dizkion propietate estetikoengatik [22]. Horregatik guztiagatik, nikelezko estaldurak hainbat sektoretan erabiltzen dira, hala nola, informatikan, elektronikan edo automobilgintzan [23]. Nikel estaldura prozesua deposizio bainuetan egiten da, non metala Ni(II)-tik Ni(0)-ra erreduzitzen den estali beharreko gainazalean ezartzeko. Emaitza egokia izan dadin, beharrezkoa da bainuaren parametroak kontrolatzea, esaterako, tenperatura, pH-a edo agitazioa. Era berean, oso garrantzitsua da bainua osatzen duten konposatu guztien kontzentrazioaren etengabeko kontrola izatea.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21860 197 Irudi Digitalen Analisia: espektrofotometria ordezkatzen Oro har erabiltzen den nikel iturria nikel sulfato gatzak izaten dira. Beraz, bainuetan nikela eta sulfatoak dira kontzentrazio handiena duten konposatuak. Estalduren industrian nikela kuantifikatzeko espektroskopia atomikoa [24], EDTArekin egindako balorazioak edo Ultramore-Ikuskor (UV-Vis) espektrofotometria [25] erabiltzen dira. Azken hori disoluzioaren kolore berdean oinarrituta dago, Ni(II) kontzentrazioaren arabera aldatzen dena. Bestalde, sulfato anioien determinazioa ioi kromatografia bidez egin ohi da [26]. Bainu askotan agertzen den beste osagai bat amonioa da. Amonioa konplexatzaile bezala gehitzen da bainuaren deskonposaketa eragozteko eta pH tanpoi bezala jokatzeko. Katioi horren determinazioa ere ioi kromatografia bidez egiten da [27]. Lehen aipatu diren teknika gehienak erabiltzeko ekipo garestiak eta sofistikatuak beharrezkoak dira, edo bestela, balorazioaren kasuan, lagin kantitate asko. Horregatik, interes handikoa da analito hauek DIA bidez determinatzeko metodo berriak garatzea. Lan honetan deskribatzen den aplikazioetako bat hau da eta, kasu honetan, eskanerra erabili da irudiak lortzeko. Nikelaren determinazioa metal honek bere disoluzioei ematen dien kolore berdean oinarritu da, Ni(II) forma oxidatuan. Ikusi da log(R0/R) balioa eta Ni2+ kontzentrazioaren artean erlazio lineal bat dagoela; non R0 disoluzio zuriaren (kasu honetan ura) kanal gorriko batez besteko balioa den eta R laginaren edo patroiaren kanal gorriko batez besteko balioa da, 7. irudian ikus daitekeen den bezala. 7. irudia. Ezkerrean ikus daiteke nikela determinatzeko erabilitako kalibratua. Eskubiko irudia eskanerraren bidez lortutako irudi digitala da. Mikroplakaren erdiko zulotxoetan nikel kontzentrazio ezberdinak jarri dira, eta, beraz, kolore berdearen intentsitatea aldatuz doa. Sulfato (SO42–) eta amonio (NH4+) ioien determinazioa konplexuagoa da, analitoek haien forma askean ez baitiote kolorerik ematen disoluzioari. Kasu hauetan, erreakzio kimikoak baliatuz ioi kontzentrazioarekin aldatzen den kolore bat lortzea beharrezkoa da. Sulfatoak neurtzeko hauspea-
SO42– + BaCl2 → BaSO4 + 2Cl(1. erreakzioa) Erlazio lineala, oraingoan, HSV sistemako S kanala erabiliz lortzen da, eta beraz, log(S0/S) SO42– kontzentrazioaren aurrean irudikatu da (8. irudia). 8. irudia. Ezkerrean ikus daiteke sulfatoak determinatzeko erabilitako kalibratua. Eskuineko irudia eskanerraren bidez lortutako irudi digitala da. Erdiko zulotxoetan sulfato kontzentrazio ezberdinak jarri dira, eta, beraz, lortutako hauspeakin kantitatea desberdina da. Kasu honetan, hauspeakina ikusteko, mikroplakaren atzean kartoi mehe gorri bat jarri da. Bestalde, amonioa determinatzeko Nessler erreaktiboa (K2[HgI4] KOH-an) erabili da. Erreaktiboak kolore hori-laranja hartzen du amoniakoaren edo amonioaren presentzian, eta beraz, DIA bidez katioiaren kontzentrazioa zehaztea ahalbidetzen du [28]. Kalibraziorako patroiaz gain, NaOH, Nessler erreaktiboa eta ur birdestilatua ere gehitzen dira. Baldintza horietan gertatzen den erreakzioa hauxe da (2. erreakzioa): 2[HgI4]2– + 4OH– + NH4+ ↔ HgI(H2N) · HgO + 7I– + 3H2O (2. erreakzioa) Kolore hori-laranja Kasu honetan, amonio kontzentrazioaren aldaketarekin modu linealean erlazionatzen den kanala RGB sistemaren B kanala dela ikusi da, eta beraz, 9. irudian ikusten den bezala, log(B0/B) katioiaren kontzentrazioaren aurrean irudikatu da.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21860 199 Irudi Digitalen Analisia: espektrofotometria ordezkatzen 9. irudia. Ezkerrean ikus daiteke amonioa determinatzeko erabilitako kalibratua. Eskuineko irudia eskanerraren bidez lortutako irudi digitala da. Erdiko zulotxoetan amonio kontzentrazio ezberdinak jarri dira, eta, beraz, kolore laranja intentsitatez aldatzen doa. Irudi digitalaren analisiaren bidezko metodo berria hiru analitoak zehazteko egokia den jakiteko, metodoaren balidazioa egin behar da. Horretarako, nikel-bainuen hainbat lagin aztertu dira, bai irudi digitalaren analisiaren bidez, bai erreferentziazko teknikekin, eta emaitzak alderatu dira. Nikelaren determinazioaren kasuan, UV-Vis espektrofotometria erabili da erreferentzia bezala. Sulfatoak determinatzeko kromatografia ionikoa erabili da eta amonioa determinatzeko potentziometria, elektrodo selektibo bat erabiliz. Hiru kasuetan erreferentziazko metodoaren eta DIA analisiaren arteko emaitzak estatistikoki konparagarriak dira eta ez dago desberdintasun adierazgarririk bi metodoen artean. Horretaz gain, hiru analitoentzat DIA bidez lortutako zehaztasun eta doitasun balioak egokiak direla ikusi da. Doitasunari dagokionez, % 3,8 eta % 8,6 arteko desbideratze estandar erlatiboak (% RSD, Relative Standard Deviation) lortu dira nikelaren kasuan; % 7,4 eta % 12 artekoa sulfatoen kasuan eta % 7,4 eta % 14 artekoa amonioarentzat. Zehaztasunaren kasuan, ordea, errore erlatiboak % 9,2-% 12 artekoak nikelarentzat; % 6,5-% 10 artekoak sulfatoentzat eta % 7,5-% 13 artekoak amonioaren kasuan. Balio horiek DIA bidez lortutako emaitzak fidagarriak direla baieztatzen dute. Erreferentziazko teknikekin lortutako zehaztasun eta doitasun balioak hobeak izan arren (kasu guztietan errorea % 7,0 baina txikiagoa izan da), DIA azkarragoa, merkeagoa eta lagin kantitate gutxiago behar duen teknika da, eta beraz, metodo interesgarria nikelezko bainuetako analito hauen kontrola egiteko. 3.2. DIA eta MEDIKUNTZA: malko artifizialen analisia Malko artifizialak, definizioz, malko naturalak ordezkatzeko sortutako produktu farmazeutikoak dira. Horretarako, malkoen ur-edukia eta ezauga-
200 Ekaia, 2021, 39, 189-209 Gorka Albizu, Irati Berasarte, Ane Bordagaray, Sergio Dávila, Edurne Jaime-Barquero rri fisiko-kimikoak (presio osmotikoa, pH-a, biskositatea eta gainazal-tentsioa) berdintzea bilatzen dute. Pazienteen artean daukaten tolerantzia onaren ondorioz eta erabiltzeko erraztasunari esker, begi-gaixotasun askoren tratamenduan erabiltzen dira [29]. Printzipio aktiboaz gain medikamentu guztiek eszipienteak ere edukitzen dituzte. Horien artean testura, biskositatea eta kolorearen egonkortasuna mantentzen dituzten substantzia kimikoak aurki daitezke, baita pH-a mantentzeko tanpoi bezala jokatzen duten beste konposatu batzuk ere. Kolirioen kasuan, eszipienteek malkoaren pH-a mantendu behar dute; 7,3ren eta 7,4ren artean dagoena. Tanpoi disoluzio desberdinak existitu arren, erabilienak fosfato bufferrak izaten dira. Hala ere, azken urteetan fosfato kantitate altuak dituzten kolirioen erabileraren ondoriozko kaltzifikazio kasuak azaldu dira. Izatez, fosfatoa hidroxiapatita [Ca5(PO4)3(OH)] kristal moduan hauspeatzen dira. Fosfato tanpoiek eta pH-aren igoerak kristal honen eraketa handiagotzen dute, eta ondorioz, kornearen kaltzifikazioak [30]. Fosfatoak determinatzeko forma desberdinak existitzen dira, hala nola, HPLC (High Performance Liquid Chromatography, Bereizmen Handiko Likido Kromatografia) [31], ioi kromatografia [32] eta «molibdeno urdina erreakzioa» izenekoa. Metodo honetan fosfatoak molibdenoarekin osatzen duen konplexu urdinaren kolorea aztertzen da. Erreakzioa bi urratsetan gertatzen da: lehenengoan (3. erreakzioa) «Keggin ioi» bat osatzen da, eta bigarrenean (4. erreakzioa), horren erredukzioa ematen da kolore urdin sakona duen produktua sortuz [33]. Konplexuaren kolorea UV-Vis espektrofotometria bidez neur daiteke, baita kolorimetrian oinarritutako beste metodo batzuen bidez ere [34, 35]. PO43– + 12MoO42– + 27H+ → H3PO4(MoO3)12 + 12H2O (3. erreakzioa) H3PO4(MoVIO3)12 + erreduktorea → [H4PMo8VIMo4VO40]3(4. erreakzioa) Lagin mota hauen pH-a determinatzea ere oso garrantzitsua da. Honen determinazioa burutzeko metodorik erabiliena metodo potentziometrikoa [36, 37] izan arren, artikulu honekin erlazionatutako irudi digitalen bidezko analisia aztertu eta garatu da [38, 39]. Horretarako, bromotimol urdina adierazlea erabili da, pH-aren araberako kolore aldaketa adieraziko baitu. Adierazlea horia da 6tik beherako pH-tan eta urdina 7,6tik gorakoetan. Balio horien artean erraz bereizten dira kolore berdearen hainbat tonalitate. Lan honetan deskribatuko den bigarren aplikazioa da, DIA erabiliz, malko artifizialetan pH eta fosfato kontzentrazioaren aldibereko determinazioa burutzeko metodoaren garapena. Lehenengo, mikroplaketan ondorengo disoluzioen 400 μL gehitu dira: fosfatoaren kalibrazioa egiteko patroiak eta ur disoluzioak, pH-aren kalibrazioa egiteko patroiak, fosfato kontzentrazioa neurtzeko laginak eta pH-a determinatzeko laginak. Argiz-
https://doi.org/10.1387/ekaia.21860 201 Irudi Digitalen Analisia: espektrofotometria ordezkatzen tapena kontrolatzeko kolore patroia ere gehitu da (10. irudia). Kasu honetan, irudiak telefono mugikor batekin eskuratu dira. 10. irudia. Fosfato kontzentrazioaren eta pH-aren aldibereko analisia burutzeko mikroplaka eta baita iluminazioa kontrolatzeko kolore patroia ere. Fosfatoaren determinazioa aldagai bakarreko kalibrazio bidez egitea lortu da, erlazio lineala baitago fosfato kontzentrazioaren eta RGB sistemako R kanalaren artean, 11. irudian ikus daitekeen bezala. 11. irudia. Fosfato kontzentrazioa determinatzeko eraikitako kalibrazio zuzena: fosfato kontzentrazioa eta log(R0/R) parametroa zuzenki erlazionatzen dira.
202 Ekaia, 2021, 39, 189-209 Gorka Albizu, Irati Berasarte, Ane Bordagaray, Sergio Dávila, Edurne Jaime-Barquero Bestalde, pH-aren determinazioa azido-base adierazle baten kolore aldaketan oinarritzen denez, kolore kanal bakar baten aukeraketa eta kalibrazio lineala ez dira ondo egokitzen. Horregatik, pH patroi disoluzio bakoitzarentzat RGB sistemako histograma osoa hartu da kontuan seinale gisa, eta ondorioz, erregresio lineala baino modelo konplexuago bat osatu behar izan da, PLS motako aldagai anitzeko erregresioak eskaintzen duen bezala (12. irudia). 12. irudia. Ezkerrean, pH 7,24 disoluzio baten iruditik abiatuta lortutako histograma. X ardatzean kanal bakoitzeko balioak adierazten dira: 1 eta 256 artean R kanala, 257 eta 512 artean G kanala eta 513 eta 768 artean B kanala. Y ardatzean balio bakoitzaren maiztasuna. Eskuinean, PLS algoritmoa erabiliz eta aldagai guztiak kontuan hartuz lortutako erregresio modeloa. Bertan, DIA bidez lortutako balioak irudikatu dira pH elektrodoarekin lortutakoen aurrean. PLS (Partial Least Squares Regression) edo Minimo Karratu Partzialen Bidezko Erregresioa aldagai anitzeko kalibrazio teknika bat da eta datu multzoen arteko erlazioak aurkitzeko balio du. Seinale kimikoa (pH-a) eta erreferentziazko datuak (histograma) kontuan hartuz modelo bat sortzen da. pH ezezaguneko laginen pH-a kalkulatzeko, lagin bakoitzaren histograma sortzen da, patroiekin egin bezala. Histograma hau modeloan sartuz, laginaren pH balioa predikzioz kalkulatzen da. Guztira 10 malko artifizial desberdin analizatu dira. DIA bidez lortutako emaitzak erreferentziazko metodoekin lortutakoen antzekoak dira. Fosfatoen determinaziorako UV-Vis espektroskopia eta ioi kromatografia erabili dira. DIA bidez lortutako doitasuna % 3,6-% 13 artekoa izan da; zehaztasuna, aldiz, % 1,8-% 15 artekoa. pH-aren kasuan erreferentziazko metodoa potentziometria izan da. Doitasuna % 1,1 eta % 12 artekoa izan da. Zehaztasuna, ordea, % 0,2 eta % 20 artekoa. Bi kasuetan ikusi da D IAren eta erreferentziazko metodoen arteko desberdintasunak adieraz-
https://doi.org/10.1387/ekaia.21860 203 Irudi Digitalen Analisia: espektrofotometria ordezkatzen garriak ez direla. Horregatik, metodo berri hau fosfatoaren eta pH-aren aldibereko determinazioa egiteko arrakastaz aplika daiteke. Gainera, laginaren bolumena oso txikia denean, malko artifizialekin gertatzen den bezala, zailtasunak egon daitezke erreferentziazko teknikak aplikatzerako orduan. Lehenago aipatutako abantailez gain, metodo hau arazo horiek ere saihesteko baliagarria da. 3.3. DIA eta ELIKADURA: koloratzaileen analisia Merkatuan koloratzaile ugari daude eskuragarri. Horietako asko janarietan erabiltzen dira gehigarri moduan, gehienetan elikagaiaren itxura erakargarriagoa bihurtzeko helburuarekin, horien kolorea aldatuz edo dutena nabarmenduz. Gaur egun asko handitu da koloratzaile naturalen erabilpena, baina hala ere, ez dituzte koloratzaile sintetikoen propietate berdinak lortzen, askoz ezegonkorragoak baitira, eta gainera, produkzio kostua askoz handiagoa da [40]. Hirugarren aplikazio honetan elikadura arloan erabilienak diren bi koloratzaileri buruz hitz egingo da: tartrazina (E102) eta allura gorria (E129). Koloratzaile sintetiko horiek oso kolore biziak ematen dizkiete elikagaiei, oso desiragarriak bihurtuz batez ere umeentzako. Hala ere, gehiegizko kontsumoak ondorioak ekar ditzakete [41, 42]. Bi koloratzaileek hiperaktibitatea eta arreta faltaren desoreka sor dezakete haurretan, eta gainera, E129k DNA kaltetu dezake. Bestalde, E102 odoleko linfozitoentzat toxikoa da [43, 44]. Kalte horiek direla eta, eguneroko kontsumoa mugatzeko Europar Batasunak dosi maximo bat ezarri du koloratzaile bakoitzarentzat; 7,5 mg/kg tartrazinarentzat eta 7 mg/kg allura gorriarentzat [45]. Koloratzaileak determinatzeko metodo tradizionalak HPLC, UV-Vis, TLC (Thin Layer Chromatography, Geruza Fineko Kromatografia) edo CE (Capillary Electrophoresis; elektroforesi kapilarra) dira. Kasu honetan koloratzaileen determinazioa era sinpleago batean egiteko, irudi digitalaren analisiaren metodoa garatu da. Aipatutako bi koloratzaileak egoera likidoan determinatu dira, bai independenteki eta baita nahaste moduan ere. Analisia aurrera eramateko, bi koloratzaile horien nahaste disoluzio desberdinak prestatu dira. Koloratzaileak indibidualki determinatzea nahiko erraza da nahasteekin konparatuz gero, horiek modelo kimiometriko konplexuago bat behar baitute. Koloreak nahastean kolore guztiz berri bat lortzen da eta bi koloratzaile desberdinak determinatzearen ekintza zailagoa bihurtzen da [17]. Kasu honetan, argazkia eskuratzeko mahaigaineko eskaner bat erabili da (13. irudia).
204 Ekaia, 2021, 39, 189-209 Gorka Albizu, Irati Berasarte, Ane Bordagaray, Sergio Dávila, Edurne Jaime-Barquero 13. irudia. Aztertutako koloratzaileen irudia eskaneatua. Irudian ikus daiteke nola zulotxoetan kolorea gorritik (E129) horira (E102) aldatzen den, nahasteetan dagoen koloratzaile bakoitzaren proportzioaren arabera. Esan bezala, bi koloratzaileen nahaste bat aztertu da. Koloratzaile bakoitza independenteki erregresio linealez determinatu daitekeen arren, nahasteetarako hurbilketa hori ez da egokia. Horregatik, aldagai anitzeko analisia beharrezkoa da. Bost kolore-sistema ezberdinetako balioak (RGB, HSV, CIELAB, CMYK eta YCBCR) kontuan hartuz, 16 aldagaiko datu matrize bat sortu da koloratzaile bakoitzarentzat. Sortutako matrizeak nahaste bakoitzaren hatz-marka gisa jokatzen du eta kalibrazio modeloak sortzeko erabili dira. Modeloak eraikitzeko PLS algoritmoa erabili da. 14. irudia. Ezkerrean, E102 koloratzailearentzat lortutako PLS kalibrazio modeloa. Eskuinean, E129 koloratzailearentzat lortutakoa. Bi kasuetan 16 aldagaiko datu matrize bat erabili da, bost kolore-sistema ezberdinetako balioak erabiliz.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21860 205 Irudi Digitalen Analisia: espektrofotometria ordezkatzen DIAren eta erreferentziazko metodoaren (HPLC) arteko desberdintasunak adierazgarriak ez direla determinatu da, garatutako metodo hau koloratzaileen determinaziorako erreminta baliagarria dela ziurtatuz. Horrela, 8 lagin komertzialetan tartrazinak eta allura gorriak duten kontzentrazioaren predikzioa egin da, emaitza onak eta egokiak lortuz. Doitasunari dagokionez, % 5,9-% 11 eta % 4,1-% 7,2 arteko desbideratze estandar erlatiboak lortu dira tartrazina eta allura gorriarentzat, hurrenez hurren. Zehaztasuna berreskurapen probak eginez kalkulatu da. Proba mota horietan lagin bati kontzentrazio ezaguneko analito kantitate bat gehitzen zaio, eta horrela, berreskurapena gehitutakoaren eta neurtutakoaren arteko desberdintasunak emango du. Tartrazina eta allura gorriaren DIA bidezko analisian berreskurapenak % 90-% 120 eta % 79-% 112 artekoak izan dira. Erreferentziazko metodoaren kasuan, doitasuna bi kasuetan % 7 baino txikiagoa izan da, eta zehaztasuna % 92 eta % 112 artekoa. Hala ere, HPLC metodoa aplikatzeko aparatu oso garestia behar da, eta gainera, esperimentazio denborak oso altuak dira (12 min lagin bakoitzeko). Irudi digitalen analisi bidezko datuak egokiak direla ikusita, tartrazina eta allura gorriaren determinazioa egiteko alternatiba egokia dela ondoriozta daiteke. 4. ONDORIOAK Irudi digitalen analisia (DIA) erabiliz garatutako 3 aplikazioetan ikusi den moduan, metodo honek sinpletasuna eskaintzen du erreferentziazko tekniken aurrean: azkarragoa da, izan ere, irudi berarekin parametro desberdinak determina daitezke aldi berean, eta merkeagoa da, beharrezko tresneria oso eskuragarria delako. Gainera, zulotxo bakoitzean disoluzioaren 400 μL bakarrik erabiltzen dira, hondakin kantitatea gutxituz. Sentsibilitate handikoa izan daitekeen metodoa dela ikusi da, erregresio onak lortu baitira landutako hiru aplikazioetan. Irudien egokitasuna ziurtatzeko ezinbestekoa da argiztapenaren kontrola egitea, kasu honetan kolore patroia erabiliz egin dena. Aipagarria da DIA hiru arlo oso ezberdinetan erabilgarria den teknika bat dela eta metodo errazak burutzeko aukera ematen duela. Metodoaren abantailak eta aplikazio aukera guztiak ikusita, aipatutako aplikazioen garapen handiagoa egin daiteke. Izan ere, eta ikusi den bezala, DIA gai da espektrofotometria bidezko analisiak ordezkatzeko. Horrela, hurrengo urratsetako bat izango da kontzentrazio txikiagoan dauden analitoak determinatzea eta nikel bainuetan dauden tefloi partikulen kontrola burutzeko analisiak egitea. Bestalde, malko artifizialetan garrantzitsuak diren kaltzio eta magnesio ioiak determinatzeko ikerketak egingo dira. Mikroplaken erabileraz haratago, paper oinarria duten mikrogailuak (Micro Paper Analytical Device, µPAD) garatu nahi dira analisiak aurrera eramateko, non paperean erreakzioa burutzeko beharrezko erreaktiboak immobilizatzen diren. | science |
addi-386d195095de | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51435 | Landare eta arrainen ekoizpen jasangarrirako akuaponia sistema baten garapena Tenebrio molitor intsektuaren larbak erabiliz | Arregi, Maite; Subinas, Beñat; Elissalt, Oier; Arrieta, Oihane; Oreja, Leire; Barriola Baraibar, Mari Jose; Saralegui Otamendi, Ainara | 2021 | 212 Ekaia, 2021, 39, 211-228 Maite Arregi, Beñat Subinas, Oier Elissalt, Oihane Arrieta, Leire Oreja, Maria Jose Barriola, Ainara Saralegi 1. SARRERA XXI. mendeko erronketariko bat biztanleria guztia elikagaiz hornitzea da; izan ere, biztanleriaren hazkunde esponentziala dela eta, 2050. urtean mundua 9.000 miloi biztanle izatera helduko da [1]. Giza beharrizanak asetzeko, 'Food and Agriculture Organization' (FAO) erakundeak, 2050. urte bitartean elikagaien ekoizpena % 70ean handitu beharko dela aurreikusten du [2]. Elikadura eskari hori asetzeko, akuikultura, hau da, uretako organismoen hazkuntza kontrolatua, paper garrantzitsu bat jokatzen ari da [1]. Izan ere, azken hamarkadan, elikagai gisa erabiltzen diren eta jatorri akuatikoa duten animalien erdia baino gehiago akuikulturatik dator, eta estimazioek diote 2030ean kopuru hori % 65ekoa izango dela [2]. Hala ere, nabarmentzekoak dira akuikultura-ustiapenek sorrarazten dituzten ingurumen-inpaktuak, baliabide hidrikoen gehiegizko erabilera, isurien gehiegizko materia organiko kantitatea eta substantzia toxikoen presentzia, besteak beste [3, 4]. 1. irudia. Akuaponia-sistema sinple baten diseinua [9]. Egoera horren aurrean, elikagaien eskasiari modu jasangarrian aurre egiteko eta Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendarekin bat eginez [5], akuaponia aurkezten da (1. irudia), alegia, akuikulturaren eta hidroponiaren konbinaketa bidez osatzen den sistema, nutrizio-balio altuko arrain eta barazkiak uraren birzirkulazio-sistema itxi batean modu jasangarrian ekoiztea [3]. Hidroponia deritzo landareak mantenugaien iturri- eta sostengu-funtzioa duen lurrik gabe hazteari, landareak ur zein gatz mineralez osaturiko soluzio ezberdinez elikatuz [6]. Akuikultura, aldiz, gizakiaren beharrizanak asetzeko uretako organismoen hazkuntzan datza, hala nola, arrain,
https://doi.org/10.1387/ekaia.21850 215 Landare eta arrainen ekoizpen jasangarrirako akuaponia sistema baten garapena Tenebrio molitor intsektuaren larbak erabiliz 10 ortzadar-amuarrain (Oncorhynchus mykiss) sartu dira. Tangaren dimentsioak arrainen biomasaren arabera aukeratu dira, hau da, tanga bakoitzeko arrain pisu totalaren, tamainaren zein espeziearen arabera [14, 15]. Ur-tangen gainaldean, arrainak tangetatik ez ateratzeko, sareak ere jarri dira [9]. Sistema hidroponikorako, berriz, letxuga (Lactuca sativa) espeziea aukeratu da; izan ere, espezie hau negu-udaberriko laborea da, eta hazteko 24-31 egun behar ditu, planteatutako esperimentuaren periodora ezin hobeto egokituz. Letxuga espezieak barietate asko dituen arren, «haritz-hosto letxuga» izenez ezagututakoa aukeratu da, hosto kopuru txikiagoa duenez hazkuntza ebaluatzeko zailtasunak saihesteko. Honela, aurrez ereindako 216 letxuga, 5-8 hosto kopuru zituztelarik, sistema akuaponikora lekualdatu dira, tanga bakoitzari konektaturiko sistema hidroponikoan 24 letxuga (Lactuca sativa) «haritz-hosto» barietatekoak landatuz, betiere sistema akuaponikoak jasan dezakeen dentsitatea aintzat hartuta [9]. Horretarako, sustraietako lur guztia kendu eta sustraiak belaki batekin bildu dira ur-hor- nidura bermatzeko [16]. Haien arteko distantzia 18-30 cm ingurukoa izatea gomendatzen da, 20-25 buru/m2-ko, hazteko behar adina leku izan dezaten [9]. Diseinatu den akuaponia-sistemako amuarrainen elikagai gisa, pentsu konbentzionala eta Insekt Label Biotech S.L enpresak hornitutako patogenorik gabeko TM intsektuaren larba izoztuak erabili dira. Horrela, TM intsektu espeziearen larba kantitate ezberdinak dituzten hiru dieta esperimental diseinatu dira. Lehen taldea, hau da, lehen hiru tangek osatzen dutena, kontrolak izango liratekeenak, pentsu konbentzionalarekin soilik elikatu da (TM0). Bertze bi taldeetan TM larbak gehitu dira proportzio ezberdinetan, % 25 eta % 50, TM25 eta TM50, hurrenez hurren [17]. Gainera, amuarrainak elikatzeko orduan, haien ahoaren tamaina eta elikadura-dosia ere kontuan hartu beharreko parametroak dira [18, 19]. Horregatik, lan honetan, 2,5 mm-ko diametroko pentsu komertziala eta TM intsektu espeziearen larba txikituak erabili dira, eta eguneroko pentsu gramo kopuru totala 8-10 g-koa izan da [19]. Azkenik, aipatu behar da lan honetan erabili den pentsu konbentzionala bereziki tilapientzat erabilitako pentsua dela (momentuan pentsu mota hau lortzeko izandako eskuragarritasuna dela eta), proteinetan baxua eta arrain omniboroentzat diseinatua, eta ez amuarrainak bezalako arrain karniboroentzat. Ondorioz, faktore hau emaitzetan kontuan izan beharko da. 2.2. Karakterizazio-teknikak 2.2.1. Parametro fisiko-kimikoak Uraren kalitateak berebiziko garrantzia du akuaponia-sistemaren funtzionamendu eta elikagaien ekoizpen egokian: izan ere, bakterioentzat, arrainentzat zein landareentzat bizirauteko beharrezkoak diren mantenu-
216 Ekaia, 2021, 39, 211-228 Maite Arregi, Beñat Subinas, Oier Elissalt, Oihane Arrieta, Leire Oreja, Maria Jose Barriola, Ainara Saralegi gaiak uraren bidez garraiatzen dira. Horregatik, uraren kalitatea zehazteko hainbat parametro fisiko-kimiko kontuan hartu behar dira: hala nola, tenperatura, disolbatutako oxigenoa, pHa, eroankortasun elektrikoa eta konposatu nitrogenatuak. Akuaponia-sisteman parte hartzen duten 3 organismoek uraren kalitatearekiko tolerantzia espezifikoa dute (ikusi 1. taula). Hori dela eta, nahiz eta organismo bakoitza bere maila optimoan ez egon, hiruen arteko oreka aurkitzean datza akuaponia-sistema baten funtzionamendu egokiaren gakoa [9]. 1. taula. Ur hotzetako arrainen, landare hidroponikoen, bakterioen eta akuaponia-sistemen tolerantzia orokorrak uraren parametro fisiko-kimikoekiko: tenperatura (T); pHa; NH3 kontzentrazioa; NO2– kontzentrazioa; NO3– kontzentrazioa; eta disolbatutako oxigeno kontzentrazioa (DO) [9]. Organismoak T (ºC) pH NH3 (mg/L) NO2– (mg/L) NO3– (mg/L) DO (mg/L) Ur hotzetako arrainak 10-18 6-8,5 <10 <0,1 <400 6-8 Landareak 16-30 5,5-7,5 <30 <1,0 — >3 Bakterioak 14-34 6-8,5 <30 <1,0 — 4-8 Akuaponia-sistemak 18-30 6-7,0 <10 <1,0 5-150 5-8 Tanga bakoitzeko uraren kalitatearen ebaluazioa ProfiLux-en bidez gauzatu da 46 egunez, ProfiLux 3.1T modeloaren bidez [20], hain zuzen ere, pHa, uraren tenperatura, eroankortasun elektriko zein oxigenoaren disolbagarritasuna neurtzen dituen zundez baliatuz. Datu-bilketa, asteko 5 egunetan egin da, arrainak elikatu baino lehen: izan ere, datuak arrainak elikatu berritan hartuz gero emaitzak ez lirateke adierazgarriak izango. Uraren tenperatura neurtzerako orduan, tanga batekoa soilik neurtu da, tanga guztietan tenperatura antzekoa dela aintzat hartu baita, tanga guztiak gela berean daudelako. Aipatzekoa da disolbatutako oxigenoaren kontzentrazioari eta eroankortasun elektrikoari dagozkion datuak ez direla lan honetan aurkezten, uneoro balioak egokiak direla bermatu baita eta ez baita aldaketa esanguratsurik ikusi. Nitrogeno konposatuen (NH3, NO2– eta NO3–) neurketa gauzatzeko, aldiz, HI 83200 modeloko Hanna fotometroa erabili da. Fotometro horren bidez, tanga bakoitzetik 10 mL-ko laginak hartuz, tanga bakoitzeko nitrogeno konposatuen kontzentrazioa kalkulatu da. Horretarako, lagin bakoitzetik azpilaginak hartu dira eta erreaktibo ezberdinak gehitu zaizkie (NH3- ren kasurako HI93700-A eta HI93700-B, NO2–-ren kasurako HI93707-0 eta NO3–-ren kasurako HI93728-0; erreaktibo guztiak «Suministro urgente al laboratorio (SUL)» enpresak hornitu ditu); kasu bakoitzean gertatzen den erreakzioaren ondoren, fotometroaren bidez detekta daitezkeen konposatuak eratzen dira, NH3, NO2– eta NO3– konposatuen kontzentrazioa neurtzea
(2) non BL eta HL bukaerako eta hasierako luzerak diren, hurrenez hurren, cm-tan neurtuta, eta BE eta HE bukaerako eta hasierako egunak diren, hurrenez hurren. Arrainen hazkuntza aztertzeko, esperimentua hasi aurretik SBS-LW500/10 modeloko balantza digitala erabiliz tanga bakoitzeko amuarrainen biomasa kalkulatu da. Hamarnaka pisatzeaz gain, tanga bakoitzetik zoriz ale bat hartu da, ale bakarraren pisua ere jasoz. Esperimentuak aurrera egin ahala, elikatzeko orduan arrainen jokabidea eta aspektua aztertu dira. Izan ere, uraren kalitate desegokiek edota parasito, onddo edo birus patogenoek, arrainek estresa pairatzea eragiten dute. Hori dela eta, uraren gainazalean arnasestuka dauden, edo hegatsak, brankiak eta begiak gorrixkak dituzten aztertu da [9]. Estres-egoerak eragindako heriotza kopuruak ere jaso dira [14]. Hilabete baten buruan amuarrainak berriz ere pisatu dira, hazkuntza-parametro ezberdinak kalkulatu ahal izateko. Irabazitako pisua (IP) (3. formula) honako adierazpen matematiko hau erabiliz kalkulatu da [17],
BT(%) = (BI – HI) × 100 (6) non KE kontsumitutako elikagai kopurua den, gramotan adierazita, eta BI eta HI, bukaerako eta hasierako ortzadar-amuarrain banakoen kopurua diren, hurrenez hurren. 3. EMAITZAK ETA EZTABAIDA 3.1. Uraren kalitatearen ebaluazioa Uraren tenperaturaren balioei erreparatuz gero, gehienak 12 eta 18 ºC bitartean ibili dira, nahiz eta esperimentuaren amaierako egunetan tenperaturak 18 ºC-ko balioak gainditu dituen (ikusi 2. irudia). Amuarrainentzat, ur hotzetako espeziea izanik, 18 ºC-tik gorako balioak beroegiak dira [9], eta hauen hazkuntza-prozesuan eta patogenoekiko erresistentzian eragiten dute [22]. Izan ere, tenperatura altuetan, oxigenoaren disolbagarritasun-maila txikiagoa da [9], eta amuarrainak gaixotasun zein parasitoen aurrean zaurgarriagoak bihurtzen dira edota hipoxia egoera batera heltzen dira, heriotza eraginez [23]. Kasu honetan, tenperatura altuak aireztagailuaren bidez balio optimoetara jaitsi direnez, ez da inolako heriotzarik izan. Letxuga eta haien antzeko espezieentzat, aldiz, esperimentuan zehar neurtu diren tenperaturak egokiak dira, beste barazkiekin alderatuta tenperatura freskoak nahiago baitituzte, hala nola 26 ºC baino baxuagoak. Izan ere, tenperatura altuetan, letxugek kaltzioa xurgatzeko duten gaitasuna galtzen dute, eta hazkuntza-prozesuan eragiten du honek [9]. Bakterioei dagokienez, ordea, tenperaturarekiko tolerantzia tarte handiagoa dute, 14-34 ºC bitartekoa, alegia (1. taula). Esperimentuaren 25. eta 27. egunetan, 12 ºC-ko balioak neurtu dira (ikusi 2. irudia), zeinak bakterioen produktibitatean eragin baitezakete, 10 ºC-tik behera bakterioen produktibitatea % 50era jaitsi baitaiteke [9]. Hala ere, momentu jakinetan besterik ez dira mugaz kanpoko tenperaturak neurtu; beraz, oro har, tenperaturaren aldetik akuaponia-sistemaren oreka baieztatu da.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21850 219 Landare eta arrainen ekoizpen jasangarrirako akuaponia sistema baten garapena Tenebrio molitor intsektuaren larbak erabiliz 2. irudia. Akuaponia tangetako uraren tenperaturaren eboluzioa. pHari dagokionez, lehenengo egunetan 7,5 eta 8 arteko balioak neurtu dira, hurrengo egunetako balioekin alderatuta balio altuagoak (ikusi 3. irudia). Behin akuaponia-sistema abian jartzean, biofiltroen funtzionamendua dela eta, nitrifikazio-prozesua gertatzen da, eta akuaponia-sistemako pHa murrizten da. Bakterio nitrifikatzaileek, hidroxilo ioiak (OH–) kontsumitzeaz gain, amoniakoa nitrato bihurtzean hidrogeno protoiak (H+) askatzen dituzte. Horrez gain, arrainek, arnasketa-prozesua dela eta, karbono dioxidoa askatzen dute, eta hori urarekin kontaktuan jartzean azido karboniko (H2CO3) bihurtzen da. Ondorioz, bakterio nitrikifatzaileen jarduera eta arrainen arnasketa direla eta, pHaren balioa murriztu egiten da denborarekin, azidotu alegia, oreka bat lortu arte [9]. Behin oreka hori lortzen denean, pHaren balioak 6 eta 7,5 balioen artean mantentzen dira (ikusi 3. irudia), akuaponia-sistema osatzen duten organismoentzat pH optimoa 6-7 ingurukoa delarik [9]. Konposatu nitrogenatuen kontzentrazioei erreparatuz gero, lehenengo asteak igaro ondoren, NH3 zein NO2– konposatuen kasuan kontzentrazioak egonkortu egin dira (ikusi 4. irudia). Akuaponia-sistema batean, NH3 zein NO2– kontzentrazioek 0-1 mg/L balioen artean egon behar dute oreka bermatzeko (1. taula). Amoniakoren kasuan, egun jakin batzuetan balio maximoa gainditu egin da (ikusi 4a., 4b. eta 4c. irudiak), 1 mg/L balioak gainditzeak arrainen nerbio-sisteman eragin dezakeelarik, arnas estua, zakatzen gorridura zein hauntura, gorputzean marra gorriak, edota heriotza eraginez. Aipatzekoa da NH3 kontzentrazioa pHaren araberako dela, besteak beste, pH baxuetan amonio ioi (NH4+) moduan aurkitzen baita amoniakoa eta pH altuetan NH3 moduan. Ondorioz, 25. egunetik aurrera, behin pHaren balioak
https://doi.org/10.1387/ekaia.21850 221 Landare eta arrainen ekoizpen jasangarrirako akuaponia sistema baten garapena Tenebrio molitor intsektuaren larbak erabiliz 4. irudia. Akuaponia-tangetako NH3 (a, b, eta c) eta NO2– (d, e, eta f) konposatuen kontzentrazioak, a) eta d) TM0 sistemarentzat, b) eta e) TM25 sistemarentzat eta c) eta f) TM50 sistemarentzat. Akuaponia-tangetako NO2– kontzentrazioei dagokienez (ikusi 4d., 4e. eta 4f. irudiak), TM25 eta TM50 dieta jaso duten tangetan, lehen egunetan, toxikotasun-maila altuak (NO2– kontzentrazio altuak) neurtu dira, hala nola 2 mg/ L-ko kontzentrazioak gaindituz. NO2– maila altu horiek oxigenoa amuarrainen odol hodietatik ez pasatzea eragin dezakete, odolak marroi kolorea hartuz eta arrainak gainazalean arnasestuka hasiz. Datu hauen arabera, badirudi TM25 eta TM50 dieta jaso duten tangetan akuaponia-sistemaren oreka lortzea gehiago kostatu dela. Hala ere, amoniako kontzentrazioarekin ikusi den moduan, lehen asteak igaro ondoren oreka lortu da, eta hortik aurrera NO2– kontzentrazioak batez beste balio optimo maximoaren azpitik geratu dira. Azkenik, NO3– konposatuaren kontzentrazioari dagokionez, akuaponiasistema batean optimoena, NO3– konposatuaren kontzentrazioa 5-150 mg/L artean mantentzea da, nahiz eta arrainek 300 mg/L-ko balioak ere onar ditzaketen. 5. irudian ikus daitekeen moduan, esperimentuaren azken bi asteetan, NO3– konposatuaren kontzentrazioak 150 mg/L-ko balioak gainditu ditu, eta gainera, azken egunetan, arrainek onar ditzaketen balioak ere
222 Ekaia, 2021, 39, 211-228 Maite Arregi, Beñat Subinas, Oier Elissalt, Oihane Arrieta, Leire Oreja, Maria Jose Barriola, Ainara Saralegi gainditu dira. Azken egunetan neurtu diren tenperatura altuak direla eta (2. irudia), oxigenoaren disolbagarritasuna handiagoa da, eta nitrifikazioa prozesu oxidatiboa denez (oxigenoaren presentzian gertatzen da), errazago gertatzen da, NO3– kontzentrazioa igoz [9]. Ondorioz, letxugetan gehiegizko hazkuntza izan daiteke, nitratoa hostoetan metatuz eta horrela giza osasuna kaltetuz. Beraz, esperimentuaren azken egunetan akuaponia-sistemaren oreka galdu dela ondorioztatu da, eta sistema berriro orekan jartzeak bere denbora behar duenez, ura ere aldatu behar baita, esperimentua 46. egunean amaitutzat eman da. 5. irudia. Akuaponia-tangetako NO3– kontzentrazioak, a) TM0 sistemarentzat, b) TM25 sistemarentzat eta c) TM50 sistemarentzat. | science |
addi-0bac5b6dfb75 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51436 | Matematika eta Euskal Dantzak | Oruetxebarria Fernández de la Peña, Osane ; Rivas Ulloa, Judith | 2021 | 230 Ekaia, 2021, 39, 229-255 Osane Oruetxebarria, Judith Rivas 1. SARRERA Hasiera batean artea eta matematika zerikusirik ez duten diziplinak direla pentsa daitekeen arren, antzinatik ezaguna da matematikaren erabilera adierazpen artistiko desberdinetan. Ziur aski, adibide nabarienak simetriena eta proportzioarena dira, arkitekturan, eskulturan edo pinturan ez ezik dantzan ere edertasunarekin lotu ohi direnak. Koreografoek dantzarien kokapena eskenatokian eta egingo dituzten urratsak pentsatzen dituztenean, ohikoa da simetrian oinarritutako arauei jarraitzea, dantza-lana ikuslearentzat erakargarria izan dadin. Beste alde batetik, azken urteetan dantzaren eta matematikaren arteko erlazioa aurkako noranzkoan erabili dutenak ere badaude, hau da, dantza erabili dutenak zenbait kontzeptu matematiko modu entretenigarriagoan ulertarazteko. Artikulu honetan euskal dantzak aztertuko ditugu eta matematikaren arlo desberdinekin dituzten lotura batzuk azalduko ditugu. Adibidez, testu osoan zehar ikusiko dugunez, zortzi zenbakia hainbat esparrutan agertuko da: musikaren egituran eta dantzarien kopuruan, besteak beste. Ezaguna da musikaren eta matematikaren arteko erlazioa eta hori izango da gure abiapuntua, dantza ez delako musikarik gabe ulertzen. Dantzaren urratsak musikara egokitzen dira eta musika konpasen bidez neurtzen da modu matematikoan. Gainera, izen matematikoak erabiltzen dira dantzan: balletean besoen eta hanken posizioak izendatzeko zenbakiak erabiltzen dira, saltsaren pauso askoren izenak zenbakiak dira eta tangoaren irudi bat zortziak izenekoa da. Euskal dantzetan ere zenbakiekin eta matematikako beste kontzeptu batzuekin erlazionatutako izenak ditugu eta horiek artikuluaren 3. atalean aipatuko ditugu. Euskal dantza gehienak taldeka dantzatzen dira eta talde horietako dantzariak modu ordenatu batean antolatzen dira irudi geometrikoak sortuz. 4. atalean bi multzotan sailkatuko ditugu dantzak, dantzariek poligonoak edo irudi zirkularrak osatzen duten, horren arabera. Geometriarekin jarraituz, 5. atalean simetriaren kontzeptu matematikoa erabiliko dugu dantzarien posizioak erlazionatzeko. Bi eredu aztertuko ditugu: egitura zirkularrean dantzatzen den arin-arina eta laukizuzen batean egiten den Dantzari-dantzaren Ezpata joko txikia. Dantzari-dantzaren beste bi parte, Zortzikoa eta Launakoa, izango dira 6. atalean konbinatoriaren ikuspuntutik deskribatuko ditugun dantzak. Konbinatoria ordenamenduez eta taldekatzeez arduratzen den matematikaren adarra da, eta hori da, hain zuzen ere, Zortzikoaren eta Launakoaren ezaugarri matematiko nabariena, Dantzari-dantzaren beste zati batzuetan errepi-
https://doi.org/10.1387/ekaia.21529 231 Matematika eta Euskal dantzak katzen dena. Adibidez, Binakoan dantzariek binaka dantzatzen dute; beraz, Launakoarekin egingo dugun analisi bera errepika daiteke. Euskal dantzetan egingo dugun ibilbide matematikoari bukaera emateko, 7. atalean Topologiaren kontzeptu konplexuago bat azalduko dugu: txirikorden teoria. Iruleak eta zinta-dantza izeneko dantzetan, dantzarien urratsen bidez, txirikordak sortzen direla ikusiko dugu. Lehen kasuan imajinatu behar dugu txirikorda eta bigarrenean fisikoki ikus daiteke zutoinaren gainean. Bi dantza horien arteko ezberdintasunak irudi geometrikoekin dauka zerikusia: bi lerro paralelotan antolatzen dira dantzariak Irulean, eta zirkunferentzia bat eratuz zinta-dantzan. Dantzak hitzen bidez ondo deskribatzea zaila gerta daitekeenez, bibliografian zenbait bideoren estekak sartu dira, irakurleak ematen diren azalpenak hobeto uler ditzan. 2. EUSKAL DANTZAK ETA MUSIKA Nabaria da dantzaren eta musikaren arteko erlazioa, bai eta musikaren eta matematikaren artekoa ere. Beraz, musika zubi aproposa izan daiteke dantza eta matematika lotzeko. Dantzaren urratsak musikaren erritmora egokitzen dira eta musikaren erritmoa konpasen bidez antolatzen da. Konpasa soinuen iraupena matematikoki neurtzeko modua da, pultsu azentuatuak eta ez-azentuatuak txandakatuz, konpasaren hasiera pultsu azentuatuak markatzen duelarik. Beste era batera esanda, konpasa ondoz ondoko bi pultsu azentuaturen arteko pultsu kopurua da [1]. Konpasa adierazteko zatiki bat erabili ohi da. Zenbakitzaileak konpasak dituen pultsu kopurua adierazten du eta izendatzaileak, aldiz, pultsu bakoitzak irauten duen nota-irudia, honako baliokidetasun honen arabera: 1 = biribila 16 = kortxeaerdia 2 = zuria 32 = fusa 4 = beltza 64 = fusaerdia 8 = kortxea Ikus daitekenez, nota-irudi guztiak 2ren berreturak erabiliz idazten dira. Horrela, 2/4ko konpasak bi pultsu ditu, lehenengoa azentuatua eta bigarrena ez-azentuatua, eta pultsu bakoitzak beltz baten iraupena du. Arinarina 2/4ko konpasean idatzitako musikarekin dantzatzen da. Esaldi musikalak 8 konpaseko multzoetan antolatzen dira eta arin-arinaren urratsek 16 konpas irauten dute.
232 Ekaia, 2021, 39, 229-255 Osane Oruetxebarria, Judith Rivas 4/4ko konpasak lau pultsu ditu eta pultsu bakoitzak beltz bat dirau. Kontrapasa 4/4ko konpasean idatzitako musika da, eta Agurra da, ziur aski, kontrapas baten erritmora dantzatzen den euskal dantzarik ezagunena. Hala ere, badago kontrapas izeneko dantza ere. Jauziak izeneko dantzetarako musikan ere 4/4ko konpasa agertzen da. 3/4ko konpasa beltz baten iraupena duten hiru pultsuz osatuta dago. Fandangoak 3/4ko konpasean idatzitako musikari jarraitzen dio. Esaldi musikalak 8 konpaseko taldeetan antolatuta daude eta fandangoaren urrats bakoitzak 16 konpaseko iraupena du. Bestalde, 6/8ko konpasak sei pultsu ditu, pultsuaren iraupena kortxearena izanik. Konpas hau biribilketaren musikan agertzen da, esaldi musikalek 16 konpas dituztelarik. Arestian aipatutako konpasak beste herrialdeetako dantzatzeko musikan ere agertzen dira. Horrela, pasodoblea edo merengea 2/4ko konpasean dantzatzen dira; 4/4ko konpasa dagokie, besteak beste, tangoari, foxtrotari edo saltsari; eta 3/4ko konpasa baltsari. Aitzitik, Euskal musikan dantzarekin lotura estua izan duten konpas berezi bi aipatu behar ditugu: zortzikoa eta ezpata-dantza. Lehenengoa 5/8ko konpasean idazten da, eta bigarrena lehenago aipatu ditugun 6/8ko eta 3/4ko konpas konbinatuetan. Bi konpas mota hauek bitxiak dira: beste musika herrikoietan ez da antzekorik ezagutzen, doinu berdinarekin behintzat. Horregatik, askotan euskal arrazaren ikur gisa hartu izan dira, baina dantzarako konpas original bi baino ez dira, danbolinaren musikan jatorria dutenak. Oinarrian, bost-zortziko konpasa hiru pultsutan markatzen da, lehenengoaren neurria bat izanik eta beste biena bikoitza, hau da, zortzi kortxeetatik bost agertuko dira 1−2−2 egitura jarraituz (1. irudia). Horretaz gain, bigarren eta hirugarren pultsuetako lehen notak puntudunak izango dira gehienetan, hiru pultsuak honako modu honetan deskonposatuz pultsu bakoitzaren barneko zatiketa simetrikoa ez izatea eraginez. 1. irudia. 5/8ko konpasaren egitura. Atzera begiratuz, 5/8ko konpasari buruzko lehenbiziko erreferentziak xviii. mendekoak omen dira [2]. Jakina denez mende hori Ilustrazioaren
https://doi.org/10.1387/ekaia.21529 233 Matematika eta Euskal dantzak garaia zen, eta dena ikuspuntu arrazional batetik aztertzen zen, non arau matematikoak bete behar ziren, simetria besteak beste. Beraz, erritmoak simetrikoa izan behar zuen eta zortzikoarenak ez zuen hori betetzen. Oro har, konpas guztietan lehen pultsua indartsuena izaten da eta besteak ahulagoak, baina 5/8aren kasuan lehen pultsuaren neurria beste bien erdia izanik, pultsu hori ahula bihurtzen da eta jarraian pultsu sendo bat dugu, bigarrena hain zuzen ere. Musikan gertaera honi sinkopa deritze eta errepikatzen denean erritmoa sinkopatua dela esaten da. Hori da zortzikoaren kasuan gertatzen dena, konpas horri berezitasuna ematen diona. 3. IZEN MATEMATIKOAK EUSKAL DANTZETAN Euskal dantzetan matematikarekin lotura duten izenak bilatzen ditugunean zenbakiak agertzen dira gehienbat. Ziur aski guztioi burura etortzen zaigun lehen izen matematikoa aurreko atalean agertu den zortzikoa da. Esan bezala, zortzikoa 5/8ko konpasean idatzitako musika da eta ezaugarri nagusia da zortzi konpaseko esaldiak dituela; hortik datorkio izena. Hala ere, zortziko hitzak beste esanahi batzuk ditu dantzaren arloan. Lantzeko zortzikoa edo Baztango zortzikoa Nafarroan egiten diren dantzak dira eta haien musika ez dago 5/8ko konpasean idatzita, 2/4ko konpas bitarrean baizik. Zortzikoa Dantzari-dantzaren parte bat da ere, eta ez da matematikarekin erlazioa duen bakarra. Dantzari-dantza Durangaldeko dantza sorta bat da, bederatzi zati dituena: Agintariena, Zortzinangoa (edo Zortzikoa), Ezpata joko txikia, Banangoa (edo Banakoa), Binangoa (edo Binakoa), Ezpata joko nagusia, Launangoa (edo Launakoa), Makil dantza eta Txontxongiloa. Dantzari-dantzan zortzi dantzarik parte hartzen dute. Zortzinangoan zortzi dantzariek aldi berean dantzatzen dute; Banangoan dantzariek banaka egiten dituzte beren urratsak, bata bestearen ondoren; Binangoan, aldiz, binaka aritzen dira dantzariak; azkenik, Launangoan, lau dira aldi berean dantzan ari diren dantzariak. Beraz, izenak une bakoitzean dantzatzen diren dantzarien kopuruari egiten dio erreferentzia. Jauzien zenbait urratsen izenetan ere zenbakiak erabiltzen dira. Jauziak Euskal Herriko eskualde kontinentaleko dantza ezagunenetariko bat da [3]. Haren urratsen artean lau urrats, ezker-hiru eta eskuin-hiru ditugu. Bestalde, urrats batzuei «eta hiru» gehitzen zaie oinarrizko pausoaren bariazio bat adierazteko, hala nola, erdizka eta hiru, zote eta hiru edo ebats eta hiru. Pika bietan edo erdizka lauetan izenetan, zenbakiak adierazten du zenbat aldiz errepikatu behar den oinarrizko urratsa [4]. Baztango bi mutil-dantzaren izenetan ere zenbakiak agertzen dira, Zazpi jauziak eta Hiru puntukoa dantzetan, hain zuzen ere. Bigarrenean,
234 Ekaia, 2021, 39, 229-255 Osane Oruetxebarria, Judith Rivas gainera, zenbakia ez den beste kontzeptu matematiko bat agertzen da, puntua. Geometriarekin zerikusia duen termino matematiko hori dantza horren urrats baten izena ere bada. Azkenik, bat eta erdi Baztango mutil-dantza gehienetan egiten den urrats baten izena da. 4. EUSKAL DANTZAK ETA IRUDI GEOMETRIKOAK Euskal dantzak eta Matematikak duten beste lotura nabaria irudi geometrikoena da. Atal honetan horien adibide batzuk aztertuko ditugu, bi talde handitan sailkatuz. Alde batetik, biribilean edo korroan egiten diren dantzak, eta bestetik poligono forma desberdinak eginez dantzatzen direnak. Azken hauekin hasiko gara. Bai gizonezkoen zein emakumezkoen euskal dantza askotarako zortzi dantzari behar dira. Zenbaki horrek ematen duen oinarrizko egiturari jarraituz lortzen den poligonoa laukizuzena da, oinarrian bi dantzari eta altueran lau dantzari egonik (2 × 4) edo alderantziz, (4 × 2), 2. irudian ikus daitekeenez. 2. irudia. Dantzariak modu ordenatuan kokatzen dira, laukizuzenak sortuz zenbait dantzatan (ezkerrean 2 × 4, eskuinean 4 × 2). Irudi geometriko hau ohikoa da eta herrialde askotako dantzetan aurki daiteke, besteak beste, Bizkaiko Makil dantzan eta Gorulariaren arku dantzan; Arabako Pipaongo dantzetan eta Villabuenako Makil dantzetan; Nafarroako Otsagabiako dantzetan; Nafarroa Behereko Sorginak eta Euskaldunak dantzetan. Gipuzkoako Brokel dantzaren sortako Uztai txiki eta Makil dantzan 2 × 4 laukizuzenaren egitura bera errepikatzen da, baina, taldeaz gain, askotan buruzagiaren irudia agertzen da, dantzaren lehen parteak berak eginez eta pentagono (3. irudia) bat sortuz [5, 6].
https://doi.org/10.1387/ekaia.21529 235 Matematika eta Euskal dantzak 3. irudia. Banakoa (ezkerrean) eta Brokel dantza (eskuinean): dantzariak pentagono baten aldeetan kokatzen dira. Laukizuzenaren itxura duten dantzetan, batzuetan egitura hori mantendu egingo da dantzan zehar, eta beste batzuetan dantza garatuz doan heinean beste poligono desberdin batzuk ager daitezke. Bizkaiko Dantzari-dantzan kasu bi horien adibideak ditugu. Alde batetik, Launako izeneko dantzan, laukizuzen forma mantentzen da dantza guztian zehar [7]. Bestetik, Banakoan, Binakoan eta Txotxongiloan beste irudi geometriko batzuk azaltzen dira. Banakoaren kasuan, izenak dioen bezala, dantzariak bakarka egiten du dantza eta atzean gainerako zazpi dantzariak daude, irudian ikus daitekeen pentagonoa lortuz (3. irudia). Brokel dantzan 9 dantzarik parte hartzen dute eta Banakoan, aldiz, 8k. Binakoari dagokionez, bikoteka dantzan egiterakoan, beste laukizuzen bat (4. irudia) sortuko da. Oraingo honetan, oinarri batean 4 pertsona egongo dira, zutabe bakoitzean 3, eta azken oinarria zabalik geldituko da, alde bat falta zaion poligonoaren itxura hartuz [7]. 4. irudia. Binakoan agertzen den laukizuzen irekia.
236 Ekaia, 2021, 39, 229-255 Osane Oruetxebarria, Judith Rivas Azkenik, Txotxongiloaren kasuan hexagono bat (5. irudia) irudikatuko dute dantzariek. Hasieran lehenengo lerroko ezker aldean dagoen dantzaria erdira pasatuko da bakarka dantza egiteko, altxatua izan baino lehenago. Dantzaren atal horretan hiru zutabe agertuko dira, aldeetako lerroetan bi pertsona egonik eta erdikoan lau, horietako lehenengoa eta azkena aurrerago eta atzerago, hurrenez hurren, poligonoaren bi erpinak irudikatuz [7]. 5. irudia. Txotxongiloan agertzen den hexagonoa. Biribilean egiten diren dantzei dagokienez, agertzen den irudi geometrikoa zirkunferentzia da, 6. irudian erakusten den bezala. Hainbat dantzaren kasuan ez dago aldez aurretik partaideen kopuru finkorik, beraz, zirkunferentzia tamaina askotakoa izan daiteke. Horren adibide gisa honako dantza hauek aipa ditzakegu: Paganoseko Txulalai, fandangoa eta arinarina, Lapurdiko edo Xiberoako jauziak, Iribaseko ingurutxua. 6. irudia. Zirkunferentzia Txulalain, jauzietan edo ingurutxuan (ezkerrean) eta zirkunferentzia zentrokideak arin-arinean eta fandangoan (eskuinean).
https://doi.org/10.1387/ekaia.21529 237 Matematika eta Euskal dantzak Batzuetan, zirkunferentzia zentrokide bi azaltzea gerta daiteke (6. irudia). Fandangoan eta arin-arinean, adibidez, bikoteka dantzatuz gero, partaide guztiak zirkunferentzia berean egon daitezke, bikotea bata bestearen ondoan egonik; edo aurrez aurre jarrita, zirkunferentzia bat bestearen barruan geratuz [8, 9]. Gauza bera gertatzen da Iribaseko ingurutxuaren kasuan. Badaude biribilean egiten diren beste dantza batzuk zeinetan korroa ez den guztiz ixten, eta horren ondorioz zirkunferentziaren zatia agertuko da (erdia kasu askotan, 7. irudia). Horren adibideak honako hauek dira: Zapatain dantza, Lekeitioko andrazkoen aurreskua, Bizkaiko erregelak eta sokadan tzak. 7. irudia. Zirkunferentzia erdia soka-dantzan edo erregeletan. Partaideen kopurua finkoa izanik, zirkunferentzia osatzen duen dantza Xemeingo Ezpata dantza da. Hamahiru dantzari daude eta horietako batek ardatzarena egingo du, erdian jarriz eta gainerako hamabiak gurutzatuz joango dira zirkunferentzia osatu arte. Gainera, haien ezpatekin zirkunferentziaren erradioak eta ebakitzaileak argi ikus daitezke, 8. irudiko marrazkia sortaraziz. Gernikako Arbola dantzan ere egitura hori errepikatuko da. 8. irudia. Zirkunferentzia, erradioak eta ebakitzaileak Xemeingo Ezpata Dantzan [7] (ezkerrean). Zirkunferentzia eta erradioak Zinta-dantzan (eskuinean).
238 Ekaia, 2021, 39, 229-255 Osane Oruetxebarria, Judith Rivas Azkenik, biribilean egiten den dantza ezagunenetariko bat aipatu behar dugu, zinta-dantza hain zuzen ere. Hainbat zinta-dantza mota daude, Bizkaian, Gipuzkoan, Araban edo Nafarroan, koreografia desberdinekin baina ezaugarri komun batzuekin. Oro har 8 dantzarik egingo dute dantza, baina 6, 10 edo 12-rekin ere egin daiteke. Gainera, ardatz bati lotuta egongo dira. Horrek ondorengo atal batean aztertuko ditugun Matematikako beste kontzeptu batzuk agertzea eragingo du. 5. EUSKAL DANTZAK ETA SIMETRIAK Artean ez ezik, dantzan ere simetria edertasunarekin erlazionatzen da. Koreografoek askotan simetria erabiltzen dute mugimendu erakargarriak sortzeko. Has gaitezen simetria era matematikoan definituz. Hori egiteko behar diren egitura matematikoen definizioak [10] erreferentzian aurki daitezke. Definizioa. Izan bitez A1 eta A2 bi espazio euklidear afin. f : A1 → A2 aplikazio afina isometria dela diogu baldin eta
puntua x eta f (x) puntuak lotzen dituen zuzenkiaren erdiko puntua. Orduan, f (m) = m da, hots, m f-ren puntu finkoa da. Puntu finkoa bakarra bada, m ∈ n, f simetria zentrala dela esaten da eta sm idatziko dugu; L zuzen baten puntu guztiak f-ren puntu finkoak badira, orduan, f = sL ardatz-simetria dela diogu eta zuzen hori simetria-ardatza da; n = 3 bada, Π plano batean dauden puntu guztiak f-ren puntu finkoak badira, f = sΠ-ri ispilu-simetria deritzo eta plano horri, simetria-plano. 9. irudia. Translazioak, biraketak eta zuzen batekiko islapenak planoan. Azter ditzagun euskal dantzetan agertzen diren simetria batzuk. Lehenengo eta behin, dantzarien posizioak hartuko ditugu kontuan. Dantzariek espazioko bolumen bat betetzen dute, beraz, hiru dimentsioko espazioan definitutako isometriak bila daitezke. Dena den, agertuko diren translazioe-
240 Ekaia, 2021, 39, 229-255 Osane Oruetxebarria, Judith Rivas tan eta biraketetan, norabide bertikalean ez da aldaketarik egongo, hots, planoko transformazioak balira bezala har daitezke. Era berean, islapenetan simetria-planoak bertikalak izango dira eta, ondorioz, OXY planoko proiekzioak zuzenak izango dira, eta zuzen horiekiko simetria ortogonalak izango ditugu OXY planoan. Horregatik, irudietan dantzarien OXY planoko proiekzioak erabiliko ditugu, proiekzio horiek zirkuluak direla onartuz, eta aipatuko ditugun isometriak planoan definituta egongo dira. 10. irudia. Biraketak (ezkerrean) eta islapenak (eskuinean) arin-arinean edo fandangoan. Aurreko atalean azaldu den bezala, arin-arina eta fandangoa dantzatzeko, dantzariak bi zirkunferentzia zentrokidetan kokatzen dira [8, 9]. Demagun N dantzari daudela zirkunferentzia bakoitzean. 10. irudian azaltzen den bezala, izan bedi Bi barruko zirkunferentzian dagoen dantzari batek eta haren aurrean dagoen kanpoko zirkunferentziako dantzariak osatzen duten bikotearen posizioa, i = 1, ..., N guztietarako. Orduan, Bi bikotearen posizioa B1 bikotearena biratuz lortzen da, Bi = b 2 N i–1 ( ) B1 ( ), i =1,…,N. Bestalde, izan bitez D1i Bi bikotearen barruko zirkunferentzian dagoen partaidearen posizioa, eta D2i kanpoko zirkunferentzian dagoenarena. Barruko dantzariak ezkerreko hankarekin egiten dituen urratsak, kanpoko zirkunferentziarenak eskuinekoarekin egiten ditu eta berdin beste edozein urrats egitean. Ondorioz, Li baldin bada haien erdian gelditzen den zuzena, zuzen horrekiko islapena dugu:
D2i = sLi (D1i), i = 1, ..., N. Aztertuko dugun bigarren dantza Dantzari-dantzaren Ezpata joko txikia da [7]. Dantza horretan zortzi dantzarik hartzen dute parte, laukizuzen ba-
https://doi.org/10.1387/ekaia.21529 241 Matematika eta Euskal dantzak tean kokatuta. Gainera, dantzariek ezpata bat daramate eskuineko eskuan. Horregatik, irudietan dantzari bat adierazten duen zirkuluak zuzenki bat dauka itsatsita. Dantzaren hasieran, dantzari guztiak aurrera begira daude, 11. irudian ikusten den bezala. Ondorioz, Di dantzariaren posizioa D1 dantzariaren posizioari OXY planoan definitutako translazio bat aplikatuz lortzen da. OX ardatzean unitatea D1 eta D2 zirkuluen zentroen arteko distantzia da; aldiz, OY ardatzean, unitatea D1 eta D3 zirkuluen zentroen arteko distantzia da. 11. irudiaren eskuinaldean ematen dira posizioen arteko simetriak aipatutako translazioen bidez. D7 = t(0,3) (D1), D5 = t(0,2) (D1), D2 = t(1,0) (D1). D1, D8 = t(1,3) (D1), D6 = t(1,2) (D1), D4 = t(1,1) (D1), D2 = t(1,0) (D1). 11. irudia. Ezpata joko txikiaren lehen posizioa. Dantzari guztien posizioak ezkerreko beheko muturrean dagoen dantzariaren translazioak dira. Seigarren konpasaren bukaeran, dantzarien kokapena 12. irudikoa da. Dantzari batzuk aurrera begira daude eta besteak, atzera, binaka aurrez aurre daudelarik. Orain, Bij Di eta Dj dantzariek osatzen duten bikotearen posizioa bada, B24, B57 eta B68 posizioak B13-ri translazio egokiak aplikatuz lortzen dira, honela: B57 = t(0,2) (B13), B68 = t(1,2) (B13), B13, B24 = t(1,0) (B13). Bestalde, B13 bikotearen barruan beste simetria mota bat dugu. Kasu honetan, esan den bezala, dantzariek ezpata daramate eskuineko eskuan. Gainera, dantzari guztiek urratsak oin berarekin egiten dituzte. Horregatik, D3 dantzariaren posizioa D1 dantzariaren posizioa OXY planoan π anplitudeko angelu bat biratuz lortzen da, biraketa zentroa haien zentroak lotzen dituen zuzenkiaren erdiko puntua izanik. Oro har, Di+2 = bπ (Di), i = 1, ..., 6.
242 Ekaia, 2021, 39, 229-255 Osane Oruetxebarria, Judith Rivas 12. irudia. Ezpata joko txikiaren bigarren posizioa. Translazioak eta biraketak. Zortzigarren konpasaren bukaeran, dantzariak 13. irudiaren ezkerraldean agertzen den hirugarren konfiguraziora heltzen dira. Ezkerreko zutabeko dantzariak eskuinetara begira eta eskuineko zutabekoak ezkerretara, bi lerroak aurrez aurre gelditzen direlarik. Lehen erabili dugun notazioarekin, lehen eta bigarren dantzariek osatzen duten bikotearen posizioari translazio bertikalak aplikatuz, beste bikoteen posizioak lortzen ditugu, honela: B78 = t(0,3) (B12), B56 = t(0,2) (B12), B34 = t(0,1) (B12). 13. irudia. Ezpata joko txikia. Dantzarien hirugarren posizioa eta agertzen diren simetriak. Gainera, bigarren posizioan gertatu den bezala, bikote bakoitzaren bi partaideak simetrikoak dira π anplitudeko biraketa batekiko, Di+1 = bπ (Di), i = 1, 3, 5, 7.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21529 243 Matematika eta Euskal dantzak Aztertuko dugun azken konfigurazioa 14. irudian ikus daiteke eta 10. konpasaren bukaeran agertzen da. B57 = bπ (B13), B13, B68 = t(1,0) (B57) = bπ(B24) B24 = t(1,0) (B13). 14. irudia. Ezpata joko txikia. Dantzarien laugarren posizioa. Kasu honetan lehen lau dantzariak atzera begira daude eta azkeneko laurak, aldiz, aurrera. Lehen eta hirugarren dantzariek osatzen duten bikoteari translazio horizontal bat aplikatuz, bigarren eta laugarren dantzarien bikotea lortzen da. Aldiz, B57 lortzen da B13 biratuz. Era berean, B13 erabiliz, B68 lortu nahi bada, translazio baten eta biraketa baten konposizioa egin behar da: B68 = t(1,0) bπ (B13) = bπ t(1,0) (B13). Atal honi bukaera emateko, denboran agertzen diren simetriak ere aipatuko ditugu. Dantza mugimendua da eta, ondorioz, denboraren dimentsioa ere har daiteke kontuan. Dantzariek egiten dituzten urratsak dantzan zehar errepikatzen dira. Arin-arinean dantza 16 konpaseko blokeetan antolatzen da. Lehen 4 konpasetan egiten diren urratsak errepikatzen dira 4 aldiz (batzuetan azken 4 konpasetan trantsizio-urrats bat egiten da eta oinarrizko pausoa 3 aldiz soilik errepikatzen da). 16 konpaseko bloke bakoitzean urratsez aldatzen da baina egitura bera mantentzen da. Beraz, denbora-unitatea 4 konpaseko blokea bada, eta Ui erabiltzen bada 4 konpaseko i-garren blokean egiten diren urratsak adierazteko, orduan, Ui = ti (U1), i = 2, 3, (4) lortzen dugu. Ezpata joko txikian, dantzariek urrats bera errepikatzen dute konpas guztietan, beraz, hemen ere, denboran translazio bat egiten da, denbora-unitatea konpasa izanik. Gainera, lau konpaseko bloke batean (arin-
244 Ekaia, 2021, 39, 229-255 Osane Oruetxebarria, Judith Rivas arinean), edo konpas bakarrean (Ezpata joko txikian), eskuineko oinarekin hasten bada mugimendua, hurrengoan ezkerrekoarekin hasten da. Hau da, denborarekiko translazioaz gain, dantzariaren gorputzaren ezkerreko eta eskuineko atalak banatzen dituen plano bertikalarekiko islapena dago espazioan. 6. DANTZARI-DANTZA ETA KONBINATORIA Lehenago ikusi dugunez, Euskal dantzen konfigurazioak aztertuz gero, hainbat egitura errepikatu egiten dira. Matematikan, emandako elementu kopuru baten taldekatze edo ordenatze prozesuak aztertzen dituen arloa Konbinatoria da. Atal honetan Dantzari-dantzako Zortzikoan, Ezpata joko nagusian eta Launakoan agertzen diren Konbinatoriako kontzeptu bi aztertuko ditugu: permutazioak (ordenatze-problemak) eta konbinazioak (aukeraketa-problemak) [11]. Ikus ditzagun, lehenik eta behin, egitura matematikoa finkatzeko behar ditugun oinarrizko kontzeptu batzuk. Definizioa. Izan bedi n elementu dituen multzoa, A = {1, 2, 3, ..., n}. A-tik A-ra doan aplikazio bijektiboari permutazio deritzogu. Horrela, n elementu dituen multzoaren permutazioen multzoa Σn-ren bidez izendatuko dugu, hau da, Σn = {σ: {1, 2, 3, ..., n} → {1, 2, 3, ..., n}, σ bijekzioa}. Bere kardinala n! = Kn k = n k = n! k! n – k ( )! = n (n –1 ) 2 1 k k 1 ( ) 2 1 ( ) n k ( ) n k 1 ( ) 2 1 ( ). da eta zenbaki honek ematen du zenbat modu desberdinetan ordena daitezkeen {1, 2, 3, ..., n} multzoko elementuak. Permutazio bat adierazteko erabiltzen den notazio erraz bat honako hau izan daiteke 1 2 … n (1) (2) … (n) , non lehen lerroan 1-etik n-rako elementuak ordenatuta kokatzen diren, eta bigarren lerroan, goiko bakoitzari dagokion irudia. Adibidez = 1 2 3 4 3 4 1 2 . Hori horrela, Σn multzoan σ eta τ permutazioen biderkadura ohiko funtzioen konposizioaren bidez definitzen da, hau da, στ = τ σ.
https://doi.org/10.1387/ekaia.21529 245 Matematika eta Euskal dantzak Modu horretan definitutako eragiketak taldearen egitura ematen dio Σn multzoari, (Σn, ·) n ordenako talde simetrikoa deritzoguna, hain zuzen ere [12]. Dantzari-dantzaren Zortzikoan zortzi dantzari 2 × 4-ko laukizuzen batean kokatzen dira eta dantzan zehar haien tokiak elkarrekin trukatzen dituzte 15. irudiaren arabera [7]. Beraz, kasu honetan, n = 8 da eta dagokion Σ8 talde simetrikoan 40.320 permutazio desberdin daude. Azter ditzagun horietatik zeintzuk diren Zortzikoan agertzen direnak eta betetzen dituzten propietateak. 15. irudia. Zortzikoa. Dantzariak tokiz aldatzen dira dantzan zehar, hasierako posiziora bueltatuz dantzaren bukaeran. Lehenengo eta behin, aurreko laukian dauden lau dantzariek diagonal berean dauden dantzariekin trukatzen dituzte tokiak, 15. irudiko bigarren posiziora pasatuz, eta gauza bera egiten dute atzeko laukian daudenek. Hau da, 1 = 1 2 3 4 5 6 7 8 4 3 2 1 8 7 6 5
246 Ekaia, 2021, 39, 229-255 Osane Oruetxebarria, Judith Rivas permutazioa aplikatuz pasatzen da lehen posiziotik bigarrenera. Gero, dantzariek zutabez aldatzen dira, 15. irudiko 3. posizioa, 2 = 1 2 3 4 5 6 7 8 2 1 4 3 6 5 8 7 permutazioa jarraituz. Hirugarren mugimenduan aurreko laukiko dantzariak atzeko laukira doaz, 15. irudiko laugarren posiziora heltzeko. Permutazioen notazioarekin, 3 = 1 2 3 4 5 6 7 8 5 6 7 8 1 2 3 4 Hiru permutazio hauek aplikatu ondoren, hasierako taldea alderantziz kokatuta dugu, hau da, lehen lerroa orain laugarrena da, bigarren lerroa hirugarren lerroa izatera pasatu da, hirugarren lerroa oraingo bigarrena da eta laugarren lerroa orain lehenengoa da (15. irudiaren laugarren laukizuzena). Posizio horretatik abiatuta, berriz σ1, σ2 eta σ3 permutazioak aplikatuz gero ordena horretan, hasierako taldea lortzen dugu, hau da, dantzari bakoitza hasierako tokira bueltatu da [13], 15. irudian ikus daitekeen bezala. Hizkuntza matematikoan adieraziz, izan bedi id identitate aplikazioa, hau da aldaketarik eragiten ez duen permutazioa. Zortziko dantzan hiru permutazio erabiltzen dira, bakoitza bi bider, honako modu honetan: σ1σ2σ3σ1σ2σ3, hasierako posizioa berreskuratzeko. Beraz, (σ1 σ2 σ3)2 = id dela esan dezakegu. Ideia hau oinarritzat hartuz, Dantzari-dantzaren Ezpata joko nagusia ere azter dezakegu [7]. Dantza horretan, Zortzikoan bezala, zortzi dantzarik hartzen dute parte eta haien posizioak elkarrekin trukatzen dituzte, σ2σ4σ2σ3 birritan eginez, non σ2 eta σ3 Zortzikoko permutazio berdinak diren eta 4 = 1 2 3 4 5 6 7 8 3 4 1 2 7 8 5 6 den. Dantzaren bukaeran dantzari guztiek beren hasierako posizioak berreskuratzen dituzte; beraz, honako erlazio hau dugu: (σ2σ4σ2σ3)2 = id. Permutazioek zenbat modu desberdinetan ordena daitezkeen multzo bateko elementuak ematen badigute, multzo horretan dauden elementuak zenbat modu desberdinetan aukera daitezkeen, konbinazioek ematen digute. Konbinazioak, n elementu ezberdinetatik osaturiko k-kote posibleen kopu-
248 Ekaia, 2021, 39, 229-255 Osane Oruetxebarria, Judith Rivas Bigarren zatian zortziko bat egiten dute hasierako posiziora bueltatzeko, aipatutako σ3σ2σ1 permutazioaren bidez. 7. IRULEAK, ZINTA-DANTZA ETA TXIRIKORDEN TEORIA Orain arte azaldutakoaren arabera, dantzariek sortzen dituzten irudiak edota irudi horiek eragindako egitura matematikoak aztertu ditugu. Atal honetan, bide horretatik jarraituz eragile berri bat gehituko dugu, dantzarako erabiltzen den tresna, zinta hain zuzen ere, eta dantzariek euren dantzetan zintez baliatuz sortzen duten Matematika arakatuko dugu. Horretarako, Topologiako adarra den Txirikorden teoria erabiliko dugu. Emil Artin matematikariak garatu zuen teoria hau 1947. urtean [14], eta han, txirikordak egiteko prozesuan zehar sortzen diren egitura matematikoak azaltzen zituen. Oro har, zintekin egiten diren dantzak bi ataletan sailka daitezke: zintak ardatz finko bati loturik biribilean egiten diren dantzak, eta zinten mutur bakoitza zuzenki bati lotuta egonik eta zuzenkiak paraleloak izanik, dantzatzen direnak. Lehen multzoan Zinta-dantza (zuhaitz-dantza, kordoidantza) izen orokorrarekin ezagutzen diren dantzak ditugu. Hori horrela, Bizkaiko zinta-dantza eta Domingiluen dantza ditugu, Brokel-dantzen sortakoa den Gipuzkoako zinta-dantza [15], Arabako Pipaon herriko zintaedo zuhaitz-dantza, edo Nafarroako Corteseko zinta-dantza, besteak beste [16]. Bestalde, zintak paraleloki hartuz Iruleak izeneko dantza dugu. Sailkapen honen arabera, egitura matematiko desberdinak azalduko zaizkigu Txirikorden teoriaren ikuspuntutik; beraz, ikus ditzagun, hasteko, teoria horren oinarrizko kontzeptu batzuk. Txirikorda bat barra batetik zintzilikatzen diren zenbait kordaren multzoa da. Korda horiek beren artean gurutzatzen dira, beti beherantz doaz eta haien beheko muturrak beste barra bati lotuta daude [17]. Egitura geometriko honi talde egitura bat [12] esleitu ahal zaio eragiketa bat definituz txirikorden artean, biderketa, hain zuzen ere. Bi txirikorden arteko biderketa bigarrena lehenengoaren azpian jarriz. Eragiketa honekiko identitatea gurutzaketarik gabeko txirikorda da. Gainera, taldea oinarrizko txirikorda batzuek sortua da, elementu sortzaileak izenaz ezagutzen direnak, eta honela definitzen direnak: σi: i-garren korda i + 1-garren kordaren gainetik pasatzen da, σi–1: i + 1-garren korda i-garren kordaren gainetik pasatzen da ≡ i-garren korda i + 1-garren kordaren azpitik pasatzen da.
250 Ekaia, 2021, 39, 229-255 Osane Oruetxebarria, Judith Rivas Azter dezagun Iruleak dantzan sortzen den txirikorda nola idatzi elementu sortzaileen notazioa erabiliz. Dantza horretan sortzen den txirikorda ez dela fisikoki agertzen esan behar dugu. Dantzan zortzi bikote daude, eta bikote bakoitzak zinta bat du, ezkerretik eskuinera zuria, gorria, berdea, gorria, zuria, gorria, berdea eta gorria ordenari jarraituz, 19. irudian ikus daitekeen erara antolatuta. 19. irudia. Iruleak. Dantzarien bikoteek zinta bati heltzen diote. Zinta horiek alegiazko txirikorda bat sortzen dute dantzarien mugimenduekin. Bikoteek zinta bana daramate eta dantzak dirauen bitartean ondoko bikotearen azpitik edo gainetik pasatzen dira. Zintak bikoteen atzean legokeen barra batera lotuta egongo balira, mugimendu horien bidez txirikorda bat sortuko litzateke barra eta dantzarien artean. Kontuan izanik n = 8 dela, gurutzaketak σ1-etik σ7-ra eta σ1−1-etik σ7−1-ra joango dira. Pausoz pauso ikusiz, lehenengo bikotea bigarren bikotearen azpitik pasatzen da eta gero hirugarrenaren gainetik; beraz, txirikorden taldearen notazioa erabiliz, σ1−1σ2 dugu. Gero, lehenengo eta hirugarren posizio berrietan dauden bikoteak haien eskuineko bikoteen azpitik pasatzen dira, ondoren hurrengo bikoteen gainetik pasatzeko, hots, σ1−1σ3−1σ2σ4 dugu. Hirugarrenez, lehen, hirugarren eta bosgarren posizioetan dauden bikoteak beren eskuineko bikoteen azpitik pasatzen dira eta ondoren hurrengo bikoteen gainetik; beraz, σ1−1σ3−1σ5−1σ2σ4σ6 dugu. Azkenik, lehen, hirugarren, bosgarren eta zazpigarren posizioetan dauden bikoteak beren eskuineko bikoteen azpitik pasatzen dira. Orain, zazpigarren posizioan zegoena zortzigarrenean dago eta ez dauka eskuineko bikoterik gainetik pasatzeko, hau da, σ1−1σ3−1σ5−1σ7−1σ2σ4σ6 eragiketa dugu. Momentu honetan 20. irudiaren (1) blokea amaitu dugu eta dantzaren hasieran ezkerreko muturrean (lehen posizioan) zegoen bikotea eskuineko muturrean dago (zortzigarren posizioan). Ondoren, σ1−1σ3−1σ5−1σ7−1σ2σ4σ6 blokea lau aldiz errepikatu eta gero 20. irudiaren (2) blokea egin dugu, eta lehen bikotea bere hasierako posiziora itzuliko da. σ3−1σ5−1σ7−1σ4σ6σ5−1σ7−1σ6σ7−1 egin ondoren (20. irudiaren (3) blokea), dantzari guztiak hasierako posizioetara itzuli dira [18].
252 Ekaia, 2021, 39, 229-255 Osane Oruetxebarria, Judith Rivas i = 1, ..., n − 1 guztietarako eta n-garren korda lehen tokira eramaten da. Transformazio hori τ-ren bidez adieraziko dugu. Sortzaile horiek talde bat sortzen dute zenbait erlazio betetzen badira [19]. Definizioa. Izan bitez n ≥ 2, eta σ0, ..., σn−1, τ lehenago definitutako elementuak. Orduan, Pn = <τ, σ0, ..., σn−1 : σiσj = σjσi, |i − j| ≥ 2; σiσi+1σi = σi+1σiσi+1, τσiτ−1 = σi+1, i = 0, ..., n − 1> txirikorden talde anularra dela esaten da. Hau guztia kontuan izanik, azter ditzagun zinta-dantzetan aurki daitezken txirikordak. Oro har zortzi dantzarik egiten dute dantza, zuria, gorria, berdea, gorria, zuria, gorria, berdea, gorria ordenean jarrita, erlojuaren orratzen kontrako noranzkoa hartuz, 21. irudian ikus daitekeenez. 21. irudia. Zinta-dantza. Dantzariak zirkunferentzia batean daude kokatuta, erlojuen orratzen kontrako noranzkoan zenbakituta. Has gaitezen Bizkaiko zinta-dantza aztertzen [16]. Kasu honetan dantzari guztiak aldi berean hasten dira mugitzen, eta lehen pausoan zinta gorriak bakoitzaren eskuinaldean duten zinta zuriaren edo berdearen gainetik pasatzen dira, hau da, σ0σ2σ4σ6 eragiketa egin dute. Orain zinta gorriak lehen, hirugarren, bosgarren eta zazpigarren posizioetan daude, hurrenez hurren, eta bakoitzaren eskuinaldean dagoen zintaren azpitik pasatzen dira, hots, σ1−1σ3−1σ5−1σ7−1 dugu. Egitura hau bi bider errepikatuz dantzari bakoitza aurrez aurreko posiziora iritsiko da, eta beste bi bider eginda, guztiak hasierako posizioetara itzuliko dira. 22. irudian buelta erdiaren grafikoa ikus dezakegu eta dagokion adierazpen matematikoa:
https://doi.org/10.1387/ekaia.21529 253 Matematika eta Euskal dantzak 22. irudia. Bizkaiko zinta-dantza: sortzen den txirikorda eta egiten diren gurutzaketak. Txirikorda amaituta dago dantzariek lau buelta eman ondoren. Dantza amaitzeko dantzariek alderantzizko eragiketak egingo dituzte txirikorda desegiteko eta hasierako egoera lortzeko. Gipuzkoako zinta-dantzari dagokionez [15], Bizkaikoarekin alderatuz desberdintasun bat du: dantzariak ez dira guztiak batera dantzan hasten, binaka baizik, musikako pultsu bakoitzarekin, eta behin dantza hasiz gero, jarraitzen dute. Momentu honetatik aurrera, dantzariek Bizkaiko zintadantzan agertu diren gurutzaketak egiten dituzte. Buelta kopuru jakin bat eman ondoren, binaka ere joango dira geldituz. Domingilue dantzan ere horrela gertatzen da, prozedura honek eragiten duen txirikorda honako hau izanik: Azken adibide moduan, azter dezagun Corteseko zinta-dantza [20]. Dantza honen kasuan elementu berri bat agertzen zaigu, arestian txirikor- | science |
addi-c0bfc3644e16 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51437 | Salmonella enterica 4,5,12:b:- serotipo berriaren karakterizazioa eta etxeko dortokekin erlazionatutako arriskua | Arrieta Gisasola, Ainhoa; Bikandi Bikandi, Joseba; Garaizar Candina, Javier ; Herrera León, Silvia; Laorden Muñoz, Lorena | 2021 | ERROR: type should be string, got "https://doi.org/10.1387/ekaia.21878 25 Salmonella enterica 4,5,12:b:- serotipo berriaren karakterizazioa eta etxeko dortokekin erlazionatutako arriskua gorakoak, sukarra eta sabeleko kalanbreak ere [17]. Gainera, infekzio inbasiboen kasuak ere izan dira [16]. S. Paratyphi B Java biotipoaren gordailua animalia izanda, kutsatutako elikagaiekin erlazionatu izan da kasu isolatuetan, baita narrasti zein akuarioetako arrain tropikalekin ere [15]. Narrastiak Java aldaeraren eramaile arruntak dira beren hesteetan, eta normalean, ez dute gaixotasunaren seinalerik azaltzen. Bakterioak gorotzetan askatzen dituzte, eta animalia dagoen bizi-lekua kutsatzen dute, bai eta ura eta akuarioaren gainazal guztiak ere. Nahiz eta narrasti asko Salmonellaren eramaile izan, dortokek arrisku berezia dute, gure gizartean arrunta delako umeek dortoka txikiak maskotatzat izatea [15]. AEBetan urteroko 1,5 milioi salmonelosi-kasuetatik, 74.000 narrastien kontaktuarekin erlazionatuta daude. Salmonelosi-kasu guztien artean, kalkulatzen da % 3-5 bitartean narrastiekin erlazioren bat dutela [7]. Gero eta gehiago dira Europan maskotatzat narrastiak dituzten familiak. Esposizio-modu horrekin lotutako salmonelosi-kasuen kopuruak gora egiten duela dirudien arren, oraindik ez da datu ofizialik argitaratu osasun-agintarien eskutik [7]. Gertakari horiek saihesteko programa bat ezarri aurretik, garrantzitsua da esposizio- eta transmisio-modua ezagutzea. Patogeno berrien detekzioa garrantzitsua izateaz gain, 2020. urte honetan pairatu dugun pandemian ikasi dugun bezala, patogeno berrien karakterizazioa ere ezinbesteko urratsa da bai ikertzaileentzat zein osasun-arloan mundu-mailan lan egiten duten agente guztientzat, patogenoen aurka modu egokian jardun ahal izateko. Beraz, lan honetan Espainiako eskualde desberdinetan 2006-2010 urteen bitartean isolatutako 38 Salmonella monofasiko aztertu eta karakterizatu dira: guztiek 4,5,12:b:- formula antigenikoa zuten. Hau guztia kontuan izanda, artikulu honen helburu nagusiak honako hauek dira: batetik, Salmonellak gizakiengan eragindako infekzio-agerraldien inguruan informatzea, batez ere herritarrak kontzientziatzeko 5 urtetik beherako haurren osasunean dortokak bezalako maskotek izan dezaketen eragin larriaz; eta bestetik, Salmonella serotipo monofasiko berri baten agerpenaren berri ematea eta serotipo berri hori karakterizatzea. 2. MATERIALA ETA METODOAK 2.1. Salmonella 4,5,12:b:- isolatuen bilduma eta PFGEaren bidezko karakterizazioa Ikerketa honetan, Mikrobiologiako Zentro Nazionalean (CNM) isolatutako Salmonella enterica espezieko 38 isolatu aztertu ziren. Guztiak 4,5,12:b:- formula antigenikoaren bidez izendatu ziren, eta antimikrobiarrekiko sentikorrak ziren. Isolatutako lagin gehienak 5 urtetik beherako\n28 Ekaia, 2021, 39, 23-36 Ainhoa Arrieta-Gisasola, Joseba Bikandi Bikandi, Javier Garaizar Candina, Silvia Herrera-León, Lorena Laorden Muñoz 2.4.2. Alderantzizko PCRa eta sekuentziazioa Flageloa kodetzen duen genea (fljB) eta aldameneko geneen delezioaren hasiera- eta amaiera-muturrak zehazteko, genomaren eremu horretan, presentzia adierazi zuen genea (iroB) hartu genuen erreferentziatzat. iroB genearen alboko eremuaren sekuentzia lortzeko, alderantzizko PCRa egin zen, honako prozedura honi jarraituz: 1. Sekuentziazioa hasteko iroB genea aukeratu zen, haren presentzia ezagutzen genuelako eta aurreko ikerketetatik ezagutzen genuelako iroB eta fljB geneen arteko gertutasuna [20]. 2. Abiarazleen diseinua aukeratutako genearen muturretan egin zen, anplifikazioa genearen kanpoalderantz gertatzeko (iroBi; 5'-AGCAGCATGATCAATACCTTCCTCG-3', iroBf; 5'-GGCCATTAACACGAAACGCTTG-3'). 3. DNAren erauzketarako ADN mini kit-a (Qiagen) erabili zen. Erauzitako DNAren kuantifikazioa ND-1000 Spectrophotometer (Nanodrop, Delaware, USA) espektrofotometroaren bidez egin zen. Gomendagarria da 30 ng/μl eta 60 ng/μl arteko DNA kontzentrazioa izatea teknika egin ahal izateko. 4. DNA genomikoaren digestioa mozte-puntu gutxi dituen errestrikzio-entzima batekin egin zen. PstI (Fermentas) entzima aukeratu zen, ez zuelako mozte-punturik guk aukeratutako genean (iroB) eta 600 eta 900 zati bitartean sortarazten zituelako. Fabrikatzailearen urratsei jarraituz, PCRaren amaierako bolumena 50 μl-koa izan zen: 10 μl DNA, 2,5 μl PstI (15 U/μl), 5 μl PstI-en disoluzio indargetzaile eta 32,5 μl UD (Fermentas). Nahastea termoblokean inkubatu zen, 37 ºC-an 4 orduz. 5. Entzimaren inaktibazioa egin zen, 65 ºC-an eta 20 minutuz. 6. DNAren digestioa egiaztatzeko elektroforesia egin zen % 0,8ko agarosa-gelean 1x TAE-rekin, 90V-an 50 minutuz. Gela C hemiDoc XRS-ean (Bio-Rad) aztertu zen. 7. Digeritutako DNAren prezipitazioa, kloroformo: alkohol isoamiliko 24:1 soluzioarekin egin zen, 1:1 proportzioan. Ondoren, 5 minutuz 13.000 rpm-an zentrifugatu zen. Soluzioaren goiko fasea beste hodi garbi batera transferitu zen, eta 1:1-eko proportzioan nahastu zen alkohol isoamiliko: fenol: kloroformoarekin (hodi, Gatersleben, Saxony-Anhalt, Alemania). Berriz zentrifugatu zen, 5 minutuz 13.000 rpm-an. Goiko fasea beste hodi garbi batera transferitu zen, eta 1:0,6 proportzioan nahastu zen isopropanolarekin (–20 ºC). Nahastea 10 minutuz zentrifugatu zen 13.000 rpm-an. Gainjalkina kendu eta jalkinaren garbiketa egin zen, 100 μl etanol absolutuarekin (–20 ºC); horretarako, 5 minutuko zentrifugazioa egin zen, 13.000 rpm-an. Ondoren, etanol guztia kendu zen, eta jalkina 37 ºC-an lehortu zen, termoblokean.\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.21878 29 Salmonella enterica 4,5,12:b:- serotipo berriaren karakterizazioa eta etxeko dortokekin erlazionatutako arriskua Behin etanol-soberakin guztiak lurrunduta, jalkina 20 μl TE pH 8 disoluzio-indargetzailean bersuspenditu zen. 8. Ligazioa T4 DNA ligasaren (Roche) bidez egin zen. Amaierako 30 μl bolumenean prestatu zen honako nahasketa hau: 18 μl UD (Fermentas), 3 μl T4-ren disoluzio indargetzaile, 2 μl T4 DNA ligasa (5 u) eta 7 μl aurreko prezipitazioko DNA. Gau osoan mantendu zen 14 ºC-an. 9. Prezipitazioa 7. urratsean (DNA prezipitazioa) deskribatu den moduan egin zen, baina amaieran jalkinaren berresekitzea 15 μl TE pH 8 disoluzio-indargetzailean egin zen. 10. Long-range PCRa burutzeko Expand Long Template PCR System kit-a (Roche) erabili zen. Erabilitako abiarazleak iroBi eta iroBf izan ziren. 11. PCR produktuak % 0,8ko agarosa-geleko elektroforesian aztertu ziren, eta banden azterketa ChemiDoc XRS-aren (Bio-Rad) bidez egin zen. Pisu molekularraren markatzaile moduan erabili ziren X Markatzailea (Roche) eta GeneRuler DNA 100 bp Plus (Thermo Fisher Scientific). PCR produktuak GeneJet purification Kit-en (Fermentas) bidez erauzi eta purifikatu ziren. 12. Anplifikatutako produktuen klonazioa Escherichia coli anduietan egin zen produktuaren sekuentziaziorako zatien kopiak soberan izateko. Transformazioa Clonning TOPO kit-a (Invitrogen, Carlsbad, CA, AEB) erabiliz egin zen. Ondoren, hiru ereintza egin ziren Luria-Bertani-agar (LB) hazkuntza-medioaren bolumen ezberdineko (50 μl, 100 μl eta 200 μl) Petri kutxatiletan eta 10 μl anpizilinarekin (100 ng/μl) (Sigma). Petri kutxatilak 37 ºC-an 24 orduz inkubatu ziren. Produktuak bektorean txertatu ziren E. coli zelula konpetenteetan transformazioa gertatu zela baieztatzeko, plasmidoen erauzketa QIAprep Spin Miniprep Kit-en (Qiagen) bidez egin zen. Ondoren, iroB genearen PCR anplifikazioa egin zen, Pure- TaqTM Ready-To-Go Beads (GE Healthcare AB) sistema erabiliz. PCR anplifikazioa eta produktuen azterketa 2.4.1 den moduan egin zen. 13. Long-range PCRaren bidez lortutako produktuak tamaina handikoak izanik (2.000-9.000 bp), kateatutako sekuentziazioa (walking-primer) egin zen produktu osoaren nukleotido sekuentzia lortzeko. BLAST plataformaren bidez sekuentziatutako zatiaren hasiera aztertu ondoren, sekuentziazioa egiten jarraitzeko, abiarazle berriak diseinatu ziren.\n30 Ekaia, 2021, 39, 23-36 Ainhoa Arrieta-Gisasola, Joseba Bikandi Bikandi, Javier Garaizar Candina, Silvia Herrera-León, Lorena Laorden Muñoz 3. EMAITZAK 3.1. Elektroforesia eremu pultsatuko gelean (PFGE) PFGE analisian ikertutako 38 isolatuen artean, 10 profil ezberdindu ziren (1. irudia). Profilen artean ez zeuden 12 banda baino gutxiagokoak, ez eta 15 baino gehiagokoak ere. Dena den, profil ezberdinen artean 4 banda baino gehiagoko ezberdintasunak aurkitu zirenez, isolatuak 5 pultsotipo ezberdinetan sailkatu ziren: A, B, C, D eta E. A pultsotipoa 3 azpimotatan banatu zen: A1 (27 isolatu zituena), A2 (1 isolatu) eta A3 (1 isolatu). B pultsotipoan, berriz, 3 isolatu sailkatu ziren, profil bera zutenak. C pultsotipoan, isolatu bakarra sailkatu zen, eta D pultsotipoan 3 azpimota aurkitu ziren, bakoitzean isolatu bakarra zegoela (D1, D2 eta D3). Profil nagusiarekiko ezberdintasun gehien erakutsi zituzten profilak E pultsotipoan batu ziren (E1 eta E2 azpimotak, isolatu bat bakoitzean). 0,48 balioko Simpson Indizearen Dibertsitatea (SID) kalkulatu zen. 1. irudia. Dice-ren koefizientearen eta UPGMA taldekatzearen bidez PFGEko datuentzat eraikitako dendograma.\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.21878 31 Salmonella enterica 4,5,12:b:- serotipo berriaren karakterizazioa eta etxeko dortokekin erlazionatutako arriskua 3.2. Azpiespeziea determinatzeko PCRa Artikulu honetan karakterizatzen den aldaeraren azpiespeziea determinatzeko, PCR bat egin zen bildumako isolatuetan. PCR horrek baieztatu zuen isolatu monofasiko guztiak Salmonella enterica espezieko enterica azpiespeziekoak zirela. 3.3. Java aldaera determinatzeko PCR espezifikoa Bildumako isolatuak Salmonella Paratyphi B-ren Java biotipokoak ziren ala ez frogatzeko, tartratoaren metabolismoarekin erlazionatutako geneekiko espezifikoak ziren abiarazleak erabili ziren PCRan. Analisi honetan 38 isolatuetatik 37 positiboak izan ziren (esperotako tamainako zatiak anplifikatu zirelako). Beraz, egiaztatu zen 37 isolatu horiek Salmonella Paratyphi B Java aldaerako isolatu monofasikoak zirela. 3.4. Bigarren faseko flageloaren delezioaren ikerketa 3.4.1. fljA, fljB, hin, iroB eta iroC geneak detektatzeko PCRak fljA, fljB, hin, iroB eta iroC geneen presentzia edo galera aztertzeko, 5 PCR egin ziren. Isolatu guztietan lortu zen anplifikazioa iroB eta iroC geneentzat. Beste alde batetik, fljA, fljB eta hin geneen delezioa baieztatu zen aztertutako isolatu guztietan. 3.4.2. Alderantzizko PCRa eta sekuentziazioa Bigarren faseko flageloaren delezioaren muturrak zehazteko orduan, eta eremu horren inguruan zeuden geneen kokapena ezezaguna zenez, alderantzizko PCRaren teknika egitea erabaki genuen. Anplifikazioan 1.600 bp-ko zatia lortu zen, eta sekuentziazioan iroB eta iroC geneak bata bestearen jarraian agertzen zirela ikusi zen, Salmonella Typhimurium serotipoan deskribatzen den moduan (2. irudia). Fase bietako flageloak dituzten Salmonella anduietan, S. Typhimurium serotipokoetan adibidez, fljA, fljB, hin, iroB eta iroC geneak bata bestearen jarraian agertzen dira. Kasu honetan, ordea, sekuentziazioak erakutsi zuen fljA, fljB eta hin geneak delezionatuta zeudela, eta haien lekuan honako sekuentzia (ezberdin) hauek zeudela txertatuta: transposasa bat kodetzen duen api81 genearen 183 nukleotidoko sekuentzia bat, S. Typhimurium LT2 anduairen STM2745 genearen lehenengo 215 nukleotidoak eta, azkenik, STM2744 eta STM2743 geneak osorik (2. irudia).\nhttps://doi.org/10.1387/ekaia.21878 33 Salmonella enterica 4,5,12:b:- serotipo berriaren karakterizazioa eta etxeko dortokekin erlazionatutako arriskua lean argitaratu berri du CDC agentziak dortokekin erlazionatutako azken salmonelosi-agerraldiaren ikerketa [23]. Beraz, badirudi dortoken salmentan eta banaketan debekuak jartzea dela modurik eraginkorrena kutsatze hauek saihesteko. Hala ere, gure herrian indarrean dagoen legedian ez da inongo debekurik jasotzen maskota mota honen merkaturatzean. Ikerketa-lan honetan zehar, 4,5,12:b:- formula antigenikoa zuten 38 isolatu aukeratu ziren, jatorria Espainiako eskualde desberdinetan zuten eta gehienak 5 urtetik beherako umeetan isolatuak ziren. S. Paratyphi B (4,5,12:b:1,2) Javarekin zuen ezberdintasun nagusia bigarren faseko flageloaren delezioa izanik, andui monofasiko izena eman zitzaien. Horregatik, andui monofasiko honen jatorria Salmonella Paratyphi B Javan zegoen aztertu zen, eta aldaera monofasiko berri hau karakterizatu zen. Kauffmann eta White-ren eskemaren arabera, 4,5,12:b:- formula antigenikoko anduiak Paratyphi B serotipokoak izan litezke, baina baita beste serotipo edo azpiespezie batzuetakoak ere. Ikerketa honetako isolatuen arbasoa Salmonella enterica espezieko enterica azpiespeziekoa zela frogatu zen, phoP genearen sekuentziaren konparaketa-analisia eginez [19]. Ondoren, Salmonellaren tipifikaziorako erreferentzia teknika bezala, PFGEa egin zen bildumako 38 isolatuekin, Paratyphi B dT (+)-rekiko antzekotasuna analizatzeko asmoz. Nabarmentzekoa da 38 isolatuetatik 30ek (% 78,9) PFGE profil bera aurkeztu zutela: bilduman detektatutako 5 profiletatik kopuru altua profil batean taldekatzeak bilduma honen homogeneotasun altua frogatzen du. Profil hauen konparaketak jatorriari buruz genuen hipotesia egiaztatu zuen: jatorria Salmonella Paratyphi B dT (+)-ean zegoela determinatu zen. Andui monofasikoen karakterizazio hobea lortu zen tartratoaren metabolismoarekin inplikatutako gene baten anplifikazioaren bidez. Emaitzek genearen presentzia baieztatu zuten 37 isolatuetan, Java aldaera bifasikoaren kasuan bezala. Bestalde, PCRan negatiboa izan zen isolatuaren arbasoa Salmonella Paratyphi B dT (–) izango litzateke. Aldaera monofasiko honen karakterizazioa egiten amaitzeko, fljB genearen delezioaren ikerketa egin zen. Alderantzikatutako PCRaren bidez lortutako zatiek delezioaren hasiera STM2745 genean zegoela erakutsi zuten (partzialki delezionatuta) eta amaiera hin - iroB eskualde intergenikoan. Delezioaren erdian 183 bp-ko sekuentzia bat aurkitu zen. Sekuentzia hori Yersinia pseudotuberculosisen deskribatutako gene bati dagokio (api81), zeinak transposasa bat kodetzen duen. Beraz, ondoriozta daiteke STM2745 eta iroB (STM2773) geneen arteko delezioa zenbait transposasaren ekintzaren ondorio izan zela eta urteak aurrera egin ahala delezioaren barruan insertzio eta delezio gehiago gertatu direla transposasa baten zati bat mantendu delako soilik. Ikerketa-lan honetan landutako eta deskribatutako kasuak eta agerraldiak adibide batzuk besterik ez dira. Hala ere, narrastiek, eta bereziki dortokek, Salmonellaren transmisioan duten paper garrantzitsua erakus-" | science |
addi-77e03c50d9c3 | addi | cc-by 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51449 | Akelarre: Generoa: Drama. Zuzendaria: Pablo Agüero. Nazionalitatea: Euskal Herria-Espainia-Argentina-Frantzia. Ekoizlea: Sorgin Films, Tita Productions, Kowalski Films, Lamia Producciones, La Fidèle Production. Iraupena: 90 minutu. Urtea: 2020 | Amezaga Etxebarria, Asier | 2021 | Asier Amezaga Etxebarria 2 Papeles del CEIC, 2021/1, 1-9 nen iruditeria eguneratzeko collagea osatu zuen, komediazko ukituak emanez, sexuen arteko gerran gizon inozo eta emakume zitalak aurrez aurre jarriz. Zugarramurdiko sorginen auzia, inkisidorearen irudimenak asmatutako fantasia izan zela ondorioztatuko zen urte gutxi batzuen ondoren (Azurmendi, 2013), eta halere iruditeriak leku horretara loturik jarraitzen du. Azken urteotan Euskal Herrian sorgin ehizak gogoeta feminista eta poskolonialerako abaguneak zabaldu ditu, eta tamalez film hauek zein bestelako adierazpen kulturalek ez dute eztabaida horien neurriko iruditeria berririk asmatu (Artza, 2020). Ildo horretan, ezinbesteko erreferentzia bihurtu da Silvia Federici-ren (2017) ikerlana, bertan jorratzen ditu sorgin-ehizak kapitalismoaren metatze primitiboan eta gorputzen diziplinamenduan izandako eragina. Prozesu horien oinordekoa da sorginen inguruan egun dagoen imajinarioa, terrorezko filmen zein umeen ipuinen bitartez etengabe gogorarazia. Honen jakitun (Zubiria, 2020), Agüerok terrorezko generoari zein genero historikoari uko egin eta iruditeria horren sorrerari buruzko fabula bat asmatzen du. Horretarako, Pierre de Lancre pertsonaia historikoarekin aise identifika daitekeen Rostegi fikziozko pertsonaiaren fantasiaren gaineko fabula osatzen du, inkisizioaren eta horrek gorpuzten duen instituzioen fantasiaren gaineko kontakizuna. Ez da film historikoa sorginkeria leporatzen zaien neskek, hitz egiteko, jokatzeko eta pentsatzeko modu garaikidea dutelako. Ezta terrorezko filma ere, izan ere, beldurraren iturburuan dauden fantasien arbitrariotasuna agerian uzten du. Hala ere, genero horietako iruditeriarekiko zordun da, iruditeriaren sorreraren inguruko kontakizunera bideratzen baitu ikuslea. Iruzkin honetan ildo horri erreparatu nahi diot, hain zuzen ere, sorgin-ehizaren fabula asmatuaz, identitatea, begirada eta desirari istorioa asmatzen diolako. Aurrena, inkisidore eta ustezko sorginen artean kontakizun edo narrazioak hartzen duen lekua jorratuko dut. Ondoren, filmaren garapenak interpelazioen teoriari egin diezazkiokeen ekarpenak aztertuko ditut, horretarako irudimen eta irudimin hitzak baliatuko ditut, ideologiaren alderdi sinboliko eta gorpuztuak bereizi eta sorginak ez diren sorginek inkisidorea nola sorgintzen duten azaldu. KontAKizunA etA begirAdA: Sorginen ipuinA Nesken talde-batasuna bortxaz apurtu eta haien aitorpena lortzeko saiakerek ematen diote hasiera filmari. Horrekin, badirudi zapalkuntzaren gaineko alegoria bat izango dela filma edo, aurreko Akelarre (Olea, 1984) bezala, zapalkuntzaren gaineko ustezko egia historikoak kontatzen dituen filma. Paper guztiek era argian banatuta dirudite: Madrildik soldaduek eskoltatuta datorren inkisidorea; lurraldeko informatzaile, itzultzaile eta eskribatzaile lanak egiten dituen apaiz jesuita; egin ez duten delituengatik zigortu nahi duten gazteria; eta prozesu guztiaren ikusle eta inkisidoreari ostatua eta jana ematera behartutako herritarrak. Era horretan, neska taldea herri zapalduaren lurraldea sinbolizatzeko ohizko topikoa errepikatzen duela dirudi (Retolaza eta Sarriugarte, 2015). Baina amarru horretaz jabetu garenerako, trama naif horren gainean beste bide bat hartzen du istorioak. Egoerari aurre egiteko, neskei leporatzen zaiena bere gain hartu eta inkisidorearen aurrean egokitu zaien papera interpretatzea deliberatzen dute. 2017an Euskal Herritik egin zuen bidaian zehar, Zugarramurdiko kobazuloen inguruko dendetan salgai zeuden sorginen oroigarriek Silvia Federiciren haserrea piztu zuten (El Salto TV, 2017). Salgai zeuden irudi eta panpinek Inkisizioak osatutako sorginen irudikapenari oihartzuna ematen zioten eta, honela, indarrean mantentzen zuten emakume haiei irakatsi nahi zitzaien lezioa. Las brujas de Zugarramurdi filmean ere antzeman daiteke iruditeria hori. Itxuraz,
Papel crítico 73 http://dx.doi.org/10.1387/pceic.22459 3 iruditeria eguneratzen saiatzen da filma, baina irudikapenaren indarkeria erreproduzitu egiten du. Film honetan ere antzeztu egiten du akelarrea bukaeran. Horretarako, hainbat elementu berriren arteko collage moduko bat osatzen du. Zugarramurdiko kobazuloetan akelarre garaikidea den aldetik, kontserbazio arrazoiengatik gutxira arte egin izan diren akelarre errekrea zio-jaiak gogorazten ditu, euskal herri ezberdinetako inauterietako pertsonaiak eta Mikel Laboaren musika bihurtzen ditu sorginkeria erritualaren osagai. Bukaeran, aker itxurako deabruaren agerpenaren ordez, sorginek deabru matriarkala inbokatu egiten dute. W illendorfeko Venus itsu eta erraldoi baten itxura ematen zaio inbokatzen duten jainkosari. Ustez, Inkisizioaren kontakizunetik aldentzeko egindako collage ariketa honek galdera interesgarriak planteatzen ditu. Galdera horiek sorginen gaineko kontakizunak berreraikitzeko zailtasunak agerian jartzen dituzte (Díez Mintegui, 1999). Hain zuzen ere, Willendorfeko Venusen dispertsio geografiko eta tenporalarekin harrituta, arkeologoak ustezko ugalkortasun jainkosa honen errepikakortasuna azal zezakeen hari imaginarioaren bila aritu ziren. M cDermott arte historialariak errepikakortasun horren azalpen askoz prosaikoagoa eman zuen: emakume haurdunen autoerretratuak ziren (McDermott, 1996). Hori demostratzearekin batera, ordura arteko azalpenen izaera patriarkal eta desharagiztatua ere demostratu zuen. 1. irudia Willendorfeko Venusen eta Zugarramurdiko kobazuloaren irudikapenak
Asier Amezaga Etxebarria 4 Papeles del CEIC, 2021/1, 1-9 Kasu horrek agerian uzten du iruditeria hauen gaineko kontakizunean ezartzen den indarkeria, noraino hel daitekeen emakume artistak haien obretatik desjabetzeko jakintza-modu patriarkala. Film hartako (de la Iglesia, 2013) jainko matriarkal horren itsutasunak irudikatzen du emakume artistaren aitortza ukatu egiten duenaren itsutasuna dela. Hain zuzen ere, ikuspegia aldatu behar zaio eta begiak kendu, collage horren bitartez kontakizuna osatzeko. Sorginen inguruan osatutako iruditeria eta kontakizunen hutsuneen jakitun, Agüerok hutsune horiek betetzeko osatutako fantasien gaineko fabula bat asmatu egiten du. Era honetan, Agüeroren filmak bat egiten du indarkeriaren irudikapena egin ordez irudikapenaren indarkeria agerian uzten duten bestelako euskal filmeekin (Gabilondo, 2002). Hutsune bat betetzera doa Rostegi inkisidorea Erregearen gortetik euskal kostaldeko herrixka hartara. Fantasia hutsuneak betetzeko saiakerarekin osatzen den irudi multzoa da, eta hutsune hori eta fantasiaren bitartez betetzeko beharra baliatuko dute ustezko sorginek bizirik ateratzen saiatzeko. Azken batean, hutsunea dira sorginak, zigortuak izateko gorputzez bete arte. Sabbata ere hutsunea da, erritualaren gaineko testigantzaz bete arte. Nesken artean, Anaren (protagonistaren) aholkuak gailendu egiten dira, eta Inkisizioaren funtzionarioaren hutsune horiek baliatzen dituzte kontakizunaren erritmoaren agintea hartzeko. Errudunaren papera onartuz eta, aldi berean, haien patua atzeratuz, ilberrira arteko denbora irabazten saiatzen dira, Ternuan marinel dabiltzan gizonak itzuli eta giltzapetik askatuko dituztelakoan. Topika hau ez da berria, Odiseako Penelope edo Mila gau eta bat gehiago-ko Xerezaderen irakurketak dakartza gogora. Hasieran promestu egiten zaigun kontakizun mitikoari itzuri egin eta kontakizunen mitoetara jotzen du filmak. Penelopek Ulisesen itzuleraren zain bere hil-oihala ehuntzen eta desegiten uxatzen zituen etortzen zitzaizkion ezkongaiak. Xerezadek egun bat irabazten zion Sultanari gauero kontatzen zion ipuina nola bukatu zain uzten zuenean. Ana eta bere lagunek haien kondena luzatu egiten dute Rostegiren nahiei erantzuteko sabbatari buruzko zehaztasun berriak asmatuz. 2. irudia Rostegi magistratua Ana ustezko sorginaren kontakizuna aditzen Iturria: Agüero, 2020.
Papel crítico 73 http://dx.doi.org/10.1387/pceic.22459 5 Hain zuzen ere, Xerezaderen ipuinak ondo baino hobeto islatzen du kontakizunaren eta desiraren arteko harreman estua. Kontalaria eta entzulea transakziorako prest dituen desira-ortzimuga da ipuin edo kontakizuna (Barthes, 2001: 73-74). Lehen irakurketa batean esan genezake, kontakizunarekiko Rostegiren desira baliatzen dutela erruztatutako neskek bizirik irauteko. Xerezadek heriotza atzeratzen zuen bezala, eteten dituzte torturak neskek ilargi berriaren zain. Neskak kontu kontari hasi eta amaitu egiten dira torturak, inkisidore eta sorginaren arteko menpekotasun harremana kolokan gelditzen da kontakizunak iraun bitartean. Anaren kontakizunarekiko desirak sorgindu egiten du Rostegi, eta hala ematen digute aditzera bere begi nini hipnotizatuetan ipuin kontalariaren irudia islatuta ikusten dugunean. Jarraian aztertuko dudan bezala, hasierako inkisidorearen interpelazioan osatutako harremana alderantzikatu egiten da, kontakizunak osatzen duen suspense egoerari esker (Barthes, 2009: 258-262). Sorginak ez dira sorginak, eta hala ere, inkisidorea sorgintzea lortzen dute. irudiKApenA, irudimenA etA irudiminA Hautu narratibo hauek azken ondorioetara eramaterakoan, filmak egoera interesgarrietan kokatzen gaitu, ustezko sorginen eta inkisidorearen arteko harremanek identitatearen formakuntzan, desira eta begirada gurutzatuak irudikatu egiten ditu. Horretarako, Althusserren Ideologia eta Estatuaren Ideologia-Aparailuak (2003) fabula honetara ekar daiteke. Hala, esango genuke Rostegik Inkisizioaren Ideologia-Aparailuen (IIA) katebegi gisa jarduten duela lurralde horietara neska banakoak sorgin gisa interpelatzen dituenean. Interpelazioan, botere harreman hierarkiko eta itxiaz haratago, interpelazioa hutsune bat sare ideologiko batera josi egiten duen identifikazio prozesua da. Hain zuzen ere, interpelazioak gizabanakoak subjektu bihurtzen ditu, hau da, subjektua sortu eta txertatu egiten du sare ideologiko jakin batean. Interpelazioak subjektu interpelatuaren gutxieneko konplizitate bat behar du, poliziak akusatuari dei egiten dionean, akusatuak burua itzuli egin behar du, eta mugimendu horrekin batera bete dezake subjektu interpelatuaren hutsunea (Butler, 2010). Horretarako jartzen du indarrean erritual osoa Inkisizioak, akusatuak atxiloaldi, tortura, testigantza eta fede-auto publikoan bekatari gisa ager daitezen. Interpelazioan, honela, itxuraz kontraesankorrak diruditen jatorrizko bekatua eta inozentzia demostratzeko nahiak eratzen dute erruztatuaren konplizitatea. Kasu honetan, inkisidoreak sorginen irudimenezko espazioa bete dezaten hezur-haragizko gorputzak erreklutatu behar dituen bezalaxe, ideologiak gorputzak interpelatu behar ditu subjektu gisa. Komeni da hemen ohar txiki bat egitea. Althusserren testuan, berez, gizabanakoak dira interpelatuak, baina hemen gorputza hobetsi dut, Butlerrek egiten dizkion emendakinak kontutan hartuz eta aski problematikoa delako sare ideologikoaren aurreko gizabanakoez hitz egitea. Nor da hitz egiten duen ni-a aldez aurretik sare ideologiko batean, gramatika batean, txertaturik ez badago (Butler, 2018: 279-286)? Estatu erregistroetan erroldatutako eta beren dokumentuak soinean daramatzaten gizabanakoak balira bezala, filmaren hasieran inkisidoreak neskak izen-abizenez egiten dien interpelazioa ere aski problematikoa da, historikoki behintzat sinesgarritasun eskasekoa, neska elebidun eta alfabetatuak ageri zaizkigunenan bezain gutxikoa. Film honi ere barka dakioke Althusserreri barka dakiokeena, sare ideologikoan jausi aurretik existitzen den gizabanakora jotzea. Beraz, sare ideologikoan erabat formatu ez den entitate horri gorputza dei dakioke hemen eta, honela, bide batez, hurbilpen haragikoiagoa egin.
Asier Amezaga Etxebarria 6 Papeles del CEIC, 2021/1, 1-9 Filmaren bigarren zatian zehar, kontakizunarekiko desira apurka-apurka kontalariarenganako desira bihurtzen da. Inkisidorearen anbizioari ez zaio aski sorginak kondenatu eta Madrilera itzultzearekin, akusatutakoekin duen harremanean sorginduta, sabbataren forma haragiztatuenen testigantza jaso nahi du. Inkisidoreak, Legeak, interpelazio orok bezala, erruztatuen buruen gainean fatalitate sistema bat osatzen du, «ez delitua egin aurretik galarazteko, baizik eta erruztatua, delitua egin aurretik ere, bere patuari lotuta egon dadin» (Sánchez Ferlosio, 2007: 113-114). Interpelazioan osatzen den subjektu eta gorputzaren arteko harremana irudimenezkoa bada ere, sostengu materiala behar du. Hemen Althusserren harreman imajinarioa, irudimenezko harreman gisa (Althusser, 2003: 139) euskaratu dudanez, sostengu material horren berri ematen duen osagaiari irudimin deituko diot. Inkisidoreak irudimenezko sorginaren hutsunea betetzeko hezur-haragizko errudunen bila jotzen du euskal lurraldeetara, era honetan irudikapena irudimenari euskarri materiala eskaintzeko prozesu gisa uler daiteke. Irudimenak uzten duen hutsune hori da irudimina, irudimena irudiz betetzeko joera edo bulkada, nahi bada. Irudizko euskarri horren beharra, irudimina, baliatzen du neska taldeak inkisidorea kontakizunera engaiatu eta harreman horretan sorgintzeko. Sorgin-ehizaren inkisizioaren irudimenaren beste aldean, sorginkeriaren irudimina dagoela erakusten du filmak, hau da, irudimenezko hutsunea betetzeko joera obsesiboa. Sabbata Deabrua edo Ilunpeetako Jauna ilargi argitara ekartzeko saiakera da, eta irudimina inkisidoreak bere begiradari ezkutatzen zaiona deskubritzeko nahia. Balizko sorginen arteko balizko harreman sekretu horrek ematen die aukera Ana eta bere lagunei inkisidorea sorgintzeko. Inkisidorearen irudiminak bihurtzen du sorginkeriaren harrapakin, erritual gorpuztuaz jabetzeko nahiak, ezagutza nahiak harrapatuta, neskek asmatutako erritualaren elementuek hurrengoaren promesa eskaintzen diote, Xerezaderen ipuin amaigabeek bezala. «Ez dugu nahi beste berorik zuen musuen sua baino» kantua edota erritualerako asmatzen dituzten apo eta aker garezurrez osatutako natura hila transkribatu eta kopiatzeko agintzen du inkisidoreak. Honela, inkisidorea musikalki, bisualki eta eszenografikoki engaiatu egiten dute sorginek, baita sexualki ere. Inkisidorearen irudiminak desira sexualarekin egiten du bat filmak aurrera egin ahala. Inkisizioaren funtzionarioaren begiradak bat egiten du gizonaren hezurha ra giz ko begi heterosexualekin. Begirada begiaren bi hari horiek bat bera dira, irudimena eta irudimina edota hizkera lacanianoan, irudimenezko hutsunea osatzen duen gune Sinbolikoa eta betetzeko ezinbestean gehiegizkoa den hezur-haragizko Erreala. Irudimenaren mugimenduan, pertsona baten gorputza objektu partzialera murriztuz gauzatzen da subjektua, eta erruztatutako neskek egiten duten guztia sorginek egindako ekintza bihurtzen dira honela. Irudiminaren mugimenduan, ostera, subjektu-batasun hori hautsi egiten da, gorputz atalak organo partzial bihurtzen dira, pornografia gogorrak ohizkoa duen lehen plano eta gorputz bihurtuen gainezarpen errepikakorraren bitartez (Žižek, 2006: 197-202). Honela, inkisidorearen begirada voyeurra begirada pornografikoa bihurtu egiten da bukaeran, akelarrearen erritualizazioak ere kutsu pornografiko nabarmena hartzen du, itsaskorra egiten da, gorputz bihurrikatu eta partzialez betetzen dira planoak neskek sabbata edo akelarrea antzeztu egiten dutenean. Fabula honetan, beraz, irudiminak harrapatu egiten du inkisidorea sorginkeriaren erritualera. Fabula honetatik haratago, oroimen kolektiboetan, sorginek inkisizioaren iruditeriara harrapaturik jarraitzen dute. Ikusleak aise atzeman dezake akelarrearen antzezpen edo performance horretan sorgin-ehizan eraikitako iruditeria, Federici haserretu zituen panpinena edo umetako ipuinen edo terrorezko filmena. Willendorfeko Venusarekin gertatu bezala, irudikapenaren indarkeriaren bitartez ixten da sorginaren subjektu formakuntza.
Iturria: Agüero, 2020. «Akelarre» euskal hitzak arrakasta izan zuen, «sabbat» hitz hebrearraren lekua hartuz. Produktu ideologiko bat izan zen, itzulpen oker batena, zeinaren bitartez inkisidoreek deabruari hitz sekretua ostendu egiten ziotela esan zezaketen (Azurmendi, 2013: 137-146). Hain zuzen ere, inkisidoreak sabbataren liturgiaburua zigortu eta liturgiaren testigantza gaztelaniaz jasotzera jotzen du herrixkara eta trukean jasotzen duena akelarre euskal hitza da. Euskarazko hitza eraman behar du bueltan darabilen hizkuntzari gainezka egiten dion fenomenoa kodifikatu ahal izateko, propioa ez den kode bitxi batean kodifikatu egiten du. Inkisidorearen begiradaren sabbata kodifikatzeko ezinbestekoa ditu hezur-haragizkoak eta gainezka egiten dizkioten gizonaren begiaren akelarrea jasotzea. Bide hau egin ondoren itzul gintezke filmaren hasierara, Rostegik nesken jolasa eten eta izenabizenez deitu egiten dituenean. Orduan bai esan daitekeela inkisidoreak Estatuaren mandatari gisa jokatzen duela. Inkisizioaren ondoren, nesketako bakoitzak badaki nolakoa duen izen-abizena eta nola jokatu behar duen inkisidoreak deitu egiten dituenean. Orduan neskek esleitu zaien papera jokatzea aukeratu dezakete. Eta, honela, fabula hau etengabe itzultzen den kontakizuna bihur daiteke. | science |
addi-f2bc8cbc49b3 | addi | cc-by-nc 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51474 | Ecotoxicity of multiple stressors on soil organisms, assessment of the risk of pollutants accounting for landscape variability and application of bioremediation technologies to sewage sludge deposition: in vivo and in silico approaches | Urionabarrenetxea Gorroño, Erik | 2021-04-16 | LABURPENA Azken hamarkadako jarduera antropikoek ekosistemetan desorekak sortzen hasiak dira. Horrela, abeltzaintzak, nekazaritzak eta aktibitate industrialek pestizida eta metalekin kutsaturiko lurzoruen proportzioa emendarazi dute. Kutsatzaileen presentziak, lurzoruetan bizi diren organismoak eta beraz, lurzoruak eskaintzen dituen Zerbitzu Ekosistemikoak erasatea ekarri dezake, arrisku ebaluazio egokien beharra eskatuz. In silico modeloak, kutsatzaile baten aplikazio osteko ingurumen kontzentrazioak aurreikusteko tresna egokiak dira, substantzien arrisku ebaluazioan eta erregulazioan lagun dezaketenak. Bestetik, kutsatzaileak lurzoruan duten inpaktua ebaluatze aldera, osasunaren paradigma ikuspuntua; hots, medio naturalak intererlazionatutako konpartimentu gisa ulertzen dituena, hedatzen hasi da komunitate zientifikoaren baitan. Era honetan, kutsatzaileek lurzoru organimoengan eragindako efektu toxikologikoen neurketak (in vivo test-ak eta biomarkatzaileak erabiltzen dituztenak) omen handia irabazi dute ingurumenaren osasuna ebaluatzerako orduan. Lan honetan, kutsatutako lurzoruak ebaluatzeko ikuspuntu, teknika, software, gidalerro eta test ezberdinak aurkezten dira; lurzoru ebaluazio integral bat burutzeko beharrezkoak direnak. Hitz gakoak: Kutsatutako lurrak, ecohealth, in silico modeloak, ekotoxikologia, lurzoru organismoak
1. irudia: Medio ezberdinen arteko fluxua eta medio bakoitzean bertako
duten maila ezberdinetako ondare eta zerbitzuak barneratuz (Costanza et al., 1997; MEA, 2005; Adhikari et al., 2016). Horrela, 2005. urtean, Millennium Ecosystem Assessment-ak 4 kategoria ezberdinetan taldekatu zituen zerbitzu ekosistemikoak: (1) hornitze zerbitzuetan (elikagai, ur, egur, zuntz eta erregai hornitze zuzen edo ez-zuzena), (2) erregulazio zerbitzuetan (ur eta gas, klima, uholde, erosio edota gaixotasunen erregulazioa), (3) zerbitzu kulturaletan (estetikoa, espirituala, hezkuntzazkoa eta aisialdikoa), eta (4) sostengu zerbitzuetan (habitaten sostenguan, nutrienteen zikloan, produkzioan eta biodibertsitatean), besteak beste (Adhikari et al., 2016; Jonsson et al., 2016). Ekosistema lurtarren zerbitzuak, lurzoru propietateen eta hauen elkarrekintzen araberakoak dira; jatorri naturala edo antropikoa izan dezaketen prozesu fisiko-kimiko eta biologikoek baldintzatuta izanik batik bat. Erosioek, luiziek, karbono eta biodibertsitate beherakadek, edo elementu kutsatzaileek, lurzoruaren degradazioa bultzatzen dute; gaur egun, elikadura segurtasunean zein sostengarritasun arloetan aurre egin beharreko erronka izateraino (Oldeman, 1998; Godfray et al., 2010; Montgomery, 2010; Adhikari et al., 2016). Lurzoruan bizi diren organismoek, ekosistemaren funtsezko zerbitzuetan laguntzeaz gain, sistemaren funtzionamendu jasangarria ahalbidetzen dute. Besteak beste, nutrienteen zikloa bultzatzen, ura purifikatzen, materia organiko dinamikak eta estrukturak erregulatzen, karbonoa lurrean bahitzen eta berotegi gasak mantentzen laguntzen dute. Zerbitzu hauek, nekazaritza jasangarrirako eta azpiegitura urbanorako baliabide garrantzitsuak izateaz aparte, ezinbestekoak dira ekosistema naturalen funtzionamendurako (Breure et al., 2012). Horregatik, lurzoruko populazioetan eman daitezkeen aldaketek sistema osoaren oreka asalda dezakete; garatutako zerbitzu ekonomikoak/ekosistemikoak eraginez.
multzoak eta kalkuluetarako gainjarritako mapa datuen 3 adibide: urteko
materia organiko kantitatea (C) Modeloak, 1x1 km2-ko bereizmenarekin burutzen ditu kalkuluak, esparru horretako lur-erabilera nagusian oinarritzen delarik. Batik bat pestiziden patua aurreikusteko erabiltzen den software hau, gai da, produktuaren/pestizidaren ezaugarriak sartuta (kom zein koc adsortzio koefizienteak, pisu molekularra eta DegT50- Degradazio ratioa-) eta aplikazioaren maiztasunak sartuta (Urteko aplikazio kantitatea, lehenagoko aplikaziotik pasatako egunak eta fsoil-Lurzorura heltzen den frakzioa-): (a) TIER-1 Aurreikusitako ingurumen kontzentrazioak (PEC) edo (b) TIER-2 Aurreikusitako
5- LURZORU KUTSATUEN DIAGNOSIA: IKUSPUNTU HOLISTIKOA Aktibitate antropikoa dela eta kutsatua izan den lurzoru baten karakterizazioa burutze aldera, ezinbestekoa da afekzio kimiko eta biologikoak behar bezala aztertzea; batez ere, kutsatzaileek izaki bizidunengan eta ekosistemengan genera dezaketen arriskua barematze aldera. In silico modeloak, kutsatzaile baten isuri/aplikazio baten osteko ingurumen kontzentrazioak aurreikusteko tresna egokiak dira; gainera, entsegu ekotoxikologikoetako dosien ezarpenean oso lagungarriak izanik. Aldiz, kutsatutako lurzoru bat kudeatze aldera, eta efektu biologikoak aurreikuste aldera, ezinbestekoa da kutsatutako lurzoruaren toxikotasuna aztertzea; zeregin horretan, toxikotasun testak eta biomarkatzaile biologikoak ezinbestekoak izanik. Hauen bitartez, konposatu jakinek, baldintza zehatzen pean organismoengan eragiten dituzten efektu biologikoak ikertzea bilatzen da; era honetan, LC50, NOEC, LOEC edo EC50 bezalako hilgarritasun edo efektu parametroak eskuratuz. Era berean, parametro hauek, efektu modeloak eta FTE modeloak elikatzeko erabil daitezke; honela, lurzoruarekiko esposizio jakin batek edo lurzoru erabilera jakin batek suposatuko lukeen arriskuaren kuantifikazioan lagunduz.
3. irudia. Lurzoru kutsatuen karakterizazio eta erregulaziorako erreminten arteko
erlazioak Esan bezala, efektu modeloak eta FTE modeloak, ikertutako toxikotasun atalase biologikoetan oinarritzen dira arriskuaren kuantifikazioa burutzeko. Hala ere, test ekotoxikologiko hauek, laborategi baldintzatan eta kutsagai bakarrenpean burutakoak
izaten dira gehienetan; zelai baldintzekiko antzekotasun gutxi izanik. Laborategi baldintza optimoetan kalkulatutako atalaseak efektu modeloetan erabiltze aldera, estimazioak ziurgabetasun koefizienteekin doitzen dira; gehienetan, arreta-printzipioa kontutan izanik. Horrela, efektu modeloek aurreikusitako eszenarioak, zehaztasun gabekoak eta ziurgabetasun altukoak izaten dira gehienetan; sarri, inpaktuak gehiegi balioetsiz. Hau esanda, eta efektu modeloak behar bezala elikatzeko, ezinbestekoa da ebaluatu beharreko lurzoruekin test ekotoxikologiko zehatzak burutzea. Horrela, estimatutako arriskua zehatzagoa izango da; eta horretara, ondorengo kudeaketa. Behin lurzoru kutsatuen arriskua zehaztuta, lursailen itxiera, erabileraren aldaketa edo arrisku arintzea jorratuko dira; horretarako, betiere, lan ekotoxikologikoetan eta arrisku ebaluazioetan oinarrituz. Arriskuaren murrizketa, in silico eta ekotoxikologia lanen bitartez monitorizatutako bioerremediazio prozesuen bitartez, adibidez.
LABURPENA Gaur egun ugariak dira mundu mailan zein Euskal Herri mailan aktibitate antropikoengatik kutsatuak dauden edo kutsatuta egon daitezkeen lurrak. Batik bat metal astun edo elementu organikoekin kutsatuta egoten diren dire lurzoru hauek erremediatzeko edo garbitzeko teknikak anitzak eta natura ezberdinetakoak dira. Alde batetik erremediazio teknika fisiko-kimiko klasikoak auki daitezke, errendimendu altu eta aplikazio denbora laburrak izan ohi dituztenak; baina, kontrara, kostu altu eta inpaktu ekologiko handiak eragiten dituztenak. Bestetik, teknika biologikoak aurkituko lirateke, merkeagoak eta ingurumenarekiko adeitsuagoak direnak; baina, aplikazio denbora luzeak behar dituztenak. Hauen artean, landareen bitartez burutzen den fitoerremediazioa, zizareekin burutzen den bermierremediazioa zein mibrobioekin burutzen den biorerremediazioa aurkitzen dira. Lan honetan teknika hauen ezaugarri nagusiak eta berauen aplikagarritasuna jorratzen dira; bakarkako erremediazio teknika zein erremediazio teknika konbinatu gisa. Hitz gakoak: : lurzoruak, kutsadura, bioerremediazioa, fitoerremediazioa, bermierremediazioa
dauden kutsatzaileen degradazioa, bioeskuragarritasuna, eta toxikotasuna, lurzoruan pH-a eta MO kantitatea bezalako propietateekin erlazionatuta dago. Konposatu/elementu kimiko hauek isuriak direnean edo medio ezberdinetara heltzen direnean, ingurumena degrada dezakete ekosistemen eta gizakiaren osasuna kaltetuz. Hori dela eta, lurzoruan dauden konposatuen kontzentrazioak eta hauek sor ditzaketen arrisku potentzialak ikertzea beharrezkoa da lurzoruaren sailkapen eta kudeaketa egoki bat egiteko.
2- LURZORUEN KUTSADURA EAE-N Lurzoru baten egoera ikertzeko osasun ikuspegia gomendagarriagoa eta integralagoa den arren, gutxi dira oraindik ekotoxikologia testak legedian barneratu dituzten herrialdeak. Analisi kimikoetan baliatuta lurzoru bat kutsatuta dagoela onartu eta adierazten denean; hots, lurzoru kalitatearen adierazpena argitaratzen denean, neurri edo aukera ezberdinak plantea daitezke eszenarioaren arabera. Eusko Jaurlaritzako (EJ) Ingurumen Sailburuordetzaren arabera, lurzoru baten kalitatea, honen afekzioaren araberakoa izango da; hiru kategoria hauen artean egon daitekeena: Eraldatu gabeko lurzorua: kutsagarria izan litekeen jarduera bat jasan duen, baina bere kalitatean aldaketarik pairatu izan ez duen lurzorua. Eraldatutako lurzorua: Erreferentziazko balio adierazleak gainditzen dituzten substantzia kimikoak-kontzentrazioak aurki daitezkeen, baina giza osasunerako edo ekosistemetarako arriskurik ez sortzean, kutsatutzat hartzen ez den lurzorua. Erreferentzia balioen eta kontzentrazio balioen erkatzea egite aldera, EJ-ak Ebaluaziorako Balio Adierazleak (EBA) argitaratu zituen Otsailaren 4ko 1/2005 lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzekoa legean (ondoren 4/2015 legeak, ekainaren 25ekoak ordeztua). Honen arabera, hiru maila ezartzen dira lur erasanduak sailkatzeko: EBA-A (substantzia jakin batek EAE-ko lurzoruetan era naturalean aurkitzen denean duen kontzentraziotartearen mailarik gorenarekin bat datorren estandarra), EBA-B (lurzoruaren erabilera desberdinen arabera definitzen den estandarra, arriskuaren
onargarritasun atalase baxuena ezartzen duena) eta EBA-C mailak (gehienezko arrisku onargarria, edo arriskuaren onargarritasun atalase altuena). Lurzoru kutsatua: Gizakiaren jardueren eraginez, ezaugarri kimikoak eraldatuta dauzkan lurzoru mota. Pertsonen edo/eta ekosistemen osasunentzako suposatzen duen arriskuagatik bateraezina egungo erabilera edo aurreikusitakoarekin. EJ-ak erabiltzen duen irizpide honen arabera, kutsadura kontzeptua, arriskuarekin loturiko kontzeptua da; hau da, kutsadura, afekzio kimikoaren eta arriskuaren (erabilera jakin batean elementu kimikoa hartzaile batekin kontaktuan jartzerakoan, pertsonen osasunean edo ingurumen osasunean ondorio kaltegarriak izateko probabilitatea)) arteko elkarrekintzatik sortzen da. Kutsatutako lurzoruekin kudeaketa aukera desberdinak daude. Horrela, kasurik txarrenean, lur esparrua itxi egin beharko litzateke, bertara sar zitekeen edozein erabiltzaileren osasuna babesteko xedez. Beste aukera bat, lurzoru horren erabilera aldatzea litzateke; erabilera berrien bitartez, arriskutsuak izan zitezkeen eszenario edo elkarrekintzak murriztuz edo mugatuz. Hala ere, Lurzoruen kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko 4/2015 legeak (Ekainaren 25 ekoa), kutsatutako eta eraldatutako lurrak berreskuratzearen beharrizana ezartzen du. Legearen arabera, eraldatutako lurzoruak berreskuratzeko neurriek, lurzorua jatorrizko egoerara bueltatzea izango dute helburu; egoera ezagutzea ezinezkoa izango balitz, helburua lurzoruaren kalitate-estandar batzuk (teknologia onenak erabiliz ) lortzea izango litzatekelarik: "gutxienez EBA-B ebaluazio balio adierazleen parekoak edo petrolioaren guztizko hidrokarburoen baliokideak (TPH) eta, hala dagokionean, urarentzat ezarritakoen parekoak" (Lurzoruen kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko 4/2015 legea). Lurzoru kutsatuak berreskuratzeko erremediazio teknologiak, kutsatzaileen toxikotasuna, bolumena edo mugikortasuna murriztuko duten prozesu fisiko-kimiko edota biologikoen multzoa dira (Betancur-Corredor, 2013; Aparicio, 2018). Teknologia hauen bitartez, lurzoru eta lurpeko ur kutsatzaileen mugikortasuna eragin dezaketen propietate fisiko eta kimikoak eraldatzea bilatzen da (gehienetan). Era berean, kutsatzaileen forma kimikoek eta lurzoru ezaugarriek zeharo baldintzatzen dute
erremediazio tratamenduaren aukeraketa. Lekuaren ezaugarri fisikoen eta kutsadura maila/motaren gaineko informazioa izatea beharrezkoa da eremuaren ebaluazio eta erremediazio egoki bat burutzeko. Horretarako, karakterizazio emaitzak, erregulazio domeinu konkretu batetako kalitate estandarrekin konparatzen dira, edo lekuaren arrisku azterketa espezifiko bat burutzen da. Karakterizazio emaitzak erregulazio konkretu batetako kalitate estandarrak baino altuagoak direnean edo arrisku ebaluazioa negatiboa denean; kudeaketa aukeretako bat, lurzoru horren erremediazioa burutzea da, lurzoru baldintzen zein beronen funtzionalitatea berreskuratzea ahalbidetuz.
beharrezkoak diren elikagaiak/nutrienteak edo kutsaduraren parterik handiena hartzen baitute. Gainera, partikulen tamaina distribuzioak, lurzoru estruktura, kolorea, porositatea, KTG-a eta Uraren erretentzio kapazitatea (WHC-Water Holding Capacity- - ingelesez) baldintzatzen ditu. Hezetasuna ere, kontuan hartzeko faktorea da, lurzoruen ahalmen kimikoan duen eraginagatik batik-bat. Izan ere, lurzoruaren ur kantitateak, disolbatutako mineral kantitatean, pH-an eta erredox potentzialean eragiten du; era ez-zuzenean, kutsatzaileen egonkortasuna edo erreaktibotasuna eraginez. 3.2- Erremediazio teknologia konbentzionalak Mende hasieran, kutsatutako lurren arazoa konpontzeko, kutsatutako lurra induskatu eta landa batean edo isolamenduan jartzen zen, kutsadura lekutik ateratzea eragozten zuten itxitura batean; honela, inguruko lur eremuak kutsatzea eragotziz (Scullion, 2006). Praktika hau, arriskuaren maneiu ikuspuntutik ikusita egokia zen arren, ez zen kutsadura edo kutsaduraren iturria erasotzen. Lur kutsatua zabor gisa kudeatzea litzateke nolabait. Gaur egun aldiz, batez ere arautze aldaketek bultzatuta (gero eta zorrotzagoak direnak), lurzoruen erremediazioaren gaineko paradigma aldatzen ari da, teknologia berri eta eraginkorragoak garatuz. Teknika hauek kutsatutako lurzoruan bertan aplika daitezke (in situ) edo kutsatutako eremutik atera eta hauetatik urrun tratatu daitezke, ondoren, jatorrizko eremura bueltatzeko (ex situ). Lehenengoak, kutsatutako lurrean edo ingurukoetan ematen ari diren ekintzen mantentzea ahalbidetzen du; bigarrenak aldiz, baldintzen maneiua, kutsatzaileen barreiatzea eta efizientzien optimizazioa ahalbidetzen duen bitartean. Deskontaminazio teknikak, tratamenduaren izaeraren araberako talde ezberdinetan sailka daitezke: fisikoak (termikoak barne), kimikoak eta biologikoak nagusiki (Sparks & Corn, 1993). Egoera batzuetan, tratamendu eraginkor eta merkeena lortzera aldera, beharrezkoa izaten da teknika hauen bi- edo multi- konbinazioak burutzea (Armishaw et al., 1992; Scullion, 2006; Castelo-Grande et al., 2010). Tratamendu fisikoen artean, teknologia termikoa (beiratzea kasu) (Taube et al., 2008), solidifikazioa (Shen et al., 2019), lurrun erauzketa, espaziazio aereoa (Air Sparging ingelesez), garbiketa (Mulligan, 2001), elektroremediazioa (Page & Page, 2012)
edo partikulen klasifikazioa aurki daitezke (Scullion, 2006). Kasu gehienetan, tratamendu hauek, kutsatzaileak lurzoru-ur konplexutik mugitzen dituzte; ondoren, tratatuak edo "isuriak" izateko. Kasu askotan, tratamendu fisikoek, degradazio biologikoen eraginkortasuna emenda dezakete, edo, era ez zuzenean, kutsatzaileen suntsitzea eragin dezakete. Bestalde, kutsatzaileen deuseztatze edo eliminazio hau, lurzoruen izaerak baldintzatua egongo da zeharo (erremediazio fisikoa eraginkorragoa da lurzoru marduletan). Tratamendu kimikoak lurrazpiko ur kutsatuak tratatzeko erabiltzen dira gehien bat; hala ere, lixibatuen garbiketan ere erabiltzen dira (Armishaw et al., 1992). Tratamendu kimikoen bitartez, kutsatzaileak deuseztea, toxikotasun baxuagoko formetara transformatzea, erauztea edo immobilizatzea bilatzen da. Teknika ezagunenen artean oxidazioa, erredukzioa, hidrolisia, solubilizazioa, deklorinazioa eta pH manipulazioa aurkitzen dira; hala ere, ikerkuntza oxidazio/erredukzioan eta kutsatzaileen erauzketan zentratu izan da batik bat (Mulligan et al., 2001; Scullion, 2006). Tratamendu mota hauek, oso espezifikoak izan daitezke PCB edo alkano halogenatuak bezalako kutsatzaileentzat (Wood, 2001). Gainera, matrize ezberdinetan aplika daitezke baldin eta nahastura eraginkor bat bermatzen bada. Aldiz, lurreratutako kimikoek lurzorua kutsatu dezakete (baldin eta guztiz erreakzionatzen ez badute); eta kasu askotan, teknika hauek ez dira gai lurzoruko konposatu organikoen eta kutsatzaileen artean desberdintzeko; ondorioz, lurzoruko konposatuak degradatu edo kutsatzaileak tratatu gabe utz ditzaketelarik. Teknologia fisiko-kimiko hauek, kutsatzaile askoren kontzentrazio mailak jaisteko teknika apropos eta eraginkorrak direla frogatu izan dute (Kastanek et al., 2016; Cai et al., 2019) azken hamarkadetan. Dena den, badituzte ere zenbait eragozpen; berauen konplexutasuna, inplementazio kostu altuak, aplikagarritasun eskasa eskala txikian edota gizartearen onespen eza besteak beste (Niti et al., 2013; Aparicio, 2017). Gainera, ez dute lurzoruaren funtzionalitatea berreskuratzen; lurzoruaren funtzio ekologikoak galduz. Aitzitik, tratamendu biologikoen gaineko arreta zeharo emendatu da azken urteotan, kutsatutako lurzoruetan dauden konposatuen degradazio, iraultze eta transformaziorako tresna ez-erasokor gisa (Salinas et al., 2015; Aparicio et al., 2017).
erabiltzen da gehien bat (Marques et al., 2009), denbora luzeegia har dezakeelako edo kutsadura maila altuek landareen hazkuntza kaltetu dezaketelako (Jadia & Fulekar, 2008). Fitoestabilizazioa, kutsatzaileen prezipitazio, konplexaketa, sortzio edo metal balentziaren erredukzio (metalen kasuan) bitartez lortzen da batik bat (Adriano et al., 2004). Orokorrean, teknika oso baliagarria da kutsatzaileen immobilizazio azkar bat behar denean; hala ere, gehienetan medeapenen erabilera behar izaten dute.. Erabili beharreko medeapenen menpekotasun honek, erauzten ez den kutsaduraren beharrezko monitorizazioarekin batera, teknika zaurgarri bilakatzen dute. Fitobolatilizazio bitartez, lurzoruko kutsatzaileak lurretik ateratzea bilatzen da. Horretarako, kutsatzaileak forma hegazkorretara transformatzen dira, jarraian atmosferara transpiratuak izateko (EPA, 2000). Merkurioarekin (batez ere) eta selenioarekin kutsatutako lurzoruak erremediatzeko erabiltzen da batik-bat teknika hau; konposatuak forma toxikoetatik, forma elementaletara edo toxikotasun gutxiagoetara transformatuz. Edonola ere, teknika honen arazo nagusia sortutako produktu berriak sor ditzaketen konplikazioak lirateke; hots, airean lurrundutako metal elementalak laku eta erreketara prezipitazio bitartez berrisurtzean sortuko liratekeenak. Izan ere, teknologia hau oso aproposa da transformazio horretan desagertu edo deusezten diren kutsatzaile organiko edo ez iraunkorrekin erabiltzen baldin bada. Kutsatzaileak iraunkorrak badira aldiz, teknologia honen bidez kutsatzaileen barreiadura eta translokazioa besterik ez da lortzen; arazoa lekuz aldatuz. Fitoerauzketa ordea, fitoerremediazio formarik arruntena da. Honen bitartez, lurrean dauden kutsatzaileak, landareen hosto eta sustraietan metatzen dira (Chubuike et al., 2014). Modalitate honetan erabiltzen diren landareak, hazkuntza azkarrekoak, biomasa altukoak, sistema erradikular hedakorrekoak eta kutsatzaileak metatu zein toleratzeko jasateko gai izan ohi dira. Fitoerauzketaren arrakasta, kutsatzaile motaren, bioeskuragarritasunaren eta landareen egokitasunaren menpekoa izango da. Espezie hiperakumulatzaileek, landare arruntek baino 10-500 aldiz metal gehiago metatu dezakete (Chaney et al., 1997; Wenzel et al., 1999; Garbisu & Alkorta, 2003; Chubuike et al., 2014), fitoerremediaziorako ezpezie ezinhobeak izanik. Hipertoleranteak izan ohi diren espezie hauek (espezie arruntek baino kutsatzaile kontzentrazio altuagoak toleratzen dituzte), konpartimentu bakuolarretan edota zelula paretetan metatzen
adizioak (bereziki EDTA eta/edo EDDS) metalen prezipitazioa saihesten eta metal kelatu konplexuen bidezko absortzioa hobetzen du; ondorioz, bioeskuragarritasuna emendatuz (Marques et al., 2009).
1 Irudia: Fitoerremediazio mekanismo ezberdinak;kutsatzaileen egonkortzea dakarren fitoestabilizazioa (egonkortutako kutsatzaileak horiz irudikatuta) (A), kutsatzaileen hegazkortzea dakarren fitobolatilizazioa (kutsatzaileen lurretik airerako fluxua irudikatuta) (B), kutsatzaileen deuseste totala edo partziala (ilargi itxurako metaketak) eragiten duen fitodegradazioa (C) eta fitoerauzketa (kutsatzaileen metatzea biomasan irudikatua) (D). Borobilak: kutsatzaileak. Erremediazio teknika hauek, kutsadura arriskuaren kontrol eta murrizketarako erabiltzen diren heinean merkatu balioa duten biomasa produzitzeko erabiltzen badira, fitomaneiu estrategiak aplikatzen direla kontsideratzen da (Robinson et al., 2009; Evangelou et al., 2015). Fitomaneiuaren fokatze honek, kutsatutako lurzoruak baliabide erabilgarri gisa ulertzen ditu; era jasangarrian ustia daitezkeenak. Munduan zeharreko lurzoru kutsatuak bioenergia, egurra, pulpa, bio-ikatza edo zuhainaren produkziorako erabil daitezke (Banuelos & Dhillon, 2011); kasu batzuetan, produktuari balioa gehituz, zink-ak biofortifikatutako materialen kasu. Fokatze honek, zoru emankorren gaineko presioa leuntzea eta kutsatutako lurren hobetzea (epe luzera) suposatzen du; era berean, sortutako irabazi ekonomikoek proiektuaren kostua (ko)finantziatu dezaketelarik (Robinson et al., 2009). 3.3.2- Bioerremediazioa mikroorganismoak erabiliz Bakterioekin burutzen diren bioerremediazio estrategiak, indargabetze naturala, bioestimulazioa edo bioaumentazioa kasu (Mueller et al., 1996), in situ edo ex situ burutu daitezke. Ex situ tratamenduak, gehien erabiltzen direnak diren arren (Chubuike
et al., 2014), lurzorua induskatzea eta teknologiak aplikatuko direneko lan tokira garraiatzea suposatzen dute; in situ lanak, aplikagarriagoak eta erosoagoak diren bitartean (Aparicio, 2017). Estatu Batuetako EPA-ren (1999) (Environmental Protection Agency ingelesez) arabera, indargabetze naturala prozesu naturalen bitarteko kutsadura isurien euste eta jaitsiera da. Prozesu natural horietan, degradazio biologikoa, lurrunketa, dispertsioa, diluzioa, desintegrazio erradioaktiboa eta MO zein kutsatzaile mineralen sortzioa barne hartzen dira (Mulligan & Yong, 2004). Beraz, indargabetze naturala, lekuko lurrazpigeologiak, hidrologiak eta mikrobiologiak baldintzaturiko prozesua izango da. Gehien bat bentzenoak, toluenoak, etil bentzenoak, xilenoak eta hidrokarburoak degradatzeko erabiltzen den arren, konposatu inorganikoak eta pestizidak degradatzeko potentziala duen teknika da (Mulligan & Yong, 2004) (2. Irudia). Aitzitik, teknologia hau oso motela izatera hel daiteke; batez ere, biodegradazioa ingurumen faktore bat edo gehiagoz (hotza, lehorteak etb.) baldintzatuta dagoenean.
2 irudia: Kutsatzaile organikoek mikroorganismoen arteko elkarrekintza. Yeung et al., 2010 etik eraldatutako irudia. Kutsatzaile organikoek mikroorganismoak bi eratan hornitzen dituzte: (1) zelula berrien eraketarako karbono iturri gisa eta (2) mikroorganismoak energia lortzeko elektroiak emanez; izan ere, mikroorganismoek erreakzio kimikoak katalizatuz energia lortu ahal izango dute; lotura kimikoak apurtuz adibidez
3 Irudia. Zizareek lurzoruan eragindako efektu biologiko, kimiko eta fisikoak.
Hickman eta Reid, (2008)-en oinarrituta. 3.3.4- Bioerremediazio tekniken konbinazioaren bilaketa Bioerremediazio teknologien erabilpen eta ikerkuntza zeharo hazten dabil. Hala ere, hauek, bakarkako konposatuen bioerremediazioa hobetzera bideratuta daude batik-bat (Nouha et al., 2016), kutsatzaile nahasketa duten lurzoruen gaineko ikerketak urriak izanik. Honen arrazoia, kutsadura anitzeko lurzoruen konplexutasunean eta bioerremediazio tratamenduen kutsatzaileenganako aldagarritasunean dago (Dong et al., 2013). Bioerremediazio prozesu orotan, elkarrekintza konplexuan dabiltzan faktore fisiko-kimiko eta biologikoek, lurrean dauden kutsatzaileekin interakzionatu dezakete hauen eskuragarritasuna eta mugikortasuna aldatuz. Era berean, biorerremediazio mota ezberdinetan diharduten organismoek hazkuntza eta metabolismoan aldaketak paira ditzakete; prozesuaren errendimendua erasanduz. Adibidez, konposatu inorganiko askok konposatu organikoak degradatzen dituzten mikroorganismoen aktibitatea inhibitu dezakete (Biswas et al., 2015). Bestalde, sor daitezkeen interakzioen artean, badira errendimendua bultzatu ditzaketen interakzioak ere. Mikroorganismo eta
landareen arteko erabilera konbinatua (4. Irudia), kutsatutako lurzoruak erremediatzeko teknika arinago eta efizienteagoa dela ikusi izan da (Joner & Leyval, 2001; Jamal et al., 2002; Marques et al., 2006; Weyens et al., 2009). Onura hauek, mikorriza elkarrekintzei esker gertatzen dira batik bat; kutsatutako lurretan landareen hazkuntza eta bizirautea ahalbidetzen dituztenak. Hala ere, badira errizosferan aurki daitezkeen, eta erremediazio prozesuetan oso erabiliak diren errizobakteriak ere (4. Irudia). Hauek, hainbat mekanismo erabil ditzakete landareen hazkuntza bultzatzeko: fitohormonak produzitu eta elikagaiak gehi ditzakete (Glick et al., 1995); sideroforoak edo beste agente kelante batzuk ekoiztu ditzakete (Kamnev & Van der Lelie, 2000); entzima espezifikoak ekoizi edo N-a fixatu dezakete (Khan, 2005); edo sustrai hazkuntza bultza dezakete etileno produkzioa jaitsiz (Glick et al., 1998; Chubuike et al., 2014).
4 irudia: Lurzoru kutsatuak erremediatzeko bermi-, mikro- eta fitoerremediazio tekniken elkarrekintza. Zizare eta landare sustraien arteko errizomak, zizare hodiak eta zizare hodietako bakterio komunitateak irudikatzen dira
Hipotesia eta helburuak 77
1-SARRERA Azken mendean nekazaritza eta industrian eman diren aurrerakuntza zientifiko eta teknologikoek munduko biztanleria laukoiztea ahalbidetu dute (Gomez-Sagasti et al., 2019). Eztanda demografiko horrek, lurzoru erabilgarriaren eskasiarekin eta kultura kontsumista batekin batera, zabortegien, isuri puntuen edota betetze puntuen emendatzea eragin du. Euskal Autonomia Erkidegoko irailaren 30eko 165/2008 dekretuan, lurzorua kutsa dezaketen jarduera zein instalazioak izan dituzten lurzoruak inbentariatzen dituen hartan, 1277 zabortegi daude. Inbentario horretan, 17-Zabortegia aurki daiteke Gernika-Lumon kokatua. Egun zabortegia den lurzoruetan, hainbat hamarkadetan zehar Gernika-Lumo araztegiko lokatzak bota izan ziren ongarri gisa, nekazaritza aktibitatea bultzatuz. Baina uztak elikatuko zituen materia organikoarekin batera, araztegiak garbitu ezin zitzakeen kutsatzaileak heldu ziren lurzoruetara. Izan ere, Gernika-Lumoko saneamendu sistema unitarioa da; hots, ez ditu ur zuri eta beltzak bereizten. Modu horretan, Gernikako industrian euriak garbitutako edo ilegalki kolektiboetara jaurtitako kutsatzaileek araztegian bukatu zuten; eta handik, lokatzen bitartez, lurzoruetan. Lokatzak 250 m-tara mahuka bitartez isurtzen zirela jakinda, Eusko Jaurlaritzak (GV/EJ) 3.38 hektarea–tako zabortegia aitortu zuen araztegiaren iparraldeko lur esparrua; 17-zabortegia alegia. Gaur egun lur esparru osoa (zabortegiari dagokiona) itxita mantentzen da; edozein aisialdi, edo ekintza sozioekonomiko debekatuak egonik. Hala ere, Gernika-Lumoko udalak, zabortegiaren hegoaldean aurkitzen den Urbietako kirolekua handitzeko aurreikuspena dauka; posible bada, zabortegiaren zati bat hartuz. Ondorengo lana testuinguru horretan aurkitzen da; 17-zabortegiko lurzoruen toxikotasunaren jarraipen eta kontrolean. Horretarako, Eisenia fetida zizarea bezalako organismo lurtarrekin eta Lactuca sativa landareekin bioentseguak burutu dira. Zizareak metalen metatzaile eraginkorrak dira eta kutsaduraren aurrean erantzun sentikor eta neurgarria dute; horregatik, organismo behale hauen erabilera oso zabaldua dago lurzoruen kutsadura ikertzeko. Zizareen artean, E. fetida/E. andrei espezieak dira erabilienak, mundu mailan onarturiko lurzoruen toxikotasun test estandarretarako erabiltzen direlarik (OCDE, 1984; ISO, 2008). Kutsatzaileek zizareetan eragin dezaketen arrisku potentzialak ebaluatzeko toxikotasun test akutuak eta kronikoak aurkitu daitezke. Toxikotasun test akutuek, konposatu batek denbora konkretu batean
17-zabortegiko lurzoruetan (43°322434 N, -2°675425 W), 20 puntu ezberdinetako lur laginak hartu ziren berauen analisi kimiko eta fisikokimikoa egiteko. Proposatutako testak burutzeko, hartutako 20 laginetatik, MAN-7, MAN-14 eta MAN-17 puntuetako lurrak aukeratu ziren beraien Pb, Ni, Cd eta Cr kontzentrazioak irizpidetzat hartuz; kutsatzaile hauetarako GV/EJ-k markatutako mugak gainditu zirelako. Lurzoru horiek behin lehortuta, bakoitza bere zelai kapazitatearen %60-era hezetu zen 48h-z; egonkortzea, tenperatura (19°C) eta hezetasun baldintza konstanteetan burutuz. Erreferentzia gisa, LUFA 2.3 (Speyer, GER) lurzoru natural eta estandarrak erabili ziren. 1. Taula. Aztertutako lurzoruen (MAN-7, MAN-14 eta MAN-17) materia organiko, pH kadmio, kromo, nikel, berun kontzentrazioak. Pisu lehorra P.L bezala adierazita
Petri kutxetan, 15 g hare eta 15 L. sativa hazi jarri ziren, jarraian, MAN-7, MAN14 eta MAN-17 lurretarik eratorritako lixibiatuekin hezetzeko (3 ml, n=3). Era berean, testa bermatzeko intentzioarekin, kontrol positibo talde bat gehitu zen, zeinetan, haziak, parke publikoetarako muga kontzentrazioen pean (25 mg kg–1 Cd, 400 mg kg–1Cr, 500 mg kg–1Ni eta 450 mg kg–1Pb) hasi ziren (n=3). Hazkuntza, iluntasun, tenperatura (20°C) eta hezetasun konstantepean garatu zen, 48 eta 168 ordutara ernaltzea aztertzeko.
500 g kontrol, MAN-7, MAN-14 eta MAN-17 lur kristalezko ontzietan jarri ziren, hauetara, 0,3-0,6 g bitarteko 10 zizare sartzeko (4 erreplika). Esperimentazio ontziak, 19°C-tako tenperatura konstantepean eta argitasun-iluntasun (16:8h) ziklopean mantendu ziren 56 egunez. Lehenbiziko 28 egunetan 5 g zaldi gorotz gehitu zitzaizkien astero materia organiko ekarpen gisa; hezetasun mailaren kontrola aldiz, astero burutu zen esperimentu osoan zehar. Behin 28 egun igarota, zizare helduak lurzoruetatik atera, balantza analitikoan pisatu eta analisi kimikoak egiteko erabili ziren; lurrean, arrautza eta jubenilak utziz lehenago aipatutako baldintza berdinetan. Esperimentuaren 56. egunean, jubenilak kontatu eta jubenilen biomasa pisatu zen.
3.1-Analisi fisikokimikoak
Lurzoru ezberdinetatik eskuratutako lixibiatuen artean metal maila ezberdinak kuantifikatu ziren. MAN-14 lixibiatuak, metal astunen kontzentrazio altuenak erakutsi zituen; aitzitik, metal astunen kontzentrazio baxuenak MAN-17 taldean neurtu ziren. 2. taula: Aztertutako lurretako lixibiatuetan determinatutako Cr, Ni, Cd eta Pb kontzentrazioak (µg/L). *Kontrol taldean lixibiatutako metalen kontzentrazioak detekzio mugen azpitik neurtu ziren ( | science |
addi-9c2e2e6494d5 | addi | cc-by-nc 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/51983 | Euskadin 2030ean elikadura sistema iraunkorra izateko ikerketa eta berrikuntza estrategia: Euskadiko Fit4Food2030 politiken laborategiko emaitzak | Alberdi Aresti, Goiuri; Begiristain Zubillaga, Mirene | 2021 | Euskadin 2030ean elikadura sistema iraunkorra izateko Ikerketa eta Berrikuntza Estrategia Euskadiko Fit4Food2030 Politiken Laborategiko emaitzak
6 EUSKADIN 2030EAN ELIKADURA SISTEMA IRAUNKORRA IZATEKO IKERKETA ETA BERRIKUNTZA ESTRATEGIA Horizonte Europa1 markoak identifikatutako erronken artean, lurzoruen osasuna eta elikagaiak dira misioaren arloetako bi, eta horiekin batera, ingurumenari, baliabideei eta elikadurari loturiko nekazaritza. Abiapuntu gisa ezartzen den iraunkortasun ikuspegia garatzeko zutarriak dira guztiak. Horregatik, koordinazio lan taldeak Fit4Food20302 proiektuan parte hartzea aukera on bezala hartu izan du, Europaren baitan euskal elikadura sistema iraunkorrerako ikerketa eta berrikuntza estrategiak zehaztu ahal izateko. Modu berean, garrantzitsutzat jo zen Euskal Autonomia Erkidegoa proiektu europar honetan izatea, beste herrialde batzuekin eta hango politika publikoen laborategiekin batera (Policy Labs), horrela EAEko eta nazioarteko eragileen arteko elkarlana elikatu ahal izateko. Gainera, politiken laborategi hau sortzeak elikadurarekin lotutako politiken arteko koherentzia helburu zehatzetan ere aurrera egitea erraztuko du; hala nola osasuna, ingurumen hezkuntza, berdintasuna, gobernantza… aurrean ditugun erronka garrantzitsu eta presazkoen aurrean. Oro har, proiektu honen hasieran aurreikusitako espektatibak bete egin dira, helburu nagusia zehaztu ahal izan baitugu: 2030erako Euskadin elikadura sistema iraunkorra lortzeko Ikerketa eta Berrikuntza (I+B) proposamen bateratua definitzea. Fit4Food2030 Euskadiko Politiken Laborategia izan denaren prozesuaren baitan, 2019ko urritik 2020ko urrira, parte hartu duten antolakundeen konpromisoa sendoa izan da laborategiarekiko, lehen saiotik azkenengoraino modu oso jarraituan parte hartuz. Izan ere, eta Covid-19ak eragindako pandemia egoeran izanik ere, laborategia arrakastaz bukatu da, 1 https://ec.europa.eu/info/sites/info/files/research_and_innovation/strategy_on_research_and_innovation/presentations/horizon_europe_es_invertir_ para_dar_forma_a_nuestro_futuro.pdf 2 Proiektu honek Europar Batasunaren Horizonte 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren finantziazioa jaso du,774088 zenbakiko diru-laguntza hitzarmenaren bidez. Euskal Herrian 2030erako elikadura sistema iraunkorra lortzeko I+B estrategiarako proposamen partekatua landu baita. Hasierako helburuak errespetatuz, proposamenean aurrera egin ahal izateko gakoa izan da euskal elikadura sistemari lotutako askotariko kolektiboen parte-hartzea. Kolektibo batzuen kasuan saioetan inplikatzea zailagoa izan den arren (politiken sorkuntza eta inplementazioarekin lotutako administrazio publikoa, nekazal sindikatuak eta gizarte zibil askotarikoa), pozten gaitu euskal nekazal sindikatu handiena laborategiko hiru saioetatik bira joan ahal izana (ENBA), baita administrazio publikoari lotutako ikerketa antolakundeak ere (Neiker, Elika, Ihobe). Era berean, gizarte zibilaren parte-hartzeari buruz, hiru erakundek esku hartu zuten (Bizilur, Bidezko Elikadura eta D´likatuz) euren ekarpenak giltzarri izanik; baita Ekoizpen Orduña ere, akonpainamendu eta dinamizazio zerbitzu agroekologikoa, udalerri mailako politika publikoak paperetik errealitatera eramaten erreferentea dena Euskadin zein hemendik kanpo. Gainera, politiken laborategiko kideen artean EAEko ikerketa eta akademia arloetako hainbat erakunde publiko eta pribatutako partaideak aritu dira (EHU/ UPV, Orkestra, Leartiker), baita arlo pribatuko aholkularitza agrosozialeko enpresak edota Elikadura Clusterra, zeinak laborategiaren lehen fasean parte hartu baizuen. Gure ustez, eraiki den proposamenaren potentzialtasuna izaera sistemikoan datza eta, mugak muga, elikadura sistema osoari lotutako antolakunde garrantzitsuek parte hartu izana ere gakoa da; ekoizpenetik kontsumoraino, ikerketarekin eta administrazio publikoarekin lotutako entitateak barne, ikuspuntuen aniztasunarekin. Horrela, bada, lan hau
7 EUSKADIKO FIT4FOOD2030 POLITIKEN LABORATEGIKO EMAITZAK beharrezkoa den elikadura sistemaren bisio osoarekin egin dela uste dugu, beti hobetu badaiteke ere. Parte hartu duten antolakundeekin prozesuaren azken ebaluazioa egiterakoan, %75ek politiken laborategi edo plataforma honekin jarraitzeko interes handia edo oso handia dutela adierazi dute. Gainera, laborategian eraiki diren harremanak modu positiboan baloratu dituzte, baita iraunkortasunaren ikuspegia eta erabilitako metodologiak ere. Euskadiko Politiken Laborategian (EPL) lortutako emaitzei dagokionez, aldez aurretik esan Fit4Food2030 proiektuaren Think-Tankak adierazitakoarekin bat datozela hemendik eta 2030era elikadura sistemari buruzko I+B-n estrategia europearrak egin beharreko paradigma aldaketari buruz. Horrek, euskal laborategian lortutako emaitzak berretsi eta ziurtasunez janzten ditu. Txosten honetan zehatz azalduko dugun bezala, laburbilduz esan dezakegu EPL-ren emaitzak lau arlo nagusiko ekintza berritzaile eta esperimentalen inguruan sortu direla. Honako arloak, hain zuzen: hezkuntza, gobernantza, legegintza, eta nekazaritza eta elikadura sektoreetako lanbideen balorizazioa eta sarbidea. Laborategiaren ondorioak eta emaitzak modu kolektiboan sortutako balio garrantzitsua dutela uste dugu, eta zalantzarik gabe, Euskadin proiektuak eta estrategiak definitzeko prozesuetan eragina izan beharko luketeela. Txosten honen helburua da EPL-ren bileretan lortutako emaitza guztiak jasotzea. Bertan zehazten dira 2030erako Euskadin elikadura sistema iraunkorra izateko gainditu beharreko erronkak, eta hainbat arlotan horretara bideratu beharreko pausoak. Gainera, txosten hau Ikerketa eta Berrikuntza Estrategia egiturarekin aurkezten da, gure komunitateko hainbat eremutan eragina lortzeko helburuarekin. Horrela, irismena lortu nahi da hainbat publikorenganaino: politika publikoen garapenerako arduradunak, akademia eta agentzia teknologikoak, agentzia lokalak, nekazaritza sektoreko eragileak eta gizarte zibila. Espero dugu emaitzek eragina izatea Eusko Jaurlaritzatik eta Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren Kontseilutik garatu beharreko etorkizuneko politiketan eta estrategietan. Era berean, espero dugu dokumentu hau baliagarria izatea akademiarentzat eta Euskadiko I+B agentzientzat, estrategia honekin bat datozen ikerketa eta berrikuntza proiektuetara bideratzeko haien ahaleginaren zati bat. Udalerri mailako agentziek, tokiko ekintzen inplementaziorako zutarri bezala, estrategia honetako zati garrantzitsua dira, eta bertan argitu ahal izango dituzte tokian toki garatu beharreko proiektuak, gure komunitateetan elikadura osasungarria eta iraunkorra lortze aldera. Eta espero dugu gizarte zibilak, hain eremu zabala izanik ere, ahal izango duela aintzat hartu nola ahal den lagundu norbanako bezala eta maila kolektiboan, norbere eragin eremutik, iraunkortasuneranzko bide honetan. Uste dugu estrategia honek, elikadura sistemaren baitako eragile giltzarrien jakintzetatik elkarlanean sortua izanik, bidea irekiko duela hain presaz eta denon artean denontzako garatzeko premia dugun elikadura sistema iraunkorra lortzeko. Hemen biltzen den estrategiak ipar orratz gisa balio diezaguke, hurrengo urteetan ikerketan eta berrikuntzan arlo publikotik zein pribatutik garatuko diren ekintzak aztertu eta ebaluatu ahal izateko. Gure eskerrik beroena prozesu honetan bakoitzak bere lekutik parte hartu eta ekarpena egin duzuen antolakunde eta persona guztiei. Hau partekatzea plazer handia izan da. Jarraituko dugu elkar aurkitzen. Fit4Food2030 Euskadiko Politiken Laborategiko koordinazio taldea, 2021eko martxoan.
11 EUSKADIKO FIT4FOOD2030 POLITIKEN LABORATEGIKO EMAITZAK okela, larru eta tropikoetan modu ilegalean basoak jota lortzen den palma olioari dagokionez. EBean kontsumitzen dugun arrain eta itsaskien erdia ere ez dugu hornitzen EB bertako ekoizpenarekin; eta horrek esan nahi du Europak sekulako eragina duela mundu mailako itsas baliabideen agorpenean. Beste hitz batzuekin esanda, EB bere elikadura sistemen ingurumen aztarna azpikontratatzen ari da, gero eta gehiago. Kalte hauek are larriago egiten ditu EBean urtero ekoizten diren elikagaien %20 inguru alperrik galtzeak4. Elikadura sistemen ingurumen kalteek giza osasuna mehatxatzen dute hainbat modutan. Antimikrobianoekiko erresistentziak, sistema endokrinoa eraldatzen duten gai kimikoen presentziak elikagaietan, elikagaien ontziratzeak edota nekazaritzak eragindako ur iturrien kutsaketak osasunarentzako kalteak eragiten dituzte4,5. Ebidentziak argi uzten du gaur egungo elikadura sistemek populazioaren osasunarengan eragin kaltegarriak dituztela. Europako populazioaren %50 baino gehiagok gehiegizko pisua du, eta obesitatea du %20k. Europan gaixotasun arriskuen eta heriotzen eragile handiena da dieta ez-osasungarria, hamar heriotzatik zazpiren arrazoiek dietarekin lotura dute-eta; batik bat populazio pobretuenen artean eragin larriena izanik6, eta horietan, emakumeengan. Maila sozio-ekonomikoan, lan baldintza txarrak eta bizi baliabideekiko presioak antzematen dira elikadura sistema guztietan, kontsolidatze azkarren eta botere desoreka handien testuinguruan. Gaur egungo elikadura sistemak eta gaur egungo politikek agroelikadura sistema osoa korporazio gutxi eta oso handien esku izatea eragiten dute (industria agrokimikotik 5 Endocr Metab Immune Disord Drug Targets, 2020: Vol. 20, Issue 5, pp. 633-645. DOI: 10.2174/1871530319666191022100141 6 Sustainability Science 2018: Vol 13, Issue 6, pp. 1505-1517. DOI: 10.1007/s11625-018-0586-x 7 Ipes-Food. Too Big to Feed. http://www.ipes-food.org/_img/upload/files/tbtf_internet_quality_spanish%281%29.pdf hasi eta elikagaien txikizkako salmentaraino) 7. Eragile nagusi hauek hornikuntza kateetan baldintzak eta prezioak estutu ahal izan dituzte. Nekazariak ari dira, modu berezian, prezio altua ordaintzen: EBeko elikagaien kateko balioaren baitan nekazaritzari bideratutako atala 1995ean zen %31tik 2018ko %21era murriztu zen. Eta bitartean, nekazariek aurre egin behar izan zioten insumoen kostuaren %40ko igoerari 2000 eta 2010 artean. 2003tik 2013ra 4 nekazal ustiapenetik 1 desagertu egin zen Europako paisaiatik. Bitartean, urtero 100.000 nekazaritzako lur hektarea galtzen da EBean, hirien eta industriaren garapena tarteko4. Gaur egun nekazaritza ustiapenen %3 inguru da EBeko nekazaritza lurren %52ren jabe, eta ustiapenen %20ri ordaintzen zaio Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) baitako ordainketen %80. 2010ean, ia nekazarien erdia 55 urte baino zaharragoa zen, eta laurden bat 65 urte baino zaharragoa. Elikadura kultura tradizionalen higadurak eta hirietako bizimodu azeleratuen sorrerak elikagaien prestaketa eta kontsumoa eraldatu egin dituzte, pertsonak erabat deskonektatuz elikagaien ekoizpenetik, edota fruta eta barazkien sasoikako izaeraren ezagutzatik4. Datu horietan NPB laguntzaren titularrak eta hartzaileak diren pertsonak daude batik bat, hau da, islatzen ez diren errealitateak daude. Ekoizpen txiki asko ez dira agertzen laguntzarik ez dituztelako jasotzen; eta emakume ekoizleak, gutxitan titular direnak, estatistika askoren aurrean eta aldi berean politika publikoen aurrean, oro har, ikusezinak dira. Egun nagusi den elikadura sistemak kanpo efektu negatiboak dakartza ekoizpenetik hasi eta kontsumoraino. Baina efektu horiek ez
12 ESTRATEGIA DE INVESTIGACIÓN E INNOVACIÓN PARA UN SISTEMA ALIMENTARIO SOSTENIBLE EN EUSKADI 2030 dira islatzen elikagaien prezioetan, eta beraz sektore publikoak kostu handi horiek irensteko premia sortzen da, Europako diru laguntzekin sostengatutako produkzio intentsiboen bidez, baita osasunarengan sistema horrek eragiten dituen kalteak artatuz ere, eta ekosistemetan nolabaiteko oreka gordetzen saiatuz8. Gainera, 2015eko datuek erakusten dute dietarekin lotutako gaixotasunek hartu zutela EBean osasunean eginiko gastu publikoaren BPGaren %7,8; osasun gastua izanik gobernuen partida handienetakoa eta gehien hazi denetakoa9. Egungo politika publikoak ez dira lortzen ari elikadura sistemen erronka sakon eta elkarloturikoei modu egokian eusterik. Politika publikoetatik orain arte gauzatutako soluzioek gure dependentzia handitu egin dute nekazaritza eta elikagai ekoizpenerako eredu oso espezializatu, industrializatu, finantzarizatu, estandarizatu eta esportaziora bideratutakoarekiko. Lehentasuna ematen zaie, oraindik ere, egungo sistemen logika ezbaian jarri gabe ezarri daitezkeen berrikuntza teknologikoei, berrikuntzaren begirada mugatu batetik, eta soluzio horiek iraunkortasun eza berresten dute, monokultiboan eta mundu mailako kateetan oinarritutako eskala handiko ekoizpenari aurre egin beharrean. Politiken arteko arrakalak eta kontraesanak dira araua, ez salbuespena. Status quo-a are eta gehiago trinkotzen dute epe motzeko ziklo politikoek, epe motzeko irtenbide ez- 8 Can. Food Stud. 2018: Vol. 5, Issue 3, pp. 182-207. DOI: 10.15353/cfs-rcea.v5i3.258 9 Europako Komisioa. https://ec.europa.eu/info/sites/info/files/file_import/european-semester_thematic-factsheet_health-systems_en_0.pdf 10 Malm. A, (2020). Capital fósil. Madrid. Capitan Swing eraginkorrak lehenesten dituztenak, eta ezer ez egitearen kostuak hurrengo belaunaldiengan uztea dakartenak. Askotan etika zalantzagarria erabiltzen da, ekosistemetan eta osasunean eragina izango duten gaurko ekintzen biktimak ia jaio ez direnean, eta horrek zaildu egingo du erantzukizunak eskatzea10. Testuinguru politikoan eta elikadura sistemen kontakizunean giza eskubideen ikuspegirik ez egotea esanguratsua da, non elikadura eskubidearen ikusezintasuna gero eta handiagoa den. Ikuspegi hori funtsezkoa da politika publikoak egitean, izan ere, gobernuen erantzukizunak ezartzen ditu elikadura eta nutrizio egokiak eskuratze aldera. Hortik urrun, elikadura kateez eta horietan elkarreragiten duten agente desberdinez hitz egiten duten formulak ezartzen dira. Interes anitzeko planteamendu batean, bakoitzaren eginkizuna eta erantzukizuna oso desberdinak direla ez da kontuan hartzen; korporazioen interesak norbanakoen eskubideekin parekatzen direlarik. Agentzia erregulatzaileen eta administrazio publikoaren kooptazioa interes orokorretik at dauden bestelako interesen aldetik, etengabeko arazo bihurtu da elikadura sistemetan. Zenbat eta zatikatuago bihurtu den elikadura sistemaren gobernantza, hainbat eta errazago ahal izan dute nagusi diren aktoreek haien boterea ezarri politiken arloetan (NPB, elikadura segurtasuna, merkataritza, etab…). Agronegozioen / nekazaritzako parte interesatuen nagusitasun posizioa, Europar
15 EUSKADIKO FIT4FOOD2030 POLITIKEN LABORATEGIKO EMAITZAK arabera, azalera honen %58 azalera naturala eta basoena da, %38 nekazaritza lurrak, %4 azalera artifizializatua eta %0,5 hezeguneak eta ur azalerak. Azalera artifizializatua hirukoiztu egin da azken hiru hamarkadetan, 1990ean 37.500 hektarea izatetik 2018an 79.300 hektarea izateraino. Denbora tarte berean, zuhaitzdun azalerak eta azalera naturalak asko zabaldu dira. Artifizializazioak eta azalera natural eta zuhaitzdunen handitzeak nekazaritzarako lur azaleraren murriztea ekarri dute. Landa lurren galera handiena denbora tarte mugatuan izan zen: 2000-2006ra artean. Sei urteko tarte horretan nekazaritzarako erabiltzen ziren 69.000 hektarea galdu ziren, Hego Euskal Herrian hirigintza eta eraikuntza jarduera oso aktibo zegoenean. Horrela, Gipuzkoan galera esanguratsua gertatu zen (% -13,2), Bizkaian (% -11,0), Nafarroa Garaian (% -9,7) eta Araban (% -7,0). 2006-2018 epean, aldiz, Bizkaian izan da landa lurren galera handiena (% -5,7) eta Lapurdin (% -3,7). Bitartean, Gipuzkoan (% +3,2) eta Nafarroa Garaian (% +0,3), maila apalean bada ere, nekazaritzarako lurren berreskurapenari ekin diote. 1990/2018 epe osoa behatuz gero, nabarmentzekoak dira nekazal lurren galerak honako eskualde hauetan: Iruñerria, ErrobiAturri, Zangotza, Lizarratik mendebaldera, Donostialdea, Behe Bidasoa eta PlentziaMungia. Euskal Euro-Hiria modu esanguratsuan artifizializatu da epe horretan, etxebizitzen eta bestelako azpiegituren eraikuntzak metatu diren beste gune batzuetan bezala20. Euskal Autonomia Erkidegoan, elikadura sistemaren inguruko estrategia garrantzitsuenen artean nabarmendu daitezke Regional Innovation Smart Specialization Strategy edo RIS321 eta Euskadiko Gastronomia eta Elikadura Plan Estrategikoa (gazteleraz PEGA)22, berau ere RIS3ren baitakoa izanik. PEGA da Euskadin eskualde bezala dagoen elikadura eta gastronomia 20 Gaindegia 2020. https://gaindegia.eus/eu/lurraren-erabilera-euskal-herrian-2019 21 http://ris3euskadi.eus/eu/zer-da-ris3-euskadi/ 22 https://www.euskadi.eus/contenidos/plan_departamental/pega/es_def/adjuntos/PEGA.pdf estrategia. PEGAren ekintza ildoetan elikadura sistema balio kate gisa ezaugarritua ageri da, elikadura negozio ereduetan oinarrituta, BPGaren igoerara eta turismoan oinarritutako ekonomia ereduaren baitan gastronomiaren indartzera bideratuta. Horrela, ez die aurre egiten gaur egun Euskadiko elikadura sistemetan aurkitzen ditugun beharrizan eta larrialdiei, are eta gutxiago COVID-19ak eragindako krisia aintzat hartuz gero. Gaur egun, berraztertu egin beharko litzateke Next Generation diru funts europarretatik elikagaien arloan inbertitu beharrekoa; baita 2021-2027 eperako NPB berriari lotutako Plan Estrategiko Nazionalen garapena ere. Bi plangintza hauek tramitazioan daude txosten hau garatzeko momentuan, baina kontuan hartu beharreko bi erreferentzia nagusi dira 2030erako elikadura estrategia iraunkorrerako Ikerketa eta Berrikuntza garatzeko orduan. Azkenik aipatu, hurrengo udazkenean Eusko Legebiltzarrean hasierako onarpena ematea espero den Landa Garapenerako Lege berria, lege aurreproiektuaren arabera eragin zuzena izango baitu lurraldearen gobernantza eta kudeaketa mailan, Fit4Food2030ean eta Euskadiko politiken laborategian landutako ardatzetako batean, hain zuzen. Elementu hauek eta euskal elikadura sistemaren azterketa sakonagoa aintzat hartuta ekin genion abiapuntuko diagnostiko hau lantzeari, 2019ko maiatzean Amsterdamen burututako Fit4food2030 proiektuaren lehenengo topaketarako (1.koadroa). Zehaztu behar da, hala ere, abiapunturako diagnostiko labur hau erabili bazen ere, Euskadin 2019ko urritik 2020ko urrira garatu den laborategiak bere abiapuntuko kontsentsua eraiki duela etorkizun iraunkorra marrazteko, hurrengo atalean azalduko den bezala.
16 EUSKADIN 2030EAN ELIKADURA SISTEMA IRAUNKORRA IZATEKO IKERKETA ETA BERRIKUNTZA ESTRATEGIA 1. koadroa: euskal elikadura sistemaren Indarguneak eta Ahulguneak. INDARGUNEAK Eskualde txikia. Errazagoa da aldaketak eragitea edo inplementatzea, eta lurraldeko leku desberdinetako eragile eta ikertzaileen arteko proiektuak eraikitzea, eta horrela enpleguan eta osasun komunitarioan eragin positiboa lortzea. Ikerketan + Berrikuntzan jakintza eta eskumena daukaten hainbat erakunde daude, elikadura sistema iraunkorreranzko aldaketaren aldeko ekosistema sorrarazten dutenak. Gero eta kontzientzia zabalagoa gizartean elikadura sistema iraunkorragoaren alde. Tokiko elikadura sistema agroekologikoen alde egiten duten mugimendu sozialak, tokiko proiektuak eta eragile publikoak. Hainbat ekimen agroekologiko txiki, nagusiki tokiko mailatik eta gizarte zibilaren edo mugimendu sozialen artikulaziotik sortutakoak. Nekazaritza munduaren eta hiriko bizimoduaren arteko lotura (ahula izan arren), lotura kultural sendoaren eraginez. Tokiko produktuen balorizazio sendoa, handitzen ari dena. Kontsumo eta erosketa ohitura arduratsu berrien agerpena. Berrikuntza sozialeko prozesuak sendotzeko aukera, parte-hartze prozesuen bidez. AHULGUNEAK Nekazaritzako profesionalen gutxitzea, eta enpleguan zein BPGarekiko ekarpenean jaitsierak. Horrekin batera, pertsona ekoizleek elikadura sistemari, lurraldeari eta oro har gizarteari egiten dioten benetako ekarpen osoaren kuantifikazio eta balorazio eskasa. Adin handiko populazio nekazaria. Belaunaldi gazteek arazoak dituzte euren ustiapen txikiak ezartzeko: lurrak eskuratzeko zailtasunak, nekazaritza lanen balorazio falta eta errentagarritasun maila apala. Lanaren prekarietatea eta diru sarrera duinak lortzeko ezintasuna. Nekazaritzako proiektuen finantza egitura ahula. Profil berriei eta elikadura estrategia iraunkor bati egokitutako belaunaldi erreleboak lotzeko ibilbide edo modu berrien falta.
17 EUSKADIKO FIT4FOOD2030 POLITIKEN LABORATEGIKO EMAITZAK Genero desberdintasun orokortua lehen sektorean. Lanaren banaketa sexualak emakumeak elikagaiekin lotutako zereginen erantzule bihurtzen ditu etxeen % 70ean . Gertakari horrek, lan produktiboa eta etxeko lanen esparruan lan ugari egin behar denez, gero eta denbora gutxiago eskaini ahal zaie lan zehatz batzuri, baita elikagaiak hautatu eta prestatzeari ere. Hori dela eta, azkar egiten diren eta/edo gehiago prozesatzen diren produktuak/elikagaiak hobesten dira. Lurren artifizializazio prozesu etengabea eta kezkagarria (nekazaritzako ustiapenerako lur emankorren galera), eta ondasun komunen pribatizazioa. Egungo nekazaritza eta elikadura eredutik eredu iraunkorrera modu orokortuan aldatzeko estrategia falta. Nekazaritza eta elikadura estrategien eta Garapen Iraunkorrerako Helburuen bisioaren arteko desakoplamendua. Epe labur eta ertaineko perspektiba (proiektu taktikoak), epe luzeko perspektiba beharrean (proiektu estrategikoak). "Iraunkortasun ahuleko" ikuspuntudun politikak eta estrategiak, eta batzutan inkoherenteak. Pertsona ekoizleentzako izapide administratiboen burokratizazio maila handia. Populazioaren mugimendua hiriguneetarantz; landa inguru batzuen uztea eta despopulatzea. Ekoizpenerantz eta dimentsio ekonomikorantz enfokatutako nekazaritza eredua, ez hainbeste elikadura sistemarantz eta dimentsio sozialerantz. NPBaren diru laguntzen banaketa desorekatua, ekoizpen familiar txikien kalterako. Elikaduraren kateko beste eragileekiko negoziatzeko botere desoreka (elikagaien banaketa enpresa handiak), eta horren ondorioz, pertsona ekoizleentzako prezio duinik eza. Elikadura sistemaren eragile anitzen eta ekoizleen arteko artikulazio eta kooperazio maila apala. Arloka lan egiten duen Gobernantza eredua. Instituzio edo erakunde publikoen arteko koordinazio falta; katearen parte diren eragileen arteko desoreka benetako erabakiguneetan: erabakiguneetan botere sendoa dute banatzaile handiek eta agroindustriak tokiko garapenerako eragileen, ekoizleen edo kontsumo ekologikoko eragileen aldean (adibidez PCTI deritzonaren definizioan, edo elikadura clusterrean). I+B ekosisteman sortzen den jakintzaren transferentzia maila apala nekazal politiketara eta ekoizpen sektorera. Elikadura eta nekazaritzarekiko deskonexio sozial orokorra. Gizartearen baitan nahasketa dago iraunkortasuna, ekologikoa edo agroekologia bezalako kontzeptuen artean. Era berean, kontzeptu horiek modu hutsalean edo interesatuan erabiltzen dituzte industriak edo bestelako agente pribatu eta publikoek, esanahia eta benetako aldaketarako gaitasuna galaraziz. Iturria: geronek egina.
18 EUSKADIN 2030EAN ELIKADURA SISTEMA IRAUNKORRA IZATEKO IKERKETA ETA BERRIKUNTZA ESTRATEGIA 2.3 COVID-19 testuingurua eta Agroekologia 23 http://www.ipes-food.org/pages/covid19, 24 http://www.fao.org/3/cb1020en/CB1020EN.pdf Aste gutxi batzuetan, COVID-19ak agertarazi egin ditu, bai osasun sistemetan, bai elikadura sistemetan, hainbat beharrizan, hutsune eta kontraesan kritiko. Sistema horiek, haien bermatzaile diren ondasun publikoak, eta haiek sostengatzen dituzten pertsonak azpibaloratuak izan dira azken hamarkadetan, eta ez dira babestu izan modu kontziente eta nahikoan. Nazioarteko hainbat erakundek azaldu duten bezala, birusak azalarazi dituen sistemaren hutsuneak hurrengo urteetan okertu egingo dira klima larrialdiaren eraginez23,24. COVID-19ak, era berean, berriro erakutsi du nekazaritzako eta elikadura industriako langileen prekarietate egoera, eta beraz, mundu mailan ze hauskorra den elikagaien hornikuntza sistema. Gainera, produktuak merkatura atera ezina eta eskariaren lurrunkortasuna nekazariak porrotera edota inbertsio garrantzitsuak ezin egin izatera daramatza. Eta hau guztia, gainera, COVID gabeko eszenatokian ere jada diru sarrera nahikoa bermatzen ez zen sektore batengain. Bestalde, egoera horrek agerian utzi du baliabide gutxien dituzten pertsonen elikadura eskubideaeta elikagaiak eskuratzeko eskubideari buruz dagoen ikuspegi falta. Krisi honen ondorioz, pertsona asko gose-ilara gero eta luzeagoen parte izatera iritsi dira, eta erantzuna, tokiko ekoizpena alde batera utzita, ikuspegi asistentzialistatik antolatu da, banaketa handiari lehentasuna emanez. COVID-19ak erakutsi du elikagaiak ez direla beste edozein produktu bezalakoak; haien esentzialtasunaz ohartu gara. Krisiari galga jartzeko hartutako neurriak abiapuntua izan daitezke maila guztietan erresilientzia sortuko lukeen elikadura sistemaren eraldaketarako. Mundu osoan osasunarengan onura handiak lekarzke,
20 EUSKADIN 2030EAN ELIKADURA SISTEMA IRAUNKORRA IZATEKO IKERKETA ETA BERRIKUNTZA ESTRATEGIA Agroekologiak, maila agronomikoan, erresilientzia hori dauka landare eta animalia desberdinak konbinatzeagatik, lurzoruak aberasteko, landaketak ongarritzeko eta izurriteei kontra egiteko sinergia naturalak erabiltzen dituelako produktu kimiko sintetikoen ordez. Horregatik, inportatutako insumo gutxiago erosi behar da, ongarriak eta pestizidak adibidez, eta horregatik bere hauskortasuna mugatu egiten da merkatuaren eta prezioen gorabeherak daudenerako. Paisaiak eraitsi beharrean nekazal sistema berdinduak sorrarazteko, agroekologia "lurren elkartrukean" oinarritzen da. Agroekologo askok bere egiten duten lurralde ikuspegiak bateratu egiten ditu elikagaien ekoizleak eta kontserbazionistak, soluzioak bilatzerakoan; elikagai osasungarrien ekoizpena eta basa bizitzako habitat garrantzitsuen babesa bateragarri egiten baititu. Sistema agroekologikoek gaixotasunekiko erresistentzia handitu egiten dute, landare eta abereen hazkuntzak deszentralizatu eta berkokatu egiten dituelako, aniztasuna probesteko. Tokian tokiko elikadura kulturak eta tokiko egitura komunitarioak, oinarrizkoak direnak garai zailetan, kaltetu egin ditu nekazaritza industrialak, eta berreraiki egin daitezke agroekologiaren bidez. Lurraren produktibitatea handitu egiten du agroekologiak, landa eremuko pobrezia murrizten du, elikadura hobetzen laguntzen du, eta klima aldaketaren adaptazioan eta praktika onen ezarpenean eragiten du. 30 Elikadura eta nutrizio sistemetarako borondatezko jarraibideak. Elikagaien Segurtasunerako Munduko Batzordea, 2021. http://www.fao.org/fileadmin/ templates/cfs/Docs1920/Nutrition_Food_System/Negotiations/NE982_CFS_2021_47_7_es.pdf Dimentsio sozioekonomikoari dagokionez, tokiko merkatuak eta hornikuntza kate laburrak lurraldeari lotutako elikadura sistema agroekologikoak eraikitzeko osagai giltzarriak dira. Merkaturatze modu hurbilok janari freskoak eskura izatea errazten dute, nekazariei egiten zaien ordainketa hobetzen dute, eta nazioarteko merkatuetako gorabeherekiko zaurgarritasuna murriztu. Hau guztia bereziki garrantzitsua da krisi egoeretan. Onartu berri diren Elikadura Sistemetarako eta Nutriziorako Borondatezko Jarraibideetan zehazten da krisi-egoeretan beharrezkoa dela merkataritza-korridore irekiak izatea, tokiko merkatuak barne, baita "langileen eskubideak eta herrialde guztietako elikadurasistemen funtsezko alderdien etengabeko funtzionamendua zaintzea" ere30. Honek guztiak zerikusi zuzena dauka herriek duten eskubide batekin: elikadura sistema osasungarri, iraunkor eta justizia sozialean sustraitutakoa bermatzeko eskubidearekin, hain zuzen. Beraz, bere alde agronomiko, sozial, ekonomiko, kultural, politiko eta ingurumenezkoak kontuan hartuta, agroekologia aitortua da COVID garaiotan jarraitu eta garatu beharreko eredu gisa, elikadura burujabetza, elikadura eskubidea, eta planetaren eta populazioaren osasuna lortze aldera.
25 EUSKADIKO FIT4FOOD2030 POLITIKEN LABORATEGIKO EMAITZAK 1. Irudia: FOOD2030-en lehentasunezko lau ekintza arloak. Iturria: Fit4food2030.eu Fit4Food2030-en plataforma bat aktibatzen da, non parte hartzen duten Europako hiri, eskualde eta estatuek, haien "politiken laborategien" bidez 2030erako elikadura politiketarako ikerketa eta berrikuntzako lurralde estrategia ezar dezaten.
31 https://rri-tools.eu/about-rri Fit4Food2030-aren helburu zehatzak honakoak dira: 1) FOOD2030 Plataformaren sorrera eta Europa mailako agenteen sare bat sortzea; 2) elikadura eta nutrizio segurtasunaz dauden ikerketa eta berrikuntza (I+B) programak eta politikak lerratzea; 3) ikasle, ikerlari, enpresaburu, politiken arduradun eta gizarteko zati zabalagoen eskumenak garatu; 4) elikadura sistemaren joeren gaineko informazioa bildu, existitzen diren I+B politiken markoez, praktika onenez eta etorkizuneko I+B aurrerapenez ere informazioa jaso; eta 5) gizartearen sentsibilizazioa, elikadura sistema iraunkorraren inguruko kontzientzia handitzeko. Laburbilduz, Fit4Food2030aren helburua I+B politiken garapenean eragina izatea da, politika horiek elikadura sistemari ibilbidea edo norabidea ezar diezaioten, sistemaren ikuspegi osoarekin, eta elikagaien ekoizpenari, prozesamenduari, banaketari eta kontsumoari dagozkion politika sektorialak bateginez, horrela ekintzen trantsizioa iraunkortasunerantz bideratuta. Fit4Food2030-ak Berrikuntza Ikerketa Arduratsuan31 kontzeptuaren inplementazioarekin (RRI, ingelesezko siglekin) lortu nahi ditu helburu horiek, eta ardatz nagusi bezala hartzen du elikadura sistemen gaineko pentsamendu sistemikoaren ikuspegia.
26 EUSKADIN 2030EAN ELIKADURA SISTEMA IRAUNKORRA IZATEKO IKERKETA ETA BERRIKUNTZA ESTRATEGIA 3.2. Euskadiko Politiken Laborategia Fit4Food2030 Fit4Food2030 proiektuaren helburuei jarraituz, Euskadiko Politiken Laborategia (EPL), Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) sustatua eta koordinatua, eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Osasun sailen abalarekin sortu da. Eta elikadura sistemaren baitako hainbat sektoretako eragileen partehartzea izan du (nekazal sindikatuak, herri mugimenduak, administrazio publikoa, sektore pribatua eta akademia). 2019ko maiatzetik 2020ko urrira EPL-k aurrera eraman du euskal elikadura sistemaren etorkizuneko eszenatokien inguruko hausnarketa prozesu bat, bere helburua izanik lurralde honetan elikadura politika iraunkorretarako I+B estrategiarentzako ezinbestekotzat jotzen diren oinarriak zehaztea. Hemen aurkezten diren emaitzak, euskal elikadura sistemaren parte diren hainbat eragileren ikuspegietatik jasotakoak direnak, EPL-k erdigunean ipini dituen oinarriak dira. 2030era begira Euskadin Elikadura Politikako I+B estrategiarako oinarri nagusi bezala, hain zuzen; beti ere kontuan hartuta ingurumen ekitatea, eta iraunkortasunean oinarritutako garapen ekonomiko eta soziokulturalaren erronkak. Koordinazio taldearen helburua zen eztabaida eta azterketarako plataforma bat eratzea, profil eta bisio ezberdinetako eta epe labur eta luzerako helburu desberdinak dituzten pertsonez osatua.
27 EUSKADIKO FIT4FOOD2030 POLITIKEN LABORATEGIKO EMAITZAK 2. Koadroa: Fit4Food proiektuaren helburuak Euskadiko Politiken Laborategian Elikadura sistemaren ikuspegi sistemiko eta integralarekin elikadura politiken gaineko eztabaida eta analisia egingo duen plataforma bat sortzea. Identifikatutako erronkei aurre egiteko "I+B" estrategiak garatu, eta zehaztu dugun Etorkizuneko Euskal Elikadura Sistemarantz aurrera egin. Euskadi: Gure erronkak aztertzeko eta ekintza lerroak zehazteko leku bat eta une bat. "I+B"-ren papera definitu, Food2030 estrategia iraunkortasunaren ikuspuntutik garatzeko "I+B" estrategia gauzatzeko eskuragarri dauden finantzaketa iturriak identifikatu. Europa: Euskadin bildutako gomendioek elikatu egingo dituzte etorkizuneko Europako I+B estrategiak. Food2030 Europako elikadura estrategia. EPL-ren helburuak Iturria: Geronek egina
28 EUSKADIN 2030EAN ELIKADURA SISTEMA IRAUNKORRA IZATEKO IKERKETA ETA BERRIKUNTZA ESTRATEGIA Helburu hauek lantzen joateko, laborategiko koordinaziotik prozesu bat diseinatu zen, hiru saiotan garatu zena. Saio horietan zehazki landu dira 2. irudian ageri diren gaiak. 2. irudia: Euskadiko Fit4Food Laborategiaren prozesuaren kronograma eta bertan landu diren gaiak Abiapuntua 2019ko MAIATZA LPE-ren 1. bilera 2019ko URRIA LPE-ren 2. bilera. 2020ko URTARRILA LPE-ren 3. bilera. ONLINE 2020ko URRIA Erronken identifikazioa, haien Larritasunaren eta Tokiko-Global irisgarritasunaren arabera I+B bisio dinamika Erronkei heltzearen eraikuntza, "Abaraska"-ren bitartez. Emaitzen baliozkotzea ESI* bisioa sartzea Fit4Food koordinazioaren formakuntza saioak Euskadiko eragile gakoekin elkarrizketak. Iturria: geronek egina *ESI: Elikadura Sistema Iraunkorrak Prozesua abiatzeko, Fit4Food2030 proiektuaren talde motorearekin eta Amsterdamen beste laborategi europar batzuekin hastapeneko saio batzuen ondoren, aldez aurretiko elkarrizketa erronda bat egin genuen Euskadiko elikadura sistemako eragile gakoekin32, eta horren ostean laborategiaren diseinuarekin hasi ginen. Prozesu honetan, euskal elikadura sistemako 35 antolakunde esanguratsuri gonbidapen pertsonalizatua bialdu zitzaien, proiektuaren helburuak kontuan izanik. Haietako 20ren baiezko erantzuna jaso genuen. 3. koadroan jasotzen da zerrenda eta prozesuan izan zuten parte-hartzea. Era berean, EPL-n lan egiteko, parte-hartzerako abiapuntuko oinarri batzuk ezarri ziren: 32 Lehen txanda honetarako funtsezko eragileak honako hauek izan ziren: Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea; Elena Gutierrez, Katiluko koordinatzailea; Xabier Lejarzegi, ENEEKeko koordinatzailea (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua); Eduardo Malagon eta Saioa Sese, azken urteotan Euskadiko Landa Garapen Planen UPV / EHUko ebaluazio taldea. 1. politiken laborategia hausnarketarako espazio independente eta konfidantzazko gisa ulertzea; 2. elikadura sistemari ikuspegi sistemiko batetik heltzen zaio, "elikadura sistemaren osotasuna", eta horregatik eragile askotarikoen bisioak eta ideiak jasotzeko parte-hartze gonbidapena egin da; ikuspegi zabala, ikupuntu askotarikoei ekiteko; 3. egoeraren larritasunak eta profil desberdinen parte-hartzea mantentzeko beharrak, partehartzaileen aldetik laborategian jarduteko konpromisoa eskatzen dute. Prozesuaz parte-hartzaileek eginiko ebaluaketan jasotako erantzunak eskuan, uste dugu laborategiak oinarri horiek bermatu egin dituela, eta mantendu egin ahal izan direla prozesu osoan.
Nekazaritzako Zuzendaritza – Bizkaiko Foru Aldundia Administrazio publikoa
D´elikatuz. Ordiziako elikadura eta gastronomiaren interpretazio zentroa. Udal mailako entitate publikoa
Elika fundazioa – Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa Entitate publikoa
ENEEK- Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua Entitate erdi-publikoa
Bidezko Elikadura GKE
Ekoizpen Urduña – Urduña eta eskualdearen garapen agroekologikorako zerbitzua Entitate publikoa
30 EUSKADIN 2030EAN ELIKADURA SISTEMA IRAUNKORRA IZATEKO IKERKETA ETA BERRIKUNTZA ESTRATEGIA Fit4Food2030-aren kokapen kontzeptual eta metodologikoak dio I+B prozesuak honako ezaugarriak izan behar dituela: askotarikoa eta inklusiboa; aurreikuslea eta islatzailea; irekia eta gardena; sentikorra eta aldaketara moldagarria. Beste alde batetik, honako kontzeptuekin lan egiten du: elikadura sistemen enfokea; Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsua; Open Science, Praktika Komunitatea eta Nazioarteko Lankidetza33. Gai metodologiko hauek kontuan hartuta, uste dugu garrantzitsua dela modu sendo eta praktiko batez euskal laborategian txertatzea, eta horrela fase bakoitzeko helburuak lortzeko aproposenak ziren dinamikak aukeratu ziren. EPL-ko saio bakoitzeko emaitzak parte hartu duten pertsonei berbidali izan zaizkie, prozesu 33 https://fit4food2030.eu/theproject/concepts-methods/ 34 http://www.fao.org/3/ca4672en/ca4672en.pdf 35 https://www.un.org/sustainabledevelopment/es/objetivos-de-desarrollo-sostenible/ osoan haien kontrastea jasotzeko, feed-back-ak jasoaz eta beharrezko doikuntzak eginez. Lehenengo saioan (EPL 1. bilera), 2019ko urriaren 1ean, Fit4Food2030 proiektua kokatu eta zehazki azaltzeaz gain, elikadura sistema bere lau dimentsioekin azaldu genuen (gehi beste hiru zeharlerroko dimentsio) (3. irudia), euskal elikadura sistemak 2030era begira dituen erronkak lantzeko. Funtsezkotzat jotzen zen parte-hartzaile guztiak identifikatzeko lan-esparrua izatea. Hortaz, dimentsio horien oinarrian, arestian aipatutako FOOD2030 estrategia dago, eta beste dokumentu batzuetako ikuspegiak ere txertatu ziren, hala nola, Familia Nekazaritzaren Hamarkadako zutabeak34 eta gainera hau guztia Garapen Iraunkorrerako Helburuekin (GIH) lotuaz osatu zen35:
32 EUSKADIN 2030EAN ELIKADURA SISTEMA IRAUNKORRA IZATEKO IKERKETA ETA BERRIKUNTZA ESTRATEGIA Laborategiko hiru saioen edukina 2. Irudian aurreratu den bezala, prozesua hiru saio nagusirekin burutu zen. Lehenengo saioko lehenengo ariketan, 2019ko urriaren 1ean, parte-hartzaileei eskatu zitzaien banaka zehaztu zitzaten euskal elikadura sistema iraunkorrerako etorkizuneko erronkak. Jarraian, errazte dinamika batez lagunduta, modu kolektiboan eztabaidatu zituzten haien ideiak eta ikuspegiak lau taldeen baitan, lau dimentsioak aintzat hartuta; adosteko eskatu zitzaien, eta kokatzeko zehazturiko erronketako bakoitza, alde batetik bere urjentzia kontuan hartuta, eta bestetik, ea tokiko mailan edo maila globalean konpontzeko moduko arazoa ote zen. EPL-aren bigarren topaketaren helburu nagusia, 2020ko urtarrilean, lehenengo bileran identifikatutako erronkak zehaztea izan zen, "2030ean euskal Elikadura Sistema iraunkorrerantz aurrera egiteko I+B hutsuneak zeintzuk diren" azalduz. Hemen egindako lana "Abaraska" deritzon dinamika berritzaile batetik eratorri zen, zeina hurrengo atalean azalduko dugun. Azkenik, azken Lab-saioan, 2020ko urrian (COVID-19ak eragindako osasun krisiagatik bi ONLINE saioren bidez egina), aurreko bileraren emaitzak baliozkotu ziren –erlauntzaren dinamikaren konplexutasunagatik-, oinarri gisa balio zezaten Euskadin 2030erako iraunkortasun ikuspegidun I+B estrategia eraikitzeko. Modu birtualean egindako saio hauetan gonbidapena egin zitzaien parte-hartzaileei, halaber, proiektu zehatzagoak definitu zitzaten, erlauntzan zehaztutako ekintzak eta beharrizanak kontuan harturik (ikus 1. eranskina). Jarraian zehaztuko ditugu prozesuaren emaitzak.
36 EUSKADIN 2030EAN ELIKADURA SISTEMA IRAUNKORRA IZATEKO IKERKETA ETA BERRIKUNTZA ESTRATEGIA Jarraian, 4. koadroan, biltzen dira lehenengo saiotik eratorrita, dimentsio nagusi bakoitzari dagozkion erronka urjenteenak eta tokiko mailatik ekiteko modukotzat jo zituzten erronka nagusiak. Koadro horretan erronka guztiak jasotzen diren arren, dimentsio bakoitzaren baitan erronka nagusiak honakoak izan ziren. Ekoizpen ereduak, enplegua eta elkartrukea barnebiltzen dituen dimentsioan, gai batzuk azpimarratu ziren arren, modu berezian honako hauei eman zitzaien garrantzia: › belaunaldi erreleboaren erronka, lehenengo sektorean pertsonak sartuko direla ziurtatzeko; › baliabideen erabilpena eta horiek banatuz lortzen den eraginkortasuna; › tokiko produktu iraunkorren banaketa errazteko araudiaren malgutzea; › tokiko produktuari balioa eman, tokiko banaketa ereduen bidez, merkaturatzearen bidez, sentsibilizazioaz, formakuntzaz, jantoki kolektiboen bidez. Beharrezkotzat jotzen dira sektorearen lan baldintzen oztopoak edota diru laguntzak landuko dituzten politika publikoak. Ingurumenaren iraunkortasunari dagokion dimentsioan, gai batzuk azpimarratu ziren arren, garrantzia maila gorena eman zitzaien honako erronka hauei: › Tokiko elikagaiekin hornikuntza egiteko helburuak eta irizpideak garatzea; › Ekoizpenerako lur emankorra babestu, landa lurra, itsasoa, kupoen gaia, lur emankorragoen erreserba egitea, zaintza egiteagatik ere laguntzak jasotzea; › Kontsumitzaileen formakuntza iraunkortasunari buruz, "erosketa askea" posible izateko; › Nekazari berrien instalazioa. Belaunaldi erreleborako programak. Bokazioa sustatu. Nekazal ekoizpeneko sektorea duindu. Tokiko mailako agro-sistemak sendotu. Nutrizioa, Osasuna eta Ongizatea atalean, lau erronka kokatu ziren nagusi bezala: › Osasun sistema publikoan nutrizio adituak txertatzea; › Euskal eskola curriculumean elikaduraren inguruko hezkuntza zeharlerro gisa garatzea; › Tokiko eta sasoiko elikagaiak eskuratzeko espazioen beharrizana. Enpresa ekimenen falta, "Good Fast Food" posibleak aipatu dira; › Kontsumitzailearekiko komunikazioa erraztu.
Azkenik, Gobernantza eta Komunitateen Ahalduntzearen dimentsioan, honako lau erronkak nabarmendu dira, 2030ean euskal elikadura sistema iraunkorra izate aldera: › Elikaduraren dimentsioa txertatu HAPOetan; › Eskualde mailako elikadura kontseiluak eratu; › Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) plan estrategikoa garatu, elikaduraren iraunkortasunerako mugimendua txertatuz; › Politika publikoetan eragileen arteko parte-hartze parekidea garatu eta mailen arteko koordinazioa hobetu.
37 EUSKADIKO FIT4FOOD2030 POLITIKEN LABORATEGIKO EMAITZAK Hurrengo koadroan laburbilduta jaso ditugu Euskadi Laborategian dimentsio bakoitzerako definitu ziren erronka guztiak. 4. koadroa: erronka premiazkoenak tokiko mailatik, EPL-k zehaztuta. EKOIZPEN, ENPLEGU ETA ELKARTRUKE EREDUAK INGURUMENAREN IRAUNKORTASUNA NUTRIZIOA, OSASUNA ETA ONGIZATEA GOBERNANTZA ETA KOMUNITATEEN AHALDUNTZEA • Belaunaldien erreleboa. • Tokiko produktuari balioa eman. • Baliabideak partekatu. • Araudia malgutu: tokiko produktu iraunkorren banaketa erraztu. • I+G+i nekazal eta abelzaintza eredu iraunkorretan. • Elikadura sistemaren eraginei buruzko informazioa eta formazioa. • Soberakinei balioa eman (elikagai itsusiak). • Ontziratzea. • Irizpideak garatu: Auto-hornikuntza, inportatutako elikagaiak. • Ekoizpenerako lur emankorrak babestu. • Kontsumitzailea formatu, "erosketa askea" egin ahal izateko. • Kontzientziazioa. Iraunkortasun etiketak. • Belaunaldien errelebo aktiborako programak. • Sektorearen bokazioa eta duintzea sustatu. • Tokiko agro-sistemak indartu. • Emakumearen normalizazioa lehen sektorean. • Tokiko produktuaren sustapena. • Bioaniztasuna sustatu: tokiko material genetikoa babestu. • Ekoizpen ereduak definitzeko lege marko berriak, ereduok baliabideen kontsumoa eta iraunkortasuna aintzat hartuz definitzeko. • Sail eta gai desberdinak barnebilduko dituzten gobernantza modu berriak. Ikuspegi multifaktoriala. • Ontziratzea murrizteko estrategia eta arauak. • Neurgailuak/adierazleak: ordenatu eta kategorizatu. • Nekazal sistemarentzako teknologiak: iraunkorra, eraginkorra. • Osasun sistema publikoan nutrizio adituak txertatu. • Eskolako curriculumean eta gizartean elikadurari buruzko hezkuntza zeharlerroa izatea. • Tokiko eta sasoiko elikagaiak eskuratzeko espazioak. Enpresa ekimenen falta. Tokiko eta hurbileko produktuen banaketa bideak (hurbiltasun kontzeptua, koherentzia elikaduran). • Lurraldeari atxikitako elikadura sustatu: kontzientziazioa eta lurralde egituraketa. • "Kontziliazioa elikaduran": produktuaren eskuragarritasuna eta genero ikuspegia. • Kontsumitzailearekiko komunikazioa. • HAPOetan elikaduraren dimentsioa txertatu. • Eskualde mailako elikadura kontseiluak eratu. • NPBaren plan estrategikoa garatu, elikaduraren iraunkortasunerako mugimendua txertatuz. • Eragileen arteko parte-hartze parekidea politika publikoetan eta mailen arteko koordinazioa hobetu. • Gehiago hitz egin elikadura sistemez eta eskualde mailako erosketa publikoaz. • Landa eremukoa eta hirikoa lantzearen arteko integrazioa. • Elikadurari lotutako arazoen diagnostiko sozial partekatua. • Politika publikoetan Berdintasun Teknikarien eta mugimendu feministen integrazioa handitu. Iturria: EPL-ren 1. saioan egindako lana Lau dimentsio nagusiekin batera identifikatutako zeharlerroei dagokionez (Generoa, Gazteria eta Kultura eta Harreman ereduak), hauek ez dira landu lantaldeetan. Parte-hartzaileek hiru zeharlerro hauei lotutako erronkarik ez identifikatu izana bera, bada emaitza bat, lehentasun gisa hartzen diren beharrizanetan elementu hauen gaineko begirada ez baita txertatu. Hau errepikatu den kontua izan da laborategi osoan zehar.
40 EUSKADIN 2030EAN ELIKADURA SISTEMA IRAUNKORRA IZATEKO IKERKETA ETA BERRIKUNTZA ESTRATEGIA Bigarren bileran "pathway-step analysis" metodoa landu zen. Pathway-step edo "Abaraska" dinamika (4. irudia) Amsterdameko Vrije Universiteit-eko Fit4Food2030 proiektuaren koordinaziotik egindako proposamena da, lehenengo fasean identifikatutako erronketan sakontzeko. Hexagono edo gelaxka nagusi bat dago (berdea); bertan aurreko fasean zehaztutako erronka jartzen da, eta hortik, parte hartzen duten antolakundeek erronka hori gainditzeko behar diren ekintzak definitu behar dituzte; gainera, ekintza horiei ekiteko zein edo zeintzuk izan beharko liratekeen antolakunde liderrak edo arduradunak esateko ere proposatzen zaie. Ekintzei dagokionez, bost kategoriatan sailkatzen dira, 4. irudian ikus daitekeen bezala: Inbertsioa (beltza), Araudia (urdina), Informazioa eta Hezkuntza (berdea), Baliabide fisikoak-teknologia gogorra (gorria) eta Antolaketa soziala-teknologia biguna (morea). Gainera, balizko Gelaxka Hutsak identifikatzen dira (galdera ikurdun ekintzak edo kategoria gabekoak, betegarri urdin argiz): erronkan aurrera egiten jarraitzeko zer egin beharko litzatekeen ez dakigun haiek. Abaraskaren lana zehaztu, mugatu eta egingarri izateko, EPL-ren kasuan lau erronka urjenteenak eta tokiko mailakoak aukeratu ziren lau dimentsioetako bakoitzean; 4. koadroan beltzez nabarmendu direnak, hain zuzen. 4. irudia: Pathway-step dinamikaren oinarrizko egitura Iturria: Geronek egina Azken emaitza "kategorien araberako ekintzen" eta "gelaxka hutsen" abaraska sortzea izan zen, lau dimentsioetako bakoitzeko, eta horiek osatzen dute dokumentu honetan aurkezten den estrategiaren oinarria. Abaraska osoa 5. irudian jasotzen da; dimentsio bakoitzari dagokion abaraskaren zehaztasuna, eta saioan bildu ziren ekintza guztiak 1. eranskinean jasotzen dira. 5. irudia: EPL-ren abaraska osoa Iturria: geronek egina
41 EUSKADIKO FIT4FOOD2030 POLITIKEN LABORATEGIKO EMAITZAK Abaraska begiratzen badugu, iraunkortasunaren eremua (gorriz margoturiko gunea), "beste dimentsio guztiak ikutzen" dituen eremua da, definitzen ari garen elikadura sistema iraunkor baterako I+B estrategia batek izan behar duen bezalako koherentzia sortuz. Horrela, lan eremu zehatz bat izateaz gain, beste dimentsio guztiak zeharkatzen dituen eremua ere bada. Era berean, hezkuntza, gobernantza eta legedia kategoriei lotutako gelaxketan identifikatu diren ekintzak, errepikatu egiten dira dimentsio guztietan, lan eremu asko barnebiltzen dituzte, baita sail instituzional eta diziplina desberdinen arteko interakzioak ere. Behin zehaztuta erronkei ekiteko ekintzak, eta horien arteko loturak, EPL-ren hirugarren bilerak abaraska horretan birkokatzeko balio izan zuen. Alde batetik, hexagonoetako bakoitzean, zehaztutakoa balioztatuz, eta gelaxka hutsak identifikatuz. Bestetik, parte hartzen duten antolakundeentzako abiapuntu bezala baliogarriak izan daitezkeen proiektuak zehazteko. Horregatik, lehenengo eta bat, aldez aurretik zehaztutako bideak eta ekintzak baliozkotu ziren, eta arinago identifikatu ez ziren pauso berriak ere gehitu zitzaizkien (fondo horidun hexagonoak 1. eranskinean); eta, bigarrenik, parte-hartzaileei proposatu zitzaien abaraskako gelaxka hutsak gauzatzeko ekintza zehatzagoak esan zitzaten. Gelaxka nola garatu ote zitekeen galdetu zitzaien, zein proiektu zehatzekin, haien burua norekin ikusten zuten parte hartzen, gelaxka horretan aurrera egin ahal izateko beharrizanak, eta finantzatzeko moduak. Finantza baliabideen, langileen eta denboraren falta izan ziren beharrizan horiek zehazterakoan behin eta berriro aipatu ziren gaiak. Jarraian, abaraskaren emaitzak formato ohikoagoan aurkezten ditugu, prozesu honen helburu nagusiari erantzuna emateko.
43 EUSKADIKO FIT4FOOD2030 POLITIKEN LABORATEGIKO EMAITZAK 06. Euskadin 2030erako elikadura sistema iraunkorra izateko Ikerketa eta Berrikuntzako ildo estrategikoak eta ekintza planak.
ERRONKA ESTRATEGIKOAK Ekintza Planak I&B-n Kategoria giltzarriak 1. ERRONKA Belaunaldi erreleboa nekazaritzan 1. Ekintza plana: Eskolarako hezkuntza programak garatu: Lehen sektorean lan egiteko bokazioa sustatzeko eta sektorea duintzeko. (7. ekintza planarekin lotuta) • Informazio eta Hezkuntzaren kategoria. • Inbertsioen kategoria. • Antolaketa sozialaren kategoria (teknologia biguna). • Baliabide fisikoen kategoria. . 2. Ekintza plana: Lanbide heziketa eta lanbide garapenerako programak. • Ekoizpen sektorean aktibo dauden belaunadien jakintzaren transmisiorako programa. • Familiako edo familiaz kanpoko etxaldeen Traspaso Osorako programa. . 3. Ekintza plana: Nekazaritzako azpiegitura eta baliabideen kudeaketarako berrikuntzarako programak (9. ekintza planarekin lotuta) • Nekazal ustiapenen parke publikoa. • Administrazioen lur erosketa, proiektu agroekologikoetarako.
45 EUSKADIKO FIT4FOOD2030 POLITIKEN LABORATEGIKO EMAITZAK ERRONKA ESTRATEGIKOAK Ekintza Planak I&B-n Kategoria giltzarriak 2. ERRONKA Tokiko produktuari balioa eman 4. Ekintza plana: Elikagai ekologikoen kontsumoaren kulturaranzko trantsizioa. • Herritarrak ahalduntzeko eta tokiko produktu iraunkorrari balioa emateko ekintzak. • Nekazaritza lanari balioa emateko eta tokiko produktua erosteko konpromiso soziala areagotzeko ekintzak. • Elikagai ekologikoak eskuratzeko alternatibak ikusarazteko ekintzak (eskuragarritasuna/prezioa hobetu). • Kolektibo ezberdinak elkarrekin konektatzeko azpiegitura-tresna online eta offline-en sorrera. Ostalaritza, enpresak, horniketak…, ekoizle eta kooperatibekin konektatzeko. • Elikagai ekologikoei buruzko informazio eta dibulgazio kanpainak. • Antolaketa sozialaren kategoria • Baliabide fisikoen kategoria. • Inbertsioen kategoria. • Informazio eta Hezkuntzaren kategoria. 5. Ekintza plana: Ekoizpen ekologikoa sustatu, "Farm to Fork" estrategiaren helburura iristeko: 2030ean Erabilitako Nekazal Azaleraren %25, Elikadura Ekologikoan. • Eredu ekologikoen eraginkortasuna handitzeko programa: lanerako espazioaren antolaketa, azterketa ekonomikoak, eskalen analisia, eskala agroekologikora egokitutako teknologiak… • Plan estrategikoen eta Landa Garapeneko Planen birbideratzea 2020-27rako NPB-ren aplikaziorako, ekoizpen eredu ekologikoak sustatuz (31. ekintza planarekin lotuta). • Tokian tokiko elikadura sistemak eraikitzeko, ekoizpen ekologikoaren egituraketa (10. ekintza planarekin lotuta). 6. Ekintza plana: Arrantza iraunkorra (24. ekintza planarekin lotuta). • Arrantza industrialaren baztertzea eta arrantza iraunkorraren garapena sustatzera bidean, alternatiba egokiak eskaini ahal izateko azpiegiturak garatu. • Estatu mailan aztertu Europa mailako arrantza araudien eta politiken interpretazioa, herrialde ezberdinen artean ereduak elkartrukatu ahal izateko eta testuinguru ezberdinak ulertzeko. • Emakumeek arrantzan eta arrantza artisauko salmentaren koordinazioan duten rol giltzarria aztertu eta ikusarazteko proiektuak. 7. Ekintza plana: (1. ekintza planarekin lotuta): Eskolarako hezkuntza programak garatu, honako helburuetan lagunduko dutenak: haurtzarotik hasita, hezkuntza kritikoa sustatu; eredu agroindustrialaren kalteak seinalatu; tokiko elikadurak eta gizartearekiko konpromisoak dakartzaten balioak sustatu; ekologikoaren kulturari balioa emango dioten jarduerak. 8. Ekintza plana: Erosketa publiko iraunkorra. • Erosketa publikorako araudi markoa, formazioa eta tresna instituzional zehatzak. • Sukalde publikoetan proiektu pilotoak (hezkuntza, osasun eta zaintza sektoreetan), koherentzia eta praktika onen eredu bezala.
47 EUSKADIKO FIT4FOOD2030 POLITIKEN LABORATEGIKO EMAITZAK DIMENTSIOA: Nutrizioa eta osasuna ERRONKA ESTRATEGIKOAK Ekintza Planak I&B-n Kategoria giltzarriak 5. ERRONKA Osasun eta elikaduraren eremuetan Dietetika eta Nutrizioa txertatzea 12. Ekintza plana: Dietistak eta nutrizionistak txertatzea Osasun sisteman. • Dietetika eta Nutrizio espezialistak osasun sisteman txertatzearen eraginen ebaluazio programa. • Eremu kliniko komunitarioan Dietetika espezialitatea txertatu ahal izateko araudia/ legedia aldatzeko Plan Zuzentzailea. • Osasun eremuko pertsonal guztiaren formazioa eta sentsibilizazioa, osasun sisteman elikadura sistema txertatzeari buruz. • Araudien kategoria. • Informazio eta Hezkuntza kategoria. • Inbertsio kategoria. • Maila askotako Gobernantza: tokikoa, erregio mailakoa, estatu mailako. 13. Ekintza plana: Populazioari eta profesionalei bideratutako hezkuntza/formakuntza programak garatu (16. ekintza planarekin lotuta). • Osakidetzako dietistaren figurari buruz gizartea sentsibilizatzeko programak. • Nutrizio arloko adituentzako etengabeko formakuntza plana, osasun ikuspegidun nekazal ekoizpenari buruz. • Tokiko mailako programak, elikadura osasungarriari lotutako zerbitzuak txertatzeko tokiko gizarte zerbitzuetan. • "Elikadura osasungarriari" buruz gizartean ahalduntzea lortzeko programa. 6. ERRONKA Elikadurari buruzko hezkuntza, eskolako curriculumean zeharkako gaia izatea Ekintza14. Ekintza plana: Eskola hezkuntzarako programak garatu. • "Elikadurari buruzko hezkuntza" eskolako curriculumean txertatzeko ekimen legegilea. • Elikaduraren hezkuntzan adituak/ irakasleak txertatu hezkuntza sisteman. • Elikaduraren hezkuntza eta iraunkortasun programak, eskola jantokietan. • Informazio eta Hezkuntza kategoria. • Araudien kategoria. • Inbertsio kategoria. • Eragile askoren gobernantza. 7. ERRONKA Tokiko eta sasoiko elikagaiak eskuratzeko espazioak 15. Ekintza plana: Tokiko elikagaiak eskuratzeko azpiegiturak garatu • Tokiko elikadura ekologikoa eskuragarri egiteko kanal eta tokiko merkatuen identifikazioa eta sendotzea burutzeko programa. • Elikaduraren kontziliaziorako proiektuak: merkatuen ordutegi aldaketa, online erosketa, tokiko produktu ekologikoen beste salmenta puntu batzuk… • Jantoki kolektiboetan gutxieneko tokiko produktu ekologikoen portzentaia lortzeko trantsizio programa. • Baliabide fisikoen kategoria. • Araudien kategoria. • Gizarte antolaketaren kategoria. 16. Ekintza plana: Elikadura osasungarria eskuragarri izatea errazteko berrikuntza sozialeko proiektuak garatu (13. ekintza planarekin lotuta). • Tokian tokiko elikadura ekologikoari buruzko dibulgazio espazioak sortu, nutrizionisten eskutik. • Elikagai osasungarri eta ekologikoak berdintasunez eskuragarri jartzeko programak.
48 EUSKADIN 2030EAN ELIKADURA SISTEMA IRAUNKORRA IZATEKO IKERKETA ETA BERRIKUNTZA ESTRATEGIA DIMENTSIOA: Iraunkortasuna eta ingurumena ERRONKA ESTRATEGIKOAK Ekintza Planak I&B-n Kategoria giltzarriak 8. ERRONKA Irizpideak elikagaien auto-hornikuntzan eta inportazioan 17. Ekintza plana: Elikagaien auto-hornikuntzaz eta inportazioaz irizpideak zehazteko, eragile desberdinen arteko eztabaida eta eraikuntza espazioak sortu. • Gizarte antolaketaren kategoria. • Araudien kategoria. • Informazio eta hezkuntzaren kategoria. • Eragile askoren gobernantza. 18. Ekintza plana: Auto-hornikuntzarako irizpide lotesle eta kontsentsuzkoei buruzko araudia. 19. Ekintza plana: Elikagaien hornikuntzaren sistematizazioa eta ebaluazioa. • Beste lurralde batzuetako erreferentziazko esperientzien sistematizazio proiektua, horien bidez elikadura ohituretan eragina izango duten erramintak diseinatu ahal izateko, bai norbanako mailan, bai maila kolektiboan, elikadura eremu desberdinetan. • Ingurumen irizpideak izango dituen adierazle sistema diseinatu eta aplikatu (eragin zuzenak eta zeharkakoak barnebilduko dituena), elikagaien hornikuntza ebaluatzeko. • Zerbitzu ekosistemiko eta iraunkorren adierazle sistemak garatu eta aplikatu. • Ekoizpenetik hasi eta kontsumo eremu desberdinetarainoko elikadura katea aztertzeko proiektuak garatu, elikadura sistemak berlokalizatzeak eragindako beharrizanak eta aukerak aztertuko dituztenak. 9. ERRONKA Ekoizpenerako lurzorua babestu 20. Ekintza plana: Legedian aldaketa irizpideak eta tresnak garatu nekazaritzako eta naturako baliabideak babesteko, maila globalean zein tokiko mailan (HAPO) (lurrak, haziak, basoak, iraunkortasun etiketak…) • Araudien kategoria. • Inbertsioen kategoria. • Informazio eta hezkuntzaren kategoria. • Baliabide fisikoen kategoria. 21. Ekintza plana: Eraginen analisia eta iraunkortasunaren sustapena • Azpiegitura handien eta ekoizpenerako eta banaketarako beste eredu batzuk sustatzearen eragin positibo eta negatiboei buruzko analisi proiektuak. • Elikadura sistemaren baitako ekintzen ingurumen eragina neurtzeko metodologiak garatu. • Ondasun produktiboak identifikatu eta berreskuratzeko programak garatu. 22. Ekintza plana: Nekazaritzako lanez eta ondasun komunen zaintzaz sentsibilizatzeko gizarte komunikaziorako programa. 10. ERRONKA Kontsumitzailea formatu, "erosketa askea" egin ahal izateko 23. Ekintza plana: Berrikuntza ezarri elikagaien iraunkortasun etiketatzearen araudian, tokikoekologiko ikuspegitik, eragile askotarikoekin batera, formakuntza eta gizarte ahalduntzea izanik helburuak. • Araudien kategoria. • Informazio eta hezkuntzaren kategoria. 24. Ekintza plana: Arrantza iraunkorraren difusiorako programa kontsumitzaileek ezagutu dezaten tokiko arrantzaren sasoikako izaera (6. ekintza planarekin lotuta).
50 EUSKADIN 2030EAN ELIKADURA SISTEMA IRAUNKORRA IZATEKO IKERKETA ETA BERRIKUNTZA ESTRATEGIA Ildo estrategikoei atxikitako ekintza planek errepikatzen diren ideiak jasotzen dituzte, dimentsioen arteko lotura eta lehentasunezkotzat jo diren berrikuntzak agerian utziz. Honek erakusten du ikuspegi sistemikotik eta diziplinarteko lanetik berritu eta ikertzearen premia; erakunde publikoetako sail desberdinen eta elikadura sistemako gainontzeko eragileen arteko elkarlanetik, alegia. Proposamenak, bere osotasunean, 12 erronka eta 31 ekintza plan barnebiltzen ditu. Ekintza plan hauek burutzeko estrategiak administrazioko hainbat sailekiko lotura, eta diziplinarteko lana eskatzen dutenez, plan bakoitza kategoria zehatzekin lotu da (inbertsioa, gizarte antolaketa, araudia, hezkuntza-informazioa, baliabide fisikoak), EPL-ren saioetako parte-hartzaileek esandako moduan. Emaitzei buruz, gaietako batzuk nabarmenduko ditugu, proposamenari bere osotasunean daukan garrantzia kendu gabe eta sintesia egiteko asmorik gabe. Alde batetik, pertsona ekoizleen lana ikusaraztearen beharrizana agertu da behin eta berriz. Bai sektorerako sarbidea errazteko, bai bere lehiakortasuna handitzeko. Ekoizpena lagundu, bai elikadura estrategien eta politika publikoen bidez, bai lurra eskuragarri jarriz; horiek baitira lehenengo sektorearen baitan belaunaldi erreleboa lantzeko erraztasunetako batzuk. Erronka hori dimentsio batean baino gehiagotan aipatu da. Era berean, hezkuntza da estrategia honen oinarrietako bat, eta berrikuntzaren oinarri bezala ageri da, elikadura sistemaren baitan trantsizio ekosozialak bermatzeko. Zutabe hau transbertsala da, eskola eta osasun sistemetan eta gizartean oro har eragiten baitu. Hezkuntzaren eta formazioaren bidez, eskubidearekiko ahalduntze soziala lantzen da, elikadura osasungarri eta iraunkorraren kultura, eta pertsona ekoizleen lana aitortu eta balioa ematea. Eskualde mailako elikadura estrategien eraikuntza da aurkeztutako estrategiaren bizkarrezurretako bat. Hauek ekoizpen eredu iraunkorrerantz aurrera egitea, osasunaren eremuan nutrizioa txertatzea eta gizartearen kontzientziazioa egiten dituzte posible, elikadura sistemaren gobernantza modu berriak sustatzearekin batera. Horrela, gizarte antolaketaren eta sektorearen beraren antolaketaren kategoriak erraztu egingo lukete udalerri mailako proiektuetatik eskualde mailakoetarako jauzia, edo baita Bio-eskualdeen proposamenera ere, EPL-k estrategian txertatu duena azken hori ere. Agerian geratzen da eragile eta sektore ezberdinen arteko gobernantza espazio eta eredu berrien premia. Horiek, modu erabat transbertsalean erantzun ahal izango diete edozein eratako eragileen eskubide eta beharrizanei (baserritarrak, gizarte zibila, medikuak, nutrizionistak, hezkuntza eragileak, gurasoen elkarteak, eta abar). Sektoreen arteko (eragile guztien arteko) lankidetza, erakunde publikoen laguntzarekin; erakunde hauek laguntzaile eta erraztaileak izanik, zuzentzaile rol sendorik gabe. Beraz, eraldaketarako erronkazutabe garrantzitsua da elikadura sistemaren baitako eragileekin topaguneak sortzea, ekoizleen elkarteak barne. Ekintza planen garapenerako lege marko berriaren garapena deigarria da. Behin baino gehiagotan eta dimentsio ezberdinetan aipatu dira osasun eta higiene baldintzak malgutzeko legedia osatzeko premia, eta hurbileko elikagaien salmentari dagokiona, zuzeneko
51 EUSKADIKO FIT4FOOD2030 POLITIKEN LABORATEGIKO EMAITZAK salmentaren dekretua bukatzeko premiarekin batera. Azkenean beharrizan hau 11. ekintza planean jasota geratu da, baina, aipatu bezala, beste dimentsio eta erronka batzuetan ere aipatu den beharrizana da (adibidez 7. eta 8. erronketan). Edozein kasutan, beste gai legislatibo garrantzitsu batzuk ere identifikatu dira; NPBri lotuak (12. erronka), ekoizpenerako lurren babesari dagokiona (8. Erronka), edota osasun eremuan dietistak eta nutrizionistak txertatzearena (5. erronka). Honek erakusten du ikerketa eta berrikuntza lan sakonaren beharrizana dagoela, elikadura sistema iraunkortasunerantz bideratzeko. Orokorrean, elikadura sistema iraunkorreranzko transtsizioa egiteko, garrantzitsua da borondate politikoa izatea, eta beharrezkoa da araudi loteslea garatzea. Izan ere, araudi baten bidez finkatu gabe geratzen diren neurriak arrisku handiagoa dute bertan behera galtzeko. Azkenik, nabarmendu nahiko genituzkeen gai hauen artean dago prozesu honen hasieran koordinazio taldeak transbertsal modura proposatu zituen hiru dimentsioek izan duten agerpen urria (Generoa, Gazteria eta KulturaHarreman ereduak). Zentzu honetan, parte hartu duten antolakundeek bai aipatu dute elikaduraren kultura berri baten beharrizana, baita "gauza batzuk alde batera uztearen kultura" ere, baina ez da gehiago sakondu, jakiteko zelan berritu dezakegun ildo horretaz, eta ea horretarako gizarte antolakunde berrietarako erreferentziak zeintzuk izan daitezkeen. Era berean, Generoaren eta Gazteriaren dimentsioei lotutako gaiak ez dira ia zehaztuta ere agertzen: 6. planean, arrantzan emakumeek izan duten rol garrantzitsuaren ikusarazpena, eta proposamenean erreleboa eta formakuntza aipatzen direnetan; baina estrategia bera eraikitzerakoan dimentsio horiek protagonista modura txertatu gabe. Horrela, hiru dimentsio horiek modu zehatzean ez seinalatzea bera, bada emaitza bat, eta eredu inklusibo eta intersekzionalagoak sortzeko zailtasunak ditugula adieraziko luke. Zentzu horretan, nabarmendu behar da saioetan agertu ez den alderdi bat "elikadura eskubidea" izan dela. Paradigma berriak eraikitzeaz eta ikuspegi sistemiko baten beharraz hitz egiten bada ere, baita lege- eta arau-aldaketez ere, ez da inoiz aipatu eskubideen ikuspegi bat sartzea, zehazki, elikadurarako eskubidea, aztergai dugun gaiari zuzenean lotua. Hori ez da gertakari txiki bat, ikuspegi hori funtsezkoa baita, eta hala adierazten dute nazioarteko zenbait jarraibidek; batez ere, hainbat eragilerekin politikak eraikitzeko espazioak ezarri nahi direnean, non eskubide-subjektuak eta "alderdi interesdun" gisa jardungo duten beste eragile batzuk bildu ahal izango baitira. EPL-aren kideek sarritan errepikatu zuten ikuspegi desberdinetatik planteatutako erronkei erantzunak emateko, proiektu pilotoak diseinatu eta martxan ipintzeko beharra, eragile desberdinen inplikazioarekin eta nazioarteko erreferentziak eredutzat hartuta. Proiektu horiek maila desberdinetatik abia litezke, beharrizanen arabera, garrantzia emanez udalerri mailako lanari. Orokorrean, proposamena lehentasunezko ekintza planak zehazteraino iritsi da, eta bere birtualtasuna prozesu osoan mantendu izan den ikuspegi sistemikoan datza, horrek bermatzen baitu osotasunezko proposamena izatea. Baina plan bakoitzari beren-beregi heltzea ere beharrezkoa da, baliabide eta konplexutasun guztiekin. Beraz, hemen proposatu diren 31 ekintza planak abiapuntu bat dira, eta era berean, Ikerketa eta Berrikuntzako beste ekimen batzuekin osatzekoak, agroekologiaren paradigmaren baitan Euskadin 2030erako elikadura sistema iraunkorra sendotu ahal izateko.
54 EUSKADIN 2030EAN ELIKADURA SISTEMA IRAUNKORRA IZATEKO IKERKETA ETA BERRIKUNTZA ESTRATEGIA EPL-ren emaitzek berrikuntzen bidezko gizarte eraldaketaren premia baieztatzen dute, gizartearen hainbat eremutan, hezkuntzatik hasi eta politiken formulaziorako gobernantzaraino. Jasotzen joan garenez, erronka nagusiei aurre egiteko, elikadura sistema iraunkorrerako Ikerketa eta Berrikuntza batez ere honako kategorietan kokatzen da: Araudia, Informazioa eta Hezkuntza, Gobernantza eta Gizarte Antolaketa (teknologia biguna). Beharbada, EPLren hasieran espero zitekeen teknologia izaera markatua (teknologia gogorra) izango zuen I+B estrategia bat, baina behin eta berriro egin dugu topo berrikuntza sozialarekin ardatz nagusi gisa. Baina hau ez da soilik EPL-n gertatu. Izan ere, emaitza hauek bat egiten dute Fit4food2030 Think-Tank-ak36 agertutakoarekin 2030erako elikadurari buruzko I+B europar estrategiarekin; eta horrek berretsi egiten du hemen aurkeztutako I+B estrategiaren koherentzia. Beraz, EPL-ren ondorioz aurkeztu dugun estrategiak berrikuntza sozialetik du asko, eta hori paradigma aldaketa premiarekin bat dator. Aldiz, digitalizazioa ia-ia ez da aipatu ere egin EPL-n. Hortik ulertzen da hurrengo deialdi publikoen inguruko lehentasunak, Next Generation europar programari lotutakoak barne, berrikuntza sozialari dagokion eremu horretan kokatuak egon beharko dutela, eta ez hainbeste berrikuntza teknologikoan, ezarritako erronkei aurre egin ahal izateko. Aitzitik, Berreskurapen eta Erresilientziarako Euskal Programaren arabera – Euskadi Next – nolabait elikadura sistemarekin lotuta dauden funtsak (guztiaren %3 inguru), bereziki digitalizaziora bideratuta daude, agroekologiaren eta berrikuntza sozialeko beste parametro batzuen aipamenik gabe. 36 https://fit4food2030.eu/eu-think-tank/ Administrazio Publikoaren sail guztien erantzukizuna da elikadura sistema iraunkorrerako I+B estrategian lan egitea, erronkei aurre eginez osotasunezko ikuspegi transbertsal eta diziplinartekoa erabilita. EPL-n parte hartu duten antolakundeekin bat gatoz esaterakoan beharrezkoa dela postFit4food EPL aktibo mantentzea, Euskal Autonomia Erkidegoan Elikadura Sistemaren garapen estrategikoan giltzarria den topagune bezala, izaera independentearekin, eta ebaluaziorako, jarraipenerako eta erabaki zein ekintzen gauzapenerako loteslea izango dena. Ulertzen dugu sortu den espazio hau edo antzekoak berebizikoak direla 2030erako elikadura sistema iraunkorra lortzeko estrategien definizio kolektiboa eta loteslea zehazteko orduan. Uste dugu euskal elikaduraren Think Tank bat sortzea eman beharreko pausoa izango litzatekeela elikadura politiketan Gobernantza Berrietaranzko berrikuntza bidean. Think Tank diziplinartekoa eta askotarikoa, euskal elikadura sistemaren demokratizazioa bultzatzeko. Garrantzitsua da hausnarketarako espazio horietan giltzarri diren eragile guztien presentzia erraztea, denek ez baitituzte baliabide berdinak jarduera hauetan parte hartu ahal izateko, eta beraz, alboraketa arriskua gerta daiteke araudi aldaketarako edo politiken sorkuntzarako erabakiak hartzeko orduan. Gure eskerrik beroena parte hartu duten antolakunde guztiei konpromisoagatik eta sortutako konfidantzagatik; eta bai laborategian, bai haietako bakoitzak bere lekutik euskal elikadura sistema iraunkorragoa posible egiteko daukaten ikerketa eta berrikuntza bokazioagatik. Eskerrik asko! | science |
addi-459923ae73a5 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52023 | Pintura barrutik. Pintura Praktika batean oinarritutako hausnarketa | Irulegi López, Aitor | 2021-06-04 | Helburuak
Helburuak
Tesi hau arte praktikan oinarritutako ikerketa bat da. Autorearen pintura praktikan oinarritzen den hausnarketa da; bere nortasun jeneralean, pintoreak pinturari eta pintatzeari buruz duen hausnarketa. Pintatzeak eragindako pentsamendua da gaia. Tesiaren autoreak pentsatzen du, artegile batek egin dezakeen gauzarik zailenetakoa, bere lanari buruz idaztea dela.
Pintura hitzak hiru esanahi ditu: Pintura, batetik, diziplina artistikoa da, pintatzearen praktika, gerundioa. Bigarrenik gerundio horren emaitza, koadroa, margolana. Eta azkenik lan materiala bera, pintatzeko erabiltzen den sustantzia.
Ikergaia, pintura barrutik esperimentatzearen hausnarketa da. Ez da gauza bera pintura barrutik bizitu edo kanpotik bizitzea. Pintura barrutik bizitzean izandako hausnarketa, pintoreak bakarrik esperimenta dezake. Bestalde, pintura kanpotik bizitzearen ezagutza, arte historialari batek garatu dezake, baita sekula pintatu ez duen norbaitek ere. Hori da ezberdintasuna.
Praktika propiotik abiatuta, tresnak topatu nahi dira lan pertsonalaren barneko ardatza antzeman eta garatzeko. Funts nagusia da, ardatz baten moduan, pintura praktika propioaren inguruan ematen den dimentsio teoriko eta praktikoaren artean lotura organiko bat dagoela. Lotura organiko hauek arakatzeko topaturiko metodoak dira tesi honen ekarpena.
Aurkezten dugun tesi honen ikerketa lerro zehatzak Sorkuntza, ikerketa modura/ Ikerketa, sorkuntza modura izena du. Honetan, sormena edo arte praktika bera ikerketa moduan defendatzen da. Lan lerro hau Art as Research bezala ezagutzen da eta azken hamarkadan, nazioarteko artea eta ikerketari buruzko mintegietan, modu zabal batean garatzen eta eztabaidatzen den ikerketa mota bat da. Honetaz gain, hizkuntza ezberdinetan argitaratu diren artikuluak eta liburuak ere anitzak dira. Lan lerro hau, nazioartean homologaturik dagoen unibertsitate ikerketa bat da, Arts Based Research edo Art Practice Research izena du.
[2018-5-4]) elkartea aipatu dezakegu 2004tik aurrera hamar unibertsitate biltzen dituena. Argitalpenen, mintegien eta zenbait ekitalditan parte hartzearen bitartez, ikerketa artistikoa hedatzeaz eta eztabaidatzeaz arduratzen da. Parte hartu duten ekitaldi garrantzitsu bat aipatzearren, ezin da ahaztu Veneziako bienalean parte hartu zutenekoa.
JAR Journal Artistic Research plataforma (http:// www.jar-online.net/ [2020-5-7]) arte ikerketaren inguruan multimedia artikuluak argitaratzeaz arduratzen da, eta ikerketa argitara eramateko formatu egokien bila ibiltzen da. 2010etik aurrera, arte ikerketa identifikatzeko eta hau hedatzeko modu bat izan da. Honen metodoen eta transmititzeko formatuen inguruan hausnartzeko bitartekari nagusi bat izanez.
Ikerketa artistikoari buruzko liburu baliagarrien artean LaSIA ikerketa taldearen Piscina liburua aipa dezakegu, zenbait adituen testu bilduma bat osatzen duena. Dena den, editoreak Rita Sixto eta Usoa Fullaondo dira.
Badira zenbait ikerketa talde Euskal Herriko Unibertsitatetik sortuak, berauen ikerketa ere artearen praktikan zentratzen dutenak. Batetik, aurretik aipatu dugun, laSIA (la Sujeto en la Investigación Artística) ikerketa taldea. 3 Praktikan oinarritutako ikerketan subjektuak (ikertzaileak) duen lekuan zentratzen da. Ikerketa talde honek bi proiektu izan ditu EHU 16/40 eta US19/07. Honetaz gain, seinala dezakegu besteen artean, artearen hezkuntzarekin zerikusia duen ARTikertuz (EHU 15/24) taldea. 4
Tesi honen ikergaia pintatzeak eragindako pentsamendua denez; autoreak, bere tresna propioak baliatuko ditu pentsamendu hau egituratzeko, eta horretarako bere lan eta erreferente bibliografiko pertsonaletara joko du.
erantzun nahi die. Autoreak topatu duen metodoa, beste pintoreentzat baliagarri izatea nahi du.
Emaitza pertsonalak diziplina artekoak dira, hau da, diziplina ezberdinetatik etorriak dira. Hala ere, autorearen kezka nagusiak piktorikoak dira. Arakatuko diren lan pertsonalak pintura, marrazketa eta animaziotik eratorriak dira, baina autoreak hauek emaitza piktorikoak balira bezala hartzen ditu kontutan.
Pintura praktika garrantzitsua da, baina hau bezain garrantzitsua da, honen inguruan ematen den pentsamenduaren dimentsioa. Hasieratik garbi utzi nahi da, ikerketa honen testuinguruan pentsatzea, sentitzea eta hausnartzea ekintza beraren testuinguruan ulertzen dela. Pinturak lerro bat du eta hausnarketak beste bat, baina hausnarketa hau pinturaren osagarri moduan ulertzen da.
propioaren kaosaren baitan, eta honek ahalbidetutako hausnarketaren baitan badela ordena bat. Hori baieztatu nahi du ikerketa honek. Helburuak
Jarraian aipatuko diren helburuak, tesiaren giltzarria osatzen dute:
Helburu nagusia lan piktoriko pertsonalaren barne ardatza bilatzea da. Garrantzitsuena, honen bilaketan topatutako hausnarketak, pinturan interesatuta daudenei egin diezaieken ekarpena da, ez autorearen lanaren barne ardatz zehatza. Lan pertsonala abiapuntutzat hartuta eginiko hausnarketa hauek pinturari buruz hitz egitea dute helburu. Eremu partikular batetik abiatuta nortasun unibertsalera inguratu nahi da.
Nahiz eta hasiera batean egindako lan plastikoak elkarren artean ordena nagusirik ez adierazi, honen baitan ardatz bat badela susmatzen da. Egindako guztiaren artean lotura organiko bat. Ez dago garbi zein formatutan espresatu 6 ahal izango den ardatz hau, baina errealitate hau hitzen bitartez inguratzea, tesi honen helburu nagusia da.
Pintore partikular baten lanaren ardatzak nortasun kolektibo bat ere izan dezake; hau da, bere kezkak ez dira bereak bakarrik izango. Pintore baten ardatza, bere konposizio partikularrean, berea bakarrik izango da, baina bere kezkak errepikatu egingo dira beste artistengan, eta kezka komun hauen inguruan egindako ekarpenak garrantzia betea izango du. Gogoratu gaia pintatzeak eragindako pentsamendua dela, 6 Lotura organikoaren kontzeptuak tesian zehar hartzen duen zentzuagatik glosarioaren atalean agertzen da. 19
Bigarren helburua: pintura pertsonaletik eratorritako eta honi lotutako ardatz teoriko bat jorratzea da, hausnarketari forma ematea. Bigarren helburu honek zentzua izan dezan, beharrezkoa da pintura propioa eta honetan oinarritutako hausnarketaren arteko batasuna lortzea. Bigarren helburuari loturik, pinturan barrutik ematen diren gertaera eta pentsamenduen artean agertzen diren gaiak garatzen dira. Gai hauek duten nortasun kolektiboa eta unibertsala da interesgarriena. Izan ere, autoreak bere pinturari buruz hitz egiten duenean bereak bakarrik ez diren gaiekin egingo du topo, eta hau da bere ekarpena. Metodologia eta tesiaren egitura
Partikularra dena eta globala dena, aurkako kontzeptuak balira bezala hartzen badira, tesi honen metodoa paradoxikoa da. Helburua, pintatzeak eragindako pentsamenduan arakatzea baldin bada, dagoeneko pintoreek pentsatu duten horretara joatea litzateke logikoena, eta ez lan pertsonala oinarritzat hartzea. Horrela, partikularra den 20
Ikerketa honetan teoria eta praktikaren artean kokatzen gara, eta elkarlotu egingo dira: pintura eta komentarioa, lengoai intuitiboa eta akademikoa, eta azkenik, harremanetan jartzen ahalegindu gara pinturaren alderdi komunika ezina eta beronen alderdi komunikagarria.
Bi munduen elkarrekintzari buruz ari garenez, ikerketa honetan ezinbestekoa da, pentsamenduari dagokionez, norberaren (autorearen) eta bestearen (autorea ez denaren) arteko harremana. Autorearen ekarpen pertsonala besteen ekarpenekin artikulatzen da. Ikerketaren emaitza, ikertzailearen ondorioak eta besteenak elkarlotuz ostatzen da, diskurtso intersubjektibo bat sortuz. Ez da izango ikertzaileak dioena bakarrik, ezta besteek diotena ere, bi hauen elkarrekintzan garatu den pentsamendua baizik. 22
Praktika bertan teoria sortzen da. Pentsamendu hau kokatzeko beharrak bultzatuta, komentario seriearen formatua erabiltzen da tesi honetan. Pintura eta bere komentarioaz osatzen denari, oinarrizko ikerketa unitate deitu diogu. Ikerketa unitateen xehetasunak azaldu aurretik, azpimarratu nahiko genuke: pintura praktika pertsonal etengabe bat egotea beharrezkoa izan dela.
Tesiak hiru parte nagusi ditu: Emaitzaren komentarioa, Prozesuko hausnarketa eta Glosarioa.
Lehen partea EMAITZAREN KOMENTARIOA deitzen da. Hau, pintura praktikaren emaitzan zentratzen da. Pintura praktika pertsonalak ezinbestean bi aspektu ditu: prozesua eta emaitza. Lehenengo parte honetan, bi emaitza propio analizatzen dira: Gau begietan eta Amona. Hauek kapitulu moduan azaltzen dira.
Koadro hauen komentarioak, egitura honetan planteatzen dira: Sarrera, Aspektuak eta Garapena. Sarreran, pinturaren azalpen teknikoa egiten da, deskribapenaren atala da: prozedura, teknika zehatza, materialak, formatua, konposaketa eta bestelako xehetasun teknikoak azaltzen dira. Aspektuak eta Garapena diskurtso jarrai bat dira.
Emaitzaren komentarioa kapitulua (Aspektuak eta Garapena) nola egiten den azalduko da: Koadro baten aurrean arreta osoz begiratuta, pintura hau berriz marraztea bezala da. Koadroaren interpretazio bat, itzulpen bat, irakurketa bat egiten da. Diskurtso bat formatzen da fluidity 23
pentsamenduaren bitartez, eta kontzeptuak batak bestearekin lotzen dira modu jarrai batean. Hasieran topatzen diren gaiei Aspektuak deitzen zaie. Eta behin diskurtso horretan barneratuta, topatzen diren gaiei Garapena deitzen zaie. Azken finean, koadroan topatu diren elementuen sekuentzia da. Modu orokorrean, Aspektuak atalean, koadroaren deskripzio bat egiten da, eta Garapena atalean, erreferenteen aipuak erabiliz, gaiak garatu eta konparatu egiten dira. Honek ordea ez du beti honela izan beharrik. Aspektuak atalean, gai garatuak azaldu daitezke eta Garapenean ez garatuak.
Testua idazteko, autoreak koadroa bukatutakoan, bere aurrean jarri eta ahozko diskurtso bat grabatzen zuen. Gero honetan agerturiko ideiak paperera pasatzen zituen. Aspektuak eta Garapena tituluak diskurtsoa ordenatzeko erabili dira. Diskurtsoan, ideiak beraien artean nola lotzen diren da garrantzitsuena.
Ikertzailearen lan piktorikoaren aukeraketa batek osatzen du lehen kapitulu hau. Guztira 2 koadro aukeratu dira. Komentatzen den lehen koadroa Gau Begietan da. Koadro honek ematen zigun hari gehien heriotzaren eta bakardadearen inguruan hitz egiteko, baita fondoa eta figuraren arteko bat egitearen ideiari buruz aritzeko.
Komentatzen den bigarren koadroa Amona da. Inkomunikazioaren fenomenoari buruz hitz egiteko, eta modeloaren tailerrean egindako hausnarketaren laburpena azaltzeko, koadrorik aproposena dela kontsideratu da.
Nor bere lan pertsonalari buruz hausnarketa bat egiteak suposatzen duen zailtasuna kontutan hartuta, beharrezkoa izan da pintura egiten denetik analizatzen den momentura, denborazko distantzia zuhur bat jartzea. 24
Komentario mota hau egiteko, beharrezkoa da, pintatzearen prozesuan izandako burutapenak koaderno edo eguneroko batean apuntatzea. Prozesuan edo prozesuari buruz hitz egiten duten aipamenak izan behar dira. Honetarako, arreta betea jartzea beharrezkoa da, pintatzen ari zaren bitartean, aldi berean bi gauza egiten ari zarelako: pintatu eta idatzi.
Prozesuan emandako idatzien artean aukeraketa bat egiten da, eta gainazaleko edo garapen gutxi izan dezaketen apunteak kanporatu egiten dira. Aukeratutako testu hauekin, norberak idatziak izango ez balira bezala jokatzea beharrezkoa da. Prozesuan emandako gertaera bat bezala analizatzen dira.
Alboan idatzitako esaldi edo paragrafo hauek, kapitulu honetako hausnarketaren abiapuntu bezala erabiltzen dira. Ondoren, pinturaren prozesuko pentsamendua konparatu eta lotu egiten da erreferente teoriko eta praktikoekin.
Prozesuko hausnarketa izeneko parte honetako lehenengo prozesu propioak, —Animazioak— hiru animazio (Taupadak, Adarrak edo marrak eta Gorputza?) egitean 25
izandako pentsamendua du oinarri gisa; bigarrenak, —Euriak — marrazki serie baten sortze prozesuan izandakoak.
Jarraian datozen bi atalak—Prozesuaren albo komentarioen azterketa eta Prozesuko aspektuen garapena— albo komentarioak garatzea dute helburu. Albo komentario hauek grisez eta testutik ezberdinduta agertzen dira, gero albo komentarioetan izandako ideiak garatzen dira. Bi atal hauek, komentarioak ordenatzeko modu bat dira, baina benetan, Emaitzaren komentarioan gertatzen zen bezala, jarraian doan diskurtso bat da.
Prozesuko aspektuen garapena atala, bere aurrekaria — Prozesuaren albo komentarioen azterketa—baino luzeagoa izaten da. Eta orokorrean ideiak modu sakonago batean garatzen dira. Animazioak kapituluan esaterako "trantzea" eta graziaren ideiak errepikatu egingo dira, baina ez gauza bera esateko, baizik eta hauetan sakontzeko.
Parte honetan, prozesuaren alboan idatziak dituzten pinturak bakarrik erabiltzen direnez, tesia egiten aritutako denbora desberdineko obrak erabili dira, 2017 eta 2019 bitartekoak hain zuzen.
Tesiaren azken partea GLOSARIO bat da, honek tesia ixten du. Azken parte honek ondorengo helburuak ditu: 26
eginiko komentarioetan agerturiko kontzeptuak azaltzea eta lotzea, eta hitz hauek hartu duten zentzua eta norabidea antolatzea.
Glosarioaren terminoek, tesi honetan pintura praktikaren testuinguruan, hitz hauek hartu duten funtzio, adiera edo zentzua azalduko dute; ez hitz hauek duten zentzu kulturala. Hitz hauen adiera azaltzen laguntzeko bibliografiako erreferenteen aipuak erabiltzen dira.
Termino hauek ardatz teoriko praktikoan konektore bezala funtzionatzen dute. Autorearen pentsamendu pertsonala gainerako pentsalarien pentsamenduarekin lotzeko balio dute. Solte eta sakabanatuta agertzen diren kontzeptuak eta ideiak harremanetan jartzen dituzte. Termino hauekin ardatza, mahai gainean agertzen da.
Hipotesia eta helburu nagusia atal honetan jartzen dira jokoan. Honek borobiltzen ditu komentarioetan egindako ekarpenak. Glosarioak tesian duen garrantzia azpimarratu nahi da.
Hitzen aukeraketa zenbait irizpideren arabera egin da. Aukeratu direnak, tesian zehar askotan errepikatzen diren hitzak dira. Hau da, hitz paradigmatikoak. Adiera konplexua eman zaien hitzak ere aukeratu dira, hauek, glosarioko adiera luzeenak osatuko dituzte. Hauen artean adibiderik argiena "Irudi" hitzaren esanahia izango da. Honek bezala adiera konplexua garatuko dute: "Bestea", "Gorputza", heriotza eta "trantzea" bezalako hitzek. Heriotzaren esanahia ez da aldatzen, baina tesian zehar duen garrantzia eta ibilbidea kontsideratzen dira, ez baita pisu gutxikoa. Grazia eta fluidity hitzak ez dira sartzen, dagoeneko garapen propio bat duten terminoak direlako. 27
Aipatu diren terminoez gain sakonago azaltzea merezi zutela kontsideratu direnak ere egongo dira. Hauek, adiera laburragoak edo hainbesteko garapenik ez dutenak izango dira. Talde honetan egongo dira: Hausnarketa, "gertu" eta "urrun", itzala, lotura organikoa, marrazkiak eta animazioa eta paper zuria.
ONDORIOAK izeneko tesiaren azken partean, helburuak zein puntutaraino betetzen diren azaltzen da. Lehen helburu nagusia lan pertsonalaren barne ardatza bilatzea edo honen zentzua hitzez inguratzea da.
Dokumentu akademiko hau ixten duen partea ezinbestean BIBLIOGRAFIA da. Honetan tesia egiterako orduan baliagarria edo erreferentziazkoa izan den dokumentazioa agertzen da. Baina ez hori bakarrik, autorearen pentsamenduarengan eragina izan duten liburuak eta bestelako medioak ere aipatzen dira. Hasteko, doktore tesiak dauzkagu; jarraitzeko, liburuak eta artikuluak. Egoki ikusi da, autorea inguratu duten artisten katalogoen bildumatxo bat ere aipatzea.
Modu batean edo bestean, baliagarria izan den ikus entzunezko dokumentazioak ere badauka bere tartea, filmak eta musika album batzuk aipatzen dira. Gaur egun internetek daukan eragina ikusita, tresna hau, tesia egiterako orduan informazio iturri garrantzitsua izan da. Horregatik, honetatik eratorritako dokumentazio audio bisuala, aurkitutako artikuluak eta bestelako ekarpenak ere aipatzen dira. 28
Bisitatutako museoen web-orriak eta erabilitako hiztegien erreferentziak ere biltzen dira parte honetan. 29
Jarraian irakurgai dagoen komentariorako aukeratu den koadroa aurreko orrialdean kokatu duguna da. Koadro hau autorearen beste lan askoren artean aukeratua izan da, gainerako pintura eta marrazki hauek dituzten ezaugarriak modu zuzenagoan eta gordinagoan adierazten dituelako. Ondoren datozen orrietan autoreak eginiko beste zenbait lan erakutsiko dira. Hauetan guztietan erabiltzen den gaia erretratuarena da eta garatzen den kezka giza dramarena litzateke. Baditugu zenbait erretratu, denak zuzenean eta naturaletik eginak, batzuk begiak irekita eta besteak begiak itxita.
Begiak irekita agertzen zaizkigunetan, erretrataturiko pertsonaren keinua, egoteko modua eta sentsibilitatea agertzen zaigu. Keinuak denbora bat isiltasunean egon ostean sortutakoak dira, denbora horretan nor bere buruarekin egotera bultzatu zaio modeloari, eta barnera begira sorturiko hausnarketa batean kokatu. Denbora horretan, azalekoak diren edo denbora laburrean aurpegitik joaten diren keinuak kanporatzea izan da helburua, azalekoak diren keinuak baztertzen joateko eta sakonagoak edo agian mingarriagoak diren keinuak bilatzeko. Erretratua introspekzio ariketa moduan planteatzen da, hauetan guztietan eta sakonekoak diren emozio edo bizipenen bilaketa batean kokatzen du autoreak bere burua. 35
Begiak itxita ageri zaizkigun erretratuetan, autorearen kezka nagusia, modeloaren edertasuna irudikatzearen aurretik, modeloak bere barne munduarekin duen harremanaren testigu izatea izan da. Existentziaren aurrean dugun egoteko moduan zentratzen da, barnera begira jartzen garenean hartzen dugun jarreraren keinuak dira.
Begirada eta giza dramaren aspektuak modu gordinenean eta zuzenen agertzen zaizkigulako aukeratu da Gau Begietan erretratua. Mark Rothko-k giza drama bere idatzietan nortasuna, emozioak, heriotza, bakardadea eta inkomunikazioarekin erlazionatzen ditu . 7
47 Buztinezko dama Olioa eta kaoliña oihaldun taulan 38 x 38 cm
Baliabide teknikoei dagozkionez, kaolinaz nahasturiko olioaz egina dago. Kaolin izeneko hautsa, zeramikan erabiltzen den material bat da. Honek, olioari materialtasuna gehitzeaz aparte nortasun mate bat ematen dio, bere ohiko distira galduz. Konposaketa aldetik, guztiz zentrala da eta kolore aldetik gris eta lur tonu ñabardura oso ilunetan eginda dago. 1.1.2. Aspektuak
Aspektuak atalean, aspektu propioak azalduko dira baina ez dute garapen nabaririk izango, honetaz garapena atala arduratuko da. Lehen honetan formatua, kolorea eta bestelako ezaugarri plastikoen inguruan hitz egiten da. Koadro honetan agertutako kontzeptu konplexuagoen garapena hurrengo atalean ematen da. 49
Karratua da, ez horizontal ez bertikala den formatu bat, ez da gauza bat eta ez bestea. Biak eta ezer ez aldi berean. Karratua "autoritarioa" da (Martin, 1993, 29.or), zurruna, 8 berarengana moldatzea zaila bihurtzen da. Oinarriaren formatuak, pintura nola ikusiko dugun kondizionatzen du. Karratua gainontzeko hondoak bezala, aktiboa da.
Karratuan, pintura barneratzen duen ikuslearen begiradaren zentzua, ez denez, ez horizontala ez bertikala, zentzu zentratu edo zentral bat duela ikusten da. Lau ertzetako lerro horien artean dagoen tentsioa baretuko duten kontzesiorik ez dago.
Koadro honetan, figura erdian kokatuta egoteagatik eta euskarriaren zentzua zentrala izateagatik, hauen artean sortzen den tentsioaz dena kondizionatuta dago.
Erretratu zentratua, frontala, aurrez-aurre dagoena. Margolaneko pertsonaiarekin egiten den topaketa zuzena eta zorrotza da. Erretratuak, konposaketari dagokionez bere osotasunean, lerro bertikalaren zentzua du, zorrotza eta zehatza.
Koloreari buruz hitz egiteko hondoaz hitz egingo dugu lehenengo. Hondo iluna planteatzen da. Oso kolore iluna eta nortasun anbiguo bat duena, ematen dion argiaren arabera guztiz aldatzen dena. Izena jartzen zaila den kolorea da. Gris edo marroi hitz generikoak dauzkagu, baina ez kolore ez ase horrentzako izen zehatzik ez dugu.
Pintzeladari dagokionez, kaolinarekin nahastutako olioa denez, erraz irristatzen ez dena da. Duen dentsitateagatik, oinarrian ematean, pinturak pintzelari tira egiten dio eta pintzelaren arrasto guztia uzten du. Pintzelaren ile guztiak markatuta gelditzen dira, grabatuko matrize batean bezala, erliebean. Pinturaren benetako masa sentitzen da eskuan eta honen balio plastikoa dentsoa da. Pintzelaren marka oso agerian agertzen da, orraztu gabea, biluzia eta gordina baita.
Pintzelada biluzian, akatsak agertzen dira, pinportak eta inperfekzioak, autoreak ez ditu hauek disimulatu nahi. Bere errealitatera mugatzen da, ez du bera ez den beste ezeren irudia eman nahi, nahiago du pintzelada izaten jarraitu sudurraren alboko itzala baino, nahiz eta gero geuk sudurraren itzala ikusi. Pintzeladaren materialtasuna nabaria da. 1.1.2.4. "Irudi bateratua"?
Autoreak ezin du koadro hau "irudi bateratu bat" bezala ulertu. Gau begietan pinturako gainazal guztiak ez du distira bera. Hondoa matea da, figuraren parte diren pintzeladak ez dira guztiz mateak, eta zati batzuk distira egiten dute eta beste batzuk ez. Argiaren arabera pintzeladen koloreak aldatzen dira. Gainazalaren nortasun mate52
Erretratuaren begirada—espresioa, emozioa— esanguratsua da. Ispiluan nor bere buruari egindako erretratu bat da hau; beraz, komentario honetako pinturan agertzen den gai nagusietako bat aurrez aurreko begirada da. Beste pertsonen eta norbere buruaren errekonozimenduaren oinarria, aurrez aurreko begiradatik hasten da. Begirada zorrotza, frontala, aurrez aurre eta zuzenean begira dagoena da pintura honetakoa.
modeloa pintoreari b e g i e t a r a z u z e n - zuzenean begira egotea eskatzen du, ihes egiteko aukerarik gabe. Begiak pentsamenduaren leiho dira, norbaiti erretratu b a t a u r r e z a u r r e m a r g o t z e a n p e n t s a m e n d u a k ezkutatzea edo hauei e n t z u n g o r e g i t e a ezinezko bihurtzen da. Arreta gune bilakatzen da pintatzearen erritua, eta pentsamendu eta ezintasunei aurre egitea ezinbestekoa da. Gau B eg ietan pinturar i dagokionez, autorretratu bat denez, pintorea eta modeloa pertsona bera dira; beraz, begietara z u z e n z u z e n e a n begiratuta norberaren baitan gertatzen denaren testigu izango da pintorea. Egoera honetan, ezin du bere buruarengandik ihes egin.
aipatutako "el abismo de la mirada del otro" (Calvo Serraller, 1997a) delakoan murgiltzea posible egiten du; euskaraz horrela litzateke: bestearen begiradan dagoen amildegi edo zuloa, gabezia edo falta. "Bestea" hitza glosarioan agertzen da, eta kakotx artean dator ez duelako hitzak duen ohiko hitzaren esanahi berbera.
Rothkok giza dramaren oinarritzat, heriotza, bakardadea eta inkomunikazioa kokatzen ditu. Ezintasuna ere seinalatzen du: heriotzatik, bakardadetik eta inkomunikaziotik ihes egin ezina. Azken honetan, benetako komunikazioaren inexistentzia aipatzen du; eta noski, honetatik deribatutako bakardadea. Heriotza hitza tesi honen glosarioan dator, hitzaren inguruan sortzen den hausnarketagatik. Hitz hau ez dator kakotx artean hitzak duen ohiko esanahia ez delako aldatzen.
hacerlo tendría que morir" (Lord, 2016, 42.or). Besteei bere egia kontatu ahal izateko, hiltzea beharrezko ikusten du. Baina, zer ote zen berak zehazki ikusten zuena? Edo… zertaz konturatzen zen?
Ispiluarekin bezala, pinturaren bitartez bakoitza bere buruarekin topatzen da. Baina pinturan bitartez topatzen duguna ez da gure subjektibitatearen isla bakarrik izango; hau da, pinturan topatzen duguna ez da gure inkontziente pertsonala bakarrik izango. Pinturan Jungek aipatzen duen 58
inkontziente kolektiboa azaldu daiteke; hau da, pintorearen 11 kezkak nahiz eta pertsonalak izan, kolektiboak diren kezken gainean eraikita daude.
Erretratu honen aspektu garrantzitsu bat figurak hondoarekin duen arteko harremanean ematen da. Bata bestearen artean duten harremana garatuko da.
Kolore aldetik figura hondotik ez da asko bereizten. Hondoaren kolorea autonomoa da —itzaletik abiatutako hautsa, norbera hiltzean izango den hautsa— eta kolore horretatik ez da asko urruntzen figura. Hondoa, itzala, eta honetatik aurrera dagoena da pintura honen kezka nagusia. Gau begietan koadroaren hondoa eta figuraren arteko harremana garatzeko, hauen arteko mugari buruz hausnartuko da. 1.1.3.2.1. Hondoa (Muga) Figura
Bi pantailak osatzen dute bideolana (diptikoa), alboan jarrita daude —bata bestearen kontra— eta neurri berekoak dira. Bakoitza bere pantailan, p e r t s o n a i a b a k o i t z a ( e m a k u m e z k o a e t a gizonezkoa); txuri eta beltzezko hondo desitxuratu eta des-enfokatu batetik datoz, mantso, eta urezko gortina bat zeharkatzen dute. Hau zeharkatzean, koloretakoak eta enfokatuak bihurtzen dira. Ikusleari begira momentu batzuk egon eta gero, buelta eman eta urezko gortina berriz zeharkatuta, aipatu dugun hondo desitxuratu horretara i t z u l t z e n d i r a . Ikuslearengandik urrunduz itzaletan desagertzen diren arte.
Hondoa heriotza bezala eta figura bizitza balitz bezala hartzen baditugu; bideolan honetan, esan daiteke bizitzaren egituraren sintesi moduko bat egiten dela. Ikuslearengana gerturatzen dira, muga zeharkatzen dute eta hondotik ateratzen dira. Momentu horretan ikuslearen itxuraren antzekoak bihurtzen dira, jaio egiten dira. Egoten dira (bizitza), eta badoaz (hil egiten dira). Beraien arrastoa hondoko itzalean galtzen dugularik.
Bill Violaren bideolanean, hondoa (heriotza) eta figuraren (bizitzaren) arteko muga, fisikoa da, belo garden baten moduan agertzen da, ur gortina bat da. Baina aldi berean, bi muga fisiko agertzen dira: bata gardena, urezkoa, beraz, atzean zer dagoen ikus daitekeena; eta bestea opakoa, itzala — azken hau Gau begietan ere agertzen da. Ez da kasualitatea beraz, Jungek arketipoei buruz hitz egiten duenean, itzala eta ura lotuak ikustea . Bideolaneko 13 planoaren atzealdean dagoen itzal edo muga opako horri buruz hitz egitera itzuliz, honengandik harago zer dagoen jakin ezin daitekeen muga bat dela ikusten da. Ezagutu edo ulertu daitekeenaren muga da hau. Ezaugarri hauek ondoen betetzen dituena heriotza da.
Interesgarria gertatzen da ordea, bideolan honetan hondoak eta figurak, nola bat egiten duten ikustea. Pertsonaiek muga hauek modu leun batean zeharkatzen dituzte, dena jarraipen batean bezala. Gau begietan margolanean figura hondoaren jarraipen bat da, ez dago kontraste handirik. Autoreak bizitza eta heriotzarekin ere gauza bera gertatzen dela pentsatzen du.
Muga opakoak eta muga gardenak. Begiarentzat itzala, muga opako erreal bat da. Orokorrean pinturan itzala, hondoa eta figuraren arteko bereizketa izan daiteke. Hauen arteko harreman edo muga zehazten duen elementua aktiboa da.
bera da. Hondoko koloreak berez nortasun bat du, presentzia duena bai figuran eta bai hondoan. Erretratu hau, hondotik abiatzen da baina ez du hortik urrundu nahi.
Bill Violaren bideolana eta metafora poetikoak alde batera utzi, eta fikzio kodea baztertuko dugu kode fisikora pasatzeko. Itzala edo hondoa deitu diogu orain arte, baina objektu bat bezala ulertzen hasiko gara; azken finean, egur taula baten gaineko tela margotu bat da, ez figura, ez hondoa, ez itzala ezta heriotza ere. Kode fisiko honetan jarraituz, euskarri margotu honen gainean ipintzen den pintzeladek osatuko dute figura deitzen duguna. Hasieran ez zen itzala pintzelada baizik.
Kode fisiko baten barruan hondoa eta figuraren arteko ezberdintasuna ez da existitzen. Pintura batean nahiz eta guk hondo eta figura deitu, biak materiaz osatuta daude. Autoreak figura eta hondo kontzeptuak fikzio kodekoak direla kontsideratzen ditu.
Esan dezakegu, kode fisikoari jarraituz eta pintura frekuentzian pentsatzen badugu, figura eta hondoa, gauza bera direla, gorputz bera direla. Hondoa eta figura ez dira errealak, giza pentsamenduak eraikitako ideiak baizik.
Tesi honetan, autoreak "Gorputza" hitza pentsamolde bat bezala erabiltzen du. Inguratzen gaituen guztia batasun bat dela esan nahi du. "Gorputza" pentsamendua, pintura kode fisiko batez pentsatzetik etorri da, hondoa eta figura biak materiala direlako. Kontzeptu honek egiten duen ekarpena, desberdina dena gauza bera balitz bezala ikustea da. "Gorputz" hitza kakotx artean dator hitz arruntari guztiz 64
"Gorputz" moduan deitzen ari den hau itzalean sartzen garenean agertzen da. Gauean, argirik gabe, dena bat da. Gau begietan pinturaren bitartez, itzal horretara sartu nahi da. Nola ezin den fisikoki "eusten gaituen" itzalean sartu, azkenean egiten duguna da: itzalari arretaz begiratu edo are gehiago: 17 itzala izan. Hori da agian pintatzearen egia.
Itzal hitza Calvo Serrallerren aipu honen bitartez esanahiz betetzen da: itzala, formaren egia bezala; itzala, giza kondizioaren oinaze modura eta itzala, pintatzearen atzealdean utzi dugun elementu garrantzitsu bezain ezezagun bezala.
Azpi atal honi jarritako izenburua autoreak asmatutako hitza da. Gaztelerazko ojo (begi) hitza, eta grezierazko —crazia atzizkia batuta sortutako terminoa. Azken honek domeinu, autoritate, gobernu… esan nahi du. Euskaraz begiaren domeinua esan nahiko luke. Dena dela terminoak erdarazko hitzekin hartzen duen indarragatik utzi da horrela.
Gau begietan pinturaz hitz egiten jarraituz; esan daiteke, baliabide minimoen bitartez egindako koadroak erakusten duela, gauza xumea edo oinarrizkoa dena, ez dela buruarentzat erraza barneratzeko. Koadro honetan mugara eraman nahi izan zen begiari pinturak ematen dion ohiko obedientzia itsua. Begiak pintura honetako irudia ikusten du; hala ere, ez zaio guztiz erraza egiten hau ongi ikustea, urrundik ezin da irudirik identifikatu.
Begiaren muga edo ezintasun horretan ukimena esnatzen da. Itzaletan ukimena inguratzen gaituenaren forma ezagutzeko tresna da. Koadro honetan, ehundura moduan, pintzelkadek azalaren errealitatera jotzen dute. Nahiz eta begiek gidatutako pintura izan, ukimenak gidatutako pintura ere badela esan daiteke. Pintura honetan ez da begiaren bitartez ikusitakoa ukatzen inondik ere, baina begia huts egiten hasten den tokian eta ukimena agintzen hasten den mugan kokatzen da, puntu mesuratu betean.
Begiak argia eskatzen du, eta argiaren bitartez agintzen du. Pertsonari gauzak irudi moduan ulertzera ahalbideratzen diona argia da. Itzaletan parametro horiek ez dute balio.
berak ere esan zuen; ez dela beharrezkoa inongo kontsolamendurik . 21
Aurrean ditugun objektuak, figura moduan ulertuta eta inguruan duten airea, hondo bezala ulertzen badugu; egitura hori, argia dagoenenean bakarrik gertatzen dela konturatuko gara. Gauean, ordea, bereizketa hori ez da gertatzen, dena bat bihurtzen da. Orain uler dezakegu apur bat: eguna, gaua balitz bezala bizitzeak zer esan nahi duen. Gauean sentikortasun berezi bat pizten da. Horretan dena gardena eta opakoa da, jarraikorra eta etena aldi berean.
Mundua ulertzeko abiapuntua, barrutik kanpora ematen da, zentrifugoa da . Baina, kanpoaldea existitu 23 daiteke barrualderik gabe. Giza semeen existentzia amaitzean —eta beraz, giza pertzepzioa amaitzen denean— munduak jarraitu egingo du. Gizakirik gabeko mundu baten testigu izan zen Günter Grassen Ratesa . Baina zein litzateke aipatzen 24 dugun barnealdea eta kanpoaldearen arteko ezberdintasuna?
Kanpoaldea eta barrualdea bata bestearen elkarrekintzagatik errekonozitzen ditugu diren bezala. Guretzat barrukoa denaren eta kanpokoa denaren artean ez dago ezberdintasun nabaririk, nahastu egiten ditugu, jakingo zenuke zure bizitzako esperientziak bereizten barruko eta kanpoko bezala modu zehatz batean? Dena dela autoreak azpimarratu nahi du, gure ulertzeko moduari dagokionez behintzat, lehenago barrua dagoela kanpokoa baino. Barrutik kanpora eraikitzen da kanpoaldea.
Gau begietan pinturan autoreak bere buruarekin topo egiten du, eta kanpoan dagoena eta barruan dagoena nahastu egiten dira.
Kanpotik barrurantz bagoaz konturatzen gara geu ere hondo garela, eta inoiz ez garela izan beste gauza bat. Hau da "Gorputzaren" nozioa, ez dagoela bereizketarik hondoa eta figuraren artean, barnealde eta kanpoaldearen artean. "Gorputzaren" nozioaren bitartez dualtasuna hautsi egiten da.
Argia eta itzala existitu daitekeen tokian hitz egin dezakegu hondoa eta figuraz. Baina, gauean, kondizio hau betetzen ez denean, argirik ez dagoenean, mundua ezin da hondo eta figura bezala ulertu. Dentsitate, tentsio eta egitura ezberdineko gorputz bat da dena. Gauean, itzalean murgilduta, ez dago bereizketarik, dena da hondoa, dena figura, ez da gauza bat ez bestea, gorputzen arteko benetako elkarrekintza bat da.
Bizitza eta pinturaren artean paralelismo bat eginaz, figura hondo bihurtzen denean heriotza da. Figura hondotik irtetean jaiotza. Zerbait figura da halakotzat hartzen denean. Izen hori galtzean, figura izatetik hondo izatera pasatzen da. Figura hondo bihurtzen da, eta biziduna hildako.
Baina oinarrizko gauza bat ezin da ahaztu, figurak hondoa egiten duela eta ondorioz, hondoak figura. Eten gabe bata bestea bihurtzen da. Hondoa eraldatzen den neurrian figura ere aldatu egiten da, batak besteari forma ematen dio. Hondora doazenak, gero figuran agertzen dira.
Bigarren komentario honek lehen komentarioaren dinamika berbera jarraitzen du. Lehenik eta behin komentatuko dugun Amona koadroaren gisakoen ezaugarriak azalduko dira eta ostera hauen artean zergatik aukeratu dugun azalduko da.
Pintura eta marrazki hauetan energiaren euste bat ematen da. Bi joera aipatu daitezke pinturan energiari dagokionez, eustearena eta zabaltzearena. Lehena inplosiboa eta bigarrena esplosiboa. Bi adibide nagusi jartzearren energiaren eusle Rothkoren pinturak izango genituzke, kolore plano handiak dituztenak eta energiaren zabaltzaile Pollocken pinturak edukiko genituzke drippingarekin zerikusia dutenak. Komentario honetan aurkezten diren pintura eta marrazki hauek lehen taldekoak izango lirateke, energia eusten dutenak.
Bestalde prozesuari lotutako beste ezaugarri bat litzateke, aukeraketa honetako margolan erdiak modeloan oinarritutako pinturak direla, nahiz eta modeloaren itxurarik ez izan. Lehenengo bostak eta Zauria Isa margolanak modeloan oinarrituak dira.. Modeloaren klabeak erabili dira baina hau irudikatzea ekidin nahi izan da.
Kapitulu honetan aurkezten diren pintura eta marrazkiak ez dira ez figurazioa ezta errepresentazioa ere. Horregatik esaten da ez dutela komunikatzen modu konbentzionalean. Koadro batek zerbait errepresentatzen duenean, ikuslearekin partekatzen duen kode komun bat erabiliko du, honek ikusten duena ulertu dezan. Aurkezten diren koadro hauek ez dute ulermenezko kode komunik partekatzen ikuslearekin, horregatik ez dutela komunikatzen esaten da. 73
Nahiz eta ez duten komunikatzen, esanahia izan dezakete, ikusleak jartzen diona. Nahiz eta ez duten ezer konkretua errepresentatzen naturako elementuak gogoratu ahal dituzte — landa eremuetako paisaiak, zuhaitzen betak eta hostoak edo harrien testurak, besteen artean. Ondorioz naturako elementuak sinbolizatu ditzaketela esan daiteke.
Koadro batek errepresentatu dezake, honetaz gain esanahia izan dezake eta ondorioz sinbolo bat izan. Modernitateaz geroztik, hala ere badaude koadro batzuk ez dutenak ez irudikatzen ezta sinbolizatzen ere, ez dena gure kasua. Adibide batzuk jartzearren: Joseph Albers, Władysław Strzemiński, Brice Marden, Robert Ryman eta Daniel Buren aipa daitezke besteen artean.
Marren bitartez figura bat irudikatu beharrean, pintura bizipen txikien pilaketa baten moduan planteatzen da. Pinturen osagaiak bizipen txikiak ziren eta emaitza bizipen txiki horien pilaketa bat. Bakoitza independenteki kokatua izan zen gainazalean eta amaieran bizipen guztiak, pintzelada eta marra guztiak, bata bestearen ondoan kokatuta osotasun bat eraikitzen zuten, atmosfera berezi bat. Modeloaren tailerrean figurazioa ez egitearen klabeak Amona margolanean sortu ziren.
Amona margolana aurkezten diren pintura eta marrazki sortaren aitzindaria izan zen, jatorria. Aurkezten ditugun lanen atmosferak, lerro paraleloen dinamikak eta erritmoak 2014. urteko margolan honetakoak dira, autoreak ondorengo urteetan marrazteko eta pintatzeko hartuko duen joeraren klabe asko margolan honetan daude.
76 Buztinezko ametsa Olioa eta argizaria oihaldun taulan 38 x 38 zm
78 Ortzimuga txikiak 2 Olioa eta kaoliña oihaldun taulan 38 x 38 cm
Amona izeneko pintura hau, 2014an modeloan 28 oinarritutako pintura tailer baten emaitza da. Dena dela, bistan da, lotura zuzenik ez daukala modeloarekin. Ez du modeloan oinarritutako tailer akademiko baten ohiko lan dinamika segitzen, ezta jarraitzeko asmorik ere. Jarraituriko metodoari dagokionez, modeloarengandik oso gertu jarri zen autorea koadroa pintatzerako garaian. Era berean, koadroarengandik ere oso gertu jartzen zituen bere begiak, 15 zentimetrora edo; horrela, koadroaren osotasunaren kontzientzia galdu egiten zuen; are gehiago, koadroa bere osotasunean ikusi zuenean, pintura amaitutzat eman zuen.
Formatuari dagokionez, nahiz eta argazkia formatu horizontalean aurkeztu den, formatu bertikalean ere aurkeztua izan daiteke. Koadroak ez du norabide zehatzik; beraz, honen aurrealdea biratu ahalko genuke eta zentzua izaten jarraituko luke.
Teknikari dagokionez, oihal berde eta gordin baten gainean zuzenean olioz pintatutako pintura bat da. Oihal berde hau kontratxapatuzko tablero bati atxikita doa, pinturari objektu nortasuna emanaz. 28 Pintura honek izen asko izan ditu, behin betiko aukeratu dugun honen aurretik. Amona ez da pintura honen lehen izena; aurretik, Jainkoa dator Amonaren eskutik edo AmaHiru deitzen genion. Ez dut azalduko ordea margolan honen izenaren jatorria, izenaren aukeraketa osatzen duten klabeak pertsonalegiak eta kapritxozkoak baitira. 87
Konposaketari dagokionez, elementu anitzekoa da. Koadro honetan, gainerako elementuengandik asko bereiziko duen elementu zentralik ez dago. Amona pinturako konposaketan sakonduz, esan dezakegu baduela, asko ez bada ere, kontrasteagatik, gainerako guztitik apur bat bereizten den zati bat (1.argazkia). Jarraitzeko, marrak ez zaizkigu gainazal osoan zabaltzen. Guztiz ixten ez den marko bat du (2.argazkia).
Amona pinturan erabili diren lerro paraleloek, ez diote nozio dinamiko bat ematen pinturari, lerroak motzak direlako eta berezko dinamika dutelako. Normalean lerro paralelo luzeak efektu dinamiko bat sortzeko erabiliak izaten dira, baina koadro honetan ez da efektu hori gertatzen. Op-Art mugimendua jarraitzen zuten margolanetan azaltzen den efektu 88 1. argazkia 2. argazkia 3. argazkia
optikoa ez da ematen.
Margolan hau egiterakoan autoreak bere buruari proposatu zizkion bi balore piktoriko nagusiak apaltasuna eta materialtasuna izan ziren. 1.2.2. Aspektuak 1.2.2.1. Modeloaren itxurarik ez
Ulermenari lotutako komunikazio eza, pintura honen aspektutzat hartu daiteke. Pinturak modeloaren itxura ez hartzea, intentziozko jarrera da.
Jarraian esaldi horretako komunikazio hitza zein modutan ulertzen den azalduko da. Horretarako John Cageren komunikazio hitza definituko da. Asko eta askok hitz egin dute komunikazioari buruz. Dena den, geure testuinguruan John Cage aukeratu da, berak tesi honetarako oso baliagarriak diren paradigma estetiko batzuetatik hitz egiten zuelako. Gainera autorea eta bere posturaren artean afinitate berezi bat aurkitu da.
Honekin pintura ulertzeko beste modu bat seinalatzen du. Era berean hitz egiteko, musika egiteko eta pinturan pentsatzeko beste modu bat ere proposatzen zuen. Koadroa, bere nortasunagatik, ez da inposatzen den pintura bat eta zentzu horretan "konbertsazio" edo "elkarrizketa" bat probokatzeko gai dela esan daiteke.
Cageren ustetan komunikazioa beti da inposizioa. Komunikazioa eta inposizio hitzak era askotara ulertuak izan daitezke, baina tesi honetan Cagek ematen dion adiera da kontutan hartzen dena. Pinturak bere presentzia inposatzen du, baina ez du zertan ideia edo sentimendu konkretu bat inposatu beharrik. Pintura bat ideia edo sentimenduen 90
Valenteren aipamenaren arabera, artearen funtsa ez da komunikazioa. Berarentzat artean komunikazioa bigarren mailan dago. Tesi honen autorearen ustez komunikazioan eduki konkretu bat partekatzen da, ikusle guztiek gauza bera jasotzea helburu delarik. Horretarako pintatu beharrean komunikatu bat edo dokumentu bat idatziko litzake, oso baliagarriak direnak. Baina, pentsatzen du artearen gakoa transmisioan dagoela. Transmisioan ez dira eduki konkretu batzuk komunikatzen, honetan ikuslearengan bizipen propioak pizten dira. Hauek sortu ditzakeen pintura bat ez da "Irudi" bat izango.
"Irudia" kontzeptua nahasia eta interpretagarria da, ikuspegi subjektibo batetik eraikia dagoelako. Autoreak irudi hitzaren barruan bi parametro kokatzen ditu, bata pintura-"Irudia" eta bestea pintura-pintura.
Pintura-"Irudian" forma eta koloreak autonomiarik ez dute eta pintoreon intentzio edo borondatearen menpeko dira. Jarraian pinturaren bi dimentsiotan jarriko da arreta, bat pintorearen intentzioa da eta pinturaren berezko norabidea bestea. Pintura-"Irudia" pintorearen intentzioari lotuta dago eta pintura-pintura honen berezko norabidearekin.
1.2.2.2. Aurrealdearen zentzua
Pintura honetan ematen den aspektu bat da, aurrealdea biratuta ere zentzua izaten jarraitzen duela. Margolan batek zer esana norabide batean jarrita bakarrik badu "Irudi" bat da. Hizki bati buelta ematen badiogu esanahia galdu egingo luke eta A bat V bihurtuko litzake. Ondorioz biratuak direnean zentzua galtzen dute. Letrak bere bakartasunean "Irudien" antzera erabilera zehatz eta konkretua dute. Literatura beste gauza bat da. Baselitz-en erretratuak biratuak zirenean ere balio piktorikoa izaten jarraitzen zuten, pintura hauek zer esana edo zentzua izaten jarraitzen zuten. Badira erretratuak ordea, biratzean alderantzizko erretratu bat bakarrik direnak, zer esan estetikorik gabe, nortasun agiriko argazkiak esaterako. Egon daitezke balio estetikozko nortasun agiriko argazkiak "Irudi" ez direnak, baina ez da ohikoena.
Amona pinturak aurrealdea biratuta ere zentzua edo zer esana izaten jarraitzen duen momentu beretik, koadroak pintura-pintura nozioa irabazten du. 1.2.2.3. Begiak gertu
Autoreak Amona koadroa pintatu zuen denbora guztian, begiak euskarritik oso gertu jarrita zituen. Amaitu zuenean bakarrik ikusi zuen urrutitik. Bera eskuina izan arren pintatzerako orduan ezker eskua erabili zuen. Metodo hau, pintatzean autoreak ohiko automatismoak ekiditeko erabili zuen. Autu pertsonal gisara, dagoeneko irudikapenerako ezagutzen zituen mugimenduak baztertzea zen helburu. Konposatzeko modu ez konbentzional bat da hau. Modu honetara, buruari zailagoa egiten zaio gauzak bere tokian 93
ipintzea eta horrela egileak berak espero ez duen emaitza bat topatzen du.
Muturreko gertutasunaren ondorioz, pinturak objektu izateari uzten dio, "Irudi" izateari uzten dio eta ideia bat baino, esperientzia bat bihurtzen da. Berak soinu bakarrean zentratzea dioen bezala, autoreak baliabide plastiko bakar batera mugatzea litzateke analogia. Ildo honetatik, pinturan baliabide mugatuak erabili zituzten autoreak seinala ditzakegu: Agnes Martin, Mark Rothko eta Giorgio Morandi, besteen artean.
ez du esan nahi modeloa erabili ez denik. Izan ere, Amona pinturaren zati bakoitza, modeloaren gorputzeko detaile batetik dator.
Gorputzaren xehetasun txiki bakoitza, bere lekutik ateratzen da eta dagokion esanahia galtzen du. Modeloaren zatien desordenatze eta enkriptatze ariketa bat da egin dena. Baliabide teknikoari dagokionez, zati guztiei tratamendu bera eman zaie: olio materiazko pintzelada zuzena. 1.2.3. Garapena 1.2.3.1. Ingerada gabeko pintura
Amona pinturan ez dago ingerada lerrorik. Ingerada , lerro jarrai bat da, pinturaren gainazalean hondoa eta figura modu garbi batean ezberdintzen dituena. Amona pinturan ez da lerroa erabiltzen hondoa eta figuraren arteko muga definitzeko, ez da figura ixten. Modeloaren tailerrean, hau irudikatu nahi badugu, honen ingerada eta itzalak dira bilatzen direnak. Hau ez da koadro honetan ematen.
Koadro honetan, hondoa eta figuraren arteko harremana ez du ingerada lerroak zehazten, hauen arteko harremana konplexua eta in-definituagoa da. Keinu txikiak diren pintzelada laburrek osatzen dute pintura. Ingerada, lerro bakoitza izango litzateke. Lerro bertikalak euskarriaren gainean pausatutako hamaika figura txiki dira. Metaforazko irudi bat eskaintzearren: Amona pinturaren pintzeladak hondarraren gainean pausatutako inurri talde bat bezala dira.
Amona koadroan, autoreak pintura barrutik kanpora eraiki du. Pintura eraikitzeko bi modu generiko azalduko dira: bata barrutik kanpora eta bestea kanpotik barrura.
Louise Bourgeois-ek bere lana azaltzerako orduan espirala barrutik kanpora eta kanpotik barrura marraztearen ezberdintasuna aipatzen zuen. Autoreak ideia hau bere testuingurura ekarri du eta ikusi du hauek pintura bat eraikitzean erabili daitezkeen bi modu nagusi direla.
Lehenengo kasuan, pintura barrutik kanpora eraikitzen denean: hau zentrotik kanpoaldera eraikitzen da. Lehenengo pinturaren zentroko elementuak egiten dira; eta hauek kokatu ostean, honen ingurukoak. Erretratu bat marrazterako orduan lehenengo aurpegiaren barruko elementuak egiten dira— begiak, sudurra, ahoa, zimurrak, detaileak…— eta gero ingerada lerroaz hauek inguratzen dira, burua osatuz. Bigarrengo kasuan, pintura kanpotik barrura eraikitzen denean, gauza bera da baina alderantziz.
Bi joera edo egiteko modu hauek mistoak ere izan daitezke; hau da, prozesuan, barrutik kanpora eta kanpotik barrura nahasiak ere izan daitezke.
Sormen prozesu batean ordena garrantzitsua da. Egiten den lehenengo elementuak beste guztiak baldintzatzen ditu.
"Urrun" prozeduran motiboa (kasu honetan modeloa) distantzia batetik ikustea eta euskarria ere distantzia batetik ikustea da. "Urrun" prozedura motan, distantzia batekin hartzen da lan materiala; honek, —modeloaren tailerrari dagokionez— motiboaren mugez arduratzeko aukera ematen du eta era berean, konposaketaren osotasunaz une oro kontziente izateko aukera ematen du. Dioguna da, dimentsio handiko pintura bat egin behar denean, mural bat esaterako, prozedura mota hau guztiz baliagarria dela.
Modeloaren tailerrari lotuta, "gertu" prozedura esperimental bat izan zen. Normalean modeloaren tailerrean "urrun" prozedura erabiltzen da.
Modeloa ez irudikatzea autorearen autu pertsonal bat izan zen. Honetan modeloa irudikatzeko ikasitako trukoak ez erabiltzea desafio pertsonal bat izan zen. Modelotik bazekiena ez zitzaion interesatzen autoreari. Bere helburua modeloa beste era batetara begiratzen ikastea zen. "Gertu" prozeduraz pintatuta ez da hainbeste honen itxura apreziatzen, honen detaileak eta egoteko modua da baloratzen dena. Modeloaren errealitatea ez da hartzen irudi bezala, esperientzia bezala baizik. 97
"Gertu" ala "urrun" hitzak, pintura prozesu motak eta erreferentzia espazialak izateaz gain, zentzu filosofikoan ere ulertuak izan daitezke. Pintura, norbera, heriotza, bizitzaren… aurrean kokatzeko dugun jarrera adierazten du. Pintore batek bat edo bestea aukeratzen duenean, inkontzienteki bere nortasunaren gakoak ematen ari da.
Amona pinturaren prozesuan, koadroa gertutik begiratzea prozesuaren gerundioa da eta urrutitik ikustea honen amaiera. Logika honi jarraituz, koadro honetan, "gertu" etengabeko potentzia eraikitzailea da eta "urrun" indar 30 eraikia . 31
borobiltzen, eta modeloa ez da ikusten, bere ideia ez da azaltzen.
Jarraian errekonozimendu hitza zergatik erabiltzea erabaki den azalduko da. Beharrezkoa da esan nahi dena adierazteko gaztelerazko termino hau erabiltzea. Elhuyar hiztegian erdarazko reconocer hitza bilatuz gero honako hau agertzen da: "1 v. tr. aztertu, ikuskatu, miatu, arakatu. 2 v.tr. ezagutu; antzeman, igarri. 3 v.tr. aitortu, onartu…" . 32
Beraz, egin dugun ezberdintasunaren arabera, pinturan zerbait errekonozitzen dugunean aurretik badakigun zerbait identifikatzen dugu, erretratu batean aurpegi bat antzematen dugunean bezala. Gaztelerazko representar eta presentar hitzen arteko ezberdintasuna litzateke reconocer eta conoceren arteko ezberdintasuna. Pintura batzuk presentatu egiten dute eta beste batzuk errepresentatu, ez da gauza bera.
Pintura batean errekonozimendua eman dadin, ezagutu daitezkeen klabeak izan behar ditu. Horretaz gain, dagokien tokian egon behar dute. Amona pinturan gertatzen dena da, errekonozimendurako klabeak desitxuratu eta lekuz aldatuak izan direla.
Modeloa irudikatzean, baliabide plastikoak — pinturaren kasuan lerroa eta orbana — harremanetan jarriko dira eta konkordantzia bat izango dute. Irudikapenak errealitatearen antza izatea nahi bada, modeloarengandik hartutako klabeak, beraien artean oreka, distantzia eta kokapen egokia izan beharko dute.
Aztertzen ari garen koadroaren prozedura azaltzeko, pare bat marrazki sekuentzia prestatu ditugu: 100
Sekuentzia honetan, Amona pinturan bezala, lehenik ingerada lerroa ezabatzen da eta honen barruko elementuekin geratzen gara. Ingerada kentzean, elementu solteak bihurtzen dira eta trinkotasuna eta definizioa galtzen dute. Orain ez daude buru batean kokatuta. Airean dauden esanahi unitateak bihurtu dira.
Hurrengo saltoan, esanahi unitate hauek lekuz aldatu dira. Ondorioz, hirugarren marrazkian, dagoeneko ez dugu aurpegi bat ikusten. Klabe solteak, bere kasa, esanahia izaten jarraitzen dute: belarria belarri da, begia begi, baina marrazkiak aurreko fasean zuen esanahia galdu egin du. Osotasun baten zatiek, nahiz eta bere kasa zentzua izan, bere tokian ez badaude, konjuntoan duten zentzua galtzen dute. Honek egitura kontzeptuarekin egiten du enkontru.
Azkenengo saltoan, esanahi unitateak disolbatu egin dira. Bekainak, betileak, belarriaren gaineko arkua… esanahi unitate bat osatzen zuten zatiak izatetik, flotatzen dauden marrak bihurtzen dira. Autoreak, marra soil hauekin beste marrazki bat konposatu du. Marra bakoitza, zati bakoitza, autonomoa da, eta zentzua dauka bere kasa, ba ditu bere norabide eta eskakizun propioak. Marra batek bestearen norabidea jarraitu dezake edo ez, bere erritmoa jarraitu edo ez. Koadro baten elementuak kontrastean edo armonian egon daitezke, soinuen artean erresonantziak edo disonantziak egon daitezkeen bezalaxe. Horren aurrean hartu beharreko erabakiak, marrazkilariaren eskuetan daude.
Amona pinturak modeloaren egitura apurtzen du eta honen esanahia disolbatu. Koadro honen detailearen erritmoa osotasunera zabaltzen da, detaileak eta osotasunak egitura bera jarraitzen dute. Hauen arteko harremana erresonantea da. Kadentzia da aurkitzen dugun fenomenoa. RAEren 101
Bigarren sekuentzian, lehenengo saltoa berdina da, baina hirugarren marrazkitik aurrera, lerro kurboak lerro zuzen paraleloen sekuentzia batez ordezkatzen dira. Hirugarren marrazkitik laugarren marrazkirako saltoan, lerroak separatu egiten dira eta irudia lausotu egiten da, irudiaren fokua galtzearen efektua ematen da.
pintzeladak erraldoiak dira ikusten dugun errealitatearekin— modeloarekin— konparatuta. "Gertu" prozeduraz euskarria lurralde zabal bat balitz bezala ulertzen da eta autorea lurralde honetan galduta dagoen norbait. Gauez basoan galtzearen esperientzia antzekoa da.
Autoreak koadro hau egin zuenean bere kezka nagusia ez zen modeloaren forma egituratzea. Modeloarekin partekatutako egonaldian izandako barne esperientziarekin harremanetan jartzea baizik. Modeloak ez du posatu bakarrik egiten, egon, hausnartu eta sentitu ere egiten du. Autoreak, pentsatzen du, egoera kontenplatibo horretan etortzen zaizkion burutapenak ere modu aleatorio batean etortzen zaizkiola. Eta autoreak Amona pinturarekin egiten duen bezala, modeloak ere, bere posatze denbora bizipenez betetzen duela.
1.2.3.5. Komunikazioa/ Inkomunikazioa
Atal hau, Amona pinturak komunikaziorako duen gaitasun faltagatik sortu da. Pintura honek ez du ezer ulergarririk komunikatzen, zerbait difusoa espresatzen du. Komunikazioa zer den jakiteko hiztegietara jo dugu. Euskaltzaindiaren hiztegian hau agertu zaigu: "Komunikatu: harremanetan jarri; norbaiti zerbaiten berri eman, zerbait adierazi. ad: hizkuntza elkarrekin komunikatzeko adierazpidea da".
Komunikatzeak objektu bat behar du, zerbait adieraztea suposatzen du. Ingelesezko definizioan, informazioa partekatzeko, hartzailea eta errezeptorearen artean komunean duten sistema bat behar dela dio. Informazioa emititzen duenak eta hau jasoko duenak batak bestearekin partekatzen duen kode bat erabili behar dute.
Pinturan, mezuak ez du une oro zehatza izan beharrik, ezta esanahi konkreturik izan ere. Pintura batzuk ikuslearekin adostutako kode bat jarraituko dute eta beste batzuk ez.
zor diogu gizakiok. Gure kodeak adostuak dira eta horregatik ulertzen dugu elkar, hala ere aborigena australiar batek ez du gure argazki bat ulertuko. Gure kode bisuala partekatzen ez duenez, orbanak eta koloreak ikusiko ditu. Guk, era berean, berarentzat kanguru baten urratsak dituen esanahi guztiak ez ditugu ulertuko.
Pinturan kontzesioak egiten dira. Honekin esan nahi dena da, bertan, autoreak erabilitako kodea berea propioa izan beharrean, konbentzionala hartzen duela. Pintorea, pintatzean, bere bakardadearekin topatzen da, eta bere bakardadearekin harremanetan jartzeko daukan kodea, ez du zertan ikuslearekin partekatzen den kode bat izan beharrik.
Komunikazio ulerkorra eta konbentzionalari, Xabier Lakak komunikazio zuzena deitu zion. Honek zioen artean 36 ez zela komunikazio zuzena ematen. Artean ematen den fenomenoa konplexuagoa dela esan zuen eta bi marrazki hauek egin zituen.
Komunikazio zuzena dioen marrazkian, eskuineko pertsonak ideia bat du (harridura ikurraz adierazten dena) eta ideia hau, komunikazio zuzenaren bitartez pasa egiten dio bigarren pertsonaiari.
Arteari dagokionean ez da honela ematen. Lakak eskuineko marrazkian adierazten du: artista ezkerretara, berak eginiko obra erdian (karratu bat), eta eskuinean ikusleak. Autoreari bere objekturekin (plastiko-artistikoekin) harremana izan ondoren, aurretik zituen galderak areagotu egin zaizkio. Gerora etorriko diren ikusleak beraien galderak ekarriko dituzte eta obraren aurrean galderak biderkatu egingo dira. Galderei soluzioa aurkitu beharrean, areagotu 36 Xabier Laka Leioako Arte Ederren fakultatean doktorea da Eskultura Sailaren barruan. Berarekin tesiaren autoreak 2014an izandako "Eskultura, arkitektura eta hiri paisaia" ikasgaian eman zuen klabe hau. 106 Komunikazioa artean Komunikazio zuzena
egiten dira. Zerbaiti zenbait eta galdera gehiago egin, honetan geroz eta sakonago joaten gara.
Mikel Laboak inork ulertzen ez duen hizkuntza 37 batean Komunikazioa-inkomunikazioa (Lekeitio 5) izeneko abesti bati forma eman zion (Laboa, 1980).
Amona pinturan marrak marrari egingo dio erreferentzia eta koloreak koloreari. Koadroaren aurrean delfinen lengoaia des-enkriptatzea bezalako ariketa batekin topatuko gara, bertigoaren eremu batean, ezer lotu ezinik. Baina, nahiz eta esaten jakin ez, zerbait lotzen da. "D.C.-Es una política del vértigo.
37 Mikel Laboa (1934-2008) euskal abeslari eta musikagilea izan zen. Hainbat adituren ustez XX. mendeko euskal abeslari esperimentatzaile ezagunenetariko eta eraginkorrenetakoa izan zen. 108
111 Animazioen prozesuko irudia. Animazioen izenak: Taupadak // Adarrak edo Marrak // Gorputza? Paper gaineko marrazkian oinarritutako animazioak 29,7 x 21 cm (A4) 2018
Atal honen kezka nagusia, pintura prozesuko hausnarketa izan da. Arreta, emaitzaren ikus-entzunean kokatu beharrean, animazioaren prozesuari dagokion aspektu piktorikoan kokatu da. Hau honela, prozesu honek aspektu piktorikoen inguruan egin ditzakeen ekarpenetan sakonduko du.
Autorea, animazioan ez da aditua, ez du esperientzia asko eremu honetan. Hala ere, kezka nagusia pintura praktika izanda, animazioak —medio moduan— pinturarenak diren kezkei egin diezaieken ekarpena kontsideratuko da. 2.1.1.3. Materialaren azalpena
2017 eta 2018. urteen artean egindako animazioak hiru dira. Hauek osatzen dituzten marrazkiak, horizontalean hartutako A4 (29,7 x 21 cm) formatuko paperetan eginda daude, modu tradizionalean: argi mahaia eta boligrafoa 113
erabiliz. Animazioak marrazki serieak dira. 3 animazio hauek, sekuentzia originala agertu eta gero irudi berdinak alderantziz jarrita sortuak dira. Ondorioz, sortutako blokea, amaierarik gabe errepika daiteke (en bucle). Hauen denbora luzera zehatzak ez du garrantzirik. Animazioa mugagabea izatearen ideia, asko interesatzen zitzaion autoreari.
Datozen orrietan animazio bakoitza aurkeztuko dugu: Lehenengo animazioa, Taupadak izenekoa, laburtzeko, 18 fotogramatik 2 erakutsiko dira. Hau puzten eta ixten den forma bat da. Lehen fotograman forma, uzkurtuta agertzen da eta bigarrenean puztuta.
Adarrak edo Marrak animazioa, eraldatzen doan paisai eta formen pilaketa da. Paisaia figura bihurtuko da eta alderantziz. 134 marrazkitik 4 fotograma erakutsiko dira. Erakusten den lehen fotograma, animazio horretan hasieran daukagun paisaia da. Bigarren fotograma, paisaia hori bihurtzen den figura. Hirugarrena, berriz paisaia bihurtzean hartzen duen nortasuna eta azken fotograma, bukaeran izaten amaitzen den figura txikia.
Hirugarren animazioa, Gorputza? izenekoa, eraldatzen doan forma bertikal bat da. Forma hau, zenbait etapetatik pasatzen da. 113 marrazkitik 4 fotograma erakutsiko dira. Hauetan, etapa nagusiak agertzen zaizkigu: lehena gizona, bigarrena emakumea, hirugarrena euria eta azkena enborra.
Oinarrizko animazio teknika bat erabili da: Marrazki bat egin eta gero, azpian argi mahaia jartzen zaio. Lehen marrazkiaren gainean beste paper bat jartzen da eta honen gainean marraztu. Azpian daukazun marrazkiaren gainean marraztea bezala da.
Animazio honen mugimendua posible egiten duena, akatsa da. Hau izango da lehen planteamendua. Animazio guzti hauek prozedura bera jarraitzen dute. Marraztean, aurreko marrazkia kalkatzen da. Nolaz eta giza eskuak ez dakien modu perfektu baten kalkatzen, bigarren marrazkia ez da lehenengoaren berdina. Ezberdintasun horrek, akats horrek, mugimendua sortzen du animazioan. Fotograma batetik bestera sorturiko aldaera txiki horiek, luzarora aldaketa handiak sortzen dituzte.
Plan edo gidoirik gabeko animazioak dira. Deriba da honen gidoiaren ezaugarria. Hau da bigarren planteamendua. Narraziorik edo kontakizunik gabeko animazio bat planteatu zen. Animazioan pertsonaia bakarra egongo zen, marrazkia, eta gertaera, pertsonaia horren eraldaketa. Gidoi eta argibiderik gabe mugituko zen pertsonaia agertokian, eta marrazkia berak emandako jarraibideak ezarriko zuen norabidea.
Animazio hau egitea, geruza askoz osatutako pintura baten moduan ulertzen da. Pintura pinturaren gainean pintatzea bezala izan zen animazio hau egitea. Pinturaren gainean pintatutako koadro batek izan dezakeen garapen eta aldaketa handia izan daiteke. Aurretik pintatutako irudiaren gainean pintatzean, azpiko irudi hauek, pinturaren gorputzaren barruan ahaztuta geratzen dira. Animazio 120
Prozesuan bertan izandako pentsamendua antzemateko eta egituratzeko, prozesuan zehar alboan idatzitako testuak oinarritzat hartuko dira.
Alboan idatzitako testuak Adarrak edo Marrak eta Gorputza? animazioetan bakarrik egin ziren, hauen inguruan hitz egingo da jarraian. Taupadak animazioaren albo komentarioak ez dira aztertzen, ez baitira existitzen. Adarrak edo Marrak animazioaren albo komentarioen bitartez prozesuan eragina izan zuten aspektuak seinalatuko dira, prozesuaren aspektuen identifikatzea osatuz. Bestalde Gorputza? animazioan izandako albo komentarioak anitzagoak eta aberatsagoak zirenez, hurrengo atala osatzeko erabiliko dira (Prozesuko aspektuen garapena). 2.1.2.1. Prozesuaren aspektuak identifikatzea
Jarraian prozesuan izandako albo komentario hauek analizatzera pasako gara. Puntu honetatik aurrera, albo komentarioak gainerako testuarekin ezberdintzeko, marra batekin hasten dira eta grisean doaz, ez kurtsiban eta ez maiuskulan. Diskurtso nagusitik bereizteko, espazio batera idatzi dira. Nahiz eta beste hizkuntza batean izan, (horrela idatziak izan zirelako) ez dira kurtsibaz ez maiuskulaz jartzen.
Adarrak eta marrak izeneko animazioan idatzitako lehen esaldia honako hau da: —Errepikapenaren errorea (imitazio-erreprodukzioaren akatsa).
Ondo ez dagoena, zuzena edo egokia ez den horri deituko litzaioke akats. Prozesua edozein dela ere, ezinezkoa da zehaztea, zein pauso den zuzena eta zein ez. Prozesuan, akats hitza egileak bere ekintzari egindako balorazio bat da. Beraz, perspektibarik gabe, ezin daiteke esan mugimendu bat akats den edo ez, hori denborak esango du.
Prozesuaren barruan, honen kalterako, balorazio hauek kutsu moral batez zikinduak egon daitezke. Prozesuan, autorea eta osatzen ari den pinturaren arteko monologoa ematen da. Honetan, autorearen tolerantzia jartzen da frogan; hor dago gakoa, zenbateraino ontzat hartzen duen egileak egin berri duen akzioa.
Distantzia bat hartuta, ikus daiteke, prozesuan egindako balorazioa eta bukaeran egindakoa ezberdinak izan daitezkeela; hau da, prozesuan ongi zegoela uste den guztia, emaitzan guztia gaizki egindakoa izatera pasatzea.
aurretik jarritako espektatiba zehatz batzuk bete behar baditu, akatsa berehala antzemango da. Hau antzemateko gaitasuna, beharrezkoa izango da, helburu zehatz batzuk bete nahi badira.
Baina, helburu eta espektatiba zehatzik gabe ari bagara lanean, zergatik deitzen zaio akats? Horrelako egoera batean, autoreak egiten ari denaren perspektiba galdu egiten du. Beraz, begien aurrean gertatzen ari diren ekintzei, izen bat jartzeko beharra sentitzen du. Bidean galdurik joan beharrean, gertaera bati akats deitzen dio eta beste bati asmatze. Baina sakonean ez daki zer diren. Prozesuan, autorea norabide bat zehazten joaten da, eta izena jartzean, erosoago sentitzen da egiten ari denarekin.
Gertaerak akats bezala izendatzea momentuko balorazio bat besterik ez da. Akatsek ez dute akatsak izan beharrik. Animazio hauei dagokienez, ikusten da, akats deitu edo ez, ekintza, ekintza dela. Gertaerak, ekintzak eta aldaketak, hauek dira pintura prozesuan errealak.
Hemen ezberdinduko dira: egiten duguna eta egiten dugunaz pentsatzen duguna. Benetan garrantzia duena egiten dena da, ez egiten denaz pentsatzen dena. Akatsa, egiten denaz pentsatzen dena da. Pintura prozesuak, akatsa integratu egingo du bere baitan, beronen osagai eginez.
Akatsarekin jarraituz, beste esaldi bat idatzi zen prozesuaren alboan: —Bi akats mota daude prozesuan: gainazalekoa (garrantzia gabekoa) eta oinarrizkoa (garrantzi betekoa, egiturari dagokiona). Galdera da: akatsa nola ulertzen da, egitura modura edo anekdota modura?
Animazio honetan akatsa egiturazkoa da, honek ematen baitio forma animazioari. Akatsa egiturazkoa denean, hau prozesuan integratu egiten da. Ez da gune batean aurki dezakegun errore puntual bat izango, animazioaren iraupen guztira zabalduko da.
Akatsa anekdotikoa denean, hau ez da obraren oinarrizko elementuen artean egongo, axalekoa izango da eta gainerako ordenaren aurrean, istripu moduan agertuko da.
Ekintza akatsa den edo ez, autoreak, hauen aurrean hartzen dituen erabakiak determinatuko du. Animazio hauen osaketan, garbi ikusi den bezala, akatsa erabilia izan da prozesuan espero ez zena edo aldaketa probokatzeko. Beraz, akatsa intentziozkoa ere izan daiteke. Intentzioarekin lotuta, akatsak desiratuak direnean, ezin zaie akats deitu. Ondorioz, akatsei akats izena kendu, eta ekintza izena jarri dakieke. Azken finean akats izendatze hau, unean unekoa eta testu inguruaren araberakoa da. Akatsa deriba prozesu batean kokatzen denean, hitzak zentzua galtzen du. 2.1.2.1.2. Deriba eta "trantzea" —Intentzionalitateari dagokionez, sormen prozesuan, bi prozedura mota daude:
Lehenago aipatu moduan, animazioak gidoirik gabekoak dira, hasieratik izan ziren pentsatuak prozesua deriba egoera batean murgiltzeko. Deriba, planik edo helburu zehatzik gabeko egoera da. Planik gabeko plan bat litzake animazioa.
Animazioan, autoreak izan zezakeen intentzioa disolbatzen da prozesuaren bitartez. Autorearen intentzioa aurreko irudia kalkatzea izanik, eskuz marrazteak sortutako ezberdintasunak —aurreko irudiarekiko— hasierako intentzioa disolbatzen du.
Honen kontrapartida gisara, origami txoriak egitearen dinamika aurkezten da, hauetan paper lau bat tolestearen bitartez bilatutako eta sistematizatutako txori bat osatzea da helburua. Izan ere, origami txorien osatze prozesuan, paper karratu baten bitartez, pauso konkretu batzuk eman behar dira txoria osatu ahal izateko. Papera tolestuz ebazten da txoria osatzeko intentzioa.
Bi polo ezberdin seinalatzen dira intentzio hitzari lotuta: batetik, animazioari lotutako disolbatzea eta halaber, deriba hitza. Bestalde, origami txorien osatze praktika aipatzen da, intentzioaren ebazte moduan.
Pintura batean, intentzioa modu positibo batean betetzen denean aipatu ahal da intentzioaren ebaztea. Pintura Sortze prozesuan espektatiba batzuk betetzen direnean, intentzioa ebatzi dela esaten da. Abesti triste bat sortzea bada konpositorearen intentzioa, entzuleari tristura hau transmititzean helburua beteko luke. Obrak berak intentzionalitatea aurkezten du.
Intentzioa ebazteko posturaz, autoreak prozesuaren norabidea bideratzen du, gertaerak dominatzen ditu edo dominatu nahi ditu. 125
Beste alde batetik, intentzioaren disolbatzea, prozesuak hasierako ideia ukatzera eramaten zaituenean da. Modu honetara, prozesuan gertatutakoa ukatu, eraldatu edo norabidea muturretik aldatu daiteke. Autorearen asmoa eta intentzioa guztiz bigarren mailan daude. Kasu honetan, prozesuan, espero ez diren elementuak autorearen eskutik ongietorriak izango dira.
Intentzioaren disolbatzea eta ebaztea, beti bezala, seinalatutako bi polo absolutu lirateke. Errealitatea, tartean sortutako eremuan kokatuko litzateke, egoera misto batean. Batzuetan polo bat bata bestearen barruan eman daitekeelarik.
Animaziora itzuliz, aspektu bat agertokian sartzen denean, honen aurkakoa ere sartu egingo dela ikusiko da. Hau da, deribaren aspektua agertzen denean planifikazioaren aspektua ere agertuko da. Praktikan agertzen den auzi garrantzitsu bat agertzen da hemen: zenbateraino autoreak dominatzen du pintura eta zenbateraino pinturak dominatzen duen autorea? Pinturak dominatzen badu, autorea deriban izango da, eta autoreak dominatzen ba du pintura, plana izango da. Plana eta deriba etengabe arituko dira borrokan.
Origami txorien kasura itzulita, autoreak badu zer esanik honen inguruan, paperezko 1000 txori osatu baitzituen. Hau dela eta, lotura garbiak ikusten dira animazioaren eta origami txorien produkzio errepikakorraren artean. Hasieran aipatu bezala, bat polo batean eta bestea bestean kokatuko dira.
Hasiera batean 1000 txoriak intentzio zehatz batekin egiten dira, egilearen desio edo amets bat betetzeko. Antzinako kondaira japoniar batek dioen bezala: Senba-tsuru delakoa osatuz gero—hau da, mila txori eginez gero—desio bat beteko zaiola egileari. 126
A u t o r e a r e n esperientziaren arabera, intentzio zehatzeko planteamendua izanda ere, desioaren ahaztea edo desgastatzea eman daiteke. Txoriak egin eta txoriak egin, desioa zein den edo ez den b i g a r r e n m a i l a n geratzea posible da; prozesuaren barruan, hau zein zen ere, ahaztera iritsi daiteke. Ibilbidearen luzera dela medio, posible da, autorea ekintzan egotea intentzio eta pentsamendu zehatzik gabe; ekintza errepikatzen, tantra edo "trantze" moduko batean sartuta geratzea.
Hala ere mila txori egin ostean prozesua amaitu egiten da, intentzioa bete da. Animazioaren kasuan ordea, polikiago joaten da, helburu zehatzik gabekoa delako; ez dakizunean nora zoazen, orduan zoaz polikien. Intentzio bat ebatzi daiteke baina pintura ez. 2.1.2.1.3. Grazia
—Graziari entzun, ez irudimenari.
Esaldi honen esanahiaren sakontasuna grazia hitzaren jatorrian dago.
Nahiz eta Simone Weilen kezka zehatza formulazio honetan pintura ez izan, ikusi daiteke, pintura prozesuaren barruan, bere terminologiak parametro moduan joka dezakeela. Irudimena eta grazia pintura prozesuan agertu daitezke. Irudimena irudiak proiektatzea da eta grazia prozesuaren behaketa eta honetan betetzen den hutsunea.
Grazia hitzari Weilek ematen dion ezaugarriak pinturaren testuingurura ekarrita, prozesuan eragina duten aspektuak seinalatzeko balio du:
Prozesu piktorikoari buruz hitz egitean, grazia aipatzen denean, ez da aipatzen egite horretatik ateratzen den irudia, 128
emaitza edo ondorioa, baizik eta prozesuan gertatzen dabilena, gertaera inozente eta purua, ez honetatik ateratzen den ideia, irudi edo interpretazioa.
Honen ondorioz galdera bat sortzen da: pintatzen dugun bitartean hor zer dago aktibo: grazia edo irudimena? Biak egon daitezke aktibo, graziak posible egiten baitu irudimena. Baina: zenbateraino da pintatzea irudimena praktikan jartzea? Zenbateraino ulertu daiteke irudimen moduan pintura praktika? Pinturari irudi deitzen zaion bitartean, irudia eta irudimenaren presentziak konstanteak izango dira. Baina egon daitezke irudimen praktika batzuk graziaren polotik hurbilago leudekeenak.
Pintoreak, prozesuaren aurrean duen irudimen eta domeinuan kokatu beharrean, pinturaren errealitatearen aurrean duen ezjakintasun eta ahulguneetan kokatzea litzateke grazia.
Paper zuriaren figura erretorikoa hartuz, esan daiteke 40 paper zuri hau graziaz beteta dagoela; metaforikoki, hau irudimenak estaliko luke. Ondoren, paper zuri honetatik abiatuta irudia sortuko da; hau da, graziak sortutako zirrikitua irudimenak estaliko du.
Graziaren zirrikitua guztiz estaltzen ez duten praktiketan, egongo litzateke grazia pinturan. Eskulturan, prozesuaren gertaera inozente eta purua azaleratzen Oteiza aditua zen. Paper zuri baten aurrean, bera zoriontsua zen. Morandi berak ere, bere natura hiletan, objektuak irudimenaz husten zituen, bere soiltasunean utziz. Irudimenak grazia amaitu egingo du.
Aurreko atalean, lehenengo animazioaren prozesuko albo komentarioak erabilita, prozesuko zenbait aspektu garatu dira. Agertutako "trantzeak" eta graziak jarraipena dute ondorengo analisian. Bigarren animazioa erabiliz eta hauen komentarioei helduta, prozesuaren inguruan hausnartzen jarraituko da. 2.1.3.1. "Trantzea"?
Esaldi honetan aipatzen dena, Paleolitoko pentsamenduetako lehen kontzeptua da. Honetan kontzeptuen arteko mugak ez lirateke garbiak. Gure kategoriak nahasi egin daitezke. Fluidity kontzepzioaren bitartez, gauza baten eta bestearen ustezko desberdintasuna ez da hain zehatza izango. 41 Prozesuaren alboko apunte originala ingelesez idatzi zen, horregatik aurkezten da horrela. Euskarazko itzulpena: "Jarraikortasunak" ez du intentziorik behar
gorputz-akzioa behar du
Esaldi honek animazioaren baitan, marrazkiaren pertsonaiak izandako aldaketei egiten die erreferentzia. Gizonezko baten enborraren itxura edukiz hasten da animazioa, gero marrak emakumezko dirudite, ostera zuhaitz, ondoren su eta ostera euri, eta abar. Zentzu honetan marrazkia gauza bat eta bestea izango da kontzeptu hauen arteko muga kontutan hartu gabe, gauza bat bestearen jarraipena eginaz.
Animazioaren marrak prozesu geldoaren poderioz okertzen doaz eta eraldaketaren norabidea ez da aurreikusten. Behin okertu denean eta aldaketa errekonozitzen denean; hau da, figura orain gizon izan beharrean emakume dela ikustean, aldaketa kontziente egiten da eta honen ildoa jarraitzen du, berriz kontrola galtzen den arte.
Fluidity izeneko kontzepzioa edo errealitatea ulertzeko, egoera horrek pintura prozesuan lekua izan dezan, hau intentzioz hustua izan behar dela proposatzen da. Intentzio zehatza, oztopo izango litzake prozesuaren eraldaketa inozente eta erreal batean. Zerbait gertatu aurretik, oni izena jartzea izango litzake intentzioa. Espektatibak prozesuaren gertaerak mugatu egiten ditu. Zerbait konkretua espero bada, hau gertatu ezean, pintorea frustratu egingo da, eta ez dio gertatu denaren egiari entzungo. Iritsi behar duena, alde batetik edo bestetik, beti iristen da. —Galdera da: zenbateraino domina/kontrola daiteke marrazkiaren ibilbidea? Zein puntutaraino gertatzen dira gauzak intentzio propioz (bideratuz, bultzatuz) eta zein 132
Eten gabe, pinturaren gertaera puruaren bila gabiltza. Prozesuan zehar ikusitakoaren arabera ondorioztatu da, nekez egiten duela ekintzak ihes entelegutik. Buruan preso gelditzea posible da. Gorputzak inkontzienteki egiten dituen akzioen kantitatea izugarria da. —Intentziorik gabe marrazki batean egiten dena, intentziozko bihurtzen da hurrengo marrazkian, bi gertaerak elkarrekin bizi dira.
Prozesuko beste esaldi honek, aipatzen dituen intentziozko mugimendua eta intentziorik gabekoa, txanponaren bi alderdiak dira. Gertaera piktorikoa begiaren eremuan sartzen denean, buruak, ondorengo eraldaketak programatzen ditu. Begia eta burua lotuta daude; bihotza eta gorputza dauden bezalaxe. Irudia buruaren eremukoa da, begiak ikusten duelako; pinturaren bizipena ordea, gorputzaren eremukoa da, bihotzarena. Azken finean, ezinezkoa da egindako guztia arrazoimenaz pentsatzea, eta hor sartuko dira "trantzea" eta fluidity bezalako ideiak. —Fluidity needs no intention / needs act-body
Fluidity delakoak, kontzeptuen arteko mugak mugikorrak direla esaten du, errealitateak berezko eraldaketa bat duela. Zerbait eraldatzeko, batzuetan intentzioa beharrezkoa da, baina bestetan, aldaketak bere kasa eraldatzen dira. Posiblea da, eraldaketa nagusienak inkontzienteki 133
sortuak izatea. Nahiz eta gizakiok geure patua eta forma eraldatzeko gaitasun kontziente bat izan, hemen defendatzen dena da, aldaketa gehienak inkontzienteak probokatzen dituela. Inkontzientea gorputzean dago, konturatu gabe gorputzak egiten dituen akzio txiki guztietan dago. Inkontziente honen interpretazioa, garunaren lana da. Nola dakigu eraldaketa bat eman dela? horren froga bakarra akzioa da. Mugimendu inkontzienteen inertziaren barruan, pentsamenduari molde berria, akzioaren kontzientziak dakarkio.
Inspirazioaz bizitzea da bizitza, enteleguaz bizitzea ez da bizitza. Entelegua eta kontzientzia, bi gauza oso ezberdin moduan ikusten ditu, aurkako balira bezala, batak bestea ekidingo balu bezala. Entelegua —intelect— harrokeriaren egituratzat identifikatzen du berak; ondorioz, honek ez dionez ez munduko edertasunari ez alaitasunari ekarpenik egiten, ez da bizitza.
Animazioaren prozesu honetan, intentzioak, pentsamendu arrazionala eta ideiak pinturan beharrezkoak ez diren agentetzat identifikatu dira; hau da, ez dira pintura prozesuan ontologikoak diren aspektuak. Ontologikoak direnak: ekintza, gorputza eta eraldaketa dira. Aztertzen ari garen albo komentario honek, testigantza moduan jokatzen du, Agnes Martin margolariak idatzitako aspektuak, animazioaren prozesu honetan, errekonozitu direla egiaztatzeko balio dute. 135
2.1.3.1.2. Intentzioa eta paradoxa
Aurreko animazioan aipatu den bezala, deriba eta "trantzea" azpiatalean, animazioen prozesuan intentzioaz eta domeinuaz liberatu nahi da. Izan ere, guztiz nortasun paradoxikoa dute. Har dezagun berriz ere, intentzioaren problematika pintura prozesuaren barruan. Intentzioaren disolbatzea nahita egindakoa bada, intentzioa ez litzateke disolbatuko. Hona hemen paradoxa edo kontraesana.
Beldurra pintura prozesuari dagokionez, akatsarekin lotuko litzateke. Akatsari izan ahal zaion beldurrak, akatsa posible egingo du, hau probokatuko du. Beraz, esan daiteke gauza bat konkretua desiratzean, justu desiratzen den hori gertatzea oztopatzen ari dela. Frankl jaunak irteerarik gabeko labirinto horretatik ateratzeko "intentzio paradoxikoa" deituriko teknika bat erabiltzen zuen. Zer esan nahi du horrek? Lortu nahi dena norabide zuzenean lortu ezin bada, desiratutako helburura iristeko, biderik laburrena aurkako norabidea dela dio. Hau da, hasiera batean ekidin nahi den horretara zuzenean joatea. Teknika honek azpimarratzen duen errealitatea pinturan ere gertatzen dela baieztatzen da. Akats bat egitean, hau ezkutatu nahian, hau azalera eramatea pintura prozesuan gertatzen den gauza bat da. 136
Tesi honen autoreak, kontziente izan gabe, bere prozesuan, intentzio paradoxikoaren teknika erabili zuen, eta hau planteatzerako orduan honako hau idatzi zuen: —Momentu batean (88.marrazkian) proposatutako lan lerroa:
IDEIA zehatz bati jarraituz lan egitea: animazioa hemendik aurrera beheraka eta goraka "jaisten/igotzen" egongo da aldi berean. IDEIAK gidatutako asmo bat planteatzen da. Orain arte defendatu denaren aurkakoa, zer gertatzen den ikusteko.
Ideia prozesutik kanporatzeko, ideia bat proposatzen da, hau da, intentzio paradoxiko teknikaren funtsa. Intentzioa disolbatzea, intentzio bat da.
Aurreko albo komentarioan, asmo bat planteatzen da, prozesuan asmoa ebatzi egin zen eta autorearengan disolbatu. Planteatutakoa lortu zen, baina lortzean interesa galdu egiten du. Intentzioa disolbatzeko intentzio bat egon behar da. Ideia disolbatzeko ideia bat behar da. Honela funtzionatze du intentzio paradoxikoak.
Testua modu gordin honetan kokatzeak, garbi ikustarazten du, ideia planteamendu gisara edukitzeak, animazioa, galdera logiko batzuen jarraipena izatera eramaten duela. Hau horrela izanda, autorea, bere pinturaren aurrean zinemako zuzendari lanetan hasten da.
Espektatiba eta galdera hauek erantzuten direnean marrazkia amaitu egiten da. Ideia bat ebatzi edo gorpuztu daiteke, hau ebaztean amaiera agertzen da. Prozesuaren alboan idatzitako testuan bertan—aurrekoaren jarraian— autoreak bere buruaren jokaera ikusita, ondorengo obserbazio hau igortzen du:
Aurkako bidetik iristen zara iritsi nahi duzun tokira, baina desiratu gabe lortzen da desiratu dena, orduan nola lortzen da desiratzen dena? Hau guztia, pentsamenduak arazoak ebazteko orduan efizientziaren terminoetan pentsatzen duelako gertatzen da.
Prozesu piktorikoaren testuinguruan, "trantzea", paradoxa ez ulertzearen oztopoen gainetik salto egitea da. Arrazoimenak sortutako irteerarik gabeko labirintotik ihes egitea ahalbideratzen duen egoera bat da. Ulertzea baina aldi berean ez ulertzea ahalbideratzen du egoera honek —ulertu gabe gertaerak direnak direla ere— blokeorik gabe (eta batez ere beldurrik gabe) aurrera egitea posible egiten du pintura prozesuan "trantzeak". 2.1.3.1.3. "Trantzea" eta "bestea"
Testuinguru honetan aipatzen dugun "trantze" hitza ez da ulertzen iluminazio espiritual edo mistiko moduan, prozesuan autorearengan gertatzen den gertaera bati izena jartzeko ahalegin bat da. Aipatutako muturreko errepikapena dela medio, norberak bere buruari buruz duen kontzientzia "bestera" pasatzen da. Zer esan nahi du honek? Kontzientzia eraldatu egiten dela eta ohiko lekutik mugitu. Ez da jakiten nora doan kontzientzia, horregatik deitzen zaio "bestea". Subjektua, nortasuna, egoa eta kontzientziaren ohiko parametroek bere neurria galtzen dute. "Bestea" hitzak adiera berezia hartzen digu, horregatik glosarioan agertuko da. 140
"Trantzea" autoreak prozesu piktorikoan egoteko eta jokatzeko egoera bat dela esan dezakegu, une oro autoreak ez duena baina lortu dezakeena. Muturreko kontzentrazio baten ostean ematen da. Gehiegiko gertutasunak, gertu dagoena garbi ez ikustera eramaten du paradoxikoki. "Trantzean" objektua eta subjektua nahastu egiten dira.
Autoreak, hainbeste abstraditzen da prozesuan, ahaztu egiten dituela beraren eta pinturaren arteko mugak. Momentu horretan bata bestea izan daitezke, nahiz eta, argi dagoen, "trantzea" autorearengan dagoela. Ulertzea zail gertatzen den modu batean, pinturaren eraldaketaren egitura autorearengan integratzen da.
Gakoa da, pintura pintoreok menperatzen dugula, hori garbi dago, baina "trantzean" domeinu hori galdu egiten da neurri batean. Zer esan nahi du horrek? prozesuak eramaten duela autorea, eta autorearen gogoak, nahiak eta domeinua bigarren plano batetara pasatzen direla.
"Trantzean" ekintza urrutitik ikusi beharrean ekintza bera bihurtzen gara eta neurri handi batean geure buruari bidean galtzen uzten diogu. Basoan ez mapa ez ipar orratzik gabe galtzearen antzeko esperientzia da "trantzea". Momentu horretan geuk erabakitzen dugu nondik joan, hartzen ditugun erabakiak garrantzia betea hartzen dute. Baina ezin da ukatu ezezaguna den eremu batean sartu garela, guztiz dominatzen ez dugun eremu batean. "Trantzea" pinturarekin edo materialarekin batera amets egitearen antzeko esperientzia bat da. 141
Animazio honetan orri asko ditugu, baina edukia elementu berbera da, marra. Marrazki bat amaitzen zenean beste bat asten zen, eta hurrengoa amaitzean bestea. Marrazkia orri batetik bestera pasatzearen mugimendua ez balego, marrazkia orri berdinean egongo zen. Marrak bidaiatu egiten du orri batetik bestera. Horrela animazio osoa trazu bat balitz bezala ulertua izan daiteke.
Marrazki bat marren metatzea da, animazio hau marrazki askoren metatze bat den bezalaxe. Trazu bat puntu askoren jarraipen bat da. Zentzu honetan, nahiz eta beste eskala batean eman, trazu minimoaren egitura errepikatzen da animazio osoan. 2.1.3.2.1. Animazioa zatikatutako trazua
Oinarrizko modulu honen errepikapena da animazioa. Eskema txiki honetako gurutzeak orri batean marrazteari utzitako uneak dira. Marrazki bakoitza amaitutzat eman diren uneak dira gurutzeak. Lerroak horrelako une batetara iristeko egindako ibilbidea irudikatzen dute.
Animazio prozesu honen ibilbidean bi aspektu zehaztu ditugu: marra eta gurutzea, marraztea bera alde batetik eta marrazkia amaitzea eta hurrengora pasatzea bestetik.
Azpi atal honetan ideia deitzen diogu, prozesu piktorikoaren barruan, autorea egiten ari denaz kontziente egiten diren momentuei. Lehenengo, autorea marrazkiaren barruan sartuta dago, eta gero dator egin duenari izena jartzeko momentua, mugarri bat balitz bezala. Puntu bat non, gelditu egiten den, eta eginda duena begiratu egiten duen. Orduan esan daiteke animazio hau ideia eta irudien pilaketa bat dela puntu horien metatze bat.
Kalean kokatutako horma batean egindako irudi bat, urak bere desgastatze naturalaz egiten dion eraldaketa hori da afera. Prozesu honetan, ideia zentzu horretan aipatzen da. Ideia ez da agertzen buruan geratzen den irudi mugiezin eterno baten moduan. Mugarri moduan agertzen da, irudi kontziente mental bat balitz bezala. 143
Prozesu piktoriko honetan, bizitzan bezala, hasieran ibilbide bat dago, oso ondo nondik doan ez dakizuna. Ostera nondik doan jakin badakizunean, ibilbide hori jarraitzen duzu, ibilbide horren zentzua galtzen duzun arte. Ibilbidean bi kolore baleude bezala, lehena: inkontzientea eta inozentea; eta bigarrena: kontzientea eta bideratua. Bi koloreen tartekatzeak sortzen du erritmoa eta mugimendua.
2.1.3.2.2. Bidea ulertzeko diagramak —Intentzioa eta Ez-intentzioren arteko ezberdintasuna.
Bultzatuta gertatzen diren gauzak eta bultzatu gabe gertatzen direnak.
Aurreko albo komentarioan, prozesuaren bi dimentsio edo frekuentzia aipatzen dira. Diagramatxo txiki horietan agertzen dira lan prozesua ulertzeko bi modu: batean, ezintentzioak bakarrik, eta bestean, intentzioak bakarrik integratzen du. Errealitate autonomoak bezala proiektatzen dira.
Diagrama hauei begiratuta ikusiko da, bidea intentziorik gabe posible dela, bidea egon daiteke amaiera, ideia edo mugarri horien kontzientziarik gabe.
Konturatzea eta kontzientzia hartzea gizakiak egiten du. Ariketa psikologiko mental moduan hartzen da. Inteligentzia ez da begi eta garunera mugatzen, giza gorputz osoa litzateke agente aktibo dimentsio honetan. Konturatu gabe sortzen dira dauzkagun baina ulertzen ez ditugun gaitasun asko. 144
Animazioa egitean tesi honen autoreak bizitzan pentsatu zuen, bere bizitzan, eta honen luzapenaz gizakion bizitzan. Zein antzekoak ziren autorea egiten ari zen praktika errepikakor hori, eta bizitzarekin zituen analogiak. Errepikapena (zentzu zehatzik gabekoa), akatsa, asmatzea eta umore edo animo egoeraren (aldartearen) aldaketak; tristura, esperantza, malenkonia, poza, desesperazioa, porrota, arrakasta... denak marrazkiaren prozesuan agertzen ziren. Pinturan esan daiteke, bizitzarekin konparatuta, intentsitate gehiagorekin topatzen direla, hartu beharreko erabakiak eta bizipenak indartu eta azeleratu egiten direlako.
2.1.3.3. Grazia, irudimena eta "Gorputza"
Adarrak eta Marrak animazioaren esaldien analisian agertutako aspektu bat berreskuratuko da animazioen analisiarekin amaitzeko. Jarraian Simon Weilen grazia hitzari helduko zaio.
Graziari entzutea pinturan: pintatzea beraren baldintzari, errealitate gordinari, ez dakizunari eta ahulgune duzun horri entzutea izango zen. Bestalde, behaketarekin eta gertaerak bere kasa diren horrekin lotuta legoke grazia.
Graziaren parametroaren barruan, honen guztiz aurkakoa litzateke entzutea: irudimenari, dakigunari, dominatu dezakegunari, botere gaitasunei, interpretazioari eta gertaerak gizakien begien arabera diren horri.
Irudimenaren beste muturrean egongo litzake Simon Weilek aipatutako graziak utzitako zirrikituak. Grazia, ekintza purua eta inozentea baita. 2.1.3.3.1. Zirrikituak
Graziak utzitako zirrikituak guztiz estaliko ez dituen ekintza baten adibide gisara, modeloaren pintura tailerreko esperientzia bat aipatuko dugu. Prozesu konkretu bateko esperientzia bat da, 2016an estraza paper gainean boligrafoz egindako hiru pinturatxo hauek irudikatzen dute prozesu honen norabidea.
Hiru marrazki hauen planteamendua, etzanda zegoen modeloaren ezpainei begira marraztea zen.
Marrazki seriearen lehenengoan, modeloaren erretratu bat da, partzialki osatua dagoena. Ezpainak ez daude argi irudikatuta. Bestalde, ezpainaren inguruko gainazalari arreta 146
berezia eman zaio marrazkian, ezpainak zehaztea ekidin da. Marrazkiaren konposaketa ez da zentratua. Marrazki honetan, ezpainen presentzia gabeziaz adierazten da, klabe minimo batzuen laguntzaz.
Bigarrenean, motibo berberarekin, marrazkia osatzen duten marra guztiak ezpainetatik hartuak dira, baina ez dira kokatzen dagokion tokian. Nahiz eta marrazkia "amaitua" izan, gainetik marrazten jarraitzen da eta lerroen metaketa bat eratzen da. Konposaketari dagokionez, hau zentrala da eta perimetro zirkular baten barrura mugatzen dira. Ezpainen motiboari emaitza edo soluzio bat ematea ekidin da. Dena dela airean flotatzen dagoen masa zirkular bat iradokitzen da, pentsamenduaren hondotik bereizten den ideia zirkular bat balitz bezala. 147
Zirrikitu bat topatzen da motibo baten baitan, — modeloaren ezpainetan— eta honetan topatutako misterio eta grinak bat egitean, zulo bat topatzen da. Azken marrazki an ere (hurrengo orrian) lerro guztiek ezpainei erantzuten diete. Autoreak ezpainak ezagutzen dituen bezala ikusten dituenean —hau da, bere buruan ezpainen irudia sortzen duenean— marrazketa prozesua amaitu egiten da. Soluzioa duenean marrazkiak ez dauka graziarik, amaitu egiten da. Ezpainak ikusten direnean marrazkia amaitu da. Irudimenak motiboaren baitan topatutako zuloa betetzen zuenean marrazkiak bere zentzua galdu zuen.
Hiru irudi ditugu, bata bestearen jarraian baina motiboaren galderari ez diote inoiz modu zehatz batean erantzuten. Galdera batek erantzun eraginkor eta arrakastatsu 148
bat duenean, grazia hil egiten da. Misterioa eta grinaren loturak abiarazten du graziaren kontzientzia. Akzioak irudiak sortzen dituenean eta grazia irudi bilakatzen duenean, erantzun eta esanahiez betetzen duenean amaiera sortzen da, eta pintorea hurrengo marrazkia egitera pasako da. Zentzu horretan, pintura, beste diziplina artistikoekin batera, graziarekin harremanetan jartzeko tresna bat da. Graziaren baitan topatutako zirrikituak lirateke marrazki hauek. Grazia hau izendatzen denean grazia galdu egiten da, hitzak berak irudi moduan funtzionatzen baitu. 149
—Bidaian edo prozesuan konturatzen naiz, bideak ez duela zertan gai konkreturik izan behar. Bidea gairik gabe bada. Bideak gaiei harrera egiteko edo gaiak elkarren artean harremanetan jartzeko gaitasuna dauka.
Esaldi honetan, pintura prozesuari buruz hitz egitean, zeharka, graziari buruz hitz egiten da. Prozesuak (bideak) gaiei harrera egiten dien bezala, graziak utzitako zirrikituak harrera egingo dio irudimenari. Grazia posible egiten duenaren arabera definitzen da, ez bera berez den horretaz. Grazia, funtsean, ez da ezer. Aipatu dugun ezer ez horretaz egitura bat josten da, eta egitura honek ez du objektu zehatzik, baina hauek heltzeko gaitasuna du. Ideiak zirrikitu hauetan pausatzen diren une berean, errealitate deitzen diogun guztia josi daiteke. 150
Ideiak, gaiak eta gertatzen ari dena izendatzea, ez da organikoa prozesuan, prozesua berez graziaz betea agertzen zaigu. Horregatik da prozesua bera irudimenaren gertaleku. Lehenengo, gauzak bere kasa daude, eta gero, gizakiak hauen inguruan irudimena martxan jartzen du; honela sortzen du bere mundua.
Ulertzen ez duzunaz dakizuna zer da? Ezagutzak espazio bat okupatzen du gorputzetan, espazio hori — demostratu dezakegun punturaino— izaki bizidunengan ematen da eta bizidunak ez diren objektu eta gertaerek hau transmiti dezakete. Ulertzen ez den ezagutza transmititua ematen da, eta hau da pinturaren kasua. Ez da ezagutza mota hau ulertzen, baina jakina da, ezagutza honek gizakion gorputzean kokalekua duela. Honi ere esperientzia edo bizipena deitu daiteke. — Ulertzen ez duzunaz dakizuna. Ezezagunaren ulermena.
Ezagutza eta ulermena, nahiz eta gertuko errealitateak izan ez dira gauza bera. Ezagutzea—esaldi honetan behintzat 151
— kokapen bat duen informazio baten moduan ulertzen da. RAE hiztegiak saber hitza bere definizioan eduki hitzarekin lotzen du . Conocer hitzaren kasuan, hirugarren sarreran 44 "Percibir el objeto como distinto de todo lo que no es él" dio. 45 Zerbait ezagutzea, hau ez den guztiaz ezberdintzea balitz bezala. Oxford hiztegian know hitza ere izate eta edukitze 46 hitzarekin lotzen dira.
Ulertzea —albo komentario honetan behintzat— erantzun pertsonalari lotuta aurkezten denez, jarrera baten moduan hartzen da. RAE hiztegiak comprender hitza besarkatu, estutu eta inguratu aditzekin lotzen ditu . Era 47 berean, comprender moduan ulertuko du: "Contener o incluir en sí algo" ulertze hitza barneratze hitzarekin lotuko du. Azkenik, Oxford hiztegiak esanahi eta pertzepzioarekin lotzen du understand hitza . 48
esanahiaren pertzepzioa eta inguratzearekin zerikusia duen ekintza bat izango litzateke.
Pinturara itzuliz esan behar da ezezagunaren ulermena pinturarekin egoteko modu eta ekintzarekin lotzen dela.
Ezezagunaren ulermena, gizakiak daraman molde inkontziente bat bezala litzateke. Molde honek erantzun pertsonalei forma ematen die. Inkontzienteki emandako erantzun propioak formatzen dira. Era berean molde hau ere eraldatuz doa. Ezagutzen ez dena ulertzea ekintza kontziente bat da. Ikastearen oinarrizko modulua litzateke. Aldi berean, giza nortasunaren nukleoa modelatzen duen bitartean, eraldaketa hori inkontzientea izango da.
Garatuko den azken albo komentarioa animazioaren titulua da. Izenburua prozesuan zehar aukeratua izan zen, horregatik hartzen du tituluak albo komentario baten kategoria. Jarraian hitz honek pintura praktikan hartzen duen zentzua azalduko da. —Gorputza?
barruan? "Gorputza" munduaren prozesuan egoteko eta hau ulertzeko modu bat da. Ikerketa honen barruan pintura prozesuari lotua aurkitu da Gau begietan pinturan.
Pentsamendu frekuentzia honetan ezberdinak direnak gauza bera bihurtzen dira, norbanakoa dena eta ez dena nahastu egiten dira. "Gorputzak" mundua ulertzeko daukagun ohiko egiturak apurtzearekin du zerikusia. Fluidity ulerkerarekin lotura estua du. Autoreak "Gorputza" kontzepzioa "Irudia" kontzepzioaren kontrako modura ulertzen du.
"Irudia" da, gizakiok begiekin antzematen dugun errealitatearen egitura, pentsamenduaren egitura izatera pasatzen denean. Errealitatea elementu positibo eta negatiboek osatuko balute bezala da "Irudia" formatuan pentsatzea, gauza batzuk beteak eta besteak hutsak.
"Gorputzaren" kasuan ez da posible parametro hauen arabera ulertzea errealitatea, honetan dena bat da. "Gorputzean" pentsamendu dualista ezinezkoa da.
Atal honetan bertan, orri batzuk aurrerago gaztelerazko RAE hiztegiaren conocer hitzaren definizioa agertzen zen. Honetan aipatzen da, zerbait ezagutzen denean objektu hau ez den guztiagatik bereizten delako ematen dela . 49 Hau da, zerbait ezagutu daiteke hau ez den guztiak honen errealitatea mugatzen duenean. Zerbait ezagutzea figura bat marraztearen parekoa balitz bezala hitz egiten du hiztegiak.
ematen da, ideia bat bereizten da ez den guzti horretatik. Beraz esan daiteke pentsatzeko formatu hori, barrerak dituena, mugak dituena, dela "Irudia".
Gizakiak ikusteko edo mundua ulertzeko daukan ohiko moduan ("Irudia"), diferentziagatik ulertzen ditu gauzak diren moduan, konparazioagatik, ez direnagatik. Gauza bat dena seinalatzen denean benetan hau ez den guztia seinalatzen da; honi falta zaiona da seinalatzen dena. Zerbait aipatzen denean honen aipamen positiboa honen molde negatiboak egiten du posible.
"Gorputzean" ideiak eta ezagutza hondo magmatiko horretatik bereizi gabe agertzen dira. "Gorputza" da prozesu piktorikoak transmititu duen ulermen mota bat fluidity-rekin lotura zuzena daukana, kontzeptuen arteko muga ezabatzen duena.
Baina non lotzen da "Gorputzaren" kontzepzioa animazio honen prozesuan? Hasteko, animazioan beronen gorputza aldatuz doa, itxura konkretu batzuetatik pasatzen da eta eraldatu egiten da modu jarrai batean. Eraldatzen doan gorputz bat agertzen da.
Gertaera honekin lotzen zen fluidity izeneko paleolitoko pentsamoldea, era berean "Gorputzarekin" oso lotuta dago. Fluidity-k suposatuko luke subjektua ez dagoela objektu zurrun bati lotuta. Baina "Gorputzak" suposatuko luke ez dagoela ez objekturik eta ez subjekturik ere; bi kontzeptuak gorputz beraren parte baitira. 155
Prozesuan, ezberdintasunak daude eta denbora lerro bat dago, honaino "Iruditik" ez gara irteten; baina, honen errepikapenaren poderioz eta figura guztien jarraipena dela medio, prozesuan bertako geure "Irudi" klabea ahaztu egiten da eta "Gorputz" klabea bilakatzen da.
Dena dela, "Gorputza" pintura prozesuan agertzen den ohiko aspektu bat da. Oinarrizko aspektu hau azaltzeko, Van Goghen pintura hartuko da adibidetzat. Lerroak begiak ikusten dituen ertzak (diferentziak) markatzeko erabiltzen dira; printzipioz, mundua irudi bezala ikusteko modu edo bide bat da. Baina era berean, Van Goghen koadro batean: lurra, itsasoa, zerua eta abar… gauza beraz osatzen dira, Marraz. Pinturaren gainazal guztiaren unitate basikoa, berdina da, denak dauka pultsio bera Van Goghen pinturan, denak dauka frekuentzia bera.
"Gorputzaren" hizkuntza esperientziarena denez ez da erraza azaltzen. Hitza jartzean "Irudi" bihurtzen delako. Izate oro bere itxuraz kontziente den une beretik "Irudia" posible egiten da, eta beraz esan daiteke existitzen den guztia ikusia (eta pentsatua) izan daitekeen une beretik berez irudi bat dela. Baina errealitatea hartua izan daiteke gorputz bat bezala eta ez irudi bat bezala.
2 0 1 9 . u r t e a n egindako marrazki serie b a t e n p r o z e d u r a n hausnartuko da jarraian. Marrazki serie hauen euskarria formatu txikiko kartoi meheak dira (neurri altuenak ez ditu 30 cm-ak gainditzen). Hauetan lumamuturraren (plumillaren) bitartez eta tinta txinaz e g i n i k o m a r r a fi n a z baliatuz, marrazki txikiak osatu dira. Marrazkiek jarraitu duten prozedura, guztietan berdina da. Bata bestearen alboan kokatzen joan dira, eta lerroak distantzia milimetriko batean marraztu dira. Honek forma eman dio marrazki hauen gainazal landuari.
Serie honetako marrazkietan hartutako erabakiei dagokionez: hasieran erabaki zehatz bat hartzen da, erritmo txiki batena eta gero prozesuak berak hartzen ditu erabakiak. Marrazkia esku muturraren deribak sorturiko mugimenduen inperfekzioek bideratzen dute.
Jarraian, prozesuko hausnarketari forma emateko, prozesuan idatzitako albo komentarioez baliatuko da. Hitz hauek testigantza gisara funtzionatuko dute. Nahiz eta 183
Puntu honetatik aurrera, albo komentarioen azterketarekin jarraituko dugu. Aurreko kapituluan jarraitutako dinamika jarraitzen da. Marra batekin hasten den eta grisean doan testua, albo komentarioak izango dira, eta testu arrunta komentarioa. Nahiz eta beste hizkuntza batean izan (horrela idatziak izan zirelako) ez dira kurtsibaz ez maiuskulaz jartzen. 2.2.2.1. Lerroen arteko lotura —Lerroz espazioa zatikatzeak logika numerikoa izan dezake. Lerro paraleloen pilaketan, albo batetik eta bestetik abiatutako lerroak, zenbaki bera dutenean eta modu perfektu batean lotzen direnean, lerroen arteko korrespondentzia ematen da.
Beraz, bi elementu ezberdinek elkar partekatzen duten lotura homogeneo bat da korrespondentzia. Hau bi aldetatik modu berean ematen da. Dimentsio piktorikoan, bi elementu ezberdinen elkar erantzute bat da. Bata bestearengan izateko modu bat (pertenecer el uno al otro). Marrazkietara itzuliz, alde batetik, datorren lerroa bestetik datorrenarekin juntatzean, korrespondentzia hain da horrenbestekoa, gauza bera bihurtzen direla, bat egiten dutela.
—Korrespondentzia pinturan, ez logikoa, teorikoa edo ideologikoa ere izan daiteke.
Korrespondentzia mota ezberdinak daude: modu fisiko batean, pinturaren barruan lerroen artean dauden lotura edo harreman mota izan daiteke bat; bestea, koloreari dagokionez, kolore eta tonu ezberdinen arteko harremanak korrespondentzia izan dezakete edo ez, hau da, harmonikoa edo disonantea izan daiteke harremana.
Aspektu teorikoan ere korrespondentziak eman daitezke. Marrazki serie batean, lotura puntuak: erritmo, tonu edo pultsioak batean eta bestean errepikatzen diren momentu beretik korrespondentzia existitzen dela esan ahal da.
Lotura errazak eta lotura zailak aipatzen ditu iruzkin honek. Lerrokatze prozesu honetan lerro kantitate bera alde batetik eta bestetik lotzen denean, korrespondentzia perfektua dela aipatzen da. Hala ere, lotura inperfektua ere lotura da. "Gorputza" aipatzen du amaieran. "Gorputza" da bi gorputz edo erritmo ezberdinen artean lotura bat sortzen denean; hau da, elkar moldatze bat ematen denean. Lotura hau zailagoa da, 186
4- Lerroaren jarraikortasuna Eskuz egitean eta arretan (edo frekuentzia harremanean) jarri nahi da indarra.
Aurreko albo komentario honetan, gorputz homogeneoaren ideia aipatzen da. Gorputz homogeneo bat, elementu berdinez osaturiko konjuntu edo konposaketa bat da. Hala ere, eskuz eginiko marrazki batean kontzeptu hau kontraesanetan sartzen da; izan ere, eskuz eginiko bi lerro sekula ez baitira berdinak.
Autorearen intentzioaren barne borroka baten aitorpena da lerro hauetan ematen dena. Marra egite mantsoa eta azkarraren arteko ezberdintasuna agertzen da. Pintatzearen ekintzan egotea marrakatze azkarrean ere egin daiteke, baina ez da inolaz ere gauza bera izango. Denbora da eskuzko prozesuetan dagoen elementu nagusietako bat. Gauza bera egiteko, ordu batez jardun beharrean lau orduz jardutearen afera da hemen esku artean daukaguna.
Mantsotasuna, zalantzarik gabe, kontutan hartzeko aspektu bat da elementu piktorikoen artean. Zenbaitetan denborak eginiko ekarpen piktorikoa ia antzeman ezina izan daiteke, oso sotila izan daitekeelako. Komentatzen gabiltzan pintura prozesu honetan denborak egiten duen ekarpen txikian legoke marrazki hauen elementu gakoa. Dentsitatea litzateke denborak marra bati egiten dion ekarpen garrantzitsuenena. 188
Bestalde, denboraren elementua nahasgarria izatera ere iritsi daiteke, azkar egindako lerroak mantso eginak daudela pentsatzera iritsi gaitezke, eta alderantziz. 2.2.2.2. Kolore frekuentzia —Lerro bakoitza kolore tonu, aldarte edo atarramentu (emaitza edo egoera) bat balitz bezala ikusi dut. Hasieratik markatzen dudan errektangulu horren barruan koloreak lantzen ariko banintz bezala da marrazki hau.
Errektangulu hori paleta erraldoi bat balitz bezala da. Luma (plumilla) pintzel txiki bat eta hartzen den kolorea beti berbera da (beltza) aldaera ezberdinetan ematen da kolore marroi-berde ez-ase baten gainean. —Kolore berdinaren barruan, xehetasun eta frekuentzia ezberdinak daudelako, berdea eta beltza nahasten gabiltza prozesu honetan. Ostera kolore frekuentzia ezberdinak dira koadro bakoitzean lortzen ditugunak.
Aspektu hauek guztiak, nahikoa dute bere arreta lerroa bezalako elementu soil batean jartzea, honetan gorputza hartzeko. Marra bakoitzean zauria agertzen da. Zer esan nahi du honek? Marra bakoitza oso adierazgarri dela eta egilearen barne munduari buruz hitz egiten digula. 2.2.2.3. Koadro bat ekipaje moduan —Pintura ez koadro baten moduan, ekipaje baten moduan baizik, daramazun zerbaiten moduan.
Pinturaren ezaugarrietako bat, bere nortasun itsaskorra dela da. Olioa lotuta gelditzen da edozein materiali eta azpian zuen ehundura aldatu dezake. Pinturak ukitzen duenarengan eragina edukitzeko gaitasuna du. Pintura txiki bat karpeta batean eraman daiteke, ezkutuan eta bidaia lagun. Pinturak 191
Argi dago pintura bat koadro dela honen parametroak betetzen dituenean, horman jarrita eta ahal bada mihise batean eta marko baten barruan. Pinturaren tamainak eta kokalekuak, asko baldintzatuko du honetaz daukagun koadro kontzepzioa.
Argi dago pinturak beste mila formatu har ditzakeela. Hasteko, baldintza moduan, gauza da. Lurrean kokatuta bastidorerik gabe alfonbra izan daiteke. Kokapenaren arabera eta duen bolumenaren arabera objektu moduan ulertua ere izan daiteke. Eta bere formatu xumeenean, gutun, ohar, posa baso, eskuko ekipaje, zein bidaia lagun ere izan daiteke.
Alde batetik pintura ikusia izan ahal da koadro bat bezala, lehenago zegoen errealitate bati gehitutako irudi bezala, eguneroko bizitzatik urruti ikusiko den objektu estetiko bat bezala. Bestalde pintura ikusia izan ahal da ere gauza bezala. Horrela errealitateari gehituriko objektu estetiko izatetik apur bat baztertzen da eta osatzen dugun "Gorputzaren" partaide den elementu izatera pasako da.
Nahiz eta beste artisten testigantzarik ez izan autoreak, bere kasua posible den bitartean besteen kasua ere posiblea dela pentsatzen du.
-Basquiaten pinturan ere agertzen da… Basquiaten zenbait taula ulertuak izan ahal dira taberna zikin baten komunetako ateetako marrazki kaotiko horiekin. Hauek negar edo garrasi isilak balira bezala ulertuak izan daitezkeen neurrian dira Basquiaten tauletan negarra agertzen dela esan daiteke, hiriaren negarra. 194
Noiz esan daiteke pintura batean negarra aspektu bezala agertzen zaigula? Batetik, pintura batek ikuslea hunkitzen duenean eta negarra eragiten dionean. Bestetik, pintoreak bere prozesuan negar egiten badu, negarra aspektu garbia dela esan ahal da. Gertatzen dena da, ikusleak edo obraren autoreak eman dezaiokeen erantzun hori, guztiz pertsonala eta subjektiboa dela.
Pintura prozesuari lotuta, negarra ez da zertan tristuraren emozioari egindako erantzun bat izan behar. 195
Negarra emozio fuerte baten espresioa izan daiteke eta ez du zertan zehazki tristuraren erantzun zuzen bat izan beharrik.
2.2.2.5 Hiztegi txikia
Prozesu honetan, kontzeptuen definitze ariketa bat eman zen albo komentarioetan. Autoreak buruan kontzeptu bat hartzen zuen eta prozesuaren barruan hitz horren inguruan pentsatu ostean definizio bat idazten zuen. —Intonazioa:
Espektatibak mugak sortzen ditu, desio bat sortzen du. Aipaturiko definizioak frogatzen duena da, termino hau (espektatiba) eraldatua izan daitekeela prozesuan zehar eta obsesio inpaziente batean bihurtu. —Gorputza:
Hondo magmatikoa aipatzen da, zein zentzu hartzen du, ordea, hondo magmatiko hitzak Euria izeneko prozesu piktoriko honetan? Hondo magmatikoa, pinturaren emaitzari deitu ahal zaio. Kasu honetan, figura lerroa da, kartoizko hondoaren gainean. Lerroak (figurak), bata bestearen alboan ordena berezi batean jarrita, beste hondo bat sortzen dute. Hau horrela ulertuta, figuraren errepikapenak hondoa sortzen du prozesu honetan. Figurak hondoa estaltzen duenean, beste hondo bat sortzen da. Batak bestea sortzen duen une berean, garbi ikusten uzten ez duen zer den zer, dantza bat jaiotzen da hondoa eta figuraren artean. Ez jakite edo anbiguotasun eremu horretan ulertu ahal da "Gorputza". —Mina:
gorputzak buruari zerbait ondo ez doala esateko darabilen sentimendua. Intentsitate edo tentsio egoera baten bitartez adierazten dena. Tentsio hau beti da buruaren nerbioen bitartez sortua. Honen jatorria gorputzean barrutik edo kanpotik sortua izan daiteke. 198
Definizio hau ez da pinturari buruzkoa. Dena dela autoreak mina hobeto definitu du pintatzen zuen bitartean. Lerro hauetan interesgarriena da, minaren jatorria barrutik sortua ere izan daitekeela ikustea. —"Trantzea":
prozesuan eramaten uzte bat da. Beti agertuko da akatsa edo egiteak berak daukan nortasuna. Hori izango da ekintzaren egia.
Tesian, lehen ere aipatu den "trantzea" litzateke, prozesuan ekintzaren egia onartzen den unea. Simone Weilek barkamena aipatzen du irudimena ukatu eta egia onartzen den unean. Ez da argi geratzen "trantzearen" unean beharrezkoa den irudimena baztertzea edo ez, baina jakina da, "trantzeak" irudimenarekin batera lan egin dezakeela pintura bezalako diziplina batean.
Weilen aipua berriz hartuz, irudimena gezur sortzaile izan daitekeela pentsa dezakegu. Aurrerago aipatu dugun espektatiba ere gezur sortzaile izan daiteke.
Pintoreak bere prozesuan jarritako espektatibak, lotura falta ekarri dezake iristea nahi denaren eta benetan gertatzen ari denaren artean. Horrela, espektatibak interferentzia moduan jokatuko du autorearen eta bere lanaren artean 199
sortutako "trantze" egoeran. Espektatibarekin, autoreak ez du bere gogoa gertatzen ari den horretan izango, gertatzea nahi duen horretan baizik. Modu honetan, zailagoa izango zaio prozesuaren barruko gertaeren egia onartzea.
Aipaturiko irudimena eta espektatiba, pintura prozesuari dagokionez, pentsamenduen eremuan daude. Prozesuan ekintza da gorputza ematen diona pinturari, ez pentsamendua, pentsamendua bigarren mailan legoke. Ekintzaren sakontasuna, pentsamenduaren sakontasunarekin neurtu ahal izango da, eta emaitzan, batak bestearen indarra izango dute. 2.2.3. Prozesuko aspektuen garapena 2.2.3.1. Monotonia
denbora guztian errepikatzeak, ez duelako esan nahi, beti gauza bera egiten aritzea.
Egun oso bat, bizitza oso bat, kale egiten pasatu dezake norbaitek eta hala ere zentzua izaten jarraitu. Porroten metaketan sorturiko egituraren erritmoak, autorea honetaz kontziente izan gabe, zentzua izan dezake.
Egituraren errepikapenak, geure kasuan lerroen erritmoak, kadentzia bat sortuko dute, Amona pinturan bezala. Kadentzia, egindako guztiaren arteko lotura bat da. Puntu horretatik aurrera koherentzia batez hitz egin daiteke.
Pinturaren oinarrizko elementuak kolorea eta forma dira. Bakoitzak lengoaia propio bat du. Kolorea formarik gabe bada. Forma kolorerik gabe baden bezala. Hori bai, beti, bi hauek batera agertuko zaizkigu. Koadro batzuk garapen gehiago izango dute formari dagokionez eta beste batzuk koloreari dagokionez. —Koadro batean bi koadro egotearen afera. Marra eta kolore erritmo aldaketa nabariak, koadro baten barruan daudenean ematen da. Hau, giza begiak konparatuz balioztatzen da. Bi koadro daudenean, bakarraren berezkotasuna indartu ahal da (edo ahuldu). Soinu grabe baten alboan agudo bat jartzea bezala izan daiteke, identifikazio ariketa bat bezala.
Koadro baten barruan bi koadro daudenean gainazala heterogeneoa da. Erretratu klasikoen kasuan, koadro bakoitzaren berezitasuna nabarmentzeko, hondoari eta figurari trataera guztiz ezberdina ematen zitzaion. Beraz, erretratu konbentzionaletan koadroaren gainazala 202
—Horrela marraztean, ikusi daiteke, bizitzaren baitan dagoen entretenimendu bat bezala. Egiari, bizitzari eta heriotza berari ez begiratzeko jolas bat. Gauza batean hainbeste zentratzea, beste guztiak ahaztu arte, norberaren bakardadea ahaztu arte. Baina era berean, gertaera hauei aurrez aurre begiratzea ere badela pentsa daiteke.
Zerbaitengan arreta betea jartzen denean, ezin dugu esku artean jolas bezalako hitz bat erabili. Prozesu hori jolastzat hartua izan badaiteke, edonola ere, jolas garrantzitsu eta serio bat izango da.
Detailean zentratzen den prozesua, bere intentsitatean, barezkoagoa den pintura bat izango da. Prozesuan, abstrakzioa exijitzen dute mota horretako planteamenduak.
Esaldiak aipatzen du gauza bati bizkarra ematea honi begiratzeko beste modu bat bezala dela. Esaldi honek proposatzen duena da, pinturaren gertaera eta hau inguratzen duten elementuen artean, loturak ematen direla.
Bakardadea, heriotza, bizitza etab… pinturaren kezkak izan dira aspalditik.
Posiblea da pintatzea bakardadeari bizkarra emateko, eta orduan bakardadeari begietara begiratzea. Hala ere, posiblea da heriotza ahazteko pintatzea eta besterik gabe heriotza ahaztea. Norabait heltzea aurkako bidea hartuta gertatu daitekeen zerbait da. Hala ere posiblea da besterik gabe paradoxa hori ez gertatzea.
Gauzetan, edertasuna gehituriko atributu bat edo berezkoa da? Arrautza eta oiloaren jokoan erortzen gara galdera honen aurrean. Aurreko albo komentarioan edertasuna kontzientzia ariketa moduan planteatzea da. Prozesu piktoriko monotono eta setatiek, errepikapenean, arreta muturrera eraman nahi dute, kontzientziara iritsi arte.
Kontzientzia gorpuzten den lekuan, nahiz eta objektua ederra ez izan, zera horrek gorputza izango du. Zera hori artearen misterioa da. Artean kontzientzia zein terminotan 208
Albo komentario honek, Euria marrazki seriearen prozesua, funanbulista batek kordaren gainean duen tentsioarekin konparatzen du. Era berean, prozesu piktorikoak, nortasun jeneralago batean, pintoreari sortu diezaioken beldurra ere seinalatzen du. Arreta desbideratzeko desioaz mintzo da, eta arreta desbideratzeak sortzen duen sentimendua beldurra dela proposatzen du. Bestalde, prozesuan beldurraren aurkako sentimendua maitasuna dela esanaz amaitzen du. —Beldurra sentitzen da, konturatzen zarenean, ez duzula ezer ikusten hainbeste gauza gertatzen diren tokian. Litekeena da beldurra izatea pertzepzioaren lehen pausoa. Aurrean duzunari aurre egin beharrean sortzen duzun erantzuna al da beldurra?
Hainbeste bildu zen bere baitan, autoreak ez zekiela ikusten ari zena ikusia edo pentsatua zen. Koadro honetan aipatzen gatozen intentsitatea baretasunean ematen da. Badirudi ez dagoela ezer, baina ezer ez horretan gauza asko daude. Koadroaren emaitzan, prozesua ikusi daitekeenean, pintura humanoa bihurtzen da, gertukoa. Posiblea al da, puntu horretan, autorearen bizipenak eta pentsamendua ikuslearengan transmitituak izatea?
Beldurra, kontzientziaren aurreko pausua al da pinturan? Beldurra inoiz ez da beharrezko arriskua benetakoa ez denean. Beldurrak ordenatzen duen neurrian interesgarria da. Baina akzioa paralizatzen duenean kaltegarria da.
Pinturan arrisku fisikoa ez da erreala. Pintatzeak ezin du min fisikorik eragin. Hala ere, pinturan aurkitu dezakegun arriskua mentala izan daiteke. Eragin ditzakeen pentsamenduak arriskutsuak izan daitezke.
Galderara itzuliz, beldurra kontzientziaren aurreko fasea al da? Galdera honi eman dakioken erantzun zuhurrena hau da: batzuetan bai eta bestetan ez. "Beldurra sentitzen da konturatzen zarenean ez duzula ezer ikusten hainbeste gauza gertatzen den tokian". Norberaren inkontzientziaz bat kontziente egiten denean, eragin diezaioke beldurra.
— Bizitza, pinturarekin bezala, ezin da ulertu forma finko batean. Aldakorra denez, forma zurrun bat motz geratzen da. Mila irudi, doinu, monotono eta trinko batean transmititu behar da. Horrela, begiak modu bakarrean harrapatu ezin duen gauza bat izango da pintura.
Monotoniari buruz hitz egiten duen azken komentario honetan postura bat adierazten da. Hau, momentuko autorearen asmo edo eskakizun pertsonal bat da. Hasteko, bizitzaren konplexutasuna ez duela pintura terminoetan irudi zurrun batek ordezkatuko dio.
Rothkoren kasuan, aurrerago aurkeztu dugun bere pinturarekin jarraituz, forma aldetik ulerterraza dela esango dugu. Hondoa eta figura modu garbian adierazten dira, eta forma karratu garbi bat agertzen da hondoaren gainean. Kolore aldetik ordea, guztiz konplexua da, eta Agnes Martinen pinturan gertatzen den gauza bera gertatzen da. Margolanean 212
sakontzen dugun une berean guztiak detaile aniztasun ikaragarria duela ikusten da.
2.2.3.3. Arteaz sendatu? —Zer esan nahi du pinturak sendatu egiten duela? Prozesuan autoreak sentitu egiten du eta pentsatu. Pintoreak aurrera egin ahal izateko, prozesuan bere pentsamendua eta sentimendua blokeatzen duten ideiak eraldatu edo hauetara moldatu behar ditu. Gestio ariketa bat da. Eraldaketa ariketan aldatuak izan daitezke: Espektatiba —> Pazientzian Inbidia —> Inspirazioan Akatsa —> Aukeran Beldurra —> Ausardian …etab…
Zer esan nahi du arteak edo honen prozesuan barneratzeak sendatu egiten duela? Prozesuaren barruko terminoetan, ez bere aspektu terapeutikoetan. Zeri deitzen zaio sendatu hitza testuinguru honetan? 213
Pintura prozesuari edo ekintzaren jarioari bere ibilbidea hartzen uzteari deitzen zaio sendatzea. Sentimendua eta pentsamenduaren joan etortzea aztoratzen duena gainditzeari deitzen zaio sendatzea. Prozesua den erreka oztopoz garbitzea, autorearen berezko potentzialari dagokion bideari jarraitzea.
Agnesen arabera inspirazioari men egiten dioten akzioak bakarrik dira eraginkorrak. Ideiak, benetako potentzialaren argitaratze horretan guztiz alperrekoak omen dira. Inspirazioari edo adimen kontzienteari men egiteak bakarrik balio duela dio.
Prozesua blokeatzen duten elementuekin jarraituz, autorearen jarrera edo emozio atsegin edo ezatseginak azaltzen dira. Emozio gisara beldurra, inpazientzia eta inbidia aipatzen dira eta ideia bezala akatsa. Prozesuaren berezko ibilbidea blokeatzen duten jarrera ezkorren artean espektatiba aipatu dezakegu eta emozio ezkorren artean aspertzea eta desmotibazioa egongo lirateke.
Pintura prozesuan, beldurrak ausardian bihurtzearen norabidea hartzen duenean, autorearen adimena kontzienteagoa, inspiratuagoa, ederragoa, bizitzatik gertuago dagoela sumatu du tesiaren autoreak. Hala eta guztiz ere ez du zertan norabide hau izan beharrik, pinturak ere gaixotu dezake eta aipatutako norabidearen aurkako bidea hartu.
Pintatzen dugunean irudiak sortuko dira etengabe. Baina, pintura gorputz hartzen hasiko da, behaketa eta ekintzaren bitartez, gure buruan geneukan ideia eraikia apurtzen dugunean. Pintura, konturatze ohartze bat gertatzen denean hasten da.
Bestalde, ideiak liluratu egiten gaitu, erantzun eraginkor baten moduan funtzionatzen du. Honek bestalde, irteerarik gabeko labirintoaren efektua eragin dezake eta beti erantzun berberetan erortzea ekarri.
Garatzen ari den azken albo komentario honetan agertzen den kontzeptu garrantzitsu bat eraldaketa da. Norabide bat azaldu da: sendatzera, prozesuaren benetako potentziala jorratzera, sentsibilitatearen garatzera, kontzientziaren areagotzera, egiaren errekonozimendura, "clichéaren" kontra joatera, burua depuratzera eta ideiaren disolbatzera.
Saiakera guztietan, ekintza umila beti izango da inspirazioa. Lorpenak ordea harrokeriazko egitura bat izan daitezke pinturaren testuinguruan.
Saiakerak, potentzial dira bere egoera puruenean. Lorpenak, potentzial horren burutzeak dira. Saiakera da osatzeke dagoena, osaturik dagoena lorpena. Saiakera orok, ezagutza biltzeko mugimenduak dira; lorpenak, ezagutza osatuen espresioak.
hartzen ditugun gauzengan, jatorrian ez omen zegoen bereizketarik ez ebaketarik.
**** —Zauria da jatorrizko osotasunaren ebaketa, marra, arrakala. Lerroa abstrakzio bat da beti, errealitatean existitzen ez dena. Errealitatean topatzen dugunean, zauri bat izan daiteke, baita bi gauza ezberdinen artean topatutako arrakala bat ere, gauzen artean dagoen ertza.
Aurkako kontzeptuak izate bera balira bezala pentsatuak izan dira prozesu honetan, pertsonaia berberaren bi aldaera balira bezala. Inperfekzioa eta perfekzioa ideia berberaren bi aldaera balira bezala.
Azken albo komentarioak, perfekzioaren kontzeptua, konposaketa baten moduan aurkezten du Marra inperfektu askok sortzen dute marra perfektua. Perspektiba, afera bat balitz bezala aurkezten du, perfekzioaren osagaiak elementu inperfektuak balira bezala. Artearen beste paradoxetako bat izango litzateke hau, Agnesen lerroak okerrak dira, baina geuk zuzen ikusten ditugu. Perfekzioa inperfekzioak sortzen du. Partenoiaren kasuan ere gauza bera gertatzen da. Begiaren aurrean perfektuak izateko, okerrak egin zituzten egiturak. Marra zuzen gutxi ditu tenpluak eta hertzetako kolomak erdiko kolomak baino zabalagoak dira. Perfekzioaren kontzientzia inperfektua den zerbaitek sortzen du. Perfekzioa, ordea, lortu ezinezkoa eta eskura ezinezkoa da. "perfection is unobtainable and unattainable." (Martin, 1993, 31.or)
Pertsonaia baten nortasuna azaltzen du umiltasunari buruz hitz egiteko. Alaba ederra, ezin du ez onik eta ez txarrik egin, ez du ezer egiten, bere bideak hutsak daude, infinituki arina eta delikatua, zapaltzen duen bidea zelaia, gozoa, irribarretsua, etengabea eta askea. Pintatzea, eta era berean marraztea, umiltasuna ezagutzeko tresna ote da?
**** —Ikasi (def) (v): LEGO piezekin muntatzen dabil haurra. Eraiki du eraikina eta ostera, jarraitu ahal izateko, apurtu egiten du egin duena. Ezagutza bere gorputzean geratu da. Giza gorputza legoko eraikuntza baten modukoa da, "apurtu" egiten baita ostera. Beraz, agian, lurrak ikasten du… "Gorputzak" ikasten du … eta agian pinturak.
Legoko eraikinean gertatzen dena da: hau apurtzen denean, ezagutza-esperientzia hau, eraiki duenaren gorputzean geratzen da. Pinturan gauza bera gertatzen da, eta autoreak beste lan bati lotzeko, bere lana alboratzen duenean, honetan irabazitako esperientzia autorearengan geratzen da. 221
Aurretik aipatu dugun eskemaren eskala aldatzen badugu, eta giza gorputza jartzen badugu pinturaren lekuan, paralelismoarekin jarraitu ahal izateko, honen autorea bilatu beharko genuke. Honen autorea mundua litzateke.
Munduak hamaika pintura margotzen ditu aldi berean, hauetako batzuk giza gorputzak dira, bakoitza bere prozesuarekin. Gerora giza gorputza "apurtu" edo hobe esanda "deseraiki" egiten da; hau da, hil egiten da. Galdera da: hildakoaren esperientzia geratzen al da honi jaiotza eman zion munduan, pinturaren esperientzia autorearengan geratzen den bezalaxe? Lurra pintura bat balitz bezala geruzatan antolatzen doa, beraz, honetan gertatutako oro honetan geratzen dela esan al daiteke?
Euria itsasotik dator, zerura doa, gero mendira, errekara eta azkenik berriz itsasora. Istorioa denok dakigu eta erraza da ulertzen. Hala eta guztiz ere, bada ideia bat isiltasuna oztopatzen duena, bidea horizontal izatetik bertikal izatera eramaten duena. Hori euria da, uraren egoera horizontal izatetik bertikal izatera eramaten duena eta formulan gehitzen zaigun elementua bertigoa da. Gizakiaren historia ere, lerro horizontala bertikal bihurtu zenean hasten da.
Bigarren esaldiak ere "bestearen" adiera horri erantzuten dio: besteak amesten gaitu eta guk bestea eta horrela elkar marrazten gara errealitatean. Hala ere konplexuagoa izan daiteke "bestearen" adiera.
"Besteak" hemen hondoaren papera beteko du eta nahiz eta "bestea" ezezaguna izan, hor egoten jarraituko du. "Bestea" hondoa bada, "norbera" figura da. Hauek, inkontzienteki bada ere, elkar osatzen dute. Figurak bakarrik lantzen dituen pintoreak, nahiz eta hondoaren zonaldea ez ukitu, bere figuraren bitartez hondoa modelatzen jardungo du.
Puntu honetan beste adiera bat hartzen du "besteak". "Bestea" norbera ez dena izateaz harago, beste kontzientzia mota bat badela ere esan daiteke. Alde batetik normalean dugun kontzientzia mota dago eta beste aldetik "bestea" deituriko kontzientzia mota legoke.
Eraldatutako kontzientzia egoera horretan ikusitakoa egiazkotzat hartzen dutenei, ero deitzen zaie gure gizartean. Pintura ere eroen lurraldetzat hartua izan da.
Zer izan daiteke lilura pinturan? Pinturan, lilura, egiten ari zaren horrekin maitemintzean izango litzateke. Baina lilura hau ez dela sanoa dirudi, Mikel Laboak dioen bezala, ez 52 baitago itzultzerik. Lilurak pintorea itsutu dezake eta bere pinturaren aurrean izan dezakeen gaitasun kritikoa 51 Autoreak hitz hauen bitartez Mikel Laboaren Lau-bost albumean datorren Liluraren kontra izeneko abestiari egiten die erreferentzia. Abestiaren jatorria Bertolt Brecht poeta alemaniarraren Gegen Verführung poema da. 52 Mikel Laboa (1934-2008) euskal abeslari eta musikagilea izan zen. Frankismoaren garaian euskal kantugintza modernoaren sortzaileetako bat. 1966an sortu zen Ez Dok Hamairu euskal kantari taldearen partaidea izan zen, Benito Lertxundi, Lurdes Iriondo eta Xabier Leterekin batera, besteen artean. Taldearen bultzatzaile izan ziren Nemesio Etxaniz eta, batez ere Jorge Oteiza. Azken honek asmatu zuen taldearen izena. Nahiz eta tesi honetan Oteizaren lana, ezta materiala ere, ez diren modu zuzen batean erabiltzen, esan beharra dago, honen pentsamenduak autorearen ikerketan izan duen eragina nabaria dela. 226
desagerrarazi. Testuinguru honetan, pinturan egindakoa hiltzeaz edo egindako horretatik aldentzeaz aipatzen da. Zenbaitetan, sanoa ez den lilura horren aurrean, erdaraz esango litzatekeen desapego sano bat beharrezkoa da.
Lilurarik ez dioen honetan, geruzatan antolatzen den pintura dator lehen planora. Hamaikagarren geruzak hamargarrena estaltzen duen pintura prozesu horretan, agertzen da aipatutako desapegoa edo sen kritikoa. Modu honetan egindako pintura baten alboan jarritako idatzi bat berreskuratzen da jarraian: —"Pintura, geruzatan formatzen joaten bada, egiten duzunarekin izan dezakezun lilura desagertzen joan daiteke, egiten ari zarena estali egiten duzulako. Horrela, zuk zeuk miresten duzun edo liluratzen zaituen hori, ukatzera iristen zara. Bizitzaren aldaketen antza hartzen du orduan pintatzeak. Aurretik egindakoa hil (estali) egiten duzu, borondatez. Eta gorroto duzun kolore bat agertzen da miresten zenuen kolore baten gainean, eta bizitzan ere horrela da. Eta euskarriak aldaketak integratu egiten ditu, eta zeure lilura edo obsesioa bigarren mailako pertsonaia bihurtzen da."
Eta orduan galdetuko dio irakurleak idazleari, zein zerikusi daukate geruzatan margotutako pinturek eta Euria bezalako marrazki serie batek?
Geruzatan antolatutako pintura batean, begien aurrean ez dagoena, ez dago? Erantzuna garbia da, hamaika geruza dituen pintura batean, begien aurrean ez dagoena hor dago. Pintura batean ikusten ez denak egitura bat du, baita forma inkontziente bat ere, hau da Euria serieko marrazkiek agertzen digutena. Pinturaren azala geruzatan doa, bizitzako gertaerak geruzatan doazen antzera, atzera egin ezinik. Pinturan gauza bera gertatzen da, eta azken geruza horretan egongo litzateke prozesuaren heriotza. 228
Tesiaren hirugarren parte hau, ez da atal gehigarri edo osagarri bat bezala ulertzen. Glosarioak aurreko kapituluen sintesi moduan jokatzen du; beraz (aurreko kapituluak bezala) tesiaren gorputzean ezinbestekoa den zati bat bezala hartzen da.
Glosarioa, termino espezifikoak ordena alfabetikoan agertzen diren dokumentua da. Honetan tesiaren garapenean erabili diren kontzeptuak azaltzen dira. Hala ere, ez da terminoak izan litzatekeen esanahi posible guztien erabilera garatzen, tesian duen adiera edo zentzua da azaltzen dena.
Glosario honen helburua aurreko kapituluetan agertzen diren kontzeptuak azaltzea eta lotzea da. Kontzeptu hauek tesian zehar —eta pintura praktikaren testuinguru honetan— izan duten funtzioa argitzea bilatzen dute. Hitz hauek hartu duten norabidea da glosarioaren bitartez analizatzen dena.
Glosario honek tesiaren barne logika bilatzeko helburua du. Tesian behin eta berriz erabiliak izan diren kontzeptuak lotzen eta laburbiltzen dira horretarako.
Azken finean, ikerketa honetan egin dena da hitza jokoan jarri, ia zenbateraino zen gai pintura praktikan gertatutakoari egokitzeko. Horretarako hitzari galdetu egin zaio: zein da zure esanahia? Zer esanahia hartu duzu pintura 231
praktika honen aurrean? Galdera hauen aurrean, hitzak erabiliak izan dira eta esanahi sinboliko berriak irabazi dituzte.
Glosarioak galdera hauek ikerketa honen testuinguruan izan duten erantzuna bilduko du. Hala ere, honek ez du esan nahi erantzunaren barruan beste galderak sortuko ez direnik. Aurrera joan ostean, itzuliko gara hitzari berriz ere galdetzera, eta ezezagunak ditugun eremuak seinalatuko dizkigu berriro. 232
Autorearen ikuspuntutik hartuta, eta tesi honi dagokionez —adiera honen azpiko "bestea"— lehenik eta behin, ikuslea izango da. Bigarrenez, prozesuaren barruan, autorearen norbera subjektuan kokatzen bada, "bestea" objektuan kokatzen da; hau da, pinturan.
Giza-drama lagun hurkoaren baitan dago, baina ezinbestean norberaren baitan ere badago.
Bestalde, ispiluaren bitartez eginiko autorretratu batean, norberak berarengandik duen ideiaren apurtze bat egoten da. Norbera aurrez aurre behatuta, ustezko irudiak erori egingo dira, eta berezko formekin ordezkatuko.
Animazioak kapituluan, praktika piktorikoaren baitan egilearen pentsamenduak izan dezakeen eraldaketa seinalatzen da. Neu "bestea" bihurtzen da eta "bestea" neu esaten du testuak, kasu honetan, "bestea" autorea egiten ari den lana edo objektua da. "Bestea" norberaren parte izatera pasatzen da; baina, nola gertatzen da hau? pinturaren 234
Puntu honetan aipatu behar da, norberarengandik oso urrun zegoen (norberaren baitako) "besteak" gorputz hartzen duenean norberarengan eta integrazioa ezinezkoa gertatzen denean, arrisku psikologiko batez hitz egin daitekeela. Pintura prozesuan zein bizitzan, norberaren baitako "besteekin" topatzeak inplikazio mental bat suposatzen du. "Bestea" eremu psikologiko batean kokatzen dugun une berean, seinalatzen dugu hitz honen azken eta hirugarren adiera: 3.1.3. "Beste" kontzientzia motak
"Bestea", kasu honetan norberaren kontzientziaren baitako beste une edo aldaera bat da. Bere izaera paradoxikoa da. "Bestea" hemen dago, hau da baina ez da hau, "bestea" baizik.
Eraldatutako kontzientzia egoeretan ikusitakoa egiazkotzat hartzen dutenei ero deitu izan zaie gure gizartean. Pintura ere eroen lurraldetzat hartua izan da. Aipatu ditzakegu besteen artean beraien ekarpenaren garrantziagatik oso ezagunak diren Vincent Van Gogh edo Antonin Artaud ere.
"Bestearekin" harremanetan jartzeko edo ametsen munduan jokatu ahal izateko: arnasketa, kontzentrazio eta errepikapen ariketak proposatzen dituzte aborigenek (Morgan, 1994, 50.or).
Muturreko errepikapena eta kontzentrazioaren bitartez autorearen kontzientzia "bestera" pasatzen da. Eskema hau, Animazioak prozedurari bakarrik ez, baizik eta Euria kapituluko marrazkien prozesuari ere egokitu dakieke. "Trantzeari" loturik agertzen da "bestea".
3.2. Gertu eta urrun
"Gertu" hitzaz edozein autore egiten ari den obraren prozeduran gertutasuna balio nagusi bat dela seinalatzen da. Distantziatze falta hau prozeduran fisikoa edo figuratua izan daiteke. Hitz hau agertzen den Amona koadroaren komentarioaren kasuan, gertutasun hau fisikoa da, mihisea eta modeloa oso gertu baitzituen autoreak. Egiten den horretatik distantzia bat ez hartzearekin dauka zerikusia. Gertatzen ari denaren osotasunaren kontzientzian zentratu beharrean, detailean eta esperientzia xumean arreta jartzean datza.
Bestalde, "gertu" prozedura motak obra barrutik kanpora eraikitzearekin dauka zerikusia. Esperientzia gertutik bizitzea barrutik bizitzearen pareko moduan jartzen da. Geure testuinguruan barrualdea figuraren barrualdea litzateke, honen ingeradak barrualdea eta kanpoaldea zehaztuko dituzte.
"Urrun", aldiz, "gertu" prozeduraren aurkakoa litzateke. "Urrun" prozeduran garrantzitsuena egiten den horretatik une oro hartzen den distantzia da. Modeloaren tailerrean, ariketa, hau irudikatzea bada, prozesuan txertatu beharreko aspektu bat da hau, motiboaren gorputzarengandik marrazturiko atalak koherentzia bat izan behar baitute.
"Gertu" prozeduran, detailea eta esperientziaren barruan kokatzea da helburua. "Urrun" prozedura motan, esperientzia bera perspektibaz ikustea, eta esperientziaren kanpoaldean kokatzea da. Biak dira errealitatea ezagutzeko 237
medio, lehenak inkontzienteari atea irekitzen dio, eta bigarrenak egindakoaz kontziente izatea posible egiten du.
"Urrun" aspektuaz, gertaera distantziaz neurtzen da, hau kanpotik legokeen begi batez behatzen da, eta buru hotzaz honetaz kontziente egingo gara. Ez gara zuzenean muinera joango, lehenik poliki poliki inguruan duena aztertuko dugu, muinera kontraste bortitzik gabe iritsiko gara. Ondorioz, "urrun" prozeduraren abiadura mantsoagoa dela esan dezakegu. "Gertu" aspektua aurkako poloan dagoenez, honetan erabakiak ez dira kalkulatuak eta mantso hartutakoak izango, inpultsiboak eta buruberoak izango dira. Kontrasteak bortitzak izango dira, pertsonalak, distantziarik gabeak, ez da pazientziarik egongo eta une oro muinera joango da, puntu oro nukleo izango delarik. "Gertu" prozedura motan egiten dena eta egiten duen begia ez dira ezberdinduko. Egiten duenak amaitzen duen arte ez da kontziente izango. Honela inkontzienteak loratzeko aukera gehiago du.
Modeloaren kasura itzuliz, "gertu" prozeduraz modeloa esperientzia moduan hartua izan da ez irudi moduan.
"Gertu" eta "urrun" parametroak kontzeptu honekin lotu beharko balira, imaginario kontzeptuak gehiago edukiko luke zerikusia "gertu" parametroarekin. "Gertu" imaginarioa izango litzateke eta "urrun" irudia. "Gertu" potentzia eraikitzaile izango da eta "urrun" indar eraiki. Bata eta bestea 238
Aspektu bati edo besteari fidelagoak izan diren pintoreak existitu izan dira. Pintoreak ez dira guztiak aspektu bati bakarrik loturik inoiz egon, bata eta bestea probatzen aritu izan dira. Oso ezagunak direnen artean adibide batzuk izendatuko dira: Velázquez edo Rembrandten margolanak "urrun" aspektuari fidelagoak zirela esan daiteke. Bere margolan asko ez ziren gertutik ikusteko eginak, detailean guztiz abstraktuak ziren batzuk zituen, eta ondoren perspektibaz ikustean, guztiz emaitza naturalista baten aurrean kokatzen ginen. "Gertu" prozedurari adibide bat jartzearren Van Gogh edo Pollock entzutetsuak egongo lirateke; hauek, puntako prozesuen adibideak dira. Normalean, Maisulanetan bi begiradak egoten dira integratuta.
"Gertu" barru ideiarekin lotuko litzateke eta "urrun" kanpo ideiarekin, hau pertzepzio afera bat da, izan ere benetan ez dago barrualde eta kanpoalderik. Geuk gorputz bat daukagu, leiho bat dena, leiho horretatik nora begiratzen dugun da kontua. "Urrun" eta "gertu" aspektuak, nor bere burua ezagutzeko orduan ere egongo lirateke.
Honekin esan nahi dena da, polo biak bere kasa motz geldituko direla erreala den ezer ukitu nahi bada. Muturreko aspektuak izan beharrean erdigune malguak interesgarriagoak dira, batera eta bestera joatea posible egingo baitute.
Adibidez begia, gertukoa eta urrutikoa ikusteko, malgua sortua zen. Miopeen kasuan, "gertu" kasua absolutu bihurtzen da eta urrun dagoena ahaztera jotzen da. Hipermetropeen kasuan gertaera bera da, baina "urrun" aspektuarekin, detaileak hain garrantzitsuak ez direla kontsideratzen da. 240
Erabili den aurreneko adiera arrunta da, gorputza zerbait bizia osatzen duten atalen konjuntoa da. Bigarrengo adiera kakotx artean erabiltzen da ("Gorputza"), hau, existentzia osotasun moduan ulertzeko era da. Hirugarrenean hitz honek hartutako zentzua memoriaren kokaleku balitz bezala ikusten da. 3.3.1. Gorputza atalen multzoa
Hitzaren ohiko adiera litzateke hau, tesi osoan zehar agertzen den hitz bat da: testuaren gorputza, modeloaren gorputza, pinturaren gorputza, etab… Pinturaren materialtasuna eta formari buruz hitz egiteko ere erabiltzen da. Bada kasu bat hitza modu poetiko batean erabiltzen dena Gau begietan kapituluan: norberaren itzaletik urratutako gorputza. 3.3.2. Existentzia "Gorputz" bat bezala
"Gorputza" munduaren prozesuan egoteko eta hau ulertzeko modu bat da. Frekuentzia honetan ezberdinak direnak gauza bera bihurtzen dira. Esaterako norbanakoa 241
dena eta ez dena nahastu egiten dira. "Gorputza" gauzen forma litzateke, izen, intentzio eta esanahi gehigarririk gabe. Kontzepzio hau praktikan agertzen denean ikaragarrizko kontraesanak eta paradoxak sortzen dira.
"Gorputzak" mundua ulertzeko daukagun ohiko egiturak apurtzen ditu, Fluidity antzinako ulerkerarekin lotura estua du. Agnes Martinek dioen bezala hasiera batean dena bat zen, edo agian dena bat bezala ulertzen genuen?
Fluidityk suposatuko luke gauzak ezberdintzeko darabiltzagun kategoriak aldagarriak direla, eta gauza bat bestea izan daitekeela eta alderantziz. Subjektu batek gorputz ezberdinak balitu bezala da fluidity. "Gorputzak", suposatuko luke ez legokeela ez objekturik eta ez subjekturik ere; pentsamolde honetan gorputz beraren parte lirateke guztiak. Existentziako gauza oro, osotasun baten baitan dituena litzateke "Gorputza".
Euria prozeduran ere, hondoa eta figuraren arteko dualtasun garbia zalantzan jartzen da. Figurek, lerroek, hondoa modu homogeneo batean estaltzen dutenean, beste hondo bat agertzen da. Gauza batek bere aurkakoa ekartzen duenean ez da garbi geratzen kategoria baten eta bestearen arteko muga. Anbiguetate eremu horretan susmatu daiteke "Gorputzaren" nozioa.
Animazioak kapituluan, Van Goghen pinturari jarraituz, honen pinturan agertzen ziren elementu oro, lerroaz osatuta zeudela agertzen da. Guztia frekuentzia edo pultsio beraz egina balitz bezala, hemen guztia material eta baliabide beraz osaturiko gorputz bat dela pentsatzen da . 53
Kolore bizien nortasuna ulertzeko, kolore biziak baztertzen ditugu. Presentzia absentziaz ulertzea posiblea da, aurkakoak ezin dira independenteki ulertu. Aurkakoak ez dira gorputz ezberdinak, gauza bera dira "Gorputza" kontzepzioaren barruan, bati tira egitea, besteari bultzatzearen gauza bera da.
Pentsamenduari dagokionez: barrurantz doan bideak erakusten du, barrualdea kanpoaldearen zati bat ere badela. Barrualdea kanpoaldearen jarraipen bat da, eta alderantziz. Bestea geu gara eta geu bestea. Egoerak eta kontzeptuak ez dira ulertzen modu isolatu batean. Masa oker eta deforme bat da hau guztia toki batzuetan modu bateko eta besteetan bestelako delarik.
Kasu honetan, gorputz hitzarekin memoriari egiten zaio erreferentzia. Hau, inkontzientea den inteligentzia eta ezagutza bat da.
Pinturak bere gorputzean, prozesuaren ekintza integratzen duela ikusiko da, autorea honetaz kontziente izan gabe. Animazioak kapituluko prozesuak, akatsa integratu egingo du bere gorputzean. Prozesuaren ostean, nahiz eta beti ikusgarria ez izan, honetan gertatutako guztia pinturaren gorputzean egongo da. "Gorputzaren memoria" memoria inkontziente bat da, gorputz fisikoan kokatuta dagoena. Pinturan ulertezina dena autorearen gorputzean geratuko da. Memoria bizidunak diren eta ez direnen artean dago. Garen eta inguratzen gaituen munduan, ezagutzak toki bat okupatzen du, bere gorputzari atxikitako zerbait balitz bezala. 244
Hausnarketa, pintatzean agertzen den gertaera baten moduan erabilia izan da eten gabe egindako komentarioetan. Hausnartzea, pentsatzea, sentitzea eta egitea eskutik lotuta doaz pintura praktikan.
Hausnartzea eta gauza bati bueltak ematea ez da gauza bera. Zerbait hausnartzean, behi batek egiten duen bezala, elementu bat hartzen da eta jardun eta jardun egiten da honen zaporea barneratzen den arte. Material honetatik energia gehien ematen duen osagaia eskuratu arte. Gauza bati bueltak ematea, perspektiba guztietatik ikustea izango litzateke, baina honen zaporerik, ez eta sintesirik, ez genuke izango, honen itxuraren aztarna bakarrik.
Hausnartzen dugunean kolorea eta forma sartzen dira jokoan, forma poetikoan bada ere. Hausnarketak energiaren frekuentzia igotzearekin dauka zerikusia. Hausnarketak bihotz taupada baten moduan funtzionatzen du.
Hausnartzea ikasketa prozesu baten moduan hartu dezakegu, materiarekin edo momentu konkretu horretan esku artean daukagun zerbaitekin harremanetan jartzeko modu bat bezala. Hausnartze hitzak, gazteleraz reflexión esan nahi du, honen ekintza izango litzateke material bat bere baitan doblatzea, material dentsoago bat eskuratzeko.
gauza berari bueltak ematen egoten zela beti. Baieztapen hau ez da egia, izan ere nahiz eta gai berbera erabili behin eta berriz, gai berdinaren inguruan arreta areagotzea du honek helburu, ez betiko emaitza berdinetan bueltak ematea.
Kolore antzekoen frekuentzien arteko ezberdintasun minimo horiek aztertzea, hauen inguruko ezagutza areagotzea dakar. Zirkulu kromatikoaren inguruan, hauen nortasunaren intentsitatea eta sakontasuna areagotzen ibili gabe, bueltaka ibiltzea posible da. Hausnarketa artean kapritxozkoa, subjektiboa eta behar edo intuizioen araberakoa da. Bilaketa horretan froga eta errorearen dinamika erabiltzen du, autoreak behar duena aurkitzeko. Autoreak, interesatzen zaiona bilatzeko, alde batetik bestera joko du, pendulu baten moduan, interesgarri zaiona aurkitzen duen arte.
Gorputzak behar duena azalduko du eta geure adimenak arazo honentzako soluzio edo erantzun bat prestatuko du. Geure erantzukizuna da adimenak edo kontzientziak agindutakoari obeditzea, bestela ezin da gorputzaren zikloa itxi. Ziklo hau ixten denean, berriz hasten da eta honela etengabe gorputza sendatzen joango da, alaitzen, benetan behar duena identifikatzen.
Adimenak ez du beti asmatzen, baina ez bazaio aukerarik ematen, ezinezko da aurrera egitea. Lehenik basora joateko proposatu dezake, eta han interesatzen zaigun zerbaitekin topatu ahal gara. Gero aspertu egingo gara eta adimenak kalera joateko esango digu, hara iritsi eta interesatzen zaiguna agertu daiteke ala ez, eta horrela bata bestearen atzetik.
Agindu hauek kaotikoak eta eroak direla pentsatu daiteke, baina agindu kaotiko hauei ausardiarekin erantzuten bazaie hauen koherentzia ikusteko gai izan gaitezke. Koherentzia hori kontzientziari obeditu ostean sortutako kate horrek osatzen duenez, hau egina dagoenean bakarrik jakin dezakegu honen zentzua. Amaieran ulertzen da.
Geure kontzientziari ez erantzutea, obsesioa eta desioari zentzurik gabe jarraitzea, gauza bati bueltak ematea da. Hausnarketan garrantzitsua den elementu bat desapegoa da, honek zenbait gauza atzean utzi eta gauza berriei harrera egitea ahalbidetzen du.
Prozesuaren kontraesanak eta penduluaren dinamika, hausnarketaren barruan daude. Kontraesanak barneratzen eta kontsideratzen ditu prozesuak, bata eta honen aurkakoa barneratu ahal direlarik. Arte prozesua paradoxa bat dela askotan aitatu da, hori horrela gertatzen da gauza bat eta honen aurkakoa aldi berean barneratzen dituelako. Kolorea 247
esaterako, kolore bat ezin da ulertu honen aurkakoa edo osagarriaren aldi bereko presentziarik gabe. Lerro batek ere agertzen den une berean okupatzen duen espazioa seinalatzen du, baina honekin batera okupatzen ez duena ere markatzen du, hau erdibitzen duelarik.
Bueltak ematea, hemen aipatzen den bezala, desioari loturiko ekintza bat litzateke, adimenak sorturiko irudi edo ideia erakargarri baten inguruan mugimendu zirkular bat egitea.
Hausnartzearen ekintza ez da zirkularra. Une oro ez du distantzia bera izango behatzen duen elementutik, eta ez da une oro elementu berari lotuta egongo. Biak lirateke arreta eta obserbazio mugimenduak. Hala ere, lehena desioak bultzatuko luke eta bigarrena intuizioak. Bueltak emateak zerbait konkretua lortu nahi du egiten duen horretatik, desiraturiko objektua. Hausnartzeak, bestalde, ez du objektu konkreturik desio, ekintza bere osotasunean den magma horretan lerro bat trazatzea du helburu, ekarpen bat egitearen alde. Lerro hori, unean uneko beharrak eta intuizioak gidatuko dute ez desioak.
Gorputza ezagutzea ahalbidetzen du hausnarketak, kontzientziak agintzen dizunari obedituz. Bilaketa eta pazientziaren bitartez gorputzak adimenaren bidez bidaltzen dituen agindu kaotikoak barneratzea ahalbideratzen du. Hausnarketa setatiaren bitartez, minak, akatsak eta kontraesanak barneratzen dira. 248
3.5. Heriotza
Jakintza herrikoiak dio: arte diziplinak zulo bat betetzeko asmatuak izan zirela. Antzinako Grezian Butadesen alaba Korak, gerrara zihoan bere maitaleak utzi behar zuen hutsunea betetzeko, honen itzala iraunkorra egin zuen. Neolitoan harri bat altxatzen zenean ere gauza bera zen, zutunik zegoenak etzanda zegoena irudikatzen zuen. Presentzia absentziaz ulertzea da hau. Arte afrikarreko eskulturak ere, hildakoen errepresentazio ziren. Heriotza eta artea loturik daude.
Artean heriotzaren gaia nukleikoa da, oinarrizkoa, heriotzaren ideiaren inguruan dabil artea eten gabe. Heriotza eta honen eskutik ezinbestean bizitza. Tesian zehar heriotzaren gaia zenbait puntutan ukitu izan da, momentu honetan kate bat osatu nahi da puntu horien artean.
Esaldian sakontzen badugu, pentsa dezakegu ezerk ez zuela balio, dena alperrik zela, ezerk ez zuela lausotuko heriotzaren eta bakardadearen mamua. Egunero mamu horiei aurre egiten dien pintore baten ahots frustratua irudikatu dezakegu esaldi hauen atzean.
eta muturreragokoa da. Hiltzea beharrezko ikusten du besteei bere egia kontatu ahal izateko. Berak ikusten duena edo berak munduarengandik duen egiazko bertsioa, guztiz komunika ezina dela aitortzen du. Eta zergatik uste zuen hilda, guretzat errazagoa izango zela ikustea bere begirada? Bera, bere buruaren interferentzia balitz bezala hitz egiten du. Denok dakigu, zenbait bizipen, norberaren heriotzan bakarrik direla posible. Gandhik berak ere aipatzen zigun egoera hori.
Komentario berdinean Bill Violaren The Inocents lanari loturik hondo figura eta heriotza bizitzaren arteko analogia bat sortzen da. Lan honen egitura erabilita, hondoa heriotza bezala eta figura bizitza balitz bezala hartzen ditu autoreak. Heriotza, figura hondo bihurtzen denean da. Ideia honi jarraituz gogorarazten da, figurak hondoa egituratzen duela eta ondorioz hondoak figura. Hondora doazenak, ostera figuran agertzen dira.
Valenteren "Rudimentos de destrucción" ataleko hitzak hausnarketa honekin lotzen zaizkigu. "Formen menpe ez bizitzearen" ("siervo de las formas") helburuarekin hiltzen da norbera bizitzan, eta estaltzen da egindakoa pinturan. Azken 250
3.6. Irudia 3.6.1. "Irudia" parametro moduan
Irudi hitzak abarkatzen duen errealitatearen barruan, tesi honek bi parametro kokatzen ditu: Pintura eta "Irudia", bata bestearen aurkako bezala.
Arte plastikoetan denak izango du irudi formatua, baina, honen nortasunaren arabera, margolan bat pintura-"Irudi" edo pintura-pintura izango da.
Pintura dentsoagoa izango da eta "Irudia" arinagoa, pintura esentziaz mintzatuko da eta "Irudia" itxuraz, gainazalekoa denaz. Antzinako Erroman, imago, foro erromatarrean erakusten ziren hildakoei jartzen zitzaien argizarizko maskara bati deitzen zitzaion.
Gauza bat da "dar a ver" eta beste bat da "dar a leer". Pintura ikustera ematen da eta "Irudia" irakurtzera. Ikustera ematean, istant batean gertatzen da, ez da tenporala, ez lineala. Irakurtzera ematean, dokumentu batean ematen da, tenporala, arrazionala eta lineala da. Pintura bat irakurtzera bakarrik ematen bada "Irudi" bat izango da.
Errepresentazioaren pinturak dokumentu funtzioa bakarrik bete badezake "Irudi" izango da. Amona pinturan modeloa ez da irudikatzen, autoreak ez baitu honekin izandako esperientzia dokumentu batera mugatu nahi izan.
Giacomettiren erretratuak, Van Goghen paisaiak esaterako ez dira "Irudi", nahiz eta errepresentazio diren. Pintore hauek, erreferentea, pintura loratzeko aitzakia gisara erabiltzen zuten, helburua ez zen dokumentu bat egitea. Antonio Lopezen maisulanak edo Cartier-Bressonen argazkiak artistikoa den balore propio bat dute, ez dira errealitatearen dokumentu hutsalak, ez dira "Irudiak". Kontuz ibili behar da, "Irudia" ez da pintura-errepresentazioa, pintura-dokumentua baizik.
Forma ulertu egin nahi dugu, hau interpretatzeko beharra daukagu, artea irakurri egin nahi dugu, baina gure arazoa da honekin izan dezakegun esperientzia estetikoa izateko gaitasuna ia desagertu egin dela.
Ondorioz, Sontag andereak gauzak beste era batetara ikusteko berriro ikastearen behar bat antzeman zuen. Artearekin harremanetan jartzeko beste modu baten beharra seinalatzen zuen. Berak erotika hitza aipatzen zuen interpretazioaren aurretik (Sontag, 1996, 39.or).
"Irudi" hitzak arazo bat seinalatzen du, esanahiaren gehiegizko pisua formaren zentzuaren gainetik dagoenean. Pintura batek esanahi mugatu bat komunikatzen duenean "Irudiaz" hitz egiten ariko ginateke. Baina, pintura baten zentzua ez da honek izan ditzaken esanahietara mugatzen.
Pintura-"Irudi" batek komunikatu egiten du, esanahi zehatz bat partekatzen du, informazio hau berdina izango da ikusten duten guztientzat. Pintura-pintura batek transmititu egingo du eta esperientziak sortuko ditu bere ikusleengan. Pintura batek ez du esanahi bera bere ikusle guztientzat.
"Irudiak" esanahi konkretuak komunikatzeaz aparte sentimendu konkretuak ere inposatuko ditu. John Cagek honen musikako bertsioari "música-objeto" (Cage, 1981, 183 or.) deitu zion. Arte obra baten aurrean kokatzerako orduan, ikusleak edo hartzaileak hau nola bizitu nahi duen aukeratzeko askatasuna izan beharko luke.
"Irudi" batean egileak komunikatu nahi duenak pisu gehiegi dauka eta ez dio uzten ikusleari bere bizipen eta interpretazio propioak eraikitzen.
Alde batetik pintorearen espresioa daukagu eta beste alde batetik pintura beraren espresioa. Pinturak, ordea, badu norabide propio bat gizakiak guztiz ulertzen ez duena. "Irudiaren" kasuan pinturaren norabide propioa esanahi zehatz batzuen espresiorako menperatua gertatzen da. Autorearen intentzioak pinturaren norabide propioa menperatzen duenean ez litzateke pintura, "Irudia" baizik.
"Irudia" da, pintura bat ideia baten ilustrazio bakarrik denean. Pintura-pintura batean ordea ideiak gorputz hartzen dute. Garrantzitsua da gorputz hartzearen eta ilustratzearen arteko ezberdintasuna nabarmentzea. Ideia bat ilustratzean hau azaldu egiten da, argitu, ulermenezko eremu batera eraman. Gorputz hartzean, ez da ezer argitzen, ez da ezer ulergarriago egiten, besterik gabe beste mota bateko presentzia bat agertzen da.
Pinturaren esentzia ez da irudizkoa. Valentek zioen: "el poeta, [...] Sólo puede escribir, puesto que su mundo, lo inefable, le condena a la palabra" (Valente, 2002, 69.or). Pintoreari gauza bera gertatzen zaio, esentziak pintorea irudira kondenatzen du. Baina irudia eta "Irudia" ez dira gauza bera. Pintoreak irudiarekin lan egingo du, baina bere lanak ez dute zertan pintura "Irudi" izan, pintura-pintura ere izan daitezke.
Oraindik ez da existitzen pintura-pintura bat pintura-"Irudi" bategatik ezberdinduko duen makinarik. "Irudia" parametro ireki eta interpretagarri bat da. Dena dela, eman diren argibideekin irakurlearen esku geratzen da, 255
inguratzen duten irudi andana horretatik, zer den pinturapintura eta zer "Irudi" ezberdintzea. 3.6.2. "Irudia" kontzepzio moduan
Lan akademiko honetan "Irudi" hitza, pentsatzeko modu bat ere bada, errealitatearekin harremanetan jartzeko daukagun tresna bat. "Irudi" kontzepzioa da: gizakiok begiekin antzematen dugun errealitatearen egitura, pentsamenduaren egitura izatera pasatzen denean.
"Irudia" pentsamoldea oso baliagarria da, gauza bat eta bestea oso garbi ezberdintzen laguntzen digulako, errealitatearen panorama logiko eta arrazional bat eraikitzen uzten digulako. Gauzak toki batean hasi eta bestean amaitzen direla erakusten digu, zerbaiten muga edo ingerada garbi bat errekonozitzea posible egiten du.
"Irudia" pentsamolde mugatu bat da. Begiak ez du dena ikusten, eta ondorioz "Irudi" pentsamoldeak ere ezin du dena pentsatu. "Irudi" pentsamoldeak, jasan edo prozesatu ezin dituen beste pentsamoldeak ere badira "Gorputza" edo fluidity.
"Gorputza" pentsamoldean, inguratzen gaituena batasun bat da eta behatzailea honen parte. Fuidity pentsamoldean, gauza bat bestean bihurtu daiteke eta hauen arteko mugak irekiak egongo da.
Fluidity pentsamoldean ez bezala,"Irudia" pentsamoldean: pentsamenduak hertzak ditu, errealitateak mugatutako figurak dira, gauzak beste guztiengandik ezberdinak edo zerikusirik ez balute bezala ulertu daitezke.
Begia neurri batean arriskutsua bihurtzen zaigu. Hasieran, ezagutzarako sortua izan den tresna, domeinurako 256
tresna izaten amaitu du. Mendia igotzen duenak lurraldea eta paisaia ezagutzeko igotzen du, baina ostera hau kontrolatu eta dominatzen du. Francesco Petrarcak XIV. mendean la Ascensión al Mont Ventoux (Petrarca, 2019) liburuko pasartean, honi buruz hitz egin zuen. Paisaiaren kontzepzioaz gain, gizakiak honengan zuen domeinua aipatzen zuen. Begiaren ezagutza, grekoz begiaren gnosia, begiaren cracia edo boterea bihurtu zen. "Irudiaren" pentsamoldea ojokratikoa da.
"Irudia" pentsatzeko forma bat besterik ez da, errealitatea askozaz ere konplexuagoa da. Esan daiteke izate oro ikusia eta pentsatua izan daitekeen une beretik irudi bat dela berez. Errealitatea irudi bat dela esan daiteke, baina hori esatea errealitatea mugatzea da. Hauxe da "Irudi"-aren kontzepzioa. 257
Itzala, pinturaren atzealdeko elementu ezezagun bezain garrantzitsu bat bezala agertzen zaigu. Pintura orok dauka bere itzala, bere beste aldea, hasierako begirada hutsal batek identifika ezingo lukeena. Irudi orok dute azpiko egitura ezkutu bat. Ezezaguna den hori litzateke itzala, eta horrek bultzatzen du hasiera batean pintura.
Itzalari erantsi zaion eduki emozional eta teorikoa aipatu behar da. Gau begietan pinturan topatzen denari hitza jartzeko, norberaren itzaletik urratutako gorputza dio autoreak. Puntu honetan interesgarriena urraketaren ideia da, zauri edo min batena, eta honek eramaten gaitu Jean Geneten El funanbulista liburuko zauriaren esaldira . Honek zauria, 54 bakardadearekin lotuko du, barne minarekin, sekretua edo azal ezina den horrekin. Pinturaren itzalean edo geure itzalean, adierazitako elementu hauekin topatu gaitezke.
Genetek zauri hori bestearen begietan topatu ahal dezakegula esaten du, zenbaitetan, eguzkiari zuzenean begiratzea bezain mingarria izan daitekeena. Begirada zuzenaren baitan topatuko dugu giza drama, itzala eta honen luzapena den gaua. Elkar ikusiko dugu, zure gau begietan. Tesi honetan, psique iluna, pentsamendu iluna, norberaren aspektu inkontzientea litzateke itzala.
"La sombra representa el estadio más alejado de la verdad" (Stoichita, 1999, 29.or). Badakigu Platonentzat egiarengandik gertuen dagoena eguzkia dela eta urrutien itzala. Egiarengandik urrutien itzala, gero irudia, eta azkenik gauza bera edukiko genuke. Serrallerren ikuspegia eta Platonena guztiz kontrajarriak agertzen zaizkigu, egiaren kokalekua, aurkako tokietan kokatzen baitute. Biak agertuko zaizkigu irudia eta itxurarekin mesfidati, eta egia beste nonbait dagoela aipatzen ziguten.
baliteke hori izatea, Serrallerek esaten zuen bezala, artearen egia edo kondizioa.
Eguzkia egiaren sinbolo gisara kokatzen digu Platonek, kolore eder guztien erdian kokatzen den kolore distiratsuena, argia, egia. Itzala da beraz, honen beste aldea, ez horregatik faltsuagoa edo gezurrezkoagoa. Gaua eta eguna.
Itzala, egitura bezala; itzala, giza kondizioaren oinatz modura. Calvo Serrallerrek ezkutua eta inkontziente den horretaz konturatzearekin lotzen du itzala. Gure itzalezko mundua ere hor legoke, geure desioak eta honek eragindako sufrimendua eta frustrazioak. Beraz, autoreak itzalari lotutako emozioen mundukoak diren elementuak honako hauek izango dira: bakardadea, barne mundua, mina, sekretua, desioa eta frustrazioa.
Amaitzeko, zer esan nahi ote du itzalean sartzeak? Itzalean sartzeak aurrerago aipatu dugun "Gorputza" kontzepziora garamatza, (ikus glosarioko atal hori). Itzalean sartzea, gauzak eten gabe elkar ukitzen ari diren atmosfera horretara sartzea litzateke. Sentikortasun berezi bat izango da, non dena gardena eta opakoa den aldi berean, jarraikorra eta etena aldi berean, espazio plastiko bat balitz bezala. Guztia, korronte bat edo inpultso propio bat balu bezala ikustea litzateke errealitatea. 260
Zer esan nahi du egindako lanak lotura organiko bat duela? Egindako guztia gorputz bat bezala dela eta barne logika integral bat duela. Honen barruan sartzen dira: testua, hausnarketa, pintura, marrazkia eta animazioa; dena.
Autore baten obran, lotura organiko baten presentzia egotearen ideia, tesi honen hipotesi nagusia da. Jungek aipatzen duen kaosaren baitako ordenaren ideia da. Honek esan nahi duena da, prozesua, obra, eta honen alboan sortutako hausnarketaren artean, lotura organiko bat dagoela. Eta baita egindako komentario guztien artean ere. Pentsamendua, sentimendua eta akzioak lotutako ekintza guztiok, lotura organiko bat dutela susmatzen da.
Honek zer esan nahi du? pentsatutakoa eta egindakoa eskutik helduta doazela. Pinturaren bitartez buruan loturak sortzen diren une berean, hausnarketa bat integraturik joango dela obran. 261
3.9. Marrazkiak eta animazioa
Nahiz eta pinturaren testuinguruan eraikitako tesia izan, testu honetan guztian, pintura eta marrazkia hitzak nahastu egiten dira. Hemen sortzen den galdera nagusia honako hau da: zergatik erabiltzen dira animazioak eta marrazkiak pinturari buruzko tesi batean?
Egun, diziplinen arteko lerroa trazatzea geroz eta zailagoa gertatzen da. Beti izan dira oso hurbileko diziplina pintura eta marrazkia, ia erabilitako materialak bakarrik bereizten dituelako. Kezkak eta oinarriak oso antzekoak dira, guztiok, irudi manual bat eraikitzearekin baitute zerikusia.
Zergatik erabiltzen dira animazioak eta marrazkiak? Prozedura hauek autoreak pintura teknikaren barruan ulertzen dituelako. Prozesu hauek pinturarekin lotura estua dutelako.
Marra da, tesi honen autorearentzako pinturaren oinarrizko baliabidea, gainerako guztiak sintetizatzen dituena. Puntua, luzatu ez den lerro bat litzateke eta mantxa edo planoa marra lodi bat. Testu honen autoreak marrari ematen dion garrantzia ikusita, ez da harritzekoa bere pintura tesian marrazkiak erabiltzea.
Tesi honetan, guztia da pintura, nahiz eta zenbait ekarpenek ez duten pintura materiala erabiltzen, beraien ekarpena piktorikoa da. Edozein pinturak bezala, marrazkiak forma eta koloreari erantzuten dio.
Paper zuria, irudimena eta graziaren arteko borroka horretan jartzen da, izan ere irudimenak graziaren zirrikitua betetzen baitu. Grazia, tesiari dagokionez, prozesua beraren kondizio hutsarekin lotzen da, prozesuan hustua dagoen horrekin.
Oteizak seinalatzen zuen bera zoriontsu zela paper zuriaren aurrean, graziak bete egiten zuela, Simone Weilek esaten zuen bezala. Van Goghek ere, zioen bere gutunetan, mihise zuriak diola beldurra pintore onari eta ez alderantziz. Beraz, zer da pintore onak "paper zurian" bilatzen duena? Weilek graziaren baitako zirrikitua bilatzea, Deleuzenek "cliché" nardagarri hori akabatzea.
Garrantzitsuena zera da, nahiz eta paper zuria "clicheaz" betea egon eta amaieran berriz "clichea" eskuratu, graziarengana edo aipaturiko zirrikitu horretara, pinturaren bidez eginiko gerturatze guztiak, autorearentzako sendagarriak direla. 263
"Trantze" hitza, prozesu artistikoan, egileak izan dezakeen egoera bati izena jartzeko aukeratu den hitza da. Baina zer esan nahi du trantze hitzak?
egoeran bertan egoteko eta esperientzia hori bizitzeko. Bigarren, trantzeak bizitzen duenarengan eraldaketa bat probokatzen du, eraldaketa hau kezka plastikoei aurre egiteko, eta bizitzari ere aurre egiteko erabilia izan daiteke. Aurrerago azalduko da trantzeak bizitzen duenari zein erreminta ematen dizkion.
Beraz, esan dezakegu xamanek bizitzen duten trantzea eta autoreak bizitu duen "trantzea" gauza bera dela? Autoreak ez luke jakingo galdera honi erantzuten ez baita xamana, baina esan daiteke, antzeko esperientziak direla.
zentzumenak murriztuak gertatzen direla. Modu xalo batean esango dugu zentzumenak "bestera" pasatzen direla, autorearen baitan eraldaketa bat ematen dela, eta honi zenbait erreminta ematen dizkiola. Hauek, pintura praktikan eta bizitzan gertatuko denaren ulermena eta integraziorako erremintak izango lirateke, xamanen kasuan gertatzen den bezala.
Prozesu artistikoei dagokionez "trantzea" ekintzan gertatzen da, eta ardatz moduan lan artistikoa izango luke. "Trantzea" ekintza artistikoan gertatzen da eta honi loturik, gertatzen ari den unean prozesu artistikoarentzat ematen da. Prozesu plastikoei lotuta, autoreak ezagutu duen "trantzeak" ardatz bat du.
Jarraian, autoreak "trantzearen" inguruan izan duen esperientzia azalduko du. Tesi honen autoreak "trantzea" prozesu errepikakorrei lotuta ezagutu du. "Trantzea", animazioetan, 1000 origamizko txori egitean eta Euria prozesuan bizitu izan ditu.
abstraditu egiten da; hau da, egiten ari garen horretan ez du esku hartzen. Bestalde, autorearen arreta prozesuan abstraditzen da; hau da, egiten ari garen horretan bakarrik zentratzen da.
"Trantzearen" helburua autorearen kontzientzia "bestera" pasatzea da, egiten ari dena ulertzeko gaitasuna irabaz dezan. Trantzean objektua eta subjektua nahastu egiten dira.
"Trantze" egoerak, desio eta intentzio zehatzak, prozesu artistikotik kanporatzea ahalbideratzen du. Intentziorik ez izatea intentzio zorrotz bat da, nahiz eta logikoki paradoxa bat izan.
"Trantzeak" artearen prozesuan agerturiko paradoxak, eta irteerarik gabeko labirintoen gainetik salto egitea, ahalbideratzen ditu. Prozedura artistikoetan, gertatzen ari dena ulertu baina aldi berean ez ulertzea, ematen den zerbait izaten da. "Trantzeak", sostengatu ezinezko egoera honen integratzea, posible egiten du.
"Trantzea", prozesuan eramaten uzte bat da. Ekintzaren egiarekin harremanetan jartzeko modu bat. "Trantzeak" ekintzaren egia onartzearekin zerikusia du. 268
Espektatibak, "trantze" egoeran interferentzia moduan jokatuko du. Espektatibarekin autoreak ez du bere gogoa gertatzen ari den horretan izango, gertatzea nahi duen horretan baizik. Modu honetan zailagoa izango zaio prozesuaren barruko gertaeren egia onartzea. Desioak "trantze" egoera nahasi dezake. Intuizioak eta momentuko beharrak bideratuko dute "trantzea".
4. Ondorioak
Nire lagunak eta biok 11 urte genituen. Lurrezko aldapa batean jolasten genuen. Aldapa honen gainean iturri bat zegoen. Ura botatzen genuen aldapan behera eta lurra lokatz bihurtzen zen. Bizitzaren jario bat sortzen zen, dena flexiblea bihurtzen zen, malgu. Zoriontsu nintzela oroitzen dut.
Lurrean arrasto bat eginez, ura erreka bihurtzen zen, bizitzaren erreka. Uste dut berari bururatu zitzaiola ura sostengatzeko presa bat egitea. Badirudi ideia ura sostengatzea zela, bizitza sostengatzea.
Zirkulu formako horma bat egin genuen errekaren erdian. Presa txiki honek zulo bat zeukan gomazko tutu batekin, uraren jarioa eten ez zedin. Ez zen komeni bizitza gera zedin, ezer ezin da betirako sostengatu, zikindu egiten da, usteldu.
Bera gazte joan zen, nik hemen jarraitzen dut, berriz topatzen garen arte. Baliteke arteak galera bati aurre egitearekin edo bizitzaren jarioaren aurrean zer egin jakitearekin zerikusia izatea.
Urarekin eta lurrarekin jolasten genuen, batzuetan bere fluxuan joaten uzten genion, bestetan sostengatu egiten 273
genuen. Baina inportanteena zera zen, azkenean bere bidea egiten uzten geniola, joaten uzten geniola. Modu honetara egin behar izan genuen guztiok berarekin, joaten utzi behar izan genion, ez zegoen besterik. Eta azkenean gauza bera gertatuko zaigu guztioi ere, joateko baimena eman beharko diogu geure buruari. Lana da heriotza sostengatzea, lana bizitza sostengatzea, lana artea sostengatzea. Umeak ginenean eskuekin egiten genuen, jolas bat balitz bezala.
Baliteke artea heriotzaren mamuari aurre egiteko tresna bat izatea. Heriotza, pintura bezala, azken finean zera da: irudi bat. Irudiak hegan eginaraz dezake eta lurretik aldendu, bestalde honen materialtasunarekin jokatuz gero, mina arindu egin daiteke. Autoreak pintura ez du ikusi nahi desio eta harrapa ezinezko edertasunen eremu moduan, ezta sufrimendu sortzaile bezala ere. Pintura ukimenaren eta materialaren lurralde umil bezala ikusi nahi du. Lokatza, arreta eta material moduan.
Tesia egin ostean eskema bat agertzen zaigu begien aurrean: erdian pintura daukagu, goian zerua eta behean lurra. Tentsioa sostenga ezina denean zerura edo lurrera begiratzen dugu. Asko jaistea eta asko igotzea biak arriskutsuak dira. Zerura gehiegi begiratzea ametsetan bizitzea da, utopiak sinestea. Hau ideien mundua da, desioaren eta domeinuaren lurraldea. Bestalde, lur azpira sartzea, gorputzaren hilkortasuna pairatzea da, ezertan ez sinestea, galera eta gabezien lurraldea. Pintura, zerua eta lurraren artean legoke, hauen bien arteko orekan.
Sostenguaren kontzeptua baliteke ilusio bat izatea, azken finean ura aldapan behera baitoa, eta azkenean konturatzen gara ez dugula deus ere kontrolatzen. 274
Baliteke urarekin egiten genuen bezalaxe, tesi honetan egindako guztia gorputz batean sostengatzea. Eraldatzen doan gorputz bat agertu zaigu, eraldaketako uneen artean jarraipen bat duena. Tesiaren egite prozesuak, objektu konkreturik heltzen ez duen egitura baten forma du, eta bidean zenbait objektu eta gai lotu zaizkio egiturari.
Hipotesi nagusiari erantzungo diogu: ba al da ordenarik, tesi honetan egindako ekintza guztiek osatzen duten kaosaren artean? Lan pertsonalaren barne ardatza aurkitu al da? eta ardatz hau edo hauek egongo balira zein formatu izango lukete?
Galderei urrenez-urren erantzunda, esan behar da ordena badela. Kontua da, ordena hori nola azaldu daiteken, eta egiturazko lerro horiek zein puntutaraino azalduak izan daitezkeen. Tesi honetan, ardatzak bat baino gehiago aurkitu dira.
Ardatzek, ezinbestean, azalpen bat posible duen asmo, desio, intentzio edo kezka formatua, hartzen dute. Analisi hau egiteko, tesian idatzitako ideia edo kontzeptu nagusien gainbegirapena egin da, eta tesi osoan zehar errepikatzen diren kontzeptuak kontuan izan dira. Zenbait desio edo zentzu nagusi identifikatu dira: batzuk asmo kontzienteak dira eta besteak kezka erreal inkontziente konstanteak.
"Irudiarengandik" urruntzea, eta hirugarren, arreta betea eta honen bitartez kontzientziaren eraldaketa. Hauek dira hiru asmo edo desio kontzienteak.
Beste aldetik, kezka konstanteak eta lanaren bultzatzaile diren bi ardatz daude: lehena, materialtasunera jaistea giza dramari begietara begiratzeko; eta bigarrena, lehenengoari loturik, giza dramaren inguruko kezka existentzial konstantea.
Tesian zehar aztertutako lanetan pintura dominatu beharrean (medio bezala) pinturak autorearen akzioak dominatzeko asmo bat agertzen da beti. Hau, Amona eta Animazioak kapituluan indarrez beteta igartzen da.
Animazioaren kasuan, pintura ez dominatzeko asmoa dago deriba prozesu bat delako, eta neurri handi batean akatsak bideratua delako. Era berean, "gertu" prozedura mota ere erabiltzen da, marrazki guztien emaitza bukatu arte ez direlako ikusten.
Gau begietan pinturan ez da hain nabaria, baina pintura itzal kolore ilun horietan kokatzeak, aipaturiko ojokraziarekin edo begiaren agintearekin apurtzeko asmo bat adierazten du. Zerbait dominatzeko identifikatu egin behar da eta argi ikusi, bestela ez da posible domeinua.
Euria seriearen komentarioan, autoreak aitortzen du prozesuak berak hartzen dituela erabakiak ez autoreak. Lehen erabakia da autorearena, baina lerro zuzenen okertzeak eta eskuaren pultsioak sortutako kurbak, autorea gertatuko 276
Bestalde, marrazki hauek, pultsio edo azpi erritmo inkontzientea probokatzea dute helburu. Nahiz eta horrela marrazteak teknikaren domeinua eskatzen duen, azkenean autorea konturatzen da, prozesuak eraman egingo duela eta bukaeran berak ez duela ezer kontrolatzen. 4.1.1.1. Pintura/bizitza ez dominatzea
Amona atalean pintura, bizitza eta heriotza lotu egingo zaizkigu. Baliteke eternitatearen kontzeptua eta artea bizilagunak izatea, zein ote da hauen harremana? Egon badaude asko, pentsatuko dutenak, arteak eternitateari opariak egiten dizkiola eta eternitateak opari hauek bere etxean edukitzen dituela. Artistak eternitatea limurtuko balu bezala. Ondorioz, artea eternitatea konkistatzeko tresna bat dela pentsatu daiteke. Tesi honetan, maila ideologiko eta teorikoan bada ere, pintura ez da dominatzeko tresna bat bezala ulertzen.
Eternitatearekin, bizitzarekin eta heriotzarekin harremanetan jartzeko medio moduan ulertzen da pintura. Azken finean pinturak egiten duena da, gizakia pinturaren materialarekin harremanetan jarri.
Baliteke artea eta eternitatea elkarrekin jolasten diren bi bizilagun izatea, eta posible da gizakiak noizbehinka agertzen diren bizilagunak izatea. Autoreak, bere iritzi apalean bada ere, pentsatzen du, gizakiak hauen elkarrizketaz ez direla asko enteratzen.
Zenbateraino autoreak dominatzen duen pintura eta zenbateraino pinturak dominatzen duen autorea, tesi guztian 277
zehar kezka nagusi da. Erramun Landa Mendibek esango 59 zigun pintatzen dugunean "pinturak gaituela". Azkenean, kezka existentzial batean bihurtzen zaigu: zenbateraino gaitu bizitzak edo zenbateraino dugu bizitza, zein dago zeinen gainetik? Bizitzaren patuaren jabe gara edo patuak gaitu? 4.1.1.2. Ez definitzea
Pintura ez definitzea autorearen interes konstanteetako bat da. Nahiz eta tesian aztertu diren prozesu guztietan agertu, aspektu hau animazioan aurkitu daiteke modu garbi batean. Animazioaren ezaugarri bat da, irudia ez dela inoiz definitzen, ez da amaitzen ezer konkretua izaten. Marrazki talde honetan agertu daitezke errekonozitu ditzakegun ideiak, irudiak, baina ondorengo segundoetan ihes egingo digute.
Simon Weilek imajinatu gabe maitatzera gonbidatuko gaitu, irudiak eta irudimenak grazia neutralizatzen dute. Aurreko paragrafoan irudiak prozesuaren behaketa garbia etengo zuen bezala, irudi eta irudimenak grazia estaliko dute.
Dominatzeko grinak grazia hiltzen du. Ildo honi jarraituz, autorea konturatu da pinturarekin duena ez dela hau dominatzeko nahia, honekin harremanetan jartzeko grina baizik.
Autoreak "Irudia" bere prozesutik baztertu nahi izan du erabaki pertsonal bezala. "Irudia" azaleko eta hutsala den pintura dela dio. "Irudia" pintura-dokumentua da, pintura ulergarria. 60 2014an Testuinguruari erlazionatutako pintura praktikak ikasgaian izandako elkarrizketa batean egindako komentario pertsonala. 279
4.1.2.1. Esanahietara ez mugatzea
Pintura "Irudira" mugatzen dela sinestea, pintura komunikazioa bakarrik dela sinestea da. Tesi honetako prozesuetan etengabe, guztiz definitu gabeko esanahi unitatea bilatzen da. "Irudiak" pinturaren esanahia dominatzearekin dauka zerikusia. Bilatzen dena ere, pinturak duen norabide propioa da, norabide hau da gizakiak guztiz ulertzen ez duena.
Esanahiak ideia konkretu batzuetara mugatuko dute pintura. Hala ere, pintura baten zentzua ez da honek izan ditzaken esanahietara mugatzen. "Irudiarengan" autoreak ikusten du pintoreak kontzesio bat egiten duela bere ikuslearekin. Pintorea, pintatzean, bere bakardadearekin topatzen da, eta bere bakardadearekin harremanetan jartzeko daukan kodea, ez du zertan ikuslearekin partekatzen duen kode berdina izan beharrik.
Amona kapituluan adierazten da, pintura horretan dagoena, ezagutza dela eta ez esanahia. Ezagutza hori da gorputzean geratu daitekeen bakarra, esanahiak buruan bakarrik du pisua, eta buruak ahaztu egiten du, baina gorputzak ez. 4.1.2.2. Autonomiarik gabe
Pintura "Irudira" mugatzen dela sinestea pintura ideia eta kontzeptuetara lotuta bakarrik existitzen dela sinestea da; hau da, pintura kontzeptu eta ideia konkretu batzuengatik autonomo ez dela sinistea izango litzateke.
ez du autonomiarik izango; hau da, ez du ibilbide propiorik izango.
Pinturaren altxorra, honek gizakiari ideiak lotzeko ematen dion aukera da. Pintura prozesuan, ideia batek gorputz hartzean, honen nortasun kristalizatua magmatiko bihurtuko da. Velázquezen kristoak, esaterako, esanahi konkretu bat dauka kristauentzat. Baina pintura-pintura denez, badakigu pinturak esanahi eta ideia konkretu hauek transzenditzen dituela eta beste zentzu bat hartzen dutela esanahi hauetaz gaindi dagoena.
Hirugarren asmoa pintura prozesuan, arreta betea jartzearen bitartez, autorearen kontzientziaren eraldaketa bat lortzea da. Aspektu hau indar betean Euria eta Animazioak kapituluetako prozesuetan agertzen da.
Behaketaren une betean gauza bat hil eta besta jaiotzen da, bai pinturan eta bai autorearengan, eta honen ondorioz pentsatzen da, pinturaren eraldaketaren egitura autorearengan integratzen dela. 281
Ematea eta hartzea gauza bera dira, pinturari arretaz begiratzea geure buruari entzutea da. Norberaren gorputzak behar duena azalduko du, eta geure adimenak arazo honentzako erantzun bat prestatuko du. Geure erantzukizuna da, adimenak edo kontzientziak agindutakoari akzioen bitartez obeditzea, bestela ezin da gorputzaren zikloa itxi.
Ziklo hau ixten denean berriz hasten da, eta etengabe gorputza bere burua ezagutzen joaten da, benetan behar duena identifikatzen. Horrela eraldatzen joango da poliki poliki pinturarekin, eta batez ere inguratzen duenarekin harremanetan jartzeko modua aldatuko da. Kontzientziaren eraldaketa erreal bat egon denaren froga, akzioa da.
Norberak egiten duena zorrotz behatuta, denbora mantso baten barruan, norberarenak ziren ustezko irudiak erortzen joango dira, berezkoak diren formekin ordezkatzen doazen bitartean. Norberak honela nor bere subjektibitatearen itzala ezagutu ahal izango du azkenean. Eta norberarena zela pentsatzen genuen irudia apurka desgastatzen joango da eta honen azpiko egiazko egiturak forma hartuko dute.
dela ikusiko dugu. Mundu osoaren konplexutasuna biltzen da toki guztietan.
Gau begietan pinturaren benetako masa eta materialtasuna eskuan sentitzearen garrantzia aipatzen da. Giza dramaren aurrean baliteke materialtasunera itzultzea sufrimenduari aurre egiteko medio bat izatea. Amona margolana ere pinturaren apaltasunera eta materialtasunera itzultzeko ahalegin bat da.
Animazioak komentarioan grazia aipatzen denean ere materialtasunera itzultzeko grina agertzen da. Grazia, prozesuaren gertaera purua da. Kezka ez da prozesuak proiektatzen duen irudia edo irudimenean zentratzea. Ideiak eta pentsamenduak ez dira pintura berarenak, gero honi atxikitutako agenteak baizik.
Intentzio zehatzen eta desioen disolbatze eta ahazte bat da bilatzen dena. Kezka edo asmoa da ekintzan egotea, besterik gabe, intentzio eta desio zehatzik gabe. 283
Ametsetik lokatzetara jaisteko asmo horretan, Amona margolanean, modeloaren tailerrean egindako prozesua esperientzia moduan balioztatzen da, ez irudi moduan. Irudirik ez duen gertaera da transmititzen zailena.
Euria komentarioko marrazkietan, ekintzaren egiarekin topatzea eta horretan paziente izatea ikasketa bat da. 4.2.2. Giza dramaren inguruko kezka existentziala
Dramaren nukleoa heriotza da. Honetatik deribatuko dira gainerako elementu guztiak.
Heriotza gertaeraren aurreko ezinegona aipatzen digu Rothkok, honen luzapenez bizitzaren aurrean sortutako ezinegona ere kezka nagusi bihurtzen da tesian. Gau begietako aurrez aurreko begirada zuzen horrek, erakusten dio autoreari ezin duela ihes egin bere buruarengandik. Tristura betirakoa izango zela aipatzen dio Van Goghek. Ezinegona, tristura eta bakardadea autoreari behin eta berriz agertuko zaizkion elementuak izango dira. Zauria, mina, kezka eta bakardadea gizakiongan dauden elementuak dira.
Autoreak akatsa integratu egingo du, munduak gizakion heriotza integratzen duen bezala. Heriotza munduaren osagai egingo da.
Erantzun gabeko galderak sufrimendua eragiten du, erantzundakoak asegabetasuna. Pinturak galderari erantzuten dio erantzun gabe. Erdian geratzea al da pintatzea? 284
Haurraren eskuak lokatzez zikintzen dira. Hildakoak formetan egiten dute habia. 285
Tesi honen autoreak, zenbait urtetan zehar egindako lan piktorikoaren zentzuaren konplexutasunari argi apur bat igorri ahal izan dio. Asmo kontzienteak eta kezka konstanteak identifikatu ditu. Forma honetan azaldu dira lan pertsonalaren ardatzak.
Tesi hau pintatzeak eragindako pentsamendua garatzera eta egituratzera heldu da. Erabilitako metodoa, lan pertsonalaren ardatzak antzemateko balio duela frogatu da. Tesi honek egin duen gauzarik bereziena, prozesuan bertan izandako pentsamenduetan oinarritutako komentario bat jorratzea izan da (2.Prozesuko hausnarketa). Pinturaren barne dimentsioa, pintorearen bizipenak, modu gordin batean partekatu ahal izateko metodo bat da tesi honek proposatu duena.
Autorek galdetzen du: pinturaren zentzua gizakiaren arima elikatzea al da? bere arima sendatzea? gaur egun dauden mamu guztiei aurre egiteko adorea biltzea?
Ez daki, baina galdera guztien aurretik, pintura, pintura da. 286 | science |
addi-e090876ea50d | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52041 | Aniztasun Kulturalaren Kudeaketa Mendebaldean: Kulturarteko Jendarte Baten Sorrera | Gómez Gredilla, Javier | 2021-06-28 | "Gradu Amaierako Lanaren egileak adierazten du lan original eta propio honetako datuak benetakoak direla, eta hala izan ezean bere gain hartzen duela jokabide ez-egokien (plagioen, irudien erabilera bidegabeen eta abarren) erantzukizuna. Irudien copyrighta haien jabeena edo lizentziadunena da. Dibulgazio helburuekin baino ez dira erabili hemen, lanaren marko teorikoa edo analisia ilustratze aldera"
estado ideal de convicencia de toda sociedad pluricultural" (Ridao, 2007; hemen aipatuta: Bernabé, 2012, 70 or.). Atal honekin bukatzeko, ondorengo lerroetan lan honen helburuak zehaztuko dira, helburu orokorra zein espezifikoak azpimarratuz. 1.1.Ikerketaren Helburuak Behin kulturartekotasuna aniztasun kulturalaren kudeaketarako estrategia integratzailerik egokiena dela definitu dugula, ikerketa honen helburuak kulturarteko gizartea sortzeari bideraturik egongo dira. Hau da, azterketa prozesu honetan kulturarteko gizartea lortzeko aukerak eta zailtasunak definituko dira eta, horrekin batera, integrazio estrategia bat burutuko dugu. 1.1.1.Helburu Orokorrak XXI. mendeko, eremu mendebaldarreko, gizarte plurikulturala, kulturarteko jendarte batean traduzitzeko ahalmena duen aztertzea. Kulturarteko jendartea posible balitz, kulturen integrazioa gauzatzeko aktore eta esparru egokienak definitzea. 1.1.2.Helburu Espezifikoak Gizarte zibilaren partetik kulturen arteko zubiak eratzeko aukerak aztertzea. Gizarteak, bere osotasunean, kulturartekotasuna eratzeko dituen oztopo eta potentzialitateak identifikatzea. Kulturarteko interakzioak gauzatu eta hedatu ditzaketen espazioak definitzea. Instituzio publikoek, politika publikoen bitartez, aniztasun kulturalaren kudeaketan nabarmendu beharko lituzketen espazioak definitzea.
Akademiak -unibertsitatea eta ikerketa publikoa bereziki- aniztasun kulturalaren kudeaketan hartzen jokatzen duen papera aztertzea.
Hortaz, senideren edota gertuko ezagunen bati zeozer gertatzen zaionean ijitoak, kolektibo bezala, ospitalera, elizara, edo dena delako tokira gerturatzen dira. Jarrera hori, geure kultura indibidualistaren ikuspegitik pentsaezina da; horrenbestez, era arraro eta ezkorrean ikusten dugu. Izan ere, ijitoen talde ugari batekin gurutzatu beharrean askok buelta ematen dugu, edo alboko espaloira pasa ere. Era beran, txinatarren jatetxeak modan egon arren, oraindik ere bortizki estigmatizatutako kolektiboa da. Izan ere, ohikoa da haien egoera higienikoaz, jaten dituzten animalien zein produktuen arrarotasunaz, transmititzen dituzten gaixotasunez eta abarrez eguneroko elkarrizketetan mintzatzea. Horiek guztiak, egungo aniztasun kulturalaren izaera asimilazionistari erantzuten diote. Kultura hegemonikoak, kolektibo minorizatuak biltzeko, hau da, kultura minorizatuek -azpikulturek- kultura hegemonikoa asimilatzeko hainbat teknika erabiltzen dituzte. Teknika horiek zenbait kasuetan ilegalak izan daitezke, aurreiritzietan oinarritutako atxiloketak kasu, edo legalak izan daitezke, hezkuntza-sistemaren egitura kultural zehatza esaterako. Teknika legal edo ilegalek komunean dutena, ordea, haien izaera arrazista, klasista, eta horrenbestez diskriminatzailea da. Ikerketa honetan aurreiritzi, estigma eta diskriminazio-bide horiekin guztiekin apurtzeko bideak aztertuko ditugu. Era orokorrean esanda jendarte eraldaketarako bideak aztertuko ditugu. Lehen pausua oraintxe eman dugu kulturaren izaera sinbolikoa ikertuz. Bide horretan, soziologiak sen arruntean txertaturiko kodeak aztertzeko sekulako bidea dauka; etnometodologia, izan ere. Etnometodologia, subjektuen eguneroko ekintzak bideratzen dituzten sinboloak agerian utzi eta zalantzan ipintzeko bidea da. Noski, kasu honetan, ez da nahikoa aniztasunaren kudeaketa gizabanakoen izaera eta ekintza indibidualen bitartez aztertzea; gizartea bera subjektu bezala ulertzea ere ezinbestekoa da, sistema neoliberala bera aniztasunaren kudeaketan duen eragina ikertzea eta zalantzan jartzea garrantzitsua den bezala. Hala ere, bada hasiera bat.
ostean, migrazioen paradigman aldaketa bat egon zen. Europan industrializazio garaia gauzatzen ari zen, baina ez Europako herrialde guztietan aldi berean. Europako erdi eta iparraldeko herrialdeak, Alemania, Frantzia eta Erresuma Batua buru, industrializazioaren aitzindariak izan ziren. Hori dela eta, Europa-Asiako hegoaldetik Europa industrializatura migrazioak izan ziren nagusi; Espainiar Estatutik, Italiatik, Portugaletik, Greziatik, Alemania edo Frantziara. (3) XX. mendea joan ahala, 70eko hamarkadan bereziki, batez ere krisi ekonomikoak zirela eta - AEBko inflazioa gelditzeko politika ekonomikoak eta petroleoaren krisia adibide-, industrial migratzaileak euren herrialdeetara bueltatu ziren. Hortaz, Europako hegoaldeko migrari horietako askok euren herrialdeetara mugitu ziren berriz. Espainiar Estatura, Italiara, Portugalera, eta abarrera, izan ere. Honekin batera, AEBra mugitzen ziren pertsonen kopurua ere ez zen gutxitzen ari. Oraindik ere, Europako zein Latinoamerikako migrarien kopuru handia jasotzen zuten AEBek. (4) XX. mende bukaeran eta XXI. mende hasieran gaur egungo migrazioprozesuaren hastapenak burutzen hasi ziren. Munduko herrialde, azpieskualde eta bereziki eskualdeen arteko desoreka sozioekonomikoek mundua bi zatitan banandu zuten -edo hirutan-. Lehen eta Hirugarren Munduak bereiztu egin ziren, Gerra Hotzaren galtzaile izan ziren lurralde komunistekin batera, Bigarren Munduarekin batera. Lehen Mundua mendebaldea izango litzateke, Europa, Ipar-Amerika eta Australia, izan ere. Hirugarren Mundua, aldiz, Latinoamerikako, Afrikako eta Asiako zenbait lurralde izango lirateke. Gauzak horrela, XX. mendearen bukaeran, 90. hamarkadan gehienbat, lurralde azpigaratu horietatik, Hirugarren Mundutik, lurralde garatuetarako, Lehen Mundurako, migrazio-prozesua gauzatzen hasi zen. Gaur egungo, garai posmodernoko, beranduko modernitateko, migrazioen konplexutasuna azaltzeko ezinezkoa da lege orokor bat erabiltzea. Izan ere, migrazio-teoria anitz erabiliz, soilik, heldu gaitezke egungo egoeraren erradiografiarik gertuena lortzera. Hortaz, teoria
neoklasikoa, push-pull teoriak eta materialismo historikoaren bitartez migrazioak azaltzen dituzten teoriak beharrezkoak zaizkigu errealitatetik ahalik eta gertuen egoteko. (1) Teoria neoklasikoak migrazioen oinarri ekonomikoa azaltzen digu. Migrazioa, munduko herrialde, azpieskualde eta eskualdeen arteko desoreka ekonomikoak kontuan hartuz, migrariak lurralde azpigaratu batetik lurralde garatu batera kontzienteki garatutako prozesu bezala aurkezten zaigu. Teoria honek migrazioetan alde objektibo bat dagoela azaltzen digu, nahiz eta eremu horretan baldintza ekonomikoak bakarrik sartu. Teoria neoklasikoaren adibide argia Afrikako iparraldetik Europara burutzen diren migrazioak lirateke, edo Mexikotik AEBra egiten direnak. Migrariek, euren eskualdeetako egoera ekonomikoa -Afrika edo Latinoamerikako egoera ekonomikoa- eta helmugako eskualdeko egoera ekonomikoa -Europa edo Ipar-Amerikako egoera- balantza batean ipiniz emigratzeko erabaki arrazionala hartzen dute, faktore ekonomiko objektiboak ez diren beste faktoreak kontuan hartu gabe. 1. taulak azpieskualdearen maila sozioekonomikoaren eta migrazioaren hartzaile izatearen arteko korrelazioa azaltzen digu 1995. urtetik 2000. urtera egondako migrazio aldaketak kontuan harturik (Colomo, 2001, 65 or.). 1 Taula Eskualdearen maila sozioekonomikoaren eta migrazioaren hartzaile izatearen arteko korrelazioa (1995-2000) Munduko azpieskualdeak faktore sozioekonomikoaren batez bestekoaren arabera antolatuta Faktore sozioekonomikoaren notazioen batez bestekoa Urteko transferentzia tasa Japonia -1,63 0,91 Mendebaldeko Europa -1,57 3,05 Iparraldeko Europa -1,4 1,46 Ipar-Amerika -1,29 3,87 Austalia-Zelanda Berria -1,21 4,46 Ekialdeko Europa -1,09 0,78 Hegoaldeko Europa -1 1,51 Iturria: Colomo, 2001, 65 or.
Taula honen bitartez, zentzu batean baldin bada ere, teoria neoklasikoaren postulatu nagusia onartu dezakegu. "Faktore sozioekonomikoaren notazioen batez bestekoa"-n -1etik beherako puntuazioek lurralde garatuenei erantzuten dio. Colomo-k eskualde horiei bi ezaugarri nagusi atxikitzen dizkie: neurrizko garapen sozioekonomikoa edo garapen sozioekonomiko altua eta egoera demografiko geldia (Colomo, 2001, 47 or.). Horrenbestez, munduko eskualde garatuenek transferentzia-tasa -emigrazio eta immigrazioen arteko aldea- positiboa dutela ikusi dezakegu. Munduko eskualde guztietako transferentzia-tasak gehituko bagenitu 0 eman beharko lukeela ulertzen badugu, eskualde mendebaldar hauek emaitza positiboak eman ditzaten beste eskualde batzuek emaitza negatiboak izan beharko lituzkete, eremu azpigaratuek, izan ere. Laburbilduz, XX. mende bukaeran eta gaur egunera arte, estatistikoki, teoria neoklasikoaren oinarri nagusia frogatu dezakegu. Herrialde, azpieskualde edo eskualde garatuek zonalde geografiko azpigaratuen immigrazioa jasotzen dute. (2) Push-Pull teoriek migrazio-prozesuetan aldentze eta erakartze faktoreak daudela azaltzen digute. Hortaz, atea zabalik uzten digu desoreka ekonomikoez gain beste aldentze eta erakartze faktoreak daudela suposatzeko. Hau da, jatorrizko zonaldearen egoera sozioekonomiko larriaz gain -aldentze faktorea izango litzatekeena- eta helmugako lurraldearen egonkortasun ekonomikoaz gain -erakartze faktorea izango litzatekeena-, posible dugu beste aktore, agente eta faktore batzuk ere aztertzea. Izan ere, emigrazioa erabaki guztiz arrazionala balitz nola azaldu lurralde azpigaratuen biztanleriaren kopuru askoz ere handiagoa ez emigratzea? Zergatik espazio geografiko berdinean bizi diren eta antzeko egoera sozioekonomikoa duten bi indibiduoek ez dute erabaki berdina hartzen, euren egoera eta baldintza objektiboak berdinak baldin badira? Galdera hauen bitartez migrazio-prozesuetan objektiboa ez den beste ezaugarri bat dagoela
ondorioztatu beharko genuke. Migrazio-prozesuak ez direla jatorrizko lurraldearen garapen ekonomikoaren porrotagatik bakarrik gauzatzen, baizik eta gizabanakoek porrot horretaz duten pertzepzioagatik (Colomo, 2001, 69 or.). Horrenbestez, push-pull teorien bitartez, migrazioek faktore objektiboez gain faktore subjektiboak ere badituztela, eta gainera, faktore subjektibo hauek ez daudela errealitate objektiboaren menpe onartuko dugu, nahiz eta errealitate hori existituko ez balitz pertzepzio subjektiboak ere existituko ez liratekeen. (3) Azkenik, materialismo historikoan oinarritutako migrazioen inguruko ikuskerek migrazio-prozesuen izaera historiko eta dinamikoa aldarrikatzen dute, eta aldi berean ere, desoreka sozioekonomikoen bidezko migrazioa. Hau da, herrialdeen, azpieskualdeen eta eskualdeen arteko desoreka sozioekonomikoak direla eta, zonalde azpigaratuek lan-indar soberakina dute -lan egiteko adinean dauden indibiduo asko lan merkatutik kanpo-, eta aldiz, eremu garatuek -batez besteko adin altua dela eta- lan-indarra behar dute. Hortaz, zentzu honetan, teoria neoklasikoaren ondorio nagusia onartzen da. Baina, horrez gain, zeintzuk dira gaur egungo beste migrazio joerak? Zeintzuk dira XX. mendean aurreikusi ez ziren migrazio motak? Materialismo historikoak migrazio eta integrazio prozesuetan gauzatzen ditugun konparaketa estatikoak ekiditzea du helburu. Migrazio zein integrazio prozesuak garapen dinamikoa duten prozesu bezala hartu behar dira. Era horretan, garai historiko edo kultura zehatz bateko paradigmak unibertsalizatzea ekiditu egiten da. Izan ere, esaterako, ez da posible kultura protestante baten egitura epaitzea perspektiba hedonista batetik, kultura arabiarra balio-sistema neoliberaletik epaitzea ezinezkoa den moduan. Hurrengo kapitulu batean kulturaren unibertsalizazioak dituen mugak eta potentzialtasunak aztertuko ditugu, aniztasun kulturalaren kudeaketarako ezinbestekoa izanik. Aurreko galderara bueltatuz, ziurtatu dezakegu, XX. mendeko migrazio-teoria nagusienek ez zituztela migrazio ekologikoak ezta errefuxiatuen
migrazioak aurreikusi. Siriako kasuan, migrazio-netoaren tasari erreparatzen baldin badiogu, hau da, immigranteen eta emigranteen arteko ezberdintasunari erreparatzen badiogu, 2005-2010 urteen artean 3.7ko migrazio-neto tasa positiboa izan zuen. Horrek, Siriak emigrante baino immigrante gehiago izan zituela ondorioztatzen du. Hala ere, 2010-2015 eta 2015-2020 urteen artean -54.7ko eta -24.1eko -hurrenez hurren- migrazio-neto tasa izan zuen (Portal de Datos Mundiales sobre la Migración, 2020). Estatistiko horiek errefuxiatuen krisiaren adierazgarri dira, krisi sozioekonomikoaz aparte krisi politiko bati erantzuten diotenak, eta beraz, aurreko teoriek aurreikusi ez zituztenak. Hori dela eta, Javier Colomo-k argitaratutako "Desarrollo, subdesarrollo y migraciones internacionales a comienzos del siglo XXI" ikerketak 2025. urteari begira egin zituen estimazioak badirudi pixka bat labur geratuko direla, nahiz eta nahiko ondo bideratuta doazen. Estimazio horien arabera 2025ean, Europako biztanleriaren immigrante-tasa %11,87koa izango zen, Europa mendebaldarrean -azpieskualde gisa ulerturik- %18,03koa izango zen bitartean (Colomo, 2001, 70 or.). Gaur egun, 2019an, Europako biztanleriaren %11a eta mendebaldeko Europaren biztanleriaren %15,6a etorkinez osaturik dago (portal de Datos Mundiales sobre la Migración, 2020). Laburbilduz, migrazio orok bi oinarri nagusi ditu: oinarri estrukturalak izendatuko ditugunak (objektiboak) eta oinarri pertsonalak (subjektiboak). Hurrengo diagrama honen bitartez era argiagoan ulertuko dugu.
1 Irudia XXI. mendeko migrazio-prozesuen oinarriak. Iturria: norberak egina.
2.3.Migrazioa eta Segurtasuna Migrazio-teoria neoklasikoaren ikuspegitik ez litzateke migrazio-prozesuetan arazorik sortu beharko jatorrizko eta helmugako gizarteen artean ezta, maila makroan, Estatuen eta sistema kapitalistaren egituraketan ere. Hau da, helmugako lurraldeek, euren jaiotze-tasa baxua eta zahartze-tasa altua dela eta, populazio aktiboa beharko lukete soldatapeko lan guztiak betetzeko. Maila enpirikoan, sistema kapitalistaren funtzionamendua guztiz ezberdina da eta, horrek, populazio immigrantean zein autoktonoan eragin zuzena du. (1) Hasteko, maila mikroan, langileen mailan, gizabanako batzuen eta besteen sozializazio prozesuak direla eta -herrialde edota eskualde ezberdinetako sozializazioak izan dituztelako, estratu sozial ezberdinetan sozializatu direlako, hizkuntza edo hizkera ezberdinetan sozializatu direlako, eta abar- langileek balio-sistema eta kode etiko ezberdinak eraikitzen dituzte. Hortaz, esaterako, maila sozioekonomiko erdi-altuan sozializatutako eta Espainiar Estatuan jaiotako langile marxista batek multinazional jakin batean –"Zara" adibide- lan ez egitea erabaki dezake, bere printzipio ideologikoetatik at dagoela ulertuz. Aldiz, ideologikoki zein jaiotzez ezaugarri antzekoak dituen, baina maila sozioekonomiko baxuan sozializatu den eta beraz, baliabide ekonomiko eskasak dituen, egoera familiar desorekatua duen eta hizkuntza edo hizkera formaletik urrun dagoen, Oinarri estrukturalak (objektiboak) •Push: (1) jatorrizko lurraldearen: egoera ekologikoa (hondamendi naturalak adibide), (2) maila sozioekonomikoa,(3) gatazka politikoak (errefuxiatuen krisia). •Pull: helmugako lurraldearen: (1) egoera ekologikoa, (2) maila sozioekonomikoa, (3) egoera politikoa. Oinarri pertsonalak (subjektiboak) •Egoera sozioekonomikoaren pertzepzioa. •Egoera politikoaren pertzepzioa. •Pertzepzio mikro-mesoak: arrazoi familiarrak, indibidualak, eta abar.
gizabanako batek multinazional horretako enplegua har dezake, -nahiz eta maila teorikoan, logika neoliberalaren printzipioetatik lehen subjektua bezain aldendurik egon-, bere bizibaldintza efektiboak hobetzen dituelako epe laburrera. Hori bera immigranteekin gertatuko da. Immigranteek biztanleria autoktonoak hartzen ez ditugun enplegu anitz betetzen dituzte; hala nola, nekazaritza lanak eta lan ez-kualifikatuak, bai industrian eta baita zerbitzuen arloan ere. Horri, gizarteko estratu batzuen etsipena -egoera zaurgarrian dauden hainbat kolektibo, esaterako- eta intelektual talde batzuen diskurtso populista xenofoboak -VOX adibide , Espainiar Estatuaren baitan- gehitzen badizkiogu, migrazio eta segurtasunaren paradigmaren aurrean aurkituko gara. "Gorrotoaren sozializazioa"-ren aurrean, izan ere (Sanmartín, 2012, 180 or.). Zein da, bada, egoera honen alderdi makroa? (2) Sistema kapitalistaren funtzionamendua bera eta, honek Estatu-Nazioekin duen harreman estua. Zentzu honetan, Marxen "ejército de reserva" (1867) kontzeptuaz baliatuz era argian deuseztatu daitezke migrazio-teoria tradizionalen postulatuak eta baita ongizate-estatuarena ere -hein handi batean baldin bada ere-. Teoria neoklasikoaren migrazio-fluxuen adierazpena eta ongizate-estatuaren helburu nagusia dela eta, badirudi enplegu betea bermatzea posiblea izango litzatekeela eta, migrazio-prozesuek ez luketela errealitate hau baldintzatu beharko. Baieztapen hau XXI. mendeko errealitate materialetik oso urrun dago eta, posible litzateke esatea aurreko mendeetako errealitate materialetatik urrun zegoela ere. Hau da, ezinezkoa da gizarteari enplegu betea bermatzea, ez baita merkatu kapitalistaren logika espekulatiboaren parametroen barnean sartzen. Hortaz, migrazioen inguruko estrategia geopolitiko zorrotzagoak aurrera eramango balira ere - migrazioak guztiz geldituz ere- ez luke enplegu eta desenplegu-tasan eragin handirik izango eta, noski, estrategia hura ez litzateke enplegu betean traduzituko.
Gauzak horrela, migrazio-prozesu posmodernoen aniztasunak -ekonomikoak, politikoak eta ekologikoak- estrategia geopolitikoak indartu ditu, realpolitik-era bueltatu gara (Rivas, 2006, 269 or.). Horrekin batera, gaur egungo immigranteen lotura pertsonalak direla medio, zentzu batean bada ere, mendebaldeak, immigranteak asimilatzeko ahalmena galdu du (Weber, 1960). Hortaz, Estatu mendebaldarrek, euren ordena soziala arriskuan ikusten dute eta, beraz, barnesegurtasuna bermatu nahi dute, noski, kanpo-mugak indartuz. Era horretan, immigrazioa naturalizatu egiten da, hau da, despertsonalizatu egiten dira migratzaileak eta, objektu kuantitatibo gisa hartzen dira soilik, immigrante bakoitzaren espezifikotasunak kontuan hartu barik. Zenbaki hutsak balira bezala, izan ere. Hortaz, emigrazioa sortzen duten kausak, oraindik ere, ez dira migrazioen analisi esparru garrantzitsuenak. Izan ere, "kausek ez dute barnesegurtasuna, ordena publikoa eta bizikidetza zalantzan jartzen" (Rivas, 2006, 275 or.). Barne-segurtasuna mantentzeko kanpo-mugen inguruko politika zorrotz horiez gain, badira ere estatuaren barnean agertzen zaizkigun barne-mugak. Horiek dira, izan ere, diskriminazio kulturala -edo arraziala- sortzen dutenak. Immigrantea, herritartasuna izan edo ez izan, legala edo ilegala izan -nahiz eta ilegal hitza migratzearen ekintzari esan behar diogun eta ez subjektu migratzaileari-, helmugako lurraldean urte betez edo hamar urtez egondakoa izan, helmugako lurraldeko hizkuntza jakin edo ez jakin, eta abar, beti jarraituko du immigrante izaten eta, horri gainera jatorrizko lurraldearen izaerari egokitzen zaizkion beste hainbat ezaugarri gehitzen badizkiogu -itxura arrazial edo etnikoa, adibidez-, barne-segurtasunari begira diskriminazioak jasango ditu beti. Jarrera diskriminatzaile horien artean inplizituak eta esplizituak direnak ditugu. "Hogar Social Madrid"-ek "espainiarrei" banatzen dizkien ogitartekoetatik, igerileku publiko batean "hiyab"-arekin igeri egitea debekatuta egotera. Barnemuga horiek guztiak, estrategia geopolitikoak bezain indartsuak dira kulturen arteko
baizik eta, bereziki, hauen arteko eguneroko interakzio eta harremanei. (2) Maila mesoan instituzio sozialei bideratuta dago. Honen barnean hezkuntza-sistema izango litzateke garrantzitsuena, bereziki migranteen bigarren belaunaldiaren integrazioari dagokionez. Eskoletan sortzen diren estereotipoak, espazioaren kudeaketa, rol sozialak, eta abar. (3) Maila makroan instituzio politikoak eta egitura juridikoa kokatuko genituzke. Ikerketa honen helburuetako bat maila instituzionalari erreferentzia egiten dion heinean, ezinbestekoa dugu politika sozialen bitartez kulturen arteko zubiak eraikitzeko. Beraz, indibiduoen erantzukizunez gain, instituzio sozial eta politikoen erantzukizuna ere aztertuko dugu. Egitura juridikoa ere instituzio politikoen maila berdinean kokatuko genuke. Era horretan, egitura jurisikoak integrazioa gauzatu egunerokotasunean gertatzen diren harreman sozialak- eta objetibatuko -legediaren bitartezluke. Honekin batera, ikerlariaren posizio soziala zein den jakitea ere garrantzitsua da. Lehendabizi, ikerketa honetarako eremu mendebaldarra aukeratzeak oinarri material zehatzak izan ditu aurrekari gisa. Izan ere, XXI. mendean mendebaldean gauzatzen ari diren migrazioen heterogenitatea eta kantitatea espazio guztiz aproposa sortzen dute kulturartekotasun planak gauzatu eta kultur integrazioan aitzindari izateko. Gauzak horrela, ikerlariaren errealitatea honakoa da: gizona -edo gizon bezala eraikia-, heterosexuala, mendebaldarra, maila sozioekonomiko ertainekoa eta zuria. Hartzaileak, ezaugarri horiek guztiak kontuan izan behar ditu ikerketa irakurtzerako orduan. Izan ere, ikerlariaren kokapenak, kontziente edo inkontzienteki ikerketaren emaitza bideratu dezakete. Laburbilduz, ikerketaren ondorioak epistemologia feministak, Donna Haraway buru (1995) aldarrikatutako "ezagutza kokatu" gisa adieraziko dira. Beraz, bai ikerketaren ekoizpena eta baita ondorioak ere kriterio horiei erantzungo diote.
Behin maila epistemologikoa definitu dugula maila metodologikoan eta helburuak betetzeko tekniketan murgilduko gara. Hasieran esan bezala, Ibáñez-en hiru perspektibak (distributiboa, estrukturala eta dialektikoa) erabiliko dira gure ikerketarako beharrezkoa den metodo eta teknikak aukeratzeko (Ibáñez, 1986, 31-66 orr.). Kasu honetan, ikerketaren oinarrizko perspektiba estrukturala izango da. Ikerketak, aniztasuna kudeatzeko eta baita kulturartekotasunaren potentzialitateak aztertzeko maila teorikoan jardungo du gehienbat. Hortaz, ikerketa-unitateak -gizarte zibileko indibiduoakikerketa-objektu bezala jardungo dute; hau da, ez dira ikerketaren parte-hartzaile zuzenak izango. Perspektiba estrukturalaren aukeraketak, helburuak praxian traduzitzeko zailtasunari eta barnebiltzen dituen agenteen heterogeneotasunari -gizarte zibila, instituzio politikoak, eta akademiari- erantzuten dio. Izan ere, ikerketa honetan lortutako informazioa ondorengo ikerketa parte-hartzaile (IAP) bat aurrera eramateko aurrekaria izan daiteke eta, era horretan, perspektiba dialektikoa erabiltzeko aukera eman dezake, gure ikerketa-objektuak ikerketa hipotetiko horren ikerketa-subjektu bilakatuz. Perspektiba estrukturalaren teknikei dagokienez adituei egindako elkarrizketak erabiliko ditugu. Aditu hauek kultur eta migrazioen inguruko diskurtso akademikoteoriko zein praktikoak helaraziko dizkigute. Zentzu honetan, elkarrizketatuak gaian adituak diren heinean elkarrizketatzailearekin subjektu-subjektu harremana izango dute, ahalik eta horizontaltasunik handiena bilatuz. Horrez gain, lehen mailako datu horiek ekoiztu aurretik, perspektiba estrukturalaren erabilpena egingo da, aurretik ekoiztutako datu estatistikoak biltzeko; era horretan, ikerketa testuinguratuko dugu. Bigarren mailako iturrien bitartez jasotako datu estatistikoak gizarte zibilak kultura ez-hegemonikoen inguruan dituen pertzepzioak biltzera eta EAEko migrazio errealitatea ezagutzera bideraturik egongo dira.
Laburbilduz, perspektiba estrukturalaren bitartez adituei elkarrizketa egingo zaizkie, eta horren aurrekari gisa bigarren mailako datu estatistikoak erabiliko dira, hausnarketak era egokienean justifikatzeko asmoz eta, hein batean baldin bada ere, ikergaiari buruzko hasierako neutraltasun bat bilatuz. Ikergaia objektibatuz, beraz. Elkarrizketak direla eta, sei elkarrizketa bete dira. Ikerketa honetan hiru aktore nagusi definitu ditugunez -gizarte zibila, administrazio publikoa eta akademia-, aktore bakoitzeko bi elkarrizketa burutu ditugu. Gizarte zibilaren kasuan, hainbestekoa da honek barnebiltzen dituen mugimenduen heterogeneotasuna, zein, alde batetik, fundazio bateko bi kide elkarrizketatu ditugun eta, bestetik, elkarte bateko beste bi kide, euren perspektibek, ikerketari informazio baliotsua emango diolakoan. Eranskinetan elkarrizketen inguruko zehaztasun gehiago bildu ditugu, elkarrizketetarako gidoi orientagarria eta, elkarrizketatuen lan-esparruak eta eurei buruzko informazio esanguratsuena barne. Aldi berean, elkarrizketatuen gutxieneko konfidentzialtasuna eta anonimatoa bermatzeko asmoz, adituen izen-abizenak isilean gorde dira. Azkenik, ikerketari amaiera emateko asmoz AMIA analisi-teknika erabili da, aktoreen barne eta kanpo analisia eginda, hauen potentzialitateak eta zailtasunak agerian uzteko asmoz. AMIA, aktore horien eraldatzeari bideratutako hurrengo ikerketa baten hastapenerako aproposa izan daiteke. Aktoreen barne-antolamendua eraldatzeko, izan ere. 2 Taula Metodologiaren egitura
Iturria: noberak egina. Perspektiba Estrukturala Perspektiba Distributiboa Adituei elkarrizketak Bigarren mailako datu estatistikoak biltzea
4. Analisia Azterketa honen bidean, elkarrizketen analisia bi bloke nagusietan egingo da. Hasierako bat teorikoagoa izango dena eta aniztasun kulturala testuinguruan jartzea helburu izango duena eta, bigarren bat, ekintza-aktore eta espazioei buruzko informazio eta pertzepzioak bilduko dituena. Lehen blokeari dagokionez, sei azpisekzio izango ditu, XXI.mendeko testuinguru plurikulturalari buruzko pertzepziotik hasita, kulturartekotasunera bideratutako gizarte eraldaketa baten potentzialitate eta oztopoetara joango dena. Bigarren blokeak aldiz, lau azpisekzio izango ditu. Hasierako hirurek ikerketan zehar definitu ditugun aktoreekin bat egingo dute eta administrazio publikoen, gizarte zibilaren eta akademiaren eginkizunetan oinarrituko dira. Azkenik, laugarren azpisekzioak elkarrizketako azken planteamenduarekin bat egingo du. Azken auzi honetan, elkarrizketatuei aniztasun kulturalari buruzko egoera hipotetiko bat planteatu zaie prospektiba teknika erabiliz-, gaur egungo egoera dela eta aniztasun kulturalaren kudeaketak planteatu ditzakeen trabak albo batean uzteko asmoz. 4.1.Aniztasun kulturala testuinguratzen 4.1.1.Aniztasun kulturalari buruzko pertzepzioa Alde batetik, aniztasun kulturala esparru mendebaldarraren errealitate material gisa aldarrikatu denean eta, bestetik, aniztasun kulturalaren kudeaketa problematizatzeko lehen pausuak sortu direnean, anitza izan da elkarrizketatuen partetik sortu diren ildoak. Hauetako bat, ikerketan zehar behin baino gehiagotan planteatu dugun kulturen homogeneizazioari dagokio. Izan ere, eremu mendebaldarreko Estatu-nazioen aldetik izaera mendebaldar edo kultura mendebaldar bat sortu eta mantentzearen pertzepzioa agerian utzi dute, bereziki, gizartemugimenduetatik gertuen dauden elkarrizketatuek eta, ez agian, aniztasun kulturala ikuspegi instituzionalago edo formalago batetik hartzen dutenak.
"Kulturartekoa, "integratzailea" eta zabala izateko nahia aurkezten duen diskurtso bat existitzen da; hala ere, diskurtso horietan, kulturartekotasuna, pertsona zurien pertzepziotik aurkeztutako ezaugarri kultural esentzializatu batzuen irudikapenera mugatzen da." (E 1.1). "Estatuak bilatu egiten duena bada estandarizazio kultural bat segurtasunaren eta elkarbizitzaren mesedetara." (E 6). "Zentzu honetan, kapitalismoak hori da daukan arma, ezta? Kulturaren kudeaketa pertsonen izaera eta sen arrunta menperatzeko." (E 6). "Zuritasunaren perspektibatik, geure aztarna arrazistek, kulturartekotasunaren inguruan dugun pertzepzioa baldintzatu dezakete". (E 1.1).
Adituek horrelako pertzepzioak aurkezten dituztenean, ezagutzaren ekoizpenaren izaera neutroa -baina inoiz ez objektiboa- era zorrotz batean aldarrikatu behar dugu. Izan ere, errealitatea ezagutzeko bidean, aurretik ekoiztutako ikerketetara jo behar dugu; kasu honetan, immigrazioari eta aniztasunaren kudeaketari dagozkion analisietara, datu estatistikoetara, izan ere. Horrek ez du esan nahi, inola ere, iritzi horiek ukatu behar ditugunik -alde batean-, ezta aniztasun kulturalaren egungo egoera idealizatu behar dugunik ere -beste aldean-. Hau da, alde batetik, plurikulturalitatearen kudeaketari dagozkion ikuspegi katastrofistetaik urrundu behar gara -egungo integrazioaren izaera asimilazionista ukatu gabe-, epe laburrera immigrarien errealitate materiala ez baitute hobetuko eta, beste aldetik, ikuspegi kultural mendebaldar hegemonikoaren immigrazioaren naturalizaziotik ere alde egin behar dugu, immigrariak pertsonak direla onartuz eta ez datu kuantitatibo hutsak, edota kontzientziarik gabeko elementuak. "Otsailean bertan immigrazioa zegoen "de puta madre". Egon izan ez den moduan azkenengo urteetan. 2018an etorri ziren Euskal Herrira beste 17.000 pertsona gehiago, seguruenik iaz 2019an, heldu dira beste 20.000 gehiago. Orduan, eurek badakite datozela sektore prekario
Beste pertzepzio batzuek, ikuspegi instrumentalistago bati erantzuten diote. Zentzu horretan, 2020.urteko otsailean Eusko Jaurlaritzak argitaratutako EPIE 2018ak (Encuesta de Población Inmigrante Extranjera residente en Euskadi) egungo immigrazio egoeraren oinarriak begi bistan uzten dizkigu, nahiz eta egia den, honek ez digula kulturartekotasunaren bidean adierazpen totalik ematen, baina jatorri atzerritarra duen populazioaren integrazio materiala testuinguruan jartzeko oso lagungarria izan daiteke. 2.irudian ikusi dezakegun bezala, 2018an, jatorri atzerritarra zuen biztanleriaren %62a lan-merkatuan zegoen, 2014an lan-merkaturatzea %48,4koa zen bitartean. Horrek, enpleguaren bidezko integrazioa ezinbestekoa dela onartzen dugun heinean, aniztasun kulturalaren kudeaketaren bidean aurrerapausu ikaragarria daukagu. Iturria: EPIE 2018, Eusko Jaurlaritza.
Zentzu berdinean, immigrazioaren aurkako zurrumurruetako bat diru-sarrerei erreferentzia egiten dio. EAEren baitan, ohikoa da gizartearen partetik aditzea immigrariek RGIaz baliatzen direla bizirauteko, lan-merkaturatzeko ahaleginik egiten ez dutela eta, askotan ere iruzurra egiten dutela. EPIE 2018a berriro ere abiapuntu bezala hartuta, 2018an jatorri atzerritarra zuen biztanleriaren %59,8ak enplegua zuen diru-sarrera nagusi gisa, 2014an %46,4 zen bitartean. Honetan, bi elementu argi izan behar ditugu. Bata, 2014an zein 2018an immigrarien diru iturri nagusia enplegua zela eta, hortaz, diru-laguntzen zurrumurruak okerrak direla, eta bestea, lau urteko tarte hau igoaldi tartea izan dela. Are gehiago, magrebtar eta senegaldar bezalako kolektibo zaurgarri eta estigmatizatuetan, lau urteko tarte honetan, enplegua diru iturri nagusi bezala dutenen tasa 12,6 eta 22,4 puntu igo da, hurrenez hurren. Era berean, immigrarien artean, euren egoera pertsonala "eroso edo zorionekoa" bezala definitzen dutenen kopurua %32,5ean igo da. Zein da honen ondorioa? Edo, beste era batera esanda, zer da honekin argi utzi behar duguna? Alde batetik, kulturartekotasunaren bidean integrazio mailak ezberdindu behar ditugula eta, hortaz, integrazio materiala eta sinbolikoa bereiztu behar ditugula, eta bestetik, egungo ikuspegi katastrofistek ez digutela aniztasun kulturalaren kudeaketa errazten. Integrazio material eta sinbolikoa bereizterako momentuan, argi eduki behar dugu gure nahiak -kultura hegemonikoaren nahiak- ez dutela zertan immigrarien nahiekin bat egin behar. "Askotan sentsazioa dut guk sortuarazi nahi dugula jendeak eskatzen ez duen plurikulturalitatea. Gerta liteke oso errez immigrariek gehiago kezkatuta egotea euren egoera ekonomikoaz euren egoera kulturalaz baino". (E 3).
Gauzak horrela, aniztasun kulturalaren pertzepzioari dagokion azpisekzio honekin amaitzeko asmoz, adituek, egungo aniztasun kulturalaren inguruan eta integrazio-prozesuen inguruan dagoen nahasketa edo korapilo soziala agertzen dute. "Oraindik ere ez dago aniztasun kulturalaren kudeaketan dakartzan ondorioen ulerkera on bat, honen ulerkerak eta kudeaketa positiboak inplikatzen duena". (E 5). "Gaur egun aniztasun guztiak nahastu egiten dira, ez zaigu gustatzen hitz egitea immigrazioaz baizik eta dibertsitateaz eta orduan dena nahasten dugu. Ezin ditugu eremu berdinean sartu aniztasun sexualak, aniztasun pertsonalak, diskapazitate funtzionalak. Horretaz hitz egitea ezertaz ez hitz egitea da. Orduan, zertaz hitz egiten dut nik aniztasun kulturalari dagokionean? Ba, azken finean immigrazioarekin batera etorri izan den kultur ugalketaren inguruko errealitateaz. Horretan mugatzen naiz". (E 3). "Aztertuko bagenitu norbanako guztiak, esparru erabat anitzak topatuko genituzke. Nolabait esparru komunitario batean konexioa izango zutenak eta engranajeak balira bezala makinaria osoa funtzionatzen jarriko zutenak". (E 6).
sistema batez, izan ere. Joseba Agirreazkuenaga-k (2016), kulturen inguruan aritzean, egungo euskaldunon ikuskerak, sozializatzeko erak, kezkak eta, hitz batez, nortasunak, aurreko garaietako euskaldunek zituztenak baino, egungo europearrekin zerikusi handiagoa dutela onartzen du. Hori da bada kultura mendebaldarrak ikerketa honetan hartuko duen zentzua (49 or.). Kultura hauek problematizatu ditugunean anbibalentzia bat suertatu da. Hau da, alde batetik zein den identifikazio kulturalen eta egungo plurikulturalitatearen arteko harreman objektiboa eta, bestetik, zein izan beharko litzatekeen aniztasun kulturala kudeatzeko esparrurik aproposena. "Gaur egun, eremu makroak mikroa menperatzen duela ikusi dezakegu, bereziki kultura mendebaldar gisa ezagutzen dugun guztian; kulturen homogeneizazioa kontzientea gauzatzen ari da." (E 2.2). "Zein da gizarte bateko kultura dominantea? Klase dominantearen kultura logikamente, ezta? Horrek ez du esan nahi zuk halabeharrez horretan bizi behar duzunik" (E 3). "Gauza ugari gara, era berean kontraesan ugarirekin, baina demagun nolabaiteko tendentzia dominante batzuekin ere. (…) Eduki behar dugu kontraesanetarako eskubidea" (E 3).
ulerturik- hartu dira botere-harreman problematikoak eragiten dituzten elementu gisa. Zentzu honetan, ez dugu ahaztu behar Zizek-ek (1998) aldarrikatu zuen bezala gizaki orok identifikazio kultural bat baino gehiago irudikatzen duela. Ondorioz, aniztasun kulturala eta honen kudeaketa aztertzerako orduan kultura mikro-ekin duten harremanak aztertu behar ditugu. Horiek dira, izan ere, immigrarien eguneroko bizi-baldintza faktikoak hobetzen lagunduko dutenak. Berriz, baliosistema neoliberalaren inguruan jarduteak, gehiegizko planteamendu filosofikoetan erortzea ekarri dezake eta, beraz, eguneroko errealitatetik eta gizartearen hizkuntzatik urruntzeko arriskua du. "Hegemonia politikoaren terminoetan, neoliberalismoari ondo datorkio aniztasuna. Txarragoa izango litzateke neoliberalismoarentzat kultura sozial antihegemoniko bat egotea. Uste dut arazoa ez datorrela hortik, kultura nazionalen esparrutik baizik, bereziki estatal eta azpiestataletatik". (E 4). "Txikienak handiena eraikitzen duela ahazten ari gara". (E 2.2). "Komunitatea eta gizartea erabat anitza dela uste dut, nahiz eta ohitura politiko antzekoak izaten ditugun, baina, izatez, gustuak, nahiak, estetika eta oso anitzak dira." (E 6). "Uste dut arazoa identitate nazionalen mailan dagoela". (E 4).
normatibo mendebaldar baten baitan baitaude, Schengen hitzarmena dela medio, esaterako. Lehenari dagokionez, adieraztekoa da Euskal Herriak, XX.mende erdialdera, industrializazio garaian, Espainiar Estatuaren barneko beste zonalde batzuetatik immigrazio handia jaso zuela. Gaur egun, migrari horiek eta baita hauen bigarren eta hirugarren belaunaldiak -era argiago batean- euskal gizartearen parte dira. Izan ere, euskaldun sentitzen dira eta, kasu askotan ere, euren aiton-amonen lehen mailako identifikazio kulturala ahaztu egin dute, euskal izaera asimilatu dute, zentzu batean. Horrek, bestelako argudiaketa problematikoez eta liskarrez aparte, XXI.mendeko euskal gizartea eratu du. Baina ez edonolako euskal gizartea, euskal gizarte plurikulturala baizik. Hau da, egun, kanpo-migrazioen beharrik gabe, Euskal Herria plurikulturala da, euskal kulturaz gain, Gaztelako, Galiziako eta Extremadurako kulturek ere egungo Euskal Herria sortu dute eta, euskal nortasuna eraldatu ere. Hortaz, zalantza ugari sortzen zaizkigu. Euskal Herria, berez -kanpo-migrazioen beharrik gabe- plurikulturala bada, zein da XX.mendeko migrazio-prozesuen eta egungo migrazio-prozesuen ezberdintasuna? Posible al dute egungo immigrariek, migrari estatalen integrazio -edota inklusio- maila lortzea? "Migrazioa barnekoa denean ez da atzerritartasun legerik existitzen". (E 1.2). "Latinoamerikar eskualdean eta afrikar kontinentean osagai axial bat dugu, arrazializazioa dena. Ez da berdina Extremadurako pertsona edo subsahariar bat etortzea". (E 2.1). "Nolabait, "besteen" aurrean, urrutitik datozen "beste" horien aurrean, gehiago egiten dugu bat". (E 5). "Ointxe dauden migrazio-prozesuak ez zeuden duela 49 urte. Egun daukagun globalizazioak eragiten digu baita kudeaketa ezberdinak egiten eta ez gara moldatzen kudeaketa berri horietara, soilik kapitalismoak nahi dituen moldaketetara moldatzen gabiltza." (E 6).
"50 eta 70 hamarkadetako migrazioak solidoak zirela kontuan harturik, nahiz eta Extremaduratik etorri, bazekiten urte asko edota bizitza osoa hemen emango zutela; oraingo migrazioak migrazio likidoak dira". (E 4). Aditu guztiek esparru komun batzuk definitzen dituzte garai horretako eta egungo migrazioak ezberdintzerako momentuan. Hasteko, XX.mendeko migrazioek, esparru estatal berdin baten baitakoak izanda, nahiz eta migrazio ekonomikoak izan ziren, ez zuten egungoak duten zaurgarritasun maila. XXI.mendeko migrazioek zaurgarritasun bikoitz edo hirukoitza pairatu dezakete. Lehendabizi, helmugako kulturarekin duten urruntasuna oso bortitza izan daiteke, kultura honen baitan hizkuntza nazional eta estatalak kontuan hartuz, harremantzeko erak kontuan hartuz, eta abar. Bigarrenik, migrazio gehienak behin-behinekoak izaten dira, nahiz eta denbora tartea zehaztu ezin izan; hau da, gaur Euskal Herrian egon daitezke eta bihar Frantzian edota euren jatorrizko lurraldean bueltan. Hortaz, ez dute euren bizi-baldintzen inguruko inolako ziurtasunik. "Hemen ez dago bizitzarik, enplegua bakarrik; bizitzeko bueltatu egin behar gara". (E 1.1). "Heldu direnak ez dira etorri zeozer kentzeko, zeozer gehitzeko baizik". (E 1.1).
Hirugarren puntu gisa, osagai arraziala daukagu. Izan ere, egungo migrariek arrazializazio handia pairatu egiten dute eta, arrazializazioak, beste diskriminazio forma batzuekin gertatzen den bezala, migrariak estigmatizatzen ditu, migrazioak naturalizatuz eta migrariei gizatasuna ukatuz. Azken osagaia eta, garrantzitsuena, faktore ekonomikoa dugu. Kanpo-migrazio hauek, barne-migrazioekin konparatuta, ez dute inolako ziurtasun ekonomikorik. "Ikuspegi ekonomikotik heldu ziren gizarte batera non bizi mailara berehala egokitu ziren eta gorantz joan ziren. Orduan, enplegua zegoen neurrian integrazioa automatikoa zen. Zuk enplegu on bat duzunean zure arazoen %90a desagertu egiten da". (E 3).
"Ez da gauza bera leku batera heltzea eta libreki lan egin ahal izatea, edo eskubide hori ez izatea". (E 1.2).
Honekin hurrengoa ondorioztatu dezakegu: integrazio ekonomikoa, hau da, enpleguaren bidezko integrazioa, osagairik garrantzitsuena da. Integrazio-prozesuaren beste elementu guztiak menperatzeko gaitasuna ere badu. Hortaz, nahiz eta adituek XX.mendeko barne-migrazioen zailtasunak eta liskarrak ere aipatu dituzten, barne-biztanleria migrari horren integrazio maila altua ere onartu dute. Hemendik aurrera, gure helburua hori bera izango da, egungo kanpomigrariek integrazio maila jakin bat lor dezaketen aztertzea. "Demografia eraldatu zuten eta euskal gizartea ere, ezta? Azkenean gure gizartearen parte izaten bukatu zuten". (E 4). "Nik esango nuke, orobat, momentu honetan kanpotik datorren immigrazioaren kontrako jarrera askoz txikiagoa dela bere garaian egon zena baino, eta lehen beldur handiagoa egon zela gaur egun existitzen dena baino (…) Baina, enplegua zegoen neurrian integrazioa automatikoa zen". (E 3). "Gaur egungo Euskadin bizitzeko esperientzia duen edonor nabaritu dezake, azkenean, integrazio sakona egon zela, nahiz eta migrazio horietan tentsio handiak egon ziren". (E 4).
4.1.4.Kanpo-migrazioak "mehatxu" gisa Kanpo-migrazioen aurkako diskurtsoetan -noski, izaera arrazializatua duten migrariengan- arrotzaren, arriskuaren eta mehatxuaren irudiak gailentzen dira. Zentzu horretan, gizartean zabaltzen diren mezuetan ez dira orokorrean kulturarekin erlazioa duten mehatxuak agertzen, baizik eta enpleguari lotutakoak. Gure adituek ez dituzte mehatxu horiek ukatzen. Noski, migrazio masiboak ekarritako aniztasun kulturalak beti sortuko du tentsioren bat. Gauza
da, tentsioak nola hartzen ditugun eta zein eran kudeatzen ditugun; hau da, nola traduzitu ditzakegun problematika horiek kulturarteko gizarte baterako elementu aberasgarrietan. Horretarako, berebizikoa da tentsio hauek identifikatzea. Korronteetako bat bada, Darrell Bricker eta John Ibbitson-ek (2019) aldarrikatzen duten bezala, identitate kultural estuenek arazo gehiago dituztela beste kulturak integratzerako orduan. "Zure identitatea nola eraikitzen duzunaren arabera doa mehatxua, segun eta zure ideologia, zure bizipenak eta zure baloreak zeintzuk diren". (E 5). "(…) paradoxa baten aurrean aurkitzen gara. Tesi hau (Kanadako integrazio prozesuena) Espainiar Estatuari aplikatuko bagenio, integrazioa Euskadin Espainian baino zailagoa dela ondorioztatu beharko genuke eta, kontrakoa gertatzen zaigu, izan ere". (E 4).
Honako hau, Espainiar Estatuaren kasuan ez du errealitatearekin bat egiten. Izan ere, identitate solidoenek beste kulturak integratzeko arazo handiagoak dituztela onartuko bagenu, ondorioztatu beharko genuke Euskal Herriak zailtasun handiagoak izan beharko lituzkela jatorri atzerritarra duten migrariak integratzeko. Noski, hau ez da inolaz ere horrela gertatzen. Izan ere, Euskal Herriak Espainiar Estatuak baino kultura integratzaileagoa dauka atzerriko kulturekiko. Beste gauza bat izango litzateke XX.mendeko barne-migrazio horiek aztertuko bagenitu. Horretan, euskal kultura eta "kultura espainiarraren" arteko nolabaiteko tentsioa nabaritu dezakegu, nahiz eta, noski, langileek -migrariek- berauek tentsio hauen errudun ez izan. Baina mehatxuen auzira bueltatzen bagara, ikus dezakegu, esaterako ezker abertzaleak, nahiz eta euskal identitate sendoa izan, atzerriko kulturen integrazioaren aldeko diskurtsoa daukala, diskurtso interkultural eta internazionalista. Horrez gain, euskal eskumak ere, EAJk ere, Espainiar Estatuko eskumarekin konparatzen badugu, gizartetik gertuago dagoela ematen du, diskurtsiboki behintzat. Hortaz, ondorioztatu dezakegu, atzerritik datorren aniztasun kulturalak ez dituela kultura nazionalak
zalantzan jartzen, baizik eta hauek direla aniztasun kulturalaren alboan egongo direnak. Aldiz, benetan zalantzan jartzen dutena Estatu-nazioen kulturen ilusioa da. Kultura nazionalek historia dute euren burua aldarrikatzeko tresna, ezagutza zientifikoa dute zibilizazio gisa aldarrikatzeko. Estatu-nazioek aldiz, Pierre Bourdieu-k (1997) aldarrikatutako izaera "biolentzia sinbolikoa"-ren bitartez agertu besterik ez dute. Historiarik ez duten herriek besteen historia lapurtu eta biolentziaren bitartez mantendu besterik ez dute. "Uste dut krisian dagoena, bereziki, gizabanako bihurtzen gaituzten eskubide guztiez gozatzeko eta hauek defendatu ahal izateko, Estatu-nazio baten baitan sortu beharraren ideia dela . Krisia hori da eta honek, krisian sartzen ditu, bereziki, estatua duten nazionalismoak". (E 4). "Komunitatez hitz egiten badugu eta ez kanpo-barne gizarteaz, arrotzaren diskurtso hori ezabatzen da erabat. Esaten dugu, bueno, hau da daukagun egoera eta aurre egin behar diogu komunitate bezala. Hauek ez dira kanpokoak, hemengoak dira oraintxe." (E 6). "Kanpo-migrazioek muga moral eta etikoak jartzen dituzte zalantzan, gehienbat". (E 4).
4.1.5.Aniztasun kulturalaren kudeaketa Kulturartekotasunaren potentzialitateak aztertzerako bidean, egungo aniztasun kulturalaren kudeaketa nolakoa izaten ari den planteatu zaie adituei. Hauek, aho batez, orobat kudeaketa txarra garatzen ari garela adierazi dute, ez bakarrik administrazio publikotik, baizik eta gizartearen baitan ere. Zentzu honetan, nahiz eta aniztasun kulturalaren kudeaketa txarraren aurkako analisiak erabat anitzak diren, denek puntu batean bat egiten dute. Alde batetik, immigranteen integrazio esparruak pribatizatu egiten ari dira. Administrazioen aldetik integrazioaren aldeko jarrera pasiboa aurkitzen dugu, migrariak zenbaki hutsak balira hartzen dira, euren zaurgarritasun egoeraren espezifikotasunak alde batera utziz. Horren adibide argia RGIa izan daiteke. RGIa zaugarritasun egoeran dauden kolektibo ezberdinen bizi-baldintza
minimoak bermatzeko tresna ona izan daiteke, baina, noski, ez da kolektibo zaurgarri zehatzen espezifikotasunak asetzeko gai. Espezifikotasun horiek guztiak asetzeko gizarte zibileko fundazio eta elkarteak izango genituzke eta, inoiz ez, gaur egun, administrazio publikoa. Bestetik, migrarien integrazioa burokratizazio gehiegi jasaten ari da. Honen barnean, adituek bereziki atzerritartasun legea eta nazionalitatea eskuratzeko epeak azaleratzen dituzte. Horiek guztiek, ziurgabetasun handia sortzen dute jatorri atzerritarra duen populazioarengan. "Eurek txartela ematen dizute, baina ez zaituzte sartzen uzten". (E 1.1). "Nire ikuspuntutik gutxienez izaera erabat neoliberala daukan kudeaketa politikoak eragiten du espazioen monopolioa eta botere kulturalaren monopolioa instituzioaren baitan egotea eta, bide horretan, enpresa pribatuen baitan. (E 6). "Atzerritartasun legea aniztasun kulturalaren kudeaketa galarazten duen lehen oinarria da. Orduan, hori ez dago arrazismo instituzionalean oinarrituta soilik, baizik eta aporofobian ere". (E 2.1). "Behar dena, bereziki, "aukera leihoak" sortzea da. Hau da, jendea harremandu daitekeen edo harremandu beharko litzatekeen espazioak. Zenbat eta espazio sozial gehiago pribatizatu, orduan eta zailtasun gehiago izango ditugu harremantzeko, ezta?" (E 4). ""Paperak" falta zaizkigu lan egin ahal izateko. Gehiengo batek beltzean lan egiten badu, horrek estatua eta gizartea kaltetuko ditu". (E 1.1).
Administrazio publikoek garatzen dituzten politiken inguruan kritikak agertzeaz gain, gizartearen baitan zailtasunak ere agertzen dizkigute. Lehenik eta behin, eguneroko bizitzako espazioak aldarrikatzen dira integrazioa zailtzen duten espazio gisa. Hau da, biztanleria harremantzeko eta, horren bitartez integrazioaren hastapenak lortzeko espazio publikoen beharra onartu egiten da. Egun, espazio horien faltak aniztasun kulturalaren kudeaketa zaildu egiten du. Bigarrenik, integrazioa lortzeko esfortzu bikoitzaren beharra adierazten da; era horretan,
integrazioa migrarien kontua soilik ez dela azaleraziz. Hau da, helmugako gizarteak ere paper garrantzitsua jokatu egiten du jatorri atzerritarra duten migrarien integrazio-prozesuetan. Horrek, ondorioz, ikerketaren helburu espezifikoak sendotu baino ez ditu egiten. Hortaz, hemendik aurrera, gizarteak jokatzen duen paper hori zein den definitu beharko genuke. "Gizarteak ez du onartzen esfortzua bi aldekoa dela. Gizarteak migrazioa onartu egiten du, baino integratu ez". (E 1.2). "Benetako gizarte anitza eta plurala sortzen den espazioa eguneroko bizitza da, bizikidetza espazioak, nekez kudeatu daitezkeenak". (E 4).
Hirugarrenez, berriro ere, migrariek espazio edo jardun ekonomikoetan jokatzen duten paper eskasa agerian uzten da. Aditu hauen guztien ondorioa berdina izan daiteke, integrazio ekonomikorik gabe migrarien gutxieneko integrazioa lortzea ezinezkoa dela, izan ere. Noski, integrazio ekonomikoa ez da beharrezkoa dugun bakarra. Izan ere, horregatik aldarrikatzen da gizarteak integrazio prozesuetan hartu beharko lukeen papera, baina integrazio ekonomikoak beste integrazio maila guztiak menperatu egiten ditu. Beraz, migrariek ez dute autoktonoen espazio berdinetan jardungo, alde batetik, (1) sozializazio espazio publikorik existitzen ez bada eta, bestetik -garrantzitsuena dena-, (2) integrazio ekonomikoa baldin ez badute. "Ikusten dudana, gero baita, kudeaketa kapitalistaren ondorioz, herri askok galdu egin dutela espazio propio bat, kalean ere, ezta? Nolabait plaza bat eta batzeko eremu bat ez dago gurean". (E 6). "Ez dakit zer espazio utzi diezaiokegun aniztasun kulturalari baldin eta adierazgarritasuna askatasunez garatzen uzten ez badiogu, elkarte ekonomikoetatik baztertzen ditugulako baita". (E 2.1).
4.1.6.Kulturartekotasunaren potentzialitate eta oztopoak Aniztasun kulturalaren pertzepzioak testuinguratzen bukatzeko asmoz, kulturartekotasuna posible den planteatu zaie adituei. Hauek, lehendabizi, epeen inguruan aritu dira. Zentzu honetan, kulturartekotasuna definitzeko zailtasunak agertu dira. Hau da, nolakoa izan beharko litzateke kulturarteko espazio bat? Gehiegizko idealizazioa al dakar planteamendu horrek? Horregatik, epeari dagokionez, epe luzeko tartea definitu dute gizarte eraldaketa honetarako. Izan ere, hasteko, kulturarteko gizarte batean pentsatu aurretik, aktore guztiak bide berdinean arraun egitea bermatu beharko litzateke. Garapen honi dagokionez ere, epe luzearen ideiaren baitan, pentsamolde idealizatuetatik -eta baita katastrofistetatik, esango genuke- aldendu beharko ginateke, immigrarien bizi-baldintza faktikoen hobekuntzan zentratuz. "Gizarte aldaketak, behagarriak izan daitezen, epe luzerako izan behar dira, belaunaldiak behar dira. (…) Epe laburrean ez dut kulturartekotasunik posible ikusten. "Betaurrekoak" aldatzeak, pausoz pauso burutzen diren solasaldi, eztabaida eta borroka anitz eskatzen ditu". (E 2.2). "Kulturartekotasuna pausu bat da, baina pausu asko daude aurretik". (E 2.1). ""Lo mejor es enemigo de lo bueno". Uste dut, batzuetan eredu idealak lortu nahi ditugunean, ezinezkoak direla. Orduan, itxaropen horiek leuntzen baditugu soilik da posible kulturartekotasuna. Kulturartekotasuna konkretuan da posible, harreman espezifikoak eratzean eta, hor eraiki eta lan egin behar dugu". (E 5).
edo mendebalde bezalako kontzeptu makroak erabiltzen, baina gizartearen izaera indibidualista salatu eta, kolektibotasunean eta elkartasunean oinarritutako harremanen beharra aldarrikatzen dute. "Bizitza egon dadin, partekatzea ezinbestekoa da. Afrikara joan nahi baduzu, txartela erostea besterik ez duzu. Bertan jateko eta lo egiteko lekua izango duzu; geuk ezin dugu hori hemen eduki". (E 1.1) Honetarako, kausa-efektu nabaria agertu zaigu. Migrari zein autoktonoak, kulturartekotasunean oinarritutako integrazio-prozesu bat aurrera eramaterako bidean, elkartu egin behar dira; hau da, solasaldian egoteko, begiradak gurutzatzeko eta eztabaidatzeko ere, gai izan behar dira. Horretarako, (1) herrien baitako espazio publikoen beharra ezinbestekoa litzateke. Honen inguruan hurrengo sekzioan zehaztasun gehiagorekin arituko gara. "Kulturartekotasuna, elkartze espazioak sortuz da posible. Behin ezagutzen direla, azkar batean elkartuko dira". (E 1.2).
Bide horretan, (2) guetto kontzeptuaren ezabapena proposatu da. Guetto eta guettizazio kontzeptuak ulerkera arrotz batetik hartu ohi dira kultura hegemonikoaren partetik eta, ez bakarrik arrazoibide xenofobo batetik, baizik eta kulturartekotasuna bandera gisa duten kolektiboen partetik ere. Migrarien guettizazioak administrazio publikoen estrategia bati erantzuten dio maiz. Egia da, migrarien auzoak osatzea, bigarren belaunaldiko migrariez betetako eskola publikoak egotea, eta abar, migrarien eta autoktonoen arteko elkartze espazioak edota elkartze momentuak zailtzen dituela, baina bestetik, nola izango litzateke posible migrariek euren kulturak praktikatzea, kokapen territorialean fragmentazio handia izango balute? Ez litzateke hori asimilazioaren oinarrietako bat izango? Hortaz, migrarien kontzentrazioak ekiditu baino lehen, beste hainbat pausu burutu beharko genituzke.
"Guk nahi badugu aniztasunaren bidetik eraman, kontzentrazioen aurrean ez dugu beldurrik izan behar, lehenengo eta behin. Bigarren elementu modura, bermatu egin behar dugu jende horri eguneroko bizitza ondo joan behar zaiola." (E 3).
Honek guztiak, azken pausu gisa (3) migrarien mugikortasun soziala bermatzeko tresnak izango lituzke. Zentzu horretan, estratifikazio sozialean posizio oso desberdinean dauden bi kolektibo maila berdinean kokatzen ditugunean, gerta liteke kolektibo indartsuenak kolektibo zaurgarriena jatea, kolektibo zaurgarriena bereganatzea. Hori bera da biztanleria autoktono eta migrariekin gertatuko litzatekeena. Hau da, hasteko, kaltegarria izango litzateke, migrarien aukera berdintasuna bermatu baino lehen, mugikortasun soziala izateko aukera bermatu baino lehen, kontzentrazioen aurka jotzea; horrek, kulturartekotasuna baizik, eredu asimilazionistan eroriko litzateke eta. Hortaz, jatorri atzerritarra duen biztanleria estratifikazio sozialean duen papera aldarrikatu behar dugu. Nola? Euren bizi-baldintzak asetuko lituzkeen posizio ekonomiko bat bermatuz, euren eguneroko parte-hartzea bideratuko lukeen aukera sozioekonomikoak bermatuz. Era horretan bakarrik lortu dezakegu espazio publikoetako harremanak horizontalak izatea. Elkartzeko espazio publikoak sortuko bagenitu, baina migrariek aukera ekonomikorik edukiko ez balituzte, ezinezkoa izango litzaieke espazio horietan parte-hartzea. Beraz, oraintxe sorturiko hiru mailako kausa-efektu honen baitan batek ere ezingo luke huts egin. Hau da, baten huts egiteak beste guztiak baldintzatuko lituzke, asimilazionismoan eroriz. "Ezin daiteke existitu interkulturalitaterik ez badago posizio ekonomiko berdintsurik. Edo bermatzen dugu jatorrizko berdintasun estrukturala edo bestela aniztasun kulturala txiste bat da". (E 3).
4.2.Eraldatze aktore eta espazioak aztertzen Sekzio honetan, kulturarteko gizarte baten hastapenei helduko diegu. Hala ere, aurrerapausu hauek adierazgarritasuna eduki ditzaten, aurreko sekzioaren ondorio gisa jardungo duten bi elementu nagusi aldarrikatuko ditugu. Alde batetik, (1) aniztasun kulturala egunerokotasunean gauzatzen dela eta, hortaz, egunerokotasunean kudeatu behar da. "Uste dut, batzuetan artifizio handia dagoela aniztasunaren kudeaketan, bereziki, aniztasun kulturala ezohizko espazio edo ekintzen bitartez kudeatzen dugula pentsatzen dugunean. (…) Nolabait egunerokotasunean integratu behar da." (E 4). "Uste dut hau zerbait berezkoa izan behar dela, herriak propioa izan behar duena. Nor hasi ez dio axola, baina prozesuak paraleloak izan behar dira, elkar influentzia izan behar dute." (E 6)
Honek zera esan nahi du, hasteko ezin dugula pentsatu benetan aniztasun kulturala kudeatzen ari garenik. Hau da, gure papera pentsatzen duguna baino txikiagoa dela onartu behar dugula eta, beraz, plurikulturalitateari espazioa utzi behar diogula autonomoki -eta aldi berean, aukera berdintasuna bermatuz- garatzeko. Bigarrenik, kulturen arteko loturak burutzeko oinarria egunerokotasuna bera dela eta, ez egunerokotasunetik kanpoko mugarriak. Noski, mugarri horiek prozesu interkulturalaren aurrerapausuak adieraziko lituzketen momentu gisa funtzionatu dezakete, baina ez da horien bitartez kulturartekotasuna lortzen. Hau da, esterako, ez da kulturartekotasuna lortzen munduko gastronomia ekitaldiak garatzen. Beste aldetik, (2) ikerketan zehar askotan aipatu duguna berriro ere ageri zaigu eta ezinezkoa zaigu pasatzen uztea. Mantra bat balitz bezala hartu behar dugu. Jatorri atzerritarra duen populazioaren parte-hartzea ezinezkoa da zaurgarritasun egoeran diharduten bitartean eta, ondorioz, integrazioa ere ezinezkoa da gutxieneko bizi-baldintzak aseturik ez dituzten arte.
"Lehendabizikoa zaurgarritasuna da, militatzeko denbora izan dezakezu, kolaboratzekoa ere, parte-hartzekoa, betiere zure bizitza pertsonal eta materiala aseturik baldin badago." (E 5). "Beharretik irtetzeko era lortu behar dugu askatasuna lortzeko, beharretik aske izateko." (E 4).
Horregatik guztiagatik, gizarte zibila, administrazio publikoekin elkarlanean aritzea ezinbestekoa da. Instituzio publikoak, ikerketa honetan aztertu ditugun hiru aktoreen erdigunean daudela onartu behar dugu lehenik eta behin eta, era berean, gizartearen eta merkatuaren erdigunean ere. Oso paper arriskutsua, beraz. Honakoa kontuan izanda, ezinbestekoa da gizartearen eta instituzio publikoen arteko interakzioak garatzea, hauek aktoreek elkarren beharra baitute. Zergatik? Alde batetik, gizarte zibilak, gaur egun, ez duelako botere-harremanean indar gehiegirik eta, bestetik, administrazio publikoek, nahiz eta botere politiko eta legitimitate handia izan, ezinezkoa dutelako immigranteen errealitate emozionaletara hurbiltzea. Beraz, lehen esan bezala, administrazioek immigranteak zenbaki huts gisa har ditzaketelako, "beste" kolektibo zaurgarri gisa har dezaketelako eta, ondorioz, diskriminazio guztiak nahastu eta eraginkortasun ahula izan dezaketelako. Zentzu honetan, nahiz eta administrazio publikoen inguruan aritzen garenean era argiago batean definitu dugun, honen eginkizunik nagusienetakoa elkartze espazioak sortzea izango litzateke, eurek duten botere sozioekonomiko eta politikoaz baliaturik. Hortaz, gizarte zibilaren papera instituzio publikoen eginkizunaren ondorioa izango litzateke. Izan ere, administrazioek gizartearentzat sortutako espazio horiek probetxuz hartu, moldatuz eta, azken finean, beraien nahien arabera antolatuz eta erabiliz. "Gizarteak antolatu beharko luke bere burua baita plangintzak egiteko eta berak sortzeko espazio kultural horietan, instituzioak bermatzen dituen espazio kultural horietan, haien nahiak botatzeko, ezta?". (E 6).
Honek ere problematika bat izan dezake administrazioen aldetik. Aktore hauen bien arteko elkarrekintzan horizontaltasuna ez mantentzea, izan ere. Hau da, bai, administrazioek elkartze espazioak antolatu behar ditu, baina antolatze horrek ez du esan nahi administrazioek espazio horietan garatzen diren egintzen inguruko hegemonia izan behar dutenik. Administrazioek, behin
sistema neoliberalak -konpetentziak eta indibidualismoak, bereziki- dakarren nortasunean. Zentzu honetan, merkatu izaerak, edota aurretik aipatutako homo economicus-ak, gizarte zibila beraren jardutea eta hizkuntza moldatu dituela adierazten dute. Hortaz, azpisekzio honen barneko potentzialtasunak bete daitezen, balio-sistema neoliberala den birus horrek, gizartemugimenduak suntsitu ez ditzan zaindu behar dugu. "Guk geuk ari gara dena errentagarritasunetik begiratzen, hizkuntza inbertitzaile eta merkatuhizkuntza batekin. (…) Gizarte zibilaren papera, lehendabizi, pizti horrengandik menperatzen ez uztea izango litzateke, galzorian egotea, baina ez desagertzea." (E 2.1).
"Lehendabizi egin beharko litzatekeena publikoa dena birplanteatzea da, administrazio publikoa pribatizazio sistematikoaren testuinguruan agertzen delako. (…) Administrazio publikoak estratu sozialen beharrizanen analisi bat egin beharko luke." (E 2.1).
Behin herriarekin interakzioan egonda, administrazio publikoen papera kulturen elkarrekintzarako espazioak sortzea izango litzateke. Espazio publikoaren inguruan aritzen garenean, begi bistakoa da egungo herriek komunitate izaera galtzen ari direla. Espazio publiko gorena, hau da, kalea, igarotzeko espazio bat besterik ez da. Hau da, ez da kalean interakzio handirik nabaritzen. Honek, kultura hegemonikoa mantentzeko ez du inongo arazorik. Izan ere, kultura hegemonikoak ez du eguneroko interakzioen bitartez mantentzeko esfortzua egin behar. Kulturarteko gizartea eratzeko, aldiz, ezinbestekoa da kulturen arteko elkarrekintzak bermatzea. Adibide errez bat herrietako komertzio txikien krisia izango litzateke. Gaur egun, errazagoa, azkarragoa eta errentagarriagoa bada multinazionaletan erostea -online edo fisikoki izan-, nola sortu dezakegu elkartasunean oinarritutako giza-sare bat? Hori bera da administrazio publikoen papera eta, noski, ahalik eta eremurik txikienetan garatu beharreko politikak izan beharko lirateke, era horretan, eremu geografiko jakin bakoitzeko espezifikotasunak kontuan hartzeko asmoz. Eremu horiek, segun eta nolako tamaina, biztanleri kopurua eta dentsitatea duten, udalerrien edo kasu batzuetan ere, auzoen bitartez kudeatu beharko litzateke. "Herritik, udalerritik. Goitik hartzen baldin badugu oso zaila izango da behera eramatea." (E 1.1).
Hasierako elementu hau laburbiltzearren, Marc Auge-ren (2000) "ez-leku" kontzeptua erabili dezakegu. Gaur egun, kalea bera ez-leku bat bilakatu da, nonbaitera heltzeko bide bat baino ez. Hori da, izan ere, administrazio publikoa, udalerrien bitartez, bermatu behar duena, jendartea
elkartzeko espazioak egotea. Aisialdirako espazioak, plazak, hezkuntza-zentroen ezohiko irekierak, komertzio txikien sustapena, etab. Horiek dira, izan ere, kulturak elkarrekintzan jarriko dituen espazioak. "Praktikak sortu behar dira, non frutari eta harakina harremanetan jartzen ditugun; interkonexio espazioak sortu." (E 5). "Zenbat eta halabeharrezkoak diren espazio publiko gehiago egon, ospitaleak, garraiobideak, plazak, aisialdi guneak, orduan eta ezinbesteko nahaste handiagoa izango dugu. Zenbat eta espazio sozial gehiago pribatizatu, orduan eta zailtasun gehiago izango ditugu elkartzeko, ezta?" (E 4). "Instituzioaren papera izango da espazioak sortzea kultur aniztasuna bermatu ahal izateko eta herriak dauzkan errealitate kultural guztiei denbora tarte bat eman bere egitarauaren plangintzan." (E 6).
Galdera nagusietako bat espazio hauek nola sortu izango litzateke. Ikerketa honetan, administrazio publikoen barneko espazio publikorik egokienak definituko ditugu. Hasteko, (1) hirigintza dugu espazio publikoaren antolamendurako gunerik garrantzitsuenetarikoa. "APOa bezalako plangintzak, herriarekin elkartzea eta bertan espazio naturalak sortzea elkarbizitza ahalbidetuko dutenak, ezinbestekoa daukagu." (E 6). "Hirigintza ezinbestekoa da eta, baso-zaintzailearen hirigintza mota bat egongo litzateke, non espazioen, ekintzen, alokairuen, etxebizitzen eta, hortaz, auzokideen nahasketa ahalbidetuko genukeen." (E 4).
Hirigintza arlotik, APO eta plan partzialen bitartez herrietako eskema aldatzea ezinbestekoa da kulturartekotasuna helburu duen gizarte eraldaketarako. Gogoratu, gizarte eraldaketek gizabanakoen subjektibitate aldaketa ere eskatzen dutela eta, horretarako, ezinbestekoa da
elkartze guneak existitzea. Zentzu honetan, administrazio publikoetan diharduten adituek bereziki, problematika larriak adierazten dizkigute. Alde batetik, udaletxeen baitan komunikazio falta aipatzen da. Hau da, udaletxetan ez dago hitz egiteko eta parte-hartzeko espaziorik, udaletxe barneko harreman formalak burokrazia eta instituzionalizazio maila sakon batean murgildu dira, bereziki, hegemonia politikoa duten alderdien baitan. Bestetik, nahiz eta egoera hipotetiko batean komunikazio minimo bat egon, udaletxe barneko esparruen banaketak era sistematikoan zailtzen du aniztasun kulturalaren kudeaketa. Hau da, udaletxeko immigrazio teknikariak -baldin eta udaletxe horrek mota honetako teknikaria badu-, era isolatu batean lan egiten du. Hau da, administrazioaren barneko beste eremuen arteko komunikazioa falta da. Ez da ulertzen, adibidez, immigrazioa eta hirigintza halabeharrez bat datozela, edota immigrazioa eta kultura bat datozela, immigrazioa eta hezkuntza, immigrazioa eta gaztedia, eta abar bat datozela. Laburbilduz, administrazio publikoen barneko sektoreen gehiegizko estratifikazioak gizarte-mailara ez hurbiltzea eragiten du. Hortaz, administrazio publikoen baitan garatu beharko litzatekeen lehen pausua harreman-sare bat sortzea izan beharko litzateke. "Errealitatea da, kudeaketa partekatua oso zaila dela administrazioaren estruktura bertikala dela eta; eta, baita ere, administrazioa bera osatzen duten politikarien logika propioengatik ere." (E 5). "Zeintzuk eremuekin ditut zailtasunik handienak? Hirigintzarekin, asko kostatzen zaie ulertzea planteamendu urbanoa hiri ereduaren parte dela eta, nolabaiteko kulturartekotasuna sortzen duela plaza bat edo zabu batzuk definitzea." (E 5).
hurbilduz. (2) Bigarrenik, alderdi politiko edota administrazioa osatzen duten gizabanakoen pentsaera edo egintza propioek ezin dutela kudeaketa eredua -egon beharko litzatekeenazalantzan jarri. Hau da, jarraitu beharreko parametroak, zientifikoek -akademiaren baitakoak eta baita administrazio publikoetakoak- eta gizarte zibilak, era deszentralizatuan finkatu beharko lituzketela. Bigarren ekintza esparrua (2) hezkuntza izango litzateke. Akademikoek eta gizarte zibilak -helmugako gizartearen kide direnak eta baita migrariek ere- hezkuntza dute elkartze gune sendo gisa. Denek aldarrikatzen dute honen garrantzia. Guk, eurek azaldutako errealitate horiek gizartearen maila guztietara eraman nahi dugu. Hau da, ezinbestekoa da immigrarien lehen belaunaldiak hezkuntza-prozesu malgu bat jaso dezala eta, era berean, bigarren eta hirugarren belaunaldiek eta baita biztanleria autoktonoak ere, aniztasun kulturalaren eta migrazio-prozesuen inguruko ezagutzak jaso ditzatela, bereziki haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan. "Administrazio publikoek umeek immigrariez gehiago ezagutzea bermatu behar dute (…) Jendeak beldurra duenean ezin zaitu ezagutu. Administrazioak beldur hori kentzeko gai izan behar da." (E 1.1). "Alde batetik hezkuntza-sistema on bat sortu, zabalik egon behar duena eskaera berrien aurrean, bermatu behar duena neurri batean irakaskuntza on bat dagoela, bermatu behar duena ere flexibilizatu egin behar dituela hainbat ibilbide edo hainbat hezkuntza itinerario," (E 3).
Hirugarrenik (3), aurreko ataletan, immigrarien parte-hartzerako euren bizi-baldintzak aseturik izatearen beharra aldarrikatu dugu. Administrazio publikoek bizi-baldintza horiek bermatzeko ahalmena dute eta, ahalmena duen heinean, betebeharra baita. Zentzu honetan, gutxieneko bizi-baldintzak asetzeko bide bat Errenta Unibertsala izango litzateke. Espainiar
Estatuaren baitan, autonomi erkidego bakoitzak badu kolektibo zaurgarrien gutxieneko bizibaldintzak bermatzeko errenta bat, baina hala ere, alde batetik, errenta horien heterogeneotasunak – adibidez, EAE edo Nafarroaren zenbatekoak Andaluzia edo Extremadurarekin konparatzen baldin baditugu- barne ezberdintasun handiak eragiten ditu eta, beste aldetik, errenta horiek gizartearen estratu guztietara heltzeko eta eraginkorrak izateko duten ahalmen txikiak, erantzun sendoago baten beharra ondorioztatzen du. Laburbilduz, Errenta Unibertsal batek, immigrarien bizi-baldintzak bermatzeko aurrerapausu handia izango litzateke eta, aldi berean, immigrari hauen parte-hartze autonomorako ere. "Errenta bat bideratzea politika publikoen bitartez. Posiblea daukagu eta zergak ordaintzearekin eginda daukagu. Baina kobratu behar dizkiogu zergak baita boteretsuenei." (E 6). "Nolabaiteko egonkortasun bat behar da eta errenta basikoa horretarako balio du. Baina bakarrik horretarako balio du, bizi-gabeziaren mamua jendearen bizitzatik aldentzeko -asko dela jada-, baina gauza gehiago falta dira." (E 4).
4.2.3.Akademiaren papera Gaur egun, akademiaren papera, aurreko bi aktoreena baino askoz ere lausoagoa da. Hasteko, akademiaz jarduten dugunean, unibertsitateaz eta ikerketa publikoaz aritu behar gara. Zentzu horretan, egun, akademian egiten den ikerketa guztia ez da publikoa, ez da ikerketa basikoa. Bide horretan, alde batetik, (1) interes pribatuak ere asetzen ditu eta, bestetik, (2) jabetza intelektuala dela medio, komunitatetik deslotura handia sortzen du. Hortaz, administrazio publikoen tankera, akademiaren lehen pausoa, ikerketa noren mesedetan egiten den finkatzea izan beharko litzateke. Jada, lehen aipatu bezala, akademia ez da ikerketarako esparru nagusia, enpresek rol hori bereganatu baitute. Zentzu horretan, enpresek berauek garatzen dituzten ikerketek edo finantziatzen dituztenak ere, interes pribatuei erantzuten diete. Beraz, akademiak, indar gehiago galdu nahi ez badu, enpresetatik aldendu eta interes publikoaren alboan egon beharko litzateke. Bide horretan, Robert K. Merton-en (1942) ezagutza zientifikoaren ekoizpenaren parametroak bete beharko lirateke, jakintza zientifikoaren komunitarismoa bermatuz. "Akademia noren mesedetan egiten dugu, enpresen mesedetan, instituzio neoliberalen mesedetan edo gizartearen mesedetan? Hori izan beharko litzateke lehenengoz definitzekoa." (E 6).
Bigarrenez, akademiaren barneko hierarkizazioa, hein batean baldin bada ere, mantsotu egin beharko litzateke. Hau da, ikerketa zientifikoa, herriaren mesedetan egin beharko litzatekeen heinean, ezin du balio izan ikertzaile jakin batzuen buruak aldarrikatzeko eta birsortzeko soilik. Bide horretan, izaera indibidualista eta konpetitiboa akademiatik urrundu behar dugu, aldizkari eta konferentzia ezagunenetan egoteko grin basatia desagertu beharko litzateke. Hitz batez, ikertzaileen ego-a handitzea besterik bilatzen ez duen ezagutzaren ekoizpena eraldatu behar dugu.
"Akademiaren erronka nagusia ego-a gainditzea da. (…) Ezagutza gehiago eta gehiago ekoizten diren burbuila hori gainditu eta oinak lurrean jarri. (E 2.1). "Akademiaren barne-klasismoa deseraiki behar da". (E 2.2).
Hirugarren elementu gisa, behin unibertsitatea laborategi publiko gisa aldarrikatuta, ezagutza publikoa sortzea izan beharko litzateke, hori baita akademiaren betebehar nagusia. Bide horretan, errealitatea aztertu, herri maila ukitu, instituzio maila aztertu, hau da, aurreko mailak ulertu, hausnartu eta, egunerokotasunean bideragarriak diren praktikak eta ondorioak bota behar ditu akademiak. Hori bera da akademiaren papera, garai batean sortu zeneko helburua bermatzea izan behar da aktore honen papera. Merkatu logikatik aldendu eta jaiotzez dituen betebeharrak burutu. "Ezagutza sistematikoa sortu eta, nolabait, hausnarketarako laborategia izatea; baina aldi berean, gutxienez aniztasun kulturalaren esparruan, lurreratzea eta ulergarria izatea eskatzen diot." (E 5). "Akademia edo unibertsitate gisa egin dezakegun bakarra errealitate konplexuak argitzea da eta, hortaz, nolabaiteko arrazionalitatea duen diskurtso bat garatzea." (E 4).
Laburbilduz, unibertsitateak, behin plurikulturalitatea den errealitate materiala aztertu duela, lurreratu egin behar du. Gizarte maila behatu behar du, praxiaren maila ukitu behar du eta, bide horretan, politika publikoak sustatu. Hau da, ez soilik maila teoriko edo akademiko batean geratu -beharrezkoa dena, noski-, baizik eta gizartea eraldatu ditzakeen politika zehatzak argiztatu. Administrazio publikoa eta gizarte zibila argiztatu, izan ere. "Unibertsitateak egin beharko lukeena da ikerketa, eta ikerketa bat batez ere planteatuta ez arlo akademikora, baizik eta politika sozial eta politika publikoetara; hori egin behar du
unibertsitateak. Unibertsitateak deskubritu egin behar ditu zer arazo dauden eta arazo horiek zer konponbide posible duten." (E 3). 4.2.4.Prospektiba Azken maila honetan, adituei aniztasun kulturalaren kudeaketarako fikziozko agintea eman zaie, bide horretan, kulturartekotasuna lortzeko bideak, espazioak, politikak eta abar, zein izan beharko liratekeen aztertzekoa ere. Hau da, "aniztasun kulturalaren kudeaketa zure eskuetan egongo balitz, zer egingo zenuke? Zeri emango zenioke garrantzia?" Galdera honek, hainbat bide sortu ditu. Hortaz, bide hauek erraztasun handiagoz identifikatzeko, 3.irudia daukagu. Bertan, Sztompka-ren gizarte aldaketarako tipologia (1993) jarraituz, adituek aipatutako espazio eta politikak ageri zaizkigu. Hala ere, irudian ageri diren elementuen kokapena ez da halabeharrez horrelakoa izan behar. Hau da, mailaketa hau tipo ideal bat den heinean, tipologia askoz ere lausoagoa izan daiteke eta, beraz, elementuak maila batean baino gehiagotan txertatu ditzakegu. Iturria: norberak egina, adituen hausnarketetatik abiatuta. Maila Mikro •Espazio publiko eta kolektiboak eraikitzea, eremu lokaletik. •Migraziorako Euskal Itun Soziala gizarte mailara, udalerri mailara, eramatea. •Erroldatzeko erraztasuna bermatzea, migrariak baliabide publiko esentzialetara (hezkuantza, osasuna, etxebizitza eta enplegua) heldu daitezen. •Informazio programak eraikitzea, zurrumurruak ekiditzeko eta errealitatea ezagutzeko asmoz. Maila Meso •Unitate didaktikoen ekoizpena kolektibizatzea. •Gizarte-mugimenduen parte-hartze instituzionala. Parlamentuaren birantolaketa. •Hirigintza aldaketa. •Konpetentzia instituzionalen birantolaketa: hezkuntza, enplegua, hirigintza, eta abar. •Aniztasun kulturala kudeatzeko marko bat sortzea. Maila Makro •Atzerritartasun legea aztertzea, moldatzea edota deusestatzea. 3 Irudia Prospektiba. Aktoreen Aldarrikapenak
Azkenik, analisiaren emaitzak laburbiltzeko asmoz eta hurrengo ikerketa batzuen hastapen bezala, AMIA teknika erabili dugu (3.taula), gizarte eraldaketa prozesu honen zailtasun eta potentzialitateak era bisualean irudikatzeko asmoz.
INDARGUNEAK Gizarte Zibila: -Prozesu komunitarioen birsortzea teknologia berriez baliaturik. -Administrazio publikoa inoiz helduko ez den espazioetara heltzea. Administrazio Publikoa: -Merkatu erregulatzeko ahalmena. -Berehalako eragina izateko ahalmena. Akademia: -Ezagutza zientifikoaren legitimitatea. -Gizartea eta administrazioa argitzeko gaitasuna.
5. Ondorioak Hasteko, ikerketan zehar, XXI.mendeko migrazio-prozesuen problematiken inguruan aritu gara. Problematika horiek, beste garai batzuetakoekin konparatzen baditugu, hiru ezberdintasun nagusi dituzte, immigrarien integrazioa zailtzen dituztenak, izan ere. • Lehena, atzerritartasun legea izango litzateke. Atzerritartasun legeak, migrariei traba anitz jartzen dizkie. Horien artean, enplegua lortzeko zailtasuna eta, askotan, ezintasuna ere. Hortaz, ez-ohiko enpleguak sustatzen dituen tresna bilakatu da. • Bigarrenik, immigrariek arrazializazioa jasaten dute. Arrazializazio hau, ez genuke esango gizartearen partetik hegemonikoa denik, ezta migrariek horri ezinbesteko garrantzia ematen diotenik. Hau da, migrariek, sistema kapitalistaren baitan diharduen gizabanako orok bezala, maila ekonomikoari egokitzen diote garrantzi gehien. Lanmerkatuan dator, izan ere, arrazializazioaren koska nagusia. Migrariei ez zaie bermatu lan-merkaturatzeko aukera berdintasuna. Enplegua lortu dezaten erabat biluztu behar dira. Horretan datza, izan ere, migrarien arrazializazioaren oinarria. • Hirugarren problematika maila sozioekonomikoak eragindako ziurgabetasuna izango litzateke. Maila sozioekonomiko minimo bat ez izateak, migrarien berezko zaurgarritasuna areagotzen du, euren etorkizuna lausotuz, ezjakintasunak erabat handituz.
Dena den, nahiz eta egungo migrazio-prozesuen eta migrarien integrazioen problematikak handiak eta anitzak diren, adituei dagokienez, aho batez, kulturartekotasuna posible dela adierazi dute. Hau da, ez da zertan utopia bat izan behar. Orain bai, kulturartekotasunerako bidean, sistema kapitalistaren baitan diskriminazioak eta zaurgarritasun egoerak anitzak direla onartu behar dugu. Hortaz, gizarte eraldaketarako prozesuan, ezin dugu
espero tentsiorik ez agertzea, diskriminaziorik ez egotea, ezta prekaritatean mantenduko diren immigrariak ez egotea. Espero behako litzatekeena, izan ere, migrariek biztanleria autoktonoaren eta kultura hegemonikoaren, aukera berdintasuna eskuratzea izango litzateke. Nola? Azterketan zehar definitutako hiru aktoreen arteko sarea osatuz. Aktoreek euren papera betetzen badute eta, era berean, norabide berdinean arraun egiten badute, kulturarteko integrazioa posbile izango litzateke. Zentzu honetan, administrazio publikoak (1) erdiguneko papera hartuko luke. Akademiak eta gizarte zibilak identifikatutako arazoen aurrean: • Espazio publiko komunitarioak eratu edota sustatu behar ditu: o "Baso-zaintzaile" hirigintza mota sustatu, kulturen nahasketa ahalbidetuz, kultura minoritarioen gehiegizko sakabanatzea eragin gabe. o Herriko nukleoan diharduten komertzioen arteko sareak sustatu, oinezkoen pasabideak, garraio publikoa, eta abar, malgutasunez indartuz. o Hezkuntza-sistema malgua eraiki, eskolen antolamenduari berebiziko garrantzia emanez. • Harrera-sistema onak sortu, era horretan, harrera herriak eraikiz. • Zaurgarritasun egoera dauden jatorri atzerritarra duten migrarien gutxieneko bizibaldintzak asetzea, etxebizitza, osasuna, hezkuntza eta elikadura bermatuz. Bide berdinean, enplegua lortzeko aukera berdintasuna bermatzea, behar izatekotan, diskriminazio positiboa erabiliz. • Interes pribatuetaik aldentzea, merkatua, interes publikoen alde, erregulatuz. Hau da, askatasun ekonomikoak, berdintasunaren eta justiziaren izenean, erregulatzea. • Akademia indartu, ikerketa publikoa sustatuz.
Gizarte zibilak (2), aktoreen artean rolik herrikoiena hartuko luke: • Immigrarien eta administrazio publikoen arteko zubia izanez. Hau da, aurreko sekzioetan aipatutako input-output logika jarraituz. • Administrazio publikoak eraikitako espazioak bereganatuz, antolatuz eta erabiliz. • Udalerri mailan subjektibitateak aldatzea, gizabanakoen mailan aritzea. Horretarako, ezinbestekoak lirateke, zurrumurruen aurkako kanpainak sortzea edota indartzea.
Azkenik, akademiak (3) rolik ahulena izango luke, gaur egun. Hau da, unibertsitateak egun duen ahultasuna dela eta, ikerketa publikoa egiteko zailtasunak agertzen ditu eta, are gehiago, gizartera heltzeko. Beraz, akademiaren betebeharren artean: • Politika publikoei bideratutako ikerketa garatzea. Maila teorikoaz gain, politika kultural eta sozialak uztartuko lituzkeena. Hau da, plurikulturalitatea aztertu, arazoak aurkitu eta ondoren, administrazio eta gizarte mailara jaitsi. • Azterketen hartzailea, administrazioez gain, gizartea bera bada, mezu ulergarriak botatzea. Izan ere, ikerketa gizartearentzat egitea, komunitatearentzat egitea eta, ez bestelako akademikoentzat.
• Zeintzuk dira aurrera eraman beharreko politika publikoak? "Politika publikoen barnean espazioak definitzen saiatu (urbanismoa, hezkuntza, etab.) • Zeintzuk dira instituzio publikoen aukera eta oztopoak? • Zeintzuk izan behar dira landu beharreko arlo edota eremuak? Zeintzuk eman lehentasuna? Prospektiba • Zure esku egongo balitz aniztasunaren kudeaketa egitea zer egingo zenuke? Zeri emango zenioke garrantzia?
6.2.Ikerketaren analisirako erabili diren elkarrizketen zerrenda eta informazioa • 1.Elkarrizketa. BaoBat Elkartea. o (E 1.1). Elkartearen kide den eta jatorri senegaldarra duen migraria. o (E 1.2). Elkarteko koordinatzailea. • 2.Elkarrizketa. SOS Racismo. o (E 2.1). SOS Racismoko asanbladako kidea eta kulturartekotasunean aditua. o (E 2.2). SOS Racismoko kidea, Colombian jaiotakoa eta ikuspegi poskolonial eta dekolonialetan aditua. • 3.Elkarrizketa (E 3). EHUko irakasle ohia, Ikuspegi eta Begiruneko fundatzailea eta immigrazioan aditua. • 4.Elkarrizketa (E 4). EHUko irakaslea, soziologoa eta CIVERSITY (Ciudad y Diversidad) ikerketa taldeko arduraduna. | science |
addi-d38f68316adb | addi | cc-by-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52042 | Begi Argiz | Arbeo Astigarraga, Udane | 2021-06-28 | Espezializazioa kazetaritzan "Gradu Amaierako Lanaren egileak adierazten du lan original eta propio honetako datuak benetakoak direla, eta hala izan ezean bere gain hartzen duela jokabide ez-egokien (plagioen, irudien erabilera bidegabeen eta abarren) erantzukizuna. Irudien copyrighta haien jabeena edo lizentziadunena da. Dibulgazio helburuekin baino ez dira erabili hemen, lanaren marko teorikoa edo analisia ilustratze aldera"
Espezializazioa kazetaritzan 1.SARRERA 1.1 Lanaren aurkezpena eta aurrekariak Ekologia gaur egun gizartean geroz eta barneratuago dagoen arloa da. Izaki bizien eta ingurumenaren arteko harremanak aztertzen dituen jakintza bezala definitzen du euskaltzaindiak. Ideia horrek hainbat barne atal hartzen ditu aintzakotzat, beti ere gizakia eta natura edo ingurua batzen dituenak: izakion osasuna, nekazaritza, elikadura eta ingurumena, besteak beste. Ekologiaren inguruko kezka, kontzientzia eta jakinmina gero eta handiagoa da. Hala ere, lan asko dago egiteko oraindik. Nik nire aletxoa jarri nahi izan dut proiektu honekin, ekologian espezializatutako prentsa alternatibo bat sortuz. Bertan kazetaritza genero desberdinak daude: elkarrizketa sakona, erreportajea, fotoerreportajea… Baina nabarmendu nahi dut tentuz landutakoak direla horiek guztiak. Jada Euskal Herrian badira zenbait aldizkari nekazaritzan murgiltzen direnak: Etxalde, Enba, Ardatza eta Ekolurra, esaterako. Horiek, ordea, nekazaritza mundua lantzen dute. Gainera, bi hizkuntzetan idazten dituzte, euskaraz eta gazteleraz. Nik lehenengotik argi nuen euskara hutsean eta ekologian nekazaritzaz haratago landu nahi nuela. Espainia mailan Integral edo Cuerpo y Mente bezalako aldizkariak daude. Horiek eredugarriak izan ziren lan honi ekin nionean, inspirazio iturri handiak baitira. Biek osasun naturala, elikadura eta natura lantzen dituzte gehienbat. Euskal Herriko merkatuan horrelako aldizkariren baten beharrizana sumatzen nuen, eta hori abiapuntutzat hartuz Begi Argiz aldizkaria sortzea erabaki dut, ekologia ardatz duena eta hainbat esparru lantzea ahalbidetu didana. Hala nola, baratzeko mundua, errezetak, medikuntza alternatiboa eta ingurumena. Izan ere, horien inguruan kontzientzia areagotzea da xede nagusia. 1.2 Ideiaren jatorriak Gradu Amaierako Lanean alorren baten inguruan kazetaritza espezializatua egin behar nuela jakitean, ilusio handia egin zidan. Hasieratik, erabakia nuen zerbait sortu nahi nuela, baina ez nekien zehazki zer. Beti amestu izan dut aldizkari bat sortzearekin, baina 4
Espezializazioa kazetaritzan erronka gogortzat nuen. Horretarako unea zela sentitu, eta trena igaro baino lehen, beldurrak alde batera utzi eta ideia horri eutsi nion. Txikitatik naturarekin erlazio berezia izan dudala esango nuke, asko eskaini dit. Gainera, baserri batean bizi naiz, eta horren bidez ingurumenaren, nekazaritzaren eta ekologiaren inguruan ikasteko aukera izan dut. Bizipen jakin batzuk izateak ezagutza asko ekarri dizkit. Hazten joan ahala, kontzienteagoa nintzen, baina nire inguruko gehienek ekologiari, jaten dutenari, osasunari, ingurumenari… horrenbesteko garrantzirik ez ziotela ematen ohartu nintzen. Dena ohitura kontua da, irakasten digutenaren araberakoa. Behin horiek barneratuak ditugunean zaila egiten zaigu aldatzea. Hortaz, ekologian espezializatutako proiektu bat egitea egokia iruditu zitzaidan. Interes handia nuen eta oraindik gehiago ikasteko aukera paregabea iruditu zitzaidan. Gainera, gizartean horren inguruko informazioa hedatuz gero, kontzientzia areagotu nezakeela otu zitzaidan. Gaur egun, gizartean kezka puntu bat ikusten da, eta nire aldizkariarekin are gehiago informatzeko aukera eskaintzea onuragarria iruditzen zitzaidan. 2. PROIEKTUAREN GARAPENA 2.1 Testuingurua Ekologian oinarritutako 22 x 27,5 zentimetroko aldizkaria sortu dut. Orotara, 32 orrialde ditu, eta lehen aipatu bezala kazetaritza genero desberdinek osatzen dituzte. A4 neurriaren antzekoa da, baina estetikoki politagoa iruditzen zitzaidan nik egindakoa. Proiektuari ekin nionean, izena pentsatzen hasi nintzen. Hainbat aukeren ondoren, egokiena Begi Argiz izan zen. Izan ere, egungo egoera eta gertaerak hedatu nahi ditut hilabetekari honen bidez. Era horretara, euskal irakurleak informatu eta gertatzen denaz ohartarazi nahi ditut. Alegia, begiak irekita izan ditzaten nahi dut; beti ere informazioa argi azalduta, inor zentsuratu gabe, aldizkari independentea izanik eta inoren men egon gabe. Aldizkariaren ale bakoitzak begi argiz hartuko du irakurle bana. Bestalde, gaur egun papereko euskarriek arrakasta gutxiago izan arren, horren aldeko apustua egitea erabaki dut. Garestiagoa bada ere, askoz erosoagoa iruditzen zait aldizkaria irakurri nahi duenak esku artean izatea. Pantailen aurrean orduak pasatzen 5
Espezializazioa kazetaritzan ditugu eta Begi Argiz patxadaz, erlaxatzeko uneren bat izatean irakurtzea aholkatzen dut. Bertan eskaintzen den informazioan arreta jartzeak merezi du, irakurleak ikasi eta aldi berean goza dezan egina baitago, informatzeaz gain. Hilabetekariaren sortzaile eta editore izanik, aldizkaria atal desberdinetan banandu dut: Baratzean, Elikadura, Ingurumena eta Osasuna. Era horretara, ekologiaren hainbat esparru aztertu ditut. Bestalde, kontsumo jasangarriaren aldeko produktuak eskaini edo sustatu nahi izan ditut. Horrela, irakurleak etorkizunera begira ohitura hobeak hartzea da helburua, hurrengo belaunaldiak horretara bultzatuz. Eduki horien lanketa fokatzeko unean, idazkera estiloari dagokionez, argia eta ulerterraza da, euskal herritarrei zuzendua eta euskara hutsean idatzia. Diseinuaren estiloan aldiz, hainbat irudi, eta ilustrazio erabili ditut. Horrela, ikusgarriagoa izanik, ulerterrazagoa eta eramangarriagoa da, irakurtzerako orduan irudiak tartekatuta baitituzte. Argazkilaritza oso gustuko dut eta diseinu aldetik erakargarriagoa egiteaz gain, oso lagungarriak iruditzen zaizkit horiek erabiltzea. Hori dela eta, aldizkariko argazki guztiak nireak izatea nahi nuen. Egungo egoerak baldintzatuta, ordea, ezinezkoa egin zait, nahiz eta gehienak nireak diren. 2.2 Egindako lanaren deskribapena Ekologian espezializatuko nintzela erabaki bai, baina zein gai landuko nituen ba al nekien? Otsailean hasi nintzen Begi Argizekin, eta aldizkari bat izango zenez, zein kazetaritza genero landu pentsatu behar izan nuen lehendabizi. Testuak eta irudiak tartekatu nahi nituen, horiek jokoa ematen dutela uste baitut. Testu gehiegik irakurlea nazkatu zezakeela pentsatu nuen. Hortaz, argazki eta testuak nahastea erabaki eta hilabetekariari bizitasuna eman diola esango nuke. Aldizkaria pixkanaka aztertuz gero, azalari dagokionean, indarra izango zuen irudi bat hautatu nahi nuen, aldizkariaren balioekin eta ekologiarekin bat etorriko zena. Lehenengo ale honetan fotoerreportajearekin zerikusia duen argazki bat aukeratu dut. Baliteke norbaitek ekologiarekin kontrajarria dela pentsatzea, nekazaria traktore 6
Espezializazioa kazetaritzan gainean agertzen baita. Gaur egun, ordea, baratze ekologiko bat gauzatzeko erabiltzen den garraioa da hori. Horrek ez du esan nahi baratzean ekoiztutako produktuak ekologikoak ez direnik. Ekologikoki hazitako elikagaiak produktu kimikorik gabe ekoitzitakoak dira. Alegia, landarea bera nekazariak nola zaindu duenaren araberakoa da, eta baratze honetan sortutako produktu guztiak ekologikoki ekoiztu dira. Jarraian, editorial bat ezarri dut. Garrantzi berezia duen gertakari bat azaldu, baloratu eta epaitzen duen sinadurarik gabeko artikulua da. Hortaz, bizi dugun pandemia abiapuntutzat hartuz, prentsaren jarrera ideologikoa islatzen saiatu naiz. Bertan ikuspuntu alternatibo bat erakutsi nahi izan dut, orain arte hedabideetan ikusi ez dudana. Koronabirusaren aurrean azaldu nahi izan dut, ikusitakoaz gain, beste aukera batzuk ere badaudela, baina horiei zailtasunak jartzen dizkiete. Gogoetarako bideragarria dela iruditu zait, ondoren bakoitzak bere etxean horren inguruan hausnartu dezan. Ondoren, irakurleak aldizkaria hartzean eduki bakoitza non dagoen jakin dezan aurkibide bat egin dut. Nahiko minimalista izatea nahi nuen, atal bakoitza argi ikusi dadila, eta horren barnean dagoen lan bakoitzaren ondoan dagozkion orrialdeak zehaztu ditut. Horri ekainaren 23an ateratako irudi bat gehitu diot. Aurkibiderako egokia iruditu zait Aretxabaletan atera nuen argazkia. Aldizkariarekin lotura duela iruditu zait. Urkulu urtegiak eta zuhaitzek ingurumenaren parte dira eta hilabetekari bakoitzeko, edukiarekin lotura duen irudi bat aukeratzea da nire asmoa. Euskal Herriko toki ezberdinak erakutsi nahiko nituzke, bertako inguruak ezagutaraziz. Aurrerantz jarraituz, lehenengo sailera iritsiko gara: Osasuna. Sail honetan gizakion osasunarekin lotura duten edukiak sortu nahi ditut. Lehenengo ale honetan medikuntza naturista landu dut. Askorako ematen du gaiak eta kasu honetan higienismoa eta sendabelarrak aukeratu ditut. Zatiduran, berriz, erditzeen inguruan idatzi dut. Horiek osatzeko eta garatzeko zenbait aditu elkarrizketatu behar izan ditut: • Julio Arroyo (Guadalajara, 1956). Nafarroako Zuhaizpe bizi osasun zentroko sukaldaria. Bertako pazienteen elikaduraz arduratzen da. Bestalde, hainbat aldiz baraua egin du. Sukaldari izateaz gain, nekazaria ere bada. Nekazaritza biodinamikoa sustatzen du. 2020ko uztailaren 30ean elkarrizketatu nuen telefonoz, Madrilen baitzegoen.
Espezializazioa kazetaritzan • Antonio Brito (Santa Cruz Tenerifekoa, 1958). Fuerteventurako ospitaleko obstetra eta ginekologo higienista. Etxeko erditzeetan aditua. 2020ko uztailaren 22an elkarrizketatu nuen; bideodei bat egin behar izan genuen Fuerteventuran bizi baita. • Josune Epelde (Azkoitia, 1953). Urteak daramazki erleen munduan murgilduta. Horien bidez eztia, argizaria, propoleoa eta polena bezalako produktuak lortzen dituzte. Ondoren, Epeldek argizariarekin eta zenbait belarrekin ukenduak egiten ditu. 2020ko uztailaren 22an Aikur Erle Museoan (Urretxu) elkartu ginen elkarrizketa egiteko. • Itziar Larrañaga (Zestoa, 1953). Medikuntza ofiziala eskainiz Osakidetzan 32 urtez lan egin duen mediku higienista. Bide higienista egiteko aukera eman die hala nahi zuten pazienteei. Bizi dugun egoerak baldintzatuta, bideodei bidez egin genuen elkarrizketa 2020ko uztailaren 21ean. • Sara Letamendia (Aizarna, 1962). Hamabost urte inguru daramazki sendabelarrak ekoizten. Horien inguruan ikastaroak ematen ditu eta zenbait azoketara joaten da egiten dituen ukenduak eta sendabelarrak saltzera. 2020ko uztailaren 23an bere etxean, Aizarnan, gelditu ginen elkarrizketa egiteko eta hainbat sendabelar erakusteko. • Mikel Munduate (Ordizia, 1972). Belarzain belardendako nagusia. Dendara joaten zaizkion bezeroei laguntzen saiatzen da, gaixotasunak saihestu nahian. Elkarrizketa egiteko belardendan gelditu ginen Urretxun, 2020ko uztailaren 21ean. • Doita Otxoantesana (Ondarroa, 1942). Bi minbizi gainditu ditu. Uteroa kendu eta horren eraginez, bularrean koskorrak atera zitzaizkion. Bularreko minbizia atzeman eta barau bidez gainditzea lortu zuen mediku higienisten laguntzaz Buñuelen. Telefonoz egin genuen elkarrizketa, egoera honek eraginda 2020ko abuztuaren 7an. • Josep Pamies (Lleida, 1948). Enpresari eta sendabelar ekoizlea. Pandemia hasi zenetik polemika handia sortu da Covid-19ari aurre egiteko sendabidea 8
Espezializazioa kazetaritzan existitzen dela sare sozialetan zabaltzearren. Uneoro zentsuratzen ari dira publikatzen duen informazioa. Lleidan bizi denez, telefono dei bidez egin behar izan genuen elkarrizketa, 2020ko uztailaren 24an. Prentsa honen bigarren saila Elikadura da. Hilabetero nik sortutako errezeta bat argitaratuko dut. Horren bidez, bertako eta garaiko produktuak kontsumitzera bultzatu nahi dut irakurlea. Proposamen guztiak beganoak izango dira eta bertan erabili beharreko osagaiak zeintzuk diren eta prozedura zein den zehaztuko ditut. Ondorengo sailean, ingurumena landu dut. Gizakia Lurra planetarekin amaitzen ari dela diote batzuek, klima aldaketa zena larrialdi bihurtu da, eta horri aurre egiteko Fridays For Future taldea oso indartsu ibili da azken urteetan. Talde horretako kide bat elkarrizketatzea egokia iruditu zait gaurkotasuna duten zenbait gairen inguruan galdetuz. Bide batez, egiten duten aktibismoa islatu nahi izan dut, eta zatidurarako gai jakin bat nabarmendu dut. Elkarrizketa 2020ko martxoaren 26an egin nion Aitor Martinezi. Konfinatuta geunden garaia zenez, bideo dei bidez egin behar izan genuen. Hurrengo hamasei orrialdeetan baratze munduaren inguruko fotoerreportajea egin dut. Sail honi Baratzean deitu diot. Apirilean baratzeak hutsik izaten dira. Hori aintzat hartuz, apiriletik abuzturaino izaten den eboluzioa erakutsi nahi nuen, produktuak nola landatu behar diren irakatsiz. Martxoan, ordea, konfinatu egin gintuzten eta fotoerreportaje hau etxeko baratzean landu behar izan dut. Argazkiak beste baratze batean atera nahi nituen berez, baina egoera honekin irtenbide egokiena etxean egitea iruditu zitzaidan. Behin argazkiak ateratzen hasi eta izugarrizko edizio lana egin behar izan dut egun bakoitzeko, orotara mila pasatxo argazki atera baititut. Horretarako Adobe Bridge programa erabili dut. Horietako batzuk ondoren, Adobe Photoshop bidez egokitu ditut. Baratzean atalaren amaieran, ilargi egutegi bat sortu dut. Honen helburua irakurleak bere baratzea egitea da. Hilabetero zein hazi erein, zein landare landatu eta zein produktu bildu daitezkeen adieraziko ditut egutegi honen bidez. Hil bakoitzean egutegia eguneratuko da. 9
Espezializazioa kazetaritzan Ilargi egutegiaren parean agenda bat joango da hilero. Oraingoan, irailekoa egin dut, hil honetan Euskal Herrian izango diren hainbat ekintza eta ospakizun nabarmenduz. Kontraportadan, ekologiari negatiboki eragiten dion pasarteren bat salatuko dut. Horretarako, gaurkotasunezko gertaeraren bat aukeratu eta hori argazki baten bidez islatuko dut. Iraileko aldizkarian musukoen nahitaezko erabilera dela eta, lagun askok plastikozkoak erabiltzen dituztela erakutsi nahi izan dut, eta gainera ingurugiroan botata amaitzen dute zenbaitek. Hori salatu nahian, testu txiki bat gehitu diot irakurleari hobeto ulertu dezan. 2.3 Egindako lanaren diseinua Begi Argizen landutako edukiek, ordea, diseinu jakin bat dute. Bere denbora eskaini behar izan diot maketazioari, originala eta ezberdina izan dadin. Aldizkari osoa Adobe InDesignen bidez egin dut, eta argazkiak eta zenbait ilustrazio Adobe Photoshop eta Adobe Ilustrator bidez. Azalarekin hasi nintzenean, argazkia zein izango zen oso argi nuen, baita aldizkariaren izena. Beraz, horiekin diseinu desberdinak probatzeari ekin nion. Photoshop programarekin izena nekazariaren atzealdean balego bezala jartzea erabaki nuen, bizitasun pixka bat ematen diola iruditu baitzitzaidan. Horretarako, titulua nahi nuen tokian ezarri eta ezabatzeko tresnarekin A letraren beheko aldea ezabatu nuen. Bestalde, izena pixka bat gardentzea erabaki nuen. Letra mota Vogue da, 92 neurriarekin, kolorea, berriz, berde argia. Tituluaren azpian alearen zenbakia eta data jarri ditut. Azalean fotoerreportajearekin zerikusia duen lerroburua txertatu dut, azaleko irudia fotoerreportajeari baitagokio. Horren azpian fotoerreportajea ikusteko irakurleak zein orrialdetara joan behar duen adierazi dut. Bigarren orrialdean, editorialaren diseinuarekin jolasten hasi eta sagar itxura ematea egokia iruditu zitzaidan. Nahiz eta sagarrak ez duen zerikusirik editorialean aipatzen denarekin, hilabeteroko editorialei horrelako formak ematea pentsatu dut. Aldizkariari borobiltasuna ematen diola iruditzen zait, ekologiarekin lotura duten formak emanez. Testuari erreparatuz gero, lehenengo letra gainontzeko testua baino handiago jartzea estetikoki polita iruditu zait. 10
Espezializazioa kazetaritzan Aurkibideari dagokionez, irudia hiru zutabetan banatu dut diseinu original bat sortu nahian. Azpiko aldean sail bakoitzean zer eta zein orrialdetan dagoen zehaztu dut. Azpimarratzekoa da gainera, bakoitzari kolore bat ezarri diodala, gainontzekoetatik bereizi nahian. Bestalde, atal horien lehenengo orrialdean agertuko da dagokion izena bere kolorearekin, eta titulu eta azpitituluak kolore berean joango dira. Osasunaren kasuan, esaterako, kolore urdina aukeratu dut. Testua irakurtzeko horren pisutsua izan ez dadin tartekiak eta zatidura gehitu ditut. Horrez gain, aurrerago ere beste kolore batzuetan ikusiko diren loreen ilustrazioak ezarri ditut eskinetan, bizitasuna eman nahian. Argazkiak ere diseinuan oso garrantzitsuak dira, horiek neurri desberdinetan jarri ditut, horrela batzuk handiagotuz, besteak estutuz edota txikituz. Elikadura atalari naranja kolorea ezarri diot. Diseinu honi dagokionez, errezeta liburu baten itxura ematea otu zitzaidan, irudi handi bat eta ondoan azalpenak idatziz. Horrez gain, diseinua hobetze aldera, erabili ditudan osagaien ilustrazioak airean ezarri ditut eta atzealdea tonu marroixkan pintatu dut. Aurrera jarraituz, Ingurumena berdez pintatu dut. Elkarrizketa dela aprobetxatuz, galdera bakoitzari kolore bera eman diot, baita lehen aipatzen nuen eskinan dagoen loreari ere. Hemen ere argazkien neurriak aldatzen joan naiz, testuaren arabera, maketazioa moldatuz. Ondorengo orrialdeetan Baratzean atala ziape-kolorean bereizi dut, bai fotoerreportajea, baita ilargi egutegia ere. Fotoerreportajea bera hainbat ataletan banatu dut eta horren arabera, kronologikoki, maketatzen joan naiz. Nekazariak lanean ari zirenean, argazkiak atera nizkien, egiten zutena islatu nahian. Lehenengo irudian, baratzea apirila hasieran nola zegoen erakutsi nahi izan dut, nekazaria traktorearekin lanean hasi aurretik. Lehenengo astean lurra aratu eta goldatu zuten, birritan. Horren emaitza argi eta garbi ikusi daiteke baratzeko lurra begiratuz. Irudi desberdinak aukeratu ditut ekintza bera islatzeko. Kasu honetan, xehetasun-plano bat eta bi orokor; baina bi horiek ez dira berdinak. Bat nahiko simetrikoa da, argazkiaren ezkerraldean ikusi daiteke traktorearekin lurra goldatu ondoren nola gelditu zen, eta eskuineko aldean, hasiera batean nola zegoen. Ezkerreko plano orokorrean, aldiz, goldatu ondoren nekazaria atxurrarekin erretena egitear dagoela ikusi daiteke. Gainontzeko orrialdeetan argazkiz argazki eman beharreko pausuak ikusi daitezke: 11
Espezializazioa kazetaritzan landatutako produktuak nola hazi diren, eta nekazariek zein lan egin duten. Horiek plano eta ikuspuntu ezberdinak dituzte. Argazki hauek Nikon D3300 kamera eta mini mavic dronearekin atera ditut. Ilargi egutegiari eta agendari dagokionez, ondoan izatea nahi nituen. Era horretara, agendako egitarauak noiz diren ilargi egutegian ikusi daitezke. Bestalde, baratzeko produktuak noiz erein, landatu eta bildu behar diren jakiteko, egutegiaren beheko aldean zehazten da; adibidez, haziak ilbeheran erein behar direla ikusi daiteke. Egutegiari erreparatzen badiogu, ilbehera eta ilgora noiztik noiz arte diren jakin nahi izanez gero, egutegiaren gainean zehaztu ditut. Hemen ere bizitasun pixka bat emateko lore batzuk ipintzea ideia ona iruditu zait; oraingoan, ziape-kolorekoak, sailari dagokion bezala. Eta agendan egitarauen eguna, gaia, tokia eta azalpena nabarmendu nahi izan ditut. Aldizkariaren azkeneko orrialdean, garrantzia irudiari eman nahi izan diodanez, testua beheko aldean ezarri dut, tituluari musukoaren kolorea emanez. Horrela batasun jakin bat dute irudiak eta testuak. Aldizkariaren maketazioa orriz orri aztertu ondoren, testuak maketatzeko erabili ditudan zenbait jarraibide zehaztu nahiko nituzke. Aldizkariko erreportajea eta elkarrizketa hiru zutabetan banatzea erabaki dut, estetikoki politagoa iruditu zait eta irakurtzeko ez da horren astuna. Testuei dagokienez, guztiak, 9,5 neurrian idatzita daude, Baskerville letra motarekin; tartekiak berdin, baina letra lodiz eta titulu guztiak lodiz eta 24 neurrian. Azpitituluak aldiz, letra etzanean daude, 18 neurrian idatziak. Testuak non amaitzen diren irakurleak jakin dezan puntu bat du testu bakoitzak amaieran, sailaren arabera dagokion kolorekoa. Testuak, argazkiak eta ilustrazioak zeinek egin dituen adierazteko, berriz, ilustrazio txiki batzuk erabili ditut. Testuaren egilea arkatz batez adierazten da, argazkilariak kamera baten bidez eta ilustrazioak nork egin dituen pintzel batez. Egileen izenak 8 neurrian idatzi ditut. Aldizkariko testuak baino txikiago. Argazki oinen kasuan, argazkiaren gainean laukizuzen zuri bat jarri dut eta ondoren hori pixka bat gardendu. Horrela argazki oina hobe irakurri daiteke. Testu hauek 8 neurrian idatzi ditut argazkian ikusten denaren inguruan informazioren bat nabarmenduz. 12
Espezializazioa kazetaritzan 3. PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNA Proiektu honen bidez, orain arte sortu gabe zegoen aldizkari bat sortzea lortu dut. Ikuspuntu alternatibo honekin bat egiten duen jendearentzat interesgarria izan daitekeela uste dut. Izan ere, euskarazko gainontzeko komunikabideek horrelako gaiak lantzen dituztenean, beste ikuspuntu bat erakusten dute, askotan, berriz, ez dituzte sakonean lantzen. Begi Argizek, ordea, hainbat berezitasun dituela nabarmendu nahiko nuke. Arestian aipatu bezala, ekologiaren inguruan kontzientzia areagotuz doa, baina hobetzeko asko dago. Hori dela eta, eskaintzen dudan informazioarekin jendeari begiak ireki nahi dizkiot, ohitura onuragarriak erakutsiz. Patxadaz irakurtzeko aldizkaria da, eta irakurlea irakurtzen doan heinean zer hobetu dezakeen konturatuko da. Mundua, osasuna eta gu geu zaintzea horren garrantzitsua den garai honetan, nik uste aldizkari honek etorkizunera begira aukera asko dituela. Gainera, Begi Argizen balio berberak dituzten irakurle asko daude gizartean, eta horiek euskara hutsean eta ekologian espezializatutako edukiak irakurtzeko eskubidea dute. Euskal ekologia zaleei zuzenduta badago ere, ideia horien inguruko kontzientzia areagotu nahi duen edonor gonbidatuta dago Begi Argiz hilabetekaria irakurtzera. Bestalde, paperezko euskarria izanik, kostu batzuk izango ditu, baina irakurleek, denda eta enpresa ekologikoen publizitateak eta diru-laguntzek Begi Argiz aldizkaria hilero egitea posible egingo dute. Aurrera begira, indarrean jarri daiteke harpidetza sistemaren bat. Argi dago Euskal Herrian horrelako aldizkari baten beharrizana dagoela. 4. ONDORIOAK Aurrerago esan dudan bezala aldizkari bat neuk soilik sortzea izugarrizko erronka izan da niretzat. Beti amestutako erronka pertsonala zen. Eta orain hemen naukazue 32 orrialdeko hilabetekari bat esku artean dudala. Proiektu honek ekarpen asko egin dizkit. Ekologiaren parte diren gaiei buruz gehiago ikasteko aukera paregabea izan da, baina, batez ere, aldizkari bat egiteak zer nolako lana suposatzen duen ikusi eta ikasi ahal izan dut. Kazetari lanak denbora eta esfortzu handia eskatzen du, baina emaitzak benetan merezi du.
Espezializazioa kazetaritzan Duela lau urte, selektibitatearen atarian, ez nekien zer ikasi. Pistinara salto egin eta betebetean asmatu nuen. Urtez urte gero eta argiago izan dut nik kazetari izan nahi dudala. Zenbat bizipen, irakaspen, ezagupen… eta etorriko diren guztiak, baina beti gehiago ikasteko prest. Lau urte hauek asko eskaini didate eta esan dezaket, Begi Argiz proiektua urte guzti hauen isla dela. Egia da urte luze hauetan asko ikasi dudala, baina proiektu honekin inoiz baino gehiago ikasi dudala sentitzen dut. Gainera, horrenbeste denboran gai bakar batean espezializatu beharra esperientzia berria izan da, eta orain konturatu berri naiz zeinen lan politak eta sakon landuak egin daitezkeen kazetaritza espezializatuan. Begi Argiz aldizkariak lan handia izan du atzetik, elkarrizketa sakonak egin behar izan ditut, hainbat gairen inguruan aztertu eta halako lan potolo bat egiteko elkarrizketak ondo landuta behar nituen aurretik. Horietako bakoitzak zerbait irakatsi dit, eta horien antolamendua oso garrantzitsua dela ikasi dut. Izan ere, elkarrizketa asko izan dira aldi berean eta informazioa ondo kudeatzen ikasi dudala iruditu zait, ondoren emaitza biribil bat lortzeko. Baina edukiak landu ondoren, maketazioak ere zelako lana eskatzen duen ikusi dut. Lau urte hauetan, pare bat aldizkari diseinatu behar izan ditugu, baina taldean. Bakarrik egiteak esfortzu handia eskatu dit, eta batez ere denbora. Egia esan asko disfrutatu dut, eta esan dezaket diseinu landu eta originalik gabe ez litzatekeela lan bera izango. Zenbait kasutan, diseinu eta maketazioei behar besteko balioa ez zaiela ematen iruditzen zait. Amaitzeko, gaur egungo gizartea korrika eta presaka bizi da, eta honelako kazetaritza espezializatu bat sortzeak aldizkaria patxadaz irakurtzera bultzatzen ditu irakurleak. Gai bakoitza tentuz landuta dago, gaurkotasuna alde batera utzi gabe, eduki guztien lanketa sakona eginik. Gai bakoitzari merezi duen arreta eta espazioa ematen saiatu naiz eta horrek aldizkaria aberasten duela esan dezaket. | science |
addi-c063ea4a9412 | addi | cc-by-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52042 | Begi Argiz | Arbeo Astigarraga, Udane | 2021-06-28 | 2 3 aurkibidEa Udane Arbeo Astigarraga Medikuntza alternatiboa - Erreportajea Ortuko pizza - Errezeta Aitor Martinez, FFFko kidea - Elkarrizketa Iraileko egutegia Nekazaria, lurraren bidelaguna - Fotoerreportajea Ilargi egutegia 4-7 orr. 8-9 orr. 10-13 orr. 31 or. 14-29 orr. 30 or. OSASUNA ELIKADURA INGURUMENA BARATZEAN AGENDA EDITORIALA Industria farmazeutikoaren monopolioa 2 or. COVID-19ak pandemia batera eraman gaitu. Egunez egun okerrera egin du eta horren aurrean aukera bakartzat txertoa dute. 700 milatik gora dira hildakoak jada, eta nahiz eta inoiz bizi izan dugun egoerarik larrienetakoa izan, Osasunaren Mundu Erakundeak ez die sendagai ofizialtzat onartzeko aukerarik eman mediku alternatiboek eskainitako erremedioei. Gainera, mediku horiek hedatutako informazio guztia zentsuratu dute, munduan zehar zabaldu ez dadin. Sendagai horien erabilera ere ukatu dute, aukerarik eman gabe. Beraz, OMEaren helburua zein da herritarren osasunaren alde egitea ala industria farmazeutikoa monopolizatzea? Hain zuzen, koronabirusaren pandemia martxoaren 11n deklaratu zuen OMEak. Horren aurrean, hartutako neurrien arabera, herritarrek mugatua izan dute mugimendu askatasuna ezinbestekoak ez diren joan etorrietarako. Ororen gainetik, jendea etxean geratzera bultzatu da. Inoiz ez bezala, mundua gelditu eta kontrolpean izan dute, eta horrek desinformaziora eraman du gizartea. Horrela, nahi izan duten informazioa besterik ez da hedatu. Komunikabide asko ere horren biktima izan dira. Ildo horretatik, pandemia honen eragile den birusaren aurkako zenbait sendagai alternatibo frogatu dituzte mediku, biofisiko eta zientzialari ez tradizional batzuek. Erremedio hori sareetan zabaltzen saiatu dira, baina behin eta berriz edukiak zentsuratu dizkiete, informazioaz inor ohartu ez dadin. Eduki hori zentsuratzeaz gain, frogatutako tratamenduen inguruan gezurrak esan dituzte. Horren adibide da CDS kloro dioxidoa edo sodio kloritoa, ehun urte baino gehiagoz historian gehien erabili den desinfektatzaileetako bat. Hedabideetan produktu hori lixiba gisa hedatu zen, inola ere ez denean. Gainera, ez dago sendagai horren ondorioz ziurtatutako heriotzarik, eta horren erabiltzaileek emaitzak oso azkarrak eta positiboak direla azpimarratu dute. Boliviako Parlamentuan, adibidez, kloro dioxidoa behar bezala ekoizteko eta erabiltzeko aukera ematen duen araua onartu dute, Covid-19a saihesteko eta tratatzeko. Baina nabarmentzekoa da mundu osoan onartu den estatu bakarra dela. OMEari eta gainontzeko Gobernuei, ordea, ez zaie interesatzen horri buruzko informazioa zabaltzea, irtenbide horiek askoz ere merkeagoak direlako. Horrek industria farmazeutikoari ikaragarri eragingo lioke eta enpresa handi horiek porrot egingo lukete. Osasuna negozio handi bihurtu da, Andreas Kalcker biofisikoaren esanetan. Gaur egun, legedi baten arabera, edozein medizina berrik gutxienez zortzi eta hamar urte bitartean behar ditu onartua izateko, inbertsio ikaragarriaz gain. Horrek esan nahi du enpresa handienek bakarrik izango dutela sendagai berri bat sortzeko adina diru. Hala ez balitz, zein helbururekin ezeztatzen dute mediku alternatiboen laguntza? Ez al da xelebrea egoera honetan edozein laguntza ukatzea? Horren kritikoa den une honetan OMEaren helburuak nazioartean osasun baldintzak hobetzea eta eritasunen kontra borrokatzea izanik, edozein laguntza onargarria izan beharko litzateke. Hori gutxi balitz, sendatzaile horiei multak ere jarri dizkiete. Josep Pamiesen kasua gogoan hartuz, 690.000 euroko isuna jarri zioten tratamendu natural bat saltzearren. Ez zen lehen aldia, ez azkena izan. Pamiesek dulcerevolucion webgunean adierazi zuen ondorio larriak dituzten farmakoak baimentzen direla, eta beraiek terapia natural eraginkorragoak eta albo-ondoriorik gabekoak bilatzen dituztela. Baina industria farmazeutikoan interesatutakoek eta oraindik ilunagoak diren beste batzuek ez dute horiek aplikatzen uzten, ezta gaixo batek horren bidez sendatu nahi badu ere. Tratamendu alternatibo horiekin bezala beste batzuekin gauza bera gertatzen da, ekonomikoak izateaz gain, irmoki frogatuak izanda ere. Baina medikuntza alternatiboaren kaltetan da osasun publikoak ez diola lekurik utzi, eta, beraz, medikuntza naturista esparru pribatuan baino ezin dela artatu. Ondorioz, garestiagoa izan daiteke kasuaren arabera. Lehenik, aurkikuntza edo berrikuntza handi oro baztertu ohi da, zentzugabetzat jotzen delako; gero, aurkitzaileari edo sustatzaileari erasotzen zaio indar guztiekin komunikabideen bidez, eta aliatuak bilatzen dira berrikuntzari, aurkikuntzari eta abarri aurre egiteko. Hala ere, egia gelditzea lortzen ez bada, pertsona barregarri uzten saiatzen dira hori difamatuz, aurkakoek ez baitute beste argudiorik beren engainuari eusteko. Denborak aurrera egin ahala, egia partzial eta hutsal bat onartzen da, azkenean agerikoa bihurtuko dena. Ulertu behar da jasotzen dugun informazio gehiena boterea dutenek manipulatuta iristen zaigula eta horiek dira baldintzatzen dutenak. Industria farmazeutikoaren monopolioa
4 5 O S A S U N A Duela 37 urte hasi zen Doita Otxoantesana (Ondarroa, 1942) baraua egiten, berrogei urte zituela. Uteroa kendu behar izan zioten eta horren eraginez, bularrean koskorrak irteten hasi zitzaizkion. Bularreko minbizia zuen. Mediku tradizionalak bularra kentzea beste irtenbiderik ez zion eman, eta etsi beharrean, sendatzeko beste alternatiba bat bilatzen hasi zen bere kabuz. Garbiketa bat egiten amaitu zuen Buñuelen (Nafarroa) Eneko Landaburu eta Karmelo Bizkarra mediku higienistekin. Hogeita bederatzi egunez baraua egin ondoren, zaldar batean zornea jariatzen hasi zitzaion. Horrela, gaitza gainditzea lortu zuen. Otxoantesararen esanetan, "sineztezina da baraua egiteak zer- -nolako onurak dituen". Medikuntza tradizionaletik at dauden sendatzeko bide ezberdinak anitz dira. Horietako bat naturismoa da, eritasunak edo gaitzak tratatzeko, produktu eta bide naturalak bakarrik erabiltzen dituen sendabidea, gorputzak berez sendatzeko duen gaitasuna indartzea helburu duena, Euskaltzaindiaren arabera. Hipokratesen teoriak ere horrekin bat egiten du. Garai guztietako medikurik handiena bezala ikusia izan da, eta bere praktika medikoa giza gorputzaren behaketan eta azterketan oinarritu zuen. Gaixotasunak azalpen fisiko eta arrazionala zuela defendatzeaz gain, sendatze naturalaren prozesua atsedenaren, dieta egokiaren, haize freskoaren eta gorputzaren garbitasunaren bidez lor zitekeela nabarmendu zuen. Medikuntza-sistema horretan garrantzi handia ematen zaio gorputzak berrosatzeko duen ahalmenari, edonolako botika artifizialak erabili gabe. Horren barnean zenbait adar desberdin daude: medikuntza higienista eta fitoterapia esaterako. Higienismoa Ikuspegi higienistatik gorputza bera da sendatzeko indarra duena, eta hori euskarritzea da garrantzitsuena. "Hau da, higienismoak ez du inolako metodo terapeutikorik, erabiltzen dena norberarenak indartzea baita, gure gorputzak duen gaitasun autokolektiboa", adierazi du Antonio Brito (Santa Cruz Tenerifekoa, 1958) Fuerteventurako ospitaleko obstetra eta ginekologo higienistak. Medikuntza mota honetan ez dago "kanpoko sustantziarik" emateko biderik Itziar Larrañaga (Zestoa, 1953) medikuntza ofiziala eskainiz Osakidetzan 32 urtez lan egin eta bide higienista egiteko aukera eman duen medikuaren arabera. Gizakia naturarekin eta bere buruarekin orekan dagoenean, osasuntsu bizi da, baina oreka hori apurtzen denean, kanporantz zein barrurantz, gaixotasun maila desberdinak agertzen dira. Bizitza mantentzen duena bizitza-energia dela dio Bizkarra medikuak Nafarroako Zuhaizpe bizi osasunak duen webgunean, eta giza organismoa osatzen duten zelula guztiak hari esker bizi omen dira. Maila energetikoa jaisten denean, gaixotasuna azaltzen da eta desmoldaketa organikoak agertzen dira. Lehen aipatutako oreka hausten denean, desoreka sortzen da. Horren eragile asko daude. Nagusienak hiru faktore izango lirateke Mikel Munduate (Ordizia, 1972) belardendariaren ustez: "Alde emozionala, elikadura eta alde hereditarioa". Faktore asko daude eta horiek guztiak orekan edukitzen saiatzea komeni da. Bizi energia hori gutxitu eta sintomak azaltzen direnean, gorputza sendatze prozesu bat egiten ari dela dio Larrañaga higienistak. Alegia, gorputzak garbitze prozesu bat egiten duela. Izan ere, germenek bakterioen aurkako gorputzaren sendabide edo defentsazko mekanismoak aktibatzen dituztela gaineratu du. "Horretarako, gorputzeko zelulak zenbat eta garbiago izan, azkarrago eta errazago burutzen da sendatze prozesua. Aldiz, txertoak eta bakterioak gorputzean sartzeak bizi energia eta erreaktibotasun indarra gutxitzen ditu prozesu horretan". Horrez gain, askotan sukarrik izan gabe ere gainditzen da birusaren sarrera, baina gorputzak garbiketa beharra baldin badu, sukarra igotzean zelulen garbiketaren prozesuan barnealdea indartu egitean da, horregatik moteltzen gara gizakiok, mediku higienisten arabera, medikuntza ofizialean gaixotu egiten garela ulertzen dena. "Sukarra igotzen zaigunean oso ahul gaudela ikusita, horren aurrean beldurtu egiten gara, baina gorputza garbitzen ari dela esan nahi du". Minbiziaren kasuan, gorputzean azaltzen diren horrenbeste beldurtzen gaituzten sintomak eta gaur egun horren erraz mozten diren horiek ez moztea da gaitzaren prebentzioa, Larrañagak azpimarratu duenez. Bestalde, gaitzari aurre egiteko gorputzaren ahalegina euskarritu behar dela dio. Hala Medikuntza ofizialaz gain, hainbat sistema alternatibo eta naturista daude Gorputza indartzeko bideak Udane Arbeo Astigarraga Udane Arbeo Astigarraga Redmer Hoekstra Mikel Munduate produktu ekologikoak saltzen dituen Belarzain dendan. ere, garrantzitsua omen da horrelako sintomak onuragarritzat hartzea, eta ez guretzat kaltezko bezala. Zer hobetu daitekeen erreparatu eta gorputzak egiten duenarekin fidatu behar da: "Gorputzak egiten duen dena gure onerako da. Sintomak berak egingo luke prebentzioa". Gaur egun, medikuntza ofizialean metodorik eraginkorrena kirurgia da, metastasidun ehunak tratatzea ahalbidetzen baitu. Tratamenduaren bidez, tumorea erabat erauzi nahi da, eta hori posible ez baldin bada, tamaina murriztea dute helburu. Horren bidez, ordea, zelulak hilarazten dira eta higienistek diote kontrakoa litzatekela bidea, baina horretarako ohitura aldaketak egin behar dira eta jendeak ez ditu aldatu nahi. "Emaitza azkarrak nahi dituzte, ahal den naturalen, baina euren egunerokotasuna aldatu gabe", mediku eta belardendarien hitzetan. Britok nabarmendu du garrantzitzuena ohiturak aldatzea dela, are gehiago sintomaren bat azalduz gero. "Sakon aldatu behar da pentsaera, elikadura, bizimodua, dena. Sendatzeko modu bakarra arazoaren erroraino iristea da, bestela adabakiak besterik ez dituzu jarriko". Nolanahi ere, sintomak pairatzen dituenak gorputzari ez badizkio sendaindarraren baliabiderik ematen, okerrera egingo duela jakinarazi du Larrañagak. Informazioa behar da gorputzak zer behar duen jakiteko. "Ez tratatzea ez da irtenbidea, gorputzak eskatzen duena egin behar da". Gorputzak dituen krisialdiak garbiketa behar duelako dela gaineratu du. Eta krisi horien minen aurrean asaskatu ahal izatea da "gakoa": gaixoak duen mina beste norbaiti kontatzea, negar egitea... Negarrak berak dena delakoa sendatzen ere laguntzen duen ezinbesteko prozesu batzuk sortzen dituela adierazi du zestoarrak: "Horrekin bat, elikadura gordina jateak, zumoak bakarrik hartzeak edo baraua egiteak ere asko laguntzen du". Julio Arroyo (Guadalajara, 1956) Zuhaizpe bizi osasun zentroko sukaldari eta bere baraualdiaren esperientziatik abiatuta berretsi du baraualdiaren lehenengo zazpi egunetan gorputza garbitzen dela. Izan ere, gorputza koipea desegiten hasten da. Jateari uztean, gorputzak energia behar du, eta gorputzak pilatutako koipea azukre bihurtzen du. Baraua egiten hastean, kiloak galtzen eta koipea desegiten hasten da gorputza, eta toxina guztiak kanporatzen dira. Zazpigarren egunetik aurrera ehunak birsortzen dira. "Baraua esku santua da". Osasun zentroan gauza "harrigarriak" ikusi dituela adierazi du Arroyok: "Iaz, tumoreak zituzten gaixoak etorri eta haiek gabe joan ziren, horien artean melanoma tumorea zutenak, edo parkinsonen gaixotasuna zuten batzuek dar-dar egiteari utzi zioten". Guzti horiek mediku higienisten esku izaten dira. Bestalde, asaskatzeak bultzada izugarria ematen dio garbiketa-indarrari, Larrañagaren esanetan. Batzuetan, ordea, minak berak ez du negarrarekin konektatzen, eta horretara iristeko lan bat egin behar da, baina posible dela gaineratu du. Sendabelarrak Medikuntza alternatiboan sendabelarren erabilera gaur egun geroz eta entzunagoa da. Alegia, sendagaitzat hartzen diren belar edo landareak. Sara Letamendia (Aizarna, 1962) sendabelar ekoizleak dio horrenbeste bitamina eta proteina dituzten landareak askotan "txartzat" hartzen direla, eta horiek oso "aberatsak" omen dira osasunarentzat. Sendagaien eta osasun-produktuen bermeei eta erabilera arrazionalari buruzko Espainiako Estatuko 1/2015 Errege Lege Dekretuaren arabera, debekatuta dago sendagai gisa aurkezten diren produktu, prestakin, sustantzia edo horien konbinazioak egin, fabrikatu, inportatu, esportatu, banatu, merkaturatu eta ematea, legez halakotzat aitortuta ez badaude. Josep Pamies (Lleida, 1948) sendabelar ekoizleak dio farmazien interes ekonomikoak bakarrik babesten dituen legea dela hura. "Horren aurrean, Dulcerevolucion taldean jendeak tratamendu naturalen inguruko informazioa bilatzea, kontrastatzea eta osasun-sistematik kanpo erabiltzea sustatzen dugu". Letamendiaren ustez, denerako aukera egon beharko litzateke: "Ondoren, bakoitzak erabakiko du zer egin, eta zein medikuntza mota aukeratu". Sendabelarretan adituak direnek baieztatzen dute belarrek ere gaitzak sendatzen dituztela edota gorputza indartzen dutela. Arazoaren arabera, bat edo beste aukeratuko litzateke. Adibidez, asunak sistema inmunologikoa indartzen du, horrela gaixotasunei aurre egiten lagunduz. Jangarria izateaz Sara Letamendia artemisa annua sendabelarra biltzen.
6 7 gain, odola garbitzen duela azpimarratu du Letamendiak. Bestalde, gaitzen bat izanez gero edo horiek prebenitzeko, lehenik eta behin, dieta alkalino bat egin beharko litzatekeela dio Pamiesek, esneki eta azukrerik gabea. "Azukreek tumoreak elikatzen dituzte. Tumore kantzerigenoak zelula arruntak baino hogeita bost aldiz glukosa gehiago hartzen du, eta azukrea jateari uzten baldin bada, tumorea hain azkar hazi ez dadin denbora gehiago izango da". Elikadura zaintzeaz gain, landare batzuk lagungarriak dira Adibidez, kalantxoe edo guanabano fruituak ehuna birsortzen laguntzen du, lleidarraren esanetan. Horiez gain, artemisa annua landarea zenbait kasutarako nabarmendu dute bi sendalariek, malaria, hiesa eta biriketako minbiziei aurre egiten laguntzen baitu, besteak beste. "Malariaren kasuan, astebetean %100ean sendatzen du artemisa annuak, berragerraldirik gabe, gaixoa berriro ziztatzen ez badute, baina orduan immunitate- -sistema izango luke. Hiesaren tratamendu bezala ere ondo doa, immunoeskasia baita". Gaixotasun kroniko eta larriez gain, jende askoren arazoa mina izan ohi da. Letamendiak adierazi du artikulazioetako mina duen jende asko dagoela. "Hezurretako mina kentzeko oso onak dira soldabelarra, marihuana (baina ez erretzekoa) edota trementina, pinuaren esentzia bat. Hagineko minari aurre egiteko, berriz, iltze espeziea edo iodo belarra aholkatzen ditut". Sendabelarrak "aberatsak" dira, baina kasu bakoitzean zein belar erabili behar den eta zein propietate dituzten ez bada erakusten galdu egiten da. Josune Epelde (Azkoitia, 1953) erle munduan arituak eta ukendu egileak adierazi du "pena" dela informazio hori ezkutatzea, garai batean egiten zen bezala. Erleen boterea Erleengandik jasotzen diren produktuek ere lotura handia dute osasunarekin. Batzuk zuzenean kontsumitzen dira: eztia, propoleoa, polena, baina ukenduak, esaterako, argizari eta sendabelarren bidez eginiko tratamenduak izango liratezke. Eztia elikagai naturala izateaz gain, energia iturri bat da, erleek loreen nektarrari ezarri dizkioten propietate biologikoez egina. Epelderen arabera, propoleoa ere nabarmentzekoa da, antibiotiko bezala erabili baitaiteke eztarriko mina izatean. Ingurua garbitu eta esterilizatu egiten du. Norbait ahultzean, ordea, aukeratzen duen sendabidea aukeratuta ere, osasuna norberaren gain hartu behar dela dio Munduate belardendariak: "Ardura gurea izan behar da. Arazoren bat izatean, laguntza eskatu daiteke, baina bakoitzaren ardura ez da mediku baten esku utzi behar". Adituak ahal duena egingo duela dio, baina gaixoak bizimodu jakin bat eraman ondoren, gaixotzean medikuarengana joan eta hark irtenbideren bat bilatzea nahi du, bat-batean sendatzea nahi du, gaixoa azken urteetan zaindu ez denean. "Bizimodua, elikadura... alda daitezke, baina jada oso kaltetuta baldin badago, hori berreskuratzea gerta badaiteke ere, ez da hain erraza". Erleak abaraskan eztia ekoizten. Josune Epelde ukendua egiteko argizariarekin. Kasu askotan amek epidurala nahi dutela eskatzen dute. Anestesista iristen da, eta injektatzen diote, baina horren ondorioz, erditzea "moztu" egiten dela adierazi du Britok, jada ez baita uzkurdurarik. Uzkurtzerik ez dagoenez, ordea, oxitozina sintetikoa jarri ohi da, eta horrek prozesu osoa "apurtzen" duela nabarmendu du medikuak, gorputzak zure oxitozina sortzea saihesten baitu. Hots, sintetikoa jartzen denean, norberarena mozten da, beste bat dagoelako. "Erditzean, ordea, oso garrantzitsua da norberak sortzen duen oxitozinak garuna bustitzea. Hain zuzen ere, hori garunean sortzen da, beraz bustitzen dago uneoro". Zainetan jartzen duten oxitozina sintetiko horrek hesi hematoentzefalikoa ez du igarotzen obstetraren esanetan, eta, beraz, ez da garunera pasatzen; hormonak ez du garuna bustitzen. Gainera, medikuek txertatutakoarekin min handiagoa izaten dela adierazi du Britok. Hortaz, sintektikoak ez du hormona endogenak duen efektu bera. "Horren bidez, haurraren eta amaren arteko lotura zailtzen da. Haurra jaiotzen denean, elkarrenganako maitemin moduko bat dago, amak umea ikusten du, eta oxitozina endogena guztiak bere garuna blaitzen du. Jaioberriak ere oxitozinarekin bat egiten du, eta bien arteko lehen begiradak guztiz lotzen ditu". Bestalde, sintetikoarekin, emakumeak ez du kontrolatzen. Ondorioz, uzkurdurak indartsuagoak dira, eta umetokia luzaroago izango da uzkurtuta. Horrez gain, haurrak oxigeno falta izateko erraztasun handiagoa du, eta, beraz, errazagoa da zesarearen beharra izatea. Endogenoarekin, aldiz, gorputzak badaki zenbat sortu behar duen une bakoitzean, haurrari kalterik ez egiteko eta dena ondo joan dadin. Emakumearen erabakia da non eta nola erditu nahi duen. Era berean, Britok nabarmendu nahi izan du oso garrantzitsua dela haurra jaiotzen denean, ama eta jaioberria lasai uztea, zilbor-hestea taupadaka dela, bien arteko lotura hori sor dadin. Une horrek duen onurak bizitza osoa irauten du. Urrezko minutu hori. Urrezko minutua Etxeko eta ospitaleko erditzeen arteko desberdintasunak Jaiotzen garen lehen unetik zeinen garrantzitsua den osasuna. Horren parte ere bada erditzeko momentua. Umea egiteko zenbait era ezberdin daude, hori amaren esku dago. Ospitalean zein etxean izan daiteke. Baina, jakina, erlatiboa da; izan ere, emakume batzuek etxean erditu nahi dute, kontzienteki leku hobea dela uste dutelako, baina beldur guztiengatik ez dira seguru sentitzen. Ezin diete aurre egin, eta etxean daudenean etengabe pentsatzen dute zerbait gertatzen bada, hobe dela ospitalera joan eta han erditzea, batzuk seguruago sentitzen baitira bertan. Funtsean, emakumearen desioa errespetatzea da. Egia da batzuetan desio hori faktore batzuek baldintzatzen dutela, eta lasaiago, erlaxatuago non sentituko litzatekeen galdetu behar zaiola emakumeari. Antonio Brito obstetra eta ginekologoaren arabera, dagoeneko hainbat ikerketa egin dituzte, etxean erditzea ospitalean baino arriskutsuagoa ez dela frogatzeko. Jaioberrien heriotza-tasaren eta ager daitezkeen arazoen indizea oso antzekoa dela diote, baina askoz ere esku-hartze urriago izaten dira etxean erditzean. "Askoz zesarea gutxiago, are gutxiago ventosa edo forceps motako esku-hartzeak". Leku orotan ez da modu berean erditzen. Emakumearen prozesu osoa errespetatzen den ospitale txikiak daude, Euskadin Mendaroko Ospitalea adibidez, baina hau oso berria dela dio Britok. "Zuek, emakumeok, ez zaudete prest horrelako leku batean erditzeko". Izan ere, erditzeetan gertatzen diren jokabide guztiak, harreman sexual batean gertatzen direnen oso antzekoak dira. "Hormona jauzi bera dago, bizi diren sentipenak berdinak dira: harreman sexualak izatean eragozten direnak eta ospitalean erditzen dagoenean ere mozten direnak". Edozein ugaztunek erditzeko behar duen lehen gauza habia bat da, argi gutxiko leku ezkutu bat, bere buruarekiko lasaitasuna bila dezakeen leku bat. Ez da alde pentsatzailearekin erditzen, entzefaloarekin, harreman sexualak izatean bezala. "Aurreko garunean sartu behar da, prosentzefaloan, senean. Izan ere, gorputzak, aurreko garunak eta gorputzeko gainerakoek, jakina, ondo erditzen dakite", dio ginekologoak. Erditzea prestatzeko egiten dituen ikastaroetan, emakumeek beldur guztiak kentzea du xede nagusitzat, alde pentsatzailean geratzea eragiten duena, telentzefaloan, eta zeure baitan sartzea bideratzen duena. Hor aurkituko du norberak bere burua eta nola erditu jakingo du. Prozesu hori askoz errazago lortzen da etxean, leku bakar batean. "Ospitalean, aldiz, estres egoeran orratz bat injektatzeak, ezagutzen ez den jendea ikusteak, erditzeko unean zesarea bat egiteko mehatxua egiteak... horrek guztiak lasaitasunetik ateratzen du umea egiten dagoena". Horrek guztiak oxitozina mozten duten estres hormonak sortzen ditu: endorfina, prostaglandina... Alegia, fetua ahalik eta ondoen atera dadin erditzeak eragiten dituen hormonak mozten dituzte. Estres hori da prozesua eteten duena eta konplikazioak sortzen dituena, adituaren arabera.
10 11 1995ean jaio zen donostiarra da Aitor Martinez. Iragan urtean Fridays For Future (FFF) gizarte-mugimenduarekin bat egin zuen, klima larrialdiaren aurkako aletxoa jarri zezan. Munduan gertatzen denak asko kezkatzen zuen eta gizartean dauden ohituren eraginak ikusita, zaila egin zitzaion ezer ez egitea. Mugimenduak gero eta indar handiagoa hartu du mundu osoan, eta gazte askok bat egin dute helburu berarekin: planeta zaintzea eta jendea krisi klimatikoaz kontzientziatzea. Zure egunerokotasunean zer egiten duzu aktibismoa islatzeko? Euskal Herrian gertatzen denari ahotsa ematen saiatzen gara FFFn. Horretarako, bilera bat egiten dugu aurretik zein egun datozen aurreikusi eta ekintzak antolatzeko. Parte hartzeko prest dagoen jende kopuruaren arabera antolatzen ditugu ekintzak. Klima larrialdiarekin erlazionatuta dauden arazoak hautatu ohi ditugu, krisi horiei aurre egiteko asmoz edo, behintzat, horiek hobetze aldera. Zehazki, hilabetero protestatzen dugu mundu osoan aldaketak egin daitezen. Ez duzu uste aktibista izatea moda batean bilakatu denik? Nik uste aktibista izatean baino gehiago, moda elikaduraren munduan sortu dela. Beganismoari dagokionez, jende asko modagatik besterik ez da egin. Hala ere, onuragarria dela esango nuke. Horiek, ordea, ez dute oinarri ideologikorik, ez doaz harago; egiten ditugun ekintzetan parte hartzeko iniziatibarik ere ez dute. Hala ere, klima aldaketarekiko onuragarriak diren modak, moda izan arren, ez dira txarrak. Izan ere, horrela jende gehiago animatuko da, eta guk mundu honetan behar duguna jende gehiagok parte hartzea da. Gainera, jendeak modagatik egingo balu ere, mundu honetan barneratuko lirateke, eta geroz eta gehiago murgilduz, jakinduria handiagotuz joan ohi da. Baina aktibista izatea ez dut bolada denik ikusten. Hau da, aktibismoa egitea %100ean borondatezkoa da; zuk nahi izatekotan egiten duzu, eta modagatik soilik eginez gero, segur aski hasiko zinateke eta hortik gutxira utziko zenuke. Izan ere, egiteko lan pila bat dago, egunerokotasunean denbora asko hartzen du, eta ez baduzu oinarri ideologiko garrantzitsu bat, ez diozu horri eusten. Greta Thunbergek ekin zion mugimendu honi. Gazte askok jarraitu zuen, baina kritika asko ere entzun izan dira. Zure erreferentea al da? Pertsonalki ez nuke esango nire erreferentea denik, ez nintzen mugimendu honetara batu Gretarengatik. Irudi on bat sortu dute, baina irudi bat besterik ez da. Mugimendu bat asko zabaltzen denean, eta horren erreferentetzat pertsona bat jartzen dutenean oso erraza da. Baina FFF-ko talde bakoitza ezberdina dela ulertu behar da. Gure akzioak guk egiten ditugu, gure ideiak guk plasmatzen ditugu eta ideologia batean oinarritzen gara, hau da ideologia oinarri batzuetan. Nahiz eta politikoki eskuin edo ezkertiar izan, mugimenduari dagokionez ez gara kokatzen alde batean edo bestean. Guk informazioa ematen dugu eta hori da gure ardura. Beraz, Gretaren irudia ondo dago taldeak leku ezberdinetan oinarri bera izan dezan, baina une honetan Greta mugimenduaren irudia besterik ez da. Bere helburua munduko klima larrialdiarekin amaitzea da. Bere funtzioa, berriz, aurpegia ematea da, ez beste ezer. Ba al duzue proiekturen bat eskuartean? Euskal Herri mailan zaila egiten zaigu antolatzea. Hala ere, Bilboko eta Gasteizko mugimenduekin proiektu bati ekin diogu. Hau martxoaren 23tik 29ra izango da. Klimaren astea delako aitzakiarekin, modu globalean hasi genuen. Orain (martxoaren 26a) etxean konfinamenduan gaudela aprobetxatuz, jendea klima larrialdiaz kontzientziatu nahi dugu. Horri buruzko informazioa irakurtzeko aukera emateaz gain, motibatu egin nahi dugu, onerako aldaketak egiten jarrai dezan. Horretarako, sei gai desberdin aukeratu genituen egunero horiei buruz hitz egiteko. Ondoren, igandean, bilera irekia egingo dugu bideo-dei baten bidez. Nola ikusten duzu munduko egoera gaur egun? Ez dut oso ondo ikusten egia esan. Aldaketaren bat egin beharra dugu, urgentzia bat da.Gutxinaka geroz eta jende gehiago kezkatzen da ingurumenaz. Hala ere, jende pasibo asko dago. Gainera, askori nahiz eta zerbait esplikatu, ez dute ez ulertu, ez entzun nahi. Izan ere, bere erosotasun burbuilaren barruan ez da ideia hori sartzen. Nik uste hori dela aldatzeko zailena, eta asko kostatu- A i t o r M a r t i n e z · Fridays For Futureko kidea Udane Arbeo Astigarraga Donostiako FFF I N G U R U M E N A «Orain arte bezala jarraituz gero, gure etorkizuna oso beltza izango da» Klima krisiaren aurka aldarrikatzeko iragan urrian Donostian egin zen manifestazioa. ko da. Aitzitik, orain bizi dugun egoera dela eta, COVID-19arekin jendea pixka bat kontzientziatuagoa izango da, bai klima larrialdiaren, bai beste gauza askoren inguruan. Egoera honetan pentsatzeko denbora gehiago izan baitigu gehienok. Bestela orain arte bezala jarraituz gero, gure etorkizuna oso beltza izango da: pandemia eta gaixotasun berriak sortuko dira, eta 2050erako 1.400 milioi errefuxiatu egongo dira krisi klimatikoaren eraginez. Zehazki ingurugiroan dagoen arazo nagusia zein dela esango zenuke? Arazo larriena guk horri buruz daukagun ideia da. Hondamendi asko izango dira, baina zailena jendearen ikuspuntua aldatzea da; jendeak ez ditu gauzak birplanteatzen, edonola konformatzen da, eguneroko konformismo bat da. Beti egon garen burbuila berean egotera bultzatzen gaituen konformismo bat. Gainera, Gobernuek ez digute informazioa helarazteko erraztasunik ematen. Beraiei ez datorkie ondo. Txarrena da gizartea nola sortu den, eta horren baitan nola sortu diren kapitalismoa, kontsumismoa… Ideia horiek aldatu behar dira. Beraz, nik arazoa benetan ikusten dut edukazioan. Edukazioan eta gure barnean. Orain arte bezala jarraituz gero, klima larrialdiarekiko arazoak hareagotu egingo dira: itsasoaren altura asko igoko da, ondorioz, askok bere herrialdetik joan beharra izango dute; tenperatura igoerarekin gaixotasun berriak sortuko dira, izurrite berriak izango ditugu; desertifikazioa egongo da, eta desertifikazioarekin guztiz ezberdinak izango diren bi polo sortuko dira, non balantzarik ez den izango. Horrela urtaroak galduko ditugu eta horrek ekarriko duena da egoera oraindik okerragoa izatea. Ez da urik izango egon beharko lukeen tokietan, baina ura datorrenean gehiegi etorriko da. Ondorioz, tsunamiak eta urarekin erlazionatuta dauden arazo guztiak iritsiko dira. Finean, bi poloak oraindik gehiago aldenduko dira eta horrek arazo horiek ekarriko ditu. Lehen aipatu duzu Gobernuari ez zaiola komeni guzti hau erakustea. Zergatik uste duzu? Duela urte askotatik gobernuek badakite elikadurari dagokionez, adibidez, animalien produktuak jatea ez dela osasuntsua. Zer gertatzen da, ordea? Haragia, esnea, arrautzak, arrainak... saltzen dituzten enpresek dirua ematen diote gobernuari. Beraien artean konpromiso bat dago. Hau da, Gobernuak erraztasuna ematen die enpresa horiei, produktuen publizitatea egin eta saltzeko. Alde batetik, telebistan iragarkien bidez oso kaltegarria den produktua ona dela saltzen dute. Bestetik, enpresa horiek mesedea itzuliz dirua ematen diote Gobernuari. Ez dakit nolakoa den erlazio hori %100ean, baina egia da harreman bat dagoela enpresari eta gobernarien artean. Horregatik, Gobernuak ez du beganoa izatera bultzatzen. Izan ere, ekonomikoki ez da hain onuragarria gobernuburuentzat, ezta produktu horiek ekoizten dituzten enpresarientzat ere. Bestalde, kontsumismotik bizitza minimalistago batera aldatzea ere ez zaie komeni, mugitzen gaituena kapitalismoa baita. Kapitala sortzeko kontsumismoa daukagu eta kapital horrek ekonomia zirkular honetan jarrai dezan, irauten ez duten gauzak sortzean datza. Gure asmoa, ordea, ekonomia lineal batera pasatzea da, kontsumismoaren aurka joatea. Kasu horretan, enpresa askok porrot egingo lukete eta nik uste Gobernuarentzat ez litzatekeela bideragarria izango. Biztanle bakoitzak bere etxean birziklatzeko ardura hartuko balu, hori egitearekin nahikoa izango al luke? Birziklatzea ez da bidea. Hartu beharreko bidea hondakinak sortzeari uztea izango litzateke. Herritar bakoitzak orain erosten duen bezainbeste erosi, eta %100ean birziklatuko balu ere, ezingo liratezke produktuak %100ean birziklatu. Gehienek dena edo ia dena birzikla daitekeela uste dute,
12 13 baina ondo informatuz gero, ohartzen zara hondakinen ehuneko txiki bat bakarrik birzikla daitekeela. Hondakin gehienek uretan, lur azpian, airean... amaitzen dute. Birziklatzea ondo dago, baina ez genuke horrenbeste sortu behar. Jendeari helarazi beharreko mezua ez da birzikla ezazu, baizik eta saia zaitez hondakinak sortzeko beharrik gabe, plastiko eta kartoirik gabeko produktuak erosten. Hau da, erosterako orduan, alternatibak bilatzen saiatu. Jakina, hondakinak sortzen jarraituko dugu, baina kontsumismo produkziotik %80 ken dezakegula uste dut. Zaldibarko zabortegian gertatutakoaren harira, 35 urtetan jasotzea aurreikusten zituen hondakin industrialak bederatzi urtetan jaso ditu. Otsailean prentsan lekukoek azaldu zutenez, inolako kontrolik gabe hondakin kutsakorrak bota dituzte urteetan, milaka tonaka. "Kamioia zamaz bete, eta hara eramaten genuen zaborra, inolako birziklatze prozesurik egin gabe. Han denetik ikusi izan dut: material korrosiboen bidoiak, suharberak, amiantoa...", adierazi zion garraiolari batek Berriako Iñaki Petxarromani. Zer deritzozu? Gai hau Greenwashing edo zuriketa berdea kontzeptuarekin lotuko nuke. Hau da, ingurumenaren aldeko ideia bat saltzen diete herritarrei, baina finean ez dute horrekin betetzen. Euskadin adibidez, birziklatzen dugun zaborra modu batean edo bestean birziklatu eta hondakin horiek beste produktu batzuk egiteko berrerabiltzen dituztela saltzen digute. Hori gezurra da. Zaldibarko zabortegian ikusi den bezala, edonolako hondakinak bertan bota eta gorde dituzte, inolako irizpiderik gabe. Gaur egun, ecofriendly edo birziklatu daitekeelaren txarteltxoa jartzen badute ere, askotan ez da egiazkoa. Lehen esandakoa berriro gogoan hartuz, guzti horren atzean diru eta akordio hitzarmen bat dago. Era berean, Europar Batasunak 2021az geroztik erabilera bakarreko plastikoa debekatuko dela adierazi du. Erabaki egokia iruditzen al zaizu? Noski, bai. Baina nola definitzen duzu erabilera bakarreko produktu bat? Adibidez, patata frijituen poltsa baten plastikoa behin bakarrik erabili arren, ez da Europar Batasunak sortutako formularioaren produktuen barruan sartzen. Beraz, beste behin Greenwashinga oso nabarmena da. Klima larrialdiarekiko aldaketa onuragarri bat egingo dutela saltzen saiatzen dira, nahiz eta horrela ez izan; kutsakorrak diren produktu gutxiago ekoiztuko dituztela saltzen dute, baina azkenean, horiek sortzen jarraitzen dute. Beraz, erabilera bakarreko plastikoari ematen zaion definizio hori ez da izango guztiz egokia. Izan ere, produktu batzuk soilik debekatzen badira, baina beste batzuk saltzen jarraituz gero, hondakin guztien %5 bakarrik gutxituko litzateke. Eta gainontzeko hondarrekin zer? Orduan, berriro itzuliko ginateke gizartearen, itxieraren eta ekonomia zirkularraren begizta berera. Hondakinak sortzen jarraituko da, eta azkenean hondakin mota bat ez sortzeak ez du esan nahi gainerako hondakin guztiak sortuko ez direnik. Hori ez da FFFtik ikusi nahi genuen erantzuna. Gutxienez, aurrerapauso bat da. Baina garrantzitsuena plastiko horiek guztiak galaraztea da. Nire ustez, gobernuak aukera gehiago eman beharko lieke lokal txiki eta plastikorik eta hondakin gabeko produktuak saltzen dituztenei. Horrela ez litzateke hondakinik sortuko. Klima larrialdiaren eraginez tenperaturak 0,5 gradu gora egin du azken hogeita hamabost urteetan. Jendeak pozez hartu duen berria dela esango zenuke? Erosotasunean bizi direnek, gu adibidez, ez dute pentsatzen horrek dakarrena. Ez dira jabetzen hogei urte barru klima aldaketaren ondorioz errefuxiatuak izan gaitezkeela. Tenperaturak gora egin izana ez dute txartzat hartzen, zalantzarik gabe, denok nahiago baitugu eguraldi ona urtarrilean edo martxoan. Baina ideia berera itzuliz, jendeak bere buruari bakarrik begiratzen dio, tenperatura igoera hori zergatik gertatzen den buruari galdetu gabe. Ez zaie axola klimarentzat egokia den. Aldaketa honek eragin handia izango du animaliengan eta elikagaien produkzioan. Zergatik eta nola iritsi gara momentu honetara? Nola iritsi gara abenduan eta urtarrilean euria baino eguzki gehiago izatera? Ez du zentzurik. Nik uste herritarren ehuneko gehiena gustora sentitzen dela aldaketa horrekin, ez zaio axola. Kontzientzia falta dute. Aitzitik, NBEko adituek ohartarazi dutenez, itsasoaren mailaren igoera 'geldiezina' da. 30-60 zentimetrokoa izango da igoera hori, nahiz eta, 110 zentimetrokoa izan daitekeen kasurik txarrenean. Zer diozu honetaz? Nire ustez geldiaraz dezakegu. Egia da horrela jarraituz, itsasoa igotzen joango dela, eta, azkenean, gu bizi garen lekuetan, agian ezin izango gara hemendik hogei edo hogeita hamar urtera bizi. Horregatik, jendeari eman behar diogun informazioa eta kontzientzia da horrela jarraituz gero, itsasoak igotzen jarraituko duela, baina nahi izanez gero alda daitekeela. Hori bakoitzaren esku dago. Krisi klimatikoa zientzialari gehienek espero zutena baino azkarrago ari da bizkortzen. Uste baino gogoArtikoan erregistratutako 38 graduko tenperatura errekorra ikusarazi dute FFFko gazteek Donostian. rragoa da, ekosistema naturalak eta gizateriaren patua mehatxatzen baititu. Zein etorkizun aurreikusten duzu? Egia esan, latza. Nik imajinatzen dudan etorkizunik politena orain dugun eredua aldatu beharko litzatekeen printzipioetan oinarritzen da. Gobernuak eredua aldatzea nahi badugu, populazioaren kontzientziazio-olatu batera iritsi behar gara. Jendeak bizitzaren ideia beste modu batera planteatu beharko luke, non klimarekiko eta planetarekiko errespetu handiagoa izango lukeen. Gizartea ez da aldatzen egun batetik bestera, seguru aski kapitalismo eta kontsumismoan murgilduta bizi garen mundu hau aldatzea zaila izango da, baina egia da bizi garen gizarte honetan, ideologia horrekin gauzak beste modu batean egin daitezkeela. Kontsumitzen jarraituko dugu, baina horren kontzeptua aldatu behar dugu. Eta hor dator gure lana, bai gizartean, bai alderdi politikoetan aldaketa hori bultzatzea. Hori da gure etorkizuna. Apolitikoak izanik, ideia desberdinak sortu behar ditugu, erakargarriak izango direnak eta jendearen kezka erakutsiko dutenak, bai guretzat, bai politikarientzat, horrela, akordio batera irits gaitezen, eta ahal den heinean denok pozik egon gaitezen. Hortaz, etorkizuna adostasunean dago, bai herritarren, bai politikoen adostasunean. Ondorioz, enpresa handiek eta politikariek arazoari aurre egiten diotela esango zenuke? Zer nolako jarrera dute? Nik esango nuke Espainian alderdi batzuk duela bost urte baino garrantzi handiagoa ematen hasi direla arlo horiei. Hau da, beren ideia eraldatzen hasi dira dagoeneko. Hori oso positiboa da. Baina Espainia Europako beste herrialde batzuekin alderatuta, oso atzeratuta dago. Nire ustez, Gobernuak Europan dauden beste Gobernuekin hitz Donostiako FFFko kide bat klima larrialdiaren aurkako ekintza batean. Otsailaren amaieran satelitezko ikerketek eta irudiek erakusten zuten koronabirusaren krisiak %25 murriztu zituela Txinako CO2 isuriak; eta martxoan, Europako Espazio Agentziak zabaldutako satelitezko irudiek Italian nitrogeno dioxidoa bezalako kutsatzaileen kontzentrazioa nabarmen murriztu dela erakusten dute, airearen kalitateari kalte handia egiten dion konposatu toxikoa, berotegi-efektuko gasa izateaz gain. Behin normaltasunera itzultzean, zer gertatuko dela uste duzu? Uste dut zaila izango dela normaltasunera itzultzea. Pixkanaka enpresak martxan jarriko dira eta berriro kontsumituko dugula jakina da, baina ez dakit zein neurritan. Berriro ekoitziko dugu, espero dut modu txikiagoan eta kontzientziatuagoan izatea, baina azkenean ziur nago lehengo neurri berera itzuliko garela. Ez da konfinamendua irten eta berehala izango, baina berriro ere kutsadura oso azkar igoko da. Hartu diren neurri guztiekin gainera, ezinezkoa da enpresa guztiek orain arte ekoizten zuten adina produktu ekoiztea. Jende gutxiagok egingo du lan, enpresa gutxiagok sortuko dute, eta jende gutxiagok erosiko du. Gutxinaka berriro kutsatzen joango garen prozesu bat izango da. CO2 isuri horien adibide da hegaldien kontsumoaren hazkundea. Geroz eta merkeagoak dira garraio honen bidezko bidaiak. Zer deritzozu? Oso iruzur larria iruditzen zait. Aireko enpresa askok ez dute zergarik ordaintzen edo, azkenean, zerga oso baxuak dira. Horri esker, askoz ere hegaldi merkeagoak egin ditzakete. Hor dago arazoa, gobernuak erraztasuna ematen die enpresa horiei. Enpresek gutxiago ordaintzen diote gobernuari, eta horrela bidaiak are merkeago jartzen dituzte, horrek CO2 asko isurtzen duela kontuan hartuta. Hori dela eta, bidaiatzeko bi aukera ezberdin baldin badaude, gutxien kutsatzen duena aukeratu beharko genuke. Testuinguru horretan, presioa egin behar diogu Gobernuari hegazkin-konpainia horiek zergak ordain ditzaten, bestela berdin jarraituko dugu. Jendearen kontzientzia beharrezkoa da, baina Gobernuari presio egin behar zaio. Bestela, zirkulu bera sustatuko dugu. Horrez gain, Espainiak aurrera jarraitzen du 2040tik aurrera diesel eta gasolina auto berrien salmenta debekatzeko proiektuarekin. Nahikoa al da neurri horiek hartzea larrialdi klimatikoari aurre egiteko? Ez da nahikoa. 2030erako Europar Batasunaren parte diren estatuetan kutsadura kopurua %40 inguru gutxitu nahi dute. Espainiak horren aurrean 2030erako %30 bakarrik gutxitzea proposatu du. Hori dela eta, alderdi politikoei erakusteko kontsentsu bat egiten gabiltz FFFn. Horren bidez, 2050erako poluzioa %100ean gutxitzea eskatu nahi dugu, eta 2030erako %65a. Beraz, Espainian erabaki zen ehunekoaren bikoitza baino gehiago da guk eskatutakoa. Itxialditik CO2 isuriak berpiztera igaroko al gara? egin beharko luke, eta benetan aldaketa horiek sortu. Gauzak askoz hobeto egiten ari diren hiriak eta lurraldeak daude, Espainian, ordea, prozesu hori oso motel doa. Hori aintzat harturik, Europako Gobernuen arteko lotura hori ere egon beharko litzakeela uste dut; lotura bat, antolamendu bat, birplanteamendu bat. Beraz, ikusitakoa kontuan hartuta, zure ikuspuntutik herritar batek zein jokaera izan beharko luke klima larrialdiarekiko? Une honetan, larrialdi klimatikoari dagokionez, honako lehentasun hauek hartu behar dira kontuan: elikadura, kontsumismoa eta garraioa. Horretarako lehenik eta behin, gure baitan sartu dituzten ohiturak edo ideiak aldatu beharko lirateke. Baina egiten duguna egiten dugula, gutxienez bizi garen planeta pixka bat errespetatzeko moduan izan dadila.
14 15 B A R A T Z E A N Nekazaria, lurraren bidelagun B a r a t z e b a t e n b i z i t z a Barazkiak, elikagai ekologikoak, garaian garaikoak eta freskoak... egunerokotasunean kontsumitzen diren produktuak dira. Baina nondik datoz eta nolakoa da horien produkzio prozesua? Baratze bat uneoro bizirik dagoen ingurua da. Lurrak bere bidea hartzen du, eta nekazaria lurraren bidelagun bilakatzen da. Egungo gizartean, ordea, ba al dakigu zein den nekazari baten jarduna? Elikagaiak azokara edo supermerkatura iritsi aurretik nolakoa izan ohi da ekoizpenaren bilakaera? Lehen sektorean nekazaritza hidroponikoa gailendu arren, badiraute modu ekologikoan jarduten dutenak ere, horren adibide dira Edurne Astigarraga eta Balentin Arbeo. Lanbide horretako langileen kopurua beherantz doa, eta horrekin bat nabarmentzekoa da munduko lur bizigarriaren %11,5 nekazaritzarako erabiltzen dela, Our World in Dataren iazko datuen arabera. Ondorengo argazkietan apiriletik abuzturaino baratze batean izaten den eboluzioa islatu nahi izan da, horretara iristeko zein pausu eman behar diren erakutsiz. Udane Arbeo Astigarraga Udane Arbeo Astigarraga
18 19 Bigarren astea. Apirila. Aitzurrarekin erretena egin tuberkuluak landatzeko.
22 23 Laugarren eta zortzigarren asteak. Maiatza eta ekaina. Ekoizpenaren lehen landareak haztearekin batera, horien inguruko belar txarrak kendu.
24 25 Hamalaugarren astea. Uztaila . Maiatzean landatutako tomateak sulfatatu, xomorroak uxatzeko.
26 27 Hamaseigarren astea. Uztaila. Aitzurrarekin belar txarrak kendu eta behar denean ureztatu. Txoriak izutzeko txorimaloa jarri baratzean.
28 29 Hemezortzigarren astea. Abuztua. Baratzea zaindu etorkizun hurbil batean uztaren lehen aleak biltzen hasteko. | science |
addi-a46b87e415fa | addi | cc-by-nc 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52051 | Eskola alternatiboak, heziketa eredu ezberdin baten aldarria | Eslaba Guarrotxena, Nagore | 2021-06-28 | Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Leioa, 2020eko maiatzaren 25a
"Gradu Amaierako Lanaren egileak adierazten du lan original eta propio honetako datuak benetakoak direla, eta hala izan ezean bere gain hartzen duela jokabide ez-egokien (plagioen, irudien erabilera bidegabeen eta abarren) erantzukizuna. Irudien copyrighta haien jabeena edo lizentziadunena da. Dibulgazio helburuekin baino ez dira erabili hemen, lanaren marko teorikoa edo analisia ilustratze aldera".
Egun indarrean dagoen hezkuntza sistemaren aurrean aukera ezberdin bat eskaintzen duten ikastetxeak dira eskola alternatiboak. Ume bakoitzaren interesak entzun eta bere erritmoa errespetatuz, haurra ikasketa prozesuaren erdigune bilakatzen da bertan, haren beharretara egokitzen den heziketa eskaintzea baitute helburu. Eskola alternatiboen izaera, erronkak eta etorkizun zalantzazkoa dituzte hizpide euren protagonistek, beste hezkuntza bat posible dela sinesten duten hezitzaile, ikasle zein gurasoek.
Urteak dira jada, hezkuntza arautu bat existitzen denetik. Egun edonork du eskubidea hezkuntza duin bat jasotzeko, sei eta hamasei urte artean derrigorrezkoa dena. Hala ere, indarrean dagoen hezkuntza sistema ez da pentsamolde guztietara egokitzen, hezitzaile eta guraso askoren aburuz umearen ikasteko berezko grina zapaltzen baitu eredu tradizionalak.
Haurraren erritmo eta nahiak errespetatzen ez direla defendatuz eta aldarri sendo bati eutsiz, badira bide ezberdin baten eraketari ekin diotenak. Pertsona horiek hezkuntza araututik at kokatzen diren eskolak sortu dituzte: eskola alternatiboak.
Iruñeko Tximeleta, Orioko Zingira edota Muxikako Kortiñe eskolak horren erakusle dira, hezkuntza sistema arautuaren gabeziei aurre eginez bestelako hezkuntza baten alde egiten baitute.
Euskal Herrian gero eta gehiago dira sortzen ari diren eskola alternatiboak, baina askok ez dituzte haien proiektuak ezagutzera ematen eta erdi-ezkutuan aritzen dira lanean. Izan ere, eskola alternatiboak alegalak dira, beren izatea eta funtzionamendua ez dago legez arautua baina ezta ere debekatua.
Beraien artean ezberdinak izan arren, eskola alternatibo guztiek oinarri bera dute. Haurra erdigunean kokatzen dute eta bera bilakatzen da ikasketa prozesuaren subjektua. Metodologia ez zuzentzaileak erabiltzen dituzte eta arauak haurrek eginak dira. Helduaren rola beraz, haurra behatu eta laguntzera mugatzen da, inoiz ez haurrari aginduak ematera. Horrexegatik erabiltzen dute eskola hauetan bidelagun terminoa, irakasle hitza baino askoz egokiagoa iruditzen baitzaie.
Tximeletako guraso Amaia Aretak, Zingirako bidelagun Nerea Lasok eta Kortiñeko bidelagun Jagok, oinarri horiek aski eta sobera ezagutzen dituzte, ezinbestean kontuan hartu behar dituztelako eskolak modu egokian funtziona dezan.
Eskolen jaiotza
Tximeleta eskolak hemezortzi urteko ibilbidea du eta Iruñeko kanpoaldean dago kokatua, Orkoiengo industrialdearen alboan, hain zuzen. Euskal Herrian esperientzia gehien duen eskola alternatiboetako bat da eta Nafarroan sortutako lehena. Mikel Gonzalez irakaslea
izan zen proiektu honen sortzaile nagusia, berak bi urteko ume bat zuen eta harentzat bestelako hezkuntza eredu bat bilatzen hasi zen. Ez zegoen konforme ohiko sistemarekin eta azkenean, beste familia batzuekin elkartu eta egitasmoa martxan jarri zuten.
Tximeleta bost haurrekin zabaldu zen eta egun, hiru eta hamabi urte arteko berrogei umek ikasten dute bertan. Hasierako urteetan bi hezitzaile besterik ez zeuden eskolan eta gurasoek alderdi pedagogikoan parte hartzen zuten, bidelagun rola hartuz. Orain ordea, bost dira eskolan dauden hezitzaileak eta ardura pedagogikoak haien esku geratzen dira. Dena den, gurasoek, bestelako ardurak dituzte.
Tximeleta osatzen duten familien inplikazioa "izugarria" dela dio Amaia Aretak, haiek baitira eskolaren motorra. Baina lan hori guztia gogotsu egiten dute, Tximeletan haien haurrentzat bilatzen zutena aurkitu dutelako: "Gure haurren erritmoa errespetatzea nahi genuen, kanpotik bestelako erritmo bat ezarri gabe". Umeari autonomia eman eta askatasunez jokatzen uztea zen bilatzen zutena, ohiko sistemak haurraren askatasuna mugatzen duela uste baitute Tximeletako gurasoek.
Zingira eskolaren jaiotza oso antzekoa izan zen Tximeletarekin alderatuta. Hala ere, bere ibilbidea laburragoa da, hiru eskolen artean laburrena, duela zortzi urte sortu baitzen. Orio eta Aia artean kokatua dago, Olaskoegia auzoan hain zuzen. Hiru eta hamabi urte arteko haurrak doaz bertara eta orotara hogei umek osatzen dute eskola, haien zaintzaz arduratzen diren lau bidelagunekin batera.
Sortze prozesuan hezkuntza sistema tradizionalak eskaintzen zuen heziketarekin ados ez zeuden familiak elkartu ziren, haurrei aukera ezberdin bat emateko prest. Hasierako bi urteetan gurasoek hartu zuten hezitzaile edo bidelagun rola, Tximeletan gertatu zen bezala, baina geroz eta familia gehiago batzen ari zirela ikusita, egitasmoan hezitzaileak sartzeko beharra ikusi zuten.
"Hasieratik helburu bera izan dugu: haurra subjektu aktibo bat izatea, bere aldetik autonomia landu eta lortzea", dio Nerea Lasok. Horretarako bere garapen naturala errespetatzen dute eta helduaren rola, bidelagunarena, haurrari behatzera mugatzen da soilik, hezitzaile eta haurraren arteko harreman ahalik eta horizontalena bultzatuz.
"Eskolaren sortzaileok magisteritza ikasketak amaituta geneuzkan, gazteak ginen eta hain zurruna den ohiko hezkuntzatik aldenduko zen proiektu bat sortzeko gogoa geneukan" Jago – Kortiñe eskolako bidelaguna
Kortiñe eskolaren sorrerak baditu ezberdintasunak beste bi eskolekin alderatuta, ez baitziren gurasoak izan proiektua abian jarri zutenak. Muxika herriko Maume auzoan kokatzen da eskola eta Bizkaia osoan sorturiko lehena da. Hamairu urte pasa dira bertara lehen haurrak heldu zirenetik, baina eskola sortzeko proiektua urte batzuk lehentxeago hasi zen, 2002. urtean, hain zuzen.
Hiru adiskideren ekimena izan zen, Jago eta beste bi kiderena: "Eskolaren sortzaileok magisteritza ikasketak amaituta geneuzkan, gazteak ginen eta hain zurruna den ohiko hezkuntzatik aldenduko zen proiektu bat sortzeko gogoa geneukan". Hogeita bi eta hogeita bost urteko gazteak ziren sasoi hartan, ilusioz beteriko hiru lagun. Eskola alternatibo gehienen proiektuen atzean gurasoak egoten dira, baina kasu hau ezberdina izan zen, indarrean dagoen hezkuntza sistemari gabezia asko antzematen zizkioten gazteak izan baitziren ekimenaren sortzaile.
Gabezia horien artean lehena eta haien ustez okerrena, haurrarekiko konfiantzarik eza zen. Hori ez zen inolaz ere, bakarra izan, beste hainbat zeuden: uniformetasuna, pentsatzeko era bakarra zabaltzea, emaitzei prozesuari baino garrantzi gehiago ematea, sentimenduak erreprimitu eta emozioei garrantzirik ez ematea, haurren nahiak kontuan ez hartzea, irakaslea erdigune bilakatzea eta orokorrean, haurraren beraren sortzeko eta ikertzeko grinarekin bukatzea. Eskola bat sortzea ez da lan erraza, gainera, hasierako urte horietan Bizkaian ez zegoen beste eskola librerik. Hortaz, eredu berrien bila Bizkaitik kanpo abiatu ziren, hezkuntza alternatiboaren munduan murgildu eta proiektu berritzaile ezberdinak ezagutzeko.
Beste proiektu batzuk ezagutzeak sortuko zuten eskolaren oinarriak finkatzen lagundu zien, eta pedagogia aktibo ezberdinetatik edanda ezarritako printzipioak hurrengoak izan ziren: haurrak autonomia eta iniziatiba izatea, bakoitzaren erritmoak errespetatzea, jakinmin edo kuriositate naturala mantentzea, pertsona libreak lortzea eta autodiziplina lantzea. Hortaz, gogotsu, eskola sortu eta irekitzera animatu ziren. 2007ko irailean heldu ziren Kortiñera lehen umeak eta geroztik, indar handia hartu du eskolak, egun hirurogei ume baitaude. Lehen bost urteak Berangon pasa zituzten eta 2012. urtean ezagutu zuten Maume, eskolaren gaur egungo kokalekua. Naturarekin harremanetan egoteko gogoa izan zen leku aldaketa horren bultzatzaile nagusia: "Izaki moduan ugaztun bat gehiago gara eta ugaztun moduan natura behar dugu, Maume nekazal auzo bat izanik leku paregabea irudi zitzaigun haurrentzat". Begirada atzerantz botata zera dio Jagok familien inguruan: "Hasieran hippyak etorriko zirela uste genuen, komunitateetan bizi zen jendea". Dena den, ez zen inolaz ere horrela izan. Haien haurrentzat bestelako hezkuntza bat bilatzen duten gurasoak dira Kortiñera
gerturatzen direnak. Familia "oso anitzak" direla dio, elkarren artean ezberdin direnak baina komunean aldaketarako gogo hori dutenak. Esan bezala, hirurogei haur dira uneotan Kortiñen ikasten dutenak. Hiru eta hemezortzi urte arteko haur eta gazteak dira, Haur eta Lehen Hezkuntza eskaintzeaz gain, Bigarren Hezkuntza eta batxilergoa bertan egiteko aukera ere ematen baitu eskolak. Azken bi horietan titulua lortu ahal izatea da trabarik nagusiena, baina horretarako badituzte alternatibak. Hala nola, atzerriko eskoletan online ikasteko aukera. Izan ere, Estatu Batuetan hainbat eskola daude bi zikloetako tituluak lortu eta geroago Espainian homologatu ahal izateko. Asanblada, funtzionamenduaren ardatz
Eskola alternatiboek demokratikotzat jotzen dute haien burua eta horri jarraiki, eskola barneko erabaki guztiak modu asanbleario eta horizontalean hartzen dituzte.
"Kortiñen ostiralero asanblada orokorrak egiten ditugu asteko erronkak edota gatazkak partekatzeko". Bidelagunentzat ume guztien partaidetza "funtsezkoa" dela nabarmendu du Jagok, garrantzi handia ematen diotelako iritzi ezberdinak plazaratzeari eta gertatutakoa ikuspuntu ezberdinetatik aztertzeari.
Haur eta hezitzaileen arteko asanbladez gain, badira familia eta bidelagunen arteko asanbladak ere. Izan ere, taldean egiten dute lan eta hezitzaileek eskolaren funtzionamenduan ardura nagusia duten arren, familien papera ezinbestekoa da eurentzat: "Familiak Kortiñeko motorra dira, haien konfiantza eta inplikaziorik gabe gure proiektua ez litzateke posible".
"Astean zehar haurrek dituzten kezkak edo arazoak koaderno batean idazten dituzte eta ostiralero asanblada egiten dute bidelagunekin idatzitako guztia denon artean partekatzeko"
Tximeletan funtzionamendua asanblearioa den arren, antolaketa bestelakoa da, gurasoek kudeatzen dituztelako eginbehar guztiak. Familien artean lana aurrera eraman ahal izateko batzordetan antolatzen dira, hiru arlotan zehazki: mantentze-lanen batzordea, finantza batzordea eta batzorde pedagogikoa, azken horrek bidelagunen taldearekin batera egiten du lan. Edozein erabaki hiru komisioetatik eta bidelagunen taldetik pasa behar da onetsi eta aurrera eraman ahal izateko.
Zingiran funtzionamendu bera daramate, eskola gurasoena delako eta beraiek dituztelako ardura nagusiak. Batzorde pedagogikoa, mantenu lanez arduratzen den zerbitzu batzordea eta kontabilitateaz arduratzen den batzorde ekonomikoa. Izenak ezberdinak izan arren,
antolaketa bi eskoletan parekoa da, eta Zingiran ere edozein erabaki batzorde guztietan onartu beharra dago, horretarako asanbladak egitea ezinbestekoa bilakatzen delarik.
Asanblada horien emaitzak askotan eskola osoarentzako arauak izaten dira hiru eskoletan. Kortiñen lehen urtean oinarrizko elkarbizitza aurrera eramateko arau batzuekin hasi ziren, hamar ingururekin. Urtez urte ordea, arauen zerrenda hori luzatuz joan da, berrogeita hamar arau baino gehiago finkatu arte. Biltzarretan, bidelagun eta haurren artean sortzen dituzte arau guztiak eta helburu nagusia bizikidetza orekatu eta osasuntsu bat lortzea dela dio Jagok.
Tximeletan ere haurrak dira arauen sortzaile, asanblada bidezko mekanismo jakin bat jarraitzen dute araudia bete ahal izateko: "Astean zehar haurrek dituzten kezkak edo arazoak koaderno batean idazten dituzte eta ostiralero asanblada egiten dute bidelagunekin idatzitako guztia denon artean partekatzeko". Kezka edota arazo horien aurrean hartu beharreko neurriak haurrek proposatzen dituztela azaldu du Aretak, gerora egoera horiek berriro errepika ez daitezen. Beraz, araudirik bada baina ez da kanpotik inposatzen, ez du irakasle batek ezartzen, umeen ekimenez sorturikoa da.
Eskola alternatiboek pedagogia ezberdinetatik edateko joera dute, ez dute bat eta bakarra jarraitzen. Izan ere, askoz aberasgarriagoa iruditzen zaie hainbat pedagogiatatik hartutako alderdi ezberdinekin oinarri sendo bat osatzea.
Eskola bakoitzean pedagogia batzuk beste batzuen aurrean gailentzen diren arren, Tximeleta, Zingira eta Kortiñen oso antzekoak dira erabiltzen dituzten oinarri metodologikoak.
Zingiran ere, antzeko ildoa jarraitzen dute, metodologia bat zurrunki jarraitzeari ez baitiote zentzurik ikusten. "Pedagogia zehatz bat jarraitzeak aukerak murriztu egiten ditu, egile ezberdinen ideiak batuz haurrei hezkuntza ahalik eta osatuena eskaintzen saiatzen gara", dio Lasok. Summerhill eta Montessori dira gehienbat eskolaren oinarri pedagogikoaren ardatza.
Kortiñen ordea, bestelako ikuspuntua dute pedagogiekiko: "Ez dugu metodologietan sinesten, testuingurua asko mugatzen dutela uste dugu eta horren ondorioz ez ditugu pedagogia jakin batzuk jarraitzen". Nolanahi ere, Jagok onartu du badirela ardatz gisa hartzen dituzten bi egile: Maria Montessori eta bereziki, Rebeca eta Mauricio Wild.
Aipatzekoa da hiru eskoletan Montessori pedagogia aintzat hartzen dutela. Areta, Laso eta Jagok pedagogia honetan erabiltzen diren materialen garrantzia eta erabilgarritasuna azpimarratu dute. Bidelagunen zeregina material horiek oinarri hartuta giroak sortzea da, gerora umeak independenteki jolas dezan. Esperimentatzeko, haurraren jakin-mina pizteko eta autorregulazioa lantzeko bide baliagarria dela nabarmendu dute, hiru eskoletan jartzen baitute martxan praktika hau.
Espazioak zaintzearen garrantzia
Haurraren autonomia garatzeko espazioak zaintzeak garrantzi handia du eskola alternatiboetan. Horren ondorioz, kontu handiz antolatzen dute eskolaren bazter bakoitza.
Tximeletan heziketa modu zabalean ulertzen da, gizakiaren arlo guztiei ematen zaie garrantzia. Hortaz, ikasketa ez dute kontzeptu edo edukietara mugatzen, alderdi emozional eta afektiboa lantzeak garrantzi handia du haientzat: "Gure eskolan haurraren sormena mugarik gabe lantzea ahalbidetzen da, esperimentazioari uneoro bide emanez". Baina esperimentazio hori behar den moduan eman dadin eta alde emozionala garatu ahal izateko, espazioei arreta jartzea ezinbestekoa bilakatzen da.
Gainera, haur hezkuntzatik lehen hezkuntzara pasako diren umeentzako beste gela handi bat dute, trantsizio horretan egokiak izan daitezkeen materialekin. Hiru gela horiek banatuta egon arren, haurrak toki batetik bestera nahi duten eran mugitzen dira, beti ere bidelagunen kontrolpean. Haien egiteko nagusia haur guztiak behatzea da, bakoitzaren interesak igarri eta lantzeko bitartekoak jartzea. Kanpoaldean aldiz, zuhaitzak, belardia, harriak edota makilak dituzte, haurrek haien trebetasunak gara ditzaten nahi duten moduan jolastuz eta naturarekin kontaktuan egonez.
"Inoiz ez diegu esaten zer eta nola egin, haurrei gure prestutasuna erakustea da bidelagunon eginbehar nagusia; laguntzeko prest gaudela adieraztea, besterik ez"
Kortiñen aldiz, bestelako antolaketa bat dute. Adinen arabera banatutako hiru giro nagusitan diseinatuta dago eskola: hiru eta zazpi urte arteko espazioa, zazpi eta hamahiru artekoa eta hamahiru eta hemezortzi artekoa. Giro horiek prestatuta izanik, bidelagunek bilatzen dutena da ume bakoitzak eguna nahi duen moduan antolatzea, libreki mugitu eta jolastea: "Inoiz ez diegu esaten zer eta nola egin, haurrei gure prestutasuna erakustea da bidelagunon eginbehar nagusia; laguntzeko prest gaudela adieraztea, besterik ez". Gazteen kasuan, eskolaren solairu oso bat dute haientzat, hor duten material guztiarekin interesekoak zaizkien gaiak finkatu eta horiek lantzean zentratzen dira, beti ere hasi eta amaitzeko konpromisoa hartuz.
Zingiraren barrualdean haurren neurrira egindako sukalde bat, egongela baten itxura duen liburutegi bat, espazio handiko bi gela, psikomotrizitate tokia eta batzarrak egiteko txokoa dituzte. Horiei esker haurrarentzat naturalagoa den errutina bat eskaintzen dutela azaldu du Lasak, etxeko giroa baita nagusi eskolan.
Arrazoi ezberdinengatik erabakitzen dute gurasoek beraien haurrak eskola alternatibo batean hezitzea, hezkuntza ezberdin baten aldeko apustua egitea. Koldo Zabalza, Inma Ducay eta Rocio Ramosen kasuek agerian uzten dute arrazoi horien ugaritasuna, bakoitzaren ibilbidea ezberdina baita. Uneotan hiruren artean bakar batek ere ez ditu haurrak eskola alternatibo batean, baina soberan dakite nola funtzionatzen duten eta zeintzuk diren haurrari eskaini diezaioketen onurak.
Koldo Zabalzak bi haur ditu, egun Bernart Etxepare Ikastetxe Publikoan ikasten dutenak. Sistema publikoan sartu baino lehen Tximeleta eskola alternatibora eraman zituen hiru urtez, eta orain, eredu tradizionala eta alternatiboa konparatzeko aukera izanik, Tximeletaren proiektua "ezinhobea" iruditzen zaiola aitortu du.
Haur nagusia eskolara eramateko unea heldu zenean bere espazioa eta erritmoa errespetatuko zituen leku bat bilatzen hasi ziren, baina azkar ikusi zuten hezkuntza publikoan ez zegoela haiek bilatzen zuten arreta hori eskainiko zuen ikastetxerik. Bai ordea, sistema tradizionaletik at zeuden eskoletan: "Aukera ezberdin bat zegoela ikusi genuen non gure haurra bere ikasketa prozesuaren protagonista izango zen".
Une horretan Tximeletara joateko erabakia hartu zuten etxean, baina esan bezala, denboraldi baterako erabakia izan zen bakarrik. Arrazoi ezberdinek eragin zuten
Tximeletatik irtetea, guztien artean pisutsuena ekonomikoa izan zen: "Edonork ezin dezake eskola alternatibo baten kuota ordaindu, guretzat asko suposatzen zuen hilero hirurehun euro ordaintzeak".
Bere haurrek metodologia aktiboen bitartez ez ikasteak pena ematen dio orain, baina argi dauka pedagogia berritzaileak eskola publikoetan martxan jartzea bideraezina dela. Izan ere, ratioak jaisten ez badira ezer gutxi egin daiteke: "Kalitatezko hezkuntza bat eskaintzeko ikasgelak zortzi ikaslekoak izan beharko lirateke, ez hogeita bostekoak".
Orain, ikastetxe publikoan, konforme dagoela dio. Hala ere, eskola pasiboagoa iruditzen zaio, gurasoen aldetik konpromisorik eskatzen ez duena. Bidelagunekiko Tximeletan aurkitu zuen konfiantza, familien motibazioa eta haurren autonomia botatzen ditu faltan.
Arras ezberdina da Inma Ducayren kasua. Eskola tradizionalak semeari kale egin zionean hartu baitzuen hezkuntza alternatiboaren bidea. Ohiko sistemaren parte zen eskolan bere haurrak test batzuk egin behar zituela esan zioten, arreta gabezia zeukala egiaztatu ahal izateko. Probak egin ondoren erantzuna positiboa izan zen eta Ducayk ez zuen eskolak ipinitako erremedioa begi onez hartu: "Arreta gabeziarekin amaitzeko era bakarra pilulak zirela esan zidaten eskolan, nik argi nuen ez nuela Ibai medikatu nahi".
Horren aurrean konponbide berriak bilatzen hasi zen eta hezkuntza alternatibora aldaketa egitea ideia ona izan zitekeela pentsatu zuen. Biotzari herrian Bigu School izeneko eskola aurkitu zuen, sistemarekin konforme ez zeuden guraso ezberdinek osatutakoa.
Ibaik zortzi urte zituen Biotzarira heldu zenean, baina harrez geroztik emandako aldaketa "sekulakoa" izan zela dio Ducayk. Denbora asko zeraman Ibai larrituta ikusten, eskolara joateko gogorik gabe. Bigu School-era sartu ostean, goizetan motibatuta esnatzen zen, iratzargailuaren beharrik gabe askotan. Gainera, aldaketak maila guztietan eman ziren, azazkalak jateari utzi zion eta begietan zeukan nerbio-tika kendu zitzaion. Ducayk argi du bere semeak beti eskertuko diola sistema aldaketa. "Orain hogeita bat urte ditu eta Bigu School-en emandako urteak bere haurtzaroaren oroipen onenetarikoak bezala ditu gordeta".
Patu gordinak, berriz, bultzatu zuen Rocio Ramos hiru seme-alabak eskola alternatibo batean heztera. Haurrak txikiak zirenean, jada eskolatzeko adina zeukatenean, senarrak eta berak etxean heziko zituztela erabaki zuten, ez zeuden sistema tradizionalarekin konforme eta haien bizitza estiloari jarraiki homeschooling-aren aldeko apustua egitea iruditu zitzaien egokiena: "Herri txiki batean bizi ginen, naturan murgilduta eta hirigunetik aparte, haurrak etxean hezitzeak gure bizimoduarekin lasaitasunez jarraitzea baimentzen zigun".
Gauzak bere senarra hil zenean aldatu ziren, Ramosek ordura arte umeei emandako heziketa berdinarekin jarraitu behar zuela sentitzen zuen, etxean hezitzearen apustuarekin. Baina doluaren fasean, egoerak gainezka egin zion: "Oso gogorra izan zen,
denbora behar nuen niretzako eta orduan eskola bat bilatzea erabaki nuen, eskola alternatibo bat".
Etxean jasotzen zuten heziketa oso antzekoa zen eskola alternatiboan jasotzen zutenarekin: "Nire haurren erritmoa errespetatzea, haien interesak ezagutzea eta ahal zen neurrian laguntzea zen nik bilatzen nuena".
Bigarren hezkuntzara jauzia emateko unea heldu zenean, etxera buelta egin zuten berriz. Ramosek eskola amerikar batean apuntatu zituen bere haurrak, DBH-ko titulua urrutitik atera eta gerora homologatu ahal izateko.
Orain, bizipen guztiak kontuan hartuta eta begirada atzera botatzen duenean galdera asko planteatzen dizkio bere buruari: "Askotan pentsatzen dut ea zergatik konplikatu naizen hainbeste, zergatik ez ditudan nire haurrak eskola arrunt batera eraman". Galdera horiei erantzuten saiatzen denean haurrekin erlazionatzeko beste modu bat bilatu izan duela dio, irakasle eta ikaslearen arteko autoritate harreman horrekin apurtu nahi zuen bere haurrak pertsona askeagoak izan zitezen.
"Ez dugu lege babesik, gure eskolak ez dituzte eskola moduan onartzen eta ez dugu inolako diru laguntzarik jasotzen". Aretak argi du uneotan aurrera egiteko era bakarra eskola pribatuak izatea dela, ekonomikoki familiek sostengatzen dituzten eskolak. Baina horrek ondorio ezberdinak ditu.
"Lehentasun kontua da hau, nire soldata edonork daukanaren parekoa da, ez dut dirua soberan baina nire haurren heziketan inbertitzea erabaki dut"
Prezio altuen ondorioz sortzen diren kritika horien aurrean, Aretak erantzun argia du: "Lehentasun kontua da hau, nire soldata edonork daukanaren parekoa da, ez dut dirua soberan baina nire haurren heziketan inbertitzea erabaki dut". Eskolan familia aberatsik ez dagoela baieztatu du, gakoa apustua egitean datza bere ustez, dirua zertan utziko den argi izatean, alegia.
beharreko esfortzua oso handia da, baina honek guztiak, zaila bada ere, beste hezkuntza bat posible dela erakusteko balio digu".
Horrez gain, eskola alternatiboak elitistatzat hartzen dituzten horiei langileen egoeraren inguruko ezjakintasuna leporatzen die: "Bidelagunok dauzkagun baldintzak kaskarrak dira, jendeak horren berri edukiko balu ez dut uste proiektu hauek elitistatzat joko lituzkeenik".
Hala ere, argi dute kuota altuen kontua oztopo bilaka daitekeela haien haurrak horrelako eskola batera eraman nahi eta ezin dituztenentzat. Izan ere, gerta daiteke prezio horiek ordaindu ezin izatea eta ondorioz, matrikulatze unean atzera botatzea.
Eskola autogestionatuak izanik, hilero ordaintzen diren kuotez gain bestelako diru iturriak bilatzen saiatzen dira, gastu guztiei aurre egiteko batzuetan beharrezkoa izaten delako. Hiru eskoletan adibidez, formakuntza zein tailerrak antolatzen dituzte eta horien bidez plus bat lortzen dute. Zingiran, bi ekimen horiez gain, eskola osatzen duten gurasoek kanpin bat dute, eskola parean kokatuta dagoena: "Gurasoek kudeatzen dute kanpinaren funtzionamendua, udan egoten da irekita eta horren bidez eskolak diru iturri egonkor bat bermatuta dauka".
Etorkizunera begira, Aretak eta Lasok urrun ikusten dute eskola alternatiboek diru laguntzak jasoko lituzketen eguna. Jagok, ordea, konbentzimendu osoz dio Kortiñe guztiz autogestionatua dela eta horrela jarrai dezan nahi dutela. Izan ere, diru laguntzak jasotzeak baldintza batzuen onarpena dakarrela uste du: "Guk ez dugu instituzioen onarpena bilatzen horrek programa bat jarraitu eta betetzera eramaten gaituelako, ez dugu uztaitik pasa nahi".
Ebaluazioaren gailentzea kalifikazioaren aurrean
"Kalifikazioen bidez ikasleari zer falta zaion nabarmentzen da, ikasle bakoitzaren zailtasunak zeintzuk diren eta zertara ez den heltzen zehazten du irakasleak", dio Jagok. Kortiñen haur bakoitzaren ibilbidea ebaluatu behar dela defendatzen dute, modu batean edo bestean denak doazelako aurrera eta inor ez doalako ez okerrago, ez hobeto.
"Ume bakoitzak bere bidea egin behar du, ez programa batek markatzen diona"
"Zingiran ebaluazioa umeari egindako behaketan oinarritzen da, bidelagunok prozesu naturalei erreparatzen diegu gehienbat". Haurraren autonomia edota erlazionatzeko gaitasunak dira aztertzen dituztenak. Lasoren aburuz, ikasketa prozesuan ez da presarik egon behar, horrek haurrari ez diolako onik egiten: "Badira sei urterekin ederki idazten duten haurrak eta hamar urterekin oraindik idazteko zailtasunak dituztenak, baina guri horrek ez gaitu kezkatzen". Haur bakoitzaren interes eta erritmoak errespetatu behar direla azpimarratu du, hamar urte dituen horrek beste mila interes eduki baititu pasa diren urte horietan zehar. "Ume bakoitzak bere bidea egin behar du, ez programa batek markatzen diona".
Tximeletan bat egiten dute kalifikazioen inguruko pentsaera horrekin. Gainera, hezkuntza sistema tradizionalak kalifikazio eta azterketen bidez haurrarengan "presio izugarria" eragiten duela azaldu du Aretak. "Eskola tradizionalak hezitzeko duen moduaren ondorioz, haurren helburua azterketa gainditzea bihurtzen da, suspentsorik ez edukitzea, horrek gerora zigorra ekarriko duelako". Ondorioz, haurrak ez du ikasketaz gozatzen, presiopean edukiak memorizatu egiten dituelako: "Ikasteko nahia berezkoa da haur guztietan eta azterketek nahi hori galarazi egiten dute, haurrak ezagutzarekiko maitasunagatik ikasi beharrean, suspentsoari dion beldurragatik ikasten du".
Kalifikazioek gainera, kalte handia eragin dezaketela uste dute hiru eskoletan, konparaketa eta lehiakortasunari bide ematen dietelako eta horrek haurrengan autoestimu arazoak sor ditzakeelako.
Bigarren Hezkuntzara jauzia
Duela bi urtera arte "prestakuntza urtea" delakoaren bidez funtzionatzen zuten. Institutura pasako ziren ikasleentzako ohitze tailerrak prestatzen zituzten, eta horien bidez eurentzat ezezagunak ziren zenbait gauza, azterketak adibidez, landu eta barneratzen zituzten. Sistema konbentzionalaren funtzionamendua imitatzen zuten, nolabait.
Orain ordea, beste modu batean antolatzen dute ohiko sistemara moldatzea. Jauzia egingo duten haur guztientzat tutoretza pertsonalizatuak eskaintzen dituzte, ume bakoitzak
zuzendu edo landu behar dituen alderdiak jorratzeko. Ez dute beharrezkoa ikusten azken urtea ohiko sistemaren dinamikara egokitzea. Gainera, momentura arte, emaitzak lehen bezain onak izan dira, eskolan horien berri izaten baitute.
Egun Tximeleta osatzen duten gurasoak ikastetxeko guraso ohiekin elkartzen dira, Bigarren Hezkuntzan haien seme-alaben esperientzia nolakoa izan den jakiteko. Beharrezkoa ikusten duten guztietan bilerak egiten dituzte, haur bakoitzaren moldatze prozesua nolakoa izan den entzuteak asko lasaitzen baititu oraindik jauzia egin ez duten haurren gurasoak.
Horrez gain, guraso ohiak Bigarren Hezkuntzako irakasleekin hitz egiteaz arduratzen dira, horrela jauzia emango duten gurasoei lagungarriak izan ahal zaizkien aholkuak eman diezaizkiekete. Aretak dioenaren arabera, orokorrean oso positiboa da guztiek kontatzen dutena: "Irakasleek haur langile eta parte hartzaileak direla diote, kuriositate eta ikasteko gogo handia erakusten dutenak".
Zingiran, Tximeletan egiten duten gisan, gurasoek Bigarren Hezkuntzako irakasleekin hitz egiteko ohitura dute. Hemen ere irakasleen aldetik jasotzen dituzten komentario guztiak onak izaten dira: "Arazoei aurre egiteko eta egoera berriei egokitzeko gaitasun handiko umeak direla esaten dute".
Lasok jauziari beldurrik ez zaiola eduki behar azpimarratu du, ume horiek altzoan daramaten motxila "oso egonkorra" delako. Bere ustez, haurraren lehen urteak oso garrantzitsuak dira, haurtzaroan jasotako heziketak pertsona bakoitzaren ibilbidea baldintza dezakeelako: "Zingiratik atera diren haurrek ez dute sistema arruntera egokitzeko arazorik euren aurreko heziketan kalterik jaso ez dutelako".
Horrez gain, haur horiek sistema tradizionalean gehiegi lantzen ez diren giza gaitasun batzuk menperatuta dituztela dio, egokitze prozesu horretan lagungarriak izan daitezkeenak: "Erlazioetarako zein egoera berrietara egokitzeko gaitasuna, edota autonomiaz erabakiak hartzeko ahalmena oso landuta daramatzate".
Hala ere, Aretak onartu du eduki batzuetan ez daukatela ohiko sisteman ikasi duten haurren maila bera, baina azkar lortzen dute eduki horiek eguneratzea. Huts horiek matematiketan zein hizkuntzetan izaten dituzte gehienetan: "Ingelesean ez daramate inolaz ere beste haurren maila". Haur bakoitzak bere interesekoak diren gaiak landuagoak daramatzala zehaztu du, Tximeletan bakoitzak gustukoen dituen edukietan sakontzen duelako.
Ikasleak jauziaren aurrean
Urteak pasa dira Oihane Lazkanoiturburuk eta Uxue Lasak sistema alternatiboa utzi eta tradizionala ezagutu zutenetik, baina denbora dezente pasa den arren, biek dituzte gogoan haurtzaroko oroitzapenak. Eta, bereziki, eskola alternatiboa utzi eta Bigarren Hezkuntzara egindako jauziaren gordina.
Lazkanoiturburuk Zeraingo Eskola Txikian ikasi zuen zortzi urte bete zituen arte. Eskola Txikiak ohiko sistemaren barneko eskolak dira, baina funtzionamendu aldetik eskola alternatibo baten oinarriak jarraitzen dituztenak. Beraz, bertan jasotako heziketa eskola alternatibo batean jasotakoaren parekoa izan zen.
Zeraingo eskolak ikasle gutxi zituen eta bertan lehen hezkuntzako bigarren mailara arte ikasteko aukera eskaintzen zuten bakarrik. Hortaz, zortzi urterekin sistema tradizionalera jauzia egin behar izan zuen. Aldaketa urte hori da bereziki berak gogoan duena: "Hamalau urte pasa dira baina aldaketaren une hori oso ondo gogoratzen dut, benetan gogorra izan zen niretzat".
Lasak beranduago egin zuen jauzia, hamabi urterekin zehazki. Tximeleta eskolan ikasi zuen eta bertan Bigarren Hezkuntzako zikloa egiteko aukerarik ez dagoenez Biurdana institutura joan behar izan zen, sistema tradizionalera jauzi eginez.
"Aldaketa izugarria izan zen, dena zen ezberdina, berria". Tximeletan "eserita egoteko eskolak" deitzen zieten ohiko sistemaren parte ziren eskolei, horietan, liburuak eta azterketak aurkituko zituztela bazekiten, baina soilik hara joan behar zirela imajinatzeak urduritasuna eragiten ziela du gogoan.
Lazkanoiturburuk Lazkaoko ikastolara egin zuen jauzi eta berarentzat ere aldaketa nabaria izan zen. Lehen egunak kaos handia izan ziren eta "guztiz galduta" sentitzen zela onartu du. "Gelak handiegiak ziren, haur asko geunden ikasgela bakoitzean eta alde batetik bestera presaka aritzen ginela iruditzen zitzaidan". Horrez gain, irakaslearekin zeukan konfiantza eta Zeraingo giroaren berotasuna botatzen zituen faltan.
"Aldaketa urtea gogorra izan zen baina aurreko urteetatik ikasita neramanak pertsona moduan haztea egin dit"
ordutegi bat finkatu eta jarraitzera, ikasgai bakoitzerako liburu jakin bat edukitzera eta lanak bakarka egitera.
Aldaketa egin aurretik etxean gurasoak kezkatuta ikusten zituela du gogoan Lazkanoiturburuk: "Amak eskolako bidelagunei etxeko lanak bidaltzen hasteko eskatzen zien, Lazkaora heltzerakoan hain galduta ez ibiltzeko". Ohitze prozesuak martxan jarri zituzten orduan Zerainen, hala ere, Lazkanoiturburuk uste du ez zela nahikoa izan, ikasgai batzuetan bere burua makal ikusi zuelako.
Ingelesa izan zen, hain zuzen, erronkarik nagusiena, ikasgai guztien artean zailena: "Zerainen oso gutxi lantzen genuen, Lazkaora heltzerakoan ezinezkoa egiten zitzaidan ingelesezko etxeko lanak ulertzea eta horrek asko estutzen ninduen".
Beldurrez eta urduri joaten zen eskoletara, hilabeteak behar izan zituen lasai joaten hasteko: "Goizetan negar egiten nuen, ez nuen eskolara joan nahi". Hala ere, emozionalki aldaketa horrek suposatu zion guztia kontuan hartuta eta jakinda edukien aldetik ez zeramala beste ikaskideen maila, Lazkanoiturburuk argi du gaur egungo hezkuntza sistemak aldaketa bat behar duela. Izan ere, horren harira erabaki zuen magisteritza ikastea; etorkizunean aldaketak ematearen itxaropena duelako eta beste hezkuntza sistema batean sinesten duelako.
Tximeletan pasatako urteez oroitzapen oso onak gordetzen ditu Lasak, eta une honetan DBH-ra heltzerakoan izandako zailtasunak bigarren mailan ikusten ditu: "Aldaketa urtea gogorra izan zen baina aurreko urteetatik ikasita neramanak pertsona moduan haztea egin dit".
Orain pertsona kritikotzat du bere burua eta horretan Tximeletak "zerikusi handia" izan duela aitortu du. Sormena mugarik gabe lantzea eta errotuta daudela diruditen dogmak zalantzan jartzen erakustea eskertzen dio Tximeletari.
Eskola alternatiboak hezkuntza sistematik kanpo sortzen diren proiektuak dira, oso zaila baita sistemaren barnean gisa honetako eskolak sortzea. Aretaren aburuz, eskola alternatiboen gakoak ezin dira hezkuntza sistema tradizionalean aplikatu, eta Jagok bat egiten du horrekin, sistema tradizionalaren helburuek talka egiten dutelako beraien pentsamoldearekin: "Hezkuntza sistemaren helburua patroi bat onartzea da, bereizketarik ez egotea eta uniformetasuna lortzea, hori baita komeni zaiona".
"Argi dago azken urteotan pedagogia berritzaileekiko interesa handitu dela geroz eta proiektu gehiago jaiotzen ari direlako", dio Aretak. Hala ere, benetan aldaketa bat eman ahal izateko hezkuntza sistemaren alderdi asko aldatu beharko liratekeela uste du, lehena ratioena. Izan ere, ratioak jaitsi ezean pedagogia berritzaileak martxan jartzea ezinezkoa
"Hezkuntza Sailak eskola alternatiboen proiektuak zaindu eta balioetsi beharko lituzke, gizartean ezagutzera eman eta benetan kontuan hartzeko"
Edonola ere, aldaketarako gakoetako bat hezitzaile eta ikaslearen arteko harremanean egon daitekeela uste du Jagok, eta hori sistemaren barnean aldatzea posible ikusten du: "Heziketa bi pertsonen arteko erlazioan gertatzen den zerbait da eta helduak umearekiko duen begirada aldatzen badu, bere parean jartzen bada, aurrerapauso bat eman daiteke".
Euskal Herrian dauden eskola alternatibo askok ez dituzte haien proiektuak ezagutzera ematen. Jagok dioenaren arabera, erabaki hori eskola hauek daukaten babes eta aitortza faltagatik hartzen dute: "Hezkuntza Sailak eskola alternatiboen proiektuak zaindu eta balioetsi beharko lituzke, gizartean ezagutzera eman eta benetan kontuan hartzeko".
Lasoren ustez gobernuak ez du onartzen hezkuntza sistemak aldaketa bat behar duenik eta proiektu alternatiboak ukapen horren ondorioa direla dio. "Umeek presio gehiegi jasaten dute eskola konbentzionalean; behartuta doaz, etxeko lanez gainezka ibiltzen dira eta astero kontrolak jartzen dizkiete".
Jagok ez du posible ikusten etorkizunean sakoneko aldaketak egin ahal izatea: "Aldaketak beti ikuspegi jakin baten ondorio dira, guk aldaketa bilatzen dugu egungo hezkuntza sistemarekiko ikuspegi kritikoa dugulako, baina benetan aldatzeko boterea dutenek ez dute ikuspegi kritikoa lantzeko ez gogo, ez interesik".
Proiektu alternatiboak ez dira egun batetik bestera sortzen eta benetan denboran mantentzen direnek lan asko dute atzean. "Inplikazioa izugarria da, bai familia zein bidelagunen aldetik, gogoa eta motibazioa edukitzea oinarrizkoa da eskolak denboran iraun dezan", dio Lasok. Hezkuntza alternatibo baten aldeko apustua egiteak asko suposatzen du berarentzat: "Bizitzeko era bat da, filosofia bat, ikasteko beste modu bat".
Urratsak beraz, eman daitezke eta heziketa oinarri ezberdin baten alde borrokan jarraituko dute Tximeleta, Kortiñe eta Zingira bezalako proiektu alternatibo guztiek, bestelako hezkuntza bat posible dela onartu arte.
Ane Ablanedo irakaslea da ogibidez, NUP eta Baionako Unibertsitatean ematen ditu eskolak. Horrez gain, haur prebentzioan aditua da. Bizitako prozesu pertsonal baten ostean, neurosiaren inguruko ikasketak egin zituen. Helduen klinika aztertzen hasi zenean nahitaez jo behar izan zuen haurtzaroa ikertzera, pertsona ez gaixoak nola hazi aztertu nahi zuelako. Hor zuzenean egin zuen topo eskolarekin. Izan ere, Ablanedoren aburuz, indarrean dagoen eskola ez da haurrarentzat osasungarria. Horren harira, egun irakasle lanetan ibiltzeaz gain, pedagogia berritzaileetan formatzailea da. Haurtzaro libreago baten aldeko eginkizunean guraso, hezitzaile eta eskola alternatiboen aholkulari gisa jarduten du.
Hezkuntza alternatiboaren oinarri nagusietako bat hezitzaile eta umeen arteko autoritate harreman horrekin apurtzea da. Honek beraz, umeak "nahi duena" egin dezakeela esan nahi du?
Autoritatea baino, direktibotasuna esango nuke. Hezkuntza alternatiboan hezitzaile eta umearen arteko direktibotasunarekin amaitzea bilatzen da. Helduak haurraren bizitza gidatzeko duen joera hori oso normalizatuta dago, beharrezkotzat hartzen da irakasleak haurrari zer eta nola egin behar duen esatea. Horrekin apurtu behar dugula uste dut.
Dena den, horrek ez du inolaz ere esan nahi haurrak nahi duena egin dezakeenik, askatasunaren kontzeptuarekin batera mugaren kontzeptua hartu behar dugulako kontuan. Askatasuna, beste edozer bezala, ezin baita mugagabetasunean ulertu, errealitateak beti mugatzen gaituelako. Azken hori ulertzeko ezinbestekoak bilakatzen dira arauak, elkar bizitzarako nahitaezkoak direnak. Ezberdintasuna da eskola alternatiboetan haurrek ezartzen dituztela arauak eta ariketa hori egiterakoan horien beharraz ohartzen direla.
Hezitzaileak irakatsi beharrean erakutsi behar duela diozu 'Argia' aldizkarian argitaratutako artikulu batean. Zein izango litzateke ezberdintasuna?
Hitzen aldetik begiratuta diferentzia oso txikia da, baina sakonean bi hitz horien artean dagoen aldea bizitzaren aurrean hartzen dugun jarrera bat da. Erakustea, zuk dakizun hori, gustatzen zaizun hori edo ondo egiten duzun hori besteari, kasu honetan ikasleari, azaltzean datza. Inolako helbururik gabe, soilik modu naturalean ateratzen zaizulako eta besteari interesekoa suerta dakiokeelako. Irakasteak berriz, badu asmo edo helburu jakin bat: haurrak zuk egiten duzun hori ikastera behartzea. Eta nor da irakaslea haurrari zer ikasi behar duen esan eta behartzeko?
Aipatu beharra dago ere, erakusteak eta irakasteak ez dutela inondik ere efektu bera. Erakustea inolako xederik gabe egiten den ekintza bat da eta irakasteak ordea, helburu
jakina du. Haurrak hori antzematen du, soberan dakielako helduak noiz irakurtzen dion liburu bat autentikoki eta noiz berak ere berdina egin dezan. Eskola konbentzionalak irakatsi egiten du, ez erakutsi.
Egun indarrean dagoen hezkuntza sistemak haurrengan ezaugarri jakin batzuk bilatzen dituela esango zenuke?
Hori posible izateko profil psikologiko bat zehazten da, determinatu egiten da nolako pertsonak behar diren eta zeintzuk diren hobetsiko diren ezaugarri edo trebetasunak. Eta noski, gaitasun batzuk hobesten diren bitartean beste batzuk eragotzi edo moldatu egingo dira. Gainera, nork balio duen eta nork ez zehazteko kalifikazioak erabiltzen dira, eta horrela klaseak sortzen dira eskolaren barruan: tontoak eta argiak. Eskola oso selektiboa da eta guztiz naturalizatua dago bereizketa horiek egitea. Eskola konbentzionalaren curriculum ezkutuaren barnean sartuko litzatekeen puntu bat da azken hori.
Curriculum ezkutuaren kontzeptua niri oso interesgarria iruditzen zait, beti hitz egiten baitugu eskolaren curriculum esplizituaz eta oso gutxitan inplizituaz. Esplizituan ikasleek landu beharreko eduki eta konpetentziak markatzen dira. Hala ere, askotan galdetzen diot nire buruari zein puntura arte betetzen den curriculum hori, Bigarren Hezkuntzan adibidez ikasleen gehiengoak ez dituelako edukiak behar bezala barneratzen. Gogoratzen al da norbait institutuan ikasitakoaz?
Eskolak badu ordea, zeharo ondo betetzen duen curriculuma, ezkutua dena. Horretan eduki ezberdinak lantzen dira, eta horiek eskolara joate hutsagatik eta eskolaren egitura berean hainbeste denbora pasatzeagatik barneratzen ditu haurrak. Hauek lirateke curriculum ezkutuan sartzen diren edukien adibideak: "irakasleari dagokio esatea zer dagoen ondo eta zer gaizki" edo "haurrak onartu behar du irakaslearen baimena behar duela edozer egiteko".
Nik uste dut haien haurrentzat ekosistema ezberdin bat bilatzen dutela, errespetuzko harreman eta haziera bat eskainiko duen leku bat. Hautu hori egiten duten guraso askoren ustez eskola konbentzionala pertsona batek ongi garatu eta bizitzeko behar dituen gauzekin kontraesanetan dago. Izan ere, eskola konbentzionalaren eredua gizakiaren beharren kontra dago. Sistemaren eskakizunak oinarri hartuta arestian aipatutako profil psikologiko hori sortzen dute, haurrari txikitatik mendeko eta obediente izan behar dela erakutsiz. Haurtzaroa gainera, oso garai berezia da profil psikologiko horretara heltzeko moldaketak egiterako orduan, haurrak oso plastikoak eta maneiagarriak direlako.
Edonola ere, badira beste arrazoi asko; haur bakoitzaren erritmoak errespetatzea, haurra bera erdigunea izatea, bakoitzaren interesak identifikatu eta lantzea, kalifikazioak baztertu nahi izatea, eta abar.
Gizartean hezkuntza sistema alternatiboekiko geroz eta interes gehiago dagoela dirudi. Zure ustez posible da sistemaren barnean aldaketa bat ematea?
Gizartean kezka handia dago hezkuntzaren inguruan, baina orain badirudi pedagogia berritzaileak modan daudela. Horrek okerrerantz eragiten du, sistemaren barnean dauden eskola askotan aldaketak egiten dituztela dirudielako baina sakonean ez direlako benetako aldaketak.
Nire ustez itxura berritzailea hartzearen fenomeno honek arrisku handia du. Eskola askotan espazioak aldatzen dituzte edota Montessori materialak erabiltzen hasten dira, eta nik ez diot horri garrantzia kentzen, inondik ere, baina gehienetan hori bakarrik aldatzen bada itxurakeria hutsa da egiten ari dena.
Ikastaroak eskaintzen ditudanean askotan galdetzen didate ea posible den sistemaren barnean benetako aldaketak ematea. Aldaketak egin ahal direla erantzuten diet, baina beti muga batzuen barruan. Sistemak behin ere ez du utziko bere printzipioak diren horiek hausten. Instituzio batek egonkortasuna behar du, orduan aldaketak egin ahal izango dira, baina beti apurtu ezingo dugun hesi handi baten barnean. Horregatik, nik planteatzen dudan aldaketa benetan errotik egin beharrekoa da, indarrean dagoen hezkuntza sistemaren barnean ez litzatekeena posible izango.
Rudolf Steiner zientzialari, filosofo eta irakasle austriarrak sortu zuen egun Waldorf izenarekin ezagutzen den pedagogia librea. Eskola alternatiboetan gehien erabiltzen den pedagogietako bat da, Montessorirekin batera.
Steinerrek garatutako ikasketa estrategia haurraren garapen globalean oinarritzen da; gorputzaren, espirituaren eta adimenaren garapenean, hain zuzen. Hori posible izateko, hiru zazpi urteko bereizten ditu (0-7, 7-14 eta 14-21), umeak denbora tarte bakoitzean gauza ezberdinak landu eta barneratu behar dituelako.
Lehen tartean haurraren mugimendua eta psikomotrizitatea ahalik eta hobekien lantzea da helburua. Horretarako, Steinerrek proposatutako metodologia jolasean oinarritzen da. Bigarren tartean ordea, garapen kognitiboak indarra hartzen du eta hizkuntzak lantzeari zein sormena indartzeari garrantzi handia ematen zaie. Amaitzeko, hirugarren eta azken zazpi urtekoan, haurrak ikuspegi kritikoa garatzea bilatzen da, garrantzi handia ematen zaio erantzukizun sozialaren inguruko kontzientzia hartzeari. Tarte horietan guztietan Waldorf pedagogiak haurrenganako konfiantza eta errespetua ezinbestekotzat jotzen ditu.
Maria Montessori psikiatra, sendagile eta pedagogo italiarra izan zen Montessori pedagogiaren sortzailea. Sendagile moduan lanean aritu izanak adimen urritasuna zuten haurrak behatzeko aukera eman zion eta euren egoera hobetzeko asmoz, bere metodologia jarri zuen martxan. Egun, pedagogia aktibo guztien artean hedapen handiena lortu duena izan da.
Montessorik haurraren garapena lau fasetan bereizten du: haurtzaro txikia (0-6 urte bitartekoa), haurtzaro handia (6-12 urte bitartekoa), nerabezaroa (12-18 urte bitartekoa) eta heldutasun gaztea (18-24 urte bitartekoa). Horietan guztietan garapenak ez du erritmo linealik, lehen haurtzaroa eta nerabezaroa kontsideratzen baitira sorkuntza aldiak, beste biak egonkortze alditzat hartzen diren bitartean, aurretik ikasitakoa barneratzeko.
Bere metodologia haurraren berezko joerak aztertzean oinarritzen da, joera horiek lantzeko bere jakin-mina pizten duten materialak eskura jarriz. Garrantzi handia ematen zaio material horiekin giroak prestatzeari.
Aipatutakoaz gain, zentzumen guztien garapena lantzea, fikzioa eta errealitatea ezberdintzea, haur bakoitza indibidualki behatzea eta talde lana bideratzea dira pedagogia honetako beste gakoetako batzuk.
Neillek sentimendu libreen garapena sustatzen du, eta horretarako askatasuna eta libertinajearen arteko ezberdintasuna markatzen du, ez baita inolaz ere gauza bera: haurrak nahi duena egin dezake, baina beti ondokoa mindu gabe. Hori dela eta, haurrak aukeratu egingo du eskolara joan edo jolasean gelditzea. Hautaketak garrantzi handia du Summerhillen, askatasun horrek autorregulazioa lantzea ahalbidetzen duelako.
Astean behin batzarrak egiten dira pedagogia hau jarraitzen duten eskoletan, talde bizitzari garrantzi handia ematen diotelako. Autoritatearekin guztiz apurtzen dute eta irakaslea haurraren parean kokatzen da, funtzionamendu asanblearioak harreman horizontalak bermatzen dituela defendatzen dute.
Rebeca Wild-ek, bere senar Mauriciorekin batera, munduan zehar heziketa ulertzeko planteamendu berri bat zabaldu zuen. Guraso izateak eraman zituen hezkuntzaren inguruan hausnartzera, eskola tradizionalak beraien haurrei autokonfiantza, poza eta jatorrizko energia galtzea eragiten ziela uste baitzuten. Horri erantzunez, 1977. urtean Pestalozzi izeneko eskola alternatiboa sortu zuten.
Wild senar-emazteen eskolan ez da adinen arteko bereizketarik egiten eta haurraren etapa bakoitzean ez dago eduki jakin batzuk lantzeko beharra. Ikasle bakoitzaren erritmoak errespetatzen dira, bere interesak entzuten dira eta berak erabakitzen du zer ikasi behar duen eta noiz den horretarako unerik egokiena.
Elkarlanean jarduteko gogo hori administrazioaren arduragabekeriari erantzunez jaio zela dio Goñik. Izan ere, Eskola Txikiak alde batera uzten zituzten eta eskola eredu bakar batean, eskola handi edo arruntetan, ardazten ziren.
Elkartzen lehenak Gipuzkoako eskolak izan ziren, baina Araba eta Bizkaiko eskolak azkar bildu ziren ere, EAEko Eskola Txiki guztiek bat egin zuten arte. Egun, hiru ezaugarri nagusik ezberdintzen dituzte Eskola Txikiak eskola arruntetatik: adin aniztasuna, txikitasuna eta landa eremuan kokatuta egotea.
Lehen ezaugarria, adin aniztasuna, talde proiektuaren "oinarri nagusia" dela azaldu du Goñik, Eskola Txikiak elkartzen dituen ezaugarria hain zuzen. Izan ere, onura asko antzematen dizkiote adin ezberdinak elkarren artean aritzeari: "Interakzioa aberastu egiten du, ikasleen arteko harremanak errealagoak egiten ditu, kooperazioa indartu eta lehiakortasuna txikitzen du eta elkarrengandik ikasteko aukerak areagotzen ditu".
Bigarren ezaugarriari erreparatuz, Eskola Txikietan txikitasun horrek eskaintzen dien guztiaz baliatzen dira: "Hobeto ezagutzen dugu elkar, irakasleek ikasle bakoitzari arreta berezia eskaintzeko aukera dute eta sortzen den harremana gertuagokoa da". Hirugarren eta azken ezaugarria landa eremuan kokatuta egotea da, horrek haurrei euren ingurua ezagutzeko aukera ematen baitie eta era berean, herria bizirik mantentzeko bidea dela uste du Goñik.
Berrogeita hamahiru eskolek osatzen dute uneotan sarea, hogeitasei Gipuzkoan, hogei Araban eta sei Bizkaian. Guztiek egiten dute metodologia berritzaileen aldeko apustua. Izan ere, aipatutako hiru ezaugarriek bide ematen diete ikasteko beste modu bat martxan jartzeko. Eskola Txikiak eta sistematik kanpoko eskola alternatiboak alderdi askotan dira antzekoak: "Eskola alternatiboetan bultzatzen diren printzipio asko gureak egiten ditugu; umeen erritmoak errespetatzea, jolas librea sustatzea, ikasle guztiak irakasle guztionak izatea, ikasgai zurrunik ez markatzea edota azterketarik ez edukitzea".
Hala ere, bien artean ezberdintasun argi bat dago, Eskola Txikiak hezkuntza sistemaren barnean daudelako eta horrek eginbehar batzuk betetzea eskatzen duelako: "Eskola alternatiboak ez daude curriculum bat betetzera behartuta, gu ez gaude horretatik salbu.
Nolanahi ere, egia da denboraren kudeaketa edota ebaluazioarena beste ikuspegi batekin lantzen ditugula". Curriculum-ean markatzen diren eduki guztiak landu dituztela azaldu beharra dutela adierazi du Goñik, beste metodologia batzuk aurrera eramaten dituzten arren programaren garapena ondo bete dutela baieztatzeko.
Eskola alternatibotik ohiko hezkuntzara jauzia egiten den unean bezala, Eskola Txikietako gurasoak kezkatu egiten dira haien haurrak Eskola Txikitik tamaina handiko eskola arrunt batera pasatzen direnean. Haur horiek ez dira inoiz sistematik kanpo egon, baina egia da eskola berri horretan aurkituko dituzten dinamikak guztiz ezberdinak izango direla. Hala ere, Goñik dio aldaketa kasu batzuetan gogorra izaten den arren, haurrek gaitasuna dutela dinamika berri horietara egokitzeko. Izan ere, alderdi batzuk, taldean lan egitea edota informazioa kudeatzen jakitea, oso landuta daramatzatela azaldu du.
1988. urtetik Eskola Txikien sareak festa bat antolatzen du "Eskola Txikiak bizirik" lelopean. Urtero, ekaineko bigarren igandean eskola guztiak elkartzen dira herriak eta eskolak elkarren beharra dutela aldarrikatzeko. Haien eskolen alde, haur, guraso eta irakasleentzako festa egun bat izaten da, txikitasunean ere handi izan daitekeelako.
Eskola konbentzionalak haurren beharrak asetzen ez dituelako edo homeschooling-ak dituen onura pedagogikoengatik, badira gaur egun haurrak etxean hezitzea erabakitzen duten familiak, ez irakasle, ez eskolarik gabe.
Homeschooling-a ez da fenomeno berria, betidanik existitu izan da. Hala ere, gaur egungo homeschool modernoak 70 eta 80ko hamarkadetan du jatorria, Ameriketako Estatu Batuetan hain zuzen. Eskola konbentzionalaren ereduarekin bat ez zetozen familiek sortu zuten eta harrez geroztik, asko dira mundu mailan etxean hezitzeko hautua egiten duten familiak.
Madalen Goiria EHUko Zuzenbide Zibileko irakaslea da eta homeschooling-ean aditua. Hamar liburu argitaratu ditu etxeko heziketaren inguruan eta bere doktore tesiak ere gai bera jorratzen du: "La opción de educar en casa". Bertan, gaia zuzenbidearen ikuspegitik lantzen du eta haurrak ez eskolatzeak dakartzan ondorioak azaldu egiten ditu. Izan ere, herrialde askotan ez dago legez baimendua.
Espainiako Estatuan ez dago legez debekatua, ezta aitortua ere. Legediak ez du etxean hezteari buruzko aipamenik egiten eta Konstituzioan sei eta hamasei urte arteko epealdian eskolatzea derrigorrezkoa dela zehazten da. Hego Euskal Herrian beraz, homeschooling- a egiten duten familiek ez dute lege babesik aurkitzen. Cristina Arriagak, aski ondo daki zer den babes hori ez edukitzea eta zeintzuk diren gerora datozen arazoak.
Arriagak hamar urterekin erabaki zuen bere haurra eskolatik ateratzea: "Sistema konbentzionalak presio gehiegi eragiten zuen berarengan, frustratuta zegoen". Bere haurrak arazoak zituen ikaskide zein irakasleekin, ez zegoen gustura eta ez zuen bere lekua aurkitzen. Hamar urterekin hasi zen gertatzen zitzaiona hitzez adierazten baina Arriagak aurretik zekien bere haurra ez zegoela ondo: "Lo egiteko arazoak zituen eta triste zegoen, pediatrak eta psikologoak esan zidaten eskolatik atera behar nuela, behintzat denbora batez". Haurra eskolatik atera baino lehen irakasleekin hitz egiten saiatu zen, berak ez zuelako ondo ulertzen gertatzen ari zena. Dena den, alferrik izan zen: "Irakasleen aldetik ez nuen laguntzarik jaso, behin nire haurra arraroa zela esan zidaten". Eskolan bere haurraren beharrei erantzuteko gai ez zirela izan uste du Arriagak, haurrak arreta berezia behar zuen une horretan ez zuelako jaso.
Guraso batzuek, gutxik normalean, hasieratik haien haurrak etxean heziko dituztela argi dute, baina asko dira Arriagaren moduan eskolan sartu eta arrazoi ezberdinak direla eta, urte batzuk pasa ostean, etxean hezteko apustua egiten dutenak. Esan bezala, arrazoiak askotarikoak dira, Goiriak gurasoen lau profil ezberdintzen ditu bere tesian arrazoi
ezberdin horien arabera bereizketa bat eginez: guraso babesleak, pedagogoak, errebeldeak eta biktimak.
Lehenak, guraso babesleak, eskola haurraren garapenerako leku ez aproposa dela uste dutenak dira, haurrak eskolan tratu txarrak jaso dituelako, bullying-a kasu, erabakitzen dute ateratzea. Pedagogoek, eskola konbentzionala oroimenezkoa eta funtsik gabekoa dela uste dute, haurren ahalmen artistiko eta sortzaileak zapaltzen dituena. Errebeldeek aldiz, eskolan balio kapitalisten transmisioa dagoela uste dute eta horren ondorioz erabakitzen dute ateratzea, guraso antikapitalistak izaten dira. Azkenik, biktimen profila bereizten du Goiriak, eskola oso uniformea delako eta uniformetasun horretatik ateratzen den haurra sistemaren biktima bilakatzen delako egiten dute etxean hezteko apustua.
Goiriak azaldu duenez, homeschooling-aren arautze ezak dakartzan ondorioak bereizketa bat eginda ulertu behar dira, ez baita berdina haurra inoiz ez eskolara sartu izana edo eskolan urte batzuk pasa ondoren atera izana. Haurra ez bada inoiz eskolatua izan, arazoak ez dira zertan sortu behar. Dena den, norbaitek salaketa bat jartzen badu, sei eta hamasei urte bitarteko ume bat etxean eskolatu gabe dagoela esanez, Gizarte Zerbitzuek esku hartu beharko dute adingabe horren egoera zein den ikusi eta neurriak hartzeko.
Bigarren kasuan, haurra eskolara joan eta geroago gurasoek ateratzea erabakitzen baldin badute, ikastetxetik Hezkuntza Sailari hutsegiteen berri emango zaio, eta Hezkuntzako Ikuskaritza familiarekin harremanetan jarriko da zer gertatzen ari den jakiteko.
Prozedura ezberdina izan arren, bi kasuetan arrisku berdina dagoela azaldu du Goiriak, homeschooler-aren erantzuna sinesgarria ez bada eta argudio sendoak eskaintzen ez baditu, kasua Fiskaltzara pasako da eta horren ondoren, artxibatzen ez bada, epailearengana hel daiteke. Arriagak bere haurraren kasua artxibatzea lortu zuen, baina epaiketa baten ostean. Pediatra eta psikologoaren txostenak oso lagungarriak izan ziren kasuarekin amaitzeko.
Horrez gain, bada atzera egiteko beste arrazoi bat, homeschooling-a ez baita sozialki begi onez ikusten eta familiek kritika ugari jasotzen dituzte. "Arduragabeak direla eta haurrak gehiegi babesten dituztela izaten dira gurasoek jasotzen dituzten kritika ugarienak, jendeak ez du hautu hau ulertzen", dio Goiriak. Nolanahi ere, homeschooling-a egiten duten gurasoek euren artean elkartzeko joera dute, horrek nolabaiteko batasuna sortzen baitu beste hezkuntza baten alde egiten duten familien artean.
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Leioa, 2020eko maiatzaren 25a
"Gradu Amaierako Lanaren egileak adierazten du lan original eta propio honetako datuak benetakoak direla, eta hala izan ezean bere gain hartzen duela jokabide ez-egokien (plagioen, irudien erabilera bidegabeen eta abarren) erantzukizuna. Irudien copyrighta haien jabeena edo lizentziadunena da. Dibulgazio helburuekin baino ez dira erabili hemen, lanaren marko teorikoa edo analisia ilustratze aldera".
Eskola alternatiboak indarrean dagoen hezkuntza sistematik at kokatzen diren ikastetxeak dira. Eredu tradizionalari antzematen dizkioten gabeziak direla-eta jaiotzen dira gisa honetako eskolak, eta gehienetan gurasoak izaten dira ekimen hauen bultzatzaileak.
Euskal Herrian eskola alternatibo ugari daude, zifra zehatza jakitea ordea, ezinezkoa da, ez baitago inon jasota proiektu alternatibo guztien kopurua. "Ludus" izeneko direktorioaren arabera, Espainiako Estatuan zortziehun proiektu alternatibo ezagutzen dira, dena den, hor ez daude inolaz ere denak bilduta. Eskola askok beraien proiektuen berri ez ematea nahiago dute, izan ere, eskola hauek alegalak dira, haien existentzia eta funtzionamendua ez dago legez arautua baina ezta ere debekatua. Hortaz, legalki sor daitezkeen arazoak ekidite aldera, eskola alternatibo askok "ezkutuan" dihardute lanean.
Egun, ezjakintasun handia dago mota honetako eskolen inguruan eta aurreiritzi asko sortzen dira bestelako hezkuntza baten alde egiten duten guraso zein hezitzaileekiko, "basati batzuk" direla edota haurrei "nahi dutena egiten" uzten dietela esan ohi da maiz. Hala ere, eskola hauek, beraien filosofiari jarraiki, oinarri sendo bat dute.
Eskola batetik bestera ezberdintasunak egon arren, proiektu alternatibo guztiek printzipio berberak aintzat hartzen dituzte. Eskola konbentzionalak haurraren barne grina zapaltzen duela uste dute eta horren aurka, haurra erdigunean kokatzen duten proiektuak sortzen dituzte. Ume bakoitzaren interesak entzun eta bere erritmoa errespetatzea da gakoetako bat, bera baita ikasketa prozesuaren subjektu nagusia. Haurrari autonomia osoa emanez erabakiak bere kabuz hartzen eta arau sortzaile izaten uzten diote, helduaren rola haurra behatu eta laguntzera mugatzen delarik. Erreportaje honen helburua beraz, eskola alternatiboen errealitateari hurbilpen bat egitea da, proiektu hauen oinarri eta funtzionamenduaren azalpena eman eta sistema tradizionalarekin dituzten ezberdintasunak argitzea. Sarrera Gradu Amaierako Lana egiteko gaia aukeratzerako unean gai ezberdinak bururatu zitzaizkidan, ez nuen lehenengo momentutik argi izan eskola alternatiboen gaia landuko nuenik. Hasiera batean, haurdunaldi subrogatua edota anorexia lantzea pentsatu nuen, gertutik bizi izan ditudan bi errealitate direlako eta horietan sakontzea ideia ona izan zitekeela pentsatu nuelako. Gerora ordea, iritziz aldatu nuen. Bizilagun batekin izandako elkarrizketa batek eraman ninduen aukeratu dudan gaia lantzera. Beste guraso batzuekin batera eskola alternatibo bat sortzeko prozesuan murgilduta zegoela kontatu zidan, eta nik ezjakintasun osoz eskola horiek zer ziren galdetu nion. Berak horrelako eskolak zergatik sortzen diren azaldu zidan eta hezkuntza sistema tradizionalaren inguruan zuen ikuskerak asko pentsarazi zidan.
Gaiak jakin-min handia piztu zidan. Nik pertsonalki, ez dut erreportaje hau burutu arte indarrean dagoen hezkuntza sistemaren inguruko hausnarketarik egin. Bere irakurketak asko harritu ninduen eta era berean, interesgarria egin zitzaidan. Zergatik sortu beste mota bateko eskolak? Beharrezkoa al da? Zer dute ezberdin eskola alternatiboek? Galdera asko planteatu nizkion nire buruari une horretan, eta ezjakintasun hori argitu nahian abiatu nintzen gai hau lantzera. Erreportajearen bidez eskola hauek zeri erantzunez eta nola jaiotzen diren, zer-nolako funtzionamendua duten, gurasoek horienganako apustua zergatik egiten duten eta eskola tradizionalarekin dituzten ezberdintasun eta trabak zeintzuk diren argitzen saiatu naiz. Helburuak
Aurretik aipatu bezala, lan honen helburu nagusia eskola alternatiboen oinarri eta funtzionamenduaren berri ematea izan da. Horretarako, erreportajean zehar nagusitu diren hiru ahotsak ezinbestekoak izan dira: Amaia Areta (Tximeleta eskolako gurasoa), Nerea Laso (Zingira eskolako bidelaguna) eta Jago Cadiernorenak (Kortiñe eskolako bidelaguna). Laso eta Cadierno bidelagun terminoarekin izendatu ditut, eskola alternatiboetan hitz hori erabiltzen dutelako hezitzaileei erreferentzia egiteko. Bidelagun edota hezitzaile terminoak hobesten dituzte irakasle hitzaren aurrean.
Era berean, gurasoen ikuspuntua sartzea beharrezkoa ikusi nuen, horrelako proiektu baten alde egiteko arrazoiak zeintzuk diren azaltzeko. Sistema alternatibo eta tradizionalaren artean dauden aldeak eta trabak aztertzerako orduan ikasleen testigantzak jasotzea baliagarria izan zitekeela pentsatu nuen, jauzi hori egitea ez baita erraza izaten beraientzat.
Bestalde, zatiduretan gaia osa dezaketen edukiak lantzen saiatu naiz. Alde batetik, pedagogiei bideratutako zatidura sartzea erabaki nuen, eskola bakoitzak kontuan hartzen dituen pedagogien nondik norakoak azaltzea beharrezkoa ikusi nuelako. Bestetik, Ane Ablanedori egindako elkarrizketa zatidura gisa sartzea erabaki nuen, haur prebentzioan aditua eta pedagogia berritzaileetan formatzailea izanik, eskola alternatiboen filosofia ulertzeko adierazpen oso baliagarriak eskaini zizkidalako. Sistemaren barnean beste modu batean ikasteko eskolak daudela islatu nahi izanagatik sartu nuen, berriz, Eskola Txikien zatidura. Eta amaitzeko, homeschooling-ari eskainitako zatidura hezkuntza alternatiboaren munduan bestelako aukerak ere daudela azaltzeko txertatu nuen. Azken hori burutzerakoan, gaian aditu den Madalen Goiria eta etxeko heziketa lehen pertsonan bizi izan duen Cristina Arriagaren ahotsak batzea oso aberasgarria iruditu zitzaidan.
Hortaz, ardatz gisa hiru eskolen arduradunen testigantzak hartu ditudan arren, guraso, ikasle zein adituen hitzak lana osatu, eta ahalik eta modu egokienean informazioa eskaintzeko bidea izan dira.
Erreportajea burutzeko jarraitu dudan prozesua hurrengoa izan da:
Eskola alternatiboen gaia lantzea erronka bat izan dela esango nuke. Izan ere, erreportajea egin aurretik ez nuen gaiaren inguruko ezagutzarik. Hortaz, lehendabiziko pausoa sarean bilaketak egitea izan zen, gaira gerturatzen hasteko.
Lehen bilaketa horretan oso lagungarriak egin zitzaizkidan bi dokumental aurkitu nituen. Bata, Euskal Telebistako lehen kateko "Ur Handitan" programan gaiari eskainitako saio bat izan zen eta bestea, "Enseñame pero bonito" izenburuko dokumentala, Sara Moreno psikologoak egindakoa.
Horren ondoren informazio dezente aurkitu nuen, eskola hauen berri ematen zuten artikulu oso interesgarriak, bi bereziki. Esan beharra daukat, lan handia eskaini diodala eskola alternatiboetan lantzen diren pedagogiak aztertu eta ulertzeari, bakoitzak bere berezitasunak dituelako eta kasu horretan, iturri ezberdinak erabili ditudalako metodologia bakoitzaren informazioa osatu ahal izateko.
2. Bilaketa zehatza
Lazkanoiturbururekin hitz egin ostean, bera Eskola Txiki bateko ikasle ohia izanik, eskola horiei atal bat eskaintzea pentsatu nuen, hezkuntza sistema tradizionalaren parte izan arren, eskola alternatiboen funtzionamendu bera dutelako oinarrian. Ez nuen arazorik izan Mikel Goñi Eskola Txikietako koordinatzailearekin harremanetan jartzeko, bere e-posta Eskola Txikien webgunean agertzen baita.
"Ur Handitan" programak hezkuntza alternatiboari eskainitako saioan, Madalen Goiria eta Cristina Arriaga ikusi nituen. Homeschooling-aren inguruan hitz egin zuten bertan eta alternatiba guztien artean, eskolez gain bestelako aukerak daudela islatzeko erabaki nuen etxeko heziketari zatidura bat eskaintzea. Oso erraza izan zen beraiekin kontaktuan jartzea, biak Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak izanik e-postak eskuragarri daudelako Interneten.
Amaitzeko, Ane Ablanedorekin hitz egitea lortu nuen. Gai hau landuko nuela erabakitzerakoan, magisteritza ikasten duen lagun bati kontatu nion eta berak unibertsitatean hezkuntza sistemarekin oso kritikoa zen irakasle bat zuela esan zidan, hura zen Ane Ablanedo. Bere izena Interneten bilatu eta azkar topatu nituen bere webgunea eta kontaktua.
Elkarrizketa guztiak egin ondoren, gaia lantzeko iturri dezente nituela ikusi nuen eta eskola alternatiboetako protagonista guztien ahotsak bildu ahalko nituela konturatu nintzen, izan hezitzaile, guraso edo ikasle.
Esan bezala, iturri pertsonalez gain, oso lagungarriak izan dira lana taxuz egin ahal izateko aurretik aipatutako bi liburuak eta pedagogien inguruko hainbat artikulu, bereziki "Hik Hasi" aldizkaritik eskuratutakoak.
3. Erabilitako iturriak eta kontaktuak
Erabilitako iturriak zehaztu baino lehen, egun hauetan bizitzen ari garen egoera arrotzari erreparatu nahi nioke, koronabirusa dela-eta bizitzen ari garen egoerari, alegia. Etxetik atera ezinik egon gara bi hilabetez, jendearekin kontaktuan egoteko debekuarekin, gaitzarekin lehenbailehen amaitzeko bidea izan baita hori, bakoitza bere etxean geratzea.
Egoera honek beraz, zuzenki eragin du nire lana burutzeko moduan. Izan ere, erreportaje oro egiteko beharrezkoak dira elkarrizketak eta ohikoena, elkarrizketa horiek aurrez-aurre egitea da, hori baita modurik aberasgarriena. Kasu honetan, ordea, ezinezkoa izan da elkarrizketatuekin aurrez-aurre elkartzea eta bideo-dei bidez egin ditut elkarrizketak, pantaila tartean izan dugularik. Egia esan, pena handia izan da niretzat, bereziki hiru eskolen elkarrizketen kasuan, hara joan eta nire begien bidez eskolak ezagutu ahal izatea zelako nahi nuen gauzetako bat.
Nolanahi ere, beste aukerarik izan ez dudanez gero, elkarrizketa guztiak bideo-dei bidez egin ditut, bi izan ezik, telefonoz egitea nahiago zutelako elkarrizketatuek. Orotara, hamabi izan dira egindako elkarrizketak, horietatik lau gaztelaniaz egin ditut, elkarrizketatuek hala eskatuta. Kasu horietan, ahalik eta modurik egokienean ekarri ditut beraien hitzak euskarara.
Amaia Areta: Tximeleta eskolako gurasoa eta batzorde pedagogikoaren arduradun nagusia da. Bere testigantza oso erabilgarria egin zitzaidan, Tximeleta eskolaren filosofia eta funtzionamendua modu argi eta ulerterrazean azaldu zidalako. Egindako lehen elkarrizketa izan zen, eskola alternatiboen munduan barneratzeko oso lagungarria. Bere kontaktua "Ludus" direktorioaren bidez lortu nuen, bertan Tximeleta eskolaren e-posta agertzen delako. Hasieratik prestutasun handia erakutsi zuen eta haren bidez beste kontaktu batzuk lortu nituen.
Nerea Laso: Zingira eskolako bidelaguna da. Hasiera batean, Bizilore eskolarekin hitz egitea zen nire asmoa. Martxoaren hamahiruan geratu ginen elkarrizketa egiteko eta egun horretan hain justu, eskolak ixtea agindu zuten. Hortaz, elkarrizketa bertan behera geratu zen, baina telefono bidez egin genezakeela adostu genuen. Gerora ez nuen Bizilore eskolako bidelagunen aldetik erantzunik jaso eta alternatiba bat bilatu behar izan nuen. Une horretan beraz, Gipuzkoako beste eskola bat bilatzea erabaki nuen eta Haziz Hazi elkartearen eskolen zerrenda begiratuta izan nuen Zingiraren berri. Elkarrizketa maiatzaren lehen astean egin genuen, aurretik ezinezkoa zelako beraientzat, horrek lana egiteko aurreikusita neukan ordena aldatu zidan, nire asmoa egun batzuk lehenago amaitzea baitzen. Hala ere, oso ondo etorri zitzaidan berarekin hitz egitea, Zingira landu ditudan hiru eskolen artean ibilbide laburrena duena delako eta interesgarria iruditu zitzaidalako hainbesteko esperientzia ez duen eskola bat ezagutzea.
Jago Cadierno: Kortiñeko bidelaguna da. "Ludus" direktorioan izan nuen Kortiñeren berri. Eskola honen kasua ezagutzea oso aberasgarria izan zen nire lanarentzat, kasu honetan ez zirelako gurasoak izan proiektuaren sortzaileak. Elkarrizketan bere abizena erreportajean barrena ez agertzea eskatu zidan, hala nahiago zuelako. Eskola alternatibo askok, arrazoi ezberdinak direla eta, ez
dituzte proiektuak ezagutzera ematen eta Kortiñe kasu horietako bat da, eskola honek adibidez ez du webgunerik.
Koldo Zabalza: Haurrak Tximeleta eskolara eraman zituen denbora batez eta gerora, arrazoi ezberdinengatik, ekonomikoak bereziki, haurrak sistema tradizionaleko eskola batera eraman behar izan zituen. Lagun batekin izandako elkarrizketa batek eraman ninduen Koldo Zabalzarekin hitz egitera, izan ere, bere ezaguna zen. Guraso batentzat haurrak eskola alternatibo batera eramateak zer suposatzen duen ulertzea lortu nuen Zabalzarekin hitz egiteari esker.
Inma Ducay: Bere haurrak arreta gabezia zuenez, eskola tradizionaletik atera eta eskola alternatibo batera eramatea erabaki zuen. Benetan interesgarria izan zen berarekin hitz egitea, sistema alternatiboak arazoak dituen haur bati zein neurrira arte lagun diezaiokeen ikusi ahal izan nuelako. Imanol Vela bizilagunari esker lortu nuen bere kontaktua.
Rocio Ramos: Haurrak etxean eta eskola alternatibo batean hezi ditu. Bizitako prozesu pertsonal baten ondorioz eraman zituen bere haurrak eskola alternatibo batera, eta bere esperientzia entzutea oso baliagarria izan zen niretzat, egoera arrotzen aurrean erabakiak hartzeak duen zailtasunagatik. Inma Ducayren bidez lortu nuen berarekin kontaktuan jartzea.
Oihane Lazkanoiturburu: Zeraingo Eskola Txikitik eskola arruntera jauzia egin zuen. Ikaskide batek pasa zidan bere kontaktua, izan ere, sistema tradizionalean Lazkanoiturbururekin egin zuen topo, eta gogoan zuen lehen hilabeteak gogorrak egin zitzaizkiola. Jauziak ikaslearen baitan eragin dezakeen frustrazioa nolakoa den ezagutu nuen berari esker, baina era berean, eskola alternatibo baten funtzionamendua duen eskola batean ikasi izanak pertsona moduan hazteko eskaini ahal dizun guztia ere ezagutu ahal izan nuen.
Uxue Lasa: Tximeleta eskolatik eskola arruntera egin zuen jauzia. Amaia Aretaren bidez lortu nuen berarekin hitz egitea. Eskola alternatiboetan pentsamendu kritikoa zenbaiteraino gara daitekeen eta haurtzaroko urteek duten garrantziaz jabetu nintzen berarekin hitz egiterakoan.
Ane Ablanedo: NUP eta Baionako unibertsitateetan irakasle, haur prebentzioan aditu eta pedagogia berritzaileetan formatzailea da. Erreportajerako egin ditudan elkarrizketa guztien artean, dudarik gabe, interesgarriena izan da niretzat. Oso kritikoa da indarrean dagoen hezkuntza sistemarekin eta bere irakurketak asko pentsarazi zidan. Lagun baten bidez izan nuen Ablanedoren berri, Baionako Unibertsitatean bere irakaslea delako. E-posta arazorik gabe lortu nuen, webgune propioa duelako eta bertan eskaintzen duelako. Elkarrizketarekin zatidura bat egitea erabaki nuen, benetan merezi zuela uste nuelako.
Madalen Goiria: Euskal Herriko Unibertsitatean zuzenbide irakaslea eta homeschooling-ean aditua da. Doktore tesia haurrak etxean hezitzearen inguruan egin zuen eta hamar liburu argitaratu ditu gai berdina jorratzen. Alderdi legala ulertzeko oso baliagarria izan zen bere elkarrizketa. EiTB-ko "Ur Handitan" programak hezkuntza alternatiboaren inguruan egindako saioan izan nuen bere berri, EHUko irakaslea izanik ez nuen arazorik izan bere e-posta lortzerako orduan.
Cristina Arriaga: Bere haurra etxean hezitzea erabaki zuen, homeschooling-aren aldeko apustua egitea. Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle denez, erraz jarri nintzen berarekin harremanetan. Bere haurrarekin bizitako esperientzia naturaltasun osoz kontatu zidan eta oso atsegina izan zen berarekin hitz egitea. Eskola tradizionalak bere haurrari eskainitako laguntza urriak arreta deitu zidan. Kasu honetan ere, "Ur Handitan" saioan ikusi nuen Arriaga eta e-posta bidez izan genuen lehen kontaktua.
Mikel Goñi: Eskola Txikien koordinatzaile nagusia da. Lazkanoiturbururekin hitz egin ondoren Eskola Txikien inguruko atal bat lanean sartzea interesgarria izan zitekeela pentsatu nuen, eskola alternatiboen funtzionamendu bera jarraitzen baitute eskola hauek, baina sistemaren barnean egonda. Eskola Txikien webgunean arakatuta lortu nuen Goñiren kontaktua.
Ruben Gallego: Haziz Hazi elkarteko ordezkaria da Gipuzkoan. Elkartearen helburu nagusia eskola alternatiboen arteko sare bat sortzea izanik, interesgarria iruditu zitzaidan beraiekin kontaktuan jarri eta erreportajean atal bat eskaintzea. Elkarrizketa egin ondoren Haziz Hazi-ren inguruko informazioa zatidura batean sartzea erabaki nuen. Dena den, guztia idatzita izan ondoren pedagogien inguruko informazioak zatidura behar zuela konturatu nintzen, erreportajearen barnean sartuta oso astuna izan zitekeelako. Beraz, pedagogien atala zatidura bilakatu eta Haziz Hazi-ri eskainitako zatidura erreportajetik kanpo uztea erabaki nuen.
Imanol Vela: Euskal Herriko Unibertsitateko magisteritza irakaslea da. Berarekin izandako elkarrizketa batek eraman ninduen eskola alternatiboen gaia lantzera. Herriko bizilaguna da eta uneotan, beste guraso batzuekin batera, eskola alternatibo bat sortzeko prozesuan murgilduta dago. Waldorf pedagogiaren inguruko ikastaroak jaso ditu eta hezkuntza sistema tradizionalarekin bereziki kritikoa da. Berak eskainitako informazioak berebiziko garrantzia izan du erreportajea egiteko; hainbat informazio iturriren kontaktuak erdiesteko eta testua bera aberasteko, batik bat. Eskainitako informazio gehiena sortze prozesuan dagoen eskola horren ingurukoa izan zen, eta orduan erabaki nuen hobe zela bere aipuak erreportajean ez txertatzea. Hala ere, Vela informazio iturri ezinbestekoa izan da lan honetan.
Liburu eta artikuluak:
Web orrialdeak:
Ikus-entzunezkoak:
Erreportajearen muina Areta, Laso eta Cadiernoren testigantzetan oinarritua dago, horiei esker lortu dudalako eskola alternatiboen errealitatea ezagutzea. Beraz, erreportajea beraien adierazpenen inguruan ardazten da.
Lehen atalak eskola horien jaiotza, ezaugarriak eta filosofia azaltzea du helburu. Hor beraz, hiru protagonista nagusien ahotsak nabarmentzen dira, eskola bakoitzean nola funtzionatzen duten adieraziz. Jarraian, gurasoen esperientziak bildu ditut, izan ere, eskola horiek nolakoak diren azaldu ondoren garrantzitsua iruditu zitzaidan horien aldeko apustua zergatik egiten den erakustea.
Horren ondoren, erreportajearen bigarren atala izango genuke. Sistema alternatibo eta tradizionalaren arteko ezberdintasunak azaltzea da atal horren helburua, eta era berean, Bigarren Hezkuntzarako jauzia nolakoa den argitzea. Izan ere, eskola alternatibo gehienek ez dute DBH-ko zikloa eskaintzen eta, egoera horretan, sistema tradizionalera jauzia egitea da aukera bakarra. Azken hori islatzerakoan, ondoren ikasleen ahotsak sartzea ezinbestekoa iruditu zitzaidan, beraiekin hitz egiterakoan hori izan zelako gehien nabarmentzen zutena: jauziaren zailtasuna eta horrek eragindako sentsazio guztiak.
Testu nagusiarekin amaitzeko, etorkizunera begira eskola alternatiboek duten egoeraren berri ematea erabaki nuen, izan ere, legetik at dauden eskolak dira, ez dute diru laguntzarik jasotzen eta Hezkuntza Sailak ez ditu proiektuak balioesten.
Zatidurei erreparatuz, lehen esan bezala, testu nagusia osatzeko balio duten edukiak txertatu ditudala esango nuke. Izan ere, pedagogien berri edukitzea gaia ulertzeko oso lagungarria da, Ane Ablanedoren elkarrizketa hezkuntza alternatibo eta tradizionalaren arteko aldeak ikusi eta hausnartzeko bidea da, Eskola Txikien errealitateak sistemaren barnean hezkuntza ezberdin bat posible dela adierazteko balio du eta Homeschooling-a, aldiz, hezkuntza sistema araututik kanpo ikasteko beste modu batzuk ere daudela islatzeko aproposa da.
5. Erreportajearen eta memoriaren idazketa
Martxotik apirilera bitartean egin nituen elkarrizketak, Zingira eskolarena izan ezik, aipatu dudan moduan azken orduko aldaketak egin behar izan nituelako eta beraientzat ezinezkoa zelako maiatza baino lehenago hitzordua egitea.
Elkarrizketak egin ahala transkribatu nituen, idazteko momentua heltzerakoan informazio guztia paperean izateko eta prozesua errazagoa izateko. Aurretik aipatu bezala, hamabi elkarrizketa horietatik lau gaztelaniaz egin ditut eta esfortzua bikoitza izan da, itzultzeak lana eskatzen duelako.
Testu nagusian zehar hiru iturri nagusiei, Areta, Laso eta Cadiernori, eman diet garrantzi gehien, guraso eta ikasleen ahotsak ere gehitu ditudan arren. Hiru eskolen testigantzak dira erreportajearen gidari.
Idazketa momentua izan da gehien gozatu dudana. Behin elkarrizketak eginda, iturri guztiek kontatutakoa batu, adierazi eta egituratzea izan da lanik zailena, baina era berean, indargarriena.
Nire tutorearen aholkuei jarraiki erreportajea argiagoa izateko aldaketa batzuk egin ditut, batez ere zatidurei dagokienez.
Lehenago esan dudan moduan, Haziz Hazi elkarteko kide Ruben Gallego elkarrizketatu nuen. Elkarrizketa horren bidez eskola alternatiboak saretzea helburu duen elkartea ezagutu nuen, Gallegok elkartearen helburuen eta antolatzen dituzten ekintzen berri eman zidan, besteak beste. Kontatutakoa zatidura batean sar nezakeela pentsatu nuen eta horrela egitea erabaki nuen azkenean. Dena den, erreportajea amaitzerakoan, tutoreak esandakoari men eginez, aldaketak egin nituen.
eta gehiegi zirenez, Haziz Hazi elkarteari eskainitako zatidura kanpoan uztea erabaki nuen.
Ane Ablanedoren zatiduran ere aldaketa batzuk egin behar izan nituen. Galdera guztiak sartuta elkarrizketa luzeegia geratzen zen, gainera erantzun sakon eta landuak eman zizkidan galdera guztietan. Hortaz, elkarrizketa laburtu behar izan nuen. Ondorioak
Erreportaje hau graduko lau urteetan egin dudan lanik osatuena dela uste dut. Menperatzen ez nuen gai bat lantzea erabaki nuen eta hori erronka bat izan da niretzat. Ez nuen ezagupenik eskola alternatiboen inguruan, interes hutsak eraman ninduen gai hau lantzera. Bide horretan, graduan zehar landu ditudan eduki teorikoak praktikan jarri ditudala esango nuke. Izan ere, elkarrizketatuen hitzak errespetatzeaz gain, elkarrizketak egin aurretik gaia ezagutu eta informatzeak duen garrantziaz jabetu naiz, dokumentazio lanaz, alegia.
Aurretik aipatu bezala, koronabirusak eragin duen egoera dela eta, ezin izan ditut elkarrizketak aurrez-aurre egin, eta horrek pena handia ematen dit, bereziki hiru eskolak ezin izan ditudalako nire begien bidez ezagutu. Elkarrizketatuek argazkiak erakutsi eta eskolen deskribapen fisikoak egin dizkidate, hala ere, gogoekin geratu naiz. Aurrezaurreko kontaktua gainera oso aberasgarria dela pentsatzen dut, elkarrizketatuaren begirada edo keinuek galdera berriak sortzeko aukera ematen dutelako askotan. Ahotsa bakarrik entzutean ez dakizu segurtasun osoz elkarrizketatua gustura geratu den erantzundakoarekin edo zerbait gehiago esateko gogoa duen. Egia da, Skype bidez elkar ikusteko aukera izan dugula, behintzat aurpegia jartzeko. Dena den, ezin da bideo-deia aurrez-aurreko kontaktuarekin alderatu.
Horrez gain, erreportaje hau egiteak hezkuntza sistemaren inguruan hausnartzera eraman nauela aipatu nahiko nuke. Memoria honen hasieran esan dudan bezala, nik ez dut erreportaje hau egin arte egun indarrean dagoen hezkuntza sistema zalantzan jarri, ez nion gabeziarik antzematen. Elkarrizketatu guztiengandik jasotako adierazpenek ordea, hezkuntzaren inguruko gogoeta egitea eragin didate eta benetan aberasgarria izan da niretzat beraiekin hitz egin, eta hezkuntza tradizionalak hobetu beharko lituzkeen alderdiez jabetzea.
Eskerrak eman nahi dizkiet beraz, guztiei. Lan honen parte izanagatik eta bestelako hezkuntza bat posible dela erakusteagatik.
Haziz Hazi elkartea 2016. urtean jaio zen eta ordutik elkargune bilakatu da ohiko hezkuntza sistematik at kokatzen diren proiektu askorentzat. Elkartea behar ezberdinei erantzunez sortu zen baina guztietan garrantzitsuena, eskola alternatiboen arteko sare bat lortzeko premia izan zen, erakundeen aurrean oinarri eta presentzia sendo bat eduki zezaten.
Euskal Herri mailako hogeitalau proiektu ezberdinek osatzen dute uneotan Haziz Hazi, baina bazkideek ez dute muga geografiko zurrunik jartzen. Hau da, elkarteak ateak irekita ditu Euskal Herriko mugetatik kanpo dagoen edozein proiektu berritzailerantz.
Haziz Hazi-ko ordezkaria da Gipuzkoan Ruben Gallego eta berak elkartea hezkuntza, bidelaguntza eta haziera sare bat dela azaldu du. Sare horrek behar bezala funtziona dezan helburu ezberdinak dituzte zehaztuta, horien artean, administrazio eta erakundeekin hitz egiteko tresna bilakatzea. Izan ere, erakundeei errespetuzko marko legal bat eskatzerako orduan elkarte moduan aurkezteak oinarri eta presentzia sendo bat edukitzea ahalbidetzen diela azaldu du Gallegok. Horrez gain, hezkuntza aktibo, libre eta alternatiboaren inguruko dibulgazio lana egitea bilatzen dute, horretarako jardunaldiak, hitzaldiak, ikastaroak edota tailerrak antolatu eta eskainiz. Finean, jomuga nagusiak elkartearen batasuna eta ikusgarritasuna lortzea direla aitortu du.
Elkarteak, proiektu ezberdinen arteko ezagutza sustatu eta kanpora begira ikusgarritasuna lortzeko bidean, ekintza ezberdinak antolatzen ditu urtean zehar. Guztietan ezagunena JolasGUNEa da: "Maiatzaren 28an, Jolasaren Nazioarteko Egunean, JolasGUNEa deituriko festa eguna antolatzen dugu, elkartearen bazkide guztiek parte hartzen dute eta bakoitzak bere proiektuaren inguruko informazioa eskaintzeko aukera du". Eskola alternatiboak ezagutzeko egun "ezinhobea" dela azaldu du Gallegok, hezkuntza berritzailearen inguruan interesa duen edonor pasa baitaiteke.
JolasGUNEaz gain, badira aurrera eramaten dituzten beste jarduera batzuk ere, hala nola Jolas TOURa, sarearen parte diren eskola ezberdinetara bisitak egiteko tourra edota JolasBIDEa, hezitzaile eta hezkuntza arloko ikasleentzat gidatutako jardunaldi pedagogikoak.
Haziz Hazi beraz, hezkuntza sistema tradizionaletik kanpo dauden proiektuak ezagutu, antolatu eta babesteko sare bat da, etorkizunera begira indarra lortzeko baliagarri suerta daitekeena. | science |
addi-dca7fee931ff | addi | cc-by 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52057 | Ikus-entzunezko lan baten ekoizpena eta errealizazioa / Producción y realización de un trabajo audiovisual | Apoita Sáenz de Cámara, Maialen | 2021-06-28 | "Gradu Amaierako Lanaren egileak adierazten du lan original eta propio honetako datuak benetakoak direla, eta hala izan ezean bere gain hartzen duela jokabide ez-egokien (plagioen, irudien erabilera bidegabeen eta abarren) erantzukizuna. Irudien copyrighta haien jabeena edo lizentziadunena da. Dibulgazio helburuekin baino ez dira erabili hemen, lanaren marko teorikoa edo analisia ilustratze aldera"
2. FORMATUA 2.1. Hizkuntza 2.2. Target-a 2.3. Merkatu azterketa 2.4. Ordutegia 2.5. Gaia eta kapituluak 2.6. Egitura 2.8. Lokalizazioak 2.9. Aspektu formalak 2.9.1. Tratamentu bisuala 2.9.2. Diseinua 2.9.3. Erreferentziak 2.9.3.1. Tematikoak 2.9.3.2. Hausnarketa eta ikuspegi kritikoa bideratzen dutenak 2.9.3.3. Gaztetasuna eta ikuspegi gaztea dutenak 2.9.3.2. Estetikoak eta teknikoak
Maialen Apoita naiz, 22 urteko kazetaritza ikaslea. Arabarra naiz: Gasteizen jaio baina Ribabellosan eman dut bizitza osoa.
Beti izan dut jakingura pil-pilean, txikitatik. 16 urterekin jada abeltzaintzaren industriaren inguruko informazioa bilatzen hasi nintzen: dokumentalak, artikuluak, testigantzak Interneten… Finean, haragiaren industriaren inguruko informazio ugaria eskuratu nuen. Gero, informazio guzti hori interpretatu eta ondorioak atera nituen. Emaitza: begetarianoa egin nintzen aldarrikapen gisa, gaur egunera arte.
Informazioa eskuratzeko eta barneratzeko nahi horri tiraka, erabaki nuen zabalkuntza falta zitzaidala, nik arakatutako esparru askotako edukiak hedatu nahi nituela, komunikatu nahi nuela. Horregatik, kazetaritza ikasi nuen. Urte hauetan, gizarteak naturan eta ekosistemetan duen inpaktuaz jabetu naiz eta, ni bezala, hala egin du gizarteak orokorrean. Ekosistemen suntsipena pasatu da larritasun gutxirekin tratatutako gaia izatetik, garrantzi handia izatera. Jada badakigu gure ereduak aldatu behar direla jasangarritasunaren izenean, baina oraindik teoriatik praktikara salto egitea kostatzen zaigu. Badakigu zer egin behar den, baina ez dakigu nola.
Horregatik, ekintzak sustatu nahi ditut telebista programa proiektu honen bitartez. Bizipenak batu eta hedatu nahi ditut, besteentzat baliagarriak izateko. Denok daukagu zerbait esateko, denok izan gaitezke besteen inspirazioa.
Azken finean, gehiago balio du milak egiten duten apur banak, batek egiten duen mila baino. JAKI-N 1 1 . S A R R E R A 1.1. Zuzendariaren gutuna 2020ko martxoaren hasieratik guztiz ez-ohikoa eta berria den egoera bizi dugu. Hori dela-eta, gure bizitzako esparru asko moldatu behar izan ditugu, gizartea bera aldatu egin delako.
Orain dela bi hilabete epe motzean eta epe ertainean genituen proiektu gehienak bertan behera utzi ziren eta egoera berri batera moldatu behar izan genituen. Nire kasuan, ikaskuntza eta lan-metodologiak aldatu behar izateaz aparte. Gradu Amaierako Lana aldatu behar izan nuen. Bada, azarotik martxora arte sormen lan baten produkzioan aritu nintzen: jasangarritasunaren inguruko dokumentala eramango nuen aurrera.
Horretarako, lan-talde bat koordinatu nuen, iturriekin jarri nintzen kontaktuan, elkarrizketak hitzartu nituen, dronekin grabaketak egiten dituen enpresa batekin jarri nintzen kontaktuan grabaketak doan lortzeko, lokalizazioak hautatu nituen eta gidoi literarioa, teknikoa eta storyboard-a prestatu egin nuen. Finean, dokumental bat grabatzeko beharrezkoa den aurreprodukzio osoa burutu nuen. Baita grabazio faseari data bat jarri nion: apirilak 9, 10 eta 13.
Hala ere, esan bezala, mundua gelditu egin zen eta, aurrera jarraitu ahal izateko, nire lana aldatu behar izan nuen. Honela, erreportaje telebista programa baten proiektua egiteari ekin nion. Bi hilabete nituen bederatzi hilabeteko lana burutzeko. Zaila izan da lan hau burutzea: alde batetik, ikus-entzunezkoen munduaren oinarri teorikoak ez nituen eta, beraz, ikasketa bikoitza egin behar izan nuen; eta, beste alde batetik, Covid-19 birusaren harira sortutako ezjakintasun eta urduritasun egoerak eragina izan zuen ere lan baldintzetan. Dena den, buru belarri jarri nintzen eta, lan zorrotza egin ostean, lortu egin nuen. 1.1.1. GrALaren egokitzapena
1.2. Testuingurua JAKI-N 2 Azken aldian, denok entzun ditugu jasangarria, ekologikoa edo naturala hitzak baina, funtsean, inork al daki zer esan nahi duten? Zerk egiten du prozesu bat edo produktu bat jasangarria eta zerk ez? Hitzak entzun ditugu, bada garaia horien esanahia ulertzeko.
Horrekin batera, azkeneko urteetan Euskal Herrian ezagutu ditugu klimaren aldaketarekin lotuta dauden hainbat krisi-egoera, gure bizimoduaren eta gizarte ereduaren jasangarritasuna zalantzan jarri dituztenak. Besteak beste, azken hiru urteetan:
2018an Euskal pinuen "banda marroia" gaixotasuna hedatu egin zen, onddo mota bik sorrarazita, aldaketa klimatikoak eragindako giro heze eta beroaren ondorioz ugaldu zena.
2019an Enkarterriko Glefaran Biomasa erraustegiaren emisioak ikertu zituen Ikerketa Zientifikoen Goreneko Kontseiluak eta datu kexkagrriak atera zituen. Ondorioz, 2016tik protestetan aritzen ziren herritarren eta Gueñes Bizia plataformaren aldarrikapenak areagotu ziren, haien osasuna arriskuan zegoela salatuz.
2020ko maiatzan Zubieta ibaian ehundaka arrain hilik agertu ziren Ekondakin erraustegiak amoniakoa isuri egin zuelako.
Gertakari hauek eta koronabirusa eragin duen zoonosiak elkarren alboan jartzen baditugu, ondoriozta daiteke lurraren heriotza iragartzen duten seinaleak egon, badaudela. Bizi-eredu berriak behar ditugu eta ekosistemak zaintzen ikasi behar dugu, beranduegi izan baino lehen.
Joseba Azkarragak 111 Akademia-n adierazi bezala, zibilizazio moderno-industrialaren beheraldian kokatzen gara gaur egun eta aldaketak datoz, baina oraindik jakiteke dago aldaketen bidea ordenatua eta emankorra izango den ala, aldiz, kaotikoa. Euskal Herrian, Azkarragak dioenari tiraka, gizarteak aldaketa hauei buruz hausnartzeko espazioa eta denbora behar du.
Azkarragak faltan somatzen duen espazio hori sortzeko asmoarekin jaiotzen da Jaki-n erreportaje telebista programa. Jasangarritasunaren gaia hartu eta Euskal Herrian heziketa, eztabaida eta kritika gunea sortu nahi du programak, herritarrei hitza emanez.
Horretarako, 22 urteko kazetari gazte bat Euskal Herrian zehar bidaiatuko da bertako jendeari elkarrizketak egiteko asmoz. Gaztetasunak igartzen duen espiritu kritikoari men eginez, herritarren bizipenetan hondeatuko du eta, finean, herritarrak bihurtuko ditu eredu. Honela, orain arte etxean geratu diren ideia eta trikimailuak zabalduko dira gizarte osoan, gainontzekook gurera ekar ditzagun.
Baratz propioa duen arabar baten, euri-ura erabiltzen duen nafartar baten edota erabilitako gauzei bizi berri bat ematen dion zuberotar baten testigantzak izango dira protagonistak programa honetan. Jaki-n-ek zortzi kapitulu izango ditu, 55 minutokoak. Bertan, aurkezle gazte honen hausnarketek eta zalantzek kapituluaren ibilbidea eraikiko dute herritarren bizipenak ezagutzeko eta haiekin elkarrizketak bideratzeko. Herritar hauek jasangarritasunaren kontzeptu etxekoi bat helaraziko dute; herritar baten eguneroko jardunen moldaketan erreparatuko da.
Kapitulu bakoitzean, Euskal Herriko lurralde bat aurkeztuko da eta gai zehatz baten inguruan hausnartu egingo da, besteak beste: elikagaien ekoizpen jasangarria, plastiko berrerabilgarriak, arrantza jasangarria edota euskal basoen biziraupena. Azkeneko kapituluan, ordea, Euskal Herria osoko lokalizazioak agertuko dira gai berri baten bueltan hitz egiteko eta programari osotasuna emateko asmoz.
Honela, ikusle guztien etxeetara helduko dira eguneroko ekintzak moldatzeko ideiak jasangarritasunaren eredua hartzeko, ekosistemen ongizatea bermatzeko grinarekin. JAKI-N 3 1.3. Ideiaren iturburua
Jaki-n telebistako erreportaje programa berri bat da: gaztea, gertukoa, kritikoa, gaurkotua eta eraikitzailea. ETB1n emititzeko egokituta, munduko beste herrialdeetara esportatu daitekeen formatua dugu. Zergatik? Formatu honen indarpuntuak honako ardatzetan laburbil ditzakegu:
2. Jasangarritasuna mundu maila osoan garrantzia duen gaia da.
3. Gertukoa da; herritarren ikuspegia txertatzen du.
4. Gazteen ikuspegi kritikoa azaleratzen du, baina izaera eraikitzaile batekin. 2. FORMATUA
JAKI-N 4 Izenburua: Jaki-n Generoa: Erreportaje telebista programa Iraupena: 55 min Hizkuntza: Euskara Kapitulu kopurua: 8 Maiztasuna: Astean behin Emisio ordua: 22:00 Katea: EITB1 Jaki-n gaurkotasuna jorratzen duen telebista erreportaje programa da. Izan ere, programa mota hauen audientzia datuak arrakastatsuak dira gaur egun. Honen adibide dira Ur Handitan, Salvados eta Equipo de Investigación saioak. Esaterako, hauek dira programa bakoitzaren datuak 2017-2018[1] denboraldian: [1] Ez dira 2019ko denboraldiko datuak aurkituPrograma hauen datuak adierazten duten moduan, saio hauek arrakasta handia dute ikusleengan. Jaki-n-ek leku hori bete nahi du gaurkotasuneko gai bati buruz hitz egiteko, euskal herritarren bizipenen bitartez eta aurkezle gazte batek gidatua, bere hausnarketak eta ikuspegiak txertatuz.
JAKI-N 5 2.1. Hizkuntza Jaki-n edozein hizkuntzatan ekoiztea posible da, baita edozein herrialdetan ekoiztea ere, edozein lurraldek daukalako eredu jasangarriak txertatzeko beharra.
Hala ere, programaren proposamen hau euskaraz egiteko eta ETB1en emititzeko landu da. Gainera, Euskal Herri osoko lurraldetasunei protagonismoa emateko asmoz, euskalkiak azaleratu eta balorean jartzearen aldeko apustua egingo du programak. 2.2. Target-a Programa hau familia osoari zuzenduta dago, adin guztietako pertsonek izan dezaketelako interesa. Programaren helburua ohitura jasangarrien eraikuntza denez, kutsu hezitzailea eta ikuspegi kritikoa eta anlitikoa dauka. Beraz, familiako txikiek, gazteek eta helduek ikaskuntza aurki dezakete Jaki-n programan.
Aldaketa handiak nahi badira, txikia den horretik hasi behar da. 2.3. Merkatu azterketa Jaki-n programak ETB1en hartu dezakeen lekua ezagutzeko, honako AMIA azterketa egin da: INDARGUNEAK
-Euskaraz mintzatzen denei mugatzen da -Euskarazko programen audientzia txikia -Gazteen audientzia txikia telebistan -EITBko audientzia txikiak AUKERAK
-Gaurkotasun handiko gaiak -Lehiakide urriak -Arazo global baten aurrean Euskal Herriko egoera aztertzen da. -Gertutasuna herritarrekin -Lokalizazio anitzak eta gertukoak -Klimaren aldeko mugimenduen loratzea MEHATXUAK
JAKI-N 6 Aipatu den bezala, Jaki-n Euskal Herriko lurraldeen eta euskararen aldeko apustua egiten du. Hala ere, horrek murriztu dezake ikusle potentzialen kopurua. Izan ere, Eustat-ek plazaratutako datuen arabera, 2016an soilik zekien euskaraz arabarren % 28,5, bizkaitarren % 36,6 eta gipuzkoarren % 57,4. Datu hauek haintzat hartuta, hauteman daiteke euskarazko kateen datuak ez direla onuragarriak. CIES-en arabera, esaterako, Euskal Herrian ETB1 katea 9. postuan kokatzen da.
kutsu kritiko, hezitzaile eta eraikitzailea dauka eta, horrek, hain zuzen, indargune esanguratsua suposatzen du.
Honengatik guztiagatik, aukera oso ona da mundu mailako arazo bati Euskal Herriko biztanleriak nola egiten dion aurrera jorratzea.
Lokalizazioak, halaber, oso anitzak izango dira eta gaira egokitzeko ahalmen handia egongo da. Aldiz, grabatzerako orduan, kanpoaldeak gailenduko direnez, egoera metorologikoek mehatxua suposa dezakete. Behin azterketa eginda, Jaki-n-entzako honako programazio estrategia proposatzen da: 2020ko udazkeneko denboraldian emititzea, astean behin, ETB1n. Guztira zortzi kapitulu izanda, bi hilabetez egongo litzateke programa emisioan, baina hori luzatzeko aukera egongo litzateke, jasangarritasunaren gaia oso zabala delako eta eduki asko daudelako jorratzeke.
Kapitulu bakoitza 55 minutu irauteko prestatu egin da eta publizitatearentzako 10 minutu gehituko zaizkio. Beraz, totalean, programa 65 minutu inguru iraungo du.
Emisio egun optimoa aurkitzeko, 2019ko irailaren azkeneko asteko parrila aztertu egin da, Euskal Herriko eta Espainiako kate jeneralistak aintzat hartuta. Ikerketa egiteko, lanegunak hartu dira kontuan, hau da: astelehenetik ostiralera. Audientzia datuei erreparatuta, deigarriak dira, batez ere, El Hormiguero (Antena 3) eta El Intermedio (LaSexta). Nahiz eta biak aisialdikoak eta gazteleraz eginak izan eta astelehenetik ostegunera emititzen diren, audientzia handia bereganatzen dutenez, Jaki-n programaren lehiakide bezala autematen dira. Esaterako, martxoaren 23an El Hormiguerok % 18,1eko pantaila kuota izan zuen eta El Intermediok % 8koa[2].
JAKI-N 10 2.4. Programaren ordutegia Estatuko eta EAEko parrilla aztertu ondoren eta kontuan hartuta Jaki-n programa familia osoarentzako zuzenduta dagoela, prime time ordutegian emititzea proposatzen da. Izan ere, ordutegi hori da familia osoa telebista ikusten dagoen eguneko momentu bakarra. Behin ETB1eko eta Euskal Herriko eta Espainiako gainerako programazioa aztertu den, ondorioztatu da Jaki-n-en emisio ordu egokia izango dela: Asteazkenetan, 22:00etatik 23:00etara, Gure Kasa ostean.
Emisio ordua finkatzeko, kontuan hartu da kate jeneralistek albistegiak hartzen dituztela programazioaren hezurdura gisa eta, beraz, parametro horien arabera kokatu behar dela Jaki-n. 22:00-23:00 tartea egokia da ikuslearengan gogoeta-jarrera sortu nahi baldin bada: egunak hausnarketarako tarte bat badauka, argi dago tarte hori gaua dela. Eguna bukatutzat emanda, lasaitzeko asmoa agertzen da eta, horrekin batera, gogoetak egiteko tartea irekitzen da. Horregatik, Jaki-n pentsamendu horiek mugiarazteko aukera atsegin eta mesedegarri bezala agertzen da. Jai egunak Emisio egunak Jaki-n asteazkenetan emitituko denez eta irailaren azkeneko astean hasiko denez, egutegia honela geratzen da:
JAKI-N 11 2. 6. Gaia eta Kapituluak Jaki-n-en gai nagusia jasangarritasuna da. Kazetari gazte batek, bere hausnarketak gidari bezala hartuta, eta Euskal Herriko herritarrei hitza emanez, bilatuko ditu eredu jasangarriak gaur egun txertatzeko eta bermatzeko bideak.
Berdeak, urdinak eta marroiak
Harrizko etxeak
Baratza
Eraikin berriak
JAKI-N 12 Programak bi ardatz nagusi ditu: aurkezleak lehenengo pertsonan egiten duen ibilbidea (sarrera, hausnarketak eta amaiera) eta pertsonaien bizipenak (elkarrizketak eta reality egoerak).
Sarrera gaia kokatzeko erabiliko da. Aurkezleak, lehenengo pertsonan, gai konkretuaren inguruko jakinminaren berri emango du eta lehendabiziko hausnarketa abiatuko du. Laburrean, gaiaren erpinak sorrarazten dizkion lehen mailako hipotesiak azalduko ditu.
Jarraian, lehenengo elkarrizketa abiatuko da: aurkezleak iturriak identifikatuko ditu eta jarraian, galdera-txanda abiatuko da. Tartean, lau reallity egoera agertuko dira, batzuk giro soinuarekin eta beste batzuk elkarrizketaren off ahotsarekin.
Elkarrizketa amaitutzat emateko, bi pertsonaiak elkarrekin joango dira eta agurtuko dira. Mo- Jaki-n programako kapitulu bakoitzak 55 minutu iraungo du. Honako estruktura jarraituko dute kapitulu guztiek: 2.7. Egitura mentu horretan bertan hausnarketa hasiko da.
Elkarrizketa berri-berria izanda, aurkezleak ideiak eta datuak ordenatuko ditu eta konklusio txikiak aterako ditu. Hala ere, beti hipotesi berriak agertuko dira, horregatik beharrezkoa izango da hurrengo elkarrizketa abiatzea.
Elkarrizketa-hausnarketa eskema hau errepikatuko da lau aldiz kapitulu bakoitzean, lau elkarrizketa eta bost hausnarketa izan arte.
Elkarrizketa osteko hausnarketek eskema orokor berdintsua jarraitzen duten arren, bostgarren hausnarketa berezia izango da. Kapituluko azkeneko gogoeta denez, lau elkarrizketetako informazioak konparatuko dira eta ikuspegi orokorrago bat jorratuko da.
Horrela, amaierak konklusio estrapolagarri baten antza hartuko du, informazio-iturri guztietatik hartutakoa bat eginda eta testuinguruan kokatuta izanda.
JAKI-N 13 2.8. Lokalizazioak Lokalizazioek paper garrantzitsua beteko dute programan, kapitulu bakoitza lurralde batean grabatuko delako. Horregatik, lokalizazioek, programaren estetika orokorrarekin bat egiteaz aparte, lurralde bakoitzaren berezitasunen beAraba eta elikagaien ekoizpen jasangarria: rri emango dute. Orokorrean kanpoaldeak gailenduko dira eta naturaren eta zibilizazioaren arteko kontrasteak bilatuko dira koloreen bidez: kolore berdeak, urdinak eta marroiak kolore grisekin tartekatuko dira.
JAKI-N 14 Lapurdi eta arrantza jasangarria:
JAKI-N 15 Gipuzkoa eta arropa jasangarria:
JAKI-N 16 Nafarroa Behera eta oinatz hidrikoaren murrizketa:
JAKI-N 17 Nafarroa eta birziklapena eta ber-erabilgarritasuna:
JAKI-N 18 Bizkaia eta energia berriztagarriak:
JAKI-N 19 Zuberoa eta basoen eta basapiztien biziraupena:
JAKI-N 20 Euskal Herria eta garraiobideak:
Elkarrizketak plano estatikoen bidez grabatuko dira eta hausnarketak eta reality egoerak, aldiz, plano mugikorrekin. Beraz, kameraren dardara ekiditeko, elkarrizketetan tripodeak erabiliko dira eta reality egoeretan eta hausnarketa blokeetan estabilizatzailea erabiliko da: honela, kamerek mugimendu askatasun handia izango dute.
Plano motei begira, hausnarketa blokeetan lehen planoak eta plano ertainak erabiliko dira, aurkezlearen gogoetari aniztasun bisuala emateko. Elkarrizketetan, aldiz, plano ertainak eta plano orokorrak erabiliko dira, lokalizazioek paper garrantzitsua betetzen dutelako; beste pertsonaia bat izango balira bezala hautemango dira. Reality egoerei dagokionez, plano ertainak eta xehetasun planoak erabiliko dira, gertutasuna transmititzeko eta aipuek atentzioa beregana dezaten. Soinuari dagokionez, paparreko mikrofono inalanbrikoak eta kanoidun mikrofonoak erabiliko da. Izan ere, programaren ezaugarriak kontuan hartuta eta jakinda espazio zabalak gailenduko direla, mugimendu askatasuna lortu nahi da. Gainera, elkarrizketetan plano orokorrak erabiliko direnez, saihestu nahi da kableak ikusgai egotea.
Koloreen bitartez Euskal Herriko naturaren eta zibilizazioaren arteko kontrastea irudikatuko da. Horregtik, belarraren kolore berdeak, zerua-ren eta uraren kolore urdinak eta zuhaitzen kolore marroiak tartekatuko dira zibilizazioaren kolore grisekin. Beraz, kolore horien garrantzia azpimarratzeko, pertsonaiek eta aurkezleak ekidingo dute horien erabilera eta, ahal den neurrian, arropa beltzak alde batera uzten saiatuko dira. Beste elementuetan (atrezzo-a, arropak…) erabil daitezkeen koloreak dira, esate baterako: gorriak, horiak edota zuriak. 2.9. Aspektu formalak JAKI-N 21 2.9.1. Tratamendu bisuala
Irudi korporatiboaren diseinua programak erabiltzen dituen kolore berdeen (natura) eta grisen (zibilizazioa) erabilera jarraitzen du. Beraz, diseinuak naturaren eta zibilizazioaren arteko gatazka irudikatu behar du, giro gazte eta eraikitzaile batekin.
1. Natura eta zibilizazioa 2. Pentsamenduak 3. Pertsonak 4. Gaztetasuna JAKI-N 22 2.9.2. Diseinua Lau ideia horiek trasmititzeko era aproposena pertsona baten perfil grisa irudikatzea da eta, horren barruan, landarez osatuta dagoen burmuin berdea txertatzea. Horren beheko aldean, programaren izena agertzen da, Jaki-n berdez pentsatzen duen pertsona batekin lotzeko.
Izan ere, kolorearen psikologiaren [3] arabera, hostoen berdea, natura irudikatzeaz aparte, programaren helburuekin zerikusia duten beste kontzeptu batzuk irudikatzen dituzte: osasuna, harmonia, oreka eta hasiera. [3] Koloreak gizakiaren pertzeptzioetan eta jokaeran duten eragina ikertzen duen ikerketa eremua
Iraupen gutxiko kapituluekin, Atresmediako programa honek jasangarritasunarekin lotura duten aurrerapenei buruz mintzatzen da: hirietan txertatzen diren garraiobideak, arropa ekologikoa, birziklapena… Adituei elkarrizketa txikiak egiten dizkiete, kaleko elkarrizketak egiten dituzte eta kontsumoaren eta birziklapenaren inguruko gomendioak ematen dituzte. Ingurumenari eta ekologismoari buruzko programa da, La2 katean emititzen dena. Jasangarritasuna eta biodibertsitatea aintzat hartuta, erreportaje dibulgatiboak ekoizten dira gaur egungo gizartean eredu berriak txertatzeko. Canal Sur-en emititzen den programa honetan, Jose María Montero kazetariak Andaluziako ingurumena mantentzeko lan egiten duten aditu eta boluntarioekin hitz egiten du, batez ere natura-turismoari begira. JAKI-N 23 2.9.3. Erreferentziak 2.9.3.1. Tematikoak El escarabajo verde Hazte eco Espacio protegido
JAKI-N 25 2.9.3.2. Hausnarketa eta ikuspegi kritikoa bideratzen dutenak Scott y Milá Mercedes Milák elkarrizketak bideratzen ditu jarrera kritiko batekin. Bere iritzia plazaratzen du eta ez dauka arazorik elkarrizketatuek esandakoa kolokan jartzeko. Viajando con Chester Risto Mejidek aurkeztutako programa honetan, pertsona famatuak ikus daitezke haien alde pertsonala azaleratzen eta haien kezkak eta iritziak adierazten. Detrás de la verdad 13TVko Ikerketa-kazetaritza programa. Bertan gaurkotasuneko gaiak jorratzen ziren erreportaje, elkarrizketa eta eztabaiden bidez.
JAKI-N 27 2.9.3.3 Gaztetasuna eta ikuspegi gaztea dutenak La chica de las series María Zamora gazte eta kanporakoiak gaurkotasuna duten telesail eta filmei buruzko galdeketak egiten dizkio hala pertsona famatuei nola kaleko jendeari, kutsu umoretsu eta alaiarekin. La gata de Schrödinger (Youtuber) Dibulgazioan espezializatutako kanal honetan, Rocío Vidalek, ikuspegi kritikoarekin, gaurkotasuneko gaiei buruz bere hausnarketak eta ikerketak plazaratzen ditu eta aldarrikatzen du pertsona guztiak kritikoak izan behar direla. Gainera, askotan, debateak bideratzen ditu. Hola Julen (Youtuber) Julen Hernándezek, Donostiako kazetari gaztea, bere Youtube-ko kanalean (HolaJulen) gaurkotasunarekin zerikusia duten gai desberdinak jorratzen ditu elkarrizketen bidez, hausnarketen bidez eta analisien bidez, esaterako: Jaizkibeleko auzia, fake news-ak, pipolization-a (politikarien alde gizatiarra adieraztea), baita desafioak egiten ditu ere gero ondorioztapenak ateratzeko. The Social Eskoziako BBC kateak sortutako plataforma digitala da. Bertan, gazteek gaur egungo gai desberdinei buruzko bideoak igotzen dituzte, haien bizipenekin eta iritziekin.
JAKI-N 28 2.9.2.4 Estetikoak eta Teknikoak Reality egoerak egiten dituzte. Elkarrizketak anitzak dira eta aurkezlea beti agertzen da planoan. Ur Handitan Multikamara errealizazio teknika erabiltzen dute. Elkarrizketa blokeetan plano ertainak eta orokorrak gailentzen dira eta reality egoeretan, aldiz, xehetasun planoak.
JAKI-N 29 Herri txiki, infernu handi Euskal Herriko lokalizazioek garrantzi handia dute programan. Multikamera errealizazio teknika erabiltzen dute. Reality egoerak erabiltzen dira, kasu honetan kutsu umoretsuarekin. Elkarriketak egiten dituzte eta elkarrizketatzailea planoan agertzen da. Gainera, iturriek haien euskalkietan hitz egiten dute. Plano amerikarrak eta plano orokorrak gailentzen dira.
Lokalizazioei garrantzia ematen dizkiete. Salvados JAKI-N Elkarrizketak bideratzen dira, aurkezlearen presentziarekin. Multikamara erabiltzen da. 30 Plano amerikarren eta plano orokorren erabilera anitza. Elkarrizketetan lehen planoak ere erabiltzen dira.
JAKI-N 31 Elkarrizketak egiten dira baina, kasu honetan, aurkezlea ez da planoan agertzen. Equipo de investigación Aurkezleak, kapituluaren hasieran, aurkezpen txiki bat egiten du, gaia kokatuz. Multikamera erabiltzen dute. Elkarriketetan lehen planoak eta plano ertainak gailentzen dira
Gaur egun Kazetaritza graduko 4. mailan dago.
2019ko ekainetik irailera Gasteizko Cadena Ser irratian egin zuen lan, praktikaldian. Bertan, egunerokotasuneko albisteak idazteaz, editatzeaz eta lokutatzeaz aparte, erreportajeak burutu zituen: Arabako Jaibus zerbitzuaren 20 urteurrenaren harira bata, Pink Dragons emakumezkoen hockey taldeari buruzkoa beste bat eta Euskal Herrian autogestio bidez jarduten duten jantokien proiektu pilotoei buruzkoa azkena.
JAKI-N 32 3. EKOIZPENA 3.1. Lan-taldea Aurkezlea eta zuzendaria Maialen Apoita Hockey Lineako jokalaria da, CHL Dragons taldean senior eta emakumezkoen kategorietan dago eta Euskadiko Ligan jarduten du bi kategoria desberdin horietan.
Gainera, hockey entrenatzailea eta irristaketa irakaslea ere bada 2017. urtetik Jostari enpresan.
Hizkuntzaren aldetik, eleanitza da: ama hizkuntza gaztelania izanik, euskarazko maila oso altua du eta ingelesez eta italieraz maila ertaina du.
Zuzendaria (Apoita), errealizadorea (López) eta ekoizle burua (Muro) izango dira lantaldearen gidariak eta haiek zehaztuko dute jardunaren norabidea. Beraz, prozesu guztian egongo dira presente.
Zuzendariak kazetariekin -erredaktoreekin(Barrenetxea eta Lopez) dokumentazio eta gidoi taldea osatuko du eta programaren eduki guztiak kudeatuko ditu.
Errealizadoreak multikamera grabazioa eta edizioa antolatuko du, grabazio eta edizio taldeekin batera: bi kamerariak (Garaita eta J. García), zuzeneko soinu teknikaria (U. Gonzalez), erredaktore bat (Barrenetxea) eta ekoizle laguntzaile bat (N. García).
Ekoizle buruak, ekoizle laguntzaileekin batera (N. García eta X. Gonzalez), programaren nondik-norakoak kudeatuko ditu edizio taldearekin: bi editore (Guillén eta Aizbitarte) eta soinu posprodukzio teknikaria (Bilbao).
Prozezu guztietan zuzendariak, errealizadoreak eta ekoizle buruak elkarrekin lan egingo dute fase eta talde guztien arteko koordinazioa bermatzeko. Lan-taldea JAKI-N 33
Ekoizpen plana egituratzeko, Ur Handitan programaren eredua hartu egin da. Horretarako, bere ekoizpen plana aztertu egin da eta antzeko eredua jarraitu da Jaki-n programanren ekoizpen plangintzarako.
Grafiko honetan ikus dezakegunez, kapitulu bakoitza ekoizteko hiru asteko lana egingo da, aurrreprodukzio, produkzio eta posprodukzio faseei erantzunez. Grafika honetan islatuta dagoen moduan, faseak astez aste tartekatu egingo dira zortzi kapituluak bukatu arte, eskema berdina jarraituz.
Grabaketak iraileko lehenengo astean hasiko lirateke, lehenengo kapitulua ekoiztuta izateko emisio datarako: irailaren 30a. Zuzendariak eta erredaktore taldeak astebete izango dute kapituluaren dokumentazioa egiteko, perfilak bilatzeko eta edukiak antolatzeko.
Ondoren, errealizadoreak, ekoizleak, bi kamerariak eta soinugileak grabazioak egingo dituzte beste astebetean. Bitartean, dokumentazio taldeak bigarren kapituluari ekingo dio.
Azkenik, erredaktoreak, bi editoreek eta soinu posprodukzioko arduradunak kapituluaren edizioa eta posprodukzioa bideratuko dute beste astebetean. Bitartean, grabazio taldeak bigarren kapituluarekin lanean egongo da eta, dokumentazio eta gidoi taldeak, aldiz, hirugarrenarekin. JAKI-N 34 3.2. Ekoizpen plana
JAKI-N 35 3.3. Aurrekontua Jaki-n programaren kapitulu bat egiteko aurrekontu estimatuta egin da, ETB1en emititzeko prestatuta. Horretarako, gaur egun ikusentzunezko sektoreko lan-hitzarmenak kontuHala ere, aurrekontua egokituko litzateke egoeraren edo momentuko premien arabera.
Euskal Herria osoan azpiegiturak dituzten enpresak, hala nola; Zuaitzo.
Babesle guztiak euskaldunak izango dira, Jaki-n programaren oinarri bat lurraldetasuna delako, eta, ahal den neurrian, bertako produktuei eta komertzioari emango zaio lehentasuna.
Babesle izan daitezkeen hurrengo enpresak produktu oso desberdinak ekoizten dituzte eta sektore desberdinetan mugitzen dira, baina guztiek dute faktore batzuk komunean: euskaldunak dira, berritzaileak dira ekoizpenean eta metodologia ekologisten eta jasangarrien aldeko apustua egin dute. Jaki-n-en finantzazio iturri nagusia EITB izango da. Hedabide honen laguntza izateko, Jaki-n programa EITBko UniTalent-era aurkeztu ahal izateko egokitu da.
Babesleak berriztagarritasuna, jasangarritasuna eta ekologismoa kontuan -eta oinarri- izanik lan egiten duten enpresak eta partikularrak izango dira. Kapitulu bakoitza eskualde batean grabatuko denez, babesa ere eskualdeen arabera izateko prestatu da. Hala ere, badira
JAKI-N 37 Gipuzkoako enpresak: Lufe Altzaitu ekologikoak ekoizten ditute, tokiko zurarekin eta jasangarritasunaren ziurtagiriarekin Elosegui Txpelak ekoizten dituzte, eskuz eginak eta prozesu tradizionalekin. Iparraldeko enpresak: Hazitik Lilia Landare mintegia. Bertan, landare hibridoak, klasikoak eta tokikoak dituzte. Landareei egiten dizkieten tratamenduak ekologikoak dira eta ez dute elementu kimiko kaltegarriekin lan egiten Hemen elkartea Garapen sostengarria duten tokiko enpresa txikien elkartea. Txab'hola Zurezko altzairuen enpresa. Tokiko zura erabiltzen dute eta sostengarritasunaren eta produktu ekologikoen ziurtagiria dute.
JAKI-N 38 Nafarroako enpresak: El obrador ekológico Okindegi eta goxotegia. Osagai natural eta ekologikoak erabiltzen dituzte eta prozesu tradizionalekin ekoizten dituzte elikagaiak Basorlegi Edalontzi berriztagarriak ekoizten dituen enpresa, batez ere ekitaldi jendetsuetan erabiltzen den aldi bateko plastikoari aurre egiteko. Skunk Funk Arropa denda da. Ingurugiroan inpaktu txikia suposatzen duten oihalak erabiltzen dituzte. Gainera, bigarren eskuko arropak jasotzeko eta saltzeko zerbitzua eskaintzen du. Bizkaiko enpresak: Itsaskorda Arrantzarako, nekazaritzarako eta abeltzaintzarako produktuak diseinatzen, ekoizten eta saltzen dituen enpresa bizkaitarra. Ingeteam Energia elektrikoan espezializatzen den talde teknologikoa.
Esate baterako, honako produktu hauek izango dira nagusiak: Erosketak egiteko oihaleko poltsak, kautxu eta oihalezko motxilak, botila berrerabilgarriak, banbuzko termoak eta paper birziklatuarekin egindako koadernoak.
JAKI-N 41 3.5 Banaketa Jaki-n telebistan emititzeko prestatu da. Hala ere, programaren target-a eta gaur egungo egoera kontuan hartuta (baliabide digitalen kon- EITB-ren web gunea Jaki-n-eko kapituluak nahieran kontsumitzeko aukera eskaintzeaz aparte, web gunean eduki gehigarriak eskegiko dira, publiko gaztearen artean online kontsumoa gailentzen dela kontutan hartuta.
Twitter, Instagram eta Facebook plataforma sozialak eszenatoki oso aproposa dira programaren indargune den gertutasun hori ikuslegoan ere lortzeko, ez soilik iturriekin. Publikoarekin harreman estuago bat eraiki daiteke eta norabide anitzeko komunikazioa sustatu daiteke: programa eta ikuslearen artekoa edota ikusleen beraien artekoa.
Esate baterako, kapitulua telebistan emititzen den bitartean traola agertuko da, Twitter-eko erabiltzaileak iruzkinak plazaratzeko. Bideo txikiak ere sor daitezke iturrien erantzunekin edo aurkezlearen gogoetekin, 2 minutuko piezetan.
Twitter izango da adierazpen horiek zabaltzeko plataforma nagusia. Bertan, bideoak gehienez 2:20 minutuak izan behar dira, beraz, pieza guztiak luzera antzekoa izango lukete. Instagram TV kanalak bideo motzak plazaratzeko aukera oso egokia eskaintzen du. JAKI-N 42 Sare sozialak Instagram-en, dena den, argazkiak gailenduko dira. Lokalizazioen argazkiak partekatu daitezke eta erabiltzaileak saia daitezke asmatzen nongoak diren. Gainera, taldearen eta elkarrizketatuen argazkiak igo daitezke ere, erabiltzaileak izateko burututako lanaren nolabaiteko segimendua. Facebook, bestalde, gainerako sare sozialetan argitaratu denaren berri emateko erabiliko da gehien bat, baita telebistako emisioen promozioa egiteko. Erabiltzaileen arteko eztabaidarako eta trukerako gunea ere suposa dezake.
Beste alde batetik, EITBko kanaletan eta sare sozialetan produkten zozketak antolatuko dira jarraitzaile gehiago lortzeko eta difusioa handitzeko.
Jende-mugimendu handiko euskal guneetan, programaren logotipoa duten objektuak banatu egingo dira emisio data baino aste batzuk lehenago, herritarrak programaren berri izan dezaten eta horren izaera ezagutu dezaten. Hala nola: gometxak.
JAKI-N 44 3.5.2 Promozio-bideoa Jaki-n programaren promozioa biribiltzeko, minutu erdiko bideoa ekoiztu egin da. Bertan, programaren mamia islatu egin da: Alde batetik, naturaren eta zibilizazioaren arteko kontrastea eta arazo klimatikoak; beste alde Bideoa Bideoaren lehenengo hamar segunduetan ingurumenaren suntsipena irudikatu egiten da gune industrial zabal eta kutsatzaileen irudi gris eta tristeen bidez.
Hurrengo hamar segunduetan, ordea, zaindu behar ditugun gune berdeen xehetasun planoak tartekatzen dira: landareak, loreak, animali txikiak... Baina, bapatean, irudia beltzean gelditzen da, gure ahaleginik gabe eta ekintza jasangarririk gabe ez dagoelako gune berderik.
Horregatik Jaki-n programako aurkezlea agertzen da azkenik, programan landuko diren kontzeptuen inguruko galderak egiten eta programa aurkezten. batetik naturaren balorea; eta, azkenik, Jaki-n programa arazoak konpontzeko laguntza gisa.
halaber, azaleratuko da, bakoitzaren egoera edonolakoa izanda, beti egongo direla erosketa kontzientea eta jakituna egiteko aukera desberdinak.
Horretarako, oraindik nekazaritza eta abeltzaintza tradizio handia duen euskal lurraldera mugituko da aurkezlea: Araba. JAKI-N 45 4. KAPITULU PILOTOA Programa honen lehenengo kapitulua elikagaien ekoizpen jasangarriari buruzkoa izango da.
Konkretuki, lau elkarrizketen bidez, elikagai jasangarrien ekoizleen eta horien erosleen perfil anitzak jarriko dira kamera aurrean eta, 4.1. Aurkezpena 4.2. Egitura Programako kapitulu guztietan bezala, lau elkarrizketa eta bost hausnarketa egingo dira 1. elkarrizketa: autokontsumo bidez gehien bat elikatzen den familia, lautadako herri batean bizi dena. Haiek baratze bat eta oiloak dituzte; bertatik hornitzen dira arrautzez eta barazki eta fruitu desberdinez. 1. hausnarketa: gaiaren kokapena eta lehenengo mailako hipotesiak. 2. hausnarketa: elkarrizketaren ondorioak eta hipotesi berriak. Ondorioz, hurrengo elkarrizketaren beharra. 2. elkarrizketa: belaunaldiz-belaunaldi nekazaria, abeltzaina eta artzaina izan den familia. Okina herriko familia hau uztaren bidez lortutako zerealen eta abereei esker lortutako haragi eta esnekien salmentatik bizi da. 3.hausnarketa: elkarrizketaren ondorioak eta hipotesi berriak. Ondorioz, hurrengo elkarrizketaren beharra. 3. elkarrizketa: Gasteizen egiten den Arabako ekoizleen merkatuan erosten duen gaztea. 4. hausnarketa: elkarrizketaren ondorioak eta hipotesi berriak. Ondorioz, hurrengo elkarrizketaren beharra. 4. elkarrizketa: supermerkatuko eko atalean erosten duen pertsona heldua, ezinezkoa egiten zaiolako merkatuetara joateko. 5. hausnarketa eta amaiera: elkarrizketa guztien ondorioak atera, hipotesiak argitu eta Euskal Herria osora estrapolatu datuak.
Janariaren industriaren atzean dauden interes ekonomikoei buruz hitz egiten du, non enpresa handiek errentagarritasun ekonomikoa baino ez duten ikusten, kontsumitzaileen osasuna kontuan ez izanik. Dokumentalaren azpigai nagusietako bat etiketen kontua da; nola hitz determinatuak erabiltzen dituzten jakien jatorria izkutatzeko, edo erakargarriagoak izateko: "Kontsumitzaileak zer jaten ari den jakingo balu, beharbada ez luke berriz jan nahi izango"[5]. Era jasangarri batean landatzen duten ekoizle txiki asko agertzen dira dokumentalean, bakoitzak produktu desberdin landatzen dituelarik, eta haien bizimoduari buruz mintzatzen dira. Gaur egungo merkatuari eta janari jasangarrien merkatuari buruz hitz egiten dute produktoreek; zereal eta barazki jasangarrien eskaria, prezioa, propietate eta metodoei buruz adibidez. JAKI-N 46 4.3. Gaiaren erreferentziak Cowspiracy (2014) Aldaketa klimatikoaren eragile handienari buruz hitz egiten du: nekazaritza-industria eta abeltzaintza-industria. Ikertu egiten da zergatik nekazaritza-industria gehien kutsatzen duen eragilea den eta zergatik erakundeek ez duten horren berri ematen, nahiz eta klimaren alde jarduten duten erakundeak izan. FOOD, Inc. (2008) [5] Food, Inc. dokumentalean erabilitako esaldia. Sustainable (2016)
JAKI-N 47 4.4. Lokalizazioak Okina Herri oso txikia eta zaharra, denbora salto bat da: ez dago teknologia berririk (ezta seinalerik ezta Internetik), eraikinak eta bideak zaharrak dira, 50 biztanle baino gutxiago ditu eta abeltzaintzatik eta nekazaritzatik bizirauten duen herria da. Beraz, ia baratze eta lur-eremu gehiago dago etxe baino. Bertan bizi dira Garaitze eta Mikel (elkarrizketatuak). Ribabellosa Herri modernoa da, zibilizazio herrikoia: etxe berriak, tabernak, eskola eta medikua ditu. Nahiz eta oso handia ez izan, erosotasun guztiak ditu. Era garaikideko herri bat da, XXI mendean bizi den herria da. Ribabellosan Dolores eta Miguel bizi dira (elkarrizketatuak).
JAKI-N 48 Gasteiz Santa Barbara plaza Ostegunero, Santa Barbara plazan ekoizleen merkatua antolatzen da. Bertan, Arabako ekoizleen produktuak salgai daude. Bertako produktuak, salmenta zuzenekoak, prezio justukoak, elementu kimikorik gabekoak, naturarentzako eta osasunerako mesedegarriak diren prozesuak erabiliz eginak… Pintor Teodoro Dublang kaleko Eroski Gasteizko populazioaren zati handi batek janarien hornikuntza supermerkatu kateen dendetan egiten du. Horregatik, supermerkatuan bada ere, bio diren eta ekoizpen jasangarripean egindako produktuak erosten dituztenen berri emango da. Lokalizazio bakoitzak bizitza-eredu desberdinak ordezkatzen du: natura, natura zibilizatua eta zibilizazioa. Horregatik, herri bakoitza kontzeptu hauekin lotu da:
Okinako bikote gaztea, oinordekotzan hartu dute familiaren tradizio nekazaria, abeltzaina eta artzaina. Garaitze Gasteizkoa da eta Mikel, aldiz, Okinakoa. Elkar ezagutu zirenean, Garaitze Okinara lekualdatu zen. Jada hiru seme-alaba izanda, bikote honek esnekien eta haragiaren salmentatik lortzen ditu irabazi ekonomikoak. Familia honek nekazaritza eta abeltzaintza tradizionala gizarte industrializatu batean ordezkatzen du. Horregatik, haiek inork baino hobeto dakite nola moldatu behar den nekazaritza eta abeltzaintza tradizionala garai modernoetara. Biak Ribabellosan jaio eta hazi dira, haien familiak belaunaldi askoz bizi izan dira herrian. Haien etxeko lursailean baratze bat egin zuten aspaldi eta urtez urte animalia gehiago erosten joan dira haiengandik baliabideak ateratzeko. Esaterako, gaur egun, baratzeaz aparte, oilategi bat, ahuntzak, antzarak eta indioilarrak dituzte, txakur bat eta untxi bat izateaz aparte. Batez ere arraultzak eta barazkiak erabiltzen dituzte beren kontsumorako eta familiaren kontsumorako. JAKI-N 49 4.4. Pertsonaiak Kapitulu guztietan bezala, lau elkarrizketa burutuko dira. Kasu honetan, alde batetik bi ekoizlerekin hitz egingo da eta, beste alde batetik, bi kontsumitzailerekin. Garaitze Suso eta Mikel Polo Dolores Cobo eta Miguel Ángel Salazar PERFILAK Ekoizleak bi bikote izango dira: alde batetik, Okinan bizi den bikote abetzaina, nekazaria eta artzaina ogibidez; eta, beste alde batetik, etxeko lursailean baratzea eta animaliak dituen Ribabellosako bikote bat, kontsumo propiorako arrautzak eta barazkiak lortzen dituena. Kontsumitzaileak, aldiz, elikagai ekologikoak erosten dituzten bi pertsona izango dira, baina bitartekari desberdinen partetik lortzen dituztenak, egoera desberdinetan bizi direlako: bata ekoizleen markatuan egiten ditu erosketak eta besteak, aldiz, supermerkatuko eko atalean.
Elikagai ekologikoak eta jasangarriak kontsumitu nahi ditu, baina ezinezkoa egiten zaio astero merkatu batera joatea. Horregatik, elikagaiak supermerkatuan erosten ditu, baina eko atalean edo, behintzat, elikagaien etiketa miatzen du horien jatorria eta osagaiak identifikatzeko. JAKI-N 50 Marta Martins Gorka López de Alda 23 urteko neska gaztea. Amarekin eta anaiarekin bizi da eta elikagai gehienak Gasteizko ekoizleen merkatuetan erosten dituzte, lan ordutegiek eta bizilekuaren distantziak ahalbidetzen dutelako. 4.6. Ekoizpen plana Jaki-n programako lehenengo kapitulua ekoizteko, hiru aste beharko dira, gainerako kapituluentzako bezala. Beraz, dokumentazioa eta gidoia irailaren 7an ekoizten hasiko lirateke. Izan ere, lehenengo kapitulu honen emisio data irailaren 30a izango litzateke.
Kapitulu guztietan bezala, fase bakoitza jorratzeko aste oso bat izango du lan-taldeak: Zuzendariak eta erredaktoreek aste bat izango dute dokumentazioa burutzeko eta gidoia prestatzeko. Errealizadoreak, ekoizleak kamerariek eta zuzeneko soinu teknikariak beste astebete izango dute multikamara grabazioak burutzeko eta, azkenik, errealizadoreak, editoreek eta soinu posprodukzio teknikariek beste astebete izango dute edizioa eta posprodukzioa egiteko.
Jasangarria. "Beharren asetzea, ondorengo belaunaldien gaitasunak arriskuan jarri gabe, hazkuntza ekonomikoaren, naturaren zaintzearen eta ongizate sozialaren arteko oreka bermatuz". Orduan, zerbait jasangarria izateko, orainaldian eta etorkizunean ez du inpaktu negatiborik, beraz etengabe ekoiztu daiteke. Bai, adibidez Henarren gurasoak. Haiek oiloak dituzte arrautzak izateko eta baratze bat dute. Horrela gauza gutxiago erosten dituzte Eroskin. Baina, klaro, gu Ribabellosan bizi gara, lekua daukagu. Hirietan bizi direnek ezin dute baratzerik izan. Guztiek baratze bat izango balute, munduan ez litzateke lekurik egongo! Baina orduan, nekazaritza eta abeltzaintza tradizionala ez du "beharren asetze" hori egiten gaur egun. Beraz, ez da jasangarria? Orduan zer da jasangarria gaur egun? Hau argitu behar dut.
Doloresek arrautzak hartzen ditu eta kutxatxoan sartzen ditu
Miguel animaliei jatekoa jartzen die eta animaliak gerturatzen dira jateko.
Miguelek baratzeko barazkiak nola dauden begiratzen ditu, ukitzen ditu…
Doloresek baratzeko barazki batzuk sukaldatzen ditu
Ea guztiok egin dezakegun Dolores eta Miguelek egiten dutena, hiritarrak barne. Hirietako biztanleriaren hornikuntza jasangarria nahi badu, ekoizle batengana jo beharko du, gehiengak ezin duelako baratz propioa izan. Horregatik, arabar ekoizle batekin hitz egin beharra dago.
Garaitzek berak egindako gaztak hartzen ditu eskuekin eta buelta ematen die, begiratzen du nola dauden…
Mikel behiak jasotzen ditu eta abeltegira sartzen ditu
Nekazaritza eta abeltzaintza tradizionala gaur egungo gizarte industrializatuan zein leku duen eta zein leku izan dezakeen pentsatu. Bada, populazio kopuruak gero eta gehiago egiten du gora eta beraz, nahiak eta beharrak gero eta gehiago dira. Aldiz, nekazaritza eta abeltzaintza tradizionalek lur-sail eremu zabala behar dute, beraz, industriarik gabe, izaki guztiak asetzeko gai al da?
-Beti egin dituzu erosketak merkatuan? Txikitatik ere?
-Ordutegi finkoa dute merkatuek, inoiz izan al dituzu arazoak horrekin? Lanagatik, beste betebeharrengatik…
-Urte hauetan somatu al duzu gero eta jende gehiago merkatuan?
Marta dendariekin hitz egiten
Ekoizleen merkatu batean erosi ahal izateko aspektu asko behar dira alde egon: askotan garraiobideak behar dira, ordutegi propioak bat egin behar du merkatuaren ordutegiarekin…
-Nongoak dira elikagai horiek, orokorrean? Bertokoak gailentzen dira?
Lau elkarrizketetatik ateratako datu eta adierazpen garrantzitsuenak hartu eta elkarren artean kon-paratu, marko generiko bat sortzeko. Jarraian, ondorioztapenak egin eta datuak Euskal Herrira estrapolatu. JAKI-N 57
Lokalizazioek programan garrantzi handia izango dutenez, elkarrizketetan plano ertainak eta plano orokorrak erabiliko dira.
Kazetaritzako ikaslea izanik, ikus-entzunezko munduan ez dut ezagupenik: kontzeptu eta oinarri teorikoetan gabeziak ditut. Hori izan da, hain zuzen, lan mota hau hautatzearen arrazoi nagusia: kazetaritza graduan sakontzen ez den ikus-entzunezko esparrua jorratzeko beharra ikusi dut nire heziketa osatzeko eta biribiltzeko.
Beraz, atal batzuen lanketa oso zaila izan da niretzat: kontzeptu teoriko berriak ikasi behar izan ditut eta hauek praktikara eraman, eta guzti hau bi hilabetetan. Hala ere, ikusentzunezko munduaren ezagutza berri horiek kazetaritzako ezagutzekin bateratzeko aukera ezin hobea izan dut: iturrien aukeraketa, dokumentazio lana, informazioen egiaztapena, lurraldetasuna, hizkuntza… Honen guztiaren emaitza bertan aurkezten dudan proiektua da.
Horretaz aparte, guztiontzako ezohikoa izan den egoera bizi izan dugu azken bi hilabetetan. Covid-19 birusak eraginda, gure bizitzako arlo gehienak moldatu behar izan ditugu eta osasun-egoera larria bizi dugu oraindik ere.
Hori dela eta, martxoan, azarotik landu egin nuen sormen lan baten produkzioa bertan behera utzi behar izan nuen eta Gradu Amaierako Lanaren eredua egokitu. Dokumentala izan behar zuena, azkenean 8 kapituluko erreportaje telebista programa bilakatu da, bi hilabeteko lan eta esfortzu handiaren ondorioz.
Gradu Amaierako Lana egoera honetan eta baldintza hauekin egin behar izanak ere esparru pertsonalean eragina izan du. Gradu bat eta horren amaierako lana konfinamenduan amaitu behar izana, etxetik atera gabe, baliabide mugatuekin, etorkizunaren inguruko ezjakintasun osoz... zaila izan da. Guzti honi, halaber, arazo teknikoak eta teknologikoak gehitu behar zaizkio.
Hala ere, kemenez eta lan handiarekin zailtasun horiei aurre egin eta asko ikasi dut telebistagintzaren inguruan: telebista programa baten egitura, lan taldea, aurrekontua, ikusentzunezko erreferentziak…
Heziketak ez dauka mugarik, beti dagoelako zer edo zer berri ikasteko. Lan honek baieztatu egin dit nire ibilbidea kazetaritza eta ikusentzunezko komunikazioaren baitan izango dela, hori baita nire jakin-mina eta motibazioa pizten duena. JAKI-N 68 5. Ondorioak | science |
addi-1a2a6c1327c5 | addi | cc-by 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52059 | Autoritatearen oinarri psikosozialak/Bases psicosociales de la autoridad | Pérez Azueta, Maider | 2021-06-28 | Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Legitimitatearen eraikuntza psikosoziala: Apustu etxeen aurkako mugimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan
2020ko irailaren 7an
Legitimitatearen eraikuntza psikosoziala: Apustu etxeen aurkako mugimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan
LABURPENA Jokoa gaur egungo arazo sozial kezkagarienetariko bat bilakatu da. Joko aretoak auzoetan
haziz doaz, hauek txirotuz eta gutxi batzuen irabazi ekonomikoak hiritarren bizitzaren
pertsona asko izan dira gizarte bazterkeria, prekarietatea eta adikzioa, beste gauza batzuen
artean sortzen dituen egoera hau problematizatzeko bildu direnak. Honela, apustu etxeak
prozesua aztertzeko, arreta berezia audientzia artikulatu eta obeditzeko beharrezkoak diren
eta psikosoziologiko batetik. Ikerketa honen interesa, mugimendu sozialak bermatzeko
mobilizazioak martxan jarri dira negozio hauek kontrolik gabe hazten doazelako eta klase
sozialarekin eta indarrean dagoen sistema ekonomiko berarekin lotzen dute mugimenduek
negozio hauen gorako joera. Azken urteetan izandako gorakadagatik eta gure inguruan
aztertuko den bezala. Lan honetan, jokoaren egoera eta testuinguratzea egingo da lehendabizi, arazoaren pisua
ulertu ahal izateko eta horretarako, online jokoaren igoera, lokalen kokapena eta jokalarien
klasiko eta garaikideen ekarpenak plazaratuz. Marko teoriko bat garatu izan da hori
gertakari zehatz batzuk aztertzeko eta testuinguratzeko asmoz. Beraz, ikerketa kualitatibo
bat gauzatuko da, diskurtsoak eta komunikazio estiloa aztertuko direlako eta "nola" eta
mugimenduek indar handia izan duten: Gasteizeko Judimendi auzoa, Azpeitia eta Bilbo. Hiru
zonalde hauetan egondako gertakari nagusienak azpimarratuko dira eta bertan
parte-hartutako aktoreen diskurtsoak, komunikazio estiloa, solaskidetza eta kontzientziazioa
ikertuko dira, hau da, legitimitate soziala lortzeko beharrezkoak diren aldagai psikosozialak
zeintzuk diren ikertuko dira finkatutako helburuak asetu ahal izateko. Ikerketarekin bukatzeko, azkenengo ondorioak zeintzuk diren aurkeztuko dira, legitimitate
eta autoritateari buruzko azkenengo gogoetak egiteko eta planteatutako teoria kasu
Legitimitatearen eraikuntza psikosoziala: Apustu etxeen aurkako mugimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan
2. TESTUINGURUA 2.1. Online jokoak Jokoak presentzia handia izan du beti kultura, gizarte eta maila sozialetan (jokuak bizitza
jokorik gabeko gizarte edo kultura bat existitu ez delako) eta haurtzaroan eguneroko
bizitzaren parte oso handi bat da, non jokoak umea helduarorako prestatzen duen, garapena
eta sozializazioa ahalbidetuz (Barroso, 2003). Gizarte bakoitzeko bereizitasunek, joko mota
jakin bat ezarri dute, joko-gizarte arteko erlazioak finkatuz eta Roger Cailloisek ikertu zuen
fisionoimia orokor bat gauzatu daiteke (Barroso, 2003). Jolas eta jokoa, gazteleraz ez
bezala, oso erabilgarria den bereizketa bat egiten da Euskaraz aisialdiaren bi ekintza hauek
izendatzeko orduan: "Jolasa" hitza apustu gabeko haur-jolasen kasuan aplikatzen da
normalean eta aisialdian egiten den edozein jarduera edo ekintza izan daiteke, non ez den
gehiago dagoen, zerbait jokatzen den), azkenengo honen zaria, ausiaren eta zortearen
diren ausazko joko moten artean, kirol apustuak dira bezero gehien erakartzen dituena,
%42,5 batekin eta horren atzetik %32,4ko zifrarekin, kasinoak ditugu; gero loteria dator
dute. Online bidezko ausazko jokuen arrakasta honek joku aretoen eta online kasinoen
arteko lehiaren gorakada ekarri du. Geroz eta gehiago hazten doan merkatu hau, mundu
osoko fenomenoa bilakatu da eta honako herrialde hauek dira ausazko jokuetan hiritarren
herrialde hauetan, ausazko jokuek eta kirol apustuek erabiltzaile gehiago lortu dituzte online
jolasteko aukera dagoenetik eta online jokalariak, areto fisikoetan daudenak baino gehiago
eta erdi jokalari zituzten eta 2019. urtearen hasieran jada zifra horiek %29 igo ziren
Legitimitatearen eraikuntza psikosoziala: Apustu etxeen aurkako mugimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan egin duela. Izan ere, lokal hauek izan duten ugaritzeagatik, herrialdeek haien juridikzioa
moldatu behar izan dute haien jarraitzaileen segurtasuna bermatzeko. Online apustuen gorakadarekin batera lokal fisikoek ere gorantz egin dute; 2016. urtetik
2017. urtera %11 hazi ziren. Hala ere, jokuak beherakada bat izan zuen krisi garaian eta
%40 bat jaitsi egin zen 2007 eta 2014 urte bitartean gero 2017. urtean berriro ere hazteko
(Delle, 2019). Nahiz eta sektoreak hazkundea izan, 2018. urtean izandako irabaziak, 2008.
urteko irabaziak baino %20 txikiagoak izan ziren (Sánchez, 2019). Krisialdian bingo eta
makina txanponjaleek izandako beherakada hori, online apustuek eta jokurako lokal fisikoek
hobetu dute eta haien gorakada geroz eta nabarmenagoa izan da. Madrilen esate baterako,
2016. urtean 328 joko-areto zeuden eta 2017. urtean jada kopurua 385-ekoa zen, 57 lokal
gehiago ireki ziren urte bateko epean. Apusturako lokal espezifikoen gorakada bestalde,
honekin batera, bestelako joku mota batzuen beherakada ere gertatu da eta lehen zuten
dela, jokuaren merkatua azken urte hauetan zeharo aldatuz, kasino eta bingo artetoen
arrakasta azaltzeko faktore oso adierazgarria da, eta online bidezko jokuen eta joku
tradizionalen arteko bereizketa geroz eta ikusgarriagoa da. Euskadin, bingoaren eskaintzak
tradizionala ordezkatu dute Eusko Jaurlaritzak argitaratutako segurtasun sailaren datuen
arabera. Euskadin, bingoak %3,43ko jaitsiera bat izan zuen urte bakoitzeko 2007. urtetik
2014. urtera arteko denbora tartean eta estatu mailan joera hau errepikatu egiten da ere.
Bingo tradizionalak beherakada handia izan duela esan beharra dago, jokatutako 142 milioi
Legitimitatearen eraikuntza psikosoziala: Apustu etxeen aurkako mugimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan zirela nabarmendu dezakegu eta zifra horiek gorantz doaz 2016. urte arte, non milioiak
eta 2018. urtea amaitu arte, 170 milioiko gastua egin zen publizitatean. Gainera, kirolaren
munduak kirol apustuak zuritzen ditu, kirol prentsan, futbol karruseletan eta kirolariek
beraiek jokua iragartzen dutelako, haien irudia iragarkietan erakutsiz (Pascual eta Grasso,
erregulatuta daude. Hori dela eta, Espainiako bi hiri handi hauetan, Bartzelona eta Madril,
apustu eta jokurako lokalen kopurua nahiko ezberdina izan da. Izan ere, Katalunian 2004.
urtetik izaera honetako lokalen arteko distantziak erregulatu ditu eta lokal batetik bestera
era libre batean eman izan da lokal hauen hazkundea eta mugarik gabe hedatu dira (2019.
urteko maiatzean argitaratutako dekretua arte). Arrazoi horregatik, Espainiako kapitalak
txosten hori argiratatu zen urtean. Aipatzekoa da lokal hauen agerpena, errenta baxuagoak
dituzten auzoetan gertatu izan dela: Bravo Murillo kaleak 17 lokal zituen 2019. urtean;
2019). 2.2. Kokapena Lokal hauen kokapenari dagokionez orduan, eragin zuzena dute aldagai askok eta
aukeratzen dituzte lokalen banaketa era adierazgarri batean azaltzeko, haien arteko
hezkuntza maila, auzoen distantzia edo kokapena, populazioa, dentsitatea, gazte kopurua,
pertsona nagusien kopurua, azterritarren kopurua eta etxebizitzen prezioa dira (Pérez,
2019). Nahiz eta aldagai hauen eragina aztertu, estatistikoki guztiak ez dira izan erabat
adierazgarriak edo pisutsuak eta kasu batzuetan ez dute indar nahikorik joera hori
estatistikoki azaltzerako orduan. Eragin handiena izan dutenak zeintzuk diren ikusiko dugu,
txostea errefrentziatzat izanda: Zonalde komertzialak aztertzerako orduan, esan beharra dago txostenean ateratako
emaitzen arabera, jokurako lokalen kontzentrazioa izaera komertziala eta komunikazio ona
ikusi daitezke jokurako lokalak. Joku aretoak kudeaketa pribatua duten negozioak diren
eskaera aktual eta potentzialari eta inplementazioaren kosteen murrizketari. Horretaz gain,
Legitimitatearen eraikuntza psikosoziala: Apustu etxeen aurkako mugimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan lokalen kokapen eta banaketa azaltzeko bestelako aldagaiak ere badaude eta haien artean,
aurrean azaldu bezala, auzoen edo kaleen bataz besteko errenta dugu. Auzoen errenta eta
aretorik ez daudela edo 1 edo 2 bakarrik daudela argitaratu zuen erakundeak txostenean,
bestekoaren azpitik) duten auzoek, 3 lokal baino gehiago dituztela behatu izan da nahiz eta
jokurako areto gutxiago izatearen hipotesia betetzen da. Langabezia tasa handia duten
auzoetako pertsonak, denbora libre gehiago izatea estimatzen da eta beharrizan ekonomiko
handiagoa izango dute, honela, dirua erraz eta azkar lortzeko itxaropen faltsu hori sortuko
zaie. Hezkuntza mailaren inguruan, 25 urte edo gehiagoko pertsona analfabetoak,
ikasketarik gabeak edo lehen hezkuntzadunak soilik zenbat ziren auzo bakoitzean aztertuz,
ikusi daiteke ikasketa maila altuagoa duten populazioaren auzoetan, areto gutxiago daudela,
guztien indarra ez da totala, eta askotan salbuespenak edo kontrako kasuak daude,
elkarreraginean dauden aldagai asko daudelako, eta guztiek ez dutelako indar berdina
izango. Gazteen eta pertsona nagusien presentziak ez dute joera jakin bat markatzen baina
txostenean. Zenbat eta atzerritar gehiago egon, geroz eta lokal gehiago daude, eta
alderantziz. Hortaz, lokal gutxi edo lokalik ez duten auzo gehienek, atzerritar gutxi dituzte, 7
lokal edo gehiago dituzten auzoek immigrazio tasa altuak dituzten bitartean. Orokorrean, lokal gehiago dituzten auzoak, tamaina handi edo ertainekoak dira (biztanleriari
lokalizazioa merkea den lekuetan kokatzen direla ondorioztatu dute txostenean, eta aldi
berean, bertan bizitzen den biztanleriak ahalmen ekonomiko apala izan ohi du, estatus
sozial baxuagoa. Lokalizazioarekin bukatzeko, lokal hauek ikastetxeekiko duten gerutasunaren problematika
gutxiagora baldin badago, adindunen irakaskuntza zentroen salbuespenarekin". Hala eta
berria egokitzeko 10 urteko luzamendua ematen du. Gauzak horrela izanda, "Federación
hezkuntza eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetatik 100 metro baino gutxiagora zeudela
salatu zuen (2019). Horretaz gain, distantzia 100 metro izan beharrean 500 metrokoa balitz,
Legitimitatearen eraikuntza psikosoziala: Apustu etxeen aurkako mugimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan baino gehiago ikastetxeetatik 3 minutura daudela adierazi zuten "Federación Regional de
beharreko metro minimo horiek igotzea eskatzen dute ere eta Gasteizen esaterako, lokalak
osasun eta hezkuntza zentroetatik 300 metrotara egotea eskatzen dute (Gatón, 2019),
gasteizko ikastetxe askok jokurako areto bat hurbil bait dute. Izan ere, Gaztela eta Leon,
zehatzik (Diario Vasco, 2019ko azaroak1). 2.3. Jokalarien profila Gazteen babesaren inguruko datu hauek kezkagarriak dira ausazko jokuak 16 eta 17 urte
zuen pertsona, 35 eta 45 urte bitartean zegoen, baina geroz eta gazte gehiago heltzen dira
apustuak egiten dituzten %83,46-a 18 eta 45 urte bitartean dago eta jokalarien kopuru
handiena jasan duen adin tartea 18 eta 25-ekoa da (%12,57 bat igo da 2017. urtetik), 65
gizonezkoak dira, %16,75 emakumezkoak izanda. Lehen esan bezala, lokalak immigrazio
tasa altua dagoen auzoetan kokatzen direnez, migranteen presentzia altua izaten da ere eta
dutela dio baina azken denboraldian heltzen diren gazteak maila baxua dutela azaldu izan
du. Horretaz gain, bizi baldintza prekarioak dituzten immigranteak ere doazela dio, haien
inguruan gastu asko dituztenak (Ordóñez, 2018). Hortaz, orokorrean, diru-sarrera maila baxua edo ertaina duten pertsonak izaten dira.
Bestalde, joku patologikoan erortzeko eragileak egon daitezke, hala nola, lagun edo
familiako baten heriotza (kasuen %53 inguru), arazo ekonomikoak (%43) edo etxebizitza
Legitimitatearen eraikuntza psikosoziala: Apustu etxeen aurkako mugimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan 2.4. Jokoaren egoera legala: Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan Espainian jokuak izan duen ibilbide legala aztertuko da atal honetan. Hala ere, aztertu nahi
den objektua azaltzeko esanguratsuak diren lege eta datak azpimarratuko dira soilik, nahiz
eta jokuaren erregulazioaren historia osoa korapilatsuagoa eta luzeagoa izan (Estatuko
lehenenetariko herrialdea izan da. Jokuaren legalizazioa gertatu zenetik, honen gorakada
ikusgarria izan da, azken urteetan hazkunde handienetarikoa duen negozioaren sektorea
izanik. Ausazko jokua eta apustuak, 1977. urteko otsailean despenalizatu ziren Espainian
lehenengo zozketa 1763. urtean izan zen arren, 1862. urtean alde batera utzi zuen
kirol apostuen eta ONCE zozketen erregulazioa Estatuaren eginkizuna izango zen,
kasinoak, jokuak eta apustuak autonomia erkidegoen eskuetan geratzen ziren bitartean
bermatzen den. Hala eta guztiz ere, 1977. urteko arau honek gabezia asko zituen:
baimen motak, antolaketaren eta praktikaren muga eta debekuak, erregimen zigortzaileak…
(Hernández, 1996). Otsaileko dekretua eta gero, martxoan beste dekretu bat egin zen,
aurrekoa osatzeko eta marko global batean aplikatzeko. Beranduago, 1978. urteko urrian,
beste dekretu bat atera zen, non aurrekoaren zenbait puntu berrikusten eta proposatzen
ziren. Geroago, 1981. urtean, gobernuak arrakasta handiak izango zuten makina
txanponjale eta antzeko jokuak legalizatu zituen eta 2008. urtean Euskal Autonomia
enpresei. Esan beharra dago Espainiako konstituzioak, lurraldearen antolaketa eta banaketa udalerri,
probintzia eta komunitate autonomoetan bermatzen zuela baina joku eta apostuak noren
esku dauden ez zuela zehazten (titularra nor den). Urte askotan zehar, apustuen negozioa
Espainian libreki aritu izan da, herrialdean apustuen jarduera erregulatuko zuen marko legal
bat existitzen ez zelako. Momentu horretan apustu etxeek ez zuten herrialdean zergarik
ordaintzen eta ondorioz, bezeroek ez zuten segurtasun nahiz babesik dirua inbertitzerako
orduan. Joku eta apustuen etxeak hutsune legal batean zueden, linbo juridiko batean.
Honela, 2011. urtean Jokuaren Erregulazioaren Legea atera zen eta lehenengo aldiz
honek Estatu mailako loteria jokuen erregulazioak barnebildu zituen ere (honen kudeaketa
izaera publikodun bi antolatzaileen esku zegoen, SELAE eta la ONCE). Urte horretan beran,
sortu zen. Honek, erregulazio, autorizazio, gainbegiratze eta kontrol funtzioak ditu eta kasua
Estatuaren eta autonomia erkidegoen arteko koordinazio eta kolaborazio hobea lortzeko
zen eta koordinazio organo honek jokuan konpetentzia duten administrazioen parte-hartzea
bermatzen zuen. Jokuaren Erregulazioaren Legearekin batera, apustu etxe ilegalak
Espainiatik desagertu ziren. Legeak, enpresei Espainian erregistratzen eta fakturatzen
behartu zituen, modu legal batean jarduteko lizentzia izanda. 2012. urteko ekainean, jokuaren lege berria aplikatu zen Espainian eta lizentziadun
lehenengo kasinoak operatzen hasi ziren (lizentziadun enpresek "Juego seguro" logotipoa
eramatera behartuta daude haien webgunean). Gainera, online jokua Espainiako Gobernuak
-tranpa edota iruzur gabe-, kontsumitzaile/jokalari emandako babesa, erreklamatzeko
aukera, ordaintzerako eta kobratzerako orduan fidagarritasuna, jokalariaren datuen babesa
izango lirateke. Urte honetatik aurrera, Jokuaren Erregulazioaren Legea aplikatzearekin
jokuarentzako lokalak, publizitatea…) eta modalitate bakoitzaren araudi espezifikoak
erregulatzen ziren. 2018. urteko urrian, Jokoaren Euskal Behatokia sortu zen. Euskal Autonomia Erkidegoaren
konpetentzia esklusiboak dira kasinoak, jokuak eta apostuak ("Apuestas Mutuas Deportivas
Benéficas" izan ezik). Erantzukizun honen aurrean beharrezkoa izan da euskal jokuaren
sektore ekonomikoari buruzko datu nahiz informazioak jasotzeko sistema bat ezartzea; alde
dagokienez; partida bakoitzeko prezioa; diru-sarrera fiskalak eta biztanle bakoitzeko
jokuarekiko duten pertzepzioa, publizitateari buruzko iritzia edo joku patologikoaren neurketa
beste gauza batzuen artean zein den ulertu beharra dago. Behar horiek asetzeko sortu zen
behatokia, datu horiek kodifikatu, klasifikatu eta kategorizatzeko, datuak ikertu eta jokuari
buruzko politikak ebaluatzeko eta sektoreak etorkizunean izango dituen tendentziak
ikertzeko. Honen helburua, datu base objektibo eta egiaztagarriak izatea eta honela,
transbertsalitate puntu bat izatea ere nahi da, zerbitzu, departamentu eta beste behatokien
artean koordinatu eta interes komuna bilatzeko. Aipagarria da ere 2019. urteko maiatzean EITB kateak jokuari buruzko publizitatea debekatu
zuela esatea (irratian, telebistan eta interneten), salbuesten baten bat eginda eta urte bereko
urtarrilaren 14ean aplikatu direnak). Aldaketa hauek, politika publizitarioen arau etikoak
barnebiltzen dituzte; legalitate, leialtasun, identifikazio eta zintzotasun printzipioak jarraitu
behar dituztelako. -10-
Legitimitatearen eraikuntza psikosoziala: Apustu etxeen aurkako mugimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan 2020. urtean Covid-19 gaixotasun infekziosoaren hedapenaren ondorioz, kirol ekitaldiak
eten ziren eta horiekin batera, jokoaren enpresek arreta kasinoetako jokoetara zuzendu
geroago, Espainian beharrezko konfinamendua dekretatzearekin batera,
ministro-kontseiluak premiazko neurriak onetsi zituen online apustuen eta ausazko jokuen
jardueren etenaldia eta alarma-egoera direla kausa, publizitatea kasinoetan inbertitu zen eta
honen igoera bistakoa izan da komunikabideetan leku hartzen duen publizitate kopurua
zen gero, apirilean %44ko zifrara heltzeko, maiatzean %30era jaitsiz). Internet bidezko
apustuak 2020. urteko martxoan %55 batean iragarri egiten ziten eta apirilean jaitsiera izan
ausazko makinak eta apustuak bezalako joku presentzialak, maila autonomiko joku eta
loteriak eta azkenik, izaera tradizionaleko bestelako jokuak konpetentzia autonomikoa dutela
(Jokoaren Euskal Behatokia, 2019). Hala ere, komunitate bakoitzak bere lege eta dekretu
propioak ditu eta arautegi ezberdin hauek lurralde bakoitzean gai berdinari buruz ulermen
ezberdinak egotea eta testu legaletan auzi ezberdinak agertzea eragin du. Kasu askotan
ordea, autonomia erkidegoek antzeko edota berdintsuak diren erredakzioak egin dituzte.
eta ausazko jokuen jardueraren sektoreari dagozkion enpresa kopurua 440koa izan zen
2018. urtean. Urte horretan egindako errekontuaren arabera, enpresa gehienak Bizkaian
Behatokia, 2019). Guzti horiek enpresa pribatuak dira eta kopuruaren aldetik, 2011. urtetik
aurrera bereiziki, gorarkada bat izan dute. Ausazko eta apustuen jokura bideratutako
hiriburuak dira ordena hau jarraituz: Bilbo (116 establezimendurekin), Donostia (59) eta
nabarmena dute (14 eta 29 artean, Jokoaren Euskal Behatokiak emandako 2018. urteko
datuen arabera). Kudeaketa pribatua duten kirol apustuak joku eta apustu jokuen eskaintzaren parte oso
garrantzitsuak dira eta 2018. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoan, apustuentzako zehazki
zeuden lokalak 34 ziren (bizkaian 20; Gipuzkoan 10 eta Araban 4). Bizkaian, lokalen
gorakada beste lurraldeetan baino azkarragoa izan da Jokoaren Euskal Behatokiak
ziren (hala ere, 2015 lortu zuen maximoa, 42 aretoekin). Mota honetako areto gehienak
Bizkaian daude berriz ere (17), Araba bigarren postu batean utziz (9) eta azkenik Gipuzkoa
komunitatea dela eta saturazio handi horren ondorioz, izaera honetako lokal gehiago
irekitzeko arazoak daudela. Bizkaiak ia 22 euroko gastua du (jokalariko) eta rankingean
hirugarren postu batean kokatzen da, Gipuzkoa (38,93rekin) eta Araba (23,38 batekin)
eraketan sakonduko dugu, hau izateko beharrezkoan diren oinarri psikosoialak zeintzuk
duen garrantzia azpimarratuko da, sinesgarritasunarekin, boterearekin, egiazkotasunarekin,
sozialen komunikazio estiloa funtsezko aldagaia izango da, mugimendu sozialen helburua
jendearen konfiantza eta baliozkotasuna lortzea delako, sinesgarritasuna izatea. Izaera
badira entzuten edo jarraitzen, ez du bere helburua beteko. Hortaz, ikerketa honetan, alde batetik, jada gizartean hedatu diren apustu etxeen
fenomenoa dugu eta bestetik azken urteetan horren aurka ateratako mugimendu sozialak.
Nola lortu dute jendearen konfiantza izatea? Edo beste hitz batzuetan esanda, nola lortu
lortzeko prozesu nahiz moduak aztertuko dira, autoritatearen edo indarrean dagoen
eta azaltzaile batean planteatu denean, kasu praktikoak aurkeztuko dira. Azterketa-unitatea Euskal autonomia Erkidegoko hiru leku geografiko zehatz izango dira,
Azpeitia eta Bilbo dira. Euskal Herrian jatorria duten izaera honetako beste mugimendu
indartsu asko daude hauetaz gain eta horregatik, aukeraketa egiterako orduan, hainbat
haien artean ezaugarri berdintsuak izatea, ekintzen eta diskurtsoen arteko parekotasunak
izan daitezke (eremu geografiko eta populazioaren aldetik) ezberdintasun hauek diskurtsoen
kudeaketan izan duten eragina aztertzeko. Beste alde batetik, azpimarratzekoa da kasu
ezberdin hauetan garatutako diskurtsoen parekotasuna. Izan ere, nahiz eta mugimendu
sozial bakoitzaren diskurtso indibiduala espazio zehatz baten beharrizan eta
aldarrikapenetara egokitu, osotasun batean interes berdinak defendatzen dituzten borroka
hauek elkarrekintzan daudela, etengabeko harremanak dituztelako (sare-sozialen bidezko
elkartasuna…). Honekin, hiru kasu hauek besteekiko baztertzaileak ez direla defendatu nahi
da, nahiz eta fokua beraiengana bideratua egon. Ikerketa hau bideratzeko erabili den informazioa, liburu, saiaketa, artikulu eta aldizkarietako
edo egunkarietako berrietaik atera da, ekoizpen zientifikoa hedatzeko helburua duten
Legitimitatea, zientzia politikoaren alorrean asko aztertu den kontzeptua da eta sarritan,
legalitatera murrizten da. Bi termino hauek sinonimotzat hartzen dira askotan eta hizkuntza
ez formalean, egunerokotasunean, ekintza bat legitimoa dela esaten da arau juridiko batera
datorrena, (2) Bidezkoa eta (3) Egiazkoa/ benetazkoa bezala definitzen da (Diccionario de la
digu, interes batzuen defentsa eginez eta aldi berean, negatiboki baloratzen diren jarrera
batzuen aurka egiten du (legalitatea ezin da "neutroa" izan). Horrek orduan, legitimazioan
oinarria aurkitzen du, eskubide eta Estatu ororen atzean, munduaren kontzepzio bat dago,
beti eta betirako zuzena izango denik, hots, legitimatua dagoenik. Soziologiaren alorretik,
sistema bat legitimatua dagoela esaten da funtzionatzeko eta aurrera ateratzeko indarra
doan erreklamazioak argudio onak dituela egokia eta bidezkoa dela kontsideratzeko
"legitimus" hitza, legalitate eta eskubidearekin bat egiten duena izendatzeko erabiltzen zen
(autoritate eta magistratu legitimoak legalki esleitutakoak ziren -"legitimum imperium" eta
"potestas legitima"-) eta oinordekotzaren eskubideekin bat datorrena izendatzeko ere. San
juridikoari buruz mintzatzerakoan, justiziaren kontzeptuan oinarritzen zirenak. Erdi Aroan,
"legitimus" ohituren eta ohiturazko zuzenbidearen arabera osatuta zegoena zen. Aroaren
amaieran, boterearen teoria demokratikoaren lehenengo formulazioak egin ziren eta nahiz
eta Jainkoak boterea izan, herriaren onarpenean ezartzen zen. Komunitate politiko batera
eratzen den aztertu zuten, pentsamendu politiko modernoaren ezaugarrietako bat bilakatuz
da, gobernu legitimo baten printzipioa, helburu batzuk lortzeko gizartean bildu den
komunitate bati horiek lortzeko behar duen boterearen entrega egitea dela. Lockeren
Lehenengo legitimitate mota, jatorrizkoa, boterearen entrega egitean datza eta horrela,
legitimitate mota, jatorrizko itunaren helburuak lortzeko boterearen erabilerari deitzen zaio
(boterearen erabilera ilegitimoa, Estatuaren llegeek gizabanakoak babesten ez dituztenean
du eta geroago askatasunarekin. Bi oinarri hauen gainean eraikitzen da bere aburuz
hori eraikitzeko bitartekaria. Boterearen titular legitimoa herria da eta herria Estatuarekin
identifikatzen da. Hortaz, herria Estatua eta subiranoa izango da. Rosseauren hitzarmen
borondate orokorrean oinarritzen da eta legearen bitartez adieraziko da. Boterearen
ere Frantziako Iraultzan sortutako erregimen demokratiko eta errepublikarren aurka joateko
eskubide jainkotiarretan eta tradizioan (antzinatasun historikoan) oinarritzen zen (López,
jarduten duen neurrian (Oro, 2002). Autore klasiko honek ez zuen kontzeptua bera zehazki
definitu baina horren inguruan asko mintzatu zen. Berak, lau gizarte ekintza mota bereizten
tradizionala, ekintza emozionala eta baliozkoak diren helburuak lortzeko ekintza arrazionala
arrazionala eta baliozkoak diren helburuak lortzeko ekintza arrazionala soilik izango dira
guretzako erabilgarriak. Baliozko ekintza arrazionalak, gizabanakoaren kontzientziari egiten
dio erreferentzia, hau da, kontzientzia horren araberako aginduak betetzearen nahia dira
subjektuaren helburua edo nahia, bere ekintzak bere balioekin (kontzientzia, morala) bat
egitea da. Xedeen araberako ekintza arrazionalak bestalde, objektu praktiko bati buruz
(ekintzak berak ez du baliorik, helburu praktikoa lortzeko bitartekaria da). Azkeneko ekintza
legitimitatearekin lotura duen ekintza baliozko ekintza arrazionala da, aurretik esan bezala,
autore klasikoarentzat ekintza bat legitimoa da subjektuak bere balioen arabera jarduten
duenean. Weberrentzat legitimitatea aldakorrak izan daitezkeen balorazio zehatz batzuetan
Legitimitatearen eraikuntza psikosoziala: Apustu etxeen aurkako mugimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan oinarritzen da. Balorazio horiek "egiazkoak" kontsideratzen dira (sinesmen statusa dute),
Weberren idatzietan ez da legitimitatea eta legitimoa modu esplizitu batean lantzen eta
"baliozkotasuna" erabiltzen du horri buruz mintzatzeko. Honela, legitimitatea, dominatzialeek
haien dominazioaren baliozkotasuna justitfikatzeko balio duela ere esan daiteke (Pamplona,
eta arrazoizkoak diren instituzio politikoen funtzionamendua ahalbidetzen duela esan
beharra dago. Ezaugarri horiek antolaketa politiko batek izateak, bakea, egonkortasuna eta
egiten da eta ez du indarrik edo justifikazio intelektual handirik behar (gizabanakoek
aginduak zalantzarik gabe edo behartuta sentitu gabe beteko dituzte, haientzako legitimoak
ideiaren aurka egin zuen, doktrina positibistaren eta Weberren aurka eginez (López, 2009).
ondorioa da eta izaera aldakor hori izateak esan nahi du legearen iraunaldia kamara
justifikatzeko erabiltzen dela eta agintzeko eskubidea eta obeditzeko betebeharra sustatzen
duela, modu inpliziztu batean. Gobernatzaileen eta gobernatuen arteko akordioa den arren,
behar da koakzioa ez erabiltzeko (arrazionalismo edo logikan oinarritutako argudioak ez dira
nahikoak, uste masiboak dira, fede soziala). Horregatik, legitimitatearen irizpideek ez dute
beharrezkoa etengabe egiaztatzen egotea edo haien dimentsio arrazionala aldarrikatzea.
aldakortasuna defendatzen duela, hau da, testuinguru eta historiaren norabidearen
benetazkoa eta eraginkorra izateko behar diren elementuak honako hauek dira besteak
zen eraikuntza juridiko-formal soila, nukleo moral bat zuen. Moral horrek garrantzi handia
inplizituak eskatzen ditu (forma orok edukiak behar ditu gauzatua izateko) eta bestetik,
horren helburua, ulermen bat lortzea da, non koakzioak baztertzen diren eta talde sozial
batetik bere jokabideak legearekin bat etorri behar direlako eta bestetik, sozialki eta moralki
eta Ibarra, 2012). Asko dira gizartean protestatzeko erabiltzen diren formak (grebak,
ekintza kolektiboak interes komunak dituzten pertsona multzo batek bururzen dituela.
Pertsona multzo hauek, estrukturetan antolatzen dira eta ekintza mobilizatzaileak martxan
jartzen dituzte, betiere hauen influentzia erraztu edo zailduko duen estruktura politiko zehatz
informala dute, parte-hartzaileek era boluntario batean egiten dute eta mobilizazioa,
boterean eragiteko bitartekoa da. Hortaz, akzio kolektiboak lau elementu dituela esan
(erreflexio eta auto-antolakuntzatik ekintzara pasatzea) eta testuingurua (elementu guzti
behar da protesta akzioak sortzeko eta hori izan daiteke, Klandermansen arabera, akzio
2014). Melucci soziologoak mugimendu sozialak lehen onartzen zen edo eztabaidatzen ez zen
sozialak akzio kolektibo forma dira bere ustetan eta hauek, 1) aldaketa sozialak lortzeko edo
Legitimitatearen eraikuntza psikosoziala: Apustu etxeen aurkako mugimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan ekiditeko elkartasunerako deia egiten dute, 2) haien existentzia errealitatea ulertzeko modu
bat da, 3) ekintza horiek gertatzen diren sistema normatibo eta harreman sozialen mugen
apurketa dakar eta 4) gizartean arau eta legitimazio berriak eratzeko gaitasuna dute
da eta gaur egun legitimiatearen oinarri klasikoak (Weberren tradizio, karisma eta
jada nahikoa ez delako gobernatzailearen akzioak legearen barruan egotea, hiritarren
daude, haien ekintzak indibidualak ez izateko eta iritzi publiko batetik abiatuz, definitutako
interesek izaera soziala izan behar dute, ezin dira partikularrak izan, adostasun komun
honela, mugimendu sozialak orden konstituzionalarekin sortutako gatazken emaitza
kontsideratzen diren heinean, identitate bat errebisatu behar da, aurkari bat eta denboran
eraikitzen laguntzen du. Esate baterako Txileko diktadura militarraren garaian sortutako
politika eta ekonomia neoliberalen eta errepresioaren aurkako mugimenduak ("movimiento
aldaketak aldarrikatzen dituztela eta azkenik akzio kolektiboaren bitartez aldaketarako
eta identitate kolektiboen eraketa eta eraldaketa; mugimenduaren antolakuntzak eta horren
aurkariek kanpainetan izandako komunikazio pertsuasiboa eta protesta gertakarietan zehar
lortutako kontzientziazioa (García, 2013). Konstrukzionismo sozialetik (fenomeno
psikologikoak testuinguru sozialetan garatzen direla defendatzen duen ezagutzaren teoria
soziologiko eta psikologikoa) markoen analisia (frame analysis) ekintza sozialaren
eraikuntza soziala ikertzeko erabiltzen da. Ekintza kolektiboaren markoa, mugimendu sozial
baten liderrek eratutako interpretaziozko eskema bat da. Azken honek errealitate sozial bat
definitu eta etiketatu, jarraitzaileak mugiarazi eta aurkariak edo antagonistak geldiarazi nahi
ditu. Hori dela eta, mugimendu sozialek gertakari sozialei esanahia eman eta definitu egiten
dituzte, egoera batzuk problematiko gisa kontsideratuz. Ekintza kolektiboak aztertzeko hiru
Legitimitatearen eraikuntza psikosoziala: Apustu etxeen aurkako mugimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan 1. Diagnostiko markoa: Ekintza sozialak problematiko bezala definitzen dira eta aktore
erantzunleak identifikatu egiten dira (atagonista edo aurkako rola izango dutenak).
urtean eta ez da ireki izan duten lokal bakarra. Gasteizen 2018. urtean 27 joko-areto zeuden
zabalik, eta urte amaieran kopurua igotzen joan zen. Hildo horretan, aretoa ireki eta 12
ziren). Gainera, lokalaren barruan egon ziren gazteak, behaketa lanak egin zituzten, bezero
motak eta hauen jarrerak aztertzeko asmoz. Beraz, "Auzoan jokoz kanpo. Joko aretoaren
auzokideen laguntzarekin. 2018. urteko urrian aurkeztu zen azkenean Auzoan Jokoz Kanpo
izeneko txostena (egun ezberdinetan aurkeztu zen -ikastetxeetan…- eta zenbait tabernetan
eskuragarri egon da) eta horretaz gain, hilabeteko azken ostegunero elkarretaratzea
Gasteizko joko-areto ezberdinak margoz beteak eta "Zer dago jokoan?" galderarekin agertu
ziren 2019ko urtarrilaren 28an, astelehen goizean. Aurreko asteetan, Arabako hiriburuko
zonalde ezberdinetan kartel ezberdinak agertu ziren ere "Zer dago jokoan?" galderarekin eta
beste kartel batzuetan joko-areto horiek nork babesten dituen salatzeko panelak ikusi ziren
aurkeztuko zutela esan zuten: "Judimendik joko aretoari ez" eta Sefarad plazan hartu zuen
lekua prentsaurrekoak. Ekainaren 23an apustu-etxeen kontrako lehenengo manifesladia
deitu zuten hilaren 23rako. Manifestaldi hau, Araban joko aretoen aurkako egin zen lehena
izan zen. Urte horretako irailaren 28an Judimendi auzoko apustu etxea itxi zuten. Hala ere, Joko
saiatzen ari zela. Instituzioei esku hartzeko edo haien jarrera zein den argitzea eskatu
zieten. Azaroaren 4an hiriko 37. apustu etxea laster zabalduko zela iragarri zuten, Gasteiz
Hiribideko 66. zenbakian eta bi ikastetxetatik gertu. Horretaz gain, berriro ere zabaldu zituen
zutela apustu etxe berria, bi ikastetxeren artean (Presentación de Maria eta Niño Jesus).
distantziaria daude. Olagibel kaleko joko aretoak bi hilabetez eman zuen itxita eta
"auzoaren borondatearen aurka" ireki zutela esan zuten Judimendiko Gazte Asanbladako
kideek. 2019ko urtarrilaren azken ostegun guztietan elkarretaratzeak antolatu zituzten
Judimendiko Gazte Asanbladako kideek joko-aretoaren presentzia salatzeko. Covid-19a dela eta, lokalak bere ateak itzi behar izan zituen eta 2020. urteko ekainean
Legitimitatearen eraikuntza psikosoziala: Apustu etxeen aurkako mugimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan horren aurrean, Judimendiko gazteek elkarretaratzea egin dute berriro ere lokalaren aurkako
du (ekainaren 8an) "Entzun gintuzten eta entzuten jarraituko gaituzte" lelopean. 5.1.2. Azpeitia RETAbet enpresak (kirol apustuak) Azpeitiko Balentina Agirre plazan apustu etxe bat ireki
zuen 2018. urteko urriaren 31an eta horrek aurkako jarrera ugari piztu ditu. Apustu etxea
ireki aurretik jada, 2018ko uztailan, irekitzear zegoen etxearen aurkako pankartak jarri
zituzten negozioaren hormetan. "Zuen dirutza, askoren pobrezia" eta "Apustu etxeak
bultzatzen dituen Elkar-ekin elkarteak hiru asteko kanpainia martxan jarri zuen herritarrak
bildu eta kontzeintzia pizteko. Elkarretaratzea deitu zuen uztailaren 26rako apustu etxearen
aurrean eta adin ezberdineko herritar asko bildu zen bertan. Uztailaren 26an Apustu etxeen
aurkako protesta egin zuten Azpeitian, kontzentrazio bat antolatu zen "Apustu etxeak
irabazteko pentsatuak daudelako; Diru errazaren ameskeria saltzen dutelako; Arazo
ekonomiko larriak sortzen dizkietelako herritarrei; Ludopatia bezalako gaixotasunak sortzen
dituztelako"). Kontzentrazio hau, Elkar-Ekin taldeak deitu zuen eta herriko gaztetxeak eta
Ernaik babestu zuten. Aurreko egunetan, irekiko zuten lokal berriari herrian ez zela ongi
etorria adierazteko kartelak ere itsatsi zizkioten. Urriaren 27ko goizean, apustu etxea
silikonaz itxia eta pintadekin agertu zen (Elkar-ekin taldearen protestaren parte izanda).
Aurretik igarotako azken asteetan, Elkar-ekinek apustu etxearen aurkako 1.000 sinadura
baino gehiago (1.636) bildu zituen, eta hilaren 31ra bitartean jarri zituzten herrian
horretarako mahaiak eta guneak. Azpeitiako Udalak, Eusko Jaurlaritzari oharra bidaliko ziola
esan zuen (Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak
duelako apustu etxeak arautzeko eta baimenak emateko eskumena), halako lokalek herrian
eragin zezaketen "inpaktuaren" inguruko informazioa eta txostena eskatzeko. Gainera,
bat egin zuen herriko eragileek gai horren inguruan bultzatzen dituzten ekimenekin. Balentina Agirre plazako lokala ireki ostean protesta horiek jarraitu zuten. 2018ko urriaren
31an, apustu etxearen inaugurazio ekitaldian protesta egin zuten herritarrek (50 bat lagun
sartu ziren apustu etxera kontrako jarrera aldarrikatzera). Apustu etxearen irekieraren harira,
Elkar-ekin taldeak oharra plazaratu zuen eta herritarrei lokala "sozialki" bazter zezaten dei
egin zien. "Erakundeen baimenarekin ireki dute negozioa, baina izan gaitezen herritarrak
apustu etxea Azpeitian soberan dagoela adierazten dugunak", esan zuen. Presio soziala
egiten jarraituko zutela esan zuen taldeak eta herritar guztiak gonbidatu zituzten antolatuko
dituzten ekimenen eta mobilizazioetara. 2018. urteko abenduan, CNT Urolako kideek
herritarrak 20 kolektibok deitutako kontzentrazio batean parte-hartzeko animatu zituzten.
Abenduaren 15rako kontzentrazio bat antolatu zuen Elkar-ekin taldeak ere kontzentrazio bat
egin zuen eta lan-eremu ezberdinetan aritzen diren Azpeitiko hamazazpi taldek bat egin
zuten kontzentrazioarekin. Urtarrilaren 17tik martxoaren 14ra bitartean, ostegunero,
Elkar-ekin taldeak elkarretaratzea egin zen apustu etxearen aurrean eta hori aurrera atera
ahal izateko, 45 lagun ingururen parte hartzea beharko zutela aurreikusi zuten. Hori dela eta
herritarren partaidetza eskatu zen. Elkar-ekinek deitutako hitzordua Basanderiek talde
Legitimitatearen eraikuntza psikosoziala: Apustu etxeen aurkako mugimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan gazte antolakundeak, Ilunpe pilota elkarteak, Ikasberri kirol elkarteak, Azpeitiko Gaztetxiek,
babestu zuten. Modu honetan ostegunero, sei laguneko taldeek elkarretaratzea eta
duen apustu etxearen atarian. Elkar-ekin taldearen eskuko ekimen iraunkorra izan zen eta
hauen kideak izan ziren lehen txanda egin zutenak. Ondoren, Azpeitiko beste hainbat taldek
eta kuadrillak hartu zuten parte. 2019ko otsailaren 14an Ernaik adin txikiko gazteek apustu
etxeetara sartzeko oztoporik ez zutela erakutsi zuen bideo batean eta Balentina Agirre
plazan dagoen apustu etxeak adinaren legea betetzen ez duela salatu zuten. 2019ko
martxoaren 13an kontzientzia piztea lortu zela ikusi daiteke, apustu etxeen kontrako
batetik. Eperra tabernaren arduradunak, apustu etxeen auzia gizarteratzeko abiatutako
dinamikek eta zenbait herritarren esperientziek gaiaz hausnartzera bultzatu ziotela esan
zuen. Azaroaren 4an apustu etxearen urtemugaren ondorioz, elkarretaratze zaratatsua deitu
zuen Elkar-ekinek azaroaren 22rako, apustu etxea ixteko helburuarekin. Abenduaren 16an
beste protesta bat egin zen Balentina Agirre plazan, non hainbat herritar bildu ziren. 5.1.3. Bilbo Bilboko kasua ez da aurreko bi kasuak bezain zehatza izango, hiri oso batean emandako
Prekarizatuen Asanblada, 2015. urtean sorturikoa), Bilbon bi urte daramatza apustu-etxeen
aurkako diskurtsoa zabaltzen; izan ere, nahiz eta udalak lizentzia gehiago emango ez
duela salatu dute Eraginetik. Zabalburuk jokurako 4 areto ditu, 2 aputu etxe eta bingo bat;
ere aretoen kontzentrazioa oso handia da, hiriaren zentruan kokatzen bait da, eta kopuruek
eta prekarizazioaren aurka egiten du (eta gaitz horien artean apustu etxeak kokatzen dira).
Apustu etxeak salatzeaz gain, enpresa hauek egiten duten publizitate masiboaren aurka
egiten dute ere, erabiltzen diren aurpegi famatuak eta futbol taldeen inplikazioa kritikatuz.
Manifestazio, ekimen eta hitzaldi ugari antolatu dira gai honen inguruan eta 2019. urteko
otsailaren 28an mozio bat aurkeztu zuen Eraginek Bilboko Udaletxean, negozio hauek
erregulatzeko neurri minimoak proposatuz. Baina gobernuko taldeak (PNV eta PSE) ez zuen
gainditu. Manifestaldiek eta mobilizazioek aurrera jarraitu zuten eta aurrerago, mozioa
aurkeztu eta urte bat igarotakoan, Zabalburu plazatik hasten zen manifestazio bat antolatu
zuten Eragin taldekoek, otsailaren 28an, Errekalden bukatu zuena. Zonalde horretan dauden
aretoetatik igaro zen manifestazioa, instituzioei haien aurkako neurriak hartzeko eskatzen
zitzaien bitartean.
boterea izateko eta pertsonen jokabidea moldatzeko (pertsuazioa). Prozesu horretan
komunikazio estiloa aztertuz, geroago solaskidetza eta kontzientziazioa zein izan den
azaltzeko. Izan ere, giza komunikazioak natura psikologiko eta soziala du; adimen
berdina delako: auzoetako apustu etxeak eta atzean dagoen sistema kapitalista. Hori dela
eta, nahiz eta bereizitako kasuak izan, diskurtso berdin batean sartuko dira batak
defendatzen duena bestearen parekoa delako. Diskurtsoak jatorri linguistikoa duen arren, haratago doa. Gizabanakoak izaki sozial eta
linguistikoak gara eta hizkuntza (hitzez gain, sinboloak barnebilduz) gizarte bizitzarekin
kultura eta testuingurua du; gai baten inguruan esanahiak transmititzen eta jokabideak
proposatzen dituzten laburpen edo sintesiak dira (Manzano, 2005). Foucaultentzat ere,
diskurtsoa hizkera baino gehiago da, enuntziatu multzo bat baino gehiago. Bere esanetan,
Diskurtsoak praktika sozial gisa definituko ditu ondorioz Foucaultek eta hizkuntza eta
hizkuntzalariak eta hizkuntzaren erabiltzaileek diskurtsoa erabiltzen dutenean ekintza
sozialak burutu eta interakzio sozialetan parte-hartzen dute; elkarrizketan eta bestelako
esanahi eta prozesu mentalak bezala ikasi behar, estruktura eta elkarrekintza eta praktika
sozialen hierarkia gisa ere (testuinguru, gizarte eta kulturan dituzten funtzioak gain hartuz)
boterea gizartean dauden talde harremanak ikertzerako orduan funtsezko kontzeptua da eta
ideologiek diskurtso eta gizartearen arteko loturak ezartzen dituzte eta era berean,
aztertu behar dira; diskurtsoa inguratzen duten osagaiak (testuingurua, gaia, agenteak eta
Legitimitatearen eraikuntza psikosoziala: Apustu etxeen aurkako mugimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan ○ Diskurtso publikoaren testuingurua eta edukia Hasteko, gertakari, ekintza edo diskurtsoa emateko, testuinguru zehatz bat behar da,
ingurugiro edo zirkunstantzia bat (van Dijk, 2000). Hori beharrezkoa da guk ekintza ulertu
ahal izateko, marko bat beharrezkoa da, giro bat, baldintzak. Diskurtsoa egoera sozial
etekin ekonomikoa bizitza beraren gainetik kokatzen den. Mugimendu hauen sorrera honela,
testuinguru zehatz honetan jaio da, bertan elkarrekintza dauden aktore, rol eta ekintzen
daitekeela eta edukian plazaratutako ideiak iturri ezberdinetatik eratorri direla; ahoz edo
bezero gazteak eta gizarte eredu kapitalista. Apustu etxeen enpresek jendeak dirua galtzen duelako horrenbesteko irabazi handiak
dituztela salatu izan dute mugimendu hauek. Hori da egiten zaien kritikarik pisutsu edo
apustuetara doazelako bertatik etekinak aterako dituztela pentsatzen dutelako, herritar horiei
("Askatasun pertsonala" edo "bakoitza libre da nahi duena egiteko"), prekarietate egoera
dituen gabezi eta pobrezia, norberaren erantzukizun bilakatzea eta bakarrik konpondu nahi
izatearen ideia. Ildo horretan, apustu etxeak langile auzoetan jartzeak aurreko faktorearekin
korrelazioa duela baieztatu dute. Bide horretan, apustu etxeek ludopatia eta pobrezia sortzen dutela diote eta dirua,
jendearen ongizatearen gainetik jartzen dutela. Honela dio Azpeitiako Elkar-ekin taldeak
zehazki: "Gutxi batzuek dirutza irabazteko pentsatuta daude, diru errazaren ameskeria
saltzen dute, arazo ekonomiko larriak sortzen dizkiete herritarrei eta ludopatia bezalako
gaixotasunak sortzen dituzte". Ludopatia kasuak gorantz doazela kritikatzen dute
mugimendu hauek, bereziki gazteen artean eta gainera, kasu askotan, apustu etxeak umeak
gertu dauden lekuetan ipintzen dituzte (plazak, eskolak…), hauek normalizatuz.
Elkar-ekinek, apustu etxeek "mendekotasuna sortzen duten teknikak" dirua irabazteko
erabiltzen dituztela kritikatu dute, "joko arduratsua"-ren mezu hori bultzatzen duten bitartean.
Jokua normalizatu eta aisialdirako alternatiba bat bezala ikustearen arriskua azpimarratu
izan da ere. "Jokoaren normalizazioak kezkatzen gaitu gehien, eta horrek ludopatiarekin
Hitza egunkarian (2018) Bankinter bankuak webgunean honelako gomendioak egiten dituela
esan zuten, apustuen merkatuari buruz, hauek zurituz: "Kirol apustuak merkatu seguruak
dira inbertsioak egiteko orduan. Legeak onak dira eta irabaziak izatea oso posible da,
denbora gutxian irabaziak hauek bikoizteko aukerarekin". -24-
Legitimitatearen eraikuntza psikosoziala: Apustu etxeen aurkako mugimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan Gaur egungo gizartearen abiadura ere funtsezko faktorea da apustu etxeen arrakasta
azaltzerako orduan, izan ere, apustu bat bukatzerakoan beste bat egin daiteke eta apustu
dute enpresa horiek baina irabazleak eta galtzaileak berdinak izaten dira beti. Horretaz gain, joko hauek dituzten prezio baxuen ondorioz, ondoko tabernek ezin duten
dauka pintxo eta edarien prezioa jaisteko, eta auzoko gainerako tabernek ez daukate
horrekin lehiatzerik. Denbora gutxian bi taberna itxi dira hemen, neurri handi batean
hauek duten gardentasun falta azpimarratu behar da, lokaleko agiri batean 06.00etan
irekitzeko eta 01.00etan ixteko lizentzia daukala ipintzeaz arren, ordutegia betetzen ez
dutelako eta 05:00etan zabaldu eta 03:00etan itxi egiten dute. Modu honetan, lokala ordu
gutxi batzuetan itxita gertatzen da, garbitzeko erabiltzen dituzten bi ordutan soilik eta
joko aretoek bezeroak eta langileak kontrolatzeko kamerak dituztelako. Liskarrak igo
Ondoriozta dezakegu presentzia hori handitzeak ez duela auzokideak kontrolatzeaz aparte
eta inguruetan euren negozioak egiten lasaitasun osoz" (Judimendiko Gazte Asanblada,
Naiz aldizkarian, 2018). Gainera, langileek lan-baldintza kaxkarrak dituztela kritikatu izan da:
"Batetik, tabernari laguntzaile kontratuak sinatzera behartzen dituzte, baina, gero,
estrak sartzen dituzte, nahiz eta askotan ez dizkieten ordaintzen. Bestetik, kontratuan
luketen arren, atzerapenarekin egiten dute beti eta langileak ibili behar dira euren soldata
eta, gaur egun, lan bera egiteko hasieran kontratatuta zituzten langileen erdia dituzte
emakumezkoek behin baino gehiagotan jasan behar izan dituzte bezeroen jarrera matxistak,
emakume izate hutsagatik" (Judimendiko Gazte Asanblada, Naiz aldizkarian, 2018). Bezero gazteek apustuak egiteko gai izatea, bestelako arazo bat da, 18 urte baino gutxiago
dituzten gazteak aurki daitezkeelako. "(...) Gazteria arazo honen biktima izatea ez da
kasualitatea" (Eragin, bere webgunetik, 2018), "Apustu etxeek iragarkietan eta kirol
eta jokorako joera indartzeko bultzada izan da. Gaur da eguna non Erreala den era
honetako babeslerik ez duen La Ligako talde bakarra". Azkenik, mugimendu hauetatik negozio hauek dakarten bizitza ereduari kritika egin zaio,
bizitzaz urrun, irabazi ekonomikoak erdigunean ipintzen dituen gizarte eredu kapitalistari
alegia (langileen esplotazioa, konpetentxia desleiala eta merkatu lokalaren zapalkuntza,
Legitimitatearen eraikuntza psikosoziala: Apustu etxeen aurkako mugimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan drogak, miseria eta prekarietatea…). Guzti honen aurrean, batez ere gazteengan zentratzen diren dinamikak aurrera eramaten
dituzte mugimenduek, kontzientzia pizteko eta aktibazio soziala sortzeko. Eragin taldeak
gainera, "gizarte zibil eta instituzioetatik aputu etxeak auzo eta taldeetatik desagertarazteko
egiteko dituzten erraztasunekin bukatzeko neurri zorrotzak jartzea eta ludopatia gaixotasun
klasea bildu eta egoeraz jabetzea bilatzen du, apustu etxeen inguruko kontzientzia piztuz
sistema kapitalistak dituen gaitzen kritika eta salaketatik jaiotzen da, testuinguru horretan.
Bidegabekeria den egoera baten aurrean eratzen da, hori kritikatu eta aldatzeko. Ideologiak
oso garrantzitsuak dira talde bateko kideak modu antzeko batean jokatzeko, zereginetan
kooperatzeko eta talde kohesioa, solidaritatea eta taldearen erreprodukzio arrakastatsua
soziala dutelako (ez dira solik pertsonal edo indibidualak) eta talde, antolakuntza edo beste
kolektibo batzuetako kideek partekatu behar dutelako. Ideologia, hizkuntza bezala talde
barneko kideen arteko komunikazioa sustatu) baina horretaz gain, hizkuntzak ez bezala,
beste taldeetako kideekin egiten den interakzioa korrdinatzeko balio du. Hots, ideologiak
alde batetik taldeak eta bestetik hauek estruktura sozial konplexuetan duten posizioa
dute. Deslegitimazioa hala, boterea izateko beharrezkoa den autoritate edo jabetza murriztu
bilatzen da. Sortutako diskurtsoa, errealitatearen isla gisa erakusten da eta horretarako,
elementu linguistiko eta diskurtsiboak erabiltzen dira. Hitza, nahiz eta irudi eta soinuen
aplikatzeko moduak oso esanguratsuak izan daitezke (zein hitz erabili mezua nahi dena
ekintza politiko-sozial bat balioztatzeko helburua dutena (van Leeuwen, 1996; Martín Rojo &
Zentzu horretan, legitimazio estrategia ezberdinak daude, apustu etxeen aurkako
mugimenduetan ere nabarmendu daitezkeenak hala nola, "gu" eta "haiek" arteko aurkaritza
pronomiala (polarizazioa gertatzeko izenordainak erabili…), "bestearen" aurkezpen
negatiboa eta "gu" horren aurkezpen positiboa ("nire taldeak" ezaugarri positiboak dituela
deslegitimatzen da, gorrotoa handitu egiten da, aurkariaria gaiztoa delaren ideia sendotuz.
askoren onarpenaren erreferentzia egiten da, kantitatezko argudioa bat izanik, non
"ezer" egin ez dutela salatuz eta hare gehiago, egoera horrekin etekin ekonomikoak
erabili egiten da babes soziala eta zilegitasuna indartzeko, sostengu soziala izateak
geroz eta pertsona gehiagok mugimenduari zilegitasuna ematen diola esaten da eta
ondorioz, arrazoia izateko probabilitateak handitu egiten dira. Kantitatezko argudioak
garrantzitsuak dira ekintzak partikular edo indibidualetatik ekintza kolektiboetara igarotzen
Legitimitatearen eraikuntza psikosoziala: Apustu etxeen aurkako mugimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan "Krisialdi egoera batean beti aprobetxatzen da, edo aprobetxatzen dute
enpresario batzuek (...) beraien negozioa egiteko" Igor Meltxor, Azpeitian
emandako hitzaldian, 2018. Osasunari erreferentzia egiten dioten argudioak ere nahiko ohikoak dira mugimendu hauen
(Santasusana eta Castellà, 2014), osasun publikoaren alde eginez, "(...) ludopatia bezalako
gaixotasunak sortzen dituzte" (Elkar-Ekin Argia aldizkaritik, 2018). Horretaz gain, "egiaren" erabilera egiten da, edo beste hitz batzuetan esanda, "egia"
kontsideratzen diren usteak (gureak), besteek "egia" bezala ulertzen dituzten usteen aurka
jartzen dira (Fuentes, 2012). Ildo horretan, batentzat ezagutza eta egia dena, bestearentzat
erasorako mekanismoa ere bilakatu daiteke, besteei egia esaten ez dutela leporatzerakoan,
Asanbladako kidea, Eragin, apustu etxeek ikastetxeetatik gertu duten
beharrik ez duelako eta lehenengo pertsonako esperientzia gordinagoa delako. Lehenengo
erreportajean, 2019). Emozioak, azeleratzaile eta anplifikadore bezala funtzionatzen dute, hau da, zerbait
bizkorrago mugiarazteko eta ozenago entzunarazteko ahalmena dute eta protesta munduan,
emozioak oso erabilgarriak dira ekintza azkarragoak aurrera eramateko eta arrazoi
lehenengo mailako esperientziak edo bizitza historioak erabiltzen dira defendatzen edo
kritikatzen diren ideiak indartzeko eta jendeari enpatia eta sentimenduak sortzeko. Datuetaz
gain esperientziak erabiltzean, arazoa humanizatu egiten da eta jendeak gertuago ikusi
dezake, arriskuaren jabe izango da eta iritzi azkarrago bat izango du. Testigantza errealak
formulatzeko erabiltzen dira, frogatuak dauden datuetan eta estatistiketan oinarritzen direlako.
esparruan autoritatezko figurak direlako eta ematen dituzten datuak objektiboak eta errealak
Legitimitatearen eraikuntza psikosoziala: Apustu etxeen aurkako mugimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan ○ Identitate kolektibo baten eraketa Tourain (1978) eta Castellsentzako (1997) mugimendu sozialek hiru printzipio behar dituzte:
identitatearen printzipioa (kolektibotasuna), oposizio printzipioa (zeren aurka doazen
argitzea, zer aldatu nahi den…) eta totalitate printzipioa (zer lortu nahi den, nola eratu
beharrezkoa da eta hori ez gertatzekotan, denboran iraungo duen elkartze bat ezingo da
politikora bideratzen, baizik eta identitate baten eraikuntza bat bilatzen dutela, norbera eta
aztertu zuen ere eta "taldea gizabanako sorta bat" ez zela adierazi zuen, "mundu sozialaren
sinbolikoak pisu handia izango du. Aurrerago esan den bezala, idologiak izaera kolektibo eta soziala du eta talde bateko kideen
kohesioa bermatzeko beharrezkoa da, identitate kolektibo bat sortzeko alegia. Ideologiek
pertenentzia irizpideak dituzte (nortzuk gara gu? Nor da gure taldeko kide?), ekintza tipiko
eta helburuak ere dituzte ("Zer egiten dugu eta zergatik?), arau eta balioak (Guretzat zer da
ona eta zer da txarra?), beste taldeen araberako posizio soziala (Non gaude gu?) eta
errepresentatzen ditu eta talde bakoitza autodefinitzen du. Talde identitatea osatzeko eta
deskribatzeko kategoriak izan behar ditu, pertenentzia, jarduerak, helburuak, balioak,
apustu etxeen aurkako mugimenduek ez dute berez ideologia oso baten eraketa egin, baizik
eta kapitalismoaren aurkako ideologia abiapuntutzat izanda, sistema ekonomiko mota
honetan gaur egun ematen diren gaitzetariko baten analisia egin da (apustu etxeak) eta
eta audientzia militantea, ideologia orokorrago batetik etorriko da. Baina ideologiaren
funtzioa berdina izango da, jokabide eta balio komunak sustatuko dira, egoera edo gertakari
baten aurrean emango den erantzuna koordinazioan eta kohesioan emateko. Erantzunak ez
pertsona eta pluralaren erabileran erreparatu dezakegu: "Larrialdi honen aurrean gazteok
pertsona erabili egiten da irakurlea talde berean sartzeko eta horretaz gain, bistako beste
bereizketa egiten da: "haiek" eta "gu". "Haiek", enpresariak, aurkariak dira, kritiken objektua
eta beste alde batetik, "gu" horrek, taldeari egiten dio erreferentzia, elkartasunari eta
kolektibotasunari. Hasieran azaldutako ekintza kolektiboaren diagnostiko markoa da hau
gazteria… Hitz hauek talde izaera edo kolektibo baten pertenentzia azpimarratzeko
horren parte dira. Kategoriak sortzen dira honela ere eta hartzailearen identifikazioa
identifikatu eta parte-hartzea sustatzeko. Azpeitiako kasuan erabilitako "Zuen dirutza,
ekonomiko handiak ateratzen dituztenak eta "askoren" hori, herritarrak, langileak; apustu
esplotatuz eta hortik kanpo kontsumitzera bultzatuz funtzionatzen du,
gainbalioaren bidez lapurtu ezin izan diguten dirua behar ez ditugun gauzetan
kezkagarriko garai hauetan, klase kontzientzia urriarekin eta antolakuntzarako
(Eragin bere webgunetik, 2018). Gauzak horrela izanda, hiru identitate esparru bereizten dituzte Hunt, Benford eta Snow
protagonisten helburua, aurakoa garaitzea eta audientziarekin bat egitea da. Antagonistak,
osatzen duten aktoreak dira, mugimendu horren kausa defendatuko dutenak; eta audientzia,
erreakzioak izango dituzte. Mugimenduek haien erreferentziazko markoa parte-hartzaile
potentzialen interpretazio subjektiboekin elkartzen saiatzen dira, azken hauek identifikatu
ahal izateko eta haien mobilizazioa sustatzeko (García, 2013). -31-
Legitimitatearen eraikuntza psikosoziala: Apustu etxeen aurkako mugimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan
Iturria: Norberak egina Talde baten identifikazioa protestarako oso baliagarria da hasteko, partekatutako
antzekotasun eta xedeak dituztelako kategoria berean dauden pertsonek. Horretaz gain,
Klandermansen testuan, 2013) eta taldearen izenean parte-hartzeko motibatuagoa sentituko
naiz (Stekelenburg eta Klandermans, 2013). Partekatutako emozioek, identifikazioak eta
patuak, taldearen parte den gizabanakoari kide "on" bat bezala jokatzeko barne beharra
eta normalean, identitate hauen politizazioa partekatzen diren bidegabekeriekin hasten da,
akzioak sortzeko, hori lehenengo baldintza izanik (Klandermans, Garcíaren testuan, 2013).
Ondoren, kanpoko aurkari bat definitzen da, bidegabekeria den egoera hori leporatzeko eta
erreklamazio nahiz kexak formulatu egiten dira. Ez bada horrekin ezer lortzen, borroka
aurrera doa; identitateen politizazioa eta boterea lortzeko lehiak hedatzen dira eta taldeak
garatu zuen eta kideak geroz eta politizatuagoak egon, gobernu edo publiko batera
Legitimitatearen eraikuntza psikosoziala: Apustu etxeen aurkako mugimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan bideratuta dauden akzio kolektiboetan parte-hartzeko probabilitate handiagoak dituela
baliagarriak dira, pertsona asko elkartzea lortzen dutelako eta talde izaera handitu egiten
aktoreen berri izan dezakegu eta aktore batek duen influentzia soziala zein den jakin
dezakegu (zenbat jarraitzaile dituen, zer nolako eragina duen -positiboa, negatiboa-,
eragiten dituen erantzun ezberdinak…). Gainera, sare sozial informalek errekrutatzeko
digital positibo bat eraikitzearen beharra, konfidantza sortzeko bide bat bilakatzen da
egiten dituzte: Eragin taldearen Instagram profilak bataz beste 2.979 jarraitzaile ditu eta
bildu ditu eta Instagramen ehun baino gehiago dira eta Judimendiko Gazte Asanbladak
Twitterren 1.089 jarraitzaile ditu, Instagramen gutxi gorabehera 734 dituen bitartean.
duten. Sare sozialetan, interakzioa, elkartasuna… ematen dira eta talde izaera hori hazi
egiten da, audientziara bideratutako mezu zuzenak eta sinbologiak erabiliz. Mugimendu sozialak beraz, mugimendu identitarioak dira eta ekintza kolektiboko
prozesuetan, identitatea mugimenduaren indarra lortzeko helburua bilakatzen da. Gainera,
dakar, balio eta estruktura alternatiboak indartzeko (Chihu, 1999). Komunitateak sinbolo eta
diskurtso sinboliko komunak ditu eta diskutrso hori kideak diren eta kideak ez direnen arteko
du, zilegitasuna izan behar du eta audientzia konbentzitu beharrean dago. Ze teknika erabili
daitezke pertsona talde bat konbentzitu ahal izateko? Ze estilo erabiltzen da mezua
parte-hartzen duten eta komunikazio sozialaren edozein forman dauden mekanismo
psikosozialek giza pentsamendu eta ekintzan eragina dute (Bretones, 2008). Komunikazioa
hitzik gabekoa (izaera bisualezkoa…), edo hitzezkoa (talde murruztu batetik publiko zabal
batengana zuzendua dagoena; aldiberekoa eta zuzena, formalizazio gradu batekin eta
interes batzuen defentsan) izan daiteke (Aguado, 2004). XXI. mendeko mugimendu sozialek
offline eta online dimentsioak bateratzen dituzte. Sare sozialek aktibismo politikoaren
dimentsio komunikatiboan eragin handia dute eta plataforma hauek komunikazioak politikan
Legitimitatearen eraikuntza psikosoziala: Apustu etxeen aurkako mugimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan konbinatu egiten dituzte eta bertan egiten den lan estrategikoak komunikazioetan garrantzi
zerbitzuan) alde batera uzteko eta audientziaren iritziarekin bateratu ahal izateko (Álvarez
behar da. Hauek, alde batetik konexioa eta bestetik maila nazional zein internazionaleko
mugimendu demokratikoen formen, praktiken eta mezuen hedatzea ahalbidetzen dute
dutenaren kontrola izan nahi dute, bitartekaririk gabe mezua haiek nahi duten bezala
heltzeko eta internetek aukera hori eskaintzen du, berehalako komunikazioa bermatzen
duelako (Castells Cárcarren testuan, 2014). Informazioaren eta komunikazioaren
kideen lan kolaboratiboa errazten duelako eta hauen egoitzen arteko komunikazio
korporatiboa ere hobetzen duelako. Horretaz gain, horizontaltasuna eta parte-hartze zuzena
egotea nahi da, isolamendu sentzazioa baztertuz eta talde kohesioa handituz (komunikazio
horizontaltasun eta parte-hartze hori askotan ez da lortzen eta mundu "errealeko" edo
mobilizazioak indartu egiten ditu eta Castellsek "babestutako espazio" baten garrantzia
azpimarratzen du, non "indignaziozko sareak" eraikitzen diren eta espazio pribatu eta
aktibismoa bultzatzeko herreminta gisa erabiltzeko eta errealitatearekiko "deskonekzio" bat
ez gertatzeko. Modu honetan, internet inguruko argitze batzuk egin behar dira mugimendu sozialekin duten
mobilizazioak ordezkatu, guztiz kontrakoa, hauen aldarrikapena egiten du; 2) Nahiz eta
eraikitzera bideratu izan da; 3) Sare sozialak eta internet ez dira komunikabide tradizionalak
eta ikusgarritasun eta inpaktu handia izan ditzakete. Lehen esan bezala, apustu etxeen aurkako mugimenduak antolatu dituzten talde zein
batean zabaltzeko eta mobilizazioen berri emateko, modu errazago batean. Sare sozialetan
eta interneteko bestelako web orrialdetan eragina izatea lortu dute eta modu honetan,
irudiak, leloak, esaldi laburrak, sinbologia… erabiltzen dituzte irakurlearen arreta deitu eta
deigarriak eta zuzenak eta horretarako letra larriak, hashtag-ak (#NoEsLoQueHay,
izateko). Interneteko plataformak erabiltzeko modu honek kideen identifikazioa ahalbidetzen
mugimenduek komunikatzeko duten estiloan, gertutasuna, bizkortasuna, klase kontzientzia,
presentzian eta lehen azaldutako diskurtso ideologikoan, kolektibotasun bat eratzen dute.
Nuñezen testuan, 2016) eta praktika eta aktore berriak eratzen dituzte, gizartean politika
edo ahoz ahoko informazioa kontsideratzen delako (Álvarez eta Nuñez, 2016), bitartekaririk
gabea. Sinesgarritasun edo zilegitasunaren ideia hori oso inteteresgarria da, izan ere,
"ofizialak" edo egiazkoak, baina beste alde batetik, orden soziala eta dominazioa
legitimatzen dutenez eta konpetentziazko logitetan murgilduta daudenez (interes
eknomikoak, ideologikoak, kanpoko indarrak eta influentziak…), gizartearen konfiantza
Legitimitatearen eraikuntza psikosoziala: Apustu etxeen aurkako mugimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan urratu dute. Honela, zenbait kasutan, komunikabideetan konfidantza galdu eta haiekiko
bezalakoak- bereganatuz). Hortaz, plataforma birtualek aktibistei haien eduki propioak produzitu eta hedatzeko aukera
interesak adierazteko, ahotsik ez dutenei ahotsa emateko eta elite dominanteen aurka
egiteko (Fuch, Caseroren testuan, 2015). Espazio birtualetako partaidetzak hiritarrei eta
aktibista politikoei bizitza politikoan parte-hartzeko ahalmen berria eskaini die eta horregatik,
duten errealitate hori zalantzan jartzeko ahalmena izan dezakete mugimenduek jendearen
konfidantza irabazterakoan eta hauek legitimitatea irabazten duten heinean, alderdi
2019. urtean Twitter sare-sozialean PNV eta jokoak dituen harremanak salatu zituzten
hainbat erabiltzailek eta mezu hori askotan partekatu zen. Sare-sozialetan honela, hedabide
deslegitimatuak dauden eta egia jada, telebista edo irratitik ateratzen ez den. Estrategia da
hori, izan ere, sareetan salatutako datu horiek ez dute bat egiten komunikabide
konbentzionaletan emandako irudiarekin eta hiritarren haserrea handitzen da, engainatuak
sentitzen dira eta haiekiko konfidantza txikitzen da, besteenganakoa (mugimenduetako
aktoreena) handituz. Autoritatea eta bere boterea honela, pixkanaka indarra galduz doaz. Bukatzeko, esan beharra dago hiritarrek berriak eta edukiak interneten bitartez era ireki eta
eskuragarri batean partekatu eta zabaldu ahal dituztenez, komunikabide konbentzionalen
egindako erreportai edo berriekin, non mugimendu hauen eragina nabaria den. ○ Offline: Espazio materialetan Mezuak zabaltzeko beste modu asko daude eta hirietako espazio publikoak protestarako
espazioak eta hiriak duen garrantzia askotan azpimarratu da (Sevilla-Buitrago, 2014).
bat egiteko gorputzak biltzen dituztela esatea baina ideia horrek espazio publikoa emanda
dagoela eta publiko bezala ulertzen dela uste du; baina espazioaren izaera publiko hori
eztabaidan dago eta jendetza biltzen denean ere espazio hori lortzeko borrokatzen da
eskari batzuk aldarrikatzen, baizik eta espazio publikoaren okupazioa egiten da, izaera
publiko horren erabilera egiteko eta protestarako espazio propio bilakatzeko. Akzio politiko
honela, espazioan egiten den borroka izateaz gain, espazio hori lortzeko egiten den borroka
Legitimitatearen eraikuntza psikosoziala: Apustu etxeen aurkako mugimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan gaitasun, abilezia eta kapital sozialak berreskuratzeko lehia. Kalean biltzen diren gorputzak
espazioa birantolatzen dute eta existitzen den estatuaren aparailuaren legitimazioaren aurka
egiten dute (Sevilla-Buitrago, 2014). Honela, akzio kolektiboak forma anitz izan ditu ikertutako hiru leku geografikoetan: - Mobilizazioak: Mobilizazioa, manifestatzaile multzo bat bide publikotik mugitzeari
hartzen duten mugimendu sozialetan gehien errepikatutakoa (Tilly eta Wood,
jarri behar, baina arazoaren bisibilizazioa, manifestatzaileen determinazioa eta
dioen bezala (1998), martxa horiek egitea, iruditegi politiko modernoan txertatzea
ditzakete (Fernández, 2013). Manifestaldiak, kontzentrazioak, batukadak eta
kazeroladak antolatu dira Gasteizen, Azpeitian eta Bilbon eta herritarren haserrea
erakusteko era zuzena izan dira eta kalera ateratzeaz gain, aputu etxeen lokalak ere
okupatu izan dira, manifestazioak barruko espazio horretara mugituz eta barruko
guztietako pertsonak bildu dira, kolektibo bakar bateko aldarrikapenak ez direla argi
protestak eta eskakizunak zilegitasun handiagoa izango du, pertsona gehiago
identifikatua sentitu ahal delako. Mobilizazioek helburu bat edo gehiago izan ditzake;
pertsona talde baten beharrizanak aldarrikatzeko edo proiektu baten aurrean
egoera, figura publiko edo gertakari baten aurka protestatzea eta salatzea; bestelako
ekintza bat ezagutzera ematea edo helburu zehatz bat lortzea (ekitaldi bat aldatzea
edo sahiestea…). Judimendiko, Azpeitiako eta Bilboko manifestazioak argiak izan
dira, apustu etxeak auzoetatik ateratzeko helburua dute, protesta eginez eta
Legitimitatearen eraikuntza psikosoziala: Apustu etxeen aurkako mugimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan - Hitzaldiak eta agerraldiak: Kontzientziazioa pizteko eta jendeak gaiaren inguruan
gehiago jakiteko eta informatzeko hitzaldiak eta ekitaldiak antolatu izan dira kolektibo
batzuen partetik. Eragin, Elkar-ekin eta Judimendiko gazte asanbladako kideek
egoeraren berri emateko agerraldi publikoak, hitzaldiak edota ekartaratzeak antolatu
dituzte. Honek, konfidantza eta kolektibitatea indartzen du, hiritarrak informatzen
dituztelako eta protestaren parte bilakatzen direlako. Igor Meltxor kazetariak esate
baterako, 2018ko urriaren 17an hitzaldi bat eman zuen Azpeitian eta kazetari baten
figurak zilegitasuna ematen dio ekintzari, bere iritziak pisu handia izan dezakeelako. 7. IRUDIA: Gasteizko Judimendi auzoko
emandako hitzaldia, 2018
Iturria: urolakosta.hitza.eus - Markaje eta pankartak: Espazio publikoak modu askotan erabili daitezke eta askotan,
egin…). Egoera baten aurrean desadostasuna erakusteko teknika dira eta kasu
honetan, Gasteizko, Azpeitiako eta Bilboko apustu etxeetan pankartak, pintadak edo
protestatzen den espazioa, jabetza pribatua, erabili egiten da probokatzeko
beste modu bat. "Zer dago jokoan?" edo "Apustu etxeak kanpora" bezalako esaldi
zuzenak egoera salatzeko helburua dute eta kaleko mugimendu batekin batera
urtean agertu ziren
Iturria: Uztarria.eus
eta gizartean. Agertoki publikoan presentzia handia lortu dute, apustu etxeen gaia
soziala lortzen, kriminalizatua izateko arrisku handiagoa izango du, orden soziala zalantzan
jartzen duen delitu gisa ulertuko delako. Hori dela eta, ekintza batek lortzen duen
legitimitatea aktoreen artean balio moralak aktibatzeko duen gaitasunaren araberakoa
aldagaiak dira, jendearen moralarekin bat egin behar dutelako eta esate baterako,
izango da, artikulatuz joango da. Mugimendu hauek jendetza mugiaraztea lortu dutela esan
lortutako bideoak 23,4 mila erreprodukzio lortu zituen, 80.000 pertsona baino
zituzten, antolatu diren manifestaldiek arrakasta izan dute, judimendiko lokala denboraldi
baterako ixtea lortu zen (Olagibel kaleko apustu etxea), hitzaldietan jendetza eta kolektibo
makina kendu izan dute, Gasteizko Udalak "Gazteak eta ausazko jokoak, aurre egiteko
erronka bat" izeneko txostena argitaratu zuen, Judimendiko Gazte asanbladak txosten bat
garatu zuen… Kontzientziazio lana luzea baina emankorra dela dirudi eta gaiak geroz eta
oihartzun handiagoa du. Hala eta guztiz ere, Eragin kolektiboak 2019. urtean aurkeztutako
mozioak ez zuen nahi zen erantzuna izan (PNVk eta PSEk ez zuten gainditu) eta
Legitimitatearen eraikuntza psikosoziala: Apustu etxeen aurkako mugimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan Mozioaren ezezkoa jaso eta horren aurka protestatzeko antolatu zen manifestaldia oso
jorratu zuen ere eta elkarrizketa bat egin zion Eragin taldeari, egunkariaren bi orri eskainiz.
Irratia, Euskadi irratia…). Komunikabide hauek gertaeren jarraipen bat egiten dute eta
audientziak, ekintza horiekiko onarpen handiagoa izango du, hots, mugimenduak positiboki
hauen sostengua izatea alde batetik jende gehiagok mugimenduen berri izango duelako eta
EiTBn apustu etxeen iragarkiak debekatuak izan dira (Loteriak eta ONCE izan ezik) eta
Maite Iturbek, Euskal Irrati Telebistako zuzendaria, erabakiaren asmoa honela definitu zuen;
mugimenduek eta oraindik apustu etxeak telebistan bisibilitate handia dutela salatu dute
taldeetako patrozinatzaileak…-). Nolanahi ere, herria kontzientziatzeko lana handia eta
esanguratsua izan da eta hori, gelditzeaz urrun, luzea den bidea zabalduz doa.
Legitimitatearen eraikuntza psikosoziala: Apustu etxeen aurkako mugimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan 6. ONDORIOAK Jokoa gaur egungo gizarte kapitalistan geroz eta handiagoa den gaitza da eta honela
kritikatzen dute lokal hauen aurka altzatu diren mugimenduek; bizitza ukatu eta etekin
ekonomikoak erdigunean ipintzen dituen sistema honen berehalako aldaketa aldarrikatuz.
honetan mugimenduen sorrera premiazkoa izan da. Judimendin, Azpeitian eta Bilbon,
fenomeno honen aurkako ekintzak anitzak eta indartsuak izan dira eta jendearen
konfidantza izatea lortu zute, zilegitasuna eta bermea. Hala, autoritatea eta boterea izateko,
psikosozialetatik dator. Mugimendu hauek "egia" edo partekatutako balioak eratzen dituzten
heinean, status quo edo indarrean dagoen sistema dominanteari zilegitasuna eta
ekintzak indibidualak izatetik kolektiboak izateko eta horrela, herriaren onarpena eta horrekin
aurka borrokatzen jarraitzen duten, babes soziala eta zilegitasuna lortu dute nahiz eta
autoritate eta boterea lortzeko borrokak, non sistemaren legitimazioa kolokan jartzen den.
https://urolakosta.hitza.eus/2018/10/18/igor-meltxor-oso-garrantzitsua-da-herritarrak-apustu-etxe en-rolaz-sentsibilizatzea/) Etxebeste, Joseba (2002). Aisiaren bi euskal konzeptu: jokoa eta jolasa. Euskal zientzia eta
bizitoki gisa dituzten auzoak gorabehera (euro). Euskadi.eus (Sarean eskuragarri:
inaugurazioan. Uztarria | science |
addi-b7d666f38355 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52060 | Kultura garaikidea eta bere adierazpenak = La cultura contemporánea a través de sus diversas manifestaciones | Iriarte Mendiola, Jon | 2021-06-28 | Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Data, 2020ko maiatzaren 23a
"Gradu Amaierako Lanaren egileak adierazten du lan original eta propio honetako datuak benetakoak direla, eta hala izan ezean bere gain hartzen duela jokabide ezegokien (plagioen, irudien erabilera bidegabeen eta abarren) erantzukizuna. Irudien copyrighta haien jabeena edo lizentziadunena da. Dibulgazio helburuekin baino ez dira erabili hemen, lanaren marko teorikoa edo analisia ilustratze aldera"
Ikerketa lan honek Lisabö talde irundarrak 2007. urtean argitaratutako ezlekuak lana du aztergai. Espazioarekin lotzen dugun termino soziologiko-antropologiko hau ardatz duen disko kontzeptual honetan, espazioren inguruan esandakoa eta espazioan egindakoaren ondorio diren dimentsio espazial ezberdinen inguruan arituko gara. Lan artistikoan letren bitartez esaten den horren maila diskurtsiboa analizatuko dugun era berean, egiten denari erreparatzeko, musika eta honen ekoizpenean jarriko dugu arreta. Bide honetan, metodo kualitatibo eta artekaritza metodoak konbinatuz, diskoan zehar diren espazioaren dimentsio sinboliko, material eta imaginarioetara iritsiko gara. Horretarako, hitzen diskurtso analisi, taldekideekin elkarrizketa ireki eta ikus-entzunezko etnografiak baliatuz, ezlekuak lana harreman dialektiko ezberdinek osatzen dutela azaleratuko da.
Esku artean duzun idazki hau soziologiako Gradu Amaierako Lanari dagokio, 2019-2020 ikasturtean Kultura garaikidea eta bere adierazpenak gaiaren esleipenaren ondotik Iñaki Martinez de Albeniz irakaslea tutoretza lanetan aritu dela. Hau honela, ikerketaren markoa ikaskuntza arloko unibertsitate-eremuan kokatzen da.
Lan honek disko baten analisi soziologikoa burutzeko asmoa du, 2007. urtean Lisabö taldeak argitaratutako ezlekuak lana aztertuaz. Gertukoak zaizkigun kultur arloko ikerketa ildoek bestelako norabide batzuk izan dituzte diziplinaren garapenean zehar. Era honetan, biztanlegoaren kultur kontsumoa eta honen inguruan diren determinante sozialen txostenak gertukoagoak egin daitezkeen arren, nekez aurkituko dugu disko baten azterketa egiten duen ekarpenik. Gure ikergaia ekoizpen kulturalaren ondorio den objektu batean zentratuko da, disko batean hain zuzen. Hau honela, obra artistiko bera izango da gure lanaren aztergai, eta kulturaren soziologiara beste mota bateko gerturapen batez hurbilduko gara. Hau esanda, disko baten analisi soziologikoa ohikoa ez den bezala, berritzailea da eta orain arte soziologia arloan pelikula, irudi eta bestelako ikus-entzunezko edukien analisiak egin diren arren, formatu auditiboak oinarri dituzten lanik apenas ez dugu aurkituko. Gainera, analisia burutzeko aukeraturiko diskoa ez da nolanahikoa. Termino soziologiko baten inguruan dabilen disko kontzeptual baten dugu hizpide, lan honetarako hitzak soziologo batek idatziak izanik. Anonimatozko espazio bezala izendatu ohi diren ezleku kontzeptuaren inguruan biltzen diren abestiek bilduma oso bat osatzen dute, eta disko formatuan kaleratutako lan hau izango da aztergai ondorengo lerroetan.
Espazioko bizipenetatik gertuko dagoen kontzeptu batetaz ari den proposamen artistiko honetan, espazioaren dimentsio anitzak arakatzea izango da gure jomuga. Honela, ezlekuen bueltan ari den diskoan, espazioaren inguruan esaten den eta musika egiteko garaian egindako espazioaren erabilera hartuko dira kontuan. Batetik, lanari dagokion alderdi lirikoaren bitartez espazio jakin hauen inguruan den ulerkera ikusteko aukera izango dugun bezala, bestetik, musika eta honen ekoizpenaren bitartez, espazioan eta espazioarekin egiten dena hausnartuko dugu. Hau gauzatzeko, taldea entzun eta ikusi osteko behaketak ez ezik, diskoko hitzak diskurtsiboki analizatu eta sormen honen protagonista diren letragile zein musikari eta grabaketaren arduradunarekin elkarrizketa irekiak gauzatzeko aukera izango dugu. Honela, Martxel Mariskal idazle eta soziologo eta Karlos Osinaga musikari eta ekoizlearekin mintzatzeko aukera probestuz, ezlekuak diskoak egindako espazioaren ulerkera eta honen sorreran den espazioaren erabilera ezagutzen lagunduko digute.
Gainera, lan musikal batez ari garenez, musika egiterako garaian musikariez gain prozesu honetan parte hartzen duten elementuak eta taldearen ezaugarri diren praktiketan hauek duten garrantzia kontuan hartuta, gizatiarrak ez diren gailu teknologikoak analisi sozialaren baitan txertatuko dira, Sare-Aktoreen Teoriaz baliaturik. Bereziki espazioaren erabileran egiten dena kontuan izanda, elementu ezberdinek duten artekaritza gaitasuna
eta haien artean sortutako konexioak sakonduko dira metodo honi esker. Hortaz, analisia egiterako garaian, teknika eta metodo kualitatiboak erabilgarri egingo zaizkigun bezala, taldearen behaketaz egindako deskripzioetatik abiatu eta Sare-Aktoreen Teoriaren aterkipean egindako azterketak konbinatuko ditugu.
Halaber, aipatzekoa da lan osoan zehar presente izango ditugula Marc Augé eta Henri Lefevbre autore frantsesek hurrenez hurren ezleku eta espazioaren ekoizpenari buruz garatutako lan teorikoak.
Kazetaritzara hurbildu daitezkeen kritika musikalez haratago, ezlekuen inguruan ari den disko hau gauzatzeko espazioaren praktika zehatz batzuk egiten direla ikusiko dugu. Hitzak eta musika espazio ezberdinetan sortzen diren heinean, lana osagarri egiten duten eta aldi berean bereizita dauden prozesuak izango dira biak. Identitatearen aldarriekin aurkitu ditugun bezala, izatea eskuratzeko identifikazio ezberdinen aukerak luzatzen zaizkigu, hitzen gainean egindako interpretazioen bidez eskuratutako izatea edo musika egiterako garaian egindako praktikek izate bat ematen duten bezala. Gauzak honela, sormen artistiko hau aurrera eramateko garaian sortzen diren harreman dikotomikoak azpimarratzekoak izango dira. Musika industriak dakarren logika gainditu, diskoa jendartera eramateko garaian ikuskizunaren logikak dakarren eredua alboratu eta espazio abstraktuan ohikoa den espazioaren errepresentazioak gaindituz, Lisabören musikak espazio diferentziala lehenetsiko du.
Espazioak garrantzi handia hartuko du musika egiterako garaian, berau probestu eta dimentsio fisikoek eskaintzen duten estetika sonoro bat bilatuaz. Hala ere, ikusiko dugun bezala, espazioaren inguruan esandakoak eta musika egiteko garaian hautatzen den espazioaren erabilera ez dira zertan bat etorriko, baina aldi berean diskoaren lan bateratua ahalbidetuko duten prozesuak izango dira.
Bereziki taldea ezagutu ez eta honen testuingurua ulertzeko asmotan, gure ikerketa objektuaren ekoizle den musika proiektuaren biografia1 labur bat bildu dugu eranskinetan.
1 Taldearen ibilbidea errepasatzeko Berria egunkariko Badok euskal musikaren atari digitala, lafonoteca eta Bidehuts proiektuaren webgunea erabilgarri izan dira.
Gure ikergaiari hurbil dakizkiokeen aurrekari hauek soinuaren dimentsio eta praktika materialen artean den harreman dialektikoa azpimarratzen digute, musika eta hitzen ekoizpenek entzungarria den formatu batean alienazio hiritarrari dagozkion dimentsioak eskainiz. Soinuak geografikoki duen garrantzia azpimarratzean, musika entzute soila izan baino, kokatua den gorputz baten beharra duela aurkeztuko digu. Hau honela, lanean zehar taldearen soinuak alienazio urbanoaren gerturapen teorikoan duen garrantzia azpimarratu nahi izan du, emozioen ikuspuntu batetik eta emozio hauek esanahietara mugatu baino, duten eragiteko ahalmena azaleratuaz. Gainera, musika herrikoiaren ikerketa akademikoak egin izan direnetan, soinuak jendea ordezten duenaren ideiari mugatu direla aipatzen zaigu (Frith, 1996a: 269; hemen aipatua: Fraser, 2010: 10). Honen aurrean, Fraserek taldearen inguruan egindako lanak pertsonen islada baino, musikaren bitartez ezlekuek dakarten errealitate espazialaren isla dakartela adieraziko digu.
Lisabö taldeak 2007. urtean argitaratutako Ezlekuak lanaren inguruan arituko garen honetan, ezinbestekoa dugu termino soziologiko-antropologiko honen inguruan idatzitakoa bildu eta kontzeptua bera definitzea. Disko honetan, gasolindegi, ospitale, autopista, garraiobidea etorri bitarteko itxaronaldia, pasaporte argazkiak edota hotelak bezalako gune eta egoerak aipatzen dira, norbanakoen erabilerak identitate eta erlazio galerak dakartzan heinean. Tartean, idatzizko lan hau soinu indartsu eta tentsiodunek musikatuko dute, atmosferak, ezkutuko melodiak eta ahots urratuak hitzekin uztartuaz. Hitzak eta soinua emaitza bakar batean argitaratu baziren ere, espazio ezberdinetan ekoitzitako bi esparruen arteko harreman dialektikoa kontuan hartu beharko dugu. Hitz eta soinuak lan osoak dakarren lotura bat bezala ulertu daitekeen bezala, guztiz bereizitako bi eremu izan baitaitezke.
Hau honela, Marc Augé antropologo frantsesaren Los no lugares lana disko kontzeptual honen tematikaren eta esaten den horren oinarri teorikoak zehazteko erabilgarri egingo zaigu. Liburua gertaeren gehiegizko pilatzeak, espazioen pilatzeak eta erreferentzien indibidualizazioak osatzen dituzten hiru ardatz nagusiek osatzen dute. Hau honela, autoreak anonimatozko espazio hauek testuinguru jakin batean kokatzen ditu, gertaerek gainezka egiten duten gainmodernitate testuinguruan. Aurreikusiak ez diren gertakarien pilatzeak abiadura handitzea ekarriko luke, honek denbora pentsatzearen zailtasunak dakartzan era berean, eta historiaren azkartzeak, historialariei zailtasunak ekarri ez ezik, gertakarien abiadurak identitate bat garatzeko zailtasun egoerak ahalbidetuko ditu. Autorearen esaldi honek ondo adierazten digu gertaeren pilatzeak dakarren abiadura: "…se vuelven historia tan pronto como hicieron su aparición"(Augé, 2017: 33).
Denboraren ardatzean kokatzen den abiadurarekin batera, espazioari dagozkion eskalak aldaketa handiak jasoko dituzte garraiobide azkar eta berrien ondotik. Gugandik oso urrun diren paisaiak identifikatzeko gaitasuna izango dugu, bertan ez bagara ere. Munduko eremu ezberdinetan kokatzen diren Eiffel dorrea, askatasunaren estatua edota Keops piramidearen paisaia irudikatzeko erraztasunak izango ditugu, honek norbanakoaren mundu ikuskera eta bertan kokatzeko zentzuaren sorreran eragiten duen bitartean. Ezlekuen ezaugarritze bat garatu baino lehen, autoreak leku antropologikoaren oinarriak zehazten ditu, biak kontrastatu eta espazioarekin den harreman ezberdina azaleratu nahian. Hala ere, honek ez du esan nahi lekuak eta ezlekuak kontrakoak diren muturretan kokatzen direnik. Bi termino hauek ez dira baztertzaileak izango, eta hortaz ez dira bere osotasunean inoiz beteko. Hau argituta, lekua identitatea, historia eta harremana ezaugarritzat duen espazioa izango genuke. Espazioak berak identitate kolektibo bat adieraziko liguke kasu honetan, eta aldi berean, taldeak kanpo mehatxuen aurrean haien identitatea babesteko gaitasuna du. Barnekoa eta kanpokoa denaren mugak ondo bereizita daude, eta leku antropologikotik mugitzean, lurraldetasunak ematen duen kokapena galtzearekin batera, identitatea ere galduko da. Kolektibitate zein norbanakoek identitatea eta harremana pentsatzea beharrezko dute, eta leku antropologikoan identitatearen sorrera norbanakoen arteko interakzioaren esku dagoen bitartean, ezlekuek partekatutako identitatea norbanakoen gain sortzen dutela ikusiko dugu. Hala ere, lekuei dagokienez, autorearen esanetan kontraesanak badira. Bertako biztanleek, historia egin baino, historia bizi dute eta horren adierazgarri izango genuke aurrez bizi ziren senideek egindakoa erritual bitartez irudikatzen dituzten ospakizunak. Leku antropologikoan geometriak eta arkitekturak behar eta funtzionamendu ezberdinei egingo die aurre, herri tradizionalean eliza eta merkatua bezalako guneek bizitzeko era jakin baterako baldintzak eskainiz. Hein batean kontraesankorra dela esan daiteke, herritarren harreman eta interakzio bat bideratzen bada ere, askotan herri tradizional bateko gune hauek funtzio jakin batera bideratutako guneak ere badira, ezlekuetan bezala.
Ezlekua beraz, identitaterik, historiarik eta norbanakoen arteko harremanik ez duen espazioa litzateke. Garrantziazko ibilbide historikorik ez badute ere, historia maiz aldarrikatuko da, hau ikuskizun bilakatuz. Hiriaren kanpo kokatzen diren errepide sareetan, erdigunean kokatzen diren eta esanahia duten lekuen afixak aurkitu daitezke. Honela, distantziak testuen bitartez adieraziko dira, era deigarri batean eta tartean leku garrantzitsuen aipamena eginaz. Gauzak horrela, garraioen zirkulaziorako funtzionalitatea betetzen den bitartean, garrantzia duten lekuak irudi grafiko eta distantzien bitartez aipatuko dira, eta aldi berean hauek ekidin. Beste zenbaitetan historikoki garrantzia izan duten pertsonaiek kaleen izenak hartuko dituzte eta erreferentzialtasun historiko honekin lekuaren autentikotasuna demostratu nahi da. Hau da, jatorrizko espazio horretatik kanpo, baina aldi berean, jatorrizko espazioaren erreferentziak guneetan islatuz. Jarraian dugun esaldiak aipatutakoa ondo laburbilduko liguke:
Funtzionalitatea aipatuko bagenu, ezlekuak helburu eta ekintza jakinetarako espazioak direla esan beharra dugu, garraio, merkataritza edota aisialdian zentratzen diren guneak. Gainera, bertan aurkitzen diren kartelek erabiltzaileei hitz, testu edo ideograma kodifikatuak eskaintzen dizkiete. Honek gune hauetako erabiltzaileak haien artean komunikatzera eraman baino, testuekin komunikatzera eramaten ditu eta pertsonekin harremanak diren kasu horietan ohikoa izan ohi da elkarrizketak erakunde jakinetako kideekin izatea (aireportuko langile, polizia…). Espazio hauetako erabiltzaile diren kide guztiek tratu beretsua jasoko dute, batez ere makina, kartel edota irudietako mezuak barneratzen diren unean. Pertsonen arteko elkarrizketa ekiditen den moduan, isiltasuna nagusituko litzateke egoteko baino, trantsiziorako diren ezlekuetan.
Alabaina, identitate galerek bestelako identifikazioak ahalbidetu ditzakete. Augék terminoaren inguruan egindako irakurketa ezkorraren aurrean, ezlekuek komunikazio berriak ahalbidetzeko baliabideak eskaini ditzakete, leku antropologiko eta gizakiaz haratago diren objektuekin. Tartean, autobus geltokian bidaiaren ordutegia adierazten digun pantailarekin binkulazioak sor daitezkeen bezala, musikan ere badira gizatiarrak ez diren instrumentuekin identifikazio eta loturak. Identitate galerek identifikazio berriak sortzeko aukera izanik, Stuart Hallek bi terminoen inguruan aipatutako zenbait gako bildu ditugu jarraian. Autore jamaikarraren arabera (2003), identitateak praktika diskurtsiboen (narratiba edo kontaketen) bitartez izango luke bere euskarria, eta hortaz, diskurtsoaren baitan ematen dira hauek. Prozesuak bere horretan, ezberdintasun baten beharra izango luke, honi esker osatzen baita bere izatea, eta esentzialista izan baino, estrategiko eta posizional bezala ulertzen du Hallek (Hall, 2003: 17). Aipatzekoa da autoreak identitatearen osaketa bazterketa bati esker sortzen dela dioenean, Derrida filosofo frantsesari eginiko erreferentzia. Identifikazio prozesua aldiz, subjektu eta praktika diskurtsiboen arteko lotura gisa ulertzen du eta partekatzen diren ezaugarri komun horien jakitun izatean emango litzateke etengabeko eraikuntzan den prozesu hau. Funtsean, partekatzen den horrekiko artikulazio prozesu bat da identifikazioa. Oraingoan ere, partekatzen den horretatik kanpo geratzen diren ezberdintasunek garrantzia hartuko dute prozesua ahalbidetzeko garaian.
Bi kontzeptu hauek interesgarriak egin dakizkiguke, izatearen sorrerak zer nolako norantza hartzen duen hausnartzeko. Batetik, identitate zurrunetik abiatu, jada finkoa den eta aurrez eraikia dagoen hori islatzen duenak, izatea egite baten aurretik lehenesten duen norabidea izango luke. Baina, identitatea osatzeko beste modu alternatibo batzuk badira, identifikazioari hurbiltzen zaizkionak. Osaketa hau oso aldakorra izango da egiten denak identitate bat badakar, eta bigarren aukera honetan egite batetik abiatuta izatea eskuratzen dela esan genezake.
Ezlekua kontzeptuaz gain, aztertuko dugun disko honetan gertatzen dena ezagutzeko, espazioaren inguruan garatutako teoriak lan honen zenbait dimentsio aztertzeko erabilgarriak egingo zaizkigulakoan gaude. Izan ere, lan honen ekoizpena espazio jakin batean izan da grabatua, estudio batean. Azken emaitza entzuteko euskarrian kaleratu aurretik, grabazio lanetan espazioaren erabilerak garrantzia hartu izan ohi du ekoizpen musikalean. Honela, gelako erreberberazio, soinu-ingurugiroa bildu nahi eta distantziara ezberdinetara kokaturiko mikrofonoek azken emaitza hau baldintzatuko dute, beti ere grabaketa egiten den gela eta honen erabileraren arabera. Hau honela, Henri Lefevbre filosofo eta soziologo frantsesak espazioaren inguruan landutako teoriaren zenbait gako bilduko ditugu jarraian.
Autoreak 1974. urtean La producción del espacio lana argitaratu zuen, espazioa ekoizpen sozial bat denaren hipotesitik abiatuta. Bere esanetan, hau produktu bat izango da eta hortaz, espazioaz den ezagutza eta interesak ekoizpen prozesu hau baldintzatuko luke, espazioan kokatzen diren eta espazioaren inguruko diskurtsoen ekoizpena baldintzatuz. Honela, espazioa paper aktibo bat hartzen duen errealitatetzat hartu beharko genuke, beste era bateko produktuek ez bezela, espazioak ekoizpena ahalbidetzen baitu produktu eta produktore den heinean. Prozesua eta objektua banaezinak diren harreman dialektiko baten ondorioz sortutakoa da, biek ekoitzitako espazio soziala osatuz. Beraz, espazioaren ekoizpenaren emaitza den produktua eta ekoizpen prozesua bera bereizi ezinak lirateke. Ekoizpen hau ez da fabrika batean eman daitekeen bera, unean uneko harreman eta prozesu historiko baten ondorioz garatutakoa materializatu egiten baita. Halaber, denboraren igaroak espazioan arrastoak izaten baditu ere, espazioa beti izango da orainaldiko espazio bat, unean uneko harreman eta konexioak direla eta.
Lefevbrek ohiko espazioaren analisiak gainditu eta teoria bateratzaile baten beharra ikusi zuen, dialektika hirukoitz edo trialektika delakoaren baitan espazio fisiko, mentala eta soziala uztartu nahian. Hau honela, espazio fisiko bezala, natura eta eremu praktikosentsiblea ulertuko ditu. Espazio mentala, abstrakzio literario, ideologiko, oniriko eta honelako iruditeriak barne biltzen dituena izango da. Eta espazio soziala berriz, lengoaia praktika bilakatzen den espazioa litzateke, bizitza sozial eta giza harremanek ondo bereiziak dituzten erreprodukzio eta produkzio harremanen espazioa (Lefevbre, 2013; Baringo, 2013). Gainera, autoreak ohiko tradizio marxista gainditu eta espazio soziala gainestrukturan baino, azpiestrukturan kokatuko luke, harreman sozial eta ekonomikoen ekoizkin eta ekoizle den bezala (Lefevbre, 2013: 47).
Teoria bateratzaile honetan, denboraren ardatz sinkroniko eta diakronikoan kokatuko liratekeen trialektika eta espazioaren faseak aipatzea beharrezkoa da. Batetik, maila sinkronikoan, espazio sozialaren auzia ulertzeko, Lefebvre, ekoizkin eta ekoizle dialektikatik haratago doa, jarraian ditugun hiru kontzeptuk osatzen duten triada erabiliaz (hautemandakoa-sortutakoa-bizitakoa; gazteleraz percibido-concebido-vivido bezala ezagutzen direnak) (Lefevbre, 2013; Delgado, 2015 eta Baringo, 2013):
Praktika espaziala: Hautemandako espazioari egiten dio erreferentzia. Eguneroko bizitzan egindakoa barne biltzen du kategoria honek, gizabanako bakoitzak espazio eta denbora jakin batean egiten dituen ekintzak, interakzio dialektikoak, hain zuzen. Hiri bateko testuingurua hartuta, adibide gisa biztanle batek kaleetan zehar egiten duen ibilbidea izango genuke. Praktiken bitartez espazioak bereizi eta hauetatik abiatuta espazio sozialak sortuko dira eta autorearen esanetan, gizarte bateko praktika espaziala bere espazioa deszifratzean aurkitzen da (Lefevbre, 2013: 97).
Espazioaren errepresentazioak: Bigarren kontzeptu hau sortutako espazioari dagokio. Ekoizpen botereek ordena ezartzeko erabiltzen dituzten kode, ezagutza eta zeinu bitartezko harremanak kokatuko dira bertan. Era berean, teknokrata, urbanista edo zientzialarien espazioa litzateke hau, garaiko botere harreman eta ideologia dominantearen isla. Espazio dominantea da eta garaiko ekoizpen harremanen arabera ordena ezartzeko gaitasuna izatearekin batera, hauteman eta bizitako espazioen gain hegemonia bat ezarri nahi du.
Errepresentaziozko espazioak: Hirugarren eta azken kontzeptu honek bizitako espazioari egiten dio erreferentzia. Honek espazio fisikoko objektuak esanahi, iruditeria eta sinboloz beteko lituzke. Espazio fisikoaz haratago, pertsonek bertan diren objektu sinbolikoen erabilera egingo dute, honek zeinu ez berbal eta sinboloen sistema bat dakarrela. Biztanle eta erabiltzaileen espazioa den era berean, artista, idazle edota filosofoen espazioa ere bada, giza iruditeriaren bitartez hau aldatzeko nahia izanik.
Bestetik, historian zehar izandako ekoizpen forma ezberdinen ibilbidea hiru fase ezberdinetan bilduko da: espazio absolutua, historikoa eta abstraktua. David Baringo (2013) hiri soziologiako irakasle eta ikertzaile denak, zinez erabilgarri egin zaigun artikulu batean, Lefevbreren espazioaren ekoizpenaren inguruko lan teorikoa biltzen du, tartean, maila diakroniko honetan kokatuko liratekeen espazioen hiru etapa ezberdinak bilduz. Aipamen hau eginik, lehen etapa. espazio absolutua, giza eragina iritsi eta natura bere egin aurrekoa da, eta hortik aurrera historiko bilakatuko litzateke hau. Etapa honen hastapenetan giza eragina intentsitate gutxikoa da eta batik bat bizi-irauteko beharrezkoak diren elikagaiak eskuratzeko lanetan oinarritzen da. Ekintza hauek sineste erlijiosoen bitartez naturari balio sinboliko eta politiko bat emango diote, ingurua moldatuz eta sinesmen hauek aurrera eramateko, gurtze eraikinak, errepresentaziozko espazioaren euskarri izatera iritsiko dira.
Espazio historikoari erreparatzen badiogu aldiz, Grezia eta Erromako hiri klasikoetatik hasi eta errenazimenduarekin batera lehen hiri-estatuak sortu bitarteko prozesuari aipamena egin beharko genioke. Espazioa politikoki antolatzen hastearekin batera landa eremua kontrolatu eta kapitalismo aurreko hiriek metaketarako oinarriak ahalbidetuko dituzte. Historikotzat dugun espazio hau ez litzateke guztiz desagertuko, errepresentaziozko espazioa osatzen duten sinbolismo guztien gain pisu handia baitu, baina aldi berean, denboraren igaroaren menpeko da. Hirugarren espazioa, espazio abstraktua, fase kapitalistaren espazio gorena litzateke. Kapital metaketarako aproposa den eta produkzio eta erreprodukzio prozesuak bereiztearekin, espazioak erabilera zehatz bat hartuko du, espazioaren errepresentazio bezala ulertzen diren boterea eta urbanismotzat hartzen den ideologia berria klase dominaziorako tresna aproposa izanik. Gainera, zenbait autoreren esanetan (Gregory, 1994; Merrifield, 2006: 111; hemen aipatua: Baringo, 2013: 128), Lefevbrek Marxek erabilera balioa sortzen duen lan konkretu eta aldaketa balioa sortzen duen lan abstraktua termino espazialetara eraman nahi izango ditu.
Lan diskografikoa askotan musika zuzeneko emanaldi edo ikuskizunetara eramateko aitzakia izanik, ondorengo esaldi honek ikuskizunaren dimentsioa espazioaren analisian kokatzeko aukera eman diezaguke:
Henri Lefebvre autoreak landutako espazioaren ekoizpenerako erabilgarri egingo zaizkigun kategoria analitiko hauek ezagututa, diskoaren ekoizpena gauzatu den espazio horretan hurbiltzeko oinarri aproposak ditugula esan daiteke. Batetik, diskoaren tematikak espazio jakin batzuetako iruditeria, bizitako esperientzien gainean idatzitako kezkak edota sinbolismoak aurkezten dizkigu. Proposamen artistiko baten bitartez biltzen da hau, eta ezlekuen espazio fisikoak hartzen duten esanahi guztiarekin batera, ziurrenik ezlekuen inguruko gogoeta piztu eta giza iruditeria aldatzeko proposamen bat ere bada. Bestetik, estudioko lanean espazioarekin jolasean sortutako
soinuek, musikari dimentsio ezberdinak eman diezaizkiokete. Hau honela, distantzia ezberdinetan grabatutako soinuak, gela bereko erreberberazioak, intentsitate eta dinamika ezberdinak… biltzen ditu diskoak. Espazioan egindako praktika espazial hauek espazioarekin harreman bat ekarriko luke, eta ezlekuen ikuskera ezkorra bada ere, grabaketa espazioa ezingo dugu ohiko leku antropologiko soil gisa ulertu. Leku gisa ezaugarri ugari izan ditzakeen arren, honelako gune batean badira gailu elektroniko, analogiko eta instrumentuekiko loturak, eta beraz, leku antropologikoari loturiko giza harremanen dimentsioaz harago joatea interesgarria litzateke.
Hau honela bada, azterketari ekiteko interesgarria zaigu diskoko tematika eta estudioan ekoitzitako lan musikala espazioaren teoria honekin bat ote datorren ikertzea. Lan artistikoak osatzen duen dimentsio sinbolikoa (edo sinbolikoa baino diskurtsiboa?) eta dimentsio materiala bat ote datozen ezagutzeko harremanetan dauden espazioaren kategoria hauen erabilpenak espazioaren ekoizpenaren inguruko teoriaren erabilera justifikatuko luke. Espazioaz ari den lan honetan, soinu-estudioko espazio jakin baten erabilpena egiten da, eta teoria honek diskoan espazioaren erabilerari dagokion alderdi praktikoa (musika eta honen grabaketa) eta bizitako espaziotik abiatutako sinbolismoa diskoko hitzetan islatzen ote denaren kezka piztu zaigu. Gainera, Michel Lussault geografo frantsesaren ekarpenak gehituz (2015), espazioan kokatzen diren objektuek ezingo dute eremu bera aldi berean okupatu, eta hortaz distanteak izango dira. Objektuen kokapenaz harago, funtzionamendu eta estrategia espazialak ditugu, eta elementu bakoitzaren kokapena besteekiko harremanen arabera ulertuko genuke. Musikaren egiterako garaian, distanteak diren elementuak baditugu ere, espazio guztietan bezala, badira distantzia hauen konexioak. Baina zer gertatuko litzateke espazioaren ekoizpenen eta erabileran diren elementu ez gizatiarrak soziala den egitate honetan txertatuko bagenitu?
Espazioaz esaten dena eta espazioarekin/espazioaz egiten dena bat datoz Lisabören Ezlekuak lanean?
Lan honen asmoa ezlekuak termino soziologiko-antropologikoaren inguruan ari den obra artistiko bat aztertzea da, Lisabö talderaren ezlekuak diskoa bera gure ikerketa objektu izanik. Hau honela, gure behaketa unitatea disko hau sortu, ekoitzi eta plazaratzen den prozesura mugatzen da. Bertan parte-hartzen duten kideek sormen honetan aurrera eraman zituzten zeregin horietan zentratuko da lan hau, eta bereziki espazioaren aldagaia izango dugu kontuan. Teorian definitu bezala, harremanak zaildu, identitaterik eta historiarik ez dituzten anonimatazko espazioei izena ematen dien ezleku kontzeptuak diskoari ere izena ematen dio. Hau da lanean zehar espazioari enfasi berezi bat ematearen arrazoia, espazio zehatz batzuen inguruan ari baita diskoa.
Azken emaitza bezala, musikak eta ezlekuak ardatz dituzten disko bakar bat iristen da publikora, baina tartean izandako prozesu osoa da guri interesatzen zaiguna. Hortaz, lan honetan musikak eta hitzek jendartean duten eragina baino, hauek nondik abiatzen diren izango da gure intereskoa. Diskoa espazio batzuen inguruan ari da, ezlekuen inguruan, baina era berean, diskoa sortzeak espazioaren erabilera bat dakar. Diskoaren dimentsio espazial ezberdinak topatzeko asmoz, ezlekuak diskoan espazioaz esaten dena, eta espazioan egiten denaren inguruan hausnartzea da lan honen helburu nagusia. Hau honela, ezlekuen inguruan ari diren hitzak eta musika erregistraturik geratu den gelaren erabileraren artean zer motako lotura dagoen hausnartzea da asmoa. Funtsean, lan musikalean espazioaz diren dimentsio diskurtsibo, sinboliko eta materialak alderatzeko aukera izango dugu.
Gai honekiko interesa disko hau entzun eta zenbait unetan espazio entzuten denaren sentsaziotik abiatzen da. Hitzen bitartez adierazten dena eta soinuak iradokitzen duena bat ote datozen ulertu nahian, letren bitartez espazioaren inguruan esandakoa eta musika egiteko garaian egiten den espazioaren erabileraren arteko loturan sakontzea da gure helburu nagusia. Hortaz, diskoko alderdi lirikoak eta musikala espazioaren esangura eta erabileran non kokatzen diren aztertuko dugu lan honetan. Helburu nagusi hau argitzeko, hitzak idatzi eta musika sortzen den prozesua ezagutu beharko dugu, baita ere bien artean sortzen den hartu-emanean hausnartu. Horretarako, beharrezkoak izango ditugu sormenaz gain, letragile eta musikarien artean den harremana, lan egiteko modua, proposamen artistikoa eta ekoizpenean erabiltzen diren teknikak ezagutzea. Espazioaz den ulerkera, honen erabilera eta azkenik hau ezlekuen inguruko diskoan nola islatzen den zehaztea izango da lan honen asmoa.
Hitz gutxitan, espazioaren inguruko arlo ezberdinak nola ekoizten eta zerk ekoizten dituen ikertuko dugu.
Ikerketa honen helburua disko baten analisi soziologiko bat egitea den honetan, lan artistikoan espazioaren inguruan esaten eta egiten denaren arteko talka ikertzea da asmoa. Espazioaren inguruko diskurtsoak eta espazioan egindako praktikek dimentsio ezberdinak dituztela agerikoa den zerbait izan daiteke, eta hau honela, ikuskera epistemologiko ezberdinak erabiliko dira lan honetan. Ezagutza sortu eta errealitatea ulertzeko eran talkak izan daitezkeen arren, probestuko ditugun bi ikuspegiek espazioaren inguruko alor diskurtsibo, sinboliko eta praktikoenera eramango gaituztelakoan gaude. Hau honela, ikuspegi estrukturalean kokatuko genituzkeen metodoak erabilgarri egingo zaizkigun bezala, Sare Aktore Teoriaren aterkipean eginiko azterketak helburuak lotzeko osagarriak diren tresnak eskainiko dizkigu. Ikuspegi estrukturala baino ezezagunagoa zaigun proposamen honek, soziala homogeneoa den errealitate gisa ulertu baino, elementuen artean diren asoziazio heterogeneoak hartuko lituzke kontuan. Ekarpen hauetatik gertu kokatzen diren proposamenek ohiko soziologiak soziala dena askotan errealitate egonkor gisa ulertu duela salatzen du eta soziala den hori definitu eta ordenatzea aktoreei utzi beharko geniekeen auzia litzateke. Hau honela, marko egonkor bat erabili baino, harreman esanguratsuagoak eskuratuko genituzke aldakorrak diren konexioak aztertuaz. Gainera, gizatiarrak ez diren aktoreak kontuan hartuko ditu proposamen honek, gure kasuan musika egiterako garaian erabiltzen diren objektuen agentzia aztertzeko erabilgarri izanik. Hortaz, maila diskurtsiboko helburuei begira, ikuspegi estrukturala aplikatuko da, eta musikaren inguruan den maila praktikoena aldiz, artekaritzaren ikuspegi batekin landuko da.
Espazioaren inguruan den ulerkerari begira, bi ikuspegietako lehena erabiliko dugu, esaten den horren inguruko diskurtsoa metodo kualitatiboaren bidez aztertuz, hain zuzen. Espazioaren erabilera eta diskoan zehar eginikoari berriz, soziologia pragmatiko batekin erantzungo diogu, mediazio edo artekaritza metodoaren bitartez. Mediazio edo artekaritza metodo gisa erabiliz, soziologo gisa ezingo genuke aktorea ordeztu, horrela egitekotan, errealitatea eraikuntza ez litzateke modu objektiboan egingo. Artekari bezala, gu ere presente egon beharko ginateke, behatzen dugun horren maila berean, eta horretarako, etnometodologia aproposa litzateke. Beste era batera esanda, ezlekuak diskoko hitzak metodo kualitatiboaren bitartez, eta musika eta ekoizpena artekaritza metodoaren bidez landuko dira.
Hau esanda, lan honetan erabiliko ditugun teknikak diskurtso analisia, elkarrizketa irekiak eta ikus-entzunezko etnografiak izango dira. Batetik, diskoko hitzetan esandakoan sakontzeko, diskoari dagokion alor lirikoaren diskurtso analisi bat egingo dugu. Letra hauek diskoan bertan aurkitzen dira, abestiei hitzak jartzen dizkieten berak baitira eta hortaz, bigarren mailako datu bezala hartu ditzakegu. Hitzen gainean egindako diskurtso analisiaren bitartez, lan artistikoan
espazioaz esaten dena eta honen ulerkera ikertuko da. Honekin batera, lehen mailakoak diren datuak ere ekoitziko ditugu. Diskoaren sorkuntzan aritutako bi kideri egindako elkarrizketa irekien bitartez, espazioaren eta ezlekuen inguruan den iruditeria ezagutzea da asmoa. Bestetik, ikus-entzunezko etnografiaren baitan, diskoan gertatzen den eta taldeak espazioan egiten duen horretara gerturatuko ginateke. Ikus-entzunezko etnografiaren baitan, diskoaren entzunaldiak, topatutako irudi eta bideoak eta 2019. urtean zehar ikusiriko bi kontzertu izango genituzke. Aipatzekoa da Covid-19 koronabirus berriak eraginiko pandemiak aurrez aurreko etnografia mugatu egin duela, estudioko lan erritmo eta taldearen zuzeneko berririk behatzeko aukerarik gabe. Hala ere, osasun krisiaren bete betean aurrez aurreko etnografia baztertuta, elkarrizketa irekiaren bitartez eskuratutako informazioak diskoaren ekoizpen eta jotzeko eraren argibideak eskainiko dizkigu. Eta teknika kualitatibo bidez eskuratutako datu gisa hartu daitezkeen bezala, ikus-entzunezko etnografia argitzeko osagarria izango da kontaketa hau. Ikuspegi estrukturalaren ondotik datorren metodo kualitatiboaren baitako diskurtso analisi eta elkarrizketa irekiak eta Sare Aktore Teorian oinarriturik, artekaritzaren metodoaren bitartez eginiko ikus-entzunezko etnografiak izango dira lan honen helburuetara iristeko euskarriak.
Aukeratutako metodo eta teknikak azalduta, hauen justifikazioari ekingo diogu. Batetik, diskoan zehar esandakoa hitzetan jasotzen denez, metodo kualitatiboaren baitan hitz hauen diskurtso analisia burutzeak ezlekuen inguruan adierazitakoa barneratzeko tresna egokiak eskainiko dizkigu. Diskoan ezlekuetan inguruan esaten dena, eta hortik abiatuta honek osatzen duen diskurtsoa aztertzeko ezlekuak laneko hitzak ditugu. Hitz hauen azterketa soziologikoak diskoan egiten den espazioaren ulerkerara hurbilduko gaitu, baina hitzetara mugatu baino, guk hauen inguruan eginiko irakurketa autore berarekin kontrastatzeko aukera izango dugu, eta hau elkarrizketa ireki bitartez egingo da. Hau honela, ikuspegi estrukturalak ezlekuen inguruan esandakoa eta espazio honen ulerkera aztertzeko aproposak lirateke. Hala ere, elkarrizketen helburua ez da soilik espazioaren inguruan diren iruditegiak jasotzea, lan egiteko, musika bizi, jotzeko eta ekoizteko edota poesia sortzeko moduen kontaketak bilduko baitira. Era honetan, bi ikuspegien osagarritasuna agerian geratuko litzateke, elkarrizketek espazioaz esaten dena eta honek dakarren diskurtsoa biltzearekin batera, diskoa sortzeko eran egiten den espazioaren erabileraren inguruan aritzeko aukera emango baitute. Hau honela, esan daiteke, hitzen diskurtso analisia eta etnografia bi ikuspegiek bereizten dituztela. Baina elkarrizketen kasuan, diskurtso bat jasotzen den bezala, praktikak eta lan egiteko erak kontatuko dizkigute elkarrizketatuek, hau etnografia argitzeko erabilgarri izanik. Bi ikuspegien bereizketak, funtsean diskoaren inguruan diren bi eremuetan sakondu nahi izango du. Espazioaz esaten dena ikuspegi estrukturalaren bitartez aztertzea eta espazioan edo espazioaz egiten dena Sare Aktoreen Teoriak eskainitako baliabideen bidez arakatuko da, gerora bi arloen artean den tentsioa ulertu nahian. Azken batean, lengoailaren bitartez adierazitakoa ulertzeko metodo kualitatiboa erabiltzea bide egokitzat hartu dugun era berean, musika egiterako garaian tramankulu ezberdinen erabilerak garrantzia handia duela kontuan hartuta, artekaritza metodoa onetsi dugu. Gainera, musikaren inguruan dena baino, musika bera aztertzea da asmoa eta beraz,
Diseinu teknikoari erreparatuz, aztertu nahi den kasu zehatza ezlekuak diskoa denez, lan honen ekoizpenean izandako kideak eta diskoa bera izango dira gure erreferentziazko gune sozial eta euskarri etnografiko nagusia. Diskoan zehar ezlekuen inguruan esaten dena aztertzeko diskoko hitzak erabili diren bezala, elkarrizketetako bat disko honetako hitzen arduradun izandako Martxel Mariskal idazle eta soziologoari egin zaio, ezlekuen inguruan idatzitakoaz den ulerkera ikuspegi poetiko zein soziologikoa ezagutu nahian. Taldearen biografian aipatu bezala, Martxelek urteak daramatza Lisabö taldearekin elkarlanean hitzak idazten. Aipatzekoa da taldeko letragile den bezala, soziologoa ere badela, honek dakarren meta-elkarrizketa soziologiko baterako aukerarekin.
Bigarren elkarrizketa Lisaböko Karlos Osinagarekin egin da, taldeko musikari izateaz gain (gitarra eta ahotsa) disko honen soinu teknikari eta ekoizpenaren arduraduna izandakoari. Diskoa ekoizten den espazioaren ulerkerarekin batera, honen erabilerak soinuan hartzen duen garrantzia, taldeak instrumentuekin duen harremana eta taldearen bestelako jardunak izango dira bigarren solasaldi honen ardatzak. Bi profil ezberdin hauek diskoari dagozkion lanari bideratuta daude. Gauzak horrela, bata espazioaren inguruko hitz eta esaten den horri bideratuta dagoen bezala, bigarren profila musika eta ekoizpenaren bitartez egiten den espazioaren erabilerari zuzenduko zaio. Honela, diskoa osatzen duten lan poetiko eta musikalaren ordezkari bana dugu, biek sorkuntza prozesuan ardura ezberdinak bete zituztela. Gainera, elkarrizketak burutu aurretik diskoko hitzen gaineko diskurtso analisia burutu da.
Aldagai gisa hartu daitezkeen hitzek zein musika eta honen ekoizpenak elkarrizketa bana izango dute, diskoan arduradun izan ziren protagonista horiekin adierazgarritasun estrukturala eskuratu nahian. Diskoko hitzen aldagaia kontuan izanik, soziologikoki eta poetikoki esaten denaren arteko talka izango ditugu kontuan. Musika eta honen ekoizpenaren kasuan berriz, estudioko gelaren erabilera, musikariek instrumentuarekikoanplifikagailuarekiko duten kokapen zein harremana eta artistikoki erabili daitezkeen distantziamendu teknikak izango dira bigarren aldagai honen kategoriak. Elkarrizketetako profilak definitzeko bi aldagai hauek erabilgarri izan diren bezala, erabilitako beste bi tekniketan hauen garrantzia aipatzekoa da. Hau honela, diskurtso analisia hitzen aldagaiari bideratuta dago eta ikus-entzunezko etnografia ordea, musika eta honen ekoizpenean oinarrituko da.
Kontaktazioa lan honen zuzendari den Iñaki Martinez de Albeniz tutorearen bidez erraztu da, aurrez talde honetako kideak ezagutu eta lan honen proposamena luzatuaz. Gerora, email eta telefono bitartezko komunikazioa mantendu da. Testuinguruak behartuta, online bidezko bideo-dei bitartez egin dira elkarrizketak, norbera bere etxean zela, 2020ko apirila eta maiatza bitartean. Elkarrizketak audio bitartez grabatu eta ondoren transkribatu egin dira.
Lisabö taldearen ezlekuak (2007) diskoan espazioaz esaten dena eta espazioaz egiten dena harremandu nahi ditugun honetan, musikarekin batera lana osatzen duten hitzen diskurtsoaren analisi soziologiko baten beharra dugu. Subjektu batek praktika baten bitartez errealitateari zentzua ematea diskurtso bezala ezagutzen dugu soziologian (Ruiz, 2009: 2). Hau esanda, aipatzekoa da talde honek bere ibilbidean zehar abestien hitzetako asko taldeko musikaria ez den, baina hauekin etengabeko kolaborazioan aritu den Martxel Mariskal idazle eta soziologoaren esku utzi dituela. Aztergai dugun lan honetako hitzak ere bere esku joan ziren ezlekuak diskoan, eta izenak aurreratzen duen bezala, hitzak aurrez definitu ditugun espazio jakin hauen inguruan arituko zaizkigu. Baliteke diskurtso analisi hau Augéren lanaren irakurketa osteko interpretaziora mugatuta egotea, eta beraz, ukaezina da aurrez landutako teoriak analisi honetan eragina ez duenik. Baina era berean, badira beste era batera identifikatuko ez genituzkeen edukiak.
Jorge Ruiz-ek (2009) diskurtsoaren analisi soziologikorako proposatzen dituen analisi mailak kontuan izango bagenitu, hiru bereiziko genituzke: testuinguruaren analisia, analisi testuala eta analisi soziologikoa. Lehena, diskurtsoa sortu, zentzua hartzen duen eremu eta honen ekoizpenean esku hartzen duen horren inguruan kokatuko litzateke. Bigarrenak, diskurtsoa objektu bezala hartuko luke, honek biltzen dituen edukiak egituratu eta agerikoak ez diren esanahiak semiotikaren bidez ikusaraziz. Analisi soziologikoarekin berriz, diskurtsoa plano soziologiko batean kokatzen da, ideologia edo produktu sozialaren dimentsioa aintzat hartuaz.
Ohiko transkribapenetik aldentzen diren disko bateko hitzak ditugunez, aipatzekoa da testuinguru analisi mugatu batekin aurkitu garela. Izan ere, hitz hauek poeta eta soziologoa den idazle batek musika lan baterako eginikoak dira, bakarka eta elkarrizketa baten testuingurutik at idatzitakoak. Ez dugu subjektu ezberdinen arteko elkarrizketarik topatuko, eta diskurtso bakar bat dugunez, ez da posizio ezberdinen arteko talkarik izango. Hau honela, diskurtsoa abiatzen den kokapena nahiko zehatza da, analisi situazionala disko baterako hitzak egiten dituen idazle batetik abiatzen baita. Gainera, bere kokapenarekin batera, soziologo bezala dituen ezagutzak bere diskurtsoa osatzeko erabilgarriak izango dira. Honetarako, arlo akademikoan garatutako edukiak erabiliko ditu idazleak, berak jada landuta dituen teoria eta diskurtsoak bere hitzetan baliatuz. Nolabait, Marc Augék ezlekuen inguruan egiten duen teorizazio eta irakurketa ezkorra diskoko hitzetan agerian da. Hau, Ruizek brikolaje diskurtsibo moduan (Ruiz, 2009: 15) analisi intertestualaren baitan kokatzen duen ezaugarri gisa ulertu dezakegu, ukaezina baita beste diskurtsoetatik hartutako osagaiak biltzen ez dituenik.
Esaldi honen bitartez, idazleak duen bestelako diskurtso bat agerian utzi nahi da, inplizituki diskurtsoen arteko talkarik ez badago ere. Konziente da badirela bere diskurtsoaz kanpo diren kokapenak, eta lanean zehar besteei zuzendutakoak esaldiak badira. Beraz, hitz hauek soziologo eta idazle den pertsona batetik abiatuak direla esango dugu, disko baterako egindako lan lirikoan kokatzen dira eta termino soziologikoantropologikoak landu dituztenen horien ideiak bere diskurtsoan islatzen direla esan daiteke. Pentsa daiteke soziologo eta idazle posiziotik abiatutako hitzak izateaz gain, anonimatozko espazioetan bizitako esperientzietatik abiatutako hitzak izan daitezkeela. Esperientzia edo fikziozko gertakizun hauek, balorazio bat dakarte erosoa, egokia edo egin beharrekoa zehaztuz eta aurkakoa ikusaraziz. Hitz hauek ezlekuak desoresoak eta arrotzak direla iradokitzen digute, horregatik diogu espazio hauen inguruko ikuskera ezkorra duela idazleak.
Behin testuinguruaren analisi labur bat egin ostean, aipatzekoa da gure helburuei begira, diskurtsoaren azalpen soziologikoan jarriko dugula enfasi nagusia, hitzei dagokien atal honetan espazioari buruz den iruditeria ulertzeko asmoz. Diskoko hitzek dakarten proposamen ideologikoa ez ezik, adierazi nahi den hori zein modutan egiten den aztertzeak, hizkuntzaren erabileran agerikoak ez diren mezuak ulertzea ekarriko luke. Edukiak berak ere garrantzia hartuko du lan honetan, eta hau komunikatzeko erabiltzen diren formek diskurtsoaren alor ideologikoetara eramango gaituzte. Eduki analisiari erreparatuz gero, disko monografiko bat izanik, aztergai dugun lan honetako tematika beretsu eta orokorra izango da. Hala ere, espazio ezberdinetan bizitako egoerak eta sentsazioak islatzen dira bertan, espazioaren dimentsioak garrantzia duen bezala, denborak eta honen erabilera jakinak lan osoan zehar presentzia du. Bestetik, analisi semiotikoak esandako horren barne logika eta enuntziazio maila ezagutzen lagunduko digu, adierazpen moduek diskurtsoaren oinarriak ezagutzeko beharrezkoa den hizkeraren erabilera aztertuaz.
erdigunetik urrun kokatzen diren lekuetako bizipenak dira, leku galdu eta urrutian kokatzen diren espazioak. Abesti bakoitzeko hitzek, ezlekuen ezaugarriak dituzten espazio ezberdinei egiten diete erreferentzia, baina espazio ezberdinak baditugu ere, badira ezaugarri komunak. Partekatuak diren ezaugarri horietako hainbat, denbora ulertzeko era eta honen erabileraren inguruan ari dira. Autoen behin eta berrizko igaroa, atsedenik eza, itxaronaldiak, gaua eta eguna bereizteko zailtasunak edota etenik ez duen erritmo urbanoak denboraren jarraikortasun eta geldiezinkortasunaren ideiaren baitan kokatu ditugu. Gertaerak errepikatu egiten dira denboran zehar, ospitaleko jaiotzak edo autopistako zirkulazioa geldiezinak diren eta jarraikortasunez gertatzen diren prozesuak ditugu, eta gertaeren errepikatze eta pilaketa honen ondorioak agerian uzten direla esan daiteke. Atsedenik hartzen ez duen erritmo honek ez dio gertaera hauen protagonistei garrantzirik emango, bat gehiago dira, ohikoa den erritmoa osatu eta funtzionamendua ahalbidetzen dutenak. Ospitalean, jaiotza bat esaterako, egunerokotasunaren parte da, despertsonifikatua den ohiko jarduera bat, eta honela dio Aukera Ankerrak abestiak jaiotza baten ondoko testuinguruan:
Denbora ulertzeko eran talka bat bada, ospitalearentzat behin eta berriz, etengabean gertatzen den jaiotzak instante honi garrantzirik ematen ez badio ere, norbera eta bere inguruarentzat instante bera hori data gogoangarri eta ospakizunerako aitzakia izan daiteke. Etengabeko funtzionamenduan dagoen ospitaleak ez du data konkretu baten beharrik, denborak ez baitu etenik eta orainaldiak ez du iraganeko edo etorkizunekoak baino balio gehiagorik, erritmoaren parte baita. Akaso, dataren garrantzi bakarra erregistro eta etorkizuneko identifikaziorako izango da. Jaiotza izan daitekeen bezala, atseden hartu eta ostatatuak gauden hotel azpian izandako auto istripua izan daiteke, errepideko egunerokotasunaren parte den gertakizun anonimoa.
Oraindik bezalako denbora adberbioek, ezlekuan emandako unea luze egiten dela adierazten dute, ahalik eta azkarren espazioak sortzen duen deserosotasunetik alde egiteko nahia adierazten dela interpretatu dezakegu. Bestetik, espazio hauek batere atseginak ez direla, beldurra, ziurtasun eza eta denboraren kontrol galera dakartela aipatzen dira lanean zehar eta honek ezlekuan jarraitzen duen horrekiko kezka adierazten du aurreko galdera horren bitartez. Jarraitzen aditzaren bidez, behar beste baina denbora gehiago igarotzen ari dela adierazi nahi da, eta espaziotan denbora igarotzeak konnotazio negatiboa duela esan daiteke. Denborari erreferentzia egiten dioten hitzekin jarraituz, "azkar sendatu" edo "azkarregi" bezalako hitzek abiadura eta etenik eza iradokitzen
dizkigute. Baina ez hori bakarrik, azkarregi hitzak erritmoaren inguruko esangura garrantzitsu bat du, gehiegizkoa dela adierazten da.
"Ortzia gurutzatzen ta billeteak hamarnaka irensten. Denbora gure jabe dela garrasika, ta hala espazioa, edozein urte-sasoietan" (Sekula etxean izan ez)
Espazioan zehar ematen diren desplazamenduek, denbora antolatzeko dugun markoa hankaz gora jarri dezakela erakuts diezaguke. Hegazkin bat hartu, zerua zeharkatu eta beste lurralde batean urteko sasoi ezberdin batean lurreratzeak, espazio batetik bestera mugitzea ez ezik, denbora menperatu dezake. Baina gu denboraren jabe izan baino, denbora gure jabe denaren aldarriak presentzia handia du lanean zehar. Egoera hauekiko beldurra, bertigoa eta deserosotasunetik gertu dauden bizipenak ditugu, baina, autoreak erritmo bizi honetan barne irrika garbitzen dela dio aldi berean. Deseroso sentitu, baina bizipenen pilaketa etengabe eta azkarrak bete egiten gaituela dio aldi berean, nolabait gure nahiak menpekoak direla adieraziaz.
Edukiaz gain, diskoko hitzetan metaforen garrantzia aipatzekoa da. Adierazi nahi den hori aurrera eramateko hitzen desplazamendu bat ematen da esaldi askotan, eta hau honela, analisi semiotiko baten beharra ere badugu. Metaforak ez ezik, pertsona gramatikalaren erabilera, aditz formak eta jarrerak adierazten dituzten moduak identifikatzea erabilgarri egingo zaigu. Metaforek bere baitan fikziozko eta errealitateko terminoak uztartzen dituzte, eta batak bestea ordezten duela esan daiteke. Atsedenik hartzen ez duen hori irudikatu nahian esaterako, sonanbulu hitza ageri zaigu. Batetik, atseden hartzeko unean mugimenduan eta aktibo dagoen pertsona bat izango genuke, baina bestetik, aktibo egotearen jarraikortasun horretan bere buruaren jabe ez den pertsona lokartua da sonanbulua. Aurkezten zaigun egun eta gauaren arteko muga lauso honetan, denbora luzatu, oheratu nahi ez eta giltzaperatuak diren pertsonak ere aipatzen dira, eta noski, pertsona hauek ez dira ohiko ziega batean aurkitzen. Denbora gure jabe denaren ideia lan osoan aurkitu daitekeen zerbait da. Gainera, bi metafora hauek hiritarren denbora dependentzia islatu dezaketen bezala, alienatuak dauden pertsonen ezaugarriak biltzen dituela esan daiteke. Sonanbulua, lo ez dagoen automata bat izan zitekeen, eta oheratu nahi ez duen giltzaperatua berriz, denbora eskasia erritmoari gainjartzean sorturiko lo falta. Bestalde, distantzia askotan espazioa neurtzeko irizpide gisa erabiltzen bada ere, 1215. katean abestian distantzia denbora mugatzeko erabiltzen dela ikus dezakegu. Denbora forma espazial batean adierazi ez ezik, bizitzako azken pasarteen kontaketa hotz bat egiten da, bakardadean eta ospitaleko pantaila baten aurrean.
Gertakizun hauetako asko leku batetik besterako desplazamenduan ematen dira, garraiobide ezberdinen bitartez bidaiatuz. Autopista gaineko zubia, pasaporte argazkiak eskatze bitarteko itxaronaldia, kamioien arteko unean…Horietako bat, hegazti itxura bidez ageri zaigun hegazkina da. Honela dio Aukerak, Ankerrak abestiak:
"Hegaztien tunela zeharkatu genuenean bezala, lumez betetako denbora atzean utziaz"
Espazio batetik bestera mugimenduak direnean, denbora eta bizitakoa lausotu daitekeela ikus genezake, hegazkina hartu osteko urtaro aldaketak esaterako. Norberaren jatorrizko lekutik alde egin eta beste nonbaitera lekualdatzeak, hainbat lehentasun uztea dakartza. Kasu honetan, hegazkinera igo eta lumez betetako denbora atzean uzteak, denboran zehar lurralde jakin batean bizitako gertaeren pilatzeak sortutako loturetatik urruntzea dakar. Luma horiek bizipen, historia jakin eta harremanak adierazi nahi dituela interpretatu dezakegu, atzean uzten diren senide eta herria, besteak beste. Gainean den eta denboran zehar bizitakoaren metaketa, alde batera uzten da hegazkinera igo eta lurraldetik alde egitean. Era honetan, jatorrizko lurraldeak edo leku antropologikoak bere horretan identitate baten oinarriak izango lituzke eta agerian geratzen da espazioak eta identitateak duten lotura, autoreak aipaturiko lumetan metatu den denbora hori beti espazio baten baitan pilatzen baita. Lumaren metafora honek bidaiatu aurretik bizitakoaren pilatzea adieraziko liguke, eta hegaztiaren metaforarekin batera, bien arteko talka bat dugu. Hegazkina adierazi nahi duen hegazti horrek , lumaren bitartez adierazten den denbora uzten du bere jatorrizko espazioan. Honela, denbora hegaztiaren parte balitz bezala ageriko litzaiguke, Ramón Ramosek (2009) gorpuztutako denboratzat ulertzen duen hori bezalaxe. Era honetan, subjektua bera izango genuke denbora adierazlea eta esaldia literalki ulertuko bagenu, hegaztiaren gorputzean izango genuke denbora. Gerora talka etorriko litzateke, hegaztia espazioz lekualdatu eta bere gorputzaren parte bat jatorrizko leku horretan utziaz. Metafora hau gizaki baten esperientziara itzuliko bagenu, ez luke bere gorputzaren atal konkretu bat bidaiako abiapuntuan utziko, jakina. Baina ulertu daitekeena da, hegazkinera igo eta atzean uzten duena, denboran zehar pilatutako senide, herri eta komunitate oso baten babes eta bizipenak direla. Bidaiariari sorrerako espazioak ematen dio identitatea, eta bere lurraldetasunak eskaintzen dion kokapenarekin batera, bere ondotik datozen identitate, harreman eta historia galdu egiten dira urrun kokatzen den espazio batera lekualdatzean. Hau teorian ondo islatzen da, espazio jakin batean emandako denbora eten egiten da, eta hortaz, jatorrizko leku honetako identitate, historia, eta harremanak ziurrenik leku aldaketarekin eten egiten dira.
Denboraren dimentsioarekin batera, hitzetan espazioaren presentziak garrantzia handia du, eta denboraren ulerkeran hainbat ezaugarri komun diren bezala, espazioarekin ere hala izango da. Mugikortasuna, joan-etorria, igaroa, gertu edo urrun dagoen lekua edota espazioaren egokitasuna adierazten denean espazioaren erabilera eta ulerkera batetaz ari da idazlea. Espazioak egoteko baino, igarorako guneak dira lanean zehar, eta hau adierazten duten hainbat aipu bildu ditzakegu. Gainera, igarotzeko guneak badira, espazioarekin batera, bertan ematen den denborak zeresan handia izango du aurrez aipatu bezala, tarte labur eta etengabeak baitira. Honela, bai espazioa, eta bai denbora elkarrekin ulertu beharreko dimentsioak izango dira ezlekuetan.
Aldagelak, arropaz aldatzeko guneak izan ohi dira, kiroldegian edota arropa dendetan aurki daitezkeenak. Esaldi honetan duen esanahiak berriz, ez dio zuzenean arropari erreferentzia egiten, baina bai ordea gela hauek duten erabilera aldakorrari. Idazlea zuzentzen zaion horri, bere jaiotzaz ari zaion unean, aldagela batean jaio baino,
etengabeko joan-etorrian eta pertsona ezberdinen igaro eta erabilera duen gune batean jaio izana gogorarazten dio. Bertatik igarotako beste haur bat besterik ez zen izan, espazio horren egunerokotasunaren parte eta jaiotza data konkretuak etengabeko funtzionamenduan lausotuta. Adibide honek espazioak duen joan etorria adierazten digu, konstantea den gertakari bat. Aldagelak, norberaren ikuspegitik eremu intimotzat jotzen ditugun bezala, pertsona askoren erabilerarako prestatuak diren espazioak dira, joanetorri eta janztekoak ez diren aldaketetarako. Eremuaren intimotasunean geratu baino, beste edozein pertsonak duen erabilera bezala, ospitaleko gela hotz bateko igaroa azpimarratzen du honek.
Igarozko espazioen ideiarekin jarraituz, Bi minutu abestiak garraio publikoaren itxaronaldia iradoki dezakeen pasartea biltzen du, geltokian diren erabiltzaileen egoera arrotza gogora ekarriz. Gertaera hau galdutzat den leku batean aurkezten zaigu, baina era berean iraganari erreferentzia egin diezaiokeen gertaeraren bat. Urrun kokatzen den espazioz ari bazaigu ere, jada pasatako une baten gogora ekartzea historiaren aldarrikapenarekin lotu genezake, eta dakigunez, Augék garrantzia emango dio ezlekuetan jatorrizko espazio horietako pasarte historikoi egiten zaien aipuari. Ondorengo esaldi honek ondo adierazi dezake egoera hau:
"Leku galduak. Garai bateko une bat, nahiz eta jendetza arrotzari begira, gogora ekarri nahi." (Bi minutu)
Kontraesankorra izan daiteke espazio berean historiako pasarte batek ekar dezakeen identitate kolektiboa eta aldi berean erabiltzaileak lekuz kanpo direla sentitzea partekatzea, bi minutuz bada ere. Gertaera historikoak eta ezlekuak pasarte honetan bat egin dezaketela ondoriozta daiteke esaldi horren bitartez. Abesti berean aurki dezakegun beste hitz aipagarri bat hiri zeharrargia da. Zeharrargi izenondoa argiak objektu bat gurutzatzen duen baina bere atzean dagoen hori lausotuta ikusten den kualitatea definitzeko erabili ohi da. Metafora hau hirira eramango bagenu, alde batetik bestera zeharkatu dezakegun espazio bat izango genuke, batetik bestera doan argia bezala. Baina zeharkaldi honetan ikusten dena lausoa da, hirian egon baino, igarotzearen ideia da oraingoan ere nagusitzen dena. Hiriaren atzean dagoen horren inguruko ezjakintasuna isla dezake metafora honek, espazioak duen transitorako erabilerarekin batera. Gainera, biltzen ari garen metafora guzti hauek modernitate osteko hiriaren ulerkera kritiko eta jakin bat eskaintzen ari zaizkigula ikus dezakegu, hitzen alor ideologikoa zehazte aldera.
Abesti berarekin jarraituz, eta lanean ohikoa den bezala, espazioaren dimentsioarekin batera, denborari eginiko aipuak anitzak dira Bi minutu abestian. Pasarte honetako bi minutuak amaitzeko desioarekin batera, abiadurarekiko menpekotasuna adierazi nahi duen egoera dugu. Aldi berean, goiz huts bati aurrean hartu nahiak denborarekiko menpekotasunarekiko den talkaren isla dezake. Espazio galdu honetan kokatzen den istorioa ulertzeko asmoz, oraingoan ere denboraren metafora sozialetara joko dugu.
Testuinguru berean, pasaguneetan eskatu ohi diren pasaporte argazkien aipamena dugu, identifikazio eta identitatearen artean sortzen den talka bat. Lan osoan zehar identitatearen galera azpimarratzen den bezala, zenbait gunetan eta Augéren lanean aipatu bezala, identitate eza lotu ahal izateko, lehendabizi identifikazioa ezinbestekoa izango da. Idazleak beste abesti batean dioen bezala, nortasunak labain egiten du, baina leku batetik bestera mugitzeko identitate formal baten froga denbora gutxiren baitan aurkeztu beharra izango da.
Anonimotasuna identitatea frogatu eta arriskurik ez denean lortzen den ideiarekin lotu daiteke. Idazlea zuzentzen zaio hori "aske" da anonimotasuna eskuratzean, anonimotasuna eskuratzeak mehatxu ez zarela frogatzea dakarren heinean. Tartean hizkuntza berririk asmatzeko zailtasunak dira itxaronaldi honetan. Hizkuntzarik ezean erabiltzaileen arteko, harremanik ere ez da izango, denbora tarte labur honetan. Isiltasunaren ideiak duen aipamena beste abesti batzuetan identifikatu daitekeen zerbait da. Esaterako, hitz jolas bat egiten da ospitaleko erditze gela batetik igaro eta jarraian datorren pasartearekin, erditzeko ezpain, eta hizketarik ezak dakarren ezpainak jostearen ideiarekin.
Bestalde, espazioaren dimentsioak ondo identifikaturik dira gertukoak eta deserosoak diren espazio horiek. Hurbil aurkitzen dena urrun dagoen horri nagusituko zaio
autorearen diskurtsoan, jatorrizkoa den horrekiko erroak aldarrikatzen baitira. Hurbilekoa nagusitzen dela diogu, leku antropologikoa den horrekiko lehentasuna adierazten delako hitz hauetan. Bizipenez gain, pasarte ezberdinen kontaketak balorazioen ondotik datoz behin baina gehiagotan. Espazio egokia denaren eta ez denaren adierazpenek ezlekuen inguruan den ikuskera negatiboa indartuko lukete, bi aukeren artean espaziorik egokiena gertukoa baita, eta ezlekuak berriz, tentsioak eta segurtasun eza dakartzaten guneak. Lanean zehar beldurra, garrasiak, adia, intziria edota inon gustura ez egotearen aipuekin batera, honelakoak ageri zaizkigu:
Sorterri, identitate edo jatorrizko "ekosistema" baten espazioa aldarrikatzeko erabiltzen den metaforetako bat hazi eskukada da.
Goroldioa errorik eta hazirik ez duen landare briofitoa da. Itzaletan igarotako denbora beharrezkoa du ahazteko eta ez dute hodi eroalerik. Protagonistaren poltsikoan hazirik ez duen goroldioa hazten da. Landare honi eginiko erreferentzia ezlekuen arlora eramango bagenu, goroldioa haztearen metafora ezlekuek ekarritako ondorioa balitz bezala ulertu dezakegu. Sustrairik gabeko errotze bat dakar honek, itzaletan denboraren igaroarekin sortu den goroldioa bezala, iluntasun edo anonimatoan emandako denbora honek protagonistarengan jatorriarekiko lotura eza garatu du. Gerora, hazi-eskukada baten eskariaren beharraz ari zaigu eta pentsa daiteke, goroldioak ez dituen hazi horien beharrak jatorrizko lurraldearen errotzeari egin diezaiokela erreferentzia. Hau honela, hiriko bizitzak ondorio negatiboak ekarri eta norbere jatorriaren aldarria egiten dela ikusi dugu.
Desio den errealitatea eta ezlekuek dakarten distantzia ez datoz bat. Pasarteko protagonistak urrun kokatzen diren egoeran, hurbil egoteko nahia ageri zaigu, hazi eskukadaren eskariarekin batera, ondo dagoenaren eta ez dagoenaren arteko iruditeria argi identifikatu daiteke. Oraingoan ere, leku antropologikotik gertu egongo litzatekeen espazioa hartzen da ontzat, eta distantzia negatiboki hartzen dela esan daiteke.
Espazio eta denboraren dimentsioez gain, gizatiarra den dimentsio batek ere pisu esanguratsu du lan honetan zehar. Lanean zehar gorputzeko atalek biltzen dituzten ezaugarrien bitartez, identitate, denboran pilatutako bizipen eta istorioak adierazi nahi direla esan daiteke. Gorputzari erreferentzia egiten dioten aipu horien artean, hauek izan daitezke esanguratsuenak:
Eskuko marrak erabat pertsonalak diren ezaugarriak ditugu, norberak bere propioak dituen ezaugarriak. Metafora honen bitartez, hatz-markek norbere identitateari erreferentzia egiten diotela pentsa daiteke, eta ezlekuak norbere izate horretan duten
irismenaz. Gainera, lapurtu aditzak duen zentzu negatibo guztia kontuan hartzekoa da, gugandik kanpo kokatzen den lapur bat identifikatzen baita galdera horren atzean, hatzmarkak edo identitate galera baten erantzule dena. Ezlekuak arazo exogeno bat dira idazlearentzat, eta gure esparrurik intimoenean eragiteko gai direla aditzera ematen da. Beste pasarte batek, ospitalean, gaixorik azken egunak ematen ari den gizon baten errealitatea dakar gogora. Bere gorputza eta bizkarra orbainez beteak dituen pertsona batenak dira, baina orbain hauek bizitza osatzen duten pasarteen pilaketak bailiran uler genitzake. Tartean, jasotzen duen tratua nahiko hotza dela esan daiteke, telebista baten ondoan igarotzen baititu bere azken egunak, 1215. katean, eta ez du gutunik jasotzen.
Talka bat izango genuke bizitza oso bat gorputzean daraman historia eta bizitako pilaketak islatzen duten orbain horien eta ospitaleko gaixoaren tratuan. Batetik, bizitzako identitate eta historia isla dezaketen bizkarreko orbainak, eta bestetik, orbain hauek gaixo gisa hartzen diren gune ospitalario hotza ditugu. Aurrez aipatutako denboraren metafora sozialak kontuan hartuta, gorputzeko orbainak denbora gorpuztu gisa uler genitzake.
Metaforez gain, gramatikalki lehenengo pertsona pluralaren erabilerak kolektibo baten inplikazioa dakar, irakurle/entzuleak edo idazleak sorturiko mundu imaginarioan aurkitzen denak bat egin dezake honekin, eta hein batean bere diskurtsoa bereganatu egiten du. Hortaz, idazleak zuzentzen zaion horren konplizitate bilatze bat egiten duela esan daiteke, eta esaldiak kolektiboki adierazteaz gain, zuzenak diren adierazpenak egiten dira. Adibidez:
Azken adibide honetan bezalaxe, hitzetan zehar norbaiti zuzentzen zaizkion galderak ditugu, eta aurreko kasu honetan kanpo agente negatibo baten identifikazioa nabaria da. Beste zenbaitetan gu-a eta bestearen arteko bereizketa agerikoa dela esan daiteke. Izan ere, kanpo agente bat identifikatzen da, "Euren hortz-haginak salgai, ta euren korbata, koloretsu aberrigabeak." (Nekearen teoria), esaterako. Kanpo etsai baten identifikazioarekin batera, beste galderek konplizitate bat dakarte, idazleak bere mundu imaginarioan edo irakurlearen senean galdera horien erantzunen inguruko kezka piztu nahi du, beste horrek erantzutea.
Era honetako esaldiek argi erakusten digute pasarte kontaketa huts batetaz haratago badela hautu ideologiko bat zabaltzeko grina, edo leku egokia dena eta ez dena definitzearekin batera, gainontzekoei pentsarazi eta konbentzitzeko nahia behintzat. Labur esanda, lekua hurbilekoa dela esaten da eta ezlekuak berriz arrotzak direla.
Orain arte bildutako guztian zehar diskurtsoaren analisi soziologikoa presente izan badugu ere, esandakoaren alor ideologikoan ondorioztatuz amaituko dugu diskoko hitzen diskurtso analisia. Martxel Mariskalek eskainitako diskurtsoa soziala izateaz gain, soziologikoa ere bada. Ezlekuen teoria bere hitzetan islatua ikusten da, eta Marc Augék duen ikuskera ezkorrari beste maila dekadenteago bat ematen diola esan daiteke. Beraz, soziologiatik edaten duen bezala, eremu urbanoak dakartzan hainbat pauta gogor salatzen dira. Erabilitako hizkera guztia kontuan izanda, ezleku baten ezaugarriak beteko lituzkeen eta leku antropologikotik gertu egongo litzatekeen espazioa etengabean talkan daude lanean zehar. Talka honetako bizipenetan ezlekua nagusitzen bada ere, bien artean leku antropologikoa litzateke autorearen nahietatik gertu dagoena. Honela, anonimatozko espazioek dakartzaten ondorio latz guztiak islatzen dira hitzetan, denborak markaturiko erritmo jakin batetik ihes egin ezina, ezezagunak diren espazio eta hiritarrak, komunikatzeko arazoak dakartzan testuingurua, gertaeren subjektuarekiko axolagabetasuna… Denbora, espazioa eta harremanen ulerkerek talka egiten dute etengabean, batera ezinak dira, eta autoreak hau kritikatuko du, aurka dagoen eredu horren ondorio diren pasarteak bizi baditu ere. Alienaturiko hiritarrak, burujabe ez direnak eta indibidualizaziora daraman eredu guzti horren aurrean, ezinegona, estutasuna edota inpotentziak eragindako testuinguru dekadenteari garrasiak eta intziriak bildu zaizkio. Lanean zehar aipatzen diren sentimendu eta egoera hauek ezlekutzat hartzen ditugun ereduarekiko aurkakotasun garbi bat dakarte. Eta esan bezala, hitz hauek ez dira esperientzia pertsonaletik edo fikziozko pertsonaia batzuen pasarteetara mugatu behar, bere baitan aldarrikapen bat baitago. Gainera, analisi honen hasieran ikusi dugun diskurtsoaren sorreran den testuinguru analisiari hitz hauen argitarapen testuingurua gehitu beharko genioke. Honela ulertuko dugu diskurtsoak eta bere inguruak zein lotura duten: "La interpretación sociológica del discurso consiste en establecer conexiones entre los discursos analizados y el espacio social en el que han surgido" (Ruiz, 2009: 16). Diskurtsoaren testuingurua poeta batek post-hardcore talde batentzat egiten dituen hitzak diren bezalaxe, kontuan hartzekoa da Lisabö taldeak duen praktika politikoa. Diskurtso guztia hau, argitaratua izandako lan batean kokatzen da, publikoari zuzentzen den lan bat da hortaz, eta bere baitan ezlekuen inguruari kritika adierazkorrak egiten dira. Jakina da hitzetan bildutako diskurtso hori zalegoak irakurri eta entzungo duela, eta pentsamendu kritikoa ahalbidetzeko tresna bat izan daiteke hortaz. Gainera, diskoa Creative Commons lizentziapean eta auto-ekoizpen bitartez –bai, ekoizpen musikal eta bai diskografikokiargitaratzea diskoan hitz egiten den eredutik aldenduko litzateke, burujabetza eta ekoizpena kolektibizatze aldera. Honek erakuts diezaiguke, lanean biltzen den diskurtsoarekin batera, taldeak artelan hau ekoizteko eran duen hautu politikoa.
Espazioaz eta espazioarekin egin
Hitzen inguruan esandakoa ageriko maila batean erraz identifikatu daitekeen zerbait da, ezlekuen ikuskera kritiko eta ezkorra begi-bistan den zerbait baita. Honekin batera, hitzetan zehar diren metafora eta azken orrialde hauetan hauen gain egin dugun irakurketa diskurtso zurrun horretatik gertu dagoen zerbait izan da, hitzen bitartez proposatutako irudiak identitatearen aldeko bailiran ulertu ditugu. Hala ere, diskurtso zurrun honetatik harago, hizkuntzaren erabilerak aurpegi ezberdinak ditu, eta hau diogu soziologikoki diskurtso mardul eta identitatearen aldeko prestutasun handia adierazten duten hitzek era berean esaten den honen irakurketa zabal bat egiteko aukera ematen digutelako. Oso bideraturik dagoen diskurtsoak baditu irakurlearen interpretazioa eskatzen duten hainbat une, eta hau metafora ezberdinak erabiltzearen ondorio gisa ulertzen dugu. Aurrez egin dugun irakurketa ezlekuen ikuskera ezkorrak metaforen ulerkera baldintzatu badu ere, irakurketa anitzak izan ditzaketen figurak izango genituzke. Diskurtso zurrunaren baitan ulerkera ezberdinak izan ditzaketen iradokizunak ditugu, azken esanahi hori itxi edo murriztu gabe. Hau honela, batetik anonimatozko espazioen ulerkera ezkorra eta dekadentea aurki dezakegun bezala, badira metaforei esker eskuratutako esanahi zabalak. Hitzaren erabilera honetan zurruntasuna eta malgutasuna elkarrekin datozen bi ezaugarri izango lirateke, honek dakarren tentsio edo talkarekin. Hitzaren proposamen soziologikoak metafora eta bestelako irudien bitartez adierazitakoaren arteko talkan aurkitzen dira disko honetako hitzak, soziologikoki esandako horrek identitatearen aldeko proposamen sendoa defendatzen den bitartean, hitzaren erabilera poetikoak irakurketa zabal baten bitartez irakurleari identifikazio ezberdinak eskainiz. Hau esanda, interesgarria litzateke Joseba Zulaika (1985) antropologoak bertsolarien hizkeraren inguruan erabilitako joko eta jolas ideiak bereiztea. Jokoak bata bestearen aurka jartzen duen eta marko finko baten baitan ari den adiera bipolarra litzateke. Hau da, ondorio positibo eta negatiboak dituen bezala, irabazle-galtzaile edota egia-gezurra binomioen artean kokatuko da jokoaren emaitza. Antagonikoak diren ereduak behar ditu, batari esker bestea eusteko. Hitzaren adiera, zentzu literalenean ulertu beharko genuke, aurrez ondo zehaztuta dagoen arauen baitan. Jolasean berriz ez dago arau itxirik, irekia da eta arauak apurtzea jolasaren iturri izan daiteke. Jolasak ez dakar ondorio gisa irabazle edo galtzailerik, bi muturretan kokatuko genituzkeen kategoria hauek ez dira baztertzaileak eta hitzen erreinuan jatorrizko esanahiarekin ulertuko ez genituzkeen eta autorearen esanetan alegiazkoa edo metaforikoa den adiera nagusituko litzateke. Hala ere, Martxelen hizkeran zenbait unetan jolas eta jokoa batera eta haien arteko talkan aurkitu ditzakegula esan daiteke.
Ezlekuek dakarten identitate galeraren aurrean, diskurtso sozial sendo honek praktika diskurtsiboaren bidez eta ezberdina den, urrun dagoen edo kanpo agente baten deskribapen baten beharra izango du bere identitatearen aldeko diskurtso hori defendatzeko (Hall, 2003). Hitzetan ikusi dugunez, ezlekuen aurkako diskurtsoak espazio hauek zalantzan jartzen dutena defendatzeko asmotan, autorearen idealetik kanpo diren ezleku horien deskribapena beharrezkoa izan da identitatearen aldarri bat egiteko. Diskurtsoan zehar identitatearen defentsak ezberdintasunean oinarritzen diren ezaugarri batzuk behar izan dituen bezala, hitzaren erabilera poetikoaren bitartez, irakurleari
emango zaio ulerkeraren aukera. Ulerkera horretan autoreak proposatutako zerbaitekin bat egin eta honekin bat egingo balu, irakurlea bera identifikaturik sentituko litzateke, partekatzen diren zenbait elementuren ustea sortzen baita (Hall, 2003). Beraz, batetik idazleak proposatutako diskurtso soziologikoak izate egonkor batetik abiatzen den identitatea islatzen badu ere, hizkera metaforikoaren ondotik datozen eta irakurleak egiten duen irakurketaren arabera, identifikazio ezberdin eta aldakorrak izango genituzkela ikus daiteke. Guzti honen berezitasuna da esaldi beren bitartez bi erako irakurketak egin daitezkela. Batetik, idazlearen identitatea jaso eta bestetik, iradokizun batetik abiatzen den metafora edo irudi baten inguruan sortzen den horrekin bat egin eta idazleak esandakoarekin identifikatzea izango genituzke. Identitateak, jokoak bezala, aurkari baten beharra du bere helburura iristeko eta esandako horrek, benetakoa den edo esentzia bat aldarrikatuko du. Metaforen bitartez berriz, hitzek ez dute haien benetako esanahia mantenduko eta hauekin era irekian jolasten dela esan genezake. Letra hauetan bi ezaugarri hauek etengabeko talkan aurkitzen ditugu, konnotazioaren bitartez hitzekin jolas egin eta identifikatzeko aukera ematen diguten esaldiak, eta aldi berean, hizkera denotatibo batez, zurruntasun eta bi aukeren arteko norgehiagokaz identitatea aldarrikatzen dutenak.
Biek idazle eta irakurlearen arteko harreman bat badakarte ere, mezuaren norantza ezberdinak dituztela esan dezakegu. Lehenaren bitartez idazlearen aldarri diskurtsiboa irakurleak barneratzen duen bitartean, lengoailaren irakurketa zabalak esandako horrekin identifikazio bat sortu eta idazleak esandakoarekin bat egiteko aukera ekar dezake, idazle eta irakurlearen arteko loturak ezberdinak izanik. Hau honela, maila diskurtsiboa soilik hartuko bagenu, Martxel Mariskal identitatearen aldeko kokatzen den aldi berean, lengoailaren erabilera poetikoaren bitartez identifikatzeko aukerak sortzen direla esan genezake.
Gainera, orain arte irakurketa egin dugun hitzen gainean autore berari galderak egiteko aukera izan dugu. Ezlekuen irakurketa negatiboaren aurrean, metaforek duten garrantzi handia ikusita, lengoaiari dagokion bere ohiko lekutik desplazatu eta nolabait esaten dena adierazteko erabilera linguistiko ezlekutiarraren inguruan aritu gara. Metaforak lengoailaren ezleku gisa ulertuta, hau da, bere ohiko egoera edo lekuan ez duten adiera kontuan izanda, esanahiaren desplazamendu bat dela ulertu daiteke. Beti ere, esanahia leku batetik bestera mugitzeak irakurketa zabal bat dakarrela esan dezakegu, eta ezlekuen ikuspegi ezkorraz haratago, hau probestuz leku aldaketari bestelako zentzu bat bilatu diezaiokegula pentsa daiteke. Hau honela, ezlekuen kritika zorrotz bat egiten den proposamen artistikoan, hitzen ezlekuaren erabilera egiten dela pentsa daiteke.
Hitzen analisiaren ondoren eginiko elkarrizketari esker, hitzaren leku aldaketa hauek ezleku gisa ulertu daitezke, baina autore beraren esanetan, ezleku alienanteak baino, ezleku elikagarriak lirateke hauek. Behin eta berriro irakur daitezkeen irudiak, irakurtaldia burutzen den egoera edo pertsonaren arabera ezberdinak izango direnak eta eguneroko hizketan bestelako adiera bat duten esaldiak gure egiten ditugu. Honela, esanahiaren desplazamendua izan duten hitz horiek, gure egoeraren arabera irakurriko ditugu, irakurtaldi hau ematen den testuinguruak baldintzatuta eta irakurritako aldi
bakoitzean gauza ezberdinak iradokitzen dizkiguten irudiak izanik. Martxelen esanetan, eta orain arte ezlekuek izan duten zentzu negatiboa gaindituz, metafora eta irudi horiek gure eremura eramaten ditugunean hizkera ezlekutiarra leku bihurtuko litzateke. Honek, interpretazioaren bitartez airean zegoen esanahia gure egitea dakar, ezlekuan zegoen hori gure parte egitea, noraezean zegoen esanahia interpretatu, honekin identifikatu eta gure izatearen parte bilakatuko litzateke.
M: "Hau da, seguraski metafora horiek normalean ez ditugu aurkituko eguneroko elkarrizketetan edo eguneroko mediotan edo eguneroko prentsan, ez? Beste nunbait dauden esaldiak, ez? Baino entzun edo irakurri baditugu, gure izatearen parte bihurtu direnak, ez? Orduan ezleku horiek gure leku bihurtzen dira. Eta pentsatu nahi nuke leku txikitxo horiek pena merezi dutela, ezta?"
M: "Orduan, hor uzten dut nire irakurketa, eta badakit horrek gauza eder bat baduela, lehen esan dugun hizkuntzaren bigarren alderdi, alderdi mardul hori, dala hizkuntza sugerentea, nahiko sugestiboa dela ere aldi berean, horrek arrantza egingo dula modu ezberdinean, ez?"
Hitzaren erabilerarekin batera, elkarrizketatuak bere bizi esperientziak ezlekuen gaineko ikuskera eta hitz hauek idazterako garaian izan duen eragina aipatzekoa litzateke. Teoria soziologiko batetik abiatutako hitzak baino, Estatu Batuetan emandako urteetan bizitako esperientziaren ondotik datozen irudiak asko lotu baitira ezlekuekin. Kontzeptu soziologikoaren inguruan galdetu eta berehala, bizi esperientziekin lotu dira ezlekuak. Euskal Herrian auzoaren kontzeptua argi dugun bezala, kontraste handia bizi izan zuen idazleak Estatu Batuetan urte batzuk igaroaz. Gurean oraindik ez ziren komertzio gune erraldoiak, Mall-etan bertan ziren hotelak, distantzia erraldoiak, lerro askotako autobideak edota bakardadea sentitzeko erraztasunak aipatu dizkigu.
M: "Beti irudikatzen nuen helikoptero bat pasa zela, han utzi ninduela, Bostonen erdian, eta nire nortasuna asmatzerik banuela imaginatzen nuen, ez? (…) Eta nire eguneroko bizitzan joko moduan hartzen nuen askotan hori, ez?"
Era berean, ezagutza soziologikoa baztertu gabe, baino honek lan artistiko batean izan dezakeen hizkuntza denotatiboaren erabilerarekiko kritikotasunez, lanaren asmoa ez zen izan ezlekuen inguruko teoria islatzera bideratu. Diskoa kontzeptu soziologiko baten inguruan ari bada ere, artea eta zientzia bereizi beharreko bi esparru izango dira, eta bakoitzak bere hizkera propioa izango luke. Imaginarioa bultzatu nahi duen hizkuntza eta teoriaren zentzu itxia ez lirateke bat etorriko, baina hein batean laneko hitzek bietarako tartea eskaintzen dutela esan daiteke. Hitzaren izaera dialektiko (Voloshinov, 1976) honen bitartez, Martxelen esanetan eguneroko hizkuntzan ez duen edertasuna eskuratzen du hizkuntzak.
M: Nire asmoaz ez zan izan bueno, nire…bueno, soziologoa naiz prestakuntza aldetik eta… (…) Tratado bat idazteko adibidez, edo teorizazio bat egiteko, badaudela bideak, ez? Estudio, ikerketa zientifiko bat egiteko, hizkuntza guztiz
denotatiboa, dena zehatza ta mehatza izan behar duna eta abar. Sormen munduan, niri sormen munduan ez zait gustatzen papistak izateko nolabait. (…) Niri behintzat, nire kasuan ez zait gustatzen hainbat hitz lapidario erabiltzea eta gutxigo hainbat mezu dogmatiko erabiltzea."
Hitzen erabileran aurkitzen ditugun barne tentsioez gain, idazle eta taldearen arteko harreman berezi bat dugu Lisabö taldean. Martxelek taldearen entsegu lokala sakristia bezala izendatu du, leku sakratua bailitzan. Musika taldea eta idazlea elkarlanean diren bezala, guztiz bereizita egiten dute lan sormen prozesuaren baitako atal berezi eta egoera pertsonalak tarteko. Honela, kideek emaitza sortu aurretik haien artean asko hitz egiten duten bezala, hitzak eta musika sortzen diren espazioak oso bereizita daude. Hitzak bakardadean eta etxean sortzen diren heinean, musika taldean eta lokalean sortzen da, biek ere bateratutako azken emaitza eskainiz.
Bestetik, lana euskarri batetara eraman eta diskoa grabatzerako garaian, espazioan egindako erabilera ekoizpen arrunt batetik urruntzen dela jakin dugu Karlos Osinagaren bitartez. Prozesu hau ohiko egiten ez duen ezaugarria, estudiotik kanpo den gela handi baten erabilera da, akustika berezi bat probestuz. Hau honela, Lisabök ez zuen diskoaren zati garrantzitsu bat estudio batean grabatu, Bonbereneako skateparkeko zabalerako akustika probestu baitzuten. Eraikuntza bezala, fabrika zahar bat da hau, honek suposatzen duen espazioaren handitasun eta zabalera guztiarekin. Karlosek aitortu duenez, haiek Steve Albini2 bezalako ekoizleek egindako diskoen oso zaleak dira, ingurugiro ireki, naturala eta handitasuna soinuan antzematen baita bere lanetan. Ildo beretik, berak behin baino gehiagotan aipatzen du soinua edo musika ikustearen irudiak garrantzia handia duela, eta hau nabaritzea asko miresten duen zerbait da.
Entzumenaren bitartez ikusmenera eramaten gaituen soinuak, karga oso indartsua du ekoizpen honetan eta entzumenaren bidez espazioa irudikatzeko gaitasuna ahalbidetzen du soinuak. Elkarrizketan zehar ekoizleak aipatutako soinuan espazioa bilatzea, handitasuna eta anbientea dimentsio guzti honekin lotuta dago. Espazio fisikoa soinuaren bidez adierazten da, musikaren bitartez ikusten baita espazioaren dimentsioa, edo espazioa entzun egiten dela esan daiteke. Honela soinuak espazioaren iruditeriara
2 Steve Albini AEBetako ekoizle eta Shellac taldeko musikaria da egun. Besteak beste, ezaguna da Pixies taldearen Surfer Rosa (1988), Nirvanaren In Utero (1993) edota Berri Txarrak euskaldunen Payola (2009) diskoak grabatzeagatik.
garamatza, bertan ez garen bitartean hau ikusteko baliabideak eskainiz. Oroitu dezagun Lefevbrek (2013) bizitako espazioa horien gainean sortzen diren esanahi eta iruditeriak errepresentaziozko espazio bezala sailkatu zituela. Taldeak gela zabalean egindako grabaketak, bertako akustika probestuz egindako praktika espaziala, espazioaren eta praktika honen bitartez lortu nahi den soinuaren irudi sinboliko batekin guztiz loturik dagoela esan daiteke. Soinuan oinarritzen den espazioaren iruditeria sonoro hau praktika espazial zehatz baten ondorio da, eta espazioaren erabilera honi esker, soinuak lekua ezaugarritzen du, era ez berbal batean. Espazioaz egiten den hori, emaitza auditibo batean bideratzen da, eta honen helburua bada musikari alderdi fisiko bat eskaintzea, musika ikustearen ideia hor baitago. Soinuaren espazialitatea errepresentaziozko espazio bezala ulertuta, non espazio fisikoak iruditeria bat hartuko lukeen, kasu honetan soinuaren bitartez, ezaugarri konkretuak dituen areto zabal eta bizi batean egindako praktika espazialari esker eskuratu da. Espazio fisiko eta mentalak bat egiten dutela pentsa daiteke, baina hau hitzen bitartez esaten den horrekin alderatuko bagenu, elkarrizketen bidez ondorioztatu dugu espazioaren erabileraz lortzen den lekuaren espazioa eta soinuaren espazioa ez datozela bat ezlekuen irudikapen horretan.
Espazio fisikoaren parte den arkitekturak, distantziak, paretek eta azken batean honen ondorio den akustikak sinbolismo bat hartzen du, musikariaren aukera honek espazioa soinuaren bidez irudikatzen baitu. Soinuak lekuaren informazioa eskaintzen digu, nahiz eta hitzen bitartez ezlekuen inguruan adierazi nahi den horren baliokide ez izan, eta guk entzun ohi dugun azken emaitza musikarena bada ere, grabaketa burutu den gelan diren elementu guztiek azken emaitza honetan garrantzi handia dute. Era berean, akustikaz hitz eginik, aipatzekoa da gelak berak duen agentzia gaitasuna. Soinuaren azken emaitza espazioko dimentsioek gauzatzen dute eta musikariak bere instrumentuarekin abiatzen duenak, espazioaren erantzun bat jasotzen du. Disko honetan akustika zehatz hau bilatu bazen, inguruko hormek soinua moldatzeko gaitasuna dutelako da. Akustikoki erreberberazio bezala izendatuko genukeen hori, soziologikoki artekaria da. Musikariak abiatutako soinu katea ezaugarri arkitektonikoek bueltatzen dute, uhinak bideratuz, eta hortaz espazioa ere soinuaren erantzule bada. Emandako hori itzuli egiten da, eta horrek musika egiterako garaian paretekin sortzen den agentzia partekatua agerian utziko luke. Egindako musika aretoko dimentsioek baldintzatzen dute, baina aldi berean, areto ezberdinak dituen dimentsioak aukeratzeko gaitasuna izan dute musikari eta ekoizleek, baina hau izan zen aukera, espazioak itzuliko zuen horren jakitun izanik. Eta azken batean, diskoa sortzeko prozesu zabal honen ataletako batean hori da soinuan bilatzen dena, espazio bizi bat, soinuaren dimentsio fisikoa grabaketaren bitartez soinuaren irudikapenean txertatzen duena. Hein batean, soinua da musika grabatu zen uneko lekuaren informazio eroalea eta espazioa ikusi ezean, honek hartuko du bere dimentsio fisikoa. Era honetan, soinuak artekari zeregina har dezake, grabatutako gela baten informazio espaziala soinuaren bidez jasotzen du entzuleak. Honek ekoizpen espazio eta espazio erakuslearen edo entzulearen espazioaren arteko konexio bat suposatzen du. Gainera, aipatzekoa da elkarrizketatuak ekoizpen artistikoan bertan sartzeari garrantzi handia ematen diola, tartean, Ken Loachen zinemari erreferentzia eginez.
Aurreko aipu honetan, soinuaren espazialitatearekin batera, lanaren parte izateak duen garrantzia azpimarratuko genuke espazio handi baten irudikapena entzuleari iristea. Hau da, nik nire etxean diskoa entzuten badut, espazio zabal hori entzun eta irudikatu dezaket, barruan egoteko aukera dut. Lanaren parte izatearen inguruan, hainbat adibide jartzen ditu Karlosek, eta taldearen musikan berak esan bezala, batzuetan espaziorik ez badago ere, beste zenbait unetan espazio honen presentziak obrara gerturatzen edo sartzen gaitu. Espazioa ez dago beti hor, etengabeko tentsioan den eta eztanda noiz iritsiko ote denaren esperoan, musikak intentsitatearekin jolasten du, eta espazioa dinamikaren arabera agertuko da. Elkarrizketatuak esan bezala, espazioaren agerpena une lasaienetan izango genuke, intentsitate altuak espazioaren gabezia dakarren bezala, intentsitate baxua agertzearekin espazioa entzunaz. Zentzu honetan, urrutitik edo distantzia batetik eginak dauden ahotsak efektu hau gauzatzeko aproposak dira, bizitzen ari zaren, hor egon edo sartuta egotearen sentsaziora gerturatuko gintuzketen teknikak. Haien lanera barneratzeko tresnak dira, ekoizle eta entzulearen arteko bestelako harreman bat dakarrena eta efektu hau bereziki grabaketen bitartez eskuratzen badute ere, zuzenean badira haien publikoa barne sentitzeko baliabideak.
Bertolt Brechtek antzerkiaren inguruan landutako idatzien ondotik (2004), ikuslegoa ikusten ari zen horren jakitun izatearen garrantzia azpimarratu eta antzerki errealistak zekarren ilusioari aurre eginez, ikuslea fikzio eta ilusioaren mundutik bereizi nahi zituen. Ikuskizun kapitalistak ekoizle eta entzulearen artean diren bitartekoen bidez ikusten ari den horrekin zuzenean identifikatu eta ilusio alienante bat sortuko luke, eta honen aurrean harreman alienante hau apurtzeko, distantziamendu teknikak probestuko ditu. Era honetan, antzerki naturalistan ez bezala, obran bertan ez lirateke gizarteko arazoak saihestuko, teknika hauen bidez ikusten den hori era gardenean eginez. Ikusle-entzulearentzat alienanteak izan nahi ez duten praktika hauekin lotuta, eta haien musika zuzeneko emanaldietara eramanaz, argien ezohiko erabilera eginez espazio erakuslean taldera gerturatuko gaituzten ezaugarriak badira. Foko finko eta argi zuriek dakarten oholtza gardenak ikuskizun berarekiko nolabaiteko kritikotasuna dakar, eta
erabaki honetan Fugazi eta Shellac bezalako taldeen influentzia garbia dela diote. Ezaugarri estetikoa bada, eszena gaineko aurkezpena eta irudia baldintzatzen dituelako, baina bigarren osagarri garrantzitsua hau da:
Estetikaz harago, rock kontzertu batean taldea halako gardentasun batekin oholtzara aurkezteak, karga sinboliko eta politiko handia izango luke. Oholtzako espazioan ere bada espazioaren errepresentazio hegemoniko bat, ikuskizunaren eszenografia biltzen duen espazioa. Guy Debordek (1971; hemen aipatua: Baringo, 2013: 128) ikuskizunaren inguruan, iraganean bizi izandako oro, errepresentazio hutsean bilakatu dela dio. Zentzu honetan Lisabök molde finkoetatik ihes egin (jolas egin) eta ikuskizunaren oso lagun ez izateak, espazioaren errepresentaziotik gertu dagoen ikuskizunaren simulakroari aurre egingo dio. Halaber, Lisabök ez du egiten ez duen zerbait irudikatu nahi, naiz eta publiko zabalaren artean ikuskizunak arrakasta gehiago izan. Ohiko espektakuluari aurre egin eta taldearen oholtzako espazioa ikuskizunaren espazio homogeneo eta analisi kategoriko batean espazio abstraktutik gertu egongo litzatekeenari aurre egiten dion erresistentzia bezala ulertu genezake. Ezkutuan ezer geratu ezean, oholtzako espazioan egindakoa agerian da, eta zentzu honetan publiko aurreko lekuak praktika espazialaren garrantzia berreskuratzen du, bertan gertatzen den guztiak. Goffmanen dramaturgiara joko bagenu, egoera honetan front eta backstageak bat egiten dute (Goffman, 1997). Eszenatokian egindakoa eta entsegu-lokal edo estudioan diren praktikak bat egiten dute, ikusgarriak baitira publiko aurrean. Honela, oholtzaren lekua ezleku bilakatzen da, eta askotan honela aurkeztea deserosoa dela badiote ere, ikuskizunaren babesik ez dakarren egoera hautatzen du Lisabök. Karga sinboliko handia izango du rock talde batek eszenatokian halako gardentasun batekin oholtzara aurkezteak. Ikuskizunak ekarriko lukeen zurruntasun eta diferentziak murriztearen aurrean, oholtza, espazio erakuslea, agerian geratu eta bere ezaugarri berezgarri zein anitzak behagarriak dira. Eta aipatu bezala, estetikaz gain, badu karga politiko esanguratsu bat. Soinuarekin bezala, ikusten duen horretan barneratzen da ikusle/entzulea, ilusio horri aurre eginez eta beste era batean ikusleak antzemango ez lituzkeen oholtza gaineko nondik norako guztiak agerian daude, akatsak barne. Esperimentazioak jolaserako aukerak ematen dituen bezala, ondorio negatiboek pisu gutxi izanik, egiten denetik izatea eskuratzeko aukera izanik, identifikaziotik gertuago dagoen praktika izango genuke. Aurrez zehaztuta dagoen ikuskizun kapitalistari aurre egin eta oholtzaren espazio homogeneoari aurre egitean, espazio diferentzialaren inguruan hitz egin genezake, praktika espazialak protagonismoa berreskuratu eta espazioaren ekoizpena bere elementu anitz eta ezberdinen ondotik sortuko baita. Agerikoa den espazio erakusle honen inguruan, elkarrizketatuak berak aipatu du, askotan gogorragoa dela horrela aurkeztea, baina era berean gardenagoa eta gordinagoa da. Artekaritza metodora gerturatuz, aipatzekoa da argi zurien papera, honi esker agertzen baita taldea oholtza gainean "biluzik". Musika ahalbidetzen duen prozesu osoa ikusgarria
da, ez soilik hasiera eta azken emaitza. Sistemen teoriaz ariko bagina, kutxa zuriak beltzak ezkutatzen duena erakustearen pareko izan zitekeen jendaurrean hain garden aurkezte hori. Hauek taldearen posea ahalbidetu ez ezik, ikuslegoa ikusten den horrekin identifikatzea argiaren agentziari zor zaio. Egia da argi zuri eta finkoek zeregin egonkor bat dutela, eta zentzu honetan artekari baino, bitartekari lirateke, baina ukaezina da elementu eszeniko honek oholtzako espazioaren dimentsio sinbolikoan duen garrantzia.
Espazioaren teoriatik bi objektuek aldi berean eremu berdina okupatu ezin dutela diogun arren (Lussault, 2015), espazialki distantea dena uhinek konektatzen dute. Musika egiterako orduan elementu bakoitzak kokapen bat du, distanteak dira, baina honek ez du esan nahi batera funtzionatzen ez dutenik. Elementu bakoitzaren kokapenarekin batera, funtzionamendu eta estrategia espazialak izango genituzke. Musikaren kasuan esaterako, gitarra bat anplifikagailutik gertu edo urrutiago kokatzeak funtzionalitatea hau guztiz baldintzatuko du, akoplearen intentsitatea ez baita bera, baina beti ere, distantzia hauei zentzua ematen diena uhina da. Distantzia hauek uhinek lotzen dituzte, eta honek ahalbidetzen du soziala den konexioa. Uhinaren artekaritzak azaleko maila batean ikusezina den agentzia islatzen digu eta soziologiaren beste ikuspegi batetik honek ez luke inongo garrantziarik izango, baina kasu honetan uhina, ikusten ez den elementuak, izugarrizko garrantzia du. Koronabirus berria ere ez dugu ikusten, baina begira non gauden…
Hau honela, eta Bruno Latouren ikuspegi bera partekatuz (2008), ohiko soziologia soziala den horren ezkutuaren atzean gordeko litzateke, finkoak diren etiketa batzuk erabili eta jada ezarritako kategoria batzuetatik abiaturik analisiari ekinez. Musikaren kasuan, hau abiapuntu gisa hartuko litzateke, baina artekaritzaren ikuspegiaren ondotik, musika abiapuntu baino, azken emaitza litzateke. Eraikuntzaren pilaketan azken emaitza gisa ulertu beharko genuke, aktoreek ezarritako eta unean uneko egonkortasun saiakerak egiten dituzten harremanetan arreta jarriz. Era honetan, musikaren markoa alde batera utziko bagenu, berehala konturatuko ginateke aktoreen existentziaz (Hennion, 1988: 162165). Gainera, etnografoaren ikuspegitik, musika, solfeoa edota armonia ez dira existituko (Hennion, 1988: 164), eta hau oso aproposa litzateke Lisabören musika aztertzeko. Elkarrizketetan adierazitakoa kontuan edukita, haiek ohiko musika hizkuntzaren markotik aldentzen direla esan genezake, solfeoaren erabilera ez ezik, marko hau hautsi eta sentsazioen arabera egindako musika egiten dutela aitortu digu Karlos Osinagak. Bere esanetan, askotan pena ematen dio musikariek konposatzerako
garaian musikak dakarren markoaren baitan konposaketak mugatzea, honek aldez aurretik egin beharrekoa mugatuko bailuke, eta haiek berriz, musikaren arauen gainetik, sentitzen duten horren araberako musika egingo dute. Ohiko musika garaikidean topatuko ez ditugun disonantzia, zarata eta akopleak aurkituko ditugun lan honetan, marko hau gainditu eta Hennionek aipatutako etnografoaren eginbeharraz baliatzea egokia litzateke hortaz, soinuan gertatzen den hori, musikaz harago doa eta.
Musika prozesua ahalbidetzen duten elementuak analisi sozial batera ekarriz, eragiteko ahalmena duten eta artikulazioak sortzen dituzten prozesu horiek artekari bezala ulertuko ditugu aurrerantzean. Lisabören kasuan, musikariekin batera, instrumentu eta anplifikagailuek rol garrantzitsu bat jokatuko lukete maila honetan, gainontzeko elementuekin harreman estrategikoak sortu eta batak bestearekiko eragiteko ahalmena duten honetan, sare bat osatuko litzateke, artekari sare batu sortuaz. Gure analisian, musikariak, instrumentuak eta honen anplifikagailua erabilerarik gabe dauden unean independenteak diren elementutzat hartu daitezkeen bezala, musika egiterako garaian, batak bestearen beharra izango du. Musikariak bere instrumentua eragin ezean, instrumentuak ez du soinua egiteko gaitasunik izango, eta era berean, anplifikaziorako tresnarik gabe, ezinezkoa litzateke musikariak egindako instrumentuaren erabilerari esker sortutako hori erreproduzitzea. Batak bestearen beharra du soinua egiteko garaian, eta era berean, elementu batek bestearengan eragiteko gaitasuna amaitzen denean, beste elementu bati bideratzen zaio hau. Hennionek esaldi honen bitartez ondo azaltzen digu hau: "En el extremo de una mediación no aparece un mundo autónomo, sino otra mediación" (Hennion, 1988: 172). Hala ere, norantza hau ez da bide bakarrekoa, musika iraun bitarteko artikulazioak zirkularrak izango baitira. Musikariak instrumentua eragin duen bezala, eragin hau bueltan uhin bitartez jasoko da, uhinek musikariaren jotzeko era bideratuz. Hau honela, uhinak aktore gisa hartu beharreko elementuak lirateke, musikariak instrumentuaren bitartez lortutako soinua berriz ere jaso eta aldi berean lehen uhinaren iturri den aktorearen jokaera baldintzatzeko gaitasuna izanik.
Orobat, talde honen kasuan badira musikarien beharrik ez duten soinuak, gailu teknologikoek haien kabuz soinua egiteko duten gaitasuna probesten baita zenbaitetan. Aurrez aipatutako sare horri musikariaren artekaria kenduko bagenio, taldeak egiten dituen zenbait praktiketan soinuak hor jarraitzen duela ikus genezake. Horren adierazgarri izango genituzke akople edo feedback akustikoak. Taldea ezaugarritzen duen praktiken artean, hau izango genuke, eta honen bitartez musikariaren artekaritza bestelako plano apalago batera pasatzen da, oholtza gainean diren tresnei haien soinua egiteko gaitasuna utziaz. Akople bat anplifikagailu batek bolumen eta ganantzia edo distortsio maila altuak dituenean gertatu daitekeen prozesu bat dela esan daiteke. Bozgorailu aurrean instrumentua kokatzen den unean, ohiko musika jardunean oso desatsegina izan daitekeen soinu bat ematen da. Zarata hau soinu-katean igorleak eta hartzaileak bat egiten dutenean gertatuko litzateke. Honela, instrumentua anplifikagailu aurrean dela, honen kokapenak edo musikariaren nahiak baldintzatuta, bozgorailutik irteten diren uhinek instrumentuko soken bibrazioa eragingo lukete. Bibrazio hauek, gitarra zein baxu elektrikoek haien gorputzetan eta soka azpietan dituzten pastilla elektromagnetiko batzuen bitartez jasoko lirateke eta hauek anplifikagailuak jasoko lituzke. Bozgorailuak bozgorailuetatik bertatik
Sentsazioetatik, molde finkorik gabe, unean uneko emozioei erantzuten eta arauetatik urrun egindako musika, beste behin Joseba Zulaikak (1985) landutako jolasaren ekarpenekin lotu dezakegu. Musikariak berak dio horrekin jolastea gustuko duela, inongo metodo zehatzik gabe eta aurrez prestatutakoa errepikatzen ez den aldi berean. Era berean, jolastearen esanahiaren bidez benetan gertatzen ez den, gezurretan edo txantxetan ari den hori islatzen da. Ez dago araurik eta esperimentazioa, inprobisazioa bezala, jolasetik oso gertu dago. Gainera, aipatzekoa da prozesu hitzak elkarrizketan zehar izandako presentzia, bai sormenean, grabaketan edo zuzenekoetaz ari ginela. Esparru ezberdin hauetan aurrez zehaztuta ez dauden pautak jarraitzen ditu taldeak, momentuaren arabera arauak behin eta berriz desegin eta berriak osatuz. Jolasak eta gezurrak badute harreman estu bat, eta gezurraren adiera negatiboaz harago, gezurretik hurbil dagoen esperimentazioak identifikaziotik gertu dagoen lotura berriak ahalbidetuko ditu. Ondorengo aipu honek esperimentazioak dakarren jolasaren gezurra probesteko aukera ematen duela adierazten digu.
Hau honela, talde honen kasuan, soinua ez da beti musikariak eragiten duen zerbait, musika egiten den espazioan diren bestelako elementuek ere badute soinua eragiteko gaitasuna. Era honetako praktiketan, musikaria artekari baino, bitarteko litzateke, bere eginbeharra finkoagoa izanik. Bai, anplifikagailu aurrean instrumentuarekin posizio finko bat duela, bai anplifikagailu aurrean instrumentua utzi eta oholtzatik alde egin duela. Kasu hauetan, musikariaren posizio eta eginbeharra finkoa bada, hau da, funtzioa bozgorailutik irtendako uhin hori instrumentuak jaso dezan ahalbidetzea bada, musikaria bitartekari taktiko den aldi berean, bozgorailu eta instrumentuak artekari estrategikoak lirateke. Musika egiteko gaitasuna gailu teknologikoei utzi zaie une honetan, eta instrumentistaren eginbeharra bere gitarra edo baxua astintzea baino, bozgorailutik irtendako uhinek instrumentua bera astintzeko posizioa ahalbidetzea litzateke, artekari protagonistak ez gizatiarrak direlarik. Beste une askotan, akoplerik ez dela, eta gitarra jotzeko era "arruntago" bati erreferentzia eginez, bozgorailuak funtzio egonkor eta eroale bat duela esan daiteke, kasu honetan musikaria artekari den bitartean, bozgorailua plano apalago batean geratu eta bitartekari izanik. Hala ere, zenbait unetan aipatzen ari garen musikaren hiru elementu hauek artekari izatera iritsiko dira, giza ekintza eta teknologia baliatuz, beste era batean ezinezkoak liratekeen soinu berezi hauek sortuaz. Kasu honetan, musikariak posizio finko batetik urrun, bere agentzia baliatuko du instrumentu zein bozgorailuak eskainitako aldaketa ahalmena
Deigarria egin daitekeen beste ezaugarrietako bat taldeak oholtza gainean haien artean duen harremana da, baterien inguruan borobil bat osatuz eta batak bestearekin duen konplizitate horretan sortzen den taldea. Bruno Latourren ikuspegitik (2008), taldeak ez dira berezkoak eta etengabeko eraketan diren prozesuak lirateke, hau da, ez dago talderik ez badira berau eusten duten praktikak ematen. Taldeak etengabean definitzen dira, beti dago izatea definitzen duen hori adierazteko beharra, baina hau ez dago era finkoan emana, etengabean indartzen baita talde batekiko pertenentzia aldarrikatzean. Musika talde baten zalegoa osatzen duen komunitatea ez litzateke existituko, egunerokotasunean taldearen jarraitzaileek kamisetak janzten ez badituzte, diskoak jarri, gustua haien ingurukoekin partekatu…etengabeko aldarri bat da taldearen existentzia. Norbera nor den adierazten den unean ari da taldea osatzen. Beraz, ezin da taldeen existentzia berezkotzat hartu. Lisabö taldeak ondo islatuko luke taldea unean sortzen denaren printzipioa, oholtza gainean diren interakzio anitzek bat egiten dute, eta haien artean borobilean sor daitezkeen begiradek, zein norberak bere instrumentuarekin duen konexio ezberdinek osatzen dute artekari ezberdinen sarea.
Hala ere, elkarrizketan egin ondoren jakin badakigu hau ez dela berdin ematen zuzeneko emanaldi eta estudioan. Taldea ahalbidetzen duen eta harremana posible egiten dutenak instrumentuak dira, harreman horren maila gorena musika izanik. Ohiko analisi batean ezberdinduko genituzkeen giza faktore eta teknologikoek bat egiten dute, artekari heterogeneoek harremana eta musika bera ahalbidetuz. Eta Lisabören musikan gizatiarra ez den erabilera hori probestu egiten da azken emaitza eskuratzeko. Musikariak instrumentua gainean duela Cyborg (Haraway, 2018) bat dela esan daiteke, gorputzean zintzilik, edo bateriaren kasuan, bertan eserita, gorputzaren osagarri gisa uler daitezke. Musikari batek gailu baten beharra du musika egiteko, gailu teknologiko bat gorputzari itsatsita doana, nolabait. Salbuespen gisa, anplifikaziorik gabeko ahotsa izango genuke. Taldearen kasuan, baliteke askotan entzulea obraren baitan sartu edota oihu hauek idazleak idatzitakoa pop-rock abesti batera moldatu baino, spoken word formatura aproposago moldatzen direlako izatea. Hein batean, musikariek abesteko era jasotako poesien arabera moldatzen baitute. Honela, musikan ematen den agentzia partekatua agerian geratuko litzateke. Musikariak instrumentua eragin eta gailu honek soinua sortzen duen bezala, sortutako soinu hau jaso eta musikariak entzundako horren arabera jokatuko du, gorputz, instrumentu eta uhinen bitartez jasotzen den soinuaren agentzia beste artekari esanguratsu bat izanik. Momentu honetan soinuak bere jatorria galdu eta musikaren ezlekuan aurkituko da, bere abiapuntutik alde egin eta beste artekariekin bat eginez.
Zerbait adierazi eta sentsazioak bilatzeko objektu materialaren erabilpen bat egin eta hauek probestuz lortzen da adierazi nahi dena, Lisabök askotan bere sormenerako irizpide aipatzen dituen sentsazio hori eskuratzeko gizatiarrak ez diren gailuak erabiliko ditu. Kasu honetan sentsazioak adierazteko bidean, gailuak bitarteko gisa hartu ditugu, teknologia afektiboak bailiran (Lasén eta Casado, 2014).
Analisia burututa, espazioak musika egiterako garaian hartzen duen garrantzia ezinbestean azpimarratu beharreko auzia litzateke. Musika eta disko honetako soinua espazioaren erabileraren ondorio den bezala, espazioaren ekoizpen honetan grabaketa egiten den leku horren gaineko interes eta ezagutzak prozesu hau baldintzatu du. Izan ere, aurrez ezagutzen den dimentsio espazial batek eskainiko duen emaitza baten ondorio da espazioaren ekoizpena, hau musika den azken emaitza eta estetika sonoro bat lortu ahal izateko beharrezko izanik. Espazioaren gaineko ulerkera musikaren bidez adierazten da, dimentsio fisikoa probestu eta praktika espazial baten ondotik, espazioaren irudi bat sortuaz. Hor izango genituzke soinua ikusi edo espazio entzutearen irudi edo sinbolo horiek, ekoizpenean berebiziko garrantzia hartu dutenak.
Hau honela, espazioaren ekoizpenean, indar handia du soinuaren bitartez iradokitzen den iruditeriaren bitartez ekoitzitako espazioak. Espazioa soinuaren bidez ere ekoizten da beraz, eta aldi berean prozesu honetan erabilitako zenbait teknika, grabaketetan urrutitik egindako ahotsak edota zuzenekoetan argi zuri eta finkoen erabilera adibidez, obra barruan sartzeko erabilitako distantziamendu teknikak izango dira. Sonoro eta bisualki musika industrian nagusi diren espazioaren errepresentazio hegemonikoei, Lisabören musikan garrantzia hartzen duten praktika espazialekin aurre egingo zaie. Eta aldi berean, espazioa irudikatzen diguten soinu horien bitartez, errepresentaziozko espazio batzuk irudikatzen dira, espazioaren irudia era sonoro batean dela eta honek entzulea lanaren barruan sartzeko ematen duen aukera probestuz. Hala ere, diskoaren ekoizpen prozesuan errepresentaziozko espazioetatik gertuko egongo liratekeen musika ikustearen irudi hauek ez dute zertan ezlekuetaz ari diren hitz horien isla izan beharrik. Are gehiago, askotan ezlekuaren potentzialitatea modu pragmatikoan baliatzen dute.
Espazio erakuslean, ikuskizunak dakarren molde finko eta aurrez prestatutakoaren eredu zurrunen aurrean, unean uneko sentsazioak izango dira, berriz ere praktika espazialak garrantzia hartuaz, espazio abstraktu batean hegemonikoa eta homogeneoa litzatekeen espazioaren erabilera bati erresistentzia eginez. Unean unekoak diren praktika espazial hauek, gertaera heterogeneoak biltzen dituen espazio diferentzialari ateak ireki diezazkiola pentsa daiteke, ikuskizun ereduari aurre egin eta musikari eta entzule edo ikuslearen arteko harreman horizontalago bat osatzen baita egiten dena agerian denean.
Hori da taldeak esaterako oholtza gainean argiekin eskuratu nahi duena, gardentasuna eta egindakoa agerian geratu dadila. Honela, praktikak garrantzia hartuko luke. Praktika horrek garrantzia hartu izana bada Sare Aktoreen Teoria erabili izanaren arrazoietako bat. Eta noski, ez soilik musikaren inguruan ari garelako, baita ere musika honek elementu jakinak erabiltzen dituen moduarengatik. Egindakoak garrantzia hartzen du, musika esperimentalak hala eskatzen duelako, eta era berean, musikariak abiatutako praktika baten ondorio da espazioaren bizitasuna, espazioak soinua itzultze hori.
Lan honek ikusarazi nahi izan duen beste kezketako bat hori izan da, musikariak ez diren elementuek Lisabören musikan duten eginbehar eta honen garrantzia. Ohikoak ez diren praktiken bitartez, espazio nagusiari aurre egin eta jendaurrean biluzik agertzearen hautuak ezinezkoak lirateke musika eta hau ematen den espazioa ekoizten duten elementu guzti horiengatik ez balitz. Espazioa, praktikarik ezean, eta hortaz, musikarik ezean, ez da ekoizten, eta aldi berean, bertan kokatzen diren elementuek ahalbidetzen dute bai musika, eta bai espazioa. Musika eta ekoizpena eskuragarri egiten duten sare-aktoreak agerian dira, eta hauek ezkutatzea ekidin nahi den zerbait izango da taldearen jardunean, horra hor distantziamendu tekniken garrantzia.
Era berean, ezlekuek izan ohi duten adiera ezkor eta klasikoaz harago, honen erabilera baikorragoak izan ditugu lanean zehar. Hitzetan adierazitako ikuskera dekadentearen atzean, lan honen protagonistek bestelako irakurketak egin dituzte terminoaren inguruan. Tartean, hauek hizkuntzaren erabileran esanahien ez ohiko lekua probestu edota grabaketa egindako eremuak ezleku bezala izan ditzakeen ezaugarriak ez ezik, espazio horren identitatea aldarrikatuz. Honek, bi muturrek osatzen duten kontzeptuaren adiera baztertzaile batetatik aldentzen gaituzte, bai musika eta bai hitzetan leku antropologikoa eta ezlekutasuna presente izan baitira. Bestetik, leku-ezleku binomioz gain, lan osoan zehar talkan diren hitzaren erabilera denotatibo eta konnotatiboa, izatetik abiatzen den egitearen atzean dagoen identitatea eta egitetik abiatuta izatea eskuratzeko diren identifikazio aukerak, hitz eta musikak sortzen diren abiapuntuak edota jolas, interpretazio eta esperimentaziorako tarteak diren bezala, jokotik gertu legoken komunitatearen aldarria ere hor dugu. Askotan gainera, oso gertu aurkitu ditugu ezlekua, hitzaren konnotazio, jolas eta identifikazioa. Beste batzuetan berriz, lekua, denotazio, eta jokoak dakarren identitateren aldeko diskurtso sendoa elkarrekin dira. Biek ere, eta etengabeko talkan egonda, lan oso eta bakar egiten dute.
Horrenbestez, esan dezakegu musikaren bitartez iradokitzen den estetika sonoroa eta hitzen bitartez adierazten zaigun ezlekuen irudia ez datozela bat. Baina era berean, antagonikoak diren eta batak bestearen beharra duen elementuek egiten dutela lan bateratua. Ezlekuak lekuaren beharra du, eta horretan datza haien arteko harreman dialektikoak.
Azkenik, aipatzekoa da, 2019-2020 ikasturtean irakas eta ikaskuntzan aritu garen guztioi bezala, pandemiaren testuinguruak bultzatuta ezohiko jardun bat izan eta honek lan
egiteko garaian mugak ekarri dituela. Hasiera batean aurrez aurrekoak izan behar ziren behaketa, elkarrizketa eta bestelako hartu-eman asko etxetik egin beharrekoak izan dira, aurreikusiak ez ziren gorabeherak kudeatuz. Halaber, disko bat gustuko izanaren oinarritik abiatzen den irakurketa bat beti egongo da nolabait bideratua. Eta baliteke lanean zehar kontzeptu teorikoak era nahiko zurrunean erabili izana. Baina era berean, zaletasunetik abiatzen den lan batek badakar motibazio eta inplikazio berezi bat. Hortaz, esan daiteke ezaugarri positiboak badituela garai batean asko entzundako disko bat hartu eta hau aztertzeak. Plazerra da gustuko duzun obra baten sortzaileekin solasteko aukera izan eta diskoa beraren inguruan aritzea.
Lisabö taldea 1998. urtean sortu zen Irunen, hasiera batean lagunak elkartu eta dibertitzeko helburuarekin.
Taldea post-hardcore, noise eta emocore etiketen inguruan kokatu izan dute askok, baina musika estiloez haratago, intentsitate, tentsio eta sentsazioen arabera eginiko musika lantzen dutela esan daiteke. Soinu astuna, distortsioz betea, geruza askok osaturiko burrunbaren atzean melodia ezkutuak dituena, oihukatutako ahotsak edota bi baterien erabilera izan daitezke taldearen ezaugarrietako batzuk. Edonola ere, musika alorraz haratago, Lisabören zuzeneko performatibitatearekin batera, haien lanaren ekoizpen eta banaketa prozesua autogestionatzeko hautua dira taldearen bestelako ezaupideak.
Egitasmoaren sorrera ulertzeko 90. hamarkadan Bidasoaldean zen musika eszenari aipamen bat egitea komenigarria litzateke. Hondarribiako Dut, Beti Mugan, The Illusions bezalako taldeek herrian bertan batu zituzten indarrek underribi bildumaren kaleratzea ekarri zuen, eskualdeko euskarazko rock alternatiboaren erreferente bilakatuz. Hondarribiako musikari hauek Lisabö taldearen gertu izan ziren beti. Izan ere, The Illusions taldeko Imanol taldearen hasierako partaide izango da, Dut taldeak haien hastapenetan laguntza eskainiko die irundarrei, eta gerora Beti Mugan taldeko Martxel Mariskal taldearen ibilbidean zehar hitzen arduradun bezala ezagutu dugu. Hau dela eta, taldearen sorrera testuingurua ulertzeko hamarkada berean ziren musika taldeek eragina izan zutela esan daiteke.
Lan diskografikoa taldea sortu eta urte betera abiatuko, 1999. urtean autoekoitzitako maketarekin. Hasierako formazioa eta Berak ekoztua izeneko maketa hura Ivan Zabalegi (bateria), Karlos Osinaga (baxua eta ahotsa), Imanol Oiarzabal (gitarra eta ahotsa) eta Javi Manterolak (gitarra eta ahotsa) osatu zuten. Denbora gutxira, Imanolek taldea utzi eta hirukote moduan jarraitu zuten zuzenekoak eskaintzen, Aida Torres bateria-jolea taldera batu zen arte. Urte bereko amaieran eta hirukote gisa zuzenekoak eskaintzen ziharduten bitartean, Fugazi talde estatubatuarrarekin Bergarako Jam aretoan jotzeko aukera izan zuten, post-hardcorearen eta DIY edo zuk zeuk egizu filosofiaren aintzindarietako bat den erreferentziazko taldearekin.
Aida Torres musikariaren sarrerarekin batera, taldea ezaugarritzen duen sendotasun eta intentsitatearen euskarria bi bateria-jolerekin osatuko da. Entsegu lokala beste talde batekin batera partekatu eta bertan bi bateria zirenez, aukera probestu eta instrumentua bikoiztearen esperimentazio hau era naturalean etorriko da. Kide berri honekin, 2000. urtean Esan Ozenki diskoetxearen bitartez Ezarian lana kaleratu zuen taldeak. Laukotearekin batera, Maite Arroitajauregi, egun Mursego proiektuko biolontxelo-joleak parte hartuko du lan honetan, eta hau ez da puntualki eginiko kolaborazio soil bat izango, lan ezberdinetan musikari ezberdinen partaidetza taldearen beste ohiko ezaugarri bat baita.
Musikari hauei, idazle lanetan Martxel Mariskal batuko zaie 2001. urtean, elkarlanean ikuskizun bat martxan jarriaz. Emanaldi hau prestatzeren ondorio izango da 2002. urtean
Acuarela diskoetxearen babesarekin kaleratutako eta hiru abestik osatzen duten Egun bat nonbait EPa.
Handik gutxira eta Amodio proiektua tarteko, Javik denbora batez taldea utziko du. Hau honela, Ion Yugueros eta Eneko Aranzasti musikariak bandara batu eta hainbat kolaboraziorekin batera Izkiriaturik aurkituko ditudan gurak kaleratuko dute 2005. urtean, Metak diskoetxearen Pil-Pil Sessions bildumaren baitan.
Lan hartan parte hartu zuten musikari guztiak biltzeak zuzenean lana aurkezteko zailtasunak zekartzan, eta kontzertuak eskaini gabeko tartea luzatzen zihoan. Bestetik, osasun kontuak tarteko, Aida taldea uztera behartuta ikusi zen eta aldi berean, Javi Manterola taldera bueltan itzuli zen, 2006. urte amaieran. Taldearen zaleek lau urte itxaron beharko zituzten Lisabö berriz ere zuzenean ikusi ahal izateko. Baina hilabete gutxi batzuen baitan, 2007. urtean, aztergai dugun Ezlekuak diskoa kaleratuko dute. Metak diskoetxearen desagerpenarekin eta Inoren Ero Ni, Anari eta Hotel taldeekin zuten harremana tarteko, Bidehuts proiektua loratu zen, lanak haien kabuz editatzeko asmoz. Hasiera batean Lisabök Inoren Ero Nirekin batera zazpi hatz beteko binilo bat argitaratzea proiektuaren sorrerarako aitzakia bazuten ere, Ezlekuak izan zen Bidehutsen lehen erreferentzia. Proiektua osatzen duten kideek ez dute ohiko diskoetxe baten gisa lan egiten eta autoekoizpenerako apustu argi batean kokatzen dute haien burua. Bidehutsen webgunean honela definitzen dute haien burua:
"Egun, aipatu izenez gain beste batzuk gehitu zaizkigu gurera, ez dugu baina ohiko diskoetxea izateko asmorik, neurri batean, gehitzen zaigun taldea gehitu eta gutariko bat da eta ez du gurekin sinatzen. Egia esan inork ez du inorekin sinatzen. Norberari bere lanak egitea egokituko zaio, ez du izango, akaso aurreko esperientzietatik ezagutuko duen egitura atzean berarentzat lan egiten. Azken finean, gu geu gara geure diskoak kudeatzen, egiten, grabatzen eta banatzen" (Bidehuts, 2020)
Oraingoan Lisabö izan gara: Maite, Eneko, Ivan, Martxel, Ionyu, Karlos eta Javi Grabazioa, nahasketa eta masterizazioa: Karlos Osinagaren gidaritzapean, Tolosako Bonberenea eta Irunen, 2006ko abuztu eta azaro bitartean. Hitzak: Martxel Mariskal Itzulpenak: Martxel Mariskal eta Rafa Rodrigo Diseinua: Ciegeba eta Pelluccetti. Imprimategia/Packaging: Luis Tolosa Formatua: bH001CD/LP+CD Lizentzia: Creative Commons BY-NC-SA
Taldea zuzenekoetara bueltatzearekin batera, harrera oso ona izan zuen lan honek, espainiar estatuko rock aldizkarietan aipamenak eta kritika atseginak jaso baizituzten, bestak beste. Aurkezpen bira amaitzearekin, 2008an, aurrez aipatutako eta Bidehuts proiektuaren abiapuntu izan behar zuen zazpi hatz beteko singlea kaleratu zuten, Inoren Ero Ni taldearekin, kanta bana partekatuz.
Beste denbora tarte bat isilpean igaro, Ion Yugeros baxujoleak proiektua utzi eta Xabier Zabalak honen lekua hartzean, 2011. Urtean. Animalia lotsatuen putzua diskoa argitaratu zuten. Formazio berri honetan, beste behin ere Martxel Mariskalen hitzen babesa izango dute eta lan honek ere kritika onak izanik, estatuko rock aldizkari esanguratsuek urteko diskorik onenen zerrendetan jasoko dute. Lan hau aurkezteko bira 2013. urtean amaitu eta urte batzuk lozorroan egon ostean, 2018 urte amaieran Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen album berria kaleratu zuten.
Azkenik, aipatzekoak dira ibilbide luze honetan zehar, hainbat bildumetan izandako parte hartzeak: Mirailak, Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak, Irun Lion Zion in Dub Vol. 1, Oztopo guztien gainetik Bonberenea, Gaztetxeak martxan…
Diskoko hitzak
Alderantzizko magia Ezlekuak, eskuko marren bitartean. Gaixo bati bisita lez, erditzeko leku bat iragaten duzu. Ezpainak josi ondoren, kartetan aritu ginen butano-kamioi hartan, marra laburrenen artean, suge lotiak esku-azpietan. Ezlekuak, adituen ondo zehazten dituzten kristalezko kobazuloak. Jainkoak sasikumeak omen dira. Dagoeneko betiereko sonanbuluak. Nork lapurtu dizkizu hatz-markak? Ezlekuak, eskuko marren bitartean. Denbora ezean, beti berriak diren izara zuriak, ta ospitalez jositako igogailuan, denbora ezean, alderantzizko magia, zurbiltasuna ta basamortua eskuko marren bitartean. Azkar sendatu, azkarregi. Sokasaltoan, izerditan jarraian, munduan zehar galtzeko, gure bizi-arnasa bezala auzoko gasolindegian Ezlekua, enigma, obsesio eta argazkia. Itsaso-kaian labain egin du nortasunak.
Sekulan etxean izan ez Orori tiro egiten bidai birtualean. Ortzia gurutzatzen ta billeteak hamarnaka irensten. Denbora gure jabe dela garrasika, ta hala espazioa, edozein urte-sasoietan. Etengabeko bertigoa ta edertasuna bortxatzeko joera, mundu pasakorrean. Inon ez gustura, nahiz ta lurrak egiten duen argi gure begien aurrean. Apur bat baino ez, ohitura soilik, mekanikoa, denbora gure jabe dela onartuz. Intziri guztiek gorroto gordin sakratua gordetzen dute,
1215. katean 1215. katean bada gizon bat, espazio herdoilduari agurtzen, begiak pantailan erretzen. Orbainez betetako gizona, orbainez zeharkatutako bizkarra. Bizirik darraien distantzia heriotza da. Bizkarra orbainez josita duen gizona 1215. Katean irrifarretan galtzen da. Esku ustelak belaki zuriko mundu batean. Begiak pantailan erretzen, hiriko komun zikinenaren zuloan. Orabainez zeharkatutako bizkarra bere begiak erretzen. Inork idazten ez dituen gutunetatik hasita, ito gintezkeen goizeroko kafesneraino. Ohean gaixorik ginen distantzia bizitzan heriotza zela genionean, betiereko bihotz-oinazearein distantzia bizitzan heriotza dela diodanean. 1215. Katean irrifarretan galtzen da, esku ustelak, aipaezin gatazka ezkutuak zelai berdea gorriztatzen. Makurtu aurrerik farretan galduta.
Martxel Mariskali egin beharreko elkarrizketa diskoko hitzetan oinarrituko da. Hortaz, ezlekuen inguruan esaten dena izango da hizpide. Bertan, idazle eta musika taldearen artean den harremana, etxe eta estudioko bitarteko konexioa, etxetik kanpo den espazioaren inguruan etxetik idaztean sortu daitekeen talka edota diskurtso soziologikoak dakarren zurruntasun eta hizkera poetikoren interpretazio zabalean sortzen den talkaren inguruan galdetzea da asmoa.
Elkarrizketatzailearen aurkezpena Lanaren nondik norakoa, honen arrazoia eta elkarrizketaren zergatiaren aurkezpena.
2. Idazle eta taldearen arteko harremana
Nondik dator Nolakoa da Hitzak idazten diren espazioaren eta estudioaren arteko bereizketa/lotura Ezlekuak lanaren norantza: hitzetatik musika egitera?
3. Nondik sortzen dira hitzak?
Etxetik Etxeko espaziotik, etxetik kanpo dauden espazioen inguruan aritzeko Etxetik sortu eta etxearen (leku antropologikoa, identitatea, jatorria…) aldarria. Etxe eta estudioaren arteko lotura
Ezlekuen ulerkera soziologikoa Teoria eta ezagutza soziologikoaren erabilera
Poesia eta soziologiaren arteko tentsioa
Poesiaren bitartez, soziologia publikora eramatea Testuinguru neoliberal baten aurrean, diskoan hitz hauek argitaratzeak zer suposatzen du Poesiaren irakurketa zabal eta diskurtso soziologiko zurrunaren arteko tentsioa Hitzaren izaera dialektikoa: Diskurtsiboki identitatearen aldarria eta poetikoki identifikazioa?
Karlos Osinagari egin beharreko elkarrizketa berriz, diskoko musika eta ekoizpenean oinarrituko da, espazioaren erabilera ardatza izanik. Taldeak duen ekoizteko eran diren teknikak, estudioko gelaren erabilera, soinuaren eta hitzen arteko tentsioa, instrumentuekin duten harremana eta oholtza gaineko jarrera edota era autogestionatuan duten funtzionamenduaz galdetuko da.
Elkarrizketatzailearen aurkezpena Lanaren nondik norakoa, honen arrazoia eta elkarrizketaren zergatiaren aurkezpena.
Idazle eta musikari arteko harremana
Disko kontzeptual soziologiko bat zergatik? Nola musikatzen dira Martxelen hitzak? Nolakoa da elkarlana? Martxelek etxean sortzearen eta estudioko/lokaleko ekoizpenaren arteko tentsioa
Estudioa
Nola grabatzen du Lisabök? Mikrofoniaren kokapena, distantziak eta erreberberazio naturalak Soinuaren espazialitatean eta hitzetan den espazioaren definizioaren arteko tentsioa. Soinuaren distantzia fisikoa eta ezlekuek dakarten distantzia bat datoz? (Disko amaieran, ezlekuak dioen oihua adibidez. Zuzenean berriz, mikrofonotik aldenduz oihukatzea.) Nola ulertzen da estudioko espazioa? Lekua ala ezlekua? Ekoizpen espazioa (estudioa) eta espazio erakuslea (zuzenekoa) bereizita?
Anplifikagailu aurrean kokatzea Akople (soinuaren retroalimentazio edo feedbacka) bat nola ulertzen den Publikoari bizkarra eman eta taldekideen artean borobila osatu
Argi zuriarekin jotzea Publikoarekiko distantzia sinbolikoa apurtu eta espazio distanteei buruz abestu? Hautu politikoa: izatetik egitera edo egitetik izatera. Identitate ala identifikazio artean
Diskoaren bidez ezlekuei aurre? Publikoa eta mezuaren irismena Bidehuts zigilua, autoekoizpena eta beste musika proiektuekin harremana Fugazi, Shellac, The Ex bezalako influentziak, ez soilik musikalki, politikoki ere bai? Do It Yourself filosofia
Jon: Iruditzen zaizu grabatzen badet audio bidez elkarrizketa, gero transkribatzeko?
Martxel: Bai, gero Jon, edozein momentutan, inongo beldurrik gabe esaidazu, tendentzia dut eta nahiko ohituta nago baxu hitz egitera, monokorde. Saiatuko naiz mantentzen. Ikusten baduzu jeisten ari naizela edo, esaidazu. Martxel, igo pixka bat. Gero zuk lan egiterakoan ez ibiltzeko…
Jon: Bale, bale. Ederki. Ba daukat gidoitxo bat prestatuta, eta nahi badezu has gaitezke, edo zuk esan.
Jon: Ba lehehengo gauza zan, ez dakit…ziurrenik Iñakik komentatuko zizun zertaz dijoan lana eta hori, baino ari naizela iten da, hartu det ba…bueno, eta telefonoz ere esan nizun aurrekoan, pixkatxo bat. Hartu detela Lisabören ezlekuak diskoa, eta asmoa zala batetik aztertzea hitzak, eta zer esaten dezun bertan. Orduan, bai aintzat hartuta espazioaren inguruko teoria eta bai, Marc Augérena edo ba ezlekuen inguruan. Baina, baita ere hartu det…bueno, esaten dizut hau ze pentsatzen det soziologo bezala ezagunagoak egingo zaizkizula igual Karlosi baino eta…Eta Henru Lefevbreren la producción del espacio, eta bueno teoria batzuk hartu ditut eta asmoa zan… lana bereizi det bitan. Batetik, hitzak eta bestetik, musika eta ekoizpena. Orduan, egin det hitzen gaineko diskurtso analisi bat eta orain nahi nizun hitz horien inguruan galdetu. Eta pixkat bat da kontrastatzea diskoan zehar ezlekuei buruz esaten dena, hau da, espazioaren inguruko ulerkera edo ze sinbolismo dauden espazioaren inguruan eta gero, nola erabiltzen dan espazioa musika egiteko garaian, edo estudioko anbientea lortzeko garaian…Pixka bat…ze tentsio dauden bi espazio horien artean. Eta bueno, hau esanda, ez dakit…pixkat abstraktua da, neretzako ere bai, baina…Hasiera batean galdetu nahi nizun ea nondik datorren zuen arteko harremana, zurea eta Lisabörena, nola hasten da?
Martxel: Bai, bueno. Harremana dator esango nuke…bueno, nik lehen talde bat banuen, talde batean jotzen nuen, Beti Mugan izenekoa, eta beraiek…Bueno, gu Hondarribikoak gera, beraiek Irungoak, bueno, azken finean asteburuetan eta, Irun eta Hondarribiko jendea toki berdintsuetara joaten ginen. Bai tabernak, bai kontzertuak, bai gaztetxeak…eta, ba Karlos eta hauek Beti Muganen kontzertuetara etortzen ziren, ba Beti Muganen jarraitzaileak ziren. Eta gustukoa zuten egiten genuen musika eta abar, eta
bueno, horrela hasi ginen elkar ezagutzen, gau giroan. Eta bueno, hasi ziren haien musika bidea egiten, haien aldetikan, eta halako batean, gogoratzen naiz 2001eko udaberrian, oso ondo gogoratzen naiz 2001 zela. Datekin eta oso txarra naiz, baino honekin ondo akordatzen naiz, ze urte hartan banindoan ni lanera Estatu Batuetara, zan nire bigarren periploa Estatu Batutan. Eta justu udaberri hartan, Donostiko Kursaalean bazen…bueno, emanaldi batzuk baziren, arte emanaldi ezberdinak, eta beraiei proposatu zieten, zan talde osotu berria…ba, emanaldi berezi bat. Eta orduan nerekin hitz egin zuten. Kontua da Egun Bat Nonahi sortu genula. Nik idatzi nuen testu bat, zirela hogei folio, zan testo bat…titatataa. Eta izan zan emanaldi bat ordu…ideia zan ordu oso bat, gutxi gorabehera, musika etengabe. Hau da, ez da ohiko pop-rockean bezela, hiru-lau minutu gelditu, hirulau… Zan…Ta bitartean, beste artista batzuk pintatzen, dantzatzen…Hori izan zen gure lehen, elkarrekin egin genuen lana. Eta hor ia lana egiteaz gain, gure sentsibilitate artistikoak, musikalak eta…guztiz batu ziren, eta elkar ulertzea izan zan erabatekoa eta…asko disfrutatu genuen ere eta hortik aurrera, gure laguntasuna finkatu zen, eta hortik aurrera ba, benetako lagunak gea eta bidea egin dugu elkarrekin, sormen munduan, bai.
Martxel: Bueno, lan egiten dugu normalean, nire egoera dela eta, nik ezin dut zarata asko dagoen tokitan ezin dut egon…nire oinazeak direla eta. Orduan, gure lan eiteko era da…hitz egiten dugu, asko. Aldez aurretik badago…askotan hilabetean dira, batzuetan ere urteak hizketan…Hau egin genezake, beste hau egingo nuke, hau daukagu buruan…pin pan. Batez ere, Karlos eta biok asko hitz egiten dugu, Enekokin ere. Eta gero ia lokalean hasten direnean musika artxiboak egiten, musikari forma ematen…Eta ia zerbait ikusten danean aurrera dijoala, eta hor ikusten dutenean ya hitzak sartu daitezkeela edo hitzen laguntza behar dela, orduan ni etxean hasten naiz entzuten. Eta nik beti etxean entzuten dut, ba pentsa daitekeenaren kontra, Lisabö oso baxu entzuten dut. Eta beti berdin jokatzen dut, argi guztiak itzaltzen ditut, etzanda jartzen naiz bakarrik nagoenean. Normalean hartzen det arratsalde bat edo, jartzen naiz etzanda eta entzuten dut, besterik gabe. Eta askotan ez dut ezer idazten, eta maiz daukat note book bat, bueno…bakarrik idazten ditut hitzak, kanta bat idazteko asmorik gabe. Lisabökin hori da, denbora ematen diot beraien giroari, musikari…nigan sartzeko. Eta gero, bigarren pausu bat izaten da, eta hau ez da inoiz meditatu dudan zerbait, ez aurretik pentsatu izan dudan zerbait. Hau da, ez da metodologia bat nik nahita landu dudana, baizik eta ahala egin dut, ahala sentitu dudalako. Badago bigarren fase bat, esan daiteke, musika hori hartzen dut nirekin eta juten naiz hemen Jaizkibel ingurura, eramaten dut nirekin, eta gauza bera, entzuten dut musika, besterik gabe. Oraindik hitzik gabe. Eta ia hasten dira irudiak sortzen nire buruan. Hau da, entzute horiekin ia zenbait irudi, eta zenbait sentsazio forma hartzen hasten dira eta ia zirikatzen. Zirika hori ia nahiko garbi ikusten dut, nondik norako hori hasten naiz nabaritzen eta bueno, ia urduri eta dena jartzen naiz (barrez), ia ikusten dut…buff, ia hasten naiz…badakizu, sentsazio hori? Eta gero dator, esan daiteke, hirugarren urratsa, dala testuak lantzen hastea, ez? Eta horren bueno, entzutearen poderioz, eta bueno…ia gehio da idazlearen lana, zirika hori, giro hori, sentitze horreri forma ematea ahalik eta modu txukunean, txukunenean. Bai nik dudan idazte modu hortan, eta ahalik eta fidelena izanik, ba…Lisabö mundu hori errespetatuz, ez? Bai, egia esan, horrela izaten da. Bai.
Jon: Gero, aipatu dezu etxean sortzen dituzula hitzak
Jon: Eta galdetuko nahiko nizuke, ea ze talka egon daitekeen edo ze lotura edo bereizketa…zuk etxean sortu eta beraiek beste aparteko lokal batean ensaiatuko dutela pentsatzen det, orduan bereizketa hori nola ulertzen dezu?
Martxel: Gero dator laugarren pausua, ez? Jarraituz. Dala, bueno peña, nik zirriborro hau egin dut kanta honentzat. Adibidez, track honentzako, a ver zer iruditzen. Eta beti esaten diet beti ere irekita nahi baduzue mozteko, jolasteko, a ver ahotsarekin nola dijoan…eh eta abar, eta abar. Zuek orain lokalean…gauza bat da nire buruan, zuek orain lokalean zuk diozuna, ez? A toda pastilla, bolumena igota, garrasi eginaz…Zuek orain guzti ori oholtza gainean zaudenean bezala, hori botatzerakoan, agian ez du funtzionatzen, ez? Ez da gauza bera bere registro hortan. Eta bueno, orain arte, feedbacka, bueltan beti izan da: jode, orain arte eta kuriosoa da. Zure galdera zilegizko galdera da eta kuriosoa ere, ezta? Nik egiten dut dena registro batean, edo mundu isil batean eta gero, transpolazio hori, beste mundu…ze klaro, Lisabön lokalean sartzen zeranean, pentsa zer den hori…pin, pan…jaitsi hori, pin, pan… Eta, ez dakit indulgenteak direlako nirekin edo zer, beti kontent geratu dira. Noski, gero beti lantzen dugu…Martxel, esaldi hau, hau…Ez dakit, beti zorroztu beharra dago, lana egin beharra, elkarrekin lan egin behar den bezela edo ahotsarekin edo beste instrumentu guztiekin bezela, ez? Baino uztartze hori, lokalean printzipioz funtzionatzen du, ez? Eta zuk diozuna, horrek ematen du zer pentsa-esana, ezta? Funtzionatzeko modu bat da, eta gure kasuan funtzionatzen du. Bai, nahiko modu naturalean esan nahi dut.
Jon: Eta espazio bezela, nola…zure etxea eta beraien lokala. Zuk nola bizi dituzu bi espazio horiek? Pentsatzen det zure etxea oso gertuko dela, eta beste berriz, musika egiteko soilik den gela bat edo.
Jon: Gero, beste kontrasteetako bat edo, ez dakit. Komentatu nahi nizun ezlekuak lanean hitz egiten dezu etxetik kanpo dauden espazioen inguruan, ez? Nahiko espazio urbanoak eta hiritarrak, baino aldi berean, etxetik idazten dezu. Orduan, ze talka dago etxetik idatzi eta kanpoko mundu urbano hori deskribatzearen artean?
Martxel: Bai. Baino bueno, talka dago, baina ez dago. Zergatik? Lehenengo, ezlekuak idatzi aurretik, banituen…mundu kosmopolita, nolabait ezagutu izan dudalako, ez? Esan nahi dut, sei urtez bizi izandu nintzen ordurako Estatu Batuetan, adibidez. Boston bezlako hiri batean bi urtez lan egin eta bizi izandutakoa. New York hiria ondo ezagutzen nuen, Inglaterran izandutakoa, Amsterdamen…Bueno, hiri askotan, ez? Esan nahi dut, gauza bat dela, bestea dela…bai ikasketak, lana, bidaiak eta bestelakoak, eta lagunak munduan zehar, nolabait ere. Ordurako banuen rekorrido bat, ez? Eta nolabait, pertsona bezala ezagupen bat in situ, ez? Mundua nondik nora zihoan eta ze gertatzen ari zen. Bostonen zan nere…kajoi batean geratu zen ere nire bigarren nobela izatekoa zena, Bostonen aritu nintzen idazten, eta han…ea noizbaitean gai naizen horreri eusteko. Hor ere hiriaren taupadak eta hirian ikusten nitunak, ba saiatzen nintzen hiriari traza hartzen, eta hiriaren mugimenduak. Eta baita ere anonimotasun hori, hirian sentitzen dana, ez? Saiatu nintzen Bostonen bizitzen ba…Hemen denok dugu elkar ezagutzen, ez? Eta hara joan nintzenean, bizi nahi izan nuen, ba hiriak eskaintzen dizun, ez? Anonimotasun horrekin, ez? Bizi nahi izan nuen…beti irudikatzen nuen helikoptero bat pasa zela han utzi ninduela, Bostonen erdian eta nire nortasuna asmatzerik banuela imaginatzen nuen, ez? Hemen ez dena gertatuko, hemen hori etxean egiterik ez daukagu. Eta nire eguneroko bizitzan joko moduan hartzen nuen askotan hori, ez? Ez fantasia bezala, baizik eta, bueno pixkat nire buruan jokatzen nortasuna, identitatea, pertsona…nola irekitzen den gure izaera eta gure loturak, eta zer den benetako izatea eta folklorismoa non geratzen den, eta gure erroak benetan zeintzuk diren eta…nola egiten den norberaren bidea eta…Orduan, nire…Bostonen izan nuen esperientzia, alde horretatik asko erabili nuen, ez? Orduan, ezlekuak idazterakoan nik ez nuen tratado bat egin. Oso modu irekian eta metaforikoan dago, baino ulertu nahi duenarentzat, badire esaldiak non ikusten da…ba bueno, gauzak oratu nahi baina labainkorrak direla, eh…sentsazio hori, bueno, Marc Augék aipatzen dituen guzti horiek ere, ez? Hortik dator, ez? Izena, ba bueno, batez ere globalizazioarekin, joan-etorri hauek, eta gero azken finean, neri burura etortzen zait beti, eta barkatu eh, ze asko…beti joaten naiz, abarkatzen zait pentsamendua gehiegi askotan. Beti pentsatzen dut pertsonarentza oso garrantzitsua dela bakarrik egoten jakitea, baina era berean, pertsona bezala garatzen garela besteekin harremana izanez. Hau da, hori Senecak oso garbi esaten zuen, ez? Bueno, giza animaliak garenez, jakin behar dugu…berak esaten zuen, beste hitzetan baino…: El hombre una su soledad con el contacto con el resto de los seres humanos, ez? Y se cura de la relación de los demás en la soledad. Holako zerbait, ez? Gertatzen dana, gaur egungo ezlekuen zabaltzearekin arrisku handia dago bakardadearen hedatze eta zabaltze honekin, ez? Eta hori gertatzen ari da…bueno, joaten ari naiz beste…galderatik urruntzen ari naiz, uste dut. Pixkat galdu egin naiz, barkatu.
Martxel: Pixkat galdu egin naiz. Eske egun hauetan pentsatzen ari nintzen zein garrantzitsua den…zenbateraino hurruntzen garen gure esentziarengandik, ez? Adibidez, globazlizazioarekin, eta ezlekuak eta zenbat eta gehio…tokiek galtzen ari diren nortasuna, ez? Joaten zera Amsterdameko gunera, edo Londoneko gunera eta toki guztiak dira berdinak. Ba denda berdinak, iragarki berdinak, janzkera berdinak…etab. Pantailarekin gauza bera eta abar. Gero, gizakiak behar du besteekin harremana. Horrek aldendu egiten baitu, berdintze horretan, homogeneización esaten dan horretan. Gauza
bera gertatzen ari da sare sozialekin, ez? Sare sozialek hartu duten bidearekin behintzat, eta mundu birtualak hartu duen bidearekin. Eta orain, itxiera honekin, Covid-19a dela eta, itxiera honekin ere, barne erreflexio… eta badirudi jendea konturatzen ari dela ze garrantzitsua den auzokidearekin ondo moldatzea eta abar. Eta horrelako pentsamendu goxoak…eta jo, nik pentsatzen dut: Ze inuxenteak garen. Zer uste duzu, bi hilabete horrela egoteagatik sistema aldatuko dela, gure bizitzeko era aldatuko dela, gure pentsamoldea aldatuko dela? Berdin jarraituko dugu, gure ekonomia moduak berdin jarraituko du. Hori pentsatzen det dala, ez? Hau da, aldendu gera hainbeste gure giza naturagandik, ez gerala erreparatu eta iruditzen zait, jada urrundu gerala gehiegi, eta oso zaila izango dala bueltatzea, oso oso zaila. Zeren makro interes oso handiak daude, ez? Naturarekin gauza bera egin dugu, hainbeste urrundu izan gara naturarengandik, hainbeste ustiatu eta jipoitu dugu natura, horren ondorioz gertatzen ari den guztia pixka bat makillatuko dugu, baina jakin nahiko nuke zer gertatzen den datozen urteetan eta. Bueno, urrundu egin naiz, baino bueno…zerbait aterako duzu.
Jon: Ondo. Bai, ziur. Gero baita komentatu nahi nizun ea etxetik sortzen dituzun ezlekuetako hitz horiek etxearen aldarri bat edo etxea baino igual Marc Augék deskribatzen duen leku antropologikoaren aldarria egiten duten.
Martxel: Bueno, funtsean egongo da. Baino, ez bereziki. Pentsatzen dut aipatu gabe ere denok behar dugula, eta bueno euskaldunok, euskaldunak garenez, euskaldunok badugu alderdi hori nahiko garatua, ez? Beste zenbait…adibidez, munduan zehar zaudenean, beste alderdi batzutako pertsonek ez dute…oso modan egon da beti esatea: soy ciudadano del mundo, ez? Eta badirudi hori esatea dala modernogo izatea, ez? Zuk pixkat aldarrikatzen baduzu zure sustraiak eta zure historia eta zure familia eta…bueno, gustora bizi zarela jaio zaren tokian eta…badirudi ez dala oso modernoa jaio eta hiltzea…bueno, hiltzea jaio zeran toki berean badirudi nahiko anakronikoa dela, eta abar, ez? Orduan, pixka bat begirada kritikoarekin ikusten badugu, ze arrisku dauden iragankortasun hortan, sortzen den bakardade hortan hiri eta bakardadea elikatzen duten toki erraldoi guztietan, inpertsonal guzti horietan, ba inplizituki nolabait bai ari gera…ez zait hitza etortzen, bai ari gera nolabait defendatzen gauzak, beste modelo bat badagola, ez? Gauzak…beste ikuspegi bat badagola, non gizakiaren neurria errespetatzen den non etxea ez du zertan izan behar toki itxi bat, non askatasuna ere bizi daitekeen giza talde txiki batean eta…Segurtasuna sentitzea ez duela zertan askatasunaren kontra joan behar. Pertsona oro garatzeko segurtasun puntu bat behar du, bestela datoz urduritasunak eta hortik tiraka…gehiegizko abiadurak, gehiegizko urduritasunak…gehikeriak azken finean. Eta zaila da hortik jota pausatzea, pausatu gabe ez dira erabaki egokiak hartzen. Hori da gure gaitzetako bat, ez? Orduan, bai. Badago aldarrikatze bat, hor doana, derrigorrean, derrigorrez, ez? Hau da, beste era batean egin daitezke, hau da, aldarrikatzea ez etxearena bereziki, lau paretadunak, baizik eta beste gizaki…komunitatearen tamainan pentsatzea gehiago. Ez familia eta ohiko familia eta nik uste dut, eta hau da ikasi beharko genukeen lekzioetako bat gaur egun, jada ez badugu ikasi, ba hiriak eta ez hiriak, hiriak bitratekoak eta transitoak egin behar dirala gero eta gehiago tamaino hortan pentsatu behar dugula, komunitatearen tamainan. Errespetatuz ba gizakia eta gizakiaren benetako beharra eta benetako, lehen esan dudana, izatea eta natura, ez? Ez hainbeste etekina, bestela da dena etekina, etekinaren baitan.
Martxel: Bale. Bueno, ulertzen dut…Badakizu zer gertatzen zait? Nire ibilbideagatik berehala lotzen dut Estatu Batuarekin, baino klaro, oso gauza pertsonala da. Zeren oso bizipen intentsoak izan nituen han bai ikasle bezela eta bai lan munduan eta sei urte oso potenteak. Orduan, hemen Euskal Herrian…begira, hemen Euskal Herrian bakarrik daukagu metropoli bat, dala Bilbo. Orduan, euskaldun gehienentzat zenbait kontzeptu zailak dira ulertzea. Baina maila guztietan eh, ez bakarrik kontu honetan. Zeren denok bizi gera herri txikitan edo ertainetan, auzoaren kontzeptua oso argi daukagu, herri gehienetan ditugu hamabost lehengusu edo hogei lehengusu (barrez) edo…Aldiz, Estatu Batuetan kotxerik ez baduzu, autorik ez baduzu, ez zoaz inora. Han distantziak ikaragarriak dira. Bakardadea sentitzea askoz errazagoa da. Orduan, neri irudiak asko etortzen zaizkit ezlekuak aipatzean edo ezlekuak inguruan aritzean…adibidez, nik lehenengo Mall-ak edo komertzio gune erraldoiak han ezagutu nitun oraindik hemen etzeudenean. Ta jendea juten zan asteburua pasatzera, hara. Eta ezaugutu nitun Mall edo zentro komertzial hauek hotelak, eta hotelak itsatsiak zituztela eta guztia. Ta zan jendea juten zala ostiralean eta asteburua han pasatzen zun. Hotelean sartu eta asteburu guztia erosten. Hau da, zer izan daiteke hori baino inpertsonalagoa, ez? Eta etxetik horra juteko noski, kotxez. Autobusez edo garraio publikoan…nik hartzen nitun, hainbat garraio erabiltzen nitunak bakarrik ikusten zenitun, hemen orain gertatzen hasi dena, kanpotarrak bakarrik Orduan, adibidez, asko lotzen dut ezlekuak…begiratzen ari naiz hara, ze baditut hainbat liburu (kamara liburu apal batera zuzenduz)…Jean Baudrillard, ezagutzen duzu?
Martxel: Badauka liburu bat, el crimen perfecto. Ezlekuak lotzen dut asko liburu horrekin, el crimen perfectorekin. Ze hor egiten du oso metafora ona…bueno, hor gehiago hitz egiten du irudiarekin, ez? Saltzen diguten irudia, la pantalla azken finean es el crimen perfecto, ez? Hor aipatzen du..The Velvet Undergrounden kanta…ez dakit akordatuko zaren, I´ll be your mirror, se ve tu espejo, reflejaré lo que eres…Eta, ba isla, irudiaren isla hori lotzen dut ezleku fisikoarekin. Zaila egiten zait hau orain hitzekin esatea, baino pantallarekin gertatzen ari da, hau da, la pantallización del mundo, lotzen dut asko ezlekuetaz hitz egiten degunean, hitz egiten dugu edo burua joaten zaigu arkitektura fisikora. Baina niretzat dijoa haratago, iruditzen zait dala fisikoa eraikuntza eta distantzia eta kontu fisiko honetaz gain, edo honekin batera, da plano birtualean eta pantallaren planoan eta tartean dagoen Walt Disneyen tarteko mundo cartonizado honen tarteko…ez? Resort handi hauek, hor badago korrelazio bat fisikoa, kartoia eta pantallaren arteko hortan, niretzat ezlekuak hori da. Eta azken finean da, benetako munduaren…zaila da benetako zer den esatea, baino transpolarizazio bat egon da hor eta gertatzen ari da gure begien aurrean eta sustituzio hortan gainditzen ari da ezleku hori, poliki-poliki eramaten ari gaituzte ezleku hortara, eta klaro, eramate hortan, moldatzen ari dira harreman motak,
Martxel: Bai. Eta erantzuten bukatzeko, esan dizut eh, ni oso difusoa naiz. Erantzuten bukatzeko, esango nuke behintzat ezlekuak sortzen duen edo sortuko lukeen mundua dela, nik behintzat gizaki bezela nahiko ez nuke mundua. Zeren pertsona bezela sentitzen dut, bai ni, bai nik maite ditudan pertsonak aldenduko gintuzketela, nindukeela…Nire esentziatik aldenduko gintuzkeela zeharo, eta hori ez nuke nahi. Ba, adibidez nire alaba txikiarentzat ez nuke halako munduko bat nahi, ildo horretatik doana. Orduan, ze holako munduak puskatuko luke gizakiok elkarrekin dugun indarrarekin, ez? Leheno esan dudana, komunitate hitza neretzako gakoa da. Eta hori mantentzea uste dut dela, beste hainbat konturekin batera, oso kontutan eduki behar dugun erronka, gaur egun. Bai.
(45:00) Martxel: Ba ondo. Ze pentsatu genun…bueno, nik beti esaten diet, eskubide osoa dutela…noski, eskubidea ez da hitza, aukera osoa dutela atzera botatzeko hitzak edo aldatzeko. Alde hortatik, askatasun osoz lan egiten dugu, bai? Gustura hartu nuen nerekin akordatzen direlako beti, hori lehenengo gauza, ez? Ta bestalde, iruditzen zaidalako nahiko…nahiko magia puntua baduela egiten duguna, ez? Behintzat niretzako beti poz iturria da. Erronka da, baina erronka polita. Esan nahi dut…bada puntu bat, badut puntu bat, askotan nekatuta edo saturatuta geratzen naiz edo sentitzen naiz. Ikusten ditut hainbat formula arte munduan bai literaturan, bai musikan…errepikatzen direnak, ezta? Eh, eta kontua ez da errepikatu, baizik eta…zaila da gauza berriak eskeintzea. Has gaitezen hortikan, ez? Oso zaila da. Baino baita ere, neketsua da jasotzea gehiegi errepikatu diren formulak eta beti…zenbait esaldi, amorru handia ematen dit zerbait entzun eta ia bukaera entzun baino lehen zu ia aurreratzen zeranean eta holako sentsazioak, ez? Eta, hori esanda, badira gauza zoragarriak egiten direnak eh, dudik gabe, zorionez, eta jende gaztea bada, chapo eta eskerrak. Baino neri Lisabökin gertatzen zait, badela berrindartze bat elkar lan egiten dugun bakoitzean neretzako, nire espiritu, nire barrenean bada erronka puntu hori, baina baita berpizte bat, ez? Astinaldi bat neretzako, astinaldi bat. Orduan, konkretuki lan honekin, ez genuen esan, bueno, guztiz kontzeptuala izan behar du eta Martxel, irakurri zazu Marc Augéren liburua, hau eta bestea…ez. Esan genun, bueno, hau da kontzeptua, traza orokorra izan zen baino ez genun helburu bezala…zan gehiago, nire bizipenetaz baliatuz, eta horrela. Orduan, gustura hartu nun, ze lotuta zijoan ideia nire pentsamenduekin, ez? Eta lehen esan dizudana, ideiak edo planteamenuak iritsi aurretik edo mahai gainean jarri aurretik, normalean hitz asko egiten dugu. Eta elkarrizketa arrunt, eguneroko elkarrizketa arrunt batetik sor daiteke ideia bat, baina konturatzen gero…joe, hontaz lehen ere hitz egin degu eta abar, ez? Orduan, bazen zerbait, bueno biraka hor zegona, bai. Bai jasotzen det beti ardura bezela. Pentsatzen: gai izango naiz beraien asmoa betetzko? Hori da beti nire ardura, nire kezka, ez? Baino bueno, beraiek beti…bueno (barrez), beraiek beti oso baikorrak dira eta…Egia esan…baina oso exigenteak dira eh. Esan nahi
dut, gero lan egiteko orduan, nik ikusi ditut lanean, lokalean eta bueno, dira oso-oso zorrotzak. Gero oso zorrotzak dira lanean, oso exigenteak, azken minuturaino, azken grabaketa bukatu, azken segunduraino, bueno…dena dago bueltaka eta bueltaka eta hau…bai, dira oso exigenteak eta buruarekin oso exigenteak, bai, bai. Eta bueno, horrela. Jon: Hortaz, esango zenuke teoria eta ezagutza soziologiko baino, gehiago probestu zenuela zure esperientzia, hitz hauek idazteko garaian?
Martxel: Bai, bai. Bai. Nire asmoaz ez zan izan bueno, nire…bueno, soziologoa naiz prestakuntza aldetik eta…baino, nik pentsatzen dut…a ver nola esaten dudan hau. Tratado bat idazteko adibidez, edo teorizazio bat egiteko, badaudela bideak, ez? Estudio, ikerketa zientifiko bat egiteko, hizkuntza guztiz denotatiboa, dena zehatza ta mehatza izan behar duna eta abar. Sormen munduan, niri sormen munduan ez zait gustatzen papistak izateko nolabait. Hau da, ez zait gustatzen, asmotan amorrua ematen dit, bueno ez amorrua, ez dakit nola esan. Niri behintzat, nire kasuan ez zait gustatzen hainbat hitz lapidario erabiltzea eta gutxigo hainbat mezu dogmatiko erabiltzea. Ez naiz eroso sentitzen eta gainera, horiek esateko, erabiliko dut elkarrizketa bat edo artikulo bat edo tesina bat, bai? Nik uste dut gizakiok haratago joan behar dugula, eta gizakiok garatzeko dugun tresnarik aberatsena hizkuntza da. Hortan sinisten dut erabat. Horregatik hainbeste sinisten dut artean, sormenean…eta zirikatu behar dugula elkar, bai eguneroko harremanean. Zeren, oso…bizi gara oso zurrunduta. Egin behar dugu zirikatzen jarraitu eta askatzen, gure buruataz farre egin eta ikasi behar dugu elkarri besarkatu baino, baita ostikadak jo eta behatza sartu belarrian, eta sudur puntan…Zergaitik? Askatu behar gara, askatu behar gara zenbat eta gehiago, zeren galtzen ari gara gure izatearen alderi oso-oso garrantzitsuak eta hori nabari da eguneroko bizitzan. Eta artea hor kokatzen dut, alde batetikan. Eta hizkuntza izan behar du tresna pentsatzeko haratago…Medioak eta sesudo guztiak eh…Silvio Rodriguezek esaten zuen bezela kanta batean: Que se acerquen los niños, los amantes del ritmo, qu ese queden sentados los intelectuales, ez? Esaldi hori beti daukatu buruan. Ba, ildo hortatikan, hizkuntza erabili behar dugu ehh, haratago joateko eta umeak bezela jokatu. Eta hizkuntza tresna bezela erabiltzerakoan, gai izango gera beste mundu batzuk sortzeko. Nik metaforak eta sortzen saiatzen banaiz, da neretzat indartsuago direlako. Neretzako behintzat indartsuago dira. Norbaitek zerbait zuzenean esaten badit, pareta hori txuria da, bai, hori badakit. Txuria dela ikusten dut. Baina esaten badizut pareta hori ez dela grisa, ia beste zerbait gehiago esaten ari naiz. Nik deskubritu behar dut zerbait. Ba, hortik tira egiten badugu, ba poesiarekin bezela, poesia den ez den…Bueno, poesia ez da defendatu beharrik edo artea ez da defendatu…Artea baliagarria bada, berak izango du nahiko indar bere baitan defendatzeko. Inork ez du defendatu behar sortutako zerbait. Badago poesia liburu txarrak, badaude nobela liburu txarrak…Badira fikziozko lanak ez dutela ezer balio, badire…eta badire artelan zoragarriak, betirako hor egongo direnak. Eta, kantekin gauza bera, hizkuntzak lagundu behar gaitu, ba pixka bat, nire ustetan izan behar dena, ba artisauak, ez? Behin eta berriro, behin eta berriro molde berriak egin, molde berriak ez, pieza berriak egin. Ez esateko, jo, que virtuoso es esto o no, ez ez, baizik eta…ze neri, egiterakoan burua eramaten badit beste nunbait, ez nahiz hor egon orain arte. Hori egitearen poderioz eta ni hara bultzatzearen poderioz, agian beste pertsona bat hara joatea ere lortzen dut, eta hizkuntzak badu indar hori. Eta nik ahala ulertzen dut. Orduan, ni ez naiz saiatu egiten ezlekuaren tratatu bat, ez? Gaur egungo bakardadea, lotuta gaur egungo bakardadearekin, edo gasolindegiak hau sortzen dute, edo aireportuak edo Estatu Batuko sei lerrotako
autopistak, ez dakit zenbat kilometrotakoak eta hau ta beste, beauty free ez dakit ze, agertzen dira tarteka, ez? Baina dira, argazki, polaroidko argazkiak, ez? Eta bueno, pixkat serio jartze naiz agian, baina niretzat garrantzitsua da esaten ari naizena. Ulertzen? Zeren ez dugu hori galdu behar eta idazteko era hori nire egiteko xumean edo ahalmen xumean, lortzen dut Lisabörekin. Hori da nire sentsazioa.
Martxel: Bai, baino ezleku besteen kontra, ez ezleku alienanteak, baizik eta ezleku elikagarriak. Nik uste dut ezleku…behin eta berriro ulertu daitezkeenak, behin eta berriro bisita daitezkeenak, eta segun eta zu nola zauden edo ze momentutan entzun eta irakurtzen duzun, zerbait berria esango dizutenak ziur aski, ez? O segun nola ahoskatzen dituzun edo dantzatezen dituzun, ez? Orduan dira ezlekuak hemen fisikoki, eta eguneroko hizkuntzan ez dauden heinean, ez? Hau da, seguraski metafora horiek normalean ez ditugu aurkituko eguneroko elkarrizketetan edo eguneroko mediotan edo eguneroko prentsan, ez? Dira beste nunbait dauden esaldiak, ez? Baino entzun edo irakurri baditugu, gure izatearen parte bihurtu direnak, ez? Orduan ezleku horiek gure leku bihurtzen dira. Eta pentsatu nahi nuke leku txikitxo horiek pena merezi dutela, ezta?
Martxel: Bai. Pixkat lotuta lehen aipatu dudanarekin. Alde batetikan, bueno noski, pertsona bezala, ba nire pentsatzeak eta ideiak eta baditut. Denok bezala, nire zalantzak ere…baino batzuk nahiko finkoak, ez? Baino era berean, idazterakoan ez naiz modu panfletarioan idatzi…idatzi nahi, ez? Orduan, horrek ez du esan nahi, zuk ondo diozun bezela, oinarri bat badela gauzak nahiko garbi esaten ditudala. Hau da, ulertu nahi dituenarentzako, ez? Hau daukagu, baina horren gainetikan badago beste hizkuntza hori, bueno, non metaforak edo alegoriak daude edo hizkuntza, hizkuntz bat josatagarriagoa, ez? Gehiago jolasten da adjektiboekin, irudiekin, sentsazioekin, ez? Ez da bakarrik esatea, begira, mundua horrela da, hau da daukaguna, zer egingo dugu honekin…Baizik eta, bueno hau daukagu, orain horren gainetikan gustatzen zait ba hitzekin…esan duguna, ez? Ateak ireki zabaldu leiho batzuk, batez ere sentsazioak sortu, zuzenean esan beharrean hau horrela da, hau horrela da, hau horrela da…Ez? Sentsazioak sortu edo saiatu sentsazioak sortzen, imaginarioa bultzatu, ez? Irudikatze hori. Eta iruditzen zait egite hori aberatsa dela zeren bakoitzak zerbait ezberdina jasoko du seguraski. Beste moduan, oso denotatiboa baldin bada, panfletario puntu hori baldin badu, argi dago esaten dena ez? Oinarri denotatibo hori hor dago, baino bestea oso konnotazio zabala da, ez? Eta baita ere hizkuntzak hor ere hartzen duela, bueno nire ustetan, edertasun bat, ez? Eguneroko hizkuntzan edo hainbeste ez daukana eta iruditzen zait hori musikarekin doanean, ba gauza ederra dela.
Jon: Earki. Aipatu dezu behin baino gehiagotan komunitateak zuretzako daukan garrantzia. Eta nola ulertuko zenuke, bueno, diskoa argitaratzea testuinguru neoliberal baten aurrean? Nola egin diezaioke aurre, edo bueno, ez dakit aurre egiteko tresna den edo…
Martxel: Bai. Hor sartzen gera…neri beti…beste egunean lagun batek, bueno…Galdera oso potoloa da, zilegia da galdera, baina oso potoloa da, Jon. Aurrekoan lagun batek bidali zidan bideo bat eta pixkat moskeatu nintzen, zeren kontraesanak ikusten ditudanean…Gauza bat da, bueno aldarrikatu…gaur egungo egoeran, bereziki kontrolatzen ari gaituztela eta alarma egoeran eta telefonokin…eta aldarrikatu behar degula norbanakotasuna eta abar. Eta nik esan nion, begira, zergaitik ez dugu aldarrikatzen koherentzia behingoz? (Barrez) Eta ez dakit moskeatu zen edo beste gauza batengatik esan nion, orduan hitz hori askotan datorkit burura. Oso zaila da koherenteak izatea gaur egun eta janzten dugun arropa hasten bagera aztertzen, hasten bagera aztertzen zer jaten dugun, zer kontsumitzen dugun bisualki…Dena aztertzen badugu eta horren atzetik dagon mekanismo guztia, ba txundigarria da ez? Eta neketsua oso. Ariketa hori guztiok egingo bagenu, lehenengo gauza ez dugu egin nahi, eta gainera seguraski guri ez dagokigu, erabakiak beste batzuei dagokie. Baino batzutan hitz potoloekin betetzen zaigu ahoa, baina koherentzia minimo bat mantentzen saiatuko bagina guztiok, neoliberalismoa, eta gaur egungo ekonomia, zer etorriko den eta ez den eta laguntzekin bezela, ez? Ez dakit nongo jendea lagundu eta, primeran dagoela guzti hori, ez? Ta askotan ez gera erreparatzen ondoko etxekoak laguntza behar duela eta gauza guzti hauek, ez? Orduan, zerbait argitaratzea gaur egun, argitaratzen dugu oro…zerbait produktu bihurtzen danean ia merkatu batean sartzen da. Orduan, kontrola galtzen dugu. Nik idatzi nuen nobela bat, Me llamo Ezequiel y así será siempre, argitaratu zen ni kanpoan negola, Eva Forestek irakurri zuen, gustatu zitzaion, baina nik kontrola galdu nuen berehala. Niri ezer esan gabe atera zuten bigarren edizioa, neri baimena eskatu gabe eta gauza itsusi batzuk egon zian. Eta ni kabreatu nintzen, joan nintzen almazenera eta erretiratu nitun ale guztiak. Eta hor konturatu nintzen zerbait, maitasun guztiz egin duzu, baina produktu bihurtzen da eta kontrola galtzen duzula. Nahiz eta izan gure mailan, hain maila xumean. Eta kontu handia eduki behar dala, ez? Orduan, alde batetik koherentziarena. Ez bakarrik zerbait publikatzen denean edo produktu bihurtzen denean, guztiok eguneroko bizitzan. Uneoro hartzen ari gera erabakiak. Zer kontsumitu bisualki, zer garraio hartzen dugun, uneoro hartzen ditugun erabakiak ondorioak dituzte, hala da. Neketsua da. Hori ere hala da. Eta sistema aldatzea are neketsuago. Pentsamendu kritikoaren inguruan aritu naiz Tabakaleran azken urteetan hilabetean behin saio batzuk egiten eta hor asko hitz egin dugu ba beste ekonomia sistemak, aurrera begira. Acelerazionismo…adibidez, la economía del bien común. Eta sistema batzuk funtzionatzen ari direnak, ta badakigu funtzionatzen ari direla ze munduan zehar, hainbat tokitan eta hainbat enpresetan praktikak jarriak daude eta funtzionatzen dute. Noski, goikoen eta behekoen arteko soldata tarteak txikiagoak dira, eta abar, eta abar eta abar. Baina denontzat bada lana nahi izanez gero, eta denontzat onura badago. Eta natura hainbeste kaltetu gabe eta…eta hori badakigu hala dela. Baina oso zaila da, oso zaila da guzti hori martxan jartzea. Baino ez dago beste erremediorik, baino ez dakit zer gertatuko den.
Bueno, diskari buruz. Lisabök gauza bat baldin badu, da koherentzia hitza nik bai beraiei aplikatuko niekela. Lisabö izan da talde bat oso koherentea, oso. Bidehutsekin, zuk ikusi beharko zenituzke…adibidez, Durangora juteko. Azken gauera arte, gauez, tolesten diskak, hitzak…bueno gestio propioa…Hitz egiten danean autogestión? Bueno, llevado a la máxima expresión. Jende gehienak ez daki hori, baino ahalik eta merkeen saltzearren, ahalik eta hurbilen…bueno, hortan izan dira oso garbiak, bete izan dira horrela. Eta Lisabö izan da talde bat…arrakasta izan ahal zuten, arrakasta askoz ere handiagoa, hemen eta atzerrian. Funtzionatuko balute ohiko (eskuekin kakotxak eginez), ba manager batekin edo beste moduan. Aukeraz hartu zuten horrela funtzionatzea, eta pasada bat da. Jendeak hori ez horrela ikusten, baino ikusiko bazenitu, Jon, egia esan, pasada bat. Eta erotzen eh, lortu behar dugu kartulina bat horrelakoa eta nire osabak badauka fabrikan selladora bat markatzen dula kartulina ez dakit nola eta lortu behar dugu, ekarriko dugu, goazen hara…Dena horrela, eta horrela egin dute bidea orain arte. Eta saiatu diren diskak saltzen ahalik eta merkeen. Kontzertu handietara joan direnean, eta kontzertu handi askori ezezkoa esan diete, zeren mamoneo handia egondu da. Gogoratze naiz behin azkena rocken, bueno, hau gure artean, Rayban eh…
Jon: Betaurrekoak
Martxel: Betaurrekoak (barrez). Argazkia, ba kontzertu ondoren argazkia atera behar zutela Raybanekoekin ta ez dakit zer. Badakizu, dirua jartzen dutenak. Juten zera holako nunbaitera eta dirua jartzen dutenak dira musikarekin zerikusirik ez dute enpresak. Eta kriston mobida, que no, que no, ez dugu argazkirik aterako honekin, que cojones es esto, no se que…Ta beste mundu guztia…Horrelako anekdotak pila bat, asko. Hortan oso…Karlosek eta Enekok…Javik oso kontzientzia handia dute. Gainera ez dira isiltzen, gauzak oso garbi dituzte. Baino bueno, hasieran esaten nuna. Ze zaila den funtzionatzea libreki…zaila da funtzionatzea. Bai, zaila da.
Dudik gabe. Eta gero adibidez poeta oso onak egon direnak Europa ekialdean, emakume bat…ez naiz oroitzen bere izenaz. Eta gero balkanetako gerra ostean ere egon dira poeta oso onak, aldarrikatu dutenak…Bueno, poesiaren bitartez oso argi zabaldu dutenak munduan zehar han gertatutakoa. Eta orduan, alde batetik testimonio gisa, beste erregistro batekin, leheno esan dugun bezala, baina testimonio gisa dudarik gabe. Eta beste aldetikan, bai esperantza moduan, inkluso gordintasunaren barrenean maitasun puntuarekin…Baino poesiak beti izan du eta izango du indar soziala eta mezu soziala dudarik gabe, bai bai. Bai, kontutan eduki behar da beti, bueno, Euskal Herrian zian dugun bezala, edo izan dezakeen bezela. Kontuan eduki behar da beti ere, ez bakarrik egilea, baita ere une historikoa, oso garrantzitsua, testuingurua, une historikoa eta baita ere publiko hipotetikoa. Baina zure galderari erantzunez, dudarik gabe. Niri adibidez, orain…Nik gaur modu batean idazten dut hainbat kontu, agian biharko egunean beste modu batean idatz ditzaket edo baditut idatziak segun nire momentua, segun ingurukoen momentua, segun Euskal Herriko momentua edo munduaren aurrean dudan ikuspegia, ez? Baino dudarik gabe, eta zorionez.
Martxel: Bai, bi planoak esan dituzu baino galdera…
Martxel: Bai. Erantzungo dizut honela, Jon. Nik garrantzi handia ematen diot entzuleak, kasu hontan entzule-irakurlea edo irakurle-entzulea, entzuleak edo irakurleak, nahi duzun bezala jarri, edo duen rolari garrantzi handia ematen diot komunikazioa ixterakoan. Eta nik egin dudan lan xume honek azken zentzua hartzerakoan edo hartzekotan, entzuleak edo irakurleak, edo biek, beraien aldetik jartzen duten horri garrantzia handia ematen diot. Hori ni ez naiz jarriko aztertzen, baina esan nahi dut, honekin esan nahi dut…Lotuta dago
pixkat lehen esaten nizunarekin. Nire asmoak nahiko garbiak ditut idazterakoan, bai? Baino ezin det…oso iluso izango nintzateke…Gauza bat da nire asmoak, eta nire intentzioak, egin nahiak edo saiakerak. Horrek ez du esan nahi jasotzen duenak hau ulertuko duenik edo hala jasoko duenik. Orduan, nik ahal dudana egin dut, nire maitasun guztiarekin eta gaitasun guztiarekin, egunean ahal izan dudanarekin, eta badakit borobilduko dala jasoko duen pertsona horren sentsibilitatearekin, gaitasunarekin, bere momentu bitalarekin, ez? Orduan, hor uzten dut nire irakurketa, eta badakit horrek gauza eder bat baduela, lehen esan dugun hizkuntzaren bigarren alderdi, alderdi mardul hori, dala hizkuntza sujerentea, nahiko sugestiboa dela ere aldi berean, horrek arrantza egingo dula modu ezberdinean, ez? Arrain ezberdinak harrapatuko ditula seguraski eta hori oso polita iruditzen zait. Iruditzen zait, metaforak, hitza ez errepikatzeko…edo irudiak, metaforak edo alegoriak irudi horiek, ba filtro ezberdinetatik iritsiko direla pertsona ezberdinetara, ez? Eta orduan, agian nik uste dut oso argi hala iritsiko dela, baina seguraski, beste modu batean iritsiko da pertsonengana, edo besteengana edo askotan niri gertatzen zaidan bezala, edo zuri seguraski ere…Igual pelikula bat asko gustatzen zaiguna, urteetara ikusi eta aiba, honetaz ez nintzen erreparatu, ez? Orduan, zu pertsona bera zera, baina beste momentu batean, ez? Eta orduan jasotzen dituzu beste ñabardura batzuk, ez? Orduan bai sinisten dut hizkuntza mota honek, poesia puntu honek ñabardura dexente baditula eta ñabardura horiek ematen diotela halako irekiera bat, eta irekiera hortan badagoela gozatzerik momentu ezberdinetan eta hartzaile ezberdinek badutela jokatzerik. Ez dakit erantzun dudan.
Martxel: Ez, ez. Egia esan, bueno. Lehenengo eskerrak Jon. Bigarrenik, asko kostatzen zait jarraian hitz egitea, nago…oso nekatuta, baino plazerra izan da. Eta honekin batera, ez dizut lana erraztu, ze oso dispertsoa naiz. Eta seguraski galdera askotan urrundu naiz galderaren funtsetik edo erdigunetik, baino bueno poliki poliki pentsatuko dugu aterako diozula erantzun bakoitzari mamia eta espero dut baliagarria gertatzea zure lanerako.
Jon: Bai. Ba bueno ari naiz egiten soziologia graduko gradu amaierako lana, eta asmoa bada aitzaki bezala hartuta zuen ezlekuak diska ari dela, bueno, termino soziologiko edo antropologiko baten bueltan, ba horren inguruan hitz egiten ba pixkat egitea analisi bat diska honen inguruan kontrasterik dagoen, edo batez ere esaten den horren inguruan, hitzen eta horren inguruan eta egiten denaren inguruan. Orduan ba, espazioaren ze erabilera egiten dituzuen, nola ulertzen dezuen espazioa eta bai sortzen dezuen lokalean edo estudioan eta pixka bat kontrastatzea hori, ba esaten den hitzekin edo ezlekuen deskripzio horrekin, Martxelek egiten duen horrekin.
Jon: Bueno…Ba, nahi badezu hasteko komentatuko bazenidake nola sortzen dan idazle eta musikarien arteko harremana, zuek Martxelekin daukazuen harremana…
kontzeptu irekia eta horren inguruan badira uniberso multipleak, orduan hor Martxelek…bueno berak hor badaki nola egin…sortu zun lehenengo kolaborazioa. Gero iritsi zan Lisabörekin bigarren…hurrengo disko bat, ba kolaborazio ezberdinekin, musikari ezberdinekin eta horretan ere Martxelek hartu zuen parte. Testu gehienak berak idatzi zituen, baina baita ere…bueno, nola zan porrusalda bat, orduan hitz batzuk guk egiten genitun, gero beste abeslari batzuk igual ere beriak, bueno. Eta ordun, hau izan zen 2005ean, abuelo cebolleta (barreak), eta ordun hurrengo diskarako pentsatu genun egin behar genuela zeozer berriz kontzeptualagoa, eta nahi gabe, ba dena bezala, bizitza bezala, topatu genun ezlekua terminoarekin. Eta hori izan zen kasualitatez…ni gogoratzen naiz Bartzelonatik bueltan, Anarirekin geneukala kontzertu bat, eta ni garai horretan nindoan teknikari bezala eta orduan justo ba Drake, bajulariarekin ari ginen bazkaltzen eta…joe, aurreko egunean entzun nuen Sautrelan, ba hori hitz egin zuten, ba gero imaginatu nuen izan zela liburu hura, ezlekua…ez naiz gogoratzen izenaz, baina bueno horren inguruan izango zan mobida, Baina, kontzeptua esan zidan, ezlekuak eta joe ba honekin isladatu nahi zuen… Neretzat izan zen como, bua oso kontzeptu super… Baita ere aurrekoan bezala, esaten dizudan Egun Bat Nonahi bezala, baina igual irekiago eta islatzen zuela ere ehhh, gizarte horretan edo honetan, ez dakit hau ya ezberdina den (barreak). Zuk soziologo bezala… garai berri honetan ez dakit nola kokatu, ehh, txorrada gabe, bueno horrek isladatzen zitun eszenario ezberdinak baina aldi berean que acompañaba mucho a parte de nuestra vida…eh, invisible, ez dakit nola esan. Eta bueno, guk eh, komentatu genun taldean eta partekatu genun Martxelekin eta berak hartu zuen super entusiasmado. Ze karo, horrek ematen dizun jolasa…gainera, irakurri ditzakezu testu guztiak eta izenburua ez izan ezlekuak, eta balio dute. Baina, izen hori izatea, ez dakit, egin du alteratu edo kontestualizatu, ez dakit. Eta bai aurreko…aurrekoetan egin zituela gauza super guapoak, baina honetan bai hasi zela, izan zen beste klak bat Lisabö eta gure arteko harremanean. Beti esan degu beste taldekide bat dela, ez da alde bat eta beste alde bat. Baina egia da badagola nolabait, muga bezalako bat. Baina, gaur egun uste dut hori gainditu dugula eta nik uste dut hori izan zela puntu inflexio bat.
Karlos: Es como, a ver, esto va de verdad. Orduan, bagenbiltzan izenburu baten atzean eta bat-batean atera zan. Eta nik uste dut dala ba hori, kontzeptu polit bat, berak, Martxelek jaso zuen encantado. Ez zen oso momentu ona berarentzako osasun aldetik, izan zen prozesu latza, baina ere berean askatzailea, liberador.
Jon: Eta zer egin zenuten, behin hitzak izanda hauei musika egin edo lehenago musika egin eta gero hitzak jarri zizkien berak?
Karlos: Ba beti nahi degu gauzak oso ondo antolatu (barreak), ari gera ikasten oraindik. Bakoitzak metodo, ba hobetze… Garai horretan, karo bera ensaio batera juteko, vamos impensable, kasi kasi ezta musika entzuteko ere, batzuetan bere mina zan oso handia eta prozesua nahiko latza izan zen berarentzako. Guk egin genuena izan zen alde batetik bozeto batzuk bidali, estruktura batzuekin, parte batzuk, igual baziren hutsuneak abesteko, batzuetan esaten genion, begira, hemen abestuko dugu, igual egiten zenun guatsueguatsue bat. Eta horrekin, eta gero…normalean, disko horretarako prestatu zituen testuak izan ziren nahiko luzeak eta orduan hor hasi zen harremana ba, karo gure kantuak ez dira ba, ez dituzte rimak edo…baditugu testuak, eta alde horretatik nahiko malguak. Baina guk, beno, ba alde batetik hartzen genitun hitzak, gehien gustatzen zitzaiguna hartu, gero gauza batzuk kendu, igual luzeegiak zirelako edo nahiago genuena. Eta batzuetan, prozesu horretan, karo zuk hartzen zenun igual testua osoa eta gero geratzen zana eta batzuetan igual ba aldatzen zan pixkat, baina lan hori izan zen, bueno nahiko elkarlana eta guk jasotzen genitun hitzak, gero puskatzen genitun (barrez), berak esaten zun bueno, ondo dago, ondo dago, aurrera. Batzuetan uste dut, que le jodimos las letras baina bueno (barreak), nadie lo sabe, no?
Jon: Eta ba adibidez, berak pentsatzen det etxean idatziko ditula hitzak, bakarrik. Eta zuek aldiz egingo dezue lan lokalean edo estudioan elkarrekin. Ze ezberdintasun edo ze talka egon daiteke hor? Zuek alde batetik eta bestetik, baina gero batzen zerate gauzak partekatzeko eta…? Baina, oso espazio ezberdinak dira sortzen dezuen lekuak 15:14
Karlos: Bai. Bai, eta hori da la ostia zeren horrelako prozesu batean beti badira, zea ezberdinak. Esan nahi det, momentu batzuk super azkar eta super argi ikusten dituzula gauzak eta orduan buruan abstraktoki zeneuzkan gauzak…Ui, hau ondo dijoa. Eta batzuetan ateratzen dira gauzak super erraz, eta beste batzuk…ez dira enkajatzen. Gainera, gero ez dakit beste…nik uste talde askotan gertatzen dela orain esango dudana. Batzuetan, lokalean zaudenean eta hitzak bukaerarako uzten dituzunean, nahiz eta zeuk egin, normalean lokalean egiten duzuna batez ere, zu abeslaria bakarrik bazera eta ez badezu gitarra, egiten dituzu, askoz jota: guatsueiguatsu… (abesten) eta normalean ingeleseko era erabiltzen dezu egiteko gauzak. Hartzen dezu gitarra bat edo eta (abesten). Zergaitik esaten dudan hau? Ze batzuetan egiten dituzu bozetoak edozein moduan eta ematen du ingelesez ari zarela kantatzen eta gero, euskaraz abesten duzunean ez dakizu…evidentemente, nik uste dut irabazi egiten dutela baina momentu justu horretan, esto es una mierda…baina ya fonetikoki edo musikalki, ez? Ez edukiarengatik. Ordun, honek ere pisua dauka prozesu horretan, ze egin behar dezu metrika pixka bat hartu, baino karo, badituzu…testu hau, eta hartzen dezu hau, abestu behar zenun igual hau baina guzti hau igual dago de puta madre. Nola? Baina ezin dut kendu, eta horrek ere behartzen dizu abesteko beste era batera, denbora gehiago…Baina nik uste dut hori hasiera batean ikusten zunula, ba putada bat bezala, ez dala horrela, baizik eta beste interakzio bat. Igual zuk daramazu linea bat gitarrarena edo bajuarena, eta bateri-joleak jotzen du zuk espero ez zenuen era batean eta horrek ere eramaten zaitu bestea zea batetara. Beraz, nik uste dut bidean aurkitzen dituzun arazo guzti horiek onerako direla, bestela egingo zenituzke gauza berdinak. Eta, ordun, y resumiendo si soy capaz jejeje, ba hori, bidean aurkitzen dituzun oztopo guzti horiek, ehh ba hitzak nola kuadratu, nola zentzua orokorrean ez galdu, bidaliko diot ea nola ikusten duen berak… Eta orduan, jolas horretan nik uste dut irabazten dela. Egia da, eta horregatik aipatu dizut lehen ba bozetoena eta guatsugue, egia
da behar duzula denbora pixka bat distantzia eta intimitate pixkat irabazteko, bestela galtzen zera eta uste dezu beti zeozer berria egiten duzunean…baina hori imaginatzen det arlo guztietan izango dala berdin…aurrekoa bai, aurrekoa ondo zegon, baina hau ez. Eta aurrekoan gauza bera zen. Eta adibidez guri gertatu zaigu hori disko guztietan. Azkeneko disko honekin, bueno orain arte funtzionatu du, baina ya ez. Ya hau ez dijoa, eta beste berri bat eginez gero, izango zen gauza berdina. Eske aurrekoa ondo zegoen, eta beste berri hau ez. Beti badago sormen prozesu horretan, badela nahiko abstraktua eta guk ez dugula metodorik, sentsazioa ona bada, ba aurrera, bestela ez. Ba orduan, karo…
Karlos: Ba, nik uste beti dugu asmoa, berdina. Eta bukatzen dugu, beti ere, beste modu batean egiten. Grabatzeko beti diogu, hurrengoa egin behar dugula edo disko hau egin behar dugula denok batera eta zuzenean. Eta gero, denbora pasatzen da, eta ostras, iristen dala hilabetea, epea… Eta normalean egiten degu, disko asko egiten diren bezala parteka. Normalean, entsaiotan oso ondo lantzen dira baseak. Horrek esan nahi du bateri-joleek eta bajulariak lantzen dutela kanta, besteok ez (barrez). Bueno, baina bai estruktura eta badaudela itxiak eta grabatzeko ba lehenengo fasea bateriak eta ondoren bajuak oso azkar dijoazela. Gero gitarrak eta, como somos unos artistas de la pista (barrez), tenemos mucho ego. Baina bueno, ahora fuera bromas, pixkat irekita uzten ditugu gauzak, onerako eta txarrerako, eta hor ere, sortzen da prozesu bat ba hori…oraindik sormen prozesua irekita dago, ez da beste grabaketak bezala. Nik beste disko bat grabatzen dudanean, normalean gauzak nahiko itxita eramaten dituzte, eta beti badago beste tarte bat inprobisatzeko edo probatzeko gauzak, ateratzen direla arregloak etab. Baina gure kasuan, bai baditugula ideiak, batez ere sentsazioak, beti gure termometroa da hori, sentsazioa. Bai kantu bat egiterakoan, bai grabatzerakoan, ez bada ikusten lokalean lortzen zala, ba saiatzen gera ez matematikoki gauza bat errepikatzen, baizik eta zeozer egin lortzeko sentsazio hura. Eta ordun, bueno horrela lortzen da musikaren prozesua eta ya satisfetxo gaudenean ba ordun iristen da grabatzeko momentua. Eta ordun, hor bai sortzen dela, bat batean, momenturarte egindakoak hartzen du bere zentzua. Momentura arte dira zatitxoak, ez dutela beraien arteko…Bai, konexioa badute, baina gero ya hitzekin eta ahotsekin biak dira, dijoazte lotuta. Hor musikak hartzen du bere zentzua. Momentura arte da, baah.. Baina momentu horretan da, eta berriz sentsazioak. Aipatzen ditugun sentsazio horiek, ehh, zuk kantua egiten duzunean edo ateratzen denean eta zuk zeozer arrapatzen duzula, bai, hori ondo dago, hortik joan behar da. Eta bat batean hitzak, ba hori, lotzen dezunean, esaten dezu, joder, ostias mira esto! Siempre tenemos esa mierda de justificar a posteriori, no? Baina ematen du dela…Alde batetik, hori dela idatzi behar zen hitza edo testua edo inkuso ematen du kontrakoa, baina testu honek eramaten du musika beste leku batetara, eta testu hau gabe erabat mediokreago izango zan, eta musikalki edo fonetikoki inkluso, berdin da, zeren azken finean da…beti ahotsak erabili ditugu beste instrumentu bezala. Baina sustrato horrekin, bat batean zentzua hartzen du denak eta ez dakit gero forman isladatzen den ala ez, baina guretzako eta ulertzeko dena…bueno, ahal duzun moduan borobildu duzula, da la ostia. Ta ordun momentu batean, sormen prozesuak eta hauek luzeak direnean, nahiko…dira. Bukaeran hori gertatzen denean, ostras, que guay. Argi
pixkat. Ordun, pixkat hori da grabatzeko modua, prozesua eta bitartean sortzen diren trabak, gorabeherak.
Jon: Eta grabatzerako momentuan, bueno, ez dakit lokalean edo estudioan egiten dezuten, edo bietan, baina nola erabiltzen dezue espazioa? Esan nahi det, mikrofonoak kokatzen dizue distantzia batean edo gelako erreberberazioa bera, nola erabiltzen dezue espazioa bera?
Jon: Esango zenuke, adibidez, espazioaren edo espazialitate horren dimentsioak badaukala nolabaiteko lotura hitzekin? Adibidez, espazioaren, ezlekuen inguruan ari diren hitzek eta soinu horrek, badute horrelako dimentsio…handia eta esan dezun bezela. Ez dakit, nolabait islatzen dan soinu hori hitzetan eta alderantziz, edo ezberdinduta dauden guztiz?
Karlos: Nik uste dut, bai eta ez, edo… Bueno, a ver, nik uste dut osagarri guztiak dijoaztela eskuz eta azkenian geratzen dena, inkluso plastikoa edo karpeta. Denak behar du bestea, zea hori…nortasun hori izateko. Eta nik uste dut, ehh lortzen dena da, ba emaitz bat inork ez dakiela nola izango den. Bai bilatzen degula sentsazio bat, baina ez, hau izan behar da horrela. Hori ezagutzen det, zeren batzuetan hori bilatzen da diskoetan. Baina nahiz eta alde batetik karratuak izan, beste batetik bere sormen prozesua nola ez den amaitzen ia-ia masterra bidali arte edo diseinuak bidali arte, beti dago…grabaketa eta diseinuaren prozesua ez da ehhh, normalean hori izaten da azkeneko urrats bat eta azken
aurrekoa da, konposaketa, diseinu..blabla. Baina nik uste dut, gure kasuan grabatu eta dena bukatu arte, eta fabrikara bidali arte sormen prozesu hori erabat irekita dago. Erabat irekita dago. Ez dakit zergatik…inseguridad, edo nahi diozula beste buelta bat eman…, baina hori horrela da. Eta nik uste dut, bai lekua, bai hitzek…ez dakit, behintzat ulertzeko, gure diskoak ulertzeko, bai behar direla eta konsonantzia bat dutela. Eta ez dakit ulertuko genukeen, adibidez ba Martxelen hitzak gabe. Eta bueno, ba gure lehenengo diskoetan, lehenengo diskoan, batez ere Javik, edo neuk egiten genitun hitzak. Baina, baina….bueno, beti moldatu ditugu. A ese nivel ni pa la ostia, no? Baina, bueno podría ser también. Baina, ezin da. Horrela da eta…horrela da, bai Martxelen hitzengatik, bai grabatzen dugun lekuarengatik…Bai lekua, baina igual erabaki badugu ba, Garaten grabatzea bateriak ba horregatik. Eta erabakitzen badegu ba lokalean grabatzea bateriak ba horregatik. Edozein moduan beste era batera egin dezakezu, baina emaitza hori da osagarri guzti horien, hori, gracias a todo…Orduan, beste era batera ezin duzu ulertu. Ez dakit erantzun dizudan…
Jon: Gero beste kontutxo bat neukan honekin lotuta. Adibidez, ezlekuak diska amaieran badago uste det azken abestian, bueno bai, diska amaieran, ezlekuak oihukatuta. Eta ematen du dagoela distantzia batetik grabatuta. Eta baita ere ikusi zaituzten zuzenean igual momenturen batean, mikrotik aldendu eta mikrorik gabe oihukatzen edo. Eta ea hori nola lotzen den espazioarekin.
Jon: Bai, ulertzen da.
(42:07)Jon: Gero azken galderatxo bat estudioarekin lotuta, zan ea zuek espazio hau leku eta ezleku dikotomia horren artean nola ulertzen dezuen. O sea, estudioa izan daiteke leku eta ezleku? Ala, zuentzako zer da, espazio bezala?
Karlos: Ba, nire aitona galegoa zan…voy por donde yo quiera (barrez). Bueno, neretzako estudioa, bueno ni estudioan, normalean, ez orain, denbora asko pasatzen dut eta batzuetan da etxe bat bezala eta beste batzuetan da ezleku huts bat. Baina, baita ere ezleku ezagunenak edo topikoagoak edo…adibidez, aireportu bat, edo estazio bat, edo gasolindegi bat, neretzako leku horiek dute xarma bat ikaragarria. Badute, nahiz eta…cómo se dice, despersonalización, nahiz eta hori izan badute ere zeozer oso…ze klaro, hor biltzen diren istorio guztiak…Eta ordun, baita ere hutsik dauden espazio guzti horiek badute nire ustez bere…infinidad de cruces de vidas. Eta era berean, estudio bat batzuetan dala gauza super goxo bat eta super ez dakit…eta beste batzuetan… Nik uste dut gauza guztiak bi aldeak dituztela. Ezlekuak diskoa egin genuen Bonberenean, eta erabaki genuen bateriak grabatzea…ez dakit zuk Bonberenea ezagutzen duzun, ez dakit…
Karlos: Bale. Ba kontzertuak egiten diren aretoa, justo paraleloan, barraren bestaldean, badago skatepark bat. Eta bueno, dimentsioak dira antzekoak eta akustika da pixkat antzekoa. Eta bilatzen genuena bazen batez ere hori, akustika. Handia, eta horregatik
batzuetan sonatzen dute bateriak handiak eta. Bai leku horrek baduela puntu hori garai batean izan zela ezleku bat, zan fabrika bat eta gaur egun da kolorezko leku bat eta depende eguna, baina batzuetan egiten dira gauza asko eta aktibitate asko dagola. Karo, hor lekuak ere baditu bere bi aurpegi. Ez dakit, nik uste dut, eske…kontzeptu bezala galdera oso, bueno erantzun asko baditu eta nik uste dut depende momentua. Depende ze momentuan ikus ditzakezu leku horiek ezleku bat bezala edo…baino normalean goxoak dira eta bueno, bizirik daude, nahiko nortasuna dute. Nortasuna du.
Jon: Ederki. Ba, gero baita, bueno leheno agian komenta degu pixkat baina, ze ezberdintasun esango zenituzke daudela ekoizpen espaziotik eta espazio erakusletik. Batetik, zuen lokal edo estudiotik eta gero publikora ekoizpen hori eramaten dezuenean. Bi lekuen artean zer gertatzen dan, edo.
Jon: Ondo. Bueno, azken aurreko bloke bat daukat. Ez dakit horrela ulertzen dituzuen, baina ea distantziamendu teknikak erabiltzen dituzuen era zuzenean, adibidez, ba zuen zuzenekoetan foko zuriak jarri eta hor egotea finko kontzertu osoan zehar. Horrelako detaileak.
Jon: Eta orduan, adibidez egiten dezuen horrek edo zuen erabaki horrek definitzen zaitue zuen burua? Edo behin aurrez zerbait zehaztuta daukazuelako egiten dezue hori?
Jon: Eh, bai, lasai. Ea…galdetu nahi nizun, ea bueno egiten dezuen horrek, ekintza edo zuen aukera horiek definitzen duten taldea edo taldeak dauzkan gauza batzuk finko eta gero erreproduzitzen duen pentsatutakoa.
Jon: Bueno, eta ya bukatzen juteko, azken hiru galdera dauzkat. Eta batak dio, disko…ezlekuak diskoaren bitartez ea…Aiba, jun da, ez? Listo?
Jon: Orain bai? Bale. Ba galdetzen nizun ea ezlekuak diskoaren bitartez badagoen publikoari mezu bat iristeko borondatea, eta pixka bat ezlekuen inguruan gogoeta kritiko bat pizteko nahia edo, nola ulertzen dezue hori?
Jon: Lasai. Galdera zan ea ezlekuak diskoak sortzen dun publikoari iristen zaionean, ba gogoeta kritiko bat espazio…anonimatozko espazio hauen inguruan edo ezlekuen inguruan. Ematen du…horri aurre egiteko tresna bat da disko hau?
Karlos. Eh…ez dakit, ehh nik ez dakit. Eta horretarako beti objektibitate puntu bat faltatzen zait. Bai, dakidana edo esango nukeena da, bai musikan eta bai letretan, eta Martxelek horrekin ere badu…Martxelekin badugu…elkarrekin gabiltza. Eh, ez dugula nahi normalean gure diskurtsoan, ez dugula ezer konkretua esan nahi. Nik uste dut normalean gauzak sugeritzen direnean, ba nik uste dut, ehh efikazagoa dala. Inorri ez zaigu gustatzen, batzuetan bai eta beste batzuetan ez, zer pentsatu behar dugun esatea, eta hau pentsatu behar dezu horrela. Evidentemente, batzuetan bai, baina normalean ez. Eta nik uste dut gainera, holako…holako gauza bat hain irekia eta hain…Karo, eske nik honi buruz batez ere garai batean, ez askorekin…baina, batzuekin hitz egin dut eta bakoitzak bazuen bere kontzeptua. Eta gero izan da…eh, ireki den kontzeptu bat. Orain dela gutxi, ez dakit entzun dezun…Biznaga
(1:22) Jon: Earki. Bueno, egin zenuten beste haukera bat izan zen disko honekin Bidehuts sortzea, Inoren Ero Nirekin edo beste lagun batzuekin eta ba horren inguruan…horretan zerbait komentatuko zenuke? Lan egiteko forma edo…
behar zen bidehutsen lehenengo erreferentzia. Asmoa zan Inoren Ero Nirekin egitea, eta ordun bildu ziren gauza ezberdinak. Metakek esan zun, ba bueno, itxi behar zuela. Eta gogoratzen nahiz jendea geratu zela, rollo: joder, que vamos a hacer ahora. Eta guk nahiko argi ulertu genun, ba da gure momentua, gu ginen diskoa prestatzen eta ya pentsatzen disko berrian. Hori izan zen 2006an baino gu ya ginen beste gauzak egiten. Eta esan genun, guazen gure eskuz egitea, eta orduan berreskuratu genun…Bildu ginan Inoren Ero Ni, garai horretan Okene ezik, zirela Anariren banda. Ba ordun, izan ziren Anarin Ero Ni, no? (Barrez). Anari, Inoren eta hirurok eta ginan, eta egin genun. Eta adostu genuen egitea, ba ez dakit, eh, etzaigu gustatzen selloa deitzea edo labela, como discográfica…Igual, es que porque somos más guays que nadie, no sé, yo tengo mis dudas…(barrez). Baina beti…ez dugu hitz exacto bat, baina bai mekanismo bat edo tresna bat edo herramienta bat, azken finean gure diskoak aurrera ateratzeko. Azken finean bidehutsen egiten diren gauzak dira autoekoizpenak, talde bakoitzak eh finantzatzen du bere diskoa. Badago, amankomun dauden tresna batzuk, eta…ba adibidez promozioa, banaketa…blablabla. Oraindik eta bitartean ikasten ari gera nola egin, ze karo inor ez da profesionala eta batzuetan egiten diren gauzak gaizki eginak edo…Beste batzuk ondo egiten dira baina ez gera konturatzen (barrez). Gero, zabaldu zen familia eta jende gehiago dago, eta azken finean mantetentzen dena da hori, laguntasuna. Nik uste dut gutxi gora behera musika ikusteko modu bat, nahiz eta bakoitzak estilo ezberdin bat egin, ba bueno…industria ikusteko era antzekoa da. Nik uste dut, ez garela…batzuetan bai, baina beste batzuetan ez. Ez garela konturatzen dala ekipo bat oso guapoa. Nik batzuetan, Durango prestatzen ari garenean, edo bueno azokan bertan…batez ere, topatzea beste kide guztiekin, edo ez dakit…Konsiente zarenean…porque somos así, un poco torpes…Eta horretaz aparte, aparte de lo más humano, saiatzen garela hori, gure diskoak aurrera ateratzen eta autoekoizpen bidez. Hori da gutxi gora behera, lo que resume, la filosofía, así…
Jon: Ziurrenik horrekin lotuta, eta lehen aipatu dezu pixkat, baino…Nola eragin dute adibidez, Fugazi, Shellac edo The Ex bezalako taldeek edo influentzia batzuk, baino ez bakarrik musikalki, baizik eta politikoki edo gauzak egiteko moduan? Do It Yourself filosofia horretan eta…
Agurra, eskerrak eta elkarrizketaz kanpokoak. | science |
addi-5054815eb1d4 | addi | cc-by-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52062 | Mass media, ahozko historia eta memoriaren transmisioa: gerra zibilaren aztarnak Otxandioko emakumeen oroimenean | Arruabarrena Oruna, Jone | 2021-06-28 | 2020ko irailaren 2a
"Gradu Amaierako Lanaren egileak adierazten du lan original eta propio honetako datuak
benetakoak direla, eta hala izan ezean bere gain hartzen duela jokabide ez-egokien (plagioen,
irudien erabilera bidegabeen eta abarren) erantzukizuna. Irudien copyrighta haien jabeena edo
lizentziadunena da. Dibulgazio helburuekin baino ez dira erabili hemen, lanaren marko teorikoa
1 iragana kontatzeko moduak eta noren iragana kontatzen dugun hautatzeak, ondorio
zuzenak dauzka orainaldiaren eraikuntzan. Era berean, gure komunitatearen genealogiak
egiterako orduan, eragina dauka zeintzuen esperientziei egiten diegun erreferentzia eta
zeintzuk uzten ditugun kontaketa horretatik kanpo.
eta gerraostearen historia kontatzerako orduan, emakumeak errelatotik kanpo geratu dira
eta ikusezin bihurtu izan ditugu. Horrela, emakumeen memoria berreskuratzeak, eragin
zuzena dauka gaur egungo politika eta testuinguru sozialean. Walter Benjamin
pentsalariari jarraituz, aldaketa ez da lortzen etorkizun hobe batekin amestuz, baizik eta
dituena, eta gaur egungo gizartearekin hartu eman zuzen bat eduki nahi duena, herriari
garrantzitsu bat betetzen du. Izan ere, aldaketak bultzatzeko, errealitateaz kontziente
izan behar dugu, eta horretarako informazioa ezinbestekoa da. Zentzu honetan, gaur
egun gizarte antifaxista eta berdinzale bat lortzeko bidean, kontziente izan behar dugu
hauek lehen eskutik bizi izan dituztenak, eta inoiz ahotsa altxatzeko aukerarik izan ez
dutenak. Horiek ere merezi dute gure arreta, eta kazetaritzak, nire aburuz, ahotsa ez
berreskuratuz eta genero ikuspuntu batetik esanahi berri bat emanez, gaur egun
emakumearen inguruan dagoen irudiari ekarri bat egiteko.
Mass media, ahozko historia eta memoriaren transmisioa: Gerra zibilaren aztarnak otxandioko emakumeen oroimenean 2.2 Ikerketaren Helburuak
Lanaren helburua gerra eta gerraoste garaietako emakumeen esperientzia aztertzea
da. Horretarako iturri ezberdinak erabili eta landu ditut generoaren historiaren
ikuspuntutik begiratuz: bibliografiaren bidez egingo dut ikuspegi orokor bat lortzeko,
eta perspektiba zehatzago bat lortzeko asmotan, Otxandioko emakumeen lau testigantza
bildu eta interpretatuko ditut, besteak beste hauek jasan zuten zapalkuntza espezifikoa
aztertuz. Gainera, zinemaren bidezko transmisioaren inguruko hausnarketa txiki bat ere
2 hiru iturri mota ezberdinetatik- bibliografia, filmak eta elkarrizketak- lortutako
Otxandioko emakumeen figura berreskuratzeko helburuarekin erakusketa bat
proposatzen dut, udalarekin elkarlanean, baliabide grafikoak zein testigantzak erabiliz.
espezifikoago batean, genero problematikari bide emateko ekarpen xume bat izan nahi
du. Azkenik, lehenengo oinarri bat jartzea dut helburu, tresna teorikoak mahai gainean
bat egiteko. Honetarako kazetaritzak edo ikus- entzunezkoek, komunikazio tresna
bezala, izan dezaketen funtzioaz ere hausnartu dut, beti ere historiografiari erreparatzen
Atal honetan, orain arte Otxandioko historiari buruz egin diren lanak aipatuko ditut, eta
nire ustez historia hau kontatzerako orduan falta diren elementuak zeintzuk izan diren
behar diren eta zer modutan eraiki behar diren proposatzeko.
Gaur egunera arte iritsi zaigun memoriak, soilik gune jakin batzuk argitu izan ditu.
da, eta gizonak izan dira. Izan ere, ikuspuntu maskulino batetik eraikitako historia izan
3 beste herri batzuek ere bonbardaketak jasan zituztela jakina da, baina badirudi, gaur
Otxandioko memoriarekin eta konkretuki Otxandioko emakumeen memoriarekin?
Bi liburu idatzi dira Otxandioko Gerra Zibilaren eta ondorengo urteen inguruan:
Otxandio Gerra Zibilean (1936/37) eta Gerra Zibila Otxandion . Bi lan hauetako
4 5 bestelako "bazterrak" ere nabarmendu nahi ditut: aipatutako bigarren liburuan bi
orrialde hartzen dituen kapitulu bat dago, Otxandion ibili ziren kanpoko emakume
milizianei buruzkoa. Horrez gain, liburuko 25 testigantzetatik 7 emakumezkoenak dira.
Hori da Otxandion Gerra Zibilean eta ondorengo urteetan emakumezkoei buruz idatzi
ikuspuntu batzuei dagokionez, eta hau, askotan, kaltegarria izan da historiografiarentzat,
beste ikuspuntu batzuek eman dezaketen aberastasuna eta berezitasunak galtzea ekarri
subjektu batez ari da] zeinaren giza ezaugarriak bat zetozen gizaki zuria eta
burgesa definitzeko sortutako estereotipoekin, beste izateko modu guztiak,
zituen. Subjektuaren ikuskera fenomenologikoek, aldiz, beren izatearen agerpen
bakoitza baloratzen dute beren berezitasunagatik. Subjektu zehatz bakoitza, giza
Subjektibotasun-forma guztiak, beraz, interesgarriak dira, giza esperientziaren
adierazpen bakarrak eta trukaezinak irudikatzen dituztelako". 6
garrantzitsu eta baliotsuak eman diren arren, oraindik ere nahiko ezezaguna dela. Alde
bonbardaketa, adibidez). Bestalde, nabarmentzekoa da emakumeen identitatearen
guztiz demokratizatzeko bidea luzea dela oraindik. Lan honen helburuetako bat da
ertzetako beste esperientzia horiek azaleratzea, errelato aberatsago bat eraikitzeko.
aztertzea, Llonak azaltzen duen bezala:
araudia aztertzeko, bai haiei lotutako esanahi-kateak, sozialak, politikoak eta
Horrez gain, garrantzia eman nahi diet emakume hauen esperientziei, izan ere,
esperientzia hauek berezko aberastasuna daukate, emakume bezala sozializatu izanak,
errealitatearen ikuspegi propio bat suposatzen duelako, eta horrez gain, beraiek bizitako
esperientziak bereziak direlako, orokorrean jasoak izan ez diren heinean. Emakumeen
zapalkuntza oro har ulertzeko, testuinguru bakoitzean emakume hauen aurkako
zapalkuntzaren adierazpen ezberdinak aztertu beharra dago, emakumetasunaren
esanahiak ezberdinak direlako testuinguruaren arabera eta emakume bakoitzak
Bestalde, kontuan hartzekoa da, aztergai dudan testuinguruan eman ziren gertaera
Iturriak",Historiagintzaren ikuspegi berriak: teoria eta praktika, Bilbo: EHU. 7
ordezkagarri bat diren heinean, zentzu askotan beraien esperientzia, eta beraien
ondorengo generazioen sorkuntzan eragina izan duenez , esan dezakegu emakume
nabarmena izan duela. Izan ere, norberak bizitako esperientziek eta hauek osatzen duten
bizi-ibilbideak, gaur egungo identitatea baldintzatzen dute; eta heziketaz arduratzen
dutenen kasuan. Hala ere, esan beharra dago emakume hauek transmititu dituzten
berriekin, eta hauek, era berean beste identitate batzuen sorkuntza ahalbidetu dute.
Identitate hauek finkatzeko, norberaren kontzientzia izatea ezinbestekoa da, norberaren
identitateaz jabetzea. Baina kontzientzia hau sortzeko, era berean, beharrezkoa da
lengoaiaren bidez, subjektibitate hauek azaleratzea, nork bere burua kontatzea. Hemen
sartzen da jokoan komunikazioak eta transmisioak daukaten garrantzia. Izan ere,
identitateak ez dira berezkoak, baizik eta esperientziekin, prozesu diskurtsiboen,
emozionalen eta soziopolitikoen bidez eta gainerako pertsonekin harremanean sortzen
Walter Benjamin pentsalariak iraganean ikusten zuen etorkizuna aldatzeko
potentzialitatea , eta benetako aldaketa iraganetik zetorrela aldezten zuen, suntsitutakoa
apurtzaile batekin esku hartzea proposatu zuen. Izan ere, iragana gogoratzeko eta
modu batean edo bestean kontatzen da, gaur egunetik honi kritika bat egin nahi bazaio
bat da. 8
beste historia bat egiteko beharra eta horrek suposatzen duen ekarpena. Honek, 90.
13 ikuspuntu berri batetik begiratzeko premia, orain arteko historia berreraiki eta gaur
egunekoa iraultzeko. Bereziki nabarmendu nahi dut garai honetan garrantzia hartu zuen
generoaren historia, neurri batean posmodernitatearen eragina izan duena, eta teoria
feministen ekarpenak ere izan dituena. Izan ere, ezinbestekoak dira korronte hauek
produktuak gara, eta geure burua ulertzen dugu sozialki kontatzen dugun historiaren
Beraz, gizarte mailan, transmisioa nola egiten dugun giltzarria da. Eremu honi
erreparatuz, Informazioaren Gizartea bezala ezagutzen dugun gaur egungo
esleitzen dizkiogun ezaugarriak bat egiten dute gehienetan Informazioaren Gizartearen
nabarmen aldatu da XX. mendeko forma nagusiekin alderatuta. Ikus entzunezkoek eta
Komunikazioaren arlotik, ezinbestekoa da testuinguru historiko honetara moldatu eta
transmisio mota berriak eraikitzea, eta geure buruari galdetzea, zer nolako harremana
belaunaldietara heltzeko baliabide garrantzitsua da teknologia, eta hau modu
iraganarekiko daukaten desafekzioarekin. Transmisio bide hauek sortzeko, ordea,
funtsezkoa da bizi garen testuinguru komunikatibo zein historikoa ezagutzea.
15 daukan eraginari buruz iritzi asko daude. Teorialari batzuentzat, ikuspegi horrek eragin
objektibitatea edota zeintifikotasuna) kolokan jartzeko balio izan duelako eta
ikertzaileak iragana aurkitu eta bere horretan azaldu beharrean haren izaera eraikia
aldarrikatzera eraman dituelako. Historiografiaren eta kazetaritzaren artean, bada
testuinguruan, eta gailendu egin da kazetaritza –eta historiari ere aplikatu dakiokeela
begiratzerako orduan, garrantzitsua da komunikazioa eta historiagintzaren arteko
"La era de la información lanean frogatzen zen bezala, zientzialari sozialek eta
historialariek proiektu komun bat garatzeko komunikazio-modu sendoak sor
diotela komunikazioari – eta alderantziz– testuinguru historikoak eragin nabarmena izan
17 estilo artistiko edo arkitektoniko bati erreferentzia egiteko nozioa ez ezik, eredu sozial
eta ordena ekonomiko berri bati erreferentzia egiteko terminoa ere bada [hau da, etapa
historiko berri bat izendatzeko terminoa]: "modernizazioarekin, kontsumo-gizartearen
modernitateari berezkoak zaizkion ezaugarrien azelerazioa gertatu da, berria eta
berriarekiko miresgarritasuna, baina berrikuntzaren balio iraultzailea ere, guztiz galdu
18 erreparatzen badiogu, izan ere, gaur egun kazetaritzaren munduan gailendu den eredua
geroz eta azalekoagoa da: azkartasuna lehenesten da sakontasunaren kaltetan. Berriak
segundo gutxitan zaharkiturik geratzen dira, eta irakurleak berritasun gehiago behar ditu
berrikuntzaren balio iraultzaile hori errotik erauzten du.
Teknologia berrien hazkundearekin eta kazetaritzaren digitalizazioaren eraginez,
informazioa kontsumitzeko modua nabarmen aldatu da. Multimediak irabazi du
garrantzia, berehalako informazioak, eta zaila da irakurleei hausnarketa sakonak egiten
ikuspegi berriak: teoria eta praktika, Bilbo: EHU. 18 Ibidem 10
Interneten gauden kazetariei, prentsa idatzitik eta telebistatik, arintasun eta abiadurako
Gainera, horrenbeste informazio heltzen zaigu, ezen ez gara gai guztia prozesatzeko, eta
irakurlea informazioaren artean itotzeaz batera, albistea pentsatzeko edo honen
inguruan hausnartzeko gaitasuna ere galdu egiten da.
Esandakoarekin lotuta, gaur egungo kazetaritzak , berariazko informazio zorrotza eta
izan ere, testuinguru aktualean, edertasunaren mugak aldatu egin dira. Edertasuna
egunerokotasuna estetizatu egin da, eta edertasuna balore garrantzitsuenetariko bat
bihurtu da bizitzaren eremu guztietan: forma edukiaren gainetik gailentzen den gizarte
egun salgarriena eta deigarrienak diren albisteak aurkitu behar dira, modu batean edo
bestean atseginenak direnak, eta irakurlea aspertuko ez dutenak . 21
era berean, iraganarekiko hausnarketa eta ezagutzarekiko loturen galera bat ere
baten alde lanean dabiltzan hedabideak, baina normalean baliabide urriak izaten dituzte, eta beraz,
gizartean eragiteko daukaten ahalmena txikiagoa da. 21 Estetizazioaren kontzeptua Walter Benjaminek sortutako kontzeptuari jarraituz erabiltzen dut. Walter
Mass media, ahozko historia eta memoriaren transmisioa: Gerra zibilaren aztarnak otxandioko emakumeen oroimenean Gaur egungo kazetaritzak, ordea, iraganaren eta orainaldiaren arteko loturak sortuz,
aldaketak eragiteko potentzialitatea izan dezake, gaurko testuingurura egokituz, baina
Postmodernitatearen beste ezaugarrietako bat, zatiketa eta indibidualizaziorako joera da.
Hau Informazioaren Gizartean argi islatzen da; izan ere, irakurleak euskarri digitalen
bidez mundua eta beste batzuen errealitateak ezagutu ditzake. Hau kolektibizaziorako
eta harremanak sendotzeko tresna bezala ikusi daitekeen arren, postmodernitatean
baino informatuago eta konektatuago dagoen bitartean, mundu materialean isolaturik
sentitzen da. Gizakiak mundua gehiago ezagutzeko teknologia berrietan babes hartzen
Bestalde, komunikabideek, eragin zuzena daukate bakartutako subjektibitate horiek
moldatzerako orduan. Komunikazioaren arlora guztiz aplikagarria da Felix Guattarik eta
"subjektibazioaren agentziamenduak" dimentsio sozialak sortu eta moldatu
ditu". 23
24 dezakegu komunikabideen bidez subjektibitate hauek nolabait moldatzeko ahalmena ere
errepresentatzeko formen nolakotasuna, eta horrek ikuslearengan edota
eredugarriak eta gaitzesgarriak eta abar". 25
eskaintzeaz gain, gaur egungo errealitatea aldatzeko ahalmena daukatela. Behin eta
berean, apurtzailea edo ezohikoa sortzen dela.
diezaiokegu–, modu berritzaileetan eginez eta genero ezberdintasunak naturalizatzen
duen bitartean.
Hainbat autorek egin diote erreferentzia zinemaren ahalmen eraldatzaileari. Izan ere,
zinemaren esperientziak, osagai indibidual eta korporal bat dauka, bere pertzepzioa
izan dezake. Gainera, azken honek dioenez, kamerak ahalmena du errepresioaren bidez
ezkutuan mantendu izan dena, orain argitara ateratzeko . 27
28 eta iragana oroitzea, gaur egungo progresurako oztopo bezala ikusi izan da sektore
dagokion hausnarketa izan da. Kontzeptu hau eraikitzeko, Shelerren ikerketa aipatzen
erantzukizun kolektibo bat definitzeko, eta azaltzen du gizakiak ahalmena duela,
bat edukitzea zuzenean bizi izan ez dituen gertakari batzuekin, eta memoria mota honi,
jartzen duenean, hau zure gorputzeko zati bihurtzen da. Gainera, oroitzapen protesikoak bere azalean bizitakoak ez izan arren, hauen erabilpena
azpimarratzen du, erabili egin ahal baititu pertsona batek, eta hauek bere mundu
Memoria protesiko-aren kontzeptua ulertzeko erabilgarria izan daitekeen adibide bat
30 gabiltzanean, gozamen berezi bat sentitzen dugu kale eta etxe horien istorioaren berri
digunean, leku hori ikusteko modua guztiz aldatzen da, eta beraz, esan dezakegu, gu
eskukoak, ez eta izaki edo talde etniko bakar baten jabetzakoak,[jada beste pertsona
batzuengana hedatu direlako, eta ez direlako pertsona bakar batenak] iragan publikoago
kolektiboak bilakatzeko potentzialitatea daukate.
Oroitzapenok bereziki traumatikoak badira, eragin sakona izan dezakete. Hau
gizartearen noranzko politikoan. Zineak badauka ahalmen eraldatzaile hori, baina
Mass media, ahozko historia eta memoriaren transmisioa: Gerra zibilaren aztarnak otxandioko emakumeen oroimenean Izan ere, memoria eraikitzeko moduaren arabera, posible izan daiteke, politika
aurrerakoi eta elkartasunezkoak, modu publikoan eraikitzeko erabilgarriak izatea. Hau,
generoaren auzian, argi eta garbi ikusten da.
dauka gaur egungo errealitate sozialean, eta zapalkuntza hau pairatzen dutenenganako
enpatia sortzeak, eragin zuzena izan dezake hau lantzerako orduan. Horrela, ahozko
sortuko ditugu transmisio mota berriei bide egiteko, eta hauen bidez generoaren
inguruko subjektibitateak aldatu eta politika eraldatzaileak gauzatzeko.
mota berri horiei bidea zabaltzeko asmoz, beharrezkoa da testuinguru honetan
eginez, gaur egun dauden teknologiek oroitzapenen transmisioari nolabaiteko
korporalitate bat ematea ahalbidetzen dute, eta honek efektiboagoa egiten du memoria
sentitzeak efektu iraunkor bat dauka gugan, eta azaleko informazioa ez bezala, ez da
azkar ahazten. Landsbergek, gainera, zinearen eta teknologia berrien gaitasuna
ikusten du etorkizunean errepresioa eta bortizkeria sahiesteko. Gaur egun oroitzapenak
leku berri eta garrantzitsu bat hartu du. Hau kontuan hartuta, egokia litzateke,
Bestalde, azken urteetako korronte historiografiko berriek, ahozko historiaren garrantzia
oroitzen dena zer baldintza pribatu eta publikotan gertatzen eta transmititzen den
Mass media, ahozko historia eta memoriaren transmisioa: Gerra zibilaren aztarnak otxandioko emakumeen oroimenean Beraz, esan dezakegu, ahozko testigantzak, gertakari bat azaltzeaz haratago,
baliagarriak izan daitezkeela, kulturaren adierazpen eta errepresentazio diren heinean,
memoriaren, ideologiaren eta subkontzientearen dimentsioak ere aztertzeko. 32
Askotan ez da ahozko memoria iraganaren berri jakiteko baliozko tresnatzat hartu,
haren izaera subjektiboagatik, eta hau ezin delako orokortu edo memoria kolektibo
bezala txertatu. Hala ere, beste autore batzuek adierazi dute memoria indibiduala eta
eta kolektiboaren arteko muga, izan ere, hiri handi batean oharkabean igarotzea erraza
den bitartean, herri bateko biztanleak etengabe elkar behatzen dute, eta taldearen
oroimenak modu zehatzean grabatzen du horietako bakoitzaren egitate eta keinuetatik
lor dezakeen guztia. Horrelako inguruneetan, norbanako guztiek batera pentsatzen eta
besteen ikuspuntuan kokatzea nahikoa da hauek zuzentzeko. Horregatik, interesgarria
batetik, garai berdinari buruzko ikuspuntu ezberdinak aztertzeko, eta bestetik ikuspuntu
hauek komunean dituzten puntuei begiratuz, eta errelato bakoitzak bestearekin daukan
lotuta doaz. Halbwach-ek egiten duen proposamenaren arabera, oroitzapenen eraikuntza
indibiduala taldeen barruan egiten da, eta hauek, era berean, memoria komunitateak
35 osatzen dituzte. Honen eraginez, norbanakoen memoria eta memoria soziala banaezinak
bihurtzen dira, eta iraganeko gertakari sozial baten inguruan zerbait jakin nahi badugu,
ezinbestekoa egiten da norbanakoei galdetzea, ez baitago oroitzapenak gorde eta
informazio lortzeko bidea ematen digu, besteak beste, gogoratutakoa gertatzen eta
transmititzen den egoera pribatu eta publikoak aztertzeko.
egia absolutu bat aurkitzen saiatu izan da denbora askoan. Baina beste autore batzuek,
bidez, honek utzi dion memoriaren bidez, ez dugu errealitatea ezagutuko, baizik eta
pertsona horrek errealitate hori ulertzeko izan duen modua. Hau azaltzeko, lan eta
errealitateari esanahia emateko, mundua ulertzeko, bere burua ezagutzeko eta gizarte
egituretan kokatzeko. Zentzu horretan, garrantzi handia dauka eraikuntza identitario eta
egungo subjektibitateak, kasu honetan emakumeak, eraikitzeko orduan izan duten
eragina. Izan ere, identitateak guztiz baldintzatzen du iraganeko bizipen batzuk dituzten
pertsonek egiten duten transmisio hori, eta ikusi dugun bezala, hainbat faktoreren
horiek memoriaren bidez eraikitzen dira, eta munduan gizabanako gisa aurkezten dugun
pertsonen izateko moduak ez direla gaitasun mentalak, gorputzean inskribatuta
dezakegun horrek, bere aztarna eta gorputzean markatutako ibilbidea uzten
ditu". 41 Gorago aipatu dudan bezala, funtsezkoa eta garrantzitsua deritzot subjetibitate hauek
berreskuratzeari, emozioen irakurketa bat eginez, ahozko historiak ematen dizkigun
baliabideen bidez; baina inoiz ere ahaztu gabe, elkarrizketatzen ditugun pertsonak
kolektibo baten parte direla, eta testuinguru baten barruan bizi izan dituztela egoera
Mass media, ahozko historia eta memoriaren transmisioa: Gerra zibilaren aztarnak otxandioko emakumeen oroimenean hauek, horrela norbanakoen eta testuinguru sozial zein politikoaren arteko lotura bat
eginez, gaur egungo komunikazioan gertatzen den eta aurrerago aztertuko dugun
Llonak ahozko historiari eta emozioei buruz egin dituen lanak eragin handia izan dute
egindako ikerketak ere oso erabilgarriak dira nire helburuak lortzerako orduan,
interesgarriak baitira transmisioa aztertzeko. Landsbergi jarraituz, iraganean bizitako
emozio eta sentipenak mass media-k nola islatu dituen analizatzeko, hiru film behatu
Zibilean eta gerraostean bizi izan ziren lau emakume elkarrizketatu ditut. Elkarrizketak
egin eta transkribatu ondoren, hauen interpretazioa historikoa egin dut, jaso ditudan
Horretarako, garaiko historiari buruzko liburuak eta genero arloko aditu ezberdinen
adieraziko dut : 43 Nati Egia 1927 urtean jaio zen. Igorren bizi izan zen, baina bere aitona-amonak
Otxandiokoak ziren. Bonbardaketak Otxandion harrapatu zuen, jaietara etorri baitzen,
eta honen ondoren Igorrera ihes egin zuen familiarekin. Gero Otxandiora bueltatu zen
berriz, eta bertan bizi izan da gaur egunera arte. Gerra aurretik Igorreko eskolara
joandakoa da, eta ondoren Otxandiokoan eman zuen izena. Leonarda Urigoitia, 1927 urtean jaio zen Otxandion. Bonbardaketak landan, lanean
harrapatu zuen, eta bertatik ikusi zuen herria bonbardatu zuten unea. Honen ondoren
Bilbora alde egin zuen bere ama eta anai-arrebekin, eta bertan egon zen denbora batez.
Gero, Otxandiora itzuli zen, eta bertan bizi izan da. Eskolara batzuetan joaten zen arren,
mandatari bezala lan egiten zuen, eta honek ez zion ikasketetarako denbora asko uzten. Emilia Urigoitia 1932 urtean jaio zen. Lau neba arreba ziren etxean, eta baita gurasoak
eta aitona ere. Bonbardaketaren ondoren Basaurira joan zen familiarekin, eta handik
Bilbora. Gerraostean Otxandiora itzuli zen. Bertako eskolara joan zen, eta hau
bukatzean Bilbon egin zuen urte bat neskame bezala. 42 Hemen despolitizazioaz ari naizenean, kontziente naiz despolitizazio hori, berez oso politikoa dela, eta
arteko" gerraren diskurtsoa indartzera daramala berarekin. 43 Elkarrizketa guztiak Otxandion egin dira, protagonista bakoitzaren etxean. 18
Mass media, ahozko historia eta memoriaren transmisioa: Gerra zibilaren aztarnak otxandioko emakumeen oroimenean Regina Bengoa gerraostean jaio zen, 1941. urtean. Beraz, ez zuen gerra bizi baina oso
ondo ezagutu zuen gerraosteko atmosfera. Zazpi anai-arrebetatik gazteena zen, eta
eskolara joaten zen, hilabete batzuetan kale egin behar izaten zuen arren, behiak
zaintzeko. Eskola bukatutakoan, bi urtez egon zen baserrian amari laguntzen,
zen. Juan Luis Arruabarrena (1938) ere Otxandion jaio zen. Regina Bengoaren senarra da,
eta bere familiako emakumeei buruz oroitzen dituenak ere erabili ditut lan honetarako. Transkripzioak nik egin ditut; guztiek Otxandioko hizkeran hitz egiten dute, eta lanean
beraien aipuak barneratu ditudanean egokiena iruditu zait hizkera hau mantentzea. Izan
ere, iruditzen zait beraien esentzia eta espontaneitatea mantentzen dutela horrela, eta
aldi berean gure helduen euskalkia baliozkoa dela uste dut. Hala ere, beharrezkoa ikusi
osotasunean euskaraz izateari garrantzia eman diot, eta lan honetan aipatzen diren
aipu batzuk gaztelaniaz daude, berak elkarrizketa hala egin nahi izan zuelako. Goian
aipatu ditudan arrazoiengatik, ez euskaratzea erabaki dut. Bestalde, azpimarratu beharra dago elkarrizketa guztiek, ezaugarri jakin batzuk
dituztela, beraien emakume izaerarekin zein egoera sozialarekin lotzen ditudanak.
gehienetan beste batzuen istorioak kontatzera jotzen dute, norbere buruan eta emozio
44 kontatzen dituztela oroitzapenak, besteentzat bizi diren emakumeen gisara. Hau,
emakumeari lotu izan zaion definizioarekin lotzen du Jelinek, besteak zaindu eta
artatzera bideratuta dagoena, eta kasu hauetan, askotan bere identitate propioari
inguruan Otxandion bizi zenari buruz galdetzean, elkarrizketatutako emakume guztiek
gizonen esperientzietara jo dute, beraien hurbileko gizonei buruzkoak kontatuz.
bezainbesteko garrantzia ematen, eta batzuetan, interesik gabeko istoriotzat jo dituztela.
Llonak: "Badirudi emakumeek zeharkako estiloa erabiltzeko joera dutela, eta horrek esan
nahi du gehiago kontatzen dutela beste batzuek esan dutena, hitzez hitz.
Mass media, ahozko historia eta memoriaren transmisioa: Gerra zibilaren aztarnak otxandioko emakumeen oroimenean Gizonek, berriz, gehiago hitz egiten dute beren hitzekin; gai bat duten eta, neurri
batean, gogoangarriak diren istorioak kontatzen dituzte" . 45 Horrez gain, emakumeei buruz galdetzean, hauek egunerokoan zeuzkaten egin
beharretan asko zentratu dira. Izan ere, guztiek nabarmendu dute garbitasunaren,
hartan feminitateari lotzen zaizkion balioak direla, eta gainera, gaitasun hauek
fisiko eta soziala emakume gisa sozializatzean ikasitako rolak birsortzeari eta
birsortzeari lotuta dago: garbiketan enfasia, josteko eta gogoratzeko trebetasunak, beste
batzuen zaintza, familia-loturak «berrasmatzea» ahalbidetu zuten espazio
atera zirenen analisi batzuek adierazten dute emakumeek «hobeto» egin ziotela aurre
beraien izaera pertsonala suntsitzeko saiakerei, beren egoak ez baitzeuden beren baitan
zentratuta, baizik eta beren ingurunera eta hurbileko beste batzuetara bideratuta. Bestalde, garrantzitsua da, atarian adierazi dudan bezala, kontakizun hauek modu
etengabeko elkarreragin batean zeuden hauen testuinguruarekin, eta emakume hauen
hauek aztertuz garai hartako kultura eta hauek gizartean izan zuen eragina analizatu
dezakegu. Garrantzitsua da, zentzu horretan, elkarrizketatuek dituzten balioak eta
sinesmenak aztertzea, garai hartan bizi zuten egunerokotasunaren azterketa bat eginez,
erregimenak berak defendatzen eta sustatzen zuen kultura eta ideologiak gizartea
osatzen zuten indibiduoetan zer eragin zeukan ulertzeko eta norbanakoek guzti horri
46 norbanakoaren diskurtsoek, elkar elikatzen dute modu honetan. 47 Otxandioko emakumeen lagin txiki baten esperientziak jaso eta interpretatu ondoren,
Gerra Zibileko eta gerraosteko era honetako beste esperientzia batzuk orain arte nola
besteak beste, intersubjektibitatearen ideia [elkarrizketatua eta elkarrizketatzailearen artean sortzen den
kulturalak landu nahi izan ditut.
bidez, pelikulak bertako kartzelan egon ziren emakumeen bizipenak berreskuratzen ditu,
besteak beste ume lapurtuen gaia zein emakumeek jasan zituzten tratu txarrak
nire ustez oso garrantzitsuak dira hauek transmisio "emozional" bat egiteko eta
oroitzerako orduan daukaten garrantzia azpimarratzen du bere lanetan, eta honela dio:
memoria transmititzeko asmo bat, eta benetako istorio batean oinarritzen da. Filmean,
dute 1936-1939 urteen bitartean. Gerra Zibila hastean, falangearen aldekoak herrian
sartu eta errepublikarrak errepresio mota ezberdinen bidez nola zapaltzen dituzten ikusi
beharko du apaizak, eta azkenean, hauek babestearren, elizaren eta erregimenaren aurka
agertuko da. Testuinguru honetan, apaizak laguntasun estu bat eraikiko du herriko
oinarri hartuta, garaiko kazetari baten ibilbidean oinarri hartzen du filmak. Batak eta besteak, emakumeen esperientzien inguruan egiten duten irakurketaz
hausnartu dut eta bakoitzak proposatzen duen "memoria mota" alderatu dut. Bestalde,
muturrekoak, garai zehatz bateko testuinguruaren berri emateko, edo hona gerturatzeko,
pentsaera aurrerakoiak ekarri zituena. 1936an Espainiako ezkerra Frente Popular
alderdian batu zen, eta hauteskundeak irabazi zituen. Hau ikusita, militarrek estatu
kolpea eman zuten, eta Gerra Zibila hasi zen. Soilik armadaren zati bat matxinatu zen,
eta altxamenduak Espaniako zati batzuetan baino ez zuen arrakasta izan; hala ere,
probintzia batzuk bereganatu zituzten, eta honen aurrean errepublikarrek langile iraultza
bat jarri zuten martxan, langile alderdi eta sindikatuen gidaritzapean.
agertu zen bere aurka ondo antolatuta eta kontzientzia politiko handiarekin, langile
Altxamendua, esan bezala, militarra izan zen, baina ez zeukan fundamentu ideologiko
sendorik; ideologikoki, kultura politiko anitzen bateragunea izan zen, eta
egindako erreformak atzera botatzea zen, eta balore sozial tradizionalak berrezartzea,
langileriaren iraultza posible bati aurre eginez. Hala ere, kolpeak porrot egin zuen lekuetan, kontrako efektua izan zuen, eta beraien
kontroletik kanpo geratu ziren lurraldeetan langileak mobilizatu eta iraultzarako bidea
hartu zuten.
Esan bezala, altxatutako militarrek ez zuten ideologia sendo bat jarraitzen, baina
egiten zuena, eta antikomunismoa. Horrez gain, generoari dagokion ikuspuntu zorrotz
Elizari dagokionez, oso paper garrantzitsua izan zuen, izan ere, armadaren ondoren,
herrialdeko indar sozial eta instituzional garrantzitsuena bilakatu zen. Katolizismoa
altxatutako espainiaren zutabe garrantzitsuetako bat bihurtu zen, eta altxamendua
gurutzada bat bihurtu zen.
Errepublikarren aldekoei dagokionez, berriz, altxamenduak ez zuen erreformismoa
gelditu, baina beraren atzean zegoen iraultza sozial bat bultzatu zuen. Horrela, langileek
Mass media, ahozko historia eta memoriaren transmisioa: Gerra zibilaren aztarnak otxandioko emakumeen oroimenean antolatutako hainbat elkarte eta batzar sortu ziren, gobernuarekin lotura gutxi zutenak,
baina lurralde bakoitzeko indarrak antolatzen hasi zirenak.
Iparralde osoa konkistatzen joan zen pixkanaka. Azkenean Bartzelona eta Katalunia
osoa konkistatzea lortu zuen, eta Frantzia eta Britainia Handiak ere Francoren gobernua
aitortu zuten.
luzapen bati erantzun zion . Aberriaren gaitza errotik atera behar zen garai bateko
handitasunera bueltatzeko, eta honek nazionalismo periferikoak eta haiekin lotutako
homosexualitatea, profesio liberalak...– deuseztatzea eskatzen zuen.
Berpizkundea" ekarri bazuen ere adi egon beharra zegoen: nazioaren gorputzak
"garbiketa tratamendua" jasotzen jarraitzea eskatzen zuen.
aberriarekiko maitasuna txertatu behar zitzaion [eremu pribatuan, hau zen nazioaren
aldeko amen eginbeharra], eta lan honetan hedabideek, hezkuntza sistemarekin batera,
paper garrantzitsua izan zuten.
Guda Zibilak iraun zuen bitartean, baita Francoren garaipenean eta honen ondoren ere,
beraien aburuz errepublikarrek bortxatu zuten genero-ordena leheneratzeko proiektuari
erantzun zion. Horrela, gerraosteko diskurtso ofizialak aberriaren eta genero-ordenaren
ideiak guztiz bateratuta ageri ziren "errealitate" monolitiko bat eraiki nahi izan
bateko bizi esperientzietan arrasto sakonak utzi zituen, eta honek, garai honetan bizi
izan ziren emakumeen identitatean eragin handia izan zuten. Otxandioko
emakumeengan gertaera historiko hauek zer eragin izan zuten edo hauek nola oroitzen
4. 1. Otxandioko emakumeen oroitzapenak Otxandioko Gerra Zibilari buruz ikertzean, gehien aipatzen dena Andikona plazan jazo
zen bonbardaketa da, Otxandion eragin handia izan zuen gertaera izan zelako. Era
hasten dira. Egia da, alde batetik, orokorrean garrantzia eman zaion gai bat izan dela, eta
Mass media, ahozko historia eta memoriaren transmisioa: Gerra zibilaren aztarnak otxandioko emakumeen oroimenean beraz, protagonistek ere garrantzitsutzat jo dutena. Hala ere, eta gertaera honi daukan
egunerokotasunean txertatuago zeudenak, baina hala ere, askotan, protagonistetan
eragin handia izan dutenak eta beraien identitatea konfiguratu dutenak; besteak beste,
gudak utzi zituen gosea eta miseria, honek ekarri zuen bortizkeria, eskola bezalako
erakunde disziplinatzaileak edo erregimenak emakumeen estereotipoetan izan zuen
Bestalde, bonbardaketa gogoratzeko eta honi garrantzia emateko, badago beste arrazoi
bat: bonbardaketa egitate traumatiko bat izan zen bertan egon zirenentzat, eta lorratz
sakonak utzi ditu hura bizi izan zuten herritarretan, emozio bortitzak bizi baitzituzten
bertan. Horren ondorioz, askotan garbien gogoratzen duten oroitzapena izaten da, eta
bonbardaketaren oroitzapenak, honi loturiko beste batzuk azaleratzeko aukera ematen
bortitzak eta sakonak eragin zizkioten uneak edota gertakariak hobeto gogoratzen
dituzte subjektuek, eta une hau berriro gogora ekartzeak, hau berriro bizi eta honekin
lotutako beste oroitzapen batzuk gogoratzea ekar dezake.
zituen emakumeak, balore kristauak familiari helarazteko, zeina sozializaziorako nukleo
garrantzitsua zen . Eskola, balio hauek emakumeengana helarazteko tresna eraginkorra
Orduan bezala, gaur egun ere eskolak eta hezkuntzari emandako instituzioek praktika
diskurtsiboak eta identitateak eraikitzen laguntzen dute, eta hedabideez gain, paper
52 hezkuntzaren arloa ezagutzea ezinbestekoa da Gerra Zibilaren inguruko diskurtsoak
nola produzitu eta erreproduzitzen diren ulertzeko, eta gaur egun bertan transmititutako
historiaren ondorioz, gizartean Gerra Zibilaren inguruko ideia osatu gabeak, faltsuak eta
erregimenak bere ideologia helarazi eta zabaltzeko erabiltzen zuena, "Estatu berriaren"
lantzen zituzten. Baina horrez gain, formazio militarra ere irakasten zen, herriko plaza
nagusian, jendaurrean eta egunero. Honek, guda nork irabazi zuen erakusteko balio
zuen, eta garaituen artean menderatuen eta beldurraren kultura bat sortzeko. Horrelako
adierazpenak, gainera, eskolan ez ezik, erakunde frankista disziplinatzaileetan ohikoak
kulturak izan zuten garrantzia azpimarratzen du. Kultura, bere zentzurik zabalenean,
diktaduraren ideologia eta baloreak helarazteko kanal bat izan zen. Beraz, Del Arco
ekarriz, honakoa dio:
"Gizakiek errealitatea esperimentatzeko eta errealitate horren aurrean
erreakzionatzeko duten modua ez du errealitateak berak bakarrik
zehazten, baizik eta errealitatea iruditeria jakin bateko kategorien bidez
nola konfiguratzen eta atzematen den moduak: nahiz eta Espainian erlijio
garaipenaren errituen garrantziak balio, sinbolo eta esanahi bat izan zuen".
Eskola izan zen erritu guzti hauek, errepikapenaren bidez, barneratu eta normalizatu
ziren erakunde garrantzitsuenetako bat. Garrantzitsua da bertara joaten ziren umeek
nolako elkarreragina izan zuten instituzio honekin, eta honek transmititzen zuen
sinbologiarekin. Eta, batez ere, zer eragin izan zuen gero honek, balio eta sinesmen
irakaskuntzaren bidez transmititzen zitzaizkien balioak, ez ziren berdinak zentzu
"Emakumeak hezkuntzan sartzea lanaren banaketa sexuala sendotzeko eta
emakumeari bere ohiko emazte eta ama rolei egokitutako prestakuntza emateko
sortu zen. Hala ere, aurrerapen handia izan zen; izan ere, hezkuntza-eskari gero
eta handiagoak ulertarazi zuen ezjakintasunak ez zuela bermatzen etxekotza,
obedientzia edo hobea izatea etxekoandrearen betebeharretan". 54
Mass media, ahozko historia eta memoriaren transmisioa: Gerra zibilaren aztarnak otxandioko emakumeen oroimenean Emakumeen hezkuntzari dagokionez, eragin handia izan zuen liburuetako bat El libro
eta hurrengo urteetan ere oraindik eragina izan zuelarik. Honela zioen liburuak:
"Emakumeari gizakiaren hezkuntza eskolastikoa emateko ideia errrefusatzen
dut: guztiz kontrakoa, emakume izaten irakatsi behar zaio, inurria bezain
liburuak eta hauek transmititzen zituzten praktika diskurtsiboak aztertu ditu . Ramosen
56 arabera, emakumeak estereotipo tradizionaletara bideratzen zituzten liburu hauek:
"Emakumea funtsezko hiru rolen bidez definitzen da: etxekoandre, emazte eta
amarena. Hura definitzen duten ezaugarri guztiek ezaugarri komun bat dute:
gainerakoen zerbitzura egon beharra, hauek betiere familiartekoak izango
direlarik. Gizarteak emakumearen esku uzten duen misioa seme-alabak haztera
eta etxeko lanak egitera mugatzen da, etxeko aingeruaren papera bere gain
Ramosek azpimarratzen duenez, eskolak, eta bereziki irakasleak, berebiziko garrantzia
bat zen eskola. "Etxeko emakume" izateko prozesu horretan, etxean amaren eredua eta
eskolan maistrarena jarraitu behar zuten neskatoek, eta horren araberakoa izango zen
"ama on bat" eta "ganorazko etxekoandre bat" izan zitezela etorkizunean. Hau da, alaba
Hezkuntzari dagokion testuinguruaren nolakotasuna kontuan hartuta, esan dezakegu
bildutako testigantzek honekin bat egiten dutela. Elkarrizketatutako emakume guztiak
Gerraostean joan ziren Otxandioko eskolara, eta Doña Petra maistraren figura
Pasarte honetan, interesgarria da elkarrizketatuak gaur egun eduki ditzakegun
aurreiritziekin daukan elkarrizketa paraleloa. Izan ere, behin eta berriz azpimarratzen du
garaiko erregimenaren eskolan ikasitakoa ere kalitatezkoa eta erabilgarria zela. Emiliak
bestelako irakasgaiak azpimarratzen ditu, baina Reginak edo Natik, behin eta berriz
aipatzen dituzte "doktrina" eta Francori gorazarre egiten zioten edukiak.
Gainera, azken honek gerraren aurretik eta ondoren eskolan izandako aldaketak
gogoratzen ditu, batez ere hizkuntzari eta erregimenaren balioei dagokionez. Nati
Igorren bizi izan zen gerra baino lehen, eta bertako monjen eskolan ibilitakoa da.
nonbait) ziurtatzea izan zen; lurralde arteko ezaugarri propioak folklore erregionalista
bezala tratatu ziren beti. Honek, Euskal Herrian euskaldunak erdalduntzea ekarri zuen,
eta kalean ere, euskaraz hitz egiteak isuna jasotzeko arriskua zekarren . Hizkuntza ez
Primo de Rivera… eta eukitten gendun liburu txikitxo bat de la falange! Falange
Hala ere, elkarrizketatuek gehien aipatzen dutena emakumeei lotu zitzaizkien zereginak
dira, besteak beste josi eta bordatzea. Izan ere, La niña instruida, garaiko liburuan
aipatzen den bezala, emakumeengan bestelako gaitasunek hartzen zuten garrantzia:
"Irakurtzen eta idazten jakin behar duzue, baina hori baino garrantzitsuagoa da
zuhurtasuna, ordena, txukuntasuna eta lana maitatzea, denbora ondo erabiltzea
eta etxearen barneko gobernu onerako beharrezkoak diren ezagutzak eskuratzea"
Bestalde, aipatu beharra dago, emakume hauek josi eta bordatzeari ematen dioten
garrantzia, gerora beraientzat izan duten erabilgarritasunari estu lotuta doala. Izan ere,
esleitu zitzaien emakume tradizionalaren rolean, garrantzizkoak ziren gaitasun hauek;
txikitatik emandako hezkuntzak eta gerora izango ziren emakumearen rolak, elkar
elikatzen zuten horrela.
Hala ere, Otxandioko neskato guztiek ez zeukaten aukerarik eskolara joateko. Izan ere,
gerraosteko miseria garaietan, lan-eskua beharrezkoa zen etxe askotan, eta neskatoek
hilabete batzuetan joaten ziren eskolara, eta gero baserriko lanetara itzuli behar izaten
zuten:
Izan ere, eskolara joatea pribilegioa zen garai haietan askorentzat, eta badirudi
nolabaiteko estatus bat ere finkatzen zuela. Leonarda Urigoitia gaztetatik hasi zen
ziren arren, berak ez zuen askotan aukera izaten. Honek, nolabaiteko egonezina sortzen
ziola nabaritzen da, eta behin eta berriz azpimarratzen du, eskolara joan ez arren ez
arren, hau amaitu eta segituan jaitsi zen plazara. Bertan ikusi zuena eta hura ikustean
sentitu zuena argi gogoratzen du oraindik. Ikusi zuenak ondorio larriak utzi zizkion
Izan ere, bonbardaketak arrasto sakonak utzi zituen bizirik atera zirenengan, eta honek,
gure lanaren ildoari jarraituz, eragin nabarmena izan zuen hura bizi zutenengan.
Gainera, aipatzekoa da Leonardak xehetasun askorekin oroitzen duen pasartea dela, eta
berak ere onartzen duela hurrengo urteetan sarritan erreproduzitu izan zuela bere
Mass media, ahozko historia eta memoriaren transmisioa: Gerra zibilaren aztarnak otxandioko emakumeen oroimenean gerora hoberen oroitzen ditugunak, eta baita, kasu askotan ere, garai horretako beste
oroitzapen batzuk burura ekar ditzagun eragiten dutenak. Andikonan ikusi zuenaren ostean, bertan zegoen kazetari batek eraman zuen etxera
Bonbardaketa igaro ondoren ere, asko dira biziki gogoratzen dituenak eta guri kontatzen
ari denean irudikatu ere egin ditzakegunak. Berak adierazten digun bezala inpaktu
emozionala sekulakoa izan zen eta urteak behar izan zituen ikusitakoak asmilatzeko:
Nati Egiak bonbak eta zaurituak zuzenean ikusi ez bazituen ere, bonbardaketa bizi izan
zuen, babestu nahian ezkutaturik. Berak ere beldurrez bizi izan zituen momentu horiek:
aurre eguezan [zeuden] soldauek hildde urten gendunien. Etxiek eta asko
elkarreragina azalera ekartzen du. Izan ere, "hemen" Otxandion, ondorio larriak egon ez
zirela esatean, susma dezakegu beste herri batzuekin konparaketa bat egiten ari dela,
Bestalde, bonbardaketaren ondorengo orduak, beldurrak ezaugarritu zituen, eta
alde egin zuen bolada batez:
biztanleetan, eta hegazkinak pasatzen ziren bakoitzean Elizara, bolalekura zein beste
aterpe batzuetara egiten zuten ihes. Emilia Urigoitiak, Otxandion zein Bilbon, bertan
egon zen denboran, gogoratzen du hegazkinak zetozenean bizitzen zituztenak:
jueten ginen horra. (...) Gero Bilbon egon ginien Abandoko etxe batzuetan eta
Leonardak ere oroitzen ditu sirenak jotzen zuenean gertatzen zirenak, eta honek,
egunerokotasunean txertatzen zuen:
Bonbardaketan hildakoak ez ezik, gerraostean hildakoek ere aztarna sakona utzi zuten.
gerratik etorri ta hil in zan. Tratu txarra, badakizu? Harantza eta honantza ume
handia utzi zion gerrak, ezen bere ahizparen heriotza honekin lotzen baitu zuzenean.
izatea bere ahizparengan, eta honek erakusten digu, emozio bortitzek, eta honek geroago
gogoratzeak, momentuko orainaldian izan dezaketen eragina.
4.1.3. Gosea eta miseria: gerraren beste aurpegi batzuk Gerra garaian, elikagai faltak errazionamendu zorrotz bat ekarri zuen errepublikaren
aldeko sektore guztietan, eta instituzio ofizialak ere ez ziren gai izan, kasu askotan,
Otxandio hartu eta bi hilabetera, Udalak herritarrak elikatzeko premiazko lehengaiak
aurreratzea eskatu zion Bilboko intendentzia militarrari, zegoen miseria egoera zela eta,
eta honek Otxandiarrei banatu zizkien, egoki zeritzonean kobratzeko, aurrerago . Gerra
63 hasi eta gutxira, Victoria Kent diputatuak adierazi zuen "emakumeek hirietako goseari
Bestalde, gerra eta gerraostea gogorrak izan ziren herritarrentzat, errepresio esplizitu
batez gain, beste mota bateko errepresioa ere jasa behar izan zutelako: lapurretak,
zituen. Emakumeei egokitu zitzaien, batez ere, hauek kudeatzea, Mary Nash-ek azaltzen
biziraupenera bideratu zen, eta hornitzaile gisa elikagaiak, arropa, berogailuak,
higiene-tresnak eta oinarrizko osasun-zerbitzuak emateko betebeharra bete zuen,
eta, hala, biztanleria zibilaren erresistentziarako bizi-estrategiak gauzatu zituen"
Mass media, ahozko historia eta memoriaren transmisioa: Gerra zibilaren aztarnak otxandioko emakumeen oroimenean Hala ere, emakumeek egiten zuten ahaleginak ez zeukan helburu bezala soilik familia
bakoitzaren biziraupena bermatzea; izan ere, komunitaterako egiten zuten lan. Mary
apurtzailea zen, eta garbi erakusten zuen garai hartan espazio publikoa eta pribatua
banatzen zituen mugaren lausotasuna. Emilia Urigoitiaren testigantzan ere, atearen
bidez irudikatzen da espazio publiko eta pribatuaren arteko muga zabalik zegoela:
"Lehenau Otxandixo izen zan dana familixa bat (...) lehenau atiek eta danak
zuten pertsonak ere elikatzen zituzten orduan Otxandioko emakumeek. Reginak honela
pobre bat eta etxia [etxera] ekarteotzan amai bazkaitten emoteko".
Leonarda Urigoitiak ere antzerako egoerak oroitzen ditu auzokoei jatekoa ematen ote
Honek, nolabait emakumeen bizitza eta denboraren kolektibizazio bat ekarri zuen, Mary
emakumeentzat. Emakumeen denbora beti izan zen kolektiboa, besteekiko
dedikazioak zehazten zuena, eta gizonen denbora, berriz, batez ere banakakoa
izan zen. (...) Horrela, haurrak, zaharrak eta gizarteko zaurgarriak zaintzeak,
emakumeek denboraren kontzeptua modu kolektibo batean osatzea ekarri zuen
Mass media, ahozko historia eta memoriaren transmisioa: Gerra zibilaren aztarnak otxandioko emakumeen oroimenean Baina gosea eta miseria nagusi zen testuinguru hauetan, emakumeak ez ezik,
desesperazioak gizonak ere goseari aurre egiteko estraperlora bultzatu zituen. Baina
"Gizon batzuen eta besteen estraperloa eta patua izan ziren hautsitako
gizartearen ispilu onena: «Estatu Berria»ren aldekoek, zigorrik gabe egiten
zuten, eta apalenen estraperlo txikiari isunak edo espetxea ezartzen zitzaion" . 67
Lan honetarako bildutako testigantzen artean ere estraperloak presentzia izan du. Izan
egoten zien, eta astuaz basoik baso Elosutik babakaz eta etorten zien etxia,
gabez, gau guztixe, eta gero biherria [lanera] hurrengoko egunien, gure aittek eta
zien, astuai ebatute, ezeguen [ez zegoen] oingo moduen linternaik eta holako
Egunerokoan bizirauteko egiten zituzten delitu txiki hauei "eguneroko erresistentzia"
68 politikoa ematen die autore honek. Izan ere, honakoak egiten zituzten pertsonak alderdi
politiko batera afiliatuta egon ez arren, legearen kontrako jardunak burutzen zituzten,
aurkako ekintzak bezala hartu ditzakegu, beraz. Are gehiago, Cabrerok egindako
ikerketaren arabera, askori "eguneroko erresistentzia" hauek egitearen harira sortu
zitzaien borroka politikora salto egiteko beharra. Hala ere, askotan delitu txiki hauek
egiteak ez zioten soilik hau burutzen zuten pertsonari eragiten, baita, gizonen kasuan,
agerian uzten du. Izan ere, emakumeek ere beldurra sentitzen zuten gizonek
Mass media, ahozko historia eta memoriaren transmisioa: Gerra zibilaren aztarnak otxandioko emakumeen oroimenean emakumeek ere beraien azalean sentitzen zutela. Horrela gogoratzen ditu arduraz
aldetik, bere aitak beldurra gainditu eta desobedientziazko ekintza hauek burutzeagatik.
aritzen ziren batzuen eta besteen arteko ezberdintasuna, atarian azaldu dugun bezala.
Karlistei onartu egiten zitzaien, baina errepublikarren aldekoek ezkutuan ibili beharra
zeukaten. Nolabaiteko oposizioa ikusten da Leonardaren aitaren jarreran, barrutik,
irtetzen dena, antolatutako zerbait izan ez arren. Izan ere, modu irekian erregimenaren aurka agertzea ezinezkoa zen, eta beraz,
erregimenaren aurka zeuden emakume zein gizonek delitu txikien bidez egiten zioten
erresistentziak" deituko ditugunak; Leonardaren aitaren ekintza txiki horiek, kontzeptu
69 Alemaniarrak egunerokotasuneko erresistentzia mota hauetan sakondu du, eta hauen
mugimenduak izendatzeko eta resistenz egunerokotasunean modu indibidualean
gauzatzen ziren erreakzioentzako.
"Desadostasunen bat izan arren atxikitzea, erabateko adostasuna, onarpena,
izango, ezta «izoztuta geratuko» ere 1936ko uztailean; aitzitik, aldatu, eraldatu
guztietakoak ziren, Del Arco Blancok azaltzen duenez. Aipatu dugun estraperloaz gain,
errazionamenduko kartiletan janari gehiago lortzeko iruzur egitea, lapurreta txikiak,
jasotako uzta erregimenari ez ematea edo baita txiste edo erregimenaren aurkako
Bestalde, 1939ko otsailaren 9an martxan jarri zen Erantzunkizun Politikoen Legea,
errepresio ekonomikoa instituzionalizatzeko asmoz. Gerra Zibila bukatutakoan, "gerran
garaitua" kontzeptua erabiltzen hasi zen, eta hala deitutakoei desjabetzeak baimentzen
72 ekonomiko honen helburua errepublikaren aldeko herritarrak desjabetu eta guztiz
pobretzea izan zen. Garbiki baieztatzen du hau Otxandioko kasuan Leonarda
Urigoitiaren testigantzak:
Izan ere, Zigor Olabarriak ere bere liburuan baieztatzen duen bezala, Otxandion
konfiskazio ugari egon ziren, eta 1937ko uztailaren 2an, udal-batzorde bat ere sortu zen
betetzeko helburuarekin . Desjabetze hauek, hainbat kasutan, eragin zuzena izan zuten
Mass media, ahozko historia eta memoriaren transmisioa: Gerra zibilaren aztarnak otxandioko emakumeen oroimenean emakumeengan eta hauek aurrera zeramaten gosearen aurkako borrokan. Izan ere,
ama, ezkontide edo ahizpei ezarri zizkieten zigorrak, hauek kartzelan, atzerriratuta edo
muturreko egoera batean jarriz:
dituzte gerraosteko bizitza «antolatzeko». Nekazaritza-politikaren aplikazioari,
industrien funtzionamenduari, hornidurari, merkaturatzeari eta produktuen
kudeatuko dituzte. Gosea kudeatuko dute. Gosearen Espainian ere irabazle
eta garaituak egongo dira".
bezala. Gosea gorpuztu eta biziki sentitu zuten behar bat izanik, erabateko eragina izan
zuen emakume hauen gorputz eta bizipenetan, eta modu garbian gogoratzen dituzte
zutena:
Horrez gain, azukre gabe gelditu zirenekoak ere gogoratzen ditu:
Emilia Urigoitiak ere bereziki azpimarratzen du garai hartan igarotako gosea, eta egoera
gauzak eta dana ba ezebez, ezaurezan [ez zituzten] batu… gosie egon zan
Bestelako hornidura falta ere egon zen Otxandion garai hartan, batez ere herrira itzuli
eta beraien etxeak arpilatuta aurkitu zituzten herritarrentzat. Hau izan zen Emilia
kendute, nik amai eta entzunde: kajoi eta guzti eruen dozkuezan, erropak eta
aprobetxetako eibazan".
zituzten herri handiagoetara. Bera Otxandion geratu bazen ere, horrela gogoratzen du
Leonarda Urigoitiaren hitzek agerian uzten dituzte neskame joaten ziren neskatoek bizi
zituzten baldintza eskasak. Emilia Urigoitia, Bilbora joan zen neskame hamasei urte
zerbitzari ere ibili zen. Bere testigantzaren bidez baieztatu ditzakegu neskameek
pairatzen zuten egoera kaskarra:
eguaztenetan urteten neban nik. Ta urteten nebanien esateoztan: juen gora, eta
izarak aklarau. Ba igual hamabi izara aklaretako! Aklarau eta eskai. Ba urten
guztixe Bilbon pasietan, ta ni ha etxe guztixe fregetan, hamazortzi urtegaz.
han ein in biher, ez zan egoten beste erremedixoik! Ein in biher". 4.1.4. Gerra normaltasun bezala: egunerokotasuna Gerra garaian bazeuden ere, bizitzak aurrera jarraitzen zuen, eta orduko emakumeak
beraien egunerokotasuna egoera berrira egokitu behar izan zuten. Gerra Zibila
Otxandion liburuan, Otxandioko garai hartako emakumeen egunerokotasunari buruz
76 honakoa dio Zigor Olabarriak:
"Emakumeek etxe barruko lanen ardura zuten, eta nekazaritza edo
abeltzaintzarako zereginak ere egiten zituzten, gizonekin batera. Batzuek,
bestalde, negozio txikiak eramaten zituzten. Noski, ugaltze-arloa ere, hau da,
haurrak hazi eta zaintzea, euren zeregina zen. Baita etxeko nagusiez arduratzea
ere(...) Esparru publikoan, orduko gizartean ohikoa zenez, eta are nabariagoa
Otxandio moduko landa-guneetan, emakumeak ez zuen presentziarik".
egindako ikerketek. Azken honek azaltzen duenez, Errepublikaren aurka matxinatu
zirenek emakumea "inoiz irten behar ez zen lekura" bueltatzea zeukaten helburu; hau
da, etxeko espazio pribatura . Izan ere, zaintzara bideratuta zeuden lanak (ospitaleetan,
Mass media, ahozko historia eta memoriaren transmisioa: Gerra zibilaren aztarnak otxandioko emakumeen oroimenean jantokietan, errefuxiatuen zaintzan) legitimatuta zeuden garai hartako gizartean, berezko
utzi zituzten postuak emakumeek bete zitzaten ezinbestekoa bihurtu zen
biziraupenerako. Horrela, emakumeak ohikoak ez ziren lanetan hasi ziren. Otxandion,
Uriogoitia, bere anaiak soldadutzara joan zirenean, haien lana egiten hasi zen, eta bere
aburuz, emakumeek gizonak bezainbeste edo lan gehiago egiten zuten:
Lekualdaketa hau ezinbestekoa izanik ere, bazegoen honen aurka egiten zuenik. Horrela
"Jainkoak, Paradisutik bota zuenean, bere izerdiarekin ogia irabazteko
gizonaren lekua hartzen badu, alferrikakoa da kezkatzea; mundua duela mende
batzuetatik hona bizi diren heriotza- eta miseria-bidexka beldurgarrietan ibiliko
emakumeek jarraitu beharreko rolak egoerak berak gainditu zituen, eta ezinbestean
diskurtsiboki gizonentzat bideratuta zeuden egin beharrak beraien gain hartu. Bestalde,
eta emakumeei esleitutako rol tradizionalekin zerikusia zeukaten arren, baziren etxetik
kanpora lan egiten zuten emakume batzuk, Emilia Urigoitiak azaltzen duen bezala:
"Bai, gure izeko be, etxeik etxe jueten zan josten. Ta gure amak egosteotzan
Oleta [Otxandio inguruko auzoak] eta jueten zien. (...) Orduen telak, telak
soinekuek eta azpiko gonak eta horrek gauzok, teliaz itteotzuezan. Ostantzien
Otxandion, ospitale txiki bat ere bazegoen, eta bertan ere zaintza lanetan ibiltzen zirenak
emakumeak izan ohi ziren, Nati Egiak azaltzen duen bezala: 79
hartzeauriezan [hartzen zituzten] etorten zienak kanpotik, egune pasetan
Gerra garaian Otxandiotik kanpora joan ziren emakumeak, berriz, bertako zereginetara
egokitu behar izan ziren, eta batzuetan nabaria zen herrien eta hirien arteko
zenean, honek antxoak biltzen lan egiten zuela kontatzen du:
eta mendekoak izan behar zuten, eta maitekorrak beraien seme, gizon eta gurasoen
papera etxean. Honela zioen hamarkada batzuk lehenago argitaratu zen La mujer de su
senarraren kontentua eta zentzuzko ekonomia horren ondorio den
oparotasuna. Emakumea etxeko gobernua da, funtsezko elementua da, galerak
eta hausturak konpontzen dituena, eskuratutako ondasunak gordetzen dituena,
moraltasun-ideiak irakasten dituena, etxeko lanak egiten dituena, eta hori guztia
79 Errepublikan hedatutako rol bat izan zen mota honetako lanak egiten zituzten emakumeena, eta geroago
emakume frankistek bere egin zuten. Frankismoaren diskurtso erreakzionarioenak ere honen aurrean
etxean egotea lehenesten zuten, baina hala ere ospitaleko zaintza lana emakumeen artean nahiko ohikoa
Mass media, ahozko historia eta memoriaren transmisioa: Gerra zibilaren aztarnak otxandioko emakumeen oroimenean ez da indarraren adierazpenarekin egiten, maitasunaren izen ederrarekin
baizik. Izan ere, etxeko emakumeak arima guztiak bere menpe dauzka" . 81
82 batetik bere seme-alaben zein gainerako familiartekoan ekintzen eta desbideratzeen
83 erreferentzia eginez:
"Haiek ziren beren seme-alaben urraketen errudunak; gizonen eta emakumeen
familiaren balioetan oinarritutako diskurtsoa eta ideologia babestu eta ezarri
gehiago izan zen; literala ere izan zen". 84
Amatasunak zeukan pisu eta erantzunkizun horrek, kostu emozional altua zeukan
emakume horientzat. Izan ere, gerra bezalako egoera izugarri batean, emakume hauek
beren seme-alaben bizitzaren alde inuzente eta zoriontsuena babaesteko
itxura bat helarazteko. Seme-alaben ongizateak, ordea, batzuetan aurretik eramaten zuen
garbi ikusten denez, min zein beldur pertsonalak ezkutatzea zekarren, beren ardurak eta
ikarak etengabeko isiltasun batean biziz – eta emakume gogorraren irudia indartuz–. 85 86
bat zeukaten irudiaren alde egiten zuten mezuak. Errepublikarren aldean, emakumeek
jokatu behar zuten rolak malgutasun gehiago bazeukan ere, amatasunari eta
aldarrikatzen ziren . Mezu hauek, askotan irratiaren bidez heltzen zitzaizkien garaiko
87 emakumeei. Regina Bengoak gogoratzen du Radio Pirenaika ere entzuten zutela etxean,
sendotu egin zen; ama edo lankide sufritu gisa zituzten sentimenduetara jo
zen, bizitza zibilari eman zioten babesa eta lana, zein soldaduei emandako
kontsolamendua justifikatzeko; inbaditutako aberriaren eta emakume
espoliatzeko". 88
Francoren erregimenak, emakumeak "Estatu Berriaren" lorpenerako beharrezkoak
izango ziren gizon horien heziketan kokatzen zituen, familia kristau bat hezteko deia
"Gizon aske eta emantzipatuak emango dizkiezue zuek gorde dituzuen eta zuen
lanaren emaitza izango diren eremu eta hiri horiei. Iritsi da gure erantzukizun
Izan ere, orduko emakume antolakundeek ere, orokorrean eta hasierako salbuespenak
kenduta, ez zuten dudatan jarri "gizonak frontera eta emakumeak etxera" zioen lema.
Emakumeek berezkoak zituzten zainketa eta bizitzari lotutako ezaugarrien bidez
4.1.5. Bortizkeria: emakumeenganako zapalkuntza bikoitza Garai hartako emakumeek beraien azal propioan jasaten zuten bortizkeria
egunerokotasunean. Alde batetik, emakume izate soilagatik jasaten zuten bortizkeria
zegoen, eta bestetik, errepublikarrak izatearren pairatzen zutena. Nati Egiaren
testigantza honetan lehenengoaren zantzuak aurkitu daitezke. Bertan modu nahiko
erasoa, eta honen ondoren, "disgustuengatik", heriotza:
91 "sexudun errepresioa" bezala izendatzen du helburu espezifiko eta politiko zuzena zuen
bortizkeria hau. Honen arabera, emakumea eta errepublikarra izategatik, errepresio
bikoitz bat jasaten zuten emakumeek, eta honek, zapalkuntza hau aplikatzerako orduan,
feminitatearen berezko ezaugarrieni zuzenean erasotzea zekarren:
"Frankismoa, herria ideologikoki desarmatzeko asmo sendoarekin sortu zen, eta,
galarazteko jomuga bihurtu zen. Erregimen berriak, honen oinarri bihurtzen
saiatu edo neutralizatu egin nahi zuen, eta gizarte-esparrutik, berriz, pertsona
pasiboa, ez-kaltegarria eta zenbait erabaki hartzeko gai ez zena bihurtu.
Emakumea eta errepublikanoa izateak biktimizazio bikoitza zekarren: generoa
ideologia edo ekintza politikoarik ez zeukatela pentsatzera jo ohi dugu maiz, baina
"Agian dokumentuek ematen dituzten karakterizazio eta azterketetatik haratago
joateko unea iritsi da, emakumeak bigarren mailako roletan kokatzen dituzten
Nahiz eta gehienetan emakumeek ez zuten parte hartzen eremu publikoan modu
Martin Chiappek azaltzen duenez, emakumeen aurkako bortizkeriak, hauek etxeko
egiten zutela ondorioztatzen zen. Horrela, errepresioa pairatzeko arriskua handia zen
Testigantzetan argi ikusten da, errepresio politikoaz gain, emakume hauek bizi zuten
ditu bere ama zein izebei (denak nazionalistak), ezarritako zigorrak, guztiak
feminitatearekin lotutako zereginak. Gorputzei eta feminitatearen itxurari berari ere
eraso egiten zitzaion, emakumeak ezaugarritzen zituzten ile luzea moztuz:
helburuak lortzeko: biopolitika, gorputzen eta bizitzaren eremu guztien kontrola eta
bezala hartzen zela, eta honi esker libratu zela heriotzatik:
paralizazioa, eta honekin batera esfera pribatuan gorde eta isiltasuna mantentzea.
"erregimenarekin ez zeudenak betiko kartzelaratu zituzten, frankismoan «bizitzea
bizirautea besterik ez zela» kontzientziatuta".
mendean agertu da berriro gogoratzeko behar hau. Izan ere, 2000. urtean Memoria
Historikoaren Berreskurapenerako Elkartea sortu zen, eta horren ondoren, aditu batzuek
memoria historikoaren berreskurapena aldarrikatu zuena. Urte batzuk beranduago,
Mass media, ahozko historia eta memoriaren transmisioa: Gerra zibilaren aztarnak otxandioko emakumeen oroimenean 5.FILMEN ANALISIA Atal honetan, narrazioak Guda Zibilean eta gerraostean kokatzen dituzten hiru film
historikoen analisia egingo dut. Hirurak XXI. mendean sortuak eta proiektatuak izan
dira. Alde batetik, ikus-entzunezko lanen bidez garai hartako emakumeen papera zer
garai horretako testuingurura gerturatuko gara, azaletik bada ere, eta gerra zein
gerraostea emakumeen ikuspuntutik nolakoa izan zen aztertuko dugu.
eragina izan duen eta zer potentzialitate izan dezakeen aztertuko dugu.
eta Gernika. Hiru hauek aukeratu ditut, guztiek Euskal Herria hartzen dutelako
eszenatoki bezala, eta azken urteetan Gerra Zibilari buruz egin den filmografia urritik
esanguratsuenak iruditu zaizkidalako. Oso interesgarria iruditzen zait, gainera, hiru
amatasunari, zaintzari zein emakume errepublikarren karakterizazioari dagokionez,
eta Gerraostearen gizarteratzea nola gauzatu den ikusteko.
Egia da, hala ere, film bakoitza gai espezifiko batean zentratzen dela. Kartzelak,
adibidez, errepresioa aztertzeko ere balio digu askotan, espetxeetan esplizituago eta
modu bortitzagoan eman izan ziren egunerokotasunean modu inplizitu batean pairatu
ziren errepresio motak. Hauek analizatzeko Izarren Argia filma erabiliko dut.
muturrekoak dira, baina maila txikiagoan ematen direnak ulertzeko giltzarriak eman
modutan transmititu dituen ikertuko dugu, kasu batzuetan ahozko testigantzen bidezko
transmisioa eta zinemaren bidezkoa uztartuz.
Lan honetan, Otxandioko emakumeak egunerokotasunean nola bizi izan ziren ere
aztertu nahi da, eta garai hartako emakumeen egunerokotasuna aztertzeko, erabilgarria
publikoan izan zuen papera zein modutan transmititu den aztertu dezakegu.
Hala ere, kontuan izan behar dugu film bakoitzak bere helburuak dituela, eta helburu
hauen araberakoa izango da errealitatearekiko daukaten "fideltasuna". Horrela,
ahozko testigantzetan edo bestelako iturri historikoetan izango dute oinarria, eta beraz
esan dezakegu errealitatera hurbiltzeko saiakera handiago bat egin izan dutela. Beste
Mass media, ahozko historia eta memoriaren transmisioa: Gerra zibilaren aztarnak otxandioko emakumeen oroimenean batzuek, ordea, fikziora jo dute. Izan ere, testuinguru historikoak garrantzia galtzen du
femeninoak aztertzea ere, garai hartako emakumeen estereotipoei buruz gehiago
jakiteko, eta hauek nola transmititu diren aztertzeko oso baliagarria izan daiteke.
97 azaleratzea baino gehiago, emakume horiek bizi eta sentitutakoak erakusteko asmoa
zeukan ikus-entzunezko lan horrekin, eta behin eta berriz azpimarratu du bizitako
sufirmendu horretan generoak izan zuen garrantzia. Josu Martinezek , Debekatuta dago
98 oroitzea dokumentalaren egileak, fikziozko obra hauek dituzten hutsune historikoak
99 azpimarratzen ditu, eta fikzioak historiarekin gutxieneko fideltasun bat mantendu behar
100 pertzepzioa, memoria, oinarrizkoa da gaur egungo gizarteentzat, baina garrantzizkoa da
hau errealitatea ordezkatu edo desitxuratuko ez duen modu batean eraikitzen jakitea".
esanguratsua da. Izan ere, garaiko genero rolak guztiz apurtzen ditu. Kontuan hartu
behar dugu errepublika garaian genero rolek aldaketa nabarmenak izan zituztela, eta
101 lotzetik, arrazoiarekin eta ordenarekin lotzera pasa ziren kasu askotan; eta Marta honen
adierazgarri garbi bat izango litzateke. Argi dago gaur egungo emakumezkoaren
mendearen amaieran hedatzen hasi zela emakumeak moralki hobeak ziren ideia, eta
Tentazioa, REC. Dokumental honek, testigantza errealen bidez, Saturraraneko kartzelan bizitakoak
Bestalde, zintzotasun honek eta kazetaritzaren lanbidean daukan konfiantzak
102 Argia filmarekin bat egiten du: biek aldarrikatzen dute transmisio hori, eta gertatu zena
ez dien emakumea dela, piropo baten aurrean erantzuten duenean. Hau, gaur egungo
testuinguruan harridura handirik sortzen ez duen rol bat da, baina garai hartako
emakumeak, normalean ez zaizkigu horrela irudikatzen, batez ere zineman. Horrela
administrazioan erantzunkizun postu bat duena eta ezkontza behartu batetik ihes egin
dituzten filmetan batez ere, ohikoak dira maitasun istorioak, behin eta berriz
emakumearen alde emozionala azpimarratuz eta askotan topikoetan eroriz.
Izarren Argia filmean antzerako zerbait gertatzen da. Adibidez, pasarte batean, Anak
(itxuraz behintzat ahula eta koldarra ematen duen presoak, filmeko pasarte batean mojei
laguntzen dienak bere semea ikusi ahal izateko) zalantzan jartzen du Victoriak espetxe
gizona hil zenetik hiru urteko dolua baino ez duelako egin. Anak, garaiko pentsaera
aurrerakoiago bat proiektatzen dute, eta askatasun batzuk onartzen hasi dira. Izan ere,
103 inposatzen zena, eta gizartearen gehiengoak, arau sozial horiek jarraitzen zituen.
bat ekarri zuela genero rolei dagokienean; gainera, errebeldia txikiak ahalbidetu zituen
testuingurua ere izan zen, genero rolei dagokienez aldaketa txikiak ekarri baizituen,
dezakegu, esaterako, herriko neska gazte batek, hasiera batean medikuaren etxeko
neskamea denak, agertzen duen jarreran. Neska hau ezkertiarra da, eta mutil ezkertiar
kulturalki askotarikoa den gizartean duen nagusitasuna adierazten duen kontzeptua da, eta haren
kultura-arau onartu eta ideologia nagusi, baliozko eta unibertsal bihurtzen da. 49
mutilarekin kalean, eskutik helduta, eta keinu edo jarrera honek mojak asaldatzen ditu.
Aipatutako bi pertsonaiek, ezkondu aurretik, sexu harremanak ere izaten dituzte, garai
hartako pentsamendu kontserbadorearentzat pentsaezina zena. Era honetara irudikatuko
errepublikak ekarri zuen pentsamendu aurrerakoiaren eta orduko gizarteko moral
kontserbadorearen arteko elkarbizitza tirabiratsua eta kontraesankorra.
emozioak arrazoiaren bidez, ideia politiko batzuengatik kontrolpean edukitzen.
mundu guztiz ezberdin bezala aurkezten ditu, eta genero rolak ere, nabarmen aldatzen
Teresaren lehengusina, baserriko neska da. Honek buruan duen bakarra bere ezkontza
eta ezkontzako soinekoa da. Teresaren adin bertsua duela atzeman dezakegun arren,
eskatzen dabil, eta hau argi ikusten da bere ezkontzako soinekoaren gainean Henryren
denean bere soinekoa salbatzeko asmoz.
dirudien, inozentzia, bakea eta lasaitasunaren irudikapena proiektatzen du. Era batean
edo bestean, atzerapen hori etxeko lanak egiten dituen emakumearen bidez erakusten
da. Honek, baserria eremu atzerakoi bezala erakusteaz gain, etxeko lan horien
ere, emakumearen diskriminazioa salatzea. Baliteke iraganeko gizartearen
eman diotela eta iraganarekiko ikuspuntu propio bat sortu dutela, baina aldi berean, ez
direla pelikulak, bere horretan, gizartea aldatzen dutenak, baizik eta gaur egungo
pelikulak, ezartzen zaizkie rol jakin batzuk pelikula horietan emakumeei, eta marrazten
dituzte errealitate jakin batzuk, benetan, elkarrizketatuen ikuspegi subjektiboekin
alderatzen baditugu, horrelakoak izan ez zirenak.
zituzten emakumeen saminari egiten dion aitortza. Izan ere, pelikula osoan zehar,
errepresio mota ezberdinak zein gerraren ondorioak pairatu dituzten emakumeak
bezala, serora zenak "semea ematen dio" errepublikaren kontra altxatu zirenei eta
"Espainia Berriaren" proiektuari, eta ama baten mina azaleratzen da. Neskamea, bere
bikotea (komunista) hil eta gero, kaskamotz uzten dute, ile luzeak sinbolizatzen zuen
feminitateari zuzenean eraso eginez, eta plaza erdira eramaten dute errizino-olioa
emakumeen sufrimendua ekartzen digula lehen planora, eta sufrimendu hau, ama,
bikote edo ahizpa izatearekin lotuta zegoela, eta ez hainbeste beraien ideia politiko
104 errepresioa, nagusiki, disziplinatzailea izan zen —gizarte osoa menderatzera bideratuta
zegoen—, maskulinoa, berriz, "suntsitzeko asmoz" ezartzen da, eta modu desberdinean
eraikitzen da batzuen eta besteen arriskugarritasuna. Ideia hau ondo ikusten da La buena
nueva pelikulan, ezkerreko emakumeen sufrimentuari aitortza bat egiten baitio
amaieran, herriko emakume ezkertiarrak, apaizarekin, beraien senideak hil zituzten
lekuetara abiatzen direnean, eta beraien samina, plano laburretan eta hurbiletik ikusi
dezakegunean. Eszena honek, aldi berean, emakumeen arteko elkartasun bat erakusten
du, pelikula guztian zehar presente dagoena.
gaur egun generoak eta transmisioak daukaten harremana:
"Francok, nahita, milaka emakume baztertzea erabaki zuen herrialde osoko kartzeletan,
eta, era berean, emakume hauen haurrak lapurtu eta beste emakume batzuei ematea,
Eta, era berean, ia 70 urte igaro behar izan dituzte istorio horiek, emakumeak
protagonistatzat dituztenak, argitara atera daitezen; honek, gaur egun dugun
Mass media, ahozko historia eta memoriaren transmisioa: Gerra zibilaren aztarnak otxandioko emakumeen oroimenean 5.2. Gerra eta gerraostea emakumeen ikuspuntutik Arestian aipatu dugun moduan, errepresioa aztertzen hasita, garaituen aurkako
106 tesietan oinarritutako errepresio bat ezarri zuten frankistek emakume errepublikarren
gainean. Vallejo- Nájera, Francoren agindupean egon zen psikiatra bat izan zen, eta bere
orokorrean, marxismoaren sustrai biopsikikoak aurkitzea izan zen. Garai hartako
testuinguruan, amatasunak feminitatea definitzeko elementu garrantzitsua zen, eta
doktorearen bisita jasotzen dute presoek. Doktoreak galdera batzuk egiten dizkie eta ez
frankismoak emakumeekiko eduki zuten errepresioa ulertzeko hainbat giltzarri aurkitu
ditzakegu.
107 garaituak pertsona endekatuak ziren eta, ondorioz, umeak ezin ziren beraien eskuetan
fisikoez gain, zigor psikologikoak ezarri eta ahalik eta min handiena egiteko. Horrela,
modu publiko batean, eta erregimenaren babesarekin, lapurtu zitzaizkien umeak
behartzea, kaskamotz utziko dituzten mehatxupean: umeak "garbitzeaz" gain, emakume
hauek umiliatzeko modu bat zen.
azaleko batean, gai batean izan ezik: amatasuna. Honetan asko sakontzen du filmak, eta
Frankismoak amatasunaren inguruko irudi ultrakontserbadore eta erreakzionario bat
emakumea tradizio kristauaren eta nazioaren balioen transmisio bide bezala ikusten zen,
eta esan dezakegu emakumea goraipatzen zela zentzu honetan, eta izaera ia-ia
aingerutarra ematen zitzaiola. Hau zen emakumeek nazioari egin ziezaioketen ekarpenik
handiena, eta eredu horri erantzuten zion emakumea sozialki mirestua zein saritua izan
Frankismoak amatasunaren inguruan zuen definiziotik aldentzen zenak, ordea, aberriari
emakumearen erreproduzitzaile funtzioa (bai biologikoa zein balore jakinen
transmisorearena) ideologizatu eta nazionalizatu egin zuen frankismoak . Hau argi
rolean. Honek, Margari bere semearekin ezkontarazi nahi duenean, etxean "lagunduko
duen" emakume bat izateko.
transformazioa. Pertsonaia honek mojei aurre egiten die, kementsu borroka egiten du
hasieran, kontzientzia ideologiko bat du, eta errebeldiaz jarduten du mojen aurrean.
dimentsio politiko guztia galtzen du bat-batean. Izan ere, bere haurra gaixotu egiten da
elikagai faltaren ondorioz, eta Juliaren pertsonaia haurrarengan zentratzen da. Ondoren,
rol horretara mugatzen da, bere alde politikoa desagertzen den bitartean.
Filmean, enpatia sortzeko mekanismo bat izan daiteke amatasunari zentraltasuna
ematearena, emozioak sortzeko bide bat; oraindik gaur egun, ezberdintasun handiarekin
gakoetako bat Mikel Ruedaren pelikula eta honek emozioak transmititzerako orduan
izan duen arrakasta ulertzeko. La buena nueva-n, ordea, bestelakoa da amatasunaz ematen den irudia: izan ere, serorak
bestearen umeez zaintzen dute, eta batak bestearen amatasuna ulertzen. La buena
nueva-n, berriz, Margarik umea edukitzen duen unea herriko emakume ezkertiarrekin
daukan harremanean inflexio puntu bat bilakatzen da, eta beraien ezberdintasun
ideologikoak alde batera uzten dituzte, amatasunarekin lotutako esperientziek gerturatu
egiten dituztelako. Nolabait, amatasuna zinemak ikusleari enpatia sorrarazteko
arteko loturak estutzeko elementu bezala ere agertzen dela.
zituzten hainbat ikerketa egin ziren, zientifikoki frogatzeko errepublikarrak zein
ezkerreko mugimenduetan militatzen zuten pertsonak mentalki ahulak zirela, eta
110 dio ea sexua gustoko duen [sexua garai honetan, emakumeentzat, umeak izateko bide
bat da, eta gozatzea bekatu bezala ulertzen da]. Hauek dira Vallejo-Nájerak ateratako
ondorioetako batzuk, emakume presoei egindako ikerketetan:
txikiagoa, nortasunaren gaineko kontrolaren segurtasunik eza (...). Emakumea
sexuan asetzen da krudeltasun-sena, eta irudikatutako aukera guztiak gainditzen
ditu, hain zuzen, inhibizio adimentsu eta logikoak falta zaizkiolako. Gainera,
matxinada politikoetan beren sexu-nahi ezkutuak asetzeko aukera dute" . 111
inposatu zuen genero ordenaren arabera, emakumearen berezko espazioa etxeko eremu
pribatura mugatzen zen. Gainera, adingabekotasun egoeran geratu ziren emakumeak,
gizonen tutoretzapean, bere jarduera guztia errezuetara eta etxeko lanetara mugatuz.
Funtsean, honakoak ziren feminitate eredu honen ezaugarriak: sumisioa eta
Mass media, ahozko historia eta memoriaren transmisioa: Gerra zibilaren aztarnak otxandioko emakumeen oroimenean ulertu zen emakumeen kasuan, ez plazerra aurkitzeko bide bat–edo janzkeraren gaineko
dituztela ageri den arren, inoiz ez dituzte esparru publiko batean zabaltzen, eta hau
egiteko saiakeraren bat dagoenean, behin eta berriz eremu pribatura bultzatzen dituzte.
Honen adibide garbia da herriko falangeko burua apaizaren etxera bazkaltzera
doanekoa. Bazkaria zerbitzatzen dabil Margari, eta falangeko buruak esertzera
gonbidatzen du, beraiekin hizketan aritzeko. Hala ere, bere iritzia kaleratzen duenean
("altxamendu loriatsu horrek hil zuen nire senarra"), falangeko buruak hizketalditik
emakume bat dauka maitaletzat, eta honek falangekoekin zerikusirik izan nahi ez duela
ninfomanotzat zituzten, baina gero beraiekin sexu harremanak mantentzen zituzten;
beraien botereaz baliatuz batzuetan, eta beste batzuetan bortxaz. Honek garai hartako
moral bikoitza azaleratzen du; errepublika garaian hasi zen emakume modernoa-ren
mugimenduari lotuta, askatasun gehiago irabazi zituzten emakumeek, eta horregatik
frankismotik mespretxagarri bezala ikusten zituzten emakumeok, baina baliagarri
zuen bortizkeria motetako bat izan zen errepresio sexuala. Arestian esan bezala, moral
jasaten duten errepresio mota espezifikoa, osagai < > dituena. Azaltzen
gabeko bortizkeria sexual bat eman zela altxatutakoen aldean.
heriotza eragiten zuen faktore bezala. Ahozko historiaren bidez hau baieztatzen den
"Han ibai bat zegoen, mota guztietako zerrikeriak zeramatzana: patata-mondak,
belarkiak...ibaitik pasatzen zen guztia emakumeek jaten zuten; horrela intoxikatu
ziren sustrai batzuk hartu zituzten neskak, edo ez dakit zer ziren; koitaduek jan
egin zituzten eta horrela hartu zuten intoxikazio hori; asko hil ziren" . 116
Natividad bezala, bertan egondakoek, gosea azpimarratzen dute behin eta berriz, eta hau
baretzeko emakumeek egiten zituztenak; kasu honetan, bezala, batzuetan, errepresioak
berari aurre egin behar izan nien, arrantxoa deitzen zioten zomorroekin egindako
ugaritu ziren zinema munduan, eta honek, memoriaren gaia plazaratu eta masa
zabaltzeko moduarekin, ikuslegoari iraganaren irudi bat ematen diotelako. Pelikula
batzuk testigantzekin ahalik eta fideltasun handiena mantentzen saiatu dira; beste batzuk
oroitzen duten bortizkeria maila eta bizi-baldintzak, ez datozela bat filmean agertzen
Tentazioa, REC. Dokumental honek, testigantza errealen bidez, Saturraraneko kartzelan bizitakoak
gogora ekartzen ditu. 56
eta tresna baliagarria izan daitekeela, modu nahiko komertzial batean bada ere,
Saturraraneko kartzelari buruz ezer ez dakiten herritarrak hunkitu eta honen berri
119 oinarritzen den filma da, eta beraz, ahalegin bat egiten du gertakariak bizi zituzten
eta beraien ideiekin sendoki konprometituta dauden pertsonaiak azaleratzen zaizkigu. Gernika-ri dagokionez, eremu politikoari buruz ezer gutxi esaten da, eta esan dezakegu
protagonisten arteko istorioak hartzen duela nagusitasuna, testuinguru politikoa oso
atzean geratzen den bitartean. Protagonista hauek ere, gainera, ez dituzte beraien ideia
politikoak bereziki azaleratzen. Hala ere, pertsonaia bakoitzaren ezaugarriak lantzean,
bakoitzaren ideologiaren zirriborro bat ageri da, azaletik bada ere, eta testuinguruari
dagokionez bereziki azpimarratzen da ezkerreko gobernu bihozgabe baten irudia.
pertsonaia, eta errebeldiaz jokatzen duena filme osoan zehar, Emelina da. Hala ere,
pertsonai honen bidez errepublikarren ideiak azalarazteko aukera bikaina izan zitekeen
arren, ez da horrelakorik egiten, eta bere kontzientzia politikoa errebeldia soil bezala
disidentzia bat ekartzen duelako.
aspalditik ematen ari den joera bati jarraituz. Emakume "ahulak" edo ekintza heroikoak
egiten ez dituztenak agertzen badira, (Anaren pertsonaia kasu) bigarren planoan da, eta
heroia izatea, eta zinemak, film historikoak egiten dituen heinean, historiaren heroien
zein irudi transmititzen dizkigun; hauen bidez ezartzen baita zeintzuk diren heroiak eta
definizioaren arabera eraiki dituzte filmeko pertsonaia nagusiak, emakume gogorraren
Mass media, ahozko historia eta memoriaren transmisioa: Gerra zibilaren aztarnak otxandioko emakumeen oroimenean rola behin eta berriz erreproduzituz, eta modu honetan rol hori ontzat emanez, posible
aldarrikatzeko, eta kasu honetan, aztertu dugun hiru filmek egiten dute memoriaren
Henryri eskatzen dio hil aurretik Gernikan gertatutakoa munduari kontatzeko, eta La
eliz-mutikoari ematen dizkio, eta hau hurrengo generazioei emandako memoria zati bat
transmititzerako orduan, baina helburu zehatz batzuk izan behar dituela,
helburu komertzialak lortzerako orduan, herri horrek nolabaiteko protagonismo bat izan
duelako Euskal Herriko Guda Zibilaz hitz egiterako orduan, eta istorio hau behin eta
berriz erreproduzitu izan da, fikziozko elementu salgarriak sartuz eta dimentsio
apaiza], eta helburu sozialak badituzte.
Lan hau egiten hasi nintzenean, zerbaitek esaten zidan beharrezkoa zen zerbait ikertzen
ari nintzela. Orain, lan hau egin izanak jakintza eskuratzeko eman didan aukeraren
ondoren, uste hori berretsi eta indartu baino ezin dut egin. Disziplina eta gai ezberdinak
batzen saiatu naiz, ahalik eta ikuspegi osotuena emateko, baina esentzian bi ideia nagusi
aipatu nahiko nituzke, momentu oro lanaren ardatz izan direnak: iraganeko emakumeen,
eta konkretuago Otxandioko emakume hauen esperientzia jasotzeko eta transmititzeko
moduak daukan berebiziko garrantzia.
Hain zuzen, funtsezkoa da, askotan ezkutuan geratu diren emakume horien testigantzak
biltzea, bai kazetaritzaren ikuspuntutik (gertakarien bertsio ahalik eta osotuena
jasotzeko), bai justizia sozialaren eta berdintasunaren ikuspuntutik, eta bai
historiagintzaren ikuspuntutik. Eta hau egiteko modurik egokiena, gure helburua
emozionaltasuna eta esentzia mantentzea da. Hala ere, testigantza hauek jasotzeaz
haratago joan behar dugu. Izan ere, lekukotza hauek gizarteratzeko beharra ezinbestekoa
da, herri baten memoria bizirik mantentzeko, eta generoaren historiari ekarpen bat
egiteko. Herriari bere historiaren berri eman behar zaio, jakin beharra daukagu zer bizi
izan zuten gure amonek, etorkizun hobe bat eraikitzerako bidean. Baina hau egitea, bide
tradizionalak erabiliz, gero eta zailagoa da gaur egungo gizarteak dituen ezaugarriak
sozial bat sortzeko erabiltzearekin; hau da, ez bakarrik hitzez burutuko den justizia bat,
baizik eta materializatuko dena. Historia, eta iraganeko esperientziak gaur egungo
gorputzetan eta bihotzetan txertatu behar dira. Barrenak mugitzen dizkigun horrek modu
indartsu batean irauten du denboran zehar, eta hau, egungo abiaduraren eta informazio
uholdeen testuinguruan ezin garrantzitsuagoa da. Gainera, emozionatzen gaituen
konplexutasuna ikusi daiteke, eta film bakoitzaren helburuek nabarmen baldintzatzen
duten eta baliabide urriagoekin ere aurrera eraman daitezkeen ekimenek ere transmisio
izan dut, eta herriari zerbait emateko, itzultzeko, lanean zehar planteatzen dudan
Mass media, ahozko historia eta memoriaren transmisioa: Gerra zibilaren aztarnak otxandioko emakumeen oroimenean ESMA museoa. ESMA, 1976 eta 1983 bitartean Argentinan ezarritako azken
121 diktadura zibiko militarrak ezarri zuen atxilotze-, torturatze- eta akabatze-zentro
garrantzitsuenetako bat izan zen. Gaur egun, krimen hauen ahanztura saihesteko
eraikitako museo bat bilakatu da. Museo hau eraikitzerako orduan, gertakariak azaldu
eta testuinguratzen dituzten kartelak jarri dira, baina eraikineko horma, zoru zein
eszenatokiak ez dira berriztu; garai hartan bertan egondako presoek ikusi zuten eraikin
"Museoan dabilen narratibaren eta kontakizun horiek irudikatzen duten eta,
nolabait, haiekin hitz egiten duen espazioaren arteko harreman bat dago. Izan
ere, ez gara ari edozein espaziori buruz, baizik eta irudikatu nahi diren gertaeren
gertaera askoren agertoki izaera du, eta materialtasun horrek ezartzen ditu
mugak eta aukerak".
Hau da, museoan iraganak interpelatu egiten gaitu, gure gorputzak emozionalki
zapaldu dutelako, beraiek entzun zituzten soinu berdinak entzun zituztelako, eta beraiek
ikusi zituzten gauza berdinak ikusten ari direlako. Eta guztia ikusten ez badute ere,
eszenatokia ikusten dute, testuingurua, eta testigantzen laguntzarekin, gai da ikuslea
sortu daitezke emakume hauek ikusi eta entzun zutena berreraikitzeko, eta Landsbergen
kontzeptuari jarraituz, oroitzapen protesiko batzuk sortzeko. Horrela, genero
identitateak markatutako esperientzia bat berreskuratzeaz gain, enpatia sortu dezake, eta
egun, Otxandioko herriaren historia kontatzerako orduan, ikuspuntu berriak zabaldu
udaletxeari helaraziko diot, eta etorkizun hurbil batean udaletxearekin elkarlanean
horrelako proiektu bat garatzeko proposamena luzatzea da nire asmoa, ikerketa xume
Abenduaren 26ko 52/2007 LEGEA, Gerra Zibilean eta diktaduran jazarpena edo indarkeria jasan zutenen aldeko eskubideak aitortu, zabaldu eta neurriak ezartzen ditu..
Aztertutako filmen fitxa teknikoak
- Proiekzio urtea: 2010
pelikulak bertako kartzelan egon ziren emakumeen bizipenak berreskuratzen
ditu, besteak beste ume lapurtuen gaia zein emakumeek jasan zituzten tratu
txarrak azpimarratzen direlarik.
Mass media, ahozko historia eta memoriaren transmisioa: Gerra zibilaren aztarnak otxandioko emakumeen oroimenean - Proiekzio urtea: 2016
- Sinopsia: Filmeko narrazio mota erromantikoa da. 1937an Euskal Herrian
estatubatuar kazetari gaztea ezagutuko du, Iparraldeko Frontean berriemale
- Proiekzio urtea: 2008
falangearen aldekoak herrian sartu eta errepublikarrak errepresio mota
ezberdinen bidez nola zapaltzen dituzten ikusi beharko du apaizak, eta azkenean,
hauek babestearren, elizaren eta erregimenaren aurka agertuko da. Testuinguru | science |
addi-8dded94e8638 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52067 | Miramar Jauregia: marka grafikoaren berdiseinua | Díez Pérez, Lorena | 2021-06-28 | Publizitatea eta Harreman Publikoak 2019-2020 Ikasturtea
Eskuartean duzun idatzia EHU-ko Publizitate eta Harreman Publikoetako Gradu Amaierako Lana
da. Lan honen helburua, diseinuaren esparruan ahul dabilen eta berdiseinu bat behar duen marka
bat aurkitu, haren analisi sakona egin, eta ondoren, argudio eta ikerketa sendo baten emaitzetan
oinarrituz, aukeratutako markaren identitate korporatibo berria sortu eta aurkeztea. Horretarako, logoa diseinatzeaz gain, markaren izaeraren eta beharren arabera aproposenak diren
direnak. Identitate eskuliburu hori ere markaren islada izango da, eta beraz, diseinu eta komunikazio
aldetik ere zaindu behar da, markaren balioekin bat egiteko. Lanaren exigentzietako bat, merkatuan jada errotuta dagoen marka baten inguruan izatea da, mundu
profesionalean aurkezten diren eskakizunak eta egoerak ahalik eta modu fidelenean erreproduzitzeko
aukeratu dut. 0.1 TESTUINGURAKETA, MOTIBAZIOAK Diseinuak beti izan du txoko bat nire egunerokoan, eta gradu honek diseinuarekiko dudan grina are
eta gehiago piztea eragin du, bai eta gradua amaitzerakoan diseinuaren esparruan lan egiteko gogoa
izan zitekeela iruditu zitzaidan, bai nire interes eremuan egoteagatik, zein mundu profesionalean, eta
etorkizunerako lanbidei begira, lan honek nire abilezietan eta lan egiteko eran trebatzen
laguntzeagatik ere. Horregatik, lana profesionaltasun eta egokitasun handienarekin ekingo dut,
ahalik eta emaitza onena lortzeko, eta era berean, gradu osoan irabazi ditudan abilezia eta ikasketa
nintzen. Ni neu donostiarra naiz, eta arratsalde asko pasa ditut jauregiaren lorategietan paseatzen,
eta bertan, hainbat kurtso ezberdin egin ditut. Haren barrualdea bisitatu dut, haren pasiloetan barrena ibili naiz, eta dotorezia, fintasuna, elegantzia,
tradizionaltasuna eta antzerako hitzak dira nire burura Miramar Jauregian pentsatzerakoan
bururatzen zaizkidanak. Asoziazio horiek haren irudi eta logoarekin bat ez egitea harritu ninduen. Gainera, nahiz eta Miramar Jauregiraren barnealdera zein kanpoaldera maiz joan, ez dut inoiz ez
bizi izan direnei, ea jauregiaren logorik ezagutzen zuten galdetu nien, eta guztien eratzuna ezezkoa
izan zen, jarraian, logoa nolakoa imaginatzen zuten eskatu eta ondoren, logo erreala erakutsi nien,
eta kasu guztietan haiek imaginatzen zuten logoaren eta logo errealaren artean disonantzia bat
zegoela adierazi zuten. Jauregiaren logoa, estilo aldetik zaharkituta geratu dela agerian uzten du, eta ez dator bat gaur
egungo diseinu estilo sinple, eta eskematikoarekin, gainera, aldaketarik jasan ez duela dirudi.
bertara gerturatzeko, zein, behar izatekotan informazioa eskuratzeko aukera ematen zidan, eta hori
jauregiaren arimarekin bat egingo duen irudia sortzea da, eta are gehiago, irudi hori berriro
ahaztua ez izatea. Horretarako, oso garrantzitsua izango da irudi indartsua eta aproposa sortzea, bai
aukeratu eta haren diseinu korporatiboa egitea. Baina lan honetan, lortutako helburua bezain
garrantzitsua izango da emaitza lortzeraino egindako bidea. Amaierako diseinua lortu aurretik, ikerketa sakon bat burutu behar da, bai markaren inguruan zein
merkatuan dauden beste lehiakideen inguruan, izan ere, diseinua ez da halabeharrez lortzen, eta
emaitza markaren behar eta izaerara moldatzen dela ziurtatzeko, beharrezkoa da marka eta haren
kontestua zehatz mehatz ezagutzea. Helburu orokor hauez gain, proiektuak helburu zehatz batzuk ditu, emaitza lortzeko beharrezkoak
direnak: ■ Miramar Jauregiaren irudi korporatiboa berritzea eta lortu nahi duen posizionamenduarekin
bat egingo duen diseinu estrategia berria planteatzea. ■ Jauregiak transmititu nahi dituen balioekin bat datorren diseinua lortzea. ■ Miramar Jauregiaren analisi sakona egitea, haren jatorria, ahulgune eta indarguneak,
publikoa, balioak, lehiakideak eta kokatzen den merkatuaren izaera ezagutuz. ■ Marka irudia zabaltzen eta komunikazio estrategia eraginkor bat sortzea bermatuko duten
elementu korporatiboak sortzea, jauregiaren behar pertsonaletara moldatuko direnak. ■ Markaren identitate eskuliburua diseinatzea, diseinu berriaren eta markaren aplikazio egokia
bermatzeko. ■ Proiektuaren emaitza profesionaltasun eta garbitasun osoz aurkeztea, bezero erreal
batentzako izango denaren paperean. Proiektu beraren helburuaz gain, ni neu, gradu amaierako lana egiten ari den ikasle gisa, hainbat
helburu jarri dizkiot nere buruari: ■ Gradu osoan zehar irabazitako jakituria eta ikasketak proiektu honetan islatzea eta era
berean, ikasitakoa finkatzea praktikan jarriz. ■ Lau urte hauetan ikasitakoa oinarri hartuz, diseinu korporatiboaren eta marken
oinarrizko ezagutza finkatuta izango dut, eta lana egokitasun eta profesionaltasunez egiteko
markaren kontestua ezagutzea. Horretarako, jauregiaren publikoa, posizionamendua,
komunikazioa, merkatua… eta markan eragiten duten bestelako elementuak aztertuko ditut.
Honela, marka bera nolakoa den eta nori bideratuta dagoen ezagutuko dut. ■ Logoaren azterketa: Jarraian orain duen logoa nola osatzen den eta zein indargune eta
ahulgune dituen aztertuko dut, honela, zehazki zein akats dituen identifikatu eta
berdiseinuarekin zer konpondu edo mantendu behar den ezagutuko dut. ■ Posizionamendu berria planteatzea: Markak posizionamendu berria behar duen ala ez
aztertuko dut, eta berria behar izatekotan posizionamendu hori zein izango den zehaztuko
fasean ezarritako beharren arabera, eta ondoren, lortutako logoaren egokitasuna
konprobatuko dut, ea helburuak lortzen dituen ikusteko. ■ Identitate korporatiboaren eskuliburua diseinatzea: behin bukaerako logoa edukita,
diseinatuko dut. Honela, eskuliburua hartzen duen edonork, marka nola osatzen eta
2.1 DISEINU GRAFIKOA Gaur egun diseinu grafikoa zein diseinatzaile grafikoa gure hiztegian errotuta ditugun terminoak
bat da non garrantzitsuena zentzu bat sortzea den, esanahi sozialaren sortzea". (Fernandez, 2007;14)
baten azaleraino, eta sortze bisualarekin erlazionatuta dago. Nahiz eta egunerokoan ez hauteman,
baliagarriak izango direnak, eta ondorengo lerroetan zehaztuko dira. 2.2 MARKA IDENTITATEA, IRUDIA Behin diseinuaren garrantziaz jabetuta sahiestezina da burura marka irudiaren terminoa etortzea, izan
ere, marka irudia edo marka grafikoa aurretik aipatutako diseinu grafikoaren emaitzetako bat da. Gaur egun ezinezkoa egingo litzaiguke marka irudirik gabeko gizarte bat irudikatzea. Egunero
esnatzen garenetik lokartzen garen arte gure begiek etengabe marka irudiak analizatzen dituzte gure
beharretara moldatzen dena aukeratzeko, eta gehienetan, ekintza aukeraketa guzti horiek marka
dena, izen eta irudi bisualari loturiko balio eta aktiboak dira, zeinek produktu, zerbitzu, enpresa
bezala izendatuz: 5
Marka grafiko honek funtzio ezberdin asko izan ditzake, baina Chaves eta Bellucciak, adierazten
duten moduan (2013), eginkizuna batez ere izendatzailea izatea da, hau da, marka grafikoak igorlea
zehaztea, eta jabetza eta autoritatea adieraztea dela helburu nagusia (Chaves, Belluccia, 2013; 16). Cullerék ere eginkizun izendatzailearen inguruan hitz egiten du; kasu honetan, identitate bisuala
identitate berbalarekin zuzenki lotuta dagoela adierazten du, izan ere, forma bisualaren antzemate
edo memoriak izena ere berarekin ekartzen duela adierazten du (Culleré; 2013,115). Hau da, marka
baten irudia bere osotasunean gogoratzerakoan bere izena ere gogoratuko dugu, eta hau
ezinbestekoa da markentzat publiko berrietara iritsi eta jada duten publikoa mantentzeko. Marka irudia beharrezkoa da marken artean ezberdintzeko zein markaren balioak transmititzeko. Marka grafiko batek, beste eginkizun askoren artean, produktua, zerbitzua edo idea marka batekin lotzea eta identifikatzea bilatzen du, bai eta izendatzea ere. Azken hau, Culleréren esanekin lotzen da, izan ere, hark adierazten duenez, identitate bisuala eta berbala loturik daude, hau da, gure memorian atal bisuala gordetzearekin batera, atal berbala, izena, ere gordeko da (Culleré;2013,115).
erabiliz, bai antzinean bai eta gaur egun ere. Adibidez artisauek, bere dendak eta obrak beste
artisauenengandik bereizteko bere irudia atean kokatzen zuten ikusgai, edota bere artisautza
ermandadeen agrupazioek korporazio izendapena zuten, eta garai hartatik gaur egun arte iraun duen
terminoa dugu. Hala ere, ez zen diziplina bezala hartzen, baizik eta desberdintze eta bereizte
arkitektu, diseinatzaile eta artista grafiko; eta Otto Neurath, soziologoak izan ziren (Costa,1992; 25).
Haiek izan ziren, lehenengo "komunikazio aholkulariak" eta elkarrekin, 1908an, AEG-ren irudiaren
diseinatu zuten: eraikin, fabrika, bulego eta saltokiak proiektatu zituzten; produktu, lampara eta
material ezberdinak diseinatu zituzten; eta diseinu grafikoaren arloan marka, kartel, iragarki, foileto
eta katalogoak diseinatu eta logoa berdiseinatu zuten. AEG-rentzako irudi berri bat sortu zuten
tradizioa, eta haren garrantzia ere hedatuz joan zen. Izan ere, merkatuan sendo finkatzen diren marka
zaintzea ezinbestekoa dute haien posizionamendua mantentzeko. Marka indartsu hauek hain sendo
eraikin, material eta komunikazio bide guztien artean kohesioa eta markarekiko lotura mantentzea. Marken identitate korporatiboa aintzinean du jatorria, artisau eta dendariek haien produktu eta markak besteengatik desberdintzeko erabiltzen zuten bereizketa diseinuetan. Hala ere, ez zen diziplina gisa hartu 20. hamarkadara arte, non markentzat irudi korporatibo osoak eraikitzen hasi ziren, marken identitatea islatzen zutenak.
AEG-ren kasuan, irudia ez zen zerotik eraiki, izan ere, jada logotipo diseinu bat zuen, gaur egun
berriak sortu eta merkaturatzen dira, produktu berriak, zerbitzu berriak… eta irudia kasu hauetan
zerotik eraiki behar da. Beste kasu batzuetan aldiz, markak jada finkatuta daude merkatuan, bere identitatea dute eta
haien irudia ezaguna da oso. Dena den, identitatea eratuta izateak ez du esan nahi urteak pasa ahala
eta gizartearen eboluzio eta aldaketarekin batera berdiseinu bat behar ez dutenik. Kasu hauetan,
desberdin jokatu behar da, identitatearen arazoak zeintzuk diren eta merkatuaren tendentziak aztertu
behar dira, lehiakideen eta haien identitateen analisia egin behar da… eta bestelako aldagai asko
kontuan izan behar dira marka baten identitatea aldatu baino lehen, izan ere, erroreren bat izanda
dezakete. Gainera, marka gizartean oso finkatuta baldin badago eta denbora luzez jardun izan badu,
jendeari are gehiago kostatuko zaio ohituraz aldatu eta diseinu berriari moldatzea. Identitate korporatiboa tentuz eraikitzea garrantzitsua da oso, bai marka berriak direnentzat, zein jada merkatuan errotuta dauden eta berdiseinua behar dutenentzat. Horretarako, beharrezkoa da lehiakideen zein merkatuaren azkerketa sakon bat egitea.
da, marka gaztea baldin bada, jada erabiltzen dituen elementuak oso ondo aztertu behar dira,
baztertu ezin daitezkelako; marka bera da kontsumitzailearentzat eta ondorioz, aldaketa konstanteek
kontsumitzaileekiko erlazio sendo hori eraiki eta sortu behar da, eta horretarako, sortuko den erlazio
hori nolakoa izatea nahi den tentuz pentsatu behar da (Carpintero, 2007; 103). Jesús Gil-ek adierazten duenez (2020), marka bat berdiseinatzeak, honek ekartzen dituen berezko
inguruan notorietatea sortzeko aitzakia izango dugu. Beraz, ikusi dugun moduan, berdiseinua ez da
pentsatu gabe egin beharreko zerbait eta oso ondo planifikatu behar da, horregatik, berdiseinu bat
egin baino lehen marka horrek benetan berdiseinurik behar al duen planteatu behar da. Gil-ek (2020), horretarako, marka bat berdiseinatzeko arrazoiak ematen ditu, marka irudi batek
irudia aldatzeko beharra marka bakoitzaren identitate bisualaren iraunaldiaren araberakoa izango da.
identitatea enpresaren jardueren islada literala ez izatea. 3. Merkatuaren berezko eboluzioa eta produktu eta zerbitzu berrien demanda. 7
gertuago bat erakusteko beharra ere izan daiteke. 5. Marka batek jasaten ari den berrikuntza komunikatzea beharrezkoa denean. 6. Diseinu korronte gaurkotuengatik. Duela urte batzuetatik hona markaren sinplifikaziorako tendentzia
dago, beharrezkoak ez diren elementuak kenduz inpaktu bisual handiagoa lortzeko.
desberdintzen ditu: aktualizazioa, eboluzioa eta erreboluzioa. Aktualizazioa aldataketa txikiak egitean
datza, kolorean, tipografian… baina logoaren oinarria mantenduz, eboluzioa batez ere
duenean, azkenik, erreboluzioan logoaren diseinu zaharrarekin guztiz apurtzen da, askotan
beharrezkoa (Saramonpart, 2020). Marka asko dira urteak pasa ahala haien irudia aldatu, berritu edota gizartearen tendentzietara
tendentzia eta patroi batzuk daudela ikus dateke. Cullerék ere ideia hori defendatzen du, eta
eskematizazioaren prozesua gertatzen dela adierazten du (Culleré, 2013;129). Adierazpen hori guztiz zuzena da, izan ere, berdiseinuren bat jasan duen edozein marka aztertzen
duela. Adibide oso argia da Pepsi markarena, bertan ikus dezakegu, berdiseinuak eta urteak aurrera
joan ahala irudiaren elementuak murriztuz joan direla irudi sinple eta eskematiko bat bihurtu arte:
Marka bat berdiseinatzeak arrisku eta esfortzu handia eskatzen du markarentzat, horregatik, argi izan behar da markak berdiseinu bat behar duen ala ez, horretarako markaren heldutasuna eta arrazoi objetiboak tentuz analizatu behar dira. Gainera, edozein berdiseinu ekin baino lehen argi eduki behar da zein eratako berdiseinua eskatzen duen markak, Saramontpart web orrialdearen arabera (2020), hiru maila daude: aktualizazioa, eboluzioa eta erreboluzioa.
baten logoa baino ez dela pentsatzen du jende askok. Hau guztiz okerra da, izan ere, marka
eskemak… eta guzti hauen artean markaren agerpen guztietara hedatzen den sistema organiko
zeinu guztien arteko koherentzia mantentzea, izan ere, mantendu ezean markaren irudia eta kalitatea
zeinu guztiak nola kudeatu behar diren azaltzen da, eta beraz, ezinbestekoa da edozein
maketazioa eta beste adierazpen eta azalpen asko agertzen dira… honekin, koherentzia
eta errespetatzea lortzen da. Koherentzia mantentzeak markari profesionaltasuna eta kalitate maila
altua ematen dio, balio erantsi bat kontsumitzaileen artean onuragarria izango dena. Marka identitatea marka osatzen duten zeinu guztien konbinaketa da, sistema organiko flexiblea sortuz. Guzti hori kudeatzeko, markaren egokitasuna bermatzeko, eta kohesioa mantentzeko, beharrezkoa da markaren irudiaren inguruko informazio guztia identitate bisualaren eskuliburuan islatzea.
2.4 MARKA POSIZIONAMENDUA Marka baten merkatu posizionamendua ezagutzea ezinbestekoa da markaren egoera eta kontestua
ezagutzeko, izan ere, marka posizionamendua markak publiko ezberdinen buruetan, eta beste
duen edo bilatzen duen kokapena da; hau da, publikoaren pentsamenduetan duen kokapena edota
posizionamendua gure bezeroak ezagutu eta gogoratzea nahi dugun merkatuan proiektatutako irudia
da. Horretarako, oso garrantzitsua da gure markaren abantaila konpetitiboa zein den ezagutzea,
gaituen ezagutzeko. Hala ere, marka bakoitzak publiko bakoitzaren buruetan posizionamendu jakin bat izango du, hala
posizionamendu merkeena dutenak berdinak izango dira galdetutako ia pertsona guztien artean. Hori
hori egoki eta oker gabe ez egitea, eta horretarako, MK@ web orrialdeak, marka posizionamenduan
egin ahal diren akatsak zerrendatzen ditu (MK@, 2019): - Infraposizionamendua: kontsumitzaileek markaren inguruko ezagutza gutxi dute, eta hori
komunikazioari baliabide gutxi eskeintzen dizkiolako da. - Gainposizionamendua: proposamen zehatzegia egitea eta gure xede talde guztira ez iristea, gure
produktu edo zerbitzua haientzat ez dela pentsatzen dutelako. - Posizionamendu nahasia: Bi onura edo gehiago aurkeztea gure xede taldean nahasketa sortzea
ekar dezake, ondoriz, komunikazio uholdearengatik gure marka ez gogoratzea. - Zalantzazko posizionamendua: Existitzen ez den edota guztiz egia ez den zerbaitengatik
kokapena da, eta kokapen hori positiboa bada abantaila konpetitiboa izan daiteke lehiakideen
Marka grafikoak posizionamenduan paper garrantzitsu bat jokatzen du, izan ere, ikusleengan
pertzepzio batzuk sortzen ditu. Hau da, ikusleak marka jakin baten logotipoa ikusterakoan, haren
jakin bat lortzeko atal garrantzitsua. Marka posizionamenduan, irudiaz gain, bestelako aldagaiak ere kontuan hartzen dira, adibidez,
haien artean desberdintzeko, nahiz eta askotan, inkontzienteki edo nahi gabe egin. Estudio Gráfica-ren artikulu batean hurrengo adierazpena egiten da: "Diseinuak eragiten duen
adierazpen honekin, izan ere, haren produktuek diseinu estilo zaindu eta oso dotorea dute, eta hori
da batez ere, lehiakideekiko gehien bereizten duen ezaugarria. Diseinuak berebiziko garrantzia du bezeroarentzat ezezagunak diren markentzat. Estudio Gráfica-ren
dutela erabakietan, baita irudi batek garunean hainbesteko eragina izan dezakeela non eta produktu edo
Beraz, erabiltzaileareentzat marka irudia bereziki garrantzitsua dela esan daiteke, eta haien erabakian
eta egoki diseinatzea beharrezkoa da markentzat, irudi horrek posizionamendu ona lortzeko giltza
izango baita. Posizionamendu ona lortzea ezinbestekoa da markak lehiakideen aurrean nabarmentzeko, eta
diseinuak bertan paper oso garrantzitsua jokatzen du. Ortizek, adierazten duen moduan (2019),
erlaxatu eta produktu edo zerbitzuaren erabilera hobe dezake. Gainera, irudiak, markarekiko lehen
Miramar Jauregia Donostian kokatuta dagoen jauregi eta lorategi handi batez osatutako gunea da,
nahiz eta izenak bakarrik jauregiaren atalari erreferentzia egin. Ondarreta eta La Concha hondartzek
bat egiten duten gunean kokatuta dago, Donostiako badiaren erdian. Horrek, hiriaren ikuspegi
gehienak bertara hurbiltzen dira argazkiak atera eta paisaiaz disfrutatzera. Izena, "Palacio de Miramar", jauregi honek duen kokapenarengatik eta haren jatorriarengatik
badiaren erdian kokatuta dago, eta bertatik, itsasoaren erdigunean zaudenaren irudia transmititzen
dizu, itsasoaren bista paregabeak emanez. Nahiz eta izena duela 100 urte inguru sortu, gaur egun haren esanahia mantentzen du, lorategi eta
norabideari begira, eta lorategian zehar hainbat behatoki daude. Oso ohikoa da eguraldi ona egiten
3.1 KONTESTU HISTORIKOA, JATORRIA Miramar Jauregiaren jatorriari dagokionez, guztiz aristrokatikoa da. Miramar jauregiaren web
orrialdean azaltzen denez, jauregia Espainiako familia errealarentzat eraiki zen, izan ere, tradizio
handia zuten Donostian udako oporrak igarotzeko, eta Donostiako Udalak, haientzat etxebizitza bat
eraikitzea proposatu zuen, hiriaren prestigioa ere bide batez handitzeko asmoarekin; hori dela eta,
eta Amarako marisma besteen artean, Mirakontxa pasealekuan eraikitzea aukeratu zuten, eta Maria
gaur egun ere, badiaren erdian. 1888an 8000 metro karratuko jauregia eraikitzen hasi zen Benito Olasagastiren eskutik, eta 1893an
obrak amaitu, eta familia errealarentzako bizileku bihurtzeko prest egon zen; horrez garoztik, eta 80
ipiniz, zein jauregi barrualdea ekintza kulturalak antolatzeko moldatuz: mahai eta aulki ugari jarriz,
proiektoreak, seinalizazioa, kafetegia… ipiniz. Hala ere, nahiz eta erreforma eta moldaketa batzuk jasan, jauregiak antzinean zuen estruktura, itxura
eta estiloa mantentzen du, eta begisbista batez antzinako jatorri aristokratikoaren giroa antzeman
dezakezu haren dekorazio eta detaileetan. Hori dela eta, nahiz eta publikoaren beharretara moldatu
ingelesek landa etxeei egiten dioten izendapenari; estilo honen ezaugarri bereizgarriak, estilo
bereiztea eragiten du, eta ikusgarri bihurtzen du. Entitate publikoa Gaur egun, Udalaren menpe dago, eta beraz, entitate edota erakunde publiko bat bezala jokatzen
du. Donostiako Udalak gune kulturala bihurtu du eta hark kudeatzen du bertan antolatzen diren ekintza
kulturalak guztiak. Bertan, ospakizunak, tailerrak, kurtsoak, kontzertuak, kongresuak, esposizioak,
hitzaldiak, afariak… eta bestelako ekintza ugari egiten dira. Ohikoa da bertan, zinemaldi edota
bestelako jaialdi garrantzitsuen garaian, nazioarteko fmatu ugari ospakizun pribatuak egiten ikustea.
eta dotorezia handia duen jauregia bihurtuz. Miramar Jauregia 1893an eraiki zen erreginarentzako udako etxebizitza gisa, Benito Olasagastiren eskutik. Jauregia, Old English estiloarekin diseinatu zen, ingelesen landa etxeen diseinuetan oinarrituta, detaile gotikoekin nahastuz. Gaur egun, Udalaren parte da, eta ekintza kulturalak antolatu eta ospatzeko eraberritu da, baina garai hartako dekorazio eta estilo tradizionala mantenduz. 12
GBL: Miramar Jauregiaren bersiseinua / Lorena Diez Perez. 2020 3.2 ANALISI ESTRATEGIKOA 3.2.1 Publikoa Jauregiaren lehenengo urteak etxebizitza pribatu gisa izan ziren, eta beraz, ez dago publikoa
oso zabal eta ezberdina du. Publiko hori, bi multzo handitan bana daiteke, saikapena errazteko: 1. Bisitariak Bisitari bezala sailkatu ditut jauregia eta haren lorategiak bisitatzera datorren biztanle oro.
arratsalde pasa doazenak, ondartza batetik bestera paseatzen daudenak, argazkiak
ateratzera doazen ezkonberriak… Publiko honek orokorrean bilatzen duena jauregira hurbiltzerakoan, haren lorategi, paisai eta
edertasunaz disfrutatzea da, eta haren guneak aprobetxatzen dituzte haien aisialdirako.
erreparatu behar da. Donostiako udalak, publiko mota honetan zentratuz, jauregiko
erraldoi batzuk kokatu ditu bertan, nahi duen orok argazkiak ateratzeko photocall bat
batean haren historiaren zati txiki bat azalduta agertzen da, bertara hurbiltzen den edonork
turistentzat bideratuta dago. Gainera, jauregiak berak bisita gidatuak eskaintzen ditu. 2. Kultura kontsumitzaileak Kultura kontsumitzaileen barne sartuko lirateke Miramar Jauregiaren egiten diren tailer,
parte hartu zein antolatzeko. Publiko hau ekintza zehatz batengatik hurbiltzen da jauregira,
eta ordainean, esperientzia bat jasotzen du. Miramar Jauregiaren komunikazioa batez ere
publiko honi bideratuta dago, izan ere, haren web orrialdean ekintza hauek ospatzeko
eskuragai dauden gelak eta hauen ezaugarriak azaltzen dira. Miramar web orrialdean azaltzen denez (2020), hiru zerbitzu nagusi eskeintzen dituzte,
publiko ezberdinetara moldatuak, eta beraz, kultura kontsumitzaileen barnean publiko horiek
ere sailka daitezke: - Negoziodun edo enpresa publikoa: Lan eta negozioen giroan murgiltzen den
murgiltzen da, eta gehienetan seriotasuna eta eraginkortasuna bilatzen dute. Publiko akademikoa: Jakintza intelektuala aberasteko jauregira doan publikoa
seminarioetara... eta antzekoetara hurbiltzen den jendea, eta jarduera horiek
antolatzen duenak. - Ospakizunetara doan publikoa: Ekintza sozialetara doan jendea da, jaunartze,
ezkontza, omenaldi… eta antzeko ospakizunetara. Publiko honen helburua ez da
baizik eta jauregiak eskeintzen dituen gune eta bistez dizfrutatzea. Hori dela eta asko
estimatzen dute erabiliko duten guneen aurkezpenari. Azken publiko hau da jauregiaren publiko nagusia, eta bertara bideratzen du komunikazio esfortzu
diseinu korporatiboa publiko honi bideratuta egon beharko liteke, publiko hori erakarri ahal izateko. Miramar jauregiaren komunikazioa hiru publiko ezberdinetara bideratuta dago, negozio esparruko publikoa, publiko akademikoa eta ospakizunetara doazenak. Hiru horiek dira garrantzitsuenak jauregiarentzat, izan ere, horiek dira Miramarrek eskeintzen dituen ekintza kulturaletan parte hartzen dutenak.
Ikusten den moduan, oso publiko ezberdina gerturatzen da Miramar Jauregira, bakoitza helburu eta
nahi ezberdinekin. Hala ere, nahiz eta hainbeste trafikoa izan, ez jauregian ez haren inguruan ez dago
izan ere, jende asko igarotzen da bertatik egunero, eta kanpotar asko hurbiltzen dira bertako ekintza
eta ebentu kulturaletara, eta aukera ezinhobea izango litzateke logoa edota elementu korporatiboak
kokatzea jauregiaren irudia hedatzen laguntzeko. 3.2.2 Komunikazioa Gaur egunean jauregiak ez du komunikazio estrategia sendorik, izan ere, ez du konturik gaur egun
presentzia bakarra haren web orrialdea da. Sare sozialak gaur egun oso erabiliak izateaz gain,
beharrezkoak dira erakunde kulturalentzat, batez ere, bertan egingo diren ekintzak komunikatu eta
eremuak erakutsi ahal izateko. Web orrialdean haren historiaren informazioa agertzen da, bai eta haren instalazioen argazki,
informazio eta bestelako datu ugari ere. Hala ere, bertako informazioa oso mugatua da, izan ere, ez
du azken ebentu, tailer eta ekintzen berri ematen. Haren historia eta instalazioen informazio hutsa
baino ez du ematen. Hizkuntzari dagokionez, bertan, informazioa erderaz eta euskaraz agertzen da, hiri elebidun batean
dagoenaren senale. Hala ere, Donostia hain hiri turistikoa izanda, eta hizkuntz ingeleseko hainbat
bisitari izanda, komenigarria izango litzateke web orrialdeko informazioa ingelesez ere eskeintzea. Bertan egiten diren kurtso eta ekitaldiei dagokionez, Donostiako udalak duen web orrialde ofizialean,
donostia.com-en bakarrik, aurkezten dira, eta horrek, kasu askotan biztanleek informazioa ez
ikustea eta ondorioz, ez gerturatzea dakar. Komenigarria izango litzateke haien komunikazioa beste
hedabideetara zabaltzea, hiriko irratietara, sare sozialetara.. Logoari dagokionez, web orrialdean egiten du agerpen bakarra, eta oso txiki eta murritz agertzen da
izkina batean. Honek kalte handia egiten dio logoari, izan ere, aurrerago azalduko dudan moduan,
logoa, bakarrik web orrialdean eta txiki agertzean, ezezaguna da jende askorentzat. Hala ere, hain
txiki agertzerakoan eta hain gaizki ikustean gogoratzeko ere zail bihurtzen da. 14
zabaltzen laguntzeko. Miramarrek oso komunikazio estrategia mugatua du, ez du sare sozialik eta publikoarekin
kontaktua izateko gune bakarra web orrialdea da. Komunikazio korporatiboa ere oso eskasa da,
izan ere, logoak web orrialdean egiten du bere agerpen bakarra, oso tamaina txikian, eta ez dute
beste elementu korporatiborik. Azken hau bereziki kaltegarria da, izan ere, bertako ekitaldiak aukera
paregabea dira bertaratutakoei bisita txartelak, telazko poltsak… edo bestelako elementuak
emateko eta horiekin jauregiaren irudia zabaltzeko.
3.2.3 AMIA Jauregiaren barne eta kanpo egoera era laburrean aztertzeko, AMIA taula bat egingo dut. Izan ere,
nabarmendu daitezkeen jakingo dut, eta aldi berean, jauregiaren ahulguneak ezagutuz horiei aurre
nola egin ere errazagoa izango da. Aukerak Mehatxuak Indarguneak Ahulguneak Gune berriak irekitzeko aukera: museo, esposizioak…
Komunikazio bide berriak irekitzea sare sozialen bidez.
Komunikazioan lagunduko duten merchandising objetuak egitea.
Baliabide tekniko hobeak eta aurreratuagoak dituzten guneak (Tabakalera, Kursaal adib). Kokapen pribilegiatua
Gela asko ekintza ugari egin ahal izateko
Gela txikiak
Logoa zaharkituta geratu da eta berdiseinu bat behar du
Logoaren presentzia murritza
Lehenik eta behin, logoaren izaera zehaztuko dut. Sailkapen ugari egin daitezke, izan ere, aditu
bakoitzak logoak sailkatzeko metodologia ezberdina erabiltzen du. Nik, Miramar kasuaren azterketa
apaingarria duen logotipoa, motakoa izango
independentziarik, hau da, logotipotik
grafikoa izendatu nahi dudan bakoitzean
4. Argazkia. Logoen sailkapena. Iturria: Foroalfa, 2020
Miramar Jauregiaren logoa, logo figuratibo bezala sailkatzen da, izan ere, ikur grafikoa jauregiaren
fatxadaren irudiak osatzen du, errealitatea imitatzen saiatzen den diseinuarekin. Logoaren kromatismoari dagokionez, guztira 6 kolore erabiltzen dira (zuria kolore bezala hartzen
erdibidean dago, eta berdea eta urdina aldiz, hotzak dira. Hala ere, laranjak logoan oso presentzia
murritza duenez, orokorrean, logoa, gehien bat kolore hotzez osatuta dagoela esan daiteke.
5. Irudia. Koloreen sailkapena. Iturria: norberak egina
Logoaren simetriari dagokionez, horizontalki simetrikoa da, eta horrek, logoaren osotasuna
ere, izenak, logoaren pisu gehiena hartzen du, eta ikur grafikoa oso txiki geratzen da haren ondoan,
horrek bisualki, ikur grafikoa are eta txikiago ihautematea eragiten du.
6. Irudia. Simetria azterketa. Iturria: Norberak egina, jatorrizko irudia (Palacio de Miramar,
Miramar Jauregiaren logoa, logotipoa apaingarriarekin motakoa izango litzateke (Chaves, 2020, izan ere, ikur grafikoa ezin da bere kabuz eta logotipotik bananduta erabili, identifikagarritasuna galduko lukeelako. Aldi berean, logo figuratibo gisa sailkatzen da. Koloreei dagokionez, 6 erabiltzen dira: beltza, zuria, berdea, laranja eta beige-a eta logoaren osotasunean aztertuz, tonalitate hotzeko logoa sortzen dute. Simetriari dagokionez, horizontalki simetrikoa da, baina aldiz, eje bertikalean oso deskonpentsatuta dago .
aztertuko dut, nola eraikitzen den ikusteko. Era honetan, zein elementuk osatzen duten ezagututa,
koloreetako franja eta izen etiketa.
1. Irudi-ilustrazioa: Atal hau beste bien artean ezberdinena eta arreta gehien erakartzen duena da. Eskuz
ilusioa ere iradokiz. Efektu hori lortzeko, testura eta trama ezberdinak erabiltzen dira, eta
118). Miramar Jauregiaren logoa, sailkapenaren lehenengo motakoa dela ondoriozta daiteke,
hau da, testura apaingarria, izan ere, nahita emadako efektu estetikoa da, edizio
aplikazioren ajusteak erabiliz... Irudia errealista dela esan daiteke, izan ere, jauregia irudikatzen da bertan, bai eta haren
lorategia ere, eta irudi hori errealitatearen islada izaten saiatzen da, proportzioak mantenduz,
ikur organikoa da, diseinatzailearen trazua eta estiloa ikusten baitaIkur organiko bat aspektu
ohi dute, forma geometrikoekin alderatuz, eta era berean diseinatzailearen arrastoa uzten du
beltzak alde batera uzten baditugu): urdina, beige-a, eta berdea. Kolore hauek ez dira lauak,
itxura hartzen du, eta horrek, irudia asko saturatu eta zailtzen du. 18
Kolore hauetan testura eta tramak erabiltzeak, irudia kontraste handikoa izatea sortzen du,
ezberdinean egongo liratekeen objektuak batzen dituztela da. Hau da, kolore urdinak
itsasoa eta zerua batzen ditu, eta beige-ak aldiz, hondartzako area eta jauregia. Honek,
erabiltzen da, gizakiaren ikuspuntuarekin bat ez datorrena, non ihes puntua izkina batean
dagoen. Baina perspektiba honek berezitasun bat du, ihes lerroak ez datoz bat ihes
2. Hiru koloreetako franja: Bigarren atal hau oso sinplea da, eta hiru koloreetako laukiez osatuta dago: laranja, berdea
Hirurak tamaina eta forma berekoak dira, eta kontestuari lotuta, itsasoa, hondartzako area
eta zelaia irudikatzen dutela suposa daiteke. Suposizio hau lehenengo ataleko irudiari lotuta
irudi honen perspektibaren ihes puntuaren punta hiru lauki hauekin zentratzen saiatzen da,
hauen arteko lotura nabarmenduz. Hiru lauki hauek, lehenengo ataleko eskuz egindako tankeraren ilustrazioaren estiloarekin
apurtzen dute, hauek guztiz linealak, geometrikoak eta lauak baitira. 3. Izena eta haren etiketa: Atal honek logo osoaren pisu bisual nagusia hartzen du, izan ere, izena agertzeaz gain,
kontraste handiko kolorez osatuta dago, eta letren tamaina oso handia da alboko irudiekin
alderatuz. Gainera, logo osoaren erdia baino gehiago okupatzen du. Familia tipografikoa zehazteko, Maximilien Vox-en sailkapena erabiliko dut ardatz gisa, eta
bisuala handitzen duen era berean. Beste alde batetik, izena erderaz idatzita dago, eta haren jatorri aristokratikoa kontuan
izanda hori ulertzekoa da. Hala ere, hizkuntza bakar batean idatzita egotea ea egokiena den
duten zerbitzuenak, hainbat hizkuntzetara moldatuta daude. Azken hau berdiseinuan
planteatu beharreko atala izango da. Logoa hiru atalez osatuta dago, ikur grafikoa, hiru koloreetako franja eta izena eta haren etiketa. Hiru atal horietan testura eta motibo ezberdinak erabiltzen dira, bai eta kolore ugari ere, eta horrek logo konplexuegia sortzeaz gain, elementuen artean kohesio falta larria eragiten du.
Miramar Jauregiaren irudiaren marrazkia 3D estiloan, eta bestetik hiru kolore franjaren eta izenaren
bihurtzen du. Azkenik, konposizioari dagokionez oso irudi konpaktua dela esan daiteke, hiru atalak elkarrengandik
elkar daude, eta irudi trinkoa sortzen dute, pisu bisual handiarekin. Hala ere, lehenengo ataleko
irudiaren forma dela eta desoreka bisual bat gertatzen da, beste bi atalek duten forma
geometrikoarekin apurtzen baitu. Honez gain, oso konposizio irmoa dugu, hau da, ez dago ez bertsio
bertikalik, ez laburturik, ez zuribeltzekorik… ez du artikulaziorik. Logoaren tipologia Ikoniko/ Figuratibo / Abstraktua Motiboan irudikatutakoa Tipografia mota Kromatismoa Logotipoa apaingarriareki n Figuratiboa Miramar jauregia kanpoaldetik irudikatzen da. Horretarako, diseinu errealista bat erabiltzen da, eta hura lortzeko perspektiba eta trama apaingarriak erabiltzen dira Lineal groteskoa 6 Kolore: Laranja, beige-a, berdea, urdina, zuria eta beltza.
Beige-a, berdea eta urdina: kolore hotzak
Berdea eta urdina: sekundarioak
Beige-a eta laranja: tertziarioak
behar dituen aztertu behar da. Horretarako, adituen apunteak aztertuz, logo batek egokia eta
erabilgarria izateko izan behar dituen beharrak ea betetzen dituen aztertuko dut. El diseño en la empresa (Pibernat,1986; 78-79) lanean azaltzen den moduan, marka baten logoa
egokia izateko hiru baldintza mota bete behar ditu: baldintza funtzionalak, semantikoak eta
formalak. Lan honetan, eta Miramar Jauregiaren irudia aztertzeko, hiru banaketa horiek ere erabiliko
ditut gida gisa, beste lan eta diseinu liburuetako beste sailkapenekin nahastuz, analisiari dagokionez
marka irudia komunikazioari dagokionez, era eraginkor batean komunikatu behar da, enpresaren
efizientea izateko 4 baldintza bete behar ditu: - Irakurgarritasuna: "Marka irudia azkar irakurri eta ikusi behar da, ulergarritasuna galdu
Irudi-ilustrazioa aldiz, oso txikia eta konplexua izanik, asko mantsotzen du irakurgarritasun
eta ulergarritasuna, koloreek ere, kontraste gutxi izatean haien artean, are gehiago zailtzen
oinarritzen da; forma integratuak, osoak eta egonkorrak nahiago ditu. Lege honek beste lege batzuk
barne hartzen ditu, izan ere, gizabanakoak ere nahiago du forma itxi, jarrai edo simetrikoak eta
kontraste handikoak, hau da, ondo definitutakoak" (Culleré, 2013; 117).
definitutako irudi bat, eta hainbeste detaile izanda, irakurgarritasuna galtzeaz gain,
definizioa eta kontrastea ere galtzen du. Gainera, aurreko analisian azaldu dudan moduan,
guztiz simetrikoa ez den irudia dugu, eta oso forma ezberdinez osatuta dago. Guzti honekin
eta beraz, gizabanakoari beste marken artean desberdintzea kostako zaio. - Esanguratasuna: "Marka irudia bisualki ikuslearentzako ulergarria izan behar da, eta haren
ulergarritasuna zailtzen du. Izan ere, hainbeste deitaileak irakurgarritasun murritzari gehituta
GBL: Miramar Jauregiaren bersiseinua / Lorena Diez Perez. 2020 garbia eta sinplea erabiltzen duten logoak publikoarentzako oroiterrazenak eta
dezakegu Miramarren logoa ez dela ez sinplea ez garbia, eta beraz, oroitzeko erraza izango
ez dela ondoriozta daiteke. Gainera, ulergarritasun murritzak ere, oroimenean gordetzeko
erraztasuna zapuzten du. Beraz, berdiseinua aurrera eramatekotan sinpletasun eta
desberdintzea ahalbideko duena" (Pibernat, 1986; 78). Irudia ikusita erraz esan daiteke originala eta desberdintasuna lortzen duela. Hala ere, azken
irudi konplexua lortzen du, eta nahiz eta originala izatea lortu, irakurgarritasuna, eta
gogoratzeko erraztasuna galtzen du, eta horiek, beste ezaugarri askoren artean, marka
irudi batentzako oso beharrezkoak diren ezaugarriak dira. Eraldakotasuna: "Marka euskarri, tamaina, erreprodukzio teknika… desberdinetan
erabiltzeko ahalmena izan behar du, identifikazioa galdu gabe" (Pibernat,1986; 78). Logoa oso tamaina txikietan agertzen bada, marraztutako jauregiaren detaile txikienak guztiz
galduko dira, irudia jauregi batenarena dela galduz, eta identifikarria izango ez den irudia
lortuko da. Beraz, tamaina txikietan irakurri ezin ahal izateak asko mugatzen du bere
erabilera, eta hori oso kaltegarria da marka batentzat, izan ere, euskarri jakin batzuen
9. Irudia. Miramar jauregiaren logoa tamaina txikian Iturria: Norberak egina, jatorrizko irudia (Palacio de Miramar, 2020)
Gainera, esan beharra dago, logoaren agerpen bakarra web orrialdean izatean, euskarri jakin
larriki zailtzen. Berdina gertatuko litzateke tinta bakarrean edota zuri beltzean agertuko balitz, izan ere,
kolore eta erliebe konplexutasunek zuri-beltzeko irakurgarritasuna eta jauregiaren
da, eta erraz ikusten da irakurgarritasunaren galera, nahiz eta tamaina txikian ez agertu.
haren erabilera asko mugatzea dakar. Azkenik, eta euskarri ezberdinetarako moldagarritasunari dagokionez, ikur grafikoak duen
testura eta erliebea simulatzen duten irudien erabilerak euskarri ezberdinetan erabiltzea asko
plastikoa, edota erliebea eskatzen duten grabatuak, hainbat kasuetan erabilera guztiz
ezinezkoa izango litzateke. Kasu batzuetan gainera, irudiaren irakurgarritasuna guztiz
galduko litzateke. Beraz, eraldakotasunari dagokionez, logoak galera handiak dituela
zerbitzu horren atributuekin bat egin behar dute; hau da, markaren emaitza grafikoak honek
transmititu nahi dituen atributuen emaitza izan behar da. Beraz, kasu honetan, Miramarrek transmititu nahi dituen atributuak zeintzuk diren jakiteko, nahiz eta
Beraz, jauregiarentzako transmititu beharreko balioak haren kokagune pribilegiatua eta balio
arkitektoniko handikoa izatea da (xarma handiko toki gisa kalifikatzen dutena), eta horiek
dagoela. Ez da espreski badia erdian dagoela adierazten, baina bai itsasoaren oinetan dagoela
"Miramar" hitzarekin, eta itsasoaren aurrean egotea pribilegio erakusten du. Beste alde batetik, balio arkitektoniko aberatsari dagokionez, ez da lortzen hori adieraztea. Egia da
irudian jauregiaren fatxada agertzen dela, bai eta haren dorreak ere, baina dena kolore uniformean
jauregiaren handitasuna galdu eta beste edozein eraikinaren parean jartzen da, eraikin txiki eta
transmititzea lortzen, eta beraz, logoaren konnotazioek ez dute bat egingo jauregiaren balioekin.
Horrek kalte handia egiten dio markari, bereizgarri egiten duten atributuak izkutuan geratzen direlako. Logoak ez du markak transmititu nahi dituen atributuak, hau da, balio arkitektonikoa eta kokagune pribilegiatua, iradokitzen, eta beraz, ez du Pibernaten (1986) balio semantikoaren oinarriekin bat egiten. 23
baldintzatzen dute, eta enpresa edo produktu baten ezagutze kulturalean eragiten dute" (Pibernat,
1986;78). Pibernat-ek (1986) hiru sailkapen hauek egiten ditu: Bateragarritasuna erabilitako erretorika edo estiloaren eta komunikatutako edukien
aurretik azaldu bezala itsaso aurrean kokatutako jauregi bat da. "Jauregi" deiturak
logoaren irudia ez dator bat izenaren konnotazio horrekin. Logoa egiteko erabili diren estilo, teknika eta koloreak ez datoz guztiz bat irudi horrekin, izan
ere, aukeratutako tipografia modernoegia eta industrialegia da, eta jauregiak transmititu nahi
dituen balio tradizionalekin talka egiten du. - Ezaugarri estetikoak (Pibernat, 1986:78): Logoaren diseinua eraikitzeko teknika eta
baliabideek ez dute markak transmititu nahi duen irudia lortzen. Beste alde batetik, Miramar
Jauregia, jauregi neogotikoa da, eta logoan erabilitako diseinu teknikak eta tipografia ez
gizartearekin bat etorri behar da. Honek, urteak pasa ahala markek haien irudian
berdiseinuak egin behar izatea eragiten du, izan ere, gizarteak eta kulturak aurrera egiten
ahala, gustuak eta tendentziak ere aldatzen dira. Beraz, aurretik esandako Culleré-ren hitzak errepikatzen, marka bat gaurkotzean eta gaur
grafiko, eta formen eskematizazioaren prozesua gertatzen dela adierazten du (2013;129). Miramar Jauregiaren logoa aztertzerakoan argi ikus daiteke tendentzia hauekin bat ez
ezberdinak erabiltzen ditu… eta hori berdiseinu bat behar duenaren seinale da.
egiteko… ) zein logo batek eskatzen duen beharrei erantzuteko (moldagarritasuna materialetan,
irakurgarritasuna, esanahia eta eta jauregiak transmititu nahi duenak bat egitea…). Logoaren diseinuak gabezi handiak erakusten ditu, bai alde formaletik zein semantikotik. Eta
gain, irudi korporatibo osatuaren falta du markak, haren irudia hedatzen lagunduko duena. Azken
honek, batez ere logoaren ezezagutzaren arazoa konpontzen lagunduko du, izan ere, irudi
korporatiboa geroz eta zabalagoa izan, marka irudia ere gehiago hedatuko da.
GBL: Miramar Jauregiaren bersiseinua / Lorena Diez Perez. 2020 Ahuleziak Indarguneak Irakurgarritasun eskasa, batez ere tamaina txikietan Ikur grafikoa konplexua eta zaila da Diseinu konplexuak gogoratua izatea zailtzen du Ez da moldagarria ez material ez kolore ezberdinetara Zuri-beltzean irudia ez da ulertzen Ez du Gestalten legea betetzen Erretorika eta estiloa ez datoz bat Diseinua ez da ez argia ez garbia Ez dator bat gaur egungo diseinu tendentziekin Kolore gehiegi erabiltzen dira, eta horrek irudiaren irakurgarritasuna nahasten du Logoa eta jauregiaren estiloa ez datoz bat
Beste marken irudietatik bereizten da
11. Taula. Miramar Jauregiaren logoaren ahulezi eta indarguneak Analisian azaleratutako akatsak izango dira berdiseinua egiterako orduan kontuan izan beharrekoak,
larri horiek konpontzeko, gehienetan logoaren irudia guztiz aldatzea eskatzen du, izan ere, akatsa
logoaren muinean izanda, marka balioak egoki transmitituko dituen irudi berria lortu behar da.
zuzenak aurkitzea, izan ere, jauregiaren jatorria oso berezia da, aristokraziarentzat guztiz helburu
ludikoa zuen eraikina hiriaren parte izatera bihurtu da, ekintza kulturaletara bideratuz. Beraz, espreski
helburu kulturaletarako sortu den beste marka eta eraikinengatik nabari bereizten da. Hala ere,
antzekotasun ugari dituzten markak daude bai Donostian zein haren inguruneetan, eta horiek har
Fundazioa, eta Tabakalera, nahiz eta esan bezala, lehiakide guztiz zuzenak ez izan, haien izaera eta
antzekoa duten hainbat gune aurki daitezke, hala ere, ezin dira lehiakide zuzentzat hartu, izan ere,
jauregi eta antzerako guneetara, bakarrik gertuko eremu geografikoko biztanleak joan ohi dira (hiri
berdinekoak, zonaldekoak…), eta beraz ez dute zuzenean lehiatzen. Hala ere, oso interesgarria da haien azterketa egitea, izan ere, merkatuan paper berdina jokatzen
dutenez, haien irudia eta posizionamendua aztertzearekin batera, Miramar Jauregia non kokatu nahi
erabilitako irudiak eta posizionamendua aztertuko ditut, batez ere, haien logoan zentratuz.
12. Irudia. Merkatuko lehiakideak Iturria: norberak egina
Motiboan irudikatutakoa Tipografia mota Kromatismoa Tabakalera
Tertziarioa
3 Logotipoa sinboloarekin Figuratibo Jauregiaren irudi sinple eta eskematikoareki n sortutako harmarria Lineal humanistikoa 9 kolore:
Urdinak, berdeak eta gorriak kolore sekundarioak.
Gorria kolore beroa eta sekundarioa
Gorria kolore beroa eta sekundarioa
Berdea kolore hotza eta sekundarioa
10 Logotipoa sinboloarekin Figuratibo a Izenaren lehen letra eta jauregiaren dorrea batuz sorturiko irudia Lineal geometrikoa
Bauhaus estiloarekin antzekotasunak dituena Bi kolore: Beltzae eta horia
11 Logotipoa sinboloarekin Figuratibo Gazteluaren irudi eskematikoa, 100 urte betetzeagatik apaingarriak gehituta Izena: serifadun erromatar klasikoa
Nahiz eta lehiakideak elkarren artean oso urrun egon, eta zuzenki ez lehiatu, haien balioak
demostratzen saiatzen dira, bisitariak erakarri ahal izateko, eta hori, logoetan argi ikus daiteke.
4.6.1 Balio arkitektonikoa Eraikin hauek, bai gazteluak zein jauregiak izan, balio arkitektoniko indartsua dute, izan ere,
gehienak familia aristrokratikoentzat eraikiak izan ziren, eta haien teilatu, dorre, lehio eta
dira, eta, gehienetan, eraikinaren detaile bat baino ez da erakusten, oso era eskematiko eta
eta pisu bisual handiarekin agertzen da. Izenak beti du garrantzia logo batean, baina, kasu hauetan
berebiziko arreta eskeintzen zaio, batzuetan, balio bihurtuz. Arrazoiak asko izan daitezke, baina
orokorki eta lehiakideak bere osotasunean aztertuta bi arrazoi nagusi daude, bata jatorria islatzea,
eta bestea haien izaera islatzea. Lehiakide gehienen jatorria aristokratikoa da, oso ohikoa zen familia aristokratiko edo errealentzat
honelako jauregi edo eraikinak eraikitzea, eta horrek, familia horien izena, edo abizena mantentzea
zen familiaren emaztetik datorkion (Cristinaenea, 2020). Beste kasu batzuetan aldiz, jauregia edo gaztelua kokatuta dagoen zonaldeari men egiten zaio
izan ere, izena entzuterakoan argi geratzen da nongoa den jauregi edo gaztelua. Beste alde batetik, eraikin horien izaera erakustetik dator izenaren garrantzia. Aztertutako eraikin
gehienak gazteluak edo jauregiak dira, eta hori, harro eta ozen erakusten dute izenean,
arkitektonikoak bereziko garrantzia dutela askotan balio bihurtuz, eta beraz, komeni dela logoan
edota komunikazio korporatiboan erakustea. Jauregiaren izaera eta jatorria nabarmentzeko izena
erabiltzen da, aldiz, balio arkitektonikoa ikur grafikoan du pisu gehien.
logo sinple, eskematiko, eta garbiak lortuz. Lehiakideen elementu komunak Gehienak sinbolodun logotipoak dira, horrek, askatasuna ematen die ikurrarekin bere kabuz jokatzeko. Logo gehienak figuratiboak dira, eta gehienek, jauregi, gazteluaren edo eraikinaen forma edo detaile bat erakusten dute. Izenari garrantzi handia ematen zaio, askotan, balio bihurtuz, eta gehienetan, eraikinaren jatorria edo izaera argi uzteko ematen zaio hainbesteko garrantzia. Tipografia linealak eta serifadunak, antzeko eran erabiltzen dira, markak trasnmititu nahi duen izaera moderno ala klasikoaren arabera. Kolore gutxi erabiltzen dira gehienetan 2-3, horrek, logoen sinpletasun eta eskematizazioan laguntzen du, gaur egungo diseinu tendentzietara moldatuz.
jar daiteke. Miramar Jauregiaren logo berriarentzako zein kolore erabili planteatzerako orduan, kolore saturatuenak kolore ilunak eta granateak dira, eta nabarmentzea bilatzen bada, tonalitate hotz eta urdinetara jotzea ideia ona izan daiteke.
txikikoa izateaz gain, jauregia bera ere, lehiakideekin alderatuta, txiki geratzen da. Jauregi hau beste jauregi, gaztelu edo eraikinengatik desberdintzen duena, haren arkitektura eta
historia da. Oso eraikin zaharra da, baina ez dago berrituta, eta beraz, antzinako giroa mantentzen
du, izan ere, barrualdean jauregi neogotikoaren, ornamentu, alfombra, dekorazio eta bestelako
kutsu zaharra, izan ere, Donostia oso modernoa eta berritua den hiria da, eta Tabakalera, Kursaal,
eta bestelako eraikinek punta puntako enpresa zerbitzuak, ospakizunak… eskeintzen dituzte, haien
alboan, Miramar, zahar eta txiki geratuz.. Merkatuan beraz, ez da ez haren tamainarengatik ez ikusgarritasunarengatik bereizten, ez eta
kaltegarria izan behar, izan ere, tradizio eta balore handiko jauregia bihurtzen du. Posizionamendu ona lortzeko, positiboak diren ezaugarriak nabarmendu behar dira, hala nola
emango dion estrategia diseinatu behar da. Horretarako, diseinuak paper oso garrantzitsua jokatuko
du, hala ere, edozein pausu eman baino lehen, eta diseinua ekin baino lehen oso argi izan behar da
non kokatu nahi dugun jauregia. Miramar jauregiaren posizionamendua jauregi txiki, tradizional, zahar eta balio arkitektoniko handikoa da. Eskeintzen dituen ekintza eta baliabideak murritz geratzen dira lehiakideenekin alderatuta, eta hori, jauregiak mantentzen duen dekorazio eta detaile tradizionalekin batuz, zaharkituta dagoenaen giroa ematen dio.
tradizional bezala kokatzen da. Horrek, kalte egiten dio Jauregiari, eta horregatik, posizionamendu
berria planteatzea proposatzen dut. Kaltegarriena den posizionamendu ezaugarria gune zaharkitu eta txikia izatea da. Egia da tamaina
balio positiboak atxikiz. Hori, irudi zaharkitua alde batera utziz eta giro txiki, intimo eta tradizionala
markari emanez lortzen da. Egia da Donostian bertan eraikin modernoagoak eta handiagoak daudela, baina ez da haien maila
berdinean posizionatzea bilatzen, alferrikako esfortzua izango baita. Bilatzen dena zera da, izpiritu
GBL: Miramar Jauregiaren bersiseinua / Lorena Diez Perez. 2020 Logoa beraz, modernoa izan behar da, eta freskotasuna eta berrikuntza transmititu behar du, baina
beti ere, markak transmititu nahi dituen balio arkitektonikoa eta gune pribilegiatuaren baloreak
mantenduz. Posizionamendu berria lortu ahal izateko ez da nahikoa logoa berritzea eta honi giro modernoa
ematearekin, irudi korporatiboak eta haren elementu guztiek ere diseinu modernoa izan behar
dute, kohesioa mantenduz, bai eta jauregiaren komunikazioa ere. Jauregiaren posizionamendua, txiki, zaharkitu eta tradizionala izatetik, jauregi moderno, berritu eta
freskoa izatea bilatzen da. Horretarako, irudi korporatiboak kutsu moderno eta berritu hori
arkitektonikoa eta kokapen probilegiatua.
5.1 LEHENENGO ERABAKIAK Markaren eta haren kontestuaren azterketaren ondoren, haren arazo eta ahulguneak azaleratu dira
eta argi geratzen da markak berdiseinu bat eskatzen duela, beste behar askoren artean. Aurreko
ateletako analisian ondorioztatu dudan bezala, logotipoa zaharkituta geratu da, ez da ez euskarri ez
tamaina ezberdinetara moldatzen, irudiaren irakurgarritasuna oso murritza da… eta bestelako diseinu
eta komunikazio arazo larriak ditu, beraz, bere erabilera ez da praktikoa eta asko zailtzen du bere
aplikazioa komunikazioan. Eta are eta garrantzitsuagoa dena, logoan islatzen dena ez dator bat
jauregiak transmititu nahi duen irudiarekin; irudi korporatiboak markaren izenean hitz egin behar du,
eta oraingoak ez du lortzen. Hori dela eta, gabeziak oso oinarri sakona zutela ikusi ondoren, erabaki hoberena logoa guztiz
aldatzea eta zerotik hastea zela ondorioztatu nuen. Gainera, posizionamendu berriarekin publiko
berri batera iristea bilatzeaz gain, jauregiak duen irudi zaharra alde batera uztea bilatzen da, eta
berria lortu ahal izateko aldaketa bortitza behar du markak. Gainera, marka honen irudia guztiz
ezezaguna da hiritarren artean, eta beraz ez dago arazorik irudi berri bat sortzerako orduan.
5.2 IZENAREN ARGUDIAKETA 5.2.1 Izenaren aldaketa Logoaren berdiseinuaren nondik norakoak aztertzen hasterakoan izenak ere aldaketa bat behar zuen
ala ez planteatzen hasi nintzen. Palacio de Miramar izena, Donostian oso errotuta dago, eta edonork
ezagutzen du. Hala ere, hiritarren artean, oso ohikoa da "Miramar" laburdurarekin izendatzea. Horrek, laburdura hori izen bihur zitekeela bururatzea eragin zuen, izen labur eta zuzena lortuz. Hala
Jauregia oso harro dago eraikinaren izaeraz eta jatorriaz, eta ondorioz, jauregi terminoa alde batera
uztea gabezia handia izango litzateke. 33
GBL: Miramar Jauregiaren bersiseinua / Lorena Diez Perez. 2020 Gainera, merkatuko azterketan, gaztelu, eta antzeko terminoak, markarentzako balioak bihurtzen
duen ezaugarria jauregi izaera da, eta beraz, logoan islatzea beharrezkoa da. 5.2.2 Hizkuntza Hizkuntza ere planteatu beharreko atala zen. Jauregiaren izena, erderaz dago, eta horrek euskeraz
ere idatzi behar ote zen nere buruari galdetzea eraman ninduen. Izan ere, oso ohikoa da bi hizkuntz
ofizial dituzten lurraldeetako logoek, hizkuntza ezberdinetako logo bertsioak izatea. Honen adibide
da Tabakalerarena, non, logoaren hiru bertsio daude, erderaz, euskeraz, eta ingelesez. Donostiak bi hizkuntz ofizial dituenez, gaztelania eta euskera, izenaren euskerazko bertsioa sortu
zitekeela bururatu zitzaidan. Hala ere, laister, aukera hori guztiz baztertu nuen. Izena erderaz mantentzearen arrazoi nagusiena izenaren garrantzia izan da. Jauregiaren izenean
argi uzten du itsasoari begira dagoela, eta beraz, gune pribilegiatu batean kokatzen dela. Honez gain, "Miramar" hitza oso errotuta dago donostiarren artean, eta ondorioz, indar askoko hitza
bihurtu da. Horrek, euskerara itzultzean arazoak sortzea dakar, izan ere, nola itzuli daiteke "Miramar"
euskerara? nahiz eta itzulita, hitz honek duen indar guztia galtzeaz gain, ittzulpen berria arrotza
izango litzateke hiritarrentzat. Hori dela eta, izena zein hizkuntza berdin mantentzea aukeratu nuen. Azterketa sakon baten ondoren, bai izena bera zein hizkuntza berdin mantentzea erabaki dut, izan
ere, Miramar hitza ezinbestekoa da marka balioak transmititzeko, hau da, itsasoari begira dagoela
esateko, kokapen pribilegiatu batean. Era berean, hizkuntza aldatzeak Miramar hitzaren esanahia
guztiz galtzea eragingo luke, eta izen berri bat asmatzeak donostiarren ukatzea ekarriko luke, izena
edo atributuak irudi korporatiboan islatzea. Beraz, balio bakoitza transmititzeko hurrengo erabakiak
dekorazio, apaindura eta luxu askorekin, eta beraz, eraikina ikusi gabe ere, haren arkitektura
azaleratu zen. Ideia honi helduz, eta toki pribilegiatu batean dagoenaren balioa transmititu nahiean,
artean. Urtero turista uholdea jasotzen du hiriak, eta haren izena oso ezaguna da estatutik kanpo,
txartelak, karpetak…) hiritik kanpo mugituko dira, eta taglineari esker, logoa ikusten duen
orok jauregia non dagoen jakingo du. ■ Logoa hiriarekin erlazionatzeak oroitua izateko aukera gehiago izatea eragingo du, izan ere,
marka hiriarekin erlazionatzen da. ■ Donostia hiriak duen irudi moderno eta berria markarekin lotzen lagunduko du, jauregiaren
estatusa handituz, eta hori oso onuragarria izango da markarentzat. Hau da, jauregiari
hiriaren ospea eta estatusa atxikiko zaio. Jauregiaren izenak ere paper garrantzitsua izango du balio hau transmititzen laguntzen, zehazki
"miramar" hitzak, izan ere, honekin, argi uzten du non kokatuta dagoen, itsasoari begira, haren
arkitektonikoa transmititzeko ikur grafikoa erabiliko da, eta aldiz, kokapen pribilegiatuarentzako
izenaren eta taglinearen batura. Miramar Juaregia Donostia markarekin batzean hiriaren asoziazio eta estatusa markari atxikiko zaio.
L'Oréal Paris markak ere estrategia hau erabiltzen du, izan ere Paris hiriak ospe eta pertsonalitate
oso aberatsa du, eta L'Oréal markak atributu guzti horietaz baliatzen da haren ospea handitzeko.
26. Taula. Logoan irudikatu beharreko kontzeptuak Eskema hori gida harturik lehenengo bozetuekin hasi nintzen. Hasierako proba eta ideietan,
ornamentu eta formak paper batean marraztu nituen, ondoren ikur grafikoan integratzen saiatzeko.
Ornamentu eta detaile horien formak sinplifikatzen eta konbinazio ezberdinak egiten saiatu nintzen,
balio arkitektonikoa isla zezaketen irudiak lortzeko:
28 Irudia. Bozetu proba batzuk
29 Irudia. Bozetu proba batzuk
30 Irudia. Bozetu proba batzuk
31.Irudia. Arkitektura detaileen ikur probak Zirriborro haietatik abiatuta, jauregiaren lehio ezberdinetako forma eta detaileetan zentratu eta
konbinazio ezberdinak egiten hasi nintzen, lehenengo logo bertsioa osatuko zuen ikur grafikoa lortu
32. Irudia. Lehioen ikur probak eta konbinazioak
transmititzen zituen, izan ere, jauregiaren detaile arkitektonikoen isalda zen, eta ikurra izena eta
taglinearekin batuz, ideia borobildu eta jauregiaren kokapen pribilegiatua islatzen zuen, markaren bi
balioak irudikatuz. Beraz, ikurra aproposa zela ikusita kolore, tipografia, tamaina… eta bestelako proba ugari egin
nituen, konbinaketa eta emaitza hoberena lortu arte: 37
34. Irudia. Kolore probak
37. Irudia. Lehenengo logo proba, bariazioak
Lehioaren diseinu eskematiko eta sipleak irudi modernoa ematen zion jauregiari, bai eta tipografiak
estilo neogotikoa iradokiz. Hala ere, lehioaren formak berak eliz eta eraikin oso tradizional eta zaharren itxura hartzen zuen, eta
horrek diseinuaren irudi modernoa zapuzten zuen, markaren tonua zaharkituz. Horrek, logoa benetan
ikusteko, eta aplikazio ezberdinak diseinatu nituen. Aplikazio horiek aurretik aipaturiko giro
GBL: Miramar Jauregiaren bersiseinua / Lorena Diez Perez. 2020 modernoa bilatzen zuten, posizionamendu berria lortzen laguntzeko eta markari irudi berritua eta
freskoa emateko. 38. Irudia. Foiletuak
39. Irudia. Libreta 40. Irudia. Tazak
42. Irudia. Telazko poltsa 41. Irudia. Bisita txartelak
43. Irudia. Paperezko poltsa 39
izateak, eta leioen forma tradizionalak erabiltzean, konbentuen antzerakoak, bilatzen nuen irudi
ikusi nuen. Fatxadaren elementuak aztertu ondoren,bi lehioen diseinu eta detaileak eskematizatuz eta konbinatuz lehenengo logo berstioa lortu nuen. Baina laister, diseinu figuratiboak konbentu eta eliz tradizionalen giro zaharkitua markari kutsatzen zitzaiola ikusi eta aukera hobeerena errepresentazio figuratibotik ihes egingo zuen ikur berria diseinatzea zela ikusi nuen.
44. Irudia. Lehio formako logoaren deskonposizioa
Hiru modulo horiek bilatzen nuen helburua lortzen zuten, modernoak ziren, eskematikoak, sinpleak,
eta posizio eta konbinaketa joku ugaria eskeintzen zuten. Gainera, modulo hauek fatxadako
elementuen eskematizazioa izatean, jauregiaren balio arkitektonikoa islatzen zuten.
45. Irudia. Argazkien eta forma geometrikoen alderaketa Iturria: norberak egina
46. Irudia. Argazkien eta forma geometrikoen alderaketa Iturria: Argazkiak norberak aterata
47. Irudia. Argazkien eta forma geometrikoen alderaketa Iturria: Argazkiak norberak aterata
48. Irudia. Argazkien eta forma geometrikoen alderaketa Iturria: Beheko argazkia: Sisters and The City, 2018 ; goiko
49. Irudia. Argazkien eta forma geometrikoen alderaketa Iturria: Palacio De Miramar, 2020
Modulo hauekin, lehio formako logoaren ideia aberasten eta zabaltzen da, izan ere, lehioen logoak
arkitektonikoari erreferentzia egiten da. Aproposak zirela ikusiz, moduloekin konbinaketa eta proba ezberdin ugari egin nituen,
markarentzako aproposa izango zen logo bat eraikitzeko: 50 irudia. Moduloen probak
52 irudia. Moduloen probak Azkenean, hiru modulo konbinatuz simetrikoa, dotorea eta erraza zen ikur grafikoa lortu nuen,
53. Irudia. Logoaren ikur grafikoa
akademikoak eta enpresa ekitaldiak. Hiru modulo erabiltzeak, zerbitzu horietako bakoitza islatzen du. Modulo horien disposizioak, jauregiaren dorrearen forma sugeritzen du, izan ere, dorrea teilatuaren
sinpatikoa eta formalki joko asko eman dezakeena lortzen da, Izan ere, hiru modulo erabiltzeak
simetrikoa izateak forma ordenatu eta txukuna lortzen du. Laukiek ere plano arkitektoniko baten irudia ere sugeritzen dute, batez ere logoaren bertsio
linealean, eta hori markaren balio arkitektonikoaren balioarekin bat dator. Baina ez hori bakarrik,
iradokitzen ditu. 54. Irudia. Ikur lineala 42
estilo moderno, eskematiko eta sinplearekin posizionamendu berria lortzen laguntzea jauregiaren
56. Irudia. Marka balioen errepresentazioa Logo hau aukera ausarta da, izan ere, logo formal eta figuratibotik ihes egiten du, baina logo berri
honen abantaila eta desabantailak tutorearekin alderatu eta partekatu ondoren, Miramar Jauregiak
behar zuen irudi freskoa lortzeko eta helburuak betetzeko aproposa zela erabaki genuen.
57. Irudia. Logo horizontalaren bariazioak
58. Irudia. Logo bertikalaren bariazioak
Jauregiaren fatxadaren elementu arkitektonikoen sinplifikazio eta eskematizaziotik hiru modulo
koloreengatik antzinako baldosak irudikatzeagatik ere. ■ Hiru modulo erabiltzeak jauregiak eskeintzen dituen hiru zerbitzuak islatzen ditu: jarduera
akademikoa, ospakizunak eta enpresa ekitaldiak. ■ Disposizioak ikur simetriko eta ordenatua lortzeaz gain, jauregiaren dorrearen forma ere irudikatzen du. ■ Ikurraren estilo eskematiko eta sinpleak posizionamenduan bilatzen zen kutsu modernoa eta
berritua lortzen du.
logotipoa izango litzateke (Chaves, 2020). Logotipo hauen bereizgarritasuna, ikur grafikoa bere
kabuz erabili ahal izateko gaitasuna da. Malgutasun handiko logoa izateak irudi korporatiboa aberasten du, izan ere, diseinu aldetik joku
handia eskeintzen du eta hori oso baliogarria da markarentzat, izan ere, diseinu prozesua erraztu eta
aberasten du, euskarri eta formatu asko diseinatzea ahalbidetuz.
59. Irudia. Identifikatzaileak
identifikagarritasuna galdu gabe. Horrek, tamaina txikietan ere erabilgarria izango denaren seinale
da. 63. Irudia. Logoaren murrizketak
2. Figuratibo/Ikoniko/Abstraktua Ikur grafikoari dagokionez, ikur abstraktuen sailkapenean sartuko litzateke, izan ere, nahiz eta
errealitateko elementuez osatuta egon, oso eskematizatuta eta sinplifikatuta dagoenez, identifikazioa
hidraulikoak, dorrearen forma… Abstrakzioak mesede egiten dio markari, izan ere, ez da errepresentazio zehatz eta figuratibo batera
emanez. Hala ere, azken honekin kontu handia izan behar da hautemandako konnotazioak
positiboak direla zihurtatzeko, horregatik, bereziki zaindu dira kolore, forma eta detaile guztiak. 45
3. Tipografia mota Tipografia aukeratzerako orduan, ikur grafikoaren eta jauregiaren estiloen batuketa egin dut. Jauregia
sugeritzen zuen tipografia aukeratu nuen, serifa gabekoa, letra estu eta altukoa, baina ikur
grafikoaren abstrakzio eta modernotasuna mantentzen zuena. Ostrich Sans dugu tipografia hau, gertu mintatzen da, tonu lasaiean, eta sinpletasuna eta dotorezia
ematen dio logoari. Familia tipografikoaren sailkapena eginez, eta Maximilien Vox-en sailkapena
64. Irudia. Logotipoaren tipografia
Izena bi lerroetan idaztea aukeratu nuen, honela, ikur grafikoaren pisu bisuala konpentsatzeaz gain,
artean nabarmendu nahi nuen, honek, markaren balioak transmitizeko oinarri zelako. Bi lerroen bukaerak berdintzeko, eta forma ordenatu bat osatzeko, "Palacio de" "Miramar" hitza
oso sinplea eta elegantea da, trazu fina du eta izenaren pisua konpentsatzen laguntzen du, izan ere,
izenak pisu handia hartzen du haren tamainarengatik, eta tagline fin eta dotorea izateak mesede
humanistikoa izango litzateke, izena bezala (Vallejo, Atxaga, Alonso, 2013; 24-25).
4. Kromatismoa Kromatismoari dagokionez, guztira 6 kolore erabili dira, urdin tonalitatekoak denak, eta itsasoaren
koloreak oinarri hartuta aukeratu dira, urdin eta grixaren arteko nahasketak eginez. Jauregiaren izena "Miramar" denez, eta itsasoaren aurrean kokatuta dagoenez, itsasoaren koloreak
erabiltzea bai izenari zein kokapenari erreferentzia egiteko beharrezkoak zirela ikusi nuen, gainera,
lasaitasuna, hurbiltasuna… eta konnotazio horiek oso positiboak dira markarentzat, izan ere, aurretik
marka hurbil eta lasai bat dela sugeritzen dute.
68. Irudia. Miramar Jauregiaren gama kromatikoa 67. Irudia. Pantone eta itsasoaren arteko muntaia
Kolore hauek tertziarioak dira denak, bai eta hotzak ere, eta horrek, logo aberatsa eta zaindua
sortzen du, merkatuko kolore ohikoenetatik ihes egiten baitu, eta aldi berean, kolore tertzioarioen
erabilerak heldutasun eta profesionaltasun giroa gehitzen diolako. Aukeratutako kolore paleta merkatuan nola irudikatuko zen aztertzeko, aurretik azaldutako
lehiakideen zirkulu kromatikoen eskema berriro hartu eta jauregiaren logoa kokatu nuen. Erraz ikus
humanistikoak dira (Vallejo, Atxaga, Alonso, 2013). Izenaren tipografia estua eta luzea da,
aldiz, fina eta modernoa da, oso sinplea, izenaren pisua konpentsatzeko. Azkenik, koloreen
paletarako itsasoaren koloreak aukeratu dira "Miramar" izenari men eginez eta jauregiaren balioak
korporatibo guztiek ere modernotasun irudia transmititu behar dute, batasun estilistikoa
50. Argazkia. Roboto tipografiaren bariazioak Iturria: norberak egina
ospakizunak, enpresa ekitaldiak eta jarduera akademikoak. Hiru giro horien komunikazioa banatzea
markarentzako oso garrantzitsua zela ikusi nuen, eta hainbat aukera planteatu ondoren, bereizketa
koloreak erabiliz egitea aukeratu nuen. Ekitaldi kultural ugari antolatzen dituen eraikina izanik, eta askotan, egun eta une berean ekitaldi
Kolore banaketa honek gainera, sare sozial eta web orrialdean erabiltzeko ere oso aproposa da.
Berdea: enpresa ekitaldiak
Kolore hauek jarduera bakoitzaren komunikazioan erabiliko dira, jauregi barruko banderoletan,
edonorentzat. Bi zerbitzu horiek oso garrantzitsuak dira markarentzat, eta ezin dira haren unibertso korporatibotik
ahaztu. Hala ere, ospakizun eta kafetegi giroa ez dator bat beste elementu batzuk, adibidez bisita
txartelek edo libretek, eskatzen duten irudi serioarekin, tonu erlaxatuago batean mintzatu behar
dira, informalagoa. Horregatik, haientzat lasaiago eta informalago mintzatzen zen diseinu multzoa sortu nuen, logoa
54. Irudia. Patroiaren eraikitzea Patroi hori oinarri hartuta, bariazio ezberdinak diseinatu nituen, behar eta euskarri ezberdinetara
55. Irudia. Patroiaren bariazioak Patroi honetan gainera, logoa era natural eta dotorean integratzen da, bakarrik logotipoaren atala
erabiliz, izan ere, patroia osatzen duten moduloek, logoaren ikurra ordezkatzen dute: 50
56. Irudia. Logoa patroian txertatzea 57. Irudia. Logoa patroian txertatzea, errepikatuta Behin patroi barizioak lortuta, kafetegi zein jantoki zerbitzuetarako baliogarriak izango diren hainbat
58. Irudia. Kafetegiko platerak
59. Irudia. Edalontzi eramangarriak
60. Irudia. Kafetegirako kikarak
61. Irudia. Mantala Bi produktu mota, oparitzekoak eta behin erabiltzekoak Miramar jauregiaren ekimen nagusia ebentuen antolaketa denez, bereziki garrantzitsua da
luzeago iraungo duten produktuak dira, eta horrek, kalitate handiko materialez eginda
korporatibo hutsetik ihes egin behar da. 62 Irudia. USB-a
hala nola kartoizko karpetak, paperezko poltsak, gutun orriak eta azalak… Elementu hauek diseinu korporatiboagoa eskatzen dute, izan ere, askotan ebentuan bertan
erabili eta ondoren gordeko ez diren elementuak dira, eta beraz, denbora labur horretan
marka erakusteko aukera aprobetxatu behar da. 63. Irudia. Paperezko poltsa
Argazkien tratamendua Trasnmititu beharreko balio bat jauregiaren balio arkitektonikoa erakustea da, eta argazkiek helburu
hori lortzen lagunduko dute. Izan ere, argazkien erabilerarekin, ikusleari zuzenean jauregiaren
baizik eta haren detaileak, ornidurak, dekorazioa. Gainera argazkiak eta logoa batera agertzean,
logoaren kontestua hobeto ulertuko da. Batez ere komunikazioari bideratutako elementuetan erabiliko dira argazkiak: bisita txarteletan,
Hala ere, argazki hauek ez dira halamoduzkoak izango. Argudiaketa guztian zehar nabarmendu dut
lortzen laguntzeko, eta marka bera hiriko zein hiriz kanpoko lehiakideetatik desberdintzen
agertzen direlarik. Hori lortzeko markarentzako hain identifikagarria izango den kolore urdina
osoak marka balioak transmititzea eta kohesioa izatea bermatzen du. Gainera, argazkiei hain
berezia lortuz, eta horrek, argazkiak solte ikusita ere, markarekin lotzea lortu dezake. Komunikazio gabezia Markaren gabezia nagusienetako bat komunikazio eta marka promozionatzeko euskarri falta zen.
Logoaren agerpen bakarra web orrialdean ematen zen, eta ez zuen ez sare sozial, ez foiletu, ez
komunikazioan lagun zezakeen bestelako soporterik. Horrek, logoa ezezaguna izatea, eta antolatzen
ziren ebentu eta ekitaldiak ezjakintasunean erortzea eragiten zuen. 54
diseinatzea berebiziko garrantzia zuela estimatu dut, horien artean: ■ Banderolak jauregi barruan kokatzeko ■ Foiletuak ■ Bisita txartelak ■ Sare sozialeko kontuen diseinuak ■ Web orrialdearen diseinu proposamena Markaren kohesioa bermatzeko komunikazio aplikazioetan beladura urdina erabiliko da, aurretik
aipaturiko enpresa eta ospakizun ekitaldietan izan ezik. Beladura urdin honen erabilerak
68. Argazkia. Web orrialdearen diseinu proposamena
Seinalizazioa eta gidak Ezin dugu ahaztu jauregi honen helburua ekintza kulturalak antolatzea eta barne hartzea dela eta
horregatik, oso garrantzitsua jauregira gerturatzen direnentzat baliogarriak izango diren euskarriak
diseinatzea. Ebentuetara gerturatzen den jendea jauregi barruan galdu ez dadin, eta jauregiak gela ugari dituela
tradizional eta zaharren artean kokatuta egongo dira, eta beraz, diseinu moderno batek jauregi
barruko giro tradizonal eta konserbadore hori konpentsatzen lagunduko du. 70. Irudia. Seinalizazio elementuen diseinuak
en la empresa lanaren eskema erabili dut , baina laburrago analizatuz: 6.1 ANALISI FUNTZIONALA 6.1.1 Irakurgarritasuna Diseinatutako logo berria erraz eta azkar irakurtzen da, haren sinpletasun eta formen
erabilerarengatik. Ikur grafikoa oso era eskematikoan eraikita dago, denok ezagutzen ditugun forma
geometrikoekin, eta horrek irakurgarritasuna asko errazten du. Gainera, ikur simetriko, simple, eta ordenatua izatean, Miramar Jauregiaren aurreko logoak betetzen
markaren kontestua ulertzen laguntzen du. 6.1.3 Burutapena Marka elementu komunez osatua dago, baina hauek sortzen duten patroi eta irudia guztiz originala
bisualki ere desberdintzen laguntzen du. Azken hau konprobatzeko sortu berri dudan logoa merkatuko kontestuan jarriko dut, beste logoen
71. Argazkia. Logo berriaren kokapena merkatuan Iturria: norberak egina
galdu gabe. Tamaina oso txikietan ere irakurria izateko ahalmena dauka, logoaren elementuak
73. Irudia. Paperezko poltsa Tamaina oso txikietarako, bertsio murriztua ere diseinatu da. 74. Irudia. Bertsio murriztua Miramar jauregiaren logo zaharra ezin zen kolore bakarrean agertu, identifikagarritasun guztia
eta zuri beltzean agertzeko ahalmena dauka, izan ere, logoaren bertsio linealak eta beteak diseinatu
dira, behar, tamaina, kolore, eta material guztietara moldatu ahal izateko.
75. Irudia. Logoa kolore bakarrean
Logo erraz eta eskematikoa izanda azkar irakurri eta ulertzen da, horrek, esanguratasunean ere laguntzen du, izan ere, erraz oroituko du ikusle orok, gainera, asoziazio asko dakar forma horrek, hala nola jauregiaren fatxadaren arkitektura, plano arkitektonikoak, baldosak…
erabiltzeak itsasoko koloreak sugeritzen ditu, eta hori, Miramar hitzarekin lotzen da, aurretik aipatu
konfidantza, teknologia eta segurtasuna dira (...) irudi fresko, lasaitasun, seriotasun eta
inteligentziarekin ere erlazionatzen da, horregatik erabiltzen dute profesionaltasuna eta jakintasuna
markarentzat. Beste alde batetik, ikur grafikoak zein logotipoak, berritasuna, freskotasuna eta modernotasuna
lasaitasuna, jakituria… eta itsasoa, azken hau Miramar hitzarekin erlazionatu eta marka balioetako bat
6.3 ANALISI FORMALA Analisi formala, batez ere erabilitako estiloa, esanahiaren eta markaren eta irudi korporatiboaren
estiloaren arteko kohesioa da. Hau da, markak adierazten duena eta markak erakusten duena bat
egitea. Kasu honetan moderno mintzatzen den marka bilatzen nuen, baina aldi berean hurbila, eta
hori logoan islatzen da. Koloreek eta diseinu eskematikoak logo lasaia sortzen dute, baina aldi
berean modernoa da, berria. Beraz, markaren irudiak eta izaerek bat egitea lortzen da logo honekin.
6.3.1 Iraunaldi formala Logo berri honek gaur egungo diseinu tendentziekin bat egiten du, izan ere, sinple, eskematiko eta
argia da. Horrek, denboran irautea bermatuko du, izan ere, logoa sinplea izatean, errazago
konplexutasun murritzagatik ikusleentzat nekagarria izatea ekidingo du. Erabilitako estiloa, markaren tonua eta esanahia bat datoz, hau da, markak esan nahi duena eta esaten duena bat datoz. Gainera, Logoaren estiloa sinple eta eskematikoa izateak, gaur egungo diseinu tendentziekin bat egitea eragiten du, eta aldi berean, etorkizuneko tendentzietara errazago moldatzea.
GBL: Miramar Jauregiaren bersiseinua / Lorena Diez Perez. 2020 7. Ondorioak Ondorio gisa nabarmendu daiteke hasieran planteatutako helburuak bete direla. Logo berriak logo zaharrak zituen gabezia guztiak konpontzen ditu, eta jauregiak bilatzen zuen posizionamendu berria lortzeko aproposa da, izan ere, mintzaera modernoko logoa da, gaztea, hurbila. Markaren balioak transmititzea lortzen du, bai balio arkitektoniko handia duela zein gune pribilegiatu
batean kokatuta dagoela. Honez gain, markak zituen komunikazio arazoei aurre egiteko gai da
orain, sare sozial, web orrialde, foiletu eta bestelako komunikazio elementuen diseinuari esker. Honekin, ezjakintasunean eta ezezagutzan ez erortzeko erramintak eskuragarri izango du markak,
ebentuen kudeaketa da, eta merkatu horretan, oso garrantzitsua da komunikazio euskarri ugari
izatea, sare sozialak ebentuak komunikatzeko, oparitzeko materialak... Beste alde batetik, jauregiaren hiru jarduerak, ospakizunak, enpresa ekitaldiak eta jarduera
intuitiboan desberdinduko dira. Orokorrean beraz, esan daiteke berdiseinua positiboa izan dela markarentzat, eta aurreko logoaren
76. Irudia: Logo zahar eta
berriaren arteko alderaketa
Horregatik, proiektu honekin irabazitako ikaskuntzak zerrendatuko ditut: ■ Marka baten berdiseinu bat garatzeko pausuak finkatu eta bakoitzaren garrantziaz jabetu
naiz. ■ Diseinu lan batean sor daitezkeen arazoei aurre egiten ikasi dut, intenbideak bilatzen
trebatuz. ■ Irudi korporatiboaren euskarri bakoitzaren ezaugarri eta beharrak zeintzuk diren ikasi dut,
den ikasi dut, bai eta diseinu berriarekin bilatzen diren helburuak egoki finkatzea ere. ■ Adobe paketeko erramintetan trebatu naiz, bai eta erraminta berri asko erabiltzen ikasi ere.
Horrek, diseinatzean denbora gutxiago xahutzea eta diseinu efiziente eta txukunagoak egiten
berri asko irakatsi eta beste batzuetan trebatu naizelako, ondoren lan munduan oso baliogarria
bai nere irakaskuntza propiorako zein ondoren nire lan egiteko eraren islada izango delakoan. Proiektu honek, gradu osoan zehar irabazitako irakaskuntza bolobildu eta osatu duela esan daiteke. | science |
addi-ee9b6249e87e | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52067 | Miramar Jauregia: marka grafikoaren berdiseinua | Díez Pérez, Lorena | 2021-06-28 | Miramar Jauregia Donostian kokaturiko xarma handiko gunea da. Jauregi hau, Selden Wornum-ek diseinatu zuen, Old English estiloari jarraiki, Ingalaterra hegoaldeko landetxe zaharren arkitekturan oinarrituz, eta udako etxebizitza gisa eraiki zen 1887an. Gaur egun, hiriaren parte da, eta ebentu eta zerbitzu kultural ugari eskeini ahal izateko egokitu da. 4
MARKA BALIOAK Miramar Jauregia 1.2 Balioak Balio arkitektonikoa Kokapen pribilegiatua Misioa Erakunde publikoa den zerbitzu kulturalen gune eta antolatzaile izatea, eta erraztasun tekniko zein pertsonalak eskeintzea zure behar eta exigentzietara moldatzen den ebentu profesionala lortu ahal izateko. Zerbitzu publikoen kalitatezko adibide izatea. 6
LOGOAREN SORRERA Miramar Jauregia 1.3 Modulo geometriko horien artean konbinaketa eta eraikitze ezberdinak eginez, 3 moduloz osaturiko ikurra lortzen da. Ikur hau jauregiaren fatxadako elementuez osatuta egotean, haren balio arkitektonikoa isaltzen da. 9
LOGOAREN SORRERA MiramarJauregia 1.3 (QTOCJQTKGMDCVW\GVCUKPRNKƒMCVW\ logoaren ikurra izango dena eraikitzen da. Ikur honek batez ere elementu arkitektonikoak islatzen ditu, markaren balioak transmitituz, baina beste irudi batzuk ere sugeritzen ditu: plano arkitektonikoak, jauregi tradizionalen baldosa hidraulikoak... Laukien eraikitzeak ere jauregiaren konposizioa irudikatzen du, dorren forma erreproduzituz. 10
Aurretik lortutako ikurra itsasoaren koloreez jantziz marka errepresentatuko duen logo jostagarria, modernoa eta praktikoa lortzen da. LOGOAREN SORRERA Miramar Jauregia 1.3 12
60 mm 30 mm 20 mm Taglineko bertsioaren tamaina minimoa 30mm-koa da.
TAMAINA MINIMOAK Miramar Jauregia 2.3 10 mm 30 mmhorietatik 20mm-tara taglinerik gabeko eta bertsio murriztuak bakarrik erabili ahal izango dira 20mm-tik 10mm-tara bakarrik bertsio murriztua erabili ahal izango da eta tamaina horretatik behera ezin izango da logoa erabili. 17
Koloredun fondo homogeneoetan, ezin izango da dira bertsio printzipala ez tinta bakarreko urdin bertsioak erabili. Bertsio negatibo beteak eta tinta beltzeko bertsioak bakarrik erabili ahal izango dira, irakurgarritasuna bermatzearren. LOGOA KOLOREDUN FONDOAN Miramar Jauregia 2.13 27
Beladura urdineko argazkietan logoaren bertsio negatiboak erabili ahal izango dira, beti ere logoa argazkiaren eremu huts eta irakurgarri batean kokatzen baldin bada. Beladura urdineko argazkietan Beti ere, negatibozko bertsio betea lehenetsiko da, argazkiaren gainean gehiago nabarmentzeko asmoarekin. Hala ere, argazkien zonalde oso hutsetan eta irakurgarritasuna oztopatzen ez duenetan negatibozko bertsio lineala erabili ahal izango da. LOGOA ARGAZKIEN GAINEAN Miramar Jauregia 2.15 29
Argazki argietan non bertsio negatiboa ez den ondo ikusten, logoaren bertsio lineal beltza erabiliko da, argazkiaren zonalde lau edo argietan. Beste logo bertsioak, beltz betea eta urdin bertsioak ezin izango dira argazkien gainean agertu, mantxeta zuri batean izan ezik. Argazki konplexuetan edota logoaren bertsio negatiboa edo beltz lineala argi ikusten ez denetan mantxeta zuria erabiliko da. Mantxetaren gainean logoaren edozein bertsio erabili daiteke eta aurretik zehaztutako logoaren babes eremua mantenduko da. Koloredun argazkietan LOGOA ARGAZKIEN GAINEAN MiramarJauregia 2.15 30
Ahal den heinean, erabilera korporatiboko argazkiei beladura urdinaren tratamendua ezarriko zaie, argazkiak markaren identitatearekin bat egiteko. Argazki bakoitzak bere xehetasunak ditu, eta diseinatzaileak tratamendu egokia eman behar die, baina gutxi gorabeherako erreferentziak ematearren, hauek dira Photoshop-en jarraitu beharreko pausuak: ARGAZKI URDINEN TRATAMENDUA Miramar Jauregia 2.16 Tonalitatea: +213 Saturazioa :+48 Argiztapena: -2 1. Argazkiaren ajusteak 2. Tonalitatea eta saturazioa 3. Hiru ardatz daude, tonalitatea, saturazioa, eta argia, bakoitzaren gutxi gorabeherako datuak: 31
PAPEREZKO POLTSAK Miramar Jauregia 4.2 Paperezko poltsak erabilera bakarrekoak izango direnez, materialen iraungarritasuna dela eta, haien diseinua korporatibo hutsa da. Aldiz, telazko poltsetan diseinu estetikoagoa erabiliko da. 43
FOILETUAK Miramar Jauregia 6.2 61 Triptikoak formatu laukia izango du, hain ohikoak diren triptiko laukizuzen formatuetatik desberdintzeko, eta aldi berean, markaren irudi modernoa transmititzeko.
71 ZAPIAK- KOLOREDUN BERTSIOA Miramar Jauregia 7.5 Zerbitzari, laguntzaile, eta antolatzaileek, tramarekin diseinatutako zapiak eramango dituzte, bertaratutako publikoaren aurrean desberdintzeko. Guztira 6 bertsio ezberdin egingo dira. Printzipala Argia Tolestuta
82 KIKARAK Miramar Jauregia 8.2 Kafetegiko kikaren kontrara, kikara hauek oparitzeko zein erosteko dira, eta horregatik, diseinu korporatibotik ihes egiten dute, diseinu deigarriagoak erabiliz. Diseinuan beladura urdineko argazkiak erabiltzeak tonu serio eta dotorea ematen die, eta aldi berean jauregiaren balio arkitektonikoa islatu eta ikusleengan interesa sortzen du. | science |
addi-cad8d62167bf | addi | cc-by 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52068 | Nazi Propaganda Zinematografikoaren Arrakastak: Triumph des Willems eta Jud Süß | Nicolau Valle, Adrián | 2021-06-28 | 3 ORIGINALTASUN KONPROMISOA Mesedez, irakurri jarraian agertzen den informazioa eta sinatu bukaeran. 1. Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, plagioa da "besterenak diren obren kopia edo imitazioa, norberak eginak balira bezala azaltzeko egiten dena." 2. Zehazkiago, plagiotzat hartzen dira honako ekintza hauek: 1. Inoren lana entregatzea norberarena balitz bezala. 2. Testu zatiak osorik eta aldaketarik egin gabe kopiatzea. 3. Testu zatiak kopiatzea hitz batzuk aldatuta. Horrek barne hartzen ditu beste hizkuntza batetik GRALaren hizkuntzara egindako testu zatien itzulpenak. 4. Iturri desberdinak konbinatzea, inolako erreferentziarik eman gabe. 5. Lana iturri desberdinen birformulazio bat izatea. 6. Norberak aldez aurretik egindako lana berrerabiltzea, eta, ondorioz, originaltasun baldintza urratzea. 7. Egilea aipatzea baina iturria aurkitzeko beharrezkoak diren datu guztiak eman gabe. 8. Aipatutako iturriak aurkitu ezin izatea, iturriok okerrak direlako. 9. Egilea aipatzea baina hitzez hitzezko aipamena kakotxen artean jarri gabe, inorena den interpretazio bat norberarena balitz bezala aurkeztuta. 10. Aipamenak eta erreferentziak zuzenak izatea, baina horiek artikuluaren zatirik handiena hartzea. 11. Egile baten hizkera sortzailea erabiltzea dagokion aitorpenik egin gabe. 12. Inoren ideiak norberarenak balira bezala aurkeztea. 13. Beste egile baten arrazoiketari jarraitzea, jatorrizko artikuluan agertzen denaren antzera. 14. Beste azterlan batzuetako datuak plagiatzea. Moratóren egokitzapena1: 1 Morató, Yolanda. 2012. "Una reflexión necesaria sobre el plagio en el EEES". UPO INNOVA aldizkaria, I. bol.:361-368.
4 ORIGINALTASUN KONPROMISOA 3. "La necesidad de citar no se ciñe en exclusiva a los textos impresos sino también a otros medios, ya sean visuales u orales"2 4. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean Gradu Amaierako Lana egin eta defendatzeari buruzko arautegiko 2. artikuluarekin bat, "Gradu Amaierako Lana gauzatzeko, ikasle bakoitzak, banaka, proiektu, memoria edo azterlan orijinal bat egin behar du (...)". 5. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Graduko GRALaren irakaskuntza gidak beren beregi jasotzen du honako hau: "Erabat debekatuta dago testuen zatiak hitzez hitz idaztea (izan liburuetakoak, aldizkari zientifikoetako artikuluetakoak, tesietakoak, web orrietakoak, etab.), baldin eta ez bada behar bezala aipatzen testuan aldez aurretik eta ez bada identifikatzen berau lortzen den iturria. Bestela, plagiotzat hartuko da eta lanak zero kalifikazioa izango du." Oharra: Fakultateko irakaslegoak eskura dituela plagioari aurre egiteko eta detektatzeko tresnak, bai tutoretza prozesuaren zehar bai ikasleak GRALa bukatu eta aurkezten den unean. Nik, Adrián Nicolau Valle-k, NAN zenbakidunak, aurreko paragrafoetan jasotakoa irakurri eta ulertu dut. Hori kontuan izanda, honako hau adierazten dut: Nire Gradu Amaierako Lana, "Nazi Propaganda Zinematografikoaren Arrakastak: Triumph des Willems eta Jud Süß" izenburua duena eta Susana Serrano Abad-ek zuzenduta dagoena, originala da. Eta behar den lekuan jasota gera dadin, agiri hau sinatzen dut. Leioa, 2020ko maiatzaren 25a Stua.: 2 Morató, op.cit., 2012, 363. or.
6 1.SARRERA 1.1 Lanaren aurkezpena Jakina da erregimen naziak, eta bereziki Hitler eta Goebbels-ek, propagandari eman zioten garrantzia. Haien ideologia eta mundua ikusteko era zabaltzeko erabili zituzten bideen artean, badago bat besteengandik bereiztu egin zena: zinema. Naziak boterera ailegatu zirenean Alemaniaren industria zinematografikoa Europa mailako industriarik oparoena eta arrakastatsuena zen. Mundu mailan bakarrik Hollywood-ek gainditzen zuen zinema alemaniarra. Erregimen naziak, eta batez ere Goebbels-ek, jabe ziren zinemak garai hartako gizartean betetzen zuen paperaz. Goebbels-ek bazekien zinema ezingo zela haien interesetara guztiz moldatu, eta, horregatik erabaki egin zuen erregimenaren interesak zazpigarren artearen "arauetara" moldatzea. Gauzak horrela, erregimenak propaganda film gutxi ekoiztea erabaki zuen, bere zinema "eskapismorantz" zuzenduz; hau da, ekoizten ziren filmak, ideologia nazi kutsua izan zezaketen arren, publikoa entretenitzeko zuzenduak zeuden. Estrategia honen buru Goebbels izan zen, zeinak bazekien zineman ikusleak mezua barneratzeko lehenik eta behin subjektuari filma gustatu behar zaio. Propaganda filmak urriak izan ziren, eta ekoiztutakoek Goebbels-en estrategia indartu zuten, gehienak porrot bat izan baitziren. Hala ere, talde honetako filmek popularitate gutxi zuten arren, filmografia naziaren bi ikur nagusiak propaganda filmak dira: Triumph des Willems (Leni Riefenstahl, 1935) eta Jud Süß (Veit Harlan, 1940). Bakoitzak bere erara, biek lortu egin zuten garai hartako ikuslego alemaniarra (eta baita internazionala ere) harrapatzea eta erregimenaren "klasiko" bihurtu egin ziren. Lehenengoak, Triumph des Willems, 1934-ko Nuremberg-en egindako nazi kongresuari buruzko filma da. Pelikula bere maila artistiko eta tekniko gorenari esker sartu egin da zinemaren historiaren dokumental ospetsuen eta garrantzitsuenen artean. Bigarrenak, Jud Süß, erregimenak ekoiztu egin zuen film antisemita arrakastatsu bakarra izan zen. Bere arrakasta zuzenean egiten du talka garaiko beste ekoizpen antisemitekin, zeintzuk ikusleen errefusa ez ezik, erregimenaren beraren gaitzespena irabazi zuten. Bien oihartzuna gaur egunera ailegatu egin da, eta naziek zazpigarren artean utzitako aztarnei buruz hitz egiterakoan beti daude zerrenda guztien lehenengo postuetan. Halaber, bi filmen gaia eta kasuistika nahiko ezberdina da, beraz bi filmak salbuespen independente bezala aztertu behar dira. Lan honetan salbuespen bezala kontsideratuak diren bi film hauek aztertuko ditugu, hauen arrakastaren gakoak bilatuz.
7 1.2 Hipotesiak eta ikerketaren helburuak Erregimen naziak estimu handitan zeukan zinema. Dena den, bazekiten zinema aretoak propagandaz betetzen bazituztela, mezua ez zela eraginkorra izango eta aldi berean publikoak alemaniar ekoizpenak ikusteari utziko zizkiola. Gauzak horrela, ekoiztu ziren film guztien artean bakarri gutxi batzuk zuten propaganda zuzenaren helburua. Talde honen barruan arrakasta handiena izan zuena eta mailarik gorena lortu zuen pieza Leni Riefenstahlek zuzendutako Triumph des Willems (Leni Riefenstahl, 1935) dokumentala da. Halaber, talde honen barruan, oso film gutxi izan ziren antisemitismoaren apologia egiten zutenak. Bakarrik 3 produkzio handi egin ziren antisemitismoa sustatzeko, eta horietatik arrakasta izan zuen bakarra Jud Süß (Veit Harlan, 1940) da. Lan honen xedea zergatik bi film horiek arrakasta izan zuten aztertzea da. Zergatik popularitate gutxi zuten talde baten barruan bi film horiek izugarrizko arrakasta lortu zuten? Zerk bihurtzen ditu film horiek salbuespen? Agian film hauek dituzten ezaugarri artistiko-narratiboak direla eta? Horretarako hipotesi batetik abiatzen gara: bi film horien produkzioetan erregimen naziak zuzenean parte hartu zuen. Bietan, zuzendariek edozein motako lizentzia eta laguntza izateko aukera izan zuten eta erregimenak eman zien babes honek eraman zituen arrakastara. 1.3 Metodologia Lehenik eta behin, filmak aztertu baino lehen erregimen naziaren eta garai hartako Alemaniaren zinema aztertzea beharrezkoa da. Esan bezala, bakarrik film gutxi batzuk izan ziren propagandistikoak. Beraz, jakin behar dugu zergatik ez ziren mota honetako filmak ekoizten eta zergatik egiten zirenak ez zuten arrakasta edo oihartzun handirik izan. Gauzak horrela kontuan hartu behar dugu ere zer motatako erabakiak hartu zituzten Hitler eta Goebbels-ek industria zinematografikoari dagokionez. Behin garai hartako zinemaren nondik noranzkoak aztertuta aipatutako bi filmetan sakonduko dugu. Bi aspektu aztertu behar dira film hauei dagokionez; lehenik eta behin produkzio ezaugarriak (hala nola baliabideak, erregimenak laguntza eman zien ala ez…) eta ezaugarri estetiko narratiboak. Azken hauek berebiziko garrantzia dute ikerketa honetan, horien bitartez pelikulek izan zuten arrakasta ulertzeko aztarna nagusiak eduki behar baitdituzte. Noski, beste hainbat ezaugarri garrantzia handikoak dira ere, hala nola ekoizpena edo aktoreen zerrenda, baina analisiaren helburua lortu zuten arrakasta aztertzea denez filmen ezaugarri artistiko-narratiboak lehen plano batera pasatzen dira. Beraz, analisi filmikoa izango da gure oinarri nagusia, aipatutako bi film horiek eta garai hartan ekoiztu ziren beste filmeak zertan desberdintzen diren aurkitzeko. Behin ezaugarriak identifikatuta, horien zergatia aurkitzea izango dugu helburu.
Lehen Mundu Gerraren eztandarekin, autoritate alemaniarrak laster konturatu ziren haien industria zinematografikoak ezin ziela aurre egin atzerrian sortzen ziren produkzio antigermaniarrei. Gobernuak zineman zuzenean eskua sartu zuen, Deustze Lichtspiel Gesellschaft eta Bufa (Bild- und Filmant) konpainiak sortuz. Hala ere, ez zen nahikoa izan, eta Alemaniak zinema aretoetan gerra galtzen jarraitzen zuen. 1917an Alemaniako goi-agintaritzak UFA (Universum Film A.G) enpresa sortu zuen, ordura arte nabarmenak izan ziren hainbat konpainia elkartuz. UFA-ren xede bakarra Alemaniaren aldeko propaganda sortzea zen.
Weimar Errepublikaren jaiotzak aldaketak ekarri zituen industrian, hala nola ordura arte zinemak pairatzen zuen zentsuraren desagerpena. Honen ondorioz, bi film genero sortu ziren: berreraikuntza historikoak eta pelikula sexualak. Azken genero honen inguruan kritika eta eskandalu ugari sortu ziren, eta ondorioz 1920ko Maiatzaren 12an zentsura berriro ezarri egin zen. Berrezarpen honekin batera pelikulak gainbegiratuko zituen Film Review Office bat eratu egin zen.
Urte berean UFAk zinema espresionista alemaniaren pilar nagusienetariko bat izango zen "El Gabinete del Doctor Caligari" filma estreinatu zuen (1920). Filmean, Caligari Doktorea (Werner Krauss) azokaz azoka doa Cesare izeneko sonanbulu bat (Conrad Veidt) nola kontrolatzen duen erakutsiz. Gaua ailegatzean, Caligarik Cesare erabiltzen du bere hilketak aurrera ateratzeko. Halako batean, Caligariren trikimailua deskubritzen dute eta doktorea iheska eroetxe batean sartzen da. Jazarleak eroetxera ailegatzen direnean eta bertako zuzendariaz galdetzen dutenean ohartzen dira Caligari eroetxeko zuzendaria dela. Honen bulegoa arakatzen dute eta konturatzen dira zuzendariak duela bi mende bizi izan zen hiltzaile baten identitatea bereganatu zuela.
Ironikoki, filmaren zuzendariak, Robert Wiene, istorioa hasi baino lehen prologo bat eta epilogo bat sartzea erabaki zuen. Bi pasarte berri hauetan, Caligari desmaskaratzen duen pertsonaia ikusten dugu eroetxe batean. Era honetan, Robert Wienek istorioa pertsonaia ero honen imajinazioa izan dela aditzera ematen du. Gauzak horrela, filmaren esanahi kritikoa desagertzen da eta, Kracauer-ren hitzetan, film konformista bilakatzen da.
berdina jarraitzen zuten beste hainbat pelikula ikusi ahal ditugu, non pertsonaia errebelde batek ezarritako ordena onartuko duen eta honen menpe geratuko den.
Ironikoki, 1924an, markoaren estabilizazioarekin, Alemaniaren egoera ekonomikoak hobera egin zuen arren, zinemaren industriak txarrera egin zuen. 1924-1925 artean konpainia ugari desagertu, eta industriak beherantz egin zuen. Hollywoodek, egoera aprobetxatuz, bere esportazioak handitu zituen herrialdean. Halaber, industrian garrantzia handia zuten egile eta aktore ugari Estatu Batuetara emigratu zuten. Garai honetan UFAk ere arazo larriak izan zituen bere biziraupena bermatzeko; Hollywoodeko bi konpainiei esker (Paramount eta Loew´s Inc.) bizirautea lortu zuen. 1927an bere egoera delikatua izaten jarraitzen zuen, baina urte horretan Hugenberg enpresariak bere esku hartu zuen UFA, bere ekonomia salbatuz.
Hollywoodeko nagusitasunaren aurka egiteko, gobernu alemanak dekretu berri bat atera zuen: proiektatzen zen film amerikar bakoitzekiko, pelikula nazional bat ekoiztuko zen. Dena den, dekretu honek ekoizten ziren filmen maila jaitsi zuen, eta kuota filmak izeneko kontzeptua sortu zen. Hala ere, amerikar produkzioak gehiago ziren arren, arrakasta handien zuten filmak alemaniar ekoizpenak izaten jarraitzen (Tegel, 2007: 28 orr.).
1929an krack ekonomikoa ailegatzen da. Krisi honek gehien pairatu zuen herrialdea Estatu Batuak izan zen, eta bere atzetik, Alemania. 1929tik 1932ra Alemaniako industriaren produkzioa erdira jaisten da.
Estatu Batuak Alemaniari ematen zizkion diru laguntzak desagertu ziren heinean, bere presentzia herrialdearen zinema aretoetan ere desagertzen joan zen. 1929an zinema alemaniaren garrantzia handia izango zuen figura bat jaio egin zen: Tobis-Klangfilm sindikatua. Sindikatu hau film sonoro garrantzitsuenen eskubideak zituzten bi konpainien arteko batuketaren emaitza izan zen. Lorpen honek Hollywoodeko zinemarekin parean lehiatzea ahalbidetu zion garaiko industria zinematografikoari. Dena den, aipatzekoa da zinemagile alemaniarrak filmetan soinua erabiltzen hasi ziren arren, estatubatuarrak ez bezala, ez zietela hainbeste garrantzia eman elkarrizketeei. Irudia oraindik zinemaren oinarri nagusia zen.
intelectual" 3. Halaber, nazi partiduak instituzioetan botere gehiago lortzen zuen heinean, zentzura gogortu egin zen, bereziki ezkerreko ideologia zuten filmei dagokionez.
Urte horietako filmak bi taldetan sailkatu ahal ditugu: antiautoritario joera zituztenak eta joera autoritarioa ziztuztenak. Artistikoki lehenengoak maila handiagoa zuten arren, ez zuten inoiz oinarri idologiko sendorik partekatu. Bai, amankomunean zuten antiautoritarioak eta pazifistak zirela, baina ez zuten bloke ideologiko uniformerik sortu. Bigarren taldeak, berriz, epika nazionalean eta figura autoritarioetan oinarrituta, bai lortu zuen bloke homogeneo eta sendo bat sortzea (Kracauer, 1947: 251-252 orr.).
Bere hasiera politikoetatik, Adolf Hitler jabe zen propagandak eman ahal zion botereaz. Horregatik,1924an kartzelatik idatzi zuen Mein Kampf liburuan atal oso bat erabili zuen propagandaren inguruan zituen gogoetei buruz hitz egiteko. Bertan, propaganda on bat nolakoa izan behar zen definitzen zuen. Halaber, Alemaniak Lehen Mundu Gerran erabili zuen propaganda mesprezatzen zuen; bere ustez, Alemaniaren arerioak, marxistak eta sozialistak era bikain batean erabiltzen zuten propaganda4.
Hitler-ek propagandari ematen zion garrantzia kontuan izanda ez da harritzekoa boterera ailegatu bezain laster, Propaganda Ministeritza (Reichsministerium für Volksaufklärung und Propaganda) sortzea. Ministeritza honen zuzendaria Joseph Goebbels izan zen. Hasieran, ganbara honek 6 ataletan banatuta zegoen, bostgarrena zinemaren sekzioa zelarik. 1933ko irailean, atal berri bat sortu zen: Reichskulturkammer. Azken honen barruan Reichsfilmkammer korporazioa zegoen. Zineman lan egiten zuten guztiek korporazio honetan afiliatuak egon behar ziren.
Halaber, beste hainbat egilek eta aktorek arrazoi ideologikoak zirela eta emigratu zuten. Dena den, Rafael de España-k baieztatzen du talde hau gutxiengoa izan zela, industriako figura gehienek orden berria onartu baitzuten (De España, 2004: 7 orr.). Halaber, De España-k aipatzen du garrantzitsua dela kontuan izatea klausula aplikatu zenean "tolerantzia" egon zela bikote sentimentala zuten zinegile eta aktore garrantzitsuenekin.
Sortzen ziren filmen produkzioa kontrolatzeko, 1934an Zinema Legea (Lichstspielgesetz) sortu egin zen. Lege honek produzitu behar ziren filmen gidoiak aztertzea eta zentsuratzea helburu zuen Reichsfilmdramaturg kargua sortu zuen. Era honetan, bakarrik erregimenaren interesekin afinitatea zuten pelikulak ekoiztea ziurtatzen zuten. Kaufeld-ek aipatzen duen moduan, Lichstspielgesetz-en 7. paragrafoak bakarrik erregimenarekin sintonian zeuden filmak ekoiztuko zirela ziurtatzen zuen atala zen (Kaufeld, 2006: 13 orr.). Honela dio:
Halaber, erregimenak ekoizetxeen egoera ekonomiko txarra aprobetxatu zuen eta pixkanaka enpresak erosten joan zen. 1941ean ekoizpen pribatuak guztiz desagertu ziren. Zinema kontrolatzeko hartu egin zen azken neurria 1937an izan zen, prentsan agertzen ziren kritika zinematografikoak debekatu zirenean.
Azkenik, aipatzekoa da produktu nazionalak indartzeko atzerriko filmen inportazioak jaitsi egin zirela urteak pasa ahala. 1933an 64 produkzio amerikar estreinatu ziren eta 1939an bakarrik 20. 1940an 5 film amerikar estreinatu ziren eta hortik aurrera, gerra amaitu arte, Hollywoodek egindako filmak zinema aretoetatik desagertu ziren. Halaber, 1937ko Apirilak 4ko edizioan New York Timesak Alemaniako gobernuak bakarrik "B" serieko filmak estreinatzen zituela salatu zuen.
Hollywoodeko produkzioak urritu zirenez, industria nazionalak produktu amerikarren antza zuten pelikula gutxi batzuk sortu zituen; hala nola hainbat western. De España-ren ustez, zinema mota honen atzetik industria naziak amerikar zinemaren eta sozietatearen miresmena ezkutatzen zen (De España, 1998: 4 orr.). Hala ere, Straelhe-k aipatzen duen moduan, oro har garai hartako zinema alemaniarrentzat eta beste estatu "lagun" gutxi batzuentzat ekoiztutako zinema zen (Straehle, 2014: 351 orr.).
Esan bezala, nabarmena da erregimen naziak, eta bereziki Hitlerrek eta Goebbelsek (azken honek bere burua "zinema alemaniarraren patroia" izendatu zuen) zazpigarren arteari ematen zizkioten garrantzia. Adibidez, garai hartan ohikoa ez zen arren, zinemateka nazional bat sortu zuten. Prentsa eta irratia ez bezala, zinema aretoak errealitateaz ihes egiteko eremu bezala erabili zituzten. 1933 eta 1945 artean egindako 1.100 filmen bakarrik bosten bat propaganda pelikulak ziren.
1933ra arte Leni Riefenstahl zuzendari baino, aktore bezala ezaguna zen Alemanian; izatez, erregimenaren begiko zuzendari bihurtu baino lehen bakarrik film bakarra zuzendu zuen: Das Blaue Licht (La Luz Azul). Filmak arrakastarik izan ez zuen arren, Hitlerren atentzioa deitzea lortu zuen. Riefenstahl-en ustez bere filmak porrotaren errudunak kritikari judutarren errua zen; dirudienez, zuzendariak judutarrak bere artea ulertzen ez zuten atzerritarrak zirela esan zuen eta baieztatu zuen Hitlerrek ez zuela egoera hori gehiago jasango (Trimborn, 2007: 55 orr.). Hitler-i filma gustatu zitzaiola jakinda (1938an berriro zinema aretoetan ber-estreinatu zen), eta Riefenstahl-ek, bere lehenengo filmaren porrota onartzen ez zuenez, zuzendariak Hitler-rengan aurkitu zuen bere "babeslekua". Dena den, zuzendariak askotan azpimarratu du Hitlerrekin adiskidetasun erlazioa izan zuen arren inoiz ez zela nazi partiduaren parte izan eta ez zituela bere idealak partekatzen.
Hitlerren pertsonalitateaz eta hitz egiteko eraz ekarrita (zuzendariak askotan baieztatu du bere hitz egiteko era miresten zuela eta ez bere diskurtsoaren edukia), Riefenstahl-ek Hitlerr-i idatzi zion. Hitler-ek zuzendari eta aktore moduan Riefenstahl miresten zuenez, berarekin elkartzea erabaki zuen; 1932ko maiatzan elkar ezagutu zuten. Bien artean adiskidetasun erlazio bat sortu egin zen, eta Riefenstahl hainbatetan gonbidatua izan zen partiduaren elkarteetara (dena den, esan bezala, inoiz ez zen partiduaren parte izan). 1934ra arte biek kontaktua mantendu zuten. Hortik aurrera gutxinaka erlazioa galtzen joan ziren. 1939tik aurrera oso gutxitan elkartu ziren, gehienetan ekintza ofizialetan izanda.
Riefenstahl-ek Hitler-ren adiskidetasuna lortu zuen arren, badirudi ez zuela Gobbelsena lortu. Publikoki erlazio adiskidea zuten arren, jakina da bien artean hainbat tirabira egon zirela. Erregimenean, oso artista gutxi ziren Propaganda Ministeritzaren menpe ez zeudenak, eta horien artean, Leni Riefenstahl zegoen. Hitler-rekin zuen gertutasun erlazioa zela eta zuzendariak bakarrik Fürhrer-ak zuzenean eskatzen zizkion enkargu pertsonalak ekoizten zituen; gauzak horrela, bakarrik film gutxi batzuk zuzendu zituen erregimenarentzat. Riefenstahl-ek zuen "askatasun" hau bien artean existitzen zen tentsioaren arrazoia izan litzatekeela uste da.
1933an Goebbels-ek Hitler-ren inguruan film bat egiteko aukera eskaini zion Riefenstahl-i. Azkenean, filma abuztuaren 30tik irailaren 3ra Nuremberg-en ospatuko zen Nationalsozialistische Deutsche Arbeiterpartei-ren (NSDPA) kongresuari buruz izango zela erabaki zen. Filmak Der Sieg des Glaubens (El Triunfo de la Fe) izena du. Baina film honen bizitza oso laburra izan zen. Pelikula estreinatu eta, gutxira, desagertu egin zen. Hurrengo urtean, kongresuari buruz beste dokumental bat zuzendu zuen Riefenstahl-ek: Triumph des Willems (El Triunfo de la Voluntad). Azken honek arrakasta handia lortu zuen, eta gaur egun zinema propagandistikoaren hito bat da.
2004: 55 orr.). 1934ko ekainaren 30ean Hitler-ek Röhm eta bere kolaboratzaileak kartzelatzea eta hiltzea agindu zuen. Gauzak horrela, De España-k esaten duen moduan, Der Sieg des Glaubens "inkonbenentzia politiko" bihurtu zen eta erregimenak filma desagerrarazi egin zuen (De España, 2004: 36 orr.). Gauzak horrela, kongresuaren inguruan beste film bat egitea erabaki zen. Triumph des Willems filmak, helburu propagandistiko orokor bat ez ezik, beste dokumentala ekliptatzea zuen helburu. Eta betebetean asmatu zuten helburu honekin.
3.1 Ekoizpen ezaugarriak Esan bezala, Triumph des Willems filma historiako zinema propagandistikoaren hito nagusietako bat da. Dena den, bere egilearen, Leni Riefenstahl-en ustetan filma ez da propaganda:
Gauza bat ziurra da, Riefensthal-ek eta bere taldeak zailtasun ugari izan zituzten filmatzeko. Pre-produkzioa egiteko denbora gutxira, gehitu behar zaio ekitaldian zehar jarri izan zituen zailtasunak. Ia ziurra da ez zuela Goebbels-en laguntza izan eta ekitaldian bertan muga ugari izan zituela. Arazo hauek eta generoan zeukan experientzia eza emaitzan ikusi ahal dira argi eta garbi. Hala ere, filmak emaitza positiboak izan zituen.
Hurrengo urtean, eta Riefensthal-ek izan zituen zailtasunak jakinda eta bere gaitasunetan oraindik sinetsiz, Hitler-rek berriro ekitaldiaren inguruan filme bat ekoiztea eskatu zion zuzendariari. Der Sieg des Glaubens suposatu zitzaion esperientzia txarra eta gero, ulerterraza da Riefensthal-ek eskaintzari uko egin izana. Riefensthal bere laguna zen Walter Ruttman (Berlin: The Shympony of the Great City-ren zuzendaria) proposatu zuen bere ordez eta Espainara joan zen bere hurrengo filmatzera. Baina Hitler-ri ez zitzaion Ruttman-en proiektua gustatu, eta atzerantz bota zuen bere proposamena. Riefensthal Espainiatik bueltatu zenean jakin zuen bera izango zela filma zuzenduko zuena. Hitler-rekin hitz egin eta gero Riefensthal-ek onartu egin zuen filma egitea, baina hainbat baldintzekin: filma egiteko orduan erabateko askatasuna eta inoiz ez zuela erregimenarentzako beste filme bat egingo 8.
De España-ren hitzak erabiliz, Hitler-ren babesari esker Riefenstahl-ek "Wehrmacht general" bat balitz bezala zuzendu egin zuen Triumph des Willems (De España, 2004: 37 orr.). Zuzendariak behar zituen baliabide tekniko guztiak ez ezik, erregimenaren laguntza absolutua izan zuen; nabarmentzekoa da Hitler-ren arkitektua zen Albert Speer-en laguntza izan zuela, zeinak ekitaldiko iluminazioa eta dekoratua grabaketa baldintzeetara moldatu zituen. Riefensthal-ek masen mugimenduan eragina izateko eta kamarak askatasun osoz mugitzeko/kokatzeko boterea izan zuen. Halaber, bere gustura geratzen ez ziren hainbat sekuentzia errepikatzeko aukera izan zuen momentuan.
Lantaldeari dagokionez, 172 pertsona lan egin zuten dokumentalean era zuzen batean. Nabarmentzekoa da lantalde horren barne 16 kamera operadore eta 16 kamera laguntzaile lan egin zutela Sepp Allgeier argazki zuzendariaren menpean. Halaber, beste 29 kamera operadore lan egin zuten askatasunez; kamera operadore hauek albistegietan espezializatuak zeuden eta haien helburua errekurtso planoak grabatzea zen. Aipatzekoa da ere kamera operadore eta laguntzaile guztiak SA-ren uniformearekin jantzitak zeudela publikoarekin mimetizatzeko. Riefensthal-ek eta kamera operadoreek askatasun osoz lan egin ahal izan zuten nahi zuten planoak lortzeko, eta bere eskura mota guztitako materiala izan zuten: dollyak, abioiak, igogailuak.
Dena den, kamera operadore gehienek ez zuten aginbide zuzenik. Riefensthal-en hitzetan, bakoitza bere zuzendari propioa zen (Barsam, 1975: 24 orr.). Kamera operadore bakoitzak erabaki zuen zer grabatu eta nola grabatu. Ekitaldia behin amaituta Riefensthalek grabazio guztiak jaso (guztira 60 ordu baino gehiago) eta zuzenean aukeraketa eta muntaia egin zuen; prozesua ia 5 hilabetekoa izan zen. Gauzak horrela, baieztatu ahal dugu filmaren atzean izugarrizko plano aukeraketa eta montaia lana dago, eta ez hainbeste pre-produkzio eta antolaketa lana. Nolanahi ere, Riefensthal-ek onartu zuen aukeratutako planoen erdia Allgeier-rek filmatu zituela.
Muntaian Herbert Windt-ek ere parte hartu zuen musika konposatuz. Riefensthal-en laguntzarekin, musika eta irudiak sinkronizatu zituzten, eta baita hainbat soinu efektu sortu ere. Riefensthal-ek eta Herbert-ek oso estuki lan egin zuten elkarrekin eta emaitza oso landuak lortu zituzten; hala nola, orkestraren tempoa desfilearen martxaren kadentziara egokitzea. Zuzendariak berak onartu zuen hein handi batean film honen, Olympia-ren eta Tiefland-nen arrakastaren meritua Herbert-ena zela (Barsam, 1975: 25 orr.).
Triumph des Willems 1935ko martxoaren 28an estreinatu zen ekitaldi handi batean. Filma Riefensthal-ek zuzendutako produktora (Leni Riefensthal Studio-Film) ekoiztu zuen arren, UFA izan zen distribuzioaz arduratu zen enpresa. Orokorrean, arrakasta handia izan zuen hiri handietan, ez hainbeste Alemaniako beste hainbat lekutan.
Ikusi ahal dugunez, zuzendariak berak nabarmentzen du Hitler-ren enkargu zuzena dela filma. Lehen aipatu dugun moduan, Riefensthal-ek dokumentala zuzentzea onartu zuen Hitler berak pertsonalki eskatu ziolako.
Irudia fondo beltzera desagertzen da eta eta beste kartel batzuk azaltzen dira. Lehen aipatu dugun testua argituta zegoen fondo gris batean agertzen zen; oraingo testuak fondo beltz baten gainean agertzen da. Musika ere aldatzen da; lehen musikak alaitasun eta epikotasun kutsu bat zeukan, oraingoan musika ilunagoa da. Honako hau irakurri ahal dugu agertzen eta desagertzen diren karteletan:
Eta jainko bat balitz bezala, Hitler zerutik jaisten da. Literalki. Kartelak desagertzen dira eta hegazkin bat ikusten dugu zerutik bidaitzen, entitate jainkotiar bat bezala. Kamerak hodeiak zeharkatzen ditu eta Nuremberg hiria ikusten dugu. Hegazkina jaisten doan heinean mota guztietako planoak ikusten ditugu: hiriko eraikinak, hegazkina bera eta blokeak osatzen dituzten herritarrak. Nabarmentzekoa da hemen plano bat, non herritarrak ikusten ditugun eta horien gainean hegazkinaren itzala. (1. Irudia)
Hegazkina Nuremberg-era ailegatzen da eta Hitler, beste hainbat mandatariekin batera, lehen aldiz ikusten dugu. Bere zain herritar ugari ikusten ditugu ohiuka eta agur faxista egiten. Hitler hegazkinetik jaitsi eta lekuz aldatzen da planoa; orain Hitler, kotxe batean igota, hiriko kaleak zeharkatzen ditu aglomeratu diren masei agurtzen dien 1. Irudia
bitartean. Komitiba DeustscherHof Hotelera ailegatzen da. Hitler eraikinera igotzen da eta lehio batetik masei agurtzen die; masak energikoki Hitler-ri agurtzen dio ere. Planoan "Heil Hitler" kartel bat eta bandera nazia ikusten da Hitler-rekin batera. Planoa beltzera egiten du. Sekuentzian agertzen diren hegazkinetik eta Hitler-en auto pertsonaletik ateratako planoak Riefensthal-ek eta bere lantaldeak izan zuten askatasuna eta boterearen adibide argiak dira.
Sekuentzia honetan elementu aipagarrienak argi-zuzien sua, banderak eta esbastikak dira. Halaber, atentzioa deitzen du berriro ere Hitler agertzen den planoa da, masen gainetik eta bere azpian argiztatuta dagoen "Heil Hitler" kartela. Orokorrean sekuentziak lasaitasun, armonia eta alaitasun atmosfera transmititzen du.
Hurrengo eguna. Sekuentzia honen hasieran filmaren une lasaienak eta armonikoenak dira. Hiria hutsik dago; eraikinen eta kanalen irudiak ikusten ditugu, eta balkoietan, bandera naziak. Kanpandorre bat ikusten dugu kanpaiak jotzen, eta fundido baten bitartez, kanpadendaz beteta dagoen Gazte Hitlerianen eta Gazte Alemaniarren kanpamendua ikusten dugu. Gazte talde bat trompetak eta danborrak jotzen hasten da kanpamendua esnatzen den heinean. Gazteek, alai, bere botak garbitzen dituzte, bizarra mozten dute, gorputza garbitzen dute… Fraternitate atmosfera bat dago, eta guztiek elkar laguntzen dute, adibidez orrazteko edo gorputza garbitzeko. Alaitasuna galdu gabe, goizeko prestakuntzak lanean bihurtzen dira: sua pizteko egurra ekartzen dute eta gosaria prestatzen hasten dira. Gosarian saltxitxak, fideo sopa bat, esnea… ikusi ahal dugu. Gazteek ez dute platerik erabiltzen, eta ontzi batzuetan sopa edaten dute. Hala ere, pozik ikusten ditugu.
Barsam-en ustez atal hau filmaren hasierarekin lotura zuzena du. Bere interpretazioan egileak dio Hitler argiaren erreinutik, hau da, zerutik, jaisten dela eta berarekin argia ekartzen duela; atal honetan Hitler-ek ekarritako argi hori agertzen da kanpamenduari eta bertako gazteei energiaz betez (Barsam, 1975: 36 orr.).
Gosaria amaitzen da eta orain lanetik gazteen denbora librera pasatzen gara. Kanpamenduko apopiloak elkarrekin jolasten eta barreka ikusten ditugu; oro har jokuak nahiko biolentoak eta bortitxak dira. Nabarmentzekoa da jolas hauen artean, plano ezberdin bat dagoela, non gazte bat idazten dagoen (2. Irudia).
Trantsizio baten bitartez jolasten dauden gazteak desagertzen dira eta desfile bat ikusten dugu. Nekazariak dira, arropa tradizionalekin jantzita. Berriro ere nabarmentzekoa da desfilearen parte-hartzaileen heterogeneotasuna; umeak, emakume eta gizon helduak, gazteak, adinekoak… guztiak doaz pozik Hitler-i ofrenda egitera. Hitler bere hoteletik ateratzen da eta nekazariekin biltzen da. Führer-a hainbat nekazariei agurtzen die adeitsuki. Emakume batek lore batzuk eskaintzen dizkio, baina honek errefusatzen ditu. Eszena Hitler-ek bere herriarekiko gertutasuna erakusten du, baina aldi 2. Irudia 3. Irudia
Hainbat langile agurtu ondoren, Hitler kotxe batean sartzen da. Riefensthal-ek Hitleren irteera eta masen oihuak eta agurrak tartekatzen ditu. Hemendik aurrera zuzendariak Hitler-en alde pertsonalena alde batera utziko du eta bere lidergo politikoan eta militarrean zentratuko da.
4. Sekuentzia Sekuentzia argiztatuta dauden Reichsadler-en (arranoa) eta esbastikaren kontrapikatu batekin hasten da. Jarraian beteta dagoen areto bat ikusten dugu; konposizioaren lehen planoan soldaduak esbastikekin ikusten ditugu eta gutxinaka, soldadu horiek masa erraldoi bihurtzen dira, bloke bat balira bezala.
Irudiei dagokionez bi erabaki bisual nabarmendu behar dira. Lehenik eta behin mandatariak aurkezteko erabiltzen dituen kartelak neoi argi estiloa dute; mandatarien izenak argiz beteta daude, beraiek ekartzen baitdute argia Alemaniara. Bigarrenik, planoen konposizioak daude; mandatariak atrilera igotzen direnean bakarrik beraiek agertzen dira planoan. Zibilak berriz, beti masetan eta bloketan agertzen dira. Oso gutxitan agertzen dira indibiduoak bakarrik, eta gehienetan goi mandatariak edota beste herrialdeetako ordezkariak dira.
Aurrean dugun klima, lehen aldiz, benetan hostila eta bortitza da. Bai bisualki zein berbalki, bloke militar eta hotz bat ikusten dugu. Agindua entzuten dutenean palak, fusil bat balira bezala, era automatiko eta homogeneo batean mugitzen dituzte. Momentu batean lehen aipatutako liderra haien jatorriaz galdetzen die. Erantzunak era automatiko batean ikusten ditugu: galdetu bezain laster aukeratutako bozeramaileak, aurpegi espresio neutral batekin nondik datozen erantzuten du. Halaber, guztiz militarizatuta dagoen diskurtso bat eskaintzen diote Hitler-i; diskurtsoan, Alemaniar berri bat eraikitzeko konpromisoa erakusten dute eta nazioaren unitateari buruz hitz egiten dute.
Masak bere diskurtsoa amaitzen du hildakoei omenaldia eginez, eta esanez, haien arima Alemanian bizirik jarraitzen zuela. Berriro ere, filmaren hasieran bezala, eta entzundako diskurtsoetan bezala, Alemania bere hondamenditik ateratzeko eta bere errautsetatik birjaiotzeko beharraz hitz egiten dute. Masa isiltzen da eta Hitler bere diskurtsoarekin hasten da, non RAD eta bere lana goraipatzen duen. Diskurtsoa amaitu eta, fundido baten bitartez, langileak desfilatzen ikusten ditugu. Riefenstahl-ek berriro ere kamera leku pribilegiatu batean kokatzeko aukera du sekuentzia honetan, eta desfilea barrutik grabatzen du.
6. Sekuentzia Gaua da. Viktor Lutze, SA milizien liderrak (Ernst Röhm-en hilketa eta gero) hitzaldi labur bat ematen du bere jarraitzaileen aurrean. Ondoren, guztiek elkarrekin su artifizialak ikusten dituzte. Aurrean dugun masa milizia bat den arren, eszenografia ez da aurrekoa bezain bortitza. Honek, Labana Luzeen Gauetik SA-k erregimen nazian gradualki galdutako garrantziaren sintoma da.
2. Sekuentzian bezala suari eta banderei ematen die garrantzia Riefenstahl-ek. Aipatzekoa da bi su mota daudela: soldaduak erabiltzen dutena eta su artifizialenak; bata bortitza eta bestea atsegina.
7. Sekuentzia Gaua egunean bihurtzen da. Hitleriar Gazteriaren kontzentrazio ekitaldia da. Gazte batzuek musika jotzen dute, eta Riefenstahl-ek bere esku izan zituen baliabideen erakusketa egiten du. Musikaren erritmoa planoa ezberdinekin tartekatzea lortzen du eta musika instrumentuen planoak jarraikortasun bat dute. Halaber, aldi berean, musika jotzen ez dutenen gazteen urduria eta emozioa erakustea lortzen du. Atal honetan kamera operadoreek izan zuten askatasunaren emaitzak ikusi ahal ditugu. Hitler, beste mandatari batzuekin batera, estadioan sartzen da. Musika bandak Hitlerdjudend Marsch-a (Hitleriar Gazteriaren Martxa) jotzen du. Baldur von Schirach-ek, Hitleriar Gazteriaren liderra, Hitler aurkezten du eta Führer-a bere diskurtsoarekin hasten da. Hitler gazteen garrantziari buruz hiz egiten die, batez ere izan behar duten jarrerari buruz (bakea maitatu baina borrokarako prest egon, borondate aldaezina izan…).
6. Irudia
Diskurtsoa amaitu eta Hitler-ek kotxe batean, zutik, estadioa uzten du gazteek agurra egiten dioten bitartean. Berriro ere, hemen, Hitler lebitatzen doan semi-jainko bat balitz bezala irudikatzen da, bitartean bere jarraitzaileek haien liderra miresten dutelarik. Aipatzekoa da ere azken planoa, non kamerak, kotxe batean igota, travelling bat egiten duen estadioan dauden entzule guztiak agur faxista egiten duten bitartean. Mugimenduaren bidez kamerak erakusten digu nazismoaren handitasuna eta popularitatea.
8. Sekuentzia Lekuz aldatzen da ekintza eta Hitler, beste mandatari batzuekin, indar armatuen erakusketa ikusten ageri da. Soldaduak, zalditeria, behikulu blindatuak… ikusten ditugu. Sekuentzia hau Reich-aren botere militarra zuzenean erakusten duen sekuentzia bakarra da filmean eta gainera, oso gutxi irauten du. Dirudienez, Armadaren Generalak ez ziren pozik geratu erabaki honekin, eta ondorioz, Riefenstahl-ek erregimenerako beste filme bat egin behar izan zuen: Tag der Freiheit! – Unsere Wehrmacht. Dena den, Riefenstahlek ez zuen nahita erabaki armadak duen garrantzia txikia; dirudienez, grabaketa egunean oso eguraldi txarra egin zuen, eta filmaketa oso laburra izan zen.
Sekuentzia honetan aipagarriena aurrekoarekin sortzen duen kontrastea da. Lehen Hitler-ek gazteei bakearen maitaleak izan behar zirela esaten die, eta orain, gerraren ikuskizunaz gozatzen du.
9. Sekuentzia Panoramika bertikal baten bitartez kamera hodeietatik jaisten da eta arranoaren eskultura erraldoi batean gelditzen da. Bandera naziz osatutako desfile masibo bat ikusten dugu; masak berriro ere bloke bat balira bezala agertzen dira. Gainera, bakarrik banderen planoak ikusten ditugu, eta eramaileak bigarren plano batean daude. Desfile erraldoia arranora ailegatzen da; bertan Hitler dago itxoiten, atril batean igota. Guztira, desfilearen eta ikusleen artean 430.000 pertsona biltzen dira Hitler-en hitzak entzuteko.
Gaua da, eta Hitler eta arrano erraldoia inponenteki argiztatuta daude, beste mundu bateko entitateak balira bezala. Diskurtso honetan, berriro ere Hitler-en eta arranoaren arteko alderaketa bat egiten da. Lehenik eta behin, biak era berdintsuan argiztatuta daude. Bigarrenik, planoei dagokienez, bai Hitler bai arranoa askotan behetik filmatuta daude, kontrapikatu leun batekin. Batzuetan, 7. Irudian bezala, biak batera agertzen dira. Beste batzuetan, bien planoak tartekatzen ditu Riefenstahl-ek. Bi elementuak plano mota
Halaber, aipatzekoa da masaren bilakaera. Hasieran banderak ikusten ditugu, eta eramaileak bigarren plano batean daude, haien gizatasuna ukatuz. Diskurtsoan, gizakiak eta banderak, silueta beltz bihurtzen dira. Diskurtsoa amaitu eta desfilea ber-hartzen dena; oraingoan banderak ez ezik, suaren prozesio bat ikusten dugu (8. Irudia).
8. Irudia 9. Irudia 10. Irudia 7. Irudia
10. Sekuentzia Berriro ere, sekuentzia arrano batekin eta esbastika batekin hasten da. Jarraian, pertsonez osatutako blokeak ikusten ditugu. Blokeen artean pasilu bat dago, non hiru pertsona ikusten ditugun: Adolf Hitler eta bere ondoan Heinrich Himmler, SS eta Gestaporen liderra, eta Viktor Lutze. Kontzentrazioa, SS eta SA-ren tropen ikuskapena ez ezik, duela gutxi zendua zen Paul Von Hidergurg, Reich-aren presidentea izanaren, omenaldia da ere.
Riefenstahl-en ideia Hitler, Himmler eta Lutze atzetik kotxe batekin jarraitzea zen, baina SA-k ez zion utzi bidean kotxe bat sartzea. Hala ere, bai eman zioten baimena igogailu bat instalatzeko, panoramikak grabatzeko. Baliabide honi esker Riefenstahl-ek historiara pasa diren hainbat plano grabatzea lortu zituen (9. Irudia eta 10. Irudia).
Hitler-ren diskurtsoa hasten da. SS eta SA-ren kideen aurrean, Hitler-ek Labana Luzeen Gaua aipatzen du eta gertakizun hau erabiltzen du partiduaren sendotasuna eta SA-ren fideltasuna eta garrantzia nabarmentzeko. Partiduaren sendotasunez hitz egitean, Hitler-ek aipatzen du mugimenduak aurrean duen harri blokea bezala mantentzen dela. Jadanik aipatu dugun moduan, masak etengabe blokeka ageri dira; hemen konparaketa zuzen bat egiten da, Hitler aurrean dituen pertsona blokeak harri bloke batekin konparatuz.
Riefenstahl-ek hartzen dituen erabakien artean bi dira nabarmentzekoak sekuentzia honetan. Lehenik eta behin, lehenago ere egin zuen arren, planoen artean egiten dituen loturek eta kontrasteek garrantzia handia hartzen duten, haien mezu propio baitdute. Adibidez Paul Von Hidergurg-en omenaldiaren momentuan, zuzendariak suaren, esbastikaren, nazi mandatarien eta Reich-aren presidente izanaren omenez egindako monumentua tartekatzen ditu; horrela aditzera ematen du antzinako liderrak erregimen berrian "bizi" direla. Bigarrenik, SA eta SS milizien desfilean, Riefenstahl-ek musika tropen martxarekin sinkronizatzea lortzen du.
11. Sekuentzia Desfile nagusiaren sekuentzia da. Hitler ekitaldira ailegatzen da; leihoak eta kaleen bi aldeak pertsonaz beteta daude. Hitler doan kotxea harmaila baten aurrean gelditzen da eta desfilea hasten da. Nabarmentzekoa Hitler kotxean gelditzen dela, zutik, hola beste guztien gainetik dagoela adierazteko.
Lehenago ikusi ditugun hainbat ezaugarri agertzen dira sekuentzia honetan. Lehenik eta behin, desfilea blokeka antolatuta dago. Bigarrenik, musika desfilearen martxarekin batera doa; hemen aipatzekoa da bi musika mota erabiltzen diela, zuzenekoa eta geroago muntaian sartutakoa. Azkenik, hainbatetan herritarren planoak ikusten ditugu; berriro ere zuzendariak umeak eta emakumeak aukeratzen ditu zibilen errepresentazio gisa.
12. Sekuentzia Hitler-en azken diskurtsoak filmari eta ekitaldiari amaiera ematen die. Beste behin, sekuentzia arranoaren plano kontrapikatu batekin hasten da. Ondoren, plano pikatu batekin, Hitler eta beste hainbat mandatari aretoan sartzen ikusten ditugu. Aretoa pertsonaz osatutako bi bloketan banatuta dago. Hitler bere eserlekura ailegatu eta estandarteen desfile bat hasten da. Desfileak irauten dituen minutu hauek muntaia azkar eta erritmikoa dute, baina Rudolf Hess-ek Hitler aurkezten duenean erritmoa gelditzen da. Hemen Riefenstahl-ek erabaki berri bat hartzen du, eta Hitler-ren diskurtso osoa mantentzen du. Gehienbat Hitler ikusten dugu (behetik baina kontrapikatua izan gabe) eta tarteka beste mandatari, entzule edo masen planoak.
Diskurtsoan Hitler-en fazeta politikoa ikusten dugu. Energikoki, kongresuaren garrantziaz eta partiduaren historiaz mintzo da. Diskurtsoa bere osotasunean dagoenez filmean entzuten dugun luzeena da. Hitler-ek alderdia goraipatuz amaitzen du bere diskurtsoa eta atriletik jaisten da. Baina Riefenstahl-ek planoa mantentzen du eta Hess atrilera igotzen da. Hess-ek esaldi bakarra esaten du, baina filmaren eta ekitaldiaren premisaren laburpena da:
Ebidentzia zuzenik ez dagoen arren, hiru filmak urte berean sortzearen arrazoia Alemanian bizi zen judutarrekiko biolentzia justifikatzearen eta herritarrak Azken Irtenbiderako prestatzearen beharra izan daiteke. Kaufeld-ek aipatzen duen moduan, Hitler eta Gobbels ez zeuden pozik oro har herritarrek Kristallnacht-rekiko, Kristal Hautsien Gauarekiko, zuten iritzi txarrarari buruz (Kaufeld, 2006: 109 orr.). Beraz, baliteke film hauek jarrerak antisemitak justifikatzeko eta publikoaren gorrotoa pizteko sortu izanak. Erregimenak herritarrei judutarrak desagertu behar zirela erakusten saiatu egin zen. Dena den, filmei dagokienez, ez zuten espero zen arrakasta lortu. Izatez, hiruretatik bakarrik Jud Süß izan zen arrakastatsua.
Die Rothschilds Rothschilds familia judutarrari buruzko biografiaren eraikuntza bat da. Filmak azaltzen du nola Gerra Napoleonikoetan Rothschilds familia aberastu egin zen Britania Handiko baldartasunari eta inozentziari esker. Film honekin erregimenak propaganda antisemita eta anti-britaniarra egitea zuen helburu, baina emaitza ez zen arrakastatsua izan. Are gehiago, dirudienez filma ez zen hainbat mandatari nazien gustukoa izan, haien artean Rudolf Hess eta Goebbels-ek berak. Beste hainbat filmekin ez bezala, Die Rothschilds-ekin Goebbles-ek berak filmari buruz artikulu bat idatzi zuen, baina aldi berean bere egunerokoan filmari buruz gutxi hitz egiten da eta prentsari filmean sakontzea debekatu zien. Die Rothschilds ez zuen interes nazionaleko filmei ematen zitzaien Prädikat bereizketarik jaso.
Beste biek ez bezala, Der ewige Jude dokumental gisara komertzializatua izan zen. Kaufeld-ek esaten duen moduan, filma "judutar elementuak" sozietate "arioan" zuen influentzia negatiboa erakustea zuen helburu (Kaufeld, 2006: 103 orr.). Zuzendariak baieztatzen du influentzia gutxi izan zuela filmaren ekoizpenean eta pelikula gehienbat Goebbels-en lana izan zela esaten du. Bere egunerokoan Goebbels-ek hainbatetan aipatzen du Der ewige Jude-n egiten ziren aurrerapenak, beraz ziurra da mandatariak garrantzia handia izan zuela filmaren ekoizpenean. Filmak hasieran arrakasta izan zuen, baina bere izaera gordin eta propagandistikoa zela eta arrakasta efimeroa izan zen. Estreinatu eta bi asteetara bakarrik areto bakar bat jarraitzen zuen filma proiektatzen (Straehle, 2014: 358 orr.).
4.1 Ekoizpen ezaugarriak Jud Süß, Die Rothschilds-en antzera, errealitateko pertsonaia baten bizitza, Joseph Süß Oppenheimer-ren (1698-1738) bizitza alegia, kontatzen duen film bat bezala aurkezten da. Filmak, Die Rothschilds-ek egiten duen moduan benetako gertakariak era desitxuratu batean agertzen dira judutarrak izaki nazkagarri eta mehatxu bat bezala ager daitezen. Dena den, filmaren analisian gehiago sakonduko dugu filmak aurkezten duen kontaketari buruz.
bihurtu egin zen. Izan zuen arrakasta dela eta, 1934an Lothar Mendes zuzendariak Jew Süss izeneko filma estreinatu zuen, non Alemaniaren jarrera antisemita salatzen zuen. Dena den, Britania Handian filmak arrakasta izan zuen arren oro har filmak ez zuen oihartzun handirik izan (Tegel, 2007: 134 orr.).
Erantzun moduan, erregimenak Joseph Süß Oppenheimer-en benetako istorioa kontatzea erabaki zuen. Dena den, Kaulfed-ek aipatzen duen moduan, hasieran erregimenak bigarren mailako rol bat izan zuen filmaren ekoizpenean (Kaufeld, 2006: 64 orr.). Proiektua Ludwig Metzger-ren ideia izan zen, zeinak 1939an Propaganda Ministeritzari filmaren gaia proposatu zion; Metzger-ek bere burua Joseph Süß Oppenheimer bizitzaren aditu bezala kontsideratzen zuen, eta bere istorioa fideltasunez zinemara egokitzeko prest zegoela uste zuen. Goebbels-i ideia gustatu zitzaion eta 1939ko otsailean Ludwig Metzger-ek Terra GmbH ekoiztetxearekin akordio sinatu zuen filmaren gidoia idazteko.
Dena den, gutxira, Propaganda Ministeritzak Metzger kaleratu zuen, eta bere ordez Eberhard Wolfgang Moller idazlea kontratatu zuen. Kaufeld-ek azaltzen du erabaki hau gehienbat ideologikoa izan zela, Moller-ek ez baitzuen esperientziarik zinema gidoietan baina bai zuen erregimenak bilatzen zuen mezuarekiko gertutasun gehiago (Kaufeld, 2006: 65 orr.). Jay Baird historialariak dio Moller-k nazionalsozialismoaren eta Auschwitzeko sarraskiaren arteko lotura irudikatzea lortu zuela film honetan (Kaufeld, 2006: 67-68 orr.).
Gidoia bideratuta zegoen arren, Goebbels ez zegoen guztiz pozik Terra GmbH-k aukeratutako zuzendariak, Peter Paul Brauer, ez baitzen bere gustukoa. Gauzak horrela, Brauer kaleratu eta Veit Harlan zuzendari bezala izendatzea erabaki zuen. Honek, gidoia berriro moldatu eta ber-idatzi egin zuen. Hainbat tirabira eta gero, erabaki egin zen Jud Süß gidoiaren egiletza Metzger, Moller eta Harlanek partekatuko zutela filmaren kredituetan.
Judutarren esentzia transmititzeko helburuarekin, Veit Harlan hainbat ghetto bisitatu zituen bertako bizi baldintzak eta lokalizazioak ahalik eta hoberen erreproduzitzeko. Kaufeld-ek aipatzen duen moduan, jakina da behintzat behin Gobbels-ek Veit Harlanekin batera ghetto bat bisitatu zuela ekoizpena ikuskatzeko (Kaufeld, 2006: 70 orr.). Bidai hauetan zuzendariak hainbat judutar errekrutatu zituen extren papera egin zezaten.
Harlan-ek ekoizpenean zehar Goebbels-ek beste hainbatetan parte hartu zuela baieztatzen duen arren, ez dago bere partehartzearen ebidentziarik. Dena den, partehartze aktiboa izan ala ez, ia segurua da Goebbels filmaren ekoizpenaren prozesuari buruz eguneratuta egotea.
Filma 1940ko irailaren 5ean estreinatu egin zen Veneziako Film Festibalean, eta saririk lortu ez zuen arren, kritikak goraipatu egin zuen. Hiru aste geroago pelikula Berlinen estreinatu zen. Estreinaldira mandatari asko hurbildu ziren, haien artean Goebbels, baina ez Hitler. Guztira 1940 eta 1943 artean 20 milioi ikusle baino gehiago izan zituen Europan.
Filmaren distribuzioari buruz asko hitz egin da. Straehle-n hitzetan Goebbels-ek filma bere eduki antisemitari erreferentzia egin gabe banatzea eskatu zuen (Straehle, 2014: 360 orr.). Beste autore batzuk, hala nola Tegel (2007: 146 orr.) eta Kaufeld (2006: 94 orr.), banaketari buruz hitz egitean bai aipatzen dute antisemitismo kutsu bat ikusi ahal zela prentsak egindako iruzkinetan eta filmaren karteletan. Dena den, egindako iruzkinetan eta karteletan kontuz ibili ziren, ez baitzuten nahi publikoak filma propaganda antisemita bezala ikustea, baizik eta egiazko istorio baten errepresentazio bezala.
Dabiden izarra ikusten dugu, kandelaz argiztatuta. Izarra desagertzen da eta titulua ikusten dugu: Jud Süß.
Istorioa Württemberg-ko duke berriaren Karlos I.a Alexandroren koroatzearekin hasten da. Ekitaldian, duke berriak konstituzioa errespetatuko duela zin egiten du. Straehle-k aipatzen duen moduan, eszena honek Hitler-ren "jarrera historikoarekin" talka egiten du, hemen konstituzioa eta Kontseilua ezin bortxatuko elementu bezala agertzen baitdira eta Hitler-ek ez zuen inoiz Weimar Errepublikaren konstituzioa errespetatu (Straehle, 2014: 370 orr.). Halaber, boterera ailegatu bezain laster dukea bere botere posizioa baliatzen da bere kapritxoak betetzeko, hala nola ballet bat edo bizkartzain propioak. Dena den, kontseiluak ez ditu bere eskaerak onartzen, bien arteko erlazio txarrari hasiera emanez.
Fundido batekin, Württemberg-ko ezkututik hebreeraz idatzitako kartel batera pasatzen gara. Judutar auzo bat ikusten dugu, eta erdian, dukearen mezulari ate bati joka. Joseph Süß Oppenheimer-en bila dabil, berarekin hitz ordu bat daukalako. Mezulariak negozioan sartzen denean hiru judutar elkarrekin hitz egiten ikusten ditugu, bi gizon eta emakume bat. Gizonek gizaki zikin eta diruzale bezala agertzen dira (11. Irudia). Emakumea berriz, gaztea eta xarmagarria, ez du hitz egiten. Mezulariaren presentziaz hitz egiten dute, diru eske datorrela uste baitdute. Barre egiten dute, egoeraz aprobetxatuz Oppenheimer mandataria manipulatuko egingo duelako.
Stuttgart-en sartu ahal izateko, Oppenheimer-ek bere izaera judutarra errefusatu behar du. Horregatik, bere irudia aldatzen du, bizarra eta txirikorda moztuz eta bere arropa aldatuz. Metamorfosi honen bitartez, Harlan-ek erakusten du judutarra bere izaera eta kultura baztertzeko prest dagoela bere helburua lortu ahal izateko. Halaber, ekintza honek ikusleari judutarrek bere burua kamuflatzeko eta engainatzeko duten gaitasuna erakusten dio.
Eszenan ere erakusten da judutarrak bere burua kamuflatzen saiatu arren ezin duela bere izaeraren hainbat ezaugarri ezkutatu; hala nola hizkera edo bere keinuak.
Fabore hauen trukean, Oppenheimer-ek dukeari Württemberg-ko errepideak bere gain jartzea eskatzen dio. Dukeak onartzen du eta Oppenheimer bere aholkulari finantzarioan bihurtzen da. Honek, berehala zergak jartzen ditu aduanetan eta merkatuko produktu guztiaz garestitzen ditu. Halaber, bere laguntzailea den Levy Stuttgart-en sartzea eta zergak biltzearen arduradun bihurtzea lortzen du. Straehle-k zorrozki aipatzen duen moduan, Levy-ren pertsonaia judaismoaren ezaugarri higuingarrien oroigarria da (Straehle, 2014: 368 orr.). Oppenheimer ondoan dago beti, ez dezagun ahaztu zer den eta nondik datorren aurrean dugun pertsonaia. Oppenheimer-en krudeltasunak ez dauka mugarik, eta errementariaren etxearen erdia eraisten du errepidearen tarte bat okupatzen duelako. Errementariak, desesperatuta, Oppenheimer erasotzen du, eta ahorkatua hiltzera kondenatzen dute. Lehen aipatutako festa batean mozorrotutako bi gazte (haien artean Faber) Oppenheimer iraintzen dute honek kartetan jolasten dagoen bitartean. Bi eraso hauen ondorioz, Oppenheimer-ek dukea manipulatzen du esanez judutarrak Stuttgart sartzeko debekua ezabatuz herrialdeak gehiago errespetatuko duela bere burua. Dukeak debekua ezabatzea erabakitzen du.
Errementaria urkatu eta, jarraian ehunka judutar ikusten ditugu Stuttgart-era sartzen. Extra judutarrak hirira sartzen diren bitartean Shir Hagamel izeneko abesti hebrearra entzun da. Filmeko musikak alemaniarren eta judutarren arteko diferentzia azpimarratzeko erabiltzen du Harlan-ek (Tegel, 2007: 140 orr.). Halaber, filmean bertan kontseiluak judutarren migrazio hau langosten plagarekin konparatzen du. Kontseiluak Sturm dukearekin biltzera bidaltzen du, eta honek judutarrak hiritik botatzeko eskatzen dio. Beste gela batean, Levy-k Oppenheimer-i Stürm eta dukearen arteko bileraz abisatzen dio, eta biek, pasadizo sekretu bati esker, mandatarien arteko elkarrizketa entzuten dute. Dukeak Sturm gelatik kanporatzen du eta Oppenheimer deitzen du. Oppenheimer dukearen haserrea bere onurako erabiltzen saiatzen da eta kontseilua debekatzea proposatzen dio. Dukea zalantzan dagoenez, Oppenheimer-ek errabinoa ekartzen du jauregira. Errabinoak izarrak irakurtzen dizkio dukeari, eta emaitzari esker, dukeak kontseilua desegitea erabakitzen du. Azkenik Oppenheimer-i beste kontseilu bat sortzea egoizten dio. Honek bere alaba Dorothearekin ezkontzeko asmoz Sturm-i postu bat eskaintzen dio, baina aholkulariak ezetz esaten dio. Gaur horretan Dorothea eta Faber ezkontzen dira.
Sekuentzia honetan azpimarratzekoa da errabinoaren papera, Oppenheimer-en ekintzen kontra agertzen baitda. Errabinoak bere harrokeria eta ekintzak aurpegiratzen dizkio, eta Oppenheimer-ek Württemberg desiratutako Israel herri bihurtu nahi duela azaltzen dio. Filmean zehar, errabinoak eta baita Levy-k ere, Oppenheimer-i kontuz ibiltzea eskatzen diote, baina honek ez die kasurik egiten. Gauzak horrela, Straehle-ren
hitzak erabiliz, judutarra bere kultura eta erlijioarekiko desleiala eta traidore bat bezala agertzen da (Straehle, 2014: 367 orr.).
Oppenheimer-ek Dorothea-ren ezkontzaz berri duenean bere aita, Sturm, atxilotzea agintzen du dukearen kontra konspiratzen duela egotziz. Ondorioz kontseiluak emergentziako bilera bat egiten du. Zoritxarrez Oppenheimer-ek bileraz berri izaten du eta dukeak kontseiluaren desagerpena azkartzen du. Erantzun moduan, herritarrak jauregiaren aurrean biltzen dira Sturm-en askatasuna aldarrikatuz. Oppenheimer-ek, egoera aprobetxatuz, dukeak beste estatu bati tropa militarrak eskatzea proposatzen dio. Dirua biltzeko asmoz, Oppenheimer sinagogara doa. Bertan errabinoak berriro aurpegiratzen dio Oppenheimer-i bere jarrera, baina azkenean kongregazioak dirua emango diola onartzen du; beste era batea, judutarrek gerra eta Württemberg-ko herrialdearen opresioa finantziatuko dute. Kontseiluak dukeak atzerritar soldaduak kontratatuko dituela jakiten duenean herritarrei abisatzea erabakitzen du. Kontseiluak Faber mezulari moduan izendatzen du, baina Stuttgart-ik ateratzen saiatzen denean atxilotzen dute eta, Oppenheimer-en aginduak jarraituz, tortura gelara eramaten dute.
Desesperatuta, Dorothea-k Oppenheimer-ekin biltzen da bere aitaren eta Faber-en askatasuna eskatuz, baina judutarrak eskaera orria apurtzen dio. Orduan Dorothea-k bere ezkontza-eraztuna eskaintzen dio, baina Oppenheimer-rek errefusatzen du, bere helburua beste bat baitda. Oppenheimer-rek Dorothea-ri Faber-ren tortura erakusten dio, eta egoeraz aprobetxatuz birjina den Dorothea bortxatzen du. Trukean Oppenheimer-ek Faber askatzen duen arren neskak ezin du egoera jasan eta bere buruaz beste egiten du. Faber-ek Dorothea-ren gorputza aurkitzen du eta, esku artean, bere emaztea jauregiaren atera eramaten du. Gertaera hau da herriaren suminaren eta gorrotoaren eztandaren eragilea da. Herria Oppenheimer-en aurka matxinatzen da. Baina Oppenheimer, dukearekin batera, estatu lagun batean dago, festaz gozatzen. Komitiba bat, Sturm eta Faber buru, bere bila doa. Komitiban Oppenheimer-en burua eskatzen diote dukeari, eta honek, erabaki bat hartu ahal izan baino lehen, bihotzekoak jota hil egiten da. Kontseiluak Oppenheimer atxilotu, epaitu eta heriotzara kondenatzen du.
Epai-mahaiak hainbat delitu egoizten dizkio, hala nola traizioa, espekulazioa, fraudea eta bortxaketa. Dena den, heriotzara kondenatzen dion delituak emakume kristau batekin sexu harremanak izatea da, eta ez bortxaketa beraren ekintza. Kaufeld-ek aipatzen duen moduan, delitu honek 1935ean naziek Nuremberg-ko Legeak bezala ezagunak diren lege arrazisten antza dauka, lege hauen bitartez naziek judutar eta alemaniarren artean erlazio sexualak debekatu baitzituzten (Kaufeld, 2006: 87 orr.). Tegel-en ustez, filmaren atal honek Nuremberg-ko Legeak hausten baldin badira zer gertatuko litzateke erakusten du (Tegel, 2007: 145 orr.).
Filmaren azken sekuentzia Oppenheimer-en heriotza da. Bere itxurari erreparatzen badiogu berriro ere judutarren propioa den itxura ikusten dugu: pertsonaia izaki zikin eta higuingarri bat bezala agertzen da. Oppenheimer urkatzen dute eta Sturm-ek hartzen du hitza. Honek, kontseiluaren izenean judutar guztiak Württemberg utzi behar dutela dekretatzen du. Sturm-ek ondorengo esaldiarekin amaitzen du bere diskurtsoa:
Godoy-ren hitzak erabiliz, Triumph des Willems propaganda zinemaren monumentu bat da (Godoy, 2017: 6 orr.). Tegel-ek aipatzen duen moduan, Riefenstahl-ek naziek bere burua ikusi nahi zuten moduan irudikatzea lortu zuen eta, erregimenak nahi zuen moduan, Hitler jainko baten mailara igo zuen (Tegel, 2007: 75 orr.). Beraz, filmaren arrakastaren gakoa ikuslegoak ikusi nahi zuen Alemania eta sozietatea irudikatzea lortzea da. Dena den, De Españak esaten duen bezala, Riefenstahl-ek irudikatzen duen ideologia eta sozietatea ez dira era erakargarri batean agertzen, baizik eta garai hartako Alemanian zegoen aukera bakarra bezala (De España, 2004: 37 orr.). Halaber, lortutako emaitza ez litzateke posible izango erregimenak eskeini zizkion baliabideak eta erraztasunak gabe. Riefenstahl-ek garai hartan zuzendari moduan ezohikoa zen askatasun mailan handi bat izan zuen, eta filmean ikusi ahal denez, askatasun horren aztarnak nabariak dira. Triumph des Willems-en izandako askatasuna eta laguntza zuzenean talka egiten du bere aurrekaria izan zen Der Sieg des Glaubens-ekin. Bien arteko ezberdintasunak aztertuz, esan ahal dugu bien arteko diferentzia izandako baliabideetan dagoela. Beraz, Triumph des Willems-en arrakastak Riefenstahl-ek egindako erabaki artistikoei dagokion arren, esan ahal dugu erregimenak oinarrizko papera izan zuela. Azkenik, nabarmendu behar da Riefenstahl-ek izan zuen babesa Hitler-i esker izan zela, eta ez hainbeste Goebbels edo beste mandatariei esker.
Jud Süß-en kasua berriz, ezberdina da. Egia da film honetan ere erregimenak aktiboki parte egin zuela, baina baita egin zuen Der ewige Jude eta Die Rothschilds filmetan eta hauek porrot bat izan ziren. Beraz, Jud Süß-en kasuan erregimenaren parte-hartzea ez zen guztiz gakoa izan. Hala ere, egia da Goebbels-en parte-hartzea garrantzia izan zuela ekoizpenaren hainbat aspektutan, hala nola aktoreen aukeraketan. Straehle-ren hitzak erabiliz, Jud Süß produktu bitxi bat da (Straehle, 2014: 361). Bere arrakastaren gakoa bere eduki antisemita gidoi on bati esker kamuflatzea izan zen. Der ewige Jude eta Die Rothschilds-en porrota berriz kontrakoan datza, ez baitzuten lortu bere izaera propagandistikoa eta antisemita kamuflatzea. Tegel-ek aipatzen duen moduan, film honen arrakastan ikusi ahal dugu Goebbels-ek arrazoia zuela bere politika zinematografikoan; hau da, mezua arrakastatsua izateko filma ikusleari gustatu behar zitzaiola (Tegel, 2007: 133 orr.). Veit Harlan-ek Jud Süß-en eduki antisemita melodramaren forma duen kontakizunean barneratzea lortzen du, eta, horrela, publikoak judutarra etsaia zelaren mezua barneratzea. Horretarako, beti kontakizunaren beharrei egokituz, Harlan-ek judutarren propioak ziren hainbat ezaugarri esleitzen dizkio filmaren pertsonaiei: zikinak, diru-zaleak eta desleialak dira. Halaber, Pinzón-ek aipatzen duen moduan, filmeak judutarrak eta arioak banatuta egoteko beharraz hitz egiten du, elkarrekin egonez gero judutarrak alemaniar ekonomiarako eta, batez ere, arraza arioaren purutasunarako mehatxua baitdira (Pinzón, 2017: 150 orr.). Oppenheimer-i urkatura izatera kondenatzen
dion delitua neska ario bat bortxatu izana da; Pinzón-ek nabarmentzen duen moduan, gizon ario batek Dorothea bortxatu izan balu zigorra ez litzateke berdina izango (Pinzón, 2017: 150 orr.). Beraz, ikusleari ailegatzen zitzaion mezua bi arrazak bananduta egoteko beharrarena zen, judutarrak haien arrazarako mehatxu bat direlako. Pinzón-ek azpimarratzen duen moduan, filma ikuslearengan gorrotoa eta samintasuna pizteko eta emozio horiek judutar arrazari zuzentzeko helburua du (Pinzón, 2017: 150 orr.). Esan bezala, emozio hauek pizteko Harlan-ek eta erregimenak melodramaren forma duen kontakizun historiko batez baliatu ziren. Aipatu beharra dago ere erregimenak kontakizun historiko bat erabiltzea, horrela garaian ezarritako politika antisemita antzinako gertakizunetan oinarri zutela justifikatzeko era bat bezala ikus daitekelako. Azkenik, Tegel-ek nabarmentzen duen moduan, Jud Süß-en arrakasta ezin da ulertu beste bide batzuetatik hedatzen ziren mezu eta kanpainak antisemitak gabe (Tegel, 2007: 147 orr.).
Gauzak horrela, planteatutako hipotesia bi filmetan betetzen dela egiaztatu dugun arren, bietan erregimenaren parte-hartzearen garrantzia eta ondorioa ezberdinak izan zirela baieztatu ahal dugu. Triumph des Willems-en erregimenaren kooperazioak filmak duen maila artistikoa lortzea ahalbidetu zuen. Jud Süß-en, berriz, erregimenaren laguntza garrantzizko elementua izan zen arren, beste hainbat faktoreek ere lagundu egin zuten filma arrakastatsua izatea.
Goebbels-ek erabilitako estrategia honek ere zinemaren indarra erakusten digu, bai ikusitako kasu konkretuan bai orokorrean. Erregimenak ezin izan zuen zinema bere nahietara guztiz moldatu; egia da neurri ugari hartu zituztela garai hartako zinema bere ideologietara eta interesetara egokitzeko. Adibidez, antisemitismoa zuzenean pantailan erakutsi ezin zutela jakinda, erregimenak judaismoaren arrasto guztiak ezabatzea erabaki zuen industrian lan egiten zuten langile hebrear guztiak kaleratuz. Halaber, garrantzitsua da ere kontuan hartzea industria zinematografiko alemaniarra garai hartan zuen indarra eta garrantzia, honek zimendu oso sendoak baitzituen. Erregimenak zinema alemaniarra berpiztu nahi zuela esaten zuenean, batez ere berpizte espiritual bati buruz hitz egiten zuten, oinarrian ekoizpen industria sendo bat zutelako. Horrexegatik erregimenak batez ere filmeen gaietan esku sartu zuen, eta ez hainbeste industriaren ekonomian eta azpiegituran. Beraz, esan dezakegu erregimenak bere ideologia zinemak zituen "arauetara" eta beharretara moldatu behar izan zuela, beste era batzuetatik banatzen zuen propaganda zuzenaren kantitatea murriztuz eta entretenimenduko zinema batengatik apustu eginez. | science |
addi-5aecca382134 | addi | cc-by-nc 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52069 | No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea | Cambra Gainza, Julen | 2021-06-28 | Gradu Amaierako Lanaren egileak adierazten du lan original eta propio honetako
datuak benetakoak direla, eta hala izan ezean bere gain hartzen duela jokabide ez-
egokien (plagioen, irudien erabilera bidegabeen eta abarren) erantzukizuna. Irudien
Milesker Joyce, ama eta aita, eskainitako babesagatik. Eskerrik asko Ander Iturriotz, garai trakets hauetan lana zuzentzeagatik; eta Javiri, portada ederra prestatzeagatik.
baimenarekin osatu da azaleko irudia.
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. Laburpena: Eskorbuto punk taldearen hitzek 1980. hamarkadan Bilbon bizi zen egoera
handia izan zuen, 1973. urteko krisiak Bilboaldea desindustrializatu eta langileria
egoera zaurgarrian utzi baitzuen. Hiriaren egoera latzari aurre egiteko, 90.
zuten. Testu honek 90. hamarkadatik gaur egun arte burututako hiriaren eraberritze
prozesua du ikergai, paisaia geografikoaren eta espazioaren ekoizpenaren inguruko
dira, hirigintzaren berrien norabidea eta ondorioak arakatzeko asmoz. Hitz klabeak: espazioaren ekoizpena, paisaia geografikoa, posmodernismoa,
baitako homogeneizazioa eta disneyfikazioa…………………………….…...19 Merkaturatze prozesuaren ondorioak: urbanismoaren kritika posmodernotik
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. Eskorbuto taldearen hitzek 1980. hamarkadan Bilbon bizi zen egoera gogorra eta
zuen. Izan ere, hiria egiturazko krisi sakonean aurkitzen zen 1973. urteko krisiaren
Deustuibarra edota Miribilla hustu zituen, bai eta Ezkerraldeko industria gogor
hiriak eraldaketa izugarria ezagutu du. Hurrengo orrialdeak Bilbon 80. hamarkadaren
amaieran hasi zen eraldatze urbanistikoaren eta arkitektonikoaren azterketa dira. Horrela, Gradu Amaierako Lan honen helburu, hipotesiak eta metodologia
aurkeztu ondoren, eraberritze urbanistiko eta arkitektonikoa bultzatu zuten faktore
ekonomiko eta politikoak aztertu ditut. Analisiaren lehenengo atal honen bidez,
aztertzen ditut, Harvey eta Neil Smithen ekarpenak baliatuz. Hala, gaur egun
batetik, eraberritze urbanistikoan izan duten garrantziari helduz eta, bestetik, hiri eta
analisia burutu ondoren, zenbait ondorio plazaratu ditut. 1. HELBURUAK ETA HIPOTESIAK. Gaiari heltzeko eta ikerketa burutzerako garaian, helburu batzuk izateak garrantzi
handia du. Ikerketa honen kasuan, honakoak izango lirateke lanaren helburuak: ○ Helburu orokorra: Kapitalismo finantziario eta globalizatuaren testuinguruan
azken hamarkadetako Bilboko transformazio urbanistiko eta arkitektonikoa
aztertzea. ○ Helburu espezifikoak: 1. Eraberritze urbanistiko eta arkitektonikoaren jatorria, arrazoiak eta
izaera eta garrantzia aztertzea. Hortaz, helburu orokorretik hiru helburu espezifiko eratortzen dira eta, hauetatik
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. ○ H1: Kapitalismoaren beharrak aldatzen diren heinean Bilboko hirigintza aldatu
da. ○ H2: Bilbo hiriaren nazioarteko kapital kultural kolektiboa izar arkitektonikoen
nagusiak dira. Hipotesien argitasuna bermatzearren, zenbait kontzeptu zehaztea beharrezkoa
da. Lehen hipotesiari dagokionez, kapitalismoaren beharren kontzeptuak zenbait
alderdi barnebiltzen ditu. Kapitalak metaketarako aproposak diren baldintzak eta
zehar aldatzen dira. Hala, kapitalismoaren beharrak metaketa erregimen bakoitzari
honetan— kapital sinboliko kolektiboa dute eta honi esker kapital fluxuak erakartzeko
gaitasun handiagoa edo txikiagoa izango dute. Bestetik, izar arkitektonikoak
handikoak, fisikoki handiak eta garestiak izan dira, bai eta zerbitzu anitzak
eskaintzeko eraiki dira ere. Gainera, zerbitzu horiez gain hainbat helburu politiko eta
azterketa eta analisia da, non Bilboko transformazio urbanistiko eta arkitektonikoa
ikergaia izan den, bai eta prozesu honen bitarteko izan diren makro-proiektu
historikoa landu dut. Aztergai dugun hiriaren testuinguru historiko, politiko eta
ondorioak identifikatu ditut. Ondoren, paisaia geografikoen eraldaketa ulertzeko
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. Horretarako, hainbat artikulu, liburu eta aldizkariez baliatu naiz. Dialnet, Google
Scholar eta Euskal Herriko Unibertsitatearen liburutegiko bilatzaileak baliatu ditut, bai
eta zuzendariak zein adituek gomendatutako liburuak ere. Lehenik, Arantxa
ekarpenak baliatuz Bilboko eraberritzea bultzatu zuen testuingurua aztertu dut.
teorikoa osatzeko erabakigarriak izan dira, autore estatubatuarrek kapitalismoaren
autore hauek garatutako kontzeptuak oinarri —lan deduktiboa eginez—, ekarpen
ezaugarriak identifikatu ahal izateko. Amaitzeko, aipatutako hiru makro-proiektu
garrantzitsuak izan dira, baina testu honen ikergaiaren izaera dela eta, aurreko hiru
Hala, espazioaren ekoizpena eta paisaia geografikoaren eraldaketa edota
espazioaren errepresentazioa aztertu dute, kapital fluxuen eta hauen barne
museoaren eta bere ondorioen ingurukoa izan da, Estebanen edota Zulaikaren lanak
ezagunenak direlarik. Hala, ikuspegia zabaltzea eta gaia marxismotik heltzea
prozesuak eta bere kontraesanak azaltzeko gakoak ematen ditu marxismoak, bai eta
globalekin batera ulertu ahal izateko gako garrantzitsuak ematen dituzte; modu
honetan, ikusmira Bilbotik eta Guggenheim museotik ateratzea eta hiriaren
auzian sakontzeko asmoz, marxismoaren ekarpenen eta Bilboren esperientziaren
museoak— azterketari dagokionez, bi arrazoi nagusiengatik mugatu dut ikuspegia.
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. Alde batetik, lan honen luzeera eta izaera dela eta, analisia mugarritzea beharrezkoa
ospetsuenak eta oihartzun handienekoak kultura kontsumoarekin lotutakoak dira:
azpimarratu da. Dena den, Guggenheim museoa ez ezik, Alondegia eta Arte Ederren
museoa berritzeko proiektua aztertzea interesgarria dela azpimarratuko nuke, eraikin
krisi ekonomikoan eta ekoizpenaren desegituraketa prozesuan aurkituko dugu.
sakonean sartu zen 1973. urteko krisi globalaren eztandarekin batera.
kutsadura maila eta zikinkeria ikaragarriak ziren, desindustrializazioak langabezia
biziki handitu zuen (Arizkun, 2002: 56) eta industria eta meatzaritza eremuak izan
horretan, beherakada ekonomikoa zela eta 80. hamarkadan Bizkaiko biztanleriak
behera egin zuen (Arizkun, 2002). Testuinguru horretan Eskorbuto punk taldeko Josuk eta Juanmak arestian
erakutsitako hitzak Ezkerraldeko eta Bilboko gaztetxe eta tabernetan abesten
zituzten. Eskizofrenia (1985) diskako Ratas en Bizkaia kantan Bilboaldeko egoera
traketsa, zikina eta kutsatua kritikatzen zuten musikariek, bai eta hiriaren gainbehera
langabezia tasa izugarrien isla ziren hitzak; bizkaitarren bizitza eredu industriala
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. porvenir?» abestiak Sex Pistolsen «No future» hitzak gogora ekartzen ditu
industrializatutako guneak gogor kolpatu zituen; hala, etorkizunarekiko ezkortasuna
nagusitu zen. Ziurgabetasuna handia zen, langileriak sufritzen zituen baldintzak ez
ezik epe luzean krisiari aurre egiteko gaitasuna zalantzan jartzen baitzen.
Bilboaldean balore, bizimodu, kontsumo- zein ekoizpen-eredu eta bizitza sozial jakin
baten amaiera eman zen 1973. urteko krisiaren ondoren (González, 2003). Euskal Herriko ekonomiaren eta Bilboaldearen gainbehera aitortzen zuen
Eskorbutok, beraz, eta aurreko belaunaldiek bizitako industria ereduaren agorpena
punk taldearen hitzetan islatzen da. Aurreko belaunaldiek forjatutako gizarte
gizartea etorkizunekoa ezin zitekeela izan ohartarazten zuten. Izan ere, 1973. urteko petrolioaren krisia zela eta, 50. eta 60. hamarkaden
prezio igoera bortitza eman eta inbertsioen etekin-tartea txikitu zelako. Etekinen
galerari aurre egiteko prezioen igoera bultzatu zuten enpresek eta inflazioa
2002: 53) zirela eta areagotu zen. Honek, aipatutako autoreak azpimarratzen duen
bezala, elkarri lotutako ondorioak ekarri zituen, laburki: etekin-tasek behera egiten
zutenez gero, enpresek inbertsioak txikitu zituzten eta industriak behera egin zuen,
ondorioz, garraioko enpresak merkantzia eta ondasunen mugimendua txikitu zirela
eta behera egin zuten; hala, soldata errealen beherakada eman zen eta honek
eskaria txikituz kontsumo produktuen industriaren galera bultzatu zuen. Horrela, 70. hamarakadan eredu fordistaren krisiaren ondoren ekonomiaren eta
ehun urbanoaren berregituraketa prozesu astunari eta luzeari hasiera eman zitzaion.
metropolitarraa biziki kaltetu zuen. Hego Euskal Herriko ekonomian metalezko
produktuak, siderurgia eta kimika sektore nagusiak ziren 1969. urtean (Arizkun,
oso txikia zen. Helena Franco eta Goio Etxebarriaren iritziz, dibertsifikazio txikia
euskal ekonomiaren izaera osagarriagatik ematen da, Estatu espainiarraren
kontestuan, Estatuari egokitzen zaizkion funtzioak euskal ekonomian hedaduraz
ezartzen dira, horrela, espezializazioa Estatuko ekonomia zabalagoaren beharrak
asetzeko bideratuta dago (1995: 126). Hau da, euskal ekonomiaren ekoizpena
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. —izan industriala edo terziarioa— Estatuko ekonomiaren joerekin eta dinamikekin
hertsiki lotuta dago, eta honen beharrei erantzuten die. Ildo honetan, 1977. urtean Moncloako akordioek Bilboaldeko ekonomia eta honen
norabidean izango zuten eragina azpimarratzea beharrezkoa da, bai eta
bezala, akordioen epe motzeko helburu ekonomiko nagusia inflazioari aurre egitea
eta etekin-tasa igotzea zen, soldata errealaren jaitsiera bultzatuz. Hori ez ezik,
lan-merkatuaren baldintzak aldatu ziren —kaleratzeak merketu ziren, kontratu
partzialak ahalbidetu ziren… hitz batean, laneskuaren kostua txikitu zen—, bai eta
1982tik aurrera industria birmoldatzeko politikak bultzatu ziren ere, zeinak
espainolaren irekiera bilatzen zuten akordio hauek, Frankismo garaiko itxiera
egokitzeko. 80. hamarkadatik aurrera nagusitutako lan banaketa honek, nazioarteko
mailan, manufaktura estandarizatua garapen bideko herrialdeen esku uzten zituen,
aitzitik, herrialde garatuak teknologia berrien garapenean eta zerbitzuetan
espezializatzen ziren (Franco eta Etxebarria, 2002). Hori ez ezik, Espainiako
maila txikia zela eta petrolioaren prezioaren aldaerari oso sentikorra zen Bilboko
ekonomia, industria siderurgikoarekiko eta kimikoarekiko menpekotasun handia zela
ere, epe horretan zehar eskaria txikitu zen eta, hori ez ezik, lehiakortasuna
—Estatuko ekonomiaren irekierarekin globala bihurtu zena— handitu egin zen.
azelerazioa» eman zen bitartean (Franco eta Etxebarria, 2002: 117-118), ekonomia
bizkaitarra teknologia nahiko estandarizatuan oinarritzen zen eta krisi egoeran
inbertsioa zein berrikuntzak sustatzeko zailtasunak zirela eta —etekin-tasa baxuak
zirela medio— ez zituen ekoizpen jarduera berriak sortzeko gaitasunik izan. Hala,
70. eta 80. hamarkadetan zehar Lan Zatiketa Berriari egokitzeko zailtasunak izan
zituen hiriak. Faktore hauek guztiak zirela eta fabriken itxierak eman ziren 70. eta 80.
hamarkadetan zehar, hauen artean bereziki ezaguna Euskalduna ontziolaren itxiera
izan zelarik. Ontziola honen itxieraren aurkako borroka luzea eta bortitza izan zen
eta enfrentamenduetan hamarnaka lagun zaurituak izan ziren; hori ez ezik, 1984an
fabrikako langile bat bihotzekoaz hil egin zen protestetan (Etxarri eta Unzueta, 1984),
su erreala erabili zuten egunean. Euskalduna ez zen guztiz itxi, baina 1985ean
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. ekoizpena izugarri jaitsi zen eta hiru urte geroago guztiz itxi zen. Hala, fabrika eta
ontziolen itxierak oso gogorrak izan ziren langileriarentzat, borroka luzeak eta euren
helburuen porrotak «traumatikoak» izan ziren (González, 2003: 222). Bilboko egoera larria izan zen. Hasteko, langabezia tasa biziki igo zen: EAEko
Bilboko hirigune zabalak hustu egin ziren. Hiriko egitura urbanistikoa industriak
baldintzatu zuen eta honen inguruan eraiki zen: ontziolek zein fabrikek itsadarraren
alboan kokatzea beharrezkoa zuten, sektore hauetan ura eta itsasorako irteera
zuzena ekoizpenerako eta esportaziorako behar baitzuten. Baina fabrikak eta
ontziolak ixten ziren heinean, hauek abandonatu edo botatzen hasi ziren eta
Bilboaldearen eta itsadarraren inguruan espazio narriatuak utzi ziren. Arantxa
gune industrial hondamendi egoeran zeuden, 150Ha okupatzen zituztelarik; baina
itxierak eta trasferentziak zirela eta, kopurua eta hondamendian zeuden gune
zituzten guneek, eta metropoliaren inguruko meatzaritza esplotazioek 3.500Ha
hartzen zituzten. Hondamendian zeuden guneak Ezkerraldean eta itsasadarraren
inguruan biltzen ziren nagusiki. Eremu hauek guztiz abandonatu ez ezen, zikinkeriaz
beteta utzi ziren eta kutsadura maila —itsasadarrean bereziki, fabriken eta ontziolen
isuriak zirela medio— nahiko handia zen. Hitz batean, utzikeria nagusitu zen
ziren, hartara, egoera parekoan zeuden beste herrialdeekiko berandu iritsi ziren
(EAE) instituzioek ez zuten onartu lurraldeko ekonomia egiturazko krisi sakonean
zegoela. Krisiaren ondorioak argiak zirenetik 10 urte pasa ziren arazoa aitortu arte
berandu iritsi ziren hauek. Hori ez ezik, proiektu berritzaileak Bilboko eremu
eraldatzeko planak…) eta hamarkada honen erdialdera arte ez zen Ezkerraldeko
polariazioaren isla izan zen, Bilboko erdiguneak arreta handiagoa izan baitzuen
ekonomikoa» bultzatzeko martxan jarri zuen, hitz batean, ekonomia hazkundea
bultzatzeko estrategien inguruko eztabaidak eta arazoen diagnosia izan zen
(Rodríguez, 2002: 81). Egiturazko krisiari aurre egiteko estrategiaren zioen artean,
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. Bilboko eremu abandonatuen berritzea beharrezkotzat jotzen zen. Horrela, hurrengo
urtean Plan General de Ordenación Urbana (PGOU) jarri zuen martxan Bilboko
udalak, zeina historia paralelo eta antzekoa izan zuten beste hirien biziberritze
ipar, hiriak krisitik ateratzeko beharrari begira, ingurunearekiko berdefinizioa eta
eraldaketa fisiko zein espaziala ezinbestekoa zela azpimarratzen zuten.
Ekonomiaren berpizkundea ahalbidetzeko espazio berri baten eraikuntza
behar-beharrezkotzat jotzen zuen planak (Larrea eta Gamarra, 2008; Rodríguez,
2002), ondorioz, espazioaren berrikuntza EAEko instituzioen lehentasuna bihurtu
zen 90. hamarkadatik aurrera. Planak berrikuntzarako lau eremu bereizi zituen
zazpira zabaldu zirelarik. Eremuei egotzitako funtzioek eraikitzeke zegoen eredu
ekonomiko berriaren, hots, zerbitzu sektorean nagusiki oinarritutako eta kualifikazio
zein teknologia handiagoko ekoizpenera bideratutako ekonomiaren isla zen. Hiru
funtzio banatu ziren: ekoizpena, etxebizitza eta «kalitate urbanoaren eta hiriaren
hiriburutza erregionalaren izaera hobetzea» (Rodríguez, 2002: 78). Hiriaren eta ekonomiaren eraldaketari hasiera emango zion lehenengo proiektua
Bilboko metroa izan zen, 1989. urtean lanak hasi zirelarik. Honek hiriaren norabide
urbanistiko zein arkitektoniko berria erakusten zuen: proiektuetan oinarritutako
urbanismoa, hiriaren irudia hobetzeko asmoz arkitekto famatuen —Norman
Fosterren esku utzi zen proiektua— diseinu garaikideak eta aurrerakoietan
oinarritzen dena. Metroaren obrak hasi ziren urte berean portuen lekualdaketa
planak martxan jarri ziren, aipatutako eremu abandonatuak erabilgarriak izan
zitezen. Bilboko erdigune eta Deustuko Erribera inguruko portuak desegin eta
kanpoaldeko portuen handiagotze lanak egin ziren, bai eta errepide sareen
moldaketak ere. Rodríguezek azaldu (2002) bezala, portuak lekualdatzeko
lehentasunaren arrazoia eraikitzeko lurra libratzeko beharra zen eta horregatik,
inbertsio publiko oso handiaren beharra zegoen: 1989 eta 2005 urteen artean 630
milioi euro inguruko inbertsioa egin zen, osotara 100.000m2 libratzeko. Horrela, Bilboko eremu metropoliarraren espazioa eraldaketarako prestatzen hasi
zen, bai eta merkantzien zirkulaziorako bide eta garraio azpiegiturak. Ildo honetan,
1989an bertan Loiuko aireportua zabaltzeko planak martxan jarri ziren, metroaren
eta bost urteren ondoren amaitu ziren. Proiektuak aireportuaren hedatzeko behar
hertsia asetzeaz gain, ornamentu funtzioa hartzen zuen: turistek ikusten duten lehen
eraikina izanik, Bilbok «adierazi nahi duen irudiaren maila bete behar du» (Larrea eta
Gamarra, 2008: 105). Eraikinak hainbat arazo izan zituen, besteak beste,
haizeak erauzi zuen, iritsieren gunea irekia zen…), bezeroen erosotasuna
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. sarbide korapilatsuak… Larrea eta Gamarrak (2008:106) azpimarratzen duten
bezala, eraikinaren funtzionaltasunari baino Calatravaren eraikuntzaren izaera
«higienismoa, iraunkortasuna, zientzia eta XXI. mendeko teknologia» ezaugarri
nagusituko zen tendentzia urbanistikoaren norabidea aditzera eman zuen.
Proiektuetan oinarritutako urbanismoa da, «asmo global guztiak aldera batera utzi
dituen interbentzio partzial eta zatikatuetan oinarritua» (Rodríguez, 2002: 79), beraz,
«ikuspegi holistikoen aurkakoa» den tendentzia da, hots, ez ditu plan global edo
guztiz integratuak egiteko asmorik (Terán, 1996: 180). Ondorioz, proiektu berri eta
liluragarri asko egin ziren 90. hamarkadatik aurrera, bai eta eraikin zaharren
berritzeko proiektua…). Baina makro-proiektu guztien artean, Guggenheim museoa
nabarmenena eta ospetsuena izan dela argi dagoela esan daiteke. Guggenheim museoa eraikitzeko negoziazioak ezkutuan hasi ziren, EAEko
gobernuaren, Bizkaiko diputazioaren eta Guggenheim fundazioaren artean 1991.
urtean. Interesen batzea eman zen fundazio zein instituzio publikoen artean,
lehenengoa «espantsio internazionalerako eta balorizaziorako kanpainian»
inguru—. Thomas Krens, fundazioaren zuzendariak, «XXI. mendeko museoak parke
tematikoak bezala definitzen» zituen (Esteban, 2007: 9) eta turista zein aisialdirako
bideratuta egon behar zutela defendatzen zuen; hala, Bilboko Guggenheim egoitza
eredu honen lehen jarraitzailea litzateke. Gehry-ren diseinua hautatu ondoren,
1993an lanak Abandoibarran hasi eta 1997ko urrian zabaldu zen museoa.
Inflexio-puntua izan zen irekiera, eraikin enblematikoa arrakastatsua baitzen eta,
EAEko instituzioek (Esteban, 2007). Museoak auzoaren balioa igo zuen eta
hondamendian zegoen eremua izatetik zonalde desiratu eta garestia izatera igaro
zen. Orokorrean, 90. hamarkadan makro-proiektu anitzak eraiki ziren, bai eta hurrengo
hamarkadetan proiektu gehiago aurrera eramateko baldintzak prestatzen hasi ziren
jarraiki—, baina zatikatzailea edo polarizatzailea ere: birbalioespen prozesua burutu
zitekeen lekuetan —Abandoibarra, kasu— inbertsioa izugarria izan zen, baina auzo
ez zentrikoek —Otxarkoaga, Saninazio, Errekalde...— edota Ezkerraldeak urte
hauetan ez zituen aldaketa esanguratsurik izan. Hitz batean, hiriaren polarizazioa
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. handitu zen, balioespena zuten auzoak makro-proiektu ornamentalez betetzen ziren
gidatutako prozesu urbanistikoa jarraitu zuen Bilbok 90. hamarkadan, metroa
museoak Abandoibarra eta inguruko eremu hondatuen eraldaketa ahalbidetu zuen.
Museoa izan da nazioartean oihartzun handiena izan duena, baina bestelako
Gehry-ren titaniozko ornamentu eta ikurra ez ezik, Alondegia eta Arte Ederretako
museorako Fosterren berrikuntza proiektua aztertuko ditugu. Baina hauek gertutik
historikoa osatuko dugu. Horretarako, prozesu hura bultzatutako baldintzak, logikak
eta kontraesanak aztertuko ditugu. Bilboko eraldaketa urbanistiko eta arkitektonikoa aldi ekonomikoekin batera aldatu
osoan ondorioak pairatu ziren— eta 90. hamarkadan zehar hiriaren berrikuntzek lan
zatiketa global berrira egokitzea helburu izan zuten, erdigunea ekonomikoki zein
duen bezala, espazioa edo paisaia geografikoa kapitalismoaren unean uneko
akumulazio logikara eta dinamikara egokitzen da, non lan zatiketa globalak eta
espazio jakinari egokitutako funtzioek harreman espazialen, lurralde sistemen eta
antolaketa jakin baten paisaia geografikoa moldatzen dituzten. Funtzioak eta lan
zatiketa globala aldatzen diren heinean, beraz, espazioa hauei egokituz eraldatzen
arrazoizko krisiengatik lurraldea krisian sartu eta hondatzen da— eta birlurraldetzea,
non espazioa berreraiki eta metaketa erregimen berriei egokitzen den, balioa
berreskuratuz eta kapitala sortuz. Espazioaren ekoizpena erdietsiz: kapital finkoa, kontsumorako zein ekoizpenerako
ingurune eraikiak eta kapitalaren zirkuituak. Halere, espazioaren eraldaketa prozesua bete-betean aztertu aurretik, bai eta
hura ulertu ahal izateko, kapital finkoaren berezitasunak aipatzea beharrezkoa da.
bitartekoak dira, non zati bat —ekoizpenaren emaitza den produktua— truke-balioa
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. bilakatzen den eta salgai bezala zirkulatzen duen. Kapital mota honen lehen
ezaugarri bereizgarria honakoa da: funtzionamenduan dagoen bitartean, balio finko
den ekoizpenaren laguntza edo euskarria da, ez lehengaiak —izan produktu finala
bilakatzen diren lehengaiak edo ekoizpenerako beharrezkoak; erregaiak edota
bitartekoak, garraiobideak —ontziak, kamioiak edo bestelakoak— edota
errentagarriak diren bestelako ondasunak… eta hauek mugikorrak edo mugiezinak
estatubatuarrak, kapital finkoarekiko eta ekoizpenerako ingurune eraikiarekiko
—ekoizpenaren kapital finkoa inguratu eta ahalbidetzen duen kapital finkoa—
kontsumorako ingurune eraikia da: etxeak, kaleak, merkatal guneak eta hauen
at —zentzu hertsienean— dagoen espazioaren baina honen inguruan eta bere
mesedetan eraikitzen den espazioaren kontzeptualizazioa burutzen du. Horrez gain,
ekoizpenaren zein kontsumoaren ingurune eraikiak nahasi eta uztartzen direla
—errepideak, kaleak, portuak…— bai kontsumoa, bai ekoizpena inguratzen duten
espazioak dira ere. Laneskua, lehengaiak edota merkantziak lantokira edo saltokira
ahal bezain laster iristeko helburua dute, kontsumoa eta ekoizpena ahalik eta gehien
maximizatzeko asmoz. Kontsumorako eta ekoizpenerako ingurune eraikien ezaugarriei begira, hauek
espazioan mugiezinak dira, euren «balio erantsia mugitzeko aukera bakarra hauek
aurreko espazio eraikia desegitea ere: Abandoibarrako ingurunea utzi, hondatu eta
balioa nabarmen gutxitu ondoren, hura guztiz suntsitu eta espazio berria berreraiki
zen. Ingurune eraikiak mugiezinak diren heinean, beraz, hauek zabaltzea edota
kapitalaren lehen eta bigarren zirkuituen harremana azalduko luke. 13
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. Lehenengo zirkuitua Marxek sakonki arakatutako akumulazio kapitalistaren
legeari dagokion zirkuitua da, non «gaineratiko balioa handitzeko bultzada dagoen,
bultzada da. Baina ekoizpen eta balioaren metaketa ez ezik, hauek produkzioaren
merkaturatzera lotuta daude, non lehiakortasuna ekoizpen indarren iraultzen, bai eta
birrantolaketaren bidezko produktibitatea handitzeko beharraren arrazoia litzatekeen.
estatubatuarrak: gaineratiko balioa metatzeko joerak gain-metaketa sor dezake,
gaineratiko kapitalaren metaketan edota soberako eskulanean izango da agerikoa. Gain-metaketa tendentzia honekiko aldi baterako soluzioa lehen zein bigarren
eraikiak edo espazioak sortzera bideratzea litzateke kapitalaren bigarren zirkuitua.
metaketa litzateke lehenengo zirkuitua eta kapital hauek kapital finko zein ingurune
eraikietara bideratutako kapital-fluxuak bilakatzea litzateke bigarren zirkuitua. Halere,
finantziazioa beharrezkoa izan ohi da bigarren zirkuitua martxan jartzeko. Modu
honetan, Harveyren ondorioa finantza instituzioak zein Estatuak lehen eta bigarren
Estatuak kapitalarekiko logika eta interes desberdinak ditu. Kapitalak ez bezala, Estatuak lurralde mugatu eta zehaztuan dihardu, zeinetan
antolaketa lurralde mugatuekiko pertententzian oinarritzea da, ez familia lotura edo
desegitea da, trukea ahalbidetuko duten baldintzak sortuz eta «Lurra menderatuz
hura bere osotasunean merkaturatzeko». Kapitala geroz eta garatuago egon, orduan
eta zabalagoa da merkatua, gainera, «denboraren bidezko espazioaren suntsiketa»
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. teknologiko identifikatu daitezke, kapitalaren garapenean bultzada handiak izan
direnak eta metaketa zein zirkulazioa eraldatu dituztenak —hegazkinak, ontzien
interneta...—. Komunikazio tresnen eta garraioaren garapen eta iraultza teknologiko
hauek espazioaren antolaketa, ekoizpena eta menderatzea ahalbidetzen dute,
kapitalaren zirkulazioaren baldintzei moldatuz (Harvey, 1985: 37). Hortaz, kapitalak merkatu globala ezarri eta «denboraren bidezko espazioaren
suntsiketa» burutzen du; baina joera eraldatzaile hauek Estatuen interes eta
Estatu askok politika gogorrak izaten dituzte hauek ekiditeko edo murrizteko; aitzitik,
kapitalak eskulan merkea bilatzen du eta migratzaile askoren egoera zaurgarriaz
migratzaileen egoeraz probestea laguntzen du, hauek herritartasuna lortzeko duten
zergen kobrantzaren artean ere kontraesanak aurki ditzakegu. Estatuek diru-sarrerak
kontrajartzen da eta honekiko kontraesankorra da. Halere, Estatuak «administrazio eta gobernantza egiturak antolatzen ditu, zeinak,
gutxienez, kapitalaren behar kolektiboak betetzen dituen eta modu lausoagoan,
antolatzeko aukera izan, bai inbertsio, bai eta legeen eta instituzioen jardueren
txikitu da. Jarduera kapitalistaren zabaltze geografikoak —iraultza teknologikoak
Horrela, Estatuen jarduera enpresa eta akzionisten beharrak zein nahiak betetzera
indartsuak izan daitezke, baina herritarrek oparotasuna ez dute zertan ezagutu
behar. Estatuak jarduera kapitalista errazten duen heinean, bere ekonomia hazteko
aukera izango du, baina enpresek eta akzionistek inposatzen dituzten baldintzak
protekzionista zein erredistributiboak mugatzen dituzte, kapital finantzario eta
espazioa Estatuaren plangintza urbanoekin nahasi edota kontrajartzen da, eta
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. aurkako protestak aurki ditzakegu, bai eta Deustuibarran ere. Hori ez ezik,
globalizazio prozesuak birterritorializazio ekonomikoak zein politikoak bultzatu ditu,
zirkulazio prozesuak konplexuagoak dira, Estatuen jarduera eta interesak ez ezik,
EBren helburuak eta politika ekonomikoak nahasten baitira, herrialde ezberdinek lan
makroekonomikoen testuinguruan espazioak eta tokiak definitzen saiatzen diren
gizabanako eta talde askok konfiguratzen dute, kapital metaketaren eta botere
kapitalistaren izaeraren baitan aurki daiteke, gain-metaketarako tendentziak
eraikietara bideratzea litzatekeena— exijitzen duelako. Dinamika hau ez ezik,
espazioaren eraldaketaren gakoak emango dituzte. David Harveyren eta Neil
aztertzen dituzte, lehenengoak bi kontraesan nagusi identifikatzen dituelarik. Espazio kapitalistaren kontraesanak: eraiki, erraustu eta berreraiki. Lehen kontraesanari dagokionez, kapitalismoak «espazioa gainditu ahal izateko
espazioa ekoiztea beharrezkoa» duela argudiatuko du Harveyk (1985: 60). Izan ere,
ekoizpen eredu kapitalistak komunikazio eta garraiobide azkarrak bultzatzen ditu,
produktuen merkaturatzea zabaltzea eta kapitalak bultzatutako lanaren errealizazio
akumulazio kapitalistak zirkulazioaren kostuak txikitzea bilatuko du, bai eta
ahalbidetuko baitute. Hortaz, bizkortasuna handitzeak eta kostua txikitzeak izango du
garrantzia zirkulazioan, eta ez espazioa murrizteak: arestian aipatutako denboraren
behar horiek asetzeko kapitalismoak espazio finkoa eraiki behar du, alegia,
azpiegitura mugiezin jakin batzuk sortu behar ditu ekoizpen, truke, distribuzio eta
aldatzen denean, lan zatiketa aldatu eta funtzioak bestelakoak direlako (Harvey,
1996). Eraikitako espazioak kostuen zein garraio denboraren txikitze esfortzuekin
530), baina honek jada eraikitako espazio edo paisaia geografikoarekin egiten du
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. talka. Hartara, kapitalismoak paisaia geografikoa suntsitu behar du ekoizpen eta
akumulazio kapitalista eredu berriari egokituko den espazio berria eraikitzeko. Bigarren kontraesana aurreko kontraesanarekin —espazioa gainditzeko espazio
finkoa eraikitzeko beharra, alegia— hertsiki lotuta dago. Aipatu bezala, akumulazio
kapitalistak zirkulazioaren kostuak eta denbora txikitzea bilatzen du eta, horretarako,
bi aukera ditu. Alde batetik, garraio eta komunikazio teknologien berrikuntza eta
arlo honetan kapitalismoak bultzatutako berrikuntzak izugarriak izan dira, baina
bultzatutako teknologia akumulazio zein ekoizpen ereduen menpekoa izan da. Hala,
egun informazio eta telekomunikazioak du bultzada paregabea, kapital
finantzarioaren mugimenduak errazten baititu, bai eta lanaren zatiketa
«ekoizpenaren pauta geografiko berriak» sustatzen ditu, kostuen txikitzeak erregio
edo herrialde jakinen ekoizpena eraginkorragoa eta merkeagoa izatea lortzen baitu.
Aztergai dugun eraldatze prozesuan dinamika honek garrantzia handia izan zuen,
«1970. urtetik merkataritza mundialaren kontainerizazioak» garraioaren kostua eta
eta denbora txikitu baitzuen, Bilboko ontziolen zein beste industrien kalterako
izan zen. Bestetik, garraioaren kostua eta denbora txikitzeko ekoizpen jarduerak ekoizpen
bitartekoak, lehengaiak, laneskua eta merkaturatzeko aukera dagoen eremuan
kokatzea da. Ondorioz, aglomerazio ekonomiak sortu daitezke, non produktu jakin
batzuen ekoizpenaren urrats ezberdinak ingurune berdinean ematen diren. Gainera,
hauek —askotan aglomerazio ekonomiak direnak— hornitzeko eta sostengatzeko
zentralizazioa bultzatzen dute, bai ekonomikoa, politikoa eta geografikoa ere. Izan
ere, eskualde garatuek —produktuen ekoizpen zein zirkulazioari dagokionez—
jarduerak erakartzen dituzte euren merkatuen bizitasuna, laneskua zein bitartekoak
lortzeko erraztasuna eta azpiegitura hornikuntza dela eta (Harvey, 2014: 152).
Gainera, inbertsioak egiteko baliabideak dituzte, zeintzuk kapital gehiago erakartzen
denez soldata-eskaerak handitzen dira eta lurraldeak lehiakortasuna galdu dezake»
ditzazkete eta ondasun higiezinen kostua handitu daiteke. Horrela, kapitalismoak
egoera honi ematen dion erantzuna deslokalizazioak izan ohi dira, hots,
Deslokalizazio prozesuek krisi garai sakonak sortzen dituzte eta aldaketa
ekoizpen eredu berrira egokituko den paisaia berria eraikitzeko. 17
burutzen ditu kapitala eta soberako eskulana xurgatzeko. David Harveyk aldi
baterako soluzioa izendatzeko fix hitza erabiltzen du ingelesez (2014: 154), honek bi
«honek kapitalismoaren harreman sozialen erreprodukzioa ingurune geografiko eta
kapitalistaren baldintzak zabaltzean berezko kontraesanak zabaltzen dira eta. Gainera, zenbat eta irtenbide edo fix hauen beharra geroz eta handiagoa izan,
orduan eta espazioa gainditzeko eta espazio berriaren eraikuntzaren arteko tentsioa
handiagoa da. Kapitala mugitu daiteke, bere atzean espazio hondatua eta hutsa
beharrezkoa da, ondoren ekoizpen, kontsumo eta zirkulazio berriari egokituko den
espazioa berreraikitzeko asmoz. Baina, horretarako, kreditu finantziazioa eta
Estatuaren finantziazio itzela beharrezkoa izan ohi da; adibidez, Bilboko
erdigunearen berrikuntza planak milioetan zenbatzen ziren. Beste hainbat adibide
berpizteko azpiegitura proiektuak martxan jartzen dituen gaineratiko eskulana eta
kapitala xurgatzeko: Amerikako Estatu Batuetako (AEB) gobernuak obra publikoa
bultzatu zuen 1930. hamarkadako krisiari aurre egiteko, Txinako gobernuak
azpiegituren eraikuntza bultzatu zuen 2008ko krisi finantziarioari aurre egiteko,
Alemaniak Lehenengo Mundu Gerraren ostean gastu publikoa biziki handitu zuen…
e.a. (Harvey, 2014). Halere, Estatuaren finantziazioa edota merkatu finantziarioaren
kredituek kontraesanak zorroztu ditzakete; izan ere, kreditu hartzaileen ekonomiek
lurraldetze, deslurraldetze eta birlurraldetze prozesua izendatu zuen. Izan ere,
kapitalaren zirkulazioak azpiegitura fisiko eta mugiezinak behar ditu, modu honetan,
hauek oztopo bihurtzen dira ekoizpen zein zirkulazio eredua aldatzean. Horrela,
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. espazioaren sorrera litzateke, aitzitik, deslurraldetze prozesua azpiegitura fisiko
hauek desegiteko prozesua litzateke. Azpiegiturak, ingurune eraikia eta bestelako
ingurune eraikiaren— balioa gutxitu behar du, krisiak areagotuz eta hiri-eremu
desegokia den lurralde baten debaluazio eta hondatze prozesua da. Baina
Lurraldearen debaluazioa izugarria denean —hots, bere balioa ahal bezain txikia
da —hala, inbertsioa merkeagoa da eta errentagarriagoa izan daiteke balioa
berreskuratu bezain laster—, hainbat espazio publiko hondatuak eta zaharkituak
daudela eta Estatuek hauek eraberritzeko premia dute… Kapitalak orduan «espazioa
metaketa erregimen eta lan zatiketa berrira egokitzen den ekoizpen eredurako
aproposa den espazioa eraikitzen da birlurraldetze prozesuan, non talde batzuentzat
hauek klase ezberdintasunak bere baitan izango dituzte, sormenaren onurak talde
batzuek besterik ez baitituzte ezagutuko Errenta monopolistaren izaera kontraesankorra: merkaturatze prozesuaren baitako
homogeneizazioa eta disneyfikazioa. Bi kontrasan nagusi hauek ez ezik, errenta monopolisten baitako kontraesanak
aztertzea beharrezkoa da, ondoren aztertuko dugun bezala, hirien lehia eta
esker diru sarrera egonkorra lortzeko gaitasuna dela eta sortzen da [...] zeinaren
ematen da, non eta nolabaiteko produktu edo zerbitzu berezia ekoiztu daitekeen.
emaitza baliozkoa izateko, hainbat lurraldek marka edo zigilu propioa dutelarik.
desberdintzeko marka propioa sortzeko saiakera egiten da: Arabako errioxar ardoek
marka bereizia sortzeko nahia aitortu dute Errioxako ardoekiko, nahiz eta luzez
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. kategoria berdina izan duten. Kasu hauetan, beraz, lurraren balioa ez da posizio
ekoizten diren merkantzia zein zerbitzuengatik. Bestetik, errenta monopolista eman
sortzen da erabilera mugatuz eta honek produktuak, lehengaiak edo lurrak ezohiko
eta lortzeko nekeza izatea bultzatzen du. Dena den, Harveyk (Harvey eta Smith,
2005) azaltzen duen bezala, bi egoera hauek nahasten dira: ardoa ekoizteko lur
eremua saldu daiteke —ala ez, ardo horren bitxitasuna handiagotzeko asmoz—,
ondoren ardoa ekoizteko. Gainera, errenta monopolistarekin lotuta bi kontraesan nagusi aurkitu ditzakegu,
bera lehiakortasunaren baitako kontraesanean aurkituko dugu. Izan ere,
lehiakoartasunak oligopolio edo monopolioa sortzeko joera du, enpresen arteko
merkaturatzearen homogeneizazio prozesuarekin dago lotuta: geroz eta salgaiaren
merkaturatzea edo komertzializatzea zabalagoa izan, hots, geroz eta errenta
monopolistan oinarritutako produktua eskuragarriagoa izan, orduan eta berezitasun
eta balio txikiagoa izango du. Aipatu bezala, errenta monopolista merkantzia, lur edo
berezia ekoizteko gaitasuna duenean— edo bigarrenean —produktu edo lurraren
gaineko kontrolak merkaturatzea kontrolatzen duenean—; baina etekina lortzeko
merkaturatzea beharrezkoa du. Modu honetan, produktu edo zerbitzua
merkaturatuko du, baina gehiegi ekoiztu eta zabaltzen bada honek balioa galduko
du. Berezitasuna eta ezohikotasuna galtzeko arriskua du merkaturatzeak, etekina
maximizatzeko logikak produktuen eskuragarritasuna handitzea bultzatzen duelako
eta, horrela, produktu eta zerbitzuen homogenetasuna nagusitzen da. Merkaturatze prozesuaren ondorioak: urbanismoaren kritika posmodernotik
itxurakerira. Hartara, homogeneotasunaren eta komertzializazioaren ondorioz Europan
eta aisialdirako espazioek ordezkatu baitituzte (Bégout, 2002). Beraz, Las Vegas ez
da berezia edo ezohikoa, autore frantziarrarentzat hiper-ohikoa da, «hiria merkatu
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. eta haur-logikak gobernatzen du» eta jokaera hutsalenen gauzatzean du oinarri
iparrorratza. Gaur egungo gizarte eta hiri posindustrialen esajerazioa izan arren,
aisialdia eta masa-merkataritzaren inguruan eraikitako hirien gauzatzerik garaiena da
eta, Bégouten ustez, hiri postindustrialak aztertzeko argigarria da. Las Vegas autoen,
aisialdiaren industria da nagusi eta, honek, entretenimendua jarduera guztien
oinarria eta baldintza izatea inposatzen du. Hots, aisialdi eta kulturaren industriak ez
azpimarratzen duen bezala— nahi kritikorik edo eraldatzailerik. Izan ere, arkitektura
posmodernoa, bai eta Las Vegaseko urbanismoa ere, helburu eraldatzailerik
gabekoak dira. Errealitate eraldatzea baino, honen erreprodukzioa eta birsortzea
bilatzen dute, desberdintasunen karikaturizazio eta merkantilizazioa besterik ez dira.
eta bizitzaren antolatzailea izaten saiatzen da. Arkitekto modernistak
«erreformatzaile soziala» bezala zuen bere burua, garapenaren abangoardia bezala
alegia. Korronte honek arrakasta handia izan zuen Bigarren Mundu Gerra osteko
arkitekturaren bitartez utopia sortzeko saiakerek porrot egin zuten, sortutako hiriek
historiarekiko axolagabeak eta memoriarik gabekoak ziren, makina batek diseinatu
eta eraikitakoak ziruditen… Espazioaren serie-ekoizpenak paisaia mekanikoa,
aspergarria eta guztiz esentzialista —gizartearen beste hainbat behar zaindu gabe—
sortu zuen. Kritika posmodernista hauek modernismoa gainditzeko helburuarekin
egin ziren, baina 60. eta 70. hamarkada osteko protesta eta erreboltek
eta jolas akritikoaren goraipamenera igaro ziren eta utopien eraikuntzaren porrota
metarrelatoen zein gaitasun iraultzaileen deuseztapenean bukatu zuten. Aipatu bezala, arkitektura posmodernistak izpiritu ludikoa bereganatu zuen. Baina
jarrera kontserbakorrak nagusitu ahala, argitasuna eta alaitasuna, jolasa eta
ornamentuaren aldarrikapenak kritikoak eta garapena bultzatzera bideratuak baino,
adierazi bezala, «kapitalismoa geratzeko etorri zen, eta hobe zen arkitekturaren
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. forma artistikora errenditzea eta hura gizarte posindustrialek jarraitzen zuten helburu
Hiri hauen erdigunea kontsumoa da —eta ez ekoizpena— eta honen inguruan
eraikitzen dira, bai eta bere mesedetan ere. Baina kontsumoan oinarritu ez ezik,
botere zabal eta arrazionalizatzailearekin ere. Sistema ekonomikoaren finatziarizazio
prozesuak Estatua ahuldu eta ekonomiaren gaineko kontrol handiaz erauzi zuen eta,
«70. hamarkadan konfiguratzen hasi zen kasino kapitalismoaren alde egin zuen,
kapital finantziarioaren eliteak eta komunikazio zein teknologia berrien enpresekin
identitate eta ziurtasunak desegitea zuen helburu, hala, historiaren garapen
linealaren kontzepzioa desegiten zuen. Modu honetan, mendebaldeko zibilizazioa
«gehiegikeriak» baino, «pentsamenduaren pautak, lengoaiaren logika eta aurrerapen
sozialak eusten dituen egiaren irizpideak» kritikatzen zituen (Agulles, 79: 2014).
Hala, kritika hauek kapitalismo zatikatzaile eta polarizatzailearen, bai eta
erreferenterik gabeko garaiaren isla ziren, baina dekonstrukzio prozesuak ez zituen
gabe, dekonstrukzioak ezin zuen mundu berri bat eraikitzeko erremintarik eskaini,
hala, modernitatearen egien irizpideak kolokan jartzea besterik ez zuen lortu. Honen
ondorioz, arkitektura konstruktibistak aipatutako fragmentazioa eta koherentzia eza
islatzea zuen helburu, mendebaldeko pentsamenduaren kategoria eta egiak desegin
Vegas liburuak oihartzun handia izan zuen—. Hartara, arkitektura konstruktibistak
interpretazio arrazionalak eta bizitzea —habitatzea— oztopatzen zuen. Hartara,
hautemangarritasunez erauzten dituzte» eta fantasia egia balitz bezala hartzen da
Vegaseko inspirazioa hartuz, hiriak marka bihurtzea zuen helburu. Irudi hutsa
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. bihurtzeko ahaleginean, hiriak antolatu edo hobetu baino, mapan kokatzeko asmoz
nazioarteko atentzioa erakartzen zuten eraikin ornamentalek hirien irudi eta marka
hiriak marka komertziala bihurtzea helburu baitzuten (82). Azkenik, autore honek
famatuak arkitekturaren komertzalizazioa eta apaingarri izaera aitortzen duen.
Arkitektura ornamentua eta apaingarria bihurtu da eta nazioarteko lan zatiketa
berriaren testuinguruan, kultura zein turismoaren ekonomiek kontsumitzeko azkarrak
diren irudi arkitektonikoak behar dituzte. Modu honetan, proiektatzen den irudia printzipio posmoderno jakin batzuetatik
abiatzen da —ez dago mugarik, ez dago identitate egonkorrik, dena da posible eta
etorkizuna ez dago argi— eta guztiz hiperteknologikoa da (Agulles, 2014: 82), bai eta
logika zein ingurumenetik guztiz erauztua ere. Arkitekto dekonstruktibisten izenak
hauek proiektu garrantzitsuak eraikitzeko aukera izan edota etorkizunean izango
posmodernista jada hirian finkatuta dagoela. Hortaz, kapitalismoaren fase berriak espazio global berria beharrezkoa zuen,
nazioarteko lan zatiketa desberdina baitzen. Boterearen konfigurazioak aldaketa
sakonak somatu zituen, kapital finantziarioa nagusitu zelarik. Antza zenez, botere
fragmentatu eta deszentralizatua zen —nahiz eta kontrakoa izan, kapitalaren fluxuak
horren isla izan da. Izan ere, Aguellesek adierazi bezala (2014), hiriaren espazioa
bera desegin ondoren, bai eta modernismoa atzean utziz, paradigma berri baten
politikoaren mezua esperantza uztea zen, aldaketarako, errealitatea iraultzeko
aukerarik ez zegoen eta.
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. Bilboren birsortze globala: krisia, makro-proiektu kulturalak eta turismoa. Bilboko eraldaketa ekonomiko eta urbanistikora itzulita, 1973. urteko krisiak
Bilboaldeko metaketa eta zirkulazio erregimena fix baten baitan aldatu zela ikusi
berriaren baldintzak ezarri ahal izateko inflazioa moteltzea beharrezkoa izan zen;
zen bitartean. Hala, Bilboko industriak ezin zuen lanesku merkeko herrialdeen
eta produktuen garraio azkarragoari esker. Eskaria eta etekin-tasak behera egin
aukerarik ez zegoen; ez behintzat lehiakideei aurre egiteko haina etekin-tasik. Izan
ere, kapital finkoaren balioa eraldatzea edo handitzea oso zaila da eta bere
finkoaren amortizazioa amaitzen da. Modu honetan, hortaz, Bilboaldeko industriak
lan zatiketa berriari egokitzeko saiakeran porrot egin zuen, industria estandarizatuan
lanesku merkeagoa zuten herrialdeek menderatzen baitzuten eta etekin-tasa baxuak
zirela medio teknologia aurreratuagoa bultzatzeko aukerarik ez zen eman. Hori ez
ezik, laneskua merketzeko aukerak txikiak ziren, sindikatuen bidezko industriako
langileen borrokek luzez iraun zuten— eta bizi kostua lehiakideen herrialdeena baino
Bilboaldean. Ikusi dugun bezala, kapitalismoaren baitan eraikitako espazio finkoaren eta
ematen da. Ondorioz, eraikitako espazio kapitalista errentagarria izateari uzten dio
lan zatiketara ere. Baina 1973. urteko krisiak eta globalizazio prozesuak testuinguru
ekonomikoa zein politikoa guztiz aldatu zuen. Horrela, kapitalismo industrialaren
(Harvey, 1985: 88), non ekoizpen industriala ez ezik mota guztietako ekoizpenak
garrantzia hartzen duen. Industriak berehalako ekoizpenaren kontrola du, baina ez
geografikoa ez dago industriaren inguruan eta bere mesedetan eraikia, aitzitik,
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. kapital finantziarioaren mesedetan eraikitzen da. Industriaren espazioak eraikitzen
jarraitzen dira, baina ez dira hiriaren ez eta ekonomiaren ardatzik. Era honetan, «Urbanismoa, ondorioz, ekoizpen industrialaren beharren adierazpena izatetik kapital
finantziarioak lortu duen botere eta ekoizpen prozesuen osotasunaren kontrolaren
adierazpena izatera igaro da, Estatuaren botereak babestuta. Urbanizazioak
bezala— eta ekoizpenaren balioa gutxiesteteko joera du, «aberastasunaren
balioa sortzeko tendentzia du kapital finantziarioak, hala, hura da kapital
finantziarioaren kontraesan nagusia. Hots, kapital finantziarioak balioa sortzen du
bitartez, nahiz eta euren jatorria ekoizpena ez izan. Dirua edo produktu finantziarioak
berak saldu eta erosten dira ekoizpen prozesu batek lehengaia produktu bihurtu eta
finantziarioan paisaia geografikoa eraldatzeko asmoz bigarren zirkuitua martxan jar
horren adibidea da, izan ere, industria guztiz desegin ondoren Abandoibarra eta
bestelako eremuetan eraikitako espazioek balio ekoizpen txikiagoa izan zuten.
Aspaldian errentagarria izan zen espazioa erresidentzia eta zerbitzu ingurunea
bilakatu zen, lehenak nagusitasuna izan zuelarik (Rodríguez, 2002). Hartara. fix
espaziala egin zen Bilboko erdigunean, bigarren zirkuitua martxan jarriz eta
gaineratiko eskulana xurgatzeko prozesua bideratuz. Berreraikuntza espazial berria edo fix espaziala ahalbidetzeko —kapital
beharrezkoa izan zen Abandoibarra ingurua berriro ere errentagarria izateko eta,
honen ondorioz, espazioaren errepresentazioak aldaketa handia izan zuen.
Espazioen errepresentazioaren kontzeptuari dagokionez, lekuen edo espazioen
dituztela kontuan hartu beharra dago. Hori dela eta, jardun diskurtsiboaren ardatz
harremanek ezartzen duten ordenetik eratortzen dira eta Lefebvrek adierazten duen
bezala, ezagutzekin, zeinuekin, kodigoekin eta hauen arteko harremanekin lotuta
daude. Gainera, espazioaren ekoizpena —espazioaren eraikuntza prozesua— eta
espazioa produktu bezala —espazioaren ekoizpenaren amaiera produktua— bat
errepresentazioa bereiztea ezinezkoa izango zaigu. Horrela, espazioa prozesu bat
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. da, non gizarteek espazio guztiz egokia eta koherentea sortzeko gaitasunik ez duten.
Baina prozesu egonkorra izanda ere, espazioa osotasun bat bezala atzematen eta
instituzioen eta industria-kapitalaren ordenetik eratortzen zen espazio horren
desindustrializazio prozesuak Abandoibarra espazioa hustu eta hondatuta utzi zuen.
errepresentazioak norantza ezberdina hartu zuen. Lehenengo lerroetan ikusitako
Eskorbutoren hitzek ongi islatzen zuten Abandoibarra eta Ezkerraldeko kaleen eta
auzoen egoera larria, baina Estebanek (2000) azpimarratzen zuen bezala,
instituzioek egoerari entzungor egiten zioten. Lurraldeak balioa galdu zuen heinean
eta erdiguneari kapital fluxuak galarazi zitzaizkion heinean, errentagarritasunerako
aukerak berpiztu ziren. Hau da, lurrak debaluazio sakona jasan zuen eta horri esker
errentagarritasuna lortzeko potentziala handitu zen, berrikuntzak eta gentrifikazioak
aldaketa ezagutu zuen, instituzioetatik inguru itsusi eta azpigaratu bezala irudikatzen
hasi baitzen. Lurzoruaren debaluazioak errentagarritasuna piztu zezakeen espazioa
sortzeko aukera eman zuenez gero, instituzio eta kapitalaren iruditegiek espazio
berria sortzeko premia bultzatzen zuten. Baina, gaur egun, ingurune
aisialdirako eta bizitegietarako erabiltzea dakar, bai eta klase ertainen profil
Hori ez ezik, industria hiriaren kanpoaldera mugiaraztea dakar, Bilboaldean portuak
eta industria inguruetara kanporatu ziren bezala. Hartara, Bilboko erdigunearen berrikuntzek bizitegietarako espazioak eraiki zituen,
bai eta aisialdirako espazioak ere; baina norentzat eraiki ziren hauek? Neil Smithek
klase ertainen etxebizitza eta aisialdirako espazioak izan ohi direla azpimarratzen du.
prekarioenek ordaintzeko aukerarik ere ez dutelako eta, bestetik, espazio hauek
direlako. Aisialdirako ingurune hauek kulturaren eta merkatal-guneko kontsumorako
espazioak dira, parke publiko zein pasealekuek inguratzen dituztelarik. Horrela,
Guggenheim museoa eta bere ingurua Bilboko ikurra da, bai eta auzo honen aisialdi
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. eraikina da; azkenik, Arte Ederretako museoa euskal artearen gordelekua ez ezik,
bestelako bildumak erakusteko lekua bihurtuko da. Musika eta zuzeneko
kontzentrazioa ematen da Alondegiak, Guggenheimek eta Arte Ederretako museoak
mugarriztatzen duten eremuan. Izan ere, hiri-eskualdeen arteko kontsumo guneen lehiakortasuna ematen da
erdiguneak hartzen zituzten, ondoren hirien periferietara kanporatu zirelarik—,
kontsumoak AEBko eta Europako hiri berriztatuen erdiguneak hartzen dituztelarik.
Harveyk «bizitza-giro oneko» espazioak direla aitortzen du, zeinen indarberritzeak
sortzeko premia subjektu askoren interesen batuketaren ondorioz sortzen dira eta
beharrezko inbertsioen bolumena dela eta, batura ezinbestekoa da. Lurzoruen eta
ondasunen jabeak, enpresak, akzionista eta hiri-gobernuak batzen dira, langile
etsiekin batera, kontsumorako ekonomikoki dinamikoak diren inguruneak eraikitzeko.
Hala, hotelak, merkatal-guneak, kultura kontsumorako guneak, taberna eta jatetxe
exotiko edota berritzaileak —gastronomia gorenekoak—, estadioak e.a. eraikitzen
dira. Hori ez ezik, hiria eraberritzailea, interesgarria, sormenezkoa, kultura garaiekoa
izan behar du, horrela, inbertsioa handia egiten da kultura proiektuak sustatzeko eta
hiri-zerbitzuak eskaintzeko. Helburua turismoa eta kultura garaiaren kontsumoaren
diru-sarrerak erakartzea da, hiriak turistak erakartzeko lehian sartzen direlarik. Era
honetan, hiri hauek ekoizpena eta garapen teknologikoen sustatzaileak baino
kontsumo eta kultura berritzaileen ardatzak bilakatu dira (Harvey, 1985). 1973. urte ondorengo krisiak metaketa erregimen berria sustatu zuen, non niche
berezietan oinarritutako metaketa malgua bultzatu eta ekoizpenaren zein
horien metaketa bilatzen dute hiriek, zaletasun eta bizimodu anitzak erakartzeko
azpikultura eta bizimodu guztiak estetizatu, merkaturatu eta, ondorioz, kontsumitu
ondorioz sortzen da. Aipatutako zerbitzu eta azpiegiturak sortzen dira horretarako
—aireportuak eta garraiobide azkarrak, kultura guneak eta eraikinak, tabernak,
hotelak...— eta hiria desberdintzeko helburuarekin kontsumoa erakartzeko lekuko
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. tradizio eta ezaugarriak komertzializatzen dira, bai eta hiriaren irudia ere. Baina
eta nahasten dira lekua saltzeko asmoarekin. Hots, hirien arteko lehiaren
(Harvey, 1996: 386). Hiria eta honen iruditegia salgai dago, beraz, beste hainbat
kultural eta arkitektura ornamental hauen komertzializazioa litzateke: euskal
ustiaketarako bitartekoak dira. Izan ere, berezitasunak gailentzea bilatzen da beste
hirietatik desberdintzeko eta turismoa erakartzeko, kulturaren eta makro-proiektu
diru-sarrera handirik lortzen ez badute ere, hauek bestelako kontsumo produktu eta
zerbitzuek inguratzen dituzte eta horiek errentagarritasuna lortu ohi dute. Edonola ere, Bilboren —eta lehian dauden beste hirien— berezitasunak
arkitektura eta eraikinak gutxi dira behintzat Bilbokoa bezain handia eta
fundazioaren beste museoetan ikus daitezke azkenean. Era berean, hasieran
Calatravaren obrak bereziak eta liluragarrik izan arren, Estatuan eta munduan zehar
zabaldu ahala balioa galtzen dute, eraikin eta azpiegitura horien gaineko monopolioa
txikiagotzen baita. Hots, eskuragarriagoak bihurtzen dira eta, honen ondorioz,
berezitasunak egotzitako balioa galtzen dute. Beste izenak edo sinadurak aipatu
daitezke, besteak beste, Fosterren azpiegiturak eta obrak: Bilboko Metroa eta Arte
bereiztu ahal izateko, baina desberdintzeko prozesu horrek komertzializazioa
exijitzen duenez gero, hiri bizkaitarrak geroz eta beste hiri kosmopoliten eta
turistikoen antza handiagoa du. Bilboko egoerak akumulazio eredu berria behar
zuen, hartara, turismoa erakarriko zuen fix espaziala burutu eta usadioan
izan ere, mota guztietako kapital fluxuak erakarri nahi dituzte hiri gobernu,
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. ondasunen jabe eta kapitalistek. Hala, autore estatubatuarraren ustez jokoan
dagoena «leku jakinei atxikitzen zaien kapital sinboliko kolektiboaren eta
dute —New York, Paris, Erroma, Los Angeles...— eta horri esker mota guztietako
sinbolikoa goratzea dute helburu, bai eta hiri hauek bereizten dituzten markak
zabaltzea eta internazionalki onartuak izatea ere, errenta monopolistaren oinarria
sortutako zalaparta kapital soziala goratzeko helburua zuela azpimarratzen du,
gainera, proiektuak kapital finantziarioaren antentzioa eta babesa erakarri zuela
prozesua burutu du azken hamarkadetan, hiri bizkaitarrean bezala, sinadura eta
marka berezien monumentu eta obrak finantzatuz. Bartzelona homogeneizazioaren
merkantilizazio homogeneizatzaileak harrapatu duelako. Prozesuak hiria bere
katalanen borrokek edota Bartzelona industrialaren iruditegia ezabatu eta sinadurek
zein ornamentuek ordezkatzen baitute. Azkenik, museoak, unibertsitateak eta eraikin
ornamentalak kapital sinbolikoaren zaindari bezala definitzen ditu, bai eta euren
zaintzen da?
hamarkadaren hasieran azpiegitura proiektuak finkatuta zeuden —edota lanak
hasiak zeuden ere—, garraioa eta komunikazioa hobetzera bideratu zirenak:
zen, Bilboko metroaren lanak martxan jarri ziren —Norman Fosterren diseinuaren
eskutik—, portuak hiriko erdigunetik kanporatu eta hondatutako inguruneak
eraikitzeko prestatu ziren. Behin azpiegituren hornikuntza bermatuta zegoela, Bilbo
hiri internazionala bilakatzeko prozesuak aurrera egin zuen. Aipatu bezala,
proiektuek bideratutako estilo urbanistikoa nagusitu zen hiriaren eraberritze
prozesuan, hala, proiektu hauek eraldaketaren une garrantzitsuak ezartzen dituzte. Baina horien artean Guggenheim izan zen garrantzitsuena, Bilbo mapan kokatu
zuena, hiri internazional eta turistikoa, bai eta abagoardiaren kultura, arkitektura eta
artearen kokalekua bilakatu zuena ere. Halere, Gehryren museoa ez ezik hurrengo
orrialdeetan Alondegiaren berrikuntza eta erabilera berria aztertuko dugu, Arte
bizimodu eta aisialdi pauten transformazioaren elementu garrantzitsuak dira. Beste
hainbat eraikin eta proiektu handiek osatzen dute hiriaren eta bizimoduaren
ditugun hiri makro-proiektuak kultura kontsumoa eta turismoa erakartzeko eraikinen
adibide garrantzitsuak dira. Hirurek sinadura berezien marka dute atxikituta eta
artearen zein arkitektura abangoardistenak barne hartzeko helburua dute, bai eta
erakusteko arazoak zituen eta satelite museoak prestatzen hasi zen. Lehenengo
esperientzia Veneziako Peggy bilduma izan zen, zeinak fundazioaren bilduma zati
bat erakutsi zuen. Baina bigarren museo baten premia handituz joan zen, besteak
beste, zenbait bilduma eta obra erakusgarriak ez zirelako —bolumena edota beste
Salzburgon museoa irekitzeko negoziazioak bultzatu zituen. Halere, zuzendariaren
profesional eta harroputza bezala ere—, museoa eraikitzeko eskatutako dirutzak eta
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. hiriak jasotzen zuen turista bolumen handia zela eta negoziazioek porrot egin zuten
jarraitu zuen fundazioak. Bi izan ziren Bilbon museo berria eraikitzeko aukera bezala kontsideratzeko
arrazoiak. Batetik, Bilbok eraberritze urbanistikoa bultzatzeko zuen beharra izan zen.
kultura kontsumoaren hiria bilakatzeko aukera ezin hobea zen. Guggenheim
fundazioak obra garrantzitsuak biltzen zituen eta museo abangoardisten sustatzaile
nagusia izan da, horrela, museo baten eraikuntzak Bilboren ibilbide berria ezarri ez
ezik oihartzun internazionala lortzeko aukera paregabea eskaintzen zuen. Bestetik,
Guggenheim fundazioak zor izugarria ordaintzeko behar handia zuen. Fundazioaren
80. hamarkadako Messer zuzendariak zor handia sortu zuen —museoaren hedatze
lanak martxan jarri baitzituen— eta Krensek hura handitu zuen. Zulaikak (1997)
azpimarratzen duen bezala, zuzendari berriak bonoak jaulki zituen 1990an 54,9
finantziarioaren menpekoak dira eta Guggenheim museoa ez da salbuespena.
Fundazioak likidezia behar zuen, beraz, eta hiri bizkaitarrak mapan kokatzeko museo
ornamentala behar zuen. Hala, Bilbo fundazioaren aukera nagusia ez izan arren,
Bilboko instituzioek ahal izan zuten guztia egin zuten proiektua lortzeko: Zulaikak
negoziazioak ahalbidetzeko Krensek eskatutako 20 milioi euro ordaindu zituen. Guggenheim museo berriaren aurrekontua, noski, askoz handiagoa izan zen.
Aurretik ordaindutako 20 milioiak frankiziaren prezioa besterik ez ziren izan, hala,
Gehryren eraikinak 100 milioi dolarreko oinarrizko aurrekontua izan zuen, ondoren
zabalduko zena. Horrela, Frank Gehryk inoiz baino askatasun handiagoa izan zuen
erabiltzeagatik zen ezaguna eta bere eraikinek bat-batekotasuna helarazten eta
amaitu gabeko itxura izan ohi zuten. Hala ere, Zulaikak azpimarratzen zuen bezala,
estilo posmodernisten aldizkariek eta kritikoek erraztasunez alda zitzaketen iritzia eta
ziurgabetasuna aldarrikatzen zuten eta honek estilo aldaketa handiak justifikatzea
errazten du. Gauzak horrela, Bilboko Guggenheim museoa berritzailea izan zen Gehryren
obran, eta azken urteetako joeren zein estiloen gauzatzea izan zen. Hala,
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. eraikinaren itxura ez ezik, materialak eta eraikuntza estilo zein bitartekoak direla eta.
Titaniozko erraldoia arkitektura blob eta biomorfikoaren printzipioak jarraitzen ditu
honek diseinu digitalak egiten ditu eta honek «konnotazio artistiko» eta «naturaren
simulazioa eraikitzen dute eta, hortik abiatuta, programak beharrezko euste-puntu
kopurua eta hauen lokalizazioa identifikatzen laguntzen du. Gehryk museoa eraikitzeko baliabide handiak izan zituen eta, aipatu bezala,
zirriborro sinple batzuetatik abiatuz diseinatu zuen eraikina, zeina korapilatsua zen
azpimarratzen duten bezala, itxurak eta ez existentziak bideratutako diseinua da:
diseinu digitala forma baten ideiatik eratortzen da. Programa hauen garrantzia
euren diseinuak errealitatearekin bateraezinak zirenean, ez ikusiarena egitearen
aldekoak ziren. Esan bezala, arkitektura ildo honen helburua koherentzia falta eta
egien desegitea islatzea eta aldarrikatzea zen, horregatik, diseinuak errealitateari
egokitzea bigarren mailako arazoa zen (Agulles, 2014). Baina bizitza eta diseinuaren
arteko hutsune hura gainditzeko aukera ematen du simulazioen garapenak eta
desindustrializazioaren ondorioen isla izan nahi zuen (Zulaika, 1997), era hartan,
osatzeko titanioa eta kareharria izan ziren hautatutako materialak, Gehryk though
cityaren itxura mantendu nahi baitzuen. Ildo horretan, eraikinaren kurbek itsasontzien
itxura emateko helburua dute, iraganeko ontziolak gogora ekartzeko asmoz. Aldi
azalpenak eta interpretazioak gorabehera, ikuspegi zenitaletik eraikinak arrosa itxura
ere badu —Bilboko memoria historikoarekin zerikusi gutxi duen ezaugarria— eta,
nahiz eta Gehryren arabera Guggenheim museoa Bilbo industrialeko itxura
zuen? Hurrengo orrialdeko irudiek (1. eta 2. Irudiak) Guggenheim museoa eta Walt
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. Irudia 1. Bilboko Guggenheim museoa kanpotik. Iturria: Méndez, 2015.
dela aitortu zuen autore estatubatuarrak, merkaturatze prozesuak homogeneizazioa
internazionala izatea nahi zuten, mapan kokatu eta turismoa erakarri zezakeen
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. eta, turismoa zein kultura kontsumoa indartzeko asmoz, Bilbok nazioarteko
merkatura egin zuen salto. Hots, hiria merkaturatu edo komertzializatu zen, sinadura
arkitektoniko eta monumentu garrantzitsuen bitartez. Hala, beste nazioarteko hiriekin
lehian hasi zen Bilbo, non izar arkitektoniko garrantzitsuak metatuz (Velilla eta
bihurtzeko tendentzia du kapitalak —etekina maximizatzeko asmoz—, baina joera
horrek produktuak zabaldu eta hauen esklusibotasuna txikitzen du. Horrela, hirien
merkaturatze turisitikoari dagokionez, hiriak berak dira elkarri antzekoagoak direnak,
antza handia du eta hori gutxi balitz, museoaren maketa Disenylandeko beste
mendeko museoa parke tematikoaren itxura hartu behar zuela defendatzen zuen
(Esteban, 2007). Hala, zuzendariaren burugabekeria iruditu daitekeen arren, geroz
urbanistikoen ezaugarriak bereiztea. Izan ere, arkitekturaren eta artearen
espektakularizazioa dela eta, Bilboko itsasadarra parke tematikoa bihurtzen hasia
aztertzea beharrezkoa da, museoa baino askoz gehio baita. Hasteko, Guggenheim
museoa obrak eta bildumak erakusteko espazioa baino gehiago da; eraikina bera
arte posmodernista eta hiperteknologikoaren adierazpena da. Izan ere, arkitektura
dezakegu. Museoaren liluragarritasunak barne hartzen dituen erakusketak bezain
behar da museoa: Eisenmanek zioen bezala, kontsumitzeko azkarra, fotogenikoa eta
monumentala izan behar du. Helburua ez da, besterik gabe, erakusketak biltzea.
Museoak eskaintzen dituen zerbitzuak ez ezik, artea kontsumitzeko interesa ez
duten turisten eta hiritarren beharrak asetu behar ditu eraikin ornamentalak. Azken batean, Gehryren obra hiriaren ikurra da eta, hori ez ezik, funtzio politikoa
berritasunaren eta aurrerapenaren ikurra da, bai eta modernitatearena ere. Era
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. horretan, hiritarren artean identitate posmoderno berria eraikitzeko ataria irekitzen du
bera eta bere balio sinbolikoa— lurralde identitate berriak ekoizteko tresna izugarria
jarraitutasuna eta tradizioa alboratzen duten identitate posmodernoak dira, nahiz eta
berrien eraikuntzak tradizioa, jarraitutasuna edota lekukotasuna exijitzen ez duenez
zen museoa, urbanismo berriaren abiapuntua eta Abandoibarraren
transformazioaren aurrerapauso garrantzitsua izan baitzen. Espazioari gaineratiko
klase ertain-altuen zein turisten kultura, etxebizitza eta aisialdi beharrak bete ditu
«harreman publikoak ekoizteko makina» (Esteban, 2007: 23) da. Beraz, politikari,
enpresa buru eta diplomatikoen espazioa ere bada. Hartara, Guggenheim museoa egungo kapitalismo berantiarraren isla besterik ez
da. Museoaren fundazioak —Thomas Krensen eskutik— artea eta erakusketak
aktiboak balira maneiatzen ditu eta, beharrezkoa denean, bonoak salmentan jarriz
apostu arriskatuak egiten ditu. Zentzu horretan, Bilboko museoaren eraikuntza
kapital finantziarioaren dinamikekin guztiz lotuta dago, satelite museoen eraikuntza
fundazioak jaulkitutako zorra ordaintzeko beharrari erantzuten zion eta. Hala,
eraikitako espazio berria Bilboko egoera ekonomiko latza gainditzea zuen helburu.
Bilboko beste hainbat eraikin ornamentalak ere—, zeinak kontsumoa eta aisialdia
posmodernistak hiriaren identifikazio eta kontsumo azkarra ahalbidetzen du eta hori
garapenarekin loturarik ez duena— eraikitzea ere posible bihurtzen du. Hortaz,
arkitekto kanadiarraren eraikinak museo soil baten funtzioak guztiz gainditzen ditu:
lurralde identitateen sortzailea, harreman publikoen ekoizlea, eraldatzaile
turismo erakartzailea… e.a. da Guggenheim museoa.
da, zeina olioaren zein ardoaren gordelekua izateko eraiki zen. Eraikina
modernismoaren printzipioak jarraitzen zituen eta garaiko art nouveau estilokoa zen.
Vivasek eta Lekerikabeaskoak (2014) azpimarratzen duten bezala, 1970.
eraikinak ez zuen interes handirik piztu —eraikina bota eta etxebizitzak eraikitzeko
aitortu arren— Bilbo eraberritzeko esfortzuak egiten ari ziren 80. hamarkadaren
proposamena, zeina arte euskaldunaren egoitza nagusia izango zen (Zulaika, 1997;
Vivas eta Lekerikabeaskoa, 2014). Baina aurreproiektua alde batean utzi zen,
Guggenheim museoa Bilbon kokatzeko negoziazioak hasi zirelako, bai eta EAEko
milurtekoaren hasierara arte ez zen bestelako aurreproiekturik plazaratu. Milurtekoaren hasieran abian jarritako proiektuak Bilboko erdigunea zerbitzuz
hornitzea zuen helburu eta, hiriaren izaera berriari jarraiki, kultura kontsumoaren
fisikoki, bai eta eskaintzen dituen zerbitzuengatik ere. Nazioarteko oihartzuna
asetzeko lekua da eta, ondorioz, berrikuntzak eraikinaren barnean eman ziren. Modu
honetan, ornamentua barrualdean aurkituko dugu: garai industrialeko altzairuzko
habe eta zutabe luzeak, eguzkia proiektatzen duen pantaila erraldoia, apaindutako
pareta opakuak baino, leiho handiak ditu eta igerilekuaren azpialdea ere kristalezkoa
da. Modu honetan, mugarik gabeko ikuspegiak aurkezten zaizkigu Alondegian, non
barnealde eta kanpoaldea bereiztea biziki zaila bihurtzen den. Hori ez ezik,
eraikinaren baitan ematen diren gertakizun guztiak ikuskatzen ditu, nahiz eta horiek
anitzak eta modulu ezberdinetan banatuak egon. 36
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea.
Irudia 3. Alondegiaren moduluak, zutabe eta barne plaza. Iturria: azkunazentroa.eus Honen ondorioz, Alondegiak aipatutako antzerki-izaera hartzen du, bizitzeko lekua
baino antzoki modukoa baita eta, zentzu honetan, eraikinaren iluntasuna eta tentuz
aukeratutako argiek antzoki itxura ematen diote. Hortaz, espektakularizazioa ez da
telebista ikusi, kafea hartu… Barne mugak guztiz hautsiak daudez gero, bizitza eta
Irudia 4. Alondegiaren igerilekuaren ikuspegia
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. Bilboko Arte Ederren museoaren berrikuntza plana: hiriaren ortzimuga
aurkituko dugu. Arte moderno eta Arte Ederren museoak batu ziren 1945. urtean,
Cárdenas arkitektoek diseinatu zuten, inspirazioa Estatuko Prado eta bestelako
Ondoren, 1970. urtean, museoak zabaltze garrantzitsua izan zuen —2001ean
funtzionalistak, hala, geometria hutsa izateko helburua zuen, ornamenturik eta
oinarritutako arkitekturaren eta ekoizpen estandarizatuaren estiloa zen
lerro zuzenak ziren nagusi. Halere, aurrekontu arazoak zirela eta, proiektuak
moldaketak izan zituen —alumuniozko xaflak erabili behar izan ziren kristalaren
ordez— eta estilo modernoaren itxura ez zen guztiz bete. Aipatu bezala, 2001ean museok erreformak izan zituen, baina hauek ez zuten
itxura aldatu. Horrela, aldaketa gutxi izan ditu eraikin funtzionalistak azkenengo
izanik, Arte Ederren museoa zabaldu eta ornamentuz hornitzea beharrezkoa dela jo
zuen Bilboko udalak 2019an. Proiektuen lehiaketa martxan jarri zuen udalak eta,
solairu zabala eraikiz— eta eguneratzea da. Hala, sarrera zaharra probestuz,
eraikinaren hiru aldiak —neoklasikoa, funtzionalista eta posmodernista— teilakatuta
ikusiko dira. Soilairu berriak 2000 metro karratuko espazioa eskainiko du, zeinaren
gela modularra eta argitsua izango da, hots, gela zatikatzeko aukera emango du.
nazioarteko proiekzioa eta ageritasuna handitzea bilatzen da. Aipatu bezala, hiria
kultura kontsumo eta turismoan oinarritutako eraberritze urbanistikoaren adibide
berria da. Hiriak turista berriak erakarri behar ditu, bai eta Bilbon egondakoak ere,
hots, hainbat geruza teilakatzen dituen eraikina da. David Harveyk gaur egungo
hiriak definitzeko erabiltzen duen kontzeptua da, izan ere, bere ustez denboran
Horregatik, hiriak geroz eta zurrunagoak dira, denboran geroz eta finkoagoak.
Geruza zaharra erauzi eta berria eraiki ordez, hauek metatzen dira hiri garaikidean
urbanista eta arkitektoek eraikitzeko espazio erabilgarri handia baitzuten; aldiz, Arte
Ederren museoa palimpsesto ereduko hiriaren adibide paradigmatikoa da, geruzaz
Izan ere, eraikinaren hurrengo geruza egiteko eraikin zaharrera egokitu behar da,
baina, aldi berean, etorkizuneko beharrei egokitu eta eraikina erauzi gabe egin
beharko du. Irudia 5. Arte Ederren museoarako proiektuaren 3D simulazioa. Iturria:
aldentzen da bere estiloa: funtzio esentzialak bete ez ezik, teknologia garaiena eta
aukera mugagabeak eskaini nahi ditu. Modu honetan, errepikakortasuna eta seriean
eraikitzeko gaitasuna ez da helburua, aitzitik, artisau-lan modukoa da. Ez ditu
ezinezkoa da. Artisautza hiper-teknologikoa aurkezten zaigu horrela, egoera
konkretura egokitutakoa. Fosterren eraikuntzek makina, laborategi edota zientzia
parke aurreratuenen itxura hartzen dute horrela, nahiz eta museo zaharra izan.
Hortaz, berrikuntza proiektu honek funtzionalismo modernistarekin apurtu eta
gogorra eta lazgarria pairatu zuen eta, ikusi bezala, langileriarentzat traumatikoa izan
zen. 1973. urteko krisiaren ondorioek bultzatutako letargia egoerak luze iraun zuen
eta 80. hamarkadaren amaiera arte instituzio publikoek egoerari entzungor egin
zieten. Eskorbutoren hitzak gogora ekarriz, Bilbo urperatzen ari zen eta ez zegoen
etorkizun argirik, eraikitako hiria kapitalismoaren lan zatiketa berrira egokitzeko
gaitasunik ez zuen eta. Hala, instituzioen esku-hartzea berandu iritsi zen, baina
prestatutako —eta jarraitzen duen— transformazioa izugarria izan da. Hala,
da. ○ H2: Bilbo hiriaren nazioarteko kapital kultural kolektiboa izar arkitektonikoen
deslurraldetze eta birlurraldetze prozesuak burutzen ditu. Bilboko industrializazioa
hasierako lurraldetze prozesua izango genuke: sortutako paisaia geografikoa
industriaren ekoizpenaren inguruan eraikitzen da, hots, hiri osoa eta honi atxikitutako
hirigintza ekoizpen eredu jakin honi hertsiki lotuta dago. Portuak, ontziolak, tailerrak,
fabrikak eta hauek hornitzen zituzten zerbitzuak hiriaren erdigunea ziren,
egiturazko krisian murgildu zuen eta, ondorioz, deslurraldetze prozesuari hasiera
eman zitzaion. Nazioarteko lan zatiketa berriaren testuinguruan, Bilbo ez zen
No future: Bilbo hiriaren urperatze eta biziberritzea. errentagarria, hala, metaketa erregimen berrirako desegokia zen eta paisaia hustea
eta hondatzea utzi zen. Ingurune industrialak debaluatu eta hondatu ziren heinean,
industriala atzean utzi eta metaketarako aproposa zen erregimen berriari ekin zion.
eraldaketa urbanistiko eta arkitektonikoaren ikurra eta iparrorratza bihurtu zelarik.
Izan ere, abangoardiako artearen museoak hiriaren norantza sozioekonomikoa
finkatu zuen: turismoa eta kultura kontsumoaren inguruan eraikitako nazioarteko hiria
bilakatuko zen Bilbo. Horrela, instituzioek hiria eraberritu eta hirigintza sasoi berrira
egokitu zuten, izar arkitektonikoen eraikin liluragarriak finantzatuz eta hauen
aurrera hirigintza kapital metaketa ahalbidetzeko baldintzak eta azpiegiturak
bermatzera bideratu zen. Bigarren hipotesiari dagokionez, izar arkitektonikoek nazioarteko merkatuan duten
batzuen analisia egin da. Hiriek —Bilbo bezalako hiriek bereziki, arrazoi historikoak
kultura kontsumoaren erakartzeko lehian daude eta. Izan ere, hiriak komertzializatu
eta sinadura berezien metaketa turismoa eta kultura kontsumoa erakartzeko nahiari
eta turistifikazioaren giltzarria izan delako. Hortaz, hiriaren nazioarteko kapital
metaketarekin jarraitzen dute. Etorkizuneko azterketa eta ikerketei begira, metaketa
logika honen jarraikortasunaren jatorria aztertzea interesgarria dela uste dut:
kapitalismoaren berezko metaketa logikak direla eta jarraitzen dira arkitekto
ospetsuen eraikinak pilatzen? Nazioarteko merkatuak hirien eraberritzea exijitzen al
Halere, eraikin hauek ez dute museoak sortu zuen oihartzuna izan, ez eta gaitasun
eraldatzailerik ere. Hiria azpiegitura garrantzitsuez hornitu du eta sinadura
arkitektonikoak diseinatutakoak dira, baina hiriaren eraldaketaren inflexio-puntua
Gehryren titaniozko obra izan zen. Nazioarteko lan zatiketa berrian, mendebaldeko
hiri askok industria estandarizatua atzean utzi eta kultura zein turismoaren
handia izan dute, hirien ekonomia, bizimodu eta kontsumoaren erdigunea baitira.
baino barrura begira eraberritu da, bilbotarren kontsumoa hornitzeko helburua baitu.
Espektakularizazioak forma ezberdina hartzen du, nazioarteko begiradak erakarri
baino, eraikina antzoki bihurtu eta bilbotarren eginbehar pribatuak publiko bihurtzen
ditu. Azkenik, arkitektura eta urbanismoaren transformazioaren gauzatzea aztertu da
Ikusi bezala, hirien merkaturatzeak —marka-hirien eraikuntzak, alegia— hainbat
izan da. Kapitalismo fiantziarioaren testuinguruan, hiriak monumentalizatu dira,
bezala, gauzatze oso desberdinak sortzen ditu eta patroiak aurkitzea zaila izan
daiteke. Posmodernismoaren printzipioek —ez dago mugarik, ez dago identitate
egonkorrik, dena da posible eta etorkizuna ez dago argi— modernismoaren
planifikazio urbanistikoa eta antolaketa deuseztatzen dute eta, honen ondorioz,
arkitektura posmodernista estilistikoki zatikatua eta anitza da, adibidez: Guggenheim
iluntasunarekin eta instrospekzio kolektiboarekin batzen eta kontrastatzen da. Hortaz, gaur egun bizirik jarraitzen duen paisaia geografikoaren eraldaketa
dira eta, egun, EAEko instituzioek eta Bilboko udalak Deustuibarrako eraberritze
lanak hasi, bai eta Arte Ederren museoaren proiektua ere onartu dituzte. Hala,
hirigintza berriak hiria moldatzen jarraitzen du, honela, espazioaren ekoizpenaren
azterketek hauen norabide eta ondorioak aurreratzeko gakoak eman ditzakete. | science |
addi-15bc27e10ca2 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52081 | Artea eta kultura librea: jardunbide artistikoaren esparruko kultura librearen eta lizentzien hastapenak | Rodríguez Arcaute, Ignacio | 2021-06-28 | Aro digitalaren fenomenoa nagusitu da azkenaldian, eta ikusten ari gara goitik behera aldatzen ari dela ekoizpen artistiko eta kultural garaikidea zer baldintzatan egiten den. Gaur egun kultura ekoizteko, banatzeko eta eskuratzeko ditugun moduek ez dute zerikusirik orain dela urte gutxi batzuetakoekin. Badakigu hortik aldaketa handiak datozela eta sare eta gailu berriek aukera handiak dakarzkigutela. Horregatik, egoera digital berri honetan ekoizpen kultural artistikoa nola ekoizten, banatzen eta eskuratzen den landuko dugu UPV/EHUko Arte eta Teknologia Saileko koaderno hauetan. Egile-eskubideei eta jabetza intelektualari buruzko eztabaidari dagokienez, kultura libreko ideietara hurbilduko gara, eta copyleft ideia landuko dugu, haren ekarpen kontzeptualen, politikoen eta didaktikoen bidez. Ikusiko ditugu, halaber, ezagutzaren kudeaketarekin erlazionatutako kontuak; lizentziak, sortzeko eta banatzeko tresna gisa, eta, bereziki, Creative Commons lizentziak. Egoera berri honetan, egoerak dakarren paradigma-aldaketan murgilduta egonik, egileok, ekoizleok eta kudeatzaileok gure lanari eta, oro har, artearen sistemari eragiten dioten erabakiak hartu behar izan ditugu. Gako-hitzak: copyleft, kultura librea, lizentziak, Creative Commons, copyright.
2. Legeek sormena itotzen dute Hasi aurretik, gastronomiaren munduari erreparatuko diogu une batez: Euskal Herrian oso ondo ezagutzen ditugu sukaldaritza berria, etxeko ohiturak, errezetak eta esparru horretan dabilen guztia, gastronomia aspalditik delako, zalantzarik gabe, gure eguneroko bizitzaren, kulturaren eta identitatearen parte. Euskal Herrian ez ezik, beste toki batzuetan ere esponentzialki eta maila guztietan (ekonomikoan, turistikoan eta enpresarialean) hazten ari den sormengune bihurtu dira gastronomia eta sukaldaritza. Inork ezin du ukatu, gainera, gastronomia-sukaldaritza-janari hirukoaren hazkundea ez dela izan ekonomikoa soilik; nolabaiteko aurrerapen kulturala eta soziala ere ekarri ditu. Are, ziurta genezake hazkuntza-likido soziokultural hori izan dela, hain zuzen, sukaldaritzak eta gastronomiak azken urteotan bizitako aparteko boom-aren oinarria, neurri handi batean.
7 Aldi berean, baina, sormen-askatasun osoko esparru bat da, non besteen lana irabazi-asmorik gabe partekatzeko, kopiatzeko eta aldatzeko aukera baitago, inolako mugarik gabe... Eta, hala eta guztiz ere, gastronomiaren ekosistemak funtzionatzen du, hazi egiten da, eta aberastasuna sortzen du. Ekosistema horretako eragile guztiak beren lanetik bizi dira1, gizartearen kultura gastronomikoa aberasten da; balioa ematen zaio lurraldeari; lurraldea aberasten da, eta, aldi berean, sektoreak aurrera egiten du maila batean baino gehiagotan. Gaur egun irudika al genezake antzeko ingurune bat jardunbide artistikorako eta ikusizko sorkuntzarako? Ingurune guztiz libre bat2, non gauzak baimenik eskatu gabe kopiatu, aldatu eta partekatu baitaitezke? Erraz asmatzen da erantzuna zein izango den, oso pertsona gutxi konprometituko liratekeelako horrelako egoera batekin; eta are urriagoak izango lirateke horrelako errealitate kultural baten alde egingo luketen enpresak eta erakundeak (kultura-arlokoak). Egoera guztiz bestelakoa da. Gaur egungo kultura-ekoizpenaren errealitateak, malgutuz joan beharrean —araudiei dagokienez, behinik behin—, legeria gero eta murriztaileagoa du; edukia eskuratu, partekatu, kopiatu edo aldatzeko aukerak geroz eta urriagoak dira. Gaur egun pentsaezinak dira, esate baterako, laurogeiko hamarkadan beste egile batzuen lanarekin egin ohi ziren jabetzeak, muntaiak edo laginketak3; izan ere, ordudanik legeak aldatuz joan dira eta besteren lanak erabiltzeko aukera mugatuz, pixkanaka. Horrekin batera, geure lanaren inguruko erabakiak hartzeari ere mugak jarri zaizkio, eta konplexuago bihurtu. Hala ere, jabetza intelektualeko araudien bilakaera murriztaile horrek talka egiten du etengabe teknologia digitalak ematen dizkigun aukerekin. Etengabeko tirabira dago teknologikoki egin daitekeenaren eta legalki eragotzi nahi denaren artean. Irudiak, musika edo multimediafitxategiak kopiatzeko eta tratatzeko teknologiak eta aparatuak garatzen dituzten enpresa berberek alderantzizko ingeniaritzan inbertitzen dute, ekintza horiek beren interesen aurkakoak direnean mugatu, enkriptatu eta zailtzeko. Aukeren eta oztopoen arteko tirabira hori agerian geratzen da bereziki erabiltzaileen belaunaldi berrietan; mugarik gabeko aukera digitalen ingurune batean jaio dira, eta guztiz arrotzak zaizkie duela hamarkada gutxi batzuk indarrean zeuden modu analogikoak. 1 Ez da ahaztu behar sektore honetan ere, beste batzuetan bezala, prekarietatea dagoela: behin-behineko kontratuak, soldata baxuak eta, askotan, lan-baldintza eskasak. 2 Copyrightik gabeko mundu moduko bat, Smiers-ek dioen bezala. Smiers, Joost, Un mundo sin copyright: artes y medios en la globalización, Bartzelona: Editorial Gedisa, 2006. 3 DiCola, Peter eta Kembrew McLeod, Criminales del copyright: Ley y cultura del sampling en la música electrónica, Gijon: Hoja de Lata, 2014.
8 Gure asmoa ez da koaderno honetako edukiaren bidez sekulako egiak edo teoriak ezagutzera ematea jabetza intelektualari eta artearekin eta sorkuntzarekin duen harremanari buruz. Aitzitik, hauxe da gure helburu nagusia: egungo zereginaren eta eragiten diguten arauen arteko tirabirak badaudela agerian uztea, eta, eztabaida horren erdian, zenbait tresna praktiko eta kontzeptual eskaintzea, egileoi4 geure lanaren inguruko erabaki batzuk hartzeko aukera ematen digutenak. Zeren, esparru honetan egiarik bada, hauxe da: aspaldian batzuen eta besteen interesek eta beharrek, azken aukera teknologikoek eta egungo kultura-erabilerek zipriztindutako eztabaida amaigabe batean gabiltza, eta gero eta zailagoa da erabakitzea nork duen arrazoi eta zein diren jokoaren arauak. 3. Wikipedian agertu ezean, ez zara nor Sorkuntza gastronomikoaren eta sorkuntza artistiko edo ikusizkoaren arteko aldeak begi-bistakoak dira, eta haien artean paralelismoak egiten saiatzea gauzak behartzea da; asko jota, eztabaida iradokitzaileak sortu eta itxuraz eztabaidagarriak diren zenbait ziurtasun zalantzan jar ditzakegu, ez besterik. Baina bada leku bat, non azken aukera teknologikoek eta ezagutzaren joan-etorriak bat egiten baitute: Wikipedia. Izan ere, giza jakintzaren gordailu hegemoniko5 bihurtzen ari da, eta ezin da ukatu ez duela parerik lankidetzazko eta onlineko entziklopedia gisa, eguneroko edozein kontsulta hizkuntza ugaritan egiteko. Heziketako eta are unibertsitateko esparru akademikoko erreferentzia ia nahitaezko bihurtuz doan heinean, Wikipedia indar hartzen ari da kontsultak egiteko ohiko iturri gisa ere. Talde feministak, adibidez, kezkatuta daude emakumeek eta beste talde gutxitu batzuek ezagutza-esparru askotan duten ikusgarritasun urria dela eta, eta aspalditik daude mobilizatuta, emakumeek presentzia handiagoa eta kalitate handiagokoa izan dezaten Wikipedian, artearen, literaturaren, zientziaren eta historiaren arloetan, bestek beste. Primeran ulertu dute gaur egun Wikipedian agertzea garrantzitsua dela aintzatespena lortzeko, eta bide eraginkorra dela emakumeak sistematikoki ikusezin bihurtuta egon diren arloetan haien presentzia berreskuratzeko. Horrez gain, kontuan hartzen badugu belaunaldi berriek informazioa eskuratzeko erabiltzen duten baliabide nagusia dela, are garrantzi handiagoa hartzen 4 Arte Ederren fakultate batean gaude, eta, beraz, bi aldiz gara egileak: sorkuntzarekin eta arteekin zerikusia duen guztian, alde batetik, eta, Unibertsitatearen gainerako atalak bezala, ezagutza-iturri gisa, bestetik. 5 Wikipedia 2001ean sortu zen, eta entziklopedia librea, eleaniztuna eta elkarlanean editatua da.
9 du. Beraz, Wikipedian presentzia izatea eta ezagutza-arlo jakin batean aintzatespena izatea elkarri lotuta daude gaur egun, ezinbestean, eta ondo gogoan izan behar dugu hori. Are gehiago Arte Ederren fakultate batean; izan ere, Wikipediak biltzen duen informazioa batez ere idatzizkoa den arren, ikusizko eta entzunezko erreferentziak ere jasotzen ditu. Zalantzarik gabe, idatzizko informazioa da ugariena, entziklopedia klasiko ia guztietan bezala, baina gure sektorean irudiak eta soinua testua bezain garrantzitsuak eta beharrezkoak dira (edo are garrantzitsuagoak eta beharrezkoagoak). Testu asko izanagatik, irudiak eta soinua behar ditugu artisten, diseinatzaileen, ikus-entzunezkoen errealizadoreen edo bestelako ikusizko edo entzunezko sortzaileen lana ezagutzeko eta ulertzeko. Ikus-entzunezkoak funtsezkoak dira gure lanerako, eta, horregatik, ezinbestekoa da Wikipedian eta antzeko lekuetan agertzea. Hala ere, historiako sortzaile garrantzitsuenetako askoren profila osatu gabe dago munduko entziklopedia handienean, ikusizko informazio ezinbestekoa falta baita haien ekarpenetara ikuspegi osoarekin hurbildu ahal izateko. Nahikoa dugu Pablo Picasso (1881-1973), Sonia Delaunay (1885-1979), Mark Rothko (1903-1970) edo Varvara Stepanova (1894-1958) artisten sarrerei begiratu bat ematea, konturatzeko ezen, datu-kantitate handiaren artean irudi batzuk aurkitu ditzakegun arren, haietako bat ere ez dela haien lanaren adierazle. Horrenbestez, lehen galdera hau sortzen zaigu: nola uler dezakegu sortzaile edo ikusizko sortzaile baten lana, informaziorik esanguratsuena falta bazaigu? Eta, ondoren, bigarren hau: zergatik gertatzen da hori? Erantzuna ez da batere erraza. Jabetza intelektualari buruzko gaur egungo legeek berariaz debekatzen dute egilearen baimenik gabe irudiak argitaratzea, jabari publikoan daudenak izan ezik, eta Wikipedia, Interneten garaian arraro egiten bazaigu ere, oso zorrotza da egile-eskubideekin eta jabetza intelektualaren arauekin, eta ez du argitaratzen egilearen baimenik ez duen edo libreki erabil ezin daitekeen ezer. Picasso, Delaunay, Rothko edo Stepanovak ezin digute kontatu zer iritzi duten horren inguruan, eta are gutxiago horri buruz zer egin; beraz, jabetza intelektualaren arauek ezartzen duten irizpide orokorra gailentzen da. Hala ere, artista horiek beren lanaren erabileraz ezer erabaki ezin badute ere, guk egin dezakegu, eta garaiz gaude erabaki batzuk hartzeko. Nola? Horixe da koaderno honen helburua, eta lehen aipatu dugunez, hemendik aurrera erabaki batzuk hartzeko lagungarri izan dakizkigukeen tresna batzuk aztertuko ditugu. Ez bakarrik une jakin batean Wikipedian presentzia izateko, baizik eta, oro har, gure lana zer baldintzatan erabiltzen, erakusten, zabaltzen, kopiatzen eta aldatzen den erabakitzeko, besteak beste.
10 4. Helburuak Hala, hauexek dira koaderno honen helburuak: Jabetza intelektualari buruzko oinarrizko ezaupideak eskuratzea. Oro har, jabetza intelektualari eta egile-eskubideei buruzko arauak lege-testu konplexuen bidez ematen dira, erabiltzaile gehienentzat ulergarria ez den hizkera juridiko batean. Oinarrizko kontzeptu batzuk eta haien aplikazioa modu errazagoan azaltzen saiatuko gara hemen. Kultura librearen oinarriak ezagutzea. Kultura librearen esparrutik hainbat ikuspegi eta proposamen sortu dira, jabetza intelektuala kudeatzeko ohiko moduak ezbaian jartzen dituztenak, eta, hortik abiatuz, baita zenbait proiektu ere, hala nola Creative Commons lizentziak. Mugimendu honen printzipioetako batzuk ezagutzea garrantzitsua da CCen nahiz beste lizentzia eta proposamen batzuen (adibidez, copyleft) zergatiak eta arrazoiak ulertzeko. Lizentzia libreak ezagutzea. Gaur egun jabetza intelektual tradizionalaren ordezko aukera sendoena dira. Haien funtzionamendua ulertzea giltzarri da geure lanaren inguruan erabakiak hartzeko. Lizentzia libreak erabiltzeko gai izatea. Azkenik, koadernoak gida bat izan nahi du lizentzia libreak —zehazki CCak— gure lanari modu koherentean aplikatzeko.
11 5. Unibertsitatearen eta artesorkuntzaren testuingurua Lehen ere aipatu dugu. Egoki da Arte eta Teknologiako unibertsitatesail batek egile-eskubideen gaia jorratzea, arrazoi askorengatik, baina, horietatik, gutxienez hiru nabarmendu behar dira. Lehenik eta behin, (1) Unibertsitatea ezagutza sortzeko gune bat da, zalantzarik gabe; EHUk, gainera, ideia hori erakundearen lelo bihurtu du: «Eman ta zabal zazu»6. Unibertsitatean sortutako ezagutza (fruitua) ematea eta zabaltzea da xedea, beraz; baina nola ematen da fruitu hori, eta nola zabaltzen ezagutza, kontuan hartuz hein handi batean diru publikoarekin finantzatzen dela? Zeren, egiaz, zer baldintzatan itzultzen zaio ezagutza hori unibertsitatearen izateko arrazoi, euskarri eta diru-iturri den gizarteari? Bigarrenik, (2) Arte Ederren fakultate batean horri buruz hitz egiteak egoera konplexu eta, aldi berean, interesgarri batean jartzen gaitu. Esate baterako, egilearen kontzeptuak —edozein ezagutza-arlok berezko duena— protagonismo handiagoa hartzen du hemen, artearen munduan egilearen irudiak duen ezinbesteko tradizio eta pisuagatik. Eta, bestalde, kontuan hartu behar da egiletza hori testuarekin ez ezik irudiarekin, soinuarekin, objektuekin eta abarrekin ere lotuta dagoela, argi eta garbi. Azkenik, (3) Arte eta Teknologiako sail honetan oso ongi dakigu azken teknologiek bide berri ugari zabaltzen dituztela, digitalaren fenomenoa geldiezina dela, eta sare telematikoak komunikazioaren paradigma berriak direla, haiei loturiko aukera eta kontraesan guztiekin. Honelako testuinguru batean, geure buruari galdetu behar diogu zer rol betetzen dugun kultura ekoizten dugun eragile gisa, eta zer erantzukizun dakarren berekin kultura-produktu horiek zirkulazioan jartzeak. 6 Jose Maria Iparragirrek 1853 inguruan sorturiko Gernikako arbola euskal kantu tradizionalaren zatia: «Eman ta zabal zazu munduan frutua».
12 6. Zientzia-aldizkarien iruzurra7 (SCI-HUB) Unibertsitate-esparruan, ziurrenik, zientzia-aldizkariak izango dira fakultateetan eta ikerketa-zentroetan sorturiko ezagutza zabaltzeko bitartekorik aintzatetsiena, baina ez bakarra8. Aldizkarien mende dago, hein handi batean, unibertsitatejakintza zabaltzea eta eskuragarri egotea; horrez gain, komunitate osoak nazioartean duen ikerketajarduera neurtzeko tresna zorrotz eta zehatzena bihurtu da. Hala ere, ikerketaren zabalkundearen ikuspegi murriztaile eta obsesibo hori zalantzan jartzen ari dira batzuk, kontraesan handiak ikusten baitituzte bi elementu hauen artean: alde batean, ikerketaren kudeaketa eta hortik sorturiko etekin handiak monopolizatzen dituzten enpresa gutxi batzuen jardunbidea dago, eta, beste aldean, unibertsitate batek nolakoa izan beharko lukeen, batez ere funts publikoekin finantzatuak, zeinak eredu irekiagoak hobetsi beharko bailituzke eta ahalegin handiagoa egin bere ekoizpen intelektuala sostengu duen gizarte horretara transferitzeko. Iruzur deitu zien duela gutxi George Monbiot The Guardian egunkari britainiarreko zutabegileak, eta zehaztasun handiz laburbildu zuen ideia hori Jorge Sequera UNEDeko irakasle eta ikertzaileak txio 7 «Zientzia-aldizkarien iruzurra amaitzear da» George Monbiot-en artikulu bat da, 2018ko irailean eldiario.es-en argitaratua. Egia esan, «Scientific publishing is a rip-off. We fund the research – it should be free» artikuluaren itzulpena da, zeina aldez aurretik The Guardian egunkari britainiarraren bertsio digitalean argitaratu baitzen. 8 Arte ederren esparruan badaude erakusketak, kontzertuak, emanaldiak, aurkezpenak, katalogoak eta abar bezain baliozkoak diren beste formatu batzuk, baina egia da zientzia-artikuluak direla unibertsitateko zabalkunde akademikoaren adierazle nagusiak, arlo guztietan. 1. Unibertsitate publikoak ikertzaileei ordaintzen die 2. Ikertzaileak inpaktu handiko zientzia-aldizkari batean argitaratzen du (diziplina batzuetan, ikertzaileak/unibertsitateak berak ordainduta) 3. Argitaletxeak ez du doako sarbiderik ematen 4. Unibertsitate publikoak berriro ordaintzen du, berak finantzatu duen zerbaiterako sarbidea izateko 5. Artikuluen berrikusleak beste ikertzaile batzuk dira, eta ez zaie ordaintzen lan hori. Doan egiten dute lan argitaletxe pribatuentzat 6. Negozio biribila 7. Ikertzaileei open access-en argitaratzeko eskatzen zaie 8. Baina plaza bat izateko, hari eusteko edo irabazteko inpaktu handiko aldizkarietan argitaratu behar dute (itzuli 2. puntura) 9. EBk mezu kontraesankorrak ematen ditu: «Argitaratu open access-en», esaten dizu EBk. «Baina proiektuak edo plazak irabazteko, egin ezazu inpaktu handiko aldizkarietan» (ia guztiak ordainpekoak dira) 10. Eta logika horri aurre egiten diona jazarri egiten dute, ezagutza askatzeagatik: https://sci-hub.tw
13 bikain batean9. Sequerak hamar puntutan azaldu zuen gurpil zoro biziatu hori, bai eta finantzaketa publikoa duen ikerketak zientziaaldizkarien panoramarekin duen harreman bihurria ere. Ildo horri jarraikiz mintzatu zen 2013an Javier de la Cueva abokatua ere «Nola poltsikoratzen duten zure zientzia-argitalpenen dirua»10 hitzaldian, non erakunde kudeatzaileen inguruan jardun baitzuen, eta, zehatzago, CEDROren jokaera lobbyista, diruzale eta monopolistikoen inguruan11. Ezin dugu unibertsitateari buruzko iruzkin hau amaitutzat eman Sequerak bere txioan aipatzen duen SCI-HUB12 proiektuaz hitz egin gabe. Alexandra Elbakyan ikertzaile eta software-programatzaileak 2011n sortutako proiektu bat da SCI-HUB, libre eskuratu daitezkeen 70 milioi artikulu akademiko inguru biltzen dituen artxibo bati lotutako webgune bat13. Hori guztia zientzia-argitalpenen sisteman ohikoak diren ordainketa- eta harpidetza-iragazki ofizial guztiei muzin eginez egiten du, eta, beraz, Elbakyan-ek etengabe egin behar die aurre zientzia-argitalpenari loturiko elkarte eta enpresen salaketei. Salatzen duten enpresa horien jazarpena jasaten duen arren, berak dio zerbitzuari eutsiko diola, ezagutza zientifikorako sarbide irekiko politiken alde egiteko. Hala, unibertsitateko panorama hori izanik, egin daitezke gauzak beste era batera? Unibertsitate batzuk hasiak dira beste bide batzuk irekitzen, eta lizentzia libreak giltzarri dira bide horiek sendotzeko. 9 Sequera, Jorge (@jorgesekera), 2018ko irailaren 17a, 10:54 a.m. Txioa. https://twitter.com/jorgesekera/status/1041611214374293504 10 De la Cueva, Javier, «Nola poltsikoratzen duten zure zientzia-argitalpenen dirua», Naukas Jardunaldiak, Bilbo, 2013. YouTube-ko bideoa. 11 CEDRO liburu, aldizkari, egunkari eta partituren egile eta editoreen Espainiako elkartea da. 12 Justiziarekin gorabeherak dituzten beste webgune batzuekin gertatzen den bezala, helbideak aldatu egin daitezke, baliteke uneren batean aktibo ez egotea edo, besterik gabe, desagertzea eta beste domeinu batekin agertzea. 13 Van Noorden, Richard, «Alexandra Elbakyan: Paper pirate», Nature's 10. Ten people who mattered this year. Nature, 2016ko abendua. https://www.nature.com/news/ nature-s-10-1.21157
14 7. Jabetza intelektualari buruzko oinarrizko ideia batzuk En el Estado español la legislación que regula los derechos de los autores y autoras es la Ley de Propiedad Intelectual Espainiako Estatuan Jabetza Intelektualaren Legeak (JIL) arautzen ditu egileen eskubideak, eta, besteak beste, sorkuntza hauek babesten ditu: literatura-lanak, filmak, musika-lanak, artelanak, marrazkiak, margolanak, argazkiak eta eskulturak edo diseinu arkitektonikoak, eta ordenagailuko joko eta programen arauak. Aipatu beharrekoa da diseinu industrialak, markak, izen komertzialak eta patenteak jabetza industrialaren lege deituriko beste arau batzuen babespean daudela, eta ezaugarri eta oinarri nahiko desberdinak dituztela. Era berean, izena nahasgarria izan daitekeen arren, irudieskubideek ez dute zerikusirik jabetza intelektualarekin, irudi hori pertsona orok bere irudia «argazki, film edo beste edozein prozeduraren bidez» hauteman, zabaldu edo argitaratzeko duen ahalmen esklusiboarekin lotuta baitago, eta, ondorioz, beste pertsona batzuek bere baimenik gabe egitea ez onartzeko eskubidearekin (legeak aurreikusitako kasuetan izan ezik)14. JIL testu luze eta konplexu bat da, artikuluak, dekretuak, xedapenak eta eranskinak biltzen dituena, baina, gainera, aldatu egiten da; testu hau argitaratu den unera arte egindako azken aldaketak 2019an15 argitaratu ziren, esparru hau teknologia digitalen eta sare informatikoak zabaltzearen ondorioz azken urteetan izaten ari den aldaketa izugarrietara nola edo hala egokitzeko. Baina aldaketa horiek egiteko beste arrazoi bat ere bada: kultura-industriei eta egile-eskubideak kudeatzeko erakundeei loturik egon ohi diren zenbait interes talderen presioak. Legeak jasotzen dituen oinarri guztietatik hiruk haren aplikazio praktikoa baldintzatzen dute, eta legearen ondorio asko azaltzen dituzte. Lehenik eta behin, Legeak argi esaten du: «Egiletzat joko da izenaren, sinaduraren edo identifikatzen duen zeinuaren bidez lanean egile gisa agertzen dena, non eta aurkako frogarik ez dagoen». Beraz, aurkakorik 14 1/1982 Lege Organikoa, maiatzaren 5ekoa, Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako, eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilari buruzkoa. www. boe.es/eli/es/lo/1982/05/05/1/con 15 2/2019 Legea, martxoaren 1ekoa, Jabetza Intelektualaren Legearen testu bategina aldatzen duena. https://www.boe.es/eli/es/l/2019/03/01/2
15 pentsa baliteke ere, ez da inolako erregistro edo formaltasunik behar lan baten egilea nor den ziurtatzeko, lan hori sortzen den unean bertan eskuratzen baita automatikoki egiletza. Horrenbestez, egileak eskubide esklusiboak ditu bere lanarekiko. Edo, bestela esanda, inork ezin du ezer egin lan batekin —legeak jasotako zenbait salbuespenetan izan ezik— egilearen baimen espliziturik gabe. Oro har, egileari bi motatako eskubide esklusiboak dagozkio16: eskubide moralak eta ustiapen-eskubideak edo eskubide ekonomikoak. Ondoren, zuzenean JILa aipatuz, eskubide horiek zeintzuk eta zertan diren azalduko dugu: Eskubide moralak lanaren egileari dagozkio eta ukaezinak dira; beraz, ezin dira laga eta ezin zaie uko egin. Eskubide horietako batzuek ez dute denbora-mugarik, esate baterako, egiletza aitortzeko eskubideak edo lanaren osotasunerako eskubideak. Hala, legeak hauek egiteko ahalmen esklusiboa aitortzen die egileei: • Bere lana zabaldu behar den eta nola zabaldu behar den erabakitzea. • Zabalkunde hori bere izenean, ezizen edo zeinu batekin edo anonimo gisa egin behar den zehaztea. • Lanaren egile gisa aitor dezaten eskatzea. • Lanaren osotasuna errespeta dadila eskatzea, eta bere interes legitimoei edo ospeari kalte egingo dien lanaren edozein deformazio, aldaketa, bestelakotze edo eraso eragoztea. • Lana aldatzea, hirugarrenek eskuratutako eskubideak eta interes kulturaleko ondasunak babesteko eskakizunak errespetatuz. • Lana merkatutik erretiratzea bere uste intelektual edo moralak aldatu izanaren ondorioz, ustiatzeko eskubideen titularrei kalteordainak ordainduta (ondoren, egileak erabakitzen badu bere lana ustiatzeari berrekitea, dagozkion eskubideak aurreko titularrari eskaini beharko dizkio lehendabizi, eta jatorrizko baldintzen antzekoetan, zentzunez jokatuz). • Lanaren ale bakar edo bitxia eskuratzea beste pertsona baten eskuetan dagoenean, dibulgatzeko eskubidea edo dagokion beste edozein eskubide baliatzeko. 16 Badaude beste eskubide batzuk ere, hala nola parte hartzeko eskubidea, kopia pribatu bakoitzeko ordainsaria eta abar, baina, gauzak sinpletzeko, funtsezkoenei lotuko gatzaizkie.
16 Ondare- edo ustiapen-eskubideek, bestalde, bere lana nola erabil daitekeen erabakitzeko aukera ematen diote egileari. Lanak baimenik gabe erabili ezin badira ere, legeak jasotako salbuespenetan izan ezik, hirugarrenei laga dakizkieke. • Erreprodukzioa: lana komunikatzeko aukera eta lan osoaren edo zati baten kopiak eskuratzeko aukera ematen duen euskarri edo bitarteko batean finkatzea lana. • Banaketa: jatorrizko lana edo haren kopiak jendearen eskura jartzea, salmentaren, alokairuaren eta maileguaren bidez, edo beste edozein modutara. • Komunikazio publikoa: ekintza honen bitartez jende ugarik izan dezake eskura lana, bakoitzari ale bat aldez aurretik banatu gabe. • Eraldaketa: lan bat itzuli, moldatu edo beste edozein modutara aldatzea, eta, ondorioz, handik beste lan bat eratortzea. Halaber, badaude beste eskubide batzuk ere, hala nola «parte hartzeko eskubidea» eta beste zenbait, guztiak ere oso eztabaidatuak eta kopia pribatuak egiteko eskubidearekin lotuak, bertsio guztietan. Horren adibide dira mailegu publikoagatik ordainsaria jasotzeko eskubidea edo unibertsitateetan kopia digitalak egiteagatik ordainsaria jasotzeko eskubidea. Eskubide horiek ez dute egonkortasunik legearen aldetik, eta oraindik orain aldaketa eta errekurtso ugari egiten zaizkie, argudio ahul samarren gainean eraikiak baitira; hurbilago daude zenbait talderen interesetatik, kulturaren arloan berezko lege bihurtzetik baino. Ustiapen-eskubideek denbora-muga bat dute, eta hori igarotakoan, lan horiek jabari publikora pasatzen dira. Eskubide horiek egilea hil eta 70 urtera iraungitzen dira. Epe horiek Europako herrialde guztietan badaude ere, ez dira berdinak estatu guztietan. Espainiako Estatuan, lege-kontuengatik, 1987ko abenduaren 7a baino lehen hildakoen eskubideak egilea hil eta 80 urtera iraungiko dira. Legeak egileei eskubide esklusiboak ematen dizkien bezala, eskubide horiei salbuespen batzuk ere ezartzen dizkie, muga deiturikoak, hala nola: • Hezkuntza edo ikerketa zientifikoko xedeetarako aipatu, erreseina egin eta ilustratzeko aukera. • Parodiarako erabiltzea. Betiere aldez aurretik zabaldutako lan batekin egiten bada, lan horrekin nahasteko arriskurik eragiten ez badu, eta jatorrizko lanari edo egileari kalte egiten ez badio.
17 • Panorama-askatasuna deritzona: parke, kale, plaza edo bestelako bide publikoetan behin betiko finkatuta dauden lanak libreki erabiltzeko aukera ematen du, eta libreki erreproduzitu, banatu edo komunikatu daitezke margolan, marrazki, argazki eta ikusentzunezko baliabideen bidez. Muga horiek eta salbuespen horietan jasotako erabilera-askatasunak lan bat ikerketarako edo irakaskuntzarako libreki erabil daitezkeela iradoki dezaketen arren, legeak erabileraren inguruan zehazten dituen ñabarduren eta, batzuetan, egileari ordainsari bat ordaindu behar izatearen ondorioz, aipamena ilustratzeko eskubidea (ikusizkoa) eta antzeko eskubideak ikasgelatik kanpo baliatzea oso zaila izaten da ia beti. Horren guztiaren ondorio zuzena hauxe da, gustatu ala ez, eta legea ezagutu ala ez: lan baten egile izateko, nahikoa da geuk sortu izatea; ez da beharrezkoa inolako izapiderik egitea. Eta, ondorioz, inork ezin du ezer egin gure lanarekin guk horretarako berariaz baimena ematen ez badiogu, legeak egileari ematen baitizkio eskubide guztiak. Hala ere, behin baino gehiagotan aipatu dugunez, gure lanak zabaltzea eta beste era batera erabiltzea nahi badugu, nahi hori esplizituki adierazi beharko dugu, nola edo hala. Ikus dezagun nola egin dezakegun hori, eta nondik datozen ideia horiek.
18 8. Softwarearekin hasi zen guztia «Azken hogei urteotan, ez materia, ez espazioa eta ez denbora ez dira izan betidanik izan diren bezalakoak. Berrikuntza handi horiek arteen teknika guztia eraldatu zain egon behar da» idatzi zuen Paul Valéryk17 1928an, eta ohartarazi zigun bere mundu «modernoko banaketa-, erreprodukzio- eta are produkzio-formulak» errotik aldatzen ari zirela; berrikuntza handi horiek aipatu zituenean, une hartako azken teknologiak izango zituen gogoan, hala nola zinematografoa edo irratia. Ia ehun urte geroago, teknologia digitala bete-betean sartu denean, ezin dugu kultura-ekoizpenaren testuinguruan pentsatu orain dela hamabost edo are hamar urte pentsatzen genuen bezala, horrek egoeraren interpretazio okerrak edo garaiz kanpokoak egitera eraman baikaitzake. Koaderno honetan behin baino gehiagotan aipatzen da situazionisten adibidea, eta zer jarrera erabat permisiboa zuten beren argitalpenak kopiatu eta banatzearekiko, jabetza intelektualaren ordezko tratamenduaren benetako aitzindari gisa. Hala ere, genealogia arakatzen badugu egungo egile-eskubideen eredua baino eredu irekiagoen bila, ohikoagoa da begirada software librearen fenomenorantz zuzentzea, esparru horretan borrokatu baitziren egiletzaren, egile-eskubideen eta lan bat erabiltzeko askatasunaren inguruko gudu guztiak; kasu horretan, noski, kode informatikoari lotuta. XX. mendeko 70eko hamarkadaren erdialdean, programazioaren eta software-idazketaren ingurune sortu berriak enpresa teknologiko handien presioa jasan behar izan zuen; izan ere, makinen (hardwarearen) merkataritza nagusi zen merkatu hartan, softwareak ere etekin ekonomikoak eman zitzakeen, behar bezala «babesten» bazen. Hardwarea merkaturatzen ohituta zeudenez, kodea hardwarea funtzionarazten zuen zerbait besterik ez zen, programatzaileek libreki partekatu, hobetu eta manipulatzen zutena. Hardwarea eta softwarea bereizita merkaturatzeak errentagarritasun komertzialerako aukera berriak eskaintzen zituen; horretarako, kode eta programen zirkulazio librea murriztu behar zen, eta sorkuntza informatikoak erabiltzeko eta aztertzeko aukerak mugatu (hots, ordura arte unibertsitateetako laborategi eta sailetan egin ohi zutena mugatu, adibidez). Murrizketa berriak aplikatzeko modua erabiltzaileekin hitzarmenak egitea zen, lizentzien bidez. Lizentzia horiek lege-dokumentuak ziren, programa informatiko orori lotuak; haietan, software bat zer baldintzatan erabil 17 Valéry, Paul, «La conquista de la ubicuidad», in Piezas sobre arte, Madril: Antonio Machado Libros, 2005.
21 zitekeen zehazten zen, eta erabiltzaileek egin ezin zituzten gauzak zerrendatzen ziren. Industria informatikoaren jarrera murriztaile berriarekin ados ez zegoen pertsona multzo batek erantzun egin zion industriaren murrizketei, ordea, eta hortik sortu zen software librea: ordezko aukera jasangarri eta erreal bat proposatu zuten, konpainien eredu pribatiboen ordez. Software librea ordezko erreal gisa hain izan zen eraginkorra, gaur egun, handik zenbait hamarkadatara, software libreak aukera bideragarri eta jasangarria izaten jarraitzen baitu, eta gai da monopolio handiekin aurrez aurre lehiatzeko: Apple, Microsoft, etab. Hala ere, ziurrenik software librearen proiektuko aurkikuntza interesgarriena izan zen oinarriak ezarri zituela askatasunaren ideia birformulatzeko, bere lau askatasun ospetsuen bidez; gero, oso esparru desberdinetako erabiltzaileen komunitate zabal batek erabiliko zuen ideia hori. Ordudanik, software bat librea da askatasun hauek eskaintzen eta bermatzen baditu, 0tik 3ra zenbakituta: 0: programa edozein helburutarako erabiltzeko askatasuna (erabilera). 1: programak nola funtzionatzen duen aztertzeko eta hura aldatzeko askatasuna, norberaren beharretara moldatzeko (azterketa). 2: programaren kopiak banatzeko askatasuna; hala, beste erabiltzaile batzuei lagundu dakieke (banaketa). 3: programa hobetzeko eta hobekuntza horiek publiko egiteko askatasuna, komunitatearen onurarako (hobekuntza). Gainera, 1 eta 3 askatasunek iturburu-koderako sarbidea eskatzen dute, softwarea haren iturburu-koderik gabe aztertu eta aldatzea ez baita oso bideragarria. Askatasunaren ideia horrek desberdindu egiten ditu askatasuna eta doakotasuna (free terminoa ingelesez anbiguoa baita); «libre» terminoak «dena libre» diogunean adierazten duguna esan nahi du (askatasuna), ez «barra libre» diogunean esan nahi duguna (doakotasuna)18. Beraz, «askatasuna» bezain kontzeptu labainkorraren definizio operatibo bat egiteaz gain, askatasun hori babesteko eta bermatzeko tresna nagusia eratu zuten: General Public License (GPL) lizentzia. Gaur egun oraindik erabiltzen den GPL lizentziaren arduradun nagusia Richard Stallman da, software librearen mugimenduaren programatzaile sortzaileetako bat eta haren erreferentzia nagusia; 18 Stallman, Richard M., 'Software' libre para una sociedad libre, Madril: Traficantes de Sueños, 2004.
22 lizentzia hori laurogeiko hamarkadaren amaieran sortu zen, programa informatikoen erabiltzaileen eskubideak babesteko. Ez da software librerako lizentzia bakarra, baina copyleft ideia bereziki azpimarratzeagatik nabarmentzen da. Klausula moduko bat da, programa birbanatzean «besteei oinarrizko askatasunak ukatzen dizkieten murrizketak» eranstea eragozten duena.19 Hots, kasu honetan, programa bat sortu zenean zuen askatasun-maila berarekin banatzen jarraituko dela bermatzen du. Baina, aurrerago ikusiko dugunez, copyleft bere jatorri juridikoaz harago doan kontzeptu bihurtu da denborarekin, eta copyright terminoaren eta horrek dakarren guztiaren ordezko gisa erabiltzen da; hala, kultura librearen mugimenduaren erdigunean kokatzen da.
9. Kultura librea Software librearen munduko ideiak eta kontzeptuak kulturaren mundura eramateko saiakera gisa sortu zen kultura librea. Software libreak adierazten du kode zati bat edo programa oso bat kopiatu, banatu, aldatu eta are helburu komertzialetarako erabil daitekeela, haren sortzaileak nahi badu. Kulturaren munduan horrelako zerbait izatea posible izan liteke? Badakigu egile-eskubideak erabat bermatzaileak direla egilearentzat, eta haren lana babestu ohi dutela, eta lehenespenez edozein erabilera eragozten dutela. Alabaina, lege-babes horrek ez ote du atzera-bueltarik? Erantzuna baiezkoa izango litzateke, betiere egilearekin hitz egingo bagenu eta baimena emango baligu, noski. Baina ezin izaten da beti egilearekin harremanetan jarri, arrazoi askorengatik, eta ezin izaten dugu haren iritzia jakin. Are gehiago hil bada eta haren eskubideak oinordekoek kudeatzen badituzte. Begi-bistakoa da kode edo programa informatiko baten eta artelan, abesti edo film baten arteko aldea izugarria dela, eta, hain zuzen, horixe da kultura librearen proiektuak duen erronka: software librearen ekarpen kontzeptual, politiko eta prozedurazkoetatik ikastea, eta horiek kulturaren mundura moldatzen saiatzea. Gaur egun, kultura librearen kontzeptua eremu zabal eta askotarikoa da, beste mugimendu, proiektu, pentsamendu-korronte, etab. ugari biltzen dituena, baina guztiek ere bereizgarri hau dute: kritikoak dira copyrightaren murrizketekin eta Jabetza Intelektualaren Legeekin, 19 Stallman, op. cit., 61. or.
25 haien ustez arau horiek sormena20 eta ezagutzarako sarbidea mugatzen dutelako. Hortik aurrera, kultura librearen magmaren barruan, open access, remix kultura, copyleft edo, besteak beste, Wikipedia proiektua aurkitu ditzakegu. Betiere, software librearen lau askatasun ospetsuak erreferentzia direla, eta, sarri, zorroztasun-maila desberdinak aplikatuz, malgutasun handiagoz edo txikiagoz. Kultura librearen esparrua oso malgua den arren, kontzeptuaren definizio operatibo bat emateko ahaleginak egin dira. Free Cultural Works Project-ek 2006an egindako proposamenak dirudi erreferentzia sendoena, batez ere definizioa egiteko ahalegin horretan izen handiko jendeak hartu zuelako parte (Möller, Lessig, Stallman, Mako Hill, Beesley)21. Izan ere, funtsezko erreferentzia da Wikimedia Fundazioa edo Creative Commons proiektuetarako, besteak beste, lan bat librea den ala ez erabakitzeko. Definizioa bera pixka bat konplexuagoa da lerro pare batean esan litekeena baino, baina, funtsean, azpimarratzen du «kultura-lan libre» edo «eduki libre» bat izateko, lan batek software librearen funtsezko lau askatasunak eskaini behar dituela, honela moldatuta22: • Lana erabiltzeko eta hura erabiltzeak dakartzan onurak baliatzeko askatasuna. • Lana aztertzeko eta eskuratutako ezagutza aplikatzeko askatasuna. • Informazioaren edo adierazpenaren kopia osoak zein partzialak egin eta birbanatzeko askatasuna. • Aldaketak eta hobekuntzak egiteko eta horren ondorioz sortutako lanak banatzeko askatasuna. Ziurrenik, kultura librearen aldeko mugimenduaren ondorio ezagunenetako bat Creative Commons lizentziak izan dira, jarraian ikusiko dugunez. Lizentzia horiek guztiak ez dira hain libreak, ordea, eta haien benetako asmoei buruzko eztabaida etengabea da. 20 Ideia horren alde dagoen egile nabarmen bat Lawrece Lessig da, abokatua eta Creative Commons-en sortzaileetako bat; ikus, esate baterako, haren «Laws that choke creativity» TED hitzaldia, 2007ko martxokoa. https://www.ted.com/talks/lawrence_ lessig_laws_that_choke_creativity 21 freedomdefined.org 22 Definition of Free Cultural Works [Kultura-lan libreen definizioa]: https:// freedomdefined.org/Definition/Es
27 Hala eta guztiz ere, lizentzia libreak edo eduki irekikoak askoz berriagoak dira, eta haien helburua, neurri handiagoan edo txikiagoan, hauxe da: lizentziadun lana modu ireki, malgu eta libreagoan eskuratu ahal izatea, copyrighteko legeek eta jabetza intelektualeko legeek lehenespenez ezartzen duten baino, normalean ezer gutxi izaten baita hori. Egileak bere lanaren zenbait erabilera aldez aurretik baimentzeko erabiltzen ditu, eta azken erabiltzaileak (beste egile bat ere izan daiteke) zenbait askatasun ditu, baimenik eskatu behar izan gabe, baimenak aldez aurretik dagoeneko eman direlako: kopiatzeko baimena, aldatzeko baimena, banatzeko baimena eta abar. Lizentzia horiez ari garenean, joera dugu Creative Commons lizentziak bakarrik aintzat hartzeko. Baina ez litzateke bidezkoa horiek bakarrik daudela edo egon direla pentsatzea. Lehen GPLaz geroztik, copyrighta malgutzeko eta Jabetza Intelektualaren Legearen ondorioz lehenespenez dituen baldintza murriztaileak samurtzeko ahalegin ugari eta askotarikoak egin dira; ondorioz, halako lizentzia-proposamen ugari aurkitu daitezke online zerrenda askotan. Lizentzien inbentario osatuenetako bat da, esate baterako, Lawrence Liang-en Guide to Open Content Licenses26 izenekoa, Rotterdameko Piet Zwart Institutek 2004an argitaratua, lehen CCak agertu eta bi urte eskasera. Seguruenik gidarik osatuena ez bada ere, ordudanik igaro den denbora dela eta, oso erreferentzia interesgarria da, denbora errealean eginda dagoelako. Haietako asko martxan zeuden une hartan, eta CCak iritsi berri batzuk baino ez ziren. Kultura librearen aldeko apustu irmoa egin zutelako eta ikusizko arteen arloan aitzindariak izan zirelako, bereziki lizentzia horietako bi azpimarratu behar ditugu, nolabait beren garaiari aurreratu zitzaizkionak: 2000. urtean Parisen egindako Copyleft Attitude jardunaldietatik sortu zen Arte Libre27 lizentzia, zeina software librearen ideiak artearen mundura eraman zituen lehen esperientziatzat jo baitaiteke; helburu nagusitzat kulturarako sarbide librea sustatzea zuen, eta jendeak artelanak sorkuntzarako erabil zitzan bultzatzea. Platoniq28 arte-kolektiboak 2004an Aire Incondicional lizentzia sustatu zuen Europako proiektu ibiltari baterako, eta hura ere software librearen lizentzietan oinarritzen zen: lanak erreproduzitu, banatu eta eraldatzeko baimena ematen zuen. Lizentzia horren barruan «irabazi26 Bertsio osoak aurkitu daitezke online archive.org eta monoskop.org webguneetan. 27 https://artlibre.org 28 http://platoniq.net
28 asmoa» bezain kontzeptu korapilatsua definitzeko ahalegina egin zen, eta arreta eskaini zitzaion une hartan jendartean ikaragarri zabaltzen ari zen P2P29 fenomenoari. Gaur egun, ordea, CCak dira lizentzia hegemonikoak, argi eta garbi, eta beste asko zokoratu dituzte; baina ez guztiak, bereziki softwarearen arloan. CCak dira gehien erabiltzen direnak, gutxienez hiru arrazoi hauengatik: Erabilgarriak dira: Erakunde askok nazioartean urte askoan egin duten ahaleginei esker, lizentziak hizkuntza askotara itzulita daude, eta, horrez gain, herrialde askotako legerien berezitasunetara moldatu dira; beraz, nazioartean legezko balioarekin erabil daitezke. Erabiltzen errazak dira: Era berean, jakinik jabetza intelektualeko arauak benetan konplexuak direla eta jende gehienarentzat ulertzen zaila den hizkuntza batean idatzita daudela, ahalegin handia egin da baliabide erabilerrazak izan daitezen, irakurketa-maila desberdinekin edo «hiru geruzako diseinua» erabiliz, CCk deskribatzen duen moduan. Lehen geruzak, «Lege-kodea» izenekoak, lege-argotak berezko duen hizkera eta testu-formatua dauzka. Bigarren geruza bat dago, «Gizakiok irakurtzekoa» edo «Commons deed» izenekoa: lizentzia bakoitzaren alde atsegin eta ulerterraza da, eta egileek eta erabiltzaileek lizentzia bakoitzaren irismena ulertzeko behar duten gutxieneko informazioa ematen du. Azkenik, «Makinak irakurtzekoa» izeneko geruza dago; nabigatzaileei, bilaketa-motorrei eta programa informatikoei CC lizentziekin zer lan eskuratu daitezkeen jakiteko aukera ematen die. Balio didaktikoa dute: Erraz erabiltzen direnez, CC lizentziek jabetza intelektualaren munduan lehen urratsak egiteko balio izan dute, eta zenbait lege-kontzeptu hain gordinak ez izatea lortu dute, hala nola «aitortza», «lan eratorria», «erreprodukzio- eta komunikazioeskubideak» eta abar. Hein handi batean, aipaturiko «gizakiok irakurtzeko» geruza ulerterraz horri zor zaio hori, eta geruza hori lizentzia bera ez den arren, baldintza garrantzitsuenak laburbiltzen eta adierazten ditu. 29 Ordenagailutik ordenagailurako sareetako konexioa: peer-to-peer, parekoen sarea, berdinen arteko sarea edo parekoen arteko sarea (P2P, ingelesez).
29 12. Creative Commons CC lizentziak Estatu Batuetan sortu ziren 2000ko hamarkadaren hasieran, «mundu osoaren eskura egongo den ezagutza- eta kulturaondare publiko bat eraikitzea helburu zuen irabazi-asmorik gabeko erakunde bat»en eskutik30. Kultura librearen inguruko eztabaidaren esparruan, doako tresna juridiko batzuk garatzea lortu zuten, zeinak jabetza intelektualaren arloan indarrean zeuden arauekin kritikoa zen korronte baten beharretara moldatzen baitziren. Lizentzia horiek kultura-lan bati buruzko oso galdera zehatzei erantzuten diete, argi eta garbi: Kopiatu daiteke? Alda daiteke? Helburu komertzialetarako erabil daiteke? Edonork egin diezazkiokegu geure buruari galdera horiek norberarena zein besteena den kulturaproduktu baten inguruan. Badakigu erantzuna zein den, egileak horri buruz ezer esan ez badu. EZIN DA EZER EGIN. CCek, ordea, ahalbidetu egiten dute sortzaileek argi esatea zer nahiago duten, galdera horiei aurretiaz erantzunda. Hain zuzen, galdera horiei erantzutearen ondorioz, eskaintzen dizkiguten aukera guztiak konbinatuz, gutxienez sei lizentzia desberdin lor ditzakegu. Gehiago dira, baina gure testuinguruan sei hauek erabiltzen dira gehien: CCek eskaintzen dizkiguten aldagai posibleak kontzeptu hauen araberakoak dira: Aitortza – Attribution (BY): Lanaren zenbait erabilera onartzen dira, betiere jatorrizko egilea nor den aitortzen bada.
30 Beraz, konbinazioak eginez, sei lizentzia ohikoenak osatzen dira. Kontuan izan behar da gure lanerako lizentziotako bat hautatze hutsarekin hura kopiatzeko baimena ematen ari garela, gutxienez, betiere jatorrizko egilea nor den aitortzen bada. Hortaz, kopiak egiteko aukera eta jatorrizko egilea aitortzeko derrigortasuna izango ditu gutxieneko abiapuntu edozein lizentziak. Hauek dira lizentzia motak: Aitortza (CC BY): Besteei lana banatu, nahastu, moldatu, aldatu eta haren gainean eraikitzeko baimena ematen zaie, baita helburu komertzialekin ere. Aitortza – BerdinPartekatu (CC BY-SA): Besteei lana banatu, nahastu, moldatu, aldatu eta haren gainean eraikitzeko baimena ematen zaie, baita helburu komertzialekin ere, betiere lizentzia berarekin edo antzekoarekin egiten bada. Aitortza – LanEratorririkEz (CC BY-ND): Lana helburu komertzialetarako erabil daiteke, baina ezin da lan eratorririk sortu. Aitortza – EzKomertziala (CC BY-NC): Lana banatu, nahastu, moldatu, aldatu eta haren gainean eraikitzeko baimena ematen zaie, betiere helburu komertzialekin egiten ez bada. Aitortza – EzKomertziala – BerdinPartekatu (CC BY-NC-SA): Lana banatu, nahastu, moldatu, aldatu eta haren gainean eraikitzeko baimena ematen zaie, betiere helburu komertzialik gabe eta lizentzia berarekin edo antzekoarekin egiten bada. Aitortza – EzKomertziala – LanEratorririkEz (CC BY-NC-ND): Ezin da helburu komertzialekin erabili, ez eta lan eratorririk sortu ere.
31 Honez gero, begi-bistakoa da ez dela nahikoa lan batek Creative Commons lizentzia duela soilik adieraztea, bestelako xehetasunik eman gabe, ez baita behar den informazio guztia ematen. Badakigu material hori kopiatu egin daitekeela, baina ez zer baldintzatan egin daitekeen, aldaketarik egin daitekeen, edo helburu komertzialekin erabil daitekeen. Haien arteko desberdintasunak garrantzitsuak dira, eta, beraz, ezinbestekoa da zehaztea aukera guztietatik zein den gurea. Hain dira lizentzia ezberdinak, ezen Creative Commons erakundeak berak, lehen aipatutako kultura-lan librearen definizioari jarraituz, lizentzia horietako bi «Approved for Free Cultural Works» izendatu baititu, hots, kultura-lan libreetarako onetsiak: CC BY eta CC BY-SA. Kulturalan libreen definizioaren arabera, aldatzeko ahalmena edo erabilera komertziala mugatzeak lan baten askatasun-maila mugatzen du31. 13. Lizentziak nola erabili Lizentzia horiek gure lanarekin nola erabiliko ditugun pentsatu aurretik, bi alderdi nagusi aztertzea komeni da. Lehenik eta behin, funtsezkoa da ohartzea lizentzia bat erabiltzen dugula eta, zein erabiltzen dugun esplizituki adierazten ez badugu, lehenespenez copyrighta edo jabetza intelektualaren legea aplikatzen dela. Hau da, ezer egiten ez badugu, babesa erabatekoa izango da. Inork ezin du ezer egin gure lanarekin. Hortik abiatuz, gure aukera zein den argi azaldu behar dugu, baina erabiltzen dugun euskarri edo formatuaren mende dago guztia. Edozein kasutan ere, gure aukeraren eta hautatu ditugun baldintzen inguruan eman dezakegun informazio erantsi guztia ongietorria izango da. Are gehiago kontuan hartzen badugu mundu guztiak ez dakiela nola funtzionatzen duten lizentzia libreek, nahiz eta CCek hamabost urtetik gora daramaten abian, esate baterako. Bigarrenik, garrantzitsua da azpimarratzea Creative Commonsek gure esku jartzen duela bere lizentzia sorta osoa, bai eta gure hautapena pertsonalizatzeko behar ditugun tresnak ere, baina horiek erabiltzeko ez da inolako erregistrorik eskatzen. 31 http://freedomdefined.org
32 13.1 Lizentzia bat aukeratzea Koaderno honetan azaldutako guztia nahikoa izango litzateke eskura dauden lizentzietako bat aukeratu eta gure lanari aplikatzeko, ondoren zehaztuko dugun moduan. Hala ere, Creative Commons erakundeak gure eskura jarri du tresna soil bat bere webgunean, aukeraketa errazago egin dezagun. Gure lanerako nahi ditugun erabilerei buruz hiru galdera errazi erantzunez, interfaze interaktibo batek denbora errealean erakusten digu zer lizentziak erantzuten dien gure interesei, eta gure eskura jartzen du, hiru maila edo geruza eskainiz: Commons Deed, lege-kodearen URLa eta makinetarako metadatuak bi formatutan, aurrerago ikusiko dugunez. Hori guztia, hogeita hamar hizkuntzatan baino gehiagotan. Zer nahi dugun erabakitzen dugunean, nola sartuko dugu lizentzia gure lanean? 13.2 Paperezko argitalpenetan Argitalpen fisiko batean oso erraz egin daiteke. Aldizkari, liburu edo disko batean nahikoa da beste kreditu motekin, argitaletxearen informazioarekin eta abarrekin batera adieraztea, eta, lekurik izanez gero, komeni da lizentziari buruz ahal dugun informazio guztia eranstea, banatzeko baldintzak ulergarri egiteko. Argitalpen kolektiboak direnean, hainbat egile edo bitarteko (testua, irudia, audioa) dituztenak, lizentziak lan osoari eragin diezaioke, edo desberdintasunak zehaztu daitezke. Adibidez, testuek lizentzia bat izan dezakete, eta beste bat irudiek. Lanean agertzen diren materialetako batek copyright murriztailerik baduen ere adieraz daiteke.
13.3 Erakusketa-aretoan Lana espazio fisiko batean erakusten denean ere, ikusgai jarri behar dugu gure lizentzia. Eta hori egiteko erarik logikoena da horrelakoetan eman ohi diren beste informazio batzuekin batera ematea. Adibidez, erakusketa bateko lan guztiek lizentzia bera badute, aretoko gainerako informazioekin batera adieraz daiteke. Lan bakar bati erreferentzia egiten bazaio, adierazpenak ohikoekin batera egin daitezke (izenburua, egilea, urtea, teknika, etab.), ahalik eta informazio zabalena erantsiz. Gutxienez CC erakundeak eskaintzen dituen jabari publikoko ikurren konbinazio egokia adierazi behar da, honelako siglekin batera: CC BYNC-SA. Hortik aurrera, lekuak uzten digun guztia erants dezakegu — URLa, QR kodea—, gure benetako asmoa ezagutzera emateko.
33 13.4. Leku publikoetan Lan fisiko bati buruz ari garenean, ezin dugu ahaztu lan bat kalean dagoenean legeak egileen eskubideak mugatzen dituela, salbuespen gisa, eta lan hori erabiltzea libre dela, «panorama-askatasuna» deritzonagatik. Salbuespen hori ez da berdin kudeatzen estatu guztietan, eta alde nabarmenak daude. Espainiako Estatuan, libre da kalean modu finkoan dauden lanen, monumentuen eta bestela babestuta ez dauden eraikinen argazkiak, bideoak eta margolanak egitea, baita helburu komertzialekin ere; ez da hala beste herrialde batzuetan, ordea, hala nola Frantzian, Italian, Belgikan edo Grezian. Horrek guztiak ez dio eragiten edozein pertsonak erabilera pribaturako egiten dituen argazkiei, halere.
13.5. Eremu digitalean Objektu digitaletan edo multimedian, haiek erabiltzeko lizentziei buruzko informazioa fitxategi digital guztiekin batera joan ohi diren metadatuetan sar daiteke. Lehen ere aipatu dugunez, makinentzako metainformazio horrek lagundu egiten die nabigatzaileei, bilaketamotorrei eta beste edozein softwareri dokumentu batek izan ditzakeen erabilerak identifikatzen, baina, horrez gain, egileari, sortze-datari eta abarri buruzko datuak ematen ditu. Creative Commons-ek, zehazki, bi gomendio egiten ditu, webgunean erabiliko den ala fitxategi digital autonomo gisa erabiliko den kontuan hartuz
13.6. HTML + RDFa HTML formatuan emandako informazio hau webguneen edo blogen kodean txertatuta (kopiatu eta itsatsita) joaten da. HTML luzapen batzuk dira, makinei informazio semantiko irakurgarria sartzeko aukera ematen dietenak.
13.7. XMP Egileari, lizentziari, baimenei eta abarrei buruzko informazioa, beste datu askorekin batera, XMP metadatuen bidez erants dakioke fitxategi bati. Adobe software-konpainia ahaltsuak sortu zuen sistema hau jatorrian, baina gaur egun, ISO estandar bihurtu da, eta gehienbat PDF dokumentuetan eta ohiko irudi-formatuetan erabiltzen da: JPEG, PNG edo TIFF.
34 Bi kasuetan, Creative Commons webgunearen bidez eskaintzen dizkigu baliabide horiek lizentzia jakin bat hautatzen dugunean, gure material digitalean sar ditzagun. «HTML + RDFa» kopiatu eta gure webgunean edo blogean itsats dezakegu, edo, XMP metadatuetarako, deskargatu daitekeen fitxategi bat erabil dezakegu. Irudiak kudeatzeko edo editatzeko programa askok datu horiek inportatzeko aukera ematen dute.
13.8. Metadatuen beste sistema batzuk Beste sistema batzuk ere badaude metadatuak kudeatzeko, bereziki irudienak. EXIF eta IPTC datuak izango dira seguruenik ezagunenak. Argazki-kamera digital ia guztiek dauzkate horrelako datuak, bereziki irudiak hartzeari buruzko datu teknikoei buruzkoak. Geolokalizazioa eta egileari eta copyrightari buruzko datuak ere jaso ditzake, baina funtzio horiek enpresa fabrikatzailearen esku daude. Metadatuen kudeaketari lotutako arazoetako bat da, hain zuzen, ezaupide aurreratu batzuk behar direla, eta gehienetan, hainbat edizio-aukera ematen dituzten hirugarrenen aplikazioak erabili behar izaten dira.
13.9. Audioa eta bideoa
Audioko fitxategi digitalei dagokienez, sistema ezagunena etiketa bidezko ID3 sistema da, mp3 fitxategietan erabiltzen dena. Aurreko kasuetan bezala, etiketen bidez lanari buruzko informazioa fitxategiari eransteko aukera ematen digu, egileari eta copyrightari buruzko datuak barne; edizio-programek, erreprodukzio-aplikazioek eta audioa kudeatzeko sistemek informazio hori ezagutzen dute. mp3 formatuak bezala, beste audio-fitxategi batzuek ere (wav, ogg, flac, aac, etab.) metadatuak eduki ditzakete, baina, formatu sorta zabaltzearekin batera, metadatuak sartzeko sistemak ere ugaritu egiten dira. Berriz ere, enpresen esku gaude, haiek erabakitzen baitute zer metadatu eta nola sartuko diren, zer informazio irakurriko duten, eta, gehienetan, beste programa batzuk erabili behar izaten ditugu etiketa horiek editatzeko. Bideoari dagokionez, beti izango dugu aukera lizentzia eta behar den informazioa ohiko kreditu-tituluetan sartzeko, ohiko gainerako datuekin batera. Hala ere, bideo-formatu guztiek etiketak eta XMP metadatuak txertatzeko aukera ere ematen dute. Hemen ere, erabiltzen dugun softwarearen araberakoa da hori.
35 14. Egile-eskubideak kudeatzeko erakundeak Egile-eskubideen esparruan, eskubide horiek kudeatzeko erakundeak beharrezko —eta are ezinbesteko— bihurtzen dituzten bi arrazoi nagusi daude. Alde batetik, eskubideen ustiapen ekonomikoaren konplexutasuna dela eta, ia erabat ezinezkoa da egile batek bere kabuz bere lana non eta nola erabiltzen den kontrolatzea, eta are gehiago erabilera bakoitzari dagokion ordainsariari loturiko guztia kudeatzea. Gainera, Espainiako Estatuko Jabetza Intelektualaren Legeak berariaz zehazten du kasu batzuetan ordainsaria jasotzeko eskubidea ezin dutela egileek beren kabuz baliatu, baizik eta nahitaez erakunde kudeatzaile baten bidez egin behar dutela. Besteak beste, hala egin behar da komunikazio publikoagatik, liburutegietako maileguengatik, unibertsitatean erabiltzeagatik eta kopia pribatuengatik jaso beharreko ordainsariekin.32 Ez dira horiek erakundeek ematen dituzten zerbitzu bakarrak, noski, baina beren kideen lanak ustiatzetik datozen etekinak bildu eta banatzea da haien jarduera nagusia. Elkarte horietako bateko kide ez bazara, inork ez ditu zure eskubideetako batzuk kudeatuko, eta zuri dagozkizun eskubide batzuk, nahitaez modu kolektiboan kudeatu beharrekoak, beste kideen artean banatuko dira, edo erakunde horiek betetzen dituzten beste funtzio batzuetara bideratuko dira. Espainiako Estatuan, gaur egun, kudeaketa kolektiboko zortzi erakundek dute Kultura Ministerioaren jarduteko baimena: VISUAL ARTISTA PLASTIKOEN ERAKUNDE KUDEATZAILEAk (VEGAP) hainbat arlotako sortzaileen eskubideak kudeatzen ditu: pintura, eskultura, argazkigintza, ilustrazioa, diseinua, bideo-artea, netart, arkitektura... eta, oro har, ikusizko sortzaile guztiena. EGILE ETA EDITOREEN ELKARTE OROKORRAk (SGAE) arlo hauetako sortzaileak biltzen ditu: musika, ikus-entzunezkoak (argumentu-idazleak, gidoilariak eta zuzendariak), arte eszenikoak (antzerkigileak eta koreografoak) eta musika-edizioa. ESKUBIDE ERREPROGRAFIKOEN ESPAINIAKO ZENTROAk (CEDRO) edozein bitarteko eta euskarritan argitaratutako liburu, aldizkari, egunkari eta partituren egile eta editoreak biltzen ditu. 32 Egile-eskubideen kudeaketa kolektiboari eta Espainiako Estatuko erakunde kudeatzaileei buruzko informazio ofiziala Kultura Ministerioaren webgunean eskuratu daiteke. http://www.culturaydeporte.gob.es/cultura/propiedadintelectual/la-propiedadintelectual/preguntas-mas-frecuentes/gestion-colectiva.html
36 ESKUBIDE INTELEKTUALAK KUDEATZEKO ELKARTEA (AGEDI), fonogramen33 eta musika-bideoen ekoizleena. ARTISTA INTERPRETATZAILE EDO JOTZAILEEN ELKARTEAk (AIE) nagusiki musika-interpretatzaileak eta orkestra-zuzendariak biltzen ditu. ARTISTA INTERPRETATZAILEEN ERAKUNDE KUDEATZAILEAk (AISGE) ikus-entzunezkoen arloko interpretatzaile edo jotzaileak biltzen ditu, hala nola aktoreak, dantzariak, bikoizketa-aktoreak eta eszena-zuzendariak. IKUS-ENTZUNEZKO LANEN EGILE-ESKUBIDEAK KUDEATZEKO ERAKUNDEAk (DAMA) ikus-entzunezkoen sortzaileak biltzen ditu, gidoilarien, argumentu-idazleen, zuzendari-errealizatzaileen, itzultzaileen eta moldatzaileen arloan. IKUS-ENTZUNEZKOEN EKOIZLEEN ESKUBIDEAK KUDEATZEKO ERAKUNDEAk (EGEDA) ikus-entzunezkoen ekoizleak biltzen ditu (film luzeak, film laburrak, telesailak…) Lehen zortzi erakunde daudela esan dugun arren, hala jasotzen baita erakunde horien dokumentu ofizialetan eta webguneetan, Euskal Autonomia Erkidegoan beste erakunde bat sortu zen 2015ean, EKKI izenekoa EUSKAL KULTURGILEEN KIDEGOAk (EKKI) lan mota hauetatik datozen eskubideak kudeatzen ditu: literaturakoak, musikakoak, dramatikoak, zinematografikoak, ikusizkoak, plastikoak, argazkigintzakoak, ikus-entzunezkoak, multimediakoak eta abar. Beste erakunde kudeatzaile batzuetatik desberdintzen duen alde nagusia da diziplina artekoa dela, ez baitu bere arreta sorkuntzaren sektore batera edo bestera mugatzen, baizik eta era guztietako sortzaileak hartzen ditu bere baitan. Bigarren aldea da bere jarduteko esparrua EAEra mugatzen dela, eta beren jarduera gehienbat autonomia-erkidego honetan egiten duten egileen eskubideak kudeatzen dituela. Estatuko erakunde kudeatzaile guztiek oraindik betetzeko duten hutsune bat da oraindik ez dutela lizentzia libreak dituzten lanen kudeaketa barne hartzen. Kasu guztietan erakunde bakoitzaren irizpideen mende dago hori, baina, eztabaida honen erdian gaudenez, etorkizunean ezinbestean aldatuz joango dira irizpideok; gaur-gaurkoz, 33 Oro har, «fonograma» terminoak musika- edo soinu-grabazioei egiten die erreferentzia.
37 erakundeen printzipioak eta lizentzia irekien errealitatea bateraezinak direla dirudi. EKKI da salbuespen bakarra, agerikoa baita CC eta antzeko lizentziak dituzten lanak ondorio guztietarako kudeatzearen alde dagoela; gainerako erakundeei dagokienez, gaur egun batzuek bakarrik proposatzen dute nolabaiteko bateragarritasuna, hala nola VEGAPek. Hori bai, lan horiek beren errepertoriotik kanpo uzten dituzte, eta, ondorioz, horrek praktikan esan nahi du berriro ere bazter uzten dutela lan ugariren kudeaketa kolektiboa, zeina erakunde horiek egin behar baitute nahitaez, legearen arabera. Horiez gain, une honetan beste zalantza asko dituzte erakunde kudeatzaileek hainbat gairen inguruan: diru-bilketako eta banaketako sistemak, ordezkaritza-kuotak, gobernu eta erakundeekiko lobby gisa jardutea... Hala ere, ez da hau ez unea eta ez lekua ziurrenik etorkizunean ere jarraituko duen eztabaida34 horri heltzeko.
15. Kultura beti iraganaren gainean eraikitzen da Orrialde hauetan jabetza intelektualaren oinarri batzuk berrikusi ditugu, nagusiki gaur egungo jardun artistikoen alorrekoak. Kultura libre deiturikoak sustraiak non dituen ikusi dugu, bai eta egileeskubideen inguruko eztabaidara egin dituen ekarpenak ere; azkenik, lizentzia libreak izan ditugu aztergai, eta, zehazkiago, Creative Commons delakoak. Bukatzeko, lizentzia horiek nola aplikatzen diren azaldu dugu, lizentzien aukera sorta zabala aztertu dugu, eta gure lanetan aplikatzeko gako guztiak ematen saiatu gara. Jabetza intelektualari, industriaren interesei, sortzaileen lanari eta kulturarako eskubideari buruzko eztabaida irekia deritzogunaren erdian, Brett Gaylor-ek bere A Remix Manifesto dokumentalean eskaintzen duen ikuspegiak hori guztia perspektiban jartzen du, lau puntutan laburbilduz: • Kultura beti iraganaren gainean eraikitzen da. • Iragana beti saiatuko da etorkizuna kontrolatzen. • Etorkizunean gero eta askatasun gutxiago izango dela dirudi. • Gizarte libreak eraikitzeko, iraganaren kontrola mugatu behar da. 34 Gai horretan eta, zehazkiago, SGAEren inguruan sakontzeko, oso interesgarria da argitalpen hau: Legardón, Ainara eta David García Aristegui, SGAE, Monopolio en decadencia, Bilbo: consonni, 2017.
39 Geure lanari buruzko erabakiak hartzeak ondorioak izango ditu etorkizuneko kulturan. Espero dugu orrialde hauek erabaki horiek hartzeko erabilgarri dauden tresnak aktibatzeko balio izango dutela. Argi dago eztabaida honek aurrera jarraituko duela, arauek eta legeek ere aldatzen jarraituko duten bezalaxe. Bestalde, beste baterako utzi behar izan ditugu beste hainbat gai, hala nola "jabari publiko" eta "prokomun" kontzeptuak, copyrightaren ordezko aukera batzuk (hala nola anti-copyrighta edo ez-copyrighta), eskubideak, formatuak eta tresna libreak kolektiboki kudeatzeko aukera berriak eta beste asko eta asko. | science |
addi-356009fc6c54 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52083 | Mikrofonoak: soinu sorkuntzarako eta era binauralean erregistratzeko teknologia eta prozesuak | Arce Sagarduy, Mikel | 2021-06-28 | Sarrera EHUko Arte eta Teknologiako koadernoen edizio honetan, soinuzko edukia sortzeko berariazko tresna baten alderdi teknologikoak eta sormenari dagozkionak landuko ditugu. Hautematen dugun soinu-bibrazioa anplifikatzeko eta erregistratzeko sentsore gisa erabiltzen den mikrofonoa «transduktore analogiko» bat da; alegia, soinu-uhinak seinale elektriko baliokide edo proportzional bihurtzen ditu, eta seinale hori hautematen dugun soinu-sentsazioaren antzekoa eta analogoa da. XX. eta XXI. mendeetan izan duen garapen teknologikoak era askotako jokabide, sentikortasun, konbinazio eta berariazko aplikazioen aukera izugarri zabala eskaintzen digu; horiek guztiak azalduko ditugu, eta praktika jakin batzuetan erabiliko ditugu, soinuzko arteen berezko esperientziak izateko (ukipen-mikrofonoak edo piezoelektrikoak eta mikrofono binauralak). Ikus-entzunezko teknologiaren sozializazioa, aniztasuna eta eskaintzen dituen aukera teknologiko guztiak direla eta, zenbait baliabidek badute orain erabilera espezifikoa eta plastikotasun nahikoa arte garaikidean erabili ahal izateko. Mikrofonoa tresna nagusietako bat da aukera ematen diguna soinua behatu, sentitu eta sortzeko material eta baliabide gisa erabiltzeko. Entzumen binaurala inguratzen gaituen espazioari behatzeko era bat da, eta, haren bidez, sakontasuna antzeman daiteke eta soinu-iturrien jatorria bereizi. Soinu-espazialtasuna lantzeko, erreferentzia bat da. Metodo propio baten bidez eta soinua era binauralean erregistratzeko mikrofono-buru bat eraikiz esperimentatuko dugu hori. Ukipen-mikrofonoek edo piezoelektrikoek material ez-gaseosoetan sortzen diren bibrazioak anplifikatzen (erregistratzen) dituzte. Mikrofono gehien-gehienek aireko bibrazioak jasotzen dituzte; piezoelektrikoek, aldiz, solidoetan transmititutako uhinak esploratzen dituzte, baita likidoetan transmititutakoak ere (hidrofonoak). Barruko soinuzko mundu hori, ezkutukoa eta hautemanezina izan ohi dena, analogikoki handitzen da oso teknologia elektroakustiko sinple eta merkeen bidez; monografia honetan, esperientzia praktiko gisa eskainiko dugu hori ere.
Aurkibidea 1. Mikrofonoak 1.1. Mikrofonoak eta soinuaren transdukzioa 1.2. Funtzionamendua Transdukzio piezoelektrikoa Transdukzio elektrodinamikoa Elektret kondentsadorearen bidezko transdukzioa 1.3. Direkzionaltasuna 1.4. Sentikortasuna 1.5. Maiztasun-erantzuna 1.6. Soinu-seinaleen inpedantzia 1.7. Formak, erabilerak eta aplikazioak 2. Aplikazio espezifikoak 2.1. Espazialtasuna eta entzumen binaurala Erregistro binaurala Era binauralean erregistratzeko sistema bat (buru binaurala) eraikitzeko prozesua 2.2. Ukipen-mikrofonoak eta soinu sorkuntza Mikrofono piezoelektrikoak eta ukipenmikrofonoak eraikitzeko prozesuak 3. Bibliografia eta esteka interesgarriak 4. Eranskina: Arte eta Teknologia Sailean soinurako eskuragarri dauden material batzuk (2020)
1. Mikrofonoak 1.1. Mikrofonoak eta soinuaren transdukzioa Mikrofonoa da soinu-bibrazioaren prozesu elektroakustikoaren elementu nagusia. Aireko presioaren aldaketa edo oszilazio horiek (bibrazioak) hauteman ditzake, eta seinale elektriko bihurtu; hots, transduktore bat da. Transdukzioprintzipio batzuk oinarri dituela, bere mintz edo diafragmara iristen den energia akustikoa alda dezake eta energia elektriko txiki bihurtu. Mikrofono bat transduktore elektroakustiko bat da, energia akustikoa energia elektriko (tentsio-aldaketak) bihurtzen duena. Bozgorailua da prozesuko azken elementua, eta hura ere transduktore elektroakustiko bat da, baina aurkako bidea egiten du. Bozgorailuak korronte elektrikoa soinu-bibrazio bihurtzen du. Transduktore mota asko daude, eta haietako asko beste iturriren batetik energia hartzen duten benetako energia-sorgailuak izaten dira, hala nola bizikletetako dinamoak edo parke eolikoak (aerosorgailuak). Beste adibide bat teklatu arruntak dira —hatzek mintzen gainean egiten duten bulkada eraldatzen dute, eta sakatutako teklaren kodea sortzen dute—, baita haizagailuak ere —energia elektrikoa energia mekaniko bihurtzen dute (haizagailuaren palen mugimendua)—. Transdukzioaren jatorria fisikan dago eta prozesu fisikoak deskribatzen ditu, baina arte-prozesuei ere aplika dakioke kontzeptu hori, artistak bere ideia obra bihurtzen baitu; hots, bere pentsamendua prozesatzen du eta entzuteko, ikusteko edo irakurtzeko moduan ematen du1. Gaur egun eskura daitezkeen mikrofono mota guztiak sailkatzeko eta identifikatzeko — beharrezkoa baita hori, aplikazio jakin batzuetarako zer mikrofono mota behar den jakiteko—, modu ordenatuan azaldu behar dira haien funtzionamendua, direkzionaltasuna, sentikortasuna, maiztasun-erantzuna, inpedantzia eta forma edo kanpo-ezaugarriak (neurriak, itxura eta osagarriak edo osagarriak erabiltzeko aukerak). 1 Ikusi Carlos López Charlesen «Transducción entre sonido e imagen en procesos de composición» hitzaldia, 2009koa: http://www.ceiarteuntref.edu.ar/lopez_charles 5
1.2. Funtzionamendua Mikrofonoek askotariko transdukzioak egiten dituzte, eta transdukzio mota horren araberakoak izango dira ondorengo ezaugarri batzuk; ezaugarri horien ondorioz, oso erabilera zehatzetarako erabiliko dira mikrofono batzuk. Sailkapenarekin hasteko, transdukzio mota ohikoenak aipatuko ditugu, nahiz eta guztiak transduktore elektroakustikotzat hartzen ditugun: • Transduktore piezoelektrikoa. • Transduktore elektrodinamikoa. • Transduktore elektrostatikoa edo kondentsadore-transduktorea. • Ikatzezko transduktorea.
Horietako bik soilik ez dute behar elikadura elektrikorik: transduktore piezoelektrikoak eta elektrodinamikoak (bobina mugikorrekoak edo dinamikoak). Transdukzio elektrostatikoak edo kondentsadore-transdukzioak beti behar du sisteman elikadura-iturri iraunkor bat edo hornidura elektriko bat (bateria, pila, phantoma), eta horrek, beraz, aldez aurretik arreta jartzea eskatzen du: bateria egoera onean dagoela ziurtatu behar da, edo phantom hornidura edo aktibazioa izan edo horren aukera dagoela jakin (nahasgailuaren edo grabagailuaren bidez), edo halakorik ez duten ekipamenduetara konektatzea eragotzi (kamera reflex digital gehienek ez dute izaten phantom elikadurarik mikrofonotik bertatik bateria-elikadurarik ez daukaten elektret kondentsadore bidezko mikrofonoak konektatzeko). Transdukzio piezoelektrikoa Piezoelektrizitatearen propietatea, lehenengoz, Pierre eta Jacques Curiek aurkitu zuten, 1881ean, kuartzoaren konpresioa aztertzen ari zirela. Kuartzoa mekanikoki konprimatzean, materiaren kargak bereizi egiten dira, eta, horren ondorioz, polarizatu egiten da karga. Polarizazio horregatik sortzen dira txinpartak. Material piezoelektrikoek energia mekanikoa energia elektriko bihur dezakete. Kuartzozko 6 1. irudia. Ukipen-mikrofono piezoelektrikoa.
kristalek, mikek eta mineral batzuek (hala nola kaltzitak) ezaugarri hori dute: presio mekaniko bat eraginez gero —hau da, kanpotik deformatuz gero— eremu elektrikoak sor ditzakete. Fenomeno fisiko hori erabili izan da, bai pizteko sistemak egiteko —kuartzoaren erako zenbait materiali presioa eginda (silexa, gaspizgailuak, etab.)—, bai soinuaren bibrazioa erregistratzeko —soinuuhinen bibrazioa eroaten duten materialen bidez, hala nola ukipenmikrofonoen bidez—. Ukipen-mikrofono oinarrizkoenak honela osatzen dira (1. irudia): mintz edo diafragma gisa funtzionatzen duen letoizko plaka zirkular soil bat dute, 15-40 mm arteko diametroa duena eta material piezoelektrikozko edo mikazko beste plaka fin batez estalia dagoena. Bigarren plaka horretan sortzen da seinale elektrikoa. Hala, soinu-bibrazioaren presioaren ondorioz mika deformatzen edo aldatzen denean sortutako seinale elektrikoa jasotako bibrazioaren presioaren edo intentsitatearen elektrikoki analogoa (proportzionala edo alderagarria) izango da. Ukipen-mikrofonoetan ez ezik, gailu hauetan ere erabiltzen da transdukzio piezoelektrikoa: • Nota altuen bozgorailuak (tweeter direlakoak), bozgorailu txikiak. • Disko-jogailuaren kapsula (pickupa). • Gasezko berogailuen pizte elektronikoa. • Pizgailu edo supizteko elektrikoak. • Hidrofonoak. • Atzerapen-lineak. • Motor piezoelektrikoak. • Gitarra elektrikoetako bibrazio-sentsoreak. • Telefono mugikor eta ordenagailu eramangarrietako baterien kargatze automatikoa. • Kuartzozko erlojua. • Sentsoreak. • Transduktore ultrasonikoak (adibidez, ekografoen buruak). 7
Transdukzio elektrodinamikoa Indukzio elektromagnetikoaren propietateak Michael Faraday-k aurkitu zituen; haietan oinarrituz, dinamoa asmatu zuen, sorgailu elektrikoaren aurrekaria. Horrez gain, elektroakustikarako eta soinuaren transdukzio elektrodinamikorako printzipio eta aplikazio garrantzitsuentzako oinarri ere izan ziren; esate baterako, hauentzat: mikrofono elektrodinamikoa (haril mugikorrekoa edo dinamikoa ere deitua) eta bozgorailua; transdukzio-printzipio bera dute oinarri. Hau da, prozesua erabat itzulgarria da, sistema alderantzika daitekeelako: mikrofonoko transdukzio elektrodinamikoan, soinu-presioak korronte elektriko aldakor bat sortzen du —soinuaren presioaren analogoa—, eta bozgorailuko transdukzio elektrodinamikoan, berriz, alderantziz gertatzen da: anplifikadorearen energia elektriko aldakorraren eraginez, bozgorailuak airean presioa edo aldaketak eragiten ditu, eta soinua igortzen du. Transdukzio-printzipio horretan, bi elementu edo indar bereizgarrik hartzen dute parte beti: indar aldakorreko eremu magnetiko batek eta indar iraunkorreko eremu magnetiko batek. Bigarren indarrak iman iraunkorrak osatutako nukleo baten inguruan kobre esmaltatuzko haril batek soinu-presioaren ondorioz egiten duen higidurak sortzen du indar aldakorreko eremu magnetikoa, eta harilaren irteeran, haren muturretan, karga elektriko aldakor bat sortzen da, egindako soinupresioarekiko proportzionala (2. irudia). 8 2. irudia. Mikrofono elektrodinamikoa (1. Soinu-uhinak, 2. Diafragma, 3. Haril mugikorra, 4. Iman iraunkorra, 5. Korronte elektrikoaren irteera). 1. 2. 3. 4. 5.
ez, aldatu egiten da karga metatzeko ahalmena. Plaka mugikorrak mikrofonoaren mintzaren edo diafragmaren zeregina betetzen du (3. irudia). Plaka mugikor hori plaka finkora hurbiltzen edo plaka finkotik urruntzen da, eta metatutako tentsioa aldatzea eragiten du (bi plaken arteko material isolatzailean elektroiak irabazten edo galtzen direlako). Kondentsadore-plakek korronte elektrikoa behar dute funtzionatzeko, eta, horregatik, horrelako mikrofonoak ez dira autonomoak, eta elikatu egin behar dira, pila baten bidez edo kanpoko iturri batetik; mikrofonoen arloan, phantom elikadura deitzen zaio horri (phantom power). Gaur egun, elektret kondentsadoredun mikrofonoak dira garatuenak, segur aski, eta, berez, ez dute ondorengo ezaugarri jakinik (direkzionaltasuna, sentikortasuna, maiztasun-erantzuna). Ezin konta ahala erabilera, forma eta tamainatakoak daude; hau da, oso erabilera jakinetarako eraikitzen eta zehazten dira. Akats handia da ondorengo ezaugarri horiek kontuan ez hartzea eta pentsatzea «kondentsadore-mikrofono» bat mikrofono mota bakar bat dela, «bikain»tzat hartzen dena lehen ezaugarri horretan oinarrituta; lehen ezaugarri horrek, ordea, funtzionamendu-printzipioa besterik ez du definitzen. Kontuan hartu behar dugu beti begiratu beharra dagoela ea elektret kondentsadoredun mikrofonoak gorputzean bertan bateria bat duen edo edo kanpo-iturri batetik elikatzen den (phantom) nahaste-mahai, grabagailu edo beste tresnaren batek hornituta. Edonola ere, halako mikrofonoek elikadura behar dute etengabe. 1.3. Direkzionaltasuna Ezaugarri honek ezarriko du zer ahalmen duen mikrofonoak norabide jakin batzuetatik datozen seinaleak hartzeko eta beste batzuetakoak ahultzeko edo baztertzeko. Honela sailkatzen dira mikrofonoak, beren direkzionaltasunaren arabera: • Omnidirekzionalak • Noranzko bikoak • Noranzko bakarrekoak • Kardioideak • Superkardioideak • Hiperkardioideak 10
Ezaugarri honi dagokionez, beti izan behar dira hauek kontuan: • Direkzionaltasuna eta sentikortasuna ez dira gauza bera. • Teleobjektibo bat eta mikrofono direkzional bat ez dira baliokideak. • Objektibo angeluzabal eta mikrofono omnidirekzional bat ere ez dira baliokideak. • Plano bisuala (bideoa, argazkia), ertzek mugatzen dute. • Soinu-eremuaren planoa ez dago inoiz ere zehazki mugatua (mikroaren atzean oso soinu ozenak baditugu, mikroak beti hartuko ditu soinuak, oso direkzionala izanagatik). • «Belarriek ez dute betazalik». Alegia, ezinezkoa da entzuteari uztea. Soinua oso ozena bada, ia mikrofono guztiek, oso direktiboak izan arren, intentsitate txikiagoan har dezakete, baita atzetik iristen zaienean. 4. irudia. Diagrama polarrak: omnidirekzionala, kardioidea, superkardioidea, noranzko bikoa 11
Mikrofono bati soinua zer angelutatik iristen zaion mikrofono horrek soinu hori hartzeko duen sentikortasuna irudikatzeko, diagrama polarra erabiltzen da. Mikrofonoaren mintz edo diafragmaren inguruko esfera baten irudikapen laua da. Hauek dira oinarrizko diagrama polarrak: omnidirekzionala, kardioidea edo direkzionala eta noranzko bikoa (4. irudia). Mikrofono omnidirekzionalek 360°-ko diagrama polarra dute (zirkunferentzia osoa). Haien sentikortasun-erantzuna konstantea da; hau da, soinu guztiak hartzen dituzte, duten norabidea dutela. Dena hartzen dutenez, nahi dugunarekin batera nahi ez duguna hartzen dute: ingurune-zarata, islapen akustikoa, etab. Hori da haien eragozpen nagusia. Irratian telebistan baino gehiago erabiltzen da mikrofono mota hau, jendea mikrofono bakar baten inguruan jar daitekeelako. Bideoetan eta telebistan, baina, ez da gomendatzen, ez baita estetikoa; horietan, gomendagarriagoa da nahi ez diren soinuak indargabetzen dituzten mikro direkzionalak erabiltzea, kamerak mugitzean sortutakoa indargabetzeko, besteak beste. Hala ere, baliteke halakoak erabiltzea komeni izatea pertsona baten mugimenduei jarraitzea ezinbestekoa denean edo talde jendetsuak grabatu behar direnean. Halakoetan, sabaitik zintzilikatu daitezke, ekintza gertatzen den lekuaren gainean; adibidez, orkestra baten gainean zintzilik (soinuplano urruna). Erantzun omnidirekzionalak uniformea izan behar luke, baina ez da. Mikrofono omnidirekzionalek goimaiztasunei baino hobeto erantzuten diete txikiei eta ertainei. Diafragmara aurrez aurre iristen diren soinuetarako (izan aurreko aurpegitik, izan atzekotik), noranzko biko mikrofonoek edo «8» itxurakoek dute sentikortasun handiena. Ia-ia ez dituzte hartzen alboetako soinuak. Horrelako mikrofonoak aurrez aurre dauden esatariekin edo abesbatzetako kantariekin erabiltzen dira. Irratiko elkarrizketetan maiz erabiltzen diren arren (elkarren aurrez aurre eserita dauden pertsonentzat), telebistan oso erabilera mugatua dute noranzko biko mikrofonoek («8» itxurakoek). Ez dira inola ere nahasi behar mikrofono estereo deritzenekin (5. irudia). Mikrofono estereoak gorputz bakar bat osatuz lotutako bi mikrofono kardioide dira; adibidez, modelo hau: 5. irudia. Mikrofono estereoa 12
oso txikiko mikrofonoak erabiliz haietatik oso hurbil edo haietara itsatsita dagoen eta indarrez adierazten den ahotsa har dezaten; hala, eragotzi egiten da bozgorailuen irteerako seinalea berriro mikrofonora sartzea, mikrofonoa berrelikatzea eta txistu ezaguna edo Larsen efektua sortzea. Kontuan izan behar da kantari batek inoiz ere edo ia inoiz ere ez duela erabiltzen zuzeneko mikrofonoa estudioan, estudioko eta zuzeneko mikrofonoen direkzionaltasuna eta sentikortasuna erabat desberdinak direlako. Kanpoko itxura eta erregistro-ezaugarriak desberdinak izateaz gain, estudioko mikrofonoek badute beste berezitasun bat: izugarri sentikorrak dira bibrazioekiko edo eskuzko kontaktuarekiko (beti egoten dira egitura edo euskarri indargetzaileei lotuta). Aldiz, ohikoa izaten da kantariek eskuekin eustea zuzeneko mikrofonoari, ez baitu batere sentikortasunik eskuen kontaktuarekiko (6. eta 7. irudiak). Mikrofono kardioideak edo noranzko bakarrekoak oso sentikorrak dira aurretik iristen zaizkien soinuekiko, baina oso sentikortasun txikia dute atzetik iristen zaizkienekiko (ikusi diagramak). Ez da inoiz ere ahaztu behar horren ondorioz gorrak direla haien atzean edo alboetan dauden soinuetarako, edo soinu horietatik babestuak daudela. Akats handia da pentsatzea mikrofono direkzionalak —noranzko bakarrekoak edo kardioideak ere deituak— direla konponbidea soinuiturritik urruntzeko beharra dagoenean eta halakoak erabiliz har daitezkeela urrutitik iturri bakar batetik datozen soinuak. Hain zuzen ere, badira oso sentikortasun txikiko noranzko bakarreko mikrofonoak anplifikazioa edo PA (public address system) duten zuzeneko edo live emanaldietan erabiltzeko. Halako erabileretan, eragotzi egin behar da erlazio akustiko bat izatea mikrofonoen eta bozgorailuen artean. Hori nahiko ondo lortzen da noranzko nahiko bakarreko eta sentikortasun 6. irudia. Estudioko mikrofonoa (Neumann U87). 7. irudia. Zuzeneko mikrofonoa (Shure SM58). 13
Direkzionaltasun-maila batetik aurrera, badira beste mikrofonokapsula mota batzuk, direkzionaltasun handiagoakoak eta, beraz, doitasun handiagokoak noranzko bakar batetik datozen soinuetarako; adibidez, hauek: • Mikrofono superkardioidea. Haren diagrama polarreko lobulu frontala kardioidearena baino irtenagoa da, baina ez hiperkardioidearena bezain irtena. Kardioideak baino sentikortasun handiagoa du atzealdean, baina hiperkardioideak baino txikiagoa. • Mikrofono hiperkardioidea. Haren diagrama polarreko lobulu frontala kardioidearena eta superkardioidearena baino irtenagoa da, baina kardioideak eta superkardioideak baino ahalmen handiagoa du atzealdeko soinua hartzeko. Noranzko bakarreko mikrofonoak edo mikrofono direkzionalak, azkenik, oso selektiboak dira iturri edo jatorri bakar batean sortutako soinurako, eta nahiko gorrak dira gainerako noranzkoetatik datozenetarako. Badute eragozpen nagusi bat: haien erantzuna ez da konstantea. Behemaiztasunetarako (tonu baxuak) baino direkzionalagoak dira goimaiztasunetarako (tonu altuak). Izan ere, soinu-maiztasunak zenbat eta txikiagoak izan, orduan eta omnidirekzionalagoak dira soinuuhinak (hau da, norabide guztietarantz hedatzen dira); eta, alderantziz, zenbat eta laburragoa izan soinuaren uhin-luzera (eta handiagoa maiztasuna), orduan eta direkzionalagoak dira soinu-uhinak eta orduan eta altuagoak. Haien abantaila nagusia da kokapen zehatzagoko soinua hartzeko aukera ematen dutela. Direkzionaltasun handia (hiperdirekzionaltasuna) oso sentikortasun handiarekin konbinatuta behar izaten da baldin eta fikzio zinematografikoaren arrazoi edo konbentzioengatik mikrofonoak ez badu agertu behar koadroan edo agertoki-esparruan (fotografikoan) edo soinu-planoaren eta plano bisualaren artean erlazio bat mantendu behar bada. Horretarako, kanoi-mikrofonoa erabiltzen da: soinuiturriari begira jarri behar da, urrutiagotik edo hurbilagotik (beti ere esparruaren mugaren barruan), bi planoen arteko erlazioaren arabera. 1.4. Sentikortasuna Soinu-presio jakin baterako zer irteera elektriko lortzen den adierazten du mikrofono baten sentikortasunak. Mikrofonoen sentikortasunneurriak ez dira beti zehazki konparagarriak, fabrikatzaileek ez dituztelako neurtze-sistema berak erabiltzen. Normalean, mikrofono 14
10db 20k 10k 5k 2k 1k 500 200 100 50 1.5. Maiztasun-erantzuna Soinu-sistema dena dela (mikrofonoak, bozgorailuak, mixer edo nahasgailuak, erreproduzigailuak, etab.) ekipamendu bat kalitatezkotzat hartzeko (hi-fi: high fidelity, goi-fidelitatea, HD: high definition, bereizmen handia), gizakientzat entzungarriak diren maiztasunak barne hartu behar ditu, gutxienez (20-20.000 Hz). Arrazoi beragatik, zenbat eta zabalagoa izan ekipamendu baten maiztasun-erantzuna, orduan eta kalitate handiagokoa izango da amaierako soinua. Edozein sistema elektroakustikoren maiztasun-erantzunak laua izan behar luke; hau da, sistemak berdin tratatu behar lituzke sartzen edo irteten diren soinu guztiak. Dena den, praktikan, baxuen eta altuen erantzunak ez dira berdinak izaten. Maiztasun-erantzuna txarra izatea ez da gerta litekeen gauzarik okerrena; erantzuna berdina ez izatea da okerrena. Alegia, maiztasun batzuetan igotzea eta beste batzuetan jaistea. Hori gertatzen denean, emaitza distortsionatua irteten da. Ekipamendu elektroakustikoen maiztasun-erantzuna lineala edo «laua» izatea da onena. 9. irudia. Audio-Technica etxeko AT2020 mikrofonoaren maiztasun-erantzunaren grafikoa. Audio-Technica etxeko AT2020 mikrofonoaren maiztasunerantzunaren grafikoa da hori (9. irudia). Maiztasun-erantzunaren grafikoei «maiztasun-erantzunaren kurba» deritze. Grafikoan ikusten da, adibidez, 80 Hz-ean apalgune bat dagoela, 5 dB ingurukoa. Horrek esan nahi du 80 Hz-eko seinale oro 5 dB beheratuko edo apalduko dela. Mikrofonoan goi-paseko iragazki bat izatea bezala da: goi-maiztasunak eta maiztasun ertainak pasatzen uzten du, eta behe-maiztasunak eten edo indargabetu. Izatez, mikrofono batzuek badituzte halako iragazkiak, eta iragazki horiek mikrofonoaren maiztasun-erantzuna aldatzen dute. Grafikoan ikusten da, halaber, 8 kHz-etik 9 kHz-era 4 dB inguruko gailur bat dagoela. Horrek esan nahi du maiztasun horiek 4 dB inguru goratzen direla. 17
Mikrofono batzuk maiztasun-erantzun jakin bat emateko diseinatuak daude, eta, hala, erregistro jakin bat dute —dunbal baterako, harmonika baterako, zuzeneko ahots baterako nahiz estudioko ahots baterako— eta, zer efektu bilatzen den, ezaugarri jakin batzuk dituzte. 10. irudia. Bateriarako Shure mikrofono sorta. Argazkian (10. irudia), bateriarako Shure mikrofono sorta bat dago: sentikortasun, direkzionaltasun eta maiztasun-erantzunen konbinazio desberdinak dituzte, bateriako danbor, dunbal eta txindatetara egokituak. Erantzun lauko mikrofonoek ez dute inolako kolorerik ematen maiztasunerantzunean, hau da, dB (–10 dB-tik 10 dB-era) vs Hz (20 Hz-etik 20.000 Hz-era) grafiko batean. «Kolorea ematea» esaten diogu mikrofonoak maiztasun jakin batzuei erantzun jakin bat emateari, beste maiztasun batzuen kaltetan. Mikrofono horien grafikoa 0 dB-eko lerro ia zuzen bat da, eta sortzen den soinua, iturrikoarekin alderatuta, oso naturala. Erantzun doituko mikrofonoak fabrikatzaileak jada espezializazioa emandakoak dira, eta jada kolorea izaten dute neurri batean; adibidez, hari-instrumentuetarako mikrofonoak eta perkusioetarako mikrofonoak. Erantzun doigarriko mikrofonoek kommutadore bat dute, eta haren bidez etenak egin daitezke behe-maiztasunetan (maiztasun horiek ahuldu), edo erabat lau utzi. 18
Mikrofono batzuetan behemaiztasuneko soinuen etena adierazten duten sinboloa (11., 12. eta 13. irudiak) lerro lau edo angeludun bat izaten da, eta maiztasun jakin batzuen etena seinalatzen du; maiztasun-erantzunaren nolabaiteko irudikapen grafiko bat da. Normalean, goi-paseko iragazki (high pass filter) bat izaten da — maiztasun ertainak eta goi-maiztasunak pasatzen uzten du, eta behemaiztasunak eten—, eta, mikrofono modelo batzuetan txertatuta, soinu-inpaktuen eraginak arintzen ditu (adibidez, haizearen hotsa), edo hurbiltasun-efektua konpentsatzen du. 13. irudia. Behe-maiztasuneko soinuen etena erakusten duen grafikoa. 10db 20k 10k 5k 2k 1k 500 200 100 50 19 11. eta 12. irudiak. Behe-maiztasuneko soinuetarako etenaren sinboloa.
1.6. Soinu-seinaleen inpedantzia Mikrofonoen irteerako inpedantzia ezaugarri garrantzitsua da. Tentsio bat aplikatzean zirkuituak korronteari egiten dion erresistentzia da. Mikrofonoaren barruko erresistentziaren neurria da, eta ohmetan neurtzen da: Ω. Mikrofonoak, oro har, hiru multzotan sailkatzen dira: inpedantzia txikikoak (50-1.000 ohm), ertainekoak (5.000-15.000 ohm) eta handikoak (20.000 ohmetik gorakoa linea dela jo daiteke). Mikrofono gehienak inpedantzia txikikoak edo ertainekoak dira. Inpedantzia altuko mikrofono baten eta haren sarreraren artean erabiltzen den kableak izan behar lukeen luzera mugatua da. Kable horrek 6 m-tik gora baditu, galerak izaten dira tonu altuetan eta irteeramailan. Inpedantzia txikiko mikrofonoak eta kableak erabilita, aldiz, mikrofonoaren kableek ia edozein luzera izan dezakete ia inolako galera larririk gabe. Hala ere, komeni da konexio-kableen luzera ahalik eta doituena izatea; hau da, zenbat eta kable zati laburragoak erabili, orduan eta hobeto. Audio-seinale guztiak ez dira berdinak, eta garrantzitsua da hori ulertzea. Haien artean zer maila- eta inpedantzia-diferentzia dagoen ulertuta, ondo egingo ditugu ekipamenduen arteko konexioak, kable egokiak erabiliz eta seinale mota bera onartzen duten sarrera-irteerak erabiliz: mikrofonoa Mic In identifikazioa duten sarreretara eta audiolineen seinaleak (Line Out eta aurikularrak edo Earphone Out) Line In edo Aux In identifikazioa dutenetara. Horrenbestez, oro har, hiru audio-seinale analogiko mota daude: mikrofono-mailaren seinalea, linea-mailaren seinalea eta bozgorailumailaren seinalea. Mikrofono-mailaren seinalea (Mic In identifikazioa izaten du, normalean) da hiruretan ahulena, potentziari dagokionez. Mikrofonoak sortzen du seinale hori eta kablean zehar joaten da aurreanplifikadorera. Ohikoa 2 minivolt (0,002 volt) inguru izaten da. Seinale hori baxuegia da audio-gailuren batek harekin lan egin ahal izan dezan (nahasteko, ekualizatzeko, etab.); horregatik, aurreanplifikadore bat behar du seinale hori lanerako moduko maila batera «jasotzeko». Laneko maila horri linea-maila deritzo. Baldin eta konparatzen badugu linea-mailaren bi seinale motekin (0,316 eta 1,23 V), argi dago mikrofono-mailako seinale batek anplifikazio handia behar duela eta, horrenbestez, funtsezkoa dela aurreanplifikadoreak ahalik eta kalitate onenekoak izatea. Halako seinaleei inpedantzia txikiko ere esaten zaie, eta Low-Z letrekin 20
identifikatzen dira. Seinale batek inpedantzia txikikotzat hartua izateko izan behar dituen ohm-ak ez dira beti berdinak; dena den, garrantzitsua da gogoratzea inpedantzia txikiko seinaleak kable luzeetatik seinalea edo maila galdu gabe garraia daitezkeela. Gehienetan, halako seinaleak orekatu7 egiten dira; beraz, irrati-interferentziak jasateko arrisku txikiagoa dute. Linea-mailaren seinalea (Line In-out) mikrofono-mailarena baino askoz ere potentzia handiagokoa da. Inpedantzia ere altuagoa du. Linea-mailaren seinaleak egokiak dira mixer edo nahasgailuekin, ekualizadoreekin, konpresoreekin eta audioa prozesatzeko gainerako gailuekin lan egiteko. Linea-maila «profesionala» +4 dBu-koa da. Seinale mota hori orekatua izaten da normalean, eta 1,23 volten baliokidea da. Audio-gailu profesionalek horrelako seinalea erabiltzen dute beren sarrerairteeretan. «Kontsumitzailearen» linea-maila –10 dBV-ekoa da. Seinale mota hori inoiz ez da izaten orekatua, eta 0,316 volten baliokidea da. Ikusten denez, +4 dBu-ko seinalea baino ahulagoa da, eta, gainera, ez dago orekatua; horrenbestez, interferentziak izateko eta seinalea galtzeko arrisku handiagoa du. Halako seinaleekin lan egitean, garrantzitsua da ahalik eta kable laburrenak erabiltzea (inoiz ez 6-7 m baino luzeagoak). Horrelako seinalea erabiltzen dute kontsumitzaileen gailuek, hala nola mp3- erreproduzigailuek, CD-erreproduzigailuek eta audio-ekipamendu merkeek. Bozgorailu-mailaren seinalea (Speakers Out), azkenik, anplifikadoretik bozgorailua elikatzen duen seinale mota da. Haren maila, jakina, izugarri aldatzen da anplifikadorearen potentziaren arabera —potentzia hori wattetan (W) adierazten da—. Seinale hori, askotan, beste guztiak baino indartsuagoa izaten da. Horregatik, seinale hori beste era bateko seinale baten sarrerara zuzenean konektatuz gero, gerta liteke seinalea hartzen duen gailuaren zirkuitua erretzea, baita sutea eragitea ere. Bozgorailuaren mailako tentsioa handia izateak badu abantaila bat beste seinale mota batzuekin aldean: kableek ez dute babes berezirik behar seinalea interferentzietatik babesteko; ordea, funtsezkoa da kableen polaritatea zaintzea (normalean, gorria + da, eta beltza, – ), faseoposizioak seinalea ez desagerrarazteko. 7 Kable orekatuak pare bihurritu erakoak dira, eta interferentzia elektromagnetikoak indargabetzen dizkiote elkarri; orekatu gabeko kableak, berriz, interferentzia elektrikoak jasateko arrisku handiagoa dute. 21
1.7. Formak, erabilerak eta aplikazioak Eraikuntza, direkzionaltasun, sentikortasun eta maiztasun-erantzunaren ezaugarriak oso zehatzak dituzten mikrofono mota asko daude, eta oso erabilera jakinetarako diseinatuak izan dira: zinema, bideoa, dokumentala, elkarrizketa, zuzeneko edo estudioko ahotsa edo kantua, instrumentala edo musikala, espezializatua, zientifikoa, itsasokoa, kirolekoa, telefonia, mugikor bidezko komunikazioa, etab. Hona hemen soinuzko eta ikus-entzunezko edukiak sortzeko askotan erabiltzen diren mikrofono mota batzuk: Eskuko ahots-mikrofonoak (barnemotelgailuak dituzte, eskuan erabiltzean bibrazioak mintzera ez pasatzeko). Mikrofono horien erabilera zuzeneko ikuskizunetara lotua dago, non anplifikazioa egoten baita normalean; horregatik, oro har, dinamikoak izaten dira, oso sentikortasun txikikoak (gogorrak) eta noranzko bakarrekoak (ikusi sentikortasuna eta Larsen efektua). Horietako batzuk benetako ikono bihurtu dira soinuzko emanaldietan (musika, etab.). Adibidez, Shure Unidyne SH55 ezaguna, 1939 inguruan merkaturatua, eta gaur egun Super 55 izena duena; haren aldaeretako bati Elvis mikrofono ere deitu izan zaio. 1930eko hamarkadan sortu zutenean, oso diseinu originala zuen, garai bereko Odlsmobile Six autoaren kalandran (erradiadorean) oinarritua (14. eta 15. irudiak). Shure etxeak berak aurrerago egin zituen SM58 eta SM57 mikrofonoak ere oso ohikoak dira ia agertoki guztietan, bai ahotserako bai instrumentuetarako (16. eta 17. irudiak). 14. irudia. SH55 (Super 55). 15. irudia. Oldsmobile Six. 16. irudia. SM58. 17. irudia. SM57. 22
Mikrofono horien maiztasun-erantzuna, baina, ahotsari dagokion tartean soilik da erregularra; hau da, 400 Hz-etik 4.000 Hz-era. Horregatik, ez dira oso erabilgarriak erabilera edo musika-tresna horietatik kanpora eta maiztasun-tarte horretatik kanpora, ez dituztelako ondo hartzen goi-maiztasunak, eta, beraz, soinu «itzalia» edo «distira» gutxikoa ematen dutelako musika-tresna batzuetarako (haize-instrumentuak, biolinak, etab.). Kanoi ertaineko, laburreko eta luzeko mikrofonoak oso ohikoak dira ikusentzunezkoen ekoizpenean; izan ere, horretarako diseinatu zituzten, berariaz, oso ezaugarri jakinekin: oso direkzionaltasun handia eta oso sentikortasun handia. Ezaugarri horiek behar dituzte urruti dauden igorleen soinua hartu ahal izateko inoiz ere plano bisualean sartu gabe, ikus-entzunezkoen agertokian eta haien fikzioan mikrofonoek ikusezinak izan behar dutelako ikusleentzat konbentzioaren arabera. Gaur egun, ia denak kondentsadore edo elektret motakoak dira (adi: bateria edo phantom bidezko elikadura behar dute). Goi-maiztasunak nabarmentzen dituzte, eta oso maiztasun-erantzun distiratsua dute. Modelo batzuetan, behe-maiztasuneko soinuak apaltzeko, maiztasunetendurak daude: High Pass Filter edo goi-paseko iragazkia. Superkardioide eta hiperkardioide motakoak dira; hau da, diagrama polarrean lobulu frontala oso irtena dute. 18. irudia. Rode NTG2 mikrofonoa. 19. irudia. Pertika. Izugarri sentikorrak dira, tutuformakoak; egituraz, ez dute barneisolamendurik, eta, beraz, motelgailua duen euskarri batekin erabili behar dira (pertika, pistola) (19. irudia). Inoiz ere ez dira erabili behar zuzenean eskuekin eutsita. Oso sentikorrak direnez, haizerik leunenak ere perturbazioak eragiten ditu; horregatik, kanpoan erabiltzen direnean, tankera honetako osagarriak erabili behar dira ia beti: haizearen aurkako pantaila, windshield, windjammer edo deadcat (katu hila) delakoa (20. irudia). 23
Estudioko ahots-mikrofonoak oso delikatuak dira eraikitzeko. Barruan soilik erabiltzen dira. Gaur egun, kondentsadore- edo elektrettransdukziokoak dira gehienak. Sentikor samarrak dira, eta, horri esker, mikrofonotik 20-30 cm-ra jar daiteke kantaria (21. irudia). Motelgailua duen euskarri baten gainean jartzen dira beti, bertikalki, eta ahotsa perpendikularki (90°) igortzen zaie. Modelo batzuetan, direkzionaltasun mota aukeratu daiteke, baina, oro har, kardioideak dira. Oro erantzun garbia, distiratsua eta orekatua dute maiztasun guztietan. Beti jarri behar da antipop erako pantaila bat aurrean, kontsonante leherkariek ez dezaten erregistroa ase edo karraskarik edo soinu-eztandarik eragin. Erregistratzen ari garenean, ez dira inoiz ere ukitu behar, haien gorputzak ez baitu barneisolamendurik. 20. irudia. Haizearen aurkako pantailak. 21. irudia. Estudioko ahots-mikrofonoa. 24
Gorbata edo lavalier erako mikrofonoak eta diadema erakoak; miniaturizatuta daude, eta, horregatik, oso gutxi ikusten dira. Oso kalitate handikoak izan daitezke, eta sentikortasunaren eta direkzionaltasunaren konbinazio desberdinetakoak aurkitzen dira. Batzuetan, esaterako diadema erakoetan (Madonna mikrofonoa, 22. irudia), soinu- edo ahots-iturrirainoko distantzia konstante mantentzeko diseinatuak daude. Gaur egun, haririk gabeko transmisio-sistema batera lotuak egoten dira, eta horrek mugitzeko askatasun handia ematen du. Ia guztiak kondentsadore edo elektret motakoak dira (adi elikadura elektrikoari), eta maiztasun-erantzun erregularra dute, ahotserako bereziki. Sentikortasunak ez dira beti berdinak, baina, oro har, soinuiturritik pixka bat urrunduta lan egiteko diseinatuak daude; alegia, sentikortasun ertaina dute. 22. irudia. Diadema erako mikrofonoa. 25
Badaude urpeko miaketetarako prestatutako mikrofonoak ere, hidrofonoak, munduko gerretan itsaspekoak orientatzeko eta detektatzeko garatuak. Gizakion habitatetik kanpo daude soinuak entzuteko aukera ematen digute, eta esperimentatzeko aukerak aurkitzekoa. Ukipen-mikrofonoak izaten dira (transdukzio piezoelektrikoa), baina badira oso modelo profesionalak ere, hala nola Aquarian Audio mikrofonoak: Nahiko erraza da halakoak eraikitzea, mikrofono piezoelektrikoak edo ukipenmikrofonoak erabiliz, eta binilo likidoarekin edo silikona termofusiblearekin iragazgaiztuta (26. irudia). 25. irudia. Aquarian Audio, H2A-XLR Hydrophone mikrofonoa. 26. irudia. Binilo likidoz iragazgaiztutako ukipen-mikrofonoak. 2. Aplikazio espezifikoak Gaur egungo soinuzko edukien sorkuntzan, soinuak sortze-materia edo -bitarteko gisa zer aukera berri dituen miatzeko sistema gisa erabili izan dira mikrofonoaren baliabide teknologikoak. 1940ko hamarkadaren bukaeran, mikrofonoek eta grabazio magnetikoko sistemek aukera eman zuten inguruneko soinuak, industriakoak eta abar musikaekoizpenean sartzeko. Horrek bide eman zion musika konkretuari 27
edo zintarako musikari (tape music); adibidez, Étude aux chemins de fer8 (Pierre Schaeffer, 1948). 1970eko hamarkadaren amaieran, soundscape edo soinu-paisaiaren kontzeptua ekarri zuen R. Murray Schaferrek, The Tuning of the World eta definizio eta kalitate handiagoko mikrofonoen bidez landan lortutako soinu-erregistroak argitaratuta. Gaur egun, teknologiaren sozializazioari esker, artistek oso metodo errazak dituzte eskura soinua erregistratzeko, hura espresio-baliabide gisa, kontzeptu gisa eta inguratzen gaituen soinuzko munduari buruzko gogoeta gisa erabiltzeko. Ibilbide zehazki musikala ez duten artistek propietate jakin batzuei erreparatu diete soinuaren eremu hedatuan (espazialtasuna, dimentsionalitatea); horren ondorioz, espazioaren eta materiaren esplorazioarekin erlazionatutako alderdietara bideratu da ikerketa eta esperimentazioa, eta horrek mikrofonoen aplikazio espezifiko batzuk ekarri ditu. Segidan azalduko ditugu. 2.1. Espazialtasuna eta entzumen binaurala Bizi dugun edozein espaziok sortzen digun sentsazioa ez dagokio begiradari soil-soilik; espazio horretan sartzen garenean entzuten dugunak, baita begiak itxita ditugula ere, haren tamainaren aztarna nahiko argia ematen du, baita espazio horretako soinu-iturrien jatorri eta kokapenari buruzkoa ere. Espazioak lotura estua du soinuarekin, eta, horregatik, beren eskultura-eraikuntza edo -instalazioak bizitoki gisa edo haietan zehar ibiltzeko aukera ematen duten egitura gisa irudikatu dituzten artista askok kontuan hartu dituzte espazio horien propietate akustikoak eta, halaber, espaziook duten ahalmena, bai soinu-sentsazioak edo sentsazio akustikoak iradokitzeko, eta bai materialaren kalitate-testurei, egituraren ganbiltasunari edo ahurtasunari eta espazio edukitzailearen tamainari buruzko informazioa emateko. Richard Serraren Denboraren materia (2005) lana ia iraunkorki dago Bilboko Guggenheim museoan; eskultura multzo horretan, «materiarekin eta espazioarekin topatzea» proposatzen dio artistak ikusleari. Espazio horietan ibiltzean eta espazio horiek bizitzean (espiralak, toruak, etab.), etengabe aldatzen da gure soinu-pertzepzioa; eskultura-forma bakoitzean, itsu joanda ere, espazioaren eta materiaren propietateak erakusten dizkigu. Gure entzumen binaurala funtsezkoa da Richard Serrak modu inkontziente edo pasiboan proposatzen duen espazio-esperientziarako, 8 https://youtu.be/N9pOq8u6-bA 28
Fenomeno hori azaltzeko, entzumen binauralaren oinarriak ikusiko ditugu laburki: • Gizakiek bi kanal independenteren bidez entzuten dute (bi belarriak). Garunera bi informazio desberdin iristen dira (salbu eta bi belarriak soinu-iturritik distantzia berera daudenean), bi belarriak buruaz bereizita daudelako. • Bi belarrien kokapena desberdina izateak soinu-iturria kokatzeko aukera ematen dio garunari. • Belarrietatik jasotzen da informazioa, nahiz eta gero garunak prozesatzen duen informazio hori, soinu bakoitzak sortzen dituen nerbio-bulkadak konparatuz eta, azkenik, soinu-uhinen ezaugarriak interpretatuz. • Prozesu horretan, belarriek bata bestetik fisikoki bereizita daudela jasotzen dute informazioa, bakoitzak bere aldetik, eta ondoren deszifratzen da informazio hori. Hala entzuten du gizakiak; hau da, binauralki. • Entzumen-sisteman, bi belarriek jasotzen duten intentsitatearen, denboraren eta fasearen desberdintasunarekin erlazionatua dago hiru dimentsioen sentsazioa. Alegia, belarri bakoitzak jasotako informazioa bere aldetik prozesatuz eta ondoren bi seinaleen intentsitatea eta fasea alderatuz kokatzen ditugu soinuak espazioan. 9 https://youtu.be/sOkQE7m31Pw 29
Soinua espazioan kokatzeko orduan eragina duten faktoreak: • Denbora-diferentzia interaurala (ITD, interaural time difference): soinu-seinale bat belarri batera iristen denetik bestera iristen den arte pasatzen den denbora. Soinua 340 m/s-an hedatzen da airean. Interferentzien eraginez (buruaren beraren difrakzioa), ordea, aldaketak izaten ditu maiztasunen arabera, eta pertzepzioari eragiten dio, baita behe-maiztasunetan ere, non uhin-luzera aski luzea baita bi belarriek jasotako seinaleen fase-diferentzia baztergarria izan dadin. • Intentsitate-diferentzia interaurala (IID, interaural intensity difference) edo maila-diferentzia interaurala (ILD, interaural level difference): belarri batera eta bestera iristen diren seinaleen intentsitateen edo anplitudeen arteko diferentzia da. Diferentzia hori distantziaren karratuaren alderantzizkoaren araberakoa da. Buruak eta belarripabiloiek eragiten diote, denbora-diferentzia interauralean bezala; iragazki gisa jokatzen dute, maiztasun batzuk indartuz eta beste batzuk motelduz, eta, horregatik, gure buruen formak eta testurak eragina dute pertzepzio binauralean. Erregistro binaurala Era binauralean erregistratzean, gizakien entzuteko era berreraikitzen da: entzute-sistema bi mikrofonok ordezkatzen dute, eta, gure tinpanoen antzera, maniki-buru batean jartzen dira, zeinak entzutepabiloiak baititu, morfologikoki benetako belarrien oso antzekoak. Mikrofono horiei dagozkien eskuin- eta ezker-kanalak bereiz grabatu dena, aurikular itxiekin entzun behar da ezinbestean. Grabazio horrek egiten duen inpresioa hain da errealista, ezen, batzuetan, entzuleek ez baitituzte bereizten benetako soinuak eta grabatutakoak, eta, ondorioz, burua birarazten die grabazioak, entzuten ari denak espazioan duen jatorriaren bila. Hona hemen adibide klasiko bat, teknika hori gehien erabili duen teknikarietako batena: Hugo Zucarelliren The Barber Shop10 grabazio holofonikoa (binauralaren aldaera bat). 10 https://youtu.be/IUDTlvagjJA 30
27. irudia. Poliuretanozko burua, mikrofono binaural bat eraikitzeko. Era binauralean erregistratzeko sistema bat (buru binaurala) eraikitzeko prozesua Prozesu berezi bat garatu dugu, soinuak horrela erregistratzeko buru binaural merke bat eraikitzeko. Horretarako, material sinpleak erabiliko ditugu, aurrekontu txiki baitekin eskuratu ditzakegunak. Eraikitzeko, edozein bide erabil daiteke: maniki-buru eraldatuak (poliespanezkoak), maché papera, poliesterra, igeltsuzko moldeak, silikona, etab. Poliespanezko buru barne-hutsak erabiltzea gomendatzen dugu, benetako buru baten tamaina dutenak, gutxi gorabehera (27. irudia). Buruaren barrura sartzeko aukera izan behar da, entzuteko kanalak (mikroak) jartzeko. Funtsezkoa da entzute-pabiloiak ahalik eta errealistenak izatea. Hori egiteko era merkeena da pertsona batekin alginatozko molde bat egitea (negatiboa) (ikusi bideoa)11, eta, argizari gogorra erabiliz (egokiena, depilatzeko argizarizko perlak. 28. irudia), moldea positibatzea. Haietan, entzunbide bat jarriko dugu, argizarizko belarrian sartuta eta argizari beroz itsatsita. Kartoi mehezko hodi bat egin daiteke (barruko diametroa: 10 mm) edo «zorro termorretraktilak» erabili (29. eta 30. irudiak).
Linea-kable paralelo bat eta ⅛ hazbeteko minijack estereo bat ere behar dira (35. eta 34. irudiak). Konexioak egiteko eta soldatzeko, ikusi bideo hau12. 12 https://vimeo.com/35338173 Hauek izango lirateke haien ezaugarriak, gutxi gorabehera: Inpedantzia: 2,2 kΩ Seinale/zarata erlazioa: 60 dB Lan-tentsioa: 1,5… 10 V Banda-zabalera: -20… 16000 Hz Sentikortasuna: -44 ±2 dB Laneko korrontea: 600 µA 33. irudia 34. irudia Minijack estereo (1:1 eskalan inprimatua) Hodiak 25 mm luze izan behar luke kanpoko zulotik mikrofonokapsulara, eta hartan sartuta geldituko da kapsula. Luzera hori dugu gizakiok entzute-pabiloitik tinpanora. Barruko makurdura eta perpendikulartasuna zaindu behar dira (ikusi giza buruaren barneebakia, 31. irudia). Hurrengo urratsa mikrofono-sistema eraikitzea da. Giza entzumenaren antzeko direkzionaltasuna eta sentikortasuna dituzten bi elektret mikrofono ditu: elektret/ kondensadore motako bi mikro, omnidirekzionalak, oso sentikorrak eta 20 Hz-etik 20 kHz-era bitarteko maiztasun-erantzunekoak, eta 9,5 mm-ko diametroa dutenak (32. irudia). 31. irudia 32. irudia 33
35. irudia 36. irudia 37. irudia Konexioak egindakoan eta mikrofonoak belarrietan jarritakoan, burua material arin batez bete behar da (kotoiz, kuxinen betegarriz, poliespanez, etab.), mikrofonoak akustikoki isolatzeko (oso garrantzitsua da) eta bi mikrofonoen arteko komunikazioa eta barneerresonantziak eragozteko (35., 36. eta 37. irudiak).
Bukatzeko, burua pertsonaliza daiteke, baina hori ez da erabat beharrezkoa (38. irudia). 38. irudia 34
MIC IN Grabazioa bera edozein grabagailu digitalekin (39. irudia) edo analogikorekin egin daiteke, betiere bi pista independentetan grabatzeko aukera ematen badu eta grabazioa eskuz kontrolatuta, inoiz ez automatikoki. Grabazio binauralak entzuteko, kontsultatu SoundCloud-en lotura hau13. 13 https://soundcloud.com/mikelarce Buru binaurala MIC IN Elikagailua Grabagailuarekin erabili beharreko mikrofonoaren sarrerako konexioa (minijack emea, 1/8") —Mic In—; ESTEREOA izan behar du beti, eta elikatua edo Plug-In-Powered motakoa, bi mikroak elikatu ahal izateko, behar den aurreanplifikazioa izan dezaten. Bestela, elikagailu ertain bat erabili beharko genuke. ZOOM H4 eta H1 guztiz egokiak dira. 39. irudia. Era binauralean grabatzeko konexioen eskema. 35
kaktus anplifikatuak dira. Ikusi, halaber, Good Morning Mr Orwell, Nam June Paikena (1984)14. Cageri 1937an sortu zitzaion objektuen barne-hotsarekiko interesa, Oskar Fischinger (Alemania, 1900 - Los Angeles, 1967) ezagutu zuenean. Fischingerren jarduna animazio-film abstraktuz osatzen da, zeinak musika bisualaren parte baitira. Fischingerrek objektu guztietan bizi den espirituaz hitz egin zion Cageri, eta azaldu zion objektuetatik soinu edo hots bat ateratzea besterik ez zela behar espiritu hori askatzeko, soinu hori espirituaren ahotsa balitz bezala. Ideia hori Fischingerrek soinu sintetikoari buruz ikerketetan oinarritzen zen, baita fonografia filmikoari buruz egindakoetan ere, non korrelazio interesgarriak sortzen baitira irudiaren eta hotsaren artean. Ordutik aurrera, gero eta interes handiagoa piztu zitzaion Cageri gauzen barnesoinuari buruz. Reunion (1968) lan performatiboan, Cage eta Duchamp artistak (eta, geroago, Cage eta Teeny) xakean aritzen ziren ukipenmikrofonoz hornitutako taula batean (40. irudia); pieza bat mugitzen zen aldiro, soinu elektroniko anplifikatuak entzunarazten zituen eta irudiak erakusten publikoak telebista-pantaila gisa ikusten zituen osziloskopioetan. Barrukoa entzute horretan, funtsezkoa izan zen anplifikazio piezoelektrikoa edo ukipen-anplifikazioa: objektua edo gainazala 14 https://youtu.be/SIQLhyDIjtI?t=1061 42. irudia. Reunion, John Cage (1968). Irudian, John Cage ageri da, Marcel Duchamp eta Alexina Duchampekin batera. 37
osatzen duen materia solidoarekin kontaktu zuzenean dagoenez, objektuaren barne-hotsa, objektuak berez sortzen duena, zuzenean auskultatzen da, kanpo-eragile batek hura aktibatu beharrik izan gabe. Hala, teknologiari esker, askatasunez espresatzen den objektu baten ahotsa entzun daiteke. Gorputza ere artista askok erabili dute instrumentu gisa. Adibidez, Laurie Anderson artista bere burua kolpekatzen ikusten dugu buru-kolpea (Headknock, 1980) lanean. Hurrengo bideoa Joan Logue artistarena da, eta aukera interesgarri horren adibide bat da. Betaurreko batzuk dira, eta zubian jarritako piezoelektriko batekin anplifikatuak daude, halako moldez non bere buruan jotzen duenean betaurrekoek hezurren hotsa hartzen baitute eta hotsaren intentsitatea areagotu, gorputza eta sakontasuna emanez. Garezurra bera jotzen da, eta betaurrekoek entzuten duten soinua proiektatzen da, anplifikatua. Piezoelektrikoak areagotutako soinu-tresna bihurtzen dira burua eta buruaren erresonantzia. Beste artista askok, hala nola Atilio Doreste15k, natura esploratu dute, eta performanceak edo interbentzioak egin dituzte naturan (42. irudia), naturako materiak eta bibrazioak erabiliz, ukipen-mikrofono edo mikrofono piezoelektrikoen bidez ekoitziz beren obra. 15 https://youtu.be/3-C94-kY2Hg 41. irudia. Joan Loguek Lauri Andersonekin lankidetzan egindako 30 s-ko spota; Laurie Andersonek bere buruan jotzen du bere Headknock (1980) jantzia duela. https:// www.youtube.com/watch?v=Qt_zQbu3dFA 42. irudia. Atilio Doreste, Pencas encordadas, Kanariak, 2016. https://www.atiliodoreste.net/videos 38
Mikrofono piezoelektrikoak eta ukipenmikrofonoak eraikitzeko prozesuak Prozesua erraza eta merkea da: kapsula edo plaka piezoelektrikoak euro bat baino gutxiago kostatzen dira (43. irudia) eta elektronika-dendetan saltzen dituzte (adibidez, Bilbon, Radio Rhin dendan). Konektatu nahi dugun ekipamenduaren mikro-mailaren seinaleari dagokion sarrerarako —Mic In— konektore egoki bat besterik ez dugu beharko (¼ hazbeteko jack-a, XLR edo ⅛ hazbeteko minijack-a). Bi piezak lotzeko, audio-kable batera (mikrofonokoa edo lineakoa) soldatuko ditugu. Ikusi bideoa16. Lehendabizi, audio-kablearen zati bat ebaki behar da (mikrofonoak izatea nahi dugun luzerakoa), eta punta zuritu, hari metalikoa soldadurak egiteko eran egon dadin. Bi aldeetan, kobrezko hari multzo isolatu bi izan behar ditugu: bata, «lurra», eta bestea, kolorezko beste kable baten barruan dagoena, «bizia». Piezoelektrikoari erreparatzen badiogu, ikusiko dugu material desberdinetako bi zirkulu zentrokide gainjarriz osatua dagoela. Orain, hari bizia barruko zirkuluari soldatu behar diogu, eta lurra kanpokoari, eta haien artean kontaktua sortzea eragotzi. Kablearen beste muturra jack monofonikora konektatuko dugu, eta, ondoren, itxi. Polaritateari jarraituz, bizia jackaren oin txikian jarri behar da, eta lurra, oin luzean. 16 https://youtu.be/PgLwNcvYkVA 43. irudia. Kapsula piezoelektrikoak. 39
Ukipen-mikrofono batetik abiatuta, haren aldaera interesgarri bat egin daiteke: hidrofonoa. Hidrofono batekin, grabazioak urpean egiteko aukera dago. Horretarako, mikrofonoa isolatu behar da: silikona termofusiblezko (edo binilo likidozko) estaldura batekin, soldadurak dituen piezoelektrikoaren aurpegiaren gainazal osoa eta soldadurak estali behar ditugu, geruza zentrokideen eta konexioen artean kontaktu elektrikoa izateko aukerarik ez izateko (ura eroalea delako). Zer behar den: • Piezoelektriko bat. • Audio-kable bat (nahi den luzerakoa). Audio-kable hori hari eroale batzuez osatua dago; hariak estaldura plastiko batez isolatuak daude, eta sare batez inguratuak. Edo, bestela, bi lineako kable bat izaten da, estereoa, eta, orduan, luzetara erdibi daiteke eta kable bakoitza bere aldetik erabili, edo bi kapsulako edo bi bide independenteko mikrofono piezoelektriko bat egin. • ¼ hazbeteko jack monofoniko bat edo ⅛ hazbeteko jack estereo bat. • Soldagailua, eztainua, aliketa finak eta guraizeak edo kableak zuritzekoa. 40
In-Sonora, soinuzko arte interaktiboari laguntzeko eta ikusgaitasuna emateko sortutako jaialdia eta plataforma: http://www.in-sonora.com/
UbuWeb, abangoardiako arteari buruzko webgunea (poesia konkretua eta soinuzkoa, bideoarte-fitxategiak, underground zinema eta soinuzko artea): http://ubu.com/
Mediateletipos, kultura aurala, soinuzko artea, ikus-entzunezko aktibismoa eta bitarteko berrien bidezko sorkuntza zabaltzen dituen bloga: http://www.mediateletipos.net
Soinumapa, fonografiaren eta Euskal Herriko soinu-maparen ekimen ireki eta lankidetzazkoa: http://www.soinumapa.net
4. Eranskina: Arte eta Teknologia Sailean soinurako eskuragarri dauden material batzuk (2020) MIKROFONOAK MODELOA / MOTA ERABILERAK SHURE SM58 Kardioidea. Dinamikoa. Eskukoa. Zuzenekoa (PA edo aldibereko anplifikazioa dagoenean). Larsen efektua / feedbacka / atzeraelikadura saihesten du. Zuzeneko ahotserako ekualizatua. SHURE SM57 Kardioidea. Dinamikoa. Eskukoa. Zuzeneko audiorako eta estudioko grabazioetarako. Perkusioekin, gitarra elektrikoekin eta antzeko soinu-tresnekin ondo lan egiten du. Atzeraelikadura edo feedback akustikoa murrizten du. SENNHEISER E825S Kardioidea. Dinamikoa. Eskukoa. Ezin hobea zuzenekoetarako eta aurkezpenetarako, ahots- eta tresna-mikrofono gisa. Larsen efektua / feedbacka / atzeraelikadura saihesten du. Zuzeneko ahotserako ekualizatua.
Kapsula dinamiko bat izan arren, soinua oso ondo prozesatzen du, eta soinua kalitate bikainekoa da, orekatua eta xehetasun handikoa. Horregatik, estimatua da irratiprodukzioetan eta mikrofono asko erabili behar diren egoeretan. RODE M3 Kardioidea. Kondentsadoreduna. Estudiokoa eta eskukoa. 9 V-eko barne-pila edo phantoma. Bikain egokitzen da grabazio-ingurune askotara, bai zuzeneko emanaldietan, bai estudioko grabazioetan. Kondentsadorearen kalitateari esker, fidelki erreproduzitzen ditu instrumentuak eta ahotsak, eta, tarte dinamiko zabalari esker, askotariko intentsitateko soinu-iturrien ondoan erabil daiteke. Landan grabatzeko gomendagarria. 43
AUDIO TECHNICA AT4041 Kardioidea. Kondentsadoreduna. Landakoa eta estudiokoa. Phantom eran soilik. Beti euskarri elastiko baten gainean. Sentikortasun handiko elektret kondentsadoredun mikrofonoa; soinu fidela, distortsio-maila baxuak eta maiztasunerantzun zabala ematen ditu, grabazio-egoera zorrotzetarako. RODE NT4 Kardioidea. Kondentsadoreduna. 9 V-eko barne-pila edo phantoma. Beti euskarri elastiko baten gainean. Instrumentuak grabatzeko eta kanpoko soinuak hartzeko diseinatua; sentikortasun handikoa. Bi kapsula ditu —X/Y konfigurazioa—, kalitate handiko grabazio estereoak egiteko. MARK DM200 Hiperkardioideak Kondentsadoreduna. Kanoi ertaina. 1,5V-AA motako barne-pila edo phantoma. Beti euskarri elastiko baten gainean. Noranzko bakarreko superra, oso sentikorra eta maiztasun-erantzun onekoa, egokia agertokietarako eta TBko eta zinemako platoetarako. Kanpoan erabiltzeko, haizearen aurkako babesa behar da. RODE NTG1 Superkardioidea. Kondentsadoreduna. Kanoi laburra. 1,5V-AA motako barne-pila edo phantoma. Beti euskarri elastiko baten gainean edo pertika batean. Noranzko bakarreko superra, oso sentikorra eta maiztasun-erantzun onekoa, egokia agertokietarako eta TBko eta zinemako platoetarako. Kanpoan erabiltzeko, haizearen aurkako babesa behar da. 44
Edozein iturrirekin pistak inprobisatuz esperimentatzeko. Performanceetan eta instalazioetan ere erabiltzen da. Zuzenekoetan erabiltzeko pentsatua. 49 | science |
addi-afda0310cca7 | addi | cc-by-nc-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52371 | Garaituen bizipenen berreraiketa Armendarizen Silencio roto filmean | Goikoetxea Pérez, Ander | 2021 | 106 Zer 26-50 (2021), 105-124 Ander Goikoetxea Pérez Sarrera Kontakizuna errealitatearen irudikapena dela esaten den heinean, eguneroko gertakarien berri zehatza ematen duelako, kontakizuna, azken finean, irreala da, izatez hermetikoa ere delako. Kontakizunaren egitura bera errealitatea baino askoz zurrunagoa eta sistematikoagoa da (Rosenstone, 1997). Hori da, hain zuzen ere, film historikoaren erronka nagusia: filmak alde batera uzten du gertaeren kausen konplexutasuna, eta, gainera, ez du idatzitako historiaren zorroztasunik, beste aukera batzuei ateak itxiz. Filma ez bezala, errealitatea irekia da. Beraz, kontakizuna itxia da: abiapuntua, garapena eta amaiera ditu, eta, gainera, ordena eta denbora zehatzak. Horregatik kontrajartzen da mundu errealarekin, non elementu estruktural hauek garrantzi txikiagoa duten (Gaudrealult eta Jost, 1995). Hala ere, zenbaiten ustez, irudien bidezko istorioa testu idatzia baino askoz konplexuagoa da, testu batek baino elementu gehiago barneratzen baititu: zinemak gertatutakoa bere osotasunean islatu behar du, guztia kontuan hartuta. Film batek garaiko zapatak, altzariak, jakak, etab. erakutsi behar ditu; horregatik, zinemak interpretatu eta asmatu egin behar du (Martínez Gil, 2013). Milurteko berria «oroimen historikoa» kontzeptua berreskuratzeko asmoz iritsi da Espainiako Estatuan. Egia da, halaber, kontzeptu hori Gerra Zibilera eta frankismora mugatzen dela kasu gehienetan. Gauzak horrela, xxi. mendeak, joera hori esparru askotan (hainbat kultura-ekoizpenetan, politikan, zientzian, zuzenbidean, eremu akademikoan...) ikus daitekeen aro berria hasi du gerra galdu eta errepresioa jasan zutenak aitortzeko. Hortaz, gizarteak galtzaileak aitortu nahi izan ditu. Horren erakusgarri da hamaika gizarte-elkarte sortu direla, Euskal Herrian zein Estatuan, gaia sakon lantzen dutenak. Hainbesteko garrantzia hartuz, gaiak politikara jauzi egin zuen mende hasieran. 2007ko abenduan Diputatuen Kongresuak Memoria Historikoari buruzko 52/2007 Legea onartu zuen, galtzaileen aitortza eta ordainerako politikaren lehen planora igaroz. Egia, justizia eta ordaina izan litezke hainbat gizarte-eremutatik egindako banakako ekintza horien guztien aldarrikapen komuna. Ikertzaile askorentzat, aro berri honen gakoa belaunaldi-aldaketa izan da, gerra bizi izan dutenen bilobek eutsita (Juliá, 2003; Aguilar Fernández, 2006; Saz, 2007; Pagès i Blanch, 2015). Belaunaldi honek ez du harreman zuzenik gerrarekin, bere aitona-amonek bezala, eta ez du bere gurasoek trantsizioaren garapenean duten adinako erantzukizunik. Beraz, hirugarren belaunaldi honek egia jakiteko eskubidea erreibindikatu (nork, zer eta nori), eta hainbat bidetatik hausnartzeko deia egin du, tartean zinemagintza.
https://doi.org/10.1387/zer.21867 107 Garaituen bizipenen berreraiketa Armendarizen Silencio roto filmean Horri, ordea, zalantza sortzen zaio, ez baita gauza bera historia eta oroimen historikoa, ezta memoria eta haren irudikapena ere. Horregatik, xx. mendetik eztabaida luzeak izan dira horren inguruan, zinea eta historiografia elkarri mesfidati begiratzen zioten bi eremu baitziren. Baina, azken hamarkadetan zinema iraganeko dokumentu bilakatu da, idatzizko testuak eta dokumentu ofizialek jasotakoa osatzen duen informazio-iturri gisa (Burke, 2005). Are gehiago, esparru akademikotik at, ikus-entzunezkoa herritar gehienen iturri nagusia bihurtu da gertaera historikoetaz jabetzeko (Rosenstone, 1997). Bada, orain, testuak aztertzeaz gain, iraganari buruzko informazioa ematen duen guztia aztertzen da. Martínez Gilek (2013) dio bi diziplina horiek «love story» erromantiko batean daudela, eta bertan ezarri direla harremanaren oinarriak: ezin zaio eskatu iraganean girotutako film bati erabat zehatza eta egiazkoa izatea, baizik eta, nolanahi ere, egiazalea. Eta, era berean, historia liburu bati ere ezin zaio eskatu entretenigarria eta arina izatea. Historiaren eta zinemaren arteko harremanaz hitz egiterakoan, De Pablo aipatu beharra dago urte luzeak baitaramatza Gerra Zibilaren inguruko zinema garaikidea zein aintzinekoa aztertzen, batez ere, historiografiaren ikuspegitik helduta. Bere aburuz, harreman estua dago bien artean, funtsean bi alderditan: batetik, filmaren irakurketa historikoa (hau da, filmak iturri historikotzat hartzea, kultura-produktu izateagatik) eta, bestetik, historiaren irakurketa filmikoa, zinemaren adierazpideetatik abiatuta film batzuetan diskurtso historiko bat egitea (De Pablo, 2001). Ondorioztatzen duenez, liburu akademikoak baino jende askoz gehiagorengana iristen denez, zinemak eragina du historian, berau eraikitzeko gaitasuna baitu, gizartean eragiten duelako eta estereotipoak eta pentsamoldeak sortzen baititu. Gauzak horrela, iragan hurbilari buruzko filmak aspalditik egin dira Espainiar Estatuan, baina mezua aldatuz joan da, gizartean eta politikan gertatu den bezala. Horrenbestez, diktadurako filmak eta gaur egungoak oso desberdinak dira mezuan eta, beraz, garrantzitsua da Espainiako zinemaren bilakaera ikustea xxi. mendea aztertzeko. Barrenetxea Marañonek (2012) hiru memoria desberdin sailkatu ditu garai politikoaren arabera: frankismoaren memoria ofiziala, trantsizioaren oroitzapena eta egungo memoria ordaingarria. Bestalde, 2000. urtea baino lehenagoko ekoizpen kultural eta historiografikoak, frankismoan baino gehiago, Gerra Zibilean zentratu ziren (Aguilar Fernández, 2006). 80ko eta 90eko hamarkadetan kalitatezko ikerketa asko egin ziren arren, ia ez zuten eragin sozialik izan. Horregatik, zinema eta eleberria bezalako esparruek garrantzi handia izan dute Espainiako Estatuan memoria berreskuratzeko (Liikanen, 2015). Gizarteak bezala, milurteko berrian zinemak 90eko hamarkadaren erdialdetik aurrera hasitako ibilbidean sakondu zuen eta, horrela, memoria historikoa landu duten filmen kopurua handituz joan da. Era berean, une horretan beste eremu batzuetan memoria historikoarekiko interesa piztu zen (kazetaritza, politika, zuzenbidea, historiografia...), eta, zehazki, Gerra Zibilaren eta diktaduraren ondorioe-
https://doi.org/10.1387/zer.21867 109 Garaituen bizipenen berreraiketa Armendarizen Silencio roto filmean Autore batzuek jada Silencio roto filma aztertu dutela jakinik, lan honek ikuspegi berri batetik jorratu nahi du, aurreko ikerketen osagarri gisa. Barrenetxea Marañónek eta López de Maturanak (2017) Espainiako zinemagintzaren irudimenean makiak izandako aldaketa erakutsi dute Frankismoan ekoiztutako La paz empieza nunca (León Klimovsky, 1960) eta demokrazia garaiko Silencio roto alderatuz. Ondorioztatzen dutenez, lehenengoan espainiartasuna suntsitu nahi dutenen aurkako defentsa naturala frankismoa den heinean, bigarrenean intolerantziaren eta indarkeriaren inguruko gogoeta egitea proposatzen da, Klimovskyren manikeismo nabarmena gaindituz. Devenyk (2008) xxi. mendean gerrillaren inguruko kontakizunak hartutako garrantzia aipatzen du, denbora-tarte berdinean horri buruzko bi film estreinatu baitira, Armendarizena, eta La guerrilla de la memoria (Javier Corcuera, 2002), bai eta biek amankomunean dituzten ezaugarriak azaldu ere. Bestalde, Sánchez-Bioscak (2005) filmaren lekukotza-joeraren errealismoa azpimarratzen du; izan ere, Silencio Rotok lekukoen bidez lantzen du makia. Modu horretan, lekukoen ahotsak bide ematen dio Espainiako trantsizio demokratikoak ahanzturaren putzuan sartu zuen giza-bizipen baten ezagutzari. Eta, filmaren errealismoa da, hain zuen ere, Jünkek azpimarratzen duena. Bere esanetan, 40ko hamarkadako historikotasuna eta alteritatea murrizten ditu, eta forma ezagun eta kulturalki konbentzituetan aurkezten du; bestalde, substratu historikoaz jabetze horrek aukera ematen du «oroimenaren irudi» bihurtzeko, Espainiako memoria kulturalean makien historia sartzen laguntzen baitu. 1. metodologia Filmaren interpretazioa finkatu ahal izateko ikus-entzunezko ikuspegitik aztertua izan da, hausnarketa historiko sakona analisitik at geldituz. Era berean, artikulu hau ikerketa kualitatibo batetik aurkezten da, eta horren garapenean oinarri teorikoak erabili dira. Zinemaren berezitasunetik abiatuta, baliabide narratiboak eta estetikoak identifikatu dira, alferrikakoa bailitzateke edukirik eta esanahirik gabeko gramatika ezin hobea. Ikus-entzunezko teknika konplexu eta aberats batek istorio bat behar du ikus-entzulearengana iristeko, eragiteko eta identifikatzeko. Zineman istorio hori testu narratiboak eskaintzen du, film-testuan1 bihurtuta. Halaber, zineman, argumentuaren testu-gidoia egoteaz gain, filmazio-gidoia ere badago, planoak, eszenak, sekuentziak, soinu-banda eta abar jasotzen dituena. Bi gidoiek argumentu-hariari laguntzen diote, edukia aberastuz, osatuz eta irismena handituz. Beraz, analisi filmikoa egiteko, gertakarien kontakizunak —narrazioa— eta antzezpenak —eszenaratzea— hartu dira kontuan. Eraikuntza narratiboaren funtsa hiru elementu nagusitan oinarritzen da: pertsonaia, ekintza eta gatazka (Galán Fajardo, 2007). Horiek identifikatu eta aztertuz makiaren irudikapena ikertu nahi da, alegia, filmaren mezua. 1 Aguilar Fernándezek (1996) argi eta garbi definitzen du film-testua zer den: kausa-efektu erlazioarekin lotutako gertakari batzuk, leku, denbora eta espazio batean garatutakoak.
110 Zer 26-50 (2021), 105-124 Ander Goikoetxea Pérez Zinemak duen baliorik garrantzitsuena bere kontakizuna ikus-entzulea hunkitzean datza: bere sentimenduak pizten ditu bere zuntz sentikorra ukituz eta pentsamendua sorrarazten du. Horretarako, ordea, beharrezkoa da planifikatzea, sistematizatzea eta irudiarekin eta soinuarekin integratzea, eta horrek ahalbidetzen du ikus-entzulearengan eragitea. Hurrengo puntuetan, Silencio Roto filmaren kontakizunera, haren egiturara, zentzura eta efektuetara hurbiltzen saiatuko gara, ikus-entzunezko kodeekin batera, zinema benetan ikuskizun atsegin bihur dadin laguntzeko. 2. Ahaztutakoen omenez Armendariz Silencio Rotorekin gerraosteko gertaerak kontatzen saiatu da, zehazki, galtzaileen eta emakumeen ikuspuntutik. Horretarako, zuzendariak gerrillaren gaiari heltzen dio makiaren bitartekarien bitartez, hau da, protagonista nagusiak mendian ezkutatuta zeuden gerrillarien laguntzaileak dira. Armendarizek erregimen frankistaren aurkako erresistentzian parte hartu zuten ahaztutako guztien omenez egin du filma. Hala, 1944ko udazkenean, 21 urteko Lucía (Lucía Jiménez) Pirinioetako herri batera itzuli da, Espainiako hiriburutik ihesi. Haurtzaroan bertan bizi izan zen, amarekin Madrilera joan aurretik. Aita, ordea, frankistek hil zuten gerran. Alabaina, Lucíaz gain, beste emakume askok ere badute paper garrantzitsua filmaren argumentuan, ahots aniztasun horri esker, gerra ostean herrian emakumeak nola bizi ziren adierazteko. Zuzendariak egitura zinematografiko zehatz batean oinarritzen du argumentua, pertsonaia horien guztien egiazkotasunetik abiatuta. Bigarren mailako argudio horiek dira, beraz, Silencio rotori aberastasuna eta egiazkotasuna ematen dizkiotenak. Protagonistak bakea ezarrita zegoela uste duen arren, herri txiki horretan beste errealitate bat aurkitzen du: oraindik ere Francoren aurka borrokatzen diren pertsonak daude, mendian ezkutatuta. Hiritik etorri berriak borrokan jarraitzen dutenak bere ideiengatik miresten ditu eta, batez ere, beren balioengatik. Baina, laster jakingo du mendiak ezkutatzen duen errealitate gordina: horrenbeste maite duen Manuelek (Juan Diego Botto) mendira ihes egitea erabakiko du atxiloketa saihesteko, eta, horren bidez, Lucíak erresistentzia antifrankistaren alderdi garrantzitsu bat ezagutuko du. Herrian errepresio politikoa, isiltasuna, salakeriak eta izua baino ez ditu aurkituko. Hala ere, Manuelekiko duen grinari esker, inoiz garai hobeak iritsiko diren ilusioan eta itxaropenean tinko jarraitzen du. Gerra, beraz, ez da amaitu, eta, egoera honetan, armak utzi nahi ez dituzten familiei, emakumeei eta haurrei eragiten die nagusiki. Hala, Silencio roto 1944ko udazkenean hasi eta 1948ko neguan amaitzen da. tartean, makiak herria bereganatzea lortzen du, denbora tarte txiki batean bada ere. Nahita nahiez, antzekotasunagatik, ekintza honek Aran haranaren (Katalunia) hargunea gogorarazten digu, non makiak hainbat herri hartu zituen. Erasoak astebete baino gutxiago iraun zuen, eta porrota bikoitza izan zen: ezin zuten irrikaz nahi zu-
https://doi.org/10.1387/zer.21867 111 Garaituen bizipenen berreraiketa Armendarizen Silencio roto filmean ten Errepublika txikia ezarri, eta, uste zutenaren aurka, herria ez zen matxinatu. Baina Armendarizen xedea ez da ekintza hura azaltzea, haratago doa: galtzaileen bizipenak erakutsi nahi ditu. Horregatik, ahalik eta modurik errealistenean eta, gainera, modurik gordinenean islatzea izan da bere hautua. Horrela, protagonisten arteko elkarrizketek gidatzen dute filma. 3. Korapiloa askatzeko oinarriak Silencio rotok aurkezten duen korapilo konplexu honen atzean, lau gai bereiz daitezke: harremanak, itxaropena eta etsipena, bidezkotasuna eta babes eza. 3.1. Harremanak Pertsonaia nagusi gehienak senitartekoak dira, baina, harremanak sendoak izan arren, gerraren erruz bihurritzen dira. Harremanak oso garrantzitsuak dira, eta ez norberarentzat bakarrik, baita komunitatearentzat ere. Harremanak ondorioak dakartza. Filmaren lehen unetik antzeman daiteke, dituzten tratuen arabera, gizarteak modu batera edo bestera sailkatuko dituela. Hala, Lolak (María Botto) Lucíari ohartarazi dio etorri berriak erlazio estua duela gorri batekin (Gerra Zibilean nazionalek hil zuten haren aita), eta ez zaiola komeni herriko beste gorri batzuekin harremanetan jartzea, agintariekin arazorik ez izateko. Arreta jarri behar da Lucíak garatzen dituen harremanetan, azken finean bera baita ikus-entzulea zuzentzen duena. Zentzu honetan, izeba teresak (Mercedes Sampietro) bere iloba une oro gidatzen du zalantzazko mundu batean. Berak egiten eta esaten duenak berebiziko garrantzia du istorio osoa aditzeko. Eta, hark ematen dituen aholkuetatik, bada bat azpimarratu behar dena: «[…] Ez fidatu inortaz, Lucía, inortaz. Jarraitu bakarrik hemen [bihotza] barruan sentitzen duzunari, soilik horri». Begira hori bakarrik. Hori da Armendarizek film honetan igortzen duen mezu nagusia: politikaren gainetik giza faktorea dagoela. Zinema kritikari eta egile batzuen arabera, Lucíak ez ditu teresaren aholkuak jarraitzen gerrillariei laguntzen dielako, hasieran izebak bere ilobari istiluetan ez sartzeko agintzen baitio. Hori berehalako ondorio okerra da. Sakonean aztertuz gero, Lucíak bere izebak gomendatutakoa hitzez hitz betetzen duela ikus daiteke: sentimenduei jarraitzea. Hala, teresak don Hilario (álvaro de Luna) errepublikanoari laguntzen dion bezala, Lucíak Manuel gerrillariari laguntzen dio. Biek bihotzaren taupadei jarraitzen diete. Ildo beretik mintzo da teresa gerrillariei jaten ematen dienean: «Beren ideiengatik hiltzea ergelkeria da, baina gosez hiltzea bihotzgabekoa da». Don Hilario ere protagonista nagusiaren erreferentea da, berak argitzen baitizkio frankismoaren aurkako borrokari buruzko zalantza guztiak. Pertsonaia hau
112 Zer 26-50 (2021), 105-124 Ander Goikoetxea Pérez erresistentziaren ideologoa da eta, horregatik, Lucíaren erreferentzia politiko eta intelektuala ere bada. Beraz, maisu ohiak Lucíari adierazten dio bidea batzuetan zalantzazkoa izan daitekeela, baina funtsezkoena bere atzean dauden ideiak direla. Manuel, aldiz, makiaren isla da. Berari esker, protagonistak sasiarteak dakarren bizitza latza ezagutzen du. Hala ere, sufrimendua nagusitu arren, aurrera begira dago beti, etorkizun oparoaren zain. Bi maitale horien harremanean gertatzen diren gorabeheretan islatzen da Lucíak frankismoaren aurkako erresistentziarekiko duen uneko jarrera. Gainera, protagonistak harreman garrantzitsua dauka bando nazionaleko emakume batekin. Nahiz eta bakoitzak kontrako posiziotik ekiten dioten, begi bistakoa da bien arteko errespetua. Aktoreen kokapenaren bidez, Armendarizek argi eta garbi azaltzen du bi pertsonaia hauen posizionamendua: Sole (María Vázquez) beti dago leihoaren goialdean, Lucía lurrean dagoen bitartean; Solek errealitate gordina bere etxeko altueratik babestuta ikusten du (1. irudia), beraz, ez dio zuzenean eragiten; Lucíari, aldiz, errealitate honek zuzenean eragiten dio eta horregatik dago lurrean (2. irudia). Filmaren amaieran, makiek Soleren senarra hiltzen dute, eta Sole lurrera jaisten da, errepresioak ere bete-betean jo baitu (3. irudia). Oraingo honetan, Lucía da etxe barruan babestuta dagoena (4. irudia). 1. irudia Sole errealitateari begira etxean babesturik
https://doi.org/10.1387/zer.21867 115 Garaituen bizipenen berreraiketa Armendarizen Silencio roto filmean kardade kontzeptu horretan sakontzeko, zuzendariak «Soledad» izena jarri dio pertsonaiari. Hala ere, Solek ez du bat egiten erregimen frankistak eta, bereziki, Guardia Zibilak egiten duten errepresioarekin. Pertsonaia hau oso garrantzitsua da: funtsean, Armendarizek transmititzen duen ideia da emakumeak direla beti gehien sufritzen dutenak. Eta ideia hori behin eta berriz agertzen da filmak irauten duen 110 minutuetan. Azkenik, Lucíak duen harremanik sendoena alaba jaioberriarekin daukana da. Lucíaren alaba etorkizuna da. Horri esker, Lucíak behin betiko uzten du iragana, aurrera egiteko. Horregatik joan zen, hain zuzen ere, azken aldiz herrira 1948ko neguan. Izebak zertarako itzuli den galdetzen dionean, Lucíak argi uzten du: itzuli beharra zegoen, horixe sentitzen zuen bihotzean. Horrenbestez, protagonista ez da herrira itzuliko: maite dituen guztiak hilda, eta Lolarekiko adiskidetasuna hautsita, ez dago itzultzeko arrazoirik. Joan aurretik, Lolarekin tabernan dagoen bitartean, samurtasunez laztantzen du tabernako mahaia (5. irudia). Erabakia hartuta dago, etorkizunari begiratzeko unea iritsi da. Era berean, alabak filmak jorratzen duen bigarren gaia adierazten du: itxaropena eta ilusioa. 3.2. Itxaropena eta etsipena Filmean hiru etapa zehatz agertzen dira, oso nabarmenak eta oso ezberdinak: 1944ko udazkena, 1946ko uda eta 1948ko negua. Lehen garaian erresistentziaren aurkezpena egiten da; bigarrenean, berriz, ilusioa eta itxaropena nagusitzen dira gerrillariak menditik jaitsi eta herria hartzen dutenean; eta hirugarren garaian, pertsonaia nagusiak erabat etsita daude. Azken denbora-tarte horretan gerrillariek ez dute Errepublika berrezartzeko borrokatzen, mendian bizirauteko baizik. Montielen arabera (2001), ez du zentzu zinematografiko handirik garai bakoitzeko paisaiaren argazkia erakusteak, baina esan behar da, hain zuzen ere, une bakoitzean erakutsi nahi den sentsazioaren isla argiak direla. Azken bi garaiei erreparatuz gero, bien arteko aldea oso nabarmena da. Itxaropena eta ilusioa udan agertzen dira, negua etsipena den heinean. Kolore nagusietan ere desberdintasunak nabarmenak dira: itxaropena adierazteko, kolore biziak (6. irudia); etsipenerako, kolore ilunak (7. irudia). Hori soinekoetan ere ikus daiteke: lorez adierazitako itxaropena; etsipena, kolore bakar eta ilunez. Lucíak eta Lolak, gainera, orrazkera desberdina dute azkenaldian: ilea aske eraman beharrean, bilduta daramate. tabernako giroan ere islatzen da bi garaien arteko aldea: bigarren atalean taberna jai giroan dago; azkenekoan, zuzendariak taberna erabat hustuta erakusten du. Hau guztia garrantzitsua da filma edukiz betetzeko. Horrela, film osoan gertatzen den bezala, garai bakoitza Lucíaren eta Manuelen arteko maitasun istorioan islatzen da: ez da kasualitatea Lucía haurdun geratzea filmaren unerik alaienean.
116 Zer 26-50 (2021), 105-124 Ander Goikoetxea Pérez 6. irudia Kolore biziak 7. irudia Kolore ilunak Aipatutakoaz gain, hainbat pertsonaiek itxaropena islatzen dute. Bi rol nabarmentzen dira: don Hilario eta Genaro (Joan Dalmau). Bi pertsonaia hauek dira ilu-
https://doi.org/10.1387/zer.21867 117 Garaituen bizipenen berreraiketa Armendarizen Silencio roto filmean sioaren adierazle nagusiak: lehenak itxaropena sortzen du, bigarrenak, berriz, itxaropena du eta ez du inoiz galduko. Genaroren semea, Miguel, Gerra Zibilean erail zuten arren, bere aitak uste du bizirik jarraitzen duela Frantzian borrokan don Hilariok idatzitako eskutitzei esker. Ohar guztiak itxaropentsuak dira: naziak akabatzen ari direla, Mundu Gerra laster amaituko dela eta, ondoren, aliatuek Espainia faxismotik askatuko dutela, berehala itzuliko dela bere gurasoen etxera, baina aurretik injustiziari aurre egin beharko diola, etab. Erresistentziaren garrantziari buruzko mezuak funtsezkoak dira makiak irudikatzeko. Gerrillarien (eta don Hilarioren) idealismoak «injustizia eta zapalkuntza amaitzea» eta «mundu hobe baten alde borrokatzea» adierazten ditu. Beraz, don Hilario bi ardatzetan mugitzen da: alde batetik, lehen aipatu bezala, erresistentziari itxaropena sortarazi nahi dio; bestetik, pertsonaia hau idealismoaren adierazpena da. Ilusioaren hirugarren adierazlea Manuel da. Pertsonaia honek erresistentziaren itxaropena irudikatzen du. Beti irribarretsu, egoerarik zailenetan ere bere irribarrea erakusteko prest dago, egoera noizbait itzuliko delakoan. Armendarizek Manuelen alde hori nabarmentzea erabaki du, hau da, gerrillaria izan arren, bere irudikapena gehiago oinarritzen dela ilusioan, erresistentzian bertan baino. Behin baino gehiagotan azaltzen du berak ez dakiela gerraren egoera orokorraz, baina borrokan jarraitzeko ilusioa duela, agintariek laster erresistentziaren garaipena iritsiko dela zin egiten baitute. Makiak nazioarteko potentzietan jarri zuen itxaropen guztia, nazismoa garaitu ondoren Francoren aurka borrokatuko zirelakoan. Baina hori ez zen horrela izan eta, aitzitik, Francori gero eta aintzatespen handiagoa eman zioten, makiaren gainbehera eraginez. Hori guztia filmean islatzen da, nazioarteko egoerari behin eta berriz erreferentzia eginez. Itxaropena nagusi den atalean, makiak aliatuek laguntza emango diotela uste du eta, nazioarteko komunitateak bizkarra ematen dionean, etsipena nagusitzen da. «Eutsi egin diogu gure kausaren alde egingo zutelakoan, baina faxistek baino gehiago izutzen ditugu», dio Manuelek. Armendarizek, beraz, herriaren etsipena ere azaltzen du. Bere adierazpenik gordinena filmaren hirugarren atalaren aurretik azaltzen da, ondoren etorriko denaren aurrekari gisa: Rosariok (Alicia Sánchez) bere buruaz beste egiten du. Zinean, literaturan eta bizitzan, suizidioa etsipenaren adierazpenik basatiena da. Batek bere buruaz beste egiten duenean, erabat etsita dagoelako eta bizitza horri uko egiten diolako da. Beraz, Silencio Rotok gerrillarien arteko etsipena ez ezik, hein handi batean, herritarren artean gertatzen dena ere islatzen du. Filmaren azken zatian erabat aldatzen da pertsonaia nagusien izaera. Izeba teresa ez da hain adeitsu agertzen ilobarekin. Lola guztiz itzalita dago: maite zituen guztiak hilda daude (ama, aita eta Sebas...), eta aspalditik Manuel nebari buruz ezer ez dakien arren, Lucíari argi uzten dio berarentzat denak hilda daudela. Ahazteko gogoa da hori. Lolak aipamen zuzena egiten die Espainiako Estatuan
118 Zer 26-50 (2021), 105-124 Ander Goikoetxea Pérez ahanzturaren alde egin zutenei. Baina pertsonaia hau ez da bakarra, teresak ere ahazteko gogoa erakusten baitu. Manuelek ere itxaropena galdu du; Lucíak egiaztatzen du guardia zibilek irribarrea ostu diotela gazte distiratsuari. Manuel etsita dago hil aurretik: «Cago en Judas! Kendu egin didate [irribarreari buruz]. Ikusten?». Bere aurpegiak islatzen duenak ez du zerikusirik ordura arte transmititzen zuen distirarekin. Filmaren amaieran, etsipenak ia guztia bereganatu duen arren, itxaropen txiki bat dago: Lucíak Genarori bere semearen gutunak bidaltzen jarraituko du (don Hilariok hil arte egin zuen bezala), hau da, ilusioa mantentzen jarraituko du. Lucía herritik irteten den bitartean, ortzadar bat ikusten da negu ilun horretan, oraindik itxaropen handia ematen duena (8. irudia). Udaberria dator, horrek duen zama guztiarekin: bizitza berria, eguzkia, egun argiak eta luzeak... 8. irudia Itxaropen zantzuak 3.3. Bidezkotasuna Filmaren hirugarren ardatza bidezkotasuna da. Zer da justua? Silencio roto hilketez, zalantzaz, itxaropen faltsuz, garaipenez eta porrotez beteta dago, baina hausnarketa sakona ere aurkezten du. Horregatik, makiaren ikuskera aldatu egiten da gertaeren arabera: hasieran heroiak izan arren, filmak aurrera egin ahala, heroitasuna desmitifikatu egiten da.
https://doi.org/10.1387/zer.21867 119 Garaituen bizipenen berreraiketa Armendarizen Silencio roto filmean Filmaren hasieratik argi dago nork ezartzen duen justizia. Agintari frankistek mendekuz eta gorrotoz beteriko justizia ezarri zuten gerraosteko lehen urteetan. Guardia Zibilak herritarren aurka egiten zituen errepresioa eta mespretxuak film osoan ikus daitezke. Don Hilariok, adibidez, debekatuta dauka maisu izatea eta, urte luzez kartzelan egon ondoren, pobreziara kondenatzen dute. Indarkeriak aurpegi asko ditu eta Armendarizek hori erakutsi nahi izan du. Horregatik, filmean ez dira agertzen pertsonaia oso onak eta zintzoak eta oso gaiztoak eta maltzurrak direneko irudi absolutuak. Onak ere badu alde negatiboa. Hala ere, filmean argi eta garbi adierazten da nortzuk diren onak eta nortzuk gaiztoak. Hainbat autorek diote Armendarizek bata bestearekin parekatzen dituela, alegia, erregimen frankista eta erresistentzia antifrankista txanpon beraren bi aldeak direla. Baina hori ez da horrela. Lehen aipatu bezala, zuzendariak manikeismotik ihes egin nahi izan du, eta, horregatik, ez du erregimen faxista maltzur baten aurrean erresistentzia idilikoa islatu nahi izan. Oreka bilatu du eta, horretarako, bien arteko hurbilketa egiten du, baina inoiz ere ez parekatuz. Erregimenak indarkeria fisikoa eta psikologikoa erabiltzen du etsaia gainditzeko. Rosario eta Lola dira adibiderik argienak. Lehenengoa indarkeria fisikoaren adibidea da hasieran, torturak jasaten baititu, eta, azkenik, indarkeria psikologikoak bere burua urkatzera bultzatzen du. Lolak, bere aldetik, beste ibilbide bat egiten du: gerrillarien lotura izatetik, filmaren amaieran, erregimena onartzera iristen da (erabat argitzen ez den arren, salatzaile frankista bihurtzen da). Bi kasuetan, frankistek irabazten dute. Beraz, Guardia Zibilaren indarkeria oso agerikoa da. Aipatutakoaz gain, sarjentuak (Jordi Bosch) Sebas artzaina (Ruben Ochandiano) errizino olio botila osoa edatera behartzen du birao egiteagatik, edo tenienteak (Joseba Apaolaza) odol hotzean exekutatzen du gerrillari bat herriko plazaren erdian bere emaztea fusilatzeko agintzen duen bitartean. tenientearen krudeltasuna filmaren amaieran nabarmentzen da Manuel eta teresa fusilatzen dituztenean eta Lucíaren sufrimenduaz gozatzen duenean. Ez da justizia kontua, haratago doan gorrotoa baizik. Eta gorroto hori sistematizatuta dago, Manuel eta teresa exekutatu aurretik, tenientearen atzean Francoren irudia duen enkoadraketan ikus daitekeen sekuentziak adierazten duen bezala (9. irudia). Filmean bi pertsonaia baino ez dituzte hiltzen odol hotzean kameraren aurrean: lehena, lehen aipatu bezala, tenienteak gerrillari bat hiltzen duenean plazaren erdian, eta bestea, Antoniok (Ramon Barea) Guardia Zibilaren kaboa hiltzen duenean menditik ihes egin aurretik. Hor dago bien arteko hurbiltasuna, Armendarizek bilatzen duen oreka. Matxinoek, aldiz, gauzak desberdin egiten dituzte: frankistek ez bezala, gerrillariek indarkeriaren erabileraren zilegitasunean sakontzen dute: zer den bidezkoa eta zer ez. Erregimenak ez du zalantzarik errepresiorik bortitzena erabiltzeko. Horixe da, hain zuzen ere, bien arteko aldea. Matíasek (Helio Pedregal) eztabaida mamitsua dauka gainontzeko protagonistekin: gerrilariak Cosme (Pepo Oliva) exe-
120 Zer 26-50 (2021), 105-124 Ander Goikoetxea Pérez kutatu nahi du berehala, epaiketarik gabe, salatariei eskarmentua emateko. Hala ere, don Hilario guztiz kontra agertzen da. Eztabaidaren erdian, Lucíak adierazpen esanguratsua ekartzen du: «Jendea konbentzitzea da gurea, ez inposatzea eta izutzea faxistak bezala». Eta erresistentziak hausnarketa horretan dihardu film osoan zehar. Makiak epaiketen bidez ezartzen ditu zigorrak; Guardia Zibilak, ez. Matías, beraz, zuzendariaren bi indarkerien arteko hurbilketa litzateke. Horregatik, ez da kasualitatea bere hiltzaileak gerrillariak izatea eta ez guardia zibilak. 9. irudia Errepresioan oinarritutako sistema. Tenientea eta Franco plano berean 3.4. Babes eza Silencio roton inor ez dago salbu. Beste behin ere, teresak horren gakoa emango dio Lucíari inorekin ez fidatzeko aholkatzen dionean: «Ez fidatu inortaz, Lucía, inortaz». Segurtasunik gabe, pertsonaia guztiak saiatuko dira hori lortzen: Manuel eta Matías, adibidez, mendian babesten dira; don Hilariok urteak eman behar ditu teresaren etxeko atikoan ezkutatuta; Lucía hirira itzultzen da bere alaba jagoteko; Antoniok kaboa hiltzen du gerrillariak harrapatu ez ditzaten; Cosmek erresistentziaren loturak salatzen ditu, mehatxu egin berri dioten «sasikume» horiek hiltzeko; eta teresa, arrazoi ezezagunengatik, Cosme frankistarekin ezkontzen da, don Hilario errepublikanoarekin ezkondu beharrean, honekin harreman estuagoak zituen arren. Erregimena bera ere ez dago salbu. Bat-batean, makiak herria hartu eta ordena berria ezartzen du sarjentua exekutatuz. Are gehiago, pelikularen lehen bi ataletan
https://doi.org/10.1387/zer.21867 121 Garaituen bizipenen berreraiketa Armendarizen Silencio roto filmean badirudi aliatuek Franco uzkailiko dutela II. Mundu Gerra amaitzean. Irratiak ere, Francori egun gutxi geratzen zaizkiola ohartarazten du. Horrenbestez, frankismoaren aurkako erresistentzia eta, batez ere, bere ingurukoek dute babes txikiena; baina frankistak ere ez daude seguru. Cosme bera ere ez dago bere etxean salbu, eta, aukerarik onenean, hil ala biziko epaiketa egingo diote frankisten kolaboratzaile izateagatik. Atal honetan nabarmendu beharreko rol bat dago: salataria. Salatariak, salaketak eta ondorioak dira, egin-eginean ere, filmaren harri triangeluarra. Ikus-entzunezkoaren hasieran, ustez, idazkariaren seme Alfredok Manuel salatu, eta mendira ihes egitera behartzen du. Horrela, zuzendariak garai hartan oso ohikoa zen salatzailearen irudia aurkezten du. Edonor izan daiteke salataria, ikus-entzuleari babes ezaren sentipena helaraziz. Hala, herriko plazan Alfredok tenienteari emandako informazioak, Rosariok bere buruaz beste egitea eragiten du eta, aldi berean, haren aurkako atentatua dakar. Gerra horretan, bi aldeek erabilitako estrategia aurkariaren laguntzaileak suntsitzea da. Eta nortzuk ziren urgazleak? Herritarrak. Batzuk Guardia Zibilaren aldeko salatariak ziren, eta beste batzuk makiaren laguntzaileak. Beste behin ere, inor salbu ez dagoeneko ideia. Gainera, orokorrean, herrian emakumeak baino ez dira geratzen, gizonek mendiak eskaintzen duen babesaren bila ihes egiten duten bitartean. Horregatik, emakumeak harrapakin errazak dira. Senarrak eta semeak ihes egin ondoren, Rosariok guardia zibilen mendekua ordaindu behar du; beste bandoan ere, Solek bere senar guardia zibilaren hilketa jasan behar du; eta teresari, nolabait erdibidean dagoenari —senarra frankista du eta lagun mina, antifrankista—, mina pairatzea ere egokitzen zaio. teresa jabetzen da errealitate krudel horretaz, eta hala adierazten dio ilobari: «Zergatik sufritzen dute beti emakumeek gehiago?». Ildo beretik, Lucíak Soleri ea emakumeak nork errespetatuko dituen galdetzen dio: «Eta gu nork errespetatzen gaitu, e? Nork?». Mezu hau behin eta berriz errepikatzen da filmean. Adibidez, Matíasek epaiketarik gabe eskarmentua egin nahi duenean Rosariok gerrillariari ohartarazten dio emakumeak babesik gabe geratuko direla. «Zuentzat erraza da eskarmentuak ematea: eman eta desagertu egiten zarete. Eta gu zer? Zer gertatuko da gurekin alde egiten duzuenean?». Bi gertaera izan ziren funtsezkoak makiaren gainbeheran. Alde batetik, II. Mundu Gerraren osteko Gerra Hotzak nazioartearen babesa galtzea erakarri zuen, gerrillariak bizirauteko baino ez borrokatzera bultzatuz. Bestetik, Gerra Zibila amaitu bezain laster, militarrek eta guardia zibilek oldartuen aurkako uxaldi basatiak antolatu zituzten. Baina hauek alferrikakoak ziren eta oso gutxitan lortzen zuten iheslariak harrapatzea. 40ko hamarkadaren erdialdean, ordea, Erregimenaren estrategia aldatu zen eta iheslarien aurka egin beharrean, zeharka, senideak eta auzokoak zapaltzeari ekin zion. Honela hasi zen izuaren hirurtekoa bezala ezagutzen den aroa (19471949). Hau da, Armendarizek argi utzi nahi izan du nortzuk sufritu zuten gehien gerraostean: emakumeak.
122 Zer 26-50 (2021), 105-124 Ander Goikoetxea Pérez Lehen aipatu bezala, teresak «ez zaitez inortaz fio» esaten du, eta zuzendariak amaierara arte mantentzen du egia borobil hori. Filmaren azken zatian, Lucía Genaroren etxera igotzen den azken aldian, gerrillari antza duten guardia zibilekin topo egiten du bidean. Orduan, Juanak (Asuncion Balaguer) onartzen du ezin dela inorekin fidatu: «Bada, bai. Orain, guardiak mendikoak bezala mozorrotzen dira. Orain ezin zara inorekin fidatu. Ezta ezagunekin ere». Eta hori da filmaren amaiera: ezagun batek teresa eta don Hilario salatuko ditu. Argitu ez arren, zantzu guztien arabera, Lolak bere lagunak salatu ditu. 4. Ondorioak Montxo Armendarizek ez du jarrera ideologiko argia baztertzen, baina errealitatearen konplexutasuna onartzen du; horregatik, Silencio Rotoren bidez, gerran biktimak eta borreroak bi aldeetan daudela adierazten du. Irabazle eta galtzaileekin osatutako gizarte batean, emakume babesgabeak isilpean jasaten zituen irainak, isekak eta jazarpenak. Funtsean, hori da, filmaren mezu nagusia, erresistentzia etikoaren zentzuari buruzko hausnarketa sakona egiteaz gain. Ahots isildu horien bozgorailua izan nahi du Silencio rotok, izenburuak berak dioen moduan, urte luzeak iraun duen isilunearen haustura. Mezu nagusia hori izanik, pelikulan makiaren ibilbidea jasotzen da. Horretarako, makian parte hartu zuten pertsonekin hitz egin du zuzendariak, eta hori nabaritu daiteke irauten duen bitartean. Aran bailararen aurkako erasoa gogora ekartzen duen arren, filmak, xehetasunez betea, ez du hori erreproduzitzeko helbururik. Besteak beste, urteak ez datoz bat. Filma haratago doa, makiaren ibilbidea eta garaiko testuinguru sozial eta politikoa ulertzeko gertakari garrantzitsuenak errespetatzen ditu. Filmak iradokitzen duenez, une horretan auto-suntsitze bide bat hasi zen, gerrilla desegiten lagundu zuena, makiaren jarduerak eragin zuzena baitzuten haien senide, lagun eta laguntzaileengan. Gerrillarien porrot lazgarriak ikuslearen eta pertsonaien sufrimenduaren arteko identifikazio emozionala errazten du. Errepresioaz gain, pelikulak garai horretan ezinbestekoa bilakatu zen salatarien irudipena ematen du, Alfredo eta Lolaren bitartez. Azkenik, Silencio roto ez da garai horretara mugatzen, baizik eta beranduago izan ziren jarrerak ere adierazten ditu, alegia, ahanztura. teresa eta Lola ahanzturaren isla dira, trantsizioan eta demokraziaren lehenengo urteetan elite politikoan nagusitu zen jarrera. Bada, Armendarizek guzti hori fikzio batean zehatz eta mehatz azaltzea lortu du. Horregatik, filma informazio iturri ona da garai hura ulertzeko. | science |
addi-79c635c6957e | addi | cc-by 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52429 | Gogoeta batzuk Naming and Necessityri buruz | Devitt, Michael | 2021 | GoGoEta Batzuk NamiNg aNd Necessityri Buruz https://doi.org/10.1387/gogoa.22599 65 2. Deskripzio-teoriak eta Ezjakitea eta Akatsa Ohikoa da pentsatzea termino baten errealitatearekiko erreferentziaerlazioa dela bere esanahiaren muina. Izen propio baten kasuan erlazio hori objektu jakin batekikoa da. Oinarrizko galdera hau sortzen du horrek: zeren arabera erreferitzen du izenak objektu hori? Erreferentziaren teoria batek galdera horri erantzun nahi dio. 1970eko hamarkada arte, erantzun ezagun guztiak deskripzio-teoriak ziren modu batez ala bestez. Hala, Frege-Russell teoria "klasiko"aren arabera, izen baten erreferentzia hiztun konpetenteek harekin lotzen duten deskripzio batek mugatzen du; "Gödel"en kasuan, adibidez, "aritmetikaren ez-osotasuna frogatu zuen pertsona" deskripzioak; "Jonas"en kasuan, Jonasen istorio biblikoaren puntu nagusiak jasotzen dituen batek. Kripkek kritika suntsigarriak diruditenak egin zizkien hainbat deskripzioteoriari, klasikoari barne. Eta "irudi hobe" (94 [51-52])4 alternatiboa proposatu zuen, zeinaren arabera izen baten erreferentzia izenaren sarreraraino atzera hedatzen den "erreferentzia-mailegatze" sail batek mugatzen baitu; erreferentzia mugatzea kontu "kausal-historikoa" da. Horrela hasi zen erreferentziaren teoriaren iraultza. Izenei buruzko deskripzio-teorien Kripkeren ezeztatzeak hiru argudio dauzka, Kim Sterelnyk eta biok, gure testuliburuan, "Nahi Gabeko Beharrezkotasuna", "Galdutako Zurruntasuna" eta "Ezjakitea eta Akatsa" deitu genituenak (1999: 48-59). Kripkeren Ezjakite eta Akatsaren argudioa, eta Keith Donnellanen (1972) antzeko argudio bat, berriak ziren erabat. Kripkeren Galdutako Zurruntasunaren argudioa gertu samar zegoen erabat berria izatetik.5 Kripkeren errefutazioari emandako berehalako erantzunek Galdutako Zurruntasunean jarri zuten arreta, baina niri beti iruditu zitzaidan Ezjakitea eta Akatsa zela argudio benetan boteretsua. Izan ere, oso gertu dago "behin betiko" argudio batetik, filosofian halakorik aurkitzea posible bada, eta Kripkek hizkuntzaren filosofiari egindako bi ekarpen itzeletako bat da. Horrekin hasiko naiz. Egingo ditut Galdutako Zurruntasunari buruzko ohar batzuk, 4. atalean. Eta pasaeran soilik aipatuko dut Nahi Gabeko Beharrezkotasuna. Deskripzio-teoriak erraz interpretatzen dira, estu, esanahiaren teoria gisa: izen propio baten esanahia hiztun konpetenteek izenarekin lotzen duten deskripzioak adierazten du, erreferentea identifikatzen duen deskripzioak. 4 Azaldu gabeko aipu guztiak Naming and Necessitykoak dira. [Ale honetako itzulpenari dagozkionean, emango ditut orrialde horiek ere kako zuzenen artean]. 5 Deskripzioen "sorta"-teoria modernoaren kontrako Nahi Gabeko Beharrezkotasunaren argudioa berria zen, baina teoria klasikoaren kontrakoa ezaguna zen ordurako, eta sorta-teoriaren motibazioetako bat zen; ikus Searle (1958). Teoria klasikoaren problema ezaguna zen, esate baterako, "Aristoteles"ekin lotzen dugun deskripzio bakar orok propietate bat hautatzen duela, zitekeena zena Aristotelesek ez edukitzea. Sorta-teoriaren aurkako Kripkeren puntu berria zen: "Aristotelesi egotzi ohi zaizkion gauza gehienak bazitekeen Aristotelesek inondik ere egin ez izatea" (61).
GoGoEta Batzuk NamiNg aNd Necessityri Buruz https://doi.org/10.1387/gogoa.22599 69 Bertsio endekatua, eskuordetzea, Kripkeren proposamenaren ohiko gaizki-ulertze batetik sortu zen. Kripkek baieztatzen du pertsona batek, izen bat maileguan hartzean, "izan behar du[ela] (…) ikasten duenean (…) erreferentzia berarekin erabiltzeko asmoa" (96 [53]). Hortaz, Kripke esaten ari da maileguan hartzen duenak mailegatzearen unean izan behar duela asmoa, izena mailegatzailearen erreferentzia berarekin erabiltzeko.12 Baieztapena eskuarki gaizki ulertzen da, maileguz hartzen duenak, gerora izena erabiltzen duenero, mailegatzailearen erreferentzia berarekin erabiltzeko asmoa izan behar balu bezala. Hala, John Searlek (1983: 234) Kripkeren baieztapena aipatzen du, baina segidan gaizki interpretatzen du, honela: ... hiztun bakoitzak asmoa izan behar du izena ikasi zion pertsonak erreferitutako objektu berari erreferitzeko. Beraz, kate kausalean "N"ren erabilera bakoitzari lotutako eduki Intentzional bat ematen digu horrek, hots, "N" izena ikasi nion pertsonak erreferitutako objektua da. (235-36). Searleren arabera, beraz, Kripkek eskatzen du hiztunak, izena erabiltzen duen unean, izan dezala asmo bat erreferentzia-mailegatzaileari zuzendua.13 Eta hori da normalki jendeak buruan duena hiztunak mailegatzaileari "eskuordetzea"z ari denean. Baina Kripkek ez du beharrezkotzat jotzen halako "atzerakako" asmorik erabileraren unean. Izan ere, halako baldintza bat nahiko arrotza zaie bere eztabaidari eta Strawsonen (1959) erreferentziamailegatzearen deskripzio-teoriaren eta berearen artean nabarmentzen duen aldeari. Strawsonen teoriak huts egiten du, hain zuzen ere, izenen erabiltzaile konpetenteengan beharrezkotzat jotzen duelako erreferentzia-mailegatzaileen ezagutza (92-93).14 Erreferentzia maileguz bereganatu duen izen baten erabilera arrakastatsua izenari lotutako gaitasun batek sortua da, eta gaitasun hori, izatez, mailegatzearen bidez errotzen da izenaren jabearengan: gaitasun efikazak historia 12 Nik (1974, 1981a, 2015) mailegatze horren azalpen gordinagoa, kausalagoa eta ez horren intelektualizatutakoa bultzatzen dut. 13 Gaizki-ulertze honen ezagutzen dudan lehen adibidea Michael Dummettena (1973: 147-51) da. 14 Keith Donnellanen proposamena Kripkerenaren antzekoa da (Bianchik eta Bonaninik (2014) esanak esan) eta ez du atzerakako asmorik ere beharrezkotzat jotzen. "Teoriagile kausalen" batek beharrezkotzat jo al zuen inoiz? (1) Agian Putnamek joko zuen "lan linguistikoaren banaketa"ren eztabaidan. Ideia aurkeztean (1973: 705) ez dirudi baldintzarik iradokitzen duenik, baina geroko eztabaida hala har daiteke: "nire denotazioa izan daiteke, onarpen orokorrez, nigandik espazioan eta denboran ere urrun dauden pertsonek, baina kooperazio-erlazioz niri lotuak diren pertsonek esleitutako denotazioa". Uste du horrela "bertan behera uzten ari naiz[ela] nire hitzen denotazioen autoritatea izateko eskubidea" (1975: 274); "oso maiz hiztunek adituei eskuordetzen diete erreferentzia mugatzea" (1978: 114). (2) Kaplanek beharrezkotzat jo zuela ematen du. Izen propio baten erabilpenaz (ez-kreatiboaz) esaten du lotua dagoela "hitza ikasi zenion pertsonak emandako esanahiarekin erabiltzeko asmoari". Gero esaten duenean "batek izen propioa asmo [horrekin] erabiltzen duenean" (1989a: 559), horrek inplikatzen du asmo horrek erabilera bakoitzari laguntzen diola eta ez dagoela presente ikasteko unean soilik.
michaEl dEvitt 72 Gogoa 22 (2021), 63-92 ruzko teoriatzat hartzen badira. Azken interpretazioak problema asko ditu, hala ere (Devitt eta Sterelny 1999: 53). Deskripzio-teoriak salbatzeko modu hobea da, Kripkeren puntua egokitzeko, teoria horiek aldatzea: izen baten esanahia beste deskripzio mota batek ematen du, zurrundutako batek. Hala, "Aristoteles"en esanahi gisa Fregek iradokitakoaren ordez, aldatutako teoriak esaten du honako deskripzio zurrun honek ematen duela esanahia: "Platonen ikaslea eta Alexandro Handiaren irakaslea izan zen mundu errealeko pertsona". Erantzun eraginkorra da hau Galdutako Zurruntasunaren argudioarentzat. Ez dago halako erantzunik Ezjakite eta Akatsaren argudioarentzat. (II) Intuizio Metafisikoak. Baten batek tentazioa izan dezake pentsatzeko deskripzio-teorien Kripkeren errefutazioak erreferentzia-intuizioetan daukala euskarria.22 Eta hori nahiko egia da Ezjakite eta Akatsari dagokionez, baina ez da egia Nahi Gabeko Beharrezkotasunari eta Galdutako Zurruntasunari dagokienez: argudio horiek modalitateari eta esentziari buruzko intuizio metafisikoetan daukate euskarria; situazio kontrafaktiko batean "N"k erreferitzen duenari buruzko edozein intuizio situazio horretan N zein objektu den edo ez delako auziaz ari diren intuizioetatik eratortzen da. Bistakoa da hori Nahi Gabeko Beharrezkotasunarekin,23 baina beharbada ez da hala Galdutako Zurruntasunarekin. Argudio horren lau bertsio bereiz ditzakegu: (A) Kripkek esaten du "nahiz eta AEBetako 1970eko presidentea ez den bat izan zitekeen AEBetako 1970eko presidentea (…) Nixon ez den beste inor ezin zitekeen izan Nixon" (48). Hori baieztapen modala da, honako ikuskera honetatik datorrena: AEBetako 1970eko presidentea izatea ez zaio esentziala Nixon izateari, baina Nixon izatea bai. Intuizio modal horretan oinarrituta, Kripkek esaten du "Nixon"ek gainditzen duela zurruntasunerako "test intuitiboa", baina "AEBetako 1970eko presidentea"k huts egiten duela (48). (B) Kripkek esaten du Hesperus Phosphorus denez, beharrezkoa dela Hesperus Phosphorus izatea. Baina deskripzioekin ordezkatzeak —esate baterako, "arratsean ikusitako planeta" "Hesperus"en ordez, eta "goizean ikusitako planeta" "Phosphorus"en ordez— egia hori faltsu bihurtzen du. Izenak, deskripzioak ez bezala, zurrunak dira (3-5, 98-102 [54-58]). Identitateari buruzko intuizio modaletan oinarritzen da hori. (C) Honako hauen gisako perpaus modalek eragin-anbiguotasuna daukate: (a) Gerta zitekeena zen antzinako azken filosofo handia ez izatea filosofo. (b) Gerta zitekeena zen Aristoteles ez izatea filosofo. 22 Ikus, esaterako, Machery et al. (2004). 23 Bereziki da bistakoa, klase naturalen terminoen eztabaidan (116-43, 156-57).
GoGoEta Batzuk NamiNg aNd Necessityri Buruz https://doi.org/10.1387/gogoa.22599 75 behar bezala jorratuta, (…) "bero", "ozen", "gorri"" zurrunen artean daudela; ikus, baita ere, horitasunari buruzko eztabaida (128. oh.). Areago, galdetu beharko genuke zurruntasunak nola izan lezakeen klase naturalen terminoak bereizteko zeregin teorikoki interesgarririk. Tribiala da termino bat klase naturalen terminoa dela baldin eta bakarrik baldin (bba) klase natural bat erreferitzen badu. Eta klaseak bereizten baditugu, terminoak bereizten ditugu; eta alderantziz. Eta klaseak bereizten hasi beharko genuke, horrela, terminoak bereizteko: "aurrena metafisika jarri" beharko genuke, nire gustuko esapidea erabiliz (2010). Izan ere, dezenteko nabarmenkeria da pentsatzea kontrako norabidean joan gaitezkeela, klase naturalak bereiziz klase naturalen terminoen tesi semantiko baten bidez. Ziur nago Kripke bat etorriko litzatekeela. Klase naturalen terminoentzako zurruntasunaren nozio teorikoki erabilgarri batek Galdutako Zurruntasunaren argudioan azaldu beharra dauka. Argudiatu dudanez, honako nozio honek, aplikazio zurrunak, ederki beteko du lan hori: "F" termino orokor bat aplikatzaile zurruna da bba halakoa baita non, mundu posibleren batean objektu bati aplikatzen bazaio, orduan objektu horri aplikatzen bazaio, objektua existitzen den mundu posible orotan. Eta antzera masa-termino batentzat. (2005: 146). Schwartz (2002, 2020) ez dator bat. Erantzun diot (2020: 19.3.3). 5. Erreferentzia zuzena Kripkek erakutsi zuen izen propio baten esanahia ezin zela deskriptiboa izan, baina orduan zer zen? Kripke oso gaizki ulertua izan da, "erreferentzia zuzenak" emandako erantzunaren alde egin balu bezala: izen baten esanahia ("balio semantikoa", "eduki semantikoa", eta abar) bere jabea da, besterik ez. Baina, izan ere, Kripkek ez du aukerarik egiten Hitzaurrean (20-21) eta eutsi egin die hesitik irtenarazteko saio guztiei. Erreferentzia zuzena, nik ulertzen dudan eran,28 teoria "milliarra"ren berpizte bat besterik ez da. Eta, hortaz, problema ezagunei, eta itxuraz sekulakoei, egin behar die aurre, aspaldi Frege eta Russell millianismoa bazterrean utzi eta deskripzio-teoriak besarkatzera eraman zituztenei (identitate -baiezpenak, existentzia-baiezpen negatiboak, eta abar). Problema horiexek direla-eta, urte askoan, ez nuen gogoan hartu erreferentzia zuzena izen baten esanahiaren teoriarako hautagai gisa ere. Baina, orduan, 80ko hamarkadaren erdialdera, erreferentzia zuzenaren ospeak ezinezkoa egin zuen aintzat ez 28 "Erreferentzia zuzena" beste era batzuetara ulertzen da maiz. "Erreferentzia zuzena"ren teoriak eta bere historiak laburtu ditut beste nonbait (1989: 206-12; ikus, baita ere, 1996: 170. oh.).
michaEl dEvitt 76 Gogoa 22 (2021), 63-92 hartzea.29 Izan ere, garai hartarako, jasotako ikuskera zen, baita kontrairaultzaileen artean ere, izen baten erreferentziaren Kripkeren teoria ez-deskriptibistaren ondorioa zela erreferentzia zuzena.30 Horren historia bitxia da. Dena dela, kontatu baino lehen, honako galdera hau hartu beharko genuke gogoan: zergatik pentsatu zuen jendeak, lagunek nahiz etsaiek, iraultzak erreferentzia zuzena inplikatzen duela? Erantzuna argia da: alternatibarik ez zegoela pentsatu zuen jendeak. Baina bada bat. Millianismoarentzat itxuraz sekulakoak ziren problemek arrazoi on bat eman zioten Fregeri izen batek esanahi bat baduela baieztatzeko, bere jabeari erreferentzia egiteko modua dena. Modu hori jabearen deskripzio bat dela proposatu zuen. Hori ez dela egokia izan erakutsi du Kripkek. Eta, hala ere, izen batek badu erreferitzeko moduren bat, bistan da. Kripkeren "irudi hobeak" ematen du giltza: izen batek nola-halako modu kausal-historikoa dauka. Hortaz, hori da izenaren esanahia. Horixe proposatu nuen hasieratik (1974: 204).31 Askoz beranduago ohartu nintzen ideia hori, niretzat hain naturala, ezen interesik gabea ere iruditzen baitzitzaidan —lehen aurkezpena zalaparta handirik gabeko paragrafo labur batean izan zen—, askori harrigarri iruditu zitzaiela, eta hala deitu nion gero: "Esanahiari buruzko Ideia Harrigarria ["A Shocking Idea about Meaning"] (2001). Eta uste dut horrexegatik ez zela alternatiba hori aintzat hartu.32 Harrigarria izan baliteke ere, izenen esanahiaren arazoa konpontzen du eta ez dirudi ezer daukanik bere aurka, pentsatzeko modu tradizionaletarako atxikimendu erratu batez aparte. Orain erreferentzia zuzenaren historia bitxia. Erreferentzia zuzena izatez iraultza kripkearraren parte zela zioen baiezpen goiztiar bat Brian Loarrena da, iraultzarekin kritikoa zen artikulu batean (1976: 355). Loar urrunago joan zen, esanez erreferentzia zuzena zela "erreferitzearen teoria kausalen interes filosofiko nagusia" (368). Baina, erantzun batean esan nuen bezala (1980: 272-73), erreferentzia zuzenik ez da topatzen Loarrek aipatzen dituen artikulu bakarretan, Kripkeren (1972) eta Donnellanen (1972) artikuluetan. Eta ohartarazi beharko genuke Schwartzek, gutxi gorabehera Loarren garai berean idatziz, "teoria berria" esaten dionaren "ezaugarri nagusiak" zerrendatzen dituela erreferentzia zuzena aipatu ere egin gabe (1977: 20-34). Loarren baieztapenak eraman ninduen esatera erreferentzia zuzena "ebidentziarik gabe inori bizkarrera29 Ikus Barwise eta Perry (1983: 165); Almog (1984, 1985); Salmon (1986); Soames (1985, 1987); Wettstein (1986). Kritiketarako ikus nire (1989, 1996, 2012c). Duela gutxiko truke baterako, ikus Braun (2020) eta nire (2020: 19.3.1). Nire ustez, erreferentzia zuzena teorikoki motibatu gabea da. 30 Ikus, adibidez, McGinn (1982: 244); Baker (1982: 227); Lycan (1985); Block (1987: 660, 665); Lepore eta Loewer (1987: 60); Wagner (1986: 452). 31 Nire (2015: 130-33), duela gutxiko lanketa da. 32 Alternatiba honen aurrean erreferentzia zuzenaren bi "gizon gogorrek" hartu zuten jarrera interesgarria da: Salmonek honela deskribatzen du "gaizki sortua, ez bada erabat desesperatua (…) basatiki bitxia (…) nahasketa bat, kategoria akats baten parekoa" (1986: 70-71); Soamesek (2002) existituko ez balitz bezala jokatzen du.
michaEl dEvitt 78 Gogoa 22 (2021), 63-92 6. Klase biologikoaren esentzialismoa Kripkek argudiatzen du klase "natural" batzuen izaera edo esentzia —tigreena eta katuena moduko klase biologikoena edo urrearena eta urarena moduko klase kimikoena— ez dagoela klase horietako kideen "kanpoko itxurek" osatua, ezta kide horiek identifikatzeko erabiltzen ditugun propietateek ere; esate baterako, tigreak ez dira esentzialki lauhankako felino haragijale handiak eta abar, Oxford Ingeles Hiztegiak deskribatzen duen bezala. Ikuskera metafisiko hori da Kripkeren euskarri nagusia, klase "natural"en termino baten erreferentzia kanpoko itxura horien deskripzioak mugatzen duela dioen deskripzio-teoria arbuiatzeko. Zein da orduan halako klase baten esentzia? Kripkeren arabera, azpian dagoen "barne-egitura" jakin bat da (neurri batean behintzat)" (119-21). Hala, urrearen "egitura atomikoa" ez duen ezer "ez litzateke urre izango" (124). Atal honetan klase biologikoak hartuko ditut gogoan, klase kimikoak hurrengoan. Zaila izango litzateke puztea biologoek eta, bereziki, biologiaren filosofoek izan dioten destaina Kripkek tigre, katu eta, oro har, espezieei buruz duen ikuskerari. "Esentzialismo aristoteliarra"ren usaina hartzen diote eta uste dute darwinismoarekin bateraezina den biologiari buruzko ikuskera desinformatu inozo bat erakusten duela. Horrela, Michael Rusek "Aristotelesen eskuinean nonbait" kokatzen ditu Kripke, eta antzeko ikuskera esentzialistak dauzkaten Putnam eta Wiggins, eta haiei buruz esaten du "mundu organikoari buruzko ezjakintasun ia harroa" erakusten dutela (1987: 358. oh.). John Duprék dio Putnamen eta Kripkeren ikuskerak urrundu egiten direla halabeharrez "biologiako benetako gertaera eta teoria batzuetatik" (1981: 66). Adostasunez hartutako espezieei buruzko ikuskera ez dator bat inondik ere Kripkeren esentzialismo intrintsekoarekin. Samir Okashak ondo harrapatzen du adostasun hori: Biologiaren filosofo ia guztiek bat egiten dute (…) besterik gabe ez dela egia biologo aktiboek espezie-kidetzat hartzen dituzten organismo-taldeek beste espezieetatik bereizten dituzten ezaugarri morfologiko, fisiologiko edo genetiko komunik partekatzen dutela. (2002: 196) Gai honi dagokionez, Sarah-Jane Leslieren arabera, "biologiaren filosofoen artean (eta biologoen artean) bada adostasun gradu bat, filosofian, oro har, ia aurrekaririk gabea dena" (2013: 132). batzuetarako, erreferentzia mugatzen duen kateak ordezkatu beharko lukeela haren zentzu-nozioa" (1972: 346, 22. oh.; oharra ez da berriz azaltzen 1980ko liburuan). (Kripkeren 1967ko klaseetan zegoen Field. Hurrengo hilabeteetan hainbat aldiz hitz egin genuen klaseek planteatutako auziez. Izen baten esanahia erreferitzeko modu kausal baten gisa hartzeko ideia seguru atera zela eztabaida haietan).
GoGoEta Batzuk NamiNg aNd Necessityri Buruz https://doi.org/10.1387/gogoa.22599 79 Biologiaren filosofoek uste dute, hortaz, tigreena moduko espezie baten izaera edo esentzia ez dela zeozer intrintsekoa. Zer uste dute orduan badela? Uste dute esentzia erlaziozkoa dela: organismo batek, espezie bateko kide izateko, historia jakin bat izan behar duela. Kim Sterelnyk eta Paul Griffithsek bere Sex and Death testuliburuan dioten bezala, "adostasunetik gertu dago espezieak bere historiek identifikatzen dituztela pentsatzea" (1999: 8). Baliteke, hala ere, Kripke ados egotea honetan: badagoela espezie baten esentziaren osagai historiko bat intrintseko batez gain. Kontuan har pasarte hau, bestela: Iraganeko esperientziak erakutsi du normalean [tigreak] moduko gauzek, elkarrekin bizi izanda, itxura berdintsua edukita, batzuek besteak estaltzen dituztela, klase bat osatzen dutela. Batak bestearekin zerikusia izan arren, uste baino gutxiago daukaten bi tigre klase baldin badaude, orduan familia biologiko handiagoa osatzen dute, beharbada. Zerikusirik batere ez badaukate, orduan, egiazki bi tigre klase daude. Hau guztia historiaren mende eta egiaz aurkitzen dugunaren mende dago. (121) Nolanahi ere, Kripkeren baieztapenak, esentziaren barru-osagai egiturazko intrintseko bat dagoela dioenak, adostasunaren aurka egiten du. Biologiaren filosofoek uste dute Kripkeren esentzialismo intrintsekoa, gertaera biologikoen ezjakintasuna erakusten duten "besaulki"ko intuizioetan oinarritua, oker dagoela besterik gabe. Horren kontra, nik argudiatu dut, izatez, Kripkeren intuizioak zuzenak direla eta euskarria dutela gertaera biologikoetan. Lehen argudioa "Resurrecting Biological Essentialism"en (2008) zegoen; argudiatu nuen espezieek (eta beste taxon batzuek) "esentziak dauzkate[la], oinarrizko propietate intrintsekoak direnak, hein batean behintzat" (346). Propietate horiek "seguru asko, neurri handi batean genetikoak dira, baina ez erabat" (347). Ez da harritzekoa horrek adostasunak egindako kritikak jaso izana (Barker 2010, Ereshefsky 2010, Lewens 2012, Leslie 2013, Slater 2013). Erantzun diet (argitaratzekoa). Nire argudioaren ildoa honako hau da laburki. (1) Zergatik dauzkate afrikar errinozeroek bi adar eta indiar errinozeroek bat? Galdera horrek errinozero horien garapen-mekanismoen "egiturazko" azalpen bat (Kitcher 1984) eskatzen du. Eta, azken buruan, erantzuna bi errinozero-espezie horien oinarrizko izaera edo esentzia intrintsekoetan datza. Izaera horiek kausatzen dute bi errinozero-espezie horiek daukaten adar kopurua edukitzea. (2) Animaliatalde honetan, zergatik dauzka marrak horko horrek? Zebra delako eta zebren izaeran dagoelako marrak izatea: animalia horren azpiko propietate intrintsekoren batek egin zuen zebra eta kausatu zituen marrak. Hala, espezie baten (edo beste taxon baten) esentzia edo izaera da espezie horretako kideak, bere ingurunean, bere fenotipo-propietateak edukitzea kausatzen duen azpiko egoera intrintsekoa, zein-nahi dela ere, besterik ez; esentziak esplikatzen du
GoGoEta Batzuk NamiNg aNd Necessityri Buruz https://doi.org/10.1387/gogoa.22599 81 gauza hori denari buruzko aurkikuntza zientifikoek (…), gaur egungo zientzia-teoriak dio guk ezagutzen dugun urrearen izaeraren parte dela 79 zenbaki atomikoa duen elementua izatea. (125) Behiez, edo tigreez, propietate batzuk beharrezkoak direla zientziak enpirikoki aurki dezakeen ala ez beste galdera bat da; nik baietz erantzuten diot. (128) Dudarik ez dago aurkikuntza bat dela ura H2O izatea. (128) Beraz, uraren izaera H2O izateari buruzko Kripkeren jarduna, filosofian oso ohikoa den jarduna bestalde,42 filosofo baten gertakari zientifikoekiko begirune-keinu huts gisa ikusi behar da, besterik ez. Needhamen eztabaida gida lagungarria da gertakari horiek zein izan daitezkeen argitzeko. Limurtzailea da H2O-jarduna desegokia dela, baina kimikaren beste filosofo baten, Robin Hendryren (argitaratzeko), duela gutxiko artikulu batek kontrakoa iradokitzen du. Needhamek ez nau konbentzitzen dioenean Kripke oker dagoela pentsatzean esentzia erabat mikroa dela, baina, Kripke oker badago eta esentziaren parte bat, edo baita osoki ere, makroa balitz ere, hori soilik ez litzateke izango Kripkeren metafisikaren kontrako kolpe handia. Ziurra da Kripkek honezkero onartzen duela zientzia-klase askok esentzia makroak dauzkatela; harrapakari izan liteke adibide bat. Uraren esentzia propietate makroek osatzen dutela, erabiltzaile arruntek "ur" hitzari lotutako deskripzioek bereizitako propietate makroek osatzen dutela aurkitzea, hori izango litzateke benetako kolpea. Hori baita batez ere Kripke eta Putnam desafiatzen ari diren erreferentziaren deskripzio-teoriaren ondorioa: Putnamen leloaren hitz burutsuetan, "ur"en esanahia, "ez dago buruan, eta kito!". Needham ez da saiatzen desafio horri azpiak jaten. (2) Needhamek salatzen du "ez d[ela] argudiorik eman baieztapen mikroesentzialistaren alde, zeinaren arabera ezaugarri mikroskopikoetara jo behar dugun substantzia baten ezaugarritze egokia lortzeko" (2011: 4). Needham oinarri sendoagoan dabil hemen: Kripkeren esentzialismoa intuizioetan oinarritzen da, azken finean. Intuitiboki argia iruditzen zaio berari —eta, esan beharra dugu, beste filosofo askori— urari, urreari eta antzekoei lotu ohi zaizkien propietateak, hiztegian jasotzen direnen modukoak, ez direla esentzialak haientzat, baina "barne-egitura" "atomiko"ren bat badela esentziala (119-29). Hala ere, intuizioetan oinarritze hori bekatua bada, bekatua nonahi dago filosofian; metafisikan, bereziki. Nolanahi ere, Kripkeren intuizioen alde argudia daiteke 6. atalean labur deskribatutako esentzialismo biologikoaren aldeko argudioaren ildo bertsuetan: lotu ohi zaizkion propietateak dauzka urak, eta bere zeregin kausala betetzen du munduan, azpiko propietate mikroskopiko 42 Ohikoa zen gogoaren "identitate teoria"ri buruzko eztabaidetan, esate baterako.
michaEl dEvitt 82 Gogoa 22 (2021), 63-92 batzuk edukitzeari esker; propietate hori super-esplikatzailea da. Eta horixe da, hain zuzen ere, Hendryk (argitaratzeko) argudiatzen duena. Mikroesentzialismoaren aldeko argudio horrek hipotesi enpiriko batean dauka oinarria, jakina. Uste dut hipotesi hori ikusi beharko genukeela Kripkeren intuizio esentzialisten atzean. (3) Needhamek esaten du "estereotipikoa iduriko lukeen uraren ezaugarritze bat erraz eman daiteke[ela] urtze-puntua zehaztuz" (2011: 6). "Ez da beharrezkoa, beraz, ezaugarri mikroskopikoetara jotzea, beste substantzietatik bereizita uraren ezaugarritze egokia lortzeko" (2011: 7). Baina Needhamek buruan daukana "ezaugarritzea" da, Kripkek ez darabilen termino bat, eta Kripkek esentzia gisa buruan daukana baino askoz ahulagoa dirudiena. Kripke uraren izaeraren beraren atzetik dabil eta, inplizituki, nik uste, urari bere zeregin kausala ematen dion propietate esplikatzailearen atzetik. Ez litzateke gustura geldituko ura beste gauzetatik bereizi soilik egingo lukeen propietate batekin. Azkenik, Sarah-Jane Leslieren (2013: 143-52) klase kimikoei buruzko eztabaidak Needhamen eragina islatzen du, baina beste kritika bat ere egiten du. Kripkeren eztabaida dena da urreari buruz eta urari buruz, Kripkeren bere aipuek, eta goiko nireek, adierazten dutenez. Baina Lesliek uste du "arrazoizkoa" dirudiela pasarte horietatik "inferitzea" "substantzia bera erlazioa"ren ikuskera bat (143), gero luze kritikatzen duena. Baina inferentzia hori ez da batere arrazoizkoa. Gauza bat da esatea zer den urrea edo ura izatea; beste gauza bat da esatea urrearentzat edo urarentzat edo beste edozerentzat "substantzia" bat izatea zer den; alegia, esatea zer den X eta Y gauzentzat "substantzia bera izatea". Antzera, gauza bat da esatea zer den tigre bat edo katu bat izatea; bestelako gauza bat da, erabat, esatea zer den tigreentzat edo katuentzat edo beste edozein taxonentzat "espezie" bat izatea; alegia, zer den esatea X eta Y taxonentzat "espezie bera" direla.43 Ez dut ikusten Kripkek substantzien auziaz (edo espezieen auziaz) jarrerarik hartu duelako ebidentziarik. Tuomas Tahko (2015) beste kritikoak ez bezala, ez dut ikusten ebidentziarik, ezta ere, Kripkek jarrera argirik hartu duenik urarentzat edo urrearentzat klase "kimiko" edo "natural" izatea zer den horri buruz. 8. Esentzialismo indibiduala Zein da banako baten esentzia? Kripkek erantzun bat eskaintzen du banako biologikoentzat eta beste batzuentzat. Erantzun hori —bere "jatorri-esentzialismo" gisa ezagutzen denak— arreta handiz jarraitu dute 43 Lehena Ernst Mayrren "taxon-problema" da, bestea bere "kategoria-problema" (1982: 253-54). Mayrren bereizketa ondo onartua dago eta, hala ere, nik erakutsi dudanez (2008), bere garrantzia alde batera utzi ohi da, espezieei buruzko esentzialismo intrintsekoa baztertzean.
michaEl dEvitt 84 Gogoa 22 (2021), 63-92 zigoto jakin horretatik etorri izana ere. Erreginari buruz esan duguna bere gurasoei aplikatzen zaie, jakina; eta haien gurasoei, eta abar. Oren esentziaren osagai historiko bat dago, beraz, pertsona indibidualek, gametoek eta zigotoek osatua, arbasoen historia hori, familia-zuhaitz hori egiten duena. Kripkek ez dio substantzia-printzipioa aplikatzen Erreginari, baina guk aplika diezaiokegu. Mahaia esentzialki egurrezko materiala den bloke batetik datorren bezala, esentzialki giza materiala den zigoto batetik etorri behar du Erreginak. Kripkeren letrari ez bada izpirituari jarraiki, aurrerago jo behar dugu ziur asko Erreginaren substantziarekin: bere zigotoari, eta beraz Erreginari berari, esentziala zaiona ez da zigotoa nola-halako giza materialez soilik osatua egotea, baizik eta baita zigoto horren mota jakin horretakoaz ere. Hala, Kripkeren proposamena daukagu, zeinaren arabera Oren esentzia baita neurri batean gameto jakin batzuetatik, guraso jakin batzuengandik beraz, sortutako zigoto jakin bateko jatorria eta, beste neurri batean, Oren zigotoaren propietate intrintsekoak.46 Proposamen honen arabera, hortaz, Oren esentziak, 6. atalean proposatutako bere espeziearen esentziak bezala, osagai historikoa eta osagai intrintsekoa dauzka. Bi proposamen hauek, Oren esentzia indibidualari buruzkoa eta bere espeziearen klase-esentziari buruzkoa, konbinatuta, Kidetza Esentzialaren alde argudiatu dut (2018b) (ez da zaila): Oren esentziaren osagai historikoak eta intrintsekoak edukitzeak Oren espeziearen esentziaren osagai historiko eta intrintsekoak edukitzea inplikatzen du (2018b). Kripkeren banakoen esentzialismoaren aldeko sostengua intuizioetatik etorri da orain arte. Metodologiari buruzko galdera planteatzen du horrek. Okashak esaten du "onarpen zabala dutela" "esentzia indibidualari buruzko baiezpenek", "klase-esentziei" buruzkoek ez bezala, "ez diote[la] zientzia enpirikoari erantzuten"; "besaulkiko metafisikaria"rentzako kontuak direla, "intuizioei modalei (…) kasu eginda" landu beharrekoak (2002: 193). Laster oso laburki argudio bat deskribatuko dut, Kripkeren banako-esentzialismoak ere "zientzia enpirikoari erantzuten" diola erakusten duena. Hori ez da txarra ezen, dagoeneko esan dugun bezala, LaPortek eta biologiaren beste filosofo batzuek Kidetza Esentziala arbuiatzen baitute biologiako arrazoiengatik. Are gehiago, metafisikari guztiek ez dituzte Kripkeren intuizio esentzialista batzuk partekatzen. Graeme Forbes (1986) eta Teresa Robertson (1998) metafisikari entzutetsuek neurri batean soilik egiten dute bat Kripkerekin bere esentzialismoaren osagai historikoari dagokionez. Aurkeztu dudan Kripkeren ikuskeran, gutxienez hiru erlazio zaizkio esentzialak Erreginari: (a) zigoto jakin batetik etorri behar du; (b) zigoto horrek gameto jakin batzuetatik etorri behar du; (c) ga- 46 Hau organismo sexualez soilik da egia, jakina.
GoGoEta Batzuk NamiNg aNd Necessityri Buruz https://doi.org/10.1387/gogoa.22599 85 meto horiek guraso jakin batzuengandik etorri behar dute. Forbesek eta Robertsonek ez diote eragozpenik jartzen (a)ri, baina bere intuizio modalek (b) ren eta (c)ren aurka egiten dute. Honela argudiatzen du Forbesek: Demagun h ernal-haziaren eta o obuluaren fusioaz osatutako giza zigotoa dela z. Orduan, batek pentsa dezake zientzialariek zigoto bat sintetizatzen dutela nukleotidoz nukleotido eraikita, halako moldez non zren materia bera justu z-konfigurazio berean gertatzen baita. Mundu horretan, h eta o ez dira existitzen, edo hala postula dezakegu kontraesanik gabe, baina zaila da ukatzea z existitzen dela (…) z existitzen da, hortaz, baina jatorria ez du hn eta on, ez baitira existitzen. (1986: 7) Robertson bat dator eta esaten du gaiari buruz idazten duten beste batzuk ere bat datozela (1998: 732, 5. oh.). Ni ez nator bat: iruditzen zait sintetizatutako zigotoa ez dela z, hain zuzen, historia egokia falta duelako.47 Baina intuizioak baino gehiago behar dugu. Banako-esentzialismo kripkearraren aldeko argudioak eskaintzen ditut, 6. atalean laburki deskribatutako taxon-esentzialismoaren aldekoen antzekoak direnak. Oren esentziaren osagai historikoa Oren esplikazio "historikoek" eskatzen dute; osagai intrintsekoa, berriz, "egiturazko" esplikazioek. Argudio horiek jatorri-esentzialismo kripkearra sostengatzen dute Forbes eta Robertsonen kontra, eta, espezie-esentzialismoarekin konbinatzen denean, Kidetza Esentziala sostengatzen dute biologiaren filosofoen kontra (2018b). 9. Azkena Artikuluaren hasierako atalak Naming and Necessityko hizkuntzaren filosofiako eztabaidari buruzkoak ziren. 2. atalean, deskripzio-teorien aurkako Ezjakite eta Akatsaren argudioa eztabaidatu dut. Argudio hori suntsitzailea da izenen deskripzio-teorientzat, kausal-deskriptibistentzat barne. Baina deskripzio-teoria guztiei egiten die erronka, eta esanahiaren erabilpen-teoriari, eta beste gauza askori. Bere hedadurak eta indarrak ez dute merezi duten aitortza jaso. 3. atalean, "irudi" alternatiboaz jardun dut; teoria kausal-historikoaz. Kripkeren erreferentzia-mailegatzearen teoria da hizkuntzaren teoriari egindako bere beste ekarpen itzela. Oso gaizki ulertua izan da, hiztun bati eskatuko balio bezala, terminoa erabiltzean, terminoa jaso zuen pertsonari "eskuordetuz" egitea. Epistemikoki horren nekeza den "atzera begirako" asmoak 47 Honek saihesten du Robertson eta Atkinsek (2016) "Birziklatzearen problema" esaten diotena ederki: z osatzen duen materia guztia kualitatiboki zren identikoa litzatekeen zerbaitetan birziklatuko balitz, ez litzateke z izango hala ere, historia egokia faltako litzaiokeelako.
michaEl dEvitt 86 Gogoa 22 (2021), 63-92 ez dauka tokirik erreferentziaren "irudi" kripkearrean. Ikusteko geratzen da zehazki zenbateraino dagoen zabaldua hizkuntzan erreferentzia-mailegatzea. 4. atalean ikusi dugu deskripzio-teoria batek saihestu dezakeela Kripkeren Zurruntasun Galduaren argudioa bere deskripzioak zurrunduz. Hala ere, argudioa indartsua da deskripzio-teoria tradizional guztien aurka. Garrantzitsua da ohartzea erreferentziari buruzko intuizio horiek esentziala eta beharrezkoa denari buruzko intuizio metafisikoetatik eratortzen direla. "Zurrun" termino singularrentzat definitzen da eta, hala ere, beste termino batzuei ere aplikatzen die Kripkek. Eztabaida dago horretarako zurruntasun-nozio egokia zein den. Schwartzen aurka argudiatu dut nozioarentzat nahi dugun zeregina ez dela klase "natural"en terminoak besteetatik bereiztea, Galdutako Zurruntasunaren argudioetan azaltzea baizik. Aplikazio zurrunaren nire nozioak ederki egiten du hori. 5. atalak erreferentzia zuzena du eztabaidagai. Izen baten esanahia bere erreferentea dela dioen teoria hedatu baina egiantzekotasun eskaseko hau Kripkeri bizkarreratzen zaio, baina berak, egiaz, ez du jarrerarik hartzen. Badirudi bizkarreratze oker horren arrazoia alternatibarik ez dagoelako ideia dela, behin izenaren esanahiari buruzko teoria deskriptibistak alde batera utzi direnean. Baina bada alternatiba bat, urteetan proposatzen aritu naizena: izen baten esanahia bere erreferentzia-modu kausala da. Erreferentzia zuzenaren historia bitxia kontatu dut, Kaplanen istorioarekin une gorenera iritsiz. Bera, Kripke ez bezala, bada izen propioen erreferentzia zuzenaren iturria eta, hala ere, duela gutxi proposatu du, izatez, nire alternatiba zaharra dena. Azken hiru atalak Kripkeren esentzialismoari buruzko ikuskerez ari dira. Ikuskerok zorrozki kritikatu dituzte zientziaren filosofoek. Tigreena moduko klase biologikoek "barne-egitura" esentziala dutela dioen bere ikuskera, 6. atalean eztabaidatutakoa, baztertu egin dute biologiaren filosofoek, biologiari buruzko ezjakintasuna islatzen duelakoan. Eta urarena moduko klase kimikoei buruzko antzeko ikuskera bat, 7. atalean eztabaidatua, antzera baztertu du Paul Needham kimikaren filosofoak. Azkenik, 8. atalean, Kripkeren ikuskera, zeinaren arabera Erregina moduko banako batek parte batean historikoa den eta beste parte batean intrintsenkoa den esentzia baitauka, hartu dut aintzat. Kripkeren klase-esentzialismoarekin konbinatuta, horrek Kidetza Esentzialaren doktrinara darama: O organismo indibidual bat espezie bateko kidea bada, esentzialki da horren kidea. Horrek beste behin biologiaren filosofoen aurka jartzen du Kripke. Eta metafisikari batzuk ere ez datoz bat berarekin "jatorri printzipioa"ri buruz. Esentzialismo kripkearraren aurkako objekzio horiei erantzunez, gehienbat beste toki batzuetan egin ditudan argudio batzuei egin diet keinu. Argudio horiek honako hau daukate lehen premisa: klaseen edo banakoen behatutako propietateak esplikatzen dituzte esentziek, eta propietate horiek lotura | science |
addi-1a3281cbe4cd | addi | cc-by 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52430 | Egiak, munduak eta minak | Garmendia Mujika, Ekain | 2021 | 3 ISSN 1577-9424 – eISSN 2444-3573 gogoa * Harremanetan jartzeko / Corresponding author: Ekain Garmendia. Filosofia Saila. Tolosa Etorbidea, 70, 20018 Donostia. – [email protected] – https://orcid.org/0000-0001-6708-4323 Nola aipatu / How to cite: Garmendia, Ekain (2021). "Egiak, munduak eta minak", Gogoa, 22, 3-59. (https://doi.org/10.1387/ gogoa.22606). Aurrena online argitaratua: 2021-III-22. ISSN 1577-9424 - eISSN 2444-3573 / © 2021 UPV/EHU Lan hau Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoaren lizentziapean dago Gogoa, 2021, 22, 3-31 https://doi.org/10.1387/gogoa.22606 egiak, munduak eta minak Truths, worlds and pains Ekain GarmEndia*& Filosofia Saila eta ILCLI (UPV/EHU) Saul Kripkek hiru hitzaldi eman zituen Princeton Unibertsitatean, 1970eko urtarrila bukaeran, Naming and Necessity izenburuarekin.1 Hasieratik izan zuen Kripkek asmoa hitzaldi horietan azaldutakoak hartu, ideia nagusiak errebisatu eta zabaldu, hitzaldietako edukiak idatzizko testu batean atondu, eta horiek denak liburu batean txukun argitaratzeko, baina urteek aurrera egin ahala konturatu zen, hitzaldietan esandako guztiak nahikoa detailerekin garatu arte itxoiten bazuen, horiek akaso ez zituela inoiz liburu batean argitaratuko.2 Horrela, bada, 1980an, Princetonen hitzaldiak eman eta hamar urtera, idatzizko transkripzio bat argitaratu zuen, idatzizko bertsioak eskatzen dituen aldaketa gutxi batzuk sartuta, hitzaldi sortak zeukan izenburu berarekin (Kripke 1980) —ez zen transkripzioa argitaratzen zen lehen aldia: 1972an Donald Davidson eta Gilbert Harmanek argitaratutako bilduma batean agertu zen aurrena, kapitulu moduan—. 2020an urteurren borobil bikoitza daukagula aprobetxatuz (50 urte Kripkek hitzaldiak eman zi- & Eskerrak eman nahi dizkiet María de Ponte, Joana Garmendia, Kepa Korta eta Larraitz Zubeldiari, ale hau aurrera ateratzeko hartutako lanagatik, eta bai hitzaurre honi bai ale honetan argitaratu dugun itzulpenari egin dizkioten ohar eta zuzenketa guztiengatik. Lan hau egiteko Eusko Jaurlaritzak (IT1032-16) eta Espainiako Gobernuak (PID2019-106078GB-I00 (MCI/AEI/FEDER/ UE)) emandako diru-laguntzak baliatu ditut. 1 Izendatzea eta Beharrezkotasuna, euskaraz. Tamalez, euskaraz galdu egiten ditugu jatorrizko izenburuan dauden bi N handi horiek. Hemendik aurrerakoan, N&N deituko diot, bada, liburuari. 2 Halaxe dio N&Nren 1980ko edizioari idatzitako hitzaurrearen lehenengo lerroetan (Kripke 1980: lehenengo orrian bertan).
EGiak, munduak Eta minak https://doi.org/10.1387/gogoa.22606 5 garatu zen erreferentzia zuzenaren ideiaren aurrekari argia da, eta eragiten du, ziur asko, N&Nko anti-deskriptibismoan—, eta, nahiz eta oraindik ideia horiek argitaratu gabe egon, Hilary Putnam ari zen jada, klase natural terminoen semantikari dagokionez, Kripkek N&Nn proposatu zituen tesi ia berberak defendatzen. Nolanahi ere, Kripkeren lanak Donnellan edo Putnamen eragina badauka, are gehiago dauka Ruth Barcan Marcusek 1940ko hamarkadatik aurrera logika modalean egindako lanaren eragina. Barcan Marcusen itzala handia da Kripkeren obra ia osoan; 1960ko hamarkada hasieran logika modalaren inguruan Kripkek idatzi zituenak ezin dira ulertu ez badira kontuan hartzen Barcan Marcusek arlo horretan egin zituen aurrerapen formalak 1940ko eta 1950eko hamarkadetan. N&Nn defendatzen dituen tesi ugari lehenago Barcan Marcusek berak proposatu zituen, eta beste ideia askotan ere nabaria da bere eragina. Adibidez, identitate-erlazioen beharrezkotasunaren tesia, N&Nko lehenengo hitzaldiko hainbat argudioren oinarrian dagoena, Barcan Marcusena da; eta izen propioak "etiketa hutsak" direlako tesia ere defendatu zuen Barcan Marcusek lehenago (Kripkek ez du horrelakorik defendatzen N&Nn esplizituki, baina ideia hori bat dator bere anti-deskriptibismoarekin).6 Nolanahi ere, Kripkeren lanak Barcan Marcusen eta garaiko beste autore batzuen eragina badauka ere, are handiagoa da N&Nk garaiko giro filosofikoan izan zuen inpaktua. Aurrena, N&Nn planteamendu eta erreminta kontzeptual berriak erabiltzen dituelako Kripkek, horiek lehenago egin ez zen punturaino garatuz. Adibidez, egia-modalitate desberdinen arteko erlazioei dagokienean egiten dituen oharrak lagungarriak dira oso gero Logika Filosofikoan edota Erreferentziaren Teorian argudio eta ikuskera berriak muntatu ahal izateko, edota designatzaile zurrunen nozioak berak eta mundu posibleen parafernaliak balio izango du Zientziaren, Hizkuntzaren nahiz Gogoaren Filosofietan argudio eta tesi berritzaileak plazaratu ahal izateko. Bestalde, erreminta kontzeptual berri horiek erabiliz argudio berritzaileak planteatzen dituelako eztabaida filosofiko tradizionaletan (deskriptibismoaren kontra Erreferentziaren Teorian, edo, materialismoaren kontra, Gogoaren Filosofian, adibidez), eta hor tesi eta ikuskera berriak ere proposatzen dituelako (kate kausal-historikoen ideia berea da Erreferentziaren teorian, adibidez). 6 Egon da eztabaidarik Barcan Marcusen obrak Kripkeren lanean eta New Theories of Reference horretan izan zuen eraginari buruz, eta egon da, baita ere, eragin hori onartu ohi dena baino handiagoa dela defendatu duenik (ikus, adibidez, Smith 1995). Ez naiz eztabaida horietan sartuko hemen, ezta hasiko ere Barcan Marcusen lanak Kripkerenean daukan eragina aztertzen, horretarako beste testu oso bat beharko bainuke. Baina bai bota nahi nuke nire iritzia hemen, lotuta baitago sarrera honetan gai batzuk aurkezteko eta lantzeko dudan moduarekin: nahiz eta Barcan Marcusen eragina N&Nn handia izan (oso handia), Kripkek bai egiten ditu ekarpen oso originalak (asko), sartzen da Barcan Marcusek landu ez dituen eztabaida eta arlo ugaritan, eta lortzen du horiek denak alor eta auzi pila bati eragiten dion posizio filosofiko batean kohesionatzea. Horietako batzuk aipatuko ditut testu honetan.
Ekain GarmEndia 6 Gogoa 22 (2021), 3-31 N&Nn Kripkek lortzen du berrikuntza kontzeptual eta argudio eta tesi filosofiko horiek bildu, eta arlo filosofiko desberdinei eragiten dien posizio filosofiko koherentea taxutzea, eta horrekin ekarpen handia egiten dio halako espazio filosofiko berri bati, abiapuntu bezala balio diezaiekeena "olatu berri" hori osatzen duten autoreei, eztabaida zahar nahiz berrietan argudio eta proposamen originalak osatzeko. Sarrera honetan horiek azaltzen saiatuko naiz, gutxi gorabehera. Saiatuko naiz deskribatzen, azaletik bada ere, nolakoa zen 1960ko hamarkadan Kripkek akademia estatubatuarrean aurkitu zuen giro filosofikoa; zeintzuk diren, nire ustez behintzat, buruan zeuzkan erreferente filosofiko nagusiak; eta saiatuko naiz azaltzen, labur bada ere, nola baztertu zituen Kripkek atzean utzi nahi zuen joko-zelai filosofiko horri eusten dioten oinarri nagusiak, "olatu berri" bati bide eman ahal izateko xx. mende amaierako panorama filosofikoan. 1. Egia motak eta erlazio intermodalak Baiezpenak izan daitezke egiazkoak ala faltsuak, eta izan daitezke egiazkoak modu ugaritan. Adibidez, baiezpen bat izan daiteke egiazko analitikoki, edo egiazko a priori, edo egiazko derrigorrez, edo sintetikoki, edo a posteriori, edo kontingenteki. Egiazko izateko modu horiek egiaren alderdi desberdinei dagozkie eta, horrela, ohikoa da modu horiek hiru modalitate desberdinetan banatzea: badaude modalitate semantikoa, epistemikoa eta metafisikoa. N&Nn, aurrena, Kripkek modalitate horien arteko erlazio kontzeptualak pixka bat argitzen ditu, "beharrezko" eta "a priori" bezalako kategoriak kontzeptualki behintzat desberdinak direla mantenduz. Halaber, a priori izan gabe beharrezkoak diren egiak badaudela eta beharrezkoak izan gabe a priori diren egiak ere badaudela defendatzen du, tradizio filosofikoak onartu izan zuenaren aurka. N&Nko lehenengo orrietan horrelakoei buruz ari dela, beraz, egia-modalitateen arteko erlazioak ulertzeko modu berri bat aurkezten du Kripkek; horrekin, tradizio filosofiko batzuetan paper egituratzailea jokatu izan duten tesiak baztertzen ditu, eta hitzaldietan behin eta berriz erabiltzen dituen kontzeptu batzuk aurkezteko eta argitzeko aprobetxatzen du. Hori eginda, garaiko filosofoek gai horiek ulertzeko eta lantzeko zeukaten moduan eragin zuen, izugarri. Bota diezaiogun begiratua horri. Azalpenak ematerakoan hasieratik hastea komeni omen da; has gaitezen, beraz, "Naming and Necessity" izenburuarekin. Izenburua bera 1947an Rudolf Carnapek argitaratu zuen Meaning and Necessity liburuari erreferentzia ez oso disimulatua da. Testu horretan Carnapek lehenago garatu ziren logika-sistema modalentzat semantika formala proposatzen du, mundu posibleen nozioa erabiliz —edo, hobe, geroago "mundu posibleen semantikak" esan izan zaienen oinarrizko kontzeptu eta ideiak erabiliz—. Kripkek arlo horietan egin
EGiak, munduak Eta minak https://doi.org/10.1387/gogoa.22606 7 zuen lan formalak7 Carnapen eragin handia dauka (ez dago Kripkerik Carnapik gabe), baina, aldi berean, Kripkek beharrezkotasuna eta antzeko nozio modalak ulertzeko daukan moduak guztiz baztertzen ditu Carnapek Meaning and Necessityn proposatutakoak, eta horrexek irekitzen dio bidea N&Nn egiten den ekarpen berritzaile askori. Meaning and Necessityn Carnapek operatzaile modalak dauzkaten hizkuntza logiko formaletarako Eredu-Teoria bat garatzen du. Semantika horren oinarria "egoera-deskripzioak" dira, gerora mundu posibletzat ulertu izan denaren halako aurrekari bat: semantika bat eman nahi zaion hizkuntzako proposizio atomiko ororentzat egia-balio bat zehazten du egoera-deskripzio bakoitzak. Beraz, predikatuen logikako hizkuntza batentzat egoera-deskripzio bidezko interpretazio bat daukagunean, hizkuntza horretako edozein A baiezpen hartuta, A egiazkoa izango da egoera-deskripzio batzuetan eta faltsua beste batzuetan (edo egiazkoa egoera-deskripzio guztietan edo faltsua guztietan). Hori horrela, □ eta ◊ operatzaile modalak definitzen ditu Carnapek (berak ez du notazio hori erabiltzen, baina tira), egoera-deskripzioetan oinarrituta. □A egiazkoa izango da interpretazio batean baldin eta bakarrik baldin A egiazkoa bada interpretazio horretako egoera-deskripzio guztietan —modu bertsuan, A beharrezkoa da interpretazio batean baldin eta bakarrik baldin A egiazkoa bada interpretazio horretako egoera-deskripzio guztietan—. Hori Kripkek ez du aldatzen; beno, Kripkek ez ditu mundu posibleak Carnapek egoera-deskripzioak ulertzen dituen modu berean ulertzen, baina Kripkerentzat ere baiezpen bat beharrezkoa izango da baldin eta bakarrik baldin egiazkoa bada mundu posible orotan. Egoera-deskripzio edo mundu posible horiek Carnapek eta Kripkek nola ulertzen dituzten, hor badaude desberdintasunak eta, horrekin, baita beharrezkotasuna bezalako propietate metafisikoak ulertzeko moduan ere (gainontzeko propietate modalekin erlazioan, batez ere). Carnapek Meaning and Necessityn garatzen duen teoria semantikoak izaera intentsionala du. Horrela, A eta B bi predikatu badira, Ak eta Bk intentsio (esanahi) berbera izango dute interpretazio batean baldin eta bakarrik baldin interpretazio horretako egoera-deskripzio orotan estentsio berbera badaukate; eta, A eta B bi baiezpen badira, Ak eta Bk intentsio (esanahi) berbera izango dute interpretazio batean baldin eta bakarrik baldin interpretazio horretako egoera-deskripzio orotan egia-balio berbera badaukate. Beraz, A eta B bi baiezpen desberdin beharrezkoak badira interpretazio batean, orduan, Carnapen arabera, intentsio (esanahi) berbera daukate interpretazio horretan eta, are gehiago, intentsio (esanahi) horren oinarrian dira bi baiezpen horiek beharrezkoak. Azkeneko puntu hori garrantzitsua da oso Carnapen moduko neopositibistek egia-modalitate desberdinak nola lantzen 7 Ikus, batez ere, Kripke (1959a, 1959b, 1963).
Ekain GarmEndia 8 Gogoa 22 (2021), 3-31 zituzten ulertzeko, eta horixe da N&Nn Kripkek aldatzen duen puntu garrantzitsu bat —bai, badakit paragrafo honetan auzi konplikatuak oso azkar landu ditudala, baina azkeneko puntu hau da interesatzen zaiguna, eta horri helduko diogu datozen paragrafoetan—. Izan ere, Kripke baino lehenagoko filosofo (ia) guztien moduan, modalitateen teorian Carnapek onartzen du "ko-estentsio printzipioa" dei genezakeena —Pérez Otero (2006)ren terminologia erabiliz—. Printzipio horren arabera, "beharrezko", "analitiko" eta "a priori" predikatuek estentsio bera daukate (eta berdin "kontingente", "sintetiko" eta "a posteriori"k); alegia, egia bat beharrezkoa da baldin eta bakarrik baldin a priori bada, eta baldin eta bakarrik baldin analitikoa bada. Honela, nahiz eta, lehenago aipatu bezala, modalitate metafisiko, epistemiko eta semantikoen artean bereiz dezakegun, printzipio hori onartzen dutenentzat, azken buruan egiak bi talde handitan bana ditzakegu: alde batetik dauzkagu analitikoak, beharrezkoak eta a priori diren egiak; eta, bestetik, sintetikoak, kontingenteak eta a posteriori diren egiak. Lehenengoen adibide litzateke "Mutilzaharrak gizonezko ezkongabeak dira", analitikotasunari buruzko eztabaidetan hainbestetan erabilia. Baiezpen hori egiazkoa da, eta egiazkoa da bere esanahiaren oinarrian —analitikoa da—. "Mutilzaharrak", "gizonezko ezkongabeak" eta "dira" hitzen esanahia dena izanik (eta baiezpenaren sintaxia dena izanik), osatzen duten baiezpena egiazkoa da, nolabait esatearren, munduak inongo ekarpenik egin gabe. Behin baiezpenaren esanahia finkatuta, baiezpena egiazkoa da automatikoki, munduak ez du honelakoa edo horrelakoa izan behar baiezpena egiazko egiteko, hori egiazkoa da mundua edonolakoa suertatuta ere. Eta, horregatik, analitikoki egiazkoa izateaz gain, baiezpena beharrezkoa ere bada. Baiezpena ezin zen faltsu izan, behin bere esanahia finkatuta ez baitago baiezpena faltsu egin dezakeen mundu-konfiguraziorik eta, beraz, baiezpena egiazkoa da mundu posible orotan (eta horixe da zerbait beharrezkoa izatea: derrigorrez izatea egiazko). Gainera, baiezpena analitikoa denez, bere esanahiak bakarrik jada egiazko egiten duenez, hiztun konpetente batek jakin dezake baiezpenak dioena egia dela bere konpetentzia linguistikoaren oinarri hutsean, mundua nolakoa den begiratu gabe, "besaulkitik" —alegia, a priori—: baiezpenak dioena egia dela jakiteko ez duzu zertan mutilzaharrak behatzen hasi, horien artean ezkonduta dagoenik badagoen ikusteko. Bigarren motako egia (sintetikoa, kontingentea eta a posteriori) litzateke, berriz, "Donostiak berrehun mila biztanle baino gutxiago dauzka" baiezpena, adibidez. Baiezpen horrek dioena egia da: baiezpenak esanahi bat dauka, nolabaitekoa izaten deskribatzen du mundua eta, mundua horrelakoa denez, egiazkoa da. Baiezpena osatzen duten hitzek ("Donostiak", "berrehun mila biztanle baino gutxiago" "dauzka") esanahi bat daukate euskaraz eta, baiezpenaren sintaxia tarteko esanahi horiek modu jakin batean konbina-
EGiak, munduak Eta minak https://doi.org/10.1387/gogoa.22606 9 tzen direlako, baiezpenak ere esanahi definitu bat dauka euskaraz. Orain, baiezpenaren esanahi hori, bere horretan, ez da nahikoa baiezpena egiazko egiteko; nolabait esatearren, munduak ere egin behar du bere ekarpena baiezpenak dioena egia izan dadin: Donostiak berrehun mila biztanle baino gutxiago badauzka, baiezpena egiazkoa izango da, eta, ez badauzka, faltsua. Alegia, baiezpena ez denez egiazkoa bere esanahiaren oinarri hutsean, ez denez analitikoa, sintetikoa da. Sintetikoa izateaz gain, kontingentea ere bada. Izan ere, baiezpena egiazkoa izan dadin munduak ere egin beharko du bere ekarpena, eta munduak egin dezake ekarpen hori ala ez. Izatez, Donostian berrehun mila pertsona baino gutxiago bizi dira eta, horregatik, baiezpena egiazkoa da. Baina gerta zitekeen mundua desberdina izatea, eta Donostiak berrehun mila biztanle baino gehiago izatea eta, hala gertatu izan balitz, baiezpena faltsua izango litzateke. Baiezpenak dioena egiazkoa delako baina, aldi berean, faltsua izan zitekeelako, baiezpena kontingentea da. Azkenik, baiezpena a priori ez eta a posteriori da egia. Baiezpenak dioena egiazkoa den jakiteko, derrigorrez, mundua nolakoa den begiratu beharko dugu, esperientzia erabili beharko dugu baiezpenak dioena egiazkoa ala faltsua den jakiteko —Donostiako biztanleak kontatu beharko ditugu, adibidez—. Baiezpenak dioena ez da "besaulkiko egia bat", esperientziarik gabe ezagut daitekeen zerbait: a posteriori bakarrik ezagut daitekeen egia bat da. Carnapentzat (eta beste askorentzat), beraz, egia guztiak bi taldetan bana ditzakegu: alde batetik dauzkagu analitikoak, beharrezkoak eta a priori diren egiak, eta bestetik sintetikoak, kontingenteak eta a posteriori diren egiak; alegia, ezin da egon, adibidez, sintetikoa, a posteriori, baina beharrezkoa den egiarik, edota sintetikoa, kontingentea, baina a priori denik. Aurreko paragrafoak iradokitzen du zergatik den hori horrela: Carnapek (eta beste askok) Pérez Otero (2006)k "beharrezkotasunaren ikuskera semantikoa" deitzen duena onartzen du. Ikuskera honen arabera, analitikotasuna da beharrezkotasunaren eta aprioritasunaren oinarrian dagoena (eta, berdin, sintetikotasuna da kontingentziaren eta aposterioritasunaren oinarrian dagoena). Beharrezkoak diren egiak beharrezkoak dira analitikoak direlako, eta a priori diren egiak a priori dira analitikoak direlako, eta analitikotasuna da beharrezkotasuna eta aprioritasuna azaltzen dituena. Baiezpen bat beharrezkoa izango da bere esanahiak berak zuzenean egiazko egiten duen heinean, hori horrela izanik edozein mundu-konfiguraziok egiazko egingo duelako; eta a priori izango da ezagugarria hiztun konpetente batek bere konpetentzia linguistikoaren oinarri hutsean egia dela ezagut dezakeen heinean, baiezpena ulertzea nahikoa zaionean honek dioena hala dela jakiteko. Eta, garrantzitsuagoa dena: ez dago baiezpen bat beharrezko edo a priori izateko beste modurik. Ideia hori, beharrezkotasuna eta aprioritasuna analitikotasunean oinarritzen direlako ideia, oso ondo ezkontzen da Carnapen eta beste batzuen jarrera neopositibistarekin. Izan ere, zure proiektu filosofikoaren oinarri nagusietakoa denean ezagutza orok esperientzian egon behar duela oinarri-
Ekain GarmEndia 10 Gogoa 22 (2021), 3-31 tuta, eta esperientziak esango dizula baiezpen batek dioena gertatzen den ala ez, zaila da ikuskera horretan beharrezkoak eta a priori ezagugarriak diren baiezpenei tartea egitea (eta, arazo handiagoa dena, zaila da beharrezkotzat eta apriorizkotzat jotzen diren matematikaren eta logikaren egiei tartea egitea). Gertakari batzuk ezinbestekoak edota esentzialak direla mantentzeak ireki diezaioke bidea Carnapen kirakoek hainbeste arbuiatzen zuten "metafisika ilunari", eta a priori ezagugarriak diren egiak badaudela esaten baduzu, badirudi konprometitzen ari zarela Vienako enpiristek oso gogoko ez zuten halako razionalismo batekin-edo. Honela, beharrezkotasun eta aprioritasun ororen oinarrian analitikotasuna dagoela aldarrikatuz, egin dakieke tartea mundu-ikuskera neopositibista batean ustez beharrezko eta a priori diren matematikaren, logikaren edota filosofiaren baiezpenei, horiek hizkuntza bat izatearen produktu direla mantenduz, eta arazotsuak izan zitezkeen nozio modal horiek, nolabait esatearren, kontzeptu semantikoen bidez "naturalizatuz". Ko-estentsio printzipioak eta beharrezkotasunaren nozio semantikoak, beraz, paper garrantzitsua jokatzen dute tradizio neopositibistan, eta guztiz baldintzatzen dute Carnapek eta enparauek modalitateen arteko erlazioak ulertzeko daukaten modua. Noski, jakina da Kripkek N&Nko hitzaldiak eman zituenerako postulatu neopositibistak bazeudela jada modaz pixka bat pasata —Quine (1951), Austin (1962) edo Kuhn (1962)ren kritikak (oso desberdinak hirurak ere) ez ziren alferrikakoak izan—. Ez ziren gutxi, gainera, kontzeptu modal eta intentsionalekiko jarrera eszeptikoak azaltzen zituztenak.8 Halere, modalitateei buruz pentsatzen jarraitzen zutenek onartu ohi zituzten ko-estentsio printzipioa eta beharrezkotasunaren nozio semantikoa, eta halako nozioekiko eszeptiko agertzen zirenek ere ideia horien araberako ikuskerei eraso ohi zieten, gai hauen inguruko hizketa-modu zentzudun posible bakarrak zirelakoan. Kripkek N&Nn ko-estentsio printzipioaren aurka arrazoi onak ematen dituenean, beraz, nozio semantiko eta linguistikoetan oinarritzen ez den beharrezkotasunaren ulerkera berri bat plazaratzen du, "metafisika iluntzat" jotzen ziren ideientzat errespetu filosofikoa irabaziz, garaiko inertzia filosofikoaren kontra. Kripkek ko-estentsio printzipioari kontradibideak ematen dizkio, eta konbentzigarriki argudiatzen du kontradibideak horixe direla: kontradibideak. Eta, horrekin, beharrezkotasun eta aprioritasun oro analitikotasunean oinarritzen dela ukatzen du, tradizioaren kontra —ko-estentsio printzipioak ikuskera semantikoari jarraitzen baitio, nahitaez—. Hartu, adibidez, izen propioez osatutako identitate-baiezpenak, "Hesperus Phosphorus da" edo "Donostia San Sebastián da" edo "Lewis Carroll Charles Dodgson da" bezalakoak. A posteriori direnez (ezin du inork aurkitu horiek egiazkoak direla be- 8 Eta hor, noski, Quine da erreferentzia nagusia. Ikus, adibidez, Quine (1953a, 1953b).
Ekain GarmEndia 12 Gogoa 22 (2021), 3-31 Kripkek onartzen du Barcan Marcusen identitatearen beharrezkotasunaren legea, eta horri eusten dio: ez dago, beraz, kontingentea den identitate-erlaziorik, nahiz eta filosofo batzuek horrelakorik esan. Beste gauza bat da identitate-baiezpenak beharrezkoak ala kontingenteak diren: agian onar dezakegu "ILCLI institutua dagoen hiria Gipuzkoako hiriburua da" baiezpenak identitate-erlazio bat deskribatzen duela; baina baiezpen hori, zalantzarik gabe, kontingentea da (bazitekeelako ILCLI ez egotea Donostian, edota Donostia ez izatea Gipuzkoako hiriburua). Nolanahi ere, onartzen badugu baiezpen horrek objektu batek bere buruarekin daukan identitate-erlazio bat deskribatzen duela, orduan, identitate-erlazio hori, hori bai, beharrezkoa da (ezin baita objektu hori existitu bere buruarekin identikoa izan gabe). Orain, parte interesgarriena hemen dator: nahiz eta badauden kontingenteak diren identitate-baiezpenak, N&Nko irakasgai garrantzitsuenetakoa da izen propioez osatutako identitate-baiezpenak bai direla beharrezkoak (nahiz eta, agian, a posteriori bakarrik diren ezagugarriak). Hori horrela da izen propioak ("Donostia", "Kripke", "Hesperus", "Ekain") designatzaile zurrunak direlako —esango dut zerbait (gutxi) horiei buruz paragrafo batzuk beherago—. Har dezagun Kripkek berak darabilen adibidea: "Hesperus Phosphorus da" identitate-baiezpena. "Hesperus" eta "Phosphorus", izen propioak izanik, designatzaile zurrunak dira. Designatzaile zurrunak mundu posible orotan objektu bera designatzen duten designatzaileak dira, definizioz. Adibidez, "Gipuzkoako hiriburua" designatzailea da, baina ez designatzaile zurruna. Balio digu unibertsoko objektuetatik bat "hautatzeko" (Gipuzkoako hiriburua den objektu hori; izatez, Donostia), baina mundu posible desberdinetan objektu desberdinak designatzen ditu. Adibidez, mundu errealean Donostia designatzen du, Donostia baita Gipuzkoako hiriburua. Baina demagun beste mundu batean ez dela Donostia Gipuzkoako hiriburua, Anoeta baizik. Mundu horretan "Gipuzkoako hiriburua" designatzaileak ez du Donostia designatuko, Anoeta baizik, eta "Gipuzkoako hiriburua Tolosa ondoan dago" baiezpena, adibidez, egiazkoa izango da. "Gipuzkoako hiriburua" gisako deskripzioak ez dira designatzaile zurrunak. Orain, Kripkek argudiatzen duenez, izen propioak badira designatzaile zurrunak. Har dezagun "Kripke" izen propioa. Erabil dezakegu izen propio hori mundu posibleak deskribatzeko. Deskriba dezakegu mundu bat non Kripke ez den filosofoa, edo mundu bat non Kripke Errusian jaio den, hartarako "Kripke" izen propioa erabiliz. Kontua da, mundu posible bat deskribatzeko "Kripke" izen propioa erabiltzen dugun bakoitzean, izen hori erabiltzen dugula Kripke, objektu hori, designatzeko: nik esaten badizut "Kripke halakoa-eta-halakoa izan balitz…" edo "Kripkeri halakoak-eta-halakoak gertatu izan balitzaizkio…", Kripkeri buruz ariko naiz, objektu horri berari buruz. Izen propioak designatzaile zurrunak dira, beraz: izen propio batek objektu berbera designatzen du mundu posible orotan. Baina hori horrela bada, dio Kripkek, orduan izen propioez osatutako identitate-baiezpenak beharrezkoak dira egiazkoak badira. Hartu, adibidez, "Hesperus Phosphorus da". Baiezpen hori egiazkoa bada (eta bada), orduan derrigorrez da egiazkoa:
EGiak, munduak Eta minak https://doi.org/10.1387/gogoa.22606 13 beharrezkoa da. Baiezpena egiazkoa da, Hesperus Phosphorus da, eta, beraz, bi izen propio horiek objektu bera designatzen dute mundu honetan—Artizarra, bide batez—. Orain, "Hesperus" izen propioak Artizarra designatzen badu, designatzaile zurruna den heinean, Artizarra designatuko du mundu posible orotan —eta berdin gertatuko da "Phosphorus" izen propioarekin, Artizarra designatuko du mundu posible orotan—. Beraz, "Hesperus" izenak objekturen bat designatzen badu w mundu posiblean, objektu hori Artizarra izango da, eta "Phosphorus" izenak objekturen bat designatzen badu w mundu horretan, objektu hori ere Artizarra izango da, eta egia izango da w mundu horretan Hesperus Phosphorus dela: ez dago "Hesperus Phosphorus da" baiezpena faltsu egiten duen mundu posiblerik. Pentsatu izan denaren kontra, izen propioez osatutako "Hesperus Phosphorus da" gisako identitatebaiezpenak beharrezkoak dira egiazkoak badira, eta inoiz ez kontingenteak. Dena den, baiezpenak kontingentea dirudi, eta kontingentea dela onartu dute gai hauei buruz hausnartu duten ia filosofo guztiek. Bai, kontingentea dirudi, baina beharrezkoa da —edo horrela dio behintzat Kripkek—. Eta kontingentea dirudi beharrezkoa izanik ere a posteriori delako, eta ez a priori. "Hesperus" eta "Phosphorus" izen propioak modu arruntean ikasi dituen inork ez du jakingo Hesperus Phosphorus dela, ez badu horren aldeko ebidentzia enpirikorik lortzen; ez da besaulkitik ezagut daitekeen zerbait, asko eta oso ondo pentsatuta ere. A posteriori delako, ezin dugunez arrazoiketa hutsez jakin egia ala faltsua den, iruditzen zaigu izan daitekeela egia edo faltsua, baina ez da horrela. "Hesperus Phosphorus da" gisako identitate-baiezpenak beharrezkoak dira, baina a posteriori, eta a posteriori direlako iruditzen zaigu kontingenteak direla (baina, berriz: ez dira, ezin dira izan).11 Beharrezkoak eta a posteriori diren egiez gain, Kripkeren iritziz badaude kontingenteak baina a priori ezagugarriak diren egiak ere. Kontradibide ezagun bat ematen du Kripkek, Pariseko metro estandarrarena (norbaitek metro estandarra hartu eta "honek metro bat neurtzen du" esaten du), baina iruditzen zait "izen deskriptiboak" erabiltzen dituzten adibideak argiagoak direla. Adibidez, badago oraintxe bertan, errusiarren artean, denetan altuena den norbait. Dei diezaiogun, zergatik ez, "Vladimir".12 Aurrena, Vladimir existitzen da, errusiarrak badira, eta norbaitek izan beharko du errusiarren artean altuena. Eta hitz egin dezakegu tipo horri buruz, errusiarren artean altuena den tipoari buruz, "Vladimir" izena erabiliz, konbentzio bidez oraintxe hala erabaki dugulako. Honela, galde diezaiokegu geure buruari ea Vladimir moskutarra izango den edota Errusia Ekialdeko estepan jaiotako gizasemea; pen11 Halako baiezpenen "kontingentzia-itxura"ri buruz, ikus ale honetan itzuli dugun N&Nko bigarren hitzaldiko azken pasarteak (57-59 orrialdeak). 12 N&Nn Kripkek "Jack tripa-ateratzailea" jartzen du izen deskriptiboen adibide gisa (ikus ale honetako 41 orrialdea); beste adibide ezagun bat da Evans (1979)ren "Julius", kremailera asmatu zuen pertsona.
EGiak, munduak Eta minak https://doi.org/10.1387/gogoa.22606 15 Badaude, beraz, beharrezkoak izanik a posteriori diren egiak, eta baita kontingenteak izanik a priori direnak ere, eta egia-modalitateen arteko erlazioak ez dira tradizionalki pentsatu izan dena bezain sinpleak (ezin ditugu egia guztiak bi taldetan banatu). Eta, hori baino garrantzitsuagoa dena, ko -estentsio printzipioa beharrezkotasunaren ikuskera semantikoaren ondorio zuzena denez, behin ko-estentsio printzipioa ukatuta ikuskera semantikoa ere ukatu egin beharko dugu. Alegia: ez da analitikotasuna beharrezkotasun ororen eta aprioritasun ororen oinarrian egongo dena, eta analitikotasuna azaltzen duten nozio semantikoek ez dute zertan balio baiezpen baten beharrezkotasuna edota aprioritasuna azaltzeko —goian erabili ditudan bi adibideak, "Hesperus Phosphorus da" eta "Vladimir da errusiarrik altuena", sintetikoak dira, nahiz eta lehena beharrezkoa den eta bigarrena a priori—. Kripkeren kontradibideek, beraz, bidea irekitzen diote gai hauek ulertzeko modu berri bati: bere kontradibideak onartzen baditugu, lekua egin beharko diegu nozio semantiko hutsen bitartez azaldu ezingo ditugun baiezpen beharrezkoei —neopositibistek arbuiatzen zuten "metafisika ilun" hori ate-joka datorkigu—. N&Nn praktikan jartzen da gai horietara gerturatzeko modu eta estilo berri bat, zuzenean eragiten diona munduaz eta bere ezagutzaz daukagun oinarrizko ikuskerari: ziur asko, horixe da N&Nk filosofiari egin dion ekarpen nagusietakoa. 2. Mundu posibleak eta designatzaile zurrunak N&Nn, beraz, modalitateen arteko erlazioari eta beharrezkotasunari eta aprioritasunari begiratzeko modu berri bat aurkitzen dugu. Horiei forma emateko, argi azaltzeko, eta horien alde argudiatzeko, Kripkek erreminta modal berriak erabiltzen ditu bere hitzaldietan, auzi hauetaz aritzeko modu berri bat dakartenak. Horiekin, gainera, logika modalari buruz eta horren filosofiari buruz ohikoak ziren zalantza eta ardura batzuei errazago erantzutea lortzen du. Azal dezadan hori orain, labur bada ere. Kripkek N&Nko hitzaldiak eman zituenerako, logika modal formalek jada bazeukaten historia txiki bat. Russell eta Whiteheadek Principia Mathematica argitaratu eta zortzi urtera bakarrik, horiek baldintza materialari eman zioten tratamenduarekin desados, CI Lewisek baldintza zorrotza operatzaile moduan darabilen sistema proposatu zuen; urteen buruan, operatzaile modalak darabiltzaten sistema axiomatikoak ere garatu zituen. 1940ko hamarkadan, Barcan Marcusek aurrerapen handiak egin zituen operatzaile modalak zenbatzaileen logikarekin konbinatzeko, operatzaile horiek formula irekiei eragitea posible eginez, eta teorema eta arau ugari aztertuz. Urte berberetan, Carnapek semantika formal intentsionalak garatu zituen, besteak beste operatzaile modalak darabiltzaten hizkuntza formalentzat proposatzeko asmoz. 1950eko hamarkada bukaeratik aurrera, Kangerrek, Hintikkak, Kripkek eta beste batzuek aurrerapen handiak egin zituzten, mundu posibleetan oinarritutako
EGiak, munduak Eta minak https://doi.org/10.1387/gogoa.22606 17 kusten du horrelako testuinguruak ilunak direla, kasurik onenean, eta zentzugabekeria hutsak, ziur asko. Izan ere, aplika diezaiokegu zenbatzaile existentzialaren orokortze-araua (1)i: (4) Ǝx (x derrigorrez 7 baino handiagoa da) Eta, beraz, badago zerbait derrigorrez 7 baino handiagoa dena. Hori, derrigorrez 7 baino handiagoa den gauza hori, 9 da: alegia, planeta kopurua. Nolanahi ere, nahiz eta 9 derrigorrez 7 baino handiagoa izan, planeta kopurua ez da derrigorrez 7 baino handiagoa. Alegia, badagoela objektu bat geure munduan, hari deitzeko aukeratzen dugun adierazpen-formaren arabera propietate modal bat izango duena ala ez. Zentzugabekeria hutsa da (Quineren iritziz): objektuek dauzkaten propietateak dauzkate, horiei buruz hitz egiteko erabiltzen ditugun adierazpenez independenteki. Eta, agian, dio Quinek, saia gaitezke arazoari iskin egiten, gauzak izendatzeko erabil ditzakegun adierazpenen artean mailaketak eginez. Horrela, adibidez, egongo litzateke objektu bat derrigorrez 7 baino handiagoa dena; gertatzen dena da objektu horri deitzeko modu batzuek ("32", adibidez) beste batzuek ("planeta kopurua") baino hobeto islatzen dutela objektuaren "esentzia". Lehenengoek objektuaren esentzia erakusten dutenez, erabil ditzakegu horiek objektuak propietate batzuk derrigorrez dituela egiazki esateko. Baina hori, berriz, kasurik okerrenean zentzugabekeria ulergaitza da eta, kasurik onenean, metafisika esentzialista aristoteliko iluna, garaiko zientziarekiko ikuspegiekin bateraezina, aspaldi atzean utzia zegoena (Quineren iritziz). Quineren kexek jaso zituzten erantzunak,17 baina, ziur asko, Kripkek eman zituen azalpen argienak, N&Nn. Hitzaldietan, dagoeneko aipatu dudan "designatzaile zurrun" kontzeptua erabiltzen du lehenengo aldiz, eta horrek balio dio auzi hauetan ordena pixka bat jartzeko, eta auzi modalei buruz aritzeko modu eta estilo berriei bidea irekitzeko. Lehenago aipatu dudanez, designatzaile zurrun bat mundu posible orotan objektu bat eta berbera designatzen duen adierazpen mota da. Badaude adierazpen batzuk objektuak designatzeko balio dutenak; horiek "hautatzeko" balio dutenak, nolabait esatearren. Deskripzio definituak, erakusleak, indexikoak eta izen propioak, adibidez, designatzaileak dira: horiek erabiliz objektu bat designa dezakegu, gero horri buruz zerbait predikatzeko, adibidez. Designatzaile batek designatzen duen objektua alda daiteke mundutik mundura. Deskripzio definitu gehienek, adibidez, objektu desberdinak designatzen dituzte mundu posible desberdinetan eta, beraz, designatzaile ez-zurrunak dira. Hartu, esaterako, "Kripkek gehien miresten duen filosofoa" deskripzioa, eta demagun Ruth Barcan Marcus dela, izatez, 17 Ikus Barcan Marcus (1961, 1990).
EGiak, munduak Eta minak https://doi.org/10.1387/gogoa.22606 19 giltza da konturatzea "9" designatzaile zurruna dela eta "planeta kopurua", aldiz, designatzaile ez-zurruna. Quinek ondo zioen moduan, badago objektu bat, bederatzi zenbakia, derrigorrez zazpi baino handiagoa dena, existitzen den mundu posible orotan zazpi baino handiagoa baita (bai, konplikaziotan sartu nahi gabe, emantzat jotzen ari naiz zenbakiak existitzen direla eta, gainera, mundu posible guztietan existitzen direla, eztabaida hauetan jo ohi den moduan). Objektu hori mundu errealean designatzeko, erabil ditzakegu designatzaile zurrunak ("9") edo ez zurrunak ("eguzki-sistemako planeta kopurua"). Designatzaile zurrun bat erabiltzen badugu, gero zazpi baino handiagoa dela esateko, beraz, mundu posible orotan egia den zerbait esango dugu, derrigorrezkoa den zerbait. Designatzaile ez-zurrun bat erabiltzen badugu, gero zazpi baino handiagoa dela esateko, berriz, mundu batzuetan egiazkoa eta beste batzuetan faltsua den zerbait esango dugu, designatzaile ez-zurrun horrek mundu batzuetan zazpi baino txikiagoak diren zenbakiak designatzen baititu. Alegia: "9" zurruna denez, mundu posible orotan 9 zenbakia designatzen du, eta, mundu posible orotan 9 7 baino handiagoa denez, "9 7 baino handiagoa da" egia da mundu posible orotan edo, bestela esanda, "9 derrigorrez 7 baino handiagoa da" egiazkoa da. Bestalde, "planeta kopurua" ez-zurruna denez, 9 zenbakia designatzen du mundu errealean, baina 4 zenbakia eguzki-sisteman lau planeta dauden mundu batean, edo 0 eguzki-sisteman planetarik ez dagoen mundu batean, edo 134 eguzki-sisteman hainbeste planeta dauden mundu batean, eta, beraz, "Planeta kopurua 7 baino handiagoa da" egiazkoa izango da mundu horietako batzuetan (tartean, mundu errealean) eta faltsua beste batzuetan, eta, horrenbestez, "Planeta kopurua derrigorrez 7 baino handiagoa da" faltsua da. Eta hau ere ez da zaila (tira, agian pixka bat bai). Designatzaile zurrunen eta ez-zurrunen arteko desberdintasuna aintzat hartzen badugu, erraza da ikusten nola izan daitekeen (1) egiazkoa eta (2) faltsua, nahiz eta (3) ere egiazkoa den, eta ez zaigun arazorik edo zentzugabekeriarik agertzen inon. Egia da, akaso, halako esentzialismo aristotelikoren batekin konprometitu beharko dugula, 9 zenbakiari "zazpi baino handiagoa izatea" propietate esentziala zaiola esan beharko baitugu, eta "eguzki-sistemako planeta kopurua izatea" propietate kontingentea zaiola. Baina Kripkek ez dauka horrelako ondorioak onartzeko inolako arazorik eta, erabiltzen dituen erreminta modal berriek ematen dizkiguten azalpenei esker, "metafisika aristoteliko iluna" baino "metafisika aristoteliko argixeagoa" dela erantzun dakioke Quineri.18 Eta badago hemen lotura bat errelebantea dena azaldu nahi ditudanak hobeto ulertzeko, alegia, Kripkek erabiltzen dituen erreminta berriek bide 18 Esentzialismo aristotelikoaren, klase-esentzialismoaren eta esentzialismo indibidualaren inguruan, ikus ale honetan bertan aurki daitekeen Michael Devitten artikulua.
EGiak, munduak Eta minak https://doi.org/10.1387/gogoa.22606 21 rrunak erabiltzea da. Horrelako adierazpenak designatzaile zurrunak direlako ideia eta horiek oinarrian daukaten designazio-mekanismoa, beraz, lotuta daude mundu posibleen izaera ulertzeko modu batekin —mundu posibleak estipulatzen ditugun entitateak dira—. Beraz, labur, N&Nn Kripkek sartzen ditu erreminta modal eta kontzeptual berriak, eta lehendik eskura zeuden nozio eta erreminta batzuk modu berrian erabiltzen ditu. Horiek plaza edo joko-zelai filosofiko berri eta txukunagoa osatzen dute. Horrela, errazagoa da, argiago zedarritutako joko-zelai horretan, ilunak ziruditen auziak planteatu eta argitzea; hala gertatzen da, adibidez, Quineren zenbaki, planeta eta susmoekin. Eta, modu bertsuan, plaza berri bat daukagu auzi modal, metafisiko eta metasemantiko berriak planteatzeko, edo auzi zaharrak estilo argiagoan eta berritzailean planteatzeko; hala gertatzen da, adibidez, ale honetarako itzuli dugun bigarren hitzaldian Kripkek erreferentziaren inguruko auziak eztabaidatzen dituenean, edo hirugarren hitzaldian Gogoaren Filosofian argudio anti-materialista zahar bat biziberritzen duenean. Azken horri buruz ariko naiz hurrengo atalean. 3. Minak, gorputzak eta designatzaile zurrunak Kripke anti-materialista da, dualista, gogo-gorputz erlazioari dagokionez —eztabaida eta posizio horiek zaharrak eta ezagunak dira literatura filosofikoan—. Pentsa sentsazioren batean: pentsa min handiren batean, adibidez, ze min mota sentitzen duzun eskua sutan jartzean, edo migraina gogorra daukazunean; edo pentsa nola sentitzen diren hotza eta gosea; edo nola sentitzen den kolore bat ikustea, gorri bizi bat, adibidez. Horiek denak gertatzen zaizkizunean gorputz-egoera batean egongo zara eta, zehatzago, zure garuna edo zure nerbio-sistema osoa egoera partikular batean egongo da. Jakina denez, filosofiari aspalditik interesatzen zaion auzia da ea zein den egoera mota horien arteko erlazioa: ze erlazio mota dagoen sentitzen duzun min baten eta min hori sentitzerakoan zauden gorputz-egoeraren edota garunaren edo nerbiosistemaren egoeraren artean. Esan dezakezu bi gauza desberdin daudela hor, gauza bat dela mina eta beste bat mina sentitzean daukazun garun-egoera; edo esan dezakezu egoera bakarra dagoela, mina eta garun-egoera gauza bat eta berbera direla; edo esan dezakezu, nahiz eta gauza bakarra dagoen hor, garuna alegia, mina eta garunaren egoera fisikoa garunak dauzkan bi propietate desberdin direla eta, agian, bi propietate horien artean badagoela erlazio bereziren bat. Mende batzuk atzera egiten badugu, adibidez, Descartesek esaten zuen gogoa eta gorputz materiala bi substantzia metafisiko desberdin zirela (izaera oso desberdineko bi gauza), eta bazeuzkan arazoak horien artean dauden erlazio kausalak azaltzeko. Nolanahi ere, Kripkek hitzaldiak eman zituenerako Descartesen estiloko metafisika dualistak ez zeuden batere modan, eta filosofo gehien-gehienak
EGiak, munduak Eta minak https://doi.org/10.1387/gogoa.22606 23 ditu argudioaren bertsio berri hori emateko. Erreminta berri horiek auzi eta eztabaida filosofikoak planteatzeko modu berriak nola irekitzen dituzten, hori ikustea interesatzen zaigunez, esango ditut hemen gauza (gutxi) batzuk argudio anti-materialista horri buruz. Kripkeren argudioa ondo ulertzeko, eta argudio horrek aurreko hitzaldietan aurkeztutako makineria modala nola erabiltzen duen ondo ulertzeko, garrantzitsua da kontuan izatea nola ikusten zuten Kripkek jomugan zeuzkan autore materialista horiek deskribatzen ari ziren gogo-gorputz erlazio horien izaera modala. Azalpena erraztearren, identitate-teoria materialistetara mugatuko naiz hemen, eta, identitate-teoria horien artean, tipo-tipo teorietara24 —Kripkek berak Smart (1959)rena bezalako identitate-teorien aurka egiten du, baina esaten dituenek berdintsu balio dute posizio konduktisten eta funtzionalisten aurka, edota geroago proposatu ziren gainjartze25-erlazioen aurka—. Teoria horien arabera, identitate-erlazioa dago gogo-egoeren eta dagokien egoera fisikoen artean. Adibidez, har ditzagun minak eta C-zuntzen estimulazioa: gizaki baten garuneko C-zuntzak estimulatzen diren bakoitzean norbanako horrek mina sentitzen du, eta mina sentitzen duen bakoitzean C-zuntzak estimulatu zaizkiolako da, demagun.26 Identiate-teorien arabera, beraz, mina sentitzea C-zuntzen estimulazioa da; gogo-egoera horretan egotea (mina sentitzea) garun-egoera fisiko horretan egotea (C-zuntzen estimulazioa) da: bi egoera horiek bat eta berbera dira —ez daude bi egoera hor, edota gauza batek izan ditzakeen bi propietate desberdin, bakarra baizik—. "Min" eta "C-zuntzen estimulazioa" adierazpenek, beraz, estentsio bera daukate teoria horren arabera, eta gauza berari erreferitzen diote. Berriz: Kripkeren argudioa eta bere izaera berritzailea ondo ulertzeko, komeni zaigu kontuan izatea nola ulertzen zuten identitatearen teoriko horiek gogo-gorputz erlazio horren izaera modala (esan dut lehenago). Izan ere, Kripkek bere hitzaldiak eman zituen garaian, nahiko ohikoa zen onartzea identitate-erlazio hori kontingentea dela. Alegia, teoriko horien arabera, mina C-zuntzen estimulazioa da izatez, baina izan zitekeen beste modu batera. Gerta zitekeen, adibidez, gizakiek minik ez sentitzea C-zuntzak estimulatzean, hotza baizik; edo inoiz ezer ere ez sentitzea, akaso (zonbi filosofikoak existi zitezkeen); eta gerta zitekeen, baita ere, gizakiek mina sentitzea ez euren C-zuntzak estimulatu direlako, baizik eta beste zonalderen bat estimulatu delako (gizakiok izan genezakeen fisiologia desberdina). Gure mundua halakoa balitz, diote materialista hauek, mina ez litzateke izango C-zuntzen esti24 Kripkek identitate-teoriaren bi bertsioren artean bereizten du: badago tipo-tipo identitateteoria eta badago ale-ale identitate-teoria. Kripkeren argudioak berdintsu balio du bi teoria moten aurka, eta tipo-tipo teoriei buruz dihardu batez ere Kripkek N&Nn. Nik ere horrela egingo dut, bada. 25 Supervenience, ingelesez. 26 Gaur egun badakigu teoria hori okerra dela, ez dela C-zuntzen estimulazioa minen oinarrian dagoena.
Ekain GarmEndia 24 Gogoa 22 (2021), 3-31 mulazioa, identitate-erlazio hori ez litzateke gertatuko. Baina mundu erreal honetan bai, izatez, mina C-zuntzen estimulazioa da, eta identitate-erlazio bat dago bi egoera horien artean. Nahiko erraza da ulertzen zergatik onartzen zuten hainbatek, Kripkeren hitzaldiak baino lehenago, identitate-erlazio horiek, izatekotan, kontingenteak izango direla. Aurrena, begi-bistakoa da "Mina C-zuntzen estimulazioa da" gisako perpausak a posteriori direla egiazkoak, egiazko izatekotan. Hori, mina eta C-zuntzen artean dagoen korrelazio hori, ez da norbaitek gogoeta hutsez eta a priori ezagut dezakeen zerbait: aurkikuntza zientifiko bat da, ebidentzia enpirikoaren oinarrian ezagutzera irits gaitezkeen zerbait. Beraz, bai, bi egoera horien artean korrelazioa dagoela erakutsi digu zientziak, baina, printzipioz behintzat, erakuts ziezagukeen bestela: ikerketa zientifikoak erakuts ziezagukeen mina sentitzen dugun bakoitzean hori ez dela C-zuntzak estimulatzen zaizkigulako, baizik eta bestelako egoeraren bat gertatzen delako geure nerbio-sisteman. Nolanahi ere, izatez, mina C-zuntzen estimulazioa dela erakutsi digu zientziak. Beraz, bai, badago identitate-erlazio bat garun-egoera eta gogo-egoera horien artean, nahiz eta bestela izan zitekeen eta, horregatik, erlazio hori kontingentea da. Gogo-egoeren eta garun-egoeren artean horrelako identitate-erlazio kontingenteak daudela onartzen duenak, normalean, antzeko zerbait esango du zientziek egin ohi dituzten antzeko aurkikuntzei buruz ere. Horien arabera, zientziek erakutsi digute ura H2O dela, argia fotoi-sorta dela, edo beroa molekula-mugimendua dela, eta zientziek berdin-berdin erakutsi digute mina Czuntzen estimulazioa dela. Horiek guztiak, diote, zientziek aurkitu dituzten identitate teorikoak dira. Orain, erlazio horiek guztiak, berriz, kontingenteak dira. Izan ere, aurreko paragrafoan aipatu dudan moduan, ikerketa zientifikoaren bitartez aurkitu dugu erlazio horiek gertatzen direla, baina gerta zitekeen beste modu batera. Erraz imajina dezakegu ura ez zitekeela H2O, XYZ baizik, edo argia ez zitekeela fotoi-sorta bat, edo mina ez zitekeela C-zuntzen estimulazioa. Zientziek, beraz, kontingenteak diren gisa horretako identitate teorikoak erakusten dizkigute, eta gogo-gorputz identitate-erlazioak bat gehiago dira horrelako identitate teorikoen artean. Eta hori oso ondo datorkio materialistari. Izan ere, literatura filosofikoan zaharrak dira ikuskera materialisten aurkako "argudio modalak". Descartesek berak argudiatu zuen gogoak eta gorputzak bi substantzia metafisiko desberdin izan beharko dutela, bata bestea gabe existi zitekeelako: Jainkoak bi substantzia motak korrelatuta sortzea erabaki zuen, baina erabaki zezakeen bestela —Jainkoak sortu zezakeen materia gogorik gabe, edota sortu zezakeen gogoa materiarik gabe—. Identitate teorikoak oro har kontingenteak direla onartuz, beraz, materialistak erantzun diezaieke horrelako argudio modalei baietz, gogo-gorputz erlazioak izan zitezkeela beste moduren batekoak, baina, izatez, gogoa eta gorputza gauza bat eta bakarra direla, izatez ura eta H2O gauza bat eta berbera diren modu berean.
EGiak, munduak Eta minak https://doi.org/10.1387/gogoa.22606 25 Bada justu horixe da ezin dena izan, Kripkeren iritziz. Eta puntu honetantxe ikus dezakegu nola Kripkek bere hitzaldietan aurkezten duen makineria modala lagungarria izan daitekeen plaza filosofiko berriak irekitzeko, edota eztabaida eta argudio zaharrak modu berritzailean birplanteatzeko. Labur, mota honetako materialistei zera erantzuten die Kripkek: identitate teorikoak beharrezkoak dira egiazkoak badira eta, ustezko gogo-gorputz identitateari dagokionez, erlazio hori ez da beharrezkoa —faltsua da, beraz, identitate hori gertatzen dela—. Kontua da, Kripkek dioenez, "ur", "H2O", "bero" edo "molekula-mugimendu" gisako termino orokorrak designatzaile zurrunak direla, zentzuren batean behintzat.27 Mundu posibleren batean ura dagoela esaten badugu, adibidez, mundu horretan ura dagoela esaten ari gara, alegia, geure mundu errealean "ur" deitzen dugun gauza horixe beraxe; izen propio batek mundu posible orotan objektu berbera designatzen duen moduan, "ur" bezalako klase natural termino batek substantzia berbera designatzen du mundu posible orotan. Noski, "ur" terminoa zurruna bada, berdin izango da zurrun "H2O" gisako termino bat. Beraz, "Ura H2O da" baiezpenak identitate-erlazio bat predikatzen du, bi designatzaile zurrun erabilita: ikusi dugu lehenago horrelako perpausak beharrezkoak direla egiazkoak badira. Egiazkoa denez, beraz, "Ura H2O da" identitate teorikoa beharrezkoa da (ez dago mundu posiblerik non ura ez den H2O), eta berdin dira beharrezkoak "Argia fotoi-sorta da" eta "Beroa molekula-mugimendua da" perpausak. Itzul gaitezen gogo-gorputz erlazioetara. Kripkek dioenez, erraz irudika dezakegu ustezko identitate-erlazio horiek ez direla gertatzen, eta hala onartzen zuen identitate kontingenteen teorikoak ere: erraz imajina dezakegu mundu posibleren batean Aneren C-zuntzak estimulatzen direla, baina Anek ez duela minik sentitzen, hotza baizik, edota Anek ez duela ezertxo ere sentitzen (zonbi bat da). Beraz, mundu horretan behintzat mina ez da C-zuntzen estimulazioa. Eta kontua da bai "C-zuntzen estimulazioa" eta bai "mina" designatzaile zurrunak direla biak. Garun-egoera bat designatzeko erabiltzen dugu "C-zuntzen estimulazioa", eta adierazpen hori mundu posible bat deskribatzeko erabiltzen dugunean, mota horretako egoera bat designatzen dugu mundu horretan. Berdin "min"ekin. Izan ere, bi egoeren kasuan propietate esentzial bat erabiltzen dugu egoera horiek identifikatzeko: zerbait ezin da C-zuntzen estimulazioa izan ez bada egoera fisiko hori, eta zerbait ezin da mina izan ez bada sentsazio hori. Beraz, bai "C-zuntzen estimulazioa", bai "mina" designatzaile zurrunak direnez, lehenago azaldu dudanez, "C-zuntzen estimulazioa mina da" perpausa beharrezkoa izango da, egia 27 Putnam (1975)ek tesi ia berberak defendatzen ditu. Biologian eta kimikan egiten diren identitate teorikoen beharrezkotasunari buruz, eta gisa honetako termino orokorrak designatzaile zurrunak direlako ideiari buruz, ikus ale honetan bertan aurki daitekeen Michael Devitten artikulua.
Ekain GarmEndia 26 Gogoa 22 (2021), 3-31 bada. Baina ez da beharrezkoa. Beraz, faltsua da: mina eta C-zuntzen estimulazioa bi gauza desberdin dira, eta ez dago identitate-erlaziorik garun-egoera eta gogo-egoeren artean. Materialismoa faltsua da. Hori da Kripkeren argudio anti-materialista. Materialista saia daiteke identitate teorikoekin egin duen analogiari eusten. Izan ere, modalitateen inguruko bere iritzien oinarrian ere, Kripkek ez luke ukatuko, adibidez, ura H2O denik, identitate-erlazio hori gertatzen denik —zientzialariek irakasten digute hori horrela dela—. Eta ez, Kripkek ez du halakorik ukatzen. Ale honetarako itzuli dugun bigarren hitzaldiaren amaieran aipatzen du, hirugarren hitzaldiaren hasieran nahikoa detailean garatzeko, "Ura H2O da" perpausaren gisakoak egiazkoak direla eta, beraz, beharrezkoak. Perpaus horrek kontingentea dirudi: sentsazioa daukagu faltsua gerta zitekeela —azken finean ura H2O dela aurkitu genuen, baina sentsazioa daukagu gerta zitekeela beste moduren batean, aurkitu ahal genuela ura ez dela H2O, baizik eta XYZ, adibidez—. Kontingentea dirudi, baina ez da (dio Kripkek). Gertatzen dena da beharrezkoa dela, baina a posteriori. Badago mundu posible bat geure mundu errealarekiko kualitatiboki identikoa dena, baina zeinean "Ura H2O da" perpausak zerbait faltsua adierazten duen. Mundu horretan, demagun, nire doppelgänger bat bizi da, eta mundu hori nik bezalaxe bizi du: nik izan ditudan esperientzia igual-igualak izan ditu, kolore berberak ikusi ditu, soinu berberak entzun ditu, hizkuntza (ia) berbera ikasi du baldintza berberetan. Desberdintasun bakarra da mundu horretan nire doppelgängerrak eta bere mundukideek "ur" deitzen dutena ez dela H2O, baizik eta, demagun, XYZ, eta, horregatik, nire doppelgängerrak eskolan ez duela ikasten ura H2O dela, baizik eta "Ura XYZ da" perpausaren bitartez adierazten duen zerbait. Hori ez da ura H2O ez den mundu bat (dio Kripkek), mundu horretan ez baitago urik, antzeko substantzia bat baizik. Nolanahi ere, kualitatiboki geure munduarekiko identikoa da (mundu horretan bizi den nire doppelgängerrak nik mundu hau bizi dudan bezalaxe bizi du bere mundua), eta mundu horretan "Ura H2O da" perpausak bai adierazten du faltsua den zerbait. Horregatik da a posteriori ura H2O dela, eta horregatik kontingentea dirudi, nahiz eta beharrezkoa den. Beraz, badirudi materialistak esan dezakeela antzeko zerbait gogo-gorputz identitateei buruz: identitate horiek gainontzeko identitate teorikoak bezalakoak dira, beharrezkoak, nahiz eta kontingenteak diruditen (baina ez dira). Kripkek ondo irakatsi digun moduan, minaren eta C-zuntzen estimulazioaren arteko erlazioa beharrezkoa da, eta ez dago mundu posiblerik non mina ez den C-zuntzen estimulazioa. Beharrezkoa da, baina a posteriori, eta, horregatik, kontingentea dirudi: iruditzen zaigu badagoela mundu posible bat non norbaiten C-zuntzak estimulatzen diren, baina ez duen minik (hori zen Kripkeren argudio anti-materialistako lehenengo premisa). Nolanahi ere, kontingentzia itxura hori ez da itxura besterik, benetan ez dago horrelako mundurik. Eta azal dezakegu kontingentzia-itxura hori Kripkek urarekin eta
Ekain GarmEndia 28 Gogoa 22 (2021), 3-31 baino ate gutxiago dauzkala irekita, eta erreminta horiexek balio izan dute eztabaida zahar horiek modu berri eta argiagoan birplanteatzeko. 4. Ale honi buruz Gogoaren ale berezi honetan, bada, bi artikulu original eta itzulpen bat bildu ditugu. Michael Devittek (CUNY) "Gogoeta batzuk Naming and Necessityri buruz" artikulua idatzi du (eta Kepa Kortak euskarara ekarri), María de Pontek "Kripke, Perry eta 'ni'" artikulua, eta nik neuk N&Nko bigarren hitzaldia itzuli dut. Akaso normalagoa lirudike, N&Nko hitzaldietako bat itzultzen hasita, lehenengoa hautatzea, baina bigarren hitzaldia euskaratzeari aproposago iritzi diogu.29 Izan ere, bigarren hitzaldi horretan ematen ditu Kripkek deskriptibismoaren aurkako bere argudio eta kontradibide ezagunenak, hor aurkezten du kate kausal-historikoen "irudi hobea", eta bertan defendatzen du, baita ere, izen propioez osatutako identitate-baiezpenak beharrezkoak direla beti (nahiz eta batzuetan horiek a posteriori bakarrik diren ezagugarriak); horregatik iritzi diogu hitzaldi horixe euskaraz izatea aproposa izan daitekeela Hizkuntzaren Filosofiako irakasgaietan Kripkeren ideiak azaldu eta ulertu nahian dabiltzan irakasle eta ikasle euskaldunentzat. Noski, hitzaldi horretan Kripkek proposatzen dituenak egoki ulertzeko komeni da, gutxienez, lehenengo hitzaldian defendatu dituen tesi batzuk eta erabili dituen nozio eta kontzeptu batzuk gogoan izatea. Nolanahi ere, Kripkek bigarren hitzaldian egiten dituen baiezpen ia guztiak nahiko erraz uler daitezke lehenengo hitzaldian defendatu dituen tesi gehienak kontuan izan gabe, eta, erabiltzen dituen kontzeptu eta nozioei dagokienez, saiatu naiz horiek sarrera (ez hain) labur honetan aurkeztu eta argitzen. Behin sarrera hau irakurrita, zuzenean N&Nko bigarren hitzaldiari heltzea ez dela hain zaila izango espero dut, beraz. Michael Devittek "Gogoeta batzuk Naming and Necessityri buruz" artikulua idatzi du, bere obran han-hemen N&Nko ideia batzuen inguruan egin dituen gogoetak artikulu bakarrean bilduz. Kripkek N&Nn egiten dituen proposamen batzuei errepasoa egiten die, Devittek berak defendatu izan dituen ideia batzuekin lotuz, eta Kripkeren ideia batzuek jaso izan dituzten kritika batzuei erantzunez. Devittek aspalditik aztertu ditu Kripkek N&Nn garatzen dituen ikuskerak —artikuluan dioenez, 1970ean Kripkek hitzaldiak eman baino lehenago ezagutzen zituen Devittek horiek jada, Harvarden Kripkek eman zuen graduko ikastaro batean izan zuelako horien berri—. Kripkeren anti-deskriptibismoak eta erreferentziaren gaineko bere "irudi berriak" eragin handia izan du Devit29 Bide batez, hau ez da Kripkeren testu bat euskarara ekartzen den lehenengo aldia: Agustin Arrietak "Identitatea eta Beharrezkotasuna" itzuli zuen orain dela urte batzuk; Arrieta (2001)en argitaratu zen, eta Korta (2007)n berrargitaratu. | science |
addi-19054955e710 | addi | cc-by 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52431 | Naming and Necessity. Bigarren hitzaldia: 1970eko urtarrilaren 22a | Kripke, Saul | 2021 | NamiNg aNd Necessity. BiGarrEn hitzaldia: 1970Eko urtarrilarEn 22a https://doi.org/10.1387/gogoa.22581 37 korik egingo oraingo honetan. (Begira ba noraino irits daitezkeen hizkuntzaren urak. Baita sakonera txikieneko lekuetan ere). Edonola ere, zirkularitaterik ezaren baldintza hausten duen adibide aproposa da hori. Teoriak aseko ditu, agian, baiezpen horiek guztiak, baina asetzen ditu soilik badagoelako erreferentzia mugatzeko modu independenteren bat honako baldintza partikular honekiko independentea dena: 'Sokrates' esaten dioten gizona izatea. Hitz egin dut jada, azken hitzaldian, (6) tesiari buruz. Bide batez, (5) eta (6) tesiek konbertsoak dauzkate. (5) tesiak dio, X existitzen bada, Xk φ gehienak dauzkalako baiezpena a priori dela egiazkoa hiztunarentzat. Egia izango da, halaber, teoria horren pean, baiezpen horren konbertso jakin batzuk ere a priori izango direla egiazkoak hiztunarentzat, alegia: gauzaren batek (eta berak bakarrik) φ propietateen gehiengo kualifikatu bat badauka, orduan X da. Antzera, horren konbertso jakin bat derrigorrez izango da egiazkoa, alegia: ezerk φ propietateen gehiengo kualifikatu bat badauka, orduan X da. Beraz, esan daiteke bai a priori eta bai beharrezkoa dela zerbait X dela baldin eta bakarrik baldin φ propietate gehienak dauzkan objektu bakarra bada. Hori aurreko (1)-(4) tesietatik dator, nik uste. Eta (5)ek eta (6)k, benetan, zera bakarrik diote: gogoeta nahikoa egiten duen hiztunak atzemango duela izen propioen teoria hori. Hori jakinda, ikusiko du, halaber, (5) eta (6) ere egiazkoak direla. (5) eta (6) tesien aurkako objekzioak ez dira izango hiztun batzuek ez daukatela teoria horren berri eta horregatik ez dakizkitela gauza horiek. (6) tesiari buruz aritu nintzen azkeneko hitzaldian. Filosofo ugarik esan du izen propio batekin lotutako propietate sorta oso zentzu estuan hartzen bada, pisua propietate bakarrari emanez, demagun, deskripzio definitu bakarrak hautatuz erreferentea —adibidez, Aristoteles izan zen Alexandro Handiaren irakasle aritu zen filosofoa—, orduan beharrezko egiak ez diren gauza batzuk beharrezko egia suertatuko direla itxuraz —kasu honetan, adibidez, Aristoteles Alexandro Handiaren irakasle izan zela—. Baina, Searlek esan zuen moduan, Aristoteles irakaskuntzan aritu izana ez da egia beharrezkoa, baizik eta kontingentea. Horregatik ondorioztatzen du deskripzio bakarraren paradigma alde batera utzi beharko litzatekeela, eta deskripzio sortarena onartu. Azkenekoan defendatu nituen gauza batzuk laburtzearren, hori ez da erantzun zuzena (hau edozein delarik ere) beharrezkotasunaren arazo horrentzat. Izan ere, Searlek honela jarraitzen du: Demagun adosten dugula 'Aristoteles' alde batera utzi eta, adibidez, 'Alexandroren irakaslea' erabiliko dugula; orduan, egia beharrezkoa da erreferentzia egiten zaion gizona Alexandroren irakaslea dela —baina gertakari kontingentea da Aristoteles pedagogian aritu izana, nahiz eta iradokitzen ari naizen beharrezko gertakaria dela Aristotelesek egotzi ohi zaizkion propietateen batura logikoa, disjuntzio inklusiboa, daukala—…31 31 Searle, 'Proper Names', 160. orrialdea (Charles Edwin Caton (arg.): Philosophy and Ordinary Language, University of Illinois Press, Urbana, 1963).
saul kripkE 38 Gogoa 22 (2021), 35-59 Horixe da hala ez dena. Ez da egia beharrezkoa, beharrezkotasunaren edozein zentzu intuitibotan, Aristotelesek egotzi ohi zaizkion propietateak zeuzkala. Badago teoria bat, hedatua dagoena agian historiaren filosofiako ikuskera batzuetan, determinista izanik ere aldi berean norbanakoari rol garrantzitsua aitortzen diona historian. Carlylek agian lotuko lituzke gizon handi baten lorpenak haren izenaren esanahiarekin. Halako ikuskera baten arabera, beharrezkoa izango da, jada norbanako jakin bat jaio denean, eginkizun handi ugari aurrera eramatera lotzea halabeharrak eta, beraz, Aristotelesen izaeraren beraren parte izango da Mendebaldean izugarrizko eragina izan zuten ideiak sortu beharko zituzkeela. Halako ikuskera batek historiari buruzko edo gizon handien izaerari buruzko ikuskera gisa izan ditzakeen merituak edozein izanik ere, ez dirudi tribialki egia izan beharko lukeenik izen propioei buruzko teoria baten oinarri hutsean. Balirudike gertakari kontingentea dela Aristotelesek hari gaur egun egotzi ohi zaizkion gauzetatik edozein, guk hainbeste miresten ditugun lorpen horietatik edozein, inoiz egin izana. Esan beharra daukat badagoela zerbait Searleren bihozkada horretan. 'Hitler' izena entzuten dudanean, sentitzen dut halako 'tripetako sentsazio' iruzurti bat esaten didana analitikoa-edo dela gizon hori gaiztoa zela. Baina, benetan, seguru asko ez. Hitlerrek pasa izan zezakeen bizi osoa Linzen, lasai askoan. Kasu horretan, ez genuke esango horregatik gizon hori ez zatekeenik Hitler izango, 'Hitler' izena gizon horren izen gisara erabiltzen baitugu hain justu, baita beste mundu posibleak deskribatzen ditugunean ere. (Hau da aurreko hitzaldian designatzaile zurrun esaten nion nozioa). Demagun bai erabakitzen dugula 'Hitler'en erreferentzia hautatzea historian beste inork baino judu gehiago hiltzea lortu zuen gizon gisa. Hori da izenaren erreferentzia hautatzeko daukagun modua; baina, sona txar hori irabazteko merituak beste norbaitek egingo zituzkeen egoera kontrafaktiko batean, ez genuke esango kasu horretan beste gizon hori izango zatekeela Hitler. Hitler ez balitz inoiz boterera iritsi izan, Hitlerrek ez zukeen propietate hori izango, emantzat jotzen ari naizena erabiltzen dugula bere izenaren erreferentzia zehazteko. Modu bertsuan, metro bat zer den metro-barra estandarraren erreferentzia erabiliz definitzen badugu ere, egia kontingentea izango da, eta ez beharrezkoa, barra partikular hori metro bat luze dela. Luzatu egin balitz, metro bat baino luzeago izango zatekeen. Eta hori hala da 'metro bat' terminoa luzera jakin bat zurrunki designatzeko erabiltzen dugulako. Nahiz eta luzera horri akzidentala zaion propietate baten bitartez zehaztu zein luzera ari garen designatzen, gizonaren izenaren kasuan gizona akzidentala zaion propietateren baten bitartez hauta dezakegun bezalaxe, izena erabiltzen dugu gizon hori edo luzera hori mundu posible guztietan designatzeko. Erabiltzen dugun propietateak ez du zertan izan beharrezkotzat edo esentzialtzat jotzen den bat. Yardaren kasuan, luzera hori hautatzeko erabili zen modua izan zen, uste dut, Ingalaterrako Henrike I.aren hatz-puntatik bere sudurrera zegoen distantzia besoa zabaltzen zuenean. Hori bazen yarda baten luzera, horregatik ez litzateke egia beharrezkoa izango Henrike I.aren hatz-puntatik
NamiNg aNd Necessity. BiGarrEn hitzaldia: 1970Eko urtarrilarEn 22a https://doi.org/10.1387/gogoa.22581 39 sudurrerako distantziak yarda batekoa izan beharko zuenik. Agian, besoa txikiagotuko zion istripu bat gerta zitekeen; posible da. Eta beharrezko egia ez izateko arrazoia ez da egon litezkeela beste irizpide batzuk yarda bat izatearen 'sorta-kontzeptuan'. Henrike Erregearen besoa bere luzera estandar gisara zorrotz erabiltzen duen gizon batek ere esan dezake, kontrafaktikoki, gauza batzuk gertatu izan balitzaizkio Erregeari, bere hatz-puntaren eta sudurraren arteko distantzia zehatza ez zatekeela zehazki yarda bat izango. Ez du zertan propietate sorta bat erabili, 'yarda' terminoa erabiltzen ari den heinean erreferentzia jakin bat hautatzeko eta berau luzera hori izateko mundu posible orotan. Ohar horiek erakusten dute, nik uste, 'munduz munduko identifikazioa'ri eta 'kontraparteen teoria'ri buruz idatzita dagoenaren zati handi bat intuitiboki arraroa dela. Tankera horretako teoriko askok baitiote, 'mundu posible' bat kualitatiboki bakarrik aurkezten zaigula uste dutenez, Aristoteles 'beste mundu posibleetan identifikatu' egin behar dela, edo, bestela, bere kontraparteak identifikatu behar direla, bere propietate garrantzitsuenetan Aristotelesen antza handiena duten beste mundu posibleetako gauza horiekin. (Lewisek, adibidez, honela dio: 'Zure kontraparteek … zure antza daukate … alderdi garrantzitsuei dagokienez … beren munduan dauden beste gauzek baino gehiago … alderdi bakoitzaren garrantziak eta antzekotasun graduek kualifikatuta.'32) Zenbaitek berdindu egin ditzakete ezaugarri garrantzitsuak eta mundu errealean objektua identifikatzeko erabilitako propietateak. Nozio horiek okerrak dira, ziur. Niretzat, Aristotelesen propietate garrantzitsuenak bere obra filosofikoan dautza, eta Hitlerrenak bere rol politiko kriminalean; bazitekeen, esan dudan moduan, biek ala biek propietate horietatik batere eduki ez izana. Kontu ziurra da ez zegoela Aristotelesen eta Hitlerren pausoak gidatzen zituen patu logikorik, saihetsezina egiten zuena haien kasuan garrantzitsutzat jotzen ditugun propietate horiek edukitzea; izan ahal zituzten ibilbide zeharo desberdinak benetan izan zituztenen aldean. Objektu baten propietate garrantzitsuek ez dute zertan esentzialak izan, 'garrantzia' ez bada esentziaren sinonimotzat erabiltzen, behintzat; eta objektu batek izan ahal zituen benetan dauzkan eta deigarrienak zaizkion propietateetatik oso desberdinak zitezkeen propietateak, edo berori identifikatzeko erabiltzen ditugun propietateetatik oso desberdinak liratekeenak. Askok galdetu didaten gauza bat argitzearren: designatzaile bat zurruna dela eta mundu posible orotan gauza bera designatzen duela diodanean, esan nahi dudana da, gure hizkuntzan erabiltzen den gisan, gauza horren ordez dagoela, guk egoera kontrafaktikoei buruz hitz egiten dugunean. Ez dut 32 D. Lewis: 'Counterpart Theory and Quantified Modal Logic', Journal of Philosophy 65, 1968, 114-15.
saul kripkE 40 Gogoa 22 (2021), 35-59 esan nahi, noski, ezin egon litezkeenik egoera kontrafaktikoak, zeinetan beste mundu posibleetan jendeak hizkuntza desberdin bat hitz egiten zuen. Ez diogu 'bi gehi bi lau da' kontingentea dela, zergatik eta egon zitekeelako 'bi gehi bi lau da' baiezpenak zazpi bikoitia dela esan nahiko zukeen hizkuntza bat. Antzera, egoera kontrafaktiko bati buruz hitz egiten dugunean, ingelesez hitz egiten dugu hari buruz, nahiz eta egoera kontrafaktiko horren deskripzioaren parte izan daitekeen egoera kontrafaktiko horretan gu denok alemanez ari garela hitz egiten. Esaten dugu 'demagun denok alemanez ari ginela' edo 'demagun ingelesa modu ez-estandar batean erabiltzen ari ginela'. Horrela, deskribatzen ariko gara mundu posible edo egoera kontrafaktiko bat zeinean jendeak, tartean guk, hitz egiten dugun moduaz bestela hitz egingo zukeen. Baina, halere, mundu hori deskribatzean, ingelesa erabiltzen dugu gure esanahiekin eta gure erreferentziekin. Zentzu horretan esan nahi dut designatzaile zurrunek erreferentzia bera daukatela mundu posible orotan. Ez dut inplikatu nahi, ezta ere, designatutako gauza mundu posible orotan existitzen denik; izenak gauza hori zurrunki erreferitzen duela, besterik ez. Esaten baduzu 'demagun Hitler ez zela inoiz jaio', orduan, 'Hitler'ek hemen erreferitzen du, zurrunki, deskribatutako egoera kontrafaktikoan existituko ez litzatekeen zerbait. Ohar horiek onartuta, (6) tesia okertzat jo behar dugu. Beste tesiek ez daukate zerikusirik beharrezkotasunarekin, eta euts diezaiekegu. Zehazki, (5) tesiak ez dauka zerikusirik beharrezkotasunarekin, eta manten dezakegu. 'Hesperus' izena erabiltzen badut arratsean zeru-posizio jakin batean ikus daitekeen planeta-gorputz bati erreferentzia egiteko, ez da horregatik beharrezko egia izango Hesperus inoiz arratsean ikusiko dela. Hori gertakari kontingente ugariren araberakoa izango da; han hura ikusteko jenderik badagoen, eta horrelakoen araberakoa. Beraz, nahiz eta nik erabaki 'Hesperus' erabiliko dudala izendatzeko arratsean zeruan posizio horretan ikusten dudan gorputz zerutar hori, ez da beharrezkoa izango Hesperus inoiz arratsean ikusi izan denik. Baina izan daiteke a priori, erreferentzia horrela mugatu dudan heinean. Zehaztu badut Hesperus dela arratsean hor zehar ikusi nuen gauza, orduan, jakingo dut, erreferentearen mugapen hori egite hutsagatik, batere Hesperusik badago, arratsean ikusi nuen gauza dela. Orain arte eman ditugun argudioak bakarrik izanda kontuan, horrek behintzat badirau, oraingoz. Zer esan (6) tesia baztertzen duen teoria bati buruz? (2), (3) eta (4) tesiek kontradibide pilo bat daukate. (2)-(4) tesiak egiazkoak direnean ere, (5) tesia faltsua izan ohi da; (3) eta (4) tesien egia 'akzidente' enpiriko bat da, hiztunak nekez ezagutzen duena a priori. Alegia, egiazki beste printzipio batzuek mugatzen dute hiztunaren erreferentzia, eta erreferentea (2)-(4) tesiek mugatzen duten horrekin bat etortzea 'akzidentea' da, a priori jakiteko moduan ez geundena. Kasu bakanetan bakarrik dira (2)-(5) denak egiazkoak; normalean, hasierako bataioetan.
NamiNg aNd Necessity. BiGarrEn hitzaldia: 1970Eko urtarrilarEn 22a https://doi.org/10.1387/gogoa.22581 41 Izendatzearen zer irudi ematen dute (1)-(5) tesi horiek? Honako hau da irudia. Objektu bat izendatu nahi dut. Hura (eta hura bakarrik) deskribatzeko moduren bat pentsatzen dut eta, gero, nolabait esatearren, halako zeremonia mentala eramaten dut aurrera: 'Zizeron'en bitartez Katilina salatu zuen gizona esan nahiko dut; eta hori izango da 'Zizeron'en erreferentzia. 'Zizeron' erabiliko dut Katilina salatu zuen gizona zurrunki designatzeko, eta, horrela, hala egin ez zuen mundu posibleei buruz ere hitz egin ahal izateko. Baina, halere, nire asmoak ematen dira aurrena, objektu bakarra mugatzen duen baldintzaren bat emanez, eta, gero, hitz jakin bat erabiliz baldintza horrek mugatzen duen objektuaren izen gisara. Bada, egon daitezke egiaz horrela jokatzen dugun kasu batzuk. Agian, pixka bat behartuz deskripzio esan nahi badiozue, norbaitek esaten duenean: horko gorputz zerutarrari 'Hesperus' esango diot.33 Hori bai da kasu bat non, egiazkoak izateaz gain, tesiek ematen duten ere irudi bat, erreferentzia nola mugatu den zuzen deskribatzen duena. Beste kasu bat, honi izen esan nahi badiozue, izan liteke Londresko poliziak 'Jack' edo 'Jack tripa-ateratzailea' izena erabiltzen duenean hilketa horiek denak, edo gehienak, egin zituen gizonari erreferentzia egiteko, hura edozein delarik ere. Horrela, izenaren erreferentzia deskripzio baten bitartez ari dira ematen.34 Baina kasu askotan, edo gehienetan, tesiak faltsuak direla uste dut. Eman diezaiegun begiratu bat, bada.35 33 Badago kasu hobe bat, izen baten erreferentzia ostentsio bidez ez eta deskripzio bidez mugatzearena: Neptuno planetaren aurkikuntza. Neptuno hipotesi moduan proposatu zen, beste planeta batzuen orbitetan honelako-eta-horrelako desegokitzeak sortzen zituen planeta gisa. Benetan Leverrierrek planetari 'Neptuno' izena eman bazion inork hura inoiz ikusi baino lehenago, orduan 'Neptuno'ren erreferentzia oraintxe aipatutako deskripzioaren bitartez zehaztu zuen. Garai hartan ezin zuen planeta are teleskopioaren bitartez ere ikusi. Fase horretan, a priori baliokidetza materiala zegoen 'Neptuno existitzen da' eta 'honako eta halako planeten orbitetan perturbazioak eragiten dituen planetaren bat existitzen da honako eta halako posizioan' baiezpenen artean; eta, halaber, 'honako eta halako perturbazioak planeta batek eragiten baditu, Neptunok eragiten ditu' bezalako baiezpenek a priori egien estatusa zuten. Edonola ere, ez ziren beharrezko egiak, 'Neptuno' planeta zehatz bat zurrunki designatzen duen izen moduan sartu baitzen. Leverrierrek uste izan zezakeen, milioi bat urte lehenago Neptuno bere bidetik desbideratu izan balitz, orduan ez zukeela halako perturbaziorik eragingo, eta baita beste objekturen batek kausa izan zitzakeela perturbazioak haren ordez ere. 34 Donnellanek deskripzio definituei buruz egiten dituen oharrei jarraiki, gehitu beharko genuke kasu batzuetan identifika daitekeela objektu bat, eta izen baten erreferentzia zehaztu, objektuaz faltsu gerta daitekeen deskripzio bat erabiliz. Adibide argia da 'Phosphorus'en erreferentzia 'goizeko izarra' deskripzioaren bitartez mugatzea, gero gertatzen baita Phosphorus ez dela izar bat. Halako kasuetan, argi dago ez dela inongo zentzutan a priori ezagutzen erreferentzia zehazten duen deskripzioa objektuari buruz egiazkoa dela, nahiz eta kontu handiagoarekin hartutako ordezkoren bat agian bai ezagut daitekeen horrela. Horrelako ordezkorik eskura badago, ordezkoa da benetan erreferentzia zehazten duena, testuan eman nahi zaion zentzuan. 35 Tesietako batzuk nahiko baldar daude emanda, komatxoen erabilerari eta gisa horretako auzi lausoei dagokienez. (Adibidez, (5) eta (6) tesiek, adierazi diren moduan, aurresuposatzen dute hiztunaren hizkuntza ingelesa dela.) Tesien jomuga argi dagoenez, eta nolanahi ere faltsuak direnez, ez dut horrelakoak zuzentzeko lanik hartu.
saul kripkE 42 Gogoa 22 (2021), 35-59 (1) tesia, esan dudan moduan, definizio bat da. (2) tesiak dio Ak uste duela objektuaz uste dituen propietateetako batek, edo horietako batzuek batera, indibiduoren bat eta bakarra hautatzen dutela. Jendeak buruan izan ohi duen adibide antzeko bat da, hain justu, esan dudana: 'Zizeron' izena erabiliko dut Katilina salatu zuen gizona denotatzeko (edo, hori bakarra izan dadin, Katilina publikoki salatzen lehena izan zen gizona denotatzeko). Horrek objektu bakar bat hautatzen du erreferentzia partikular honetan. Izenek inongo zentzutan esanahirik badaukatenik ukatzen duten autore batzuek ere, adibidez Ziffek Semantic Analysisen, uste dute erreferentzia mugatzeko moduaren irudi ona dela hori. Ikus dezagun ea (2) tesia egiazkoa den. Badirudi, a priori moduren batean, egiazkoa izan behar duela; izan ere, ez baduzu uste buruan dauzkazun propietateek gauza bakarra hautatzen dutela —demagun bi pertsonak asetzen dituztela horiek denak—, orduan nola esan dezakezu bi horietatik zeini buruz ari zaren hizketan? Badirudi ez dagoela oinarririk esateko batari buruz ari zarela, eta ez besteari buruz. Normalean, emantzat jotzen da halako propietateak dena delako pertsonaren ekintza ezagun batzuk direla. Adibidez, Zizeron Katilina salatu zuen gizona zen. Horren arabera, Zizeroni erreferentzia egiten dionean, pertsona arrunta 'Katilina salatu zuen gizona'ren moduko zerbait ari da esaten eta, horrela, gizon bakar bat hautatu du. Filosofoek tesi hau hainbeste denboran onartu izana beraien kulturaren erakusgarri da. Izatez, jende gehienak, Zizeroni buruz pentsatzen duenean, hiztun erromatar ezagun bati buruz pentsatzen du, hiztun erromatar ezagun bakarra dagoela pentsatzeko asmorik gabe, edo izenarentzat erreferente bat izateko Zizeroni buruz zerbait gehiago jakin behar dela pentsatzeko asmorik gabe. Hartu adibide gisa Richard Feynman; gutako askok egin diezaiokegu hari erreferentzia. Fisikari teoriko garaikide ezaguna da. Hemen bildutako edonor da (ziur nago!) Feynmanen teorietako baten edukiak azaltzeko gai, horrela hura eta Gell-Mann desberdinduz. Edonola ere, kaleko gizonak, gaitasun horiek ez izanagatik, erabil dezake, nolanahi ere, 'Feynman' izena. Galdetzen bazaio, erantzungo du: tira, fisikaria-edo da. Ez du zertan pentsatu horrek pertsona bakarra hautatzen duenik. Eta, halere, uste dut 'Feynman' izena Feynmanentzako izentzat erabiltzen duela. Baina bota diezaiegun begiratua pertsona bakar bat hautatzen duen deskripzio bat badaukagun kasu batzuei. Demagun, adibidez, badakigula Zizeron izan zela Katilina lehenik salatu zuen gizona. Tira, ondo dago hori. Horrek bai hautatzen du benetan pertsona bakar bat. Edonola ere, arazo bat dago, deskripzio honek beste izen bat ere biltzen baitu; 'Katilina', alegia. Ziur egon behar dugu zirkularitaterik ezaren baldintza urratzea saihesteko moduan asetzen ditugula baldintzak hemen. Zehatzago, ezin dugu esan Katilina dela Zizeronek salatu zuen gizona. Hori egiten badugu, benetan ez gara gauza bat eta bakarra hautatzen ariko; A eta B objektu parea hautatzen ariko gara, ezen Ak B salatu baitzuen. Ez dugu uste hori denik halako salaketak
saul kripkE 44 Gogoa 22 (2021), 35-59 aurkitu zuen erlatibitatearen teoria, alegia, Einsteinek. Badirudi hori nolabaiteko zirkularitaterik ezaren baldintzaren baten urratze argia dela; baina horrela mintzatzen gara. Balirudike, beraz, baldintza horren alde egiten duen irudi batek irudi okerra izan beharko duela. Demagun φ gehienak asetzen dituela objektu bakar batek. Derrigorrez al da objektu hori 'X'ren erreferentea Arentzat? Demagun norbaitek esaten duela Gödel dela aritmetikaren osotasunik eza frogatu zuen gizona, eta gizon horrek badakiela nahikoa, eta gai ere badela osotasunik ezaren teoremaren azalpen independente bat emateko. Ez du besterik gabe esaten: 'Tira, hori Gödelen teorema da', edo horrelakorik. Teorema jakin bat ematen du, eta Gödeli egozten dio horren aurkikuntza. Betetzen al da, beraz, φ gehienak y objektu bakar batek asetzen baditu, orduan y dela 'X' izenaren erreferentea Arentzat? Har dezagun kasu sinple bat. Gödelen kasuan hori da berari buruz jende askok entzun duen ia gauza bakarra —aritmetikaren osotasunik eza aurkitu zuela—. Ondorioztatzen al da aritmetikaren osotasunik eza aurkitu zuen edonor 'Gödel'en erreferentea izango dela? Imajinatu guztiz fikziozkoa den honako egoera hau. (Espero dut Gödel irakaslea ez dela hemen egongo). Demagun Gödel ez dela benetan teorema honen egilea. 'Schmidt' izeneko gizon bat, zeinen gorputza baldintza misteriotsuetan aurkitu zuten Vienan duela urte asko, izan zen benetan lan hori egin zuena. Bere lagun Gödel eskuizkribuaren jabe egin zen nolabait eta, horren ondorioz, Gödeli aitortu zitzaion. Kontuan hartzen ari garen ikuspegiaren arabera, beraz, gizon arruntak 'Gödel' izena erabiltzen duenean, benetan Schmidti erreferentzia egiteko asmoa dauka, Schmidt baita 'aritmetikaren osotasunik eza aurkitu zuen gizona' deskripzioa asetzen duen pertsona bakarra. Noski, saia zintezke deskripzioa honela aldatzen: 'aritmetikaren osotasunik ezaren aurkikuntza argitaratu zuen gizona'. Istorioa pixka bat aldatuz formulazio hori ere faltsu bihur daiteke. Edonola ere, baliteke jende gehienak ez jakitea ere froga argitaratu egin ote zen edota ahoz aho zabaldu ote zen. Gera gaitezen 'aritmetikaren osotasunik eza frogatu zuen gizona' horrekin. Beraz, aritmetikaren osotasunik eza frogatu zuen gizona benetan Schmidt denez, 'Gödel'i buruz hitz egiten dugunean, benetan Schmidti egiten diogu erreferentzia beti. Baina ezetz iruditzen zait niri. Ez dugu hala egiten. Erantzun bat, aurrerago eztabaidatuko dudana, honako hau izan liteke: horren ordez esan beharko zenuke 'aritmetikaren osotasunik eza egotzi ohi zaion gizona', edo horrelako zerbait. Aurrerago ikusiko dugu zer egin dezakegun horrekin. Baina, agian, zuetako askori irudituko zaio adibidea oso arraroa dela, edota halako egoerak oso gutxitan gertatzen direla. Hori ere bada filosofoen kulturaren erakusgarri. Askotan erabiltzen dugu izen bat informazio okerrean oinarrituta. Fikziozko adibidean erabilitako matematikaren kasua adibide ona da. Zer dakigu Peanori buruz? Gela honetan dagoen jende askok Peanori buruz 'jakin' dezakeena da zenbaki arrunten segida ezaugarritzen duten axioma
saul kripkE 46 Gogoa 22 (2021), 35-59 (4) tesia: bozkak ez badu objektu bat eta bakarra ematen, izenak ez du erreferitzen. Egia esan, kasu honi egin diogu kontu lehenago —nire aurreko adibideek egin diote kontu—. Aurrena, bozkak ez du zertan objektu bakarra eman, Zizeronen edo Feynmanen kasuan bezala. Bigarrenik, demagun bozkak ez duela batere objekturik ematen; ezerk ez dituela φ gehienak, edo horien kopuru dezenteko bat, asetzen. Esan nahi al du horrek izenak ez duela erreferitzen? Ez: pertsona bati buruz dauzkazun uste faltsuak beste bati buruz egiazkoak izan daitezkeen modu berean, izan ditzakezu uste faltsuak inori buruz egiazkoak ez direnak. Eta horiek izan daitezke zure uste guztiak. Demagun, Gödelen adibidea pixka bat aldatzeko, ez zuela inork aurkitu aritmetikaren osotasunik eza —agian, atomo batzuk zori hutsez pilatu ziren eta, besterik gabe, paper batean egikaritu zen froga—; Gödelek zortea izan zuen, aurrean baitzegoen gertakari bitxi hura gertatu zenean. Are gehiago: demagun aritmetika, benetan, osoa dela. Ez da espero izatekoa atomo batzuen zori hutsezko pilaketa batek froga zuzen bat sortuko duenik. Badago akats sotil bat, hamarkadetan oharkabean pasatu dena, oraindik inork ikusi ez duena —edo, agian, ez da benetan oharkabean pasatu, baina Gödelen lagunak…—. Beraz, baldintzak objektu bakar batek asetzen ez dituenean ere, izenak, halere, erreferitu dezake. Jonasen kasua eman nizuen lehengo astean. Biblian adituek, esan nizuen moduan, uste dute Jonas benetan existitu zela. Eta ez pentsatzen dutelako bazela norbait noizbait arrain handi batek irentsi zuena, edota Ninivera predikatzera joan zena. Agian baldintza horiek ez dira egiazkoak inori buruz, eta, halere, 'Jonas' izenak erreferente bat dauka benetan. Einsteinek bonba asmatu zuelako goiko adibidean, seguru asko inork ez du merezi bonbaren 'asmatzailea' dei diezaioten. (5) tesiak dio 'X existitzen bada, orduan Xk φ gehienak dauzka' baiezpena a priori dela egia Arentzat. Nabarmendu dezagun, (3) eta (4) egiazko gertatzen diren kasu batean ere, nekez dakiela hiztun arrunt batek a priori horiek egiazkoak direla, teoriak eskatzen duen moduan. Gödeli buruzko nire ustea benetan egia dela uste dut eta 'Schmidt'en istorioa fantasia hutsa dela. Baina usteak nekez osatzen du a priori ezagutzarik. kek dioenez, bi lagunek lortzen dute nolabait Smithi erreferentzia egin eta orbelak jasotzen ari dela esatea. Gainera, okertu eta lehenengo hitzaldiko adibidean erabili zituen izenak aldrebes erabiltzen ditu hemen Kripkek] Jones Smithekin nahasten badut, agian egiten diot erreferentzia (zentzu egoki batean) Jonesi, Smith orbelak jasotzen ari dela diodanean; edonola ere, ez dut 'Smith' anbiguoki erabiltzen, batzuetan Smithen eta besteetan Jonesen izen moduan, baizik eta unibokoki Smithen izentzat. Modu bertsuan, oker uste badut Aristotelesek halako-eta-halako pasartea idatzi zuela, agian erabiltzen dut batzuetan 'Aristoteles' pasarteak benetan idatzi zituenari erreferentzia egiteko, nahiz eta ez dagoen anbiguotasunik izenaren nire erabileran. Bi kasuetan, nire hasierako baiezpena eta izenaren nire hasierako erabilera atzera botako ditut, gauzak nola diren aurkitzen badut. Gogoan izan, hitzaldi hauetan, 'erreferente' zentzu teknikoan erabiltzen dudala, izen batek izendatzen duen gauzarentzat (edo deskripzio bat asetzen bakarra den gauzarentzat), eta ez luke nahasmenik egon behar.
saul kripkE 48 Gogoa 22 (2021), 35-59 kind izango da, eta ez Peano. Nolanahi ere, hiztunak, jada ohikoa ez den uste zaharra mantenduta ere, Peanori egin diezaioke erreferentzia, eta uste faltsu bat mantenduko du Peanori buruz, eta ez egiazko uste bat Dedekindi buruz. Baina, bigarrenik, eta, ziur asko esanguratsuagoa dena, halako irizpideak zirkularitaterik ezaren baldintza urratzen du. Nolatan? Egia da gutako gehienok uste dugula Gödelek frogatu zuela aritmetikaren osotasunik eza. Zergatik? Benetan diogu, eta zintzoki, 'Gödelek aritmetikaren osotasunik eza frogatu zuen'. Ondorioztatzen al da hortik uste dugula Gödelek aritmetikaren osotasunik eza frogatu zuela —aritmetikaren osotasunik eza gizon honi egozten diogula—? Ez. Hortik bakarrik ez. Gödeli erreferentzia egiten aritu behar dugu esaten dugunean 'Gödelek aritmetikaren osotasunik eza frogatu zuen'. Benetan beti Schmidti ariko bagina erreferentzia egiten, orduan aritmetikaren osotasunik eza Schmidti egozten ariko ginateke, eta ez Gödeli —'Gödel' soinua 'Schmidt' esaten ari natzaion gizonaren izentzat erabiliko bagenu—. Baina Gödeli egiten diogu erreferentzia, benetan. Nola egiten dugu hori? Tira, ez geure buruari esanez '"Gödel"en bitartez esan nahiko dut aritmetikaren osotasunik eza egotzi ohi zaion gizona'. Hala egingo bagenu, zirkulu batean eroriko ginateke. Hemen gaude gu denok, gela honetan. Instituzio honetan39 batzuek gizonarekin topo ere egin dute, baina instituzio askotan hori ez da horrela. Komunitatearen kide garen guztiok erreferentzia mugatu nahian gabiltza, esanez 'Gödel izango da aritmetikaren osotasunik eza egotzi ohi zaion gizona'. Gutako inork ez dio ezer egotziko ez badago irizpide independenteren bat izenaren erreferentziarentzat 'aritmetikaren osotasunik eza egotzi ohi zaion gizona' horretaz aparte. Bestela, esaten ariko garen guztia izango da 'Lorpen hau egozten diogu egozten diogun gizonari', gizon hori nor den esan gabe, erreferentziaren irizpide independenterik eman gabe; eta, horrela, mugapena zirkularra izango da. Hori, beraz, 'C' deitu dudan baldintza urratzea da, eta ezin da inongo erreferentziaren teoriatan erabili. Noski, saia zaitezke zirkularitatea ekiditen, fardela pasatuz. Strawsonek aipatzen du hori: auzi hauei buruzko oin-ohar batean esaten du norbaiten erreferentzia erator daitekeela beste norbaitenetik. Deskripzio identifikatzailearen parte ezin da izan hiztunak delako partikular jakinari egindako erreferentziari egindako erreferentzia bat; baina izan daiteke horren parte beste hiztun batek partikularrari egindako erreferentziari egindako erreferentzia bat. Deskripzio ustez identifikatzaile bat azken mota horretakoa bada, orduan, ea benetako deskripzio 39 Princeton Unibertsitatea.
NamiNg aNd Necessity. BiGarrEn hitzaldia: 1970Eko urtarrilarEn 22a https://doi.org/10.1387/gogoa.22581 49 identifikatzailea delako auzia beste auzi hau bihurtzen da, erreferitzen duen erreferentzia benetako erreferentzia identifikatzailea ote den. Beraz, erreferentzia batek benetako erreferentzia identifikatzailea delako bermea maileguan har dezake beste erreferentzia batetik, eta hark beste batetik. Baina itzulera hau ezin da infinitua izan.40 Orduan, esan dezaket 'Begira, "Gödel"ekin esan nahiko dut Joeren ustez aritmetikaren osotasunik eza frogatu zuen gizona'. Joek, ostera, pasa diezaioke fardela Harryri. Kontu handia eduki behar da hau ez dadin zirkulu bihurtu. Guztiz ziur gaude ez dela horrelakorik gertatuko? Zu zeu ziur izan bazaitezke halako katea ezagutzen duzula, eta katean parte hartzen duten gainerako guztiak dagokion baldintzak betetzen ari direla eta, beraz, ez direla eurak katetik ateratzen, orduan, agian, irits zaitezke gizon harengana halako kate bati modu horretan erreferentzia eginez, erreferentziak banaka-banaka maileguan hartuz. Edonola ere, nahiz eta, oro har, horrelako kateak bai existitzen diren bizi direnentzat, ez duzu jakingo katea zein den. Ez zara ziur izango ze deskripzio ari den erabiltzen bestea, gauza ez dadin zirkulu batean erori, edo Joerengana joz ez ote zaren dagokion gizonarenganaino iritsiko. Beraz, ezin da hau ziurtasunez erabili deskripzio identifikatzaile moduan. Agian ez duzu gogoratu ere egingo noren bidez izan zenuen Gödelen berri. Zein da gertatzen denaren irudi zuzena? Agian, erreferentzia ez da benetan gertatzen den zerbait ere! Azken finean, benetan ez dakigu gizona identifikatzeko erabiltzen ditugun propietateetatik bat bera ere zuzena ote den. Ez dakigu objektu bat eta bakarra hautatzen ote duten. Orduan, zer da 'Zizeron'en nire erabilera haren izen egiten duen hori? Deskripzio sortaren teoriara garamatzan irudia honako honen gisako zerbait da: isolatuta zaude gela batean; gainerako hiztunen komunitate osoa, gainerako guztia, desagertu ahal zen; eta zeure buruarentzat erreferentzia mugatzen duzu, esanez '"Gödel"en bitartez esan nahiko dut aritmetikaren osotasunik eza frogatu zuen gizona, hori edonor izanik ere'. Tira, egin dezakezu hori, hala nahi baduzu. Ez dago benetan hori eragotziko dizun ezer. Euts diezaiokezu erabaki horri. Hori bada egiten duzuna, orduan, Schmidtek aurkitu bazuen aritmetikaren osotasunik eza, orduan bai egiten diozu erreferentzia berari esaten duzunean 'Gödelek halakoak eta halakoak egin zituen'. Baina hori ez da gutako gehienok egiten duguna. Norbait jaiotzen da, haur bat adibidez; bere gurasoek izen bat ematen diote. Berari buruz hitz egiten diete euren lagunei. Beste batzuek ezagutu egiten dute. Hizketa modu ugariren bitartez izena zabaldu egiten da, katebegiz katebegi, katea balitz bezala. Kate horren muturrean dagoen hiztun batek, adibidez, Richard Feynmani buruz hizketan entzun duenak, merkatuan edo beste edozein lekutan, egin diezaioke erreferentzia Richard Feynmani, baita ez badu gogoan ere nor 40 Strawson: Individuals, 182. or., oin-oharra.
saul kripkE 50 Gogoa 22 (2021), 35-59 entzun zuen lehenengoz Feynmani buruz hizketan edota nor entzun duen inoiz Feynmani buruz hizketan. Badaki Feynman fisikari ezaguna dela. Badago azkenean gizon harenganaino heltzen den komunikazio-pasabide bat, hiztunarenganaino ere heltzen dena. Feynmani erreferentzia egiten dio, beraz, nahiz eta ez den gai hura gainontzeko gauzengandik bereiziz identifikatzeko. Ez daki zer den Feynman diagrama bat, ez daki zer den bikoteen sorrera eta deuseztapenaren Feynman teoria. Ez hori bakarrik: arazoak izango lituzke Gell-Mann eta Feynman bereizten. Ez ditu zertan gauza horiek jakin, baina, halere, Feynmanengana berarengana iristen den komunikazio-kate bat ezarri da, katebegiz katebegi izena pasa duen komunitate baten kide izatearen bitartez, ez bere gelan pribatuan egiten duen zeremonia baten bitartez: '"Feynman"ekin esan nahiko dut halakoak eta halakoak eta halakoak eta halakoak egin zituen gizona'. Zertan desberdintzen da ikuskera hau lehenago aipatutako Strawsonen iradokizunetik, esaten duena erreferentzia identifikatzaile batek bere bermea beste batengandik maileguan har dezakeela? Jakina, aipatu dudan pasartean Strawsonek asmatzen du zuzena den zerbait harrapatzen; bestalde, hark dioena ziur desberdintzen da nik proposatzen dudan iruditik gutxienez enfasian, hark azalpena oin-ohar batera mugatzen baitu. Testu nagusiak deskripzio sortaren teoriaren alde egiten du. Strawsonek bere oharra deskripzio-teoria baten testuinguruan egiten duelako bakarrik, jada bere ikuskera nirearengandik desberdina da alderdi garrantzitsu bati dagokionez. Antza, Strawsonek eskatzen du hiztunak jakin behar duela norengandik jaso zuen bere erreferentzia, eta honela esan ahalko duela: '"Gödel"ekin esan nahiko dut Jonesek "Gödel" esaten dion gizona'. Ez badu gogoratzen nola jaso zuen erreferentzia, ezin du halako deskripziorik eman. Esku artean daukagun teoriak ez du horrelako eskakizunik egiten. Esan dudan moduan, agian ez dut gogoratzen nor entzun dudan Gödeli buruz hizketan, edo uste izan dezaket gogoratzen dudala nori entzun nion izena eta oker egon. Gogoeta horiek erakusten dute hemen proposatutako ikuskerak eraman gaitzakeela Strawsonen oin-oharrarenez bestelakoak diren ondorioetara. Demagun hiztunak 'Zizeron' izena Smithi eta bestetzuei entzun diela, eta haiek izen hori hizlari erromatar ezagun bati erreferentzia egiteko erabiltzen dutela. Geroago uste du, nolanahi ere, izena Jonesengandik jaso zuela, eta hark (hiztunak hala jakin gabe) 'Zizeron' espioi alemaniar garrantzitsu baten izentzat erabiltzen du, eta ez du inoiz ezer entzun Antzinaroko inongo hizlariri buruz. Orduan, Strawsonen ereduaren arabera, hiztunak bere erreferentzia mugatu behar du, honako erabaki honen bitartez: '"Zizeron" erabiliko dut Jonesek izen horrekin esaten dion gizonari erreferentzia egiteko'; esku artean daukagun ikuskeraren arabera, berriz, erreferentea hizlaria izango da, nahiz eta hiztunak uste okerrak izan izena jasotzeko moduari buruz. Gauza da, komunikazio-katearen ikuskera deskripzio-teoria batean txertatu nahirik, Strawsonek sostengu gisa erabiltzen duela zein uste duen hiztunak dela bere errefe-
NamiNg aNd Necessity. BiGarrEn hitzaldia: 1970Eko urtarrilarEn 22a https://doi.org/10.1387/gogoa.22581 51 rentziaren jatorria. Hiztunak jatorri hori ahaztu badu, Strawsonek erabiltzen duen deskripzio hori ez dago bere eskura; oker gogoratzen badu, Strawsonen ereduak emaitza okerrak eman ditzake. Gure ikuskeran, errelebantea dena ez da nola uste duen hiztunak jaso zuela erreferentzia, baizik eta benetan gertatzen den komunikazio-katea. Uste dut aurrekoan esan nuela filosofia-teoriek faltsu izateko arriskua dutela, eta horregatik ez nuela teoria alternatibo bat aurkeztuko. Ez al dut horixe egin oraintxe? Tira, puntu bateraino; baina nire ezaugarritzea ez da izan erreferentziarako baldintza beharrezko eta nahikoen benetako multzo bat izango litzatekeena bezain zehatza —ezta gutxiago ere—. Bistakoa denez, izena katebegiz katebegi pasatzen da. Baina, noski, nigandik gizon jakin batengana doan kate kausal mota oro ez da egokia izango nik erreferentzia bat egin ahal izateko. Agian badago kate kausal bat 'Santa Claus' terminoaren gure erabileratik santu historiko partikular batenganaino; baina, halere, umeek, izen hori erabiltzen dutenean, egundo ez diote, seguru asko, santu horri erreferentzia egiten. Beraz, beste baldintza batzuk ase beharko dira hau benetan erreferentziaren teoria zehatza bihur dadin. Ez dakit hori egingo dudan; izan ere, hasteko, ez daukat horretarako gogo handirik oraintxe; bigarrenik, erreferentziaren moduko termino batentzat balioko duten baldintza beharrezko eta nahikoen multzo bat eman baino, jasotako ikuskerek ematen digutena baino irudi hobea aurkeztu nahi dut. Ez al dut, akaso, pixka bat bidegabe jokatu deskripzio-teoriarekin? Hemen zehatz-mehatz aurkeztu dut —defendatzen duen edonork aurkeztu duena baino zehaztasun handiagoz, akaso—. Horrela erraza da gezurtatzea. Agian nire ikuskera zehaztasun nahikoz aurkezten saiatuko banintz, sei edo zazpi edo zortzi tesi emanez, gertatuko litzateke, tesiak banan-banan aztertuko bagenitu, den-denak faltsu suertatuko liratekeela. Agian horrela da, baina honako hau da desberdintasuna. Nire ustez, eman ditudan adibideek erakusten dutena ez da bakarrik halako arazo teknikoren bat dagoela hemen edo akatsen bat hor, baizik eta teoria honek erreferentziaren mugapenari buruz ematen duen irudi osoak okerra dirudiela oinarri-oinarrietatik. Okerra dirudi pentsatzeak geure buruari propietate batzuk ematen dizkiogula, nolabait objektu bakar bat kualitatiboki hautatzen dutenak eta gure erreferentzia modu horretan mugatzen dutenak. Aurkezten saiatzen ari naizena irudi hobe bat da —xehetasun gehiago emanez gero, erreferentzia gertatu ahal izateko baldintza zehatzagoak emateko nahikoa fina litzatekeen irudia—. Baliteke baldintza beharrezko eta nahikoen multzo bat inoiz ez lortzea. Ez dakit, beti gustatu izan zait Butler apezpikuaren 'Gauza oro da den hori eta ez beste ezer' delakoa —zentzu ez-tribial batean; alegia, esanez erreferentziaren gisako kontzeptuak erreferentzia bera aipatzen ez duten termino guztiz desberdinetan ematen dituzten analisi filosofikoek oso erraz huts egingo dutela—. Noski, analisi bat ematen zaigun edozein kasu partikularretan, be-
saul kripkE 52 Gogoa 22 (2021), 35-59 giratu egin behar diogu, eta egia ala faltsua den ikusi. Ezin dugu maxima hori aipatu eta, besterik gabe, orria pasatu. Baina, tentu handiagoz, irudi hobe bat aurkeztu nahi dut erreferentziarako baldintza beharrezko eta nahikoen multzorik eman gabe. Halako baldintzak oso konplexuak izango lirateke, baina egia dena da gizon partikular bati erreferentzia egiten diogula komunitateko beste hiztunekin daukagun lotura baten bidez, atzera erreferentearenganaino berarenganaino doana. Egon daitezke kasu batzuk non deskripzioaren irudia egiazkoa den: non gizon batek benetan izen bat ematen duen, bere gelako pribatutasunera joz eta esanez erreferentea izango dela propietate identifikatzaile jakin batzuk dauzkan gauza bakarra. 'Jack tripa-urratzailea' zen eman nuen adibide posible bat. Beste bat 'Hesperus' zen. Deskripzio horretara behartu daitekeen beste adibide bat da norbait ezagutu eta bere izena esaten dizutenekoa. Ez bada deskripzio-teorian sinesten delako, bestelako kasuetan daukan garrantzian sinesten delako, seguru asko ez genuke pentsatuko hori dela norbere buruari deskripzio bat ematen zaion kasu bat; alegia, 'oraintxe bertan ezagutzen ari naizen tipoa'. Baina jar daiteke termino horietan, hala nahi bada, eta ez bada izena beste edozein modutan entzun. Noski, gizon bat aurkeztu eta esaten badizute 'Hori Einstein da', baduzu bere berri lehenagotik, oker egon daiteke, eta horrela. Baina, agian, kasu batzuetan halako eredu batek funtzionatzen du —bereziki, norbaiti edo zerbaiti izena lehenengo aldiz ematen dion gizonarentzat—. Edo, norbaitek izar bat atzamarraz seinalatu, eta zera dio: 'Hori izango da Alpha Centauri'. Benetan egin dezake honako zeremonia hau: '"Alpha Centauri"ren bitartez esan nahiko dut hortxe dagoen izarra, halako eta halako koordenatuetan'. Baina, oro har, irudi honek huts egiten du. Oro har, gure erreferentzia ez da soilik guk geuk pentsatzen dugun horren araberakoa, baizik eta komunitatean dauden beste pertsonen araberakoa, izenak gureganaino egin duen bidearen eta horrelako gauzen araberakoa. Horrelako bideari jarraituz heltzen gara erreferentziaraino. Baldintza zehatzagoak ematea oso konplexua da. Moduren batean nolabait desberdinak dirudite gizon famatu baten kasuan eta hain famatua ez den baten kasuan. Adibidez, irakasle batek esaten die bere ikasleei Newton famatua zela lehenengo gizona izan zelako pentsatzen badagoela indar bat gauzak lurrera erakartzen dituena; uste dut hori dela umeek Newtonen lorpen handientzat jotzen dutena. Ez dut esango ze meritu izango lukeen horrelako lorpen batek, baina, edonola ere, pentsa dezakegu Newtonen aurkikuntzaren eduki bakarra hori dela esateak uste faltsu bat ematen diela ikasleei Newtoni buruz, nahiz eta ez duten lehenagotik haren berri. Bestalde,41 irakasleak 'George Smith' izena erabiltzen badu —horrela izena duen gizon bat bizilagun du atez ate—, eta esaten badu George Smith izan zela zirkulua 41 Adibide honen puntu esentzialak Richard Millerrek iradoki zizkidan.
NamiNg aNd Necessity. BiGarrEn hitzaldia: 1970Eko urtarrilarEn 22a https://doi.org/10.1387/gogoa.22581 53 laukitzen lehena, hortik ondorioztatzen al da ikasleek uste faltsu bat daukatela irakaslearen bizilagunari buruz? Irakasleak ez die esaten Smith bere bizilaguna dela; ez du, ezta ere, uste Smith izan zela zirkulua laukitzen lehena. Ez da zehazki saiatzen ari bizilagunari buruzko inolako usterik ikasleen buruan sortzen. Zirkulua laukitu zuen gizona badagoelako ustea sorrarazi nahian ari da, eta ez gizon zehatz bati buruzko usterik —burura datorkion lehen izena hartu besterik ez du egin—, eta bere bizilagunaren izena erabili du. Ez dago argi kasu horretan ikasleek bizilagunari buruzko uste faltsu bat daukatela, nahiz eta badagoen kate kausal bat atzera bizilagunarengana iristen dena. Ez nago ziur honi buruz. Edonola ere, zehaztapen eta ñabardura gehiago gehitu beharra dago hau baldintza beharrezko eta nahikoen multzoa izaten has dadin ere. Zentzu horretan, ez da teoria bat, baina benetan gertatzen denaren irudi hobea ematea espero da. Honako hau izan daiteke teoria baten lehen bertsio bat. Lehen 'bataio' bat egiten da. Hemen objektua ostentsio bidez izenda daiteke, edo izenaren erreferentzia deskripzio bidez zehaztu daiteke.42 Izena 'katebegiz katebegi pasatzen' denean, izena jasotzen duenak izan behar du, nire ustez, ikasten duenean izena entzun zion pertsonak ematen zion erreferentzia berberarekin erabiltzeko asmoa. 'Napoleon' izena entzuten badut eta erabaki izen polita izango litzatekeela maskotatzat dudan akuritxoarentzat, ez dut baldintza hori asetzen.43 (Agian, gisa horretako erreferentzia mantentzeko hutsegiteak dira 'Santa Claus' izenaren egungo erabileraren eta ustezko jatorrizko erabileraren arteko desadostasuna azaltzen dutenak). Ohartarazi nahi dut aurreko eskema horrek ez duela erreferentziaren nozioa kentzen; alderantziz, emantzat jotzen du erreferentzia berarekin erabiltzeko asmoaren nozioa. Hasierako bataio bat ere aipatzen da, eta hori erre42 Bere erreferentzia deskripzio baten bitartez zehaztu zen bataio baten adibide ona Neptunoren izen-ematea da, 33. oin-oharrean. Agian, deskripzio-kontzeptuak bil dezake, baita ere, ostentsio bidez egiten den bataioaren kasua. Honela, deskripzio-teoriaren aplikazio nagusia lehen bataio kasuei dagokie. Deskripzioak erreferentzia zehazteko erabiltzen dira, halaber, designazio kasu batzuetan, izendatzeen antzekoetan, baina alde batekin: sartzen diren terminoei ez zaiela normalean 'izen' esaten. 'Metro bat' eta '100 gradu zentigradu' eman dira jada adibide gisa, eta beste adibide batzuk emango dira geroago hitzaldi hauetan. Bi gauza azpimarratu beharko lirateke lehen bataio batean izen bat deskripzio baten bitartez sartzen den kasuaren inguruan. Bat, erabiltzen den deskripzioa ez da sartzen den izenaren sinonimoa; hori baino, bere erreferentzia zehazten du. Horretan ez gaude ados deskripzio-teoriaren ohiko defendatzaileekin. Bi, lehen bataio kasu gehienak urrun daude hasiera batean deskripzio-teoria inspiratu zutenetatik. Normalean bataioa egiten duenak kontaktu zuzena dauka, zentzuren batean, izendatzen duen objektuarekin, eta gai da hori ostentsiboki izendatzeko. deskripzio-teoria inspiratzen duena da sarri erabil ditzakegula aspaldi hil ziren pertsonaia famatuen izenak, bizi den inork haiekin kontaktu zuzenik izan gabe; eta, hain justu, kasu horiek dira, gure iritziz, deskripzio-teoria batekin egoki azaldu ezin direnak. 43 Pasa diezaieket akuritxoaren izena beste pertsonei. Pertsona horietako bakoitzarentzat, niretzat bezala, egongo da lotura kausal edo historiko bat izenaren nire erabileraren eta frantziarren Enperadorearen artean, baina ez behar den modukoa.
saul kripkE 54 Gogoa 22 (2021), 35-59 ferentzia deskripzio bidez zehaztearen terminoetan edo ostentsio bidez zehaztearen terminoetan azaltzen da (ostentsioa ez badu beste kategoriak bildu behar).44 (Agian badaude beste aukera batzuk hasierako bataioentzat.) Gainera, George Smithen kasuak zalantzak sortzen ditu baldintzen nahikotasunari buruz. Irakasleak bere bizilagunari erreferentzia egiten baldin badio ere, argi al dago bere erreferentzia ikasleei pasatu diela? Zergatik ez da izango horien ustea 'George Smith' izena duen beste edozein gizoni buruzkoa? Newtonek sagar baten kolpea jaso zuela esaten badu, nolabait erreferentzia transmititzearen bere lana errazagoa da, Newtoni buruz ohikoa den uste oker bat komunikatu baitu. Berriro esatearren, agian ez dut teoria bat aurkeztu, baina bai uste dut deskripzio-teoriaren defendatzaileek eskaintzen dutena baino irudi hobea aurkeztu dudala. Uste dut landu nahi dudan hurrengo gaia identitate-baiezpenena dela. Beharrezkoak ala kontingenteak dira? Dezente eztabaidatu da auziari buruz azken urteotan filosofian. Aurrena, denok gaude ados deskripzioak erabil daitezkeela identitate-baiezpen kontingenteak egiteko. Egia bada bifokalak asmatu zituen gizona zela Ameriketako Estatu Batuetako Posta Zerbitzuko lehenengo zuzendaria —horiek bat eta bera zirela—, kontingenteki da egia. Hau da, gerta izan zitekeen gizon batek asmatu izana bifokalak, eta beste bat izatea Ameriketako Estatu Batuetako Posta Zerbitzuko lehenengo zuzendaria. Beraz, ziur, identitate-baiezpenak egiten direnean deskripzioak erabiliz —esaten denean 'φx den x eta ψx den x bat eta berbera dira'—* hori izan daiteke gertakari kontingente bat. Baina filosofoak interesatu dira izenen arteko identitate-baiezpenen auziaz ere. Esaten dugunean 'Hesperus Phospho44 Behin ohartzen garenean izen baten erreferentzia zehazteko erabili den deskripzioa ez dela haren sinonimoa, uler daiteke deskripzio-teoriak izendatzearen edo erreferentziaren nozioa aurresuposatzen duela. Lehenago egin dudan eskakizuna, esaten duena erabiltzen den deskripzioak berak ez duela erreferentziaren nozioa modu zirkularrean erabili behar, beste zerbait da, eta ezinbestekoa da, deskripzio-teoriari inolako baliorik emango badiogu. Horren arrazoia da deskripzioteoriaren defendatzaileak emantzat jotzen duela hiztun bakoitzak hasiera bateko izendatzeekintza batean ematen duen deskripzioa erabiltzen duela bere erreferentzia mugatzeko. Bistan denez, 'Zizeron' izena sartzen badu honako mugapen honekin, '"Zizeron" izenarekin erreferentzia egingo diot "Zizeron" esaten diodan gizonari', zeremonia horren bitartez ez du inolako erreferentziarik mugatu. Ez zuten deskripzio-teoriaren defendatzaile guztiek pentsatu horrela erreferentziaren nozioa erabat kentzen ari zirenik. Agian, batzuk konturatu ziren ostentsio nozioren bat, edo erreferentzia primitibo nozioren bat, bai behar dela sostengu moduan. Ziur naiz Russell konturatu zela. * 'the x such that φx, and the x such that ψx are one and the same', jatorrizkoan. Hemen, Kripke deskripzio definituei buruz ari da; alegia, ingelesez 'the' artikuluarekin hasten diren adierazpenei buruz. Euskaraz horiek -a atzizkiarekin egin ohi dira, nahiz eta -a atzizki hori seguru asko ez den ingelesezko 'the' artikuluaren itzulpen zehatza; hemen, gainera, euskarazko bertsioan xri -a atzizkia jarriz ez da begi-bistakoa Kripke deskripzio definituei buruz ari dela (eta hala ari da) —itzultzailearen oharra—.
saul kripkE 56 Gogoa 22 (2021), 35-59 noski, ez dut esan nahi fisikoki beharrezkoa bakarrik, baizik eta beharrezkoa maila altuenean —horrek esan nahi duena edozer izanik ere—. (Suerta liteke beharrezkotasun fisikoa izatea maila altueneko beharrezkotasuna. Baina hori aurrez epaitu nahi ez dudan auzia da. Mota honetako adibideen kasuan, behintzat, izan daiteke zerbait fisikoki beharrezkoa denean beti dela beharrezkoa tout court.) Bigarrena, horiek beharrezko egia suertatu diren modua ez zaidala iruditzen niri gogo-garun identitateek egia beharrezko edo kontingente suertatzeko izan dezaketen modu bat. Beraz, analogia hori alde batera utzi behar dugu. Zaila da ikusten zer jar dezakegun horren ordez. Zaila da ikusten, horregatik, nola saihestu daitekeen ondorioztatzea biak benetan desberdinak direla. Itzul nadin izen propioei buruzko auzi arruntagora. Hori jada bada nahikoa misteriotsua. Badago horri buruzko eztabaida Quineren eta Ruth Barcan Marcusen artean.45 Marcusek dio izenen arteko identitateak beharrezkoak direla. Norbaitek uste badu Zizeron Tulio dela, eta benetan erabiltzen baditu 'Zizeron' eta 'Tulio' izen gisa, derrigortuta dago orduan onartzera bere ustea beharrezkoa dela. Marcusek 'etiketa hutsa' terminoa darabil. Quinek honela erantzuten dio: 'Etiketa dezakegu Artizarra, ilunabarrean, "Hesperus" izen propioarekin. Etiketa dezakegu berriro planeta berbera, egunen bateko egunsentian, "Phosphorus" izen propioarekin. Planeta berbera birritan etiketatu dugula konturatzen garenean, gure aurkikuntza enpirikoa da. Eta ez izen propioak deskripzioak zirelako.'46 Aurrena, Quinek dioen moduan, planeta bera birritan etiketatu genuela konturatu ginenean, gure aurkikuntza enpirikoa izan zen. Uste dut Quinek ematen duela beste adibide bat beste libururen batean, mendi berari Nepaldik ikusita eta Tibetetik ikusita, edo horrelako zerbait, desberdin esaten zaiola: ikuspuntu batetik 'Everest' esaten zaio (hau entzun duzue lehenago), bestetik 'Gaurisanker' esaten omen zaio. Benetan aurkikuntza enpirikoa izan daiteke Gaurisanker Everest dela. (Quinek egiaz adibidea faltsua dela dio. Adibidea Erwin Schrödingerren eskutik jaso zuen. Nork pentsatuko zuen uhin-mekanikaren asmatzaileak ezer hain oker ulertuko zuenik. Ez dakit nondik ote datorren okerra. Ziur imajina daiteke egoera hau benetan gertatzen dela; eta Quinek buruan daukanaren beste adibide on bat da). Eta horri buruz, zer? Bestelako jarrera daukan Marcusen aipu on bat aurkitu nahi nuen liburuan, baina zaila zait bat topatzea. Eztabaidan aurrean nengoenez, gogoan dut47 defendatzen zuela, benetan izenei buruz ari bagara, hiztegi on batek gai izan beharko lukeela ea erreferentzia berbera daukaten 45 Ruth Barcan Marcus: 'Modalities and Intensional Languages' (W. V. Quinen oharrak, gehi eztabaida) Boston Studies in the Philosophy of Science, I. bolumena, Reidel, Dordrecht, Holanda, 1963, 77-116. 46 101. or. 47 115. or.
NamiNg aNd Necessity. BiGarrEn hitzaldia: 1970Eko urtarrilarEn 22a https://doi.org/10.1387/gogoa.22581 57 esateko. Beraz, batek gai izan beharko luke, hiztegian begiratuz, Hesperus eta Phosphorus gauza bera direla esateko. Baina ez dirudi hori horrela denik. Bai iruditzen zaio, jende askori, izenen arteko identitatea beharrezko izatearen ondorioa dela. Horregatik, izenen arteko identitate-baiezpenak beharrezko direlako ikuskera ukatu egin ohi da maiz. Russellen ondorioa zerbait desberdina zen. Pentsatzen zuen ez lukeela inoiz inolako auzi enpirikorik egon behar ea bi izenek erreferentzia berbera daukaten ala ez. Hori ohiko izenek ez dute betetzen, baina bai betetzen da zeure zentzumen-datu propioak izendatzen ari bazara, edo horrelako zerbait. Esaten duzu 'Horra, hori eta hura (bi erakusleekin zentzumen-datu bera designatuz)'. Eta, horrela, badakizu, ikerketa enpirikorik gabe, gauza bera birritan izendatzen ari zarela; baldintzak bai betetzen dira hor. Hori ez denez gertatuko izendatze-kasu ohikoetan, ohiko 'izenak' ezin dira izan benetako izenak. Zer pentsatu beharko genuke horri buruz? Aurrena, egia da batek erabil dezakeela 'Zizeron' izena Zizeroni erreferentzia egiteko, eta 'Tulio' izena ere Zizeroni erreferentzia egiteko, eta ez jakin Zizeron Tulio dela. Beraz, badirudi ez dugula zertan a priori jakin izenen arteko identitate-baiezpen bat egiazkoa dela. Hortik ez da ondorioztatzen horrela adierazitako baiezpena kontingentea dela, egia bada. Hori da nire lehenengo hitzaldian azpimarratu dudana. Badago bihozkada indartsu bat pentsatzera eramaten gaituena, ezin bada zerbait a priori arrazoiketaren bidez ezagutu, orduan kontingentea izan behar duela: suerta izan zitekeen bestela; baina, edonola ere, bihozkada hori okerra dela uste dut. Demagun birritan egiten diogula erreferentzia gorputz zerutar berberari, 'Hesperus' eta 'Phosphorus' gisara. Esaten dugu: Hesperus ilunabarrean hor inguruan dagoen izar hori da; Phosphorus goizaldean hor inguruan dagoen izar hori da. Egiaz, Hesperus Phosphorus da. Ba al daude benetan Hesperus Phosphorus izango ez zatekeen zirkunstantziak? Hesperus Phosphorus dela emantzat joz, saia gaitezen deskribatzen hala izango ez zatekeen egoera posible bat. Tira, erraza da. Badabil norbait hortik eta bi izar desberdini 'Hesperus' eta 'Phosphorus' esaten die. Guk 'Hesperus' eta 'Phosphorus' izenak sartu genituenean betetzen ziren baldintza berberetan ere gerta daiteke. Baina egia al da zirkunstantzia horietan Hesperus ez dela Phosphorus edo zirkunstantzia horietan Hesperus ez zatekeela Phosphorus izango? Ezetz iruditzen zait. Orain, noski, nik esan beharra daukat ezetz, esateagatik 'Hesperus' eta 'Phosphorus' gisako terminoak, izen gisa erabiltzen direnean, designatzaile zurrunak direla. Mundu posible orotan Artizarra erreferitzen dute. Horregatik, mundu posible horretan ere, Artizarra Artizarra da eta ez dio inporta beste edozein pertsonak zer esan duen beste mundu posible horretan. Nola deskribatu beharko genuke guk egoera hori? Ezin izan du Artizarra birritan seinalatu, eta kasu batean hari 'Hesperus' esan eta bestean 'Phosphorus', guk egin dugun moduan. Hala egin izan balu, orduan 'Hesperus Phosphorus
saul kripkE 58 Gogoa 22 (2021), 35-59 da' egiazkoa izango zatekeen egoera horretan ere. Agian ez zuen ez batean ez bestean Artizarra seinalatuko —gutxienez bietako batean ez zuen Artizarra seinalatuko; demagun, 'Phosphorus' esan zion gorputza seinalatu zuenean—. Orduan, kasu horretan esan dezakegu ziur bazitekeela 'Phosphorus' izenak Phosphorusi erreferentzia ez egitea. Guk goizaldean begiratutakoan Phosphorus aurkitu genuen posizioa hartu, eta bertan Phosphorus ez egotea gerta zitekeela ere esan dezakegu —beste zerbait zegoela hor eta, zirkunstantzia jakin batzuetan, 'Phosphorus' esan ere egingo ziotela—. Baina hori ez da oraindik Phosphorus Hesperus izango ez litzatekeen kasu bat. Baliteke egotea mundu posible bat, egoera kontrafaktiko posible bat, non 'Hesperus' eta 'Phosphorus' ez diren egiazki izendatzen dituzten gauzen izenak. Norbaitek, horien erreferentzia deskripzio identifikatzaileen bitartez mugatuko balu, erabil zitzakeen guk erabilitako deskripzio identifikatzaile berberak ere. Baina hori ez da oraindik Hesperus Phosphorus ez zatekeen kasu bat. Ezin baitzen halako kasurik izan, Hesperus Phosphorus baita. Baina horrek oso arraroa dirudi; izan ere, badaukagu aldez aurretiko joera esateko bazitekeela Hesperus Phosphorus delako auziaren erantzuna bitako edozein modutan suertatzea. Ez al daude, beraz, benetan bi mundu posible —batean Hesperus Phosphorus litzateke, bestean Hesperus ez litzateke Phosphorus—, guk horiek gauza bera direla aurkitu aurretik? Bat, egia da zentzu batean balitekeela gauzak edozein modutan suertatzea, baina argi dago zentzu horretan ez dela ondorioztatzen gauzek azkenean suertatzeko daukaten modua ez dela beharrezkoa. Adibidez, baliteke lau koloreen teorema egiazko suertatzea, eta baliteke faltsu suertatzea. Bitara suerta liteke. Ez du esan nahi suertatzen den modua ez dela beharrezkoa. Begi-bistakoa denez, 'baliteke' eta 'liteke' guztiz epistemikoak dira hor —uneko ezjakintasuna edo ziurtasunik eza adierazten du, besterik gabe—. Baina badirudi Hesperus-Phosphorus kasuan zerbait are gogorragoa ere egia dela. Hesperus Phosphorus dela jakin aurretik daukadan ebidentzia da izar jakin bat edota gorputz zerutar jakin bat ikusten dudala ilunabarrean, eta 'Hesperus' esaten diodala; eta berdin goizean, eta 'Phosphorus' esaten diodala. Horiek badakizkit. Ziur, badago mundu posible bat non gizon batek izar jakin bat posizio jakin batean ikusiko lukeen ilunabarrean eta hari 'Hesperus' esango liokeen, eta izar jakin bat goizaldean eta horri 'Phosphorus' esango liokeen; eta ondorioztatu beharko lukeen —aurkitu beharko lukeen ikerketa enpirikoaren bitartez— bi izar desberdin izendatzen dituela, edo bi gorputz zerutar desberdin. Gutxienez bi izar edo gorputz zerutar horietako bat ez litzateke Phosphorus izango; bestela, ezin izango zatekeen modu horretan suertatu. Baina hori egia da. Eta, beraz, egia da ikerketa enpirikoa baino lehenago norbaitek daukan ebidentziaren oinarrian, egon daitekeela zentzuren batean zehazki egoera berean, hau da, kualitatiboki identikoa den egoera epistemiko batean, eta esan bi gorputz zerutarri 'Hesperus' eta 'Phosphorus', horiek identikoak izan gabe. Beraz, zentzu horretan bai
NamiNg aNd Necessity. BiGarrEn hitzaldia: 1970Eko urtarrilarEn 22a https://doi.org/10.1387/gogoa.22581 59 esan dezakegu bazitekeela bitako edozein modutan suertatzea. Ez, ordea, bazitekeela bitako edozein modutan suertatzea Hesperus Phosphorus izateari dagokionez. Nahiz eta aldez aurretik genekien guztiagatik Hesperus ez zen Phosphorus, hori ezin zen beste edozein modutan suertatu, zentzu batean. Baina, kualitatiboki hitz eginda, zehazki ebidentzia berbera daukagun egoera batean jarrita, suertatu ahal zen Hesperus Phosphorus ez izatea; hau da, 'Hesperus' eta 'Phosphorus' guk erabiltzen ditugun moduan erabiltzen ez diren mundu kontrafaktiko batean, planeta honen izentzat ez baizik eta beste objekturen batzuen izentzat, batek izan ahal zuen ebidentzia kualitatiboki identikoa eta ondorioztatu 'Hesperus' eta 'Phosphorus' terminoek bi objektu desberdin izendatzen zituztela.48 Baina guk, izenak oraintxe bertan erabiltzen ditugun moduan erabiliz, esan dezakegu aldez aurretik, Hesperus eta Phosphorus gauza bat eta berbera badira, orduan ezin direla inongo mundu posibletan desberdinak izan. 'Hesperus' erabiltzen dugu gorputz jakin baten izen gisa; eta 'Phosphorus', gorputz jakin baten izen gisa. Gorputz horien izen gisa erabiltzen ditugu mundu posible guztietan. Gorputz bera badira, orduan beste edozein mundu posibletan objektu horren izen gisa erabili behar ditugu. Eta, orduan, beste edozein mundu posibletan egia izango da Hesperus Phosphorus dela. Beraz, bi gauza dira egia: bat, ez dakigula a priori Hesperus Phosphorus dela, eta ez gaudela erantzuna aurkitzeko moduan, ez bada enpirikoki. Bi, hori horrela da izan ahal genuelako daukagun ebidentziatik kualitatiboki bereizezina zitekeen ebidentzia eta bi izenen erreferentzia mugatu bi planetek zeruan daukaten posizioaren bitartez, planetak bat eta berbera izan gabe. Noski, kontingenteki bakarrik da egia (ez egia mundu posible orotan) ilunabarrean hor zehar ikusten den izarra goizean hor zehar ikusten den izarra dela, bai baitaude mundu posibleak non Phosphorus ezin den ikusi goizean. Baina egia kontingente hori ez litzateke berdindu behar Hesperus Phosphorus delako baiezpenarekin. Hala berdindu ahalko litzateke bakarrik pentsatuko bagenu beharrezko egia dela Hesperus hor zehar ikus daitekeela ilunabarrean edota Phosphorus hor zehar ikus daitekeela goizaldean. Baina horietako bat bera ere ez da egia beharrezkoa, ezta planetak modu horretan hautatzen baditugu ere. Horiek planeta jakin bat identifikatzeko eta hari izena emateko erabiltzen ditugun zantzu kontingenteak dira. 48 Hirugarren hitzaldian puntu honen eztabaida garatuagoa dago, eta han aipatzen da, baita ere, kontraparteen teoria mota batekin daukan erlazioa. | science |
addi-e573f9f89629 | addi | cc-by 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52432 | Kripke, Perry eta "ni" | Ponte Azcárate, María | 2021 | maría dE pontE 94 Gogoa 22 (2021), 93-119 1. Sarrera Artikulu hau Kripkeren Naming and Necessityren (N&N, hemendik aurrera) 50. urteurrena ospatzeko prestatutako ale berezi batean dator, eta, jakina, N&Nri buruzkoa izatea esperoko luke batek. Han Kripkek egiten duen proposamenak zuzenean eragindakoa izanda, bertan zuzenean eztabaidatzen ez duen gai bati buruz arituko naiz ni: indexikoei buruz eta, bereziki, lehen pertsonako "ni" izenordainari buruz. Kripkek ez ditu indexikoak eztabaidatzen N&Nn, baina bertan egiten duen proposamenaren eragina argia da indexikoei buruz aurkeztutako azalpen semantikoetan, eta, bereziki, Perryk (1977, 1979), Lewisek (1979) eta Kaplanek (1989a, 1989b) egindakoetan. Urte batzuk geroago, 2006an emandako eta 2011n argitaratutako "The first person" hitzaldian, Kripkek jorratzen du "ni" lehen pertsonako izenordainaren azalpena. Artikulu aberatsa eta zaila da. Gai asko lantzen ditu, Fregek erakusleez duen ikuskerarekin hasi eta niaren eta ni-ezagutzaren nozioekin bukatuz. Izatez, hori irakurrita konturatu nintzen Kripkeren lehen pertsonari buruzko ikuskera ulertzeko, Fregeri eta indexikoei buruzko bere ikuskera ulertu behar nuela lehenik, "Frege's theory of sense and reference" artikuluan (2011n argitaratua, baina 2001ean hitzaldi gisa eskainia) aurkezten duena. Azken hori erronka handi samarra gertatu da. Nire asmoa ez da Kripkek bi artikulu horietan azaltzen dituen ideia guztiak, edo gehienak, aurkeztea. N&Nn adierazi zituenetatik, nire iritzian, gehien aldentzen diren ideiei erreparatuko diet, batez ere. Lehen pertsonari buruzko Kripkeren ideiek badakartzate beharrezkoak ez diren suposizio batzuk, N&Nren "espiritu"ari arrotzak zaizkionak. Horien artean, garrantzitsuenak hauexek: niaren kartesiar ikuskera, alde batetik, eta norberaren ezagutzaren ikuspegi erredukzionista, niaren (edo ni-kontzepturen baten) ezagutza zuzenaren (acquaintance delakoaren) araberakoa, bestetik. Ikus honako aipu hau: "Ni"ren lehen pertsonako erabilerak ez dauka fregear zentzurik, noski; horrek definizio bat daukala esan nahi badu, gutxienez. Baina izan daiteke kasu paradigmatiko bat, Naming and Necessityn (1980) aipatu ez nuen bat, erreferentzia deskripzio baten bidez finkatzearena: hizkuntza komunaren erregela bat da gutako bakoitzak "subjektua" deskripzioaz finkatzen dugula "ni"ren erreferentzia. Hala ere, gutako bakoitzak hizkuntza natural bat hitz egiten duenez, eta ez inork hitz egiten ez duen alegiazko "hizkuntza zientifiko" bat, gutako bakoitzarentzat erreferentea desberdina izan liteke (…) Nire pentsamendu propioaren subjektu gisan, erreferentzia finkatzen dudan modutik ondorioztatzen da existitu behar dudala. (Kripke 2011b: 304)1 1 [[T]he first person use of "I" of course does not have a Fregean sense, at least if this means it has a definition. But it might be a paradigmatic case, one that I did not mention in Naming and
maría dE pontE 96 Gogoa 22 (2021), 93-119 tut. Azalera ekarriko dut Kripkeren baieztapenek ezkutatzen duten suposizio dualista, lehen pertsonako izenordainaren bere ikuskeran eragina daukana. Amaitzeko, ohar batzuk egingo ditut "goitik beherako azalpen"ei buruz eta dualismoari buruz. 2. Kripke erreferentziaz eta izen propioei buruz "Erreferentzia zuzena" ohiko terminoa da izen propioek eta, oro har, termino singularrek erreferitzeko duten moduaren azalpen jakin bati buruz aritzeko; Kripkek (1980), Donnellanek (1970), Kaplanek (1989a, 1989b), Perryk (1977, 1979) eta bestek defendatutako azalpen ezagunen tankerakori buruz aritzeko, hain zuzen ere. Terminoa arazotsua eta nahasgarria da, hala ere. Nahasgarria da aditzera ematen baitu, alde batetik, deskripzioek ez dutela zeresanik batere erreferentzia mugatzean, eta, bestetik, lotura zuzena dagoela, bitartekorik gabea, adierazpenaren eta bere erreferentearen artean. Baina, izatez, izen propioen kasu paradigmatikoan azalpen horiek komun dutena ez da izenaren eta erreferentearen arteko bitartekorik eza, baizik eta bitartekaritza Fregeren zentzurik gabea dela. Erreferentzia mugatzean, "bataio" garaian, deskripzioek zeregina izan dezaketenik ez du inork ukatzen (nik ezagutzen dudan inork behintzat). Gainera, batzuetan, "erreferentzia zuzena" erreferentziaren mekanismoari buruzko tesitzat hartzen da —termino batek osagai deskriptibo baten bitartez edo beste nolabait designatzen duen objektua—; eta, beste batzuetan, terminoak esaldiaren egibaldintzei egiten dien ekarpenari buruzko tesitzat: objektu bat ote den edo baldintza identifikatzaileren bat (ikus Martí 1995, Perry 2012). Eta labela arazotsua da Kripkeri berari aplikatzen zaionean ere. Ez naiz hemen xehetasunetan sartuko, baina merezi du horren alderdi batzuk argitzea, eta Kripkek duen jarrera. Xehetasun gehiagotarako ikus Devitt (ale hau). Nolanahi ulertuta ere, erreferentzia zuzenaren proposamenak Kripkek "izen propioen ordezkapenaren doktrina" (N&N: 20) deritzona inplikatzen du; alegia, perpaus batean izen erreferentziakideak ordezkatzeak proposizio bera adieraztea ekarriko duela. Kripkeren beraren adibidea erabiliz, "Zizeron" daukan perpaus batean, horren ordez "Tulio" jarrita, proposizio bera adierazten da. Baina hemendik ondorio arazotsuak datoz. Adibidez, (1) perpausak adierazitako proposizioa egiazkoa dela uste duenak (2) perpausak adierazten duena ere egiazkoa dela uste izan beharko du, alde batera utzita Zizeron Tulio dela badakien ala ez: (1) Zizeron erromatar hizlari ezaguna da. (2) Tulio erromatar hizlari ezaguna da.
maría dE pontE 98 Gogoa 22 (2021), 93-119 propio baten erreferentea "unibokoki" mugatzen. Bigarrenik, aurreko hori hala izan ala ez, hizkuntza naturalak ez duela izatez Fregek uste bezala funtzionatzen. Kripkek erakutsi zuen, esate baterako, pertsona bati erreferentzia egin geniezaiokeela izen propio bat erabiliz, nahiz eta pertsona horri buruz ezer jakin ez edo, okerrago oraindik, nahiz eta hari buruz uste dugun guztia oker egon.5 Esan dugunez, Kripkek ez ditu indexikoak eztabaidagai hartzen N&Nn, baina oso eztabaidatuak izan dira gero filosofia-literaturan. Artikulu bakar batean izen propioak eta indexikoak konbinatzea kontu zaila da, kategoria bakoitzak bere arazoak dauzkalako eta azalpen propioa eskatzen duelako. Hori ahazteak oker larriak eragin ditzake, eta eragin ditu. Kasu argia da, esate baterako, Cappelen eta Deverren The inessential indexical (2013) liburua. Beren baieztapena da indexikoek ez diotela hizkuntzaren filosofiari problema berririk ekartzen edo, gutxienez, izen propioen kasurako eraikitako tresneria kontzeptualaren bidez konpon ez daitekeenik. Bestela esanda, indexikoek sortutako arazo eta dilemak, Castañedak (1967), Priorrek (1967, 1968), Perryk (1977, 1979) eta Lewisek (1979) bereziki azpimarratu zituztenak, ez omen dira izen propioekin Fregek aurkeztutako identitate-arazoaren aleak baino. Autore horien arabera, hortaz, ez dago ezer berezirik indexikoei buruz, ez ezer izen propioetatik esentzialki bereizten dituenik, eta, horregatik, erreferentzia indexikoei buruzko azalpena izen propioen erreferentziaren azalpenaren modukoa izan daiteke, eta hala izan behar du. Honako hau esaten dute, esate baterako: Erreferentzia indexikoaren fregear azalpenaren kontrako [Perryren] argudioak Kripkeren lanean aurki daitezkeen Fregeanismoaren kontrako objekzio ezagun eta orokorren ale hutsak baino ez dira. (Cappelen eta Dever 2013: 74)6 Cappelen eta Dever oker daude argi asko, nik uste. Lan honetan erakusten dudanez, indexikoek oso problema bereziak planteatzen dizkiote erreferentziaren azalpenari. Fregek berak aitortzen du hori, eta, ikusiko dugunez, fregear azalpenaz Perryk egiten duen analisia eta Kripkek egiten duena oso desberdinak dira.7 Hortaz, esan berri dudanez, indexikoak eta izen propioak nahastea akats larria da, baina, zoritxarrez, ez oso ezohikoa. Izan ere, zentzu batean, indexi- 5 Hori da Devittek "Ezjakite eta Akatsaren argudioa" deitu zuena (ikus Devitt, ale hau). 6 [[Perry's] arguments against the Fregean account of indexical reference are simple instantiations of familiar and general objections to Fregeanism found in Kripke.] 7 Cappelen eta Deverren baieztapenei erantzun zabala eman die Perryk berak Revisiting the essential indexical (2020) liburuan. Bertan, Perryk 1977ko bere poposamena garatzen du, bere azken lanetako hainbat gako txertatuz.
maría dE pontE 100 Gogoa 22 (2021), 93-119 Zentzu horretan diot Perryk urrats bat egin zuela aurrera N&Nk markatutako bidetik. Nahiko harrigarria da indexikoei —eta bereziki "ni"ri— buruzko Kripkeren ikuskerak urrats bat atzera egiten duela sumatzea. Hori ikusteko, esan dezagun pixka bat gehiago indexikoei buruz, "ni"ri erreparatuz, eta eztabaida dezagun Fregek horiei buruz uste zuena. 3. Frege "ni"ri buruz Izen propioekin bezalaxe, ez dugu gauza handirik jakin behar "ni" edo beste edozein indexiko erabilita erreferitu ahal izateko; baina jakin behar dugu zerbait: indexikoaren karakterea zein den. Horrek azaltzen du (3) eta (4) baiezpenen arteko aldea esanahi kognitiboan: (3) María idazten ari da (4) Ni idazten ari naiz [Maríak esana] "María"k eta "ni"k pertsona bera erreferitzen dute —ni— (3)n eta (4)n, baina esaldi bakoitzak efektu (eta motibazio) kognitibo desberdinak dauzka. (4) erabat normala litzateke une jakin batean zer egiten ari naizen deskribatzeko. (3), ordea, egiten ari naizenaren deskripzio egiazkoa baina arraroa eta hanpatua litzateke, ia testuinguru guztietan.11 Antzera, edozeinek ulertuko luke, (4) entzutean, egiten ari naizena deskribatzen ari naizela; baina nire izena "María" dela, eta, zerbaitengatik, nire buruari hirugarren pertsonan ari natzaiola erreferentzia egiten, dakitenek soilik ulertuko lukete hori (3) entzutean. Indexikoaren karaktereak lotzen zaion aurkezpen-modua erakusten du. Erreferentea identifikatzeko baldintzak ematen dizkigu, nola aurkezten den mugatuz. "Ni"ren karaktereak esaten du erreferentea "ni" daukan esaldiaren hiztuna dela. Erreferentea —hiztuna—, beraz, modu jakin batean aurkezten da: lehen pertsona moduan. Hortaz, niri buruz ezer ez badakizu ere, jakingo duzu nire ekintzei buruz ari naizela, (4) entzuten badidazu.12 Hala ere, indexiko baten karakterea ez da, eta ezin da izan, fregear zentzua, erabilpen bakoitzean objektu desberdina eman baitiezaguke. Har (3) eta (4) berriz. Perpausek Pentsamenduak adierazi eta egibalioak erreferitzen dituztela esan zuen Fregek. Pentsamendu bat, Fregeren ustez, entitate oso, al11 Salbuespenak egon litezke. Txantxetan ari gaitezke, edo ume bati hizketan, edo nolabaiteko agintariren bati (egiten ari garena modu neutral edo inpertsonalen batean deskribatu nahian, adibidez). Baina oso egoera ezohikoak dira horiek. 12 Antzera, "orain"en karaktereak esaten du erreferentea "orain" daukan esaldiaren unea dela. Une hori, hortaz, "orainaldi" gisa aurkezten da, nolabait esan. Izenek eta datek ez dute horrelakorik eskaintzen.
kripkE, pErry Eta "ni" https://doi.org/10.1387/gogoa.22600 101 daezin eta objektiboa da. Perpaus bat ulertzen dugunean, gure pentsamendu edo inpresio partikularrak alde batera utzita, objektiboki ulertzen duguna da. Hori da, hain zuzen ere, komunikazioa bermatzen duena. (3)k adierazten duen Pentsamendua, "t denboran María idazten ari da"ren moduko zerbait da. (4)k adierazitako Pentsamendua, ni hiztuna izanda eta denbora-une berean esana, "t denboran María idazten ari da" izango litzateke, baita ere. Dena den, hori ezin da horrela izan. Edo, gutxienez, ezin da azken hitza izan. (3)k adierazitako Pentsamendua berbera izango litzateke hiztuna zein -nahi dela ere. (4)k adierazitako Pentsamendua desberdina da hiztunez hiztun. Baina hori arazotsua da. "Ni"ri lotutako zentzu bat onartzen badugu, zentzu horrek desberdina izan beharko luke hiztun bakoitzarentzat; hiztunaren arabera desberdina baita (4)k adierazten duen Pentsamendua. Baina "ni" nola erabili jakitean dakiguna ez da aldatzen hiztunez hiztun. "Ni"k erreferitutako objektua aldatu egiten da hiztunez hiztun, baina zentzua ez. (4)k adierazitako Pentsamendua nola egon daiteke zeinek esango duenaren menpe? Eta "ni"ren zentzua hiztunez hiztun aldatuko balitz, Pentsamendua desberdina izango litzateke hiztun bakoitzarentzat: nola komunikatu Pentsamendu horiek orduan? Fregek gutxi idatzi zuen kontu hauei buruz, eta berandu samar bere ibilbide filosofikoan: "Der Gedanken" (1918) artikuluan, batez ere. Har kontuan "ni"ri buruzko bere paragraforik aipatuena: Orain pertsona oro aurkezten zaio bere buruari era berezi eta primitibo batean, beste inori aurkezten ez zaion moduan. Eta Lauben doktoreak, zauritu dutela pentsatzen duenean, seguru asko bere buruari aurkezteko era primitibo hori dauka oinarri gisa. Eta Lauben doktoreak soilik atzeman ditzake era horretan mugatutako Pentsamenduak. Baina orain besteekin komunikatu nahi izan dezake. Ezin du komunikatu berak soilik atzeman dezakeen Pentsamendurik. Beraz, orain esaten badu "Ni zauritu egin naute", "ni" besteek atzemateko moduko zentzuarekin erabili behar du, "une honetan zurekin hitz egiten ari den hura"ren zentzuan agian, eta hori eginez bere esaldiari lotutako baldintzak bere Pentsamenduaren adierazpenerako baliagarri egiten ditu. (Frege 1918: 103-4. Oin-oharra ezabatuta.)13 Bai Kripkek eta bai Perryk aitortzen dutenez, zaharra da gu geure buruari modu berezian aurkezten gatzaizkiolako ideia. Lehen begiratu batean, ematen du Frege nork bere buruaren lehen pertsonako ezagutza duelako ideia arruntaz ari dela: hots, alde garrantzitsua dagoela lehen pertsonako eta hirugarren pertsonako ezagutzaren artean. Arazo berezirik ez horra arte, zentzuak 13 Perry (1977)ren euskarazko bertsioa Kepa Kortarena da, Gogoa 17n (2018) argitaratutakoa. Frege 1918ren aipuak, besterik esan ezean, Perryren artikulukoak dira, eta Kortak ingelesetik euskaratuak, hortaz.
maría dE pontE 102 Gogoa 22 (2021), 93-119 Pentsamendu oso eta objektiboei buruzko Fregeren azalpenarekin bateratzen ez ditugun bitartean. Izatez, ez dago erabat argi Fregek paragrafo horretan esan nahi duena. Lehen perpausak, zehazki, bi irakurketa izan ditzake, Perryk (2020: 52-53) dioen bezala. Frege ari liteke esaten pertsona bakoitzarentzat badagoela norberari aurkezten zaion modu berezi eta primitibo bat, desberdina dena besteei aurkezten zaizkien moduetatik. Nekez izan liteke hori eztabaidagarria, eta zaila egiten da pentsatzea Fregek horretan arazorik ikusiko lukeenik. Baina bada bigarren irakurketa bat, zeinaren arabera pertsona orok daukan bere buruari aurkezteko modu berezi eta primitibo bat, norberak soilik atzeman dezakeena eta, beraz, komunikatu ezin duena. Nor bere buruari aurkezteko modu berezi eta primitibo hori nork bere burua ezagutzeko modu primitiboa ere bada, eta Pentsamendu partikular eta primitiboekin adierazten da: norberak soilik atzeman ditzakeen Pentsamenduekin. Bestela esanda, pertsona batek ezin ditzake komunikatu modu berezi eta partikular horretan atzemandako Pentsamenduak. Hortaz, Laubenek esaten badu "Ni goseak nago", berak soilik atzeman dezakeen Pentsamendu bat adierazten ari da eta, beraz, komunikatu ezin duena. Pentsamendu horrek "ni"ren zentzua dauka osagai, norbera bere buruari aurkezteko modu primitibo eta berezia barnean hartzen duena eta, erreferente gisa, Lauben mugatzen duena. Bere burura bera soilik "irits"14 daitekeenez, berak bakarrik atzeman ditzake "ni"rekin lotutako zentzua eta (berak esandako) "Ni goseak nago" perpausak adierazitako Pentsamendua. Fregeren hitzetan: "Lauben doktoreak berak soilik atzeman ditzake era horretan mugatutako [P]entsamenduak (…) Ezin du komunikatu berak soilik atzeman dezakeen Pentsamendurik". Irakurketa hori, askoz eztabaidagarriagoa da, noski. Baina orduan onartu beharra izango genuke Pentsamendu batzuk ez direla ez objektiboak, ezta denentzat atzemangarriak ere. Zentzu batzuk irisgarritasun mugatukoak dira. Kontuan hartuta Fregek, lehenagoko argitalpenetan, nolako esfortzua egin zuen Pentsamenduen komunikazio-zereginetarako duten izaera objektiboa zehazten, eta ideia eta pentsamendu subjektiboetatik bereizten, bere aitortza bitxia litzateke. Horixe da, gutxi gorabehera, Perryk 1977ko artikuluan atera zuen ondorioa, eta konpontzen saiatu zen problema. Kripkek, ordea, uste du Pentsamendu komunikaezinen existentziak ez diola Fregeri inolako problemarik ekartzen. Itzuliko gara Perryren soluziora gero. Ikus dezagun aurrena Kripkek zer daukan esateko horri buruz. 14 Eztabaida hauetan oso ohikoak diren to access eta accessiblerentzat darabiltzat "iritsi" eta "irisgarri".
kripkE, pErry Eta "ni" https://doi.org/10.1387/gogoa.22600 105 tza-errepresentazioa dela, perpausean esplizitua ez den deskripzio definitu bat, esate baterako; Pentsamenduaren osagai ez-artikulatu baten moduko bat, nahiz eta Kripkek horrelako hitzik ez darabilen. Baina, hala ulertuta ere, ez dakit nola egin diezaiekegun aurre Fregek indexikoei buruz esaten dituen beste gauzei. Egin kontu azaroaren 3an (6) esaten dudala, eta azaroaren 4an (7): (6) Lainotuta dago gaur. (7) Lainotuta zegoen atzo. Fregeren arabera, (6)k eta (7)k Pentsamendu bera adierazten dute, nahiz eta perpausak desberdinak diren, eta garrantzitsuagoa dena, esaldiaren denbora (azaroaren 3a) aurkezteko modua desberdina den: hitz egiten ari naizen egun gisa aurkezten da (6)n; hitz egiten ari naizen egunaren aurreko gisa (7)n. Aurreko hori ez dago txertatzerik Fregeri buruzko Kripkeren interpretazioan, ezen, berak onartzen duenez, (6)ko eta (7)ko Pentsamenduen adierazpenak, hurrenez hurren, eta < S1, t1> izango lirateke. Fregek esplizituki baiezten duenaren kontra, (6)k eta (7)k ezin dute Pentsamendu bera adierazi, Kripkeren arabera.18 Hauxe ondorioztatzen du: "Pentsamendu horiek nola adierazten diren erakusteko Fregek ematen duen azalpena zuzena bada, t0 une batean adierazitako orainaldiko Pentsamendu bat (agian "orain" edo "gaur"ez lagundutako bat) ezin daiteke geroko denbora batean berriz atzeman" (Kripke 2011a: 277).19 Azken baiezpen hori estu lotuta dago, nik uste, goiko aiputik komentatu nahi nuen bigarren baieztapen arazotsuarekin: "Hiztunak (edo idazleak edo pentsatzaileak) esaldiaren (edo idaztearen edo pentsatzearen) denboraren ezagutza zuzena du, eta Sinnaren ezagutza zuzena izan behar du halaber, designazio autonimoko Sinn batena".20 Esaldiaren denboraz eta 18 Honako hau da Fregek horri buruz dioena: "Batek atzo 'gaur' hitza erabiliz esan zuen gauza bera gaur esan nahi badu, hitz horren ordez 'atzo' erabili beharko du. Pentsamendua berbera den arren, bere hitzezko adierazpenak desberdina izan behar du, zentzua berregokitzeko; bestela, esaldi-denbora desberdinek zentzuari eragingo liokete." (Frege 1918: 94). 19 [[A]present-tense Thought expressed at a time t0 (and perhaps using "now" or "today") cannot be recaptured at any later time, if Frege's account of how these Thoughts are expressed is correct.] 20 Oso nahasia egiten zaidan beste baieztapen bat da esaldiaren denborak (hizkuntzaren zati gisa hartuta) autonimoki, hots bere burua, errefereritzen duela. Item linguistiko gisa hartuta ematen du ez duela bere burua item linguistiko gisa erreferitu behar, baizik esaldia egin zen denbora gisa. Har kontuan (4) berriz. Kasu honetan, Pentsamenduaren adierazpena bikote ordenatua izango da. s, t bezalaxe, hizkuntzaren zati gisa hartu beharra dago (esate baterako, "Lauben doktorea", edo "deskribatu dudan egoeran azaltzen zen pertsona"), baina, orduan, zein dira sren zentzua eta erreferentzia? Kripkeren arabera, sk autonimoki erreferitzen du, eta, beraz, erreferentzia hizkuntzaren zati hori bera izango da, eta ez Lauben doktorea bera. Zaila egiten zait hori ulertzen.
maría dE pontE 106 Gogoa 22 (2021), 93-119 bere zentzuaz21 hiztunak daukan irisgarritasuna edo ezagutza zuzena baldin bada, orduan, ematen du t0n adierazitako Pentsamendu bat ezin dela gero berriz atzeman. t0n gertatutakoaren berri eman dezakegu "gaur"en ordez "atzo" jarriz edo "orain"en ordez "orduan". Baina ezin dugu Pentsamendu bera adierazi eta ezin dugu t0ren ezagutza zuzenik eduki. Nolanahi ere, zergatik uste du Kripkek "Fregek, Russellek bezala, ezagutza zuzenaren doktrina bat dauka"la (Kripke 2011a: 271)? Künnek ondo deskribatzen du Kripkeren interpretazioaren alderdi hau: "Gottlob Frege Gottrand Fressel bihurtzea" (Künne 2010: 547). Künnek bezala, ez dut horrelako eraldatzerik beharrezko ikusten eta, garrantzitsuago dena, okerra dela uste dut. Russellek ezagutza zuzena (acquaintance) edo bitartekorik gabea objektu baten ezagutza gisa ezaugarritu zuen, ezaguera ez-proposizional gisa ("ez da 'egien ezagutza' ezpada 'gauzen ezagutza'" (Russell 1910: 154-55)). Edo euskarazko bi aditzen erabilera zilegi bada, acquaintance ez da egien jakintza, objektuen (eta, beraz, halaber, pertsonen) ezagutza baizik.22 Geure gogo-egoeren ezaguera zuzena daukagula uste ohi dugu, edo sense-data direlakoena behintzat; eta, batzuen arabera, hainbat objektu abstrakturi buruzko ezagutza ere halako ezagutza zuzen baten kontua litzateke. Russellek berak ere ezagutza zuzenaren objektutzat hartu zituen unibertsalak. Baina izan dezakegu zentzuen ezagutza zuzenik? Ez dut ikusten nola. Badirudi Fregeren zentzuei buruz daukagun ezaguera proposizionala dela; alegia, jakintza dela, ez ezagutza soila. Indexikoak dauzkaten perpausen kasuan, Pentsamendua atzemateko jakin beharra daukagu nork esan zuen; eta non eta noiz. Horiek guztiak ezagutza proposizionaleko kasuak dira: Orainaldiak denboraren zehaztapena eskatzen badu, batek jakin behar du perpausa noiz esan den, Pentsamendua behar bezala antzemateko. (Frege 1918: 94. Letra etzana, nirea.) Pentsamendu bat atzemateko ezagutza mota proposizionala ez baizik eta zuzena balitz, objektu bat izango genuke (denbora bat, edo t hizkuntza zati bat autonimoki bere burua erreferitzen duena, edo dena delakoa), eta ez zentzu bat edo hitzetan jar daitekeen beste ezer. Komunikaezina izango litzateke, eta ez genuke guk ostera atzematerik. 21 Esaldiaren denboraren zentzua, alegia. Gogoratu, Kripkek Fregez egiten duen interpretazioaren arabera, esaldiaren denbora hizkuntzaren zatia dela eta, beraz, zentzu bat (Sinn) daukala. 22 Euskarazko bi aditzok ingelesezko to know eta to be acquainted aditzekin daukaten antzekotasunaren berri Kepa Kortari zor diot.
maría dE pontE 108 Gogoa 22 (2021), 93-119 Har kontuan (3) eta (4) adibideak berriz. Kripkeren interpretazio hori onartuko bagenu, (3)k Pentsamendu erabat komunikagarria adieraziko luke, "María" izenarekin lotutako zentzua izango lukeena, eta erreferente gisa ni ("'María' izeneko pertsona hau", adibidez) eta "( ) idazten ari da esaldiaren denboran"en moduko zentzu osatugabe bat lituzkeena. Baina (4)k beste zerbait adieraziko luke. Gogoan har "ni"rekin lotutako zentzu pribatu eta komunikaezinak ezin nauela ni, pertsona gisa, erreferente gisa mugatu. Ezagutza zuzenez ezagututako barne-zentzu pribatu bat nola izan liteke "María" izeneko pertsonaren gisako entitate fisiko objektibo baten aurkezpen-modua? (4)k adieraziko luke "ni"ri lotutako zentzu pribatua —irisgarri niretzat soilik litzatekeena, eta erreferente gisa "neroni" mugatuko nindukeena—, gehi lehen aipatutako zentzu osatugabe bera. Interpretazio honek, nire ustez, talka egiten du Fregeren zentzu, Pentsamendu eta indexikoei buruzko ikuskera orokorrarekin. Gertu dago hori Perryk dioenetik: Hasteko, ez dut arrazoirik ikusten uste izateko egiazkoa dela "pertsona oro aurkezten zaio bere buruari era berezi eta primitibo batean". Edo gutxienez, ez hori onartzeko arrazoirik, horrek zentzu komunikaezinetara garamatzala ulertu behar bada. (…) nik daukadala nik bakarrik dakidan alderdi bat dagoelako, alderdi horri dagokion zentzua M izanik, horretatik bakarrik ez da ondorioztatzen Mk erreferentzia gisa kontzeptu bat mugatzen duenik, zeinaren pean ni bakarrik etortzen naizen, edo Ma (…) erreferentzia gisa ni, hain zuzen ere, mugatzen nauen eta "ni"ren nire esaldiekin egoki lot daitekeen zentzua denik. Nire alderdi primitibo bat da behar dena; eta hori ez da soilik nik daukadala nik bakarrik ezagutzen dudan alderdi bat, nik bakarrik daukadana baizik. Badira nik bakarrik dauzkadan alderdi konplexuak, dudarik ez, eta alderdi primitiboak nik dauzkadala nik bakarrik ezagutzen ditudanak, baina ez dut arrazoirik ikusten nik bakarrik dauzkadan alderdi primitiboak daudela pentsatzeko. (Perry 1977 [2018]: 104-105. Letra etzana, nirea) Kripkek, nik ulertzen diodanez, "nik bakarrik dauzkadan alderdi primitibo" horiek kartesiar niaren muintzat hartzen ditu, "ni"ren erabilera bakoitzarekin hari lotutako zentzu primitiboaren bidez erreferentzia egiten diogun ni horren muintzat. Bestela esanda, Frege interpretatzen du esanez, ez soilik bakoitzak geure buruari aurkezteko modu partikular bat daukagula, baizik eta baita ere modu hori apartekoa dela bakoitzarentzat, eta bakoitzak bakarrik irits dezakeen zentzu (eta Pentsamendu) baten parte dela. Oso interpretazio konplikatua begitantzen zait hori, nozio epistemiko eta konpromiso ontologiko arazotsuak dakartzana; talka egiten du, berebat,
kripkE, pErry Eta "ni" https://doi.org/10.1387/gogoa.22600 109 Fregeren zentzu, Pentsamendu eta indexikoei buruzko ikuskera orokorrarekin. Bereziki bitxia iruditzen zait Perryk 1977ko artikuluan egindako proposamena baztertzea Kripkek. Esan dudan bezala, Perryren proposamena sinpleagoa da, baina, izatez, N&Nren "espiritu"tik gertuago ere badago, fregear zentzuaren kontrako aurrerapauso bat den heinean. Esan dut baita ere Kripkek ez duela Perryren ikuskera esplizituki eztabaidatzen, baina baztertu egiten du Fregeren bere interpretazioa, Kaplanen eta Lewisen akatsen iturburutzat jotzen duena. Aurrerago laburki eztabaidatu eta baztertu egingo dut Kripkek Perryri egiten dion kritika. Lehenago, Fregek lehen pertsonari buruz dioenaz Perryk egiten duen irakurketa eta proposatzen duen soluzioa aurkeztu nahi ditut. Ez dut emango horren aldeko, edo Kripkeren kontrako, behin betiko argudiorik, baina espero dut erakustea Perryren soluzioa hobea dela (bai Fregerentzat eta bai lehen pertsonaren edozein azalpenentzat ere). Zer esan zuen benetan Perryk 1977ko artikuluan? Har kontuan bere adibideetako bat: (9) Ni David Hume naiz. Seguru asko Humek bere bizitzan zehar pentsatu izan zuen zerbait da.25 Eta berak bakarrik pentsa zezakeen hori eta zuzen egon; Humek pentsatua bakarrik izan daiteke (9) egiazkoa, alegia. Heimsonek pentsatuz gero, adibidez, faltsu izango litzateke. Eta berdin dio Perryren adibidean ero samarra den Heimsonek benetan hori uste badu. Hume dela uste du eta, beraz, (9) egiazkoa dela uste du, baina (9) ezin da egiazkoa izan Heimsonek uste duenean. Heimson ez delako Hume, besterik ez. Fregeren arabera, (9)k Pentsamendu bat adierazten du, eta Pentsamenduak entitate objektiboak dira, hizkuntza bateko hiztun guztientzat irisgarriak. Baina guztientzat irisgarriak badira, edozein hiztunek irits dezake (9)k adierazitako Pentsamendua eta egiaz uste izan "Ni naiz Hume"k adierazitako Pentsamendua. Hala ere, Fregeren proposamenean, horrek ez dauka zentzu handirik, noski; Humek soilik uste izan dezake egiaz bera dela Hume. Badirudi, hortaz, Fregek onartu beharko lukeela badirela "Pentsamendu batzuk Humek baino atzeman ezin dituenak eta bera Hume dela uste izatea da Pentsamendu horiek uste izatea" (Perry 1977 [2018]: 107). Dena dela, horrek ere ez dauka zentzurik. Fregeren teoriaren funtsezko osagaia da perpaus baten zentzua Pentsamendu bat dela, Pentsamendu horrek egibalioa mugatzen duela eta, horrela, perpaus bat ulertzea Pentsa- 25 Bizitza osoan zehar pentsatuko zuen hori Humek, jakina. Esan nahi dudana da esplizituki noiz edo noiz pentsatuko zuela hori.
maría dE pontE 110 Gogoa 22 (2021), 93-119 mendua atzematea dela. Pentsamendua pertsona bakar batek soilik atzeman badezake, komunikatu ezin daitekeen Pentsamendua da.26 (9)k ez luke Humek bakarrik atzeman dezakeen Pentsamendua soilik adieraziko, Humek bakarrik uler dezakeen perpausa ere izango litzateke hori, berak esaten duenean. Hau da, gutxi gorabehera, Fregek indexikoekin daukan problema. Perryk aurkezten duen konponbideak "kokatzeko uste"en nozioa darabil, eta "ni"ren kasuan (eta "orain" eta "hemen"en kasuetan) "norbera kokatzeko uste"ena. Uste hauen berezitasuna da ez direla fregear Pentsamenduak uste izatearen kontu hutsa. Hiztunak, kasu hauetan, modu jakin batean uste izan behar du uste duena: bere buruari buruzko zerbait uste izan behar du, eta ez beste inori buruzkoa. Har kontuan (10) Ni Tratatuaren egilea naiz (Humek uste izanda) (11) Hume Tratatuaren egilea da (10)en eta (11)n uste izandakoa gauza bera da ((10)eko ustearen jabea Hume den bitartean). Edo, bestela esanda, (10) eta (11)ren edukia bera da: Humek Tratatua idatzi zuela. Egiazko izateko baldintza desberdinak dauzkate (10)ek eta (11)k, hala ere. Humek uste izanda soilik izan daiteke (10) egiazko; (11), aldiz, egiazkoa da, ustearen jabea nornahi dela ere. Nork uste duen garrantzitsua da (10)ek adierazitako Pentsamenduarentzat, eta, beraz, bere egibalioarentzat; (11)renarentzat, ez. (10) norbera kokatzeko ustea da, (11) ez: Onartzen dugu ez dagoela Pentsamendurik Humek bakarrik atzeman dezakeenik. Baina berak bakarrik jakin dezake bera Hume dela. Hume besteongandik bereizten duena ezin da izan pentsatzen duen Pentsamendua soilik, hori pentsatzen duen era baizik […] Beraz, norbera kokatzeko ezagutzak ez du eskatzen Pentsamendu jakin batzuk atzematea soilik, erakusleak dauzkaten perpaus jakin batzuen zentzuen bidez atzematea baizik. (Perry 1977 [2018]: 107) Guztiok atzeman dezakegu Humek Tratatua idatzi zuelako Pentsamendua (11)ren bidez. Baina Heimsonek (10) uste izanda atzematen duen Pentsamendua ez da Humek Tratatua idatzi zuela, ezpada Heimsonek idatzi zuela. Perryren arabera, Heimson eta Hume Pentsamendu desberdinak ari dira atzematen, gogoan zentzu bera erabiliz: 26 Izatez, pertsona bakar batek atzeman dezakeen Pentsamendua ezin atzeman daitekeen Pentsamendua da. Nola jakin genezake Pentsamendu bat atzeman dugun, ezin badugu komunikatu? Besteek atzeman dezaten, hizkuntza natural batean adierazi ezin badugu?
kripkE, pErry Eta "ni" https://doi.org/10.1387/gogoa.22600 111 Heimsonek "Ni Tratatuaren egilea naiz"en zentzua darabilenean, osagai gisa Heimson eta "( ) Tratatuaren egilea da"ren zentzua dauzkan Pentsamendua atzematen du. Pentsamendu hori faltsua da. Humek zentzu bera darabilenean, osagai gisa Hume eta "( ) Tratatuaren egilea da"ren zentzua dauzkan Pentsamendua atzematen du, eta hori egiazkoa da. Hume zuzen dago, Heimson erotuta. (Perry 1977 [2018]: 108) Zentzuak jasotzen du, Perryren proposamenean, zerbait uste izateko daukagun modua. Pentsamendua zer uste dugunari dagokio, gure usteen edukiari. Konponbide honek, intuitiboa dirudien arren, aldaketak eskatzen ditu zentzuari eta Pentsamenduari buruzko Fregeren nozioetan. Aldaketa hauek, hala ere, Kripkeren interpretazioak ekartzen dituenak baino askoz ere errazagoak dira. Kripkerenak eskatzen du onartzea "ni"ren erabilerek Pentsamendu komunikaezinak adierazten dituztela, zentzuak ezagutza zuzenez iristen ditugula, eta ezin dugula Pentsamendu bat bi modutan adierazi, "gaur"en ordez "atzo" jarriz.27 Niaren kartesiar nozio bat onartzea ere eskatzen du, gainera. Perryren aldaketak sotilagoak dira, nahiz eta adar garrantzitsuak sortzen dituzten. Bere proposamenean, ez da gehiago egia "Ni Hume naiz"ek adierazitako Pentsamendua Humek berak soilik atzeman dezakeela, berak bakarrik uste izan dezakeelako Pentsamendu hori. Humek soilik pentsa dezake egiazki Pentsamendu hori, norbera kokatzeko uste baten bitartez. Hemen gakoa ez da zein Pentsamendu atzeman ditzakeen Humek, "erakusleak dauzkaten perpaus jakin batzuen zentzuen bidez atzematea baizik" (Perry 1977 [2018]: 107). Heimsonek eta Humek Pentsamendu berak atzeman ditzakete eta gogoan zentzu berak erabili. Egin ezin dezaketena da Pentsamendu berak atzeman gogoan zentzu berak erabiltzearen bitartez. (11)k adierazitako Pentsamenduak, adibidez, "( ) Hume izan" zentzu osatugabea dauka zati gisa. Pentsamendua, hortaz, zentzu osatugabe horrek eta hiztunak (pentsatzaileak) osatzen dute. "Ni"ri lotutako zentzua aintzat hartuta, hiztuna (pentsatzailea) Hume den testuinguru batean honako Pentsamendu oso hau lortzen dugu: "Hume Hume da". Hiztuna Heimson den testuinguruan, "Heimson Hume da". Lehena egiazkoa da, bigarrena faltsua. Norbera kokatzeko usteak onartzea Fregerengandik nahikotxo aldentzea da. Seguru asko, Fregeri ez litzaioke asko gustatuko, nahiz eta "Pentsamendua" lanean konpondu nahi izan zuen arazoa konpondu.28 Baina berak ez 27 Kripkek ez du uste ezagutza zuzena onartzea aldaketa litzatekeenik Fregerentzat. Esaten du Fregek, bestela ere, inplizituki onartzen zuela Russellen nozioa. Ez du horren argudiorik ematen, ordea, eta, esan dudanez, ez dut uste Russellen ezagutza zuzena egokia denik zentzuetarako irismena azaltzeko. 28 Hau espekulazio hutsa da, jakina. Ezin dugu jakin Fregek zer pentsatuko zuen. Gainera, denak ez datoz bat. Evansek (1985), esate baterako, uste du Perryren proposamena Fregerenaren notazio-aldaera baino ez dela. Kripke (2011a) ere bat datorrela ematen du.
maría dE pontE 112 Gogoa 22 (2021), 93-119 zuen hizkuntza naturala gustuko (ez behintzat jakintzarako tresna gisa), indexikoen, erakusleen eta testuinguruaren mendeko beste adierazpenak direla-eta, hain zuzen ere. Fregeri asko inporta ez zitzaion baina hizkuntza naturalaren edozein teoriarentzako garrantzitsua den beste kontu bat da hizkuntzaren, pentsamenduaren eta ekintzaren arteko erlazioa. Kokatzeko usteek ederki asko azaltzen dute erlazio hori. Areago, eta azpimarratzeko, Perryren konponbideak ez dakarkio gure ontologiari entitate (ikuspegi, perspektiba, propietate edo kontzeptu) berririk eta ez du inolako irisgarritasun epistemiko berezirik norberaren nira. Hortaz, zergatik uste du Kripkek Perryren interpretazioa okerra dela? Oinarrian, uste duelako Perryren proposamenak, bere iritziz Kaplanenaren atzean dagoenak, "ondorio gogorragoa" dakarrela: "esku artean darabilgun ni-kontzeptuak ("ni"ren lehen pertsonako erabilerari lotzen zaion horrek) bere subjektuak hizkuntza neutral batean ezaugarritu beharko lituzke[ela]" (Kripke 2011b: 298).29 Objekzio hori hurrengo atalean eztabaidatuko dut, laburki. Lehenago, lehen pertsonari buruzko Kripkeren ikuskeraren alderdi batzuk azpimarratu nahi ditut, izatez, nahikoa antza daukatenak Fregeren azalpenaz egiten duen interpretazioarekin. Labur esanda, Fregeri buruz Kripkek egiten duen irakurketan, (10)en esaldi batek Pentsamendu osoa adierazten du, bikote ordenatua, non L perpausa den eta s hiztuna, eta hizkuntzaren zati gisa ere hartu behar da. sk autonimoki erreferitzen du (bere burua), eta, hortaz, Hume bera, "ni" erabiltzean, Pentsamenduaren adierazpenaren zati da, autonimoki bere burua designatuz. Designazio horren zentzua ezagutza zuzenez datorkio Humeri. Humek bakarrik atzeman dezake, beraz. Besteok "ni"ren gure erabileretan adierazitako zentzuen ezagutza zuzenaren analogiaz soilik irits dezakegu zentzu hori. Uler dezakegu, horrela, (10)ek adierazitako Pentsamendua, baina ez erabat. Ezin dugu Pentsamendua atzeman. (10)en (eta (11)n) "Hume Hume da"ren zentzuaren ezagutza zuzena du Humek; Heimsonek, berriz, "Heimson Hume da"ren zentzuarena. Pentsamendu bat atzemateko zentzu bat —rol gisa ulertuta— gogoan erabiltzeaz hitz egiten du Perryk (objektu batek eta zentzuak osatua). Zentzu bat gogoan erabiltzeak ez du esan nahi zentzuen ezagutza zuzena denik edo bestelako beste harreman zuzen edo pribilegiatua duenik. Honako hau besterik ez du esan nahi: "ni"ren gisako indexiko eta erakusleen erabilera gobernatzen duten erregelak jakitea. Antzera, hiztunak Pentsamendu bat atzematen duela esatean, Perryk ez dio bere burua lotzen hori nola gertatzen den dioen inolako azalpen episte29 [the stronger conclusion that the self-concept in question (the one associated to the first person use of "I") would have to characterize its subjects in a neutral language.]
maría dE pontE 114 Gogoa 22 (2021), 93-119 Esaten du: "hizkuntza komunaren erregela bat da gutako bakoitzak 'subjektua' deskripzioaz finkatzen duela 'ni'ren erreferentzia". Baina (S) ez da "subjektua" deskripzioaren baliokide. Erregela bat da, hiztuna hautatzen duena, nornahi dela ere, erabilaldi bakoitzean. Eta hori, Kripkerentzat, ez da nahikoa "ni"ren erreferentzia mugatzeko. Bi arrazoi dauzka horretarako. Lehenik, "ni"ren edukia edo erreferentea ez delako hiztuna, ezpada "subjektua" edo "nia" (self) (termino bat zein bestea berdin darabiltza testuan). Subjektua, jakina, hiztuna da, baina "pentsatzearen subjektu" ere bada; hiztunari modu zuzen, primitibo eta berezian aurkezten zaion nia bera; introspekzioz ezagutzen den kartesiar niaren oso antzekoa. Bigarrenik, Kripkeren iritzian, akats larria delako "ni"ren erabilerei lotutako deskripzioa edo erregela hizkuntza "zientifiko" edo "neutral" batera erreduzitzea. Kripkek "goitik beherako azalpena" esaten die Kaplanen eta Perryren lehen pertsonaren azalpenei, eta tarte handi samarra ematen du haien kontra argudiatzen. Lehenengo kezkari buruz, kartesiar nirik ba ote dagoen ala ez, ez daukat askorik esateko. Baina esan dezadan beste behin: ez dut ikusten zergatik izan daitekeen garrantzitsua "ni" lehen pertsonako izenordainaren azalpen egokia emateko. Esana dut arazoak dauzkadala Frege horrela interpretatzeko. Esan dezadan pixka bat zergatik iruditzen zaidan sobera dagoela, eta oker, Kripkeren ikuskerarentzat berarentzat. Hasteko, esan behar dut, nahiz eta Kripkek dioen bere ikuskera propioaz, eta ez Fregerenaz, ari dela eta "'Ni'ren lehen pertsonako erabilerak ez dauka[la] fregear zentzurik, noski, horrek definizio bat daukala esan nahi badu gutxienez",31 Kripkeren ikuskerak Fregeren azalpenaren bere interpretazioak dauzkan baliabideak egiten dituela bere: ezagutza zuzena, erreferentzia autonimoa, ni-kontzeptuak, eta niaren nozio gogorra. Kripkeren proposamenean ez daukagu zertan "ni"ren erabilerek adierazitako zentzuen ezagutza zuzenik eduki; "ni"ren lehen pertsonako erabilerak ez daukalako zentzurik. Baina "ni"ren erabilerekin lotutako nikontzeptuaren ezagutza zuzena daukagu. Ni-kontzeptu horiek kartesiar nien kontzeptuak dira: pertsona batek, eta pertsona bakar batek, introspekzioz ezagutzen dituen pentsatzearen subjektuak dira, eta, beraz, haiei buruz ezer esan ezin daitekeen subjektuak, ezer ezin "komunikatu"ren zentzuan. Nia, Kripkeren ustez, zentzuen inpresio baten modukoa da, edo gure barne-espazioko nozio matematiko abstraktu baten modukoa: irisgarritasun zuzena daukagu haietara, baina ezin dugu haiei buruz hitzik egin. 31 Zer esan nahi du horrekin?
maría dE pontE 116 Gogoa 22 (2021), 93-119 Gutako askok heldutan ikasi dugu "ni"ren kontzeptua, noski, euskara ikastearekin batera. Baina guretzat, lehen hizkuntza euskara ez dugunontzat, erraza da oso: ikasi behar duguna da "ni" dela euskaraz goiko (S) erregelan bere zeregina betetzen duena; gaztelaniaz "yo"k edo alemanez "ich"ek betetzen duen eran. Horregatik pentsatzen dut haur batek hizkuntza ikasteko moduaz ari dela Kripke, baina alde batera uzten ari dela haurrek agian ez luketela (S) ulertuko, eta esaten duela (S) ikastea ez litzatekeela nahikoa.33 Zergatik? Oinarrizko ideia da, Kripkeri ondo ulertzen badiot, ezin dela "ni"rentzako erregela atzeman hizkuntza arruntean baieztua, ez bada norberak bere niaren ezagutza zuzenez. Gutako bakoitzak bere buruaren ezagutza zuzena izanda finkatzen du "ni"ren erreferentzia. Eta hori ez da atzematen, eta ezin da atzeman, (S)rekin, edo hizkuntza "neutro" batean (hots, indexikorik gabeko hizkuntza batean) emandako beste edozein baiezpenekin. Baina hori ezin da ondo egon, nik uste; ezta "ni"ren erreferentzia ezagutza zuzenez finkatzen dela onartuko bagenu ere. Kripkek hemen ez du aintzat hartzen uste dugunaren eta uste duguna uste izateko moduaren arteko Perryren bereizketa. Labur esanda, ez du aintzat hartzen (3)ren ("María idazten ari da") eta (4)ren ("Ni idazten ari naiz") arteko bereizketa ez datzala (4)ko erabilera partikularrarekin lotutako ni-kontzeptua (edo "ni"ren erabilera horren zentzua, Fregeren ustez) nik bakarrik atzeman ahal izatean, (3)re- kin denok gauza bera ulertzen dugun bitartean ("María"ren erreferentea zein den denok baldin badakigu). Kontua ez da nik bakarrik atzeman dezakedala (4)ko "ni"rekin lotutako kontzeptua eta zuek zeuona "ni"ren erabileren analogiaz, eta zeuen buruen ezagutza zuzenez, soilik "uler dezakezuela". Desberdintasun garrantzitsua dakarten edo ekar dezaketen eragin kognitiboan datza. Eta hori nahiko erraz azal daiteke norbera kokatzeko usteen ideiarekin eta gure esaldi eta uste batzuen izaera indexiko esentziala (Perry 1977, 1979) aintzat hartuz. Azkenik, "ni" lehen pertsonako izenordainaren zeregina azaltzeak, bere edukia testuinguruarekin batera nola mugatzen den esplikatzeak ez du inolako erredukzionismorik ekartzen, Kripkek iradokitzen duenaren aurka. Kontua ez da indexikoekin adierazi ohi duguna hizkuntza zientifiko batean adieraztea. Kontua da indexikoak erabiltzeko erregelak azaltzea, azalpenean indexiko horiek berak erabili gabe. Ez dugu nia edo lehen pertsonan pentsatzearen aukera "ezabatzen", "ni"ren erabilerak "ni" erabili gabe esplikatuz. Azken hori osatu beharko dugu, noski, lehen pertsonako Pentsamenduaren edo hizketaren edo uste izatearen azalpenarekin. Baina hori beste kontu bat da. (S), azken finean, esanahi linguistikoa besterik ez da: erabilera bakoitzean "ni"ren erreferentea ematen 33 Kripkek Lewisen (1979) jainkoak ere izan zitzakeen gogoan, baina ez ditu aipatzen.
kripkE, pErry Eta "ni" https://doi.org/10.1387/gogoa.22600 117 digun erregela bat. Ez da "esanahi osoa" eta are gutxiago "ni"ren erabileren, bere esanahi kognitiboaren, eta pentsamenduan eta ekintzan daukaten zereginaren azalpen osoa. Zergatik espero behar dugu, orduan, hori nahikoa izatea "ni" erabiltzen ikasteko edo, areago, "ni-kontzeptu" batez jabetzeko? Argi dago karaktere edo rolen bidez emandako azalpenak ez digula ekarriko ni-kontzeptu mamitsu bat edo Kripkek eskatzen duela dirudien zuzenean ezagututako niaren kontzeptu bat. Baina zalantza egiten dut hori ote zen Kaplanen eta Perryren asmoa. Eta ez dut uste zilegi denik hori dena eskatzea "ni"ren beste edozein azalpen semantikori.34 8. Ondorioak Artikulu honetan Kripkek Fregez egiten duen interpretazioaren kontra egin dut. Ez dut esaten Kripkeren interpretazioak ez daukanik Fregek "ni"rekin dauzkan problemei aurre egiteko gaitasunik. Badaukala uste dut, baina kostua gehiegizkoa dela ere bai. Hasteko, esan dut Kripkeren interpretazioak talka egiten duela Fregek zentzuez eta Pentsamenduez duen ikuskera orokorrarekin. Bereziki, emaitza okerrak dauzka "gaur" eta "atzo"ren gisako denborazko indexikoekin ari denean. Fregek esan zuenaren kontrako ondorioetara garamatza Kripkek. Bigarrenik, esan dut Kripkek Fregez egiten duen interpretazioak premiarik gabeko konplexutasuna daukala eta ongi argudiatu gabeko suposizioak egiten dituela. Horrelako bi aipatu ditut: fregear zentzuen ezagutza zuzena daukagula eta niari buruzko kartesiar ikuskera dualista. Suposizio dualista da, nire ustez, bietan harrigarriena. Ez beharrezkoa ez delako bakarrik —literaturan badira dualismorik eskatzen ez duten hainbat intepretazio bideragarri, Perryk jorratutakoa kasu—, baizik eta, batez ere, baita Kripkek N&Nn proposatutako ideien kontra doala dirudielako ere; zentzu inportante batean, bederen. Amai dezadan horri buruzko ohar labur batzuekin. N&Nn Kripkek eraso gogorra abiatu zuen Fregeren zentzuak hizkuntza naturaleko erreferentzia eta esanahia esplikatzeko beharrezkoak zirelako ideiaren kontra. Ez zuen esan, lehen ere esan dut, fregear zentzuak existitzen ez direnik, edo inkoherenteak direnik. Baina erakutsi zuen hizkuntza naturalak ez duela funtzionatzen Fregek pentsatu bezala eta, areago, ezin duela horrela funtzionatu. "The First Person" lanean, ordea, "ni"ri buruzko Kripkeren ikuskera Fregerenaren bere interpretazioaren jarraipena dela dirudi. Artikuluaren lehen 34 Ted Siderrek (2015) bestela esaten du. Bere ustez, Kripke zuzen dago Kaplanen azalpenari bizkarreratzen dionean ez duela ni-kontzeptua azaltzeko nahikorik egiten. Onartzen du, hala ere, "niari buruzko" auzi garrantzitsua dela, baina ez "ni"ren semantikari buruzkoa. | science |
addi-bab53e9967c6 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52617 | Canvas LMSaren konfigurazioa, ikastaroa sortzeko gida-liburu laburra eta Moodle-ekin konparaketa | Eslava Fernández, Joana | 2021-06-25 | IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Berezko Tituluko Proiektua Canvas LMSaren konfigurazioa, ikastaroa sortzeko gida-liburu laburra eta Moodle-ekin konparaketa Egilea Joana Eslava Zuzendaria Juanan Pereira
Laburpena Lan honen bidez Canvas LMS plataformaren konfigurazioa eta funtzionamendua, honetan ikastaroak nola sortzen diren adieraziko duen gida-liburu laburra eta praktikan lortutako eskarmentuan oinarrituko den Canvas LMSaren eta Moodle plataformaren arteko alderaketa egingo da. Gaur egungo hezkuntza sisteman geroz eta garrantzia handiagoa bereganatzen ari diren irakaskuntza plataformetatik "ezezaguna" zaigun Canvas LMSa aztertzea izango da lan honen helburua. Horretarako LMSak zer diren, hauek jasandako eboluzioa zein mundu mailako erabilera estatistikak, hala nola Canvas LMSaren funtzionamendua ezagutu eta bertan ikastaroak sortzeko jarraitu beharreko pausuak dokumentatu ondoren, erabiliena den Moodle plataformarekin dituen antzekotasun edota ezberdintasunak aztertzea izango da; horretarako ezaugarri eta ezarpen adierazgarrienen konparaketa garatuz. 1
1. KAPITULUA 1 Sarrera Gaur egungo bizitzeko modua eta gizarte bezala elkar eragiteko, sozializatzeko moduak aldatu dira, esparru sozialean ez ezik lan eremuetan ere ematen ari diren aldaketak ezeztaezinak suertatzen zaizkigu. Aldaketa guzti hauek teknologian, munduak bizi izan duen digitalizazioan, dute abiapuntu; gaur egun etengabe konektatuta bizi gara eta bere alde txarrak (zibererasotzaile, zibererasoak,…) dituen arren, askotarikoak dira alde onak ere; elkarren arteko komunikazioetarako eskaintzen duten erraztasuna, espazio edota denbora asinkronian gertatzen direnei (whatsapp, eposta, bideo-deiak,…), giza segurtasunean duten eragin baikorra (lan esparruan emandakoak, adib.) gehitzen zaizkio. Gainera, nonahi, noiznahi, nahieran jarduteko aukera (smartphone, tablet-en bidez) bai lanerako zein aisialdirako izan daitezkeenak eskainiz, baita erosketak egin ahal izateko, irakurtzeko (e-bookak) edota sare-sozialen erabilera dira oro har teknologiek ahalbidetutako aukeretan erabilienak. Digitalizazioa oinarri/gidari izanda, ukaezina da gizarteak etengabeko aldaketa eta bilakaeran jardun behar izan duela azken hamarkadetan zehar, eta etorkizunean ere jardun beharko duela. Baina zergatik ezin dugu hezkuntzaren bilakaerari buruz berdina esan? zergatik ez da hezkuntza-sistema gaur egungo garai digitalera gizartea bezain azkar moldatu? Galdera erantzutea sakonegia izan daitekeelakoan nago baina, bilakaera horren alde egiteko beharrarekin azken urteotan ikasketa eredu ezberdinak izan dezaketen erantzukizuna erakutsia izan da; hezkuntza sisteman bilakaera bultzatzeko eta bai pedagogikoki zein metodologikoki aldaketak sustatu ahal izateko aukerak eskaini dituzte, informazio eta komunikazio teknologiak (IKT-ak) eskaintzen dituen hamaika aukera erabilita i(ra)kaskuntza-prozesuan modurik eraginkorrenean eragiteko helburuarekin: aurkezpen digital/interaktiboak, infografiak, elkarlana sustatzeko baliabideak, bideoak edo gamifikazioa oinarri duten baliabideak besteak beste. Horietan oinarri sendoak eskuratzea ahalbidetuko dutenak Learning Management System-ak (aurrerantzean LMS) izango dira, bertan ikasleak bildu, elkarren arteko komunikazioa sustatu eta ikasketa-prozesuan gidatzeko aukerarekin, 6
baita edukien lanketa eta burutu beharreko jardueren euskarri izango dira; ikasgela birtualetan bilakatuz, esan beharra dago hezkuntza-eredu eta kasuan-kasuko metodologiaren arabera garrantzia-maila ere aldakorra izango dela. Covid-19a dela medio, iazko ikasturtean ezinbestean moldatu behar izan genuen egun batetik bestera aurrez-aurreko hezkuntza eredua online eredu batean. Eredu honetan ezagutzak exkaxak izanda ere (kasu askotan gertatu zen bezala), nahi eta nahi ez egokitzeko beharra pairatu zuten irakasle askok, galduta edota kudeaketa egokia bermatzeko ezagutza nahikorik gabe. Horrelako egoera baten aurrean hezkuntzasistemak digitalizaziora egokitzeko duen beharra agerikoa izan zela uste badut ere, guztion arteko elkarlana eta inplikazioa beharrezkoa dira hezkuntza-sistema gaurkotu bat egokitzeko, ezinbestean ikasleen ongizatea helburutzat duena. Esan beharra dago, hezkuntza-sistemak aldaketarako bidean dagoela, horren argibide DigComp 2.1 europar (Carretero et al., 2017) markoa bidelagun ikasleek eta herritar orok garatu beharreko gaitasun digitalak zehaztuta daude 2017. urteaz geroztik, honekin batera DigCompEdu-ren (Redecker, 2017) bitartez europar markopean irakasleak norbanakoaren gaitasun digitalak zehaztuko dituen mailaketa estandarrak oinarritzat ditugula urte berdinetik; baita espainiar estatuan INTEFen eskutik urte bereko irailean bideratutako Competencia Digital Docente markopean biltzen direnak ere. Aldaketa honetan lagungarria izan zitekeelakoan eta LMSak aldaketa honetan ezinbestean eduki beharreko baliabide digitala direnez gero, nire lana Canvas LMSa aztertu, ezagutu eta EAEn erabiliena den LMSarekin, Moodlekin, konparaketa egitera bideratuko dut; horretarako, Canvas LMSan ikastaro eredu bat nola sortu daitekeen aztertuko dugu jarraian, konparaketa praktikako datuetan oinarrituta egiteko aukera eskainiko digularik. Aurrera eraman dudan proiektu hau Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin4.0 1 Creative Commons lizentziapean argitaratuko dut. Lizentzia honekin edukia kopiatu, birbanatu eta erakusteaz gain, lan eratorriak (helburu komertzialekoak izan ezik) egiteko baimena ematen du. Ondorengoak derrigorrez beterik, edukiaren egilea aipatu beharra eta lan eratorriak, lizentzia berdina izan beharko dute. https://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/4.0/deed.eu 1 7
2. KAPITULUA 2 Proiektuaren helburuak Proiektu honen bidez horren garrantzi handia daukan LMS baliabide "ezezagun" batean oinarrituko gara, xede nagusiak hauek izango direlarik: • Canvas LMSaren oinarrizko zehaztasun teorikoak ezagutzea, hala nola LMSak historian izandako garapena labur ezagutzea ere. • Canvas LMSaren erabilgarritasuna aztertu eta praktikan jartzea, proba-ikastaro bat sortuz eta horren sarbide-gida laburra burutzea. • Canvas LMSak eta Moodlek eskaintzen dituen ezaugarri zein aukera ezberdinen konparaketa egitea eta aldeko zein kontrako ezaugarrien alderaketa lortzea. 8
3. KAPITULUA 3 Metodologia Aurreko helburu guztiak gauzatu ahal izateko metodologia teoriko-praktikoa izango da, alegia, marko teorikoa teorian oinarrituko delarik eta ikastaroaren proba egiterakoan praktikan murgilduko garelako batez ere. Horrela, marko teorikoa burutzeko, LMSen testuingurua, LMSen erabilera estatistikak eta datuak oinarri hartuta, metodologia teorikoa izango da. Batez ere, LMS ezberdinetako informazio ezberdina jasoz, web-orri zein artikuluetatik eta aurkezpenetatik jasotako informazioa erabiliz. Aldiz, Canvasen ikastaro-eredu bat sortzen probatzerakoan, metodologia praktikoa izan da. Nahiz eta atal hau aurrera eraman ahal izateko teorian ere oinarritu behar izan garen ikerketa lana burutuz, batez ere, arazoak edota erroreen aurrean konponbidea lortzeko. Hauei aurre egiteko informazio iturriak, Canvaseko gidaliburuak izan dira gehienbat, hala nola Canvaseko community eztabaida eta zalantza foroan egindako 2 bilaketak ere, zein sareko beste foro ezberdinetan arituak egindako ekarpen eta galdera ezberdinetan oinarritu garen ere. Bukaerako zereginari dagokionez, aurretik Moodle-en egindako ikastaroa orain Canvasen egiterakoan lortu ditugun datuekin alderaketa "objektiboa" egitea izango da, horretarako jasotako aukera eta ezaugarri ezberdinen azterketa burutu dugula. https://community.canvaslms.com/ 2 9
4. KAPITULUA 4 Marko teorikoa 4.1 Zer dira LMSak? Jarraitu aurretik garrantzitsua izan daiteke testuinguruaren kokapena egitea, horregatik LMSak zer diren azaltzera ekingo diogu. Software aplikazio, web zerbitzari bat euskarritzat duten (web-based) edota hodeian-oinarritutako (cloud based) ikaskuntza kudeatzeko sistemak dira, hauen bidez irakas-eduki digitala kudeatu, partekatu, ebaluatu, planteatu eta aurrera eramateko aukerak eskaintzen dituztenak eta rolen arabera esleitutako erabiltzaile ezberdinak edukirik. LMS akronimoaren hitzak nahiko erreferentzia argia egiten diote esanahiari: • L - Learning: Ikastaroak era automatizatuan eskegitzeko plataformak, zeinean ikasleek 24/7 eskuragarri izango dituzten. • M - Management: Ikastaroak antolatu eta zehaztasunez kudeatzeko aukera eskaintzen dutenak; ikasleen izen emateak kudeatzeko, zereginak gehitzeko edota gaien antolamendua moldatzeko aukerarekin planifikazioaren arabera, esate baterako. • S - System: Atazen automatizazioa eskaintzen dutenak; datuak sisteman daudenez gero ikasleen ibilbide datuak, jarraikortasun zein ebaluazioen txostenak eskaintzeko aukera ematen duten heinean, adibidez. Hasiera batean e-learning eredurako egokitu eta sortuak izan ziren arren, gaur egun elearning (guztiz online den eredua), b-learningerako (aurrez-aurrekoa eta online uztartzen dituena) edota guztiz aurrez-aurrekoa den eredu baten euskarri digital bezala edukitzeko erabilgarriak dira, ikaskuntza eredu eta metodologia ezberdinetara egokitzeko aukera eskaintzen dutela da aipagarriena; ezin ahaztu ezinbestekoak direla ere MOOC-ak (Massive Open Online Course) abian jartzeko, alegia, online ikastaroak LMS batean dute abiapuntua ere. Gaur egungo LMSak gutxienez hiru rol/erabiltzaile 10
ezberdin banatuko dituzte, alde batetik LMSaren administratzailea(k) egongo dira sistema bera kudeatzeaz arduratuko direnak, ezarpen teknikoen konfigurazioaz arduratuz, bestalde irakasle rola dutenak egongo dira, zeinak ikastaroetako edukien kudeatzaileak izango diren; mota ezberdinetako eduki zein zereginak aukeratu, prestatu, diseinatu, sortu eta ikasleei helaraziko dizkietenak. Bukatzeko, ikaslearen rola izango genuke, ikasle baten kontutik ikastaroak aurrera eramango dituztenak, hala nola norbanakoaren kontu xehetasunak ezartzeko aukera ere edukiz; kasu batzuetan, gonbidatu rola ageri daiteke, edota irakasle diseinatzailea zein irakasle laguntzailea beste kasu batzuetan ere. 4.2 LMSek eduki beharreko ezaugarri nagusiak Jarraian, gaur egungo LMSak dituzten edota eduki beharreko ezaugarri nagusienak aztertuko ditugu: • Iristagarritasuna: Erabiltzaileek nonahi, noiznahi eta nolanahi edukietara iristeko gai izan beharko lukete, nahi den gailutik sarbidea edukitzeko aukera dutela, bai smartphone, tablet edota ordenagailutik izan. Espazio sinkronian egoteko beharrik ez dagoenez murrizketa geografikoak desagertzen dira, ikastaroak erabiltzaile gehiagorentzat izateko aukera dute. Gainera, ikasleei beraien ikaskuntza-prozesuaren kontrola edukitzera bultzatuko zaie; autoerregulazioa ikastera, konstantzia edukitzera,… erritmo ezberdinak eramateko aukerarekin edota edukiak nahi bestetan kontsultatzeko aukera ere eskainita. • Interfaze erabilerraza: Erabiltzaile interfazea intuitiboa, ikasleentzat nabigatzeko erreza izan beharko du; izan ere ikasleen ezagutza eta helburu teknologikoekin bat etorri beharko direnak, alegia. Garrantzia handia du honek erabiltzaileen adina kontutan izaten badugu, erabiltzaileak anitzak direlako; enpresa barneko ikastaroak jasotzen dituztenetik, unibertsitateko ikasleetatik igarota, oinarrizko hezkuntzarako ere bideratuta dauden heinean. • Analisi eta txostenak: Irakasleentzat oso erabilgarriak izan daiteke erabiltzaileen txostenak jasotzeko aukera izatea, ikasleek duten jarraikortasuna aztertu edota ikasleen ebaluazio txostenak erraz eskuratu ahal izateko, adibidez, eta horrela ikastaroa ikasleen arabera moldatu ahal izateko edo ez; beti ere, ikasleen ongizatea bermatzeko helburuarekin. Aurrekoaz gain, ikasleei egokitutako ikas-ibilbidea sortzeko aukera handitzen da, erabiltzaile bakoitzak 11
dituen ezagutzen araberako ikas-ibilbide egokitua sortzeko aukera ere eskaintzen du honek. • Erabilgarritasuna estandarra eta automatizatua: LMS ezberdinetatik edukiak galdu gabe migratu ahal izateko aukera eskaintzea ezinbestekoa edota edukiak berrerabiltzeko aukera, SCORM estandarrak erabilita. Irakasle taldeari denbora aurreztuko dion beste automatizazio bat, LMS barruan jorratutako ikastaroak, beste erabiltzaile talde batzuekin erabiltzeko aukera eskaintzea da, ikastaroari egokitzapenak egiteko aukera ere izanik. • Gamifikazioa eta formatu ezberdinak: Bai LMSan integratuta edota txertatzeko aukera eskainita, gamifikazio formatuko edukiak gehitzeko aukera geroz eta garrantzitsuagoa da; ikasleen motibazioa eta atentzioa bereganatzeko aukera ezin hobea denez gero. Jolas formatuaz gainera, bideo, aurkezpen interaktibo, irudi interaktibo, galdetegien,… bidez edukiak jorratzean ikasleen interesa handitzea lortuz eta honela, ikasketa prozesuaren arrakasta aukerak handitzen dira. • Komunikazioa: Ikasle-irakasle zein ikasleen arteko komunikazioa sustatzen duten tresnak eduki behar ditu: mezularitza zerbitzua, txat-a, bideo deiak eta foroak sortzeko aukera (formalak edo/eta informalak). Hauen bidez, ikasleirakasle komunikazio horizontala lortuko dugu eta ikasleek euren artean elkareragin eta elkar-ikasteko aukera izango dute, per to per, berdinen arteko ikaskuntza-prozesua sustatuz. • Ebaluagarria: Eskola, enpresa edota irakasle bakoitzak zehaztuko du bere ikastaroan erabiliko den metodologia, baina LMS guztiek ebaluagarriak diren zereginak gehitzeko aukera eskaintzen dute. Horrela ebaluazio jarraitua egiteko erraztasunak eskainiz, hala nola elkarren arteko ebaluazioa egiteko edota ebaluatzeko erabiliko diren errubrikak sortzeko erraztasunak eskainita. 4.3 LMSen eboluzio eta historia laburtua LMSak behar bezala zer diren ulertzeko hauen historia laburtura joko dugu, 4.1 irudiko denbora lerroan agerikoa denez aspaldian hasi ziren irakaskuntzarako hobekuntzak eskaintzen zituzten moldaketa/asmakizun teknologikoak erabiltzen. 12
4.1 Irudia - LMS-en historia laburtuaren denbora lerroa. Infografiaren egilea: Joana Eslava - https://time.graphics/line/512154 Alegia,1924. urtean hasi ziren Sidney L.Pressey-ren eskutik (Petrina, 2004) irakaskuntza berriztatuko zuten asmakizun teknologikoak, bera izan zen lehendabizikoa 'Teaching machine' deitutakoa sortzen. Bertan, aukera anitzeko galdetegiak egiteko aukera eskaintzen zuen, irakasleen erantzunak gordez ondoren emaitza emateko. Tartean beste garapen batzuk eman ziren arren, ez da 1960. hamarkada arte PLATOren sorrerari esker benetako garapena ematen; kolaborazioak, norberak bere erritmora ikasteko aukera, erabiltzaileei euren garapenaren erakusgarria eskaintzen zien ere, eta zerbitzari barneko barne mezularitza eskaintzen lehendabizikoa izan zen. Aldiz, 90. hamarkada hasiera arte ez da lehenengo LMSa sortzen, online irakaskuntza sustatzeko nahian SoftArc.ek FIRST CLASS sortu zen; soilik Macintosh ordenagailuetan erabilgarria izatea murrizpen handia izan arren, Erresuma Batuetako Open University-k Europa osoan zehar online ikasketak eskaintzeko erabili zuen eredua izan zela da garrantzitsuena. Mendea bukatu aurretik beste bi garapen garrantzitsu eman ziren, alde batetik CourseInfo-ren 'Teaching Toolbox'a topatzen dugu, gaur egungo Blackboard LMSaren lehengo bertsioa bilakatu zena (urte gutxira eman zen CourseInfo eta Blackboard-en arteko fusioa dela eta). Bestalde, 1999.urtean D2L (Desire2Learn)-ek garatutako LMSa hodeian-oinarritutako lehenengoan bilakatu zen, orain Brightspace by D2L izendapenaz ezagutzen dugunaren aurreneko bertsioan, alegia. 2002. urtean MOODLE-en eskutik eman zen aurrera pausu handienetako bat, Martin Dougiamas-ek kode irekiko lehendabiziko LMSa sortu zuenean (Dougiamas, 2004); pribatizazioaren kontra eta zabalkundearen ongizaterako open source bertsioa kaleratu zuten eta, gainera honetan lehenengoz 3 erabiltzaile rol ezberdintzen dira; 13
4.2 irudi-grafikoan Estatu Batuetako, Kanadako, Erresuma Batuetako eta Australia herrialdeen erabileraren datuak agertzen dira, 2014. urtetik 2019. urtera arte. Agerikoa da, Moodle-ek daukan garrantzia herrialde horietan, Estatu Batuetan izan ezik, Kanadan eta erresuma batuan LMS erabiltzaileen erdia Moodle erabili izan duela azkeneko urteotan. Aldiz, Blackboardek izan duen garapena beherakoa izan da, urteak igaro ahala erabiltzaile kopurua galtzen joan dela agerikoa da, horren eragile nagusia Canvas-en sustapenak eragin du, Kanadan izan ezik beste guztietan; Kanadan besteetan gertatutakoari kontrajarriz D2Lren Brightspace-k eraman ditu Blackboard-ek galdutako erabiltzaileak. 4.3 Irudia - LMS Market Share For US & Canadian Higher Ed Institutions (year-end 2020 edition) Berreskuratuta: Phil on EdTech https://philonedtech.com/state-of-higher-ed-lms-market-for-us-and-canada-yearend-2020-edition/ 4.3 irudiko grafikoan 2020. urte bukaera arte EEBBetan eta Kanadan jasotako datuak hartzen ditu kontutan. Esan beharra dago, merkatu gehiena hiru LMSek hartzen dutela: Canvas, Moodle eta Blackboard (lehenengo biak kode irekikoak izanda, azkenekoa ordea pribatua). Adierazgarriena, Blackboard kopuruan beheraka egin duela aipatzea izango litzateke, batez ere murrizpen handiagoarekin Moodle-ek bolumenik gorena hartu zuenetik (2013-2014 urteetan) eta Canvasek hasieratik in crescendo, goraka izan duen erabiltzaile bolumena kontutan izanik. Hau horrela, erabiltzaile bolumenari dagokionez gorakako garapen argia duen bakarra Canvas da, batez ere 2011. urtetik kode irekiko bertsioa luzatu zutenetik. Europan, ordea Canvasek izan duen eragina oso ezberdina izan da (4.4 irudia); 2016.urteko datuen arabera %1-ek soilik erabiltzen zuela, aldiz, Moodle-en poderioa ukaezina da erabiltzaileen %65-ek aukeratuta. Honetaz gain, 4.5 irudiko grafikoan 15
2008. urtean sortutako Instructure Inc. enpresak ikasketa plataforma propioa sortzea 4 erabaki zuen, 2010.urtean Canvas by Instructure Utah estatuko ikastetxe askotan erabiltzen zutelarik, hodeian-oinarritutako eta beraiek kudeatutako sistema zen; honela ikastetxeak soilik irakasteaz arduratu behar zutelarik (ordainpekoa). 2011.urtean Canvas LMSaren kaleratze ofiziala egin zen eta hura AGPLv3 lizentziapean plazaratu 5 ere, kode ireki komertzial ("commercial open source", Stein J.) moduan kaleratzeko enpresaren hiru arrazoi nagusiak hurrengokoak direla: • Hezkuntza eragileei Canvas-ek kudeatutako ordainpeko kontua izatea merezi zaien edo ez jabetzea; alegia, egituraren laguntza, mantenu lanak, kudeaketa bera, bertsio berritzeak egiteko beharrik ez izateak,… ordainpekoa izatea merezi duen edo aldiz, bakoitzak egin beharreko kudeaketa lana izatea. • Canvas LMSaren segurtasuna eta kodearen osotasuna bermatzeko modu adierazgarriena bezala eskaintzen dute, kodeak eduki ditzakeen ahuleziak antzematen laguntzeko. • Eta guretzat garrantzitsuena den arrazoia, beraiek kudeatu ezin dituzten eremuetan (Amazon Web Services, AWS zerbitzu gabekoak, alegia zerbitzari zerbitzurik gabeko eremuak) edota ordainpeko eredua edukitzeko diru nahikorik ez duten eskola, instituzio edota enpresek ere merkatuan dagoen LMSa edukitzeko aukera izatea da. Azken urteetan erabiltzaile hazkunde eta inplementazio gehien eduki dituen LMS izan da, edukitako arrakastaren adierazle mundu osoan zehar 2019. urtera arte lortutako 30 milioi erabiltzaile baino gehiago dira. Arrakasta horren aipagarri nagusia bere itxura 6 dela esan daiteke, Canvas-ek duen interfaze grafikoa merkatuan daudenen artekoen erakargarriena da eta. Eskaintzen duen erabilgarritasun erraza eta intuitiboa ere aipagarriak direla esan dezakegu, irisgarritasunari erreparatuz gero ere, eskaintza zabala ematen du; alde batetik internet konexioa dagoen edonondik eta edozein gailutik (sakelako, tablet edota ordenagailua izanda) sartzeko aukera izango dugu, eta bestetik, eskaintzen dituen mugikorretarako aplikazioa ezberdinduak ditugu. 7 http://www.instructure.com 4 https://github.com/instructure/canvas-lms/wiki 5 https://www.instructure.com/about/our-story 6 https://canvas.instructure.com/courses/1045977/pages/canvas-apps 7 17
Irakasleentzat, ikasleentzat edota gurasoentzat ezberdinak diren den mugikorretako aplikazioak topa ditzakegu, lehenengoarekin eduki eta ikastaroen kudeaketa ahalbidetzea izango da helburu, bigarrenarekin ordea, ikastaroak aurrera ateratzeko eskaintza zabalduko du eta hirugarrenarekin aldiz, seme-alaben ikasketa-prozesuaren berri edozein momentutan eta etengabe izateko pentsatuta dago. Aurrekoari gehituta, LTI (Learning Tool Interoperability) aukera sorta integratzeko eskaintza oso erakargarria da, baita SCORM paketeen inportazioa eta esportazioa, ezinbestekoak suertatzen dira eta gaur egungo LMStan. Canvasen funtzionamendua ezagutzeko aukera ezberdinak eskaintzen ditu Instructure enpresak, dohainekoak gainera: 1. Canvas Free for Teachers kontua egiteko aukera, bertan ikastaro probak egin 8 ahal izateaz gain LMSaren funtzionamendua ezagutzeko aukera eskaintzen du. Beraiek kudeatutako cloud based-en, dohaineko aukera izanda eta murrizketak dituen arren (ikus bibliografian canvas account comparisons), probatzeko egokia izan daiteke. 2. Gure zerbitzarian open source bertsioa inplementatzekotan, GitHub-en kodea eta instalatzeko gida ere topa ditzakegu. Free for Teacher-en izena emateko https://www.instructure.com/canvas/try-canvas 8 18
5. KAPITULUA 5 Moodlen egindako ikastaroa Canvas eta Moodle-n arteko ezberdintasunak modu praktikoan ezagutzea prozedura egokia iruditu zaigu, bietan probatuz alegia, horretarako Moodle-n egindako ikastaro bat Canvas-en nola klonatuko genukeen erakutsiz. HEZikt-ko lehenengo moduluko azken produkturako zein Juanan Pereirak emandako "LMSak aztertzen" ikasgaian Moodle-ko ikastaro eredu bat nola sortu genezake ikasi genuen, hauek izanda Moodlen jarduteko ikasitakoak: 5.1 Irudia - Moodle ikastaroa sortzen • Ikastaroa sortu (5.1 irudia): (➊) Ezker menuan kokatuta dagoen gunearen kudeaketa atalaren barruan, (➋) ikastaroa sortu genuen, bertan (➌) ikusgarritasuna eta ezarpenak zehazteko aukera edukita. • Ikastaroaren ezarpen nagusiak zehaztu (5.2 irudia): Jarraian sortutako ikastaroaren (➊) izena, izen laburtua, datak, ikastaroa erakutsi (edo ezkutuan mantendu), ikastaroaren deskribapenean (➋) azaleko irudia gehitu eta ikastaroaren laburpen txiki bat sortu ondoren, formatua (➌), itxura (➍), fitxategien gehienezko tamaina (➎) eta ikastaroaren osaketaren jarraipena (➏) zehazteko aukera ahalbidetu genituen. • Ikasleak gehitu: Ikasleak gehitzeko ezker zutabeko partaideak atalean egin behar da, dagoeneko plataforman dauden erabiltzaileetatik aukeratuta, gure ikastarora gehitzeko beharrik besterik ez dagoela. Talde txikietan lanketak 19
egiteko aukera ere edukiko dugunez, (➐) ikastaroen ezarpenetan taldekatzeei buruzko atala zehazteko aukera ere eskaintzen dute. 5.2 Irudia - Moodle ikastaroaren ezarpenak • Foro ezberdinak gehitzen: Alde batetik, berrien foro (ohar-taula balitz bezala) bereziak ikasleen erantzuna onartzen ez dituztenak alegia, eta bestalde ikasleen arteko eztabaidak, zalantzak edota irakaslearekin komunikatzeko erabiliak izango direnak sortzeko aukera izan genuen. • Ikastaroko gai nagusiaren konfigurazioa: Orokorra izenpeko atalaren konfigurazioa egin genuen; atalaren izen aldatu, argazki edo irudia gehitzeko aukera zein eskuragarritasun murrizketak ezartzeko aukera edukita (➊), ikasleentzat erabilgarriak izan daitezkeen ohar-taula, berrien (➌) edo zalantza foroen,... edizio aukera eskaintzen ditu baita informazio iturri bezala erabilgarria izan dakizkiekeen helbide elektronikoaren URL-a gehituta, edota beste edozein jarduera edo baliabide gehitzeko (➋) aukera ere ematen duela. 5.3 Irudia - Moodle ikastaroko hasierako atala 20
Aurrekoarekin lotuta, ondoren ikastaroko modulu/ gai ezberdinak konfiguratzen joan ginen. Bakoitzean jarduera edota baliabide ezberdinak gehitu behar genituelarik. • Moodle-n jarduera mota ezberdinak aztertzen (5.4 irudia): Jarduera eta baliabide mota ezberdinak oso zabalak izanagatik, hurrengoak aztertzen aritu ginen gu: Fitxategia, foroak, galdetegiak, glosarioa, liburuak, orriak, URL-k gehitzeko hala nola zereginak esleitzeko ere. ◦ Baliabideak, irakasleak edukiak sortu/eskegitzeko erabiliko dituenak izango dira, fitxategia, liburua, orria eta URLa, izango ditugu. Hauetan fitxategi bat txertatu, bertan edukiak idatziz osatu edota kanpo aplikazioa batetik txertatzeko aukera eskaintzen du. 5.4 Irudia - Moodle ikastaroetako baliabide eta jarduerak ◦ Bestalde ikasleak egin beharreko jarduerak ditugu; galdetegia, foroa, glosarioa eta zereginak aztertu ditugula. Galdetegiak, mota ezberdinetako galderen bidezko galdetegiak sortzeko aukera eskaintzen dute; aukera anitzek, egia/gezurra, erantzun laburreko galderak edo lotura galderak nahastuz besteak beste. Glosarioa eta foroak ordea, guztion arten ikasteko aukera paregabea eskaintzen dute, guztiok-guztiongandik ikasteko alegia. Zereginei dagokionez, ikasleak bertan entregatu beharreko fitxategi mota zehazteko aukera eskaintzen du (dokumentu fitxategiak, kalkulu-orriak, bideoak, aurkezpenak,…), hala nola hauen gehienezko tamaina zein taldeka osatzeko aukeraren zehaztapena ere, taldeko partaide batek soilik bidaltzearekin nahikoa izango litzatekeela kasu horretan. Ezinbestean ere, ikasleentzat bideratutako jardueren ezarpenetan feedbacka nola eskainiko 21
dugun zehazteak izugarrizko garrantzia eduki dezake, izan ere irakasleek modu batean edo bestean ikasleari eskaini beharko dion ezarpenaren aurrean gaude eta. Guzti hauetan zein atal nagusien ezarpenetan ere, eskuragarritasuna zehazteko aukerak aztertu genituen, jarduera(k) eskuragarri egongo den epe tartea zehazteko balio duena da. Honekin batera zehaztu beharreko beste ezaugarri bat, jardueren osaketa izango litzateke eskaintzen dituen zehaztasun aukera ezberdinekin; ikasleak osaketa eskuz markatzeko aukera, ikasleak ikustearekin soilik automatikoki markatzen dela, edota gainditu beharreko aukeraz baliatzea, irakasleak kalifikazioa esleitzerakoan edo galdetegietan, automatikoki markatuko da jarduera osatutzat. Azkeneko puntu hau behar bezala osatzeko, kalifikazioren ezarpenak zehaztuta egon beharko dira, bai gehienezko kalifikazioa zein gainditzeko gutxienez lortu beharrekoa, adibidez. Propio landu genuen beste ezarpen interesgarri bat, baldintzazko zereginen aukera izan zen: irakasleak aukeratutako baldintza(k) bete ezean eduki/jarduerak eskuragarritasun murriztuarekin zehaztuta egongo dira. Irakasleak, dataren arabera, jarduerenosaketaren arabera, kalifikazioaren arabera, talde zehatz batentzat eskuragarri soilik edota baldintza-sortaren bidezko baldintzak sortu ditzake nahi adina eduki, jarduera edota ataletara sarbidea mugatzeko; behin irakasleak gehitutako baldintzak betetzerakoan automatikoki izango dituzte eskuragarri. 5.5 Irudia - Moodle baldintzazko jarduerak • Gaur egun ikasketa-prozesuan horren garrantzitsua den ikasleen motibazioa sustatzeko oso erabilgarria den ezarpena dugu Moodle-k eskaintzen duen dominen esleipena (5.6 irudia) , gamifikazioa oinarri izanda zehaztu beharreko baldintzak betetzerakoan ikasleei esleituko zaizkien dominak dira; esleipen automatikokoak izan daitezke (➊), zeregin bat edo batzuk osatzerakoan adib., edo irakasleek "eskuz" (pertsonalki) esleitu ditzaketenak (➋), lanaren egokitasun/ originaltasunaren arabera esleitu daitezkeenak, alegia.
5.6 Irudia - Moodle ikastaroetan dominak ezartzen • Bukatzeko, ikastaroaren kalifikazio liburuak dituen zehaztapen orokorrak kontutan izango ditugu, garrantzia handiko ezarpena delako; nahiz eta guk ikastaroan propio lantzeko denborarik ez izan. Kalifikazio-liburuari dagokionez jarduera ebaluagarri bakoitzari dagokion pisua esleitzeko aukera eskainiko digu (➊) ezarpenetan sartuz gero, honek ikasle/talde bakoitzaren edo ikasle guztien kalifikazioak ikusgai edukitzeko aukera eskainiko digula, baita kalifikazio-liburuak inportatu eta esportatzeko (➋) aukera izatea ere oso garrantzitsua da; .csv, excel-orri edo XML formatuetan jaitsi edo igo daitezkeenak.
6. KAPITULUA 6 Canvas LMSan ikastaroa sortzeko gidalaburra Oraingoan, Instructure Inc. enpresaren Canvas LMSaren kode irekiko bertsioa ikasten.io zerbitzarian instalatu ondoren ikastaroak nola sortu aztertzen jardun gara, 9 beti ere irakasle rol eta ikuspuntutik begiratuta eta azalduta. Canvas LMSan oinarrizko ikastaroa sortzeko jarraitu beharreko pausuak (Moodlen egindakoak), eskainitako aukera eta ezarpen ezberdinen azterketarekin hurrengo gidaliburua sortu dugu: Behin instalazioa bukatuta eta administrari kontua izanda, hizkuntza konfigurazioa euskaraz ezartzen saiatu gara. Baina tamalez, erabilgarri ez dagoen hizkuntza denez gero, gaztelerako hizkuntz konfigurazioa erabili dugu praktika probak aurrera eramateko; hau dela eta, gida-liburuko irudietan izenburuak gazteleraz agertzen dira. 6.1 Lehenengo pantaila Behin sartuta, topatzen dugun lehenengo pantailaren azalpen laburra egingo dugu hasteko, 6.1 irudiarekin lagunduta. Hasierako orrian, tablero edo dashboard izenpean, sortutako ikastaro ezberdinetatik nahi ditugunak gehitu ditzakegu erdiko atal/bloke nagusian; gure arbelean agertzeko hautatuak izan diren ikastaroak bakarrik erakutsiz. Eskuin aldean hurrengo egunetan entregatu beharreko jarduerak agertzen zaizkigu. Eta ezker aldeko zutabeko menua, momentu oro ikusgarri edukiko ditugun zenbait atal topa ditzakegu: 6.1 Irudia - Canvas LMSaren arbela Hurrengoko helbidean: https://canvas.ikasten.io 9 24
➊: Kontuaren ezarpena aldatzeko gunea topatzen dugu, bertan jaso nahiko ditugun notifikazioen ezarpenak zehazteko aukera izango dugu; mezu, jardueren zehaztapen ezberdinak, taldeen osaketen, foroetako,… ezarpenei dagozkion notifikazioak zehazteko 4 aukera eskaintzen ditu (momentuan notifikatzeko, eguneko notifikazio guztiekin notifikazio bakarra, asteko notifikazio guztiak batera edota notifikaziorik ez jasotzeko aukerak). Bestalde ikastarora igotako fitxategi guztiak eskuratzeko aukera ere eskaintzen du, archivo atalean, ikastaro bakoitzera igotako fitxategi ezberdin guztiak eskuragarri izateko. Kontuaren konfigurazio ezarpenak zehazteko ere aukera eskaintzen duelarik, hala nola e-portfolioa sortu eta kudeatzeko aukera ere. 6.2 Irudia - Canvas LMSaren administratzaile kontuaren zenbait ezarpen ➋: Admin atala (6.2 irudikoa), administratzaile kontua edo baimena dutenak soilik edukiko dute atal honetara sarbidea, bertan kontuaren barruan dauden ikastaro ezberdinak kudeatzeko, erabiltzaileak gehitzeko, estatistikak, errubriken, kalifikazio, konpetentziak, estiloa,… ezarpen eta kontuaren kudeaketa ezberdin guztiak atal honetatik egin behar izatea ahalbidetzen du, baita ikastaro berria gehitzeko aukera ere (+ curso, ikurretik abiatuta). Ikastaroei dagokionez begi bistan lagungarria gerta dakiguken zenbait informazio eskaintzen digu, ikusgarri al dagoen, ikaslerik al daukan, irakaslea zein den, zein konturen barruan kudeatzen den, ikasleak ikastarora zuzenean gehitzeko aukera (➊), ikastaroko estatistika (➋) eta ikastaro horren ezaugarrietara jotzeko aukera (➌), hala nola ikastaroaren SIS (Student Information Systems) identifikatzailea erakusten duela. SIS-ak ikasleen informazioaz arduratzen diren softwareak dira, ikasleen informazio guztia gordetzeaz arduratzen direlarik (zereginen ekarpenak, edukietara sarbide kopurua, datu pertsonalak, datu ekonomikoak,…) eta gaur egun LMSetan ikasle datuen babes eta kudeaketaz arduratuko sistemen integrazioa ahalbidetzea ezinbestekoa da. ➌: Kurtso atalean sortutako ikastaro ezberdinak ikuskatzeko aukeraz gain, arbelean agertuko direnak zehaztuko ditugu bertan eta ikastaro batean klikatuz gero, ikastaro horretara eramango gaitu; ikastaroa ikusi edota kudeatzeko aukerarekin. 25
➍: Egutegiari dagokionez, aukeratutako ikastaro ezberdinetako zereginen epe mugak agertuko zaizkigu, hala nola gertaerak, eginbeharrak edota zuzenean egutegian bertan zeregin berriak gehitzeko aukera eskaintzen du. ➎: Bukatzeko, barne mezularitza zerbitzuaren sarrera-ontzirako sarbidea dugu, bertan jasotako zein bidalitako mezu guztiak agertzen zaizkigula. Bidalketa aukerak oso zabalak dira, jasotzailearen izena (jasotzaile bakarra edo jasotzaile asko) jartzeaz aparte errazagoa den aukera ahalbidetzen du, talde zehatz bati mezua helarazteko aukera eskainiz, alegia. Hasteko, jasotzaileak ikastaroen arabera (➊) sailka daitezke, ondoren ikastaro horren zein rolekoei bidaltzeko aukera zehaztu daitekeela (➋), gainera talde/rol ezberdinetako pertsona multzoei (guztiei bidalita) bidaltzeko aukera ere egonda. Gainera, mezuetan fitxategiak (➌) atxikitzeko aukera ere dagoela. 6.3 Irudia - Canvas LMSaren barne mezularitza ➏: Canvas ikurra sakatzerakoan, edozein karpetatan gaudelarik hasiera orrira bideratzen gaitu. 6.2 Ikastaroa sortzen Goiko testuingurua ezagututa, hurrengoko pausua ikastaroak nola sortzen diren ezagutzea da; horretarako, 2 modu eskaintzen dizkigu. Alde batetik arbela ataletik egin daiteke, 6.4 irudiko ➊ aukerak erakusten duen bezala, eskuinaldeko blokean kokatuta dagoen comenzar un nuevo curso-tik edota ➋ aukerak adierazten duen bezala, ikastaroak atalean -> ikastaro guztiak aukeratu ondoren agertzen den +curso erabilita sortu daiteke ikastaro berria. Hasiera batean, izena eta zein lizentziapean argitaratuko den adieraztea besterik ez da beharrezkoa, ezaugarri zehatzagoen ezarpen sakonak geroago azalduko dugularik, aurretik ikastaroa sortuta agertzen den lehenengo pantailaren azalpen azkarrari ekingo diogu. 26
6.4 Irudia - Canvas LMSan ikastaroak sortzeko bi aukerak
3 atal nagusi bereiz ditzakegu pantailan ikastaroa sortzerakoan (6.5 irudia lagungarri), esker aldeko menua, erdian kokatzen den atal nagusia eta eskuin aldeko gehigarriak. ➊: Ezker aldeko menua, ikastaroan erabilgarriak izan daitezkeen baliabide ezberdinak eskaintzen dira; hasierako orria, berriak, zereginak, foroak, kalifikazioak, parte hartzaileak, orriak, fitxategiak, galdetegi/azterketak,… besteak beste. Baliabide edo atal motaren arabera, ikastaroan zehar egingo diren zeregin, elkarrizketa foroak, berriak edo parte hartzaileak (adib.) ikusteko aukera eskaintzen du. ➋: Atal nagusian, ikastaroko moduluak ezarriko ditugu, hala nola horien barruan zereginak, lanketarako erabilgarriak izango diren edukiak; ikastaroa bera kokatzen den lekua dela esan daiteke, bertan banan banan sortzen joandakoak izan daitezke edota SCORM estandarra jarraitzen duten edukiak igotzeko aukera eskaintzen du.
6.5 Irudia - Canvas ikastaroaren sortzen 27
➌: Eskuin aldeko aukerak, erabiltzaile rolaren arabera erabilgarriak izan daitezkeen aukeraz ahalbidetzen dira, irakasleen kasuan; ikastaroaren ikusgarritasuna agertzen da, ezkutuan dagoena, baina ikusgarri jartzeko edo aldatzeko aukera eskainiz, hasierako orrialdea hautatzeko aukera emanez, berri (ohar-taula) bat sortzeko aukera, ikasleei mezu garrantzitsu bat helarazteko oso baliagarria izan daitekeena, hurrengo asterako egin beharrekoen egutegia erakusten duela ere. 6.2.1 Ikastaro ezarpenak Oraingoan ikastaro bakoitzaren ezarpen sakonen zehazpena egitera ekingo diogu, ikastaroaren izena baino gehiago zehaztu behar denez gero; hemen ezkerreko menuko ezarpenak atalean sartuta topatzen duguna. 6.6 Irudia - Canvas ikastaroko ezarpenak ➊: Lehenengo zatian, ikastaroaren izena, kodea, SIS identifikadorea, zein konturen barruan kokatzen den, eta ikastaroaren luzera mugatua den edo ez zehaztea eskatzen da. ➋: Data zehatzak ezartzeko aukera, noiz hasi eta bukatzen den ikastaroa alegia, eta ikasleak datetatik kanpo eskuragarri izango duten ikastaroa zehazteko aukera ere. ➌: Kalifikazio eredua zehazteko aukera ahalbidetzen du, bikain izango da %90<100%ra bitartean, edo 0%<%50 bitarteko kalifikazioak ez nahiko izango direla 28
zehazteko balio duten kalifikazio eskemak egin eta erabiltzeko aukera. Baita ikastaroak edukiko duen lizentzia zehaztea eta honetan igotako fitxategi guztien autoren baimenak edo lizentziak ezartzea derrigorrezkoa izatea ikusgarri egin edo entregatu aurretik. ➍: Ikusgarritasunari dagokionez, ikastaroko pertsonentzat, erakunde/ikastetxe osoarentzat edota ikastaroaren URLa duen edonorentzat ikusgarri ezartzeko aukerak ditu. ➎: Formatu atalean, gure ikastaroa zein hezkuntza-eredu mota eskaintzeko bideratuta egongo den zehazteko aukera eskaintzen du; online, b-learning edo aurrez-aurreko eredurako den. ➏: Aukera gehiago dion horretan, hasierako orrian zenbat berri agertuko diren zehaztuko da, foroetan fitxategiak atxikitzeko aukera zehaztea, erabiltzaileek foroak sortu ditzaketen edo ez zehaztuko da, foroetan gehitutako ezabatu edo editatzeko baimena esleitzea, ikasleei taldeak osatzeko aukera eskaintzea, … dira bertan zehaztu daitezkeenak. ➐: Ikastaroaren ikusgarritasuna adierazten duen ikurra, kasu honetan ezkutuan dagoena; publikatu gabe, alegia. ➑: Irakaslearentzat erabilgarriak izan daitezkeen beste aukerak agertzen dira, edukiak inportatu edo esportatzeko, ikastaroa borratu, bukatzeko, egutegia ikuskatzeko, estatistikak ikusi, edota ikasle ikuspuntutik aurre bistaratzeko aukera, besteak beste. ➒: Hemen, ikastaro baten barruan gehitu daitezkeen ikastalde ezberdinak kokatu daitezke; ikastaro berdina ikasmaila berdineko ikastalde ezberdinei helarazteko aukera eskaintzen du. Adib. L.H. 6.mailan dauden 2 lerroentzat erabilgarria izan daitekeen ikastaroa jorratzea, alegia, 6.A zein 6.B ikasgelakoak zehazteko erabilita. 6.2.2 Ikastaroaren lehen orriaren konfigurazioa Canvas LMSak ikastaroen hasierako orria ezartzeko aukera eskaintzen du, hau ikastarora sartzerakoan agertuko zaigun lehenengo orrialdea, informazio orrialdea izanik. Honetan, ikastaroaren azkeneko berri-foroak (➋), alegia, ohar-taula bezala erabiliko dena agertzeaz gain, guk aukeratutako/sortutako (➊) beste hasiera-orria ezarri dezakegu ere: sortutako moduluak agertzeko, parte hartzaileen artean edukitako elkarrizketa ezberdin guztiak agertzeko aukera, egin beharreko zereginak, ikastaroaren programazioa edota adibiderako sortutako informazio orria (➌), erabilgarria izan 29
daitekeen webgunearen esteka eskainiz edota ikastaroari sarrera emateko erabilia. Hau lehen orri bezala ezarri ahal izateko, aurretik paginas/ orriak atalean sortzeko eskatzen digula. 6.7 Irudia - Canvas ikastaroko lehengo orriaren konfigurazioa 6.2.3 Orriak Orriak atala (➊), edukiak sortzeko aukera eskaintzen duen baliabidea da, testu librea, irudiak, bideoak edota kanpo baliabideak txertatzeko aukera eskaintzen duen baliabidea izanda. Kasu honetan informazio lehen orri bezala edukitzeko konfiguratu dugu: paginas ataleko goi-eskuin aldean topa dezakegun +paginatik abiatuta hurrengoko ezarpenak topatzen ditugu. 6.8 Irudia - Canvas ikastaroko orriak baliabidea Behin orri berria gehituta, orriari izena jarriko diogu (➋), ondoren atal nagusiari ekiteko oso erabilgarria eta osatua den Rich Text editor-ek (➌) eskaintzen dituen aukera ezberdinak baliatuz edozein motako testua sortu daiteke, irudi, ekuazio, taula, bideo, 30
edo kanpo URLetara bideratutako estekak txertatuz, hala nola HTML edizio moduan jartzeko aukera ere dagoenez, kanpo baliabideen kodeak itsatsiz txertatzeko aukera ere baliatu dugu, (➍) kasu honetan hasierako azalpen bezala erabilgarria den aurkezpen bat txertatuz. Eskuin aldeko blokean (➎), beste barne baliabide batera joateko esteka gehitzeaz gain, argazkiak (Flickr-etik igotzeko) edota aurretik fitxategietara igotako beste mota bateko dokumentu, irudi zein bideo txertatzeko aukera ere eskaintzen du. Bukatzeko, orri hau editatzeko baimenak kudeatzeko aukera daukagu (➏). 6.2.4 Berriak Ondoren, ongi etorria emateko baliagarria eta aldi berean ikastaroan zehar suertatutako oharrak helarazteko berriak/anuncios deritzona erabiliko dugu, hauetariko azkenekoak, alegia, berrienak ikastaroko lehen orrian agertuko dira; ikasleek azken berrien jabe izateko. 6.9 Irudia - Canvas ikastaroan berriak/oharrak sortzen Berrien atalean (➊) +Anuncio sakatuta berria sortzeko aukera izango dugu, bertan izenburua, testua idazteko koadroa, atal zein baliabide guztietan bezala erabilgarria izango dugun Rich Text Editor erabilgarri edukita, nahi dugun mezua helaraziko diegu ikasleei, testu, irudi, bideo edota fitxategiak eskegitzeko aukera eskuragarri dugula ere. Ikastaroko zein sekziori (edo guztiei) helaraztea nahi dugun zehaztu dezakegu, hala nola etorkizuneko data zehatz batean publikatzeko programatzeko aukera, ikasleei erantzuteko gaitasuna ematea edo "gustuko dut" klik egiteko aukera izateko ezarpenak zehaztu daitezke. 31
6.2.5 Moduluak Egingo dugun hurrengo gauza moduluak sortzea izango da, modulu bat unitate bati, aste bati,… egokituko zaiolarik; galdetegiak, lanketa edukiak, zereginak edota foroak edukita, besteak beste. 6.10 Irudia - Canvas ikastaroan moduluak sortzen Moduluak ataletik + Modulo-n (➊) sartu eta bertan moduluari dagokion (➋) izena jarri eta nahi izanez gero data zehatz batera arte blokeatuta egoteko aukera, eskuragarritasunari dagokionez (➌) aurreko modulua osatuta egon ezean sarbidea blokeatuta egotea zehaztu daitezke. Behin sortuta, 6.11 irudian agerikoa denez, ➊ ikusgarritasunari dagokion ikurra agertzen zaigu, berdez dagoenean publikatuta dagoela esan nahi duela. ➋ modulua editatu, lekuz aldatzeko, ezabatzeko aukera eskaintzen digu eta ikastaroa osatzen jarraitzeko garrantzitsuena zaigun ikurra ➌-ari dagokio, moduluari jarduera edo baliabideak gehitzeko erabiliko delarik; zereginak, azterketak edo galdetegiak, orriak (dagoeneko nola sortu daitezkeen azaldu dugula), fitxategiak, URLak, kanpo baliabideak edo foroak aukeratuz sortuko ditugu. 6.11 Irudia - Canvas ikastaroko jarduerak eta baliabideak 32
6.2.6 Foroak Modulua gehitu ondoren, ikasleen arteko elkarreragina eta irakasle - ikasleen arteko komunikazioa erraztuko duten elkarrizketa foroak ezartzen ikasiko dugu; hauek, zalantzetarako erabiliak edota "formalak" izan daitezke, zereginei erantzuteko erabiliak izan daitezkeela. Foro baliabidean klikatuz gero, gai berria sartu eta foro berri honi dagokion izena gehituko diogu. Foroa moduluaren barruan agertzen zaigula eskuinaldean publikatzeko eta edizio ezberdinak egiteko aukera eskaintzeaz gain, foro izenburuan klik eginda, forora helbideratzen gaitu ezkerreko menuko eztabaida foroen barnera, alegia. Hemendik lehenengo mezua (➊), eztabaida zabaldu nahi izanez gero, bidaltzeko aukera, fitxategiak eransteko aukera eta ikastaro osoko ikasleei bideratuta dagoen edo sekzioaren araberako foroa den. Gainera, ezarpen zehatzagoak (➋) egiteko aukera eskaintzen digu ere; erantzunak ikusi ahal izateko ikasleak lehendabizi erantzun bat idaztera behartuak egotea edo kalifikatzeko foroa izango den. Talde foroa (➌) izateko aukeraketa ere egin daiteke, talde lanak aurrera eramateko oso aukera interesgarria izanik, hala nola erabilgarri egongo den datak ezartzeko aukera ere eskaintzen dutelarik. 6.12 Irudia - Canvas ikastaroan eztabaida foroak sortzen 33
6.2.7 Galdetegiak Foroak gehitzerakoan bezala, moduluaren eskuin aldean dagoen "+" ikurrean (6.11 irudian ➌) klikatutakoan azterketa, evaluaciones, atala aukeratuko dugu oraingoan, lehengo prozesua bezala azterketa berria izendatu ondoren gehituko dugu. Behin gehituta galdetegian klikatzerakoan, galdetegiaren ezarpenen laburpena agertzen zaigu, bertan aurrebista aukera edukiko dugula. Ezinbestean egin beharrekoa galdetegiaren ezarpenak zehaztea eta galderak gehitzea izango da (➊ 6.13 irudian), hurrengoko pausu eta zehaztapenak aukeratuz. 6.13 Irudia - Canvas ikastaroan galdetegien sorrera ➊: Galdetegiaren azalpena. 6.14 Irudia - Canvas ikastaroko galdetegien ezarpenak 34
➋: Galdetegi mota: Praktikako azterketa, galdetegi ebaluagarria, inkesta ebaluatua edo ebaluaziorik gabeko inkesta den zehaztea. ➌: Aukera gehiago zehazteko: Feedbackak, galderen erantzun egokiak edo okerrak noiz jaso daitezkeen konfiguratzea, denbora muga, saiakera mugatua, izenik gabeko entregak. ➍: Zeini bideratuta dagoen, ikastaro osoko ikasleei, sekzio bakar bati, ikastaldeen araberako edo bakarkako galdetegia izatea, hala nola noiz den entregatzeko epemuga eta noiztik edukiko duten eskuragarri zehaztea. ➎: Galderak sortuko ditugu jarraian, horretarako galdera berria, galdera banku berria edo sortutako galderak bilatu nahiko den zehaztu beharko dugu lehendabizi. Galdera berria sortzeko hurrengokoak jarraituko ditugu, 6.15 irudiaren laguntzarekin: 6.15 Irudia - Canvas galdetegietako galderak sortzen ➊: Izenaren izena jarriko dugu eta zein galdera mota sortu nahi dugun erabakiko dugu: aukera anitzak, egia/gezurra, hutsuneak bete, erantzun anitzak,lotzekoak,… besteak beste. ➋: Galderaren balioa ezarriko da, puntuetan. ➌: Galdera testua idazteko lekua. ➍: Erantzunak eta feedbacka idazteko aukera (galdera motaren araberakoa izanda). ➎: Galdera gehiago gehitzeko aukera. 35
6.2.8 Zereginak Ikastaroetan zereginak gehitzen jardungo gara jarraian, horretarako aurretik egin dugunaren antzera orain zeregina aukeratu, zeregin berria hautatu eta izena jarritakoan sortuko dugu. Kasu honetan bi alderdi izango ditugu aipatzeko, zereginaren edizio ezarpen anitzak eta zeregin hori ebaluatzeko erabiliko dugun errubrika gehitzeko aukera (+ Rúbrica). Ezarpenekin hasteko, zereginean egin beharrekoa azaldu beharko da, horretarako testu editorea erabiliz, alegia (➊), jarraian zereginaren balio jartzeko aukera dugu hala nola zein motako kalifikazioa jarriko duen ezartzea ere (➋ ehunekotan, gai/ez gai, puntuen bidez). Gainera zeregina entregatzeko modua (➌) ere zehaztuko da; ez da ezer ez entregatu behar (foroetan hausnarketa partekatu behar denean, adib.), online entregatzekotan, zein fitxategi onartuko den edo zuzenean idatzi beharreko testu bidezko entrega den edo ez zehaztuko dugu edota kanpo baliabide baten bidez egin beharko denean zeregina, zuzenean kanpo baliabide horren URLa txertatzeko aukera ezarriko dugularik. 6.16 Irudia - Canvas ikastaroko zereginen ezarpenak ➍: Taldekako lana izanda, zein taldek egin beharko duten zehazteko aukeraz gain, talde lana izanagatik ebaluazioak bakarka jartzeko aukera eskaintzen du. ➎: Elkarren arteko ebaluazioa egiteko derrigortasuna. ➏: Zein erabiltzaileek egin beharko duten, entregatze epe-muga eta ikusgarri noiztik egongo den zehaztea besterik ez da geratzen. 36
Ikasleek irakasleek zeregin bakoitza nola ebaluatuko jakiteko, errubrikak erabiltzea da egokiena, ikasleek zeregina burutzerakoan horretan oinarritu daitezkeelarik egokitasun bilatzeko. Hau honela, + Rúbrica atalean sartuta, errubrika sortzeko aukera eskaintzen digu; errubrikaren izenburua, irizpideak editatzeko, gehitzeko aukera eskainiz, baita irizpide bakoitzaren puntuazio osoa eta irizpide bakoitzaren puntuazio ezberdinak ezartzeko aukera ahalbidetuz. 6.17 Irudia - Canvas ikastaroko errubrikak sortzen Errubrikaren azpialdean agertzen diren beste ezarpenak zehaztea erabilgarriak izan daitezke ere: feedbacka eskaintzerakoan errubrika formatua erabiliz edo ez adieraztea, errubrika berdina erabiltzea zereginak ebaluatzeko, besteak beste. 6.2.9 Edukien lanketarako baliabideak Kasu honetan, ikastaroan zehar jorratuko ditugun edukiak ikasleei helarazteko erabili ditzakegun aukera ezberdinak aztertzera abiatuko gara, eta horietako bakoitza nola inplementa dezakegun ikasiz. Alde batetik lehen aipatutako orriak ditugu (ikus 6.2.3 Orriak atalean nola sortu), hauek aukera asko eskaintzen dizkigute: kanpo baliabideak txertatzeko aukera, testu eta irudiak uztartzen dituen edukia sortzeko aukera, baita gure bideoak gehitzeko aukera ere. Hurrengoko irudietan orrien, bi adibide ezberdin 6.18 eta 6.19 irudietan. 37
6.18 Irudia - Canvas ikastaroko orriaren adibidea
6.19 Irudia - Canvas ikastaroko orriaren adibidea
Lanketak jorratzeko beste modu bat, fitxategien bidezkoa izan daiteke; edukiak lantzeko baliagarriak izango diren fitxategiak igoz. Egin beharreko lehendabiziko gauza aurrekoetan bezala, baliabideen artean aukeratzerakoan kasu honetan fitxategia hautatu beharko da, jarraian dagoeneko ikastaroan igota dagoen fitxategi baten edota fitxategi berri bat igotzearen artean aukeratu beharra dago (➊), bigarrengo aukerarekin aurrera egitean ordenagailutik fitxategi berria igo beharko delarik (➋). "Agregar item" sakatu eta moduluan fitxategia gehituta egongo da, publikatzeko eta edizio ezarpen batzuk aukeran ditugula. Fitxategiak publikatzerako orduan, baimen eta egileen aitorpen lizentziak zehaztu beharko ditugu, ikastaroaren ezarpen orokorretan horrela zehaztuz gero.
6.20 Irudia - Canvas ikastaroan lanketarako fitxategiak gehitzen 38
Azkeneko baliabidea web-orrialde baten URLa txertatzeko aukera izango da, baliabideetan Kanpo URL aukeratu eta txertatu nahi dugun helbidearen URLa kopiatuz (➊), lortuko dugu. Honetaz gain, orriari izena jartzeko eta beste leiho batean zabalduko den edo ez zehazteko aukera eskura izango dugu. 6.21 Irudia - Canvas ikastaroan lanketarako URLa sortzen 6.3 Erabiltzaileak gehitzen Ikasleak ikastaro ezberdinetan izen eman aurretik, erabiltzaileak sortu beharrean gaude, ondoren, erabiltzaile horiek ikastaroetan sartu ahal izateko. Hau administratzaile kontua dutenek egin beharko dute nahi eta nahiez, hasieran azaldutako Admin —> Pertsonak atalean sartuta kudeatzen delako. Hemen lehen aipatu bezala, 6.22 irudian oinarrituta, gure administraziopean dauden parte hartzaile guztiak ikusgai izango ditugu, ikasle zein irakasle edo rol ezberdinetako parte hartzaileak. +Personas-era (➊) joko dugu, bertan gutxienez izena eta helbide elektronikoa jartzea derrigorrezkoa izango da, nahiz eta hautazko beste ezarpen batzuk agertzen diren ere; SIS izena edo erakusgai izango duten izena, adib. Erabiltzailea jakinarazteko abisu e-maila bidaltzeko aukera (➋) izango dugu erabiltzailea gehitu aurretik, ➌. Hau eginda, erabiltzaile berria ere listan agertuko da. 6.22 Irudia - Canvas LMSan erabiltzaileak sortzen 39
Hau beteta, 6.23. irudian ikus daitekeenez irakasleak ikaslearen kontua kudeatzeko gaitasuna izango du, izena aldatu, profileko argazkia jarri,… (➋) baita LMSan sarbide modu ezberdinak gehitzeko aukera (➊) ere; helbide elektronikoarekin sartzeko beharrik izan gabe, irakasleak sortutako erabiltzaile (Ikasle01) eta pasahitzarekin (Pasahitza_01, adib.) sartzeko aukera eskaintzen da. Hala ere, edozein momentutan erabiltzaileak, bere kontuaren ezarpenak zehazteko aukera guztiak edukiko ditu, jaso nahi dituen notifikazioen ezarpena zehazteaz gain, profileko argazkia edota pasahitza aldatzekoa; kontuaren sorrerari dagokion abisu e-mailean eskatzen den lehengo gauza pasahitza sortzea da eta. 6.23 Irudia - Canvas erabiltzaileen sarbidea gehitzen 6.4 Ikasleak ikastaroan gehitzen Behin erabiltzailea sortuta, gure ikastaroan gehitzeko aukera izango dugu. Cursos —> Personas atalean ikastaro bakoitzean dauden ikasle/ irakasle ezberdinak kudeatzeko aukera eskaintzen du, hala nola erabiltzaile ezberdinak gehitzeko aukera, 6.24 irudian ikus dezakegunez: 6.24 Irudia - Canvas ikastaroan ikasleak gehitzen ➊: aurrekoan bezala, + personasen sartuta gehituko dugu erabiltzaile berri bat erabakitako ikastarora, horretarako 6.25 irudiaz baliatuz; helbide elektronikoa (➊), 40
sarbide identifikadorearen bidez (➋) edo SIS identifikazioaren bidez egin daiteke, nahi adina ikasle aldi berean gehitzeko aukerarekin; beti ere, rol eta sekzio berdinekoak izan beharko direla. ➌-ari dagokionez, erabiltzaile horiei dagokien rola zehazteko aukera eskaintzen du, rolak: ikasle, irakasle, diseinatzaile, irakasle laguntzaile eta behatzaile izan daitezke, horietako bakoitzak dituen murrizketa edota ezaugarri desberdinekin (aurretik zehaztutako edizio baimenak). Bestalde, sekzioa (➍) aukeratzea eskatzen da, ikastaro bat ikastalde ezberdinetan jorratzeko erabilgarria izan daitekeenez, honen bidez zein ikastaldeetan gehituko diren ikasleak adieraztea da helburua. 6.25 Irudia- Ikasleak gehitzeko ezarpenak ➋: b2_eus izenpeko atalean (6.26 irudietan ikus daitekeenez) talde ezberdinak ikuskatzeko sarbidea dugu. Honetan, talde-multzo ezberdinak sortu eta horien zehaztasun batzuk ezartzeko aukera eskaintzen da (➊); izena aldatzeko aukera (irudietan ikusitako adibidean bezala) eta taldeko parte hartzaileak irakasleek zehazteko zein ikasleei auto-erregistratzeko aukeren artean hautatu beharra adibidez. Talde-multzoen bidez ikastalde ezberdinetako ikasle taldeak antolatu ditzakegularik. Talde-multzoen barruan, nahi adina talde (➋) sortu ditzakegu, talde bakoitzaren izena aukeratu eta (irakasleak sortzeko taldeak direnean) talderik gabeko ikasleak gehitzen joateko, 6.26 irudiaren ezker aldean estudiantes no asignados atalean agertutakoak dagoeneko sortuta dauden taldeetan (➌) sartzeko aukera eskaintzeaz gain, ikastaldeetan aldaketak egiteko modua ere dagoela. Ikasleak lan-talde txikiagoetan ezartzean taldeko foroak sortu daitezke, taldekideen arteko mezularitza zerbitzua, kideen artean elkar komunikatzeko, hala nola elkarlana bultzatuko duten orrien bidez elkar eragiteko aukera eskaintzen duela. 6.26 irudia- Canvas ikastaroan ikasle taldeak sortzen 41
➌: Irakasleok ikasle bat gehitu ondoren ikaslearen onarpena izan beharko du ikastaroa ikusgai edukitzeko, onartu ezean irakasleei ikaslea pendiente bezala agertuko da; ikastarorako sarbiderik edukiko ez duela. 6.5 Baldintzazko jarduerak Moduluen ezarpenetan ikusi dugunez, modulu bakoitzaren sarbidea aurre baldintzatzeko aukera dago, honekin aurre baldintzetan modulu zehatz bat osatuta egon behar dela ondorengoren eskuragarritasun murrizketa gainditzeko. Oraingoan, modulu bat osatutzat markatzeko baldintzei buruz arituko gara, horretarako zeregin edo lanketa baliabideak ezinbestean edukiko dituen moduluaren aurrean egon beharko gara, alegia horiek baldintzatu ahal izateko, 6.27 irudia lagungarri izango dugula. 6.27 irudia- Canvas ikastaroan baldintzen ezarpena ➊: Baldintzak ezarri nahi ditugun moduluaren eskuinaldeko ezarpenetan dagoen edizioa aukeran sartuko gara. ➋: Baldintzatu nahi dugun modulua dela konfirmatu. ➌: Baldintza atalean, baldintza guztiak eta hauen ordena zehazteko aukera dugu, edo aldiz, hauetako bat betetzearekin nahiko izatea soilik. Beheraka joanda, +baldintza gehitzeko aukera eskaintzen digu, nahi adina baldintza gehitzeko. 42
➍: Baldintzatu nahi dugun zeregina zehaztu eta, baliabide motaren arabera aukera bat edo beste edukitzeko aukera eskaintzen zaigu. Adib. fitxategi bati gehitutako baldintza, ikuste hutsarekin osatutzat zehaztuko aukera izango dugu bakarrik, aldiz, zeregin edota galdetegi batean, gutxienezko kalifikazioa lortzeko beharra (➎) edo entregatu izanarekin nahikoa izango delarik esterako. 6.6 Kalifikazio liburua Bukatzen joateko Canvas LMSan kalifikazio liburua nola ikusten den eta zeintzuk diren eskaintzen dituen ezarpenak aztertuko ditugu (6.28 irudia). Ebaluagarriak diren zeregin ezberdin guztiak osatuko dute ezkerreko menuko kalifikazio ataleko, kalifikazio-liburua, zereginen araberako ezarpenen arabera gehituko dira automatikoki hemen edo ez. 6.28 irudia- Canvas ikastaroetako kalifikazio-liburua ➊: Ikusi aukeran filtroak aplikatzeko, kalifikazio liburua nola antolatzeko baliagarria da, hala nola kalifikazio taulak edukiko duten kolore ezberdinak zehazteko aukera, hauen arabera entrega atzerapenarekin, entregatu gabekoa den, berriz entregatutakoa den adierazten duela. ➋: Honetan, kalifikazioa liburua inportatu eta esportatzeko aukera eskaintzen du, .csv fitxategi moduan. ➌: Ikasle baten gainean klikatzean, ikasle horren kalifikazio-liburu zehatzagoa eskuragarri uzten duela, 6.29 irudian agerikoa. Ikasle1-en kalifikazio zehatzaren txostena inprimatzeko aukera eskaintzen du (➊), esker aldean gorriz nabarmenduta zereginak banan-banan agertuko dira epemuga zehaztuta agertuko dela ere. Honekin, automatikoki epez-kanpo jasotakoak (➋) atzerapenarekin agertuko dira, kalifikazioan agerikoa den penalizazioarekin. 43
6.29 irudia- Canvas ikasle baten kalifikazio-liburu zehaztua ➌: erdialdean kokatzen den informazio zeregin horretan ateratako kalifikazioen bataz-bestekoa, kalifikaziorik altuena zein baxuena agertzen dira, ikasleak atera duenarekin batera. Irakasleak emandako feedbacka (➍) topatzen dugu. Beheko aldean, zeregin guztien batura egiten da, orain arte lortutako puntuazioaren ehunekoa eskaintzen da; orain arte lortutako puntuak gehienez lortu zitezkeen puntuen artean, alegia. ➍: Zeregin bakoitza kalifikatzeko orduan, zereginean entregatutakoa deskargatu/ ikusi eta kalifikazioa eskuz, kalifikazio liburura gehitu daiteke edo SpeedGrader baliabidea (6.30 irudia) erabili dezakegu, kalifikazioa eta feedbacka automatikoki kalifikazio liburura gehitzen dituena erabili daiteke; honen bidez, zereginei feedback zein kalifikazioa modu errazean ezartzeko aukera eskaintzen du, gainera ikasle/talde guztien lanak jarraian kalifikatzeko aukerarekin. ➊: Kalifikazio liburura bueltatzeko bidea. ➋: Zereginaren izena eta epe-mugak zehazten ditu ➌: Hemen, ikaslearen idatziak, egindako galdetegiak, igotako fitxategiak, bideoak kargatuko dira. ➍: ikaslearen entrega data, ordua, adib. fitxategiaren izena eta atzerapena duen zeregina izan dela adierazten du. ➎: Ebaluazioa egiteko laukian kalifikazioa gehitzeko edota errubrikan oinarritutako zeregin bat izanda, errubrika ikusi eta bertan oinarritutako kalifikazio sortzeko aukera eskaintzen du. 44
➏: Honetan horren garrantzitsua den feedbacka helarazteko lekua eskaintzen da, fitxategi bat igotzeko aukera edota testu laukian idaztekoa. 6.30 irudia- Canvaseko SpeedGrader baliabidea 45
7. KAPITULUA 7 Canvas eta Moodle-en arteko konparaketa Atal honen bidez Canvas LMSak eta Moodlek dituzten aldeak aztertzen jardungo dugu, horretarako arlo teknikoak (zenbait webguneetatik jasotako informazioari esker, ikusi bibliografia atala) eta praktikan izandako esperientzia oinarri izanda ezaugarri ezberdinak alderatuko ditugu; ezaugarri teknikoak, administrazio ikuspegitik alde batetik eta ikastaroen ezaugarriak bestetik, irakasleen ikuspegitik banatuta. Ezaugarri teknikoak Canvas LMS Moodle Erabilgarritasuna - Canvas by Instructure-k kudeatutako cloud-based eskola kontua (ordainpekoa, aurrerantzean $). - Moodle Cloud, moodlek kudeatutako kontua (ordainpekoa, aurrerantzean $). - Open source bertsioan norberak zerbitzariaren bidez instalatzeko aukera (dohainik). - Open source bertsioa, norberak zerbitzarian instalatzekoa (dohainik). Free for teachers aukera, banakako irakasleentzako dohaineko aukera. Proba: 45 eguneko denboramuga Open source instalazioa Oso zaila Oso erraza Laguntza zerbitzua - Cloud-based bertsioan: Oso ona - Open source bertsiorako Canvas komunitatean laguntza exkaxa - Moodle komunitatea oso handia, eta 24/7 eskuragarria eta dohaineko zerbitzua eskaintzen du. Interfazearen itxura eta honen konfigurazio aukerak Itxura modernoa, berritua. —> Konfiguragarria, diseinu modernoak eskuragarri. Itxura zaharkituagoa. —> Konfiguragarria, diseinu ezberdinak deskargatzeko aukera dauka ere. 46
7.1 taula - Canvas LMSaren eta Moodlen ezaugarri teknikoen konparaketa Konfiguragarritasuna Itxura oso konfiguragarria, baina errendimendu eta funtzionalitate ezarpenetan oinarrizko konfigurazioa ahalbidetzen du. Errendimendu eta funtzionalitateari dagozkien konfigurazioa sakonagoa. Eskuragarritasuna eta M-learning aukera - 24/7 eskuragarri, nonahi, noiznahi, nondik nahi aukera. - 24/7 eskuragarri, nonahi, noiznahi, nondik nahi aukera. - Mugikorretarako 3 aplikazio ezberdin: Ikasleentzat, irakasleentzat eta gurasoentzat bideratuak. Baina, soilik $ bertsioan. - Mugikorretarako aplikazioa eskuragarri. Erabiltzeko erraztasuna Intuitiboa, daukan diseinu sinple eta errazaren eraginez; oinarrizko erabiltzaile mailakoentzat oso egokia, kudeatzeko. Ikasleentzat ere oso intuitiboa delarik. Ez da horren intuitiboa, administrazio ikuspegitik eta konfiguratze aldera, erabiltzaileari ezagutza gehiago eskatzen dio. Baina erabilerraztasuna da ikasleei eskaintzen zaien indarguneetako bat. Irakasleek ez dute erabiltzen ikasteko berezko ikasketarik behar. Eskainitako laguntza gidak zehaztasun handikoak izanagatik oso erabilgarriak dira. Irakasleek erabiltzen ikasteko behar handiagoa, dituen aukera guztiak oso konfiguragarria egiten badute ere erabiltzaile aurreratuak behar. Erabiltzaile gidak eskuragarri daude ere. Bateragarritasuna SCORM estandarrekin bateragarria, inportatu eta esportatzeko. SCORM estandarrekin bateragarria inportatu eta esportatzeko. Kanpo baliabideak LTI, kanpo baliabideen sarbide azkarrak Canvasen integratzeko aukera eskaintzen du, baina soilik $. Plugin ezberdin askoren bitartez Moodlen funtzionalitatea handitzeko aukera. Hizkuntzak Hizkuntza askotan konfiguratzeko aukera eskaini arren, euskara ez dago erabilgarri. Hizkuntza askotan konfiguratzeko aukera, euskara ere erabilgarri. Biltegiak $ bertsioan eskuragarri, Canvas Commons biltegia; LMSan sortutako ikastaro kantitate handia topa dezakegu. MoodleNet-en erabilera sustatzen dute, besteontzat erabilgarriak izan daitezkeen ikasmateriala partekatzeko. 47
Ikastaroen ezaugarriak Canvas LMS Moodle Arbela Arbelara guztiz konfiguragarria, nahi ditugun ikastaroak bakarrik erakutsiz. Aginte-panela konfiguragarria ere. Ikaslearen iraganeko, etorkizuneko eta abian dauzkan ikastaroekin. Hasierako orriaren konfigurazioa Guztiz konfiguragarria, nahi dugun diseinua ahalbidetuz eta ikastaroaren nondik norakoak zehazteko ere erabilgarria. Hasierako atala konfiguragarria. Notifikazioen konfigurazioa Erabiltzaile guztiek konfigura dezakete, notifikazioak noiz jaso. Momentuan, eguneroko laburpena, asteko laburpena, hala nola e-mail bidez jasotzeko ere. Erabiltzaileek konfiguratzeko aukera: momentuan jasotzeko, emailez edota Moodlen bidez notifikatzeko aukerekin. Foroak Ikasleek harpidetza hautazkoa dute, baita mezuak editatu eta ezabatzeko aukera ere. Ikasleek derrigorrezko harpidetza duten kasuak daude, eta edizio edo mezuak ezabatzeko denbora-muga. Taldekako foroak sortzeko aukera, oso. erraza. Talde foroak sortzeko aukera, nahasiagoa. Zeregin eta jarduera ezberdinak Entrega dokumentuak aukera anitzak,fitxategi mota (zehaztuta), URLa edota paperean entregatu beharko den zehazteko aukerarekin. Entrega dokumentuak aukera anitzak eskaintzen ditu, zehaztasun osoz onartuko direnak ere adierazteko. Ebaluazioa Kalifikazio-liburu konfiguragarria eta .csv formatua esportatzeko zein inportatzeko aukera. Kalifikatzaile-txostena konfiguragarria da oso, hala nola .csv formatuan esportatzeko zein inportatzeko aukera. Zereginak kalifikatzeko baliabidea: Speed Grader, bertan zuzenean fitxategiak, testu librea edota bidalketan eskatutako foroetako ekarpenak zuzentzeko aukera eskaintzen duela. Kalifikazioa baliabidearen bidez, ikasleen entregatzeko dokumentuak deskargatzeko eta ebaluatzeko aukera eskaintzen da. 48
7.2 taula - Canvas LMSaren eta Moodle ikastaro ezaugarrien konparaketa Taula hauetan jasotako informazio ezberdina blog, LMS web-orrialdetik, konparaketa orrietan erabiltzaileak eskaini dituzten iritzi ezberdinak eta proiektu hau aurrera eramateko irakurri eta probatu behar izan ditudan esperientzietan oinarrituta dagoela esandakoan, tauletan aipatutako zenbait ezaugarri sakontzen arituko gara jarraian. Ezaugarri teknikoen konfigurazio maila eta erabiltzaile mailari buruzko iritzi eta informazio ezberdinak irakurri ostean, argi geratu zaidan gauzetako bat Moodlek eskaintzen dituen konfigurazio tekniko sakonak oinarrizko maila duten erabiltzaileentzat zailegiak izan daitezkeela eta ondorioz, Canvas LMSak jasan duen arrakasta; kudeaketa zein konfigurazio sinplea izanagatik, erabilera asko errazten du eta. Hau esanda, zilegi da esatea konfigurazio sakontasunak adina kudeaketa eta kontrol ahalmenak eskaintzen dituen bezala, sinpletasunak erabilgarritasun eta maneiagarritasuna eskaintzen dituela. Barne mezularitza Posta elektronikoa bezalako zerbitzua, taldekako, jasotzaile anitzentzako mezuak eta fitxategiaz eransteko aukerak ahalbidetzen ditu. Txat- itxura duen mezularitza zerbitzua, talde-mezuak edo pribatuan idazteko aukerarekin, konfigurazioaren arabera zehaztuta. Errubrikak Zuzenean errubrikak sortu, inportatu eta esportatzeko aukera, baita aurretik sortutako errubrika bat berriz erabiltzeko aukera azkarra. Speed Grader-en kalifikazioa errubrikatik modu automatikoan ezartzen du. Errubrikak sortzeko aukera oso baliagarria, inportatu eta esportatzeko aukerarekin. Kalifikazioa errubrikatik modu automatikoan ezartzen du. Baldintzazko jarduerak Baldintzazko jarduerak, modulu osaketara baldintzatuta. Ez dago aukerarik jarduera bat beste jarduera baten baldintzapean jartzeko, soilik zereginen ordena behartu daitekeelarik. Baldintzazko jarduerak, bananbanan ipintzeko aukera; hautatutako baldintza eta jardueren araberakoa. Ikaste-analisi txostenak (Learning Analytics) Galdetegietan lortzen diren txostenak oso txukunak diren arren, $ soilik daude sarbideei buruzko informazioa eta lortutako kalifikazioekin sortutako txostenak eskuragarri. Plugin ezberdinen laguntzarekin ikasleen sarbide eta jardueretan lortutako kalifikazioen jarraipen zehatza egitea ahalbidetzen du. 49
Bestalde, LTI-en inplementazio, mugikorretako aplikazioen (ikasleentzako, irakasleentzako eta gurasoentzako aplikazioak), Canvas Common biltegia zein ikasteanalisi txostenei buruz Canvas LMSak egiten dituen iragarkiak eta eskaintza aukerak soilik ordainpeko, beraiek kudeatutako, kontuetan eskura daitezkeela izan da topatu dugun arazorik nagusienetako bat; eurak iragartzen dituzten aukerarik erakargarrienak ezin direla erabili Canvas LMSa bakoitzak bere zerbitzarian instalatu nahi duenean, open-source mugatua dela esan dezakegu. Laguntza ezaugarriari buruz kode irekiko bertsioaz hitz egiterakoan esperientzia exkaxa izan da, canvas.community eztabaida eta zalantza foroan open-source bertsiorako LTI-en konfigurazioa ahalbidetzerik dagoen galderarekin gure ekarpena egin genuen eta izugarrizko ekarpen bolumena egon arren ez dugu erantzunik jaso. Honekin batera aipatzea ere, hizkuntza askotan konfiguratu daitekeen arren, euskara oraindik ez dagoela erabilgarri, Euskal Herrian duen erabilgarritasuna maila baxuagatik izan daitekeelakoan gaude. Konparaketarekin bukatzeko, baldintzazko jardueren ezarpenak ez ohikoak iruditu zaizkit; baldintzak ezarri daitezkeen arren, jarduera bakoitzaren arabera jartzeko aukerarik ez edukitzea harritu ninduen. Egia da, modulu bateko zereginak orden zehatz batean jarraitzeko beharra eta zereginak betetzeko baldintzak zehaztean, Moodle-ek eskaintzen dituen aukera berdintsuak ahalbidetzen dituela. 50
8. KAPITULUA 8 Ondorioak HEZikt graduondokoa bukatzera dioanean, azken proiektu honen bidez aztertu nahi genuena lortu dugula uste dut, egoki lortuta ere; ezezaguna genuen LMS berri baten oinarrizko azterketa egitea eta honek dituen aukera edo murriztapen errealak modu praktikoan ikertzea zenez gero. Proiektu honen hasieran esan bezala, LMSak geroz eta garrantzia handiagoa izango baitutenez, merkatuan eskaintzen diren LMS ezberdinak probatzea eta aztertzea ezinbesteko suertatzen zait; ikasleen beharretara bideratuta egongo den eta irakasle, erakunde zein ikastetxeen etengabeko formakuntza emandako aurrera pausoak hezkuntza-eredu hobe baten euskarri izango direlako LMSak eta baliabide teknologikoak. Aurreko honi, LMSak ezinbestean izan beharko duten ezaugarrietako bat proiektu honek ere izatea izan da hasierako helburuetako bat: proiektu honekin erabilgarritasun izaera lortu izan nahi dugu, alegia, norbaitek behar izatekotan Canvas LMSaren open source bertsioan oinarrizko ezarpen eta aukeren gida liburua edukitzeaz gain, Moodlen ezarpen teknikoekin, ikastaroen ezarpen eta ezaugarriekin egindako konparaketak eskaintzen dituen datuak ere baliagarriak izatea etorkizunerako. Canvas LMSaren konfigurazioa, sortutako ikastaro probak eta proiektu hau aurrera eramateko egindako azterketa ezberdinetatik lortutako emaitzen ondorioak nahasiak izan direla esan dezakegu, onak eta espero genituenak batzuetan eta ezustekoan jasotakoak besteak: • Canvaseko marketin taldeak egoki saldutako interfazearen itxura moderno eta erabil erraza horrela da, intuitiboa eta ondo antolatuta ezkerraldeko menuan. Hasieran, arraro eta nahasia suertatu dakigukeen arren (ezkerreko menuko tipologia ezberdinetan antolatutako atal guztiekin), erabiltzearen poderioz antolaketa horrek lanak errazteko aukera eskaintzen duela jabetu naiz; adib. aurretik sortutako errubrika bat (izen berdineko atalean ikusgarri edukiko duguna) berriki sortzen gabiltzan ikastaroan gehitzeko aukera eskaintzean lana eta denbora aurreztea lortuz. 51
• Canvas edota Moodle-en aritutakoen iritzien arabera (Capterra, Software Advice eta Moodle-ko eztabaida foroetako parte hartzaileak) ezarpen teknikoei erreparatuta konfiguragarritasun maila baxua dela eta, alegia, sinpleegia izanagatik erabilgarritasuna eskaintzen dio Canvas LMSari; alderdi negatiboa izan daitekeen arren, nire iritziz oso alderdi positiboa da. Izan ere, ezagutza tekniko askorik gabe oso intuitiboa, sinplea eta egokiak diren ikastaroak eskaintzeko aukera paregabea ahalbidetzen duelako, eta Lehen Hezkuntzarako edo D.B.Hrako egokiagoak izanik. • Ezustekoan jasotako, espero ez genituen ezaugarrien artean, open source bertsioak dituen murrizketekin topatzea izan da: mugikorretako aplikazioak erabiltzeko aukerarik ez izatea eta LTIak inplementatzeko aukera eskuragarri ez dagoela jabetzea. Izan ere, ezin dugu ahaztu Instructure Inc. enpresak garatutako LMS-az hitz egiten gaudela. Hala ere eta alde negatibo honi aurre egiteko, integratu ezin ditugu kanpo baliabideetan garatutako edukiak, gamifikazioak, aurkezpen interaktiboak,… paginas atalean txertatzeko aukera beti egongo da, kodea HTML editorea erabiliz gehituz edota SCORM pakete baten bidez gehitzeko aukera edukita. • Ezustekoan jasotako beste ezaugarri garrantzitsu bat, hizkuntzen konfigurazioan jasotakoa izan da; euskara, hizkuntzen ezarpenetan eskuragarri ez egotea, alegia. Gure euskal curriculumean ezinbesteko garrantzian duen atal bat izanik, murriztapen handia izan daitekeela pentsatzen dut. • Ezustekoan baina baikorra den ezaugarri bat, Canvas LMSak banakako irakasleentzat eskaintzen duen Free for Teachers kontua izan da, honetan topatutako murrizketa gehienak konfiguragarritasunari dagozkionak izanik eta ez ordea erabilgarritasunari dagozkionak. Orokorrean proiektuan zehar bi LMSak alderatuta ezaugarri ezberdin askorekin topo egin arren (gehien bat ezarpen teknikoak), irakasleei dagozkigun ezaugarri eta ezarpenei begiratuta oso antzekoak direla esan beharra daukat. Moodlen egindako ikastaroa Canvas LMSan bikoizterakoan ez dut, hizkuntza, formatu edo itxurakoak kenduta, bestelako ezberdintasun esanguratsurekin topo egin, horrela erabilgarritasunari dagokionez (irakasle ikuspegitik) guztiz gomendagarria dela esango nuke, erabilerraza eta intuitiboa izanik. Ikasle erabiltzailetik begiratuz gero, proiektuan garatzeko astirik ez eduki arren, probatzeko aukera izan dut eta itxura zein formatua aldatzeaz gain ezarpen berdintsuak dituztela aipatzea besterik ez dut, intuitiboa eta erabiltzen erraza. 52
Beraz, Canvas LMSari aurretik aipatutako alderdi txar edo murritzei, kode irekiko bertsioa instalatzeko zailtasunak gehitzen zaizkion arren (administrari ikuspegitik), irakasle roletik gomendagarria izan daitekeen LMS baten aurrean gaude, erabilerraza izanagatik, aurre-ezagutza zein erabiltzen ikasteko training askoren beharrik gabekoa gainera. Hala ere, Moodlek bere alde daukan ezarpen garrantzitsu bat faltan duela, euskaraz konfiguratzeko aukera, noski. Bukatzeko, eskerrak ematea besterik ez zait falta graduondo osoan zehar bidelagun izan ditudan ikaskide, aditu zein irakasle guztiei; zuon guztion ekarpenei esker izugarri erakutsi eta irakatsi didazuelako. Esker bereziak, proiektu hau aurrera ateratzeko bidelagun eta gidari izan dudan tutoreari. 53
9. KAPITULUA Eranskina 1 Aurretik esan bezala gure proiektua aurrera ateratzeko Canvas LMSa ikasten.io zerbitzarian instalatuta egin genituen ikastaro probak eta ondorengo Moodlekin konparaketa ere. Hau horrela izanda eta edonork Canvas LMSa probatzeko aukera izateko beheko erabiltzaile eta pasahitzak sortu ditugu nahi izanez gero probatzeko aukera edonori ahalbidetuz. Irakasle zein ikasle kontuak sortuta daude, gehitutako ikastaroak ikasle ikuspegitik nola geratzen diren ere ikusteko aukera eskainirik. Nabigatzailean, https://canvas.ikasten.io-n sartuta hurrengoko erabiltzaileak erabilita egin ditzakezue nahi adina proba. IRAKASLE erabiltzailea: Erabiltzailea: irakasle_01 Pasahitza: Pasahitza_01 IKASLE erabiltzailea: Erabiltzailea: ikasle_01 Pasahitza: Pasahitza_01
9.1 irudia- https://canvas.ikasten.io-n sarbidea eta erabiltzaile ezberdinak 54 | science |
addi-c84e6bcc0592 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52627 | Berrikuntza prozesuetan irakaslearen rolak duen garrantzia eta eragina: Bizkaiko ikastetxe baten ikerketa kasua | Salterain Albedi, Igor; Barandiaran Arteaga, Alexander | 2021 | Igor Salterain Alberdi, Alexander Barandiaran Arteaga 108 Tantak, 2021, 33(1), 107-136 1. Sarrera Azken urteotan, ikastetxe askok berrikuntza prozesuak martxan jarrita dituzte eta prozesu hauetan irakasleek rol garrantzitsua jokatzen dute, berak baitira berrikuntzak aurrera eraman behar dituztenak. Prozesu horiek maiz gorabeheratsuak izaten dira, kasu batzuetan ez baita erraza izaten irakasleen rol aldaketa. Interesgarritzat jo dugu rol aldaketa horren inguruan ikertzea, lagungarria izan daitekeelako berrikuntza prozesuan sartu nahian edo sartuta dauden ikastetxeentzako. Bestalde, irakasleen hasierako formakuntzari ekarpen interesgarria egingo liokeela uste dugu. Lan honetan, ikastetxe batean egindako berrikuntza prozesuan zehar, irakasleen rolean egondako aldaketen gakoak aztertu dira. 2. aurrekariak 2.1. gaur egungo hezkuntzaren erronkak Gaur egun, globalizazioaren eraginez, gizartean etengabeko aldaketak eta eraldaketak bizi dira (Teran, 2018). Bere momentuan, gizarte industrialetatik informazioaren gizartera egin genuen jauzi. Salto honek, jarduera ekonomikoaren testuinguruan eta gizartearen funtzionamenduan eragina izan zuen: «La sociedad europea está en transición hacia una nueva forma de sociedad en la que es necesario responder a la necesidad de un amplio conocimiento de base y desarrollar habilidades para la ocupación y la vida económica» (Elboj, 2000, 59. or.). Orain, informazioaren gizarte baten bizi gara eta ezagutzaren gizarte batera goaz. Iraultza teknologiko eta digitalari esker, datuak ekoitzi eta truka ditzakegu, duela urte gutxi batzuk imajinatuko ez genituzkeen bitartekoen bidez (García et al., 2019). Halako gizarte bati erantzuteko, ez da nahikoa ezagutzaren jabe izatea, ezagutza denon eskuetan baitago. Ezagutza hori errealitate berri honi modu eraginkorrean aurre egiteko erabiltzen jakitea izango da funtsezkoa, helburua norbere kabuz pentsatzeko gai den pertsona eraikitzea bada bederen. Gizartearen beharrak aldatzeak, hezkuntzarenak ere aldatzea dakar (De Martín, 2005). Gizarteari erantzun behar dio hezkuntzak; egungo errealitateko egoerei aurre egingo dien hiritarrak hezi behar ditu eta orain arteko hezkuntza-sistemak ez dio errealitate horri erantzuten. Orain arteko hezkuntza-sistema honek, xx. mendeko ikasleei zuzendua baitzegoen, edukiak transmititzea izan du helburu, ezagutza helaraztea. Irakasle eta ikasleen arteko harreman bertikal tinkoak izan dira nagusi, hau da aditu-ezjakin harremanak eraiki izan dira. XXI. mendean, aldiz, hezkuntzak transformazio sozial eta pertsonalean lagundu behar du, hezkuntza bizitza osoko aldaketa-prozesu gisa ulertuz (Elboj, 2000). Ikasleek ezagutza guztia eskura izango dute eta etengabe alda-
Berrikuntza prozesuetan irakaslearen rolak duen garrantzia eta eragina https://doi.org/10.1387/tantak.22203 109 tzen joango den informazioa izango da. Hori horrela izaki, egun zer nolako baliagarritasuna du ezagutza hori transmititze hutsak? Zentzurik edukiko al du ezagutza finko bat emateak, etengabe aldatuz doan gizartean? Estatu zentralista batean, hezkuntza nolakoa izango den pentsatu eta diseinatzen du estatuak, berak kudeatu, administratu eta kontrolatzen du, komunitateen gaitasuna albo batera utziz (Mella, 2003), baina, gaur egun hori behar da? Informazioaren gizartearen agertoki berri honetan planteatzen diren erronkei aurre egin ahal izateko, hezkuntza-sistemak aldaketa sakonak egin behar ditu bere antolaketan, funtzionamenduan, metodologietan, edukietan eta baita bere helburuetan ere (Coll, 2010). Aldaketa horien funtsean, hezkuntzarekiko ikuspegiari buruzko hausnarketa behar-beharrezkoa izango da. 2.1.1. Berrikuntza metodologikoak Egin beharreko aldaketa sakonaren baitan hezkuntzaren ikuspegi aldaketak irakasleak berrikuntzaren bidea hartzera eraman behar ditu. Askotan erreformak berrikuntzarekin lotu dira baina garrantzitsua da bata eta bestea desberdintzea. Barraza-k (2005) kontzeptu bakoitzaren definizioak egin zituen, bien arteko desberdintasuna zein den ulertzeko. Alde batetik erreformek, hezkuntza sistemako estrukturan aldaketak eta antolakuntza zein helburuetan egokitzapenak egitea berekin ekarri ohi dituzte. Bestetik berrikuntzak, aldaketa zehatzei erreferentzia egiten die, ikuspegi pedagogiko-didaktikotik justifikatuta eta baloratuta egon ohi dira eta hiru alderdi aintzakotzat hartzen ditu: ezezaguna den zerbaiten azaleratzea, zerbait hori nobedadetzat edukitzea eta fenomeno berri horren erakundetzea. Azken finean, Rimari-k (2003) esan bezala, erreformek ez dute eskolako sistemaren kultura benetan aldatzen. Esan daiteke erreformak aldaketaren diskurtsoa direla, eta berrikuntzak, aldiz, aldaketak mugimenduan. Horrengatik guztiagatik, garrantzitsua da definitzea, berrikuntza oro aldaketa bat bada ere, aldaketa oro ez da berritzailea (Pérez, 2016). Rivas-ek (2017) horrela definitzen du berrikuntza: Una fuerza vital, presente en escuelas, educadores, proyectos y políticas, que es capaz de reconocer las limitaciones de la matriz educativa tradicional y alterarla para el beneficio de los derechos de aprendizaje del siglo xxi de nuestros alumnos. (Rivas, 2017, 20. or.) Berrikuntza batek ezaugarri desberdinak izan behar ditu ikasketa eta garapen bat gerta dadin. Sánchez-ek eta López-ek (2010) egindako ikerlanean lortutako ondorioetan ondorengoa aipatzen da. Lehenik eta behin, eskolaren ikuspegia eta helburuak argiak izan behar dira eta berrikuntza hau aurrera eramango duten agente guztiak ados egon behar dira eta erabakian parte hartu behar dute. Ondoren, eskolaren kultura guztiz aldatu behar da, ikuspegi indibidualistatik elkarlanera salto eginez. Hezkuntza ezin daiteke
Igor Salterain Alberdi, Alexander Barandiaran Arteaga 110 Tantak, 2021, 33(1), 107-136 loturik egon informazioa buruz ikastearekin eta oroimen lanak egitearekin, ikaskuntza eta irakaskuntza moduak aldatu behar dira. Sánchez-ek eta López-ek (2010) azaldutakoarekin jarraituz, kontuan hartu beharreko beste ezaugarri bat erabili beharreko estrategiak izango dira. Garapen instituzionalarekin batera, garapen indibidualari garrantzia eman behar zaio, azken finean ikasleak izan behar dira hezkuntza prozesuaren protagonistak eta beren lana izango da beren identitate propio eraikitzea eta horretarako irakasleek estrategia eta tresna desberdinak eskaini behar dizkiete. Eskainitako tresna eta estrategiez baliatuz, ikasleek beren kabuz ikasketa prozesua antolatzeko eta burutzeko gaitasuna garatu beharko lukete (Fullan eta Langworthy, 2014). Eskolaren egiturari ere garrantzia emango zaio, erabaki guneak banatuz eta erabakiak adostasunaren bitartez hartuz. Azkenik, behaketa eta ebaluazioa erabili beharko dira, prozesuaren nondik norakoak ikusteko eta ondo edo txarto dabilen ondorioztatzeko, horrela moldaketak eta autorregulazioa egin ahal izango dira (Sánchez eta López, 2010). 2.1.2. Irakasleen arteko talde lana eta Koordinazioa Berrikuntza prozesua aurrera eramateko unean ezinbestekoa da talde lana eta koordinazioa egotea. Hori guztia posible izateko eskola-kultura bat egotea beharrezkoa da, Sánchez-ek eta López-ek (2010) zioten, eskolakulturak hezkuntza komunitatea osatzen dutenei jarraitu beharreko pausoak markatzen dizkiela. Komunitatean hedatuta dagoen momentuan, jokaera eta gertaera zehatz batzuk aurreikustea lortzen da eta beste batzuk gertagaitzak bihurtzea. Zentzu horretan eta ez beste batean, egitura bat da: jendeari norabide konkretu batzuetara eta ez beste batzuetara eramaten dituen mekanismo moduan jarduten duena. Beraz, kulturak ordena sozial zehatz bat definitzen du, era batzuen iraunkortasuna edo denbora luzerako konfigurazio sozialak bermatuz. Berrikuntza prozesuaren barruan, hobekuntzan oinarrituko den eskolakultura baten ezaugarriak zeintzuk diren aipatzean, Louis et al.ek (1996) honako berezitasun hauek azpimarratu zituzten: lan taldeak eratzeko prestutasun eta erraztasunak eta zuzendaritzak hauei emandako autonomia mailaren garrantzia. Aldaketara bideratuta dauden kulturen beste ezaugarrietako bat konfiantza da. Konfiantza ezaugarri sistemiko bat bezala agertzen da, interakzio zehatz baten bitartez sortzen dena eta ez da soilik pertsonen jokaeran edo patroian gelditzen, baizik eta errutinetan eta taldeen eginiko ekintzetan agertzen da (Tschennan-Moran, 2004; Tschennan-Moran eta Hoy, 2000). Konfiantza ezartzen eta zabaltzen den kulturetan, irakasleen arteko talde lana ematen da, ondorioz beren artean bakoitzaren praktiken, jakintzen eta baliabideen elkar trukaketa gertatzen da (Muijs et al., 2004). Balyer-ek et al.ek (2017) ondorioztatu dute eskolako zuzendariek gaitasuna dutela irakasleak ahalduntzeko eta konfiantza bermatzeko. Honela
Berrikuntza prozesuetan irakaslearen rolak duen garrantzia eta eragina https://doi.org/10.1387/tantak.22203 111 izanik, hauek dira landu ditzaketenak: erabakiak modu partekatuan hartzea sustatzea, haien estatusa hobetzea, eskolak lan egiteko erakargarriagoak egitea, konfiantzan oinarritutako harremanak eraikitzea eta komunikazio eta harreman egokien giroa sortzea. Amenabarro-k eta Navarro-k (2020) irakasleen arteko harremanak duen eragina aztertu dute: Irakasleen arteko harremanak onak, sanoak eta positiboak izatea onurak dakartzan prozesu bat bezala ikusi behar dugu. Gainera, prozesu bat da, eskolako giroan eta irakasleen ongizatean eragin zuzena duelako. Bi elementu horiek interesgarriak dira eskola aldaketaren ikuspegitik, praktika metodologiko berritzaileak eta eraldaketa pedagogikoak sustatzeko unean, aukera egokiagoen aurrean kokatzen gaituztelako (Amenabarro eta Navarro, 2020, 137. or.) Irakasleen arteko talde lanak eta lankidetzak, berrikuntza prozesua bide onetik aurrera joatea ahalbidetuko dute. Sánchezek eta Lópezek (2010) Altagracia ikastetxeko berrikuntza prozesuan egin zuten ikerketatik ondorioztatu zuten taldean aniztasun handia egon arren, gai orokorrak banakoaren aurretik jartzeko gaitasun handia zutela irakasleek. 2.1.3. Ebaluazioa Moreno-k (2010) dio ebaluazioak eta kalitateak betidanik lotura estua izan dutela, oso zaila izango baitzen prozesu bat kalitatezkoa dela esatea, prozesu bera ebaluatu gabe. Berrikuntza prozesu bat ematen denean, ezinbestekoa da berau ebaluatzea, Murillo-k eta Kricheskyek (2012) dioten modura, berrikuntza prozesu osoan zehar jarraipen sistema bat ezarrita egon behar da. Beren iritziz ebaluazio formatiboa litzateke aplikagarri, baina berrikuntzaren inplementazioa egiten den momentuan ere ebaluazio sakon bat egin behar da, hobekuntzarako jarritako helburuak bete diren edo ez jakiteko. Esan bezala, prozesuan zehar etengabe hausnartzen egon behar da eta horrela, ezartze pausoa ematen denean jakingo da ezarritako helburuak lortu diren edo ez diren lortu eta hobekuntzarik egon den edo ez. 2.1.4. Formakuntza Esan bezala, etengabe aldatuz doan gizartean bizi gara eta ondorioz, etengabeko berritzea ezinbestekoa da. Irakasleek egoerara moldatzeko, aldatu eta etengabe formatzen egon behar dute. Martínez-en (2019) hitzetan, aldaketen aurrean hau da irakasleak egin behar duena: Irakasleek etengabeko aldaketen aurrean, ikaste-irakaste prozesuan duten rola berrikusta garrantzitsua da, ikasleen ezaugarriei erantzun eman behar badiete eta jakintzaren gizartearen eskakizunetara ego-
Berrikuntza prozesuetan irakaslearen rolak duen garrantzia eta eragina https://doi.org/10.1387/tantak.22203 113 2.2. irakaslearen jarduna Aditzera eman dugunez, gaur egungo ikasteko modua ez da lehenagokoa, informazioa leku askotatik jasotzeko aukera baitago eta horrek ikasteko moduan eragin du. Baina irakaskuntzan irakasleek duten rola kasu askotan ez da aldatu, izan ere informazioa eta jakintza guztia dutenak direla eta beren lana ezagutzaren transmisioa dela uste baitute (Viñals eta Cuenca, 2016). Tradizioz ezagutzen transmititzaile izan dira eta rol horretan eroso sentitu dira, haurrak informazioz bete behar dituztela pentsatuz. Aldiz, Tonucci-k (2012) haurrak edalontzi hutsak ez direla adierazi zuen, umeek jakin badakitela, eta gauza asko gainera, baina dakiten hori zer den ez dakigula zioen. Haurrak ontzi hutsak direla pentsatzearekin batera, tradizioz haur guztiak berdinak direla esateko joera egon da eta ondorioz haur guztiak berdin tratatuak izan dira. Baina haur bakoitza desberdina da, ezaugarri propioak ditu eta arreta jarri behar zaio bakoitzari. Horretarako, Barandiaran et al.ek (2012) azaldu bezala, irakaslea haurraren bidelaguna izan behar da, bakoitzaren ezaugarriak ezagutu eta bakoitzaren garapenerako testuinguru eta baliabide aproposak eskaini. Hezkuntza eremuan gertatzen diren prozesuak, konplexuak zein dinamikoak dira eta horiek horrela izanda, beharrezkoa da irakaslea profesional gogoetatsu eta autonomoa izatea (Esteve, 2004). Arroyabe-k (2008) esan bezala, irakasleen jarduna ez da nolanahikoa, irakasleen lana jakintzaren transmisio hutsa egitea baino zabalagoa da, baina ideia hori aurrera eramateko aldaketak egin behar dira eta oraindik irakasleen formazio akademikoan ez da aldaketa hori guztiz eman. Fernandez et al.ek (2013) diote irakaslea lan-munduan sartzen denean, lanbide honekiko duen ikuspuntua aldatu egiten dela, irakasle askok transformazio bat bizitzen dutela lanean hasten direnean eta gertakari horri «errealitateshok» esaten diotela. Horrek, beren buruarekiko segurtasuna galtzear dakar, Eirín et al.ek (2009) dioten bezala, irakasle hasiberriek estres handiagoa izaten dute, beren rol berriaren nortasuna aurkitu behar izaten baitute, giro berri, aldakor eta arrotz batean. Gogoeta gidaturako eta ira kas kun tzaikas kun tza prozesuari buruzko eztabaidarako denbora behar izaten dute. Ondorioz, nolako irakaslea izan behar da horri aurre egiteko? Zein ezaugarri eduki behar ditu? Irakasleek hainbat konpetentzia eta trebetasun behar dituzte, halakorik barik oso zaila baita gaur egun ikasleek beren ikaskuntza prozesuan aurrera egitea. Marchesi-k (2006) honako hauek aipatzen ditu: irakasleek izan beharreko konpetentzia eta baliabideen artean, ikasleekiko komunikazio gaitasuna, ikasleei ikasteko interesa estimulatzeko ahalmena, teknologia berriak txertatzeko gaitasuna, atentzio pertsonalizatuko emateko gaitasuna, gaitasun afektiboa, aniztasunari erantzuna emateko gaitasuna eta taldean lan egiteko gaitasuna. Delval-ek (2013) gaineratzen du, irakaslea eskolako
Igor Salterain Alberdi, Alexander Barandiaran Arteaga 114 Tantak, 2021, 33(1), 107-136 zutabe garrantzitsu bat izanik, ezinbestekoa duela zenbait ezaugarri betetzea, hala nola, ikasleak entzuten jakitea, laguntzea, bideratzea, jakin-mina piztea, arrazoibideak orientatzea, ikerketak bideratzea, etab. (Mesonero eta Torío, 1998). Eta hori guztia bereganatu ahal izateko, ez da ahaztu behar, beste edozein lanetan bezala, irakasle batek ere behar-beharrezkoak dituela bere lanarekiko jarrera, pasioa, bokazioa eta ezagutza (Bona, 2015; Williams 2015). Imbernon-en (2015) esanetan, irakasle bakoitzak bere ADN propioa du. Gaur egun, irakaslearen ADNa unibertsitatean jasotzen den formakuntzaren ondoren sortzen da eta horren barruan irakasle lanbideak, izaera propio eta askea izan beharrean, beste batzuen mendeko lanbidetzat hartzen da. Beste erakunde, administrazio, organismok edota enpresak esaten dutenaren mendean daude. Imbernonek (2015) hori aldatzeko beharra adierazi zuen, ADNaren oinarrizko ezaugarriak jarrera, esperientzia, kultura eta ezagutza izan beharko zirela eta inoren menpeko sentitu gabe irakasleen ahalduntzea eman beharko litzatekeela. Horretarako, ezinbestekoa da haiek berengan sinestea, identitate pedagogiko propioa baitute eta ezagutza pedagogikoa sortzeko gai baitira. Hik Hasi-k (2018) antolatutako jardunaldietarako prestatutako hezkuntza proposamenean azpimarratzen zen irakasteak, zaintzeak eta hezteak duten garrantziagatik, ezin litekeela edonor izan hezkuntzako profesionala. Beharrezkoak dira gaitasuna, prestutasuna eta prestakuntza. Irakasle Eskolan, Pedagogian, Psikologian eta unibertsitateko beste hainbat ikasketetan, ikasleen sarreran honako arlo hauek balioetsi behar direla: ikasketa-mailaz gain, haurrekin edo nerabeekin aritzeko gaitasuna, jarrera, gizarte hurbilarekiko konpromisoa, enpatia, elkarlana, ardurak hartzeko prestutasuna… Proposamenaren barruan zehatzago, irakasle batek izan beharreko prestakuntza puntuka azaldu zen (Hik Hasi, 2018): — Haurren Eskubideetan oinarritutako irakaskuntza. — Psikopedagogian eta soziopedagogian oinarrizko prestakuntza. — Metodologia berrietan prestatuta. — Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien arloan ezagutza izatea. — Curriculuma Euskal Herriko kultura-errealitatean oinarrituta egotea. — Taldean lan egiteko, egoera berriei erantzuteko eta familiekin eta inguruko komunitatearekin harremanetan aritzeko gaitua egotea. — Oinarrizko euskara hizkuntza oso doitua, hizkuntza idatzian zein ahozkoan gaitua eta goi mailako erabilera izatea, ezinbestekoa da. Irakaslearen rolari dagokionez, Delvalek (2013) oso argi dauka irakasleek ez dutela irakasten edo ezagutzak transmititzen, baizik eta ikasleek autonomiaz beren jardunetatik ikas dezaten testuingurua egokitzen dutela. Honekin bat, Imbernonek (2015) zioen, irakasleen arteko lankidetza eskola proiektu bateko ardatzetako bat dela eta horren baitan irakasleek galdera
Berrikuntza prozesuetan irakaslearen rolak duen garrantzia eta eragina https://doi.org/10.1387/tantak.22203 115 berriak planteatu eta erantzuteko gai izan behar dutela, eta dena zalantzan jarri. 3. MetoDoLogia Ikerketa kualitatibo hau, paradigma interpretatiboan kokatzen da eta ikastetxe zehatz baten egoera ulertu nahi da (Santamaría, 2013, 91. or.). Egoera berrikuntza prozesu bat da eta bere baitan ikerketa honek fenomeno bat du jomugan, hain zuzen irakaslearen rola, fenomeno hori ulertzea eta aztertzea izan baita (Ruiz, 2012) gure asmoa. Ikuspegi horretatik ez ditugu irakasleak eta beren testuingurua aldagai solte moduan irudikatu, osotasun moduan baizik (Cotan, 2016). Ikuspegi holistiko horrek eskatu digu gure aztergaia bere testuinguruan kokatzea, horregatik ikerketa honetan irakasleak beren ikastetxeko testuinguru historikoaren eta izan duten errealitatearen arabera aztertu dira. Kasu azterketa burutu den Bizkaiko ikastetxe horretan ikerketa burutzeak beraiek duten hezkuntza errealitatea sakon ulertzeko balio izan digu (Álvarez eta San Fabián, 2012). 3.1. ikerketa galderak eta helburua Ikerketa honen helburua, ikastetxe batean abiatu den berrikuntza metodologikoak irakaslearen rolean duen eragina aztertzea izan da. Ikerketa hau berrikuntza martxan jarri baino lehen eta martxan jarri ondoren gauzatu denez, konparaketa egiteko aukera egon da eta ondoren hobekuntza proposamenak egin dira. Beraz, ikerketa honen bitartez, hau izan da lortu nahi izan den xede nagusia: Ikastetxeko 3-6 zikloan izan den berrikuntzak irakasleen rolean izan duen aldaketaren analisia eta hobekuntza proposamena egitea. Helburuak kontuan izanda, honako ikerketa galderak erantzun dira: — IG1: Zein aldaketa izan da irakaslearen rolean berrikuntza eman denetik? • Ikaste irakaste prozesuan. • Lankideekiko harremanean. • Familiarekiko harremanean. • Haurrekiko harremanean. • Ebaluazioan. • Material, espazio eta denboraren antolakuntzan. — IG2: Zer ikuspegi edo bizipen (emozio, kezka, sentsazio...) daukate irakasleek rolaren inguruan? Berrikuntza gauzatu baino lehen eta ondoren.
Igor Salterain Alberdi, Alexander Barandiaran Arteaga 116 Tantak, 2021, 33(1), 107-136 — IG3: Zeintzuk dira berrikuntzaren helburuak lortzea errazten duten faktoreak? 3.2. parte-hartzaileen deskribapena Ikertu den berrikuntza metodologikoa, Bizkaiko ikastetxe batean burutu da. Euskal Herrian dagoen haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikastegi kontzertatua da. Kooperatiba gisa antolatuta dago eta beste lau ikastetxerekin batera batxilergoa ikasteko aukera ematen dute, horrela 0-18 bitarteko hezkuntza eskaintza emanez. 85 langile daude ikastetxean lanean eta 1015 ikasle dituzte. Berrikuntza hau haur hezkuntza etapara bideratua da eta etapa horren barruan bigarren zikloan. Ikastetxeak aurreko urteetan haur hezkuntzako 0-3 zikloan eraldaketa prozesu burutu du eta segida eman nahi izan dio haur hezkuntzako bigarren zikloari. Eraldaketa prozesuan, eraikin berri bat eraiki da. Irakasleak eta haurrak, ikasgela indibidualetan banatuta egotetik, espazio zabal batera pasatu dira. Horrela, gela bakoitzean irakasle bat eta 20 haur egotetik, espazio zabal berdinean 3 irakasle eta adin bereko 60 haur egotera pasatu dira. Espazio ireki horietan, haurren adin eta beharrei erantzuten dien materiala egokitu da. Bertan haurrak modu autonomo batean eta zirkulazio librean, espazio guztitik mugitzen ahal dira, dagoen materiala esploratuz eta jolastuz. Berrikuntza gauzatu baino lehen zituzten klase indibidualak txokoetan banatuta zeuden eta irakasleak bideratutako ekintzak burutzen zituzten, kasu askotan fitxak erabiliz. Esan bezala, kasu honetan ikerketa-lan honek aztertu duena 3-6 etapan egindako berrikuntzan irakasleak duen rol aldaketaren analisia izan da. Bertan 9 irakasle daude, 8 emakumezko eta gizonezko, adin bakoitzeko, 3, 4 eta 5 urte alegia, 3 irakasle: — 3 urtekoak: • Parte hartzailea 1: Ikastetxean denbora gutxi baina irakasle bezala esperientzia asko duen pertsona. • Parte hartzailea 2: Ikastetxean urte batzuk lanean dabilen pertsona. • Parte hartzailea 3: Ikastetxean urte batzuk lanean dabilen pertsona, baina adin tarte honetako umeekin urte gutxi. — 4 urtekoak: • Parte hartzailea 4: Ikastetxean urte asko lanean dabilen pertsona. • Parte hartzailea 5: Ikastetxean urte asko lanean dabilen pertsona. • Parte hartzailea 6: Ikastetxean urte batzuk lanean dabilen pertsona.
Berrikuntza prozesuetan irakaslearen rolak duen garrantzia eta eragina https://doi.org/10.1387/tantak.22203 117 — 5 urtekoak: • Parte hartzailea 7: Ikastetxean urte batzuk lanean dabilen pertsona, baina adin tarte honetako umeekin urte gutxi. • Parte hartzailea 8: Ikastetxean urte batzuk lanean dabilen pertsona, baina adin tarte honetako umeekin urte gutxi. • Parte hartzailea 9: Ikastetxean urte batzuk lanean dabilen pertsona, baina adin tarte honetako umeekin urte gutxi. Ikerketa honetan parte hartu dutenen onespen esplizitua jaso da lehenengo elkarrizketak burutu aurretik. 3.3. prozedura Jarraian, kronograma txiki bat dago, ikerketan jarraitu zaion prozesua irudikatzeko: Haur hezkuntzako koordinatzailearekin ikerketa adostu Irakasleei ikerketa azaldu Irakasleekin lehen elkarrizketak burutu Berrikuntza bitartean irakasleen praktikaren behaketa egin Irakasleekin bigarren elkarrizketak burutu eta talde eztabaida egin 1. irudia ikerketa prozesuaren kronograma 3.4. Datuak jasotzeko teknikak Prozesuari erreparatuz antzeman daiteke informazio eta datu mordoa jaso direla, batetik burututako elkarrizketetatik eta talde eztabaidatik, eta bestetik berrikuntza martxan izan denean irakasleen egunerokotasuna aztertzeko egindako behaketetatik eratorriak. Berrikuntza egin baino lehen eta ondoren dokumentazioaren azterketa ere egin da. Erabili ziren tresnak desberdinak izan ziren lortu nahi izan zenaren arabera, helburu desberdinak izan baitziren tresna bakoitzaren erabilera baldintzatu zutenak. 3.4.1. Elkarrizketa Elkarrizketa erdiegituratuak erabili dira, irakasleen ikuspegia, bizipenak eta esperientziak jasotzeko asmoz, elkarrizketatuaren ikuspuntutik eta beren esperientzian oinarriturik informazioa bilduz (Ballestin eta Fabregues, 2018). Elkarrizketak gertakizunei eta alderdi subjektiboei buruzko
igor Salterain Alberdi, Alexander barandiaran Arteaga 118 Tantak, 2021, 33(1), 107-136 informazioa biltzea ahalbidetzen du, hala nola, irakasleen egunerokotasuneko lanaren edo jardunaren eta momentu zehatzen (sarrera, zirkulazioa librea, jolas ordua...) inguruko sinesmenak, jarrerak, beldurrak, iritziak, baloreak… beste moduetara ikertu ezin izango direnak (Juaristi, 2003). bi elkarrizketa burutu dira irakasle bakoitzarekin ikerketa prozesuan zehar, bat berrikuntza gauzatu baino lehen eta bestea ostean. Horrela, irakasleak eraikin berrira joan baino lehen eta ondoren, lan egiteko moduaren inguruan izan dituzten bizipen eta sentimenduak jasotzeko aukera izan dugu eta horrek momentu biak alderatzeko aukera emango digu. Hauek izan dira eginiko bi elkarrizketetan erabilitako galderak: Lehen eLkarrizketa 1. Nola ikusten duzue berrikuntza hau?; beharrezkoa da egitea? 2. Nondik dator berrikuntza hau egiteko beharra edo ideia?; komunitate osoak erabakitakoa da? 3. Zein aldaketa egin beharko direla uste duzu?; nola irudikatzen duzu? 4. Zure burua zelan ikusten duzu prozesuan zehar?; eta berrikuntza egiterakoan? 5. beldur edo kezkak dituzu? 6. Oraingo praktikan zer da egokia eta zer ez? 7. eta berrikuntzarekin zein gauza ikusten dituzu egoki eta zein ez? 8. Ados zaude guztiarekin edo ez? 9. irakasle taldea nola ikusten duzu?; eta zuzendaritza taldea? 10. berrikuntzaren parte sentitzen zara? 11. Prozesu honetan zerbait ikusten duzu faltan?; eta horrela bada, nola egingo zenuke zuk? Bigarren eLkarrizketa 1. eguneko momentu desberdinak aipatuko ditut eta zuk bakoitzean zure lana zein den azaldu: • Harrera. • Jolas librea. • Atsedenaldia. • Jolas librea. • Bazkaria. • Jolas librea. • Agurra. 2. Zer da momentu bakoitzean egiten duzuna zehazki? Zein irizpideren arabera egiten duzu lan hori, teoria konkretu batetik, formakuntza batetik jasotakoaren arabera...?
Berrikuntza prozesuetan irakaslearen rolak duen garrantzia eta eragina https://doi.org/10.1387/tantak.22203 119 3. Zelan sentitzen zara momentu bakoitzean (momentu bakoitza)? 4. Beldur, kezka edo zalantzarik al duzu? zeintzuk? 5. Zer da aldatu dena zure praktikan? zu zeu aldatu egin zara? zertan? Aldaketa onerako izan dela pentsatzen duzu? 6. Eta zu gustura zaude berrikuntzarekin? zuk zer aldatuko zenuke bizitzen ari zaren egoeratik? 7. Ebaluaziorik egiten duzue? (norena espazioa, umea, irakasleena). 8. Noiz eta zelan? zer aldatuko zenuke ebaluaziotik? 9. Ezezkoa bada, uste al duzu behar dela? zuk nola egingo zenuke zehazki? 10. Irakasleen arteko koordinazio asko ez zegoela irten zen lehen elkarrizketan. Berdin jarraitzen du denak? zer izango litzateke beharrezko koordinazio egoki bat egiteko? zer irizpide erabiliko zenituzke koordinazioa egokia izan dela esateko? zer oztopo ikusten dituzu koordinazio prozesuan? 11. Talde bat zaretela esango zenuke 9 irakasleok? zer irizpide hartzen dituzu kontutan hori esateko? nola bizitzen duzu zuk taldea? zer behar du taldeak garapen gehiago lortzeko? 12. Ikasketa buruarekin harremanik daukazue? nolakoa da? nolakoa izan beharko litzateke zure ustez? zu ikasketa burua bazina zer egingo zenuke? 13. Hemendik aurrera zein da zure erronka pertsonala? Eta berrikuntzaren erronka? ados al zaude erronka horrekin? besteak ere ados daudela uste duzu? 3.4.2. Behaketa Eraikin berrian egin den praktikan behaketa parte-hartzailea burutu da, eta horrek balio izan du irakasleek berrikuntza gertatzen den unean duten rola aztertzeko. Behaketa parte-hartzailean ikertzaile eta parte-hartzaileen arteko interakzioa soziala dago eta datuak modu sistematiko batean jasotzen dira (Taylor eta Bogdan, 1992). Behaketa, berrikuntza garaian egin da, irakasleak lanean egon direnean, espazio bakoitzean goiz baten, momentuko gertakariak jasoz. Juaristi-k (2003) esan bezala, behatzaileak ikusten duena deskribatu behar du balio iritzirik eman gabe, ondoren egiten dira hausnarketak. Behaketa haurrak eskolara sartzen ziren momentutik egin da. Irakasle eta koordinatzaileen arteko batzarrak ere behatu dira. Behaketak egin aurretik behaketa objektu, kasua edo egoera eta modua zehaztu da.
Igor Salterain Alberdi, Alexander Barandiaran Arteaga 120 Tantak, 2021, 33(1), 107-136 1. taula behaketako oharrak jasotzeko taula Kategoria Eremua Haurrarekiko harremana Familiarekiko Harremana Talde lana Ebaluazioa Lan egiteko modua Harrera Zirkulazio librea Ebaluazioa Agurra 3.4.3. Eztabaida-taldeak Eztabaida-taldeen bidez, parte-hartzaileek beren hitzak erabiliz ikerketa objektuarekiko dituzten sentimendu, kezka eta esperientzien gaineko informazioa lortu nahi izan dugu. Teknika honek, galdera batzuen laguntzaz, parte-hartzaileen arteko komunikaziotik abiatuta, intereseko gai bati buruzko pertzepzioak eta ideiak lortzeko eta informazioa elkarren artean eraikitzeko balio du (Ballestin eta Fabregues, 2018). Berrikuntza honetako partaideen iritziak, ikuspuntuak eta kezkak (berrikuntza prozesua gauzatu ondoren beren jardunaren, ebaluazioaren, talde izaeraren, koordinazioaren eta formakuntzaren ingurukoak) bildu nahi izan dira metodo honekin. eztaBaida-taLdeak: gidoia Ondorengo lerroetan talde eztabaidarako erabilitako gidoia azalduko dugu: Talde eztabaida honetan jasotako informazioa ikerketarako baliagarria denez, baimena eskatzen dizuet ahotsak grabatzeko. Ziurtatzen dizuet grabazio hau ikerketarako soilik erabiliko dela eta anonimotasuna gordeko dela. [grabagailua martxan jarri] Orain arte burututako elkarrizketen harira, orain taldean hitz egiteko aukera izango duzue. Urte batzuk pasatu dira berrikuntza prozesua martxan jarri zela eta orain dela gutxi hasi zarete espazio berrian lan egiten. Horren guztiaren inguruan galdera batzuk egingo dizkizuet. Galderekin hasi baino lehen, esan nahi dizuet, bakoitza libre dela lasaitasun osoz hitz egiteko eta nahi duena esateko askatasun guztiarekin. Eskatzen dudan bakarra txandak errespetatzea da. Hau guztia grabatu egingo denez, ondoren dena ondo ulertzeko.
Berrikuntza prozesuetan irakaslearen rolak duen garrantzia eta eragina https://doi.org/10.1387/tantak.22203 121 gaLderak 1. Berrikuntza gauzatu baino lehen, egunerokotasunean nola egiten zenuten lan? Modu berdinean egiten zenuten lan guztiok? zertan berdin eta zertan desberdin? umea ikusteko modua partekatua zenuten? eskaintza berdina zen? zertan oinarritzen zineten zuen eskaintza egiteko? Nola koordinatzen zineten? zein zen koordinatzailearen egitekoa? zein ikasketa buruarena? zuzendaritzarekin zein zen zuen harremana? 2. Eta orain berrikuntza gauzatu dela, zein da zuen jarduna? Modu berdinean egiten duzue lan? galdetu koordinatzaile, ikasketa buru eta zuzendaritzaren inguruan. 3. Zuen arteko harremanetarako eta koordinatzeko zer egiten duzue? (erantzunaren arabera) zer egin beharko litzateke? 4. Egunerokotasunean ebaluaketarik egiten duzue? nola irudikatzen duzue ebaluazioa? zein elementu iruditzen zaizue ebaluatu behar duzuela? Horretarako ba al dago tresnarik? Prozesuak dokumentatzen dituzue? zer esaten diezue familiei euren umeen inguruan? nola egiten duzue? noiz? 5. Formakuntzaren beharra ikusten duzue? zetan zehazki? eta nola nahiko zenukete formazio hori zehazki? 6. Zer uste duzue hobetu beharko zela zuen jardunean? alderdi guztien inguruan galdetu zehazki. 7. Espazio moldatu zenetik, hilabete batzuk pasa dira jada, Nola ikusten duzue zuen burua? Gustura zaudete? seguru sentitzen zarete? baduzue kezka edota beldurrik? 3.5. Datuak analisia Erabilitako tekniketatik lortutako informazioaren analisi kualitatiboa egin da, zehazki edukien analisia (Krippendorff, 1980). Atal honen helburua lortutako informazioari zentzua ematea da (Ballestin eta Fabregues, 2018). Lehen urratsa, lortutako informazio guztia bildu eta elkarrizketen transkripzioa egitea izan da. Dena bilduta izandakoan sakoneko irakurketak egin dira informazio guztiaz egoki jabetu eta barneratzeko. Hau egin ondoren, informazioaren murrizketa bat burutu da, beharrezkoa ez den informazioa alderatuz eta baliagarria dena gordez. Baliagarria zen informazio edo datu guztiak unitateetan sailkatuko dira, irizpiderik desberdinenak aintzat hartuz. Honen ostean, unitateetan kokatu den informazioa kategoria eta azpikategorietan banatu da. Kategoria eta azpikategorietako informazioa erabili da emaitzak eta ondorioak ateratzeko. Kategorizazioa modu irekian burutu da (San Martín, 2014). Ikerketaren etikarekin lotutako alderdiei dagokienez, azpimarratu behar da oinarrizkoa izan dela, ikerketan parte hartu duten pertsonen duintasuna
Igor Salterain Alberdi, Alexander Barandiaran Arteaga 122 Tantak, 2021, 33(1), 107-136 eta osotasuna zaintzea eta haien askatasuna eta autonomia errespetatzea. Horrez gain, beren anonimotasuna errespetatzeko, parte hartzaileen bakoitzari PH = parte hartzailea eta pertsona bakoitzari dagokion zenbakia jarri zaio kode modura. 4. eMaitZak Datuak jasotzeko erabilitako tekniken bitartez lortutako informazio guztia aztertu ostean, eskuratutako emaitzak azaldu ditugu. Emaitzak ikerketa-galderen arabera antolatuta erakutsiko ditugu. Emaitzetan, behaketetatik, elkarrizketetatik eta talde eztabaidatik lortutako datuak erabili dira. Horretarako behaketatik (B) lortutako erantzunak eta elkarrizketetan eta talde eztabaidan parte-hartzaileen (PH) erantzun laburtuak erabili ditugu. 4.1. Lehenengo ikerketa-galdera Zein aldaketa izan da irakaslearen rolean berrikuntza eman denetik? (Ikaste-irakaste prozesuan, lankideekiko harremanean, familiarekiko harremanean, haurrekiko harremanean, ebaluazioan, material, espazio eta denboraren antolakuntzan). Irakaslearen rolean berrikuntza eman denetik izan diren aldaketak aztertuz, lehenik eta behin esan dezakegu, lan egiteko moduari dagokionez, gehiengoak aldaketa ikusi duela beren jardunean, bakarka lan egitetik orain taldean lan egitera igaro behar dutelako. Lehen askatasun gehiago zuten bakoitzak nahi zuen erara lan egiteko eta orain berrikuntza metodologikoa eman denean, lan egiterako eran zuten askatasuna murriztu egin da. Baina antzeman daitekeen moduan, taldean lan egin behar badute ere, bakoitzak lan egiteko modu desberdinak ditu: (B) «Irakasleak desberdinak batzeko momentuan lan egiteko modu desberdina, batek oihukatu bestea modu lasai eta hurbila; Irakasle bat fitxak egiten dagoen bitartean, beste bat zirkulazio librea erabiltzen dago». Talde lanari dagokionez, datuak alderatuz, 9 irakasleek talde moduan lanik egiten ez dutela ikus daiteke. Horren adibide garbiak dira, esaterako, irakasle batekin adibidez fitxak egitea eta beste batekin zirkulazio librean aritzea. Azpimarratu daitekeen beste gauza bat zera da, urteka harremana badagoela baina etapan ez dela berdina gertatzen. Gerta daiteke teorian bat egitea baina praktika oso desberdinak dituzte (B) «Irakasle batek tonu altuan oihukatuz batzeko esaten duen bitartean, beste bat haurrengana hurbiltzen da modu lasai eta hurbil batean batu egin behar dela esanez».
Berrikuntza prozesuetan irakaslearen rolak duen garrantzia eta eragina https://doi.org/10.1387/tantak.22203 123 Ebaluazioari dagokionez, ikus dezakegu bi tekniken bitartez lortutako informazioa kontrajarria dela. Irakasle batzuek elkarrizketan esandakoari erreparatuz, esan daiteke ebaluazioren bat egiten dutela edo behintzat, proiektuak amaitzen direnean egiten dutela. Baina behaketaren bitartez lortutako datuek adierazten dute ez dutela inoiz ebaluatzeko tresnarik erabili, ezta inolako oharrik, informaziorik edo apunterik jaso ere. Formakuntzarekin jarraituz, hasieran aipatutakoa gertatzen da, elkarrizketen bitartez lortutako informazioa kontrajarria da, gehienek formaziorik jaso ez dutela esaten duten arren, badago baten bat formakuntza zabala jaso dutela esaten duena. Formakuntzarik ezaren aurrean, irakasle gehienek honen beharra azpimarratzen dute eta zehazki, «zelan lan egin, nola ebaluatu, nondik nora joan (PH7)» inguruko formakuntza nahi dute. 2. taulan bereizita dauden datuak aztertuz gero, argi gelditzen da irakasle bakoitzak gauzak ikusteko modu oso desberdina duela, gauza berdinaren inguruan ondorio oso desberdinak irten baitira. 2. taula teknika desberdinetatik lortutako datuen antolaketa Elkarrizketa Behaketa Lan egiteko modua 1. Lehen orain baino errazagoa zen, ume gehiago izan arren, sentsazioa da gutxiago daudela (PH1). 2. Lehen bakarkako lana egiten zen eta orain taldeko lana da eta zaila da (PH4). 3. Erreferentzia galdu da umeekiko (PH5). 4. Irakasle batek fitxak erabiltzen dituen bitartean, beste bat zirkulazio librea erabiltzen dago (PH2). 5. Lehen bakoitza bere kabuz aritzen zen, orain taldean lan egin behar dugu hiru irakasleren artean (PH3). 1. Zigortu egiten da eta epaile lanak erabiltzen dira gatazkak bideratzeko (B). 2. Irakasleek modu desberdinean jarduten dute. Materiala jasotzeko orduan, batek oihukatu egiten du eta beste bat modu lasai eta hurbilean gerturatzen da haurrengana (B). Talde lana 1. Irakasle batek fitxak erabiltzen dituen bitartean, beste bat zirkulazio librea erabiltzen dago (PH2). 2. Ez dut uste talde bat garela, urteka harremana dago, etapaka ez (PH2). 3. Ez gara talde bat (PH3). 4. Teorian bat egiten dugula pentsatzen dut, baina praktika desberdinak ditugu (PH1). 1. Guraso eta haurrak eskolara datoz eta ez diote harrerarik egiten. Irakasle bi beren artean hitz egiten, bestea tailerretan (B). 2. Irakasle batek tonu altuan oihukatuz batzeko esaten duen bitartean, beste bat haurrengana hurbiltzen da modu lasai eta hurbil batean batu egin behar dela esanez (B).
Berrikuntza prozesuetan irakaslearen rolak duen garrantzia eta eragina https://doi.org/10.1387/tantak.22203 125 4.2. bigarren ikerketa-galdera Zer ikuspegi edo bizipen (emozio, kezka, sentsazio...) daukate irakasleek rolaren inguruan? Berrikuntza gauzatu baino lehen eta ondoren. Berrikuntza gauzatu baino lehen Berrikuntza gauzatu baino lehen, irakasle bakoitzak sentimendu desberdinak zituen, bakoitzak bereak, baina gehien errepikatzen zirenak zalantza, beldurra eta ziurgabetasuna ziren: «Dudak, beldurrek, segurtasun eza, ez jakitea nondik, nora, zelan? Denok batu behar gara eta hori ez da heldu» (PH2), «Duda pilo bat ditut, eztabaidetan parte hartzen dut baina neurri baten, asko neurtu egin behar da zer esaten den, zer esaten dugun… esaten ditut gauzak baina kontrolarekin, duda asko ditut eta datorren urterako kriston beldurra. Hemen esaten da denok garela bardinak baina ez. Hurrengo urtera begira kriston beldurrarekin nago, gure arteko batzuekin oso ondo funtzionatzen dut baina… baina beldur asko ditut» (PH7), «Orokorrean irakasleek dituzten sentimenduak txarrak dira, ilusioak, poztasunak edo zirrarez beteta egon beharrean, beldurrak eta zalantzak dituzte, etorriko denaren beldur dute eta honek erresistentziak izan daitezke prozesurako» (PH1). Berrikuntza gauzatu ondoren Beldurrak eta zalantzak izan arren, espazio berriak umeengan izan duten eragina ikusita pozik daudela esan daiteke. Beldur eta ziurgabetasuna gutxituz joan bada ere, oraindik ezjakintasunaren ondorioz sentimendu hauek mantentzen dira: «Beldur eta kezka asko. Momentu askotan ez dakit zer egin behar dudan» (PH9), «Ba momentu batzuetan ondo eta beste batzuetan txarto» (PH6). Baina esan bezala, umeei begiratu eta berengandik jasotzen dutena ikusita batzuen sentimenduak aldatu egin dira: «Oso ondo, bai umeak eta bai gu irabazten irten garela uste dut» (PH1). 3. taulan ikus daitezke irakasleek emandako erantzunak:
Igor Salterain Alberdi, Alexander Barandiaran Arteaga 126 Tantak, 2021, 33(1), 107-136 3.taula «irakasleen sentimenduak» eremuko kategorizazioa Kategoria Kodea Adibidea Irakaslearen sentimenduak Berrikuntza metodologikoa baino lehen BMBL 1. Dudak, beldurrek, segurtasun eza, ez jakitea nondik, nora, zelan? Denok batu behar gara eta hori ez da heldu (PH2). 2. Duda pilo bat dut, eztabaidetan parte hartzen dot. Baina neurri baten, asko neurtu behar da zer esaten den, zer esaten dugun… esaten ditut gauzak baina kontrolarekin, duda asko ditut eta datorren urterako kriston beldurra. Hemen esaten da denok garela bardinak baina ez. Hurrengo urtera begira kriston beldurrarekin nago, gure arteko batzuekin oso ondo funtzionatzen dut baina… baina beldur asko ditut (PH7). Berrikuntza metodologikoaren ostean BMO 1. Oso diferentea da eta niri gehien kostatzen zaidana da, bakoitza bere gelan egonda harremana izatea besteekin. Izan ere, orain 3 gara eta lehen zure gelara sartzen zinen, zure umeekin, eta hemen da «roce continuo». Goizeko bederatzietatik eta bakoitza gara «de nuestro padre y madre» eta nik uste dut hor sortzen direla orokorrean rollo txar-txarrak. Baina bueno, batzuetan arnasa hartu behar da sakon eta listo (PH5). 2. Ba momentu batzuetan ondo eta beste batzuetan txarto (PH4). 3. Oso ondo, bai umeak eta bai gu irabazten irten garela uste dut (PH1). 4. Beldur eta kezka asko. Momentu askotan ez dakit zer egin behar dudan (PH9). 4.3. Hirugarren ikerketa-galdera Zeintzuk dira berrikuntzaren helburuak lortzeko gehitzen edo errazten duten faktoreak? Berrikuntza errazten duten aldagaiak zeintzuk diren jakiteko, prozesuaren helburuak lortzeko zailtasunak edo erresistentziak aztertu ditugu eta hiru aldagai dira berrikuntza prozesua zailtzen duten faktoreak. Lehenengoa irakasleek taldean lanik ez egitea da. Erabilitako tekniken eta jasotako datuen bitartez, ikus daiteke, irakasleen artean ez dagoela talde lanik. 9 irakasle dira eta ziklo berean egiten dute lan, baina ez dute taldean lan egiten. Bakoitzak lan egiteko modu bat dauka eta nahiz
Berrikuntza prozesuetan irakaslearen rolak duen garrantzia eta eragina https://doi.org/10.1387/tantak.22203 127 eta bileretan hitz egin, gauza komunak izan, bakoitzak berak nahi duen moduan egiten du lan: «Ez dut uste talde bat garenik, ondoan ditugunekin bai, urteka uste dut badagoela harremana, baina etapa bezala… egiteko moduak desberdinak dira, nahiz eta berba asko egin publikoan gero bakoitzak nahi duena egiten du. Bileretan hitz egiteko ez dut sentitzen konfiantza bat edo errespetu batekin hitz egiten dela. denon artean entzun, besteak esandakoarekin ez nago ados… hitz egitea kostatzen da eta «a la defentsiba» dago jendea, hitz egiteko beldurra ere badago» (PH2). Ez daukate elkarrekiko konfiantza eta elkartzen dituen gauzak kontuan hartu eta erabili beharrean, ondokoak zerbait txarto egitearen zain daude, txarto egindako hori hizpidera ekartzeko. Taldean lan egitera ohituta egon behar zuten, urte askoan lanean aritutako irakasleak baitira, baina kontrakoa da, bakoitzak bere lanean modu indibidual eta pertsonalean lan egitera ohitu dira. Prozesua zailtzen duen bigarren faktorea, ebaluaziorik ez egitea da. Egunerokotasunean ez da ebaluaziorik egiten, irakasleen artean hitz egiten da baina egiten den horrek ez dauka helbururik, ezerezean gelditzen diren hizketaldiak izaten dira. Irakasle gehienek ez dela egiten edo gutxi egiten dela diote eta ez dagoela hau egiteko irizpiderik: «ez da e itten ebaluaketarik» (PH2), «ez dau sistematizaute, ez dau astelehenetan 17:00etan elkartuko gara mailakuek, edo eukingo dot astelehenero ordu erdi nire umien ebaluazioa eitteko» (PH1). Gainera, beren esanetan ez dute argi zer den ebaluatu beharrekoa eta nola egin ebaluaketa: «hombre nik pentsetan dot, zeozer ebaluatzeko lehengo jakin behar dala zein dan helburua eta jakitteko zein dan helburue jakin behar dozu zein dan prozesua eta ez dakigu» (PH6), «Nik pentsetan dot, ebaluaziñue dala hezkuntzako betiko San Benitue. Beti jueten ga ebaluatzera, helburuek argi eukin barik, eta ebaluatzeko irizpide batzuk argi eukitteko, argi eduki behar dozu taldien zelan begittu behar dozun, zer kontutan hartu behar dozun, baina lehengo ipini behar dozu helburua» (PH5). Ebaluazioari garrantzia ematen diete eta gabezia bat dagoela argi daukate baina ez dakite nola egin aurre: «Haur hezkuntzatik urteten dan umiek hori jakin bidau? Ba eztakit» (PH7). Azkenik, prozesua zailtzen duen aipatu beharreko faktorea formakuntzarik eza da. Berrikuntza abiarazi baino lehen eta ondoren formakuntzarik ez jasotzeagatik kexu dira, guztiek horren beharra azpimarratzen dute. Hainbat hutsune identifikatzen dituzte, landu gabe dauden gai asko eta hau landu ezean prozesuari eta berei (irakasleei) eragin handia egingo diela uste dute: «Uste dut gauza asko lotu behar direla gauza barri bat martxan ipini baino lehen. Zelan lan egingo dugun, nola ebaluatu, nondik nora joango garen, formakuntza jaso behar dugun… eta ikusten dut, eguna helduko dela berrikuntza metodologikoa martxan jartzeko eguna eta txikipark bat izango dela, bakoitzak ahal duena egin edo hobeto ahal duena egingo duela» (PH7). Haurren beharretara egokituko den espazio bat eraikiko du-
Igor Salterain Alberdi, Alexander Barandiaran Arteaga 128 Tantak, 2021, 33(1), 107-136 tela uste dute, zer nolako espazioa behar duten oso ondo jakin gabe eta honen inguruko formaziorik jaso gabe. Bakoitzak duen jakintzaren araberako espazioa diseinatu dute baina irakasle moduan espazio berri horretarako prest ez daudela diote: «Irakasleok formakuntza behar dugu, dena batera egin behar da, prozesua hasi zenean formakuntza jaso, horrela espazio aldatzeko hitz egiten geundenean (planoen diseinua egiten) hobeto izango zen, horrela jakingo nuen hemen zerbait aldatu behar da, horrela egin behar da... Formakuntza falta dago, espazioa aldatuko da, baina barrukoa (gu), ez gara aldatzen» (PH2). 5. onDorioak Irakasle batek berrikuntza metodologiko batean izan ditzakeen rol aldaketak aztertu dira ikerketa honetan eta alderdi gehienetan aldaketarik egon ez dela ondoriozta daiteke. Izan den aldaketa esanguratsuena, espazio aldaketa egon denez, gela batean irakasle batek bakarrik lan egitetik, espazio handi baten beste bi irakaslerekin lan egitera pasatu direla da. Baina honek ez du beren lan egiteko moduan aldaketa nabarmenik ekarri. Berrikuntza prozesuak irakasleen rolean duen eragina aztertzeko irakasleen partaidetzari erreparatu zaio. Honela, egindako elkarrizketa eta talde eztabaidan irakasleek esan zuten moduan, berrikuntza prozesua bera ez da haiengandik sortzen den proiektua, ezta ere familiak eskatutakoa. Aldiz, berrikuntza prozesuaren jatorri eta gauzatzea adierazteko inposizio hitza erabili izan dute batzuek. Ikastetxean eta hezkuntza komunitatean parte diren irakasleak kontuan ez hartzeak, hainbat ondorio ekar ditzake, batik bat, irakasleak ahultzea eta prozesuarekiko erresistentziak sortzea (Bolívar, 2000). Hau guztia estatu zentralista batekin alderatu daiteke, non estatuak berak, hezkuntza nolakoa izango den pentsatu eta diseinatu ez ezik, hezkuntza kudeatu, administratu eta kontrolatu egiten baitu, komunitateen gaitasuna albo batera utziz (Mella, 2003). Hobekuntza proposamen bat aurrera joan ahal izateko, hezkuntza komunitate osoaren edo gehiengoaren erabakia izan behar da. Inoiz ez da aldaketarik emango, partaideak ez baldin badute beharrezko ikusten, motibatuta ez baldin badaude eta ez baldin badute aldaketa desio (Murillo eta Krichesky, 2012). Horrek guztiak lan egiteko moduan eragina izan dezake, Berrikuntza prozesua horrela ulertuz, irakasleek ez dute bere sentitzen eta ez daukate motibaziorik, ondorioz ez dira proiektuan inplikatuko eta iraganean lan egiten zuten bezala lan egiten jarraituko dute. Horregatik, garrantzitsua da irakasleak hasieratik prozesuaren parte sentiaraztea, interesa eta motibazioa sortuz, eta berrikuntzarekin bat datorren lan kultura sortzea (Sánchez eta López, 2010). Hezkuntza komunitatea osatzen duten pertsonen usteak
Berrikuntza prozesuetan irakaslearen rolak duen garrantzia eta eragina https://doi.org/10.1387/tantak.22203 129 eta sineskerak eragin handia izan dezakete berrikuntzaren arrakastan, beraz, oso garrantzitsua da aldaketa eta hobekuntza iraunkorra xede dituen eskola-kultura lortzea (Murillo eta Krichesky, 2012). Irakasleek beren rola eta prozesuan zehar bizi izan dituzten bizipenei (emozio, kezka, sentsazio...) erreparatuz, argi ikusi da gehiengoak beldurra eta ziurgabetasuna sentitu duela. Ziurgabetasun horren aurrean konfiantza lortzeko, irakasleen arteko harreman ona, sakona eta positiboa izatea lagungarria da, irakasleen arteko harreman estuak onurak dakartza eskolako giroan eta irakaslearen ongizatean (Amenabarro eta Navarro, 2020). Prozesuan zehar, ezjakintasuna eta zalantza izan dira gehien erabilitako hitzak, hasieran espazio berria egon baino lehen ez zekitelako nolakoa izango zen, nola lan egin behar zuten eta espazio berria sortzerakoan lasaiago egon arren zalantzak hor jarraitzen zuten, ez zutelako berrikuntza metodologikoaren ostean lan egiteko moduaren inguruko formaziorik jaso. Horrez gain, hiru dira berrikuntza prozesua zailtzen duten faktoreak. Lehenengoa irakasleek taldean lanik ez egitea da. Ikerketa honen bitartez, ikus daiteke, 9 irakasleren artean ez dagoela talde lanik. Jasotako datuetan ikus daiteke, berrikuntza gauzatu baino lehen irakasle bakoitzak lan egiteko modu bat duela eta beren arteko koordinaziorik ez dela existitzen. Baina, berrikuntza gauzatu eta gero etapako koordinazioa hobetu bada ere, oraindik taldean lan egiteko eta beren artean harreman positiboak eraikitzeko arazoak daudela ikus daiteke eta hitz egiteko konfiantzarik eza da gehien nabarmentzen dutena. Koordinazio eta harreman falta honek eragin zuzena du prozesuarekin, izan ere, konfiantza ezartzen eta zabaltzen den kulturetan, irakasleen arteko talde lana egiten da; ondorioz beren artean bakoitzaren praktiken, jakintzen eta baliabideen elkar trukaketa gertatzen da (Muijs et al., 2004). Berrikuntza prozesua zailtzen duen bigarren faktorea, ebaluaziorik ez egitea da. Murillo-k eta Krichesky-ek (2012) dioten bezala, berrikuntza prozesu osoan zehar jarraipen sistema bat ezarrita egon behar da, hau ebaluazio formatiboa izanik. Baina berrikuntzaren inplementazioa egiten den momentuan ere ebaluazio sakon bat egin behar da, hobekuntzarako jarritako helburuak bete diren edo ez jakiteko. Baina emaitzetan ikus daitekeen bezala, prozesuan zehar ez dute ebaluaziorik egiten eta inplementazio momentuan ere ez. Ikerketatik irten den beste kezka bat, hezkuntza komunitatetik kanpo dagoen norbaiten (kanpo agente) laguntza falta izan da. Ebaluazioa barne mailan egin daitekeen zerbait da, baina kanpo agente batek egin dezakeen ebaluazioa ere aberasgarria izaten da, kanpo ikuspegi bat ematen diolako, prozesu osoan zehar egon barik eta kutsatu barik dagoelako (Murillo eta Krichesky, 2012). Azkenik aipatu beharreko hirugarren faktorea formakuntzarik eza. Berrikuntzaren inplementazioa egin baino lehen eta ondoren formazio ez jasotzearen kexu dira, beren jarduna aurrera eramateko gai ez direla esa-
Igor Salterain Alberdi, Alexander Barandiaran Arteaga 130 Tantak, 2021, 33(1), 107-136 ten dute. Honek ere zaildu egin du prozesua, Bolivarrek (2004) esan bezala, irakasleen etengabeko formakuntza ezin daiteke lanaren testuingurutik at egon, profesional bezala lanaren testuinguruarekin lotutakoa izan behar da. 6. HobekuntZa propoSaMenak Azken urte hauetan, gizarteak aldaketa ugari jasan ditu, eta Azkarraga-k (2010) dioen moduan, gaur egungo gizarteak, pertsona motibatua, parte-hartzailea, aplikatua bezain inplikatua, sortzailea, autonomoa, talde lanerako jarrera eta gaitasuna duten pertsonak behar ditu. Eginkizun hori hein handi batean, hezkuntzaren esku dago. Gaur egungo hezkuntza sisteman, berrikuntza eta horri erantzungo dion irakasleen rol aldaketa ezinbestekoak dira, baina horretako prozesu egoki bat ezarri behar da. Berrikuntza prozesu guztiak desberdinak dira, ikastetxe bakoitza mundu bat izanik, bakoitzean martxan jarri nahi den berrikuntza ere mundu bat izango da. Ikastetxe honetan, prozesua martxan dagoenez eta ezinezkoa denez hasierara bueltatzea, ikerketan zehar identifikatutako gabeziei aurre egiteko formazio saio batzuk proposatu dira eta horretarako, Osinaga eta Ozaeta-k (2012) egindako lana hartu da kontuan. Horrez gain, eskola bakoitzak bere beharrei egokitutako berrikuntza bat diseinatzea garrantzitsua denez, etorkizunean berrikuntza prozesu bat martxan jar dezaketen ikastetxeei lagungarri izan daitekeen proposamen egin zitzaien. Horretarako, Murillo eta Kricheskyk (2012) eginiko lana hartu zen oinarri gisa. Hona hemen proposamen laburtua: berrikuntza prozesuak jarraitu beharreko pausuak Lehenik eta behin argi eduki behar dena zera da, aldaketa bat ez dela ekintza konkretu bat, prozesu bat da (Coronel, 1996; Bolívar, 2002; Fullan, 2002, apud Murillo eta Krichesky 2012). Aldaketa prozesua honako fase edo etapa hauetan banatzen da: — Hasiera: pertsona edo talde batek, arrazoiren batengatik, hasiera bat ematen dio aldaketa proiektu edo programa bati eta horretarako diagnostiko bat egiten dute. — Diagnostikoa: ikastetxeko profesionalek eginiko ikerketa eta hausnarketa sakona. — Planifikazioa: Jarraitu beharreko pausoen plangintza. — Inplementazio: Plangintza aurrera eramateko erabaki diren estrategia eta ekintzen inplementazio fasea.
Berrikuntza prozesuetan irakaslearen rolak duen garrantzia eta eragina https://doi.org/10.1387/tantak.22203 131 — Ebaluazioa: prozesuan zehar eman diren pausoen ebaluazioa. — Instituzionalizazioa/Erakundetzea: Eman den berrikuntza edo aldaketa, ikastetxearen kultura bihurtu denean eta egunerokotasunean gauza normaltzat hartzen denean. Prozesuaren etapa bakoitza, bere osotasunean prozesu singularrak dira eta bakoitzak dagokion iraupena dauka. Gainera, behin eta berriz errepikatzeko aukera egongo da, hobekuntza bat izan arte. Prozesua ez baita lineala, zirkularra baizik. formazio saioak Horren guztiaren aurrean, formazio programa bat proposatzen dugu, irakasleen formaziorako metodologia berri baten baitan, eztabaida soziozientifikoan kokatzen dena. Osinaga eta Ozaeta-k (2012) esan bezala, eztabaida soziozientifikoa metodologia berritzailea da eta ez du zerikusirik betiko formazio-paradigmekin, non adituak (eskolaz kanpokoak gehienetan), eskolako irakasleari esaten dion zer eta nola egin behar duen bere irakaskuntzak arrakasta izan dezan. Irakasleen formazio saioetan erabiliko ziren teknikak autokonfrotazioarena eta autokonfrontazio gurutzatuarena dira. Osinaga eta Ozaetak (2012) egindako lanean azpimarratzen dute autokonfrontazioaren bitartez, irakasleari aukera ematen zaiola bere ikasgelako jarduera bideoz ikusteko, bizi izandakoa berriz bizitzeko eta berari buruz kanpoko laguntzarekin aritzeko. Autokonfrontazioaren metodologia honek eskatzen du: a) trebetasun profesionalen analisia egiteko gaitasuna (errutinen, estrategien eta oztopoen kontzientzia hartzea); eta b) gaitasun profesional horiek eraldatzeko eta birkokatzeko ahalegina eta lana egitea, berrikuntza-programen eta helburuen arabera. Hiru ezaugarri ditu teknika honek; lehena, autokonfrontazioan gutxienez aktore bat eta formatzaile bat egon behar dira; bat galderak egiteko eta bestea egoera azaltzeko. Bigarrena, aktorearen aztarnak aldez aurretik grabatuak izango dira eta grabaketa hori izango da elkarrizketaren oinarria. Azkenik, helburu partekatua egongo da, aktorearen ekintza deskribatzea eta esplizitatzea aztarna horiek erabiliz. Formazio saioetan ikerketa honetan lortutako datu eta emaitzak erabil daitezke, baina hala ere, grabaketak egin daitezke, horiek irakasleek beren jarduna aurrez ikusteko baliagarrik baitira. Ez baita berdina kanpoko norbaitek esatea edo bakoitzak ikustea, bakoitzak bere lana ikusten duenean, bere jardunaren inguruko kontzientzia hartzen du. Ondorengo taulan formakuntza jarraituko zuen prozesua azaltzen da: | science |
addi-44d82e777b01 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52628 | Golden 5 elkarbizitza programa: aritutako irakasleen ikuspegia | Gaskue Burutaran, Sara; Ibáñez Etxeberria, Alex | 2021 | Sara Gaskue, Alex Ibañez-Etxeberria 138 Tantak, 2021, 33(1), 137-163 1. Sarrera: eSkoLa eta eLkarbiZitZa Egungo gizartea kulturartekotasun, erlijio, nahiz maila sozial ezberdin askokoa da (INE, 2018). Azken finean, gizartea geroz eta pluralagoa da, aurrez aipaturikoaz gain, mugikortasun handiagoa eta familia eredu ezberdinak baitaude. Horrez gain, gertatzen ari diren aldaketen artean, demokrazia ohiko funtzionamendu bihurtzen ari da, honek, indarkeria desagerrarazteko giza eskubideekiko errespetua eta oinarrizkoak diren adierazpen, mugikortasun, erlijio, sinesmen, sexu... askatasunak errespetatzen dituelarik (Delval, 2013). Egun, eskoletan gehiago oinarriturik, jazarpena hezkuntzan, nahiz gizarte eremuan ardura gehien sortzen duen gaietako bat bihurtu da, ikasleen garapen pertsonalean, sozialean, zein ikas garapenean dituen ondorio larriengatik. Euskadin 2018. urtean zehazki, tratu txarren indize orokorra % 20,2koa izan zen Lehen Hezkuntzan eta % 16,2koa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (ISEI-IVEI, 2019). Horrekin erlazionaturik, eskolek ikasleen jarrerak izan ohi dituzte ikas-irakaskuntzarako oztopo, eta ondorioz, lorpen akademiko baxua izan ohi dute ikasle horiek (Lera, Jensen, Josang et al., 2007c). Hortaz, aipatu berri diren arazo edota egoera horiek, hainbat erronka ezartzen dizkiote egungo hezkuntzari: aniztasunari, gatazkei eta ikasleen errendimendu zein motibazio hobekuntzari erantzuna ematea (González, 2010). Erronka horiek gainditzeko modurik onena prebentzioa da, eta horretarako, eskolan elkarbizitza positiboa egotea behar-beharrezkoa da, hau da, indarkeriarik gabeko elkarbizitza izatea (Eusko Jaurlaritza, 2019). Beste era batera esanda, eskola erakunde bizidun bihur dadin, honek, ikasleak beren zein besteen burua eta ingurunea ezagutu eta horiekin harreman positiboak izateko gaitasuna garatzeko testuinguruak proposatu behar ditu. Horrez gain, horien inguruan hausnartzen lagundu behar ditu ikasleak. Horri jarraikiz, Delvalek (2013) adierazten du hezte prozesuan zehar ikasleei egoera aldakorretara moldatzen irakasteaz gain, hezkuntzaren helburuak zoriontasuna, autonomia, ardura eta bakea lortzea ere badirela, eta Hernándezen (2002) esanetan, irakaslearen rola jada ez da transmisiora bakarrik mugatzen: ikasleen formakuntza integralera bideratuta egon behar du. Egun dagoen afektibitate eta emozioen garrantziaren ikuspegiari loturik dago hori, kognitiboak afektiboa baldintzatzen duelarik, eta afektiboak kognitiboa. Hortaz, une honetan, elkarbizitza lehentasunezko hezkuntza zeregin bihurtzeko beharra dago (Peñalva eta Soriano, 2011), eta hori, Oinarrizko Hezkuntzako curriculumean zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) ezartzen duen 236/2015 Dekretuan (2016/01/15eko EHAA) finkatua azaltzen da. Bertan zehazten da ikasleak Oinarrizko Hezkuntza Orokorra amaitzean hezkuntza helburuak lortu eta bizitzako esparru eta egora guztietan moldatzen jakin dezan zer gaitasun izan behar dituen. Modu ho-
Golden 5 elkarbizitza programa: aritutako irakasleen ikuspegia https://doi.org/10.1387/tantak.21929 139 netan, horien artean dagoen elkarbizitzarako gaitasuna zehazten da: «Pertsonen arteko, taldeko eta komunitateko egoeretan elkarrekikotasunez parte hartzea, eta norberari aitortutako eskubideak eta betebeharrak besteri aitortzea, norberaren zein guztion ongirako» (7.2.c. artikulua). Elkarbizitzaren ikuspegi positiboa elkarbizitza demokratikoan oinarritzen da eta honek, bakearen kulturari erreferentzia egiteaz gain, botereabusua eta berdintasun ezaren aurka jokatuz, berdintasunezko eskola inklusiboa sortzea du helburu (Carbajal, 2013). Horretarako, beharrezkoa ikusten da ikasleengan oinarrizko trebetasunak garatzea, hala nola autokontzeptu eta autoestimua, autoezagutza emozionala, enpatia, komunikazio trebetasunak eta asertibitatea (Fernández, 2001). Elkarbizitza positiboa eskolan edota gelan bertan barneratu ahal izatea irakasleen esku dago. Irakasleek ez badituzte paradigma berriak, aldaketa beharrak eta zergatia nahiz zertarakoa kontuan hartzen, ezinezkoa bihur daiteke hori (Delval, 2013; Lera, 2015b; Wentzel et al., 2010; Baña eta Zaitegi, 2016). Horretarako, Carmen Bañak Zaitegiri egindako elkarrizketan (2016) honek azaltzen du nola irakasleak akademikoki onak, batere kaskarrak ez, baina baita emozionalki onak, orekatuak eta gizarte-trebetasunak nahiz balio sendoak dituztenak izan behar diren. Gainera, lidergogaitasuna, lanbidearekiko, ikastetxearekiko eta ikasleekiko konpromisoa, lanerako grina eta etengabeko formakuntza erakutsi behar dute. Bestalde, beren praktika, arazoak eta baita emandako soluzioak aztertzeko ere gogoeta jarrera izan behar dute irakasleek. Peñalva, López eta Landak (2013) ere ikasleei hezkuntza emozionala eskaini eta trebetasun emozionalak gara ditzaten, irakasleak konpetentzia emozionaletan ondo formatuta egoteari garrantzia ematen diote. Zenbaitetan ez da erraza izaten hezte prozesuarekin guztiz lotua dagoen elkarbizitza helburu horiek aurrera eramatea, eta horretarako, baliagarriak izan ohi dira programak. EAEn zehazki, Eusko Jaurlaritzak 2012. urtetik, Golden 5 elkarbizitza programa (Lera, 2009) bultzatu du, baina 2018. urtetik aurrera, honen presentzia eskoletan gutxituz doa. 2. goLDen 5 prograMa Mari Jose Lera psikologoa da Golden 5 programaren koordinatzailea. Programa, psikologian egindako aurrerapenetan oinarrituta dago, Europako Batasunak finantzatu zuen 2004 urtean, Europako hezkuntza arloko 10 praktika onenetako bat bezala hautatu zuten eta Europako Batzordeak brontze kategorian kondekoratu zuen 2009. urtean hezkuntza berrikuntza arloan. Gaur egun, Lituania, Polonia, Norvegia, Brasil, Espainia eta bereziki Euskal Herrian (200 zentrotik gora) ari dira edo aritu dira, ikuspegi berri horrekin lanean eta aipatzekoa da, Gazan irakasle eta orientatzaile taldeak hezten ari direla astero komunitatea sufritzen ari den traumatizazioa
Sara Gaskue, Alex Ibañez-Etxeberria 140 Tantak, 2021, 33(1), 137-163 arintzeko (Lera, 2015b). Esan beharra dago, nahiz eta programa martxan jarri zenean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan oinarrituz aplikatzen zen, gaur egun, Lehen Hezkuntzan eta Haur Hezkuntzan ere inplementatu ohi dela. Hortaz, «Golden 5» programa eskola elkarbizitza hobekuntzarako programa bat da, hau da, eskola giro atseginagoa eta eraginkorragoa sortzekoa. Honen helburu nagusia, oraindik beren potentzialtasun osoa garatzeko aukera izan dezaketen ikasleei dirdira egin dezaten beharrezko trebetasunak eskaintzea da. Horrez gain, ikasleengan eskolako lanekiko motibazioa, zein beren garapen pertsonala hobetu nahi ditu. Gelaren osotasunera bideratuta dago, baina aldi berean, atentzio berezia ematen die behar berezia duten edota bazterketa sozialeko arriskuan dauden haurrei (Lera, 2015a). Golden 5 programa hiru teoria klasikoetan dago oinarrituta: (1) irakasleen espektatibak (Rosenthal, 1991), (2) atribuzioen garrantzia (Heider, 1958; Weiner, 1985) eta (3) behatzaile efektua (Cottrell, 1975). Teoria horiei jarraikiz, irakasleak Golden ikasleekiko pertzepzio eta espektatibak alda baditzake, eta haien alderdi positiboak adieraziz erakuspen publikoak egiten baditu, segur aski taldea aldatuz joango da. Ondorioz, taldeak Golden ikasleekiko espektatibak aldatuz, behatzaile efektuak pertsona eta taldea aldatu ditzake. Horrela, Golden ikasleek espektatiba positiboagoei, sozialagoei eta bere garapenari dagozkionei erantzungo diete (Lera, Jensen, Josang et al., 2007c). Horrez gain, pertzepzio sozial eta autopertzepzioan aldaketa gerta dadin, familiaren inplikazioa beharrezkoa da. Horren garrantzia oso handia da, eskolako lorpenen % 23a familiaren babesarekin lor baitaitezke, betiere, familiari euskarri bat ematen bazaio (Berg, 2002). Gauzak horrela, eskolako partaide guztiek hartzen dute parte programan, hala nola ikasleek, gurasoek, irakasleek, eta zenbaitetan, elkarteek ere (Lera, 2009). Horrek garrantzia berezia du, nahiz eta irakasleak hartzen duen jarrera laguntzazkoa izan, eskolako gainontzeko partaideek ere programari euskarririk ematen ez badiote, indarra galduz joango baita (Lera, 2006). Begirada aldaketa horrekin lanean hasteko eta irakaslearen lana gidatzeko asmoz, funtsezko urrats batzuk (helburua lortzeko eskaintzen diren estrategia batzuk) dituzten bost «Golden arlo» teorikotan banatzen da programa (Lera, Jensen, Josang et al., 2007d). Horiek, era sistematiko batean erabiliz, irakaslearen trebetasunak hobetzeaz gain, ikasleengan eragin zuzena dute (Lera, 2015a). Ondorengo kontzeptu mapan (ikus 1. irudia), programa osatzen duten bost arlo edo alderdien helburuak azaltzen dira: «Gelaren kudeaketa» (Lera, Jensen eta Josang, 2007), «Harremanak eraikitzen» (Symanska eta Timmermansen, 2007), «Gizatiar giroa» (Buccoliero, 2007), «Ikasketa doitua» (Jensen et al., 2007a) eta «Familia eta eskolaren arteko harremana» (Jensen et al., 2007b).
Golden 5 elkarbizitza programa: aritutako irakasleen ikuspegia https://doi.org/10.1387/tantak.21929 141 1. irudia golden 5 programaren 5 alderdien kontzeptu Mapa (Lera, 2009) lanetik egokitua Alderdi horiekin lan egiteko, zenbait tresna proposatzen ditu programak (Lera, 2009). Jarraian azalduko diren hauek, hurrenkera honetan erabili beharko lirateke: lehenik, aurre egoera aztertzeko «Soziograma» (gelako erlazio mailak, nahiz bertan aurkitzen diren azpitaldeak ezagutzeko materiala) eta «Eskola eta ni» inkesta (5 Golden alderdiei dagozkion itemen bidez, horiek ebaluatzeko materiala) proposatzen dira, horrela egoeraren ebaluaketa kuantitatiboa eginez. Bigarrenik, prozesuan zehar erabiltzeko «Agenda» (programaren inplementazioa era antolatu batean eramateko materiala) proposatzen da. Azken honetan, astero, programak berak alderdi bakoitzerako proposatzen dituen funtsezko urratsetatik aukeratutako 5-6 urratsak, aste horretan lan egiteko hautatu diren 5 ikasle Goldenen izenak, horien inguruko oharrak eta aste amaierako ebaluaketa kualitatiboak egin daitezke. Programaren inplementazio prozesua aurrera eraman duten irakasleekin egindako ikerketetan, irakasleek diote Golden 5ekin izandako esperientzia positiboa dela (Lera, Jensen, Josang et al., 2007b; Lera et al., 2006) eta programak eskainitako tresnak prozesuan zehar oso erabilgarriak egin zaizkiela (Lera, 2006; Lera et al., 2006; Gaskue, 2019) funtsezko urratsak erraz erabiltzeko aukera emanez (Lera, Jensen, Josang et al., 2007b). Ondorengo tauletan ikerketa ezberdinetako irakasle, ikasle nahiz familiengan Golden 5ek izandako eragin eta zailtasun zehatzak ikus daitezke (ikus 1. eranskina). Aipatu beharra dago, prozesu honek traba batzuk izan ditzakeela, hezkuntza murrizketa dezente jasaten ari baita azken urteotan. Esaterako, 2012tik ratioen handitzea, % 20koa izan da. Zehazki, Lehen Hezkuntzan, 25 ikasle izatetik 30 izatera pasa da, eta Derrigorrezko Bigarren
Sara Gaskue, Alex Ibañez-Etxeberria 144 Tantak, 2021, 33(1), 137-163 3. MetoDoa Ikerketaren diseinuari dagokionez, honek helburu esploratzailea du, gaiaren ikuspegi global bat lortzeko eraman baita aurrera. Datu kualitatibo bidez egin da hori eta zeharkakoa da, datuak momentu bakar batean bilduz. Horrez gain, horiek telefono deien bidez bildurik landa-eremukoa da. Informatzaileen lagina osatzeko, Donostiako eta Lasarteko Berritzeguneekin, hau da, Hezkuntza Publikoko irakasle formakuntzarako eta berrikuntzarako zentroekin telefono bidez kontaktuan jarri, ikerketaren berri eman eta Gipuzkoako Donostialdea eta Tolosaldea-Beterri zonaldeko Golden 5 programarekin lan egin duten eskolen zerrendak jaso dira. Gero, eskoletara deitu eta programarekin lanean aritutako edo programarekin jarraitzen duten irakasleak bilatuz aurkitu dira ikerketa honen lagina osatzen duten 7 elkarrizketatuak. Denek programaren inguruko formakuntza jaso eta horrekin lan egin dute. Horien hautaketa, irisgarritasunari jarraikiz egin da eta irakasleen artean sexu homogeneotasuna bermatzen saiatu da (ikus 4. taula). 4. taula elkarrizketatuen profilaren inguruko informazioa Kodea E1_E E2_G E3_G E4_E E5_G E6_E E7_E Sexua Emak. Giz. Giz. Emak. Giz. Emak. Emak. Adina 42 59 44 42 40 57 46 Kokalekua D TB D TB TB D D Irakaskuntza Urteak 20 38 23 17 10 15 26 Lanpostua Tutorea (LH) Ikasketa burua Tutorea (LH) GH irakaslea (LH) Tutorea (LH) Ikasketa burua Tutorea (DBH) Tutorea Ingelesekoa (LH) Tutorea (HH) Ikasketa burua Programa Egoera Martxan Martxan Ez dago martxan Martxan (inertziaz) Irregularki presente Minimo batzuk Eskolan ez, bere gelan bai Inplementazio urteak 4 3-5 2-3 6-7 3-4 7 5-6
Golden 5 elkarbizitza programa: aritutako irakasleen ikuspegia https://doi.org/10.1387/tantak.21929 145 tresnei dagokienez, ikerketa honetan 45 minutu inguruko elkarrizketa erdiegituratuen bidez irakasleek Golden 5 elkarbizitza programaren inguruan duten ikuspegia azaleratu nahi izan da. Elkarrizketa indibidual bakoitza 24 galdera irekiz osatuta egon da eta lehen eskuko informazio esanguratsua lortzea izan du helburu. Elkarrizketaren egiturari dagokionez, lehenik, ikertzailearen aurkezpena egin eta elkarrizketaren funtzionamendua azaldu da eta, bigarrenik, galdera-erantzun bidezko informazio bilketa burutu da. 4 ataletan banatu da hau: Irakaslearen testuinguru akademiko-pertsonala (4 galdera), Hezkuntza eta elkarbizitzarekiko ikuspegia (6 galdera), Programarekin izandako esperientzia pertsonala (9 galdera) eta Programarekiko ikuspegia (4 galdera). Azkenik, egindako galderez gain informazio berriren bat gehitzeko aukera eman da (ikus 2. eranskina). Erabilitako prozedura, behin berritzegunekoek irakasle zerrenda helarazita, pertsona horiekin harremanetan jarri eta prestutasuna adierazitakoekin aurrez aurre biltzeko intentzioa bazegoen ere, COVID-19a dela eta telefono-deien bidez egin behar izan dira elkarrizketak. Hortaz, email bidez elkarrizketaren nondik-norakoak argi izateko, galderak eta baita baimen informatua ere pasatu zaizkie (ikus 3. eranskina), eta ondoren, elkarrizketa data finkatu da. Deian, ikertzaileak bere burua aurkeztu eta ikerkuntza gaia eta elkarrizketatuekiko ikertzaileak hartuko dituen konpromisoak gogorarazi dizkie. Datuak biltzeko asmoz, deia audioz grabatu da. Jarraian, horiek transkribatu, anonimotasuna bermatzeko erreferentziak jarri (E(elkarrizketa)1(zenbakia) _E/G(sexua)) eta NVIVO programarekin burutu da analisia. Azkenik, lortutako emaitza eta horien interpretazioak irakasle parte-hartzaileei helarazi zaizkie. 4. eMaitZak Hasiera batean lau kategoriatan banatu da elkarrizketa, baina esan beharra dago ikerketaren emaitzetan elkarbizitzaren garrantziaz (9 erreferentzia), programaren ikuspegiaz (64 erreferentzia) eta programak irakasleengan (18 erreferentzia), zein ikasleengan (30 erreferentzia) izandako eraginez galdetu bazitzaien ere, hasierako elkarrizketetan familiengan izandako eraginez (6 erreferentzia) eta hezkuntza sistema eta programaren arteko harremanaz (24 erreferentzia) galdetu gabe aritu zirela elkarrizketatuak. Hortaz, ondorengo elkarrizketetan gai horiek ere jorratu dira.
Sara Gaskue, Alex Ibañez-Etxeberria 146 Tantak, 2021, 33(1), 137-163 5. taula golden 5 programaren inguruko sistema kategoriala Dimentsioa Kategoria Subkategoria Elkarrizketa kopurua Erreferentzia kopurua % Golden 5 elkarbizitza programa Elkarbizitzaren garrantzia 7 9 5,97 Programaren ikuspegia 7 64 42,38 Garrantzia 7 22 14,57 Alderdi teorikoa 7 7 4,63 Inplementazioa 7 35 23,18 Programaren eragin pertsonalak 7 54 35,76 Irakasleengan 7 18 11.92 Ikasleengan 7 30 19,87 Familiengan 4 6 3,97 Hezkuntza sistema eta programaren arteko harremana 7 24 15,89 Guztira 7 151 100,00 Honako hauek dira elkarrizketetatik ateratako emaitzak (ikus 4. Eranskina): elkarbizitzaren inguruan irakasle guztiek diote argi dutela nola elkarbizitza eskolaren egunerokotasunean nahita ez ematen den zerbait den. «Tokatze zaigu ikasturte bat o bi elkarrekin egotea. Ordun, hor sartzea ya elkarbizitza bat (…).» (E4-E) Hortaz, irakasle guztientzat, hezkuntza prozesuan eskolan elkarbizitza lantzea eta presente izatea oinarrizkoa dela ikusi da, eta haien iritziz, oso zaila izango litzatekeela hori egoki landu eta barneratua izan gabe ikasleek aurrera egitea. «Ba ikaragarria. (…) bira, elkarbizitza da gauza inportanteena eskola barrun, eta horren barrun, elkarbizitzan barrun sufritzen ai dien umeen arazoak… inor ez dutelako, edo par iten dietelako, edo bullyinga, nahi
Golden 5 elkarbizitza programa: aritutako irakasleen ikuspegia https://doi.org/10.1387/tantak.21929 147 dezun bezela deitu, oi da lehenego arazoa eskolan. Arazo larriena. Arazo uste deun baino ugarigoa, eta horrek izugarrizko ondorioak ditu. Hoiek, ume hoiek ez dia aurrera aterako ez bazaie buelta ematen…» (E2-G) programaren garrantziari dagokionez, haurrak hezteko helburuan duen eragin handia azpimarratzen dute batzuek, ahalmen handikoa dela, oinarrizkoa. «(…) nik hau baino potenteagorik ez det ikusi, argi eta garbi. (…) Hau da neretzat oinarri-oinarria, eta honen gainean hasi beste guztiarekin.» (E3-G) Zehazki, hainbat irakaslek Golden 5ek duen filosofiaren indarra aipatu dute indargune bezala eta nola filosofia honek eskoletan gogoeta jarrera bultzatu duen. «(…) nik uste asko duela filosofiarena, eta nik uste det bizitza honetan filosofia oso garrantzitsua dela. Jartzen gaitu gure lekuan eta askotan nahiz eta ez bete Golden 5 ak esaten duen guztia eta gauza batzuekin batzuk ez dauden ados, beste batzuk bai, baina izan duen eztabaida eta sortu duen gogoeta guztia eskertzekoa da.» (E-1E) Filosofia honen barnean, haurrari pertsona dimentsioa ematen zaiola ere azpimarratu da, bai haurra eta baita ingurukoak ere modu naturalean zaintzen dituela. Azken finean, irakasle hauek hezkuntzaren erdian jartzen dute ikaslea, eta programa honek, ikaslearen pertsona garapenean laguntzen duela diote. «Ikasleari pertsona dimentsioa ematea datorrela, pertsona bat bezela ikustea dator eta horri garrantzia ematea.» (E5-G) «Ez dakit nola esan, da amable bezela, hitza hori da, amable. Umearekiko, irakasleekiko, harremanarekiko, da atsegina, ez da gauza bat hotza, ez da gauza bat estruktura haundia dauakana edo… Ez, da zerbait naturala.» (E6-E) Irakasleen iritziz, teoria asko jasotzen dute eskoletan, baina zenbaitetan teoriak dioen hori aurrera eramateko estrategiak dituzte faltan. Programa honek teoria lantzeko estrategiak planteatzen ditu, eta hori, indargunetzat hartu dute. «Programaren indargune nagusia jarraitzen det pentsatzen duela alderdi bat teorikoa, eta beste bat dela oso praktikoa (…). Teoria asko jasotzen degu, baina askotan estrategietan arazoak izaten ditugu hain zuzenduak izateko.» (E1-E)
Sara Gaskue, Alex Ibañez-Etxeberria 148 Tantak, 2021, 33(1), 137-163 Programaren alderdi garrantzitsuen artean ikasleez gain, familiak ere kontuan hartzen dituela aipatu eta honek duen garrantzia handia adierazi dute zenbait irakaslek. «Familiak ditu kontuan eta familiena oso inportantea da.» (E2-G) Irakasle guztiek programak proposatutako alderdi teorikoak oso egokiak direla adierazi dute. Oso osatuta dagoela deritzote, ikaslearen sistema guztia hartzen baitu kontuan. «Jo neretzat oso oso konpletoa da, ikutzen ditu gauza asko eta hori da programak duen alderik potenteena nere ustez.» (E3-G) inplementazioari dagokionez, prozesu osoan zehar ikasle guztiei eragiteko aukeran laguntzen duela diote. Horrez gain, programak inplementazioan gidatzeko balio duten pista dezente dituela aipatu dute. «Bost ikasle aukeratzearena neretzat da puntazo bat, porque ziurtatzen dezu denek jasotzen dutela zerbait, ze bestela beti fijatzen zea nabarmentzen den horretan ezta? edo oso ona delako edo oso txarra delako, eta beti beraiek eramaten dituzte adierazpen guztiak, eta hor badaude ikasle asko ere baita ere jaso beharko dutenak eta merezi dutenak.» (E3-G) «(…) ba etortze zaizu zerrenda bat izen batzukin ba hau ta beste ta beste, ta hau zer da? ta nola iten da? baino ematen zitzaizkigun pista dezente.» (E2-G) Nahiz eta inplementazioa orokorrean ona iruditu, gehiengo handi batek datuak erregistratzeko orduan izan ditu zailtasunak. Tutorea izateak eragina izan dezake horretan. Adibidez, Gorputz Hezkuntzako irakaslea egunean zehar talde ezberdinekin aritzen da lanean, eta horrek, irakaslearen lana zaildu dezakeela aipatu du. «Inplementazioa ondo, bai, bai, ondo dago, bakarrik erregistratze hori…» (E5-G) «Zailtasuna hombre, nik uste zailtasun nabarmenena zala hori, erregistroa eramatearena eta hori sistematizatuta txukun eramatearena. Bai, neri ere hori oso zaila egiten zitzaidan, klase bat daukazu bestearen atzetik… Igual tutore batentzat errexagoa izan daiteke, ez dakit...» (E3-G) Bestalde, Golden 5en inplementazioa uneoro presente izan beharreko zerbait izanik, zenbaitetan kontuan hartzea zaila egiten dela deritzote, eguneroko jardunean ahaztu egin daitekeela, bai ikasle batzuk kontuan hartzea,
Golden 5 elkarbizitza programa: aritutako irakasleen ikuspegia https://doi.org/10.1387/tantak.21929 149 edota, baita funtsezko urratsen baten aplikazioa ere. Hauek diote gehienbat diskretu edo isilagoak diren ikasleen kasuetan (programan «ikasle gris» izendatutakoetan) dela nabariagoa hau. «Agian aitzakia da, baina gauza asko sortzen direla eta batzuetan jo honi ez diot egin, honi… (…) edo aste hontan ze gutxi, edo bakarrik hau… eta bestetan hobeto.» (E6-E) «(…) batenbati seguro ez diozula ezer esaten ona. Batzuk eskapatzen zaizkizu grisagoak direlako, isilagoak edo ezkutatzen direlako ez dutelako ziurtasun haundirik (…).» (E3-G) Horrez gain, eskema erreaktibo horretan berriro ere ez erortzeko eta erregistratze nahiz jarraipena era errazago batean eramateko, proiektuari espazio bat eskaintzearen, irakaslearen burua landuta izatearen eta disziplina edukitzearen garrantzia azpimarratu dute. «Azkenean ez bazaio espazio bat ematen egunerokoan proiektuari oso zaila da egitea.» (E3-G) «Pertsonak bere burua landua izan behar du (…) zu ez bazaude adi segitun automatikoa etortzen zaizu berriz ere.» (E5-G) «Aurrera eramatea konszienteki eta pauta batzuk jarraituta eta hori ez? pixka bat horretan nik uste bai eduki behar duzula disziplina pixkatxo bat.» (E6-E) Irakasleek programa nahiko zehatza, baina era berean irekia dela deritzote, eta hortaz, erregistro zailtasun horiek arintzeko, inplementazio modua moldatu dutela, bai jarduera edota prozedura ezberdinak proposatuz eta beteaz, eta baita behin dena barneratua izanik sistematizaziorik gabe jokatuz ere. «Nik uste dut ere uzten duela pixka bat zuk zure moduan egiten ere ez? osea kontuan edukita ikuspegi hori orokorra nola planteatzen den eta hori ba egin dezakezu eta aukerak dituzu. Igual honetan probatuko dut honekin, edo probatuko dut horrela…» (E6-E) «Guk pasa degu agenda erabiltze horretatik bakoitzak bere apunteak hartzera umeei buruz eta gero pasa ginan ya kuadro bat egitera non X bat jarri behar zuten ziurtatzeko betetzen zituztela gako horiek pertsona horrekin.» (E1-E) «Ebaluaketan zehar behatz guztiak landu ote zitezkeen pentsatzen aritu nintzan eta zein zan epokarik hoberena (…).» (E5-G) «Nik uste det Golden 5ekin oso kontzientziatuta gaudela, baina ez degula hola aplikatzen modu sistematikoan hau horrela ta horrela… baino bai daukagula begirada hori.» (E5-G)
Sara Gaskue, Alex Ibañez-Etxeberria 150 Tantak, 2021, 33(1), 137-163 Azkenik, esan beharra dago inplementazio honetan laguntzeko ere ia ezinbestekotzat ikusten dutela talde lana, prozesua asko errazten baitu honek. «Baino gero baldinbaukezu aholkulariekin harreman politta, harreman ona, sendoa, gehi zuzendaritzaren inplikazioa, ba hor, jertse hoi josita dao.» (E2-G) irakasleen eragin pertsonalei dagokienean, irakasleek berek diote bai beren lanerako eta baita beren eguneroko bizitzarako ere, eragin guztiz positiboa izan duela programarekin lan egiteak. «Neretzat desde luego oso garrantzitsua izan zan, vamos ez irakasle bezela bakarrik, pertsona bezela ere, bizitzarako ere ikuspegi hori eukitzea ba neretzako oso aberasgarria izan da.» (E3-G) Golden 5 elkarbizitza programak irakasleengan izandako eraginez hitz egitean, beren buruari galderak planteatu eta erlatibizatzearen, nahiz aurretik jada egiten zena kontzientzia handiagoz egitearen garrantzia azpimarratu dute. Kontzientzia honek, gainera, ideia berriak bururatu, edota kontuan hartzera eraman ditu irakasleak. «Filosofia, hausnartzeko materiala, relatibismo bat ere eman digu, erlatibizatu ditugu gauza asko.» (E1-E) «Askotan die itten genitun gauzak edo konturatu gabe ite zianak, ta ba gero dala konzientziatzea ezta?» (E4-E) Bestalde, positiboari garrantzia ematearen indarra ikusteak eta ikasleei irekitzearen garrantzia ikusteak eragin egin die. Irakasle askok, hortaz, jarrera eta ikasle nahiz egoeren ikuspegi horrekin eskolan askoz lasaiago daudela diote. «Eta gero, beste ohitura bat daukauna da beti txarra kontatzekoa, hortan irakaslek espezialistak gea, bakarrik txarra kontatuz, eta hori gurasoekin genun harremanetan nik uste hori ikasi egin genula, ni barne.» (E2-G) «Ez zea bakarrik irakaslea, zure familia badijoa, beaiek badakie… irekitzea, bai.» (E4-E) «(…) ni askoze lasaiago negoen modu honetan eta estilo honekin.» (E3-G) Azkenik, familiekin duten erlazioetan izandako eragina aipatu dute irakasleek. Bilerak prestatzeko garaian programak izandako garrantziaz eta
Sara Gaskue, Alex Ibañez-Etxeberria 152 Tantak, 2021, 33(1), 137-163 Gehienbat, diskretu edo isilagoak diren horietan iruditzen zaie dela nabariena alderdi pertsonaleko aldaketa hori, hauek beren buruengan ziurtasun handiagoa lortzen baitute. «Daukat ikasle bat, zala isil isila, txikitxoa eta beti izkutatu egiten zan, ez zun inoiz arreta deitzen ezertarako (…) eta honekin zan pasada bat, (…) ziurtasun gehiago lortu zun, gero nerekin ere hitz egiten hasi zan, oso ondo.» (E3-G) Horrez gain, talde bezala eragin positibo garbia lortzen dela ikusten dute, hau da, talde kohesioan eta ikasgelako giroan hobekuntza ematen dela. «Nik uste det saioan beste giro bat sortzen dala, ikuspegia hain da ezberdina ez? (…) nik uste det lehen gauza aldatzen dena dela ikasgelako giroa.» (E3-G) «Talde kohesio eta harremanak asko lantzeia eta asko zaintzeia. Eta ordun, behin eta berriz gogoraraztea denok dauzkeu gure indartsuk, ahulagok, jo baino ze inportantea dan errespetoa ta puntu indartsu hoiek baloratzea ere bai. Bai, talde kohesioan ere bai.» (E4-E) Azkenik, familiengan izandako eraginari dagokionez, familiekiko harremanak hobetzen direla deritzote. Azken finean, izandako bizipenen arabera, Golden 5 programaren ideiei jarraituz prestatzen badira bilerak eta gurasoek kooperazio aldia ikusten badute, beste modu batera ateratzen dira bileretatik. Ondorioz, beren iritziz, lasaitu eta konfiantza handiagoa ematen diete gero etxean beren seme-alabei. «Gurasoak ere beste umore batez doaz etxera, bilera eta gero egiten du seme-alabari konfidantza handiagoa sentiaraztea, ez matxake batean erortzea.» (E1-E) «(…) ikusten dunian ez zaudela bere aurka bai, ba kooperazio aldia ikusten duenian, familia hori lasaitu egiten da.» (E7-E) Zenbaitetan, programa honen ideiak berritzaileak izanagatik, gurasoek zenbait zalantza izan dituztela ere badiote irakasle batzuek. Kontatu dute esaterako, guraso batek hasieran ez zuela ulertzen positiboan oinarritze hori, zuzenketarik gabe ez baitzen ikasten bere ustetan. Beste guraso batek eskolarekiko ez zuen batere ikuspegi positiboa eta beregana hurbildu eta dena azalduz, ikuspegia aldatu eta eskola-familia harremanak hobetzeko balio izan zuen. «Gurasoei zaila egiten zaizkie hasieran zuzenketak (…) guraso batek esan zuen zuzentzen ez badira akatsak ez dela ikasten.» (E1-E)
Golden 5 elkarbizitza programa: aritutako irakasleen ikuspegia https://doi.org/10.1387/tantak.21929 153 «Gero jakin nun baitare aitak eskolarekiko zula oso iritzi txarra, esperientzi txarra izan zun bere garaien ta bere eskolan auskalo zergatik… (…) etorri zan ta berekin hizketan eta bueno, engantxatu genun.» (E2-G) Hezkuntza sistema eta programaren arteko erlazioaz ere aritu dira irakasleak. Alde batetik, zenbaitetan, korrontearen aurka doazen sentsazioarekin dihardutela adierazi dute, bai ikuspegi positibo horretatik lan egitean eta baita haurra ikaskuntzaren erdian jartzeari dagokionez. Oraindik hezkuntza akademizista dela diote, eta batzuei, horren barneratua duten eskema erreaktibo horretatik ihes egitea ere kostatu zaie. «Ahulgunea nik uste gizartean dagoen korrontearen kontra dijoala pixka bat ez? bueno pixka bat ez, asko, eta gaur egun gehiago. (…) berriz ere negatibismora eta krispaziora eramaten gaituzte bai berriek, bai politikoen adierazpenek…» (E3-G) «Gaur egun eskatzen diren helburuak oso akademizistak dira. (…) Bai pertsonak osatzea, ez dakit hor ari gara gaitasunak eta ez dakit zer, baina… nik uste asko teorian gelditzen dela oraindik.» (E6-E) «Eskolan bertan ere, gu hezitu gea nolabait beste eskema erreaktibo horretan ez? (…) Eta pixka bat gure buruetan ere erresistentzia hori ere hor dago, eta segun ze irakasle dan erresistentzia hori haundiagoa da.» (E3-G) Bestetik, irakasleek diote hezkuntza sistemak gela barruko inplementazioan zailtasunak jartzen dituela, gehienbat irakas-zama eta gelako ikasle kopuru handia izanik eta gelan irakasle gehiagoren beharra azpimarratuz. «Ez dakit, sistemak erreztasunik ez du ematen abiadura aldetik desde luego. Azkenean, hau bera ratio bajuagoekin eta karga lektibo bajuago batekin nik uste askoz hobeto egin zitekeela. Ze klaro, sartzen badituzu bi irakasle gelan batak-bestea indartuz eta saio guztiaren ardura eraman behar ez dezunean pues errexagoa da gauza hauetan pentsatzen egotea ere bai.» (E3-G) Horrez gain, agerian utzi dute hezkuntza sistemak nahiz eskolak asko baldintza dezakeela inplementazioa. Esaterako, metodologiak eta gelako ikasle kopuruak. «Gero beste alde batetik degu metodologiarena, segun ze metodologia erabiltzen degun, errexago beteko ditugu Golden 5ak jartzen dituen zutabeak.» (E1-E) «Ulertzeko baitare, giroa gure eskolan seguraski nahiko Golden dala ez? ba oaintxe bertan nik 10 ikasle dauzket, ta badakit lankide asko 24kin, 25ekin daudela, ez da berdin 1000 ikasleko eskola… gureak 100 ta gutxi ditu, ta badaude txikigok. Ordun horire ulertu behar da.» (E2-G)
Sara Gaskue, Alex Ibañez-Etxeberria 154 Tantak, 2021, 33(1), 137-163 Indar handienez azpimarratzeko moduan, Golden 5 programari egin zaion jarraipen falta aipatu dute irakasleek eta horrekin erlazionaturik izan dezaketen formakuntza falta eta irakasle mugimendu handia. «Ze azkar sartzen ditugun berrikuntzak, baino gero ze azkar ahazten zazkigun baita ere. Pena da lotura hori ez mantentzea. Irakasleak hor daude, aholkulariak eskoletan hor daude, berritzegunea hor dago, baino lotura hau galdu da. Eta gure karpetak hortxe dauzkagu, batzuk behar bada botako zituzten iada, ta oain badituzte beste batzuk, baina joe, gelako kudeaketa zenek esan du ez dala mantendu behar?» (E2-G) «Zailena da mantentzea, berria danen normalen eoteie hezkuntzatik edo berritzegneetatik eta ba ikastarok o formakuntzak, jarraipen bat dao, baino behin ya inplementatu dala, hor izatea zailena, sistematizazio horri eustea. Ta irakasle mugimendua badao o beti hasieratik haste zea o bestela informazio transmisio hortan nere ustez galdu itea zerbait.» (E4-E) Baina aipatu beharra dago irakasle batek dioela nahiz eta programa aurrera eramateko buru bat behar den eta nahiz eta eskoletan programa eta lan berri asko sartu, interesa izan duten irakasle asko oraindik beren kabuz ari direla horrekin lanean. «Egia da buru bat behar dala, ta askotan programa bat sartzen dala, gero beste bat, ta denekin ezin dezu jarraitu, baino bueno, behintzat poso bat uzten badu… agian eskola bezala ez da eramaten, baina pertsona asko ari dira banaka, bere kabuz egiten.» (E7-E) 5. eZtabaiDa Ikerketa honen lagina osatzen duten irakasleek argi dute nola elkarbizitza egunerokotasunean nahita ez den ematen eskolan. Hortaz, Peñalva eta Sorianok (2011) esan bezala, irakasle guztientzat hezkuntza prozesuan eskolan elkarbizitza lantzea eta presente izatea oinarrizkoa dela ikusi da, eta haien iritziz, oso zaila izango litzatekeela hori egoki eraman gabe ikasleek aurrera egitea. Programaren ikuspegiari dagokionez, haurrak hezteko helburuan duen eragin handia azpimarratzen dute batzuek, oso positiboa dela (Lera, Jensen, Josang et al., 2007b; Lera et al., 2006). Horrez gain, zehazki, hainbat irakaslek Golden 5en filosofiaren indarra aipatu dute indargune bezala eta nola filosofia honek eskoletan gogoeta jarrera bultzatu duen. Azken hori, behar-beharrezkoa da irakasle lanean (Baña eta Zaitegi, 2016). Filosofia honetan gainera, haurrari pertsona dimentsioa ematen zaiola ere azpimarratu da, haurra zaintzen duela modu naturalean. Azken finean, Hernándezek (2002) esan bezala, ikaslea modu integralean hezi behar da, eta horretarako, garrantzitsua da honi pertsona dimentsioa ematea.
Golden 5 elkarbizitza programa: aritutako irakasleen ikuspegia https://doi.org/10.1387/tantak.21929 157 jarraipen falta aipatu dute irakasleek (Lera, 2015b), eta horrekin erlazionaturik, izan dezaketen formakuntza falta eta klaustroaren ezegonkortasuna. Azken horri dagokionez, ezinezkoa ikusten dute irakasle mugimendua egonda eta formakuntzarik eta jarraipenik gabe, irakasle berriek programa behar den bezala menderatzea. Ikusi da, bestalde, interesari jarraikiz eta eskola edota Berritzegunearen jarraipenik gabe, oraindik irakasle batzuek beren kabuz lan egiten dutela programarekin, arrastoa utzi duela. 6. onDorioak Ikerketa honetan parte hartu duten irakasleen aburuz, egungo hezkuntzaren helburua ikuspegi akademizistatik haratago doala ikusi da, geroz eta garrantzia handiagoa ematen baitiote ikaslearen heziketa integralari. Horretarako, ezinbestekoa da elkarbizitza era egoki eta sakon batean lantzea, eta ikusi da nola Golden 5 elkarbizitza programa oso lagungarria izan daitekeen horretarako. Hortaz, irakasleek programarekiko ikuspegi positiboa dute, nahiz eta esan beharra dagoen orokorrean erregistroan izan dituztela zailtasun handienak. Bestalde, ikusi da nola programaren filosofiarekin lan egiteak, eragin positiboak izan dituen parte hartzaile guztiengan, gehienbat, denei lasaitasuna emanez. Zehazki, irakasleak beren burua ezagutuz eta kontzientziaz jokatuz ziurrago daude saioetan, ikasleek autoestimu erlazio eta eskola motibazio hobea dute, eta azkenik, familiek eskolarekin gehiago kooperatzen dute. Amaitzeko, hezkuntza sistemari dagokionez, irakasleek euskarri handiagoa izatea eskertuko luketeela ikusi da, hau da, bai eskola eta baita Berritzegunearen aldetik jarraipen handiagoa beharko luketeela. Horrez gain, aipatu dute gelan ikasle kopuru txikiagoa eta lan karga gutxiago izateak ere inplementazioa erraztuko lukeela. Ikerketa honetan, irakasleen esperientziatik programaren balorazioa egin nahi izan da, hau da, horiek duten ikuspegia eta haiengan zein ikasleengan izandako eragina aztertu nahi izan da, baina prozesuan, familiaren eragina nahiz hezkuntza sistemarekiko erlazioaren gaiak ere atera dira. Hortaz, mugatzat, horiek sakontasun maila baxuagoa izan dutela aipatu daiteke, ez baitzeuden prestatuta horren inguruko galderak. Horrez gain, elkarrizketatutako profesional gehienak LHko irakasleak izanik, esperientzia azterketa hau etapa honetara mugatua geratzen da. Azkenik, adierazi behar da hezkuntza-egitasmoa balioesteko eremu teorikoan beste elkarbizitza programa batzuekin alderatuz eta baita aplikazio zehatzetan ikastetxeko dokumentuak erabiliz edota ikuspegiak beste eragile batzuekin kontrastatuz osatu daitekeela ikerketa hau. Etorkizuneko ikerketa lerrotzat, alderdi horietan sakontzeko, ikasle eta familiek ere lehen pertsonan programaren zer-nolako iritzia duten ikertzeko, etapa gehiagotara zabaltzeko eta hezkuntza-egitasmoa zein eskoletako baldintzak zehaztasun handiagoz aztertzeko aukera uzten da irekia.
Sara Gaskue, Alex Ibañez-Etxeberria 162 Tantak, 2021, 33(1), 137-163 8.3. baimen informatua Baimen informatua Berariaz ikerketarako bildu eta tratatutako datuak: «Golden 5 elkarbizitza programarekiko irakasleen ikuspegi eta esperientzia» deituriko master amaierako ikerketa hau Euskal Herriko Unibertsitateako Psikodidaktika masterreko irakaslea den Alex Ibañez Etxeberriak zuzendua da. Lan eremu hau, «Enseñanza-aprendizaje de la geografia, la historia y otras ccss» ikerketa lerroan dago kokatuta. Ikerketa honen helburua hortaz, irakasleek programarekin izandako esperientzia nahiz programa honekiko duten ikuspegia aztertzea izango da. Datu bilketa kualitatiboki egingo da, hau da, elkarrizketa erdiegituratuen bidez burutuko da, eta horiek, gerora bere analisia egin ahal izateko, audioz erregistratu eta transkribatuak izango dira. Elkarrizketatuari dagokionez, parte hartzea borondatezkoa izango da, ez da ikus-entzunezko materialen erabilerarik egingo, informazioarekin lan egiterakoan elkarrizketatuaren iritzi edota nahiak kontuan hartuko dira eta anonimotasuna ziurtatuko da, hori bermatzeko kode sistema erabiliz. Horrez gain, amaitzean, ikerketaren emaitzak parte-hartzaileei helaraziko zaizkie. Zalantzarik izan ezkero [email protected] emailera idatziz jarri zaitezke kontaktuan. Eskerrik asko parte hartzeagatik Izena eta abizenak: Izena eta abizenak: Elkarrizketatzailearen sinadura Elkarrizketatuaren sinadura Lekua eta data: _________ an ___________ko________(a)ren ________a | science |
addi-f681d1e1caaa | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52629 | Hegoaldeko Haur eta Lehen Hezkuntza graduetako ikasleen eleaniztasun-usteak | Gartziarena San Policarpo, Mikel ; Altuna Urdin, Jon | 2021 | Mikel Gartziarena, Jon Altuna 166 Tantak, 2021, 33(1), 165-181 1. Sarrera Gaur egungo Europako nazio, estatu eta lurralde gehientsuenetako eskola aurrerazaleenek erro amankomunak dituzte: hezkuntza eleanitzarenak. Europar testuinguruan, munduko makina bat txokotan bezala, hirugarren hizkuntza ikastea esperientzia partekatua da ikasle askorentzat, derrigorrezko eskolatzean nahiz ondorengoetan usadio izanik hirugarren hizkuntza eta gehiagoren irakaskuntza (Cenoz eta Gorter, 2019). Hezkuntzaren curriculum-diseinu eta hizkuntza-politika eleanitzaz gaindi, fenomeno zaharrak eta aldi berean berriak ekarri dituzte globalizazioak, mobilizazioak eta migrazioak. Izan ere, eskolak testuinguru are eleanitzago eta aniztunago bilakatu dituzte, batetik, lekuan lekuko hizkuntza gutxituaren ikaslekua delako eta, bestetik, atzerritik etorritako ikasleek familia-hizkuntza gehitzen diotelako eskola-komunitatearen hizkuntza-ekosistemari (Etxebarrieta et al., 2020). Munduko eta Europako eskola eleanitzaren errealitatea ez da salbuespen Euskal Herrian, non euskararen ezagutza, transmisioa eta nolabait erabilera ere ahalbidetzen baita hezkuntzaren bitartez. Hala eta guztiz ere, hizkuntza-egoera ez da berdina Euskal Herriko eremu guztietan, muga politikoek eta eratorritako eskumen nahiz herritarren hautuek eragina baitute eleaniztasunaren eratze horretan (Erdocia, 2018; Gorter eta Cenoz, 2017). Horietatik guztietatik, errealitaterik eleanitzena D ereduak eskainiko luke. Hasteko, Euskal Autonomia Erkidegoan (hemendik aurrera EAE) D eredua da nagusi, eta bertan euskara da hizkuntza nagusi, irakatsirik espainola eta ingelesa bigarren eta hirugarren hizkuntza gisa; gainera, Lehen Hezkuntza igaro ondoren, laugarren hizkuntza gisa frantsesa ikas liteke. Nafarroako Foru Komunitateko egoera, aldiz, ez da EAEn azaldu bezalakoa; aitzitik, zonifikazio linguistikoaren araberakoa da eskolatzearen hizkuntza-eredua, izanik hedatuena D eredua eremu euskaldunean eta G eredua eremu misto zein ez-euskaldunean. Iparralden, eskolan irakatsitako hizkuntzei beha, labur esanez, hezkuntza ez da aurreko eremuetan bezain eleanitza, eta, eskumen urriagoak izaki, euskararen eta gainerako hizkuntzen presentzia ere murritzagoa da, frantsesaren presentzia ia erabatekoa izanik. Oro har, euskara-hiztunen kopuruak gora egin du nabarmen azken 30 urteotan, bereziki, euskararen irakaskuntzan egin den lan eskerga medio. EAEn jazotako hizkuntza-berreskurapenaren gertakaria, ordea, ez da Europan hain arrunta izan, euskara izan baita hizkuntza gutxien artean salbuespen, gainerako hizkuntza gutxituek galerak pairatu baitituzte hiztun kopuruetan (Amonarriz eta Martinez de Lagos, 2017; Garcia et al., 2017). Etorkizunari begira, zenbait palankaren beharra aipatzen dute Amonarrizek eta Martinez de Lagosek (2017) euskararen normalizazioan, hala nola herrietako egitura euskaltzaleak saretzea, hizkuntza-politika doitzea, epe luzerako plangintzak antolatzea eta egituratzea. Ikasleen identitatea, ezagutza eta hizkuntza-erabilera izan dituzte aztergai L. Garcia et al.-ek (2017), eta,
Hegoaldeko Haur eta Lehen Hezkuntza graduetako ikasleen eleaniztasun-usteak https://doi.org/10.1387/tantak.22244 167 oro har, haien ikerketa-ondorio nagusietakoa honako hau da: ikasle guztiek jarrera positiboa dutela euskararekin, baina, euskara maila altua izanik ere, hizkuntzaren erabilera ez dagoela ziurtaturik. Are, ikasleek euren burua euskalduntzat duten arren, identitate etnolinguistikoa ez da soilik euskararekin lotzen; aitzitik, espainolarekin ere lotzen dute beren identitate etnikokulturala. Euskara, hezkuntza eta soziolinguistika uztarturik, Aiestaranen (2012) doktorego-tesia argigarria da; izan ere, hainbat ezaugarriren artean, hark ondorengo bi tentsioguneak nabarmendu zituen Arabar Errioxan, Euskal Herriko beste testuingurutara estrapola litezkeenak: batetik, euskara lur eremu jakin baten azaleko kultura-ondare hutsa izatea, hots, folklorea; eta, bestetik, identifikaziorako hizkuntza bizia, erabilera sozialekoa eta hein batean lehenetsia. Hezkuntza eleanitzaren azterketara itzulita, egun, hizkuntzak elkarrengandik bereizirik irakasteko egitasmo pedagogikoak agorturik daude, eta formula berrien bila ari dira adituak hizkuntzen ikaskuntza holistikoagoa hauspotzeko, eta, eleaniztasunaren abantailak probesturik, hizkuntza minorizatuak indarberritzeko (Cenoz eta Gorter, 2014; Conteh eta Meier, 2014; May, 2013). Honako ikerlanak etorkizuneko irakasleak izango diren Hegoaldeko Haur eta Lehen Hezkuntza graduetako ikasleen eleaniztasun-usteak arakatzea eta deskribatzea du helburu. Izan ere, etorkizuneko irakasleek dituzten usteek berebiziko garrantzia dute, are handiagoa uste horien oinarriak. Hain zuzen ere, uste horien erroa ezagutuz gero, trebatze-ikastaroak berariaz molda eta egoki litezke, etorkizunerako gizarte gisa jarritako helburu linguistiko eta hezitzaileak erdiesteko. Hari horretatik tiraka, esku arteko ikerketak asmo bat du: euskara ardatz izanik, Hegoaldeko Haur eta Lehen Hezkuntzako gradu-ikasleek eleaniztasunari buruz dituzten usteak ezagutzea. Horretarako, bi helburu zehatzagotan adarkatzen da: lehenengoa, etorkizuneko irakasleen eleaniztasun-usteen ezaugarri bereizgarrienak deskribatzea; bigarrena, etorkizuneko irakasleen eleaniztasun-usteak, oro har, indarrean dauden teoria eleanitzen esparruan duten kokalekua zehaztea; hots, irakasleen usteak ikuspegi elebakarretik ala eleanitzetik gertuago kokatzen ote diren jakitea. 2. oinarri teorikoa Honako atal teorikoan eleaniztasunari buruzko zenbait nozio orokor emango dira. Ondoren, gaur egun eleaniztasuna gorpuzten duen euskarri teorikoak izendatu eta garrantzitsuenei buruzko azalpenak emango dira. Jarraian, usteak definituko, eta hezkuntzarekin duten eragina aztertuko da. Gero, eleaniztasuna eta usteak, bi kontzeptuok, bateratu eta ikerketarik garrantzitsuenak ekarriko dira, ardatz izanik Lehen eta Haur Hezkuntza graduetako ikasketak burutzen ari diren etorkizuneko irakasleek eleaniztasunaren inguruan dituzten usteak.
Mikel Gartziarena, Jon Altuna 168 Tantak, 2021, 33(1), 165-181 Elebakarra definitzeko adiera ezagun dugu; baina eleaniztuna definitzerakoan desadostasunak eta ikuspuntu kontrajarriak izan dira nagusi. Horietatik guztietatik, historian zehar, idealizazio lortezina egon da oinarrioinarrian hiztun eleanitza definitzeko garaian. Hain zuzen ere, eleaniztunari atxiki izan zaio dakizkien hizkuntza guztietan natiboaren —elebakarraren— maila ezin erdiestea, uste horretan oinarriturik mito elebakarra (Ce- noz eta Gorter, 2015). Hiztun eleanitzaren idealizazio eskuraezin horrek eragin negatiboa izan du eleaniztasuna ulertzeko garaian, eta urte luzez literatura akademikoak prisma elebakarretik ikertu izan du eleaniztasuna, agerian utzirik eleaniztuna hiztun gabezidun, ez-oso, izatearen ustea (Ce- noz eta Gorter, 2014; Grosjean, 2010). Hiztun bat eleanitza ote den zehazteko ulerkera ezberdinak daude. Irizpide ezagunenen artean, hizkuntza bakoitzean hiztunak duen gaitasun-maila eta hizkuntzak jasotzeko momentuak dira: aldiberekoa, hizkuntzak batera jaso baditu; eta ondoz ondokoa, lehenengo hizkuntza finkatu eta ondoren besteak etorri badira. Eleaniztuna ikuspegi hertsiekin zehazteak arazoak dakartza; izan ere, mailakatze horrek eleaniztunaren hizkuntzen artean orekak eta desorekak baitakartza; hau da, eleaniztunak dakizkien hizkuntza guztiak banaka hartu eta isolatzen saiatzea, ohikoa izanik eleaniztunaren sistema linguistiko saretua alboratzea (Cenoz eta Gorter, 2019; García, 2009; García eta Wei, 2014). Eskuarteko ikerlanak eleaniztasuna osotasun gisa ulertzen du, hizkuntzei buruzko ezagutzak definitzen baitu eleaniztuna, izanik haren hizkuntza-ezagutza berezkoa bezain errepikaezina (Cenoz eta Gorter, 2014). Hala, nola ezberdindu eleaniztuna elebakarrarengandik? Guretzat, bi hizkuntzaren ezagutza eta erabileran oinarrituko litzateke, izanik elebiduna eleaniztasunaren adierarik txikiena (Cenoz, 2009). Eleaniztasunaren gaur egungo ikuspegi integratzaile eta abegikorra ulertzeko, Grosjean-en (1985) ekarpena mugarri izan da; izan ere, haren Hizkuntzen Ikuspegi Frakzionala ikerlana argigarria izan da hizkuntzak banaka, elkarrengandik bereizirik, irakatsi eta erabili izan direla ohartarazteko. Europan eta munduan, hizkuntzak elkarrengandik bereizirik, isolaturik, irakatsi dira, eleaniztunak dituen ezaugarri eta ikasprozesuei jaramonik egin gabe. Honakoan ere, Euskal Herria ez da salbuespen, eta, oro har, hizkuntzak ikuspegi elebakarrarekin irakasten dira, eredu eleanitza bultzatzen ari direlakoan. Hain zuzen ere, eredu elebakarra eredu eleanitzera lerratu nahi da; baina egungo eredu eleanitzak erro elebakarrekoa izaten jarraitzen du, hizkuntzen arteko koordinazio eta zubi-lan urriarekin, eleaniztasunak eman ditzakeen abantailei ezaxola eta ikaslea eskolaz kanpoko behar linguistiko eleanitzetan trebatu gabe (Cenoz eta Gorter, 2014; Conteh eta Meier, 2014; May, 2013). Halaber, euskal eskola eleanitz askoren ikuspuntua elebakarra da, irakasten den hizkuntza bakoitzean berezko hiztun izatera bultzatzen baitira ikasleak. Eleaniztun izatea abantaila gisa ulertzen da Europan, eta, oparotasunak oparotasun, eleaniztasuna hizkuntzak ikasteko kondizio katalizatzaile gisa ulertzen (Cenoz, 2013; Jessner,
Hegoaldeko Haur eta Lehen Hezkuntza graduetako ikasleen eleaniztasun-usteak https://doi.org/10.1387/tantak.22244 169 2008, 2016; Maluch eta Kempert, 2017); alde batetik, ikaslearen funtzio kognitiboak zorrozten eta trebatzen dituelako (Barac et al., 2014; Kalashnikova eta Mattock, 2014; Moodie, 2016; Thomas-Sunesson et al., 2016) eta, bestetik, ikaslearen abilezia metalinguistikoa handitu eta hizkuntzak ikasteko bide lasterrak irekitzen dituelako (Bialystok, 2007; Reder et al., 2013). Hau da, eleaniztasuna, bigarren mailako ezaugarri kontsideratu beharrean, erdigunera ekarri beharko litzateke, haren berezkotasunak erdigune izanik, ikuspegi eleanitzean oinarritutako egitasmoak aurrera eramateko. Ikerlanaren euskarri teorikoak bi eredu nagusi izango dira, gaur egun Europako proposamen eleanitzen erreferentzia direnak: The Multilingual Turn (Aldaketa Eleanitza) eta Focus on Multilingualism (Ikuspegi Eleanitza). Eleaniztasunaren etengabeko bilakaeran, askoren artean, mugarri izan da Conteh eta Meier-ek (2014) eta May-k (2013) izen berberarekin bataiatu zuten ekarpen-parea: The Multilingual Turn ekarpena. Eleaniztasuna etengabeko bilakaeran eta eraldatze-prozesuan ari da, eta ekarpenak baliagarri izan dira ikuspegi integratzaileago, irekiago eta malguagoetara mugitzeko; eleaniztasuna ulertzeko eran ez ezik, ikerketa-ikuspegian ere eragina izan baitu. Bi lanek eragina izan dute eleaniztasunaren teorietan, pedagogietan eta irakas-jardunetan, eta, orobat, bigarren eta atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan. Irakas-jardun elebakarrak arbuiatzen dituzte, eta praktika eleanitzak erdigune izango dituzten pedagogia eleanitzak proposatzen dituzte. Azken finean, ikasle eta irakasle eleaniztunei zuzendutako hausnarketak dira, eleaniztasunari ekarpen egin eta berdintasuna, gizarte-kohesioa, atxikimendua eta ahalduntzea helburu. Izan ere, eleaniztunaren hiz kun tza-jardunak ez dira zerbait zurrun-hertsi gisa kontsideratzen, ikuspuntu elebakarrak ordura arte egin izan duen gisan; kontrara, hizkuntzari ezaugarri likidoa eransten diote, eta hizkuntzak garunean konpartimentutan bereizi baino osotasunean ulertu, funtzio sozialerako helburuarekin. The Multilingual Turn eredua oinarri harturik, Cenoz eta Gorter-en (2014) Focus on Multilingualism eredua izango da hizpide, hizkuntzak ulertzeko erarekin eta ikerlanaren ezaugarriekin bat egiten duelako. Ikuspegiak, Aldaketa Eleanitzaz gain, bat egiten du beste bi teoria multzorekin: B lackledge eta Creese-ren (2010) Elebitasun Malguarekin (Flexible Bilingualism-ekin) eta, bigarrena, García-ren (2009) Translanguaging-ekin. Focus on Multilingualismek ez ditu hizkuntzak erdigunetzat: hiz tun-eleani tzak dira protagonista zilegi bakar. Izan ere, eleaniztunak hizkuntzak helburu komunikatiboaren menpe darabiltza, hizkuntzen arteko muga zurrun teorikoei bizkar emanda, hizkuntzak ez baitira objektu, ez baitira nahieran aldagarri. Hiztunak hizkuntzei buruz duen ezagutza oro da baliagarria, eta hizkuntza-ezagutza osoa berezko baliabide da komunikazio-helbururako. Erreferentzia, beraz, eleaniztunaren jarduna litzateke, eta honako hirurak lirateke Ikuspegi Eleanitzaren dimentsio nagusiak: lehena, Hiztun Eleani-
Mikel Gartziarena, Jon Altuna 170 Tantak, 2021, 33(1), 165-181 tza; bigarrena, Hizkuntza-Ezagutza Osoa; hirugarrena, Testuinguru Soziala. Hiztun Eleanitzaren dimentsioak uko egiten dio eleaniztuna hiztun elebakarren batuketa hutsa izateari, hiztun herren gisa kontsideratzen baita; eta ereduak eleaniztuna hiztun oso eta komunikazio-aukera handiagoaren jabetzat dauka, dakizkien hizkuntzen artean ibiltari, testuingurua arakatu eta haren beharrizanetara hizkuntzarekin egokitzeko gaitasun erabatekoarekin. Hori gutxi ez-eta, Hiztun Eleanitzak bere Hizkuntza-Ezagutza Osoa darabil, hizkuntzek osatzen duten sistema linguistiko bateratu konplexua, komunikazio -helburuak betetzeko eta hizkuntzaren ikaskuntza-prozesua katalizatzeko. Eta azkenik, Testuinguru Soziala izango litzateke aurreko bi dimentsioak egokituko diren eremua, Hiztun-Eleanitzaren Hizkuntza-Ezagutza Osoa koordinatu eta Testuinguru Sozialaren ezaugarrietara, ekintza komunikatiboaren mesedetara egokitzeko. Izan ere, eleaniztunak hizkuntzak era jakinean egokitzen ditu hizketa-lagunaren hizkuntza-ezagutzara, testuingurura: nola formalera hala informalera. Eleaniztasuna, zorionerako edo zoritxarrerako, hori baino askoz ere konplexuagoa da. Eleaniztasuna konplexua baldin bada, usteak ez dira inolaz ere sinpleak, eta, hori dela-eta, hainbat definizio eman izan zaio, aditu bezainbeste kasik, sarritan kontzeptua argitu baino lanbrotu eta nahastu egin dutenak (Pajares, 1992). Usteak hizkuntza-irakaskuntzaren giltzarri kontsideratu izan dira, irakas-jardun kontziente eta inkontzientetan islaturik (S. Borg, 2015). Usteak irakaslearen jarduna zuzentzen duten balio-sistematzat onartzen dira, norberaren egiak direnak, testuingurua hauteman eta errealitatearekin dialektikan (Zheng, 2013), presente egonik irakaslearen hautu pedagogikoetan (Kalaja eta Barcelos, 2019). Azken buruan, irakasleen usteak ikertzea hizkuntza-irakaskuntza eta -ikaskuntzan aurrera egitea da, eraginkortasuna hobetzeko, formazioa pertsonalizatzeko eta curriculuma egokitzeko (Gilakjani eta Sabouri, 2017). Etorkizuneko irakasleen usteak eta eleaniztasuna ikertu duten ikerketa esanguratsu asko dago. Horien artean, Portolés eta Martí-ren (2018) ikerketa nabarmendu beharko litzateke. Valentziako Komunitatean eginiko ikerketa da, etorkizuneko irakasleen eleaniztasun-usteak ardatz dituena eta bertako hizkuntza gutxitua ikertzen duena eleaniztasunaren talaiatik. Oro har, ikerketa-emaitzek erakusten dute etorkizuneko irakasleen eleaniz ta sun-us teak positiboak eta abegikorrak direla eleaniztasunarekiko eta hizkuntza gutxituarekiko, errotutako zenbait uste elebakar azaldu arren. Uste elebakar horietatik, esanguratsua da ikasleek uste dutela eleaniztunak maila oso altua behar duela hizkuntza bakoitzean, beterik arestian azaldutako mito elebakarra. Horrekin batera, deigarria da ikasleek hizkuntza-ikaskuntza goiztiarrean sinesten dutela, hots, zenbat eta lehenago ikasi, orduan eta arrakasta handiagoa. Azkenik, ikerlanak goraipatzen du ikasleen usteen formazioan eragin positiboa duela esku-hartze goiztiarrak eta irakasle-eskoletako graduetan giltzarri dela hasierako etapetan usteak identifikatu eta horien gaineko lanketa eleanitza egitea.
Hegoaldeko Haur eta Lehen Hezkuntza graduetako ikasleen eleaniztasun-usteak https://doi.org/10.1387/tantak.22244 171 Formazio-ikastaroek eleaniztasun-usteetan duten eragina ikergai izan da beste ikerlan esanguratsuetan ere. Horietan eztabaidatu izan da formazio-ikastaroek usteen aldaketan izan dezaketen eragina. Ikerlanen artean, Peacock-en (2001) ikerketak azpimarratzen du usteak gradualki alda litezkeela, baina ez dagoela alde esanguratsurik; hori bai, adituaren ondorio nagusietako bat etorkizunari begira egina da: usteak aldatzeko, formazioak gradu-ikasketaren hasieran eman behar dira, uste negatibo horiek errazago zuzentzen direlako; edonola ere, zenbait uste erresistentzia-maila handikoak dira eta nekez alda litezke. Nolanahi ere, etorkizuneko irakasleen prestakuntzaren garrantzia handia da, eta neurtu izan da trebatze-ikastaroen ahalmena usteak aldatzeko orduan. Formazio-ikastaroak bi bide adierazten ditu: bat, zenbait usteren elaborazioa eta heltzea ematen da; bi, zenbait uste gogorragoak, iraunkorragoak eta aldakaitzagoak dira (M. Borg, 2005). Formazio-ikastaroen eraginean sakonduz, Cabaroglu eta Roberts-en (2000) ikerlanak usteen eboluziorako aukera eta moldatzeko gaitasuna azpimarratzen ditu. Sheridan-ek (2016) antzeko emaitzak eskuratu ditu, eta etorkizuneko irakasleek jasotzen duten gradu-ikasketaren formazio-balioa neurtu du, urtez urte, graduko lau urteetan zehar. Haren ikerketa-ondorioa garbia da: etorkizuneko irakasleen usteak molda litezke graduak irauten dituen lau urteetan zehar, eta etapa hori erabakigarria da usteetan eragin eta etorkizuneko irakas-jardunak hobetzeko. Formazio-ikastaroen eragin hezigarria baieztatzen du Fischer eta Lahmann-en (2020) ikerlanak, usteak eleaniztasunean hezi baitaitezke. Espreski sorturiko ikastaroek ez ezik, praktikaaldiek usteak eguneratzen duten eragina azpimarratzen du Yuan eta Leeren (2014) lanak; eta, halaber, usteen aldaketak errazteko ezinbesteko dela ikasleari testuinguru ireki eta babeslea sortzea. Etorkizuneko irakasleen usteak, orain irakaskuntza-ikasketetan murgildurik dauden ikasleen usteak, ikergai izan dira. Askoren artean, azpimarragarria dira Inceçay-ren (2011) ikerketa-emaitzak: etorkizuneko irakasleek hirugarren hizkuntzari buruz dituzten usteek sekulako eragina dutela eleaniztasunari buruzko usteetan. Aldiz, Jeoffrion et al.-en (2014) ondorioek adierazten dute eleaniztasunari buruzko usteen garapenean eragin handia duela zenbat hizkuntza eta zer-nolako sakontasun-mailan ikasten diren; hots, eleaniztunago izateak eta hizkuntzetan ezagutza areagotzeak eragin positiboak dituela eleaniztasun-uste positiboagoren garapenean. Moodie-ren (2016) lanak baieztatzen du ikasle bezala jasotako esperientzia guztiak, haur hezkuntzatik hasi eta goi-ikasketak jaso eta harago, eragina duela usteen konformazioan, eta ikasleak jasotzen duen ereduaren eta esperientzia multzoaren arabera moldatzen direla haren usteak. Ereduak eredu, etorkizuneko irakasleentzat biziki esanguratsuak dira irakasle txarrak kontsideratzen dituztenak, esperientziek galbahe moduan funtzionatzen baitute etorkizuneko irakaslearen uste-sisteman zer ez izan eta nola ez irakasteko.
Mikel Gartziarena, Jon Altuna 172 Tantak, 2021, 33(1), 165-181 3. MetoDoLogia Honako atal honetan, datuen jasoketan erabilitako materialak eta instrumentuak deskribatuko dira, baita datuen prozesamenduaren ekinbideko zehaztapenak eta laginaren datu erakusgarrienak emango ere. Gogoan hartu, ikerketaren habe teorikoa arestian azaldutako Ikuspegi Eleanitza dela (Cenoz eta Gorter, 2014). Lehenik eta behin, zehaztu beharra dago ikerketan erabiliko zen metodoa; izan ere, eskuarteko ikerlanak jomuga du Hegoaldeko Haur eta Lehen Hezkuntzako gradu-ikasleen eleaniztasun-usteen ikerketa deskribatzailea egitea. Horretarako, ikuspuntu kuantitatiboa erabili da, eta eragiketa estatistiko deskribatzaileen bitartez etorkizuneko irakasleen eleaniztasun-usteak behatu dira horien ezaugarriak ezagutzeko. Era berean, usteen izaera positiboa ala negatiboa oten den ikertu nahi da. Hori zelabide, izaera biko ikerketa diseinatu da: esploratzailea eta deskribatzailea. Ikerketa esploratzailea hautatu izanaren atzean gradu-ikasleen eleaniztasun-usteak lehen hurbilpen gisa analizatzeko asmoa dago; aldiz, deskribatzailearenean, misioa argia da: esploratutako errealitatearen deskribapena egitea (Dendaluze, 2002). Orriotako azterlana ikerketa sakonago eta luzeago baten zati da, eta ondorengo lerroetan ikerketa-lagina deskribatuko da, datuen jasoketarekin, materialekin eta baliabideekin batera. Ikerketa-ekinbidea ere azalduko da, emanik datuen prozesamenduei buruzko xehetasunak eta partaideen anonimotasuna eta parte-hartze librea zaintzen erabilitako bidea. Ikerketan datuak jasotzen erabilitako lanabesa ikerlariek prestaturiko online galdetegia izan da, aurretiaz, DREAM ikertaldean (donostia Research group on Education and Multilingualism-en) erabilitako galdetegietan oinarriturik eta segida emanik (Aiestaran, 2012; Arocena, 2017). Online galdetegiaren egitura itxia da, eta 0tik 4rako (0: Erabat Kontra; 4: Erabat Alde) Likert-eskala erabili da eleaniztasuna neurtzeko 11 itemak azaltzeko. Galdetegia diseinatzeko, sortzeko eta partaideei hedatzeko, Encuestafácil programa erabili da (https://www.encuestafacil.com/), Euskal Herriko Unibertsitateak ikerlariei eskuragarri uzten dien baliabidea. Partaideek galdetegirako sarbidea e-mail bidez jaso dute, ikerketa-gonbidapenetan. Galdetegirako esteka 2018/03/14an aktibatu da eta 2018/05/02an desaktibatu. Ikerketak UPV/EHUko Etika Batzordearen ikerketarako onespena jaso du (identifikazio-kodea: M10_2017_143), eta proposatutako ekinbidea jarraitu da ikerketan zehar. Datuen jasoketarako, lehenik eta behin, ikerlariak harremanetan jarri dira Haur eta Lehen Hezkuntza graduak eskaintzen dituzten fakultateetako dekanoekin, e-mailez, EAEko eta Nafarroako Foru Erkidegoko unibertsitateetan. Kontaktatutako dekano guztiek onartu dute ikerketan parte hartzea, eta, hortaz, ikerketa-gonbidapenak, egiaztagiriak eta onarpen-dokumentuak bidali dira, partaideen onespena jasotzeko. Hala, onarpen-agiriak sinatu eta
Hegoaldeko Haur eta Lehen Hezkuntza graduetako ikasleen eleaniztasun-usteak https://doi.org/10.1387/tantak.22244 173 ikerlariei bidali zaizkie. Dekanotza taldeko kideek tartekari-eginkizunak hartu dute, ikerlariaren eta partaideen arteko kontaktua ekiditeko, eta ikerketan parte hartzeko gonbidapena email bidez bidali diete fakultateko dekanoek gradu-ikasleei, utzirik haien esku parte hartze librea. Datuak jaso ostean, prozesamendua SPSS programa estatistikoarekin burutu da, eta analisi estatistiko deskribatzaileak egin dira arestian aipatutako helburuak lortzearren. Orotara, 564 galdetegi jaso dira oso-osorik beteak, eta horietatik 108 (% 19,1) Haur Hezkuntzako graduko ikasleak dira, 446 (% 79,1) Lehen Hezkuntzakoak eta 10 (% 1,8) irakaskuntzarekin erlazionaturiko beste ikasketa batzuetan murgildurikoak. Parte-hartzaileen kopuru osotik, 117 (% 20,7) Euskal Herriko Unibertsitatean ikasten ari dira Arabako canpusean, 131 (% 23,2) Bizkaiko canpusean eta 93 (% 16,5) Gipuzkoakoan. Mondragon Unibertsitatetik 29 (% 5,1) gradu-ikasleren datuak jaso dira, 42 (% 7,4) Nafarroako Unibertsitate Publikoan, 110 (% 19,5) Deustoko Unibertsitateko Bilboko fakultatean eta 42 (% 7,4) Donostiako fakultatean. Sexuari dagokionez, 435ek (% 77,1) emakume aukera adierazi dute, 123k (% 21,8) gizonezkoa eta 6k (% 1,1) ez-binarioa. Laginaren batezbeseko adina 21,2 urtekoa da, izanik 18 urtekoa parte-hartzailerik gazteena eta 46koa edadetuena. Gradu-ikasleen urte akademikoari beha, 119 (% 21,1) lehenengo urtean ari dira, 199 (% 35,28) bigarrenean, 126 (% 22,34) hirugarrenean, 97 (% 17,2) laugarrenean eta 23 (% 4,08) ikasturte gehigarrietan. Lehenengo hizkuntzari begira, 203k (% 36) euskara adierazi dute, 249k (% 44,1) espainola, 2k (% ,4) ingelesa, 108k (% 19,1) euskara eta espainola, batek (% 2) euskara, espainola eta ingelesa izanik eta beste batek (% 2) zerrendan ageri ez den beste hizkuntza bat adierazirik. Emandako datu deskribatzaileak alde batera utzirik, aldagai konposatu bat sortu da eleaniztasun-uste horien batezbestekoarekin, uste orokor positiboak ala negatiboak ote diren kalkulatzeko. Helburu horrekin, 11 itemen fidagarritasun-kalkuluak egin dira, Cronbach alpha balioetan oinarriturik. Dimentsio-murriztapenaren kalkuluak egin eta 6, 8, 9 eta 10 itemak kanpoan utzi dira batezbestekoa kalkulatzeko, izanik 7 itemez osatutako aldagai berriaren Cronbach alpha balioa .61ekoa, baleko neurria izanik kalkuluak egin ahal izateko (Taber, 2018). Eleaniztasun-usteen aldagai berriaren batezbesteko balioa 0 eta 4 artean kokatzen da, eta balio altuak uste-sistema eleanitzagoa islatuko luke, eta baxuak uste-sistema elebakarragoa. 4. eMaitZak Honako atal honetan, metodologia atalean azaldutako bi kalkulu nagusien datuak argitara emango dira: batetik, eleaniztasun-usteen aldagai berriaren batezbestekoa, eta, bestetik, galdetegietan jaso diren 11 itemen datu
Mikel Gartziarena, Jon Altuna 174 Tantak, 2021, 33(1), 165-181 estatistiko deskriptiboak, hurrenez hurren. Beraz, esan bezala, eleaniztasuna neurtzeko sortutako aldagai berriaren (7 itemez osatua) batezbestekoa kalkulatu da, izanik 2,77 haren balioa, 0 eta 4 balio-mugen artean eta islaturik Haur eta Lehen Hezkuntza graduetako ikasleen eleaniztasun-uste positiboak. Ondoren, eleaniztasun-usteen datu estatistiko deskribatzaileak neurtu dira, gradu-ikasleen adostasunaren arabera sailkaturik. Frekuentzia maiztasunak 1. irudian daude ikusgai, eta honako hurrenkeran kategorizatu dira: (0: Erabat Kontra, EK; 1: Kontra, K; 2: Ez Alde Ez Kontra, EAEK; 3: Alde, A; 4: Erabat Alde, EA). Ikusi daitekeenez, datuen hurrenkera item bakoitzarekiko adostasun-mailan oinarritzen da, izanik hasierako itemak adostasun-mailarik handiena batzen dutenak eta azkenak desadostasunmaila zabalena jasotzen dutenak (ikus 1. irudia). Lehenengo eta behin, adostasun-maila handiari so eginez, hiru dira lehen begi-kolpean esanguratsuenak. Hamaika item horietatik, 8. itema da onarpen-mailarik handiena jaso duena: «Hizkuntzak zenbat eta lehenago ikasi, orduan eta arrakasta handiagoa» (EA: 30; A: 40,4). Bigarrena, eta kasik lehenengoaren pare, 5. itema: «Elebidunak erraztasun handiagoa dauka hirugarren hizkuntza ikasterakoan» (EA: 22,7; A: 47,2). Eta hirugarren postuan 1. itema: «Eleanitzek errazago ikasten dute, erraztasun kognitiboak dituztelako» (EA: 19,5; A: 43,4). Beste ertzean, adostasun-mailarik baxuena jasotako itemen artean, hirutan behatu ahal izan dira desadostasun-maila handiak. Hasteko, graduikasleek 4. itemarekin, «Eleaniztasunak ikaslearen eskola-porrota ekar dezake»rekin (EK: 51,8; K: 35,6), erakutsi dute kontrako iritzirik indartsuena. Ondoren, 2. itemarekin: «Eleaniztasunak hizkuntzaren garapen berantiarra ekar dezake» (EK: 42,6; K: 37,4). Eta hiruren artean azkena, 6. itemarekin: «Ikasle eleanitzak ezin ditu hizkuntzak elkarrekin nahastu» (EK: 17,4; K: 44,3). Era berean, beste hiru itemek desadostasun-maila handia jaso zuten, nahiz eta aurreko hirurek jasotakoa baino apalagoa izan. Gradu-ikasleen erdiak baino gehiagok adierazi du desadostasuna 10. itemarekiko: «Euskara baino erabilgarriagoak diren hizkuntzak irakas daitezke» (EK: 33,7; K: 25,4). Era berean, pareko desadostasuna jaso da 3. itemarekin «Eleaniztasunak identitate arazoak sor ditzake»rekin (EK: 20,9; K: 37,8) eta 7. itemarekin «Hirueletasunak arriskuan jartzen du hizkuntza gutxituaren iraupena» (EK: 19,9; K: 35,8). Lehen eta Haur Hezkuntzako gradu-ikasleek bi itemekin erakutsi dute aldeko eta kontrako iritzirik orekatuenak, izanik, halaber, jarrera neutraleko aukera partaide gehien batu dituena. Item horiek honako biak dira: 9. «Onuragarria da hiru hizkuntzak klase eta ikasgai berean tartekatzea» (EA: 15,1; A: 26,2; EAEK: 36,7; K: 17,4; EK: 4,6) eta 11. «Hirugarren hizkuntza sartzeak kalte egiten dio kosta egiten zaion ikasleari» (EA: 12,2; A: 28,5; EAEK: 33,3; K: 21,5; EK: 4,4).
Hegoaldeko Haur eta Lehen Hezkuntza graduetako ikasleen eleaniztasun-usteak https://doi.org/10.1387/tantak.22244 175 1. irudia Hegoaldeko Haur eta Lehen Hezkuntza gradu-ikasleen eleaniztasun-usteen 11 itemak 5. eZtabaiDa eta onDorioak Honako azken atal honetan, ikerlaneko emaitzarik azpimarragarrienak ekarriko dira, arestian, teorian, azaldutako ikerketa eta ekarpen esanguratsuenekin eztabaidatu eta ikerketa-ondorio nagusiak idazteko. Eskuarteko ikerketak Hegoaldeko Haur eta Lehen Hezkuntza graduetako ikasleen eleaniztasun-usteak biltzea du xede. Ikerlanaren izaera kuantitatiboa izaki, galdetegien bitartez jaso dira etorkizuneko 564 irakasleren eleaniztasun-usteak honako bi helburuak erdiesteko: batetik, etorkizuneko irakasleen eleaniztasun-usteak oinarri eleanitz ala elebakarrekoak diren zehaztea; bestetik, eleaniztasun-uste zehatzei erreparatu eta horien ezaugarriak deskribatzea.
Mikel Gartziarena, Jon Altuna 176 Tantak, 2021, 33(1), 165-181 Ikerketan bildutako datuek eta horien analisiak hainbat ezaugarri eta emaitza azaleratu dute. Aurretiaz eginiko ikerketekin ondorio amankomunak, kontrajarriak eta gehigarriak azalduko dira. Hasteko, eleaniztasun-usteen hamaika itemen datu estatistiko-deskribatzaileak banaka eta orokorrean irakurriz gero, emaitzek iradokitzen dute Hegoaldeko Haur eta Lehen Hezkuntzako gradu-ikasleen usteak abegikorrak direla eleaniztasunarekiko. Gainera, emaitzek, iradoki ez ezik, berretsi ere egiten dute, berariaz sortutako eleaniztasun-usteen aldagaiaren batezbestekoak erakutsi bezala; izan ere, batezbestekoaren balio altuak adierazten du, oro har, gradu-ikasleen eleaniztasun-usteak abegikorrak, positiboak eta oinarri eleanitzekoak direla, teorian azaldutako eredu holistikoekin bat eginik (Cenoz eta Gorter, 2014; Conteh eta Meier, 2014; May, 2013). Beraz, batezbestekoaren balioak eta usteen ikuspegi orokorrak baieztatzen du gradu-ikasleen uste-sistema positiboa dela eleaniztasunarekiko; edonola ere, irakurketa orokorretik usteen banakako xehetasunetara mugituko balitz fokua, analisi deskriptiboak hainbat kontrapuntu edo uste elebakar zehatz jartzen ditu mahai gainean. Horien artean esanguratsua da etorkizuneko irakasleek adostasun-mailarik handiena adierazi diotela hizkuntza ahalik eta azkarren ikasteari, arrakasta handiagoarekin lotzen baitute. Euskal testuinguruan detektatutako uste elebakar hori Valentziako Komunitatean ere indartsua da, Portolés eta Martíren (2018) ikerketa-ondorioek erakutsi bezala. Hau da, Valentziako testuinguruan nola, Euskal Herrian ere etorkizuneko irakasleen usteak, oro har eleanitzak izanagatik ere, ikaskuntza goiztiarraren aldekoak dira. Gainera, hizkuntzen ikaskuntza goiztiarraren aldeko ustea sakon erroturik dagoelarik, gerta daiteke hori aldakaitzagoa izatea (Cabaroglu eta Roberts, 2000; Peacock, 2001). Analisiek erakusten dute etorkizuneko irakasleen usteak positiboak direla eleaniztasunarekiko, eta posible da horren gakoa Jeoffrion et al.-en (2014) ekarpenak iradoki bezala haien hizkuntza-ezagutza izatea; izan ere, haien ikerketak dio hizkuntza gehiago eta maila altuan ezagutzeak onurak dakarzkiela eleaniztasun-usteei, hau da, positiboagoak eta abegikorragoak direla hizkuntza-ezagutza handitu ahala. Eta etorkizuneko-irakasle gehienek handia hiru hizkuntzetan garatzen dituzte hizkuntza-maila altuak: euskaran, espainolean eta ingelesean. Eta horrek nolabait izan dezake eraginik eleaniztasun-uste abegikorren eraketan. Ikerketak islatutako beste ezaugarriei beha, argi dago etorkizuneko irakasleek bi uste arbuiatzen dituztela: batetik, eleaniztasunak ikaslea eskolaporrotera daramana eta, bestetik, eleaniztasunak hizkuntza-ikaskuntza moteltzen duena. Horiei ere batu beharko litzaieke gradu-ikasleek ez dutela hirueletasuna mehatxu bezala hartzen, hots, ez diola euskararen biziraupenari oztoporik sortzen ez eta ikaslearen identitatean arazorik sortzen ere. Gainera, etorkizuneko irakasleen erdiak baino gehiagok ez du uste euskara baino hizkuntza erabilgarriagorik irakats daitekeenik Hegoalden; bostenak
Hegoaldeko Haur eta Lehen Hezkuntza graduetako ikasleen eleaniztasun-usteak https://doi.org/10.1387/tantak.22244 177 baino gutxiagok uste du euskara baino hizkuntza erabilgarriagorik irakats daitekeenik. Eta horrek guztiak bat egiten du Cenoz eta Gorter-ek (2014) azaltzen duten Ikuspegi Eleanitza ereduarekin, Euskal Herriko ereduak eleaniztasunaren alde baina euskara erdigune ulertzen duenarekin. Modu bertsuan, eztabaidaezina da gradu-ikasleek uste errotuak azaldu dituztela kognizioarekin. Esan nahi baita eleaniztasuna kognizioaren abiarazle gisa kontsideratzen dutela, izan ere, adostasun-mailarik handienak ondorengo bi uste nagusietan bildu dira: bat, elebidunek erraztasunak dituztela hirugarren hizkuntza ikasterakoan eta, bi, eleaniztunek kognizioa dela-eta hizkuntzak ikasteko erraztasuna dutela. Esku arteko ikerketak nabarmentzen du etorkizuneko irakasleen usteek elebitasuna eta eleaniztasuna onura gisa identifikatzen dituztela, eta gertakari horiek bat datoz arestian azaldutako eleaniztasun-eredu abegikorrekin (Cenoz eta Gorter, 2014; Conteh eta Meier, 2014; May, 2013). Atal teorikoan jaso bezala, eleaniztun izatea abantaila da hizkuntza gehiago ikasteko orduan, eta ikerketa honen bitartez baiezta daiteke etorkizuneko irakasleen usteek bat egiten dutela eta lerrokaturik daudela elebitasuna eta eleaniztasuna hizkuntzak ikasteko kondizio hobe gisa ulertzearekin. Izan ere, literatura akademikoak baieztatu du, besteak beste, eleaniztunak hizkuntzak ikasteko baliabide gehiago duela, hizkuntzak ikasteko esperientzia aberatsagoa, funtzio kognitibo zailduagoak, hiz kuntza-eza gu tza sakonagoa, baliabide eta estrategia multzo zabalagoa (Barac et al., 2014; Bialystok, 2007; Cenoz, 2013; Jessner, 2008, 2016; Kalashnikova eta Mattock, 2014; Maluch eta Kempert, 2017; Moodie, 2016; Reder et al., 2013; Thomas-Sunesson et al., 2016). Bestalde, emaitza kontrajarriak jaso dira eleaniztunak hizkuntzak tartekatzeko aukeraren inguruan. Alde batetik, badirudi etorkizuneko irakasleek ikuspegi malguagoa dutela eleaniztunaren hizkuntzak tartekatzeko joerarekin; izan ere, hamarretik seik desadostasuna adierazi diote hizkuntzak tartekatzearen debekuari, eta soilik batek ikusiko luke begi onez. Emaitza hori bat etorriko litzateke hizkuntzen arteko mugak malgu eta Hizkuntza-Ezagutza Osoa ekintza komunikatiboaren menpe jartzeko eredu eta proposamenekin, Ikuspegi Eleanitzarekin, alegia (Blackledge eta Creese, 2010; Cenoz eta Gorter, 2014, 2015; Conteh eta Meier, 2014; Grosjean, 1985; May, 2013). Halere, datuek iradokitzen dute oraindik ere arrotz egiten zaiela eleaniztunak hain berezko dituen hizkuntzen arteko erabilera tartekatua eskola-testuinguruan txertatzea; izan ere, hamarretik lauk kontrako ustea adierazi du eta soilik bostenak ikusiko luke begi onez euskal hezkuntzan euskara, espainola eta ingelesa hirurak klase eta ikasgai berean tartekatzea, hots, translanguagingaren aplikazioa (Cenoz eta Gorter, 2019; García, 2009; García eta Wei, 2014). Talaia honetatik, ikerlanak etorkizuneko irakasleak jarduera eleanitzetan hezteko beharra azpimarratzen du, bat eginik aurretiaz makina bat adituk egindako aldarri eta eskaerekin (Blackledge eta Creese, 2010; Ce- | science |
addi-bce9a6400f1e | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52630 | Esperimentazioan sakonduz biziberritu | Agirre García, Nerea | 2021 | 185 ESNAOLA ILLARRETA, Larraitz eta BARANDIARAN ARTEAGA, Alexander (2020) Esperimentazioan sakonduz biziberritu. Donostia. Xangorin Koop. Elk. Txikia. 162. or. ISBN: 978-84-120513-3-9 erreseina MUko HUHEZI fakultateko irakasle eta ikertzaile Larraitz Esnaola eta Alexander Barandiaranek Hik Hasi egitasmoarekin argitaratutako liburua dugu honako hau. Jaiotzatik umeak berezkoa daukan esploratzeko jokabidea abiapuntu gisa harturik, Haur Hezkuntzan material manipulagarriak baliatuz esperimentazioan oinarritutako proposamenak sortzeko gako eta adibideek hezurmamitzen dute liburua. Egile biak Haur Hezkuntzaren munduarekiko lilurak elkartzen ditu, eta liburua elikatzeko beren ibilbide profesionalean eta pertsonalean eraikitako hainbat ezagutza iturri baliatzen dituzte. Alde batetik, lan honen markoa osatzeko honako hauek ekartzen dituzte: haurraren garapen osasuntsua eta ongizatea bermatzeko baldintza eta testuinguruen azterketek erakutsitakoak. Bigarrenik, prestakuntza eta aholkularitza prozesuetan identifikatu izan dituzten beharrak aintzat hartuz, irakasleei zuzendutako orientabide eta estrategia zehatzak eskaintzen dituzte. Eta azkenik, eremu pertsonalean nahiz eremu komunitarioan umeekin modu kontzientean arituz garatutako ezagutza praktikoa ekartzen dute; eta horretarako proposamen egingarriak aurkezten dituzte. Liburuaren lehengo lau kapituluek irakurlea esperimentazioaren marko orokorrean kokatzea dute helburu. Umeari, material manipulagarriekin ari-
186 Liburuen berri tuz, bere bizitzarekin loturak egitea ahalbideratzen dioten esperimentazio esperientziak beste ikaskuntza guztien oinarri, akuilu eta lotune gisa definitzen dira. Garapenaren momentu goiztiarrenetan, umeak materialak manipulatuz hainbat bizipen izango ditu; aurrerago, beren bizitzarekin loturak egin, objektuak sinbolizatu eta jolas bihurtuko ditu. Garapenean aurrera egin ahala, esperientzien alderdi konkretua eta abstraktua, berezia eta orokorra, eta sinplea nahiz konplexua uztartu eta bizipenei hitzak jartzeko gai izatera iritsiko da. Finean, esperimentazioa haurrak berezkoa duen jokabidea garatzeko aukera gisa ulertzen da. Liburuan planteatzen den ikuskerak ezagutza irudikatzeko eta ezagutzarekin harremantzeko modu berriak aurkezten ditu, non esperientzia ireki, malgu, moldagarri eta anitzen bidez ikasleak bihurtzen diren beren ikaste prozesuaren protagonista nagusi. Lerroartean, tentsio gabeko testuinguru estimulagarriez eta horiek prestatu eta egikaritzeko, funtzio transmisibo eta kontrolatzaileari (etengabe zer eta nola egin, noiz hasi eta amaitu agintzen duen figurari) uko egiten dioten hezitzaile kontziente, kritiko eta hausnartzaileez hitz egiten da markoan. Egileek, enpatiazko jarrera batetatik abiatuta, begirada aldaketa honek irakasleengan eragin ditzakeen kezkak onartuz, sortu ohi diren galdegai nagusiei erantzun zehatzak emateko abagunea baliatzen dute. Ekarpen esanguratsuenen artean, irakaslearen rolaren definizio esplizitua aipa daiteke. Irakaslearen lana lau funtzio nagusietan ardaztuz irudikatzen dute: materialaren kudeaketa, espazioaren antolaketa, eskaintzaren aurkezpena eta prozesuaren jarraipena. Azken funtzio hori gauzatzeko, hots, behaketa eta dokumentazio lanerako, egileek propio sorturiko euskarri bat eskaintzen dute, beharren arabera erabili eta moldatu ahal izateko. Irakasleak kontuan hartzeko elementu nagusiak ere aurkezten dira: umeen garapen momentu eta ezaugarrietara proposamenak egokitzeko protagonistak ezagutzearen garrantzia, proposamenaren zergati eta zertarakoak aurretik definitu beharra, eta modu askean eta plazerrez jardun ahal izateko segurtasuna eskaintzen duten alderdi guztiak aintzat hartzearen inportantzia. Esperimentazioan sakontzeko premisa nagusiak aurkezteaz gain, esperimentazio esperientzien egingarritasunari toki eginaz, adibide baten bidez ume baten prozesuaren nondik norakoak azaltzen dituzte. Liburuko beste adibideetan ez bezala, umea ekintzan erretratatzen duten argazki ugari ageri dira, azalpen xehez lagunduta. Egingarritasuna sendotzen duten ideien artean, aipagarria da Heziberri 2020 plana aipatuz eta zehazki, abenduaren 22ko 237/2015 Dekretua ekarriz, Haur Hezkuntzarako araututako irakaskuntza jardunbidearen baitan ezartzen dituen ebaluazio eta lorpen emaitzei egiten zaien erreferentzia. Atal honetan egileek baieztatzen dute aipatutako adibidea eta liburuan agertzen diren antzeko beste esperimentazio proposa-
187 Liburuen berri menak egokitzen direla lege maila duten arau juridikoetara; baieztapenaren inguruko argudioak ere ematen dituzte. Horraino iritsita, irakurleak marko pedagogikoaren gako nagusiak eskuratuak izango dituela esan daiteke. Liburuaren hurrengo kapituluetan arreta esperimentaziorako materialen izaeran jartzen da. Testuliburu eta fitxak alboratuz, eta esperimentazioari ekarpen egiten dioten material manipulagarrien gaineko begirada irauli asmoz, erabilgarri suerta daitezkeen materialak zerrendatzen dira. Naturan aurki daitezkeen materialetatik hasi eta eraldatutako materialetaraino, zerrenda ezberdinak aurkezten dira modu kategorizatu eta ordenatuan, adibide grafikoak erantsiz, modu horretara materialen mozkorraldia izan zitekeena apalduz. Atal horietan hizketarako gaiak materialak izan arren, aipagarria da eskaintzen direla umea eta materialak elkarreraginean jarri eta umeek erakuts ditzaketen joerak aurreikusteko pista batzuk. Umeen joerekiko jarrera irekia eskatzen zaie irakasleei, eta esan gabe doan arren, pentsa daiteke erreferentzia egiten zaiela, besteren artean, ikasleen garapen momentuari, erritmoari, ikasleak inguratzen dituen egunerokotasunari, bakoitzaren kultura propioari, interesei eta beharrei. Liburuaren bihotzean, bederatzigarren kapituluan, 365 esperimentazio proposamen aurkezten dira lau atal nagusitan banatuta. Proposamen bakoitzak bere erreferentziazko zenbakia eta izenburua dauka, eta guztiek egitura bera jarraitzen dute: ezkerreko aldean, umeari egiten zaion material eskaintzaren irudia, eta eskuineko aldean, umeak esperimentazioaren bidez egin ditzakeen aurkikuntzak eta gerta daitezkeen prozesuak era argian azalduta. Egitura bera jarraitzeaz gain, proposamen guztietan azalpenen oreka bilatzeko egin den ahalegina nabarmentzen da. Aditzaren moduari dagokionez, ahaleraren erabilera nagusitzen da testuetan, gertagarria den horri erreferentzia eginaz, aukerak zabalduz eta beti irakurlearen leihoburuak irekiz. Proposamenen izaerari dagokionez atentzioa ematen du nola material soilak aurkezten diren lehenengo, eta material ezberdinak gehituz, eskaintza berriak sortzen diren ondoren. Egileek proposamenak harilkatzeko egiten duten ariketak izan badu arrazoi pedagogikoa; izan ere, umeari material bat eskaini eta ezaguna zaionean beste bat eskainiz gero, aurkikuntza berriak egiteko aukerak biderkatzen zaizkio. Umeek beren buruaz eta ingurukoaz ideia eta hipotesi propioak izan ohi dituzte. Bizi dituzten esperientziei zentzua emanaz munduari buruzko teoriak eraikiz doaz. Eskaintzen zaizkien proposamenen araberakoak izango dira beren esperientzia eta bizipenak; bakoitzak bereak propioak biziko ditu, baina esperientzia horiek guztiengan utziko dute lorratza, guztiei eskainiko diete aurrerantzean beste errealitate batzuk modu autonomoan interpretatu, ulertu, ekin eta eraldatzeko baliabide sorta. Zentzu horretan, liburuan jasotako proposamenak
188 Liburuen berri umeek munduaren konplexutasuna, globaltasuna eta multidimentsionaltasuna esperimentatzeko pentsatuak daudela eta hezkuntza xede horretarako askotariko aukerak eskaintzen dituztela baiezta daiteke. Liburuari izaera ireki eta dinamikoa aitortuz borobiltzen dute lana; horren lekuko dira «nola sortu esperimentaziorako proposamenak» eta «zer izan kontuan» bezalako atalak gehitu izana. Halaber, irakasleen inspiraziorako izateko helburuarekin material ezberdinak modu kategorizatuan eta ordenatuan proposatzen dituen azken atal batekin ixten dute liburua. Amaiera horretan, eta liburuaren bosgarren kapituluan nazioartean eta Euskal Herri mailan gauzatzen ari diren bi egitasmo zehatz aipatzen diren arren, esperimentazioaren inguruan sakontzen jarraitu nahi duenari zuzendutako erreferentzia bibliografikoaren, intereseko esperientzien edo informazio iturrien falta nabaritzen da. Forma aldetik, liburuaren indarguneen artean, azala eta kontrazalaren erakargarritasun kromatikoa, sarrerako olerkiak irakurleari egiten dion harrera goxoa, irudi grafikoen kalitatea eta indarra, izenburu eta azpi izenburuen originaltasuna nabarmendu daitezke. Edukiei dagokionez, atalen egituraketa argia eta irakurlea marko pedagogikoan kokatu eta honen ulermena errazteko azalpenen zehaztasuna azpimarra daitezke. Egiten den ekarpen praktikoak ere aipamen berezia merezi du, esperimentazio proposamenen kopuru eta egingarritasuna balioetsiz. Zalantzarik gabe, Esperimentazioan sakonduz biziberritu liburua, Haur Hezkuntzako irakasleez haratago, esperimentazioaren bidea urratzen hasi nahi duenarentzat itsasargi eta ikuspegiaz engaiatutako hezitzaileentzat sormen eta inspirazio iturri interesgarria da. Nerea Agirre Garcia Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea Mondragon Unibertsitatea [email protected] | science |
addi-cc8e61898e20 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52631 | Urrutiko hezkuntza. COVID-19aren eragina Bigarren Hezkuntzan | Gamarra, Ainhize | 2021 | Ainhize Gamarra 44 Tantak, 2021, 33(1), 43-82 1. ikerketa Lanaren aurkeZpena Koronabirus mota berria (SARS-CoV-2), COVID-19 deiturikoa lehen aldiz Wuhanen (Txina) 2019ko abenduaren bukaeran ezagutu zen. Gaixotasuna azkar hedatu da mundu osotik, pandemia izatera ailegatuta. Gure herrialdera ailegatu eta hainbat lagun kutsatu ostean, Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hezkuntza-zentro guztiak ixtea erabaki zuen, COVID-19ri aurre egin ahal izateko. Neurri horren bidez, kutsatze berriak saihestu nahi ziren, gaixotasunaren transmisioa galaratzeko euste fasea bultzatuz. Hori dela eta, ikastetxeetako eskola presentzialak bertan behera utzi egin behar izan dira. Lehenik, Gasteiz eta Arabar errioxako ikasketa-zentroetan (2020/03/10); bigarrenik, Arabako eta Balmasedakoetan (Bizkaia) (2020/03/12); eta azkenik, EAE osoko ikasketa-zentroetan (2020/03/13). Ondoren, Espainiako Gobernuak Alarma Egoera dekretatu zuen (2020/03/16), eta biztanleriaren konfinamendua agindu, baita Estatuaren ikastetxe guztien itxiera ere (Eitb-ko erredakzioa, 2020) (López, 2020). Hortaz, EAEn COVID-19aren pandemia dela eta, ikasketa-zentro guztiak itxi eta biztanleria etxean konfinatuta egon behar denez, urrutiko hezkuntza beharrezkoa bilakatu da. Ikasleek eta irakasleek beti hezkuntza presentzialean lan egin dute, eta ez dute inoiz urrutiko hezkuntza erabili, salbuespen gutxi izan ezik. Horregatik, urrutiko hezkuntzara egokitzeko prozesuak heziketa erabat aldatu du: metodologia, komunikazioa, klaseak emateko era, ebaluazioa, ikasleen jarrera… Hezkuntza presentziala jatorrizkoa izanda eta aldez aurretik urrutiko hezkuntzarekin kontakturik ez zela, bat-batean urrutiko hezkuntzara salto egin beharrak Bigarren Hezkuntzan izugarrizko eragina izan du. Urrutiko hezkuntza hemen guztiz berria izan arren, beste zenbait tokitan arrunta da (2. Oinarri teorikoa atalan aztertzen denez); adibidez, Australian «Aire Eskola» deituriko hezkuntza dago, non urrutiko arrantxoetan bizi diren ikasleek ikasi ahal izateko, irrati bidez eskolak ematen diren, elkarrekintza bultzatuz. Hori guztia kontuan hartuta, hezkuntza arloan bizi izandako egoera berria ikertzea da artikulu honen helburua; hain zuzen ere, urrutiko hezkuntzara bat-batean salto egin behar izateak Bigarren Hezkuntzan izan duen eragina. 2. oinarri teorikoa Hezkuntza ez-presentziala izendatzeko hainbat termino erabiltzen dira, hala nola, «urrutiko hezkuntza» (educación a distancia/distance education), «urrutiko ikaskuntza» (aprendizaje a distancia/distance learning), «urrutiko irakaskuntza» (enseñanza a distancia/distance
Urrutiko hezkuntza. COVID-19aren eragina Bigarren Hezkuntzan https://doi.org/10.1387/tantak.21841 45 teaching) edo «hezkuntza irekia» (educación abierta/open education). Gaur egungo urrutiko hezkuntzaren joera Interneten bidez gauzatzea denez, era horretan ematen denean hurrengo termino hauekin ere izendatzen da: «hezkuntza birtuala» (educación virtual/virtual education), «e-hezkuntza» (e-educación/e-education), «e-ikaskuntza» (e-aprendizaje/ e-learning), «mugikorraren bidezko ikaskuntza elektronikoa» (m-aprendizaje/m-learning)... Ikerketa arloa zeharo landuta egonda ere, ez dago hiztegi partekaturik adituen artean; erabilitako terminoak eta horien esanahia autoreen araberakoa izaten dira. Gainera, askotan autoreek euren lanetan ez dute zehazten haien definizioa, terminoaren unibertsitaltasuna jakintzat emango balitz bezala jokatuz edo arazoa kontuan hartu barik (King eta Schrader, 2001). Aditu teorikoei ezinezkoa egin zaie «urrutiko hezkuntza», «urrutiko ikaskuntza» edo «urrutiko irakaskuntza» terminoen unibertsalki adostutako definizio bat topatzea hainbat faktorerengatik: teknologiak aurrera egin heinean, terminoak bilakatuz doazelako (Phipps eta Merisotis, 1999), guztiek ez dutelako antzeko era batean ulertzen «urruti» terminoa zer den (García, 2002), terminoen erabilera malgua (Moore, Dickson-Deane eta Galyen, 2011)... Hala eta guztiz ere, «urrutiko hezkuntza», «urrutiko ikaskuntza» edo «urrutiko irakaskuntza» terminoen arteko ezberdintasuna aztertzeko, «urruti» hitza laguntzen duten terminoen definizioak ezagutzea beharrezkoa da. Harluxet hiztegi entziklopedikoak honela definitzen ditu (Harluxet, 2001): — ikaskuntza: «Ikasteko ekintza eta horren ondorioa, bereziki ezagutzak edo gaitasunak nork bere egiteko prozesua.» — irakaskuntza: «Irakasteko ekintza eta horren ondorioa; irakastesistema hornitzen duen bitarteko, bide eta pertsonen multzoa.» — Hezkuntza: «Gizakia, bere ahalmenak garatuz eta gizabidea erakutsiz, gizartean bizitzeko prestatzea eta gaitzea, eta horretarako erabiltzen diren bideak edo sistemak.» Ondorioz, garatutako ekintzak zehazten du termino baten edo bestearen erabilera, hain zuzen ere, ezagutzak jasotzea (ikastea) edo ezagutzak transmititzea (irakastea). Hori dela eta, noren ikuspuntutik gertatzen ari den da gakoa «ikaskuntza» edo «irakaskuntza» terminoa aukeratzeko. Beraz, «ikaskuntza» ikaslearen ikuspuntutik izango liteke; «irakaskuntza», ordea, irakaslearen ikuspuntik. «Hezkuntza»-ri dagokionez, termino orokorra da, bi ekintzak batzen dituena, hots, ikasle eta irakaslearena. diccionario de términos clave de ELE hiztegian Cervantes Institutu-ak (Institutu Cervantes, d. g.) «enseñanza a distancia», hots, «urrutiko irakaskuntza», ikasleek euren bizilekutik ikasketak jarraitzen duten ikaskuntza mota bezala definitzen du, ikasketa-zentrora joan behar barik edo bakarrik noizean behin joanda. Horretan, materialak eskuratzen dira tresna ezberdi-
Ainhize Gamarra 46 Tantak, 2021, 33(1), 43-82 nen bidez, teknologiaren eta komunikazioa medioen aurrerapenekin bilakatu egin dena. Aipatu beharra dago ez dagoela sarrerarik beste bi terminoak adierazteko. Cervantes Institutu-ak adierazitako definizioa ardatz hartuko da artikulu honetan zehar «urrutiko irakaskuntza», «urrutiko ikaskuntza» edo «urrutiko hezkuntza» terminoak erabiltzean; eta behin «Harluxet Hiztegi Entziklopedia»-n aztertutako definizioak ezaguta, hiruren artean, «urrutiko hezkuntza» terminoa erabiliko da, bai irakaste, bai ikaste prozesuak biltzen direlako eta ikerketa lan honen helburua hezkuntza mota horren eragina ikasle eta irakasleengan aztertzea delako. «Hezkuntza irekia» eta «urrutiko hezkuntza»-ren arteko ezberdintasunaren inguruan ere nahasketa handia dago. Arestian esan bezala, hezkuntza ez-presentziala izendatzeko «hezkuntza irekia» terminoa askotan erabiltzen da, baita «irekia» izenondoa ere gehitzen ohi da beste terminoei heziketa era horrekiko lotura duela adierazteko. Terminoaren erabilerak 1969an Erresuma Batuan sortutako hezkuntza ez-presentzialaren unibertsitate publikoan du jatorria, British Open University deiturikoa (Holmberg, 2005). Unibertsitate hori aitzindaria izan zen, eta mundu mailan goi-mailako graduak urrutian ikasteko lehen ikasketa-zentro ofiziala ere bai (Bates, 1999). Hori dela eta, «hezkuntza irekia» terminoa «urrutiko hezkuntza»-ren baliokidetzat hartzen ohi da zenbait autoreentzat, horien artean Mary Thorpek argudiatzen du «posta bidezko hezkuntza» gaindituta izan dela, eta «urrutiko hezkuntza» terminoaz ordeztua, eta hori ere gainditua izan dela, eta «ikaskuntza irekia»-terminoak ordeztua (Holmberg, 2005). Hala ere, autore batzuk ez dira bat etortzen halako baieztapenekin. Bi terminoen esanahia ezberdintzat hartzen dutenen artean definizioak antzekoak izaten dira. — «Hezkuntza irekia»-k egitura aldaketarekin lotura dauka; hain zuzen ere, instituzioa irekia egiteko aldaketak adierazten ditu: lekuari, denbora kudeaketari, edukiei, ikaste metodologiari… begira (Holmberg, 2005). Hortaz, «irakaskuntza irekia» xede edo hezkuntza politika bat da, hots, era moldagarri batean irakastea, ikasle bakoitzaren muga geografiko, sozial eta denbora kontuan hartuta eraikita, ez irakaste instituzioarenak (Bates, 1999). — «urrutiko irakaskuntza» helburu hori lortzeko bidea da. Ikasleak material pedagogikoaren egilearengandik urrun egonda ikasteko era da, non haiek nahi duten lekutik eta irakaslearekin kontaktu pertsonal barik ematen den (Bates, 1999). Azken finean, termino horrek soilik bidalketa era zehazten du. Hortaz, «urrutiko hezkuntza» «hezkuntza irekia» izan daiteke, baina ez du zertan izan (Holmberg, 2005). Internet erabileraren eta sareen zabalkuntzak, gailu elektronikoen demokratizazioarekin batera, «urrutiko hezkuntza» birtualtasunarako joera
Urrutiko hezkuntza. COVID-19aren eragina Bigarren Hezkuntzan https://doi.org/10.1387/tantak.21841 47 sustatu du, eta Internet konexioa eta ordenagailua ezinbesteko tresnak bihurtu urrutian ikasi ahal izateko. Hezkuntza arloan «birtual» kontzeptuaren inguruko eztabaida dago; orokorrean, ordenagailu (edo bestelako gailu elektroniko) baten bidezko heziketarekin lotzen da. «Hezkuntza birtuala» definitzeko Martínez de Uribek Tintayak hurrengo definizio hau erabiltzen du: ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren modalitatea da, gizakia teknologia berriekin erlazionatzeko adimen-irudimenean oinarritzen dena, komunikazio sareen sorkuntzen bidez denbora mugarik gabe (Martínez, 2008). Horrekin batera, «gela birtuala» edo «e-gela» terminoaren erabilera zabaldu da, hezkuntza modalitate hori garatzeko toki birtuala izendatzeko. Orain arte, orokorrean, «gela birtual»-ak eduki-biltegi gisa erabili izan dira hots, edukiak transmititzeko ikuspuntu pedagogiko barik (Camacho, 2019). Horren harira, «e-» aurrizkia («e-learning», «e-education» eta abarren topa daitekeena) ingeleseko electronic hitzetik eratorritakoa da, elektroniko esan nahi duena. Ondorioz, «e-learning» bide elektronikoen bidezko ikaskuntza bezala definitzen da (Martínez, 2008), eta gauza bera beste terminoekin. Interneten bidez garatutako hezkuntzan, hau da, online hezkuntzan, hiru ezaugarri nabarmentzen dira (Martínez, 2008). Lehenik, ikasleak bere denbora kudeatu behar du. Bigarrenik, ez dela toki zehatz batean gertatzen. Azkenik, elkarrekintza, hau da, ikaslearen eta irakaslearen arteko harremana ez da aurrez aurrekoa izaten. Horretaz gain, ikasle eta irakaslearen arteko harremana irakaste prozesua gauzatzeko nolakoa izaten den kontuan hartuta, bitan sailkatzen da (Holmberg, 2005): — noranzko bakarreko bidea. Aldez aurretik irakaste antolatzaileak prestatutako kurtsoko materialak ikasleari bidaltzen zaizkio, baina ikasleak ez du irakasle edo tutore batekin elkar eragiteko aukerarik. Egoera hori zenbait unibertsitateetan gertatzen da, hala nola, dutch Open Universiteit eta The Colombian Unisur unibertsitatetan. — bi noranzkoko bidea. Ikasleen eta irakaste antolatzailearen arteko komunikazio erreala egoten da. Instituzioak ikasle-irakasle arteko harremana bermatzen du, lehenari kurtsoan matrikulatzean bigarrenaren posta, telefonoa eta bestelako ordenagailuzko harreman jartzeko bideak eskainiz; esate baterako, British Open University-n. Haatik, ikasle eta irakaslearen arteko harremana beste irizpideen arabera ere sailkatzen ohi da, hala nola denboraren arabera. Informazioa denbora errealean gertatzen denean komunikazio sinkronoa deitzen da (adibidez, bideodei batean parte hartzea). Informazioa denbora geroratuan trukatzen denean, ordea, komunikazio asinkronoa (adibidez, epe muga bat duen entregagaia) (Lamí, Pérez eta Rodríguez, 2016). Beraz, hezkuntza asinkronoan ikasleek euren denbora kudeatzeko malgutasuna dute, eta hezkuntza sinkronoan ordutegi zehatz bati jarraitzea beharrezkoa da.
Ainhize Gamarra 48 Tantak, 2021, 33(1), 43-82 Aipatu beharra dago gaur egungo urrutiko hezkuntza ohikoena, hau da, online hezkuntza ingurune birtualean gauzatzen denez, ikaskuntza, komunikazioa eta ebaluazioa ere online izaten direla. Horrek online ikaslearen bakardadea, ikasleen baja kopuru handia edo ikasleek derrigorrean garatu beharreko gaitasunak eta trebeziak eragiten ohi ditu; beraz oso-osorik online hezkuntzaren efikazia zalantzatan jarri izan da (Camacho, 2019). Irakaslearen eta ikaslearen aurrez aurreko harremanik gabeko hezkuntza hainbat ikerketatan aztertu da urteetan zehar, batez ere 1970eko hamarkadatik aurrera. Gaiarekin erlazionatuta aurkitutako lehen ikerketa 1906an idatzi zen, non posta bidezko nazioarteko heziketa eta izandako emaitzak aztertzen ziren (Clark, 1906). Gaur egungo urrutiko hezkuntzaren jatorria postazko hezkuntzan kokatzen da, gehien bat helduei zuzenduta jaio izan zena (Holmberg, 2005). Aldez aurretik, heziketa helburua izanda urrutiko irakaskuntza zeukaten gutunak egonda ere (sumeriar, greko, erromatar… zibilizazioetan) (Holmberg, 1995) (García, 1999), ez dira orain urrutiko hezkuntzatzat joko litzatekeena. Frogatutako lehen posta bidezko irakaskuntza xviii. mendean topatzen da, Battemberg-ek urrutiko hezkuntzaren arloan egindako ikerketan plazaratu zuena, 1720an Caleb Phillips The Boston Gazette egunkarian kaligrafia ikasteko posta bidezko eskolak eskaintzen zituen (Battemberg, 1971). Bigarren Hezkuntzaren baliokide den hezkuntza mailetan urrutiko hezkuntzan izandako lehen urratsak 1910ean izan ziren. Victoriako Unibertsitateak (Australia) landa eremuko lehen mailetako irakasleek posta bidez bigarren mailako irakaskuntzarako formakuntza jasotzea bultzatu zuen. Urte gutxitara, 1914an, Unibertsitate horren Hezkuntza Sailak gertueneko ikasketa-zentrotik hamahiru kilmetrora bizi zen kolono baten gutuna jaso zuen, non ikastetxera egunero joateko ezintasunaren aurrean seme-alabak heziketa izateko laguntza eskatzen zuen. Egoera aztertu ostean, posta bidezko Lehen Hezkuntzako heziketa martxan hasi zen urrutiko landa eremuetan bizi izanda ere, hezkuntza ofiziala jaso ahal izateko, «posta bidezko gainbegiratutako ikasketak» deitu izan zena (García, 1999). Era horretan, Australia izan zen era sistematikoan eta eskala handitan lehenengo eta bigarren mailetan posta bidezko hezkuntza (hau da, «urrutiko hezkuntza») erabili zuen lehen herrialdea (García, 1999). Teknologiak aurrera egin ahala, hezkuntza sistema egokitu zen irrati bidezko eskola elkarreragileak sortuz, horretan ere Australian aitzindariak izan ziren «Airearen Eskola»-ren sorkuntzarekin, gaur egun Internet bidezko komunikazioarekin osatzen dena. Espainian, Bigarren Hezkuntza ez-presentzial ofizialaren lehen proiektua 1962an abian jarritako Irrati-Batxilergoa izan zen, Centro Nacional de Enseñanza Media por Radio y Televisión-ek ordezkatu izan zuena (García, 1999), gaur egun CIDEADek ordezkatutakoa. «Urrutiko hezkuntzaren» bilakaera kontuan hartuta, belaunalditan sailka daiteke, Lorenzo García Aretiok proposatutako sailkapena hezkun-
Urrutiko hezkuntza. COVID-19aren eragina Bigarren Hezkuntzan https://doi.org/10.1387/tantak.21841 49 tza ereduaren araberakoa da, denbora edo leku zehatza kontuan hartu gabe (García, 1999): — 1. belaunaldia: posta bidezko hezkuntza. Ikasleak gaiak posta bidez jasotzen zituen, gehienetan ikasle eta irakaslearen arteko harreman elkarreragilerik gabe. XIX mendetik aurrera, tutorearen figura agertu zen, zuzenketak egiteko eta, noizean behin, bilera presentzialak egiteko… Gainera, telegrafoaren eta telefonoaren asmakuntza harreman horren eragile izan zen. — 2. belaunaldia: telekomunikazio bidezko hezkuntza. Irratia eta telebistaren asmakuntzek urrutiko hezkuntzan eragin handia izan zuten, eta irratia, telebista, kasetteak eta telefonoa ezinbesteko tresnak bihurtu. Alabaina, belaunaldi horren kurtsoen diseinua ez dago ikasleen beharretara egokituta. — 3. belaunaldia: hezkuntza telematikoa. 1980ko hamarkadatik aurrera Internet, sareen eta ordenagailuen zabalkundeak urrutiko hezkuntza bilakatzen du, ikaslearen antolakuntzari begira ikaskuntza programa malguak sortzea ahalbidetuz. Belaunaldi horren barruan, era «birtual»-ean garatutako ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak azpiatal gisa egongo lirateke zenbait autoreren ustez (García, 1999). Beste batzuen ustez, ordea, laugarren belaunaldi bati dagokio (González eta Rodríguez, 2015). Gaur egungo hezkuntza sistema aztertzen bada, COVID-19aren egoera alde batera utzita, Bigarren Hezkuntza urrutian egiteko aukera dago, estatu mailan Centro para la Innovación y desarrollo de la Educación a distancia-n (CIDEAD) eta EAEn Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan (UHEI) (hiru hiriburuetan egoitzapenak izanda), baina bakarrik hiru salbuspen betezen badira (Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa, d. g.): — Atzerrian bizitzea espainiar nazionalitatea izanda. — Atzerrian bizitzea, aldez aurretik espainiar ikasketa ofizialak hasi izanda. — Espainian bizitzea, eta ezohizko arrazoiengatik (bizitza ibiltariko familia izatea edo aktibitate berezietan jardutea: dantza, musika, kirola…) ezin ikasi izatea ikasketa-zentroan. Kasu horietan, ikasleak Hezkuntza Administrazioaren ziurtagiria behar du. Horretaz gain, Batxilergoaren kasuan, ikaslearen komunitate autonomoan ikasi nahi izandako modalitatea ez egotea. Ondorioz, Bigarren Hezkuntzan heziketa presentziala izatea derrigorrezkoa da, salbuespen bereziak izan ezik, bai DBHn, bai Batxilergoan. Horregatik, urrutiko modalitateko ikasleria gutxiengoa da. Hain ikasle gutxik ikasten dute DBH urrutian, ezen estadistikak egiterakoan gobernuak datu horiek deuseztatzen baititu. Hezkuntza eta Heziketa Profesionalaren
Urrutiko hezkuntza. COVID-19aren eragina Bigarren Hezkuntzan https://doi.org/10.1387/tantak.21841 51 3. ikerkuntZa-araZoa Ikerketa-lan honetako ikerkuntza-arazoan, jatorrizko hezkuntza presentziala izanda eta aldez aurretik urrutiko hezkuntzarekin kontakturik ez dela, bat-batean urrutiko hezkuntzara salto egin beharrak Bigarren Hezkuntzan izan duen eragina aztertzen da, hain zuzen ere, ikertzea aldaketa horrek zer suposatu duen ikasle eta irakasleentzat ikaste-irakaste prozesuan. 4. MetoDoLogia 4.1. Hipotesi/galderen formulazioa eta justifikazioa Ikerkuntza-gaia zeharo berria denez, literaturan ez dago arloan jadanik egindako ikerketarik. Beraz, ezinezkoa izan da horietan oinarritutako hipotesi justifikatuak garatu ahal izatea. Hori dela eta, hipotesiak formulatu beharrean, galderak aurkeztuko dira. Aurreko ataleko ikerkuntza arazotik abiatuta, hiru adarretan banatutako galderak formulatu dira: egokitzapena, ikaskuntza eta irakaskuntza, eta ebaluazioa. — Lehenengo adarra: egokitzapena: • Irakasleak eta ikasleek urrutiko hezkuntzara egokitzeko prozesua bat-batean izatea hezkuntza kalitatean eragina izan du (irakasleen urrutiko hezkuntzan prestatzea, baliabideak, ikaslerik sistematik kanpo ez egotea bermatzea…)? — Bigarren adarra: ikaskuntza eta irakaskuntza: • Ikasleek urrutiko eskolak izatean, ikaste-erritmoa mantendu ahal izateko zailtasun handiagoak izan dituzte eta banakako lan gehiago egin behar dute? • Bigarren hezkuntzako ikasleek urrutian ikasteko beharrezko autonomia eta denboraren kudeaketa egokia egiteko ardura dute? • Bigarren Hezkuntzako ikasleek badute urrutian ikasteko beharrezko autonomia eta euren denbora kudeatzeko gaitasuna? • Irakasleek urrutiko eskolak ematean, ikasleek euren ikaste-prozesuan aurrera egiten dutela ziurtatzeko oztopoak izaten dituzte eta lan gehiago egin behar dute? • Aurrez aurreko komunikazioa ez egoteak ez du ikasleen zalantzak argitzea oztopatzen? — Hirugarren adarra: ebaluazioa: • Ebaluazioa egiteko orduan, urrutiko azterketetan ikasleek zintzo jokatzen dutela bermatzeko biderik badago? • Azterketak ez diren beste ebaluazio erak erabili behar dira ikaslearen ikaste prozesua aurrera egin duela egiaztatzeko?
Ainhize Gamarra 52 Tantak, 2021, 33(1), 43-82 4.2. Hipotesi/galderen formulazioa eta justifikazioa — Lehenengo adarra: • Irakasleen formakuntza urrutiko hezkuntzan: — definizio eratzailea (edo teorikoa): hezkuntza urrutian garatu ahal izateko irakasleek beharrezko formakuntza izatea, metodologia eta baliabideeen erabilerari dagokionez, kalitatezko hezkuntza bermatu ahal izateko. — definizio eragilea (edo operatiboa): ikastetxeak irakasleek formakuntza egokia jasotzen dutela ziurtatzea egoera berriari aurre egin ahal izateko, hezkuntza-kalitatea kaltetu barik, horretarako urrutian irakasteko metodologiak eta baliabide erabilgarriak ezagutaraziz. Horrez gain, jasotako formakuntza hori nolakoa izan den ere ezagutuko da. • Irakasleak eta ikasleak beharrezko baliabideak izatea (Internet, ordenagailua, inprimagailua…) — definizio eratzailea (edo teorikoa): irakasleek eta ikasleek hezkuntza prozesua urrutian jarraitu ahal izateko beharrezko baliabideen edukitzearen bermea. — definizio eragilea (edo operatiboa): ikastetxeak irakasleek eta ikasleek beharrezko baliabideak dituztela ziurtatu ote duen, hots, Internet konexioa, ordenagailua, inprimatzailea…, eta gabeziez ohartzekotan nola konpondu duen. • Gaitegia/metodologia urrutiko hezkuntzara egokitzea — definizio eratzailea (edo teorikoa): jatorrizko hezkuntza presentziala izanda urrutiko hezkuntzara aldatzean gaitegia edota metodologia egokitzearen beharra, hezkuntza-kalitatean eraginik ez izateko. — definizio eragilea (edo operatiboa): irakasgaiaren hezkuntzaprozesua aurrera eraman ahal izateko hezkuntza presentzialean erabilitako metodologia edota gaitegia moldatu behar izatea, zein ikasgaitan jakinda, baita nola ahalbidetu den egokitzapen hori. — Bigarren adarra: • Irakaskuntza: — definizio eratzailea (edo teorikoa): irakasteko ekintza eta horren ondorioa da (Harluxet, 2001). Beraz, ikasleek ezagutzak eta gaitasunak eskuratzea helburua duen ekintza da. — definizio eragilea (edo operatiboa): irakaskuntza prozesuan ezagutu ahal izateko ikasgaiaren helburuak betetzen diren, ikasleekiko atzeraelikadura bermatzen eta ikasleen ikasketa-prozesua egokia dela ziurtatzen jakin behar da.
Urrutiko hezkuntza. COVID-19aren eragina Bigarren Hezkuntzan https://doi.org/10.1387/tantak.21841 53 Gainera, irakasleen arteko koordinazioa ere garrantzi handikoa da. • Ikaskuntza: — definizio eratzailea (edo teorikoa): ikasteko ekintza eta horren ondorioa, bereziki ezagutzak edo gaitasunak nork bere egiteko prozesua (K. Harluxet Fundazioa, 2001). — definizio eragilea (edo operatiboa): ikaskuntza prozesuaren garapenean eragina duten ezaugarriak aztertu behar dira. Horien artean ikasketa eta lan zama, denboraren kudeaketa, ikasleen autonomia eta ikaste-erritmoa mantentzeko banakako lana ezinbestekoak dira. • Irakasle-ikasle komunikazioa: — definizio eratzailea (edo teorikoa): irakasleen eta ikasleen arteko harremana, baita euren artean gertatzen den truke, komunikazio edo elkarreragina (K. Harluxet Fundazioa, 2001). — definizio eragilea (edo operatiboa): urrutian egon arren, irakasleen eta ikasleen arteko komunizaioa dagoela ziurtatzea, hori gauzatzeko bidea ezagututa, baita erantzunak emateko denbora ere. • Arazo teknikoak: — definizio eratzailea (edo teorikoa): gailuekin edo beste baliabide teknikoei dagokionez askabide edo erantzuna eskatzen duen gaia; erabakitzeko edo konpontzeko edozein eratako eragozpenak agertzen dituen egitekoa (K. Harluxet Fundazioa, 2001). — definizio eragilea (edo operatiboa): irakasle eta ikasleek erabilitako gailu eta baliabide teknikoekin arazoak izatekotan, hots, ordenagailua, mikrofonoa, kamera, Internet konexioa, inprimagailuarekin… irakaskunta/ikaskuntza prozesuan izandako eragina, eta arazoak daudenean konponbidea topatzea, hezkuntzakalitatea ez kaltetzeko. • Etxeko giroa — definizio eratzailea (edo teorikoa): etxean hautematen diren eta pertsonarengan eragina izaten duten inguru-baldintzen multzoa, bertako jarduera, pertsonen jarrera eta bestelako ezaugarriek baldintzatua (K. Harluxet Fundazioa, 2001). — definizio eragilea (edo operatiboa): ikaste eta irakaste tokian dagoen giroaren egokitasuna hezkuntzaren kalitatea bermatzeko, hau da, ikasleen eta irakasleen etxeetan. Beraz, kontuan izan beharko dira eteteak eta distrazioak izatea edo ez izatea.
Ainhize Gamarra 54 Tantak, 2021, 33(1), 43-82 — Hirugarren adarra: • Ebaluazioa: — definizio eratzailea (edo teorikoa): ebaluatzeko ekintza eta horren ondorioa (Harluxet, 2001), hau da, ikasleen ezagutza, gaitasunak eta errendimendua balioztatzea (RAE, 2019). — definizio eragilea (edo operatiboa): ikasleen ezagutza, gaitasunak eta errendimendua urrutian balioztatu ahal izateko, hau da, ebaluatu ahal izateko erabiltzen diren tresnak. 4.3. Diseinua Ikerketa honetan jarraitu den diseinua ez-esperimentala da, hain zuzen ere, diseinu ex-post-facto deskriptibo korrelazionala. Izan ere, ikerketa honetan aztertu nahi dira bat-batean urrutiko hezkuntzara salto egin beharrak Bigarren Hezkuntzan zer suposatu duen ikasle eta irakasleentzat ikaste-irakaste prozesuan, eta aurreko ataletan azaldutako aldagaiekin dituzten erlazioak. Bere izenak adierazten duen bezala, ex-post-facto diseinuetan jadanik gertatutako egoera bat aztertzen da. Kasu honetan, urrutiko hezkuntzara bat-bateko aldaketa eta ostean izandako egoera. Aipatu beharra dago ikerketa deskriptiboak ez direla datuen bilketa hutsa egoera bat azalarazteko. Horien xedea hezkuntzaren gaurkotasuneko arazo eta egoerekin lotura duten galderei erantzuna ematea da, hau da, hezkuntza kalitatean izandako eragina urrutiko hezkuntzara bat-batean aldatzea Bigarren Hezkuntzan. Ikerketa korrelazionalean ez da esku-hartzerik egiten errealitatean. Ikerketa honen helburua gertakizun edo egoera batean parte hartzen duten aldagaien arteko erlazio aztertzea da, eta beraz, ez da aldagaien manipulaziorik egiten, behaketa baizik. Horretarako, datuen bilketa gauzatu ostean estadistikoki kalkulatzen da aldagaien arteko korrelazioa (Bisquerra, 2009). Aipatutako aldagaiak honako hauek dira: egokitzapena (formakuntza, baliabideak eta gaitegia/metodologia), irakaskuntza-ikaskuntza (iraskaskuntza prozesua, ikaskuntza prozesua, irakaslearen eta ikasleen arteko harremana, arazo teknikoak eta etxeko giroa) eta ebaluazioa (ebaluatzeko tresnak). Ikerketa honetan, ezin izango dira aldagai horiek manipulatu. Horrenbestez, ikerketa aurrera eramateko, hiru frogaren bidezko azterlan bat egin da: ikasleen galdetegia, irakasleen galdetegia eta elkarrizketak irakasleekin. Alde batetik, hezkuntza kalitatean aldagai horiek izandako eragina neurtzeko bi galdetegi erabiliko dira, bat ikasleentzat eta bestea irakasleentzat. Bestetik, egoeraren ezagutza izanda, gehiago sakondu ahal izateko, irakasleekin egindako elkarrizketa erdi-egituratuak erabiliko dira.
Urrutiko hezkuntza. COVID-19aren eragina Bigarren Hezkuntzan https://doi.org/10.1387/tantak.21841 55 Ikus daitekeenez, lortuko diren emaitzak kuantitatiboak eta kualitatiboak izango dira; beraz, oinarrizko estrategia bezala konbinazioa erabiliko da, eta datu kualitatiboek kuantitatiboak osatuko dituzte. Ikerketa konbinazionala da, lehenengo neurketa kuantitatibo bat egin delako (ikasle eta irakasleentzako galdetegien bidez) eta, galdetegietan lortutako emaitzen analisia egin ondoren, irakasleekin elkarrizketak antolatu direlako, ikasleen ikaste prozesuaz eta garapenaz informazioa biltzeko, baita urrutiko hezkuntzaren arloan ikusten duten onurez edota gabeziez informazio gehigarria jasotzeko. 4.4. Laginketa Ikerketa honetan populazioa Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Bigarren Hezkuntzako ikasle-irakasle guztiek osatzen dute (DBHko lehen mailatik Batxilergoko bigarren mailara arte) eta laginketa unitatea ikasletaldeak dira (konglomeratua). Ikastetxeak aukeratzeko, ikerketa proiektu honetan parte hartzeko prest dauden irakasleen araberako iritzizko ez ausazko laginketa egin da. Guztira hogeitabost ikasketa-zentrok osatzen dute lagina, hain zuzen ere 1. taulan jasotzen direnak. 1. taula ez-ausazko laginketa Ikasketa-zentroa Eredua Mailak Ikasleak Irakasleak Araba Helduentzako institutu publikoa (Gasteiz) A, D DBH 4 0 1 Itunpeko kristau eskola (Gasteiz) — DBH 2-4 0 1 Institutu publikoa (Laudio) D DBH 1,2,4 Batx. 2 0 5 Bizkaia Itunpeko ikastola (Amorebieta- Etxano) D Batx. 1 1 0 Institutu publikoa (Amorebieta- Etxano) D DBH 3,4 Batx. 1,2 0 1 Itunpeko kristau eskola (Barakaldo) B DBH 2 1 0 Itunpeko kristau eskola (Barakaldo) A, B DBH 1-4 Batx. 1,2 57 10 Institutu publikoa (Barakaldo) A, B, D DBH 4 8 7
Ainhize Gamarra 58 Tantak, 2021, 33(1), 43-82 Ikasleen kasuan, hezkuntza kalitatean izandako eragina aztertu ahal izateko, galdetegiak biltzen dituen galderek hurrengo ordena honi jarraitzen diote: aurreko kontaktua urrutiko hezkuntzarekin, erabilitako baliabideak (plataforma, gailuak…), horiekin izandako arazo teknikoak, ikaskuntza prozesua eta irakasleriarekiko harremana eta kontaktua. Irakasleen kasuari dagokionez, galderen ordena hau izan da: aurreko kontaktua urrutiko hezkuntzarekin, formakuntza, erabilitako baliabideak (plataforma, gailuak…), horiekin izandako arazo teknikoak, irakaskuntza prozesua (ebaluazioa barne) eta ikasleriarekiko eta beste irakasleekiko harremana eta kontaktua. Nahiz eta galdera gehienak itxiak izan, galdetegi bakoitzean galdera ireki bat gehitu da, informazio gehigarria izatekotan bete dezaten. Galdera itxien eskalei dagokienez, egoera baten atsegintasun maila ezagutzeko, Likert eskalaren bidez galdetu da. Egoera baten baiezko edo ezezko erantzuna lortzeko, ordea, bai/ez itemak erabili dira. Bi galdetegiak irakasleei e-mailez bidali zaizkie, hau da, ikasleena eta irakaslearena. Galdetegiak Google Formulario tresnaren bidez sortu direnez, bete bezain laster jaso dira, batzeko arduraduna behar barik. COVID-19ari aurre egiteko etxean konfinatuta egon beharra dela eta, ezinezkoa izan da aurrez aurre ikasleei galdetegiak ematea momentu zehatz batean, eta ikasleei galdetegia betetzera behartu. Ondorioz, aurrez-aurre egin balitz baino erantzun-tasa baxuagoa espero zen. 4.5.2. Elkarrizketak Horrez gain, irakasleekiko elkarrizketak egin dira. Era horretan, analisi kualitatiboa aurreko fasean egindako analisi kuantitatiboko emaitzetan oinarrituta garatu da eta, kasu partikular batzuetan, sakontzea ahalbidetu du. Analisi kualitatiboa egiteko «analisi ulerkorra» erabili da. Era horretan, kategoria batzuk baztertu dira, informazio guztia kodifikatu da eta, ostean, kategoria bakoitzaren deskribapena eta interpretazioa egin da. Analisi horren garapenean agertu den arazoa da, informazioa zenbakiz adierazita ez dagoenez, ezin dela estatistikoki tratatu (Lukas eta Santiago, 2016). Elkarrizketako informazio egokiena eskuratu ahal izateko, elkarrizketak erdi-egituratuak izan dira (erabiltako gidoia, 3. taulan). Irakasleek adierazitako informazioa aztertu ahal izateko grabatu eta transkribatu egin dira. Gauzatzeko bideari dagokionez, aurrez aurre egitearen ezintasuna dela eta, telefonoz edo bideodeiaz egin dira. Horretarako, aldez aurretik irakasle bakoitzarekin adostu da bidea eta data.
Urrutiko hezkuntza. COVID-19aren eragina Bigarren Hezkuntzan https://doi.org/10.1387/tantak.21841 59 3. taula elkarrizketa erdi-egiturauetan jarraitu den gidoia Elkarrizketa erdi-egituratuen gidoia 1. Urrutiko hezkuntzarekiko aurreko kontaktua Zer motatako formakuntza jaso da? [Kurtsoak, baliabideak ezagutaraztea, saio bat…] Egoera hau baino lehen formakuntzarik bazenuen? Jasotako formakuntza nahikoa izan da? Egoera honi aurre egiteko prest zaudela uste duzu? 2. Ikasketa-zentroak emandako baliabideak Ordenagailua eta Internet konexioa ikasleei Ordenagailua eta internet konexioa irakasleei 3. Egokitze-prozesua Zailtasun nagusiak 4. Eskola-orduak Hezkuntza presentzialeko ordutegia mantendu da ala murriztu da? Zergatik? 5. Irakaste-prozesua Komunikazioa ikasleekin eta euren familiarekin Ikasleriaren autonomia Atzeraelikadura 6. Ebaluazioa Ebaluazio tresnak eta irizpideak Zailtasun nagusiak eta konponbideak 4.6. prozedura Ikerketa hau egiteko, hurrengo urrats hauek jarraitu dira: 1. Ikastetxeen aukeraketa. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) zenbait ikastetxe hautatu dira, ikerketa-proiektu honetan parte hartzeko prest dauden irakasleen araberako ez-ausazko laginketa eginez; guztira hogeitabost ikasketa-zentro. 2. Ikastetxeekin harremanetan jartzea eta baimenak lortzea. Aukeratu diren ikastetxeekin harremanetan jartzea, ikastetxeko zuzendari eta irakasleei baimena eskatzeko. Oniritzirik ez lortzekotan, ordezkoak bilatzera jo beharko zen. Berriz, baimena lortzekotan, haiei ikerketaren nondik norakoak ondo azalduko litzaizkie. Azkenik, ikastetxe bakoitzarekin galdetegiak bidaltzeko eta jasotzeko datak zehaztuko dira. 3. Laginen aukeraketa. Iritzizko ez-ausako lagina hautatu da. Horretarako, ikerketa honetan parte hartzeko prest dauden irakasleek proposatutako ikasle-taldeak aukeratu dira, DBHko lehen mailatik Batxilergoko bigarren mailara arte. 4. Aldagaiak neurtzeko galdetegiak prestatzea. Ikerketan honetan erabili diren galdetegiak prestatu dira, ikasleentzako eta irakasleentzako galderak zehaztuz, aurreko atalean azaldu den bezala.
Ainhize Gamarra 60 Tantak, 2021, 33(1), 43-82 Galdetegiak urrutitik errazago bete eta bildu ahal izateko Google Formulario tresna erabili da haiek sortu eta zabaltzeko. 5. Galdetegiak pasatzea ikastetxeetan. Irakasleei bete beharreko bi galdetegien estekak bidali zaizkie e-mailen bidez, hau da, ikasleena eta irakasleena. Irakasle bakoitzak erabaki du bere ikasleei dagokien galdetegia emateko bidea. Horren bidez, ikerkuntza arazoaren neurketa kuantitatibo bat egitea ahalbidetuko da. 6. Galdetegiak batzea. Google Formulario-ren ezaugarriei esker, galdetegiak bete ostean «bidali» botoia sakatzean datuak zuzenean biltzen dira. Beraz, galdetegiak batzeko arduradunik ez da beharrezkoa izan. 7. datuen tratamendua. Ikasleen eta irakasleen galdetegietatik jasotako datu guztiak bildu, ordenagailura pasatu, antolatu eta analizatu dira, aztertu nahi diren aldagaiekin korrelazioak bilatuz. Horretarako tresna estatistikoak erabili dira. 8. Irakasleekin egin diren elkarrizketak prestatzea. Irakasleekin egin diren elkarrizketetatik informazio egokiena eskuratu ahal izateko, erdi-egituratutak egin dira. Analisi kualitatibo hori aurreko fasean egindako analisi kuantitatiboko emaitzetan oinarrituta egon da eta kasu partikular batzuetan sakontzea ahalbidetu du. 9. Irakasleekiko elkarrizketak egitea. Irakasleekiko elkarrizketak egin dira ikasleen ikaste-prozesuaz eta garapenaz informazioa biltzeko, baita urrutiko hezkuntzaren arloan ikusten duten onurez edota gabeziez hitz egiteko. 10. Ondorioak ateratzea. Lortutako emaitzak sakonki aztertu dira eta horietatik ondorioak atera dira. Ikerkuntza-arazoan planteatutako arazoa, baita hipotesi/galderei erantzuna eman daitekeen aztertu da. 11. Artikulua idaztea. Ikerketaren testuingurua, helburua, hipotesiak, metodologia, emaitzak, ondorioak eta bestelako alderdiak azaltzen dituen artikulua erredaktatu da. 5. eMaitZen aZterketa Galdetegietan lortutako emaitzak aztertu dira, ikasleen eta irakasleen erantzunak analizatuz eta interpretatuz. Hala ere, bi galdetegien item guztiak aztertzea gehiegizkoa denez, atal honetan esanguratsuenak bakarrik azalduko dira. Erantzunak aztertu ostean, Likert eskalan erabilitako itemetan batezbestekoa eta desbideratze tipikoa kalkulatu dira, hurrengo tauletan aurkitzen direnak (4. taulan irakasleen galdetegiari dagozkionak eta 5. taulan ikasleenak2). Horretaz gain, Guttman eskalako itemak, hots, bai al ez erantzunekoak, portzentajeen bidez adierazi dira. 2 Datuen adierazpenei dagokienez, hemendik aurrera galdetegien tauletan eta grafikoen alboko tauletan bi galdetegien itemak ezberdintzeko, itemen zutabean irakasleen kasuan «Ir.» agertuko da zenbakia baino lehen, eta ikasleen kasuan, «Ik.».
Urrutiko hezkuntza. COVID-19aren eragina Bigarren Hezkuntzan https://doi.org/10.1387/tantak.21841 63 Irakasleen prestakuntzari buruz galdetzean (irakasleen galdetegia: 3. itema), % 65ek ikasketxeak formakuntza eskaini diela dio. Hala eta guztiz ere, hezkuntza semipresentzialean lan egiten dutenek soilik izan dute kurtso osoan zehar prestakuntzarik. Beste ikasketa-zentroetako irakasleriak ikasketxeak bertan behera geratu ostean izan dute baliabideak ezagutarazteko, bideo tutorialak helarazteko… formakuntza saio bat. Elkarrizketetan azaltzen den bezala, beste kurtsoetan zehar IKT eta komunikazio digitalekin lotutako baliabideak ezagutarazteko saioak izan arren, ez dute urrutian irakasteko prestakuntza berezirik jaso. Halere, ikasketa-zentroak itxi ostean ikastetxeak mezu elektronikoen bitartez zenbait baliabide interesgarri aurkeztu dizkie. Egia esan, irakasleek nabarmentzen dute euren jakinmina eta aldez aurretik ezagutzak izatearen garrantzia. Hori dela eta, euren ezagutzak eta jasotako baliabideak kontuan hartuta urrutian irakasteko moldatzen direla diote. Inferentzia baxuko ebidentziak3 sartu dira arestian esandakoa indartzeko: «Más que con lo que hemos recibido, pues también con los conocimientos previos que yo tenía sí considero que, bueno, que me puedo defender» (1. elkarrizketa) «Lo que he aprendido ahora, por ejemplo, por mi cuenta y con otros compañeros sobre la marcha o así, ha sido, por ejemplo, a hacer videollamadas con los chavales, y luego pues, por ejemplo, lanzar los exámenes y las correcciones y demás.» (2. elkarrizketa). 5.2. baliabideak: plataformaren erabilera Orokorrean, plataformaren erabilerari dagokionez, bai irakasleentzat, bai ikasleentzat erraza edo arrunta izateaz gain, funtzionamendua ona izan da. Beraz, arazorik ez denez egon, gaia jorratu ahal izateko egindako galderen grafikoak ez dira artikulu honetan txertatu, esanguratsuak ez direlako. 5.3. baliabideak: gailu eta arazo teknikoak Oro har, ikastetxe gehienek ikasleak urrutiko hezkuntza jarraitu ahal izateko ordenagailuak edo tabletak izatea bermatu dute, baina Internet konexioari dagokionez oso ikasketa-zentro gutxik hartu dute parte. Haatik, ia ikasleen erdiak adierazi du ikastetxeak baliabideak izatea ez duela ziurtatu 3 Elkarrizketak gazteleraz egin zirenez inferentzia baxuko ebidentziak (edo lekukoak) bere hizkuntzan mantentzea erabaki da ñabardurak gal ez daitezen.
Urrutiko hezkuntza. COVID-19aren eragina Bigarren Hezkuntzan https://doi.org/10.1387/tantak.21841 65 Arazo teknikoei dagokienez (irakasle-galdetegia: 6. eta 7. itemak; ikasle-galdetegia: 8. itema), 6. grafikoan ikus daitekeen bezala, irakasleen baliabideek eragindakoak ez dituzte eskolak oztopatu, eta izandakoak momentuan konpondu ahal izan dira gehienetan. Ikasleen arazoek, aldiz, eskolak oztopatzen dituzte (bai ikasleen, bai irakasleen arabera). Horrez gain, gertatu izan direnean, gehienetan konponbidea ez da topatu, 7. grafikoan ikusten den bezala.4 % 14 % 42 % 40 % 0 % 5 % 7 % 12 % 51 % 23 % 7 % 12 % 33 % 37 % 11 % 7 Inoiz ez Ia inoiz ez Batzuetan Nahiko Askotan Irakasle: irakasleen arazoak Irakasle: ikasleen arazoak Ikasle: ikasleen arazoak Itema Batezb. Desb. tipikoa Ir.6 2,4 0,90 Ir.7 3,12 0,96 Ik.8 2,67 1,05 6. grafikoa arazoak etxeko baliabideekin eskolak edo plataformaren erabileraren oztopatzea irakasle-galdetegia: 6. eta 8. itemak. ikasle-galdetegia: 8. itema % 37 % 63 % 65 % 35 % 40 % 60 Ez Bai Irakasle: irakasleen arazoak Irakasle: ikasleen arazoak Ikasle: ikasleen arazoak 7. grafikoa arazoak egon direnean momentuan konpondu diren. irakasle-galdetegia: 6b. eta 7b. itemak. ikasle-galdetegia: 8b. itema 4 Likert eskalako erantzuna duten galderetan, batetik bosteko baloreak eman dira erantzunetan. Balio txikieneko erantzuna garafikoan ezkerraldekoa da (bat) eta balio handienekoa eskumaldekoa (bost).
Ainhize Gamarra 66 Tantak, 2021, 33(1), 43-82 5.4. ikaskuntza eta irakaskuntza Urrutiko hezkuntzara aldatzean, hezkuntza presentzialeko ordutegia ez da mantendu, orain murriztu da eskola kopurua (ikasle-galdetegia: 11), salbuespen gutxi salbu. Aipatu beharra dago ikasketa-zentro gehienetan ordutegiarenmurrizketa zuzendaritzak agindu duela zuzen-zuzenean. Klase gutxiago izanda ere, ikasleek ikasketetan ematen duten denbora handitu egin da (ikasle-galdetegia: 12), 8. grafikoan ikusten den bezala. % 23 % 16 % 60 % 56 % 31 % 13 Ez, ordu gutxiago Bai Ez, ordu gehiago Ikasketa denbora Eskola kopurua 8. grafikoa ikasketetan emandako denbora eta jasotako eskola kopurua (talde bideodei) urrutian hezkuntza presentzialarekin alderatuz berdina da? ikasle-galdetegia: 11. eta 12. itemak Eskola-orduen murrizketaz gehiago jakin nahian, elkarrizketetan jorratu da gaia. Egoeraren hasieran ez zegoen jarraibiderik, eta irakasle bakoitzak ahal zuena egiten zuen. Gero, Eusko Jaurlaritzaren aginduz, Matematika eta Hizkuntza ikasgaietan izan ezik, gutxienez eskola-orduen heren bat eman behar zen, hau da, lehen astean zehar hiru ordu izanez gero, urrutian irakastean soilik ordu bat eman behar zen. Matematikaren kasuan, lehen astean zehar lau eskola-ordu ematen ziren; orain, ordea, horiek ere murriztu izan dira. Elkarrizketetan, Matematikako irakasle batek adierazi du bere kasuan DBHn zalantzetarako eskola-ordu bakarra eta Batxilergoan bi eskola-ordu egiten duela (beste kideen artean egoera antzekoa da). Beste orduetan suposatzen da ikasleek irakasleak egindako bideotutorialak ikusten, powerpointak, fitxak eta bestelako dokumentuak euren kabuz landu behar dituztela. Arestian azaldutakoa sendotzeko inferentzia baxuko ebidentzia hauek sartu dira: «Aquí ha sido un sálvese quien pueda, y cada uno está haciendo lo que bien puede. A mí se me ha ocurrido, por yo los conocimientos que tenía, hacerme videotutoriales por YouTube, a otro se le ha ocurrido hacer...» (1. elkarrizketa)
Urrutiko hezkuntza. COVID-19aren eragina Bigarren Hezkuntzan https://doi.org/10.1387/tantak.21841 71 atzerapenei eta hutsei buruzko atzeraelikaduran; egoera 13. grafikoan azaltzen da. Hutsak/atzerapenak (hezkuntza presentziala) Hutsak/atzerapenak (urrutiko hezkuntza) Aurrerapenak (hezkuntza presentziala) Aurrerapenak (urrutiko hezkuntza) Inoiz ez Bukaeran Batzuetan Aldizka Aldi guztietan % 37% 23 % 42% 42 % 51 % 14 % 12 % 12 % 44 % 28 % 28 % 19 % 9 % 7 % 7 % 7 % 5 % 5 % 5 % 5 Itema Batezb. Desb. tipikoa Ir.18 4,02 1,08 Ir.19 3,63 1,02 Ir.20 3,79 1,06 Ir.21 3,49 1,03 13. grafikoa atzeraelikadura irakasle-galdetegia: 18., 19., 20. eta 21. itemak Hezkuntza presentzialeko irakasgaietan finkatutako helburuak urrutiko hezkuntzara aldatu ostean bete ahal izan diren ezagutu ahal izateko galderan (irakasle-galdetegia: 10. itema), irakasle gehienek kili-kolo edo ondo bete ahal izan direla erantzun dute. Hala ere, urrutiko hezkuntzan gauzatu ahal izateko jakintzagaian aldaketarik egin behar izan den galdetzean, irakasleria gehienak batzuetan aldaketak egin behar izan duela adierazi izan du. Elkarrizketetan aztertu ahal izan denez, irakasle batzuk atzeraelikadura bermatzen saiatzen dira, baina lehen azaldu bezala gehienetan ikasleriaren alderdi bat babes barik geratzen da. Irakasgaien berariazko ezaugarriak direla eta ezberdintasun handiak egon daitezkeenez, horien artean urrutiko hezkuntzara egokitzeko zailtasunik izan den aztertu ahal izateko galdera bat planteatu da (irakasle-galdetegia: 13. itema). Jasotako erantzunen arabera, gehien kostatu diren irakasgaiak arlo praktikoak biltzen dituztenak dira, hau da, ebazpen matematikoak, buruketak, laborategia, hizkuntzen mintzamena eta entzumena, marrazketa, gorputz hezkuntza… Irakasgai teorikoenak egokitzea askoz errazago suertatu zaiela adierazi dute, esate baterako, Historia edo Geografia. Azkenik, ebaluazioa gauzatu ahal izateko erabiliko diren tresnak ere aztertu nahi izan dira (irakasle-galdetegia: 25. itema). 14. grafikoan azaltzen den bezala, zenbait ikasketa-zentrok (% 11k) oraindik ez du erabaki ebaluazioa nola egingo den. Besteren artean, orokorrean, ikasleen prozesuan zehar egindako zereginak, lanak, izandako parte hartzea… ebaluatuko da. Azterketei dagokienez % 28k idatzizkoak eta % 14k ahozkoak egingo direla adierazi du, bien kasuan online bidez, noski. Azterketen harira, aipa-
Ainhize Gamarra 74 Tantak, 2021, 33(1), 43-82 ere, irakasleari buruz. Ikasleen oharrak behin irakurrita, aipatu nahiko nuke irakasleen artean izugarrizko ezberdintasuna dagoela. Ikasle askok euren irakasleen kopuru handi batek ez diela kasurik egiten salatzen dute, eta deslai sentitzen direla. Horiek ez dute ikasleekin komunikazio biderik uzten, eta kexatzen dira lana bidali/agindu besterik ez dutela egiten. Hala eta guztiz ere, euren erantzunetan ez dute erakutsi, irakasleria gehiena ez delako. Dena den, 16. grafikoan ikus daitekeenez, orokorrean irakasleriaren irisgarritasuna ona izan da (ikasle-galdetegia: 26. itema) eta irakasleek zalantzak argitzeko prest daude. Zalantzak argitu ahal izateko ikasleengana ailegatzeko bideak bilatzen dituzte, banaka zein taldeka. Bideetatik plataformaren txata da ohikoena, baina beste zenbait bide erabiltzen dute: mezu elektronikoa, talde eta banakako bideodeiak, telefonoz deitzea, whatsapp… (ikasle-galdetegia: 23. eta 24. itemak. Horrez gain, azpimarratzekoa da erantzuteko denbora azkarra dela (ikasle-galdetegia: 25. itema). % 3 % 9 % 33 % 45 % 10 Oso txarra Txarra Kili-kolo Ona Oso ona Itema Batezb. Desb. tipikoa Ik.26 3,49 0,92 16. grafikoa irakasleen irisgarritasuna ikasle-galdetegia: 26 itema % 27 % 38 % 31 % 2 % 2 Berehalaxe (egunean bertan) Azkarra (72 ordu baino lehen) Arrunta Geldoa (aste bat baino gehiago) Gehienetan ez dago erantzunik Itema Batezb. Desb. tipikoa Ik.25 2,15 0,92 17. grafikoa irakasleen erantzute-denbora ikasle-galdetegia: 25. itema Hala eta guztiz ere, irakasleek ez dute lortu euren eskoletan (talde bideodeien bidez ematen direnak) didaktika ona izatea. Orokorrean, ikasleek txarra eta kili-kolo artean kokatu dute (ikasle-galdetegia: 22. itema).
Urrutiko hezkuntza. COVID-19aren eragina Bigarren Hezkuntzan https://doi.org/10.1387/tantak.21841 75 Gainera, edukiak barneratzeko arazoak dituztela adierazten dute oharretan, ikasketa-zentroan bezala azaltzen ez denez, ulertzea zailago egiten zaiela gehitzen dute. Eskolen didaktika kalitatearen beherapena ez da soilik egokitze-prozesuaren zailtasuna, baizik eta ikasleek izorratzen dutelako, oharretan adierazten den bezala. % 15 % 30 % 38 % 16 % 1 Oso txarra Txarra Kili-kolo Ona Oso ona Itema Batezb. Desb. tipikoa Ik.22 2,60 0,98 18. grafikoa talde-bideodeien bidez emandako eskolen didaktika ikasle-galdetegia: 22. itema 6. onDorioak Hezkuntza presentzialetik urrutiko hezkuntzara bat-batean aldatzeak Bigarren Hezkuntzan izan duen eraginari buruzko datuak bildu eta emaitzak aztertu ostean, hipotesi/galderak ardatz hartuta ateratako ondorioak biltzen dira atal honetan. Prestakuntza ez da nahikoa izan, ikastetxe gehienetan formatzeko saio bat, bideoak helaraztea, baliabideak ezagutaraztea… izan da jaso duten urrutian irakasteko prestakuntza. Hezkuntza semipresentzialean lan egiten duten irakasleek, aldiz, kurtso osoan zehar jaso dute formazioa, eta hori euren egokitze prozesuan nabari izan da. Irakasgai baten edukiak urrutiko hezkuntzara egokitzeak planifikazioa behar du, baita beste irakasleekin koordinatzea, eta horrek denbora eskatzen du. Horregatik, irakasleak online erabili ahal den material berria prestatzen eta egokitzen oso lanpetuta egon dira, baita zenbait kasutan pixka bat galduta ere. Baliabideei dagokienez, ikasketa-zentroak ordenagailua/tablet bat izatea bermatu du, baina Internet konexioaren arloan eskuhartze gutxi egon da. Hala ere, helduentzako Bigarren Hezkuntzako zentroetan ikasleen baliabideak ez dira bermatu. Orduan, baliabideez hitz egitean, ikastetxe arruntetan bermatu da ikasleek urrutiko hezkuntzan partehartzeko beharrezkoa eskura izatea ikasleak sistematik kanpo ez geratzeko, helduentzako ikasketetan izan ezik. Hezkuntza presentzialeko ordutegia ez denez mantendu, eta irakasleek saio gutxiago egin dituztenez, handitu egin da banakako lana. Urru-
Ainhize Gamarra 76 Tantak, 2021, 33(1), 43-82 tiko hezkuntzan ikasten daudenetik ikasleek ikasketetan denbora gehiago eman behar dute. Alde batetik, lan zama asko handitu delako, irakasleek ikasleekin edukitzen ohi zuten saio kopurua murriztu denez, etxerako lan gehiago bidaltzen dituzte, lehen ikastetxean ematen zuten denbora orekatu nahian, baina ikasleen erantzunak behin aztertuta, gehiegizko ikasketa eta lan zama bihurtu da, batez ere lanari dagokionez. Bestetik, ulermen arazoak daude, ikastetxean izandako azalpenak ulertzea errezago egiten zaielako. Hori gertatzen da irakasleek ikasleak ez dituztelako aurrez aurre, euren azalpenak eta erritmoa moldatuz, ikasleen erantzuna ikusita. Gainera, irakasleen hitzetan zaila egiten da ikasleek ikaste-prozesua egokiro jarraitzen dutela egiaztatzea. Irakasleriak ahaleginak egin ditu egoerara moldatzeko eta ikasleak laguntzeko, eta zalantzak argitu ahal izateko bide ugari erabiltzeko prest egon da eta erantzun denbora, gehienetan, azkarra izan da. Alabaina, ikasleek gutxiago galdetzen dute lehen baino, eta irakasleen esanetan ikasleen gainean egon beharra dago benetan egiaztatzeko ulermen arazoak dauden. Irakasleek ikasleengandik urrun egotean, irakasleentzat zaila da ikasleen lanaren jarraipena egitea eta ulermen mailaren berri izatea. Ikasleak ohituta daude euren alboan pertsona bat izatera zer egin behar duten esaten, baita idatzitako erantzunak zuzenak diren eta zertan okertu diren. Heldu bat gidari izan barik zaila egiten zaie lan egitea. Horrez gain, ratioa txikiago izango balitz, irakasleek errazago antzeman ahal izango lukete ikasleen egoera. Horrez gain, ikasleek euren hutsei edo atzerapenei buruz jasotako atzeraelikadura asko murriztu da, baita aurrerapenei buruzkoa ere, baina neurri txikiagoan. Irakasle eta ikasleen arteko komunikazioak okerrera egin du, egunero elkar ezin ikusteak zailtzen duelako. Hala ere, aipatu beharra dago zenbait irakaslek ez dutela denbora horretan ikasleekin talde-bideodeirik egin, ikasleekiko zuzeneko harremanik izan…, lanak bidali/agindu baino ez dute egin; hortaz, ikasleek deslai sentitu egin direla salatu dute. Ikasketa-zentro gehienetan irakasgaien eskola-orduen murrizketa nabaria izan da, zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak aginduta gertatu izan dena. Horregatik, ikasleek euren kabuz gehiago lan egin behar izan dute; horretarako, denboraren kudeaketea egokia eta autonomia izatea beharrezkoa da. Horren inguruan lortutako emaitzak behin aztertuta, ikasle gehienek ez dute autonomia eta heldutasun maila ona erakutsi. Gainera, irakasleen kopuru handi batek dio maila altuetako ikasleek hobeto kudeatzen dutela euren denbora. Hori dela eta, urrutian ikastera aldatzeak ikasleen autonomia lantzearengarrantzia agerian jarri du. Eskola-orduen murrizketak irakasleengan eta ikasleengan lan gehiago eragin du. Irakasleei dagokienez, denbora gutxiago izanda, edukiak emateko zailtasunak dituzte, eta hori konpontzeko beste erak bilatzen dituzte, hala nola beren burua grabatzea bideoetan eta plataforman eskegitzea. Gainera, ikasleek izandako zalantzak banaka galdetzen dituzte plataforma-
Urrutiko hezkuntza. COVID-19aren eragina Bigarren Hezkuntzan https://doi.org/10.1387/tantak.21841 77 ren txatean, mezu elektronikoz edo bestelako bideez. Beraz, irakasleari mezu asko pilatzen zaizkio, eta banaka erantzun ahal izateko denbora asko eman behar du; gainera, askotan zalantzak antzekoak izaten dira. Hezkuntza presentzialeko ordutegia mantendu izan balitz (ikastetxe batzuetan gertatu dena), eskola-orduan guztien aurrean edukiak eman bitartean (denbora nahikoa izanda) partekatutako zalantzak argitzeko denbora egongo litzateke. Era horretan, ikasleek euren kideen zalantzez aberasteko aukera izango lukete. Orduan, irakasleen urruneko azalpenak ulertzeko eta barneratzeko arazoak izateagatik, edo irakasleak soilik lanak bidaltzeagatik azalpen barik, gabeziak egon dira. Ulermen gabezia horien aurrean eskolen erritmoa jarraitu ahal izateko ikasleek euren kabuz lanean (bideo tutorialak, informazioa, ariketak eginda... bilatzen) emandako denborak gora egin du. Ikasleak lanez gainezka sentitu dira, hainbeste denbora eman behar izateagatik euren ikasketetan aritzen. Nabarmendu nahiko nuke hezkuntza presentzialean arduratsuak diren ikasleak urrutian ere halakoak izaten direla, arazo teknikoak egonda ere. Egoera horretan, ordea, motibazio eza edo bestelako behar bereziak dituztenak galdu egiten dira. Horiek irakasleari kasurik ez egiteko ordenagailua amatatu besterik ez dute behar, eta berriro hauen arreta lortzea oso zaila da. Ikasleen galera ikasketa-zentro askotan gertatzen ari da, irakasle askok salatzen dute saio birtualetara ikasle gutxiago konektatzen direla presentzialetara joaten zirenak baino. Hezkuntza semipresentzialean ere, egoera bera aurkezten da; lehenengo saio presentzialak birtual bihurtzean ikasle gutxiagok parte hartzen dute. Motibazio eza edo behar bereziak dituzten ikasleen jarraipena ezinbestekoa da, eta horiek bultzatzea presentzialean zaila bada, urrutian ia ezinezkoa. Horretaz gain, edukien irakaskuntza alde batera utzita, irakasle askoren kezka urrutian lan egiteak gizatasuna kentzea eragiten duela da. Ikasleak egunero ikustea, haiekin hitz egitea, bizipenak partekatzea… Bigarren Hezkuntzaren alderdi garrantzitsua da: ikasleei laguntzea ikasketetan eta pertsonalki, baita haiengandik ikastea ere. Zoritxarrez, arlo hau ezin izan da mantendu urrutian irakastean. Hori guztia kontuan hartuta, orokorrean aurrez aurreko komunikazioa ez izatea oztopoa izan dela erakusten da. IKT-en erabilera ezinbestekoa bihurtu da urrutian ikaste/irakaste prozesua aurrera eraman ahal izateko. Nahiz eta aldez aurretik erabiltzera ohituta ez egon plataforma bat erabiltzera edo bestelako IKT baliabideetara, ikasleak ondo moldatu dira. Haatik, arloaren alde txarra arazo teknikoak dira. Irakasleen etxeko baliabideak direla eta sortutako arazoak konpontzeko bideak errazago aurkitu dira eta, beraz ez dute eskola oztopatu. Ikasleen arazo teknikoak, ordea, eskoletan eragin kaltegarria izan dute, gertatu izan direnean momentuan konpondu ahal izatea zaila izan da. Dena den, arazo teknikoak agertzea lan gehiago bihurtzen da, irakasleak kasu bakoi-
Ainhize Gamarra 78 Tantak, 2021, 33(1), 43-82 tzera moldatu behar du konpontzeko, bideak proposatu ikasleei, errepikatu esandakoa… eta hori egiten den bitartean eskola gelditu behar da, edo, bestela, aurrera jarraitu behar da arazo teknikoak izandako ikaslea alde batera utzita. Horren harira, irakaskuntza prozesuan erabilgarri diren IKT zenbait baliabide ez dira doakoak, eta ikastetxe batzuek ez dutela honako arlo digitalean inbertitzen adierazi da. Urrutiko hezkuntzan etxea ikaste/irakaste-tokia bihurtu da, eta horretan dagoen giroa ikasleen eta irakasleengan izandako eragina aztertzean persona batetik bestera desoreka handia dagoela egiaztatu da, baina orokorrean giroa ona da, eta distrazio eta etete gutxi izan dira. Hala ere, ikastetxean denek giro aproposa dute eta etxean batzuentzat etete gehiegi daude. Dena den, egoera ikertu ostean, orokorrean etxeko giroak ondorio kaltegarririk ez duela izan azpimarratu behar da. Ebaluazioaren arloan, kalitatezko ebaluazioa egitea urrutitik oso zaila da, ariketak, lanak, aurkezpenak eta bestelako zereginak urrutira egokitu ahal dira. Halere, urrutiko azterketak eta ebaluazioa egitea oso zaila da. Ahozko azterketak gauzatu daitezke, baina denbora asko behar da banan-banan ikasle guztiei egin ahal izateko. Idatzizko azterketetan ikasleen zintzotasuna bermatzeko bideak erabiltzen saiatu arren (azterketa eredu asko ez kopiatzeko, denbora gutxi besteekin hitz egiteko denbora ez izateko, ikasleen pantaila ikusi ahal izateko programak…), irakasleen esanetan ezin da ziurtatu. Arestian azaldu den bezala, datuak bildu eta emaitzak aztertu ostean, irakasleek eta ikasleek bizi izandako egoera euren ikuspuntutik ezagutu izan da, baita ondorioak atera ere. Dena den, aurreko paragrafoetan azaldutatakoa euren erantzunen arabera eraikitako egia da. Horrekin esan nahi dena da irakasleek eta ikasleek adierazitakoa iritzi bat dela; beraz, ez da zertan izan egia absolutu bat. 6.1. urrutiko hezkuntza hobetzeko proposamenak bigarren Hezkuntzan Bigarren Hezkuntzan izandako egoera ikertuta, urrutiko hezkuntza mantendu behar izango balitz, edo beste konfinamendu bat egotekotan berriro martxan jarri behar izango balitz, aldaketak egin beharko lirateke kalitatezko hezkuntza bermatu ahal izateko. 1. Prestakuntza: irakasleek kalitatezko formakuntza jaso behar dute urrutian irakasteko. Horretan urrutian erabili ahal diren metodologia, baliabideak eta abar ezagutarazi beharko zaizkie, baita ikasleekiko atzeraelikadura nola egin ere. 2. Planifikazioa: urrutian irakasteko planifikazioa prestatu behar da, edukiak lantzeko eta helburuak betetzeko urrutian garatu ahal diren jarduerak prestatuz eta beste irakasleekin koordinatuz.
Urrutiko hezkuntza. COVID-19aren eragina Bigarren Hezkuntzan https://doi.org/10.1387/tantak.21841 79 3. Hezkuntza presentzialeko ordutegi berdina (eskola-ordu kopurua): ikastetxeko ordutegia mantendu behar da, lehen zuten eskola kopuru berarekin. Irakasleen gida eta laguntza egunero zuzenean izatean, birtualki izan arren, irakasleen eta ikasleen arteko komunikazioa hobetuko litzateke. Horrela, ikasleen erritmora moldatzea posible izango litzateke, baita ulermen eta barneratze arazoak murriztu, zalantzetarako denbora utziz saio guztietan. Ondorioz, ikasleek ez lukete hainbeste denbora eman behar euren kabuz informazioa, bideo tutorialak, ariketak eginda… bilatzen eta lan zama ere orekatuagoa izango litzateke. 4. derrigorrezko saioak: ikasleak derrigortzea online saioetan egotera eta protokolo bat prestatzea hori gertatzen ez bada nola jokatu erabakitzeko. Gainera, saioetan kamera piztuta izanez gero, aurpegian ulermen arazoak antzeman ahal dira. 5. Familien inplikazioa: familien inplikazioa beharrezkoa da, haiekin bilera bat izatea beharrezkoa da ikasleen ikaskuntza prozesuan parte hartzeko, haiek direlako ikasleen alboan daudenak ikasketaprozesua urrutian garatzean. 6. Motibazio eza eta behar bereziko ikasleak ez galtzea: motibazio eza edo behar bereziak dituzten ikasleen jarraipena ezinbestekoa da, eta horiek sistematik kanpo ez geratzeko aldaketak egin behar dira. Orain urrutiko ikaskuntzan erabilitako ereduan bermatzen ez dena. Hortaz, ikasle horien familiarekin adostasun batera ailegatu behar da, edo programaren bat martxan jarri etxeratze-egoera berriro gertatzen bada hezkuntza-sistematik kanpo gera ez daitezen. 7. Autonomia: ikasleak autonomo izatea sustatu behar da. Urrutian ikastera aldatzeak ikasleen autonomia lantzearen garrantzia agerian jarri du. Beraz, ikasleen gabezi hori ezagututa, aurrerantzean ikasleen autonomiaren garapena sustatzeak helburu bat izan beharko luke, erabilgarria izango dena ez soilik euren bizitza akademikoan, baizik eta euren bizitzaren arlo guztietan. 8. Ikaslerik ez geratzea sistematik kanpo: Bigarren Hezkuntzan ikasten ari diren helduek ez dute baliabiderik jaso ikaskuntza prozesua aurrera eraman ahal izateko. Ikasketa-zentro horietako ikasleak sistematik kanpo ez geratzea ez da bermatu, eta, irakasleek ezagutarazi duten bezala, eskoletan parte hartzen zuen ikasle kopurua murriztu egin da. Hori dela eta, ikasle horiek, ikasketa -zentro arruntekoek bezala, beharrezko baliabideak eskura izatea bermatu behar da, ikasketak bertan behera ez uzteko. Azken finean, ikasle helduek ikasketak bertan behera uzteko aukera gehiago daude, eta ikastetxera berriro bueltatzeko ahalegina egin ostean penagarria izango litzateke berriro ikasketak uztea baliabideak ez izategatik.
Ainhize Gamarra 80 Tantak, 2021, 33(1), 43-82 9. Ebaluazioa: kalitatezko ebaluazioa egin ahal izateko, azterketa idatziak presetzialki egiteko bide bat topatu behar da, edo beste ebaluazio tresnak bilatu. Hezkuntza presentzialera bueltatu ahal izatean, ez da bizi izandako egoera ahaztu behar. Urrutiko hezkuntzan erabili den metodologiak desabantailak ditu, baina horri esker hezkuntzan dauden gabeziak azaleratu dira. Horretaz gain, egokitzapen prozesuan lagungarri diren hainbat baliabide ezagutu dira; beraz, hezkuntza presentzialera bueltatzean ez lirateke ahaztu eta baztertu behar, ohiko hezkuntzaren osagarri gisa erabili baizik. 7. ikerketaren Mugak Ikerketa honen garapenean zehar izandako mugak datuen bilketan gertatu dira, bai galdetegietan, bai elkarrizketa erdi-egituratuetan. Galdetegiei dagokionez, ikasleen kasuan ikasle-talde guztietako partaideak batuz gero berrehun eta bost erantzun jaso dira; Irakasleen kasuan, aldiz, berrogeita bi izan dira. Halarik ere, hobe izango litzateke galdetegi gehiago jaso izan balira. Kontuan hartu beharra dago bizi izandako egoera eta irakasleekin harremanetan jartzeko zailtasunak. Horretaz gain, zenbait ikastetxe eta irakasle ikerketetan parte hartzeko prest ez egotea oztopo handi bat izan da. Gainera, irakasle batzuk bizi izandako egoeragatik lanez gainezka egotean, parte hartzeko denborarik ez zutela ere argudiatu dute. Hala eta guztiz ere, galdetegien bidez lortutako datuak Euskal Autonomia Erkidegoko egoera aztertzeko baliagarriak izan dira. Elkarrizketa erdi-egituratuei dagokienez, galdetegiak bete dituzten irakasleen artean haiek egiteko prest daudenak lortzeko zailtasunaren aurrean, bi edo hiru irakaslearekin osatzea erabaki da. Behin elkarrizketa horien datuak bilduta, emaitzak aztertu dira ondorioak ateratzeko. Lehen bezala, irakasle gehiagoren elkarrizketak lortu ahal izango balira, hobe izango litzateke. Laburbilduz, datuak biltzeko tresnen bidez lortutako lagina mugatua izan arren, emaitzak eta haien ondorioak esanguratsuak dira. Hala eta guztiz ere, datu gehiago bildu ahal izan balitz, ikerketa lana biribilagoa izango zen, bai galdetegiei, bai elkarrizketei dagokienez. 8. erreferentZiak Bates, T. (1999). La tecnología en la enseñanza abierta y la educación a distancia. Trillas. Battenberg, R. W. (1971). The Boston Gazette. March 20, 1728. Epistolodidaktika, 1, 44-45. or. | science |
addi-3a95a5b458f5 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52632 | Ikaskuntza-Zerbitzua. Hezkuntza komunitateko eragile ezberdinen arteko harremanak eraikitzeko eta sendotzeko bidea | Ormazabal Arizkorreta, Garazi; Basasoro Ciganda, Maitane; Arguiñano Madrazo, Andoni | 2021 | G. Ormazabal Arizkorreta, M. Basasoro Ziganda, A. Argiñano Madrazo 84 Tantak, 2021, 33(1), 83-105 1. Sarrera Bidegurutze sozial eta hezitzaile batean gaude. Gure kulturak indibidualismo arriskutsu baterantz eboluzionatu du. Norbanakoaren askatasun eta eskubideen defentsan oinarritzen da, azken auzitegi gisa duen kontzientziaren apelazioan, garapen pertsonalarekiko kezkan. Hori guztia lorpen sozial handia den arren, gizartean bizi garen kontzientzia argia berreskuratzen ez badugu, eta norbanakoak bere proiektu pertsonala garatu ahal izateko lotura sozialak ezinbestekoak direla ulertzen ez badugu, aipatutako oro alferrikakoa izango da. (Batlle, 2013, 6 or.) Esanak esan, gaur egungo hezkuntzaren xedea zein den galdetzea beharrezkoa ikusten da; hezkuntza, banakoaren konpetentzia zein curriculumaren garapena bermatzeaz harago doala ondorioztatuz. Are gehiago, hezkuntzak egungo herritar diren haur eta gazteak bizitzarako prestatzeko ardura duela ulertzen badugu, aipatutako konpetentzia horiek garatzea ez da nahikoa izango. Izan ere, garen izaki sozialak izanda, herritartasunerako heziketa jasotzea ere beharrezko bihurtzen da. Horren bitartez, gizarteko kide ezberdinen arteko kohesioa bermatzen dela ikusi baita (Batlle, 2013). Ondorioz, komunitateak pertsona ororen hezkuntza zein hazkuntza prozesuan duen garrantzia nabaria izanik, eskolak duen formatzaile paper hori birplanteatzea nahitaezkoa da, haur baten heziketan garrantzitsuak diren agenteei beharrezko espazioa eskainiz (Bolívar, 2006). Ikaskuntza-Zerbitzua (hemendik aurrera I-Z), besteak beste, lotura horiek ezartzen dituen metodologia eredugarri bihurtu da. Hainbat dira I-Zren baitan aurkitu daitezkeen definizioak; izan ere, batzuek ikaskuntza esperientzialarekin lotzen duten arren, beste batzuek, metodologia pedagogiko gisa ulertzen dute (Furco, 1996). Halaber, jarraian garatuko den lan hau Tapia-k (2000), Puig et al.-ek (2007) eta Mendia-k (2000) adierazitako ideietan oinarritu da, I-Z segidan azalduko den moduan ulertuz. I-Z hezkuntza zein komunitate zerbitzua proiektu batean batzen dituen hezkuntza metodologia da. Bertan, ikasleek beren inguruan dauden beharrak identifikatu eta behar horiek asetzeko erantzunak ematen dituzte. Ondorioz, prozesu horretan eskuratzen dute ikaskuntza (Puig et al., 2007). Zehatzago esanda, ikasleek proiektu hauetan ezagutzak zein konpetentziak garatzen dituzte: alde batetik, eskolako edukiak hobeto eskuratu eta, bestetik, eskola eta komunitatearen arteko elkarlanaz ardura handiko eginkizunak burutzen baitituzte (Tapia, 2000). Horrez gain, Puig et al.-ek (2007) emandako azken definizio horretan oinarrituz, Mendia-k (2012, 73. or.) I-Zren inguruan adierazitakoa azpimarratu nahi da: «Azken finean, ikaskuntzari bizia ematea da; ikaskuntza bizitzara edo bizitza ikaskuntzara hurbiltzea, hau da, desira ereitea, aurkikuntzaren alaitasuna
Ikaskuntza-Zerbitzua https://doi.org/10.1387/tantak.22119 85 gozatzea eta interesaren, hausnarketaren zein analisiaren erresistentziak eraldatzea». Bizitza ikaskuntzara hurbiltzeak ikaslearen baliabide pertsonalak hobetzea esan nahi du; honela, bizitzan zehar agertuko zaizkion erronkei aurre egiteko gai izan dadin. Horrez gain, ikasleak beren garapenaren protagonista gisa kokatzea, eta haur zein gazteei beren hazkunde pertsonalean eta gizarte-erantzukizunetan lagunduko dien hezkuntza-komunitatea eraikitzea ahalbidetzen du I-Zk. Horrenbestez, esan daiteke I-Zren bidez ikaslea bere ikaskuntza prozesuko protagonista nagusi bihurtzen dela. Areago, bere garapen pertsonaleko ibilbide horretan, herritar bezala dituen ardurez ere jabetzen da (Mendia, 2012). 2. ikaSkuntZa-ZerbitZua eta eSkoLa-koMunitate HarreManak Justiziaren etika zorrotzak ez garamatza zuzenean Ikaskuntza-Zerbitzuaren ontasuna bermatzera. I-Z zaintzaren etikan kokatzen da. Mundua erantzukizunezko harreman-saretzat hartzen baitu, pertsonen arteko topaketatzat, non denok saiatu behar garen guztiontzako ongirik handiena lortzen. Horretarako, desberdintasunei erreparatu behar zaie: agian batzuentzat bidezkoa dena besteentzat ez baita horrela izango. Zaintzaren etikan ezer ez zaigu arrotza, ezerk ez gaitu axolagabe uzten; edozein bidegabekeria- edo desberdintasun-egoerak, zuzenean eragiten ez badigu ere, hura konpontzeko ekintza bat merezi du. (Batlle, 2020, 19. or.) Zaintzaren etikan oinarrituz, hortaz, Ikaskuntza-Zerbitzuaren bitartez, komunitate zein eskolaren arteko loturak sortzen direla ikusi da. Proiektu komunak partekatuz, batera lan egin, iritziak elkar banatu eta hobekuntzarako ekintza planak denen artean eraikitzen baitira (Puig et al., 2007). Topaketa horietan loratzen diren harremanei arreta jarriz gero, Ikaskuntza-Zerbitzuaren bitartez, eskola eremuko harremanak indartzen direla frogatu da, metodologia horren bidez, eskola kohesioa eskuratzen baita. Hau da, ikasleen arteko zein irakasle-ikasle arteko harreman positiboak eraikitzen dira (Billing, 2000). Izan ere, I-Zko proiektuetan ikasleek duten parte hartze motaren ondorioz, eskola komunitateko kide ezberdinen rolen inguruko hausnarketa bultzatzen da (Serrano eta Ochoa, 2019). Hots, «I-Zko proiektu on batek irakaslearen lidergo-mota zehatz bat eskatzen du, hau da, sarritan, irakasleek eta ikasleek (…) elkarrekin ikasi beharko dute, eta irtenbide berritzaileak elkarrekin sortu» (Tapia, 2006, 3. or.). Ondorioz, irakasle eta ikasleen arteko harreman horizontalak sortzen dira (Serrano
G. Ormazabal Arizkorreta, M. Basasoro Ziganda, A. Argiñano Madrazo 86 Tantak, 2021, 33(1), 83-105 eta Ochoa, 2019) eta ikasleak irakaslea beste testuinguru batean ezagutzera iristen dira (Tapia, 2006). Aitzitik, irakasle zein administrazioko kide batzuk metodologia horren aurka azaltzen direla ere frogatu da; hori aurrera eramateko denbora gehiago behar dutela esateaz gain, praktika horiek ikaskuntza tradizionalari indarra kentzen diotela adierazten baitute. Halaber, ezin dira ukatu ikasleek horrelako metodologietan lan egitearekin eskuratzen dituzten onurak (Scott eta Graham, 2015). Bestetik, I-Z proiektuetan ikasleek lortzen duten arrakastaren bitartez, ikaslearen motibazioa areagotzeaz gain, haren autoestimua garatzen dela ere egiaztatu da. Batez ere, gainontzekoekin alderatuta zailtasun gehiago izan ditzaketen ikasleen kasuan. Areago, ikaslearengan ematen den indartze pauso horrekin batera, ikasgelako klima ere hobetzen da (Batlle, 2013; Tapia, 2006). Ikasgelako klimak, Herrera-ren eta Rico-ren hitzetan (2014, 9. or.), ikastetxean ematen diren elkarrekintza ereduei egiten die erreferentzia, zehatzago esanda, «une zein testuinguru zehatzetan, eskolako partaide ezberdinen artean sortzen diren interakzioen prozesua da. Elkarrekintza horretan, estimulu, erantzun eta iritzi ezberdinak partekatzen dira. Bertan biltzen diren maila sozial eta egoera psikologiko oro onartzen dira». Ildo beretik jarraituz, Puig et al.-ek (2007) ere, metodologia honek eskolako kliman duen eraginaz hitz egiten dute. I-Zko proiektuetan parte hartzen duten ikasle zein irakasleen motibazioa, umorea eta lan egiteko dohaina areagotu egiten dela azpimarratuz. Are gehiago, sor daitezkeen kritikei aurre eginez berrikuntzarako gogoa ere pizten zaiela adierazten dute. Eskola eremutik aldenduz, Ikaskuntza-Zerbitzua ikasleak eta komunitateko kideak aberasten dituen prozesu gisa aditu liteke (Yamauchi et al., 2006). Izan ere, I-Zren metodologian, burutzen diren proiektuen bitartez lortzen da komunitatearekin harremanak eraikitzea. Hots, lotura horretan oinarritzen da I-Zren aberastasuna. Bestetik, Batlle-k (2013) adierazi bezala, komunitateari zerbitzu bat eskaintzearen ondorioz ikasten da I-Zn. Autore horren arabera, herritartasuneko hezkuntza komunitatean burutzen diren praktiken bitartez soilik eskuratu ahal baitaiteke. Hortaz, I-Z hezkuntza zein gizarteko proiektu bezala aditu behar da (Batlle, 2013). Ildo beretik, hezkuntza-formakuntza bermatu ez ezik, gizarteko kideen arteko kohesioa ere ziurtatzen da Ikaskuntza-Zerbitzuan (Batlle, 2013). Izan ere, ikasleek I-Zko proiektuetan parte hartzean, taldean lan egiteko trebetasunak eskuratzeaz gain, belaunaldi ezberdinetako jendearekin harremanak izaten zein aktiboki esku hartzen ikasten dute (Martínez-Odría, 2007). Bestetik, I-Z hiriko adin ezberdinetako kideen arteko komunikazioa hobetzen duen metodologia dela esan daiteke (Batlle, 2011). Ondorioz, metodologia horren bidez ikasleen gaitasun komunikatiboa hobetzen da (Billing, 2002). Horrenbestez, praktika horiek burutzean, haur, gazte, heldu zein adinekoen artean egon litezkeen topikoak gainditu eta harreman sendoagoak lo-
Ikaskuntza-Zerbitzua https://doi.org/10.1387/tantak.22119 87 ratzen direla ikusi da (Batlle, 2011). Hau da, esan daiteke Ikaskuntza-Zerbitzuak herritarren arteko kohesio hori indartu eta inguruarekiko jarrera zein sentimendu positiboak garatzea ahalbidetzen duela (Puig et al., 2011), arestian aipatutako zaintzaren etika hori eskuratuz (Batlle, 2020). Azken finean, egitasmo horien bidez, gazte zein haurrek beren inguruko errealitatea hobetzeko ekarpenak burutzeko aukera baitute (Martínez-Odría, 2007). I-Zko proiektuetan esku hartzen duten familiei dagokienez, sarritan lan egiteko modu horren inguruko kezka adierazi izan ohi dute. Metodologia horren inguruan zenbait aurreiritzi izan baititzakete. Hortaz, beldur horiei aurre egiteko modua komunitatea eta eskolaren arteko loturaren garrantzia zein den erakustea izango litzateke. Egiteko horretan, irakasleek ardura garrantzitsua dute. Bestetik, komunitateko kide orok proiektuaren nondik-norakoak ezagutzea ezinbestekoa izango da. Horrela, proiektuko protagonistenen rola hartu ahal izateaz gain, «hezkuntza-espazioaren» lekua beren gain hartu ahal dezaten (Montes et al., 2011). Prozesu horietan gertatzen diren elkarreraginekin jarraikiz, eskolak auzoarekiko ateak zabaltzen dituenez, zenbait elkarterekin harreman estuagoak sortzen dira. Horrela, eskolaren inguruan dauden elkarteak ezagutzeko aukera bermatu ez ezik, herritarrek gazte edota haurrekiko dituzten aurreiritziak apurtzen dituzte (Batlle, 2013). Ondorioz, eskolak herrian aitorpen bat lortzen duela esan daiteke (Puig et al., 2007). Hots, I-Zren bitartez eskolarekin harremana duten elkarteei dagokienez, herritarrak sentsibilizatzeko zein horien eskutik laguntza gehiago jasotzeko aukera areagotzen dela ikusi da. Izan ere, ikusgarritasun gehiago lortzeaz gain, burutzen duten lanaren inguruko kontzientzia zabaltzea lortzen dute (Puig et al., 2007). Hortaz, metodologia honetan, Bolívar-en (2006) hezkuntzaren inguruko ideiak betetzen direla esan daiteke. Izan ere, hezkuntzak ez du eskola barneko jendartekoari zuzenduriko hezkuntza soilik biltzen. Aitzitik, eskolaz kanpoko pertsonak ere biltzen ditu; eskolatik at daudenak ere baliabide hezitzaile gisa balioztatzen dira. Horrenbestez, komunitateak pertsona ororen hezkuntza zein hazkuntza prozesuan duen garrantzia nabaria izanik, eskolak duen formatzaile paper hori zalantzan jartzen da, bide batez haur baten heziketan garrantzitsuak diren agenteei ere beharrezko espazioa eskainiz (Bolívar, 2006). Adierazitako oro aintzat hartuta, eskuarteko azterketa honen testuinguruan kokatzearren, azterketaren alderdi nagusia izan den Portugaleteko Santa Maria ikastetxearen kasua aztertzea interesgarria gertatu da. Bertan, Batxilergoko ikasleen etorkizuneko ikasketak burutzeko baliagarriak izango diren konpetentziez harago joan nahi izatearen ondorioz, Batxilergoko etapan I-Zren metodologia biltzen duen ikasgai bat ezarri da. Hori ikastetxearen nortasun zeinu bilakatu delarik. Izan ere, metodologia horren bitartez ikaskuntza bizitzara eta bizitza ikaskuntzara hurbildu ez ezik, ikasleek bizitzan zehar topa ditzaketen erronkei aurre egiteko baliabide pertsonalak ere eskuratzen dituztela ikusi da (Mendia, 2012).
G. Ormazabal Arizkorreta, M. Basasoro Ziganda, A. Argiñano Madrazo 88 Tantak, 2021, 33(1), 83-105 3. HeLburuak Orain artekoa aintzat hartuz, azterketa honen bidez hurrengo helburu nagusia eskuratu nahi izan da. Horretarako beraz, helburu zehatz batzuk ere definitu dira: I-Zren bidez Santa Maria ikastetxeko hezkuntza komunitateko eragileen artean sortzen diren harremanak aztertzea: — Ikasle-irakasleen arteko harremanak aztertzea. — Ikasleen arteko harremanak aztertzea. — Eskola-familia arteko harremanak aztertzea. — Ikasle-komunitate arteko harremanak aztertzea eta haien onura zein mugak identifikatzea. 4. MetoDoa Ikerlan hau paradigma interpretatiboan kokatzen da; hori «hezkuntza errealitatearen ikerketa, interpretazio subjektiboen eta errealitate zehatz batzuen protagonista diren pertsonen esanahien ondorioz sortzen den eraikuntza sozial gisa ulertu baita» (Bisquerra, 2004, 74 or.). Horrenbestez, autore berarekin jarraikiz, paradigma honetan, ikerketaren parte-hartzaileen iritziek garrantzi handia hartzen dute. Zehatzago esanda, bertan, pertsonen esanahi, pertzepzio zein interesak aintzat hartzen dira. Ondorioz, aztertu nahi izan den kasua errotik ulertzeko, ikerketa prozesu guztian diseinu kualitatibo bat jarraitzea beharrezkotzat ikusi da (Bisquerra, 2004). Diseinu kualitatiboak pertsonen errealitatea era arrazional zein kuantifikatuan aztertzea alde batera utzi eta pertsonen hitzak zein jokabideak biltzen ditu (Mesias, 2010). Horiek guztiak modu deskribatzailean adierazteko parada ere eskaintzen duelarik (Quecedo eta Castaño, 2003). Bestetik, ikerketa kualitatibo honek jarraituko duen metodoari dagokionez, lan honetan, ezagutza zein ulermen sakona bilatu nahi izan denez, kasu azterketaren metodoa jarraitzea erabaki da. Izan ere, azterketa hau denbora labur batean (zein luzean) errealitate zehatz bat sakonki ezagutzea ahalbidetzen duen ikerketa mota gisa identifikatzen da (Karrera, 2008). 5. teStuingurua eta parte HartZaiLeak Burutu den azterketa hau Portugaleteko Santa Maria ikastetxean kokatzen da. Santa Maria Haur Hezkuntzatik (HH) hasi eta Batxilergora arte, biak barne, dauden hezkuntza etapak biltzen dituen ikastetxe kristau zein menesiarra da (Santa Maria Ikastetxea, 2020). Ikastetxe hori erakunde garrantzitsua izan da Portugaleteko azken mendeko bizitzan; bertako ikasle gazteak hezteko moduagatik gizarte-aldaketaren erreferente bilakatu baita
Ikaskuntza-Zerbitzua https://doi.org/10.1387/tantak.22119 89 (Santa Maria Ikastetxea, 2016). Aipatutako alderdi horrek, ikerketa honen funtsarekin lotura garbia du. Izan ere, ikastetxe horren bereizgarria da I-Z. Santa Marian 1997. urtean ezarri zen lehen aldiz I-Z, Menesiarren kongregazioak egin nahi zuen berrikuntza pedagogiko baten ondorioz. Lehen urte horietan, ikastetxeko zuzendaritzak Ikaskuntza-Zerbitzua Batxilergoko lehen mailako curriculumaren barnean sartzeko proposamena egin zuen arren, erlijioko ikasgaiaren barnean kokatu zen hori. Egungo egoera aztertuz gero, I-Z Batxilergoko ikasgai baten barnean kokatzea lortu da. Zehaztearren, Proyecto de Educación Social (hemendik aurrera PES) proiektuaren bidez burutzen da. Aipatutako egitasmo horretan, ikasturte osoko aste guztietan, Batxilergoko ikasleak Portugaleteko elkarte zehatz batera joaten dira. Hori horrela, astero burutzen da, hasiera batean bezala, bi alderditan banatuta: batetik, ikastetxean burutzen den saio teorikoa; eta, bestetik, elkarteetan burutzen den atal praktikoa. Horrez gain, I-Zk eskaintzen dituen aukera anitzei jarraikiz, familia, ikasle-ohi zein irakasleak ere esperientzia horien parte direla ikusi da, laguntzaile gisa ikasleekin batera saio praktiko hori burutzeko aukera baitute. Bestetik, proiektu horien ebaluazioan ere, hainbat dira aintzat hartzen diren ikuspuntuak, hala nola ikasle, laguntzaile, elkartetako kide zein ikasgaiko irakaslearena, hain zuzen. Hortaz, ikasgai horretan Batxilergoko ikasleek elkartasunezko praktikak egiten dituzte, ondorengo helburuak eskuratzeko asmoz: beren ingurunean dauden errealitate sozialak ezagutzea, beren inguruan sentsibilizatzea eta haiekiko konpromisoa hartzea, hain zuzen (Santa Maria Ikastetxea, 2020). Ildo beretik, lan hau kokatu den hezkuntza etapari erreparatuz, honakoa bi modalitatetan banatzen da: teknologia eta zientzia Batxilergoa, eta gizarte eta humanitateko Batxilergoa. Bi ikasbide horietako ikasle orok hurrengo ikasgaiak derrigorrez burutu behar dituzte. Ikaskuntza-Zerbitzura itzuliz, ondorengo taulan adierazi bezala, PES proiektua biltzen duen ikasgaia Batxilergoko lehen urtean derrigorrez egin behar den arren, bigarrenean hautazko bihurtzen da (ikusi 1. taula): 1. taula Santa Maria ikastetxeko batxilergoko bi kurtsoetako ikasgai orokorrak. geuk sortua, Santa Maria ikastetxean (2020) oinarrituta 1. Batxilergoko ikasgai orokorrak 2. Batxilergoko ikasgai orokorrak Gorputz hezkuntza Historia Filosofia eta herritartasuna Matematika Euskara eta literatura Euskara eta literatura Gaztelania eta literatura Gaztelania eta literatura Atzerriko hizkuntza Atzerriko hizkuntza PES, erlijioa eta tutoretza Tutoretza eta erlijioa
G. Ormazabal Arizkorreta, M. Basasoro Ziganda, A. Argiñano Madrazo 90 Tantak, 2021, 33(1), 83-105 Ikerlan honen protagonista nagusia da Santa Maria ikastetxeko pastoralaren ardura duen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) laugarren mailako talde baten tutorea. Formazioz, gizarte hezitzailea zein Bigarren Hezkuntzako irakaslea da eta 23 urte darama ikastetxean lanean. Bestetik, I-Zren inguruan hainbat formakuntza jaso eta eskaintzeaz gain, emakume horrek ikastetxeko hainbat profesionalekin batera Innova taldean zenbait ardura ditu. Talde horretan, Ikaskuntza-Zerbitzuko proiektuak koordinatzen zein gidatzen aritzen dira. 6. inforMaZioa jaSotZeko teknikak Izaera kualitatiboa duen ikerlana dela adierazi ondoren, aurrera eramateko hautatu diren prozesuek ere izaera kualitatibo horri jarraitu diotela nabaria da. Izan ere, lan hau, batetik, estandarizatu gabeko elkarrizketa batean eta, bestetik, ikastetxetik eskuratu diren 31 dokumenturen analisian oinarritu da, hala nola Batxilergoko 2019-2020 ikasturteko programazioak, PES proiektuaren inguruko txostenak zein errubrikak, eta ikasturte hasierako hezkuntza etapa bakoitzeko argibide orokorren azalpen orriak. Halaber, aipatutako tresnen bitartez, eskuratutako informazioaren analisiaren ostean, beste elkarrizketa bat egitea beharrezko ikusi da. Horrela, geratu diren hutsune edota zalantza horiek osatzeko aukera bermatu da. Ikerlana, hortaz, ordu eta erdiko estandarizatu gabeko bi elkarrizketatan eta dokumentuen analisian oinarritu da. Lehenengo elkarrizketa azterketaren helburuak betetzeko 4 galdera irekiz osatu da. Hots, horien bidez, ikasleen, irakasle-ikasleen, eskola-komunitate zein familia-eskolaren artean sortzen diren harremanen inguruan galdetu da. Dokumentuen bitartez, berriz, metodologia horrek ikastetxeko curriculumean duen lekua ez ezik, Batxilergoko etapan aurrera eramaten den esperientziaren inguruan ere sakondu da. Bigarren elkarrizketari dagokionez, aurreko tresnen bitartez eskuratutako informazioa osatu zein biribiltzeko erabili da. Ikerlan honetan estandarizatu gabeko elkarrizketa zein dokumentuen analisia burutzearen aldeko apustua egin da. Izan ere, elkarrizketa, bi pertsonen artean oinarri zientifiko zein prozedura metodologiko zehatz batzuk bilduz ematen den komunikazioa dela ulertuta, horren bidez, fidagarritasun zein balioa duen informazioa eskuratu da (Karrera, 2008). Are gehiago, elkarrizketatzailea elkarrizketatuaren ezaugarrietara egokitzea lortu da, eta informazio subjektibo zein biografikoa eskuratzeko aukera ere areagotu egin da (Del Rincón et al., 1995). Horrez gain, kasu honetan burutu diren elkarrizketak elkarrizketa sakonak izan dira. Horiek elkarrizketatuaren zein elkarrizketatzailearen bizitza, esperientziak, zein egoera zehatzak partekatu zein ulertzea ahalbidetu duten topaketak izan baitira; berdinen arteko elkarrizketak izango balira bezala (Taylor eta Bogdan, 1984).
Ikaskuntza-Zerbitzua https://doi.org/10.1387/tantak.22119 91 Atal honekin amaitzeko, datu eskuraketa hau aberastu duen dokumentuen analisiaren teknikari dagokionez, berriz, Woods-ek (1989) adierazi bezala, dokumentuak informazioa eskuratzeko iturri garrantzitsuak izanda, haien bitartez, une zehatz batean modu pertsonalean eskuratu ezin izan diren datuak eskuratzeko aukera izan da. Hortaz, aipatutako azken teknika hori azterketaren helburuak betetzeko ezinbestekoa izan da. Ikerlan honetan erabili diren dokumentuei dagokienez, ondoren azalduko den analisia burutzeko aintzat hartu dira, batetik, elkarrizketatuak Santa Maria ikastetxeko Batxilergoko I-Z esperientziaren inguruan helarazitako dokumentuak eta, bestetik, eskuratu ahal izan diren ikastetxeko dokumentuak zein ikasturteko programazioak. 7. inforMaZioaren anaLiSiaren proZeDura Eskuratutako informazio oro aztertzeko datuen analisiari ekin zaio. Analisiaren bitartez, besteak beste, ahozko komunikazioan eskuratzen den informazioa aztertzen da (Travers, 1971; Karrera, 2008). Hori dela eta, horren bitartez, Echeverría-k (2005) adierazitakoari jarraikiz, azterketaren parte diren subjektuen testu zein ahozko adierazpenen baitan dagoen esanahia ezagutu ahal izan da; horretarako, bestearen ikuspegian kokatzea ezinbestekoa izan da. Hortaz, eskuratutako datuak lantzeko era induktibo batean jardun da. Oro har, hiru dira emaitzen analisian igaro beharreko faseak (Karrera, 2008); azterketa honetan ere, horiek hartu dira aintzat. Lehenengo fasean, analisiaren bitartez zer aztertu nahi den, eta analisi hori zein ideiaren gainean burutu den zehaztu da. Hots, bi elkarrizketa zein dokumentuetatik eskuratutako informazio oro deskonposatu, eta aztertu nahi denaren hautaketa egin da. Pauso horren ostean, berriz, analisiaren arrakasta baldintzatzen duen pausoa burutu da: kategorizazioa, hain zuzen (Karrera, 2008). Kategorizazioa Bardin-en (1996, 90 or.) hitzei jarraikiz, azterketako informazioa antolatzeko burutzen den prozesua da. Zehatzago esanda, «bereizketa baten bitartez elementuak multzokatu zein sailkatzeko burutzen den eragiketa da. Aurrez definitutako irizpideetan oinarrituz, analogia bidezko klasifikazioa burutzen duena». Definizio horri jarraituz hortaz, ikerlan honetako kategoriak ere, zehaztasunez eraikitzea beharrezkoa izan da. Horrenbestez, kasu honetan, hasiera batean, ikerketaren abiapuntu eta oinarri izan diren helburu eta literatura kontuan izanik kategoria batzuk definitu ziren arren (Abela, 2002), sistema kategoriala osatzeko, bi elkarrizketen transkribapenean zein dokumentuen analisian eskuratutako informazioan oinarritzea erabaki da. Ondorioz, analisi horretan agertu diren kategoria berriak aintzat hartuz, azkenik, sistema kategorial induktiboa osatu da. Esanak esan, ondorengoak dira azterketa honetan hautatu diren kategoriak eta bakoitzak biltzen duten esanahiak (ikusi 2. taula):
G. Ormazabal Arizkorreta, M. Basasoro Ziganda, A. Argiñano Madrazo 92 Tantak, 2021, 33(1), 83-105 2. taula emaitzen analisiko kategoriak eta haien azalpena. geuk sortua Kategoriaren izena Kategoriaren azalpena PES proiektua PES proiektuaren osaera: edukiak, parte-hartzaileak, partaide bakoitzaren egitekoa, ebaluazioa, etab. Irakasle-ikasleen harremanetan onurak I-Z proiektuak burutzean irakasle eta ikasleen arteko harremanetan agertzen diren onurak. Ikasleen harremanetan onurak I-Z proiektuak burutzean ikasleen arteko harremanetan agertzen diren onurak. Familien eta eskolaren harremanetan onurak I-Z proiektuak burutzean familien eta eskolaren arteko harremanetan agertzen diren onurak. Ikasleen eta komunitatearen harremanetan onurak I-Z proiektuak burutzean ikasleen eta komunitateko kideen arteko harremanetan agertzen diren onurak. Eskolaren eta komunitatearen harremanetan onurak I-Z proiektuak burutzean eskolaren eta komunitateko kideen arteko harremanetan agertzen diren onurak. Eskola eta komunitatearen harremanetan mugak I-Z proiektuak burutzean komunitatea eta eskolaren harremanetan agertzen diren zailtasunak. Kategorizazioa burutu ostean, kodifikazioa osatu da. Pauso horretan, eskuratutako datu edota informazio oro kategoria zehatz batzuetan taldekatu da, eta, horretarako, operazio anitzak erabili dira. Hots, kode bakoitza dagokion kategorian txertatu da; horrela, lortutako informazioa antzekotasunen arabera antolatu da. Prozesu hau eskuz burutu dela aipatu beharra dago. Azkenik, Karrerak (2008) adierazitako analisiaren faseekin jarraituz, bigarren fasean, informazioaren aurkezpena burutu ostean, hirugarren fasean, informazioaren analisia zein interpretazioari ekin zaio. Halaber, Karrerak (2008) dioen modura, analisi esanguratsu bat burutzeko aipatutako prozeduraz harago joan beharra dago. Horretarako, kasuikerlan honetan ere, datuen triangulazioa beharrezkoa izan da; horren bitartez, eskuratutako emaitzen egiatasuna ziurtatu ahal izan dela frogatu da (Karrera, 2008). Kasu honetan, burutu diren bi elkarrizketetan zein eskuratutako dokumentuetatik lortutako datuak konparatu dira.
G. Ormazabal Arizkorreta, M. Basasoro Ziganda, A. Argiñano Madrazo 102 Tantak, 2021, 33(1), 83-105 beste hainbeste ikaskuntza lantzeko ere erabiltzen dela egiaztatu da, hala nola Barnekotasunerako Hezkuntza eta erlijio-kultura. Baina, aipatzekoa da, ebaluazioari begira, haren balioa gainontzeko ikasgaien bera dela. Hortaz, Batxilergoaren kasuan, Santa Maria ikastetxea askotariko ikasgaiak parekatzera iritsi dela ondoriozta daiteke. PES proiektura itzuliz, hortaz, literaturan Puig et al.-ek (2007) adierazi bezala, ulertu da hori ikasleek errealitate sozial ezberdinen inguruko ezagutza, sentsibilizazioa eta konpromisoa lantzeko burutzen den proiektua dela. Ikerlan honen helburu nagusiari helduz, I-Zren bidez Santa Maria ikastetxeko hezkuntza komunitateko eragileen artean sortzen diren harremanak aztertzea lortu dela esan daiteke. Are gehiago, onura horiek hezkuntza-komunitateko kide bakoitzari ezberdin eragin diezaioketela ikusi da. Lehenengoz, ikasgela barnean loratzen diren harremanei erreparatuz gero, irakasleei dagokienez, haientzat ere, proiektu hauek burutzea arnasaldi bat dela behatu da. Proiektuen bitartez, ikasleen inguruko beste ikuspuntu bat lortzen baitute. Zehatzago esanda, ikasleak beste testuinguru batzuetan nola moldatzen diren behatzean, haien inguruko ezagutza integralagoa eskuratzen dute. Aipatutako horrek ikasle eta irakasleen artean loratzen diren harremanekin lotura garbia du. Izan ere, ikaslea praktika horietan gaituago sentitzen denez, irakasleak ere hori ikusten duela ulertu da. Ondorioz, balioztatze bikoitz horretan, haien arteko harremana hobetzen dela ikusi da. Esandakoa, hortaz, Batlle-k (2013) ikasleengan garatzen den auto-estimuaren ideiarekin lotu daiteke. Ikasleak gaituago sentitzean, indartze pauso horrekin batera, ikasgelako klima ere hobetu egiten baita. Irakasle-ikasle artean loratzen diren harremanekin jarraituz, lotura horizontalak direla azpimarratzekoa da (Serrano eta Ochoa, 2019). Izan ere, ikaskuntzak proiektuko partaide ororen artean eraikiz doazenez, irakasleak bere lidergo-rol hori alde batera uzten du, norabiderik gabeko ikaskuntzak bultzatuz eta protagonismo hori proiektuko kideen artean banatuz. Ikasleen artean garatzen diren harremanei dagokienez, proiektu hauen bitartez, beste geletako ikasleekiko harremanak ezarri ez ezik, beste egoera batzuetan ezagutzera heltzen direla egiaztatu da. Horrek guztiak ere ikasleen arteko loturak indartzen dituela ondorioztatu da. Honenbestez, Ikas- kuntza-Zerbitzua eskolaz barneko zein kanpoko adin ezberdineko kideak harremanetan jartzeko metodologia aproposa dela behatu da (Batlle, 2011). Bestalde, I-Zk biltzen duen alderdi gizatiarrari erreparatuz, ikasleak giza talde ezberdinekin harremanak izatearen bidez, gazte zein haurrek giza talde zehatzekiko, zein alderantziz, izan ditzaketen aurreiritziak deuseztatzen direla ikusi da. Izan ere, literaturan adierazi bezala, I-Zren bidez, haur, gazte, heldu zein adinekoen artean egon litezkeen aurreiritzi edo ideia desegokiak gainditu eta harreman sendoagoak loratzen dira (Batlle, 2011). Hori pertsona talde ezberdinen arteko harremanak loratu ahal izateko beharrezko pausoa izanik. Hortaz, harreman horiek bermatzea ezinbestekoa delako ondoriora iritsi da. Azken finean, kontaktua ezartzean, on-
Ikaskuntza-Zerbitzua https://doi.org/10.1387/tantak.22119 103 doren loturak sortzea errazagoa baita. Modu horretan, ikasle zein elkarteen artean ondoren modu boluntarioan mantenduko diren lotura nabarmenak eraikiz. Hortaz, kasu horretan ere, Puig et al.-ek (2007) adierazitakoa betetzen dela esan daiteke. Izan ere, autore horien aburuz, I-Zren bidez herritarrak sentsibilizatu ez ezik, haien eskutik laguntza gehiago jasotzeko aukera areagotzen da. Horrez gain, familiei dagokienez, honakoen parte hartzearen bitartez, eskolarekin duten harremana hobetu daitekeela egiaztatu da, proiektu hauen inguruko feedback-ak itzultzeko eskolarekin kontaktuan jartzen baitira. Hortaz, Batxilergoko ikasleen familiak haien ikaskuntza prozesura gerturatzeko modu egokia dela esan daiteke. Halaber, hezkuntza eragile horiek esperientzia ezberdinen partaide izatea oso baikorra den arren, oro har laguntzaileen profil bera errepikatzen dela ikusi da. Hortaz, familiako kideek izan ditzaketen esperientzia zein formakuntza kontuan izan gabe, parte-hartze anitzagoa bilatu nahi dela ere onartu da. Horretarako, PES proiektura guraso gehiago gerturatzeko ate irekiak burutzen dituztela frogatu da. Halaber, parte-hartze urri hori familiek izaten duten beldurrarekin lotu daiteke. Hortaz, kezka horiek gainditzeko, Montes et al.-ek (2011) adierazi bezala, beharrezkoa litzateke komunitatea eta eskolaren arteko loturaren garrantzia zein den erakustea. Bestetik, komunitateko kide orok proiektua ongi ezagutu beharko du (Montes et al., 2011). Azkenik, I-Zk Santa Maria ikastetxeko Batxilergoko etapan eskola-komunitate harremanean zenbait muga identifikatzea lortu dela ere esan daiteke. Metodologia horren aplikazioaren bitartez Batxilergoko mailan sortzen diren harremanetan onura ugari identifikatu diren arren, oraindik ere, praktika horiek martxan jartzean zenbait oztopo topa daitezkeela ikusi da. Ekimen horiek burutzeko, heldutasun maila bat exijitzeaz gain, Batxilergoko gazteekiko zenbait aurreiritzi daudela egiaztatu baita. Halaber, aipatutako proiektuetan murgiltzean muga horiek segituan desagertzen direla ikusi da. Lanarekin amaitzeko, ikerlan honetatik loratutako hainbat hausnarketa partekatu nahi dira. Izan ere, Batxilergoan onura ugari aurkezten dituen metodologia bat ezagutu den arren, erronka gisa uler daitezkeen hainbat alderdi topatu direla onartu behar da. Zehazki, metodologia hau ikasmaila gehiagotara zabaltzea I-Zk egun izan dezakeen erronka gisa ikusten da. Izan ere, Hezkuntza Sistemak berak duen egituraren ondorioz, etapa horretan metodologia horren guztizko apustua egitea zaila dela ulertu da. Azken finean, sistemak berak eragiten dituen presioei aurre egiteko modua, neurri handi batean, egitura tradizionala mantentzea baita. Hala ere, apurkaapurka ikuspegi hori zabaltzea aurrerapauso handia dela esan daiteke, eta horretan jardun behar dela sinesten da. Ikastetxe honetan, erlijioaren bidetik bideratu bada ere, neurri batean, metodologia tradizionalei aurre egitea lortu da. | science |
addi-41d38454d649 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52633 | Bidegurutzeak eta zirrikituak. Zientzia-hezitzaile feministen optikak eta praktikak hausnarketagai | Albizu Mallea, Uzuri | 2021 | Uzuri Albizu Mallea 10 Tantak, 2021, 33(1), 9-41 Sarrera Naturari, gizarteari, gizakiari eta pentsamenduari buruzko ezagutza objektibo, sistematiko eta egiaztagarrien multzoa omen da zientzia, behaketaren eta arrazoiketaren bitartez erdiesten dena (Real Academia Española, 2014). Testuinguru sozialaren eraginik ez duen ezagutza transkulturaltzat ere hartu izan da (Goñi, 2006), baita eginahal (soilik) kognitibo eta inpertsonaltzat ere (Fox Keller, 1985, 7). Gizakia unibertsoaren egiekin hartu-emanean jartzen du, beraz, zientziak. Baina estatikoak ote hartu-eman eta egiok? Ala badute, bai hartuemanek bai egiek, pertsonaletik, sozialetik eta, ondorioz, dinamikotik? Epistemologiari dagokio galderoi erantzutea, ezagutza zientifikoaren oinarriez, iturriez, metodoez eta mugez arduratzen den filosofiaren adarra denez gero (Perez-Sedeño, 2006). Hain zuzen ere, azken hamarkadetan hainbat korronte epistemologikok kolokan jarri dute zientziaren unibertsaltasuna; kategoria sozialak hausnarketen erdigunean jarri eta horiek ekoizpen zientifikoa zeharkatzen eta baldintzatzen dutela argudiatu dute. Paradigma epistemologiko horietatik guztietatik, epistemologia feminista du idatzi honek oinarri. Epistemologia feministaren baitako korronteek badute abiapuntu amankomun bat: guztiek ala guztiek diote indarrean dauden ezagutza-praktikak sozialak direla, generoa daukatela, eta praktikok emakumeak desabantaila-egoeran kokatzen dituztela (Anderson, 2012). Generoa da, beraz, orriotan ageri den gizarte egituratzaile behinena: Demagun sexua emakumeen eta gizonezkoen arteko desberdintasun biologikoa dela, kulturaz kultura aldatzen ez den hori. Orduan, generoa gainontzeko guztia da: sexuen inguruan dauden ideia guztiak (sexu kopurua bera, esaterako —ez dira beti bi—), eta ideia horietatik abiatuz eraikitzen den antolakuntza sozial guztia: ideologiak, kategorizaziorako irizpideak, irudikapenak, lanaren eta arduren banaketa… Antolatzeko modu horien guztien baitan ematen diren botere-harremanen bat-egiteak genero-sistemak dira1. (Thuren, 1992, 15) Zientzia eta generoa konstruktu sozialtzat hartzeaz harago, bi sistemok elkar eraikitzaileak ere badirela defendatzen du idatziak. Alabaina, ikerlanak badu zientzia- eta genero-sistemen arteko elkarreragin historikoez hausnartzeaz haragoko helburu bat. Hain zuzen ere, xedea da emakume zientzialari, hezitzaile eta feministen esperientzietan, optiketan eta (hezkuntza) praktiketan arakatzea, horietan guztietan ideologia feministek dauzkaten eraginak aztertuz, orobat. Zehatzago esanda, emakumeok zientziaren, hezkuntza zientifikoaren eta generoaren inguruan dituzten espe- 1 Euskara ez den beste hizkuntza batzuetatik eratorriak diren aipu guztiak autoreak itzulitakoak dira.
Bidegurutzeak eta zirrikituak https://doi.org/10.1387/tantak.21488 11 rientziak eta diskurtsoak ezagutzea da nahia, batetik; eta esperientzia eta diskurtso horiek euren hezkuntza praktiketan dituzten inplikazioetan sakondu gura da, bestetik. Helburu orokor hori egikaritze aldera, zenbait erronka zehaztu dira, helburu espezifikotzat har daitezkeenak: — Emakume zientzialari, hezitzaile eta feministen ibilbide zientifikoak aztertzea. — Emakume zientzialari, hezitzaile eta feministen diskurtsoak, esperientziak eta hautuak ezagutzea, zientziari zein ezagutza arlo horri dagokion mundu sozialari lotutakoak. — Emakume zientzialari, hezitzaile eta feministen feminismo(eta)ra gerturatzeko arrazoietan, bideetan eta moduetan sakontzea. — Emakume zientzialari, hezitzaile eta feministek hezkuntza zientifikoaren inguruan dituzten ideiak ezagutzea, eta aurrera eramandako hezkuntza-praktikak jasotzea. 1. ZientZia eta generoa, eLkarreragiLe Jardun zientifikoaren aseptikotasuna ezbaian jartzeko modu bat zientziaren historian arakatzea da. Horretarako, jarraian formulatutakoen tankerako galderak bota ahal zaizkio norbere buruari: Nolakoak izan dira, historikoki, naturaren eta zientziaren arteko hartu-emanak? Nola ikusi du, historikoki, zientziak natura? Galderoi erantzuteko asmoz, datozen lerroetan, zientziaren historian garrantzitsuak diren bi momentu aztertzen dira, Fox Keller (1985) eta Lloyd (1984) gidalerro: Grezia Klasikoa eta Aro Modernoa. Analisirako, lagin modura erabili dira, batetik, zientzia klasikoaren ordezkari den Platonen obra; eta, bestetik, zientzia modernoaren eratzearekin estuki lotuta dauden Baconen pentsamendua eta Descartesen filosofia mekanizista2. 1.1. platon: homoerotismoa, ezagutza-iturri Platonentzat (Atenas, k.a. 427-347), arrazionaltasuna ez da gizakia naturarengandik aldentzen duen elementu bereizgarria, naturak eta gogame- 2 Zientzialariek ez dituzte naturarekin hartu-emateko modua eta naturarekiko duten ikuspegia libreki aukeratzen. Izan ere, besteak beste, zientzialariak komunitate zientifikoaren baitan ematen den sozializazio prozesuaren parte dira, baita komunitate hori barne hartzen duen kulturari dagokion sozializazio prozesuaren parte ere (Fox Keller, 1985, 17). Ondorioz, zientzia klasikoaren eta modernoaren ordezkari diren heinean, Platonen, Baconen eta Descartesen hausnarketak badira garaian garaiko paradigma zientifikoen erakusgarri.
Uzuri Albizu Mallea 12 Tantak, 2021, 33(1), 9-41 nak partekatzen duten propietatea baizik. Aurkakotasuna (edo osagarritasuna) ez da adimenaren eta naturaren artekoa: aurkakoak (edo osagarriak) direnak mundu materiala eta mundu ideala dira. Eta, bai adimenarentzako, bai naturarentzako, bi munduak dira habitat. Filosofo greziarrarentzat, ezagutza irrazionala edo materiala den horretatik askatzean datza; adimenaren alderdi arrazionala erabiliz naturaren logika ukigaitza ikustean, alegia. Ezagutzaranzko bide hori egiteko, Erosen3 gidaritza aldarrikatzen du pentsalariak; hau da, bideak karga erotikoa behar duela dio. Erosek, baina, bi pizgarri posible ditu: arrazoia eta pasioa. Bada, ezagutza ekarriko badu, desirak arrazoitik behar du edan: ezagutu nahi duenak naturaren logika desiratu behar du, eta ez bere euskarri materiala (Fox Keller, 1985, 22-24). Bestalde, Platonen pentsamenduan, ezagutzen duen horren eta eza gutza-objektuaren arteko hartu-harremanek horizontaltasuna izan behar dute oinarri. Izan ere, ezagutza pareko esentzien elkarketa da: adimen arrazionalaren eta naturaren formen arteko elkarketa (Lloyd, 1984, 7). Laburbilduz, Platonen ustez, ezagutzera iristeko bi baldintza bete behar dira: batetik, ezagutu nahi duenak naturaren formak desiratu behar ditu, eta ez euskarria; bestetik, desiratzen duenaren eta desiratua denaren arteko hartu-emanak horizontala izan behar du. Horretarako aukera bakarra, filosofoaren arabera, Eros gidaria homosexuala izatea da. Zehatzago esanda, zientzialariaren eta ezagutza-objektuaren arteko harremanak bi gizonezkoren arteko hartu-eman erotiko baina kontaktu sexualik gabekoaren analogoa behar du izan4 (Gillis eta Jacobs, 2017). 1.2. bacon: adimena eta natura, ezkontide Ezagutzaren egituratze klasikoaren zenbait elementuk bizirik diraute pentsamendu modernoan ere. Besteak beste, material/ideal dikotomiak 3 Eros, Antzinako grekoen artean, maitasunaren jainkoa da; haren geziek egiten dituzten zauriek maitasuna eragiten dute. 4 Garai hartan, Atenasen hiru sexu-harreman eredu hartzen ziren aintzat: gizonezko herritarren artekoak, herritarren arteko harreman heterosexualak, eta herritarren eta prostituta edota esklabuen artekoak. Eredu horietako bakoitzak bazuen bere onesgarritasun-maila: gizonezkoen arteko harreman sexualak, esaterako, aski onartuta zeuden. Batik bat, pederastia (maila sozial bertsuko gizonezko heldu eta gaztetxoen artekoa) ondo ikusita zegoen. Harreman pederastotan bazeuden partaideen arteko oreka iradokitzen zuten elementuak: biak gizonezkoak eta maila sozial berekoak ziren, besteak beste. Alabaina, bazeuden beste elementu batzuk ere, oreka hori kolokan jartzen zutenak. Rolen distribuzioa zen horietako bat: partaide heldua aktiboa eta desiratzen duena zen; gaztea, ordea, pasiboa eta desiratua. Bada, orekak indartu eta desorekak eraiste aldera, pederastia tradizional horretatik haragoko harreman ideal bat diseinatu zuen Platonek. Harreman hori gizonezkoen artekoa eta erotikoki kargatua izango zen orobat, baina kitzikatze fisiko oro energia intelektualera bideratuko zen (Fox Keller, 1985, 25-27). Horratx maitasun platoniko esamoldearen jatorria.
Bidegurutzeak eta zirrikituak https://doi.org/10.1387/tantak.21488 13 bere horretan dirau: oraindik orain, bereizi egiten dira zientzia esperimentala/aplikatua eta zientzia teorikoa/purua. Alabaina, badaude dibergentziak ere. Hasteko, Platonen filosofian badute, bai gogamenak bai naturak, alderdi arrazional bat, eta horren osagarria den alderdi ez-arrazional bat. Bada, Francis Baconek arbuiatu egiten du zatikatze hori: beretzat, naturak ez dauka gogamenik, eta ez dago, ondorioz, naturaren formez hitz egiterik (Lloyd, 1984, 11). Halaber, Baconentzat, menderatu beharrekoa ez da adimenaren dimentsio materiala: menderatu beharrekoa natura bera da. Ezagutza ezin da, haren aburuz, kontenplazio hutsera mugatu; ezagutzak naturaren kontrola eta menderatzea eskatzen du. Izan ere, kontenplazio hutsak natura ukitzea ahalbidetuko du agian, baina ez atzematea; eta atzemate horren presiopean baino ez ditu naturak bere sekreturik ezkutuenak bistaratzen (1984, 13). Horrez gain, Platonek ez du, modu esplizituan behintzat, ideal/material eta maskulino/femenino binomioen arteko korrespondentziarik ezartzen. Haren ondoren, baina, hainbat filosofok (Agustin Hiponakoak eta Tomas Akinokoak, kasu) egiten dute hori (1984, 22), eta Baconek ere mantendu egiten du elkarrekikotasuna: pentsalariarentzat, adimena maskulinoa da, eta natura, femeninoa. Laburbilduz, Baconentzat, ezagutza honetan datza: maskulinoa den adimenak, femeninoa den natura menderatzean. Menderatze hori, baina, ezin da edonolakoa izan: kontrolatzeko modu egokia, adimenaren eta naturaren arteko ezkontza zintzo eta kasto legez irudikatzen du Baconek. Hori da adimenak naturarekiko gauzatu beharreko menderatzea: obedientzian oinarritutako azpiratzea (1984, 12). 1.3. Descartes: gogamena, gorputzetik at Baconen pentsamenduak badauzka konbergentzia-puntu batzuk Descartesenarekin. Besteak beste, biek ala biek baieztatzen dute gizadiaren patua dela, zientziaren garapenaren bitartez, naturaren jaun eta jabe izatea (Lloyd, 1984, 58). Badaude, baina, desadostasunak ere. Ñabardurotan sakontzeko, berreskura bedi arestian enuntziatu dudan Platonen tesi hau: naturak badauka gogamenetik, eta gogamenak badauka naturatik. Naturaren dimentsio arrazionala erabat arbuiatzen du Baconek. Descartesentzat, ordea, esaldiaren bigarren perpausean datza arazoa: gogamena ezin da mailakatu, ezin da goi- eta behe-mailako gogamenik egon. Gogamena bat da, bakarra, zatiezina. Ondorioz, dimentsio ez-arrazionala ez dagokio gogamenari, gorputzari baizik. Horrela, arrazional/ezarrazional binomioari esangura berri bat ematen dio Descartesek, gizakia bi zati disjuntutan zatituz: gorputza (ez-arrazionala) eta adimena (arrazionala).
Uzuri Albizu Mallea 14 Tantak, 2021, 33(1), 9-41 Gorputza erabat mekanikoa da eredu cartesiarrean; adimena, ostera, arrazoiaren bizilekua da. Bi dimentsiook norgehiagoka etengabean irudikatzen dira: Gatazka pertsonaren barruan kokatuta dago (…). Alde batean, arrazoiaren indarrak daude: neurritasuna, zuhurtasuna, erantzukizuna, norberaren kontrola. Beste aldean, berriz, «gorputzeko sen okerrekoak»: lizunkeria, nagikeria, norberaren bizi-indarrak sistematikoki lasaikeriaz xahutzea. Gudua fronte askotan gauzatzen da, arrazoiak adi zaindu behar dituelako izate haragizkoaren erasoak eta «haragiaren jakinduria» (…) saihestu, garunaren indarrak usteldu ez ditzan. (Federici, 2004, 229) Ezagutzaz jardutean, ezagutu nahi den horrekiko elkarreragina ageri da bai Platonen bai Baconen pentsamenduetan. Filosofia mekanizistan, aldiz, gogamenaren baitan ematen den prozesu bat da ezagutzea: jardun (soilik) kognitiboa da, gorputzetik at dagoena (eta ondorioz, zentzumenetatik edota emozioetatik edaten ez duena), eta nork bere baitan egin beharrekoa (Lloyd, 1984, 41-42). 1.4. Zientzia/genero sistema Esandako horrek guztiak berebiziko eragina dauka, besteak beste, egun indarrean dagoen zientzialariaren iruditerian: zientzialari modernoa genero-sistemak zizelkatu du. Eraikuntza horren muinean badaude zenbait balio, jardun zientifikoa zertan datzan, eta zientzia zertarako egiten den ezartzen dutenak. Alde batetik, arrazionaltasuna eta objektibitatea daude, «zer da jardun zientifikoa?» galderari erantzuten diotenak. Euron arabera, mundua objektu diskretuz osatuta dago; eta objektu horiek beraien testuingurutik atera daitezke: manipulatu, abstraitu, eta logikaren eta arrazoiketa deduktiboaren bitartez beraien egiak ezagutu eta ulertu. Bestetik, boterea, kontrola eta progresua balioek «zientzia egin, zertarako?» galderari ematen diote erantzuna. Izan ere, zientzia gizakiaren progresurako bitartekotzat hartzen da; eta, progresuaren bidea egiteko, testuinguru natural zein sozialaren kontrola ezinbestekoa da (Bishop, 1990). Bada, «zer?» eta «zertarako?» horiek determinatu egiten dute, hein handi batean, «nork?» galderaren erantzuna ere: Zientziak promesten duenean ezagutza-objektuarekiko bereizketa bat eta objektu horrekiko hartu-eman hotz eta objektibo bat, hautaketa-prozesu bat abiarazten da: promesa horrek erosotasun emozionala eragiten dien horiek izango dira, aurrerantzean, zientzia egingo dutenak. Modu berean, botere eta naturarekiko kontrola hitzematean, bi elementuoi zen-
Bidegurutzeak eta zirrikituak https://doi.org/10.1387/tantak.21488 15 tralitatea ematen dieten horien artean hautatzen dira zientzialariak. (Fox Keller, 1985, 124) Ideologia zientifiko modernoaren muinean dauden balio eta ezaugarriok zientzialari modernoaren profil konkretu bat proiektatzen dute. Zientzialari modernoa autonomoa da, kanpoko munduko objektu orotik aparte dagoena, eta pasioen, desiren eta sinesmenen eraginetik at (Fox Keller, 1985, 70). Bestela esanda, Žižek (1997) parafraseatuz, zientzialari modernoa unibertsaltasunaren pribilegiotik partikularra epaitzen duen hori da. Beraz, zientzialari modernoa maskulinoa da; areago, zientzialariaren irudia maskulinitatea taxutzeko bitarteko bat da (Fox Keller, 1985, 70). Butler-en (1990) terminologia erabiliz, zientzia egitea genero adierazpentzat hartzen badugu, eta genero adierazpenek genero identitatea eraikitzen badute, orduan zientzia performatzeak gorputzak maskulinizatzeko balio du. Halaber, zientzia ez dagokion gorputz batek performatzen badu, gorputz hori zigortua izango da: Badago isilpeko akordio kolektibo bat, genero bereiztu eta polarizatuak performatu, ekoitzi eta mantentzekoa. Isilpeko akordio hori itzalpean mantentzen da, produkzio horien sinesgarritasunagatik, batetik, eta akordio hori hausteak dakartzan zigorrei esker, bestetik. (Butler, 1990, 272) Ondorioz, zientzia egitea jardun gatazkatsua da emakumeentzat: Zientzia modernoa eraikitzerakoan, ezagutza-objektua (natura) femenino legez ezaugarritu da; paraleloki, ezagutzen duen subjektuari (adimenari) maskulino izenondoa esleitu zaio. Ondorioz, emakume zientzialariari kontraesan bat agertzen zaio terminoen mailan, eta kontraesan horrek gatazka identitario bat dakar. Izan ere, gizona ez den zientzialari ororentzat, ibilbide zientifikoak muga hertsiak ditu: autentikotasun ezak zedarritzen du, alde batetik, eta subertsioak, bestetik. (…) Horren aurrean, bada alternatibarik: terminoak erradikalki birdefinitzeko saiakera egitea badago. (Fox Keller, 1985, 174) Generoaren eta zientziaren performatibitateaz eta terminoak erradikalki birdefinitzeaz aritzerakoan, garrantzitsua da boterearen inguruko ikuskera zehaztea. Izan ere, boterea indar errepresibo legez deskribatu da orain arte. Alabaina, boterea indar askatzaile ere bada: Boterea, «ez!» dioskun indar bat baino gehiago da. Botereak zeharkatu egiten gaitu, plazera eragiten du, eta ezagutza ekoitzi. Sare produktibo bat da, gizarte osoa gurutzatzen duena, eta ez errepresioa helburu bakartzat duen zer negatibo bat. (Foucault, 1980, 119)
Uzuri Albizu Mallea 16 Tantak, 2021, 33(1), 9-41 Boterearen kontzeptualizazio horren arabera, generoak eta zientziak izatea baldintzatzen dute, baina ez dute guztiz determinatzen. Izan ere, subjektuek gaitasuna dute inguratzen dituzten diskurtso soziokulturalak moldatzeko, edota eurei aurka egiteko. Hau da, agenteak dira, boteredunak: Agentzia, subjektuak bere baitan duen boterea da; botere horrek bere identitatearen eraikuntza baldintzatzen duten diskurtso soziokulturalak negoziatzeko gaitasuna ematen dio. Agentziak, beraz, diskurtso soziokulturalen baitan eta euren aurka dihardu, aldi berean. (Stinson, 2013, 78) Gorputzei agentzia aitortzeak genero identitatearen eta identitate zientifikoaren definizio dinamikoago eta malguago bat planteatzea dakar; posizioon esentzialtasuna kolokan jartzea, alegia: «[identitateak] prozesu dinamikoak dira, modu kontziente zein inkontzientean eraikitzen eta eraldatzen diren praktikak» (Esteban, 2009, 34). Halaber, arrazoiaren, objektibitatearen zein zientziaren beraren izaera maskulinoa kontingentetzat hartzen dira eta, hortaz, klabe feministetan birdefinitu daitezkeela defendatzen da. Horregatik, mundu zientifikoak (des)eraikitzeko eta eraldatzeko hautu kontzientea egin duten subjektuez dihardu idatziak. 1.5. emakume-kondizioa mundu zientifikoan: argazki bat Mundu zientifikoak antolatzen dituzten egiturek eragin egiten dute emakume zientzialarien esperientzietan eta ibilbideetan (Jackson, 2019; Leathwood, 2004). Esperientzia eta ibilbide horiek askotarikoak dira, eta ez dago osotasun homogeneo batean biltzerik. Alabaina, zenbait elementu amankomunen presentzia azpimarratzen du literaturak. Diziplinaren baitan garatzen den identitatearen (hau da, identitate zientifikoaren) eta genero identitatearen arteko korrelazio faltak eragindako talkak aipatu dira arestian. Talka horiek komunitate zientifikoan arrotz sentitzea ekar dezakete, eta isolamendura eraman dezakete emakume zientzialaria. Barne-gatazkek eragina duten arren, isolamendu hori kanpotik inposatutakoa ere izan daiteke. Izan ere, taldeko emakume bakarra izatea, modu sistematikoan ikerketa taldeetatik kanpo geratzea, edota lankideek emakume zientzialarien ekarpenei entzungor egitea, besteak beste, diziplina zientifikoetan aldiro-aldiro ematen diren fenomenoak dira, eta guztiek ala guztiek isolamendu sentsazioa areagotzea dakarte (Ong et al., 2017). Mikroagresioak talde minorizatuetako kideei zuzendutako mezu edo ekintza iraingarriak eta sotilak dira (Frisby, 2017), eta horiek ere eguneroko ogia dira: iruzkin sexistak edota emakumeen konpetentzia zientifikoaren errekonozimendurik eza, adibidez, ohikoak dira diziplina zientifikoen baitan (Ong et al., 2017). Halaber, mikroagresioak pertsonen arteko elkarrekintzatik harago ere ematen dira: instituzioek emakumeak zokora-
Bidegurutzeak eta zirrikituak https://doi.org/10.1387/tantak.21488 17 tzen dituzten ekintzak errepikatzen dituzte. Adibidez, arrunta da, oraindik ere, departamentuetako korridoreak gizonezko (soilik gizonezko) zientzialarien argazkiz josita egotea. Bestelako desparekotasunak ere aurkitu daitezke literaturan. Besteak beste, National Academies of Sciences, Engineering and Medicine (2018) erakundeak aurrera eramandako ikerketa baten arabera, gizonezkoek emakumeei biltzarretara egindako gonbiteak askoz gutxiago dira gizonezkoei egindakoak baino; eta gizonek bere burua askoz gehiago aipatzen dute, emakumeek baino. Bai mikroagresioek bai isolamenduak lotura dute ibilbide zientifikoa bertan behera uzteko emakumeen joera handiagoarekin. Izan ere, erabaki horretan, faktore sozial eta interpertsonalek bestelako faktoreek5 baino gehiago eragiten dutela diote ikerketek (Ong et al., 2017). Hierarkia akademikoan gora egin ahala emakumeen presentziak behera egitea ez da, beraz, harritzekoa. Fenomeno hori azaltzeko kristalezko sabai(ar)en metafora erabili ohi da. Kristalezko sabaia terminoak barrera bat iradokitzen du, «hain sotila, ezen gardena baita; baina hain sendoa, ezen emakumeei eta bestelako talde minorizatuei hierarkian gora egitea eragozten baitie» (Cooper, 2019, 94). Kristalezko sabaia ez da bat eta bakarra. Kristalezko sabaiak hainbat dira, eta ibilbide zientifiko osoan zehar barreiatuta daude, hasi derrigorrezko hezkuntzako zientzia eskoletatik eta hierarkiaren gorengo eskalaraino (Bain eta Cummings, 2000). Zenbat eta aurrerago egin ibilbidean, orduan eta egituratuago egongo da kristala, eta orduan eta iragazgaitzagoa izango da inpurutasunekiko6. Alabaina, hierarkiaren eskala edozein dela ere, subjektu inpuruak egon badaude. 1.6. Mundu zientifikoak eraldatuz, akademiatik Subjektu inpuruek, gorputz agente diren heinean, mundu zientifikoan bizirauteko eta hura eraldatzeko estrategiak garatzen dituzte. Literaturak dioenez, estrategia horietako bat kontraespazioak deritzen gune inklusiboak eraikitzea da: Kontraespazioak espazio akademiko zein sozial seguruak dira. Ikasketa-eremuak dira; eremuotan, talde minorizatuetako kideen esperientziei zilegitasuna aitortzen zaie, eta kritikotasuna begiradei. Hala, isolamenduen, mikroagresioen zein bestelakoen inguruko diskriminazio istorioak partekatuz, frustrazioak husteko gune ere badira. Talde mino- 5 Bestelako faktoretzat har daitezke, besteak beste, diziplinarekiko interesa edota prestakuntza akademikoa. 6 Sabaien segida horri hoditeria zulatu (leaky pipeline) ere deitu izan zaio (Cooper, 2019).
Uzuri Albizu Mallea 18 Tantak, 2021, 33(1), 9-41 rizatuetako kideen inguruko uste estereotipatuak deseraikitzen dira kontraespazioetan, eta partaideen arteko giro ona eta errespetuzkoa sustatzen da. (Ong et al., 2017, 209) Kontraespazio horiek askotarikoak izan daitezke. Berdinen arteko harremanek, esaterako, babes sozial, akademiko zein emozionala ematen dute. Mentorizazio-harremanek, aldiz, talde minorizatuetako kideek mundu zientifikoan dituzten zailtasunak ezagutzen dituen aditu baten aholkuak entzutea ahalbidetzen dute. Kezka edo helburu amankomun baten harira sortutako kolektiboak ere badaude, eta baita mundu zientifikoari ikuspegi kritiko batetik begiratzera bideratutako jardunaldiak ere. Halaber, akademiak berak sortutako zenbait gune ere kontraespaziotzat dauzkate zenbaitek (Ong, et al., 2017). Badago jardun akademikoaren bitartez zientziaren eraldaketa hauspotu nahi duenik ere; jardun horren dimentsioetako bat hezkuntza zientifikoa da. Hezkuntzaren bitartez zientzia inklusiboago baterako bidea urratu nahi duten hainbat ekimen aurkitu daitezke literaturan. Curriculumari dagokionez, gero eta ohikoagoa da talde minorizatuek, emakumeek kasu, zientziari egindako ekarpenak curriculumean txertatzea (Banks, 1999). Horrez gain, errebisatutako lanek ezagutza konstruktu sozial legez aurkeztearen, eta kontzeptu zein gertakariei ikuspegi anitzetatik behatzearen garrantziaz dihardute (Spanier, 2000), baita ezagutzaren eta zaintzaren arteko zubiak eraikitzeaz ere. Horretarako, ikasitako eduki zientifikoekin lotura duten proiektuak abian jartzea lagungarritzat jotzen dute, baita arazo-egoera horien baitan ikasleek erabaki pertsonal, sozial zein zibikoak har ditzaten sustatzea ere (Sefyrin et al., 2018). Halaber, Banks-en (1995) arabera, curriculumean egiten diren aldaketekin kontsekuenteak izan behar dute arlo pedagogikoan egiten diren transformazioek. Bada, hizkuntza inklusiboaren erabileraz harago, bi erronka pedagogiko nagusi identifikatzen dituzte hezkuntza zientifiko inklusiboaren alde akademian dihardutenek: ikasleak ikaskuntza-prozesuan parte aktibo izatea, batetik; eta gelako giroa ikasle guzti-guztientzat sostenguzkoa izatea, bestetik (Bianchini et al., 2001). Gelako giroa ikasle guztientzat sostenguzkoa izateko, dikotomia cartesiarrekin hautsi behar dela ondorioztatzen dute Leathwood eta Hey autoreek (2009). Izan ere, ikastearen zein irakastearen (dimentsio arrazionala) eta sostenguaren (dimentsio emozionala) arteko zatikatzea ezeztatzea dakar. Halaber, sostengua ikasle guztiei helarazteko, egitura sozialek gelako partaideengan duten eragina ezagutzearen garrantzia azpimarratzen dute Bianchini et al. ikerlariek (2001), baita aniztasunean fokoa jartzearena ere. Bada, hain zuzen ere, ikasgeletatik zein bestelako espazioetatik mundu zientifikoak eraldatzen diharduten sei emakumeren bizipen, optika eta praktiketan sakontzea du xede lan honek. Zehatzago esanda, zientzialari eta zientzia-hezitzaile feministen esperientziak, ikuspegiak eta ekintzak
Bidegurutzeak eta zirrikituak https://doi.org/10.1387/tantak.21488 19 dira gertutik ezagutu nahi direnak. Horiek guztiak xehatzen hasi aurretik, baina, argitu bedi nondik eta nola egingo den hori. 2. ikerLanaren DiSeinua Beren burua emakume, zientzialari, hezitzaile eta feministatzat duten pertsonen bizipenak, optikak eta praktikak aztertzen ditu lanak. Ondorioz, kualitatiboa da ikerlanaren diseinu metodologikoa, aztergaiari hobekien egokitzen zaiona delako, eta aztergai diren errealitateen ikuspegi osoagoa izatea ahalbidetzen duelako (Valles, 1999, 83). Ikerlanak eredu deskriptibo-interpretatiboari jarraitzen dio. Izan ere, diskurtsoak aztertu, eta horietan patroiak identifikatzeaz harago, diskurtsook bai teoriarekin bai euren artean hartuemanetan jartzen dira, osatu egiten dira, eta berauen arteko konexioak ere ezartzen dira (Perez-Serrano, 1998, 107-108). 2.1. teknika Ikerketa orotan erabilitako metodo eta teknikek ikerketa horren planteamendu teorikoekin sintonian egon beharko lukete (Finkel et al., 2008). Ahalegin horretan, ikerketa-subjektuen esperientziak, diskurtsoak eta ekintzak gertutik ezagutzeko, sakoneko elkarrizketak egin zaizkie, elkarrizketatuei beren ulerkerak, emozioak eta ekintzak elkarbanatzeko espazioa eskaini guran (O'Leary, 2004, 165). Halaber, elkarrizketetan ekoitzitakoa analizatzean, teoriaren eta aztertu beharreko materialaren arteko solasa bilatu da etengabe. Iturri teorikoetatik edanez ikasitakoek diskurtsoetan latente dagoen (modu esplizituan esaten ez den) hori hautematea ahalbidetu dute. Elkarrizketak banan-banan aztertu dira lehenengo, eta burututako analisi indibidual horiek elkarrekin solasean jarri gero. Horrek, teoria lagun, diskurtsoen azpian datzan testuinguru soziologikoaren argazkia fintzen lagundu du. Alabaina, diskurtsoen arteko konbergentziak identifikatzeaz harago, analisi erredukzionistak sahiesteko asmoz, bizipen eta praktiken aniztasuna islatzean ere jarri da arreta. Ikerlanaren helburuak egikaritze aldera, elkarrizketak gai jakin batzuen bueltan jarduteko helburuarekin egituratu dira. Gidoia mardula izanagatik, haren erabilera malgua izan da eta, ahal izan den neurrian, elkarrizketatuak eurak kontakizunaren gidari izan daitezen sustatu da. Jarraian zerrendatuta daude gidoiaren puntu nagusiak: — Aurkezpen bat, nor den, eta bere ustez unibertsitatean zientzia ikasi, egin edota irakastera nola heldu den azaltzen duena.
Uzuri Albizu Mallea 20 Tantak, 2021, 33(1), 9-41 — Zientzian egindako bidea, prestakuntzakoa eta profesionala. — Ibilbidea zientziaren irakaskuntzan. — Emakume kondizioa. — Feminismoan egindako bidea. — Etorkizunera begira buruan dituen hezkuntza-praktikak. Elkarrizketetan ekoitzitakoa aztertzean, teoriaren eta aztertu beharreko materialaren arteko solasa bilatu da etengabe, ikerketa batean erabiltzen diren prozedura eta teknikek ezin baitute lanaren ikergai, helburu zein ikuspuntu teorikoarekin deslotuak egon (Valles, 1999, 69). Hain zuzen, besteak beste, Fox Keller-en (1985), Lloyd-en (1984), Haraway-ren (1991), edota Butler-en (1990) lan emankorretan ikasitakoek prozesu analitikoa aberasteko balio izan dute. Izan ere, ikuspuntu teorikook landuta izateak diskurtsoetan latente dagoena (modu esplizituan esaten ez den) hautematea erraztu du (Finkel et al., 2008). Halaber, analisirako erabilitako azterketaunitateek ere lan horietan zein bestelakoetan irakurritakoak dituzte oinarri: — Aliantzak eta akuiluak bide zientifikoan. — Balio eta jarrera maskulinoak zientzian. — Emakume kondizioa mundu zientifikoan. — Talka identitarioak: aldi berean emakume, zientzialari, feminista, militante… izatearen ajeak. — Zientziari so egiteko modu berrien gorpuztea: Hitoak. — Zientziaren hezkuntza inklusiboagora bidean urratsak. Azterketa-unitateak eskuan, elkarrizketak banan-banan aztertu dira lehenengo, eta burututako analisi indibidual horiek elkarrekin solasean jarri dira gero. Horrek, teoria lagun, diskurtsoen azpian datzan testuinguru soziologikoaren argazkia fintzen lagundu du. Alabaina, diskurtsoen arteko konbergentziak identifikatzeaz harago, analisi erredukzionistak saihesteko asmoz, bizipen eta praktiken aniztasuna islatzean ere jarri da arreta. 2.2. parte hartzaileak Zientzia egiten zein irakasten den eremuetan genero-sistemak hartzen dituen formak ezaugarritu nahiak, mundu horiek emakume, zientzialari eta hezitzaile direnen begietatik ikusi nahi izatea ekarri du. Sistemak posizio subalternoan kokatzen dituen subjektuekin (emakumeekin) lan egin nahi izan da, beraz, horrek begiradei konplexutasuna eman dakiekelakoan (Harding, 1991). Emakume-kondizioa ez da, baina, hautaketa egitean erabilitako irizpide bakarra: posizio sozialari ez ezik, posizionamenduari ere garrantzia eman zaio. Izan ere, Haraway-ren (1991) esanetan, behatzeko, ez da nahikoa azpiratuta egotea: instrumentu optikoak beharrezkoak dira. Horrekin lotuta,
Bidegurutzeak eta zirrikituak https://doi.org/10.1387/tantak.21488 21 ikerlanaren hipotesia da norbere burua feministatzat aurkezteak genero-sistemak emakumeengan ezarritako zapalkuntzen ezaguera partekatua bermatzen duela, eta baita zapalkuntzoi behatzeko optika garatua(k) ere. Horrez gain, ibilbide zientifikoaren momentu desberdinetan dauden zientzialarien ahotsak biltzeko ahalegina ere egin da, adin aniztasunean arreta jarriz. Mintzaideek behatzeko darabiltzaten ikuspuntu feministak askotarikoak izatea bilatu da orobat, hausnarketa aberaste aldera, hautagaiek publikoki idatzi eta esandakoei erreparatuz. Honako hauek dira, laburbilduz, ikerketa-subjektuen hautaketa egiterakoan erabilitako irizpideak: — Zientzialaria izatea. — Hezitzailea izatea. — Emakumea izatea. — Bere burua feministatzat hartzea. — Subjektuen artean adin-aniztasuna egotea. — Subjektuen ikuspegi feministak anitzak izatea. Proposamena nori luzatu erabaki ostean, 2018ko urriaren azkenetan beraiekin posta elektronikoz harremanetan jartzea izan zen hurrengo zeregina, ikerketan parte hartzeko gonbitea luzatzeko. Sei emakumek jaso zuten ikerlanean parte hartzeko gonbitea, eta guztiek esan zuten baietz. 1. taulan sei elkarrizketatuen profilak daude laburbilduta: 1. taula elkarrizketatuen profilak Izena* Jatorria Adina Diziplina zientifikoa Haizea Araba 31 urte Fisika Irene Bizkaia 57 urte Matematika Clara Madril 35 urte Matematika Ester Bizkaia 40 urte Matematika Rosa Gipuzkoa 53 urte Materialen ingeniaritza Karmen Gipuzkoa 64 urte Matematika * Izenak asmatuak dira. Elkarrizketak 2018ko azaroaren 5a eta abenduaren 4a bitartean gauzatu ziren, taulako zerrendaren hurrenkera berean eta solaskideek eurek aukeratutako lekuetan. Elkarrizketetako ahotsak grabatu egin ziren, ondoren transkribatu eta aztertu ahal izateko. Solasaldien denbora tarteari dagokionez, laburrena 35 minutukoa izan zen; luzeena, aldiz, bi orduren bueltakoa. Gainontzeko lau hizketaldiek ordu bete eta ordu eta erdi bitarte iraun zuten.
Uzuri Albizu Mallea 22 Tantak, 2021, 33(1), 9-41 3. eMaitZak 3.1. Modernitatearen alabak Agentziak diskurtso soziokulturalen baitan eta euren aurka jardutea inplikatzen duela aipatu da arestian. Bada, ikerketako parte hartzaileak, praktika zientifiko modernoaren urratzaile diren neurri berean, modernitatearen baitan ere badaude, modernitatearen alaba ere badira. Horregatik agian, zientziarekin izandako lehenengo hartu-emanez jardutean, sinergiak dira nagusi elkarrizketatuen diskurtsoetan. Izan ere, gehientsuenek, jardun zientifikoa ondo pasatzearekin, jostatzearekin, pasioarekin edota lilurarekin lotzen dute. Halaber, ibilbide zientifikoaren hastapenetan, familiak, lagunek eta irakasleriak akuilu-lanak egin zituztela diote: gurasoek zein irakasleek elikatu egin zuten, kasu gehienetan, elkarrizketatuen zientziarekiko interesa. Karrerako ikaskideekin izandako harremanei dagokienez, elkarlana da sei solaskideen diskurtsoetan errepikatzen den ezaugarria. Laburbilduz, ibilbide zientifikoaren hastapenetan bulkadak izan zituzten elkarrizketatuek bidaide, galgak bainoago. Alabaina, aurrera egin ahala, sinergiak lausotuz doaz euren diskurtsoetan, eta tentsioak ugarituz. Aldaketa hori ez da ibilbidearen une berean ematen elkarrizketatu guztiengan, intentsitateetan ere alde nabariak daude, eta tentsio-iturriak ere ez dira beti berdinak. Alabaina, eztabaidaezina dena da sei solaskideon diziplina zientifikoak habitatzeko moduetan aldaketak gertatzen direla. 3.2. Mundu zientifikoen itzalak Jarraian, elkarrizketatuek jardun zientifikoaren bereizgarritzat dituzten jarrera eta balioak dira hizketagai. Ostean, balio eta jarrera horiek taxuturiko munduan emakume kondizioak nola eragin dien dago jasota. 3.2.1. Balioak eta jarrerak, diziplina zientifikoen moldeatzaile Lizentziaturan zehar irakasleekin izandako harremanen inguruan galdetuta, Clarak, irakasle gehienek ikasgelan jazotzen zenarekiko erakusten zuten axolagabekeria du gogoan. Haizeak, Clarak identifikatutako urruntasun hori hierarkiak esplizitatu nahiarekin lotzen du: Haizea: Irakasleekiko… Pues ez dakit, denetarik. Batzuk hurbilagoak, beste batzuk pila bat markatzen zuten jerarkia, eta gainera Fisika da karrera bat non gustatzen zaien azpimarratzea zelako zaila den, eta zelako argiak diren beraiek.
Bidegurutzeak eta zirrikituak https://doi.org/10.1387/tantak.21488 23 Esterrek eta Irenek, aldiz, kontatzen dute tesi garaian berdinen arteko harreman batzuen nolakotasuna aldatu egin zela. Ireneren kasuan, atentzioa ematen du aipatzen duen kontu batek. Kontatzen du bi mintegi mota egin ohi zirela unibertsitatean, bera tesia egiten ari zen garaian: batzuetan ikasleek bakarrik hartzen zuten parte; besteetan irakasleak ere egoten ziren. Bada, lehenengoak lasaiak zirela du gogoan berak, erlaxatuak. Bigarrenetan, ostera, lana aurkezten ari zena masakratu egiten omen zuten, bai irakasleek, baina baita tesikideek ere. Irenek uste du, kideek jarrera aldatzen bazuten, irakasleen aurrean ikusgarritasuna irabazteko egiten zutela. Haren kontaketatik ondorioztatzen da, bai agresibitatea bai leihakortasuna, hartuemateko modu zilegi eta, areago, desiragarriak zirela. Jarrera indiferenteak, hierarkikoak, agresiboak edota lehiakorrak identifikatzen dituzte elkarrizketatuek inguruko zenbait zientzialariren jardunean. Portaerok orokortuagoak dira giro batzuetan; izaera atomikoagoa dute beste batzuetan. Edonola ere, jarrera horiek komunitate zientifikoak onartu eta, zenbait kasutan, hauspotu ere egiten dituela ondorioztatzen da entzundakoetatik. 3.2.2. Mundu zientifikoan, emakume Mundu zientifikoak antolatzen dituzten egiturek, genero-sistemak zeharkatzen dituen heinean, eragin egiten dute emakume zientzialarien esperientzietan eta ibilbideetan. Ez da harritzekoa, beraz, elkarrizketatuek beraiei eskuarki zuzendutako salbuezpenezko tratuez jardutea. Izan ere, luzea da sei solaskideen artean osatu duten jarrera zein ekintza diskriminatorioen zerrenda. Mikroagresioei dagokienez, adibidez, irakasleengandik jaso ohi zituzten iruzkin sexisten berri ematen du Rosak: Rosa: Donostian Nafarroako Unibertsitateak bi eskola zituen. Bat zan secretaria de dirección, eta bestea zan ingeniería. Orduan holako komentarioak pasilloetan eta ez? Pues «por qué no haces secretaria de dirección y luego ya buscarás marido aquí», ta (…) holako diferentziak, edo holako komentarioak entzun genitun. Irenek, ostera, tesi garaietako kongresuetan bizitakoak ditu hizpide. Bilkura horietan bere lana aurkeztu zuenetan entzule batzuek bere gaitasun matematikoa nola erdeinatzen zuten deskribatzen du: Irene: Me acuerdo de un caso particular que me dolió mucho. En un congreso en Polonia en el que yo estaba contando mi historia (…) un americano, muy prepotente, además, muy bueno pero muy prepotente, me intentó hacer una pregunta y en un momento dado dijo «¡bah!», con un desprecio… (…) Y en aquel momento me sentí, o sea sentí, miré a toda la gente que había allí, cómo le había preguntado al resto de los be-
Bidegurutzeak eta zirrikituak https://doi.org/10.1387/tantak.21488 25 bueno, es duro, ¿no? Pero… y también es duro para mí decirle a un compañero «es que te acabo de escuchar lo que has dicho, o sea que no lo… no reniegues». Esandakoak laburbilduz, mundu zientifikoan emakume edota feminista izatea (hau da, bai posizioa, bai posizionamendua) tentsio-iturri izan da elkarrizketatuentzat. Alabaina, talka estrintseko horiez harago, aipatzekoak dira, bizipen horien guztien eta gehiagoren harira, emakumeok bizitako barne-gatazkak. Horiexek dira, hain zuzen, hurrengo atalean mintzagai. 3.3. talka identitarioak: norbera gudu-zelai Hausnarketa teorikoa egiterakoan, aurresan da jardun zientifikoa potentzialki gatazkatsua dela «klase ertaineko gizon zuri» etiketapean kabitzen ez den ororentzat. Datozen orrietan, kanpo-eragileekin harremanetan dauden baina endogenoak (intimoak, barnekoak) ere badiren gatazkei heltzen zaie: aldi berean zientzialari, emakume, feminista edota aktibista izateak eragindako kontraesanok aztertzen dira. 3.3.1. Emakumea vs Zientzialaria Esterrek, tesia egiten ari zen garaian kongresuetan bizitakoak eta ikusitakoak oroitzean, generoak zipriztinduriko dinamika oso argiak identifikatzen ditu: Ester: Zelan okupatzen zen espazioa ezberdina zan mutilen eta nesken artean. Neskak normalean (…) mahaiaren atzekaldean edo ordenagailuaren ondoan, baina mutilak normalean, eh… erdian jartzen ziren, beraz ya, o sea printzipioz itxuraz ikusita ikusten duzu espazio gehio okupatzen duela (…). Gero bebai, erantzunak. Klaro, eh… Normalean erantzunak ematerakoan, ba behin galdera bat eginda, ba… neskek-edo, edo neskok, eh… erantzuten genuen, (…) pues noizean behin agian zalantzak, edo zalantzaren tonuarekin. Baina mutilen tonua pixka bat, eh… asertiboa zan, asertiboagoa. Eta horrek markatzen du ezberdintasun bat. Haizeak, bere taldeko emakumeek (berak barne) bere burua askoz gehiago presionatzen zutela uste du, segurtasun gabezia dezente handiagoak zituztela. Barne-talka eta deserosotasun horiek guztiak autoritate zientifikoaren izaera maskulinoarekin lotuta daudela baieztatzen du fisikariak: Haizea: Bai irakurri ditudala esperientzia batzuk ba adibidez hitz egiten zutenak (…) como de ese malestar de las mujeres científicas, ez?
Uzuri Albizu Mallea 28 Tantak, 2021, 33(1), 9-41 3.4.3. Haizea Haizea, lizentziatura bukatzear zela, bere bizitzako dimentsio ez-akademikoaren gabeziak identifikatzen hasi zen. Barne-gatazka horren harira, bere egitekoen zerrendan elementu berriak sartzeari ekin zion. Eremu ezakademikoan ireki zituen ate berri horietako baten bestaldean, feminismoarekin egin zuen topo. Hasieran bizipen intimoei esangura eta ulergarritasuna emateko balio izan zion feminismoak. Gerora, baina, eragin-eremua handiagotuz joan zen, zientzialari eta feminista identitateak bateratzearen garrantziaz ohartzeraino: Haizea: Lehenengo aldiz ohartu nintzen, edo, pues irakurri nuenean Rosaren elkarrizketa bat Elhuyarren. (…) Berak hitz egiten zuen pues zeintzuk diren como zientziaren baloreak, ez? Zelan zientziak aldarrikatzen duen egia, objetibotasun eta justizia hori kasi, eta gero benetan zelako mundua den, ez? Ba zelako konpetitiboa den, ze interesen arabera mugitzen den, eta orduan berak aipatzen zuen bera zientzialari feminista zela, ba berak galdetzen ziola bere buruari aber zein den bizitzea nahi dugun bizitza hori, ez? (…) Qué vidas merecen la pena ser vividas, bizitza horiek zentroan jartzea, eta sistema jartzea bizitza horien pean, eta ez bizitza horiek sistemaren pean. Eta orduan zientziarekin, ba gauza bera. Harentzat berriak ziren irakurketa horien guztien harira, feminismoaren eta indarrean dauden zientzia egiteko moduen arteko kontraesanak identifikatzen hasi zen. Hala, Haizeak ere, bere karrera zientifikoari norabide berriak emateko beharrizana sentitu zuen. 3.4.4. Clara Clararen ardura nagusia honako hau zen: ez zekusan loturarik problematika sozialen eta ikasten ari zen horren artean. Halaber, matematikan lizentziatura bukatzean bi bide posible ikusten zituen, lan munduari zegokionez: irakaskuntzan lan egitea, eta enpresentzako datu analisian jardutea. Irakasteari dagokionez, bigarren hezkuntzan sartu orduko beste mundu batzuk ezagutzea eskatzen zion gorputzak. Enpresentzako lan egiteak, berriz, kontraesan etikoak sorrarazten zizkion. Bada, bere fakultate berean ikasitako neska batek bi multzo horietatik at zegoen bide bat hautatu izanak (Granadara joan zen, kooperazioaren arloko master bat egitera), berak ere hala egin zezakeela ikusarazi zion. Eta egin ere, hala egin zuen: Clara: Cuando vine a Bilbao y estudié el máster de Hegoa de estudios de desarrollo7, sí que fue para mí como una apertura de mente, (…) 7 Euskal Herriko Unibertsitateak eskaintzen duen Garapena eta Nazioarteko Lankidetza masterraz ari da.
Bidegurutzeak eta zirrikituak https://doi.org/10.1387/tantak.21488 29 ahí fue como un poco más mi apertura a vale, la relación de ciencia, de esa educación crítica que hasta entonces yo creo que igual no le sabía poner el nombre, o no tal, pero como que me hizo el click (…) de vale, ya veo dónde está mi camino que puedo conjugar como todas las cosas que realmente me mueven y… y me gustan. Hezkuntza zientifikoa ikuspuntu kritiko batetik aztertzeak ezagutzen arteko hierarkiak identifikatzea ahalbidetu zion, baita zientziaren definizio hertsia ezbaian jartzea ere. 3.4.5. Zenbait gogoeta Kasu guztietan ala guztietan, deskribatutako une katartikoek, beraien karrera profesionalari norabide berri(tzaile)ak emateaz harago, zientzia inguratzen duen horri guztiari behatzeko instrumentu optiko berriak garatzeko balio izan die elkarrizketatuei; kokapen berrietatik ekiteko, alegia. Azpimarratzekoa da, besteak beste, dimentsio etiko-politikoari, jardun zientifikoaren esparru desberdinetan, aitortzen dioten presentzia eta garrantzia. Irenek, adibidez, mundu zientifikoen baitako harremanetan jartzen du fokoa; eta, produktibitate zientifikoaren gainetik, elkarrenganako errespetua dagoela azpimarratzen, praxis zientifikoaren oinarrian dauden zenbait balio, agresibitatea eta konpetitibatea, kasu, ezbaian jarriz. Rosarentzat, ezagutzea (eta, ondorioz, baita ez ezagutzea ere) ekintza etiko-politikoa da; eta, ezagutza ekoizteak arduraz jokatzea eskatzen duen heinean, zientzialariak ekoizten duen horrekiko erantzukizuna bere gain hartu beharko lukeela pentsatzen du. Horretarako, baina, ikerketa objektua inguratzen duenaren jakitun izan behar du ikertzaileak. Hain zuzen ere, testuinguruarekiko ez-jakintasunak darama Rosa materialen ikerketa uztera. Halaber, Rosaren eta Haizearen diskurtsoetan, instituzio zientifikoetan ekoitzitako ezagutzaren izaera itxuraz isolatua zalantzan jartze bat dago. Izan ere, biek ala biek, zientziaren eta industria militarraren, edota zientziaren eta sistema kapitalistaren arteko loturez dihardute, instituzio zientifikoen elementuokiko iragazkortasuna agerian utziz. Clarari, zientziari eta hezkuntza zientifikoari marko kritikoetatik erreparatzeak, eraikin zientifikoaren hertsitasunaz konturatzeko balio izan dio. Hala, ezagutza akademikoaren eta bestelako komunitateetan ekoitzitako ezagutzen arteko dikotomia cartesiarra ezbaian jartzen du, zatikatze horren izaera politikoa bistaratuz. Jardun feminista eta zientifikoa artikulatu nahi horrek bidegurutzeetan egote etengabe bat dakar. Baina, zapalkuntza dagoenero erresistentzia ere badagoen legez, bidegurutzeak daudenero zirrikituak8 ere badaude. Solas- 8 Zirrikituak, Teresa del Vallerentzat, buru-argitasun uneak dira; bidegurutze egoeretan soluziobideak ikusteko momentuak (Blanco et al., 2010).
Uzuri Albizu Mallea 30 Tantak, 2021, 33(1), 9-41 kideek hizpide dituzten zirrikituen artean, nabarmentzekoak dira kontraespazioak. Elkarrizketatuek askotariko kontraespazioez dihardute beren kontakizunetan. Idatzi honetan, baina, beraien jardunaren dimentsio konkretu bati dagozkionak jasotzen dira: hezkuntza zientifikoari dagozkionak. Zergatik? Bada, bell hooks-ek (1994) dioen legez, akademian, ikasgela delako errotikako eraldaketarako aukera gehien eskaintzen dituen espazioa (1994, 12). 3.5. kontraespazioak: Hezkuntza zientifiko inklusiboagoa, feminismotik Ikerlan honetan, zientziaren irakaskuntza baino, hezkuntza zientifiko terminoa erabiltzea erabaki da. Izan ere, esaerak laguntzen du esplizitatzen zientzia irakastea ez dela eduki zientifikoen transmisio soila; zientziak hobesten dituen balio, jarrera zein egiteko moduen baitako sozializazioa ere badela, alegia. Hain zuzen, aipatzekoa da, Ireneren hitzon harira erabaki zela termino-trukaketa hori egitea: Irene: Fíjate, una vez me dijeron, (…) «tú… porque tú eres educadora», dije, «¿perdona? No, yo no soy educadora, yo soy profesora». Y lo reflexioné tanto, y yo decía «¿por qué me han dicho eso?». Y claro, claro que soy educadora. (…) Por muchas cosas que me han pasado últimamente, pues sí, claro que soy educadora, y por fin lo he comprendido. (…) Y entiendo que todo lo que hago en el aula, eh… es importante. Todo, todo, todo… Elkarrizketatu batzuek behin eta berriro azpimarratzen dute beren hezkuntza zientifikoarekiko zaletasuna; beste batzuek, ordea, ez dute gustu hori esplizituki adierazten. Edonola ere, seiek ala seiek eskaintzen diete arreta beraiek orkestratutako hezkuntza prozesuei; eta prozesuon dimentsio ezberdinen inguruan genero perspektibaz hausnartzen dute. Jarraian, eduki zientifikoen, metodologien eta gelako partaideen arteko harremanen inguruan esateko dituztenak daude bilduta. 3.5.1. Edukiak Zientziako klaseetan genero-ikuspegia txertatzeaz jardutean, praktikarik entzunenetakoa da emakumeen ekarpen zientifikoei ikusgarritasuna ematearena. Ez da harritzekoa, beraz, elkarrizketatuetako gehienek ere hala egitea. Esterrek, adibidez, bere irakasgaietako batean emakume matematikarien historia lantzen du; eta, beste batean, emakumezko autore baten ekar-
Bidegurutzeak eta zirrikituak https://doi.org/10.1387/tantak.21488 31 penak landu beharreko teoriaren parte garrantzitsu dira. Rosak ere emakumeen ekoizpenak txertatzen ditu bere irakasgaiko edukietan: Rosa: Beroaren transmisioa lantzen dugunean, ba lantzen ditugu ariketa bezala bi etxe, bat arkitekto ezagun batek egindakoa, Corbusier, La Cabanon, eta beste bat, toki berean dagoen etxe bat, Eileen Grayena, E-1027 etxea. Ordun, hor ere saiatzen naiz beraiek ikertu dezaten emakume arkitekto horren eta gizon arkitekto horren arteko harremanean, lanean… Emakumeek zientziari egindako ekarpenak islatzeaz gain, Haizeak zientziako klaseetan landutako edukiek bete beharko lituzketen bestelako funtzioen inguruan dihardu: Haizea: Batez ere, nire helburua temarioarekin da, (…) pentsamendu zientifiko bat lantzea, baina ikuspegi kritiko batetik; gaur egiten den zientzia hori kuestionatzea. Eta, orokorrean, ematea herramientak gerora zientzia ikasi eta ulertu ahal izateko. (…) «Zeozer ez dakit? Bueno, bilatuko dut, eta ikasiko dut». Haizeak gai-zerrenda pentsamendu zientifikoa garatzeko ibilgailutzat dauka. Baieztapen horrek bigarren planoan kokatzen ditu edukiak, eta edukiok lantzeko moduek daukaten garrantzia azpimarratzen. Alabaina, aurrerago aitortzen du edukiokiko lotura nahi baino estuagoa dela askotan. Rosa ere bat dator gai zerrendarekiko zientzia-hezitzaileek duten mendekotasunharremanarekin, eta edukiekiko loturotatik askatzen joateko nahia adierazten du. Irenek ere antzeko zerbait dio: Irene: Lo que ahora hago (…) es dar menos cosas, pero darlas con más cuidado, porque he entendido, bueno, de eso hace mucho tiempo, que dar el teorema 4.7 no es tan importante, si entienden esta cosa de una manera más natural. (…) Igual reposo un poco más, no tengo tanta prisa… (…) Les doy menos cosas, pero intento contarles más ideas. Hirurek ala hirurek irakasten duten horren bitartez lortu nahi dituzten helburuak presente dauzkatela dirudi, eta horrek edukien garrantzia erlatibizatzera eraman ditu. Horrez gain, edukien nolakotasuna ere birplanteatzen dute elkarrizketatuek. Besteak beste, elkarrizketatu guztiek aipatzen dute zientziaren irakaskuntzan ikuspegi soziala txertatzeko beharrizana. Karmenek eta Esterrek aldarrikatzen dute zientzia gizarteko zenbait problematika ikusarazi eta ulertzeko bitartekari izan daitekeela: Ester: Martxoaren zortzia dala ta, ba… hartzen dugu gai bat, normalean konsumoa dala ta, eta genero ikuspuntua sartu izan behar dugu ikus-
Uzuri Albizu Mallea 32 Tantak, 2021, 33(1), 9-41 teko zer motatako desberdintasuna dagoen gizonen eta nesken artean. (…) Klaro, matematikarekin lotuta dago? Bai, normalean ba zenbakiak agertzen direlako, kontsumoa, beraz grafikak egin behar dituzte, estatistikak… Orobat, Karmenek, Haizeak eta Rosak zientziaren sorkuntzan, garapenean eta transmisioan garaian garaiko testuinguruak (soziala, kulturala, politikoa…) daukan eragina ikusarazteaz dihardute: Rosa: Ingeniaritza bera, edo zientzia bera, fisika bera, fisika edo matematika bera ez dira neutroak ez bere kontzepzioan, ez bere garapenean, eta ez bere irakaskuntzan, ba orduan bai izan det beti kezka hori nola eraman gelara zalantza hori eta kuestionamentu hori, ez? (…) Egia da gaur egun arkitekturaren inguruan errazago egiten zaidala genero ikuspuntua sartzea asignaturan bertan, ez? Ordun, ba iluminazioari buruz hitz egiten dugunean, hitz egin dezakegu ba hiri debekatuaren inguruko gaietaz, ez? Eta esan, ba iluminazioaren pertzepzioa azkenean subjetiboa da, ez da bakarrik zenbat lumen ditugu, baizik eta nola perzibitzen dugu espazio bat? Espazio baten argitasunak zer eragiten digu pertsona ezberdinei, ez? Ez bakarrik neska ala mutila izan, umea izan, zaharra izan, itsua izan, zailtasunak eduki… ez? (…) Ordun, gehiago entenditzen det arkitektoen heziketa erantzukizun sozial batekin, ez? Esandako guztiak laburbilduz, sei elkarrizketatuen hezkuntza-praktiken bilketa honetan, ikasgaiei genero-ikuspegia txertatzeko modu desberdinak agertu dira. Horien artean, aipatzekoak dira emakumeen ekarpen zientifikoak bistaratzea helburu duten iniziatibak. Halaber, zenbait kasutan, genero-ikuspegiaren txertaketak ezagutza ekoizteak dakarren gizarte-erantzukizuna esplizitatzea dakar; horretarako, hezkuntza zientifikoan ikuspegi soziala txertatzea, eta edukiak testuinguruan jartzea ezinbestekotzat dute, horrela baino ez baitira ezbaian jartzen zientziaren itxurazko objektibitatea eta neutraltasuna. Zenbait elkarrizketatuk diotenez, praktika horiek guztiak aurrera eramatea zailtzen duten faktoreetako bat da irakatsi beharreko gai zerrendaren mardultasuna, eta zerrenda horrekiko atxikitze-maila jaisteko aldarria egiten dute. Euren ustez, gai zerrendak pentsamendu zientifikoa garatzeko bitartekoa behar du izan, eta ez garapen hori mugatzen duen zama. Irakatsi beharreko edukia zenbat eta abstraktuagoa izan, orduan eta zailtasun gehiago agertu dituzte elkarrizketatuek eduki hori dagokion testuinguruan kokatzeko. Kasu horietan, ikasgelako praktiken inguruan hausnartzerakoan, irakaskuntza-moduetan jarri dute arreta, edukietan bainoago. Halaber, posizionamendu epistemikoek hezitzaileen praktiketan inplikazioak dituztela ikusi da: Irenek eta Esterrek, adibidez, ez dute matematikaren neutraltasuna, objektibotasuna eta unibertsaltasuna kolokan jarri, eta horrek ikasgelara ere zalantza hori ez eramatea ekarri du.
Bidegurutzeak eta zirrikituak https://doi.org/10.1387/tantak.21488 33 3.5.2. Transformazioak pedagogian: Metodoak, teknikak, harremanak Bere hautu metodologikoez galdetuta, Karmenek aipatzen du metodologia aktiboen aldeko apustua egin zuela duela urte batzuk, ikasleak beren ikaskuntza prozesuan subjektu izan zitezen: Karmen: Azkenean, erabaki nuen proiektuetan oinarritutako irakaskuntza erabiltzea. Orduan, (…) beraiek lehenengo egunetik ikusi behar dute zer gai landu nahi duten, eta orduan dana, (…) bakoitzak egiten du bere… bere proiektua eta bere lana. Orduan, askoz parte hartzaileagoa da. Karmenek aipatu legez, metodologia aktiboen erabilerak ikasleak beren ikasketa prozesuan agente izatea dakar, parte-hartzeen ugaltzeaz batera. Parte-hartzeon inguruan hausnartzen dute Esterrek eta Irenek; eurok orekatzeko hartu izan dituzten neurriez ere badihardute: Irene: ¿Quién interactúa? Los chicos. ¿Por qué? Porque los chicos, o sea, dicen, aunque sea una burrada, les da lo mismo. Porque piensan que saben… no todos, evidentemente, pero muchos chicos. (…) Pues lo que hago ahora es, «chicos, calmaros», miro mucho a las chicas, (…) y si alguna chica tiene la respuesta correcta, le digo, «contesta tú». Ikasle zein irakasleek gelako dinamiketan daukaten parte-hartzeari arreta eskaintzeak hezkuntza zientifiko inklusiboago bat ekar dezakeela irizten diote zenbait elkarrizketatuk. Horrez gain, hizkuntzak ere inklusiboa izan behar duela dio Esterrek. Karmen, aldiz, klaserako diseinatutako jarduerak ere inklusiboak izateko ahaleginez mintzo da: Karmen: Jende guztiak pentsatzen du «matematikak zenbakiak dira, ez dago diskriminaziorik», ez? Orduan, saiatu naiz, nahiz eta beti ez lortu, adibideak, ariketak eta horrelako gauzak jartzen dituzunean estereotipoak ez jartzen, ez? Zer eta nola irakatsi pentsatzeaz harago, klaseak osatzen duen komunitate txiki horretan beraiek irakasle bezala duten posizioaren inguruko irakurketak ere egiten dituzte elkarrizketatuek. Haizeak esandako honek ondo laburbiltzen du, orohar, elkarrizketatuak irakasle bezala nola posizionatzen diren: Haizea: Konsziente naiz, obviamente, botere-harreman bat edo jerarkia bat dagoela euren artean eta nire artean. O sea nik agintzen dut, nik ebaluatzen dut, baina saiatzen naiz ahalik eta gehien hori apurtzen, ahalik eta autoritate gutxiena erabiltzen. (…) Saiatzen naiz izaten zeozer, o sea, izan dadin zeozer hurbila.
Uzuri Albizu Mallea 34 Tantak, 2021, 33(1), 9-41 Mugak jartze eta, aldi berean, gertutasuna sustatze horren inguruko irakurketa politikoa egiten du Rosak: Rosa: Gertukoa naiz ikasleekin, badakit ba muga batzuk mantendu behar ditudala, alde batetik bueno, nere lana hori dalako, ez? Eta ni ez naiz ikasle, eta ni ez naiz haien lagun bat. Baina bai gertutasun handia, ez? Eta ordun, ez dakit, horrekin ere beste gizarte mota baten transmisioa egiten dezula nik uste, ez? Ikasgelako elkarrekintzak kontzebitzeko modu horien atzean badago zaintzaren aitortza bat, unibertsitatean (karrera zientifikoetan, batik bat) batere ohikoa ez dena: Irene: Les llamo mucho al despacho (…), y el momento tranquilo del despacho uno a uno suele ser bueno, porque a veces les pregunto más cosas. Eso sí que lo hago. Les pregunto «¿cómo vas con la asignatura?», tal, «¡pregunta!». «no, es que me da vergüenza», tal. Tenemos una conversación aparte de esto que te he dicho que vengas a preguntarme. Ireneren aipuarekin bukatzen da «nola?» galderaren erantzunak biltzeari eskainitako azpiatal hau. Hasi, berriz, hezkuntza prozesuetan ikasleen parte-hartze aktiboa bermatuko duten metodologiak erabiltzearen garrantzia azpimarratuz hasi da. Parte-hartze horren kudeaketaren inguruan elkarrizketatuek esateko daukatena ekarri da orriotara, ondoren: Esterren eta Ireneren ustez, parte-hartzea sustatu bai, baina kontrolatu ere egin behar da, ikasgelan entzuten diren ahots bakarrak posizio sozial pribilegiatuetan daudenenak izan ez daitezen. Horri lotuta, ikasgelako errealitatean arreta jarri beharra dagoela dio Irenek. Berak esandakotik ondorioztatzen da, horretarako, ikasgelako partaideen kokapenak irakurtzea ezinbestekoa dela, eta ikasgelako dinamikak egoera horietara egokitu beharra dagoela. Norbere diskurtso eta praktikei erreparatzea ere garrantzitsua da Esterren eta Karmenen iritziz, inklusiboak direla bermatze aldera. Pertsonarteko harremanei dagokienez, ikasle/irakasle dualismoak inplikatzen dituen botere-harremanak hautemanda dituzte elkarrizketatuek. Bada, hierarkia horien erabateko eraistearen alde egiten ez badute ere, hierarkion nolabaiteko lausotzea bultzatu beharraz dihardute. Bide horretan, ikasleekiko gertutasunezko harremanak aldarrikatzen dituzte. Halaber, harreman horizontalagoak sustatzeaz harago, ikasgelako elkarrekintzek zaintzan oinarrituta egon behar dutela deritzote mintzaide batzuek, zientzian harremanak izateko bestelako moduak egikaritzeko espaziotzat baitaukate, eduki ere, ikasgela.
Bidegurutzeak eta zirrikituak https://doi.org/10.1387/tantak.21488 35 4. Zenbait onDorio Ikerlan honen abiarazle behinena hipotesi hau da: «mundu zientifikoei ikuspegi feministetatik behatzeak bitartekoak eskaintzen ditu munduon baitan ematen diren dinamikak bestela irakurtzeko, eta horiek klabe feministetan eraldatzeko». Bada, sei elkarrizketatuen diskurtsoak aztertu ostean, baieztatzekoa da guztietan ala guztietan suma daitezkeela feministatzat eta bestelakotzat hartzeko moduko irakurketak eta ekintzak. Alabaina, bizipen, optika eta praktika horietan hautemandako aniztasuna da azpimarratzekoagoa. Emakume zientzialari, hezitzaile eta feministen bizipenen, diskurtsoen eta hezkuntza praktiken (eta euren arteko harilkatzeen) ezagutzan sakontzea izan da lanaren xede nagusia, horietan guztietan ideologia feministek dauzkaten eraginak aztertuz orobat. Horretarako, emakume zientzialari, hezitzaile eta feministek zientziaren eta generoaren inguruan dituzten esperientziak eta ideiak ezagutu nahi izan dira. Hori egitean, ikusi da mundu zientifikoan emakumea eta feminista izatea (bai posizioa, bai posizionamendua, alegia) tentsio-iturri izan direla elkarrizketatuentzat. Zentzu horretan, solaskideek identifikatutako diskriminazio-modu asko bat datoz literaturan aurkitutakoekin (National Academies of Sciences, Engineering and Medicine, 2018; Ong et al., 2017). Areago, mundu zientifikoen izaera hierarkikoan bertan ere isuri maskulinoa hauteman dute zenbait elkarrizketatuk (Jackson, 2019; L eathwood, 2004). Ikerlari edota irakasleentzako postuak hierarkikoak eta merituen araberakoak dira: atxiki, agregatu eta katedradun plazak daude, postuak finkoak edo denboraldi baterakoak izan daitezke, eta lanaldi osokoak edo partzialekoak. Bada, gorengo eskaletan dauden pertsonen profila oso homogeneoa da, arrazari, generoari zein klaseari dagokionez, besteak beste: klase ertaineko gizon zuriak dira gehienak9 (Bain eta Cummings, 2000). Alabaina, piramidearen goialdean daudenak bertan merezimendu hutsagatik daudelako ustea indarrean dago, oraindik ere (Cipriani eta Senovilla, 2019; Messer-Davidow, 1991). Horrekin lotuta dago Haizeak egindako lotura hau: hierarkiak ageriko egiteak norberaren estatus intelektuala agertzeko balio du. Hortik ondorioztatzekoa da, hierarkietan goren daudenak gizonezko zuri klase ertainekoak direnez, estatus intelektual altuagoa aitortzen zaiola kolektibo pribilegiatu horri, oraindik ere. 9 Hierarkia akademikoan goren daudenak katedratikoak eta emerituak dira. Euskal Herriko Unibertsitatean, 2017an, katedratikoen % 25,53 eta emerituen % 9,09 ziren andrazkoak. Beherengo eskaletan, ostera, irakasle laguntzaileak daude. Multzo horretan, emakumezkoen ehunekoak nabarmen egiten du gora, % 76,47a baitira (Berdintasunerako Zuzendaritza, 2018).
Uzuri Albizu Mallea 36 Tantak, 2021, 33(1), 9-41 Bestalde, autoritate zientifikoari izaera maskulinoa aitortzen dio Haizeak. Hautemate hori bat dator Cooperrek (2019) hierarkia akademikozientifikoen inguruan duen irakurketarekin: Gizartean, lidergorako gaitasuna bereizgarri maskulinotzat hartzen da. Hala, emakumeek, lidergoa gauzatzerakoan, itxuraz neutralak diren eredu maskulino tradizionalei jarraitzen ez badiete, komunitateak emakumeon lorpenak ontzat ez ematea gerta daiteke. (Cooper, 2019, 94) Cooper-ek (2019) dio hierarkia akademiko-zientifikoan gora egitea eta, beraz, autoritatea gauzatu ahal izatea ahalbidetzen duten irizpideek isuri maskulinoa dutela. Hortik, autoritatea performatzeko modu onartuak ere historikoki maskulinoak direla ondorioztatzen da. «Klase ertaineko gizon zuri» etiketazioan kabitzen ez den ororentzat jardun zientifikoa potentzialki gatazkatsua den heinean, agerian gelditu da elkarrizketatu guztiek ala guztiek talka identitarioak bizi izan dituztela ere, aldi berean zientzialari, emakume, feminista edota aktibista izateak eraginak. Mundu zientifikoetan aktibista edota feminista izateak eragindako tentsioekin lotuta, Sax et al. autoreek (2016) egindako ikerketa batek dio, esparru zientifikoetan, aktibista-profila duten askoz emakume gutxiago daudela beste jakintza esparru batzuetan baino. Horrek iradokitzen du elkarrizketatuek gorpuztutako talkak, intimoak ez ezik, egiturazkoak ere badirela. Halaber, egungo zientzialari profilaren eta aktibista profilaren arteko korrelazio falta agerian uzten du. Badaude, beraz, elkarrizketatu guztiek ala guztiek partekatzen dituzten esperientziak, baina desberdintasun nabariak ere azaleratu dira. Izan ere, aipatu talkek ez dute guztiengan eragin bera izan. Gatazka horien harira, Clarak, Haizeak, Rosak eta Irenek, karrera zientifikoaren une jakin batean beren jardun zientifikoa ezbaian jarri dutela onartu dute. Karmen eta Ireneren diskurtsoetan, ostera, ez da halako inflexio-punturik hauteman: ez dago, beraien kontaketetan, lehengo eta oraingo zientzia pentsatzeko, egiteko zein sentitzeko moduen arteko hausturarik. Horrez gain, Clara, Haizea, Rosa eta Karmenen kontakizunetan, zientziaren neutraltasun ezaz diharduten askotariko diskurtsoak identifikatu dira. Irene eta Ester matematikarien diskurtsoetan ez da, ostera, zientzia horren balio gorenak (objektibotasuna, neutraltasuna eta unibertsaltasuna) kolokan jartzen dituen adierazpenik aurkitu. Nabari bedi Irene eta Ester ez direla, ezta urrik eman ere, matematikaren unibertsaltasuna kolokan ez jartzen lehenak: besteak beste, Foucaultek (1972) berak, The Archaeology of Knowledge obran, zientziari luzatutako kritiketatik salbuetsi zuen matematika (hemen aipatuta: Damarin, 2008). Hezkuntza zientifikoaren baitan aurrera eramandako praktika feministetan arakatzea izan da lanaren beste erronka bat. Horretarako, elkarrizketatuen hausnarketen eta ekintzen bilketa bat egin da. Zentzu horretan, oparoa izan da
Bidegurutzeak eta zirrikituak https://doi.org/10.1387/tantak.21488 37 uzta, literaturan aurkitu daitezkeen hezkuntza zientifiko inklusiboagoa sustatzeko estrategietako asko aipatu baitituzte (Banks, 1995, 1999; Bianchini et al., 2001; Leathwood eta Hey, 2009; Ong et al., 2017; Sefyrin et al., 2018). Banks-en (1999) ustez, add women and stir errezetaren gisakoak bere horretan aplikatzeak ez ditu curriculumaren ikuspegia eta antolaketa desafiatzen: eraldaketak sakonagoa behar du izan. Bada, erreferente femeninoak ikusarazteaz harago, ezagutza ekoizteak dakarren gizarteerantzukizuna esplizitatzeaz, ikuspegi soziala txertatzeaz edota edukiak testuinguruan jartzeaz jardun dute elkarrizketatuek. Curriculumean egiten diren aldaketez gain, arlo pedagogikoarekin lotutako eraldaketen inguruan ere mintzatu dira elkarrizketatuak. Zentzu horretan, azpimarratzekoa da beraien diskurtsoetan metodologia aktiboek duten presentzia. Horrek lotura izan dezake feminismoaren ahalduntzea ulertzeko moduarekin: Ahalduntze terminoarekin, prozesu bati egiten diogu erreferentzia. Prozesu horretan, pertsona zapalduek beren bizitzaren gaineko kontrola irabazten dute, egunerokotasuna zein egiturak eurak eralda ditzaketen ekintzetan kolektiboki parte hartuz. (Esteban, 2008, 151-152) Ulerkera horren arabera, eraldaketak komunitate zapaldutik etorri behar du, ezinbestean. Zientzia-hezitzaileen lana ez da, hortaz, desabantaila egoeran dagoen ikasleria ahalduntzea; baina bada ikasleei bide hori erraztea, transformaziorako aukerak eskaintzea. Ildo horretan, metodologia aktiboen erabilera, erantzunak eman ordez, espazioa, denbora eta galderak eskaintzeko asmoarekin lotuta egon daiteke. Emaitzek agerian uzten duten muga behinena erabilitako etiketen ingurukoa da. Izan ere, zientzia, zientzialari, jardun zientifiko eta tankerako terminoak erabili dira sei elkarrizketatuek bizi, egin eta sentitutakoei izendatzaile komun bat jartzeko. Ez al dira, baina, handiegiak aterkiak? Hau da, diziplina zientifiko guztiak multzo bakarrean sartze hori ez al da gehiegizkoa? Areago, behin ezagutza kokatzearen garrantziaz ohartuta, orokortasun horietatik jardutea ez al da kontraesankorra? Datuei begiratu bat emanez gero, agerikoa da emakumezkoen eta gizonezkoen kopuruak erabat aldatzen direla diziplina zientifiko batetik bestera. Euskal Herriko Unibertsitateko graduetako matrikulazioei dagokienez, adibidez, 2013-2014 ikasturtean 83 gizonezko eta 26 emakumezko matrikulatu ziren Ingeniaritza Elektronikoan; Biokimika eta Biologia Molekularrean, ostera, 43 izan ziren gizonak eta 142 andrazkoak (Euskal Herriko Unibertsitatea, 2019). Bada, pentsatzekoa da, ikasgelako emakume-kopuruak emakumeon bizipenak baldintzatzeko potentzialik baduela. Areago, ondorioztatzekoa da diziplina bataren eta bestearen baitan gertatzen diren sozializaio-prozesuak eta sustatzen diren identitate-ereduak desberdinak direla (Riegle-Crumb eta King, 2010).
Uzuri Albizu Mallea 38 Tantak, 2021, 33(1), 9-41 Aterki handiegien aferarekin jarraituz, badago kolektibo bat, lanean zehar hizpide izan dena, baina ikerketa burutzean kontuan hartu ez dena: ikasleria. Ikasleriarentzako hezkuntza zientifiko inklusiboagoa diseinatzeaz dihardu idatziak; alabaina, ba al dago ikasleria guztiarentzat balio duen errezeta magikorik? Ala, kontrara, estrategiok eta teknikok ikasleriaren ezaugarriak aintzat hartuz diseinatu eta inplementatu beharrekoak dira? Itaun horiek guztiek bi inplikazio nagusi dituzte etorkizuneko jardunean. Batetik, ikerketa-eremua txikiagotzeko beharrizana iradokitzen dute, eragin-ahalmena handitze aldera. Bestetik, ikasleriak ikerketan ahotsa izatearen garrantzia agerian uzten dute. Lehen Hezkuntzako Graduko matematikaren irakaskuntzan fokoa jartzea izan daiteke irakaspenok etorkizuneko ikerlanetan txertatzeko modu bat, horixe baita autoreak ikasleriarekin partekatzen duen unibertsoa. Nolanahi ere, erronkak erronka, zalantzak zalantza eta dibergentziak dibergentzia, emaitzek iradokitzen dute badaudela mundu zientifiko guztiek ala guztiek partekatzen dituzten balio, arau eta inertziak. Aditzera ematen dute, orobat, balio, arau eta inertzia horiek zientziaren esklusibotasuna sustatzen jarraitzen dutela, pribilegioak aitortzen baitizkiete, oraindik ere, hartzaile maskulino, zuri eta klase ertain-altukoei. Horregatik, ezinbestekoa da mundu zientifikoak habitatzeko eta pentsatzeko, eta hezkuntza zientifikoa kontzebitzeko eta performatzeko bestelako moduak asmatzen jarraitzea. Modu eraldatzaileagoak, feministagoak eta, finean, inklusiboagoak. 5. eSkertZa Lan honek Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasketa Feministak eta Generokoak masterraren baitan egindako Zientzia eta generoa: bidegurutzeak eta zirrikituak ikerlana du abiapuntu. Hain zuzen ere, lan horretan jasotako hausnarketen eta emaitzen zati bat sintetikoki aurkezteko saiakera bat da. Eskerrak eman nahi zaizkie ikerketa prozesu horretan gidalerro izan diren Marta Luxan Serrano eta Mila Amurrio Velezi, eta idatzi hau hobetzen lagundu duen Alaitz Tresserras Angulori. Esker ona adierazi nahi zaie, orobat, lan honetan parte hartzera animatu diren sei zientzialari feministei. 6. erreferentZiak Anderson, E. (2012). Feminist epistemology and philosophy of science. In E. N. Zalta (ed.), The Standford enciclopedia of philosophy. https://plato. stanford.edu/entries/feminism-epistemology/ Bain, O. eta Cummings, W. (2000). Academe's glass ceiling: Societal, professional-organizational, and institutional barriers to the career advancement of academic women. Comparative Education Review, 44(4), 493-513. or. | science |
addi-a23a14f96179 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52675 | Itzulpengintzaren errepresentazioa azken 60 urteotako euskal literaturaren historiografietan | Ibarluzea Santisteban, Miren | 2019 | ASJU, 2019, 53 (1-2), 39-82 1. Sarrera euskal itzulpengintzaren eremua2 eta, horri loturik euskal itzulpengintzaren narrazio historikoa, ez da duela gutxira arte beregaina izan. itzulpengintza euskal letren historiaren hasieratik agertzen den arren, 80ko hamarkadara arte itxaron beharko da eremu edo gizarte-entitate gisa irudikatzen hasteko eta profesionalizaziorako, erakundetzerako eta produktuen espezifikotasunerako joera nabaritzen hasteko (ibarluzea 2017: 343-373). Hala, beste eremu batzuen baitan, esaterako euskal literatur eremuaren baitan, garatu da euskal itzulpenaren inguruko diskurtsoa, nahiz eta euskal itzulpengintzaren erakundetze-prozesuan eta eremuko produktu espezifikoak biltzeko prozesuan euskal itzulpengintzaren historia berariaz lantzeko hainbat lan egin diren.3 oro har, esan dezakegu itzulpenari buruzko narrazioa bestelako diziplinetako narrazio historikoetan txertatu izan dela, batez ere literatur historiografietan, eta horiexek ditugu hemen aztergai.4 gisa horretako lanetan sistematizatu egin ohi dira bestelako lanak, eta garai edo lan espezifiko bati soilik begiratu ordez literatur eremuari osotasunean begiratu ohi zaie. gainera, hamarkadaz hamarkada hainbat autorek hainbat historiografia idatzi dituztenez gero, halako bilakabide bat ere izan da. Hargatik deritzogu interesgarri literatur historiografietan itzulpenaren errepresentazioa aztertzeari. denboran zehar euskal literaturaren historiografietan itzulpenak duen presentzia aztertzean, honako hauek dira gure helburuak: a) euskal literaturaren historiografietan itzulpenaren historiari buruzko diskurtso motak identifikatzea, aztertzea eta sailkatzea; b) itzulpenak euskal literaturaren eraikuntzan izandako tarteari eta funtzioari buruzko gogoeta egitea; c) itzulpenaren errepresentazioaren bilakaerari erreparatzea. Funtsean, euskal itzulpengintzak literatur espazioaren eraikuntzan izandako tarteaz edo egitekoaz gogoeta egitea dugu xede, bai eta euskal literaturari buruzko narrazio historiografikoetako diskurtsoak euskal itzulpengintza irudikatzeko modua aldatu duen edo ez, eta aldatu badu nola aldatu duen, aztertzea ere. 2. Literaturaren historiak itzulpenari emandako tarteaz Historia, literatura eta itzulpena aztergai duten askotariko lanak arakatuta Joaquín rubio tobar katedradun espainiarrak egindako gogoeten arabera, itzulpenak ospe txarra izan du oro har, eta bigarren mailako jardueratzat jo izan dute hainbat sortzailek eta ikertzailek: hainbat testu aztertu gabe geratu dira oraintsura arte itzulpenak zirelako, egokitzapen baldarrak zirelakoan (rubio tobar 2013: 61). edonola ere, literatur nazionalen sorkuntzan eta garapenean funtsezko egitekoa izan du itzul- 2 eremu, kapital zein habitus kontzeptuei eta itzulpenaren soziologiari buruzko jakingarriez, begiratu ibarluzea 2019. 3 martuteneko izultzaile eskolaren inguruan ibilitako itzultzaileek sortutako lanak zein eiZie elkarteak sustatutako proiektuak eta artikulu bildumak aipa daitezke besteak beste, bai eta uPV/eHun itzulpengintza-ikasketak ezarriz geroztik egindako ikerketa-lanak ere. 4 Jesus maría lasagabasterrek literatur historiaren eta historiografiaren aldeko bereizketa egitean dioenez (2010: 762), biek ala biek dute aztergai bera, baina xede formala da biak bereizten dituena: literaturaren historiak testuak banaka aztertu eta testuen bilakabideari begiratzen dio ikuspuntu diakronikotik; historiografiak, ostera, testu-sistemen azterketa du helburu, ikasketa literarioen edozein ikuspegitatik (lasagabaster 2010: 762).
itZulPengintZAren errePreSentAZioA AZKen 60 urteotAKo euSKAl... 45 https://doi.org/10.1387/asju.22411 5. Euskal historiografia literarioen bilakaera eta azterketa honetarako hautatutako corpusa lau aro nagusitan sailkatzen du casenavek euskal literaturaren historiaren historia (2012: 24-67): 1857-1907 urte-tartean biltzen ditu kanpotik etorritako aditu eta filologoek euskal Herriari buruzko monografietan euskal literaturaz idatzitako aipamenak (michel eta Vinson ditu hizpide, biak ere Frantziako probintzietako ondare-bilketaren mugimenduan kokatu beharrekoak). Fundatzaileen garaia deritzo 1920-1950 tarteari: orduan egin ziren euskal literaturari buruzko lehen saio orokorrak (esaterako lhandek, orixek zein lafittek idatzitakoak; barneko ikuspegia zuten horiek, aurrekoen lanetako ikuspegiaren aldean). Hirugarren aroa 1960an mitxelenak idatzitako Literatura vasca lanarekin abiatzen da, eta beronek ekarri zuen, hain zuzen ere, eredu nazionala. ildo horretan egindako lanak dira 1970eko eta 1980ko hamarkadetan giza zientzien teorien eta metodologien eraginaren eskutik etorritako jardunbidean eraikitakoak. Horien ezaugarriez honako hau zehazten du casenavek: Beraz, 60-eko hamarkadaren hastapenean mitxelenarekin abiatu zen prozesuak ondorio argi batzuk bideratu zituen. 80-eko hamarkadaren atarian finkaturik zegoen eredu historiografikoaren arabera, euskal literaturaren historian ondoko oinarriak kondutan hartuak ziren: — euskaraz idatzitako testuak dira euskal literaturan sartzen direnak. — europa mailako «literaturaren definizio modernista» aplikatzen zaio euskal literaturari. — europa mailan, literaturaren historia egiterakoan erabiltzen diren bi metodologia nagusiak erakarriak izan dira euskal eremura: historikoa eta soziologikoa. (casenave 2012: 67) laugarrenik, 1980ko hamarkadaz geroztik, eguneratze teorikoa gertatzen da: «Kanpoan erabiliak ziren metodologiak euskal literaturaren azterketari egokituak izan dira 80-eko hamarkadatik hona: semiotika, harreraren estetika eta irakurleriari buruzko teoriak, literaturaren soziologia, etb.» (2012: 77). Hiru puntuk ezaugarritzen dituzte ««patroi» berriaren oinarri «kontsentsualak»: literaturaren «definizio gaurkotua»; euskal literatura «objektu konplexu gisa»; sorkuntza garaikidearen nagusitasuna» (2012: 84). ordutik aurrerakoan, euskal literaturaren historia egiteko eredu berritu batez ari gaitezke casenaveri jarraikiz.8 casenavek azaltzen duenez (2012: 8-24), egun darabilgun euskal literaturaren eredu historiografikoa mitxelenak finkatu zuen 1960ko hamarkadaren hasieran, eredu nazionalaren oinarri teorikoak eta historikoak baliatuta,9 eta orduz geroztik osatu egin da eredu hori, inguruko kulturetan gertatu bezala, indarrean egondako oinarri metodologikoak eta kritikoak baliatuta. oro har, euskarazko testu idatzien his- 8 Zehaztasun gehiagorako, ikusi casenave (2010). 9 «Historia de la literatura vasca liburutik, J.B. orpustanen Précis d'Histoire littéraire basque (1996) obra arte, eredu historiografiko berdina egon da nagusi euskal kulturan, preseski K. mitxelenak finkatu zuena» (casenave 2012: 56).
ASJU, 2019, 53 (1-2), 39-82 toria egitetik balio estetiko jakin bat duten testuen historia egitera igaro dira euskal literaturaren historiografoak.10 mitxelenak 1960an finkatutako ereduaz geroztiko historiografietan jarri nahi genuke artikulu honetan arreta, hots casenaveren bilakabidean euskal literatur historiografien hirugarren eta laugarren aroetan eta, horretarako, casenavek berak zerrendatzen dituen historiografietako batzuk aztertuko ditugu. Arestian aipatutako aroetan idatzitako literatur historiografiak literatur ikasketetako metodologiei jarraikiz egindakoak dira, eredu nazionalaren arabera egindakoak zein eguneratze teoriko-metodologikoen ildoan egindakoak. Hain zuzen ere, euskal itzulpen-eremuaren autonomizazio erlatiboaren prozesua euskal literaturaren beraren autonomizazioarekin bat gertatu da (ibarluzea 2017: 181-211), eta ikusi nahi dugu bide horretan zer nolako errepresentazioa izan duen itzulpengintzak casenavek (2012) azaltzen duen literatur kritikaren garapen-prozesuan. Bada, casenavek, 1960-1980 bitartean kokatzen duen eredu nazionalaren eta giza-zien tzien ekarpenari lotutako garaiaren erakusgarri, honako lan hauek aipatzen ditu euskal literaturaren historiaren historia (2012) lanean: Historia de la literatura vasca, mitxelena (1960); Historia de la literatura vasca, Villasante (1961), sei liburukiz osatutako eta euskal kulturaren norabide nagusiak biltzen dituen euskal literatura, onaindia (1972-1990); estornesek zuzendutako enciclopedia general ilustrada del País Vasco lanean literaturari eskaintzen zazkion bost aleak; Jon etxaideren Hamasei seme euskalerriko liburua, (1958; historia ez den arren hurrengo literatur historiografiagileentzako hainbat datu eskaintzen ditu). Halaber, giza-zientzien ekarpenari loturik aipatzen ditu casenavek ibon Sarasolaren euskal literaturaren historia (1971) eta euskal literatura numerotan (1974), eta Joan mari torrealdairen euskal idazleak gaur (1977) lanak. Azterketa honetarako euskal literaturari buruzko monografia orokorrak hautatu ditugu, hots, liburuki bakarrean emandakoak eta euskal kulturari buruzko obra zabalagoetan zati ez direnak. Hala, casenavek zerrendatutakoen artetik alde batera utzi ditugu onaindiarena, estornesena, etxaiderena eta torrealdairena. Sarasolaren kasuan, casenavek aipatzen dituen bi lanak konbinatzen dituen 1976ko gaztelaniazko edizioa hautatu dugu, casenavek aipatzen dituen 1971ko eta 1074ko biak biltzen dituen aldetik eta autoreak aurreko lanak zuzentzeko eta argitzeko tartea izan zuen aldetik (argitalpenaren kronologiari dagokio hautua, hortaz, eta ez historiografiaren argitalpen-hizkuntzari). Berdin jokatu dugu gainerako historiografiekin ere: historiografiek edizio bat baino gehiago izan dutenean, edo itzulita argitaratu diren kasuetan, azken bertsioa izan dugu aztergai. casenavek 1980az geroztiko eguneratze teorikoaren garaian, jarraian datozen «historia orokorrak» nabarmentzen ditu (2012: 69):11 Historia de la literatura euske- 10 «egungo egunean, orotan egiten den gisa berean, euskal literatura aktibitate estetiko autonomo bezala definitzen da. ondorioz, definizio kontsentsuala ematen diogu literaturari: ez ditugu gehiago euskara idatziaren historia eta euskal literaturaren historia nahasten. Helburu estetiko jakin batekin idatziak izan diren testuak baizik ez ditugu onartzen literario bezala. Horregatik, xx. mende erdia baino lehen idatziak izan diren testuen parte handiena euskal literaturaren oinarrizko korpusetatik baztertuak dira» (casenave 2012: 24). 11 garai eta literaturaren eremu bakarra jorratzen duten lanen zerrenda ere ematen du jarraian (casenave 2012: 70), baina, hautaketarako-irizpideen berri ematean azaldu dugunez, ez dagokio gure ikerlanari.
itZulPengintZAren errePreSentAZioA AZKen 60 urteotAKo euSKAl... 49 https://doi.org/10.1387/asju.22411 idazten den literatura da» (2012: 59); «mitxelenaren bigarren aukera nagusia eredu «nazionala»-rena izan zen. Berritz ere erran behar da eredu «nazionala» finkatu zuela eta ez «nazionalista»» (2012: 59); «Hirugarren aukera nagusia, estetika mailan egin zuen, «literatura»-ren definizioan hain zuen. Hortan, europako kulturan nagusitu zen modernitatearen aukera egin zuen» (2012: 60).14 mitxelenak berak aitortzen du hizkuntzalaria zela, eta ez literaturan aditua, «Al lector» izeneko hitzaurrean; bada, hargatik saiatzen da bere alorreko gaietan ahalik eta zehatzena izaten (1960: 84). itzulpenei buruzko aipamenei dagokienez, bere lanean itzulpenak (zein bestelako testuak) sartu izanaz ondo jakitun da, eta batez ere hizkuntzaren ikuspegitik begiratzen die, gainerako testuekin egiten duen legez; euskal testuen historia egiten duela argi uzten du hasiera-hasieratik. Berritzulpenak eta sasi-itzulpenak ere identifikatzen ditu. nolanahi ere den, aipatutako testuen garaiak aurrera egin ahala, itzulpenei buruzko aipamen gutxiago ageri dira. mitxelenak bere historiografian itzulpenaz darabilen diskurtsoari dagokionez, hiruretarik egiten du: arkeologia, azalpena eta kritika historikoa; ez du beti denetarik egiten, baina hirurak darabiltza antzeko neurrian, eta alde horretatik, orekatua da. mitxelenak ez dio produktuari soilik begiratzen, eta argi bereizten ditu itzulpenak eta sorkuntza-testuak: testu bat itzulpena edo sorkuntza-testua den ez dakienean, edo zalantzazkoa denean, beren-beregi aipatzen du. Bereizketa hori argia da, halaber, testuak iruzkintzeko moduan, eta lehenago esan bezala, hizkuntzazkoak dira balorazio gehienak, hizkuntza-ezaugarriak, dialektalak… xeheki aztertzen ditu; izan ere, itzulpenak berak eta itzulpenaren funtzionalitateak xede-testuak ezaugarritzen dituen ustekoa da mitxelena. leizarragaren lanaz ari dela, adibidez, testuinguruak, testu motak eta testuaren hartzaileak zein ziren kontuan hartzeak egilearen hautu linguistikoak moldatu zituela azaltzen du (1960: 115-116). ikusten dugunez, itzulpen-testuak iruzkintzen dituenean, itzulpen-prozesu osoari erreparatzen dio, ez soilik produktu testualari: baliatutako bertsioak, zubi-hizkuntzak, itzulpen-estrategiak… aipatzen ditu sarri, bai eta jatorrizko testuaren eta itzulpenaren arteko erkaketa egin ere.15 Ahal duenean, gainera, itzultzailearen habitusarekin eta itzulpenaren funtzioarekin lotzen ditu, eta funtzioak eta hizkuntza-ezaugarriak lotzeko saioak egiten ditu, batak besteari nola eragiten dion azalduta zenbait kasutan, hots, itzulpen diskurtsoen artetik azalpena eginez. Horrez gain, zenbait itzulpenen irismenari edo eraginei buruzko aipamenak ere egiten ditu (kritika historikoa). Adibidez, mendibururen itzulpenak bertsolari baten baino gehiagoren inspirazioa piztu zuela esatean, itzulpenek 14 casenavek aipatzen dituen hautuez mintzatu zen dagoeneko lasagabaster (2007): «no hay propósitos innovadores, en cuanto a metodología y a los conceptos operatorios utilizados. el valor está en el rigor con que son tratados autores y textos, una periodización de la historia literaria vasca que, pese a su carácter provisional, está hecha generalmente con rigurosidad […] y una conciencia clara en el autor de las limitaciones que tiene en el mismo punto de partida» (lasagabaster 2007: 240-241). 15 Adibide baterako, begiratu lardizabalen egokitzapenei buruz ari delarik egiten duen aipamena: «en el mismo límite del período que consideramos en este capítulo está Francisco ignacio de lardizábal, nacido y muerto en Zaldibia (1806-1855), autor de Testamentu zarreco eta berrico condaira (1855, reimpreso en 1887), arreglo del royaumont como el del labortano larreguy, para el que sin duda tuvo presente la versión de éste. es probablemente la obra que ha sido más leída en guipúzcoa en los últimos cien años, y no sin razón: aunque algo monótono, lardizábal es un buen hablista y un buen narrador. Se le debe también una Gramatica vascongada (1856), basada en larramendi» (mitxelena 1960: 160).
ASJU, 2019, 53 (1-2), 39-82 zuela menderik mende, itzulpenen agerpen-kontzentraziorik handiena, historiografia honetan ere, xix. mendera arteko garaietan agertzen da, eta xx. mendean nabarmen gutxitzen da.21 Aipamen-kopurua handiagoa bada ere, kontuan hartzekoa da berdin gertatzen dela publikatutako obra-kopurua osotara hartuta. Bestalde, azpimarratzekoa da erlijio-gaietako obren itzulpenen multzoak historiografia honetan hartzen duen lekua (gaikako aurkibidean itzulpenari lotuta aurkezten diren 24 gaietatik 13 dagozkie testu erlijiosoen itzulpenei). Aurkibide onomastikoari begiratuz gero (1979: 447-467), «itzulpen» edo «itzultzaile» gisa honako bi hauek baino ez datoz sailkatuta: «larreguy (uno de los traductores de dasconaguerre)» (1979: 458) eta «oteiza (traductor bíblico)» (1979: 462). Beraz, badirudi itzulpenari lotutako aipamen guztiak ez direla aurkibide onomastikoan «itzultzaile» gisa soilik sailkatutako autoreen inguruan egiten edo, bestela esanda, itzuli duen oro ez dela «itzultzaile» gisa katalogatzen. nabarmentzekoa da, beraz, Villasantek zenbaitetan itzulpena eta idazketa mugatzeko edo bereizteko zailtasuna agertzen duela, eta itzultzaile/egile bereizketak lausoak direla sarri. Azalpena eta kritika oso modu apalean egiten ditu Villasantek, eta, batez ere, itzulpenen inguruko datu arkeologikoak ematen ditu. Villasanterenean badago, ildo horretan, berezitasun bat; hain zuzen ere, eskaintzen dituen datuen ugaritasunari lotuta: aurreko historiografietan agertzen ziren ohiko datu arkeologikoez gain (nork-zer-noiz itzuli zuen, adibidez), datu gehigarriak ematen ditu ediziogintzaz, inprimategiez, lanen zabalkundeaz, argitaratu gabeko lanez, lanei buruz egindako oharrez eta ikerketez… Bestela esateko, edizioen historiografia egiten du, eta, alde horretatik, itzulpenen edizioaren historiarako datuak ematen ditu. Beste historiografo batzuentzako datu aberatsak uzten ditu, edo, lasagabasterren hitzak parafraseatuta (2007: 240), «euskal itzulpengintzaren historiarako materialak» ematen ditu, datu arkeologiko horietatik abiatuta itzulpengintzaren historiarako azalpena edo kritika egin ahal izateko. Villasantek ez du modu esplizituan gogoetarik egiten bere historiografian itzulpenak txertatzeaz zein horien inguruko balio literarioaz. edonola ere, bere diskurtsotik ondoriozta daiteke batzuetan zalantza egiten duela auziaren inguruan. Hala izanik ere, Villasanteren hitzetan itzulpen batzuek literatur balio handia dute, baina nabarmentzekoa da hori justifikatzeko ematen dituen adibideen artean egokitzapenak izatea nagusi; gure ustez, horrek eta kultur egokitzapenak goratzeko egindako aipuek egokitzapenak sorkuntzara lerratzeko joera adierazten dute. Villasantek zenbait itzulpenen inguruko balorazioak egiten ditu, eta, oro har, bietarik baliatzen du itzulpenak iruzkintzeko: inoren arrazoiketa edo norberarena. Besteren hitzak darabiltzan aldetik, eta besteren ikerketak eta lanetako aipamenak dakartzan aldetik, Villasanteren lana, historiografo honen iritzi-iturri bainoago, bestelako testu eta literatur kritikariek zenbait itzulpen-lani buruz agertutako iritzi-iturritzat jo dezakegu. Villasantek itzulpenak iruzkintzeko bere hitzak darabiltzanean, batez ere bere ideia linguistikoak azalerazten ditu. edonola ere, itzulpen-prozesuari begiratzean, hizkuntza-aldaketa hutsari begiratzetik haratago (testuaren egitura-aldaketei 21 Agerpenei mendeka begiratuz gero, honako hau da sarreren banaketa: gaikako aurkibidean itzulpenari eskainitako 40 sarreretatik 3 xvi. mendeko itzulpen-lanei buruzkoak dira, 3 xvii. mendekoei buruzkoak, 9 xviii. mendekoei buruzkoak, 14 xix. mendekoei buruzkoak eta 11 xx. mendekoei buruzkoak.
itZulPengintZAren errePreSentAZioA AZKen 60 urteotAKo euSKAl... 53 https://doi.org/10.1387/asju.22411 ere begiratzen diela nabarmentzekoa da), harrerari ere erreparatzen dio, eta zenbait itzulpenek izandako zabalkundeaz ere mintzo da, hartzaileak ere kontuan hartuta. Villasantek irakurleriak ontzat jotako itzulpenari irizten dio itzulpen ona, hots, garaiko irakurleen zaletasunetara egokitzen dena. orokorrean, auto-erreflexibitatearen alde egiten du Villasantek maila diskurtsiboan (praktikan bere garaiko ideietatik ari bada ere): dioenez, itzulpenari buruzko iritziak aldatu egiten dira historian zehar, eta historia egiten duenak jakitun izan behar luke bizi duen garaitik egiten duela eta bizi duen garaiak baldintzaturik egiten dituela iruzkinak. 6.3. Sarasola ([1971] 1976): Historia social de la literatura vasca Batez ere lexikologian eta lexikografian egindako ekarpen zabala zor diote euskal ikasketek Sarasolari, baina bestelako langintzetan ere ibili izan da, eta hainbat lan argitaratu eta koordinatu ditu; esaterako, euskal testuen ediziogintzan zein euskal literaturaren esparruan. Saiakerak, poesia eta narrazioak idatzi izan ditu eta aztergai dugun literaturaren historiografia hau idatzi zuen garaian22 aritu zen batez ere literaturaren inguruan.23 Sarasolak badu itzultzailetik ere, eta 1970ekoak dira, esaterako, besterekin elkarlanean itzulitako hainbat lan.24 1970eko hamarkadan emandakoak dira, halaber, euskal literaturaren historia (lur, 1971), Txillardegi eta Saizarbitoriaren nobelagintza (irakurlearentzat gidaria) (Kriseilu, 1975), euskal literatura numerotan (Kriselu, 1975) eta Historia social de la literatura vasca (Akal, 1976). Bada, zehazki, azken lan hori 1971ko lana osatuta eman zuen: besteak beste, 1975eko euskal literatura numerotan laneko zenbait datu txertatuta eta erdal irakurlearentzako ohar argigarriak emanez. Historia social de la literatura vasca (Akal, 1976) 1971n emandako euskal literaturaren historia (lur) gaztelaniazko bertsioa da, Jesús Antonio cid-ek gaztelaniaz jarria eta Sarasolak zuzendua eta gainbegiratua, erdal irakurleak ezagutuko ez dituen alderdiak argitzearren (1976: 11-12). cidek Sarasolaren lanari egindako hitzaurrean gaztelaniazko bertsio hau beharrezkotzat jotzen du euskal literaturaren ezaugarriak eta bilakabidea bestelakoak direlako gaztelaniazko literatuarenaren aldean, eta haren hitzetan, bertakoei dagokie tokian tokiko litertaturaren berri ematea: tratándose de la literatura marginal de un país de cultura disglósica hace siglos, al lector peninsular tal vez le sea difícil admitir que una traducción al euskera del Kempis, unos sermones de mendiburu, o un mismo poema social de Aresti, sean obras más «vascas» que, por ejemplo, la leyenda de Jaun de Alzate. debo confesar que ese 22 1971koa da euskarazko bertsioa, aztergai dugun hau 1976an gaztelaniaz argitaratu bazen ere. 23 1967an, esaterako, Kriseilu argitaletxea sortu zuen beste hainbat lagunekin, bai eta Lur argitaletxea ere, 1969an; Zeruko argia, Jakin, Oh! euzkadi eta anaitasuna aldizkarietako batzordekide izan zen; euskaltzaindiaren lizardi poesia-saria jaso zuen 1966an eta mikel Zarate saiakera-saria 1971n. 24 Arantza urretabizkaiarekin batera itzuli zuen Sarasolak afrikar iraultzaren alde (Frantz Fanon, lur), eta Arantza urretabizkaiarekin eta ramon Saizarbitoriarekin batera Mendebaleko ekonomiaren historia: merkantilismotik 1914-era arte (lur). Bestelako itzulpenak ere egin izan ditu Sarasolak, esaterako Kandido (Voltaire, lur) zein Teseu (André gide, elkar). Sarasolaren itzulpenen zerrenda eiZie elkartearen nor da nor datu-basean dago ikusgai: http://nordanor.eus/nor?id=702
ASJU, 2019, 53 (1-2), 39-82 labur beharrez, esan dezakegu oro har dialektoen arteko itzulpenei berariaz erreparatuta eta testu erlijiosoen itzulpenak aipatu besterik ez eta alegia-itzulpenetan zein teatroan itzulpenak izandako lekuaz gooeta egiteko darabiltzala itzulpenen inguruko aipamenak orpustanek, datu arkeologikoak eta kritika historikoa eginez batez ere. 6.7. Kortazar (1997): Euskal literaturaren historia txikia euskal literaturaren historiografien bilakabidean, bihurgune teorikoan aritutako irakasleen artean kokatzen du casenavek Jon Kortazar uPV/eHuko irakasle katedraduna (2012: 77), ordura arte euskal literaturaren esparruan aplikatu gabeko literatur teoriak euren tesi lanetan baliatu zituzten beste ikertzaile batzuekin batera (Ana toledo, Karlos otegi, lourdes otaegi, Aurelia Arkotxa, mari Jose olaziregi, iñaki Aldekoa, Paulo iztueta, Xabier Altzibar eta ur Apalategiren ikerlanak aipatzen ditu, zehazki, casenavek). Kritika berritzearen lana unibertsitate-transmisioarekin bateratu izana ere nabarmentzen du (ibidem). ugaria da Kortazarrek batez ere xx. mendeko literaturaz idatzitako aztergaien zerrenda, bai eta azterlanetatik ateratako ondorioak unibertsitateko ikasleen artean zabaltzeko («euskal literatura saila» bilduma aipa daiteke, generoz genero literatura garaikidearen ikuspegia eskaintzen duena) zein gizarteratzeko (besteak beste el correo, el País, Deia egunkarietan zein Babelia gehigarrian egindako ekarpenak aipa daitezke) egindako ahaleginak ere. Bada, hain zuzen ere, testuinguru horretan egindako lana da Kortazarren euskal literaturaren historia txikia: ikertzaileak ordura arte egindako lanetako gogoeta eta ondorioetatik abiatuta eta unibertsitateko ibilbide akademikoan materiala sortzeko bidean egindakoa. Kortazarrek berak adierazten du aztergai dugun lanaren hitzaurrean «testu honen azpian ikasketa proiektu bat dago, ideien moldaketa eskolari begira, 1992. urtean eginiko oposaketa baterako memoria gisa aurkeztua eta Juan mari lekuonren eskariei eta Juan Kruz igerabideren laguntzari esker plazaratua» (1997: 7). erein argitaletxearen «Saiopaperak» bilduman argitaratu zen xvi. ea xix. mendeen arteko literaturaz ari den euskal literaturaren historia txikia saioa, bi atal nagusi dituena: batetik, ahozko literaturari dagokiona eta, bestalde, idatzizko literaturari dagokiona. Historiografia gisa bainoago, eskema gisa aurkezten du egileak saio-lana: «txarrenean hau liburu hezurdura besterik ez da; onenean noiz edo noiz aurrera atera beharko dugun euskal literaturaren Historia Kritiko baten sarrerako abiapuntua litzateke hau, literatura ikuspegiaren bindikatzaile eta argitaratu diren zenbait lanei buruzko berbaldirako aukera» (1997: 7). itzulpenei buruzko aipamen oso bakanak ageri dira Kortazarren lanean. Ahozko literaturari eskainitako atalean, esaterako, bi aipamen egiten dira. lehenbizikoa «euskal baladari buruzko ikerketa» atalean egiten da; zehazki, J.A. ciden lan bat dakar hizpidera Kortazarrek, Peru Gurea lanaren harira, eta zehazten du lan horretan cidek aipatzen duela zenbait euskarazko lan frantsesetik ekarritakoak izan litezkeela (1997: 32).49 Bigarren aipamena Pastoralari eskainitako kapituluan dator, «1. defi49 Hauxe dio zehazki: «cid-ek kontsideratzen duenez, beharbada xix. hasieran bazitekeen euskal iparraldean 'juglaria berri' bat izatea, zenbait erromantze frantses euskarara aldatu zituena. Horrela sorturiko baladek aldaera gutxi eskaintzen dute, eta frantses eredua oso gertutik jarraitzen (cfr. Juaristi, 1987, 919)» (Kortazar 1997: 32).
itZulPengintZAren errePreSentAZioA AZKen 60 urteotAKo euSKAl... 63 https://doi.org/10.1387/asju.22411 nizioa. Sorrera eta historia» atalean (1997: 52): xviii. mendeko Zuberoako nekazal antzerkian egindako egokitzapenez ari da Kortazar, troyesen «Bibliotheque bleu» izeneko bilduma pastoralierrentzako gai-iturri izan zela eta liburu horietako argumentuak birmoldatzen zituztela dio: «Horrela, ez zuten hizkuntza mailako itzulpen hutsa egiten —frantsesetik zubererara—, narrazio hizkeratik antzerki hizkerara ere egiten zuten. Honela, pastoralierrak —gurasoengandik ondorengoengana pasatuz joaten zen lanbidea— benetako testu berreragiletzat har daitezke» (ibidem). ildo horretan, ahozko literaturan itzulpenak izandako eragina bistaratzen da, eta egokitzapenek literatur genero jakinetan izandako garrantziaren berri ematen du. testu idatzien atalean ere bi aipamen egiten dira: bata, errenazimenduaren garaian Joannes leizarragaz ari dela, testamendu berriaren lehen itzultzailea izan zela aipatzen du Kortazarrek, eta egilea saio-lanean aipatzeko justifikazio bi ematen ditu: literaturaz kanpoko arrazoi gisa protestantismoa pertsona eta obraren bidez nola hedatzen den azter daitekeelako, eta literaturaren aldetik erregistro kultua sortzeko saiakera egin zuelako (1997: 91). Kritika historikoa egiteko nahia nabari da aipamen horretan. Bigarren aipamena Barrokoaren garaian ematen du Kortazarrek; zehazki, testuinguru orokorraz ari dela: Pouvreau Philotearen itzultzaile izan zela aipatzen du, Axular eta Joanes etxeberriri buruzko azalpenak eman aurretik (1997: 93). testuingurua kokatzeko baliatzen da garaiko itzultzaileen berri ematea kasu horretan. oro har aipamen oso bakanak egiten dira Kortazarren lanean; edonola ere, esan dezakegu badela kritika historikorako joera bat, bai eta itzulpenen funtzio kulturala (literatur eraginak bistaratzekoa) ikusarazteko saiakera bat ere bere lau aipamenetan. 6.8. Urkizu (2000): Historia de la literatura vasca Patrizio urkizu unedeko irakasle izandakoa da, eta, hain zuzen ere, unedek argitaratu zuen aztergai dugun historiografia hau. Hitzaurrean zehazten denez, unibertsitate-erabilerarako materialen beharrak eraginda plazaratu zuen (2000: 17). urkizuk idatzi du eskuartean darabilgun historia honen zati handi bat, baina obra kolektiboa da; izan ere, xx. mendera artekoak urkizuk berak idatzitakoak badira ere, xx. mendekoak hainbaten artean idatzitakoak dira. Hala, urkizuren lumakoak dira lehenbiziko kapituluak: generoka banatzen dira kapituluetako azpiatalak, eta, era berean, azpigenerotan azpiatalak. xx. mendeari buruzko kapitulua, hainbaten artean egindakoa da: chuecak egiten du sarrera historikoa, garcíarena da «el bersolarismo del siglo xix al xxi», Aldekoarena «la poesía del xx», olaziregirena «un siglo de novela en euskera», Altzibar da «el ensayo del xx» azpiatalaren egilea eta, azkenik, urkizu bera «teatro del xx» azpiatalarena. denbora eta generoak ardatz hartuta egituratutako lana da, hortaz, hitzaurrean bertan justifikatzen denez.50 Kapituluen hasieran sarrera historikoa egiten da, testuinguru egokian uler ditzan irakurleak literatur gertakarien koordenada sozial, historiko eta politikoak. Alabaina, lasagabasterrek dioenez, ez dira sarrera horiek behar bezala lotzen kapituluetan ema50 «Por un lado en el primer capítulo hemos abordado la literatura de tradición oral, y en los siguientes una visión cronológica combinada con la separación por géneros» (2000: 18).
ASJU, 2019, 53 (1-2), 39-82 rroka ideologikoetatik aterata testura mugatu zituzten euren azterlanak (casenave 2012: 77). gainera, historiagile berriek, batez ere generoen banaketari dagokionez eta periodizazioei dagokienez, aldaketak ekarri dituzte euskal literaturaren historiografietara, eta Aldekoarenak berrikuntzak dakartza, hala nola xix. mendeko poesia herrikoiaz egindako «balorazio berezia». Hala ere, casenaveren hitzak gure eginez, oro har mitxelenaz geroz finkatutako kanon bera darabil Aldekoak 1970eko hamarkadako idazleetarainoko tartean (casenave 2012: 84-86). Bestalde, euskal historiografietan gertatzen ari den joerarekin bat, Aldekoarenak garaikidetasunari ematen dio lehentasuna (casenave 2012: 86-87).55 euskal testuetako poetikaren historia egitea du asmo nagusi Aldekoak, eta esan daiteke 2004a baino lehen metatutako esperientziaren eta jakintzaren ildotik, eta aurreko ikerlanek emandakoei tiraka idatzitakoa dela Historia de la literatura vasca (erein, 2004). lan hori berori lau urteren buruan argitaratu zen euskaraz, muñozek itzulita: euskal literaturaren historia (erein, 2008).56 euskal testuak dagozkien testuinguru historiko, sozial, politiko eta ekonomikoetan kokatzetik haratago, Aldekoa ez da mugatzen bere azterketan idazleen biografiaren eta idazleek idatzitako obren zerrenda ematera: autoreak sailkatu egiten ditu, garaian garaiko literatur joeren arabera kokatzeko, autoreen helburuaren berri ematen du, autoreak eta lanak konparatzen ditu, autoreen eraginen eta oihartzunen berri ematen du. testuei dagokienez, ez du aurreko historietan bezainbesteko arreta jartzen autoreen idaztankeran, testuen gaiak, irudiak, motiboak, irakaspenak… ditu mintzagai nagusi. ildo horretan, eta euskarara eta euskaratik egindako itzulpenaz egiten diren aipamenetatik erauzitakoei erreparatuta, itzulpenak ez dira berariazko aztergai bere historiografian: zeharkako aipamenak egiten dira itzulpenei buruz, beste gai batzuei buruz ari dela txertatzen dira, testuinguruaz zein autore batez esaten dituenak osatzeko. euskaratik egindako itzulpenei dagokienez, testuen arrakastaren erakusgarri darabiltza Aldekoak. esate baterako, Jose Azurmendiren espainolak eta euskaldunak lanaren harrera onaren (2008: 233) zein 100 metro nobelaren garrantziaren erakusgarri aipatzen ditu bi lan horien gaztelaniazko itzulpenak (2008: 233, 261). euskarara egindako itzulpenez denaz bezainbatean, interesgarria da Aldekoaren diskurtsoa, itzulpenaren funtzio kulturala agerrarazten hasten delako modu nabarmenagoan aurretik aztertu ditugun historiografien aldean, eta, gainera, erkatu ere egiten duelako beste literatur mugimendu batzuetako itzulpenaren funtzioarekin. Aldekoak, beste hainbat historiografok bezala, literatur joera eta eraginekin lotzen ditu euskarara egindako itzulpenak, eta, halaber, beste historiografo batzuek bezala, genero batzuen 55 «euskal literaturaren historia orokorra aurkezten du, hots, bost mende. Azken berrogeita hamar urteek, Bigarren gerlatik landa Aresti, mirande eta txillardegirekin hasten diren garai moderno eta garaikideek, liburuaren erdia hartzen dute nonbait han. eta, beti liburu berean, xx. mendeko azken berrogeita hamar urteek bederatzi sartze ezberdin badituzte, liburu osoak hogeitamar sartze dituelarik. Abantxu sartzeen erdia azken mende laurdenarentzat: aurreko historiekin konparatuz periodizazioa erabat aldatua da eta badirudi literatura garaiak gero eta lasterrago iragaiten direla» (casenave 2012: 87). 56 Aipagarria da hemen jorratu ditugun beste historiografia batuen kontrako bidea egin zuela historiografiaren itzulpenari dagokionez: kanpora begira idatzitakoa euskarara dakar ondoren Aldekoak (Sarasolarenak, adibidez, kontrako bidea egin zuela esan dezakegu: bertorako idatzitakoa kanpora eramatea, alegia).
itZulPengintZAren errePreSentAZioA AZKen 60 urteotAKo euSKAl... 67 https://doi.org/10.1387/asju.22411 testu fundazionaltzat jotzen ditu.57 ez hori bakarrik, ordea: genero batzuetako alor eta estilo-aberastasunerako iturritzat ere jotzen ditu, adibidez, 1980ko hamarkadako haur- eta gazte-literaturaz diharduenean.58 Halaber, esan dugunez, literatur joeren eta joera-aldaketen ildotik aipatzen ditu Aldekoak euskarara egindako itzulpenak, baina ez modu orokorrean soilik, ezen berariaz dio autore jakin baten asmo poetikoen eta haren literatur eraginen ispilu dela autore jakin batek itzulitakoa, beste behin ere itzulpenen funtzio kulturala agerraraziz. esaterako, lauaxetak «bere itzulpenen bitartez bere asmo poetikoen berri» (2008: 205) ematen duela aipatzean, itzulpenek agerrarazten dituzten eragin literarioak bistaratzen dira. Autoreek egindako itzulpenak literatur eraginen erakusgarri dira, beraz, Aldekoaren ustez, eta beste adibide bat aipatze aldera, Arestiren literatur eraginak direla eta, bilbotar poetak Blas de oterorenak itzuli zituela diosku Aldekoak: «egan aldizkariak Blas de oteroren hamar poema argitaratu zituen, Arestik itzuliak. Blas de oteroren Pido la paz y la palabra (1955) poema-liburuak zirrara handia egin zion Harri eta herriko poetari» (2008: 245). itzulgaien zergatiak eta hautuen zirkuituak arrazoitzeko bidea ematen dute Aldekoaren gisa horretako aipuek. ildo berean egindako aipamena da Sarrionandiaren itzulpenez egindakoa, eta itzulpen horiek idazle gazteagoengan izandako eraginaz ere mintzo da: Atxagaren eta Sarrionandiaren aipamen literarioek lortu dute euskarazko itzulpenen bidez poeta gazteenen sentiberatasuna akuilatzea, eta, kasu batean baino gehiagotan, bete-betean asmatu dute irakurleen barrukotasun sentibera hunkitzen. Horrela jarri ziren gurean lehenengo aldiz abian, alegia, euskaraz, carl Sandburg edo Sylvia Plath bezalako poetak. (Aldekoa 2008: 366) Hala, Aldekoaren historiografiako hainbat pasartetan euskarara egindako itzulpenak euskal idazleen luman izandako eraginari buzuko azalpenak ematen dira, batez ere euskal sortzaileek egindako itzulpenen datu arkeologikoak ematearekin bat. euskaratik egindako itzulpenak, berriz, euskaraz sortutako lanek irakurleen artean izandako harrera onari loturik azaltzen dira. 6.10. Olaziregi (2012): Basque Literary History mari Jose olaziregi Alustiza uPV/eHuko literatur irakaslea gurean zein atzerrian ibili izan da literaturaren alorra lantzen eta sustatzen, eta, nolabait, ildo horretan bideak jorratzeko zuzendutako lana da Basque Literary History, euskal literaturari buruz ingelesez argitaratutako lehenbiziko historiografia. Kanpora begirako egindako lana da, eta proiektuaren helburua da mundu anglosaxoiko ikertzaileei euskal autoreei bu- 57 Besteak beste, isaac lópez mendizabal euskal haur literaturan mugarri izan zela aipatu eta segidan, ildo bereko zenbait autore itzuliren berri ematen digu: «oscar Wilde, Schid, giulio c. croce eta grimm anaien haur ipuinen itzulpenak ere egin ziren garai hartan» (2008: 156). eta haur eta gazte literaturako zein euskal fikziozko testu fundazional gisa ez eze, antzerki-taldeen suspertzearen harira, itzulitako hainbat obraren eta autoreren zerrenda ere ematen du (2008: 157). 58 «Hainbat alor eta estilotako autoreak itzuli ziren: giovanni rodariren fantasia, christine nöstlinger-en errealismo kritikoa, roald dahlen fantasia edo marie gripperen errealismoa. ez ziren falta izan xix. mende urrunetik edo xx. mendearen lehenengo erdialdetik fantasia eta irudimena zerien haur literaturako liburuak. alicia, lewis carrolena; Pinocho, carlo collodirena edo Printze txikia, Antoine de Saint-exupérirena. gerora ekarriko ziren orobat euskarazko haur literaturara mark twain, r.l. Stevenson, Julio Verne edo James m. Barrieren obrak» (2008: 376).
ASJU, 2019, 53 (1-2), 39-82 ruzko gaiak eskuragarri jartzea; nolabait, mendeka eta generoka erraz kontsulta zitekeen liburua egitea bilatu zen (komunikazio pertsonala, 2016/06/10). olaziregi editoreak berak zehazten duenez (komunikazio pertsonala, 2016/06/10), talde-lana baino gehiago, lan kolektiboa da; atal bakoitza egile aditu batek idatzi du, nork bere aldetik. Antolaketa horrek literatura munduan dagoen espezializazioari (garaika, generoka...) erantzun nahi zion, arlo zehatz bateko adituari arlo horri dagokion informazioa eskueran jartzeko. liburuak bi sarrera ditu: lehenengoan, olaziregik «Preface» deitu eta sinatzen duenean, egiturazko eta metodologiazko oharrak egiten dira. olaziregik xehetasunez azaltzen ditu liburuaren helburuak, hartzaile potentzialak nahiz egituraren arrazoiak. Jarraian datorren sarreran, lasagabasterrek sinatu eta «Foreword» izenpean datorren horretan, lasagabasterrek liburuko atalen oinarrian dagoen marko teoriko-metodologikoa azpimarratzen du, eta euskal literaturaren historiografian kokatzen. olaziregik zehazten duen bezala, liburuak asko zor dio even Zoharren polisistemen teoria gidatzen duen funtzionalismo dinamikoari (2012: 9). Bere aldetik, «Foreword» atal horretan lasagabasterrek even Zoharren baieztapen hori azaldu egiten du, esanez historiografiako partaideei emandako premisetako bat hau izan zela: testuak euskal literatur sistemaren barruan txertatzeko eta kontestualizatzeko ahalegina egin zezatela (olaziregi 2012: 13). casenavek Aldekoaren historiografiari buruz agertzen dituen ideietako batekin bat eginik (2012: 86-87), historiografia honetan ere garaikidetasunari ematen zaio garrantzia: euskal literatura modernoari eskainitako atalak hartzen du bai espazio handiena, bai historiografia egiteko berrikuntzarako joera; izan ere, lehenagoko historiografietan agertu ez diren kapituluak txertatu ziren historiografia honetan: bat euskarara itzulitako literaturari eskainia, eta beste bat «Beste euskal literatura batzuk» deritzenei, hots, euskal idazleek euskararen lurraldeko beste hizkuntzetan idatzitako literaturari eskainia eta diasporan idatzitakoari eskeinia (ikuspegi postkolonialak laguntzen dio estibaliz ezkerrari gazteleraz eta frantsesez idazten duten euskal idazleez gainera, diasporan ingeleseez ari izan direnez jarduteko). olaziregik gertutik jarraitu izan du itzulpenaren balioa, eta literatur nazionaletatik haragoko literaturaren definizio transnazionaletan jarri izan du arreta behin baino gehiagotan. Hain zuzen ere, hori islaturik ageri da historiografia honetan, bai edukietan, bai proiektuan bertan (gogora dezagun kanpora begira ondutako lana dela). Zentzu horretan, azpimarratzekoa da ikerketa sistemikoetan literatura itzuliak funtsezko garrantzia hartzen duela hausnarketa historiografikoetan. Hortik, segur aski, olaziregiren liburu honetan literatura itzuliak duen ikusgarritasuna. Hiru atal nagusitan emanik dator euskal literaturaren historia. lehenik ahozko literaturari eskainitako atala dugu. etxebarriak emana da baladak, esaera-bildumak, ahozko testuak… hizpide dituen kapitulua, eta gartziak emana da bertsolaritzaren historiari buruzko kapitulua. Ahozko literaturari buruzko atal horretan ez dago itzulpengintzari lotutako aipamenik. Bigarren atala euskal literatura klasikoari eskainitakoa da, xvii. mendean hasi eta xix. mendera artekoak jorratzen dituena, hiru azpiataletan. Arcocha-Scarcia eta oyharçabalek idatziak dira lehenbiziko biak: «the Sixteenth century: the First Fruits of Basque literature» eta «the Seventeenth century: the Publishing and development of Septentrional Basque letters», hurrenez hurren. Hirugarren azpiatala, «the eighteenth and nineteenth centuries: Bridge across Borders» Haritschelharrek emana da. Azkenik, hirugarren atala euskal litera-
ASJU, 2019, 53 (1-2), 39-82 cocha-Scarciaren eta oyharçabalen diskurtsoaren aldean, hortaz, bestelakoa da Haritschelharrek itzulpenari begiratzeko duen modua, beharbada ikuspegi klasikoago bati lotua. Haritschelharrena bestelakoa da, halaber, olaziregiren ikuspegiaren aldean, ezen, azken horrek zenbait itzulpen euskal literaturako testu aitzindaritzat jotzen ditu, eta euskal idazleen profesionalizazio-bidean kontuan hartzeko jardueratzat jotzen du itzulpengintza: batetik, itzulpenak euskal idazleen testuak legitimizatzeko bidea dela aipatzen du; bestalde, euskal idazleak ekonomikoki beregainak izateko tresna dela aitortzen du. Horrez gain, autoreen bio-bibliografiak osatzeko datu gisa aipatzen ditu itzulpenak olaziregik, eta lantzean, autore batek itzulitako obrak autore horren eragin eta inspiraziorako autore-ereduen erakusgarri ere badirela zehazten du. gainerako autoreengandik bereizten da olaziregi itzulpenaren tratamenduan, euskaratik beste hizkuntza batzuetara egindako itzulpenak aipatzean: modu sistematikoan ematen du horien berri (gainerako autoreek ez bezala); gainera, beren-beregi aipatzen du euskaratik beste hizkuntza batzuetara egindako itzulpenen kopurua, eta oraindik ere kopuru hori txikia dela salatzen du, kanporako itzulpenak sustatu behar direla aldarrikatuz: arestian esan bezala, olaziregiren ustez, kopurua handitzeak ez dakar euskal autoreen ikusgaitasuna soilik, euskal idazleen profesionalizaziorako bidea ere bada. urkizuk bere historiografian (2000) agertzen zituen joerak agertzen ditu historiografia honetan idatzi duen kapituluan: itzulpenak kontuan hartzen ditu euskal teatroaren osagai gisa; oro har, itzulitako teatroaren harrera eta kritika gaitzesleei buruzkoak gailentzen dira egiten dituen aipamenetan. urkizuk bezala, etxanizek ere tokia egiten die itzulpenari buruzko aipamenei: zenbait itzulpen giltzarritzat jotzen ditu haur- eta gazte-literaturaren zenbait garaitan, bai testu fundazional izanagatik, bai aniztasuna bermatzeko bide izanagatik. lópez gasenik itzulpenari eskaintzen dio bere kapitulua beren-beregi. lehenago esan bezala, ez dagokio soilik aro garaikideari, baina edonola ere, artean euskal literaturari buruzko historiografietan landu ez bezalako alderdiak plazaratzen ditu: euskaraz emandako itzulpenei buruzko kuantifikazioari buruzko zenbait datu dakartza, eta arreta jartzen du itzulpenak euskal literaturan izandako rol nagusietan. Kapitulu honetan datu arkeologikoak interpretatzen ditu, eta itzulpenaren historiarako azalpena eta kritika egin. oro har, beraz, lópez gasenirena euskarara egindako itzulpenek euskarazko literatur sisteman izandako lekuaz gogoeta egiteko saioa da, itzulpengintzaren betaurrekoak jantzita, itzulpengintzatik itzulpengintzari begiratzeko saioa. datu kuantitatiboei erreparatzeko egiten duen lana nabarmentzekoa da, Sarasolaren historiografiaz geroztik ez baita halakorik egin aztergai izan dugun corpuseko historiografietan. gogoratzekoa da, gainera, Sarasolarenean ez zirela itzulpenei buruzko datuak interpretatzen. olaziregiren historiografian (2012), oro har, euskal itzulpenak izandako funtzioen artean nabarmendu gura denik baldin bada, literatur generoetako funtzio fundazionala eta itzulpenak literatur joeretan eta autoreengan izandako eragina (funtzio kulturala eta profesionala edo ekonomikoa) dira. Halaber, euskaraz sortu eta beste hizkuntza batzuetara egindako itzulpenak aintzat hartzeko eta euskal literatura itzuliak atzerrian izandako harrera jasotzeko saioa ere egiten da lehenbizikoz modu nahiko sistematikoan euskal historiografien historian. edonola ere, agerian daude oraindik aurretik zetozen historiografietan nabarmendutako itzulpenari buruzko jarrera eta pertzepzioen arrastoak zenbait ikertzaileren habitusean.
itZulPengintZAren errePreSentAZioA AZKen 60 urteotAKo euSKAl... 73 https://doi.org/10.1387/asju.22411 zardi, Lauaxeta, Orixe, Hermes», «2. national Allegories Txillardegi, Laxalt, Martín Santos», «3. neolithic and industrial Basques Krutwig, Oteiza, aresti», «4. modernity's Failure Saizarbitoria, Lertxundi, Guerra Garrido»). itzulpenei lotutako aipamena lizardiren Bihotz begietanen edizioari dagokio: euskarazko jatorrizko testua ondoan gaztelaniazko itzulpena txertatu zela adierazten da, testua zaila zelako orduko irakurleentzat, eta irakurlea jatorrizkoaren eta itzulpenaren artean zegoela dio gabilondok, ezin zuelarik nazionalista izan gaztelaniaren laguntza inpururik gabe (2016: 222-223). itzulpenen aipamenen neurria parekoa da «6. global difference and Postnationalism» kapituluan (azpiatal hauek ditu: «1. globalizing Basque otherness atxaga, Irigoien, Pinilla», «2. Women's literature and exile Urretabizkaia, Mintegi, Borda, Jaio», «3. Postnational Hybridity Borda, Sagastizabal, epaltza, Montoia, Osoro», «4. neoliberalism, Autobiography, and Affect Juaristi, Savater, Onaindia, Uribe», «5. the end of the long 20th century Saizarbitoria, rodriguez, Lujanbio, Galfarsoro»). Atxagaren Obabakoak lanaren euskaratik beste hizkuntza batzuetara egindako itzulpenak aipatzen ditu gabilondok kapitulu honetan, euskal literaturaren errepresentazioa materializatzen dutela eta (2016: 246), baina gaztelaniako bertsiotik abiatuta egin direlarik, euskal literaturaren minorizazio egoera erakusten duela nabarmenduz (2016: 248). oro har, esan dezakegu gabilondok bere historiografiarako aipatutako lanak komentatzeko egiten dituen itzulpen-aipamen bakanetan kritika historikoa eta azalpena egiteko saiakera dagoela; edonola ere, ez dugu sistematikotasunik topatu itzulpenen aipamenetan. euskarara egindako itzulpenen kasuan testuingurua kokatzeko baliatzen dira, eta itzulpenari esleitzen zaion funtzioa, kasu horietan, legitimaziozkoa da. Halaber, gabilondok hautatzen dituen autoreen euskarazko testuetan beste hizkuntza batzuetan idatzitako testuak nabarmentzeko joera dagoela esan dezakegu. Bestalde, gabilondok egiten dituen itzulpenen aipamen bakanen artean, euskaratik beste hizkuntza batzuetara egindako itzulpenen kasuan nabarmentzen diren ideiak bi dira: batetik, euskararen eremu geografikoan bertan euskaraz irakurtzeko ezintasuna nabarmentzen da (hortik itzulpenaren beharra), bai eta nazioartekotze-prozesuan gaztelaniarekiko mendekotasuna ere. labur eta orokor esanik, euskarazko testuen historian beste hizkuntza eta kultura batzuekiko mendekotasuna agerian jartzen da itzulpenen inguruan egindako aipamenekin historiografia honetan. 7. Ondorio gisa: itzulpenaren errepresentazioaren bilakabidea euskal historiografia literarioetan Aurrerago azaldu dugu rubio tobarren ustez tarte txikiak eskaini izan zaizkiola oro har itzulpenari literatur historiografietan (2013: 243). Azterketa honetarako hautatutako corpusean ikusi dugunez, euskal literaturari buruzko historiografietan itzulpena ageri, agertzen da, eta errepresentazioa (hots, itzulpenari eskaintzen zaion tartea eta diskurtsoa) lantzen den literatur aroaren eta historiografia egiten den ikuspegi metodologikoaren araberakoa da. Halaber, nork bere ikuspegitik, nork bere habitusari eutsita, historiografoek itzulpenaren askotariko funtzioak agerrarazi dituzte. Beheko taulan ikus dezakegu artikuluaren hasieran planteatutako lehen bi helburuekin lotutako datuen laburpena (euskal historiografietako itzulpenari buruzko diskurtsoak aztertzea eta sailkatzea eta itzulpenak euskal literaturaren eraikuntzan izandako funtzioa aztertzea):
ASJU, 2019, 53 (1-2), 39-82 2. taula Azterketaren ondorioak laburbilduz 1. arg. Baliatutako bertsioa Historiografien aroa (Casenave 2012) Itzulpenari buruzko diskurtsoa Itzulpenak euskal literaturaren eraikuntzan izandako tartea 1960 mitxelena (2011): Historia de la literatura vasca eredu nazionala ezartzea eta gizarte-zientzien ekarpena — datu arkeologikoak, kritika eta azalpena, denetarik baina ez beti. — euskarara egindako itzulpenen itzulpen-prozesua balioesteko, irizpide linguistikoak ardatz. — Sormena/itzulpena bereizketa argia. — euskarazko testuen historia. — denborak aurrera egin ahala itzulpenari buruzko aipamen gutxiago. — Aipatzen dira itzulpenaren funtzio dialektologikoa, didaktikoa eta fundazionala (landu gabeko literatur esparruak lantzeko bide da euskarara egindako itzulpena) eta funtzio kulturala (literatura garaikiderako batez ere: joera berrien erakusgarri). 1961 Villasante (1979): Historia de la literatura vasca — Batez ere euskaratutako testuei buruzko datu arkeologikoak. — inoiz itzulpenen bat iruzkinduz gero, xede testuari eta harrerari erreparatzen zaio. — Sormen testuen eta itzulpenen arteko muga lausoa. — testuen bilketa (akumulazioa). — itzulpenen aipamen gehienak xix. mendera bitartean. — itzulpenak historiografian txertatu izanaren inguruko gogoetarik ez. 1971 Sarasola (1976): Historia social de la literatura vasca — datu arkeologikoak eta kritika historikoa. — Sormena/itzulpena bereizketa argia; egokitzapenak sailkatzeko zailtasunei buruzko aitorpena. — euskarara itzulpena: testuen literaturtasuna ukatzeko bide, itzulpenaren balioa linguistikoa da. — Beste hizkuntzetarako itzulpena: legitimazio bide. — itzulpenak historiografian txertatu izanaren inguruko gogoeta: bestelako literaturan ez bezala baliatu da, literatur txikiaren ezaugarriei men eginez. — Funtzio fundazionala (eleberriaren eta saiakeraren kasuetan). — itzulpena: autoreen ekoizpenaren osagarri. — denboran aurrerago, itzulpen aipamen gutxiago.
itZulPengintZAren errePreSentAZioA AZKen 60 urteotAKo euSKAl... 75 https://doi.org/10.1387/asju.22411 1. arg. Baliatutako bertsioa Historiografien aroa (Casenave 2012) Itzulpenari buruzko diskurtsoa Itzulpenak euskal literaturaren eraikuntzan izandako tartea 1979 mujika (1979): Historia de la literatura euskerika materialen ugaritzea & berritze metodologikoaren garaia — datu arkeologikoak eta kritika historikoa. — euskarara egindako itzulpena: testuen literaturtasuna ukatzeko bide. — Xede testuaren balioespen linguistikoa (sarri gutxieslea). — Sormena/itzulpen bereizketa, egokitzapenak itzulpenetara lerratuz. itzultzaileak izendatzeko termino sistematikorik ez, ordea. — xvii. eta xviii. mendeetan egiten dira itzulpenei buruzko aipamen gehienak eta ordutik aurrerakoak orokorragoak dira. — Funtzio linguistikoa du itzulpenak: euskara lantzeko bide da. — Funtzio fundazionala du itzulpenak: genero jakinetako lehenbiziko testuak itzulpenak dira. 1987 Juaristi (1987): Literatura vasca — datu arkeologikoak, kritika historikoa eta azalpena. — euskarara egindako itzulpenak izanagatik, itzulitako berdin dute testuek balio literarioa. — Bereizi egiten dira egokitzapenak, itzulpenak eta sormen-lanak. — ikuspegi konparatista (bertako itzulpen-prozedurak eta beste esparru batzuetakoak erkatu). — itzulpenaren harrerari eta idazle-itzultzaileen posizio soziologikoari buruzko oharrak. — xx. mendera hurbildu ahala itzulpen-aipamenak gutxitu. — Funtzio fundazionala: itzulpenak generoen garapenean izandako garrantzia aitortzen da. 1996 orpustan (1996): Précis de littérature basque — datu arkeologikoak eta kritika historikoa. — euskarara egindako itzulpenari balio linguistikoa aitortzen zaio, idazkera literarioari loturik. — Hizkuntzen artekoa ez ezik, hizkuntza beraren baitako prozeduratzat jotzen da. — euskaratik euskarara egindako itzulpena dialektoen arteko aldea murrizteko zein areagotzeko tresna. — itzulpena historiografian sartzeari buruzko gogoeta esplizitua: itzulpenak garai eta idazkera dialektal jakinen adierazgarri dira. — Funtzio dialektologikoa, pedagogikoa eta fundazionala (generoen lehenbiziko lanketa) xx. mendera arteko testuen kasuan. — Funtzio kulturala xx. mendetik aurrera (itzulpena literatur irekiduraren irudi).
ASJU, 2019, 53 (1-2), 39-82 1. arg. Baliatutako bertsioa Historiografien aroa (Casenave 2012) Itzulpenari buruzko diskurtsoa Itzulpenak euskal literaturaren eraikuntzan izandako tartea 1997 Kortazar (1997): euskal literaturaren historia txikia materialen ugaritzea & berritze metodologikoaren garaia (jarraipena) — itzulpenari buruzko aipamen bakanak. — Kritika historikoa egiteko saiakera. — itzultzailea aipatzeko justifikazioa: erregistroari egindako ekarpena. — itzulpenaren funtzio kulturala: itzulpena ahozko literaturaren nolakotasunak ulertzeko bide. — itzulpena garaiko testuingurua kokatzeko bide. 2000 urkizu (2000): Historia de la literatura vasca — datu arkeologikoak, kritika eta azalpena. — testuen zergatiaren, harreraren eta irismenaren zantzuak azalarazteko saiakera. — euskarara egindako itzulpenak ez eze, euskaratik egindakoak aipatzen dira (legitimazio bide da euskaratik beste hizkuntza batzuetarako itzulpena). — itzulpena garaian garaiko literatur joerekin lotzen da. — Bereiz jorratzen dira testu erlijioso itzuliak eta bestelakoak. — Aztertutako generoak ugaritzearekin batera, datu arkeologikoak eta itzulpenak generoaren garapenean izandako tarteari buruzko azalpenak ugaritzen dira. — Azpiatal bereiziak eskaintzen zaizkie itzulpenei. — Funtzio dialektologikoa, didaktiko atea fundazionala aipatzeaz gainera, baita kulturala ere. 2004 Aldekoa (2008): euskal literaturaren historia — datu arkeologikoak (idazleak itzultzaile direnekoak, batez ere) eta azalpena. — testu itzulia ez da aztergai, datu osagarri da. — euskaratik egindako itzulpena: harrera onaren erakusgarri. — euskarara egindako itzulpena: joera literarioen eta eraginen erakusgarri, estilo-aberastasunaren iturri. — itzulpenari buruzko oharrak orekatuak ezarritako literatur garaiei dagokionez. — itzulpenei buruzko aipamenak idazleei eta testuinguruari buruz esaten direnen osagarri. — Funtzio fundazionala. — Funtzio kulturala, literarioa.
itZulPengintZAren errePreSentAZioA AZKen 60 urteotAKo euSKAl... 77 https://doi.org/10.1387/asju.22411 1. arg. Baliatutako bertsioa Historiografien aroa (Casenave 2012) Itzulpenari buruzko diskurtsoa Itzulpenak euskal literaturaren eraikuntzan izandako tartea 2012 olaziregi (2012): Basque Literary History Azken hamarkadako lanak: eredu berriak — datu arkeologikoak (batez ere euskaratik egindako itzulpenenak), kritika historikoa eta azalpena. — itzulpena euskal literaturaren barne-sistema gisa irudikatzen da lehenbizikoz, kapitulu beregaina eskaintzen zaio. — euskaratik eta euskarara egindako itzulpenen inguruko aipamenak sistematizatzeko joera. — itzulpenaren funtzio kulturala nabarmentzen da (literatur sistemako parte, alfabetoa finkatzeko bide, autoreen inspirazio iturri, aniztasuna bermatzeko bidea, kanonizaziorako bidea). — itzulpenaren funtzio ekonomikoa eta sinbolikoa lehenbizikoz aipatzen da (itzulpena autoreen profesionalizaziorako bide da). — Funtzio linguistikoa. — Funtzio fundazionala. 2016 gabilondo (2016): Before Babel. a History of Basque Literatures — itzulpenari buruzko aipamen bakanak. — Kritika historikoa eta azalpena. — euskara egindako itzulpenak: legitimazioa eta testuen polifonia. — euskaratik egindako itzulpenak: euskaraz irakurtzeko ezintasuna eta gaztelaniarekiko mendekotasunaren erakusgarri. — Funtzio linguistikoa: mezu ulergaitzaren transmisioa. — Funtzio kulturala: itzulpena literatur joeren adierazle. — Funtzio sinbolikoa: itzulpena hizkuntzaren estatusa aldatzeko bide eta beste eremu batzuekiko mendekotasunaren isla.
ASJU, 2019, 53 (1-2), 39-82 Jarraian, aurreko taulan irudikatutako bilakabidea azaltzeko saioa egingo dugu. lehenbizi, historiografietan itzulpena txertatzeaz egindako gogoetaz ariko gara; izan ere, itzulpenaz esaten denaz gain, garrantzitsu iritzi diegu hausnarketa metodologikoei, alegia, aztertzeari euskal historiografoek gogoetarik egin ote duten itzulitako testuak euren lanetan sartu izanaz. Horri loturik, mitxelenak argi agertzen du hasiera-hasieratik: berea zenbait garaitarako euskal literaturaren historia bat baino gehiago, euskal testuen historia da, eta horregatik hartzen ditu kontuan historiografian txertatutako testu guztiak (itzulpenak barne); hori dela bide, itzulitako testuei buruzko azalpenetan ez da testuen literaturtasuna auzian jartzen. Beste autore batzuek auzitan jartzen dute itzulpenen literaturtasuna edo balio literarioa, kasurako Sarasolak, Haritschelharrek eta mujikak (azken horrek bietarik egiten du; alegia, zenbait testuri balio literarioa esleitzen die, beste batzuei ez, baina irizpideak azaldu gabe); edonola ere, denek txertatzen dituzte itzulpenak euren historiografietan. Aurrekoari lotuta, Villasantek zalantza agertzen du txertatu behar ote lituzkeen, baina zalantza ez da modu esplizituan agertzen, baliatzen dituen hitzetatik ondoriozta daiteke, nolabait; izan ere, ez du gaiari buruzko berariazko gogoeta metodologikorik egiten. Sarasolak, adierazten du lehenengoz gure corpuseko historiografien bilakabidean itzulpenak historiografian txertatzeari buruzko zalantza esplizitua, nahiz eta justifikatu egiten duen txertatu izana: bere ustez, itzulpenek ez dute balio literariorik, baina bere historiografian txertatu egiten ditu, gure literatur sistemaren ezaugarriak direla eta. Azaltzen duenez, ez da hala egiten bestelako literaturetan. orpustanek ere gogoeta esplizitua egiten du, eta itzulpenak txertatu izana justifikatzeko bi arrazoi nagusi ematen ditu: itzulpenak garai jakin bateko adierazle izatea eta idazmolde edo dialekto zehatz baten adierazle izatea. neurri batean edo bestean, balio eta eragin literario askotarikoak esleitzen dizkiete itzulpenei gainerako historiografoek (Juaristi, urkizu, Aldekoa), nahiz eta gaiari buruzko gogoeta metodologiko espezifikorik egin ez. ostera, hala egiten du olaziregik: itzulpenak literatur historiografietan txertatzeari buruzko gogoeta esplizitua egiten du, eta nabarmentzekoa da bere historiografian itzulpenari egiten dion tartea, itzulpena literatur sistemako azpisistema bat dela eta. Kortazarrenean, gabilondorenean bezala, ez da egiten itzulpenen inguruko gogoetarik, eta itzulpenari buruzko aipamenak, era berean, bakanak dira. Historiografoek itzulpenak aipatzean darabilten ikuspegiari dagokionez, esan daiteke mitxelenak itzulpenaren prozedura linguistikoari begiratzen ziola oro har, eta aipatzekoa da mitxelenak egindako oharrak baliatu izan dituztela aurrerantzean gainerako historiagile askok xx. mendea baino lehenagoko testuak iruzkintzean. Aztertutako lehen historiografietan itzulpenaren funtzio linguistikoa soilik agertzetik bestelako funtzio batzuk azalarazteko joera nabari da historiografietan aurrera egin ahala: batez ere funtzio kulturalak nabarmendu izan dira, baina ez horiek bakarrik; esate baterako, olaziregiren azken historiografian itzulpenak literatur eremuan betetzen duen funtzio ekonomikoa eta sinbolikoa ere ikusarazten direla ikusi dugu. Aipamen gutxi egiten diren arren, balio sinbolikoa ageri da gabilondorenean ere. etxanizek dioen moduan, «euskararen egoerak, eremu urriko hizkuntza, populazio gutxikoa eta inguruko hizkuntzetatik nahiko berezia izateak izugarrizko pisua izan du gure literaturaren garapenean» (2010: 826). Hala, «sortzaileek euskara bera izan dute kezka eta idazlanak plazaratzearen arrazoi nagusia» (ibidem). ideia horri berari euts dakioke itzulpenek literatur historiografietan izandako agerpenari begiratuta:
itZulPengintZAren errePreSentAZioA AZKen 60 urteotAKo euSKAl... 79 https://doi.org/10.1387/asju.22411 euskal literaturaren historiografietan itzulpenak duen errepresentazioa euskararen eta euskal literaturaren egoerari zor zaie besteak beste, bai eta itzulpen ikasketen garapen orokorrari, itzulpenaren kontzeptualizazioari zein horiek denek euskal kulturan izandako islari, hots, euskal itzulpenaren eremuak izandako bilakaerari ere. Bada, mujikak bere historiografian hizkuntza zorrozteko tresna gisa aurkezten zuen itzulpena, eta sormen-lanei balio literario handiagoa eman zien itzulpenen aldean. Bide horretan, «euskal» kultura eta literatura agerrarazi eta sustatu nahian baloratu izan dira, gainera, itzulpenak zenbait historiografiatan. oro har, idazleak eta sortzaileak goratu izan dira historiografia horietan. Villasantek, esaterako, itzulpenen edo egokitzapenen bertakotzea modu positiboan zekusan, eta, nolabait, itzulpen sortzailearen alde lerratu zen. Juaristiren historiografian gaur egun arte iraun duen ideia bat ageri da: poesia itzultzeko poeta hobesten da; sortzailea, hortaz. Villasantek itzulpenaz plazaratzen duen beste ideia bat hauxe da: itzultzaileak errazago du formari erreparatzea, ez duelako sortzen baliatu beharreko indarrik xahutu behar. ikusten dugunez, itzulpena prozedura formaltzat jo izan da, eta hala iruzkindu izan da literatur historiografietan, hizkuntza batetik besterako hizkuntza-aldaketa balitz bezala. denborak aurrera egin ahala, arean aldatu da ikuspegia, eta hizkuntza zorrozteko tresna izateaz gain, euskal literaturan lehenago jorratu gabeko hainbat literatur esparru jorratzen hasi izana ere agerrarazi dute zenbait historiografok; horrela egin zuen mitxelenak, esaterako, itzulpen profanoen kopurua handitzen hasi zenekoa aipatu zuenean. nolabait, itzulpenaren funtzio literarioa agertzen hasi zen mitxelenarenean. casenavek definitutako historiografien eguneratze teorikoa gertatu aitzineko historiografietan, ia historiografia gehienetan, itzulpenaren balio linguistikoa goratu eta itzulpenaren balio literarioa ukatu egiten da. Sarasolaren historiografian, adibidez, itzulpena obra baten legitimazio-bidea dela onartzen bada ere, lan zehatzak itzulpen izatea baliatzen du historiagileak lan horiek jatorrizko euskarazko literatur lanekin erkatzean itzulpenen balio literarioa ukatzeko; beraz, aldi berean izango litzateke itzulpena literatur lan baten balioaren goraipatzaile eta ukatzaile. Halatan ere, Sarasolak, euskal literatur lanak zenbatesten dituenean, aintzat hartzen ditu itzulpenak. Arestian aipatu dugun moduan, ordea, azaldu egiten du beste herrialde batzuetako literatur historiografietan ez liratekeela kontuan hartuko, eta euskal literaturaren kasuan hala egiten dela literatur sistemaren ezaugarriak direnak direlako. ikus dezakegunez, itzulpenak dagokigun literatur sistema txikiaren edo mendekoaren errepertorioa eta historia betetzeko eta osatzeko tresna gisa baliatu izan dituzte zenbait historiografok (nahiz eta ez duten esplizituki zehaztu). gure ustez, hala egin izanaren arrazoia, seguruenik, historiografiak eraikitzeko eredu nagusia eredu nazionala izan izana da, casenavek zehaztu bezala (2012: 21); nolabait, euskarara egindako itzulpenak euskal literaturaren barneko osagaitzat jo izan dira euskal literatura bat badela frogatu eta justifikatu beharrez, euskal testuen corpusa handitzeko. nolanahi ere den, horrela egitea zilegi ote den esplizituki plazaratu izan du autore batek baino gehiagok. Horiek horrela, euskarara egindako itzulpenek funtzio sinboliko nabarmena bete izan dutela esan dezakegu, literatur esparrua bera autonomizatzen eta normalizatzen hasi arte, eta geroago ere bai. gerora etorri dira euskal historiografietan itzulpenaren beste funtzio batzuk agerrarazteko ahaleginak, batez ere literaturari ikuspegi sistemikotik begiratzeko ahaleginetik eta literatura konparatua egitetik: zenbait literaturaren historiografiatan zalantzan jarri da, hainbat lani errepa-
ASJU, 2019, 53 (1-2), 39-82 ratuta, sormenaren eta itzulpenaren arteko muga edo zenbait obraren orijinaltasuna. Halaber, itzulpenaren balio literario askotarikoei (eraginak, errepertorioak osatzea eta aberastea…) buruzko aipamenak agertzen hasi dira. euskaratik beste hizkuntza batzuetara egindako itzulpenaz denaz bezainbatean, 1980ko hamarkadaz geroztik egindako literatur historiografietan hasten dira aipamenak agertzen. Historiografien banakako azterketetan ikusi dugunez, urkizuren historiarekin hasten da, nolabait, joera hori (historiografia beren-beregi kanpora begira idazten denean), baina, batez ere olaziregik integratzen ditu euskaratik beste hizkuntzetara egindako itzulpenen aipuak sistematikoki, bai urkizuren historiografian (2000), bai berak zuzendutakoan (2012). ez hori bakarrik, beste literatur eremu batzuetan kritikak euskal literaturaz egindako aipuak ere ekartzen ditu olaziregik (2012). euskal literaturaren «sistema» itzulpen bidez zabaltzeko edo sistema eremu zabalagotzat jotzeko ahalegina dakusagu hor.60 gabilondok, ostera, itzulpen horien parte bat (gaztelaniazko bertsioetatik egindakoa) bakarrik aipatzen du, hain zuzen ere euskal testuen gaztelaniarekiko mendekotasuna nabarmentzeko. urkizuren historiografian ikusten hasten da itzulitako obren arabera ere egiten direla literatur joeren sailkapenak eta deskribapenak, eta urkizuren historian agertzen da lehenbizikoz itzulpenak literatur molde tradizionalei aurre egiteko tresnatzat baliatu izanaren ideia. lehenago esan bezala, modu horretan hasten dira itzulpenaren zenbait funtzio literario historiografietan agertzen. izan ere, aurreko historiografietan batez ere itzulpenen balio fundazionala, pedagogikoa eta dialektologikoa nabarmendu izan baziren ere, geroagoko historiografietan bestelako funtzioak ere hasi ziren agerrarazten. olaziregiren kasuan, adibidez, itzulpenen funtzio ekonomikoa eta sinbolikoa ere hartzen dira kontuan. Aldekoak, zenbait itzulpen literatur genero jakin batzuen fundaziotes tu tzat jotzeaz gainera, autore jakin batzuek egindako itzulpenen bitartez bistaratzen ditu autore horien eragin literarioak: itzulpenak autoreen pentsamolde, lan eta ideiekin duten lotura azalduz aipatzen ditu. Aldekoarenean ere itzulpenari lotutako funtzioak batez ere ideologikoak, pedagogikoak eta literarioak dira: ez dagozkio hizkuntzari. olaziregik zuzendutako historiografian, lópez gasenik egiten du, bestalde, itzulpengintzaren ikusgaitasunaren aldeko ekarpen handienetako bat historiografietan; izan ere, itzulpena beste genero bat balitz bezala txertatzen du olaziregik (2012) editatutako literaturaren historian. even Zoharren postulatuei jarraikiz, literatur errepertorioa osatzeko baliabidetzat dakusa lópez gasenik itzulpena, eta itzulitako literaturak periferian egoteko joera duela onartzen badu ere, gurean zenbait itzulpenek posizio zentrala bete dutela ikusarazteko saioa egiten du: gure literaturaren historian, ordea, oso ohikoa da itzulpenak behin eta berriz agertzea gainontzeko testu literarioen ondoan, nahiz eta itzulpen horiek, askotan, literatur testuen itzulpenak ez izan. itzultzaileak ere idazleen pare agertu ohi dira eta halakotzat hartuak izan dira. (lópez gaseni 2010: 845)61 60 Hara hor, esaterako, «itzulpenaren sistema» kontzeptuaren ordez «eremu» kontzeptua baliatzeko beharra. ildo horretan, ikusi ibarluzea 2019. 61 edonola ere, gure ustez irizpide filologikoen arabera literaturaren historiari atxikitako itzulpenen datu arkeologikoak gorde izanak on egin dio zelanbait, itzulpenaren historiari: bestelako sistemetan aipatuko ez liratekeen testuak zerrendatuta eta izendatuta geratu dira, ezen, irizpide literariotik soilik egin izan balitz bilketa, agian ez genuke hainbeste itzulpenen berririk izango.
itZulPengintZAren errePreSentAZioA AZKen 60 urteotAKo euSKAl... 81 https://doi.org/10.1387/asju.22411 lópez gaseniren ustez, itzulpenak gure historiografietan sarri erdiguneko posizioan agertu izana une jakin batean instituzioari oso loturik egotearekin lotu behar da: «testu kanonikoak izan direla, kanonikotasun horren arrazoiak, «beren estatusa aldatu» izana, garbiegi azaldua izan ez den arren» (2010: 845-846). Arrazoien bila ari dela zehaztasun gehiago ematen ditu: «normalean, leizarragaren kasuan bezala, hizkuntza-eredu gisara hartu izana euskalkiren edo hizkuntza-aldaeraren batean eta, horrekin batera, irakurleen artean nolabaiteko arrakasta izana, instituzioan eliza nagusi zen garaietan» (2010: 846). lópez gasenik testu erlijiosoen itzulpenak, sasi-itzulpenak eta literatura didaktikoaren kasuak azaltzen ditu, eta antzeko beste kasu batzuen azalpen sistemikoak emateko beharrari buruzko deia egiten du: «erakusteko nola eta zergatik zenbaitetan ohikoak ez diren zenbait testuk erdiguneko posizioak erdietsi dituzten, hizkera literarioak sortzen edo hobetzen lagundu duten, errepertorio eta erdu berriak ekarri eta zaharkituta zeudenak berritu dituzten» (2010: 851-852). oro har, esan daiteke literatur historiografiek historia literario izatetik literatur historia izatera egindako bidean (cf. toledo 2010), oro har, itzulpen- eta sormen-lanak ez banatzetik itzulpenaren eta sormenaren eremuak bereiztera jo dutela historiografoek; are gehiago, literatur itzulpena euskal literaturaren barruan genero bat balitz bezala lantzen da aztertu olaziregirenean. Horrez gainera, historiografiaz historiografia egindako azterketan ikusi dugunez, itzulpenei buruzko aipamen eta azalpenak nabarmen murrizten dira historiografoak xix eta xx. mendetik aurrerako literaturaz ari direnean. xx. mendea baino lehenagoko itzulpenei buruzko oharrak, gainera, zehatzagoak dira; testu zehatzei buruzkoak dira, eta, ia gehienetan, ohar linguistikoak. xx. mendetik aurrerako itzulpenei buruzko oharrak, ostera, orokorragoak dira, eta itzulpenak multzotan iruzkintzen dira; nolabait, joerez ari dira gehiago. era berean, baina, historiografien bilakabideari begiratuz gero, berritze metodologikoa gertatu aurreko historiografietan datu arkeologiko hutsak edo datu arkeologikoen zerrendatzeak jasotzen ziren batez ere, eta itzulpenei lotutako azalpenak eta kritika gehiago jasotzen dela berritze metodologikoaz geroztiko literatur historietan (1980ko hamarkadaz aurrerakoetan). nabarmentzekoa da xx. mendea baino lehenagoko testuei buruzko iruzkinak ez direla ia aldatu historiografien bilakabidean eta, denborak aurrera egin ahala, historiografoen itzulpenei buruzko aipamenak desagertu egiten direla, oro har. Badirudi, hortaz, hizkuntzari buruzko oharrak desagertzen joan ahala, desagertu egin direla itzulpenari buruzko oharrak. izan ere, horrek adieraz lezake, beharbada, itzulpenari buruzko azalpenak emateko tresnak falta dituztela literaturaren historiografoek, edo «literatur eremuaren» parte sentitzen direla, eta ez «itzulpen-eremuaren» parte, paradoxikoa baita itzulpenaren eremua autonomoagoa eta ikusgarriagoa bihurtu ahala, historiografietako errepresentazioa gutxitzea. Hori dela bide, interesgarri deritzogu eremuko eragileen bidezko itzulpenen azterketari, itzulpenak literatur eremuan baitan duten sarea eta eragina azaleratu ahal izateko (cf. ibarluzea 2017). Bibliografia Aulestia, gorka. 1998. Précis d'histoire littéraire basque (1545-1950) (Jean-Baptiste orpustan). Sancho el Sabio: revista de cultura e investigación vasca 8. 223-224. | science |
addi-f9071e8dc648 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52676 | Hitz-bukaerako herskariak: kontsonante talkak | Hualde, José Ignacio; Beristain, Ander; Icardo Isasi, Ane; Zhang, Jennifer | 2019 | ASJU, 2019, 53 (1-2), 83-106 Hitz bukaerako kontsonanteei dagokienez, hauek ere ahostundu eta ahuldu daitezke hurrengo hitza bokal batekin hasten denean, Vc#V testuinguruan, txistularik e(r)e bai [tʃis̺ túlaɾiɣeβái̯] (ikus, baita ere, nadeu & Hualde 2015). noski, dauzkagun azterketa dialektologiko gehienen transkribapen fonetikoak hizkuntzalariaren belarrian eta hiztunaren intuizioetan oinarritzen dira. metodologia horren bidez egindako deskribapenak baliagarriak badira ere, zaila da jakitea askotan gertakari desberdinen maiztasuna zein den (aipatutako lan dialektaletan ez baitago kuantifikaziorik); baita ere, egia esateko, transkribatzaile guztien belarria fina den ala ez. lan honetan ekarpen bat egin nahi dugu euskararen fonetikaren arloan ahozko corpus baten azterketa akustikoaren bidez (ikus egurtzegi & carignan 2020 antzeko metodologia eta helburua dituen beste lan berri baterako). Bereziki, hizkera librean sortzen diren {k, t} + c kontsonante talken aldakortasuna aztertzen dugu, gai horri buruz daukagun ezagutza zehazteko asmoz. 3. Gure corpusa Argi dago euskaraz hitz-bukaerako kontsonanteen ahoskera aldatzen dela formalitate mailaren arabera, beste edozein hizkuntzatan bezala. Kontsonanteok ez dira modu berean ahoskatzen testu bat kontuz irakurtzen dugunean eta eguneroko hizkera librean. gure ikerketarako lagunarteko hizkera librea aukeratu dugu. gure corpusa Azpeitian egindako grabaketak dira. elkarrizketatzailea ere azpeitiarra zen (eta artikulu honen egileetariko bat da) eta elkarrizketen gaia eguneroko kontuak eta hiztunen bizitzaren pasadizoak ziren. espero bezala, baldintza hauetan hiztunek «natul-natul» hitz egiten zuten, Azpeitiko esapidea erabiltzeko. grabaketen kalitatea bermatzeko elkarrizketak leku isil batean egin genituen eta microtrack 24/96 grabagailu digital bat erabili genuen Sony F-720 kanpoko mikrofono batekin. Hemen 6 hiztunen emaitzak aztertzen ditugu, 4 emakumezko (4f, 5f, 6f, 8f) eta 2 gizonezko (1m, 2m). 4. Aukera metodologikoak analisi akustikoan lan honetan hitz bukaerako herskariak ditugu aztergai; batez ere hurrengo hitza kontsonantez hasten denean sortzen diren kontsonante taldeak. esan bezala, azterketa akustikoa egin dugu. Badira bi modu nagusi kontsonante hauen analisi akustikoa egiteko. Alde batetik, espektrogramak miatuz fonema bakoitzaren alofono desberdinak bereiz daitezke. Bestalde, alofono desberdinak identifikatu gabe, parametro akustikoen neurketak atera daitezke (iraupena, intentsitatea, ahostuntzea). Bi teknika horiek erabiltzen ditugu hemen. lehen metodologia erabiliz, /-k/ fonemarako, [k] herskari ahoskabea, [x] frikari ahoskabea, [ɡ] herskari ahostuna eta [ɣ] frikari edo hurbilkari ahostuna bereiz ditzakegu, adibidez, [ø] kontsonantearen galeraz gain; eta beste horrenbeste egin dezakegu /t/ fonemarekin. (Frikariak eta hurbilkariak sinbolo berdinekin errepresentatzen dira iPAn, baina diakritiko bat erabil daiteke hurbilkariak adierazteko; adib. [ð̝ ] hurbilkari horzkaria. Arrazoi tipografikoengatik hemen ez dugu diakritikorik erabiliko.
HitZ-BuKAerAKo HerSKAriAK: KontSonAnte tAlKAK 87 https://doi.org/10.1387/asju.22412 gehien-gehienetan [β], [ð], [ɣ] alofonoak hurbilkariak dira euskaraz, gaztelaniaz bezala, ez frikariak. Aldiz, hurbilkaria oso ahula eta laburra denean ikur ttikiago baten bidez adieraziko dugu, adib. [ð]). Hala ere, errealitate fonetikoan alofonoak ezin daitezke beti zehazki identifikatu. Konkretuki herskarien kasuan, hersketa osoa ez dugunean artikulatzaileen mugimenduaren tamaina oso aldakorra izan daiteke, eta ondorioz espektrograman energia gehiago edo gutxiago ikusiko dugu. martinez-celdrán-ek & regueira-k (2008), adibidez, alofono hurbilkarien artean hurbilkari itxiak eta irekiak bereizten dituzte. ondoko eskeman, konstrikzioan izan ditzakegun posibilitateak erakusten ditugu (ikus 1. irudia):4 1. irudia Konstrikzio graduak: (a) Artikulatzaile aktiboak kontaktu osoa egiten badu artikulatzaile pasiboarekin, airearen iraganbidea itxiz, herskari bat izango dugu. (b) Artikulatzaileen artean pasabide estu bat uzten badugu, frikari baten turbulentzia izango dugu. (c) Artikulatzaile aktiboa asko hurbiltzen bada pasibora baina uzten den iraganbidea zabalegia bada turbulentzia izateko, hurbilkari itxia izango dugu. (d) Hurbilkari ireki batean, artikulatzaileen arteko airearen iraganbidea oraindik zabalagoa da, eta espektrogaman formakin intentsoak ikusiko ditugu. (e) Azkenik, artikulatzaile aktiboa ez bada mugitzen eta dugun airearen iraganbidea bokal batekoa bezain zabala bada, kontsonantearen galera dugu, zero alofonoa. noski, ez dago arrazoi objektiborik bost konstrikzio maila aukeratzeko, goiko irudian egin dugun bezala, eta ez lau edo zazpi; errealitatean konstrikzio continuum bat baitugu. ez dago irizpide objektiborik iraganbide estua eta zabala duten alofonoen artean bereizteko. ez dago biderik bi kategoria fonetiko horien muga zehazteko. Hala ere, modu honetako sailkapen bat argigarria izan daiteke, nahiz eta espektrogramak aztertzerakoan askotan zalantzak izango ditugun alofono desberdinak konfiantza osoaz identifikatzeko. Subjektibitatea saihesteko modu bat konstrikzioa parametro kontinuo bezala analizatzea da, horretarako ezaugarri akustiko bat edo gehiago aukeratuz. ezaugarri hori kontsonantearen energia kopurua izan daiteke. Herskari ahoskabe batean oso energia 4 martínez-celdránentzat (2013) frikarien eta hurbilkarien arteko diferentzia tentsioan datza.
ASJU, 2019, 53 (1-2), 83-106 gutxi pasatzen da ahotik iraganbidea blokeatuta baitago. Aldiz, artikulatzaileen arteko iraganbidea zenbat eta irekiagoa izan, orduan eta energia gehiago ikusiko dugu espektrograman. gauza bera esan daiteke ahostun/ahoskabe bereizkuntzari buruz. ezaugarri fonologiko bezala tasun bitarra bada ere (adib. /k/ ala /ɡ/), fonetikoki ezaugarri kontinuoa da. Aipatutako bi metodologiak erabilgarriak izan daitezke aztertzen ari garen datuak ulertzeko. esan bezala, artikulu honetan bi metodologiak erabiltzen ditugu. Alde batetik, herskari ahoskabeen lenizioa aztertzeko intentsitatea eta ahostuntasuna lenizio-adie raz le bezala hartzen ditugu. intentsitatea parametro kontinuo bezala neurtzen dugu. Aldiz, ahostuntasuna era bitar batean aztertzen dugu, beherago esplikatzen ditugun arrazoi metodologikoengatik: kontsonantea guztiz ahostuna ala ez, (arrazoi metodologiengatik ere, iraupena ez dugu neurtu, gero azaltzen dugun bezala). Bokalarteko herskarien kasuan parametro horiek gauzatze fonetikoaren irudi zuzena ematen digute. Aldiz, Vc#cV sekuentzia bat dugunean, parametro horien neurketak ematen digun informazioa oso partziala da. Adibide bat emateko, /ata/ bezalako sekuentzia fonologiko bat [ata] bezala ahoskatzen bada, parametro akustikoen neurketaren bidez jakin dezakegu kontsonanteak ez duela leniziorik pairatu kasu honetan. Baina /ak#da/ sekuentzia batean ere [ata] izan dezakegu eta kasu honetan hitz-bukaerako kontsonantea galdu da. Horregatik, t#c, k#c kontsonante talken transkribapen fonetikoa egin dugu espektrogramak aztertuz. 5. Parametro akustikoen neurketa 5.1. Metodologia eta gure ikerketaren orain arteko emaitzak gure asmo orokorra euskararen herskari ahoskabeen ahultze prozesuak aztertzea da. Honetarako, goian aipatutako corpusean /t/ eta /k/ kontsonanteak identifikatu eta aztertu ditugu, Praat izeneko programarekin (Boersma & Weenink 2020), lau testuinguru bereiziz: (3) testuinguruak
(d) Hitz-erdian bi bokalen artean: VcV, adib. ikusi, etorri guztira, 2482 token analizatu ditugu (/k/ = 1204 + /t/ = 1278). Hitzen arteko testuinguruetan bakarrik pausa edo etenik gabeko sekuentziak hartu ditugu kontuan. testuinguruaren arabera datuak 1. taulan erakusten dugun modura banatzen dira, (a)-(c) testuinguruetan herskaria bi bokalen artean dago, baina muga morfologikoaren kokagunea aldatzen da. Parentesien artean analisia eta irudiak egiteko erabili ditugun ingelesezko laburdurak ematen ditugu:
a. talde heterorganikoak
b. talde homorganikoak | science |
addi-e16361d3b0e6 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52678 | Gipuzkoako osagarri pluraldun adizki tripertsonalen erroez | Leturiaga Angoitia, Olatz | 2019 | ASJU, 2019, 53 (1-2), 127-162 & *nin-en hautaketa ez zen datibo pertsonaren araberakoa, eta osagarri pluraldun "hari" datiboko adizkietan ere *eradun oinarria erabiltzen zen: dirautza 'dizkio', zirauzkan 'zizkion', etab. (cf. oArin 1713). Halaber, aipatu dugunez, dirau-/ziraugisa ageri dira *eradun oinarriko adizkiak gipuzkoan; honenbestez, itxuraz, -io-dun adizkiak *nin errotik hurbilago daudela dirudien arren (cf. singularreko dio), baliteke *eradun oinarriko -irau- > -io- bihurtu izana ere, -irau- > -iau- > -iu- > -io- gertatuta (Ariztimuño, apud lakarra 2011: 197). Hipotesi hori, gainera, dizka 'dizkio' erako adizkietara ere heda daiteke diozka > dizka gertatu zatekeela pentsatuta (lakarra 2011). gipuzkoako diozka & dizka 'dizkio' erako adizkiak zein errotakoak diren aztertzeak gipuzkoako euskara hobeto ezagutzeko aukera ematen digu; are gehiago, erdialdeko euskal Herriko aditz laguntzaileen bilakaeraren eta historiaren ezagutzan aurreratzen ere lagundu gaitzake. izan ere, aipatutako adizkiok erro batekoak ala bestekoak direla frogatzeak gipuzkoako berrikuntza baten lehen agerpena erakutsiko liguke; galdera litzateke ea berrikuntza hori zein den: a) *eradun oinarriko adizkietan -i(ra)u- > -io- gertatzea —eta ondoren, -io- > -i- beharbada—; edo b) osagarri pluraldun adizki tripertsonaletan ere *nin erroa erabiltzen hastea.4 itxuraz, bi aukerak posible direnez, eztabaida hori argitzen saiatuko gara jarraian. lehendabizi, diozka 'dizkio' erako adizkiak izango ditugu hizpide, eta *eradun eta *nin hipotesien aldeko nahiz aurkako datuak aurkeztuko ditugu. ikusiko dugun moduan, badirudi *nin errokoak direla pentsatzeko hainbat arrazoi ditugula, nahiz eta gerora gertatutako analogiak tarteko, zaila den ziur jakitea noiz, non eta nola sortu ziren horrelako adizkiak. Jarraian, dizka/dizko 'dizkio', dizte/dizk(o)e 'dizkie' erako adizkietan jarriko dugu arreta, hipotesi bera adizki hauetara ere heda daitekeen edo ez ikusteko; oraingoz, behintzat, hipotesi egiantzekoa dirudi diozka > dizka gertatu zela pentsatzea, eta, beharbada, dizka horren analogiaz sortu bide zirela dizko 'dizkio', ditzu 'dizkizu', dizku 'dizkigu' erakoak. ondoren, diozka 'dizkio' & diezte 'dizkie' adizkien hedaduraz jardungo dugu; ohartu baikara xviii-xix. mendeetako autoreen testuetan nabarmen ugaritzen direla adizkiok. Horregatik, eta testuak zein diren ikusita, uste dugu balitekeela ugaltze hori literatur gipuzkeraren eraginari zor izana. Amaitzeko, ondorioak laburbildu eta erroaren eta erro bakoitzak hartzen zuen pluralgilearen araberako (balizko) kronologia bat eskainiko dugu, betiere, saio honetan proposatutako ildoei jarraituta. 4 testu zaharrek erakusten digute euskal Herriko mendebal zabaleko berrikuntza zaharrak gipuzkoako mendebal eta erdialdera hedatu zirela. Aldiz, diozka 'dizkio' (& diezte 'dizkie') erako adizkiak *nin errokoak direla frogatuko bagenu —b) aukeran proposatu dugun bezala—, berrikuntza honetan gipuzkoa (edo adizki hauek ageri diren gipuzkoako alderdia) lapurdirekin batera joango litzateke.
d. di(r)auztan > diuzta(la) > diztan 'dizkidan'
h. diaustegu(n) > diuztegu(n) 'dizkiegu(n)' Adibide horiekin ikus daiteke, hain zuzen, *eradun oinarriak bilakabideak jasan zituela. gainera, autore berak forma zahar nahiz berriak ere erabiltzen ditu zenbaitetan: otxoa Arin (1713) dugu, esate baterako, horren adibide: dirautzut (145) 'dizkizut' & diutzudan (145) 'dizkizudan' biak ditu; baita -io-dun diozcan (156) 'dizkion' / ciozcan (19) 'zizkion' ere. irazustak (1739) ere diuzca (53) 'dizkio' & diozcatzu (27) 'dizkiozu' ditu. Honenbestez, esan daiteke balitekeela *eradun oinarriko adizkietan -iu- > -io- disimilazioa gertatu izana, diozka gisakoak diuzka gisakoetatik urrun ez daudela aintzat hartuta. 2.1.2. di(r)auzka > diozka monoptongazioa testuetan bildutako adizkien jarraipen edo norabidea irudikatu dugunean, adizkiak modu sistematikoan bildu ditugu, baina esan beharra dago gipuzkoako eskualde guztietan ez direla ageri adizki horiek guztiak. Hori dela eta, eskualde guztietan ez da hain garbi ikusten *eradun oinarriko adizkien bilakaera -i(r)au- > -iu- > -io- izan zitekeenik. gainera, forma zahar eta berriagotzat hartu ditugun horiek ez dira eskualde guztietan garai berean ageri; esate baterako, goierrin diutzudan (145) 'dizkizudan' dago 1713an (oArin), baina urolaldean 1737an oraindik diauzcu (2) 'dizkigu' edo diauztan (11) 'dizkidan' adizki luzeagoak ageri dira (AzkSerm); tolosaldean 1739an diuzca (53) 'dizkio' dakar irazustak, baina garai bertsuan dirauzanac (10) 'dizkionak' ageri da Azpeitiko altzagatarren gutunetan (c. 1738). Beterrin ere diuscu (8. lerroa) 'dizkigu' gisakoak 1716rako jada bazirela erakusten dute lasarteko bertsoek, urolaldean ez bezala: 2. taula *eradun oinarriko adizkiak gipuzkoako testuetan, eskualdearen eta urtearen arabera Urolaldea Goierri Tolosaldea Beterri 1614: dirauze 1737: diauzcu, diauzten, diauztan c. 1738: dirauzanac xviii: diaustegun, diauzcazu, ciauzcan, etab. 1713: diutzudan (& dirautzut, dirautza, etab.) 1739: diuzcun, ciuzcun, diuztegun, diuzca, etab. 1716: diuscu
giPuZKoAKo oSAgArri PlurAldun AdiZKi triPertSonAlen erroeZ 135 https://doi.org/10.1387/asju.22414 zirauzkan 'zizkion' adizkiei dagokienez, ez ditugu *diuzkagu, *diuzkazu eta *ziuzkan formak topatu, ezta -iu- dun adizkiak badiren inguruan ere. Bai, ordea, diozkagu 'dizkiogu', diozkazu 'dizkiozu' (-iu- ugarien duen irazustak (1739) ere diozcatzu) eta ziozkan 'zizkion'. delako adizkiok testuetan ez aurkitzeak, noski, beti ez du frogatzen horrelakorik ez zegoela; baina euskal Klasikoen corpusean (euskara institutua 2013; hemendik aurrera eKc) bilaketa eginda ere ez dago (ia) agerraldirik. Salbuespen bakarra da ziuzkan 'zizkion' adizkiaren xx. mendeko agerraldi bat, Pierre lhanderena: zan bezelakoaz beste bat izango balitz, laixter Flamendarraren gogoeta tzarrak Yolandaren aitari salatuko ziuzkan. Honekin esan nahi duguna da ditugun datuekin, behintzat, ezin daitekeela ziurtatu *eradun oinarriko -i(r)au- guztiak -iu- bilakatu zirela, eta ondoren -io-, nahiz eta adizki batzuetan bilakabide hori egon zitekeela dirudien. Hori horrela izanik, behartu samarra izan daiteke adizki batzuetan -iu- > -io- disimilazioa (-iau- > -iu- sinkopa bitarte; cf. diuzkat > diozkat; diuzka > diozka), eta beste adizki batzuetan, aldiz, -iau- > -io- monoptongazioa (cf. ziauzkan > ziozkala) gertatu zela defendatzea. izan ere, ikertzaileak datuetatik teoriara eraiki behar du hipotesia, eta ez eraiki duen teoriara datuak ad hoc egokitzen eta interpretatzen saiatu, datuok komeni zaizkion erara interpretatuz. Horregatik, beste aukera bat izan daiteke pentsatzea -iu-dun adizkiak direla *eradun oinarriaren azken hondarrak, eta -io- erako adizkiak, aldiz, gipuzkoan osagarri pluraldun adizki tripertsonaletan *nin erroa erabiltzen hasi zen garaiko lehen agerraldiak. 2.2. Bigarren hipotesia: *nin erroko adizkiak izatea 2.2.1. dio → diozka gipuzkoako testu zenbaitek nor-nori-nork sailean osagarri singularrarekin dio eta pluralarekin diozka 'dizkio' formak dituzte. Hala, beste aukera bat izan daiteke pentsatzea -z- pluralgilea eta -ka- "hari" datibo morfema, biak batera, pluralgile oso gisa interpretatu zirela: dio → diozka (dio + -zka-): (3) d-i-o-ZKA-Ø
ASJU, 2019, 53 (1-2), 127-162 Bada, -io- erako adizkiak *eradun oinarriak izandako aldaketa fonologikoen ondorio balira, berrikuntza 3. pertsona datibodun adizkietan ez ezik, 1. eta 2. pertsona datibodunetan ere gertatzea esperoko genuke; are gehiago, diozka gisako adizkiek testu idatzietan duten hedadura aintzat hartuta. ez dago, ordea, *dioztan 'dizkidan', *diozku 'dizkigu', *diotzu 'dizkizu' eta *diotzue 'dizkizue' gisako adizkirik (vs. di(r)auztan & diztan, dirauzku & dizku, etab.). dena dela, kontuan hartu behar da berrikuntzak 3. pertsonan gertatu ohi direla eta, aitzitik, 1. eta 2. pertsonek ezaugarri zaharrei eutsi ohi dietela.12 Alde horretatik, baliteke -iu- > -io- disimilazioa edo -i(r)au- > -io- monoptongazioa 3. pertsona datiboan gertatu, eta berrikuntza bertan amaitzea, beste datibo pertsonetara hedatu gabe. Alabaina, arrazoi gehiago ere badaude diozka gisakoak *nin errokoak izan daitezkeela pentsatzeko. izan ere, testuetan aurkitutako adizkien balizko jarraipen edo norabidea proposatu dugunean, aipatu dugu -io- erako adizkien ondoan adiera bereko -i(r)au- edo -iu- formadun aldaerak ere aurkitu ditugula, eta hortaz, *eradun oinarritik eratorriak izan daitezkeela —dela asimilazioz edo dela monoptongazioz—. Hain zuzen, -iu- erako aldaerarik ez duten adizkien kasuan, monoptongazioa gertatu ahal izan zela proposatu dugu. Haatik, esan beharra dago proposamen horrek ere ez dituela *eradun-en aldeko hipotesiak izan ditzakeen ahulguneak guztiz konpontzen; adizki batzuetan -iu- erako adizkiak ez ezik, ustezko jatorrizko -i(r)au-dun adizkiak ere falta baitzaizkigu. Besteak beste, honako adizki hauetan: (5) a. diozka 'dizkio' < diuzka (irazustarena agerraldi bakarra) < *dirauzka13
ASJU, 2019, 53 (1-2), 127-162 'dizkiegun' eta diuztezun (61-62) 'dizkiezun', berriz, irazustaren testuan (1739). esan beharra dago, ordea, berriz ere irazustarenak direla -iu- erako adizkien agerraldi bakarrak, eKcn bilaketa eginda ere ez baita emaitzarik jaso. lehenago esan bezala, iraganeko ziozten & ziezten 'zizkien' adizkiak *eradun-etik azaldu ahal izateko behar dugun *zirauzten ez dugu topatu, ezta *ziuzten ere gipuzkoan, ez testuetan eta ez eKcn.19 Hortaz, "hari" nahiz "haiei" datibodun adizkiak aintzat hartuta, honako datu hauek ditugu: 4. taula gipuzkoako testuetan bildutako -io- & -ie-dun adizkiak eta adizki horien *eradun oinarriko ustezko jatorrizko formak Testuetan aurkitutako adizkiak *eradun oinarriko ustezko jatorrizko formak diozte & diezte 'dizkie' diaustela (& dirauze) ziozten & ziezten 'zizkien' *zirauzten diozka 'dizkio' *dirauzka (diuzka iraz-en agerraldi bat) diozke & diozkate 'dizkiote' *dirauzk(a)e & *dirauzkate ziozken & ziozkaten 'zizkioten' *zirauzk(a)en & *zirauzkaten esan daiteke, beraz, ditugun datuekin zaila dela testuetan ageri diren adizki horiek guztiak *eradun oinarritik eratortzea. Aldiz, erraz azal litezke adizkiok nor-nori-norkeko -io- & -ie- erako adizkietan *eradun oinarria ez, baizik eta *nin erroa dagoela pentsatuta; *nin erroko -i- eta "hari" datiboko -o- (d-i-o-Ø) eta "haiei" datiboko -e- morfemak (d-i-e-Ø), hain zuzen (vs. *eradun oinarriko d-io-z-ka-Ø). era berean, diozka & diezte adizkietako -zka- eta -zte- [pluralgile + datibo morfema] egituraz osatutako pluralgiletzat hartuko genituzke; "hari" datiboarekin -z-ka- > -zkainterpretatuta, eta "haiei" datiboarekin -z-te- > -zte-: (6) a. d-i-o-ZKA-Ø
tam3-*nin-nori3pl-nor3pl-nork3sg egia da gipuzkoako testuetan20 datibo morfemak osagarriaren pluralgilearen ondoren ageri ohi direla (cf. diuztegun & diztegun 'dizkiegun'), eta ez aurretik (Ariztimuño 2016: 32), aurreko adizki horietan ageri den moduan. Haatik, nola Ariztimuñok (2016: 32), hala reguerok (2019: 210) adierazi bezala, tolosalde ondoko Areson bada horrela eratutako adizkiren bat *nin erroarekin; cf. diezcun 'dizkiegun'. Beraz, badirudi "datibo morfema-pluralgile" hurrenkera ez dela ezinezkoa *nin erroa19 eKcn bilaketa eginda ziuzten adizkiaren bost agerraldi ageri dira, lapurdikoak guztiak, eta ez dira 'zizkien' adierakoak, nor-norkeko 'zituzten' adierakoak baizik. 20 Baita nafarroa garaiko, lapurdiko eta nafarroa Behereko testuetan ere (Ariztimuño 2016).
e. auzpez jarri zitzaiozkan 'zitzaizkion' eta urrea, inzensua eta mirra eskeñi ziozkaten (lardiz tB 1855: 4)
f. orduan begiak argitu zitzaiezten 'zitzaizkien' eta Jauna ezagutu zuten, eta ezkutatu zitzaien (lardiz tB 1855: 61) nor-nori-nork saileko diozka-ren kasuan *eradun edo *nin errokoa den erabakitzea zalantzagarria izan badaiteke ere, nor-noriko zaiozka argi dago izan erroa baino ezin dela izan, eta hortaz, badirudi zaio > zaiozka 'zaizkio' & zaie > zaiezte 'zaizkie' bezalako bilakabideren bat egon zela adizki horietan. gainera, gipuzkoako testu idatzietan -zka- xviii. mendearen bigarren erditik aurrera ugaritzen bada ere, badirudi xviii. mende hasierarako jada bazegoela; horren lekuko da otxoa Arinen dotrina (1713): nor-nori-norkeko diozcan/ciozcan adizkiekin batera, nor-noriko zayo dauka nor singularrarekin, eta zaiozca nor pluralarekin (& zaizca/citzaizcan, zaizco/citzaizcon 'zaizkio/zitzaizkion'); cf. P. Altuna (1992: 578), Aranburu et alii (1999: 99). 2.3. Datibodun adizkietako analogiak orain arte esandakoa aintzat hartuta, esan daiteke *nin hipotesiaren alde egiteko hainbat arrazoi daudela. ikusi dugu, gainera, hipotesi horretan proposatutako -zka- eta -zte- pluralgileak datibodun adizkietan ageri direla; nola nor-nori-norken, hala
nork1pl-*nin-nori3pl-nor3pl-irgn esandakoa aintzat hartuta, badirudi -zka- pluralgiledun adizkiak xx. mendean oiartzunen eta Pasaian erabiltzen zirela, batik bat (datiboa 3. pertsona denean). Alabaina, ikusi dugu urolaldeko eta ondoko herri batzuetan ere badirela ustezko -zka- & -zte- pluralgileen aztarnak iraganaldiko adizkietan. 2.4.2.2. Beizamako eta errezilgo adizki alokutiboak iraganaldiko adizki neutroetan ez ezik, hitanoko adizki alokutibo batzuetan ere -zka- pluralgilea dagoela dirudi urolaldeko herri batzuetan; Beizaman eta errezilen, hain zuzen (Bähr 1927):32 30 Baina Beizaman bada giñuzken 'genizkien' ere, beharbada, *giniozkaen/*geniozkaen bezalako adizki batetik datorrena, eta beraz, -zka- pluralgilea izan dezakeena: *gin/gen-i-o-zka-e-n (cf. Pasaia eta oiartzungo d-i-o-zka-te-Ø 'dizkie'). 31 Adizki hauetan ere datibo morfema pluralgilearen aurretik ageri da; cf. diezcun 'dizkiegun' (Ariztimuño 2016; reguero 2019). 32 Hitanoko adizki alokutiboetan ere badago -zka- Pasaian eta oiartzunen: ziozkat/ziozkanet 'zizkioat/zizkionat', ziozkak/ziozkan 'zizkiok/zizkion', ziozkagu/ziozkaneu 'zizkioagu/zizkionagu' eta ziozkatek/ziozkaten 'zizkiotek/zizkioten' daude "hari" datiboarekin (Bähr 1927: 469); eta "haiei" datiboarekin ziozkatet/ziozkatenet 'zizkieat/zizkienat', ziozkatek/ziozkaten 'zizkiek/zizkien', ziozkategu/ziozkateneu 'zizkieagu/zizkienagu' eta ziozkatek/ziozkaten 'zizkietek/zizkieten' (1928: 295). errenterian ere badaude horrelako adizki alokutiboak "hari" datiboarekin, nahiz eta Pasaian eta oiartzunen besteko hedadurarik ez izan bertan -zka- pluralgileak.
tam3-*nin-nori3pl-nor3pl-nork1sg Adizki gehiagotan ere badago -ii- errezilen: iraganaldiko ziin 'zien' & ziizten 'zizkien', giindun 'genien' & giiztendun 'genizkien' adizkietan, besteak beste (1934: 67). Beizaman ere badaude diitzit 'dizkiat' (112), diitzik 'dizkik' (112), diitzut 'dizkizut' (116), diitzuet 'dizkizuet' (120) eta gisa bereko adizki gehiago (Bähr 1926).39 Hori horrela izanik, badirudi -ii- adizki gehiagotara hedatu zela, analogiaz. 3. dizka/dizko & dizte/dizk(o)e erako adizkiak Pasaia eta oiartzungo diozka 'dizkio' & diozkate 'dizkie' bezala, gipuzkoako hainbat hizkeratan dizko/dizka 'dizkio' & dizte/dizk(o)e 'dizkie' gisakoak erabiltzen dira nor-nori-norken 3. pertsona datiboekin; beste pertsona datiboekin ere gisa bereko diztan 'dizkidan', ditzu 'dizkizu', dizku 'dizkigu' eta ditzue 'dizkizue' daude. izatez, urolaldean, tolosaldean, goierri sortaldean nahiz Beterri aldean entzun daitezke honelakoak, baina urolaldeko herrietan erabiltzen dira batez ere (Bähr 1926-1935; cf. leturiaga 2020). orain arte bi bide proposatu izan dira aipatu berri ditugun adizki horien jatorrirako. Alde batetik, *eradun oinarrikotzat hartu izan dira, Ariztimuñok diozka-ren jatorrirako proposatutakoa adizki hauetara ere hedatuz: Borja Ariztimuñori zor diot diozka-ren arrarotasunaz (eta jatorriaz) ohartzea; hark esandakoari, diuzka < diauzka < dirauzka katebegiak gehituz gero, egungo egunean ere —itxura- eta funtzio-aldaturik, hori bai— *eradun-en formaren aztarnak g-n bizi38 Beizaman "zuri" datiboarekin: diitzut/niitzun 'dizkizut/nizkizun', diitzu/ziitzun 'dizkizu/zizkizun', diitzuu 'dizkizugu', diitzue 'dizkizue' (1926: 116; 1931: 259); "zuei" datiboarekin: diitzuet/niitzuen 'dizkizuet/nizkizuen', diitzue/ziitzuen 'dizkizue/zizkizuen', diitzeu 'dizkizuegu', diitzue/ziitzuen 'dizkizuete/zizkizueten' (1926: 120; 1931: 263). 39 eta Azkoitiko GTour (1772: 82) antzerkian ere ciisten 'zizkidaten' ageri da. § 5en ikusiko dugunez, goierriko Ataunen ere -ii- dute adizki batzuek.
giPuZKoAKo oSAgArri PlurAldun AdiZKi triPertSonAlen erroeZ 155 https://doi.org/10.1387/asju.22414 tzeman daiteke garbi non, noiz eta nola sortu ziren diozka & diezte gisakoak; dakiguna da xviii. mendean jada osagarri pluraldun adizki tripertsonaletan *nin erroa erabiltzen zela gipuzkoan (cf. lubieta 1728; larmeiV 1729), eta diozka & diezte gisako adizkien lehen agerpenak ere garai berekoak direla, nahiz eta geroago hedatu. Ahozko datuek jakitera ematen digute "hari" datiboko diozka —nahiz horren gainean eratua dirudien "haiei" datiboko diozkate— bezalakoak ohikoak zirela Be terrioiar tzual de inguruan xx. mendean (Bähr 1926-1935). Hori aintzat hartuta, eta artikulu honen hasieran aipatu bezala lapurdin ere honelakoak zeudela ikusita, pentsa ote daiteke lapurditik heldu zirela oiartzualde-Beterri ingurura, eta oiartzualde-Beterritik gipuzkoako gainerako eskualdeetara? eHHAn begiratuta, horixe pentsatzera garamatza diozka/dizka adizkiaren hedadura erakusten duen mapak (euskaltzaindia 2014: 1375): 1. irudia eHHAn 'dizkio' adizkiarekin ageri den mapa (euskaltzaindia 2014) Hau guztia esanda, badirudi aukera bat izan daitekeela pentsatzea gipuzkoako diozka erako adizkiak *nin errokoak direla, eta hauek lapurditik irits zitezkeela. Horren lekuko lirateke, besteak beste, Pasaian gaur egun ere irauten duten adizki tripertsonalak; cf. Agirretxe et alii (2000). dena dela, gipuzkoa ekialdeko lekukotasun zahar asko ez ditugunez, zail da jakiten zehazki noiztik dauden diozka erako adizkiak bertan, eta beraz, lapurditik heldu ote ziren, edo lapurdin baino lehenago gipuzkoa ekialdean jada bazeuden. Bestalde, Beterri eta oiartzualde inguruko herri gehienetan badirudi diozka > dizka gertatu dela.49 egitura berekoak lirateke gipuzkoako hainbat hizkeratan —batik bat, urolaldean— gaur egun ere entzun daitezkeen dizku, dizko, dizte/ dizk(o)e gisakoak, beharbada, dizka-ren analogiaz sortuak, eta hortaz, [*nin + -z-] egitura dutenak. Pixkanaka, -zki- pluralgilea hedatu eta -z- zaharra ordezkatu bide zuen, urolaldean baino lehenago Beterrin, tolosaldean eta goierri sortaldean. 49 Hala ere, Zizurkilen hiztun zaharrengandik niozkan, ziozkan erakoak oraindik entzun daitezkeela dioskute ensunza & reguerok (2011: 19).
tam3-*eradun-nor3pl-nori3sg-nork3sg Honenbestez, honela azal liteke Ataungo diotza 'dizkio' bezalako adizkiak *eradun oinarrikoak izatea: alde batetik, leturiaga (2020: 372)-n azaldu bezala, badirudi -(t)za- pluralgile zaharrak "hari" datiboa barnehartzen zuela, eta beraz, ez litzateke harrigarri adizki horietan datibo morfema Ø izatea. dena dela, hori onartuta ere, datuak ez genituzke guztiz alde dirautza > diotza defendatzeko: goierrin otxoa Arin (1713) ordiziarrak, esate baterako, dirautza 'dizkio' (66) dakar, baina *diotza-ren ordez diozcan 'dizkion' (156), -ka- eta guzti. gainera, esan bezala, diotza 'dizkio' adizkia *eradun oinarriakoa izan daitekeen arren, paradigmako Ataungo gainerako adizkiak modu berean azaldu ahal izateko, onartu beharko genuke *eradun oinarriak datibo pertsona bakoitzarekin bilakabide desberdin bat izan zuela: batzuetan, -io- (diotza 'dizkio'), bestetan -iu- (diutza 'dizkigu') eta baita -ie- (dietza 'dizkie') ere; baina -irau-k ezin eman litzake -io-, -iu- eta -ie- guztiak batera, eta gainera, hipotesi honetan pluralgilearen ondoko datibo morfemak faltako lirateke: (16) a. d-io-tZA-Ø-Ø
b. dirautzut & diutzudan (1713: 145) → ditzatzut (1926) 'dizkizut'
e. dirauzcu (1713: 58) → diutza (1926) 'dizkigu' egia esan, adizkiok formalki nahiko urruti daude bata bestetik. Horregatik guztiagatik, aproposagoa dirudi pentsatzea Ataungo diotza 'dizkio' gisakoak bestela eratuak direla, eta ez iraganeko *eradun oinarrikoetatik eratorrita. Aukera bat izan daiteke pentsatzea hauek ere *nin erroko adizki singularretatik abiatuta sortuak direla, diozka bezalako adizkietarako proposatu bezala; Ataungo kasuan, singularreko adizkiari -tza- pluralgilea atzetik gehituta. Hau da: dio > diotza (dio + -tza-) 'dizkio'; diu 'digu' > diutza 'dizkigu'; die > dietza 'dizkie', etab. ondoren, analogiaz, egitura bera adizki gehiagotara hedatu zatekeen, beharbada. egia da bigarren aukera honetan ere datibo morfema osagarriaren pluralgilearen aurretik dugula, baina, aipatu dugunez, badira horrelako adibide gehiago *nin erroarekin; cf. diezcun 'dizkiegun' (Ariztimuño 2016: 32; reguero 2019: 210). gaur egun ere, Pasaian badira siaskiyen 'zizkidan', siaskiten 'zizkidaten', seniaskisuten 'zenizkidaten', etab. (Agirretxe et alii 2000: 126). Hau guztia ikusita, pentsa daiteke Ataungo diotza & dietza eta gipuzkoako testuetako diozka & diezte adizkiek egitura bera dutela, eta hortaz, *nin hipotesiaren alde egiteko elkarren osagarri direla. izan ere, badirudi hipotesi honekin adizki bat baino gehiago azal litezkeela, eta horrek, aldi berean, hipotesia indartzen duela. 6. Ondorioak Artikulu honetan gipuzkoako testu zaharretan ageri diren osagarri pluraldun adizki tripertsonal batzuk izan ditugu hizpide. Alde batetik, diozka 'dizkio' erakoez aritu gara eta, *eradun oinarrikotzat hartu izan diren arren (Ariztimuño, apud lakarra 2011: 257), ikusi dugu *nin errokoak ere izan daitezkeela; are gehiago, *nin errokoak izateko aukera gehiago dutela, beharbada. Hipotesi horren alde honako argudio hauek aipatu ditugu: — Jatorrizko adizkien hutsunea: urolaldeko testuetan ez dugu -iu- erako adizkirik topatu —itziar (1790 [1768]) testuko bi adibideak salbuespentzat hartuta,
ASJU, 2019, 53 (1-2), 127-162 erdialderagoko hizkera islatzen baitute ziurrenik, cf. Zuloaga (2019)—; honenbestez, *eradun-en hipotesiari eusteko adizki batzuetan -i(r)au- > -iu- > -io- disimilazioa eta beste batzuetan -i(r)au- > -io- monoptongazioa gertatu dela defendatu beharko genuke, eta horrek datuak ad hoc interpretatzera garamatza. gainera, adizki batzuetan *eradun oinarriko -i(r)au-dun forma zaharrak ere falta dira; cf. dirautza & diozka baina *dirauzka (oArin 1713). — nor-nori-norkeko diezte eta nor-noriko zaiozka: "haiei" datiboko adizki tripertsonaletan diezte erakoak ere topatu ditugu; -irau-k, beharbada, eman lezake -io-, baina ez -io- & -ie-, aldi berean. Halaber, nor-noriko zaiozka & zaiezte adizkiak aurkitu ditugu Beterri, tolosalde eta goierri eskualdeetako testu batzuetan; horiek izan erroa baizik ezin dira izan, eta beraz, erakusten dute inoiz zaio > zaiozka (zaio + -zka-) eta zaie > zaiezte (zaie + -zte-) bilakabideak gertatu zirela, dio > diozka (dio + -zka-) tripertsonaletarako proposatu bezala. — -zka- & -zte- pluralgileen agerraldiak ahozkoan: alde batetik, -zka- aurkitu dugu Pasaian eta oiartzunen (diozka, diozkate); beste aldetik, urolaldeko nahiz ondoko herrietako iraganaldiko adizki neutro batzuetan eta hitanoko adizki alokutibo batzuetan -zka- ez ezik, -zte- ere topatu dugu (besteak beste, ziñozkan < *ziniozkan/*zeniozkan; giñezten < *giniezten/*geniezten). Horrek erakusten digu -zka- eta -zte- [pluralgile + datibo morfema] egituraz osatutako pluralgileak inoiz egon direla, eta dio > diozka; die > diezte; zaio > zaiozka bilakabideak posible direla. Beste aldetik, gipuzkoako hainbat hizkeratan —gaur egun, batez ere, urolaldean— entzun daitezkeen dizka/dizko 'dizkio', dizte/dizk(o)e 'dizkie' erako adizkiez jardun dugu. gainera, ikusi dugu gipuzkoako testuetako diozka *nin errokoa dela frogatzeak erakuts lezakeela, agian, aurreko horiek ere *nin errokoak direla. izan ere, oiartzungo adizkiek pentsarazten digute diozka > dizka gertatu ahal izan zela (Bähr 1926-1935; eHHA: 1375), eta beraz, dizka ere *nin errokoa dela. ildo beretik, proposatu dugu dizka horren analogiaz sortuak izan daitezkeela beste pertsona datibodun adizkiak. Hau da: diozka > dizka > (d-i-z-ka-Ø interpretatu) > dizku (d-i-z-ku-Ø), ditzu, diztan, etab. nolanahi ere, badirudi -zki- berrikuntza iristean, [*nin + -zki-] egituradun adizkiak nagusitu zirela, aurreko [*nin + -z-] egituradunak atzean utzita. testu zaharren eta ahozko datuen arabera, pentsa daiteke [*nin + -z-] → [*nin + -zki-] berrikuntza lehenago gertatu dela Beterrin, tolosaldean nahiz goierri sortaldean, eta geroago, aldiz, urolaldean; hain zuzen ere, hori izan daiteke arrazoia urolaldean dizko/dizka 'dizkio', dizku 'dizkigu', ditzu 'dizkizu' modukoei luzaroago eta adizki gehiagotan eusteko. esandakoa aintzat hartuta, argi dago orain arte esan izan den moduan gipuzkoako historian bi garai nagusi bereizi behar direla osagarri pluraldun adizki tripertsonalei dagokienez: 1) *eradun oinarria erabili izan den garaia; eta 2) *nin erroa erabili izan dena. Hala ere, badirudi *nin erroa pluralgile bati baino gehiagori lotu izan zaiola. Hori horrela izanik, guk, saio honetan, honako kronologia hau proposatu dugu: 1. *eradun oinarria erabiltzen zen, -(t)za- eta -z- pluralgileekin batera; cf. dirautza, zirauzkan, ziuzkun, etab. (a quo iraz 1739) | science |
addi-410903c653ec | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52679 | Hizkuntza aldakortasunaz eta barietateen sailkapenez: aspektu ez-perfektuaren bariazioa Igorreko euskaran | Eguskiza Sánchez, Naia; Gaminde Terraza, Ignacio ; Iglesias Chaves, Aitor | 2019 | ASJU, 2019, 53 (1-2), 163-181 1. Sarrera ohikoa da informatzaileak edo hizkerak sailkatuta ikustea dialektologia tradizionalak proposatu izan dituen metodoen arabera. urteak joan urteak etorri, era honetako sailkapenak oraindino egiten diren arren, uste dugu unea heldu dela adierazteko euren bidez erakusten den aldakortasunaren errealitatearen gaineko argazkia gutxienez desenfokatu samarra dela (eguskiza, de Pablo & gaminde 2017). ez ditugu ukatu nahi dialektologia tradizionalak egin dituen ekarpen guztiak, ez da hori gure hemengo helburua ez eta asmoa ere. Bai, ostera, bere hatsarreetan eta metodoetan, gure iritziz, dauden arazo batzuk agerian jarri nahi genituzke. dialektologia tradizionalaren sailkapenen arazo nagusiak hiru esparrutan behintzat, agertzen dira: datuen aukeraketan, datuen trataeran eta sailkapenak egiteko metodologian. lehen arazoa izaten da jakitea zeintzuk diren irizpideak ezaugarri batzuk aukeratzeko eta beste batzuk baztertzeko; irizpide horiek askotan ez dira zehazten, eta irakurleak suposizioak egin behar izaten ditu. Aukeratzen diren ezaugarriak sarri askotan guztiz homogeneotzat eta absolututzat hartzen dira hiztun komunitate osoak beti berdin erabiliko balitu bezala, era honetara hiztunen arteko aldakortasuna eta hiztunen baitakoa ere ukatzen dira, euskaldunak komunitate isotropikoetan biziko balira bezala. lan honetan eta beste askotan (ensunza 2015; lujanbio 2016) erakutsi den bezala, informatzaile guztiek ez dute berdin egiten hiztun komunitate berean, ez eta hiztun berak egoera guztietan. Hemen morfologiaren aspektu batez arduratuko bagara ere, arazo bertsuak topatzen ditugu hizkuntzaren arlo guztietan, fonologian, morfologian, sintaxian (eguskiza 2019) eta lexikoan (gaminde, etxebarria, eguskiza, romero & unamuno 2016). Bigarren arazoa datuen trataerari dagokio. Alde batetik, zehaztasun falta dugu, aldakiak agertzen direnean, aldaki guztiak maila berean agertzen dira sarritan. esate baterako i eta u ondoren a > e egiten dela mendebal gehienean aipatzen du Zuazok eta indartsuagoa dela sartaldeko azpieuskalkian (2017: 69); bertan esaten dena irakurrita, pentsa daiteke arau bera testuinguru guztietan berdin erabiltzen dela araua aplikatzen duten herri guztietan; hau badakigu ez dena horrela gertatzen lehenagotik ere (gaminde 2002, 2007). Beste alde batetik, ematen du ezaugarri guztiak maila berekoak direla, parean daudela eta berdin erka daitezkeela; hau da, inbentario fonologiko edo morfologikoetan dauden aldeak, arauetan daudenak, eta sintaxi arloko ezaugarriak, elkarrekin nahasirik agertzen dira, baita hitz honen edo bestearen erabilerarekin batera (ezaugarrien erkatzeaz ikus daiteke gaminde 2007). Hirugarren arazoa da, barietateen sailkapenak lortzeko metodologia sarri askotan ez dela zehazten, ez da jakiten metodo objektiboren bat erabili den edo ikertzailearen begi zorrotzaren arabera egin den aurkezten den sailkapena. Batzuetan, adibidez, isoglosen metodoa aipatzen da, baina metodo hori nola aplikatu den ez da esaten esplizituki. Arazo horien aurrean aurkitzen da noizbait ikertzailea, hizkerak, hiztunak edo hiztunek dauzkaten ezaugarri linguistikoak sailkatu nahi dituenean. Horretarako, igorreko hiztun gazteek aspektu ez-perfektua egiteko darabiltzaten arau morfo-fonologikoak erabiliko dira. Funtsean erakutsi nahi duguna da metodologia berritzaileak erabiliz (3 metodo objektibo kuantitatibo planteatzen ditugu hemen) errealitatearen argazkia errealagoa dela eta ikertzailearen gogotik eta begi zorrotzetik urruntzen dela.
HiZKuntZA AldAKortASunAZ etA BArietAteen SAilKAPeneZ 165 https://doi.org/10.1387/asju.22415 igorren badira ildo honi jarraituz antzeko lan batzuk eginak ere, baina batek ere ez dio eusten hemen planteatzen den azterketari, hots, aspektu ez-perfektuaren bariazioaren azterketari (iglesias 2014; iglesias, eguskiza, gaminde & unamuno 2017; eguskiza, unamuno & iglesias 2018). Horrenbestez, lan honen helburua bikoitza da; alde batetik, igorreko hiztun gazteek aspektu ez-perfektua egiteko erabiltzen dituzten arau morfo-fonologikoak deskribatu nahi dira eta, bestetik, arlo honetako datuek islarazten duten aldakortasuna aztertzeko metodo kuantitatibo batzuk aurkeztu eta euren erabilgarritasuna azaldu nahi da. Hemen aldakortasuna aztertzeko proposatzen dugun metodologiak, sistema konplexu dinamiko moldagarrien teoriaren ildotik (léonard et al. 2015; gaminde et al. 2016; gaminde, eguskiza, romero & etxebarria 2017), aldi nagusi batzuk dauzka (eguskiza et al. 2017): (a) datuen azterketa linguistikoa. (b) datuen azterketa kuantitatiboa. (c) informatzaileen sailkapena. Beste inon adierazi dugun bezala (etxebarria et al. 2016; gaminde et al. 2016), hartu behar den lehen erabakietako bat izaten da zer erkatuko dugun definitzea, hau da, azaleko moldeak erkatuko ditugun edo, azterketa linguistiko xehearen ondorioz, arauak, inbentario arloko aldeak, erabilerak, e.a. konparatuko ditugun. Azterketaren bigarren aldian aspektu ez-perfektuaren alomorfo bakoitzaren agerpen maiztasunean oinarrituta, bakoitzaren agerpen probabilitateak kalkulatzen dira eta probabilitate horiek erabiltzen dira datu-matrizeak egitean eta ez "0" eta "1". Beste lan batzuetan (gaminde et al. 2017; eguskiza et al. 2017) erakutsi dugun moduan, "0" eta "1" erabiltzeak moldeak maila berean jartzea dakar eta sailkapenen emaitzak desberdinak izaten dira. Bakoitzaren probabilitateak kalkulatzeak emaitzak doitu egiten ditu eta zehaztasun handiagoa ematen du. Azkenik, informatzaileen sailkapenaren helburua datuen azpian datzan egituraketa geolinguistikoa edo soziolinguistikoa azaleratzea da, sistema konplexu dinamiko moldagarrien ikuspuntutik (gell-man 1994; Beckner et al. 2011; ellis 2011; lópez rivera 2013; moreno cabrera 2008; léonard et al. 2015). gehienetan metodo hauek gurean hizkerak sailkatzeko erabili dira (Aurrekoetxea 1992, 1995, 2003, 2004, 2005, 2008, 2009, 2016; Aurrekoetxea & ormaetxea 2006, 2010; Aurrekoetxea, gandarias, gaminde & iglesias 2014; Aurrekoetxea, gaminde, gandarias & iglesias 2014; gaminde 2007; iglesias 2014; ensunza 2015). Hala ere, berdin-berdin erabil daitezke hiztun komunitate linguistiko baten hiztunak sailkatzeko aldagai sozialen arabera (gaminde et al. 2012, 2016; lujanbio 2016). gehienetan erabili den metodoa multzokatze hierarkikoa izan da eta gutxiagotan dimentsio anizkun eskalarena (dAe). Azkenaldion metodo hauen gabezia bat azpimarratu da, mugan dauden hizkeren edo hiztunen sailkapenei dagokienez eta beste metodo batzuk proposatu dira logika lausoaren hatsarreak kontuan hartuta (clua et al. 2017). uste dugu metodo hauen bidez zehaztasun handiagoa lortuko dela eta hemen saio txiki bat aurkezten dugu horien logika erakusteko. gure azterketan aipatutako metodo biak ez eze, K-batezbestekoen multzokatzea ere erabiliko dugu hobeto egoki daitekeelako logika lausoarekin.
ASJU, 2019, 53 (1-2), 163-181 datu linguistikoak tratatzeko metodo kuantitatiboak erabiltzea ez da gauza berria aldakortasunaren azterbidean, dela soziolinguistikaren ikuspuntutik, dela dialektometriaren ikuspuntutik. euskal Herrian ere metodo hauek, nekez izan bada ere, aurrera egin dute aspaldiko urteotan, batez ere hizkerak sailkatzeko saioetan, nahiz euron fidagarritasuna kuestionatu den esanez "eredu matematikoa hotz geratzen dela dialektologian aritzeko" (Apalauza 2010: 164). lana zazpi ataletan banatuta aurkezten dugu: sarrera honen osteko bigarren atalean corpusaren ezaugarriak eta berori jasotzeko metodologia aurkezten dira; hirugarren atalean datuen azterketa linguistikoa egiten da; laugarren atalean datuen azterketa kuantitatiboa erakusten da; bosgarren atalean informatzaileen sailkapenak ematen ditugu azaldutako hiru metodoen arabera; seigarren atalean, emaitzen eztabaida aurkezten da; eta azkenik, zazpigarrenean, ondorio nagusiak laburbiltzen dira. 2. Corpusa eta metodologia gure azterketa burutu ahal izateko 351 sarrerako corpusa erabili dugu. Horretarako, 35 partizipio aukeratu dira; aukeratu ditugun partizipioak 1. taulan erakusten dira amaieren arabera sailkatuta. Aditz partizipio hauek aukeratu dira, igorren deskribatu den bezala (iglesias 2014), silaba kopuru eta amaieren arabera alomorfo bat edo beste aukeratzen delako; datuak kuantitatiboki aztertzeko lagintzat jo behar dira. 1. taula corpusean erabili diren aditz partizipioak euren amaieren arabera sailkatuta Amaiera Partizipioak -a atara, bota -o yo, ito -e erre, gorde -i busti, ipini, ekarri, erosi, yosi, ikusi, itxi, yantzi -tu/-du berotu, garbitu, agindu, eskondu, eskatu, mogidu, yokatu, sabaldu, segidu, saldu, sartu, artu, galdu, aistu, postu -au/-eu akabau/akabeu, kantau/kanteu, preguntau/pregunteu, topau/topeu -n esan, emon gure corpusa biltzeko hamar informatzaile izan ditugu, bost andrazko eta bost gizonezko. informatzaile guztiak igorrekoak dira, 1990-1992 urteen bitartean jaiotakoak eta d ereduan euren ikasketak burutu dituztenak. datuak jasotzeko zerrendan ez dauden aditz partizipio batzuen bidez zer lortu nahi genuen adierazi zitzaien, hau da, etorri aditzarekin etorten egiten dela adierazi zitzaien eta horrela beste zenbait adibiderekin. Behin zer egin behar zen argi edukiz gero, zerrendako aditzak egiteari ekin zitzaion eta hauek grabatu egin ziren. datu hauek izan dira datu-basea egiteko erabili direnak.
HiZKuntZA AldAKortASunAZ etA BArietAteen SAilKAPeneZ 167 https://doi.org/10.1387/asju.22415 datuen azterketa linguistikoa egin ondoren, datuen azterketa kuantitatiboa egin da (metodologia hori hirugarren atalean azalduko da xehero) gero informatzaileak sailkatzeko, bai generoaren2 arabera eta aditz partizipio sailen arabera, alderik dagoen ikusteko eta baita informatzaileak sailkatzeko ere. informatzaileak sailkatzeko metodologia xehetasunez azalduko da bosgarren atalean. 3. Datuen azterketa linguistikoa igorren aspektu ez-perfektua egiteko lau alomorfo erabiltzen dira: -ten, -tan, -tzean/-txean eta -etan. Alomorfo ez markatua edo orokorra -ten da, berau da kasu gehienetan erabiltzen dena eta gainerakoen ordez, analogiaz sortutako moldeetan ere erabiltzen dena, aditz erroari -tu/-du gehituta (adibidez: saltzean > salduten; galtzean > galduten; sabaltan > sabalduten; agintan > aginduten; e.a.). -etan alomorfoa proposatu da hainbat lanetan (gaminde 2007; Zuazo 2017, besteak beste) eta iglesiasek (2014) bere igorreko lanean -tan proposatu bazuen ere, mendebaldeko barietateetako datuen argitara hemen -etan proposatzea hobetsi dugu. iglesiasek egiten duen proposamena ez dugu guztiz baztertzen; izan ere, -au eta -eu amaitutako partizipioekin erabiltzen da eta diptongoaren bilakaeraren arau fonologikoak deskribatu ere egin beharko lirateke. gure hemengo helburuetarako honek ez du garrantzi handirik, eta horregatik hartu dugu gure erabaki hau. Alomorfo hauek aukeratzeko partizipioen tasunak kontuan hartzen dira, amaierak eta silaba kopuruak eskuarki; alomorfoa gehitzearekin batera, kasurik kasu, gerta daitezkeen arau fonologikoak ere kontuan hartu behar dira. Arau orokorrak ematean, orpoz orpo jarraituko diegu gaminderen (2007) eta iglesiasen (2014) lanei. esan bezala, gure corpusean erabili ditugun aditz partizipioak 35 izan dira denetara (2. atalean zerrenda osoa ematen da); euron amaierak kontuan hartzen baditugu honako sailkapena dugu: -a, -o, -e, -i, -tu/-du, -au/-eu eta -n. Hurrenkera horretan eskainiko dira datozen azalpenok. Amaieran -a eta -o daukaten partizipioen kasuan -ten alomorfoa gehitzen da zuzenean inolako arau fonologikorik aplikatu barik: ataraten, botaten, yoten, itoten. -e amaierakoekin -ten alomorfoaren ordez -tan erabiltzen da (gordetan, erretan), nahiz berau bigarren aren disimilazioagatik azal daitekeen ere bai. -i amaierako partizipioekin hiru aukera agertzen dira; iren aurreko silaba bereko hasierako kontsonantea herskaria denean, iri eusten zaio eta -ten alomorfoa eransten zaio partizipioari (bustiten, eukiten). i dagoen silabaren hasieran dagoen kontsonantea frikaria, sudurkaria edo dardarkaria denean, -ten erabiltzen da eta i desagertzen da (1) arau fonologikoaren arabera (ekarten, yosten, ipinten, e.a.) (1) i > Ø / [+fri] ___ -ten
[+dar] 2 generoa da hemen aztergaitzat hartu dugun gizarte-aldagaia. generoaren araberako aldeei kasu berezia emango zaie lan honetan, hizkuntzaren aldakortasunaren azterketan generoa kontuan hartuta egin diren beste azterketa batzuei jarraiki. Asko baitira andrazkoen eta gizonezkoen artean dauden aldeak agerian utzi dituzten ikerlanak. Zehaztasun gehiagorako ikus bedi eguskiza (2019).
ASJU, 2019, 53 (1-2), 163-181 sia yansten eta isten egiteko bada ere, badago mutil bat talde honetatik guztiz aldetzen dena yantziten eta itxiten egiten duelako. 5. Informatzaileen sailkapena Atal honetan azterketa linguistikoaren eta azterketa kuantitatiboaren datuak erabilita informatzaileen sailkapenak egingo ditugu hiru metodo erabilita. erabiliko dugun lehen metodoa multzokatze azterketa hierarkikoa da. teknika hau sailkatzailea da eta beronen helburu nagusia da elementu batzuk multzokatzea talde homogeneotan, euren artean dauzkaten antzekotasunetan eta desberdintasunetan oinarrituta. oso garrantzitsua da ulertzea teknika deskribatzailea dela eta berak ematen dituen multzoak dakigunarekin eta teknika kualitatiboekin eta geografikoekin erkatu behar direla (de la Fuente 2011). teknika honen xehetasunak gaminde et al. (2017) lanean ematen dira. Hemen metodo hau erabiltzeko datu-matrize bat egiten da lehenengo eta behin. Aditz bakoitzeko egin daitezkeen aukera guztiak paratzen dira eta informatzaile bakoitzak erabili duena "1"en bidez kodetzen da eta gainerakoetan "0" erabiltzen da (1. irudian matrizearen zati bat erakusten da). matrizea eraikitzean datu dikotomikoak erabiltzen badira, aldaki guztiak maila berean jartzen dira. 1. irudia multzokatze hierarkikoa egiteko matrize dikotomikoa informatzaileen sailkapena egiteko hurrengo urratsa informatzaileen arteko distantzia matrizea kalkulatzea da (lehenengo teknika honetan eta baita gainontzekoetan ere), gure azterketa hau burutzeko distantzia euklidear karratua erabili dugu. Azkenik, multzoak sortzen dira eta horretarako, Ward izeneko algoritmoa aukeratu dugu. Programa baten bidez multzokatzea automatikoki egiten da eta irudikapen grafikoa lor daiteke 2. irudian erakusten den dendrograman. Bertan ikus daitekeen bezala, A multzoan hiru neska eta mutil bi kokatzen dira eta B multzoan alderantziz neska bi eta hiru mutil. dimentsio anizkun eskalak (dAe) objektu edo kasuen arteko distantzia neurrien multzoaren egitura bilatzen du. Hau lortzen da behaketei egongune zehatzak emanez dimentsio biko edo hiruko espazio kontzeptual batean (hemen dimentsio bikoa erabiliko dugu); horrela bada, espazioko puntuen arteko distantziak erlazionatuta daude objektuen edo kasuen arteko berdintasunekin eta desberdintasunekin. Beraz, helburua izaten da objektuen arteko distantziak dimentsio anizkun espazioan proiektatzea (Pérez 2005).
ASJU, 2019, 53 (1-2), 163-181 gure hemengo datuen dimentsio anizkun eskalaren azterketa egiten badugu, 4. irudiko dispertsio grafikoa lortzen dugu; bertan ikus daitekeen bezala informatzaileak nahikoa nahasirik agertzen dira, espazioan zehar sakabanaturik. 4. irudia informatzaileen banaketa lauan dimentsio anizkun azterketaren arabera Hemen lortu ditugun emaitzak multzokatze hierarkikoaren bidez lortu ditugunekin alderatzen baditugu, ikus dezakegu bigarren azterketa honetan, A multzoan sei informatzaile agertu direla eta B multzoan lau. Aurreko azterketan multzo bakoitzean bosna informatzaile agertu dira. m02 informatzailea da oraingo honetan B multzoan agertu ordez A multzoan sailkatu dena. informatzaileak sailkatzeko erabiliko dugun hirugarren metodoa K-batezbestekoen multzokatzea da. teknika hau erabiltzeko logika lausoaren (fuzzy logic/lógica difusa) hatsarreetan oinarrituko gara. Horretarako, datu-matrizea eraiki dugu eta aldatzen diren alomorfoen arabera informatzaile bakoitzari [0 1] heinaren arteko balioa esleitu zaio izan dituen agerpen kopuruen arabera. 5. irudian matrizea erakusten da.
HiZKuntZA AldAKortASunAZ etA BArietAteen SAilKAPeneZ 175 https://doi.org/10.1387/asju.22415 5. irudia K-batezbestekoen multzokatze azterketa egiteko erabili den datu-matrizea matrizearen datuen bidez K-batezbestekoen azterketa egin dugu informatzaileak multzo bitan sailkatuta. 6. irudian sortutako dispertsio grafikoa erakusten da. 6. irudia informatzaileen sailkapena dispertsio grafikoaren bidez K-batezbestekoen metodoan oinarrituta multzo bi erabilita
HiZKuntZA AldAKortASunAZ etA BArietAteen SAilKAPeneZ 177 https://doi.org/10.1387/asju.22415 Bigarren metodoan, bakoitzari agerpen probabilitateak esleituta sortu da matrizea eta horretan oinarrituta dimentsio anizkun eskalaren teknika aplikatu da. Sortutako dispertsio grafikoan ikusi da A multzoan sei informatzaile sailkatu direla eta B multzoan lau. Aurrekoarekin alderatuta egon den aldaketa m02 informatzailearen multzo aldaketa izan da. Horrela bada, A multzoan hiru neska eta hiru mutil sailkatu dira eta B multzoan neska bi eta mutil bi. Azkenik, hirugarren metodoan, K-batezbestekoenean, multzo bi sortarazi dira. metodo hau aplikatzeko, oinarrian erabili dugun matrizean aldatzen diren alomorfoen arabera informatzaile bakoitzari [0 1] heinaren arteko balioa esleitu zaio izan dituen agerpen kopuruen arabera. lortutako dispertsio grafikoan, A multzoan zazpi informatzaile sailkatu dira eta B multzoan hiru. A multzokoak neska guztiak eta mutil bi izan dira eta B multzokoak hiru mutil. gure lanaren helburuak bete direlako ustea dugu. izan ere, igorreko hiztun gazteek aspektu ez-perfektua egiteko erabiltzen dituzten arau morfo-fonologikoen deskripzio linguistikoak deskribatu ditugu eta horiek baliatu ditugu informatzaileak sailkatzeko hiru metodo kuantitatibo ezberdin erabilita. Horien oinarrian egon diren matrizeak ere ezberdinak izan dira. Hemen erakutsi dugun moduan, abiapuntutzat datu berberak erabili arren, oinarrian osatutako datu-matrizeen kodetzeek eta sailkatze teknika ezberdinak erabiltzeak emaitza ezberdinak eragiten dituzte. Hortaz, garrantzitsua da erabaki zuzenak hartzea, horretarako, ikertzaileak darabiltzan datuak ezagutzea beharrezkoa da, bai eta hartutako hautu metodologikoak justifikatzea ere. Beste lan batzuetan erakutsi dugun moduan (eguskiza et al. 2017; gaminde et al. 2017), uste dugu datu gordinak erabili beharrean, harago joan behar dela eta ezin gera gaitezkeela datuen kodetze dikotomikoetan oinarritutako analisien emaitzekin. Hori dela eta, defendatzen dugu, hiru metodoetatik zehatzena logika lausoaren hatsarreetan oinarritzen dena dela, hots, K-batezbestekoen multzokatzea. izan ere, multzoen araberako distantziak kontuan hartzen ditu eta horiek matematikoki zehazteko aukera ematen du, gainerako biek ez bezala. gainera, oinarrian osatu den datu-ma trizean informatzaile bakoitzari aldatzen diren alomorfoen araberako [0 1] heinaren balioak esleitu zaizkio. eta horrek datu dikotomikoetatik urrunduz, zehaztasun gehiago jasotzen ditu eta analisiak eta emaitzak zehatzagoak dira. Kontuan hartu behar da, bestalde, metodo hauek ez dutela inferentziarik egiten, aukeratzen diren distantzien eta multzokatze metodoen arabera emaitza desberdinak lortzen dira eta ikertzaileak erabaki behar du zein den bere datuak ondoen deskribatzen dituena. 7. Ondorioak Azken atal honetan datuen azterketan lortu ditugun ondoriorik nabarmenenak laburbiltzen ahaleginduko gara. lehenengo eta behin esan behar da aldakortasuna gertatzen dela aukeratutako partizipio guztien % 42,86an; beraz, homogeneotasun eza agerian geratzen da. Aldaketa nagusiak hiru partizipio multzotan gertatzen ari dira eta hiru alomorforen erabilerari eragiten diote eta beste kasu batean arau fonologikoei.
ASJU, 2019, 53 (1-2), 163-181 Hiru silabako -tu/-du amaierako partizipioekin -tan morfemaren ordez -ten erabiltzen da partizipioari zuzenean erantsita gero eta gehiagotan, honetan neskak berrizaleagoak dira mutilak baino. Silaba biko -tu/-du amaierako partizipioekin neskek -tzean erabiltzen dute eta mutilek -txean; honetan ere analogiaz -ten hasi da nagusitzen informatzaile batzuen artean; hemen mutilak berrizaleagoak dira neskak baino. -tzi edo -txi daukaten partizipioekin yantziten eta itxiten agertu arren, joera nagusia yansten eta isten erabiltzea da berau euskara estandarraren eraginez gertatzen dela pentsa daiteke; yantziten eta itxiten modukoak mutilek baizik ez dituzte erabiltzen. yansten eta isten moldeek berriagoak diruditela esan dugu 3. atalean, yantziten eta itxiten baino. etorkizunean hemen planteatutako susmo hori ikertzeari eta argitzeari interesgarri deritzogu. orokorrean genero aldagaia ez da estatistikoki esanguratsua; ikusi dugu -tz/-tx bereizketa ezak eragina duela eta hemen garrantzia eman zaio bereizkuntza honi, horregatik neska batzuek -tzean alomorfoa erabiltzen dute eta mutil batzuek -txean. era berean -txi-/-tzi amaierako partizipioekin neska guztiek eta mutil batzuek -sten erabiltzen dute, -tziten/-txiten mutil batzuek baino ez dituzte erabiltzen. Hala ere, informatzaileen sailkapena K-batezbestekoen teknikaren bidez egiten dugunean hiru mutil agertzen dira multzo bereizi batean; honek zalantza barik generoaren bidezko bereizkuntzarako dagoen joera nabarmena islatzen du. ondorioz, metodo kuantitatibo objektiboek dakartzaten aukera ezberdinak agerian utzi dira. Horien kasuan ere, ikertzailea ezinbestekoa da teknika bat edo beste aukeratzeko orduan. Behin honezkero, datu-matrize zehatzenetan oinarritzearen beharra aldarrikatu nahi dugu azterketa linguistikoak eginda. lan honetan, erakutsi dugu hirugarren teknika dela emaitzarik zehatzenak ematen dituena. erakutsi dugu bidenabar, matematika malgua dela eta emaitzak errepresentatzeko aukera handiak eskaintzen dituela. Bibliografia Apalauza, Amaia. 2010. Nafarroako Ipar-Mendebaleko Hizkeren egitura Geolinguistikoa. gasteiz: uPV/eHuko doktore tesia. Aurrekoetxea, gotzon. 1992. nafarroako euskara: azterketa dialektometrikoa. Uztaro 5. 59-109. Aurrekoetxea, gotzon. 1995. Bizkaieraren egituraketa geolinguistikoa. leioa: uPV/eHu. Aurrekoetxea, gotzon. 2003. euskalkiak estandarraren uholdepean (Arratiako kasua). in ahozkotasuna aztergai, 167-177. Bilbo: mendebalde Kultur elkartea. http:// mendebalde.eus/jardunaldiak/2003/euskalkiak%20estandarraren%20uholdepean%20 (arratiako%20kasua).pdf (2018/05/23). Aurrekoetxea, gotzon. 2004. estandar eta dialektoen arteko bateratze-joerak, ikuspuntu teorikotik begirada bat. Uztaro 50. 45-57. Aurrekoetxea, gotzon. 2005. nafarroako euskararen sailkapenaz. in Pilartxo etxeberria & Henrike Knörr (arg.), Nerekin yaio nun. Txillardegiri omenaldia, 109-124. Bilbo: euskaltzaindia. Aurrekoetxea, gotzon. 2008. Bariazio soziolinguistikoa dimako euskaran. euskalingua 12. 17-26. http://mendebalde.eus/euskalinguak/euskalingua%2012/Bariazio%20soziolinguistikoa%20dimako%20euskaran.pdf (2018/04/17). | science |
addi-781b3344643d | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52680 | Euskararen lerrokadura ergatiboaren sorreraz | Martínez Areta, Mikel | 2019 | ASJU, 2019, 53 (1-2), 183-223 9. atalean neurri batean espekulazio maila goratzen da, baina komunztadura-sistemen sorreraren inguruko bibliografia tipologikoan murgiltzean topatu dudan gai bat izaki, aipatzeke utzi ezin den gaia iruditu zait li & thompson-ek (1976) postulaturiko topiko-goraguneko eta subjektu-goraguneko hizkuntzen arteko bereizketa. izan ere, topiko-goraguneko hizkuntzen ezaugarri bat —pasibo edo diatesi eza— hain zuzen ere nire berreraiketatik espero genukeena da. 10. atalean, hausnarketa orokor apur batzuekin amaiera emango diot lanari. 2. Euskararen aditzaren diatesia Hizkuntza jakin baten diatesi, boz gramatikal edo lerrokadura morfo-sintaktikoaren sorrera arakatzeko, aditz jokatuaren morfologiari erreparatu behar zaio. euskararen kasuan, honek fokua aditz trinkoetan eta laguntzaileetan jartzea inplikatzen du. Horretarako, lehen aditz konposatuen kronologia bat zehazten saiatu beharko genuke. ez dago zalantzarik mend. [partizipio burutugabe + egon] ~ erd. ek. [partizipio burutugabe + ari izan] eraikuntza progresiboak garai historikoetan garatzen direla. Bere aldetik, [partizipio burutugabe + *zan/*dun laguntzaile] eraikuntzaz esan dezagun, gehiago zehaztu gabe —ez baita erabakigarria aztergai dugun auzian—, erdi Aroan izan zuela garapen nagusia (ikus urgell 2006; mounole 2008); orobat, [partizipio geroaldiko + *zan/*dun laguntzaile] eraikuntzak ere aldakortasun dialektala erakusten du bere eraketa morfologikoan (asko orokortuz mend. -ko / erd. -ko ~ -en / ek. -(r)en), eta aurrekoarekin bateratsu edo agian lehentxeago ulertu behar dugu haren garapena (ikus martínez Areta 2019), erromantzearen eredupean sortu zatekeela gogoan (erka gazt. he De ir / hacer, etab.; ikus mitxelena 1987 [1981]: 48). Besterik da [partizipio burutu + *zan/*dun laguntzaile] eta [aditzoin + *din / *zan (*gin, *-iro-...)] eraikuntzen arazoa. Hala trask (apud mounole 2014: 301) nola mounole bera (2014: 301-302) [partizipio burutu + *zan/*dun laguntzaile] eraikuntza perfektuak latin/erromantzetik hartu zirelako ohiko ikuspuntuaren aurka azaldu dira. nire ustez, eraikuntzok ez baziren hizkuntz ingurutik mailegatu, behintzat haien sorrera europa mendebaldeko hizkuntzekiko nolabaiteko konbergentzia batean sortuak izan behar ditugu, [partizipio + 'izan, eduki' ideia lexikoko laguntzaile] eraikuntzak perfektuak —eta hortik lehenaldiak— adierazteko Standard Average european-aren —behintzat mendebaldarraren— ezaugarrietako bat baita (ikus martínez Areta 2019). Zernahi gisaz, [aditzoin + *din / *zan (*gin, -iro-...) laguntzaile] eraikuntzak, gainerako aditz konposatuen bultzadaz bazterreko funtzioetara zokoratuak izan direnak, edozein eragin kanpotar baino lehenagokoak dira, eBZ-rako postulatu beharrekoak, eta itxura guztien arabera hartan fase historikoan baino funtzio gehiago zituzten. esandakoa laburbiltze aldera, 2. figuran deskribatu dudan aditz konposatuen estratifikazio kronologikoa irudikatzen da. Aditz trinko edo sintetikoak geratzen zaizkigu. Hauek gainbehera maldatsuan egon dira historian zehar. mounole-ren (2014: 15) zenbaketaren arabera, 68 dira xv. eta xvi. mendeetako euskaran. egungo euskararako, ostera, euskaltzaindiak (1987) 26 arautzen ditu, haietako zenbait oso gutxitan, edo bakarrik estilo oso jasoan, erabiltzen badira ere.
b. The book reads well Hizkuntza bakan batzuetan (gehienak Asiako hego-ekialdekoak), hau lexiko osoan gertatzen da, era batean non predikatu bat bikoitza izan daitekeen. txineraz adibidez: 9 Honi gehi geniezaiokeen beste bat honakoa da: zergatik ez dago morfema pasibizatzailearen aztarnarik oA-an (**da-n-kar, **na-n-kar, etab.)? Badirudi trask-ek (1977: 210) honetarako daukan azalpena dela hizkuntza polinesiarretan bezala berau desagertu datekeela, zantzurik utzi gabe.
'demasiado comer y beber / me ha traido a poco' iradokitzen ari naizena da bi formok hain antzekoak baziren jatorriz forma berbera zirelako dela. Haien nen- elementua —A-markak jatorriz forma hau izango zuen (ikus beherago)— hasieran A edo P izango zen, zerraion aditzaren balio diatetikoaren arabera, eta nen-karr-en forma osoak 'ekarri nuen' edo 'ekarria izan nintzen' 14 + ikurrak amalgamatzea adierazten du. 15 oA-ko adizkien hasierako hutsunea tam morfema batek okupatzen du, baina A-ren pertsonamarka amaieran dago, eta horrek predikatu pasibo batera garamatza. 16 Adibideok -n -ren erorikoa agertzen dute, ohikoa Bilbotik hurbileko kostaldeko herrietan, baina gertakari bigarrenkaria da (ikus lakarra 1996: 166-169).
euSKArAren lerroKAdurA ergAtiBoAren SorrerAZ 205 https://doi.org/10.1387/asju.22416 Hots, ceteris paribus, zenbat eta ezkerrerago egon esku artean daukagun aspektua, orduan eta goragune handiagoa hartuko du egileak. Zenbat eta eskuinerago, orduan eta goragune handiagoa hartuko du jasaileak. Bada, euskara hierarkia honekin bateragarri egiteko bururatzen zaidan aukera bakarra martínez Areta (2013)-n proposatu nuen, eta honakoa da: lA (< pfb.) / irrealisaren sektore morfologikoan, oinarrizko, diakronikoki jatorrizko balioa, irrealisa zen (nen-tor). Hau potentzialtasunekin lotuta dago, hartan A-ak dauka goragune nagusia, eta ezkerreko muturretik hurbil izango dugu 11. figurako hierarkian. Nen-tor formatik, aditzaren trinkotzearen ondoren, nen-torr-a/en eratorri zen, agian aoristo bat. Proposaturikoaren arabera, bi eraikuntza nagusitatik abiatu beharko genuke: batetik [A serieko izenordain + da(r) + aditz.erro], eta bestetik [B serieko izenordain + aditz.erro]. Adibide batekin: batetik *ni da(r)-tor (> n(i)(-)(d)a-tor), eta bestetik *nen tor (> nen-tor). edo, euskara historikoan aditz iragankor baten bidez irudikatzeko: batetik *ni da(r)-kar (> n(i)(-)(d)a-kar), eta bestetik *nen kar (> nen-kar). Zein balio gramatikal izan zezakeen hauetako eraikuntza bakoitzak? gorago esan legez, [A serieko izenordain + da(r) + aditz.erro] eraikuntzak adiera progresibo batera begira jartzen gaitu. [B serieko izenordain + aditz.erro] eraikuntzaz den bezainbatean, euskara modernoan perpaus baldintzazko irrealisekin lotuta dago. Batueraz, ba- aurrizkiaz protasiak eratzen dira; -ke edo -teke atzizkiez, ordea, apodosiak. Hizkitzerik gabe, bakarrik rS (284) ez lemaio "no la daría" (trinkoa, eta nori-duna), mend. nei (< *ne-gi) edota ek. niro, leiz. laidi (< *le-gi-di) bezalako aditz jokatu urrietan iritsi zaigu [B serieko izenordain + aditz.erro] eraikuntza (ikus lafon 1980 [1943]: 435438). dena den, badirudi bazterreko eginkizun hauetara mugatua izan aurretik, eraikuntzak eremu zabalxeago bat izan zukeela. xvi. mendeko iparraldeko euskaran, albait- aurrizkiaren bidez lafon-ek "preskriptiboa" izendatu zuena era zitekeen, 2. eta 3. pertsonako subjektuko injunkzio bat adierazteko erabiltzen zena (ikus mounole 2014: 97, eta haren iraungitzerako 224). Haren bidez, baldintza baten betetzearen menpeko agindu bat, edo etengabeko agindu bat, adierazten zen (ikus ibid. adibideetarako eta testuinguru gehiagotarako). garai berean, leizarragaren lekukotasun batzuetan eta dirudienez garibairen errefrau batean, ai- aurrizkiaren bidezko optatiboa ere badugu (ikus mounole 2014: 98, eta 225 haren iraungitzerako ondorengo mendeetan). Adiera horien guztien oinarrian hondar irrealis bat dago. Hala izanik, eta kontuan hartuta euskararen aditz-morfologiaren eraikuntza zaharrenak [A serieko izenordain + da(r) + aditz.erro] eta [B serieko izenordain + aditz.erro] ditugula, zergatik ez lotu bikote hau Bhat-ek (1999) proposaturiko hizkuntz tipologiarekin, zeinen arabera "tense-prominent" eta "aspect-prominent" hizkuntzez gain "mood-prominent" hizkuntzak ere badiren, eta onartu aitzin-euskara modu-goraguneko hizkuntza zela? Hizkuntza hauetan, aditza egituratzen duen oposaketa nagusia realis-irrealis dugu. Horrek ez du kentzen bikotearen kide batek beste aditz-kategoria bati —aspektuari, adibidez— dagozkion bereizketak garatzeko posibilitatea. mexikoko chalcatongo mixtec hizkuntzan esaterako (ikus Bhat 1999: 65-66), aditzek bi erro dauzkate: realis bat eta irrealis bat. erro realisa azpieraketa progresiboan, ohiturazkoan eta egoerazkoan ager daiteke. erro irrealisak, bere aldetik, geroaldia, agintera, gertaera-aurkakoa ("counterfactual"), baldintzazkoa, eta antzeko beste adiera moduzko batzuk adierazten ditu.
ASJU, 2019, 53 (1-2), 183-223 troller") iS litzateke; jomuga ("target"), ordea, aditz jokatua. lehenak kasua pasako lioke kasu-marka bigarrenari. tipologo honen arabera (2006: 123-124), kasua sintaxiak ezarririko izenen ezaugarri testuinguruzkoa ("contextual feature") dugu. izan ere, kasu-marken kopiaketa-prozesuak aztertzen ditu (ikus 2006: 133-135), baina bakarrik kontrolatzailea izen bat eta jomuga iS beraren barneko beste elementu bat (izenondo bat, erakusle bat, etab.) edo atributuko kokagunean dagoen beste iS bat, diren adibideetan. Aditz bat ez da kasurako markatu ahal, baina baliteke aztergai duguna bezalako kasu batean aditzak dagokion iS ergatibotik marka morfologikoa nola edo hala "erakartzea", aktibo bihurtzeko eta *kus bezalako erroaren zehazgabetasun diatetikoa desanbiguatzeko. Azkenik, *-ga aditz jokatua aktibo bihurtzeko baliabide bakarra ez zenez (ikus beherago), A.2sg.eko markatzat berranalizatuko zatekeen. Bego hor tipologiako esku-liburuetan iradokiriko prozesuaren paralelo zehatzik aurkitu ez dudalako aitorpena. Baina baimen bekit argudiaketa nola bukatuko litzatekeen azaltzea.27 A.1sg.eko markaren sorrera azaltzeko, adizkiaren hasierako elementuaren bikoizketa onartu behar dugu: *ni-ga Peru da-kus → *ni-ga Peru da-kus-da. Berriro, ez dugu ahaztu behar berranalisi aktiboaren ondoren lehen perpausak bi argumentu dituela, eta 1. eta 2. pertsonako izenordain guztiek komunztadura agerikoa behar dutela. iradoki liteke, beraz, da- bikoiztu zela (da-kus → *da-kus-da) hemen ere *kus erroaren zehazgabetasun diatetikoa desanbiguatzeko, eta aldi berean A.1sg.eko argumentua aditz jokatuan indexatzeko? Bi gertakari nabarmendu nahi nituzke. Batetik, *ni da- > na-, *hi da- > ha- garapenen eta berranalisi aktiboaren ondoren da-z hasitako aditz jokatu gehienak iragankorrak izango ziren (eta izaten dira, egungo euskarazko testu gehienetan, dio, du, dezala... bezalakoak ere aintzat harturik). Horrek haien interpretazio aktiboaren alde jokatu zukeen. Proposamena, beraz, izango litzateke: -da aurrizkiaren bikoizketan izango luke jatorria, morfema aktibatzaile edo iragankortzaile bezala abiatuko zen, eta azkenean A.1sg.eko markatzat berranalizatuko zatekeen. era alternatibo batean, pentsa liteke -da bikoiztu zela perpauseko A sortu berriak A.1sg.eko marka bat behar zuelako aditz jokatuan, besterik gabe. laburbilduz: baliteke *-ga eta -da hasieran (aldakortasun librean zeudekeen) morfema iragankortzaileak izatea, ondoren hurrenez hurren A.2sg.eko eta A.1sg. eko marka bezala berranalizatu zirelarik; edo baliteke *-ga-ren kopiaketa eta -daren bikoizketa zuzenean gertatu izana berranalisi aktiboaren ondoren perpaus mailan sorturiko 1sg.eko eta 2sg.eko A-ek indexaketa behar zutelako. 6. taulako ezkerreko zutabetik eskuineko zutaberako igarotzea zehazki nola gauzatu zen azaltzeko, itsumustuka gabiltza. modu orokor batean proposaturik, uste dut A.1sg.eko -da eta A.2sg.eko *-ga komunztadura-markak predikatu pasiboen berranalisi aktiboak sortu 27 nago, hala ere, euskarak berak subjektu edo objektutik adizkirako kopiatze prozesu baten paralelo bat eskaintzen duela: -(t)za atzizkiarekin gertatua alegia. ondo interpretatzen badut, lakarrak (2006: 602-606) ere elementu hau izen-morfologian sortua dela onartzen du, eta, hala bada, iSetatik aditz jokaturako jauzia gertatu behar izan da noizbait. egia da izen-morfologian atzizki honek duen adiera (ugaritasuna, multzoa, leku hutsa hainbat toponimotan) ez dela zehazki aditz-morfologian komunztadura eragiten duena (pluraltasun zenbakarria eta definitua), eta hortaz nolabaiteko desbiderapen semantiko bat onartu beharko dugu, prozesuaren uneren batean.
topikoa iz.ord.
[givón (1976: 155)] Horrela, S-a topikoko kokagunera aurreratzen duen eraikuntza markatu baten gainerabilerak eraikuntza horren demarking-a edo arrunt bihurtzea ekarri du. Hortik, topikoa S bihurtu da eta aldaketa honek perpauseko S-a aditzeko komunztadura-marka bihurtzea sustatu du. Hau berau Ameriketako beltzen ingeleseko hizkera batzuetan ger30 Bide batez, ohar bedi trask-en argudiaketan nire 1. eta 2. tauletako 2. faseko predikatu aktiboen desagerpena ere proposatzen dela ("*Jon jo zuen Kepa being replaced by... ").
[givón (1976: 170)] 1. eta 2. pertsonetan, eraikuntza topikalizatuen bidezko izenordain > klitiko > pertsona-marka uztartu motako garapenak zailagoak dira aurkitzen bibliografian. Haiek aurkitzeko leku apropos bat hizkuntza bantuen familia da, nahiz, idatzizko tradiziorik gabeko hizkuntzak izaki, eraikuntza beraren garapenak ez diren normalean banako hizkuntzen historian lekukotzen (hizkuntzen arteko konparazioaren bidez ondoriozta daitezke soilik). nolanahi ere, batzuetan hizkuntza berak agertzen ditu 1. eta 2. p.ko klitikoak, haien forma izenordainezko beteagoak, bai eta lehena bigarrenetik sortu datekeen eraikuntza topikalizatua, givón-en beraren bemba hizkuntzaren adibideak erakutsi legez: (8) a. n-di múu-suma 'ni ona naiz' Bemba (hizkuntza bantua)
[givón (1976: 166-167)] Bembaren egoera honetan, aditz jokatua oraindik pertsona-komunztadurarik gabea dugu, baina izenordainen forma beteak —eraikuntza topikalizatuen topikoko kokagunean— eta berauen forma klitikoak —adierazpen predikatuetan haiekin (bakarrik) derrigorrezkoa den kopula batekin batera— bai azaltzen dira parez pare, eta hurrengo pauso bat izan liteke klitikoen pertsona-marka uztartu bihurtzea. Hauxe litzateke, beraz, pertsona-marka anitzen jatorria: eraikuntza topikalizatu markatuetan, perpausak topikoko iS-rekin erreferentziakidea den izenordain anaforiko klitiko baten bidez topikoa bikoiztu behar du. eraikuntza hauek arrunt eta ezmarkatu bihurtzen badira, topikoko iS subjektu bihurtuko da A edo S baldin bada haren rol semantikoa, eta izenordain klitikoa pertsona-komunztadura bihurtuko. givón-ek (1976: 151-167) honelako prozesuen bidez sorturiko komunztaduren azterketa diakronikoan kontuan hartu beharreko hierarkiak ikertzen ditu. Hierarkiok iS-ren topikalizagarritasun mailaren menpe daude. errazenik topikalizatzen diren iS-ak A/S-ak ditugu (oro har, subjektuak zentzu orokorrean), ondoren r-ak, eta ondoren P-ak. Hau honela da A/S-ak eta r-ak tipikoki definituak eta bizidunak —gehienetan gizatiarrak— izaten baitira. P-en barnean, errazago topikalizatzen dira gizatiarrak ez-gizatiarrak baino, definituak indefinituak baino, parte-hartzaile inplika-
topikoa iruzkina
[givón (1976: 459)] 31 ikus honen inguruan goi-aleman zaharreko eta Suabiako alemaneko adibideak aztertzen dituen Bynon (1992). dena dela, givón (1976)-n bezala lan honetan ere 3. pertsonako izenordainak eta klitikoak baino ez dira azaltzen. 32 ondoko adibidean, etxe-ra adizlaguna euskara batuko formaren bidez irudikatzen dut.
ASJU, 2019, 53 (1-2), 183-223 ingelesa subjektu-goraguneko hizkuntza izaki, eraikuntza arrunta edo ez-markatua (9a) da. (9b) markatua, nolabait arruntago batetik eratorria dugu. topiko-goraguneko hizkuntzetan, ordea, (9b) eraikuntza ez-markatua dugu. topiko-iruzkin eraikuntzek sintaxi lausoagoa dute. izan ere, topikoak ez ohi du harreman sintaktiko esturik izan dagokion iruzkineko aditzarekin; subjektuak bai, usu A/S-komunztaduraren formapean. Bestetik, topikoen funtzioa perpausaren esparrua ezartzea da, eta horregatik definitua izango da beti; subjektuaren funtzioa, ordea, dagokion aditzak inplikatzen duen ekintza, esperientzia, edo estatuaren protagonista zehaztea izango da, eta ez da halabeharrez definitua izango.33 topikoak eta subjektuak, hala ere, zenbait ezaugarri partekatzen dituzte, eta nola edo hala subjektu bat topiko gramatikalizatu bat da. gramatikalizazio hau topikoak iruzkinarekin duen harreman semantiko-diskurtsiboak sintaxiari ere erasaten dionean gauzatzen da. Honelakoetan, perpaus barneko elementuen berranalisi bat sortzen da, eta hauxe dugu aditz komunztaduraren marken iturrietako bat, (6)-ko The man, he came → The man he-came adibidean ikusi dugun moduan. 5. atalean Bhat-en (1999) hizkuntz sailkapenaren arabera aitzin-euskara, tam-eko kategoriei dagokienez, "modu-goraguneko hizkuntza" zela proposatu badut, 9. atal honetan li & thompson-en (1976) hizkuntz sailkapenaren arabera aitzin-euskara, perpausaren antolamendu pragmatikoaren ikuspegitik, "topiko-goraguneko hizkuntza" zela iradoki nahi nuke. Are gehiago, euskararen pertsona-komunztadura topiko-iruz kin perpaus antolamendu batetik Subjektu-Predikatu erako beste baterako igarotzearekin batera sortu zatekeela deritzot. 12. figuran iradokizun honek lekarzkeen zenbait garapen imaginagarri irudikatzen dira (forma modernoekin), topikoaren izaeraren arabera. Topiko-Iruzkin Subjektu-Predikatu a. *ni, ni dator ni nator (topikoa: S) b. *etxera, ni dator etxera nator (topikoa: Adizlagunezko osagarria) c. *gaur, ni dator gaur nator (topikoa: Aditzondoa) d. *Peru, Ø dakus Peru dakus(a) (topikoa: P) e. *Peru-ga, ni dakus Peruk nakus(a) (topikoa: os.eg.) 12. figura topiko-iruzkin > Subjektu-Predikatu perpaus antolamenduaren aldaketak ekar litzakeen zenbait garapen Horrela, txineraz bezala topiko-iruzkin erako perpausaren antolaketa arrunta zela onartzen badugu, topikalizagarritasun hierarkia (A/S > r > P, beronen barnean giz. > ez-giz., etab.) neurri batean lausotu egiten da (topikoak printzipioz definituak izango diren arren), eta bestetik indexatzen den izenordaina ez da beti izango topikoko iS-rekin erreferentziakidea. Aitzin-euskaran pertsona-komunztaduraren sorrera topiko-iruzkin → SubjektuPredikatu erako perpaus-antolamenduaren aldaketa batekin batera gauzatu zelako 33 topiko eta subjektu kategoriak definitzen dituzten parametro gehiagotarako, ikus li & thompson (1976: 461-466).
'Jendea (topikoa), — haiek txakurrak ausikitzen dituzte'
— txakurrek ausikitzen dute'
'txakurrak (topikoa), — haiek jendea ausikitzen dute'
— jendeak ausikitzen ditu'
euSKArAren lerroKAdurA ergAtiBoAren SorrerAZ 219 https://doi.org/10.1387/asju.22416 10. Amaitzeko Aurreko ataletan, euskararen morfologia ergatiboaren jatorria azaltzeko modurik bideragarriena "hipotesi pasiboa" dela defendatu dut, trask-ek (1977) ezarririko zentzu diakronikoan ulerturik. Horrez gain, trask-ek berak bere lan aitzindarian topatu zituen zenbait arazo konpontzen saiatu naiz, aitzin-euskararen aditz-erroek diatesirako espezifikazio lexikorik ez zutela onarturik. Honek inplikatzen zuen aditz-erro guztiek "diathetical software" berbera zutela, guztiek funtzionamendu morfo-sintaktiko berbera baitzuten, zein-nahi ere zen harturiko osagarria (ikus 3. figura). uneren batean, inperfektibo osoan eta jatorriz irrealistzat jo dudan sektore morfologikoaren zati batean, predikatu semantikoki iragankorrak oro pasiboki adieraziak izatera igaro ziren (ikus 1. eta 2. taulak). 8. atalean azaldu diren arrazoiengatik, honek osagarri egilezkoaren promozioa —edo agian topikalizazioa— eragin zuen, eta ondoren perpausaren berranalisi bat, elementu topikalizatu zeiharra aditzaren muinezko argumentu bihurtu zuena. Hartara, jatorriz argumentu bakarreko predikatuak argumentu biko predikatu bihurtu ziren. euskal gramatika tradizionalaren terminologian, nor sailetik nor-nork saila sortu zen, Atenea Zeus-en burutik bezala. ikusmolde honek euskararen aditz-morfologiaren zenbait arazo klasikori azalbide berri bat eskain diezaieke, hala nola ergatibitate hautsiari eta jatorri ez-izenordainezkoko A.markei (-da, *-ga). lehenari dagokionez, euskararen ergatibitate hautsiaren bitxitasuna tipologiaren printzipioekin bateratzen saiatu naiz, lA/irrealisaren sektore morfologikoan forma zaharrenak irrealisak direla argudiatuz, gerora —aditzaren trinkotzea gauzatu ondoren— haietatik -a/en atzizkidunak eratorri zirelarik. Haien aldetik, -da eta *-ga A-marken jatorria ulertzeko, giltza da ulertzea aditzaren trinkotzeak S-ren komunztadura sortu zuela, eta perpausaren berranalisi aktiboak S- batzuen Pgisako berrinterpretazioa, eta aldi berean perpaus iragankorretako A-en indexaketaren beharra. Honen guztiaren osagarri, 70eko hamarkadatik aurrerako ikerketa tipologikoan egin diren bi sailkapen tipologikoren barnean saiatu naiz euskara kokatzen. Bhat-en (1999) aldi-, aspektu- eta modu-goraguneko hizkuntzen arteko sailkapenean, a itzineuskara modu-goraguneko hizkuntza zela eta haren aditzaren bereizketa nagusia realis (inperfektibo) vs irrealis zela onartu dut. lehena [A serieko izenordain + da(r) + aditz. erro] eraikuntzen bidez adieraziko litzateke; bigarrena [B serieko izenordain + aditz. erro] eraikuntzen bidez. modu-goraguneko hizkuntzen ohiko ezaugarrietako bat euskara historikoaren izaerarekin bat dator (izenordainezko ergatibitate hautsia, euskaran hau bakarrik irrealisean azaltzen den arren), eta beste bat proposaturiko berreraiketarekin bat letorke (1. eta 2. pertsonako bi izenordain-serie izatea). Bestalde, li & thomson-ek (1976) postulaturiko subjektu-goraguneko eta topiko-goraguneko hizkuntzen arteko sailkapenean, aitzin-euskara topiko-goraguneko hizkuntza zela onartu dut. Hizkuntza hauetan, edozein iS izan daiteke topikoa bere rol semantikoa adierazten duen pertsona-marka bat aditzean indexatu gabe. Horregatik hain zuzen, hizkuntza hauetako aditz-erroak maiz lexikoki zehazgabeak dira diatesirako. Zehazgabetasun hau bat dator berreraiki den aitzin-euskararekin, baina gainera topiko-iruzkin > subjektu-predikatu garapenak azal lezake nola gertatu zen hasieran osagarri egilezkoaren topikalizazioa, bai eta nola uztartu ziren behinolako izenordain askeak, pertsona-marka aurrizkitu bihurtzeko. | science |
addi-057aa188718b | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52681 | XVIII. mendeko dotrina argitaragabe bat: aurkezpena eta edizioa | Reguero Ugarte, Urtzi | 2019 | ASJU, 2019, 53 (1-2), 225-359 tegian agertu da berriki. Beraz, euskal dialektologiarako izan dezakeen garrantzia aipatu ostean, eskuizkribuari buruzko zenbait ohar egiten dira; besteak beste, erakusten da gaztelaniazko zein liburu duen jatorri, noizkoa izan daitekeen itzulpena, liburuaren tamaina, etab. areago, laburki aurkezten diren hizkuntza ezaugarri batzuk kontuan izanda, Leitza inguruko hizkera erabiltzen dela erakusten da eta anonimotzat hartu izan bada ere, proposatzen da Tiburtzio Sagastibeltza izan daitekeela dotrinaren egilea. Jarraian, testuaren edizio kritikoa eskaintzen da, bi motatako oharrez lagundurik: batetik, ohar paleografikoak daude eta, bestetik, testua ulertzen lagundu nahi duten azalpen oharrak. HITZ GaKOaK: dotrina, filologia, edizioak, euskalkiak, dialektologia.
XViii. mendeKo dotrinA ArgitArAgABe BAt: AurKeZPenA etA ediZioA 227 https://doi.org/10.1387/asju.22417 1. Sarrera Artxiboek dituzten materialak digitalizatu eta sarean guztion eskura jartzen egindako lan eskergari esker, orain arte ezagutzen ez genituen euskarazko testuak agertu dira. Horien artean daude, besteak beste, goizuetan 1753an irakurri zen sermoi bat (reguero 2015b) edo orain hemen aurkezten den dotrina. Hain zuzen ere, sarean zenbait kontu bilatzen ari nintzela, eusko legebiltzarraren liburuklik artxibo digitalean aurkitu nuen2 ordura arte, ustez bederen, gutako askorentzat ezezaguna zen dotrina hau. dotrinaren lehen begiratuan aise da ikusten euskal filologiarentzat eta euskalkien historiarentzat izan dezakeen garrantzia: 300 orrialde baino gehiago dituen eskuizkribua da, osorik euskaraz; gainera, goi-nafarreraz idatzita dago, gipuzkoarekin muga egiten duen nafarroako eskualderen bateko mintzoan. esan bezala, sarean idoro daiteke Doctrina santuaren explicacioa San carlos Borromeoren doctrinatatic ta libruatatic ateraa izenburua daraman lekukotasun idatzi hau, aski kalitate onean digitalizaturik. Paperezko jatorrizkoa gasteizen dago, eusko legebiltzarreko liburutegian, Juan ramon urkixoren ondareko gainerako lekukotasunekin batera. erosotasunagatik, digitalizaturiko irudiak erabili ditut edizioa paratzeko; dena den, gasteizen bertan dagoen eskuizkribua ere esku artean izan dut edizioa prestatzeko, deskribapen zehatzagoa egiteko eta izan ditudan transkripzio zalantza batzuk argitzeko. 2. Dotrinaren aurpezpena Aurreratu dudanez, Doctrina santuaren explicacioa San carlos Borromeoren doctrinatatic ta libruatatic ateraa da obra luze honen izenburua, eta 360 orrialde inguru ditu euskara hutsean idatzirik. ezbairik gabe, beste hizkuntza batetik, ziurrenik gaztelaniatik, euskarara ekarritako obra bat da. irudiz, Joaquín molesek 1769an madrilen argitaratu zuen Doctrina christiana para niños y adultos a la mente de San carlos Borromeo y del catecismo romano sacado a instancias suyas por el Bmo. Padre San Pio V y por decreto del sacrosanto concilio Tridentino. confirmado con exemplos curiosos liburuaren itzulpen/egokitzapena da. Hori da, beraz, post quem data. ez da erraza Joaquín molesi buruzko berri asko ezagutzea, baina Prebisteroa izan zen, katedratikoa eta nuntziaturako examinatzaile. erlijio liburu zenbait idatzi zituen gaztelaniaz eta itzuli zituen hizkuntza horretara. ondorengo adibideek argi erakusten dute euskarazko dotrina hori idatzi zuenak molesen dotrina zuela oinarri; ezkerreko zutabean molesen liburutik ateratako pasartea dago, bere horretan; eskuinean pasarte horri dagokion euskarazkoa: 2 Hauxe da helbidea: http://www.liburuklik.euskadi.net/handle/10771/8722 [azken kontsulta: 2020/07/27].
ASJU, 2019, 53 (1-2), 225-359 1. irudia eskuizkribuaren azken orrialdeko ur-marka ikus dezakegunez, lehen bi zenbakiak argi eta garbi ikusten dira eta 18 irakur daiteke, baina ez da garbi ikusten ondoko biak zer diren. dena den, 1802 proposa daitekeela dirudi; izan ere, legebiltzarreko liburutegian dagoen beste eskuizkribu batean, akatsik gabe, baina berbera izan daitekeen ur-marka aurki dezakegu: 2. irudia Beste eskuizkribu bateko ur-marka ematen duenez, 2. irudiko ur-marka berbera dago 1. irudian, baina arrazoi bategatik edo besteagatik gaizki atera zen eskuizkribuaren ur-markako azken zenbakia. <2> zenbakiaren oina 1. irudiko zenbakiko oinarekin erkatuz gero, zenbaki beraren
ASJU, 2019, 53 (1-2), 225-359 radunetako bat tiburtzio Sagastibeltza izan zen. Aipatu artxiboko c2340, 16. prozesuan, 1789an, tiburcio de Sagastibelza de Areso delakoa agertzen da, eta leitzako elizako onuradunetarik bat da. irudiz, iruñeko gotzainak tiburtzio Sagastibeltzari eta ondorengoei kargu hori ematean, zenbait lan agindu zizkion: konfesatzea, gaixoei laguntzea eta kristau dotrina erakustea. Antza denez, miguel ignacio Zabaleta leitzako apaizak salaketa jarri zuen Sagastibeltzak ez zuelako agindua behar bezala betetzen. Zenbait urte geroago, 1801eko prozesu batean (c2809, 8) berriro agertzen dira miguel ignacio Zabaleta eta tiburtzio Sagastibeltza. Horretan ere, abadeak onuraduna salatzen du San Joan eguneko mezetan tiburtzio eserlekutik altxatu eta predikatzen ari zen apaizari ondoko hitzak esateagatik: abadea, iolas oric utcite viee enfermotara 'abadea, solas horiek utzita, bihoa gaixoengana'.44Sermoilari astuna bide zen apaiza eta bere lana egitera bidali zuen Sagastibeltzak apaiza. 1795-1802 bitartean, ordura arte presbitero zen tiburtzio Sagastibeltza leitzako bitarteko Kapilau izendatu zuten, adin txikiko zen Josef Frantzisko Arribillagak prima tontsura egin arte. 1802an gertatu zen hori. Beste prozesu batean ikusten denez (c2694, 8), 1802-1809 bitartean kargutik kendu zuen leitzako abadeak Sagastibeltza. garaiagatik eta lekuagatik, tiburtzio Sagastibeltza izan daiteke dotrina honen itzultzailea, eta iruñeko gotzainak 1789an emandako aginduaren fruitu izan daiteke dotrina hau, hamarkada baten buruan kopiatua edo orduan kopiatzeaz bukatua. Arrazoi asko dago pentsatzeko eskuizkribu hau lehendik zegoen beste zaharrago baten kopia dela.5 dotrina honen kasuan, nahiko modu garbian idatzirik dago, zirriborro eta ezabadura gutxirekin, nahiz eta lerro arteko eransketak badituen. Hortik ondorioztatzen da aurreko bertsio baten kopia dela. gainera, lerro artean dituen gehiketak edo perpausek maiz falta duten aditz laguntzaileak horrela azal litezke: ematen du errazagoa dela laguntzailea kopiatzeaz ahaztea itzultzeaz ahaztea baino. gainera, eskuizkribuan agertzen diren tatxadura batzuek eta egindako zuzenketek erakusten dute kopistak berdinetik berdinerako jauzia egin zuela eta gero zuzendu. Adibidez, 69v orrialdeko lehen galderaren erantzun moduan, bigarren galderari dagokion erantzunaren hasiera agertzen da, tatxaturik. Beraz, badirudi kopiatzean ondoko galderaren erantzunera jauzi egin zuela. Kopia izatearen beste erakusgarri izan daiteke testuan agertzen diren zenbait esperoko genukeen lekuan: duc 'dut', jacen 'jaten'. Beraz, eskuizkribu hau, beti ere, 1769. urtearen ondoren idatzitako dotrina baten kopia da, 1802 ondoren bukatua. 3.3. Hizkeraz ohar batzuk eskuizkribu hau idazteko baliatu zen euskarak azterketa sakon eta serioa merezi du, eta ez da hori ez azpiatal honen helburua ezta lan honena ere (ik. reguero prestatzen. edonola ere, oin-oiharretan zenbait alderdi linguistiko azaltzen duten iruzkin 4 esaldi labur honetan agertzen den joan-en adizkiaren forma bat dator dotrinan agertzen denarekin. Pertsona eta denbora horretako bie (129v) dago dotrina honetan, eta paradigma bereko cien, ciela 'zihoan, zihoala' ere agertzen dira eskuizkribuan. egiletza ez du aitortzen, jakina, esaldiak, baina geografikoki leitza eta inguruan kokatzeko laguntzeko aingura testutzat har dezakegu bederen.
XViii. mendeKo dotrinA ArgitArAgABe BAt: AurKeZPenA etA ediZioA 233 https://doi.org/10.1387/asju.22417 batzuk daude).5 nolanahi ere den, testua geografikoki kokatze aldera, eskuizkribuan agertzen diren zenbait ezaugarri aipatuko ditut jarraian. testu hau hizkeraz nongoa den gutxi gorabehera zehaztea ez da biziki zaila, dialektalki nabarmenak diren ezaugarriak baititu. Hasperenik ezak eta duzu gisako adizkiek, izanen motako geroaldiek eta cajon 'kaxoi' bezalako formek zuzenean nafarroara begira jartzen gaituzte. Behin bakarrik agertzen da -e- errodun aldaera: badezua (2v). edonola ere, goi-nafarreraren barnean diren hizkerak ezagututa, zehatzagoak ere izan gaitezke. nafarroaren barnean, mendebaldeko eskualderen batekoa, gipuzkoatik gertukoa dela pentsatzeko arrazoiak egon badaude. Besteak beste, testuan agertzen diren sermove (44v, 72r), leobe (74r, 143v), razove (passim) hitzen -obe bukaera horiek nafarroako larraun eta Basaburu Handi eta txikira garamatzate (ik. Apalauza 2012). era berean, ciceon 'zitzaion' agertzen da eskuizkribu honetan eta zitzion jaso du Apalauzak (2012: 363-364) larraunen eta Basaburu nagusiko iparraldean. Horiekin batera, zagu 'zaigu', zadanic 'zaidanik' agertzen dira testuan, eta Apalauzak (2012: 348) dioenez, «diptongoa murrizturik ageri da» larraungo ipar-mendebaldean eta Araitz-Betelun, eta zat, zazo eta zitzazon adibideak ematen ditu. Horiekin batera, leitza aldera begira jartzen gaituzte: bie 'doala', zila 'zihoala', badique 'joango balitz', cin 'zihoan'.6 Orotariko euskal Hiztegiari jaramon egiten badiogu, lexiko aldetik ere nafarroako ipar-mendebaldera begira jartzen gara; hiztegian bertakotzat ematen dira eskuizkribuan agertzen diren zenbait aldaera: leurritu (passim), velarrizaldeco (10v), erruti (p assim), turmove (110r), (er)ristatu 'errieta egin' (174v), etab. Badira, halere, OeHn jasotzen ez diren zenbait aldaera; hauek, besteak beste: eyo 'igo' (passim), egaizte 'hegazti' (3v; baina ik. dagokion oharra), lendavico 'lehendabiziko' (passim), augitz 'hagitz' (passim), componcen 'goldatzen' (7r), carogui 'karobi' (72v), obartu 'ohartu' (passim). eskuizkribuan aurki daitekeen ezaugarri berezi bat, beste inon aurkitzea zail dena, zarazquio 'zaizkio' eta zarazquigu 'zaizkigu' gisako adizkiak dira. nor-nori saileko adizki horietan -ra- agertzen da sistematikoki.7 Beharbada, *eradun aditz laguntzailearen formek eragindako analogia izan daiteke, darazquioa 'dizkio' moduko adizkiek eraginda; gaur egun hortik eratorritako dazkioa modukoak erabiltzen dituzte leitzako adinekoek. testuak dituen ezaugarri batzuek gipuzkoarekiko hurbiltasuna erakusten dute. Besteak beste, *edun aditz laguntzailaren objektuaren pluralgilea -e da; beraz, due eta ditue erabiltzen dira, eta ez dute eta dituzte; testu zaharretan tolosa eta inguruko hizkeretan agertzen da forma hori (reguero & gómez 2016). Horrekin bateran, -i(n)laguntzailearekin ere dioe agertzen da. 5 Are gehiago, huts batzuek pentsatzera garamatzate kopiatzaileak ez zekiela euskaraz. esate baterako, ordez kopiatu da kasu askotan; huts mekanikoa izan daiteke, baina, hainbestetan gertatzea eta, gainera, huts horiek euskarazkoak ez diren horrenbeste hitz ematea eta ez zuzentzea aski susmagarri dirudi. 6 leitzako hiztun batek jakinarazi didanez, adineko hiztunen artean halako formak entzuten dira; halere, gazteen artean nijoa moduko forma giputzak nagusitu dira. 7 edonola ere, joan oy zariçca 'joan ohi zaizkio' dago tolosako bertso iraingarrietan, -r-rekin (mitxelena 1964: 127).
ASJU, 2019, 53 (1-2), 225-359 Hizkuntza ezaugarri horiek eta arestian autoreaz esandakoak kontuan izanda, dotrinako hizkera leitza ingurukoa izan daitekeela dirudi8 —edonola ere, testuaren fidagarritasun dialektalaz, ik. reguero (prestatzen) eta, oro har testuak dialektologiaz erabiltzeko metodologiaz, ulibarri (2013)—. 4. Ediziorako irizpideak Sánchez-Prietok (2011: 15) iradokitzen duenez, edizio kritiko edo filologiko batek ikertzailearen beharrak ase behar ditu eta, aldi berean, testuak ulergarriak izan daitezen saiatu behar du. edizio paleografiko hutsak geroko hizkuntza azterketa zaildu lezake, kontuan izan behar baita orduko idazmoldea eta gaurkoa ez direla berdinak; gainera, paleografikoan hutsak zuzendu gabe geratuko lirateke. Horretaz gain, grafia ezberdina da kasu batzuetan, eta hitz banaketa eta puntuazio sistema beste modu batekoak izan litezke (cf. Pérez Priego 2011: 156-157). Hortaz, editorearen lana da oreka mantentzea eta beharrezko aldaketak, irizpide zehatz batzuei jarraituz finkatutakoak, egitea. dotrina honen edizioa egiteko orduan, batetik, kontuan izan dut bertatik atera daitezkeen informazio eta datuak ahalik eta gardenenak izateko testuan grafiari dagozkion aldaketa beharrezkoenak egitea eta, bestetik, beste ikertzaile, irakurle zein interesatuentzat testua egokia izan dadin saiatu naiz. ediziorako irizpideak hautatu eta finkatzeko, bereziki, cHArtAk (red cHArtA 2013) aurkezten duen edizio kritikoak egiteko ereduan oinarrituko naiz, beti ere eredua euskarazko testuetara egokituz. ondorioz, jarraian datorrena edizio kritikoa da, transkripzio erdipaleografikoan oinarrituta. Behar-beharrezko aldaketak bakarrik egin ditut, grafia sistematizatzeko (ezen ez gaurkotzeko) eta hutsak zuzentzeko helburuz eginak. idazlearen grafia sistemari eta idazmoldeari leial izan natzaio, eta egindako aldaketa guztien berri eman dut: orokorrak direnak irizpideetan, berezixeagoak direnak oharretan. testuan, beraz, bi motatako oharrak daude: batetik, ohar paleografikoak egin ditut, zeinetan testuan agertzen diren hutsen, lerro arteko eransketen, beltzuneen eta halakoen berri ematen baita; bestetik, azalpen oharrak egin ditut testua errazago ulertze aldera. Azken ohar horietan, batez ere hizkuntzari buruzko iruzkinak egin ditut, baina bestelako informazioa ere agertzen da batzuetan. lehen motako oharretan lemak biribilez daude, ] batez itxirik; bigarrenetan, ordea, lemak etzanaz emanda daude. lekua aurrezteko, batez ere hizkuntzazko oharrak ezaugarria agertzen den lehen agerraldian bakarrik eman ditut. 4.1. Laburdurak Agiri eta idatzi zaharretan ohikoak diren laburdurak osorik eman dira: -mente atzizkidun maileguak, Sn → San, chto → christo, chtau → christau, etab. 8 Bada beste eskuizkribu argitaragabe bat, Bilbaok (2015) ezagutzera eman zuena; gure dotrina honena ez den beste esku batek idatzitakoa edo kopiatutakoa bide da eta hizkeran desberdintasun txiki batzuk daude, baina hasiera batean ematen du eskualde berekoa dela testua.
XViii. mendeKo dotrinA ArgitArAgABe BAt: AurKeZPenA etA ediZioA 235 https://doi.org/10.1387/asju.22417 4.2. Grafia grafiari dagokionez, hona puntuz puntu egin diren aldaketak: 4.2.1. euskarazko testu zaharretan grafema hainbat arrazoirengatik ager daiteke, baina testu honetan hitz mailegatuetan edo grafia etimologikoa dutenetan agertzen da, batez ere: honratu, humilatu... Zeinahi delarik ere grafema agertzeko arrazoia, bere horretan geratu da. 4.2.2. Txistukariak eskuizkribu honetan apikaria adierazteko, eta kasu batzuetan agertzen da, batez ere mailegu batzuetan; hala mantendu dut. txistukari bizkarkaria adierazteko eta erabiltzen dira; azken hori, jakina, eta aurretik. grafia horiek guztiak halaxe mantendu ditut. Kasu batzuetan, ager daiteke , eta bokalen aurretik, hitz amaieran edo kontsonante aurrean, txistukaria adierazi nahirik: jactera 'jaztera', citecquean 'zitezkeen', anic 'anitz', graciac 'graziaz', esaterako. Horrelakoetan, irakurketa errazte aldera, batekin erregularizatu dut eta ohar bidez adierazi. Afrikatuei dagokienez, maiz, ez da grafikoki afrikatu eta frikarien arteko desberdintasunik egiten. Halakoetan ere ez dut afrikatua markatu eta bere horretan utzi ditut edizioan. Afrikatuak markatzeko saioak halaxe utzi ditut: batzuetan agertzen da, afrikatua esperotako lekuetan. Horiek horrelaxe utzi ditut eta dagokien irakurketari buruzko oharra egin. 4.2.3. Sudurkari sabaikaria Beste batzuetan, grafia defektiboa izaten da eta ager daiteke sudurkari sabaikaria islatzeko; halakoetan, ziur gauden kasuetan, <ñ> editatu eta aparatu kritikoan adierazi dut. 4.2.4. Dardarkariak dardarkariei dagokienez, batzuetan, anizkuna adierazteko erabiltzen da; horiek digrafoarekin erregularizatu ditut, hitz hasierakoak izan ezik. Kontsonante aurretik, ondoren edo hitz amaieran, ahoskera aldetik anizkuna izan eta idatzi bada, hala mantendu dut: honrraren. 4.2.5. Diakritikoak testuan, batzuetan, zenbait hitzek diakritikoa dute. Hala mantendu dut.
ASJU, 2019, 53 (1-2), 225-359 4.2.6. Idazkera kultua ohituragatik, etimologia mantentzeagatik edo eragin kulturalagatik, bereziki latinetik hartutako mailegu erlijiozkoek jatorrizko idazkera mantendu dute testu zaharretan, eta guk bere horretan utzi ditugu: christau, catholico... 4.2.7. Letra larri eta xeheak letra larri eta xeheei dagokienez, testuek maiz ez dute inolako sistematikotasunik. gure edizioan gaurko usadioari jarraitu diogu. 4.2.8. ezohiko kontsonante multzoak dotrinan, batzuetan, ezohikoak diren kontsonante multzoak daude: etseriric 'eseririk', etracusten 'erakusten', gutzian 'guzian', gutraso 'guraso', otso 'oso'. Halakoak bere horretan utzi ditut, eta interpretatzeko zailtasunik eragiten badu, ohar bidez saiatu naiz argitzen. 4.3. Hitzen banaketa Hitzen banaketari dagokionez, egungo euskara estandarrean erabiltzen den ohiko banaketari jarraiki diogu, honako salbuespen hauetan izan ezik: a) ezezko perpausak sortzeko ez partikula adizki jokatu bati loturik ageri bada eta aldaketa morfofonologikorik gertatu bada, bere horretan mantendu dut: ezuen ezela, eztago. b) Halaber, aditz nagusiaren azken kontsonantea eta laguntzailearen aurrenekoa asimilatu direnean, bere horretan utzi dut: erranion. inolako asimilazio edo aldaketarik ez bada, bereizi egin ditut. c) Bestalde, -gatic batzuetan hitzari loturik ageri da, beste batzuetan lotu gabe. Sistematikoki eman da loturik. d) Batzuetan hitza eta ondoko atzizkia edo partikula marratxo batez daude loturik eskuizkribuan. Halakoetan marratxoa kendu eta gaurko usadioaren arabera idatzi dut; beraz, Jaungoico-tasunean → Jaungoicotasunean, baina badireere → badire ere. e) inoiz hitz banaketa birmoldatzearen ondorioz gelditu diren ezohiko adibideak egokitu egin ditugu, testuaren ohiko idazkerari jarraituz: ezerquere → ezerc ere. Hori horrela, batzuetan, -z bukatzen den hitzari -z hasten den batek jarraitzen badio, hitza batera idatzi eta idatzi izan da, bi hitzak batuta. Halakoetan, bi hitzak banatu egin ditut eta -ra aldatu hitz bukaera: ombat → on bat. 4.4. Puntuazioa Puntuazio ikurren erabilera dela eta, gaur egungo ohiko erabilerari jarraitu diot. Horrela, testua ulerterrazagoa izateaz gainera, orduko sintaxia ulertzeko ere lagungarri dateke. | science |
addi-842ec4eeeb20 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52682 | Pedro José Aldazabalen euskal testuak: edizioa eta filologia-gaiak | Zuloaga San Román, Eneko | 2019 | ASJU, 2019, 53 (1-2), 361-445 1. Sarrera euskararen corpus historikoa bereziki zabala izan ez arren, oraindik ere bada langairik filologiaren esparruan. izan ere, ugari dira, eta ez beti bigarren edo hirugarren mailakoak, hala edizio txukunak behar dituzten testu klasikoak nola berrikusi eta argitu beharreko arazo filologikoak. Bada, lan honek ekarpena egin nahi dio lehen euskara modernoaren (lakarra 1997) ezagutzari eta, zehatzago, gipuzkoako xviii. mendeko testuen corpusari. deba aldeko testuak aztertu direnean, oro har garai arkaiko eta zaharrekoek erakarri dute arreta, hala nola milia lasturkoren eresiak, Sasiolaren olerkiek edo debako xvi. mendeko serora baten gutunak. garai modernoagoetako iturriak, aldiz, ez dira hainbeste erabili eta, kasuren batean, ezagutu: dakidala, itziarko Ama Birjinaren omenezko koplak ez dira berraztertu Sarasolak (1983) editatu zituenetik, Arakistainen eranskina eta kopla-sortak gehiago ustia daitezke ezaugarri linguistikoei zein ikuspegi dialektologikoari dagokienez, Angela txakartegi mutrikuarraren 1775eko gutun bat oraintsu ezagutarazi da (Santazilia 2020 [2015]), oikiako dotrinen datazioaz eta egiletzaz oraintsu eman dira argibide zehatzagoak (Segurola 2013), eta Pedro José Aldazabalen testuak gutxi aipatu eta ezagutu dira, oro har. lan honek, hain zuzen, Aldazabalen lanak ditu ardatz: xviii. mendeko idazlea izan zen Aldazabal, lehen euskara modernoko idazlea, bete-betean: larramendi aipatu eta erabili zuen, eta euskarazko testuetan agertzen den hizkera landua da; besteren testuak zuzendu eta eguneratu zituen, eta garaiko ezaugarri dialektalen artean hautuak egin zituen, zenbait puntutan lokalismoak gainditu eta gipuzkoan nagusitutako ikuspegi linguistiko supralokalarekin bat egin nahian (ikus Zuloaga 2020: 652). Halaber, hitzen banaketa zenbaitek joera etimologiazalea islatzen dute; zenbait toponimo eta berbaren etimologia azaltzean agertzen den zaletasuna ere agerikoa da, bestalde. gaztelaniaz eta euskaraz idatzi zuen Aldazabalek, besteak beste itziarko Ama Birjina omendu eta goraipatzeko, eta Aldazabalen lan argitaratu ezagun guztiak aztertuta, zenbait ekarpen egiteko aukera izan dut. lehenik, Arakistainen eta Aldazabalen arteko harremanaz eta material idatzien transferentziaz gehiago jakiteko. Bigarrenik, Sarasolak (1983) emandako itziarko Ama Birjinaren omenezko koplen sortze-garaia eta egiletza berrikusteko, eta bestelako proposamena finkatzeko, Aldazabali egotziz. Hirugarrenik, Aldazabalen erdal lanetan agertzen diren euskal testuak eta Aldazabalek lehenengoz 1768an argitaratutako eta 1790ean berrargitaratutako euskal lan bat irakurri eta editatzeko. gai horiek guztiak jasotzen dira lan honetan: § 2 atalean Aldazabalen biografiari eta lanei buruzko datuak aurkezten dira. § 3 atalean Aldazabalen 1767~1769ko erdal lan batean agertzen diren euskal testuen edizioa ematen da eta filologiari dagozkion zenbait gai lantzen dira: § 3.1 azpiatalean Arakistainen kopla-sorta bat, § 3.2-n Sarasolak (1983) emandako kopla-sortari buruzko proposamena eta edizioa, § 3.3-n gipuzkoako kopla zahar bat eta § 3.4-n Aldazabalek eginiko zenbait proposamen etimologiko. § 4 atalak, bestalde, Aldazabalen ama Virgina santissima Yciarcuaren bederatci urrena liburuaren 1790eko edizioaren (ezagutzen den bakarra) berri dakar (§ 4.1), bai eta edizioa (§ 4.2) eta pasarte ilunei eta hizkerari buruzko oharra (§ 4.3) ere, amaierako hiztegiarekin batera (§ 4.4). § 5 atalean Aldazabalen bederatziurrenaren eta gorostegik xix. mendean euskal erria aldizkarian berrargitaratutako be-
Pedro JoSÉ AldAZABAlen euSKAl teStuAK: ediZioA etA FilologiA-gAiAK 363 https://doi.org/10.1387/asju.22418 ronen bertsioaren alderaketa egiten da, eta § 6-k azken hitza dakar. § i., § ii., § iii., § iV. eranskinetan, bestalde, Aldazabalen lanetako euskal testuen faksimileak ematen dira, bai eta gorostegiren argitalpenaren faksimilea ere. lan honetan aurkezten diren edizioak egiteko, ikuspegi kritikoa baliatu da eta jatorrizko testua ahal bezainbeste errespetatzeko helburuari eutsi zaio. Zehazki, honako irizpide orokor hauek baliatu dira: — Jatorrizko orrialdeak eta bertso-lerroak zenbakitu dira. orrialdeak zenbakitzeko, < > ikurrak erabili dira. — Jatorrizko orrialdeen barrenean agertzen ziren deiak ezabatu dira. — Hitzen banaketari dagokionez, hitz konposatuen kasuan banaketa bere horretan uztea izan da irizpide orokorra, agerikoa baita idazleak nahita egin zituela bereizketa batzuk, hitzaren osagaiak agerianago uzteko edo. irizpide bera erabili da postposizioekin. — izen bereziak zeuden bezala utzi dira. — laburdurak garatu dira. — ortotipografia-gaiak egungo arauen arabera eman dira: puntuazioa, letra larri eta xeheen banaketa, letra etzanen erabilera, etab. — Aldaketa grafiko gutxi egin dira: • bokalikoak → bihurtu dira. • Jatorrizko <ʃ> luzeak → bihurtu dira. • Jatorrizko eta → eta bihurtu dira hala zegokienean. • Aldazabalen usus scribendia aintzat hartuta, beronen testuetan afrikatu lepokaria -z edo -z adierazten den kasu bakanak erratatzat jo dira, eta → eta → aldatu dira. — letra bat falta zela uste izan denean [ ] artean gehitu da. — testuetan egindako bestelako zuzenketak testu bakoitzaren amaieran jaso dira. — gaztelaniazko izenburu eta pasarte guztiak charta sareak edizio kritikoetarako ezarritako irizpideen arabera eman dira.2 2. Pedro José Aldazabal Murgia Pedro José Aldazabal murgia gipuzkoako ipar-mendebaleko jauntxo-leinu batean jaio zen. Hain zuzen, aldazabaltarren dorretxeak eremu hartako hainbat gunetan aurki daitezke, eta badirudi zaharrena erdi Arokoa dela: Azkoitia eta elgoibar arteko bidean dago, Azkarate gainetik oso hur. Bestalde, lasturren ere bada xviii. mendeko Aldazabal dorretxea, eta deban Aldazabal-murgia etxea3 dago, familiak xviii. mendean bertan erositakoa. 2 interneten irakur daitezke: https://www.redcharta.es/criterios-de-edicion/ [azken kontsultaren data: 2020/10/23]. 3 Badirudi Aldazabal eta murgia leinuek xvii. mendearen amaieran egin zutela bat: «[murgia] también enlazó con los Aldazábal a finales del siglo xvii, formando el linaje de Aldazábal-murguía, por el matrimonio de doña maría Antonia de Arriola y murguía, natural de iciar, con don José de Aldazábal, natural de Azcoitia» (Atienza 1958: 626-627).
Pedro JoSÉ AldAZABAlen euSKAl teStuAK: ediZioA etA FilologiA-gAiAK 367 https://doi.org/10.1387/asju.22418 Kantua, beraz, ezaguna zen aurretik ere: Fita (1880-1881) eta ondarra & unzueta (1997: 273) lanetan osorik jasotzen da Arakistainen testuen artean, nahiz eta editoreek ez zituzten egindako zuzenketak adierazi eta zenbait grafema moderno itzuri zitzaizkien. euskalaritzan sona larramendiren hiztegiari eginiko eranskinaren bidez lortu bazuen ere (mitxelena 1970: 172), ez da bereziki harrigarria Arakistainek itziarko Ama Birjinaren omenezko bertsoak egin izana: bertan hazi zen (ondarra & unzueta 1997: 287) eta, Aldazabalen 1767~1769ko obrak islatzen duenez, informazio eta material ugari bildua zuen tokiko historiari eta gertakizunei buruzko lan bat egiteko. Kantua dela eta, bestalde, ez dira ahaztekoak Arakistainek larramendiri eskainitako laukoen sorta biak,15 Arakistainek neurri horretako bertsoak edo kantuak idazteko zaletasuna bazukeela islatzen dutenak. Arakistain-Aldazabal loturari dagokionez, lehenago ere esan bezala, bigarrenak sarritan aitortu zuen lehenengoaren materialak baliatu zituela bere lana taxutzeko. Besterik da, ordea, Aldazabalek Arakistainen koplak zeuden-zeudenean txertatu zituen, edo bere irizpideen arabera galbahetuta aurkeztu. izan ere, zenbait erabileratan batasun handiagoa atzematen da Aldazabalen 1767~1769ko liburuko bi sorten artean, Arakistainek itziarko Ama Birjinari idatzitako sortaren eta larramendiri 1746an igorritako laukoen artean baino. nolanahi ere den, hiru alderdi hartu behar dira aintzat antzekotasun eta ezberdintasun horiek aztertzean: a) Arakistainek ekoitzitako testuen artean ia hogei urteko denbora-tartea egon liteke, eta baliteke Arakistainek berak irizpideak aldatu izana. b) Arakistainen testuak Fitaren (1880-1881) eta ondarraren eta unzuetaren (1997) edizioen bidez ezagutzen dira, eta azken horiek ere ez zuten jatorrizkoa ikusterik izan.16 c) testuen laburtasunak eta ezaugarri eta adibideen kopuru urriak ezer sendorik ondorioztatzea eragozten dute. Aldeak direla eta,17 grafian zenbait ezberdintasun aurki daitezke; adibidez, larlau1 eta larlau2 lanetan ez dago -rik hitz hasieran, baina bai Araklau eta lauAnon sortetan, eta Aldazabalen bederatziurrenean. Halaber, larlau1 eta larlau2 testuetan ez dago -rik afrikatu lepokaria adierazteko, baina Aldazabalen liburuetan aurki daitezke adibideak. Fonologiari dagokionez, larramendiri igorritako laukoetan besterik ez daude -e > -a-ren eta iV > iiV-ren adibideak. Bestalde, herskarien aurreko lepokari > apikari neutralizazio-zantzuak ugariagoak dira lauko zaharrenetan: larlau1 7-4 estarri, 11-3 gustitic, 13-3 eztauscala; 15 eskuizkribuez eta argitalpenez, begiratu ondarra & unzueta (1997: 279-281) lana, laukoon transkripzioa ere badakarrena. 16 «lauko txiki hauek ere desagertu egin dira Historiako Akademiako Bibliotekako aipatutako paperetatik eta gaur egun Aita Fitak eginiko argitalpenari esker ezagutzen ditugu soilik» (ondarra & unzueta 1997: 280). 17 erkaketa astunegia suerta ez dadin, laburdura hauek erabiliko ditut tarteka: larlau1 = Arakistainek larramendiri igorritako lehenengo laukoa eta larlau2 = Arakistainek larramendiri igorritako bigarren laukoa, Araklau = Arakistainek idatzitako eta Aldazabalek 1767~1769ko liburuan argitaratutako laukoa, l auAnon = Aldazabalek 1767~1769ko liburuan emandako lauko anonimoa eta Ald1768 Aldazabalen 1768ko bederatziurrena.
ASJU, 2019, 53 (1-2), 361-445 kantu zahar baten hasiera;18 beste alde batetik, J. A. lakarrak helarazitako laukosorta bat, itziarko Ama Birjinaren omenez egindakoa eta euskal erria aldizkarian 1887an argitaratutakoa. interesgarria izanagatik, conTaVez geroztik ez da azken sorta horri buruzko bestelako ikerketarik egin, eta bere horretan utzi izan dira euskal erria aldizkarian eman zitzaizkion datazioa (xvii. mendea) eta egiletza ezezaguna, nahiz eta zenbait ezaugarrik testua modernoagoa eta giro jakin batekoa dela pentsarazten duten. euskal erria aldizkariak 1887ko uztaileko alean eman zituen argitara itziarko Ama Birjinaren omenezko laukoak, argibide askorik gehitu gabe. izenburuan hala aurkezten dira: «cuartetos ó laukos bascongados del siglo xvii á nuestra Señora de iziar, por sus cofrades de deva, con motivo de una calamidad pública». ondoren testua ageri da, grafia modernoz goialdean leloa emanik eta laukoak zutabe bitan antolatuta. Amaieran, testuak duen oin-ohar bakarrean, hau adierazten da: «Se han hallado en el archivo de la ilustre familia de los churrucas de motrico». testuaren sistema grafikoak, hizkeraren kutsu landuak eta Arakistainen laukoekiko antzekotasun formalak eta tematikoak halako susmo bat eragin izan didate hala dataz nola egiletzaz azken urteotan, baina bestelako datuen faltan, izan zitekeen euskal erria aldizkariko erredaktoreren batek txurruka familiaren ondarean testua aurkitu eta garaiko joeren arabera eraldatu izana. Aldazabalen 1767~1769ko liburua esku artean hartzeaz batera ezustekoa hartu nuen; izan ere, 72. orrialdean, Arakistaini egotzitako laukoen ondoren, euskal erria aldizkarian eta conTaVen argitaratutako laukoak agertzen dira.19 orrialdean ez dira txurrukatarrak aipatzen, eta egilea nor den ere ez da zehazten: «canción compuesta por un devoto hijo suyo» adierazten da, eta deban izurriaren aurkako bederatziurren baten karietara sortuak direla zehazten: «al tiempo que se hizo el novenario en deva contra la pestífera epidemia y se cantó todos los días delante de la santa imagen». leloak eta bederatzi ahapaldik osatzen dute testua;20 alegia, euskal erriako eta conTaVeko edizioetan ez dagoen beste ahapaldi bat du, hirugarrena. testua begiratuta, grafiak modernoegia dirudi xvii. mendekoa izateko. Hori baieztatzeko zantzu nagusia txistukarien adierazpen grafikoa da, beste testu batzuekin gertatu izan den bezala. ezagun da Hego euskal Herrian, larramendi baino lehen, oro har eta salbuespenak salbuespen, txistukari frikariak eta afrikatuak ez zirela grafikoki bereizten (lakarra 1985; urgell 1987: 359, 2018: 608). larramendik, aldiz, afrikatuetan eta sistematikoki erabiltzea proposatu zuen; xviii. mendeko gipuzkoar idazleen erabilera eta joerez, ikus lakarra (1985). itziarko koplez den bezainbatean, testuan ez dago erabilera erabat sistematikorik, baina frikariak eta afrikatuak bereizteko ahalegina agerikoa da: a) Afrikatu apikaria -z adierazten da sistematikoki, nahiz eta adibide guztiak berba bakarrari dagozkion: 2-2 & 2-3 & 3-3 jatsi. 18 Torrenteroan torrea dago / arri labradus cercatua, / Portu guichian Santa clara / Yturria eta gaztelua. 19 tamalez, ondarrak eta unzuetak (1997) ez zuten sorta hau aipatu, hala Aldazabalen lanari nola aurreko orrialdeko Arakistainen sortari buruzko hainbat zehaztapen eman arren. 20 Kasu honetan leloa lehenengo ahapaldiaren azpian agertzen da, «estrivillo» izenburupean eta letra etzanez.
Pedro JoSÉ AldAZABAlen euSKAl teStuAK: ediZioA etA FilologiA-gAiAK 379 https://doi.org/10.1387/asju.22418 baita: Basque / 101 / Vinson 110 li; hala ere, liburuaren azalean eta 17. eta 33. orrialdeetan Antoine Abbadieren bildumari dagokion zigilua agertzen da, tinta gorriz: Bibliotheque Nationale. academie des sciences agertzen da zirkuluaren kanpoaldean goi eta behe, eta collection antoine D'abbadie barnean erdiraturik. liburuaren eitea ez bide da bereziki lagungarria izan liburua ezagutu eta hedatzeko. tamainari dagokionez, 33 orrialde hartzen ditu testuak, azala barne: hasierako orrialdearen atzealdean itziarko Ama Birjinaren eta Aldazabal sendiaren armarriaren irudiak daude, eta behealdean, eskuinetara eta koadro baten barruan, testu labur hau irakur daiteke: «V[enerable] retr[ato] de n[uestra] S[eñora] de yziar. Protectora de navegantes en la población de deva. Benerada en la m[uy] l[eal] provincia de guipúzcoa. A costa de don Pedro Josseph de Aldazabal y murguia». testu horren gainean, bestalde, Frantziako Biblioteka nazionalaren zigilua agertzen da estanpaturik. Azaleko testua erdiraturik dago, eta badirudi 1768koaren zati bat bere horretan utzi zela, egiletzaren ondoren «ateratzen debana 1768 garren urtean» esaten baita. Horren azpian, ordea, 1790eko argitalpenari dagozkion datu zehatzak agertzen dira: «1790 urtean» alde batetik eta «tolosan: libruguille d. Fermin Huarte eta Arlegui. Preceptorea» beste alde batetik. edukiari dagokionez, bederatziurren bat da, funtsean. irakurleari desenkusa-kutsuko sarrera eskaintzen zaio (2.-3. or.), eta ondotik datoz bederatziurrenaren sarrera (3.-4. or.), eguneroko otoitza (4.-5. or.) eta bederatzi egunetako bakoitzari dagozkionak (9.-25. or.). gero, «gozoak» izeneko atalean, itziarko Ama Birjinaren omenezko kopla-sorta bat ematen da (26.-29. or.):28 hasierako leloak eta zortzi ahapaldik osatzen dute. liburuaren azken atalean Aldazabalek iruñeko apezpiku Juan lorenzo irigoieni eginiko eskaintza agertzen da (29.-33. or.). Aldazabalen lanaren ibilbidea dela eta, xix. mendearen bigarren erdian gaztelaniara itzulita argitaratu zen, «avec une introduction spéciale» (Vinson 1881-1898: 222) eta Novena de la santísima Virgen de Iciar izenburupean (Viuda de mendizabal, tolosa, 1866). euskal testuak ere izan bide zuen arrakastarik, xix. mendearen bigarren erdian grafia eta hizkera eraldaturik berrargitaratu baitzen, nahiz eta berrargitaratzaile-moldatzaileak ez zuen Aldazabalen egiletzarik aipatu; zehazki, Francisco maría gorostegik29 berrargitaratu zuen testua, 1884an, euskal erria aldizkarian (Xi. lib., 148. zk., 129.134. or.); ikus § iV. eranskina. 28 guerrak (1924: 188-193) kopla-sorta hori bildu zuen, gaztelaniara eginiko itzulpenaz lagundurik. 29 gogoratu behar da gorostegi izan zela 1884an Aldazabalen 1767~1769ko gaztelaniazko liburua euskarara itzuli zutenetako bat; hain zuzen, euskal erria aldizkarian aurki daitezke itzulpen horren pasarteak. Bestalde, aldizkari berorren 1884ko Xi. liburukian itziarri eta itziarko Ama Birjinari buruzko hainbat testu aurki daitezke, hala nola bertan antolatutako literatur sariketa batera aurkeztutakoak.
ASJU, 2019, 53 (1-2), 361-445 4.3.2. Grafia eta hotsak grafiari dagokionez, Aldazabalen testuaren ezaugarri nabarmenena txistukari frikarien eta afrikatuen bereizketa grafikoa da: § 3.2.1-en aurreratu legez, larramendiz geroztik bereizketa horri tinko eutsi zioten Hego euskal Herriko idazleen tradizioan kokatu behar da Aldazabal, nahiz eta tarteka afrikatua adierazten duen eta hemengo edizioan zuzendu egin den -ren eta -ren bat agertu. Halaber, gogoan hartzekoa da, bereizketa egin arren, Aldazabalek ez zituela larramendik proposatutako eta digrafoak sistematikoki erabili: afrikatu apikaria bai, -z eman zuen aldioro, baina -rekin batera ere badago; zehazki, 44 aldiz aurkitu dut eta 34 aldiz , eta 5 aldiz eta 13 aldiz . Frikari/afrikatu banaketari loturik, Aldazabalen testuan arreta ematen du ozen ondoko txistukarietan egiten den bereizketa; izan ere, txistukari frikariak adierazten dituzten grafemak agertzen dira, oro har, ozenen ondotik: 14 eta 17 aldiz aurkitu ditut, hurrenez hurren, eta , hiruna aldiz eta , beste hiru aldiz , eta sei eta hiru aldiz eta . Aurrekoei kontrajartzen zaizkien adibideak oso bakanak dira: 7 aguertcen, 16 izcuntza, 21 esqueintcen, 30 esquintceco eta 31 es quintcen. Banaketa horrek arreta emateko arrazoia agerikoa da, oro har euskara Arkaikoari eta Zaharrari loturik aipatu izan baita (ikus Zuloaga 2020: § 5.1.5.1.2). idazlearen hautu «grafiko huts» ez bada (de la quadra bizkaitarraren testu ia garaikideak antzeko egoera islatzen du), ozen ondoko frikari-ebakeraren adibide berankorrak genituzke Aldazabalenak. Hotsak direla eta, zalantzarik gabe baiezta daiteke, garai eta inguru bertsuko testuen argitan, Aldazabalek tokiko hizkeran arrunt ziren ebakera eta erregela fonologikoak ostendu zituela. txistukarien neutralizazioa eta bokal-bilkuretako askotariko fenomenoak aipatu behar dira, gutxienez: ondo dokumentatuta daude gipuzkoako ipar-mendebalean aurreko mendeetatik, baina Aldazabalenean oso bakan agertzen dira. neutralizazioari dagokionez, apikariaren aldeko adibide bakarra (4 gustietan) eta lepokariaren aldeko bost (5 ezca eta 23 ezcatzen —baina 22 aldiz dago eska—, eta 2 eztitazunac, 12 edertazunez eta 13 edertazun) aurkitu ditut. Bokal-bilkuretako fenomenoak direla eta, azaleko Yciarcuaren formako o > u / _V besterik ez dut aurkitu. 4.3.3. Izenaren morfologia izenaren morfologiaren esparruan Aldazabalen testuak ez du garai eta eremu hartarako espero ezin zitekeen ezaugarririk. denboran aurrerago, gipuzkoako testuetan ugariago ageri da -a itsatsiaren galera, baina Aldazabalenean adibide bakarra aurkitu dut, 32 historico, orrialde berean 32 historiaco aurka duena. mugatzaileei lotuta, aipagarria da 17 Jesusa jayo ezqueroko izen artikuluduna, oro har testu zaharragoetan ageri direlako era horretakoak; halere, lakarrak (1983: 61-62) adibide berankorragoak aurkitu zituen Bizkaiko xix. mendearen hasierako testuetan, bai eta xx. mendearen hasierako kantutegietan ere. erakusle eta izenordainetan aek zaharra (8 araco amabi aetan, 8 apaincen debeen aec, 28 Frutua logratua aen) eta oek (7 oec gatic, 8 oen ondoren, 10 oen acabuan, 25 oequin…) ageri dira, eta ez dago gipuzkoako mendebaleko zenbait hizkeratarako aura 'hura' aldaeraren alerik: 23 obra andi ura azaltzen da behin. Bestalde, 2. per-
Pedro JoSÉ AldAZABAlen euSKAl teStuAK: ediZioA etA FilologiA-gAiAK 391 https://doi.org/10.1387/asju.22418 rela islatuz; cf. 21 ez cergatic inoiz ere izan zenduan loiric cer garbitu, baizic nai izan zendualaco legueaz cumplitu. 4.3.6. Lexikoa32 lexikoaz den bezainbatean, Aldazabalen bederatziurrenak dakartzan hitz eta aldaera batzuk interesgarriak dira bai dialektologiaren, bai hizkuntzaren historiaren ikuspegitik. Hori dela eta, testuaren edizioa eman ondotik beronen hiztegi osoa ematen bada ere, zenbait hitzen eta aldaeraren gaineko azalpenak argigarri izan daitezke. Podore aldaera gipuzkoako testu gutxi batzuetan agertzen da (ubillos eta otaegi) eta gehiena 'nagusia' lotuago dago ipar euskal Herriko tradizioarekin: OeHn lardizabal bakarrik aipatzen da berau baliatu zuten Hego euskal Herriko idazleen artean (s.v. gehien). Tenpora aldaera, bestalde, ez da arrunta euskal Herriko erdi-mendebalean: landucciren hiztegian eta nafarroako Pirinioetako ibarretan besterik ez da agertzen. gipuzkoa osoan edo probintziako eremu jakin batzuetan baliatzen diren aldaera eta hitzak dira eskui, gitxi eta hagitz, eta gipuzkoakoan ez ezik beste euskara batzuetan aurki daitezkeen aldaerak dira, bestalde, adierazo 'adierazi', arkitu 'aurkitu', epeñi 'ipini', eskini 'eskaini', libru 'liburu' (eta librugile) eta zerren 'zeren'. oro har, Aldazabalek sistematikotasunez erabili zituen aldaerok, baina tarteka polimorfismoa ere ageri da: cf. amodio & amorio eta bage & gabe. Aurreko orrialdeetako azalpenek argiro bermatzen dute Aldazabal garaiko gipuzkoar idazle handienen itzalpean aritu zela, batzuetan hertsiago eta bestetzuetan askatasun handiagoa hartuz: larramendi eta Kardaberatz hainbatetan aipatu zituen 1767~1769ko liburuan eta, ondotik argitaratutako bederatziurrenean euskal idazlerik aipatzen ez badu ere, argia da larramendiren eragina: § 4.3.2-n aipatutako hautu grafikoetan ez ezik, lexikoan ere behin baino gehiagotan islatzen da andoaindarraren eragina; funtsean, zenbait berba Hiztegi hirukoitzetik hartuak direla dirudi, lan horretan edo lan horrez geroztikoetan bakarrik agertzen baitira euskal testuen tradizioan. OeHn biltzen diren datuen arabera, Aldazabalek emandako bai 'baimen' nafarroa Beherean erabiltzen da, eta Hego euskal Herrian larramendirenean eta harez geroztiko hiztegigintzan. Are argiagoak dira Aldazabalek erabilitako jakiunde, hizkunde, lehendabizian eta ongin: lauren lehenengo agerrerak dira Hiztegi hirukoitzekoak, eta orduz geroztik ez dute tradizioan sendo edo ugari txertatzea lortu. Presoindegi aldaera dela eta, OeHren arabera leizarragak bazerabilen, baina Hego euskal Herrian larramendiri loturik ageri da. 32 Atal honetara bildutako hitzen historiari buruzko argibideak Orotariko euskal hiztegitik (mitxelena & Sarasola 1987-2005) eta euskal hiztegi historiko-etimologikotik (lakarra, manterola & Segurola 2019) atereak dira. | science |
addi-6e85b59e3b35 | addi | cc-by-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52739 | Dabilen herria: musika mugimenduan | Mantzisidor Uria, Jon | 2021 | Jon Mantzisidor Uria - 26 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (1) - 2021, pp. 25-44 Dabilen herria: musika mugimenDuan Testu honek musikaren espazializazioa eta batez ere musikariek mugimenduan jotzen dutenean sortzen diren erlazioak aztertzea du xede; alde batetik musikari eta entzule arteko erlazioa eta baita musikari eta inguruaren artekoa ere. 1. herri musika: Deiak, kantua, Dantza, kalejira Orokorrean harturik, herri musikan interpreteek espazioan zehar higitzeko gaitasuna izatea ohikoa izan da, hein handi batean instrumentuen izaerak eta emanaldien egiturak ahalbidetzen zuten. Herri musika diogunean, elektrizitatea eta anplifikazioa erabiltzen hasi aurretikako herri musika tradizioari buruz ari gara Instrumentu akustikoak ziren, tamaina txikikoak eta eramangarriak, ez oso garestiak ezta oso konplikatuak ere fabrikazio aldetik, herriko jendeak eskuratzeko modukoak alegia. Kanpoan gelditzen ziren Elizako organo eta harmoniumak edo nobleziak eta ondoren burgesiak izan zitzaketen piano eta bestelako instrumentu sofistikatu eta izatez estatikoagoak. Euskal herriko herri musikan zentratzen bagara, hizpide ditugun instrumentuak txistu, txirula, alboka, atabal, pandero, dultzaina, soinu txiki, haize instrumentu eta horrelakoak lirateke. Instrumentu hauek gehienbat kalean edo espazio irekietan jotzen ziren, baita etxe-baserrietako espazio itxietan ere, baina ez zegoen horrelako musika emanaldietarako areto espezializaturik. Espazio irekietan erabiltzen ziren instrumentu hauetako batzuk dei edo seinale funtzioa betetzen zuten instrumentu sinple eta emaitza akustiko mugatukoak ziren, adibidez herriko bandoa irakurri aurretik jotzen ziren atabal, adar, korneta, zintzarri eta antzekoak. Saltzaileen oihu eta kantu laburrek ere seinale zentzu hori izaten zuten, berdin herriz-herriko ibili ohi ziren konpontzaile eta bestelako ofizioetako langileen doinuek ere. Agian adibiderik argiena txorroskileroaren doinua izango litzateke; kalean urrun, pixkanaka datorren txorroskileroak bere presentzia adierazten du
Dabilen herria: Musika mugimenduan - 27 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (1) - 2021, pp. 25-44 pan-txirula txiki batekin, beti antzeko nota sekuentziak eginaz . Txorroskilero bakoitzak bere doinua izan ohi du, bere marka propioa. Baserri giroan, mugimendua eta desplazamenduak ezagutzeko balio duten bestelako soinu-markak, abereei jarri ohi zaizkien zintzarrietan aurki ditzakegu. Haien jabeak ezagutzeko moduko soinua aukeratuz eta abereak ikusmena iristen ez den lekuetara mugitu diren jakiteko balio dutenak. Beste funtzio batekin erabili izan zen adarra, deiadar-mendi batetik bestera soinua eginaz, tonu aldaketa oso mugatuko instrumentu arkaiko honekin (zezen edo gisako baten adar hustua) bailaratik bailarako komunikazioa ahalbidetuz. Antzeko helburuz erabili ziren irrintzi, txalaparta edo elizetako ezkilak ere, distantzia luzeetara entzunak izateko gaitasuna zutenak. Ezkilen erritmo eta tamaina ezberdinetako kanpai konbinaketen bidez, jendeak ezagutzen zituen kodeak erabiltzen ziren mezu edo seinale argiak emateko inguruko biztanleei, zela elizkizun, heriotza ala sute. Txalaparta eta kirikoketaren kasuan ere, biak lana eta sagardoaren munduari lotuak, bazuten biek ere dei funtzio hori; ez agian txalapartari eman ohi izan zaion komunikazio ahalmen sofistikatuarekin baizik eta seinale sinpleago moduan: kirikoketa zuzenean sagarra ohol gainean zanpatzetik sortua, lanaren ondorio. Bere mezua lan huraxe bera: hemen sagardoa egiten ari gara. Lanari loturiko beste musiketan bezala eginkizunak eta gailuen izaera berak (zanpatzeko erreminta luze astunak) erritmo jakinak sortzen ditu. Txalapartaren kasuan badirudi sagardoa edateko prest zegoenean jotzen zela ingurukoei horren berri emateko; taula gainean hura ere, makil laburragoekin. Instrumentu hauen izaera dela eta, ohol luze astunak, leku batean estatiko jotzen zen, nahiz eta haren soinua inguru guztian barreiatu. Ahotsa edo kantua ere ez da mugimenduan egin ohi den jarduera bat. Batetik bestera mugituz, baserriz baserri eta kalez kale kantatzen duten taldeak, izan gabon koro edo Santa eskekoak, desplazamenduetan ez dute abesten normalki, eta behin lekura iritsita, geldirik hasten dira kantuan. Bertsolari edo koplariarekin doazenean ere hark bere lana geldirik egiten du. Santa eskeko makilek bai egiten dute ibilian etorriaren erritmoaren errepika bat behin geldirik daudenean ere, haren oihartzun modukoa, lurra neguko lozorrotik iratzartzeko helburu erritualez.
Jon Mantzisidor Uria - 28 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (1) - 2021, pp. 25-44 Laneko kantu batzuk egon daitezke jardunean kantatzeko martxa erritmoa dutenak adibidez "Nork egin du gure galde" Iñaki Eizmendi Basarriren bertso ezagunak, 36ko gerra ondoren Aiako harrietan lan behartuetan zebilela idatziak. Zuberoako Pastoralak herri antzerkietan ematen da ibilian eta kantuan aldi berean egiten den une bat, ohiko elementu formala errepikatua dena urtez-urteko pastoral ezberdinetan. Banaka egiten dute kantuan, batzuetan elkarrizketa moduan, eta bi tonudun kopla erdi errezitatu erdi kantatua aurkezte dute oholtzan oinez dabiltzan bitartean. Pausoen erritmo bizia makil batekin azpimarratzen da erritmoaren bigarren kolpean. Laburki aipatu behar da dantzariak ere sarri musikari direla, egia esan beti diren arren, beti egiten baitute soinua oinekin, gorputzarekin. Ahaztu gabe begiz hautemandako erritmoa eta dinamikak ere musika erritmo eta dinamika direla. Dantzarien oinen zarata, orkatiletan jarritako txintxarriekin areagotua, eskuz egindako kriskitinak, eskuko bestelako perkusio instrumentuekin, makil kolpeak lurrean, makila makilaren kontra, zahagi puztuetan, etab, denak sortzen du dantzaren jarduerarako erritmo eta aldi berean erritmo hau mugimendu beraien ondorio dira. Hori hala izanik ere, gehienetan soinua egitearen ardura hutsa duten musikariek laguntzen dituzte dantzariak, dela txistu dela soinu. Gogoan hartu behar dira baita ere, oso orokorrean hitz eginda, dantzen konfigurazioak espazioan: esparru jakin baten mugetatik irten gabe egiten dena, plaza batean adibidez, eta bestetik, kalejiran egiten dena, espazio luzeagoak korrituz. Azken honen adibide esanguratsua da Nafarroako Ituren eta Zubietako joaldunena, erritmoa ibiliak berak ematen diena. Binaka lerrokaturiko taldeek animalien trosta moduko erritmoa bizkarrean lotuta dituzten joareekin azpimarratzen dute eta soinuak bideetan aurrera egiten du herriak alderik alde zeharkatuz. Joare handi hauek basapiztiak eta izpiritu txarrak uxatzeko erabiltzen omen ziren. Dantzaren eremutik musikarien eremura kalejiraren ideiari eutsiz, adibide asko ditugu musika herrikoietan. Bertakoekin jarraituz, txistulariak, trikitilariak edo dultzaineroak ditugu kale soinu eta ibiliarekin erlazionatzen ditugun taldeak. Mendi erromeria edo herrietako kalejiretan txistua, esku bakarrarekin jo ahal dena horrela bestea danbolinarekin erritmoa egiteko utziaz, oso erosoa da bidean joa izateko. Berdintsu gertatzen da iparraldeko xirula eta ttunttunarekin. Bestetik doinua eta perkusioa banatuta duten bikote ezberdin egonkorrak sortu
Dabilen herria: Musika mugimenduan - 29 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (1) - 2021, pp. 25-44 dira instrumentuen arloan, hala nola soinu txikia eta panderoa, alboka eta panderoa, edo dultzaineroak (hauek gehiago taldean) eta atabala. Pentsatzeko da guzti hauek ere nolabait jotzeko modua eta errepertorioa ere moldatuko zutela zeharkatzen zuten espazioaren izaera akustikoen arabera: non handitzen zen soinua erreberberazioz, non itotzen zen, non nahasten ziren notak, non errepikatzen oihartzunarekin, etab. Guzti honek beren jardunean eragina izango zuela pentsa dezakegu. Horrez gain musika zein testuingurutan erabiltzen zen hartu behar da kontutan, ez baita gauza bera festa giroko kalejira edo ehorzketa bideko pausoa. Konpara ditzakegu lehen aipaturiko joaldunen erritmoak eta aste santuko prozesioko danbor eta tronpetak, denek egiten dute bidea, bakoitza bere erritmo, testuinguru sozial eta emaitza akustiko ezberdinekin. Elizaren erritu eta militarren erakustaldiak, ez daitezke herri adierazpen gisa hartu ez bata ez bestea, ondo hierarkizaturiko antolaketa baitute oinarrian. Bandak, hasieran martxa militarrei estuki lotuak (martxaren erritmo, pauso sinkronizatu eta indar erakustaldi helburu izanik) pixkanaka herriak bere egingo ditu eta bestelako formak hartuko dituzte. Hor ditugu festetako txaranga edo fanfarreak, bandarekin alderatuz izaera amateur eta ludikoagoa dutenak edo AEBn kasuan musikari beltzen eskutik jazzera egin zen jauzia, marching banden tradizioetatik (inprobisatzen zuten txarangak), new orleans eta dixieland estiloetara. Puntu horretan, musikari ezberdinek jotzen zituzten bonbo, atabal eta txindatak bat eginaz bateria bezala ezagutzen dugun instrumentua sortu zen eta mugimenduan ari zitekeen taldea leku berberean jotzera pasatu zen. Militarren erakustaldien tradiziotik herrira ekarritako kalejiretan sartuko genituzke danborradak ere, gehienbat perkusio instrumentuz osatuak, danbor eta egurrezko kupelekin. Eta danborraden modukoak, garaikideak haien aldean eta indar handiz sartu direnak gurean, bestelako erritmo eta errealitateak adierazten dituztenak, brasilgo herri tradiziotik ekarritako batukadak dira, auzoetako amateur taldeek osaturiko perkusio talde ibiltariak.
Jon Mantzisidor Uria - 30 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (1) - 2021, pp. 25-44 2. musika kultua eta gaur egunekoa 2.1 AretoAren ideiA etA entzute ArretAtsuA Herri musikatik musika kultura pasatzen garenean salto moduko bat nabarituko dugu haren forma orokorrari dagokionez, bat-batean estatikotasuna da nagusi; ez dago espazioan desplazatzen den musikaririk; horren ordez leku berean geldi eta sarri eserita ikusiko ditugu interpreteak. Pentsa dezakegu garai batean hobeto entzuteko eta arreta ez galtzeko iritsi zela egitura estatiko horretara. Anplifikazio aurreko garaietan, anfiteatro natural edo artifizialen beharra ere sortu zen, non soinua espazioak berak bihurtzen zuen ozen, honek emanaldi guztia leku berean egitera behartuz. Musika instrumentalaz gain kantua edo testua zegoenetan ulertzekoa da akustika oneko lekuen eta geldi egotearen alde egin izana esaten zen hartaz jabetu nahi bazen. Hor, entzutea gorputz guztiarekin egitetik (dantzaren eta bestelako parte hartzearen bidez)1 belarriekin eta adimenarekin egitera pasatzen zen, hau da, entzutetik aditzera. Badago musikaz jabetzeko modu honetan errespetua eta giza arauen ezartze eta onartzearen ebidentzia ere; ordena kaosaren aurrean. Baita hierarkia erlazio bat ere non etzule–interprete harremana urrunagokoa bihurtzen den. Konpara dezagun kalean doan txarangarekin, non jendeak doinuak kanta eta dantzatu ditzakeen eta taldearekin nahas daitekeen musikarien gorputzak ukitzeraino. Agertokiaren ideia ere sortzen da, fisikoa zein birtuala, zeinetan publikoak ez duen lekurik. Honen muturreko adibide bat, akusmatikan dugu, Pitagorasek bere ikasleekin erabiltzen zuen egiturari erreferentzia egiten diona. Pitagoras errezela baten atzetik mintzo zitzaien bere ikasleei, haiek entzun bakarrik egin zezaten, ikusizko estimuluetan galdu gabe. Entzute arretatsu hau musika akusmatikoa deitu izan den mugimenduan eman izan da, berau erabateko iluntasunean edo musikariak ikusten ez direla gertatzen da, entzuleak soinuan bakarrik murgiltzea bilatuz. Zerikusirik ez aurrerago ikusi ditugun herri musikako adibideekin, non sarri, joaleen kasuan adibidez, gorputzaren mugimendu eta janzkerak (ardi larru, koloretako zinta, tunturro txapel) soinua bera bezain garrantzitsuak diren.
Jon Mantzisidor Uria - 32 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (1) - 2021, pp. 25-44 bera martxa tradizional eta doinu abertzale amerikar txatalez osatua dago, aipua formatik edukira ere zabalduz Esan dugun moduan, mugimendua irudikatua dago, martxa militarrak jotzen dira baina ez martxan; talde desberdinen gurutzaketa, distantzia etab entzulearen irudimenean ematen dira. Badirudi musika herrikoiak mugimenduak dakarren kaosa onartzen duela, aldiz musika kultuak gelditasuna eta ordena beharrezko dituela. Genionez, partiturak irakurri beharrak ere gelditasunera bultzatzen du; ez da erraza ibilian partitura konplexu bat irakurtzea. Eta puntu honetan gogoratu behar da partiturak idatzi eta irakurtzeko gai zirenak herri xehetik berezi zirela hasiera batean, hauek ikasketa batzuk eskatzen baitzituzten eta eliza edo klase dirudunetako kideek bakarrik zuten horretarako aukera. Musika herrikoiaren transmisioa berriz, pertsonatik pertsonarakoa izan da ia erabat. Doinuak belarriz ikasten ziren, buruz gorde sortu berriak, eta irakaspenak ere aurrez aurre egiten ziren, maisuaren atzamarrak begiratuz eta keinuak imitatuz. Hori erabat autodidaktak ez ziren kasuetan. Badago beraz, agintea-klase altuak-partiturak-musika kultua eta gelditasuna lotzen dituen hari bat. Eta bestetik, herri musika-mugimendua-dantza-kaosa eta ikasketa autodidakta lotzen dituen beste bat. Aipatu behar da, era berean, instrumentu herrikoiak kontzertu formatuan jartzean edo musika kultua jotzean, inguru isil bat aukeratzen dela eta antolaketa estatikoa gailentzen dela. Albo batera uzten dira espazioan mugitzeko eta inguru fisiko eta akustikoarekin hartu emana izateko aukerak. Pentsa dezagun gaur egungo txistulari talde baten kontzertuan; agertokia erabiliko dute, erreala edo irudikatua eta honekiko aurrez aurre ikuslegoa izango da, sarri eserita. Hirugarren horma hori bere egingo dute. 2.2 soinuAren espAziAlizAzioA AretoAn etA kAnpokAldeAn Musika klasikoaren adar berriena, musika garaikidea, saiatu da eta saiatzen da espazioarekin zerikusia duten parametro hauek erabiltzen. Dena den, ehun urteko historian ez dugu musikariak mugimenduan jartzen dituen pieza askorik aurkituko. Goazen pixkanaka. Stravinskiren hitzetan "musikaren fenomenoa gauzetan ordena jartzeko helburu bakarrarekin eskaini zaigu, haien artean, eta batez ere, gizakia eta denboraren arteko koordinazioan" (Stravinsky 1962, 54). Argi uzten du ez dela gizakia eta espazioaren arteko harremana kontutan hartzen; soilik denbora.
Jon Mantzisidor Uria - 34 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (1) - 2021, pp. 25-44 arretatsurako egokiak direnak. John Cageren 1952ko "4.33" pieza izan zen inguruko zaratak ere musikaren parte izan zitezkeela argiki adierazi zuen lana. Izatez konposizioak ez baitu inguruko zarata beste soinurik. Edozein instrumentu edo instrumentu talderentzat konposaturiko hiru mugimendutako pieza honetan musikariak ez du nota bakar bat ere jotzen, baina musika kultuak bere egin dituen beste zenbait elementu bai bere horretan mantentzen ditu: publiko eta interprete estatikoak kontzertuaren momentu erritualizatu horretan bat egitea, bakoitza bere lekuan, errespetu eta isiltasuneko egoeran. Partiturak ez du zehazten pieza interpretatua izango den espazioaren ezaugarririk; areto barnean ala kanpoan joa izan daiteke. Publikoa kontzertura konbokatua izate hori albora uzte dute kanpoaldean gertatzen diren musika adierazpide askok. 60 hamarkadatik aurrera ikusizko arteetan ere Walter de Maria, Michel Heizer, Robert Smithson eta land art mugimenduaren parte izan ziren artistek galeriaren horma zurietatik inguru fisiko natural zein urbanoetara atera zuten beren praktika. Lana inguruarekin harremanetan jartzen zen eta aldi berean publikoa ez zen bere gogoz arte lanera hurbiltzen zen hura bakarrik, bere eguneroko ibilbidean ausaz kontzertu edo arte lan batekin topo egiten zuen norbait izan zitekeen. Honen adibide dira diru truke aritzen diren kale musikari eta artistak edo orain ikusiko ditugun kanpai kontzertuak, Llorenc Barber konpositorearen lanik ezagunenak. Barberren lanetan soinu iturriak hirietako kanpandorreetan dauden ezkilak izan ohi dira, alegia, hiri guztia hartzen du soinu espazio gisa. Nahiz eta soinu iturriak ez mugitu, kontzertura hurbildu den entzulea edo hirian dabilen ausazko entzulea mugi daiteke batetik bestera soinu masa aberats horren aldaketak esperimentatzeko. Partiturak hiri bakoitzak dituen kanpai eta topografiaren arabera konposatzen ditu espresuki. Dena den kasu honetan ere, badaude inguruko zaratetatik babestu eta musika esperientzi honetan murgiltzeko bete beharreko baldintza batzuk, kontzertu egoera ia akusmatikoa bilakatzen duena, Barber berak dionez: "Durante la noche, cuanto más tarde mejor, buscar el momento más tranquilo y silencioso en el que haya poco que ver para tener mucho que oír" (Barber 2008). 2.3. MusikAriAk MugiMenduAn Kanpokaldean egiteak ahalbidetzen duen beste egoera bat musikariak edo soinu iturriak mugimenduan jartzen denekoa da. Environmental dialogue for the new Hampshire festival orchestran (1971) Pauline Oliverosek musikariak bateltxoetan kokatzen ditu laku batean, entzuleak urertzean dauden artean.
Dabilen herria: Musika mugimenduan - 35 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (1) - 2021, pp. 25-44 Instrumentuekin sortzen den soinuaren abiapuntua giroan entzun daitezkeen zaraten indartzean oinarritzen da. Bateltxoak jitoan dabiltza. 2002tik soinu iturrien joan etorriari emandako Curva Chiusa erromako taldeak kontzertuak bizikleta eta motor gainean edo oinez egin ohi dituzte. Hiri eta herrietan, publikoa ez dago Oliverosen lanean bezala urertzeko puntu batean geldi, hemen batetik bestera mugi daiteke, eta Barberren lanetan gertatzen den moduan, ausazko entzuleak ere kontzertuan murgildua aurki dezake bere burua. Chris Blasen eta Alex Mendizabalek osatzen dute taldea. Lehenago aipatu dugun moduan, instrumentuen mugikortasun posiblean zerikusi handia du instrumentuen tamaina eta izaerak, badaude astun eta traketsagoak direnak. Esate baterako gitarra klasikoa eserita jotzen da. Gitarra seikote bat mugimenduan jartzeak baditu bere zailtasunak eta mugitzeak joko duten horri eragingo dio. Horrekin lan egiten du 2019ko "Six moving guitars" lanean Fredrik Rastenenek. hiru musikari eta hiru dantzarik espazioan mugiarazten dituzte afinazio justuan dauden sei gitarra. Mugimendu berak sortzen du soinua. Dantzari-musikari banaketa lausotzen da. Diskoaren barne oharretan azaltzen denez: "The piece can also be seen as a study in how people, without necessarily being trained musicians, can act together in a musical situation based on awareness of listening and spatial orientation" (Rasten 2019). Entzute arretatsua eta anplifikazio sistemen erabilera dela eta hain estatikoa izan den inprobisazio askean ere (onkyo edo Berlingo reductionismean pentsatu besterik ez) dantza eta musikariek bat egiten duten puntu hau landu izan da zenbait egileren eskutik. Ez gara ari dantzari eta musikarien arteko kolaborazioez, baizik eta musikaria dantzari bihurtzen denekoa, eta alderantziz, Six Moving guitars lanean ikusi dugun moduan. Inprobisazioaren arloan, Musicians in space izeneko jardueretan landu izan dute Paloma Carrasco eta David Leahy bezalako egileek, biak ere fisikoki mugikortasuna errazten ez
Jon Mantzisidor Uria - 38 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (1) - 2021, pp. 25-44 2.6. soundwAlk etA ibilAldiAk Herri musikan ikusi ditugun interprete ibiltarien bertsio gaurkotuarekin bukatuko dugu mugimendua eta musika lotzen dituen testu hau. Dadaren paseoen ondoren Situazionistek noraezak ekintza artistiko moduan proposatzen zituzten 60ko hamarkadan. Bide beretik jarraitu zuen Fluxus taldeak ekintza askotan, beraien testu partiturak segituz edo happening kolektiboetan. Adibidetzat har dezagun La Monte Youngen Composition 1960 No. 10, partitura ezaguna. Honela dio: "Draw a straight line and follow it". Proposamen zabalak interpretazio are zabalagoak izan ditu, asko ibiliarekin eta lekualdatzearekin zerikusia dutenak. Lehen ere aipatu dugun Pauline Oliverosek Native (1971) partitura labur honekin bide berean jartzen gaitu: Take a walk at night. Walk so silently that the bottoms of your feet become ears (Oliveros 1971, 9). Entzutea ukitze ekintza bihurtzen da oin zolekin, ibiltzea berriz musika sortzearen. Fluxus taldearen ekintza askotan edo Oliverosen honako honetan, interprete eta publikoaren arteko bereizketa lausotu egiten da, denak dira aldi berean egile eta interprete. Inguruan gertatzen dena ere obraren parte izatera pasatzen da. Ibiltzeak iragankorra den hortaz jabetzea eskatzen du, erabakiak hartzea norabide eta gertatzen ari denarekiko, ezustekoari irekita egotea. Janet Cardiff en Wanås Walk (1998) piezan, entzulegoa ibilaldi bat egitera gonbidatzen da. Publikoa aurikularrekin, konpositoreak lehenagotik prestatu du ibilbide horretan entzungo den pieza. Naturako soinuak entzungo dira, sarri aurrean duten natur gune berberean grabaturikoak, baina ez beti, edo ez bakarrik. Bestelako soinuak ere izango dira eta ikusten dena eta entzuten denaren arteko dislokatze moduko bat gertatzen da. Errealitatea eta abstrakzioaren arteko krakatekoa: errealitatetzat soinu iturria ezagutzen duguneko egoera harturik eta abstrakziotzat soinuek testuinguru fisikoarekiko harreman zuzena ez dutenekoa. Badira ikusten edo entzuten ez ditugun fenomenoak eta gure hirietan etengabean gertatzen ari direnak: argi sistema, radarrak, segurtasun aparailuak, wifiak, telefono mugikorrak... guztiek inguru elektromagnetikoak sortzen dituzte. Hauetaz inguratuak bizi gara oharkabean. 2003 tik aurrera, Christina Kubischen electric walks-ek entzungarri egiten dituzte hauek guztiak; aurikular bereziak
Jon Mantzisidor Uria - 40 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (1) - 2021, pp. 25-44 jarrita parte-hartzaileei hirian zeharreko ibilbideak proposatzen zaizkie inguru elektromagnetiko guzti hauek sortzen duten soinuaz jabetzeko. The tuning of the world testuan R. Murray Schaferrek 'listening walk' eta 'soundwalk' bereizi zituen, bigarrenean parte-hartzaileak ekintza performatiboak egiteko aukera duten bitartean lehenengoan entzule pasiboagoak izango dira. Soundwalk hauei 'sound performance' izena ere eman izan zaie. Kasu hauetan artistak bestelako materiala erabil dezake: inguruko objektuen manipulaketa, poema irakurketak, grabazioen entzutea, instrumentuak jotzea, etab. Honen adibidetzat aurkezten dugu Dallas Simpsonen The adoration of willow (1995). Ibilaldi batek Nothinghameko Trent ibaiertzeko zuhaitz batzuetaraino eramaten du ikuslegoa, eta bertan artistak bidean topaturiko objektuekin inprobisatzen du sahatsaren enbor adarretan eta inguruan. Bukatzeko Cornelius Cardewren Scratch Orchestraren izpiritua eta Nerbioi ibaiaren ezkerraldeko Kartoi banden amateurtasuna bateratzen dituen Bilboko Txaranga Urretabizkaiaren pieza bat ekarriko dugu paperera2. Jarraibide sinpleetan oinarrituriko partituretatik abiatuz, 2017an sorturiko txaranga honen jarduna espazio eta egoerei egokituz gauzatzen da. Irudian datorren Ezezkutaleku (2019) piezak musikarien ibilia eta espazioan soinuak entzun/ ez entzutea lantzen du. Kide guztiak elkarrekin dauden puntu batetik, alde guztietarako eztanda moduan irteten dira, bakoitza bere aldetik nahi duena joaz, hiri edo herrian zehar. Beste norbaiten soinua entzuten duen bitartean norberak ere jotzen jarraitzen du, behin soinurik entzuten ez dela norbera ere isildu egiten da. 3. onDorioak Beste ezer baino lehen eta testuan kontzeptu hauek agertu direnez, herri musika eta musika kultuari buruz azalpen batzuk eman beharrean aurkitzen gara. Batetik, Labayru hiztegian eta Eusko Jaurlaritzaren sareko itzultzaileetan 'herri musika' 'música popular' gisa itzulia agertzen zaigu. Testuan egiten den banaketarako nahikoa litzateke horrela, herri musika musika kultutik bereizteko balio baitigu, baina zehazki zeri egiten dio erreferentzi hauetako bakoitzak?
Dabilen herria: Musika mugimenduan - 41 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (1) - 2021, pp. 25-44 Etnomusikologian hiru ataletako bereizketa hau egiten da normalean: 1. Musika kultua (klasikoa, akademikoa edo artistikoa ere deitua) 2. Musika folklorikoa (folk, herri musika edo tradizionala ere deitua) 3. Musika popularra (herri musika modernoa, garaikidea edo hiritarra). XVIII. mende-arte Europan bi musika korronte nagusi zeuden: musika kultua, idatzizko tradizioduna eta aristokraziari lotua eta musika folklorikoa (garaian musika popularra deitua), ahozko tradizioa eta gehienbat landa biztanlegoari lotua.Banaketa honek gizarte banaketa adierazten zuen. Pierre Bordieuren ideiei jarraituz, eskaintza artistiko bakoitza klase sozial bati zuzendua zegoen, haren ustez horrela efektu hirukoitza sortzen zen: klasea definitzea, banatzea eta klase batekoa izatea adieraztea. Horixe izan zitekeen bere funtzio sozial garrantzitsuena. Kultua eta herri musika banaketa hori industri iraultzarekin hasi zen aldatzen. Hirien hazkundea eta burgesiaren indartzeak bestelako ikuskizunak sortzea ekarri zuen hirietan eta musika popularra sortu zen. Musika popular hau ez zen nazio edo herrialde konkretuekin lotuko, nazioarteko izaera izango luke eta bere generorik adierazgarrienak pop, rock, jazz, blues, musika elektronikoa, eta abar lirateke. Aurrekoak kontutan izanik arazo bat sortzen zaigu: herri musika folklorikoa eta herri musika hiritarra (musika popularra) bi multzotan banatuak agertzen direla teoria liburu askotan. Hemen landu ditugun ideien garapenerako ordea banaketa hori ez dugu beharrezkoa ikusten. Batetik, musika tradizionala musika popularra izan baitzen tradizio bihurtu aurretik. Pentsa dezagun, urrutira joan gabe, euskal herriko trikitiaren kasuan. Kasu paradigmatikoa. XIX. Mende bukaeran trenbideetako langile italiarrek ekarri omen zuten instrumentu berria Euskal Herrira. Trena modernitatearen sinbolo bazen bertako landa eremuko gizartearekin topo egin zuen trikitiak, hiri-herrietan bestelako musika taldeekin konpetentzia zegoenez trikitiaren tamaina eramangarriak mendiko erromerietara bideratu zuen. Han alboka eta txistua bezalako instrumentu tradizionalen dantzako errepertorioa bereganatzeaz gain garaiko modako doinuak ekarri zituen, baltsak eta dantza lotua. Argi ikusten da XIX bukaeran trikitiari musika tradizionala deitzea ez zela oso zuzena, garaiko musika berria jotzen baitzen instrumentu berri batean.
Jon Mantzisidor Uria - 42 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (1) - 2021, pp. 25-44 Bestetik musika popular hiritarrak herri musika izaten jarraitzen baitu eta mantentzen ditu landa eremuko musika folklorikoari atxikitako ezaugarri asko: amateurtasuna, ahozko transmisioa, euskarri teorikoen falta, interpretatzeko espazio espezifikorik eza, etab. Pentsa dezagun hiriko bazterretan bildutako lagun taldeetan, bafle eramangarrietan erritmoak jarri eta rap kantuak inprobisatzen. Goian aipatu ditugun hiru musika mota hauei zenbait ezaugarri atxikitzen zaizkie: Interpreteak: folklorikoa (amateurrak), musika kultua eta popularra (profesionalak) Hedapen bide nagusia: folklorikoa (ahozko transmisioa), kultua (musika notazioa), popularra (grabazioa) Gizarte mota: folklorikoa (landa eremua), artistikoa (landa, industriala), popularra (industriala) Finantzaketa XX. Mendean: folklorikoa (independentea), kultua (publikoa), popularra (enpresa librea). Teoria eta estetika: folklorikoa eta popularra (ez ohikoa), kultua (ohikoa) Egilea: folklorikoa (anonimoa), kultua, popularra (ez-anonimoa) Gure testuan herri musika deitu zaion horretan musikariak ahozko transmisioan oinarritzen dira instrumentu eta errepertorioaren ikasketarako. Hau garrantzitsua dela uste dugu musika kultua berriz idatzizko tradizioan oinarritzen baita. Musikariak partitura bat izan ohi du pieza ikasterakoan eta baita jendaurrean dagoenean ere. Irakurri behar izate horrek zalantzarik gabe musikarien gorpuzkeran eragiten du estatikotasunera eramanaz. Piezak buruz ikasirik ere egilearekiko errespetuz, musikari klasikoek partitura aurrean izatera behartuak egon ohi dira. Honek egiletzaren kontzeptua eta partitura horren interpretazioaren fideltasunera garamatza, herri musikako pieza anonimo eta malguen alboan, bariazio mugagabeak onartzen dituztenak. Noski, ezer irakurri beharrik gabe, belarriz ikasitakoa edo bat-batean asmaturikoa jotzeak musikari hauek espazioan mugitzeko askoz erraztasun handiagoz uzten ditu. Bukatzeko, badago herri musika bestelako ekintza eta erritoekin lotzen duen erlazio bat aipatu beharrekoa, sarri espazioei estuki lotuak dagoena: musika kultuaren bilakaerak musika eserita entzuten den ekintza estatiko bat izatera eraman badu inguruko zaratetatik isolaturiko kontzertu aretoetan, herri | science |
addi-4d86d6ea2c0a | addi | cc-by-sa 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52744 | Rocka, gazteon (eta hain gazte ez direnen) protestarako tresna | García Lupiola, Asier | 2021 | Asier García Lupiola - 102 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (1) - 2021, pp. 101-115 1. Sarrera Rockak oraingo munduko herri-musikaren estilo eta genero desberdinak hartzen ditu bere baitan, nahiz eta musikaz harago doan fenomeno sozial bat izan. Bigarren Mundu Gerraren (BMG) ondoren ezarritako nazioarteko ordena ekonomiko berrian agertu zen rocka; eta planeta osoan hedatu zen protesta-mugimendua bilakatu zen. Ekonomia-, gizarte- edota politika- izaera duten gertaera nabarmenen aurrean salaketarako eta gizartearen nahigabea adierazteko gizarteak berak erabili dituen tresnen artean nabarmentzeko bozgorailu bihurtu da, bereziki gazteontzat. Ikuspuntu horretatik, musikaren historian zehar gertatu bezala, non gizartearen oinarriak kolokan jartzen dituzten aurrerapenak probokatzaileek eta erreboltariek eginak bait diren (Gioia 2020), rocka aldaketarako katalizadorea izan da. XX. mendearen erdialdetik, aldaketa sozial masiboekin batera pertsona ugari agertu ziren herri-musika egiten zutenak eta beste milioika gehiago musika hura entzun, dantzatu, eta bere bitartez euren bizitza bizitzen zutenak (Ward eta Delgado, 2018). Horrela, historia garaikidea ulertzeko oinarria da rocka, garai aldakorren soinu-banda, eta gazteek nahi luketen mundua deskribatzen du (Assante 2008). Rockak gaur eguneko herri-kulturan ageri diren kontraesaneko bi elementuak biltzen ditu (Rowe 1995): batetik, produktuen merkaturatzea eta marketina eta, bestetik, independentzia- eta erresistentzia- jarrera, azken hau gazteriarentzako oso erakargarria. Rockak gazteei manifestatzeko eta antolatzeko tresna berria eskaini zien eta garai eta leku bakoitzean gazteriarentzako ahalduntzeko aukera erraztu du (García López 2020). 2. Sorrera eta hedapena Rocka 1950eko hamarkadaren lehenengo erdian sortu zen, Amerikako Estatu Batuetan (AEB). Berez, hirietako gazteontzat oso erakargarri izango zen musika landa-eremuan jatorria zuten elementu desberdinak elkartzetik sortu zen: musika zuria (country&western eta folk) eta, bereziki, beltza (rhythm & blues, boggie woogie eta swing). Rock and roll terminoa rhythm&blues-eko abeslariek erabili izan zuten sexu-harremanak aipatzeko, musikari jarraitzen zion dantzaren erritmoarekin identifikatu ohi baitzuten. 1952tik aurrera termino hori erabiliko da irratietan programatzen ari ziren musika-fenomeno berriaren abestiak aipatzeko.
Rocka, gazteon (eta hain gazte ez direnen) protestarako tresna - 103 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (1) - 2021, pp. 101-115 Sarritan hitz egiten da rockaz musika-generotzat hartuta, ordea, hasieratik musika-estilo berri bat baino askoz ere gehiago zen, hain zuzen, zentzurik zabalenean hartu beharreko musika-kultura (Keightley 2006). Musikak gai sozio-politiko eta kulturalekin lotura izateaz gain, sentsibilitate estetikoekin eta belaunaldien afektuekin lotura du ere (Bennett & Rogers 2016), eta rocka idei horren oso adibide argia bilakatu zen hasieratik. Garaiko gazte estatubatuarrak gerra osteko belaunaldi bat ziren, american way of life horretaz gozatzen zuten baina, aldi berean, egoera ziurgabe batean bizi ziren; are gehiago, Gerra Hotzak eta arma nuklearrek adierazten zuten mehatxuaren pean. Gazteok beren prestigio-sinboloak nahi zituzten, hizkuntza propio bat, eta lehen aldiz historian, ez zuten beren gurasoak bezalakoak izan nahi (Assante, 2008). Desengainatuta sentitzen ziren eta ez zuten betiko abestiak entzun nahi, gizarte kontserbadore batentzat egindakoak; ordea, desadostasuna ezaugarritzat zuen soinu berri hori aukeratu zuten (Vázquez 2019). Hasierako rock and roll artista arrakastatsuenen artean aipa daitezke Bill Haley, Jerry Lee Lewis, Roy Orbison, Buddy Holly, Carl Perkins, Gene Vincent, Little Richard, Chuck Berry, Bo Diddley edo Fats Domino. Dena den, bere nortasunari, bere ahotsari eta bere karismari esker, Elvis Presley bilakatu zen orduko herri-musikarekiko eta tradizio moralen hausturaren irudi. Hark bezala beren bizitza eta mundua aldarazi nahi zituzten gazteen begikotasuna bereganatu zuen Elvisek, erakutsitako jarrera harroputzagatik eta haren jatorri xumeagatik. Gazteak tradizioaren etengabeko jazarpenetik askatzera eraman zituen, eta horren oihartzuna planetako bazter guztietan entzun ahal izan zen (Sánchez 2012). Gainera, rockak zurien eta beltzen arteko oztopoak hautsi zituen, musika beltza ghettotik ateratzea lortu zuen eta arraza guztietako gazteek gogokoen zuten musikan bihurtu zen (Méndez 2004). Rockak ez zuen arrazari lotutako patroi jakin batzuen araberako entzule-eredu bat, eta horrela lortu zuen kultura-erreferente unibertsala izatea (De la Fuente 2007). Rocka AEBetatik Europara iritsi zen eta Erresuma Batua izan zen sarbideko atea (Lonnie Donegan, Tommy Steele, Cliff Richard). Bi metropoli rockero horietatik abiatuta, agerikoa da rocka hedatu eta nagusitu egin dela kultura ez anglofonoetan pop-rockizazioaren bitartez (Regev 2002). Alderdi hau dela eta, joera nagusiari jarraitzen diogu, baina ez litzateke ahaztu behar herri-musikaren aurreko mende erdia, eta ez litzateke artista anglosaxoietan oinarritu behar ere, bereziki AEBetako eta Erresuma Batuko haietan (Egan 2009). Horrela, Europako beste herrialde batzuetan ere bizkor barneratu zen rocka, zegozkien musika-estilo eta gizarte-arauetara egokituta, tokiko musika-industriek saialdiak egin baitzituzten beren bertsioak sortzeko,
Rocka, gazteon (eta hain gazte ez direnen) protestarako tresna - 105 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (1) - 2021, pp. 101-115 psikodeliak bizitza optimismoz ospatzeko joera erakutsi zuen. Horrela, 1964 eta 1968 urte bitartean aldaketa estilistiko bizkorrak gertatu ziren. AEBetatik eta Erresuma Batutik sortutako soinuek elkarri lotu eta sendotu egin zuten rocka, 'n'roll atzizkia galduta (Keitghtley 2006). Rockak mundutik zehar zabaltzen jarraitu zuen, mota guztietako musika- eta kultura- adierazpenekin nahastuz (Stornaiolo 2019). Orokorrean, peace and love mugimenduaren goren unea izan zen hamarkada hura. BMGaren ondoren jaiotako lehenengo belaunaldiak hogei urte betetzen zituen eta bere buruari galdetzen zion nola izan zen posible izugarrikeria hura. Pentsamendu kritikoa orokortu zen, zeinaren bitartez gazteak, berriz ere, ondorio berera iritsi ziren: ez zuten haien gurasoek izan zutena bezalako etorkizun bat nahi. Guzti horri esker, 1960koa hamarkada mitiko bat izatera iritsi zen: asalduraren garaia, protesten eta ametsen hamarkada (Méndez 2004). Testuinguru horretan jaialdi handiak antolatu ziren, gerren kontrako mezu argi eta zuzena zutenak: 1967an Monterreyko jaialdia Kalifornian, 1968an Erresuma Batuko Wight uhartean eta 1969an New Yorkeko Woodstock famatua. Rock-protesta, hippismoaz eta psikodeliaz blaitua, bere goren unera iritsi zen eta garai hartako gertakari nabarmenenen isla izan zen (batzuk goraipatuak eta beste batzuk protesten bidez gaitzetsiak): Pragako Udaberria, Frantziako maiatza, Martin Luther Kingen eta Bob Kennedyren hilketak, Vietnameko gerra, deskolonizazio prozesua eta abar. Rockaren arrakasta mundu osoan zabaldu zen, mendebaldeko herrialdeetan batez ere. Diktaduraren menpe zeuden herrialdeetan (Espainian, Grezian edo Portugalen) zentzura zorrotz bati aurre egin behar izan zion. Herrialde komunistetan, rocka mugimendu kontrakultural gisa indartu zen, baina aginteak oztopoak jartzen zizkion, arrisku kapitalistatzat hartzen baitzuen. Afrikan, independentziaren aldeko gerrek edo Gerra Hotzaren ondoriozkoek ez zuten ia aukerarik ematen musikaren aisiaz gozatzeko. Latinoamerikan, demokrazien korrupzioak, diktadurek eta barruko gerrek eragotzi egin zuten rocka aise zabaltzea. 1970. hamarkadaren hasiera sormen handikoa izan zen rockaren munduan. Berdinik izango ez zuen garai bat zen; ideiak, sentsazioak, soinuak, dena zen posible eta halaxe izan zen (Sierra i Fabra 2003). Estiloei begiratuta, garai ona izan zen hura rock progresiboarentzat (Jethro Tull, Pink Floyd, Genesis, King Crimson, Supertramp, Yes). Aldi berean, zenbait bandek (Led Zeppelin, Deep Purple, Judas Priest, Black Sabbath) gogortu egin zuten soinua, eta hala sortu zen hard-rocka. Bakarlari batzuek pop-rock intimista bati ekin zioten (Carole King, Joni Mitchel, James
Asier García Lupiola - 106 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (1) - 2021, pp. 101-115 Taylor). Jamaikatik reggae musika iritsi zen (Bob Marley, Jimmy Cliff, Peter Tosh). Eta glam-rock generoak ere fama ezagutu zuen (David Bowie, The New York Dolls, Roxy Music). Estiloak nahastuz, Europako artista askok mundu mailako arrakasta lortu zuten, britainiarrak (Queen, Mike Olfield) eta britainiarrak ez zirenak (Shocking Blue, Focus, Tangerine Dream, Can, Blue Suede, Abba). 3. KriSia eta SuSperraldia 1973an, rocka bere une gorenean zenean, eztanda egin zuen krisi ekonomikoak, rocka modu desberdinetan erasan zuenak. Gazteek eta herritar orok diru gutxiago zuten aisiarako eta, beraz, disko gutxiago erosten ziren eta kontzertuetara joaten zen publikoa ere urriagoa zen. Konpainia diskografikoek artista handiengan soilik jarri zuten konfiantza, banda berrien alde apustu egin gabe. Ondorioz, gazteek utzi egin zioten beren burua identifikatzeari rockeroaren irudiarekin, jende eta gazte arrunten eguneroko bizitza latzetik urrundutako rock izarra. Gazteek etsita ikusi behar izaten zituzten astero telebistan prezioen etengabeko igoerari eta fabriken itxierari buruzko berriak; eta ez zuten rock zahar, kexati eta baldar hura entzuteko aukerarik ere, itxaropen falta saihestu ahal izateko (Méndez 2004). Erresuma Batuan genero berri bat sortu zen: punka. 1976ko amaieran, gazteria britainiarrak, kontentagaitz eta erreferentziarik gabe, haientzat etorkizunik ez zegoela ondorioztatu zuen. No future izan zen araurik ez zuen mugimendu inkonformista haren lema, eta jatorrizko rockaren soiltasunera (gitarra, baxua, bateria) bueltatu zen baina oso soinu latzarekin eta oso letra zuzen eta iraingarriekin. Zarata izugarria sortzeaz gain, punkak kontzientziak piztu zituen (Assante, 2008), eta DIY (do it yourself) mugimenduari garrantzi kritikoa eman zion. DIY kontzeptuak aditu batengana jo gabe gauzak sortu, konpondu edo moldatzeko aukera adierazten du eta punkaren musika- eta kultura- izaerak indartsu barneratu zuen idei hori (Bennett, 2018). Sex Pistols izan zen banda karismatikoena, nahiz eta izan ziren beste batzuk ere (The Damn, Generation X, The Misfits) eta beste batzuek jarrera bera hartu zuten (The Ramones, Iggy Pop).
Rocka, gazteon (eta hain gazte ez direnen) protestarako tresna - 107 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (1) - 2021, pp. 101-115 Punka, berez, hamarkada bukatu baino lehen itzali zen konpainia diskografiko handiek hartutako jarreragatik. Gazteek punka eskatzen zutenez, banda ugari fitxatu eta sortu zituzten, punkak berezkoa zuen mezua bigunduta (AEBetan screen stars izarrekin gertatu bezala), eta horrela desagertu zen punkaren existitzeko arrazoia. Biziraun zuten bandek beste joera batzuetarantz eboluzionatu zuten (The Clash, The Jam, The Specials, Madness) eta punka gaindituta, Erresuma Batuan kalitatea helburu nagusitzat zuten taldeak sortu ziren (The Pretenders, The Police, Dire Straits). AEBetan jatorrizko rockean oinarrituta, konpromiso sozial nabarmena zuten artistak, langile-klasearen ikono bihurtu ziren (Bruce Springsteen, Tom Petty, John Cougar/Mellencamp). Ipar Amerikan bertan, krisi latzaren eta bere ondorioen aurrean beste ihesbide bat aurkitu zuten gazteek eta ez hain gazteek (Allende 2007): hiri handietako diskoteketara joaten ziren, dibertitzeko, eguneroko nahigabeez, langabeziaz eta etorkizun ziurgabeaz ahazteko, eta horrek ekarri zuen berekin disco sound delakoa (Donna Summer, Earth-Wind & Fire, Bonney M, Kool & the Gang, Village People). Dance kultura ere deiturikoa, gizartearen ihesbide bat baino zerbait gehiago dela esan daiteke, era askotan egiten bait die aurka ideia eta esperientzia hegemonikoei oso maila sakonetan (Gilbert & Pearson 2003). Gizarteak krisiaz eta berau gainditzeko ezarritako neurriez ahazteko zuen gogo biziagatik, baita krisia gainditzen hasitakoan zabaltzen ziren aukerengatik ere, 1980ko hamarkadan era askotako musika-estiloak eta generoak agertu ziren, batzuk rockaren fenomenotik zeharo urrunduta. Gainera, industria diskografikoa telebistaz baliatzen hasi zen (MTV Music Television izan zen katerik ikusgarriena) eta, beraz, irudiari garrantzi handiagoa ematea ekarri zuen horrek berekin. Gauzak horrela, oso bideo zainduei esker lortu zuten hainbat artista kaskarrek ospea lortzea, talentu handiagoko abeslariek beren musika sustatzeko eginahalak egin behar izan zituzten bitartean (Bergamini, 2006). Are gehiago, bideo musikala banalizazio terminoetan erabili zen eta gazteak kontrolatzeko tresna politiko bilakatu zen (De la Fuente 2007). Hard rockaren garapen gisa askorentzat rockaren salbabidea izan zena iritsi zen: heavya, harrezkero erreferentzia izango dena, neurri batean, rockaren soinuari dagokionez. Bi korronte nabarmendu ziren hasieratik. Batetik, rock-heavya, 1970eko hamarkadan jada arrakastatsu ziren hard-rock taldeek garatua (ACDC, Scorpions, Kiss, Aerosmith), eta haiei elkartu zitzaizkien talde
Rocka, gazteon (eta hain gazte ez direnen) protestarako tresna - 109 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (1) - 2021, pp. 101-115 belaunaldiaren musika izan zen: nahigabearen eta, Gerra Hotza bukatuta, gerraoste berriaren belaunaldia. Sorburuetako rockaren baliokide zen grungea (gitarra, bateria eta baxua); heavyaren indarra eta punkaren oldarkortasuna, jarrera axolagabea eta isolamendua elkartzen zituen. Giro goibelak eta itxaropenik gabeak islatzen zituzten grunge musikako abestiak, baita huts egitearen eta paranoiaren inguruko istorioak, oso arruntak garai hartako gazteen artean (Bergamini 2006). Hala, horrek pentsarazten digu mugimendua gazteen aldetik arreta erregutzen zuen adierazpide baten bilaketa izan zela (Méndez, 2004). Neoliberalismoak ekarri zituen arau kulturalei egiten zien desafioak, nahiz eta asaldatzeko asmorik ez erakutsi, eta 1980ko hamarkadan luxuari lotuta nagusitu zen rockari zion gaitzespenak bihurtu zuten grungea arrakastatsu. Deigarria zen 1990eko hamarkadaren hasierako gazteriaren kontraesana, zeren eta, gaitasuna erakutsi bazuen ere bere ingurune sozialaren kritika zorrotza adierazteko, ez baitzen gai izan kritika hori gauzatzeko (Abad 2002). Erreferentziazko banda Nirvana izan zen eta askorentzat taldeak iraun zuena iraun zuen grungeak, punkarekin eta Sex Pistolsekin gertatu bezala, nahiz eta beste banda handi batzuk izan ziren ere (Pearl Jam, Alice in Chains, Soundgarden, Stone Temple Pilots). Punkarekin gertatu bezala, industriak fagozitatu egin zuen grungearen autentikotasuna, baita mugatu ere azaleko estetika sinple batera, sistema zalantzan jarriko ez zuten produktuak saltzea lortzeko (Gil 2004). 1990eko hamarkadaren bigarren erdian, jatorrizko rockatik gertuen zeuden estiloek (pop-rocketik heavyra) berreskuratu egin zuten rockatik gehien aldendu ziren beste estilo batzuek irabazitako eremua (pop melodikoa, rap, pop elektronikoa, talde komertzial huts-hutsak jarraitzaile gazteenei zuzenduak). Erresuma Batutik britpopa edo power-popa gailendu zen, banda ugari eta arrakastatsuekin (Oasis, Blur, Supergrass, Pulp, The Verve, Suede, Radiohead). Rock alternatiboan, artista ugari agertu ziren (Alanis Morrissette, Hootie & the Blowfish, Counting Crows, Matchbox Twenty, The Wallflowers, Silverchair, P.J. Harvey) baita soinu gogorragoa zutenak ere (Red Hot Chilli Peppers, Green Day, Offspring, Marilyn Manson). Trash Metal estilo berria sortu zen (Metallica, Slayer, Anthrax, Megadeth) eta heavy-metala musika estilo desberdinekin nahastetik, nu-metal (Korn, Limp Bizkit, Linkin Park, Deftones, Evanescence). Konpainia diskografikoei irabazi gehien eman ziena nerabeentzako pop komertziala izan zen (Spice Girls, Britney Spears, Back Street Boys,
Asier García Lupiola - 110 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (1) - 2021, pp. 101-115 Christina Aguilera, N'Sync). Konpainiek sortutako Boy eta girls band haiek marka bat bezala funtzionatzen zuten, sexuaren ezinbesteko erakargarriarekin saltzen ziren kontsumo-lerro desberdinekin batera, bereziki, jantziak eta osagarriak (Gil 2004). Jarrerari dagokienez, rock mundutik aldentzen diren artistak dira oro har, azaleko gaiak adierazten dituztenak konposizioetan, inolako salaketa edo protestarik egin gabe munduan gertatzen diren bidegabekerien aurrean. Eta, hain zuzen ere, beharbada hori izan zen neurri batean haien arrakastaren izateko arrazoia, musika horrek eguneroko bizitzatik deskonektatzeko balio zuelako, alegia. Nahiz eta gazteak entretenituta edukitzeko ere balio zuen, gai garrantzitsuagoek eragindako kezketatik urruntzeko. XXI. mendea krisi berri batekin hasi zen musikaren industrian, pirateria deitutakoak eragindako krisi ekonomikoa. Rockaren angloestatubatuar inperialismoarekiko haustura gisa ikusi da ere pirateria, batetik musikaren industria globala AEBetakoa soilik ez delako, eta bestetik pirateriak batik bat tokiko grabazioak erasaten dituelako bereziki (Frith 1999). Paradoxikoki, konpainia diskografikoek arindu egin zituzten pirateriaren ondorioak, agintariek aisia indartu izanari esker. Izan ere, nazioarteko terrorismo fundamentalistaren ekintzek (2001eko New Yorkeko erasoekin hasita) gizartean izan zituen ondorioek zabaldu egin zuten izua eta horregatik indartu ziren distrakziorako produktuak, zinemaren, telebistaren eta musikaren bidez eskainiak. Bitxia dirudien arren, gerra garaietan, aisia eta entertainmenta handitu egiten dira inguratzen gaituzten arriskuek eragindako beldur eta ezegonkortasun sentsazioa arintzearren (Sierra i Fabra 2003). Musikaren eremuan, herritarren eta, bereziki, gazteen entretenimendua indartzeko asmoz konpainia diskografikoek genero eta estilo berriak sortuko dituzte, merkatu bakoitzari zer genero mota dagokion erabakita eta, berriro ere, musika merkantzia bilakatuta (Frith 1996). Adibide argia da haurrek eta nerabezaroaren aurrekoek osatutako publikoarentzat sortutako merkatu musikala telebistetan, zineman eta aldizkarietan (Goialde 2013), izar ugari dituena (Hannah Montana, Jonas Brothers, Selena Gomez, One Direction). Beste adibide bat indie-rock delakoan dugu: jatorrizko rockaren antisistema izaera zuena, gaur egun marketin estrategia gisa erabiltzen da, salmenta handiak lortzeko etiketa (Criado 2014). Dena den, irudi interesgarriak ere sortu izan dira estilo desberdinetan: pop-rockean, nabarmendu egiten dira soinu dotorea duten bandak
Asier García Lupiola - 112 - www.ehu.es/ojs/index.php/ausart AusArt 9 (1) - 2021, pp. 101-115 Hala ere, beste ikuspuntu interesgarria aipatu beharra dago ere. Azken berrogei urteetan zehar ospe handikoak izandako artista eta talde asko orokorrean guztiz ezezagunak dira gaur eguneko nerabe eta gazteentzat. Ordea, entretenimenduaren industriak, nerabe eta gazte horien artean oso arrakastatsuak diren musika bideo-jokoen bitartez, artista eta talde horiek ‒bereziki hard-rock eta heavy estiloetan‒ entzule eta jarraitzaile berri eta gazteak lortzea ahalbidetu du (Herschmann 2011). 5. azKeneKo GoGoeta Bada pentsatzen duenik aro berri bat hasi dela, copy-paste aroa alegia, non industria diskografikoaren estrategiak zenbaki estatistikoetan oinarritzen baitira: funtzionatzen duen soinua sustatzen da bakarrik (Sánchez 2012). Antza denez, industria horren helburua sail artistikoen gainetik marketinari are eta garrantzi handiagoa ematea izan da, beti salmentak handitzeko helburuarekin (Gil 2004). Hala eta guztiz ere, posible da baita ere protesta-mugimendu inkonformista bat topatzea, betidanik musikak arau sozialei eta agintariek defendatzen duten statu quo delakoari aurre egin bait dizkie (Gioia 2020). Eta hori argi ikusten da duela hamarkada batzuk kontsakratutako bandetan eta artistengan, baina baita duela gutxi sortutako beste batzuengan ere. Nolabait esateko, musikako izar guztien ezaugarri bat da, zeinak inoiz ez diren elikatu ikaratzeko moduko ideia kontserbadoreez, kontuan izanik, aitzitik, erakutsi egin dutela aurrera egiteko bokazioa, gauzak hobetzearen aldeko sentimendu anarkiko antzeko bat (Ruiz 2006). Jarrera hori rock musikatzat hartzen den horretan biltzen diren estilo eta genero desberdinetatik sortzen da: rockaren soinu gogorrenean (hard-rock edo heavytik trash-metaleraino), aldenduenean (rap, hip-hop, reggae), baita komertzialenak diren soinuetan ere (pop, funky, disco). Hainbesteko dibertsitateak adierazten du gaur egun ez dela rock bakar bat existitzen, rock anitzak baizik, elkar topo egin eta elkar nahasten direnak, gurutzatzen diren gazte-hizkuntzak eta soinu zaharrak, desagertu baino indarberrituta itzultzen direnak (Assante 2008). Are gehiago, esan daiteke rockak planetako leku desberdinetan biltzen dituen elementu komunek ahalbidetu egiten dutela kulturen hurbiltzea (Regev 2013). Globalizazio garai honetan, rockak protesta-, justizia- eta berdintasun- idealak | science |
addi-d88c369e2f16 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52788 | Tresna digitalak ipuinen analisian: emozioen konparaketa ipuin hezkidetzaile eta tradizionaletan | Garetxana Ettcheto, Ane | 2021-06-25 | Lan honen helburua Close eta Distant Reading ikuspegiak lantzeko RStudio eta Voyant Tools tresnak azaldu eta horien bitartez ipuinetan sentimenduen analisi bat egitea da, literaturaren didaktika aintzat hartuz. Analisia burutzerako orduan, sentimenduen trataera 10 ipuin desberdinetan aztertu da, 5 ipuin klasiko eta hauen ipuin hezkidetzaileak alderatuz. Azkenik, ikasitako guztia gelara eramateko proposamen bat burutu da.
Irudien aurkibidea
Ezin dugu ukatu testuinguru digitalean egiten denak eta egiten den moduarengatik gure jarduna berrinterpretatzea eta jardun mota berriak proposatzera garamatzala. Aldaketa horiek gizartean eta kulturan eragina izan dute, baliabide digitalak eta multimediak nonahi aurkitzeko eta baliatzeko aukerak sortuz. Lan esparru berri bat ezarri dute testuari dagokionez: Testu digitala, Humanitate Digitalak deitutako fenomenoa edo mugimendua sortuz. Honekin batera, Humanitate Digitalak bere egiteko eta ikuspegi berriekin hezkuntzan ere aldaketak ekarri ditu, irakasleen jarduera ere plano ezberdinetan eraldatuz. Esaterako, literaturaren didaktikari dagokionez, literaturaren digitalizazioak haur eta gazte literaturako irakasle batek eskuragarri dauden irakurketen biderketa esponentzialari aurre egin behar dio. Testuinguru horretan eta lan honen mugak onartuz, gure asmoa da close reading vs. distant reading teknologia berrien bidez literatura-lanak aztertzen dituen praktikaren artean dauden ezberdintasunak aztertzea, euskarazko ipuin desberdinetan eskaintzen dizkigun aukerak ikusiz. Testu digitalarekin hainbat analisi egiteko aukera badugu ere, lan honetan emozioen azterketa egitea aukeratu dugu. Sentimenduen analisia, dokumentu baten hizkuntzaren konnotazio negatiboari edo positiboari buruzko informazioa automatikoki ateratzeko erabiltzen den metodoari deritzo, hau da, testu baten polaritatea (adibidez, positibotasuna, negatibotasuna edo neutraltasuna) ateratzea ahalbidetzen duen teknika automatikoa da. Gure kasuan ipuinak dira aztergai izango ditugun dokumentuak. Burututako lan honetan 10 ipuin aztertu ditugu: 5 ipuin hezkidetzaile eta 5 tradizionaletan sentimenduen trataera analizatuko da. Horren bitartez, bi ipuin mota horien konparaketa egitea lortu nahi da RStudio programaren erabiliz sentimendu desberdinak ipuin horietan nola eta zenbat agertzen diren ikusteko eta hauek duten eboluzioa aztertzeko (distant reading). Bestetik, Voyant Tools programaren bitartez, emozio hauek noiz eta nori lotuta dauden ikusiko dugu (close reading).
Ipuin tradizionalak ondo amaitzen direla entzun izan dugu beti eta hezkidetzaileek honi buelta ematen ibili dira. Egia da corpus txiki honetako datuak ez dutela emaitzak orokortzeko balio eta beraz, distant reading ikuspegi mugatua dela, baina teknologiak eskaintzen dizkigun analisirako tresnak erabiltzearen abantailak ikusi nahi izan dira lan honetan, hezkuntzaren eta, batez ere, literaturaren didaktikan izan ditzakeen aldaketa aberasgarriak plazaratuz. Etorkizunean lankidetzan sorturiko ipuin-bildumak aztertuz metodo berri honekin literatura berrinterpretatzea nahi da.
2. Proiektuaren helburuak
Buruturako lan honen helburua teknologia berriek, hezkuntzan eta batez ere literaturan, izandako eraginaren inguruan hausnartzea eta eskolarako eskaintzen dizkigun tresnen abantailak erakustea izan da errealitatera eramateko proposamen bat burutuz. Horretarako hurrengo azpi-helburuak ezarri dira:
3.1. Humanitate Digitalak Gaur egun Internetek eskaintzen dizkigun aukera berriek eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien etengabeko aurrerapenak, aldaketa sozial garrantzitsuak eragin ditu eta horrek "informazioaren gizarteaz" hitz egitera eraman gaitu. Aldaketa horiek bai gizartean, bai kulturan eragina izan dute baliabide digitalak eta multimediak nonahi aurkitzeko aukerak sortuz. Ezin dugu ukatu testuinguru digitalean egiten denak eta egiten den moduarengatik gure jarduna berrinterpretatzea eta jardun mota berriak proposatzera garamatzala. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek (IKT) ikuspegi humanistarentzat azken lanesparru bat ezarri dute; ziberespazioa, testu digitala. Sareko testua eta hipertestua egoteak, komunikazio-modu berriak ezartzeak, informaziorako sarbidearen unibertsalizazioak eta tresna informatikoetan oinarritzen den diziplina humanistiko guztietarako metodologia komuna osatzen duten beste elementu batzuek, Humanitate Digitalak deitu zaion fenomenoa ekarri dute (Varela, Pose 2016). Hori horrela, Humanitate Digitalez hitzegitea ezinbestekoa da, ikerketa, irakaskuntza eta erronka handiak sortzeko eremu bat ekartzen baitute (Delgado, 2020). Baina zer dira Humanitate Digitalak? Isasik eta Iruskietak (2019) aipatzen duten bezala, Humanitate Digitalean bi garai bereizi daitezke: hasierako garaia (teknologiak erabilera laguntzailea zuen) eta gaur egunekoa, gainbalioaz ari dena eta testuinguru teknologikoaren ondorioz sortzen diren metodologia, baliabideak eta ondorioak ikertzen dituena. Lan hau burutzeko bigarren garai horretan oinarrituko gara teknologiak eraginda sortu diren ikas eta irakasteko metodologia eta tresna berrien ikerketan murgilduz, literatura bera ingurune digitalean ikertuz eta hurbilpen berri honek didaktikan lekarkeenean zentratuz.
Delgadok (2020), Humanitate Digitalak sare birtualaren metaforarekin defini daitezkeela dio honela: Humanitate tradizionalak teknologia digitalarekin sintetizatuz, aurretik ezinezkoak izango ziren ehunak lortzen dira. Pentsa zitekeenaren kontra ez dute mendeetan zehar metatu dugun ezagutza-multzoa ordezkatu nahi, eta nahiz eta oraindik eraikitzeke egon, Humanitate Digitalek beren nortasuna aldarrikatzen dute eta diziplina bat ere sortu dute. Erreferentzia bibliografikoetan gaztelaniazko testuekin agertzen den Humanitate Digitalen lehen proiektua Boost da ("The Bibliography of Old Spanish Texts") eta XX. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadan datatua dago. Wisconsingo Unibertsitateko Hispanic Seminary of Medieval Studiesek sortua, Erdi Aroko espainieraren azterketari metodologia konputazionalak aplikatzea du helburu (Lorenzo, 2020). Baina autore berdinak aipatzen duenez, 1990 arte ez zen instituzioen bultzada eta Humanitate Digitaletan ikertzearen aldeko diru-laguntzarik egon. Ordutik, ordea, Humanitate Digitalen arloko ikerkuntzaren finantziatzeak zeregin garrantzitsua izan du; izan ere, baliabide eta plataforma digital askoren iraunkortasuna denboran zehar bermatu da, batez ere I+D Estatuko Programaren hainbat proiekturen bidez (Toscano et al., 2020) eta Europako azpiegiturak ere garatu dira, esaterako, CLARIN-ERIC eta DARIAHERIC, testuinguru honetan behar diren tresnak eta baliabideak ikertzaileen eskura jartzeko. Euskarari dagokionez azpiegitura sortzeko babes ofizialik ez bada ere, CLARIN Jakintza Zentroak bultzatzen du HiTZ Zentruak eta euskarazko zerbitzuak eskaintzen ditu webgunetik: http://ixa2.si.ehu.eus/clarink/index.php?lang=eu.
berraurkitzen, eta horrela, hezkuntza-etapa desberdinetako irakasleentzako eta ikasleentzako ingurune berriak sortzen.
"Teknologia digitalek eskaintzen duten informazio zabala modu esanguratsuan kudeatzeko eta erabiltzeko beharra dago, eta ondorioz, pertsonak egoera horren aurrean konpetenteak izatea ezinbestekotzat jotzen dute aipatutako adituek. Horretarako, ikasleak konpetentzia horiek garatzera bideratu behar ditu hezkuntzak, teoriari zein praktikari garrantzia emanez" (Astigarraga-Echeverria et al., 2020:14). Honekin batera irakaslearen zeregina etengabe garatzen ari da gaur egun; izan ere, etengabeko prestakuntza behar dute teknologia berriak geletan modu egokian murgiltzeko. Ildo horretan, testuinguru digitalean ari den hezitzailearen trebetasunak identifikatzeko ezaugarri garrantzitsu batzuk aztertu behar dira. Alde batetik irakatsi beharreko irakasgaia edo diziplina menderatu behar du. Zalantzarik gabe ikasleak ezin dira hezi oinarrizko ezagutza eta gaitasun zehatz batzuk izan gabe. Alde horretatik komunikazioa irakaskuntzaren oinarria izango da (Cano et al. 2018). Beste alde batetik, irakasleek teknologia berrien inguruko formakuntza jasotzea garrantzitsua izango da ondoren hauek geletan erabili ditzaten. Espinosaren (2014) arabera, irakasle on batek, gaur egun, lan hauek egin behar ditu: pertsonen artekoak, metodologikoak, komunikatiboak, plangintzakoak, irakaskuntzaren kudeaketakoak, talde-lanekoak eta berrikuntzakoak. Irakasleek garrantzi handiena komunikaziorako gaitasunari ematen diote, eta ondoren, pertsonen artekoari eta metodologiari. Bigarren maila batean geratzen dira plangintza eta kudeaketa, berrikuntza eta, azkenik, talde-lana. Bestalde, Gargallo et al.ek (2010) adierazten dute, irakasleek, kontzeptuen arteko harremanak ezartzea, ikaskuntza esanguratsua sustatzea, ikasten irakastea, motibatzailea, teoria praktikarekin konektatzea, parte-hartzea sustatzea eta beharren araberako metodologia askotarikoak eta osagarriak erabiltzea lortu behar dutela. IKTek irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren kontzeptua iraultzen dute eta horrek etengabeko prestakuntzaren mugak ere gainditzen ditu. Aldi berean ikaskuntzaren fenomenoaren beraren hausnarketa sakon eta pausatua eskatzen du (Varela eta Pose, 2016). Dena den, garrantzi berezia du alfabetatze digital horrek irakaskuntza-sistema formal zein informaletan dituen ondorioek. Kontzepzio berri horren pean irakasleek eduki eta tresna digitalak ezagutu, erabili eta maneiatu behar dituzte, eta horrez gain, hezkuntza-eduki digitalak ikasgelan txertatzearen ezaugarriak eta abantailak ezagutu behar dituzte, metodologia malgua, parte-hartzailea eta dinamikoa izango duen eta ikasleen interes eta beharrei erantzungo dien eskola-espazio bat sortzea sustatuz. Funtsezko jauzia honetan datza: ikasleek eta irakasleek tresna digitalekin lan egiteko ezagutza teknikoak izateaz gain, irakasleek tresna bakoitzaren hezkuntza-
irismena eta tresna horietako bakoitzarekin lan egiten den ingurunea ezagutzea (Varela eta Pose, 2016). Hau da, Humanitate Digitalek sortu duten testuingurua ezagutzea bertan proposatzen diren gaiak, tresnak eta metodologiak egoki lantzeko. Mundua ulertzeko modua aldatu da gaur eguneko teknologiaren eraginez eta Humanitate Digitaletatik esparrua birdefinitzeko ahaleginari dagokionez; horregatik, sortzen ari den esparruan ikastearen kontzepzioa ere aldatzen da. "Ikastea ez da egia absolutua barneratzea; elkarrekintzatik eta interkonexioetatik, hau da, askotariko egia partzialetatik ezagutza propioa eraikitzea da" (Astigarra-Echeverria et al., 2020:23). Hori dela eta, Gonzalez-Ramirezek (2017) esaten duenez, irakasleek eta irakasleak prestatzen dituzten erakundeek beren praktikak aldatu behar izan dituzte teknologien (IKT) erabilera modu didaktikoan txertatuz, irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan, beharrezko tresnak eskainiz belaunaldi berri hauei.
Esandakoa laburbilduz, ukaezina da gaur egun gizarte digitalean ere bizi, ikasi eta hezten ari garela eta hezkuntzan ere aspektu guzti horiek landu gabe uztea kaltegarria izan litekeela ikaslearentzat eta hezkuntza berarentzat. Hau horrela, literaturak, teknologia berrien etorrerarekin, izan dituen aldaketak aipatuko ditugu hurrengo ataletan. 3.3 Literatura eta digitalizazioa: e-literatura. Literatura arte-adierazpide bat da eta nabarmen erakusten ditu kulturak mendeetako tradizioan izandako aldaketak. Mendeetan zehar, literatura iturri ziurra izan da, hainbat kultur eszenatoki nola sortu diren ulertzeko ez ezik, estetikoki nola irakurri eta interpretatu diren ezagutzeko ere (Morales Sanchez, 2018). Diskurtso literarioan, obra baten elementu partikularrek, egileen planteamenduek edo irakurketa-prozesuaren azterketak dimentsio interesgarria hartzen dute. Beraz, belaunaldiak eta irakurketak espazio berri honetatik eraikitako diskurtsoak funtsezkoak dira literatura digitala eta hura testuinguruan kokatzen duen artearen kontzeptua ulertzeko. Adibidez, XIX. mendeko eta XX. mendeko eskolan, testuen azalpena, irakurketa intentsiboa edo testuen iruzkina hurbilketa teoriko-praktikorako metodo errepikakorrak ziren. Horrela, irakurtzea beranduago azalduko dugun close reading egitearekin parekatzen zen, orduan komentatutako irakurketa edo testu-analisia deitzen zena, irakasleak testu kanonikoetatik aukeratutako zati batzuen zentzua azaltzera mugatzen zena, ikasleei horien gako guztiak eta "zentzu zuzena" emanez. Aparatu kritiko horrek informazio literarioa, historikoa, erretorikoa eta abar biltzen zituen, eta ondoren ikasleei eskatzen zitzaiena zen informazio horiek manten zitzatela zen (Martos Nuñez eta Martos Garcia, 2018).
Aipatutako testu hauek, paperezko testuak izan dira duela gutxi arte, baina gaur egun, testu elektronikoak honetatik nabarmen urrunduko duten ezaugarriak ditu (Varela eta Pose, 2016): ● Testu elektronikoa testu birtuala da. Testua kode informatikoen segida bihurtzen da eta kode horietara hauek deszifratzeko eta eraldatzeko diseinatu diren makinen bidez dugu sarbidea. Horrela, testu digitala birtuala da, kode bat elkarbanatzeko, interpretatzeko eta hainbat modutara aurkezteko aukera duen software bat dagoen heinean existitzen delako. ● Birtualtasunak aniztasuna, denbora gabetasuna, orokortasuna, errepikapena, arintasuna eta erabilgarritasuna dakartza. ● Testu-kodetze elektronikoak zati bakoitzak osagai bereiziak eratzea ahalbidetzen du. Elementu grafikorik txikiena ere editatzeko lan egin dezakegu. Testua berrikus daiteke, testua arakatu dezakegu, hitz batetik hasi eta paragrafo edo kapitulu oso batera arteko bilaketak eginez, bat etortzeak ezarriz, batzuk aipatzearren. Horrez gain, Aro digitalak erabateko aldaketa ekarri du irakurketa-prozesuan batez ere ereaderren ohiko erabilerarekin. Izan ere, duela urte batzuk uste zen paperezko liburua desagertzera kondenatuta zegoela. Hala ere, hori ez da gertatu eta liburua gure aro teknologikora egokitu da (Arias eta Gonzalez, 2017). Hau ikusita, lan honetan, literatura aztertzeko ikuspegi berriak euskaraz landu nahi ditugu Distant Reading delakora hurbilduz. Posizio horrek eskola tradizionalarekiko fokua iraultzea esan nahi du; izan ere, funtsean jada ez gaude soilik zinema, liburu edo telebistako adierazpenen aurrean (testu multimodalak), baizik eta, gero eta gehiago, datu-baseen aurrean eta testu-corpusekin. Hau ulertzeko, close reading vs. distant reading teknologia berrien bidez literatura-lanak aztertzen dituen praktikaren artean dauden ezberdintasunak aztertu nahi ditugu. Ildo horretan, Morettik (2013) kritika literarioaren eremua eraldatu du interpretazio literarioaren praktika indibidual eta subjektiboa desegitean eta interpretazio orokor eta objektiboa sustatzen. Bestalde, Morettik (2016) Distant Readingaren inguruan aipatu zuen bezala, azken urteotan, literatura-azterketek 'ebidentzia kuantitatiboaren gorakada' dei genezakeen zerbait izan dute. Egia da lehenago ere gertatu zela, ondorio iraunkorrik gabe; hala ere, badirudi oraingoan desberdina izango dela, gaur egun datu-base digitalak eta bilaketa automatizatuko tresnak ditugulako, gero eta sendoagoak. Gaur egun, minutu gutxitan, hainbat ikertzailek, testuen estilo aztertzaileak hilabeteak eta urteak lanean eman zituen ikerketen galderak egun gutxi batzuetan erantzun ditzakegu. Hala ere, gogoan hartu behar dugu kantitatea ez dela beti
kalitatearen sinonimo eta literatura-azterlanen esparruan irakurketa-hipotesien formulazioak ez duela bere nagusitasuna galtzen, nahiz eta gero eta material gehiago egon eta materialen irisgarritasun "mugagabea" eta baliabideen eskuragarritasun "agortezina" hurbil dauden, gizakiarentzat behintzat. Giza Zientzien arloan zenbaitek Morettiren proposamen berritzailearen aurka egin dute, eta, horien esanetan oraingoz, abentura pertsonal bat agertzen da (ez diziplina gisa eratuta) bazkide eta atxikimenduen bila, ez leialen bila (Burello, 2016). Distant Readinga, hain zuzen ere, azterketa kuantitatiboa eta estatistikoa esplotatzeko modu bat da. Gauzak horrela, distant reading delakoari aurre egiten dion surf- edo eskaneatzeirakurketa hori beharrezkoa eta ezinbestekoa da, eta printzipio didaktiko berritzaile batera garamatza, bide eta ezagutzen ez ditugun testuak esploratzera alegia (Rivera eta Garcia, 2016). Halaber, eredu horrek zalantzan jartzen duen arazo nagusia informazioaren ugaritasuna edo saturazioa da, eta horrek egoera horietako asko desitxuratzen ditu. Horrela, haur eta gazte literaturako irakasle batek eskuragarri dauden irakurketen biderketa esponentzialari aurre egin behar dio (Martos Nuñez eta Martos Garcia, 2018). Riveraren eta Garciaren (2016) esanetan Distant Reading delakoak lehenesten du espeziea gizabanakoaren gainetik eta, horrela, interes gune bihurtzen da testua, zentzu estentsiboan, bere generoko beste testu batzuekin propietateak partekatzen dituen heinean, bere berezitasunetik edo esklusibotasunetik haratago (orain arte literaturan egiten den bidetik). Guzti hau ikusita, gure lanean garrantzitsuena ez litzateke testu jakina izango, distant reading delakoaren ikuspegi honetan behintzat garrantzitsuena testuinguru digitalean agertzen den adimen kolektiboa da eta horrek edo balio jakin batzuk sortzen ditu edo testuak beraien irizpide orokorrekin biltzen ditu. Bere lana, antzekotasun informatikoari jarraituz, testuen kaosa deszatikatzea da. Testuen ezaugarrien gurutzaketa edo elkartze berri horiek prozesamendu masibo baten ondoren erauzi daitezke bakarrik, horregatik unibertso hedatuaz hitz egiten da. Lan honetan beraz ipuinen analisi esklusibo eta kualitatibo huts bat egin beharrean testuak bilaketa automatizatuen bitartez analizatuko ditugu. Literaturaren digitalizazioak eta aipatutako Distant Readingak aukera asko ematen dizkigu testuen analisi masiboak egiterako orduan. Hainbat analisi egiteko aukera badugu ere, lan honetan emozioen azterketa egitea aukeratu da jarraian aipatuko diren arrazoiak direla medio. 3.4 Emozioen azterketa Haur Literaturan Colomerrek (2010) dioenez, Haur Literatura haurrek irakur eta uler dezaketen literatura da. Aizpuruak eta Lasartek (2015: 48), aldiz, horrela definitzen dute: "haurtzaroan dauden
pertsonek irakurtzen dituzten liburuak, haientzat aproposak edo atsegingarriak direnak". Autore baten eta irakurle baten arteko komunikazio-egoera gisa, hizkuntza agertzeko moduetako bat bezala definitzen du literatura Aldama Pandok (2018). Beraz, esan dezakegu, Haur Literatura dela haurrak gogoan hartzen dituen literatura. Beste alde batetik, literaturak duen garrantziaz jakitun izan behar dugu, ez bakarrik sormena, imajinazioa, edo adierazpen sortzailea garatzerako orduan, baizik eta jarrerak, baloreak eta munduarekiko jakintzak garatzeko orduan ere. Ballesterrek eta Ibarrak (2015) dioten bezala, literaturak irakurleari instrumentuak ematen dizkio mundua modu kritikoan ulertzeko. Bestalde, Quesada Vilalobosek (2017) bere artikuluan dioen bezala, Haur Literatura lan garrantzitsu bat izan behar da, haurren psikologiaren, haien interes eta beharren azterketa sakon baten emaitza alegia. Testu idatzia, orduan, egilearen/enuntziatzailearen pentsamendua gauzatzeko eta transmititzeko tresna da, eta irakurlearen pentsamenduaren barne-prozesua gauzatzeko aukera ematen du, mezua deskodetzearen bidez (Burunat, 1980, 24). Ezin dugu ukatu duela urte askotatik diziplina asko sortu direla literatura-lanak aztertzeko ez bakarrik ente isolatu gisa, hau da, inmanentea den ikuspegi batekin, baizik eta kanpoarekiko harremanean erabilitako hizkuntzak bere sorkuntzaren testuingurua nola islatzen duen bilatuz; autorea irakurlearekin harremanetan jartzeko moduak; obran dauden botereharremanak; emakumearen irudiari emandako tratamendua; enuntziatzaileak (egilea bera, narratzailea edo pertsonaia jakin bat), hizkuntzaren bidez, bere buruaz edo besteez duen irudia islatzen duen modua, teoria literarioarekin lotutako hainbat eta hainbat analisi-topiko, hizkuntzalaritza, semiotika, soziologia psikologia eta beste diziplina asko (Aldama Pando, 2018). Haur-literatura hizkuntzaren eta pentsamenduaren kultura-adierazpenaren segmentu garrantzitsutzat hartzen da eta haurrei aukera ematen die prestakuntza etikoa izan dezaten beren jardunean, estetika beren sentikortasunean eta sormena suspertzeko. Sentimenduak, ohiturak, balioak eta beste kultura-adierazpen batzuk adierazteko erabiltzen du hizkuntza (Moreno, 2003). Ahozko zein idatzizko hizkuntzaren bidez, haurrak bere sentimenduak adieraz ditzake eta bere erreakzioak besteei azaldu, ikuspuntu desberdinak ezagutu eta balioak eta arauak ikasiz (Ochoa et al. 2006). Honekin lotuta, sentimenduen analisia daukagu dokumentu baten, kasu honetan ipuinetan, hizkuntzaren konnotazio negatiboari edo positiboari buruzko informazioa automatikoki ateratzeko erabiltzen den metodoa. Sentimenduen analisiak, literatura munduan baino marketing edo politikan testuak aztertzeko erabiltzen den metodoa bada ere, gure lan honetan literaturaren azterketan izan ditzakeen abantailak ikusiko ditugu. Sentimenduen analisia testu baten polaritatea (adibidez, positibotasuna, negatibotasuna edo neutraltasuna) ateratzea
ahalbidetzen duen teknika bat da. Ipuin batean adibidez, automatikoki ateratako informazioak, ipuin bakoitzaren eboluzio positibo eta negatiboa zein izan den ikusteko aukera izango dugu. 7. irudian ikus dezakegun bezala, Arroxa Arantza ipuina positiboa izan daitezkeen hitzekin lotzen da, ipuinaren erdialdera konnotazio negatiboa duten hitzekin grafikoak bera egiten du eta amaiera positiboa da. Adibidez, Arroxa arantza ipuinak 7. taulan ikusi dezakegun bezala eder hitza positibo bezala hartzen du eta esaldi batean horrelako hitzak agertzean grafikoak gorantz egingo du. 3.5 Aurrekariak Hainbat egilek adierazten dute garrantzitsua dela haurrek besteengan egoera emozionalak aitortzea/aurreikustea gaitasun hori garatzeko. Jarraian, azterlan horiei buruzko xehetasun gehiago aurkeztuko ditugu. Atal honek, beraz, emozioak dituzten testuak markatzeko orain arte egindako lanaren errepasoa aurkeztu nahi du. Sentimenduen azterketa aspalditik aztertzen ari den gaia da. Bere jatorria XX. mendearen hasieran koka dezakegu, honi buruzko lehen papera argitaratu zenean, "The Cross-Out Technique as a Method in Public Opinion Analysis" izenburua izan zuena, erabilitako teknikak jorratzen dituena eta esaldi anbiguoak sailkatzen saiatzean arazo handi bat antzematen duena. Gaitasun konputazionalak behar besteko bilakaera izan bezain laster, konputazioan oinarritutako sentimenduen analisirako teknikak garatu ziren, baina handik urte batzuetara iritsiko zen teknologia horren gorakada. Beste metodo bat, Keyword spotting izango litzateke, testuaren marka "Happy" eta "SAD" bezalako hitz emozionalen agerpenean oinarritzen den metodoa. Metodo honen adibide bat ANEW da (Bradley eta Lang, 1999). ANEW hori 3.109 hitzeko datu-base lexikal bat da, emozioak definituta. Metodo honen desabantaila nagusiak honako hauek dira: i) ukaziozko esaldietan emozioa dagoenean, ez zaio emozioaren balioa egoki aldatzen eta ii) metodoa azaleko alderdien mendekoa da, esaterako, esaldi asko daudenean eta esaldi horien eduki emozionala adjektiboetan ez dagoenean (Francisco eta Gervas, 2006), sistemak huts egiten du. Berriago diren ikerketak ere badaude, hala nola, Rosenbrock et al.ek (2019) egindako lana. Lan honen helburu orokorra da kalifikazio kuantitatiboak lortzeko sentimenduen analisiaren aplikazioa ebaluatzea, gaztelaniazko webguneen erabiltzaileek sortutako iruzkinen testubalorazio kualitatiboetatik abiatuta; izan ere, egungo azterlan gehienak ingelesezko hizkuntzari buruzkoak dira. Honako hauek dira lan horretako helburu espezifikoak:
● Sentimenduak aztertzeko teknikak ebaluatzea, gaztelaniaz/gaztelaniaz idatzitako iritziei aplikatuta. Hauek dira ebaluatu beharreko teknika nagusiak: Ikasketa automatikoa lortzea eta hiztegi eta lexikoen arteko konbinazioak sortzea. ● Proposatutako kasuetarako emaitza onenak zeinek lortzen dituzten ezartzea. ● Teknika horiek hobetzea. Euskarazko analisien aldetik, badauzkagu hainbat ikerketa. IXA taldearen eta Elhuyarren arteko lankidetzan sentimenduen analisirako tresnak eskaintzen dira lexiko mailan. Hauek, txioen jarraipena egiteko Behagune ataria sortu zuen. Sentimenduen analisia egiteko tresna bat da, non sentimendu positibo, neutro eta negatiboak agertzen diren http://behagune.elhuyar.eus/. Beste alde batetik, Jon Alkortak (2019) bere tesia gai honetan egin zuen "sentimenduen analisi automatikorantz: oinarrizko baliabideen sorkuntza eta hizkuntza maila ezberdinetako balentzia-aldatzaileen identifikazioa" hain zuzen. Bertan, sentimenduen analisia egiteko baliabideak sortu dira euskararentzat "Euskarazko Iritzi Corpusa" sentimenduen lexikoia eta dokumentuen mailako sentimenduen sailkatzea eginez, hizkuntza-maila ezberdinetako (morfologia, lexikoa, sintaxia eta diskurtsoa) fenomenoen eraginak aztertuz.
Gaur egun testu literarioaren azterketari ekitea erabakitzen duenak informazioaren eta komunikazioaren teknologietan (IKT) oinarritutako tresnen eta ikuspegien potentzial handiaz balia daiteke, horiekin informazioa eskuratu eta beste ikuspegi eta metodo batzuen bidez nekez lor daitekeen ezagutza sortu ahal izango baitu. Gure helburua, ipuinetan sentimenduak analizatzea izango da alde batetik ipuinetan emozioen bilakaera aztertzeko eta bestetik sentimendu bakoitza zein generori lotuta dagoen ikusteko. Humanitate digitalak aipatuta eta gizartean zein ikerketan izaten ari diren geroz eta garrantzi handiagoa ikusita, gure lan honetan literatura ikuspegi honetatik lantzeko tresnak erabiltzea izango da hurrengo ataleko helburua. 4.1 Sentimenduen analisia R 'syuzhet' paketearekin: RStudio Landuko dugun tresna honek, sentimenduak eta emozioak aztertzeko metodologia erabiltzen du R programazio-lengoaiaren bidez, testu-motako dokumentuak banaka ikertzeko. Jarraian azalduko dena, gazteleraz egindako Programming Historian plataformatik jaso izan da euskaratuz eta baliagarria den ala ez frogatzeko asmoz. Lehendabizi, R programa instalatu eta RStudio deskargatu behar da, eta hurrengoak izango dira landuko diren puntuak: ● Saiakuntzako edota narrazioko testuetan sentimenduen analisi kuantitatiboan oinarritutako ikerketa-galderak planteatzea. ● R programazio-lengoaia, R Studio ingurunea eta NRC hiztegia duen syuzhet paketea erabiltzea, hainbat hizkuntzatako testu baten balio sentimentala eta emozionala sortzeko. ● Testu-prozesamenduaren emaitzak kritikoki aztertzea. ● Datu orokorrak eta horien bilakaera testu batean zehar bistaratzea.
4.1.1 Lexiko hiztegia NRC Syuzhet paketeak lau hiztegi ditu: Bing, Afinn, Stanford eta NRC. Kasu honetan NRC erabiliko da, hainbat hizkuntzatan dagoen bakarra baita, gaztelania eta euskara barne. Sentimendu negatibo edo positiboko balioak eta zortzi emozio dituen hiztegi hau Saif M. Mohammadek garatu du, Kanadako Ikerketa Nazionalerako Kontseiluko (NRC ingelesezko siglengatik) zientzialariak. Datuen multzoa eskuz idatzi da eta lexikoak 14.182 unigrama (hitz) ditu, sentimendu positibo zein negatiboen kategoriarekin eta haserrea, aurrea hartzea, nahigabea, beldurra, poza, tristura, sorpresa eta konfiantzazko emozioekin. Gainera, ehun hizkuntza baino gehiagotan dago eskuragarri (itzulpen automatikoaren bidez lortua). Erabileraterminoek adierazten dute hiztegia doan erabil daitekeela ikerketa-helburuekin, eta, beraz, datu guztiak deskarga daitezkeela. 4.1.2 Syuzhet paketea R syuzhet paketea 2015ean garatu zuen Matthew Jockersek; etengabe aldaketak sartzen ditu eta mantendu egiten du. Paketea testu idatzietan edo ingelesera itzulitakoetan egindako probekin garatu da, eta ez erabilgarritasunari buruzko eztabaidarik gabe, berez nahiko subjektiboak izan ohi diren literatura-testuei balioak esleitzeagatik. Emaitzak ingelesez agertuko direnez, itzulpen taula bat atxikituko dugu (1.taula): Anger Haserrea Aticipation Aurrea hartzea Disgust Nahigabea Fear Beldurra Joy Poztasuna Sadness Tristrua Surprise Sorpresa Trust Konfiantza Negative Negatiboa Positive Positiboa 1. taula: Polaritatedun hitzen itzulpenak
Adibide txiki bat Testuen azterketa nola egin dugun azaltzen hasi aurretik, komeni da modu orokor batean syuzhet paketeak sentimenduak lortzeko erabiltzen dituen funtzioen azterketa-prozesua eta NRC hiztegiarekin landuko ditugun emaitzak ikustea. Sistemak gure testua prozesatu eta karaktere-bektore bihurtuko du, banaka aztertzeko (perpausen bidez ere egin daiteke). Azterketa egiteko kodean sartu gabe, adibide honetan lortuko dugunaren laburpena ikus dezakegu: Aspaldi errege-erregina batzuek esaten zuten: (Emakume) (Gizon) -Ai ene, izango ote dugu haur bat! -eta inoiz haurrik izan ez." Zati hori karaktere-bektore bihurtzen da 2. taulan ikusi dezakegun bezala: [7] "aspaldi" "errege" "erregina batzuek" [10] "esaten" "zuten" "emakume" [13] "gizon" "ai" "ene" [16] "izango" "ote" "dugu" [19] "haur" "bat" "eta" [22] "inoiz" "haurrik" "izan" 2. taula: karaktere-bektoreak Sentimenduak lortzeko funtzioarekin, unigrama bakoitzaren balentzia positiboa eta negatiboa lortzen da, baita NRCk sailkatutako zortzi emozioen balentzia ere. Zati honen emaitza honako hau da (ikus 1. irudia):
1. irudia: Testu bateko sentimenduak kauntifikatzeko unigramak
1. irudi honen emaitzetan ikusten dugun bezala, hitz bakoitzak 0 balioa du lehenetsita hamar zutabeetan. 0tik gorako baliorik badago, esan nahi du, lehenik, termino hori NRC hiztegian dagoela eta, bigarrenik, emozio edota sentimenduren baterako balio esleitua duela. Emaitza horiek esploratzeko, aztertzeko eta bistaratzeko aukerak, neurri handi batean, programazio-trebetasunen araberakoak dira, baina, batez ere, ikerketa-galderaren araberakoak. Gure kasuan, ipuin desberdinetan sentimenduen analisia egingo dugu, hau da, gehien eta gutxien agertzen diren sentimenduak jaso eta hauek ze ipuini lotzen zaizkien ikusiko dugu. Lan honetako hipotesiei erantzun ahal izateko ipuinak klasiko eta hezkidetzaileetan banatu ditugu. Hau burutzeko, jarraian azalduko ditugun pausuak jarraituko dira. 4.1.3 Corpusa sortzea Lehendabizi ikerketa egiteko corpusa aukeratu eta formatu egokian gordeko ditugu. Kasu honetan, 10 ipuin aukeratuko ditugu 5 ipuin klasiko eta 5 hezkidetzaile. UFT-8 formatuan gorde beharko ditugu programak egoki jaso ditzan datuok. Ipuin bakoitzari zenbaki bat esleituko diogu ondoren egin behar diren pausuak errazteko: 1. Arroxa Arantza ipuin klasikoa. 2. Edurnezuri ipuin klasikoa. 3. Edurnezuri ipuin hezkidetzailea. 4. Errauskine ipuin hezkidetzailea. 5. Hansel eta gretel ipuin hezkidetzailea. 6. Hansel eta gretel ipuin klasikoa. 7. Loti ederra ipuin hezkidetzailea.
2. irudia: RStudio Gainera, datuak errazago ikusteko, RColorBrewer, wordcloud, tm eta NLP paketeak erabiliko ditugu. Horretarako, hurrengo komandoak idatzi eta exekutatu behar dira: lehena paketea instalatzeko eta bigarrena paketea kargatzeko (baten bat instalatuta badaukagu, kargatu besterik ez duzu da egin behar). Kontuan izan pakete horiek instalatzeko minutu batzuk behar direla. Hau lortzeko, hurrengoa erabiliko dugu:
3. irudia: Paketeen instalazioa 4.1.5 Testua kargatu eta prestatzea Gure ipuinak RStudio programan deskargatuko ditugu. Dokumentua testu lauaren formatuan egongo da (.txt eta UFT-8 kodifikazioan) ezinbestekoa baita R sisteman prozesatu eta aztertzeko.
4.1.6 NRC sentimenduen lexikoarekin datuak ateratzea Behin testua sartuta, sentimenduak lortzeko, get_nrc_sentiment funtzioa exekutatu dezakegu. Dena den, funtzioak ingelesezko hiztegia defektuzkotzat hartzen duenez, guk, "Lang" (language) argudioarekin, euskarazko hiztegia ("basque") erabiltzeko adierazten diogu. Era berean, objektu berri bat sortuko dugu ateratako datuak gordetzeko. Funtzio honek zortzi emozioen eta bi sentimenduen presentzia bilatzen du hitz bakoitzarentzat gure bektorean, eta 0 baino kopuru handiagoa ematen du existituz gero. > sentimientos_df <- get_nrc_sentiment(texto_palabras, lang="basque") Prozesua amaitzen denean, emaitzak objektu berrian irakurtzeko aukera dago, soilik objektua hautatuz eta exekutatuz. Baina kontsolan hamaika lerro "inprimatzea" saihesteko, head (sentimientos_df) funtzioa ere erabil daiteke lehenengo sei unigramak ikusteko. Erabiltzen ari garen testuaren kasuan, funtzio hori betetzean, 4. Taulan agertzen den hau ikusi beharko genuke, nahiz eta hau ez den batere interesgarria.
5. irudia: frekuentzia handiena duten emozioak
Baztertu Berriz Gaizki Heriotza Hiltzen Utzi 1 1 1 1 1 1 6. taula: tristuraren hitz bakoitzaren frekuentzia
7. taula: 0tik gorako balioa duten poztasunaren hitzak
Tristura eta poztasuna alderatuz, hasieran ikusi dugun bezala, poztasuna tristura baino gehiagotan agertzen dela frogatu dezakegu. Orain, hitz-hodeia sortuko dugu, emozio bakoitzarekin lotutako terminoak erraz bistaratzeko. 4.1.9 Emozioen hodeia Arroxa Arantza ipuinean agertzen diren emozio bakoitzari dagozkion hitzekin hodei bat sortu ahal izateko, bektore bat sortuko dugu, non $ sinboloaren atzean adierazten ditugun zutabeetan 0tik gorako balioa duten hitz guztiak gordetzen diren. Bektore motako objektu berri bat sortzen da, emozio bakoitzaren zerrendarako elementu bat duena.
Azkenik, komunikabideetan edo ikasketa akademikoetan ikusi ohi dugun hitz-hodeia ikus dezakegu (6. Irudia). Hitzaren tamaina eta kokapena testuan esleitutako emozio-balioa duen agerpen handiago edo txikiagoari dagokio. Lehenik, set.seed () funtzioa exekutatuko dugu, ikusizko emaitza erreproduzitzean gurearen berdina izan dadin (hori egiten ez badugu, gauza bera aterako da, baina hitzak posizio desberdinetan agertuko dira). Eta hodeia sortzeko wordcloud paketearen comparison.cloud funtzioa erabiliko dugu. Irudikatu beharreko objektua adierazten dugu, hemen 'nube_tdm', hitzen ausazkoa ez den ordena adierazten dugu, hitzmultzo bakoitzerako kolore bat esleitzen dugu eta izenburuari tamainak ematen dizkiogu, eskala orokorrari, eta bistaratuko diren terminoen gehieneko kopuru bat esleitzen dugu. 6. irudia: emozioen hodeia
4.1.10 Testuen sentimenduen bilakaera ikustea. Testu batean zehar sentimendu positibo eta negatiboen gorabeherak aztertuz emozioen irakurketa isolatua osatzeko, informazio hori normalizatu eta bistaratzeko modu bat dago. Sentimenduak erauzteko funtzioaren analisiak sentimendu positiboari zein negatiboari balio positiboa ematen dionez, une negatiboenean -1 eta positiboenean 1 tarteen arteko datuak sortu behar ditugu, eta 0 neutrala izango da. Horretarako, testuaren balentzia kalkulatzen dugu, gure data frame-ko balio negatiboen zutabeko balioak emaitzekin biderkatuz, eta balio positiboen zutabeko balioa gehitzen dugu. Horretarako hurrengoa erabiliko dugu: sentimientos_valencia <(sentimientos_df$negative *-1) + sentimientos_df$positive Azkenik, grafiko bat sor dezakegu, syuzhet paketean integratutako simple_plot () funtzioarekin, eta bi irudi desberdin eskainiko dizkigu; lehenak algoritmoak kalkulatzen dituen neurri guztiak ditu, eta bigarrena horien normalizazioa da. Ardatz horizontalak 100 zati normalizatu ditu testuan, eta ardatz bertikalak sentimenduak testuan duen balioaren berri ematen digu. Pausu hau burutzean, seguraski hurrengoa agertuko zaigu: Error in plot.new() : figure margins too large. Hau gertatzen bada, R motako grafikoak bistaratzeko blokean leku nahikoa sortu beharko dugu. simple_plot(sentimientos_valencia)
7. irudia: sentimenduzko hitzen maiztasuna ipuinaren garapena kontuan hartuta.
7. irudian agertzen den grafiko honetan, Arroxa Arantza ipuina, une alai batzuekin hasten dela ikus dezakegu. Ipuinaren erdialdean momentu tristeak daude eta amaiera nahiko neutroa da. Hau egiaztatzeko, ipuina hartu eta gure eskuz frogatu dugu. Horiz agertzen diren hitzak alaitasunarekin lotzen ditugunak izango dira eta urdinak tristurarekin (ikus 1.eranskina). 4.2 Voyant Tools. Aurkeztutako metodoaz gain, web aplikazio bidezko tresna bat aurkeztuko dugu. Voyant Tools testuak aztertzeko kode irekiko web-aplikazio bat da. Stéfan Sinclairrek eta Geoffrey Rockwellek garatua. Aplikazio hau garatzeko, gure kasuan 10 ipuin desberdin erabiliko ditugu hauen analisia egiteko. Horretarako, lehenik eta behin, testuak UTF-8 kodifikazioan gorde ditugu. Bigarrenik, fitxategiaren izenak azentu edo espaziorik ez duela ziurtatu beharko gara. 4.2.1 Corpusa kargatu Corpusa kargatzeko Cargar botoiari eman eta aldez aurretik prest ditugun dokumentuak igoko ditugu 8. irudian ikus dezakegun bezala.
8. irudia: Voyan Tools-en dokumentuan igotzeko modua
4.2.2 Corpusa esploratzen Fitxategi guztiak kargatu ondoren, 'Interfazera' ('skin') iritsiko zara, lehenetsitako bost tresna baititu. Hona hemen tresna horietako bakoitzaren azalpen labur bat (ikus 9. irudia). ● Cirrus: termino ohikoenak erakusten dituen hitz-hodeia ● Lector: testu osoak berrikusteko eta irakurtzeko espazioa, barra-grafiko batekin, dokumentu bakoitzak zenbat testu duen adierazten duena. ● Tendencias: terminoak corpus osoan erakusten dituen banaketa-grafikoa (edo dokumentu baten barruan, bakarra kargatzen denean). ● Sumario: egungo corpusaren testu-estatistika batzuen ikuspegi orokorra ematen du. ● Contexto: hitz giltzarri baten gertakari bakoitzak inguruko testuinguru-pixka batekin erakusten du.
Voyant programaren bitartez, gure lanean egingo dugun sentimenduen analisirako, hainbat tresna erabiliko ditugu. Lehendabizi, corpuseko datu orokorrak ateratzeko, sumario atala begiratuko dugu, guztira ditugun hitzak, dokumentuen luzera, hiztegiaren aberastasuna etab. ikusteko. Tendencias atalean, interesatzen zaizkigun hitzak bilatu eta testuetan agertzen den frekuentziak aterako dizkigu programak. 9. irudian ikus dezakegun bezala, pozik hitza bilatzean, aurretik kargatu ditugun ipuinetako frekuentzia agertzen zaigu. Ondoren, context atala daukagu, bertan
bilatu dugun sentimendu hori kokatzeko aukera daukagu, hau da, hitzaren aurretik eta ondoren datorrena ikus dezakegu agertzen den testuarekin batera.
Analisi hau egiterako orduan 10 ipuin desberdin aukeratu ditugu hezkidetzaile eta klasikoak. RStudio programa erabilita bi taldetan banatu (hezkidetzaile/klasiko) eta datuak ikertuko ditugu.
Corpus honek 10 dokumentu ditu. Guztira 22.004 hitz ditu eta horietatik 5.204 hitz behin bakarrik agertzen dira. Gehien erabiltzen diren hitzak hurrengoak dira: emakume (190); esan (180); zion (153); zegoen (90); gizon (87). Ipuinik luzeena, 10. ipuina izango litzateke 6554 hitzekin eta laburrena berriz 1 ipuina 921 hitzekin. Azken datu hau garrantzitsua izango da ateratako datuen frekuentzian eragin zuzena duelako.
Ondoren, ipuin hauetatik atera ditugun datuen laburpena egingo dugu aurretik aipatutako banaketa kontuan hartuz. 10. taulan ipuin tradizionalak eta hezkidetzaileen sentimenduen grafikoak ikus ditzakegu. Begirada orokor batean Ipuin hezkidetzaileetan, 4 eta 5 ipuinetan adibidez, sentimenduak nahiko parekatuta daudela esan dezakegu. Ipuin tradizionaletan ordea, grafiko guztietan sentimendu batzuk askotan agertzen direla beste batzuekin alderatuta ikus dezakegu.
Datu hauek orokorretik zehatzagora joateko sentimenduak banan-banan aztertuko ditugu. Aztertuko dugun lehenengo sentimendua haserrea da. Kasu honetan presentzia baxua duela
ipuin guztietan erreparatu dezakegu, hala ere, ipuin hezkidetzaileetan tradizionaletan baino gehiago agertzen da. Aurrea hartzeari dagokionez, ipuin hezkidetzaileetan gehiago agertzen dela ikusten dugu 3 eta 9 ipuinetan adibidez gehien agertzen den sentimendua izanik. Hurrengo sentimendua nahigabea da, ipuin guztietan nahiko gutxitan agertzen den arren ez dago desberdintasun handirik hezkidetzaile eta tradizionalen artean. Beldurrari dagokionez orokorki ipuin hezdiketzaileetan presentzia handiagoa daukala ikus dezakegu.
Poztasunari erreparatuz 1 eta 10 ipuin tradizionaletan beste sentimenduak baino presentzia handiagoa dutela ikus dezakegu eta 3 eta 4 ipuin hezkidetzaileetan ere sentimendu hau askotan ikus daiteke. Tristura, ipuin hezkidetzaileetan ez dela inoiz gehien agertzen den sentimendua ikus dezakegu. Ipuin tradizionaletan ordea, 2 eta 6 ipuinetan adibidez, gehien agertzen den sentimendua dela esan genezake. Gainera, beste ipuin tradizionaletan ere tristurari lotutako hitzek presentzia handia dutela ikus dezakegu.
Sorpresa sentimendua analizatzen badugu 9. ipuinean izan ezik, beste guztietan nahiko gutxitan agertzen dela pentsatu dezakegu RStudiok ateratako datuen arabera. Azkenik, konfiantza ipuin gehienetan askotan agertzen den sentimendua dela ikus dezakegu.
Behin ipuin bakoitzean agertzen diren sentimenduak ikusita ipuinetan sentimendu positibo eta negatiboak duten ibilbidea aztertuko dugu horretarako 11. taula (ipuinen ordena aurreko taularen berdina izango da) erabilita. Lehenik eta behin, ipuin tradizional guztiak hasiera positibo batekin hasten direla esan beharra daukagu, kasu gehienetan hau izango da goren dagoen puntua. Ipuin hezkidetzaileetan berriz ez da ipuin guztietan hau gertatzen. Ipuin tradizionalei dagokienez, gehiengoa gaizki amaitzen dela suposatu dezakegu ateratako grafiko hauen bitartez hezkidetzaileak gora egiten duten bitartean. Hala ere, kontuan hartu behar dugu amaiera hau media baten parte dela eta goiko grafikoei erreparatuta ipuin tradizionalek amaieran goranzko joera dutela ikus dezakegu. Ipuinetan gertatzen den eboluzioari erreparatuta tradizionalak positibo hasi, ondoren negatiboki behera egin, eta berriz ere gora egiten dute, amaiera neutro baten bukatuz. Ipuin hezkidetzaileak berriz, gorabehera handiagoak dituzte.
RStudioren bitartez sentimenduen grafikoak eta eboluzioak ikusi ditugu eta orain voyant Toolsen bitartez analisi zehatzago batean ateratako emaitzak aurkeztuko ditugu egindakoa frogatzeko eta datu berriak jasotzeko. Poztasunari dagokionez, RStudiok ateratarako datuak ikusita (ikus 13. Taulako eskumako zatia), lehenengo ipuinean sentimendu honi lotutako hitzek presentzia gehien duela ikus dezakegu beste ipuinei alderatuz, 6. ipuinean ordea poztasunari lotutako hitz gutxiago agertzen direla esan dezakegu. Voyant Tools programak hitzak bilatzeko eta hauek kokatzeko aukera ematen digu. Lehenengo honekin poztasunarekin eta tristurarekin zerikusia duten hitzak bilatu eta RStudioko emaitzekin alderatuko ditugu, betiere RStudiok automatikoki poztasun eta tristurarekin lotzen dituen hitzak kontuan hartuz. Horretarako 7. taulan ikus dezakegun maiztasun taulak atera ditugu ipuin guztietan.
13. taula: Poztasunaren datuak Rstudio eta Voyant Tools.
Datu hauei erreparatuz argi ikusi dezakegun lehenengo gauza da ipuin batzuetan poztasunarekin lotutako hitzen frekuentzia oso baxua dela, hala nola, 4. ipuinean. 1. 2. edo 3. ipuinetan, ordea, hitz batzuen bilaketak maiztasun handiarekin agertzen dira, baita 8. edo 10. ipuinean ere nahiz eta hauetan frekuentzia baxuagoa izan, hitz gehiagok dute presentzia.
Tristurari erreparatuz 2. ipuinean frekuentzia altuenak agertzen dira tristurarekin lotutako hitzetan baina 6. ipuinean adibidez, hitz guztiek dute presentzia. Hau horrela, RStudiorekin ateratako datuak ulertu ditzakegu, hau da, 2. ipuinean hitz batzuek frekuentzia altua dute baina beste askok ez eta 6. ipuinean berriz hitz guztiak agertzen dira. Horregatik, bi ipuin hauetan tristuraren maiztasuna da altuena.
RStudiok sentimenduen eboluzioa eta frekuentziak aztertzeko aukera ematen digula ikusi dugu eta Voyant Toolsekin hau frogatu eta sakontzeko aukera erakutsi dugu. Honetaz gain, Voyant Toolsen bitartez sentimendu bakoitza testuko zein zatitan kokatzen den jakin dezakegu, gure kasuan, nori dagoen bideratuta ikusiko dugu (emakume-gizon). Gainera, ipuin tradizional eta hezkidetzaileen datuak alderatuko ditugu genero-ikuspegitik hezkidetzaileek sentimenduei dagozkien genero rolak apurtzen dituzten ikusteko. Lehenik eta behin beldur hitzaren bilaketa egin dugu eta 2. eranskineko datuak aurkitu ditugu. Datu hauek tradizional eta hezkidetzaileetan banatu eta ondokoa atera dugu. Poztasunaren datuak ateratzeko, 3. eranskinean ateratako datuak hartu dira kontuan. Datu hauek lortzeko Voyany Tools programako KIWIC edo hitz bat bere testuinguruan bilatzeko teknika erabili dugu ( 9. taulako "context" ataletik atera ditugu datuak).
14. taula: Ausardia hitza emakume eta gizonetan: Tradizionalak vs hezkidetzaileak
5. Ondorioak
Lan honen hasieran aipatu dugun bezala, teknologia berriek literatur eskoletan eskaintzen dizkigun tresnen abantailak erakustea izan da lan honen helburu nagusia. Kasu honetan bi tresna nagusi deskribatu eta erabili ditugu eta egia da orain arte eskuz egindako analisiei beste ikuspegi bat gehitu diegula. Ez dugu bata bestea baino hobea denik esango azken finean helburuaren arabera gure metodoa zehaztu behar dugulako. Hala ere, tresna hauen egokitasuna frogatu dugula esan dezakegu beti ere gure lagin txikiak baldintzatua eta tresnen mugak jakinda. Azpi-helburuak sentimenduen trataera ipuinetan analizatzea klasiko eta hezkidetzaileak konparatuz eta sentimenduak genero ikuspegi batetik ikertzea izan dira horretarako hainbat hipotesi jasoz. Beti entzun izan dugu "vivieron felices y comieron perdices" esaldia. Honek esan nahi du ipuin hauek amaiera zoriontsua dutela eta gure datuek erakutsi diguten bezala, ipuin tradizionaletan, amaierako azken hitzen bitartez hau gertatzen dela. Hala ere, askotan amaiera hau oso berandu gertatzen da eta RStudio programak tristura eta poztasunaren tarteko datua ateratzean grafikoan ez da guztiz argi ikusten nahiz eta amaierako igoera nahiko nabarmena den. Ipuin hezkidetzaileetan berriz, amaiera triste izango duten hipotesia azpimarratu dugu, betiko amaiera perfektu horiek apurtzeko. Kasu honetan hipotesia ez dela bete esan genezake. Egia da ipuin hauek ez direla guztiz zoriontsu amaitzen baina nahiko amaiera neutroak dituztela orokorrean esan dezakegu. Hala ere, ipuin hezkidetzaileak sentimendu aldetik gorabeheratsuagoak dira eta amaiera neutroagoa dute, 4. ipuinak izan ezik (ikus 11.taula) Hirugarrenik, ipuin tradizionaletan tristurari lotutako sentimenduak gehiagotan agertzen direla aipatu dugu eta egia da ipuin tradizionalak haien bertsio hezkidetzaileekin alderatuta presentzia altuagoa dutela, ipuin guztietan tristurari lotutako hitz gehiago agertzen dira ipuin tradizionaletan.
Azkenik generoari lotutako datuak atera ditugu beldurraren sentimendua emakumeei lotuta agertzen den hipotesia baieztatu edo ezeztatzeko asmoz. Datuek argi laga digute ipuin tradizionaletan hau guztiz betetzen dela ez baitago gizon bat ere ez beldurrez sentitu dena ipuin guztietan zehar. Ausardia erreparatuta, gure hipotesiak baieztatu eta ezeztatzeko arazoak eduki ditugu. Lagina txikia izanda ez ditugu behar beste datu eduki baina jaso ditugun datuak ikusita baieztatu dezakegu ipuin hezkidetzaileetan ausartak diren emakume gehiago daudela ipuin tradizionaletan baino. Hala ere ipuin tradizionaletan emakumeak baino gizon ausart gehiago egongo zirela pentsatu genuen eta hau ez da bete. Ondorioekin bukatzeko, lan hau egitean edukitako zailtasun edo mugak aipatuko ditugu. Batetik, RStudio programa erabiltzean itzulpen automatikoaren bitartez jasotzen dituela datuak jakin behar dugu eta hau gogoan hartu beharreko kontua da. Bestetik, erabilitako lagina txikia izanda, jasotako emaitzak orokortzeko zailtasunak izan ditzakegu.
Lan honetan zehar, bi tresna desberdin deskribatu eta praktikan jarri ditugu literaturaren analisiari buelta emanez. Beste alde batetik, irakaskuntzan teknologia berriek izan dituzten abantailak ere aipatu ditugu. Hau horrela, jasotako guztia praktikan jartzeko proposamen bat egin nahi da lan honen azken zatian, kasu honetan RStudio programa landuz. Landu ditugun tresnak, unibertsitatean haur eta gazte literaturan edo DBH zein batxilergoko etapetan landu daitezkeela uste dugu baina proposamen hau batxilergora bideratuta egongo da. Jakin badakigu, batxilergoan, hizkuntzen irakaskuntzaren ikasgaiak selektibitatera bideratuta daudela eta materiaren barruan agian gure proposamenak ez duela lekurik. Hala ere, badaude beste hainbat modu nahi ditugun edukiak gelara eramateko. Gure proposamena batxilergoko lehenengo mailara bideratuta egongo da eta Elhuyarreko zientzia azokan partea izango da proiektuaren azken emaitza (https://zientzia-azoka.elhuyar.eus/eu). Proposamen didaktikoa azaltzeko, hainbat puntu zehaztuko ditugu, hala nola, justifikazioa, oinarrizko konpetentziak, helburu didaktikoak, baliabide eta tresnak, taldekatzea, jardueren sekuentzia eta ebaluazioa (Ikus 10. irudia).
Helburu nagusia eta Justifikazioa: Azken urteotan literaturaren analisian gertatzen ari diren aldaketak nabariak dira eta hau praktikara eraman nahi da ikasleen artean. Xedea: Institutu bateko ikasleek literatura analizatzeko baliabide digitalak ulertu eta errealitatearekin lotzea izango da ondoren Elhuyar zientzia azokan besteei aurkezteko asmoz. Oinarrizko konpetentziak: Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia: ● "3. osagaia. Konpetentzia digitala: informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu sortzaile, kritiko, eraginkor eta seguru batez erabiltzea, ikasteko, aisiarako, inklusiorako eta gizartean parte hartzeko" (127/2016 Dekretua). Hizkuntza eta literatura komunikazioaren konpetentzia: ● "Hainbat esparrutako hitzezko, idatzizko eta ikus-entzunezko testuak, analogikoak zein digitalak, ulertzea eta jarrera kritikoz balioestea, xede pertsonalak, sozialak edo akademikoak erdiesteko" (127/2016 Dekretua) ● "Literatura-testuak interpretatzea eta balioestea, testuen esanahia modu partekatuan eraikita; eta, horren bidez, mundua ulertzea, literatura-ondarea banako eta taldeko 11. irudia: Sekuentzia didaktikoa diseinatzeko eredua (Berrizegunea)
esperientzia sinbolizatzeko modu gisa balioestea, norberaren kultura-nortasuna eraikitzea eta sentsibilitate estetikoa garatzea". (127/2016 Dekretua) Gainera, eduki aldetik, "Literatura-testuen azterketa kritikoa egitea, hainbat ikuspuntutatik: testuingurua, mugimenduak, generoak, gaien trataera, genero ikuspegia, …" lantzen dela ikus dezakegu. Gure kasuan, emozioen gaia eta genero ikuspegia lantzea izango da. Helburu didaktikoak: ● Literaturaren analisi digitala zer den ulertzea. ● Literaturaren analisi digitalean lehenengo pausuak ematea. ● Literatur lanetan agertzen diren sentimenduak identifikatzea. ● Tresna digital desberdinak ulertu eta besteei azaltzeko gai izatea. ● Taldean lan egitea errealitateko arazo-egoera baten aurrean. Baliabide eta tresnak: ● Bideoak. ● Proiektorea. ● Ordenagailua. ● RStudio programa. ● Google Drive. Taldekatzea: Ikasleak lau pertsonako taldeetan banatuko ditugu, ondoren Elhuyarreko Zientzia Azokan gehieneko kopuru hau onartzen dutelako. Hala ere, hasierako fasean gela guztiak batera hartuko du parte. Jardueren sekuentzia
programa 4. Praktikan jarritakoa jasotzen. 4 pertsonako taldeak Ordenagailua RStudio programa Ordu bateko saio bat gelan + talde lana gelaz kanpo Garapen fasea 5. Jasotakoa txukundu 4 pertsonako taldeak Ordenagailua RStudio programa Ordu bateko saio bat gelan + talde lana gelaz kanpo Garapen fasea 6. Besteei erakusten. Talde handian Ordenagailua RStudio programa Ordu bateko saioa Aplikazio eta komunikazio fasea 7. Azokarako prestatzen. 4 pertsonako taldeak Ordenagailua RStudio programa Ordu bateko bi saio Aplikazio eta komunikazio fasea 8. Bagoaz azokara. 4 pertsonako taldeak Ordenagailua Proiektorea RStudio programa Azokaren iraupena Orokortze eta transferentzia fasea. 15. taula: Jardueren sekuentzia. Hasierako fasea: 1. Jarduera: Zer egingo dugu? Jarduera honetan, irakasleak proiektua ikasleei aurkeztu eta taldeak banatuko ditu. Hau burutzeko, testu bat (burututako lan honen laburpena) banatuko die ikasleei eta RStudiori lehen begirada emango diote. RStudio programa marko teorikoan aipatu dugun RStudio cloud bitartez burutuko dugu, horrela egindako lana hodeian gordetzeko asmoz. 2. Jarduera: Nola egingo dugu? Jarduera hau bi saio desberdinetan burutuko da. Lehenengo saioan, irakasleak programa erabiltzen irakatsi eta haien aurrean aginduak eman eta emaitzak jasoko ditu RStudio programan. Bigarren saioan kode hauek banatu eta ikasleak edozein testurekin probak egingo dituzte. Garapen fasea: 3. Jarduera: Praktikan jartzen: Jarduera hau bi saio desberdinetan burutuko da. Lehenengo saioan ikasleek erabiliko dituzten testuak aukeratuko dituzte. Irakasleak testu batzuk proposatuko ditu baina ikas-talde bakoitzak haien interes edo nahien araberako testuak lortuko ditu. Honekin batera, lan honetan izango dituzten helburuak ezarriko dituzte, adibidez: Ikasle-taldeak gustuko duten nobela bat aukeratu eta bertan emozioen bilakaera aztertuko du edo haur literaturako bi ipuin jaso eta haien arteko
konparaketa egingo du. Bigarren saioan irakasleak emandako kodeak programan sartu eta emaitzak, taldeka sortuko duten Google Drive dokumentura igoko dituzte. 4. Jarduera: Praktikan jarritakoa jasotzen: Ikasleek Drive dokumentura igo dituzten datuak irakurri eta ulertuko dituzte haien helburuetara egokitzen den informazioa aukeratuz. 5. Jasotakoa txukundu: Jaso duten informazio guztia haien gelakideei aurkezteko prestatu beharko dute nahi duten euskarria erabilita (drive, power point, canva…) Aplikazio eta komunikazio fasea: 6. Jarduera: Talde bakoitzak egindako lana besteei erakutsiko die ateratako emaitzen inguruan hausnartuz. 7. Jarduera: Azokarako prestatzen: Nahi duten ikasleen haien lana azokara bidaltzeko prestatuko dute horretarako Elhuyar zientzia azokak eskatzen dituen oinarriak betez. Orokortze eta transferentzia fasea: 8. Jarduera: Ikasitakoa azokan aurkezteko aukera badago, bertan hainbat pertsonari ikasi duten guztia transmititzea izango da jarduera honen helburu nagusia. Ebaluazioa: Ebaluazioa burutzeko, koebaluazioa erabiliko dugu, hau da, talde bakoitzak gelako beste taldeak ebaluatu beharko ditu aurretik guztien artean erabakitako txantiloia kontuan hartuz. Irakasleak hurrengo irizpideak proposatuko ditu: ● Literatura digitala zer den ulertu dute. ● Erabilitako testuan ondo aukeratu eta helburu egokiak planteatu dituzte. ● Talde lanean egoki ibili dira. ● Aurkezpena ulergarria izan da.
1. eranskina: ARROXA ARANTZA ipuinean sentimentuen eboluzioa frogatzeko eskuz egindako azterketa. Aspaldi errege-erreginabatzuek esaten zuten: (Emakume)(Gizon) -Ai ene, izango ote dugu haur bat! -eta inoiz haurrik izan ez. Behin, erregina bainua hartzen ari zela, igel bat narrasean uretatik lurrera irten zen, eta esan zion: -Beteko da zure nahia, eta alaba bat ekarriko duzu mundura. Gauzatu zen igelak iragarritakoa, eta erregina alaba batez erditu zen, eta erregeak pozaren pozez galtzetan kabitu ezinik festa handi bat antolatu zuen, hain zen polita. Festara ahaideak, adiskideak eta ezagunak ezezik, emakume jakintsuak ere gonbidatu zituzten, umearen alde egin eta altzoan dantza zezaten. Hamahiru ziren erresuman, baina emakume jakintsuen otordurako erregeak hamabi urrezko plater bakarrik zituenez, bat ezin izan zuen gonbidatu. Agertu ziren gonbidatutakoak, eta festa bukatu ahala bere dohainak egin zizkioten opari: batek birtutea, beste batek edertasuna, hirugarrenak aberastasuna, eta horrela, munduan diren dohain guztiak. Hamaikak beren desirak jada eskaini zituztenean, sartu zen hamahirugarrena, gonbidatu ez zuten hura, horregatik mendeku hartzeko asmotan. Esan zuen: (Emakume) -Erregearen alabari ardatz bat sartuko zaio hamabost urte betetzean eta hilik eroriko da. Orduan aurreratu zen hamabigarrena, artean ere desira bat geratzen baitzitzaion. Ezin zuen erabat esaldi gaizto hura baliorik gabe utzi, bai ordea, leundu, eta esan zuen: (Emakume) -Ez da heriotzarik gertatuko, baina ehun urtez lo zerraldo egongo da printzesa. Erregeak, bere ume maitea ezbeharretik gorde nahi zuelako, aditzera eman zuen agindu bat, erresuma osoko ardatz guztiak suntsitzearren.
Neskatoarengan osotoro bete ziren emakume jakintsuek emandako dohainak; ikustearekin jende guztiak maite zuen, hain zen ederra, birtutetsua, atsegina eta azkarra. Zer gertatuko orduan eta, hain justu hamabost urte bete zituen egunean, errege-erreginak etxean egon ez, eta neskatoa bakar-bakarrik gelditu zen jauregian. Orduan batetik bestera ibili zen, miatu zituen gelak eta aretoak bere gogara eta, azkenik, dorre zahar baten ondora iritsi zen. Igo eskailera estu batetik eta heldu zen ate txiki batera. Giltza herdoildu bat zegoen sarrailan, eta giltza jiratu zuenean, kolpetik zabaldu zen atea, eta han gelaska txiki batean andere zahar bat zegoen jesarririk, eta lihoa iruten zuen bizkor-bizkor. (Emakume) -Aizu, amandretxo -esan zuen printzesak-, zertan ari zara hor? (Emakume) -Iruten -esan zuen atsoak, eta buruarekin agur esan zion. (Emakume) -Bai barregarria traste honen bueltak emateko modua! -esan zuen neskatoak, eta ardatzari heldu zion irun nahian. Doi-doi ardatza ukitu zuenean, ordea, konplitu zen aroa, eta eskuan zizta egin zuen. Zizta sentitu orduko hasi zen lo sakonean. Eta errege-erreginak, orduantxe iritsi baitziren, gorte osoarekin batera logaletu ziren. Orduan logaletu ziren zaldiak zalditegian, txakurrak patioan, usoak teilatuan, euliak hormetan; sutondoko sutarrak ere apaldu ziren eta loak hartu zituen, eta haragi errea ez zen gehiago erre, eta sukaldariak askatu zuen sukaldeko mutila, zerbait gaizki egin zuelako ileetatik heldu nahi baitzion, eta loak hartu zuen, eta bizidun oro geldirik zegoen eta lo. Sastraka hazten hasi zen, ordea, jauregiaren inguruan, urterik urtera, geroago eta altuago, eta azkenik jauregi osoa estali zuen eta haren gainetik hazi zen, harik deus ere, ezta teilatu gaineko banderarik ere.Barreiatu zen herrialdean, nolanahi, Arroxa Arantza ederra lotan zegoelako zurrumurrua, halaxe zeritzoten-eta printzesari, eta horregatik, noizetik noizera etortzen zen printzeren bat, sastraka-hesian barrena jauregira sartzeko asmotan. Halere, ezinezkoa zitzaien igarotzea, sasiak elkarren artean katigatzen zirelako, eskuak izango balituzke bezala, eta gazteak sasietan eskegita gelditu eta hiltzen ziren miserableki. Urteak igaro eta igaro ondoren, beste printze bat joan zen erresumara, eta agure batek kontatu zion sastraka-hesiaren barruan jauregi bat ba omen zegoela, eta jauregian lotan Arroxa Arantza deitzen zioten printzesa ederra, eta gorte osoa harekin batera lotan. Kontatu zion, halaber, aitonari entzuna ziola printze asko saiatu zirela sastraka-hesian barrena sartzen, baina han eskegita gelditu zirela, eta heriotza ikaragarria izan zutela. Gaztetxoak esan zuen orduan: (Gizon) Ez naiz horregatik kikilduko, sartuko naiz barrura, eta Arroxa ederra ikusiko dut.
Agureak burutik kendu nahi izan zion asmo hura; sartu nahi zuenez, ordea, printzeak ezentzun egin zion.
Printzea iritsi zen egun berean, hain zuzen, bete ziren ehun urteak. Eta printzea sastrakadira hurbildu zenean, lore argi eder handiak zeuden han, bata besteagandik aldendu ziren, eta printzea min hartu gabe igaro zen handik. Eta haren atzetik berriz bildu ziren loreak elkarrengana hesi moduko bat eginez. Heldu zen jauregira, patioan zaldiak eta ehiza zakur pikartak zeuden eta lo egiten zuten; teilatuan pausaturik usoak zeuden, buru koskorra hego azpian ezkutatua. Etzanik zegoen, eta hain ederra zenez, printzeak ezin zituen begiak harengandik baztertu, makurtu zen, eta musu eman zion. Printzeak musu ematean ukitze hutsarekin, begiak zabaldu zituen Arroxa Arantzak, itzarri zen, eta atseginez begiratu zion printzeari. Orduan dorretik behera jaiotsi ziren elkarrekin, eta erregea itzarri zen, eta erregina, eta gorte osoa, eta begiratu zioten elkarri begiak zabal-zabalik zituztela. Eta patioko zaldiak jaiki ziren eta nagiak atera zituzten; salto egin zuten ehiza zakurren eta isatsa astindu; usoek teilatu gainean hego azpitik atera zuten buru koskorra argitara, begiratu inguruan, eta larrerantz hegaldatu ziren; euliek paretetan hara-hona ibiltzen jarraitu zuten; sutondoko sua harrotu zen, bizitu, eta janaria egosi zuen; eta haragia erre zen; eta sukaldariak belarrondokoa jo zion mutilari, eta mutilak intziri egin zuen; eta neskameak osoki lumatu zuen oiloa. Eta orduan ospatu zen printzearen eta Arroxa Arantzaren arteko ezkontza ponperia handitan, eta pozik bizi baziren hil ziren.
emakumea 9 Sirenatxoa ere ez zen ezeren
beldur eta jakin-min handia zuen
neska 5 Gainera, entzuna zuten basoan sorgin beldur bat bizi zela, haren etxera
Sorgina (emakumea) 1 irudi harrigarriak osatzen zituen, irudi
Ontzira gauzak bota eta bota
Gurasoak 1 egin zuten, eta hori zen
beldurgarri ena . Orduan basoko zabalune argi eta sirenatxoa 1 ez zuten sekula askatzen. Sirenatxoa
5 oinak lurrari itsatsita gelditu ziren. beldurrak ez zion mugitzen uzten. Andreak
mutila 5 eta negar egin zuen iluntasunak, beldurrak eta ezjakintasunak argia mendean hartu
emakumea 2 zuen emakume gaiztoak, eta beldurraren beldurrez zegoenez, ez zekien zer egin
Emakumea 3 ertzetan zimurrak agertuko ote zitzaizkion Beldurrez Ez zekien ez zenbat gauza
emakumea 7 erreginak, aldi berean. - (Emakume) Ez Beldurrik izan, erregeerreginak -jarraitu zuen
Emakumea 7 haren dohainetako bat. Beraz, bideari beldurrik izan gabe, eta galderen erantzunei
Neska 10 Itsasontzi guztiek belak hedatu zituzten Beldurturik eta izuturik, baina sirenak bere
Itsasontzia 6 eman behar dion orain jaten. Beldurtu zen Gretel, eta negar egin
5 zegoen. Ez zuen inguruan ezagutzen. Beldurtu egin zen ez baitzekien etxera
Gizona 7 zuen printzesara ohitzeko ere. Printzesa Beldurtietar a ohituta zegoen; printzeak ziren normalean
7 izan zuen. Ez dezagun ahaztu ausardi a zela haren dohainetako bat. Beraz neska 10 Baina ez zen ezer aldatzera ausartu . (Emakume) — Banoa! —esan zuen, eta neska ez zen ausartu 7 dut neska ausarta zarela. Benetan ausarta . Eta ikusten dut, gainera, ezpata neska 7 izateko betebeharra izango baitzenuke. Beraz, ausardi aren dohaina emango dizut. Ez zara neska 10 ahizpa ez zen aurrekoa bezain ausarta izan; itsas zabalean gelditu zen neska (ez zen) 7 beldur. Guztiari aurre egingo diozu ausardi az eta adoretsu. Marmarra zalaparta bihurtu neska 7 hiru dohainez gogoratu zen. (Emakume) " ausarta naiz", esan zuen, "beraz, ez neska 5 eta jantzi batzuk konpontzera ere ausartu zen. Gau batean, Hanselek arrebari mutla 10 zegoen ubide estuan sartzera ere ausartu zen. Balkoiak itzal egiten zuen neska 3 ez bazen ere, neska gazte ausarta zen, eta ez zitzaion bereziki neska 5 bizi zela, haren etxera gurbiltzen ausartz en ziren guztiak ikaratzen zituena. [gizona besteak 10 igo zen. Hura zen guztietan ausarte na , eta itsasora isurtzen zen ibai neska 7 harritu zuen, ez baitzuen horrenbesteko ausardi arik espero. Atzera egin, eta oreka neska
10 zen ahizpetatik itsasbazterrera gehien hurbiltzera ausartu zena, eta marmolezko balkoi baten neska 9 ahotsik gabe bizi zitekeenik irudikatzera ausartz en . Eta ez ahots miragarria zuelako neska (ez zen ausartu) 7 jaurti zuen. Baina, Aurora, neska ausarta zen. Ez zen kikildu, ez neska 7 Aurora txikia... Ikusten dut neska ausarta zarela. Benetan ausarta. Eta ikusten neska 9 itsasoan bizi izan zen sirena ausarte netik zetorren. Sirenatxoa ere ez zen neska 10 ziren guztiak, baina ez zen ausartu haiengana joaten. Mutua zen orain neska (ez zen) 10 zioten sirenatxoari, baina ez ziren ausartz en itsasertzera ahizpak adina hurbiltzen. Egunetik neska (ez zen) | science |
addi-79de92a24efe | addi | cc-by-nc 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52824 | Memoria historikoa XXI. mendeko zineman: II.Errepublica, guda zibila eta gerraosteko irudikapena Espainiar Estatuko ikus-entzunezko fikzioetan | Goikoetxea Pérez, Ander | 2021-07-16 | ESKER ONEZ Dirudien arren, doktoretza baten idazketa ez da norbanakako lana, horregatik, eskertzekoa da denbora luze honetan izan ditudan bidelagunak. Lehenik eta behin, nire esker ona adierazi nahi diot Iñigo Marzabali zalantzaz beteriko itsaso honetan ontzia hain ondo bideratzeagatik. Bidean geratutako amumari, bere kontakizunak ikerketa honen hazia baitira. Bideratu berri den Oier, lana zaildu arren, bidea argiztatzeagatik. Olaiz, izandako ulermenagatik. Aita eta arreba, zorrotz ibiltzeagatik. Ondoan edukitako amari. Zuzendutako ikus-entzunezko dokumentaletan parte hartu dutenei, oroimenaren ikuspegi anitzak erakusteagatik. Eta, modu batean ala bestean lagungarri izan ditudan lankideei, pasilloetako elkarrizketak oso aberasgarriak izan baitira.
AURKEZPENA 13-19 or. 15. Diktaduratik demokraziarako bidean, beste herri batzuetako prozesuetan ez bezala, Trantsizioak zauriak irekita utzi zituen Estatu espainiarrean. Aurreko garaiko interesik ezaren aurrean, milurteko berriarekin, 'oroimenaren leherketa' gertatu da, gizartearen espektro zabalak iragan gatazkatsu eta mingarriari helduz. Hala, mende berria 'memoria historikoa' deritzona berreskuratzeko ahaleginarekin iritsi zaigu, kontzeptu hori Gerra Zibilera eta frankismora mugatu delarik ia esklusiboki. Aro berri honetan, frankismoaren biktimen oroimena kontzeptualizatuz joan da, egia bilatuz eta gertatutakoa ikertuz, oroitzapenarekin batera, gerra galdu eta errepresioa jasan zutenei inoiz ez bezalako aitorpena eskaintzeko. Bat-batean, iraganeko hainbat memoriek lekua hartu zuten gizartean, Gerra Zibilaren interpretazioari, diktadurari eta Trantsizioari buruzko eztabaida sutsuak sortuz. Joera berri horren aztarnak gizartearen esparru askotan antzeman ditzakegu: kazetaritzan, ekoizpen kultural ezberdinetan, politikan, zientzietan, zuzenbidean, maila akademikoan... XXI. mendearen lehen hamarkadan ordura arte isilarazitakoei espazio publikoa eskainiz, Estatu espainiarrean memoria-gatazka bat eman da, oraindik ez baitago akordio sozial eta politikorik iragan hurbilaren prozesamenduari buruz. Frankismoaren biktimak aitortzeko eskakizunek eta memoria historikoa berreskuratzeko ahaleginek eskuin politikarekin zerikusia duten hainbat talderen aurkakotasunarekin egin dute topo; izan ere, haien ustez, memoria berreskuratzea «iragana mugiaraztea» da, Trantsizioan argudiatu zen bezala, eta «zauri zaharrak irekitzeko» baino ez dute balio. Gizartearen jarrera irmoari esker, ordea, ordura arte inoiz eman ez ziren ekimenak egin dira diktaduran egindako giza eskubideen aurkako krimenak argitzeko, oztopo askoren artean. Era berean, hobi komun asko ireki dituzte, senitartekoek desagertuen gorpuzkiak berreskuratzeko itxaropenarekin. Gizarteak berak emandako joera dela azpimarratu genezake. Horren adibide da 2007ko abenduan Espainiako Diputatuen Kongresuak 52/2007 Legea onartu zuela, –Oroimen Historikoaren Legea izenaz ezagutzen dena–, eta gaia politikaren lehen planora igaro zela. Egia, Justizia eta Ordaina izan zitezkeen ekintza horien guztien aldarrikapen komuna. Testuinguru honetan, asko dira memoria historikoa modu batera zein bestera jorratu duten ikus-entzunezkoak, adibidez, doktore-tesi honen egileak zuzendutako hiru dokumentalak. Beraz, gaiarekiko interesa bere ofiziotik datorkio, bere jardunaren ondorioz. Ikerketarako, ordea, oraindik ezezaguna den eremu batera jauzi egitea erabaki du: memoria historikoa lantzen duten fikziozko ekoizpenak ikertuz, alde batetik, zein oroimen historiko mota igortzen duten, zein gako dituzten eta horien komunikazioa behar bezala funtzionatzea ahalbidetzen duten barne mekanismoak ezagutu nahi izan ditu. Bestalde, historiaren beraren irakurketa eskuratu nahi izan du, eta horretarako oso egokia izan da horren inguruan dauden istorioak aztertzea. Gure ustez, garrantzitsua da memoria historikoa -Errepublika, Gerra Zibila, diktadura-, jorratu duten XXI. mendeko filmen edukiak aztertzea, gizartearen eta zinemaren arteko harremana ulertzeko. Beraz, ikerketa lan honek bi zutabe ditu: oroimen historikoa eta zinema. Oroimen kolektiboaren funtzio nagusia eraikuntza soziala da; hortaz, memoria kolektiboaren eta identitatearen arteko harremana erabatekoa da. Horrek azaltzen du oroitzapen asko iragan kolektiboa berreraikitze hutsetik etortzea, agertuz eta gailenduz. Orduan, iraganaren irudia
LEHENENGO ATALA 13-19 or. 16. aldatu egiten da begiratzeko aukeratzen den ikuspegiaren arabera. Nolabait esateko, oraina iraganaren ondorio den heinean, iraganari ere eragiten dio. Aitzitik, zinemak historian izan duen ekarpenaz hitz egiteko, zazpigarren artearen jatorri berera jo behar dugu, sortu zenetik hainbat gerratako lekukotzak ezagutarazteko eta zaintzeko bitarteko eraginkor gisa erabili baita. Horregatik, ez da zentzugabea zinema memoria kolektiboa eraikitzeko erabiltzea, bi eremu horiek uztartu egiten baitira: kontzeptua eta bitartekoa. Gogoan izan behar dugu, Burges Iraultzaren ondoren, historia azaltzeko eta ulertzeko modua aldatu egin zela aurreko garaiekin alderatuta. XIX. mendetik aurrera, herria –batez ere, burgesia– bilakaera historikoaren protagonista bihurtu zen aristokraziaren kaltetan, eta abertzaletasuna herria batu zezakeen ideologia bihurtu zen. Zinemaren garapenak, aldiz, beste iraultza batekin bat egin zuen: Errusiako Iraultza. Errusiarrek, kointzidentzia honi etekina ateratzen jakin zuten, baliabide hau propagandaren zerbitzurako erabiliz. Horrek adierazten digu zinema hasieratik erabili dela gertakari historikoen ikuspuntu zehatz bat ezartzeko. Hala ere, gaur egun, zinemak interes berezia piztu du baliabide didaktiko gisa, hezkuntza-sistemako maila guztietan horri lotutako irakasgaiak sartuz. Gainera, zinemak badu iragana egiazkotasun handiagoz edo txikiagoz irudikatzeko aukera. Esan dugu irudikatu egiten dugula, eta ez erreproduzitu, errealitateak ez baitu adierazpiderik, gizakien bidez ez bada, gu baikara errealitatea lengoaiaren bidez adierazten dugunak. Bizi dugun errealitateaz daukagun pertzepzioa, besteak beste, bide narratiboaren bidez lortu dugu, komunitatearekin eta/edo historiarekin dugun posizionamenduan erabat eraginez eta, azken batean, harremanak baldintzatuz. Kontakizunek, bestelako harreman batzuekin batera, gauzei buruz dugun pertzepzioa osatzen eta desitxuratzen dute. Azken buruan, narrazioa ulergarritasun egitura bat besterik ez da. Errealitatearen sorkuntza horretan, ikus-entzunezkoen kontakizuna besteengandik gailendu da, eta zinemak, kontakizunen sortzaile gisa, funtsezko eginkizuna izan du sentimendu nazionalaren transmisioan, gertakari bereziak sortuz eta gizarte-eraikuntza komun horren partaide bihurtuz. Fikzio historikoaren zeregina handia da, bai iragana zehaztasun eta fideltasun handiagoz irudikatzera ausartzen bada, bai balio historiografiko txikia badu; bai memoria historiko "ofiziala" lehenesten badu, bai "bizitako memoria" erakusteko lekukotasunetan oinarritzen bada. Hori bai, zintzoa izan behar da, eta aitortu behar da, gizarte-irudimenean eragiteko filmez gain, beste bide batzuk ere badaudela: zinema klasikoaren nagusitasun-aroan bere eragina erabakigarria izan bazen ere, denborak aurrera egin ahala kontakizunerako beste bide asko sortu dira, eta gaur egun zinemak ez du leku nagusirik, ez ikus-entzuleen alegiaren eraketan, ez aisialdiaren antolaketan. Horrenbestez, zinema irudimena osatzeko beste elementu bat bezala hartu behar da, erabakigarria ez den arren. Bada, ikus-entzuleak bereganatzea hain zaila den honetan, funtsezkoa da iraganari buruzko istorio erakargarriak sortzen jakitea; kontakizuna da horiekin konektatzeko bide bakarra, bai lehenengo gurera ekartzeko, bai imajinarioan arrastoa uzteko ere. Ohartarazi behar da, halaber, zineman gai historikoak argudio gisa erabiltzen hasi zirenetik, eztabaida sutsuak izan direla hainbat arrazoirengatik; funtsean, historiografiaren
AURKEZPENA 13-19 or. 17. eremu kontserbadoreenek zinemak errealitate historikoa hutsaltzen duela uste izan dute. XX. mendeko lehen hamarkadetatik, historialariek zinemaren –gizarte-praktika gisaeta komunitate-irudien eraikuntzaren, erreprodukzioaren eta gatazka-prozesuen arteko harremana onartu duten arren, filmen erabilera dokumentu historiko gisa sistematikoki baztertu zuten beren ikerketetan. Ironikoki, zinemagileek beren ekoizpenen iturri oparoa aurkitu zuten historian, zinema historikoaren kategoria sortuz. Gainera, prozesu horren ondorioz, zinema beraren historiaren eremua ere sendotu zen. Bereziki, Marc Ferroren eta, geroago, Pierre Sorlinen ekarpenei esker, 1980ko hamarkadan zehar zinema historiarako gai garrantzitsu bihurtu zen, eta filmak hainbat ikerketa soziologiko eta historikotarako dokumentu gisa erabiltzen hasi ziren. Zinema, gainerako bitartekoak bezala, ez da iraganaren bertsioak modu neutralean transmititzeko bidea. Zinemak iraganaren hainbat bertsio eraiki eta garatzen ditu, bere ezaugarri eta mugarrietara egokituz. Horregatik, zinemak ez du iragana islatzen; aitzitik, historia ezagutzeko eta iraganaren eraikuntza soziala ezartzeko tresna bat da, gizarteko kide guztiek partekatu ahal izango dutena eta, tresna gisa, kritikatu egin behar dena, artxiboetan edo liburutegietan dauden beste iturri batzuekin egiten den bezala. Hau da, polemikak ez du izan behar zinemak historia egiten duen, baizik eta istorioak nola eta zer elementuren bidez transmititzen duen. 1.1. IKERKETAREN TESTUINGURUA Ikerketa hau abiaraztera bultzatu gaituzten arrazoiak, eztabaidagaiak eta abiapuntuak aurkeztu ondoren, lan honen interes zientifikoaz hitz egin behar dugu. Fikziozko filmetan oroimen historikoaren irudia aztertzen saiatzen da ikerketa; zehazki, Espainiako Gerra Zibila eta, horren ostean, diktaduraren lehen urteetan izandako errepresioa nola azaldu dituzten egungo filmek. Horretarako, XXI. mendean ekoiztutako filmak aztertu dira. Lan honek hipotesi hau du abiapuntu: gaur egungo gizartean Espainiako Gerra Zibila eta diktaduraren garaia jorratzen dituzten filmak memoria kulturala dira. Zinema bizitakoa gogoratzeko tresna bat da, berriro gerta ez dadin: oroimena, ez errepikatzeko. Bestalde, errepresaliatuek behar duten aitorpena egiteko bidea ere bada. Zinema iraganeko irudi kolektiboak sortzeko eta eraldatzeko tresna bat da. Esku artean dugun auziari buruz asko hitz egin den arren, ez da gehiegi sakondu. Egia da hainbat diziplinatatik artikulu ugari idatzi direla, eta, beraz, egile honek aurkitu duen lehen oztopoa ekarpen handiagorik ez egiteko beldurra da. Egia da, halaber, artikulu horiek guztiak oso sakabanatuta daudela eta, artikuluak izanik, ez dutela gehiegi sakontzen. Bestalde, ikerketa gehienak beste diziplina batzuetatik egin direnez, batez ere historiografiaren esparruan, ez dituzte filmak dituen mekanismoak azaldu. Hauxe da
LEHENENGO ATALA 13-19 or. 18. ikerketa honen berritasuna: pelikulen egitura-analisiaz baliatu gara, auzian sakontzeaz gain, gaiari buruzko ikuspegi zabalagoa emateko. Gaiaren egunerokotasunak ikerketa-lanaren zenbait eduki aldatzea eta eguneratzea eskatu du, egilea lanean aritu den unean gertaera garrantzitsuak izan baitira. Azpimarragarriena Franco Erorien Haranean hobitik atera izana da, tartean beste hainbat jazoera izan badira ere. Gaiak, beraz, gaurkotasuna du eta, adibide gisa, memoria historikoa jorratzen duten filmak ekoizten jarraitu dela. Horregatik, 2018 izan da azterketaren mugarria, urte horretatik aurrera egindako ekoizpenak ezin izan direlako bertan jaso. Autoreak zinemaren dimentsioa nabarmentzen duten film batzuk proposatzen ditu planteamendu horiek ilustratzeko. Jarraian, oroimenaren filmen zenbait berezitasun jasotzen dira, eta, zehazki, egileek mezua transmititzeko erabili dituzten estrategia narratibo eta formalak. Memoriatik narraziorako jauziak aztertu dira. Hainbat arlotan jarri dugu arreta: historia eta oroimena ez dira gauza bera, baina biak aldatzen ari dira etengabe; iraganaren pertzepzioa gure buruan aldatzen den heinean, oroimen historikoa aldatzen da, eta, beraz, zinematografiak ere eragina du memoria historikoan eta kolektiboan. Hori kontuan hartuta, honako bi galdera hauek sortzen zaizkigu: zer memoria kolektibo mota osatzen dute Espainiako Estatuan ekoitzitako filmek? Eta zertaz baliatzen dira? Hau da, zer esaten den eta nola esaten den aztertu dugu. Horretarako, formei eta edukiei erreparatu diegu; izan ere, badakigu irudiak eta soinuak ez direla edozein modutan erabiltzen, zentzu eta asmo jakin batzuekin baizik, interpretazio batzuetara bideratuta. Horretarako, baliabide narratiboak eta estetikoak identifikatu dira zinemaren berezitasunetik abiatuta, alferrikakoa bailitzateke edukirik eta esanahirik gabeko gramatika perfektua. Ikerketa hau Komunikazioaren alorretik aztertu da –ikus-entzunezkoen alorretik, hain zuzen ere– eta, ondorioz, horretan eragin nahi du. Hala ere, landutako gaia beste diziplina batzuetan ere azter daiteke; izan ere, iragan hurbileko zinema ez da modu isolatuan garatu, baizik eta, esan bezala, gizartean emandako bereizgarri bat dugu, eta horregatik, Historia, Kazetaritza, Zuzenbidea edo Soziologia bezalako diziplinekin elkarreragin du. Memoria Kulturala, beraz, diziplinen arteko bidegurutzea da. Ikerketaren helburua memoria historikoari buruzko ikus-entzunezko ekoizpenaren ezaugarri espezifikoak une jakin batean ezagutzen laguntzea da. Zinemaren bidez justiziaren aldeko aldaketa soziala sustatzeko baliagarria izan nahi du. 1.2. EGITURA Sarrera honen ondoren, ikergaiaren egoeraren azalpena aurkezten da. Bertan, historiaz eta memoria historikoaz ari gara, eta horren inguruan izan diren eztabaidak aurkeztu dira. Memoria kolektiboaren zereginaz eta ahanzturaz mintzatu ondoren, esparru horren inguruko eztabaidak plazaratu ditugu: memoria-guneen inguruko liskarrak, biktimen eta/ edo lekukoen izaera eztabaidagarria, memoriaren kudeaketa... Jarraian, memoria historikoak
AURKEZPENA 13-19 or. 19. azken urteetan Estatu espainiarrean eta hego Euskal Herrian izan duen ibilbidea aurkezten da, XXI. mendean zentratuz. Ikerketaren egoerari buruzko azken atalean, zinemaren eta historiaren arteko harreman korapilatsua ulertarazten saiatu gara, bai eta zinema helburu politikoetarako erabilera konprenitu ere, agintariek beren mezuekin bat datozen filmak sustatzen baitituzte. Atal hau amaitzeko, Estatuko zinemagintzan urteetan zehar memoria historikoa lantzeko moduak berrikusi ditugu. Corpusak egitura jakin bat du: atal propio bat eskaini diogu film bakoitzari, guztiak modu berean aurkeztuz. Lehenik eta behin, gertakizun historikoaren berri eman da, filmaren istorioa irudikatzen duen garaia kokatzeko asmoz. Xehetasunetan sartzea ezinezkoa denez, gertakizunaren aurkezpena azaletik egin da, eta alderdi esanguratsuenak adierazi dira. Silencio rotoren atalean, makia zer izan zen, nola sortu zen eta noraino iritsi zen azaldu dugu, baita erregimenak bere aurka egindako estrategiak ere, hori guztia azaldu behar dela uste baitugu filma behar bezala ulertzeko. Soldados de Salaminak dituen berezitasunengatik, iraganeko aroa soilik adierazten duen aurkezpena egitea erabaki dugu; izan ere, oroimenaren berreskurapenaren aroa, egungoa, ikergaiaren egoeran azalduta dago. Hala, gerraren bilakaera azaldu ondoren, garai hartako intelektualek gerrarekiko zuten jarrera aipatzen da, eta, amaitzeko, Sánchez Mazas intelektual falangistaren espetxealdia eta ihesa aipatu ditugu. La buena nuevaren atalean, Elizaren barnean izandako borrokak aipatzeaz gain, Elizak eta bando nazionalak izandako harremana adierazten da, bai eta bando nazionalekoen artean emandako norgehiagokak ere. Azkenik, Gernika pelikulari eskainitako atalean, Espainiako Gerra Zibilak nazioarteko dimentsioan izan zuen garrantzia ezagutzera ematen da. Ondoren, egileen aurkezpen laburra egin da –biografia–, filmari buruzko beren balorazioak barne. Analisiari ekin aurretik, beste egile batzuek idatzitako edukiak hautatu dira, filma kokatzeko. Eta, horren ondoren, testuaren analisia aurkezten da, ikerketa honen bizkarrezurra. Dituzten zehaztapenengatik, film bakoitza modu desberdinean jorratu dugu. Beraz, analisi bakoitzak egitura ezberdina du. Corpusaren atal bakoitzak analisi horizontaletik lortutako ondorioak ditu. Bertan, obra bakoitzaren analisiaren emaitzak azaltzen dira. Amaierako gogoetetan, ordea, azterlan honen emaitza nagusiak laburbildu dira analisi bertikalaren bidez. Analisietan bakarka ondorioztatutakoa amankomunean ipini dugu, dauden harremanak, interakzioak, berdintasuna eta desberdintasunak azalduz.
BIGARREN ATALA 21-35 or. 22. Bere funtzioaz jabeturik, ikerketa honen helburua memoria kolektiboaren garrantzia ezagutzea da, baita espainiar Estatuak azken hamarkadetan izan duen bilakaera sozial eta politikoaren ondorioz, zinemak joera horrekin bat egin ote duen. Horretarako, gertaera traumatiko batetik –Espainiako Gerra Zibila– sortutako ekoizpen kulturalak aztertu ditugu. Ikerketa honen oinarria da gizarteak, politikak eta zinemak elkarri eragiten diotela, eta memoria historikoaren gaia ez dela salbuespena. Bereziki interesgarria da zinema erabiltzea memoria historikoari buruzko egungo interpretazioa aztertzeko; hala, gerrari eta gatazkari lotutako memoria kolektiboaren irudikapenak zeintzuk izan diren zehaztea da doktore-tesi honen helburu nagusia. II. Errepublika, Gerra Zibila eta gerraostea jorratzen dituen XXI. mendeko zinemak zer esaten duen, eta nola esaten duen, ikertu nahi du autore honek. Hala, ikertua dugu ea egokia den aztertutako lan zinematografikoa diskurtso historiografikoaren zatitzat hartzea, eta ea horrek ezagutza historikoari laguntzen dion, bai eta nola egiten duen ere. Bereziki interesgarria da zinemak garai honen inguruko memoria historikoa nola erakutsi duen azaltzea. Gure asmoa ez da zinemak eta historiak izan duten harreman bihurriari amaiera emateko gakoa aurkitzea; izan ere, gure analisian ez da posible izango, ikuspegi eta irakurketa ugari dituzten filmak baitira. De Pablok (2001, 16. or.) azaldu du zinemaren eta historiaren arteko harremanari buruzko teoriak bi sektore handitan banatzen direla: film historikoen1 azterketa eta zinemaren eta gizartearen arteko harremana2. Lan hau bigarren ikerketa lerrotik abiatzen da. Azterketa mota honetan ez zaio arreta handirik jarri behar iraganaren berreraikuntzaren zorroztasunari, baizik eta zinemagileek nola ikusten duten, pelikula horiek ekoizten diren unean –aldaketa sozial, politiko eta ekonomikoen ondorioz– eta horrek gizartean nola eragiten duen. Bada, doktore-tesi honek lehen bi gaietan sakondu du: analisi filmikoaren bidez, aztertutako filmen diskurtsoa ezagutu – zinemagileek pelikularen bidez esaten dutena– eta, ondoren, gizarteak bizi duen egoera 1 Historiografia espezializatuak ez du onartzen zinema-genero zehatz gisa. 2 Ikuspegi hori batez ere Sorlinek landu du. Dioenez, filmek gehiago hitz egiten digute ekoizten duen eta zuzentzen zaion gizarteaz aipatzen duten iraganaz baino. Horrela, Europako nazio nagusiek euren identitate eta banakotasuna pelikulen bidez nola adierazi dituzten aztertu du Sorlinek. Beste egile batzuk ere ildo honetan egin dute lan, V. Camporesi kasu. Esparru horretan, T. Bywaterrek eta T. Sobchackek hiru ikerketa-ildo nagusi ezarri dituzte zinemaren eta gizartearen arteko harremanen inguruan: zinemak ikusleen jarreretan eta portaeran dituen ondorioak, zinema identitate kolektiboaren isla gisa hartzea, eta zinemaren beraren azterketa soziologikoa (De Pablo, 2001, 16. or.). Consideraremos el film como una obra artística autónoma, susceptible de engendrar un texto (análisis textual) que ancla sus significaciones sobre estructuras narrativas (análisis narratológico), sobre aspectos visuales y sonoros (análisis icónico), y produce un efecto particular sobre el espectador (análisis psicoanalítico). Esta obra debe ser igualmente observada en el seno de la historia de las formas, los estilos y su evolución. Aumont eta Marie
IKERKETAREN DISEINUA 21-35 or. 23. sozialarekin duten lotura aztertu dugu, zinemagileak aldaketa soziopolitikoetatik kanpo bizi ez direla uste baitugu. Pelikulek gizartean eragiteko duten gaitasuna ikerketatik kanpo geratzen da, azterketa horren berezitasunengatik. Ezin dugu ahaztu, Rosenstonekin bat eginez, zinemak ez duela historia islatzen, baizik eta memoria historikoa sortzen duela3, artefaktu filmikoa eraikuntza-lan bat den heinean. Eta, errealitatearen eraikuntza diskurtsiboa da; diskurtso sozial desberdinen bidez eraikitzen dugun pentsamoldea. Horregatik, filmak beren testuinguru historiko, politiko, sozial eta kulturalean kokatu behar dira. Hau da, zinema eta gizartea elkarri eragiten dioten bi esparru dira: gizarte bakoitzak bere interes eta ezaugarri soziopolitiko-ideologikoak ditu, eta zinemagilearen bidez ezaugarri berezi horiek zinemari eragiten diote, zinemagilea gizartearen barruan dagoen heinean. Eta, era berean, zinemak gizartean eragiteko gaitasuna du, bere ezaugarriei esker. Zinemak eta gizarteak elkar elikatzen duten unibertso horretan, filmek diotenari berebiziko arreta eskaini diogu, irudiak oso egokiak baitira gizarte batek garai jakin batean irudikatu eta sortu duena azaltzeko. Analisi honetan, ordea, orainalditik eginda dagoen heinean, gure hausnarketak orainaren eta iraganaren arteko harreman estu horren galbahetik igaro behar du. Interesgarria da egungo zinema historikoaren ikerketaren bidez gizarteak gure hurbileko iraganaz duen pertzepzioa antzematea; gaur egun memoria historikoaren inguruan egin diren lanak nola ikusten ditugun aztertzea, eta ikus-entzunezko horiek hain gatazka gordin eta mingarria nola pantailaratu duten aztertzea; izan ere, ezinbestekoa da gure iraganari begiratzea etorkizuna eraikitzeko. Horregatik, ikerketa honek darabilen gaia bi zutabekoa da: alde batetik, egileak ulertzen du egungo testuinguru sozio-politikoak baldintzatu egiten duela gizartea iraganaren oroimena, eta, bestetik, elkarrekintza dagoela gizarte zinematografikoaren artean, zuzendariak ez baitira errealitate horretatik isolatuta bizi. Hau da, aztertutako filmek ezaugarri komunak badituzte, horiek gizartearen berezko ezaugarriak izango dira; zinemagilearen ikuspuntua, berriz, bere filmean ikus dezakegu. Giza eskubideen urraketa sistematikoen kasuetan, justizia trantsizionalak egia, justizia eta erreparazioa bilatu ditu, bai eta berriz ez gertatzeko bermeak eskatu ere. Zeregin horretan, memoria historikoak badu zeregin garrantzitsua. Ferrok zinema ekoizten duen eta filmak jasotzen dituen gizartearekin duen harremana azpimarratzen badu ere, bere azterlan asko film historikoen analisiak dira, eta berak aurkitu nahi dituen harreman horiek hobekien islatzen dituztenak aukeratu ditu, non filma historiaren eta dokumentu historikoaren eragilea den. Horixe da, hain zuzen ere, hemen gauzatu duguna: harreman horiek adierazten dituzten filmak aukeratzea sakonki aztertzeko. Historialari galiarrari jarraituz, filmak errotik aztertuz gero, atzean dagoen errealitate sozial eta historikoa ezagutzea ahalbidetu daiteke. Filmak aztertzeko eta zinemaren eta historiaren arteko harremanak ulertzeko garai hartan nagusi zen positibismoa hautsiz, Ferrok (1975) oinarrizko lau zutabe ezarri ditu: 3 Nolanahi ere, filmak gutxieneko baldintza batzuk bete behar ditu, edozein filmak ez baitu memoria historikoa eratzeko gaitasunik.
BIGARREN ATALA 21-35 or. 24. 1. Zinema dokumentu gisa erabiltzeko beharra, irudikatu nahi den errealitate historikoa aztertzeko, bai eta filmen erabilera eta funtzioak analizatzeko ere, prozesu historiko eta sozial zabalagoei dagokienez. 2. Zinemak gizartearen historiaren eragile edo sortzaile gisa duen eginkizun nabarmena aitortzea. Zinemaren bidez, irudikapen historikoen egiazkotasunaren eta fidagarritasunaren arazoaz eta gertakari historikoak kolektiboki irudikatzeko moduei buruz hausnartzea. Horri esker, gogoeta egin daiteke iraganeko irudikapenen egiaz eta fidagarritasunaz, bai eta gertakari historikoak eszenaratzeko eta masiboki adierazteko moduei buruz ere. 3. Hizkuntza zinematografikoaren arazoa eta zinemagileek gertakari historikoak estetikoki nola interpretatzen dituzten aztertu beharra. 4. Filmak ekoizten eta jasotzen diren gizarte-esparrua eta eremua kontuan hartzea. Zineman -fikziozkoak zein dokumentalak- orainaren gainean nabigatzen duen iragan baten errepresentazioak agertzen dira; Ferrorekin bat etorriz, gaurko eta atzoko gizarteak alderatuz, filmaren eta haren ekoizpen eta dibulgazio-baldintzen arteko lotura konplexua ezartzea lortuko litzateke. Film historiko bat aztertzen duen ikertzaileak hainbat auziri egin behar dio aurre: zer irizpide mota erabili behar dira ikus-entzunezko lan bat epaitzeko? Edo, zer ekarpen egiten dio zinemak iraganari buruz dugun ikuspegiari? Rosenstonek ohartarazi duenez, erantzunik errazena eta okerrena irudiak gertakarietara nola hurbiltzen diren aztertzea litzateke. Baina hori alferrikakoa da, zinemagileak ez baitu gertakizuna zehazki irudikatzen, aspergarriegia izango bailitzateke ikus-entzulearentzat: El film más aburrido de todos los tiempos fue el programa de la PBS, Adams Crhonicles. En un extraño esfuerzo por conseguir la mayor veracidad histórica, en esta serie sólo se utilizaban palabras que hubieran sido realmente escritas por algún miembro de la familia. Nadie pensó en la diferencia abismal entre el lenguaje escrito y el oral y las consecuencias que de ello se derivan. (Rosenstone, 1997, 17. or.) Zemon Davisek (2012) gai historikoak irudikatzen dituzten filmek kanon narratibo eta formalak nola eratzen dituzten aztertzea proposatzen du, beste arte batzuetatik, hala nola literaturatik eta pinturatik, eta diziplinatik sortutako irudikapen historikoen bidez. Sorlinek ere (2005, 28. or.) bide beretik jotzen du esaten duenean garrantzitsuena ez dela kritikatzea, baizik eta ulertzea filmak nola lortzen duen ikus-entzulea erakartzea mezu bat ematen duen aldi berean. Soziologo honek garatu zuen metodologia zeinuen azterketa da, eta horren bidez, hizkuntzaren, irudien, muntaketaren, soinuen eta eduki zinematografikoen lanketan sakondu du. Sorlinek filmak aztertu zituen adierazpen ideologikoekin eta haien testuinguru sozialarekin lotutako praktika adierazgarri gisa. Hau da, ekoizpen zinematografikoek gizarteak bere buruaz dituen interpretazioak eta bertan agertzen diren gatazkak erakusten dituzte. Horregatik, berak ezarritako ildo hau oso baliagarria izan da.
IKERKETAREN DISEINUA 21-35 or. 25. Beraz, erabilitako analisi-motak argi eta garbi identifikatzen du zuzendariek4 aukeratutako gaiari buruz azaldutako ikuspegia, bai eta beren ikuspuntuak azaltzeko erabili dituzten soinu- eta ikus-baliabideak ere. Irudiek eta soinuek nola funtzionatzen duten ere erakusten du, zuzendariaren mezua ikusleari helarazteko. 2.1. HIPOTESIAK ETA HELBURUAK Lan hau egiteko, hiru hipotesi ezberdinetatik abiatu gara: alde batetik, fikziozko zinemaren balioa oroimen historikoaren baliabide gisa; alegiazko unibertso bat sortzeak ez duela zinema mota horrek memoria historikoari dagokionez duen balioa deuseztatzen. Bestalde, zinemak oroimena sortzen du eta ideiak adierazten ditu diskurtsoen bidez; azkenik, gizartearen –zentzu zabalean, politika barne– eta fikziozko zinemaren artean eraikitako harremana egiaztatzea. Bigarren hipotesia hirugarrenarekin lotuta dago, eta fikziozko zinemaren eta gizartearen arteko lotura horrek espainiar Estatuko XXI. mendeko aldaketa sozialekin eta sorkuntza zinematografikoarekin du zerikusia. Eta horri eutsiz, behaketa-eremu bat eta galdera-eremu bat planteatu ditugu, ikertzailearen eta ikerketa-objektuaren arteko solasaldia sortzeko. Ikerketa honen helburu nagusia XXI. mendean Estatuko zinemak zer nolako oroimen historikoa irudikatu duen ezagutzea da. Hortik abiatuta, zinema lau ikuspuntutatik aztertzen da, baita haren eta gizartearen arteko elkarreraginak ere. Lehenik eta behin, zinemak II. Errepublika, 1936ko estatu-kolpea eta ondorengo gerra eta diktadura erakutsi dituen ezaugarriak aurkeztea. Bigarrenik, zinemak ideiak eta kontzeptuak transmititzeko duen gaitasuna, eta horren bidez memoria historikoa nola irudikatzen eta sortzen den. Azken bi helburuak zinemaren eta gizartearen arteko elkarrekintzari buruzkoak dira: alde batetik, errealitate sozialak zineman izan duen eragina; bestetik, zinemak zein errealitate berriak eraikitzen dituen. Kontakizunak zineman sortzen duen hunkipena oso garrantzitsua da: gure zuntz sentibera ukitzen du, sentipenak sustatzen ditu eta pentsamendua aktibatzen du. Horretarako, planifikatu, sistematizatu eta irudia eta soinuarekin uztartu behar dira. Era berean, alor hau oso interesgarria bada ere, ikus-entzulearengan sortzen dituzten sentipenak ikerketatik at geratu dira. Halaber, filmen eragin sozial eta politikoa ikerketa honetatik kanpo geratu da; hemen ez da neurtzen filmak gizartean eragiteko duen gaitasuna. Filmaren barruan aurki 4 Doktoregaia film-artefaktu baten autoretzaren problematikaz jakituna da, lan kolektiboa den heinean, ekoizpen-proze- suan hainbatek lan egiten baitute. Ecok (1987) autore eredua proposatzen du, non irakurle enpirikoak hipotesi interpretatibo bat formulatzen duen. Horrela, autore-eredua testu-estrategia baten atzean agertzen den subjektua da, testuak berak aurkezten duen bezala. Kontzeptu teoriko horretatik unibertso errealera jauzi egitea ezinezkoa den heinean, doktore tesi honetan autore ereduari buruz ari garen arren, autore enpirikoaren zenbait datu interesgarri bildu ditugu.
BIGARREN ATALA 21-35 or. 26. ditzakegun elementuak doktore tesi honetan aztertutakoak dira, Metzek (2002) film-egitate deitzen duena, testu filmikoaren materialtasuna (Zunzunegui, 2007, 52. or.). 2.2. METODOLOGIA 2.2.1. IKERKETA-LAGINA Ikerketa hau burutzeko, aurretiazko azterlanak eta teoriak berrikusi dira eta, hala, abiapuntuko esparru teorikoa ezarri da eta lan honi sendotasun teorikoa eman zaio. Hipotesiak egiaztatzeko, memoria historikoaren inguruko garaiko joera soziologiko nagusien eta unean uneko filmen arteko elkarrekikotasuna aztertuko dugu. Lagina osatzeko, milurteko honetan, 2000 eta 2018 artean, Espainiako Estatuan ekoitzitako fikziozko filmen lehen analisia egin da, eta horietako lau hautatu dira azterketa sakon bat egiteko, alegia, ikerketa honen muina. 2000. urtetik aurrera, memoria historikoaren testuingurua eta gertatutako aldaketa soziopolitikoak hartu dira kontuan metodologia ezartzeko. Ikusi denez, memoria berreskuratzeari dagokionez, XXI. mendearen hasierak ekimen eta gertaera berriak ekarri ditu. Horregatik jarri da abiapuntu 2000. urtea, aurreko garaitik bereizten dituen ezaugarri garrantzitsu ugari dituelako, aro berri gisa hartzeko moduan. Bestalde, ikerketa film luzeko5 fikziozko ekoizpenetan zentratzen da, eta, beraz, dokumentalak eta bestelako generoak hortik kanpo geratu dira. Alde horretatik, uste dugu fikzioak dokumentalak duen balio bera duela errealitate bat deskribatzeko. Aztergai dugun errealitatearen konplexutasuna handia bada ere, fikzioak errealitate gogor hura ulertzeko baliabide egokiak eskaintzen ditu. Erabilitako irizpidea dokumentazio-fasean zuzendariek arreta berezia jarri dieten filmak hautatzea izan da. Gainera, lehen lagina egiteko, landutako gaiaz gain, haren ezaugarri zinematografikoak hartu dira kontuan, nolakotasun estetiko ukaezinak dituzten filmak. Eduki duten arrakasta ere kontuan hartu da. Oro har, Estatuko zinema minoritarioa da, eta aztertzen ari garen gaia jorratzen duten filmek ez dute aparteko harrera hoberik. Aztertzen ari garen garaia jorratzen duten filmen artean, hautatuek ikus-entzule gehien izan dute, Estatuko zinema-areto handienetan proiektatu dira eta gehienak zinemaldi ospetsuetan estreinatu dira. Interesgarria izan arren, ez dira kontuan hartu ekoizpen eta hedapen txikiko fikzioak, hala nola arte-zinema; izan ere, gizartearen eta zinemaren arteko harremana aztertu nahi bada, bidea da ikusle asko izan dituztenak aztertzea, hain zuzen ere, gizartearen zatirik handienera iritsi direlako. Arrazoi beragatik, ez dira kontuan hartu gaia jorratzen duten Estatutik kanpoko ekoizpenak. Unibertso beraren konplexutasuna sinplifikatzeko, lagina murriztu behar izan da azterketa sakonago baten alde, eta horietatik lauk behin betiko lagina osatu dute. Dokumentalak, 5 Cooper eta Dancingerri (1998) jarraituz, 30 minutu baino gehiago dituzten filmak dira horiek.
BIGARREN ATALA 21-35 or. 28. Analisiaren ikuspegitik, lau film horiek garrantzitsuak iruditzen zaizkigun zenbait baldintza betetzen dituzte: • Duten garrantzia eta zuzendarien ospea egungo erreferente gisa. • Horietan guztietan XXI. mendeko alderdi sozial, historiko eta kulturalak modu batera edo bestera aztertzeko behar beste elementu egotea. • Oro har, zuzendarien film adierazgarrienetako batzuk izatea, non beren estilo-aldaerak elkartzen diren. 2.2.2. ANALISI TESTUALA Gure ikerketa-lanaren objektuak artefaktu-filmikoak dira, eta haien azterketari esker, helburu dugun garaiaren errepresentazioaren irakurketa egin daiteke. Ikerketa garatzeko historiografia hartu da kontuan, baina batez ere filmaren analisia erabili da. Historiografiari dagokionez, filmek jorratutako auziei erreparatu diegu eta, ondoren, nola irudikatu duten aztertu dugu. Baina garrantzitsua da zinemaren historiografia bera ere kontuan hartzea; izan ere, aurreko atalean ikusi den bezala, aukeratutako filmak testuinguru historiko eta sozial jakin batean sortu dira, hau da, testuinguruan kokatuta, eta jakin nahi dugu zinemak bat egin duen testuinguru horrekin edo, aitzitik, testuingurutik kanpo mantendu den. Eta, analisi asko erabili da filmek zer dioten eta nola esaten duten jakiteko. Filmaren testua izan da abiagunea eta jomuga. Aditu gehienak bat datoz esatean film bat aztertzeko ez dagoela prozesu estandarizaturik, hau da, ez dagoela mugitzerik ez dagoen metodo finkorik ez kontzeptu teorikorik. Egia esan, adierazleen antolaketa jakin batek (irudiak eta soinuak) ikus-entzulea esanahi jakin batzuetara nola eramaten duen deskribatzean datza analisia. Ondorioz, film bakoitzak bere ibilbidea du, eta hori da, hain zuzen ere, lan honen handitasuna eta arazoa. Komunean dituzten zenbait alderdiri erreparatu diegu, hala nola irudikatutako garai/gertakizunaren sinesgarritasunari edo zinemagintzaren, narrazioaren eta gaien ikuspegitik erabili dituzten ezaugarri berritzaileei, baina, filmak diskurtsoaren barruan bere kodeak eraikitzen dituen heinean, film bakoitzak bere kodifikazioa sortzen du. Horrek ez du esan nahi analisiaren oinarrian ezagutzaren beharrik ez izatea, baizik eta testuaren lehen mailako ekoizpen-prozesua ikertzeko gaitasuna eduki behar dela: analisiak ezagutza behar du, eta hortik abiatuta, batez ere, argumentua, hausnarketa eta irudimena izan behar ditu (Gómez Tarín, 2010, 7. or.). Horri esker, kritika zinematografikoa eta film-analisia bereiz daitezke. Bi kontzeptu horiek maiz nahasten diren arren, kritikariak kritikaren bidez filmaren balioari buruzko bere ikuspegia eskaintzen duen heinean, analisia argumentuzko lan bat da, non analistak film baten osagai bakoitza –irudia, soinua, muntaia, eszenaratzea eta narrazioa– nola integratu den aztertzen duen, munduari buruzko ikuspegi jakin bat eskaintzeko. Ohiko
BIGARREN ATALA 21-35 or. 30. soinuaren edo irudikapen filmikoaren analisia–, eta testuingurua –komunikazio-prozesuaren eta ikuslearen arteko harremanaren azterketa– (Montiel, 1999, or. 34-36). Ikerlan honek alderdi enuntziatiboak, narratiboak eta formalak hartu ditu hizpide. Hiru ardatz horiek elkarren beharra dute, eta, horregatik, ezin ditugu bereizi: enuntziatiboak gaia aztertzeko aukera ematen digu; analisi narratiboaz pertsonaiak, gertakizunak eta egitura narratiboak jorratu ditugu; eta, ardatz formalaren bidez, alderdi figuratiboak, plastikoak, sinbolikoak eta metaforikoak interpretatu ditugu. Tresna horiei esker, filmek ematen dituzten ideiak eta kontakizunak azal ditzakegu. Lagina osatzen duten obren sena ulertu nahi dugu, baita horiek irudikatzen eta sortzen duten munduaren ikuspegia ere, kreatu diren gizartearekin nolako elkarrizketa duten ezagutzeko. Azterketa honek, beraz, bi alderdi ditu ardatz: testuko eta diskurtsoko zer elementu diren esanahi-sortzaileak memoria historikoari dagokionez, eta, nola irudikatzen duen teknika zinematografikoak kontzeptu hori. Testu narratibo orok adierazpen bat –diskurtsoa– artikulatzen du eduki bat –istorioairudikatzeko (Zunzunegui, 2010, 183. or.). Zeinuak bi atal ditu: adierazlea eta adierazia. Ikuspegi narratibotik, adierazlea diskurtsoa da, eta adierazia istorioa. Honela, narrazioak, diskurtsoaren bidez, istorioaren gertakizunak irudikatzen ditu. Bada, atal horiek guztiak xehatu ditugu obraren barnealdea konprenitzeko. Film bat aztertzean, ikus-entzunezko elementu formalak hartu ditugu kontuan: planoak, konposizioa, enkoadraketa, muntaketa, soinua... Horrek guztiak harreman zuzena du kontakizunarekin. Baina, horiez gain, haien diskurtsoei, narrazioaren eta gertaeren segidei, ikuslearen eta pertsonaiaren jakinduriari, kontakizunaren denborari eta egiturari –ordena, iraupena, maiztasuna...– eta irudikatutako denbora-tarteen arteko desberdintasunei erreparatu behar diegu, besteak beste. Horri esker, egilearen asmoak ulertu eta oinarri kritikogogoetatsuagoak eta egokiagoak ezarri ahal izango ditugu. Horregatik, filmak dioenari garrantzia eman diogu: ikerketa film bakoitzean oinarritu da, atal bana osatuz. Analisia modu independentean egin da, zinemak horietako bakoitzarekin dituen gaitasunak eta ekarpenak kontuan hartuta. Egitura-analisiak eskatzen duen bezala, ez da azterketa kuantitatiboa egin, kualitatiboa baizik. Analisi indibidualizatua, besteak beste, egile bakoitzaren garriak eta nortasunak islatzen du. Horrek ondorioak modu integratuan aurkezteko parada ere ematen du, haien elkarrekintzei esker. Arreta berezia eskaini diogu pelikulek esaten duten horri, hots, mezuari. Hala ere, informazio-iturritzat ez ezik, objektu artistikotzat ere hartu dugu, bi analisiak ez baitira bateraezinak, bateragarriak baizik. Hautatutako irudiek, muntaiak eta emoziodentsitateak "ikuspuntu" kontzeptura eramaten gaituen heinean, diskurtsoaren erdigunera garamatzate. Irakurketari ekiteko, filmaren diskurtsoa ulertzen laguntzen duten aparteko elementuei, desbideratzeei eta interpretazio-prozesuari lagun diezaiokeen guztiari erreparatu diegu. Aukeratutako film bakoitzaren barne-mekanismoen funtzionamendua ulertu nahi izan dugu. Egia esan, pelikula baten atzean diskurtso jakin bat dago, eta gure eginkizuna diskurtso hori kontakizunaren bidez deskodetzea izan da. Santos Zunzuneguik azaltzen duen bezala, «ningún artilugio humano –y un filme lo es, incluso
BIGARREN ATALA 21-35 or. 32. jardueraraino atzera egin baitugu. Testuen analisiaren prozesu hermeneutikoak gure kontzientzia zuzendariaren egitura sakonak osatzen dituzten elementuetara bideratzea eskatzen du, horien bidez autoreak testuinguru partikularrean aurkeztu nahi duen errealitatea interpretatzeko. Hala, obraren analisia egiteko unean, lau jarduera nagusi egin dira, hurrenkera zehatzekoak: dokumentazioa, deskribapena, lanketa eta interpretazioa. Egin beharreko lehen zeregina dokumentazioa da, hau da, filmari buruzko informazioa eta datuak biltzea, baita filmetik eratorritako testuak ere. Deskribapena, aldiz, interpretaziorako lehen urratsa da: edozein hipotesi ezartzeko abiapuntu bat hartu behar dugu, film-adierazletik zuzenean ateratako zehaztapen materialei erantzuteko. Beraz, sintagmen egitura, osaera, banaketa eta ezaugarriak, edo lehen mailako erlazioak bezalako parametroak eskuragarri daude testu zinematografikotik découpage on batetik ateratzeko –oinarrizko elementu guztien deskonposizioa–. Gure eginkizunari heltzeko, planteamendu teoriko ia guztiak bat datoz beti zeregin bikoitza egin behar dela esatean: 1. Filma bere osagai eratzaileetan banatzea (dekonstruitu7 eta deskribatu). 2. Elementu horien arteko erlazioak nola ezarri diren, eta osotasuna eratzeko mekanismoak azaltzea (berreraiki eta interpretatu). Aumontek (1996) adierazi bezala, deskribapenak gutxienez hiru funtzio ditu, eta horietako bakoitza erabilgarria da helburu analitikorako. Lehenengo biak hitzaren jatorrian aurki ditzakegu: zerbait idatzi behar da –scrivere–, baina kontuak eman nahi zaizkion horretatik abiatuta –de(-)–, hots, deskribapena arreta zorrotz baten emaitza da, baina ez ditu gainditu behar deskribatutako objektuak adierazten duenaren mugak. Horregatik, egiazta daitekeen guztia baino ez dugu idatziko. Hirugarren eginkizuna ibilbide horren marrazketa da. Hau da, zer da orduan irudi bat deskribatzea? Bada, barnekoari, biltzen duen guztiari arreta jartzea, baina barruan duenari bakarrik -–ezin da ezer gehitu–, eta arretaren ibilbideak trazatzea, lerro, irudi eta harreman gisa. Bestalde, interpretazioak filmak hartzen ditu datu-iturri bezala, eta horrek ez du esan nahi testuan gelditzea bakarrik; aitzitik, interpretazio horrek gure ezaguera eskatzen du interpretatu beharreko testuaren "mugak" gainditu ahal izateko. Halaber, Ecok hermeneutika interpretatiboaren mugak zeintzuk diren adierazten du 1987an Limiti dellínterpretatzione (Los límites de la interpretación, 2017) izenburupean argitaratutako liburuan: beti ere, testuaren koherentziak lehentasuna izan behar du hartzaileek beren igurikimen-sistemen bidez aurkitzen duten zentzuaren gainetik. Beraz, testu batek esanahi asko izan ditzake, baina ezin dira mugagabeak izan: «las significaciones de un texto no pueden ser ilimitadas, cualquier formulación expresiva no puede funcionar como vehículo de cualquier significado, determinadas formas nunca serán portadoras de determinados significados, hay cosas que una película no dirá bajo 7 Analitikoki desegin egitura berri bat emateko.
IKERKETAREN DISEINUA 21-35 or. 33. ningún contexto» (Zumalde Arregi, 2008, 226. or.). Beraz, doktorego-tesi honetan aztertutako filmari ez diogu esaten ez duen hori esleituko, baina, era berean, ez diogu eragotzi ere adierazi gabe esaten duena. Grafikoek asko laguntzen digute egitura narratiboen konplexutasuna ulertzeko, eta, ondoren, adierazpen-arazoei heltzeko balio behar digute. Oso baliagarria da Hjelmslevek egiten duen adierazpenaren (adierazlearen) eta edukiaren (adieraziaren) arteko bereizketa; osagai horietako bakoitzari banaketa bikoitza esleitzen zaio formari eta funtsari dagokienez. Horrela, forma eta substantzia banaezinak dira eremu bakoitzean, formaren eta edukiaren arteko ohiko dikotomiak gaindituz. Kontakizuna esanahiak istorioa eguneratzen duen adierazlea da (diegesia sortuz); diskurtsoa, ostera, autorearen eta ikus-entzulearen (irakurlearen) eguneratze bikoitzaren bidez zentzua hartu duen adierazle bera da; horregatik denotazioaz eta konnotazioaz ari gara, bai eta kontakizun bat diskurtso batetik kanpo, eta alderantziz, egotearen ezintasunaz (Gómez Tarín, 2010):
ADIERAZPENA EDUKIA FUNTSA Zinema: ARTEFAKTU FILMIKOA Istorioa FORMA Kontakizuna Diegesisa Diskurtsoa Gómez Tarinek (2010) egindako taula Testu filmikoaren bi elementuak aztertu ditugu: narrazioa eta errepresentazioa, hau da, gertaeren kontakizuna eta egoeren erreprodukzioa. Hala, arreta berezia jarri diegu narrazioaren baitan dauden istorioari –kontakizunaren edukia–, diskurtsoari –istorioa komunikatzeko erabiltzen diren teknika eta baliabide espezifikoak– eta diegesisari –sortutako unibertsoa–. Irudi zinematografikoa nahitaez konnotatua den irudia da, batez ere, kamerak aukeratutako ikuspuntuagatik, angeluazioagatik, subjektua edo objektua bustitzen duen argiztapenagatik eta abarrengatik (Gubern, 1994). Betiko adibidea da fotokazetaritzan ez dela gauza bera manifestarien aurretik edo manifestarien kokalekutik argazkiak ateratzea; horrelako hautaketek zeresan handia dute, are gehiago zineman, medioak eskaintzen dituen aukerengatik. Horrek ez du esan nahi denotazioa gutxietsi dugunik analisia egiteko unean, baina egia da zaila dela biak bereiztea, batez ere kontuan hartuta konnotazioak gero denotazioak esango duenari bide ematen diola. Deskribapenetik interpretaziorako bidaiak azalpena behar du. Esplikazioa jardunbide objektibo eta subjektiboen arteko inflexio-puntua da. Horrekin pelikulari zentzua ematen dioten loturak argitu ditugu. Horrela, adierazlearen eta edukiaren –esanahia– arteko lotura osatzen duten bi mailak aztertu ditugu: denotazioa eta konnotazioa. Pelikula baten analisiari esanahi inplizituak eta sintomatikoak esleitu behar zaizkio. Horretarako, Bordwellek (1995, 59-60 or.) ezarri bezala, lau jarduera egin dira filmak aukeratu ondoren:
BIGARREN ATALA 21-35 or. 34. 1. Esangura garrantzitsuenak hartu dira –inplizituak, sintomatikoak, edo biak. 2. Eremu semantikoak nabarmendu dira. 3. Filmaren gainean eremu semantikoen mapa bat marraztu da, maila guztietan, ezaugarri semantikoak dituzten testu-unitateak erlazionatuz. 4. Interpretazioaren berrikuntza eta baliozkotasuna frogatzea argudioak giltzatuz. Beraz, diskurtso-analisian semantika aztertu da, hau da, testuaren diskurtsoak sortzen dituen barne-azalpenak analizatu dira, ikerketa honen kasuan, filmak oroimen historikoaren inguruan eraikitako irudia ulertzeko. Gómez Tarínek (2010) proposatutako urratsak oso baliagarriak izan dira analisi bakoitzean eman beharreko pausuak zehazteko. Hala, haren ekarpena oinarri hartuta, honako taula honetan islatzen da jardunbidea: Aurreko fasea Fase deskribatzailea Deskribapen- eta interpretazio-fasea Interpretazio-fasea Dokumentazioa Azterketarako tresnak prestatzea.
Enuntziazioa
Gómez Tarínek egindako proposamenean oinarritutako taula. Eta, irudiek nola hitz egiten duten aztertu dugu, esaten duten hori nola esaten duten ulertzeko. Zunzuneguik (2010) adierazten du irudi guztiek dutela estrategia diskurtsibo bat, eta gure eginkizuna hori adierazten duten gako egokiak identifikatzea izan da, pertzepzioaren eta semiotikaren eremu konplexuan gehiegi8 sakondu gabe, ez baita ikerketa honen xedea. Horrela, adierazpenari, edukiari eta funtzio semiotikoari erreparatu diegu. Identifikazioa obraren ezaugarri esanguratsua bada, iradokitzen dituen identifikazio desberdinei erreparatu diegu (lehen mailakoa, bigarren mailakoa eta kontakizuna). Azken finean, memoria, hitzez eta testuz ez ezik, irudien eta filmen bidez ere igortzen dela uste dugu. Beraz, memoriak bide ezberdinak ditu, eta bakoitzak lagun dezake berreraikitzen, nor garen hobeto jabetzen edo bizitzen ari garen oraina ulertzen. Jarrera 8 Pertzepzioa mundua hautemateko moduaz arduratzen den heinean, semiotika zentzuaz arduratzen da, eta, beraz, munduaren pertzepzioak ez du zertan mundua osatzen duten elementuen zentzua hautematetik urrun egon (Zunzunegui, 2010, 55. or.). Horregatik, Ecok (1984) dio ez dakigula semiosia pertzepzioaren oinarria den, edo alderantziz, hau da, mundua bere osagaiei ematen dizkiegun zentzuen bidez antzematen dugu, edo alderantziz, mundua hautematean, osagaiei zentzua ematen diegu.
38. HIRUGARREN ATALA 37-94 or. Lan honek memoria historikoaren, politikoaren eta zinemaren arteko harremana jorratzen duenez, analisia hiru ardatz horien bidez abiatzen da. Lehenik eta behin, oroimenaren inguruan arituko gara: adituek orain arte gaiari buruz ikertu dutena azalean jartzen da batez ere, memoria kolektiboari eutsiz, hori baita ikerketa honen funtsa. Bertan oroimena eta historiaren arteko bereizketaz ere jarduten da. Hurrengo urratsa politikan eta gizartean oinarritzen da; izan ere, ikusiko dugunez, memoria kolektiboaren funtzio bat gizarte-eraikuntza da. Beraz, XXI. mendean gizartean zein politikan gaiaren inguruan eman diren urratsak azaltzen dira. Literaturaren berrikuspena amaitzeko, zinemaz arituko gara: batetik, filmek hartzaileei ematen dieten sinesgarritasunari buruz eta, bestetik, ikus-entzunezkoen industriak berak erabiltzen dituen ulergarritasun-kodeak aztertzen dira, ez baita gauza bera gertatutakoa eta gertakizun horren irudikapena. La memoria nos dice por qué somos lo que somos. Umberto Eco
40. HIRUGARREN ATALA 37-94 or. jotzen duten bitartean, beste hainbatentzat aldatu egiten da denboraren poderioz. Gauzak horrela, Pierre Norak (1997) dio ez direla historia eta memoria nahastu behar. Historia iraganeko gertakizun nabarmenenen erregistroa da2, eta memoriak, berriz, uneoro eraikitzen eta suntsitzen dira. Maneiatu eta aldatu egin daitezke. Oroimen historikoa gure buruan iraganaren pertzepzioa aldatzen den bezala aldatzen da. Hain zuzen ere, ikerlari horri egozten zaio memoria historikoaren kontzeptua. Paloma Aguilar Fernándezek ere iragana eta historia bereizten ditu: iragana xede jakin batzuetara bideratuta erabiltzen den bitartean, botere edo ideologia baten tresna egiaztagarri gisa, historia egia objektiborako hurbilketa bat da metodo zientifikoen bidez (Aguilar Fernández, 1996). Aitzitik, autore batzuek diote historia ere etengabe aldatzen ari dela. Adibidez, Robert A. Rosenstonek dio historia, idatzizkoa barne, gertakizunen berreraiketa dela, eta ez isla zuzena; halaber, zientzia historikoa Mendebaldean une jakin batean egiten den produktu kultural eta ideologikoa da: «dicha ciencia no es más que una serie de convenciones para pensar el pasado» (Rosenstone, 1997, 19-20. or.). Miguel Chamorro Maldonadoren (2014) ustez, historia iragana ez ezik, oraina eta etorkizuna ere bada, errealitatearen eraikuntza sozialean oinarrituta proiektatzen dena. Hau da, historia aldatuz doa gizartea aldatu ahala –aurrerago ikusiko dugun bezala, frankismoaren historiak eta demokraziaren garaikoak ez dute zerikusirik; are gehiago, talka egiten dute–. Askotan esaten da garaileek idazten dutela historia, eta horrela da ildo honen ikuspegitik. Atzera begiratu besterik ez dugu egin behar, non Europako errege eta jauntxoen arteko borrokak jasotzen dituzten antzinako testuek irabazlea goraipatu eta mitifikatzen zuten bitartean, galtzaileak gutxiesten zirela ohartzeko. Egia da, halaber, Chamorro Maldonadok ez dituela historia eta memoria bereizten, biak gauza bera bailiran. Baina, lehen aipatu bezala, beste batzuentzat guztiz gauza ezberdinak dira, hau da, urteen poderioz aldatzen ari dena memoria izango litzateke, historia finko mantentzen den bitartean. Historiak, beraz, egitateak biltzen ditu, frogagarriak diren gertakizunak; memoriak, baina, garai jakin bateko pertzepzioak biltzen ditu. Pertzepzio hori orainaren ikuspuntutik hartzen da beti, eta aldatu egiten da denboraren poderioz. Beraz, historia itxia da, eta memoria, irekia, urteak pasa ahala aldatuz doana. Bi garaien artean –iragana eta oraina– dagoen iragazkortasuna aztertuz bereiz daitezke historia eta memoria (Moral, 2012): historia iraganetik kanpo bakarrik landu daiteke; memoria, berriz, iraganaren eta orainaren arteko harremanetik abiatuta egiten da, batetik bestera jauzi eginez. Nolabait esateko, memoria kolektiboa egungo esperientzia politikoetatik sortzen da. Ikerlan honen autoreak, eztabaidak eztabaida, lan honetarako historia eta memoriaren arteko bereizketa hori errespetatzearen alde egiten du. Horretan ere, beste eztabaida bat sortzen da: zeri eman lehentasuna. Elie Wilsenek (1996) salatzen du historiografiak garrantzi handiagoa ematen diela dokumentu objektiboei testigantzen-adierazpenei baino (Mèlich, 2000n aipatua). Pierre Norak (1997), aldiz, bien 2 Hala ere, erregistro hori ez da inoiz neutrala; beti izango da osatugabea eta gatazkatsua.
42. HIRUGARREN ATALA 37-94 or. pasa ahala, historiografiaren munduan sakonki barreiatu eta iraganaren bertsio pribilegiatua bilakatu da, historiaren kaltetan (Nora, 1997). Huyssenen arabera, memoriari buruzko diskurtsoak indartu egin ziren Europan eta AEBetan 80ko hamarkadaren hasieran. Bere ustez, 90eko hamarkadaren amaierarako, Holokaustoaren memoriari buruzko diskurtsoa globalizatu egin zen, tropo unibertsal bat bihurtuz, trauma historikoaren metafora, hainbat genozidioei begiratzeko prisma (Arroita eta Otaegi, 2016). Memoria bi talde nagusitan bana daiteke: indibiduala, hau da, norbanakoak duena, eta kolektiboa, herri edo komunitate batena –batzuek memoria historikoa, soziala edo publikoa deitzen diote horri–. Biek elkarri eragiten dioten arren, ikerketa hau egiteko arreta bigarrenari jarri diot, betetzen duen funtzioagatik. Egia esan, praktika historikoaren eta gizarteak oroitzapenak gordetzeko beharraren arteko sintesia da (Barrenetxea, 2008). Iraganaren erreferentziak gizartea osatzen duten talde eta erakundeak kohesionatzeko eta horiek munduan duten lekua aldarrikatzeko balio du (Pollak, 1989). Talde jakin batean historia partekatzen duen memoriak berebiziko garrantzia du nortasun kolektiboa eta indibiduala sortzeko eta mantentzeko (Nora, 1997). Memoria kolektiboa, beraz, gertakizunen eta iraganeko interpretazioen arteko ekintza kolektiboa da, eta parte-hartzeak sentimenduak areagotzeko nahiz talde horren muga sozialak finkatzeko balio du. Talde horiek anitzak eta tamaina desberdinetakoak izan daitezke: alderdi politikoak, sindikatuak, elizak, eskualdeak, erregioak, klanak, familiak, nazioak... Memoria kolektiboaren kontzeptua 1925ean Maurice Halbwachs filosofo eta soziologoak ekarri zuen aurreneko aldiz Les Cadres sociaux de la mémoire liburuan. Esparru horretan sakontzen jarraitu eta memoria indibiduala osatzen duten erreferentzia-puntuen garrantziaz hitz egin du (1950), gure barnetik parte hartzen dugun kolektibora igarotzen baitira. Erreferentzia-puntuez inguratuta gaude; hala nola, monumentuek, ondare arkitektonikoek, paisaiak, datek eta pertsonaia historikoek, tradizioek eta ohiturek, elkarrekintza-arauek, folkloreak, musikak eta sukaldaritzak eragina dute memoria kolektiboan. Halbwachsen ustez, memoria kolektiboa eta memoria indibiduala elkarrekin bizi dira negoziazio-prozesu bati esker: oroimena oinarri komun batetik eraikitzeko, norbanakoaren memoriak eta gainontzekoenak bat etorri behar dute erreferentzia-puntu dezentetan. Hala, gertakarien oroitzea norbanakoari dagokion bitartean, talde sozialak dira gogoangarria zer den erabakitzen dutenak, eta oroitzea merezi duen hori benetan oroitzen den egiaztatzen dutenak ere (Benavides Vanegas, 2015). Bruno Groppok argi dauka memoria kolektiboaren eta identitatearen arteko harremana erabatekoa dela: «La memoria es, se sabe, el principal fundamento de la identidad, tanto individual como colectiva» (2002, 190. or.). Hala, Krysztof Pomian historialari poloniarrari erreferentzia eginez, ikertzaileak dio memoria galduz gero ez genukeela geure burua ezagutuko eta, ondorioz, desagertu egingo ginatekeela. Eta behaketa hura talde sozialetara eta identitate kolektiboetara estrapolatzen du: «La identidad de un grupo social, en efecto, es indisociable de su memoria, porque es precisamente por intermedio de esta última que la identidad se construye y se transmite» (Groppo, 2002, 190. or.). Nortasuna ez da belaunaldiz belaunaldi transmititzen den kontu aldaezina, baizik eta eraikuntza sozial eta
44. HIRUGARREN ATALA 37-94 or. gerraostea berreraiki behar zelako eta erruduntasun mezuek ez zutelako batere laguntzen zeregin horretan. Entzuteak benetakoa izan behar du lekukoak adierazten hasteko. Walter Benjaminek definitu du zer den entzutea. Berak esan bezala (Mèlich, 2000an aipatua), norbanakoaz ahaztu behar da benetako entzutea emateko: «La verdadera escucha implica un olvido de sí para prestar atención al otro, al Otro»… «Cuanto más olvido de sí mismo está el que escucha, tanto más profundamente se impregna su memoria de lo oído» (Benjamin, 1998, 118. or.). Hori bai, bestearen esperientzia erabat barneratua izan arren, inork ez du biktimaren lekua usurpatzeko eskubiderik; hartzaileak ezin dezake menderatuen minaren jabe egin: «En otras palabras, el "judío" es siempre el "otro". Nunca podemos ponernos en lugar de él, y menos después de Aushwitz» (Mèlich, 2000, 141. or.). Pollakek beste arrazoi bat aipatzen du biktimek isilik jarrai dezaten: ez dute semealabak euren zauriekin haztea nahi. Ondorioz, biktima horiek luzez igaro dute isilik. 40 urte geroago, ahanzturaren aurka, isiltasuna hautsi dute, funtsezko bi faktore gertatu direlako: biktimek zuzeneko lekukotasuna desagertzeko zorian dagoela antzeman izana, eta entzutearen berreskurapena belaunaldi berrien esku. Bertan, hain zuzen ere, orainak iraganean izan duen eraginaren beste adibide bat dugu: lurpeko oroimena une egoki baten zain dagoela kaleratua izateko. Ballesterosek (2005) ohartarazi du gehiegizko memoriak "atsegintasuna eta autoinduljentzia kolektiboak" sortzeko arriskua dakarrela: Maierren ekarpenak gogoratuz, melankoliak oroimen-ariketa "ezgaitu" bihur dezakeela adierazten du, ez baitu politika eraldatzailerik sortzen eta ez baitu iraganaren eta etorkizunaren arteko orekarik sortzen; La Caprari jarraituz, Ballesterosek dio biktimizazioaren esperientzia traumatikoa sakralizatzera irits daitekeela, eta egungo jarduera inhibitzen du. Azkenik, Roussoren hausnarketa bat dakar: oroitzapenera mugatzen diren espazioak edo oroimen-bektoreen ugaritzea, distantzia kritikoa gauzatzeko tresna izan beharrean, ukapena edo ahanztura bezain kaltegarria da, eta iraganari aurre egiteko, orainari aurre egiteko edo etorkizuna irudikatzeko ezintasunaren alderantzizko sintoma gisa tratatu beharko da. Memoriaren esparruan beste dimentsio bat dago: memorien arteko bereizketa. Ikusi den bezala, Maurice Halbawchsek ekarri zuen lehen aldiz memoria kolektiboaren kontzeptua; urte batzuk geroago Pierre Nora memoria historikoaz mintzatu zen. Ordutik, hainbat memoria bereizi dira. Adibidez, Jan Assmannek (1992) bereizi egiten ditu memoria kulturala eta memoria komunikatiboa: lehenak bilketa-funtzioa betetzen duen bitartean, bigarrenak, berriz, eguneroko memoriaren funtzioa betetzen du, orainaldiarekin lotzen duena. Igor Barrenetxeak (2008) ere memoria historikoa eta memoria kolektiboa bereizten ditu: lehenengoa, zeregin historikoa eta berehalako errealitatea uztartzea da, eta bigarrena, bizi izandakoa edo oinordetzan jasotako kontakizuna. Memoria historikoa orainarekin lotuta egongo litzateke, zeregin historikoaren eta berehalako errealitatearen sintesian oinarrituta; memoria kolektiboa, berriz, oinordetzan jasotako kontakizun gisa bizi da. Oroimen historikoa, beraz, gure oraina ulertzeko saiakera da. Horrek ez du esan nahi mugiezina denik, gure iraganaren pertzepzioa aldatzen zaigun moduan, memoria hura ere aldatzen
OROIMEN HISTORIKOAREN, GIZARTEAREN ETA ZINEMAREN ARTEKO HARTU-EMANAK 49. 37-94 or. dira (Thompson, 1978). Zientzia historikoaren espezialitate bat ere bada. Askoren ustez, ahozko tradizioaren sinonimoa da, hau da, iraganaren erregistroa memoriaren –zuzeneko lekukoek eskainitakoa– eta belaunaldien arteko ahozko transmisioan oinarritzen duena. Ahozko historia, historia transmititzeko bide zaharrena izan arren, kontzeptua ez zen garatu XX. mendeko 60ko eta 70eko hamarkadetara arte. Raphael Samuel eta Philippe Joutard historialariek lan handia egin dute gai honetan, baina, batez ere, Paul Thompson da gizarte zientzietan ahozko historia ikerketa metodologia gisa ezarri zuen aitzindarietako bat. Biktimak lekuko bilakatzen dira ahozko testigantzak eskainiz, eta, era berean, testigantza horiek ahozko historia bihurtzen dira (González eta Pagès, 2014). Baina testigantza desberdinak daude, eta ikerlariek ere asko hitz egin dute horren inguruan. Annette Wieviorkak (1998), esaterako, lekukoaren aroaz hitz egiten du, non badirudi jazotakoa bizi izan duena dela horri buruzko jakinduria morala sor dezakeen bakarra. Gauzak horrela, 'biktimen aroan' lekukotza litzateke jaun eta jabe genero narratzaileen artean. Baina Rosenstonek (1997) ohartarazten duen bezala, ezin daitezke memoria eta historia parekatu, ez, behintzat, lekukoen oroitezak, akatsak eta asmakizunak adierazten ez badira. Iragan hurbila uler dezagun, biktimaren kategoria gero eta hegemonikoagoa azaltzen digute pantaila handian. Biktimak betidanik izan dira munduan barrena, baina biktimen ikuspena –sozial eta kulturala– ez da beti gertatu, inola ere ez, eta are gutxiago gaur egun azaltzen diguten neurrian (Peris Blanes, 2014). Horixe da, hain zuzen ere, mende honetako nobedadea, biktimak agerikoak bihurtzea. Ikerketaren aferara ekarrita, Espainiako Guda Zibilaren eta ondorengo diktaduraren biktimak ordutik egon arren, ez zaie beti arreta berdina eskaini. Gatazka bortitz baten ostean, ondorioak dira definitu beharreko lehenengo zerak. Oinarrizko elementua biktima definitzea da: nortzuk dira biktimak? Gauza jakina eta oinarrizkoa den arren, ez da horren sinplea. Beste behin ere, horren adibide argia da Euskal Herrian bizi izandakoa, zehazki, Eusko Legebiltzarraren 12/2016 Legearen4 bilakaera. Eusko Legebiltzarrak 2016an onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparatzea ematea. Hala ere, zer esan handia eman du horren baitan dagoen polizia gehiegikerien biktimentzako legeak. Hasieratik antzeman zen Legebiltzarrean adostasunik ez zegoela. Hala ere, legeak aurrera egin zuen EAJren eta PSE- EEren oniritziarekin eta EH Bilduren abstentzioarekin. PPk eta UPDk aurka bozkatu zuten. Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak nabarmendu zuenez, proiektuak "biktima asko" utziko ditu kanpoan, eta aitortzen direnak "bigarren mailako" biktimatzat hartuko dituzte, beste biktima batzuekin alderatuta5. PPk eta UPDk, aldiz, ez zituzten legeak 4 12/2016 Legea, uztailaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematekoa. 5 Berria. (2016ko uztailak 20). Polizia gehiegikerien biktimentzako legea onartu du Giza Eskubideen Batzordeak. https:// www.berria.eus/albisteak/125047/polizia_gehiegikerien_biktimentzako_legea_onartu_du_giza_eskubideen_batzordeak.htm
50. HIRUGARREN ATALA 37-94 or. aitortzen zituen biktimak onartzen. Ikus daitekeenez, biktimak nor diren definitzea ez da zehaztasun kontua. Hala ere, auzia ez zen hor geratu, Mariano Rajoyren Gobernuak (PP) helegitea aurkeztu baitzuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, Eusko Legebiltzarrak onartutako legea bertan behera uzteko. Ordutik, legeak gorabehera ugari izan ditu, negoziazio politikoak tarteko. Hala, Pedro Sánchez Espainiako Gobernura iritsi zenean, Eusko Jaurlaritzarekin adostu zuen polizia gehiegikerien legearen aurkako helegitea kentzea, testuan zenbait aldaketa egitearen truke. 2019ko apirilaren 4an, Eusko Legebiltzarrak polizia gehiegikerien lege berria onartu zuen, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen abstentzioarekin eta EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin. PPk lege berria Auzitegi Konstituzionalera ere eramango duela iragarri zuen. Beraz, biktimaren estatusa ez da gauza objektiboa, inolaz ere, baizik eta eraikitzen den zentzu jakin bat: ez da neutrala. Ildo horretatik, biktimizazio-arriskua ere badago. Baina bada kontuan hartu beharreko beste dimentsio bat: biktima berenak. Ikerketa honen autoreak Leizaola Fundazioak polizia gehiegikerien biktimei buruz egindako dokumental baten6 zuzendari lanetan ibilia da, eta zuzeneko biktimen eta senideen sentipenak jaso ahal izan ditu. Hala, bere burua biktimatzat jotzen ez duen Itziar Salegiren adierazpenak gogoan ditu. Itziar Salegi Mikel Salegi Urbietaren arreba da. Mikel Marinako Institutu Sozialeko funtzionarioa zen eta, lankide batzuek oposaketak gainditu zituztenean, 1974ko abenduaren 18an afari bat zuten Aginagan hori ospatzeko. Itzultzean, guardia zibilek Mikel balaz josi zuten Donostiako Errekalde auzoan jarritako kontrol ikusezin batean: 17 tiro, 21 urte besterik ez zituela. Frankismoaren azken garaian Polizia Nazionalak eta, batez ere, Guardia Zibilak antolatutako errepide-kontrolak giza eskubideen urraketa larrien eremuak izan dira. 1960 eta 1978 artean Estatuko segurtasun indarrek 30 hildako eta 55 zauritu eragin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan. Kontrolak gauez eta seinalerik gabe egiten ziren, eta ondorio dramatikoak eragiten zituzten kontrol horiez nahigabe ohartarazten ez ziren pertsonengan. Beste kasu batzuetan, ez zen kontrolik egon; gauez eta seinalerik jarri gabe, uniformedun agenteek hainbat pertsona hil zituzten tiroz errepide ertzean. Ordena publikoko indarren aurkako atentatuak –gehienak ETAk eginak, eta Komando Autonomo Antikapitalistek ere bai– izan eta minutu gutxira kontrolak presaka ezarri ohi ziren, atentatuen egileak antzeman eta atxilotzeko asmoz. Baina, eraso horiek bereizi gabeak ziren, su-armen bidez, ibilgailuetan zihoazen pertsonen aurka. Eusko Jaurlaritzak 2017an kaleratutako Ahanzturatik ateratzen7 txostenetik hartutako datuak dira horiek. Esan bezala, Itziar Salegik ez du bere burua biktimatzat jotzen: Nik biktima bezala tratatua izatea bakarrik hizkera politikoan, legalean eta judizialean onartzen dut. Ez maila pertsonalean. Ez gara biktimak. Gure historiaren protagonistak gara. Biktimak izatetik biktima-ohiak izatera, eta azkenik erresilienteak izatera pasatu gara... Biktima ez dago gaixorik; sufrimenduz jota dago. Gaixo balego bezala tratatzen zaionean bere egoeraren errudun sentiarazten 6 Dorronsoro, J.A. (ekoizlea) eta Goikoetxea Pérez, A. (zuzendaria) (2018). ¡Peligro! Control de carretera. Euskal Herria: Leizaola Fundazioa. 7 Eusko Jaurlaritza. Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza, (2017). Vitoria-Gasteiz: Ahanzturatik ateratzen.
OROIMEN HISTORIKOAREN, GIZARTEAREN ETA ZINEMAREN ARTEKO HARTU-EMANAK 51. 37-94 or. zaio. Bere baitan zerbait ez egokia gertatzen dela sentitzen du. Baina ez dago gaixorik, sufritu egiten du. Bere egoeraren errudun bakarra biktimarioa da, ez biktima bera. (Salegi, in Dorronsoro eta Goikoetxea Pérez, 2018, 31´42´´). Ildo beretik mintzo da Jaume Peris Blanes ikertzailea (2008), Txileko eta Argentinako diktadurapean atxilotu eta torturatu zituzten pertsonak elkarrizketatu ondoren: La mayoría de ellos, que habían sufrido directamente las más sofisticadas técnicas de la violencia extrema desplegadas por estas dictaduras, rehusaban sin embargo ser categorizados como víctimas. Se trataba, para muchos de ellos, de una categoría que les ubicaba en una posición de pasividad ante los conflictos sociales, restándoles capacidad de agencia y anulando sus elecciones ideológicas y políticas. (Peris Blanes, 2018, 295. or.) Has gaitezen Nazio Batuen Erakundeak (NBE) berak egiten duen definizioarekin. Nazio Batuen Batzar Nagusiak aitortu zuen, 1985eko azaroaren 29ko 40/34 Ebazpenean, munduan milioika pertsonek jasan dituztela "delituen eta botere-abusua dakarten beste ekintza batzuen ondoriozko kalteak", eta "biktima horien eskubideak aitortu ez direla". Hortik abiatuta, NBEk "Delituaren eta botere abusuaren biktimentzako justiziaren oinarrizko Printzipioei buruzko adierazpena" kaleratu zuen. Bere ekarpenik esanguratsuena biktimaren definizioa da, zabala den arren8: estatu kideetan indarrean dagoen zigor-legeria urratzen duten ekintzen edo ez-egiteen ondorioz kalteak jasan dituen pertsona oro biktima da, NBEren definizioaren arabera. Eta zer dira kalteak? Bada, NBEk kalte gisa aipatzen ditu lesio fisikoak edo mentalak, sufrimendu emozionala, galera ekonomikoak edo oinarrizko eskubideen galera nabarmena. Zuzenekoez gain, NBEk zeharkako biktimatzat ere jotzen ditu "biktimarekin harreman estua duten senideak edo pertsonak eta arriskuan zegoen biktimari laguntzeko edo biktimizazioa saihesteko esku hartzean kalteak jasan dituzten pertsonak" 9. Gainera, pertsona bat biktimatzat hartzeko, ez da beharrezkoa kaltea eragin duen pertsona "identifikatu, atxilotu, jazarri edo errudun deklaratu izana". Antzeko definizioa aurki dezakegu Europako legedian ere. Zehazki, 2012ko urriaren 25ean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012/29/EB Zuzentarauan10, delituen biktimen eskubideei, laguntzari eta babesari buruzko gutxieneko arauak ezartzen dituenean, "Arau-hauste penal batek zuzenean eragindako kalte edo galera bat –lesio fisiko edo mentalak, kalte emozionalak edo galera ekonomikoak, bereziki– jasan duen pertsona fisikoa". Hemen ere, biktimaren estatusa onartzeko, ez dute kontuan hartzen arau-hauslea identifikatu, atxilotu, akusatu edo kondenatu duten. Espainiar Estatura etorrita, azken 30 urteetan biktimen eskubideen sorkuntza eta araugarapena aldakorra izan da. 90eko hamarkadan aurrerapauso handiak egin ziren biktimen eskubideen aintzatespenean: izaera orokorrez, indarkeriazko eta sexu-askatasunaren aurkako delituen biktimei laguntzeko 25/1995 Legea onartu zen, bai eta lege hori garatzeko 8 Argituz giza eskubideen aldeko elkartea. (2017). Lasarte-Oria: Memoria partekatu baterantz. 9 Ibidem. 10 Ibidem.
62. HIRUGARREN ATALA 37-94 or. objektiboa edo sistematikoa, sistema ekonomiko edo politikotik eratorria; eta biolentzia sinbolikoa, hau da, munduaren irudikapen, mintzaira eta munduaren interpretazio zehatz baten inposaketa. Horrenbestez, Pollak eta Zizeken bi ekarpenak bat datozela ikus dezakegu; izan ere, guztiz zentzuzkoa da biktimak haserreago egotea entzutea ukatu egin dietenekin –biolentzia sinbolikoa– zuzeneko errepresioa –biolentzia subjektiboa– burutu dietenekin baino, azken batean biak biolentzia izan baitira. 3.2.3. MEMORIA-POLITIKAK DEMOKRAZIA GARAIAN Inoiz erreparaziorik jaso ez duten biktimen aitortza XXI. mendearen hastapenean hasi zen, demokraziak ibilbide ertaina zuela. Trantsiziotik lehen aldiz, zer gogoratu, eta nola, eztabaidatzen hasi zen Estatuan: zer esanahi eman oroimenari eta noraino; nola integratu oraindik baztertuak diren memoriak kultura-oroimenean, nortasun komunitarioa taxutuz. Gogoan behar dugu XX. mendeko azken bi hamarkadetan memoriak berebiziko garrantzia hartu zuela nazioartean, 80ko hamarkadan sortutako justizia trantsizionalak indarra hartu ahala. Justizia trantsizionalak lotura zuzena du oroimen historikoarekin; izan ere, egia, justizia eta erreparazioa bilatzen baititu giza eskubideak sistematikoki urratu diren kasuetan, bai eta berriz ez gertatzeko bermeak eskatu ere (Miranda Bernabé, 2017). Ildo horretan, historia interesengatik ahazteak erantzukizunak saihestea dakar. Legezko prozesuak beharrezkoak dira egonkortze demokratikorako. Espainiak ahanzturaren alde egitea erabaki zuen, eta, ondorioz, duela 40 urte hasi behar zituzten prozesu horiek, gaur hasi dituztenean, eskuineko alderdien oposizioarekin talka egin dute berriro. Beraz, Gerra Zibila indar politikoek beren arteko desadostasunak zuzentzeko eremu berria bihurtu da. Baina, Espainiak badu beste ezaugarri bereizgarri bat memoriak hartu duen garrantzia ulertzeko: belaunaldi-aldaketa. Ikerlari askoren iritziz, aro berri honen gakoa belaunaldi aldaketa da, hau da, gerra bizi izan dutenen bilobak dira gaiari eutsi diotenak (Juliá Díaz, 2003; Aguilar Fernández, 2004; Saz, 2007; Pagès i Blanch, 2015). Belaunaldi horrek ez du harreman zuzenik gerrarekin bere aitona-amonek bezala, eta ez du ere bere gurasoek Trantsizioaren garapenean izan zuten ardura. «Se trata más bien de sujetos que buscan construir el luto de sus ascendentes más cercanos, que establecen un vínculo más afectivo que objetivo con su pasado y que solicitan, por tanto, nuevas formas de acercarse a él, nuevos relatos que den cuenta del ayer que los precede» (Moral, 2012, 182. or.). Belaunaldi horretako historialari, kazetari, politikari, ekintzaile, idazle, zinemagile eta herritar ugarik eginkizun garrantzitsua bete dute gaiari buruzko eztabaida publiko baten sorreran. Hala, belaunaldi gazteenek milurtekoaren hasieran oroitezari aurre egiteko beharra sumatu zuten, eta joera hori ildo bihurtu zen hurrengo urteetan. Asko dira gai hori berreskuratu behar dela uste duten historialariak. Pelai Pagès i Blanchek honako hausnarketa hau egiten du:
64. HIRUGARREN ATALA 37-94 or. "presentables" de la oposición antifranquista» (Yusta Rodrigo, 2011). Ondorioz, Yusta Rodrigoren esanetan oroimen errepublikarra eta antifaxistak esparru familiar eta pribatuan zabaldu behar izan du. Guzti horregatik, 90. hamarkadaren erdialdetik aurrera gaiarekiko interesa handitzen joan zen. Garai hartakoak dira, esaterako, Espainiako Kongresuak diktadura gaitzesteko lehenengo legez ez besteko proposamenak. Hala ere, XXI. mendea izan da gaiari benetako bultzada eman diona. 2000. urtean Oroimen Historikoa Berreskuratzeko Elkartea – gazteleraz, Asociación para la Recuperación de la Memoria Histórica (ARMH)– sortu zuten, Emilio Silvak desagertutako bere aitona bilatzeari ekin ostean. Senidearen gorpuzkia Prianza del Bierzo (León) herrian agertu zen, eta indusketak oihartzun mediatiko ozena izan zuen. Horrek eragin zuen guda eta diktadurako desagertuek inoiz eduki zuten ikusgarritasun publikoa edukitzea, eta, senitartekoren bat desagertua zeukaten hainbat hurbiltzen hasi ziren, bai eta beste hainbeste pertsona laguntza eskaintzeko. Horrela sortu zuten ARMH, eta harrezkero aipatutako elkarteak eztabaida publikoa bideratu du. Hala ere, aipatu beharra dago hori ez dela sortu zuten elkarte bakarra. Urte batzuk lehenago –1997an– Asociación por un Archivo de la Guerra y el Exilio (AGE) elkartea sortu zuten, zeinean helburu nagusia Guda Zibila eta erbeste errepublikarrari buruzko artxiboa sortzea zen, diktaduran ebatzitako epaiak bertan behera utzi eta borrokalari errepublikarrak –1939. etik aurrera borrokatu zutenak barne– omentzea. Euskal Herrian ere hainbat elkarte sortu dira: Ahaztuak 1936-1977, estatu-kolpeak, errepresioak eta erregimen frankistak eragin zituen biktimen aldeko elkartea, 2005ean sortu zuten. Egia argitzea, justizia egitea eta kalte ordainak eskatzen dituzte; Durango 1936 Kultur Elkartea, 2007an sortua: «askatasunaren eta Euskal Herriaren nazio-eskubideen alde faxismoari aurre egin zioten Durangaldeko herritarrei omen egiteko, euren borroka gogorra eta sufrimendu latza ezagutarazteko eta zor zaien ohorea aldarrikatzeko»; Euskal Memoria Fundazioa, 2009an sortua; Berriz 1936 gogoratzen Kultur Elkartea, 2011an sortua; Goldatu, 2011an sortua; Memoriaren Bideak, Francoren esklabuei erreparatzen dien elkartea; Intxorta 1937 Kultur Elkartea, 2005ean sortua; Egiari Zor Fundazioa, 2012an sortua: xede du lan egitea Estatuaren orotariko biolentziak jasan dituzten biktimen eskubideen alde. Horiez gain, beste hamaika elkarte sortu dituzte: Donostiako genozidioa 1936 Biktimen elkartea, Oroituz (Portugalete), Geureak 1936, Oroituz (Andoain), Asociación de Familiares de Fusilados de Deba Goiena (Arrasate), Kattin Txikia (Oiartzun), Andikona (Otxandio)… Elkarte memorialisten artean talkak ere egon dira. Yusta Rodrigok (2011) ohartarazi duenez, batzuek memoriaren berreskurapenaren izaera politikoa irmoki defendatzen duten bitartean, beste batzuek berau ukatzen dute. Ildo horretan, Memoriaren aldeko Foroarentzat19 garrantzitsua da oroimenaren izaera politikoa aldarrikatzea: …los militantes no sólo tienen familia, sino también camaradas o compañeros y una intensa vida social y de lucha. Cuando mueren como consecuencia de su militancia son muertos sociales, no particulares, se transforman en muertos de todos. (Pedreño, 2003) 19 Gazteleraz, Foro por la Memoria. PCEk sustatutako foroa, nahiz eta ildo politiko independentea duela aldarrikatzen duen.
OROIMEN HISTORIKOAREN, GIZARTEAREN ETA ZINEMAREN ARTEKO HARTU-EMANAK 69. 37-94 or. Hala, Memoriaren Lege berriak frankismoaren pean egindako epaiketa sumario guztiak baliogabetzat jotzeko asmoa du33. Hego Euskal Herriko bi erkidegoek zein bere araudia daukate. Euskal Autonomi Erkidegoan Juan José Ibarretxe Lehendakariak 36ko gerran indarrez desagerraraziko pertsonen hilobiak ikertzeko eta aurkitzeko batzordea eratu zuen 2002ko abenduan, Eusko Jaurlaritzak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak elkarlanean jarduteko hitzarmena sinatuz. Hitzarmenean argi geratu zen Gerra Zibilaren ondare historiko dokumentala ere berreskuratzeko premia zegoela. Horretarako, Euskadin Gerra Zibilari buruzko Artxibo Historiko-Dokumentala sortu da, honako eremu hauetan sortutako dokumentazio guztia biltzeko: Gerra Zibilari buruzko lkus-entzunezko Artxiboa; Gerra Zibilari buruzko Artxibo Dokumentala, baita fusilatutako, judizioz kanpo exekutatutako eta desagertutako pertsonen datu-basea ere. Eusko Jaurlaritzak berak aipatzen duenez, zehazki, gerran fusilatu, judizioz kanpo exekutatu edo desagertutakoei buruzko gaiari ekin zitzaion, giza eskubideen urraketarekin loturiko edozein esku-hartzeren zutabeetako bati erantzuna emateko asmoz; zutabe hori egia jakitea da34. Hori horrela, Jaurlaritzak 1.500 baino eskaera gehiagori erantzun die. Gainera, biktimen 450tik gorako lekukotasunak bildu eta digitalizatu ditu, eta horietako 14ren laburpena argitaratu da Eusko Jaurlaritzaren Memoria Historikoaren web orrian. Gaur egun, aipatutako hitzarmenak indarrean darrai. Aurretik, Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaien Sailak –Javier Madrazo buru– 280/2002 Dekretua, 2002ko azaroaren 19koa, onartu zuen. Dekretuak diktaduran zehar kartzelaratutako pertsonei kalteordaina jasotzeko aukera eman zien, baina, 1990eko aurrekontuen legearekin gertatu zen bezala, kartzelaratze hori frogatzen duten dokumentuak biltzeko arazoak izan zituzten errepresaliatuek eta haien oinordekoek; gainera, Jaurlaritzako Gizarte Sailak ez zuen aurrekontu nahikorik izan heldu zitzaizkion eskaera guztiei aurre egiteko (Miranda Bernabé, 2017). Urte bereko abenduaren 10ean Ibarretxe Lehendakariak frankismoaren biktimak aitortzeko adierazpen instituzionala egin zuen, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, hain zuzen. Aurrerantzean, frankismoaren biktimen omenezko eta aitormen publikorako ekitaldi ugarietan hartu du parte Eusko Jaurlaritzak. Handik lau urtetara Jaurlaritzak multzo zabalagora luzatu zuen babesa 22/2006 Dekretuaren bidez. Zehazki, askatasungabetzea jasandako pertsonei, Langile Soldaduen Diziplina Batailoietan egondakoak barne. Urtebetera, Gerra Zibilean eta diktaduran jazarpena edo indarkeria pairatu zutenen eskubideak onartzen eta zabaltzen dituen, eta haien aldeko neurriak ezartzen dituen legea onartu zuten Gasteizen, alegia, 52/2007 Legea, abenduaren 26koa. Oro har, esan daiteke XXI. mendean zehar hainbat eta hainbat neurri –lege, dekretu, agindu, ebazpen– onartu direla EAEn frankismoak eragindako sufrimenduaren egia tps://www.lamoncloa.gob.es/consejodeministros/resumenes/Paginas/2020/150920-cministros.aspx 33 Berria. (2020ko irailak 16). Memoriaren Lege berriak frankismoak egindako epaiketak baliogabetuko ditu. https://www. berria.eus/paperekoa/1876/006/001/2020-09-16/memoriaren-lege-berriak-frankismoak-egindako-epaiketak-baliogabetuko-ditu.htm 34 Lehendakaritza. Aurrekariak legegintzan eta erakundeen jardunean. Eusko Jaurlaritza. http://www.euskadi.eus/aurrekariak/web01-s1lehmem/eu/
70. HIRUGARREN ATALA 37-94 or. jakiteko eta biktimei erreparatzeko. Zalantzarik gabe, jarduerarik garrantzitsuenetarikoa izan da indarrez desagerraraziko gorpuzkien bilaketa. Hori horrela, Araban 20 hobi aurkitu dituzte, Bizkaian 28 eta Gipuzkoan 3235. Horren parean kokatu beharra dago, Eusko Jaurlaritzak eskaturik, osatu den Gerra Zibila eta diktadura goraipatzen duten Euskadiko ikur eta monumentu publikoen katalogoa36. 'Euskadiko Ikur Frankistak Kentzeko Batzorde Teknikoak' hartu zuen beregain eginkizun hori, non katalogoa aztertu ondoren, irizpena egin zuen, eta bertan gomendio sistematizatuak eman zizkien erakunde publikoei, Euskadin diktadura frankistaren ikurrak kentzeko. Dokumentu horiek EAEko udal guztiei bidali zaizkie, gomendioak bete ditzaten. Era berean, altxamenduaren aurka borrokatu zuten gudarien eta Francok eragindako biktimen oroimenean hamaika monumentu ipini dituzte Euskadin barrena: Elgetan, Donostian, Elgoibarren, Artxandan (Bilbo)… Instituzio publikoek ipinitakoez gain, gizarte-eragileek jarritakoak ere aurkitu ditzakegu. 2014an Eusko Jaurlaritzak Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko oinarriak arautu zituen azaroaren 27ko 4/2014 Legearen bidez. Horrela, 2015ean Gogora Institutua eratu zuten Aintzane Ezenarro –Elkarri, Aralar…– zuzendari izendatu zutelarik. «Institutuaren egiteko nagusia memoria kritikoa gorde eta transmititzea da, helburu pedagogiko eta dibulgatzaileekin. Horretarako, memoriaren eta giza eskubideen sustapenaren esparruan lan egiten duten instituzioen eta gizarte-erakundeen jarduera koordinatuko du, eta haien guztien arteko lankidetza sustatuko du, gizartearekin harremanik handiena izateko bidea bermatzeaz gain», dio Gogorak37. Azken ehun urteetan indarkeriak markatutako esperientzia traumatikoen memoria gordetzeko eta transmititzeko eginkizuna du aipatutako institutuak. Beraz, memoria kolektiboa bere osotasunean hartzen du Gogorak, ez soilik guda eta diktadura garaikoa, baizik eta hurbilenekoa ere. Institutuak berak jakinarazten duenez, zazpi eginkizun espezifiko ditu beregain: oroitzapena, kontserbazioa, ikerketa, prestakuntza, parte-hartzea eta hedapena, integrazioa eta kontsulta. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak ikerketak eta argitalpenak sustatu izan ditu azken 15 urteetan, bai berak zuzenean zein Gogora Institutuaren bidez, eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera elkarlanean ere aritu da. Halaber, hainbat erreportaje eta dokumental sustatu ditu telebistan igortzeko edo herritarren hainbat gunetan zabaltzeko, ikerketa honen autorea hainbatetan aritu delarik. Egia da, beraz, Eusko Jaurlaritza lanean ari dela Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsonen bizitzan Gerra Zibilak eta diktadura frankistak izan zituzten ondorioak arindu nahian. Baina horrek ez du esan nahi gabeziarik ez duela. Jesús Mari Zulaikak, esaterako, espetxean izandakoak kontutan ez hartzea aipatzen du (Zulaika in Dorronsoro eta Goikoetxea Pérez, 2019, 26´00´´). Horrez gain, Zulaikak gogoratzen duenez, Ibarretxeren aroan Eusko Jaurlaritzak lehenengo dekretua kaleratu zuen Gerra Zibila abiapuntutzat hartu ondoren, Patxi López Lehendakariak 60. urtean kokatu zuen abiapuntua. Harrezkero, hurrengo 35 Hobien kokapena kontsultatu daitekeen webgunea: http://www.euskadi.eus/web01-s1lehmem/eu/contenidos/informacion/fosas_franquismo_backup/eu_fosas2/index.shtml 36 Memoria Historikoaren Legean aipatzen den errolda egiteari buruzko 28/2011 Legez besteko Proposamenaren bitartez. 37 Gogora. Eginkizunak. http://www.gogora.euskadi.eus/gogora-eginkizunak/aa82-cogogora/eu/
OROIMEN HISTORIKOAREN, GIZARTEAREN ETA ZINEMAREN ARTEKO HARTU-EMANAK 71. 37-94 or. Jaurlaritzak Lópezek ezarritako urtetik abiatzen jarraitu dira dekretuak kaleratzeko). Bestalde, Nafarroak bere araudia garatu du oroimen historikoari dagokionez. Bertako Legebiltzarrak 1936ko estatu-kolpearen ondorioz «fusilatutako herritar nafarrei errekonozimendua eta ordain morala» ematea onartu zuen 2003ko martxoaren 10ean, UPN abstenitu egin zelarik. Nafarroako Legebiltzarraren parte-hartzea lortu zen, hein handi batean, Nafarroako fusilatuen senitartekoen elkarteak eta Alargunen Herria elkarteak egindako ekimenei esker (Miranda Bernabé, 2017). Hala ere, hamar urte igaro behar izan ziren Foru Lege bat onartzeko: 33/2013 Foru Legea, azaroaren 26koa, 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala ematekoa. Hurrengo urtean, memoria historikoari buruzko Koordinazio batzorde teknikoaren osaera zehazten duen Foru Dekretua38 onartu zuten. Batzorde horrek, dagoeneko, Nafarroako 141 herri aztertu eta 460 ikur frankista identifikatu ditu; horietatik, 300 ikurretik gora kendu dituzte jada39. Aitzitik, 2018an Nafarroako Memoria Historikoaren Tokiei buruzko Foru Legea onetsi zen UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta PPNren abstentzioarekin40. Lege honek berebiziko garrantzia aitortzen dio memoria kolektiboari, eta, horrela dio hitzaurreak: Gaur egungo gizarteetan memoria ezinbesteko tresna bilakatu da egiazko bizikidetza justu eta baketsua eraikitzeko bidean aurrera egiteko. Iragan hurbilean demokraziaren kontrako erregimenen indarkeriaren traumak astindu dituen gizarteetan, ahanzturaz eta memoria ezaz jokatzea guztiz bidegabea da biktimekin. Memoria eta gertatutakoaren oroimena dira bide bakarrak traumaz jabetzeko, biktimen minarekin eta egoera bidegabeekin enpatia sentitzeko, biktimen egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea gauzatuko duten politika publikoak garatzeko; horrenbestez, bide horretatik lortuko da egiazko bizikidetza, begirada etorkizunean paratzen duena eta halakorik berriz ez gertatzeko bermeak ezartzeko lanari helduko diona. Izan ere, memoria mota asko daude, dudarik gabe, baina justua izanen bada, kritikoa izan behar du ezinbestez, eta iragana konpromisotik aztertu: konpromisoa giza eskubideekin, pertsonaren duintasunarekin, demokraziarekin, berdintasunarekin, justizia sozialarekin eta askatasunarekin. Memoria indarkeria eta trauma gogoratzetik harago doa; iraganarekin lotutako zerbait baino gehiago da. Memoria, lehenengo eta behin, etorkizunari dagokio, eta, gizarte demokratikoetan, estuki eta fermuki loturik dago bakean eta giza eskubideetan oinarritutako kulturaren sustapenarekin. Memoria ezinbesteko tresna da hainbat balio gizarte osoan sustatu eta hedatzeko, askatasuna, begirunea, tolerantzia, negoziazioa eta akordioa, hain zuzen ere, bai eta horiek hurrengo belaunaldiei transmititzeko ere. Gertatutakoaren memoria transmititzen da artxiboetan gordetako agirien bidez, gertaera haietako protagonista eta lekuko izan zirenen ahotik, eta familien baitan gorde eta helarazten den kontaketan; irudiak, soinu grabaketak eta ikus38 34/2014 Foru Dekretua, martxoaren 26koa, Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoaren osaera zehazten duena. 39 Nafarroako Gobernua. (2019ko otsailaren 18a). 300 ikur frankista eta ohorezko aipamen baino gehiago kendu dituzte Nafarroan. https://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/Sala+de+prensa/Noticias/2019/02/18/Balance+de+retirada+de+- simbologia+franquista.htm 40 Euskalerria irratia. (2018ko abenduaren 20a). Nafarroako Memoria Historikoaren Tokiei buruzko Foru Legea onetsi da. https://euskalerriairratia.eus/nafarroa/1545331856075-nafarroako-memoria-historikoaren-tokiei-buruzko-foru-legea-onetsi-da
72. HIRUGARREN ATALA 37-94 or. entzunezkoak ere transmisio bideak dira. Finean, memoria gureganaino iritsi diren arrastoen bidez transmititzen da. Baina tokiak ere memoriaren transmisiorako bideak dira, gure gizartea bakean eta askatasunez garatzea baldintzatu eta eragotzi zuten gertaera latz eta tragiko haien tokiak alegia: hilobi komunak, non milaka lagun ehortzi bait zituzten, bortxaz desagerrarazi eta hil ondoren; bidegabeki espetxeratu eta errepresaliatutako milaka lagunentzako kartzela eta errepresio tokiak; edo herri-lanak, beren borondatearen kontra lan egitera behartutako presoek eraiki zituztenak, legez eratu eta herritarrek libreki aukeratu zuten Errepublikaren alde egiteagatik zigorra jaso ondoren. Nafarroako Memoria Historikoaren Tokiak dira, izuarekin eta indarkeriarekin lotutako tokiak, zeinetan giza eskubideen era guztietako urraketak egin bait zituzten botere zilegiaren kontra altxatu, eta indarkeriaz baliatu zirenek beren ideiak, ideologia eta proiektu politikoa defendatu eta inposatzeko. Eta Nafarroako Memoria Historikoaren Tokiak dira, halaber, demokrazian bizitako hamarkada hauetan familiek, memoriaren aldeko elkarteek eta zenbait toki entitatek eta erakundek eraikitako oroigarriak. Indarkeria bidegabe eta ezzilegiaren ondorioak pairatu zituzten milaka pertsona haien oroimenez sortutako guneak dira. Memoriaren legatu hori gordetzeko, biktimei ohore egiteko, haien familiei erreparazioa emateko, eta etorkizuneko belaunaldiei bakearen, bizikidetzaren eta errespetuaren balioak transmititzeko asmoz egindako tokiak dira. Ikus daitekeenez, beraz, Foru Legeak gizarte nafartarraren bizikidetzaren erdigunean kokatzen du oroimen historikoa. Zehazkiro, lege honek arestian ikusitako memoria-guneetaz dihardu, Pierre Norak berak definitutakoak, hain justu ere. Alde batetik, biolentzia-guneak definitzen ditu eta, bestetik, sufrimendua pairatutakoei eskainitako oroigarrien esanahiaz mintzatu da. Testuinguru horretan kokatu beharra dago Sanjurjo eta Molaren gorpuzkiak Erorien Monumentuko hobitik kentzea. Horren ostean, Pedro Sánchez Espainiako Presidenteak bide horretan josi zituen begiak Francoren gorpuzkia Madrilgo Erorien Monumentuko hobitik kentzeko. Nafarrora bueltatuz, ikur frankistak kentzeaz gain, EAEn eta Estatuko hainbat tokietan egin bezala, altxatuen aurka borrokatu zuten gudariei eta Francok eragindako biktimei eskainitako oroigarriak ipini dituzte Nafarroa Garaian barrena bai Gobernuak zein gizarteeragileek ere. Era berean, 2000. urtetik aurrera nabarmen igo da frankismoaren biktimen omenezko eta aitormen publikorako ekitaldien kopurua. Bilakaera guztia ikusita, ez dago zalantzarik XXI. mendeak haize freskoa ekarri duela espainiar Estatuan oroimen historikoari berebiziko garrantzia emanez. Ez dirudi Espainiako Trantsizioak Francoren biktimei behar beste arreta eskaini zionik, eta horrenbestez, milurteko berrian biktimen aitortzarako hamaika ekimen burutu izan dira maila guztietan. Aleida Assmanen (2010) ustetan, 1970 eta 1990. artean gizartean emandako aldaketaren adibidea da Espainiakoa, zehazki, gizarte demokratikoek iragan traumatikoei nola egiten dieten aurre erakutsiz. Ahanzturaren politikak desagertu eta oroimen kultura berriak sortu dira. Egia, justizia eta aitorpena da biktimen aldarria. Bada, memoria historikoak badu zeresan handia egia argitu eta aitortzarako. Bi esparru horietan asko aurreratu den arren, justiziaren esparrua askoz ere geldoago doa: Asociación para la Recuperación de la Memoria Histórica (ARMH) elkarteak 2006ko abenduaren 14an Gerra Zibilean eta diktadura garaian izandako 30.000 pertsonen desagerpena salatu zuen Auzitegi Nazionalean. Ondoren, beste
OROIMEN HISTORIKOAREN, GIZARTEAREN ETA ZINEMAREN ARTEKO HARTU-EMANAK 77. 37-94 or. ditu zinemak bere zainetan daraman joerak, iragana konprimitzeko eta gauza itxi batean azaltzeko –azalpen lineal batekin eta gertakizun batzuen interpretazio bakarrarekin–. Hau da, gertakizunen zergatien konplexutasuna alboratzen du filmak, eta, gainera, ez du idatzizko historiak duen zolitasuna, bestelako aukerei ateak itxiz (Rosenstone, 1997). Bi ordutako filmak ez du aukerarik ematen hausnartzeko, egiaztatzeko ezta eztabaidatzeko ere, eta horregatik, historialari askok ez dituzte filmak iturritzat jotzen. Rosenstonek, ordea, nabarmendu du ikerketa historikoak ez duela zertan eztabaidaren beharrik, izan ere, iragana adierazten duten hamaika obra daude zeinetan informazio ugari falta den edota gai problematikoenak isilarazten dituzten gatazkak ez sortzeko eta, hala eta guztiz ere, ez du inork zalantzan ipintzen obra historikoa denik. Esparru horretan eman badaiteke, filmak eztabaidatzeko aukerarik ez emateak ere, ez litzateke oztopo izan beharko historikotzat jotzeko. Ahozko historiaren bidez iraganarekin harreman poetikoa dugun heinean, idatzizko historiak –bereziki azkeneko bi mendeetakoak– mundu lineala eta zientifikoa sortu du (Rosenstone, 1997). Zinemak arau guztiak hautsi ditu historiaren auzian, bere egia eta ziurtasunak azalduz; ikus-entzunezko errealitatetik sortutako egiak dira horiek, hitzekin jaso ezinezkoak. Irudien bidezko historia testu idatzia baino askoz konplexuagoa da, testu soila baino elementu gehiago baititu. Ikus-entzunezko historia zeharo ezberdina da idatzizkoarekin alderatuta, eta bere arauak hautsi ditu, duela mende batzuk idatzizkoak ahozko historiaren arauak hautsi zituen bezala: «Tan diferente que permite aventurar que el cine quizá represente un cambio importante en nuestra manera de reflexionar sobre el pasado» (22. or.). Zentzu horretan, historialariak jakinarazten du idatzizko historiak ere badituela muga asko iragana adierazteko: kontakizun historikoa iraganari zentzua emateko historialariek burututako hasiera eta bukaera duten trama koherenteak dira. Horrenbestez, historialarien kontakizunak «fikzio narratiboak» dira, ez delako iragana bera, baizik eta bere birsorkuntza. Horregatik, historialariaren ikuspuntuak erabat eragiten du errealitate historikoan, diskurtso narratiboan. Eta azkenik, nabarmentzen du hizkera ere ez dela aseptikoa: «(El lenguaje) no puede reflejar el pasado tal y como fue; todo lo contrario, el lenguaje crea, estructura la historia y la imbuye de un significado» (Rosenstone, 1997, 36 or.). Eta ondorio interesgarri batera heltzen da: hizkera eta narrazio-konbentzioek idatzizko historia baldintzatzen duten heinean, genero zinematografikoaren arauek baldintzatzen dute ikus-entzunezko historia: Si aceptamos que las narraciones escritas son «ficciones narrativas», entonces las narraciones visuales deben ser consideradas «ficciones visuales»; es decir, no como espejos del pasado sino como representaciones del mismo. (Rosenstone, 1997, 36 or.) Martínez Gilen (2013) arabera, zinema historiari gero eta fidelagoa da. Zinemak «muga estetiko hutsak» gainditzea lortu du, historia-soziokulturalaren planteamenduei gerturatzeko metodoa garatuz. Hala ere, baieztapen horrek baditu zenbait ñabardura. Hainbat ikerlarik historia eta zinemaren arteko loturaz diharduten arren, badago tartean dagoen hirugarren dimentsioa:
84. HIRUGARREN ATALA 37-94 or. arauak eta dramatikoei lotuta, ikus-entzunezko medioak nola eragiten duen gure iraganarekin dugun harremanaz hausnartzea. 3.3.2. ZINEMA HELBURU POLITIKOEKIN ERABILIA Zinemak duen gaitasuna ikusirik, memoria historikoaren kudeatzaileek asko estimatzen duten erreminta da. XX. mendean zehar, filmaren bitartez erregimen politiko ezberdinak ikus-entzulea konbentzitzen saiatu dira euren sistema eta bizimodua hoberena zela. Agintariek zinema ulertzen dute kultura igortzeko bide gisa, horregatik, euren mezuekin bat egiten duten filmak sustatzen dituzte (Barrachina, 1997), hots, euren mezua igortzeko erabiltzen dute zinema. Aurretiaz aipatu bezala, memoria ofizialak badu oztopo garrantzitsu bat: sinesgarritasun falta. Horregatik, agintariek beste bide batzuk bilatzen dituzte mezu ofiziala gizartean barneratzeko eta, horretarako, zinema oso erabilgarria izan daiteke. Bere eragin sozial masiboari esker, lehen mailako igorle ideologikoa da zinema. Alde arrazionalari baino, emozioei heltzen dio, eta gainera, interesaren arabera errealitatea aldatzen du, ideologikoki diskurtso itxia eskaintzen du, eta, ikus-entzulea jasotzen ari den dramarekin identifikatzea ahalbidetzen du (Pelaz eta Tomasoni, 2011). Azken finean, filmak iraganaren ikuspuntu zehatza edota hausnarketa jakina eskaintzen du. Zinemaren indarra azaltzeko, Sánchez-Bioscak beste elementu garrantzitsu bat nabarmentzen du: irudia. Irudiek nahikoa plastikotasun daukate sinboloetan bihurtzeko, gizarteetako memoria zehazteko, eta, kontaketaren laguntzarekin, errepresentazio memoristikoan bilakatzeko: «No en vano el término imagen tiene la doble acepción de imagen mental y soporte material» (SánchezBiosca, 2006, 25. or.). Susan Sontagen esanetan, oroitzea irudi bat gogora ekarri ahal izatea da, istorio bat gogoratzea baino. Eta ondokoa gaineratzen du ere: «Las fotografías que todos reconocemos son en la actualidad parte constitutiva de lo que la sociedad ha elegido para reflexionar o declara que ha elegido para reflexionar» (Sontag, 2004, 99. or.). Beraz, Gernikako bonbardaketa bezalako irudiek memoria sortzen dute guregan, eta memoria zehatza, gainera, azken finean irudi horiek kontaketa jakin bat daukatelako narrazioa sinplifikatuz: konplexutasunez beteriko biren arteko guda izan arren, antagonista beti izango da bando nazionala, bera baita Gernika bonbardatzen duena –kasu honetan, Kondor legioa–, eta bertako biztanlegoa beti izango da erresistentzia. Horrela, zinemak memoriari irudiak eransten dizkio, zeinean bisuala izanik, frogagarritzat eta zalantzarik gabekotzat jotzen ditugun. Hala ere, Sánchez-Bioscak ohartzen duenez, irudi eta kontaketa guztiek ez dute arrakasta edukiko; denak ez dira gure buruan itsatsiko, hautaketa naturala baitago. Ikerlari horren arabera, toki pribilegiatu batean dago zinema, dokumentalak barne, bere izaeran baitago irudien bidez kontakizun bat eratzea. Horri gehitu behar diogu aiurri zabala eta masiboa duela, eta hartzailea edonor izan daitekeela; publikoak ez du
OROIMEN HISTORIKOAREN, GIZARTEAREN ETA ZINEMAREN ARTEKO HARTU-EMANAK 87. 37-94 or. dago diktadura garaiko filmak eta egungoek zeharo ezberdinak direla mezuaren aldetik. Horregatik, garrantzitsua da ikustea espainiar Estatuan gaiari buruz egindako zinemak eduki duen bilakaera XXI. mendekoa aztertu ahal izateko. Barrenetxeak (2012) hiru memoria ezberdin sailkatzen ditu aro politikoaren arabera: frankismoan emandako memoria ofiziala, Trantsizioko oroigarria, eta gaur egungo memoria ordaingarria. Gauzak horrela, hasieratik zinemaren botereaz aski jabetuta zeuden frankistak. 3.3.3.1. Memoria historikoari buruzko fikziozko zinema diktaduran Guda hasi bezain laster bi aldeek bideoz grabatu zuten arerioaren doilorkeria, hala nola norberaren abileziak helburu propagandistikoekin50. Ordutik aurrera, gerraren interpretazio eta errepresentazioak interes berezia piztu du. Falangek oso ondo ulertu zuen hori, horregatik hasieratik hasi zen filmak ekoizten nazio identitatea eraikitzeko (Recalde Iglesias, 2015). Gerra bukatu eta gutxira, erregimenak adierazpen-baliabideak arautzen zituen erregulazio zehatza ezarri zuen bere helburu politikoen mesedera. Borroka amaitu zen egun beretik –1939ko apirilaren 1etik– 1975eko azaroaren 20ra arte erregimenak zentsuratzeko kontrolmekanismoak ezarri zituen51. Hori da, hain justu ere, diktadurak zinemaren sustaketarako eduki zuen ezaugarririk nagusiena. Horren lekuko, legean «ekonomia nazionalarentzat oinarrizko industria» bezala aitortzea zinema52. Arauak adierazten digu erregimenak zinemari aitortzen zion garrantzia. Barrachinak dioen moduan, diktaduraren lehenengo urteetan atal administratibo ezberdinek gidatzen zuten industria zinematografikoa: Industria eta Merkataritza Ministerioa, Ogasun Ministerioa, Gobernuko Presidentzia, FET de las JONS Herri Hezkuntzako Presidentziaordea, Hezkuntza Ministerioa… Guzti horrek, eskuduntzen inguruko gatazka ugari eragin zuen administrazioen artean, eta horrenbestez, ez zen inoiz politika zinematografiko arrazionala eta eraginkorra garatu. Hiru zentsore mota ezarri ziren: zentsore morala, Elizak kontrolatuta; zentsore politikoa eta kulturala, Falangeren baitan; eta zentsore militarra, armadaren esku (Recalde Iglesias, 2015). Gatazkak ez ziren bakarrik burokratikoak izan, baizik eta boterea eskuratzeko borrokak ere eman ziren mugimendu frankistaren barnean. Recalde Iglesiasek azaltzen duen moduan, hasiera hasieratik Eliza katolikoa eta Falange norgehiagoka izan ziren hezkuntza eta kulturari zegozkien esparruak kontrolpean edukitzeko. Diktaduraren lehenengo 50 Bertan aurkitu daiteke gaiari buruzko filmografía: Martínez, E., Sánchez, S. eta Peralta Ferreyra, I. La Guerra Civil española en el cine. http://www.uhu.es/cine.educacion/cineyeducacion/historia_guerracivil.htm 51 Diktaduratik aurrera ere zentsuratzen jarraitu zuten. 52 "Ley de Ordenación y Defensa de la Industria Nacional de 24 de noviembre de 1939" eta "Decreto-Ley de 25 de enero de 1946".
88. HIRUGARREN ATALA 37-94 or. urteetan Francok Falangeri botere esanguratsua eman bazion ere, II. Mundu Gudaren osteko nazioarteko egoerak hori aldatzera behartu zion Elizaren mesederako. Aldaketa hori zentsura eta propagandan nabaritu zen. Esaterako, Falangek nagusitasuna zuenean Carmen, la de Triana (Florián Rey, 1938) edota El barbero de Sevilla (Benito Perojo, 1938) bezalako filmak ekoiztu zituzten, zeinean lehenengoan desiratutako emakumea zen protagonista eta bigarrenean bikote-ezkonduen irudi hutsala ematen zen (Recalde Iglesias, 2015). Jakina, mezu horiek ez dute inola ere bat egiten Elizak sustatu nahi zuen jarrerarekin. Gainera, alderik esanguratsuena da urte horietako zineman ez zela osagai erlijiosorik azaltzen – bai, ordea, autoritatearekiko azpiratzea–. Recalde Iglesiasen arabera, II. Errepublikako zinemaren oinordetza zuzena da hori. Are gehiago, bere aburuz, garai horretako zine frankistak amankomuneko puntu asko eduki zuen II. Errepublikako zinemarekin, nahiz eta oldartuen aldekoak izan. Kontuan izan behar dugu zinegile gehienak aurreko arotik zetozela, eta alde askotan, antzeko filmak egiten jarraitu zutela. Ondoren, sexu desioa eta giro inmoralak desagertzen joan ziren apurka-apurka. 1945. urtean zinematografia Elizaren esku gelditu zen guztiz. Diktadura garaian ekoiztu ziren filmek Estatu Berriaren oinarriak sendotzea zuten helburua. Horren baitan, memoria kolektiboa lantzen zuten filmak ere ekoiztu ziren, autore batzuek gurutzada-zinema deitu dutena. Lehenengo urteetan filmek Franco goraipatu eta garaitu zein garaileak seinalatzea zuten helburu (Del Valle; Coscia eta Fernández, 2015). Garaituak gorriak edota komunistak ziren; frankistak ordea, benetako espainolak. Mezua argia zen: guda beharrezkoa zen Espainia salbatzeko. Espainia zintzoaren irudia igortzen zuten zeinean atzerritar eta gorriek bortxatu zuten iskanbila iraultzaileekin. Pelikuletan arerioa herrikidetzat ez hartzea ez zen kasualitatea, baizik eta eskuinak gerra aurretik hartutako estrategia politikoa errepublikarrei mespretxua egiteko. 1934an ezkertiarrek Urri Gorria gisa ezaguna den iraultzaren harira, eskuinak sobietarren aginduz aberri espainolaren aurkako ekintzatzat hartu zuen, ongia eta gaizkiaren arteko bereizketa eginez euren interesen arabera: ongia aberri espainola eta kristautasuna litzateke; gaizkia, aldiz, gorriak lirateke (Calero, 1985, 165-167. or.). Bada, diktaduran bereizketa hori arlo guztietan mantendu zen erregimenaren oinarriak indartzeko; zineman ere bai, noski. Gurutzada-zinema antzera ezagutzen den film ugari ekoiztu zituzten: Harka (Carlos Arévalo, 1941), El crucero de Baleares (Enrique del Campo, 1941), Escuadrilla (Antonio Fernández-Román, 1941), Raza (José Luis Sáenz de Heredia, 1941), Porque te vi llorar (Juan de Orduña, 1941), ¡A mí la legión! (Juan de Orduña, 1942), Rojo y negro (Carlos Arévalo, 1942), El santuario no se rinde (Arturo Ruiz Castillo, 1949), edota Cerca del Cielo (Mariano Pombo eta Domingo Viladomat, 1951). Inguru zinematografikoan adiskidetzearen aldeko saiakera gutxi eta txikiak egin arren (Barrenetxea, 2012), frankismoak ezin zezakeen argitaratzen utzi bere autoritatea zalantzan ipintzen zuen ezer. Ondorioz, gerran Gobernuari leial mantendu zirenei ez zitzaien adierazpenik egiten gerraosteko zineman, eta aipatzekotan, kutsu negatiboa ematen zitzaien beti. Barrenetxeak Raza eta Cerca del cielo filmak ipintzen ditu adibide gisa, zeinean gorriak hilketa masiboak egiten zituzten bihotz gabekoak diren, kriminal hutsak. Gerrak gizartean eduki zuen eragina islatzen zen bertan, nahiz eta, Barrenetxeak dioen moduan,
OROIMEN HISTORIKOAREN, GIZARTEAREN ETA ZINEMAREN ARTEKO HARTU-EMANAK 89. 37-94 or. partziala eta desitxuratua izan. Protagonistak, aldiz, Espainia eta Kristautasunaren alde borrokatzen duten heroi adoretsu eta indartsuak dira53. Momentu horretan gertatzen ari zen krudeltasuna estaltzen zuten film hauek, gogoan eduki behar baitugu Francoren diktaduraren lehenengo urteetan kontzentrazio-esparruak, exekuzioak –judizialak ala ez–, edota espetxe-zigor luzeen ezarpenak bezalako jarduera biolentoak eguneroko kontuak zirela, eta oro har, errepresioa oso bortitza zela. Errepublika garaia ere jorratu zuten hainbat filmetan. Bertan, biolentzia eta kaosa islatu zuten, elizen suteak, errepresioa eta egoera iluna. Urteak pasa ahala, gerrari buruzko filmak desagertzen joan ziren. Jada, filmetako protagonistak ez ziren militar adoretsuak, baizik eta hiritar arruntak. Behingoz, guda atzean utzi beharra zegoen, eta aro berri horretan familia-nukleoa eta balore tradizionalak goraipatzea zen xedea (Del Valle; Coscia eta Fernández, 2015). Barrenetxeak adierazten duenez, adiskidetzea lantzen zuten filmak gerra bukatu eta askoz beranduago heldu ziren, zehazki, Tierra de todos (Antonio Isasi-Isasmendi, 1961) eta El amor del capitán Brandon (Jaime de Armiñán, 1974) filmekin batera. Haatik, ikuspegi faltsu batetik jorratu zen adiskidetzea, egiatan, galtzaileek euren errua onartzen baitzuten eta ondoren barkatuak ziren. Jadanik, garai horretarako ikuspuntu politikoetatik aldendu ziren gidoilariak, eta memoria historikoari buruzko filmek ikuspuntu guztiz morala zeukaten. Sistema protekzionistak 60. hamarkadara arte iraun zuen, eta, horrenbestez, Estatuko zinema ikus-entzuleen baitan egon beharrean instituzioen menpe zegoen (Viadero Carral, 2015). Ezinezkoa zen, beraz, Estatuaren –kasu horretan, Eliza– norabidetik pitin bat mugitzea. Viadero Carralek adierazten duen moduan, 1962an, aldaketa esanguratsua eman zen, hain zuzen, García Escudero Zinematografiaren Zuzendari Orokorra izendatu zutenean. Ordutik aurrera ikus-entzulegoari garrantzi gehiago eman zioten, diru-laguntzak horren arabera eskainiz. Horrek Estatuko zineman eragin zuzena eduki zuen, memoria historikoa lantzen zutenak barne. Estatuko Nagusiari, politika nazionalari edota Elizari kritikak egitea guztiz debekatuta zegoen arren, ikuspegi tematikoan hainbat askatasun onartu ziren. 3.3.3.2. Memoria historikoari buruzko fikziozko zinema Trantsizioan Trantsizioarekin batera ekoizpen zinematografiko berriak heldu ziren. Aurretiaz ikusi bezala, aldaketa politiko garrantzitsua ematen denean, iraganaren berrikusketa egin ohi da. 53 Badaude zenbait desberdinasun Raza eta Cerca del cielo filmen artean, bada, lehenengoan kristautasunari erreferentzia handiegirik egiten ez den bitartean, bigarrenean erreferentzia zuzena egiten zaio. Horren arrazoia hamar urteren aldearekin ekoiztu zirela da, eta lehenengoan Falange nagusi zelarik, eta bigarrenean, Eliza (Recalde Iglesias, 2015).
94. HIRUGARREN ATALA 37-94 or. honetako filmen ekoizpen kopurua. Lehen azaldu bezala, horren arrazoia gobernu aldaketa da. José Luis Rodríguez Zapaterok (PSOE) Memoria Historikoaren Legea sustatu eta aurrera eraman zuen, aurrekontuak horri bideratuz, tartean, memoria historikoa lantzen zuten ekoizpen kulturalei56. Baina hauteskundeak galdu ostean, Mariano Rajoy (PP) bihurtu zen Espainiako presidente berria aurrekontu horiek erabat murriztuz, izan ere, Alderdi Popularra ez baitzegoen lege horrekin ados57. Horrenbestez, azken milurtekoaren lehenengo hamarkadetan Erllek aipatutako memoria sortzeko baldintzak Espainian bete zirela ohartu gaitezke. Alde batetik, gaia pil-pilean zegoen gizartean eta iraganaren interpretazioari buruzko eztabaida publikoa esparru askotara hedatu zen. Eta bestetik, ekoiztutako filmek jarraikortasuna daukate eta, euren arteko interakzioa eman da. Gure iraganari buruzko zinemari dagokionez, 90. hamarkadaren erdialdean espainiar Estatuan fikzio historizista gailendu bazen ere, milurteko berrian biopic eta dokumentalak nagusitu dira (Moral, 2012): Memorias de una guerrillera. Los niños de la guerra (Jaime Camino, 2001), La historia de Remedios Montero (Pau Vergara, 2007), Death en el Valle (Christina María Hardt, 2005), Que mi nombre no se borre de la historia (Verónica Vigil eta José María Almela, 2004)... Fikziozko zinema egiten jarraitu da, bai eta kopuruan handitu ere, baina, zine faktikoaren gorakada sekulakoa izan da. Zine mota horretan, testigantza izan da jaun eta jabe. Egia esan, espainiar Estatuko publikoak ez du lehentasunik eduki Gerra Zibilari buruzko filmekiko, ez diktadura garaian, ezta demokrazia garaian ere (Pelaz eta Tomasoni, 2011). Baliteke horren arrazoia esperientzia kolektibo hura mingotsa izatea edota bakoitzak bere iritzia edukitzea aldez aurretik. Maila profesional eta kritika espezializatuan, aldiz, guztiz ezberdina da errealitatea. Natalia Andres del Pozok (2011) adierazi duen bezala, memoria historikoari buruzko pelikula ugari saritu dituzte zinema jaialdi eta ekitaldietan. 56 Gogoratu, agintariek bestelako bideak bilatzen dituztela mezu ofiziala gizartean barneratzeko, zinema oso erabilgarria izan daitekeelarik. 57 Hala ere, kontuan hartu beharreko bestelako arrazoiak ere egon ziren Rajoyk aipatutako aurrekontuak murrizteko. Nagusiena, 2008an espainiar Estatua astindutako krisi latza.
BIZIPEN-ERA: SILENCIO ROTO (MONTXO ARMENDARIZ, 2001) 99. 97-143 or. Ildo politiko ezberdinetako militanteez gain, makia batez ere ideologia zehatzik gabeko pertsonek osatu zuten. Gerra amaitu eta berehala, mendira alde egin zuten hainbatek, armak entregatzea ez baitzen aukera beraientzat. Lehen urteetan ez zeukaten apenas antolaketarik, baina, denbora igaro ahala, erresistentziak indar gehiago lortu zuen, hain justu ere, erregimen berri itogarriaz nazkatuta, ideologia zehatzik gabeko jendea mendira alde egiten hasi zenean. Une horretan gerrilla osatu eta iheslariei kutsu ideologikoa eman zitzaien (Tobella, 1982), batez ere PCEren presentzia nabarmenagatik; CNTk edo sozialistek ez zuten ia agerrarik izan, are gutxiago, abertzaleek. Ikerlariek frogatu duten moduan, oso baldintza kaxkarretan biziraun zuen gerrillak: penintsulan barrena zeudenak, guztiz isolatuta; Pirinioetan ezarrita zeuden makiak baldintza hobeagoetan, baina, naziek Frantzia okupatu zutenean, hauek ere isolatuta geldituko ziren bi erregimenen artean. Horregatik, herritarren laguntza funtsezkoa izan zen gerrillariak mendian bizirauteko. Lotura horiek mendian ezkutatutako miliziano errepublikanoei ematen zieten babesa, beren ideologiari baino gehiago, anaitasunari eta elkartasunari zor zitzaien. Asko izan ziren makiei laguntza eskaini zieten emakumeak. Hori dela eta, espainiar Estatuan ez zen bereizketarik egin emakume bat atxilotzen zutenean eta, atxilotu, fusilatu edo erbesteratutako gizonezko senitarteko arrisku berak zituen. Senide edo lagun militanteak izate hutsagatik, justizia frankistaren pisu osoa erortzen zen haiengan eta, Guardia Zibilari gerrillari-talderen bat ihes egiten zionean, kolektibo horrek ondorioak ordaintzen zituen (Pociello Sampériz, 2013, 76. or.). Emakume horiek kopla-buru bihurtu ziren, eta atxilotuak, torturatuak, bortxatuak eta hilak izan ziren frankismoaren aurkako gerrillarekin lotura izateagatik. Kasu batzuetan, indarkeria fisikoa eta psikologikoa haurrekin ere erabiltzen zen. Frantzian ere nazien aurka erresistentzia antolatu zuten, eta oso ondo etorri zitzaien Espainiatik etorritako esperientziadun gerrillariak: gerrilari hauek hegoaldeko askapenean betekizun berezia eduki zuten –Okzitaniako Tolosa, Marseilla edota Bordele– (Apaolaza Ávila, 2001). Kantauri Itsasoko eta Pirinioetako maki askok nazien aurka borrokatu zuten Frantzian, irabaziz gero aliatuek Francoren aurka egingo zutelakoan. 6.000 errepublikar inguru nazien aurkako "Résistance"-an hil ziren (Ortiz, 2010). Aliatuak garaile atera arren, beren esperantza ez zen inoiz gauzatu. Behin, Frantzia askatu ondoren, gerrillari gehienak Tolosan bildu ziren, hiriari "espainiar Errepublika Gorria" deituz. Jesús Monzón Reparaz Iruñeako seme eta PCEko buruzagia izan zen arduradun nagusia mugaz bestaldean zegoen gerrillaren antolaketan. Era berean, ez da kasualitatea aliatuen garaipena somatzen hasi zenean 1944an, makia momenturik indartsuenean ibiltzea Espainiako erregimenaren aurka. Garai horretan eman zen makiaren benetako antolaketa; ordura arte, makia baino, iheslari talde ezberdinetaz hitz egiten dute ikerlari askok. Makiaren eginkizunaz bi ikuspegi zeharo ezberdinak zeukaten buruzagiek: alde batetik, bazeuden PCEko koadrorik hoberenak Espainian ezkutuan sartzearen aldekoak, bertan sakabanaturik zeuden makiekin komiteak sortu eta erasoak antolatzeko. Bestalde, Espainian trumilka sartzearen aldekoak ere bazeuden; horien helburua, poliki poliki, lurraldeak askatzea zen, garaipenez garaipen, erregimenarekin erabateko konfrontazioa sortuz. Francok lurralde askatuen kontra erabiliko zuen indarkeriaren aurrean, aliatuek
100. LAUGARREN ATALA: FILM ANALISIA 97-143 or. makiari lagunduko ziotela uste zuten. Gainera, batean zein bestean, Estatu osoan herria Francoren aurka altxatuko zelaren itxaropena zeukaten (Martínez de Baños Carrillo, 2007). Testuinguru horretan, Normandiako lehorreratzea eta lau hilabetera, eta mundu-gerra jada erabakita zegoela, makiak ekintzarik esanguratsuena gauzatu zuen, hots, Aran bailarako okupazioa –Espainiako Errekonkista–. Pirinioetan makiak jarduera gutxi izan bazuen ere, erregimenak bazekien hortik etorri zitekeela eraso bortitzena –akaso aliatuen aldetik–. Horregatik, militar eta guardia zibil andana bidali zituen inguru horretara. 1944ko urriaren 19an milaka (4.000-7.000) makik Aran bailarako (Katalunia) zati handi bat okupatu zuten. Santiago Carrillo bera hara joan zen Moskutik, erasoaldia lehen eskutik ezagutu nahian. Monzónek paper garrantzitsua bete zuen ekintza horretan, esan bezala, bera baitzen erresistentzia antifrankistaren arduraduna Frantzian. Iruindarra guztiz konbentzituta zegoen Espainian sartu eta lurralde batean Errepublika ezarriz gero, matxinada emango zela Estatu osoan. Horri jarraiki, armak hartu eta muga zeharkatu zuten milaka lagunek Francoren aurka. Hartmut Heinek esaten duen bezala, Monzón eta bere taldeak adituak ziren mitoak eraikitzen, ondoren errealitate utopikoa zela aitortu dutenak (Serrano, 2001). Aran bailarako okupazioak lehentasuna bazuen ere, Pirinioetako puntu ezberdinetan –Canfranc, Puerto de Urdiceto eta Pinetako arana– erasoak egin zituzten, erregimenari nahasmena sortu nahian, baita Euskal Herrian ere; zehazki, Orreagan, Erronkariko bailaran eta Gipuzkoa eta Iparralderen arteko mugan. Guardia Zibilak eta Armadak erraz egin zieten aurre. Katalunian, aldiz, segurtasun indarrek ez zuten horren erraz izan. Makiaren helburua bertan Errepublika txiki bat ezartzea zen, baina ez zuen inoiz bertako hiriburu Vielhan sartzea lortu. Erasoaldiak astebete baino gutxiago iraun zuen, eta azken gerrillariek urriaren 24an muga zeharkatu zuten. Porrota bikoitza izan zen: ez zuten Errepublika txikia ezarri eta, herria ez zen Francoren aurka oldartu. Ez zen hori gertatu, ezta gutxiagorik ere. Datuen arabera, makiak 588 baja sufritu zuen: 129 hildako, 241 zauritu eta 218 preso. Horietatik asko ondoren fusilatuak izan ziren Zaragozan –eta beste toki batzuetan– Gerra Kontseiluak egin ostean. Frankisten artean 248 baja izan ziren, horietatik 32 hildako. Porrot honen gakoa antolaketa eza eta gerrillarien nahasmena izan zela nabarmendu dute ikerlariek. Gainera, Santiago Carrillok ez zuen ekintza horrekin guztiz bat egiten eta egoeraren berri izateko 204. Dibisioko buru Vicente López Tovarrekin hitz egin ostean berehala agindu zien gerrillariei Frantziara itzultzeko. Monzónek eta beste hainbatek ez zuten Carrilloren agindua bete eta, espainiar Estatuko mendilerroetan zeuden gerrillariekin batu ziren. PCEko barne antolaketan, aldaketa sakonak burutu ziren Aran bailarako erasoaldiaren ondorioz: funtsean, Carrillok botere handiagoa bereganatu zuen alderdian, eta gainera, Frantziako erresistentziaren –eta horrenbestez, Espainiakoarena ere– arduradun nagusia bihurtu zen Monzónen ordez. Kontran, iruindarra eta bere jarraitzaileak alderdiko botere-karguetatik baztertuak izan ziren. Are gehiago, agente komunistek Monzónen hainbat jarraitzaile akabatu zituzten PCEko zuzendaritzaren aginduak betez: Gabriel León Trilla 1945eko irailaren 6an Madrilen; Alberto Pérez Ayala urte bereko urriaren 15ean Madrilen; Pere Canals Fratziara igaro bezain laster…
BIZIPEN-ERA: SILENCIO ROTO (MONTXO ARMENDARIZ, 2001) 101. 97-143 or. Baina, nazioartean ere aldaketa sakonak gertatu ziren: II. Mundu Guda bukatu eta gutxira Gerra Hotza hasi zen, mundua bi bloke nagusitan banatuz: alde batetik, Sobietar Batasuna eta bere periferiako herriak, eta bestetik, mendebaldeko potentzia demokratikokapitalistak. Beraz, faxismoak etsai izateari utzi eta komunismoa bihurtu zen mendebaldeko arerio berria. Logika berri horretatik abiatuta, aliatuek ez zuten inoiz Espainia erasotu, erresistentziaren esperantza poliki-poliki zapuztuz. 1947an, AEBek Francoren erregimenari zigor gehiago ipintzearen kontra egin zuten Nazio Batuen Erakundean (NBE). Lau hilabete beranduago, Frantziak Espainiarako mugak berzabaldu zituen. 1949. urtearen hasieran Francok lehenengo kreditua lortu zuen banku iparramerikar baten eskutik. Koreako gerrak eztanda egin – Gerra Hotzaren lehenengo konfrontazio zuzena– eta gutxira, 1950. eko azaroaren 4an Nazio Batuen Batzar Nagusiak Espainia erakundearen barnean sartzea erabaki zuen AEBen babesarekin eta Erresuma Batua eta Frantziaren abstentzioei esker. 1953an Francoren erregimenak eta AEBek hitzarmen garrantzitsu bat sinatu zuten: Madrilgo Itunak. Hitzarmenean, bi aldeek hiru kontu akordatu zituzten: AEBek gerra materiala eskainiko zioten Espainiari; AEBek diruz lagunduko zuten Espainia kredituen bidez; eta, armada iparramerikarrak hainbat base militar ezarriko zituen Espainian. Gerra Hotzari begira, AEBentzat oso estrategikoa zen Espainiako kokapena. Horrela, Europan zeukan atzeguardia bihurtu zen Espainia: Gibraltarreko Itsasartea, Mediterraneo itsasoa eta Ozeano Atlantikoa lotzen dituen itsasartea kontrolpean zuen, eta gainera, Kanariar Uharteen bidez Afrikako mendebaldea ere menderatzen zuen. Horrenbestez, Francoren erregimena isolatuta egoteari utzi eta nazioartea zabaltzen joan zen. Prozesu horri laguntzeko, askotan aipatu bezala, erregimenak itxura aldatu zuen. Zalantzarik gabe, mundu mailako blokeen arteko borrokak erresistentzia antifrankista ahuldu zuen erabat. Nazioarteak jokatutakoaren antzera jokatu zuen PCEk: alde batean utzi zituen gerrillariak, mendietako txokoetan guztiz baztertuak. Orduan, gerrillariek frankismoari aurre egiteari utzi behar izan zioten eta, bizirik irautea bihurtu zen helburu bakarra. Horiek direla eta, 40. hamarkadaren bukaeran gerrillarien kopurua etengabe murrizten joan zen. Bizirik zirauten makiak Frantziara ihes egiten hasi ziren, nahiz eta gehienak bidean gelditu. 50. hamarkadan zehar gelditzen ziren gerrillari eskasen egoera guztiz tamalgarria zen. Makia azkenetan zegoen. Azken gerrillariak 60. hamarkadan akabatu zituzten (Roldán Larreta, 2008). Quico Sabaté –CNTko militantea 1960.ean Katalunian tirokatua–, Ramón Vila Capdevila "Caracremada" –1963an hilda, Katalunian baita– eta José Castro Veiga "Piloto"ren –1965eko martxoan Galizian hilda– heriotzek ezarri zuten makiaren akabera. Bukatu zen Francoren aurkako erresistentzia armatua. Badago makiaren gainbehera eragin zuen hirugarren funtsezko arrazoi bat: errepresioa. Beste behin ere, erregimenaren biolentzia bidegabeaz aritu behar gara Espainiako historia hurbilaren bilakaera ulertzeko. Arestian aipatu bezala, makiak oso baldintza kaxkarrean bizi ziren, izan ere, mendiko bakardadeak zail egiten zuen bizitza. Sasiartean zeuden gerrillariek arropa eta janaria behar zuten urte osoan zehar bizirauteko, eta, herritarren laguntza erabakigarria izan zen. Maiz, iheslariak herrietara jaisten ziren janaria eta arropa lortzeko; beste batzuetan, ordea, herritarrak beraiek ziren mendira igotzen zirenak
102. LAUGARREN ATALA: FILM ANALISIA 97-143 or. makiei janzki eta bazkak emateko. Gainera, baliabideak eskaintzeaz gain, informazioaren banatzaileak ere bihurtu ziren laguntzaile horiek, nolabait, bitartekariak bihurtuz. Gerra Zibila amaitu bezain pronto, militarrek eta batez ere, guardia zibilek, iheslarien aurka uxaldi sutsuak antolatu zituzten. Uxaldiak, baina, alferrikakoak ziren: oso gutxitan lortu zuten iheslariak harrapatzea. Toki batera heltzen zirenerako, gerrillariak dagoeneko alde eginda zeuden. Baina, 40. hamarkadako erdialdean erregimenak estrategia aldatu zuen uxaldien porrotaz zein herritarrek gerrillariei eskainitako laguntzaz jakitunik. Oraingoan, iheslarien aurka zuzenean jo beharrean, zeharka jokatzen hasi zen, senitarte eta bizilagunak erreprimituz. Behin betiko kolpea izan zen hura; izuaren hirurtekoa (1947-1949) hasi zen: iheslarien senide eta lagunak errepresio bortitz horren kate-maila ahulena bihurtu ziren. 1947.eko apirilaren 18an Francoren Gobernuak Bidelapurreria eta Terrorismoaren legea kaleratu zuen. Francok ez zuen onartu gerrillaririk zegoenik, baizik eta lapur eta gaizkileak. Lege horrek gaizkileen aurkako errepresio-neurri bereziak iragarri zituen, besteak beste, heriotza-zigorra. Ohikoa bihurtu zen toki estrategikoetan kontrolak izatea, polizia sekretua mendian gora eta behera ibiltzea edota guardia zibilak sasiartean ezkutaturik aurkitzea. Neurri horiek gerrillariak zein laguntzaileak harrapatzera bideratuak zeuden. Eta horrela egin zuen erregimenak laguntzaile-sarearen aurka; herritar andana atxilotuak, jipoituak, torturatuak eta fusilatuak izan ziren. Denbora gutxian, kolaboratzailerik gabe gelditu zen makia. Are gehiago, laguntzaileek askotan gerrillariak saldu zituzten errepresioaren eraginez. Beldur zen jendea. Errepresioaren eta Gerra Hotzaren eraginez makiaren akabera heldu zen. Europako estatu demokratikoek ez zuten deusik egin demokraziaren alde borrokatzeagatik makiek pairatu zuten sarraskia eteteko. Are gehiago, guztiz isolaturik utzi zieten, ez baitzieten inolako laguntzarik eskaini: ez armarik, ez bazkarik, ezta ihesbiderik ere. Diktaduran zehar makiari buruzko hainbat film estreinatu ziren, gerrillaren irudia guztiz desitxuratua eskainiz, noski: propaganda ofizialaren arabera, terrorismo-ekintzak egiten zituzten bidelapur komunistak ziren makiak. Garai horretakoa dira, adibidez, La patrulla (Pedro Lazaga, 1954), Dos caminos (Arturo Ruiz Castillo, 1954), La ciudad perdida (Rafael Torrecilla, 1954), Torrepartida (Pedro Lazaga eta Adolfo Marsillach, 1956), La paz empieza nunca (León Klimovsky, 1960), El espíritu de la colmena (Víctor Erice, 1973), Casa Manchada (José Antonio Nieves Conde, 1975) eta El ladrido (Pedro Lazaga, 1977). Franco hil ondoren, makien borroka urrunegi geratu zen herrialdea berreraikitzen ari ziren ikus-entzule belaunaldi berrientzat. Hori dela eta, nahiz eta zenbait saiakera bakan egin fenomeno haren oroimen historikoa berreskuratzeko, ez du guztiz kausitu pantaila handian. Bultzada erabakigarria eman zen garai hartan: frankismoak bahitutako oroimen historikoa berreskuratzeko beharraren poderioz, film ugariren bidez iraganera itzuli ziren, historia manipulatu gabeko irakurketa baten bila. Zer esanik ez dago, zine-zuzendariek makiari buruz ordura arte inoiz eman gabeko irudia ematen hasi zirela. Are gehiago, kulturaekoizpenaren zati handi bat makiei eskaini zitzaien (Ryan, 2014, 341. or.). Bi aro bereiztu daitezke, ekoiztu ziren garaiari erreparatuz (Martínez Álvarez, 2012). Lehenengoan, Los días del pasado (Mario Camus, 1978), El corazón del bosque (Manuel Gutiérrez Aragón, 1979), Luna
104. LAUGARREN ATALA: FILM ANALISIA 97-143 or. TVE eta Canal+ telebista kateek, Alta Vista Filmsek, Tequila Gangek, Mediak, Nafarroako Gobernuak eta ICAAk lagundu dute film honen ekoizpenean. Juan Ramón Montxo Armendariz Barrios (Olleta, Leotz, 1949) elektronikako irakaslea izan zen Iruñeko Institutu Politeknikoan. 1975ean, Txiki eta Otaegi euskal ekintzaileen exekuzioaren aurkako protesta batean, Armendariz atxilotu eta torturatua izan zen. Askatu ostean irakaskuntza uztea erabaki zuen, zineman bakarrik aritzeko. Bere jarrera politiko desafiatzaileak, zazpigarren artearekiko mirespen sakonarekin batera, Euskal Zinegile Elkartea izeneko euskal zinemagile gazteen elkartera erakarri zuen. Aipatutako taldearekin batera, lehen dokumentalak egin zituen: La danza de lo gracioso (1979) eta Paisaje (1980). 1979tik aurrera zinema dokumentalean interesatu zen zenbait film labur eginez. Bere lehen film luzeak, Tasio (1984), Nafarroako nekazari baten bizitza osoa deskribatzen zuen, zeinean bere dokumentaletan erabilitako teknika eta estiloak mantendu zituen. Hurrengo filma, 27 horas (1986), Donostiako bi drogazale gazteren finalaren kronika da. Horri esker, Zilarrezko Maskorra eskuratu zuen Donostian, eta lau urte geroago Zinemaldiko Urrezko golardoa, Las cartas de Alou (1990) pelikularekin. Jarraieran, Historias del Kronen (1994) eta Secretos del corazón (1997) filmak zuzendu zituen. Aipatzekoa da, azken horrek Berlingo Zinemaldian europar film onenaren saria eta hainbat Goya irabazi zituela. Gainera, Armendariz 1998an Zinematografiako Sari Nazionala izan zen. Silencio rotoren ostean, La guerrilla de la memoria (2001) eta Escenario móvil (2004) dokumentalak zuzendu zituen. Obaba (2005) eta No tengas miedo (2011) dira bere azken film luzeak. 4.2. EMAKUME ERREPRESALIATUEN IKUSGARRITASUNA Silencio roto hilketa, zalantza, itxaropen faltsu, garaipen eta porrotez beteta dago, baita hausnarketa sakonaz ere. Horregatik, makiaren ikusmoldea aldatu egiten da gertaeren arabera: hasieran heroiak diren arren, filmak aurrera egin ahala, desmitifikatu egiten da haien heroitasuna. Modu gordinean hasten da Silencio roto: ikus-entzuleak paisaia menditsuko plano orokor batzuk ikusten ditu atzetik txori batzuen kanta entzuten duen bitartean, baina, berehala tiro baten hotsak hausten du isilunea: Silencio roto. Pelikularen izenburuak indarkeriari erreferentzia zuzena egiten dio. Tiro horien nondik norakoak handik gutxira ikusten ditu ikus-entzuleak, izan ere, guardia zibilek maki baten hilotza dakarte herrira zaldiaren gainean. Herriko emakumeak plazan biltzen dira guardiak gorpua estalgabetu arte itxaroten, biktima pertsona maitea den zehazteko. Iglesiasek (2007, 158. or.) adierazten duen bezala, sekuentzia horretan hildakoak ez du garrantzia handirik –ez dakigu ezta nor
BIZIPEN-ERA: SILENCIO ROTO (MONTXO ARMENDARIZ, 2001) 107. 97-143 or. du. Urte luzez mendian isilpean egon ondoren, euren oihua ozen entzun dadin gerrillariak herriguneetara bueltatzen dira. Eta, hirugarrenik, Silencio roto tituluak filmak jorratzen duen beste ardatz nagusi bati aipamen egiten dio: salaketei. Delazio horrek puskatzen du isiltasuna. Hau da, izenburua filmak lantzen dituen hiru gairen argibidea da: indarkeria, erresistentzia eta salaketak. Armendariz gerraostean izandako gertaerak kontatzen saiatu da galtzaileen eta emakumeen ikuspegitik, eta zehatzago, Lucíaren ikuspegitik. Horretarako, zuzendariak makiak zituen bitartekarien bidez eusten dio gaiari, hau da, mendiko gerrillariek herrietan zituzten laguntzaileak dira protagonista nagusiak. Armendarizek omenaldia egiten die erregimen frankistaren aurkako erresistentziaren parte izan ziren ahaztutako pertsona guztiei. Hala, 1944ko udazkenean, Pirinioetako herri batera itzultzen da 21 urteko Lucía (Lucía Jimenez), Espainiako hiriburutik ihesi. Haurtzaroan bertan bizi izan zen Madrilera amarekin alde egin aurretik –aita, ordea, bando nazionalak hil zuen gerran–. Baina, Lucíaz gain, beste hainbat emakumek paper garrantzitsua betetzen dute: ahotsen aniztasun horri esker, gerraostean emakumeak herrian nola bizi ziren adierazpena lortzeko. Han, protagonista nagusia izeba Teresaren (Mercedes Sampietro) etxera doa bizitzera, hura Cosme (Pepo Oliva) izeneko gerra-zaurituarekin ezkonduta dagoelarik. Cosmek altxatutako bandoan borrokatu zuen, horregatik, Guardia Zibileko sarjentuak aintzat hartzen du. Gerra aspalditik bukatuta, bakea ezarrita zegoela uste du Lucíak, baina, herri txiki horretan bestelako errealitate batekin egiten du topo: oraindik badago Francoren aurka borrokatzen dirautenak mendian ezkutaturik. Lucía izebaren bentan lan egiten hasten da. Han, haurtzaroko lagunekin aurkitzen da, horien artean, Manuelekin (Juan Diego Botto). Manuel errementari gazte eta lotsatia da, eta Gerra Zibil bortitzaren ondoren, makiei laguntzen die. Lucía berehala erakarrita sentitzen da Manuelengatik, bai bere irribarreagatik zein bere izaeragatik ere. Maitasun-istorio horren bidez, argumentuak bertako biztanleen eta Guardia Zibilaren arteko norgehiagoka aurkezten du, Francoren erregimenaren gehiegikeriak salatuz eta makiak diktaduraren aurkako erresistentzian duen garrantzia erakutsiz. Silencio rotok narratiba tradizionalagoa, indartsuagoa eta linealagoa proposatzen du –ondo definitutako hasiera eta amaierarekin–, eta egoera zein gatazka argiak aurkezten ditu (Kloss Hypólito, 2013, 123 or.). Egoera eta gatazka horietan, pertsonaien arteko maitasun-istorioak aitzakia gisa balio du 1940ko hamarkadan Espainian gai historikoei eta politikoei ekiteko. Hiritik etorri berria den neskak miresten du bizitza arriskatuz euren ideien alde borrokan jarraitzen duten gizonen balioa. Manuel mutil-lagunarekin duen harremanaren bidez, erresistentzia antifrankistaren alderdi garrantzitsu bat erakusten du zuzendariak: laguntzaileen (edo loturen) betekizun garrantzitsua. Manuelek mendira ihes egitea erabakitzen du atxilotzear dagoenean eta, Lucíak orduan ezagutuko du mendiak ezkutatzen duen errealitate gordina. Era berean, herriko kale bakartietan errepresio politikoa, isiltasuna, izua eta beldurra baino ez du aurkituko. Sufrimendua gorabehera, Manuelekiko grinak ilusioari eta itxaropenari bizirik iraunarazten dio, egunen batean garai hobeak eta zoriontsuagoak iritsiko direla amets eginez. Gerra, beraz, ez da oraindik
108. LAUGARREN ATALA: FILM ANALISIA 97-143 or. amaitu, eta urrats horretan, batez ere armak utzi nahi ez dituztenen familiei, emakumeei eta haurrei eragiten die. Makiak herria hartzea lortzen badu ere, gutxi dirau bertan, izan ere, agintari frankistek Guardia Zibilez betetzen dute ingurua euren justizia berehala berrezartzeko. Frankistek herria berreskuratu eta gutxira, zigor bortitzak ezartzen hasten dira. Lehenik eta behin, salatariak bilatzen dituzte, eta, horiek salaketekin hasi bezain laster, torturak eta exekuzioak datoz erregimen frankistaren aldetik. Tartean, Lucíak eta Manuelek maitasun-istorioa sendotzen jarraitzen dute eta, neska haurdun gelditzen da. Haatik, hori ez da Armendarizek erakusten duen biolentzia bakarra. Makiaren biolentzia bi eratan azaltzen du: alde batetik, guardia zibilen eta salatarien hilketen bitartez; bestetik, ordea, leialtasunik ez duten makien exekuzioekin. Modu horretan, zuzendariak sufrimenduaren zabalera osoa agerian uzten du. Filmak argumentu nagusi bat eta gai zehatz bat jorratzen ditu, alegia, gerrillari antifrankisten borroka iparraldeko mendietan, 1944 eta 1948 bitartean, baina, duela gutxira arte ikusezinak izan direnek kontatuta: itxaroten, laguntzen, beldurra jasaten eta sufritzen zuten emakume horiek. Alabaina, istorioan parte hartzen duten pertsonaia guztien egiazkotasunetik abiatzen den zinema-egitura batean oinarritzen da argumentua. Horrenbestez, bigarren mailako argumentu horiek dira, hain zuzen ere, aberastasuna eta egia ematen diotenak film honi. Errealista izan nahi duen ekoizpena da, baina zinemakonbentzio estandarretan kodetutako nobela batez bustita dago, gerrako melodrama gisa. Hori dela eta, argumentuaren garapenak –hau da, eszenak eta sekuentziak– eta pertsonaien arteko elkarrizketek gidatzen dituzte filmaren pasarte garrantzitsuenak (Kloss Hypólito, 2013, 123 or.). Hainbat autorek bat egiten dute filmak ikuspuntu ezkertiarra duelako adierazpenarekin (Montiel, 2001). Armendarizek azaldu du filma emakumeen ikuspegitik jorratzea askoz ere aberatsagoa egin duela istorioa: Al escribir la historia de Silencio roto, me interesé por los personajes femeninos porque, después de leer mucho, concluí que eran los más indefensos dentro de aquel mundo que yo quería contar, y me posibilitaban contar una historia mucho más rica que la que me ofrecía por ejemplo, un guerrillero. (Armendariz in Rodríguez, 2007, 90. or.) Era berean, zuzendariak hiria eta landaren arteko talka adierazten du. Ez da Armendarizek horrelako gatazka erakusten duen lehenengo aldia. 1997an, Secretos del corazón filmean antzeko gatazka azaldu zuen zeinean Iruñea eta landa arteko liskarra errepresentatu zuen. Zuzendariak korapilo konplexu hori egitura zehatz baten bidez aurkeztea erabaki du: heldutasun prozesu baten bidez, egitura simetrikoaren bidez, hiru zatikako banaketaren bidez eta istorio biribilaren bidez:
118. LAUGARREN ATALA: FILM ANALISIA 97-143 or. Don Hilariok Lucía laguntzen du filmak planteatzen duen itxaropenaren hausnarketan. Itxaropena da Silencio roton gailentzen den mezua. Protagonista guztiek azaltzen dute modu batean zein bestean horren inguruko mezua. Eta, itxaropenari lotuta, ilusioa ere jorratzen da; batak bestearekin lotura zuzena du derrigorrez. Esperantzarik gabe, ez dago ilusiorik; eta, ilusiorik gabe, nekez eduki daiteke esperantzarik. Itxaropen nabarmenena da Errepublikaren berrezarpena eta frankisten porrota. Protagonista nagusi gehienak ez dira batere ondo bizi: gorritzat markatuta, gosez eta beldurrez bizi dira. Baina, errepresio bortitza jasan arren, itxaropena daukate. Behingoz egoera tamalgarri hura aldatuko den esperantza. Baina, urteak igarotzen direnean, protagonista gehienek itxaropena guztiz galtzen dute. Filmaren bukaeran, Lucía da esperantza zantzu txiki bat mantenduko duena, Genarori bere semearen eskutitzak bidaliz. Filmak bide ezberdinetatik igortzen du esperantza, baina, badago nabarmentzekoak diren bi rol, alegia, Don Hilariorena eta Geranorena. Bi pertsonaia horiek dira itxaropenaren adierazle nagusiak film osoan zehar: lehenengoak, itxaropena sortzen du; bigarrenak, ordea, itxaropena dauka eta ez du inoiz galduko. Genaroren semea, Miguel, gerran hil zuten arren, berak uste du bizirik dirauela, Frantzian nazien aurka borrokatzen, bere eskutitzak jasotzen jarraitzen baitu. Benetan, Don Hilario da mezu horiek idazten dituena, eta oro har, ohar guztiak itxaropentsuak dira: naziak akabatzen daudela, laster bukatuko dela II. Mundu Guda eta horren ostean aliatuek Espainia faxismotik askatuko dutela; berehala gurasoen etxera itzuliko dela baina lehenago injustiziari aurre egin behar diola etab. Erresistentziaren garrantziari buruzko mezuak makien irudikapenaren gakoak dira. «Injustiziarekin eta zapalketarekin amaitzea» eta «mundu hobea izan dezagun borrokatzea» adierazpenek gerrillarien –eta Don Hilarioren– idealismoa adierazten dute. Genarok ez du inoiz itxaropen hura galtzen, eta horri esker, makiari laguntza eskaintzen dio. Don Hilarioren eginkizuna erresistentziari ilusioa ematea da. Herrialdea frankisten hatzaparretatik askatzeko borrokan ari direnen itxaropenari eustea da, eta horretarako, erresistentzia eta parekotasunaren idealei heltzen dio behin eta berriz. Beranduago, Lucíak irakasle ohiari aitortzen dio gerrillarietaz gogaituta dagoela, eta horrek erantzuten dio pertsonak okertu daitezkeela, baina, garrantzitsuena defendatzen diren ideiak direla. Beranduago, Manuelek ere bide beretik jotzen du: «Cometemos errores pero hay que seguir». Funtsean, Genaroren gutunak itxaropenaren sinbolo dira, haren funtzioa ilusioa mantentzea baita. Montxo Armendarizen aukera estetikoa da, nahi diren irudikapenen osagarri gisa erabiltzen baititu. «Tratase de uma opção estética de Montxo Armendáriz ao utilizálas como complemento para as representações desejadas» (Kloss Hypólito, 2013, 135. or.). Ez da kasualitatea, beraz, Don Hilario akatzen dutenean, itxaropena sortzearen eginkizuna Lucíak hartzea eta, Genarori idaztea semearen eskutitzak. Finean, protagonistak Don Hilariok hartutako konpromezuari eusten dio. Esan bezala, bigarren laguntzailea Manuel da. Beregandik ere gauzak ikasten ditu, batik bat, injustiziari aurre egiteko zeozer gin behar dela; ezin daitezkela gauzak dauden moduan utzi. Beraz, Manuel parte-hartze aktibo baten adierazpena da. Hala ere, Manuelek ez du itsuki parte-hartzen, baizik eta bere zuzentasunaz sakonean hausnartzen du. Horri buruzko
BIZIPEN-ERA: SILENCIO ROTO (MONTXO ARMENDARIZ, 2001) 121. 97-143 or. adierazten da. Horregatik, hain zuzen ere, filmaren amaieran Lucíaren hiru gidariak bata bestearen atzean hiltzen dituzte. Lucíak ez du euren beharrik, ikasi baitu ikasi beharrekoa: sentimendua –Teresa–, itxaropena –Don Hilario– eta parte-hartzearen –Manuel– garrantzia. Eta, beraz, protagonista heldutasun politiko, moral eta sentimentalera heltzen denean, ezohiko mundua uzten du, herriko atalasea kontrako norabidean zeharkatuz, eta, ohiko mundura itzultzen da, baina, guztiz eraldatuta. Lucía jazoagoa bueltatzen da hirira. 4.4. EGITURA SIMETRIKOA Silencio rotok egitura guztiz simetrikoa du. Filmaren erdian –00:54:20 minutuan– badago gertakizun bat filma bitan banatzen duena, alegia, tenienteak gerrillaria tiroz hiltzen duenean herriko plazan. Hori da ikusten den zuzeneko lehenengo hilketa. Ordura arte, filma itxaropenaren bidetik doa, baina, hortik aurrera, beherakada dator, etsipena. Alabaina, simetria ez da soilik narrazioaren egiturari mugatzen, baizik eta badaude bestelako simetriak ere. Nabariena, gerrillarien eta frankisten arteko halako simetria bat dagoela, zeinean ez den erabateko zintzorik ezta gaiztorik ere. Zuzendariak jakinarazi gura du gauzak ez direla horren zuriak ala beltzak. Autore askok (Aguado, 2012, 168. or.; Montiel, 2001, 56. or…) bat egin dute adieraziz Armendarizek erakutsi nahi izan duela frankistek zein matxinoek finean modu berean jokatzen zutela, eta horregatik, Lucía aldentzen doala gerrillatik. Bigarren baieztapena horrela bada ere, ezin daiteke gauza bera esan lehenengo baieztapenaz. Biolentziak aurpegi anitzak ditu eta, zuzendariak hori erakutsi nahi izan du. Horregatik filma ez da erortzen figura absolutuetan zeinean pertsonaia onak, oso onak diren, eta gaiztoak, oso gaiztoak. Alde onekoak ere badu bere alde txarra. Armendariz alde batean kokatzen da argi eta garbi, baina, bien arteko paralelotasuna ere egiten du. Halere, frankistak ez bezala, gerrillariak biolentziaren erabileraren zilegitasunaz sakonean aritzen dira. Horixe da paralelotasunean dagoen ezberdintasuna. Zer den justua eta zer ez. Frankistek, ez dute zalantzarik: ahalik eta errepresio basatiena da erabili beharrekoa. Bi aldeen arteko alde handiena da makiak epaiketen bidez zigorrak ezartzen duela; frankistek, ostera, gaztiguak tokiko agintariaren nahiera egiten dira, eta, berehala gainera. Matíasek Cosme hil nahi du ororen gainetik frankisten kolaboratzailea izateagatik. Hala ere, ñabardura txikia egin beharra dago, gogoratuz Matías mendira joatearen arrazoia Cosmerekin izandako liskarra dela. Beraz, nahiz eta Matíasek frankisten kolaboratzaile batentzako zigor gisa makillatzen duen, benetan arrazoi pertsonala dago horren atzean: aiherra. Don Hilariok, aldiz, ez du horrelako zigorrik nahi, eta, bere printzipioekiko leial mantentzen da; Matias koinatuak eta Manuel ilobak ez bezala, ez du indarkeria gustuko eta armak hartzeari uko egiten dio. Jarrera hori bere nortasunarekin bat egiten du: bera maisua da, hau da, alfabetatutako gizon bat, bere lagunak ez bezala. Horregatik, Lucíaren erreferentzia politiko eta intelektual handia da. Bidezkoa zer den auzi hori ez da soilik erresistentzian ematen, alde frankistan ere ematen baita. Erresistentzian ez bezala, kasu horretan, modu aktiboan parte hartzen ez
BIZIPEN-ERA: SILENCIO ROTO (MONTXO ARMENDARIZ, 2001) 125. 97-143 or. blasfema saihestea du helburu, inguruan ezegokiren bat egon daitekeelako, Sebasi gertatu bezala. Horrela, Manuel seguruago sentitzen da eta inguruan nor ote dagoen ez du arduratu behar. Artzainak tabernan kartetan jolasten dagoenean, ordea, biraoa esan eta sarjentuak zigortzen du. Beraz, Manuelen trikimailuak beldurra adierazten du. Ez dago adierazpen askatasunik, ezta erlijio askatasunik ere. Balore tradizional eta katolikoak jarraitzen ez dituena zigortua da. Arrazoi berdinagatik, herri osoa mesetara doa igandean, nahiz eta fededuna ez izan (26. irudia). Errepresaliarik jaso nahi ez bada mesetara joan beharra dago, are gehiago, Lola eta Rosario bezalako familia markatuetan. Eszena horrek zein Sebas zigortzen duten sekuentziak erregimenak erlijio-balore kontserbadoreak defendatzen dituela ere erakusten dute. Devenyk (2008, 48. or.) dioen moduan, makiak herria hartzen duen unea sinbolismoz beteriko eszenaren bidez adierazten da: elizan guardia zibilak elizabestia kantatzen dauden bitartean, gerrillariek eteten dituzte. 26. irudia Bada, segurtasunik gabe, hori lortzen saiatuko dira pertsonaia guztiak: Manuelek eta Matíasek, adibidez, mendira jotzen dute ihesean bertan seguruago baitaude5. Don Hilariok urteak igaro behar ditu Teresaren etxeko atikoan ezkutaturik. Lucía hirira bueltatzen da bere alabari babesa eskaintzeko. Antoniok kaboa hiltzen du gerrillariak harrapatuak izan ez daitezen. Cosmek erresistentziaren loturak salatzen ditu, gerran elbarrituta utzi eta orain mehatxatu berri dioten «sasikume» horiekin bukatzeko. Teresa, ez dakizkien arrazoiengatik, Cosme frankistarekin ezkontzen da Don Hilario errepublikarrarekin ezkondu beharrean, nahiz eta irakasle ohiarekin harreman sendoagoak dituen. Erresistentzia antifrankista eta bere ingurukoak dira, batez ere, segurtasunik ez dutenak, baina, frankistak ere, ez daude babesean guztiz. Hortxe dago simetria. Bat-batean, gerrillariek ezustean harrapatzen dituzte frankistak herriko kontrola bereganatuz. Sarjentua momentuan exekutatzen dute. Cosme bera, ez dago salbu bere etxean eta, aukerarik 5 Hala eta guztiz ere, lehenengoak atxilotua bukatzen du eta, bigarrena bere kideengatik hilik.
126. LAUGARREN ATALA: FILM ANALISIA 97-143 or. onenean, hil ala biziko epaiketa burutuko diote frankisten kolaboratzaile izateagatik. Geroago, Guardia Zibilak herria berreskuratzen duenean, gerrillariek kaboa hiltzen dute mendian guardia egiten zuen bitartean. Salataria ere, bere autoan hilik agertuko da. Salatariak, salaketak eta ondorioak dira, hain zuzen ere, filmaren harri triangeluarra. Ikus-entzunezkoaren hasieran, Manuel salatua da eta mendira ihes egin behar du. Hala, zuzendariak aurkezten du garai horretan oso ohikoa zen salatariaren figura. Salataria edonor izan daiteke, babes ezaren sentipena ikus-entzuleari helaraziz. Cosmez gain, Alfredo, idazkariaren semea da horren adierazpide nagusia. Filmaren hasieran, erraz nabari dezakegu pertsonaia nagusiak harekiko mesfidatiak direla. Filmaren erdialdean agertzen da horren erantzuna: Guardia Zibilak herria berreskuratu bezain laster, tenienteak gerrillarien laguntzaileak salatzea eskatzen die herritarrei ordainsaria eskainiz, eta, idazkariaren semeak makiaren loturak seinalatzen ditu zalantzarik gabe. Tenienteak jakinarazten du gerrillariei laguntzea «aberriari egindako delitua» dela, baina, Guardia Zibilarekin lan egiten dutenek saria jasoko dutela. Guardiak estrategia bera erabiltzen du Don Hilario, Teresa eta Lucía atxilotzen dituenean. Kolaboratzaileen izenak ematen badituzte epai onberoagoa eskaintzen die, eta, laguntzen ez badute, «erabili nahi ez dituen» beste prozedura batzuk erabiltzeko mehatxua egiten die, torturatutako makien oihuak entzuten diren bitartean. Hala, Alfredoren salaketak Rosariok bere buruaz beste egitea eragiten du, eta era berean, bere aurkako atentatua dakar. Ekintza soil batek –salaketak– heriotza bana eragiten du bando bakoitzean, Rosario eta Alfredorena. Hori baino lehen, zehazki, gerrillariak herrira jaisten direnean, Alfredoren jarreran urduritasuna eta ezinegona antzeman daiteke bentara doanean bikarbonatoa erostera. Bera salataria izanik, gerrillarien artean ez da seguru sentitzen. Gerra horretan bi aldeek erabilitako estrategia da arerioaren kolaboratzaileak akabatzea. Eta nortzuk ziren kolaboratzaileak? Herritarrak. Batzuk, Guardia Zibilaren salatariak ziren, eta beste batzuk, ordea, makien loturak. Berriro ere, zuzendariak simetriarekin jolasten du. Rosario babesgabeko emakumearen irudia da. Senarra eta semea ihes eginda, berak ordaindu behar ditu guardia zibilen patuak. Horregatik, pertsonaia horrek tristura transmititzen du momentu oro. Segurtasun eza da bere buruaz beste egitea motibatzen duena. Rosario ez dago inoiz salbu eta beldurrez bizi da. Hori nabaritu daiteke bere senarra Matíasek dionean herri erdia eskarmentatu beharra dagoela ezin baitira onartu txibatoak eta kolaboratzaileak. Rosariok horrek ekarri ditzakeen ondorioez dihardu: Rosario: «Para vosotros es fácil dar escarmientos: los dais y desaparecéis. ¿Y nosotras qué? ¿Qué va a ser de nosotras cuando os vayáis?» Rosarioren adierazpenak Teresak Lucíari menditik itzultzen denean igortzen dion ondorioa indartzen du: «¿Por qué siempre sufren las mujeres más?». Oro har, emakumeak dira, hain zuzen ere, herrian gelditzen direnak gizonezkoek mendiak eskaintzen duen babesera ihes
130. LAUGARREN ATALA: FILM ANALISIA 97-143 or. Horrenbestez, Solek ere sufritzen du, hain zuzen ere, guardia zibil batekin ezkonduta egoteagatik herritarrek bakartzen dutelako. Armendarizek, gainera, esplizituki adierazten du bere bakardadea pertsonaia horri ´Soledad´ deituz. Herrikideen sinpatia lortu nahian, bere leialtasuna hausten du Solek Lucíari abisua emanez Manuel atxilotzeko agindua igorri dutela. Horrek zuzendariak bilatzen dituen kontrapisu finak sortzeko balio du, hots, oreka sinboliko-emozionalak (Barrenetxea Marañón, 2015, 79 or.). Soleri gertatu bezala, gizateriak bultzatzen ditu pertsonaia nagusiak film osoan zehar, elkarren arteko harremanak aldatuz. Soleren sufrimendua, ordea, ez da bertara mugatzen: Guardia Zibilaren errepresioak ere hunkitu eta mina sorrarazten dio. Basakeriaren lekuko bilakatzen da. Egoerarik gordinena exekuzio bat zuzenean ikusten duenean pairatzen du (29. irudia), baina, beste hainbat jazoera bortitzak ere ikusten ditu: Rosaríok bere buruaz beste egiten duenean beste behin torturatua izan ez dadin (30. irudia), Juan haurrak (Andoni Erburu) egunero bere aitarentzako hobia zulatzera behartzen dutenean… Halaber, bere sufrimendua punturik gorenera heltzen da makiek bere senarra, Tomás, mendian hiltzen dutenean (31. irudia). Bitartean, Solek eta Lucíak harreman berezia garatzen dute. Bakoitzaren posizionamendutik, bien arteko begirunea antzeman daiteke. Armendarizek posizionamendua pertsonaien kokapenaren bitartez adierazten du begiradak elkar gurutzatzen dituztenean. Film osoan zehar Sole goikaldean dago leihoaren atzean beti, Lucía lurrean dagoen bitartean: Solek altueratik etxean babestuta ikusten du errealitate gordina, ez baitio zuzenean eragiten; Lucíari, aldiz, zuzenean eragiten dio, eta, horregatik dago lurrean. Halaber, filmaren bukaeran makiek Soleren senarra hiltzen dute; horregatik, Sole lurrera jaisten da, errepresioak berau ere kolpatu baitu. Bi pertsonaia horiek begiradak elkar gurutzatzen 29. irudia 30. irudia 31. irudia 27. irudia 28. irudia
BIZIPEN-ERA: SILENCIO ROTO (MONTXO ARMENDARIZ, 2001) 131. 97-143 or. dituzten bakoitzean, plano kontrapikatu baten bidez ikusten dugu Sole, sekula ez plano arrunt batetik (32, 33 eta 34. irudiak), Lucía plano arrunt eta pikatutik –plano subjektiboa, Soleren ikuspuntutik hartuta– ikusten duen heinean (35, 36, 37 eta 38. irudiak). Amaieran aldiz, parez pare daude emakume biak: Sole lurrera jaitsi da eta bi pertsonaiek guztiz bat egiten dute errealitate berdinean, ñabardura batekin: oraingoan Lucía da etxe barruan babesturik dagoena (39 eta 40. irudiak). Finean, Teresak momentu batean adierazten duen moduan, alde bateko zein besteko emakumeak dira sufritzen dutenak: «¿Por qué siempre nos toca sufrir a nosotras?». 34. irudia 35. irudia 36. irudia 37. irudia 32. irudia 33. irudia
132. LAUGARREN ATALA: FILM ANALISIA 97-143 or. Filmaren lehenengo atalean gertatzen dena bere kontrapisua dauka filmaren bigarren atalean. Hori da zuzendariak bilatzen duen beste simetria. Ikusi dugu nola Lucíak eta Solek bi topaketa dituzten tabernan, zeinean lehenengo ataleko elkarretaratzean Lucíak begirunea eskaintzen dion bitartean, bigarrenean ez dion horrelakorik erakusten. Bada, egitura berdintsuak aurkitu daitezke beste hainbatetan. Esaterako, Lucía birritan doa Genarorengana, atal bakoitzen behin. Lehenengoan, neskatilak gutun itxaropentsua irakurtzen dio agureari; bigarren atalean, ostera, ez dago gutunik dagoeneko. Don Hilario errepublikarra eta Cosme frankista ere pertsonaia simetrikoak dira: biak maite dute emakume berbera. Ikusi dugu ere Antonio eta tenienteak pertsonaia simetrikoak direla. Alabaina, Antoniok beste pertsonaia simetrikoa du: tenientearen aurrekoa, sarjentua: biak dira indar batzuen buru eta, badago eszena bat zuzenean talka egiten dutena. Gerrillariak elizan sartzen direnean, zuzendariak esplizituki parez-pare ipintzen ditu bi agintariak, bata ezkerrean eta bestea eskuinean (41. irudia). 41. irudia Simetria ez da soilik pertsonaia ezberdinen artean ematen, baizik eta pertsonaia berean ere nabarmendu daiteke. Horren adibide argia Lola da. Lehenengo atalean eta bigarrenean pertsonaia zeharo ezberdina da bera. Manuelen arrebak ibilbide luzea burutzen du: gerrillarien lotura izatetik filmaren amaieran erregimena onartzera heltzen da –ikus- 38. irudia 39. irudia 40. irudia
BIZIPEN-ERA: SILENCIO ROTO (MONTXO ARMENDARIZ, 2001) 133. 97-143 or. entzunezkoan guztiz argitzen ez bada ere, frankisten salataria bihurtzen da–. Beraz, publikoaren ezustean, Lola Guardia Zibilaren salataria bihurtzen da filmaren azken pasartean. Ordurako, Lola gaixoa guztiz aldatuta dago. Don Hilariok Lucíari ohartarazten dio Sebasen hilketatik aurrera neska hori ez dela pertsona bera. Zeharo etsituta, Lolarentzat erresistentzia hilik dago. Segituan bere jarrera aldaketari buruzko azalpenak ematen ditu: berak, bizirik jarraitu gura du, besterik ez. Ez du bere burua kakatitzat hartzen. Hau da, Don Hilario eta Teresa salatzen ditu babes bila. Daukan segurtasun ezarekin ez du luze iraungo, horregatik, salatari bilakatzen da. Bukatzeko, Paco saltzaileak ere simetria du lehenengo eta bigarren atalean. Bere lehenengo agerpenean gurdi batekin saltzen ikusten zaio (42. irudia); bigarrenean, aldiz, kamioia erabiltzen du eta, askoz ere merkatu-gai gehiago eskaintzen du (43. irudia). 4.5. HIRU ZATIKAKO BANAKETA Bi atal simetrikoetan antolatua egoteaz gain, filmak badu hirugarren ezaugarri estruktural bat: hiru zatitan banatuta dago. Filmean hiru garai espezifiko zehazten dira, oso markatuak eta euren artean zeharo ezberdinak: 1944ko udazkena, 1946ko uda eta, 1948ko negua. Lehenengo garaian, erresistentziaren aurkezpena egiten da; bigarrenean, aldiz, ilusioa eta esperantza gailentzen da, zehazki, gerrillariek menditik jaitsi eta herria hartzen dutenean; eta, hirugarren garaian, guztiz etsituta daude pertsonaiak eta, gerrillarien borroka benetako oposizioa egiteko baino, euren biziraupena bermatzeko da. Montielen ustez (2001, 57. or.), ez du zentzu zinematografiko handirik garai bakoitzeko paisaiaren argazkia erakustea (44, 45 eta 46. irudiak), baina, esan beharra dago, paisaia horiek direla, hain justu, aldi bakoitzean erakutsi nahi den sentipenaren isla argiak. Armendarizek ondo argitzen du denbora-trantsizio horiek: El director declara acerca de estas transiciones temporales que el otoño se corresponde con un tiempo de resistencia y de espera, el verano con la euforia que produce la salida a la luz y el invierno con el repliegue y la derrota. Así pues, 42. irudia 43. irudia
BIZIPEN-ERA: SILENCIO ROTO (MONTXO ARMENDARIZ, 2001) 135. 97-143 or. dutela, Cosmeren tabernan jai giroan ospatzen dute. Solek Lucía ezagutzen duenean, aitortzen dio aspaldian ez duela entzun inor abesten. Bada, gerrillariak ailegatzen direnean, itxaropentsu abesten dute tabernan –bereziki, Lolak–. Isiltasuna apurtzen duten kantak dira horiek. Abesti alaien erdian, emakume batek eteten du ospakizuna irratitik datorren mezua entzuteko. Transmisio frantsesak egun bakar batean 30 herri baino gehiagoren konkista zoriontzen du eta Francoren porrota berehalakoa dela dio. Abestiek borrokalarien morala goratzeko funtzio argia dute, garaipen-itxaropena emanez; erresistentzia antifrankistaren kantak dira, zehazki, Himno guerrillero eta Si me quieres escribir. Musikak, beraz, film osoan zehar berebiziko garrantzia du sentipenak helarazteko; narrazio bisualari protagonismorik kendu gabeko uneak azpimarratzen ditu. Sekuentzia horretan, taberna jendez gainezka ikusi daiteke eta, Sebasek armonikarekin alaitzen du giroa (51. irudia). Guardia Zibilak herria berreskuratzen duenean ere, oraindik esperantza egon badago; horren lekuko, tabernan burutzen duten dantzaldia (52. irudia). Filmaren azken pasartean, aldiz, taberna hutsik ikusi daiteke (53. irudia): jendea ez da kalera irteten. Goibeltasuna gailentzen da. Behin nazismoa garaituta, makiak itxaropen osoa eduki zuen nazioarteko potentzietan, Francoren kontra egingo zutelakoan. Baina, hori ez zen horrela egikaritu eta, Francori gero eta aintzatespen gehiago eskaini zioten, makiaren gainbehera ekarriz. Silencio roton hori islatzen da nazioarteko egoerari behin eta berriro erreferentzia eginez. Esperantza eta ilusioa nagusitzen den atalean makiek ustez aliatuen laguntza jasoko duten bitartean, etsipena gailentzen denerako nazioarteak bizkarra eman die: Manuel: «Hemos aguantado creyendo que apoyarían nuestra causa, pero les asustamos más nosotros que los fascistas.» Orduan, itxaropena eta ilusioaz gain, Armendarizek etsipena ere azaltzen du, herriaren desesperazioa. Hirugarren atalean sartu aurretik, etsipena modurik gordinenean ikusteko aukera eduki du ikus-entzuleak: Rosarioren suizidioa. Zineman, literaturan zein bizitzan, buruaz beste egitea da etsipenaren adierazpen gordinena. Batek bere buruaz beste egiten duenean, zeharo etsita dagoelako da, eta bizitza horri uko egiten diola adierazten duelako. Rosarioren hiletan, Sebasek protagonista guztien tristura helarazten dio ikus-entzuleari armonikaz lagunduta –berriro errepikatu beharra dago musikaren garrantzia–. Beraz, Rosariok bere buruaz beste egiten duenean –Guardia Zibilaren torturak berriro jasateko beldurrez–, filmaren azken atalari sarrera ematen zaio. 51. irudia 52. irudia 53. irudia
136. LAUGARREN ATALA: FILM ANALISIA 97-143 or. Protagonisten izaera zeharo aldatzen da azken etapan. Lola guztiz itzalita dago. Maite zuen oro hilik dago –ama, aita eta Sebas...–, eta, Manuel nebaz aspalditik ezer jakin ez arren, Lucíari argi uzten dio berarentzat denak hilik daudela. Ahazteko nahia da hori. Espainiar Estatuan ahaztearen alde egin zutenen erreferentzia zuzena egiten da Lolaren bidez –Teresarekin batera, aurretik aipatu bezala–. Teresa izekoa ere ez da horren adeitsu agertzen azken atalean. Lucíari aterpea ukatzen ez badio ere, lehen unetik gomendatzen dio Madrilera itzultzea. Filmaren bigarren atalean, izekoak ohartarazten du Guardia Zibila eta makiaren arteko akzio-erreakzio logika horren baitan guztien artean herria bizirik lurperatzea lortuko dutela. Bada, ikus-entzunezkoaren hirugarren atalean jada, Lucíari adierazten dio herri hura hilerri bat dela. Era berean, Cosmeren irmokeriarekin egiten du topo: «¡¿Se puede saber a qué has venido?!». Beraz, azken atalean etsipena gailentzen da bere osotasunean hartuta. Etsipena, gerrillarien artean, baina batez ere, herritarren artean, inoiz egoera irauliko zelaren esperantzarekin etxean beldurrarekin bizi ziren herritarrena, alegia. Matíasek ere galtzen du esperantza; guardia zibilek gazte distiragarriari kendutako irribarrean antzeman du hori. Matias guztiz etsituta dago hil aurretik: «¡Cago en Judas! Me lo han quitado [irribarreari buruz]. ¿Lo ves?». Bere aurpegiak islatzen duena ez du zer ikusirik ordura arte transmititzen zuen distirarekin (54. irudia). 54. irudia Etsipenaren aurrekari gisa, mesfidantza ere agertzen da. Mesfidantza, erresistentziarekiko; mesfidantza, makiak burutzen duenarekiko. Lucíak makiarekiko duen mesfidantza hasieratik sumatu daiteke, Genaroren etxean, gerrillariak lehenengoz ezagutzen dituenean. Lucía ilusioz beterik igotzen da Genaroren etxera gerrillariei mezuak lagatzera, baina, horiek ez diote jaramonik egiten. Neskak bere bizitza arriskatzen du ondoren inolako arretarik ez jasotzeko. Makiei axola zaien bakarra sabela betetzea da. Mesfidantza nabaria da Lucíaren aurpegian (55. irudia), soinu bandaz lagundurik. Teresak ere, gerrillariekiko mesfidantza sentimenduak zabaltzen ditu behin eta berriz film osoan zehar: «Pobres ilusos, piensan que van a arreglar el mundo». Teresak, ilobak ez bezala, ez du sinesten arrazoi idealetan, oinaze eta sufrimendu gehiago baino ez baitakarte berekin.
138. LAUGARREN ATALA: FILM ANALISIA 97-143 or. berpizten da etab. Filma neguan bukatzen bada ere, udaberria hastear dagoela iradokitzen da ortzadar baten bidez (56. irudia), izan ere, ekaitzaren ostean eguzkia aterako da. Horrek oraindik itxaropena dagoelako sentsazioa indartzen du. Etorkizun hobea datorrela iragartzen da, egin-eginean ere, Lucía heldutasunera iritsi delako. 56. irudia Urtaroetan oinarritutako estruktura horrek bizitza-heriotzaren zikloarekin zerikusia du. Batzuk hiltzen dira beste batzuk jaiotzen diren heinean. Manuel, Teresa, Don Hilario etab. hiltzen diren bitartean, alaba jaioberria etorkizuna da. Zentzu horretan, ez da kasualitatea Lucíak alabaren amama lurperatuta dagoen tokian bere argazkia uztea (57. irudia). Lucíak etsipenaren gainean –Rosario bere buruaz beste egiten duela gogoratu beharra dagoitxaropenaren argazkia ipintzen du. 57. irudia
BIZIPEN-ERA: SILENCIO ROTO (MONTXO ARMENDARIZ, 2001) 139. 97-143 or. Lucíaren alaba etorkizuna da. Horrenbestez, Lucíak iragana –aita, eta halabeharrez, herria– behin-betiko atzean utzi behar du, etorkizunera –alaba– begira aurrera egin ahal izateko. Hori da herrira azkenekoz itzultzearen arrazoia 1948ko neguan. Protagonista ez da sekulan herrira itzuliko: behin heldutasunera heldu dela, ez dago arrazoirik bertara bueltatzeko. Horregatik, alde egin aurretik, Lolarekin tabernan dagoen momentu hartan, tabernako mahaia samintasunez laztantzen du (58. irudia). Dagoeneko erabakia hartuta dago; etorkizunera begiratzeko unea heldu zaio. Filma gehiago biribiltzeko eta, aria oraindik eten ez dela adierazteko, Lucíak hartzen du Genarori semearen eskutitzak idaztearen betebeharra, hau da, itxaropena elikatzearen eginkizuna. Neska heldua Don Hilarioren betekizunaz arduratuko da. Horregatik, Lucía Don Hilario esertzen zen tokian agertzen da azken sekuentzia horretan (58. irudia). 58. irudia 4.7. ONDORIOAK Silencio rotok fikzio gisa eraikitako gertaera eta istorioak eskaintzen du, makian parte hartu zuten pertsonekin izandako elkarrizketetan oinarrituta. Horretarako, benetako portaera eta jarreretan errotzen dira pertsonaiak, Lucía oin hartuta. Aran bailarako inbasioan funtsatuta egon arren, ez du berau erreproduzitzeko xederik. Horretaz ohartzeko, urteei besterik ez zaio kontu egin behar: makiak Aran bailara eta beste hainbat herri 1944ean indarrez hartu bazuen ere, fikzio honetan 1946an burutzen du herriaren inbasioa. Hala eta guztiz ere, esan daiteke gerrillarien mugimenduaren kronologia eta gertaera esanguratsuenak errespetatzen dituela garaiko testuinguru soziala eta politikoa ulertzeko. Horrenbestez, zuzeneko berreraikuntzarik ez egon arren, zuzendariak garai hura berreraikitzeko adina ezagutza du, testigantza ugariren bidez. Horren harira, Iglesiasek dio filmak makia bere osotasunean deskribatzen duela, ez gertaera soil bat: «Silencio roto no trata de una historia del
140. LAUGARREN ATALA: FILM ANALISIA 97-143 or. maquis en concreto; más bien quiere ejercer de espejo en la ficción de las muchas historias de guerrilleros que nunca se llegaron a contar» (2007, 156. or.). Onena kontakizunaren konplexutasunean datza, istorio korapilotsuen bidez zinema politiko eta soziala garatzen du, hausnarketa sakona eragiten duena. Istorio korapilotsu horiek dira filma zinezkoa egiten dutenak, pertsonaien elkarrizketa –berezko hizkera barne– eta jardunbideaz lagundurik. Tragedia eta melodramaren osagaiez elikaturik, istorioa atsegina, samurra eta hunkigarria da. Armendarizek ez dio uko egiten jarrera ideologiko argi bati, baina, errealitatearen konplexutasuna onartzen du, bai eta gerran bi taldeetan daudela biktimak eta borreroak beti. Garaile eta garaituez zatitutako gizarte batean, emakumeak, babes-gabezia egoeran, isilpean jasaten zituen irainak, isekak eta jazarpenak. Hori da, hain zuzen ere, filmaren mezu nagusia, erresistentzia etikoaren zentzuari buruzko gogoeta serio batez gain: makiaren eta autoritate frankistaren arteko liskarrak ezkutuan jasaten dituztenen ikuspegia ematen du, senide, lagun, eta batez ere, emakumeen ikuspegia. Esan beharra dago, ordura arte ekoiztutako pelikulak alde bateko zein bestekoaren ikuspegitik gerturatu direla gai horretara; hortaz, Silencio rotok makiari buruzko ikuspegi berri bat eskaintzen digu. Hasierako gidoia maketen ikuspegitik idatzita bazegoen ere, gidoiaren hirugarren bertsioan ikuspuntua aldatzen da (Sánchez Noriega, 2012, 197. or.). Armendariz ohartu zen filma makien ikuskeratik jorratuz gero, egoera asko geldituko zirela istoriotik at. Horregatik herrian lotzen ziren emakumeen ikuspegia hartzea askoz aproposagoa zela uste zuen. Gerrillariak beti daude emakumeez inguratuta eta, ez dago mendiko bizimodua azaltzen duen sekuentziarik Lucíaren ikuskeraren bitartez ez bada. Hemen ondorioak dira aztertzen direnak, ondorio gordin eta dramatikoak: emakumeek, beren ideiengatik ez ezik, beren familiakoen ideiengatik ere ordaindu zuten. Ahots isildu horien bozgorailua izan nahi du Silencio rotok; urte luzeak iraun duen isilunearen haustura, hainbat biztanleen bizipenen ahotsa. Herri bereko herritarrek jasandako sufrimenduaren ordain morala erakusteko bokazioa du. Isildutako gerraosteko oroimena deskribatzen duten gertaera batzuen ikuspegia eskaintzen digu, modu egokian, gainera. Baina, oroimen historikoaren aldarriaz gain, gatazka armatuek dakartzaten sufrimendu gordina ere azaltzen du. Bi bandoen gertaera saihestezinaz gain, Armendarizek munduko beste zatiketa bat erakusten du. Ikuspegia errealitateaz egiten den interpretazioa da, kontatzen dena zentzua har dezan; Silencio roto ezkerretik egindako ikuspegi kritikoa da: akats ugariz betetako eta estrategikoki zuzena ez den borroka baten erretratua egiten du. Filmak iradokitzen du gerrillak ekiten ari zitzaiola bere desegitean lagundu zuen auto-deuseztapen bide bati, makien ekintzek euren senide, lagun eta laguntzaileengan eragin zuzena zutelako. Manuel, Teresa eta Don Hilarioren fusilamendua benetako hondamendiaren eszenaratzea da eta, garrantzi handia du makiaren porrotaren narratiba eraikitzeko. Film-narrazioaren beste elementu batzuekin batera, gerrillaren porrota zorigaiztoko katastrofe gisa irudikatzeak erreakzio afektiboa eragiten dio ikusleari. Gerrillarien porrot lazgarriak ikuslearen eta pertsonaien sufrimenduaren arteko identifikazio emozionala errazten du. Hortaz, bi istorio paralelo eskaintzen du filmak: gerrillaren bilakaera eta, Lucía eta Manuelen amodio istorioa. Jünkek
142. LAUGARREN ATALA: FILM ANALISIA 97-143 or. eta demokraziaren lehenengo hamarkadetan hartutako jarrerarekin, iraganaren oroitzapenari uko egiten diona, herritar askoren bihotzean oraindik irekita dagoen zauriaren argudiopean. Eta hori guztiaren aurrean, Juan umea dago, zuzendariak berak aipatzen duen bezala, sufrimendu osoaren ikusle: «Todo está pensado adrede. El niño es el espectador de ese mundo del dolor, y el mensajero y enlace»8. Garai hartako salatzaileen rola ere erakusten du, autoritate frankistak eskaintzen zien ordainsariak eta guzti. Posizio pribilegiatu hori trantsizioan eta demokrazian ere mantendu dituzte isiltasun-akordioaren (Vilarós, 1998; Jünke, 2006; Aguilar Fernández, 2006b; …) baitan. Errepresio frankista esparru ezberdinetan eman zen: erlijioan, katolizismoa Estatuko erlijio ofiziala ezarri zen legegintzan; hizkuntzan, gaztelera zen onartutako hizkuntza bakarra –katalanera, euskara eta galiziarrera debekatuak izan ziren–; kulturan, zentsura nagusitu zen; eta politikan, zer esanik ez dago askatasunik ez zela izan. Horrenbestez, autoritate berriak erregimenarekin bat ez zegoenaren aurka errepresio izugarria erabiltzen zuen. Atxiloketak eta fusilatuak nabarmendu ziren, baina, errepresio ekonomikoak ere berebiziko garrantzia eduki zuen. "Gorrien" familiei txirotasunera behartu zieten askotan, desjabetzeekin edota lanpostuetatik botaz. Adibidez, irakasleen laurden bat kaleratua izan zen (Graham, 2005, 132 or.) Era berean, II. Errepublikan zehar lanean jardun zuten funtzionario asko ere kale gorrian gelditu ziren erregimenarekin bat ez egiteagatik9. Morenok (1985) jasotzen duen bezala, Estatuan inoiz emandako "klientelismorik" basatiena eman zen, erregimenarekin bat egiten ez zutenei pobretasunera kondenatuz. Gainera, lanpostuak eskainiz garaileen arteko kohesioa indartu zuten, erregimenarekiko atxikimendu iraunkorra bereganatuz. Aipamen esplizitua egiten zaie frankismo garaian onuradun izan zirenei, eta ondoren, gainera, Trantsizio-aldiko isiltasun-itunak demokrazian posizio pribilegiatuan mantendu zituenei. Armendarizek oroimen-leku asko sortzen ditu Silencio roton: mendia, kuartela –tortura lekua–, eliza eta taberna. Txoko bakoitzak bere zehaztasuna du historian, ez da bilbearen oinarri hutsa. Lokalizazioek eta narrazioak bat egiten dute, bi errekastok erreka osatzen duten moduan. Natura da gailentzen den gunea. Filmak uneoro erakusten ditu mendiak, basoak eta sakanak, hain justu ere, makiaren espazio naturala. Gerrillariak mendiek eskaintzen zuten gordelekuetan urte luzez babestu ziren. Pertsonaiek "mendikoetaz" hitz egiten dutenean, ideia eta sinesmen zehatzak egozten dizkiote mendiari. Espazio natural soila baino gehiago da. Hala, mendiaren atzean askatasunaren ideia dago, baina baita izan ziren borroka latzak ere; herria, ostera, pribatutasunik ez zegoen tokia da; eta kuartela, errepresio-gunearen adierazpide argia. Azkenik, Don Hilario ezkutatzen den ganbara agertzen da. Bada, hainbatek euren etxeetan edo senideen etxeetan ezkutatzea erabaki 8 El Mundo. (2001eko apirilaren 18a). Montxo Armendáriz retrata a los 'maquis' en 'Silencio roto'. https://www.elmundo.es/ elmundo/2001/04/17/cultura/987520190.html 9 Estatuko Buruzagitzaren legeak, 1939ko abuztuaren 25ekoa, zioen oposaketa eta lehiaketa guztiak bertan behera gelditzen zirela, lanpostu horien %80 bando nazionalarentzat gordetzen zirelarik: elbarriak, gudari ohiak, preso ohiak (frankistak, noski), behin-behineko ofizialak, "gorriek" utzitako umezurtzak, kolaboratzaileak…
BIZIPEN-ERA: SILENCIO ROTO (MONTXO ARMENDARIZ, 2001) 143. 97-143 or. zuten ihesbide gisa. Urte mordoak igaro zituzten beraien etxeetan lurperaturik. Alabaina, iheslari gehienek mendira jo zuten. Filma zuzendariak ikus-entzuleei bidalitako mezua da, Espainia garaikideari iraganari eta memoriari buruzko gogoeta proposatzen dio.
146. BOSTGARREN ATALA: FILM ANALISIA 145-185 or. 5.1. SARRERA Behin Santander hiria matxinatuen esku, Asturias zen iparraldeko frontean gelditzen zen zonalde errepublikar bakarra. Oviedo altxatuen esku zegoen gerraren hasieratik eta, beraz, Gijón, Avilés eta Llanes inguruan gertatu ziren gudurik odoltsuenak. Eremu menditsua izanik, nazionalek ez zuten erraza izan aurrera egitea. Errepublikarrek neguaren etorreran zuten itxaropena, nazionalek beren erasoak gutxienez udaberrira arte gelditzeko esperantzan. Urriaren 21ean Nafarroako VI. Brigadak errepublikarren azken gotorlekuak hartu zituen. Iparraldeko frontea altxatuen kontrolpean erabat gelditu zen. Horrek berebiziko garrantzia izan zuen, Francori armada osoa Madrilek eta Mediterraneoak osatzen zuten frontean biltzeko aukera eman baitzion. Ordurako, Espainiako Gobernua Valentzian ezarrita zegoen, eta Manuel Azaña Errepublikako presidentea Bartzelonan zegoen aspaldi. Handik gutxira, Teruelgo batailan nazionalek lortu zuten garaipena. Armada errepublikarraren gabezien aurrean, Francok bertatik aurrera jarraitzea erabaki zuen Katalunia eta Valentzia erasotuz, Madril hiriburuaren aurkako erasoa osterako utziz. Ebrotik behera egitea lortu zuen, Mediterraneoraino helduz ere. Ondorioz, Katalunia isolatuta geratu zen. Nazionalen hurrengo urratsa Valentzia erasotzea izan zen, baina errepublikarrek Aragoi eta Katalunia arteko Ebroren herenean harrapatu zituzten ustekabean. Han hasi zen Ebroko bataila luze eta odoltsua. Hiru hilabete geroago, errepublikarrek alde egin behar izan zuten, 60.000 soldadu hil baitziren bi aldeen artean. Kataluniaren aurkako erasoak 1938ko abendutik 1939ko martxora arte iraun zuen. Azaldu aurretik, nazioarteko testuingurura itzuli behar dugu: martxoan Alemaniak Austria anexionatu zuen, baina Hitlerrek beste asmo batzuk zituen. Alemaniak Sudeteak eskatu zizkion Txekoslovakiari, Sudeteen krisiari hasiera emanez. Krisia irailaren 30ean amaitu zen Municheko hitzarmenarekin. Akordio horretan, Erresuma Batuak eta Frantziak onartu zuten Alemaniak Sudeteak bereganatzea. Honek, funtsean, bi potentzia hauen estrategia naziekin baretzen jarraitzea zela esan nahi zuen. Sobietar Batasuna bileratik baztertua laga zuten, Erresuma Batua eta Frantzia oraindik mesfidati bait zeuden. Ordura arte Francok ez zion Kataluniari eraso, Frantziarekin muga egiten duenez, frantziarrak ez kezkatzeko. Hala ere, Francok ondo ulertu zuen Municheko Itunaren mezua eta, Europan gerra hasten bazen, bera neutral mantenduko zela hitzeman zuen. Bestalde, Juan Negrínek, Espainiako Gobernuko presidentea, atzerriko laguntza gero eta urrunago ikusi zuen Municheko akordioaren ostean. Beraz, Franco Katalunia erasotzen hasi zen. Erasoak 1938ko abenduan hasi ziren. Hasieran errepublikarrek erresistentzia handia antolatu zuten arren, 1939. urtearen atarian nazionalek azkar egin zuten aurrera. Gauzak horrela, urtarrilaren 26an Francoren tropak Bartzelonan sartu ziren. Lehenago, armada errepublikarraren zati handi batek Frantziara ihes egin zuen bideko zubiak eta komunikabideak suntsituz, frankistarengandik babesteko. Otsailaren 4an nazionalek Girona okupatu zuten eta Espainiako Gobernuak muga zeharkatu zuen ihesean. Egun horretan bertan, Gorte Nagusiek –geratzen zena, behintzat– azken bilera egin zuten
BERRERAIKITZE-ERA: SOLDADOS DE SALAMINA (DAVID TRUEBA, 2003) 151. 145-185 or. batzuek onartzen dutela aztertutako objektua eta kontatzen dituen gertaerak joera sozial eta, beraz, orokorragoren erakusgarri izan daitezkeela. Isolina Ballesterosek (2005) Shindler 's list (Steven Spielberg, 1993) lanarekin erkatzen du, "Spielberg efektuaz" baino "Cercas efektuaz" hitz egiten baitu. Hala, obra funtsezko faktoretzat hartzea garrantzitsua dela adierazten du, eta proposatzen du "oroimen-bektore" gisa hartzea, gobernuaren politikei eta Guda Zibilaren memoria kolektibo baten sorrerari laguntzeko. Gómez Barrancok (2015) azpimarratzen du eleberriaren autofikzio-baliabidearen hautaketa, interpretazio modu anbiguo bat ezartzeko mekanismo gisa, egokia baita gertaera historiko batzuen zalantzazko kontakizuna, irekia, argitu gabea eta zehaztu ezin denaren narrazio-eremuan kokatzeko. Hala ere, Soldados de Salaminak kontrako iritziak ere baditu, bi arrazoirengatik: mezua eta antzezpena. Egilearen asmoarekin kontraesanean, Isaac Rosak (2007, 165. or.) uste du ez dagoela «errebindikazio» mezurik, atzera berriro ez begiratzeko gomendatzen du eta, beraz, «orria pasatzeko likidazio-mezua» dela. Jakina da Francoren jarraitzaileen artean ere ez dela oso gustukoa. Sektore eskuindarren ezinegonak agerian utzi du oraindik herritarren zati handi batek bat egiten duela frankismoak zabaldutako diskurtsoarekin. Antzezpenari dagokionez, Del Pozo Orteak (2007, 25. or.) adierazi duen bezala, historia eta fikzioa uztartzeko ahaleginean bi generoen alborapena onartzen ez dutenak ere kontakizunaren aurka agertu dira sutsuki. Beraz, ikus daitekeenez, nobelak eta filmak zeresan handia eman dute, eta horregatik, hainbat aldetatik aztertu da. Del Pozo Orteak (2007) ekarpen interesgarria egin zuen, Carl Gustav Jungen interpretazio psikologikoa Soldados de Salaminari aplikatuz. Autore honek frogatu du Guda Zibilak eragindako esperientzia traumatikoari buruzko osagai terapeutiko bat eleberrian dagoela. Bere ustez, Cercasek Estatu espainiarraren memoria kolektiboan egiten duen miaketak inkontziente kolektiboa berreskuratzeko prozesua dakar, eta erreskate lan horri esker, iraganeko «oihartzun eta mamuekin» borrokatzen da. Ez da Truebak literatura lan bat zinemara egokitzen duen lehen aldia, aurretik François Truffaut, Louis Malle eta J. D. Salingerren obran oinarritutako La buena vida zuzendu baitzuen. Izan ere, Truebak lehenengoz kazetaritza egin zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta 1992an gidoigintza ikasketak burutu zituen American Film Institute-n. Telebistako hainbat katetako saioetan gidoilari gisa lan egin ondoren, Emilio Martínez Lázarok zuzendutako Amo tu cama rica filmaren gidoia idatzi zuen. 1996an La buena vida filmarekin zine zuzendaritzara pausu egin zuen. Urte berean Bideoklip Onenaren Saria irabazi zuen, Albert Plak egindako Lou Reed Walk on the Wild Side klasikoaren El lado más bestia bertsioaren bideoklipa zuzendu ondoren. 2000. urtean bere bigarren film luzea estreinatu zuen: Obra maestra. Soldados de Salamina bere hirugarren film luzea da. Hala ere, Faulknerrek (2008) Truebak zuzendutako filmean beste batzuek egindako filmen eragina aurkitu du. Egile honek, besteak beste, La caza (Carlos Saura, 1965), Canciones para después de una guerra (Basilio Martín Patino, 1971), El espíritu de la colmena (Víctor Erice, 1973) eta La colmena (Mario Camus, 1982) aipatzen ditu. Truebak azaldu duenez, eleberriaren bertsio filmikoaren ekoizpena ez zen berehalako erabakia izan, ondo hausnartutako prozesu baten emaitza baizik, eta, besteak beste, konplexutasun handia zuen eleberrian agertzen
BERRERAIKITZE-ERA: SOLDADOS DE SALAMINA (DAVID TRUEBA, 2003) 153. 145-185 or. piezak osatzen ditu, egia jakin nahian. Zeregin horretan, hiru laguntzaile izango ditu: Pitonisa Conchi (María Botto), harreman berezia duen pertsonaia; Miguel Aguirre (Lluís X. Villanueva), gertakariari buruzko funtsezko informazioa emango dion aditua; eta Gaston (Diego Luna), protagonistaren ikaslea, eleberria behar bezala amaitzeko gakoak ematen dituena. Azkenik, amaiera irekia den arren, Lolak Sánchez Mazas bizirik utzi zuen heroi anonimoa, Miralles (Joan Dalmau), ezagutzea lortuko du, baita une garrantzitsu horretan zer pentsatu zuen jakitea ere. Bere bilaketan, konturatu gabe, protagonistak, gertaera horren egia aurkitzeaz gain, bere burua ere aurkitzen du. Istorio honen kontakizunean errealitatearen eta fikzioaren arteko nahasketa gertatzen da. Azken batean, memoria da bertan errepresentatzen dena, kontraesanez betea. Filmaren analisia lau ataletan banatuta dago: alde batetik, filmaren ezaugarri narratibo esanguratsuena da heroi ugari dituela; bigarrenik, barne-ezagutza kanpo-ezagutzaren bidez azaltzen da; ondoren, kontakizunaren egiazkotasuna argitzen da; eta, azkenik, memorien irudikapenaz ari gara. 5.2. HEROI ANITZ Argumentuak egitura berezia du: denbora eta espazio desberdinetan garatzen diren bi errealitate aurkezten dira, bukaeran elkartzeko. Film gehienek ez bezala, honek ez du heroi bakarra, baizik eta, ikus daitekeenez, heroi ugari daude. Azken batean, hori da filmak transmititzen duena. Kasu honetan, liburuaren idazketa da garrantzitsuena. Are gehiago, jatorrizko eleberriarekin alderatuta, Truebak oroimenaren berreskurapena indartu duen heinean, heroi nagusia Lola dela esan daiteke. Bera da argumentu guztiaren haria, hasieratik banatzen diren bi istorioak batzen dituen pertsonaia: ikertzailea pistak norabide jakin batean pilatzen hasten da, baina, bide horren amaierara iristean, aukeratutako norabideak huts egiten duela konturatzen da, hau da, okerreko bidetik bilatu duela eta, egia esan, interesa pizten duena milizianoa dela. Horrela, gertakari historikoek aurrera eta atzera egiten dute uneoro, Lolak lortzen dituen ezagutzen arabera. Ikus-entzuleari eskaintzen zaizkion puxkak ondo neurtuta daude eta, istorioaren amaieraren ezagutzatik abiatuta – Sánchez Mazas fusilamendutik salbatzen dela–, gertaera honen irudia zatika eskaintzen da. Zentzu honetan, istorioa hiru zatitan banatuta dago: berez, eleberriak hiru atal ditu, eta Truebak bere horretan mantentzea erabaki du, baina ez esplizituki. Paralelismoa, egituran ez ezik, pertsonaien artean ere gertatzen da. Lolak, bere artikuluan, Antonio Machado eta Sánchez Mazasen arteko paralelismoa planteatzen du, eta era berean, Antonio eta Manuel Machado anaien arteko simetria ere egiten du, non, anaiak izan arren, bakoitza alde ezberdin batean kokatu zen; Sánchez Mazas eta Mirallesen arteko paralelismoa ere aurki daiteke pelikulan, bakoitzari atal bat eskaintzen baitzaio; bigarren kapituluan, simetria bat egiten da Lola eta Sánchez Mazasen artean, ikertzaileak falangistaren ibilbide fisiko eta psikologiko bera egiten duen heinean; paralelismo bat ere aurki daiteke Lolaren aitaren (Luis Cuenca) eta Mirallesen artean, bera hiltzen denean Mirallesek hutsune hura betetzen duelako; eta, azkenik, Conchiz gain, Lolak beste kolaboratzaile batzuk ditu, Miguel Aguirre
154. BOSTGARREN ATALA: FILM ANALISIA 145-185 or. eta Gaston, hain zuzen ere. Bi pertsonaien artean simetria dago: lehenak Sánchez Mazasen ildoan ikertzea iradokitzen dio, eta Gastonek Mirallesen jartzen du jomuga. Baina badira beste paralelismo batzuk ere: Gaston travellinga irudikatzen du, eta hori da Truebak uneoro erabiltzen duena; Lolak Conchi eta Gastonen ezpainetatik musu bana jasotzen ditu filmean; Suspiros de España bi aldiz entzuten da, milizianoak basoan dantzatzen duenean eta, Mirallesek kanpinean: «La primera vez que oi hablar de Sánchez Mazas…» esaldia birritan esaten du; Lolaren bilakaeran simetria ere badago, hasieran triste dagoen heinean indarrez beteta bukatzen baitu… Beraz, narrazioa simetriaz osatua dago etengabe. Horrela, kapitulu bakoitzean heroi ezberdin bat aurkezten da eta, paralelismoari jarraituz, hiru bidaia egiten dira –beti ere fisiko/espazial, kanpoko/barneko ezagutza adierazteko–: lehenengoan, Lola pertsonaia ezagutarazten da, bere bizitzarekin zer egin ez dakiela, eta Madrilera jotzen du ikerketari ekiteko; bigarrenean, Sánchez Mazas da heroia, eta Lolak bere ibilbide bera egiten du –fisikoa eta psikologikoa– eta, azken atalean, mirariaren bila joaten da. Heroiaren ikuspegi ezberdin hauetan, hain zuzen ere, Soldados de Salaminaren ezaugarri narratiboak aurkitzen dira. Simetria honek irakurketa politiko osoa du: adiskidetzea. Irakurketa honen adibiderik argiena Sánchez Mazas eta Miralles parekatzen dituela da. Gainera, gerra ulertzeko moduan askotan aipatzen da zoriaren garrantzia: Manuel Machadok eta Antonio Machadok kolpisten eta Errepublikaren alde egin zuten, hurrenez hurren, eta, filmean adierazten denez, horren arrazoia, gerraren eztandak anaia bakoitza alde batean –fisikoan– harrapatu izana litzateke, bere sinesmen ideologikoa kenduz. Beraz, despolitizazio argia dago. Lehen atalean, Lola bere bizitzako une zail batean dagoela adierazten zaio ikusentzuleari. Duela urte eta erdi bere harreman pertsonalaren egoera erabat irauli zitzaion bikotekidearekin moztu ostean, eta ordutik ez du burua altxatu –nahiago du telebista ikusi harreman sentimental berriak egin baino–. Maila profesionalean, idazle bezala saiatu arren, ez du arrakastarik izan eta, beraz, emakumea dilema baten aurrean aurkitzen da: behingoz idazle bihurtuko duen eleberri bat idaztea edo, amore eman eta bere ametsari uko egitea. Bigarren aukera filmaren hasieran gailentzen dena da. Pertsonaia horrek desengainu handia hartu zuen, eta unibertsitateko irakasle izateaz gain, kazetari gisa lan egin zuen hedabide batean, idaztearekin zituen harremanak behin betiko ez hausteko. Gauzak horrela, Truebak modu ezberdinetan adierazten du Lolak bizi duen egoera kaotikoa. Hasierako hamar minutuetan lau gauza erortzen zaizkio protagonistari. Erortzen zaion lehenengo gauza klariona da, eta gainera, hautsi egiten da. Lola idazlea izan nahi, baina berarentzat iritsezina dela kontuan hartuta, klarionaren hausketak –idazteko tresna gisa ulertuta– esanahi semantiko osoa du. Gainera, apunteak, liburuak eta giltzak erortzen zaizkio. Filmatzeko moduari dagokionez, kamerak beti eskuan erabiltzen dira; ez dira tripodeak, ez dira dollyak. Horrek, dokumental kutsua emateaz gain, protagonistaren ezegonkortasuna adierazten du: kamera etengabe mugitzen ari da, ez da batere egonkorra. Truebak erabiltzen dituen travellingek ere badute zer esanik. Oso esanguratsua da, hasieran, gerraren memoria aldarrikatzen hasten dela, heriotza eta kaosa irudikatuz. Kamerak, travelling luze batekin,
BERRERAIKITZE-ERA: SOLDADOS DE SALAMINA (DAVID TRUEBA, 2003) 155. 145-185 or. lokatzez betetako baso baten bide erotua zeharkatzen du, non elementu asaldagarriak ikus daitezkeen –bala-zorroak, jakak, zapatak–, azkenean bilatzen ari den lekura iristen den arte: gorpuzki pilatuen talde bat. Karga semantikoz betetako lokatzak gerra adierazten duen heinean, arropek biktimak daudela adierazten dute, eta bala-zorroak, biktimarioak. Biolin soinuak tentsioa sortzen du. Mugimendu biribil eta dardartiaz lagunduta, kamerak hildakoak inguratzen ditu sasi artean amaitzeko, ikus-entzulea 40 urteko iluntasunera eramanez. Bada, travelling honek jarraipena du Lolaren bizitzan, bigarren eszenan kamerak aurreko eszenako mugimendu bera baitarama, oraingoan protagonista aurkezteko. Horrela, lehen eszenan kamerak aipatutako elementu asaldatzaileak erakusten dituen heinean, bigarrenean Lolaren objektuak erakusten ditu, iraganeko gertaerak bere bizitzarekin lotuz. Travelling mugimenduaren bidez, egin gabeko ohea, liburuak, CDak, gailuak eta kaxak lurrean botata daudela ikus daiteke, itxurazko ordenarik gabe (2, 3 eta 4. irudiak). Beraz, zuzendariak emakumea agertzen den lehen eszena nahasia erakusten du. Jarraieran, protagonistak adierazten duen lehenengo gauza ordenagailuaren bidez egiten du, eta bere etsipenaren isla da (5. irudia): ez zaio idazteko ezer bururatzen; beraz, «AAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAA» laguntza eskatzen duen etsipenaren oihua da. Ikus-entzuleari etsipena eragiteko, barne okularizazioaren9 bidez pertsonaiak eta ikusleak ikuspuntu bera dute une horretan, hau da, pantaila. Analisi honetan ikus daitekeenez, Truebak hainbat aldiz erabiltzen du baliabide hori protagonistarekin identifikatzeko. Ikuslea eta pertsonaia maila berean daude: ikusleak informazioa jasotzen du Lolarekin batera. Ordenagailuaren aurrean erdi itxita egoteak aditzera ematen du protagonistak jarrera gogaikarria duela, eta tabako-kutxan geratzen zaion zigarro bakarraren xehetasun-planoak (6. irudia) erakusten du egoera horrek barruan kontsumitzen ari diola pertsonaia horri. Lola: «¿Qué hace actuar a un personaje? ¿Qué le mueve? ¿Qué persigue? A veces ni siquiera ellos lo saben. Los personajes de las novelas tienen algo en común con las personas normales: están vivos pero no saben que les hacer vivir. Nadie sabe lo que le hace vivir.» Literaturako pertsonaiaren eta pertsonen arteko alderaketa horretan, badirudi benetan barnean duen ezinegonaz ari dela, alegia, Lola bizirik dagoela, baina ez daki zerk eragiten duen bera bizirik egotea. Eta zalantza hori ez zaio inoiz argituko ikus-entzuleari. Halaber, 9 Okularizazioa Genettek (1972) proposatutako fokalizatze terminoaren garapena da, ikusmen-, eremu- eta ikuspuntu-terminoek bisualegia dutena saihesteko. Zeregin horretan, Jostek (1983) lehen aldiz azaldu duenez, ikuspegi kognitiboa eta bisuala ez daude maila berean. Horrela, fokalizatzeak narratzaileak dakiena eta ikus-entzuleak dakiena neurtzen duen heinean, okularizazioak kamerak erakusten duena eta pertsonaiak ikusten duena neurtzen du (Gaudreault eta Jost, 1995). 2. irudia 3. irudia 4. irudia
156. BOSTGARREN ATALA: FILM ANALISIA 145-185 or. azalpen interesgarri honek protagonista nagusiaren bizitza ez ezik, Sánchez Mazasena ere ezagutarazten du, poeta faxistak berak ere ez baitaki zerk eragin zuen miliziano gazteak bizirik uztea. Gauzak horrela, kazetariak pizgarri bat behar du bere egoera tamalgarria zuzentzeko, eta berehala agertuko zaio. Egunkariko editoreak Gerra Zibilari buruzko «zerbait» idazteko eskatu dio. Horri esker, Sánchez Mazasen ihesa ikertzen hasiko da, eta bere burua ezagutuko du. Bertan planteamendua aurkezten da, hau da, lehen probak agertzen dira eta protagonistak norabide jakin batera bideratzen duten pertsonekin bat egiten du. Jakin-min horrek beti jazarriko dio idazleari. Truebak memoria historikoa berreskuratzeko ariketa bat egin nahi duela aitortu arren, Crusellsek (2000) gogor kritikatu egin du, filmaren ardatz nagusia den frustrazioa konpontzen saiatzeko protagonistak anekdota baten bidez egindako bidaia bat delako eta, beraz, zaila ikusten du memoria kolektiboa istorio anekdotikoen bidez berreskuratzea. Bigarren atala Lolak egunkariko artikuluaren idazketari ekiten dionean hasten da; heroi baten abenturari buruzko ikerketari buruzkoa da, Francoren erregimenaren propagandak erretorikekin goraipatu zuen heroiaren ihesaldiari buruzkoa. Atal honetan, protagonistak Sánchez Mazasen ibilbide fisiko bera egiten du: Collelleko santutegia, fusilatua izan zen eremura etab. Ordura arte, Lola pertsonaia pasibo bat da, ikerketan aurrera egiteko besteen bultzadak jasotzen dituena, baina, une horretan, aktibo bihurtzen da. Are gehiago, filmaren hasieran, protagonista emakume gaixo gisa azaltzen da, eta istorioak aurrera egin ahala, heroi bezala bilakatzen da. Interesik gabe hasten duen jarduera bete-betean sartuta dagoen gertaera batean bihurtzen da; Lola hain dago istorioan sartuta, ezen Collelleko basoan barrena doanean, Sánchez Mazas bezala, iheslari sentitzen da inguruko ehiztarien tiroen erruz. Baina hori ez da protagonista bestearen larruan jartzen den une bakarra, jarraian ezagutarazten den bezala, bi heroiek bizirik hilda egotearen sentsazioa baitute: Sánchez Mazas fusilatu berria den heinean, zehazki gertatutakoaz hausnartzen zubiaren azpian dagoen eszenan (7. irudia), eta Lola, ikerketan aurrera egiten ez dakienean, urpean itota balego bezala hausnartzen dagoen eszenan (8. irudia). Aurretik, Lolak Conchi pitonisaren telebista-saiora deitzen duenean, falangistari lotzen dion izen faltsua ematen dio: Lola Sánchez. Argi dago idazlea erabat obsesionatuta dagoela gertakariarekin, horregatik daude 5. irudia 6. irudia
BERRERAIKITZE-ERA: SOLDADOS DE SALAMINA (DAVID TRUEBA, 2003) 157. 145-185 or. biak noraezean: lehenak ez daki nora joan atxilotua ez izateko; bigarrenak, berriz, ez daki norekin egin aurrera. Protagonistaren ezinegona plano aberrantearen bidez ere adierazten da (9. irudia). Lola ikerketan buru-belarri ari den beste seinale bat gauez autoz itzultzen den eszena da: norbait basoan korrika ikusten duela iruditzen zaio, ihesi joango balitz bezala. Hori guztia iraganak orainean duen eragin gisa har liteke. Baina pixkanaka-pixkanaka benetako heroiari, gizon anonimo bereziari, egoera latz horretan bihozberatasuna izateko gai izan zen soldaduari bidea ematen zaio: Miralles. Hirugarren atala eskolan hasten da, zehazki, Lolak heroia zer den galdetzen dienean ikasleei. Aurreko eszenan, Conchik esan dio eleberriaren lehen bertsioak ez duela sentipenik sorrarazten. Jarraian, telebistako albistegian, eraikin bateko sute batean bizitzak salbatzera sartu zen lagunaren albistea entzuten dute, eta Lolak Conchi negarrez ari dela ikusten du. Hau da, heroiak dira besteen bizitzak salbatzen dituztenak; ekintza horiek inspiratzen dituzte benetan sentipenak: «A los héroes, sólo les premia el recuerdo de los demás, de quienes admiramos su acto de coraje, su instinto en el momento decisivo», dio albistearen berri ematen ari den Marta Reyero kazetariak. Azkenik, heroi garaikidea azaltzen du, hau da, idazleak gogora ekartzen ditu Gerra Zibileko heroi anonimoak, betirako ahaztuak izan ez daitezen. Nolabait, Lolak salbatu egiten ditu heroi ahaztu horien bizitzak. Bada, Sánchez Mazas eta Miralles pertsonaia antagonikoak izan arren –aurrez aurre dauden bi diskurtso ideologiko dira–, badute ezaugarri komuna: biek kontraesana adierazten dute. Gerra batean soldadu batek etsaia hiltzea litzateke logikoena, baina milizianoak iheslaria bizitzen uztearen alde egiten du. Era berean, fusilatua intelektual ospetsua den arren, falangista da, horrek duen zama guztiarekin: intelektualak jakintsu aurreratuak direnez, hasiera batean ohikoa litzateke pentsatzea ez datozela bat Falangearen ideologia atzerakoi, bortitz eta xenofoboarekin. Baina, Sánchez Mazasek bat egiteaz gain, korronte politiko horren ideologoa ere bada. Beraz, kontraesan puntu hori dute biek. Soldados de Salaminak, beraz, heroi batzuk aurkezten ditu hurrenkera zehatz batekin: lehenengoz Sánchez Mazas aurkezten du, fusilamendutik ihes egitea lortzeagatik. Ondoren, fokua erabat aldatu eta benetako heroia faxista bizirik uzteko bertutea izan zuen soldadua dela aditzera eman du; izan ere, Lolak esan duenez, Sánchez Mazasek gerra irabazi zuen, baina «literaturaren historia» galdu zuen. 7. irudia 8. irudia 9. irudia
BERRERAIKITZE-ERA: SOLDADOS DE SALAMINA (DAVID TRUEBA, 2003) 159. 145-185 or. un cazador y un animal, y olvídate de todo lo demás». Uno es un animal herido que arrastra su pata y el otro es un cazador que siente la satisfacción de dejar que la vida siga su curso. Que si alguien debe morir, lo haga por culpa de un enfisema pulmonar. (Cercas eta Trueba, 2003, 202. or.) Beraz, aktorearen begiradaren bidez, zuzendariak ahalegin berezia egin du ekintza honetan animalia baten itxura emateko. Senezko jarduera irudikatzeko modua da, giza arrazoibidetik urruntzeko modua. Egoera zail baten aurrean, miliziano gazteak barre egiten du ikusentzuleak ezagutzen ez dituen arrazoi misteriotsuengatik (10. irudia). Hori da, hain zuzen ere, filmaren zenita, une oro aipatzen den unea; izan ere, milizianoaren begiradaz diharduen artikuluarekin hasten da filma, eta begirada hori iraunkorra da istorio osoan zehar. Filmak amaiera irekia duen arren, miliziano heroia eta Miralles pertsona berdinak direla iradokitzen da Suspiros de España abestiaren bidez: antifaxistak abesti hura presoen eta milizianoen aurrean dantzatu zuen, eta Lolak agurea abesti bera dantzatzen ikusten du Gastonen filmean. Bada, ikus daiteke bere nortasuna goitik behera aldatu dela urteen poderioz. Iraganean, indarrez beteriko gaztea zen, irribarretsua, idealista ausarta, bere ideiengatik borrokatzen zuena eta unerik zailenetan alai egoteko adorea zuena. Eszena honen adibideetako bat Sánchez Mazasi bizia barkatzen dion unea da (10. irudia). Baina bada beste adibide esanguratsu bat: Suspiros de España abestia euripean dantzan ari denean –bi aldeentzat oihartzun afektibo bera du, horregatik inguruan dituen pertsonak pozten ditu, bai milizianoak bai presoak– (11. irudia). Oraingo miliziano ohia, berriz, desberdina da. Heroiaren ohiko iruditik oso urrun dagoen pertsonaia da, erabat etsita dagoen agurea. Gudak erbesteratua, noizean behin Gironara itzultzen da galtzamotzetan atseden hartzeko eta barruan dituen zauriak alkohol eta maitasun ordainduarekin sendatzeko. Gizakume honek, miseria eta era guztietako porrotetara mugatuta egon arren, gizadiaren garaipena irudikatzen du egunero bizirauteko, aurrera jarraitzeko eta bizitzaren aldeko apustua egiteko. Oso sarkastikoa da, baina borondate ona adierazten du. Gizatasunaren garaipena antzezten du. Hala ere, eleberriko heroiaren egokitzapen filmikoa ez da hain erraza, bere aurkezpenak zailtasun bat baitzekarren: Gastonek Lolari kanpinean ezagutu zuen pertsonaren istorioa kontatzen dionean, eleberrian analepsi baten bidez egiten da. Horrekin, ikusleak Miralles ikusten zuen filmean, eta orduan, Lola Dijonen egoitzara iristen denean, nahiz eta berak 10. irudia 11. irudia
BERRERAIKITZE-ERA: SOLDADOS DE SALAMINA (DAVID TRUEBA, 2003) 165. 145-185 or. Bi interes uztartzen dira: kanpokoa eta barnekoa. Sánchez Mazasen istorioak gero eta arreta gehiago piztu, Conchirekiko interesa ere gero eta handiagoa da, horrela, ezagutzen ez duen bere barne-barneko sentimenduaz ohartzen da Lola. Hasieran, oraindik gerraren jazoeran lanean ari ez denean, irakasleak Conchi mespretxuz tratatzen du, baina, esku artean duena ikuskatzean, bere lagun berriarekin dituen sentimenduak arakatzen hasten da. Adierazten den lehen aldia da, Lola liburu-dendara joaten denean Sánchez Mazas eta Pascual Aguilar bezalako autore falangisten liburuak erostera. Han, horiek irakurtzen ari den bitartean, Conchi sartzen da, eta liburua hartzeko besoa luzatzen duenean, idazleak ordura arte emakume bati inoiz begiratu ez dion moduan begiratzen dio. Ikus-entzuleari ulergarriago egiteko, ordura arte izan duen doinuaren ildoa apurtuko du filmak, musika alaia lehen aldiz sartuz: melodia berri bat, sentipen berri bati laguntzeko. Bitartean, liburuan ezkutatuta (18. irudia), plano subjektibo batek Lola arreta zertan jartzen ari den antzemateko aukera ematen dio ikusleari. Horrela, Lolak, gonamotza daramaten hanketatik hasita, Conchiri behetik gora begiratzen dio mugimendu panoramiko batekin (19, 20, 21 eta 22. irudiak). Neska hori da Lolaren sentimendu ezkutua pizten duena eta, beraz, zenbat eta gehiago sakondu memoria historikoan, orduan eta gehiago daki bere barneaz, eta gusturago ere badago bere lagun berriarekin, maite duen ala ez zalantzan duelarik. Sexualitatea da, agian, norberak bere buruaz dakien lehen ezaugarrietako bat; beraz, ezbai horretan, protagonista konturatzen da ez dakiela ezer bere buruaz, hain zuzen ere, bere iraganaz ez dakien gizarte batek bezala. Lolak Conchiri uko egiten dio, ziurrenik ez delako sexu bereko batekin sexu harremanak izatera ausartzen. Hori sinbolismoz beteta dago, 14. irudia 15. irudia 16. irudia 17. irudia
BERRERAIKITZE-ERA: SOLDADOS DE SALAMINA (DAVID TRUEBA, 2003) 169. 145-185 or. Cortes literaturan gainditu beharreko froga gisa aurkezten da; Cirlotek (1982), aldiz, "azpi-bizimodu" bat dela dio, negatiboari lotutako eta munduko beheko mailetan dagoen zezenketa-leku bat; Chevalierren aburuz (1986), leku ikusezin, irteera eta itzalik gabea, hotza, ilunpez, munstroz eta deabruz betea. Beraz, basoa misterioaren eta ezezagunaren eszenatokia da. «Supone la entrada en el mundo de las Hades, tal como ocurre en la Metamorfosis de Ovidio o en el encantamiento de Euridice, la amada de Orfeo», dio Del Pozo Orteak (2007, 69. or.). Basoaren xarmak ia pertsonaia guztiei eragiten die. Horregatik, istorioa hitz egiten duten ahots, ikuspegi eta ideologien multzo gisa aurkezten da. Guztion barnealderako bidaia da, oroimen aitzindari batetik egindako bidaia, non iragana eta oraina batzen diren. 5.4. KONTAKIZUNAREN EGIAZKOTASUNA Hasieran gerra-gertaera bat baino ez denerako hurbilketa, hots, fusilamendu baten istorioa, ipuin gisa aurkezten zaio protagonistari. Berak fikzioaren eta errealitatearen arteko harremanak estutzea du helburu. Narrazioan pertsonaien eta herri oso baten sentipenak eta jarduerak nahasteaz gain, Faction generoa izanik, errealitatea fikzioarekin endredatzen da, eta ikusleari oso zaila egiten zaio bi horiek bereiztea. Errekurtso horretaz baliatzen da, hain zuzen ere, Soldados de Salaminaren kontakizuna. Argumentuak gertakariei buruzko informazio zehatza ematen du, ez pertsonaiei buruzkoa, benetako pertsonei buruzkoa baizik, eta ez dira inoren oroitzapen subjektiboak, berreraikuntza historiografikoko lan baten ondorio baizik. Horregatik, Del Pozo Orteak (2007) hibrido postmodernotzat jo du narrazioa, fikzioarekin eta errealitatearekin jokatzen duelako, hain zuzen ere. Irudiaren tratamenduaren bidez, Truebak oso ondo bereizten ditu bi garaiak. Gaurko eguna irudikatzeko, kolore errealistak erabili ditu, industria zinematografikoak ohi duen itxurarekin; Gerra Zibileko gertakizunak antzezteko, berriz, irudi ilunagoak erabili ditu. Teknika hori sarritan erabili da eta ez du aparteko aipamenik merezi. Bai, ordea, zinemakontakizunari egiazkotasuna emateko Truebak sekuentzia bereko irudi faktikoak (24., 25. eta 26. irudiak) eta fikziozkoak (27., 28. eta 29. irudiak) behin eta berriz konbinatzen dituela. Adibidez, Sánchez Mazasek kargua hartzen duenean, izendapena faktikoa den bitartean, zina fikziozkoa da. Ikus daitekeenez, Francoren benetako irudiak sartu dituzte zina irakurtzen (30. irudia) eta, berehala, intelektual falangistaren zin egiteko unea helarazteko, irudi antzeztuak barneratu dituzte, jarraipena emanez (31. irudia). Oso ohikoa da irudi faktikoei jarraipena ematen dieten fikziozko irudiak gehitzea. Teknikoki, zuri-beltzean antzeztutako irudiak jartzeaz eta eskala gris bera erabiltzeaz gain, bi irudi-mota horiei garau bera gainjarri zaie antzeko itxura izan dezaten, nahiz eta benetako irudiek film zaharren ohiko garaua daramaten. Nodoaren off-eko ahotsak, gainera, sinesgarritasun osoa ematen dio.
170. BOSTGARREN ATALA: FILM ANALISIA 145-185 or. Baina, ikus-entzunezko teknikez baliatzeaz gain, Trueba haratago doa, kontakizuna egituratuta dagoen oinarrizko elementuetan mundu faktikoa eta fikzioa tartekatuz. Sánchez Mazasen pertsonaia berreraikitzeko lanak benetako gertaeretan oinarritu nahi du etengabe. Horrela, oroimenaren berreskurapenean, lekukoen adierazpenetan –zuzenak eta zeharkakoak– oinarritzen den ikus-entzunezko honetan, nekez antzeman daiteke zeintzuk diren pertsonaia errealak eta fikziozkoak. Adibide bezala, José Antonio Julio Onésimo Chicho Sánchez Ferlosiok –Sánchez Mazasen semea– egindako kolaborazioa legoke. Bertan, bere aitaren ihesari buruzko xehetasunak Lolari ematen dizkio, txikitan kontatutako istorioetan oinarrituta (32. irudia). Era berean, Joaquim Figuerasek (33. irudia) eta Daniel Angelatsek (34. irudia) –"basoko lagunak"– ere parte hartzen dute, baita Jaume Figuerasek (35. irudia), Pere Figuerasen semeak eta Joaquim Figuerasen ilobak ere. Errodaje taldeari fusilamenduaren kokapen zehatza erakutsi dion herritarra ere agertzen da –gerran gizon hark aurkitutako fusilatuen gorpuak lurperatzen lagundu zuen– (36. irudia). Pertsonaia horiek guztiek beren burua interpretatzen dute eta gertakari historikoen lekukotza ematen dute, filmaren ikerketa-atalari forma dokumentala emanez. Kredituetan argi adierazten den bezala, lekukoek parte hartu dute beren testigantza emateko (37. irudia). Horrela, pertsonaia batzuk benetakoak diren heinean, beste batzuk irudikatuak dira, eta badaude ere fikziozkoak. 29. irudia 30. irudia 31. irudia 26. irudia 27. irudia 28. irudia 24. irudia 25. irudia
BERRERAIKITZE-ERA: SOLDADOS DE SALAMINA (DAVID TRUEBA, 2003) 171. 145-185 or. 37. irudia Era berean, jatorrizko izen batzuk bere horretan dirauten bitartean, beste batzuk aldatu egiten dira. Adibidez, Miquel Aguirre Gerra Zibileko aditua Miguel Aguirre da pelikuan. Lehen aipatu bezala, protagonistak Javier Cercas du izena eleberrian. Autore eta pertsonaien izenak partekatzeaz gain, idazlearen bizitzaren hainbat kontu ere dituzte elkarren artean. Bada, filmean ere, hori mantendu egiten da. Istorioaren protagonista emakume bat bada ere, abizena –Cercas– mantendu egiten da, egilearen hainbat gauza bezala. Azkenik, esan behar da Sánchez Mazasen liburuxka ere benetakoa dela (38. irudia), eta horrek erabat zailtzen du egiazkoa eta fikzioa bereiztea. Horregatik, jende askok fikzioa errealitatetzat jo du zuzendariaren arreta piztuz: 32. irudia 33. irudia 34. irudia 35. irudia 36. irudia
BERRERAIKITZE-ERA: SOLDADOS DE SALAMINA (DAVID TRUEBA, 2003) 173. 145-185 or. 5.5. MEMORIEN IRUDIKAPENA Filmaren planteamendua da memoria ezagutzarako eta egiarako sarbidea dela, eta, beraz, memoriaren berreskurapenari egindako omenaldi xumea da. Estatu espainiarrean oroimena berreskuratzeko zailtasunik handiena adostasun falta da; horregatik, kazetariak Antonio Machadori buruz idazten duen lehen artikuluak kritika ugari jasotzen ditu, aldekoak eta kontrakoak. Egun batzuen ondoren, hiru gutun jasotzen ditu: lehenengo biek artikulua gaitzesten dute, hirugarren gutuna, Miguel Aguirre izeneko historialariak sinatua, Collelleko fusilamenduari buruzko informazioa ematen dio. Hau da, egiaren argipenean, batzuek irainak botatzen dituzten bitartean, beste batzuek laguntza eskaintzen dute. Oso adierazgarria da Aguirrek nola pasatzen dion protagonistari Jaume Figuerasen telefonozenbakia (39. irudia): euripean, zenbakia idazten dio eskuan boligrafo batekin. Memoria berreskuratzeak izan dituen zailtasunak adierazteko modu bat da, banakako ekimenak baitira oroimena berreskuratu dutenak, izerditan eta dirutza xahutuz. Eskuzabaltasun horren adibide argia da Aguirrek aterkia Lolari uzten diola, bera busti egingo den arren: «¡No, no, no! Quédate el paraguas, ya me lo devolverás», dio Aguirrek. 39. irudia Soldados de Salaminaren bilbeak oroimena eraikitzeko hainbat prozesu gogorarazten ditu, batez ere adiera metaforikoetan. Hiru belaunaldi eta hiru ahots Gerra Zibilaren aurrean: gerrako garaikideak, gerraosteko belaunaldiak eta narratzaile berriak. Hala, memoria desberdinen irudikapena egiten du. Alde batetik, gerra bizi zutenen memoria legoke, Miralles, Daniel Angelats eta Joaquim Figuerasen eskutik. Jaume Figueras eta Sánchez Ferlosio ondorengo belaunaldiko irudiak dira. Lehenengoa Pere Figuerasen semea eta Joaquim Figuerasen iloba
174. BOSTGARREN ATALA: FILM ANALISIA 145-185 or. da, biak Sánchez Mazasen "basoko lagunak", eta bigarrena, aldiz, intelektual falangistaren semea da. Beraz, simetria bat dago gerra osteko belaunaldia irudikatzeko orduan. Bizirik atera zirenen testigantzen bidez memoria berreskuratzen saiatzen da, baina Del Pozo Orteak (2007, 35. or.) adierazten duen bezala, memoria mota hori problematikoa da, gizon horien oroimenean fantasia baitago. Lola memoria berreskuratu nahi duen narratzaile berria da; bigarren belaunaldikoa bada ere –bere aitak gerran parte hartu zuen–, Jaume Figueras eta Sánchez Ferlosio baino askoz gazteagoa da, horregatik, hirugarren belaunalditik gertu dago. Azkenik, Gaston tentsio sexualeko pertsonaia izateaz gain, hirugarren belaunaldiko antzezpena ere bada, gerrako iheslarien bilobena, hain zuzen ere. Erbesteratuen oroimena du bere baitan. Hortik abiatuta, interesgarria da pertsonaia bakoitzaren jokabidea aztertzea, gizartean izandako bilakaera ulertzeko. Zentzu horretan, Mirallesen kontakizunak du pisu behinena; filmaren zati handienean Lola pertsonaia gidaria milizianoak une erabakigarri hartan zer pentsatu zuen jakiten saiatzen da, ikus-entzuleari irrika bera eraginez. Bada, ikus-entzuleek, Lolarekin batera, bere idealen aldeko borrokalari ohia aurkituko dute, erabat desengainatuta, ahaztuta eta etsita. Hainbat gerratan ausaz borrokatu ondoren, pertsonaia honek duen kamusada guztiz ulergarria da eta esaldi sinboliko batekin hartzen du Lola: «Llega usted un poco tarde». Lolari baino, gizarteari egiten dio mespretxua. Diktadura duela urte dexente amaitu bazen ere, ez du inolako aitortzarik izan demokraziaren alde bizitza osoa emateagatik, eta inor ez da berataz gogoratu. Gorputz osoan dituen orbainek, eta bereziki aurpegia bitan zatitzen duenak, min hori adierazten dute. Ez dirudi zauri horiek behar bezala itxita daudenik. Miralles Lolaren istorioa "osorik" egoteko falta zaion zatia da. Horrela, narratzaile berriak heroi anonimoak bizirik mantentzeko konpromisoa hartzen du. Lehen aipatu bezala, Halbwachs (1950) memoria indibiduala osatzen duten erreferentzia-puntuen garrantziaz ari da, horiek banakakotik kolektibora igarotzen baitira. Bada, filmean proposatzen dena da memoria kolektibo bat eraikitzen lagunduko luketen memoria indibidualak bizirik mantentzea, kasu honetan, liburu baten idazketaren bidez. Aurreko belaunaldiekin alderatuta, hirugarren belaunaldiko bi pertsonaiak aktiboak dira oroimena berreskuratzeko: batak eta besteak beren borondatez jarduten dute; gainerakoek jarrera pasiboa dute eta, Lola haiekin harremanean jartzen da. Baina, era berean, esan behar da hasieran Lolak ez duela memoriarekiko interesik adierazten. Nolabait, bera pertsonaia pasibo bezala hasten da oroimena berreskuratzen, eta, gaian sakondu ahala, bere interesa hazten doa, jarrera aktiboa azalduz. Beraz, memoria historikoa berreskuratzeko grina ez da hirugarren belaunaldiaren ezaugarri bereizgarria DNAn, prozesu luze baten bidez garatutako ezaugarria baizik. Baina, Mirallesez gain, gerra gertutik bizi zutenen kontakizun gehiago daude. Collelleko fusilamendutik ihes egin zuten bi gatibuen kontakizunak dira bere adierazpen nagusia. Biek idatzi zituzten bizitako abentura guztiak, Sánchez Mazasek eskuz idatzitako liburuxka batean, eta Jesús Pascualek, Yo también fui asesinado por los rojos liburuan (40. irudia). Horiei esker, narratzaile garaikideak gertaera berreraiki dezake. Azpimarratzekoa da, halaber, faxistak liburuxkan egindako hausnarketek ez zutela inoiz argia ikusi; nahiz
176. BOSTGARREN ATALA: FILM ANALISIA 145-185 or. Bestalde, oso interesgarria da bitarteko belaunaldiaren portaera ere aztertzea, gerrako parte-hartzaileen seme-alabak. Bada, jatorri ezberdinetatik etorri arren, Jaume Figuerasek eta Sánchez Ferlosiok ezaugarri komun bat dute: ahanztura. Biek onartzen dute ez zutela arretarik jartzen aitak gerrako gertaerak kontatzen zizkienean. Ez dago bereizterik memoria ofizialaren eta lurpeko memoriaren artean: aita irabazlea edo galtzailea, seme-alabek ez dute inolako interesik; ez dute gertaera berbizi nahi. Hala ere, biek nolabaiteko damua adierazten dute ahanzturarantz daraman jarrera horrengatik. Gerrako belaunaldiak seme-alabei transmititutakoa hirugarren belaunaldira eramaten du, ahozko memoriaren garrantzia azpimarratuz. Hau da, bigarren belaunaldiko kontakizunaren balioa pertsona bakar baten ikuspegitik hartzen du. Sánchez Ferlosioren adierazpenetatik oroimenaren iragazkortasuna antzeman daiteke: «Se puso a correr [bere aita] y se cayó en un hoyo. Entonces, se agazapó como pudo y, según contaba, creía haber observado que alguien se asomaba e incluso que le veía, o él al menos creía recordar haber visto la silueta». Ondarearen irudikapen zuzena ez ezik, antzezpen metaforikoa ere badago. Zentzu honetan, Lolaren aitaren arropa, gerra bizi izan zutenen ondarea da, horregatik Lolak ez du etxera eramaten, maleta batean txukunduta, zahar-egoitzako harreran uzten du norbaitek erabil dezan (41. irudia). Ondarea eskuz aldatzen da. Ordura arte, familiakoek arropa etxera ekartzea zen ohikoena, baina Lola beste belaunaldikoa da; beraz, ondarea etxean gorde beharrean, hura kaleratzeko beharra sentitzen du, eta hori horrela interpretatu behar da; izan ere, Cifre Wibrowren arabera (2012, 217. or.), Cercasek oroimenaren birkonfigurazioa belaunaldi-errelebo gisa irakurtzen du. Eleberriaren egileak nabarmentzen duen lehenengo gauza da Gerra Zibilaren historia ez dutela protagonistek kudeatu, bigarren belaunaldiko kideek baizik –berea–; eta, belaunaldien segidan, hurrengo belaunaldiak egindako galderei aurre egin behar die, gai honetan ezjakintasun osoz hezia baita. Cercasen arabera, hirugarren belaunaldiaren bahetik igarotzean oroimenaren historizazio-prozesua agortzen da, bilobei ez baitzaie errua interesatzen, baizik eta «egia besterik ez». 41. irudia
BERRERAIKITZE-ERA: SOLDADOS DE SALAMINA (DAVID TRUEBA, 2003) 177. 145-185 or. Film honen beste bereizgarria memoria-gune askoren agerpena da. Esan bezala, zenbait memoria-gune benetakoak diren arren, beste batzuk irudikatuak dira, baina, azken batean, guztiak dira istorioak azaltzen dituzten memoria-guneak. Ildo horretan, ekoizpen-taldeak lan zehatza egin du kokalekuak aukeratzeko. Uruguay espetxe-ontzia, adibidez, irudi faktiko eta fikziozkoen bidez irudikatzen du. Collelleko santutegia ere ikus daiteke, denbora gutxirako kartzela bihurtua, fusilamendua gertatu zen toki zehatz bezala (42. irudia). Truebak leku horiek iraganean eta gaur egun erakusten ditu, bi garaien arteko lotura azpimarratuz. Adibidez, Collelleko santutegiaren barruan lurrean grabatutakoak, sekuentzia baten amaieran eta bestearen hasieran, oraina eta iragana zuzenean lotzen ditu (43 eta 44. irudiak). Ikus-entzunezko bitarteko hau gehiagotan erabiltzen da (45 eta 46. irudiak; 47 eta 48. irudiak; eta, 49 eta 50. irudiak). 42. irudia. Javier Cercas autorea, David Trueba zuzendaria eta Ariadna Gil aktorea fusilatuen omenez Francoren garaian eraikitako oroigarriaren azpian atsedena hartzen filmazioan. [Iturria: Cercas eta Trueba, 2003.]
180. BOSTGARREN ATALA: FILM ANALISIA 145-185 or. de soldados el que ha salvado la civilización"13. Está publicado en septiembre del 81, y no es casual, eh; acuérdate que ese mismo año, en febrero, un pelotón de soldados también quiso salvar la civilización.» Lolari bere aitaren heriotza –iragana– jakinarazten diotenean, atzeko telebistan –orainaalbistegia ikus daiteke, ETAren ekintza izan daitezkeen irudiekin (54. irudia), iragana eta oraina berriro elkartuz. 54. irudia Ikusi dugunez, iraganaren, orainaren eta etorkizunaren arteko harremana behin eta berriz adierazten da. Esan bezala, Conchi pitonisa izatea ez da kasualitatea, eta Lola iragana berreskuratzen ari den unean etorkizuna irakurtzen duen pertsonaiarekin harreman berezia garatzean, iragana eta etorkizuna lotzen ari da. Bestalde, filmaren erdian, protagonistak lagun batek utzitako autoan haurrentzako eserlekua aurkitzen duela ikus daiteke (55. irudia). Oso modu sotilean bada ere, horrek adierazten du behin espero zuen eta inoiz iritsi ez zen semearentzat izango zen aulkia. Haur baten galera etorkizuneko proiektu baten porrota da, eta arranbera esku artean, hain esperotako proiektu batez oroitzen da. Ez da iraganeko kontua bakarrik, etorkizunekoa ere bada. Haurrei buruzko aipamena beste batzuetan egiten da, beti modu sotilean: basoan doanean haurrak jolasean aurkitzen ditu (56. irudia); Núria, kafetegian Jaume Figuerasen zain dagoenean, alboko plazan geratzen da haurrei begira (57. irudia); edo, bestela, unibertsitateko bulegoan ume batek/batzuek eginiko marrazkiak ditu zintzilik (58. irudia). Jaume Figueras itxaroten dagoen sekuentzia horretan, gainera, oso plano esanguratsu bat dago, non, kafetegiaren kanpoko ikuspegitik hartuta, Lola barruan ikusten den, haurra leihoko kristalean gainjarrita duela (59. irudia). 13 Filmean Primo de Riberaren esaldia dela esaten bada ere, egiazki, Oswald Spengler filosofo ospetsuarena da In Decline of the West (1918) liburuan aipatua.
184. BOSTGARREN ATALA: FILM ANALISIA 145-185 or. hablar del fusilamiento de Rafael Sánchez Mazas, yo solo era una escritora que no escribía». Oraingoan, protagonista istorioaren partaide da; historiaren partaide. 5.6. ONDORIOAK Soldados de Salaminak memoria historikoa ikuspegi interesgarri batetik jorratzen du. Berez, ez da Gerra Zibilari buruzko filma, nahiz eta hori azaltzen den. Bere argumentua pertsonaiek eraikitzen dute, ez gertakizunak berak. Gerratik urrun, XXI. mendearen hasieran aztertzea proposatzen du, diktadura ondorengo urteetan ez bezala. Indarra huts egindako une historiko baten sentimenduetan eta itxaropenetan jartzen da, non une horretako protagonista anonimoek memoriari uko egin dioten, justiziarik gabeko demokrazia akastunaren alde. Truebaren filmak benetako gertaera bat lurpetik ateratzea lortu du, Espainiako gobernuari kontuak eskatzen zizkioten unean bertan. Era berean, desengainua krisi politiko guztietan agertzen da eta Lolak filmean irudikatzen du hori. Eleberrian ez bezala, filmean heroi garaikidea emakumea izateak gauza asko adierazten ditu, batez ere, emakumeek orain arte gizonek kudeatutako funtsezko eremua aldarrikatu dutela, hau da, emakumeak ere istorioaren partaide direla. Trantsizioak utzitako hutsuneak bete nahi ditu narrazioak, eta XXI. mende hasierako gizartean historia eta memoria bereizten zituen amildegia azpimarratzen du. Filmak Gerra Zibilak utzitako arrastoa erakusten du. Memoriarik gabeko gizarteak –eta, beraz, iraganik gabeko gizarteak–, ez du identitaterik; horregatik da hain garrantzitsua oroimena, historiaren berreraiketa kontakizun gisa ere. Hala ere, bitxia da oroimena berreskuratzean egiten den irakurketa politikoa; izan ere, gerran parte hartu zuten heroi anonimoak gogoan izatea aldarrikatzen da, beren uste ideologikoei erreparatu gabe, hau da, gatazkaren erroari jaramonik egin gabe. Hau da, Soldados de Salaminak trantsizioak utzitako hutsunea bete nahi duen arren, ez da garai hartan zabaldutako mezuen irakurketa politikotik gehiegi aldentzen. Egilearen eta zuzendariaren asmoa desberdina bada ere, ez dirudi nahi bezala islatu dutenik obran. Soldados de Salaminaren planteamendua da gerrako hildakoak gogoratzen diren neurrian bizi direla, eta, adierazten duenez, baldintza kaxkarrenetan ere, gizakiak ongia egiteko gaitasuna du. Truebak oso zorrotz erakutsi ditu milurteko berriaren hasieran gizartean elkarbizitzen diren memoria ezberdinak. Filmak iraganeko oroitzapenak bere osotasunean ulertzeko balio du eta oroitzapen batzuek izan duten igorpena eta besteen ahanzturak ulertzeko gakoak eskaintzen ditu. Zentzu honetan, narrazioa jasoa dela onartu behar da eta, gertaera historikoa ikertzeaz gain, adituek oroimenaren inguruan ondorioztatutakoa kontuan hartu dutela nabari da. Todoroven arrastoa ere ikus daiteke, gertaeren narratibak iragan totalitarioa berraztertzea baitakar. Bertan, hiru belaunaldiren oroimena ikus daiteke: gerra bizi zutenena, seme-alabena eta bilobena. Era berean, garai hartako memoria ofiziala – Sánchez Mazas eta Pascualen liburua–, eta lurpeko memoria ere –Miralles, Joaquim Figueras, Daniel Angelats–. Hala ere, kontuan izan behar da memoria mota hori problematikoa dela, bizirik atera direnen oroimenean ere fantasia baitago. Berdinki, kontakizunaren balioa
BERRERAIKITZE-ERA: SOLDADOS DE SALAMINA (DAVID TRUEBA, 2003) 185. 145-185 or. lehenesten da, eta onartzen da ordura arte ez zaiola behar besteko arretarik eskaini ez maila publikoan ez pribatuan. Esparru publikoari dagokionez, XXI. mendera arte –Franco hil eta 24 urtera– Errepublikaren eta demokraziaren alde borrokatu ziren gerlariei ez zaie inoiz aitortu egindako sakrifizioa; arlo pribatuan, berriz, Sánchez Ferlosio eta Jaume Figuerasen eskutik aipatzen da seme-alabek ez zietela jaramonik egiten gurasoen kontakizunei. Beraz, narratzaileen belaunaldi berriarekin egoera irauli egiten da eta, aitortza mahai gainean ipintzen da, hau da, oroimena sozializatzen da. Haize bolada fresko honi esker, Sánchez Ferlosio eta Jaume Figueras bezalako semeak gurasoen kontakizunen balioaz ohartzen dira eta nahikoa arreta ez jartzeaz damutzen dira. Egia faktikoa, funtsezkoa, –hots, egia historikoa– da Soldados de Salaminak aldarrikatzen duena, eta oroitzapenaren eraikuntzan oinarritzen da narratzaileari berebiziko garrantzia eskaintzen dioten istorioak azaltzeko. Trantsizioari amaiera bat emateko nahia du. Egiari buruzko hausnarketa: memoria, berriro gerta ez dadin. Horregatik, hainbat memoriagune erakusten ditu. Ikusi den bezala, filmak erreferentzia ugari ditu emandako datuen egiazkotasuna errazteko, baina datu horiek fikzioarekin elkarreragiten dute kontakizuna erakargarri eginez. Elementu faktikoei dagokienez, lehenik eta behin gerra zibilaren gertaera bera dago: Sánchez Mazasen fusilamendua. Ordura arte pertsona gutxik zekiten gertakizuna da, eta, beraz, interesa pizteko gakoa. Bestalde, gertakizuna berreraikitzeko prozesuak ere elementu faktikoak eta errealak konbinatzen ditu, eta benetako lekukoen parte-hartzea da adierazpen nagusia. Une horietan, filmak dokumental itxura hartzen du, eta horrek sinesgarritasuna ematen dio kontakizunari. Benetakoa dirudien kontakizun bat aurkezten da. Beraz, zuzendariaren lorpenik handiena da egiazko dirudien unibertso bat eraikitzea lortu duela, nahiz eta asmatutako elementuak barneratu. Trueba ez da horretara mugatu eta baliabide metaforikoak ere erabili ditu memoria aldarrikatzeko. Aitaren maletaren bidez garaituen ondareari egiten zaio erreferentzia: belaunaldiz belaunaldi oztopo guztien gainetik igaro den ondare baliotsua. Eta, afera mingarria bada ere, Lolak bere iraganari aurre egitea lortzen du, gizarteak erdietsi dezakeen bezala, 30 urteren buruan askatu gabeko korapiloa solte utziz. Alegia, gatazkaren analisi urrun bat egiteaz gain, korapiloa askatzeko bidea ere proposatzen du: "heroi anonimoei" publikoki eskaintzea merezi duten aitortza. Narrazioa erreprimitutako iragana berreskuratzean eraikitzen da, eta orainarekin elkar eragiten jartzen du, etorkizunera begira, adiskidetzea bilatuz. Soldados de Salaminak Estatu espainiarraren historian ahaztutako ahotsak berreskuratzearen aldeko apustua egiteaz gain, gizarteak izan behar dituen erreferente berriak proposatzen ditu.
188. SEIGARREN ATALA: FILM ANALISIA 187-225 or. 6.1. SARRERA 1936ko uztailaren 17-18ko altxamenduak modu berezian eragin zion Euskal Herriari: bere lurraldea matxinatuen eta Errepublikarekiko leialen artean banatzeaz gain, altxamenduak katolizismoa eta Eliza penintsulako beste edozein bazterretan baino gehiago zatitu zituen; hortik dator Euskal Herriaren berezitasuna eta alderdi bereizgarria 1936-1939ko Gerra Zibilean. Euskal nazionalismoak Errepublikaren alde egindako aukerak, gudarien batailoiak antolatuz, euskal katolikoak zatitu zituen eta barne-gerra eragin zuen Gerra Zibilaren barnean (Botti, 2007, 486 or.). Alderdi militarrean, alde batetik boluntario karlistak egon ziren, erreketeak eta kapilauak, eta, bestetik, gudariak, beren kapilauekin. Gerra piztu zenetik, espainiar Eliza frankistekin lerrokatu zen argi eta garbi. Matxinatuek beren onurarako baliatuko zuten estatu-kolpearekiko lerrokatze horren jatorriak hainbat arrazoi izan zituen. Elizak II. Errepublikarekin izan zituen harreman txarren oinarritik abiatzen zen, ez bakarrik Errepublikak Eliza jazartzen zuelako, baita erakundeak modernizatzeko joera txikia zuelako eta Gobernu errepublikanoek inposatu nahi zizkioten aldaketak onartu gura ez zuelako ere. Gainera, ez zegoen prest botere-guneak galtzeko, hau da, ez zuen nahi Estatuarekiko zuen lotura galtzea, ezta 1931tik aurrera Espainian ezarri nahi zen ohituren liberaltasunari kontzesioak egiteko ere (Núñez de Prado, 2014, 98. or.). Gudan zehar, Francok garrantzi esanguratsua eskaini zion Elizari, hain zuzen ere, bere alde egin dezan. Elementu erlijiosoa funtsezkoa izan zen gerraren hasieratik; izan ere, altxamendu militarrari beharrezko justifikazioa emateko balio baitzuen, bai barrualdera zein atzerrira begira, legez ezarritako ordenaren aurka matxinatuen irudia garbitzeko (Núñez de Prado, 2014, 97. or.), bai eta egindako sarraskiak justifikatzeko ere. Hala, Elizaren laguntzari esker, kolpe militarrari gurutzada erlijiosoaren itxura eman zitzaion: Ahora bien, es necesario señalar que el levantamiento en su origen no se realizó ni en nombre de la religión, ni tampoco de la monarquía. Se hizo en nombre de España, para salvar una unidad nacional que desde ciertos sectores se consideraba en peligro. Y también se hizo en nombre del orden público y la seguridad, que así mismo se sentía mortalmente amenazada, sobre todo desde la subida al poder del gobierno del Frente Popular1. (Núñez de Prado, 2014, 97. or.) Zentzu horretan, erakunde erlijiosoak Euskal Herrian funtzio zehatza eduki zuen: Nazionalkatolizismo espainiarrak oso ezaugarri bereziak izan zituen Euskal Herrian, bai erregimenaren legitimazio ahaleginen elementu giltzarri gisa eta bai inkulturazio zentralista hispaniarraren tresna gisa ere. Operazio horretan zeregin protagonista izan zuen berrogeigarren urteetako euskal eliza berriak, bere kide nabarmenetako askoren depurazioaren ondoren sortua zen eliza hark. Euskal Herrian nazionalkatolizismoaren lehen helburua ez zen, Estatuaren gainerako lurraldeetan bezala, elizaren eragina berrezartzea, baizik eta funtsean espainiarra zen eliza bat ezartzea, mentalizazio patriotikoaren lana burutu beharko zuena, 1 Autorearen arabera, baieztapen horrek badu salbuespen bat: Nafarroa. Herrialde horretan gerra konfesionala izan zen hasieratik. Are gehiago, Nafarroan Burgos Espainia frankistaren hiriburuan baino lehenago legeztatu zen Errepublikaren klerikaren aurkako legeriatzat jotzen zen guztia indargabetzea.
GERTURAKETA BERRIA: LA BUENA NUEVA (HELENA TABERNA, 2008) 189. 187-225 or. zeren eta eskuin politikoak (falangistak, frankistak, monarkikoak, karlistak…) nekez bete baitzezakeen lan hura. (Sánchez Erauskin, 1998, 235. or.) Garrantzitsua da aipatzea ere, Egoitza Santuak baztertu zuela Espainiako gerra "Gurutzada Santutzat" hartzea, espainiar Elizak, eta bereziki, Isidro Gomá kardinalak egindako saiakera ugariren ostean (Cuenca Toribio, 1989, 822 or.). Hala, atzeguardia errepublikarrean kolektibo kristauak –apaizak, abadeak, fraileak, monjak…– errepresio bortitza jasan zuen. Paul Preston (2011, 126. or.) historialariaren arabera eremu errepublikarrean 6.000 eliz-gizon eta emakume hil zituzten. Beste batzuk, aldiz, 6.500 hildakotan kokatzen dute kopurua. Baina, zalantzarik ez dago toki askotan jarrera bortitza izan zela kolektibo honen aurka. Hori ez zen gerran hasi, baizik eta lehendik zetorren kontua zen. Ezkerreko sektore ugarik arerio nagusitzat jo zuen Eliza Errepublikako garaian. Hori zen, hain zuzen ere, matxinatuek altxamendu militarra burutzeko eman zuten arrazoi nagusienetarikoa: Kristautasunaren defentsa. Juliá Díazek ondo alderatzen ditu errepresio mota biak: «Matar campesinos era la prueba irrefutable del restablecimiento del orden; matar curas demostraba que la revolución estaba en marcha y ningún poder sobre la tierra sería capaz de detenerla» (in Juliá, Casanova, Solé i Sabaté, Villaroya eta Moreno, 1999). Era berean, gerran zehar, ondare katoliko ugari suntsitu zituzten: elizak erre, komentuak bertan behera bota, artelan sakratuak suntsitu… Kontrolik gabeko miliziek egin ohi zituzten horrelakoak. Desjabetzeak ere izan ziren, normalean, desjabetutakoari eraikinak, lurrak…– erabilera publikoa ematen ziotelarik. Komunitate kristauaren aurkako errepresioa ez zen modu erregularrean hedatu Errepublikako atzeguardia osoan, baizik eta tokiaren araberakoa izan zen. Hau da, leku batzuetan apenas errepresiorik jasan ez zuten bitartean, beste batzuetan erabatekoa izan zen –Barbastron, esaterako–. Aipamen berezia merezi dute Hego Euskal Herriko apaizek; izan ere, erlijio kristaua oso errotua zegoen herrian, eta hori zela-eta, ez zuten apenas errepresiorik jasan gorrien aldetik. Bai, ordea, bando nazionalen partetik. Eliz-gizon ugari abertzaleak ziren, eta matxinatuek horiek identifikatzeari ekin zioten sartu bezain laster: asko espetxeratuak izan ziren eta 16 apaiz abertzale fusilatu egin zituzten. Euskal klero nazionalistaren errepresioari buruzko datuak ematen dituzten agiriak asko dira, hala nola, kondenaren datak, kondenatutakoen kopuruari buruzko datuak, lekualdatu diren apaizen datuak... Bi katolizismo izan ziren ala, gai politiko eta nazionalak banatu zituen euskal katolikoak? Alfonso Botti (2007, 455. or.) galdera horri erantzuten saiatu da. Bottik 1936ko otsaileko hauteskundeen bezperan EAJko diputatu taldeak Erromara egindako bidaia ekartzen du gogora. Bertan hainbat eskakizun egin zituzten: lehenik, Iruñean egoitza edukiko zuen euskal artxidiozesi bat eratzea; bigarrenik, euskara predikazioan erabiltzea, eta hirugarrenik, eliza-hierarkiaren neutraltasuna EAJk Estatutuaren eta nazionalismoaren arloan egindako jarduketaren aurrean. Diputatuen artean Aguirre eta Irujo izan ziren eta Bermeoko apaiz Evaristo de Echevarrietak lagundu zien. Bertan, Gai Berezietarako idazkari Pizzardo monsinorearekin hitz egin zuten, eta horrek berehalako hauteskundeetan eskuindarrekin bat egitea gomendatu zien. Euskal ordezkaritzarentzat bidaia etsigarria izan zen, baina ez
192. SEIGARREN ATALA: FILM ANALISIA 187-225 or. Hortik aurrera, karlistek falangisten aurkako lehia gogorra izan zuten, eta ahal izan zuten guztietan beren antolaketa politiko bereiziari eusten saiatu ziren, beren lidergoarekin eta programarekin. Jakina, alferrik, Francoren lidergo pertsonala nabarmen gailendu baitzen matxinatuek Errepublikaren aurka zuten koalizio eskuindarrean eta, hil arte iraun zuen. Beraz, karlistek istilu asko eduki zituzten gainontzeko altxatuekin, borroka ugari eta, kasu batzuetan, kartzelaldiak ere. Adibidez, Martorellek jakitera ematen duenez, Antonio Arrue euskaltzain karlista Granadako kartzelan bakarturik sartu zuten 1937ko abenduan, hain zuzen ere, Francok karlisten erregegai Don Javier Frantziara ohiltzea erabaki zuenean. Gerraren amaierak eta Francok faxismoekin izandako amodioak Falangeak aldi labur batean kultura-hegemoniakoa kontrolatzea eragin zuen. Desadostasunak funtsezkoak ziren, eta sinesmen guztiak operazio militarren nagusitasunaren mende zeuden arren, 1938ko otsaileko botereen banaketan, falangistek prentsa eta propagandaren esparrua eskuratu zuten, hezkuntza nazionalkatolikoen esku utzita, hau da, Elizaren esku (Sánchez Biosca, 2007, 82. or.). Esan bezala, denbora-tartea laburra izan zen –1945era arte–; egineginean ere, II. Mundu Gerraren amaierak Francori estrategia aldatzera bultzatu zuen Falangetik urrunduz. Une hartan postulatu ideologiko falangistak alde batera utzi zituen, eta, erregimen frankista nazionalkatolizismoari atxiki zitzaion. Hori dela eta, 1946. urtetik aurrera, Gobernuak zentsura-arloan egiten zuen lana batzarretako eliza-hierarkiaren ordezkariari transferitu zitzaion lege-aldaketen bidez, pribilegioak eta beto-eskubidea emanez (Colmenero Martínez, 2014, 144. or.). Errealitate hori ez zen aldatuko 1964. urtera arte. Egia esan, propagandaren arloan falangisten planteamendu erradikalak hasi bezain laster sartu ziren kontraesanean frankismoaren erreakzionarioenekin; haren barruan, militarismoa Elizaren eta kontserbadorismo tradizionalaren eskakizunekin konbinatzen zen. Horrela hasi ziren, 1940tik aurrera, euren arteko liskarrak. Dionisio Ridruejo, Pedro Laín Entralgo, Antonio de Obregón eta intelektual faxista sorta bat zuzendaritza-ahalmena galduz joan ziren, 1942ko udan karlisten eta falangisten arteko gatazka ireki batek Francori bere helburuetarako oreka onuragarria lortzeko balio izan zion arte, non Serrano Suñer azken kargutik kanpo geratu baitzen (Sánchez Biosca, 2007, 84. or.). Tranchek eta Sánchez Bioscak (2000) adierazten dutenez, ez da kasualitatea garai hartan frankismoari bere historia osoan lagunduko zion albistegi zinematografiko berria sortzea, alegia, NODO, 1943ko urtarrilean argitaratu zena, hain zuzen ere, II. Mundu Gerraren garapenak sinbologia faxista erabiltzeko zuhurtasun handiagoa eskatzen zuenean nazioarte mailan. Keinu horrekin, bukatutzat eman daiteke Espainiako faxismoaren ametsaren etapa bat. Hortik aurrera, Falangearen eremu pribilegiatuak sindikatua, etxebizitzaren politika eta Lan Ministerioa izan ziren, baina, besterik ez. Erregimen berriak errepresio fisikoaz gain, errepresio ideologikoa ere burutu zuen, eta, Elizak funtzio garrantzitsua bete zuen zapalkuntza frankista legitimatzeko. Gerra bukatu ostean Espainiako Eliza katolikoak ez zuen ezer egin bizikidetzaren alde, baizik eta guztiz aurkakoa, bestelako ideologiak itotzen hasi zen, gudan erreprimituak izan ziren apaizek mendekua hartuz. Arduradun kristau aunitz kargu garrantzitsuak bete zituzten erregimen
GERTURAKETA BERRIA: LA BUENA NUEVA (HELENA TABERNA, 2008) 193. 187-225 or. berrian. Errepresio morala heriotzera arte praktikatu zuten: exekuzioen atarian, kaperatik behartuta igarotzen zituzten gatibuak jainkoaren aurrean konfesatu dezaten. Gaur egungo historiagile askok bat egiten dute errepresio frankista ezberdina izango zatekeela baldin eta Elizak bestelako jokabidea eduki balu. Helena Taberna Ayerra zuzendari altsasuarrak aitortu moduan, berak gidatutako La buena nueva (2008) filma Espainiako Gerra Zibilean Elizak edukitako zeregina aurrez aurre aztertzen duen lehen filma da. Egia da garai hura jorratzen duten film gehienetan Elizak Francoren bandoarekin eta diktadurarekin edukitako konplizitatea aipatzen dela. Hots, Espainiako Gerra Zibilean eta ondoren Elizak izandako zuzeneko inplikazioa gai polemikoa izanik, Espainiako zineman ez da aintzat hartu. Gerrari eta diktadurari buruzko filmetan apaizen eta mojen presentzia ohikoa den arren, bigarren mailako pertsonaia gisa aurkezten dira nagusiki (Cruz, 2010). Tabernak zuzendutako filmak Elizaren eta bando nazionalean parte hartu zuten hainbat fakzioren arteko harremanak azaltzen ditu, bai eta Elizaren barruan zeuden desadostasunak ere. Aipatu beharra dago, urte berean Los girasoles ciegos (José Luis Cuerda) estreinatu zela zeinean gai beretsua jorratzen zuen, baina, beste ikuspegi batetik. Handik urte batzuetara, arrakasta handia eduki ez arren, Elizak gerran izandako benetako papera lantzen duten Un Dios prohibido (Pablo Moreno, 2012) eta Bajo un manto de estrellas (Óscar Parra Carrizosa, 2013) ekoizpenak estreinatu zituzten. Azterketa konparatibo batean, Bernárdez Rodalek (2009) argudiatzen du Los girasoles ciegos eta La buena nueva pelikulek indarkeria instituzionala salatzeaz gain, gatazka armatuetan parte hartzen dutenen genero indarkeria azaldu eta bakoitzari egotzitako rolak ere zalantzan jartzen dutela. Beste ikerlari batzuen arabera, aztertutako filmak Gerra Zibilaren alderdi ezagun baina esploratu gabea arakatzen du. Zehazki, Elizak Francoren errepresioari egindako ekarpen garrantzitsua. Sánchez Noriegak (2012, 258. or.), adibidez, filmak ikuspegi garrantzitsu bati heltzen diola dio: katolizismoak hasitako funtzio politiko eta ideologikoa, egia gertaera txiki baina oso esanguratsuekin osatzeko xedearekin (Sanjuán Bornay, 2015ean aipatua). La buena nuevaren istorioa idazteko Taberna bere osaba Marino Ayerraren (1903- 1988) jazoeretan inspiratu da. Ayerra Altsasuko parrokoa zen eta garaituei lagundu ondoren, Uruguain erbesteratu zen apaizgoa utziz; bere istorioa 1958an Buenos Airesen argitaratutako No me avergoncé del Evangelio liburuan kontatu zuen. Bertan, elizgizonak inolako itzulingururik gabe salatu zituen eliza-hierarkiak "Gurutzada Santua"rekin zuen jarrera itsua eta bere izenpean onartutako gehiegikeriak. Pentsatzekoa denez, Francoren erregimenak debekatu egin zuen liburua Espainian eta, ezkutuan zirkulatu behar izan zuen. Horri helduta, Tabernak filma ekoizteari ekin zion. Filmak, gainera, bestelako pizgarria du, izan ere, gai hori zuzenean lantzen duen emakume batek gidatutako fikziozko lehen film luzea baita. Cruzek (2010) hainbatetan adierazi duenez, ez dago emakumeek Gerra Zibilari eta frankismoari buruz zuzendutako filmik, eta horren atzean historia oraindik ere "gizonezkotzat" hartzen delako izan zitekeela aipatzen du. Baina, azalpena, ordea, guztiz ekonomikoa izan daiteke. Ondorioztatzen duenez, emakume zinemagileek gizonezkoek baino aurrekontu txikiagoak izaten dituzte, eta garai hartako filmak beti izaten dira
194. SEIGARREN ATALA: FILM ANALISIA 187-225 or. garestiagoak. Urtero 150 film egiten dira Espainian, eta zortzi edo bederatzi bakarrik zuzentzen dituzte emakumeek3. Hala ere, Tabernak ia hamabost urte luze itxaron zuen ikus-entzunezko luze hori filmatzeko, izan ere, iragan mendearen amaieran galdetu baitzioten ea Elizaren baimena lortu ote zuen. Dokumentazio-prozesua luzea izan zen, zeinean hainbatetan Ian Gibsoni kontsulta egin zion, zehaztasun historikoa eta zinematografiak eskatzen duen film garaikidea uztartzeko asmoz (Sanjuán Bornay, 2015, 93. or.). Azkenik, La buena nueva 2008an estreinatu zuten Valladolideko Zinema Jaialdian. Tabernak hasieratik konpromezu feminista hartu du, kontzientzia euskaldun eta sozial batetik. Berak azaltzen duen bezala, koherentziak markatzen du bere ibilbidea, bai bere proiektuen hautaketan zein estilo zinematografikoan. Haren filmografiak nazioarteko sari ugari jaso ditu karrera hasi zuenetik. Beren filmen oihal gisa hautatutako gaiek ikuslearen konplizitatea hunkitu egiten dute, eta horren ondorioz, filmak mundu osoko telebistetan eta gizarte-foroetan proiektatu ohi dira. 1994.ean Nafarroako Gobernuarentzat lan egiteari utzi eta bete-betan zinemagintzan murgildu zen. Hala nola, La mujer de Lot (1990), Busto de un poeta (1990), 87 cartas de amor (1992), Emiliana (1993), Alsasua 1936 (1994) eta Nerabe (1995) film laburrak zuzendu zituen, eta Herrikolore (1996) bideoklipa ere bai. Guzti horietatik bat aipatu beharra dago, izan ere, Alsasua 1936 film laburra egiteko bere osaba Mariano Ayerraren bizipenak ardatzat hartu baitzituen lehenengoz. Altsasuko langile-herrian Gerra Zibilean gertatutakoak berreginez, Elizak gerra-gatazkaren aurrean duen jarrera ikus daiteke. Parroko gaztearen begiradaren bidez, anai-arreben arteko gerra anker bateko min sakona nabaritzen da, eta Ebanjelioko Eliz-hierarkiaren fedea nabarmentzen da. 16 urte beranduago hortik abiatu zen, hain zuzen ere, La buena nueva egiteko. 2000. urtean Yoyes bere lehenengo film luzea estreinatu zuen. Bertan euskal gatazkaren konplexutasun izugarria sintetizatu zuen manikeismorik gabe eta ETA erakundea deabrutu gabe. ETAko buruzagi izan ondoren ETAk berak hil zuen Dolores Gonzalez Katarain "Yoyes"en bizitzaren inguruko film horretan zuzendari, gidoigile eta ekoizle ibili zen. Aipatutakoez gain, Extranjeras (2003) eta Nagore (2010) dokumentalak, zein Acantilado (2016) eta Varados (2019) filmak ere zuzendu ditu, tartean, ondoren aztertuko den La buena nueva (2008) fikzioa zuzendu zuelarik. Bitartean, 2002. urtean Lamia Producciones ekoizpen-etxea sortu zuen. 2006an, beste zinema-zuzendari batzuekin batera, Tabernak CIMA sortu zuen, Emakume Zinemagileen eta Ikus-entzunezkoen Elkartea. Urte horietan elkarteak lorpen feminista garrantzitsuak izan ditu eta gaur egun 500 bazkide baino gehiago ditu, bai proiektuetan bai elkartekideen kopuruan. Espainiako Zinema Akademiak Helena Tabernaren ziklo bat antolatu zuen 2011ko martxoan, Madrilgo Zinema Akademiako Proiekzio Aretoan. Bertan, bere filmografia guztia ikusi ahal izan zen, 'Ellas Crean' zikloaren barruan. 3 TK (2008ko abendua). «Entrevista a Helena Taberna». 20. zk., 165-175 or. Iruñea: Nafarroako Liburuzainen Elkartea.
GERTURAKETA BERRIA: LA BUENA NUEVA (HELENA TABERNA, 2008) 197. 187-225 or. 6.2. GUDA ZIBILA, BI BANDO SOILETATIK HARATAGO La buena nuevak mahai-gainean ipintzen duen ideia nagusia da gatazka belikoan bi eliza izan zirela aurrez aurre: lehenak, ofizialak, altxatuak babestu zituen borrokaren lehen unetik, Errepublikaren eta antiklerikalen arteko parekatze faltsua eginez eta guda "Gurutzada Santutzat" joz; bigarrenak, ostera, indar txikiagoarekin eta askoz botere instituzional gutxiagorekin, ez zuen bereizketarik egin garaile eta garaituen artean, ahulenei arreta berezia eskainiz. Hala, Erromatik bueltan, Miguel (Unax Ugalde) Nafarroako fikziozko Alzania herri nafartarrera heltzen da gerra hasi baino lehen «Jesukristo berpiztuaren berri ona» ekartzera. Sozialisten eta tradizionalisten artean zatitutako herrian, bera ordezkatzera etorri den aurreko parrokoak istilu nabarmenak izan zituen bai alkate sozialistarekin bai herritarrekin, eta Miguel harremanak sendotzera dator. Baina, gerra hasi eta bando nazionalak herria okupatzen du lehenengo fusilamenduak berehala direlarik. Oso epe laburrean, Tabernak pertsonaia nagusi guztiak aurkezten ditu, sistema politiko konplexu baten sentsibilitateen eta une horretan Nafarroan dauden ideologien berri emateko. Protagonistaren gerra horren aurkako posizionamendua agerikoa da, eta ez dator bat Eliza Katolikoaren hierarkiak hartutako jarrerarekin, legitimoki hautatutako Gobernu baten aurka armadaren matxinada babestuz. Orduan, herriko apaiz berriak egoera zailetan behartsuenei laguntzeari ekiten dio, batez ere alargun errepublikanoei eta haien semealabei, elizaren eta militarren hierarkiari aurre eginez, bere bizitza jokoan jarriz. Gerrak dirauen hiru urte horietan Miguelen etsipena nabarmena da eta, gero eta urrunago dago Eliza katolikotik, herritarren arteko gatazka armatu batean kleroak gero eta parte-hartze aktibo handiagoa duela ikusi ondoren. Egoera jasangaitz horrek gatazka pertsonala sortzen du apaiz gaztearengan eta, Ebanjelioan sinesteak hierarkia militarrei eta elizakoei ausarki aurre egiteko aukera ematen dio. Bitartean, Miguel gerra hasieran falangistek senarra hiltzen duten herriko irakaslearekin duen adiskidetasunean babesten da. Margarirekin (Bárbara Goenaga) duen harremana erretore gazteak bakarrik egin behar duen bidearen oinarria da, etsipenari aurre egiteko modua. Gauzak horrela, filma bi gai nagusitan dago banatuta: gerraren konplexutasunaz aritzen da, Elizan gertatu bezala, bi bando soil baino korapilotsuagoa izan baitzen Guda Zibila. Tabernak barne gatazkaren bidez guda nahasi bat erakusten du, non adierazpen gorena Miguelek pairatzen duen barne krisian islatzen den. Azkenean, protagonistak, bere adiskide berrian babestuta, korapilo horren irtenbidea aurkitzen du, gerran eta diktaduran zehar aurrera egiteko eman zen elkartasunaren garrantzia azpimarratuz. La buena nuevari jarraiki, beraz, elkartasuna ezinbestekoa izan da isilarazitako gizarte batek oroimena eduki dezan.
GERTURAKETA BERRIA: LA BUENA NUEVA (HELENA TABERNA, 2008) 199. 187-225 or. Kandelak nork hartuko ote dituen jakiteko gorpu bereko bi norgehiagoka ari dira. Era berean, pilotak hormaren kontra egiten duen soinua iristear dagoen talkaren soinua da, tiroen antzera, gerraren soinua datorkigu burura. 21na berdinduta doaz eta azken tantan Miguel behaztopa egin, eta, gotzainak irabazten du, gerora gertatu bezala, non eliz-hierarkia nagusituko den. Azken tantaraino, beraz, elizgizonak berdinduta ibili dira. Hasierako eszena horren bidez Tabernak euskal Elizaren barruan izandako borroka adierazi du, filmaren muina, hain zuzen. Partida galduta, Miguelek gotzainari olgetan adierazten dio ezin dela inoiz ezkerti batez fidatu, eta honek gomendatzen dio, hain zuzen ere, hurrengo betekizunean ezkerreko eskua zabaldu beharko duela, oraingoan sinesmen ideologikoei zuzeneko erreferentzia eginez. Hitz-joko horrekin zuzendariak apaiz gazteak istorioan beteko duen eginkizuna aurkezten du. Segituan, gotzainak Migueli Alzaniara joatea agintzen dio, aurretik ibilitako apaizak «herri» osoarekin jarki baita. Miguelek, beraz, harremanak sendotzera joan behar du herri horretara. Apezpikuak azken gomendioa ematen dio apaiz gazteari: «Vaya a Alzania, y procure ver a las gentes de allí sin decirlo, que si ellos son de izquierdas, el nuevo párroco es el más rojo de todos». Horrenbestez, ondoriozta daiteke gotzainak egoeraren arabera moldatzea hautatzen duela. Miguelek gotzainarekin hasieran duen elkarrizketan badago aipatu beharreko xehetasun txikia, baina film osoan mantenduko den ildoa eta ikus-entzuleari aurreratzen diona: gotzaina Miguelen gainetik dago, horregatik, modu burutsuan bada ere, apezpikuaren planoak kontrapikatuak diren heinean (3. irudia), Miguelenak, pikatuak dira (4. irudia). Eliz-hierarkia hori berriro azpimarratzen da, bi elizgizonek agurtzerakoan apaiz gazteak nagusiaren eskua musukatzen duenean belaunikoz (5. irudia). Musua ematen dion enkoadraketan antzeman daitekeenez, Jesukristo dago guztien gainetik; bere azpian, gotzaina; eta, azkenik, apaiza. Eliz-hierarkia hain zuzen ere. Aipatutako posizionamendua presente dago behin eta berriz, bai narrazioan bertan bai ikusentzunezko tekniken bidez. Adibidez, hainbatetan ikusi daiteke Miguel herriko elizaren azpian (6. eta 7. irudiak), izan ere, protagonista Elizaren menpe baitago. Zuzendariak plano horiek hautatu ditu Eliz-hierarkia agerrarazteko. Hortaz, film osoan zehar oso ohikoa da plano kontrapikatuan eliza enkoadraketaren goialdean agertzea (8. eta 9. irudiak). Behin eta berriz errepikatzen den mezua da hori, Elizak behekoen gainean agintzen du. Oso esanguratsua da Miguel gotzainarengana doanean katedralera aholku eske, kapilauarekin duen elkarrizketan, apezpikuari erreferentzia eginez «su ilustrísima» aipatzen 3. irudia 4. irudia 5. irudia
200. SEIGARREN ATALA: FILM ANALISIA 187-225 or. duen bakoitzean gora begiratzen duela (10. irudia). Halaber, kapilauak gotzaina Isidro Gomá kardenalarekin bilduta dagoela adierazten dionean, Miguelek segituan berriro begiratzen du gora (11. irudia), oraingoan, gorago eta interes handiagoz. Bere gainetik dauden karguak dira, horrenbestez, horiek aipatzen diren bakoitzean gora begiratzen du, nahiz eta, benetan, begirada katedraleko arkupeari zuzendu. Subkontzientean dauka barneraturik. Halabaina, apaiz gazteak eliztarrek ez bezalako jarrera du. Horiek maila berekoak dira, horregatik, Miguelek ez du bere burua bereiztu nahi. Horren lekuko: herrira heldu eta lehen igandean ematen duen sermoia. Eszena horretan, Miguel, jendearen gainetik egon arren, jarraitzaileen begiradatik at aurkitzen da, eliztarrek benetan garrantzitsua denari so egin dezaten: Jesukristo, mahai-santuan kokatuta (12. irudia). Miguel fededunen parean sentitzen da, bera Jainkoaren mezularia besterik ez da. Hala ere, ikus-entzunezko teknikek ez ezik, istorioaren garapenak ere erakusten du nor gailentzen den. Bazkalostean eztabaida sutsua gertatzen da Miguel, gotzaina, Hugo (Gorka 6. irudia 7. irudia 10. irudia 11. irudia 12. irudia 8. irudia 9. irudia
204. SEIGARREN ATALA: FILM ANALISIA 187-225 or. Beraz, elkar elikatzen duten bi kontzeptu dira: krimenak burutzeko erlijioaren erabilera eta, Elizaren esku-hartzea Gerra Zibilean. Hori modu batera edo bestera erakusten da film osoan zehar. Horregatik, estatu-kolpearen egunean atzerritarrak Alzania okupatzera doazenean, gurutze handia irudikatzen duen zutoin elektriko baten azpitik ateratzen dira hondamendia dakarten kamioiak (18. irudia). Gurutzea bidearen erdi-erdian dago. Eta, ez da kasualitatea ere, eszena horren bukaeran, suntsiketak –armez beteriko kamioekgurutzea estaltzea (19. irudia). Azkenik, barne-gatazkaz, eta, batez ere, Elizaren barruko liskarraz diharduen film honi amaiera emateko, Tabernak guztiz ezberdinak ziren bi Elizen arteko talka azpimarratu nahi izan du, berriro ere txandakako muntaia erabiliz. Azken eszenan, frankistek garaipenaren zeremonia burutzen ari direnean, Miguelek frankistek exekutatutako errepublikanoei omenaldia egiten die beren alargunekin batera. Aurrekoetan bezala, oraingoan ere txandakako muntaiak esanahi semantikoa du, egin-eginean ere, bi ekitaldiak alderatzen dira batak bestearekin zer ikusirik ez duela adierazteko. Estandartez beteta eta armak eskuetan dutela, frankisten zeremonia oso pretentziosoa den bitartean, alargunena oso apala da. Nahiz eta errito katolikoaren irizpide guztiak bete, ez da eliza baten barruan egiten, naturgune batean baizik, zehazki, herritik hilketak egiten dituzten amildegirainoko bide osoan. Miguelek zuzendutako ekitaldia gerra galdu dutenei eskainitako omenaldi xumea da, non eta hiltzen dituzten tokian. Memoria-gune horretara gerturatutakoei gauez egiten zaie, itzalpeak iradokitzen duen klandestinitate-zama guztiarekin: 40 urte luzez ezkutuan transmitituko den oroimenaren lekuko. Hala, Miguel Elizatik urruntzen den neurrian, filmean badaude kristau fedearengandik aldentzen diren bi pertsonaia. Adibidez, bi euskal abertzale kristauk (aita-semeak) euren burua frankistei entregatzea erabakitzen dute, hain zuzen ere, kristau izateagatik eta alde errepublikarrean eskuineko jendea babesteagatik barkatuko zituztelakoan. Ez da horrela eta Falangeko kapitainak biak exekutatzea agintzen du. Bada, exekutatu aurretik aitak Migueli adierazten dio ez duela ezer konfesatzeko, izan ere, bere esanetan, kristau ona da eta, euskalduna; nahiago du heriotza bi ezaugarri horietatik bati uko egitea baino. Semeak, baina, bai konfesatzen duela: «Llevo ya un mes sin confesarme. Me acuso de blasfemar. He tenido pensamientos impuros. También me he reñido con los padres. Nada más». Hots, 18. irudia 19. irudia
212. SEIGARREN ATALA: FILM ANALISIA 187-225 or. jantzi bera daramatela euren soinekoen gainean (25 eta 26. irudiak), baina, bukaeran, kapitainak Falangearen ohiko alkandora urdina darama (27. irudia). Zuzendariak horrela adierazi nahi izan du erreketeak eta falangistak gerra egiteko elkartu baziren ere, guda bukatu eta bakoitzak bereari jarraitu ziola. Alegia, batera sartzen dira gerran/bazkarian, eta, behin bukatuta, euren interesen alde berriro banatzen dira. Falangistak izan ziren bereiztu –bazkalostean bera da alkandoraz aldatzen dena– eta gailendu zirenak. Hugok jantziz ez aldatzeak karlistek zintzo-zitzo obeditu izana adierazten du, kaltetuak izan arren. 27. irudia Eta, karlistak oso kaltetuak atera ziren gudatik. Horren adierazpide nagusia, Fermin frontetik elbarritua heltzen dela, egoera guztiz begetatiboan. Aurretik, Hugok sekulan sendatuko ez den betirako zauria egin dio bere buruari, oina tirokatuz. Karlistek emandako amorea, inoiz onbideratuko diren sakrifizioak ezik, autosuntsitzera daraman betirako mina bihurtzen da. Harrezkeroztik, Hugo minduta sentitu eta alkoholiko bihurtzen da. Eta zer da ba, alkoholismoa, autosuntsitze prozesu bat ez bada? Zuzendariak, aditzera ematen duenez, nafartarrak izan ziren lehia horren benetako galtzaileak. Herritarrak beraiek. Horregatik, Hugok bere dendako elikagaien prezioak garestitzen ditu kartetan galtzen duen bakoitzean, azken finean, herritarrak ziren karlisten hanka sartzeak ordaindu zituztenak. Herriaren eta karlisten arteko erlazioa Hugo eta amaren arteko harremanean islatzen da, zeinean, bukaeran, Benitak (Iñake Irastorza) ez duen bere seme nagusiaz ezer jakin nahi, guztiz desengainatua baitdago: hori ez da herriak nahi zuen amaiera –hiru gizon ezgaitu dituen familia batekin amaitu da Benita–. La buena nuevaren arabera, baina, zein izan zen karlisten huts egite nagusia? Ideia zaharkituetatik abiatuta termino berrietan11 antolatutako gerra bati ekitea, hots, heltzear zegoen mundu-ordena berriaren aurrean karlistak erabat anakronikoak zirela. Hugo eta Ferminen aititea da horren isla. Agure senila guztiz deskokatuta dago 11 Falangea bera, erakunde berria zen, 1933.ean eratua. Bere ideologia faxista ere, mende horretako hogeigarrenen hamarkadakoa da, karlismoaren sorkuntzatik oso hurrun.
214. SEIGARREN ATALA: FILM ANALISIA 187-225 or. zerbait antzezten da, aipatutako barne-gatazkaren erantzunez. Asko kostata, baselizara heltzen da erantzunak aurkitu nahian eta, Jaungoikoaren oinetara ipintzen da seinaleren bat ikusteko (35. irudia), baina oraingoan ere ez du erantzunik aurkitzen eta guztiz etsitzen da fetu-posizioan etzanez. Angelu oso altutik hartutako plano pikatu markatuaz –ia zenitala– lagundurik (36. irudia), jaioberri bat bezain babesgabe sentitzen da barruan daukan borrokaren aurrean. Eszena horretan interpreta daitekeenez, Jesukristo/ebangelioa Elizaren eta apaizaren gainetik dago: Jesus da maitasuna eta errukia, alegia, Miguel ezik, beste elizgizonek ez daukatena. Oso esanguratsua da elizaren hierarkia irudikatzeko plano kontrapikatuak erabili diren bitartean, guztiaren gainetik dagoena adierazteko ildo hori apurtzen dela, plano zenitala erabiliz. Argiztapenaren bidez, Jesukristok eraikineko atea argitzen diola dirudi, alegia, Sanjuán Bornayk (2015) dioen moduan, liskar horretatik irteteko atea sinesmena da. Baina, printzipioei lotutako barne-gatazka gutxi ez balitz, protagonistak afektua eskaini dion emakumearenganako sentimenduen kontra egitera behartuta ikusten du bere burua, hots, printzipioak eta sentimenduak dira barne gatazkaren adierazpen osoa. Hortaz, Miguelek berak bakarrik egiten du ibilbidea, gerraren bilakaerak bultzaturik. 32. irudia 33. irudia 34. irudia 30. irudia 31. irudia 35. irudia 36. irudia 214.
216. SEIGARREN ATALA: FILM ANALISIA 187-225 or. Halere, sinesmenaren barneko liskarra suertatu ez ezik, apaizari sentimenduen arteko gatazka ere egokitzen zaio. Zehazki, elkartasunari esker, Margarirekin duen harremana sendotu eta inoiz ez edukitako sentipen bat garatzen du emakumeak erakarrita. Hala, hainbatetan suertatzen zaio maitasunari –Margari– ala sinesmenari –fedea– lotzeko zalantza, apaiza izanik, bata edo bestea hautatu behar duelarik, bere fedeak ez baitio uzten maite duen emakumeari nahi beste hurbiltzen. Horren adibide argia da Hugok kristau-aitortzaren bidez Antonino salatu zuela adierazten dion unea, non, jakinda ere, Miguelek Margariri ez dio sekulan esango ezkontzear dagoen gizon hori izan zela bere senarra falangistei akusatu ziena, izan ere, fedeak agintzen duen sekretupeko aitortzaren bidez jakin baitu egia. Berdina gertatzen da maistra lan eta etxerik gabe gelditzen denean; apaizak ez dio inoiz aitortuko nor den egoera bortitz horren erruduna. Amaieran, aldiz, Miguelek behin betiko hautua egiten du sentipenei jarraituz: Margarirekin alde egiten du Elizarentzat «bekatariaren jantzia» den arropa hori gainean daramala. Trenez egiten du ihesaldia, eta, trenez, elizatik betirako urruntzen da. 6.4. ELKARTASUNAREN FEMINIZAZIOA Tabernak modu positiboan adierazten du estatu-kolpea eman aurreko egoera. Gatazkak egon badaude –aurreko abadeak liskarrak eduki ditu herri osoarekin, katolikoak ez daude pozik sozialisten hauteskunde-garaipenarekin, sozialistek Migueli eta mojei iseka egiten diete…–, baina, Rodríguezek (2014) adierazi bezala, II. Errepublika adostasunen garai gisa aurkezten da. Antonino medikuak eta Margari maistrak osatutako bikoteak ondo islatzen du ideia hori. Antonino sozialista da, Margari, ordea, familia karlista batean sortua. Erlijioaz ari direnean, biak borrokan ari dira. Margarik eskolako erlijio-ikasgaiak edo prozesioak debekatu izana leporatze dio besteari; senarrak, berriz, ezkontza zibilak edo dibortzioak fededun batzuei eragindako ondoeza. Eztabaida horretan, Margarik eta Antoninok bi aldeak ordezkatu eta akordioak ere lortzen dituzte: biek ezkonduta jarraitzen dute eta, gainera, haur bat edukiko dute, desberdintasun politikoak gorabehera, Errepublikak etorkizun oparoa zueneko seinale. Elkarbizitzaren ideia hori berriro errepikatzen da Miguelek igandean emandako lehenengo sermoian. Muntaketa txandakakoan eraikia, sekuentziak domekako mezan bildutako komunitatea azaltzen du. Plano orokorrek gizarte-taldearen batasuna erakusten dute, eta hurbileko planoek, berriz, gizabanakoak bereizteko balio dute. Plano horiek guztiek erakusten dute herritar andana dagoela bertan elkartuta, ideia politikoak alde batera utzita. Tartean, errepresio mota ezberdinak ere ikus daitezke. Argiena, hildakoak eta torturatuak. Hobiratzaileak, medikuak, maisuak… dira biktimen profilak, herritarrentzat lan egiten duen jendea. Halere, begi-bistakoa bakarrik erakutsi beharrean, La buena nuevak
218. SEIGARREN ATALA: FILM ANALISIA 187-225 or. zimendua lantzen ari da, hau da, herritarrak ekartzen ditu. Film hasieran gotzainak apaizari agintzen dion lehenengo zeregina da Alzaniako herritarrekin –gehienak ateoak– adiskidetzea, eta honek bere gain hartzen du erronka itxaropen handiz. Tabernak ikus-entzunezko teknika baten bidez protagonistaren ilusioa adierazten du: Alzaniara trenez doanean, tunel Ilun batean sartzen da (41. irudia), eta, iraungitze zuri baten bidez (42. irudia), herriko trengeltokira heltzen da (43. irudia). Alde horretatik La buena nueva baikorra den arren, modu ezkorrean bukatzen da: Miguelek eta Margarik elkarrekin alde egiten dute aro ilun baterantz, dagoeneko ezarrita baitago 40 urte luze iraungo duen diktadura frankista. Horratik, bukaeran, trena tunel ilunean barneratzen denean, ez dago aurrekoa bezalako iraungipen zuririk; oraingoan, zuzendariak iraungipen beltza erabili du (44. irudia) Alzaniara itxaropentsu heltzen dela, baina, guztiz etsita, bertatik alde egiten duela adierazteko. Bere osabak egin bezala. Bi tren-bidaia horiek dira istorioa ixteko elementu zirkularrak. Beraz, ebanjelioaren oinarria praktikara eramanez betetzen du gotzainaren agindua, hau da, behartsuenei eskua luzatuz. Falangearen kapitainak inposatutako bataioaren ondoren, Miguelen lehen keinua amari eta seme-alabei askari handi bat eskaintzea da, azken finean, ez baitira beren borondatez joan. Gorriak izanda, eta senarrak hilda edo ihes eginda, aipatutako familiek zinak eta minak sufritzen dituzte bazka ahora eramateko. Guzti hori frankistek gauzatutako errepresio bortitzaren isla da. Miguelek, jakin badaki hori, eta laguntzea erabakitzen du. Halaber, Benita serorak ez du begi onez ikusten apaiz berriak luzatutako eskua. Bera bezalako beata batentzat ateoak bertara sartzea eliza zikintzea da eta, ez du kristau-karitaterik erakusten. Erlijioaren erabilera arbitrarioaren beste adibide bat: Benita: «Una se esfuerza en cuidar de la casa, y total, ¿para qué? ¿Para que vengan estas a llenarlo todo de piojos?». Resu: ¡Piojosa serás tú! ¡Beata! Benita: O se van ellas, o me voy yo. Usted decide. 42. irudia. Iraungitze zuria. 43. irudia 44. irudia 39. irudia 40. irudia 41. irudia
GERTURAKETA BERRIA: LA BUENA NUEVA (HELENA TABERNA, 2008) 219. 187-225 or. Miguel: Estas mujeres se quedan. Y usted debería de tener un poco más de caridad cristiana. Benitak emakume katoliko ultra-kontserbadorea irudikatzen du. Ez dago ados Miguelen erabakiarekin, 'etsaitzat' dituen emakume ateo-gorriei eta haien seme-alabei laguntzeko. Apaiz berriak herritarrekiko adierazten duen hurbiltasuna hizkuntzan ere nabari daiteke. Askotan euskaraz zuzentzan zaie, frankistek inposatutako gazteleraren ordez, eta mezak ere euskaraz ematen ditu. Euskara da bertako biztanleekiko gertutasunaren adierazpidea. Modu horretan, apaiz gazteak behartsuenei laguntzen jarraitzen du. Bere ikasketetaz baliaturik, kooperatiba bat sortzen du aipatutako emakumeekin batera. Xedea oztoporik ipiniko ez liekeen jarduera baten bitartez emakume errepresaliatuek dirua irabaztea da. Horrela, bando nazionaleko gerlarientzat jantziak josteari ekioten diote. Ez da txiripaz Miguelek kooperatiba bat sortzea, egiazki, merkataritza-baltzu autonomoaren eredu hura oso hedatua baitzegoen Euskal Herrian eta, gainera, pertsonaia filmiko horrek erakusten duen izaerarekin bat egiten du: kooperatiba baten jabetza bazkideena da eta bere kudeaketa guztiz demokratikoa da, bazkideen artean; bazkide guztiek eskubide eta eginbehar berdinak dituzte eta irabaziak beraien artean banatzen dituzte. Kooperatiba da Miguelek egiten duen demokraziaren aldeko aldarria kolpistek ezarri berri duten totalitarismoaren aurrean. «Esto es una cooperativa. ¡Aquí las decisiones se toman entre todas!», erantzuten dio apaizak Arantxa kaleratzeko Resuren nahiari. Huts egiten ari zaion Elizan ez bezala, bertan ez dago hierarkiarik, erabakiak denon artean hartzen dituzte. Miguel bazkideen maila berean sentitzen da, errepresaliatu bezala, alegia, zapaldua nabaritzen da. Apaiza erreprimitua denez, eta, La buena nuevan erreprimituen artean aiurri emakumea gailentzen denez, zenbait autorek adierazi bezala (Bernárdez Rodal, 2009; Cruz, 2010,…), Miguel pertsonaia feminizatua da. Elkartasuna, beraz, emakumeen eskutik dator, horregatik darama askotan emakume itxura ematen dion soinekoa (45, 46, 47 eta 48. irudiak). Gainera, emakumearekin lotutako ohiko lanak egiten ikus daiteke apaiza (45 eta 46. irudiak), beti emakumez inguraturik. Zuzendariaren hautua da protagonista erreprimitu gisa irudikatzeko. Era berean, Miguel aita moduan izendatuta dago: Margari erditzen denean, bera kanpoan zain dago, neskatoaren aita balitz bezala eta, ondoren, bere besoetan uzten dute. Filmean testosterona huts gisa irudikatutako gainontzeko gizonezkoen aurrean, maskulinitatearen beste aurpegia da bera. 45. irudia 46. irudia 219.
GERTURAKETA BERRIA: LA BUENA NUEVA (HELENA TABERNA, 2008) 221. 187-225 or. Bere eskuzabaltasunagatik, Alzaniako herritarrak ezezik, Miguelek ondoko herrietako biztanleak ere hurbiltzea lortzen du. Margariri aitortzen dionez, askotan, Miguelengana jotzen dute beren senideak non dauden lurperatuta jakinarazteko, eta errespontsua13 eman diezaien, inguruko herrietako apaizek hori egiteari uko egiten baitiote. Elizak edukitako jarreraren beste adibide bat litzateke hori, zeinean benetako kristau asko ukatuak izan ziren Errepublika defendatzeagatik. Bada, lurperatuta dauden toki horiek, hala nola, faxistek herritarrak hiltzen dituzten lekuak filmak oroimen-tokiak bihurtzen ditu, gune horietan memoria idatziz (50 eta 51. irudiak). Aurrekoan aipatu bezala, Taberna bere osabak idatzitako Malditos seáis. No me avergoncé del Evangelio liburuan inspiratu da istorioa garatzeko. Horrek ez du esan nahi biopic bat denik, baizik eta horretan oinarrituta erabateko fikzioa den filma zuzendu duela. Fikzioak askatasun handia eskaintzen du, horren adibide, herriaren izena asmatzea. Osaba Altsasuko apaiza izan arren, Miguel altxamenduari erreferentzia egiten dion Nafarroako herri asmatu bateko apaiza da, hots, Alzaniakoa. Hori film osoan errespetatzen da, memoria idazten duenean ezik. Protagonistak oroimen-tokiak liburuxkan seinalatzen dituenean, zuzendariak benetako izenak erabiltzen ditu (56. irudia): Alsasua, Urdiain eta Ziordia. Tabernak bere jaioterri-inguruko biktimei eskainitako omenaldi xumea litzateke hori. 13 Erlijio katolikoan, hildakoen otoitzari deritzo errespontsua, hildakoaren heriotzaren eta ehorzketaren edo errausketaren artean hildakoa gaubeilatzen ari den edozein unetan. Hildakoaren familiari eta izaki maiteei laguntzea eta kontsolamendua eskaintzea da helburua. 52. irudia 53. irudia 54. irudia 55. irudia
GERTURAKETA BERRIA: LA BUENA NUEVA (HELENA TABERNA, 2008) 223. 187-225 or. 6.5. ONDORIOAK La buena nueva filmak apaiz katoliko baten barne-borrokaren bitartez Guda Zibilean izan ziren hamaika aldeak erakusten ditu. Ikuspuntu politiko eta ideologiko gatazkatsu horien irudikapenak Gerra Zibilaren beste irudi bat aurkezten du, eta frogatzen du gatazkak bi alde baino gehiago zituela. Funtsean, guda zibila estatu edota komunitate batean ematen den barne-borroka da eta, hain zuzen ere, Tabernak horri eman nahi izan dio garrantzia, barnegatazka baten adierazpena bere osotasunera eramanez. Guzti hori ikusleari transmititzeko, asko zaindutako narrazioaz gain, zuzendariak ikus-entzunezko baliabide ugari erabili ditu: enkoadraketa zehatzak, argiztapena, muntaketa bereziak, soinu-banda, janzkera, etab. Marino Ayerra osabak idatzitako memorian oinarrituta, zuzendariaren mezu nagusia Elizak Guda Zibilean hartutako jarrera gaitzestea da, bando nazionalarekin edukitako konplizitatea erakutsiz. Hierarkiaren ideia da atal hori adierazteko bidea. Miguelen ikuspuntua hartzean, falangisten eta karlisten ekintzekin desadostasuna adierazten da, hortaz, filmak gogorarazten du Elizaren jarrera ez zela ez bidezkoa, ez kristaua. Arestian ikusi bezala, ordea, Elizako goi-karguek frankistekin bat egin zuten arren, estatu-kolpearen aurka zeuden apaizak ere izan ziren. Horren adibide, Francok erreprimitutako euskal elizgizonak. Miguel horietako bat da; gerran ez sinesteagatik eta, ebanjelioak agindu bezala, behartsuenei –kasu horretan, bando errepublikarreko lagunei– laguntzeagatik erreprimitzen dute. Autore gehienek soilik Elizaren barneko bi jarrera horiek azpimarratzen dituzten arren, La buena nuevak Eliz-barneko beste hirugarren jarrera interesgarri bat ere aurkezten du gotzainaren bidez. Apezpikua erabat oportunista da eta, Elizaren izenean egiten ari ziren astakerien aurka egon arren, isilik mantendu zirenen errepresentazioa da. Hala, filmak erreferentzia zuzena egiten dio Eliza eta erlijioa konfrontazio politiko batean erabiltzeari. Bere izenean frankistek hainbat krimen burutzen dituzte, erlijioa nolanahi erabiliz. Baina, Elizaren jarrera eta frankistek estatu-kolpea burutzeko erlijioaren usurpazioa erakusteaz gain, kapilauaren bitartez, Tabernak beste alderdi bat erakusten du, alegia, Elizaren parte-hartze zuzena. Nolanahi ere, esan beharra dago La buena nueva motz geratzen dela Gomá kardinalaren Elizaren ankerkeria erakustean, Cruzek (2010, 13. or.) adierazten duenez, Tabernak istorioa leundu zezakeen, Elizaren militarizazio eta indarkeria izugarria egungo ikusle gehienentzat sinesgaitza izango litzatekeelako, eta horrek eraginkortasuna kenduko liokelako mezu kontzientziatzaileari. Guzti horregatik, testu sakratua etengabe aipatzen da –la buena nueva–, eta hori da, hain zuzen ere, protagonistari erlijio katolikoaren izenean egindako ankerkeriak salatzea eta estatukolpea babestu zuen kleroa gaitzestea ahalbidetzen diona. Miguelen jarrera euskal kristauek oro har hartutako jarrera irudikatzen duela kontuan izanda, filmak euskal gizartearen kristauibilbidea ulertzeko posible daitekeen giltzarria14 ematen du; izan ere, Euskal Herria XX. 14 «Es duro comprobar la apatía religiosa de muchos creyentes, el rechazo de numerosos increyentes y los problemas que unos y otros tienen con la Iglesia. La Iglesia vive momentos de apretura. El descrédito de la institución eclesial nos pre-
GERTURAKETA BERRIA: LA BUENA NUEVA (HELENA TABERNA, 2008) 225. 187-225 or. Beraz, guda zibila batean ematen den barne-borroka da behin eta berriz azpimarratzen den mezua. Hala, barne borrokaren adierazpen nagusia Miguelek pairatzen duena litzateke; izan ere, printzipioekiko duen barne-gatazka gutxi ez balitz, protagonista Margarirekiko dituen sentimenduen kontra egitera behartuta sentitzen baita. Miguelen printzipioak eta sentimenduak dira barne gatazkaren adierazpen osoa. Hala ere, protagonistak aurrera egitea lortzen du memoria historikoaren ardura bere gain hartuz. Filmak, krimen frankistak dokumentatzeko apaizaren ausardia nabarmentzen du, etorkizunean zuzendariak gaitzesten duen amnesia historikoa izateko aukera saihesteko asmoz. Haren ondareak Remigio eta emakume errepublikanoekin jarraituko du, eta haiei indarra eta estrategiak ematen dizkie espero duten etorkizun patriarkalean eta errepresiboan borrokatzeko. Ondorioz, La buena nuevan bi autore klasikok oroimen historikoari buruz definitutako bi kontzeptu azaltzen dira: amildegiaren bitartez, Pierre Norak adiera emandako memoria-guneei erreferentzia zuzena egiten die; bestetik, Remigio eta alargunak dira Pollakek definitutako lurpeko memoria, 40 urte luzez belaunaldiz belaunaldi ezkutuan transmititu zen oroimena. Filma memoria bizirik irautea ahalbidetu zutenen omenaldi xumea da. Azkenik, filmak herri txiki batean bizirik irauteko emakumeek egunero egiten duten borroka irudikatzen du. Gerrak ohiko bihurtu zuen errealitatea erakusten du, zeinean gizon gehienak frontean, basoan edota ihes eginda dauden. Gizonezkoen eta emakumezkoen balioen arteko ezberdintasun handia nabarmentzen da. Gizonek beren ideologia politikoa irmoki defendatzen dutela dirudien bitartean, emakumeek lehentasuna ematen diote norberaren sinesmenari eta seme-alaben biziraupenari. Filmak emakume erabakitzaile gisa erretratatzen ditu andere errepublikano alargunak: beti prest beren eskura dagoen edozer egiteko, seme-alabak babesteko edota gizonezkoek sortutako gerra batean bizirauteko. Hainbat eszenek erakusten dute emakume hauek beren harrotasuna irentsi eta sinesmen laikoak baztertzen dituztela frankisten zigorrak saihesteko. Arantxaren bidez, filmak gerran emakumeak publikoki iraindu zituztela erakusten du. Horregatik, emakumeen arteko elkartasun handia gerra bizi izan zutenen beste esperientzia garrantzitsu bat da. Gizonak gerra-frontean elkarren artean borrokatzen direnean, emakumeak behartuta daude elkarrekin egotera, elkarrekin lan egitera eta elkarri laguntzera. Hala ere, Tabernak ez du emakumeen arteko elkartasuna xarmagarri eta idilikoa irudikatzen, bertan izan zitezkeen tirabira txikiak ere azaltzen baititu. Benitak ez die ama ateoei eta beren seme-alabei jatekorik eman nahi, eta, Resuk ukatu nahi dio Falangeko kapitainarekin larrutan ibiltzen den Antxoniri kooperatiban lan egitea. Bi eszenetan, Miguel bakearen eraikitzaile gisa aritzen da eta bi aldeak lasaitzen saiatzen da. Hugo, Benita eta kapitain falangistaren bitartez garai hartako pentsaera patriarkalaren eta sexistaren berri ere ematen du filmak. Inposaturiko erregimenak argi zuen zein zen emakumearen jarduna: etxean gizonezkoen zerbitzura egotea, emakumeen ahalduntzea zeharo zapuztuz. Hots, emakumetasuna irudikatzeko tradizionalak ez diren elementuak agertzen dira: pertsonaia femenino gehienek rol proaktiboak eta independenteak dituzte eta, beren kabuz nabarmentzen dira, izan ere, emakume horiek gerran aurrera egitea lortu zuten, azken batean, eurek hartu baitzuten bizitza duintasunez aurrera eramateko ardura.
228. ZAZPIGARREN ATALA: FILM ANALISIA 227-260 or. 7.1. SARRERA Gerraren bilakaera ulertzeko, ezinbestekoa da nazioarteari ere erreparatzea. Errusian erregimen komunista ezarrita zegoen boltxebikeek 1917an gerra irabazi zutenetik. 1922an Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna sortu zuten inperio zaharraren barnean zeuden herrien artean eta, Batasuneko errepublika handiena Errusia zenez (hedaduraren eta biztanle kopuruaren aldetik), berorrek agintzen zuen bai politikoki zein ekonomikoki. Lehenengo bi urteetan Vladímir Ilich Uliánov "Lenin" izan zen Batasuneko presidentea, eta hil zenean, Iósif Vissariónovich Dzhugashvili "Stalin"ek ordezkatu zuen. Italian, Benito Mussolini faxista agintean zegoen 1922tik aurrera. Portugalen, Gomes Corta jeneralak estatu-kolpea burutu zuen 1926an, ondoren Antonio de Oliveira Salazarrek ordezkatu zuelarik. 1929an emandako krisi ekonomikoak kolokan ipini zituen mundu osoko sistema ekonomiko guztiak. Hain zuzen ere, horretaz baliatuta, Alemanian Adolf Hitler alderdi nazionalsozialistako buruzagiak boterea hartu zuen 1933an. Eta, Espainiako Guda Zibila hasi zen unean, kapitalean oinarritutako potentziak (Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua edota Frantzia bezala) krisi kapitalistak utzitako zauriak arintzen zeuden oraindik. Laburbilduz, egoera aztoratuta zegoen orokorrean. Hori dela eta, guda hasita, ez esku-hartzeko hitzarmena sinatu zuten abuztuan Europako 27 Estatuk. Atzerriko inork ez parte-hartzea zen akordioaren xedea, baina, hasieratik Alemaniak, Italiak eta Portugalek ez zuten hitza bete bando nazionalari lagunduz. Halaber, laguntza hori guztiz erabakigarria izan zen gerraren bilakaeran. Alemania eta Italiatik etorritako hegazkin-bonbaketariek errepublikar leialen puntu estrategikoak deuseztatzen zituzten bitartean, errepublikarrek merkatu beltzean erosi behar zituzten armak, askotan garesti eta zaharkituak1. Beranduago, Komite Internazionalen bidez Sobietar Batasunak errepublikarrei lagundu zien armak eskainiz. Hegazkin-bonbaketari faxista eta naziak momentura arte ezagutzen ez ziren sarraskien arduradunak izan ziren. Horiek izan ziren, adibidez, 1937ko apirilaren 26an Gernika bonbardatu zutenak –zehazki, Alemaniako Cóndor legioa eta Italiako Abiazio Legionarioa–; baina, hori ezagunena bada ere, beste hamaika herri deuseztatu zituzten hegazkin horiek. Euskal Herrian, besteak beste, Bilbo, Durango, Elgeta, Elorrio, Ermua edota Otxandio bonbardatu zuten. Baina, Euskal Herritik kanpo ere bonbardaketa ugari izan ziren faxista eta nazien eskutik: Torrelavega, Xixon, Avilés, Valentzia, Bartzelona, Tarragona, Castellón, Sagunto, Denia… Hegazkin horiek ohiko bonbak erabiltzeaz gain, bonba su-eragileak jaurtitzen zituzten. Altxatuen eremuan zeuden hiriek ere bonbardaketak pairatu zituzten Errepublikako hegazkin-bonbaketarien partez. Egia da baita, aurrekoek ez bezala, hauek hautakorrak zirela, objektibo militarrak deuseztatzea bilatzen zutelarik. Hala ere, eraso horietan herritarrak hil zituzten. 1 Moreno Carrillo, B. (2000). Armas para España (Howson, G. itzul.). Madril: Ediciones Peninsula. (Jatorrizkoa 1998an argitaratua).
HISTORIA AITZAKIA GISA: GERNIKA (KOLDO SERRA, 2016) 229. 227-260 or. 1937ko apirilaren 26an Alemaniako Cóndor hegazkintzak Gernika erabat suntsitu zuen. Halabaina, Bizkaiko hiribilduaren aurkako erasoa ez zen izan ezaugarri horietako lehena, ezta gerrako hilgarriena ere (De Pablo, 2016, 83. or.), baina berehala mediatikoena bilakatu zen. Erasoak hiru ordu iraun zuen, eta, 5.472 kilo bonba su jaurti eta kalteak eragin zituzten herriko eraikinen %99an. 1937an, Gernika 5.000 biztanle baino gehiagoko herria zen, industria-jarduera handia zuen eta bertako eraikinak Bilbokoak bezain altuak ziren. Francok gertaera hori gorri-separatistei egotzi izanak eztabaida handia eragin zuen prentsan eta irratian. Zentzu horretan, Irujok (2017b) Gernikako suntsiketari buruzko gezurren teknika aztertu eta, tankera horretako gezurrak baliogabetzeko historialariek duten ardura azpimarratu du. Gezurren artean hasi zen propaganda-borroka, mundu osoko komunikabide guztietan zabaldu zena, zineman barne. Urte horretan, Pablo Picassok are gehiago lagundu zuen basakeria hura mediatizatzen, XX. mendeko margolanik ezagunenetako bat, Guernica, margotuz. Artistak suntsitutako herria mundu mailako bakearen sinbolo bihurtu zuen. Sarraski hura eta propagandaborroka da, hain zuzen ere, Gernikak islatu duena. Baina, kontua da, bando nazionalaren aginduei jarraituz, abiazio naziak eraso hilgarri hura eragin zuela eta, hartara, gerora Bigarren Mundu Gerran erabiliko zituzten taktikak probatu zituztela. De Pablok dioenez (1998, 7. or.), oraindik zalantza asko daude argitzeko eta, ez dugu inoiz erantzunik izango hildakoen kopuru zehatzaren inguruan edota azokako astelehen batean euskal udalerria bonbardatzeko agindua eman zuen zuzeneko arduradunari buruz. Bonbardaketaren asmoa ere ez dago argi: arrazoi militar estrategikoengatik izan zitekeen, edota, batzuek adierazten duten moduan, hori baino gehiago, xedea biztanleria zibila beldurtzea zen, euskal askatasunaren ikur adierazgarrienetako bat suntsituz. Irujok (2017a) testuinguruan kokatzen du bonbardaketa Gernika. 26 de abril de 1937 liburuan. Bertan, mundu-mailako gerra-fronteen baitan bonbardaketek zer nolako eraginkortasuna eduki zuten azaltzen du, eta hainbat galderari erantzuten saiatzen da, hala nola zergatik suntsitu zuten hiribildua, noren aginduz eta horrek eragin zuen heriotza kopurua. Handik gutxira gerra bukatu zen Euskal Herrian. Ekainaren 16an, Eusko Gudarosteak eraikitako Bilboko Burdin Hesia erori eta egun gutxiren buruan matxinatuek Hego Euskal Herri osoa kontrolpean zeukaten. Eusko Gudarostea, José Antonio Aguirre lehendakariaren agindupean Eusko Jaurlaritzak Bizkaian osatutako armada izan zen. Izan ere, ordurako hainbat hilabetetan eztabaidatutako Autonomia Estatutua sinatuta zegoen, lehenengo Eusko Jaurlaritza eratuz. Prozesu luzea izan zen hura, Euskal Herriarentzako Sortarauaren bidez hasita. Horrek, Kataluniak baino zailtasun gehiago aurkitu zituen, helburua lortzeko hiru saiakera egin behar izan zutelarik: 1931. urtean abertzale eta tradizionalisten proiektua abiarazi zen Euskal Herrian, Lizarrako Estatutua bezala ezagutua. Bertan, euskal Estatuaz hitz egiten zen, beti estatu autonomo gisa espainiar Estatuaren barruan. Horrela, Espainiako Gobernuak zenbait arlotan eskuduntza zuen: kanpo harremanetan, komunikazioetan, moneta, zigor eta merkataritza-zuzenbideetan, Eliza eta Estatuaren arteko harremanetan, Espainia mailako hauteskundetan eta armadan. Eusko Jaurlaritzak, aldiz, gainontzeko eskumenak
230. ZAZPIGARREN ATALA: FILM ANALISIA 227-260 or. izango zituen, tartean polizia eta euskal armada –Eusko Gudarostea–. Irailaren 25 eta 26an, Madrilgo Gorteek guztiz errefusatu zuten lau lurraldeetako 520 udaletik 480k onartutako proiektua, Eliza eta Estatuaren harremanei buruzko artikulua konstituzioaren kontrakotzat hartuz. Zuzenketak egiteari ekin ziotenean barne-eztabaidak areagotu ziren, batik-bat, Nafarroan –hiru ildo politiko nagusi zeuden Euskal Herrian garai horretan: karlistak, abertzaleak eta ezkertiarrak–. Ondoren, beste Estatutu bat idatzi zuten, oraingoan Nafarroa Garaia kanpoan gelditu zelarik. Baina, CEDAko gobernuak baztertu zuen. Azkenik, Gerra Zibilaren hasierarekin bat eginez, Gernikako Estatutua idatzi –Indalecio Prieto sozialistak idatzia– eta aurrera egitea lortu zuten Madrileko Gobernu errepublikarraren oniritziarekin. Horrenbestez, gerrari zegokion neurri oro Eusko Jaurlaritzak zuzenean hartu zuen. Zaila da Espainiako Gerra Zibilean izandako heriotzen kopuruaz mintzatzea. Batzuek 1.000.000 pertsonetan kokatzen dute hildakoen kopurua, baina, azken ikerketa fidagarrien arabera, gudak 500.000 heriotza eragin zituen modu zuzenean. Heriotza horietatik asko ez ziren borroketan eman, atzeguardietan baizik, bertan ezarritako errepresioaren ondorioz. Hori dela eta, historiografiak asko ikertu ditu bi atzeguardiak. Oso hedatua dago, atzeguardietan ezinikusiak direla medio, fusilamendu asko egon zirelaren ustea, baina, argitu beharra dago hori –oro har– errepublikarren atzeguardietan besterik ez zela eman, eta, gainera, gerraren lehenengo etapan. Ezaguna da, esaterako, Bilbon 1937ko urtarrilaren 4ean egindako ia 200 fusilamenduak. Egun horretan, nazionalek bonbardaketa bizia burutu zuten hiriaren gainean, eta, horri erantzunez, kontrolik gabeko errepublikarrek bertako espetxeetara sartu eta gatibuak akatzera ekin zioten aginduperik gabe. José Antonio Aguirre Lehendakariak epai-mailako ikerketa egitea agindu zuen berehala, eta, errudunei heriotza zigorra ezarri zieten, nahiz eta epaia inoiz ez zen bete. Kontrolik gabeko fusilamenduak, beraz, maiz gertatu ziren errepublikarren atzeguardian, batik bat gerraren hasieran. Beste herri eta hiri batzuen artean, Alacant, Girona, Roses, Olot, Guadalajara edota Jaénen mendekuzko errepresaliak hartu zituzten bonbardaketen ostean. Ondoren, Aguirre Lehendakariak lehenengoz egin bezala, Errepublikako agintariek neurriak hartu zituzten horrelakoak saihesteko. Nazionalen atzeguardian, ostera, ez zen apenas berehalako mendekuak eragindako fusilamendurik izan. Normalean, tribunal militarrak epaitu ostean agintari batek ematen zuen fusilatzeko agindua. Hori bai, epaiketetan gatibuek ez zeukaten inolako bermerik, epaile frankistek gehienetan eginkizunak baino, euren sentipen ideologikoak epaitzen zutelarik. Horrenbestez, herriko bizilagunen arteko ezinikusiengatik edota lur-jabego arazoengatik fusilamenduak egon zirelaren baieztapena guztiz okerra da. Bertan emandako fusilamenduak arrazoi politikoengatik burutu ziren. Garrantzi historikoa izan arren, Gernikako bonbardaketa ez da ia birsortu zineman eta telebistan, eta, ez da beti egiantzez eta historikoki bidezkoa izan. Adibidez, Cambridge spies telesail ospetsuan Gernikako bonbardaketa birsortu da, baina erasoa hegazkin bakar batek egiten du –eta, gainera, biplano bat da, 1937an dagoeneko zaharkituta zegoen hegazkina–. Hori ez ezik, telesail horretan Gernika zelaiaren erdian lau etxerekin birsortu dute, hogeita hamar bat biztanleko herrixka txiki bat balitz bezala.
HISTORIA AITZAKIA GISA: GERNIKA (KOLDO SERRA, 2016) 233. 227-260 or. hiribilduko bonbardaketa argumentuaren amaiera gisa eskaintzen du. Grina- eta maitasunistorio horretan oinarrituta, filmak antagonista nagusi gisa aurkezten ditu sobietarrak. Zentsura, espioitzak, traizioak etab. eguneroko kontua dira errepublikaren prentsabulegoan, sobietarrek pisu izugarria dutelarik. Teresak eta Henryk harremana sendotzen duten heinean, Teresa eta Vasylen arteko erlazioa usteltzen doa. Hain zuzen ere, Vasylek Teresari oparitutako loreek bi protagonista horien arteko hantazioa islatzen dute. Filmaren hasieran, prentsa-bulegoko editorearen eta aholkulari sobietarraren arteko harreman ona begietsi daiteke. Vasylek hainbat opari egiten dizkio Teresari –tartean, aipatutako loreak–, horregatik, iraganean bikote izan zirela antzeman daiteke, eta berriro bikote izateko iradokitzen dio Vasylek neskari. Teresa, eskaintza errespetuz errefusatzen duen arren, gustura dagoela ikus daiteke. Hasieran, beraz, loreak distiratsu agertzen dira (1. irudia). Baina, Teresak Henry gero eta gehiago ezagutu, orduan eta Vasyletik gehiago aldentzen doa. Horien arteko elkarrizketa patsadatsuek, Vasylen oihuei ematen die paso, eta, bukaeran, bien harremana guztiz irauli egiten da, sobietarrak Teresa torturatzen duenean. Bi horien arteko erlazioa usteltzen doan neurrian, loreak gero eta zimelduagoak daude (2. irudia). Loreak ikus daitezkeen azken aldian (3. irudia), xehetasun-plano baten bidez agertzen dira, euren arteko harremana zeharo apurtuta dagoela indartzeko. Bere aldetik, Henryk gerra horretan ineteresa galtzen doa Errepublikaren atzean sobietarrak daudela ohartzen doan heinean. Birritan egiten du Espainiatik alde egitearen saiakera: lehenengoa, bere egunkariko zuzendariari Parisera bidaltzea eskatzen dionean, Picassok aurkeztuko duen erakusketari buruz idazteko. Momentu horretan, Henryk ez du ilusiorik gerra horretaz idazteko eta, bere lana behar bezala egin beharrean, albisteak asmatzen ditu. Baina, Teresak berak behar duen interesa piztarazten dio, filmak bi pertsonaia horien arteko maitasun istorioan sakonduko duelarik. 1. irudia 2. irudia 3. irudia
234. ZAZPIGARREN ATALA: FILM ANALISIA 227-260 or. Bitartean, prentsa-bulegotik kanpo, Koldo Serrak hiribilduaren gaineko erasoaren prestaketa erakusten du tarteka, Burgosko Aerodromotik, Bilbotik 160 km-ra. Cóndor legioa estereotipoz eta klixez beteta azaltzen du, zeinean erraz antzeman daiteke Von Richthofen teniente koronela. Borrokalari frankisten presentzia anekdotikoa da, filmak dirauen 110 minutuetan militar bakar bat baino ez baita ageri eta, 35 segundutan baino ez. Bertan datu historiko esanguratsu bat ematen da, alegia, soldadu frankistak Von Richthofen teniente koronelari adierazten dio errepublikarrek ez dutela inguruan hegazkinik; bat bakarra dagoela eta Bilbon dutela konpontzen. Bonbardaketari berari dagokionez, filmak kaosaren eta zorigaitzaren egoera hori transmititzea lortzen du, plano subjektibo dardartsu eta iraupen laburrekoen bidez. Abiazio nazia abiatzean, soinu-banda bat sartzen da eta, horren bidez, gertatuko den sarraskia sumatzen da. Aurrerapen muntaketa bat da zeinean hegazkinen aireratzeak soinu-bandaren bidez transmititzen duen tentsioa ez datorren bat Gernikako astelehen bateko azokan dagoen lasaitasun erlatiboarekin. Erlatiboa da, ez dugulako ahaztu behar, frontea udalerritik urrun egon arren, gerran zeudela. Guda egoera propaganda-afixen bidez irudikatzen da, gudariak kalez kale edota euskal nazionalista batzuek borrokalari frankista baten amari egindako gaitzespenaren bidez. Zuzendariak asmatu du bonbardaketa berregiten. Baina, aipatu bezala, gertakizun historikoa amodio eta jelosia istorioen atzean galtzen da. Are gehiago, bonbardaketari esker Teresa sobietarrek Gernikan duten txekatik – kolaboratzaile frankista eta disidenteak susmagarriak atxilotzeko, galdekatzeko, torturatzeko, prozesu sumarisimoan epaitzeko eta hiltzeko gunea– irteten lortzen duenean. Hau da, azken buruan, eraso frankista zentzu batean onuragarria dela irudikatzen du Gernikak, izan ere, Cóndor legioaren bonbardaketa da gorriek kartzelaratutako errugabeen salbazioa. 7.3. EGIA (VS. PROPAGANDA) Film honek batik bat egiaren aldarrikapena egiten du: egia propagandaren aurrean, propaganda egia interesatua baita. Hori ondo somatu daiteke Henryk duen bilakaeran: filma hasi bezain laster, Henry zinema aretoan dago filmaren aurretik ematen duten iragarki errepublikarra ikusten. Bertan, korrespontsalak garbi uzten du ez duela propaganda gustuko, bai alde batekoa zein bestekoa. Henry: «Amigo, odio la propaganda, y no me importa el bando.» Henryk propagandarekiko duen gorroto hori iradokitzen du –are gehiago kazetaria izanikbera soilik egiari zor zaiola. Baina, ikus-entzulea berehala ohartuko da korrespontsala
244. ZAZPIGARREN ATALA: FILM ANALISIA 227-260 or. Aipatutako klixeez gain, filmak egiantzeko istorioetan sostengatu beharrean, beste hainbat gezurretan oinarritzen da egiaren defentsan. Asmakizun larriena sobietarrek espainiar Errepublikan duten boterea litzateke. Era berean, film honek daukan bereizgarri nagusia Eusko Jaurlaritza guztiz desagertuta dagoela da. Euskadiri dagozkion berezitasunak agertzen dira, hala nola gudariak, dantzariak edota Bizkaiko lurralde historikoan biztanleriak Athleticekiko duen zaletasuna –txapa batean sinbolizatua–, baina gerrari dagokion guztiaren koordinatzaileak Gobernu Errepublikanoa, eta, batez ere, SESB besterik ez dira. Gernikako Batzar Etxean daudenean gerturatutako korrespontsalei aitzinako euskal askatasunez, euskal nortasunaz eta arbolaren jatorriaz hitz egiten zaie, baina, inola ere ez da aipatzen hilabete batzuk lehenago (1936ko urriaren 7an) bertan sortu berri zela XX. mendeko lehen euskal Gobernua. José Antonio Aguirre lehendakariaz (EAJ) edota bere kide errepublikarretaz ez da tutik ere aitatzen. Izan ere, bertan agintzen duten bakarrak sobietarrak dira. Horrela, Serrak planteatzen duen dikotomia horren logikari jarraituz, sobietarrak antagonista nagusiak dira. Desproportzio hori primeran ikusi daiteke filmean, zeinean SESBek txeka bat duen Gernikan bertan. Zorigaiztoko kutsu hori emateko, leku hotz eta ilun baten bidez irudikatzen da txeka, plano laburrak plano ertainekin konbinatuz. Toki horretan beste inkongruentzia batekin egiten du topo ikus-entzuleak, izan ere, txeka jagoten dutenak milizianoak dira, sobietarrak izan beharrean. Filmari jarraiki, Cóndor legioak Bizkaiko hiribildua suntsitu zuen abiazio alemaniarreko buru Hermann Göringek Hitlerri bere urtebetetzean zoriondu nahi zuelako, eta ez du ezer aipatzen Gernikak zuen posizionamendu estrategikoa. Zaila da horrelako argudioa sustengatzea. Filmaren hasieran egin bezala, Gernikak sarraski horren ostean nazioarteko testuingurua adierazten du, amaieran datu interesgarriak emanez. Hala, argitzen du Gernikan erabilitako aireko taktikak ondoren Bigarren Mundu Gerran erabiliko zirela, zeinean zibilen bonbardaketa masiboa Hiroshima eta Nagasakiko sarraskiekin punturik gorenera iritsi zen, 1945eko abuztuaren 6 eta 9an burutua. Gainera, azaltzen du 1937. urteko hasieran Errepublikako Gobernuak Picassori horma-irudi bat eskatu ziola Parisko erakusketa unibertsalerako, eta, hark bonbardaketaren egunera arte egindako zirriborro guztiak bota zituela, basakeria hura irudikatzeko. Era berean, nabarmentzen du George Steerrek Timesen egindako kronikak munduari bira eman ziola eta, 1999an Alemaniako gobernuak bere gain hartu zuela erasoen erantzukizuna. Bada, azken datu horretan ere oker dabil filma, izan ere, Roman Herzog Alemaniako presidenteak 1997. urtean –eta ez 1999an– barkamena eskatu eta Alemaniaren erantzukizuna onartu baitzuen2. Nahaste-borraste horrekin bukatzeko, Alemaniako Gobernuak egindakoa Espainiakoak egindakoarekin alderatzen du: 2 El País. (1997ko apirilaren 28a). Alemania reconoce su culpa en el bombardeo de Gernika por la Legión Cóndor hace sesenta años. https://elpais.com/diario/1997/04/28/espana/862178406_850215.html
HISTORIA AITZAKIA GISA: GERNIKA (KOLDO SERRA, 2016) 249. 227-260 or. boterea eskuratzeaz gain, gainontzeko herrietako agintari asko iraultza boltxebikeen beldur ziren. Hein handi batean, Errepublikak atzerriko laguntzarik lortu ez bazuen sobietarrekin zuen harreman onaren ondorioz izan zen. Espainiako Errepublikarekiko mesfidantza horrek eragin zuen errepublikarrek isolaturik egotea. Serrak hori irudikatzen du Henryren alde egitearekin, Teresa bakarrik geldituko delarik. Ikus-entzunezko osoan zehar, Gernikak benetan agintzen dutenak sobietarrak direlaren sentipena islatzen du. Errepublikarrek hartutako erabaki bakoitzak sobietarren oniritzia behar du. Are gehiago, sobietarrek errepublikarrak zelatatzen dituzte eurek finkatutako ildotik ez mugitzeko. Hori adierazteko, plano esanguratsuak ditu Gernikak, zeinean Teresak lan egiten dabilen atzean aholkulari sobietarra daukala jakin gabe (14 eta 15. irudiak). Eta ideia hori sendotzeko, Vasyl itzal gisa agertzen da. Zuzendariaren ideia, azken finean, Gobernu Errepublikarraren atzean Sobietar Batasuna dagoela litzateke. Eta hori, bai elkarrizketekin zein grabazio-teknikekin adierazten da. Esaterako, Errepublikako prentsa bulegoko arduradunak Henry korrespontsal estatubatuarra lehenengoz ezagutzen duenean, Vasylek atzetik ikuskatzen du euren arteko eztabaida (16. irudia). Teresa hiru plano mota ezberdinekin ateratzen da elkarrizketa horretan: plano amerikarra (16. irudia), plano ertaina (17. irudia) eta lehen planoa (18. irudia). Bada, plano guztietan Vasyl ikus daiteke, atzeko partean desfokuratuta. Metafora gisa, nahiz eta oso garden ezin ikusi, Teresaren/Errepublikaren atzean, Vasyl/Sobietar Batasuna dago. Azkenean, gauzak argi gera daitezen eztabaidaren erdian sartzea erabakitzen du Vasylek. Kazetariak bera nor den galdetuta, sobietarra isilik mantentzen da. Henryk ez daki nor den Teresaren/ Errepublikaren atzean dagoena. 16. irudia 17. irudia 14. irudia 15. irudia 249.
HISTORIA AITZAKIA GISA: GERNIKA (KOLDO SERRA, 2016) 253. 227-260 or. 7.5. BIKOIZTASUNA Bada Gernikak duen beste ezaugarri garrantzitsu bat: bikoiztasuna. Nazi bat agertzen den lehenengo eszenan biktima gisa agertzen da. Errepublikarrek lurreratutako alemaniar hegazkineko pilotua da bera; larriki zaurituta, herritarrak berau jipoitzen ari dira (20. irudia), eta, Martak zer gertatzen den galdetuta, norbaitek jakinarazten dio soldadu alemaniarra zintzilikatuko dutela. Beraz, zuzendariak lehenik eta behin naziaren bi aurpegiak erakutsi nahi ditu: biktimagilearena eta biktimarena. Era berean, atzeguardian ematen ziren gehiegikeriak ere islatu nahi izan ditu –kasu honetan, eremu errepublikarrean–: ez dirudi gatibuak epaiketarik edukiko duenik, baizik eta berehalako mendeku gisa herritarrek jipoitu eta zintzilikatuko dute. 20. irudia Hala ere, bikoiztasuna film osoan zehar ematen da, eta pertsonaia nagusiak aztertzerakoan antzeman daiteke hori. Errepublikarrak, estatubatuarrak zein sobietarrak bi nortasun ezberdin gordetzen ditu bakoitzak. 7.5.1. BI VASYL Vasylen kasuan da bikoiztasuna modu ageriagoan agertzen dena. Hori adierazteko ohiko baliabidea erabiltzen du Serrak: ispilua. Vasyl hainbatetan agertzen da ispiluaren aurrean, benetan zer den eta zer izan nahi duen talka horretan (21. irudia).
254. ZAZPIGARREN ATALA: FILM ANALISIA 227-260 or. 21. irudia Vasyl gizon kultua da: musika-konpositore klasikoak gustuko ditu eta literaturazalea da. Bere hizkera ere oso jasoa da. Hala ere, preso aurkitzen du bere burua. Troskista izateagatik barkatua izan arren, anaia Gulag batean daukate preso Siberian. Beraz, Vasyl pertsonaiaren bidez sistema komunista batean arnastu daitekeen beldurra irudikatzen du Serrak. Ikus-entzulea horretaz ohartu daiteke film osoan zehar. Vasyl izaera ziurra helarazten du filmaren lehenengo 27 minutuetan: zentzuzko pertsona, zuzena eta bere konbentzimenduetan zeharo uste duena; ez du inoiz zalantzarik azaltzen. SESBko kontsula lehenengoz agertzen denean, ordea, oso bestelako jarrera igartzen zaio. Ordura arte hain segurua agertzen zen pertsonaia zalantzaz beterik ikusten zaio orain, izan ere, kontsularen bisitak ezinegona eragiten dio: ikara. Beraz, pertsonaia horren bi aurpegiak erakustearen alde egin du zuzendariak: kanpora begira –espainiar Errepublikarrekin, atzerriko kazetariekin…– pertsona segurua da, barnera begira –sobietarrekin–, aldiz, beldurtia. Era berean, bi alde horien uztarketa –ziurtasuna eta beldurra– ez dira soilik sistema komunista batean bizi den herritar soilaren ezaugarria, baizik eta Sobietar Batasuna beraren ezaugarri orokorra da: kanpora begira oso ziurra; barnera begira, ikaratia. Honek berresten du zuzendariak filma osoan zehar islatu gura duen mezua, Sobietar Batasuneko agintariei ezinegon gehien sortzen diena ez dela kanpoko arerioa (naziak, faxistak edota liberalak kasu), baizik eta barnean dituzten iraultzaile disidenteak. Vasylen pertsonaiara itzuliz, filma pasa ahala, anaia salbatzeko dituen presioak direla-eta burua galtzen doala ikus daiteke. Vasyl kazetari zelataria exekutatzera behartuta aurkitzen denean, garrantzitsua den beste elementu bat igarri daiteke: sistema komunista batean bizi den oro izuarekin bizi da. Inor ez dago salbu. Horregatik, Vasylek goitik datozen agindu guztiak zintzo-zintzo betetzen ditu. Iraganean alderdikideen aldetik atxilotua izan zen eta, oso ondo dakizki zeintzuk diren arauak ez betetzearen ondorioak –bere anaia Siberiako Gulag batean dute hilzorian–. Are gehiago, anai poeta babesteko agintzen dioten edozer egiteko prest dago, errugabe bat exekutatzea barne. Horrela, kazetaria tirokatu behar duen unean, aholku bat ematen dio:
HISTORIA AITZAKIA GISA: GERNIKA (KOLDO SERRA, 2016) 255. 227-260 or. Vasyl: «¿Por qué? ¿Por qué insistís en saltaros las reglas? La vida es mucho más fácil cuando obedeces.» Ez dirudi aholku hori azkenetan dagoen berriemaileari zuzendua dagoenik, baizik eta bera bere buruari zuzentzen ari zaio: tiroa jaurti nahi ez arren, Vasylek egitea beharrezkoa du. Zoramen hori Teresarekin duen harremanean ere antzeman daiteke. Hasieran, Teresa gaztea errespetu osoz tratatzen duela ikus daiteke; are gehiago, erakartzen saiatzen da, berataz maiteminduta baitago. Pertsonaia biak agertzen diren eszenak oso lasaiak dira: elkarrizketa patsadatsuez josita daude gora-beherarik gabeko ahots ozentasun homogeneo batekin, kamera mugimenduak oso mantsoak dira, zenbaitetan, atzekaldeko doinu trankila batekin uztarturik. Filmaren erdialdera, ostera, bere ezinegona azaleratzen da, Teresari oihukatuz. Vasyl haserre dago Henry kazetariak Amerikara bidali nahi izan duen testua gustukoa ez duelako, baina, haserre gehiago eragiten dio Teresak arauak ez betetzeak. Sobietar agintariek txango bat antolatzen diete gerraz informatzen duten kazetariei Errepublikako baloreak ezagutzeko eta faxisten eraso ikaragarrien ondorioak ikusteko. Henryk propaganda hutsa dela adierazten du behin baino gehiagotan, baina, Teresaren borondatea zintzoa da: soilik nahi du munduak jakitea zer nolako baloreak dituen Errepublikak eta, nazionalek zer nolako sarraskiak egiten dituzten. Horregatik, prentsa bulegoko arduradun gazteak Henry eta bere lagunak gainontzeko kazetarietaz aldentzea erabakitzen du aldez aurretik programaturik ez dagoen ibilbide ezberdin bat egiteko. Vasylek, aldiz, badaki arauak ez betetzeak zer nolako emaitzak ekar ditzakeen, nahiz eta neska gogotsuak ezer ez ulertu. Mezua borobiltzeko, plano oso fin batekin bukatzen da eszena: travelling baten bitartez, Amerikara heltzeko zorian egon den testua Teresak jasotzen duela ikusten da (22. irudia), eta, ondoan Vasylek bere bulegoan duen argazkia bere anaia Nikolairekin (23. irudia) ageri da. Testu hura AEBetara helduko balitz, Teresa ere Nikolai bezala amaitu zitekeen arauak ez errespetatzeagatik. Zoramen horren baitan, Moskuk eskatzen duen petxero egokia topatzen du Vasylek: Henry. Arrazoi nagusia maitasun kontua da, kazetari estatubatuarrak pasioa sortzen baitio maiteminduta dagoen neskari, Teresari. Baina amodioaz gain, Vasylek Teresa babestu nahi du, Henryri jarraituz gero, txarto bukatuko duelakoan. Horregatik tranpa prestatzen dio Henryri, zentzura-bulegoko zigilu ofiziala korrespontsal ospetsuaren gabardinan ipiniz, lapurtu duela eszenaratzeko. SESBko kontsula da aipatutako trikimailua burutzeko oniritzia 22. irudia 23. irudia
260. ZAZPIGARREN ATALA: FILM ANALISIA 227-260 or. publikoaren itxaropenetan eragiten baitu, irudirik ikusi baino lehen. Ikusleak, hartara, frankistek egindako bonbardaketa fatidiko bati buruzko filma ikusi nahi du eta, oso bestelako argumentu batekin topo egiten du: gaizkileak sobietarrak dira. Eta horrek nahasketa handia sortzen du. Onartu behar da gaia modu desberdin eta originalean landu nahi izan dela, eta hori oso ondo dago, baina planteamendua ez da egokia izan. Baliteke nazioarteko ekoizpena izanez, tragikomedia erromantikoari ekiteko zenbait ikuspegi alde batera utzi izana, baina, horiek dira, hain zuzen ere, memoria kolektiboari zentzua ematen dioten ñabardura garrantzitsuak. Mainstream zinemaren logikari jarraituz planteatu dute Gernika, memoria historikoaren kalterako. XXI. mendeko zinema espainiarrak Gerra Zibila ikuspegi pertsonalagoetatik –kasu honetan maitasun-istorio bat– tratatzeko duen joera nahiko zuzena da. Zinemak ikusentzulea erakarri behar du, berez, gaiarekiko nolabaiteko asperraldia erakusten duenean. Gerra osoan baino, bilbe partikularragoetan zentratzea publiko zail hori erakartzeko modua izan daiteke, eta, aldi berean, oroimena transmititzeko bidea. Baina horrek ez du esan nahi funts historikoa alderatu daitekeenik. Alde horretatik, Gernika huts egindako filma da: memoria historikotik oso urrun dago eta ez du balio kontakizun didaktiko gisa.
ONDORIOAK 263. 261-280 or. Corpusaren ataletan film bakoitzaren ondorioak aurkeztu ditugu, eta orain, berriz, ikuspegi orokorraz jabetzeko unea iritsi da, haien artean alderaketa eginez, hots, ondorio bertikalak azaltzeko unea. Atal honetan, aztertutako pelikulen berdintasunak eta ezberdintasunak azalduko ditugu, bai eta horri buruz hausnarketak egin ere. Erabilitako estrategia-sortan iragana irudikatzeko lau modu ezarri ditugu, film bana aztertuz. Lehenengo filmaren eta azkenaren artean 15 urteko tartea dago, hasi berri dugun mende honetako zinemaren bereizgarriez hitz egiteko nahikoa. Guztira lau film aztertu ditugu, beraz, ondorioak horietara mugatzen dira. Hala ere, haien arteko elkarrizketak XXI. mendeko ezaugarrien zantzuak ematen dizkigu. Ikerketa honen abiapuntua da iragana jorratzen duen egungo Estatuko zinemak memoria kolektiboaren zirkulazioaren bektore gisa funtzionatzen duela. Horretarako, II. Errepublika, Guda Zibila eta gerraosteari buruzko filmak aztertu ditugu, haiei buruz zer esaten den jakiteko. Artefaktu filmikoek iragan gatazkatsuaren irudiak, bertsioak eta interpretazioak sortu eta zabaltzen dituzte, irudimen kolektiboan eraginez. Eta argi eta garbi esan behar da sorkuntza prozesu hura ez dela batere inkontzientea. Analisi honetan erakutsi nahi dugun moduan, iraganari buruzko narrazioen forma ez da neutrala, xaloa, kultur memoria mota desberdinak eraiki eta zabaltzeko aukera ematen baitute. Zinema kritikari askok Gerra Zibilari eta gerraosteari buruzko filmak modakotzat jo dituzten arren, Martínez-Salanova Sánchezen ekarpenari esker ikusi dugu esparru teorikoan hori ez dela horrela. Oroimen historikoa modak baino haratago doa, beti egon baita sormen zinematografikoan. Bada, memoria kolektiboak berebiziko garrantzia hartu du gizartean eta espainiar Estatuko politikaren diskurtsoan, kontakizun desberdinen arteko lehia sortuz. Trantsizioko akordioak frankismoak egindako hilketak, tortura, espetxeratzeak edo tratu txarrak ahazteko egindako saiakerak porrot egin du, besteak beste, lurpeko oroimenari esker. Gaur-gaurkoz ere, eskuineko alderdiek iragana argitara ekartzeko saiakera guztiak gaitzesten jarraitzen dute, ezkerreko mendekutzat hartuz. Baina gizarteak eztabaida erdigunera ekartzea lortu du, aurrera egiteko iraganaren garrantziaz jabetu baita: etorkizuna ipar, iraganari so. Izan ere, 40 urte igaro dira jada, eta, oraindik ere, iraganeko errealitatea, etorkizun demokratikoaren proiektua bezala, ondo eratuta ez dagoela antzematen da. Aldaketa prozesua erraztu beharrean, Trantsizioak nahastu egin zuen, urteek aurrera egin ahala iraganak izango zuen garrantziaz ohartu gabe. Hala, hiritarrak, batzuk ozta-ozta, banakako zenbait askatasun babestuko lituzkeen sistema politiko batean bizi dira. Oroimena kolektiboki berreskuratzeak egoera historiko garratzei erreparatzea eskatzen du, bai egungo egoera politikoari, bai historiari aurre egitea. Horrek esan nahi du historia berridatzi egin behar dela historia egin zuten guztien istorioak barneratzeko. Zinema memoria historikoa eztabaida publikora ekartzeko modu bat da, baina askotan ez du lortu iraganari behar beste aurre egitea, gehiegi sinplifikatu baitu gai korapilatsuaren protagonisten irudia. Zinemak, oroimen kolektiboari buruzko kontzientziazio narratibo berria pizteko grina duenak, iragana, bere osotasunean, ezin du lortu; zinemak eta liburu historiografikoek ere ez dute inoiz lortuko; horregatik, egungo interesen arabera gogoratzen den gertakaria da. Filmek Guda Zibilari eta gerraosteari buruzko kontakizun jantziago eta
264. ZORTZIGARREN ATALA 261-280 or. koherentea egitea lortzen duten arren, ezagutzen ez dutena asmatzen dutelako baino ez da, hau da, metodo historikoaren bidez ezagutu ezin daitekeena fikzioz betetzen dute. Badira beste forma batzuk, eleberriak adibidez, baina zinemako hizkeragatik eta bere irudien eraginagatik, publiko orokorrarengana hobeto iristeko gaitasuna du. Ikerketa honetan aztertutako filmen arrakastak agerian uzten du Trantsizioak utzitako hutsune handiak oraindik ebazteke daudela. Bitartean, zinemak memoriaren bektore gisa jardun behar du, gobernu-politiketan eta frankismoaren biktimekiko jarreran benetako aldaketa eragiteko. 8.1. ERREPRESENTAZIO MODU BEREIZIAK Iraganera hurbiltzeko lau modu ikusi ditugu, bakoitza bere estrategiarekin. Bizipenera garai hura bizi izan zutenen esperientzia subjektiboa irudikatzen saiatzen da, maila diegetikoa eta iraganeko denbora-planoa nabarmenduz. Horregatik, pertsonaiak benetako portaera eta jarreretan errotzen dira, ikus-entzulearekin harreman guztiz hunkigarria sortzeko asmoz. Protagonisten eta hartzailearen arteko erlazioa emozioetan oinarrituta, berreraikitze-erak enpatia sortzen du, ez bakarrik gatazkatik galtzaile irten zirenekin, baita irabazleekin ere. Lucía, Manuel, Teresa eta Don Hilario bezalako pertsonaiekiko begirunea sortzen du publikoarengan Silencio rotok, baina baita kaboaren Sole emaztearengan ere. Eta hori lortzeko, barne-fokalizazioa bezalako teknika erabiltzea oso egokia da: narratzailearen ikuspuntua pertsonaiaren barruan dago, horregatik, ikus-entzuleak informazio osoa jasotzen du Luciak ikusten eta entzuten duenari esker, bere oharpenak ikus-entzulearenak bihurtuz. Berreraikitze-erak, ordea, erreprimitutako iragana ezagutzeko prozesuari erreparatzen dio, eta orainarekin elkarrizketan jartzen du. Modu berreraikitzaileak belaunaldien arteko oroitzapenen transmisioa edota haustura aztertzen du, eta iraganak identitate kolektiboan duen garrantzia nabarmentzen du. Berreraikitze prozesu honek zuzeneko zein zeharkako testigantzan jartzen du arreta. Horien adierazpenen bidez, ikus-entzuleak iragana irudikatu dezake, baina hori arriskutsua izan daiteke. Primo Levik (1989) hausnartzen duen bezala, testigantzen izaeran zalantzak daude: nortzuk dira lekukoak? Gainera, Peris Blanesek (2018) azpimarratzen du testigantza gerora emandako urratsa dela, eta oraindik ez dutela argi eman kolektibo guztiek, –homosexualak edota ijitoak aipatzen ditu berak–. Soldados de Salaminaren kasuan, Lola Cercasek bi profil oso ezberdin erabiltzen ditu iturri bezala: lekuko zuzenak Miralles eta Sánchez Mazasek basoan lagun izan zituen Joaquim Figueras eta Daniel Angelats dira, baina baita Jaume Figueras eta Sánchez Ferlosio, Pere Figueras eta Sánchez Mazasen semeak, hurrenez hurren. Beraz, eztabaidagarriak dira lekukotza aitortzeko irizpideak. Hala ere, kezkarik handiena da iragan kolektiboa ikuspegi pertsonaletik soilik berreraikitzea; izan ere, "lehen eskuko" iturriek erreferentzia bakar
ONDORIOAK 265. 261-280 or. bilakatzeko joera dute maiz, esperientzia subjektibo hura identitate-sortzaile bakarra bihurtuz. Gertaera edo garai bat irudikatzen laguntzeko interesgarriak dira, baina ezin dira iraganaren ordezkari bakarrak izan, orduan bizitzaren, parte-hartzearen edo sufrimenduaren kontzeptu eztabaidagarria izango bailitzateke iragana azaltzeko baldintza bakarra. Ildo horretan, aipatutako filmak Gerra Zibila, bere aurrekariak eta gerraostea Sánchez Mazasen ikuspegitik soilik jorratzen ditu. Rosenstonek (1997) ohartarazten duenez, memoria eta historia ezin daitezke parekatu, lekukoen oroitezak, akatsak eta asmakizunak adierazi ezean. Horregatik, egokia da Pelaz Lópezek eta Matteo Tomasonik (2011) auzi honetaz hausnartutakoa berriro guregana ekartzea; izan ere, oroimen historikoaren eraikuntzak oroitzapen indibidualaren eta ikertzaileen ekarpenen arteko oreka mantendu behar du, bestela, osatugabea eta partziala baita. Gerturaketa berriak ordura arte landu gabeko gatazkari buruzko ikuspegi batetik heltzen dio kontakizunari. Horrelako istorioen funtsa, beraz, ikuspegi apurtzaile batetik jotzea da. Ildo horretan, oso ohituta gaude hizpide dugun garaiari erreferentzia egiten dioten filmek errepublikanoen arteko desadostasunak irudikatzen; La buena nuevak, berriz, perspektibaz aldatzen da, eta bando nazionalaren barne-borrokak erakusten ditu. Horretarako, ordura arte zuzenean landu gabeko ikuspegi batetik egiten du lan. Beraz, iraganaren hurbilketa mota horren helburu nagusia iraganeko alderdi isilen bat ezagutaraztea da, memoria kolektiboan eragiteko asmoz. La buena nuevak, iraganari buruz gizartean dabiltzan kontakizunen forma ez ezik, edukia ere zalantzan jartzen du, Guda Zibilean Elizak bando nazionalarekin zuen konplizitatea erakutsiz. Nahiz eta konplizitate hori zineman behin baino gehiagotan aipatu izan den, ordura arte ez zen inoiz modu esklusiboan jorratu, beti bigarren mailan geratuz. Gai bat modu esklusiboan jorratzean, ordura arte erakutsi ez diren alderdiak lantzeko aukera ematen du, kasu honetan, Elizaren barruan ere oso bestelako bi ikuskera zeudela. Iragana aitzakia besterik ez denean, istorioa historiatik erabat gailentzen da, edo, bestela esanda, jazoera bera ezerezean geratzen da. Gernikan ikusi dugunez, memoria kolektiboari zentzua eman ahal dakion zerak ez du ia pisurik, hau da, hiribildu historikoaren gaineko bonbardaketa galdu egiten da hor nonbait. Gerturatze horretan, zine beltzaren, melodramaren eta ikuskizun handiko filmen estereotipoak erabiltzen dira. Gernikan, bere zantzuak oso argiak dira: zinema beltzak ohituta gaituen gangsterren itxurarekin irudikatzen ditu NKVDko agenteak, gabardina eta fedora estiloko txanoarekin; Henry ere klixez beteta dago, bai itxurari dagokionez –kazetariaren ohiko itxura–, bai izaerari dagokionez; gainera, filmak maitasun istorio bat aurkezten digu, non Teresa bi gizonen artean baitago, bata maltzurra eta bestea heroia. Istorioaren neurrigabeko nagusitasuna dela eta, ez zaio iraganari erreparatzen, eta kontakizuna akats historikoz beteta egotea sustatzen du. Gaur egungo narrazioen kode gero eta estandarizatuagoetatik abiatzeak dakartzan arriskuak nabarmendu behar dira, zentzu horretan, mainstream zinemaren logikari jarraitzen bait diote memoria historikoaren ordainetan. Ondorioz, iragana irudikatzeko lau moduek ikuspegi desberdinei erreparatzen diete, errepresentazio modu bereiziak eraikiz. Ikusi dugunez, irudikapen mota bakoitzak xede desberdinak ditu.
ONDORIOAK 267. 261-280 or. eta publikoa ere adierazten du, seme-alaben eta benetako memoria-guneen bidez, hurrenez hurren. Horregatik, pertsonaiek kontakizuna eraikitzen dute, ez gertakizunak berak. 8.2.1. EGIANTZA-ONDORIOA Ikuspegi filmiko batetik, egiantza ondorio diskurtsiboa da: egileak irudiak eta soinuak tratatzen ditu, bada, tratamendu honek ikus-entzulea egiantza ondorioztatzera bideratzen du. Zentzu horretan, oso berezia da Soldados de Salaminak kontakizunaren egiazkotasuna lortzeko egiten duen irudi-soinuen tratamendua, mundu faktikoa eta fikzioa tartekatzeaz gain, uztartu ere egiten baititu. Filmak erreferentzia ugari ditu bertan eskainitako datuen egiazkotasuna errazteko, baina, kontakizuna erakargarriagoa egiteko asmoz, datu horiek fikzioarekin elkarreragiten dute. Horixe da, hain zuzen ere, Soldados de Salaminaren lorpenik handiena: egiazko dirudien unibertso bat eraikitzea lortu du, asmatutako elementuak barneratu dituen arren. Filmean zehar oso ohikoa da artxiboko irudiez baliatzea garai hura girotzeko, baina zinemagilea haratago doa irudi faktikoei jarraipena ematen dieten fikziozko irudiak txertatuz. Adibidez, Sánchez Mazasek eszenan kargua nola hartzen duen aztertu dugu, izendapena faktikoa bada ere –Francoren benetako irudiak–, zina fikziozkoa den –irudi antzeztuak–. Halaber, Soldados de Salaminak mundu faktikoa eta fikzioa oinarrizko elementu gehiagotan tartekatzen ditu: lekukoen adierazpenetan euskarritzen den kontakizun honetan, zaila egiten da benetako pertsonaiak eta fikziozkoak zeintzuk diren antzematea. 8.3. HEROIAREN ABENTURA EGITURA MITIKO GISA Christopher Voglerrek (2002) zioen bezala, gaur egungo zineman Capmbellek hainbat zibilizazio kulturaletako mitoetan aurkitutako antzinako egitura narratiboak erabiltzen dira. Egitura zirkularra mitoen forma da, sarritan destinoaren adierazpena. Kasu hauetan, kontakizunen egitura zirkularrek iraganaren eta orainaren arteko hartu-emana iradokitzen dute: behin eta berriz bueltaka dabilen gurpilaren antzera, iraganak oraina baldintzatzen duen heinean, orainak iraganari ere eragiten dio. Inoiz itxiko ez den eta behin eta berriz errepikatuko den harreman ziklikoa dugu iragana eta oraina, gizakiak sekulan ihesbiderik aurkituko ez duen patua. Egitura zirkularrek gizakia denbora mitikoaren mende jartzen dute.
268. ZORTZIGARREN ATALA 261-280 or. Narrazio-egituraren bereizgarri bat da aztertutako filmen erdiek modu argian erabili dutela egitura zirkularra, eta horrek harreman zuzena du pertsonaia nagusiaren heldutasunprozesuarekin, ezjakintasunetik jakintasunera igarotako ibilbidearekin. Bai Silencio roton eta bai Soldados de Salaminan protagonistek ohiko munduaren eta ezohikoaren arteko talka jasaten dute. Lucíaren ohiko mundua hiria da, non «bost urteko bake eta lasaitasuna» nagusi den. Lolak oraina du ohiko mundu gisa, eta eleberria idazteko istorio bat bilatzean, guztiz ezezaguna zaion mundura jauzi egiten du, iraganera. Silencio roton ikusi den bezala, Soldados de Salaminak Campbellek The Hero with a Thousand Faces filmean heroiaren bidaian definitutako egitura narratiboa ere errespetatzen du. Hala ere, lehenengoak egitura hari hertsiki jarraitzen dion heinean, bigarrenak egitura askeagoa du, monomitoaren alderdi bakar batzuk txertatuz. Laguntzaileei esker, bi protagonistek heldutasun politikoa, morala eta sentimentala lortzen dute eta, behin hori lortuta, ohiko mundura itzultzen dira emakume jasoak gisa. Bidaia mitikoetan, neofitoek mentoreak eta laguntzaileak behar dituzte, heldutasunprozesuan bidea argitzeko. Lucíaren mentorea Teresa da, bere izeba, protagonistari heldutasunera iristeko behar dituen irakaspenak eskaintzea helburu duen pertsonaia. Horrela, Teresak funtsezko lezioa ematen dio ilobari: beti bihotzari jarraituz jardutea. Eta, Luciak horrela jokatzen du; makiari eskaintzen dion laguntza guztiz pertsonala da, ez politikoa. Hortaz, ikus-entzulea film osoan zehar bideratzen duen pertsonaia mentorea bera da, izan ere, berak egiten eta esaten duenak berebiziko garrantzia baitu trama guztia ulertzeko: Lucíak hitzez hitz betetzen du bere izebak gomendatutakoa. Halaber, Manuel eta Don Hilario protagonistaren laguntzaileak dira: nahiz eta mentorea bezain garrantzitsuak ez izan, heldutasun-prozesuan laguntzen diote, modu batean zein bestean. Lolaren kasuan, ostera, Miralles da bere mentorea: agure horrek idazleari eskaintzen dizkio heldutasunera heltzeko gakoak, hots, iragana eta oraina konprenitzeko giltzarriak. Heldutasun-prozesua oso argi antzeman daiteke protagonistak filmean duen ibilbidearen bitartez: hasieran pertsona hori barrutik hutsik dagoen heinean, bukaeran, Miralles ezagutu eta berarekin hitz egin ondoren, erabat beteta dago; dagoeneko badaki ohiko mundura itzultzeko jakin beharrekoak. Conchi, Miguel Aguirre eta Gastón izango ditu lagun ibilbide honetan, bakoitza bere erara. La buena nuevan egitura mitikoa hain nabarmena ez den arren, zinemagileak egitura mitikoaren zenbait alderdi berreskuratu ditu: tunelak Miguelen ohiko eta ezohiko mundua banatzen du, Alzania ezohikoa izanik. Tunela igarotzen den azken aldian, Miguel erabat eraldatuta dago eta badirudi abadetza utziko duela. Protagonistaren mentorea Jesukristo bera da, berri onean predikatutakoa jarraitzen duen heinean. Jakina da Migelek badakiela Jesukristok aspaldi predikatu zuena, baina ezohiko munduan berebiziko zentzua hartzen du, hortaz, heldutasun prozesua Alzanian bukatu eta ohiko mundura itzultzen da. Hori ez da, baina, mitologien erabilera bakarra. Basoak misterioaren eta ezezagunaren agertokia izaten dira askotan, horregatik dute kontakizunetan zama handia. Basoen misterioa ohiko eta ezohiko mundua bereizteko erabili ohi da, eta horrela erabili dute film horiek. Lucíak gerrillarien izateaz tutik ez bazekien ere, basoa zeharkatzen du makia
270. ZORTZIGARREN ATALA 261-280 or. herrira. Are gehiago, buruaren barnean ematen ari den higiduraz zalantzarik ez egoteko, bizikletaren pedala eta plateraren xehetasun-planoa erakusten du mugimenduan. La buena nuevan planoek berebiziko garrantzia dute; izan ere, barne-gatazka ikusentzuleari transmititzeko, asko jagotako narrazioaz gain, egilea enkoadraketaz baliatzen da uneoro. Elizaren barneko hierarkia irudikatu nahian, behin eta berriz ikus dezakegu eliza edota Jesukristo planoaren goialdean. Gau eta egun errepikatzen den mezua da hori: Elizak behekoen gainean agintzen du eta, bere gainean Jainkoa baino ez dago. Oso adierazgarria da, Elizaren hierarkia irudikatzeko plano kontrapikatuak erabiltzen diren bitartean, guztiaren gainetik dagoena adierazteko plano zenitala erabili izana. Plano kontrapikatuen erabileraren ildoa apurtzen den une bakarra da hori, erantzunak aurkitu nahian, Miguel baselizara doanean, hain zuen ere. Bertan, apaiz gaztea Jaungoikoaren oinetara ipintzen da ihardespen bat antzemateko. Angelu oso altu batetik hartutako plano ia zenital batez lagunduta, jaioberri bat bezain babesgabe sentitzen da barnean daukan borrokaren aurrean. Eszena horretan interpreta daitekeenez, Jesukristo/ebangelioa Elizaren eta apaizaren gainetik dago: Jesus maitasuna eta errukia da, alegia, Miguel ezik, beste elizgizonek ez daukatena. Soldados de Salaminak barnealderako bidaia bat planteatzen du, iraganaren eta orainaren arteko harremana behin eta berriz adierazten duen oroimen aitzindari batetik. Bada, iragana eta oraina lotzen duten bitarteko formala travelling-ak dira. Hala, kamera mugimenduak ez dira bitarteko estetiko soila, baizik eta zeresan handia dute. Filmaren hasieran bertan, ikus daiteke mugimendu biribil eta dardartiaz lagunduta, kamerak gerran hildakoak inguratzen dituela sasi artean amaitzeko, Lolaren bizitzan jarraipena duena. Bigarren eszenan kamerak aurreko eszenako mugimendu bera darama protagonistaren egoera kaotikoa aurkezteko. Beraz, kameraren mugimenduen bidez ikus-entzuleak iraganetik orainera eta, orainetik iraganera salto egiten du. Gernikak Gobernu Errepublikarraren atzean Sobietar Batasuna ezkutuan agintzen zuela iradokitzen du, ondoren, naziekin parekatzeko. Bere planteamenduari jarraituz, ezkutuan agintzen zuen, ez modu agerian, eta, desfokuraketen bidez, hori adierazten da pelikula osoan zehar. Oso maiz erabiltzen da bitarteko hura metafora gisa, zeinean SESBeko aholkulari Vasyl hainbatetan agertzen den planoaren atzealdean desfokuratuta. Beraz, desfokuraketaren bidez ezkutukoa adierazten da. 8.5. ZURITIK BELTZERA: GRISA Gudaz aritzeko, denek ala denek gatazka bat irudikatu dute; bi alderen arteko erabateko talka. Demokraziaren alde borrokatu eta gerra galdu zutenei aitortza eskaintzen hasi den garai honetan, oso eroso litzateke 'onen' eta 'maltzurren' eskeman erortzea, baina, oro
ONDORIOAK 271. 261-280 or. har, zinemagileek bereizketa manikeoa egiteari uko egin diote. Aztertutako lau filmetatik batek baino ez du hautatu bide horretatik istorioa garatzea, Gernika, hain zuzen ere. La buena nueva erdibidean legoke, Miguel protagonista bera erdibidean baitago, ez baitu bere burua frankistatzat ezta errepublikartzat jotzen. Horri erantsi behar diogu fokua bando nazionalean –eta batez ere, Elizan– ipinita, errepublikarrek presentzia oso murritza daukatela eta ezer gutxi dakigula haiei buruz. Oro har, gerraren konplexutasuna aintzat hartzen dute eta, gerran bi taldeetan beti biktimak eta borreroak daudela onartzen dute. Azken finean konplexutasuna da adierazten dutena, horretarako ikuspuntu ezberdinak erakutsiz. Soldados de Salaminaren istorioa errepublikanoen exekuzio baten inguruan dabil etengabe, non biktimak bankariak, apaizak eta goi-kargu politiko aurkariak diren. Halaber, Miralles milizianoaren borondate ona da gailentzen dena, errepublikarraren zintzotasuna. Silencio roto urte luzeak iraun duen isilunearen haustura da, hainbat biztanleen bizipenen ahotsa. Hala ere istorio gordina ekartzen du pantaila handira; biolentzia bere adierazpide osoan, horren ondorioei arreta berezia eskainiz. Era hartan, akats ugariz betetako eta estrategikoki zuzena izan ez zen borroka molde bat irudikatzen du, makiarena. Hortaz, borroka antifrankistaren irudi erromantikoa eskaintzea baino, bere huts-egiteak, hanka sartzeak eta frustrazioak erakusten ditu. Borroka antifaxistaren baitan ez da ikuspegi heroikorik nabarmentzen. Dikotomia errefusatzen dituzten filmek simetria bilatu dute, eta horrek, zuzeneko harremana du arestian azaldutako egitura zirkularrarekin. Silencio rotok egitura guztiz simetrikoa duela ikusi dugu, eta filmaren lehenengo atalean gertatzen dena bere kontrapisua du filmaren bigarren atalean: hasieran, makiaren lorpenak adierazteko itxaropenaren bidetik doan neurrian, filmaren erdialdetik aurrera etsipena nagusitzen da bere porrota irudikatzeko. Aipatu dugu pelikula honek ikus-entzulea eta pertsonaien arteko harremana emozioetan oinarritzen duela; bada, bi aldeekiko enpatia sortzen du: Lucíaren pertsonaia simetrikoa Sole da, guardia zibilaren emaztea. Bando ezberdinetan egonik, biek sufritzen dute, eta, biek dituzte antzeko kezkak. Baina, badaude beste pertsonaia simetrikoak ere, Don Hilario errepublikarra eta Cosme frankista, kasu, biek maite baitute emakume berbera; edo/eta Matías eta Cosme, kausa politikoan babesturik, biek kausa pertsonala konpondu gura duten heinean. Lolak pertsonaia zeharo ezberdina adierazten du lehenengo atalean eta bigarrenean. Era berean, Erregimenaren kolaboratzaileak eta erresistentziaren laguntzaileak parekatzen ditu, azken finean, horiek baitira biolentziaren eragina zuzenean pairatzen dituztenak. Hala, erresistentziaren eta frankisten arteko halako simetria bat dago, zeinean erabateko zintzorik ezta gaiztorik ez dagoen. Horratik, gertakizunen arteko simetria ere ematen da behin eta berriro. Baliteke argiena pantailan soilik bi tiro ikusten direla izatea, lehenengoa Guardia Zibileko Tenienteak botata, eta bigarrena, makiaren buru Antoniok jaurtita. Soldados de Salaminak daukan simetria ere oso argia da. Nabariena, Sánchez Mazas intelektual faxista eta Miralles errepublikar milizianoaren arteko paralelismoa dugu. Pelikulak bi pertsonaiak ahanzturaren biktima gisa irudikatzen ditu: Miralles Gerra Zibila galdu eta Frantziako zaharren etxe batean isolaturik bizi den bitartean, Sánchez Mazasek
272. ZORTZIGARREN ATALA 261-280 or. gerra irabazi bazuen ere, literaturaren historian ahaztutako idazlea da. Baina, pertsonaien arteko paralelismo gehiago aurkitu ditzakegu: Machado anaiak, Sánchez Mazas eta Antonio Machado idazleen artean Pertsonaien arteko paralelismoak ez dira soilik gertakizun historikoetako protagonisten artean ematen, baizik eta oroimenaren berreskurapenean dabiltzanen artean ere. Hala, Miguel Aguirre eta Gastónen artean pertsonaia paraleloak direla antzeman dezakegu: lehenengoak Lolari Sánchez Mazasen ildotik ikertzea iradokitzen dion bitartean, Gastónek Mirallesen ipintzen du jopuntua. Horrez gain, protagonista nagusiaren bilakaeran ere simetria dago: hasieran goibel dagoen bitartean, indarrez beteta bukatzen du. Hortaz, Soldados de Salaminaren narrazioa simetriaz osatuta dago etengabe; horregatik, filmak hiru atal ditu, eta hiruretan heroi ezberdin bat aurkezten digu. La buena nuevak ere, nolabaiteko simetria aurkezten du, izan ere, Miguel aurrez aurre dauden bi aldeen artean kokatzen baita. Hasieran, Miguelek Elizari jarkitako herritar ezkertiarrekin dituen harremanak batere onak ez diren arren, amaieran frankistekin egiten du talka. Gernika da kontakizun dikotomikoaren alde jotzen duen bakarra, modu bitxian, gainera. Henry da itsutasun komunistaren eta intrantsigentzia faxistaren arteko bitartekaritza demokratikoa. Hau da, pelikulak demokraten eta totalitarioen arteko erabateko bereizketa egiten du, azkeneko talde horretan II. Errepublikaren alde borrokatu zuten joera ezberdin guztiak altxamendua egin zutenekin parekatuz. Horretan datza, hain zuzen ere, pelikula honek planteatzen duen simetria bitxia. Estatubatuarra da jarrera zentzuduna eta, gainontzekoak fanatiko sektarioak dira. Esan beharra dago, bi kontakizun molde horien arteko alderaketa eginez gero, askoz sinesgarriagoa dela dikotomiatik aldentzen den istorioa, horren alde egiten duena baino. Errealitatea oso korapilatsua da 90 minutuko artefaktu filmiko batean errepresentatzeko, eta, zinemaren berezitasun eta beharrizanek gainera, errealitatearen irudikapena sinplifikatzea eskatzen dute. Baina, horrek ez du esan gura errealitatearen zati oso bat edo batzuk– ezkutatu behar denik. Jakin badakigu gerrak konplexuak direla, hortaz, 'onen' eta 'gaiztoen' arteko bereizketa hutsa egitea ikuslea ergeltzat jotzea da. Eta, simetriak hori ekiditea laguntzen du. Hala ere, simetriak badu bere alde txarra ere: despolitizaziorako joera. 8.6. EGUNGO INTERESAK IRAGANAREN ORDAINEAN Aztertutako film guztiek oso bestelakoak diren gatazkak erakusten badute ere, denek eusten diote historiari istorio partikularren bitartez. Hortxe dugu, preseski, oroimen historikoa jorratzen duen XXI. mendeko zinemaren beste ezaugarria, istorio partikularrek historia irudikatzen dutela. Istorioak asmatuak izateak ez du inolako gaitzespenik jaso behar, horrek
ONDORIOAK 273. 261-280 or. ez baitio eragiten filmaren zorroztasunari. Guztietan nagusitzen da arrazoi eta sentimendu pertsonalak borroka ideologikoaren kaltetan. Baliteke alde partikularra denbora-tarte hain txiki batean azaltzea erosoagoa izatea forman, historia orokorra azaltzen saiatu baino, baina, iraganaren despolitizazioak ere arriskuak dakartza. Gure iraganaren ikuspegi horretan, batzuen eta besteen arteko desberdintasun politikoak lausotu egiten dira, borroka eta uste ideologikoen testuinguruak garrantzia zeharo galduz. Ikusi dugunez, oroimen kolektiboaren eginkizuna gizartea kohesionatzea da eta, komunitate horrek munduan duen bere tokia aldarrikatzea, eta hori, iraganari erreferentzia eginez lortzen da. Bada, iraganari funtsezko osagaia kentzea nolabait iruzur egitea da, uste ideologikoetan baitago gaur egunera arte dirauen gatazkaren erroa. Gizartearen baitan dauden uste ideologikoei muzin egiteak ez du kohesioari laguntzen, ez baita benetakoa. Gizarte kohesionatuak elkarbizitza behar du, bestela, ez dago kohesiorik, haustura eta gatazka baino. Horregatik, iragan adostua edukitzea ezinbestekoa da. Gizartearen kohesioa soilik lortuko da bakoitzaren posizio ideologikotik entendimentu batera helduz. Errealitate hori aitortzen ez bada, saiakera ezerezean geldituko da. Lola Cercasek gerra aurretiko testuinguruaz diharduen bezala: «Cuentan que los escritores se reunían en bares y cafés, que se conocían y se trataban los de derechas y los de izquierdas». Larriago iruditzen zait iraganaren despolitizazioaren atzean, oraindik ere, gudaren erantzukizun partekatuaren ideia egotea. Gerraren arrazoiak ez ziren sentimendu eta arrazoi pertsonalak izan, baizik eta Estatua modernizatzeko herriaren borondatea – hauteskundeen bidez adierazia– errespetatu ez zutenek estatu-kolpea eman izanaren ondorio. Protagonistak despolitizatzean eta parekatzean, kontakizunak euren berezitasunetik eta erantzukizun historikotik askatzen ditu. Erantzukizun partekatua da, egin-eginean ere, Francoren garaipenik handiena, bere diktadura bukatu eta 45 urteren ostean hainbat sektoreetan oraindik indarrean egotea. Iraganaren despolitizazioa, beraz, ez du laguntzen demokraziaren alde borrokatu eta galdu zutenek merezi duten aitortzan; beren borroka ahazten duen neurrian, hein handi batean, euren ahanztura luzatzen du. Gerra ideologikoa izan zen eta, argi agertu behar da berau nortzuk eragin zuten, gerra estatu-kolpearen aurkako erantzuna izan baitzen, errepublikarrak demokraziaren eta justiziaren alde gerra egitera behartuak izan baitziren. Aurrekoan simetriaz aritu garaela, Soldados de Salaminak Miralles eta Sánchez Mazasen arteko paralelismoa egiteko pertsonaia horien despolitizaziora jo du, eta, halabeharrez egin ere, ezin baita bi pertsonaia horien simetriarik burutu baldin ez bada euren uste ideologikotik gabetuz. Falangeko ideologo gisa, Sánchez Mazas estatu-kolpearen errudun nagusienetakoa da, buru-belarri lan eta lan ibili zen propagandak altxatuek beharrezkoa zuten arnasa eman baitzuen. Hori azpimarratu baino, idazle gisa nabarmentzearen alde egiten du. Hala, falangistek gudan eduki zuten erantzukizuna erabat ezabatua da. Miralles ostera, politikan interes handirik ez zuen gazte gisa irudikatzen du, faxismoa garaitzeko borrokatu zuen, baina zergatik oso ondo jakin gabe. Ildo berean, Manuel Machadok eta Antonio Machadok kolpisten eta Errepublikaren alde borrokatzeko arrazoi bakarra gerrak eztanda egin zuenean bakoitza zegoen eremu geografikoa litzateke, euren konbentzimendu
274. ZORTZIGARREN ATALA 261-280 or. ideologikoak kenduz. Eta, Lolak iraganaren berreskurapenari ekiten dio soilik interes propio eta pertsonalista baten ondorioz, ez garaituek merezi duten aitortzan sinisten duelako. Gainera, berreraikitze-era izanik, ia ez da gogoetarik egiten frankismoan eta Trantsizioan ezarritako oroimenaren politikei buruz, ezta bando nazionaleko biktimak hala nola gerrako irabazleak Francoren erregimenak hamarkadetan zehar erreparatu eta omendu zituen aipatu ere, errepublikanoak ezkutatzera behartuz. Galtzaileek XXI. mendetik aurrera aitortza edukitzen hasiak dira, hain zuzen ere, euren borroka ideologikoa aitortzen dutenen ekimenez. Gernikak ere bide beretik jotzen du, pertsonaiak uste ideologikorik gabe aurkeztean. Teresaren bidez II. Errepublikaren jaiotzaren muina errepresentatzen da, eta nola, aita miresten duen arren bere nahiak betetzen ez dituela irudikatuz. Despolitizazio neurrigabe horren ondorio Athleticen txapari ematen dion garrantzia dugu, bere armarriari zer ikusirik ez duen zentzua emanez. Ikur ezagun bati esanahi ezberdina erantsi diote gudari lotua guztiz behartuta. Erakartzea gero eta zailagoa den publiko zail hori beraganatzeko modua bilbe partikularretan zentratzea izan daiteke, historia orokorrean baino, baina, horrek ez du esan nahi garaiko protagonisten uste ideologikoei uko egin behar zaienik. Eta baditugu horrelako formulak erabiltzen dituztenak. Silencio roto eta La buena nueva dugu horren adibide. Lehenengoan gatazkan dauden bi taldeen arteko simetria bilatu arren, argi gelditzen da gerrillari antifrankistek zergatik borrokatzen duten. Protagonistak luze aritzen dira helburuak eta bitartekoei buruz, eta, filmak iradokitzen du frankistek soilik garaipenaz kezkatzen diren bitartean, erresistentzia herritarrak konbentzitzeaz kezkatzen dela. Gainera, erresistentzia izan zitekeen bi borroka moldeez mintzatzen da, batzuk berbaren bidez irabazi nahi duten bitartean, besteek armei esker. Zer da justua? Hori da antifrankistek behin eta berriz hausnartzen dutena. Finean, justizia soziala da horien helburu; frankistena, aldiz, erregimen berrian ezarritako baloreak babestea kosta ala kosta, justiziari edota sufrimenduari erreparatu gabe. La buena nuevak fokua beste aldean dauka ipinita, hots, bando nazionalean; hortaz, denboraren kudeaketa soilagatik bada ere, logikoa da errepublikarren usteak esplizituki ez azaltzea. Ikus-entzuleak ezer gutxi daki antifrankisten pentsamoldeez, ez baldin bada Antoninoren bitartez, Margari emaztearekin eztabaidatzen duenean. Bestela, ezkertiarrak parranda gustuko duten pertsona alaiak gisa agertzen dira, nortzuk eliz-gizon/emakumeak behin eta berriz zirikatzen duten. Ostera, oso ondo erradiografiatzen du Eliza eta bando nazionalaren barnean zeuden korronte politiko ezberdinak. Gainera, Euskal Herriko bereizgarriak ere aintzat hartzen ditu, eta, euskal abertzale tradizionalisten jarrera ere azaltzen du, altxatuengandik ideologikoki hurbilago –karlistengandik gertu–, baina euskal nortasuna defendatzeko Errepublikarekiko leial eta tinko mantendu zirenak. Ondorioz, jorratzen ari garen garaia irudikatzeko konfrontazio politikoa agertu behar da, bai iragana errepresentatzeko, zein iraganaren berreraiketa adierazteko, benetan zinema oroimena transmititzeko bektorea izan dadin. Askoz errazagoa izan daiteke gatazkaren iragana ikuspegi apolitikotik lantzea, inori erantzukizunik eskatu gabe, baina,
ONDORIOAK 275. 261-280 or. horrela, etsaia barkatzeko gaitasuna nabarmendu arren, ez du gizarteak beharrezkoa duen gogoetarik egiten. Gatazka despolitizatzean, protagonisten berezitasunetik eta erantzukizun historikotik askatzen ditu. Baina, diktaduraren biktimak heterogeneoak ziren, ideologia ezberdinetakoak –errepublikanoak, komunistak, sozialistak, libertarioak, nazionalistak, masoiak, kristau ebanjelikoak, legezkotasunaren defendatzaile hutsak…–. Aniztasun horretan, denek jazarpenaren asmo politikoa partekatzen dute, izan ere, frankismoak hil, espetxeratu eta jazarri zituen, helburu politikoa ezartzeko. Euren aldeko justiziaren deiadarrak, beraz, behartzen gaitu euren ideologia aldarrikatzera. Despolitizazioak frankismoa nora arte heldu den erakutsi besterik ez du egiten1. Labanyiren iritziz (2006, 94 or.), biktima errugabeei buruzko enfasiaren emaitza «ikuspegi despolitizatua» da, eta bi bandoen sufrimenduaren baliokidetasunaren ideia ahalbidetzen du. Konpromiso etikoa nabarmentzen eta ospatzen duten ikertzaileen aurrean Labany ez da iraganaren despolitizazioak dakarren arriskuaz mintzatzen den bakarra, Liikanenek (2015) jaso bezala, José-Carlos Mainerrek, David Becerrak edota Ángel Loureirok ere iragana hutsaltzeko edo gehiegi sinplifikatzeko arriskuaz dihardute, eta bereziki, gertatutakoaren hausnarketa kritikoa eta azterketa politikoa sentimentaltasun erraz batez ordezteko arriskua adierazten dute. Ikusi dugunez, egon badaude formulak frankistek eta errepublikarrek lekua duten memoria inklusiboa eratzeko, uste ideologikoei uko egin gabe. Are gehiago, soilik horri eutsita sortu daiteke: benetako adostasuna gure posizio ideologikoa aintzat hartuta bakarrik lortu daiteke, bestela, ez da egiazkoa izango. Kontakizuna erregistro emozionaletatik abiatzeak, ez du zertan despolitizazioa ekarri behar. Istorio partikularren bidez kontzientzia norbanako-mailan hartzen bada ere, ideologien azalpenak kontzientzia kolektibora jauzi egitea ahalbidetzen du. Eztabaida erdigunera ekarriz, gizarteak garai ezberdinetan isilarazitako oroimena berreskuratu nahi du, ohartu baita iraganak eragin handia duela orainean hala nola etorkizunean. Funtsean, justizia da aldarrikatzen dena, inoiz aitorpenik jaso ez dutenei aitor egitea. Jakin badakigu memoria kolektiboaren berreskurapena prozesu luzea dela eta, horrelako prozesuek garaien beharretara egokitzea eskatzen dutela. Baina, justiziaren aldeko benetako mezua zabaldu nahi badugu, ezin dira egungo interesak iraganaren gainetik lehenetsi, protagonisten identitate-aniztasuna ezkutatuz. Engainagarria gerta daitekeen sinplifikazioa kritikoki aztertu beharra dago. Ikusleak pertsonaiekin zuzenean identifikatzea bilatzeak historiari testuingurua kentzea eta protagonistak despolitizatzea dakar. Egoera historiko jakin batzuen ondorio ez ezik, zinemagileak jarrera zehatzak hartzearen ondorio ere bada hori. Oroimenaren bidez gertatutako horretatik ikasi ahal izateko, iragana behar bezala konprenitu behar dugu, eta, horretarako, testuingurua ezagutu beharra dago, testuinguruak baldintzatu baitzituen orduan hartutako erabakiak. 1 Paul Prestonen (1997) hitzetan, Francoren erregimenaren errepresioa inbertsio politiko moduko bat izan zen, zeinean beldurraren bidez despolitizazio-prozesua bizkortu zuen eta, herritar gehienak apatia politikora eraman zituen. Bellido Perisen (2019) ustetan, bakea Estatuaren aurrerapenaren sine qua non baldintza zen, eta horren mende zegoen telebistak kontsumo pribatua sustatuz etengabe suspertzen zuen garapen materiala eta ekonomikoa (desmobilizaziorako eta despolitizaziorako tresna berria, nazionalkatolikoen erretorika tradizionalaren ordez jarri zena).
276. ZORTZIGARREN ATALA 261-280 or. 8.6.1. GAIZKIAREN HUTSALKERIA Gatazkaren despolitizazioaren harira, bada La buena nueva eta Soldados de Salamina amankomunean ipintzen dituen beste alderdi bat, euren arteko aurkakotasunean bada ere. Biak aritzen dira egoera latz baten aurrean pertsonek izan ditzaketen bertute edo narrioei buruz. Azken batean, politikaz baino, gizatasunez dihardute biek. Gauzak horrela, La buena nuevak gazte falangistaren bidez, Hannah Arendtek 1963an adierazitako "gaizkiaren hutsalkeriaren" ideia dakar gogora, hots, Otto Adolf Eichmann II. Mundu Gerrako kriminala bezala, edonor izan daitekeela gaizkiaren ordezkaria. Horretarako baldintza bakarra pentsamendu eza litzateke. Hala, pertsonaia horrek pentsatu gabe obeditzen du, agindua nondik datorren eta zer ondorio dakarren hausnartu gabe. Soldados de Salaminak ostera, gauza beraren bitartez kontrako jardunbidea irudikatu nahi izan du. Milizianoak gizatasun zabala du unerik erabakigarrienean pentsatu ez duelako, hain zuen ere. Gizatasuna irudikatu du gizateriaz gabetuz; animalien jarduera instintiboa gizakiaren eginbide arrazionalaren kontra. Modu horretan, baldintzarik kaxkarrenetan milizianoak badu ongia egiteko bertutea. La buena nuevan pentsamendu ezak gaiztakeria dakarren bitartean, Soldados de Salaminan, onberatasuna. 8.7. GATAZKAREN ONDORIOAK, JOMUGA XXI. mendeko zinemagileek ikusgarriak izan ez diren auziei erreparatu egin diete. Hala, ardura ondorioetan ipini dute, ekintza eta haren eragileak nabarmendu beharrean. Hau da, milurteko berrian ez da jarduera edota alde bateko zein besteko borrokalariengan arreta ipini, ezta guda bukatuta biolentzia errepresioa gisa erabili zutenengan, baizik eta, biolentzia jasan zutenei eman diete ahotsa. Nahiz eta askorentzat horiek biktimak izan, ez naiz ni horiek biktimatzat joko duenik, izan ere, Salegirekin bat eginez, historiaren protagonistak dira eta, biktimatzat jotzeak gizarte-gatazkaren aurrean jarrera pasiboan kokatzen ditu, erdiesteko gaitasuna kentzen die, eta, beren hautu ideologiko eta politikoak baliogabetzen ditu. Garaile eta garaituez zatitutako gizartea gudaren zuzeneko ondorioa dugu; bertan, Silencio rotok emakumeak, babes-gabezia egoeran, isilpean jasaten zituen irainak, isekak eta jazarpenak erakusten du. La buena nuevak Elizak bando nazionalarekin edukitako konplizitateak, estatu-kolpea garbitzeko, zer nolako eragina izan zuen ezagutarazten du, bai eta, gerrak izaera ezberdinetako taldeen aliantzak ekarri zituela euren arteko norgehiagokak bultzatuz. Soldados de Salaminak epe luzeko ondorioetara jotzen du, hots, gizartearen
ONDORIOAK 277. 261-280 or. ahanzturara. Bada, gizarteak gertaera traumatikoak arinegi ahazteko joera duela azaltzen du. Gernikak gerra baten lehenengo biktima egia dela iradokitzen du: konfrontazio belikoak beste talka bat sorrarazten du esparru komunikatiboan, Egia VS. Propaganda. Ikerketa hau osatzen duten filmetatik, soilik bik aipatzen dute zerbait II. Errepublikari buruz. Garai hura modu baikorrean agertzen badute ere, irudikapena oso lausoa da. Margari eta Antonino senar-emazteen bidez, La buena nuevak Nafarroan desadostasunak egon bazeudela aurkezten du, baina, akordioetara heltzeko fakultatea nabarmentzen da bikotearen ezkontzan irudikatua. Gainera, haur bat edukiko dute, desberdintasun politikoak gorabehera, Errepublikak etorkizun oparoa zueneko seinale. Soldados de Salaminak ere antzeko giroa errepresentatzen du Lolak lehenengo artikuluan ezker eta eskuineko intelektualak eztabaidatzeko, tabernetan batzen zirela idaztean. Beraz, ikus-entzunezkoek ez dute II. Errepublika irtenbiderik gabeko egoera gisa aurkezten, ez dute gerra ezinbestez eztanda egingo zuenik irudikatzen. Dena dela, garai horri buruz laginetik bi film besterik ez herabeti aritu izanak erakusten digu II. Errepublikak interesik ez duela; alegia, aurrekariak ez dira garrantzitsuak, nabarmendu beharrekoak ondorioak dira. Guda eta gerraostea lantzen duten filmek ondorioetan arreta ipintzeko joera hura bat egiten du Gostin Elorzak (2015) indarkeria politikoaren errepresentazioa XX. eta XXI. bitarteko euskarazko fikziozko ikus-entzunezkoetan ikertutakoarekin. Gostin Elorzak azaldutakoari jarraituz, milurteko berriarekin batera, filmak baztertzen joan ziren euskal gatazkaren dimentsio politikoa eta eremu pertsonal eta pribatuetara mugatu zituzten beren kontakizunak, militante armatuen motibazioak ezkutatuz. Gainera, ikertzaile horrek aipatzen duenez, ez da soilik zinemaren bereizgarria, baizik eta beste hainbat disziplina eta eremuetan eman den joera izan da. Hala, Gorrotxategi (2006) aipatzen du, adierazteko 90. hamarkadako euskal literaturan gerturaketa maila psikologikoan gauzatu zela eta, idazleek gatazkaren baitan dauden pertsonaien funtzionatzeko eran arreta jarri zutela. Mende berriarekin, ordea, bestelako bidea nagusitu zen euskal literaturan: bide etikoa, Anjel Lertxundiren Zorion perfektua nobela aitzindaria izan zelarik. Geroztik aurrera, ikusmira guztiz aldatu, eta, nobelak gatazkaren zergatiak azaldu beharrean, ondorioak erakusten hasi ziren. Kiczkowskiren iritziz (2014) 2001eko irailaren 11ko Dorre Bikien aurkako atentatuen ostean literaturan aldaketa gertatu zen horrelako gertaerak lantzerako unean. Autoreari jarraituz, ordutik aurrera narrazioaren objektua aldatu egin zen, arreta terrorismoaren subjektu jasaileetan ipiniz, izuaren beraren ekintzan eta haren eragileetan beharrean. Baina, fikziotik –bai filmikoa zein literarioa– haratago doan joera dugu hura, izan ere, Armentinak, Caminosek, Marinek eta Ganzabalek (2012) antzeko ondorioak atera dituzte kazetaritzaren esparruan: euskal gatazkaren trataera nabarmenki aldatu zen 1990 eta 2000 urteen bitartean, bereziki Miguel Angel Blancoren hilketaren ondoren. Prentsaargazkilaritza atentatuek eragindako txikizioa jasotzetik, adiera gizatiarra zuten irudietara igaro zen, hildakoen senide, lagun, auzokide eta lankideen argazkien bidez irakurleei emozio-zama handia sorrarazi nahian.
278. ZORTZIGARREN ATALA 261-280 or. 8.8. GENERO-GATAZKA ZINEMA ETA GIZARTEAREN ARTEKO HARTU-EMANA GISA Film guztiek azken urteetan memoria historikoari eta genero-indarkeriari buruz izan den sentsibilitate berria azaltzen dute2. Hortxe dugu, hain zuzen ere, zinema eta gizartearen arteko hartu-emana: iraganari buruzko pelikulak dira, baina, orainalditik eginak eta, gaur egun indarrean dagoen gatazka dugu genero-gatazka. Ondorioz, egiaztatu dezakegu gizarte garaikidearen interesak zineman adierazten direla, edo bestela esanda, zinemak garai bereko gizarteak dituen ardurak azaltzen ditu, bien arteko elkarreragina halabeharrez ematen delarik. Alde horretatik, zinemak, testu esanguratsu gisa, kultura-objektu gisa, erakusten du une honetan hainbat esparrutatik egiten ari diren diskurtso sozialak bereganatu eta sortzen dituela. Ikusmiraren aldaketak aukera berriak eskaini dizkio zinemari XXI. mendean. Esan bezala, Gerra Zibileko eta gerraosteko agertokia ez da gatazka beliko baten berezko indarkeria gisa irudikatzen, baizik eta, batez ere, bestelako indarkeria-mota batzuei buruz aritzeko aukera eman die, bereziki, biolentzia instituzionala eta sinbolikoa jorratzeko. Hala, ezkutuko sufrimendu pertsonalaz aritzeaz gain, gizarte-frustrazioez ere berba egin dute. Eta, bertan zerbait azpimarratzekotan, emakume errepresaliatuen ikusgarritasuna da nabarmendu behar duguna, mende honetara arte ezer gutxi gizarteratua. Gatazka baten aurrean, guztietan gailentzen da irudi femeninoa eta, lau filmetatik hiruk emakumearen itoaraztea adierazi dute modu batean ala bestean. Silencio Rotok kontakizuna makiaren ikuskeratik ez jorratzea erabaki du, egoera asko pantailatik at geldituko zelakoan. Hori baino, nahiago izan du herrian geratzen ziren emakumeen ikuspegia hartzea. Horregatik, gerrillariak beti daude emakumeez inguratuta, eta, ez dago mendiko bizimodua azaltzen duen sekuentziarik Lucíaren ikuspegitik ez bada. Azken finean, ondorio gordin eta dramatikoetan ipintzen da arreta: emakumeek, beren ideiengatik ez ezik, beren familiakoen ideiengatik ere ordaindu zuten. La buena nuevak ere mezu berdina igortzen du, beste bide batetik bada ere. Emakumeen arteko elkartasun handia gerra bizi izan zutenen beste esperientzia garrantzitsu bat da. Elkartasunaren feminizazioaren bidez filmak emakume erreprimituek elkar laguntzen ziotela erakusten du. Elkartasuna, beraz, emakumeen 2 Gogora ekarri behar dugu, bi auzi horiek lege organiko banatan zehaztu direla: oroimen historikoaz luze aritu gara, bai 57/2007 Lege Organikoa, abenduaren 26koa, Oroimen Historikoaren Legeari buruz, zein 2020ko irailaren 15ean Oroimen Demokratikoaren Legearen aurreproiektuaz; genero-indarkeriari dagokionez, 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, genero-indarkeriaren aurkako babes integraleko neurriei buruzkoa dugu.
ONDORIOAK 279. 261-280 or. eskutik dator, eta, horregatik Miguelek askotan darama emakume itxura ematen dion soinekoa. Gainera, emakumearekin lotutako ohiko lanak egiten ikus daiteke apaiza, beti emakumez inguraturik. Emakumea erreprimitua den aldetik, Miguel feminizatua da, bera ere erreprimitua dela irudikatzeko. Gernikan, ostera, Teresa torturatua da Vasylen eskutik berarekin bikote-harremana edukitzeari uko egiteagatik. Naziek egindako bonbardaketa masiboan hiltzen den arren, torturatzaileak dira Gernikara atxilo gisa eramaten dutenak, hortaz, filmak hitz-erdika esaten du finean torturatzaileak direla Teresa hil egin dutenak. Gai horiek guztiek zerikusia dute indarkeria fikziozko zineman irudikatzeko moduarekin, izan ere, beste indarkeria-mota batzuk, hala nola instituzionala eta sinbolikoa, indarkeria fisikoa bezain beste hunkigarri eta zirraragarri dela erakusten dute. Filmek errepresioak eragindako kaltea aipatu dute; era beran, emakumeak jasandako karga bereziki azpimarratzen dute. Ildo horretatik, generoan oinarritutako indarkeriari so egiten diote. Biolentzia instituzionalaz gain, hiru ikus-entzunezkoek erakusten dute emakumeek jazarpen sexuala ere pairatu zutela. Silencio rotok erakusten du emakumeek beren burua nahi ez zutena egitera ikusi zutela ezarritako erregimen berrian bizirauteko. Hala, Teresa Cosme frankistarekin ezkontzen da Don Hilario irakasle errepublikarrarekin ezkondu beharrean, nahiz eta irakasle ohiarekin harreman sendoagoak dituen. Gainera, Cosmek jelosiaz jota, ez du sekula barkatuko gerra garaian bere emazteak Don Hilariorekin bizitzera alde egin izana eta, horregatik, haren kontra egiten du ahal bezain beste alditan, espetxeratzea lortuz. Teresaren antzera, Antxoni kapitain faxistarekin oheratzen da bere egoera irauliko duelakoan La buena nuevan; hau da, kapitaina berak sorraraziko errepresioaz baliatzen da Antxonirekin larrua jotzeko. Margari ere, bere lehengusu Hugorekin ezkontzera behartuta sentitzen da, honek bere senarra eta etxea kentzea agintzen duenean. Eta, Gernikan Vasylek ere berdin jarduten du Teresa bere egiteko: errepresioaz baliatzen da Henry, emakume idealistaren maitale berria, erditik kentzeko. Ikus-entzunezkoek eskaintzen diguten mezua, beraz, argia da: Francoren erregimenaren babesean, emakumeak bereganatzeko asmoz gizonezkoek errepresioa erabili zutela jazarpen sexualak burutzeko. Baina, filmek emakumea errepresioa pairatzen duen subjektua gisa irudikatzen badute ere, protagonista historiko aktiboa dela esaten dute: gerran eta gerraostean lan aktiboa egin du, bai faxismoari atzeguardian aurre egiteko, bai familia aurrera eramateko edota galtzaileen memoria bizirik mantentzeko. Pelikulek berezko rola eskaini diote emakumeei, ez daude beste inoren menpe. Soldados de Salamina da emakume errepresaliatuaren irudia baztertu duen bakarra. Horrek ez du esan nahi genero ikuspegirik erabili ez denik. Eleberrian bezala, protagonista nagusia gizonezkoa izan beharrean, pelikulan emakumezkoa da, eta, badaude aldaketa hori genero ikuspegitik aztertu izan dutenak. Esaterako, Mabreyrek (2007) genero aldaketak diktadura amaitu zenean emakumeak kontutan hartu zuen iraultza politikorik ez izatea salatzen du.
280. ZORTZIGARREN ATALA 261-280 or. 8.9. AURRERA BEGIRA Ikerketa-lan guztiak bezala, honakoak ere aipatu beharreko hainbat muga ditu. Lagina osatzen duen kopurua da begi-bistakoena. Azterketa sakonaren mesedetan, lagin murriztuaren alde egin dugu. Kopurua txikia izanik, argi dago ezin daitekeela zuzenean ondorio orokorrik atera. Gainera, oroimen kolektiboaz ari garela, oso gai zehatzetatik heldu izan diogu beste errealitate batzuetara estrapolatu ahal izateko. Hortaz, interesgarria litzateke, alde batetik, heldutako gaiari buruzko film gehiagoren azterketa sakonak egitea ikus-entzunezko ikusmiratik, ikuspegi jasoago bat edukitzeko asmoz; bestetik, zinema eta oroimen historikoaren arteko elkarrizketa hori ikertzeko, beste gai baten bidez jorratzea, izan ere, memoria kolektiboa ez da soilik hemen aztertutako garaia, baizik eta askoz gehiago dauka bere gain. Gainera, gure ikerketa fikziozko ikus-entzunezko handietan oinarritu da, besterik ez. Beraz, dokumentalen azken aldiko suspertzea aintzat hartuta, interesgarria litzateke bide horri eustea, hala nola, ekoizpen txikiko fikziozkoak aztertzea ere. | science |
addi-43fcc1f0ca14 | addi | cc-by-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52825 | Potentzia domeinuko NOMA 5G sareetarako eta haratago | Iradier Gil, Eneko | 2021-07-06 | vii Laburpena Azken hamarkadan, haririk gabeko sareetan garraiatzen den datu kopurua esponentzialki hazi da. Hainbat arrazoik eragin dute egoera hori, baina eragin handiena izan dutenak sarera konektatutako gailuen hedapen masiboa eta eskainitako zerbitzu moten etengabeko bilakaera izan dira. Izan ere, gero eta gehiago dira duela urte batzuk futuristiko gisa planteatzen ziren aplikazioak, orain errealitate bihurtu direnak, besteak beste errealitate areagotua edo errealitate birtuala. Aplikazio multzoa sailkatzeko, International Telecommunication Union (ITU-R) erakundearen irrati-komunikazioen sektoreak hiru erabilera-kasu nagusi definitu ditu aplikazioak taldekatzeko: Enhanced Mobile Broadband (eMBB), Ultra-Reliable low Latency Communications (URLLC) eta massive Machine Tympe Communications (mMTC). Erabilera-kasu horietako bakoitza beharrizan eta baldintza desberdinak betetzera bideratuta dago. Adibidez, eMBB entretenimenduko eta informazioko multimedia-zerbitzuetarako ahalmen handiak eskaintzera bideratuta dagoen bitartean, URLLC sistemetan fidagarritasun-tasa altuak eta latentzia baxuak behar dituzten aplikazio kritikoak daude. Bestalde, mMTCk, neurri handi batean, Internet of Thing (IoT) sareak eta haririk gabeko sentsoreen sareak ordezkatzen ditu, non erabiltzaile-dentsitate oso altuekin lan egin behar den. Erabilera-kasuetan integratutako aplikazio guztiak behar bezala inplementatzen direla bermatzeko jaio da 5G, komunikazio mugikorren estandar gisa ez ezik, teknologien, tekniken eta estandarren ekosistema gisa ere ulertu behar dena. Nahiz eta azken komunikazio-estandarrek hobekuntza berritzaileak izan, hala nola kodifikazio eraginkorragoa edo uhin-forma malguak, ITU-R-ek aipatutako aplikazioak gauzatzeko erronkarik handiena eraginkortasun espektrala hobetzea da. Horrela, eskainitako gaitasuna eta aldi berean konektatutako erabiltzaileen kopurua hobetu ahal izango da. Tesi honetan, modu konbinatuan bi mekanismo erabiltzen dira eraginkortasun espektrala hobetzeko: Non-Orthogonal Multiple Access teknikak (NOMA) eta Radio Resource Management eskemak (RRM). Zehazki, lehenengoa datu-fluxuak gainjartzean datza, banda-zabalera osoa erabil dadin aldi berean zerbitzu bat baino gehiago bidaltzeko. Bigarrena, berriz, irrati-baliabideak sareko erabiltzaileen artean eraginkortasunez banatzean eta kudeatzean oinarritzen da. Nahiz eta NOMA tekniken eta RRM eskemen erabilera oso onuragarria izan daitekeen erabileraren kasu guztietan, kontuan izanik tesiaren iraupena mugatua dela, ez da bideragarria hain irismen zabala ezartzea. Hori dela eta, tesi honen ardatza eMBB
viii eta URLLC inguruneetan ekarpenak egitea da, baita 6Gn garrantzitsuak izatea espero den komunikazioei irtenbideak proposatzea ere. Lehenik eta behin, NOMA erabiltzea proposatu da, eMBB aplikazioetan broadcast edukien transmisioa bermatzeko mekanismo gisa. Horretarako, beharrezko arkitektura definitu da eta software-prototipo bat eraiki da. Broadcast edukiaz gain, haririk gabeko sareetan unicast eduki-bolumen handia dago, eta, horregatik, bi zerbitzuen konbergentziasistema bat diseinatu da, aldi berean bana daitezen. Ondoren, NOMAn oinarritutako zenbait RRM eskema diseinatu dira, non konbergentzia hori ere kudeatu den. Azkenik, lortutako ezagutza erabilera espezifikoagoko kasuetan aplikatu da, hala nola erabiltzaileak taldekatzeko tekniketan eta hari gabeko komunikazioetan frekuentzia milimetrikoen bandan. URLLCri dagokionez, NOMAn oinarritutako zerbitzuek eskaintzen duten irabazia hainbat parametro hobetzera bideratu da, besteak beste, fidagarritasuna, ahalmena edo latentzia. Lehenengo lanean, aplikazio industrialetarako NOMAn oinarritutako Wi-Fi transtzeptore-prototipo bat diseinatu da, gaur egun aplikazio industrial gehienek beren Wi-Fi sareak erabiltzen baitituzte. Era berean, fidagarritasunean irabazi ahal izateko, birtransmisio-eskema desberdinak aztertu eta ezarri dira, eta espazio aniztasuneko eskemak nabarmentzen dira. Azkenik, RRM eskemetan NOMA erabiltzearen eragina ere aztertu da, eta teknika ortogonalekin alderatuta errendimendua hobetzen dutela zehaztu da, bereziki aplikazioaren eta sarearen eskakizunak zorrotzagoak direnean. Azkenik, full-duplex komunikazioen esparruan ikertu da; izan ere, etorkizuneko komunikazio-estandarretan garrantzi handia izango dutela espero da, espektro-eraginkortasuna nabarmen handituko delako. Kasu honetan, broadcast edukiaren frekuentzia-banda berean banaketa-seinalea integratzen duen sistema bat diseinatu da. Eskema hau Estatu Batuetako telebista digitaleko estandarrean (ATSC 3.0) oinarrituta dago eta LDM, NOMA teknika espezifikoa, erabiltzen du, banaketa-seinalearen eta eduki tradizionalaren arteko multiplexazio-mekanismo gisa. Era berean, sistemaren bilakaera gisa, telebista-seinalea banatzeaz arduratzen diren transmisoreak elkarrekin konektatzeko arkitektura diseinatu da. Azkenik, ekarpen horri lotutako erronka garrantzitsuenak identifikatu dira, eta epe laburrean frogatuko diren irtenbideak planteatu dira.
Komunikazioak 4.0 Industrian Eneko Iradier, doktoretza aurreko ikertzailea Bilboko Ingeniaritza Eskolan (EHU) Jon Montalban, irakaslea Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (EHU) Azken mendeetan, industria-iraultzek markatu dute garapen teknologikoaren erritmoa. Une honetan, laugarren industria-iraultza (4.0 Industria), garatzen ari da. Bereziki, komunikaziosistemak dira prozesu honen gidariak. Baina, nola eraldatu beharko dira komunikazio-sistema tradizionalak? Nolakoa izango da etorkizuneko industria? Iraganera begira Egokitzeko eta eboluzionatzeko gaitasuna da gizakia bereizten duen ezaugarrietako bat. Hori dela eta, historian zehar hiru industria-iraultza bizi izan ditugu sektore espezifikoen garapenaren ondorioz. Zehazki, lehenengo industria-iraultza mekanizazioaren garapenak bultzatu zuen; bigarrena, energia elektrikoaren ekoizpen masiboak eta industria kimiko eta automobilistikoen garapenak eta hirugarrena, mikroelektronika eta informazioaren teknologiak ekoizpen-kateetan sartzeak. Gaur egun, aurrerapen informatiko ugariek, tresna digital berrien garapenak eta, batez ere, makinen eta prozesuen automatizazioak laugarren industria-iraultzaren hasieran jartzen gaitu, hots, 4.0 Industria izenez ezagunagoa den iraultzaren hasieran. Laugarren industria iraultza honen helburua lantegi adimendunen edo 'smart-industry' delakoen garapena da, modu autonomo eta adimentsuan planifikatu, aurreikusi, kontrolatu eta ekoizteko gaitasuna izango lukeena, eta hortaz, funtzionamendu eta ekoizpen-kateari balio handiagoa emango liokeena.
1. Industria-iraultzen denbora-lerroa Zer da 4.0 Industria? Komunikazioak 4.0 Industriaren funtsezko ezaugarria izango dira. Izan ere, fabrika adimendunak ahalbidetzeko, industria osatzen duten makina bakoitzari elkarren artean komunikatzeko eta elkarrekin konektatuta egoteko gaitasuna eman beharko zaio. Hala ere, horrelako komunikazioak ezartzea zailtzen duten zenbait oztopo daude. Lehenik eta behin, komunikazio kableatuetatik haririk gabeko komunikazioetarako trantsizioak oraindik ez ditu beharrezko bermeak eskaintzen. Tradizionalki, industria-komunikazioak sistema kableatuetan oinarritu izan dira; alabaina, horrelako komunikazioak ez dira egokiak sareen tamaina handitzeko edo ekipoei mugikortasuna emateko. Horregatik, haririk gabeko teknologiak dira hautagai egokienak, nahiz eta oraindik sistema kableatuen sendotasuna ezin duten bermatu. 3.2. Publications associated to Contribution 2 195
Bestalde, aplikazio-ingurunea beste erronka bat da, berez. Aplikazio-lekuak (lantegiak, ekoizpenplantak, e.a.) ingurune itxiak izan ohi dira, ekipoen kontzentrazio handiarekin eta islapenak sortzen dituzten ekipo metaliko askorekin. Faktoreen konbinazio horren ondorioz, jasotako seinalea oihartzun ugariz osatuta dago eta hedapen-kanal bortitz batez eraginda. Zalantzarik gabe, harrera baldintza horiek komunikazioak zailtzen dituzte, eta erronka bat planteatzen dute: ingurune horietarako egokiak diren sistema ultra-sendoak diseinatzea. Azkenik, haririk gabeko komunikazioetan erabiltzen diren frekuentzia-bandak beste erronka nagusietako bat dira. Haririk gabeko sistema gehienek, ISM (Industrial, Scientific and Medical) banda libreak erabiltzen dituzte. Banda horiek konkurrentzia handia dute, eta, beraz, sareak kongestionatu egin daitezke, paketeen arteko talkara iritsiz edo ekipo jakin batzuetarako sarbidea galaraziz. Gaur egungo eskaintza teknologikoa Lehenengo eta behin, momentuz industria-komunikazioak unibertsalki definitzen dituen estandar edo teknologiarik ez dagoela aipatu beharra dago. Horregatik, amaierako aplikazioaren edo ingurunearen arabera, hainbat aukera teknologiko daude. WiFi-a oso onartuta dagoen irtenbidea da. Zalantzarik gabe, teknologia hori bultzatzeko argudio nagusia gaur egungo hedapena da; izan ere, egungo enpresa guztiek edo ia guztiek kudeatzen baitute beren WiFi sare propioa. Hori dela eta, ekipo automatizatuak sare horretan sartzeak kostu txikiagoa dakar sare berri esklusibo baten hedapenarekin alderatuta. Alabaina, teknologia honek ere baditu bere desabantailak, ez baitu komunikazioen fidagarritasuna bermatzen duen mekanismorik inplementatzen, ezta determinismorik ere. Horregatik, ikerketa asko bideratu dira bi puntu ahul horiek sendotzera, ingurunerako sarbidea modu ordenatuan koordinatzen duten eta komunikazioen sendotasuna hobetzeko mekanismoak ezartzen dituzten denboraeskemak garatuz, besteak beste, paketeen berbidalketa edo erredundantzia. Hautagaien rankingaren goiko postuetan Bluetooth-a aurki daiteke, bereziki, Bluetooth Low Energy (BLE) soluzioa. BLE ekipoen interkonexiora bideratutako teknologia da, non nodoak maisu-rola betetzen duten ekipoekin konektatzen diren. Irtenbide horren sendotasuna energiakontsumo baxuan datza, eta horrek eragiten du, hain zuzen, oso teknologia interesgarria izatea bateria duten ekipoen aplikazioetarako, hala nola, sentsore-sareetarako. WiFi-arekin alderatuta, ordea, BLE-k datu-tasa txikiagoa du (2 Mbps) eta horrek informazio gutxi transferitzea eskatzen duten aplikazioetara mugatzen du. Bukatzeko, banda zabaleko komunikazio-sistema mugikorrak ere proposatu dira zenbait behar asetzeko. Horien artean, aipatzekoa da komunikazio mugikorren laugarren belaunaldiaren erabilera, Long Term Evolution (LTE), esaterako, Internet of Things-era (IoT) bideratutako sare eta aplikazioei euskarria emateko erabili izan dena. Irtenbide horri Narrow Band IoT deritzo eta, BLE bezala, datu tasa txikien transmisioan oinarritzen da erabiltzaile kopuru handi bati zerbitzua emateko. Une honetan, ikerketa 5G aldera bideratzen ari da, komunikazio mugikorren bosgarren belaunaldiak industria-betekizunen antzeko modalitate bat baitu. Hala ere, oraindik garapenfasean dagoenez, ez dago arrakastaren bermea ematen duen lan esperimentalik. 196 Chapter 3. Published or accepted papers
Etorkizunari begira Gaur egun, irrati-komunikazioen mundua geldiezinezko abiaduran doa aurrera, batez ere, telefonia mugikorraren bultzadari esker. Izan ere, orain dela gutxi hedabideetara heldu den 5G teknologiaren hedapenaren hastapenean gauden honetan, ikerkuntzaren munduan 6G ezizenaz ezagutzen den hurrengo fasearen gaineko lanak gero eta nabariagoak dira. Etengabeko bilakaera honen erritmoa ezin da esparru guztietara hedatu eta 4.0 Industriaren aplikazioek, esaterako, beren ibilera propioa markatu behar dute. Horrenbestez, aurretik aipatu den bezala gaur egun 5Gren barruan jada onartuak eta lege diren hainbat teknologia oraindik probatzeke daude industria-komunikazioen alorrean. Aipatzekoak dira seinalearen atzerapena (edo prozesaketa denbora) murrizten duten teknikak. Hauen artean, nabarmentzekoa da Edge Computing esparru honetan inportantea izan daitekeen aldaketaren eredu gisa. Laburki, honen helburua sarearen lanak muturrera eramatean datza, hots, datuak sortu diren iturritik gertu; modu horretan, muturretik muturrera informazioa garraiatzeko beharrezkoa den denbora gutxituz. Bestetik, beste alor batzuetan oso ezaguna den Cloud Computing-ak ere garrantzia izan lezake industria-komunikazioetan, baina horretarako honi lotutako atzerapen denborak murriztu beharko ziratekeen. | science |
addi-cfe571c32fa7 | addi | cc-by-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52825 | Potentzia domeinuko NOMA 5G sareetarako eta haratago | Iradier Gil, Eneko | 2021-07-06 | v Laburpena Azken hamarkadan, haririk gabeko sareetan garraiatzen den datu kopurua esponentzialki hazi da. Hainbat arrazoik eragin dute egoera hori, baina eragin handiena izan dutenak sarera konektatutako gailuen hedapen masiboa eta eskainitako zerbitzu moten etengabeko bilakaera izan dira. Izan ere, gero eta gehiago dira duela urte batzuk futuristiko gisa planteatzen ziren aplikazioak, orain errealitate bihurtu direnak, besteak beste errealitate areagotua edo errealitate birtuala. Aplikazio multzoa sailkatzeko, International Telecommunication Union (ITU-R) erakundearen irrati-komunikazioen sektoreak hiru erabilera-kasu nagusi definitu ditu aplikazioak taldekatzeko: Enhanced Mobile Broadband (eMBB), Ultra-Reliable low Latency Communications (URLLC) eta massive Machine Tympe Communications (mMTC). Erabilera-kasu horietako bakoitza beharrizan eta baldintza desberdinak betetzera bideratuta dago. Adibidez, eMBB entretenimenduko eta informazioko multimedia-zerbitzuetarako ahalmen handiak eskaintzera bideratuta dagoen bitartean, URLLC sistemetan fidagarritasun-tasa altuak eta latentzia baxuak behar dituzten aplikazio kritikoak daude. Bestalde, mMTCk, neurri handi batean, Internet of Thing (IoT) sareak eta haririk gabeko sentsoreen sareak ordezkatzen ditu, non erabiltzaile-dentsitate oso altuekin lan egin behar den. Erabilera-kasuetan integratutako aplikazio guztiak behar bezala inplementatzen direla bermatzeko jaio da 5G, komunikazio mugikorren estandar gisa ez ezik, teknologien, tekniken eta estandarren ekosistema gisa ere ulertu behar dena. Nahiz eta azken komunikazio-estandarrek hobekuntza berritzaileak izan, hala nola kodifikazio eraginkorragoa edo uhin-forma malguak, ITU-R-ek aipatutako aplikazioak gauzatzeko erronkarik handiena eraginkortasun espektrala hobetzea da. Horrela, eskainitako gaitasuna eta aldi berean konektatutako erabiltzaileen kopurua hobetu ahal izango da. Tesi honetan, modu konbinatuan bi mekanismo erabiltzen dira eraginkortasun espektrala hobetzeko: Non-Orthogonal Multiple Access teknikak (NOMA) eta Radio Resource Management eskemak (RRM). Zehazki, lehenengoa datu-fluxuak gainjartzean datza, banda-zabalera osoa erabil dadin aldi berean zerbitzu bat baino gehiago bidaltzeko. Bigarrena, berriz, irrati-baliabideak sareko erabiltzaileen artean eraginkortasunez banatzean eta kudeatzean oinarritzen da. Nahiz eta NOMA tekniken eta RRM eskemen erabilera oso onuragarria izan daitekeen erabileraren kasu guztietan, kontuan izanik tesiaren iraupena mugatua dela, ez da bideragarria hain irismen zabala ezartzea. Hori dela eta, tesi honen ardatza eMBB eta URLLC inguruneetan ekarpenak egitea da, baita 6Gn
vi garrantzitsuak izatea espero den komunikazioei irtenbideak proposatzea ere. Lehenik eta behin, NOMA erabiltzea proposatu da, eMBB aplikazioetan broadcast edukien transmisioa bermatzeko mekanismo gisa. Horretarako, beharrezko arkitektura definitu da eta software-prototipo bat eraiki da. Broadcast edukiaz gain, haririk gabeko sareetan unicast eduki-bolumen handia dago, eta, horregatik, bi zerbitzuen konbergentzia-sistema bat diseinatu da, aldi berean bana daitezen. Ondoren, NOMAn oinarritutako zenbait RRM eskema diseinatu dira, non konbergentzia hori ere kudeatu den. Azkenik, lortutako ezagutza erabilera espezifikoagoko kasuetan aplikatu da, hala nola erabiltzaileak taldekatzeko tekniketan eta hari gabeko komunikazioetan frekuentzia milimetrikoen bandan. URLLCri dagokionez, NOMAn oinarritutako zerbitzuek eskaintzen duten irabazia hainbat parametro hobetzera bideratu da, besteak beste, fidagarritasuna, ahalmena edo latentzia. Lehenengo lanean, aplikazio industrialetarako NOMAn oinarritutako Wi-Fi transtzeptore-prototipo bat diseinatu da, gaur egun aplikazio industrial gehienek beren Wi-Fi sareak erabiltzen baitituzte. Era berean, fidagarritasunean irabazi ahal izateko, birtransmisio-eskema desberdinak aztertu eta ezarri dira, eta espazio aniztasuneko eskemak nabarmentzen dira. Azkenik, RRM eskemetan NOMA erabiltzearen eragina ere aztertu da, eta teknika ortogonalekin alderatuta errendimendua hobetzen dutela zehaztu da, bereziki aplikazioaren eta sarearen eskakizunak zorrotzagoak direnean. Azkenik, full-duplex komunikazioen esparruan ikertu da; izan ere, etorkizuneko komunikazio-estandarretan garrantzi handia izango dutela espero da, espektro-eraginkortasuna nabarmen handituko delako. Kasu honetan, broadcast edukiaren frekuentzia-banda berean banaketa-seinalea integratzen duen sistema bat diseinatu da. Eskema hau Estatu Batuetako telebista digitaleko estandarrean (ATSC 3.0) oinarrituta dago eta LDM, NOMA teknika espezifikoa, erabiltzen du, banaketa-seinalearen eta eduki tradizionalaren arteko multiplexazio-mekanismo gisa. Era berean, sistemaren bilakaera gisa, telebista-seinalea banatzeaz arduratzen diren transmisoreak elkarrekin konektatzeko arkitektura diseinatu da. Azkenik, ekarpen horri lotutako erronka garrantzitsuenak identifikatu dira, eta epe laburrean frogatuko diren irtenbideak planteatu dira.
xi Esker onak Hiru urte igaro dira doktoretza hasi nintzenetik. Orain, etapa hau ixteko unea da eta azken lerro hauek eskaini behar dizkiot denbora horretan lagundu didan jende guztiari. Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiet Pablori eta Joni, ikerketa munduan sartu baininduten. Gaur nagoen lekuan egotearen errua dute. Pablo, eskerrik asko aukera hau eskaintzeagatik eta nigan jarritako konfiantzagatik. Jon, mila esker urte hauetan erakutsi didazun guztiagatik eta lehenengo egunetik eskaini didazun adiskidetasunagatik. Gainera, eskerrak eman nahi dizkiet laborategiko nire kideei, haiekin lan egin baitut denbora honetan zehar, eta haiekin partekatu baititut arrakastak eta porrotak. Marta, eskerrik asko eman dizkidazun aholku guztiengatik, etapa honetan argitu dizkidazun zalantzengatik eta bulegoko orduak atseginagoak egiteagatik. Eskerrik asko, Lorenzo, oraindik bidaiatzeko aukera zegoenean pasa ditugun une onengatik eta etorriko direnengatik. Iñigo eta Rufino, doktoretza hasi berri duzuenok, animo eta gozatu etapa honetaz, badakit primeran egingo duzuela! "Txispas"-ei (Mikel, Leire, JonGo eta Alex), oraindik ez zait oso argi geratzen zer egiten duzuen, baina plazer handia da zuekin kafearen uneak eta lanetik kanpo izaten ditugun mota guztietako elkarrizketak partekatzea. Bea, TSRn ezagutu nuen lehen pertsonetako bat izan zinen eta zurekin hitz egitea oso erraza egin zait beti. Eskerrik asko Iker, lanean zein lanetik kanpo partekatzen ditugun barre-une eta zoramen guztiengatik. Teresa, mila esker zure laguntzagatik eta prestutasunagatik, gure lana askoz errazagoa izatea egiten duzu. Eskerrik asko Aritz eta Aitorri, zuen lanarekin lagundu diguzuen guztiagatik eta erakutsi duzuen ikasteko gogoagatik. Eskerrik asko, baita ere, TSR taldeko gainerako irakasleei, guztiengandik gauzak ikasi ahal izan ditudalako eta bidea askoz errazagoa egin duzuelako. Era berean, CRCko kideak gogoratu nahi nituzke, han egon nintzen denboran etxean bezala sentiarazi nindutenak. Eskerrik asko Yiyan, nigan jarritako konfiantza guztiagatik, zugandik ikasi ahal izan dudan guztiagatik eta lanetik kanpo hainbeste leku erakusteagatik. Wei, eskerrik asko nire zain egoteagatik eta hain gustura sentiarazteagatik. Eta Liang, eskerrik asko zure ezagutzak nirekin partekatzeagatik eta uneoro laguntzeagatik. Kanadan berriz elkar ikustea espero dut. Ikerlaneko lankide ohiei esker, han ikertzaile gisa trebatzen hasi nintzelako, eta oso oroitzapen ona dudalako. Bereziki, eskerrak eman nahi nizkioke Iñakiri nirekin izan zuen pazientziagatik eta berari esker profesionalki hazi nintzen guztiagatik. Oscarrekin solasaldi luze-luzeak egin ditut hainbat kontzeptu teknologikori buruz (eta beste batzuk ez
xii teknologikoei buruz), eta pozten naiz gaur egun elkarrekin lanean jarraitu ahal izateaz. Cristinari esker ere, autoz ordu asko eman nituen berarekin, eta askoz ere atseginago egin nituen Arrasatera egindako bidaiak. Azkenik, nire familiari eskerrak eman nahi nizkioke. Gurasoei eta arrebari, hazten ikusi nautelako eta gaur egun definitzen nauten balioak transmititu dizkidatelako. Patxiri eta Gemmari, hasieratik seme bat bezala tratatzeagatik. Baina batez ere zuri esker, Nagore. Etapa honetan izan zaren guztia eta nire bizitzan zarena hitzez adieraztea ezinezkoa da. Eskerrik asko zaren bezalakoa izateagatik eta beti hor egoteagatik. Eskerrik asko guztiagatik.
4 1. Tesiaren sintesia 5Gk ekartzea espero den onura teknologikoetako bat hari gabeko komunikazio-sistemen konbergentzia da [13]. Adibidez, estaldura hobetzeko, satelite bidezko komunikazio sistemak 5G ekosisteman integratzea proposatu da [14], edo sare heterogeneoen konbergentzia, hala nola broadcast, Wi-Fi eta sare zelularraren arteko zerbitzuak [15], edo zerbitzu finkoak eta mugikorrak [16]. Hala ere, 5G oraindik inplementazioaren hasierako etapetan dagoen arren, eta epe labur/ertainean inplementazio masiborik espero ez den arren, muga batzuk antzeman dira. Literatura berrienaren arabera, muga nabarmenetako batzuk honako hauek dira: sistemak ingurune ultra dentsoetan duen estaldura, guztiaren interkonexio falta (edo interconnection of everything, IoE) eta aplikazio industrial kritikoetarako zero-latentzia duten sistemak [17]. Hori dela eta, teknologiaren bilakaera bi norabidetan bideratuta egongo da ziurrenik: 1) existitzen diren tekniketatik abiatuta, zerbitzuaren kalitatea hobetuko duten espektroaren efizientzia hobetzeko teknikak diseinatu eta balioztatu, eta 2) 6Gk bete behar dituen baldintzak eta erabilera-kasuak zehaztu. Espektroaren eraginkortasunari eta malgutasunari dagokienez, arlo honek egungo 5G ekosisteman oinarritutako soluzio inplementagarrien ikerketa estaltzen du. Horretarako, ezaugarri ezberdinak dituzten teknikak erabil daitezke. Zehazki, 1.2 taulak hautagai garrantzitsuenen laburpena erakusten du. Bereziki, T1 eta T7 5Gren etorkizuneko bertsioekin estuki lotutako bi teknika dira. mmWave-ren erabilerak eskuragarri dagoen banda-zabalera nabarmen handitzen du, eta transmisio-/harrera-antena ugari erabiltzeko egoera ezin hobea planteatzen du. Sarbide anizkoitz ez-ortogonaletan oinarritutako teknikak (Non-Orthogonal Multiple Access, NOMA) espektroaren eraginkortasuna hobetzeko etorkizun handiko hautagaitzat hartzen dira. Izan ere, transmititutako potentzia zatitzean erabiltzaile kopuru handi bati aldi berean zerbitzatzeko aukera eskaintzen baitute. Beste teknika egoki bat transmititutako kapazitatea areagotuko luketen ordena altuko konstelazioak erabiltzea da. Teknika hori beste komunikazio-estandar ezagun batzuetan estandarizatzen ari da, hala nola Wi-Fi edo irrati-difusiorako teknologietan. Bestalde, sarearen zenbait alderdiren erabilera eraginkorra eta diseinua kritikoak izan litezke espektroaren eraginkortasunerako, T4 eta T5, esaterako, kudeaketa-alderdi desberdinak adierazten dituztenak. Nabarmentzekoa da T4 VNF eta SDN sistema birtualizatuen diseinu adimendunean oinarritzen den bitartean, T5 (Irrati-baliabideen kudeaketa edo Radio Resource Management, RRM) eskuragarri dauden irrati-baliabideen kudeaketa eraginkorrera bideratuta dagoela. Gainera, kodetze-sistemak oso garrantzitsuak izan dira komunikazioaren sendotasuna hobetzeko, eta egungo kodifikazio-eskemak Shannon-en mugatik oso gertu daude.
6 1. Tesiaren sintesia TAULA 1.3: 6Grako funtsezko teknologia gaitzaileen deskribapena ID Teknologia Deskribapena Erref. G1 THz komunikazioak Frekuentzia-bandak mmWave gainetik. Bandazabalera eta ahalmen handiagoak [40] G2 Visible Light Communications (VLC) RF transmisio-sistemak argia igortzen duten mekanismoekin osatzea [41] G3 Energia transferentzia eta sorkuntza Energia-iturri berriak eta energia-eraginkortasuna hobetzeko kudeaketa [42] G4 Full-duplex komunikazioak Seinaleak jaso transmititu bitartean. Beharrezkoa da interferentzien ezeztatzea [43] G5 Sarean oinarritutako kokapena RF seinaleak erabiltzea erabiltzaileak/gailuak kokatzeko eta mapeatzeko [44] G6 3D sare arkitekturak Lurrekoak ez diren transmisioak osagarri gisa erabili. Adibidez, droneak edo sateliteak [45] G7 Backhaul soluzio efizienteak Backhaul eraginkorra behar da sarerako sarbidearen igoera konpentsatzeko [46] G8 AAn oinarritutako ikasketa Bildutako informazioaren balioa maximizatzeko AA teknikak [47] ustez 6Gn funtsezko teknologia gaitzaile direnak. mmWave bandetan komunikazioak ezartzeko urrats zuzena da G1. Hala ere, espektroa kudeatzeko eta uhin milimetrikoen bandetan sareak planifikatzeko erronkek eta ekipo ezak ikerketa-ahalegin handiagoa eskatzen dute. Hortaz, VLC estaldura hobetua edo itzulera-transmisioa emateko etorkizun handiko osagarritzat hartzen da. Kontuan izanik energetikoki egokiak diren komunikazioak behar direla, energia-iturrien kudeaketa eta bilketa zuzena etorkizuneko sentsore-sareen gai garrantzitsutzat jotzen dira. G4ri dagokionez, full-duplex komunikazioek nabarmen hobetu dezakete sarearen eraginkortasuna aldi berean transmititu eta jasotzen baitute. Hala ere, autointerferentziaren erronkak aldez aurretik gainditu behar dira. Horrez gain, sareetan oinarritutako kokapena funtsezkoa da industria-inguruneetan, langileen etengabeko kokapena ezinbestekoa baita segurtasuna bermatzeko. 6Gn soluzio berriak aurreikusten dira transmititutako/jasotako RF seinaleetan oinarrituta. G6k lurrekoak ez diren sareen integrazioa aldarrikatzen du (adibidez, droneak, globoak edo sateliteak) lurreko sareen plangintzan. Ondoren, sarera konektatzeko eskaeretan espero den igoera esponentziala dela eta, backhaul seinalea eraginkortasunez kudeatu eta transmititu behar da. Azkenik, ML bezalako AA teknikak erabiltzea espero da sarean bildutako datu guztiak administratzeko eta datu horietatik abiatuta ikasteko, sarea adimentsua izan dadin. Oro har, bi ikerketa-bide horiek denbora eta ondorio desberdinak dituztela nabarmendu behar da. Alde batetik, 5Grako espektroaren
1.1. Ikuspegi orokorra 7 eraginkortasun-teknikak egungo sistemetan sare-errendimendua ematen duten soluzioen multzoa dira. Bestalde, 6Gn oinarritutako soluzioak epe luzerako garapenak dira, eta ezin dira epe labur edo ertainean inplementatu, baina errendimendu-irabazi izugarriak eman ditzakete. Beraz, etorkizuneko ikerketa-ildoek proposatutako bi bideak bete behar dituzte, haririk gabeko komunikazio-sistemen orainari eta etorkizunari irtenbideak emateko. 1.1.2 Motibazioa Aurreko atalean deskribatzen den bezala, egungo komunikazio-sistemen espektroaren eraginkortasuna hobetzeko premia dago, erabilera-kasu desafiatzaileenei aurre egiteko. Gaur egungo komunikazio-sistemetan espektroaren eraginkortasuna hobetzera bideratuta dago tesi hau. Zehazki, 1.2 taulan espektroaren eraginkortasuna hobetzeko agertzen diren tekniken zerrenda erreferentziatzat hartuta, tesi honek T2 (hau da, NOMA) eta T5 (hau da, RRM) teknikak 5G ekosistemaren teknologiekin konbinatuta erabiltzea proposatzen du. Tesiaren norabidea bermatzeko lehen arrazoia bi teknologia horiek OSI geruza desberdinetan oinarrituta daudela da, eta horrek espektroeraginkortasuna bi ikuspegi desberdinetatik hobetzea ahalbidetzen du. Ikerketa bide hau aukeratzeko beste arrazoi bat PHY diseinuen hobekuntza tarte txikian datza, egungo komunikazio estandarrek Shannon-en mugatik oso gertu funtzionatzen baitute. Beraz, espektroaren eraginkortasunerako teknika berriak proposatu behar dira, PHY geruzan oinarritutakoak bakarrik ez direnak. Epe laburrean garrantzitsuak izan daitezkeen erabilera-kasuak kontuan hartuta, eta [7]-n egindako sailkapena erreferentziatzat hartuta, lau agertoki posible definitu dira, non 5Gren emaitzak eta etorkizuneko 6G sareak nabarmen hobetu daitezkeen NOMA eta RRM konbinazioa aplikatuz eta probatuz. Egoera posibleen laburpen bat 1.2 irudian erakusten da, eta horietako bakoitza jarraian zehazten da: • Enhanced Mobile Broadband: NOMA eta RRM eMBBn erabil litezke espektroa era efizienteagoan erabiltzeko, sarearen errendimendu orokorra handitzeko edo zerbitzuaren kalitatea hobetzeko dentsitate handiko inguruneetan. • Ultra-Reliable Low Latency Communications: proposatutako tekniken erabilera konbinatuarekin lortutako espektroaren efizientziaren hobekuntza komunikazioen fidagarritasuna hobetzeko erabil liteke, zerbitzu sendoagoak eskainiz. Horrela, baldintza zorrotzak gertuago egongo lirateke.
8 1. Tesiaren sintesia IRUDIA 1.2: NOMA eta RRM tekniken erabilera konbinatua aplikatzeko agertoki nagusiak • Massive Machine Type Communications: mMTC inguruneen zailtasun nagusia sarerako sarbidea eta sare horiek osatzen dituzten gailu askoren zerbitzua aldi berean bermatzea da. NOMA eta RRM batera erabiltzeak malgutasun handiagoa eman lezake zerbitzuaren diseinuan, eta, ondorioz, zerbitzatutako gailu kopurua handiagotu. • Komunikazioak 5Gtik haratago: etorkizuneko komunikazio estandarrak oraindik ez daude guztiz definituta. Aitzitik, gaur egungo komunikazio estandarren ahuleziak eta baldintza zorrotzak direla eta kontuan hartu ezin diren erabilera-kasuak errealitate dira. Beraz, NOMA eta RRM tekniken konbinazioaren bidez lortutako espektroaren efizientziaren hobekuntza gaur egun erabiltzen diren kasuak egungo komunikazio estandarren irismenetik kanpo jasatera bidera liteke. 1.1.3 Dokumentuaren egitura Tesi hau hiru kapitulutan antolatuta dago. Kapitulu bakoitzaren edukia honela banatzen da: 1. kapitulua: kapitulu honek tesiaren sintesia aurkezten du. Lehenik, tesi honen aurrekariak eta motibazioen deskribapena jasotzen dituen deskribapen orokor bat aurkezten da. Gero, lanaren testuinguru teknikoa deskribatzen da, gaiarekin lotutako azterlanen literatura zientifikoaren berrikuspenetik abiatuta. Ondoren, hipotesiak eta helburuak deskribatzen dira. Azkenik, hurrengo atalak ekarpen bakoitzean lortutako emaitzak aztertzen ditu, eta bibliografiak, berriz, kapitulua ixten du. 2. kapitulua: azken kapitulu honetan lanetik ateratako ondorio nagusien laburpena eta ekarpen bakoitzari lotutako etorkizuneko ildoen deskribapena aurkezten dira. 3. kapitulua: kapitulu honek ekarpen bakoitzarekin lotutako
1.2. Esparru teorikoa. Artearen egoera 9 IRUDIA 1.3: Tesi honi lotutako lan-arlo nagusiak artikuluak biltzen ditu. Horrez gain, lan bakoitzaren kalitate-adierazle nagusiak ematen dira. Azkenik, eranskinen atalak egilearen beste argitalpen batzuk, curriculuma eta glosarioa zerrendatzen ditu. 1.2 Esparru teorikoa. Artearen egoera Aurreko atalean erakusten den bezala, aplikazio berrien eskaria handitzea eta datuen abiadura handiagoak haztea egungo errealitatea da. Horregatik, ikerketa-komunitateak espektroaren erabilera hobetzeko teknikarik berritzaileenak eman behar dizkie komunikazio-sistemei. Tesiaren helburua espektroa era eraginkorrean erabiltzen dituzten teknika berriak diseinatzea eta probatzea da. Lan honen testuinguru teknologikoa behar bezala ulertzeko, 1.3 irudia har daiteke erreferentziatzat, non tesi hau hiru zutabetan oinarritzen dela ikus daitekeen: NOMA, RRM eta 5Gren erabilera-kasuak. Alde batetik, NOMAn oinarritutako teknikak etorkizun handiko multiplexazio-teknologiatzat hartzen dira, teknika ortogonal tradizionalekin alderatuta espektro-eraginkortasuna nabarmen hobetzen dutelako. Beraz, haririk gabeko komunikazioen egungo estandarren bilakaera nagusietako bat izan daitezke. 1.2.1 sekzioak NOMA tekniken
10 1. Tesiaren sintesia deskribapen orokorra aurkezten du, baita arlo horretan aurkeztutako ekarpen nagusien analisia ere. Bestalde, erronka-aplikazioak eta baliabide-eskatzaileak ugaritu direnez, eskuragarri dauden baliabide irrati elektrikoen eskasia nabarmena da. Hortaz, baliabideen kudeaketa eta erabilera optimizatua funtsezkoa da egungo komunikazio-sistemetan. Gainera, OSI arkitekturako geruza desberdinetako tekniken konbinazioak, NOMA eta RRM, espektro eraginkortasuna maila gorenetara eraman dezake. 1.2.2 sekzioaren ardatza RRM tekniken azalpen zehatza ematea eta egungo literaturaren ekarpen garrantzitsuenak aztertzea da. Azkenik, nabarmendu behar da, edozein teknologia garatu aurretik, zein erabilera-kasutan aplikatuko den jakin behar dela, teknologiak izan behar dituen ezaugarriak eta betebeharrak ezagutzeko. Kasu honetan, 5Gren barruko aplikazio batzuk ebaluatzen dira, eta 5G ekosistematik kanpoko erabilera kasuak ere, haririk gabeko etorkizuneko komunikazioetan garrantzitsuak izatea espero direnak. 5Gtik haratagoko erabilera-kasuen azterketa 1.1.1 kapituluan aurkeztu da. Hurrengo azpiataletan, doktoretza honetan batera ebaluatu diren eraginkortasun espektraleko bi tekniken (NOMA eta RRM) tutorial xehatua eta azterketa-analisia aurkezten dira. 1.2.1 NOMA 1.2.1.1 Kontzeptu orokorrak Tradizionalki, sarbide anizkoitz ortogonaleko (Orthogonal Multiple Access, OMA) teknikak sarritan erabili izan dira banda zabaleko komunikazioetan zerbitzuak eta erabiltzaileak multiplexatzeko. OMA teknikek denbora, maiztasuna eta kodea bezalako baliabideak esleitzen dizkiote erabiltzaile bakoitzari. Beraz, ez dago interferentziarik erabiltzaileen artean, baina onartutako gehienezko erabiltzaile kopurua mugatua da, baliabideen esleipen esklusiboagatik. 1.4 taulak, OMA teknikek azken hamarkadetan izan duten bilakaeraren eta komunikazio mugikorreko estandarren laburpena erakusten du. Inplementatutako lehen OMA teknika frekuentzia banaketa bidezko sarbide anizkoitza (Frequency Division Multiple Access, FDMA) izan zen 1Gn. FDMAn, erabiltzaile bakoitzak bere seinale propioa transmititzen du frekuentzia-banda batean, eta, beraz, hartzaileak erabiltzaile guztien seinaleak antzeman ditzake frekuentzia-kanala aldatuz. Gero, 2Gn, denbora banaketa bidezko sarbide anizkoitza (Time Division Multiple Access, TDMA) sartu zen. Kasu honetan, TDMAn, erabiltzaile bakoitzari denbora-tarte esklusiboak esleitzen zaizkio, harreran denbora-tarte egokiak entzunda erabiltzaile desberdinak bereizteko. 2000ko hamarkadan, 3G agertu
1.2. Esparru teorikoa. Artearen egoera 11 TAULA 1.4: Komunikazio mugikorretarako erabilitako OMA tekniken laburpena Teknika Belaunaldia Hamarkada Deskribapena FDMA 1G 1980 Frekuentzia-banda esklusiboak esleitzen zaizkio erabiltzaile bakoitzari TDMA 2G 1990 Denbora-tarte esklusiboak esleitzen zaizkio erabiltzaile bakoitzari CDMA 3G 2000 Transmititutako informazioa hedapen sekuentzia ortogonalei esleitzen zaie OFDMA 4G 2010 Esleipena denbora eta maiztasuna domeinuan egiten da zenean, kontzeptu berri bat sartu zen: kode banaketa bidezko sarbide anizkoitza (Code Division Multiple Access, CDMA). Aurreko kasuetan ez bezala, erabiltzaileek denbora-frekunetzia baliabide berberak partekatzen dituzte, transmititutako seinalea hedapen ortogonaleko sekuentziei esleitzen zaien bitartean [48]. 3Gn erabilitako hedapen sekuentzia ezagunenetako bat Walsh-Hadamard [49] kodifikazio eskema izan zen. Azkenik, komunikazio mugikorren sistemetarako OMA tekniken azken eboluzioa frekuentzia ortogonaleko banaketa bidezko sarbide anizkoitza (Orthogonal Frequency Division Multiple Access, OFDMA) izan zen. OFDMA, FDMA eta TDMA tekniken konbinaziotzat har liteke, baliabideak bi dimentsioko lauki batean esleitzen baitira (hau da, denbora eta maiztasuna) [50]. OMA tekniken onura nagusietako bat erabiltzaileen seinaleek ez dutela elkar oztopatzen da. Beraz, erabiltzaile bakoitzaren seinaleak konplexutasun txikiko detektagailuekin eskura daitezke. Hala ere, baliabide ortogonal kopuruak OMA tekniken bidez zerbitzatutako erabiltzaile kopurua mugatzen du. Zalantzarik gabe, efektu hori eragozpen garrantzitsua da 5G aplikazioetan kontuan hartzen diren komunikazio masiboetarako. Horregatik, NOMA OMA tekniken mugak gaindi ditzakeen teknologietako bat dela kontsideratzen da [51]. NOMA tekniken ezaugarri bereizgarri nagusia baliabide multidimentsional berberak (hau da, denbora, maiztasuna edo kodea) erabiltzaile askori esleitzen dizkietela da. Beraz, kanalaren banda-zabalera osoa eta denboraren %100 erabiltzen da aldi berean hainbat zerbitzu emateko. Beraz, NOMA teknikek OMA teknikek baino erabiltzaile gehiagori eman diezaiekete zerbitzua, baliabide ez-ortogonalak esleitzeko sistema dela eta. Informazioaren teoriaren ikuspegitik, [52]-n egindako analisia jarraituz, NOMAk espektroa hobeto aprobetxatzen du eta, beraz, espektro-efizientzia handiagoa du. 1.4 irudian, NOMA eta OMAren arteko kanal-ahalmenaren alderaketa aurkezten da, non estazio base batera transmititutako zerbitzu pare bat erabiltzen diren. Seinale/zarata erlazioko (Signal-to-Noise Ratio, SNR) bi konbinazio desberdin hartu dira kontuan. Aipatzekoa da NOMAk OMA gainditzen duela kasu guztietan. Adibidez, 0 dB eta 10 dBko SNRak dituzten zerbitzuetan, 0,2 bps/Hz eta 0,5 bps/Hz-ko irabazia lor daiteke S1 eta S2rako, hurrenez hurren.
12 1. Tesiaren sintesia IRUDIA 1.4: OMA eta NOMA tekniken zerbitzuen ahalmenen alderaketa harrera-baldintza desberdinetarako Gainera, 0 dB eta 20 dBko SNRak dituzten zerbitzuetan, 0,4 bps/Hz eta bi bps/Hz-ko irabazia lor daiteke S1 eta S2rako, hurrenez hurren. Horrez gain, NOMAak OMArekiko duen irabazia zuzenean lotuta dago eskaintzen diren zerbitzuen asimetriarekin. Izan ere, zenbat eta handiagoa izan transmititutako zerbitzuen arteko asimetria, orduan eta handiagoa da NOMAk lortutako irabazia, OMA sistemekin alderatuta. Laburbilduz, NOMA teknikek hainbat abantaila dituzte OMArekin alderatuta. Hona hemen onuren deskribapen labur bat: • Kanalaren ahalmenaren ustiapena: goian erakusten den bezala, NOMA teknikek espektro-eraginkortasunaren errendimendua nabarmen hobetzen dute OMA teknikekin alderatuta. Izan ere, NOMAren gaitasunaren muga OMArena baino handiagoa da kasu guztietan. Horregatik, NOMAk espektro baliabideen ustiapen hobea eskaintzen du. • Konektibitate masiboa: NOMA baliabideen kudeaketa tekniketan sartzeak esan nahi du zerbitzatutako erabiltzaile kopurua edo eskainitako zerbitzu kopurua ez dagoela kanalean dauden baliabide ortogonalen kopuruaren arabera mugatuta. Beraz, NOMAk OMAk baino erabiltzaile gehiagori aldi berean sarbidea eskain diezaieke.
1.2. Esparru teorikoa. Artearen egoera 13 IRUDIA 1.5: NOMA teknika adierazgarrienen sailkapena Hortaz, NOMA hobeto egokitzen da 5G zerbitzuetarako espero diren konexio masiboetara. • Ingurunerako sarrera latentzia baxua: OMA sarbide-teknikak dituzten komunikazio-sistema tradizionaletan, 4G kasu, erabiltzaile bakoitzak estazio basera konektatzeko eskaera bat bidali behar du. Gero, estazio baseak erabiltzaile bakoitzaren konexioa administratzen du erabilgarri dauden baliabideen arabera, eta erabiltzaileari konexioa hasteko prest dagoen mezu bat bidaltzen dio. Zalantzarik gabe, ingurunera sartzeko mekanismo horiek transmisioari lotutako latentzia nabarmen handitzea eta gainkarga areagotzea dakarte. Zehazki, [53]-ren arabera, Long Term Evolutionen (LTE) oinarritutako sarbide-mekanismoek 15,5 ms inguruko latentzia pairatzen dute, 1.1 taulan deskribatutako mugen oso gainetik dagoena. Aitzitik, NOMAn oinarritutako ingurenerako sarbide teknika batzuek (adibidez, kontrolik gabeko sarbide anizkoitzak) ez dute konexio-eskaerarik behar. Izan ere, harreran detekzio-teknika egokiak erabiliz, erabiltzaile bakoitzaren informazioa bereiz daiteke, horrela, ingurunerako sarbidearekin lotutako latentzia eta gainkarga murriztuz [54]. 1.2.1.2 NOMA tekniken taxonomia NOMA teknika espezifikoetan bana daitekeen kontzeptu zabala da. Hain zuzen ere, literaturan aurki daitekeen banaketa esanguratsuenetako bat NOMA teknikak bi familia handitan banatzean datza: potentzia domeinuko NOMA (P-NOMA) eta kode domeinuko NOMA (C-NOMA) [21, 55, 56, 57]. 1.5 irudian erakusten den bezala, sailkapen generiko honetatik kanpoko beste NOMA teknika batzuk daude. Atal honen helburua existitzen diren NOMA teknika garrantzitsuenak deskribatzea da.
1.2. Esparru teorikoa. Artearen egoera 15 transmititutako potentzia osoaren zati bat hartzen duen. P-NOMAren ezaugarrietako bat geruza bakoitza modu independentean konfiguratu daitekeela da, helburu desberdinei aurre egiteko. Beraz, konfigurazioa modulazioaren, kodifikazioaren eta injekzio-mailaren araberakoa da, geruzen arteko potentzia-banaketa gisa definitzen dena, eta g (edo ∆, dB-tan neurtzen bada) bidez deskribatzen dena. P-NOMA seinale generikoen multzoa honela adieraz daiteke: xP−NOMA(k) = xS1(k) + g1 · xS2(k) + ... + gN−1 · xSN(k) (1.1) non xP−NOMA(k) P-NOMA seinalea eta xS1(k), xS2(k) eta xSN(k), S1, S2 eta SN erabiltzaileentzat transmititutako seinale independenteak diren. Gainera, k azpikanalaren indizea da. P-NOMA seinalea sortzeko injekzio-mailak aplikatuz, transmititu beharreko zerbitzuen artean banatzen da transmititzeko potentzia osoa, honela: σi = 10 ∆i−1 10 ∑N i=1 10 ∆i−1 10 (1.2) non σi i geruzari esleitutako potentzia den, zeina normalizatuta dagoen (hau da, ∑ σi = 1), eta goiko geruzari dagokion injekzio-maila ∆0 = 0 dB da. C-NOMA eta P-NOMA NOMA eskemen familia adierazgarrienak diren arren, badira gaur egun ikertzen ari diren beste NOMA eskema batzuk [69]. Adibidez, patroi banaketa bidezko sarbide anizkoitza (Pattern Division Multiple Access, PDMA) hainbat eremutan ezar daitekeen etorkizun handiko eskema da [70]. Lehenik, transmisorearen moduluan, PDMA patroi ez-ortogonaletan oinarritzen da, eta patroi horiek aniztasuna maximizatuz eta erabiltzaile askoren arteko gainjartzeak minimizatuz diseinatzen dira. Orduan, multiplexazio etapa kode-domeinuan, domeinu espazialean, potentzia-domeinuan edo era konbinatuan aplika daiteke. Beste aukera bat bitak zatitzearen bidezko multiplexazioa (Bit-Division Multiplexing, BDM) da [71]. BDM beheranzko loturako transmisioetara bideratuta dago. Orokorrean, modulazio hierarkikoan oinarritzen da eta erabiltzaile multiplexatuen baliabideak bit-mailan banatuta daude. BDM eskemetako baliabideen esleipena biten domeinuan ortogonala bada ere, erabiltzaileen seinaleek konstelazio bera partekatzen dute, eta horrek sinboloen modulazioaren domeinuan gainjartzeak sortzen ditu. Azkenik, trukaketa bidezko banaketa duen sarbide anizkoitza (Interleave Division Multiple Access, IDMA) aurkeztu behar da [72]. Kasu honetan, IDMAk bitak elkarlotzen ditu sinboloak eta sakabanatutako sekuentziak biderkatu ondoren. [72]-ren arabera, IDMAk CDMA gainditzen du. Atal honetan, zenbait NOMA eskema aurkeztu diren arren, doktorego
16 1. Tesiaren sintesia IRUDIA 1.6: NOMA tekniken inplementazio-erronka adierazgarrienen sailkapena tesi hau konplexutasun txikiko P-NOMA sistemetan zentratzen da, konplexutasunaren eta errendimenduaren arteko konpromiso hobea ematen baitute [73]. Beraz, honetatik aurrera, NOMA eta P-NOMA berdin erabiliko dira, eta NOMA erabiltzen den guztietan P-NOMA izango da. 1.2.1.3 Inplementazio erronkak Haririk gabeko komunikazio-sistemetan NOMA erabiltzeak hainbat abantaila dituen arren, inplementatzean zenbait zailtasun ager daitezke. Hori dela eta, azpiatal honen helburua NOMA inplementatzearekin lotutako erronkak aurkeztea eta aztertzea da. 1.6 irudiak atal honetan aurkeztuko diren inplementazio-erronka nagusien laburpena erakusten du, transmisoreetan eta hartzaileetan sailkatuta. Deskodifikazio konplexutasuna. Lehen erronka, eta ezagunena oro har, deskodetzearen konplexutasuna areagotzea da. Multiplexazio ortogonaleko eskemekin alderatuta, NOMA eskemetan erabilitako deskodetze-etapak konplexutasun gehigarri bat eskatzen du, geruzak berreskuratzeko etaparen ondorioz. Teknika hedatuenetako bat SIC modulua da, zeinak, hartzaile jakin bati zuzendutako informazioa lortzeko, lehenik eta behin nahi den geruzaren gainetik kokatutako datu-geruzak deskodetu egin behar baititu [74]. Beste aukera bat [75] lanean aurkezten da, azpiko seinaleen konstelazioaren ezagutzan
1.2. Esparru teorikoa. Artearen egoera 17 oinarritzen dena. Hala ere, deskodetzailearen konplexutasunak handia izaten jarraitzen du, eta, ondorioz, konplexutasun orokorrak gora egiten du sareko erabiltzaileen kopuruak gora egin ahala. Horregatik, batez ere latentziarekiko intoleranteak diren komunikazioetan, NOMAren deskodetze prozesuarekin lotutako konplexutasuna murrizten duten irtenbideak behar dira. Komunikazio zelularretan erabil daitekeen irtenbide bat erabiltzaileak kanalaren egoeraren arabera taldekatzea da, eta multicast transmisioak erabiltzea, SIC moduluko deskodetze-prozesua talde bakoitzeko informazioan oinarritu dadin. Erabiltzaileak taldekatzeko algoritmoak erabil daitezke, hala nola [76] erabiltzaile-taldeak sortzeko. Gero, [20]-n, deskodetze sekuentziala onuragarria dela soilik informazioa ondo deskodetzeko probabilitate handia dagoenean nabarmentzen da. Lelo hori kontuan hartuta, egileek deskodetze-eskema bat garatu zuten, kalkulatutako ondo deskodetzeko probabilitatean oinarrituta. Erroreen propagazioa. SIC moduluarekin erlazionatutako beste erronka garrantzitsu bat erroreen propagazioarekin lotuta dago. Bereziki, SIC sisteman errore bat gertatzen denean, errore hori hurrengo geruzetara hedatzen da, beheko geruzen deskodetzeari eraginez eta behar bezala ez lortzea eraginez. Errorearen hedapena konpentsatzeko, geruzarik altuenak kode sendoagoekin kodetu behar dira. Izan ere, [77]-ko egileek errorea hedatzeak deskodifikazioan duen eragina ia arbuiagarria dela kanal-baldintza onak dituzten erabiltzaileak kanal-baldintza txarrak dituzten erabiltzaileen gainetik antolatzen direnean frogatu zuten. Beraz, sendotasunaren eta errendimenduaren arteko konpromisoa onartu behar da. Kuantifikazio errorea. Kuantifikazio-errorea NOMA sistemen SIC moduluarekin lotutako beste arazo bat da. Jasotako seinaleen potentzia oso desorekatuta dagoenean, analogikotik digitalerako bihurgailuak (ADB) tarte dinamiko zabala behar du bereizmen handia lortzeko. Hala ere, ezarritako kuantifikazio-mailen kopurua mugatua denez, egoera zailetako kanaletan jasotako seinaleen kuantifikazio-zarata altua izan liteke (normalean beheko geruzetan kokatutakoak). Beraz, SIC moduluaren errendimenduaren eta kuantifikazio-prozesuaren kostuaren arteko konpromisoa onartu behar da. Potentzia esleipena. NOMAn oinarritutako sistemetan, geruza bakoitzaren energia esleipenak zerbitzu bakoitzaren errendimendua zehazten du, eta, ondorioz, sarearen ahalmena. Izan ere, injekzio-maila (Injection Level, IL) oso altua erabiliz gero, goiko geruzaren (Upper Layer, UL) sendotasuna oso handia da, baina beheko geruzak (Lower Layer, LL) deskodetzeko beharrezkoa den SNRa nabarmen handitzen da. Aldiz, IL baxuek LLa errazago deskodetzea eragiten dute, baina ULa konprometitzen dute. Horregatik, energia-esleipen optimoarekin lotutako
18 1. Tesiaren sintesia konplexutasuna kritikoa da NOMA sistemetan. Normalean, indar handiko algoritmoak IL konbinaziorik onena eta geruza bakoitzaren konfigurazioa eta geruzaren erabiltzaileak zehazteko erabiltzen dira. Hala ere, horrelako algoritmoek kostu konputazional izugarria dute. Beraz, [78] bezalako algoritmoak behar dira NOMA parametroen konfigurazio onena modu adimentsuan balioesteko. Sinkronizazioa. NOMA sistemen geruzen arteko sinkronizazioa literaturan asko ikertu den beste erronka bat da. Beheranzko loturako komunikazioetan, estazio baseak erabiltzaile bakoitzaren transmisio guztiak kudeatzen ditu, eta horrek sinkronizazio perfektua aplikatzea ahalbidetzen du. Hala ere, sinkronizazio perfektu hori ezin da goranzko loturako komunikazioetan bermatu; izan ere, erabiltzaileak sare osoan banatuta daude, eta, oro har, posizioa etengabe aldatzen dute. Efektu horrek gainjarritako kodeen jasotako sinboloak lerrokaturik ez egotea eragiten du, eta, beraz, deskodetzearen errendimendua murrizten da. Hortaz, NOMA sistemen errendimendua, zati batean, goranzko loturako komunikazioetan parte hartzen duten erabiltzaileen denbora-diferentziaren araberakoa da [79]. Irtenbide posibleetako bat seinaleak detektatzeko gaitasuna handitzea da, geruza bakoitzaren sinboloak berrantolatzeko gainerako komunikazioen sinboloez baliatuz [80]. Potentzia orekatuko egoera. Azkenik, agertoki mota espezifiko bati lotutako erronka bat dago: potentzia orekatuko egoera. 1.4 irudian ikusten denez, zerbitzuen arteko desoreka zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa da NOMAren irabazia. Hala ere, zerbitzuak simetrikoak direnean, NOMAren errendimendua murriztu egiten da eta, kasu batzuetan, OMA sistemena baino okerragoa ere izan daiteke. Beraz, funtsezkoa da zerbitzuaren konfigurazioa planifikatzea NOMAren errendimendua behar bezala maximizatzeko. 1.2.1.4 NOMAren aplikazioak NOMA broadcast sistemetan Ikerkuntza komunitatean, NOMA aplikazio askotarako erabiltzea proposatu da. Hala ere, mugarri garrantzitsuenetako bat irrati-difusio bidezko komunikazioen arloan lortu da. Izan ere, NOMA tekniken arrakastaren adibide garrantzitsu bat 2017an gertatu zen, lurreko telebista digitalaren (LTD) alorrean, alegia. Estatu Batuetako LTD estandarrak, ATSC 3.0 [81] izenekoak, NOMAn oinarritutako konplexutasun baxuko soluzio bat estandarrean sartu zuenean. Soluzio hau informazioa geruzatan banatzearen bidezko multiplexazioa (Layered Division Multi-
1.2. Esparru teorikoa. Artearen egoera 19 plexing, LDM) bezala ezagutzen da [82]. Arrakasta horren funtsezko adierazleak errendimenduaren, fidagarritasunaren eta ahalmenaren aldi bereko hobekuntza izan zen. LDMren ideia Cloud Transmission (Cloud Txn) sistematik sortu zen [83]. Cloud Txn geruza ugariko sistema malgu bat da, espektroa gainjartzeko teknologia erabiltzen duena ezaugarri eta sendotasun ezberdineko programa fluxu ugari aldi berean irrati frekuentzia (Radio Frequency, RF) kanal batean emateko. Hortik aurrera, Cloud Txn kontzeptuak gaur egun LDM bezala ezagutzen denerantz eboluzionatu zuen. Bereziki, LDM, Cloud Txn bezala, bi geruzako transmisio-egitura bat da, aldi berean potentzia eta sendotasun maila desberdineko hainbat datu-fluxu ematen dituena xede-erabiltzaile ezberdinentzat (adibidez, hartzaile mugikor eta finkoak). Zehazki, LDM zerbitzu mugikorrak transmititzeko potentzia-esleipen handiko ULa konfiguratzeko diseinatu zen, bai eta hartzaile finkoentzako SNR eskakizun handiekin lotutako gaitasun handiko zerbitzuak emateko ere LL geruzan [82]. LDM ATSC 3.0 estandarrean sartzeko funtsezko arrazoietako bat transmisio-ahalmena handitu zuela konplexutasun-maila txikiak asumituz izan zen. Zehazki, konplexutasun txikia parametro batzuen diseinu egokiaren bidez lortu zen. Lehenik eta behin, transmisio-potentziaren, seinale-kodifikazioaren eta modulazioaren konfigurazio posibleak ATSC 3.0 estandarrean definitutako balio-multzo batera mugatu ziren [81]. Ondoren, LDM transmisorea seinalearen egitura eta segidako geruzen oinarrizko seinaleak behar bezala lerrokatzeko diseinatu zen, hartzailearen aldean segidako seinalea ezeztatzeko deskodetze-algoritmoa ahalbidetzeko, konplexutasuna nabarmen handitu gabe. Horrez gain, oso SNR baxuko seinaleak deskodetzea ahalbidetu zen, dentsitate baxuko parekotasuna egiaztatzeko kodeak (Low-Density Parity-Check, LDPC) barne-kode gisa erabiltzea erabaki zelako. Azken belaunaldiko LDPC kodeek Shannon-en mugatik oso gertu dauden errendimendu-balioak dituzte, dB erdiaren inguru [84]. Gero, kanpo-kodeetarako hiru aukera hartu ziren kontuan: Bose-Chaudhuri-Hocquenghem (BCH) [85] kodeak, 32 biteko erredundantzia ziklikoaren egiaztapena (Cyclic Redundancy Check, CRC), eta kanpo-kodifikaziorik ez erabiltzea. Bestela esanda, LDMk gainjarritako kodifikazioari esker errendimendu-irabaziak lortzen ditu konplexutasun onargarriekin. Konplexutasun txikia LDMren alderdi nagusietako bat denez, lan batzuetan sakonki aztertu da [86, 87]. Egileek frogatu zuten, 16 puntuko konstelazio ez-uniformeko (Non-Uniform Constellation, NUC) eta 256-NUCeko konfigurazioa erabiliz ULan eta LLan, hurrenez hurren, LDM konfigurazioa, LLaren edukia soilik transmititzen den kasuarekin alderatuta konplexutasuna %20 baino ez dela handitzen. Kalkulu hori
20 1. Tesiaren sintesia LDPC kodeek behar duten iterazio-kopuruan oinarritzen da. Izan ere, LDMren UL zerbitzu tipiko baterako SNR tartea kontuan hartuta (hau da, 0-5 dB), LDPC deskodetzaileak 50 iterazio baino gutxiago behar dituela frogatuta dago. Beraz, LLaren deskodetze-prozesuarekin erlazionatutako konplexutasun igoera %20 arte da (hau da, 10/50). Horrek esan nahi du geruza bakarreko (hau da, LL soilik) LDPC deskodetzaileak 50 iterazio egin behar dituela; aldiz, LDPC deskodegailuak, bi geruzako LDM hargailu batean, 60 iterazio egin behar ditu guztira. Nabarmendu behar da, halaber, ULa deskodetzeko prozesuak ez dakarrela konplexutasuna areagotzea. Konplexutasun-kostu txikiarekin batera, ATSC 3.0 sisteman parte hartzeko LDM hautatzeko beste funtsezko arrazoia ahalmen-irabazia izan zen. Zehazki, LDMren ahalmen-irabazia OMA teknikekin alderatuta, askotan frogatu da edozein teknologia ebaluatzeko erabiltzen diren garapen-mailetatik abiatuta: teorikoki [82, 88], simulazioen bidez [89, 90], eta neurketen bidez [91, 92]. Horregatik, LDM irrati-difusioaren arlotik kanpoko beste komunikazio-estandar batzuetarako erabiltzea proposatu da. Adibidez, LDM eta 4G konbinatzea proposatu zen [93]-n eta [94]-n, non LDMk multicast baliabideak esleitzeko dituen onurak eta zerbitzuen konbergentzia nabarmendu ziren, hurrenez hurren. Gero, lan berriagoetan, LDM eta 5Gren erabilera konbinatua proposatu da [95, 96, 97], non eskaintzen den ahalmenaren hobekuntza eta 5G ekosistemaren erabilera potentzialei erantzuna emateko malgutasuna diren proposamenen sendotasun nagusiak. Azkenik, aipatzekoa da Europako LTD sistemaren (hau da, Digital Video Broadcasting, DVB) beste ekimen bat ere izan zela bere estandarrean LDMn oinarritutako geruza anitzeko seinale-egitura bat sartzeko. Teknologia horri Wideband reuse-1 (WiB) [98] izena eman zitzaion, eta transmisorearen UHF bandako kanal guztiak erabiltzean eta transmititutako potentzia kanal horien bidez berdin banatzean zetzan. Transmisio-plangintza hau eta kodifikazio-konfigurazio sendoak erabiliz, hala nola 1/2 koadratura-faseko desplazamenduagatiko kodifikazioa (Quadrature Phase Shift Keying, QPSK), WiB seinalea UHF kanal bakoitzean transmititutako seinale nagusiaren azpitik zenbait dBtara transmitituko litzateke. Gaitasun irabazi nabaria aurreikusi zen, konplexutasun/kostu igoera onargarrien kontura, azkenean WiB ez zen aintzat hartu DVB estandarrerako. NOMA sare zelularretan Azken urteetan, NOMA teknikak 3. belaunaldiko elkartzeproiekturako (3rd Generation Partnership Project, 3GPP) ere erakargarriak
1.2. Esparru teorikoa. Artearen egoera 21 TAULA 1.5: 3GPPk NOMA eskemei buruz egindako azterlanen laburpena Release Urtea TR Teknologia Deskribapena Erabakia Rel-12 2014 36.866 NAICS Zelulen arteko interferentziak ezeztatzeko eskema bat garatzea Onartu Rel-13/14 2016 36.859 MUST Beheranzko loturako erabiltzaile anitzeko eskemen analisia ematea Onartu Rel-16 2018 38.812 Goranzko NOMA Goranzko loturako NOMAren hautagai potentzialen azterketa bat egitea 5G NRako Baztertu izan dira, errendimenduan dituen onurak direla eta. Beraz, atal honen helburua NOMA teknikek 3GPP lan-elementuen (Work-Item, WI) barruan izan duten bilakaeraren ikuspegi orokorra ematea da. 1.5 taulak orain arte NOMAri buruz argitaratu diren 3GPPren Txosten Teknikoen (Technical Report, TR) laburpena erakusten du. 3GPPk NOMArekin izan zuen lehen kontaktua 12. bertsioan (Release 12, Rel-12) gertatu zen, ikerketa-proiektu berri bat proposatu zutenean: sarez lagundutako interferentzia ezeztatzea eta ezabatzea (Network Assisted Interference Cancellation and Suppression, NAICS) [99]. NAICS, LTErentzat ez ezik, interferentziak ezeztatzeko beste eskema batzuetan ere erabil zitekeen sistema unibertsala zen. NAICSen ideia nagusia seinaleztapenaren eta estimazio itsuaren informazioa erabiltzea interferentzia zelularren gainean beharrezkoak diren parametroak lortzeko eta, ondoren, hargailu aurreratuetan interferentzia ezeztatzeko da [100]. Ondoren, 3GPPk Rel-13rako azterketa-puntu berri bat onartu zuen beheranzko loturaren erabiltzaile anitzeko gainezarpenaren transmisioari (multiuser superposition transmission, MUST) [101] dagokionez. Taldearen helburu nagusia beheranzko loturako erabiltzaile anitzeko transmisioko eskema eraginkorretarako hautagai potentzialen azterketa bat ematea zen. Lanean zehar ebaluatu ziren KPI nagusiak sistemamailako irabazia eta konplexutasunaren eta errendimenduaren arteko konpromisoa izan ziren. Zehazki, proposatutako MUST soluzioa SCetan oinarritu zen, eta hainbat sarbide-kanalen ahalmena lor zezakeen, SIC moduluari esker [102]. Txosten teknikoa arrakastatsua izan zen eta Rel-14an onartu zen. Azkenik, 5G NRri dagokionez, bi ikerketa-lerro hartu dira kontuan: beheranzko loturako eta goranzko loturako NOMA. Beheranzko loturako NOMAri dagokionez, 5G NRn MUSTen aplikazio zuzena erraza zirudien. Alabaina, 3GPPk beheranzko loturako NOMAn zuen interesak behera egin zuen MIMO masiboan oinarritutako teknologiek jada irabazi esanguratsuak eskaintzen zituztelako, eta NOMAren integrazioak ez zuen gaitasun/konplexutasun konpentsazioa gainditzeko adinako onurarik emango [103]. Horregatik, beheranzko loturako NOMA ez da 5G
22 1. Tesiaren sintesia NRrako kontuan hartzen. Aldiz, goranzko loturako NOMA eskemak erakargarriagoak ziren 3GPPrentzat, eta goranzko loturaren kontzesiorik gabeko NOMA transmisioari buruzko azterlan bat onartu zen [104]. Proiektuaren helburua OMA eskemetan goranzko lotura duten NOMA teknikek dituzten onurak aztertzea eta 5G NRrako kontuan hartuko zen erabakitzea zen. Azkenik, NOMAk kasu batzuetan erakutsi zuen errendimenduaren degradazioa izan zen 17. bertsioan lan elementutzat ez hartzeko arrazoi nagusia [20, 105]. NOMA beste aplikazio berri batzuetarako NOMA eskemek broadcast inguruneetan eta banda zabaleko komunikazioetan (hau da, 3GPP) izan duten bilakaera aztertu ondoren, atal honetan, NOMAren eta beste ikerketa-arlo espezifikoago batzuen arteko konbinazioa aztertzen duten argitalpen berrienetako batzuk aztertzen dira. 1.6 taulak atal honetan aztertutako lan teknikoen laburpena erakusten du. MIMO masiboa. Lehenengo teknologia MIMO masiboa da, sarearen espektro-eraginkortasuna eta erabiltzailearen konektibitatea izugarri handitzen duena. MIMO masiboa asko aztertu da OMArekin konbinatuta, baina NOMArekin batera erabiltzeak errendimendu tasa hobeak ekar ditzake. Lehen azterketetako bat [106]-n agertzen da, non NOMAn oinarritutako MIMO masiboak OMA gainditzen duela frogatzen den. Gainera, batuketa-tasaren balioak lor daitezke zehaztasun handiko kanal-egoerari buruzko informazioa lortzen denean eta taldeen arteko interferentziarik ematen ez denean. Gero, [107] lanaren egileek MIMO-NOMAk zelula anitzeko inguruneetan duen errendimendua aztertzen dute, eta erabiltzaileak sailkatzeko eta kanalaren kobariantza-informazioan oinarritutako pilotuen esleipena egiteko eskema bat proposatzen dute. Bestalde, [108] lanean, baliabideen esleipenak MIMO-NOMAn duen eragina aztertu nahi da. Bereziki, hiru dimentsioko baliabideak esleitzeko eskema bat definitzen dute (hau da, maiztasuna, espazioa eta potentzia-eremua), etorkizun handiko errendimendu-hobekuntzak erakusten dituena. Horren ostean, sarearen eta sistemaren parametroek MIMO-NOMA komunikazio-sistemetan duten eragina kuantifikatzea da [109]-ren helburu nagusia. Kasu honetan, MIMO-NOMA birtransmisio komunikazioetarako probatzen da. Aztertutako parametroak estazio baseko antena kopurua, nodo kopurua eta transmititutako potentzia dira. Azkenik, [110]-n, lor daitezkeen tasa-balioak egoera ez-idealean zenbatesten dira. Bereziki, egileek beamforming-aren orientazioa ezezaguna dela asumitzen dute eta SIC moduluak modu inperfektuan funtzionatzen duela. MIMO masiboa mmWave bandetan. Erabilera-kasu berriek datu-
1.2. Esparru teorikoa. Artearen egoera 25 koordinazioa sareen arteko interferentzia murriztera bideratuta dago. Irrati kognitiboa. Irrati kognitiboan (Cognitive Radio, CR) oinarritutako komunikazioak espektroa hobeto erabiltzeko aski ezagunak diren teknologiak dira. Hala ere, CR eta NOMA tekniken konbinazioak errendimendu orokorra hobetzea ekar lezake. Lehenik, [122]-n, CR sare handiak NOMA erabiliz ikertzen da. Zehazki, geometria estokastikoko eredu bat proposatzen da, bigarren mailako transmisore batekin konbinatuta, NOMA erabiltzaileekin komunikatzeko. Aurreko lanaren luzapen gisa, [123]-n NOMA-CR sare kooperatibo bat diseinatzen da, aldi berean birtransmisioak inplementatzen dituena. Gero, autore berberek sakonago aztertzen dituzte erabiltzaileen antolakuntza-eskemak, eta [124]-n helburu desberdinak dituzten bi aukera berri proposatzen dituzte, bata eraginkortasuna areagotzeko eta bestea erabiltzaileen artean ekitatea bermatzeko. Azkenik, erabiltzaileak taldekatzeko algoritmoen inpaktua [125]-n ebaluatzen da CR-NOMA sistemetarako. Bereziki, hartzaile finkoek eta CR-NOMAk errendimenduan duten eragina aztertzen dute. PHY segurtasuna. Gaur egun, haririk gabeko komunikazioak hainbat zibererasoren eraginpean daude eta, beraz, PHYn segurtasuna ematea gero eta garrantzitsuagoa da. Bereziki, PHY segurtasun-tekniketan NOMA erabiltzeak ohiko ikuspegi kriptografikoei segurtasun gehigarria eman liezaieke. PHYn segurtasuna emateko oso teknika ezaguna da zarata artifiziala (Artifitial Noise, AN) erabiltzea. Adibidez, [126] lanean, sare bat proposatzen da, non estazio baseak antena bat edo gehiago izan ditzakeen, eta antena anitzen kasuan, AN sortzen da entzuketak saihesteko. Sekretuprobabilitatearen ebaluazio analitikoa ere ematen da. Antzeko azterlan bat ematen da [127]-n, non lehen mailako komunikazio-saretzat hartzen baita: birtransmisio bakar bat inplementatzen duen SISO-NOMA kooperatiboa ikusmiratzaile batekin. Egileek sarearen sekretua eteteko probabilitatea ezarri zuten Amplify-and-Forward (AF) eta Decode-and-Forward (DF) protokoloetarako. Ondoren, [128] lanean, sarearen azterketa zabalagoa eskaintzen da, NOMAn oinarritutako bi birtransmisio erabiltzen baitira eta ikusmiratzaile kopuru ezberdina hartzen baita kontuan. Komunikazioaren sekretua hobetzeko, birtransmisio konfidentzialeko informazio eta interferentzia-seinaleen artean aldatzen da. Horrez gain, [129] lanaren egileek interferentzia-seinaleen erabilera ere kontuan hartzen dute. Izan ere, sareko nodoei bi rol esleitzen zaizkie. Jatorrizko nodoek interferentzia seinaleak transmititu behar dituzte, eta birtransmisio nodoek, berriz, birtransmisio mezua. Azkenik, NOMArekin PHY segurtasuna emateko konbinatutako beste teknika bat antena igorlearen hautaketa (Transmit Antenna Selection, TAS) da. Hau da, MIMO sistemaren antena bat bakarrik erabiltzea informazioa emateko eta komunikazioaren kostua eta konplexutasuna murrizteko komunikazio aniztasuna mantentzen den
26 1. Tesiaren sintesia bitartean. Adibide garrantzitsu bat [130]-n aurki daiteke, non TASen ebaluazioak MIMO-NOMArekin konbinatuta etorkizun handiko emaitzak erakusten dituen. VLC-NOMA. Argi ikusgarriaren komunikazioak (Visible Light Communications, VLC) ere kontuan hartu behar dira, etorkizun handiko aukerak baitira sarearen gaitasuna hobetzeko eta espektroaren kongestioa murrizteko. VLC teknologiarekin batera NOMA barneratzen duen lehen lanetako bat [131] da, non bi erabiltzaileren beheranzko lotura-sistema bat diseinatzen den eta ohiko OFDMA eskemekin alderatzen den. Emaitzek errendimendu hobea erakusten dute NOMA kasuan. Gero, erabiltzaileei kalitate onargarria emateko, [132]-ren egileek irabazi erlazioko potentzia esleitzeko (Gain Ratio Power Allocation, GRPA) teknika bat proposatzen dute, erabiltzaile bakoitzaren kanalaren momentuko kalitatea kontuan hartzen duena. [133]-n ere helburua gutxieneko kalitate-zerbitzua (Quality of Service, QoS) bermatzea beheranzko NOMAn da. Beraz, etete-probabilitateak eta zerbitzu oportunisten datuen abiaduraren adierazpena lortzen dituen QoSa erakusten da. Gainera, [134]-n Chebyshev aurrekodegailua aurkezten da, kanal ez-linealetan MIMO-NOMAren errendimendua hobetzeko. VLCn ere aztertu den beste alderdi bat erabiltzaileen mugikortasuna da. Bereziki, [135]-ren egileek erabiltzailearen ausazko mugikortasuna aintzat hartzen dute eta QoS, etete-probabilitatea eta datuen abiadura-adierazpenak definitzen dituzte. Azkenik, kontzeptu-froga gisa, [136] lanean, NOMA-VLCren erabilera esperimentalki frogatzen da bi norabideko OFDMA sare bat erabiliz. 1.2.1.5 Garatzeke dauden gaiak Nahiz eta, aurreko ataletan ikus daitekeen bezala, gaur egungo komunikazio sistemen errendimendua hobetzen duten NOMAn oinarritutako sistemen garapenean ahalegin handia egin den, oraindik ikertutako arloei lotutako hainbat ikerketa lerro daude. Zehazki, 1.7 irudiak, hainbat lanetan emandako jarraibideei jarraituz [55, 56, 57], NOMAn oinarritutako ikerketa nagusien laburpen bat erakusten du, ikerketa-arloen arabera antolatuta. Lehenik eta behin, NOMAren arrakastarik handienetako bat irratidifusio bidezko komunikazioen teknologietan gertatu bazen ere (hau da, ATSC 3.0), erabiltzaileek eskatutako zerbitzuen etengabeko bilakaeraren ondorioz, NOMAn oinarritutako ikerketa-arlo berriak agertu dira. Adibidez, erabiltzaileen QoSa edota esperientziaren kalitatea (Quality of Experience, QoE) hobetzeko, Hybrid Broadcast Broadband TV (HbbTV) bezalako zerbitzuak ezartzen ari dira, non erabiltzaileentzako goranzko lotura kanal bat beharrezkoa den. Hala ere, NOMAn
28 1. Tesiaren sintesia asumitzen dituzten, hartzaileak transmisoretik gertu egoten direlako. Hala ere, egia esan, zenbait egoerak kanal-baldintza desafiatzaileagoak ekar litzakete, eta horiek azter litezke. Orduan, etorkizuneko ikerketa-lan interesgarri bat izan liteke uhin milimetrikoko banden aplikazioetarako NOMAn oinarritutako beamforming-a eratzeko eskema espezifikoak konbinatzea edo diseinatzea. Azkenik, adituek aurreikusten dutenez, epe ertaineko komunikazioak THz maiztasun-bandetan inplementatu ahal izango lirateke, eta, beraz, banda horien inplementazio-erronkak eta arazoak ikertu beharko lirateke. Komunikazio-kooperatiboi dagokienez, ikerketa-bide nagusi bi nabarmendu daitezke. Lehenengoa NOMA kooperatiboak erabilera-kasu berrietarako garatzea da, hala nola ibilgailutik ibilgailurako (Vehicle-to- Vehicle, V2V) edo V2X komunikazioak. Ildo horren barruan, NOMAn oinarritutako goranzko lotura-kanalaren definizioa eta errendimendua ere aztertu behar dira. Gero, bigarren norabidea full-duplex komunikazioetara bideratuta dago, lan gutxik diseinatu baitute kommutazio dinamikoa full-duplex eta half-duplex artean, sarearen baldintzen arabera. Gainera, fidagarritasuna handitzeari eta NOMAn oinarritutako full-duplex komunikazio optimoak garatzeko gaitasunari buruzko ikerketak erakargarria izan beharko luke. NOMA kooperatiboan bezala, CR-NOMA sistemak beste teknologia batzuekin konbinatu behar dira, hala nola eramaile anitzeko komunikazioekin edo MIMO masiboarekin. Amaierako erabilera-kasuaren arabera, ikerketa-lerroak zabaldu litezke eskari handiko aplikazioak estaltzeko, V2X edo IoT sareak, esaterako. Azkenik, CR-NOMAren goranzko loturako eskemak ere sakon aztertu behar dira. NOMA erabiliz PHY segurtasuna bermatzeko, lan gehienak sare txikietara mugatuta daude. Beraz, interesgarria litzateke sare handietan PHY segurtasun-teknikak aplikatzea. Gainera, segurtasun-tasa hobetzeko, NOMAn oinarritutako PHY segurtasuna beamforming-a prestatzeko teknikekin konbinatu ahal da. Azkenik, ia lan guztiek baldintza idealak asumitzen dituzte, hortaz, SIC inperfektuak dituzten komunikazioak aztertu beharko lirateke. Oro har, NOMA-VLC agertoki txikietan probatu da, eta zelula anitzeko agertokietan egungo irtenbideak probatzea merezi du. Ideia horri jarraituz, ikerketaren zatirik handienak barne-inguruneetan egin dira, eta, beraz, komunikazio-baldintzak ez dira kanpoko aplikazioetan bezain gogorrak. Gainera, aplikazioaren irismena handitu liteke NOMA-VLC beste erabilera-kasu batzuekin (V2X sistemekin, adibidez). Azkenik, aurretik aipatu ez diren arren, NOMA aplikatu ez den beste eremu berritzaile batzuk badirela, edo, behintzat, oso lan gutxi aurkeztu direla nabarmendu behar da. Adibidez, tripulaziorik
1.2. Esparru teorikoa. Artearen egoera 29 gabeko aire-ibilgailuen (Unmanned Aerial Vehicle, UAV) aplikazioak etorkizuneko komunikazio-eremu oparoenetako bat dira [137]. NOMA UAV sistemetan integratzeari buruzko atariko lan batzuk dauden arren [138], oraindik esploratu gabeko eremu erabakigarria da. Bestalde, gainazal islatzaile adimendunak (Intelligent Reflecting Surfaces, IRS) ezagunagoak bihurtzen ari dira azken urteotan [139, 140], eta NOMArekin batera erabiltzeak etorkizun handiko fidagarritasun-irabaziak ekar litzake [141]. Azkenik, itsaspeko komunikazioak etorkizuneko komunikazio-sistemetarako ikerketa-eremu erakargarri gisa nabarmendu behar dira [142, 143]. Ikerketa-ildo honek NOMAn oinarritutako sistema akustikoentzako irtenbideak jorratu behar ditu. 1.2.2 RRM 1.2.2.1 Kontzeptu orokorrak Multimedia-zerbitzu berrien eskaria gero eta handiagoa denez eta betebeharreko baldintzak gero eta zorrotzagoak, RRM teknikak funtsezkoak dira sortuko den trafiko guztia behar bezala kudeatzeko. Zehazki, erabilera-kasu berriek proposatzen dituzten erabiltzaileen ahalmen, datuabiadura edo dentsitate eskaera desafiatzaileak bermatzeko, baliabideen kudeaketa optimizatu behar da. Ildo horretan, zenbait adituren arabera [26, 144], RRM teknikak kritikoak izango dira epe laburrean, honako arrazoi hauengatik: • Trafiko-bolumena: neurri handi batean, zerbitzuetarako etengabeko sarbidearen eta multimedia-edukiaren kontsumoaren igoeraren ondorioz, sarean zehar bidaiatzen duen trafiko-bolumena esponentzialki handituko da. Beraz, eskakizunek sare-arkitektura eskalagarria eta autokonfiguragarria eskatzen dute, baita irrati bidezko sarbide-teknologia (Radio Access Technology, RAT) ezberdinekin elkarri eragiteko beharra ere. Baldintza horiek direla-eta, irrati-baliabideen kudeaketa ezin hobea da. • Konektatutako ekipoak: trafiko-bolumenarekin bezala, 5G inguruneetan sarera konektatutako gailuen kopurua 100 bider handiagoa izatea espero da [7]. Horregatik, ingurunera sartzeko mekanismoek erabiltzaile guztientzako gutxieneko baliabideen bermea kudeatzeko gai izan behar dute. Horretarako, behar berrietara egokitu beharreko modulu kritiko gisa aurkezten dira RRM teknikak. • Eskakizun eta ezaugarri sorta: zerbitzuak etengabe eskuratzearen eta erabilgarri dauden erabilera-kasuak areagotzearen beste ondorio bat QoSn eskakizun-sorta zabala da. Hau da, sareak aldi berean erabili
30 1. Tesiaren sintesia behar ditu oso datu-abiadura txikiko zerbitzuak (hau da, dozenaka kbps testu- eta ahots-aplikazioetarako) eta ahalmen-balio handietara bideratutako aplikazioak (hau da, dozenaka Mbps EA/EB bezalako aplikazioetarako). Gainera, zerbitzu mota bakoitza ezaugarri espezifikoei lotuta egongo da, hala nola gehienezko latentziari, mugikortasun-ereduari edo seinalearen sendotasunari. Horregatik, RRM teknikak beharrezkoak izango dira trafiko-bolumen handiak eta oso ezaugarri desberdinak dituzten sareak behar bezala kudeatzeko. Tradizionalki, RRM teknikak arrakastaz transmititutako informazio kantitatea maximizatzearekin lotu izan dira. Hala ere, aurretik azaldutako arrazoiak direla eta, hori ez da nahikoa etorkizuneko sareetan. Bereziki, RRM teknikak irrati bidezko sarbide-sareko (Radio Access Network, RAN) baliabideen kudeaketan oinarritzen dira. Hala ere, estandar mugikorretan (hau da, 4G/5G), RRM modulua hainbat atazaren arduraduna da [26]. Hona hemen RRM tekniken funtzio garrantzitsuenak: – Baliabideen esleipena: RRM moduluak eskuragarri dauden irratibaliabideak partekatu behar ditu sarbidea eskatzen duten erabiltzaileen edo aplikazioen artean. Gainera, esleipen-prozesua ez da soilik erabiltzaileen eta transmisore nodoaren arteko zuzeneko loturarako; sare generikoetarako sarbidea eta backhaul seinaleak ere kudeatu behar dira. Baliabideak esleitzeko etapa sarearen hainbat parametroren arabera egokitu behar da, hala nola erabiltzaile-kopuruaren, erabilgarri dauden baliabideen edo kanalaren baldintzen arabera. – Paketeen programazioa: sarearen kapazitate orokorra eta eraginkortasun espektrala zuzenean lotuta daude transmisio-denbora tarte (Transmission Time Interval, TTI) bakoitzean egindako paketeen programazio zuzenarekin [145]. Programazio-prozesua hainbat adierazleren arabera egiten da, hala nola CSI, erabiltzaileak eskatutako aplikazioetarako QoS betekizunak edo kanalaren egoeraren adierazlea (Channel Quality Indicator, CQI). – Loturaren egokitzapena: jasotako datu-tasa eta zerbitzuen sendotasuna hobetzeko, loturaren egokitzapenak potentzia kontrolatzeko eta modulazio eta kodea egokitzeko (Adaptive Modulation Coding, AMC) mekanismoak ezartzen ditu. Gainera, potentziaren eta AMCren kudeaketa konbinatuak eta baliabideen esleipenaren kontrolak kanpoko interferentzien inpaktua edo seinaleak kanalean zehar jaso ditzakeen itzaltze efektuak murriztu ditzake.
1.2. Esparru teorikoa. Artearen egoera 31 – Onarpen kontrola eta transferentzia: alde batetik, irrati bidezko onarpen-kontrolak erabakitzen du erabiltzaile bakoitzari sarerako sarbidea ematea, eskatutako baliabide-kopuruaren eta unean uneko eskuragarritasunaren arabera. Erabiltzaile batek sarerako sarbidea eskatzen duenean, beste erabiltzaile bat den edo aldameneko zelula bateko transferentzia batekoa den ere egiaztatzen da. Kasu honetan, RRM moduluak erabakitzen du sarerako sarbidea ematen duen eta behar diren baliabideen kopurua erabakitzen du, erabiltzailearen QoS eskakizunen arabera. RRM kontzeptuak hainbat zeregin barne hartzen dituen arren, tesi honen ardatza baliabideak esleitzeko fasea da. Batetik, efizientzia espektrala etengabe hobetzearekin gehien lotzen den funtzioa delako, eta, bestetik, gainerako zereginak baliabideen kudeaketara bideratzen direlako. Beraz, hemendik aurrera, RRM eta baliabideen esleipena berdin erabiliko dira, eta RRM erabiltzen den guztietan, baliabideen esleipenari dagokio beti. Arestian aipatu bezala, transmisoreak baliabideak esleitzerakoan, zenbait parametro, hala nola behar den banda-zabalera eta datu-tasa edo mugikortasun-eredua, kontuan hartu behar dira. Beraz, baliabideak esleitzeko prozesua errazteko, lan-esparru osoa bi azpiatazatan bana daiteke: espektroa esleitzea eta transmisio-parametroak zehaztea [146]. Alde batetik, lehenengo zeregina burutzeko espektroa kudeatzeko hainbat teknika eraginkortasunez aplikatu behar dira, erabiltzaileen QoS baldintzak eta eskainitako zerbitzuak betetzeko. Zehazki, espektroa esleitzeko lanak berezko hainbat erronka ditu. Adibidez, une bakoitzean eskura dagoen espektro kopurua zein den jakin behar du. Gero, baliabideak esleitzeko atazak erabaki behar du zein den espektro-zatirik onena une bakoitzean erabiltzaile bakoitzarentzat, eta sarbidea eta espektroaren partekatzea sinkronizatu behar du eskatzaile guztien artean. Izan ere, batzuetan (adibidez, konkurrentzia handiko inguruneetan), lehentasuna emateko erabakiak hartu behar dira sarerako sarbidea mugatzeko edo eskura dagoen espektro guztia partekatzeko. Azkenik, espektroaren kudeaketa eta erantzun-abiadura hobetzeko, ikasteko gaitasunak sar daitezke [147]. Bestalde, QoS eskaeraren arabera erabiltzaile bakoitza zerbitzatzeko, RRM etapak hainbat transmisio-parametroren balioa zehaztu behar du (adibidez, transmisio-potentzia edota MCS balioa). Aurreko kasuan bezala, zeregin honek ere bere erronka propioak ditu. Lehenik eta behin, RRM moduluak baliabideak ezagutu eta esleitu behar ditu, erabiltzaile bakoitzaren gehieneko interferentzia onargarriaren arabera. Parametro hau CQI transmisioarekin lotuta egon ohi da, erabiltzaileak kanalaren
32 1. Tesiaren sintesia IRUDIA 1.8: Irizpide ezberdinen araberako RRM tekniken sailkapena baldintzen arabera deskodetu dezakeen MCS balio maximoa zehazten duena. Ondoren, transmisio-parametroak zehaztu behar dira gutxieneko QoS bat emateko, eta parametro horiek SNR balioak, gutxieneko datu-abiadurak edo gehieneko interferentzia onargarriak isla ditzakete, besteak beste. Beraz, RRMk eskakizun guztiak aldi berean erabili behar ditu, baita KPI desberdinekin lotuta badaude ere. 1.2.2.2 RRM tekniken taxonomia Literaturan baliabideak esleitzeko teknika asko aurki daitezke, hainbat irizpidetan oinarrituta eta hainbat ingurutara bideratuta. Beraz, funtsezko irizpidearen arabera baliabideak esleitzeko teknikak hainbat modutan sailka daitezke [146, 148]. Atal honek RRM tekniken sailkapen ohikoenak aurkezten ditu, eta 1.8 irudian kategorien eta irizpideen laburpen bat erakusten da. Sailkapen bakoitza irizpide jakin bati dagokiona denez, RRM eskema bera hainbat modutan sailka daiteke. Zentralizazio maila. Sailkapen-irizpide ohikoenetako bat zentralizazio maila da, eta hiru kategoria sortzen dira: zentralizatua, banatua eta taldetan oinarritua. Lehenik eta behin, zentralizatutako irrati baliabideak esleitzeko eskema sare batean oinarritzen da, non transmisorea nodo zentrala den, eta potentzia-kontrolaren eta espektroa esleitzeko erabakien ardura duen [149, 150]. Oro har, eskema horiek bi fasetako arkitektura inplementatzen dute. Lehenengo fasean, espektroaren egoera eta erabiltzaileen eskaerak biltzen dira. Gero, bigarren fasean, baliabideak esleitzeko erabakiak lehen fasean lortutako emaitzen arabera hartzen dira. Eskema horren abantaila nagusia nodo zentralak sare osoaren ikuspegi globala duela da eta, beraz, erraz lor ditzakeela optimizazio-helburuak.
1.2. Esparru teorikoa. Artearen egoera 33 Bestalde, eragozpen nagusia erabiltzaileen eta transmisio-nodoaren arteko mezu-trukeak eragindako seinaleztapen-gainkarga handia da. Gainera, arkitektura zentralizatuan, nodo zentralak baliabideak sarean sartutako nodo guztiei esleitzeko erabakia transmititzen die. Sare zabaletan, potentzia handiko esleipena behar da sarearen ertzeko erabiltzailearekin komunikatzeko. Gainera, difusio-komunikazioak huts egiten badu, sareko erabiltzaile bakar batek ere ez du esleipen-eguneraketa jasotzen. Bereziki, kategoria hau oso tipikoa da sare mugikorretan eta sentsore sare aplikazio batzuetan, hala nola monitorizazioa [151]. Aitzitik, banatutako baliabideak esleitzeko eskemak ez dira inolako nodo zentraletan oinarritzen. Kasu honetan, erabiltzaile bakoitza bere transmisio-erabakien arduraduna da [152, 153]. Bereziki, erabakiak sareko gainerako erabiltzaileekin lankidetzan edo modu autonomoan har daitezke. Bi kasuetan, eskema zentralizatuan baino azkarrago egokitzen dira aldaketak, ez baita berrelikadurarik behar. Gainera, arrazoi beragatik, gainkarga eta sareko trafikoa murrizten dira. Hala ere, banatutako eskemen desabantaila nagusia erabiltzaile bakoitzak bere baliabideak tokiko informazioaren arabera bakarrik esleitzea erabakitzen duela da, eta horrek eragin kaltegarria izan dezakeela gainerako erabiltzaileengan, errendimendua gutxitzen duelako edo erabiltzaileen arteko ekitatea murrizten duelako. Oro har, sare banatuak sare zelular espezifikoetara bideratu dira, hala nola ad-hoc sareetara, birtransmisioetan oinarritutako sareetara edo irrati kognitiboko sareetara. Azkenik, zentralizazio mailak zehazten duen azken kategoria taldetan (edo klusterretan) oinarritutako arkitektura da. Kategoria honetan, sarea kluster ezberdinetan banatzen da, non kluster bakoitza talde nagusi (Cluster Head, CH) batek zuzentzen duen, informazioa bildu eta klusterraren esleipena kudeatzen duena [154, 155]. Abantailen artean, potentzia gutxi behar dela azpimarratu behar da, CHak sare osoaren zati bat maneiatu behar duelako eta, ondorioz, gainkarga txikiagoa izan behar duelako. Gainera, CH batean errore bat gertatzen denean, kluster horren erabiltzaileak gertuen dagoen CHari esleitu dakioke. Klusterretan oinarritutako eskemen eragozpenei dagokienez, adierazgarriena sare osoko transmisio-seinaleen kopurua handitzea da. Bereziki, arkitektura hau egokia da eskala handiko jauzi anitzeko sareetarako. Informazio kantitatea. Gero, sarean partekatutako informazio kantitatea kontuan hartuz gero, balizko eskemak globaltzat (hau da, espektrorako sarbide dinamikoa edo Dynamic Spectrum Access DSA), lokaltzat (hau da, sarbide zuzenean edo Direct Access-Based, DAB) edo erdi-lokaltzat sailka daitezke. DSA eskemek sare osoaren informazioa behar dute errendimendu orokorra hobetuko duen esleipen-eskema bat zehazteko [156, 157]. Zalantzarik gabe, eskema horiek informazio
34 1. Tesiaren sintesia asko eskatzen dute eta, beraz, kostu konputazional handia eta latentzia handia asumitu behar dira informazio guztia administratzeko. Hala ere, sarearen errendimendua lan-puntu optimotik gertu dago. Eskema horiek praktikoak dira baliabideak esleitzen dituen entitatearen eta erabiltzaileen arteko sinkronizazio-tasa handia lortu behar den sareetan. DSA ez bezala, DAB eskemak esleipen-prozesuan erabilitako informazioa transmisore-hartzaile parera mugatzen dela esan nahi du. Kasu honetan, erabiltzaile bakoitzari esleitutako baliabideak banaka negoziatzen dira entitate zentralarekin [158, 159]. Eskema horrek konplexutasun txikia behar du. Sarearen eraginkortasuna ere txikia da, eta, beraz, esleitzeko erabakia soluzio optimotik oso urrun egon daiteke. DAB esleipen-eskema lokalak eta eskari indibidualen araberako transmisioak garatzeko garrantzitsua da. DSA eta DAB artean irtenbide orekatua eskaintzeko, eskema erdi-lokalak hartu behar dira kontuan. Esleipen erdi-lokaleko eskemetan, informazioa sareko eremu txikietan baino ez dago eskuragarri [160, 161]. Beraz, konplexutasun- eta efizientzia-baldintzak orekatuta daude. Irtenbide hori egokia da sare heterogeneoetarako, non sare berean baldintza eta aplikazio oso desberdinak dituzten erabiltzaileak egon behar diren. Lotura mota. Erreferentzia gisa lotura mota edo komunikazio-norantza hartuz gero, goranzko loturako, beheranzko loturako eta lotura mistoko eskemak bereiz daitezke. Lehenengo kasuan, goranzko lotura bakarrik esleitzeko eskemak behar dira, baldin eta informazioa erabiltzaileetatik transmisorera baino ez badoa [162, 163]. Egitura honek gainkarga txikia eta latentzia baxua dakartza, bereziki komunikazio asinkronoetan. Hala ere, eragozpen nagusia transmisio-potentzia mugatzea da, oro har, erabiltzaile mugikorrak bateriaz elikatzen baitira. Goranzko lotura baino ez duten eskemen adibide garrantzitsu bat, beren informazioa erdiko nodo batera transmititzen duten sentsore-sareak dira. Beheranzko lotura bakarrik duten eskemen kasuan, erabiltzaileak hartzaile pasiboak dira eta nodo zentralak bere gain hartzen du baliabideak esleitzeko erantzukizun osoa. Beheranzko lotura bakarrik duten eskemak ezartzean, errazagoa da espektroaren erabilera oso eraginkorra izatea, esleipen-prozesua nodo berean zentralizatuta baitago [164, 165]. Gainera, sinkronizazio-baldintzak malguagoak dira eskema horrekin. Aldiz, beheranzko loturako eskemek erabiltzaileen berrelikadura behar dute esleipen-prozesua gauzatzeko. Prozesu hori hainbat parametrotan oinarritu daiteke, hala nola kanalaren baldintzetan, transmisorerako distantzian edo gutxieneko datuen abiaduran. Beheranzko lotura bakarrik duten komunikazioen ohiko adibide bat, maisu-morroi arkitektura bat ezartzen duten sareak dira, non morroiek, maisuak emandako aginduak
1.2. Esparru teorikoa. Artearen egoera 35 betetzen dituzten. Gero, beheranzko eta goranzko loturak esleitzeko eskemak konbinatu eta lotura bien esleipena aldi berean inplementatu daiteke [166, 167]. Zalantzarik gabe, bi esleipen plano dituzten eskemak plano bakarreko eskemak baino askoz eraginkorragoak dira (hau da, beheranzko edo goranzko lotura bakarrik). Hala ere, bi plano konfiguratu behar direnez, kostu konputazional eta konplexutasun handiagoa onartu behar da. Eskema horiek komunikazio-sistema mugikorren ohiko adibideak dira, non erabiltzaileek eta nodo zentralak elkarri eragin behar dioten. Full-duplex komunikazioen adierazgarriak ere badira, etorkizuneko komunikazio sistema askotarako aurreikusten direnak. Espektroa kudeatzeko era. Azkenik, beste bereizketa bat egin daiteke espektroa kudeatzeko eraren arabera. Irizpide horrek esleipen-teknikak banatzen ditu azpiko sarbidean eta gainjarritako sarbidean. Lehen esleipen-eskemak esan nahi du espektroaren zati bat zarata-zoruaren azpian partekatzen dela, espektro zabalduko teknikak erabiliz [168, 169]. Azpiko sarbide eskemetan, hartzailearen konplexutasuna handitu egiten da, emandako seinaleak deskodetzeko. Aitzitik, azpiko sarbide eskemen onurak honako hauek dira: espektro zabalduko tekniken ondorioz transmisio-potentzia txikia behar dela eta espektroaren eraginkortasuna handitzen dela. Eskema horiek egokiak dira zerbitzu bakoitzak betekizun desberdinak dituen lehentasunetan oinarritutako komunikazio konbergenteetarako. Bestalde, gainjartze-eskemetan haririk gabeko kanala eskuragarri dagoenean bakarrik egin daitezke transmisioak [170, 171]. Beraz, banda-zabalera osoan dauden baliabideak etengabe identifikatu behar dira. Gainjartze-eskemen onura nagusia transmisioa programatzeko behar den konplexutasun txikia eta gainerako transmisioei sortutako interferentzia txikia dira. Hala ere, onura horiek azpiko eskemekin lortutako espektroaren eraginkortasuna jaistean lortzen dira. Gainjartze-tekniken adibiderik ezagunena OFDMAn oinarritutako esleipen sistemak dira. Amaitzeko, 1.7 taulak arestian aipatutako RRM kategorien laburpena erakusten du, diseinu-irizpide ezberdinen arabera. Taulan kategoria bakoitzaren ezaugarri nagusiak eta onura, eragozpen eta aplikazio adierazgarrienak nabarmentzen dira. 1.2.2.3 Optimizazio estrategiak Tradizionalki, baliabideak kudeatzeko algoritmoen helburua sareak erabiltzaileei datu-abiadura handiagoak emateko duen gaitasuna maximizatzea izan da. Hala ere, erabilgarri dauden aplikazio askok gero eta eskakizun gehiago ezartzen dituztenez eta sarean zehar
1.2. Esparru teorikoa. Artearen egoera 37 abiaduraren arabera sailkatzen ditu lehenik, eta erabiltzaile bakoitzari dagozkion baliabideak esleitzen dizkio. Emaitzek errendimendu hobea erakusten dute datuen abiadurari eta banda-zabaleraren erabilerari dagokienez, ikuspegi zuhur tipikoekin alderatuta. Irtenbide horren eragozpen nagusia sarearen karga-orekaren arazoa kontuan hartzen ez dela da, eta desoreka-egoera batek eskainitako throughput-a murriztea eragin dezakeela. Ondoren, [173]-ko egileek eskema oso bat definitzen dute, non eskainitako throughput-aren maximizazioa helburu nagusia den. Aldi berean, mailen arteko interferentzia eta transmititutako potentziaren muga hartzen dira kontuan. Esleipen eskema azpian dauden komunikazioetan oinarritzen da eta optimizazio arazoa Lagrange-ren deskonposizio dualaren metodoarekin ebazten da. Emaitzek konfigurazio optimoa oso iterazio gutxi onartuta lortzen dela adierazten dute. Hala ere, ez dira kontuan hartzen sarearen barruan sortutako interferentziak. [174]-n, baliabideen esleipenaren arazoak bideratzearekin batera egiten du aurre. Kasu honetan, baliabideen esleipena algoritmo estokastiko baten bidez egiten da, eta bideraketa, berriz, programazio linealeko konpongailu baten bidez. Diseinatutako metodoak erakutsi zuen elkarlan-prozesuak throughput, eraginkortasun espektrala eta efizientzia energetikoa hobetzen dituela. Azterketa honen desabantaila nagusia bideratze-erabakian inplikatutako latentzia ebaluatzen ez dela da. Azkenik, baliabideak azpitaldeka esleitzea eta sarearen throughput-a maximizatzea helburu duen algoritmoen familia aipatzea merezi du [175, 93]. Lehenengo lanak erabiltzaileak taldeka banatzen dituen eta bakoitzaren konfigurazioa erabakitzen duen (hau da, MCS) algoritmo bat erakusten du. Bigarrenak, berriz, kudeaketa-logika berarekin jarraitzen du, baina baliabideak NOMA bidez kudeatzen ditu. Emaitzen arabera, azpitaldetan oinarriturako teknikek nabarmen hobetzen dute sarearen throughput-a. Hala ere, teknika honen eragozpen nagusia konfigurazio posibleen throughput-aren analisian oinarritzen dela da, honek kostu konputazional altua suposatzen duelarik. Efizientzia espektrala. Beste optimizazio-metrika zabalduenetako bat efizientzia espektrala da. Kasu honetan, espektro kantitate espezifiko baten barruan (hau da, bps/Hz) eman daitekeen gaitasuna adierazten du. [176]-ren egileek esleipen-eskema adierazgarri bat garatu dute, taldekatze-jokoaren algoritmo batean oinarrituta. Algoritmo horrek sortutako interferentziak ere kontuan hartzen ditu. Bi urratsetan banatuta dago; lehenik, grafoen teoria-jokoei jarraituz kudeatzen da taldea, eta, gero, talde bakoitzerako baliabideak enkanteko joko-mekanismo baten bidez esleitzen dira. Onura nagusia maiztasunak berrerabiltzearekin eta zelula txikien throughput-a moldatzeko sistemekin bateragarria dela da. Aitzitik, ez da kontuan hartzen erabiltzaileek eskatutako zerbitzu mota.
38 1. Tesiaren sintesia Ondoren, [177] lanaren egileek efizientzia espektralaren optimizazioa eta sare kooperatiba txikientzako energia-efizientzia konbinatzen dituzte. Zehazki, bi mekanismo garatzen dira: bata, interferentziak kudeatzeko, eta, bestea, trafikoa deskargatzeko. Emaitzen arabera, bi mekanismo horiek kooperatiboak ez diren eskemak gainditzen dituzte, espektroeraginkortasunari eta energia-eraginkortasunari dagokienez. Hala ere, sare barruko interferentziak baino ez dira kontuan hartzen. Azken lana [178] artikuluan aurki daiteke, non baliabideen esleipena gune jakin baterako egiten den eta efizientzia espektrala eta energia-efizientzia aldi berean optimizatzeko diseinatuta dagoen. Baterako ebaluazioa egiteko, bilaketa bitarreko algoritmo bat diseinatzen da. Ebaluazioak erakusten du hainbat parametro etengabe aldatzen badira ere (adibidez, bandazabalera, energia-kontsumoa edo erabiltzaile-dentsitatea), eraginkortasun espektrala eta efizientzia energetikoa epe laburretan hobetu daitezkeela diseinatutako algoritmoari jarraituz. Kasu honetan, alderdirik txarrena sarean nahitaez sortzen den gainkarga da. QoS/QoE. Erabiltzaileak jasotako zerbitzuarekin duen asebetetzea gaur egungo haririk gabeko komunikazioen adierazle garrantzitsuenetako bat da, eta, beraz, QoS/QoE parametroetan oinarritutako baliabideak esleitzeko eskemak kontuan hartu behar dira. Gai hau jorratzeko, [179]-n, sare heterogeneoetarako RATerako sarbide eta baliabideak esleitzeko teknika adimentsu bat diseinatzen da, agente anitzeko ikaskuntza-teknika batean oinarritutako QoSa betetzen dela bermatzen duenak. Egileek RATen hautaketa Nash Q-learning algoritmo batekin ebazten dute, eta, ondoren, esleipena Monte Carlo Tree Search (MCTS) algoritmo batekin egiten da. Emaitzek RATen hautaketa bilaketa kopuru txikiekin posiblea dela eta algoritmoaren esleipenak beste metodo tipiko batzuk gainditzen dituela erakusten dute. Eragozpen nagusia egonkortze-etapara iritsi aurretik kostu konputazional handia behar dela da. Ondoren, [180]-n, zerbitzuak blokeatzeko probabilitatea mugatzea da QoS bermatzea. Egileek Markoven ereduetan oinarritutako throughput-a maximizatzen duen hierarkia-baliabide moldagarria duen algoritmo bat definitzen dute. Emaitzen arabera, eredu moldagarriak ikuspegi estatikoek baino hobeto funtzionatzen du, baina hainbat iterazio eta kostu konputazional altuak behar dira azken konfigurazioa lortzeko. Azkenik, [181]-n, azpiko komunikazioetarako QoE erabiltzen da optimizazio-irizpide nagusitzat. Baliabideen esleipenaren arazoa konpontzeko, alde biko grafiko doitua erabiltzen duen algoritmo bat erabiltzen da. Emaitzek erakusten dutenez, gutxieneko QoE lortzen bada ere, energia eta ekitatea esleitzeko metrikak hobetu daitezke. Lanak ez du eskala handiko analisirik, piko-zelulen inguruneak bakarrik hartzen baitira kontuan. Ekitatea. Seinalearen kalitate-adierazleez gain, ekitatea haririk gabeko
1.2. Esparru teorikoa. Artearen egoera 39 sareetan ere metrika garrantzitsua da. Adibidez, [182] lanean, helburua ekitate/throughput sistema orekatua lortzea da eta, horretarako, hainbat baliagarritasun-funtzio ponderatu erabiltzen dira. Emaitzek konpentsazio positiboak lor daitezkeela erabiltzaileen berrelikadura kontuan hartuz gero adierazten dute. Zalantzarik gabe, baldintza horrek sistemaren gainkarga areagotzen du. [183]-k, [182]-ren antzera, throuhgput eta ekitatearen arteko orekarako haztatuko baliagarritasun-funtzioetan oinarritutako algoritmoa erakusten du. Kasu honetan, lehenik eta behin, banda-zabalera erabilgarria zuzentasunez zatitzen da, eta, gero, baliagarritasun-funtzioak throuhgput balioa hobetzeko aplikatzen dira. Ikuspegi horren onura nagusiak trafiko/erabiltzaile eredu desberdinetara egokitzea eta eskalagarritasuna dira, sare handiagoekin erabil baitaiteke emaitzak okertu gabe. Hala ere, konfigurazio optimoak lortzeko behar den kostu konputazionala nahiko altua da. Azkenik, [76]-n azpitaldeen ikuspegi berezi bat erakusten da, non multicast azpitaldeen teknikak NOMA multiplexazioarekin konbinatzen diren murrizketa malguekin. Kasu honetan, proposatutako algoritmoetako batek ekitatea eta erabiltzaileen throughput-a maximizatzen ditu eta OMAn oinarritutako algoritmoek baino errendimendu hobea erakusten du. Hala ere, aurreko kasuetan bezala, kostu konputazional handia onartu behar da. Interferentzien kudeaketa. Komunikazio-sistemak eraikitzean kontuan hartu beharreko beste alderdi bat interferentzien kudeaketa da. Erabiltzaile/nodo batek bere sarean sortzen dituen interferentziak (hau da, maila berekoak) edo ondoko sarean sortzen diren interferentziak (hau da, mailen artekoak) izan daitezke. Ildo horretan, [184]-n, interferentziak baliabideen esleipenarekin batera kudeatzen dira ingurune desberdinetako hiru mailatako arkitektura baterako (hau da, makrozelula, zelula txikia eta gailutik gailura edo Device-to-Device, D2D). Proposatutako algoritmoak banda-zabalera azpibandetan banatzen du, eta throughput- eta interferentzia-murrizketak jarraitzen ditu baliabideak esleitzeko. Interferentziak saihesteko emaitzak bikainak izan arren, algoritmoaren prozesatze-denbora altuegia da benetako inguruneetarako (10 segundo). Antzeko filosofia jarraituz, [185]-n frekuentzia zatika berrerabiltzeko (fractional frequency reuse, FFR) metodo bat proposatzen da, sare osoa hiru sektore eta hiru geruzatan eta banda-zabalera osoa zazpi azpi-bandatan banatzen duena. Gero, azpi-banden esleipena hainbat tamainatako sareen interferentzia- eta throughput-murrizketen arabera egiten da. Emaitzek throughput balio altua erakusten dute, interferentzia onargarriarekin. Zoritxarrez, beharrezkoa den kostu konputazionala nahiko altua da hiru mailen sektorizazioaren ondorioz. Interferentziarekin lotutako beste ikuspegi bat [186]-n aurki daiteke, hiru geruzatako sare heterogeneoa proposatzen duena. Kasu honetan,
40 1. Tesiaren sintesia algoritmoa bi etapatan banatzen da: lehengoa, azpi-kanalak esleitzea eta potentzia kontrolatzea, eta bigarrena, interferentziak kudeatzea. Lanak funtzio logaritmikoak eta taldekatze-teknikak konbinatzen ditu. Interferentzien inpaktua erabat banatutako inguruneetan ere ezabatzen den arren, energia-kontsumoaren errendimenduak okerrera egiten du. Interferentziak kudeatzera bideratutako azken lana [187] artikuluan aurkezten da. Bertan interferentziak koordinatzeko mekanismo bat aurkezten da, energia aurrezteko ikuskapenarekin batera. Egileek Markoven ereduan oinarritutako algoritmo bat erabiltzen dute sarearen egungo eta etorkizuneko karga egoera eta QoS berrelikaduran oinarrituta. Emaitzek adierazten dute interferentzien inpaktua degradatu egin daitekeela eta, aldi berean, QoS hobekuntzak lor daitezkeela. Eraginkortasun energetikoa. Kontuan hartuko den azken optimizazio-metrika eraginkortasun energetikoa da, oso garrantzitsua izan baitaiteke haririk gabeko etorkizuneko komunikazio-sareetan. Alde batetik, [188] lanean, algoritmo hungariarren eta helburu anitzeko haztatutako metodoen konbinazio bat proposatzen da D2D sareen eraginkortasun energetikoa optimizatzeko, gutxieneko QoS balioak bermatzen diren bitartean. Lan honetatik ateratako ondorio nagusia benetako blokeo-efektuak kontuan hartzen badira ere, erabiltzaileen arteko ekitatea ez dela kontuan hartzen da. Bestalde, eraginkortasun energetikoaren analisi desberdina egiten da [189]-n. Kasu honetan, optimizazioaren helburua batuketa haztatuko eraginkortasun energetikoa maximizatzea da, eta lehen mailako hurbilketa-algoritmo iteratibo bati jarraituz egiten da. Ebaluazioak optimizazio-metrikak bost iterazio baino gutxiagotan hobetu daitezkeela erakusten du. Ikuspegi horren eragozpen nagusia esleipena ez dela guztiz bidezkoa da. Azkenik, [190] lanaren egileek eraginkortasun energetikoa eta eraginkortasun espektralaren optimizazioa konbinatzen dituzte NOMA teknikekin. Kasu honetan, sareko bat-bateko baldintzen araberako pisu kontrolagarriko sistema bat diseinatzen da. Nabarmentzekoa da algoritmo horiek OMA teknikak gainditzen dituztela energia-eraginkortasunari eta espektro-eraginkortasunari dagokienez, konbergentzia azkarrarekin. Hala ere, ezarpen-kostua eskuraezina izan daiteke hartzaileen SIC modulua dela eta. Amaitzeko, 1.8 taulak atal honetan aurkeztutako lanen laburpena erakusten du, optimizazio-helburuen arabera. Taulan erreferentzia bakoitzaren ezaugarri nagusiak eta ahulezia adierazgarrienak nabarmentzen dira.
1.2. Esparru teorikoa. Artearen egoera 41 TAULA 1.8: RRM optimizazio-metrika ezberdinekin aztertutako lanen laburpena Erref Metrika nagusia(k) Bigarren mailako metrika(k) Deskribapena Ahulezia(k) [172] Throughput Bat ere ez Erabiltzaileak elkartzeko eta FLCn oinarritutako baliabideak esleitzeko bi urratseko eskema Sarearen karga-balantzea ez da kontuan hartzen [173] Interferentzien kudeaketa eta transmititutako potentzia Lagrangeren banaketa dualaren metodoan oinarritutako azpiko komunikazio-sistema Maila bereko interferentziak ez dira kontuan hartzen [174] Efizientzia espektrala eta eraginkortasun energetikoa Bideraketa eta baliabideen esleipena batera optimizatu Bideraketaren latentzia ez da kontuan hartzen [175] Bat ere ez Erabiltzaileak azpitaldeetan banatzen dira eta azpitaldeen konfigurazioa optimizatuta dago Kostu konputazional handia [93] Bat ere ez NOMA teknikak erabiltzen dira azpi-taldeen eraketa eta optimizaziorako Kostu konputazional handia [176] Efizientzia espektrala Interferentzien kudeaketa Jokoen teoria jarraitzen duen klusterretan oinarritutako algoritmoa Erabiltzaileen QoS-a ez da kontuan hartzen [177] Efizientzia espektrala eta eraginkortasun energetikoa Interferentzien kudeaketa Bi mekanismo garatzen dira, interferentzia-lerrokadurari eta trafikoaren deskargari jarraituz Sareen arteko interferentziak ez dira kontuan hartzen [178] Interferentzien kudeaketa eta ekitatea Bilaketa bitarrean oinarritutako optimizazio bikoitza Gainkarga handia [179] QoS Bat ere ez Ikaskuntza-teknika batean oinarritutako RATen sarbiderako eta baliabideak esleitzeko teknika. Kostu konputazional handia [180] Throughput Markoven ereduan oinarritutako baliabide esleipen moldagarri hierarkikoa Kostu konputazional handia [181] QoE Ekitatea eta esleipen potentzia Alde biko grafiko doitua azpiko komunikazioetarako Soilik piko-zelula kontuan hartzen dira [182] Ekitatea eta throughput Bat ere ez Baliagarritasun-funtzio ponderatuak baliogarriak diren konpromisoak lortzeko Gainkarga handia [183] Bat ere ez Banda-zabaleraren banaketa eta baliagarritasun-funtzioen konbinazioa Kostu konputazional handia [76] Bat ere ez NOMA oinarritutako taldekatze algoritmoak multicast zerbitzuetarako Kostu konputazional handia [184] Interferentzien kudeaketa and throughput Bat ere ez Banda-zabaleraren banaketa eta murrizketen araberako esleipena Prozesamendu denbora luzea [185] Bat ere ez Sarea hiru sektore eta hiru geruzatan eta banda-zabalera osoa zazpi azpi-bandatan banatzen duen FFR metodoa Kostu konputazional handia [186] Energia kontsumoa Funtzio logaritmikoak eta klustering teknikan dituen etapa biko algoritmoa Energia kontsumo handia [187] Interferentzien kudeaketa and QoS Energia erreserbak Sarearen kargan eta QoS berrelikaduran oinarritutako Markov modeloa Gainkarga handia [188] Efizientzia energetikoa and QoS Bat ere ez Algoritmo hungariarra helburu anitzeko metodo haztatuarekin konbinatua D2D sareetarako Ekitatea ez dago bermatuta [189] Efizientzia energetikoa Efizientzia espektrala Lehen ordenako hurbilketa-algoritmo iteratiboa Ekitatea ez dago bermatuta [190] Efizientzia energetikoa eta efizientzia espektrala QoS Sarearen bat-bateko baldintzen arabera diseinatutako pisu kontrolagarriko sistema Kostu konputazional handia 1.2.2.4 Garatzeke dauden gaiak Nahiz eta, aurreko ataletan ikus daitekeen bezala, baliabide irratielektrikoen kudeaketa eraginkorraren arloan asko aurreratu den eta etorkizun handiko proposamenak aurkeztu diren, oraindik ere hainbat arlotan jarri behar da arreta. Beraz, aurretik azaldutakoa eta beste aditu batzuek egindako azterketak erreferentziatzat hartuta [26, 144, 146, 148, 191], atal honek RRM eskemen inguruko etorkizuneko ikerketa-ildo garrantzitsuenak aurkezten ditu. 1.9 irudiak arloka antolatutako nabarmendu beharreko lerroen laburpena erakusten du. Lehenik eta behin, interferentzien kudeaketa nabarmendu behar da. Haririk gabeko sareen etorkizuneko joerak erabiltzaile-dentsitate handia hartu behar duten sare txikiak (hau da, piko-zelulak edo femtozelulak) inplementatzea ekarriko duela kontuan hartuta, hartzaileentzat
42 1. Tesiaren sintesia IRUDIA 1.9: RRM eskemen etorkizuneko ikerketa-lerroak arriskutsuak izan daitezkeen interferentziak esponentzialki hazten dira. Beraz, ingurune ultra dentsoekin bateragarriak diren interferentziak kudeatzeko sistemak diseinatu behar dira. Gainera, sare bakoitzaren nodo igorleak kudeatu beharko dituen zerbitzuak askotarikoak izango direnez, interferentzien kudeaketa erabat integratuta egon behar da RRM eskemekin. Bestela esanda, etorkizuneko RRM eskemetarako, interferentziaren kudeaketa QoS edo eraginkortasun espektrala bermatzea bezain garrantzitsua izango da. 5G/6G ekosistemaren parte izatea espero den gailu motari dagokionez, bateria-gailuak (telefono mugikorrak, tabletak, sentsoreak edo IoT gailuak) oso garrantzitsuak izango direla uste da. Horregatik, epe-laburrean energiarekin lotutako parametroak kritikoak izango dira. Beraz, energiaeraginkortasuna funtsezko optimizazio-helburutzat hartu behar da, eta QoSa bermatzen duten eskemekin konbinatu behar da. Gainera, sareko energia-kontsumoa, oro har, murriztu egin behar da, eta, helburu horrekin, hainbat erakunde 5G ekosisteman teknologia ekologikoak integratzeko presioa egiten ari dira. Horrez gain, oro har, energia-eraginkortasuna zelula bakar batean aztertzen da, eta zelula-anitzeko eskemak, berriz, ez dira kontuan hartzen. Bereziki, ikerketa-ildo interesgarri bat estazio baseen arteko lankidetza ahalbidetuko duten RRM eskemak diseinatzea izango da, energia-eraginkortasuna handitzeko.
1.2. Esparru teorikoa. Artearen egoera 43 Azken ideia horren ildotik, eta sare heterogeneoek laster izango duten garrantziari dagokionez, aldi berean sare ugari kudeatzen dituzten RRM eskemak funtsezkoak izango dira. Etorkizuneko sareen tamaina txikia dela eta, erabiltzaile asko ez dira sare berari lotuta egongo denbora luzez, ezta teknologia espezifiko bati ere. Beraz, ikerketa-jarduera gehiago egin behar dira RRM eskema berriak diseinatzeko, erabiltzaileentzako sare-baliabide ugari arazorik gabe administratzeko. Izan ere, estazio baseen arteko lankidetza, baita eduki desberdinak ematen dituzten edo teknologia desberdinetan oinarritzen diren estazio baseak ere (adibidez, 5G eta WiFi), erabiltzaileen QoS/QoEa bermatzeko mekanismo gisa oinarritu behar da, zelula anitz eraginkortasunez kudeatzen duten RRM eskemak erabiliz. Etorkizuneko ikerketa-ildoetan landu beharreko beste gai bat konplexutasuna da. Zehazki, konplexutasunaren gaitik sortzen dira bi ildo nagusi: sistemaren konplexutasuna eta kostu konputazionala. Lehenengo kasuan, erabiltzaileen berrelikadurarekin sortutako seinalearen gainkarga murriztea funtsezkoa izango da, batez ere dentsitate altuko inguruneetan. Beraz, gainkarga gutxi behar duten seinaleetan oinarritutako RRM teknika berriak definitzea interesgarria izango da etorkizuneko inplementazioak errazteko. Bestalde, kostu konputazionalaren murrizketak haririk gabeko etorkizuneko sareetan egongo diren erabiltzaile-motarekin lotura estua du. Etorkizuneko sareek ez dute kostu konputazional handirik onartuko edo ez dira bateragarriak izango kostu konputazionalaren ondoriozko latentzia-gehikuntzarekin. Horregatik, konplexutasun baxuko konponbideetan ikerketa handiagoa egin behar da. Azkenik, RRM eskemek 5Gtik haratagoko komunikazioetarako proposatzen diren erabilera kasu desafiatzaileen eskakizunak bete behar dituztela aipatu behar da. Adibidez, mmWave bandetan eta THz frekuentzia bandetan 6G ezartzea espero da. Zalantzarik gabe, THz komunikazioek egungo RRM eskemetan kontuan hartzen ez diren berezko erronka batzuk dituzte, hala nola galera handiak, oztopoekiko zaurgarritasuna edo aldakortasun handia. Beraz, RRM proposamen berrienek frekuentzia-banda altuenen eskakizunekin bat etorri behar dute. Beste erabilera kasu garrantzitsu bat full-duplex komunikazioak dira, eraginkortasun espektrala nabarmen handitzea espero baita. Hala ere, full-duplex komunikazioetarako RRM teknikak oraindik ez dira sakon ikertu. Azkenik, RRM eskemak AA bezalako teknika gehigarriekin indartu litezke. Lan batzuek AA oinarri duten RRM eskemak proposatu dituzten arren ([192, 193, 194, 195]), ez dago optimizazio helburu edo erabilera kasu ezberdinen azterketa sakonik.
44 1. Tesiaren sintesia 1.3 Hipotesiak eta helburuak 1.3.1 Helburuak Tesi hau lau erabileretatik hirutan zentratzen da: eMBB, URLLC eta 5Gtik haratagoko komunikazioak. Lehenik eta behin, kontuan izan behar da eMBBk entretenimendu- eta banaketa-zerbitzu tradizionalen erabilera irudikatzen duela, non ohiko komunikazio-sistemen PHYak Shannon-en mugatik oso gertu funtzionatzen duen. Beraz, goiko geruzako soluzio berriak diseinatzeko eta integratzeko beharrak erronka zirraragarria planteatzen du. Bestalde, URLLCk, komunikazio modernoenak eta sendoenak sektore industrial tradizionalenarekin konbinatzean, erronka hau dakar: ohiko kabledun komunikazioak haririk gabeko sistemekin ordeztea errendimendua txarrera egin gabe. Gainera, URLLC bereziki interesgarria da tesia aurkezten den eremu geografikorako; izan ere, Euskal Herria industria-jardueraren eremu garrantzitsu gisa nabarmendu izan da historikoki. Ondorioz, azterketak eragin nabarmena izan dezake inguruko enpresetan. Azkenik, 5Gtik haratagoko komunikazioak ikerkuntzaren abangoardian lan egitea dakar, eta hori erronka handia da eta motibazio pizgarri pertsonala tesia garatzerakoan. Tesian jorratu beharreko erabilera-kasuak definitu ondoren, kasu bakoitzarentzako helburuak honela definitzen dira: – 1. Helburua: NOMAn oinarritutako PHY/MAC egitura eta RRM algoritmo berriak proposatu, diseinatu eta ebaluatzea, eMBB inguruneetan broadcast zerbitzuak eskaintzeko, zerbitzuen ahalmena, kalitatea eta zerbitzatutako erabiltzaile kopurua handitzeko. – 2. Helburua: NOMAn oinarritutako PHY/MAC egitura eta RRM algoritmo berriak proposatu, diseinatu eta ebaluatzea, URLLC inguruneetako komunikazio kritikoen fidagarritasun errendimendua hobetzeko, latentzia arriskuan jarri gabe. – 3. Helburua: Ohiko irrati-difusioko sistemen inguruneetan full-duplex komunikazioak inplementatzeko beharrezkoak diren teknikak eta teknologiak proposatzea, diseinatzea eta ebaluatzea, frekuentzia-banda berean zerbitzu berriak txertatzeko, hala nola dorreen arteko komunikazioak. Hala ere, aipatutako helburu bakoitza betetzeko, erronka teknologiko batzuei aurre egin behar zaie eta soluzioak proposatu behar dira. 1.10 irudiak tesi honetan integratutako erabilera-kasu bakoitzarekin lotutako erronken laburpena erakusten du.
1.3. Hipotesiak eta helburuak 45 IRUDIA 1.10: Tesiaren helburuekin lotutako erronka nagusiak. Alde batetik, eMBB inguruneetarako diseinatutako komunikaziosistemek egungo komunikazio-estandarren espektro-eraginkortasuna hobetu behar dute. Kodifikazioan eta modulazioan izandako azken aurrerapenen ondorioz, egungo komunikazio sistemak Shannon-en mugatik oso gertu daude. Gainera, eMBBn, komunikazio-sistemek garrantzitsuak izan behar dute erabiltzaileen dentsitatea oso handia den inguruneetarako, eta horrek esan nahi du eskainitako gaitasunak handiagoa izan behar duela. Azkenik, erabiltzaileek eskatutako zerbitzuen ezaugarriak direla eta, broadcast komunikazioek ezin dituzte unicast komunikazioak guztiz ordezkatu; beraz, broadcast eta unicast zerbitzuen arteko konbergentzia ahalik eta modu eraginkorrenean bermatu behar da. Bestalde, URLLC inguruneei egindako ekarpenak eMBBren erronken aldean erabat desberdinak dira. Adibidez, ingurune kritikoetako komunikazioak deterministak izan behar dira, eta, beraz, proposatutako MAC egiturek bermatu behar dute datu-paketeak modu deterministan jasotzea, bai eta latentzia-balio mugatuak izatea ere (hau da, 1-10 ms artekoak, erabilera-kasuaren arabera) [196]. Gainera, industriak erabiltzen duen KPI nagusietako bat galdutako paketeen proportzioa da,
46 1. Tesiaren sintesia gaur egun 10−6 - 10−9 inguruan kokatzen dena aplikazioaren arabera. Beraz, proposatutako sistemen errore-tasak maila horren barruan daudela bermatu behar da, industrian aplikatu ahal izateko. Hala ere, akatsen aurka babesteko eta galdutako datuak berreskuratzeko teknika gehienek latentzia handiagoa ekartzen dute, eta hori beste parametro kritiko bat da. Hori dela eta, proposatutako teknikek gehieneko latentzia mugatua izango dela bermatu behar dute, erabilera-kasuak ezarritako baldintzen barruan. Azkenik, URLLC etengabe garatzen ari den ingurunea denez, proposatutako diseinuek eskalagarriak izan behar dute. Azkenik, broadcast transmisio-inguruneetan full-duplex komunikazioak ahalbidetzen dituzten teknika berrien diseinuak erronka berriak planteatzen ditu etorkizuneko 6G komunikazioetarako. Lehenik eta behin, nabarmendu behar da beste aplikazio batzuetarako (Wi-Fi edo 4G) full-duplex komunikazioak ikertu badira ere, 5G/6G aplikazioetarako berrikuntza bat direla. Beraz, lehen erronka beste aplikazio batzuetarako jada erabilitako tekniken artean, broadcast inguruneetarako aplikagarriak direnak aukeratzea da. Beharrezkoa bada, erabilera-kasu berrira egokitzeko beharrezkoak diren aldaketak diseinatu eta aplikatu behar dira. Ondoren, bermatu behar da berrelikadura seinalearen efektua behar bezala ezeztatu daitekeela. Beraz, seinalea ezeztatzeko arkitektura definitu beharko da. Azkenik, transmisio-zentroak elkarrekin konektatzeko behar den komunikazio-eskema definitzea proiektuaren beste erronka bat da. 1.3.2 Ekarpenak Tesi honen ikerketa arlo nagusia 5G ekosistema eta haratago osatzen duten sareetarako potentziaren eremuko NOMA aplikazio berrien diseinuan eta ebaluazioan oinarritzen da. 1.11 irudian erakusten den bezala, hiru dira tesi honetan jorratu diren ikerketa-arlo nagusiak: enhanced Mobile Broadband komunikazioak, Ultra-Reliable Low Latency Communications eta 5Gtik haratagoko komunikazioak. Hurrengo paragrafoetan, helburu bakoitzaren ikerketa-erronkei lotutako ekarpenaren ezaugarriak deskribatzen dira (ikus 1.11). 1. Ekarpena: Broadcasterako NOMA eMBBn eMBB 5Gren erabilera-kasu bat da, eta informazio eta entretenimendu aplikazio tradizionalak eta multimedia-kasu berritzaileak konbinatzen ditu, hala nola EA edo 3D bideo-transmisioa. Multimedia-aplikazio berriek sareak eskainitako ahalmena handitzea eskatzen dute, eta, erabiltzaileen eskaerei erantzuteko, NOMA proposatzen da broadcast/multicast gaitzaile gisa. C1 ekarpena 1. helburua betetzera bideratuta
1.4. Laburpena eta emaitzak 51 eta deskodetze prozesuek NOMA barne hartzeko aldaketa batzuk jasotzen dituena. Ebaluazioa multimedia-edukiaren banaketarekin lotuta diseinatutako erabilera-kasu batzuen gainean egiten da. Emaitzen arabera, ohiko TDMA eskemen ahalmen bera du. Aldi berean, zerbitzuen sendotasuna 4 dB ingurukoa da, eta horrek nabarmen hobetzen du zerbitzuaren erabilgarritasuna. J1 artikuluan aurrerapen gehigarri bat aurkezten da sistemen diseinuan. Artikulu honek NOMAn oinarritutako 5G NR PHY/MAC arkitektura garatuagoa aurkezten du, HARQ birtransmisio-teknikak barne hartzen dituelarik. Gainera, arkitekturaren propagazio-kanal desafiatzaileenen pean ebaluatuta dago (hau da, TDL). Definitutako arkitekturaren helburua broadcast eta unicast zerbitzuen arteko konbergentzia bermatzeko beharra asetzea da. Aztertutako erabilera-kasua broadcast eta unicast zerbitzuak batera dituen zelula-sare batean oinarritzen da, eta gNBk eduki bien banaketa bermatu behar du. Ebaluazioa egiteko hiru KPI erabiltzen dira: fidagarritasuna, latentzia eta throughput. Oro har, emaitzek NOMAk TDMA fidagarritasunean eta throughput-ean gainditzen duela erakusten dute. Gainera, kasu bietan (hau da, NOMA eta TDMA) latentzia balioak antzekoak eta onargarriak dira (hau da, 4 ms-tik beherakoak). Gainera, NOMAren LLak latentzia-osagai gehigarri bat du, SIC moduluaren ondorioz, eta hori latentzia-kalkuluetan kontuan hartzen da. RRM mailaren analisiari dagokionez, K2 artikuluak broadcast/unicast konbergentziako inguruneetan baliabideak esleitzeko gaitasunak aztertzen ditu, TDMA eta NOMA erabiliz. Hau baliabideen esleipena kudeatzeko bi RRM algoritmo berrirekin lortzen da (bata NOMAn oinarritua eta bestea TDMAn). Emaitzetan oinarrituta, NOMA TDMA baino hobeto jarduten dela agregatutako unicast throughput eta zerbitzatutako unicast erabiltzaile-kopuruari dagokienez nabarmendu behar da. Gainera, RRM algoritmoen konplexutasuna ere ebaluatzen da. Kasu honetan, NOMA konplexuagotzat jotzen da iterazio gehiago eskatzen baititu. NOMA algoritmoaren konplexutasuna murrizteko asmoz, algoritmoa gauzatzeko maiztasunean oinarritutako ikuspegi berri bat proposatzen da. Konplexutasuna murrizteko tekniken bidez NOMA TDMA baino hobeto jarduten den mailak aurkeztea eta horren arabera zerbitzuak kudeatzea posiblea da. Gero, beste bi ekarpen aurkezten dira, haririk gabeko etorkizuneko komunikazioetarako erabilera espezifiko eta garrantzitsuko bi kasu adierazten dituztenak. Lehenik, J2 artikuluan, multicast transmisioen aplikazio berezi bat aurkezten da: RRM teknikak azpitaldeetako algoritmoetan. Artikuluak baliabideen erabilera onena deskribatzen du, erabiltzaileak azpitaldeetan banatzen baititu eta kodetzeeta
52 1. Tesiaren sintesia modulazio-eskema independenteak eta moldagarriak aplikatzen baititu, CQI berrelikaduraren arabera. NOMA duten azpitaldeen tekniken konbinazioaren inplikazio nagusiak azaltzen dira, eta azpitaldeak sortzeko bi algoritmo diseinatzen dira, bat NOMAn oinarritua eta bestea TDMAn. Emaitzen arabera, murrizketarik aplikatzen ez bada, NOMA eta TDMA konfigurazio bidegabeak dituzte, zerbitzatutako erabiltzaile-kopuruaren eta gutxieneko edukieraren ikuspuntutik, hurrenez hurren. Gero, murrizketak aplikatu ondoren, NOMA hautagai hobetzat hartu behar da, TDMA baino ahalmen-emaitza hobeak eskaintzen baititu. Hala ere, analisi teoriko batean oinarrituta, NOMA eta TDMA tekniken inplementazio bateratuak algoritmo eraginkorragoak eman ditzakeela aurreikusten da. Azkenik, aurreko ekarpenaren azken ondorioa erreferentziatzat hartuta, J3 artikuluan RRM eskema aurreratuetarako NOMA eta TDMA konbinazioa sakon aztertzen da. Azterlan hau etorkizuneko zerbitzuak inplementatzeko garrantzitsua izatea espero den beste erabilera-kasu batean definitzen da: komunikazioak mmWave bandetan. Proposatutako RRM ereduak probatzeko, dentsitate handiko inguruneetan multimediaedukiaren eskariaren araberako banaketan oinarritutako erabilera-kasu bat erabili da. Ereduen ebaluazioa throughput-ari, kapazitateari eta erabilgarritasunari dagokienez egiten da. Emaitzek erakusten dutenez, RRM konbinatuen teknikek teknika bakarreko RRM algoritmoen errendimendua %50 inguru hobetzen dute, eta aurkeztutakoen artean errendimendu hobea duen RRM eredua adierazten da. 1.4.2 Aplikazio kritikoetarako NOMA URLLCn URLLCk eMBB aplikazioetatik oso bestelako ezaugarriak dituzten aplikazio ugari biltzen ditu. Izan ere, URLLC fidagarritasun- eta latentzia-betekizun zorrotzak dituelako nabarmentzen da, 1.1 atalean zehazten den bezala. Hari gabeko 4.0 Industriako loturak [197] URLLCren kasurik adierazgarrienetako bat dira, non transmisioa industria-inguruneen hedapen-baldintza gogorretan gertatzen den. 4.0 Industriari buruzko aplikazioak produkzio-kate automatizatuekin lotuta daude, non makinak prozesuaren funtsezko elementuak diren. Adibidez, muntaketa, enbalajea, paletizazioa eta fabrikazioa. 5Gk ordezkatzen duen aplikazioen eta teknologien ekosistema URLLC aplikazioen haririk gabeko komunikazioen liderra izateko hautagai sendoa bada ere, une honetan industria-sistema gehienen oinarrian dagoen teknologia IEEE 802.11 da, hau da Wi-Fi. Hasieran, haririk gabeko estandarren 802.11 familia industria-komunikazioetarako diseinatu ez bazen ere, industria-aplikazioetarako hautagai gisa ere aurkeztu dira, eskura dituzten gailu-sorta handiagatik, sare-inplementazioengatik eta
1.4. Laburpena eta emaitzak 53 komunikazio-eremu ia guztietan dituzten aplikazioengatik. Hala ere, 802.11 estandarren fidagarritasuna mugatua da oraindik, eta ez dute determinismorik bermatzen. Bi eragozpen horiek industrian Wi-Fia masiboki ezartzea eragotzi dute. Horregatik, industria-komunikazioek 802.11 estandarraren industria-betekizunen eta fidagarritasunaren arteko aldea ezabatuko duten konponbideak behar dituzte. Industria-komunikazioei sendotasun handiagoa emateko, NOMA bezalako teknika eta teknologia berriak hartu behar dira kontuan. Aurreko ekarpenean deskribatutako ikuspegiari jarraituz, proposamenak eta horien ebaluazioak adierazgarriak direla bermatzeko bi mailatako azterketa behar da. Lehenik eta behin, gutxieneko fidagarritasun-maila onargarria bermatuko duten PHY geruzak diseinatu eta probatu behar dira, eta MAC geruzekin konbinatu, loturaren kalitate orokorra hobetzeko, birtramisioak bezalako mekanismoekin. Bigarrenik, RRM mailan lor daitekeen efizientzia espektrala hobetu daitekeen aztertzea beharrezkoa da. Ekarpen honek bi azterketa-mota horiek aurkezten ditu, doktorego-tesi honen garapenean aurkeztutako bost artikulutan bilduta. PHY/MAC mailako analisiari dagokionez, K3 artikuluan NOMA eta 802.11 estandarra konbinatzean lortutako jardunaren aurretiazko ebaluazioa aurkezten du. Analisiak hari gabeko komunikazio-sare industrial bat erabiltzen du, konfigurazio-parametro aldakorrekin. Emaitzek NOMAk zerbitzu kritikoetan emaitza hobeak ematen dituela, eta hobekuntza hori areagotu egiten dela zerbitzu kritikoen eta ez-kritikoen arteko desoreka handitu ahala adierazten dute. J4 artikuluak PHY mailako transtzeptore-arkitektura oso bat proposatzen du, ingurunerako sarbidea eta denbora-domeinuko birtransmisioak kudeatzen dituen super-trama eskema batekin konbinatuta. Aurkeztutako komunikazio-sistemaren helburua bi zerbitzu-multzo desberdin eskaintzea da. Lehenengo zerbitzu-motak zerbitzu kritikoak (Critical Service, CS) barne hartzen ditu, bai fidagarritasunean bai latentzian murrizketa zorrotzak dituztenak. Komunikazio-sistema berak bigarren zerbitzu-talde bat ere transmititu beharko luke, esfortzurik onena (Best Effort, BE) izenekoa, betekizun lasaiagoekin. Oro har, NOMAk TDMA baino errendimendu-maila hobeak erakusten ditu, batez ere CSrako. Latentziari dagokionez, NOMAk eta TDMAk antzeko emaitzak dituzte. Hala ere, batez besteko latentziaren desbiderapena txikiagoa da NOMAn, eta horrek esan nahi du komunikazioak deterministagoak direla kasu honetan. Ondoren, K4 artikuluak dibertsitate espazialean oinarritutako birtransmisio eskemek duten eragina ebaluatzen du. Bereziki, transmisore ugaridun sare konfigurazioak probatzen dira, non hasierako transmisioa eta birtransmisioak kokapen fisiko desberdinak dituzten sarbide-gune
54 1. Tesiaren sintesia (Access Point, AP) ezberdinek egiten dituzten. Emaitzen arabera, nahiz eta errendimendua asko handitu transmisore askorekin, fidagarritasunaren eta eskainitako ahalmenaren arteko konpromisoa onartu behar da. Konpromisoa beharrezkoa da, birtransmisio gehiegik eskainitako gaitasuna murriztuko bailukete. J5 artikuluan, denbora-banaketan eta transmisore ugaritan oinarritutako birtransmisio eskemak 4.3 ekarpenean aurkeztutako NOMAn oinarritutako 802.11 transtzeptorearekin konbinatzen dira. Kasu honetan, super-trama egitura ezberdinak proposatzen dira, non bi birtransmisio eskemak (denboran eta transmisore ugaritan oinarritutakoak) hurrengo konfigurazio aukeran arabera aurkezten diren: MCS, birtransmisio kopurua eta IL. Emaitzak eskalagarritasunaren, fidagarritasunaren eta latentziaren arabera aztertzen dira. Arkitektura honek fidagarritasuna nabarmen hobetzen du bi geruzetarako. Gainera, latentzia balio baxuak (UL ez da 250 µs-tik gorakoa) eta jitter balio onargarriak (bereziki 10 dBtik aurrera) lortzen dira. Bestalde, RRM mailaren analisiari dagokionez, tesi honen ekarpen nagusia J6 artikulua da. Lan honek 5G URLLCren ingurune industrialetarako NOMA eta TDMAn oinarritutako RRM modulu espezifikoak garatzea proposatzen du. RRM moduluak probatzeko erabilera-kasu industrial tipikoko bat definitzen da. Azterlanak hainbat parametroren konfigurazioak aztertzen ditu. Aukera biak hainbat ikuspegitatik (ahalmena, kapazitatea eta latentzia) sakon aztertzen dira, eta optimizatu egiten dira hainbat baldintza betetzeko (gehieneko ahalmena/throughput-a eta gutxieneko denbora-zikloa). Oro har, emaitzek NOMA teknikak optimizazio-helburua sarearen ahalmena edo zerbitzatutako unicast erabiltzaile kopurua maximizatzea denean aukerarik egokiena direla iradokitzen dute. Azkenik, ekarpen hau egitean ikasitako guztia erreferentziatzat hartuta, J7 artikuluak dibulgazio zientifikoko artikulu bat erakusten du. Ekarpen horrek 4.0 Industriaren barruko komunikazioen egungo egoeraren laburpena eta etorkizuneko industria-komunikazioak nolakoak izango diren aurreikusten du. Aipatzekoa da ekarpen hori Euskal Herriko dibulgazio-aldizkari batean argitaratu dela (Elhuyar Aldizkaria), eta, beraz, tokiko hizkuntza erabili da hura idazteko: euskara. 1.4.3 Full-duplex NOMA 6G sareetarako Hainbat haririk gabeko komunikazio-sistemen estandarizazio erakundek zerbitzuaren kalitatea hobetzeko etengabeko ahalegina egin duten arren, egia da erabiltzaileek eskatutako aplikazioak eta sistemak egungo teknologiak jasan dezakeena baino zorrotzagoak direla. Adibide argia
1.4. Laburpena eta emaitzak 55 5G da. Izan ere, komunikazioen fidagarritasuna nabarmen hobetu bada ere, eta hainbat agertokitara egokitu daitekeen PHY konfiguragarria eskaintzen bada ere, badira 5Gren errendimendua gainditzen duten baldintzak dituzten aplikazioak. Hori dela eta, ikertzaileon komunitateak etorkizuneko komunikazio-estandarrak (hau da, 6G) gizartearen eskaeretara egokitzeko teknologia osagarriak diseinatzera bideratu behar du bere lana. Adibidez, 6Gn, esfortzuak zero latentziako edo espektro-eraginkortasun handiko sistemetan zentratu behar dira. Bereziki, etorkizuneko komunikazio-estandarren efizientzia espektrala nabarmen handituko lukeen irtenbide bat NOMA teknikak full-duplex sistemak lortzeko erabiltzea da. Erronka horrek, lehenik eta behin, full-duplex NOMA sistema baten onura jasoko luketen erabilera praktikoko kasuak definitzea eskatzen du. Gainera, sistema probatzeko erabiliko den oinarrizko teknologia/estandarra erabaki behar da. Horrez gain, ikerketak NOMAn oinarritutako banda-seinaleak behar bezala sortu eta deskodetzeko gai den transmisorearen eta hartzailearen arkitekturaren definizioa behar du. Funtsezko beste zeregin bat full-duplex NOMA arkitektura baten sistemaren diseinuarekin erlazionatuta dauden arazo eta erronkak identifikatzea da. Ondoren, teknologiaren egungo egoera kontuan hartuta, egon daitezkeen irtenbideak adierazi behar dira. Zehazki, ekarpen honek ikerketa-erronka horietako batzuk lantzen ditu. Lehenik, teknologiari eta erabilera-kasuei buruzko gaiak K5 artikuluan lantzen dira. Ekarpena honetan banda barruko backhaul-aren ikuspegia proposatzen da, non backhaul seinaleak hartzaile mugikorretarako zerbitzu sendo eta hartzaile finkoentzako datu-abiadura handiko zerbitzuekin batera frekuentzia-banda beraren barruan transmititzen den. Soluzio berri honek LDM erabiltzen du (NOMA kasu berezia) eta aurreko bertsioekin guztiz bateragarria den ATSC 3.0 uhin forma erabiliz transmititzen da. Soluzioaren eragozpen nagusia transmisoreak sortzen duen autointerferentzia-seinalea da. Horregatik, ezeztapen digitala erabiltzen duen modulu bat sartzen da, hiri-kanal tipiko (Typical Urban, TU) labur batean 30 eta 60 dB arteko berrelikadura begiztaren ezeztapena bermatzeko. Ezeztapenaren errendimendua lortu nahi den seinalearen eta autointerferentziaren arteko potentzia-diferentziaren araberakoa da. Ondoren, J8 artikuluan, aurreko lanaren luzapen bat aurkezten da, non banda barruko hari gabeko banaketarako lotura-teknologia (Wireless In-band Distribution Link, WIDL) xehetasunez definitzen den. Lehenik eta behin, errendimendu-analisi baten bidez, ahalmen irabazia hurrengo belaunaldiko LTD zerbitzuak erabiliz aztertzen da, zeinak LDM multiplexazio-teknologia gisa erabiltzearen onurak nabarmentzen baititu. Ondoren, hartzailearen bloke-diagrama definitzen da eta kanal mugikorretarako ezeztapen-moduluaren errendimendua aztertzen da.
75 2. Kapitulua Ondorioak eta etorkizuneko lanak 2.1 Ondorioak Tesi honen arabera, efizientzia espektrala 5G ekosisteman integratutako komunikazio-sistemen eta etorkizuneko belaunaldiaren diseinuen hobekuntza-eremu adierazgarrienetako bat da. Halaber, tesiak aplikazio berriek eskatzen dituzten baldintza zorrotzak betetzeko espektroeraginkortasunean beharrezko hobekuntza eman dezaketen teknologiak identifikatu ditu. NOMA teknikak RRM eskemekin konbinatzean oinarritu da lana. Horrela, efizientzia espektralaren hobekuntza bi mailatan aplika daiteke, malgutasun eta onura handiagoak emanez. 5G ekosistemaren barruan sartzen diren aplikazio eta erabilera-kasuen multzo zabala kontuan hartuta, proposatutako irtenbideen ezaugarriak aplikazioaren araberakoak izango dira neurri handi batean. Beraz, aplikazioen lau familia posibleak erreferentziatzat hartuta, doktorego tesi hau hiru erabilera-kasutan zentratu da: eMBB, URLLC eta 5Gtik haratagoko komunikazioak. Azpimarratzekoa da tesi honek landutako arlo guztietan artearen egoeraren azterketa bat, soluzioaren diseinua, sistemaren ebaluazioa eta emaitzen azterketa aurkezten duela. Lehenik eta behin, lehenengo ekarpena ("Broadcasterako NOMA eMBBn") multimedia aplikazioekin lotutako inguruneetan NOMA eta RRM batera erabiltzean datza. Lehenengo urratsa geruza fisikoan NOMA erabiltzen duen 5Gn oinarritutako komunikazio-sistema bat garatzea izan da. Balidazio-prozesuaren ondoren, ebaluazioak OMAn oinarritutako eskemek baino sendotasun eta gaitasun handiagoa erakutsi du erabilera-kasu bererako. Ondoren, lan hau luzatu egin da MAC geruzaren birtransmisioak barne hartuz eta soluzioa hedapen-kanal desafiatzaileetan probatuz. Kasu honetan, ebaluazioa hiru KPItan oinarritu da (fidagarritasuna, latentzia eta throughput-a). NOMAk, fidagarritasunean eta throughput-ean irabaziak eskaintzen ditu, aldi
76 2. Ondorioak eta etorkizuneko lanak berean, latentzia arriskuan jarri gabe. Gainera, emandako soluzioa broadcast eta unicast-zerbitzuen arteko konbergentzia ahalbidetzeko erabili da. RRM eskemetan oinarritutako eta PHY/MAC sistemekin konbinatutako ikuspegi berritzaileak proposatu dira. Baliabideen kudeaketa broadcast zerbitzuak eta unicast zerbitzuak elkarrekin bizi behar duten lan-inguruneetan aztertu da. Baliabideen kudeaketan NOMArekin lortutako emaitzak OMA teknikekin lortutakoak baino hobeak dira. Ondoren, erabilera espezifikoagoko kasuetara bideratutako bi irtenbide garatu dira. Lehenengoa baliabideen kudeaketan erabiltzaileak azpitaldeetan bateratzeko teknikak erabiltzean oinarritzen da, multicast edukia transmititzeko. Murrizketen garrantzia nabarmendu da, bai NOMAk bai OMAk bat egiten baitute soluzio bidegabeetan. Hala ere, erabilera-kasuaren araberako murrizketak zehaztu ondoren, NOMAk hautagai hobea dela eskainitako errendimendua eta zerbitzatutako erabiltzaile-kopurua handitzeko erakutsi du. Era berean, baliabideak kudeatzeko eskema berean NOMA eta OMA tekniken erabilera konbinatuak soluzio optimoak eman ditzakeela aurreikusi da. Horregatik, ekarpen honen azken analisia mmWave bandetako komunikazioetan aplikatzeko RRM teknikak konbinatzean zetzan. Lortutako emaitzak erreferentziatzat hartuta, eredu konbinatuek teknika bakarreko ereduak %50 inguru hobetzen dituzte. Bigarren ekarpen-arloari buruzko ikerketak ("Aplikazio kritikoetarako NOMA URLLCn") industria-komunikazioekin lotutako aplikazioetarako NOMA eta RRM tekniken optimizazio konbinatuaren abantailak aztertu ditu. Kasu honetan ere, lanaren hasiera PHY/MAC geruzen analisia izan da. Zehazki, 802.11n estandarrarekin bateragarria den transtzeptoreprototipo bat garatu da, eta NOMA erabili ahal izateko beharrezkoak diren gutxieneko aldaketak egin dira. Sistema diseinatzeko lehenengo urratsa arkitektura diseinatzea eta ingurunerako sarbidea kudeatzen duen super-tramaren egitura definitzea izan da. Gainera, sistemaren sendotasuna handitzeko denboraren eremuan egindako birtransmisioetan oinarritutako sistema bat erabili da. Diseinua probatzeko, eskakizun desberdinak dituzten ekipo mota ugari dituzten industria-instalazioak erabili dira erreferentzia gisa. Kasu honetan, bi zerbitzu mota bereizi dira: CS eta BE. Horietan, lehenak fidagarritasun- eta latentzia-baldintza kritikoak ditu, eta bigarrenak malgutasun handiagoa du eskakizunetan. Emaitzek NOMAk OMAk baino irabazi handiagoa ematen duela fidagarritasunari dagokionez, eta latentzia antzeko balioetan mantentzen duela adierazten dute. Hala ere, super-tramaren egitura hobetzeko marjina antzeman da. Horregatik, proposatutako PHY/MAC ereduarekin bateragarriak diren birtransmisio-mekanismoak sakonago aztertu dira. Lehenik eta behin, geruza bakarreko komunikazioetan denbora- eta
2.1. Ondorioak 77 espazio-dibertsitateko birtransmisioen konfigurazioak proposatu eta aztertu dira. Lanaren ondorio nagusia dibertsitate espazialeko teknikek fidagarritasuna nabarmen handitzen dutela da. Hala ere, sarearen ahalmenarekin konpromiso bat onartu behar da. Horren ostean, frogatutako birtransmisio-eskemak NOMAn oinarritutako 802.11n prototipoarekin konbinatu dira. Kasu honetan, eredu bakoitza integratzeko hasierako super-trama aldatu egin da. Aurkeztutako emaitzek bi geruzetako fidagarritasuna aldi berean nabarmen handitu daitekeela, latentzia balio onargarrietan mantenduz adierazten dute. Bestalde, RRM moduluak 5G industria-komunikazioetan duen eragina ere aztertu da. Kasu honetan, erabilera-kasu berean erabili da, non zerbitzu kritikoak eta ez-kritikoak elkarrekin bizi behar diren, eta bi RRM eskema diseinatu dira, bata OMAn oinarrituta eta bestea NOMAn oinarrituta. Ereduen errendimendua aztertzeko, erabilera-kasuaren parametroen balio-tarteak definitu dira, bi tekniketan duten eragina ikusteko. Gainera, ikuspegi globala emateko, azterlanak hainbat aldagai hartu ditu kontuan (throughput-a, latentzia eta kapazitatea). Oro har, NOMAk OMAk baino hobeto funtzionatzen du, bereziki erabilera-kasuaren baldintzak oso zorrotzak direnean. Azkenik, hirugarren ekarpenari jarraituz ("Full-duplex NOMA 6G sareetarako"), etorkizuneko komunikazio-estandarren eraginkortasun espektrala hobetzeko, NOMA teknikak eta full-duplex komunikazioak konbinatzea proposatu da. Irrati-difusioko ekosistema bat hartu da erreferentziatzat, eta banda barruko backhaul seinalearen ikuspegia proposatu da. Backhaul seinalea zerbitzu mugikor sendo eta datu-abiadura handiko zerbitzu finkoekin frekuentzia-banda beraren barruan inplementatu da. Soluzio hori, WIDL izenekoa, errendimendu teorikoaren analisi batean eta eskatutako bloke-diagramaren definizio batean oinarritzen da. WIDL ATSC 3.0 uhin forman oinarritzen da eta zerbitzuak multiplexatzeko LDM erabiltzen du. Gainera, sortutako autointerferentzia-seinalea proposamen honen erronka nagusitzat identifikatu da. Eragozpen hori gainditzeko (hau da, berrelikadura seinalearen efektua murrizteko), lehen urrats gisa, ezeztapen digitala aplikatu da. WIDL ezartzeko bideragarritasun-azterketarekin batera, neurketa kanpaina bat egin da Ottawan, Kanadan. Berrelikadura seinaleak izango zuen inpaktua kuantifikatzeko nahian, neurketen helburua ingurune errealetan izan daitezkeen seinale-isolamendua zehaztea da. Ondoren, ITCN WIDL sistemaren bi noranzkoko bilakaera gisa deskribatu da, SFN transmisoreen artean full-duplex transmisioa bermatzeko, IoT, larrialdi-ohartarazpena, autoen arteko konexioa eta beste datu-zerbitzu lokalizatu batzuk barne hartzen dituzten datu-zerbitzu aberastuak eskaintzeko. Kasu honetan, berrelikadura seinalearen inpaktua murrizteko, transtzeptorearen arkitektura sakontasunez definitu eta harrera-katea hobetu egin da. Zehazki,
78 2. Ondorioak eta etorkizuneko lanak ezeztapen etapa hiru multzotan banatu da: antena moldagarria, ezeztapen analogikoa eta ezeztapen digitala. 2.2 Etorkizuneko lanak Doktorego tesi hau garatu bitartean etorkizuneko komunikazio-sistementzat interes orokorrekoak izan daitezkeen etorkizuneko hainbat ikerketa-ildo identifikatu dira. Jarraian, lerro hauek tesi honetan aurkeztutako ekarpenen jarraipen gisa aurkezten dira. Lehenik eta behin, lehenengo ekarpenari dagokionez, hauek dira identifikatutako etorkizuneko lanak: • Energetikoki eraginkorra den NOMA: sareko erabiltzaile gehienek multimedia edukia kontsumitzeko bateriekin funtzionatzen duten gailuak erabiltzen dutela kontuan hartuta, NOMAn oinarritutako banaketa sistemen eraginkortasun energetikoa aztertu behar da. RRM eskemak energia gutxiago kontsumitzeko diseinatu daitezke, bai transmisorean bai hartzailean. • Konplexutasun baxuko soluzioak: zalantzarik gabe, SIC moduluaren kostu konputazionala NOMA sistemen eragozpen nagusia da. Beraz, edozein hartzailerentzat eskuragarri egon dadin, konplexutasun txikiko irtenbideak garatu behar dira. • Zelula anitzeko kudeaketa: NOMA teknikekin lotutako ikerketa gehienak zelula bakarreko agertokietan oinarritzen dira eta transmisoreen arteko lankidetza kontuan ez da hartzen. Horregatik, aldi berean sare ugari kontuan hartzen dituzten sareak planifikatzeko azterlanak egin behar dira. Horrela, errendimendu orokorra hobe dezaketen transmisio sinkronizatu anizkoitzeko RRM eskemak gara litezke. Hona hemen bigarren ekarpenari dagokionez identifikatutako etorkizuneko lanak: • Kontsumo energetikoa: URLLCren erabilera-kasu adierazgarrienetako bat sentsore industrialen sareak dira, non sarea osatzen duten gailuek iraupen luzeko bateriak izan behar dituzten. Beraz, NOMAn oinarritutako teknikek ikuspegi globalago batetik duten eragina frogatzeko, fidagarritasunaren eta latentziaren analisiaz gain, hartzailearen energia-kontsumoa ere neurtu behar da. • Sarearen sinkronizazioa: lan gehienek transmisoreen eta hartzaileen arteko sinkronizazio perfektua asumitzen dute, baina baldintza hori
Komunikazioak 4.0 Industrian Eneko Iradier, doktoretza aurreko ikertzailea Bilboko Ingeniaritza Eskolan (EHU) Jon Montalban, irakaslea Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (EHU) Azken mendeetan, industria-iraultzek markatu dute garapen teknologikoaren erritmoa. Une honetan, laugarren industria-iraultza (4.0 Industria), garatzen ari da. Bereziki, komunikaziosistemak dira prozesu honen gidariak. Baina, nola eraldatu beharko dira komunikazio-sistema tradizionalak? Nolakoa izango da etorkizuneko industria? Iraganera begira Egokitzeko eta eboluzionatzeko gaitasuna da gizakia bereizten duen ezaugarrietako bat. Hori dela eta, historian zehar hiru industria-iraultza bizi izan ditugu sektore espezifikoen garapenaren ondorioz. Zehazki, lehenengo industria-iraultza mekanizazioaren garapenak bultzatu zuen; bigarrena, energia elektrikoaren ekoizpen masiboak eta industria kimiko eta automobilistikoen garapenak eta hirugarrena, mikroelektronika eta informazioaren teknologiak ekoizpen-kateetan sartzeak. Gaur egun, aurrerapen informatiko ugariek, tresna digital berrien garapenak eta, batez ere, makinen eta prozesuen automatizazioak laugarren industria-iraultzaren hasieran jartzen gaitu, hots, 4.0 Industria izenez ezagunagoa den iraultzaren hasieran. Laugarren industria iraultza honen helburua lantegi adimendunen edo 'smart-industry' delakoen garapena da, modu autonomo eta adimentsuan planifikatu, aurreikusi, kontrolatu eta ekoizteko gaitasuna izango lukeena, eta hortaz, funtzionamendu eta ekoizpen-kateari balio handiagoa emango liokeena.
1. Industria-iraultzen denbora-lerroa Zer da 4.0 Industria? Komunikazioak 4.0 Industriaren funtsezko ezaugarria izango dira. Izan ere, fabrika adimendunak ahalbidetzeko, industria osatzen duten makina bakoitzari elkarren artean komunikatzeko eta elkarrekin konektatuta egoteko gaitasuna eman beharko zaio. Hala ere, horrelako komunikazioak ezartzea zailtzen duten zenbait oztopo daude. Lehenik eta behin, komunikazio kableatuetatik haririk gabeko komunikazioetarako trantsizioak oraindik ez ditu beharrezko bermeak eskaintzen. Tradizionalki, industria-komunikazioak sistema kableatuetan oinarritu izan dira; alabaina, horrelako komunikazioak ez dira egokiak sareen tamaina handitzeko edo ekipoei mugikortasuna emateko. Horregatik, haririk gabeko teknologiak dira hautagai egokienak, nahiz eta oraindik sistema kableatuen sendotasuna ezin duten bermatu. 3.2. 2. ekarpenarekin erlazionatutako artikuluak 199
2 Bestalde, aplikazio-ingurunea beste erronka bat da, berez. Aplikazio-lekuak (lantegiak, ekoizpenplantak, e.a.) ingurune itxiak izan ohi dira, ekipoen kontzentrazio handiarekin eta islapenak sortzen dituzten ekipo metaliko askorekin. Faktoreen konbinazio horren ondorioz, jasotako seinalea oihartzun ugariz osatuta dago eta hedapen-kanal bortitz batez eraginda. Zalantzarik gabe, harrera baldintza horiek komunikazioak zailtzen dituzte, eta erronka bat planteatzen dute: ingurune horietarako egokiak diren sistema ultra-sendoak diseinatzea. Azkenik, haririk gabeko komunikazioetan erabiltzen diren frekuentzia-bandak beste erronka nagusietako bat dira. Haririk gabeko sistema gehienek, ISM (Industrial, Scientific and Medical) banda libreak erabiltzen dituzte. Banda horiek konkurrentzia handia dute, eta, beraz, sareak kongestionatu egin daitezke, paketeen arteko talkara iritsiz edo ekipo jakin batzuetarako sarbidea galaraziz. Gaur egungo eskaintza teknologikoa Lehenengo eta behin, momentuz industria-komunikazioak unibertsalki definitzen dituen estandar edo teknologiarik ez dagoela aipatu beharra dago. Horregatik, amaierako aplikazioaren edo ingurunearen arabera, hainbat aukera teknologiko daude. WiFi-a oso onartuta dagoen irtenbidea da. Zalantzarik gabe, teknologia hori bultzatzeko argudio nagusia gaur egungo hedapena da; izan ere, egungo enpresa guztiek edo ia guztiek kudeatzen baitute beren WiFi sare propioa. Hori dela eta, ekipo automatizatuak sare horretan sartzeak kostu txikiagoa dakar sare berri esklusibo baten hedapenarekin alderatuta. Alabaina, teknologia honek ere baditu bere desabantailak, ez baitu komunikazioen fidagarritasuna bermatzen duen mekanismorik inplementatzen, ezta determinismorik ere. Horregatik, ikerketa asko bideratu dira bi puntu ahul horiek sendotzera, ingurunerako sarbidea modu ordenatuan koordinatzen duten eta komunikazioen sendotasuna hobetzeko mekanismoak ezartzen dituzten denboraeskemak garatuz, besteak beste, paketeen berbidalketa edo erredundantzia. Hautagaien rankingaren goiko postuetan Bluetooth-a aurki daiteke, bereziki, Bluetooth Low Energy (BLE) soluzioa. BLE ekipoen interkonexiora bideratutako teknologia da, non nodoak maisu-rola betetzen duten ekipoekin konektatzen diren. Irtenbide horren sendotasuna energiakontsumo baxuan datza, eta horrek eragiten du, hain zuzen, oso teknologia interesgarria izatea bateria duten ekipoen aplikazioetarako, hala nola, sentsore-sareetarako. WiFi-arekin alderatuta, ordea, BLE-k datu-tasa txikiagoa du (2 Mbps) eta horrek informazio gutxi transferitzea eskatzen duten aplikazioetara mugatzen du. Bukatzeko, banda zabaleko komunikazio-sistema mugikorrak ere proposatu dira zenbait behar asetzeko. Horien artean, aipatzekoa da komunikazio mugikorren laugarren belaunaldiaren erabilera, Long Term Evolution (LTE), esaterako, Internet of Things-era (IoT) bideratutako sare eta aplikazioei euskarria emateko erabili izan dena. Irtenbide horri Narrow Band IoT deritzo eta, BLE bezala, datu tasa txikien transmisioan oinarritzen da erabiltzaile kopuru handi bati zerbitzua emateko. Une honetan, ikerketa 5G aldera bideratzen ari da, komunikazio mugikorren bosgarren belaunaldiak industria-betekizunen antzeko modalitate bat baitu. Hala ere, oraindik garapenfasean dagoenez, ez dago arrakastaren bermea ematen duen lan esperimentalik. 200 3. Publikatutako edo onartutako artikuluak
3 Etorkizunari begira Gaur egun, irrati-komunikazioen mundua geldiezinezko abiaduran doa aurrera, batez ere, telefonia mugikorraren bultzadari esker. Izan ere, orain dela gutxi hedabideetara heldu den 5G teknologiaren hedapenaren hastapenean gauden honetan, ikerkuntzaren munduan 6G ezizenaz ezagutzen den hurrengo fasearen gaineko lanak gero eta nabariagoak dira. Etengabeko bilakaera honen erritmoa ezin da esparru guztietara hedatu eta 4.0 Industriaren aplikazioek, esaterako, beren ibilera propioa markatu behar dute. Horrenbestez, aurretik aipatu den bezala gaur egun 5Gren barruan jada onartuak eta lege diren hainbat teknologia oraindik probatzeke daude industria-komunikazioen alorrean. Aipatzekoak dira seinalearen atzerapena (edo prozesaketa denbora) murrizten duten teknikak. Hauen artean, nabarmentzekoa da Edge Computing esparru honetan inportantea izan daitekeen aldaketaren eredu gisa. Laburki, honen helburua sarearen lanak muturrera eramatean datza, hots, datuak sortu diren iturritik gertu; modu horretan, muturretik muturrera informazioa garraiatzeko beharrezkoa den denbora gutxituz. Bestetik, beste alor batzuetan oso ezaguna den Cloud Computing-ak ere garrantzia izan lezake industria-komunikazioetan, baina horretarako honi lotutako atzerapen denborak murriztu beharko ziratekeen. 2. 4.0 Industriaren etorkizuneko ardatzak Arestian aipatutako, eta komunikazio mugikorretatik oinordetzan hartutako irtenbideez gain, haririk gabeko industria-komunikazioetarako aipagarriak izan daitezkeen teknologia handizaleagoak ere badira. Azken urtean, Nature aldizkariaren arabera, Adimen Artifiziala (AA) laugarren postura igo da gehien bilatutako ikerkuntza terminoen artean. Ez da harritzekoa, beraz, laugarren industria iraultza honetan ere hainbat alorretan eragina aurreikustea: energia sorkuntza eta banaketa sistemetan, IoT eta sentsore sistemetan, kontrolaren monitorizazioan e.a. Zerrenda horretan haririk gabeko irrati-komunikazioak ere koka daitezke. AA oso erabilgarria izan daiteke lantegi berrien komunikazio sareen plangintzarako. Orain arte, plangintza tradizionalean transmisoreak estatikotzat jotzen ziren, hartzaileak baitziren mugikortasuna zuten gailu bakarrak. Alabaina, lantegi-adimendu batean konektatuta egon daitezkeen gailu kopurua eta tipologia handitzen doa etengabe, igorleak barne eta horrenbestez, etorkizuneko lantegi baten estaldurarako planifikazio estatikoak muga nabariak ditu. Bestalde, AAk ere ekarpena egin dezake eraso baten aurrean haririk gabeko komunikazioek daukaten babes eskasaren aurrean. Adibidez, AA teknikak erabiliz sareko trafikoa azter daiteke, eta, aurretiaz ondo entrenatutako ereduen bidez, gure sarean gerta daitezkeen eraso maleziatsuak identifika daitezke trafikoan aldaera susmagarriak aztertuz. 3.2. 2. ekarpenarekin erlazionatutako artikuluak 201
249 B. Eranskina Curriculum Eneko Iradierrek Telekomunikazio Ingeniaritzako Gradu eta Masterrak jaso zituen 2016an eta 2018an, hurrenez hurren, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 2015az geroztik, UPV/EHUko TSR Ikerketa Taldeko kidea da, eta gaur egun, doktorego ikaslea da. IK4-Ikerlaneko Komunikazio Sistemen taldean egon zen ikertzaile gisa 2017tik 2018ra. Doktoretza ikasketak egin bitartean, Communications Research Centre Canada (Ottawa) zentroan egin zuen estantzia. Zenbait haririk gabeko komunikazioen arloko nazioarteko aldizkari eta konferentzia entzutetsuen ikuskatzaile gisa aritu da. Gaur egungo ikerketa-interesen artean komunikazio-sistemen geruza fisikorako teknologia berrien diseinua eta garapena, 5Grako broadcast soluzioak eta Industria 4.0rako haririk gabeko soluzioak nabari dira. | science |
addi-b13bfeeab52f | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52865 | Haurren solasaldiaren zuzenketa irakasteko Moodle plataforma | Alcalde Zufiaurre, Lide | 2021-07-15 | IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan
Berezko Tituluko Proiektua
Laburpena1 Sarri askotan irakasle izango diren ikasleei haurrek nola hitz egiten duten jakitea zaila egiten zaie. Horrez gain, haur bati hizkuntza irakastea edota hizkuntza zuzentzeko teknikak nola erabili behar diren jakitea ez da erraza izaten, modu horretako elkarrizketa gutxi entzun duenarentzat. Horrez gain, egun, ikastaro gutxi daude hizkuntzako datu errealak nola erabil daitezkeen ikasteko Haur Hezkuntzan eta euskaraz. Honela bada, Feedback zuzentzailea delako tresna erabiltzen da haurren solasaldian esku-hartzeko. Gai nagusienetako bat da haurren hizkuntza-jabekuntzaren prozesuari dagokionez. Haurren solasaldian sor daitezkeen gramatika nahiz morfologia zailtasun edo akatsak zuzentzeko erabili ohi den baliabideetako bat da, atzeraelikadura zuzentzailea. Irakasleek feedback zuzentzailea hizkuntzaren erabilera zuzena sustatzeko erabili ohi dute, zeregin bati buruzko informazioa jaso eta modu eraginkorrago batean nola burutu ahalbidetzen du tresna honek. Askotan argibide inplizituez edo esplizituez baliatzen dira ikasleen adierazpen okerrak zuzentzeko. Argibide ohikoenak birmoldaketak, berrespen egiaztapenak, argitzeko eskaerak, errepikapenak, etab. izaten dira. Halere, hezkuntza arlotik at, tresna honen erabilera guraso eta seme-alaben arteko elkarrekintzetan ere aurkitzen da. Proiektu honen helburua da sortzea helduentzat prestaturiko Moodle ikastaro bat hizkuntza datu errealen gaineko feedback zuzentzailea lantzeko. Horrela, helduek jakingo dute haurren solasaldian esku-hartzea nola egin behar duten. Ikastaroan, ikasleek feedback zuzentzailearen nondik norakoak ikasi dituzte bai ariketen bidez, bai teoria landuz. Beraz, ikastaroaren helburua helduek haurren solasaldian sorturiko akatsak zein modutan zuzendu jakitea izan da. Hitz-giltzak: Feedback zuzentzailea, haurren hizkuntza-jabekuntza, solasaldia, argibide inplizitu eta esplizituak, IKTak.
1 Eskerrak eman nahi nizkieke, batetik, CHILDES corpus osatzeko lana hartu duten ikertaldeei. Nire lanaren euskarri diren haurren grabaketa nahiz transkripzioak eskura izatea posible egin baitute.
Eskerrak, bestetik, graduondoan zehar irakasle izan ditudanei eta, batez ere, Mikeli. Euren jakintza nirekin partekatzeagatik eta euren gidaritza eta laguntzarik gabe lan hau eta hilabete honetan ikasitakoa ez litzatekeelako posible izango.
Irudien aurkibidea
1. irudia. Orokorra atala eta ezkerreko zutabea ikusgai 2. irudia. Sintesi bidean atala 3. irudia. 1. gaia. Corpusa: zer da? 4. irudia. 2. gaia. Haur eta helduak solasean 5. irudia. 3. gaia. Feedbacka: inplizitua ala esplizitua 6. irudia. 4. gaia. Norbere corpusekin lanean 7. irudia. H5P tresna 8. irudia. Azken produktua 9. irudia. Ikasleek hausnarketak igotzeko aukera 10. irudia. Foroan iruzkina egitea 11. irudia. Gaiaren lanketarako aditu ezberdinen PDFak 12. irudia. CHILDES, ezkerretara bideoa eskuragarri eta eskubitara transkripzioa 13. irudia. Analhitzaren webgunea 14. irudia. Lanketa eta Egizu! atalak
Jakin badakigu gaur egun teknologiak gure bizitzetan duen garrantzia erabatekoa dela, bai behintzat orain hamar urteko egoerarekin alderatzen badugu. Teknologia gure egunerokotasunean esparru guztietan erabiltzen badugu ere, azken urteotan bada aldaketa nabarmen bat jasan duen arloa: hezkuntza. Izan ere, duela hainbat urte pentsaezina izanik ere, orain nekez irudika genezake ezer irakatsi edo ikastea teknologiarik erabili gabe. Irakasgai guztietan IKTek (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) euren tokia dutela argi dago, bai eta hizkuntzaren beraren irakaskuntzan ere; zehatzago esanda, haurren hizkuntza-jabekuntzan. Sarri askotan irakasle izango diren ikasleei haurrek nola hitz egiten duten jakitea zaila egiten zaie. Horrez gain, haur bati hizkuntza irakastea edota hizkuntza zuzentzeko teknikak nola erabili behar diren jakitea ez da erraza izaten, modu horretako elkarrizketa gutxi entzun duenarentzat. Horrez gain, egun, ikastaro gutxi daude hizkuntzako datu errealak nola erabil daitezkeen ikasteko Haur Hezkuntzan eta euskaraz. Ikastaro honetan haurren hizkuntza-prozesuan corpusekin lan egiteak duen garrantziaz jabetuko gara eta, bestalde, feedback zuzentzaile ezberdinak ezagutu eta nola aplikatu ikasiko dugu. Corrective feedback edo, euskaraz, feedback zuzentzailea deritzana gai nagusienetako bat da haurren hizkuntza-jabekuntzaren prozesuari dagokionez. Haurren solasaldian sor daitezkeen gramatika nahiz morfologia zailtasun edo akatsak zuzentzeko erabili ohi den baliabide bat da eta bere baitan hainbat mota ezberdin aurki daitezke. Helduak erabiliko duen teknikak baldintzatuko du eman nahi duen argibidearen inplikazio maila (García Mayo & Milla, 2013). Mekanismo hau hezkuntzan erabili ohi bada ere, ez da feedback zuzentzailea aurki dezakegun arlo bakarra. Izan ere, tresna honek eragina du haurren testuinguru ezberdinetan: familiartean, beste umeren batekin hitz egitean, besteak beste (Saxton et al., 2005). Feedback zuzentzailearen eraginkortasunari dagokionez, gai hau jorratu
duten ikertzaileek diote oro har emaitza onak ikusten direla haurren hizkuntzajabekuntzaren garapenean. Proiektu honen helburua da haur euskaldunek euskaraz egiten dutenean jasotzen dituzten erantzun (feedback) ezberdinak zein diren aztertzea eta solasaldian sorturiko akatsei helduak eman beharreko erantzun egokia zein den identifikatzea. Helburua lortzeko, Moodle bidezko ikastaro bat prestatu da helduentzat. Horretarako, esan bezala, helduentzako Moodle ikastaro bat sortu dut. Bertan hainbat erreferentzia bibliografikorekin lan egingo dute, jarduera ezberdinak burutuz. Haurren solasaldiaren ikerketa posible egiteko, CHILDESeko Luque eta Soto corpus data-baseez baliatu naiz. Hemen aurkeztutako helburuak lortzeko, honako ataletan banatu dut ikastaroa: Lan honen banaketa honakoa izan da: Lehenik, proiektuaren helburuak eta metodologia azaldu ditut. Metodologia diodanean, Moodle ikastaroa sortzean oinarri hartu dudan antolaketari buruz ari naiz. Jarraian, gaur egungo errealitatea aurkeztu dut. Izan ere, IKTen beharra azpimarratzekoa dela iruditzen zait. Bigarrenik, proiektuaren marko teorikoa aurkezteari ekin diot. Batetik, feedback zuzentzailea azterbide izan duten hainbat aurrekariren lana aipatuko dut. Bakoitzak zehazki zer aztertu duen eta lortutako emaitzen zertzelada txiki bat aurkeztuko dut. Bestetik, feedback zuzentzailea aurkeztuko dut. Hau zer den eta zertan oinarritzen den aipatzeaz gainera, terminologia eta aurki daitezkeen mota ezberdinen sailkapena egingo dut. Honekin batera, mota ezberdinen alderaketa bat aurkeztuko dut, bakoitzaren maiztasun eta eraginkortasuna oinarri hartuz. Honen ostean, Moodle ikastaroaren garapenari helduko diot. Ikastaroaren egitura aipatzeaz gainera, euskarri izan ditudan baliabideak zein izan diren aurkeztuko ditut eta atal bakoitza deskribatuko dut. Bestalde, ikastaroaren metodologia zein den azalduko dut. Azkenik, lan honekin atera ditudan ondorioak aurkeztu ditut. Esku artean dugun ikastaroari begira, e-learning bidezkoa sortzea izan da gure hautua. Izan ere, helduentzako prestatutako ikastaro bat izanik, helduen errealitatea da kontuan hartu beharrekoa. Lana, familia, etab. dela medio, gure ustea izan da eraman errazagoa dela guztia online egiten den ikastaro bat prestatzea, erdi-presentzialtasunari garrantzia ematea baino.
Proiektuaren helburua eta metodologia
Lan honen helburua irakasleentzako ikastaro bat diseinatzea da, adin jakineko umeen outputa ezagutzeko eta irakasleak maila horretako umeei feedbacka nola eman jakiteko, elkarrizketa errealean oinarrituta. Horretarako, CHILDESeko euskarazko corpusean oinarrituko naiz eta Moodle ikastaro bat diseinatuko dut, irakasleei erakusteko nola erabili corpusak umeen solasaldian elkarrizketa/interakzioak irakasteko. Ikastaroa e-learning bidezkoa izango da; hau da, online bidez jasotzen den irakaskuntza eta ikaskuntza izango da. Beraz, elearninga ikaskuntza-prozesuetan malgutasuna eta pertsonalizazioa ekarri nahi duen prestakuntza-modalitate gisa ulertu behar da. Ikastaroa lau gaietan banatzen da: Corpusa: zer da?, Haur eta helduak solasean, Feedbacka: inplizitua ala esplizitua? eta Norbere corpusekin lanean. Bestalde, azken atal bat ere gehitu dut: Azken produktua. Gaiei dagokienez, denetan metodologia bera jarraitu dut: haurren solasaldiaren zuzenketaz hitz egiten duen teoria eta honekin loturiko jarduera ezberdinak. Honetaz gain, azken produktu bat egiteko eskatu diet ikasleei, bertan foro bat eskura utziz dituzten zalantzak argitu ahal izateko. Azkenik, ikastaroaren hasieran eta amaieran autoebaluazio galdetegi bi jarri dizkiet, hasierako ezjakintasunetik amaierako jakintzara bitarteko eboluzioa ikus dezaten. Gaiei loturik, badu zentzurik gai bat eta bestea horrela antolatu izanaz. Izan ere, ordena jakin horrek armonia bat lortzen du. Lehenik, ikastaroan landu nahi dugunaren sarrera bat egiten dugu. Bigarren eta hirugarren gaiarekin, ikastaroaren muinari heltzen eta honekin praktikatzen jarduten gara. Azkenik, nork bere esparru pertsonalera ekartzen du ikastaroa, bakoitzak inguruan eskura dituen corpusekin "jolastuz".
Gaur egun, geroz eta gehiago, teknologiak gure egunerokotasunean duen tokia azpimarratzekoa dela esango nuke. Bai behintzat orain dela hamar urteko egoerarekin erkatuz gero. Teknologiaren barruan IKTek (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) berebiziko garrantzia hartu dutela ezin daiteke alde batera utzi. Egunero egiten ditugun ekintza gehienetan erabiltzen ditugu. Izan ere, mugikorrik edota ordenagailurik gabe bizitzea gaur egun ia ezinezkotzat hartzen dugu. Familia eta lagunekin komunikatzeko behar dugu lehena eta (ia) lan guztietarako bigarrena.
Jakin badakigu teknologiaren erabilerak anitzak direla. Lanerako erabil ditzakegu, aisialdirako, erosketak egiteko, etab. Bada, halere, azken urteotan aldaketa sakon bat jasan duen alderdi bat; hezkuntza. Izan ere, duela hamar urte nekez pentsa genezake hezkuntza teknologiaren menpe egongo litzatekeela; baina halakoa dugu gaur egungo errealitatea. Ikasleek ikasi behar duten edukia jada ez dago paperean soilik. Teknologiari esker, askoz ere gehiago zabaldu da informazioa eskuratzeko aukera eta honen bidez ikasteko aukera. Honek ikaslearengan ikasi beharrekoaren gaineko autonomia gehiago izatea dakar. Ikaslea informazio iturri huts izatetik informazioa bideratzeko tresna izatera igaro da hainbat esparrutan (Osinalde, 2018). Ebaluazioari dagokionez, IKTek erraztu dute ikasleen ebaluazioa egitea. Irakaslearentzat errazagoa da ikaslearen ebaluazioa egunean eramatea, bai eta momentuan egiten ari denari buruz beharrezko azalpenak ematea ere. Aldi berean, ikasleak uneoro bere ebaluazioaren berri izanik, errazagoa da ahulguneak identifikatu eta azkarrago gainditzea. Halere, aipatu behar da batzuetan lana bukatu ostean ematen diegula ikasleei feedbacka, betiko ohiturak oinarri hartuz. Esan nahi da baliabide berriek ez gaituztela derrigorrez metodologia berriak sortzera eraman.
E-learning deituak ikasleentzat erosoagoak diren egoerak sortzea posible egiten du eta ikaste prozesuetan kontrol handiagoa izatera igarotzen da ikaslea (Cabrero eta Castaño, 2005). Baliabideak eskuragarriago dituenez, esan genezake ikasleari autonomia ematen diola eta, aldi berean, hezkuntza-prozesuan erantzukizun handiagoa izan dezan eskatzen dio.
E-learning moduko ikastaroetan ikasle eta irakaslearen arteko muga zurruna malguago bihurtzen da. Izan ere, irakaslea jada ez da informazioa helarazi dezakeen bakarra eta ikaslearen ikasketa prozesuan gidari izatera aldatzen da bere rola. Ikasleari dagokionez, partaide pasibo izatetik aktibo izatera igarotzen da. Gai da informazioa bere kabuz bilatzeko eta bidean aurrera egiteko.
Ikastaro prozesu hauetan guztia online egiten da, hezkuntza tradizionaletik apur bat urrunduz. Ez dago klase presentzialik, bai ordea klase presentzial horren faltan online bidezko tutoretzak.
Blended learning ikastaroetan (b-learning bezala ere deitua) ikasle eta irakaslearen arteko muga ere lausotzen da. Halere, hemen aurrez aurreko hezkuntza sisteman baliabide teknologikoak uztartuz egiten dira klaseak. Honek esan nahi duena da kasu honetan ikastaroa erdi-presentziala izango dela.
Ikastaro honi dagokionez, e-learning bidezkoa sortzea izan da gure hautua. Izan ere, helduentzako prestatutako ikastaro bat izanik, helduen errealitatea da kontuan hartu beharrekoa.
1.1. Aurrekariak Gaur egun arte, asko izan dira feedback zuzentzailearen gaia ikertu dutenak. Ondorengo lerroetan oinarri hartu ditudan lanen inguruan jardungo naiz, bakoitzaren ikerketaren nondik norakoak eta lortutako emaitzak deskribatuz. Batetik, García Mayoren eta Millaren (2013) lana dugu. Feedback zuzentzailea oinarri hartuta, bi testuinguru ezberdin hartu zituzten oinarritzat: batean ingelesa bera zen irakaskuntza-gaia (English as a foreign language (EFL)); bestean, berriz, hizkuntza bestelako gai bat irakasteko tresna zen, ez irakaskuntza-gaia (Content and language integrated learning (CLIL)). Bietan berehalako erreakzioak ikertu nahi izan zituzten, ahozko interakzioan oinarrituta. Lehenengo kasuan ikusi zuten irakasleak klaseko erritmoa eteten zuela eta bakarrik haurrak egindako akatsaren zuzenketan zentratzen zela (esplizituki). Bigarrenari dagokionez, bestelako jarrera ikusi zuten irakaslearengan; klasearen erritmoari eusten saiatzen zen, akatsaren zuzenketa modu inplizituago batean emanez. Lortutako emaitzak kontuan hartuz, feedback zuzentzailea EFL moduko inguruneetan eraginkorragoa dela ondorioztatu zuten. Bestetik, Saxtonen (2000) lana dugu. Lan honetan ere haurren solasaldian emandako berehalako erreakzioak dira oinarri. Bi testuinguru bereizi zituen: feedback negatiboa (negative feedback) eta ebidentzia negatiboa (negative evidence). Lehenengo testuinguruan irakasleak haurrari inplizituki adierazten dio sortu duen formaren batean hutsune edo akatsen bat egin duela. Ebidentzia negatiboan, aldiz, irakasleak zuzenean kontrajartzen du haurraren akatsa eta irakasleak emandako forma zuzena, esplizituki. Bi testuinguruetan, haurrak nekez zuzentzen zuela bere akatsa helduaren eskuhartzerik gabe. Hattie eta Timperleyren (2007) lanean egindako ikerketatik ateratako ondorio nagusiena honakoa da: feedback zuzentzailea eraginkorragoa da haurraren solasean
jada barneratuak dituzten formen akatsak sortzen direnean, ulermen faltagatik eginiko akatsak ekoiztean baino. Demetras et al.en (1986) lana ere badugu. Haien helburua izan zen aztertzea ea hainbat gurasok euren seme-alabek formulaturiko adierazpen oker edo egokien aurrean zer nolako erantzuna ematen zieten. Feedback zuzentzaile inplizitua edo esplizitua erabili zen ikusi nahi izan zuten. Lehenengo mota bigarrenari gailentzen zaiola ikusi zuten; feedback zuzentzaile inplizitua esplizitua baino informazio iturri askoz indartsuagoa dela ondorioztatu zuten. Azkenik, Galdosen (2019) ikerlana dugu. Berak Arbizuko eskolako 3-5 urte bitarteko haurrekin ikerketa-lan bat egin zuen; zehazki, euskarazko marka morfologiko esanguratsua den ergatiboa aztertu zuen. Feedback inplizitua eta esplizituaren bidez, haurren solasean sorturiko ergatiboaren akats eta hutsuneak zein modutan zuzentzen ziren ikusi zuen. Galdosen emaitzek erakusten dute feedback inplizitua esplizitua baino eraginkorragoa dela eta, bestalde, dio adin tarte txikia izanik, adinak ez duela zertan zuzenketarako ahalmena baldintzatzen.
1.2. Feedback zuzentzailea Feedback zuzentzailea haurrak hitz egitean sortu duen akats bati buruz eragile (guraso, irakasle, liburu, norbera, gertakizun bat, etab.) batek akatsa zuzentze aldera emandako informazio zuzena da. Irakasle edo guraso batek informazio baliagarria eskaini diezaioke haurrari, liburu batek zalantzaren baten inguruko argibideak eman diezazkioke. Beraz, feedback zuzentzailea jokabide edo interpretazio baten ondorioa izango da. Honen bidez, haurra gai izan behar da informazioa memorian eraiki, gehitu edota berregituratzeko. Feedback zuzentzailearen bidez emaitza onak lortu daitezen, ikaskuntza testuinguru batean aplikatu behar da. Haurrari eskainitako materiala ezezaguna bada, feedback zuzentzailea erabiltzeak ez du haurraren jarreran ia eragingo, ez baitago jada ezagutzen duenaren eta ezagutarazi nahi den informazioaren artekoa elkar lotzerik (Hattie & Timperley, 2007). Tresna honen barnean bi mota aurki daitezke: a) feedback zuzentzaile esplizitua eta b) feedback inplizitua (ikus 1.3. atala). Feedback zuzentzailearen aurrean helduak hautatzen duen norabideak haurraren ondorengo esku-hartzea edo jokabidea baldintzatzen du (García Mayo & Milla, 2013). Mekanismo honen ikerketek diote oro har emaitza onak ikusten direla haurraren hizkuntza-jabekuntza prozesuan.
1.3. Terminologia eta motak Helduarengandik haur batek jaso dezakeen feedback zuzentzailea inplizitua edo esplizitua izango dela jakin dugu. Zuzenketa esplizituki eginez gero, solasaldiaren erritmoa eten egingo da eta helduak azalpen metalinguistikoak esplizituki emango ditu (ikus 1. adibidea). Kasu honetan haurraren akatsa helduaren zuzenketaz ordezkatua izango da, modu zuzen batean. Aldiz, zuzenketa inplizituki egiten bada, helduak ez du solasaldia etengo eta estrategia ezberdinak erabiliz haurrari akatsaren berri ematen saiatuko da (ikus 2. adibidea). Kasu honetan, ekintza zeharka gertatzen denez, ez da erritmoa eteten ez eta arreta galtzen; beraz, eraginkorragoa izango da. Feedback esplizitua2, solasaldiaren erritmoa moztuz:3 1. CHI: toma [% eus tori] +.. MOT: oi (.) tori +/. CHI: +, pe(r)lita . CHI: o(r)ain bestea +/. MOT: +, san tori.
1.4. Feedback zuzentzaile eraginkorrenaren bila
Feedback zuzentzailea irakasleek ikasleen arazo gramatikal nahiz lexikoen erabilera zuzena sustatzeko baliatzen duten mekanismoetako bat dela ikasi dugu, eta jarraibide esplizituak edo inplizituak maiz lantzen dira ikasleen adierazpenak zuzentzeko. Halere, tresna hori guraso-haur arteko elkarreraginetan ere aurki daiteke (García Mayo & Milla, 2013).
Aurretik esan bezala, azalpenak esplizituki ematen direnean, akats zuzenketa irekia gertatzen da; solasaldiaren erritmoa guztiz etengo da zuzenketaren azalpena emate aldera. Aldiz, azalpenak inplizituki emateak ez dakar solasaldia etetea. Zeharkako metodo ezberdinak erabiliko dira haurraren akatsa edo hutsunea zuzentzeko (mandatuak, argibide-eskaerak, errepikapenak, intonazio aldaketa, keinuak, etab.).
Demetras et al.en (1986) ikerketan aipatu bezala, feedback inplizitua esplizitua baino maizago eta modu bereizian gertatzen da. Badirudi feedback zuzentzaile inplizitua askoz ere informazio-iturri ahaltsuagoa dela haurraren hizkuntza jabekuntza prozesuan aurrerapenak ikusi ahal izateko, feedback zuzentzaile esplizitua baino. Ohikoagoa izaten da solasaldia ez etetea eta azalpena inplizituki ematea, haurraren parte-hartze aktiboa sustatzeko eta haurrak arreta gal ez dezan.
Halere, Demetras et al.en (1986) lanari kontrajarriz, feedback esplizituak ikasleen kontzientzia areagotzen duela defendatzen du Fakherrek (2014), hizkuntzaren arteko garapenaren auziari zuzenean heltzen baitio. Bestalde, teknika inplizitua erabiltzean beti dago arriskua formaren bat zuzendutzat ez hartzeko, akatsaren zuzenketa zeharka egiten baita.
Aipatu behar da testuinguruak ere feedback zuzentzaile inplizitu edo esplizituaren erabilera eta eraginkortasuna baldintzatzen dituela. Hizkuntzaren barneko
edukia irakatsi nahi den testuinguruetan ohikoagoa da helduaren erantzunak inplizituki ematea. Aldiz, hizkuntza bera denean ikasgaia, feedback zuzentzailea inplizituki baino esplizituki aplikatzea eraginkorragoa da (Garcia Mayo & Milla, 2013).
Gure ikastaroaren erabiltzaile profila helduak izango dira. Zehaztasunik egitekotan, ez dago goiko mugarik eta erretiroa hartu ostean dagoen orok ere egiteko modukoa dela esango genuke.
Ikastaroaren nondik norakoei begira, Moodle plataforman osatuko denez, bertarako sarbidea izango dute ikasle guztiek, matrikulatzean eskainiko zaiena.
Ondorengo azpiatalean jasoko dut ikastaroaren egituraren azalpena eta ikasleak ikusgai izango duena ikastarora sartzen denean.
Has gaitezen egitura aurkezten. Ezkerretara begira jarriz gero, nabigazio barra bat dugu, atalez atal mugitzeko aukera ematen duena (nahi izanda ezkutatu daiteke) eta erdigunean ikastaroa bera ikusiko dugu.
Orokorra izeneko atala edozein unetan eskura izango duten atala dugu. Hainbat baliabidez hornitua da. Hiru atal nagusitan bereizten da: Komunikazio tresnak, Ikastaroaren gida eta Hasierako ebaluazioa.
Komunikazio tresnen barruan, alde batetik, unean uneko zalantzak, iruzkinak, kexak edo nahi bezalako komunikazioak irakasleari nahiz gainontzeko ikaskideei helarazteko foroa (Ikasleen foroa) dugu, inoiz isten ez dena. Bestetik, BBC (Blackboard Collaborate) gunea (Tutoretzen txokoa) dugu. Bertan tutoretzak egingo dira ostiralero, astean zehar ikasitakoa online bidezko klase batean egiaztatzeko eta elkarrekin komentatzeko. Ikastaroaren gidaren atalari dagokionez, izenak aipatu bezala, ikastaroaren nondik norakoak azaltzen dituen Ikasleentzako gida dago eskuragarri. Bertan ikasleek ikastarora sarrera txiki bat izango dute, bai eta landuko diren atal guztien aurkezpen bat. Jarraian hirugarren atala dugu; Hasierako ebaluazioa. Hemen ikasleek euren burua ebaluatuko dute eskura jarri zaien Hasierako autoebaluazio galdetegiarekin. Galdetegian ikastaroari loturiko hainbat galdera aurkituko dituzte, eta hasieran euren jakintza noraino heltzen den ebaluatuko dute. Ikastaroaren amaieran beste autoebaluazio galdetegi bat izango dute, ikastaroaren hasierako eta amaierako egoera alderatzeko.
1. irudia. Orokorra atala eta ezkerreko zutabea ikusgai
Sintesi bidean izeneko atala ikastaroaren amaieran aurki dezakegu. Hemen ikastaroan ikusitako guztiaren sintesi bat aurkituko dute ikasleek. Batetik, Laburpena dute eskuragarri; ikastaroaren laburpena, hain zuzen ere. Bestetik, Amaierako autoebaluazio galdetegia. Galdetegi honekin lortu nahi dena da ikasleek ikastaroa hastean bete zuten galdetegian lortutako emaitzak honakoekin erkatzea, nolabait hasierako ezjakintasunetik amaierako jakintzara emandako jauziaz ohar daitezen.
2. irudia. Sintesi bidean atala 1.1.3. Gaiak eta Azken Produktua Bost gaitan banatzen da Haurren solasaldiaren zuzenketa aztergai ikastaroa. Ikasleek lau gai izango dituzte eskura eta bosgarren atal bat, ikastaroan zehar ikasitako guztia bilduko duen azken produktu bat aurkezteko erabiliko dutena.
Lehenengo gaiak, Corpusa: zer da? izendatua, izenak esan bezala corpusaren esanahia eta erabilera zein den erakutsiko digu. Corpus ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute ikasleek, bata bestearekin alderatu eta hausnartzekoa. Gai honekin lortu nahi dena zera da: ikasleak haurren solasaldia aztertzeko corpusaren beharraz ohartzea eta honetarako corpus-mota egokiena zein den ondorioztatzea. 3. irudia. 1. gaia. Corpusa: zer da?
Bigarren gaia Haur eta helduak solasean dugu. Honakoan, jada, corpus ezberdinen barruan aurki dezakegun informazioarekin hasiko gara lanean. Batetik, ikasle bakoitzak bere egoeraz hausnartuko du; norberak haur bati akats edo hutsune bat nola zuzentzen dion (zuzentzen badio) kontatu beharko du. Bestetik, haur euskaldunengan lehen morfologia markak eta hitzak nola sortzen diren azaltzen duen
artikulu baten5 laburpena egingo dute eta, azkenik, Hizkuntzalaritzan doktorea den Ibon Manterolaren tesia (2010) oinarri hartuz, haurren ipuin kontaketen analisiari erreparatuko diote. Gai honetan sakontzearen helburua ikasleek haurren benetako solasaldia analizatu eta ematen diren zuzenketa ezberdinak identifikatzen jakitea da. 4. irudia. 2. gaia. Haur eta helduak solasean
Hirugarrenik, Feedbacka: inplizitua ala esplizitua gaian murgilduko gara. Izenak adierazten duen bezala, feedback zuzentzailearen mundua ezagutuko dute ikasleek. Tresna honen barnean zein mota dauden ikasiko dute. Luque (Luque, 2014) eta Soto (Valle & Alonso, 2015) corpusetatik hartutako haurren solasaren hainbat adibide ikusiko dituzte. Honen bidez, adibideetan helduak zein feedback mota erabiltzen duen haurraren akatsa zuzentze aldera eta zein zuzenketa mota ageri den identifikatuko dute ikasleek. Bestatik, feedback zuzentzaile inplizitua eta esplizituaren alderaketa egiten ikasiko dute, bi artikulu6 oinarri hartuz. Helburua batak zein besteak dituen ezaugarriak zein diren identifikatzea izango da, haur eta helduaren arteko solasaldi errealei erreparatuta.
5. irudia. 3. gaia. Feedbacka: inplizitua ala esplizitua
Azken produktuari dagokionez, ikastaroan zehar gai guztietan landutakoa modu bateratuan aurkezteko unea helduko zaie. Kasu honetan, bakoitzak bere solasaldia aztertuko du. Transkribatu eta, feedback zuzentzailearen motak ikasita, solasaldiaren inguruan dauden pertsonek nolako erantzuna ematen dien (edo ematen ez dien) identifikatu beharko dute. Gainera, gai honetan sakondu ondoren, ikasitakoa aplikatu eta esan beharko dute ea jasotako erantzuna egokia den ala ez. Azken atal honen helburua ikasleek ikastaro guztian landutakoa praktikan jarri eta haur bati hizkuntza bat irakasteko metodo egokiena zein den identifikatzen jakitea da. 8. irudia. Azken produktua 1.2. Baliabideak Proposamen hau osatzeko, ikaskuntza kudeatzeko plataforma batez baliatzea zen helburua. Hau honela, egungo hezkuntza sisteman oso ezaguna den Moodle7 plataforma izan da baliabide nagusi (UEUko Moodle instalazioan), batez ere, ordenagailu, tablet edota mugikorra duen edonorentzako eskuragarri dagoelako eta kode-irekiko tresna dugulako.
Moodle hezitzaileei, administratzaileei eta ikasleei ikaskuntza-giro pertsonalizatuak sortzeko sistema integratu bakarra, sendoa eta segurua emateko diseinatutako ikaskuntza-plataforma bat da. Honi gehituz, hezkuntza-prozesu askotan erabilia denez, ikastaroa tresna honen bidez sortzeko bitarteko ziurtzat jotzen dugu. Plataforma hau eta berauk eskaintzen dituen baliabide nahiz tresna ezberdinak izango dira nagusi ikastaroan, baina baita sareko beste gune batek eskainitako bideo eta audioak; CHILDES.8 CHILDES (Child Language Data Exchange System) lehen hizkuntzaeskuraketaren datuen erreferentzia zentro gisa erabiltzeko balio duen corpus bat da. Gaur egun, hainbat eduki ditu (transkripzioak, audioak eta bideoak) 26 hizkuntzatatik hartutako 130 corpusetan, guztiak internet bidez eskuragarriak. Plataforma hau ikastaroan zehar baliagarria izango da haur eta helduen elkarrekintza aztertu eta haurraren solasean nahiz helduaren erantzunean dauden ezaugarriak identifikatzeko. Bestalde, hizkuntzaren prozesamenduko tresna bat ere aipatu behar dugu; Analhitza.9 Tresna honek edozein testutan maiztasunik handienaz ageri diren hitzak zerrendatzen ditu. Hizkuntzaren teknologiak erabiliz, giza eta gizarte-zientzietako ikerlariek hizkuntza-analisi fidagarriak eta erraz manipulatzeko modukoak lor ditzaten diseinatu da Analhitza.
1.2.1. Erabilera Aipaturiko tresna digital hauek helburu ezberdinekin erabiliko dituzte ikasleek. Batetik, Moodlek eskainitako baliabide ezberdinak euren iritzia eta hausnarketak partekatzeko erabiliko dira.
9. irudia. Ikasleek hausnarketak igotzeko aukera
Giro informalago batean, foroetan elkarri iruzkinak egingo dizkiote, bai eta norbere zalantzak argitu.
10. irudia. Foroan iruzkina egitea
Aldi berean, euren kabuz jakintza areagotu dezaten, ikasleek hainbat adituren lanak izango dituzte eskura, esteka10 nahiz PDF moduan, horiek irakurri eta euren hausnarketa aberasteko.
10 Esaterako, Ahotsak.eus eta Ikasbil guneak.
11. irudia. Gaiaren lanketarako aditu ezberdinen PDFak
CHILDES plataformari dagokionez, aurretik aipatu bezala, haurren audio, bideo eta transkripzioak lantzeko erabiliko da. Gunean bertan aukera dago aldi berean haurraren bideo edo audioak entzun eta transkripzioa irakurtzeko.
12. irudia. CHILDES, ezkerretara bideoa eskuragarri eta eskubitara transkripzioa
Bestalde, Analhitza euren testuak analizatzeko erabiliko dute. Ordenagailuan duten testu bat plataformak eskaintzen duen tokira igo eta Analhitzak emandako emaitzak aztertu beharko dituzte, ondoren ikaskideekin partekatzeko.
13. irudia. Analhitzaren webgunea 1.3. Ikastaroaren metodologia Osatu dugun ikastaroaren xedea helduek haurren ahozko jardunean sor daitezkeen akatsak edota hutsuneak nola zuzendu jakitea da. Honen bidez, haurraren hizkuntza jabekuntzan lagundu eta sor daitekeen arazo bati aurre egiten ikasiko dute. Ikastaroaren nolakotasunari dagokionez, e-learninga da honetan uztartuko dena. E-learning edo online ikasteko prozesuak erabiltzeak ikasleentzako eramangarriagoak diren egoerak sortzea ahalbidetzen du. Honen bidez, ikaslea bere ikasketa-prozesuaren jabe da eta kontrol edo autonomia gehiago izaten lagundu dezake (Cabrero eta Castaño, 2005). Mota honetako ikastaroetan irakaslea eta ikaslearen arteko rola eta harremana aldatu egiten dira. Jada ez dago irakasle eta ikaslearen arteko muga zurrunik; lausoa da. Halaber, irakasleak informazio iturri bakar bat izateari uzten dio, ikaslearen eskura hainbat eta hainbat iturri ezberdin irekita utziz. Esan daiteke, hezkuntza tradizionalean dugun hierarkia hautsi egiten dela. Ikaslearen autonomia oinarri bihurtzen da ikasketa-prozesuan. Ibilbide guztian zehar jarri zaizkion trabak gainditzera behartuta dagoenez, nolabaiteko ahalegina eskatzen dio. Bestalde, ikaskide nahiz irakaslearen laguntza gehigarria ager daitezkeen oztopoak gainditzeko giltzarri izango da. Horrela, ikasle sortzaile, ekintzaile nahiz berritzaileak lortuko ditugu (Osinalde, 2018). Metodo hau, urruneko irakaskuntza bezala ulertua, nornahik nonahi ikas dezan dago prestatua. Honakoa, bakarkako ikasketan oinarritzen bada ere, badu elkarlanetik ere. Bakartasunean oinarritzearen arrazoia norberak nahi bezala antolatzean datza.
Antolaketari helduz, ikastaroa osatzen duten atal guztietan ikus daiteke egitura jakin bat, uneoro errepikatzen dena. Ikasleek, ikastarora sartzean, Lanketa eta Egizu! tokiak topatuko dituzte. Izenok adierazi bezala, gai bakoitzean lehenengo gaiari dagokion teoria lantzeko txokoa izango dute eta, jarraian, landutako teoria praktikan jartzeko aukera. Lanketaren atalean hainbat modutan landuko da teoria; bai gaiari dagozkion adituen lan ezberdinak edota irakasleak prestaturiko teoria irakurriz bai eta ezer landu aurretik ikasleei gaiaz dakitena azaltzeko eskatuz. Bestalde, Egizu! atalari begira, hainbat modu ezberdinetan jarriko da praktikan teorian ikasitakoa, berau egiaztatzeko: iritzia emanaz, aurkezpena prestatuz, zeregin bati erantzunez, galdetegia, etab. 14. irudia. Lanketa eta Egizu! atalak Lanketa eta Egizu! atalen artean hierarkia moduko bat topa dezakegun bezala, atazen artean ere. Esan nahi dena da, ikasleak gai bakoitzean ordena jakin bat jarraitu behar duela, jakintza behar bezala beregana dezan. Gai guztietan, teoria landu arte ezin izango du ikasleak praktikarekin jarri. Hala moduz, ataza bat amaitu arte, ezin izango du hurrengoarekin hasi. Izan ere, atazetan aurrera egin ahala, dedikazioa areagotzea eskatzen du. Ariketak baldintzatuta daude. Gehienek aurretik teoria landu izana eskatzen dute. Hierarkia edota ordena mantentzearekin lortzen duguna zera da: batetik, ikasleak teoria barneratu duela egiaztatzea eta, bestetik, atazen arteko armonia bermatzea. 1.4. Gaitasun digitalak Ikastaro honetan trebatzen diren ikasleek, e-learning bidezkoa izanik, hainbat gaitasun digital eskuratuko dituzte amaierarako. Alderdi teknologikoari emango zaio garrantzia. Izan ere, erabiliko diren metodologia eta baliabide ezberdinen bidez zenbait
konpetentzia digital bereganatuko dituzte ikasleek. Honako bost arlotan banatzen dira aipatzen ditugun gaitasunak: ● Informazioa ○ Informazioa miatzen eta iragazten ikasiko dute. ○ Aurkitutako informazioa baliotsua den ebaluaten jakingo dute. ● Komunikazioa ○ Teknologiaren bidez elkarri eragiten ikasiko dute txat, foro edo tutoretzen bidez. Bai eta irakasleari fitxategiak bidaltzen jakin, honela edukia partekatzen trebatuko direlarik. ○ Netiketa zaintzen ikasiko dute.11 ○ Kanal digitalen bitartez kolaboratzen trebatuko dira. ○ Nortasun digitala eraikitzen ikasiko dute. ● Eduki digitalak ○ Edukiak garatzen, integratzen eta berregiten ikasiko dute. ○ Programazioa landuko dute. ● Segurtasuna ○ Gailuen nahiz norbere datu pertsonalen babes egokia egiten ikasiko dute. ● Arazoen ebazpena ○ Ezbeharrik egonez gero, gaitasun digitalen hutsuneak identifikatzen eta arazo teknikoei nola aurre egin ikasiko dute. Beren kabuz konpontzea zaila den egoeretan, laguntza eskatzen ikasiko dute.
Ikasleek eskuratuko dituzten gaitasun digitalak neurtzeko, honako errubrika (ikus 1. taula) izango dugu oinarri (Osinalde, 2018). Errubrika honen bitartez ebaluazioa behar beste aldiz errepikatzeko aukera egongo da, batez ere, ikasleak euren eboluzio eta hobekuntzaren jakitun izan daitezen edota, behar izanez gero, laguntza egokia jaso dezaten.
11 Eremu birtualean jarduteko gizalegezko arauei deitzen zaie honela. Beste era batera esanda, foroetako eta antzeko eremuetako elkarrekintza horietan eduki beharreko jarrerak.
Mailak Irizpideak Oinarrizkoa Tartekoa Aurreratua Informazioa Ez du informazioa miatzen, ezta egokia den ebaluatzen ere. Informazioa bilatzeko gai da, baina ez du egoki ebaluatzen. Informazio egokia aurkitzeko gai da. Komunikazioa Gutxitan bidaltzen ditu mezuak forora. Erantzun, aldiz, inoiz ez. Ez du ongi asmatzen zereginak plataformara igotzen. Forora mezuak igortzen ditu baina elkarrekintzan ez da sartzen. Maiz, bidalketak egoki egiten ditu. Irakaslearekin nahiz gainontzeko ikaskideekin komunikazio aktiboa du, eduki beharreko jarrerarekin. Bidalketak egoki egiten daki. Eduki digitalak Zailtasunak ditu eduki digitalen sorreran. Programazio exkaxa. Eduki digitalak sortzeko gai da ia beti. Eduki digitalak sortzeko gai izateaz gain, eduki horiek hobetu nahia erakusten du. Segurtasuna Askotan berari eta ikaskideei buruzko informazioa zabaltzen du. Gehienetan ikaskideen eta bere informazioa egoki erabiltzen du. Gailuen nahiz ikaskideen edota norberaren datuak seguru erabiltzen daki. Arazoen ebazpena Moodle plataformarekin dituen arazoak lanerako oztopo bihurtzen zaizkio maiz. Gehienetan gai da plataforman sortzen zaizkion arazoen ebazpena egiteko. Sorturiko arazoen hutsuneak identifikatzeko eta aurre egiteko gai da, bai eta laguntza eskatzeko ere. 1. Taula. Lantzen diren gaitasun digitalak neurtzeko errubrika.
Errubrika oinarri izatearen arrazoi nagusia metodo ulergarria eta sinplea dela izango litzateke. Hemen ikus dezakegunez, alde nabarmena dago oinarrizko mailatik maila aurreratura bitartean. Halaber, argi dago maila baten eta bestearen arteko aldea. Beraz, egokia iruditzen zait ikasle guztiak ebaluatzeko modu bateratu bat izatea.
Ondorioak
Hezkuntza tradizional horretatik urrundu eta aurrerapauso bat eman asmoz, Moodle plataforma aukeratu dugu eta honek badu bere arrazoia. Erabilerraza izateaz gain, kode irekikoa da eta aro digital honetan denon eskuetara iritsi daiteke. Halaber, plataforma honetan irakasle nahiz ikasleek ikasmateriala sortzeko, partekatzeko edota berregiteko ez dago zailtasun nabarmenik. Bestalde, ikastaroari begira gaudelarik, gehitu behar da plataforma honek aukera ematen duela sortutako gai nahiz ataza guztien artean lotura jakin bat egoteko. Hau da, ikastaro batean ez du zentzurik inolako harremanik ez duten ariketa solteak ipintzeak, ez baita ezarritako gaian sakontzen ez eta jakintza areagotzen. Unitate didaktiko bat edo ariketa multzo bat barnebiltzen duen bitarteko bat osatzen bada, bilduma osoaren bateragarritasunari begiratu behar zaio. Hausnarketa saioaren ostean, ikastaroa egite aldiari heldu nion. Hona hemen, era laburrean, ikastaroa egiteko asmoa duen orok aurkituko duena, lehendabiziko aldiz erabiltzaile moduan sartzean. Bost ataletan banatzen da ikastaroa; lau gai eta azken atal gehigarri bat: Lehenengoa Corpusa: zer da? dugu. Hemen, gai guztietan bezala, lehenik Lanketa atala landu behar dugu, praktikarekin hasi baino lehen. Praktikari dagokionez, hiru ataza dira bete beharrekoak. Ikastaroaren atal bakoitza bezala, hau ere astebeteko epean burutu beharrekoa. Ostiraleroko tutoretza orduetan egiaztatuko dugun arren, ikasleak noiznahi eta nonahi burutu ditzake esleitu zaizkion atazak: ● Lehenengo atazan ikasle bakoitzak corpus ezberdinen hausnarketa du egiteke, galdetegi moduan. Corpus ezberdinen adibideak izango ditu ikusgai, bai Lanketa atalean landutako teoria praktikan jartzeko, bai webgune ezberdinetako adibideekin lan egiteko. Hemen bere ustez erantzun egokia zein den adierazi beharko du, hausnartu ondoren. ● Bigarren ataza zeregin bat da, corpus errealak eta antzeztuak alderatzea eskatzen duena. Honetarako, corpus ezberdinen hainbat esteka izango
ditu eskura eta bata bestearekin erkatuz, bere iritzia partekatu beharko du irakaslearekin. ● Gai honetako hirugarren eta azken ataza ikaskideek batak besteari azalduko diote euren iritzia, corpus ezberdinetan topatutakoa alderatuz. Elkarri iruzkinak egingo dizkiote foroan.
Bigarrenean, Haur eta helduak solasean gaia, gehiago sartuko gara ikastaroaren muinean. Nork bere errealitateari erreparatzeko eskatuko zaio. Lehenik lanketa egin beharko dute eta jarraian bi ataza: ● Hausnarketa moduan, ikasleari pentsarazi egingo diogu, haur bati akats bat zuzentzen al dion edota nola zuzentzen dion azaltzeko eskatuz. Honekin jarraituz, ondoren adibide erreal batzuk emango zaizkie eta helduek haurrei emandako zuzenketa ezberdinak ezagutuko dituzte. ● Atazei begira, batetik, haur euskaldunengan sortzen diren lehenengo hitzak eta morfologia-markak zein diren azaltzen duen lana irakurri eta, honakoa ulertu dutela egiaztatzeko, laburpen bideo bat prestatu beharko dute. ● Bestalde, gaia nork bere errealitatera ekarriz, haurren ipuin kontaketari erreparatu beharko diote eta solasaldia erreala ala buruz ikasitakoa den hausnartu.
Hirugarren atalari helduz, feedback zuzentzailearen nondik norakoak landuko dituzte Feedbacka: inplizitua ala esplizitua gaian. Fenomeno honen esanahia ezagutzeko, hainbat adituren lanak izango dituzte eskura, bai zer den ezagutzeko eta baita bere barruan aurki daitezkeen motak ikasteko ere. Hauek irakurri eta bertan ikasitakoa praktikan jarriko dute zeregin ezberdinekin: ● Berriro ere, haur eta helduen elkarrekintza errealen adibideei erreparatu beharko diote. Kasu honetan, ordea, feedback zuzentzailearen ikuspegitik. Adierazi beharko dute adibideetan zein feedback mota ageri den, ezer ageri bada. ● Bestetik, H5P aurkezpen interaktibo bat ikusi eta burutu beharko dute. Irakaslearen azalpenak entzun eta jarraian galderei erantzunda. Laugarren gaiari Norbere corpusekin lanean izena eman diogu. Azken gaia dugu honakoa eta honek ere gaia norbere errealitatean aplikatzeko helburua du. Bi azpigai nabarmendu daitezke: norbere coropusekin lan egitea zer den eta honetarako erabili daitekeen baliabide baten aurkezpena; Analhitza. Bi hauen lanketa egitea dagokie
ikasleei, lehenbizi. Honetarako, hainbat adituren lanak dituzte eskura. Atazei begira, bi dira burutu beharrekoak. ● Lehenik eta behin, aurretik erabilitako H5P tresna azaltzen zaigu. Oraingoan ere aurkezpen interaktibo bat izango da, baina irakaslearen azalpenik gabe. Atazarekin hasi aurretik irakurri beharreko lanean oinarritzen da. Ikasleak hainbat egiteko izango ditu, aukera anitzak eginez edota galderei iritzia emanda erantzunez. Aurkezpenaren amaieran kalifikazioa lortuko du. Ataza hau burutzen duenean, hurrengoa egiteko aukera izango du. ● Aipatu bezala, Analhitza gunea zer den ikasiko dute. Ataza hau egin ahal izateko, Lanketa atalean duten lana irakurri beharko dute, bertan aipatzen baita zer eta nola erabili tresna hau. Analhitza gunea erabili beharko dute, euren benetako testuez baliatuz. Hau da, Analhitzak aztertuko die euren testua zer nolakoa den. Emaitzak Excel bidez jasoko dituztenez, klasekideekin partekatu beharko dituzte ikasleen foroan, bai eta tresnaren beraren inguruan duten iritzia. Honen bidez, aurrerantzean erabilgarria suertatuko zaien tresna bat ezagutuko dute. Azkenik, bosgarren atalari egin behar diogu lekua. Azken produktu bat aurkeztu beharko dute ikasleek. Produktuan ikastaroan zehar ikasitako guztia praktikan jarri beharko dute. Hau izango da beraien unea, benetan jakintza bereganatu dutela erakusteko. Azken produktuan sorturiko zalantzetarako foro zehatz bat izango dute: ● Aurkezpen bat sortu beharko dute nork bere haur garaiko solasaldia aztertuz. Aurkezpen hori azken tutoretza saioan aurkeztuko dute eta, gainera, aldez aurretik aurkezpena zeregin moduan partekatu behar dute irakaslearekin. HEZikt graduondo guztian zehar nahiz azken hilabeteotan ikastaroa sortzen eman ditudan orduekin lortutako emaitza izan da honako proiektua. Ekoitzitako ikastaroa ez da noraezean sortua, baina ezta hasieran asmo nuen esparru guztiak beregain hartzen dituena ere. Halere, ezin aipatu gabe utzi ikastaroa egin ahala ikasitakoak eta ezagututakoak gaurtik aurrerako nire ibilbide pertsonal nahiz profesionalean betebeharrak egokiago diseinatzen nahiz aberasten lagunduko didala. Halaber, ikastaroan proposatzen dudana, haurren hizkuntza-jabekuntzan sortutako akatsei nola erantzun jakitea, edozein irakasle zein helduri baliozkoa zaiola deritzot.
Ikastaro honek UEUren ikasgela birtualean du tokia. Bertan trebatzeko, administraileak (kasu honetan, nik) erabiltzailea matrikulatu beharko luke. Hau esanik, has nadin hasieran ipinitako helburuak hona ekartzen. Esan nahiko nuke gai hau bera jorratu nuela iaz nire Gradu Amaierako Lanean. Gai hau graduondoan ikasitako guztira ekartzeak hainbat gaitan nire jakintza aberasteko aukera eman dit. Batetik, haurren hizkuntza-jabekuntzan feedback zuzentzailearen esparruan sakontzeko aukera eman dit. Bestetik, iazko gai bera aurten beste ikuspegi batetik lantzeak bide berriak ireki dizkidala esan dezaket. Proiektu honetan erabilitako metodoaren egokitasuna arrazoitzen ahaleginduko naiz. Horretarako, lehenik aipatu behar da ikastaroan zehar hainbat irakasle aditu eta gai esploratzeko aukera edukitzea izan dela hemen aurkezten dudan lana aurrera eraman ahal izateko oinarria. Bestetik, hainbat egileren lanak alboan edukitzeak hornitu du proiektua eta eurek aipatutakoa nirera ekarriz oreka bat lortzera bideratu nauela. Ikastaroari so, ezaugarri garrantzitsuena honakoa dela esango nuke: ikastaroa online plataformako baliabideekin uztartzeak ikasleen autonomia eta prozesu osoarekiko kontrola areagotzea posible egiten du. Matrikulatzen den orok ikastaro honekin bakarka, irakaslearekin edota ikaskideekin elkarlanean aritzeko aukera dute teknologiaren baitan komunikatzeko gaitasunak bereganatzen dituzten bitartean. Garrantzia eman zaion beste alderdi bat feedback zuzentzailearena da. Termino hau eta berauk barne biltzen duen guztia errealitatera ekartzeak ez du hain gai arrotza bihurtzen haurren hizkuntza-jabekuntzarena. Alderdi honetan sakondu nahi izan da, garrantzitsua delako heldu guztien esku-hartzea. Haurren hizkuntza-jabekuntzaren prozesuan sortzen diren akatsak ez dira soilik irakasleen esku utzi behar; guztioi dagokigun betebehar bat da. Esparru zabalagoari ere eskaini zaio tokia ikastaroan. Nolabait esateko, ikasleek gai honen inguruan jakintza bereganatzea. Izan ere, hain ezaguna ez den gai honetan ezagutza eskuragarri izatea garrantzitsua da, bai eta jakintza sortzeko eta partekatzeko gaitasuna eskuratzea. Esan genezake hemen aipatutako ildoari jarraitzen diola proiektu honek. Ikastaroaren muina den gaiari buruz ezagutza hedatzeaz gain, gaitasun digitalak lantzeko aukera ere eskaintzen baitigu. Tresna teknologikoak erabiltzen ohitutako eta maiztasun txikiagoz erabiltzen dituztenen arteko batetortze edo armonia lortzea erronka izan da, baina lortu dugu, guztientzako moduko ikastaroa sortu baitugu.
Amaitze aldera, aipatu behar dut pozarren xehetu ditudala hasiera batean buruan neuzkan ideia solte horiek. Ezinbestekoa iruditzen zait haurren hizkuntza-jabekuntzaren gaia arroztasunetik gertko gai bat bailitzan tratatzea, hala behar baitu izan. Izan ezean, nekez aurreratuko dugu hain garrantzitsua den gai honetan. Izan ere, denon esku dago haurren solasaldiaren zuzenketa egoki bat egiten jakitea.
Hasierako helburutzat neukan egitekoa inguru erreal eta gertukoetara ekartzea, gaia eraman errazagoa izan zedin, eta ikasle bakoitzak benetako egoerei aurre egiteko bitarteko egokiak eskura izatea. Hainbat ingurune erreal aztertu ditugu prozesu honetan guztian zehar, norbere ingurune errealera iritsi arte. Halere, ikastaroa egoki diseinatu eta genituen baliabideak ahal bezain ongi baliatu arren, badira aztertu gabe utzi ditugun hainbat errealitate, eremu pertsonalean zentratu baikara. Beraz, balio dezala lan honek ondorengoak aberasteko eta etorkizunean etor daitezkeen lanak ongi etorriak izan daitezela, esku artean dugun hau aberasteko. | science |
addi-357e0726d00c | addi | cc-by-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52873 | Western polimorfikoa Clint Eastwooden zineman | Gaztaca Eguskiza, Ignacio | 2021-07-16 | Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitate Saila
Zer esan orain amama? zurea bezalako jakituri argiari bizitzaren kolpeak gelditu izan zuenari
Gurekin bizirik, oroitzapenetan, joan direnentzako eskainitakoa
Eskerrak Nire tesi zuzendari Iñigo Marzabali, bere zorroztasun, laguntza, jakituri eta, batik bat, pazientziagatik. Bidean izan direnei; paisaia osatu dutenei. Aukeratzen den beste familia, Koadrilari. Jonmi, Etxebe, Asi, Txiki, Ritxi, Unai, Ibarra, Alex, Ibon, Dani, Jon eta Aitori. Une zailenetan zama hau eramangarriagoa egiteagatik, barre eragiteagatik, zinemari buruz jarduteagatik, une zailenak baretzeagatik, zaretena izateagatik, eskerrik asko orain eta beti. Tabernako lankideei. Pablo, Albert, Willy eta Josuri, liburuetan ez dagoena irakasteagatik, babesa eskaintzeagatik, zabalik egoteagatik, bigarren etxea izateagatik, zeuen garraren beroagatik. Ikertumeko lagunei. Leyre Eguskiza, Victor Iturregui, Leire Azkunaga, Kepa Zelaia eta Eider Urkolari, bakarrik ez uzteagatik, ezinegonak partekatzeagatik, ni jasateagatik eta, oro har, hor egoteagatik. Ulibarri Euskaltegiko irakasleei, Nekane Gallastegi eta, batez ere, Ainhoa Uriarteri nire barne mugak ezabatzeagatik, gure hizkuntzaren dotorezia lantzeagatik, beren laguntza amaiezinagatik eta euren egonagarriagatik. Ibai, Igor eta Levy Zengotitabengoari, irakaslea izatea zertan datzan erakusteagatik, zuen hurbiltasunagatik. MAC ikerketa taldeko kideen aholku eta gomendioengatik. Beti laguntza eskaintzeko prest egoteagatik, haien mailara heltzeak suposatuko lukeen harrotasunagatik, euren idatzizkoek islatzen duten maitasunagatik, zinema benetan ulertarazteagatik, mila esker. Eta… ahantzi ditudan guzti-guztiei, onenekin ahaztu egiten garelako beti.
Jaiotzen geran egunetik bide luze bat degu asi, bide ori nun amaitzen dan guk, ori ezin ikusi. Bide onetan uste ez degula ¡Zenbat bidertan gera jaurten! berriz jaiki nolabait eta, aurrera degu jarraitzen. Bide onetan anitz ditugu arri, zulo, ta koskak, auek mukertzen ditugu baña bildurtzen gaitu aldapak. Bide onetan baita ere dira mendi erreka ta ibaiak igeri egiteko luze ibaia, alperrik gure jarraitu naiak. Ikasi bear zerbait egiten ibai ori igarotzeko, txalupatxo bat egingo degu beste aldean utzi ta jarraitzeko. Bide au da ludi onetako jakintasunaren iturria ezjakiñaren jarraitzak dira gertatzen zaigun txar guztia.
Filmen zuzendaritzari dagokionez, hirurogei urte baino gehiagoko esperientzia Hollywoodeko industrian bermatzen dute Malpaso Productions ekoiztetxeko fundatzailearen lanak duen kalitatea. Clint Eastwoodek Malpaso ekoiztetxea sortu zuela (1967an), bost hamarkada baino gehiago eman ditu filmak zuzentzen, ekoizten, horien protagonista izaten edota horien soinu bandak konposatzen –muskari legez, agian, ez da oso ezaguna–. Besteak beste, egileak behin baino gehiagotan esan izan du jazza eta westerna direla benetan guztiz amerikarrak diren arte forma bakarrak. Esan genezake, nolabait, lan gogorraren eta pasioaren begitartea dela Clint Eastwoodena. Hark (eta bere taldeak) eginiko obrak behin baino gehiagotan saridunak izan dira nazioarteko jaialdietan. Bere film batzuen tamainak ematen dute zinemagilearen neurria. Kaliforniarko semeak ibilbide loratsua egin zuen (eta egin du) Hollywoodeko industria zinematografikoan. Zehazki, hura izan da westernak Amerikako Estatu Batuetan izan duen ikur nagusietako bat. Oro har, karmeldarra ideologia kontserbadoreko egiletzat hartu izan da, haren ekintza batzuek horrela ikustera eramaten baitute. Aitzitik, egile legez, kaliforniarrak gauzatu eta gauzatzen dituen filmek ez dute bat egiten haren ustezko pentsamoldearekin. Aurkakotasun horretan, ekintzen eta obraren artekoa edo, bestela esanda, esaten dena eta egiten denaren artekoan, murgildu egin gara. Esaterako, eutanasia praktikatzen dioten emakume boxeolari baten drama (Million Dollar Baby, 2004), Charlie Parker, jazz afroamerikarreko musikariaren biopic-a (Bird, 1988), cowboy patetiko baten figura gainditua (Unforgiven, 1992), Nelson Mandelaren azken egunen narrazioa (Invictus, 2009) edo FBI zuzendariaren hazkunde eta beherakadaren istorioa –homosexuala zena– (J. Edgar, 2011). Aldi berean (gaien aldetik), bando etsaiaren ikuspegia eskaintzen duen Bigarren Mundu Gerrari buruzko filma (Letter from Iwo Jima, 2006), guda horren heroien desmitifikazioa azalarazten duen film luzea (Flags of our parents, 2006), pederasta bikote batek eragindako trauman sakontzen duen tragedia (Mystic River-ek, 2003) edo Irakeko Gerraren ondorio psikologikoak beteranoengan salatzen duen beste bat (American Sniper, 2015), esaterako. Eastwoodek bereganatutako ardura film bakoitzaren gain, honen estilo zinematografikoaren lagin erakusgarriena da. Gure ikerketa-alorretik kanpo utziz haren pelikulen kritika morala edota politikoa jorratzen dituzten edozein motako ikuspuntuakez baitzaigu guri inolako iritziak ezartzea– eta haren buruari zehazki lotutako kontu ezzinematografikoetatik urrunduz (politikoari, psikologikoari edo sozialari, beste gauza batzuen arteko, buruz arituz), ikerketa honek beste errepide batetik gidatuko du. Aspaldian sumatu genuen genero zinematografiko zehatz baten bihotzak taupadak ematen dituela haren obraren sakontasunean, westerna, alegia. Hark berak ekoitzitako,
zuzendutako –baita protagonista izandako obrak ere–, zinegile bezala hazten lagundu zion generoaren arimak izaera berezia ematen dio bere obraren osotasunari. Gure ikerketak atzemango du zein neurritan eta zer nolako moduan antzematen den westernaren eragina zuzendari kaliforniarraren obraren baitan. Aipaturiko helmugara heltzeak, bigarren mailako helburuak diren beste bi ariketak egitera behartu gaitu –hasierakoa bezain garrantzitsuak–. Alde batetik, aukeratutako narrazioen baliabide diskurtsiboak aztertzea. Hau da, obren gaiak (eduki tematikoa), estrategia narratiboak (egiturak, egoerak eta pertsonaiak) eta erretorika (formak, figurak eta ikurrak) ezartzea. Bestetik, gure laginak osatzen duten film bakoitzaren analisien eta western generoa osatzen duten ezaugarrien arteko alderaketa gauzatzea. Bi xede horiek osatzen dute, handi-handika, analisi zinematografikoa exekutatzeko erabili den metodoa. Hitz gutxitan esanda (ez dagokiolako atal honi): lehenik, film bakoitzaren estrukturak aztertu dira. Bigarrenik, egitura horiek "western generoa" esaten diogun zer horrekin konparatu dira, bi elementuek amankomunean dituzten –edota ez dituzten– puntuak noraino heltzen diren xedatzeko. Modu honetan, Clint Eastwood autorearen sinadura artistiko bat marraztera heldu gara. Ezin esan daiteke egile honen estiloa westernen ohiko arauetara makurtzen denik. Hots, kaliforniarrak zigilu propioa dauka, westernak filmatzeko ikuspuntu eta begirada pertsonala, berezia, hain zuzen ere. Ez da ikerketa honen helburua zuzendari honen ariketa biografiko, psikologiko edota filosofikorik aurrera eramatea. Lehen esan den moduan, jakin badakigu filmak obra kolektiboak direla, gure asmo nagusia da Eastwooden (eta honen taldearen) estilo zinematografikoa deseraikitzea, ulertzea eta azaltzea. Analisi faseari eskertu behar diogu zuzendari kaliforniarraren obraren ideia hipotetikoa ondorioztatzea. Eastwoodek westernaren errekurtso tematiko, narratibo eta formalak baliatzen ditu haren filmak antolatu eta errealizatzeko. Horra hor gure ikerketaren hipotesi gorena. Horrekin batera, hasiera batean aipatutako genero horretakoak ez diruditen horietan ere westerna dagoela defendatzen dugu. Azken horiek "western kamuflatuak" izendatutako atalean elkartu ditugu, (metodologian zehatz-mehatz garatzen eta azaltzen da) Eastwoodek berak western generoan egindako ekarpenari deritzo. Horren haritik, bigarren mailako hipotesi bat planteatzen dugu: nolabait, genero zinematografiko amerikar honek eragin berezia izan duela Clint Eastwooden filmografian. Hortaz, defendatzen dugu westerna etengabeko eraldaketa eta mugimendu prozesuan dagoela. Analizatzeko aukeratu ditugun obrek (gure laginak) erakusten dute genero hori gai dela beste zine mota batzuekin hibridatzeko, birsortzeko eta horrela bizirik irauteko. Westerna genero bat da, zeinak zinemak aldatzen den heinean honek beste horrenbeste egiten duen. Eastwooden filmografia formulazio honen adibide argigarri baino argigarriagoa da. Nahasketa horrek western forma berriak ekartzen ditu zinema aretoetara. Ondorioz, esan genezake Eastwood westernean mutazioak e(ra)giteko ahalmena eta jakintasuna duen artisaua dela. Orokorrean, genero horrek bere filmografia osoaren enborra osatzen du, eta baita haren bizkarrezurra eta bihotza ere.
Horretan datza, hain zuzen, gure ikerketa egitera eraman gaituen arrazoi nagusiena. Clint Eastwooden zinemak mugatzen dituen ezaugarri tematiko, narratibo eta formaletan sakontzen duen ikerketa ezaren aurrean, gure inbestigazioak bere gain hartu duen eginkizuna betetzen du. Eskuetan daukagun tesia erantzun zinematografiko bat ematen saiatzen da esparru zientifiko bereko galdera bati. Gure iritziz, apaltasunari eta arrazionaltasunari elkarlotuta, gure ikerketa hasieran planteatutako helmugara iristen da bidetik galdu gabe. Analisi zinematografiko estrukturalistak eskaintzen dituen berme metodologikoaren erremintak baliatuz, iparrorratza –gure bidaiaren norabidea ez galtzeko– eta bisturia –aukeratutako laginari ebaketa egiteko ahalik eta hobekien–, zuzendari kaliforniarraren lanak mahaigaineratzen dituen galderei erantzuna eman diogula esango genuke. Eta, bestalde, zuzendari honen obra artistikoan westernak izan duen eraginaren nondik norakoak zehaztuta uzten ditugula baieztatzen dugu.
2. Metodologia Jakinda filmak analizatzeko metodo unibertsalik ez dagoela (Aumont eta Marie, 1988: 13), ikerlari bakoitzak berezko bidea urratu behar du. Gehienetan, hori zirkularra izan ohi da. Hau da, obra batetik abiatuz, horren xehaketa egiten da, horren gaiak osagai desberdinetan zatikatuz, horrela ordena berri bat ezarriz. Modu horretan, "hasierako egoeraren antzeko batera heltzen gara, jada testu beraren mekanika eta konfigurazioa zein den jakinda" (Casetti & Di Chio, 1991: 17). Gauzaturiko prozesu honen helburua filmak bere barnean ezkutatzen duen mezua hobeto ulertzean datza. Hala ere, analisi zinematografikoa praktikan jarri baino lehen, oinarri teoriko jakin batzuk kontuan izatea funtsezkoa da. Gauzak horrela, zein esparrutik ibiliko garen jakitea funtsezkoa dugu. Beste era batera esanda, film bakoitzak nondik bai –eta nondik ez– heldu diogun zehaztuko dugu. Ikerketa honetan, hain zuzen, film-testuak baino ez dira izango aztergai. Gure ikerketaren objektua zuzendariaren obra zinematografikoan baitago; egile honen filmek aurkezten dituzten interes tematiko, narratibo eta formaletan, hain zuzen. Izan ere, film bakoitzaren orbitan biratzen duten testuinguruko datuak eta edonolako informazio ez-filmikoak kanpoan geratu dira, hein handi batean. Testuen analisiari dagokionez, westernaren hastapenak Eastwooden filmetan zelan islatzen diren azalduko dugu. Hori dela eta, genero zinematografikoa eta analisi filmikoa lantzen duten teoriak eta argitalpenak barneratu ditugu. Alde batetik, argitu da zer den generoa, eta haren muga tematiko, narratibo eta formalak nondik datozen eta noraino ailegatzen diren ere bai. Bestetik, analisi zinematografikoa jorratzen duten teoriak ezagututa, horiek markatzen duten arauak aintzat hartu dira. Batez ere, Zunzuneguik dioen moduan, film baten izaera, honek jorratzen duen "gaian, narrazioan eta forman" (1994: 72) dagoela nabarmentzen duenean. Beraz, analisi-zinematografikoa planteatutako helburuetara heltzeko lan-tresna gisa erabilita, ikerketa honetan ikusiko dugu westernaren eragina Clint Eastwooden filmografian nola egituratzen, antzematen eta antolatzen den. Horretarako, aurkeztutako metodologia praktikan jarriz, aukeratutako film bakoitzaren gaietan, bide narratiboetan eta honen lengoaia zinematografikoan murgildu gara. Segituan, westernaren teoria filmikoak finkatzen dituen ezaugarriekin konparazioa gauzatzeko. Aurrekoa azalduta, orain argi egin behar da film bakoitzean landutako teknika analitikoa. Ikus-entzunezko testu baten analisi zinematografikoa aurrera eramateko, bi dira gehien errepikatzen diren ekintzak: deskribapena, batetik, eta interpretazioa, bestetik. Biek ala biek, arrazoimena diskurtsoaren gidaria izanik, berebiziko garrantzia dute argitzeko zer dioen narrazio batek eta baita nola ematen duen aditzera adierazi nahi duen hori ere. Modu honetan, analisi zinematografikoaren ikuspegitik, gure metodologiaren oinkada guztiguztiak filmen estrukturalismoak ezartzen duen ibilbidetik igaro dira. Film bakoitza ikusteko orduan, ikerlariak bere buruari galdetu behar dio zein den testu berezi horren ekintzen arima, indarraren iturria eta motore narratiboa. Hau da, narrazioan zehar planteatzen diren egoeren arabera, zer da pertsonaiak mugitzea eragiten duen
horrek. Galdera horren erantzunaren bilaketan hasten da ikerketaren prozesua. Narrazioan zehar gertatzen diren sekuentzien deskribapenarekin, ikerlariak ondoriozta dezake istorioa nola antolatzen den, pertsonaien profila idatz dezake eta horien inguruan kokatzen diren laguntzaileak edo erasotzaileak maila desberdinetan antolatu. Hortik abiatuta, pertsonaien mundua eraikitzen duten elementu guztiak hierarkizatzea da ikerlariaren bigarren pausua. Gómez Tarínek, deskribapenaren azpiatal honi, filmaren "deseraikitzea" (2010: 37) deitzen dio, frantsesetik ekarritako découpage terminoaren itzuleraren saiakera, alegia. Hortaz, deskribapen faseak galdera zehatz batzuei erantzun behar die, hala nola nortzuk diren pertsonaia nagusiei, beren arazoei, beraien bizitzak markatzen dituen baldintzei eta abarrei. Horien istorioa zein eratan bukatzen den (filmaren amaiera) erabat jakinda, ikertzailea badago prest hasieran planteatutako galderari erantzuteko. Interpretazioaren atalari dagokio orain, pisu handia duen jarduna da eta; filmaren gai nagusia(k) eta estrategia estetiko-narratiboa(k) azalaraztea du helburu. Goian azpimarratutakoa berriro gogoratzea gomendagarria da: interpretazioak egitean, arrazoimenaz, zentzutasunaz eta zuhurtziaz gidaturiko argudioak eman behar dira. Horrez gain, teoria baten gaitasuna ahalbidetzen dituzten hiru printzipioei heldu dira ikerketa honen hasieratik amaierara: "koherentzia, zehaztasuna eta xalotasuna" (Zunzunegui, 2013: 11). Ikerketa honetarako egituratu den analisi zinematografikoak nola funtzionatzen duen azalduta, Clint Eastwooden filmografia erraldoia osatzen duten filmen aukeraketa azaltzea ezinbestekoa da. Alejandro Montiel-ek azaltzen duen moduan, "film baten analisia prozesu amaiezina da" (2002: 28). Are amaiezinago, Eastwoodek berak zuzendutako eta ekoitzitako lana osatzen duten hogeita hamazazpi filmek zenbatzen baldin baditugu eta horiek guztiak aztertzen baldin baditugu. Hortaz, autore kaliforniarraren obraren selekzioa egitea zilegia eta beharrezkoa gertatu da, gure ikerketaren lagin bezala funtzionatu baitu. Ikerketa honen helburua bikoitza denez –westernaren influentzia Eastwooden obran zein mailatan ageri den azpimarratzea eta autorearen obraren analisi zinematografikoa egitea– , bi ataletan bereiztu dira zerrendatutako filmek. Hala eta guztiz ere, aukeratu diren film guzti-guztiek Eastwooden ekoiztetxeak (Malpaso Productions) aurrera eraman dituenak eta autore kaliforniarrak zuzendutakoak dira. Alde batetik, "westernak" deritzogunak, bere osotasun tematiko, narratibo eta formalean western generoaren barruan era argian sailkatzen diren obrak: High Plains Drifter (1973), The Outlaw Josey Wales (1976), Pale Rider (1985) eta Unforgiven (1992). Bestetik, analisi atalaren bigarren blokea osatzen duten obrek –"western kamuflatuak" izen daukatenak–: Mystic River (2003), Gran Torino (2008), American Sniper (2015) eta The Mule (2019). Agerikoa da westernak ez diruditen obrak direla; baina, analisi prozesutik pasatu ondoren, erakutsi dugu genero amerikarrarekin amankomunean dituzten ezaugarri garrantzitsu dezente dituztela.
Analisiaren atalari hasiera emateko, horren atarian Space Cowboys (2000) narrazioa aztertu dugu, analisi-faseko gainerako obretan bezainbeste sakondu da, aurrerago etorriko zenaren adibide zuzen bat eskaintzeko aukera ematen zigulako. Eta, azkenik, bi multzo horien erdian, bandaren funtzioa bete duen filma aztertu da: Bronco Billy (1980). Obra honek daukan izaera tematikoak hori egitera baimendu digulako eta, era berean, filmbloke batetik bestera pasatzeko era egokiena zela ondorioztatu dugulako. Laburbilduz, metodologia eklektikoa erabili da proposatutako helburuei heltzeko, horrela behartzen baitu testu-azterketak. Hau da, teoria zinematografiko desberdinetatik hartutako tresnak baliatzen dituen metodo analitiko bati buruz ari gara. Film batek dioena azaltzeko ez ezik, baita planteatzen duena ere nola adierazten duen adierazteko; salatzen edo defendatzen duena, kasuak kasu. Zein izan dira lan bakoitzaren edukia ikusentzunezko hizkuntzan aurkezteko erabili diren aukera eta erabaki formalak aztertu, ikasi eta landu dugu. Hots, gure arreta jarri dugu lan-talde oso batek ideia baten izaera abstraktua bezain etereoa den zerbaiti lengoaia zinematografikoaren bidez zertzeko egin den ahaleginean. Narrazioek gure "pertzepzioa formatzen, informatzen, konformatzen, baita deformatzen ere egiten dutelako (…) kontatzen denari zentzua ematera zuzendutako egitura konplexu osoa dira narrazioak" (Marzabal eta Arocena, 2016: 9). Beraz, gure ikerketaren helburua Eastwooden obraren nondik norakoak modu determinantean ezartzea baino areago, zuzendari honek jorratzen dituen gaiak eta horien aurkezpen artistikoa eta formala ezagutzea izan da.
3.1. Generoa (Literarioa eta Zinematografikoa) Genero hitzak eskaintzen dituen esanahi guztien artean, hemen arteari dagokionez, (bai pinturan, bai literaturan, bai antzerkian, bai zineman, e.a.), obra bakoitza, bere ezaugarriak direla eta, maila edota kategoria zehatz batean sailkatzeko eta kokatzeko erabiltzen diren erabakiei esango diogu "genero", sailkatze-prozesu horren kategoriei, hain zuzen ere. Atal honetan, genero hitzaren definizio horri eskainiko diogu gure arreta. Hasteko, genero literarioei buruz jorratu diren azalpenak labur eta arin aipatuko ditugu. Hortik, genero zinematografikoetara salto egingo dugu, gai horri buruz ikertu eta aurkeztu diren teoria anitzak ikasi ditugulako. Ondoren, guri dagokigun generora hurbildu gara; hots, westernarekin egingo dugu topo, funtsezkoa baita jakitea zertan datzan artenarratibo hura, literaturan jaio eta zineman garatu, westerna zinemaren generorik amaiezinena da, etengabe errepikatzen dena, tautologikoa. Horren eboluzioa eta eraldaketak ekarriko ditugu gurera eta baita honen unibertsoa osatzen duten pertsonaien eta berezitasunen definizioak ere. Genero zinematografiko honen inguruan gauzatu diren ikerketa nagusiak ikasi ditugu, batik bat, ikuspuntu historiko eta estrukturalistak azpimarratuz. Clint Eastwoodi dagokionez, adituek, zientzia-zinematografikoaren historian zehar, zuzendari kaliforniarraren filmografia ikasi izan dute, baita honek egin dituen westernak ere. Genero bati dagokion bezala, kategoria zehatz batean kokatu behar izan dute – ilunabarreko westernean, gehienetan–. Marko teoriko honi amaiera emateko erabaki da Clint Eastwooden bizitza azaltzea (laburki bada ere). Haren ibilbide profesionalaren nondik norakoei garrantzi handia eman zaie, auzi pertsonalei baino1. Nahi eta nahi ez, ikerketaren atal honen helburua honako hau baita: irakurleari ematea, analisien kapituluetan jauzi baino lehen, westernari eta Clint Eastwoodi buruz jakin behar diren jakintza "lezio" nagusiak. Modu honetan, ez ditu arazorik izango film bakoitzaren azterketa bakoitza irakurtzerako orduan. Behintzat, horretan ahalegindu gara. 3.2. Genero Literarioa Genero zinematografiko askok jatorri literarioa dute, ez alferrik zinema klasikoaren eredu narratiboa XIX. mendeko eleberriarena da: melodrama, komedia, abentura, edo thrillerra, aldez aurretik egituratuak eta kodetuak izan dira literaturaren arloan. Horregatik, beharbada, westerna da zinemagintzak generoei egiten dien ekarpenik garrantzitsuena. Egia esan, badago aldez aurretiko literatura bat, Bret Hartek buru
1 Atal horretatik at geratu diren berezitasun, bitxitasun eta zurrumurruei buruzko informazio gehiago eta sakonago lortu nahi izatekotan Clint. The live and legend (2002) liburua gomendatzen da, Patrick McGilligan-ek idatzitakoa.
zuena, generoarentzat oinarri jakin batzuk ezarri zituena, baina zinemak egin du westerna (Llinás, 1979: 7). Honen ildotik, esan genezake genero zinematografikoa genero literarioaren aldaera bat dela. Hala eta guztiz ere, alde nabarmenak daude zinema-generoen kritikaren eta haren aurreko literatura-generoen artean. Zinearen adituek erabili zuten Todorov, Wellek, Warren eta Aristotelesek ikasitakoa (Altman, 2000: 17). Estagirako filosofoak duela 2.000 urte baino gehiago Poetikan esan zuen bezala: Oro har, poesia epikoa eta tragedia, komedia eta ditiranbikoa bezala, eta musika instrumental gehiena imitazio bihurtzen dira. Hala ere, hiru auzietan bereizten dira: (obraren) komunikabidea, objektuak eta imitatzeko (era edo) modua, kasu bakoitzean desberdinak direnak (1948: 9). Formula horrek balio du bai eleberri bat bai film bat leku jakin batean sailkatzeko, non irakurleak (edo ikusleak) aldez aurretik jakingo duen zein tratamendu mota egiten duen narrazioak lantzen duen gaiari buruz. Hala ere, eragin handia izan badu ere, Aristotelesen poesia moten kategorizazioak, betidanik, generoen teoria mugatzea ekarri du. Kontua ez da testuen ikasketek esperientziaren esparrutik erabat aldenduta daudenik, baina bi eremuen arteko erlazioak teorizazioa eskatzen du. Hori da, hain zuzen ere, Aristotelesek bere estiloaren ahuleziarekin eta bere erretorika ukaezinarekin baztertzen duena. Greziarra hil eta hirurehun urtera, aro klasikoko beste teorialari handi batek, Horaziok, generoen azterketari zegokionez bere ordezkapena hartu zuen, bere Arte Poetikoa argitaratuz. Horrela genero bakoitza entitate ezberdin bat bezala ulertu behar da, bere literatur arau eta prozedura propioekin. Interes berezikoak dira, bestalde, eredu aristotelikoarekiko bi jarrera aldaketak. Aristotelesen ustez, imitazioak "mimesia" esan nahi du, naturatik zuzenean apunteak hartzea. Eta Horazioren aburuz, "termino horrek berak eredu literario baten imitazioa eta eredu horrek ordezkatzen dituen arauekiko atxikimendua dakar, kritikorik ospetsuenek deskribatutako arauak" (Altman, 2000: 20). Bestela esanda, genero kontzeptua idazleei arauak errespetatzen irakasteko erabiltzen diren tekniken errepertorioa erabat murriztuta geratzen da. Aristotelesentzat historia eta teoria, kritika eta praktika, publikoa eta poetak osotasun banaezin baten parte baziren ere, Horaziok eredu generiko xumea ezartzen du ondorengorako: "Poeten iritziz, sorkuntza da oligarkia literario eta kritikoak zigortutako jatorrizko definitu baten imitazioa" (Altman, 2000: 21). Errenazimentua iristean, joera intelektual berriak sortu ziren, eta horiekin batera haien ordezkariak eta emaitzak. Aristotelesen Poetika aurkitu zutenean, genero literarioari buruzko tratatuak egin zituzten, hurrengo bi mendeetan berrinterpretatuak izango zirenak. Honek guztiak genero berri baten sorrera eragin zuen: tragikomedia, Horaziok genero bat bestearekin mugatzeko ezarri zituen mugak gainditzen dituena. Hemen ez zaigu bereziki interesatzen genero berri honen ezaugarrietan sakontzea. Hala ere, berebiziko interesa du fenomeno hau azpimarratzea: genero berri baten sorrera, ordura arte guztiz aurkakotzat jotzen ziren beste bi genero batzetik sortua izatea.
Generoen jaiotza eta eraldaketa mota hori kritikoek eta analistek iraganean zuten papera, funtzioa eta balioa nabarmentzeko balio du. Tragikomediaren historiak erakusten digu behin intelektualek beren papera ikuspegi askoz aktiboago eta esku-hartzaile batetik ulertzen zutela. Klasikoek, generoa zerbait bizidun bezala ulertzen zuten, dinamiko samarra, etengabeko bilakaeran zegoen (eta dagoen) zerbait, gizakiari orain arte ezarritakoak baino hobeto eta modu gehiagotan adierazten lagunduko ziona. Gu korronte horretan kokatzen gara westernarekin eta honen aldaera kamuflatuarekin. XIX. mendean zehar, bere garaiko gatazkei dagozkien kezkak zituen pertsonaia berri bat agertu zen: erromantikoa. Erromantizismoaren semea, klasikoek eta neoklasikoek ezarritako guztiaren aurka egin zuen arketipo berria. Bere inspirazioa, generoen sailkapen eta identifikazioan oinarritu beharrean, katalogazio generiko oro ezabatzea izan baitzen. Genero-fusiozko estetika honen alde, mugimendu erromantikoak berehala kanon berri bat ezarri zuen, "Isaias, Eskilo, Rabelais eta Shakespearek osatzen zuten anaiarte harrigarria, guztiak ere generoen hibridazioko maisu handiak" (Altman, 2000: 23). Erromantikoek laster ezagutu zuten generoei buruzko teoria berriak finkatzeko nahikoa zela kontu handiz konbinatutako kanon berri bat sartzea. Nazionalitate ezberdinetako lanak aukeratzean, erromantikoek lehen aldiz erakutsi zuten generoen teoria era guztietako helburu instituzionalen zerbitzura jar daitekeela. XIX. mendearen amaieran, Ferdinand Brunetièreren lana nabarmendu behar da, Generoen eboluzioa (1890-1894), Charles Darwinen tesian oinarrituta. Ikertzaile honek generoen existentzian sinesten zuen, espezie biologikoen existentzian bezala, eta, beraz, bere garaiaren aurka joan zen, jada ezaguna den Horazioren ereduarekin bat eginez. Ikerketa horrek oinarri zientifikoak eman zituen generoen mugak era zientifiko batean ezartzeko eta generoen benetako existentzia defendatzeko balio izan zuen. Generoak bereizten dituzten muga zehatzak daudela aldarrikatu zuen Brunetièrek, baita akatsik gabe identifika daitezkeela ere. Bere iritziz, generoek sistematikoki jarduten dute, barnefuntzionamendua zientifikoki behatu eta deskribatu daiteke eta ibilbide identifikagarri eta finko baten arabera eboluzionatzen dute. XX. mendea Brunetièreren teoria zientifikoei ezezko argi eta irmoarekin hasi zen. Benedetto Croce kritikari italiarrak bere oinarri propioa ezarri zuen literatura-generoen teoriaren inguruan Estetika adierazpenaren zientzia gisa eta hizkuntzalaritza orokorra (1902) lanean. Autore italiar honek orokortze mota guztiak ezabatu nahi zituen diskurtso kritikotik, benetan garrantzitsuena testuetan zegoelako, hau da, eleberriek eskaintzen duten zehaztasunean. Italiar intelektual hori iritsi aurretik, literatur generoaren inguruko eztabaida zegoen purista neoklasiko –horaziarren– eta hibridotasunaren defendatzaileek –hau da, erromantikoen– maitaleen artean. Ideien talka horrek dialektika berri bat ekarri zuen, kategoria generikoak testuen aurka jartzen zituena. Crocek azaldutakoa berritzea proposatu zuen teorietako bat René Wellek eta Austin Warrenen eskutik etorri zen. Egile horiek "barnekoa" eta "kanpokoa" bereizten dituzte, eta arazora bi aldetatik hurbiltzea proposatzen dute:
Gure ustez, generoa, teorian, kanpo-forma (medio edo egitura espezifikoa) eta barne-forma (jarrera, tonua, asmoa edo, argi eta garbi esateko, gaia eta publikoa) oinarritzat hartuta egindako literatura-lanen multzo gisa ulertu behar da. Oinarria bata edo bestea izan daiteke; kritikaren arazoa, ordea, orduan beste dimentsioa aurkitzea izango da, diagrama betetzea (osatzea) (1956: 231). Horrela, egileek obren analisian sakontzeko gonbita egiten diete ikertzaileei, egituraren eta teknikaren arteko harremanean arreta jarriz; modu horretan, irizpide batzuk ezarri ahal izango dira genero jakin baten existentzia (edo ez) behar bezala epaitzeko. Wellek eta Warrenek generoen teoria berriz diseinatzeko tresnak jarri zituzten kritikarien mahai gainean. Hala ere, "kritikariaren teorikoak erakunde generikoak sortzeko duen zeregina alde batera utzi eta generoen teoria errotik eraldatzeko aukera baliotsua galtzen da" (Altman, 2000: 26). Egile bikote honek azaldutakoaren ondoren, ia zuzeneko ondorio bezala, Northrop Fryek Kritikaren anatomia (1957) argitaratu zuen, ia bi hamarkadatan zehar generoen teoriari buruzko nazioarteko eztabaidaren erdigunea izan zena. Lan honetan, Fryek, Carl Gustav Jung-ek diseinatutako arketipo kolektiboen tesitik abiatzen da. Psikoanalistaren kategoria arketipikoak forma literarioekin lotzen ditu. Bere mythos teorian, Fryek komedia, erromantzea eta tragedia bezalako kategoria generikoen deskribapen berria aurkezten du. Bere ustez, testuen corpus baten eraketa ez da tradizioaren araberakoa bakarrik izango. Egileak kritika literarioa eta horren kategoriak lantzen ditu, ikuspegi induktiboan eta koherentziaren baieztapenean oinarrituta. Dena den, Fryeren teoria, bazirudien komunitateak onartzeko eta bereganatzeko erraza izango zela. Hala ere, kritika izugarriak jaso zuen Tzvetan Todorovengandik, Fantasiazko literaturarako sarrera (1970) izeneko lehen kapituluarekin. Akademiko bulgariarrak kritikatzen du Frye-rek genero "teorikoak" eta "historikoak" bereizteko ezjakintasuna. Lehena kritikarien lanak eta ikasketak sortu zituen; bigarrena, kulturalki onartuak izan direnak dira, hain zuzen, fenomeno literarioen behaketaren ondorioz identifikatu zirenak. Teorizazio honek arrakala nabarmena duen arren, genero "historiko" guztiak, hala izatera iritsi aurretik, beren garaiko adituek etiketatu eta sortu zituzten; hau da, genero teorikoak izan ziren beste ezer baino lehen. Todorov generoak aztertzeko entsegu aurrekoetatik eta asistematikoetatik aldentzen da. Bi genero mota bereizten ditu: batetik, gure kulturak tradizionalki aitortutakoak eta, bestetik, kritika sistematiko modernoak iradokitzen dituenak. Bere helburua azterketa iraunkor bat gauzatzeko erremintak eskaintzea da, behintzat, horren ahalegin bat. Horrez gain, Todorovek berak idatzitako literatura-generoari buruzko teorietan, oro har, eta fantasiazkoan, bereziki, irakurlearen jarrera txertatzen du eskuartean duen obraren generoa taxutzerakoan. Horrek esan nahi du irakurketa zehatz batetik eratorritako sentimenduek definitzen dutela zehazki irakurketa hori zer generori dagokion. Hortaz, irakurketan datza generoaren sailkapenaren logika, irakurlearen emozioen behaketa aktiboan. Testu fantastiko guztiek irakurlea bi irakurketa posibleren artean zalantzan jartzera behartzen dutela aldarrikatu ordez, "misteriotsuaren eta miresgarriaren artean
zalantzak piztea eragiten duten testu guztiak genero fantastikoaren parte" (1999: 28) direla iradokitzen du Todorovek. Literatura-generoaren ildo ebolutiboan zeharreko ibilbide labur horren ondorio gisa, geroago "genero zinematografikoa" izeneko mutagenoaren sorrera ekarriko lukeena, aipa daiteke Rick Altmanek (2000) idatzitako dekalogoa, genero-teoriak historikoki errepikatu izan dituen joerei buruzkoa, generoetako teorikoek partekatzen dituzten suposizioak laburbiltzen ditu eta. Generoei buruzko espekulazioa oraindik landu ez diren hutsune teoriko batzuekin batera. 1. Oro har, jakintzat ematen da generoek existentzia erreala dutela, euren arteko mugek bereizten dituztela eta zalantzarik gabe identifika daitezkeela. Egia esan, teorikoek oso gutxitan pentsatu izan dute merezi zuela baieztapen horiek eztabaidatzea, eta are gutxiago zalantzan jartzea, behintzat begi-bistakoa iruditzen baitzitzaien. 2. Generoak existitzen direla uste denez, kasu gehienetan, teorikoak aritu dira haien ustez existitzen ziren generoak deskribatzen eta definitzen euren interpretaziokategoriak sortu beharrean, horiek baliozkoak izan zitezkeelakoan. 3. Generoei buruzko teoria gehienak testu generikoak sortzeko prozesuan zentratu dira, aldez aurretik definitutako eta zehaztutako original baten gonbidapen gisa, edo testu horiei esleitutako barne-egituretan. Testu generikoen barnefuntzionamendua modu objektiboan idatzita behatzeko ahaleginean. 4. Generoen teorikoen ohiko joerek onartu dute ezaugarri antzekoak dituzten testuek antzeko irakurketak, esanahiak eta erabilerak sortzen dituztela. 5. Teorikoen hizkuntzak –genero-obren ekoizpen propioa– zintzotasunari, naturari, zientziari eta beste arau-esparru batzuei lotu ohi zaie; gizarteak sortu eta defendatzen dituenak. Generoetako teoriko gutxik erakutsi dute erlazio hori aztertzeko interesa. 6. Ekoizleek, irakurleek eta kritikariek interes berberak dituzte generoekiko, eta generoek interes horiek neurri berean balio dituztela ontzat ematen da. 7. Hori dela eta, genero-testuen erabilera axolagabekeriaren biktima izan da, gehienbat. 8. Generoen historiak kokapen aldakorra eta zalantzazkoa dauka generoen teoriari dagokionez. Generoen historiak, orientazio sinkronikoaren diziplinak ezetsi ohi du. Batzuetan, generoen historia sormenez baliatu da erakundeen helburu zehatzak laguntzeko, adibidez obren kanon berri bat sortu generoen teoria berrikusiari laguntzeko. 9. Generoetako teoriko gehienek nahiago dute beren burua euren aztergaitik erabat bereizita baleude bezala aurkeztea.
10. Normalean, teorikoak –eta generoetan adituak diren beste batzuk– ez du aitortzen bere lanak berez duen izaera instituzionala. Generoetara hurbilketa "egokiak" agintzen dituzten arren, generoak ez dira inoiz kategoria erabat neutralak. Generoek (kritikariek eta teorikoek bezala) beti parte hartzen eta laguntzen dute hainbat erakunderen jardueretan. (Altman, 2000: 30-31). Dena den, ezin da ziurtzat jo genero zinematografikoak eta literatura-generoak gauza bera direnik. Eta ez dugu pentsatu behar zinema-generoen teoria eta literatura-generoena mugakideak direnik, literaturako teorikoek hori berretsi duten arren. "Genero" terminoa, berez, abstraktuegia da objektu bakar batean gauzatzeko, begirada guztietan berdin identifika daitekeena. Zinema-generoari buruzko teoriek ere ez dira libratu, literaturageneroak dakartzaten liskarrak zazpigarren artearen teoriak ere markatu ditu. Hala ere, teoria hori bestearen oinordeko denez, egia da bere aurrekoa baino pauso bat aurrerago eta eztabaidatuago dagoela, eta hori, nolabait kontsideratuz gero, abantaila dela suposatu beharko litzateke. 3.3. Genero zinematografikoa Genero-filmak, errepikapenaren eta bariazioaren bidez, egoera arruntetan pertsonaia ezagunak dituzten familia-istorioak kontatzen dituzten lan komertzialak dira (Keith Grant, 2007: 7). Ondo behatuz gero, genero zinematografikoen azterketa genero literarioen azterketaren luzapen bat besterik ez da (Altman, 2000: 33); genero zinematografikoei buruzko baieztapen asko genero literarioen kritika-tradizio luze batetik hartutako mailegu hutsak diren arren, alde nabarmenak daude genero zinematografikoen kritikaren eta aurreko literatur kritikarien artean. Orain arte eskaini den definiziorik argiena, zuzenena eta errazena Steve Nealena da, Genre and Hollywooden ezagutzera emandakoa: 'Genero' hitzak 'mota' (type edo kind, ingelesezko sinonimoak) esan nahi du, eta hogeita hamar urte baino gehiagoz zinemaren ikasketetan leku garrantzitsua izan zuen. Normalean adibide gisa ematen da (banaka edo hainbat konbinaziotan) westernean, gangsterren zineman (noir), musikalan, beldurrezko filmetan, melodraman, komedian eta abarretan. Batzuetan, 'azpigenero' izena genero horien barruko tradizio edo talde espezifikoei erreferentzia egiteko ere erabili izan da ('komedia erromantikoa', 'komedia slapstick', 'beldurrezko film gotikoa' eta horrela, hurrenez hurren) (2000: 7). Izan ere, "genero" terminoak, zinemari dagokionez, gai ugari biltzen ditu: generoa Hollywoodeko estudioak erabiltzen zuten sistema filmak sailkatzeko; genero bakoitzak dituen ezaugarriak besteetatik aldentzeko (ikonografia); genero hitzak dakarren arazoak definitzerako orduan; generoaren izaera tautologikoak eta mito klasikoekin duen parekotasunak; generoen historia eta ideologia; generoen dinamika-ziklikoak (hots, eraldaketak); edota, generoen eskematismoak auteaur (autore) politikaren kontra ahalbidetu duen zine mota berriak. Kapitulu honetan alor horiek guztiek jorratuko ditugu, Clint Eastwooden istorioak non kokatu ahal diren jakiteko berebiziko garrantzia duen atala baita. Estudioen sistemen
auteur kategoriaren artean dagoen outsider-zuzendaria daukagulako Eastwood. Esaterako, Dirty Harry (1971) erako filmak ekoizten duen zinemagilea eta, aldi berean, Letters from Iwo Jima proiektua aurrera eramateko motibazioa izan duen "artista". Horren generoetan beti gertatzen den moduan, helburu konplexua daukagu orain geure buruari planteatu duguna. Zine eta zuzendari iparramerikarrei dagokionez, nahiz eta herrialde ezberdinetan genero ezberdinak egon, mundu osoko areto komertzialetan egin, banatu eta erakusten diren filmak genero handiko filmak dira. Horrek ez dio irakurleari sinestarazi behar etengabe errepikatzen direnez, generoko filmek ez dutela ezberdintasunik bata bestearekin. Askotan, "generoen tradizioa askatasun sortzaileari laguntzeko gunea da" (Bazin, 1957: 104). Historikoki, Cahiers du Cinéma-ko lehen kritikariek arreta jarri zioten eta auteurteoriak garatu zituzten Hollywoodeko zinema-zuzendariei esker. Paradoxikoki, autoreen politikaren aldekoek bereziki miresten dute zinema iparramerikarra; izan ere, zinema horretan daude ekoizpen-zorrik nekagarrienak. (Hala ere) Egia da errealizadoreak erraztasun tekniko handienak dituen sektorea dela, baina horrek ez du bestea konpentsatzen (Bazin, 1957: 104). Ikus daitekenez, Bazinek proposatzen duena Horaziok eta Fryek esandakoarekin talka egiten du. Hala eta guztiz ere, aurrekoek literaturan jardun zuten eta Bazinek, berriz, zineman. Zinema herrikoia (edo herri zinema) genero kategorien arabera antolatzen da nolabait: zientzia fikzioa, izua (beldurra), thrillerra, pornografia, komedia erromantikoa, etab. Hitzak berak, aldi berean, ekoizpen zinematografikoko modu berezi bati egiten dio erreferentzia, askotan Hollywoodeko Estudio Sistema klasikoarekin parekatua; kontsumo indize egoki bat, hau da, publikoak jakin behar du, zine aretoan sartu baino lehen, zer nolako sentsazioak eta emozioak sentituko dituen obra zehatz bat ikusterako orduan. Herri zinemaren eta kulturaren arteko harreman konplexua ulertzeko gogoratu behar dugu "industria baten ondorioz, zinema askotan industria horren agindu normalizatzaileen mende dago(ela), baita logika sortzailea baldintzatzen duen logika finantzario eta komertzialaren mende ere" (Pinel, 2009: 11). Izan ere, André Bazinek adierazi zuen bezala "zinema arte herrikoia eta industriala da" (1958: 96). Halere, generoko filmak, askotan, "herri-zinemaren" baliokidetzat hartzen diren arren – arte-zinema eta zinema esperimentala ez bezala– bereizketa, izatez, ez da horren argia. Jean-Luc Godard, Woody Allen edota Alfred Hitchcock bezalako zuzendarien filmek generoen elementuak dituzte. David Bordwellek modu sinesgarrian argudiatu du "arte zinema genero bat dela, bere konbentzio eta zuzendaritza moduekin, eta AEBetako filmak, Robert Altman eta Francis Ford Coppolaren lanean ikus daitekeen bezala, bereganatu egin dituztela" (Bordwell 1979: 62). Horrek esan nahi, autoreen obra "pertsonalak" nahi eta nahi ez generoek bere garaian zehaztu zituzten ezaugarrietatik abiatzen direla, neurri batean ala bestean. Hortaz, bai estudioek sailkatutako generoak (barne-erlazioak) bai estudioetatik at sortu ziren bestelako generoek (kanpo-erlazioak) estu-estu lotuta daude. Horrek eztabaida eta genero-maila jakin batzuk bereiztea eragin du. Guk Tom Ryallek burututako sailkapena baliatuko dugu generoen nondik norakoak
zeharkatzeko. Autore honek era errazean banatu eta bereizi zituen zinema-generoak, hiru mailatan, hain zuzen generoen sistema (genero bakoitzak euren artean eta Hollywoodeko ekoizpenarekin oro har duten harremana), genero indibidualak (genero bakoitzaren elementu komunak definitzen dituztenak) eta film indibidualak (film indibidualak aztertuz genero-sistemaren testuinguruaren barruan) (1998: 329). 3.3.1. Estudioen sistema klasikoa. Estatu Batuetako lehen ekoiztetxeak New York hiriaren inguruan kokatu ziren, Ekialdeko Kostaldean, nazioko hiri eta industria guneetatik gertu. Baina Kaliforniako hegoaldea gero eta erakargarriagoa izan zen, eta D. W. Griffith (zinemaren aitzindaria) eta beste asko mendebaldera mugitu ziren. Los Angeles inguruko eremua erakargarria zen zinemakonpainientzat, hainbat arrazoirengatik. Geografikoki, 1908an ekialdean sortua, Motion Pictures Patent Company monopolistikoaren kontrol boteretik oso urrun zegoen. Eskualdeko klimarik abegitsuenak ere topografia anitzagoa eskaintzen zuen eta filmaketarako aukera gehiago ematen zituen. Eskulana eta lurra ere ekialdean baino merkeagoak ziren, eta sartzen ziren zine konpainiek, euren estudioak barne, filmaketetarako eraikitzeko aukera izan zuten. Horrela, Estatu Batuetako industria zinematografikoa nahiko eremu txikian kontzentratu zen, Hollywooden hain zuzen ere. "1950ean Hortense Powdermaker antropologoak 'ametsen fabrika' ezizena eman zion, eta Hollywoodek fantasia erakargarriak sortu zituen milioika pertsonak ikusi duten testuinguru industrial batean, amets esnatuetan bezala" (Keith Grant, 2007: 7). Filmen erakusketa erregularizatua nickel odeonsen ospearen eta hazkunde azkarraren ondorioz garatu zen; zinema-erakusketari soilik eskainitako lehen espazioak. Urte osoan egindako film berrien etengabeko eskariak beharrezko ekoizpen kronogramak sortzea eragin zuen. Egoera honek, muntaia katean oinarritutako ekoizpen modu baten garapenerako bultzada eman zuen eta fordismo-estiloa kopiatu zen, eta pelikulen ekoizpenera moldatu zen. Filmak etekinek eragindako testuinguru lehiakor batean egin zirenez, Hollywoodeko estudioek produktuak hornitzen zituen ekoizpen-sistema bat garatu zuten. Ezin da ahaztu zinema industria batetik zuzenean sortutako artea dela, hari erabat estu-estu lotua. Hori, Estudio edo major handien aroan gertatzen zen (1920-1950, gutxi gorabehera). Hollywoodeko filmak hain dira nagusi mundu osoan, ezen "Hollywood estiloa" edo "estilo narratibo klasikoa" terminoak askotan erabiltzen baitira zinema narratiboaren estiloari erreferentzia egiteko, "zeinak istorioaren jario garbia eta etengabea azpimarratzen baitu, ekoizpen balio handiekin konbinatuta" (Keith Grant: 2007: 7). Horrela, genero-zinema goiz garatu zen. Merkatuan arrakastatsuak diren formulak errepikatuz eta aldatuz, txarteldegian ahalik eta irabazi handiena lortu nahi duten ekoizleekin. "Gaur egun, generoak ez du publikoari erreferentzia egitea baino baliagarritasun handiagorik. Prestakuntza- eta kako-zeregin bat betetzen du" (Pinel, 2009:
13). Ikusleek jakin dezatela, filma ikusi aurretik, neurri batean ala bestean, zer ikusiko duten. Programazio-erabakiak genero-irizpideetatik abiatzen dira, genero-filmen interpretazioa publikoak generoari buruz dituen itxaropenen mende dago zuzenean. Hau da, generozinematografiakoak laguntzen dute bai sortzaileei –pelikulen gaiak eta estrukturak nahiko ondo mugatzen eta definitzen dituztelako– bai ikusleei –horrela jakin badakitelako, hein handi batean, zer ikusiko duten pantailetan–. Dudley Andrew-k dioenez, generoek funtzio zehatz bat betetzen dute zinemaren ekonomia globalean. "Industria mezuak sortzeko behar sozialak asetzen dituen ekonomia da; teknologiek, jardunbide esanguratsuek eta gizaki askok osatutakoa" (1984: 110). Generoa kategoria berezia da, ekonomiaren alderdi guztiak barne hartzen baititu; alderdi horiek beti daude jokoan zinemaren esparruan, baina "oso zaila izaten da haien arteko harremana hautematea" (Andrew, 1984: 110). Hala ere, generoek ez diote ekonomiari bakarrik eragiten, Andrewk gehitzen baitu "zinemako narratibaren azterketa hasi beharko litzateke irudiekin dugun harremanaren eta horiek zeharkatzen dituen indukzio-korrontearen determinazioarekin, harengana erakarriz. Zehaztapen horiek genero (zinematografiko)-azterketen parekoak izango lirateke, horiek formalizatuz gero; izan ere, ikusleek izendatu eta deskribatuko lukete filmatutako materialarekiko eta haren antolamenduarekiko duten ohiko harremana" (1981: 44). Horrek esan nahi du ikusle (edo irakurle) batek narrazio baten aurrean duen identifikazioprozesuan sakonki inplikatuta daudela bai gaiak, bai narratiba-prozesuak eta bai erabaki formalak. Altmanen ustez, hiru esparru horiek bereganatzen duen guztia da "generotzat" ulertzen dugu. Nolanahi ere, autore honek (2000: 35) termino horren esanahia lau kategoriatan sailkatzen du, eta "generoa" terminologiari buruz hitz egitean zer ulertzen den eztabaidatzeko balioko luke. 1. Generoa zinematografia-industriaren ekoizpena programatzen eta taxutzen duen oinarrizko formula da. 2. Generoa filmak eraikitzeko erabiltzen den egitura edo sistema formala da. 3. Generoa banatzaile eta erakusleen erabaki eta komunikatuetarako funtsezko kategoria baten etiketa edo izena da. 4. Generoa generoko film orok publikoari eskatzen dion ikuskizunen oposiziokontratua da (2000: 35). Generoen teoriko guztiek lau esanahi eta eragin-eremu horiek kontuan hartzen ez badituzte ere, kontzeptuaren balio-aniztasunetik abiatuta justifikatu ohi dute beren lana. Tom Ryallek dio generoen kritikaren irudi nagusia artista/film/publikoz osatutako triangelua da. Generoak honela defini daitezke: patroiak/formak/estiloak/egiturak, filmetatik
haratago doazenak, zuzendariak eraikitzen dituela eta ikusleak irakurtzen dituela egiaztatzen dutenak (Ryall, 1970: 22-23. Neale-n, 1980: 7). Definizio bera nahikoa da zuzendariarengandik filmera joateko, eta filmetik ikuslearen irakurketara –edota interpretaziora–. Jakina, hainbat funtzio betetzeko gaitasun horrek ahalmena ematen dio generoari zinemaren osagaien arteko harremanak bermatzeko. Genero zinematografikoaren gaitasun esklusibo hori, orokorrean, azaltzen da figura estilistikoetan edo metafora moduan. Beste era batera esanda, genero-zinematografikoak objektu eklektikoak dira, haien artean konbinagarriak, elementu berriak sortzeko aukera ematen dutenak. Nahasketa horren emaitzak metafora eta sinbolo zinematografikoak ekar ditzake. Definizio xume horretatik haratago, Dudley Andrew-k metafora bat eskaintzen du honako hau baieztatuz: "generoek orekatzen dituzte ikusleak zinemaren tresneria teknologiko, esanguratsu eta ideologikoarekin" (1984: 111). Hau da, generoak behar ditugu zinema bera ulertzeko. Jim Kitses da, ordea, generoaren ahalmen komunikatiboa dinamismo handienarekin adieraztea lortu duena. Bere hitzetan genero "gai eta kontzeptuen begiradari darion bizi-egitura da" (2000: 36). Hortaz, generoa egitura bat da, eta, aldi berean, materiala isurtzen duen bidea, ekoizleetatik zuzendarietara, industriatik banatzaileetara, erakusleetara eta ikusleetara. Genero zinematografikoen teorikoek modu sistematikoan onartu dute industriaren asmoen eta publikoaren erantzunaren arteko lotura. Leo Braudyk proposatzen du ikuslegoak erabakitzen duela zein genero kontsumitzen jarraitu behar den edota zein ez, haiek erabakitzen dute nori eman ospea (1977). Paradoxikoa bada ere, genero zinematografikoaren ikuspegi estandarrak industria eta ikusleria bata bestearen eragile gisa tratatzen ditu. Zentzu batean "publikoaren erantzun kolektiboak generoak sortzen ditu" (Schatz, 1981: 84), eta zentzu sakonago batean, industria zinematografikoak ezarri eta izendatzen ditu horiek berak (Altman, 2000: 37). Edo, beste hitzetan, baina ideia bera adierazten duena: "(zinema-generoek) Hollywoodeko zinemagileen sentsibilitate sozial eta estetikoa ez ezik, ikusle guztiena ere adierazten dute" (Schatz, 1981: 14). Hau da, publikoak erabakitzen du zer kontsumitu nahi duen gehiago eta zer gutxiago; eta industriak jartzen dizkio etiketak jendeak kontsumitzea erabakitzen duen horri –jendeak zer film mota nahi dituen identifikatzeko helburu argiarekin– horien ezaugarriak mugatu ahal izateko. Horrela, publikoak eskatzen duena ekoizten jarraitzen da. Merkatu kapitalistaren modu klasiko eta ikasia da hura; kontsumitzailearen profila zehazteko, haren eskaria ezagutzeko eta, behin eskaria hura ezagututa, hori areagotzeko, ia mendekotasun bihurtu arte (adibidez, egun, superheroiekin unibertso zinematografikoarekin gertatzen den bezala). Hortaz, ezin dugu genero jakin batez hitz egin industriak hori definitu ez badu eta publikoak identifikatu ez badu ere; izan ere, zinema-generoak, funtsean, ez dira jatorri zientifikoko kategoriak edo eraikuntza teoriko baten emaitzak: merkatuak ziurtatzen ditu eta ikuslegoak partekatzen ditu.
Generoko filmen ezaugarri formulatuek esan nahi zuten estudioek azkar ekoitz zitzaketela, eta publikoak ere azkar uler zitzakeela. Behin eta berriro errepikatutako formula horiek filma mota jakinen identifikazioa errazten zuen, bai publikoari, bai eta sortzaileei ere. Beren katalogoetan, ekoizleek askatasunez bildu zituzten filmak kategoria generikoetan. McArthurrek dioenez, "genero-filmetan ikusmen-patroi batzuk errepikatuta, ikusleek berehala jakin dezakete zer espero duten haiengandik beren ezaugarri fisikoengatik, janzkeragatik eta jokabideagatik" (1972: 23). Generoko filmek, horrela, "konbentzio eta ikonografiaren bidez adierazteko ekonomia bat" (Keith Grant, 2007: 8) ahalbidetzen dute. Edonola ere, genero jakin bat definitzen duten ezaugarriak beste batzuekin nahas daitezke, eta, horrela, narrazio-forma eta -bide berriak sortu. Red River westernean (Howard Hawks, 1948), cowboy gazte eta ahots-leuneko batek, bere ganadua modu arrakastatsuan garraiatzea lortzen badu, bere emazteari zapata berri batzuk erosiko dizkiola zin egiten du; dunbotsa batean, bera lehen biktima denean, publikoak gerrako hamaika filmetatik hartutako konbentzio bat ikusten ari direla igarri egiten du (Keith Grant, 2007: 8). Ikusi den bezala, generoen definizioen kontzeptua zeharo aldakorra eta "hiperaktiboa" da. Ondoriozta genezake, ziurtasunak ematen duen bermearekin bi funtsezko aldagaiek parte hartzen dutela genero jakin baten jaiotzan. Alde batetik, beste genero batzuen ezaugarrietatik aldentzea. Eta, bestetik, film mota horren errepikapenak gauzatzea. Horrekin guztiarekin esan genezake generoak sortzen direla. 3.3.2. Generoen elementuak. Ikonografía. "Ikonografia" hitza Erwin Panofsky artearen historialariak arte errenazentistari buruz egindako eztabaidatik dator. Autore horrek iradoki zuen gaiak edo kontzeptuak sinbolikoki kargatutako objektu eta gertakizunen bidez adierazten zirela. Genero kritikari batzuek zinemaren alorrera egokitu zuten ikonografiaren ideia, Lawrence Alloway horien artean (artelanetako sinbolo familiarrek esanahi kulturala dutela, agertzen diren banakako lanaren testuingurutik harago). Ikonoak bigarren mailako sinboloak dira; izan ere, haien esanahi sinbolikoa ez da nahitaez testu indibidualaren barruan ezarritako lotura bat, sinbolikoa baizik, antzeko beste testu batzuetan erabiltzen delako (Keith Grant, 2007: 12). Generoko filmetan ikonografiak objektu partikularrei, pertsonaia arketipikoei eta aktore espezifikoei so egiten du. Konbentzioek bezala, ikonografiak laburdura bisuala duten generoak ematen ditu, informazioa eta esanahia labur, erraz eta zuzenean transmititzeko. Esaterako, westernean, beltzez janzten den eta bi pistola erabiltzen dituen cowboya, ia beti bilaua da, Shanen bezala; filma fantastikoetan, tradizioz, beltzez janzten diren magoak magia beltza erabili ohi dute –horrela gertatzen da Star Warsen eta The Lord of the Ringsen sagetan–, hortaz, ongia zuriz adierazten da, hori baita Obi Wan Kenobi edo Gandalfen kolore gorenak; edo, zinema beltzean detektibe orok gabardina luzea janzten dute eta erretzen dute, tipo bakartiak izan ohi dira eta euren hirietan ez da sekulan eguzkia
agertzen. Hori da janzkera eta estereotipo ikonografiko generikoa, errealitate historikoarekin zerikusi gutxi duena. Horren ildotik, Edward Buscombe mendebaldeko ikonografian kontzentratzen da film baten barneko eta kanpoko formen arteko bereizketa egiteko. Buscomberen ustez, film baten barne-forma gaiei buruzkoa da, gai jakin bat tratatzeko modua. Kanpoko-formak genero jakin bat definitzen duten aurrez ezarritako formulak dira. Genero jakin bat berehala identifikatzeko balio duten elementuak, hau da, ikonografia: westernean, adibidez, zaldiak, gurdiak, ferrokarrila, sheriffa (eta horren izar distiratsua), arropa eta errebolberrak. Barneko eta kanpoko formaren ideia hori esentziala dirudi; izan ere, lehenaz (barnekoaz) bakarrik ari bagara materiari dagokionez, orduan gure kontzeptua zabalegia izango da balio handikoa izateko (erabilgarria izateko); eta azkena bakarrik erabiltzen badugu (kanpoko-formak), generoa azkenean zentzurik gabe geratuko litzateke, edukirik gabe (Buscombe, 2003: 14). Jakina, genero filmen ikonoek kulturalki esanahi zehatz batzuk izan baditzakete ere, ematen zaien interpretazioa edo balioa aldakorra da, ikusle motaren eta honi dagokion testuinguruaren araberakoa baita. Westernean hiriak zibilizazioa irudikatzen du beti, baina film bakoitzak ikuspegi ezberdina jorratuko du. The Gunfighter (Henry King, 1950) hiriak haurrak eta etxeko-guneak ditu, Gregory Peck agure pistolariak desiratzen duen familia-egonkortasuna irudikatzen duena. Aldi berean, McCabe and Mrs. Miller (Robert Altman, 1971) hiria, burdel inprobisatu baten inguruan sortzen da, oinarrizko nahia zibilizazioaren muina dela iradokitzeko. Are zorrotzago, Sam Peckinjah-k urka jarri zuen hiriaren erdialdean Pat Garretten and Billy the Kiden (Sam Peckinpah, 1973), zibilizazioaren bihotzean indarkeriarako joera adierazten duena (Keith Grant, 2007: 13). Genero-filmek eztabaida eta tentsio sozial horiek hartzen dituzte eta narratibetan bihurtzen dituzte; pertsonaia indibidualen eta gizartearen arteko gatazka dramatikoetan kondentsatuz. Thomas Schatzek dioenez, "genero zinematografiko guztiek ordena sozialerako mehatxu-moduren bat tratatzen dute, bortitza izan ala ez" (1981: 26). 3.3.3. Definitzeko zailtasunak eta hartu-emanak Edozein genero definitzeko funtsezkoa da corpusaren kontua, zein filmek osatzen duten haren istorioa. Janet Staigerrek generoaren definizioari heltzeko lau modu daudela iradokitzen du, bakoitza bere mugekin. Metodo idealista, filmak aurrez zehaztutako estandar baten aurka epaitzen dituena, proskriptiboa da; izan ere, film batzuek pribilegioak dituzte beste batzuen aldean, aukeratutako eredutik hurbil dauden heinean; metodo enpiristak logika zirkular bat dakar berekin, hautatutako filmak generoaren adierazgarri gisa aukeratuak izan direnak; a priori metodoa, non elementu generiko komunak aldez
aurretik hautatzen diren; eta konbentzio sozialaren metodoa, adostasun kulturala zehazteko arazoak ematen dituena (2003: 186-187). Andrew Tudorrek generoa definitzeko arazo garrantzitsu bat azaltzen du, berak "dilema enpirista" deitzen duena: Western bezalako genero bat hartzea, aztertzea eta haren ezaugarri nagusiak zerrendatzea da galdera hau egitea: lehenik eta behin, westernak diren filmen gorputza isolatu behar dugu. Baina 'ezaugarri nagusiak' oinarri hartuta bakarrik bakartu daitezke, eta isolatuak izan ondoren filmetatik bertatik bakarrik aurkitu daitezke (1973: 135). Tudorrek definizio-arazo honi ematen dion irtenbidea berak "adostasun kultural komuna" (1973: 139) deritzon kontzeptuan konfiantza izatea da. Hau da, genero jakin bateko ezaugarriak dituen obra batean aditu, kritiko eta ikusle gehienek ados egongo liratekeen lanak aztertzea. Eta, hortik aurrera, generoa orokortzea. Metodo hori onargarria da, ondorioztatzen duenez, "generoa baita kolektiboki uste duguna" (1973: 139). Hori erabat argi, aipatu behar dugu generoen artean egon diren (eta dauden) konbinazioak. Horrela sortzen direlako gehienetan genero berriak eta baita ikusleria harritzeko balio duen formula direlako ere. Jim Collinsek azaldu duenez, 1980ko hamarkadatik Hollywoodeko filmen ezaugarri nagusia "hibridazio ironikoa" (1992: 245) izan da, aldez aurretik genero huts edo diskretuak konbinatzea duena helburu. Hala ere, Janet Staigerrek modu sinesgarrian indargabetu du genero garbitasunaren nozioa, "Hollywoodeko filmak inoiz ez dira 'puruak' izan, hau da, zaila da kategorietan sailkatzea" (2003: 185). Staigerrek, Bordwell eta Thompsonekin egindako aurreko lanean bezala (1985: 16-17), ondorioztatzen du Hollywoodeko ia film guztiak hibridoak direla; argumentu generiko mota bat beste batzuekin konbinatzeko joera baitzuten. Erromantikoek bere garaian, literaturan defendatu zutenaren antzeko ideia eta planteamendua. Generoko filmak hibridoak izan dira beti, praktikan konbinatuak. Stagecoach (John Ford, 1939), inoiz filmatu den westernik ospetsu eta garrantzitsuenetako bat, road moviearen elementuak ditu, The outlaw Josey Wales (Clint Eastwood, 1976) obra bezala. 3.3.4. Generoen dinamikak. Generoak ez dira estatikoak edo finkoak. Definizio eta muga arazoez gain, generoak abian dauden prozesuak dira. Denborarekin aldaketak izaten dituzte, film eta ziklo berri bakoitzak tradizioarekin bat egiten du eta aldatu egiten dute. Generoen sorkuntza estatismoaren eta dinamismoaren arteko tentsioaren bidez osatzen da. Tentsio hura ziklikoki errepikatzen da, modu tautologikoan, ezagunean moldatzen direnen eta artea berritu nahi dutenen artean. Generoek gorpuzten dituzten indar kontserbadore eta arauemaileei, korronteek, mugimenduek eta eskolek osatzen dituzten indar dinamiko eta ebolutiboak kontrajartzen zaizkie, hain zuzen ere, zinemaren historian zehar sortzen diren
mugimendu eta eskolak, ikuskera nagusiaren aurka egiteko eta begirada eta estilo berritzaile bat inposatzeko (Pinel, 2009: 13). Generoen historia zikloz osatuta dagoela dirudi, hein handi batean, genero antzeko film talde baten ekoizpen-aldi labur samar baina biziz. Henri Focillon izan zen forma artistikoen "bizitza" proposatu zuen lehen kritikarietako bat, "aro esperimentala, aro klasikoa, finketaren aroa, aro barrokoa" (1942: 10) ziren bere ustez etengabe errepikatzen ziren lau egoera desberdinak. Altmanek iradokitzen du zikloak azpigeneroetatik bereiz daitezkeela; izan ere, azpigenero bat Estudio desberdinen artean parteka badaiteke ere, zikloak "jabeak" izatera jotzen dute, Estudio baten mende. Sortzailearen eta kontsumitzailearen arteko elkarrizketa horren ondorioz, Altmanek bete beharreko lau hipotesi planteatzen ditu genero bat halakotzat ezartzeko: 1. Pelikulen antzeko ezaugarri eta arrakastengatik baino, amankomuneko akatsak eta porrotak izaten dira horiek generoen kategoria zehatzetan kokatzeko elementu giltzarria (2000: 60). 2. Antza denez, aurretik existitzen zen genero extra-zinematografiko bakar batetik datozen materialak maileguan hartzea ez da zinema-generoen historiaren ezaugarria. Aitzitik, itxuraz ustekabean loturarik ez duten genero desberdinetako materialak sartzea eta konbinatzea izan da horren sormena edota jatorria (2000: 60). 3. Genero batek beste esparru batzuetan lehenagoko existentzia duen kasuetan ere, bere homonimo zinematografikoa ez da sortzen iturri extra-zinematografiko baten mailegu (edo moldapen) sinple gisa; birsortzea beharrezkoa da (2000: 62). 4. Genero batek finkatu aurretik –material berberen errepikapenaren bidez eta horien erabilera koherentea dela medio–, jaioberriek denbora luze igarotzen dute etiketa finkorik gabe. Hasieran, genero zehatz bateko pelikulen amankomuneko ezaugarriak gainazaleko elementuetan baino ez dira topatzen, garrantzitsuagotzat hartzen diren beste testuinguru generiko batzuen barruan hedatzen direnak (2000: 63). Hala ere, baieztapen hori eztabaidagarria da, bereziki Estudio-sistemen gainbeheraren ondoren. Egia esan, bi desoreka daude: "lehena, zinema hollywoodiarraren aldekoa, genero handiak sortu, kodifikatu eta mundu osoari ezarri zizkiona; bigarrena, Europaren aldekoa, mugimendu eta eskola gehienen sorlekua baita" (Pinel, 2009: 14). Hollywooden filma batek funtzionatzen bazuen, hau da, etekin ekonomiko erraldoiak lortzen bazituen, orduan horren egiturak eta ezaugarriak aztertzen ziren, etorkizunean behin eta berriro errepikatzeko eta diru gehiago irabazteko. Hortik dator, esan den moduan, generoak sortzeko beharra. Europan, aldiz, etekin ekonomikoen helburua ez zen hain indartsua. Horregatik zine esperimentalagoa egitera ausartzen ziren korronte eta eskola ezberdinak agertu ziren. Batzuetan, harrigarria bada ere, proba edota esperimentu horiek Hollywooden egiten zena baino etekin handiagoak lortzen zituzten. Nola ez,
Hollywooden fenomeno horietaz konturatzen zirenean euren estudioetara inportatzen zituzten formula berri horiek. Hortaz, beti bezala, errepikapenaren formulari jarraituz, genero berri baten jaiotzaren aurrean egoten ziren. Genero-kritikari batzuek bat egiten dute eraldaketa-eredu orokor batean. "Hezkuntzaetapa goiztiar batetik hasita, adierazpen aro-klasiko-arketipokotik pasatuz, fase intelektualago batera iritsiz" (Keith Grant, 2007: 35). Horrela konbentzioak aztertu eta zalantzan jartzen ziren, soilik aurkeztu beharrean. Azkenik, genero baten ezaugarriak zeintzuk diren argi eta garbi bereizten denean, modu ironiko eta autokontzientean adierazi ahal dira, parodiak delakoa sortzeko aukera dela medio. Thomas Schatzek, zentzu horretan, generoek "narrazio zuzenetik formalismo autokontzienteraino" (1981: 38) eboluzionatzen dutela argudiatzen du. John Caweltiren ustez, aldaketa oso sakonak izan ziren 1970eko hamarkadan genero guztietako film estatubatuarretan. Garai hartako generoko filmek lau modutan erantzun zuten: "burlazko-umorea, nostalgia, desmitifikazioa eta berrespena" (2003: 243). Garapen hori, neurri batean, 1967an Hays Bulegoa desagertzearen eta Estudio-sistema klasikoaren etengabeko hausturaren ondorio izan zen. Lotsagabe- eta zinikoagoa zen aro batean zuzendariek askatasun handiagoa lortu zuten. Estudio sistemaren gainbeherak, "esperimentu" zinematografikoak egitea ahalbidetu zuen. Modu honetan, beste garai batean pentsaezinak ziren ideiak eta proiektuak aurrera eramatea lortu egin zen. Ekoizpen prozesuak aldatzen joan ziren, tipi-tapa. Caweltiren ustez, garai hartako generoko filmen aldaketak hain izan ziren sakonak, non ohiko genero zinematografikoak agortu ote ziren galdetu baitzen, eta hipotesi hau planteatu zuten: "Behin gorpuztu zituzten mito kulturalak jada ez dira guztiz egokiak gure garaiko premia irudimentsuetarako" (2003: 260). Egia esan, une historiko ezberdinetan genero ezberdinak modu ezberdinean jasotzen dira eta ospe maila ezberdinak dituzte. Leo Braudyk azaltzen duen bezala: Generoko filmek, funtsean, honako hau galdetzen diote ikus-entzuleei: 'Sinetsi nahi duzu hau oraindik?' Baietz erantzuten duen audientzia da ospea. Generoen eraldaketa gertatzen da ikusleek esaten dutenean: 'Hori uste dugunaren forma umeegia da. Erakutsi zerbait konplexuagoa' (1977: 179). Hortaz, lehen esan bezala, audientzia (hots, biztanleria) heldutasun-maila zehatz batera heltzen denean, arteari eskatzen zaio heldutasun maila horri moldatzea. Beste behin ere esan dezakegu filma bat eta bere testuingurua erabat loturik daudela. Generoa etengabe eraldatzen eta mugitzen ari den fenomenoa da. Alde batetik, ikusleek eskatzen dutena eskaini behar dute; bestetik, eskola eta korronte artistikoek ere proposatzen dutena eragiten die eta, azkenik, etekin ekonomikoek inposatu eta inposatzen dutena euren higadura berezia daukate. Tentsio-gune horiek guztiek genero-zinematografikoak erosionatzen dute, eraldatzen, forma narratibo berriak sortzen ditu, jakina, baina generoberri horiek sortzeko prozesua behin eta berriro errepikatzen da, hots, tautologikoa da.
3.3.5. Generoak mito bihurtuta Tradizionalki, "mito" hitzak, gizarte baten istorio partekatuei erreferentzia egiten die. Orokorrean, jainko eta heroi mitikoak sortuz, unibertsoaren izaera eta norbanakoak honekin duen harremana azaltzen saiatzen dira. Kontakizun mitiko horiek gizartearen erritualak, erakundeak eta balioak gorpuzten eta adierazten dituzte. Mendebaldeko kulturan, mitoak, hasieran ahoz transmitituak ziren, geroago inprimatuak, masen kulturak XIX. mendearen amaieratik hedatu ditu. XX. mendean, generoko filmak, beren errepikapen eta oinarrizko tramankulu batzuekin, masek neurtutako mito garaikidearen adibide nagusiak dira. Thomas Sobchackek dioen bezala "greziarrek jainkoen historiak eta Troiako Gerra ezagutzen zituzten, guk matoiak eta gangsterrak ezagutzen ditugun bezala, (…) ez lehen eskuko esperientziaren bidez, baizik eta komunikabideen bidez" (2003: 103). The man who shot Libery Valancen (1962) argi uzten du John Fordek kontzeptu hura: "mitoa egitate bihurtzen denean, mitoa inprimatu" esaten du une zehatz batean filma honetako kazetariak. Adibidez, Shane-n (1953) sarritan aipatzen da mendebaldeko heroiaren nahita egindako irudikapen mitiko gisa. Filma irekitzen denean, Shane (Alan Ladd) hirirantz doa mendiko basamortutik, jainko argitsu bat bezala hilkorren erresumara jaitsiz. Mendietara igotzen da zerura bezala, azken batean markotik kanpo zamalkatuz, hilkorren mundutik haragoko naturaz gaindiko erresuma batera bezala. Gerraosteko aroan, Gerra Hotzaren tentsio gero eta handiagoetan eta konplexu militar-industrialaren sorreran, Shanek mendebaldeko heroi (estatubatuar) baten mito lasaigarri bat eskaini zuen, (…). Shanek aldi baterako bat egin du giza munduarekin gizarte ordenaren oreka berrezartzeko, genero filmen dimentsio mitikoaren adibide garbia da. (Keith Grant, 2007: 30). Generoko filmek erritual eta mito gisa funtzionatzen dute, halabeharrez, filmatzen diren uneari buruz (hau da, testuinguru sozio-ekonomikoari buruz), eta ez soilik girotzen diren garaiari buruz, Shanek erakusten duen bezala. Historia-generoaren heroiek kultura batek bertutetsutzat jotzen dituen balioak irudikatzen dituzte; bilauek modu espezifikoetan gorpuzten dute gaitza. Arrazoi honegatik eta Shaneren ereduari jarraituz, obraren antagonista den Jack Wilsonek kapela beltza eta bi pistola janzten ditu. Beraz, Shanek, halabeharrez, kapela zuria, edo argia, janzten du. Nekazariak laguntzen ditu, horien lurrak defendatzen eta ez ditu etekin ekonomikorik bilatzen. Horra hor, heroi honen bertutearen adibide gorena. Claude Levi-Strauss (1977) antropologo estrukturalistak esan zuen kultur-mito guztiak kontrako terminoen bikote bitarren arabera egituratuta daudela (aurrerago ikusiko den bezala). Ikuspegi hori erakargarria da genero-filmak aztertzeko, "gatazka konplexuak kapela beltz kapela zurien kontra baliokidera murriztean funtzionatzen baitute" (Keith Grant, 2007: 12). Westernari buruzko ikerketan, Jim Kitsesek (1970) lehenik desertuaren eta zibilizazioaren arteko gatazkaren aldaera guztiak diren oposizio bitar argiak marrazten ditu –William Wrightek ere gauza bera egingo luke geroago–, eta, funtsezko aurkakotasun hori burutu eta gero generoarekin lotutako hainbat zuzendariren lana aztertzen du.
Hala eta guztiz ere, eduki sakona eta luze-luzea topa daiteke westernaren eta mitoaren artean. Aurrerago kapitulu bat eskaini zaio esparru zehatz horri buruz esan denaren nondik norakoak azaltzeko. 3.3.6. Historia eta ideologia Entretenimenduak, ezinbestean, ideologia jakin bat islatu eta aldarrikatzen du. Hori kontuan hartuta, ezin dugu ahantzi westernak, jaio zenetik, biztanleria entretenitzeko sortu izan zela. Baina, horrekin batera, intentzio politikoak zein ideologikoak ezkutatzen zituen. Fenomeno ludikoek eta herrikoiek berez daukaten izaera horri, Roland Barthesek, "mito" etiketa eman zien. Konnotazio mitikoak hainbat kultur-tresna eta ekitalditan nola transmititzen diren erakutsiz, munduko kontsumo-produktuetatik hasi eta kirolekitaldietaraino heltzen da. Hau da, egungo mitoek entretenimendua osatzen duten aldagai eta elementuetan bizirik irauten dute, gure imajinarioa osatzen duten telebistako eta interneteko programek, esaterako, gure bizimodua moldatzen eta baldintzatzen dute. Eta, horren ildotik, westernak egun bizirauten duen generoa da, literaturatik sortu, zineman hedatu eta, gure garaian, bideo-jokoetan bizirauten eta arrakasta izaten jarraitzen du –horra hor, esaterako, Red Dead Redemption sariduna–, gizakiak behar duen alde ludikoa eskaintzen duen heinean, westernak biziraungo du . Barthesek argudiatzen du "mitoaren printzipioak berak, historia natura bihurtzen duela" (1972: 129). Hau da, mito kulturalek gizartearen balio nagusiak babesten dituzte, eta balio horiek zuzen eta naturaltzat jotzen dituzte. Aldi berean, beste aukera batzuk baztertu eta deslegitimatzen dituzte. Zentzu horretan, Vincent Pinelek dio Masa-komunikabide gisa, boterearen edo ideologia baten presioen mende egon daiteke zinema, baita politikoki zuzena denaren mende ere. Halere, gizartearen ispilu izaten jarraitzen du, pentsatzeko moduen, idazkera konbentzionalaren, indarrean dauden kodeen, garai bakoitzean hartutako formen eta hizkuntzaren oinarria bere emarian daramana (2009: 11). 1970eko hamarkadan eta 1980ko hamarkadan, semiologia sortu zenean, interes kritikoa filmen esanahitik esanahi-praktiketara igaro zen. Hau da, film batek esaten duenari buruz zelan esaten duen. Edo, bestela esanda, esan daiteke film batek mezu bat sortzeko praktikan jartzen duen mekanismoa (filmaren) mezua bera bezain garrantzitsua dela. Barthesek egindako saiakerak hainbat akademiko erakarri zituen, generoak ilusionismo burgesa eta ikusle pasiboentzako propaganda kontserbadorea baino askoz gehiago ez zirela erakutsi nahi baitzuten, eta generokodeak erantzun ideologikoaren eta ahalduntzearen aukera gisa ikusten zituztenak (Keith Grant, 2007: 32). Testu kulturalen kode mitikoak desegiteko egindako ahaleginak filmak ikusteko perspektiba eraldatu zuen. Barthesek mito kulturalaz duen deskribapena ezin hobeto aplikatzen zaie genero filmei. Bere ustez, "mitoak ez baititu gauzak ukatzen, aitzitik, bere funtzioa haiei buruz hitz
egitea da; soilik, araztu egiten ditu, errugabe bihurtzen ditu, azalpen batena ez den argitasun bat ematen die, egitateen-adierazpen batena baizik" (1972: 143). Barthesek identifikatzen dituen mito kulturaleko elementu guztiak generoko filmetan aurki daitezke, bere ustez mitoak kontakizuna sinplifikatzen laguntzen baitu, horien esentzia identifikatzen. Semiologo honen ustez, mito kulturalaz orokorrean dioen bezala, "Bestea" munstro bihurtzen da, beldurrezko filmetan bezala. Mitoak ezaguna dena sustatzen du, elementu komuna asetzeraino errepikatzen du. Hortaz, mitoak (hemen genero-filmak, obra herrikoiak, alegia) inposatzen dutenaren at dagoen guztia errefusatu behar da. Moldea apurtzeko arriskua dakarrena, alegia. Horregatik, westernean, esaterako, indiarrak betidanik erakutsi dira erakutsi diren moduan. Kultura hori haragitzen duen bizimodua eta pentsamoldea ekialdetik etorri ziren europarrekin bat egiten ez zuelako. Hortaz, "Bestearen" forma hori, westernean beti-beti izan da etsaiaren aurpegia. Ikuspegi horretatik, genero-filmak ideologia menderatzaileko erritualizatutako artenarratibo gisa irakurtzen dira. Beraz, westerna ez da Estatu Batuen historiako garai zehatz baten isla objektiboa, baizik eta Manifestu Patuaren mantra- eta mendebaldeko "garaipenarena". Horrela, generoak Estatu Batuetako indibidualismoaren, kolonialismoaren eta arrazakeriaren babes mitikoak eskaintzen ditu. Mendebaldera doan zibilizazioa beti gizarte zuri burges estatubatuarra da. Berez, gizarte anglo-amerikarra arte, antza, Ameriketako kontinentearen mendebaldean kulturarik egon ez zela iradokitzen da western klasiko ia guztietan. Hori baitzen western-genero klasikoaren eredua, ikusleek nahi zutena eta ekoizleek sortzen zutena. Beste horrenbeste gertatzen da gainerako genero guztiekin. Horrek esan nahi du mitoaren egiturak aztertuz obra jakin baten egia tematikoa lor daitekeela. Horrela, narrazioa, gaia eta filmatu zen testuinguru sozioekonomikoa zeharo lotuta daude. Dena den, genero-filmek ideologiarekin duten harreman konplexua eztabaidagai bat da. Zalantzarik gabe, garaiko aldizkaririk garrantzitsuena, tesi eta antitesi sutsuen bihotza, Cahiers du Cinéma da, hainbat egileren hizkuntza zinematografikoaeta politique des auteurs zituena hizpide. Nolabaiteko zientifikotasun-asmoarekin, 1964az geroztik, zinema egiteko eta ulertzeko modu berriei erantzuteko beharra eta, bestetik, kritikaren eraginak gaindituko dituzten tresna kritiko berriak sortzeko eskakizuna bateratzen dituen bidea da argitalpen hura (Arnau Roselló eta Doménech Fabregat, 2007: 384). Bertan garatuko diren ikuskera zinematografiko-politiko erradikalenak aldizkariaren barruan, gero eta konpromiso handiagoko garaian, 1969 inguruan, S.M. Eisensteinen idazkiak bere orrialdeetan argitaratzearekin batera. Zine-politika binomioari dagokionez, aldizkari frantziarrak duen jarrera horrela adierazi zuten:
Ezin da horretan pentsatu (zine/politika), gainegituraren bi alor heterogeneo eta era berean erregional desberdinen artikulazioa eta interpretazioa zientifikoki zalantzan jarri gabe: politikarena, eta ideologiarena, praktika esanguratsuen eginkizun espezifikoa (Pérez Perucha, 1988: 205). Zinea eta politika erabat uztartuta dauden fenomenoak direla eta, 1969an Cinétique aldizkari berria jaio zen, zuzenean euren buruak marxistak-leninistak bezala hartzen zutenak. Euren kezka nagusiak izan ziren, alde batetik, langile zinematografikoak bere lan-jarduerarekin zabaltzen laguntzen duen ideologiari dagokionez duen zeregina eta, bestetik, filma merkantzia gisa hartzea. Bere postulatuen agerpenak asaldura sakona eragin zuen garaiko frantses gogoeta-giroetan. Zinemak izan (ahal) dezakeen zeregina da aldizkari honen intereseko gai nagusia. Cinéthiquerentzat, beraz, "film batek arte-lanaren estatutua baino ez du lortzen bere sorrerari buruzko ahanzturaren eraginez (Arnau Roselló eta Doménech Fabregat, 2007: 385). Beraz, zinema iraultzailea ekoizteko ez da nahikoa antzezpenen edukia aldatzea, horiek agerian utzi behar dira, zinearen prozesuak erabat biluztea. Bestalde, Jean Louis Baudryk (1974) Cinéthiqueren diskurtsoaren beste auzi erabakigarri bat ematen du. Aparatu zinematografikoa, bere ustez, ideologikoa baino ez da, ez baita gai errealitatearekin harreman objektiboren bat izateko. Egoera horren aurrean, Cahiers du cinémako idazleen erantzuna Jean Narboni eta Jean Louis Comolliren (2008: 76-82) eskutik etorri zen. Bi autore horiek frogatu nahi izan zuten zine mota guztiak ez dutela zertan guztiz politikoak izan. Gradu- edo maila ezberdinak daudela zinearen eta politikaren arteko erlazio horretan. Konkretuki, zazpi aldagai ondorioztatu zituzten, Cinetique aldizkariaren erradikaltasunari, neurri akademiko batean, aurre egiteko. 1. Ideologia menderatzailea itsu-itsuan islatzen dutenak eta, ondorioz, ikuslea bere estalkiari itsu izanez amets eginarazten dutenak, eta diskurtsoaren berezko ordenara (gutun-azalera) itzultzen gaituztenak. 2. Modu dualean jarduten dutenak: esanahiari dagokionez, gai esplizituki politikoak jorratzen dituzte, esanahiari dagokionez, ordezkaritza zalantzan jartzen dute. 3. Esangura esplizituki politikoa ez dutenak, baina lan formal kritiko baten bidez sartzen direnak. 4. Eduki esplizituki politikoa dutenak, baina ordezkaritza-sistemaren arauen aurka jotzen ez dutenak. 5. Itxuraz lotuta dauden kate ideologikoaren adierazgarri direnak, baina filmaren lanaren eraginez hasierako proiektu erreakzionario baten eta emaitza filmiko zehatzaren arteko distortsioa eragiten dutenak. 6. Zuzenekoan oinarritzen direnak, ekitaldi politiko edo sozialetan, baina zinema politiko klasikotik bereizten ez direnak, ordezkaritza-sistema hausten ez dutelako.
7. Zuzenekoan oinarrituta ere, ikerketa-eremu zabalago batean lan egiten dutenak, itxurak zeharkatzen dituen begiradaren ikuskera idealista gainditzen saiatzen direnak. Barbara Klingerrek Comolli eta Narboniren kategoriak aplikatzen dizkie generoko filmei, eta 'a' kategoriako filmetan jartzen du arreta; izan ere, (errotuta) dauden arau ideologikoen eroale eta betikotzaile gisa bakarrik jarduten dute, bai formari bai edukiari dagokienez, eta 'e' kategoriako filmetan, estiloaren eta edukiaren arteko tentsioa erakusten dute (Klinger, 2003: 78, Keith Grant-en, 2007: 34). Aurreko guztia kontutan harturik, film batek lehen begiratuan antzeman lezakeena baino gehiago erakusten duela ondoriozta dezakegu. Obra baten testuingurua eragina daukalako horren azkeneko emaitzan. Neurri batean ala bestean, pelikulek, fikzioak badira ere, bere garaiko arazoak eta egoerak kontuan hartzen ditu eta, (in)kontzienteki, narratiban eragina izan dezakete. Hortaz, obra jakin bat behin eta berriro ikusita, edo behin baino gehiagotan aztertuta horren egiturara hurbiltzeko aukera izan dezakegu. Gero eta egituratik hurbilago egon, orduan eta obran jakin baten mezu ondo ulertzeko egoeran egongo gara. Azkenik, egitura horiei heltzeko, generoen sailkapenak, ezaugarriak eta logikak ondo ulertzea lagungarria gerta daiteke, jakinda ere, pelikulen ekoizpenak ekonomiaren, gizartearen eta politikaren eragina jasaten dutela. 3.3.7. Generoak eta autoreen politika Generoei buruz idatzi izan den teoria guztiaren artean, hemen leku berezia eskaini behar diogu historikoki "Auteuren zinea" deitu izan den horri. Zine mota jakin honen ezaugarriak direla eta, Clint Eastwooden obrak behin baino gehiagotan kategoria honetan egotea ahalbidetu baitu. Laburki esanda, zine-zuzendari batek gai zehatz bat(zuk), era estetiko jakin bat(zuet)an eta estrategia narratibo identifikagarrian kontatzen dituenean beren istorioak, auteur delako baten aurrean gaudela esan dezakegu. Hori dela eta, Eastwoodek filmak egiteko erabiltzen dituen baliabide etiko-estetikoak askotan errepikatu dituenez, bai ekonomikoki funtzionatu izan direlako bai artistikoki interesgarriak izan baitira, zuzendari kaliforniarra (eta bere obra) autoretzat hartu izan da. Auteurismoa 1950eko hamarkadaren erdialdean hasi zen Cahiers du cinema zinema aldizkarian. Bere deialdia, Frangois Truffautek idatzitako artikulu batzuetan egin zen, garai hartan aldizkarirako idazten zuen kritikari gazte bat zena. Truffautek frantziar "kalitatearen tradizioaren" aurkako erasoa egin zuen. Garai hartan literatur lan herrikoien idazleek egokitutako estudioko film handiak, narrazio horiek inpertsonalak zirela argudiatuz, zuzendariarentzat leku gutxi uzten zutelako, zuzendariaren adierazpen beharrarentzat, hain zuzen. 1954ko La Politique des Auteurs artikulu polemikoan, Truffautek argudiatu zuen zine estilo artistikoagoa eta zinematografikoagoa lor zitekeela, aurrekontu txikiagoekin eta produkzioaren ikuspegi pertsonalagoarekin (Keith Grant, 2007: 57). Cahierseko idazle askorentzat, autorearen ikuspegia munduaren ikuspegi bat, filosofia bat, aurkitzeko
autorearen sinadura abstraktuegia izatea, horren atzean dagoena ideologia politiko bat dagoelako. Hori izango litzateke, benetan, obra baten "autore" ikusezina. Roland Barthesek eta beste batzuek esan zuten "Auteurra hilda zegoela, ez zuela autoritaterik testuaren esanahian, eta irakurleek testu-esanahiaz jabetu zitezkeela"(1972: 142-8). Politikoki orientatutako teoria kritikoak, egilearen nortasuna ideologiak moldatua bezala ikusi zuen, testu bati forma ematen dioten kode ugarietako bat besterik ez zen. Frantzian, 1968ko maiatzeko gertakarien ondorioz, Cahiers du cinema argitaletxearentzako batzorde berri bat bihurtu zen, politikoagoa eta teorikoagoa. Auteurismo klasikoaren kontrako jarrera hartuz, Young Mr. Lincoln (John Ford, 1939) filmaren azterketa zehatza zera defendatu zuen: "azterlanaren politikak, Depresio Handiak eta Errepresentazio Kode Kulturalek nola eragin zioten erakusten du, guztiek zuzendariaren arte pertsonalak bezainbesteko eragina baitute filmean" (Keith Grant, 2007: 38). Auteurismoa, teoria bat baino, film-talde batera hurbiltzeko eta haien arteko harremanak ulertzeko kontzeptu bat zen, generoaren ideiatik ez oso ezberdina. Hutsegiteak edozein izanda ere, auteurismoak arrakasta izan zuen filmen edukia, ikusmenaren eta formaren ezaugarrietara egokitzeko funtsezko eraldaketan. Hollywoodeko testuinguruan, honek generoko filmak esan nahi zuen. Auteur kontzeptuari eusten dioten oinarriak definitzeko kondentsazio-ariketa batean, jasotako kritikak edo gorespenak alde batera utzita, honako hau adierazi beharko litzateke, besterik gabe: Egilearen nozioa, (…) funtsean, zenbaki (elementuen katalogo bat, edo, zehatzago esanda, gai eta hautu figuratiboak), errepikapen (elementu horien erabileran fideltasun handiagoa edo txikiagoa) eta erritmo (motibo tematiko eta formal horiek berragertzeko kadentzia edo erregulartasun jakin bat) kontu batera mugatzen da. Horrela deskribaturik, kontzeptu hori (…) estiloaren oso antzekoa da (hemen genero gisa hartuta), gaien konglomeratu gisa ulertuta (formulazio tematiko jakin batzuek bizia hartzen duten mundu posible bat) eta (ikusentzunezko) forma batera moldaturik, figuren (motibo tematiko horiek txertatzen dituzten elementu hautemangarriak) parametro estetiko zehatz batzuen arabera jarrita (Zumalde, 2002: 11). Cahiers du cinemak auteurismoaren besarkadaren gorenean, Andre Bazinek, aldizkariaren editoreak, "obra batek beti bere egilea gainditzen duela defendatu zuen, eta ez alderantziz" (1968: 92). Autoreen politikari buruzko artikulu propioarekin erantzun zuen, ohar honekin amaituz: "Auteurea, jakina, baina, zerena?" (1957: 105). Bazinek ulertu zuen bezala, egilea eta generoa eskutik helduta doaz, eta baita politika ere. 3.4. Westerna Zinemaren historian aditu guztiak bat datozen baieztapen handietako bat da Edwin S. Porterren The Great Train Robbery (1903) zazpigarren artearen lehen westerna dela, Scott Marblek berreskuratutako antzezlan batean oinarrituta dagoena. Era berean, generoen teorikoek ere hartu dute lan hori generoaren lehen erakusletzat (Cawelti, 1975: 110; Schatz, 1891: 45). Baieztapen horren aurka zeuden ikerketa urriek argudiatzen zuten,
kolektibo baten parte ziren. Astrek eta Hoarauk asmatu egiten dute, "bilatzen zen helburua Estatu Batuak jainkotasunaren kategoriara bultzatzea zen, eta Broncho Billy, Tom Mix eta Rio Jim amerikar mitoaren hitza zabaldu zuten apostolurik distiratsuenen artean agertu ziren" (1997: 213). Genero zinematografiko honek barne hartzen dituen gaiak, araua berresten duten salbuespenak salbuespen, beti berdinak dira. Nahiz eta, beste guztien gainetik, estatuaren eraketa azpimarratu beharko litzatekeen, eta, horrekin batera, pertsonaia arketipokoa, generoa finkatzen duen pertsonairik garrantzitsuentzat har daitekeena: Mugako Heroia, hain zuzen. Amerikako Estatu Batuek ekialdetik hasi eta hedatu ziren mendebaldera, lurralde osoa konkistatu arte, beren lurraldeak mugatzen dituen mugak etengabe eraldatuz. Hala ere, "muga" kontzeptuak politikatik eta etikatik hurbilago dauden konnotazioak ditu. Zinemak westernaren elezaharra (edo mitoa) subjektu mitologikoz betetako istorio sinestezinen kontura areagotu zuten pertsonaia ugari erakusten ditu. Horietako asko Estatu Batuetako historiaren parte dira, Daniel Boone, John Colter, Jim Bridger edo Jedediah Smith kasu. Horiek guztiak behin baino gehiagotan agertu dira westernaren historiaren zati gisa, eta "guztiak, salbuespenik gabe, ezin asmatuzkoak, ausartak eta heroikoak izan ziren, zineman, batzuetan, existentziak eman zizkionak baino askoz ere ospe handiagoa lortuz" (Iturrate-Cárdenes, 2009: 10). "Beren zaldun-kode propioari jarraitzen zioten gizon zintzo gisa deskribatu izan dira; beren ahaideei laguntzeko gogo bakartiak, beren etxea natura basatian aurkituko zutenak" (Doval, 2009: 65). Hala ere, Mugako Heroia bere unibertsoko pertsonaietatik nabarmentzen da, bera baita westernean azpimarratzen den gai handia erabat gauzatzen laguntzen duena, gogora dezagun, estatuaren eraketa (edo komunitatea, nahiago bada). Mugako Heroia da herri batek egoera basatitik bizimodu zibilizatura igarotzeko eman behar diren urratsak ahalbidetzen duena eta trantsizio horretatik eratorritako gainerako dikotomia guztiak: gudatik bakera, pasiotik arrazoimenera, kaosetik ordenara. Hots, heriotzatik bizitzara (Marzabal, 2004: 38). Mendebaldeko gizarte orok eman behar izan duen eta gaur egun bizi dugun errealitatean eragina duen urrats handi horren erantzulea Mugako Heroia da (westernaren ikuspegi mitikotik). Gizon honek komunitatearen finkapenaren esku jarri du mugaz haraindi nagusi diren legeetatik jaso duen jakintza guztia. Laburbilduz, indartsuenaren legea ahulenaren defentsa gisa. Horrela ulertzen da mugaz haraindiko bizitza gogorragoa dela. Bizirauteko eta egokitzeko gaitasunaz, munduaren alde honetan bizi den gizabanakoaren biziraupenaz arduratzen da. Astrek eta Hoarauk, era honetako narrazioak egituratzen dituzten gaikako konfrontazio batzuk zerrendatzen dituzte: Inozentzia eta esperientzia; zuzenbide naturala eta herritartasun-eskubidea; abentura eta ordena; erlijio naturala eta elizena; hiri-zibilizazioaren nekazaritza- ekonomia eta ekonomia planifikatuta; benetako gizakiaren instintuaren eta autodomeinuaren indarkeria; heroia eta hilkor soila; errugabetasuna eta erruduntasuna;
bekatua eta berrerospena; patua eta askatasuna; bizitzaren indarrak eta potentziak (1997: 26-27) Nolanahi ere, western klasikoa eraiki den funtsezko aurkakotasuna Wilderness eta Garden kontrajartzen dituena da, hemen natura basatia eta etxeko lorategia bezala ulertuta, hurrenez hurren. Horrela, lehen gizakiarena ez zen eremua bereganatzeko eta bere beharretara egokitzeko duen gaitasuna azpimarratu nahi da. Horretan datza naturaren konkista eta zibilizazioaren inposaketa. 3.4.1. Westernaren korronte filosofikoak Carterrek dio, Wild West-a (Mendebalde Basatia) Estatu Batuetako herri-kulturak "fronterarekin duen harreman konplexuaren adibidea da, bere baitan Mendebaldeko mitoa, ospearen gurtza partikular baten babesa eta mugako historiaren bertsio triunfalista sustatuz" (2015: 8). Harreman horretan gizartea eta gizakia ulertzeko bi ikuspuntu guztiz ezberdinak kontrajartzen dira. Bi perspektiba horiek "muga" daukate ardatz; hau da, alde batetik, lege sozialen eta arauen bidez antolatutako gizartea. Bestetik, mugaz haraindiko bizitza, hots, Wildernessaren mitoa edo, beste era batera esanda, basakeriaren edota primitibismoaren bizimodua. Mundua ulertzeko bi proposamen horiek, –edo hitz batean esanda, gizarte-antolakuntzaikasi eta ikertu duten bi pentsalari nagusiak mahaigaineratzera garamatza: Thomas Hobbes eta Jean Jacques Rousseau. Hau da, gizakia komunitateetan antolatzera heldu aurretik imajinatzen zen mundua planteatu zuten bi pentsalarien hipotesiak. Batak beldurra ulertzen du giza-motore gisa, besteak maitasuna; batak sozietatea, komunitatea eta gizakien arteko akordioak defenditzen ditu gizatasuna babesteko, besteak, aldiz, uste du gizakiak onak jaiotzen direla baina, mendebaldeko gizartean haziz gero, bere arima usteltzen dela eta krudeltasuna areagotzen dela honen ariman. Batik bat, bi ikuspuntu horiek lege naturalaren eta lege zibilaren arazoa irudikatzen den neurrian neurtzen da. Diferentziak gorabehera, biek hasten dituzte euren diskurtsoak planteamendu beretik: natura-egoeratik, alegia. Esan bezala, gizakiek giza-akordio batera heldu baino lehen bizi zen irudizko egoera, sormenak marraztutako une aurre-soziala deitu ahal dioguna. Planteamendu horretatik abiatuta, baiezta genezake Thomas Hobbes dela posizio ezkorrena hartzen duen filosofoa. 3.4.2. Kontraktualismoa: askatasun adostua Westernean Westerna korronte filosofiko zehatz baten islapen zinematografikoa da. Paisaia lehor, basamortu, sheriff, indiar, saloon eta cow-boy-en atzetik gizakiek antolatzera eta gizarteak antolatzera eraman zuen ideologiaren hastapenak antzeman daitezke. Teoria horiek, batik bat, Thomas Hobbes pentsalariak burutu zituen bere maisulanean, Leviathan-en (1651ean argitaratu zena), hain zuzen. Horretan, gizartearen historia bi fase nagusitan bereizten ditu. Alde batetik, natura egoera eta, bestetik, gizarte-zibila. Horien artean, kontratu soziala deitutako akordioa azpimarratu behar dugu. Westernak, lerro hauetan ikusiko (irakurriko) denez, ideologia honen ildotik doa eta, neurri batean ala bestean, Thomas Hobbesek planteatutako hipotesien nondik-norakoak zinemak
eskaintzen dituen azpiegitura eta baliabideetara moldatu izan ditu. Beti ere, westerna Amerikako Estatu Batuetako jaiotza kontatzen duela gogoratuz, mitoaren egituran. Hobbes-en ereduak funtsezko hiru gairen inguruan bil daitezkeen aldaketa asko jasaten ditu: abiapuntua –natura egoera–, helmuga –egoera zibila– eta batetik besterako fasea egiteko bitartekoa –kontratu soziala–. Komunitatea sendotzeko hiru urrats horiek asko landu eta erakutsi dira zinemaren historian, eta westerna izan da, batez ere, gehien ustiatu dituena, bere nortasun-ezaugarri (izaera filosofikoa) nabarmenetakoa bihurtuz. Hala ere, –eta existentziaren alderdi guztiak ulertzeko modu desberdinen arteko kontrastetan sakontzeko–, garrantzitsua da, halaber, kontraktualismo sozialeko beste eredu batzuk berreskuratzea, Rousseauren eredua bereziki azpimarratuz, historikoki Hobbesek azaldu duen bezala. Horrela, fasez fase, pentsalari ingelesaren planteamenduak zein diren ikus daiteke, westernaren iruditeriako eszenekin batera, filosofo honek esandakoak Ipar Amerikako zinema-genero nagusian nolabaiteko oihartzuna izan duela ikusi ahal izateko. 3.4.2.1. Natura egoera Naturazko egoeraren ezaugarriei buruzko aldakuntzak hiru arazo hauen inguruan biltzen dira nagusiki: naturazko egoera fase historikoa edo irudimenezkoa besterik ez dela; baketsua edo gerrazalea den ala ez; isolamendu egoera dela (gizabanako bakoitza bere kasa bizi da besteen beharrik gabe) edo egoera soziala (baita gizarte primitibo bat ere). Natura egoeraren izaera historiko edo hipotetikoaren arazoa Hobbesek zuzen planteatu zuen. Filosofo honen natura unibertsalaren egoera arrazoimenaren hipotesi hutsa da. Hau da, gizakiak elkarrekin eta aldi berean natur egoeran bizi izan zireneko edo biziko zireneko egoera. Hortik ondorio logiko bat atera dezakegu, ez horrela historikoa (ez daudelako froga historikorik hau baieztatzeko): natura egoera gizaki orok etsaiak dira elkarren artean. Elkartasuna eta bizikidetza ezinezkoak dira egoera horretan. Izaera unibertsaleko natura egoera ez da inoiz egon eta ez da gertatuko. Izatez existitu dena eta oraindik existitzen dena, izaera ez-unibertsaleko egoera bat da, hots, partziala, denbora eta lekuaren egoera jakin batzuetan gizakien arteko edo taldeen arteko harreman jakin batzuetara mugatua. Hau da, gure munduko lurralde eta une historiko zehatz batzuetan, gizakien arteko adostasuna elkar bizitzeko beste tokietan baino askoz hobeto moldatuta dago. Zentzu honetan, esan daiteke, lurraldeak lurralde, gizakiak izan baduela aukera gizartea neurri batean ala bestean antolatzeko eta, modu horretan, bai norbanakoaren bai komunitatearen ongizatea hobetzeko. Hobbesek ere, Rousseauk egingo duen bezala, ez du uste naturazko egoera gutxienez behin existitu denik, gizateriaren historiaren hasieran, eta, beraz, ez du uste naturazko egoera jatorrizko egoerarekin identifika daitekeenik. Westernean, garai eta leku hori XIX. mendearen amaierako urteek eta "mugaz haraindiko" lurraldeak osatzen dute, batez ere amerikar natiboek eta outsider-bandiduek eta/edo Mugapeko Gizonek menderatzen dutena. Hemen AEBen historiaren alderdi historiko-ekonomikoa sartzen da jokoan; izan ere, lurralde zabal, basati eta arriskutsu hori, gizartean eta zibilizazioan nagusi diren arauetatik at dago. Zapalketa ekonomiko,
sozial eta gizatiar honen atzean –hau da, inperialismoa– tradizionalki Manifestu Patua deitu izan den kontzeptua nabarmentzen da (geroago azalduko dena). Gerra zibil batean gizabanakoek aurkitzen duten egoera, hau da, gizarte politikoa desegiten denean, anarkia-egoera da, natura egoeraren isla gardena Hobbesen ikuspuntutik. Natura egoeraren irudikapen horretan hiru inspirazio ezberdin elkartzen dira: gizartearen egoera basatiaren irudikapena, Mundu Berriko bidaiarien deskribapenak, eta Ingalaterrako gerra zibilaren inpresio biziak. Hirugarren hori da indartsuena Hobbesek bizi izan zuelako. Hala ere, tribu amerikarrena hipotesi latzat har liteke, Hobbes ez baitzen Amerikan egon, eta ez baitzuen bertako inor ezagutu eta, eskuarki, konkistatzaileen ikuspuntua guztiz partziala edo ulerkorra. Argi esateko, Hobbesek dio natura egoera dela gizakiek elkar-bizitzeko adostu zituzten arauak ezarri baino lehen zegoen egoera soziala. Testuinguru horren ezaugarri gorena elkarren arteko beldurra zen. Hortaz, fase hori pasatu ondoren, gizakiek bakea eta segurtasuna lortuko lukete. Horri, giza-kontratua deritzo (geroago ikusiko dena). Western generoak fase horri buruzko hamaika film egin ditu. Bertako-amerikarrak izaten dira, oro har, natura-egoeran guztiz murgildurik bizi diren gizaki primitiboak. Aitzitik, Ekialdetik datozen gizon zuri eta "modernoak", ferrokarrila eta errebolberra euren gizartearen ikurrak dutenak, gizarte zibiletik eratorritakoak dira. Hori da, laburbilduz, Hobbes-en ideologia westernaren tematika narratiboan. Hala eta guztiz ere, esku artean dugun gai hau zabalagoa da. Naturazko egoera, aldiz, Rousseauk estatu historikotzat hartzen du, eta Discours sur L 'origine de l'inégalité (1753koa) liburuaren lehen zatian naturazko egoera gizateriaren jatorrizko egoerarekin identifikatzen du, basati onaren literaturan inspiratuz. Baina irudimenezko historia baino ez da, ereduzko funtzioa duena; izan ere, gizateriaren gainbehera frogatzeko balio behar du. Hortaz, Rousseauren ikuspuntutik, naturazko egoera baketsua baldin bada, eta, beraz, ona, eta zibila, berriz, borrokalaria eta, horrela, txarra, zelan liteke posible batetik bestera pasa izana? Hipotesi horren erantzunak ez ditu aldagai logikoak baliatzen uzten. Baina horrek eramaten gaitu suposatzera hau: ikusirik egoera zibilean oraindik ere gerrak daudela, pentsa daiteke egoera zibila gizakiaren izaera basatiak zuzentzen duela. Hau da, noski, gizartean bizi gara, baina, neurri batean ala bestean, indarkeria dago, eta, beraz, zibilizatua eta basatia bereizten duten lerroan marraztea -irudimenezkoa bada ere- zaila bezain lausoa eta nahasia da. Eta, bestalde, naturazko egoeraren ustezko urrats hori aurrekoa bezain irudimenezkoa dela ere erants daiteke. Ez dago urratsik, ez da urratsik izan. Gizakiak aurrera egiten du zientzian eta teknikan, jokabide etiko eta moralaren aldaketak lortu ezin duen abiaduran. Dortoka-filosofoaren eta erbi-industrializatuaren arteko lasterketa bat besterik ez da. Hain da horrela, ezen lehenengoaren aurrerapena ia ez baita nabaritzen. Westernak lasterketa hori irudikatzen du, hamaika alditan, ferrokarrilaren (industria) eta zaldien –edota karabanen– (natura) arteko lehian. Rousseauren posizioa apur bat konplexuagoa da. Filosofo honen pentsamenduak mendebaldeko kulturak "zibilizazio" bezala ulertzen duen horren kontra egiten du, hein
handi batean. Horren ildotik, esan genezake bertako amerikarren ikuspuntua defendatzen duen filosofoa dela. Horregatik, berak esandakoa garrantzia dauka. Bere ustez, naturaegoera gizakiaren fase positiboa da (baikorra) eta, gizarte zibila, berriz, gizakia kutsatzen duen unea da. Natura baita gizakiaren jatorrizko egoera, zoriontsua eta baketsua; izan ere, gizakiak, naturarekin harremanetan asebete zitzakeenez gain beste premiarik ez zuenez, ez zuen bere hurkoekin elkartu edo borrokatu beharrik izan. Baina iraun ezin zuen egoera zen berrikuntza batzuk zirela medio, eta horien artean, nagusiena, jabetza pribatuaren erakundea izan zen. Gogora dezagun bertako iparAmeriketako biztanleriarentzat jabetza-pribatuaren esanahia ez zen mendebaldeko Europan zegoena bezalakoa. Beste hainbat ezaugarrien artean, naturak eskaintzen dituen lehengaiak erabiltzea norberarena izango balira ez zen arrunta bertako amerikarrentzat, ezta lurraren pribatizazioa ere. Baina, jabetza-pribatuaren inguruan antolatutako gizartea da, mendebaldeko ikusmiratik "zibilizatuak" ulertzen dena eta hortik at geratzen dena, basatia (era sinple baino sinpleagoan azaltzeagatik). Antolaketa mota horrek gizakia usteltzera darama Rousseauren ustez. Hori dela eta, autore honek natura-egoera goraipatzen du, gizakiaren purutasuna eta barne-gardentasuna bermatzen dutelako. Jabetza pribatuaren defentsa, hots, norbanakoaren lur-eremua eta horren baitan dauden ondasun eta izaki-bizidun guztiak, da gizarte amerikarraren ardatz nagusietako bat. Honen harira, Jordi Claramonte-k azaltzen du ez dela zoriz suertatu westernaren eta zinema-beltzaren (hots, Hollywooden bi epika nagusiak) jaiotzak estu-estu lotuta egoteak Amerikako Estatu Batuen birmoldaketa ekonomikoarekin. Industria- eta finantza-metaketako prozesuak, hurrenez hurren, mendebaldea konkistatzea eta 1929. urteko krisiaren ondoren gertatzen den berregituraketa dakartenak, kapital-metaketa bizkortzen ari den une horietan, prokomun mota guztien mugak areagotu egiten direla baieztatuko dugu. Ekoizpen-moduek, bai iristen direnek bai joaten direnek, (…) errebolberra ateratzen dute bizirautea lortzen ez badute, baldin eta ez badira halabeharrez bananduta geratu saloitik irten eta kalera irten aurretik (2011: 11). Horregatik Mugako Heroiaren, bidelapurraren edota indiarren figurak oso tragikoak dira. Ez dute lekurik ekialdetik datorren mundua ulertzeko eran: ekonomia industriala, hain zuzen. Jabetza-pribatuaren hurrengo faseetako bat, kapitalismoak eta lehiakortasuna eragindako hobekuntza teknologikoak naturaren lehengaiak, pribatizatu direnak, gero eta eraldaketa gehiago dute gizakiaren kontsumoarentzako. Jabetza-pribatu horien jabeek, nagusiek, gizarte-berri honen "subirano" mota berriak bezala aurkezten dira. Inork ez ditu aukeratu, baina botere pilaketa izugarria lortu dute. Hori da, hein handi batean, ferrokarrilak esanahi duena, Hobbes defenditutako ereduaren ondorio ekonomikoetako bat. Rousseauk idazten duenean "aberatsen usurpazioak, pobreen bandolerismoak, guztion grina neurrigabekeriak etengabeko gerra egoera sortzen dutela" (1754, Bobbio-n, 1982: 163) Hobbesen oihartzuna entzuten da. Egia esan, Rousseauk Hobbesi leporatzen diona
ez da erabateko gerra egoera baten ideia izan izana, baizik eta naturako gizakiari egotzi izana, eta ez gizaki zibilari. Garrantzitsuena da, harentzat ere, iusnaturalista guztientzat bezala, arrazoiaren egoeraren aurrekaria egoera negatiboa dela. Eta, beraz, arrazoiaren egoera, gizateriak norberaren arazo mundutarrei irtenbidea aurkitu beharko dien egoera, aurreko egoeraren antitesi gisa sortzen dela: Rousseau eta besteen arteko desberdintasuna da, haientzat, aurreko egoera naturazko egoera dela. Laburbilduz, Rousseauk dio naturazko egoera dela gizabanako bakoitza protagonista duen egoera hori, bere eskubide eta betebeharrekin, bere instintu eta interesekin, naturarekiko zuzenean, zeinarengandik bere biziraupenerako baliabideak lortzen dituzten, eta zeharka bakarrik, noizean behin, beste gizakiekin. Hortaz, esan genezake gizakien elkarren arteko harremanak eta erlazioak bigarren mailakoak direla Rousseauk proposatzen digun ideologian. Hobbesek, aldiz, esaten digu natura-egoera dela testuinguru hori non norbanakoak ez du bere askatasunari mugarik jartzen eta, ondorioz, nahi duena egiteko aukera du. Hortaz, ez dago jabetza pribatua segurtasunez mantentzeko araurik eta, modu honetan, natura-egoera gerra egoeran bihurtzen da. Natura egoera lehenbailehen utzi beharreko testuingurua da. Westernean, esan bezala, mugaz haraindiko mundua antolatzeko "erabiltzen" diren arauak eta kode moralari dagokio. Batik bat, bertako amerikarren mundua, outsider-ena eta Mugako Heroiarena. Baina, esan bezala, atzean utzi beharreko une-fasea baldin bada, nola eman amaiera testuinguru horri? 3.4.2.2. Kontratu soziala Gizabanako bakoitza protagonista duen egoera horri naturazko egoera deritzogu, bakoitzak bere kabuz lortzen ditu bizirauteko baliabide eta lehengai orok. Berekoitasuna ardatz duen egoera hipotekikoa dugu natura egoera, basatia eta bortitza Hobbesentzat, gizartea erabat antolatzeko akordioak eskatzen duen testuingurua. Norbanakoak, bere eskubide eta betebeharrekin, bere instintu eta interesekin, bere biziraupenerako baliabideak lortzen ditu. Botere politikoa legitimatzeko modu bakarra botere hori erabiltzen dutenen arteko adostasuna bada, gizarte zibilaren jatorrian itun bat egon behar zen –esanbidez ez bada, isilbidez– botere horri bizia eman ziotenen artean. "Egitate historikoa baino gehiago kontratua arrazoiaren egiatzat hartzen da" (Bobbio, 1982: 169). Gogoratu beharko genuke hemen, Hobbesen pentsamoldea erabat kateatuta dagoen egitura jarraitzen duela, hipotesi batetik bestera doa, kausak eta zioak elkar lotuz, bere diskurtsoa gauzatzeko. Hipotesi horri dagokio, hain zuzen, planteatzen duen honako hau: jatorriz aske eta berdinak ziren banakoak botere komun baten menpe jarri baziren, hori elkarrekiko akordio baten bidez bakarrik gerta zitekeen. Alde horretatik, kontratua, legitimaziooinarria izateaz gain, azalpen-printzipioa ere bada. Legitimazio-oinarri horrek bi gizarte mota antolatzera darama. Alde batetik, sistema monarkiko bat, Ingalaterra zaharretik datorrena, egitura bertikalekoa, guztiz hierarkizatuta eta estatuaren botereak, hein handi batean, figura autoritario bakar batek batzen dituena (eredu klasikoan). Eta, bestetik, sistema –teorikoki demokratikoa–
iparramerikar nazio-gaztearena, berria, alegia. Iraultza frantseseko pentsalari erreformisten zorduna, egitura horizontalagokoa –betiere gizabanako gizonezko, kaukasiar eta angloparlanteen artean–, Estatu Batuek, estatu gisa jaio zirenetik, arraza eta kultura mota guztiak gutxietsi eta zapaldu baitituzte. Baina kontratuari bueltatuz, interesgarria deritzogu Samuel Pufendorfek ematen duen ideia gurera ekartzea. Hobbesen eragina jaso zuen filosofo honen aburuz, gizabanako askok estatu baten eraketari ekin nahi diotenean, lehenik eta behin, itun bat egin behar dute beren artean, "betiko elkartzean bat egiteko borondatea adierazteko" (1673, Bobbion, 1982: 171), eta, beraz, bigarren aldi batean, gobernu-modua zein izan behar den erabaki ondoren, monarkikoa, aristokratikoa edo demokratikoa den, itun berri batera iritsi behar du, gobernuaren ardura eman behar zaion pertsona edo pertsonak izendatzeko. Beste era argigarri batean esanda: Estatu berri bati forma emateko duo pakta & unum decretum behar da. Hau da, lehen itun baten bidez, gizaki bakoitzak naturarik gabeko egoera gainditzea erabakitzen du, batasun bakar eta betiereko baten menpe jartzeko; gero, dekretu baten bidez, libreki definitzen dute estatu formarik onena (erregiminis forma), eta, azkenik, azken itun baten bidez, herritarren segurtasun komuna eta salutatisa bermatuko dituen autoritatea sortzen du (Civitas perfecta) obedientzia bidez (Pérez-Godoy, 2016: 426). Paktu mota horiek kontratu soziala ahalbidetzen duten fenomenoak dira. Itunak itun, horien guztien oinarrian printzipio berbera ezkutatzen da: jendetza bat, masa bat, herri bat edo komunitate bat osatzen duen norbanakoetako batek naturazko egoeran duen bere burua gobernatzeko eskubidea hirugarren bati lagatzen dio (dela pertsona bati, dela batzar bati), baldin eta gainerako guztiek beste horrenbeste egiten badute; hori dela eta, argitu behar da gizarte-itun bat eta mendekotasun-itun bat dela. Hortaz, hemendik ondoriozta dezakegu natura-egoeratik gizarte-zibilera pasatzeko, hots, wildernessetik komunitatera heltzeko (edo, muga zeharkatzeko) norbanakoarena baino boteretsuagoa den botere baten pean egotea baimendu behar dela. Suposatzen da, botere goren horrek komunitatearen gizabanako guztiek aukeratuta figura (indibiduala edo kolektiboa) dela. Westernean, nola ez, mundu batetik bestera pasatzea ez da batere erraza edota sinplea –bestela ez genuke tentsio-guneak ikusiko eta, beraz, ez lituzke konfliktorik egongo–. Beraz, hauxe momentu egokia izan daiteke azpimarratzeko, orain arte nabaritu ez bada, muga ez dela fisikoa bakarrik, basamortua eta herria banatzen duen barrera materiala. Hori baino askoz gehiago da, bizimodua antolatzeko eta ulertzeko bi perspektiba guztiz kontrajarriak, alegia. Hemen, Hobbesek errege subirano baten ideia planteatzen duen arren, hau da, gizarte batean sustrai sakonak ezartzeko eta komunitate bat osatzeko egonkortasuna lortzeko indarkeria erabiltzeko legitimatuta dagoen bakarra, westernak figura autoritario hori eraldatzen du, masa osatzen duten gizabanako guztiek, sheriffak edo marshallak hitzartua, eta, kode zibilean azaldutakoaren arabera arautu behar bada ere, askotan, ordena bolbora eta errebolberren bidez mantentzen da.
Hobbesen (eta westernean ere bai), gizabanako batzuek besteei dieten beldurrak euren artean antolatzera eramaten du, alde guztiek beren askatasunen zati bat lagatzeko akordio bat lortzeko, nolabaiteko bake-maila bermatzeko oreka-puntu bat lortzeko. Puntu honetan, beldur hori ez da desagertu, baina murriztu eta gauzatu egin da ezarritako gizarte-araubidearen ordena eta mantentzea bermatzeko erabiltzen utzi zaion agente batengan. Horrela sortzen da westernaren mitoan sheriffaren figura, legearen agentea. Berak beldurraren eta indarkeriaren beste figura batzuen aurka borrokatzen du. Westernaren mitoan, Hobbesen kontratu soziala oraindik iritsi ez den lekuetatik etorritako pertsonak izaten dira. Hau da, outlawa eta redskina, beren interesak eskatzen dituztenak, beti bezala basakeriaren bidez. Horiek jabetzan gauzatu ohi dira: redskinak, bere lurraldea mantentzeko edo berreskuratzeko borrokatzen du, eskubide historikoagatik berea dena. Eta outlawaren kasua araberakoa da, bere askatasunagatik legeari aurre egiten dio, bere kausa bidezkoa eta positiboa denean, edo aberastasun materialagatik eta botereagatik, bere helburua bidegabea eta negatiboa denean (nolabait esateko). Western klasikoan, beldurra eragiten dutenek bertako amerikarrak izaten dira eta, komunitateetan elkartzen direnak, nola ez, kolonoak eta aitzindariak izan ohi dira. Antolaketa prozesu honen baitan bi munduak banatzen duen beste ezaugarri esanguratsua ekarri dezakegu: sedentarismoa eta nomadismoa definitzen duten formak. Kolonoek lurralde berri batzuetara heltzean, natura eta lehengaiak ustiatu behar dituzte, gune berri horietan behin-betiko geratzeko. Hortik, gizabanako bakoitzak estatuko legeei jarraituz, bere jabetza propioak ezarriko lituzkete eta, azkenik, mendebaldeko kulturatik datorren eredu ekonomikoa praktikatzen hasiko lirateke. Sedentarismo eredu horrek ez du zerikusirik westernak erakutsi duen nomadismoaren irudiarekin. Bertakoek ez dute lurralde zehatz batean betiko geratzeko asmorik, ezta beharrik ere. Tribuak tribu, bufaloen taldeak jarraitzen dute ehizatzeko. Hori gutxi ez, eta jakinda ere historiak frogatu duela bertako sedentarismo mota ezberdinak aurrera eraman zutela, euren herriak fundatu zituzten eta, batik bat, artoa landatuz euren gizartearen elikagaiaren ardatza eskuratu zuten. Kasu batzuetan, norbanakoek denen artean adosten dute komunitate bat osatzea, kide guztien gustuko diren termino komun batzuen arabera –hori izango litzateke aitzindarien kasua–. Eta, beste kasu batzuetan, gizabanako horiek berek behartzen dituzte beste batzuk beren gizartearen parte izatera, talde sozialez elkartu zirenean hartu zituzten arauen arabera. Indarkeria, hertsapena edo konkistaren bidez, hau da, desplazatutako amerikar natiboen kasua (halaxe gertatu zen, aurrerantzean garatuko den moduan, "Malkoenbidea" –Trail of Tears– bezala izendatu zen ibilbideari). Hobbesen ikuspuntu ezkor horiek Rousseauk planteatutako kritikara garamatza. Rousseauren pentsamenduaren muina, "besteak alienatzearen eta bere burua alienatzearen arteko bereizketa da" (Bobbio, 1982: 175). Gizakia bere buruari emandako legeari men egiten dionean bakarrik da aske. Naturazko egoeran gizakia ez da askea (nahiz eta zoriontsua izan), ez baitio legeari men egiten, bere instintuei baizik; gizarte zibilean, aberats eta pobreen, zapaltzaile eta zapalduen arteko desberdintasunean
oinarritua, gizakia ez da aske, legeei men egiten dielako, baina ez berak ezarritako legeei, haren gainetik dauden beste batzuei baizik: gizakia aske egiteko modu bakarra, legeen arabera jokatzea da eta horiek berak ezartzea. Westernean etengabe irudikatu da dialektika hura. Mendebaldeko gizonek bertakoak zapaldu ez dutenean, mendebaldeko munduaren ohiturak eta legeak inposatzen saiatu dira. Normala denez, bertakoek ez dute euren tradizioak eta identitatea uzteko asmorik, ez dute besteek inposatutako legeak eta arauak onartzen; azken finean, besteenak baitira, ez haiek adostutakoak. Bertakoek, westernean, wildernesaren agenteak dira, hori da euren territorioa, beren lurra. Mundu horretan mugitzeko trebetasun berezia daukate eta, horregatik, han zoriontsuak dira, zoriontsuak izatekotan. Jakina, euren egoera hoberena izango litzateke, mundu hori non gizon zuriak ez dira existitzen, baina westernean hori ez da askotan (edo inoiz) irudikatu. Rousseauren ustez, gizakia aske egiteko modu bakarra da legeak betez jardutea eta legeak berak ezartzea. Gizaki naturalak, hiritar bihurturik, bere lege propioa onartzen du, bere burua naturazko egoeran jarriko zukeena, egoera horretan bere arrazoimena libreki erabili ahal izan balu. Hiritarra jaiotzen den unean, gizaki naturala erabat desagertzen da. Roussearen perspektibatik, hori dela eta, hain zaila da, adibidez, bertako amerikarrentzat Amerikako Estatu Batuek proposatzen dien mundu "zibilizatura" igarotzea. Natura egoeran duten askatasunari uko egin behar dietelako, beste arrazoi batzuen artean. Hobbesek, aldiz, eta bere aldagai narratibo-estetiko-zinematografikoak, hau da, westernak, gutxietsi egin ditu wildernessaren "abantailak". Natura egoerak bere alde positiboak eta negatiboak ditu: arriskutsua da, bai eta beldurgarria ere. Hala eta guztiz ere, askatasun osoa dago. Tradizionalki, pantaila handietan, agente batek bere senari jarraitzea erabakitzen baldin badu, indarrean dagoen agintaritzak ezarritakoen ordez, egoera horren korapiloa indarkeria izango da, ikuspegien talka hori konpontzeko bide bakarra. Are gehiago, lege zibila ez denean gai berak ezartzen duenaz haraindi diharduten agenteak garaitzeko, beharrezkoa da beste figura horren parte-hartzea, autoritateari ere men egiten ez dion arren, helburu komunitarioekin egiten duena –Mugako Heroiari buruz ari gara–. Horrek iradokitzen du westernaren mitoan dena bideratuta dagoela komunitateak aurrera jarrai dezan. Hau da, westernean, librepentsalariek bereak egin dituzte. Dela legeak menderatuko dituelako, dela armadak garaituko dituelako, dela mugako heroiak garaituko dituelako. Aldagai posibleetako edozeinetan, gizarte zibilak bere borondatea inposatzeko joera du; izan ere, Hobbesek planteatu zuen bezala, bertan lortu behar du gizakiak bakea eta segurtasuna, eta ez naturazko egoeran, zoriontasunaren aurretik doazen elementuak baitira (bere planteamenduaren arabera). Hobbesek planteatzen duen egoera hori lortzeko, westernaren mitoak, Mugako Heroiaren pertsonaia marraztu eta eratu zuen. Gizarte zibileko kidea izan gabe, bere tokia natura basatian dago, gizarte zibilera heldu aurretik dagokion lurraldeari. Gizarteak, izaera basatitik egoera zibilera igarotzea lor zezan borrokatzen du Mugako Heroiak. Indarraren erabilera –naturaren legea– norberaren interesa baino ondasun handiagorako, komunitate baten finkapena, zeinari, ironiaz, bera bezalako norbaitek lekurik ez baitauka. Mugako gizonek antzinako mundua hornitzen dute, basakeriaren fasearen parte dena, zentzu hori desgaitua da, edo, Jordi Claramontek dioen bezala, "desakoplatua" (2011: 11) da,
"aurrerapen" mota berri honen kodeetara moldatzen jakin ez dutelako eta jakingo ez dutelako. Agente mota hura sortzen da, beste herrikide guztien bakea, egonkortasuna eta segurtasuna mantentzeko. Edo, hitz batean, komunitatea sortzeko. 3.4.2.3.Gizarte Zibila Gizakiek komunitateetan antolatzea erabaki eta kontratu sozial baten pean bizi ondoren, izaera basatiko egoera batetik gizarte zibileko egoera batera igarotzea lortzen dute. Estatu honen forma ezberdinak daude, eta guztiak subiranoaren figurak duen botere-mailaren arabera bereizten dira. "Baliteke subiranoak botere absolutua (Hobbesen) edo mugatua (Lockek planteatuko lukeen bezala) izatea, zatigarria edo zatiezina den, edo jarkiezina den ala ez" (Bobbio, 1982: 178). Gizarte amerikarraren ezaugarria izan da, hasierahasieratik, Frantziako Iraultzako intelektualek beren nazioan ezarri zuten botere betearazle eta legegileen banaketa ezarri zuela. Horrek Estatu Batuetako lehen estatuek osatuko zituzten kolonietan nagusi izan ziren legeak ulertzeko balio du. Hala ere, aitzindariek mendebalderantz egin ahala, kontinentearen gainerakoa konkistatzeko praktikan jarri zituzten legeak ez ziren nazioaren gurasoek hasieran formulatu zituzten bezain "zibilizatuak", westernaren mitoak erakusten duen bezala. Mendebalderako lehen kokalekuetan, aitzindariek naturaren eta horrek osatzen zuten agenteen aurka borrokatu behar izan zuten. Horrela, westernaren mitoak behin baino gehiagotan erakusten digu komunitateko kide guztiek hautatutako liderra –gehienetan errebolberrarekin duen abileziagatik, besteak babesteko duen gaitasunaren bermeagatik– , populazio horretan agintzen duten legeak ebazten dituen subirano absolutista gisa (adibidez, Unforgiven edo High Plains Drifterren gertatzen den bezala). Horrela, filosofo britainiarrak teorizatu zuen horrek zinema-pantaila handietan izan du oihartzuna. Botere absolutuak ez du esan nahi mugarik gabeko boterea izatea, baizik eta "guztien artean adostutako gobernu-legeen gainetik egotea" (Bobbio, 1982). Alde horretatik, Hobbes eta Rousseau botere absolutuaren alde daude, baina ikuspegi desberdinetatik. Alde batetik, Hobbesen subiranoak komunitatearen alde guztietatik botere ia-mugagabea jaso duenez, ordena eta bakea ezartze aldera indarra erabiltzeko, zuzen eta beharrezko irizten diona lege gisa ulertzen da zuzenean. Horrela, epai hori zuzenbide naturalean hasi eta amaitzen da. Eta, era berean, Rousseauk dio: Naturak gizaki bakoitzari bere kide guztien gaineko botere absolutua ematen dionez, itun sozialak gorputz politikoari bere kide guztien gaineko botere absolutua ematen dio; eta botere hori bera da, borondate orokorrak araututa, (...) subiranotasun izena hartzen duena (2018: 50). Halere, filosofo bakoitzaren ikuskera teorikoetan bortizkeriaren erabilera guztiz desberdina da. Gizarte zibila, bilakaera historiko gisa ulertuta, ez dagokio gizakien egoera natural bati; "horiek modu artifizialean sortzen dira, engainuaren bidez, eta horrek beharrezko egiten du (…) kontratu sozial bat formulatzea, gizon aske batzuek gauzen egoera hori aldatu ahal izateko berariaz duten borondatetik sortua" (Jiménez eta Zeledón, 2016: 14).
Printzipioa honako hau da: "inork ez duenez autoritaterik bere hurkoengan, eta indarrak ez duenez eskubiderik sortzen, konbentzioak geratzen dira gizakien arteko autoritate legitimo ororen oinarri gisa" (Rousseau, 1966: 15). Hobbesen tesiaren aurka, Rousseauren Kontratu Soziala liburuan, itun sozialaren edukia berdintasuna eta gizonen askatasun naturala aldarrikatzen duena da, eta horrek bizikidetza politikoaren zentzu legitimoa artikulatzen du. Westernean ezartzen denaren guztiz kontrakoa, Rousseauren tesiak gizarte zibilean gizakiarengandik onena atera nahi duela dirudi, naturan bere bertsiorik onena eman daitekeela defendatu arren. Pertsona eta elkartekide bakoitzaren ondasunak indar komun osotik defendatu eta babestuko dituen elkartze-modu bat aurkitzea, eta horren bidez bakoitzak, guztiekin bat eginez, bere buruari baino ez obeditzea, eta horrela lehen bezain aske geratzea (Rousseau, 1966: 21). Bizitza politikoaren kontzepzio erabat demokratiko hori, Hobbesen botere absolutuaren tesiaren kontrakoa, askatasunaren printzipioari lotuta dago, giza izaeraren esentzia ukaezina den aldetik, bai eta jatorrizko natur egoerari buruz duen ideia positiboari ere; izan ere, "askok berehala ondorioztatu dute gizakia berez krudela dela eta zibilizazioaren beharra duela hori baretzeko, nahiz eta egia esan ezer ez dagoen gizakia baino baketsuagorik bere jatorrizko egoeran" (Rousseau, 1966: 78). Westernak ez du egitura honekin bat egiten. Natura-egoeran inposatzen diren kodeak gizarte zibilera transmititzea, komunitatearen amaiera suposatuko luke. Westernean, gizarte moderno eta zibila sortzearen alde egiten bada ere, elkarrizketa eta akordio komuna ez dira helburu hori lortzeko bideak. Lege zibilen gainetik dagoela sinesten duen batek horren pareko –kalibre bereko–beste indar natural baten aurkaria beharko du, lehenaren mehatxua ekiditeko. Horrek esan nahi du, baldin eta bere arrazoi eta senak zuzentzen duen bidelapur batek, komunitate baten arauek ezartzen dutenaren ordez, jokabide naturalaren kode-morala bera duen beste figura baten esku-hartzea behar duela. Horrela, natura basatia ondo ezagutzen duen eta gizarte zibilaren mende ez jartzea erabaki duen sheriffa aldagai onargarria da. Edo Marshall beldurti, "zibilizatuegi" baten egoeraren aurrean, Mugako Heroi baten irudia sortuko litzateke beti, naturako beste indarra, bere eskubide naturalaren bidez gidatua izatea, elkarbizitzaren mesedetan, berak bere buruari ezartzen diona. Talka edo tentsio hori antzeztuta egon ohi da mendebaldeko mundu basatian. Horrela, westernean gizarte zibilaren alde egiten da ia beti. Baina, esan bezala, kasu askotan ez dira izaten gizakien arteko akordioak egoera hori ahalbidetzen dutena, baizik eta agente zehatz batzuen indarkeria eta bortizkeria komunitatearen mesedetan jartzen direnak. Odola eta bolbora bakea eta segurtasunaren truke. Indibidualizazioren narrazioa izan ohi da westernean erakusten dena. Eta, naturala eta zibila denaren arteko gatazka horren ondorioz, westernaren beste gai nagusietako bat boterearen usurpazioa da, edo, bestela esanda, legeak ezartzen dituen figuraren hautaketa. Hobbesek ez du zalantzarik obeditzeko betebeharraren ezereztea onartzean, horretarako titulurik edo eskubiderik izan gabe botereaz jabetzen dena etsaitzat hartu behar baita (–barneko etsaia–, konkistatzailea kanpoko etsaia baita), eta etsaiaren aurrean ez dago gerra-legea den beste eskubiderik (natur estatuan indarrean dagoena,
alegia). Zentzu horretan, boterearen usurpazioa barrukoa izan daiteke, forajido bat gizarte zibilaren komunitate batez jabetzen denean. Edo, kanpokoa, estatu agintariek, sheriffek, laguntzaileek edo Zalditeriako 7. Erregimentuak kanpoko lurralde bat konkistatzen dutenean, beren ikuspuntutik, indiar lurralde bezala, kausa amerikarraren etsai handi bezala, maiz. Nolanahi ere, westernak gogoeta handia egin du gai eta ideia horien inguruan. Beldurra, ordena, legea, naturaren egoera eta estatuaren sorrera gai garrantzitsuak dira, eta zinemagenero iparramerikar honek pantailetan eta ikusleen ulermenerako erretratatzen jakin izan du. 3.4.2.4. Manifestu Patua. Mendebaldeko konkistaren kausa eta justifikazioa Western generoaren baitan bizi diren korronte filosofikoak eta politikoak atzean utzi baino lehen, berebiziko garrantzia dauka Manifestu Patua (Manifest Destiny ingeleraz) deitu izan den fenomeno etikoa. Aurora Boshek XIX. mendeko lehen hereneko esamoldeak berreskuratu ditu, Manifestu Patua agertu baino lehenagokoak: "Hedapenerako eskubide naturala", "Predestinazio geografikoa eta muga naturala", "Misio zibilizatzailearen doktrina" (2005: 132). Horiek guztiek doktrina honen oinarrizko edukiak adierazten dituzte, hau da, Estatubatuarren presentzia atzerriko eskualdeetan, "Ipar-Amerikako kontinentea konkistatzeko aitzaki-morala ematen zuen (edo duen) doktrina" (Valcárcel, 1996: 9). Doktrina edo balio-sistema hori, XIX. mendean zehar sortutako beste kontzeptu batzuekin batera hartu behar da kontuan, hala nola "muga, nazionalismoa eta salbuespen amerikarra, elkarren artean lotura estua dutenak" (Piccinelli, 2009: 6). XIX. mendearen hasieran, Estatu Batuak ez ziren mendebaldeko kostaldetik ekialdeko hondartzetara hedatzen, baina pertsona batzuek hori egin zezaketela uste izateaz gain, egiteko eskubidea zutela pentsatzen zuten. Ideia honi Manifestu Patua deitu zitzaion, begi-bistako patua esan nahi duena, "agerikoa" (Valcárcel, 1996: 9), alegia. Ideia horrek –edo pentsamendu-lerro horrek– Estatu Batuetako kolono puritanoetan ditu sustraiak. Haiek uste zuten mundu osorako eredua izango zen gizarte bat eraiki zezaketela. Estatu Batuen misioa euren askatasun, aukera eta sinesmenak kontinente osoan zehar zabaltzea izango litzateke. Nazio osoa ez zegoen konbentzituta Manifestu Patuaren ideiarekin, baina bere eragina oso indartsua zen Mexiko-Estatu Batuetako gerra justifikatzeko, mendebaldeko kultura behin-betiko finkatzeko eta baita bertako amerikar asko euren lurretatik kanporatzeko ere. Democratic Review-n, 1845eko uztaila-abuztuko edizioan, O´Sullivan-ek, politikari demokrata erradikalak, Anexioa izeneko entsegua argitaratu zuen, Estatu Batuei, Texasko Errepublika Batasunean onar zezaten eskatzen ziena. Senatuak estatu esklabisten kopuruaren hedapenari eta Mexikorekin gerra egoeran egoteko aukerari buruz zituen kezken ondorioz, Texasen anexioa, denbora luzez, gai eztabaidagarri bat izan zen. Hala ere, autore honen ideiak nahiko deterministak ziren, garaiko larritasun eta sukar belikoak zirela eta:
"Estatubatuar herriak, herri hautatua denez, Jainkoak agertutako helburu bat dauka, eta horren arabera, eskubidea du Estatu Batuetako parte izateko patua duten lurralde guztiak menderatzeko" (O´Sullivan, 1845). O'Sullivanek, Estatu Batuek, Ipar Amerika osoan hedatzeko jainkozko agindua zuela argudiatu zuen, "gure garapen askerako eta kontinente osoan zehar hedatzeko, gure Manifestu Patuak, Probidentziak baimenduta, ahalbidetzen gaitu" (1845). Honen aburuz, Jainkoak ("probidentzia") misio bat eman ziela Estatu Batuei demokrazia errepublikarra Ipar Amerika osoan zabaltzeko. O 'Sullivanek uste zuen ageriko patua ideal morala zela, lege gorena, hain zuzen, beste kontsiderazio batzuk ordezkatzen zituena, nazioarteko lege eta akordioak barne. Manifestu Patuaren jatorrizko ikusmoldea ez zen indarrez lurralde hedapenerako deia. Berak, demokrazia estatubatuar erara hedatzea ekidinezina zela uste zuen, eta parte-hartze militarrik gabe gertatuko zen zuriek (edo "anglosaxoiak") eskualde berrietara emigratu zutenean. Jainkozko hautu honekin batera, osagai moral bat aurkitzen dugu. Amerikar orori, amerikarrak diren heinean, eskatzen zaio mundu osoa defenda dezala Ipar Amerikako erakundeek daramatzaten balioen mehatxutik: funtsean, (hauen) demokrazia eta (hauen) askatasuna. "Autoritarismoaren aurkako borroka, orduan, Ipar Amerikako herriaren aginduzko bokazio bihurtzen da" (Piccinelli: 2009: 6), eta, aldi berean, lurraldehedapena Ipar Amerikako sistema politiko-ekonomikoaren onurak horrek dakarren mundu osora hedatzeak justifikatzen du. Doktrina honen ondorioa, Aurora Boshen hitzetan, "Kontinenteen hedapenerako eskubide natural baten ideia" da (2005: 132), estatubatuarrek iparramerikar bizimodua goraipatzeko prest zegoen gizateria haren alde borrokatu zuten, haien borrokak irabazitako eta justifikatutako eskubide jainkotiarra dira eta. Hala ere, gehitu egin behar da honako hau: Estatu Batuetako bizimodua eta pentsamoldea "mugak" ezarri zituen baldintzen eraginez sortu eta eraldatu egin zen. Frederick Jackson Turner historialariak sortu zuen "muga" kontzeptua The Frontier in American History (1920) lanean. Horri esker, esan dezakegu Estatu Batuetako erakunde demokratikoak mendebalderanzko lurralde-hedapenean sortu direla. Ipar Amerikako gizakiak mendebalderantz egiten duen bidea zibilizaziorantz doan ibilbide bat izango litzateke, etxekotu gabeko izadiak – bertako herriak barne– irudikatzen duten basakeriaren aurrean. Gainera, mugaren etengabeko mugikortasunak eta biztanleriaren jatorri ugariek nazionalitate konplexua eratzea ahalbidetzen dute, "ingurunearen arabera, eskualdeen berezitasunak gainditzen zituena" (Clementi, 1992: 10). Horrela, estatubatuarren nazio kontzeptu zabala inposatzen joan zen. Muga, nazionalitatea eta demokrazia bateratzen dituen egitura ideologiko horrek badu osagai arrazista bat ere, non arraza anglosaxoia arraza gorena da, behe-mailakotzat jotakoak baino nagusiagoak, hala nola indiarrak, beltzak eta hispanoak, aurreko lerroetan aipatu den bezala. Osagai arrazista honek, garaiko darwinismo sozialarekin bat datorrena, Bestearen azpi-balorazio bat dakar, ironikoki, iparramerikar idealen aurkako ezaugarriak esleituz. Horrek esan nahi du demokrazia eta askatasuna amerikar jakin batzuentzat baino ez dela eskuragarri.
Laburbilduz, Manifestu Patuaren Doktrina funtsezkoa da ulertzeko Estatu Batuek nola hautematen zuten –eta hautematen duten– beren burua munduko hierarkia internazionalaren barruan. Abarcak dioen bezala, Estatu Batuen historian zehar, Manifestu Patua, "herrialdearen erakundeetan errotuta egon zen" (2009: 51). Ekoizpen zinematografikoak ez dio influentzia horri ihes egi(te)n, eta, aldi berean, Doktrina hori berritzen laguntzen du, zeina Estatu Batuen nagusitasun hegemonikoa XXI. mendean ere justifikatu edo bermatu nahi duen diskurtso orotan agertzen baita. 3.4.3. Western-a, mitoa. Francesc Llinás bete-betean asmatu zuen esatean "zinema amerikarra memoria bat sendotzeko eta (kultura bat) mito bihurtzeko oinarria" (1979: 9) dela. 1970eko hamarkadaren erdialdera arte westernak aztertzeko saiakera gutxi egin ziren. Halere, adar anitzetatik heldu izan da westernak suposatzen duen aztergaira. Esaterako, ikerketa soziologikoek westernek gatazka kulturala konpontzen dutela adierazten dute (Warshow, 1964; Kitses, 1969; Cawelti, 1975), ikuspegi psikologikoek westernaren ospea behar unibertsal eta inkontzienteei egozten dieten bitartean. Bazinek (1990: 145) westerna legearen eta moralaren arteko gatazka gisa ikusten zuen; Warshow-ek, berriz, "indarkeriaren arazorako orientazio serio" (1964: 103) gisa ulertzen zuen, eta Caweltik argudiatu zuen westernek "funtsezko balio estatubatuarren" arteko gatazka konpontzen dutela, hala nola aurrerapena eta arrakasta eta "ohore indibidualaren, heroismoaren eta askatasun naturalaren bertute galduak" (1971: 4-15). Kitsesek, westernak, "ongiaren eta gaizkiaren borroka kosmikoarekiko" obsesio puritanoa islatzen duela ulertzen du (1969: 12). Mundenek (1958, Auger-en, 2011: 15) westerna interpretatzen du Odiseo (edo Ulises) konplexuaren terminoetan, estres kroniko eta anizkoitzaren sindromea, hain zuzen. Beste era batean esanda, muturreko egoeretan ezagutzen zuten mundua atzean utzi behar izan duten pertsonek bizi duten ondoez emozional handia; horrek heroi klasikoaren arketipoarekin bat egiten du eta mugako heroiarekin ere bai, hein handi batean –mundu ezezagunaren atalasea gurutzatu ondoren–. Teoriak teoria, argi dago genero zinematografiko honek ikuspuntu anitzak eskaintzen dituela eta munduarekiko dugun erlazioa hobeto ulertzeko balio duela.
Emery (1959: 208-209) ikuslearen aldean kokatzen da azaltzeko zein den genero honen eragina ikusleengan. Autore honen esanetan, western baten aurrean, ikusitako obraren mitoak ikusleari (bere egoari) eragiten diola argudiatzen du, bertan bizi diren pertsonaiak baldintzatzen dituen modu berean. Hau da, publikoa mitoaren arriskura erakartzen du, limurtuz eta seduzitzen –hori are gehiago gertatzen da haur publiko batekin helduarekin baino, errealitatearen eta fikzioaren arteko muga ez baitute hain argi bereizten–. Teoria horrek zera proposatzera eramaten gaitu: fikziozko mundu baten eskaera baldin badago, horrek esan nahi du, eskatzailearen mundua erabat mugatua eta aspergarria dela. Hori dela eta, beste dimentsioen beharra daukate (daukagu) ikusleek (ikusleok), egunerokotasunetik alde egiteko, neurri batean. Horrela, edozein motako filma ikustea ikuslearen barne mundua zabaltzeko ariketan bihurtzen da. Westerna, urteetan zehar hainbesteko arrakasta izan baldin badu, agian publikoari egin dion gonbidapenagatik izan
da. Indarkeriazko eta basakeriazko mundu horretan parte hartzeko deialdia, bai, baina, aldi berean ere, askatasun osoko mundua (gurea ez bezala).
Antropologo gehienek eta literatur kritikari gehienek argudiatzen dute gizarte modernoek ez dutela mitorik esperientzia soziala aurkitzeko eta interpretatzeko balio duten herriistorioen zentzuan. Wrightek dioenez, antropologo gehienek ados daude esaten dutenean gizarte modernoek ez daukatela mitoak giza-esperientziak identifikatzeko eta interpretatzeko. "Izatekotan, folklorea eta elezaharrak izango lituzkete, baina zientzia eta historia erabiltzen ditugu gizakiaren sorrera azaltzeko eta literatura inkontziente kolektiboaren arketipoak adierazteko" (Wright, 1975: 185). Hala ere, Wrightek iradokitzen du historiak iragana erabiliz oraina azal dezakeen bitartean, ezin duela orainean nola jokatu adierazten duen adierazpenik eman, definizioz, iragana eta oraina erabat desberdinak baitira.
Six Guns and Society lanean, Will Wrightek (1975) westernaren ospea azaltzea proposatzen du, Estatu Batuetako historiako aro "bakar eta koloretsu" baten interesari egotz dakiokeena. Hala ere, westernak kokatzen diren historiaren aldiak 1860tik 1890era baino ez zuen iraun, 130 urte iraun zuen ekialdeko kostaldearen finkapena baino askoz laburragoa izan zena. Wrighten arabera, westernaren arrakasta ulertzeko eta interpretatzeko gakoa mito garaikidea bezala ikustea da. Bere erakargarritasuna da interes-gatazka argiak eta baloreak dituen bizimodu mota bat hartzen duela, mitorako tresna gisa erabil daitezkeenak.
"Gizarte modernoetan" mitoak iraganaren interpretazio mitikoan oinarritutako gizarteekintzaren eredu bat aurkezten dute. Amerika modernoak, Wrightek iradokitzen duenez, gizarte "primitiboetan" mitoen antzera funtzionatzen duten kondairak ditu. Horiek istorio herrikoien forma hartzen dute eta westerna forma horietako bat besterik ez da.
Wrighten mitoaren azterketak honako baieztapen hau aztertzen du: "Gizarte baten historiak eta erakundeek zehaztutako gizarte-kontzeptuak eta jarrerak bere kideei komunikatzen zaizkie mitoen bidez" (Wright, 1975: 16). Hala, argudiatzen du aldi bakoitzaren barruan mitoaren egitura bat datorrela "aldi horretan nagusi izan ziren erakunde sozialek eskatutako gizarte-ulermenaren eta norberaren kontzeptuzko beharrekin" (Wright, 1975: 14). Beraz, mitoaren egitura aldatu egiten da, erakunde nagusi horien egituraren aldaketen arabera. Horrela, Barthesek adierazitakoarekin bat egiten du.
Mitoaren ospea, beraz, "ikusleei eurei eta beren gizarteari buruzko informazioa emateko gaitasunaren araberakoa da" (Wright, 1975: 2). Mitoa aztertzeko, hortaz, haren esanahia eta nola komunikatzen duen haren mezua aurkitu behar da. Wrightek, mitoa, egitura abstraktu eta eduki sinboliko batean datzala argudiatzen du. Mitoa unibertsala dela suposatzen da, eta eduki sinbolikoa, berriz, sozialki espezifikoa. Mitoak gizarteekintzaren ereduak ematen baditu, beharrezkoa da horien barruan dauden egitura, sinbolismoa eta narratiba aztertzea. Wrightek lau zatiko prozesu bat proposatzen du hori egiteko, Levi-Strauss-en (1958) lanetan oinarrituta eta "mitoaren egituraren teorietara jotzen duenean, batik bat, Danto (1968), Propp (2011) eta Burke-n (1969) lanak berera eramatean" (Harvey, 2011: 2).
Dudarik gabe, beharrezkoa da, oro har, edozein mitema guztiak eragiketa bitarretara (binarioetara) bideratzea, naturak eratutako mekanismoei atxikiak baitira, hizkuntza eta pentsamendua egikaritzea ahalbidetzeko (...) Esan dezagun, beraz, operadore bitarrak direla, dedukzio transzendentalak esku hartu arte itxaron gabe (...) dedukzio enpirikoaren algoritmo gisa agertzen direnak. Horiek dira sistema mitiko ororen konbinazio-makina zabal honen oinarrizko piezak (LéviStrauss 1971: 500-501).
gertatzen da westernarekin, mito gisa –Estatubatuarra–, eta horrek ahalbidetzen du mistikoak, psikologoak, semiologoak eta esparru anitzetako adituak zinema-genero honetara hurbildu izana.
Proppek (1968) Errusiako ipuin herrikoiak aztertu zituen eta istorio multzo bat ezaugarritzen duten ekintzak (funtzioak) ordena zurrun aldaezinean gertatzen direla erakutsi zuen. Ipuin bakoitzean, funtzio bakoitza ordena berean agertzen da. Wrightek, Proppek ez bezala, bere funtzioetan atributuak eta ekintzak barne hartzen ditu, eta ez dago hain kezkatuta ordenatzearen zurruntasunarekin, western konplexuenean antzeko istorioek gertakarien ordena pixka bat ezberdina izateko joera dutela argudiatuz, bata bestearekin konparatuz gero. Wrighten dekonstrukzioa, orduan, testuinguru zabalago batean kokatu behar da. Horrek bost zeregin ematen ditu. Lehenik eta behin, mito batean eragiten duten oposizio bitarrak identifikatzea. Bigarrenik, pertsonaien kodifikazio sinbolikoa ematea. Hirugarrena, bilbearen funtzioak identifikatzea. Laugarrena, sekuentzia narratiboa zehaztea eta; bosgarrena, mitoa testuinguru sozioekonomikoan kokatzea (Wright, 1975).
Jarraian, etapa bakoitzaren justifikazioa eta horrek dakarrena hasiera batean deskribatzen da eta azterketa-kasu batekin irudikatzen da. Lévi-Straussek bezala, Wrightek ulertzen du hizkuntzaren egitura esanahi dikotomiko eta sinbolikoa dela, ezberdintasunek bakarrik zehazten dutena (antzekotasunak hutsalagoak dira eta). Wrightek, mitoek, egitura bitar hori islatzen dutela dio, ulertzeko erraztasuna ematen duelako eta hiru irudi/pertsonaia estrukturalki kontrajarriak diren istorioak interpretatzeko beharrezkoak diren bereizketa finekin. Literatura-lanek konplexutasun eta sotiltasun handiagoa behar duten bitartean, mitoa esanahi sinple eta ezagugarrien mende dago, eta esanahi horiek (erronka egin beharrean) gizartearen ulermena indartzen dute. Jakina, bi pertsonaia baino gehiago agertzen dira mitoetan, eta westernetan ere bai; baina egiten dutenean bikote kontrastatzaileak dira, triada konplexuen ordez. Lehenengo zeregina estrukturalki kontrajarriak diren karaktereak (edo karaktere-taldeak) zehaztea da (adibidez, cowboyak eta indioak, pistolaria eta sheriffa, baserritarrak eta bidelapurrak).
Egitura bitarraren barruan, mitoak koalitate sentigarriak edo sekundarioak –bigarren mailakoak– erabiltzen ditu kontzeptuak eta desberdintasunak garatzeko. Zerbaiten irudia
(gizaki bat), mito batean, beste zerbaiten irudiaren aurka dago estrukturalki. Desberdintasun sentigarriak (gizakiek ez bezala) desberdintasun kontzeptualen sinbolo bihurtzen dira (kultura/natura). Horrela, mito batean pertsonaia baten irudia ez dator kontzeptu bat irudikatzera, irudiaren berezko propietateengatik, eta bere aurka dagoen pertsonaiaren irudiaren arteko ezberdintasunengatik. Gizarte bakoitzak oposizio horien sistema bat du, eta horien bidez ulertzen dituzte (inkontzienteki) kideek mitoak.
Bigarren zeregina karaktereentzako kodifikazio sinbolikoa ematea da (adibidez, zibilizazioa/basamortua, ona/txarra, egonkorra/iragankorra). Egitura euren ikasgaien ardatz hartu zuten antropologoek, Lévi-Strauss kasu, hemen gelditzeko joera dute, batez ere, gizarte-sinbolismoarekin kezkatuta daudelako. Hala ere, Wrightek gizarte ekintzarako gida gisa ikusten du. Horrela, narrazio bateko pertsonaiek antzezten dituzten gizarte-motak irudikatzen dituzte gizarte-mailako drama mota jakin baten bidez. Horrela, pertsonaien arteko elkarrekintzek horiek irudikatzen dituzten printzipio sozialak adierazten dituzte. Pertsonaiek zer esan nahi duten ulertzea, eta, beraz, mitoak gizarteekintza egokiaren eredua nola aurkezten duen ulertzeko beharrezkoa da horren narratiba aztertzea. Horri esker, pertsonaien esanahia argi antzematen baita.
Egitura narratiboa aztertzeak arazoak dakartza denborari, kausari, efektuari eta azalpenari dagokienez. Wright horretaz arduratzen da, westernak aztertzean, narratiba funtzio partekatuen zerrenda bakar batera murriztuz, Propp-en antzera (1968). Funtzio bat perpaus baten adierazpena da, pertsonaia jakin baten atributu edo ekintza bakarra deskribatzen duena (adibidez, heroia bilauen aurka borrokatzen da). Beraz, hirugarren zeregina narratiba apurtzea da, funtzio multzo batean zatikatuz eta sailkatuz. Egitura narratiboaren azterketak deskribatzailea eta azalpenezkoa izan behar du, hau da, gizabanakoek gizarte batean ekintza narratiboak nola interpretatzen dituzten azaldu behar du bere mitoetan. Mito edo istorio baten egitura narratiboa sekuentzia narratibo batean edo gehiagotan datza (Danto, 1968). Sekuentzia narratiboek aldaketa azaltzen dute eta, beraz, funtzioen (mito baten deskribapen gisa) eta egitura narratiboaren (gizarteekintzaren eredu eta komunikazio gisa) arteko loturaren azterketa ematen dute. Narratiba gehienak konplexuegiak dira sekuentzia bakar baterako, eta, beraz, narratibak sekuentzia batzuez osatuta daude, bata bestearen atzetik jarrai dezaketenak.
Laugarren zeregina sekuentzia narratiboak zehaztea da (adibidez, heroiak bilauen aurka borrokatzen du; heroiak aparteko trebetasuna du; heroiak bilauak garaitzen ditu). Kontaketak "zentzua" duela ziurtatzen du sekuentziak, hau da, gertaeren zerrenda hotza eman beharrean istorio bat kontatzen du, kausa eta efektuaz jositako eta hornitutako gertaeren katea. Edo, zehatzago esateko, sekuentziak pertsonaiak eta gatazkak sortzeko arauak ematen ditu. Mitoaren hartzaileek "bertan duten egoera ezagutuz eta nola konpontzen den ikusiz jarduten ikasten dute" (Wright, 1975: 186). Hartzaileek (destinatarioek) beren egoera aitortu behar badute, orduan narrazio-egiturek hobeto islatzen dituzte bizi diren oinarrizko gizarte-erakundeek behar dituzten gizarteharremanak –gogoratu, mitoetan, indibiduoa eta bere testuingurua estu-estu lotuta egoten dira–. Teknologiek, gatazkek edo faktore sozialek erakunde horietan eragindako
Sekuentzia narratiboen identifikazioak analisiaren azken etapara garamatza; mitoa testuinguru sozioekonomikoan kokatzera, alegia. Wrightek argudiatzen du gizabanakoen elkarrekintza gutxi gorabehera zuzenean egituratzen dutela gizarteko erakunde nagusiek. Westernaren trama testuinguru sozialarekin lotzeko Amerikako erakunde sozialen azterketa independentea egin behar da, eta westernaren egituraren eta erakunde horien egituraren arteko korrelazioa frogatu behar da. Gainera, beharrezkoa da erakustea erakundeen egitura aldatu egiten dela westernaren egituraren aldaketen arabera, baina apur bat lehenago. Asmoa da mitoaren egiturak ekintza sozialen egitura sinbolikoki islatzen dutela frogatzea, "ekintza horiek gizarteko erakunde zentralek modelatzen eta mugatzen baitituzte" (Wright, 1975: 131). Azken zeregina, orduan, "mitoen irakurlea da" (Barthes, 1957); hots, egitura narratiboaren esanahiak dauden egitura sozialetan oinarritutako forma ideologiko nagusiak nola adierazten dituen erakustea eskatzen du.
Wrightek Mendebaldeko egitura narratiboari buruz egindako azterketak oinarrizko mito bat eta horren hiru aldaera proposatzera darama. Oinarrizko mitoa western "klasikoan" gauzatzen da, non heroi batek bilau zapaltzaileen "gizartea" salbatzen duen. Wrightek identifikatzen dituen hiru aldaerak "profesionala", "mendekua" eta mendebaldeko "trantsizionala" dira.
Western klasikoan hiru pertsonaia daude: heroia, bilauak eta gizartea. Wrightek trama klasikoaren hamasei funtzio identifikatzen ditu (1975ko bertsioaren 41-48 orrialdeetan labur biltzen direnak). Hauek, Shane western klasikoaren euren adibidea erabiliz irudikatzen dira, beste edozein western motari erraz aplika dakiokeen arren, hemen, gainontzeko ikerlariek, modu kontzientean edo inkontzientean aplikatu izan duten eskema ilustratzeko balioko du.
1. Heroia talde sozial batean sartzen da. Shane haranera doa, eta, zehazki, Joe eta Marion Starret nekazariarekin eta Joey semearekin topo egiten du (1975: 41). 2. Heroia ezezaguna da gizartearentzat. Shanek ez du ez iraganik ez abizenik (1975: 41). 3. Agerian geratzen da heroiak aparteko trebetasuna duela. Shane pistolaria da eta bere trebezia erakusten du (1975: 42). 4. Gizarteak desberdintasun hori onartzen du haien eta heroiaren artean; heroiak egoera berezi batean geratzen da. Nekazariak ez daude ziur Shanez, pistolaria den arren, Riker bilauak diru gehiago eskaintzeari uko egiten diolako (1975: 43).
5. Gizarteko etsaiek ez dute heroia erabat onartzen. Shane, hasiera batean, mesfidatia da, Rikerren gizonetako batekin borroka batean parte hartzeari uko egin ondoren (1975: 44). 6. Interes-gatazka dago bilauen eta gizartearen artean. Rikerrek lurra aziendarentzat nahi du eta nekazariek etxaldeentzat (1975: 45). 7. Bilauak gizartea baino indartsuagoak dira; gizartea ahula da eta. Riker borrokalari zaharra da, indiarrekin gudan ibili delako eta, gainera, Wilsonen babesa du. Nekazariak, batez ere, adin ertainekoak dira eta indarkeriaren beldur dira (1975: 45). 8. Heroiaren eta bilau baten artean adiskidetasun edo errespetu handia dago. (Funtzio hori ez aplikatu Shaneri, baina adibidez The man who shot Liberty Valance-n hori suertatzen da) (1975: 45). 9. Bilauek gizartea mehatxatzen dute. Rikerrek baserritar bat hiltzen du eta ia guztiak haranetik kanpo gidatzea lortzen du (1975: 46). 10. Heroiak gatazkan sartzea saihesten du. Shanek ez du hasieran Starreten plana oztopatzen Riker ikustera joateko (1975: 46). 11. Bilauek arriskuan jartzen dute heroiaren lagun bat. Shane borrokatzen ari da Starret harrapatzeko prest dagoela esaten diotenean (1975: 46). 12. Heroia bilauen aurka borrokatzen da. Shane bakar-bakarrik doa herrira borrokatzera (1975: 46). 13. Heroiak bilaua garaitu zuen. Shanek bilauak tiroketetan hiltzen ditu (1975: 46). 14. Gizartea salbu dago. Shanek harana irabazi du nekazarientzat (1975: 47). 15. Gizarteak heroia onartzen du. Shanek bailara utzi du nekazarien eskerrona eta onarpena saihesteko (1975: 47). 16. Heroiak bere estatus berezia galdu edo uzten du. Horrela, Shanek gizarte hori atzean uzten du, nahiago baititu gau iluna eta mendi hotzak (1975: 48). Funtzio horietako gehienak Western klasiko guztietan agertzen dira, nahiz eta 2, 8, 10 eta 11 funtzioak aukerakoak izan. Horiek guztiek ez dute aurreko ordena zehatzean agertu behar trama klasikoan, nahiz eta patroi orokorra mantentzen den eta sekuentzia narratiboak sendoak diren. Western klasikoak gizartearen bilauak eta heroia bereizten dituzten kodeetan argi eta garbi identifikatutako oposizio-egitura baten bidez jarduten du.
Zehazki, oinarrizko lau oposaketa daude. Lehenik western klasikoaren bilbeak egituratzeko balio dutenak, eta genero honen etorkizuneko bilakaerak moldatzeko bidea eman dutenak. Lehenengo oposizioa barruan/kanpoan da. Heroia gizartearekin kontrastatzen da eta gizartetik at dago, argi eta garbi. Bilauak barruan edo kanpoan egon daitezke. Baliteke gizartean kokatuta egotea etsaia, herri jakin batean bizitzea, hain zuzen.
Hori bai, ezin dugu ahaztu naturatik eratorritako izakia dela. Era berean, mugako heroiak mugaz haraindiko mundutik dator, baina bi pertsonaia horien helmugak guztiz kontrakoak dira. Bata, komunitatean agindu nahi du, eredu absolutista jarraituz, bilauaren helburua beste gizakien gainetik egotea da. Besteak, berriz, gizartea eraikitzeko bilauen metodo berberak erabiltzen ditu, hala nola biolentzia, indarkeria edo bortizkeria; beti ere, gizarte horizontala eta demokratikoa bermatzeko. Horrela, westernean, metodoak gorabehera, azkeneko helburua lortzea da garrantzitsuena. Hori Shanen gertatzen denarekin bat egiten du. Azken argudio hori bigarren tentsio-gunera garamatza.
Bigarren oposizioa ona/txarra da. Heroia eta gizartea onak dira eta gaiztoak diren bilauekin kontrastatzen dute. Oposaketa honetarako bi kodifikazio erabiltzen dira Shanen. Bata da gizarteak balio berekoien aurka egiten duela, nekazariekin komunitatearen aurrerabidea nahi dutela, eta Rikertarrek lurraren ustiapen indibiduala nahi dutela. Eta, bestea, atseginak eta erakargarriak direnak (Shane eta baserritarrak). Horri esker, heroiak ez du interes partikularrik sarian ontzat har dezaten.
Hirugarren oposizio nagusia indartsua/ahula da. Heroia eta bilauak indartsuak dira eta gizarte ahularekin aurka egiten dute, ikurrei dagokionez, beti ere. Herritar arruntek etengabe kexatzen dira legea hiru eguneko distantziara dagoelako, sheriffa alegia. Pertsonaia "indartsuak" gizartearena baino askoz gogorragoa den mundu batetik datozenez, naturaz haraindi agintzen duten legeak ezagutzen dituzte, eta horrek indartu egiten ditu, beren borondatea inposatzeko balio duten jokabideak nolabait zuritzeko aukera ematen baitie. Jatorri narratibo horretatik dator azken oposizio handia.
Azken gatazka hori –edo tentsio, nahiago bada– bizitza basati/zibilizazioari aurka egiten diona da. Heroia basamortuarekin lotuta dago eta gizartearekin eta bilauekin kontrastatuta geratzen da. Hori Shanen modu guztiz bisualean egiten da. Heroi honek mendietatik zamalkatuz hasten da filma, eta harana uzten du, amaieran, mendietara zamalkatuz berriz ere. Figura hori, Mugako Heroia esan bezala, "operadore mitikoa" da; hots, mundu basatiaren eta zibilizazioaren dikotomia zeharkatzea ahalbidetzen duen figura.
Lau tentsio gune horiek Wrightek definitu zituen orain dela ia berrogeita hamar urte. Halere, garaikideak izaten jarraitzen dira, oraindik ere, gure garaiko narrazioak (westernak, batik bat) irudikatzeko, aztertzeko eta horien egiturak mahaigaineratzeko balio dutelako.
3.4.4.2. Aurkakotasun narratiboak eta testuinguru sozioekonomikoa
Western klasikoaren azterketa osatzeko, oposizioak eta egitura-narratiboak testuinguru sozioekonomikoaren barruan kokatu behar dira. Gizabanakoaren eta gizartearen buruhauste teorikoa arazo praktiko bihurtzen da mitoan. Barneko/kanpoko aurkakotzak argi eta garbi islatzen du Amerikan gizabanakoaren bereizketa, merkatuan autonomoa izateko ahalegintzen dena baina taldeko gizarte bateko kide izan nahi duena. Heroia gizarteak bereizten du, oposizio indartsu/ahularen bidez. Heroiaren sendotasunetik dator
honen independentzia; ahuleziak, berriz, gizartea elkarren eta heroiaren menpe jartzen du. Indarraren (edo independentziaren) nozio horrek indibidualista-posesiboaren atributuak islatzen ditu, eta honen bidez amerikar mitoak mezu hau bidaltzen du argi eta garbi: har ezazu zuk zeure bizitzaren norabidea, indarra baliatuta bada ere, bertute gorenena, azken finean, independentzia absolutua da eta, bai ekonomiari dagokionez (autosufizientea izatea), bai segurtasunari dagokionez (bakoitzak bere burua defendatzeko gai izatea).
Honen ildotik, aurkakotza ona/txarra trama klasikoan ia beti kodifikatzen da ekonomikoki dirua irabazteko motibazioak onak dituztenen eta motibazio txarrak dituztenen artean. Bilauek indibidualismo posesiboa irudikatzen dute, esplotatzaileak eta berekoiak dira eta –materialista hutsak. Gizarteak balio sozialak irudikatzen ditu, beste batzuekin kezka(k) eta ardura(k), eta (batzuk) helburu komunalak, adibidez komunitate baten azpiegitura ezartzea. Gizabanakoaren eta gizartearen arteko bereizketa beharrezkoa da merkatuekonomia batentzat.
Laburbilduz, western klasikoko oposizioek gizabanakoaren eta gizartearen arteko desberdintasunak islatzen dituzte merkatu-ekonomian. Adibidez, hurrengo parafrasiak erakutsiko du zein neurrian borroka-sekuentzia instrumentala baino ez den gizartea salbatuta izateko: heroi indartsuak bakarrik jarduten du gizartea bilauengandik libratzeko. Horrek agerian uzten du gizabanakoak gizartearentzat duen garrantzi kritikoa. Gizarteak gizabanakoak ekoizten ditu, batzuetan doilor berekoiak direnak, eta horien aurka gizartea ezindua da. Orduan, gizaki independente indartsu baten laguntza behar du. Baina oraindik ezin du horrelako norbanakoa sortu, bere indarra bere buruaz bakarrik fidatzetik datorrelako, ez beste batzuez edo gizarte-erakundeez. Gizartearen existentzia eta gizabanakoaren zoriontasuna bi posizio edo balio-multzoen arteko negoziazioaren mende daude: maitasunaren, eskubidearen, adiskidetasunaren eta familiaren aurkako independentzia.
Negoziazio hori bilauen mehatxuan oinarritzen da, mehatxu horrek banaketa oztopatzen duelako eta elkarreragina posible eta beharrezko bihurtzen duelako. Horrela, Wrightek sekuentzia desberdinak jorratzen ditu eta gizarte burgesaren balio eta helburuek "bidezko trukearen" merkatuaren printzipioa islatzen dutela erakusten du, MacPherson pentsalariak oso ondo irudikatu zuen esandakoan:
Gizakiaren esentzia besteen nahimenaren beregaintasuna da, eta askatasuna (edo independentzia) jabetzaren funtzioa da. Mendebaldeko gizartea jabeen arteko truke-harremanetan datza. Horrela, gizarte politikoa mekanismo kalkulatua da jabetza horiek babesteko eta truke-harreman ordenatua mantentzeko (1985: 3)2
buruzko analisia, guztiz osatuta egon ez arren, beste edozein baino askoz osoagoa da, bere ingurune ekonomiko eta sozialean irmoki kokatzen duelako. Mendebaldeko ideologiak eta baldintza sozialak mitoarekin duen harremana lantzen duelako eta, hori egitean, gizarte osoa ulergarriagoa egiten du. Horrela, Wrighten tesiak westerna elementu bitar narratibo gisa kokatzeko balio izan du, mito orori datxekiona.
Horren harira, gogoratu beharko genuke, esanahia aurkitzea ez dela auzi enpirikoa; esanahiak eta ikurrak sozialki kokatzen baitira; informazio enpiriko bera hainbat modutan interpreta daiteke. Interpretazio berriak ez dira ebidentzia gehigarriaren emaitza, ikusteko modu berrien emaitza baizik.
Esanahia ez da mailuarekin jo edo zerbaitekin apuntatu daitekeen zerbait; komunikatu egin behar da, hau da, esanahia ez da munduan existitzen; munduan gauzen eta pertsona edo talde baten arteko harremanetan dago. Esanahia ezin da behatu; interpretatu baino ezin da egin. (Wright, 1975: 196).
3.4.5. Mitoaren ibilbidea Mendebaldeko mitoak munduaren birjintasunean berriro esperimentatutako tentsio nagusien garapena deskribatzen duen heinean, ezinbestean, interpretazioen irudikapenak esanahi hauek aurkitu behar ditu: jokoan sartzen diren arketipoak, nahitaez, beste arketipo batzuetara igortzen dira. Mendebaldeko heroi bakoitzak, gutxi gora-behera, garbitasun perfektua duen heroi ideal batengana igortzen du bere burua, non barneko-denaren eta kanpoko-denaren arteko komunztadura osoa den, gizakiaren eta munduaren arteko oreka erabat ziurtatuta geratzen delarik. Ibilbidearen une oro agertzen dira lehen pertsonaiak bere ingurunearekin dituen harreman guztiak (Dort, 1966: 55-70, Groulleau-n, 2019). Eta egia da, Warshowek dioen bezala, "bere unibertso osoa pantailan ikusten dugunaren barruan dagoela" (1962: 732, Shapiro-n, 1993). Ondorioz, heroia bere ibilbidea besterik ez da. Heroia definitzen duen bidea, eta ez alderantziz. Kanpoaldera egiten den bidaia, barrualdea eraldatzen duena. Hori da, azken finean, lehen pertsonaiaren ibilbidea. Mendebaldeko heroiak denbora libre eta etengabea duen gizona dugu, diruaren balioa arbuiatzen du eta objektuei bere balio erabilgarria baino ez die ematen. Zaldia, colt-a eta obra osoan aldatzen ez den jantzi erabilia ez dira jabetza, errealitatea menderatzeko eta norberaren egokitzapenerako beharrezkoak diren funtzionalak dituen objektu multzo bat baino. Ez dago ez txirotasunik, ez aberastasunik ikuspegi honetatik; eta talde handiak, jabetza erraldoiak, azken finean, materialak baino gehiago kopuru moralak dira. Honen haria, westerna, bere sorreratik, westmanak (desagertzeko bidean dagoen unibertso baten irudi arketipikoa, alegia) aurre egin behar dien gorabeherak kontatzean ezaugarritu da. Indibiduo banandu hori, eta, beraz, funtsean problematikoa, bizi zen mundutik ateratzera behartu dute. Hori da, hain zuzen, western askoren argumentubilbearen hasierako baldintza, eta ingurune berri bati aurre egitera behartuta dago, non
bere trebetasunek, bertuteek eta ezagutzek (bizirauteko bermea garai batean) bat-batean erabilgarriak izateari uzten dioten. Hori ez ezik, xedapen horiek bihur daitezke, eta, izatez bihurtzen dira, western (ia) ororen tentsio dramatikoaren zati handi baten eragileak. Hau da, gaur egun ezagutzen dugun emeartea3 heldu baino lehen (giza-kontratua ailegatu aurretik, hain zuzen), mundua arautzeko inposatuta zegoen kode-morala, indartsuenaren eta maltzurrenaren arautegia, alegia. Hori guztia estu-estu lotuta dago Rousseau eta Hobbes filosofoek planteatutako ideiekin, lehen azaldu den moduan. Esate baterako, Jordi Claramonte filosofoak adierazten duenaren arabera, Clint Eastwoodek 1992an zuzendutako Unforgiven, pertsonaiaren rola hobekien ikus dezakegun filmetako bat da, bere barnea hutsik egon arren, bere izaeraren esentziari ukorik egiteko gai ez da (2011: 89-93). Hau da, nahiz eta bere gizartea lege sozialekin araututa egon, "antzinako garaiaren" kodeak berpiztu egiten dira William Munny-ren nortasunaren sakontasunean, hortaz, bere iraganeko bortizkeria eta biolentzia azalarazten dira berriz ere narrazioak planteatzen duen helburua bete ahal izateko. 3.4.6. Westernaren pertsonaiak eta horien ezaugarriak Hemen westernaren unibertsoa osatzen duten pertsonaia guztiek gordetzen dituzten zenbait antzekotasun aipatu behar dira. Oro har, guztiek dituzte eredu errealak, historikoki benetakoak, anonimoak edo ospetsuak; berriro ere arketipo nagusi batzuk aurkitzea eta erraz identifika daitezkeen estereotipo sinple bihurtzeko. Westerneko heroi(ar)en konplexutasun psikologikoaren arabera estimatzea zentzugabeko ekintza bihur daiteke. "Westernetako protagonistak ez dira Kant, Hegel edo Nietzscheren irakurleak: behintzat, izateko bizimodu bat baloratzen dute eta hori, azken batean, kamerari dagokio" (Astre eta Hoarau, 1997: 102). Horregatik heroia, gizon-irudia, jatorrizko arketipoaren eta Hollywoodeko zinemak eraman dezakeen estereotipoaren artean mugitzen da. Estereotipo horiek ikusleek erraz eta zuzen ulertzeko balio duten kode tematiko eta formalak eskaini ditu, etengabe. Honek eskertzen den eta bistan dagoen ondorioa dakar: zaila da westerneko pertsonaiaz abstraktuki hitz egitea. Egia esan, mendebaldeko balentriaren protagonista batzuk, zinematografikoki, egoera pribilegiatuan daude: cowboy-a, outlaw-a, sheriff-a eta, jakina, red-skin-a bere berezitasun guztietan, jatorri historikoa izan dute. Heroi horiek, pantailan, literaturan baino gehiago, mitologia guztietako arketipoekin duten harremanari etekina atera(tzen) diote. 3.4.6.1.Westerneko heroiak: estereotipo eta eredu motak Ez dago westernik heroirik gabe: generoaren prestigioa bertatik dator, baita hari eusten dioten egiturak ere. Amerikako kontzientzia kolektiboaren eta, are gehiago, bere subkontzientearen errepresentazio, gorroto eta nostalgiei aurpegia eman nahi zaienean, sortze-prozesua hutsik gabe aurkitzen da antropologia, historia, narratiba, mistizismo eta, batez ere, psikologiaren arloan oso ikertuta dauden teoriekin.
Gainera, westerneko heroiaren arketipoa –bere ingurunearen aurka dagoena, natura zein zibilizazioa–, hain zuzen ere, jarrera heroiko nagusia da. Berak badaki zer egin behar den eta nola egin behar den, bere zuzentasuna bere jokabide moralaren eta sendotasun fisiko, animiko eta psikologikoaren kodearen erakusgarri da. "Jungek dio heroia dela Jainkoak gizakiarengan duen metamorfosiaren aktorea, westernari (klasikoa) erraz aplika dakiokeena" (Jung, 1953: 643, Astre eta Hoarau-n, 1997: 645-646). 3.4.6.1.1. Maskulinitatea Warshowek dioenez, "westerna gizonak gizonak diren lekua da. Westernetan, gizonek, umeek eta emakumeek baino jakituria sakonagoa dute" (1962: 108). Ez dago zalantzarik, ezta inozentziarik ere, mendebaldeko heroia mendebaldeko gizon gisa aipatzean, eta ez emakume gisa, mendebaldeko kulturak eta mitoek horrela ezarri baitute. Paradoxak paradoxa, heroi mota honek ez du ezer espero bere lanagatik. Altruismotik at, Mugako Heroiak definitzen duen indarra bere kode etikoan dugu. Jakin badaki, azken batean, zer eta nor den bera. Bere ikuspuntutik, funtsezkoena arauak ezagutzea da, baita izaki bizidunen aurrean bere buruaren jabe izaten ere. "Bere irudi idealean, heroi hau organikoki eta moralki homogeneoa da, izaera serioaz konbentzitua, hau da, funtsean giza bizitzaren tragikoaz, gizontasun bakartia ematen diona" (Astre eta Hoarau, 1997: 99). Ideia hori azpimarratu behar da, mendebaldeko mitoetan, oro har –eta western klasikoak horrela islatu du– gizonezkoak izaten dira, gehien bat, istorioen protagonistak eta, aldi berean, entzule eta ikusle guztiok jarraitu beharreko eredu morala. Ekintza-gizona da, bere benetako motibazioak ez dira nahitaez agerian uzten dituenak. Hortik datoz westernari buruzko gaizki-ulertuak. Izan ere, westerner-a berak (westernaren munduan bizi diren gizonak) gaizkiaren aurka eusten duen ongitasun horretatik haratago dago, edo agian nozio horietatik at; legerik gabeko garai batekoa da, gizartearen balio faltsuek (trafikatzaileak, dirua gutiziatzen duten tranpatiak, soldatapeko hiltzaileak, negoziatzaile zikinak) usteldu duten mundu natural batekoa. Elkar errespetatzen badute ere, westernen heroiek eta pertsonaiek nahiko erraz pasa daiteke bidelapur (outlaw) izatetik sheriff izatera, eta alderantziz; irizpide sozialaren arabera "ona" edo "txarra" bihurtuz, bere benetako nortasuna aldatu gabe, ezta erreferentziasistema edo funtsezko motibazioak aldatu gabe ere. Hortaz, Mendebaldeko Heroia, une jakin batean, "justiziaren" eta "ongiaren" aldean maiz jartzeak soilik frogatzen du errealizazio pertsonalerako bi aukera agertu zaizkiola. Alde batetik, zibilizatuak baina ustelduak borrokatzea. Eta bestetik, oinarrizko kodea traizionatu dutenak zigortzea, hala nola koldarkeria, gutizia edota traizioa gauzatu dutenak. 3.4.6.1.2. Cowboya Cowboy-a gabe, westernak zentzu eskas bat besterik ez luke izango gure begien aurrean. Hala ere, etimologikoki eta, ondoren, sinbolikoki "cowboy" esan nahi duen horretan geldi gaitezke. Zineak aurkezten duen westernaren cowboy batek, normalean, ez du literalki bere esanahiak transmititzen duenarekin bat egiten: "behiak zaintzen dituen mutila" esan nahi baitu. Nabarmenki, sinpletasun honen atzean atributu gehiago daude.
Izan ere, westernak marraztutako mendebaldeko heroi gehienek denetarik egiten dute, behiak zaintzea izan ezik. Astrek eta Hoarauk dioten bezala, "Alan Ladd, Shane-ko (George Stevens, 1953) heroiak ez du cowboy literala baten antzik: zaldun alderrai honek Griala bila lezake, baina ez galdutako arkumerik" (1997: 103). Hala ere, cowboy amerikarra, bere errealitate historikoan, abenturaren dimentsiokoa da; eta bere mitifikazioak erraz bihurtzen du erdi-jainko. Bere nomadismo profesionalak zaldun alderraiaren, ergelen zuzentzailearen eta justizialariaren papera antzezten duenez, cowboya heroi eredugarri bihurtzen da ahalegin handiagorik gabe, intelektualizazioaren arriskuen aurkako westerneko beste funtsezko tipoak baino askoz ere seguruago. Hau da, aurrekariei baino ez die zor, antza, bere konplexutasun falta. Lehen esan bezala, cowboya legetik at edo barne egon daiteke, honen azken helmuga bere kokaleku morala baldintzatuko du. Horrek esan nahi du, azken finean, cowboya heroia izan daitekeela bai legeak ezartzen dituen arauak baliatuta, bai horiek berak alde batera utzita. Cowboya Texasen agertu zen lehenik. Han aurkitu zuen bere erabilpen osoa, orduan bakeroen metodoak heredatuz, eta, nolabait, bere janzkera. 1895etik 1866an banandu ziren hogeita hamar urteetan, cowboya figura nazional bihurtu zen eta, nolabait, heroi amerikar. Bere bizimodua trenaren inperioarekin amaitu zuen, gizon horiek gidatutako abere migrazio handiak beharrezkoak ez zirenak. Cowboy desmitifikatua, bere ospe mitikoaz gabetua, berez, pertsonaia harrigarri samarra zen. Ganaduaren jabe zen cowmanaren edo cattlemanaren aurrean, cowboya soldatapeko xume bat zen, hileko 25 edo 30 dolarren truke bere lanarekiko bere nagusiarekiko leialagoa zena. Gaztea, atletikoa, beste ezkongabeen artean ezkongabea. Oro har herabea zen, hau da, lotsatia, lautadetako isiltasunetara "gizarte onaren" elkarrizketetara baino ohituagoa zegoena. 1890eko hamarkadaren erdialdean, cowboya ilunpetan erortzeko zorian zegoen. Aldiz, hamarkada batean hilezkortasuna lortu zuen eta mugako heroiaren azken bertsio bihurtu zen. Mendebaldeko behin betiko mitoan bat egiten ari ziren ideia guztien foku bihurtu zen (Murdoch, 2001: 62). Horixe da mitoa eraikitzeko oinarria, gainerako atributuekin batera, horiek ere errealitatean baitute sustraia. Zaldia bezala, ezinbestekoa estepen zibilizazio orotan, muturreko objektu zainduak: espazio izugarriak zeharkatu behar dira, batzuetan arrantxoen lurraldeak milaka kilometro karratutan hedatuz. Eta kapela, 1865etik aurrera Stetsonek egina edo hautsaren kontrako zapia eta blue-jean ospetsua, 1870 inguruan Mr. Levi Strauss sortutakoa. Hala ere, azkenik, Colt-a, hots, errebolberra, animalien eta lapurren aurka erabilia; arma arrunta Estatu Batuetan bakoitzak bere burua defendatzeko edo erasotzeko beharra duten guztientzat; arma zibil eta militarra aldi berean, 1835etik fabrikatua, zortzi bertsio jarraian ezagutu zituena eta eraginkortasun beldurgarriko baimena ematen zuena, orduan bi kilo inguruko pisua zuelarik. Horiek guztiak dira cowboyaren ezaugarri historiko eta formal ezagunenak, tradizio zinematografikoan behin eta berriro antzeztu eta errepresentatu direnak. Hortik aurrera,
beste hainbat berezitasun aurkezteko bidea zabalik uzten dugu, azalpena nolabait hasteko eta behar den moduan bideratzeko. 3.4.6.1.3. Gizon-zaldiaren arketipoa Ez dago izen-abizenak dituen cowboy zehatza, bere kopiak sortu zituen cowboya, ideala ikuspegi platoniko batetik. Denok zinemaren iruditeriari esker irudi bat dugun arketipoa. Laster, John Wayne, Alan Ladd, Henry Fonda eta Clint Eastwood bera ekar ditzakegu gogora. Horien arteko aldaketa batzuek bereizten dituzte, baina ukaezina da guztiak matrize mitiko beretik abiatzen direla. Ezin dugu ezarri horietako nor (eta aipatu ez direnetatik) hartu behar den "lehentzat", nahiz eta horrek, egia esan, ez duen garrantzi handiagorik. Izan ere, ereduen anonimotasun orokortuak (XIX. mendeko benetako cowboyak) estereotipoen irudikapen bikaina, tipifikazioa eta ugaritzea erraztu zuen. Gizon-zaldiaren, hau da, zentauroaren, berpizte nabarmena gertatzen da: garailea den cowboyaren irudiak, lautadetan zamalkatuz, bere sustraiak arketipo zaharrenetan eta mitologiarik zaharrenetan ditu. Funtsean, gizakiaren irudikapena da bere hasierako konkista-bultzadan, bere zaldiaren indar deabruzkoak indartua. "Honela, garai industrial eta teknikoko Supermanaren mitoaren aurrean (Herkules zientziarekin duen loturagatik eguneratzen duena), cowboyaren mitoa, funtsean, atzerakoia, konpentsatzailea bezala agertzen da" (Astre eta Hoarau, 1997: 109). Garai industrialaren eta naturaz aurkako jarreren erresumak eragindako aldaketen etorreraren aurrean, cowboyak, erdi-jainkoak, oreka berrezartzen du eta inkontzientearen barrenean sinbolo zaharrenak, kristautasun aurrekoak, antzinako sinesmenak biziarazten ditu. Zaldiak berak, bere zaldiak, instintu horiek indartzen laguntzen du, eta zinematografikoki birsortutako mitoek horren berri ematen dute, kasu askotan zaldiari (edo behorrari) anonimotasunetik berreskuratzeko ohorea emanez. Adibide askok erakusten dute hori: "Tex Ritterren zaldia White Flash (Rayo Blanco) zen; Cesar Romerorena, Satán; Allan Rocky Lane, Black Jack (Deabru Beltza bezala uler daitekeena)" (Astre eta Hoarau, 1997: 107) eta abar. Behiari dagokionez, cowboyaren beste "laguna", mundu guztiak daki, mitoetan barne, amaren eta emakumearen ikurra dela (Homerok emakumeen edertasuna behi eta txahalekin alderatzen du). Cowboyak behia babestu egiten du, bere "ama" defendatu. Aldi berean, mendebaldeko heroiak, behiak ere jaten ditu, hots, horren esnea edan, baita haragia kontsumitu ere. Ikuspegi psikoanalitiko batetik –edota, sinbolikoki–, cowboyak bere "ama" jaten du, bidez batez honekin bat izateko, hau da, hasieran bezala –jaio baino lehen– ama eta semea uztarturik egoteko. 3.4.6.1.4. Outlaw-a. Legetik kanpo dagoena Cowboyaren aurka, outlawa, sarri, Mendebaldeko Historiako benetako pertsonaia baten erreplika zoragarria da: bere sinesgarritasuna, kasu honetan, bere jatorriari lotua dago. Legetik kanpo egoteak ez dakar inola ere bere izaerari datxekion gaiztakeria: kode sozialaren onarpenaren aurkako jarrera definitzen du soilik; baina ikusi dugu badman edo
goodman gorpuztu dezakeela, kode naturalarekiko duen jokabidearen arabera, kode honen balio-sistema errespetatzen edo traizionatzen duen. Bere legea, jakina, natura da, gidatzen duena; lege sozialak lekualdatu du, paria bihurtuta. Azken batean, heroi bihur daiteke modu positiboan, baita bere ezabaketa zibilizazioaren garaipenagatik gogorarazten denean ere. Alde handia dago zinemak marraztutako outlawen eta mundu errealekoen artean, azken horiek gaizkileak baitziren benetan: Jesse James, William Booney (Billy The Kid), Samuel Bass, George Parrot, Dalton anaiak eta abar. Zergatik, orduan, berreskuratu ditu westernak gaizkileen figura horiek? Protagonista eta pertsonaia bihurtu baititu. Izan ere, ikuspegi irrazional hutsetik edo emozionaletik hurbilago, legeaz kanpokoa zibilizazio guztietako arketipo zaharrenetako batekin ere lotzen da. Ez dugu historikoki zeharkatuko forajido (bidelapur) erromantikoaren arketipoaz baliatu diren mito guztiak. Oro har, gizartearen gehiengoari kalte egiten dioten estatu bateko legeen aurka borrokatzen duen figura. Baina, fikziora itzulitako pertsonaiak gogoratu ahal izango lirateke. Robin Hood, esaterako, aberastasun materiala pobreen artean birbanatzeko lapurtzen zuena. Westernen outlawa, beraz, folklore guztietan dagoen bidelapur miresgarriaren irudira hurbiltzen da maiz. Outlawa heroi bihurtzen da westernaren barnean arrazoi askorengatik, eta, jakina, dolarraren zibilizazioa borrokatzen duelako, bankua sinboloa duena, borrokatzen duelako Ekialdeko merkatarien eta horien trenbidearen inbasioaren aurka. Bestalde, bere borroka, zioa, askotan politiko maltzurren eta gaitzesgarrien azpijoko ustelen aurkako erreakzioa besterik ez da. Hori dela eta, horiek legetik kanpo birsortu dira, hain zuzen ere, trenen eta bankuen aurkako azken erresistentzia-gotorlekua diren neurri berean. Bertakoa, indigenek harrizko geziekin winchesterrei aurre egiteko egoeran ikusi ziren bezala, outlawak, bere zaldi eta errebolberrarekin, bere interes ekonomikoaz gain ezer ulertzen ez duen makina industrial eta guztiz arrazional bati aurre egiten dio, bere interesekin bat datozen lege batzuek babesten dituena. Pertsonaia honek, modu honetan, gizarte zibil baten arbuioa irudikatzen du. Kode sozialaren Ongia eta Gaizkia kontuan hartu gabe, outlawa, azken finean, inozente perfektua irudi dezake. "Heldutasun faltagatik, baliteke, amerikar kontzientzia etengabe obsesionatzen duen arazo hau formulatzeko balio du: haurtzarotik helduarorako igarobide abstraktu eta berehalakoa" (Astre eta Hoarau, 1997: 114). Lan askok menderatu gabeko indarkeria hori erakusten dute, heldutasuna baino lehenagokoa, hau da, "Niaren umekeriazko baieztapena indarkeriaren bidez" (Astre eta Hoarau, 1997: 114), batez ere outlaw gaztea bada eta oraindik westerner perfektuaren kodean hasi ez bada. Hala ere, legetik kanpo dagoenak ezin du, besterik gabe, indarkeria erabili bere helburuetarako, kasu horretan tirano soil bihurtuko litzatekeelako. Pertsonaia mota horrek ez ditu lege naturalen arauak traizionatu behar, eta ezin du onartu beste batzuek arau horiek haustea. Outlawa, western zuzen eta on baten funtsezko elementua da. Heroia izatera iristen da legegilearen handitasunaren eta bere legeen inperfekzio eta erlatibitatearen aurrean. Beste era batera esanda, legetik at dagoen hori, soilik izango da heroia, gizartea antolatzeko
osatu diren lege horiek biztanleriaren zoriontasuna oztopatzen baldin badute. Hori gertatzekotan, arau horien defendatzaileen kontra arituko da, besteak beste, sheriffen eta agintarien kontra. 3.4.6.1.5. Sheriff-a Westernak gizarte-ordenaren eta zuzenbide naturalaren, erruduntasunaren eta errugabetasunaren, bizikidetzarako mendebalderako ezarritakoaren eta beren lurrak beste inork baino lehenago bizi zirenen ikuspegi guztiz kontrajarriaren eztabaida handi hori irudikatzen du. Hori esanda, mendebaldeko zibilizazioaren aldeak bere figura propioa du legeen bermatzaile bezala, inork ez duela ezarritakoa urratzen bermatzen duena: sheriffa (edo Marshall). Errealitate historiko gisa, legearen agente honek erakunde ingelesetan du sorlekua eta geroago Estatu Batuetara eraman zuten. Oro har, bere herritarrek aukeratzen dute; teorian, judizio onez eta justiziaren zentzuz aukeratzen da. Administrazio-funtzio oso zehatzak ditu, eta agintaritza judizial nahiko garrantzitsua. Horietako bi zinema tradizioan erretratatuak eta mitifikatuak izan dira: Wyatt Earp eta Pat Garrett, euren bizitza pertsonalean sakontzeko asmorik gabe, biak ala biak legeak jazarritako gizonak izan zirenak, justiziaren langile izan aurretik. Bera ere neurri batean ulermena eta errukia merezi dituen figura da. Lege baten beharra adierazten du, nahi eta nahi ez. Kaosean ordena jarriko duen araua, askatasun indibiduala mugatuko duena segurtasun kolektibo baten mesedetan. Bi kontzeptu horien arteko oreka izango da gizabanakoak zorionerako bidea bideratzea ahalbidetuko duena. Balantza bi aldeetako edozeinetara desorekatzen baldin bada, ondorioa indarkeria izaten da westernaren munduan. Bai batzuek defendatutako mundua berrezartzeko, bai besteen ikuspegia inposatzeko. Ironikoa izan arren, oreka balego, ez litzateke westernik egongo. Dialektika horretan oinarritzen da orain arte mahai gainean jarritako pertsonaia guztien figura, sheriffa barne. Oinarrizko irudikapen batetik abiatuta, legeak ongi definitutako "justuaren" ideiarekin bat datorren "ontasuna" gorpuzten du (normalean), eta berehala mugarik gabeko estereotipo bihurtzen da. Hasieran, gaitzespenik gabeko gizona bezala aurkeztu zen, morala eta uniforme zikinezina janzten zuena. Gizartearen hain gizon distiratsuena, nabarmenena, bularrean daraman izarra bezalakoa. Baina "polizia nekatua" (Astre eta Hoarau, 1997: 119) ere izan zen, eta hala izan daiteke beti, mingarria, bere ariman eta kontzientzian aztoratua. Betiereko gurutzatua delinkuentziaren aurka, hari bizia eman eta emango baitio atxilotzeko. Sheriffak, anglosaxoi estiloko detektibeek eta polizia europarrak ez bezala, ez du krimena eteteko gaitasun edota ahalmen berezirik, ebatzi beharreko krimen bati aurrea hartzea ahalbidetzen dion seigarren zentzumenen bat. Hala ere, hori ez da bere zeregina, sheriffak indar handiagoz egiten baitio aurre indarrari, Newtonen hirugarren legeak bezala, Oraindik eraikitzen ari den mundu honetan delinkuentzia akabatzeko bide bakarra aurre egiten dien gizakien gogortasun bera frogatzean datza metodorik hoberena. Dena den,
zaldun-kode horretatik urrun, sheriffa askotan bihurtu da antiheroi nagusia, zibilizazioak eta aberastasunak ustelduta. 3.4.6.1.6. Indioa Jakina, indioa, Red Skin (Azal Gorria), benetako westernetik bereiztezina da. Bestearen irudiaren ordezkaria zine genero honetan. Red Skinaren bizi erritmoa gizaki europar eta estatubatuarrarekin kontrastatzen du, naturaren pultsazioekin lotua eta ekialdetik inposatutako zibilizazio industrialaren guztiz kontrakoa baita. Oso zabalduta dauden estereotipoek ezkutatu egin dute herri horien benetako izaera. Errealitatean nahiko bizimodu sinplea zuten, erlijio animista baten jarraitzaileak ziren, egun ere praktikatzen dutenak. Eta mito eta erritualen sistema konplexu baten aldekoak, ordena eta gureetatik oso urrun dagoen munduaren azalpen mota eskatzen zuten. Benetako amerindioa, orokorrean, hari buruz antolatu eta gauzatu den elezaharraren baino askoz duinagoa zen. "Eskuzabala, gozotasun handiz eta pazientzia izugarriz hornitua" (Astre eta Hoarau, 1997: 124). Argi eta garbi, noblezia moral handitan blai, eta white man-aren asaldura, urduritasuna eta harrokeria erabat mespretxatzen ditu. Dena den, westernak ez ditu natibo-amerikarraren auzi horiek pantaila handian erabat marraztu. Hollywoodeko tradizioa da bertakoaz proiektatu duten irudi lotsagarri eta arbuiagarriaren erantzule nagusia. Aldaketa batzuk egon dira, indioaren irudi zinematografikoa etengabe osatu baita eta datu historiko batzuetatik abiatuta landu. Azkenik, irudi errealera pixka bat hurbildu da. Mitoaren edukia etengabe aldatu da; aldiz, irudi zinematografikoa indioaren nolabaiteko balorizaziotik erabateko deskreditura zihoan, eta, geroago, informazio serioagoak eragindako balorizaziora itzuli zen. "Western handien" anbibalentzia ia arauzkoa izanik, batzuetan zaila da batzuen eta besteen balioa bereiztea, bertako amerikarrei dagokionez, noski. Adibidez, John Ford estiloko zuzendari batek ekialde-mendebalde erlazio hori erabat aldarazten du: zibilizazioaren aitzindariak mehatxatzen dituzten indiar deabrudunak, bihotz hezigaitzekoak (Drums along the Mohawk) edo Stagecoachen, bertan behera uzten du guztiz kontrakoa den ikuspuntua eskaintzeko, Fort Apachen (1948), esaterako. Zentzu horretan, indioa irudi bat da, ikurra, alegia. Zuzendarien arabera eta kasuan kasuko kontu politikoen arabera amerikar bertuteak goresteko erabiltzen dena, bai eta dohain horiek zentzugabeak, hipokritak edo barregarriak agertzeko ere. Kasu askotan, indioak Amerikaren ohiko sinboloa izaten jarraitzen du, adostasun orokor batek onartuko balu bezala, indigenen amerikartze nagusiaz jabetzea garrantzitsua da, hots, haiek baitira "benetako" amerikarrak, bertakoak. Geroago etorritakoek, gaur egun ere, kolonoak izaten jarraitzen dute bertoko ikuspuntu batetik begiraturik. Horren emaitza paradoxa bat da: "indioa bere errealitate fisikoan gehien ezabatzen denean, mitoan gehiago balorizatzen da" (Astre eta Hoarau 1997: 128). Horrela, westernaren bertokoa ez da cowboya edo outlawa bezain indibiduala, baina sinboloagoa bai, nazio baten ikur gorena, bidenabar, gizon zuriaren erruduntasunkonplexuak esku hartzen du dramatismo hori areagotuz. Estereotipoak oso baliagarriak
dira hemen: indioa pertsonaia "basati" gisa erakustea baliabide bikaina da erregresioa edo zapalkuntza arrazista justifikatzeko eta Mendebaldeko konkista e(do)ta aitzindarien balioa goraipatzeko. Hau da, "kontzientzia oneko" heroiak fabrikatzea. 3.4.6.1.7. Emakumeak westernean Westerneko heroiaren gizontasuna ikusgarria denez, erraz ondoriozta daiteke funtsezko "anti-feminismoa" edo emakumea ia erabat baztertzea indarkeriaren, ekintzaren eta bakardadearen unibertso honetan. Baina hori gauzak gehiegi sinplifikatzea suposatuko luke: westernean emakume asko daude, eta urtaro edo noizbehinkako perspektiba batean, euren papera, sarri, funtsezkoa da, itxurak itxura. Generoko beste ikurrak bezala, indarrean dauden estereotipoen mehatxupean dago uneoro: aitzindariaren lagun adoretsua edo izaki eder eta desiragarria dela esan daiteke. Hortik ohiko disoziazioa eman daiteke, emazte bertutetsuaren (edo ama errespetagarriaren edo neska garbi eta komenigarriaren) eta salooneko neska kitzikagarriaren oinarrizko liskarra eta tentsioa. Egia da westerneko heroiak ez duela zalantzan jartzen gizonaren nagusitasuna. Baina horrek ez du esan nahi emakumearenganako mespretxurik dagoenik. Hala eta guztiz ere, normala da gizonek erabat menderatzen duten arte eta komunikabide batean, zinema bezala, gizabanakoa emakume autoritario eta independente batekin borrokatzen ikustea, emearen borondatea makurtu arte. Hamarkada asko eta asko behar izan dira, baita etengabeko borrokak eta mugimendu sozialak ere, aurrerapauso batzuk emateko. Gure emeartea azkeneko helmuga horra oraindik heldu ez den arren, borroka honen amaieratik pixka bat (pixkatxo bat baino ez bada ere) hurbilago dagoela esan daiteke. Amparo Serrano de Haro-k eskaintzen duen definizioa azaltzeko westernaren emakumearen eta genero zinematografiko horren ezaugarrien arteko hartu-emanak ezin hobea da. Autore honen esanetan: Westernak aipatzen digun lehen aurkakotza eta lehen harremana gizakiarena versus natura da, hau westernaren indarraren adibide on bat da: esanahi unibertsalak tokiko irudietan kateatzeko duen gaitasuna. Oposizio primarioen sare bat sortzen du. Funtsezko oposizioen elkar-gurutzatze honetan, emakumeak westernean duen lekua, batere sinplea ez dena, bilatzea da helburua. Natura ardatz nagusitzat hartzen badugu, ikusiko dugu bi antagonismo nagusi daudela gizonen eta emakumeen artean. Lehenengoan, emakumeak zibilizazioa irudikatzen du, eta bakeroak, berriz, gizonak naturarekin harremanetan dagoenez, basakeria eta, bortizkeria sinbolizatzen du. Bigarren kasuan, askoz ere urriagoa, emakumea izango litzateke otzandu beharreko elementu naturala, eta bakeroak, berriz, horretarako gizon egokia (1996: 20). Westernean emakumearen paper handia amaren arketipoak osatzen duela esan daiteke. Mugako gizarte berezi honetan, estepako zibilizazio honetan, gizonezkoen nagusitasuna goraipatzen duena, amaren irudia, hala eta guztiz ere, gurtu beharrekoa da: tradizioaren gordailuzain bezala, jarraikortasunaren eta indar barearen printzipio bezala. Izaki telurikoa, mundu naturalean eta organikoan sustraiturik dago amatasunaren ikur hau: etxe ororen arima bera da. Tradizionalki bere arrantxo bastoaren gainean gobernatzen
erakutsia, fusila eskuan alaben bertutea babesten eta mantentzen, emakume mota hura harresi bat da, gona zabalekoa, hautsiezina, oro har emakume aktiboa, baina beti gizonaren irudiaren mende dagoena. Westernak erakusten dituen emeak amerikar "modernoaren" figuratik izugarri aldentzen da –baby doll-ak, playboy-ak eta, egun ere, mendebaldeko kulturak erakusten dituen emakumeen irudi bortitzak–. Horrek ez du esan nahi genero zinematografiko honek erakusten duena jarraitu behar denik, aurreko paragrafoetan azaldu den bezala; hala ere, konparazio horrek erabilgarria da ezagutzeko (eta kokatzeko) westernaren emakumeak zein posizio sozio-politikoan dagoen, edo –hobeto esanda– tradizio zinematografikoak non kokatu duen ezagutzeko. Westernak, jakina, gizakiaren egoera nomadatik momentu sedentariora igarotzeko bizitzen dituen esperientziak, faseak, liskarrak eta tentsioak erakusten digu. Trantsizioune horretan, emearteak bai gizonak bai emakumeak behar ditu, biak garrantzi maila berdina dutelako westernak marrazten duen kosmoan. Cowboyaren beharra baldintza txarretan gailentzeko gai den gizon gisa, (…) gero emakumeak agintea hartzen du, finkapen-egoeran. Cowboyak bere kabuz entregatu behar ditu armak (zibilizazio egoeran, noski). Emakumea da, orduan, bere zentzu bakezale eta eraikitzaileagatik, Mendebaldeko benetako kolonizatzailea" (Serrano de Haro, 1996: 20). Gainera, bada gizarte amerikarraren ezaugarri geo-ideologiko bat, kasu askotan gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak areagotzen dituena: Ipar-Hegoalde oposizioa. Iparraldeko damak dira Estatu Batuetako gizarte osoan sinistuenak eta independenteenak, horiek baitira Estatu industrialak eta gerra zibilaren garaileak. Mendebaldean babesten eta ezkutatzen diren hegoaldeko gizonek, euren porrotetik datorren halo erromantiko bat jasotzen dute, eta nolabaiteko jarrera errebeldea daramate eurekin. Eta oraindik badago beste aukera bat westernean emakumea erakusteko. Natura irudikatzen duen emakumea, zibilizazioaren ordez. Batzuetan arrazagatik izan daiteke, emakume mestizoaren, indiarraren edo mexikarraren kasuetan bezala, "westernaren logikan herri primitiboago batetik datozen odolak mundu naturalaren ulermen handiagoa ematen baitio bere jabeari" (Serrano de Haro, 1996: 22). Salbuespen kasuak dira horiek, westernaren tradizioan, nagusiki, mugatik haratago dauden lurraldeek horietan mugitzeko eta horietara moldatzeko emakumearen trebezia falta edota baldartasuna erakusten baita. Ildo horretan, bada beste auzi bat emakumeak natura irudika dezakeena, hots, bere sexualitatearen erabilera aske eta bereizi gabean. Zentzu honetan, cowboyaren baliokidea saloon-neska da. Gizona bezala, (saloon-neska) nomada da –afektuena– eta baita askea – gizartearekiko loturena– ere. Zaldiaren ondoren, prostituta cowboyaren benetako bikotea da, bikain ikus daitekeen bezala, adibidez, mugako heroiaren eta prostitutaren pertsonaien artean ezartzen den kidetasun naturalean. Biak geratzen
dira legetik kanpo, nolabait zalantzan jartzen dena beren balio indibidualagatik (Serrano de Haro 1996: 23). Nahiz eta Ipar Amerikako puritanismoak salooneko-emakume-heroiei damutzeko eskatzen die askotan, bizimodu hori atzean uztea, Hollywood klasikoaren estiloko erredentzio-moralizatzailea gisa. Estereotipoak gorabehera, gustatuko litzaiguke atal honen amaiera erabiltzea azken ohar bat azpimarratzeko. Nahiz eta emakumearen irudia erabat pasiboa eta ahula izan westernean, oro har, baieztatu dezakegu gizonak –eta ez emakumeak– direla gaizkiaren, ezkortasunaren, axolagabetasunaren, bortizkeriaren, biolentziaren, erasoen eta lotsagabekeriaren ordezkari gorenak genero zinematografiko honetan. 3.4.7. Westernaren bilakaera Zinema-amerikarraren lehen pelikuletatik mendebaldea agertu da, beti. Baina hori, zinematografoaren lehen urteetan, norabide askotan sakabanatzen da. Alde batetik, western-mutua aurkitzen dugu –batez ere, hogeiko hamarkadan, zinema amerikarraren unerik distiratsuenean– izenburu garrantzitsu batzuk serieko-ekoizpenarekin batera: "batetik, western epiko bat dago, eta, bestetik, Tom Mixen filmak" (Llinás, 1979: 9). Baina genero honek ikuskizunean jartzen zuen indarra, eta, batez ere, aitzindarien epopeian: landa-western da, mendebalderantz egindako bidaia erakusten duena, konkista-zinema finkapen-zinema baino. Bestetik, "ez dugu ahaztu behar generoa, berez, soinuduna agertzean guztiz zertzen dela" (Llinás, 1979: 9). 1939an, soinu-zinemak hamar urteko adina zituela, westernak birsortu egin zela dirudi. Jesse Jamesen (Henry King, 1939) urtea da, eta baita Stagecoachena (John Ford), Union Pacific-ena (Cecil D. DeMille), Destry Rides Againena (George Marshall) ere. Une horretatik aurrera, generoak apurka-apurka alde batera uzten ditu sinpletasuna, kantuepiko soila, eta bide berriak bilatzen ditu. Estatu Batuak nazio bihurtu zituzten egitatemultzo zabala hartzen du, gaur egun, genero zinematografiko baten bidez herrialdearen historia irakurtzeko aukera ematen duena. Westernaren kasuan, XX. mendean zehar "eboluzionatu" egin zuen, errazkeriazko sinpletasunetik (aro mutua) koherentzia formal, tematiko eta ideologikora ("western klasikoa") eta, azkenik, introspekzio, zatiketa eta inkoherentziarantz ("western errebisionista") –desagertzera daramana–. Western klasikoa ideologikoki monolitikoa dela iradokitzen da zuzenean, angloamerikarren "autodefiniziora" zuzendutako memoria historiko mitiko engainagarria sustatu baitzuen beti, eta horrek justifikatzen zuen "desberdintasunarekiko erantzun bortitza" (Carter, 2015: 3). Hortaz, western generoa sortu zenean, nazionalismo gazte baten baieztapen logikoa zen. Aitzitik, denbora pasa ahala, honek guztiak eboluzio bat jasan zuen, gizakia ikusteko eta ulertzeko modua eraldatu zuten bi mundu gerren ondorioz. Gudu-zelaietatik ekarritako ikuskarien izuak erabat markatuta, beren herrialde eta etxeetara itzultzen zirenak zauri psikologiko ia sendaezinak pairatu zuten, beren bizitza osoan zehar. Europa eta Ozeano
Bareko sarraskien geroztik, westerneko heroi klasikoa txotxongilo barregarri bat bezala agertu zen gerrako beteranoen ikuspuntuetatik. Gainera, ideia berriek bidea egiten zuten belaunaldi gaztearen artean, zeinak aurrekoak baino hobeto atzematen baitzuen mito amerikarraren hauskortasuna. Beste gatazka armatu batzuen artean, Gerra Hotzak aurrekari bat ezarri zuen garai oso baterako, Koreako Gerra, superpotentzia komunista berri baten agerpena (Txina). Azken batean, aurretik inoiz Amerikako Estatu Batuetako indar kapitalistari planteatu ez zitzaion erronka bat. Hortaz, orain arte ikertu eta azaldu den western klasikoa oinarritzat harturik, orain datorrena beste aldagai batzuk eraginda sorturiko hainbat western mota berrien ezaugarriak eta nondik norakoak ekarriko dira gurera. 3.4.7.1.Bertako amerikarraren berreraikitzea Red Skinaren existentzia moral eta politikoaz jabetzea bira erabakigarria izan zen westerneko heroiaren bilakaeran. Hemendik aurrera, westernen heroiek ezin zuten beste alde batera begiratu, bertako amerikarren historiari zegokionez. Natiboak bere lekua hartu zuen Ameriketako memorian eta horren islapen errealistan, "indioa Amerikaren kontzientzia gaiztoan bihurtu zen" (Astre eta Hoarau, 1997: 258). Hainbat hamarkadatan amerikarrari eta bere kulturari haur etsai gisa erakutsi ondoren, iraganik gabe, kausarik gabe, justifikaziorik gabe, azken batean, zergatirik gabe (psikologiarik gabe), iritsi zen garai bat non Estatu Batuen kontzientziak (eta, ondorioz, honek artean izan zuen islak) eragindako kaltea kontuan hartu zuen eta, zuzenketa ariketa batean, duintasun pixka bat eman zioten indigenaren irudiari pantaila handietan. 3.4.7.2.Superwesterna Andre Bazinen ustez, superwesterna bera baino ez izateaz lotsatzen den western bat da, eta bere existentziarako justifikazioa bilatzen du, ordena estetiko, soziologiko, moral psikologiko, politiko eta erotikoko interes osagarri batekin. Egile frantsesak dioenez, modu konbentzional batean, Superwestern deituko zion generoak Bigarren Mundu Gerraren ondoren hartutako forma multzoari: "superwesternek inozotasunaren ordez edertasuna edo zinismoa erabiltzen zuten" (1990: 262). Generoak hartu zituen ezaugarri berriak azaltzeko, bi film erabili zituen adibide gisa: Shane eta High noon (Fred Zinnemann, 1952). Batetik, –eta bere aburuz– dio High Noon filmean Fred Zinnemannek drama moralaren eta enkoadraketen estetizismoaren efektuak konbinatzen dituela eta westernaren berezko gai bati eduki serioa ematea lortzen duela. Bestetik, Shanen, westerna westernarekin justifikatzen du. Hau da, beste lan batzuk baliatzen dira mito inplizituetatik tesi ongi esplizituak sortzeko, baina lan honetan tesia mitoa bera da. Stevensek, filma horren zuzendariak, generoko funtsezko bi edo hiru gai konbinatzen ditu, hala nola zaldun ibiltariarena bere Graalaren bila (Bazin, 1990: 258), eta inork jakin ez dezan zuriz janzten du. Bazinen arabera, "super westernak hain urrutira eraman du bere gainditzea, Rocky Mountainsetan berriro aurkitzen dela" (1990: 259), hots, mitoei dagokien bezala, betiereko itzulera bateko amaierara heldu da, ohartarazteko istorioaren hasierara bueltatu egin dela, nahigabe izan bada ere.
3.4.7.3.Ilunabarreko westerna Munduko gerren garaia igaro da, orain borroka iraultzaileen aroa dugu, amaierarik gabeko iraultzak eta gerrilla-gudak: Gerra Hotza. AEBak gero eta gehiago ixten hasiko dira beren kontraesanetan eta agintariek eurek bakarrik aurre egin behar izango baitiete etsaiei, gizarte zibila gerra horien aurka azalduko baita. 60ko hamarkadan, mugimendu bakezale ugari sortu eta garatu ziren. Mugimendu horien garrantzia eta bizitasuna etengabe handituko dira. Garai horretakoa da hippie fenomenoa eta arraza-gatazken erradikalizazioa, Black Panthers bezalako taldeen sorrerarekin, oro har, euren gizarteak zuen izaera belikoa gorrotatzen zuten eta, azkenean, sentimendu horiek euren mugimenduen motorrean bilakatu ziren. Hortaz, egitura hertsatzaileen gaitzespena deserrotze-sentimendu sakon bati lotuko zaio: bakearen, maitasunaren edo indarkeriaren bidez mundua aldatzeko duten nahiaz harago, estatubatuar gazteak gizartetik bereizten dituen distantzia handiaz ohartu besterik ezin dira egin. "Jada ez dago ez mugarik ez espiritu aitzindaririk, Amerika hutsik dago" (Astre eta Hoarau, 1997: 355). Bertute eta baloreen krisialdi honetan, erlijiotasun gizatiarrago baterantz bideratzen da Amerikako gizartearen espiritualitatearen beharra. Nazio honen zati handi bat, aurreko belaunaldiek utzitako dogmaren gainbehera orokorraren aurrean eta gizakiaren altuera itsusia aurkitu nahirik, mendebaldeko iruditik abiatuta berpizten saiatuko dira. Sustraietara bueltatu amerikar irudiaren isla gardena eta zuzena topatzeko. Ilunabarreko westernei buruz hitz egiteko unea iritsi da. Izan ere, mendebaldea bizirik mantentzen zuen izpiritua hil arren, western klasikoan islatzen zen bezala, generoa ez da erabat desagertu. Autoak eta motozikletak jarri dituzte diligentzien eta zaldien ordez, eta, gainera, orain basamortua zeharkatzen duten autobideak daude. Besteak beste, esan daiteke paisaia edo azalera, hau da, westernen agertokia, aldatu egin dela, baina ez gaiek, narratibak eta, oro har, westerna western bihurtzen duenak. Western errealitatearen analisiak haren konplexutasuna agerian uzten du, bai bizi denaren egitura soilen ikuspegitik, bai pertsonaien karakterizazio psikologikoaren ikuspegitik. Arrazak eta etniak gorabehera, mendebaldeko gizon eta emakumeek azkenean bere unibertsoaren zimurtasun morala bereganatzen dute. Arlo honetan, beste askotan bezala, Sam Peckinpah berritzailetzat eta generoaren maisutzat har daiteke aldi berean. Bere film bakoitzean, hain zuzen ere, zehaztasun historiko eta geografikoaren kezka agertzen da, eta, aldi berean, liburuetatik soilik ateratako datuak gainditzeko nahia, garai baten zapore zehatza berriz aurkitzeko. Gainera iturrietara itzultzeko gogo hori laster azaldu dute, nerabezarotik bertatik mendebaldeko historiaren lekuko okularrekin harreman zuzena bilatuz, "antzinako cowboyek, antzinako abeltzainek edo antzinako prostitutek, garagardo edalontzi batzuen aurrean beren oroitzapenak kontatzen zizkiotenak" (Bracourt, 1969). Film horien helburua, fidela baino fidelagoa izateaz gain, oso sinplea da: "Amerikako mendebaldeko errealitateak ikuspegi berri batekin erakusten saiatzea eta, zinematografikoki hitz eginez, mendebaldeko izateko modua, sentimenduak, erritmoa eta hitz egiteko modua atzematea" (Bracourt, 1971: 39).
Hala ere, leialtasun historiko horrek ezin izan zuen, nolabait, barroko eta fantastikorantz jotzeko joera geldiarazi. Ametsaren eta ezohikotasunaren ihesbide hori kontraesankorra baino ez da itxuraz, bere adierazpenek ikuslea mundu gogoetatsu eta oniriko batean sartzen baitute, horren oinarrizko egitura errealismoa baita. Horren adibiderik onena Peckinpah-ren filmetan duten tiroek inpaktuaren errealismoa da, benetako eraso bisuala, lehen inpresioa gaindituta, ikusle sentikorra pertzepzioaren beste dimentsio batean sartzen duena, errealismoaren beste dimentsio batean, paradoxikoa bada ere, fantastikoa den horretan (Astre eta Hoarau, 1997: 359). Elementu barrokoak edo irrealak sartzeak protagonisten eta tresna klasikoen artean, pertsonaia eta objektu bortitzak sortzea ere ekartzen du. Horrela, Ride the High Country (Sam Peckinpah, 1962), The ballad of Cable Hoghe (Sam Peckinpah, 1970) eta Willie Boy (Abraham Polonsky, 1969) pelikuletan, automobilak ikus ditzakegu goimendilerroetan, baita gameluak (erabat historikoak) ere –guztiak Sam Peckinpah-ren obrak. Eta, metrailadore eta colts nahiko modernoak The wild bunch-en. Film horietako pertsonaiei dagokienez, westerner tradizionalaren irudia krudelkeriaz, kemenez eta umorez erakusten dute. Antiheroi arraro horiek absurduaren antzerki-pieza gisa interpretatzen dute mendebaldeko generoa, eta haustura fenomenoa eragiten dute, "aurretik inongo erreferentziatan oinarritzen ez diren heinean, westernaren giza-paisaia zatika saltoka jarraraziz" (Bracourt, 1971: 39). Mota honetako westernetan heroiak nekatuta daude eta beren gainbehera mendebaldeko gizakiari buruzko hausnarketa berri batera garamatza. Mendebaldea, muga, cowboy ona, ezerk ez du inoiz garrantzirik izan eta, barrearen argi mingotsaren azpian, heriotzak berak barregarria dirudi, aldi berean tragedia mantenduz, eta, ondorioz, pertsonaien idealizazio prozesu berri bat eragozten du. Adibidez, John Ford maisu handiak 1962an The man who shot Liberty Valance, bere azken westernetako bat, egin zuen. Aldi berean, gogoetara eramaten zaituen filma da hura. Esan daiteke Fordek berak eraiki zuela genero zinematografiko honen kontzientzia kritikoa eta desmitifikazioa erakusteko ahalmena. Ilunabarreko westernetako heroiek beren baitan daramate Estatu Batuetan bizitzearen gaitz berria. Dekoratu fisiko baten aurrean, bere bizi-baldintza neketsuen eta gogortasunaren isla, espazio moral batean murgildurik bizi behar dute. Bidelapurrak edo legegileak izan, hori bost, porrotera kondenatuta daude. Bere suntsipen fisiko eta moralaren bidez, ordura arte ezagutu duten gizartearen galera ikusten dute. Zinemagileen belaunaldi berri baten egonezinari dagokio nolabaiteko fantasia barrokoa sartzea westernean. Errealitate garaikidearen aurrean gero eta larritasun handiagoa adierazten dute autore horiek. Egitura klasikoei uko eginez, ametsaren eta errealitatearen arteko mugak ezabatuz, hautemandakoaren eta bizitakoaren artean dagoena islatzen duten euren pelikuletan. Kontraesanak kontraesan, antzinako mendebaldea berriro atzematea lortu nahi dute. Mendebaldea gizakiaren konkistarik nobleena ere izan zitekeen, baina egungo westernen heroiak ebidentziara errenditu behar dira: "mirarien herrialdea ez da
katolizismoaren idiosinkrasiaren zorigaitza horri, odolez eta suz ezarria izan zena Espainian eta Italian (Aguilar, 2002: 15-16) Azken batean, Spaghetti Westernak ohiko westernaren alternatiba bat marrazten du, Hollywoodeko zinema-tradiziotik kanpo dagoena, eta garaiko errealitatearekin guztiz fidela izatera iritsi ez arren, horretaz baliatzen da bere narrazioen zikinkeria (estetikoa zein morala) eta pantailan aurkezten diren ekintzen bortizkeria justifikatzeko. Era berean, Ipar Amerikako zinemaren muntaia ikusezinaren ohitura hausteko, autore baten sinadura (Leone aitzindari gisa) agertzeko eta pertsonaien ekintzak ahal den guztia dramatizatzeko, ez baita ahaztu behar Europako azpiproduktu honetan guztiek garrantzi narratibo bera dutela; hau da, spaghetti-western handi baten neurria protagonistaren kalitatearen nahiz antagonistaren kalitatearen arabera neur daiteke. Horietako bakoitzak nahasmena sor dezake (ezaugarri hori ez zen ikusten AEBetako westernean). 4. Clint Eastwood. Western, bizitza eta obra Eastwooden westernen artean, gehienak ikuspegi ilunabar baten testuinguruan kokatzen direla dirudi. Aktorearen ezaugarri eta adierazpenen lasaitasun asaldaezinak, bere "ilunabarra", Sergio Leoneren zerbitzupean erakutsi zuen arren. Tradizio zinematografikoak John Wayneren –Dukearen– moraltasun perfektua eta janzkera garbigarbia western klasikoarekin lotu dituen bezala; moraltasun horren falta, zinismoa, misantropia eta gorputzaren higiene eza kaliforniarrak landu duen ilunabarreko western eta errebisionistarekin elkar lotuta geratu dira. High Plains Drifter (1973), Pale Rider (1985) eta Unforgiven (1992) filmetan bezala, ez dute generoarekiko hausturarik edo zentzuaren desbideratzerik adierazten –Peckinpahren estilora–, baizik eta "bere oinarri eguneratuetara" itzultzea (Cailard, 2010) da zuzendari kaliforniarraren sinadura. Helen Faradjik, esparru honetan, egilearen neoklasizismoa gogorarazten du, "bere atzean generoaren garai klasiko eta perfektua ezagutzeko antsietatea gauzatzen duena, harekiko sentitzen duen miresmena inoiz ezkutatzen ez duelako" (2010: 21). Eastwood westernaz baliatzen da –Hollywoodeko industrian hazten ikusi zuen generoaz– neurri batean edo bestean bere filmak egitera bultzatzen duten gaiak jorratzeko, betiere berak nahiago duen ikuspuntutik edo moduan, tratatzen ari den gaia behar den eran kontatzeko –berak aukeratutakoa–. Kasualitatez, bere lanek mitoaren atzean ezkutatzen den egia erakusteko joera dutela dirudi. Horretarako mamuen beloa jantzi behar du eta batzuetan ia magikoa den jarrera espektrala hartu behar badu ere. Unforgiven (1993) filmean, mamu horrek protagonistaren atzetik doan iraganaren forma hartzen du, ez da High Plains Drifter eta Pale Rider filmetan bezain esplizitua, argi eta garbi film fantasmagorikoak baitira, eta euren gai eta formetan oso antzekoak baitira. Lehenengoak spaghetti westernaren eragin handia du (ilunabarraren forma garaikidea): izenik gabeko gizona (The man with no name), mamu-Eastwoodek generoaren kode guztiak bihotzez hartzen ditu, "bere ñabardura utziz, zalantza surrealistarena, (hain zuzen)" (Cailard, 2010). Gerard Camyk gogorarazten digunez, "puritanismoa mugako espirituaren elementu fundatzaileetako bat izan bazen, horren higaduraren zioetako bat ere izan zen, zalantzarik gabe" (1997: 170).
Baina Pale Riderren tonua oso desberdina da, errealitatean sakonago sustraituta, beltzagoa ere bai, azkenean, Unforgivenera iritsi zen arte, "Eastwooden heldutasunaren sarrera zinema-industrian markatzen duena" (Faradji, 2010: 23). Gaur egungo western handia, baita zazpigarren artearen klasikoa ere. Unforgiven, zalantzarik gabe, ilunabarreko westernaren oda dugu, omenaldia, horrela gogoratzen du filmaren hasierako eta amaierako ilunabarrak. Narrazio forma hartu duen berrikuspen historiko honek dueluak zein traketsak ziren kontatzen digu, baita legala den eta ez den horren zalantzazko mugak ere mahaigaineratzen ditu; hots, "gizon bat hiltzearen gogortasuna" erakusten digu. Azken batean, iraganeko orbainek markatutako filma da, mendeku nahiaren atzetik doan prostituta desitxuratua bezala. Azken puntu hori errepikakorra da Eastwooden filmografian. The Outlaw Josey Walesetik, pertsonaia nagusiak, hasieratik bukaerara, orbain handi bat erakusten du aurpegian, protagonista honen motore narratiboaren ikurra, alegia. Orbain horiek bere bizitzaren amaierara arte eramango ditu, nahiz eta onartu Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko gerraz geroztik hil samar dagoela. Hala eta guztiz ere, westernaren barnean bizi mamu hori ezkutuan geratzen da, kamuflatuta, nahi izanez gero, kaliforniarraren obra askotan gertatzen den bezala eta analisi-kapituluan ikusi ahal izango den moduan. 4.1. Bizitza eta obra Clinton Eastwood Junior 1930eko maiatzaren 31n jaio zen, San Frantzisko-n (Kalifornia). Egun horietan, beste milioika amerikar bezala, krisi ekonomiko larria bizi zuen kontulari baten semea, 1929ko krakaz geroztik herrialdeak bizi zuen depresioaren ondorioz. Arrazoi profesionalengatik, Clinton seniorrek ezin zuen etengabe bidaiatu, eta berarekin batera bere emazteak eta bere bi semeek, –Clint-ek eta bere arreba txikiak– bidaiatzen zuten. "Ez nuen adiskidetasun sendorik egiteko astirik", esan du noizbaiten Eastwoodek, "pixkanaka bizimodua egiten ari nintzen; ni, funtsean, arlote bat nintzen" (Zrnijjewsky eta Pfeiffer, 1994: 3), eta baita indibidualista ere, etorkizunean bere pertsonaien esentziak zineman definituko zituena. Lehen gaztaro hartan, Clintek asentamendu aldi labur bat izan zuen bere amonarekin Livermor-eko mendietan bizitzen. Edertasun izugarriko inguru horietan Clintek ikasi zuen askatasunaren izpirituaz jabetzen, zaldi gainean zamalkatzen eta naturarekin bat egiten, "nire irudimenari bidea ematen ikasten zuen" (Zrnijjewsky eta Pfeiffer, 1994: 3). Bere aitak lan –eta oreka ekonomikoa– lortu zuen Container Corporation of America konpainian. Horrela, bere familia Kaliforniako Oaklanden kokatu ahal izan zen. Han, hamabost urteko Eastwoodek Technical High Schoolen onartua izatea lortu zuen, bere tamaina eta garaiera (1'93 metro) kontuan hartuta, eskolako saskibaloiko taldekidea izan zen. Hortaz, garai hartan entrenamenduetan eta hainbat jarduera atletikotan aritu zen, kirolean etorkizuneko aukera ikusten baitzuen. Independentzia eta autonomia bilatu nahian, eta, aldi berean, dirua irabazteko, musikarekiko zuen grina gauzatu zuen taberna batean jazz piano-jotzaile eta tronpeta-jotzaile arituz. Eastwoodek berak kontatu zion Positif aldizkari ospetsuari:
Hamabi urte nituela hasi zen, eta bizitza osoan lagundu dit. 40ko hamarkadan, San Frantzisko eskualdean, dixielanden berpiztearekin batera hasi zitzaidan jazz tradizionala gustatzen. Gero Charlie Parker ikusi nuen kontzertu batean (1946an) eta apartekoa iruditu zitzaidan (Ciment & Niogret, 1988: 329-330 Benolielen, 2007: 88). 1948an graduatu zen eta bere familiak Seattlera bidaiatzen zuen bitartean, bera Oregonera joan zen, bertako basoetan egurgile bezala lan egin zuelarik. Hala ere, neguaren gogortasunak eta bakardadearekin berriz elkartzeak, lanbidea utzi eta Seattlen bere familiarekin elkartzera bultzatu zuten. Bertan enpresa siderurgiko batean lan egin zuen. Horren ondoren, 1951n, Eastwoodek Armadan izena eman behar izan zuen. Ford Orden (Kalifornia) zerbitzatu zuen, eta Koreako Gerrara bidalia izatetik libratu ahal izan zen bere ezaugarri fisikoei esker, kanpaleku horretan igeriketa entrenatzaileak behar baitzituzten eta bera bikain aritzen zen kirol horretan. Bere taldekideen artean hiru aktore gazte zeuden: Martin Milner, Norman Bartold eta David Janssen (geroago The fugitive [1963-1967] filmean egindako lanagatik ezaguna). Kaliforniarrak berak kontatu zuen garai hartan zinemarekiko zuen obsesioa: Nire lanetako bat, igeriketa irakaslea izateaz gain, soldaduentzako gerra filmak proiektatzea zen. Beti jartzen nuen The Battle of San Piettro (John Huston, 1945), nire gogokoenetako bat. Berrogeita hamar aldiz ikusiko nuen nire bi urteetan! (Ciment, 1990, Benoliel, 2007: 88). Anekdota bezala, eta igeriketarako zuen trebetasunaren dohain moduan, urte horretako irailaren amaieran, etxera bueltatzeko baimena eskuratu ondoren, bere hegazkina ozeanoaren erdian hondatzen da. Eastwoodek, gau osoa igeriketan eman eta gero, itsasertzera iristea lortzen du (Benoliel, 2007: 88). Musika ikasi eta musikari profesionala izateko asmoa zuen, baina zazpigarren artearen promes gazte horiekin izandako kontaktuak zinemagilearen birusa transmititu zion. Eastwood zinearen zale amorratua zen garai haietan, eta, zehazki, westernaren zale amorratua. Unibertsaleko estudioetara iristean, proba bat igaro behar izan zuen, elkarrizketa filmatu bat, eta handik airoso atera zen, baina hori ez da, inondik ere, ospearen sinonimoa. Izan ere, bera baino lehen beste galai batzuk zeuden ekoiztetxean, Rock Hudsonetik John Agarrera eta George Naderretik pasatuz. Adibidez, Burt Lancaster, aurreko hamarkadan izartegira jauzi egin zuen beste kirolari bat, pantailako lehen agerpenetan ez bezala, Clint Eastwoodek urte askoan gogor lan egin beharko zuen "hilezkortasuna" lortzeko. "Ikaskuntza-urteak izan ziren, eta berak arretaz behatzen die aktore nagusiei, zuzendariari eta teknikariei: bere barnean egiten du habia, agian oharkabean, odol zinemagile batek" (Zrnijjewsky eta Pfeiffer, 1994: 4).
izan zen eta 1966ko otsailaren 8an emititu zen. Baina lehenago Eastwood hilezkorren edo jainkoen– Olinpoan jarriko zuen fenomenoa gertatu zen. 4.1.3. Europa eta Leone 1964ko hasieran Clint Eastwoodi Europan western bat interpretatzeko proposamena iritsi zitzaion, ekoizpen italiar-germaniar-espainiarra. Bera baino lehen James Coburn eta Lee Marvin papererako aukeratuak izan ziren, baina bere soldatak altuegiak ziren eta Per un pugno di dollari (Sergio Leone, 1964) –Yojimboren western bertsioa (Akira Kurosawa, 1961)– aurrekontu txikiko ekoizpena zen. Kaliforniarrak gidoia irakurri zuen eta gustatu zitzaiola antzeman daiteke, filmaketa datak Rawhiden eman zizkioten oporrekin bat zetozelako. Aktorea beldur zen filma porrot bat izango ote zen, baina susmatzen zuen bere oihartzunak ez zuela Estatu Batuak gaindituko eta, beraz, ez zuela bere irudia zikinduko. Nolanahi ere, "heroi garbia, jentila eta gardena izateari utzi eta mertzenario ilun, izenik gabea, zikina eta misteriotsua marraztera pasatzeko gogoa zuen" (Zrnijjewsky eta Pfeiffer, 1994: 8). Sergio Leonek Clint Eastwood onartu zuen filmean, Cine-cittá-n, Rawhide telesailaren atal bat ikusi ondoren. Zuzendari italiarrak esandakoa aintzat hartuta, Eastwoodek aire txukunegia zuen, baina bere ordainsaria hamabost mila dolarrekoa baino ez zen, eta bere "katu ibileren presentzia fisikoak hunkitzen zuen" (Pezzota, 1997: 22). Clint Eastwood mando baten gainean, bi eguneko bizarrarekin, pontxoz jantzita eta zigarro beltz horiekin ahoan agertzen da Per un pugno di dollarren lehen sekuentziatik. Txukun janzteari uzten dio, ez du izenik eta, itxuraz, interes pertsonalengatik mugitzen da, horiek baitira bere motibazioak, idealen ordez. Horiexek izango dira, hartatik aurrera, cowboy arketipo berriaren izaera eta estetika berriak. Izan ere, Kaliforniako aktoreak aukeratu zuen arropa, Hollywood Boulevardeko denda batean praka bakero batzuk erosi zituelako, Santa Mónicako beste batean zigarro ospetsuak, eta Rawhideko bere jantzietako botak, ezproiak eta kartutxo-zorroak ekarri zituelako. Pontxoa, berriz, Espainian erosten dut, souvenire denda batean. Estreinatu eta gutxira, Europa osoan zehar ezaguna izan zen film hura, zazpi milioi dolar biltzera heldu baitzen. Hasiera batean, filma Napolin estreinatu zen eta, hainbat berezitasunen artean, nabarmentzekoa da Sergio Leone ezizen amerikarrekin agertzea testuaren kredituetan, "Bob Robertson" gisa. 1965ean formula errepikatzea erabaki zuen eta Eastwood deitu zuen Per qualche dollaro in più interpretatzeko. Oraingoan, aktoreak sari-ehiztari bakarti, ilun eta enigmatiko bera antzeztuko zuen, oraingoan beste aktore estatubatuar batekin batera: Lee Van Cleef, Europan bere jaioterrian baino ezagunagoa zen aktorea, Mortimer koronelaren papera bete zuena. 1966an, Rawhide filmatzeari utzi zioten, eta Clint Europara itzuli zen, ez bakarrik dolarraren trilogiako azken obra filmatzeko, baizik eta Vittorio de Sicarekin kolaboratzeko, Eastwood "Gary Cooper berria" bezala bataiatu zuena. Italiar neorrealismoaren maisuarekin, bere obra Le streghe (Las brujas Espainian) (1966) lanean parte hartu zuen, bost atalez –edo kapituluetan– banatuta, guztiak Silvana Manganok
protagonistaren paperean; Eastwood, gau bat beste edozein bezala izeneko esketx baten protagonista zen, ezkonbizitzaren ikuspegi satirikoa. Leonek Clint Eastwoodekin batera burutu zuen azken lana Il buono, il brutto, il cattivo (1966) izan zen, Lee Van Cleef eta Eli Wallach aktore estatubatuarrekin. Universalek Estatu Batuetan banatzen du eskala handian Per un pugno di dollar eta, ondoren, Per qualche dollaro in più, baina ez bata ez besteak lortzen dute aurreikusten zen arrakasta. Leone westernaren usurpatzailetzat jotzen da eta hori gutxi ez, eta bere filmak aspergarriak eta bortitzegiak direla kritikatzen dute Amerikako adituek. Hala eta guztiz ere, denbora igaro ahala txaloak iritsiko ziren. Nahikoa da 1989an Cahiers du cineman argitaratutako Bill Krohnen esaldi bat gurera ekartzea, Leonen omenez, bere heriotzak eragin zituen artikuluen ondorioz: "Leoneren desagerpenarekin, zinemak bere poeta erromantiko handienetako bat galdu du, eta bere heriotzarekin heroien garaia ere iraungitzen dela pentsatzea baino ez zaigu geratzen" (Krohn, 1989). Arrakasta Il buono, il brutto, il cattivo filmarekin bakarrik iristen da (Pezzota, 1997: 26). Bob Kennedy bera ere fenomenoaz jabetu zen hauteskunde kanpaina batean sartuz, non "itsusia" Nixon zen, eta "gaiztoa" McNamara (Zrnijjewsky eta Pfeiffer, 1994: 8). 4.1.4. Amerikan berriz Modan dagoen aktorea, Eastwood haren jaioterrira bueltatzen da, garai berriko westerner onena bezala ospatua, John Waynek "zinema modernoko cowboy onena" zela iritzi zuen (Nuñez-Marqués, 2006: 226). Rawhide erabat desagerturik eta inolako kontraturik gabe, Eastwood aske zegoen nahi zuena egiteko, baina, arrakastak arrakasta, genero berean kokatzeko arriskua zuen. Aktore nagusi bezala egin zuen lehen proiektu iparramerikarra western bat izan zen, jakina: Hang 'em High, (Ted Post, 1968). Hala ere, Eastwooden asmoa bere ekoiztetxea sortzea zen. Hala egin zuen, Robert Daley-rekin batera, Universalaren ekoizpen saileko kontulari ohia. Malpaso Productions ireki zuten, Carmelen, herria zeharkatzen duen errekatxo baten omenez. 1968tik gaur egun arte 30 film baino gehiago ekoitzi ditu Malpasok. Etxe honen urrezko araua erraz uler daiteke: aurrekontu eta diru-sarrera guztiak ahalik eta modu eraginkorrenean erabiltzea. Hau da, zarrastelkeria saihestea, nahi eta nahi ez; filmazio arinak eta bizkorrak izatea; ahal den neurrian estudio-grabaketak alde batera uztea eta, horren ordez, gune naturaletan grabatzea (merkeagoa baita) eta, filmatze-egutegia errespetatzea, beti-beti. Malpasok mugitzeko askatasun handiagoa eta nolabaiteko independentzia ahalbidetuko lizkioke Eastwoodi, neurri batean soilik bada ere; izan ere, bere etorkizuneko filmen finantzaketak eta banaketak, aurrekontu zabalekoak oro har, zinemako multinazional handienetatik igaro beharko lukete bai ala bai –hasieran Universal, geroago, Warner Bros–. Modu honetan, jada bere ekoiztetxearen arduradun, Eastwoodek 1968an bere ibilbidean eragina izango zuen bigarren zuzendari handia aurkitu zuen: Don Siegel, B serieko zinemaren maisua. Aktoreak Siegelen film batzuk ikusi nahi izan zituen, zuzendariak Leoneren trilogia ikustea eskatu zuen bitartean. Biak pozik geratu ziren bakoitzak erakutsi zuenarekin eta Coogan's Bluff (1968) filmatzen hasi ziren, Universalek enkargatutako
western garaikide modukoa. Eastwoodek Arizonako sheriff baten papera hartzen du. Gaizkile zehatz bat topatu behar du, New Yorkera eraman, honen estradizioa gauzatzeko. "Eastwoodek Siegelengandik ikasten du azkar filmatzen –maiz hartze (toma) bakarrarekin– eta filmatutako ezer ere ez baztertzen, oso muntaia azkarra erabiliz, ikuspuntu posible guztiak txandakatzen dituena" (Pezzota, 1997: 30). Bere hurrengo filma, Where eagles dare (Brian G. Hutton, 1969), Bigarren Mundu Gerran girotutako gerra filma izan zen. Honen ondoren, Eastwood westernera itzuli zen Paint you wagon (Joshua Logan, 1969) musikalarekin. Lee Marvin eta Jean Sebergekin hirukotea osatzen zuen. "Ia hogei milioi dolar balio ditu eta Paramountaren porrota eragiteko zorian dago" (Pezzota, 1997: 31). Irudi aldaketa arin horien ondoren, kaliforniarra westernera itzuli zen mertzenario zakarreko beste pertsonaia batekin, bizarra gaizki xamar zainduta eta izaera lakonikoarekin. Two mules for sister Sara (1970) berak ekoitzi, Siegelek zuzendu eta Albert Maltzek idatzi zuen, Budd Boetticherren argumentu batean oinarrituta. Bertan, mexikar eta frantziarren arteko gerraren erdian moja ohituren pean ezkutatutako emagaldu baten istorioa kontatzen da. 1970 Kelly 's Heroes (Brian G. Hutton) filmarekin amaitzen da, Bigarren Mundu Gerran girotutako beste istorio bat, The dirty dozen (Robert Aldrich, 1967) B modeloaren eragina duena. Eastwood buru duten soldadu estatubatuarren balentriak kontatzen ditu, alemaniar armadaren urrezko lingote partida bat eskuratzea helburu dutenak. Urte bat beranduago, Siegelekin izan zuen hirugarren kolaborazioan, The Beguiled (1971) filmatu zuen, Sezesio Gerran igaro arren, "western bat baino lehen, melodrama azido eta krudela da" (Zrnijjewsky eta Pfeiffer, 1994: 15): desertorea, oso zauritua, neska batek jaso eta emakume eskola batera eraman zuen. Eskortako oilar bihurtu nahian, azkenean hanka batetik moztu eta pozoitu egiten dute. Filmak, , Bruce Surteesen hasiera ere markatzen du argazki zuzendariaren jardueran, Eastwooden ohiko kolaboratzaile bihurtuko da. 4.1.5. Hasierako esperientziak zuzendari gisa Hamarkada ugari beste zuzendari batzuen agindupean igaro ondoren, Clint Eastwoodek azkenean bere helburu nagusia lortuko du: film bat zuzentzea. Play misty for me (1971) obrarekin helduko zitzaion bere ilusioa betetzeko aukera. Hori dela eta, ekoizpenaren finantzazioa sustatzeko ahalik eta hoberen, ahalik eta lasterren, bere burua eskaini zuen dolar baten truke, hots, zuzendariaren eta protagonistaren betebeharrak berak egingo zituen, ia-ia musutruk. Maiorrak hasiera batean gastuak ordaintzeari uko egiten dio –filmaren argumentuak The Beguileden antz handiegia baitzuen, eta hori ekonomia mailan oso gogorra izan baitzen– . Azkenean, Eastwooden apustuaren alde egin zuten, ekoizpenaren kostu txikia zela eta (750.000 dolar). Carmelen bi astez filmatua, thillerra, Eastwood irrati kate bateko diskjockey pinpirin bati haragia ematen dio. Miresle ezezagun batek "Misty" abestia jartzeko eskatzen dio behin eta berriro, egunero. Hasieratik jakin badakigu pertsona hura emakumea dela eta irrati-kateko gizonarekiko duen jarrera maila beldurgarrietaraino iristen da. Modu honetan, bi pertsonaia horien elkarren arteko harremana bortitzegia eta
arriskutsuegia bihurtuko da. Filma honek Kaliforniarra aktorerik arrakastatsuenen artean jarri zuen, bigarren postuan, Paul Newmanen atzetik, hain zuzen ere. Bere hurrengo filma, Dirty Harry (Don Siegel, 1971) izan zen. Bere karrerako garaipenik distiratsuenetako bat izan zen, beste behin ere, kasualitatearen ondorioz. Dirty Harry Unibertsalaren proiektu bat zen, hasiera batean Paul Newmani zuzendua, baina aktoreak uko egin zion ekoizpenari, ez zuelako oso argi ikusten bere burua mota horretako pertsonaia antzezten, ziniko eta misantropoegia agian Newmanentzat. Ondoren, proiektua Warnerrera pasatu zen Frank Sinatrak interpretatzeko, baina ezin izan zion aurre egin, ebakuntza kirurgiko bat izan zela eta. Horrela, Eastwooden eskuetan bukatu zuen eta Siegeli zuzendariaren lana eskatu zitzaion. Harry Callahan inspektoreak, izan ere, harrera bikaina izan zuen kritikak, baina "faxista" (Pauline Kael, 1972) jo zuen; hippie mugimendua eta aldarrikapen bakezalea loratzen ari ziren urteetan, –batez ere, San Frantziskon, ironikoa bada ere, narrazioa girotzen duen eszenatokia– polizia indartsu, bortitz, indibidualista, burokraziaren etsai eta legea bere kabuz hartzeko maitale honen etorrera atzerakoia eta lekuz kanpokoa zirudien. Siegelek argudiatu zuen ez zuela ulertzen zergatik kritikatzen zen film bat arrazoi politikoengatik, "plazeragatik bakarrik egin denean" (Siegel, 1993). Eastwoodek, bere partetik, pertsonaia zuzenean defendatu zuen: Callahan burokraziaren aurka borrokatzen duen gizon bat besterik ez da. Gu, amerikarrok, Nurembergera joan garenean, zenbait pertsona kondenatu ditugu eta garai hartan ez zituztela haien herrialdeko legeak bete behar izango argudiatu genuen. Callahanek gauza bera egiten du. Norbaitek gauzak nola dauden esan dio eta berak erantzun: 'Ez, ezin naiz errenditu. Hau ez da faxismoa, faxismoaren kontrakoa da (Downing eta Herman, 1977, Pezzota, 1997: 42). Film honen arrakastak Malpaso etxearen ekoizpen metodoa aldatzen du. Hau da, proiektu pertsonalagoak finantzatu ahal izateko film komertzialak egin behar zuten. Tartekatze prozesu horrek bere etekinak frogatu ditu. Arrakastak gorabehera, ekoiztetxe honek bai obra komertzialak bai pertsonalak tartekatu ditu, sormen-autonomoa eta sinadura artistiko propioa topatzeko asmoz aritu dira horrela. Joe Kidd (John Sturges, 1972) eta High plains drifter (Clint Eastwood, 1973) westernera itzuli zen aktore-zuzendaria, bi kasuetan, hamaikagarren aldiz, spaguetti western tonua mantenduz. High plains drifterren, ardura hartu zuen eta, modu honetan, bere bigarren filma zuzendu zuen. The Beguiled filmean Siegelen eragina antzematen bazen, honetan "High plains-en", Sergio Leonerena nabarituko da: janzkera errail eta zikina, bortizkeria, barrokismo zinematografikoa eta giro fantasmagoriko mota baten influentzia izugarri nabarmena, Siegelen zinemaren xalotasun eta hurbiltasunetik urruntzen dena. Bi western horien ondoren Breezy (Clint Eastwood, 1973) filmatu zuen, aktore zerrendan parte hartu gabe zuzentzen zuen lehena. Gizon heldu baten eta hamazazpi urteko neska gazte baten arteko maitasun istorio malenkoniatsua. Beste behin ere, patroi berak: aurrekontu txikia (750.000 dolar), publikoa erakarri egingo duen izar bat (William Holden, kasu honetan) eta filmaketa arin-arina. Hala ere, diru-sarreren bilketaren falta
konpentsatzeko, Harry Callahanen sagako bigarrena egitea erabaki zuen, Magnum Force (Ted Post, 1973). Lan honi esker Michael Cimino ezagutu zuen, urte batzuk geroago The deer hunter (1978) filmagatik Oscar saria irabaziko zuena. Zuzendari gazte honek berak Eastwoodi idatzitako gidoi bat erakutsi zion, bikain egokitzen zitzaion paper batean. Horrela hasi zen Thunderbolt and Lightfoot (Michael Cimino, 1974), Eastwoodek eta Jeff Bridgesek antzeztutako bi gizonen arteko adiskidetasunari buruzko film nihilista samarra. Kritika eta txarteldegiko emaitzak alde ororentzat onak izan ziren, Hollywoodeko industrian hasten zen Cimino baten bidea erraztuz. Urte bat geroago bi film egin zituen jarraian, bata komertziala eta bestea pertsonalagoa, tartekatze-metodoaren lagin argi-argia: alde batetik, The eiger sanction (1975) – komertziala– eta, bestetik, The outlaw Josey Wales (1976) –pertsonala–. Lehena, Suitzako mendietan filmatutako espioitza thrillerra da. Bigarrena, interesgarriena, Philip Kaufmanek eta Sonia Chernusek idatzitako westerna dugu. Film honek bere protagonista, kaliforniarrak interpretatua, eta bere laguntzailearena ditu ardatz: berarekin aliatzen den eta konplizitatea eta malenkonia partekatzen dituen natibo-amerikarra. Garai honetako anekdota gisa konta genezake Francis Ford Coppolak Apocalypse Now! (1979) protagonista izateko egindako eskaintzari uko egin ziola Eastwoodek (The Hollywood Reporter-erako aitortu zuen bezala (Galloway, 2015) –zein gustura ikusi izan genuke kaliforniarra Willard kapitainaren paperan, Marlon Brandorekin pantaila handia partekatuz!–. Eastwoodek azaldu zuen ez zuela astirik hain denbora luzea eskatzen zuen filmaketa batean egoteko, eta hori gutxi ez, eta gudan zegoen herrialde batera bidaiatzeko, Filipinak, hain zuzen. 1976an, Harry Callahanen hirugarrena iritsi zen, The enforcer (James Fargo), bere aurrekoen sintonia berean; The gauntlet (1977), berak zuzendua eta komertzioan gehiegi arriskatu gabe: "beste polizien obra bat, aktorearen azpimarratzeko eta mota honetako filmen indarkeria eta biolentzia areagotzeko" (Zrnijjewsky eta Pfeiffer, 1994: 8) eta Every wich way but loose (James Fargo, 1978), orangutan bat protagonista zuen akziozko komedia egin zituen urte horietan zehar. Film luze horien ondoren, Escape from Alcatraz (1979) iritsi zen, Don Siegelekin zuen elkarlanaren amaiera izango zena, espetxe honetatik ihes egindako azken presoaren istorioan oinarrituta. Hamarkada berria Bronco Billyrekin (1980) hasi zuen, bera zuzendari eta protagonista zuela, beharbada bere westernik atipikoena da. Komedia honetan, Amerikako hainbat estatutan zehar mendebaldeko ikuskizuna herriz herri eramaten duen zirkuko cowboy bati bizia ematen dio. 1982an, Firefox (Clint Eastwood) estreinatu zen, Eastwoodek eliteko pilotu baten papera egiten du. Firefox telekinesiaz funtzionatzen duen azken belaunaldiko hegazkin militarra da, errusieraz baino ez du ibilgailua esandakoa egiten. Zorionez, protagonista herrialde honen ondorengoa da eta hizkuntza ezagutzen du. Eta Honkey tonk man (1982), Eastwoodek country abeslari bat antzezten duen film luzea, depresioaren urteetan Amerikan Dreamarekin nekatuta dagoena. Amerikar bizimoduari dagokionez, urrezko ametsa amets-gaizto bihurtu da film honen protagonistarentzat. Biak Eastwoodek zuzendutako obrak izan ziren, bata komertziala bestea intimoa, hurrenez hurren.
Hurrengo urtean, Sudden impact (Clint Eastwood, 1983), Harry Callahanen laugarrena egin zuen, aurrekoen parekoa eta 1984an bi lan estreinatu zituen: City Head (Richard Benjamin, 1984), Eastwoodek Burt Reynoldsekin pantaila partekatzen duen komedia poliziakoa eta Tightrope (Richard Tuggle, 1984), aktorea prostituten inspektore ohikoa bihurtzeko gai den thriller ezohikoa. Bi film horiei esker, kaliforniarrak Pale Rider (1985) egiteko arriskuari aurre egin ahal izango zion, Shane filmatik etorritako lana. Meatzekomunitate bati bere eremua kendu nahi dion enpresa handi baten aurkako borrokan laguntzen dion predikari baten istorioa kontatzen du. Urte horretan bertan, Steven Spielbergek Amazing stories telesailerako kapitulu bat zuzentzeko eskatuko dio Eastwoodi. Bere ekoizpena, Spielbergek berak idatzia, Vanessa in the garden da, XIX. mendeko margolari inpresionista baten emaztea, istripu batean hil zena, bere senarrak margotzen duen bakoitzean berpizten den mamuen istorioa. 4.1.6. Carmeleko alkate jauna 55 urterekin Carmel by the Sea udalerriko alkatetzara aurkeztu zen eta 1986ko apirilaren 8an irabazi zuen. Garai hartan 5.000 biztanle zituen, eta erroldaren% 72k Eastwoodi eman zion botoa. Bere agintaldiak bi urte iraun zituen, eta bere gobernuaren interesak ez zuen horren berri eman, eta, beraz, filmak egiten jarraitu zuen. Hala ere, egindako hurrengo film luzeak bere inkorporazio politikoaren polemika bera eragin zuen. Heartbreak Ridge (Clint Eastwood, 1986) Pentagonoaren laguntza eta aholkularitza osoa jaso zuen kanpamentu militar batean girotutako filma izan baitzen. Hala ere, lortutako emaitza ikustean, Estatu Batuetako Defentsa Departamentuak eskatu zuen film honetan parte hartzeari buruzko edozein aipamen kredituetatik ezabatzeko (Zrnijjewsky eta Pfeiffer, 1994: 22), Eastwoodek soldadu amerikarren zerbitzuari eta prestakuntza militarrari buruz egin zuen erretratuagatik atsekabetuta. Bere hurrengo filma zuzendariaren ardura hartu eta, aldi berean, aktoreen zerrendatik at geratzen den bigarrena izan zen: Bird (1988), alegia. Charlie Parker saxofoi jotzailearen nortasun harrapatzailearen hurbilketa errealista eta zintzoa da, bere bizitzako azken egunak kontatzen dituena. Musikari hori 34 urte zituela hil zen, drogak eta alkoholak jota. Horren harira, Eastwoodek Straight, no Chaser (Charlotte Zwerin, 1988) ekoitzi zuen, Thelonious Monk jazz piano-jotzaile eta konpositoreari buruzko dokumentala. Eta barne izaerako lan horiek konpentsatzeko, Eastwoodek bere zinema komertzialaren errebolberra zorrotik atera zuen Callahan sagaren bosgarren atalarekin: The dead pool (Buddy Van Horn, 1988). Ondoren, Pink Cadillac (Buddy Van Horn, 1989) egin zuen, komertziala baino komertzialagoa. Berriz ere, joera aldaketak, John Hustoni bizia eman zion, neurri batean, Peter Viertelen White hunter, black heart (Clint Eastwood, 1990) eleberri autobiografikoan oinarritutako The African Queen (John Huston, 1951) klasiko handiaren filmaketa berreraikitzen duen filmean. Bere western ospetsu eta sarituenaren aurretik, Eastwoodek The Rookie (1990) zuzendu zuen, polizia heldu eta eskarmentu gabeko bati buruzko buddy movie bortitza, Charlie Sheenek antzeztua. Horrela, 1992an, Unforgiven (Clint Eastwood) iritsi zen. Kaliforniakoak erretiratutako gaizkile baten rola jokatu zuen. Iraganeko bekatuak berriz
ere bizi behar ditu seme-alaben etorkizuna bermatzeko. Bere zinema eta aurreko kezken batuketa bezala, Unforgiven Clinten western totalizatzailea da, eta ez da harritzekoa Sergio Leone eta Don Siegeli eskainia egotea, jada hilda dauden bi lagun, bi maisu. Horien eragina eta irakaskuntzari esker, esan genezake, Eastwood kapaza izan zen film luze hura aurrera eramateko. Lau Oscar sari irabazi zituen: film onenarena, zuzendari onenarena, bigarren mailako aktore onenarena eta muntaia onenarena. Industria zinematografikoaren gailurrean zegoela, kaliforniarrak loriaren unea aprobetxatzen jakin izan zuen bi proposamen berezi eta guztiz desberdinak aurrera eraman zituelako. Lehena, In the line of fire (Wolfgang Petersen, 1993), ezinegona sentiarazten duen thrillerra, zerbitzu sekretuko agente baten ingurukoa, Kennedy presidentearen zaindaria izanik, Dallasen magnizidioagatik salbatzerik izan ez zuenetik traumatizatuta dagoen pertsonaia antzezten du Eastwoodek. Eta bigarrenak, A perfect world (Clint Eastwood, 1993), Kevin Costner protagonista duena, ongia eta gaizkia bereizten dituen lerro lausoa planteatzen du, kartzelatik ihes egin duen preso batek aitatasunaren irudia betetzen du haur batentzat, honen kode morala eraikitzen ari den bitartean. Horrez geroztik, 1994an Cannesko Zinemaldiko epaimahaiko presidente izan zen eta Pulp Fiction (Quentin Tarantino, 1994) filmari Urrezko Palma eman zioten. Steven Spielbergek, Sydney Pollackek, Robert Redfordek eta Bruce Beresfordek Ameriketako literatur kritikak zalantzan jarritako best-sellerra zinemara egokitzeko proiektua utzi ondoren, Eastwoodek The bridges of Madison County (1995) filmaren ekoizpenaz arduratzea erabaki zuen. Clintek errebolberra gorde eta Meryl Streepekin batera drama erromantikoa gauzatu zuen. Lan horretan National Geographiceko argazkilari nomada bat familiako emakume baten bizitza aspergarrian sartzen eta barneratzen da. Astebetez maitemintzen dira, hots, zazpi egunean zehar benetako maitasun erromantikoa ezagutuko dute bi pertsonaia horiek. Azkenean, bere etxeko egonkortasuna mantentzea eta familiarekin geratzea erabakitzen du emeak. Urte horretan bertan Malpasok The Stars of Henrietta (James Keach, 1995) gauzatu zuen, Robert Duvall espekulatzaile baten haragian jarriko zuen obra, petrolioaren presentzia sumatzeko gai dena begi-bistako bakar batez. Urre-beltzaren bilaketa amaiezin horrek, Henrietta Day-ren arrantxo txirora eramango du. Bera eta bere familia konbentzitu behar ditu amets batengatik duten guztia arriskuan jar dezaten. Eastwooden hurrengo hiru ekoizpenek (eta zuzendari gisa egindako obrek) poliziagenerora bueltan eramaten dute eta hirurak eleberri homonimoen egokitzapenak dira. Lehenengoa, Absolute Power (1997), William Goldmanen gidoi egokitua, thrillerra, non "eskularru-zuriko" lapur batek Estatu Batuetako presidentearen aurka egiten du, Bigarrena, Midnight in the Garden of Good and Evil (1997), kaliforniarrak John Lee Hancockekin (A perfect world filmaren gidoilaria) egindako bigarren kolaborazioa da, John Berendten best sellerraren moldapena, Savannah herrian (Georgia) izandako prostitutu baten hilketari buruzkoa. Halaber, Eastwoodek ia hamar urte zeraman bere zuzendaritzetako batean parte hartzen ez duela aktore gisa, Birdetik hain zuzen ere. Hirugarrena, True Crime (1999), salmentetan porrota pairatu zuen filma dugu. Ironikoa bada ere, Midnight-en galera ekonomikoak konpentsatuko zituen obra zen hori.
Eastwoodek erreportari alkoholiko eta emakumezale baten papera hartzen du. "Helburu moralak bultzaturik, hiltzera kondenatuta dagoen preso baten azken egunari buruzko" (Schickel, 2010: 233) kronika bat idatzi behar du. Hortaz, merkatuan eragin oso txikia izan zuten bi obra dira horiek, bata bestearen atzetik. Azpimarratzekoa da 1998an Frantziako Zinema Akademiaren Cesar Saria jaso zuen Jean-Luc Godarden eskutik (Benoliel, 2007: 89). 4.1.7. XXI. mendea Urtebete geroago, XXI. mendeko hauteskundeetan, Eastwoodek western espaziala egitea erabaki zuen, lau astronautak osatutako talde bat protagonista zuena, zahar-zaharrak. Space cowboys (Clint Eastwood, 2000), "Eastwood ez da inoiz (Howard) Hawks-en lagunarte profesionaleko estilotik hurbilago egon" (Partearroyo & Martín, 2019: 71). Gerra Hotzetik bizirik atera zen satelite sobietar arriskutsu bat desagerrarazi behar dute. Satelite horren teknologia zaharkitua haiek baino ezin dute ulertu eta desaktibatu, beren garaikoa baita. 2002an, Blood work filma –Tom Stern-en lehen aldia argazki-zuzendari gisa– Michael Conellyren Terry McCaleb eleberriaren egokitzapena da (Harry Boschen Saga ezaguneko bigarren mailako pertsonaia, gaua baino ilunagoa). FBIko agente erretiratu batek, bihotzeko arazoekin, berak behar zuen organoa eman dion pertsonaren hilketa bat konpondu behar du. Biktimaren arrebak laguntza eskatu du, eta berak, zorra ordaintzeko, onartu egin du. Ildo odoltsu horri jarraituz, Eastwoodek Mystic River (2003) zuzendu zuen, Oscar Sarietan arrakasta izan zuena. Euren kalean jolasten ari diren hiru mutil, poliziaz mozorrotu den gizon batek hurbiltzen da haiengana. Haietako bat bahitzen du eta, bere konplizearekin –apaiza batek–, sexu-abusu krudelak pairatzen ditu. Mutilak ihes egitea lortzen du, baina betiko suntsitutako pertsona bihurtuta. Tragedia honek hiru pertsonaia horien bizitza eta adiskidetasuna suntsituko duen gertaera sorta sortzen ditu. Sean Pennek eta Tim Robbinsek Akademiaren eskutik sari bana jaso zuten euren interpretazioengatik. Zoritxarrez, Eastwood The Lord of the rings-en hirugarren filmaren aurka lehiatu zen, eta, beraz, ezin izan zuen estatuatxorik eraman. Hurrengo urtean ez zen aurrekoarena berriz errepikatuko. Million dollar baby (Clint Eastwood, 2004) filmarekin, "aita eta alaba baten arteko love story bat" (Eastwood Schickle-n, 2010: 250) emakumeen boxeoaren munduan girotua, kaliforniarrak lau Oscar sari jasoko baitzituen (Unforgivenekin bezala): film onena, zuzendari onena, aktore nagusi onena (Hilary Swank) eta antzeztaldeko aktore onena (Morgan Freeman). Film honek eta aurrekoak erakusten dute Eastwoodek ez diola garrantzirik ematen publikoak zer eskatzen duenari, eta, hala eta guztiz ere, kritika eta Akademia erakartzeko gai dela. Hala ere, hurrengo bi apustuek azken urteetako goranzko joera hautsi zuten. Gertaera historiko berari buruzko duetoak –Iwo Jima uhartearen konkista Bigarren Mundu Gerran– , iparramerikar ikuspuntutik Flags of our parents (2006) lanean, eta japoniar perspektibatik Letters from Iwo Jima (2006) obran, ez zuten bere aurreko narrazioen arrakasta lortu. Lehen filma inspiratu zuen eleberria masa arrakasta bat izan zen arren, –
5. Analisien atala Atal honetan bloke bakoitzerako hautatutako lan guzti-guztiak banan-banan aztertuko dira, westernen eta bere kamuflatutako homologoen artean. Ikerketa honek defendatzen duenez, formalki westernak bezala identifika daitezkeen lanetatik haratago, badira genero hau tradizioz atxiki zaizkion garai eta tokiari ihes egiten dioten beste batzuk. Ekoitzi eta filmatu ziren garaian girotutako filmetan Eastwood gai izan da westernaren ezaugarri eta bereizgarri jakin batzuk ezkutatzeko. Hortaz, beste garai bati dagozkion ezaugarri anitzak –ikuspuntu ideologiak, pertsonaia arketipoak, egoerak, elementu erretorikoak e. a.–, gaur egunean girotutako obretan topa daitezke, alegia. Westernaren tradizioak markatzen duenaren eta Eastwoodek egile bezala hartzen dituen berezko erabakien arteko dialektika horrek generoak lantzen dituen gaiak eta aurkezten dituen formak erakusteko eta, aldi berean, ezkutatzeko baimena ematen dio. Hartu eman hori erraz aurki daiteke film komertzialenetako batean: Space cowboys. Zinta honek nolabaiteko interesa du ikerketaren helburuetarako, gerora etorriko den guztia ahalik eta modu errazenean eta zuzenenean erakusteko balio baitu. Hau da, western tradizionalaren berezko elementu batzuk ezkutuan daude garai modernoago batean girotutako film batean. Gainera, elementu figuratibo eta narratibo batzuk daude, westernari dagozkionak, eta ezkutatu eta erakutsi egiten dira, agerikoak eta iradokitakoak direnak. Izena ematen dion izenburutik bertatik aurki daiteke iraganaren eta garaikidearen, hots, zaharraren eta berriaren arteko talka hori, Estatu Batuetako esentzia etorkizunak dakarzkion erronkei aurrez aurre jarrita: Space Cowboys. Edo Espainian itzuli zen bezala: Espazioko Zaldunak (Jinetes del Espacio), hemen espazioko aireontzi bihurtutako zaldiei ematen zaien tratuari erreferentzia eginez. Nolanahi ere, aitzindariaren arketipoak hor dirau, dela kontinente berri bat konkistatzeko, dela lehena ilargira iristeko. Kontakizunak ikuslea Gerra Hotzean kokatzen du, XX. mendearen zati handi batean bi superpotentzia ekonomiko-militarren aurka borrokatu zuen gatazka. Alde batetik, Estatu Batuak eta eredu kapitalista; bestetik, Sobietar Batasuna eta nazio sozialisten sistema. Mundua ulertzeko bi moduek ,eta ondasun materialen banaketak, hainbat hamarkadatan zehar elkar aurre egin zuten, arlo militarraz haratago zihoazen gatazka beliko batean. Besteak beste, 1955-1975 artean "Espazioko Lasterketa" izeneko garai bat egon zen, bi blokeek espazioa estralurtarra konkistatzeko ahalegin teknologikoa egin zutena. Hor kokatzen da zehazki Space Cowboys. Izan ere, hemen beste paralelismo bat egin daiteke westernarekin. Bere etsaiekin alderatuta, nagusitasun teknologikoa izan zen Estatu Batuek Amerikako kontinentean zehar izan zuten hedapen azkarra eragin zuena, trenbidean sinbolizatuta. Mende bat geroago, bere etsaiak baino gehiago garatzeko beharra berriro errepikatzen da, oraingoan ibilgailu berri batekin eta helmuga berri batekin: ilargia eta espaziontzia. Estatu Batuetako nazioak, Manifestu patuaren doktrinak babestua, gainditu eta konkistatu behar duen muga berria gune galaktikoa da. Kontinentean bere nagusitasuna ezarri ondoren eta hango Bertakoak menpe hartu eta gero (Red Skins-ak) "Larru gorri" berri
batzuk etsai gisa aurkezten dira: sobietarrak eta komunismoa. Edo, tradizionalki gutxietsi bezala, ideologia aurrerakoi eta ezkertiarrak jarraitzen dituztenak: "Gorriak". NASAk astronauta erretiratuen laukote bat kontratatu behar du, beraiek baitira Gerra Hotza amaituta ere lurraren inguruan orbitatzen ari den satelite sobietar bat desaktibatzeko gai diren bakarrak. Satelite hori belaunaldi berriko astronautek ulertzeko "gidatze-sistema" zaharregia da. Hor dago filmak planteatzen duen aurkakotasunetako bat, laukote protagonista eta gainontzeko astronauta gazteak NASAtik banatzen dituen distantzia ideologiko eta belaunaldikoan, hain zuzen. Hesi berri bat edo azken muga bat, erretiratutako cowboyak bakarrik konkistatzeko gai direnak. Erretiratutako lau astronauta hauek, euren promozioko onenak izan ziren, baina ez ziren espaziora joateko aukeratuak izan (euren ordez txinpantze bat bidaltzea erabaki zuten eta). Oraindik arantza hori sartuta dutenez, NASAk proposatzen dien misioa onartzen dute. Dena zailtzen zaie satelite sobietarrak arma nuklearrekin bere burua suntsitzeko sistema bat ezarria duela jakiten dutenean, norbait hura manipulatzen saiatzen bada leher egingo duena. Agure galaktiko hauek cowboyak dira. Texaskoak dira; arrantxoetan bizi dira; natura maite dute baina komunitatearen barne baldin badago, hau da, etxekotuta baldin badago; eta gainera, izen jakin bat daukate euren laguntasuna bereizteko: Dedalus taldea. Dedalo, zehazki, greziar mitologiako pertsonaia bat da, bere asmamen handiagatik bereizten dena. Hau da, teknologiaren bidez gizakiaren interesak asetzen dituzten tresnak garatzeko duen berezko trebetasunagatik. Dedalok, Kreta labirintoa eraiki zuen. Era berean, Frank Corvinek (filmaren protagonista, Clint Eastwoodek berak antzeztutako ingeniaria) bi mila urte beranduago, aireontzi espazialaren lehen aipaturiko gidaritza-sistema hura. Berak jakin gabe, agintari amerikarrek bere diseinua SESBri saldu zioten. Laburki esanda, Frank Corvin da Dedalus talde horren Dedalo pertsonaia antzezten duen erreferentzia modukoa. Gainera, pertsonaia mitologiko honen istorioarekin jarraituz, Minos irlako erregeak erabaki zuen Dedalo (eta honen semea, Ikaro) erbesteratzea hegaztiak eta erleak bakarrik zeuden urrutiko uharte batera. Horrela, labirintoaren sekretuak babestuko zituelakoan zegoen. Hala ere, aita-semeek ihes egitea lortu zuten. Dedalok lumaz eta argizariz egindako hegoak eraiki zituen. Horrela, itsaslabar batetik hegan hasiz, kaiola hori atzean uztea lortu zuten bi pertsonaiek. Frank Corvinek etorkizunean (gure aro garaikidean) egin zuen bezala, lurretik aireratu zen bertikalean espaziorantz. Era berean, Ikarok altuegi egin zuen hegan eta eguzkitara gehiegi hurbildu zen, aitaren esanei jaramonik egin gabe. Haren hego faltsuen lumek sostengatzen zuen argizaria urtu zen eguzkiaren beroaren ondorioz eta Ikaro itsasora erori zen. Horrela, Dedalok bere semea itota hiltzen ikusi behar izan zuen, handik ihes egiten zuen bitartean. Aitak ezin zuen ezer egin, zeren eta, olatuen aparra gehiegi jaitsiz gero, bere hegoak bustiko baitzituen, baita bere bizitza ere. Beste horrenbeste gertatzen da Space cowboysen amaieran. Beste egoera dilematiko bat, non maite den pertsona bat beste erremediorik gabe hiltzen den. Hawk Hawkings taldeko piloturik trebeenak biltegi nuklearrean geratzea erabakiko du, lurretik ahalik eta gehien desbideratzeko. Hala ere, ez du
hegazkinera itzultzeko aukerarik izango. Taldearen eta bere nazioaren alde sakrifikatzea erabakitzen du ekintza heroiko horren bidez, nazio amerikarraren seme bat hil egiten da, ezerk eta inork salba ezin dezakeelarik. Aldi berean, heriotza horrek gainerakoen salbazioa esan nahi du. Zorigaitz horiek guztiak lurralde basatira iritsi bezain laster gertatzen dira, mugaz haraindi. Mugakide den eremu hori, hemen, lurraren orbitak berak markatzen du. Lehorrean pertsonaia hauek dena kontrolpean badute ere, eta baita esperientzia eta jakinduria ere, kontrakoa gertatzen da mugaz haratago joaten direnean. Agure galaktikoak espazioan ibiltzen diren lehen aldia denez, beteranoak izatetik neofitoak izatera pasatzen dira. Kontrola zuhurtzia bihurtzen da, adorea beldurra eta konfiantza ziurgabetasuna. Orain "eremu gorrian" daude, hau da, gizarteko bizitza arautzen duten arauek ez dute zentzurik. Indartsuena da bizirik irauten duena, ingurunera hobekien egokitzen dena. Arerioa, larru gorri berria, natura basatian bizi eta hura menderatzen duena, spacecowboyek aurre egin behar dioten makineria sobietarra da. Hollywood klasikoko amerikar jatorria duen etsaia bezala, berez gaiztoa da, ez ditu arrazoiak aintzat hartzen, aitzindariak eta kolonoak eraiki nahi dutena (komunitatea) edo dena delakoa hil eta akabatzeko jaio da, suntsitzeko diseinatuta dago eta. Horrela erakusten du narrazioak, hasiera batean satelite bat zena, berez, sei misil nuklearren biltegi bat da. Gainera, zuzenean sei base iparramerikar apuntatzen dituzten proiektilak daramana. Biltegi nuklear honen formak berak, AEBen arma gorenarekin antzekotasun nabarmenak ditu: errebolberra, sixgun bezala ere ezagutzen dena. Biltegi honen forma zilindrikoak, errebolberrek euren balak biltzeko erabiltzen duten danborra dakar burura. Makina hotz eta guztiz arrazionala, emoziorik gabea eta, beraz, gizatasunik gabea, hiltzeko xede bakarrarekin sortua. Hori da, hain zuzen ere, narrazio honen indioak hartzen duen forma metaforikoa. Nazio amerikarrak mundu basati hori ulertzeko gai den gizon bat behar du. Makina sobietarrarekin komunikatzeko gai den pertsona hori Muga-heroia da, mundu basati batetik gizarte zibil batera igarotzeko gaitasuna duen agente mitikoa: hau da, gerratik bakera. Frank Corvin da espazioko Dedalo hori da, lehen esan bezala. Astroaren ordenagailuaren lengoaia bera hitz egiten du, hau da, burmuinaz eta bihotzez gabetutako gorputz horren barne-funtzionamendua ezagutzen du. Larru Gorrien indarkeriaren mekanismoa barne hartzen du. Horrek guztiak, lehen begiratuan, agertoki modernoa marrazten duen obra batean, XX. mendearen amaieran girotua. Hau da, westernaren ezaugarri bereizgarri batzuk genero horri ez dagokion mundu batean. Bestalde, filmak erakutsi eta irakatsi nahi du adina ez dela oztopo gauzak behar diren moduan egiteko edo, bestela esanda, gizartearekin norberak duen betebeharra aurrera eramateko, beteranoek gazteek adina trebetasuna dutela. Mezu horrek, inplizituki, Ipar Amerikako gizartearen oinarri izan ziren balio tradizionalen garrantzia azpimarratu nahi du, mundua ulertzeko egungo ikuspegiaren aurretik jarriz.
Eastwoodek westernaren eszenatoki mitikoa birsortzen du, gure garaiaren itxurarekin mozorrotua: "Larru gorri" berri bat planteatzen du; beste trenbide forma bat –baita zaldiena ere–, hau da, hegazkinak eta espazio-ontziak; adineko cowboy batzuk erakusten ditu; eta muga hektarea terminoetan hedatzetik altitude unitateetan altxatzera pasatzen da: orbita. Edonola ere, frontera eta gainerako elementuak definitzen dituen guztia aldaezina da oraindik. Hala ez dirudien arren, aukeratutako filmografian zehar agertzen joango diren gai eta motiboen bilduma bat ezkutatzen da lan honetan. Esaterako, mugaren hedapena, kolonizazioa, ageriko patua (westernaren gaiak); mugako heroia, protagonista zahartua (pertsonaia motak); alteritatea, berrerospena, bigarren aukera (Eastwoodeko zinemaren kezkak); sakrifizioa eta dolua (Eastwooden eta westernaren estrategia narratiboak). 5.1. Westernak Lehen esan bezala, berez westernak diren obrek osatzen dute azterketa kapitulu honen edukia. High Plains Drifter, The outlaw Josey Wales, Pale Rider eta Unforgiven, hain zuzen ere. 5.1.1. High Plains Drifter It's what people know about themselves inside that makes 'em afraid 5.1.1.1.Sinopsia Basamortua zeharkatu ondoren, ezbehar atzerritar bat agertzen da Lago izeneko meatzekokaleku xumean, eraikita dagoen lekuari erreferentzia eginez. Toki honetako herritarrak izututa bizi dira duela gutxi hiru pistolari –Stacey Bridges eta Carlin anaiak– espetxetik atera direlako, eta Lagoko Meatzaritza Konpainiak (hiriaren enpresa fundatzailea) urte bat lehenago bizkartzain lanak egiteko kontratatu zituelako. Orain aske direnez, kartzelan sartu zituztenez mendeku hartu nahi dute. Pistolari hirukote honek bertako herritarrak benetan babesten zituen agentea hil zuen, Duncan sheriffa. Krimena Meatzari Konpainiak antolatu zuen, Duncan salaketa jartzera baitzihoan gobernuaren lurretatik urrea ateratzeagatik, benetan estatuari zegozkion onura eta errenta handiak lortuz. Legerik gabe ikustean, herria Bridges eta Carlintarren agindupean geratzen da. Hala ere, kokaguneko biztanleek preso hartzea lortzen dute. Bere agerpenaren unean, Kanpotarrak, aurretik aipatutako pistolariak funtziotan ordezkatzen zituzten gizonak akabatzen ditu. Horrela, Meatzaritza Konpainiak, mendekuaren beldurrak eraginda, pertsonaia heldu berri eta misteriotsu hau kontratatzen du. Kanpotarra hiria defentsarako prestatzen ari da. Protagonista honen ezaugarri diren bitxikerien artean, tokiko eraikin guztiak gorriz margotzea edo bertako enpresari handiei euren jabetzak kentzea nabarmentzen dira. Azkenik, gaizkile hirukotea Hell (Infernua) hirira iristean, protagonistak Lago birbataiatu duen bezala, honen nortasuna ezagutzen da. Izan ere, Duncan sheriff zenduaren anaia da, Bridges eta Carling anaiak bezala, bere mendekua burutzera joan dena. Duncan hil zuten
egun zorigaiztoko hartan, bizilagun guztiak gertatutakoaren lekuko eta partaide izan ziren, haietako inork ez baitzion laguntzarik eman berak behar zuenean. Arrazoi honengatik, bere anaiak biztanleak oinazetzen ditu bere egonaldi osoan zehar eta herri osoa erre egiten du, Duncanen heriotzaren arduradun nagusiekin amaitzeko: hots, Stacey Bridges eta Carlintarrak eta Lagoko biztanle guztiak (bigarren maila batean). Honen ondoren, kanpotarra etorri den lekutik itzultzen da, basamortuko hareen artean desagertuz. 5.1.1.2.Analisia High plains drifterrek jorratzen duen gai nagusia mendekua da, bere egoerarik puruenean. Hori da, narrazioa leuntzen duen edulkoratzailerik gabe, obrako pertsonaien protagonistak eta antagonistak– ekintzaren motorra. Horrela, justizian jartzen du indarra filmak, legeek baimentzen (edo debekatzen) dutenaz haratago dagoen kodean. Bestela esanda, narrazio honetako protagonistak ez du kontuan hartzen legezko aginpide eta legeeskumenik gabeko mundu batek gizarteari ekar diezazkiokeen ondorio tragikoei buruzko begirada kritikoa ematen saiatzen da. Western generoak eskaintzen duen ikuspegi mitifikatzailetik, High plains drifter-ek planteatzen du indartsuenaren legeak edo, hobeto esanda, ahulenen koldarkeriak zuzendutako komunitatea biolentzia-zurrunbilo batean sartuta dagoela. Obrak mugako heroiaren arketipo klasikoarekin apurtzen duen protagonista mota bat marrazten du, Generoaren beraren ikuspegi guztiz grotesko eta infernukoa eskaintzen. Narrazioak lantzen duen kontzeptu hori "John Waynek berak ere salatu zuen, Eastwoodi bere atsekabea erakusteko idatzi baitzion" (Foote, 2009: 1 2). Mendekuaren inguruan orbitatzen, narrazioak koldarkeria du bigarren ardatz tematiko nagusia, gaizkiari aurre egiterako orduan beldurrak izan dezakeen ondorio suntsitzaileagoak kontatzen baititu. Kargu publikoekin batera, High Plains Drifter erruduntasun-alegatua da, krimen edo abusu baten aurrean pasibotasuna eta beldurra erakusten duten guztien aurkakoa. Dantek bere Jainkozko Komerian egin bezala, krisi moraleko egoeratan, obra honek neutraltasuna eta pasibotasuna mantentzen dutenen jarrerak salatzen ditu. Lan honek mahai salatu nahi du gizarte koldarra menderatzen eta etxekotzen erraza den animalia dela. Aitzitik, arriskuaren aurrean elkartutako talde batek, defentsarako antolatzen dakienak, miresmena eta garaipena merezi ditu. Otsoaren aurrean mehatxua uxatzen saiatzen den artaldeak bizirauteko aukera gehiago ditu4. Horregatik hain da garrantzitsua borrokatzea maltzurkeriaren kontra, galtzea ala irabaztea ez du axola, hemen gaizkileen kontra egitea da miresmena merezi duen jarrera. Legetik kanpoko justiziaz, mendeku bezala ezagunagoa, eta koldarkeriaz gain, obra honek iseka zuzena egiten die hiri batean jardun behar duten estamentu legegileei. Alde
batetik, autoritate legala, hau da, sheriffa. Bestetik, administrazio politikoa edo, alkatea. Lagoko hiritarrek men egiten diete, inolako eragozpenik gabe, kontratatu duten gizon arrotz, inmoral eta eszentrikoak unean-unean dituen eskakizun, agindu eta gehiegikeria guztiei. Jende honentzat arriskutsuagoa da hiriko sendabidea gaixotasuna baino. 5.1.1.2.1. Mendekua, ekintzaren motorea Mendekuak, pertsonaia protagonisten eta antagonisten justizia pertsonalaren irrikak, obraren garapen osoari zentzua eta koherentzia emateko balio du. McClellandek eta Claytonek ulertzen dute justiziaren irudikapena argi eta garbi ordainezkoa dela obra honetan. "Krimen baten aurrean erantzuteko gaia (…) bakoitzak merezi duena merezi izatea (2014: 82) dugu eskuartean. Egitura zirkularra duen garapen honetan, bere bihurguneetan modu nabarmenagoan birak ematen ditu indarkeria goratzen den bakoitzean. Horrela, basatia eta odoltsua denarekiko garapen esponentziala sortzen du zurrunbilo honek. Bere baitan bihurritzen den espirala, bortizkeriaren forma eta eragile adierazgarriena den zartailua bere indar guztiarekin deskargatzen du horren biolentzia behin baino gehiagotan. Objektu hori, lehenik Duncan sheriffa hiltzeko erabiltzen da, eta, ondoren, gaizkile hirukotea hiltzeko. Horrela, mendekuaren esanahia lortzen du, aurrerago sakonago aztertuko dena. Kontakizun honetako mendekuaren egitura erabat itxia da, elkarren artean aurrez aurre dauden lau pertsonaia nagusirekin osatzen dena. Kanpotarra alde batetik, eta Stacey Bridges eta bere lehengusuak –Corlin anaiak– bestetik. 5.1.1.2.2. Kanpotarra Babesle berri honek kontaketan zehar aurkezten den mendeku-zirkulua ixteko balio du. Izan ere, narrazioa irekitzen eta ixten duten planoek protagonistaren izaera ulertzeko funtsezko informazioa ematen dute, laikotasunetik eta sinpletasunetik. Hasteko, deigarria da, bai irekiera-planoetan [F1 eta F2], bai itxiera-planoetan [F3 eta F4], kanpotarra urtze baten bidez agertzen eta desagertzen dela, hartune bakoitzaren barruan. Filmak, tenperatura altuek irudian sortzen duten efektuaz baliatzen da, filmatzen diren formak deformatuz, enkoadraketei infernuko itxura emanez. Honek izenik, jatorririk, iraganik eta destinorik gabeko gizon honen irudi espektrala osatzeko eta definitzeko balio du. Izan ere, nahiz eta antzezlanak amaieran argitzen duen kanpotarra Duncan sheriffaren anaia dela, inoiz ez da argitzen nondik datorren, zertara dedikatzen den, zein den bere benetako izena, eta abar. Anaia fisikoa baino, basamortutik agertu den aingeru mendekatzaile modukoa da, herri koldar eta zital baten indarkeriari amaiera emateko. Carlos Aguilarren ustez, narrazioaren alderdi dantesko honek nolabaiteko "lilura gaiztoa" ematen dio narrazioari; izan ere, Eastwood "ez da inoiz hain urrun iritsiko bere pertsonaiaren jarrera gorrotagarri eta harrotsua legitimatzeko moduan, argumentuan zein etikoki" (2010: 114).
Mordecai, ustekabean, duela urtebete gertaera ikusi zuen leku berean amaitzen denean, eta horrek une horretara eramaten du. Horrela, kontakizunak leku berean jartzen du istorioaren protagonista, bai fisikoa bai metaforikoa, narrazio guztiaren detonatzailea den gizonarekin. Biek partekatzen dute azken honek duela urte bat jaso zuen zartaden mina, non kronologikoki lanaren hasiera kokatzen den. Haien arteko antzekotasuna deigarria da. Teoria batzuen arabera, "Kanpotarra Duncan sheriffaren mamu mendekatzailea bera da" (McClelland & Clayton, 2014: 84). Filmak, une ezberdinetan, pertsonaia batzuk Stacey Bridgesek eta Colinek sheriffa hil zuten egunean zeuden toki eta une zehatzera eramaten dituzten flashback-ak eskaintzen ditu. Iraganeko krimen hura ikustearen mina berpizten duen lehena Mordecai bera da. Lanak baliabide formal bera erabiltzen du, kamera bere begiradaraino hurbiltzen da, bere begien lehen planoa eskainiz. Badirudi Eastwood pertsonaiaren oroimenean sartzen saiatzen ari dela, begiek direla iraganaren ate zuzena. Oroitzapen grotesko horri argi-ilun batek laguntzen dio, Mordekairentzat une latz hura berpizteak dakarren ilunpea sinbolizatzen duena [F7]. Maila subjektiboan, lanak pertsonaia txikiaren azalean jartzen gaitu eta une hori zehazki nondik bizi izan zen azaltzen du [F8]. Lotsak eta beldurrak metaforikoki txikiagotzen du Mordecai, ezkutuan dagoen itzalen artean desagertzen saiatzen dena [F9]. Horrela, narrazioak damua eta koldarkeria formalki islatzea lortzen du.
F 9 Mordecairen plano subjektiboarekin batera, hilketa makabro hartan parte hartu zuten guztien ikuspuntu ezberdinak eskaintzen ditu kontakizunak. Honela, ikuslea Lagoko bizilagunen erruduntasun maila berera eramana da, beraiek bezala, bere begien aurrean gertatzen ari den krimenaren lekuko huts bihurtzen baita, hori saihesteko eta esku hartzeko aukerarik eta aukerarik gabe. Ikusleak, jakina, ezin du parte hartu eta narrazioa herritar koldarren kolektiboan sartzeaz arduratzen da. Horrela, Duncan sheriff
zintzoagatik erruduntasun eta pena sentsazioa sustatzen da. Modu poetiko honetan, ikuslea eta lekukoa posizio pasibo eta errudun berean kokatzen da. Flashback sekuentzia honek kontraesan narratibo bat plazaratzen du; aitzitik, har daiteke inkoherentzia hori filmaren baliabide poetiko bezala. Arazoa dator flashback-a datorrela, esan bezala, Kanpotarraren oroimenetik, ohera sartu bezain pronto. Hortaz, zelan liteke posible pertsonaia honen amesgaizto batetik Mordecairen plano subjektibo batera pasatzea. Eta hori gutxi ez, eta Duncan-en erailketaren sekuentzia hura, lekuko guztien ikuspuntu anitzetatik txandakatzen du obrak. Baliabide narratibo honek lanaren protagonistak hasieratik erakutsi duen zentzu espektrala edo fantasmagorikoa osatzeko balio du. Bizi izan ez dituen uneak berpizten ditu, berak ikusi ez dituen ikuspuntuetatik. David Sterrit idazleak ideia bera defendatzen du, urteetan zehar lan honek bilakaera izan duela argudiatuz, "pertsonaia protagonistaren ontologia anbiguoa nabarmenduz" (2014: 103). Eastwoodek berak fantasia hura "amesgaiztoa" (Kapsis & Coblentz, 1999) bezala katalogatzen du, filmean gertatzen diren gertaera guztiak gogorki ehuntzeko balio duena (guztiak zoritxarreko gau horren inguruan baitoaz). Hirira iristen denetik, bere irudi espektrala inguratzen duen guztiaz jabetzen hasten da. Mordecai eta Sam Shaw sheriff berria dira bere menpean jartzen lehenak. Bi azken horiek, Kanpotarra gelditu beharrean, puruak pizteaz eta eraso egin nahi diotenengandik babesteaz arduratzen baitira. Lagoko bizilagunak pairatzen duten tratu txarrak Kanpotarraren zigorra da, bere anaia hil zutenean erakutsi zuten lotsagabekeriagatik. Protagonistak hiria infernu bihurtzen du, bai Stacey eta Corlintarrentzat, bai herritarrentzat, guztiak baitira errudunak maila ezberdinetan, eta, beraz, denek merezi dute zigorra. Infernua bekatariz beteta dago, horien artean koldarrak. Kanpotarrak horiek zigortu egiten ditu eta hiltzaileak hil egiten ditu. Hori da bere filosofia, begia begi truk, hortza hortz truk. Hori islatuta geratzen da hiritar guztiak oso prestaketa arraroak egitera behartzen dituenean, teorian, hiria bidelapurrengandik defendatzeko garrantzitsuak direnak, euren baliabide materialak baliatuz. Lewis Belding hoteleko jabearekin lotura berezia du, izan ere, iraganean bere emaztea – Sarah– oztopatu zuen Duncan-i laguntzera zihoala. Horregatik, gela guztiak hustera behartzen du, bere aletegia desegiteko agintzen du bidelapurrentzako oturuntza baten mahaiak eraikitzeko, eta, azkenik, Sarahrekin oheratzen da. Errifle guztiak konfiskatzen dizkio armazainari, jakinda auzokoak ez direla gai izango beren burua defendatzeko. Tabernariak, bere aldetik, alkohola doan jarri behar du otordu horretarako, emakumeek ongietorri-pankarta bat josi behar dute eta, horrez gain, eta herritar guztiak behartzen ditu hiri osoa gorriz pintatzera. Eszenaratzea oso arraroa da eta bere zenita lortzen du kanpotarrak hiria "Hell" (infernua) izenarekin bataiatzen duenean [F10 eta F11].
F 11 Eraldaketa horrek estetika baino ez du gainditzen. Komunitate horren [F12 eta F13] eta zuzentzen duen deabruaren aurpegiaren egia erakusteko balio du. Gizon honek bere benetako nortasuna ikusten uzten du, Duncan sheriffaren anaia izatetik haratago, infernutik datorren aingeru mendekatzailea izatean datzana, hasieran modu sotilagoan iradoki nahi izan den bezala. Azkenean, narrazioak edozein dotorezia semantiko hausten du, eta kanpotarraren benetako aurpegia erakusten du, berak eragindako sugarren artean, gorria, iluna eta beroa nagusi diren infernuan [F14 eta F15].
F 15 5.1.1.2.3. Indarkeriaren espirala Lan honetan mendekuaren presentziak Lagoko indarkeriaren zentzu ziklikoa eta zirkularra adierazten du narratiboki. Erakundeen koldarkeriak –alkatetza, sheriffa eta mineral konpainia– segurtasun pribatuko agenteak –mertzenarioak– kontratatzera behartzen ditu. Sistema honek desordena soziala eragiten dio komunitateari. Ironikoki, Lago astintzen duen kaosak hartzen duen forma ziklikoa da, edo nahi izanez gero, zirkularra. Aldi berean, oso antzekoak diren bi trama garatzen dira. Horiek, euren artean lotuta daude, Stacey Bridges kanpotarrak eta Corlin anaiek eta Duncan sheriffak osatutako triangelu dramatiko itxian. Mendeku pertsonala inoiz amaitzen ez den indarkeria kiribil baten sortzailea da. Legearen esku dago justizia inpartzialki inposatzea, baina erakundeak diruaz eta koldarkeriaz
ustelduta baldin badaude, indarkeriazko zikloa ez da inoiz amaitzen. Horixe gertatzen da, zehazki, Lago hirian. Stacey Bridgesek eta bere gizonek Duncan sheriffa hil zuten Meatzarien Konpainiaren aginduz. Honen ondoren, hiriaren jabe zirela ikusi zuten, ez baitzegoen haiek geldiaraziko zituen inor. Dirudienez, erratu egin ziren eta espetxeratu egin zituzten. Irten ondoren, Lagora itzultzen dira, espetxeratu zituzten hiritarrez mendekatzeko. Bridgesek eta bere gizonek ez dakite Duncanek bere heriotza mendekatu nahi duen anaia bat zuela. Horregatik, bi kasuetan mendekuak eragindako zirkulu itxi batean oinarritzen da narrazioa. Biolentzia espirala aurrera doa bere bira basatietan narrazioaren hasieratik. Meatzariek kontratatutako azken pistolariek kanpotarra mehatxatzen dute. Bere aurka borrokatzen saiatzen dira, hiltzeko helburuarekin. Emaitza zuzena pertsonaia horien heriotza da. Indarkeriaren espiralak, horrela, bere lehen itzulia ematen du. Pistolari batzuk hil dituzte, berria kontratatu dute. Eta nola ez, sheriffak atrezzo funtzioa baino ez dauka gizarte honetan. Lagoko hiritarrek, armak eurek hartu beharrean, beren interesak zaintzen dituzten agente pribatuak ordezkatu besterik ez dute egiten, batzuek besteekin amaitzen duten bakoitzean. Zentzu zirkular hori funtsezkoa da, eta narrazioak berak bere zerbitzura jartzen ditu bere esanahia osatzen duten elementu plastikoak. Hasteko, hogei urte geroago Eastwoodek berak Unforgiven-en erabiliko duen baliabide bat jarriko du eskuragarri: narrazioaren irekiera eta itxiera planoa errepikatzea. Horrela, narrazio zirkulu bat ixten du, kasu honetan, filmaren protagonista fantasmagorikoa definitzeko balio duena eta, aldi berean, herritarrek bere anaia hiltzean sortu zuten ziklo bortitza amaitzeko. Bera iritsi, justizia eman eta alde egiten du, Lago hiria betirako infernuko hiri izatera kondenatua utziz. Alde narratiboari dagokionez, Stacey Bridgesek eta bere lagunek egiten duten bidaia kanpotarraren antzekoa da. Biak basamortutik hirira iristen baitira, zaldi gainean, mendeku gogoz. Horregatik, narrazioak metodo bera erabiltzen du kontatzeko. Muntaiak, plano panoramikoetatik hasi eta orokorretaraino, Kanpotarra Lagora [F16 eta F17] iristen dela eta bidelapurrak Hell-era [F18 eta F19] sartzen direla errepikatzen du.
F 19 Bestalde, indarkeriaren espiralak hartzen duen forma zartailua da. Kanpotarrak bidelapurrak jotzen dituenean hartzen du bere adierazpen gorena [F20]. Bihurria, iluna eta hilgarria, auzokideak eta Stacey Bridges atzean zegoen Duncan sheriffa hiltzeko erabili zuten objektuari begira daude.
F 20 Zartailuak balio semantiko oso garrantzitsua dauka obran, beldurrari, minari eta heriotzari lotutako esanahiak dituen motiboa baita. Oso deigarria da, hasieran, delituak egiten dituen gizon arrotzak, bere burua mututu gabe hil eta basakeria erakusten duenak, gehiegikeriaz eta ikaraz erantzuten duela zartailu baten klaska entzutean (kanpotarrari buruz ari gara mintzo). Pertsonaia protagonistak eta elementu formal honek partekatzen duten loturaren aurkezpena da hori. Aurrerago ulertzen da erreakzio horren zergatia. Kanpotarrak trauma moduko bat pairatzen du zartagailua entzuten duen bakoitzean. Instrumentu hura modu basatian erabili baitzen bere anaia hiltzeko. Duncan sheriffaren hilketaren sekuentziak ere zentzu zirkular narratibo eta formala iradokitzen du. Hasteko, gertaera hau hiru aldiz errepikatzen da: lehenik eta behin, kanpotarraren ametsetan agertzen da. Ondoren, Mordecaik gogoratzen du, eta, azkenean, honek Bridges eta Corlindarrak hiltzen dituenean birsortzen da. Formalki, ez da kasualitatea bidelapurrek Duncan sheriffa inguratzea. Beraiek sortutako zirkulu batean sartzen dute, posizio ezberdinetatik zigortzen duten bitartean. Zirkulu hau agertutako indarkeria da [F21].
F 21 Bere mendekuaren izaera metaforikoa Stacey Bridges eta Corlindarren hilketak burutzeko erabilitako metodo bera da. Kanpotarrak bere anaiaren hilketaren oroitzapena errealitatera eramaten du: bere erailtzaileak akabatzen ditu. Lehenengoa lepotik harrapatzen du eta bere anaiarekin egin zuten bezala jotzen du [F22]. Bigarrena, beste zartailu batekin urkatzen du, itota hiltzen den arte [F23]. Hirugarrenari, ordea, hiru aldiz tiro egiten dio, baina narrazioak bere zauriak sinbolizatzen ditu, zartailu baten bizkarreko zigorrek eragin balituzte bezala [F24].
F 24 5.1.1.2.4. Estatu Batuen koldarkeriari egindako salaketa Film hau erakunde amerikarren aurkako salaketa argia da. Kontzeptu hori funtsezkoa da western generoaren errebisionismoa ulertzeko. Eastwoodek, bere lanetan, erakunde amerikarrenganako desengainua adierazten du, western generoa erabiliz nazio estatubatuarraren sorrera berrikusteko. Vaux-ek dio film honekin Eastwoodek iradokitzen duela gizartearen artaldearen portaera nagusi dela bizitza politikoan: Aldraren jokabide publiko mota horrek diskurtso politikoa menderatzen du, aberastasunaren eta boterearen nahiak legea aldarrikatzeari forma ematen diolako, (…) pertsonak euren arauak hutsetik diseinatzeko eta ankerkeria fisikoa justiziaren izenean praktikatzeko aske direnean (2010: 18).
Finantza-konpainiei, administrazioari eta poliziari metaforikoki erasotzen zaie. Edo, bestela esanda, barregarri geratzen dira, batetik komikoa eta, bestetik, bortitza. Michael Henryk High Plains Drifter "western klasikoaren arau guztiak apurtzen dituen alegoria bizarroa" (1984: 99) dela zehazten du. Sheriffaren profil komikoagatik esaten du hori, pertsonaia erabat lodia eta pasiboa, inolako autoritaterik gabe. John Fordek egiten zituen westernen kontrakoa, non sheriffa zen komunitatearen ordenaren jaun eta jabea. Mugako heroiaren irudiak, bere aldetik, begirada errebisionista ere erakusten du, ez baita ohikoa mundu basatiaren –eta inmorala– ezagutza komunitatearen zerbitzura jartzen duen pertsonaia arketipikoa ikustea, emakume inozente bat bortxatzen duen bitartean eta, aldi berean, gainontzeko bizilagunak gaizki tratatzen dituen bitartean. Mordecai da filmak erabiltzen duen pertsonaia AEBetako gizartea osatzen duten erakundeen iseka eta salaketa gorpuzteko. Lago hirian agertu eta meatze-konpainiak kontratatu zituen azken bizkarzainak hiltzen dituen unetik, herritar guztiak zur eta lur geratzen dira, Mordecai izan ezik. Pistolari berriarengana hurbiltzen da eta uneoro zerbitzatzeko prest dago, hainbat puru oparitzen baitizkio eta beti hor egoten baita pizteko. Kanpotarrak Callie Travers aletegi batean bortxatzen duen eszenan, Mordecaik bere begien aurrean gertatzen ari dena ezkutuan eta urduri begiratzen du, espioiarena egiten. Lanak ez du zehazten ekintza basati hori ikusteko interesa eta kitzikapena emakumeen edo gizonen presentziak eragiten duen. Geroago, zalantzak sortzen dira Mordecai Kanpotarraren gorputz biluzia bainatzeaz eta zaintzeaz arduratzen denean. Horrela, Lagoko bizilagun txikia protagonistaren aginduetara jarriko da berehala. Erakundeei egindako isekak itxura hartzen du protagonista bizilagunak hiriaren defentsarako prestatzen ari den eszenan. Alkatearen eta sheriffaren gaitasunik eza ikusita, Lagoko segurtasunaren babesle berriak bi kargu horiek berrizendatzeko askatasuna hartu du. Hortaz, Mordecai "Herriko inozoa izatetik alkate eta sheriff izatera pasatzen da, bertan dauden guztien begirada harrigarriaren aurrean. Mordecai, iseka eta burla egiten ari zaiola ulertu gabe, bere ardura berriez harrotzen da. Tabernako barraren gainera igotzen da, bere paperak erabat barneratuta, hirian festa-egun berri bat inauguratu nahi baitu [F25].
F 25 Lagoko erakunde publikoen gaitasunik eza, eraginkortasunik eza eta baliagarritasunik eza direla eta, herritar guztien artean alferrena eta leloena gai da bi lanbide horietan jarduteko. Horrela, gizarte amerikarraren lege-gizonen funtzioaz eta lanaz barre egiten du obrak.
Aditzera ematen du edonork egin ditzakeela, haien zeregin baliaezinak ez baitu ezer ekartzen arazoak konpontzerako orduan. Hala ere, antzezlanak Mordecai pertsonaia erabiltzen du berriz ere, konpainia pribatuek estatuko gorputzekin Lagon egiten ari direna adierazteko. Lago Meatzaritza Konpainia da hiri osoa ekonomikoki sostengatzen duena. Urrearen erauzketaren inguruan finantzatzen dira han ezarri diren gainerako negozioak. Horregatik, meatze-konpainiako kontseiluak Duncan sheriffarekin amaitu behar dutela ulertzen duenean, hiriko saltoki guztien onerako, inork ez du esku hartzen. Meatzaritza Laguna desagertzen bada, hiri osoa hondora doa. Hori guztia dela eta, Lagoko alkate-sheriff berria mozkortuta "hauteskunde garaipena" ospatzen ari den gau batean, Lagoko negozio nagusietako ordezkariek –Meatzaritzako zuzendarietako bat eta hoteleko jabea, Belding– kale erdian gelditu eta ukabilkada bat ematen diote, eta bertan behera uzten dute Mordecai. Metaforikoki, erakunde pribatuek gobernu-estamentuekiko sentitzen dutena islatzen da Mortecai eraitsi duen kolpe honetan. Lago Meatzaritza Konpainia bi ahoko arma da hiriko bizilagunentzat. Haiek dira, aldi berean, hiria sortzera eraman dituen arrazoi nagusia, bai eta gaizki bizitzeko eta hondamendira joateko arrazoia ere. Lanak transmititzen duen jarrera morala honako hau da: "izan zuzen jokatzeko ausardia, baldin eta arrangurarik ez baduzu, bestela aingeru mendekatzailea jaitsi egingo baita zure munduari buelta emateko" (McClelland & Clayton, 2014: 87). Ideia hori, azkenean, Mordecaik ulertzen duela dirudi, bere transformazio arkua filmaren eszena klimaxean itxita ikusten duena. Kanpotarrak Bridgesen banda hiltzen ari den gauean, Belding une horren zain zegoen eraikin baten atzean ezkutatuta. Erriflearekin apuntatzen ari da kanpotarra hiltzeko eta hiriko indarkeriarekin amaitzeko intentzioarekin. Bere asmoa hirian nagusi zen ordena zaharra berriro ezartzea da. Honek bere helburua lortuko zuen Mordecai bere koldarkeria gainditu eta Belding tiro batez hiltzen ez badu. Horrela, alkate-sheriff txikiak urtebete lehenago galdu zuen duintasuna berreskuratzen du, gainerako bizilagunek bezala, Duncanekin gertatutakoari begiratzean. Azken sekuentzia honek lotura estua du The man who shot Liberty Valance lanarekin. Bertan, Tom Doniphan, eraikin baten atzean ezkutatuta dago [F26 eta F27], Belding bezala High Plains Drifterren. Izan ere, bi pelikulen arteko ezberdintasuna Doniphanek Liberty Valanceren (bidelapurra eta antzezlaneko pertsonaia antagonikoa) aurka tiro egitea lortzen duelan datza, eta Beldingek ez du bere objektiboaren aurka tiro egitea lortzen Mordecairen [F28 eta F29] erruz.
F 29 Sinbolikoki, ekintza honen esanahia aldatu egiten da, The man who shot Liberty Valance- n ezkutuan tiro egitea justifikatutako ekintza baita: Ransom Stoddard babesteko balio du. Horrela, justizia ezartzen da beren komunitatean eta gizarte-ordena berrezartzen dute. Ironiak ironia, High Plains Drifterren, Eastwood-en errebisionismoaz harro, zera gertatzen da: hotel bateko jabea, gutizia hutsagatik, bere emaztea berarekin oheratzera behartu duen bidelapurrari tiro egiten saiatzen bada gaizki dago. Bestalde, sheriffaren pertsonaia Mordecayren antzera erabiltzen da. Indarrean dagoen autoritatea zalantzan jartzeko eta iseka eginez barregarri uzteko ere balio du. Hasteko, narrazioak sheriffa aurkezteko erabiltzen duen moduak hasieran dirudiena baino askoz gehiago esaten du. Shaw sheriff ezgaituak bere postuan jarraitzeko arrazoi bakarra, Lagoko komunitatearen ustelkeria sarearen aurrean paso egiten duela da. Lago Konpainiaren agindupean egotea da bere zeregina, eta aurkezten d(ir)en pistolariekin gatazkarik ez sortzea. Narrazioak metafora bisual bat erabiltzen du mezu hori helarazteko. Eszenaratzeak indarrean dagoen agintaritzaren gainetik jartzen du Kanpotarra. Bera, bere zaldiaren gainean doa, eta Shaw sheriffa, aldiz, kulunkari batean erdi etzanda dago, maila fisiko eta moral baxuagoan. Are gehiago, oso modu sotilean bada ere, protagonistaren irudia hiriaren erdialdetik aurrera doa, komisarioaren aurrean paraleloki jarri arte, "sheriff" dioen kartel soilagatik identifikatzen dena. Kameraren posizioa dela eta, Kanpotarraren irudiak kartel hori estaltzen du, berak inposatzen dituelako legeak Lagon eta, hortaz, bera baita sheriffaren etxea okupatu behar duena [F30, F31 eta F32]. Horrela, haren aginpidea eta indarra lokalen gainetik daudela adierazten da, eta, gainera, bertara iritsi dela, haren ordez gailentzeko.
F 33 Komunitate honetako kideekin jarraituz, Lagoko biztanleek, bere osotasunean, pertsonaia bakarra osatzen dute. Horiek guztiek, beren izaeraz harago, izaki bakar gisa jokatzen dute haiek baino autoritarioagoak diren gizonen mende. Narrazioak berak aurpegi bera ematen die abagunea agertzen denean. Izan ere, pasibotasunak, krudelkeriak eta pribatizatutakoindarkeriak markatzen dute Lagoko herritarren parte-hartzea. Lan honetan bere paper klimatikoa Duncan sheriffa torturatzen ari zenean ezer ez egitean datza. Flashback sekuentzia, formalki, bertan dauden lekuko guztien aurpegia ezkutatzen duten argi-ilun batzuez osatua dago, bizilagun guztiengan, aurpegi ilun bera marraztuz, euren aurpegiek erakutsi behar duten lotsa ezkutatzen duena [F34 eta F35]. Horregatik, Lagoko hiritar guztiak, zentzu honetan, damuak, lotsak eta indarkeriaren beldurrak oinazetutako pertsonaia bakarra dira.
Hiriak hiritarrei buruz hitz egiten du, bigarren mailako pertsonaiatzat ere har daiteke. Footek dioen bezala, "aurreko filmetan ikusi genituen western hiriek ez bezala, honek izugarrizko aurre-begiralea zirudien, hiritarrek bertan aurrera egitea edo etorkizuntzat hartzea pentsatzen ez zuten bezala" (2009: 14). Eastwoodek obra honekin norberaren parte hartze aktiboa sustatzen saiatzen da gizarteak aurkezten dituen arazoen aurrean. Kapazak izan behar dugu guztion eta bakoitzaren arazoak konpontzeko. Betebehar hori beste lagun batean lagatzea arazo larriak ekar dezake, batez ere, biolentzia eta segurtasun sozialarekin erabat lotuta dauden zioekin.
5.1.2.1.Sinopsia Josey Wales, Sezesio Gerrako konfederatu beteranoa, bere bizitza suntsituta ikusten du. Terrill kapitainak zuzendutako "Bota Gorriek" (armada unionistari atxikitako bidelapurrek) bere etxaldea erre eta haren familia hiltzen dutenean. Ondoren, tokiko gerrilla matxinatuarekin bat egitea erabakitzen du, Unionistek konkistatu berri dituen lurretan boterea berreskuratzeko. Walesen barne borroka bere familiaren heriotza mendekatzea da. Tokiko iraultzaile horiek, azkenean, Unionisten kontra borrokatu eta galtzen dute. Amore eman baino lehen Josey Wales-ek ihes egitea lortzen du. Hortaz, Unionisten Aginte Gorenak prezioa jartzen dio Wales-en buruari. Fletcher kapitainari, matxinatuen buruzagia, eskatzen diote iheslaria bilatzen eta harrapatzen laguntzeko, bizia mantentzearen truke, berak ezagutzen baitu hobekien. Terrill komandantea da bilaketa honen burua, esan bezala, Fletcher traidorea gidatuta. Aldi berean, Joseyk zauritutako gaztea (Jamie) etsaien kanpamendutik erreskatatzea lortu du. Haiek dira matxinatuen artean bizirik ateratzea lortu duten bakarrak. Modu honetan, Walesek ihes egiten du traizio eta eraso egin diotenen aurka. Bere kanpaina berriko lehen kidea Jamie gaztea da, Missouri eta Indiar Nazioen arteko mugara iritsi bezain laster hiltzen dena, zauriak direla eta. Atzerriko lurretan, Walesek Lone Watie ezagutuko du, bertako amerikar agure bakartia. Honek bere herriaren bereizgarri den esentzia galdu du. Gaztetan, bere tribuak, gizon zuriak "zibilizatu" baitzuen. Josey Walesekin bat egiten du, Unionisteekiko gorrotoa ere sentitzen baitu. Jarraian, Little Moonlight erreskatatuko dute, cowboy batzuen esklabotzatik. Beraiekin elkartu eta Texasera joango dira bizitza berri bat hasteko. Han, Josey Wales jende askok ehizatu nahi duen gizon ospetsua dela jakingo dute. Euren jarraitzaileengandik ihes egiten dute eta basamortuan ezkutatzen dira. Bertan, komantxero talde batekin topo egiten dute, diligentzia bati egindako lapurreta baten erdian. Tiroketa baten ostean, biktimak askatzea lortzen dute, besteak beste, Laura Lee,
aingeru-aurpegiko neska gaztea eta Sarah amona, adineko emakume autoritarioa. Azken honek, aberastasun lurralde bat agintzen die Rio Santon. Haren arabera, bere semeak Tom Turner– etxalde oparo bat ezarri behar izan du han. Iristean, bunkerra bezain indartsua den buztinezko adreiluz ondo eraikitako etxaldea aurkituko dute, baina Sarahren semea hilda dago. Etxaldea Komantxe lurraldean dago. Josey Walesek bakea egin du haiekin. Lasaitasunaren bila dabiltzala ematen duenean, Terrill bere gizon guztiekin agertzen da. Hala ere, Joseyk etxaldea defentsarako prestatu du. Borrokan hasten direnean Walesen konpainia garaile ateratzen da. Bere mendeku pertsonala lortzen du Terrill hilez. Honela, egun batean kendu zioten bakea aurkitu duela ulertzen du eta bere barne desoreka hor bertan bukatzen da. 5.1.2.2.Analisia Western eta road-movie arteko hibrido mota hau, aldi berean Asa Carterren (Aguilar, 2010: 143) eleberri baten egokitzapena da, Eastwoodek, Ameriketako Sezesio Gerraren testuinguruan, mundu basatia zibilizatuari aurre egiteko erabiltzen du. Bestela esanda, bereizketa sozial hori legearen barruan daudenen eta kanpoan geratzen direnen arteko borrokaren parekoa litzateke. Pertsonen arteko bizikidetzak, haien jatorria eta ideologia edozein direla ere, justiziaren etengabeko bilaketak eta nazio amerikarraren jatorriarekiko kritikak osatzen dituzte lan honen gaiak. Kontakizunak mezu bakezalea du. Drucilla Cornellek dioenez, hau da "benetako gerraren aurkako Eastwooden lehen filma" (Anson Vaux, 2010: 24). Josey Walesek, antzezlaneko protagonistak, gizonak lurralde berean bakean bizi daitezkeela defendatzen du. Horregatik, narrazioaren fokua gizabanakoengan (kolektiboaren gainetik) eta modu autonomoan hartzen dituzten erabakietan kokatzen da. Gobernuek boterea lortzeko lehiatzen badute ere, gizabanakoek elkarrekin bakean bizitzeko borrokatzen dute. Zentzu horretan, Eastwoodek "justizia" hitzaren eta "legezko" hitzaren arteko aurkakotasun argia plazaratzen du. Bidezkoak ez du zertan legeek araututakoarekin bat egin, boteretsuenen interespean sortzen baitira. Kasu honetan, armada Unionista. Haien eginkizuna haiek agindutakoaren paraleloan bizi nahi duen oro jazartzea eta suntsitzea da. Horrela, Josey Wales bidelapurra da, legez kanpokoa. Ez dator bat gizartean nagusi den gerra-ideologiarekin. Bizikidetzak zuzendutako bizimodu baketsua defendatzen du. Baliabide bortitzak erabili arren, mendekua hartu ondoren, bakean erretiratzea du helburu. Josey Walesek ahulenari laguntzen dio beste bizimodu bat posible dela erakusteko, gerratik eta odoletik urrun. Guda garaitu ondoren Unionisten armada gailentzen ari denaren antzik ez duen bizimodu baten alde borrokatzen da. 5.1.2.2.1. Justiziari jazartzea Eastwoodek bi trama paralelo handitan banatutako narrazioa garatzen du. Biak dira justiziaren bilaketa, hori baita narrazioaren gai nagusia. Alde batetik, Josey Walesen helburua, narrazioaren hasieratik, bere familia hil dutenak hiltzea da. Bestetik, Terrill kapitainak, Goi Agintariaren aginduz, azken matxinatu gorrotatua hiltzeko eginkizuna du.
Horregatik, motibazioa ez da hain pertsonala. Justiziak bere buruagatik ematen duen saria da Josey Walesen bila joatera bultzatzen duena. Obraren hasieratik zibilizazioaren arazoetatik kanpo bizi den gizona da Wales. Narrazioak familiako gizon soil gisa aurkezten du. Bere emaztearekin eta semearekin batera eraiki duen bizitza aurrera ateratzen saiatzen den baserritarra, alegia. Konfederatuekin elkartzera bultzatzen duena, aldi berean, Bota Gorriek bere familia hil izana da. Horregatik, Walesek ez du anbizio politikorik, ezta belikorik ere. Bere mundua suntsitu dutenen aurkako mendeku pertsonala da bere motibazioa. Suntsipen horrek forma plastikoa hartzen du, narrazioak bere etxaldea irudikatzen duen paradisu lurtarra [F38] infernu bihurtzen baitu [F39].
F 41 Bere hasierako kosmobisioa mendebaldeko konkistaren kontakizun mitikoarekin bat dator, non cowboyek lurra lantzen zuten, horrela natura basatia etxekotuz. Colek eta Williamsek eszena hau "basati eta idilikotzat" jotzen dute, "Eastwood armarik gabe eta
floppy hat5 bat jantzita" (1983: 178). Bere mundua erabat suntsituta ikustean, Joseyk zerbait egin behar duela ulertzen du. Bere erantzuna, bere etxea bihurtu den errautsen artean aurkitzen du. Hondakinetatik salbatu den gauza bakarra errebolber zahar bat da. Horrela, alargundu berria den protagonistak bere erantzuna aurkituko du. Bitxia baino bitxiagoa da, izan ere, badirudi (metaforikoki bada ere) etxe osoa errebolber batean [F42] berraragitzea erabaki duela.
F 42 Ulertzen du emazteak eta semeak bidezko mendekua merezi dutela jasan duten heriotza krudel eta basatiagatik. Zauriak sendatu bezain laster (Bota Gorriek eragin dizkiote, familia defendatzen saiatzen ari zenean), Josey errebolberrarekin praktikatzen hasiko da. Eastwoodek plano hori eraikitzeko erabiltzen duen modua hogei urte beranduago, Unforgivenen, erabiliko zen [F43 eta F44].
F 44 Hau ez da 1992ko Oscar sarien galan arrakasta lortu zuen lan honen paralelismo bakarra, Unforgivenen William Munny udazkenean bere emaztea eta zuhaitz bat lurperatuz narrazioa irekitzen den arren, The Outlaw Josey Walesen jada egoera zehatz hori planteatua baitzuen [F46]. Bere emaztearen izpiritua, bere gorputzaren ondoan dagoen zuhaitzean berraragitzen dela dirudi. Gai aldetik planoak berdin-berdinak dira, forma da aldatzen den gauza bakarra, hau da, kameraren kokapena eta eszena filmatu den eguneko unea.
F 46 Baina ez da hor amaitzen Eastwoodek zuhaitzarekin, hilobiarekin eta emaztearekin planteatzen duen jolas sinbolikoa. Narrazioaren amaieran, Walesen familia berria Rio Santoko etxaldera iristen denean, protagonistak narrazioaren hasieran zeraman barne bakea berreskuratzen duela dirudi. Hau sinbolikoki islatzen da narrazioak Wales inguratzen duen natura azaltzen duen moduan, bere egoera espirituala ulertzeko balio baitu. Hasieran etxea erretzen dutenean, paisaia osatzen duten zuhaitzak ilunak, bihurriak, lehorrak, baxuak eta argiari sartzen uzten ez diotenak dira. Horixe da naturak izpiritu oinazetu batez eskaintzen duen isla [F47]. Aitzitik, kontakizunaren amaieran, Walesek eta besteek etxe berria aurkitu dutela dirudienean, bere lasaitasuna, etxalde berria inguratzen duten zuhaitzetan islatzen da. Horiek, berdeak, altuak eta eguzki izpietara pasatzea ahalbidetzen dutenak sortzen baitira. Walesen harmonia eta barne bakea inguratzen duten zuhaitzen bidez birsortzen dira [F48].
F 48 Hilobiaren harira, zuhaitza eta Walesen emakumearen espiritua berreskuratuz, narrazioak izaera poetikoko sekuentzia bat eskaintzen du. Kontenplazio une batean, Wales zuriz erabat jantzita dagoen eta lilurarazten duen aingeru batek harritzen du, eguzkiak figura horren atzetik argitzen duen emakumea Laura Lee bera da [F49 eta F50]; Joseyren ikuspegitik, emaztearen mamuaren berragerpena. Bere hilobiaren ondoan landatu zuen zuhaitza hazi eta bere sustraietatik bere emaztearen izpiritua berpiztu izan balitz bezala da, Laura Leeren pertsonaian berraragitua. Ezin dugu ezagutu emaztearen aurpegi zehatza, narrazioa beren-beregi arduratzen baita horretaz. Kausaz kausa, emaztearen lehen agerpenean obra honetan soineko zuri luze bat janzten du [F51]. Eta hori gutxi ez, eta sekuentzia poetiko honetan eguzkiak bezala argitzen du, horrela Laura Lee eta Wales andrea antzeko maila plastikoan daude, argiztapenaren eta eszenifikatzearen ikuspegietatik berdin berdinak baitira. Narrazioak sekuentzia honen "fantasiazkoa" iradokitzen duela dirudi Walesen aurpegi harrituan, itxuraz haluzinazio bat adierazten ari dena [F52]. Sinbolismoa, bapateko begirada
gurutzaketa horren ondoren, Laura, kasualitatez, zuhaitz berde handi baterantz korrika abiatzen denean ixten da, naturaren artean desagertzeko [F53 eta F54]. Emaztearen hilobiaren zuhaixka erabat hazita.
F 54 Etxe berri honen barruan, Joseyk badaki ezin duela hor luzaroan egon. Narrazioa bera arduratzen da mezu hori irudien bidez helarazteaz, John Forden zinemaren estilora, komunitate berri honetako kideek zoriontsu abesten eta dantzatzen duten. Joseyk hesiaren beste aldean begiratzen die, egin duten zirkulu sozialetik kanpo. Bera alde batean, haiek bestean [F55 eta F56]. Laura Leeren sarrera beharrezkoa da besteekin bat egiteko. Berak nahiago du distantzia mantendu, badakielako unea iritsitakoan utzi egingo dituela mendekua betetzeko, Missouritik irten zen arrazoi nagusia.
F 56 Zoriontasuna eta baretasuna (oreka) berriz lortu dituela dirudien arren, Joseyk larruazalean grabatuta ditu iraganaren orbainak. Terrillek bere ezpatarekin aurpegian sastakatu zuen bere familia hil zuten egunean [F57]. Zauri horiek fisikoki baino ez dira
F 58 Alegorikoki, bere aurpegia bere arimaren ispilua da. Sezesio Gerrak gizarte amerikarra (garaileak eta galtzaileak, unionistak eta konfederatuak, legearen barruan daudenak eta ez daudenak) bi bandotan banatu zuen bezala, honek ere Josey Walesen barnealdea bi zatitan zatitzen du. Anson Vauxek Walesen nortasun heroikoa laburbiltzen du, "bere alde gizatasunik gabea eta flashbacken etengabeko jazarpenak oinazetua (gerraren traumak eragindakoak) eta gizaki sufritzailearen alde errukiorra bereiziz, zeinak, zigorrik gabe, bere gizatasuna erakusten duen besteei laguntza emanez" (2012: 24). Alde batetik, istorio honetako protagonistak ez du galdu narrazioaren hasieran, bere familiaren aurkako atentatuaren aurretik, agertzen den gizonaren esentzia. Tipo gogor, hotz eta odolzale gisa agertu arren, Joseyk ez du zalantzarik merezi duena babesteko ezta dudarik hiltzeko biolentzia erabili behar den unean. Gizon eta emakume babesgabeen taldea defendatzeko borrokatzen du. Horrela, bere hasierako mendekuzko motibazioa narrazioaren bigarren ekitaldi osoan zehar aldatzen da, bere babesa behar duen jendea bakean biziko den lurralde baten bilaketagatik. Bestetik, Josey hiltzailea da. Inor bere bidean gurutzatzen saiatzen bada, berak ez du zalantzarik hura hiltzeko. Hori da bere aurpegiaren beste aldea, gerrak bere ariman eragin duen ustelkeria. Benetan bultzatzen duena eta aurrera egiteko indarra ematen diona mendeku nahiak dira. Behin etxe bat aurkitzen du bere jarraitzaile babesgabeentzat, bertan geratu eta bizimodu zoriontsu eta lasaia izan beharrean Laura Lee maiteminduarekin, bere beste erdia (gerra eta mendekua) kanporantz bultzatzen du. Gerrak bere eragina izan du pertsonaia honen izaeran eta, antza, familia eta egonkortasuna ez dute bat egiten bere barnearekin. Zauriak gorabehera, narrazioak erakusten digu Walesek outlawa dela behin-betirako eta horregatik gizartetik edota komunitatetik at egon behar du. Ironikoki, ez da beharrezkoa Joseyk etxaldea uztea, bere etsaiak han bertaratzen baitira. Protagonistaren mendekua, iraganean ireki zen bezala ixten da: kapitain unionistaren ezpataren bidez. Horregatik, narrazioak Josey Walesen mendekuaren zirkulua ixtea erabakitzen du, bere bilbe pertsonala ireki zuen elementu bera erabiliz [F59]. Terrillen heriotzak Josey Walesek narrazioaren hasieratik aurkitu nahi duen bakea dakar (Foote, 2009: 31). Hori, azkenean gizarte amerikarrean ezarri dela dirudien bakegintzan laguntzen du.
F 59 5.1.2.2.2. Legearen barruan eta kanpoan. Kritika Estatu Batuei Eastwoodek narrazio hau Estatu Batuen sorreraren historia berrikusteko erabili nahi duela dirudi. Hasiera hasieratik banatuta egon den (dagoen) gizartea. Filmak, mendebaldeko konkistaren mitoarekin hausten du, armada Unionistan irudikatutako "aurrerapen" eta "zibilizazio" terminoak zalantzan jartzen ditu, eta gerrak, bertako amerikarrei eta jende errugabeari eman zien tratua salatzen du. Zatitutako Amerika honetako elementu formalik esanguratsuena ibaia da. Pertsonaia bat gehiago balitz bezala, naturaren elementu hori gerrak banatutako bi Amerikak irudikatzeko balio duen motibo errepikakorra da. Basatia eta zibilizatua; legearen barruan dagoena eta kanpoan geratzen dena; konkistatu nahi duena eta elkarrekin bizi nahi duena; hots, kooperazioa lehiaketaren aurka. Ideologien arteko borroka honek Terrill kapitaina eta Josey Wales ditu ordezkari, hurrenez hurren. Biek ibaiaren ibilbidea obran zehar uzten dutela dirudi; baina, hasieran zein amaieran, ekintza ibaiadar baten ertz batera edo bestera doa. Ibaia mundu justu baten eta ez den beste baten arteko muga da. Muga horrek "legezko" kontzeptua desitxuratzen du. Zerbait legearen araupean egoteak ez du esan behar bere baitan zuzenena denik. Hori da lanaren beste mezua. Horregatik Terrill eta Wales ibai batez bananduta egotearen azalpena; kontakizunean zehar behin baino gehiagotan ertz bera okupatzen badute aurre egiteko bakarrik baita. Lurralde berean bizi ezin diren pentsamoldeen eramaileak dira, bata ihesi badoa bestea atzetik dabilkio. Eskema zikliko honen amaiera posible bakarra bestearen suntsipena da. Eszenaratzearen arrazoia –edo bi pertsonaiak erreka ezberdinen kontrako ertzetan kokatzearen arrazoia– bi indarrek ideia beraren gainean (lurraldea, kasu honetan) dituzten perpendikularki kontrajarritako ikuspuntuak islatzea da. Lehen aldian, Joseyk Jamie zaurituarekin ihes egingo du Bota Gorrietatik. Bere martxa oztopatzen duen ibaia zeharkatzen dute [F60], hau aurrekoa baino askoz zabalagoa baita, sakona eta arriskutsua. Elementu natural honek obraren protagonista hasieratik bukaeraraino gidatzen duen konpainia modukoa da, aurrerago ikusiko dugun bezala, ibilaldi zirkular bat egiten duena. Joseyk bere bidaia leku berean hasi eta amaitzen baitu: erreka baten ondoan eraikitako etxalde batean [F61]. Modu honetan paralelismoa gauzatzen, ikus-entzunezko simetria narratiboa eta formala zertzen da eta.
F 61 Bi etxaldeak, sinbolikoki, toki-ohikoak dira, geografikoki elkarrengandik milaka kilometrora egon arren, badirudi erabat elkar loturik daudela. Hor dago obraren zirkularitatea, ziklikotasuna; izan ere, Josey Walesek erabat suntsituta dagoen eta defendatzeko gai izan ez den etxalde bat uzten du, bere bizitzarekin babesten duen beste batera iristeko [F62 eta F63]. Michael Carsonek Josey Walesen transformazio-arkuko obraren zirkulartasuna ulertzen du, berak dioen bezala, "Wales familiako gizonetik gorrotora doa, eta hortik familiako gizonera (berriro). (2002: 52).
F 63 Estatu Batuetako hainbat naziotatik batetik bestera joateko egiten duen bidea da narrazioa road-movie bihurtzen duena. Baserri bakoitza inguratzen duen ibaiak zeharka gidatu izan balu bezala, egitura ziklikoa gordetzen duen narrazio oso batean zehar. Horrela, bigarren aukera bat eskaini zion, lehen aukeran ezin izan zituenak defendatu ahal izateko. Bigarren aukera horrek kristau gurutzearen itxura hartzen du, barkamenaren eta berrerospenaren bidea hartzen duen erlijioa baita kristautasuna. Gurutzearen sinboloa hasierako eta amaierako sekuentzietan errepikatzen da. Hala ere, bere esanahiak eboluzionatu egiten du filmean zehar, arimaren salbazio espiritualerako erremedioa izatetik, komunitatearen defentsarako forma fisikoa izatera pasatzen baita. Hasieran, bere familia salbatzeko ezintasunak Wales horien arimak zaintzera behartzen du. Bota Gorriek bere etxea suntsitu eta familia akabatu dute, Josiek berandu iritsi baita bere senideak defendatzera. Horregatik, bere emazte eta semearentzat hilobi bat zulatzen du, eta horien hilobian adarrez egindako gurutze bat iltzatzen du. Etsipen eta frustrazio horren aurrean bat-bateko gurutzea besarkatzen du eta bere ondoan hilobiratzen da jada hilda dauden senideekin atseden hartzeko. Filmaren amaieran, Wales baserritar soila izatetik mitoa izatera pasa denean, prest dago bere maiteak babesteko. Bota Gorrien erasoak ez du ustekabean harrapatzen. Horiek agertu baino lehen, berak eman baitizkie bere jendeari defentsarako jarraibideak. Horregatik, azken sekuentzia honetan, gurutzea Waleseko pertsona maiteen defentsa fisikoa –gorpuzduna– sinbolizatzera pasatzen da [F66 eta F67]. Bestela esanda, gurutze
F 67 Nazio amerikarretara egiten duen bidaian, Joseyk hainbat estatuen mugak zeharkatzen ditu, komunitate batzuk besteetatik bereizten dituzten zenbait frontera. Horietako bakoitzetik kide berri batek bat egiten du bere kausarekin. Ez da kasualitatea, Wales taldearen heterogeneotasun horrek kontraste handia egiten baitu talde unionistaren uniforme homogeneoarekin. Edward Buscombek ederki definitzen du: The outlaw Josey Wales filmean, Eastwoodek heroi eponimo baten papera egiten du, hasieran bakarti bat bezala hasten da, tradizioz heroi westerniarrak diren bezala, bere inguruan, mailaz maila, pertsona ezberdinez osatutako taldea biltzen du, emakume batzuk, cherokee zaharra, ironiaz beteriko hartualdia duena, eta kaleko txakur bat. Narrazioak, metaforikoki, Walesek gizakiaren gutiziak ezarritako lurralde mugei buruz duen iritzia argitzen duen eszena bat eskaintzen du. Bere familia hil ondoren, Joseyk errebolber bat erreskatatu du errautsen artean, lehen esan bezala [F68]. Bereziki, punteria praktikatzeko aukera guztien artean, Walesek bere etxaldea inguratzen duten hesietako baten ardatz bertikalean apuntatzea erabakitzen du [F68]. Modu metaforikoan, protagonista tiroka ari da gizakiak sortutako tramankulu fisiko baten gainean, lur zati bat bestearengandik banatzeko (edo isolatzeko), estatuek bere lurraldeekin egiten duten bezala. Lan honek mugak zeharkatzeaz hitz egiten du, eta ezabatzeaz ere bai. Horregatik, Walesek hainbat estatu amerikarretatik bidaiatzen du. Elkarbizitzari buruzko oda bat dugu. Izan ere, zur zati honekin miazkatu egiten da, erabat zulatuta utzi arte. Planoa bera arduratzen da xehetasun hori azpimarratzeaz, ondo zehaztuta eta garbi geratzen baita hartunearen eremu-sakontasunaren ikuspegiaren barruan.
F 69 Eszena hau aurrerago esplizituki azalduko denaren alegoria da. Protagonista Rio Santora heltzen denean, lurralde komantxera doa. Bertan, natibo amerikarrekin bakea eta bizikidetza ezarri nahi ditu. Harrigarria da tribuko buruzagia, Ten Bears deitua, Josey Walesen oso antzeko pertsonaia izatea, horregatik azkar sintonizatzen dute eta euren arteko elkarrizketa emankorra da. Biek orbainak partekatzen dituzte, Walesek aurpegian darama eta Ten Bearsek, kasualitatez, bihotzean [F70]. Biek ala biek euren senideen galera irudikatzen dute, eta "kasaka urdinen" biktimak (buruzagi natiboak esaten duenez) direla irudikatzen dute. Ez batak ez besteak ez diote beldurrik heriotzari, "maitasunik gabeko bizitza are zailagoa baita jasateko", Walesek argitzen duen moduan. Biak armada unionistak ezarritako zibilizaziotik at bizi dira, horregatik "outlaws" bezala hartzen dira. Biak nomadak dira, Ten Bears bere bizimoduagatik, Josey arrazoi politikoengatik. Biek dute fedea naturan bizi diren beste izakiekiko elkarbizitzan. Bereizten dituen gauza bakarra ordezkatzen duten jendea da. Horregatik Joseyk hesiaren kontra egiten du tiro.
F 70 "Ziurtatzen dizut gizonak elkarrekin bizi daitezkeela elkar hil beharrik gabe". Esaldi honekin laburbiltzen du Josey Walesek filmak publikoari helarazi nahi dion kritika. Sezesio-gerra hondoko testuinguru hartuta, paradoxikoa da legetik kanpo geratzen direnak, gizartearen mugetatik kanpokotzat jotzen direnak, zibilizazioa eta aurrerapena Unionistek gorpuztuak– itunak egiteko eta elkarrekin bizitzeko gai izatea, lurrari mugak ezarri beharrik gabe. Mendebaldeko gizakiak bere lurraldea eta jabetza mugatzeko duen etengabeko beharraren aurrean, Josey Walesek elkartrukean eta lankidetzan bizitza, bakea eta askatasuna daudela ulertzen du. Rio Santon ezartzen duen komunitatea Erika Behrisch Elcek aztertu izan du, Royal Military College of Canada-ko ikertzalea. Homek konparatu egiten ditu pluralismoak eta sinpletasunak markatutako gizarte berri hori.
Josey Walesen erretratatutako gobernuak familia-unitatearen suntsipena irudikatzen du, eta, bere etxea zein mantenua suntsitzen duen sistema baten aurka matxinatzean, Walesek, bere biziraupena eta bere zaintzapean egon daitezkeen beste batzuena ziurtatzeko beharrezkoa dena baino ez du egiten. Etsaitasunezko egoera, besteen bizitza hobetzeko (2016: 65–66). Aitzitik, legearen barruan lan egiten duten agenteek –Terrill eta Bota Gorriak– ez dituzte onartzen kanpoko kulturen bizimoduak eta pentsamoldeak; lanak salatzen duenez, iparraldeko estatuek irudikatutako ustezko aurrerapena eta zibilizazioa, Abraham Lincolnen irudian gorpuztuak, maskara bat besterik ez dira, mendebaldeko gizakiak inguratzen duen guztiaz preso hartu nahi duena. Trenak talka egiten du, bai fisikoki, bai kontzeptualki, lurraren banaketa naturalarekin –itsasadarretan eta ibaietan irudikatuta–. Tren-sarea, gizakiaren sorrera eta mendebaldeko kulturaren hedapenaren sinboloa amerikar lurraren luze-zabalean, armada Unionistak gerra garaitzeko erabili zuen eta. Ez da kasualitatea narrazio honetako figura antagonistak armada Unionistak ordezkatzea. Haiek ezarri zituzten gaur egun komunitate amerikarra denaren oinarri politikoak eta administratiboak. Eastwoodek bere gizartearen oinarri izan ziren jatorri basati, beliko eta suntsitzaileak salatu nahi dituela dirudi. Agintari politiko unionistek ez zuten zalantzarik izan bost tribu ezberdinetako bertakoak, "Nazio Zibilizatuak" deituak ("Mendekatutako Nazioak ez deitzeagatik), bertako lurretatik beste batzuetara eramateko, iparraldeko lurjabeek hala nahi izan zutelako. Jasan zuten exodo horri "Malkoen bidezidorra" deitu zitzaion, bertako komunitateko kide asko hil baitziren martxan –gizonak, emakumeak eta haurrak–. The Outlaw Josey Walesek AEBetako istorioaren pasarte ilun hori dakar Lone Watie pertsonaiaren bitartez. Cherokee zahar bat, bakartia eta beldurtia, txabola batean ezkutaturik bizi dena, oihan baten barrenean. Joseyk bertako zaharrari segada bat ematea lortu du, arraro samarra den fenomenoa. Baina, Lonek Nazio Zibilizatuetako partaidea izan zenez, bere herriko nortasuna eta esentzia galdu zituen aspaldi. Horregatik, Lone Watie Abraham Lincolnek janzten zuen kapela eta jakarekin aurkezten dute eta "gizon zuria" baino motelagoa da. Joseyk bezala, Lonek emaztea eta bi seme-alaba zituen, "baina guztiak exodo luzean hil ziren", argitzen du. Lone Watie oso pertsonaia garrantzitsua da Josey Walesen traman, bere bidean laguntzen baitio eta aholkulari lanak egiten baititu. Gainera, bere eraldaketa-arku propioa dauka. Bere jatorriranzko bilaketa batek, cherokee bezala, bere herriaren esentziak, handituz zihoanean, ahantzi egin baitzuen, edo, hobeto esanda, ahanztera behartu zuten. Bestela esanda, "zibilizatua" izatetik "basatia" izatera igarotzen den inboluzio gisa laburbil daiteke pertsonaia honen eraldaketa. Ematen duen lehen urratsa, Unionisten konplize bezala lotzen duten jantzietatik askatzea da. Bere herriaren aurkako atentatuak egin zituztenekiko arbuioa eta gorrotoa bikain irudikatzen da Abraham Lincoln sinbolizatzen duten jantziak erretzea erabakitzen duen eszenan. Bere eraldaketa erabat beteta ikusten da gerrarako prestatzen denean. Aurpegia bere herriko ikurrekin margotzen du. Haren ustez, makillaje horrek bere "heriotzaren
maskara" irudikatzen du [F72]. Horrela, Lone Watiek eraldaketa-arkua ixten du, bere iragan zibilizatua atzean utziz eta betidanik izan behar zuena izatera itzuliz.
F 72 Benolielek dio, Eastwoodek Vietnamgo Gerraren hondamendiaren eta Watergate kasuaren eskandaluaren ondoren suntsitutako, deseraikitako, desitxuratutako eta garaitutako Amerika baten aurrean emandako erantzuna dela obra hau. Haren aburuz, narrazioak Sezesio Gerra Vietnamekoarekin parekatzen du, "mundu abandonatu horren bidean inor uzten ez duen heroi humanista berri bat sortuz" (2007: 40). Eastwoodi berari ez zitzaion axola horrelako harreman tematikoak sortzea. Hala ere, berak "interes handiagoa zuen kontatzen zuen 'sagan' eta bere pertsonaiaren eraldaketan" (Schickle, 2010: 127). Berrikuspen historiko hori justizia-ariketa da. Bai mendebaldeko konkistaren mitoak kontuan hartzea ahaztu zuenentzat, bai kondaira bihurtu zirenentzat. Eastwoodek ez du inoiz aukera pasatzen uzten publikoari Estatu Batuen jaiotzaren inguruan gertatu zenaren begirada historiko-errealista eskaintzeko. Ekintzaren motorra justizia izanik, Kaliforniako zuzendaria pedagogia historikoa burutzen saiatzen da ahal duen guztietan.
Carbon Canyonen dagoen bitartean, predikariak, meatzarien gogoa biziberritzen du, eta Lahoodeko gizonak kanpamendura hurbiltzea saihesten du. Egun batean, urrezko pipita handi baten aurkikuntza ospatzea erabakitzen dute, hirira apetaren bat erostera joanda. Han, Coy Lahood Predikatzailearengana hurbiltzen da, hura erosteko asmoz. Hala ere, bere lagun berriak defendatzeko ahaleginean jarraitzen du, eta Carbon Canyonera itzultzean, Lahoodek jakinarazi dion ultimatuma azaltzen die: bere aurkako salaketa guztiak bertan behera uzteagatik mila dolar onartzen ez badituzte, Stockburn komisarioa kontratatuko du haren legea bete dezan. Hull Barretek bere lagunak motibatzen ditu eta borroka egiteko eskatzen die. Ordurako Stockburn hirian dago. Spider mozkorra hil ondoren, bere semeak etxera itzultzen dira gorpuarekin. Predikatzaileari jakinarazten diote komisarioa eta haren sei laguntzaileak hirian daudela haren zain. Horregatik, Hullekin batera, Lahooden seme Joshek zuzentzen duen meatzaritza hidraulikoaren erauzketarantz doa. Makina guztiak suntsitzen dituzte dinamitaz. Honen ondoren, Predikatzaileak, bakarrik hirirantz joatea erabakitzen du. Zaldia Hulletik uxatzen du eta berarekin joateko aukerarik gabe uzten du. Banan-banan, komisarioaren laguntzaile guztiak hiltzen ditu, hark amaierarako uzten ari baita. Azkenean bakarrik geratzen direnean, Predikatzailea beragana hurbiltzen da, Stockburn baino azkarragoa da eta hainbat aldiz tirokatzen du, hil arte. Modu berean, Hullek Lahood erailtzen du. Horren ondoren, Predikatzaileak bere zeregina bete duelakoan dago eta etorri den lekutik abiatzen da. Megan ez da garaiz iristen maitemindu den gizonari agur esateko. 5.1.3.2. Analisia Pale Rider (1985) Clint Eastwoodek orain arte egin duen western espiritualena da. Bertan, bere gainerako lanetan planteatzen dituen kezka tematikoak azaltzen dira, narrazio honen ezaugarri diren zenbait ñabardura erlijiosorekin batera. Westernaren estereotipoak eta kristautasunaren kanonak bakea, naturarekiko harmonia, hazkunde pertsonala eta justizia defendatzen saiatzen den istorio baten zerbitzura jartzen dira. Bestalde, lan hau ekologiaren aldeko kantua da. Baliabide naturalak ustiatzeko metodo basatien aurkako erreplika. Pauline Kael New Yorker egunkariko kritikari ospetsuak asmatu egin zuen "western artistiko" (1985) bezala definitu zuenean, non apenas antzeman daiteke egunaren argiztapen naturala pantailan –izan ere, bai itzalek bai argiztapenak, berebiziko garrantzia hartzen dute film honen forma plastikoan–. Horregatik, John Edgar Browningek "western gotiko-amerikarra" izendatu zuen. Bere esanetan, "western amerikar klasikoaren egitura spaghetti western edo Eurowestern elementu gotikoekin uztartzen duen western mota berri bat" (Miller & Bowdoin Van Riper, 2013: 214). Autore berak asmatu zuen iradoki zuenean Pale Rider High Plains Drifter (2013: 219) infernuaren segida espirituala zela. Izan ere, William Beardek, narrazio hau, High Plains Drifterren heroia, bizidunen mundura bigarren aldiz itzuli izan balitz bezala dela proposatzen du, eta bere "trebetasun supernaturalak, kolpe jainkotiar" (2000: 32) modukoak direla iradokitzen du.
Shanen oinarria hartuta, Pale Riderrek lekukoa hartu eta gaika berreskuratzen du gizakiaren eta natura menderatzeko duen gaitasunaren inguruko lana, baita beste pertsona batzuena ere. Robert Banksek bi filmak "salbazioaren dramak" bezala hartzen ditu (Marsh & Ortíz, 1997: 59), bai fisikoki eta baita espiritualki ere. Hala ere, Terry Lindvallek, bere aldetik, Jainkoaren "errebelazio" bat dela uste du. Izan ere, Eastwoodi beti kostatu izan zaio hutsetik gidoi batetik abiatzea, "bere mugak ezagutzen ditu eta istorioak bere eskuetara iritsi arte itxaroten du" (Vinocur, 1985). Bai Shanen, bai Pale Riderren, hirugarren batek esku hartu behar du, ekintza garatzen den komunitatetik kanpo, ahulenak defendatuko dituena etxetik bota nahi dituztenetatik, beren lurrak bereganatzeko. Cuellarrek, ordea, interpelazio argi hori kritikatzen du, esanez Eastwoodek "jasotako eragin mota guztiak gainditzen dituela eta western klasikoaren ikuspegi metafisikoa aurkezten duela argumentu eta muntaia fantastiko tipiko baten bidez" (1999: 68). Bibliako pintzelkada batzuek irudi erlijiosoa marrazten dute western honetan. Naturaren eta komunitatearen arteko muga zeruaren eta infernuaren arteko muga bihurtzen da hemen. Mugako heroiak, hortaz, zerutik infernura bidaiatzen du, ahulenei laguntzeko asmoz, Bibliak dioen bezala: "So the last shall be first, and the first last: for many be called, but few chosen" (Mateo, 20: 16 Jacobo Erregearen Bertsioa). Narrazio honek lanbide beraren bi ikuspegi erabat kontrajarriak ditu: meatzaritzarena, hain zuzen. Alde batetik, meatzari xumeak daude, natura errespetatuz, beren pikotxekin ahalegin fisiko handiak egiten dituztenak lurrean ezkutatutako urrea ateratzeko. Bestetik, Coy Lahood gutiziatsuak ez du zalantzarik ingurunea menderatu eta nahierara moldatuko duela, suntsituz, bere aberastasun ikaragarria handitzeko. Bi begirada kontrajarri horiek bi bizimodu erabat desberdin eskaintzen dituzte. Bata zorrotza, zuhurra eta moderatua, eta horren alde egiten du narrazioak. Bestea, aldiz, gehiegizkoa, autoritarioa eta gaixobera. Lanak gizakiaren zikoizkeriaren ahalmen usteltzaile handiaren adibidea eskaintzen du, legala dena gainditzen duena, fisikoa dena zeharkatzen duena eta espiritualtasunera iristen dena. Horrela, Eastwooden AEBetako gobernu erakundeak kritikatzeko obsesioan, norbanakoaren partikularren indarra eta ekimena goratzen berriz ere. Kasu honetan, legeek laguntzen ez dituen meatzariak, beste indar baten bila daudenek, hain zuzen, euren bakea eta lasaitasuna berreskuratzeko. Eastwoodek botere erlijiosoari haragia emango dio beldurtuta dagoen komunitate bati laguntzeko eta, aldi berean, faktorien eta industrializazioaren gehiegikeriei aurre egiteko. 5.1.3.2.1. Bibliako mugako heroia Pale Riderrek mugako heroiaren inguruko begirada berria osatzen du. Pertsonaia arketipiko honen bidez, azpigenero bat sortzen da, "Western erlijiosoa" dei dakiokeena, mugako figura honen papera hemen Heriotzak irudikatzen baitu. Segaren ordez errebolberrak eta kaputxaren ordez kapela beltza jantziz, pertsonaia honek mundu zerutiarra eta lurtarra banatzen dituen muga zeharkatzen du, tentazioak ezagutzen ditu, nola saihestu badaki eta deabruarekin ere negoziatzen du. Horra hor, Pezzotaren arabera,
lanaren originaltasuna: "Erregistro oniriko, fantastiko eta erregistro errealista baten" (1997: 123) arteko koexistentzia. Protagonista mugitzen duen ardatza justizia da. Egoera txarra jende talde ahul eta errugabe batentzat, Jainkoaren legeak konpondu behar duena. Modu honetan, narrazioak, zenbait alditan, bertan gertatzen diren gertaeren irakurketa erlijiosoa egitera gonbidatzen du. Hasieran, protagonistaren helburua meatzari beldurgarri batzuen bihotzetan animoa piztea da. Horregatik, predikari soil bezala aurkeztua da, jaunaren zerbitzari bezala, alegia [F73]. Hala ere, Lahoodekin topo egin ondoren, bere keinu atsegina beste beldurgarri bategatik aldatzen du [F74]. Bere zeregina aldatu egiten da, horren tresnak bezala, meatzariak motibatzen saiatzetik pistolari krudelak hiltzera pasatzen baita. Bere izaeraren eraldaketa hori, Stockburnek berarekin dueluan sartzera gonbidatzen duenean lortzen du. Predikari bezala identifikatzen duen altxagarria, bere benetako nortasuna baieztatzen duten errebolberrengatik aldatzen du, Heriotza [F75 eta F76]. Horrela, jende gizajo honen arazoak bere eskuarekin konpontzea erabakiko du. Zeruetako erresumatik jaisten da, elurtutako mundu "jainkotiarra" erasotzen duten deabruak ezabatzen ditu, eta, bere lana burutu ondoren, mendi elurtuetan gora itzultzen da. Gizarte arruntetik at dagoen heroia komunitate berri batera heltzen da. Hango arazoak identifikatu eta aztertzen ditu. Gero, bere aldea zein den jakinda, liskarrak baretzea edota konpontzea erabakitzen du, armak edo berbak direla medio. Berezitasuna, obra honetan gizartea eta mundu basatia markatzen duen frontera da, kasu honetan, muga erlijiosobiblikoan topatzen dugulako: infernua eta zerua, mendiak eta harana, Predikaria eta Heriotza, argitasuna eta itzalak. Horra hor, Pale Riderrren aurkaritzak.
elurretan gora itzultzen da mendi horietara [F77 eta F78]. Horrela, pertsonaia protagonista eastwoodiarrak definitzen dituen ilunabarreko esentzia irudikatuta geratzen da. High Plains Drifterren kanpotarraren jarrera, The outlaw Josey Wales (1976), narrazio honen predikatzailearena bezalakoa da ia, eta William Munny Unforgivenekoaren (1992) bera izango da.
F 78 Istorioa hasten da mendietatik jaisten den gizon batekin, Megan goibelaren erreguei erantzunez, zaldi zurbil baten gainean (Shanek, hogeita hamar urte lehenago, obra izen berarekin irekitzen duen planoan egin zuen bezala [F79]). Ez da ezagutzen ez bere iragana, ez bere izena, ez nora doan ezta nondik datorren ere. Horiek guztiak dira Eastwoodek Sergio Leonerekin dolarraren trilogian egindako kolaborazioetatik jaso zituen ezaugarri ikonikoak. Narrazioa bere nortasuna ezkutatzen saiatzen da, okultismo kutsu bat emanez.
6 "Laugarren zigilua ireki zuenean, laugarren izaki bizidunaren ahotsa entzun nuen: zatoz eta begira. Begira geratu nintzaion, eta hona zaldi zurbil bat, eta zaldi gainean zebilenak Heriotza zuen izena, eta infernua atzetik zetorkion". 1569ko Liburu Santuek (6: 7) zaldia berdea zela
Bertso horiek, Zaldizko Beltza Apokalipsiaren lau zaldizkoetako bat dela zehazten dute, "bere izena heriotza da" eta "infernua bere atzetik dator". Azken honek Lahoodek, Zaldizko Beluri hau agertu ondoren, kontratatu behar izan zituen gizonak ulertzeko balio du, Heriotzari aurre egiteko gai diren deabru talde bat baitira. Aldi berean, Bibliak "heriotzaren" atzetik "infernua" zetorrela zehazteak metaforikoki marraztua geratzen da Predikatzaileak bizkarrean dituen orbainetan, atzetik zetozenek atzetik tiro egin izan baliote bezala. Marka horiek esanahi numeriko bat dute, aurrerago aipatuko dudana. Muntaiak, aldi berean, Meganen bertsoak eta zaldizkoa zaldi zuri baten gainean dagoen plano bat bateratzen ditu [F80 eta F81]. Bere irudia zerutiarrarekin (jainkotiarra) lotzen duen lotura irudikatzeko, bere aurkezpenaren ondoren doan hargunea, Zaldizko Beluriaren silueta kontrargiz atzean ekaitzezko hodei-itsaso batekin elkartzen duen kontrapikatua da [F82]. Honela, bi elementuak bakar batean islatuta geratzen direlarik.
deskribatzen dute. Hemen, King James Version (KJV) lanaren itzulpenarekiko koherentziagatik, zaldia "zurbila" (edo beluria) zela zehazten duen hitzez hitzeko itzulpena egiten da.
F 88 Predikatzaileak Carbon Canyonen barruan egiten duen lehen defentsa ekitaldiari esker, aldi berean irakurketa zinematografiko eta erlijiosoa egin daiteke. Hullek, errekaren ibilbidea oztopatzen duen harri handi baten azpian, urrezko zenbait pipitatxo ezkutatzen
direla ziurtatuta dauka [F89]. Ezin du harria dinamitatu, harkaitza suntsituko lukeelako. Beraz, geratzen zaion bide bakarra da harria puskatu arte txikitzea. Kolpe askoren ondoren, harria ezin da hautsi. Halako batean, Josh Lahood bere basailu erraldoiarekin gerturatzen da. Horren asmoa Predikatzailea beldurtu eta handik uxatzea da. Hori lortu beharrean, protagonistak bere maltzurkeria erabiltzen du etsaiaren basakeriaren aurrean. Mazo batez jotzen du hankartean, eta borrokatik kanpo uzten du. Aurretik, Hullek eta protagonistak min hartu nahi izanez gero lortu ez duten harria erdibitu du. Lanaren irakurketa zinematografiko batek sekuentzia hura hogeita hamar urte lehenago egindako beste batekin erlazionatzera behartzen du. Zalantzarik gabe, harriaren eszena, Shane [F90] filmean bere lurretik erauzi nahi ez den motzondoaren oroipen argia da, hemen harri batekin ordezkatua (Will, 1985) –Meatzariei erreferentzia eginez–. Bestalde, Predikatzaile soil bat Josh Lahooden soldadurik onenari aurre egiten ikusteak David erregea protagonista duen Bibliako pasartea ekartzen du gogora. Honek, indarrean adimenarekin gaindituz eta artzain7 xume bat izanik, erraldoia lurrera botatzen du harri txiki batekin joz, honda batekin jaurtikia.
F 90 George Stevensen lanari egindako azken omenaldi bat bi narrazioen amaierasekuentzietan dago. "Joey Starreten Shane!¡come Back! esaldi mitikoaren indar bera ez izan arren, Eastwoodek bere western biblikoari amaiera ematea erabaki du, Shane ixten duen eszena formalki emulatuz" (Carlson, 2002: 66) [F91, F92 eta F93]. Lan batean zein bestean, benetan miresten duen aitaren irudia nola urruntzen den ikusten duen gazte baten atsekabea kontatzen da. Hull asko maite duen arren, Megan Predikatzailearekin maiteminduta dago, bertan ikusten baitu berak ez duen "aita" babeslea. Joaten ikustean ezin dio penazko negarrari eutsi [F94, F95 eta F96]. Shaneko Joey Starret Meganek bezala, maitasuna eta kemena erakutsi dien gizonarekiko sentitzen dituen maitasun eta esker oneko hitzak oihukatzen dizkio haizeari. Bere aita maite duen arren, Shanen aurkitzen du bere burua proiektatzeko figura. Shane da Joeyrentzat jarraitu beharreko aitaren irudi eredugarria. Horregatik, alferrikako erreguak oihukatzen dizkio beraiekin itzul dadin. Hitz horiek hutsera erortzen dira, metaforikoki, kontakizun batean zein bestean, haizeak eramaten baititu.
7 Predikatzailea ere artzain erlijiosotzat har daiteke.
F 96 5.1.3.2.2. Frontera. Zerua eta Infernua Patroi komun gisa kolore zuria duten elementu guztiek –elurra, lanbroa, hodeiak, zaldia, ile urdimak– zerua (Paradisua) irudikatzeko balio dute. Hau argi eta garbi sinbolizatuta geratzen da Stockburnek eta bere laguntzaileek Spider akribilizatzen duten sekuentzian. Bere krimen handia Lahood deabru baten aurrean fanfarroitzea izan da aurkitu berri duen pipita ederra dela eta. Bitxia da Spider, meatzarien komunitatearen barruan, bekaitzez (Hulleko urrezko pipitaren aurkikuntzaz haserretzen denean), koldarkeriaz (Lahood erasotzeari uko egiten dionean) eta harrotasunez (urrezko pieza handi batekin topo
egitean aberastu egin dela uste duenean) puzten duen pertsonaia bakarra izatea. Eta bere bekatuak dira heriotzara eramaten dutenak. Bere gorpua, elurraren gainean dago, bereziki distiratsua den sekuentzia horretan. Ez da kasualitatea bere gorpua ahozpez geratzea, zerura begira (paradisura) [F97], horrek bere esanahi berezia bereganatzen duelako filmaren amaieran. Hain zuzen, Predikatzaileak Stockburn komisarioa hiltzea lortzen duenean (honek Spider hil zuen toki berean), bere gorpua lurrean botata uzten du. Eta, bitxia bada ere, jada ez dago errugabeen arima babesten duen elur zerutiarrez estalita (Spiderrekin gertatu zen ez bezala). Bere gorpua ahozpez geratzen da, lurrera begira edo, beste era batera esanda, infernura [F98]. Paradisuan ez dago lekurik Stockburn bezalako izaki batentzat, deabruaren morroia, obra honetan Coy Lahooden pertsonaiak irudikatua, aurrerago azalduko den bezala. Sekuentzia honek narrazioaren ikus-entzunezko hizkuntza aberasten duten metafora erlijioso ugari gordetzen ditu.
F 101 Zehaztu beharra dago komisarioaren laguntzaileek ezaugarri beldurgarriak dituztela, espektralak bezala. Lehenik eta behin, itzal beltz eta argi gorrien artean, Lahooden etxea irudikatzen duen eszenatoki infernu gorrian, argiztatuak eta antzeztuak diren modua [F102]. Bitxia bada ere, tximiniako sugarren aurrean jartzen ditu, suaren alboan, infernuaren oihartzuna burura ekarriz. Bigarrenik, tonu zurbileko gabardinek mamuek janzten dituzten manta arketipikoak gogorarazten dituen uniformea osatzen dute [F103]. Bukatzeko, modu bereziki robotikoan edo mekanikoan mugitzen dira, nahiago izanez gero; ez dute bizitzarik. Aldi berean, Zaldizko Beluri espektro horiek guztiak hiltzen dituenean, ez dute oinaze edo sufrimendurik erakusten, besterik gabe hil egiten dira.
F 103 Predikatzailea eta komisarioa elkartzen dituzten ezaugarrietara itzuliz, biak dira haiek baino figura boteretsuagoen zerbitzariak. Jainkoa, Predikatzailearen aldetik, Heriotza errepresentatzen du; eta, zikoizkeriaren deabruaren kasuan, Mammon, Lahoodek ordezkatzen duena, Stockburnen kasuan. Biak pistolero beldurgarriak dira, batak zein besteak erabat ongi gogoratzen ez duten iragana partekatu dute (argi dagoena da lotura bat dagoela elkarrekin), ez da bietako inoren jatorria ezagutzen, zerurantz jiratzen diren eta bi pertsonaiek gogorarazten dituzten mendi lainotsuak izan ezik. Antzekotasunek maila formala ere lortzen dute, biek ile-urdina baititute, antzeko adina eta, batak zein besteak, gutxienez sei tiro jasotzen dituzte. Narrazioak argitu eta antzerako moduan taularatzen ditu filmean zehar. Lehenik eta behin, bi izakien aurpegi hilotza argikontraren teknikari esker agerian geratzen da. Predikatzailearen kasuan, Hulleko etxearen ispiluan begiratzen denean, bertan heriotzaren aurpegia ezagutzen da [F104]; eta Stockburnena, aldiz, bizitzeko aukeratu duen tokiko leihotik begiratzen duenean, Coy Lahooden etxea [F105]. Modu honetan, bi mamu edota bizitzaz haratago dauden bi indarren arteko borroka hasi delakoan gaude.
F 105 Filmaren konposizioak mendia narrazioaren barruan beste pertsonaia bat bihurtzen du. Mendiak zerurantz egiten du, bere kopa elurtua du eta bertatik Zaldizko Beluria jaisten da. Hortaz, esan genezake mendia dela paradisura edo zerura heltzeko bide zuzenena. Elementu horrek naturaren indarra irudikatzen du, eta Jainkoaren errepresentazio gisa har liteke obraren barruan. Horregatik, Stockburnek Spider erail aurretik, mendia gurutziltzatuta agertzen da komisario odoltsuaren atzean. Ez da kasualitatea, pertsonaia honen sinbolismo satanikoa osatzeko, kameraren angeluak eta posizioak bat egitea, justu mendiaren aurrean alderantzizko-gurutzea marrazteko, satanismoaren ikurra, alegia. Horrela, Stockburnen borondatea nagusitzen da [F106]. Hala ere, kontakizunaren amaieran, mendia berriz agertzen da, oraingoan Zaldizko Beluriaren atzealdea babesteko [F107]. Mendiak errebantxa hartzen du bere morroiak deabru komisarioa akabatzen duenean. Azken tiroa eman baino lehen, obrak Stockburnek Predikatzailearen benetako nortasuna ezagutu duela ulertarazten du, harri eta zur geratzen baita bere presentziaren aurrean, eta ez du bere arma ateratzen ere egiten. Heriotzaren aurrean ez dago zer egiterik, gainera, mendia-jainkoa atzean izanda.
F 107 Fikzio hau zenbait zertzelada erlijioso dituen westerna denez, mundu basati eta zibilizatuaren arteko mugak nonbait ezkutatuta egon behar du. Nahiz eta hasieran esan dugun elurrak eta hodeiek paradisua irudikatzen dutela, bai eta mendiak bere jauna ere, logikak ezartzen du, aginduz, infernua ere egon behar dela, eta, beraz, deabrua ere bai. Galdera horren erantzuna Lahooden etxean dago. Bertan infernua irudikatuta geratzen delako eta, beraz, infernutik kanpo zerua dago. Bi munduen arteko muga aurrerago aipatu ditudan bidegurutzeetan zehar marrazten da. Lahoodeko etxeko leihoen markoak gurutzeak marrazten ditu [F108 eta F109]. Har ditzaketen forma ugarien artean, narrazioak, Lahooden etxea eta gainontzeko elurtutako lurraldea gurutzeen bidez banatzea aukeratzen du. Iluntasunaren aurkako argi borroka hau Carlos Agilarrentzat "kanpokoen izaera uberrimikoa barnealdeen tenebrismo piktorikoarekin aurrez aurre jartzen duen irizpide estetikoa" da (2010: 180).
F 109 Lahood ez da inoiz etxetik irteten. Azaltzeko modurik errazena bere ezaugarri den koldarkeria soila da. Hala ere, badago bigarren irakurketa erlijioso bat, muntaiak eskaintzen duena. LaHood Predikatzailea erosten saiatzen da. Kasualitatez, Spider traizionatzen duten bi tentazioak. Zaldizko Beluria, mugako heroia den aldetik, badaki trikimailu horiek saihesten. Meganek berarekin egin zuen bezala, honek Bibliaz baliatzen da Lahooden benetako aurpegia argitzeko, Mammon deabrua bezala identifikatzen duena: "Can 't serve God and Mammon both. Mammon being money" 8, enpresari zikoitzari esaten dio, harrotasunez josia. "Mammon" hitzaren zenbait itzulpenek diruari eta zekenkeriari lotutako esanahiak ekartzen dituzte gogora. "Mammon Jesusek diruarekiko duen oposizio nagusia da" (Pikaza, 2018: 8). Diruak eragin dezakeen ustelkeria espiritualaren haragitze deabru modukoa. Honek zentzu handia du, Lahooden jokabidea motibatzen duen ezaugarri nagusia gutizia baita. Carbon Canyon hartu, kosta ahala kosta, eta ordainak kontuan hartu gabe, bertan modu baketsuan bizi diren meatzariak hiltzeko gai ere bada. Zekenkeriagatiko zigorrak narrazioan forma hartzen du Predikatzaileak Josh Lahooden eskuan tiro egiten duenean [F110 eta 111]. Halabeharrez, berea ez den lurra lapurtzen saiatzen den esku bekatarian. LaHood urre bila dabil, baina jasotzen duen gauza bakarra beruna da.
Lahood itzalen jaun bezala definitzen duen ideia hiltzen den moduan formalki osatua geratzen da. Deabru hau Predikatzailea hiltzera doanean, Hullek lehenago iristen da eta bere atzetik tirokatzen du. Modu honetan, deabruaren gorpua balaren talkaren ondorioz proiektatuta irteten da, apuntatzen zuen leihorantz, honela "mugako" gurutzea hautsiz [F112 eta F113]. Hala ere, hortxe geratzen da, bere etxetik erabat irten gabe, gogora dezagun, infernua. Bi munduen arteko sarbidean, alegia. Stockburn bezala, Lahood ere ezin da paradisuan sartu.
F 113 5.1.3.2.3. Natura eta Kultura. Arima eta Gorputza Eastwoodeko unibertsoan gehien errepikatzen den gaietako bat kritika soziala da. Carmelekoak berak zuzentzen dituen narrazio zinematografikoez baliatuko da protesta egiteko, eta, metaforikoki, inguratzen duen munduari eragiten dion gertakariren bat salatzen dute. Pale Riderren kasuan, Eastwoodek bere interes ekonomiko-pribatuak, komunitatearen beharrak eta natura lehenesten dituzten korporazioen aurkako eraso argia egiten du. Autoreak esaten duenari so eginez, uste du protagonistak "Estatu Batuetako lezio etiko asko" iragartzen dituela, "bortitza izan daitekeen modu batean, baina baita delikatua ere" (Schickel, 2010: 176). Obra honek defendatzen du tiraniaren eta abusu fisikoen boterearen aurrean, gizarteak bat eginda eta animoz aldaezina izaten jarraitu behar duela (neurri batean High Plains Drifterren esandakoarekin jarraituz). Pale Riderrek indar fisikoari indar espiritualarekin aurre behar zaiola azaltzen du. Liskarrak liskar, kontakizun honek publikoa hezi nahi du, ulertaraziz benetako zoria ez dela urrea metatzea, bakoitzaren arima aberastea baizik, zoritxarren aurrean sendotzea, eta iraunkortasunean, fedean eta ahaleginean dagoela bidea. C. K. LaHood & Son enpresa nagusi den mikrokosmosaren barruan, Meatzarien komunitate txikia bere esku gutiziatsuetan erortzeari uko egiten dio. Narrazioak gaikako borroka hori elementu formaletara eramaten du. Alde batetik, meatzariek urrea lurretik ateratzeko erabiltzen dituzten metodoek aurrez aurre dagoen alde bakoitzaren izaerak definitzen dituzte. Hull Barret eta bereak, Carbon Canyonen bizi direnak, euren pala eta pikatzez baliatzen dira aurrera egiteko. Inguratzen dituen ingurune naturala errespetatuz eta ekologikoki jasangarria den bizitza bat eramaten saiatzen dira. Coy Lahoodek, ordea, meatzaritza hidraulikoaren bidez erosten duen ingurune naturala hondatzen du. Metodo hori ibaien ibilgua desbideratzean datza, estutzen doazen hodi eta tutuen bidez, ura nahi izan besteko presioan irten dadin, non zurrustarekin apuntatzen den lurra deskonposatzeko gai izango den. Gobernu amerikarra egoeraz ohartzen da eta
meatzaritza estilo hori debekatzen duten legeak izapidetzen hasten da. Arrazoi horrek justifikatzen du Lahoodek falta zaion azken lur zatia bereganatzeko duen irrika. Denbora pasa ahala, bere ustiaketa metodoa debekatuko dute eta hori gertatu baino lehen, falta zaion lur eremua sikatu nahi eta behar du. Meatzaritza "osasuntsuaren" eta "toxikoaren" arteko elkarrizketa hura bikain iradokitzen da meategi bakoitza ureztatzen duten ibaiadarretan. Carbon Canyonen, meatzariek urrea antzinako erara ateratzen dute. Pikatzek harria apurtzen dute eta xukagailuetan hondakinak garbitzen dituzte. Natura errespetatzean, garbitasuna eta purutasuna mantentzen da [F114]. Lahoodtarren meatzaritzak, aldiz, erreketan ere lan egiten du, baina bere jatorria erabat artifiziala da, industriala, zikina eta, hitz batean, itsusia. Hortaz, narrazioak eskaintzen dituen irudiak erakusten dute ur masa, zikin eta ilunak, zurrunbilotsuak, natura erabat minduta esanahi ahal dutenak [F115].
F 115 Ekologismoaren eta errentaren arteko liskar honek maila erlijiosoak ere hartzen ditu. Bi munduen maila formala Bibliakoaren gainetik dago. Zerbaitegatik, mendia, naturaren adierazle gorena narrazio honetan, zerurantz altxatzen da [F116] eta "bere presentziarekin filma ireki eta ixten da" (Benoliel, 2007: 48). Aldiz, Lahoodtarren meatze erauzketak, lurrean beherantz, infernurantz, zulatzen du [F117]. Plastikoki guztiz kontrako inguruak dira. Bizimodu bakoitzaren ordezkari eta defendatzaileek beraiek, naturala eta artifiziala irudikatzen dituzten garraiobideak erakusten dituzte. Horrela, Zaldizko Beluria bere zaldi zurian zamalkatzen da meatzari xumeei laguntzeko, eta Coy Lahood, berriz, Sacramentotik (Erlijio izena) trenez iristen da, orain arte Carbon Canyonen aurkako ekintza ez eraginkorrak zuzentzeko, zaldiaren arrasto zuria trenaren kea uzten duen hilarri beltzarekin kontrajartzen da [F118 eta F119].
F 119 Filmak naturaren boterea eta zientziarena modu sotilean aurrez aurre jartzen ditu. Zibilizazioa, industria eta irabaziak tradizioaren, naturaren eta esfortsuaren aurka jartzen dituen manikeismoa. Beste hitz batzuetan esanda, Eastwoodek, narratiba honen bidez, westernak izugarri mitifikatutako Estatu Batuen sorreraren egiaren –Lahood anbiziotsu eta ustelak gorpuztua– eta, haren ustez, izan behar zuenaren arteko alderaketa ironikoa egin nahi du: Hull Barreten komunitate miresgarria, ahalegin, ontasun, maitasun eta errespetu balioetan oinarritua. Eastwoodek proposatzen duen urrea bakoitzaren barruan dago. Ausardia, maitasuna, ingurumenarekiko errespetua, bakea eta askatasuna gizabanako bakoitzaren izpirituan aurkitu arte zulatu beharreko balioak dira. Antzezlanak gure arimako meatzariak izatea proposatzen du. Saia gaitezen gure barruko urre distiratsua aurkitzen.
geratzea erabaki baitu, beste ezer baino gehiago, hark kontatzen zizkion gezurretatik aldentzeagatik. Gau hartan bertan, Will, Kid eta Ned Big Whiskeyra iritsten dira. Zuzenean doaz Greeleyko tabernara, non prostitutak bizi diren, eta beraiekin hitz egin behar dute eskaintzen duten sariari buruz. Will bakarrik geratzen da behean, egongelan, Ned eta Kid, goiko solairuan, emakumeekin txantxetan ari diren bitartean. Une horretan, Little Bill agertzen da, Will desarmatzen du eta jipoi basati bat ematen dio. Honek Kid eta Ned uxatzen ditu, ihes egitea lortzen dutenak. Willek egun batzuk ematen ditu konortea galdurik, jipoiaren ondorioz, sukarrarekin eta zauriekin. Osatzen denean, bazkideekin biltzen da eta, lehen objektiboa topatu bezain laster hil egiten dute. Hilketa horrek Ned abentura uztera behartzen du, ulertzen baitu bera ez dela beste garai bateko bidelapurra. Etxera itzultzen den bitartean atxilotu, galdekatu eta Little Billen esku torturatzen dute. Egunsentian, Will eta Kidek bigarren tipoa hilko dute bere babeslekutik irtetean. Saria kobratzeko Big Whiskeyko mugara itzultzean, Kid behera dator, egindakoaz damututa baitago. Dirua eramaten dien emakumeak Ned Little Billen eskuetan hil dutela jakinarazten die. Horren berri izan bezain laster, Willek Big Whiskeyn sartzea erabakiko du. Greeleyn sartu eta Little Bill eta bere lau laguntzaile hiltzen dituen sarraski bat burutzen du. Honen ondoren, Will bere etxera itzultzen da. 5.1.4.2. Analisia Unforgivenek Eastwood zinemagintzan arrakasta lortu zuen western generora itzularazten du. Narrazio honek genero amerikarraren bi ardatz tematiko nagusiak mahai gainean jartzen ditu. Alde batetik, justizia, ekintzaren detonatzaile gisa, eta, bestetik, mito bihurtutako mendebalde basatiaren konkista. Kaliforniako zuzendaria westerna osatzen duten estereotipo tematiko eta formaletan oinarritzen da, gizarte amerikarraren sorreraren inguruan bere gogoetak eta ñabardurak plazaratzeko. Carlos Aguilarren arabera (2010: 203), film honek "hiru hausnarketa gradu biltzen ditu: westerna genero gisa, berak (Eastwoodek) barnean zeraman papera eta bere ibilbide propioa indarkeriaren izar gisa". Baina azterketa honek bere arreta-gune propioak definitzen ditu eta garatu egiten ditu, narrazioak gaika zer proposatzen duen eta formalki eta narratiboki nola islatzen duen aztertzeko. Alde batetik, ikerketa honek ez dio garrantzirik eman nahi western generoaren muga tematiko eta formalak definitzen dituen teoriari, horretan oinarritzen den arren obraren azterketa hasteko oinarri batetik abiatuz. Bestetik, analisi honetan ikusiko da komunitatea irudikatzen duten figurak disonantzian sartzen direla eta kanpoko agenteen beharra dutela beren arazoak konpontzeko. Horrek indarkeriazko espirala dakar, bi gai nagusi mahai gainean jartzen dituena. Batetik, justizia (nork ordezkatzen duen eta nola); eta, bestetik, mendebaldeko basatiaren konkistaren kontakizunaren desmitifikazioa, hau da, westernaren beraren desmitifikazioa.
5.1.4.2.1. Unforgiveneko justizia Narrazio honek justiziaren gaia bi alderditatik planteatzen du. Obraren hasieran, narrazioak ulertarazten du Big Whiskeyn ez dagoela guztientzako lege komun bat, soilik Little Billek, sheriff tiranikoak, aplikatzen duena, eta hau marko juridikoak ezartzen duenetik desitxuratuta geratzen da. Horrela, delituaren eta zigorraren arteko harremana auzitegietatik kanpo geratzen da, eta sheriffak berak ematen du epaia, bere irizpidea soilik kontuan hartuta eta edozein kexa mota entzungor eginda. Horren ondorioz, justizia eskatzen duenak gizartetik at geratzen diren lekuetan bilatuko du, argi baitago Big Whiskeyn legeek ezarritako kodea ez dutela justiziaren oreka mantentzen. Lehenik eta behin, justizia beren kode moral eta genetikoan daramaten bi pertsonaiak aurkeztu eta definitu behar dira: zerk batzen dituen eta zerk bereizten dituen, nola hitz egiten duten elkarrekin eta nola geratzen den haien mundua obraren barruan. Obra osoa egituratzen duen oposizioa antzezten duten bi pertsonaiek Eastwoodek justiziaren bilaketa legetik kanpo eta barruan bereizten duten ezberdintasunak definitzeko balio dute, bi pertsonaiak ia antzeko gizonak baitira, bata komunitatean –Little Bill–, eta bestea kanpoan –William Munny–. Beste ikerlari batzuek (Friedman, 2012, Buchanan eta Johnson, 2005, Buscombe, 2004, Tibbets, 1993, Miller 2000) azaldu dutenez, lanak legea (Little Billen gorpuztua) eta justizia (William Munny) kontrajartzen ditu. Hemen, justizia bi pertsonaien esku geratzen da, eta behin betiko bereizten dituena operatzen duten muga legala da. Hasteko, bi pertsonaiek izen bera dute, "William". Euren bizitzen udazkenean sartu berri diren gizonak dira, eta, horregatik, bake espirituala –William Munny– eta soziala –Little Bill Dagget– bilatzen saiatzen dira. Biak bat datoz bizitza berri bat eraikitzen ari direla esatean; Little Billi bere etxea bere eskuekin eraikitzen erakusten zaio eta pipa lasaigarritik erretzen duen etorkizun bat irudikatzen du ataritik ilunabarra ikusten duen bitartean. Aldi berean, Will ere bizitza berri bat eraikitzen saiatzen ari da bere bi semealabekin hutsetik abiatuta, horrela, ainguratuta duen baserritik ihes eginez. Redmonek ondo adierazten duen bezala, "aldatzeko ahaleginak egin arren, Little Bill eta Munny beren orainalditik erauzten dira, Alice Strawberryk aipatutako indarkeriaren mekanismoen bidez" (2004: 319). Horrek pertsonai bakoitzaren etxeak xehetasunez deskribatzera eramaten gaitu, deskribapen soiletik haratago doazelako eta bertan bizi diren gizonen pertsonalitateez asko hitz egiten dutelako. Alde batetik, Little Billen etxea [F120] zuzena eta garbia dela ematen du, eraikuntza prozesu on batean dagoela, ondo landua eta mihiztatua. Baina etxea teilatuko zuloz beteta dago, euriaren ur hotza eta gauaren iluntasuna sartzeko. Little Billek edalontziak eta lapikoak jarri behar izaten ditu etxe osoan, urez bete ez dadin. Gainera, bere laguntzaileetako batek dio etxe horrek ez duela "angelu zuzen" bakar bat ere, Little Bill inoiz ikusi duen arotzik txarrena baita.
F 120 Hori guztia komeria baino haratago doa, Little Bill, bere etxea bezala, itxura akastuneko gizona baita, ulermen moral hautsiezinekoa. Baina hori guztia estetika hutsa baino ez da. Bere teilatu zulatu bezala, Little Bill zirrikituz beteko sheriffa delako, legeak inposatzen dituen angelu zuzenak alde batera utzita, Billek epaitzeko erabiltzen duen erregela propioa darama, angelu bihurrituak eta malmutzak praktikan jarriz. Horrez gain, kontakizun honetan iluntasunak, euriak eta lanbroak moraltasunerako ikusmen ona oztopatzen duten elementuen esanahi sinbolikoa hartzen dute; izan ere, aurrerago ikusiko den bezala, indarkeria eta krudelkeria ekintzak euria, ekaitza eta gaua konbinatzen direnean gertatzen dira. Sheriff zaharkitu hura gai da legea alde batera utzi eta merezi dituenari jipoiak emateko. Little Billek ez du moraltasunaz eta justiziaz ulertzen Ned, William Munnyren lagun banaezina, zartagailuarekin galdekatzen duenean. Bere etxea bezala, gizon bihurria da, esan bezala, angelu zuzenik gabea, moral bihurritukoa, jabetza legea giza eskubideen gainetik jartzen baitu. Skinnyk Delilahren aurkako eraso basatiaren ondoren jasaten duen kalte ekonomikoa lehenesten du, prostituta gaztea jasan duen eraso basatia bera baino. Richard Schickelek honela definitzen du: "Little Bill Dagget (…) gizon in extremis da, lege eta ordenako gizona, eta ez du bere hirian inolako istilurik jasateko asmorik" (2010: 205). Little Billen moraltasun bihurri eta justizia mugagabeak bere itxuraren eta errealitatearen arteko elkarrizketan du oihartzuna. Bera ez da gizon koherentea dirudienaren eta benetan denaren artean, Littleko etxea ongi eraikia eta nolabait "atsegina" eta polita dirudielako, bertan bizi den gizona bezala, irribarre "onbera" batez behatzean mailuaz joz ikusten dugunean. Edward Buscombek Dagget sheriffa "bakeari eusten eta legea defendatzen arduratzen den gizona" (2004: 19) bezala ulertzen du. Little Billek oso alde iluna eta basatia dauka eta William Munny dagoen maila moral antzekoan geratuz. Bestalde, William, bere bi seme-alabekin batera bizi da, txirotasunean barrena, komunitate bezala ulertzen den edozein tokitatik urrun, ihes egin ezin duen pobrezia eta malenkonia batean murgilduta, bere etxe patetikoko leihotik, bere etxeko elementurik preziatuena begiratzen du, bere emaztea lurperatua dagoen zuhaitza. Williamen etxea bi espaziotan bereiz daiteke, argi eta garbi bere pertsona osatzen dutenak: kanpoaldea eta barnealdea. Kanpotik etxea itsusia da, material pobre eta higatukoa, gaizki eraikia, irregularra, koloregabetua, tristea eta itxuraz erortzear dagoena [F121 eta F122]. Williamekin paralelismoa gauzatuz ia ezaugarri guztietan: gizon argal, bizarra gaizki moztua,
konkortua, zimurtua, nekatua, grisa, zarpailez jantzia eta desitxuratua bezala agertzen baitzaigu.
F 122 Bestalde, bere etxearen barnealdea [F123 eta F124], kanpoaldea bezala, zikina eta pobrea den iluntasunak erabat markatua geratzen da. Taulen eraikuntza txarraren ondorioz, hotza eta haizeak barnealderaino zeharkatzen du, eta argi izpi txikiak sartzea ahalbidetzen du. Gauza bera gertatzen da Willekin; izan ere, kontakizunak jakinarazten digun bezala, Will iragan izugarri bortitz, ilun eta odoltsua duen gizona da. Emazteari esker, iluntasun hori hautsi eta argi-zirrikitu batzuk sartzea ahalbidetu zuen. Will arima ilun eta bortitzeko gizona da, bere emazte Claudiarekin bizi izan zuen denbora laburrean aldi baterako baretua eta nolabaiteko barne bakean geratu zena. Friedmanen arabera, "Clint Eastwoodek etikoki kaltetutako bizitza baten istorioa kontatzen du" (2012: 21), William Munnyk bere iraganean hartutako erabakiei erreferentzia eginez. Willen etxe barruan, bere iragana irudikatzen duen oroitzapenen kutxa bat gordetzen du, nagusiki bi elementutan sinbolizatua: errebolberra eta bere emaztearen erretratua [F124 eta F125]. Ez da kasualitatea Willek kutxa hori itzal artean gordetzea, bere nortasunaren barruan bezala, oroitzapen horiek bere barneko iluntasunik sakonenean eta intimoenean ezkutu baitira.
Will eta Billen etxeen atalarekin jarraituz, beren nortasunaren eta izaeraren metafora gisa, gizon hautsi, ilun eta dikotomiko gisa aurkezten baitzaie, Ned Loganen etxea disonantzian sartzen da. Aurrekoen etxebizitzek izan nahi luketena irudikatzeko balio badute, eta, ondorioz, baita beren bizitza propioa ere, gauza bera gertatzen da Neden etxearekin; izan ere, esan bezala, bakoitzaren etxeek izaera eta egoera espiritual eta sentimentala sinbolizatzen dituzte. Etxea inguratzen duen paisaiatik hasita [F126], nahiz eta ikusi dugun Willen etxaldea lur lehor eta ia ustia-ezin baten barruan dagoela, Neden etxaldea benetan leku inbidiagarrian geratzen da, landaretza guztia hidratatzen duen eta baratze guztiak sortzen dituen errekasto batez inguratuta, ganadua bizi da. Horrek Nedek Sally "Two Trees" jatorri amerikarreko emaztearekin eraiki duen bizitza orekatua eta bukolikoa irudikatzen du.
F 126 Neden etxea ondo eraikia dago, atsegina da, hotz eta haizetik isolatua, hormek ez dute argia beren nahierara sartzen uzten, hau leiho distiratsu eta argitsuetatik sartzen baita, Will etxalde tristeko hormekin kontrastean sartuz. Teilatua, era berean, konparaziozko asmo argiz erakusten du narrazioak, kamera plano kontrapikatuan jartzen baitu, sabaia zein ederki eraiki den erakusteko [F127], Little Billen etxeko teilatu lardaskariak ez bezala, ez baitu ez pitzadurarik ez zulorik.
F 127 Bestalde, agerian geratzen da Little Bill eta William Munnyren aldagarri paternalista. Biek ala biek W.W. Beauchamp eta Schofield Kid-entzat guraso lanak egiten dituzte, hurrenez hurren. Biak, Bob ingelesarekin batera, izuak, alkoholak eta delinkuentziak markatutako iraganeko mundu batekoak baitira. Heriotzaren beldur ez diren gizonmotakoak dira, Kid eta W.W. ez bezala, miresle hutsak baitira. Beraiek dira beren
munduko tipo gogorrak, kondairak sortu eta mendebaldeko konkistaren mitoa oinarritu duten gizakiak. Aurrerago ikusiko dugun bezala, Eastwood "desmitifikatzen" saiatzen da. Bi pertsonaiek indarkeriaren zutabeen gainean oinarritzen dute eraikitzen ari diren etorkizun berri hori, baina batak mugaren alde batetik eta besteak bestetik egiten dute. Bestela esanda, Little Billek justiziaren agente izaten jarraituko du komunitatearen eta legearen mugen barruan eta Will, hortik kanpo, komunitatetik urrun, justiziaren agente gisa lan egingo du. Eta hortxe dago, hain zuzen ere, bereizten dituen desberdintasuna. 5.1.4.2.2. Justiziaren eraldaketak Justiziaren atalaren sarreran aurreratu den bezala, Unforgiven western bat da eta, beraz, bere pertsonaiek justiziarekin lotura estua dute. Film honek haren etengabeko bilaketa kontatzen du, esku batetik bestera igarotzen dena narrazioan bertan. Bilatzaile batetik bestera pasatzean, haren kontzeptuak bere oinarrian eraldaketa bat jasaten du, eta, horrela, narrazioak justiziaren bi alderdi desberdin eskaintzen dizkigu, baina irakasten duen pertsonaiaren ikuspuntutik begiratuta: William Munny. Justiziaren jazarpen ordaingarri hori Little Bill pertsonaiarekin jaio eta hiltzen da. Pertsonaia irainduengan odol-egarria baretzeko irrika sortzen du, eta horrek indarkeriaekintzen katea sortzen du, probokatzailearen beraren heriotzarekin bakarrik gelditu daitekeena, Big Whiskeyko sheriffa bera, alegia. Bera da herritarren minbizi eta usteltzaile nagusia. Millerrek honela azaltzen du: "gaizkia agertu behar da lehenik (…) horrela, heroia erreaktore9 bat izango da, eta hori da justiziaren zuzentzaile batek hartu behar duen rola" (1998: 172). Aldi berean, justiziaren bilakaera honek William bere emazte Klaudiaren heriotzatik berekin daraman gatazka isilarazteko balio du, argi eta garbi, bera ez den norbait izan nahi baitu, baina bere izaera ez dio utziko. Neden heriotzaren ondorioz, Willen nortasuna askoz ere desatseginagoa, piztiagoa eta beldurgarriagoa bihurtzen da. 5.1.4.2.2.1.Justiziaren eraldaketa kontzeptuala Narrazioa bi trama paralelo handiz osatua dago, gero bakar batean elkartzen direnak. Baten detonatzaileak bestearen jaiotza eragiten du eta lehenengoaren itxierak bigarrenaren inflexio-puntua suposatzen du, bere punturik altuenera iritsi arte garatzen dena, gainera, filmaren klimaxa izango dena. Hasieran, narrazioak Big Whiskeyn kokatzen gaitu, Wyomingeko muino hotzen artean galdutako komunitate batean. Herria, gau batean aurkeztua da, ekaitz isil batean murgildurik, itxura lasaian, banyo baten soinua, euriarekin nahasten da, mendebaldeko herri ezagun samar batean, gaueko margo baketsua marraztuz. Baina barealdia laster asaldatzen da, zeren eta Greelyko tabernan (herriko saloi eta putetxean), Quick Mike, Davey Boyren laguntzaz, Delilah Fitzgerald prostituta gazte aingeruzalea gorputz osoan sastakatzen ari baita, honek bere gorputz-adarraren tamainari mofaka egitea huts egin
9 Termino hori lehen ekintza baten ondorioz ulertzen badugu, erreakzioa.
duelako. Skinnyk, tabernaren jabeak eta prostituten kontratatzaileak, erasotzaileen eta maniaten haserrea geldiarazten du, haiek atxikitzeko. Little Bill sheriffari deitzen diote justizia ezar dezan, Alice Strawberryren eskariei jaramonik egin gabe, beteranoena eta, beraz, bere gremioaren ordezkariarena, bi gizonak urkamendian zintzilikatzeko eskatzen duena, honek, mutilak isun arin batekin zigortzen dituen arren. Isunak, berez, ez du zerikusirik Delilahk jasotzen dituen labankadekin, Skinnyri, bere orbainen ondorioz, inork berarekin oheratu nahiko ez duen gertaerak ekarriko dion eragin ekonomikoan oinarritzen da. Besteren jabetzaren urraketa bati erantzuten dio zigorrak, Delilahren giza eskubideen aurkako atentatu bati baino gehiago. Erabateko inpartzialtasun falta horrek Alice Strawberryren amorrua pizten du; izan ere, beste emakumeak beren aurrezkiak biltzera bultzatzen ditu, bi tratu txarren egileen buruari prezioa jartzeko. Horrela irekitzen eta ixten da narrazioaren sekuentziarik garrantzitsuenetako bat, ondoren gertatzen den guztiaren eragile bezala balio duen detonagarrian baitatza. Konparaziozko bidegabekeria honek berebiziko garrantzia du, bere ondorio zuzena Alice eta gainerakoek Davey Boy eta Quick Mikerengatik eskaintzen dituzten mila dolarren erakarpena baita. Une honetarako justiziak hierarkia kutsua hartu du; izan ere, Little Billek Skinnyren interes ekonomikoak lehenesten ditu Delilahk gizaki gisa dituen eskubideen aurrean, erasotzaileak akats bat egin duten mutil langileak direla eta bera bizitza txarreko emakumea baino ez dela ulertuta. Aliceren ikuspuntutik, justiziak zigorra eta eredugarritasuna lortzeko bidea izan nahi du, tratu txarrak ematen dituztenen heriotza eskatzen baitu, emakume bati tratu txarrak eman nahi dizkion edonorentzat abisu gisa balio dezan. Horrela, William Munny sartzen da istorio honetan, eta arestian aipatutako trama paraleloa irekitzen da. Bere inguruko panorama existentzialaren aurrean, Willek bizi den baserritik irtetea erabakitzen du, berarentzat eta bere seme-alabentzat bigarren aukera bat bilatzeko. Justiziaren bilaketa honek, Willentzat zeharkakoa bada ere (sari batek bultzatzen baitu, ez Delilahren enpatiak), Unforgiven mendebaldeko beste lan handi batekin, John Forden The searchers, harremanetan jartzen du, zeren eta, guri dagokigun filmak bezala, protagonistak –Ethan Edwards– egiten duen bidaia planteatzen baitu. Emakume bat erreskatatzeko eta, omenaldi gisa, Unforgivenek Forden obraren ezaugarri izan ziren planoetako bat erretratatzen du, kamera etxebizitzaren barruan jarriz, kanpoan geratzen denari begira, etxeko sarrerako atearen izkinetan kokatuta [F128 y F129].
F 129 Horrela, Willentzat justizia kontu inpertsonala da, urrunekoa, komertziala besterik ez, dirua azkar ateratzeko negozioa. Johannes Fehrleren doktorego-tesian (2011: 179) (20. lerroa) akats posible bat aurki daiteke, ironikoki, zentzu metaforiko batean, narrazioa protagonistaren azalean erakusten duen merkataritza-justiziaren kontzeptu hori ulertzeko balio duena, zeren egileak "Munny" izena "Money-rekin"10 nahasten baitu, eta horrela William "diru" gisa itzulita geratzen baita, eta hori da, hain zuzen ere, bere gogotik irtetera bultzatzen duena. Nahiz eta gazte batzuek emakume bat labankadaz hil izana ez iruditu ondo, ez du harenganako benetako haserrea sentitzen. Eskaintzen duten saria besterik ez du buruan Willek. Hortaz, ahalik eta arrisku txikienak hartzen saiatzen da, bere asmoa bi tipo horiek hiltzea baita, dirua kobratzea eta etxera itzultzea, ahalik eta azkarren. Baina dena aldatzen da kontakizunaren amaieran, hirugarren ekitaldian, Little Billek Ned Logan zartailuka hiltzen duenean. Lehenik, Davey Boy hil ondoren, Nedek berak, Kid eta Willekin osatutako taldea uztea erabakiko du. Ned konturatzen da jada ez dela lehengo gaizkile bera eta, beraz, ez dela hiltzeko gai. Willek sariaren zatia gordeko diola agindu dio, hilketetan zuzenean esku hartu ez badu ere. Indarkeria areagotu egiten da Ned etxera itzultzen den bitartean, sheriffaren laguntzaileek atxilotzen dutenean eta Big Whiskeyko ziegetara eramaten dutenean. Honela, Nedekin akabatzen dute, baina hil baino lehen, jakinarazten dio Little Billy nor den William Munny: emakume, gizon eta haurren Missouriko hiltzailea Ned Little Billek hil duela jakingo duenerako Willek bi erailketak egin dituzte eta saria jasotzeko zorian daude. Big Whiskeyko prostitutetako bat da gertatutakoaren berri ematen duena. Albiste honek justiziaren kontzeptuak Willentzat duen eraldaketa suposatzen du, profesionala baino ez dena gainditzen du eta esanahi guztiz pertsonala hartzen du, mendekua, alegia. Hori dela eta, Willek Big Whiskeyn sartzeko gauera11 arte itxarotea erabakitzen du, emakumeen dirua jaso arren, ez du etxera itzuli nahi, oraindik konpondu beharreko auzi bat baitu: Neden heriotza mendekatzea. Horrela, justizia bilatzea Alice Strawberryren
eskuetatik William Munnyren eskuetara igaro da, biak ala biak ekitatezko, bidezko eta inpartzialtasunaren ordezkariarengan (Little Bill) uste denaren jokabide moral eta etikoaren faltagatik. Will Greelyko tabernara iristen da, bere lagun Neden gorpua ikusten du hilkutxa baten barruan, saloiaren sarreran, honela dioen kartel batekin apaindua: "This is what happen to assasins around here" 12. Une honetan, justiziak mendeku itxura hartzen du, zertzeko zorian dagoena. Will, lehenik eta behin, Skinnyren aurka tiro egiten du, armarik gabe dagoena, hilketa hori, bere lagun hila tabernaren sarreran jarri izanagatik zigortzeko. Horren ondoren, jasandako kaltearen konponketa bortitza egiten du, lehenik eta behin Little Bill hilez eta haren atzetik, gainerako laguntzaileak. Horrela, Unforgivenen justizia definitzen duen zirkulu kontzeptuala ixten da. Little Billek hartutako erabakiengatik sortua filmaren hasieran eta ia arrazoi beragatik itxia. Little Billek Ned hil izan ez balu eta nahi izanez gero torturatu ez balu, Willek ez zukeen dena (bere familia, bizitza eta dirua) arriskatzea erabakiko, mendekua gauzatu eta azkenean bere justizia ezartzeagatik, legetik at dagoena, ez ahantzi. 5.1.4.2.2.2. Willen bilakaera Justiziak kutsu inpertsonal eta profesionala hartzen du, Willen bizitzan inolako eragin zuzenik ez duen afektibotasunetik urrun, baina harentzat, Neden erailketa bere zoriontasun eta justizia kontzeptuaren aurkako atentatua da. Honek, Willen izaeran erabateko (er)aldaketa eragiten du, William Munny narrazioaren hasieratik erasotzen duen barne gatazkaren amaiera dakarrelako. Hasieran aurkezten den William honek ez du zerikusirik Neden heriotzaren ondoren ikusten den gizonarekin. Eraldaketa hori kanpotik bizi izan duen lehen pertsonaia Schofield Kid izan da, abentura hasi zenetik Will lagun izan duena. William Munnyren eraldaketa, abeltzain izatetik hiltzaile izatera, bi mailatan transmititzen da: bata tematikoa, Neden heriotza, bestea formala, Willek berriz edatea erabakitzen du. Kidek Will ezagutzen duenean, bere irudimenak traizionatu egiten du. Heroi mitifikatuaren etxaldera iristean, bere txerritegiko lokatzak botatako baserritar-saiakera batekin topo egiten baitu. Kidek Wyomingeko prostituten sariaren kontua azaltzen du eta, lehenik eta behin, Willek uko egiten dio lanari, ez baitu bere burua inor hiltzeko gai ikusten, azaltzen du bera ez dela garai bateko bidelapurra, ez du ia ezer ere ez gogoratzen, alkoholaren biktima baitzen, halako basakeriak egitera eramaten zuena. Willi gogoeta egiteko eskatu gabe joaten da Kid, eta orduan jartzen gaitu narrazioak Willen egoera sentimental eta espiritualaren jakinaren gainean. Will orbain emozionalak dituen gizona da, bere barnean bi alderditan hautsi duten bi arrail ditu. Hasteko, bere hiltzaile iraganari aurre egin behar dion gizona da. Narrazioan zehar, lokartzen edo gaixotzen den bakoitzean, modu basatian hil zituen gizon, emakume eta
12 Hori gertatzen zaie hiltzaileei hemen.
haur errugabeak bere burura itzultzen dira Will beldurtzeko eta zigortzeko. Gainera, bere emaztearen heriotzak itxura metaforikoa hartzen du, Will, bere emaztearen dolua, sentimentala dena gainditzen duen bezala bizi duen gizona baita, berarekin izan zituen bi seme-alabak elikatu eta harrapatuta duen etxaldea aurrera atera behar baitu. "Western guztiek heriotzari buruz hitz egiten dute" (Buscombe, 2004: 8)13 eta Unforgiven ez da salbuespena. Buscombek, narrazioaren hasieran, Willen etxaldea ilunabarrean eta gizon bat palarekin lurra zulatzen" (2004: 1) ikusten dugula seinalatzen du. Eszena honek karga sinboliko handia darama, bai eguna eta baita Will bera ere, biak bere bizitzaren ilunabarrean baitaude, ez da kasualitatea Eastwoodek bere pertsonaia eguzkia hartzen ari den tokian jartzea [F130]. Plano hori, narrazioaren amaieran errepikatzen da, honi, zuhaitzaren irudiari esker nabarmentzen den egitura zirkularra emanez [F131], bizitza eta heriotzaren ziklo naturalaren ikurra dena. Eguzkia sartzen edo hiltzen den bezala, egunsenti bakoitzean bizitzara itzultzen da. Hori ulertuta, Klaudia hil egiten da lurperatua izateko eta, horrela, Will etxaldearen paisaia tetrikoa laguntzen duen zuhaitzean irudikatua geratzen den natura elikatzeko.
F 131 Zuhaitz honek, eta bere sustraiek, Eastwoodi westernaren beste lan handi bat interpelatzeko balio diote, Shane: ume bat, aitaren figura baten bila jartzen baitu, Kidi, Williamekin gertatzen zaion bezala, Eastwooden obran trama guztiak bihurrituak egon arren. Lurralde basati batean finkatuta dagoen komunitatea, "Starret familiari gertatzen zaion bezala etxekotzen saiatzen dena, bertako etxaldetik lurralde basatiago batetik datozenek bota nahi dutena" (Saunders, 2001: 19). Nolabait, William bere etxalde trataezinarekin saiatzen ari da bere burua lurralde horri errotu. Alde batetik bere emaztearekin ez aldentzeko; bestetik, obraren une horretan protagonistak ez duelako beste aukerarik. Hala eta guztiz ere, ez da ezer aldatzen bi planoen artean, Willek bere emaztearekin izan ezik, batek obra ireki eta besteak itxi egiten du: narrazioaren hasierako planoan, "bere hilobia zulatuz ikusten dugu, obraren amaierako planoan bere hilobia ikusten dugu" (Buscombe, 2004: 7). Urtaroak berak ere definitzen gaitu Will bera, ez baita kasualitatea narrazioak zuhaitza lore eta hostoen adar hutsekin, alaitasunik gabe, udazkeneko urtaroan erakustea. Era berean, Will bere bizitzako udazkeneko garaian bizi da (hirurogei urte inguru ditu), bere bizitzako alaitasun eta maitasunik gabe geratu dela aipatu gabe, lorerik eta hostorik gabe,
Claudia. Friedmanek narrazioa ilunabar bakoitzari dagozkion "bi parentesiren artean itxita dagoela proposatzen du" (2012: 154). Autore honen arabera, narrazioa irekitzen duen ilunabarrak "ikuslea naturaren erritmoekin eta Klaudiarekin konfrontatzen du, horrela, naturaren biktima da" (2012: 154). Horregatik, hiletak bat egin dezala ilunabarrarekin. Esan bezala, Kid badoa eta Will preso eta giltzapetuta daukan etxalde horretan geratzen da, agian bere emaztearenganako maitasunak ez dio uzten bere hilobitik urruntzen. Nolanahi ere, narrazioak Will erakusten digu lehen aldiz txerritokian, ez kanpoan, ez inguruan. Nolabait, aurrera egiten uzten ez dion kartzela horretan harrapatuta geratzen da [F132]. Muntaia plano laburren bidez ixten du eta txerritegiko hesia osatzen duten barren artean txertatzen du [F133], gelaxka gisa. Argi dago ez dela nekazaria. Horrek irudien bidezko narrazioa erakusten digu, Will animalizatua da, txerrien maila berean jarria [F134 eta F135].
F 136 Ironikoki, azkenean Nedek Willen whiskeyra bueltatzea eragiten du, helburu guztiz mendekatzaileekin, alkoholarekin baino ez baita, Willek barruan sartzen duen hiltzailea askatzen duena eta hainbeste urte ezkutatzen daramana. Gaizkile beteranoaren izaeran eta hitz egiteko moduan aldaketa hori nabaritzen lehena Kid da, esan bezala. Azkenean bere osaba Petek deskribatu zuen William Munny ezagutuko du Kidek, Willi bere errebolberra entregatzeko agindua jasotzean beldurtzen denean. Neden hilketaren ondorioz, justizia mendeku bihurtzen da eta protagonista, berriz ere, behin izan zen bidelapurra da. 5.1.4.2.3. Biolentziaren aurka, bakea. Delilah Narrazio hau bortizkeriak, mendekuak, zigorrak, odolak eta minak markatzen dute erabat. Elementu basati horiek areagotu egiten dira horiekin kontrastea egiten duten pertsonaien ondoan erakusten direnean. Horiek, odolarekin eta indarkeriarekin zerikusirik ez dutenak, Delilah Fitzgeraldek eratzen ditu. Pertsonaia honek barkamena eta, batez ere, bakea irudikatzen ditu. Sara Anson Vauxek "film honetako gizon guztiak (eta baita emakume guztiak ere) bortitzak direla" (2012: 68) dioen epaia ñabartuz, hemen Delilahren salbuespena azaldu nahi da. Prostitutek osatzen duten taldean, Delilah kanpoan edo aparte geratzen dela dirudi, gainontzekoek mendeku nahia edo, bestela esanda, odola odolaren truke adierazten dutenean. Bi eszena oso esanguratsu daude, Delilahren pertsonaia definitzen duen bakezaletasunaren erakusgarri argiak direnak. Lehenengo sekuentzian, Davey Boyk eta Quick Mikek Little Billek ezarritako isuna ordaintzen dutenean gertatzen da. Udazkena igarota, Skinnyri eman behar dizkioten zaldiekin, Daveyk taldeko hoberena Delilahri oparitzen diote, jakinda ere gestu horrek ez
F 137 Hau ez da kolore zuriak kontakizun honetan bakea sinbolizatzen duen lehen aldia. Argudio hori indartu egiten da azterketak lehenago definitu dituen etxeen barrualdeari erreparatzen zaionean. Kontua da, Neden etxeak bere hormak erabat isolatuta dituela, gaitza ez da haietatik sartzen, eta ezaugarri gisa, kolore zuriz margotuta daude [F138 eta F139]. Ned, Delilahrekin batera, bakezaletasunera gehien hurbiltzen den pertsonaia bakarra da. Bere etxe barrua bezala, bere arima ere zuria da, beraz, bakearen bertutea darama eta horregatik ez da berriz hiltzeko gai.
Bada beste elementu bat pertsonaia bakezalearen ezaugarri nagusitzat har daitekeena narrazioan, eta protagonistarekin, obraren indarkeriaren ordezkariarekin, estuki lotzen duena: Delilahren gorteek William Munnyren orbainekin lotzen dute, bi kasuetan, fisikoa baino ez dena gainditzen dutenak. Delilahk aurpegian Big Whiskeyren indarkeriaren markak grabatuta dituen bezala, Willek gaitz bera pairatzen du, bere kasuan Little Billen eskuagatik. Kolpe horien ondorioz, Nedek, behin salbu daudenean, Willi hainbat puntu eman behar dizkio aurpegian, sheriffak eragin dizkion zauriak orbaindu ahal izateko. Bortizkeriak eragindako zauri horiek formalki lotzen dituzte bi pertsonaia horiek. Horrela lortzen dute elkar ondo konpontzea eta elementu komunak aurkitzea narrazio osoan partekatzen duten eszena bakarrean. Ez da kasualitatea eszena hori, obra osoko atseginenetako eta lasaienetako bat, nolabait isolatuta geratzen dena odolez, minez, tratu txarrez eta hilketaz betetako narrazio baten barruan lasaiena izateagatik, elurraren kolore zuria nagusi den paisaia baten barruan garatzea [F141]. Iraganaz eta indarkeriaz markatutako bi pertsonaia horiek batzen dituen sekuentzia honek, biei, euren gainean dagoen barne kargaren atseden bezala balio die. Horrela, euren bizitzetan benetako bake une bat partekatzen dute. Beste behin ere, kolore zuriak inplizituki daraman karga sinbolikoa giroa markatzeko eta deskribatzeko erabilia izan da obran.
F 141 Paisaian eta kliman dagoen lasaitasun hori gauarekiko aurkakotasun argia da, ekaitzarekin konbinatua, zeinaz narrazioa baliatzen baita obraren unerik bortitzenak antzezteko. Lehenik Delilah mozten duten gauean; gero, Little Billek Will ia ostikoka hiltzen duen gau ekaiztsuan; azkenik, Will bere mendeku odoltsua gauzatzen duen sekuentzian. Delilah eta Willen hariari berriro helduz, pertsonaia guztiz kontrajarriak izan arren, William indarkeria justizia egiteko bide bezala irudikatzen duen izakia da. Eta Delilah, berriz, guztiz errukiorra eta gerraren aurkakoa den pertsona. Hala ere, biek iragan batek eragiten dien mina partekatzen dute, baina, dirudienez, berarekin borrokatzen badakite. William, bere aldetik, bere emazte Klaudiaren heriotzagatik dueluan bizi da, oraindik ere maite duena, ez baitu inongo emakumerekin oheratu nahi. Delilahk, bestalde, gorputzari begiratzeak eta sekula desagertuko ez diren ebaki ugariz beterik ikusteak dakarkion karga "antiestetikoa" jasan behar du. Bada Delilah Willekin oso modu sotilean lotzen duen xehetasun iradokitzaile bat ere, edo, hobeto esanda, Claudiarekin zeharka lotzen duena.
Xehetasun hori, Willen baserriko zuhaitzaren azpian dagoen hilarria, zalantzarik gabe, bere emazte Claudia Feather Munnyri dagokiona, hilarrian bertan grabatuta dagoen bezala, bere letrak labanaz zizelkatuta dituela da. Klaudiaren izena eta jaiotza- eta heriotza-data idatzi diren modu zorrotzean arreta berezia jartzen bada, konturatuko gara elementu metaliko eta zorrotz baten bidez grabatu dela, ez dela zizel baten antzekoa, artista batena baino gehiago, labana edo aizto moduko bat baizik, nekazari txiro batentzat egokiagoa dena, eta hilarri duin bat ordaintzeko ere ez duena [F142]. Letra eta angelu zorrotzekin horiek Delilahren aurpegiko markekin dute zerikusia, labanaz eginak, hala badagokio [F143].
F 143 Bada bigarren erreferentzia bat ere, ikusleari, zeharka, Delilahren pertsonaia Claudiarenarekin lotzeko eskatzen diona. William "emaztearen izpirituari" buruz egiten dituen aipamenetan datza. Bere ustez, bere seme-alabak zaintzen ari da bera etxetik kanpo dagoen bitartean. Izpiritu honek, nolabaiteko antzekotasuna du Delilahren aingeru aurpegiarekin, Willek berak hala deskribatzen duena. Little Billengandik jasotzen duen jipoiak eragindako amets luze batetik esnatu ondoren, begiak ireki eta Delilah aingeru batekin nahasten du, hilda dagoela pentsatzen baitu lehenik eta behin. Modu honetan, bai Claudia, bai Delilah, biak izpirituak dira une batean ala bestean. Narrazioak heriotzari keinu txiki bat egiten dio pertsonaiak eguzkiaren posizio berean jartzen dituenean, argi kontra jarriz. Eszenaratze mota hau bi alditan baino ez dugu ikusten: filma ireki eta ixten duen planoak (F130 eta F131ra itzuli), gorago deskribatu den bezala. Eta, bigarrenik, Delilah bera eguzkiaren posizio berean kokatzen denean kausalki –narrazioak horrela nahi baitu–, zehazki Will eta bera Claudiaren inguruan hizketan hasten direnean [F144], aureola moduko bat marraztuz Delilahren buruaren inguruan.
buruan dagoela Delilah aingeruzaleari begiratzen dion bitartean; izan ere, narrazioak hura irudikatzen duen melodia azaltzen du, Claudiaren leitmotiva, gitarra akustiko bakar batekin irudikatua eta eszena zehatz horretan agertzen dena, Willek lore batzuk uzten dituen filmaren hasieran ezagutzera eman zaigu. Badirudi lanak Delilah Claudiarekin ahalik eta modu sotilenean lotu nahi duela. 5.1.4.2.4. Westernaren desmitifikazioa Analisiak, hemen, iraganaren adarrarekin eta egiazkotasunarekin lotura duen garapenildo berria hartzen du. Bestela esanda, mitoa, berez, iraganean gertatutakoek merezi duten justiziaren aurkako atentatua da; izan ere, egia denaren eta gezurra denaren arteko aldea markatzen duten xehetasun edo ñabardura batzuk handitzea edo gehiegikeriaz jokatzea da zeozer mitifikatzea. Ñabardura horietako batzuk dira mendebaldeko konkista historia erromantiko eta heroiko bihurtzea, pistolariak ohorezko tipo, moraltasun paregabeko gizon eta errebolber bidezko dueluak bertute, azkartasun eta ausardiazko erakustaldi bihurtzea, errealitatetik oso urrun. Pippinek ondo azaltzen duen bezala, "drama horien heroiak askotan superheroiak dira, jainkoengandik gertu. Gizon batek beste bost garaitu ditzake tiroketa batean" (2009: 226). Cookek bere aldetik azaldu duenez, "westernean, heroiaren jatorrizko papera biztanle berriak kokagunean aurki zezaketen edozein mehatxutatik babestea zen" (2012: 26). Zentzu honetan, mugako heroia bere seme-alabak kanpoko mehatxuetatik babestu behar dituen aitaren figura bat da Unforgivenen ironikoa, gaitza komunitatearen sabeletik sortzen baita. Westernak sortutako mundu mitiko horretatik abiatuta, Unforgiven arduratzen da egia azaltzeaz eta iraganaren eta errealitatearen arteko lotura estutzeaz. Horrela, mitoek marrazten duten lerro barreiatzailea desitxuratzen saiatzen da. Gai honek obra hau bere generoko ezagunenetako batekin tartekatzen du zuzenean, modu argian planteatu zuelako mitoa errealitatetik bereizten duen frontera hura: The man who shot Liberty Valance. Lan horretan, prentsak heroi bezala erretratatua izan zuen Ransom Stoddard, herritarrak beldurtzen dituen gaizkilearen hilketa egotzi baitzion, Liberty Balance, alegia. Ospe horri esker, maila pertsonalean arrakasta lortu zuen, bai eta profesionalean ere. Urte batzuk geroago, iraganari begiratu ondoren, konturatu ginen ez zela bera izan, Tom Doniphon baizik, gaizkile gorrotatua isilpean hil zuena. Horrela, Unforgivenek lan honek ustezko heroi baten mitifikazioaren zentzuan utzi zuen lekuko tematikoa jasotzen du. Heroi horrek harro ez dagoen iragan baten onarpenarekin borrokatzen du barrutik, eta aldi berean, agente mitifikatzaileek (kazetariak, idazleak, etab.) merezi ez duten tipoei buruzko elezaharrak sortzen dituzte. Narrazioak zazpigarren artearen historiako generorik ezagunenetako bat den eta Eastwoodek hainbeste zor dion zutabe tematikoak eraitsi dituzten egoerak eta tramak planteatzen ditu. Istorioa garatzen den generoari dagokionez, heroi atipikotik abiatuz, mila dolarren truke hiltzea bezalako kausa ez oso heroiko batek eraginda eta sheriffak "ordena eta bakea" mantentzeko erabiltzen dituen metodoak, benetako dueluen
errealitatera iritsi arte. Unforgivenek publiko handiari proposatzen dion egiazkotasun edo desmitifikazio mezua helaraztea lortzen du. 5.1.4.2.4.1.Mitoa eta gizabanakoa Narrazioak mitifikazioaren objektu zuzenak diren bi pertsonaia erakusten ditu, baina guztiz kontrajarriak. Bata elezahar bihurtu nahi baita, bere bizitza markatu duten gertakarien kontakizun gehiegizkoa eskainiz, hau da, miretsia izateko gezurrak esaten ditu; gizon hura English Bob da. Britainiar aristokrata, sistema errepublikar estatubatuarraren aurka etengabe aritzen dena britainiar koroaren figura maiestatetsua goraipatzeko. Big Whiskeyra joaten da prostituten sariak erakarrita, eta ez du zerikusirik zaldunkeriarekin, aristokraziako benetako zaldun batek dama gazte baten tratu txarren egileei ezarriko liekeen zigorra definituko lukeenarekin, saririk jasotzeko asmorik gabe. Boben benetako izaera naturala ezkutatzen duen mozorroa Little Billek erauziko du, kolpeka bada ere. Bestalde, Bobekin gehien kontrastatzen duen pertsonaia, bere gaztaro zoroan egin zituen ankerkeriak dramatizatu beharrean, garrantzia kentzen diena da. Are gehiago, gertaera horien eragile izan izana arbuiatzen duena, besteek zuzenean galdetzen diotenean ea egiazkoa den beldur- edo miresmen-objektu bihurtu duen hori (kasuak kasu), William Munny da. Udazkeneko protagonistak, Little Billi pistolarien arteko dueluei buruzko bere teoria enpirikoki frogatzeko balioko dio, berak azaltzen duena, narrazioaren amaieran zentzua hartzen baitu, honek, euren armei zuzenean aurre egitera behartzen dituenean. Baina lehen urratsa Bob ingelesa heroi bat izateko asmoz gezurtia zergatik den argitzea da. Bob Big Whiskeyra iristen da trenez bidaiatuz, W.W. Beauchamp bere biografo banaezinarekin batera, miresten duen figura heroikoaren bizitza idazten ari dena, Bobek kontatzen dizkion gezur gehiegizkoak areagotzeko askatasuna hartuz. W.W. pistolari ingelesarengandik aldentzea erabakiko du herrira iritsi eta gutxira. Sheriffaren agenteek Bob atxilotu dute, argi eta garbi debekatzen duen komunitate batean armak daramatzalako. Horren ondoren, Little Billek jipoi eredugarri bat ematen dio Big Whiskeyra "prostituten urreak" erakarrita joan nahi dutenentzat, berak dioen bezala. Bob espetxeratua da, beraz. Une horretan hasten da Beauchapem dilema. Alde bateitk, Bobekin egonda Mendebalde Basatiaren ezaugarri batzuk ezagutu ditu, baina gehienak, Boben apaindura eta gezurretan oinarritu egin dira. Beste aldetik, Little Billen figura aurkeztu berri izan zaio. Sheriff honek ez da Bob bezalakoa, mundu bortitz beretik etorritakoa bada ere. Little Billek mendebaldeko egia biluzia eta sinple baino sinpleagoa azaltzen dio W.W.-ri. Sheriffak deskribatzen dion munduan, ez dago apenas lekurik ez balentriarako, ez bertuterako, ez zalduneriarako. Duelu gehienak (cowboyen ohorea frogatzeko proba gorena) bi mozkorren arteko lehiak baino ez ziren izaten eta, kasu askotan, metodo zikinak eta lotsagabeak erabiltzen zituzten irabazteko. Hala azaltzen dio Little Billek Beauchampi eta horrek idazlearen sormenak antolatutako mundu idealizatuarekin akabatzen du. Narrazioak berak birritan jartzen du Beauchamp miresten dituen baina dilematikoki bakarrarekin gera daitekeen bi irudien artean. Lehenengoa, [F145], Little Billek Bob
14 Ingelesez zentzua hartzen duen txiste bat da hori, "duke" (duke) eta "duck" (ahate) hitzak, zalantzarik gabe, antzekoak baitira. 15 Heriotzaren Dukea.
F 148 "The Duke of the death-ren" ataletako batean, Bob ingelesak pistolari baten dama bat erreskatatzen duela kontatzen da, bi errebolber eramateagatik bereizten dena. Beauchampen begirada harrituaren aurrean, Bobek ez daki non ezkutatu bere lotsa Billek gaiaren egia argitzen duenean. Bob ingelesak ez zuen damarik erreskatatu. Bobek taberna batean izandako mozkorren arteko tiroketa batean datza errealitatea. Gau hartan, pistolari bat hil zuen Bob mozkor-mozkor batek modu groteskoan, bere armaren kanoia baino handiagoa zen organoa edukitzeagatik. Bob jeloskor zegoen, ez baitzuen lortu bere burua defendatzen ari zen dama ustezkoarekin oheratzea. Andrak Bob hil zuen gizonarekin geratzea erabaki zuen. Duelu justu batean aurre egin beharrean, Bobek bere arerioaren arma bere eskuan lehertu zela aprobetxatu zuen norgehiagoka irabazteko. Horrela, English Boben fartsa erabat argituta geratzen da. Horregatik, Beauchampek Little Billekin geratzea erabakitzen du, etorkizuneko eleberriak aberastu ditzaketen Mendebalde Basatiari buruzko xehetasun gehiago ezagutzeko. Zentzu horretan, biografo fantasiatsuak bere bilaketaren paradigma aurkitzea lortzen du, mendebalde basatiaren benetako pistolaria, bere gogortasun eta epeltasunagatik definitzen dena. Little Billek idazle sinesgarriari mendebaldeko munduaren inguruko ezagutza teoriko eta enpirikoa eskaintzen dio; horra hor pertsonaia honen balio "historikoa". W.W. zibilizaziotik datorrela dirudi, mendebaldeko kostaldearekin alderatuta hamarkada asko aurreratuta daramatzan amerikar ekialdeko kostaldetik. Horregatik, inguratzen duen guztiaren aurrean harritua bezala ikusten da. Bormannek azaltzen du Unforgivenen "mitoak pertsonaia batetik bestera igaro behar duela" (2009: 3) –Bob, Little Bill, Willen amaitubere forma metafisikoan irauteko, eta Beauchamp da materia gorpuzgabe honen atzean dabilen pertsonaia, William Munnyren pertsonaian gorputza hartzea suertatzen den arte. Sheriff sadikoak W.W.ri azaltzen dionez, duelua garaitzeko gakoa ez da zein abiadurarekin atera eta tiro egin ahal den aldi berean (orokortuta dagoen bezala); izan ere, kasu gehienetan, presak traizionatuko du tiratzailea, eta jaurtiketa bertan behera utziko du. Garaipenak, ordea, epel, bare eta hotz dagoenari laguntzen dio. Horra hor gakoa: hoztasuna. Obran zehar behin baino gehiagotan nabarmendu den kontzeptua, batez ere Willen izaerari dagokiona. Horren harira, Munnyren pertsonaia hautsia gizabanakoaren eta heroiaren arteko elkarrizketari buruz mintzatuko da, edo, nahiago bada, errealitatearen eta mitoaren arteko elkarrizketari buruz. Kid haren etxaldera iritsi bezain laster esaten dion lehen gauzetako bat, bera bezalakoa izan nahi duelako mirespenez betea, William da (bere osaba Peteren arabera) "elurra baino hotzagoa, ez dio inoiz giharrak dardar egiten".
Erreferentzia hura ez dator bat Willi buruz ikusten dugunarekin, eta, horregatik, westerneko heroiaren desmitifikazio-objektu bihurtzen da; izan ere, William Munny pistolari, bidelapur eta hiltzaile bat erakutsi beharrean, Kid joan ondoren, ikusten dugun gauza bakarra gizon-hondakin bat da, errebolberrarekin lata estatiko batera asmatzeko gai ez dena, eta are gutxiago bere zaldian ibiltzeko kapaza. Willen eraldaketa, lehenago aipatu den bezala, Little Billek Ned hiltzen duenean eragiten dion mendeku egarrian datza. Kidek, azkenik, bere osabak hainbeste aipatu dion hiltzaile errukigabe eta odoltsua ikusten du bere begien aurrean, eta, izan ere, eboluzio horrek beldurra eta errezeloa eragiten dio gazteari, Willek krudelkeria hutsez hilko duela pentsatzen baitu. Behin William Munny barruan daraman hiltzailearekin harmonian dagoenean, aurrera eraman nahi duenari aurre egiteko behar duen ausardia (mozkortzen den bitartean) ematen dion whiskey botilari esker, bere zaldiaren gainean doa, kausalitatez, azkenean Big Whiskeyren sakonera eta ilunenari men eginez. Oraingoan zaldiak errespetatzen du Will, hasieran ez bezala. Emakume, gizon eta haurren hiltzaile mitikoa, tren bat leher egiteko kapaza dena, Greelyko tabernan agertzen da, barruan dauden guztien begirada sinesgabearen aurrean, W.W. Beauchamp-etik hasita, bere bizitzaren istorioa ikusteko zorian dagoena. Little Billek lehenago kontatutakoak zentzua hartzen du; izan ere, Willek guztiak hilko dituen tiroketa hasten denean, bera lasai mantentzen da, apuntatzen eta tiro egiten, presarik gabe, eta, horrela, egiten dituen tiro guztiak asmatzen ditu, Little Billi gertatzen ez zaiona, hain zuzen ere, bere abiaduragatik traizionatua dena. Horrela, William Munny mendebaldeko sheriff gogorrenetako bati aurre egiten dion taberna batean sartuko da, lau laguntzailerekin batera, eta onik aterako da denak hil ondoren. Mitoa Greelyko egongelan dabil eta W. W. Beauchamp han izan da gertatutakoaren testigua izateko. Honela, mendebaldeko gizonen ustezko heroitasuna desmitifikatua geratzen da, narrazioaren arabera, edariak ematen duen itsukerian datzana, ustezko heroi karismatiko batzuk marrazteaz gain, armen bidez diru azkar bat irabazi nahi dutenak. 5.1.4.2.4.2. Justiziaren inguruko mitoa Horrela, teorian merezi duen gaizkilea hiltzea justifikatzen duen ustezko moraltasuna desmitifikatzeko balio duten egoerak azaltzen ditu narrazioak. Obrak ekintza heroiko batekin inolako harremanik ez duten bi hilketa erakusten ditu. Heriotza horiek, narrazioaren hasieran, Delilah, Quick-Mike eta Davey-Boyren gorpua labanaz markatu zuen zaldizko bikoteari dagozkio. Delitu horrek ez luke ez errukirik ez penarik eragin behar gaizkile horiekiko, baina kontakizunak bi heriotzak bizitza errealean diren (edo izango liratekeen) bezala erakusten ditu, mitikoarekin bat egin lezakeen edozein edulkoratzaile edo lokarri ezabatuz. Bi hilketak traketsak, zikinak eta lotsagarriak dira; izan ere, ordain-bilatzaileek (William, Kid eta Ned) ez dute euren helburuak defendatzeko aukerarik ematen, tiro egiten baitiete espero ez dutenean, hau da, traizioan. Horren ondorioz, ikuslea gaizki sentitzera irits
daiteke, bi gaizkileak hiltzeko moduagatik eta euren heriotzetan dagoen erritmo geldo eta bihurriagatik. Bestalde, erailketak ez dira duintasunik gabekoak, ez bakarrik tratu txarrak ematen dituztenentzat; ordain-bilatzaileak eurak ere beren kontzientziaren biktima dira, eta hain modu odoltsuan aurkitzen dute gizon bati bizia kentzea zein gogorra eta krudela den ohartarazten direla modu gogor eta gordinean. Kid eta Nedek sufritzen dute hiltzeak suposatzen duen ankerra, ez baitu konponbiderik, eta zama horrekin kargatu behar da betiko. Bi exekuzio horiek Ned eta Kid (hiritar arruntak) nor diren ulertzeko balio dute, edo, hobeto esanda, hiltzaile ez direla konturatzeko balio die. Azken batean, Unforgivenek gaizkile bat hiltzean egon daitekeen mito arrasto oro ezabatzen du, justizia mota hori ematean egon daitekeen justifikazioa ezkutatzen du eta, gainera, bi aldeek horrelako egoeretan inplikatuta egotean jasan dezaketen damu eta minaren begirada hotz eta erreala azaltzen du. 5.1.4.2.4.2.1. Ned-en erailketa. Ikusmen luzea Metaforikoki, Neden erailketak pertsonaia honi buruz lehen begi bistakoan dirudiena baino gehiago dio. Sekuentzia honen hasieran, Nedek berak ekintza burutzeaz arduratzea erabakitzen du. Amildegi batzuen gainean ezkutatuta, hirukote hiltzailea Davey Boyren zain dago, jakinda euren biktimak haiek bigilatzen ari diren bidetik pasako dela. Une batean, Nedek tiro egiten du, baina ez du Davey-Boyn asmatzen, bere zaldian baizik. Lurrera erortzean, zaldizkoa ia mugiezin geratzen da; izan ere, bere lagunei jakinarazten dienez, une horretan bere ondoan dauden harkaitz batzuen atzean ezkutatu direnez, hanka bat hautsi du. Kidek asmatu duten ala ez galdetzen duen bitartean, bere miopia dela eta, ez da benetan gertatzen ari denaz jabetzen. Davey-Boy toki seguru batera arrastatzen saiatzen da, Nedek, berriz apuntatzen duenean, tiro egiteko gai ez dela ulertzen du, bera ez dela garai bateko hiltzailea eta, horregatik, Willek agintea hartu eta azken tiroa egiten du, Davey Boyren bizitzaren akabatuko duena behingoz, era odoltsu baino odoltsuagoan bada ere. Narrazioak, honela westernaren cowboyen punteria izugarriaren mistizismoa ezabatzen du, hain dramatikoa eta erreala den sekuentzia horretan. Lehenik eta behin, gizaki bat hiltzeko gai ez den frankotiratzaile bat erakusten du. Eta, bigarrenik, erabakitzen dutenean nork tiro egingo duen, berezi baino bereziagoa den egoera zinematografiko batean –batez ere, western batean–, tiro egin dutenek ez dute guztiz argi bete-betean asmatu ote duten ala ez. Hirukote erailtzaileak euren artean eztabaidatzen dute [F149], biktimak berak baieztatzen duen arte: "lagunak, hiltzen ari naiz! Lagundu!", oihukatzeko azken ahalegin batean, Davey-Boy odolustuta hiltzen da, negar eta larritasun artean, ur pixka batengatik erreguka [F150].
F 150 Neden ikusmen handia, metaforikoki, bere bihotz handiaren sintoma da, eta bere ikuspegi moral handiaren erakusgarri. Hilketak bere sinadura darama, definitzen duen armari esker egiten baita, irismen luzeko Spencer erriflea. Davey-Boy tirokatu eta akabatu baino lehen, ulertzen du horrek zama moral ikaragarria ekarriko diola. Iraganean, bidelapur zoroa besterik ez zenean, kontu horiek jasateko kapaza zen; aitzitik, orain, familia zoriontsuko gizona denez, ezin du. Adinak eta ikusmen handiak Nedi eman dioten jakinduria, Kid gaztearen pertsonaia eratzen duten ezjakintasun eta ospe-irrikarekin kontrastatzen dute. Horrela, narrazioak txanponaren beste aldea azaltzen du, norbait hiltzea saihesten ez jakiteak dakarren mina erakusten duena, hau da, hiltzearen ondoriozko damua aurreikusi ez izana. Zentzu honetan, Schofield Kid da lezioa ikasten duena eta, Nedek bezala, hiltzeko ere ez du balio. 5.1.4.2.4.2.2. Kid erailtzailea. Ikusmen laburra Lehen hilketan bezala, Neden pertsonaia gehiago ezagutzeko balio zuena, honek Schofield Kid benetan nor den argi eta zuzenean erakusteko balio du. Indarkeria dela medio, Nedek ezagutu bezain laster bazekien Kidek harroputz hutsa baino ez zela, bere ikusmen luzea eta sakonari esker. Ustezko gaizkile aditu honek, William Munny bera baino hiltzaileagoa izan nahi duena, pronto ulertuko du zein gogorra den tipo bat hiltzea. Elkar ezagutzen duten lehen unetik, Nedek zalantzan jartzen du Kidek tinko eusten dion guztia, bost gizon hil dituela eta mota horietako kontuak. Nedek begirada erreal eta aditua irudikatzen du, Kiden fantasia eta harrokeriaren aurrean, lehena jakintza enpirikoak definitzen baitu (esperientzia, alegia), eta bigarrena, bestelakoetatik entzundako kontakizun soilak. Bi pertsonaia horien ikuspegien arteko talka ideologikotik haratago doa, fisikotik haratago. Izan ere, Neden ezaugarririk esanguratsuena, bere ikuspegi bikainetik eratorria, bere punteria handia da estu-estu lotua sinbolikoki bere adina, ezagutza eta esperientziarekin. Kidek, aldiz, bere miopiak definitzen du, gehienez berrogeita hamar metroko erradioan ikusteko gaitzen duena. Ikusmen falta hori, edo ikusteko gaitasun mugatu hori, bere adingabetasunaren sintoma da. Hau da, hanka sartu baino lehen arazoak eta ondorioak aurreikusteko ezgaitasun galanta. Horregatik guztiagatik, euren armak maila plastikoan konfiguratzen dituzte euren arteko diferentziak eta ezaugarriak. Batek irismen luzeko errifle bat baitarama (Spencerra, lehen esan bezala), eta besteak, aldiz, distantzia laburrean hiltzeko Smith and Wesson-en Schofield errebolberra.
Aurreko guztia erakusteko, Schofield Kid izango da Quick-Mikeren hilketaren protagonista. Davey-Boy hil ondoren, Nedek taldea utziko du eta Will eta Kid bigarren hilketa egitera ausartuko dira. Honek, lehenengoak bezala, ez du inolako loturarik ekintza heroikoa edo harrotasunezkoa dela esan dezakeenik. Bikote hiltzaileak, kasu honetan, bere objektiboa ezkutatuta dagoen babeslekutik irten arte itxaroten du biktimak eginkariak egin arte. Une "duin" horretan, Kid isil-isilik hurbiltzen da, eta, bere miopiarekin ondo ikusteko moduko distantziara hurbiltzen da eta hiru aldiz tiro egiten du. Honela, hilketa honek, inplizituki, Kiden izaera erakusten du, koldarra eta erdi-itsua. Honen ondoren, Kiden sekuentziak, pistolari gaztea erabat adoregabetuta erakutsiz amaitzen du: negarrez, garrasika eta lurrean botata [F151] (Ned-ek Mikeren hilketan parte hartzen duenean bezala [F149]). Azkenean, ordura arte inor hil ez izana onartzen du, Nedek uste zuen bezala. Irudi hori, maila figuratiboan, Schofield Kiden irudiarekin kontrastatzen da, narrazioaren hasieran erakusten dena, bere zaldiaren gainean, erriflea eta pistolarekin eta uneoro haserre dabilen gaizkile bezala [F152]. Kiden pistolarimozorroa behin desagertzen da. Hainbeste irrikatzen zuena burutzen duenean, bera tipo arrunta dela ikusteko balio dio, ez dela beste gizaki normal bat baino gogorragoa, ezta hotzagoa ere. Azkenean, bere miopia-"morala" errealitatea ikusten uzten dio, biolentzia hori lortzeko bidea izan bada ere, argi dago Kidek ez daukala William Munnyren izaera hotza eta bortitza, eta behingoz ulertu egin du. Willek argi baino argiago esaten dio, gomendatzen dionean pistolak bertan uzteko, hobe duelako betaurreko batzuk erostea.
F 152 5.1.4.2.5. Indarkeriaren espirala Big Whiskey-n Obran zehar, narrazioak hainbat egoera azaltzen ditu, eta pertsonaiek indarkeriazko espiral baten barruan ikusten dute beren burua, inork ez baitu hortik ihes egitea lortzen. Hasieratik amaierara arte, pertsonaiek justifikatzen dute hori erabiltzea, justiziarako bide bermatzaile gisa. Lege-metodoak eraginkorrak ez direnean, gizabanakoek beste baliabide batzuk bilatzen dituzte beren justizia-nahiak asetzeko. Hor ikusten dira sheriffak egoeratik kanpo, eta hiltzaileak eta sari-ehiztariak jokoan sartzen dira. Mitoaren eta indarkeriaren arteko harremana ulertzeko beste modu bat Greenbergek egindako proposamena da. Bertan, "gizarteak errealitatea mitifikatzeko duen beharra (…) ekintza zalantzagarriak justifikatzeko helburuarekin" (1993: 53) azaltzen du. Hortaz, mitoa eta errealitatea bereizten dituen muga hori estu-estu lotuta dago legea eta legetik at dagoen irudimenezko lerroarekin. Legearen barruan, agentearen (edo agintearen) zeregina indarkeria larriagotzea saihestea da. Hori lortzeko, arazoa errotik mozten du, gaizkileak eta errugabeak berdin kolpatzen
F 154 Sally aurkezten duten lehen unetik, mesfidantzaz begiratzen dio Williami, honek, eta ez arrazoirik gabe, zantzu txar bat dakarrela iragartzen baitu, nahikoa du Williamek bere zaldiaren gainean ezkutatzen duen eskopeta begiratzea hori jakiteko. Zentzu honetan, Sallyri naturaren maitale eta babesle izatea egozten zaio, bai maila materialean horregatik, bere ingurunearekin harmonia perfektuan dagoen etxe bat gidatzen du–, bai eta garrantzi handikoa ere: berak, bakoitzaren barne izaera hautematen du. Horregatik, hiltzeko gai ez den gizon moral batekin bizi da, hau da, Nedekin. Aldi berean, bestea gorrotatzen du, William, bere senen aurka borrokatzen saiatzen den arren, bere izaera hiltzaileak ez baitio uzten benetan dena besterik izaten. Hots, hiltzailea dena hiltzailea da, eta horren aurka ezin da ezer egin. Koldarra denarekin gauza bera gertatzen da. Obra honek, lehen esan bezala, mozorroak kentzen ditu behin baino gehiagotan.
Sallyren izenak osatzen duen esanahia osatuz, narrazioak beste bide bat erabiltzen du obraren egitura zirkularra oso modu iradokitzailean transmititzeko. Obraren ekintza basati eta odoltsuenak, Big Whiskey, garatzen dituen herriaren diseinu urbanistikoan datza. Ez da kasualitatea herri honek sartzeko bi sarrera (edo bi irteera) izatea. Hori iradokitzen da komunitatearen mugen barruan armarik ezin dela eraman zehazten duten bi idazkunen bidez [F155 eta F156]. Horrela, narrazioak herri honetara sartzeko edo bertatik irteteko bi bide daudela adierazten du. Buscombek (2004: 25) balizko "huts" edo "gazapo" baten ideia proposatzen du, edo, beste era batera esanda, obraren jarraipen formalean huts egiten du, horregatik kartelak desberdinak izatea.
5.1.4.2.6. Estatu Batuetako komunitatea eta Big Whiskey Unforgiven hain erradikala den modu honetan, Mendebalde Basatiaren konkistaren mitoaren aurka egiten duen salaketa. Kasu gehienetan, western generoa "Estatu Batuetako mendebaldeko konkistaren inguruko mitoa bezala definitzen da, eta, ondorioz, bere inguru basatiaren etxekotzea" (Hayward, 2006: 498 Friedmanen, 2012: 23). Hala ere, Unforgiven teoria hori alde batera utzi eta errealitatearekiko ikuspuntu leialago bat eskaintzen saiatzen da. Azaltzen baita legearen gizonak, gizarte amerikarra definitzen duten zutabe demokratiko eta errepublikarrak ziurtatzeaz arduratzen direnak, gizon bortitz soilak zirela, beren legea komunitatearen mugetatik alde batera edo bestera pistolaz ezartzen zutenak. Westernaren ezaugarri aipagarrienetako bat mugako heroiaren irudia da. Hori, eskuarki, munduaren ezagutza mugatik haratago (errebolberraren erabilera handia eta biolentziarako trebetasunak) komunitatearen zerbitzura jartzen duen gizona da. Bidelapur soilaren kontrakoa, gizartean ere sartzen ez dena, baina indarkeria bere onerako erabiltzen duena. Westernaren heroia, mundu zibilizatuan sartzen ez den gizona da, baina, aldi berean, heroi bezala ulertu dezakegu, bere burua sakrifikatzen duelako edo bere bizitza arriskuan jartzen duelako, besteen onerako. Unforgivenen kasua ironiko baino ironikoa da, bidelapurraren figura sheriffa bera delako. Teorikoki, komunitatearen mugen barruan segurtasuna eta ordena zaintzeko ardura duena izanik, bizikidetza oinarritzeko beharrezkoak diren bakea eta askatasuna hausten dituena da Little Bill. Horrela, beharrezkoa da gizartearekin zerikusirik ez duen kanpoko agente bat sartzea, ordena eta bakea itzultzen dituena. Hala ere, ez da ahaztu behar William Little Bill hiltzera bultzatzen duena ez dela Big Whiskeyri Quick Mike eta Davey Boyk Delilahri egindako gorteen aurreko bakea eta lasaitasuna itzultzea. Gorago azaldu den bezala, William dator Neden heriotza bera hil duen sheriffa hiltzen. William bere mendekuari hasiera ematen dion moduak berak, komunitate batera bere arazoak konpondu eta ondoren alde egiteko iristen den heroia desmitifikatzen du, mugako heroiaren lehen araua hausten baitu: "armarik gabeko gizon baten aurka tiro egitea" (Tibbets, 1993: 10-11). William Greely's tabernan agertzen da eta Skinnyren aurka tiro egiten du, honek bere burua defendatzeko aukerarik izan gabe. Gonzalvez Vallésen ustez, narrazioaren gai nagusia horretan datza, zehazki, "indarkeriaren deseraikuntzan (…) heroiaren krudelkeria ere erakutsiz, armarik gabeko etsai baten aurka egiten" (2013: 524). Halere, ikerketa honetan narrazioak oro har westerna eta bere figura heroikoa deseraikitzeko balio duela proposatzen da. William ez da heroia, Little Billen islapen ilunagoa baino ez. Komunitatearen desoreka konpontze bigarren mailako helburua da berarentzat, zirkunstantziala suertatu den egoera, alegia; izan ere, Ned hil izan ez balute, bera Big Whiskeytik joango zatekeen luzaro gabe, eta komunitate hori miseria sozialean eta narrazio osoan bizi diren autoritatearen beldurrean utziko zukeen. Horrela, Unforgivenek mugako heroi berri bat marrazten du.
Honela, narrazioak lege-gizonen irudia desmitifikatzea bilatzen du, eta, aldi berean, Estatu Batuetako komunitatean, sheriff bat gaizkile batengandik bereizten duena, legerako lan egiten duen aldea dela salatzen du. "Willek indarkeria erabiltzen du gaitz espezifikoak zuzentzeko, eta Little Billek, berriz, bere ego propioa baieztatzeko" (Babiak, 1998: 63). Herritar arruntek demokrazia parlamentarioan bizi beharrean, edonork, ukabilkada batez edo pistola-puntaz, justizia ezar dezakeen sistema batekin borrokatu behar dute. Horixe bera da Bobek barre egiten diona agertzen den lehen unetik, gizarte amerikarrean frogatuta geratzen baita ez dagoela inolako eragozpenik presidente bat hiltzearekin, hogei urtetan bi hil baitituzte. Bobek dio, eta badirudi nolabait narrazioaren gaia irudikatzen duen ahotsa dela, Estatu Batuak zibilizazio moral eta inbidiagarria izatetik urrun –western klasikoak marrazten duen bezala– gizarte bortitza eta basatia dela. Tibbetsek zera proposatzen du: Unforgivenek "galdera kezkagarriak planteatzen ditu indarkeriak gure gizartean duen izaerari eta ondorioei buruz" (1993: 13) (egilearen gizarte estatubatuarrari dagokionez). Horregatik guztiagatik, narrazioak oso plano esanguratsu bat eskaintzen du, non William Munny agertzen den, bere zaldian, Estatu Batuetako bandera atzean duela, Big Whiskeyko biztanleei lege berri bat ezarriz [F161]. Behin Little Bill akabatu duenean, justiziaren agente berriak prostituta bati tratu txarrak ematen dizkion edonor hiltzeko mehatxua egiten du Williamek. Buchananek nazio amerikarraren sorrerari buruzko ikerketarekin amaitzen du, zeinak, oro har, westernak, baina, bereziki, Unforgivenek, "fronterako legeen sorrera arakatzen duen" (2005: 106). Narrazioak, dirudienez, horrela dela esan nahi du: Frantziako ilustratuen ideia iraultzaileak alde batera utzita, odolaren, bolboraren eta beldurraren metodoaren bidez izan dela amerikar lurzoruan sustraiak errotzeko erabili izan den filosofia, sinple bezain basatia.
5.1.5.1. Sinopsia Bronco Billy McCoy mendebaldeko Mundu Basatia birsortzen duen zirku-ibiltari baten jabea da. Ez du harmailak betetzerik lortzen, eta, beraz, ez du oreka ekonomikorik lortzen. Hala ere, ikuskizuneko partaide guztiek maite eta estimatzen dute. Bere emanaldi gorena, "Zoriaren erruleta", ikuskizuneko ikusgarriena eta arriskutsuena da. Honen ondorioz, Billy laguntzaile perfektuaren etengabeko bilaketan bizi da, bere laguntzaileak oso gutxi irauten dutelako lanpostu horretan. Amerikako herri ezberdinetan zehar egiten duen ibilbidean Antoinette Lilyrekin topo egiten du, New Yorkeko gazte eder baina jasanezinarekin, hogeita hamar urte bete baino lehen ezkondu behar duena bere aita milioidunaren dirutza era legitimoan heredatzeko. John Arlingtonekin ezkontzeko izapideak egiten ari da. Hala ere, honek diruaren truke ezkontzea onartzen du. Ezkontza gauean, Johnek lapurtu eta utzi egiten du. Neska dirurik ez daukala ikustean bere burua, Broncoren konpainiarekin elkartzen da, soldata bat erraz lortzeko soluzioa izan daitekeelako. Etxera itzultzeko dirua behar du. Lilyren desobeditzeak Billyri muzin egiten dio, gidoitik etengabe irteteak deskontzentratu egiten baitu. Hala eta guztiz ere, berak lana ondo egiteko berezko trebetasuna erakusten du. Aldi berean, New Yorken, Lilyko amaordeak Arlingtonek Antoinette hil behar izan duela suposatzen du. Horrela, herentziarekin geratzeko aukera ikusten du, Lilik ez baitu bizitza seinalerik ematen. Polizia informatzen dute eta egunkariek oinordekoaren heriotza argitaratzen dute, antza, Johnen esku. Poliziak atxilotu egiten du ustezko hilketagatik, eta Lilyren familiaren abokatuak akordioa egiten du berarekin, 500.000 dolarren truke ustezko hilketaren erruduntzat jo dezaten. Arlingtonek, eromen eraso bat jasan izana alegatzen du, eta lehen mailako eroetxe batean giltzapetzen dute. Modu honetan, kartzela saihesten du eta hortik urte batzuetara aske geratuko lirateke. Bitartean, Broncoren zirkuaren karpak su hartu du zenbaki horietako batean. Horren ondoren, eroetxe batera joaten dira, eta, bitxia bada ere, josteko tailer bat duen instituzioa da, pazienteen errehabilitaziora bideratua. Zuzendariak lagundu egingo die, Bronco Billyk ezin konta ahala aldiz antzeztu baitu eurentzat doan. Kasualitatez, Arlington giltzapetuta dagoen erakunde bera da. Abokatuarekin egindako hitzarmenaz damututa, zuzendariari kontatzen dio gertatutakoa. Horrela, hedabideek Antoinette Lilyren inguruan eraikitako gezurrak ezagutuko dute. Ordurako Broncoz maiteminduta dago, baina egia ezkutatu dionez, berak uko egiten dio. New Yorkera itzuliko da, nahiz eta milioiduna izan, depresioan erori eta bere buruaz beste egingo duen. Azken unean, Clear Water bere laguna eta Billyren kolaboratzaileak ikuskizunera itzultzeko deitzen dio, inor ez baitzen bera baino hobeto "Zorizko
zen kartelak ere, Buffalo Billek 1883an sortutako bere ikuskizuna sustatzeko erabiltzen zuenarekin antzekotasun batzuk ditu [F162 eta F163].
F 163 Bronco Billy 1920ko hamarkadako zinema mutuko film laburren zuzendariari egindako erreferentzia argia da, "Nickel odeons" bezala ezagunagoak, ikustea kostatzen ziren hamar edo hogei zentimoko txanponengatik. AEBetako behe-klaseko publikoari zuzenduta zeuden, garai hartako ohiko zinema garestiegia egiten zitzaiona. Are zehatzago, Gilbert M. Anderson, "Broncho Billy" bezala ezagunagoa, Hollywoodeko lehen westernetako kondaira bihurtu zena. Anderson "Max Aronson" (Kinzer, 2003) izenarekin jaio zen, eta historiako lehen western zinematografikoaren aktore-zerrendan parte hartu zuen, "Edwin S. Porterren The Great Train Robbery (1902) trenari eraso egiten dion taldeko kide gisa" (Springhall, 2011: 21). Eastwoodeko Billy Bronkoak film honi erreferentzia egiten dio, bere hitzak aipatuz: "New Jerseyn zapatak saltzen dituen gizon batek (Billy McCoy) Tom Mix moderno edo antzeko zerbait bihurtzea amesten du" (Schickle, 2010: 149). Billy McCoy bezala, Broncho [F164] (edo Bronco [F165] ere idatzia) "publiko zabal bati amerikar moraltasun pastoralaren eta limur zezakeen melodramaren nahasketa emateko ezaugarri zehatzak" (Astre & Hoarau, 1986: 153) izateagatik bereizten zen. Bronco Billyk jarrera eta moral lezioak ematen dizkio bere haur publikoari, metaforikoki, 1920ko hamarkadako gizarte amerikar gazte eta heldugabea irudikatzen duena. Errebolberrak erreminta gisa zuten mesias moduko horiek esaten zuten "zer zegoen ondo eta zer gaizki, zer zen zuzena eta zer ez, modu errazean buru errugabe horietara iristeko" (Schaefer, 2004: 553). Star-cowboy horiek aitaren irudiak egiten zituzten erreferentzia miresgarririk ez zuten jendearentzat, aitazko-figurak, hain zuzen. Horixe bera gertatzen zaio Eastwoodeko Bronco Billyri, bere testuinguruko zibilizazio industrial eta krudeletik
F 165 Eastwooden film luzea The Resurrection of Broncho Billy (James Rokos, 1970) filmaren luzapen bat bezala ere har daiteke, "Benetako akziozko film labur" onenaren Oscar saria irabazi zuena (Phillips, 1999: 126). Kontakizun hau, James Rokosek zuzendu zuen, eta, besteak beste, John Carpenterrek idatzi zuen, eta baita muntaiaz eta soinu bandaz arduratu zen ere. Johnny Crawford gaztea du protagonista, eta Eastwoodeko Billy Broncoarekin kontrastea egiten du. Kaliforniarraren zinta Rokosek marraztutako cowboy gaztearen ustezko "etorkizuneko bizitza" batekin lotu beharko litzateke, behin hiritik irtetea lortuz gero. Narrazio hori azkar aztertzeko modukoa da, Bronco Billy eastwoodiarraren psikologia berezia ulertzeko balio baitu, nondik etorri zen eta aurretik nola birsortuko zen ulertzeko. Hasteko, cowboy ameslari eta gazte hau hiri handi batean bizi da (Eastwoodeko Bronco Billyren New Jersey jaioterria den bezala), bere gelako hormak Far Westeko izarren posterrez bustita daude: John Wayne, Kirk Douglas, James Stewart eta abar. Bere paranoia kixoteskoak bere egunerokotasunean laguntzen dio hirian zehar. Etxeko sarrerako korridorea edertasunez apainduta dago landare igokariz osatutako parra batekin [F166 eta F167]. Horiek hirigintza-espazioaren (komunitatearen) eta haren irudizko munduaren (natura basatiaren) arteko trantsizioa irudikatzen dute. Bere barne-mundua
F 167 Bizitzaren erabateko askatasuna zibilizazioaren mugetatik kanpo, kasu honetan, Bronco gaztea inguratzen duen flora, naturak inbaditutako pasabide horrek irudikatzen du. Alde batetik, naturak menderatuta, erabat konkistatu ditu bere etxea eta adimena. Bestetik, lorategia ureztatzen duen bere bizilagunak, XXI. mendean hiri handian bizi den pertsona bati aurresuposatzen zaion natura kontrolatzen du [F167]. Narrazioa bera pertsonaia honen alegiazko mundua hiri barruan konfiguratzeaz arduratzen da. Lautadan iluntzen ari duen zerumugaren lerroa (westernaren ohiko klixea), hemen, asfaltoak sortutako zeruertz batez ordezkatua da. Protagonistak hiriko zuhaitzen artean paseatzen du, naturan murgilduta dagoela irudikatuz [F168]. Wild Bill Tuckerren erloju bat jasotzen du, egunero miresten eta bisitatzen duen agurea. Gizon honekin Broncoren irudimena areagotu eta aberastu egiten da. Biak denboran harrapatuta geratu dira, dagokien garaian, eta, horregatik, erlojua geldirik dute, apurtuta baitago. Billyren silueta luzea, etxe orratz garaien aurka dago [F169], mugatik haragoko lautada zabalen horizontaltasunarekin talka egiten dutenak. Metaforikoki, "komunitatearen" menpe dagoen izaera menderaezinari aurre eginez. Zentzu batean, gizarteari aurre egiten ari zaiola dirudi, altuera pareko bi pertsonaiak aurrez aurre jarriz.
Errepide bat zeharkatzean, bere buruak trafikoaren soinua baserriko abereen soinuarekin nahasten du, bere dementzia elikatuz. Oinezkoentzako pasabide bat zeharkatzean, bere buruan, gizon trajedunarekin dueluan borrokatzen da, hau da, aro modernoko gizabanako kosmopolitaren uniformea daraman tipo batekin [F173]. Muntaiak plano-kontraplanoan kontrajartzen ditu, eta kamera pertsonaiengana hurbiltzen du bidegurutzean aurrera egin ahala. Bronchok alegiazko errebolber bat ateratzeko keinua egiten du [F174]. Azkenean, sekuentzia geratzen da antiklimax edo klimax faltsu batean, nahiago izanez gero, ez baita ezer gertatzen, jaunak hiri-cowboy honi begiratzeko duen arroztasunaz gain.
F 171 Jarraian, taberna ilun batean sartzen da, non pianola bat jotzen duen, ziurrenik, bere irudimen hiperaktiboaren asmakuntza dena. Bezero batek oparitzen dion garagardo erdia ere ez du ordaintzeko. Billy hau Eastwoodeko Bronkoa bezain pobrea da. Hortaz, tabernatik irteten da eta erlojua lapurtzen dioten kalezulo batean jipoia jaso ondoren. Hortik, freskagarri bat hartzen du kaleko postu batean. Zerbitzariaren bi trentza simetrikoek zinema klasikoan islatutako emakume amerikar bertakoen orrazkera tipikoa gogorarazten dute. Atseden eta lasaitasunerako leku bat aurkitzen du gertuko parke batean, zuhaitz baten adaburuaren azpian [F172]. Une hori ez dator bat hirian aurretik izandako itolarri eta zaratekin. Artista eder eta gazte batek ikusi eta erretratu batean hilezkortzea erabakitzen du [F173]. Berehala maitemintzen dela dirudi, baina neska aspertu egiten da westernaren gaineko bere hitz-jarioaz, jaiki eta alde egiten du, Bronco, hasieran bezala, bakarrik
jarraitzen du, antza, inork ez duelako nahi bere mundu partekatzea, bere irudimenezko unibertsoan parte hartzea.
F 173 Horrela, narrazioaren azken sekuentziak protagonistaren irudimen eldarniotsura eramaten du ikuslea, oraingoan artistaren koadroan ikusitakoak inspiratuta. Bera gogoetatsu geratzen da, hari jarraitzea ala ez baloratuz, neskak urruntzen jarraitzen duen bitartean. Bat-batean, zaldi baten oinkada azkarrak entzuten dira lauhazka (bere psikearen beste artifizio bat). Parkea mendebaldeko lautada zoragarri batean bihurtzen da, eta nola ez, eguzkia erdi etzanda agertzen da, arrastian [F174]. Irudiek, orain arte sepian, kolorea hartzen dute, hiriko errealitate triste eta itzaldua bere irudimen idealizatuaren bizitza zoriontsu eta koloretsuarekin kontrastatu nahian. Sekuentziak bere zaldian lauhazka erakusten du, eta emakumea, berriz, harrituta eta txundituta bere aurrean. Harrigarria bada ere, berak itzuli egiten dio aurrez galdutako erlojua –denboraren nozioa erabat galdu duela dioen metafora–. John Carpenterrek berak konposatutako "Bronco Billy" abestiak soinu gisa jotzen duen bitartean, elkarrekin zoriontasunerantz doaz, poz-pozik [F175]
F 175 5.1.5.2.2. Zentzutasuna eta eromena: amets amerikarra Bronco Billy obra da Eastwoodek gauzatu nahi duen salaketak hartu duen forma, kasu honetan, narrazioa. Nazio amerikarraren sortzaileen jatorrizko bizimodua galtzea, hurkoari inolako interes ekonomikorik gabe laguntzen ziona, komunitatean bizikidetza handiagoa eta hobea lortzeko ahaleginetan ari zena. Amerikako XIX. mendeko literaturak eta XX. mende hasierako Hollywoodek birsortu duten bezala, antzinako cowboyak
jokabide altruista eta zaldunen eredu ziren. Ez zuten gastuei erreparatzen, ezta kontuak doitzen ere. Bizimodu sinple, primitibo eta pragmatiko hura hiriaren barrutik sortzen diren balore kapitalistekin kontrastatzen da. Amerikako gizartean nagusi den kosmobisio horrek ez du zerikusirik Bronco Billy eta bere gizonak ahalik eta modurik duinenean eramaten saiatzen direnarekin. Aberastasun materialaren ulermen irrigarri hori modu komikoan irudikatzen da. Adibidez, Billy banku batera hiru dolarreko txeke bat kobratzera hurbiltzen denean, edo kide guztien aurrezkiak eta irabaziak gordetzen dituen metalezko kutxa txikia erakusten duenean. Bidelapurren familia osatzen dute guztiek, eta Billy aitaren figura modukoa da, guztien gidaria dena, bereziki Lennyrena, gazteena. Bizitza modernora egokitu gabeko talde soziala dira. Mendebalde Basatian ematen dute onena, horretan benetan gai dira eta. Horregatik, errealitatearen eta fikzioaren arteko muga, neurri batean, ez da existitzen haiek txikitu dutelako euren bizimoduarekin, eta horietako bakoitzak bere nortasunari eusten dio, showaren barruan, zenbaki bakoitza amaitu ondoren. Talde honen helburu gorena arrantxo bat erostea da, haurrentzat zuzendutako "Mendebalde Basatia" antzezteko. Bronco eta bere lagunek ere mendebaldeko zine basatiaren bidez eskaini zaien irudi utopikoaren biktima dira. Euren ikuskizuna "indiarrak eta cowboyak elkarrekin zoriontsu bizi ziren" garaiaren birsorkuntza bezala aurkezten baitute. Ametsak amets, Colek eta Williamsek euren bertuteak zerrendatzen dituzte, "determinazioa, adorea, fedea eta leialtasuna" (1983: 213). Bronco bere ikuskizun dekadentearekin aurrera jarraitzera bultzatzen duena ikustera joaten diren haurrek txalotzen duten zoriontasuna eta suhartasuna da. Haurrek ematen diote bizitza zirku talde honi. Haiek eta eroetxe bateko egoiliarrak. Horrela, narrazioak ulertarazten du Bronco Billyren fantasia eroek eta haurrek soilik partekatzen dutela, sinbolikoki, protagonista bera dena. Bronco eta bere lagunek pairatzen duten eskizofrenia bere zenitera iristen da, bere karpa erre ondoren, beste bat erosteko dirua lortzen saiatzen direnean: tren bati egindako lapurreta, western klasikoaren eszena mitikoenetako bat berpiztuz. Edwin S. Porterren The Great Train Robbery (1902) [F176] kontakizunarekin zuzenean harremanetan jartzen da sekuentzia hau. Lan honetan sortutako fantasiak talka egiten du Broncok eta bereek aurre egin behar dioten errealitate gordinarekin. Don Kixotek errota erraldoiak garaitu
nahi dituen bezala, Bronco Billyk tren bat gelditu nahi du zaldi batekin eta gezi batzuekin [F177]. Jakina, huts egiten dute beren ahaleginean.
F 180 Ameslari talde honen karpa salbatzeko azken baliabidea eroetxeko joste tailerrean dago, eta urtero joaten dira bertara. Eastwoodek gizarte amerikarrari kritika edo iseka egiten dio Bronco Billyren ikuskizunaren karparen inguruan. Narrazioaren hasieran, hau ia ikusezina da –bere ikuskizuna bezala– paisaiarekin kamuflatzen delako [F181]. Nolabait esateko, ia ez da existitzen, hasieran konpainia inguratzen duen auraren irudikapenaren isla. Narrazioaren amaieran, aldiz, eroetxeko egoiliarrek bandera amerikarrez betetako karpa deigarria josi dutenean [F182], harmailak bete egiten dira. Konpainiako pertsonaiek jasaten duten transformazio-arkua ederki irudikatzen da karparen ikonizitatean. Antza, hori zen falta zitzaien gako nagusia, AEBko mitoak inguratzen eta estaltzen duen atmosfera horren sintoma materiala, euren banderan bertan irudikatuta.
F 182 Ironikoa da zoro talde batek (zilegi bada) bandera amerikarrez betetako karpa bat josten duela. Mendebaldeko konkista irudikatzen duen sukar handiaren zati da dena. Euren ikuskizunari harmonia emateko falta zitzaien gakoa elementu honetan zetzala konturatzen dira. Denys Lévyk oso hausnarketa interesgarria eskaintzen du karpan jasandako eraldaketari buruz: (Karpak) estatuaren aurkako mendekuaren itxura hartzen du, herrialdearen ikurrak urratzen dizkiogunarena: benetako herrialdea Wild West Show hori da, fikzio hutsa bada ere (edo izan bada ere) (…) azkenean arrakastatsua, kolektibo bat, pronostiko ororen aurka westernaren oinarrizko printzipioei eusten diena. (Levy, 2010: 45).
Era publizitario eta esperpentiko horretatik, Broncok eta beretarrek euren sukarra publikoarengan kutsatzen dute, eta beren lehen abandonatutako zirkuaren harmailak betetzea lortzen dute. Euren ametsa, amets amerikarra, betetzen dute; helburu pertsonalen alde borrokatzea eta helburu horiek lortu arte ez gelditzea. Narrazioak azaltzen du espiritu amerikarra iraunkortasunean datzala, lehiaketaren aurka, lankidetzan eta kooperazioan ezkutatzen direla zoriontasunera eta arrakastara eramaten duten bidea. 5.1.5.2.3. Amerikar ikuskizunaren bira ziklikoa Eraldaketa bat jasaten duen gauza bakarra taldearen ikuskizuna apaintzen duen bilgarria da, hau da, karpa. Bronco Billy's Wild West Show taldeko kide guztiek bizi izan duten eboluzioaren irudikapen gisa balio du honek, esan bezala. Ameslari izatetik beren ametsa eta hutsik egotearen harmailak beteta egotera pasatzen dira. Carlson aipatuz, Bronco Billyk heroien imitatzailea izatetik Amerikar heroia izatera" (2002: 58) eboluzionatu zuen. Gainerakoan, film hau bere formen errepikapenagatik eta narrazioaren edukiagatik nabarmentzen da. Talde honen ibilbidea erabat ziklikoa da, urtero leku berberetara joaten dira data berberetan. Ez dira batere aldatzen beren ekintzetan. Honek, obrari hainbat sekuentziatan zehar plastikoki irudikatua ikusten den zirkulartasun tematiko bat eskaintzen dio, batez ere, ikuskizunaren zenbakiei dagokienez. Horregatik, urtero estatuen zehar egiten duen ibilbide abenturazale hutsa gainditzen du, showak forma errepikariak hartzen baititu, nola ez, "biratzen" direnak. Hasteko, ikuskizunaren esentziak berak forma arketipiko biribila du: karpa zirkularra da. Zenbaki bakoitzak forma zirkularrak ere marrazten ditu. Lennyk abiadura ematen dio akrobaziak egiten dituen lokarri bati [F183], Big Eagle bere buruari bueltak ematen dizkio euriaren dantza berezi bat emulatuz [F184], Doc Lynchek aurkezpen hitzaldi bera errepikatzen du egiten dituzten zenbaki guztietan eta Bronco Billyk, eszenatokiaren perimetroaren inguruan akrobatikoki zamalkatzeaz gain [F185], Fortunaren erruletaren izarra da, Antoinette Lilyrekin batera [F186].
F 186 Guztiek familia zirkulu handia osatzen dute, adibidez arazo garrantzitsu bat eztabaidatzeko elkartzen diren bakoitzean. Lehen aldia, filmaren hasieran, bere kolaboratzaileek Broncori bere soldata kobratu gabe hilabete asko daramatela leporatzen diotenean gertatzen da, eta Billyk, bere ondoan mantentzen dituen dirua bada, ez dituela bere ondoan nahi erantzuten die [F187]. Azkenean dena ahazten da eta adiskidetasuna sendotzen zaie. Geroago, Big Eagle eta Clear Water gainerakoei seme bat izango dutela jakinarazi nahi dietenean, familiaren zirkulu handia osatzen dute berriro. Oraingo honetan, ordea, planoak ikusleari Lily, oraindik, familian sartu ez dela jakinarazteko balio du [F188].
F 188 Lily ez da beste taldekideek partekatzen duten fantasiazko eta ilusiozko mundu horretan sartzen. Inozotasuna galdu du eta ezinezkoa da hori berreskuratzea. Hiritik dator, New Yorketik, milioiduna izateko helburu hutsarekin. Jarrera hori, hain zuzen, Bronco Billyk eta gainerakoek gorrotatuko lukete. Ez dute hiri handietan jarduten, iraganean huts egin zutelako testuinguru horietan. Broncok klaustrofobia moduko bat du New Jerseyn hazi zen gela ilun eta txikiagatik. Errealitate neketsu horretatik ihes egiteko bide bakarra zinema zen, westernak zehatzagoak izateko. Espetxetik atera ondoren, zinemako aretoetan ikusten eta sentitzen zuena bere haragian bizitzea zoriontsu izateko modu bakarra dela ulertzen du. Horregatik, hiria itolarriarekin eta zapalkuntzarekin lotzen du. Naturan eta espazio zabaletan aurkitzen du askatasuna. Horrela irudikatzen du Eastwoodek natura eta komunitatearen arteko western-liskar klasikoa, hau da, bere heroiaren ikuspuntu "eskizofrenikoaren" bidez. Zibilizazioaren eta naturaren arteko dialektikari aurre egiteko beste modu bat diruari dagokionez proposatzen den harremana da: aberastasuna ekialdeko estatuekin lotzen da eta natura basatia mendebaldeko lurraldeekin.
Lilyren pertsonaiak ere bere bilakaera propioa du narrazioan zehar. Berak antzeman gabe, obraren iluminazioak, bera ere, hirian bizitzeak suposatzen duen ustelkeriagatik preso bizi dela jakinarazten digu. Materialtasun soila gidatzen du pertsonaia honen bizitza eta horrek bere arima usteltzen du. Espetxean bizi da Lilik, horregatik pertsianaren zirrikituak zeharkatzen dituen argia metaforikoki kartzelatzen dute itzalek sortutako espetxe batean [F189].
F189 Hala ere, Bronco Billyren errealitate fantastikoaren bidez zoriona lortzen du. Poliziak dena argitu ondoren, cowboy kijoteskoak Lilyk engainatu egin duela jakingo du, John Arlingtonekin izandako ezkontzaz ez baitzion ezer kontatu. Broncok ez zuen ezagutzen Lilleren helburu eta nortasun diruzaleak. Hori gerta ondoren, poliziek New Yorkera eramaten dute, bizi den goi mailako gizartearen gailurrera, bere familiarekin –horregatik, sekuentzia hura etxe orratz batean filmatuta dago, teilatupean, etxean–. Hasieratik lortu nahi zuen helburu zekena betetzen du, milioiduna da. Aitzitik, azkenean ulertzen du ez dela zoriontsua. Bere benetako familia Bronco Billyren konpainian bizi zen, eta horrek bere berezko dohaina justifikatzen du Fortunaren Erruletan beste inork baino hobeto jarduteko. Bera, gainontzekoak bezala, espetxean (metaforikoa bere kasuan) bizi izandako beste pertsona da, konpainiako beste kide guztiak bezala, benetako askapena ezagutu duena, bere larruan bizitzea Mendebalde Basatia edo askea, nahi izanez gero. Hiriko bizimodua amesgaiztoan bihurtzen da (Bronco eta bere gizonekin gertatzen denaren aurka, euren errealitatea amets bihurtzea lortu dutenak). Paradoxikoki, bizitza horrekin amaitzea erabakitzen du somniferoen gaindosi baten bidez. Clear Waterren deia jasotzen duenean, ahoa pilulaz beteta dauka. Broncok bere laguntza behar du Fortunako Erruletan partehartzeko ordezkorik ez daukatela jakitean. Azken unean iristen da eta, honela, beragatik bakarrik itzuli dela ulertzen du. Horregatik Broncok Lily barkatzen du. Sekuentzia erromantiko honek Antoinetten eboluzioa ixten du. Hasi zen leku berean amaitzen da, ikuskizunean. Hala ere, jada ez da pertsona bera, benetako aberastasuna adiskidetasunean, familian, hersturan eta altruismoan datzala ikasten baitu. 5.1.5.2.4. Broncoren ikuspegi utopikoa Filmaren mezua agerian geratu da Bronco eta Lilyren irudien bidez. Leheneak, western mutuaren subjektu moralizatzaileek bezala, jokabide lezioak ematen dizkio publikoari modu argi eta errazean. Bigarrenak, Ipar Amerikako gizarte kapitalistako bizitzaren lehiakortasunaren biktima, Billyren eta beren erokeriak arbuiatzen ditu. 80ko
hamarkadako amerikar gehienen bizimodua sinbolizatzen du. Hala ere, bere eraldaketa ez da hutsala. Bertan, Eastwoodek eta Broncok ikuslearengan eragin nahi duten mezua kondentsatzen baita, modu malkartsu eta barregarri samarrean bada ere. Lehiatik lankidetzara, indibidualtasunetik kolektibitatera, erronkatik laguntzara, etsaigotik adiskidetasunera. Estatu Batuak show bat, ikuskizun bat, ilusio bat, entretenimendu bat, haurrentzako ipuin bat eta helduentzako mito bat dira. Tom Mixek honela definitu zuen: "Mendebaldeko konkistaren dramatizazio idealizatu eta moralizatzailea" (Astre & Hoarau, 1986: 161). Buffalo Billek eta Mendebaldeko Konkistaren kondairaren gainontzeko sortzaileek eraiki zuten ondarearekin jarraitzeaz arduratzen denetako bat da Bronco Billy erromantikoa. Bitxia bada ere, ikerketa honen hasieran aipatutako "Broncho Billy" Anderson 1883an jaio zen, Buffalo Billek bere ikuskizuna sortu zuen urte berean. Era berean, Anderson 1971n hil zen, Rokosen laburmetraiatik urtebetera. "The Resurrection of Bronco Billy" izenburuak western izar zaharraren heriotzari erreferentzia egin diezaioke. 1971, gainera, Clint Eastwood zuzendari bezala Play Misty For Me (1971) filmarekin estreinatu zen data da. Dirudienez, westernak oinordeko berriak aurkitzen ditu, oinarrian duen mitoarekin jarraitzen dutenak. XIX. mendearen amaieratik, ez da falta izan iparramerikar nazioaren jatorria kontatzen dakienik. Westerna ez da iraungitzen, historiaren barruan etenda dagoen denbora delako, eta, ohiko gertaeretan ez bezala, denbora-tarte mugiezin batzuen barruan kontserbatzen da. Horregatik ez dago anakronismorik westernean, ez aurrerantz, ez atzerantz. Istorioak modu linealean kronologikoki aurrera egiten duen bezala, mitoa zirkulu itxi bat da, inoiz irteten ez den betiereko itzulera batean biratzen duena. Mito oro bezala, hilezkorra eta aldaezina da, bai eta indarrean dago ere.
5.2.1. Mystic River There are threads in our lives. You pull one, and everything else gets affected 5.2.1.1. Sinopsia Jimmy Markum, Sean Devine eta Dave Boyle, ume hirukote inozo baino inozoagoak, Bostongo East Buckinghameko espaloi zolatu berri bateko zementu freskoan beren izenak idazten dituzte. Baina euren bihurrikeria eteten dituzte ustezko polizia batek eta itxurazko apaiz batek. Euren autoa gelditu eta galdekatu egiten dituzte. Dave Boyle autoan sartzera behartzen dute, bere amarengana Rester kalean eramango argudiatuz; aitzitik, Jimmy eta Sean geldi-geldirik dauden tokiaren aurrean bizi dira. Modu honetan, Dave lau egun ematen ditu sekuestratuta, baso batean, ihes egin eta etxera itzultzea lortzen duen arte. Hogeita bost urte beranduago, Jimmyk, janari-denda bat du auzoan. Bi urte eman ditu kartzelan, armaz egindako lapurretagatik; hemeretzi urteko alaba bat izan du, Katie, lehen bikotearekin, Marita zenarekin, eta beste bi Annabethekin, egungo emaztearekin, haurtzaroan ia sartu ez direnak. Sean Bostongo Estatuko Poliziaren inspektorea da, eta Lauren emazteak ez dio hitz egiten, baina ez du bertan behera uzten elkarren arteko erlazioa. Dave, beisbol jokalari handia izan ondoren, orain langile-klasekoa da eta bizitza aspergarri eta sinplea darama, Celeste emaztearekin eta Michael umearekin batera. Katiek bere lagunekin ezkongabeko agurra ospatzen du. Hurrengo egunean Las Vegasera mugitu nahi da, bere bizitzako maitasunarekin ezkontzeko, Brendan Harris, oso mutil jatorra eta estimatua auzoan. Halere, Jimmyk gorroto du mutikoa. Katie ezin izango du ihes egin auzotik, aurreko gauean etxeratzen ari zela hiltzen baitute. Bi umek auto bat odoletan agertu dela ohartarazi dute poliziari. Horrela, Sean eta bere lankidea, Whitey Powers sarjentua, kasua eramateko izendatu dituzte. Jimmy oso kezkatuta dago Katiek ez duelako bizitza seinalerik ematen. Goizean ez da lanera joan, ez dago bere lagunen etxean eta ez da bere nebaren ospakizunera iritsi (horren lehen jaunartzea). Laster jakingo du zergatik: polizia bere alabaren autoari argazkiak ateratzen ikusiko du, odolez zikinduta baitago. Seani azalpenak eskatzen dizkio, badaki poliziaren perimetroan dabilela. Katieren gorpua parke erraldoi baten sakonenean dago, hartzentzako tranpa batean. Paraleloki, Jimmyk eta Seanek ikerketa bat hasten dute auzoan hiltzailea nor den argitzeko. Begirada guztiak Daverenganantz doaz, McGill's tabernan Katierekin bat egin
Outlawak, bere gaizkile taldearekin, hau da, Jimmy eta Savage anaiekin, erlojupeko lasterketa batean sheriffaren aurka arituko dira. Eta sheriffak, Sean inspektoreak kasu honetan, Mugaz Haraindiko heroiaz mozorrotu beharko du. Lurralde basatiaz duen ezagutza guztia erabiliko du komunitatean ordena birsartzeko. Bostongo East Buckingham dugu eremu hori. Mystic ibaia komunitatea eta Mundu Basatia banatzen duen muga da. Batean giza-kodeak funtzionatzen dute, Seanek defendatzen dituen gizalegeen arabera araututa daudenak. Bestean, odolaren kodea, Jimmyk inposatzen dituen araberakoak, gizartetik at geratzen denaren esparruan mugitzen diren harremanak, alegia. Biktima, bikoitza da kasu honetan, Dave Boyle, alde batetik, Katie Markum, bestetik. Biek, euren hilketak, egun berean konponduak ikusten dituzte, nazio amerikarraren jatorriari erreferentzia egiten diona, Kolonen Eguna edo Columbus Day bezala ezagunagoa dena. Western oro bezala, narrazio honek ere Estatu Batuen jaiotza du hizpide, zeinak odola eta indarkeria sustrairik sakonenean errotuta dituen. 5.2.1.2.1. Justiziaren muga: Mystic ibaia Narrazioak behin baino gehiagotan azpimarratzen du Bostongo eremu zibilizatuaren eta ez denaren arteko muga, hau da, basatia edo zibilizatu-gabea. Horregatik, herritar horien bizitza atsekabetzen duen indarkeria erakusten duten sekuentziei bidea eman aurretik, kamerak Mystic ibaia zeharkatzen du, Jimmyk definitzen duen bezala, norberak bere "bekatuak lurperatzen" dituen tokia, leku honek antzezlaneko pertsonaientzat hartzen duen esanahi erlijiosoa aipatuz. Hona hemen Bostongo bi komunitate horien arteko ezberdintasun handia, Wallace Katzek maisuki azaltzen duena gurera ekartzea merezi duena: South Bostonetik kanpoko mundua dramatikoki aldatu da, ez du zertan hoberako egin, baina Southie-ek16 aldaketaren egitatea onartzen duten arren, ez dute ulertzen. Eta zenbat eta gutxiago ulertu, orduan eta gehiago makurtzen dira ustez uler eta kontrola dezaketenera: euren familiak, katolizismo karismatikoa, odolaren instituzioetatik eratorritako auzo-baloreak, aitaren figuraren autoritatea eta mendekuak dakarren justizia mota eta bekatuen zigor gogorrak; biolentzian oinarritutako maskulinitate identitatea eta emozioen ezabaketak suposatzen duen harrotasuna; errutasuna, sekretua, susmoa eta konfiantza eza areagotzen duten arduraren nozio edota ikusmoldea, batez ere, auzokidekoa ez den edonori bideratuta. Baina filmak erakusten duen bezala, erakunde eta balio horiek behin eta berriz probatzen eta porrot egiten duten egoerak ematean, agortuta daude argi eta garbi (2004: 121). Egoera horiek guztiek garatuko dira atal honetan, narrazioaren detonazioa abiapuntutzat hartuta: Katieren hilketa. Deigarria baino deigarriagoa da obrak nola adierazten duen mezu hori, irudien bidez, bere gorpua aurkitzen duten sekuentziaren hasieran. Poliziaren
16 Bostongo hegoaldean ugari diren irlandar jatorri katolikoko biztanleak, langile klasekoak gehienak, izendatzeko erabiltzen den terminoa.
F 196 Katie Markumen hilketak berehala suntsitzen du bere aitak, Jimmyk. Bere zoritxarraren erruduna nor izan den jakiteko irrika sortzen da pertsonaia honen barnean, hori izango baita bere motorea, aurrera egiteko aitzakia. Indarkeria-mekanismo bortitza jartzen du martxan hiltzailearen aurpegia agerian uzteko. Bere helburua lortzeko, bere koinatuak, Nick eta Val Savage anaiak, bere banda ohia konposatzen zutenak, bere konplizeak izango dira, Katieren osabak baitira; Annabeth horien arreba txikiena baita. Jimmyren eguzkitako betaurreko beltzen forma esajeratua formalki pertsonaia honen bidelapurnortasuna gogorarazten du [F197]. Agian, iluntasunak eragozten dio egia argi ikustea, eta horrek dakar gero Jimmyren hanka-sartze gorena: Dave erail, inozente bezain inozoa den pertsonaia. Eleberriaren hitzaurrean, Henry eta George otsoek, Dave bahitu ondoren, Jimmyk, bere begiradaren hoztasuna eta epeltasuna ikusita, "egunen batean norbait kargatuko dela eta horrek ez diola loa kenduko argi dago" (Lehane, 2003: 39). Izan ere, profezia hori bi aldiz betetzen da. Jimmyk lehendabizi Ray Harris hiltzen duenean eta, hortik urte batzuk geroago, Dave. Bi kasuetan ez du damu zantzurik ezta aztarnarik ematen.
F 197 Bestalde, Seanek eta Whiteyk polizia-ikerketa baten ohiko lanak hasiko dituzte. Katie hiltzeko modua birsortzen dute, frogak biltzen dituzte, balizko lekukoak galdekatzen dituzte, eta abar. Laster jakingo dute Jimmyren asmoa, bere alabaren hiltzailea hiltzeko ikerketa ofizialari aurrea hartzea.
Hortxe dago, hain zuzen ere, gizarte zibilean mundua gobernatzen duten legeen eta ibaiaren beste ertzean nagusi den kodearen arteko aldea. East Buckingham auzoak bere arauak ditu, legea alde batera utzita, non auzoaren arazoak barrutik konpontzen diren, poliziaren esku-hartzerik gabe. "East Buckinghameko auzoak berreraiki gabeko darwinismoa iradokitzen du" (Morrey, 2005: 42). Teoria eboluzionistak aipatzeak ez dio logikari ihes egiten. Alde batetik, East Buckinghamen natura-basatiari hobeto moldatzen eta egokitzen denak bizirauten duelako. Gizarte "hura harraparien eta harrapakin naturalen artean banatzen da" (Morrey, 2005: 43): Jimmy, polizia faltsua eta apaiza, batetik; eta Dave eta Katie, bestetik. Antza, Darwinen teoriak definitzen duen mundu honetan, baimenduko gintuzke Jainkoaren presentzia eza dagoela defendatzeko. Aitzitik, hori ez da horrela, aurrerago ikusiko denez. Beldurrean, indarkerian eta mendekuan oinarritutako mundu hura auzokideen arteko harremanak zelan antolatzen diren antzematera eramaten gaitu filmak. Barne kode hori dela eta, Seanek eta Whiteyk Eve Pideon eta Diane Cestrari, Katie bere ezkongabeko agurra ospatzera joan zireneko lagunei, galdeketa egitera doazenean, poliziarekin hitz egin nahi ez dutelakoarekin topo egiten dute, East Buckinghameko kodeari jarraituz. Seanek egoera hori laster identifikatzen eta ulertzen du, berak haren parte izan baita, haurtzaroan. Auzokideek "muinoa" izendatzen duten horretan hazia izan baita, East Buckinghameko kale bat, goiko aldean kokatua, beheko trenbideetako etxeak baino eraikin hobeak zituena. Berak ezin hobeto daki neskatoek Savage anaiekin hitz egin dutela. Familia honen abizenak, Bostongo langile auzo honen ezaugarri den nortasun ezdeusaren berri ematen du17. Beraiek, Jimmy bezala, paduretako kide dira, East Buckinghamen berezko pobreziaren barnean, auzoko gunerik zalapartatsuena eta basatiena. Lehaneren eleberriak dioen bezala, muinoa paduretatik bereizten duen ezberdintasuna, lehenengoan jendea bere etxeen jabe dela da; bigarrenean, ia biztanle guztiak alokairuan bizi diren bitartean. Sean, Jimmy eta Dave helduak direnean, East Buckingham pobreziatik irteten hasten da, exekutibo eta bulegari asko auzora mugitzen hasi direlako, hiri handiko heziketa eta bizimodua ekarriz. East Buckingham Pen Parken inguruan eraiki zen, Penitentiary Parken txikigarria dena. Bere izena, gaur egun natura nagusi den parke handia dagoen tokian, lehen presondegi bat zegoelako da. Presozainak Muinoan kokatu ziren, eta konbiktuen senideak, berriz, Paduretan. "Beranduago, lehenengoak goi kargu administratiboak eskuratzen joan zirenean, auzoa Bostoni atxiki zitzaion" (Lehane, 2003: 179). Horrek esan nahi du komunitate honen sorrera krimenean eta basakerian dagoela. Hori dela eta, naturak ingurunea menderatzen du, espetxea kendu ondoren eremu hura mugatzen duten hesiak bakarrik geratzen dira. Hala ere, gizarte honen jatorriaren oroitzapena Seanengan gorpuzten da, polizia-kartzelari izanik Muinoetan bizi dena, eta Jimmy, preso ohi eta kriminala, paduretan. Horrela, iraganaren oihartzuna orainaldira iristen dela dirudi.
Egitura horrekin jarraituz, narrazioak modu paraleloan igarotzen diren bi ikerketa azaltzen ditu. Sean eta Whitey burutzen dutena poliziala da eta Bostongo ertz zibilizatua irudikatzen du. Bestea, Jimmyk eta Savagetarrek egiten dutena, izaera pertsonalekoa da, edo, bestela esanda, mendekuzkoa. Jimmyren asmoa, behin bere alabaren hiltzailea aurkituz gero, bere ertzera eramatea da, honek egia azaleratu dezan. Ikerketetan eman diren hurrengo urratsek Daverengana hurbiltzen dituzte bi aldeak, Mystic-en korrontea pertsonaia apal eta hauskor hontan sartuko balitz bezala. Bere jarrera bitxia, bere esku zaurituaz gain, Katieren heriotzaren deskribapenarekin bat dator, tiro bat jaso ondoren, jipoi izugarri bat jasan zuena. Whiteyk Daveren susmoa du ezagutzen duen lehen unetik, gizon honek aura beldurgarria eta berezi xamarra irradiatzen baitu. Sarjentuak susmatzen du Dave izaki bitxia dela eta arriskutsua ere izan daitekeela. Lehaneren eleberrian, Powersek asmatu zuen esatean "indarkeria barruan sartzen zaizun gaixotasun bat dela" (2003: 196). Filmean, esaldi hori Daveren pertsonaiara egokitzen da, birus honekin kutsatua izan dena. Horregatik, Whiteyk haren autoa lege-trikimailuen bidez konfiskatu eta ikertu egiten du. Aitzitik, Davek buruko nahasmendu larriak dituela jakin arren, Seanek ez du zalantzan jartzen bere errugabetasuna, nahiz eta ez sinetsi Davek nola zauritzen duen eskua. Savage anaiak Whiteyren ondorio berera iristen dira. Dave izan behar du hiltzailea. McGill's-en Katierekin bat egin zuen Jimmy ezkutatu izana, erabat lesionatutako eskua, poliziak komisariara eraman izanarekin batera, oso esanguratsua da. Jimmyri hiltzeko erabakia hartzera bultzatzen diona, Celestek bere susmoak baieztatzen dituela da. Emakume honek ez du ulertzen zer gertatzen zaion bere senarrari eta, honen jarrera desorekatuak eta goibelak sorrarazten dion beldurrak alde batera uzteko eskatzen dio. Nolabait, Celeste Jimmyren babesaren bila dabil, gogora dezagun "auzoko erregea" dela. Aitzitik, ez du Seanengan konfiantzarik, auzokoen aurrean Dave eta Jimmyren aspaldiko lagun gisa aurkezten bada ere. Horregatik, mugaren beste aldeko kodea ezagututa, Celestek (Eve eta Diane egin bezala) ziria sartzen dio Seani, Dave Katie desagertu zen gauean iritsi zen orduari buruz galdetzen dionean. Davek bere oroimenean duen traumari aurre egiteko duen modu bakarra, gertatu zitzaiona bere buruari kontatzea da, hirugarren pertsonan, berari ez balegokio bezala. Davek, aurrerago sakon garatuko denez, bere nortasuna bikoizten du, bitan banatuz: kotxera igo eta otsoengandik ihes egitea lortu zuen haurra, alde batetik. Bestetik, trauma sortu zuen eta orain Dave zenaren gorputzean bizi den izakia. Bere nortasunaren alderdi honen bitxikeria zera da, Lehaneren eleberrian, Davek western-itxurako fantasia sortzen duela gasolindegian jaso zuen gizonarekin, behin otsoen gordelekutik irten zenean: Davek sarritan galdetzen zion bere buruari zer gertatuko zatekeen otsoengandik ihes egin zuen mutila benetan film bateko pertsonaia izan balitz. Izan ere, Ronek (laguntzera joaten zaion gasolindegiko jabeak) gurasoek seme-alabei erakusten dizkieten gauza horiek guztiak erakutsiko zizkion; zaldiak siloratuko zituzten, errifleak kargatu eta abentura amaigabeen bila abiatuko ziren, heroiak izango ziren naturaren erdian, eta otso haiek guztiak garaituko zituzten (Lehane, 2003: 44).
Bi ikerketen bereizmenean dagoen ezberdintasuna, Mugaz Haraindiko irudian dago, narrazio honetan Sean Devinek irudikatzen duena. Jimmy outlaw bat den bezala, Sean sheriffa da, ordenaren eta legearen zerbitzura dagoen agentea. Bere jakintza erabiltzen du, mugaz haraindikoa, guztiok ezarritako legeetatik ihes egiten duen mundu batean oreka berrezartzeko. Ironikoki, Seanek ez du bere helburua betetzen. Ikerketa Katie hil zuen pistolan zentratzeko hipotesian, Dave baztertu arren, Seanek ez du komunitatetik kanpoan dagoen bizitza definitzen duen indarkeria espiral betierekoari amaiera ematea lortzen. Hortaz, jakina, Katieren hiltzaileak topatzen ditu; aitzitik, krimen baten amaiera beste baten hasiera dakar: Daven erailketa konpontzea, nola ez, Jimmyk gauzatutakoa. Whiteyk eta berak benetako hiltzaileak aurkitzen dituzten bitartean, Jimmy Daven kontra doa. Bere lagun ohia mozkortzen dute Savage anaiek eta Jimmyk Mystic ibaiaren ertzera arrastatzen du, bere bazterrera. Davek Katie hil zuela aitortzen badu bizia barkatuko diola agindu ondoren, Davek, gaizkilez erabat inguratua eta hurbiltzen zaionagatik beldurtuta, krimen hura egin duela baieztatzen du. Jimmyk bere hitza hautsi eta bere lagun zaharrarekin akabatzen du. Hurrengo goizean, Seanek Jimmyren akats larria ezagutuko du, hilketa onartu gabe, bere lagunari gertatutakoaren berri emango diona. Seanek asmatu egiten du, berak badakielako nola funtzionatzen duten bi munduek, bai zibilizatua eta baita basatia ere. Mystic-en bi ertzak hartzen dituen begirada du, nolabait esateko. Jimmy, aldiz, ez. Mugatik haratago mugitzen aditua da, horregatik zen bere taldearen liderra hogei urterekin, eta berak antolatzen zituen lapurreta guztiak. Bitxia bada ere, Jimmyk eta beretarrek hockeyko maskarak erabiltzen zituzten beren aurpegiak ezkutatzeko, hala kontatzen du Looney jaunak, lapurreta egin zuten likore-zaintzaren jabeak. Horrela, Jimmyk iraganeko trauma du lagun, kirol hori praktikatzen zuten bitartean gertatu baitzen Daveren bahiketa. Dave Boyleren hilketa ez da lehena eta Seanek jakin badaki, Jimmy oso tipo arriskutsua da. Katie hil zuen balaren jatorria ikertzean, honen jatorriek, polizia, Jimmyren iraganarekin harremanetan jartzen dute. Bala hura duela hamarkada batzuk "Just Ray"18 Harris izeneko batek kamioi baten lapurretan erabili zuen errebolber berekoa dela jakingo dute, non Jimmy Markumek eta Savage anaiek ere parte hartu zuten. Jimmy salatua eta atxilotua izan zen, norbaitek bere izena eman zuen. Lapurretaren erantzukizuna bere gain hartu eta bi urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Kartzelan egon zen bitartean, Ray Harrisek Marita eta bere jaioberria zen Katie zaintzen zituen. Hala ere, baldintzapeko askatasunean irtetean, Jimmyk bere laguna zenaren traizioa ezagutuko du, bera izan baitzen Jimmyren izena eman zuena. Horregatik, urte batzuk geroago Daverekin egingo zuen bezala, Ray Harris Mystic-era eraman eta hil arte tirokatu zuen. Hala ere, behin mendeku pertsonala beteta, Jimmyk hildakoaren familia zaintzen du. Astero soldata bat bidaltzen du Harris familiako etxera, inork ez daki nondik datorren diru hura, antza, pentsatzen dute Rayk berak bidaltzen duela, ez dakite eta hilda dagoela. Atzerrian edota beste hiri batean bizitzen ari dela pentsatzen dute.
5.2.1.2.2. Jainkoa egon badago, baina ez du parte hartzen Narrazioak, behin baino gehiagotan, Jainkoaren presentzia narrazioan zehar iradokitzeko erabili nahi diren metaforak eskaintzen ditu. Erlijio katolikoa oso presente dago East Buckinghameko biztanleengan. Hala ere, badirudi Jainkoak ez dituela ikusten auzoko hiritarrek jasaten dituzten ezbeharrak, gertaeren emaitzetan parte hartu gabe, gizakiek nahierara jokatzea ahalbidetzen du. Ustezko pasibotasun horrek Jimmyren pertzepzio metafisikoarekin kontrastatzen du, pertsona baten bizitza markatzen duten gertakarien nolabaiteko joera iradokitzen baitu. Horrela, patua jokoan sartzen da narrazio honetan, iraganaren eta etorkizunaren arteko korrespondentzia-jokoa eginez, hartu-eman mingarri eta dramatikoan. Hiru protagonistek jasandako trauma, apaiza eta polizia faltsua protagonista dituena, Jimmyren tatuajean du oihartzuna, bere bizkar osoa hartzen duen gurutze bat, eta baita Sean polizia inspektoreak aukeratutako lanbidean ere, hurrenez hurren. Bi irudi horiek ziklikoki errepikatuko dute Davek txikitan pairatu zuena. Sortzailearen presentziak edozein toki hartzen du bere baitan narrazioan, hainbat lekutan aldi berean egotera ere iristen da, bere bereizgarri den nonahikotasuna erakutsiz. Horregatik, poliziak egiten ari den bilaketa erakusten duen muntaia-sekuentzian, Nadineren lehen jaunartzearekin batera (Katieren neba txikia), Jainkoa elizako bertaratutakoen gainetik dago. Sekuentzia horretan Jainkoaren presentzia agerikoa da, begi-bistakoa. Baina, aldi berean, airetik, poliziak zaintzen ari dela dirudi, helikopteroek marrazten dituzten gurutzeetan zehar [F198] honen agerpena iradoki dezakegu. Ez da kasualitatea eszenaratzeak kameraren kokapena eta angelua kokatzea, aireko aparatu hauen gurutze formako silueta azpimarratzeko moduan, kamerak jaitsi eta ikuskatzaileak Katieren ihesaren ibilbidea eginez erakutsi ondoren [F199].
pixkanaka-pixkanaka eta obrak Jainkoaren presentzia azpimarratu nahi du hori gertatzen den bitartean.
F 205 Jimmyk Dave [F206] hiltzeko egiten duen tiroak hil berri den pertsonaia honen zeruko ateak irekitzea esan nahi du. Tiroaren sua marrazten duen zirkuluak irudia enkoadraketa itsutzen duen distira batekin urtuz [F207]. Argia ibaiaren eta gauaren iluntasunean gertatzen da, tiro honen ondorengo planoa, zeru oskarbi batean baitatza [F208 eta F209], heriotzak beste bizitzarako bidea irekitzen duela sinbolizatuz.
F 209 Heriotzaren (tiroaren) eta zeruaren (paradisuaren) arteko konbinazio hori, motibo zirkularren ondorioz gauzatzen dena, aurretik ere kontatu izan da filmean zehar. Hirukote hau ateratzeko gai ez den ziklo bortitza egiaztatzeko balio du. Katieren gorpua Pen Parken aurkitzen dutenean, hainbat polizia behar dira Jimmy Markum kontsolaezin baten amorru biziari eusteko. Jainkoari oihukatzen dio zergatik kendu dion (bigarrenez) maite duen pertsona bati –Marita izan zen lehena–. Deigarria da alaba "Penitentziako Parkean" hil izana, Jainkoa Jimmyri gertatzen ari zaion bekatu-zerrenda luzea ulertzeko balio baitu, Seanek dioen bezala: "Eta zer demontre esango diot nik aitari? Jimmy, Jainkoarekin zorretan zeunden eta kobratu egin dizu". Agian Seanek ez ditu bere lagunaren krimenak deskubrituko, baina Jimmy ere ez da kapaza Jainkoaren begietatik ihes egiteko. Kamerak eszena ikuspuntu zenitaletik erakusten du, hau da, bertikalki beherantz bideratuz, objektibotik begiratuko lukeen Jainkoa balitz bezala [F210]. Izan ere, Jimmyk berak aitortzen du "Just" Ray hil zuenean Jainkoaren etsipenezko begirada sumatzen zuela, zerutik begiratuta. Honen ondoren, ikuspegi zenitala aldatu gabe, irudiek, hartzentzako tranpari bide ematen diote, non, kasualitatez, forma biribila duen Katieren gorpu ubeldua dagoen [F211]. Aipatzekoa da bere gorputz geldoa hilotza dagoen zuhaitz zahar eta lehorraren enborra dela [F212]. Zuhaitz handi baten presentzian [F213], metafora errepikariari gogorarazten dio Eastwoodek maite duen pertsona baten heriotza erretratatzeko erabiltzen duela, naturarekin duen berraragitzearekin lotuta, Unforgivenen eta The outlaw Josey Wales-en lanetan egin zuen bezala. Film honekiko desberdintasuna, hemen, zuzenean, lurraren azpian erdi lurperatutako gorpua erakusten dela da, naturak partzialki estalia, gorputzaz jabetzen hasten dena. Aurreko beste bi lanetan ez da halako gordintasunik erakusten. Sekuentzia zenitalera itzuliz, orduan kamerak gorantz egiten du panoramikoki, zerua enfokatuz [F214], Katieren izpirituak egin behar duen bidaia sinbolizatuz, East Buckinghameko irlandar jatorriko biztanleek besarkatzen duten kristau fedeari erreparatuz gero. Izan ere, kamerak, bere goranzko mugimendua, Pen Parkeko paisaia menderatzen duten zuhaitzen adarrek marraztutako beste zirkulu batean gelditzen du.
F 214 Zeruko zirkulua modu sotilean erakutsia zen Nadine Markumen Jainkoarekiko jaunartzean. Kontakizunak sekuentzia hura Jesukristoren margolan bat erakusten duen eliza batean filmatzea erabakitzen du. Euren buruen gainean erabat biribila den margo bat dago sabaian, Pen Parkeko zuhaitzek marraztutako zirkulua gogorarazten duena [F215]. Metaforikoki, bi neba-arrebak jaunartze bat egiten ari dira Jainkoarekin. Nadinek lurretik –elizatik–; Katiek, aldiz, zuzenean egiten du, edo zeruko ateetatik sartu da, beste mundura pasatuz. Pen Parketik egin zuen goranzko bidaia espiritualean, ganberak, bere forman, elizako margoen egitura erdizirkularra gogorarazten duen horma bat erakusten du [F216], narrazioak eskaintzen duen paralelismoa ulertzeko balio duena, bi anaiordeen jaunartzeari dagokionez. Gainera, horma hori zizelkatutako bi hartzek apaintzen dute, Dave umearen atzetik basoan joan ziren bi otsoak gogorarazten dituztenak. Alaba batek komunitatean sartzen den bitartean, besteak irteten da.
F 216 Simetrikoki, Dave, Katiek ihes egiten jakin ez duen baso batetik eskapatu zen. Pen Parkek harreman formal estua du Dave bahitu zuten tokiarekin, naturan bertan ere bai. Hiriko parke bat natura "etxekotua" deritzonaren zati dela esan daiteke, kasu honetan, baita usteldua ere. Hala ere, East Buckinghamen egoteak leku basati bihurtzen du. Davek baso ilun batean zehar ihes egin zuen modua [F217], Katiek Penetik jazarri zuten gauean bizi izan zuenarekin bat dator. Narrazioak sekuentzia fokalizatzen du detektibeen ikuspuntutik. Sean eta Whitey pertsekuzioa berreraikitzen saiatzen dira, zentzu batean, otsoen larruan jarriz [F218], ikusleak, Daveren askapenaren sekuentziari esker argiago ikus dezakeen arren. Bera bi "otsoengandik" ihes egiten ari zen. Katie Ray Harris Junior eta John O 'Shea (beste harrapari bikote batengandik) ezkutatzeko korrika egiten ari zen. Haiek jarraitzen zioten gertatutakoaz ezer esan ez zezan, baina, azkenean, hiltzea erabaki zuten.
F 218 Dave bahitua izan zen moduarekin jarraituz, deigarria da Plymoutheko motorraren orroa [F224]. Hau da narrazioak otsoaren kurrinka simulatzeko hartzen duen soinu forma, sekuentzia osoan zehar etenik ez duena: hondoko oihal bezala balio du eta zantzu edo sentsazio txarra eta gaiztoa iragartzen du. Izan ere, Sean eta Dave beldurtzen ditu. Ez, ordea, Jimmyri, zeinak ez baitu inoiz hockey-makila askatzen, prest dago, beraz, bere burua defendatzeko. Eszenaratzea bere izaeraz hitz egiteko erabiltzen da hemen. Bi otsoetako inor ez da ausartzen hamaika urteko Jimmy bati aurre egiten. Narrazioaren hitzaurreko bi pedofiloak bezain krudela izan daiteke, edo are okerragoa. Autoaren barrualdeak koba edo leize itxura ere hartzen du [F225]. Baina, aurrerago azalduko denez, bahitzaileek basoko gordelekuan giltzapetuko dute Dave. Hogeita bost urte geroago, Davek bere burua erreskatatzen du, beste otso bat kolpatuz, nerabe batez abusatzen ari den pederasta bat hil arte. Txikitan ezinezkoa izan zitzaiona egitea lortzen du. Egoera kontatzen duen sekuentzia autoaren barrutik filmatuta dago, hau da, beste haitzulo bat edo, zentzu metaforikoan, haitzulo bera [F226 eta F227].
F 222 Behin heldua, Jimmy bera otso bihurtzen da. Komunitatearen barruan bizi da, baina gizartetik kanpo, sinbolizatzen duen artaldetik urrun. Bere taldearen buruzagia da. Horri buruzko zalantzarik balego, narrazioak berak Jimmy hogeita bost urte lehenago Henry eta George otsoen leku berean kokatzen du [F223 eta F224]. Haiek Plymouth marroi ilun, ia beltz bat gidatzen bazuten ere, Jimmyk kolore bereko larruzko jaka bat janzten du, ia gorputz osoa estaltzen diona. Gurutze bat ere marrazten du bere besoekin, Henry otsoapaiza daramatzana emulatzen. Hortaz, otsoak eta banpiroak, gurutzeak eta Jainkoa, heriotza eta motibo zirkularrak… Denbora pasa ahala, pertsonak hazten dira, jakina, baina bakoitzak haragitzen dituzten pertsonaiak, aldiz, ez.
F 224 Narrazioak, horrela, obraren egitura simetrikoa ixten du, baita bere motibo zirkularrekin ere, obraren zentzu ziklikoa osatzeko balio dutenak. Dave hil ondoren, Seanek Jimmy galdekatzen du eta gertatutakoaren egia ulertzen du. Nolabait, Jimmy ez da damutu egindakoagatik. Hil duen gizona ez zen txikitan jolasten zuten Dave bera. Ordu batzuk lehenago labana sartu eta tiro egin dion gizon hori behingoz hil nahi zuen izaki bat zen. Banpiro bat, auzoko kaleetan aurrera egiteko batere asmorik gabe paseatzen ari zena. Horregatik, Jimmyk Seani aitortzen dio Dave Boyle ikusi zuen azken aldia duela hogeita bost urte izan zela, bi pederasten kotxe hartan igo eta handik ateratzeko erreguka begiratzen zien bitartean [F225 eta F226]. Narrazioak, euren pertsonaiak, haurrek jasan zuten mina berpiztera behartzen ditu, agertoki berean kokatuz, Dave betirako desagertu zen unea gogoraraziz. Davek bi aldiz pairatzen du East Buckighamen indarkeriaren zikloa bere bizitzan zehar. Jainkoaren onginahiak erabat ahaztutako gizona da.
F 226 5.2.1.2.3. Bizirik dagoen hildakoa. Banpiroaren itzala Boston hiria bitan zatitzen duen ibaitik bertatik, Mystic Riverrek hirukote protagonista aurkezten du, horietako batek haurtzaroan jasan zuen traumaren ondorioz, guztien nortasuna bi zatitan banatzen duena, "hirurak, zuzenean edo zeharka, basakeria pedofiloaren biktimak baitira" (Martínez Llamas, 2004), baita euren gertukoena ere. "Hiru gizonek, hiru emakumek, hiru senar-emaztek –Jimmy eta Anabeth Markum, Dave eta Celeste Boyle eta Sean eta Lauren Devine– bizi dute film honetako drama" (Siles, 2008: 50). Bahiketak protagonista bakoitzari ekarri zizkion ondorioei buruzko ikuspuntu ezberdinak azaltzen ditu lanak. Dave izan arren bere haragietan bizi izan zuena, Seanek eta Jimmyk ez diote ihes egiten iragan traumatikoaren eraginari. Film luze honen barruan, lanak pertsonaien egoera emozionala erakusteko proposatzen dituen bide narratibo eta formalak azalduko dira. Batez ere, izaera zatikatua, dilematikoa eta bikoiztuta adierazteko. Narrazioak Daveren nortasunaren alderdi hori hiru bider azpimarratzen du, kamerarekin haurrek euren izenak grabatu zituzten espaloiaren zatia enfokatuz. Jimmyk eta Seanek astia izan zuten haiek erabat idazteko, baina Dave erdibidean geratu zen. Galdu egingo duen nortasunaren zatia modu sinbolikoan erakutsiz, horrela betiko zementuan markatuta geratzen baita [F227, F228 eta F229]. Iraganaren eta orainaren arteko aldea banaezina da lurrean grabatutako letra horietan. Bocic eta Vargasek diotenez, "denboraren igarotzea zementuan iradokitzen da" (2018: 3). Hori baino lehen, badirudi eszenaratzeak iradokitzen duela Daveri gertatuko zaiona. Douglas Morreyk zementu freskoaren perimetroa babesten duen hesiak Daveren gorputza nola banatzen duen adierazten du, eta ez Sean eta Jimmyrena, gainera, aurpegia bitan zatituta duen bakarra da, kasu honetan, jantzita daraman beisbol txapelagatik [F230]. Txapel horrek, gehitu behar da, pertsonaia hau taxutzeko balio du, kirol honen zale eta bertutetsu handia baita.
Dave haurtzaroan zena izateari uzten dio eta bizirik dagoen hildakoa izatera pasatzen da, hau da, banpiroa. Bere semea Michael edukita, honek otsoek kendu zioten erdia ordezkatzen du, hau da, bere izatearen alde errugabea da. Horregatik, bere aitak, bere maltzurkeriari esker otsoengandik ihes egin zuen haurraren istorioa kontatzen dionean, narrazioak, Daveren gorputza, itzal artean ezkutatzen du, bere aurpegiaren alde bat erakutsiz [F234]. Modu osagarrian, kontraplanoan, obrak, Davek bere semearen profilaren bidez [F235] (bakean lotan) galdu zuen zatia argitzen duen bitartean. Baten erdi-alde ilunena, bestearen erdi-inozentearekin betetzen da. Batek galdu duen izaeraren ezaugarria eta besteak, oraindik, mantentzen duena.
F 235 Celeste da gehien sufritzen duena bere senar eroriari darion tristura eta malenkonia. Etxean odolez beterik agertu zenean, goizaldean, eskua zaurituta, Katierekin bat egin eta egia ezkutatu zuenean, puzzlearen piezak bildu besterik ez zuen egin behar. Davek bere alderik goibelena erakusten dio, urteetan zehar bere barrenean ezkutatu duena aitortuz. Celestek ez zuen ezagutzen bere senarraren barne-mina, honen banpiro-izaera ezkutua. Txikian bizitako traumarekin bizi izan da Dave, haren presentziara moldatu egin zen eta, neurri batean, hori disimulatzea lortu zuen. Hala ere, Katieren erailketarekin eta begirada guztiak bera buruan jarrita ikusten duenean, jasaten ari den presioa hain bortitza denez, ezin du barnean daraman sufrimendua mantendu –sekuentzia hura, M. Eine Stadt sucht einen Mörder (Düsseldorfeko banpiroa) filmaren klimaxa burura datorkigu, epaiketaren sekuentziara, hain zuzen . Horrela, Celestek senar ero baten irudia ikusten duenean, harenganako beldurra areagotzen da. Davek bere bertsioa defendatzen duen arren, bere emazteak ez dio sinisten. Egunkarietan, oraindik ere, ez dute berririk eman pederasta baten hilketa bati buruz, bai ordea, Katieren erailketari buruz. Horrek, Daveren eskuzauritua gehi honen jarrera bortitza eta desorekatua Celestek jasan dezakeen mugetaraino eramaten du. Horregatik, obrak erantzukizun formalari dagokionez, pertsonaia hartu eta Mystic ibaiaren ertz batean kokatzen du, behin-betiko erabakia hartzeko. Egoerak eragiten dion minak, hau da, bere senarraren bertsioan sinesteak edo ez sinesteak, Jimmyri bere senarrak alaba hil duela aitortzeak edo ez egiteak, Mystic ibaiaren ertzetako batera eramatera eramaten du, ekaitz klimatiko zein emozional baten erdian hausnartzeko [F236]. Atsekabetzen duen dilema moral hori bikain irudikatua geratzen da euriaren bidez, bere autoaren aurreko leihotik eroriz, kontsumitzen duen egoera depresiboa erakutsiz, kristaletik irristatzen diren tantek berak askatu ezin dituen malkoak sinbolizatzen baitituzte, eta, aldi berean, haizetako-garbigailuaren mugimendu pendularrak barnean bizitzen ari den elkarrizketa manikeoa sinbolizatzen du [F237]. Erabaki zuzena hartzeko borroka, bere garunaren alde batetik bestera bidaiatzen duena, bere ibilbidean dilema korapilatsuari erantzuna aurkitzen saiatuz.
Katie galduta, Celesteren aldarte bera du Brendanek. Horregatik, narrazioak baliabide formal bera erabiltzen du bere egoera emozionala publikoari azaltzeko. Bere hormako leihoaren argi kontrak euria patinatzen erakusten du bertatik [F238], bere malkoak aurpegitik erortzen diren bitartean [F239]. Brendanentzat gogorrena da, jakin gabe, bikotekidearen hiltzailearekin gela partekatzen ari dela. Raymond ezin dio egia esan, anaia nagusia erabat hondoratuta ikusi arren. Horrela, gaztetasunari datxezkion xalotasun eta zorionik gabeko beste pertsonaia bat bihurtzen da, eta itzaletan erortzen da ezinbestean. Honen ondorioz, argiztapenak sekuentzia hau ilunpetan marrazten du.
F 239 Azkenean, Dave hiltzen dute. Henryk eta Georgek, garai hartan zen umea hil zuten arren, otso talde berria, Jimmy eta Savagetarrak, formula bera errepikatzen dute eta banpiroa amaitzen dute. Dave bere heriotzarantz doan auto batean igotzen da, bere biktima lasai egoteko keinuak egiten diote, lagunak balira bezala [F240 eta F241]. Ondoren, umea zenean egin bezala, atzera begiratu egiten du, hor ez dagoen norbaiten laguntzaren bila [F242]. Baliteke publikoaren laguntzaren zain egotea. Bitxia bada ere, autoan sartzen den bigarren aldi horretan bere aurpegiaren erdia baino ez da erakusten [F243]. Profilaren alde bat, besteak hamarkada batzuk lehenago galdu duela baitirudi, lehen esan bezala. Eserlekua bera ere desberdina da, bestean Dave haurra eseri baitzen. Narrazioak Jimmy otsoen Plymouth-a ibili zen lekuan kokatzen bazuen bere otso posizioa iradokiz, Davek ezin du hogeita bost urte lehenago desagertu zen erdia hartu zuen leku berean kokatu, hasierako umea eta egungo umea ez baitira pertsona bera [F242 eta F243]. Henryk eta Georgek desagerrarazi ez zuten erdia suntsitzen du Jimmyk. Horregatik, haren erailketaren sekuentzian bi pertsonaien aurpegiaren erdia bakarrik erakusteko moduan filmatzen da [F244 eta F245].
F 245 Jimmy trauma batek zatitutako pertsonaia ere bada: Katieren hilketa. Bere nortasuna, bere gurasoak ziren bi mutur kontrajarrien nahasketa da. Alde batetik, bere amaren ezaugarri ziren isilune luzeak heredatu zituen, "non berak sekula ez zuen ikusten ama begira geratzen zen tokiak" (Lehane, 2003: 36), beharbada bere barruko leku hutsetan so egiten zuen. Bestetik, alkoholak aitari eragiten zizkion kolera-eraso berberak jasaten ditu. Eastwooden kontakizunean erabaki behar du berriro hil ala ez, Katieri esker ihes egitea lortu zuenaren iraganera itzuli ala Mysticeko urekin eskuak berriro zikindu. Jimmy da kontakizun honen agente mendekatzailea, baina ironiaz, okerreko gizonaren aurkako mendekua gauzatzen du. Horrela, filma inguratzen duen halo tragikoa areagotu egiten da. Aldi berean, "bidegabekeria honek heroi iraindu baten mendekuari buruzko Hollywoodeko ohiko kontakizunetatik aldentzen du" (Berkowitz eta Cornell, 2005: 316). Daveren hilketa arbitrarioa bat dator Katieren heriotzaren arrazoirik gabeko kausarekin. Bere ikuspegitik, gure bizitzan badira bakoitzaren patua markatzen duten hari batzuk. "Horietako batetik tira egiten baduzu, gainerako guztietan eragina izango du" (Lehane, 2003: 184). Jimmy errudun sentitzen da hamaika urte zituela autora ez igotzeagatik. Sean bere lagunak "horregatik barkatzea behar duela iruditzen zaio" (Lehane, 2003: 185). Hala egin izan balu, ez zen ausartuko Maritarengana hurbiltzen, emakume ederra bezain itzela baitzen. Daveren ordez, Jimmy lau egunez bortxatua izan balitz, ez luke Marita bezalako emakume batekin berba egiteko ausardiarik izango. Horrela, Katie ez zatekeen jaio eta berak ez zukeen mundura ekarriko eraildako izakia. Bere patuaren ondorioz, Jimmy Annabeth emakume indartsuarekin ezkonduko da. Pertsonaia honek barne banaketa bat ere badu, aipatu bezala, narrazio honetako kide guztien ezaugarria dena. Lehanek aukeratu zuen izen beretik abiatuta, Anna-Beth pertsonaia hau konfiguratzeko, bi izen elkartuta egotea iradokitzen du, bakar bat sortzeko. Bestalde, bere antzekotasun fonetikoa ez da literatura klasikoko pertsonaiarik ezagunenetako batekin alderatzen: Lady Macbeth, alegia. Emakume honek, narrazio osoan protagonista den sekuentzia bakarrean Annabethek egiten duen bezala, Lord Macbeth erregizidioa egitera bultzatu zuen. Honela, berak Eskoziako tronua eskuratzea
lortu zuen, beranduago, bere kontzientziak jasaten duen damuaren ondorioz, suizidioaren bidez bere bizitzari amaiera ematea erabakitzen duen arren. Honela, Annabethek gauza bera egiten du, East Buckinghameko "erregeari" gogoraraziz elkarrekin indartsuenak direla, ez zela ezer txarrik izan Dave hiltzean, bere familiagatik egin baitzuen, babesteko, bere bihotz handia erakutsiz, banpiroa hiltzea beharrezkoa zela argudiatzen baitu. Jimmyren belarri bati xuxurlatzen dio, bere atzean jarriz, albo batean [F246]. Bestean, Jimmyren kontzientzia ikusezinaren aurka egiten ari balu bezala, "Lady Annabeth-k" iradokitzen dionaren aurka borrokatzen ari dela dirudi. Azkenean, emazteak emandako gertaeren bertsioak eskaintzen dion erosotasun moralaren aurrean, Jimmyk amore eman eta berarekin oheratzen da, Annabethek proposatu berri dion konplizitate kriminala besarkatuz.
F 246 Seanek, bestalde, amets batean bizitzen ari dela sentitzen du, edo baliteke amesgaizto batean. Bere aburuz, hamaika urteko haurra dela oraindik uste du, ihes egitea lortu izan balu bere bizitza nolakoa izango zen irudikatzen duena. Beste ikuspuntu batetik, Poliziaren inspektore bihurtzeko erabakia, hau da, George "otso handiaren" ustezko lanbidea hartuz, bere burua babesteko ahalegin inkontzientea da. Bestela esanda, zeharka bizi izan zuen traumaren nahigabeko ondorio bat, egun hartan Daveri laguntzerik izan ez zuelako erru sentsazioa orekatzen saiatuz. Traumak haurtzarotik jarraitzen dio, uneoro errepikatzen den amesgaiztoaren itxura hartuz. Seanek egoera pertsonal oso gogorra bizi du Laurenekin, hots, bere emaztearekin. Laurenek Sean abandonatu du, hau oso pertsona hotza delako, koraza batean bizi baita eta, horrek bere emaztea urruntzera eraman du azkenean. Lauren Seanekin duen egoerak sortzen dion dilemak jota bizi da. Maite du, baina bere baitan itxita dagoen izakia da. Narrazioan zehar, modu partzialean ezagutzera ematen digute, poetikoki ilustratua, bere profil itzala erakutsiz [F247]. Laurenen barne egoera oso gogorra da. Bere dilema, Celesteren kasuaren antzera, bere senarrari bigarren aukera bat ematean ala ez ematean datza. Zatituta dagoen emakumea denez, alde batetik, itzalak bere nortasunaren izaera ilunena bereganatzen du hasieran; bestetik, enkoadraketak Laurenen aurpegia bitan banatu egiten du, oraingoan horizontalki [F248]. Emakumearen dilema honek, Seanen egonkortasun emozionalari kalte egiten dio, bere emaztearekin hitz egiten duena, berak, ezeri erantzuten ez dion arren [F249]. Alaba bat izan dute, eta Seanek ez du haren izena ere ezagutzen. Ezin du saihestu emaztearengana berriro hurbildu nahi izatea.
F 256 Bitartean, kalearen erdian edo, zentzu figuratuan, ibaiaren korrontearen erdian, Michael dago, auzotik igarotzen den kabalgataren zati den beisbol erraldoizko eskularru baten gainean eserita [F257]. Badirudi Dave eskularru handi horretan ordezkatuta dagoela, hura izan baitzen bere bizitzan zehar lortu zuen harrotasun bakarra. Gogora dezagun Dave Boyle beisboleko izar bat izan zela 1978-1982 urteen bitartean. Bere amaren begiradetatik at, ume honen animoak bere aitaren inguruan zegoen aura depresiboa gogorarazten du. Celeste, Sean eta bere familiatik gertu, Annabethek bere espaloitik begiratzeko erabiltzen duen hoztasunari aurre egin behar dio [F257 eta F258].
F 259 Film luze honen amaiera erabat irekita geratzen da. Kabalgatak bere ibilbidea jarraitzen du Gannonen irudikatutako Mystic-en zehar, alde zibilizatua zatituz espaloi basatiarekin alderatuz. Baliteke etorkizunean, Michael helduarora iristen denean, biolentziaren kiribila oraindik kaleko zementu freskoan gordetzea. Horrela, Ray Harrisek bere semearen bidez Jimmyren aurkako mendekua bete zuen bezala, litekeena da Davek lortutako mina eta sufrimendua konpontzea, Michael otsoak hiltzeko arma bezala erabiliz. Zibilizatuaren eta basatiaren arteko liskar sinboliko hori Wallace Katzek Bostonen iraganari eta orainari buruz egiten duen bereizketaren parekoa da, amerikar nazio osora luzatu daitekeena: Mystic Riverren azpitestua Amerikari buruzko parabola kritiko eta tragiko bat da bere filmean zehar, Eastwoodek sarritan bi irudi ondoan dituela: Mystic ibaiaren alde batetik ikusten den Boston postmoderno (Amerika berria) berri eta distiratsu baten ikuspegia, eta ibaiaren beste aldeko auzo bat, gainbeheran: portxe destartalatuak dituzten etxeak. Antzinako auzoa Boston Handiaren 'ezagutzan aberatsa den giroaren' antitesia da. Hiri-hondarra da, eta bertako biztanleak elkartu egiten dira, beren arkanoen erritu eta balioei eutsiz, Back Bayn edo Concorden bizi diren eta 128 ibilbidean lan egiten duten pertsona berrien inbasioari aurre egiten saiatzen diren bitartean (2004: 130). Kontakizun hau, beraz, "East Buckyn" dagoen naturaren azken saiakera bati buruzkoa da, komunitatearen irrika menderatzaile eta aseezinari men ez egiteko. Mystic-en beste aldeko zibilizazioa gero eta agerikoagoa da auzo basati eta zaharrean. Film honetan, naturak leku zibilizatuaren –hiritartasunaren– mozorroa hartzen du. Natura basatiko egoera honek nazio amerikarraren iragana sinbolizatzen du, bere jatorri odoltsu eta bortitzaren egia irudikatzen baitu. Iraganak, argi dagoenez, oraina baldintzatzen du baina, aldi berean, denbora pasa ahala, atzean gertatutakoa desagertuz doa, horren oihartzuna gero eta baxuago entzuten. Hori gertatzen da, hain zuzen, hiru umetxoek bizitako traumarekin eta, bidenabar, Sean eta Jimmyk haragitzen duten bizimoduarekin. Batek eraldatu egin da, besteak, bere horretan jarraitzen du. Iraganaren eta orainaren, jatorriaren eta bilakaeraren, zibilizazioaren eta basakeriaren arteko borroka hura bera antzezten dute filmean hiru protagonistek.
5.2.2. American Sniper There are three types of people in this world. Sheep, wolf and sheepdog. 5.2.2.1. Sinopsia Chris Kyle, Texasko gizon kristaua, bere bizitzaren zatirik luzeena zezentokietako itzulinguruka eman du, bere anaia Jeffekin batera zaldizko basatiak hiriz hiri muntatzen. Kenya eta Tanzaniako enbaxaden atentatu terroristen ondoren, Navy Seal armada amerikarraren indar berezietan sartzen da, frankotiratzaileen eskolan, hain zuzen. Bertan, distantzia luzera tiro egiteko berezko talentua erakusten du. Bere tropeleko kideekin parrandan ari den gau batean, Taya Studebaker –bere emaztea izango denarekin– bat egiten du taberna batean. Kyle bere karrera militarrean aurrera doan heinean, gero eta harreman estuagoa eraikitzen du berarekin. Ezkontzaren egunean bertan, Chris konbokatzen dute Iraken borrokatzeko. Navy Sealen misioa Faluyako kaleak patruilatzen dituzten Marineen tropak babestea da. Bere helburua Abu Deraa (alias Butcher, "Harakina") aurkitzea eta galdekatzea da (zulagailu batez jende errugabea torturatzen duen terrorista), Al-Qaedaren tronurako oinordekoa den Arkawi non dagoen jakiteko. Bere lehen erasoaldian, Mustafarekin kontuz ibili behar duela jakinarazten diote, Irakeko indar matxinatuen alde borrokatzen duen tiratzaile profesional siriarra baita, Chris bezain adimentsua. Chrisek "Legenda" ezizena irabazten du etsaiak hiltzeko duen erraztasun sinestezinagatik. Denbora pasa ahala, Estatu Batuetako historiako soldadurik hilgarriena izatera heltzen da. Ospe hori etsaien soldaduen artean zabaltzen da, eta, horregatik, beren buruari prezio altua jartzen diote. Etxera itzultzean, bere lehen semea jaiotzen da. Taya bere umearen haurdunaldia eta hazkuntza bakarrik bizitzen ari da. Abandonatuta sentitzen da nolabait. Nahiz eta Chris kanpaina bakoitzaren ondoren itzuli, ez du gerratik deskonektatzea lortzen. Irakeko hurrengo misioetan "Harakina" hiltzea lortzen dute. Hala ere, Mustafak ez du erasoa barkatzen eta Chrisen lagun onenetako bat hiltzen du, Biggles. Honen ostean, mendeku bezala, Navy Sea tropel osoa frankotiratzaile siriarraren bila hasten da, baina ez dute topatzen. Oldarkortasunaren biktima, Marc Lee hiltzen dute ere bai, Navy Sealen taldeko beste kide bat, oso maitatua zena. Tayak ez du ulertzen Chris behin eta berriz Irakera itzultzeko obsesio hura. Bere bigarren alaba jaio da eta Kylek berdin jarraitzen du, neurotikoa. Bai soldaduak, bai bere familia daude gerraz nekatuta, motibaziorik gabe. Hala ere, berak ez du higadura hori jasaten. Izan ere, bere anaia Jeff ere armadan sartu zen eta trauma-osteko estresaren sintomak pairatzen ari dela dirudi. Azkenean, Chrisek Mustafarekin topo egiten du, bi kilometroko distantziara. Oso urrun egon arren, Chrisek bere ezizenari ohore eginez tiro egin eta asmatzen du. Siriako mehatxua ezabatzeak etxean gerrara itzultzeko asmorik gabe egoteko aukera ematen dio. Behin AEBn, fisikoki zein psikologikoki zaurituak izan diren beteranoei laguntzen
aritzen da. 2013ko otsailaren 2ko goizean, gerrarekin erabat traumatizatuta zegoen marine ohi batek Chris hil zuen erokeria batean. 5.2.2.2.Analisia American Sniper filmak Chris Kylen bizitza eta ondorengo heriotza kontatzen ditu. Luzemetraia bere autobiografian oinarrituta dago, eta Navy Seal bezalako esperientziak kontatzen ditu. Kronologikoki bere nerabezaroan hasi zen, non rantxoetan lan egiten zuen, Seal izateko jaso zuen entrenamendutik igaroz, bere karrera militarrean zehar bizi izan zituen ekintza militar guztiak garatu arte. Eastwooden filmak, ordea, Irakeko Gerran izan zuen garaiari erreparatzen dio nagusiki, bere familiarekin bizi izan zuen tentsioari, Taya buru zuela, eta terapeutikoki lagundu nahi zion beterano baten esku jaso zuen zorigaiztoko heriotzari. Eastwoodek liburuko gertakariak eta bere kezka tematikoekin nahasten ditu filma hau errodatzeko: Justizia –legeaz harago–, gizabanakoa eta gaur egungo gizarte estatubatuarraren kritika, besteak beste. Hori guztia, film beliko baten azalarekin, Eastwooden sormenaren unibertsoak eratzen duen ezinegon tematiko eta narratiboaren pean, eta bere bizitza profesionala zizelkatu duen genero zinematografikoarekin uztartuta: westerna. Bestalde, Soberonek adierazi duenez, "lanak ez du mezu politikorik" (2014: 2). Autore berak asmatu zuen, haren azpian dauden oinarri tematikoak western klasikoaren generoarekin bat datozela, eta argudiatzen du "Irakeko inbasioaren inguruko diskurtso hegemonikoa berresteko" (2014: 2) egina dagoela. Pinkertonek proposatzen du American Sniper "gauza bat esan eta beste bat erakusten duen" (2015: 62) film bat dela, bere edukiaren anbiguotasunak argi utziz, eta Boltek esaten duenarekin bat eginez: "Lan hau ez dago eztabaidatik hurbil, berarekin ezkonduta dago" (2015: 52), frankotiratzaileen eta haien eginkizunaren inguruan sortutako polemika guztia aipatuz. Nolanahi ere, deigarria baino deigarriagoa da, amerikar beteranoek kontatutako esperientzia militarren inguruko narrazio guztien artean, Eastwoodek Chris Kylen istorio gazi-geza aukeratzea. "Legenda" bat izanik, osasun arreta sakona eta premiazkoa behar zuen gizon batek hil zuenaren istorioa pantailetara eraman zuen. Honela heroismoa eta mitoa zalantzan jartzeko zuen beharra baretzen du kaliforniarrak. Chris Kylek Eddie Routh "erabat zorotzat" (Cuellar, 2015) jo zuen, minutu batzuk geroago hilko zuen gizona, Chad Littlefield bere terapia-kideari bidali zizkion mezuetan ikusi zenez. Beterano horrek trauma-osteko estresak eragindako nahasmendu (TOEN bezala ezaguna) benetan larria zuen. Chris Kyle defentsarik gabekoak babesteko duen beharrizan obsesiboagatik nabarmentzen den pertsona da. Bere izaeraren ezaugarri hori erlijio kristauaz ulertzen duen interpretazioak adierazten du (aurrerago garatzen den bezala). Babes hori justizia egiteko beste modu bat da. Hau da, errugabe bati abusu edo eraso eginez gero, justizia desorekatuta geratzen da. Chris da egindako kaltea konpontzen duena eta ezegonkortasun hori ez errepikatzeaz arduratzen dena. Hori dela eta, besteak babestu nahi ditu, bestela esanda, justizia egiteko.
Luzemetraia honek, hainbatetan, irakurketa erlijioso bikoitza eskaintzen du. Chris Kylen morala erlijioak sakonki definitzen du eta Eastwoodek bere narrazioa hainbat metafora erlijiosorekin aberasteko aukera ez du alferrik galtzen, Pale Riderrekin egin zuen bezala19. 5.2.2.2.1. Ekialde basatia Clint Eastwooden lan gehien-gehienekin gertatzen den bezala, westernaren estereotipo tematiko eta narratiboek eragina izan dute bere filmetan, esan bezala, genero horrek markatu baitu bere bizitza profesionala zineman. American Sniper ez da salbuespena izango. Narrazio honek, modu esplizituan –bere forma– zein sotilean –bere ildo tematikoetan–, westernarekin lotzen duten hainbat motibo erakusten ditu. Mundu zibilizatuaren eta natura basatiaren arteko muga, lehena babesteko bi munduak gainditzen dituen heroia eta zaldizkoaren eta bere zaldiaren arteko lotura dira narrazio hau osatzen duten ezaugarrietako batzuk. "Frankotiratzaile bati egindako 'omenaldi' batetik urrun" (Floyd eta Reifer, 2016: 48), lan hau, "Unforgivenen bezala, elezahar bat ezabatzeari buruzkoa da" (Cheikh, 2015: 101). William Munny eta Chris Kyle mitifikazioa jaso duten gizonak dira, hiltzeko duten trebetasuna dela eta. Estatu Batuetako historian zehar (historia bereziki gaztea), gizarte amerikarrak mitoak sortzeko joera izan du, batik bat, bere pistolarien inguruan, eta horiek, tiro egiteko zuten trebetasun handiagatik, mirespena izan dute. Chris Kyle mitifikazio horren oinordekoa da. Chris Kyle "cowboy bat da" (Kyle, DeFelice & McEwen, 2015: 19). Texasen hazia izan da, cowboy handienen sorlekuan. Urte luzeak eman ditu gaztaroan arrantxoetan lan egiten eman du, eta estatu osoan zehar itzulinguruka ibili da. Jeff anaiak honela dio filman: "Chris cowboyak gara, ametsa bizitzen ari gara". Amets hori amaitzen denean hasten da errealitatea, bi anaiak armadan sartzen direnean, alegia. Hor, gerran borrokatzean, ezagutzen dute gizakiari buruzko benetako egia. Mitoa eta legendak erabat suntsituta, armen kondairen atzean dagoen min eta sufrimendua pairatzen dute bi anaiek. Jeffek etsita eta ia erotuta amaitzen du. Chris, ordea, familia eta lagunak babesteko obsesionatuta dagoen arren, zentzuz jokatzen ari dela dirudi. Anaia txikiak bere pauso guztiak jarraitzen ditu, Chrisek cowboy izatea erabakitzen duenetik itsas armadan izena ematen duen arte. Bera doan lekuan jarraitzen dio, Chris bere heroia baita, baita nazio osoarena ere. Bada eszena bat, bere sinpletasun narratibotik, karga sinboliko handia duena. Lehen azaldu den bezala, Chris Jaunaren soldadua da, bere fantasia beliko-erlijiosoa areagotzeko balio dioten muturreko-islamiarrak hiltzen ditu. Hori obraren hasieratik antzematen da. Chris, cowboyz erabat jantzita, bere atzean aletegi bateko ateak ixten dituenean eta horren barnean dauden itzaletatik urruntzen denean [F260]. Argitasunaren bandoan kokatzen da. Honen ondoren, kamera bere aurrean kokatzen da, plano kontrapikatu arin batean, haur
soil bat zenetik hil dituen orein burezur ugariak ikustea ahalbidetzen duena [F261 eta F262]. Janzten duen kapela zuria ere [F263], bere buruaren gainean aureola distiratsua marrazten duela dirudi. Orein buru-hezur horiek, antza, deabruak dirudite, Chrisen aingeru-irudiarekin konbinatuta, izaera biblikoa ematen zaio pertsonaia honi. Metaforikoki, Eastwoodek cowboy-erlijioso moduko bat marrazten du Pale Rider filmean egin zuen bezala, infernuko fatxada eurekin apaintzeko deabruak hiltzen dituena.
F 265 Ethan Edwardsek Scar duen moduan, Chris Kylek Mustafa dauka, bere nemesia (aurrerago garatuko den bezala). Bi heroiak euren pertsonaia antagonistetatik bereizten dituena, beraiek gauzatzen dutena egiteko motibo bat dutela da, arrazoi, kausa, zergati ala aitzakia bat; aldiz, Scarrek eta Mustafak ez. Horregatik, American Sniperren hasieran muntaiak haurra eta ama erailtzeko sekuentzia hura mozten du, aurrerago hain esplizituki erakusten den krimena zergatik egin behar den justifikatzeko. Jakina, Chris Kylen eta beste soldaduen ekintzek moralki txarrak dira, baina narrazioak "beharrezkoak" direla argudiatu nahi du. Aldiz, terroristen ikuspuntutik, haiek egindako gaiztakeriak ez dute azalpenik, berez gaiztoak baitira, euren izaeraren natura hori baita. Chris Kyle emakume eta haur irakiar hilko duen unean, filmak sekuentzia moztu egiten du, protagonistaren haurtzarora eramaten gaitun elipsi-tenporal batean (tradizionalki, zineman flashback deitu izan den baliabide narratiboa). Salto kronologiko horren zergatia protagonistari iragan bat ematean datza. Horrela, ikusleek ulertuko baitute zerk eraman du Chrisi, printzipioz, inozoak diruditen andra eta ume bat erailtzera –izan ere, hiltzen dituzten unean soldadu amerikar batzuk erasotzeko prest daude–. Esan bezala, filma honen protagonistak iragan bat, psikologia bat, kausa bat eta helburu bat dauka, baina honen isla-terrorista ez, Mustafa, alegia. Chrisek bere familia defendatu behar du eta bere aitak emandako ikasgaiak praktikan jarri. Horregatik, mozketak Kyle gazteak oreina tirokatzen duen unera eramaten du, gogorra den arren, egitea beharrezkoa baita, Kyletarren ikuspuntutik. Bitxia bada ere, Eastwoodek Kylen liburuaren atal berarekin irekitzen du filma. Baina beste modu batera, filmean Chris lehenengo ume bati eta gero bere amari tiro egitera behartua ikusten baita. Haurraren heriotzak Eastwood gehien kezkatzen duten gaietako bat da, bere lanik helduenean gai errepikakorra dena: gizarte amerikarraren errugabetasunaren galera. Eastwoodek, irudi eta soinuen bidez, mendebaldeko heroiaren ustelkeria adierazten du, gaizkiari aurre egiteko, bere maila berean jarriz. Bidenabar, hori da, azken finean, Mugako Heroiak hobeto definitzen duen ezaugarria. Scarrek bezala, Mustafak hiltzeagatik hiltzen du, narrazioak ez du inoiz honen kausa azaltzen, psikologia ezaz eraikitako pertsonaia da eta. Obraren pertzepziotik Irakeko matxinoa arrazoirik gabeko erakunde bat da, indarkeria erabiltzen duena bere helburuak lortzeko. Mustafa, Amerikar western klasikoko "indioa" bezala, erabat gizatasunik gabeko pertsonaia da. Bai Mustafa, bai gainerako pertsonaia matxinoak, armak hartzera
eraman dituen arrazoietan sakondu gabe sortzen dira, soldadu amerikarrekin gertatzen denaren aurka, bi bandoen arteko kontrastea areagotzen da. Modu honetan, esan liteke Eastwoodek The Searchers-en jorratzen zen gaietako bat berreskuratzen duela nolabait berriztatzeko. Marc Lee-k oso ondo argitzen du, Faluyara heltzen direnean: "Ongi etorri Faluyara, Ekialde Ertaineko Mendebalde Basati berria". Gaur egungo testuinguru batean kokatuta egon arren, Fordeko filmaren protagonistak (Ethan) eta American Sniper-rekoak biek daukate lotsagarriak eta bidegabeak diren ekintzak aurrera eramateko aitzakiaren bat. Izan ere, Chrisek kontakizunaren amaieran, Chris Irakeko gerra erabat uztea lortu duenean, iluntzean Mustafarekin duelua izan ondoren, bere cowboy hastapenetara itzuliko da. Tayak bota batzuk oparitzen dizkio, berak gerrikoa apaintzen du gaztetan itzulinguruetako belarrietako batekin, eta bere etxea zaintzeko erabiltzen duen errebolberra zorrotik ateratzen du. Tayarekin indiar eta cowboyetara jolasten da, pistola bere gerriaren parean jarriz, zakilaren forma hartuz [F266]. Nahiz eta gerra utzi zuen, bere "erasoaren xedea" ezkutuan dago. Slim Ben Cheikhek "bortxaketaren simulazioa" iradokitzen du, "sexu-jolasaren bidez, inoiz jazarri ez zaion heriotza-bulkada baten balizko konbertsioa bizi-bulkada bihurtuz" (2015: 109).
F 266 Paradigmatikoa bada ere, Mugako Heroiaren ezaugarria ingurune basatiaren ezagutza zabala da. Esan bezala, mugaz haraindiko kodea nola funtzionatzen duen ulertzen du eta zer arau nagusi dituen ere bai. Aitzitik, Mugako Heroiak ez du balio komunitatean bizitzeko, bere ereduko gizon batek ez du lekurik zibilizazioan. Mugako Heroiak bere jakintza guztia herritarren eskura jartzen du, baina ez da sheriffa izatera iristen, legearen mugetatik harago baitabil. Herriaren alde sakrifikatzen da, gaizkileen eta bidelapurren zakarkeria bera erabiliz, gaizkia irudikatzen duten horiei aurre egiten die, errugabeen zelatan egon ez daitezen. Ethan Edwardsek ez du tokirik eraikitzen lagundu duen komunitate batean, Mugako Heroi arketipikoari gertatzen zaion bezala. Chrisek bere horretan gordetzen ditu ezaugarri horiek guztiak. Bere burua sakrifikatzen du Estatu Batuengatik, bere bizitza nazioaren alde jokoan jarriz. Zentzu batean, Chris outlaw bat da, nagusien arau eta aginduei muzin egiten baitzaie, ondasun handiagoa lortze aldera, familiaren babesari dagokionez; baina familia bi ikuspuntu desberdinetatik ulertuta. Alde batetik, familia militarra, AEBtako armada, Marineak eta Navy Seals konpainia osatzen dutena. Bestetik, haragizko familia, Taya eta seme-alabak. Baina, Mugako Heroiaren izaerari dagokionez, azpimarratu behar da hau: nahiz eta Faluyan egonda ospe maila mitikoak lortzen duen, Estatu Batuetan egonik, zibilizazioaren errepresentazio argia obra honetan, blokeatu egiten da, ez du lekurik bertan. Chrisek Navy
Seals-en aurretik eta Irakeko Gerraren ostetik antolatzen duen bizitzan ez du bere bertsio hoberena ematea lortzen. Hasieran, Armadan sartu aurretik, bere bizimoduan ez dago zoriontasunik, ez lagunik, ez egonkortasunik, ez ezer. Amaieran, AEBn bueltan egonda, antza baliteke esatea badagoela maitasuna bere bizitzan, Taya eta seme-alabekin eraiki duen etxean. Hala ere, gerrak eragin dion trauma psikologikoak ez dio uzten bizimodu arrunta eramaten. Hortaz, desegonkortasuna berriz ere agertzen da Chrisen bizitza desorekatzeko. Sarah, Taya ezagutu aurretik desleiala zaion neska-laguna dioenez: "cowboy bat zarela uste duzu, itzulinguruka ibiltzen zarelako. Ba ez zara cowboy bat, peoi bat besterik ez zara". Bere bizitza militarraren aurreko sekuentzietako batean, itzulinguru batean kokatuta dagoen eszena batean, hain zuzen, "Arrakasta" izeneko moxal basati batek Chris zapaltzen du [F267]. Gure "heroia" lurrean erorita eta zaurituta ez du "legenda" baten itxurarik, ezta inola ere ez. Sinbolikoki, eszena honek esan nahi du Mugako Heroi bezala ezingo duela loriarik lortu komunitatearen mugen barruan mantenduz. Are gehiago, bertan geldituz gero, gaizki zaurituta bukatzen du. Zentzu batean, "arrakastak" Chris zapaltzen du. Protagonistak armonia topatzen du kanpoan, atzerrian, gerran edo, hobeto esanda, bere Ekialde Basatian. Kylek, bere autobiografian, zaldiak hazi eta heziz garatu zuen pazientzia handia azaltzen du (2015: 23). Filmean bizitzako atal hori agertzen ez den arren, bere nortasunaren alderdi hura transmititzen duen trama bat ezkutatzen da. Eastwoodek harreman semantikoa ezartzen du Taya eta zaldi-librearen artean. Moxalak zauritu ostean, Kyle-anai bikotea etxera doaz autoz. Bidean, Chrisek zaldi basati bati begiratzen dio, bat-batean somatu dion berezitasuna bereizten saiatuz, egur zurizko hesi batek bananduta dagoen errepidearen paraleloan doana [F268]. Bitxia bada ere, zaldi honek Tayaren pertsonaiaren ezaugarri den ile beltz luzea komunean gordetzen du [F269]. Bere ile iluna Sarahren ilearen argitasun ilehoriarekin kontrastatzen da [F270]. Taya ezagutzean, bere emaztea izaera gogorra duen pertsona dela ezagutuko du, nortasun ezdeusekoa baita. Hainbat saiakera huts egin eta dei asko eskegi ondoren, Tayak Chris ezagutzen jarraitzen du. Euren arteko elkartzekoaren sekuentzian, nahiko eszenatoki berezi batean garatzen da: egurrezko baranda zuriz mugatutako portutxo batean zehar [F271]. Neurri batean, Chrisek beldurraren eta mesfidantzaren oztopoak gainditu ditu, eta Tayarengana hurbildu da. Azkenik, elkar sortu duten intimitatea elkarrekin igarotzen duten gauean islatzen da [F272].
F 272 Izan ere, itzulinguruak Mendebalde Basatiaren birsortze ludiko bat baino ez dira, mendebalde etxekotu bat, zehatzago esateko (Bronco Billyn ikusi den bezala). Benetako cowboy duina izateko aukera Ekialdeko Basatian sartzen denean agertzen da, irailaren 11ko atentatuen ondorioz. Ethan Edwardsek ekialdetik Estatu Batuetako mendebaldera bidaiatzen duen bezala, basamortua zeharkatuz, modu simetrikoan, Chris Kylek Mendebaldetik Ekialdera mugitzen da, Irakeko basamortuan sartuz. 5.2.2.2.2. Jainkoa, Aberria eta Familia Chris Kyleren izaera egituratzen duen kode morala oinarrizko hiru kontzeptu hauek definitzen dute: "lehenengo Jainkoa, bigarren aberria eta, azkenik, familia" (Kyle, DeFelice & McEwen, 2015: 19), hierarkia-ordena horretan. Narrazioak, Kyleren bizitzako gertaera kronologikoak, bere kode moralaren arabera ordenatzen ditu. Hau da, erlijioak Chrisen bizitzan duen eragina erakusten digu Eastwoodek. Honen ondoren eta bigarren ordenan, aberria. Kontakizunak Kylen ibilbide formatibo-militarrarekin jarraitzen du, Ameriketako enbaxadetako atentatu terroristek eta New Yorkeko irailaren 11ko atentatuak eraginda. Azkenik, eta horregatik ez hain garrantzitsua, Taya. Bere emaztea sufritzen ikusi arren, eta nahiz eta ia erabat suntsituta egon, Chrisek ez du etenik Marineen bizitza babesteko ahaleginean, bere emazteari jaramonik egin gabe. Haren aburuz, soldaduak zaintzeak hiritarrak eta, beraz, Taya eta bere seme-alabak babestea dakar. Hortaz, Ekialde Ertainean borrokatzeak mehatxua zuzenean akabatzea du helburu. Chris Kyleren zeregina, beraz, bere familia zentzu zabalean babestea da. Merwinek ulertzen du hitz horren zentzua, "Familia", lan honen barruan hiru elementutan banatzen dela: "odolkidetasuna (gurasoak, Jeff, Taya, etab.), Seal familia eta familia kolektibo gisa barneratutako nazio amerikarra" (2016: 36-37). Maila "lurtarrean", Chris Navy Seal bat da, eta terrorista irakiarrek soldadu estatubatuarrak hiltzea saihesteko dago guda horretan. Aldiz, ikuspegi erlijiosotik begiratuta, Chris Kyle Jainkoaren morroia da, bere artaldea otsoengandik babesten duen artzain txakurra, alegia. Bere aitak, Waynek, azaltzen duen bezala, bera nerabe bat izanik, gizakiaren izaera hiru pertsonalitate motatan banatzen da:
batetik, ardiak daude, gaitza existitzen ez dela pentsatzen dutenak, eta, hala balitz, ez lukete beren burua defendatzen jakingo. Bestetik, otsoak, indarkeriaz baliatzen direnak ahulaz abusatzeko. Eta, azkenik, artzain txakurra agertzen da, "erasoaren dohainarekin bedeinkatua, otsoari aurre egiteko bizi da", Chris gazteari azaltzen dio. Hiru kategoria horiek protagonistaren ikuspegia betirako moldatuko dute. Eastwoodek Wayne Kyleren hitzaldi "filosofikoak" tartekatzen gizakiaren benetako izaera zehaztu nahi duen sekuentzia batekin: primitiboa, suntsitzailea eta borrokalaria dena, hain zuzen. Hasteko, ikastetxe bateko jolas-parkearen hondarrean kokatzen du eszena (atzealdean aparkatuta dagoen autobus horiak argi zehazten du eskola batean daudela). Horra hor amerikar talde gazteen benerako "hezkuntza" eta "hazkuntza" sinbolizatzen duen sekuentzia. Haur talde batek, zirkuluan jarrita, erdigunean dauden beste bik borrokan jarrai dezaten animatzen du [F273]. Aurkarietako bat bere etsaia baino askoz sendoagoa da. Nabarmenki abusatzen ari da. Haurren multzotik, bat pasa eta indarkeriaren zirkuluan sartzen da. Hura Chris Kyle da –artzain txakur babeslea– [F274], bere anaia txikia zen Jeff –ardia– lurruntzen ari zen zapaltzailearen –otsoa – kontra doana. Modu erraz honetan, Eastwoodek irudietan transmititzen du Kyle jaunak hitzez azaltzen duena. Hiru pertsona, hiru kategoria, hiru jarrera eta emaitza bakarra.
F 274 Eszena honetan kondentsatuta geratzen da American Sniperrek publikoari helarazi nahi dion mezu osoa, gizakiari eta bere izaki ontologikoari dagokienez. Nick Pinkerton aipatuta, obra hau "gizonen, haurren eta armei buruzkoa da" (2015: 62). Lehenik eta behin, sekuentziaren protagonistak haurrak izatea animalien izaeraren metafora bat da, gure nortasunaren barren-barrenean ezkutatzen dena; izan ere, haurra gardentasun hutsa da, gizakiaren esentzia, haren egoerarik puruena. Gaztetatik ikus daiteke zein kategoriatakoa den bakoitza, gogora dezagun: ardia, otsoa edo artzain-txakurra. Bigarrenik, gainerako haurrek bi aurkarien inguruan marrazten duten zirkulua, espezie bezala ezaugarritzen gaituen indarkeria espiral etengabearen sinboloa da, historian sekula amaierarik eman ez zaiona. Horrez gain, haurrak dauden hondarrak Irakeko basamortua iragartzen du, non etorkizuneko Kylek borrokatu beharko duen. Nabarmendu behar da, inork ez duela borroka eteten saiatzen eta, hori gutxi ez, eta ikusten ari diren indarkeria geldiarazteko, bortizkeria maila altuagoa erabiltzen du artzain-txakur-umea gaizkilea gelditzeko. Horra hor luzemetraia honek jorratzen duen gaia, hain era sinplean eta, aldi berean, sakonean irudikatuta. Chris gainerako haurren gainetik gailentzeko moduak eta anaiaren arerioarekin amaitzen duen indarkeriak oihartzuna dute ekintzaren garapenean. Chris armada amerikarreko beste soldadu guztien artean –haurren taldean– nabarmentzen da, guztien artean
hilgarriena izateagatik. Narrazioak modu basatian dramatizatzen du haurren arteko borroka. Bitxia bada ere, eszena itxi egiten da, eta heldurik ez da sartzen borrokaren amaieran. Xehetasun hori ez da kasualitate hutsa, eta helduarora estrapolatu daiteke, gizakiak ez baitu aurkitu definitzen gaituen indarkeriazko esentziari amaiera ematen dakien zerbait edo norbait. Umeak geldiarazten ez duen figura ezaren aurrean, helduen biolentzia eteteko indar helduago eta boteretsuago baten faltan bizi dira Irakeko Gerra soldadu orok. Kyle jaunak bere seme-alabei ohartarazten die: berak ez du ardirik hazten eta ez du otsorik izango etxean. Hori dela eta, gerrikoa erakusten die, seme-alabak norbaitekin abusatzen ari direla aurkituz gero, zigorra jasoko dutela ohartarazteko. Alderdi zigortzaile hori funtsezkoa da Chris Kyle heldua nolakoa den ulertzeko, aurrerago ikusiko dugun bezala. Eliza, Chrisek eragin handia duena, bere hazkuntza prozesuaren zatia da. Meza batetik poltsikoko Biblia bat lapurtzen du, kontakizun osoan zehar laguntzen diona [F275], balen aurkako txalekoaren azpian ezkutatzen baitu Irakeko misio bakoitzean [F276], edo, Alejandro Botíak bezala, "Betebeharraren Tourrak" deitzen duena (2017: 57).
F 276 Ikusizko metafora horiek guztiak errepikakorrak dira narrazioan zehar, eta balio dute maila sinboliko batean ulertzeko, ikus-entzunezkoekin batera, narrazioak eskaini nahi duen guztia. Chris Kyle, gorago esan bezala, Estatu Batuetako zein Jainko Sortzaileko soldadua da. Hori dela eta, bere uniformearen ezkutuenean Biblia ezkutatzen da, bere bihotzetik hurbilago eta, horregatik, berarentzat garrantzitsuagoa dena uler dezakegu. Ikur- eta uniforme joko hura Chris eta Tayaren arteko ezkontza egunean errepikatzen da. Bere esmokinaren jakaren gainean arrosa gorri bat darama, emaztearekiko sentitzen duen maitasuna irudikatzen duena. Bere bihotza harena da orain. Hala ere, azkenean Irakera bideratzen dutela jakinarazten diotenean, bere tropeleko kideei Sealen intsignia erakusten die, alkandora zurian ezkutatua, bihotzaren parean, arrosa dagoen jakaren azpian [F277]. Horrela, bibliarekin aurrekoa sinbolizatuz: Tayarekiko sentitzen duen maitasuna maila azalekoagoan geratzen da. Bera eta Jainkoaren artean, armada dago. Ez dezagun ahaztu: lehenik Jainkoa, balen aurkako txalekoaren azpian; gero Navy Sealak, hau da, aberria; eta azkenik, Taya-arrosa, maitasuna, esmokinaren jakan.
F 277 Chris Jaungoikoaren soldadua denez, zenbait elementu plastikok osatzen dute bere nortasunaren alderdi hori. Alde batetik, etsaiak seinalatzen dituen jomugak argi eta garbi gurutze bat marrazten du [F278]. Figuratiboki, bere begirunea, mezaren sekuentzian erakutsi den gurutze zeltarekin lotuta dago, zirkulu batean datzana, elkarzut gurutzatzen diren bi lerrok lautan banatzen dutena [F279]. Hortaz, zirkulua gehi gurutzea, Jainkoaren ikurra, baita frankotiratzaile batena ere. Bere gurutzea jartzen duen lekuan, Estatu Batuen etsai bat hil egiten da. Adina eta generoa kontuan hartu gabe, Chris Kyle berak autobiografiaren hasieran kontatzen duen bezala, bere frankotiratzaile erriflearekin hil zuen lehen aldian, bere kideei granada bat botatzera zihoan emakume bat izan zen. Nahiz eta lehen eragozpena izan, Chrisek ulertzen du bere semea soldaduak hiltzeko erabil dezakeen emakume batek ez duela gizon armatu batek baino tratu hobea merezi amerikarrak hiltzeko. Horrela, "gizatasuna kentzen die" (Cohler, 2017: 80) bere etsaiei. "Ez dute axola gaitzak hartu ahal dituen forma anitzak", hori izan liteke, labur esanda, Chris Kyle edozeini tiro egiteko ahalbidetzen dion pentsamendua.
F 285 Bestalde, Chris Kylen mira teleskopikora itzuliz, berak apuntatzen duen guztia Jainkoaren begiradak zuzentzen duela dirudi. Filmak "Probidentziaren begia" gogorarazten duen plano bat osatzen du, "Begi panoptikoa" edo "Delta argitsua" bezala ere ezagutzen dena, kamera, Chrisen erriflearen aurrean, bere kanoiaren muturraren altuera berean jarriz [F286]. Sinbolo honek Sortzailearen zaintza irudikatzen du gizateria osoan [F287]. Metaforikoki, Chrisek Iraken duen zeregina oso antzekoa da. Berak goiko posizio batetik zaindu behar ditu gainerakoekiko –teilatupeak– (Jainkoak zerutik egiten du), bere teleobjektiboarekin lortzen dituen pertsona guzti-guztiak. Nonahikoa izan behar du, eta bere artaldearentzat mehatxurik egon ez dadin zaindu behar du. Edo, bestela esanda, inguruan otsorik ez egotea.
5.2.2.2.3. Nemesia Chris eta Mustafa antzeko pertsonaiak dira. Ezberdintzen duten gauza bakarra borrokatzen duten bandoa da. Desberdintasun eta antzekotasun horiek maila formalera eta narratibora iristen dira, ikusi ahal izan den bezala. Chris eta Mustafa familiako gizonak dira [F290], eta narrazioak iragan duina ematen dio pertsonaia antagonistari. Biak distantzia luzeko tiroko profesionalak dira. Trebetasun horren ondorio da etsaien artean lortu duten ospea, hurrenez hurren. Amerikar tropek Chris-i "Legenda" ezizena ematen diote. Bestalde, bere pistolari onenak mitifikatzeko joera estatubatuarraren sintoma dena (narrazioaren alderdi hau aurrerago sakontzen den arren). Irakeko matxinatuek, aldiz, "Ramadiko deabrua" deitzen diote, filmean aipatzen ez den arren, bere irudiaren inguruan sortutako Bibliako soldaduaren irudia osatzeko balio duen ezizena. Mustafa, aldiz, Olinpiadetan parte hartzeagatik da ezaguna, Siria tiro-jokoetan ordezkatuz, bere herrialdeko heroia eta ordezkaria da [F291]. Chris bezain trebea da eta, horregatik, AEBetako tropen aurkako mehatxu nagusia.
F 291 Era berean, Al Qaedak prezioa jartzen dio bere tropetako soldadu gehien hil dituen gizonari. Gurutzatuen gurutzearen tatuajea duen gizona, Erdi Aroan islamaren aurkako borrokaren banderadunak. Gurutze hura ezkerreko besoan tatuatuta darama eta bere etsaiek ezagutzen dute. Gurutzatuen gurutzeak Chrisen kausa irudikatzen du, borrokatzera bultzatzen duen arrazoia. Estatu Batuetako lurretan gaitza zabaltzea eragotzi nahi du. Gurutzatuak bezala deituak izan ziren Lur Santuan musulmanen hedapenari aurre egiteko Jerusalemen. Horregatik, bere tatuajearen gurutzea elorri antzeko alanbre bat irudikatzen duen tribal baten gainean dago. Ongiaren eta gaizkiaren lurrak mugatzen dituen muga. Aitzitik, Kyleren gurutzeari oposizioa eginez, Mustafa "nemesiaren" (Rehm, 2015: 93) ikurra bere etsaiak hiltzeko erabiltzen duen erriflea da: AK-47. Arma hori Mikhail Kalashnikovak sortu zuen Errusian Gerra Hotzean. Munduko eraso-erriflerik ezagunenetako bat da, bere eraginkortasunari eta erabilera errazari esker. Gainera, Sobietar Batasunak bere lurretan eredu kapitalistaren hedapenari aurre egiten saiatu ziren herrialde guztietan banatu zuelako ezaguna bihurtu mundu mailan. Horregatik, errifle horrek Estatu Batuen inperialismoaren aurkako borroka sinbolizatzen du. Iraultza hobekien irudikatzen duen arma da. Izan ere, Afrikako eta Ekialde Ertaineko estatu batzuetako banderek Ak-47a daramate euren nazioaren ikur gisa. Oposizio sinboliko argi hori Chris Kyleren buruarengatik eskaintzen dituzten sari kartelen bidez islatzen da filmean. Bere Gurutzatu gurutzearen eta Mustafako erriflearen arteko borroka dialektikoa ikusten da argi eta garbi [F292].
Chris Kyle artzain-txakurraren izaera izan arren, hori ez da "Legenda" ezinena bereganatzeko. Entrenamendu izugarri bortitza pairatu behar dute Navy Sealek konpainiako kideak izateko. Izan ere, prozesu horren proba gogorrenari "Aste Infernala" deitzen diote (Kyle, DeFelice & McEwen, 2015: 35) eta hori zentzua hartzen du gero Kylek irabazitako ezinenarekin, "Ramadiko Deabrua", hots, bera jada infernutik igaro den soldadua baita. Eastwoodek filmaren lehen ekitaldiko sekuentzia batean infernu hori zertan datzan erakusten digu eta, aldi berean, narrazioaren esanahi biblikoen jokoa areagotzen du, non zazpi egun oso ematen dituzten entrenamendu militarreko praktikak egiten soldaduek. Sinbolikoki, gizon horiek buztina bezala zizelkatuak dira, su, lokatz eta urez, euren buztingileari, kasu honetan, instruktoreek iruditzen zaion forma hartzen dutenak [F297-F298-F299]. Chris bere sortzailearen zeramikaren emaitza da.
F 299 Beste proba batean, Chris objektiboaren gainean apuntatzeko erabiltzen ez duen begia ixtera behartzen dute, "begi ahula" bezala deitua dena. Berak argudiatzen du ixten hori badu ez duela ikusten inguruan duena. Dianaren atzean Chrisek suge bati tiro egin nahi dio [F300]. Sugea ez da mehatxu bat frankotiratzailearentzat, ezta haien instruktoreentzat ere. Fisikoki arriskurik sortzea ezinezkoa den distantzia batera dago. Hala ere, Chrisek tiro egiten dio [F301]. Hasiera batean punteriaren eta ikusmen onaren alarde hutsa dirudi. Kyle bere instruktorearekin kontraesanean dago, honek begia ixteko agintzen baitio. Desobedientzia dela medio sugean asmatzen du, honela, irakasle eszeptikoa isilaraziz.
Bestalde, ez da kasualitatea narrazioak Chrisen tiroa suge batek jasotzea aukeratzea. Modu koherentean hauta litezkeen gainerako aukeren artean, sugeak, termino biblikoetan, tentazioa edo bekatua sinbolizatzen ditu. Satan buru duen gaitzak Eva tentatzeko eta paradisutik kanporatua izateko hartzen duen forma da. Gaitz mota hori bere punteria hutsezinagatik ezabatzen da. Tiro horrek, gainera, aurrerago gertatzen dena iragartzeko balio du. Suge ia hautemanezina hiltzeko trebetasun bereziaz baliatzen den bezala, obraren amaieran, ezinezko tiro bat egiteko erabiltzen du, bi kilometrora, teilatu batean ezkutatutako Mustafa hiltzeko. Norrisek, bere tiroa, "Jainkozko indarrek" (2015: 71) zuzentzen dutela proposatzen du, bere punteriaren miraria justifikatzeko balio duena. Chrisek, berriz ere, gaitzak hartu duen forma berria ezabatzen du, lehenik sugea, azkenean Mustafa. Era berean, bai siriarra bai narrastia isilpean kamuflatzen eta herrestatzen dira ezkutatzeko, euren biktimak hiltzeko leku batean kokatzeko. Edonola ere, emaitza berbera da. Chrisek mehatxua akabatzen du eta bere gizonak babesten ditu. Izan ere, bere burua Irakekin lotzen zuten loturetatik askatzea ahalbidetzen duena tiro hori da. Mustafa [F302] hil ondoren, gerran zuen papera ahaztea lortzen du. Tayari telefonoz deitu eta gero, eta hondar ekaitz batek dena irensten duen bitartean. Chrisek frankotiratzaile erriflea utzi eta bere atzean desagertzea ahalbidetzen du [F303]. Bitxia bada ere, horrek kontraesanean jartzen du aitak umetan ematen dizkion aholkuetako bat: "Ez utzi inoiz zure arma lurrean botata". Kasu honetan badu zentzua, Chrisek gerra horretatik urruntzeko ematen duen lehen urratsa delako.
F 303 5.2.2.2.4. Talioiaren legea. Begia begi truk, hortza hortz truk Frankotiratzaileen arteko borroka hori, Chris eta Mustafak antzeztua, haurrek hondarrean sortutako zirkuluak transmititu nahi zuena azaltzeko balio du: indarkeriaren espirala. Honek beti oinazetzen du gizakia. Oina Irakeko lurretan jartzen duenetik, Chris eta Mustafak elkarri kolpeak ematen dizkiote eta, ondorioz, euren bandoen aurka hilketen kopurua gero eta altuagoak dira. Eraso horiek dagozkien formak hartzen dituzte obran zehar, eta, kasu guztietan, motibo zirkularrak dira. Frankotiratzaile bakoitzak bere biktimak harrapatzen dituen zirkuluetatik hasita. Horiek beren baitan erortzeko zorigaitza duenaren heriotza zuzena suposatzen dute. Tiratzaileek beraiek hormetan zulatzen dituzten zuloak erabiltzen dituzte aurkituak izan gabe tiro egiteko [F304]. Armak ezkutatzeko terrorista estali baten etxean aurkitzen duen zulo berak ere forma zirkularra gordetzen du [F305].
F 305 Indarkeriaren espiralak gizakia oinazetzen duela esan da atal honen hasieran. Hori da, hain zuzen ere, film-luzearen amaieran Eastwoodek hondar ekaitza eskaintzea justifikatzen duen arrazoia, Chris Mustafa hiltzean borrokatzen hasten den borrokaldian murgilduta dauden guztiak harrapatzeko. Ekaitz hori da gizaki guztiok, hondarrean jolasten duten haurrak barne, harrapatuta gauden zirkulu bortitzaren adierazgarririk handiena. Heriotzaren bi agente horien arteko borroka intimoagoa da filmak aurrera egin ahala. Hasieran, talde bakoitzeko peoi sinpleak hiltzen dituzte. Chrisek bere begian jartzen den terrorista bakoitza hiltzen du eta Mustafak marine amerikarrekin dagokiona egiten du. Dena aldatzen da Chris eta bere gizonek "Harakina" aurkitzea lortzen dutenean, Arkawiren konfiantzarik handieneko gizona, Al Qaedaren buruzagia izango dena. Gizon honek bere zulagailu beldurgarria erabili du haur baten hanka zulatzeko. Estatubatuarrekin elkarlanean aurkitu duten familiako gizon baten aurkako zigor gisa egiten du hori. Harakinak oso argi azaltzen du: "Haiekin hitz egiten duzue, haiek bezala hiltzen zarete". Oso egokia da zulagailua tortura-tresna gisa erabiltzea; izan ere, baliatzeak bermatzen duen minaz harago, osatu egiten du, berriz ere, indarkeria-tresna gisa duen esanahi zirkularra. Zulagailua bezala, armada amerikarreko helikopteroen helizeak, baita euren tankeen gurpilak ere, biraka ari dira, Chris Irakeko misio guzti-guztiak kontatzen dituzten sekuentzia guztiak hasteko. Atzerriko lurraldeetara egindako joan-etorri guztiek, narratiboki, gudu-zelaira betiereko itzulera bat iradokitzen dute. Bidenabar, luzemetraiak irekitzen duen planoa hondo beltz batean datza, non antzeman daitekeen gauza bakarra "Al·lahu-àkbar20" oihukatzen ari den gizon baten ahotsa den, hondakinen artean aurrera doan tanke baten gurpilen soinuarekin konbinatuta. Gaien oposizio bat gehiago bi kulturen arteko talkaren artean. Indarkeriarekin batera gertatzen den zirkulartasuna egoera inozenteenetan ere agertzen da. Adibidez, tailer mekaniko batean egonda, talka-pistola21 baten soinuak protagonista "Harakinak" haurra zulagailuarekin torturatzen zuen unera eramaten duenean [F306]. Chris, psikologikoki, Iraki lotuta dago, berak atseden hartzen duen bitartean, Mustafa, marinak hiltzen ari dela jakiteak, modu gaixoagoan obsesionatzen du eta. Horregatik,
20 "Jainkoa handia da" bezala itzulia. 21 Auto baten gurpilaren azkoinak desdoitzeko tresna.
Irakera itzuli behar du denbora gutxian, bereak babesteko bere beharra (edota neurosia) baretzeko. Bada beste sekuentzia bat, hain esplizitua ez dena, Chrisen eguneroko egoera batean datzana. Chris barbakoa bere familiarekin eta auzokide batzuekin dagoela, eldarnio une bat jasaten duen, non bere semea bere txakurraren ustezko erasotik defendatzen duen. Sekuentziak hula-hoop batekin jolasten duen neskato baten planoak ditu ezaugarri. Hulahoop hori, aipagarria ez dirudien arren, funtsezkoa da indarkeria infinituaren sentsazioa ulertzeko, zeinetik Chrisek ez baitu askatzea lortzen [F307]. Esan bezala, indarkeria amaiezinaren sentsazioa gerratik haratago doa. Etxean ere, Chrisek guda egoeratan pairatzen zuen estresa sentitzen du une zehatzetan. Aipatutako sekuentzian, kamerak hula-hoopean eteten da, ikusleak ondo bereizteko ekintza gune oroen artean. Tankeen gurpilak bezala, edo helikopteroen helizeak bezala, bai eta teleobjektiboaren forma zirkularra bezala ere, hula-hoop horrek Chris bataila egoera batera eramaten du.
F 307 Sekuentzia horrek bere zenitera heltzen da Chris, instintiboki, gerrikoa maskota errugabeari zigortzeko erabiltzen duenean (jotzen ez duena). Bertan dauden guztiak beldurtzen dira [F308]. Kyleren alde zigortzaile hori, obraren hasieran jada ohartarazi zen, bere aitak, gerrikoarekin, otso bihurtuz gero zer gertatuko zen ohartarazten dienean [F309]. Kasu honetan, zehazki, antza etxeko txakurra otsoan bihurtzen da Chrisen ikuspuntutik. Argi dago, oraindik protagonistak ezi izan duela atzean utzi Irakeko gerrak dakarren estresa eta trauma, horren sintoma da txakurraren kontra hartzen duen harrera. Gerrikoa, bidenanar, larruzko uhala denez, zartailuaren aldaera bat da, eta, historikoki, zigortzeko eta/edo zuzentzeko tresna gisa erabili izan da.
F 309 "Harakinak" ihes egitea eragotzi ez ondoren, Chris eta bere tropela misiotik bota eta etxera itzuliko dira. Terrorista hura aurkitzeko bigarren kanpainan, Marvel etxeko heroiaren ezaugarri den garezurraren ikurra (The Punisher) hartzen dute uniformean [F310 eta F311]. Orain beraiek izango dira matxinatu terroristen jarrera basatia zigortuko dutenak.
F 311 Pertsekuzio oso planifikatu baten ondoren, Navy Seal-familiak bere helburu nagusia non dagoen aurkitzen du, eta ehiza ematea lortzen du. Kolpe horri erantzunez, Mustafak Chris ezustean harrapatu eta Biggles larriki zauritzea lortzen du. Gertaera honen berri ematen duen eszenak ezkutuko esanahia du. Sekuentzia osoa teilatuetan gertatzen da, Mustafa ezkutatuta dago, objektibo baten bila. Chris eta Bigglesek ingurua ziurtatu dutenean, tiratzaile siriarrak Bigglesen armaren gainean asmatzen du, eta aurpegian lehertzen diren metraila txirbilak askatuz aurpegian eta lepoan zauritzen dute soldadu amerikarra. Bere odolak esekitoki batean zintzilikatutako maindire batzuk zipriztintzen ditu. Sekuentzia honen metaforikoa, oihalen kolore eta forman ezkutatzen da, haizearekin ohoratzen direnak. Badirudi Estatu Batuetako bandera modu figuratuan marrazten dutela [F312]. Zentzuzkoa da horrela izatea, Mustafak bandera amerikarra bere seme baten odolarekin zikintzea lortu izana justifikatzen baitu [F313].
F 313 Indarkeriaren espirala gero eta estuagoa da, bi frankotiratzaileak euren kanoietara hurbilduz. Marc Leek, Chrisen beste lagun batek, ondotxo definitzen du: "Lex Talionis, begiz begi", esaten du bere kideei Biggles hil duen gizonaren bila joatea proposatzen dienean. Marc elizako artzain izatetik gertu egon zen itsas armadan sartu aurretik. Hori ez zen bere lekua, ludopata baita, gizon erlijioso batentzat "bertute" ezegokia. Mustafaren bila itsuan abiatzean, nahigabe, Chris eta bere gizonak segada batean sartzen dira eta, inprobisazioaren eta mendeku egarriaren erruz, siriarraren bila joatea proposatu zuenak hiltzen da: Marc. Mendekuaren biktima dela esan genezake. Bere hiletan, Eastwoodek berriro errepikatuko du jada ohikoa bihurtu den baliabide formala. Heriotza eta bere etengabeko zentzu biribila irudikatzeko, une hura antzezteko aukeratutako hilerrian, egunen batean elikatzek balioko diotenen buruen gainetik altxatzen den zuhaitz berde handia dugu protagonista [F319]. Zuhaitzaren funtzio esanguratsu hau, heriotzarekin batera, The outlaw Josey Walesekin esploratu zuen, eta, urte batzuk beranduago, Unforgivenekin ere bai.
F 314 Horrela, Chrisek Mustafa jarriko du bere zerrendako lehena, bere kideen heriotza zigortzeko. Mustafa bi Navy Seal hiltzeko gai izan bada, ez dago soldadu amerikarrik bere punteriari aurre egiteko. Indarkeriaren espiralak bere kapitulua ixten du Iraken Kylek bere antzeko pertsonaia hiltzen duenean. Hilketa horiek guztiek, begiz begi, gizakiaren esentzia primitibo, suntsitzaile eta borrokalaria egiaztatzen dute. 5.2.2.2.5. Chris Kylen heriotza Jason Hall gidoilari eta ekoizleak luze elkarrizketatu zuen Taya Kyle. Chris hil ondoren, narrazioak aldaketa esanguratsu bat jasan zuela dio, hasiera batean Iraketik itzuli zenean amaituko baitzen, baina Tayarekin hitz egitean bikote bezala bizi izan zuten krisi sakonaz ohartu zen: "Filmak Irak eta gerraren arteko desorekaren istorioa izateari utzi zion Chris eta bere taldeentzat, eta etxera itzultzeagatik ordaindu behar izan zuen prezio espiritualaren kontakizunean bihurtu zen. Bere bidaia osoago bihurtu zen, Iraken historia, bere elezaharra eta itzulera-bidea; nola bere deabruak garaitu ondoren, beste beteranoei laguntza ematen murgiltzen den bere irabazi asmorik gabeko jarduerekin" (Jason Hall en Kyle, Pierce eta McEwen, 2012: 374). Hori da, hain zuzen ere, gerra-narrazio garaikideek jorratzen dutena. Bigarren Mundu Gerran girotutako filmetan ez bezala, non tropel baten bizitza ekintza militarretan bakarrik esploratzen zuten. Gerra-zinema garaikideetan soldaduak etxera bueltatzen direnean jasan behar dutena antzezten da. "Banakoari erreparatuz, kolektibotik haratago" (Chapin, Mendoza-Burcham eta Pierce, 2017: 80). Chris Kyle gizon zatitua da. "Zerbitzuaren eta baimenaren artean oreka mantentzen saiatuko da, tiroen eta bere familiaren artean" (Sánchez Lobera, 2015: 82). Alde batetik, etxera onik itzultzeko ardura du. Familiako gizona da eta ezin ditu bereak utzi. Hala ere, "Seal" bat da. Horrek, gerra uzteko zailtasuna dakar. Behin baino gehiagotan itzultzen da Irakera, berak horrela nahi duelako, eta ez militarki derrigortua dagoelako. Egiten duen misio bakoitza aurrekoa baino arriskutsuagoa da. Puntu horretan, Tayak, Marc Leeren hiletara joan ondoren, ohartarazten dio Chrisi Irakera berriro joatekotan, balitekeela bueltan, ez bera ez bere seme-alabak egotea bere zain. Tayak dilema hura planteatzen dio bere senarrari, etsaiaren lurraldean edozein egunetan hil daitekeela jakiteak dakarren beldurra ezin baitu jasan. Bera ere zatituta dago, ez daki berarekin utzi edo jarraitu.
F 316 Tayak, oro har, Irak gorroto du, eta, bereziki, Navy Sealak, bere senarra eraldatu dutelako. Etxera itzultzen den bakoitzean bizimodu arrunt batera egokitzeko etengabe borrokan ari da Chris. "Heroi-salbatzaile batetik heroi-biktima batera" (Rehm, 2015: 93) aldaketa motela erakusten du filmak. Chris etxera itzultzen den bakoitzean bere baitan bildua dirudi, fisikoki bere familiarekin egon arren, emozionalki eta baita psikologikoki ere oso urrun dagoela ematen du, eta horrek kalte handia egiten dio bere familia-bizitzari. Tayak senar militar baten zama psikologikoei aurre egin behar die, ez baitio hitz egiten bere oroitzapenekin minik ez emateko, bi haurdunaldi bakarrik bizitzeak dituen zailtasun guztiez gain. Gerratik itzuli ondoren, Tayak Chris pertsona bera ez dela ikusiko du. Tatuajeetatik hasita, bizitzarekiko duen jarrera askoz ere latz eta gaiztoagoa da. Besteak beste, isilik geratzen da itzalitako telebista baten pantailari begira [F317] edo, Estatu Batuetara behin betiko itzultzen denean, zuzenean etxera joan beharrean, egun batzuk bakarrik geratzen da baztertuta, taberna bateko barraren islan begiratuz [F318]. Bi kasuetan, aldatu den gizon baten isla iluna ikusten du. "Gure bizitzak ispilu baten islada nahasgarriak iruditzen zaizkigu" dio apaizak mezaren sekuentzian, kontakizunaren hasieran. Paradoxikoki, Chris gai da ehunka metro ikusteko eta, hala ere, ez da gai bere barnean gertatzen denari begiratzeko.
F 318 Azkenean, bere bizitzan erabateko harmonia lortu duenean, Chris Kyle hil egingo dute. Irakeko matxinatuek gerran zehar lortu ez zutena Eddie Routh izeneko batek lortu zuen 2013ko otsailaren 2an. Gerran bizi izan zuenagatik erabat nahastuta, beterano honek Chris Kyle hil zuen. Aurretiago esan moduan, Chris Kylen familia bi ulermen ereduetan banatzen da. Batetik, odolkidetasun genetikoa markatzen duena, Taya eta seme-alabak; eta, bestetik, beste odolkidetasun mota ahalbidetzen duen familia kontzeptua, AEBko Armada. Azken ikuspuntu honetatik abiatuta, esan genezake nolabait Chris Kyle bere familia ez-
biologikoko kide baten eskutik hil zela, baina, azken finean, bere familiakoa. Eddie Routh beteranoa. Chris Irakeko Gerrako beste beterano batzuekin txango terapeutikoetan irteten da. Tiro eremuetara eramaten ditu traumak pairatzen ari diren soldadu ohiei, non frankotiratzaile teknikak irakasten baitizkie. Egonkortasun emozionalik gabe geratu diren soldaduentzat Chrisek aitaren ikurra hartzen du. Honek bere seme Coltoni (F319) tiro egiten irakasten dion modu berean, Waynek Chrisekin berarekin [F320] egin zuen bezala. Beterano horien artean, Eddie Routh ikaragarrizko nahasmen psikologikoa pairatzen ari zen. Horren ondorio latzetako bat, Chris Kylen erailketa izan zen.
F 320 Eastwoodek, modu manikeo eta sinplifikatu honetatik, gertaera historiko baten inguruko filma kontatzen du, Irakeko Gerra, benetako pertsonaia bati buruzkoa, Chris Kyle. Eta hori guztia, ontzi mitiko batean bildua: westerna. Estatu Batuak Irak inbaditzera eraman zuen gatazka bezain konplexua, zibilizazioaren eta basakeriaren arteko borroka dialektiko soilean bihurtzen du. Eastwoodek "legenda" baten irudia desmitifikatzen du. Ironikoa bada ere, Iraken inork lortu ez zuena, Amerikako Estatu Batuetako soldadu ero batek gauzatzen du, Ramadiko Deabruarekin akabatzea. Hots, zentzu batean, ez da erabaki inola ere inozoa zuzendari kaliforniarrak egindakoa. Irakeko Gerrari buruzko hamaika kontakizun eta istorioen artean aukeratu izana Chris Kylerena. Badirudi, antza, arriskutsuagoa dela inoiz egon den frankotiratzaile hilgarri batentzat AEBtako soldadu traumatizatu bat, gobernuak erabat ahaztua duena, baita abandonatua ere, Irak osoan topa daitezkeen terroristak baino.
5.2.3.1.Sinopsia Walter Kowalski, Koreako Gerraren beteranoa, bere bizitzako azken egunak bakarrik bizitzen ari da. Bere emaztea, Dorothy, hil berri da. Bere familia –Mitch eta Steve semeak– eta horien seme-alabak gorrotatzen ditu, eta hori gutxi ez, eta Detroiten betidanik bizi den auzoa Asiako bizilagunez bete da (Walt arrazista baino arrazistagoa da). Bere etxearen ondoko etxean Vang Lor familia bizi da, Hmong etniakoa, Asiako hego-ekialdeko mendietan jatorria duena. Bertan bizi dira Thao, gazte ahul eta barnerakoia, bere arreba Sue, bera baino zaharragoa eta autoritarioagoa, bere ama Vu eta amonarekin batera.
Waltek bere etxeko ataritik, egunerokotasunaren errutinak agintzen duen moduan, egun bat bestearen atzetik pasatzen ikusten du, garagardo-latak hartzen, Daisy txakurrarekin batera eta Vang Lor amonarekin gorroto begiradak gurutzatzen. Thaoren lehengusua, Spider, kaleko banda baten liderra, Thao errekrutatzen saiatzen da, bere borondatearen menpe edukitzeko. Vang Lor gazteak, nortasun ahula duelarik ez du ia erresistentziarik eskaintzen. Horrela, bere bandako kide izateko eurek ezartzen dioten bataioa onartzen du: 1972ko Ford Mustang Gran Torino lapurtzea, Walteko garajean atseden hartzen duena. Thao kemenez armatu eta auzokidearen etxean kulunkatzen da gauez, nahiz eta bere baldarkeriak iratzarri egiten duen Walt. Honek, Koreako Gerran izan zituen soldadu garaiak berpiztuz, bere sasoiko erriflea atera eta garajera doa. Han, Thao beldurtu bati zuzenean aurpegira apuntatzen du. Ilunpeenetan, Walt irristatu eta lurrera erortzen da, bere erasotzailearen ihesa ahalbidetzen. Hurrengo egunean, banda Wang Lor familiaren etxera itzultzen da eta borroka bat hasten da. Batzuk Thao haiekin eramaten saiatzen dira (Spider), eta besteak, Thao defendatzen saiatzen dira (familia). Waltek gatazka amaitzen du Spider taldea uxatu eta erriflearekin apuntatu ondoren. Horren ondoren, Hmong komunitateak Walt heroi bezala gurtuko du. Janaria eta lore-sortak uzten dizkiote egunero etxeko eskaileretan. Thaok, lotsatuta, aitortzen du bera saiatu zela autoa lapurtzen. Arrazoi honegatik, Vu, bere amak, Waltentzat lan egitera behartzen du egun batzuetan. Elkar ematen duten egun horietan zehar, beteranoak berak errespetatzen dituen balioak erakusten dizkio Thaori, eta kontzienteki jarraitzen ditu. Horri esker, Vang Lor gazteak bere bizitza zuzendu du, besteak beste, gustuko duen lan bat aurkituz. Hala ere, dena ondo doala dirudienean, Spiderrek eta bere gizonek berriro jazartzen dute. Erantzun gisa, Walt gaizkia errotik mozten saiatzen da, taldeko kide bat jipoituz. Horri erantzunez, bandak Sue bahitu eta bortxatzen dute, ondoren, bere familia barruan dagoela jakinda, bere etxea tirokatzen dute. Indarkeria maila horrek Walt ere harritzen du, eta haiek nola akabatzeko prestatzen da. Bere sotoan mendeku grinaz betetako Thao bat giltzapetu ondoren, berak bakarrik jotzen du auzoko etxe batean bizi den talde osoaren aurka. Horiek, Waltek pistola bat atera behar zuela sinetsiz, hori egiteko keinua egiten duenez, bere metrailetekin hiltzen dute. Armarik gabe zihoan. Beraz, poliziak espetxeratzen ditu. Waltek bere Gran Torinoa Thaori utzi dio oinordetzan, bere semeen harridurarako, horrek autoaren legezko jabeak zirela uste baitzuten. 5.2.3.2. Analisia Gran Torinok jakinduria finez laburbiltzen ditu bere egilearen filmografiaren ezaugarri tematiko eta formal guztiak. "Zahartzeari, borroka etnikoari, klase-nahigabeari eta hiriindarkeriari buruzko gogoeta eskaintzen du" (Redding, 2014: 2). Zuzendari klasikoak bere bizitzako motxilan bildu dituen baliabide guztiak praktikan jartzen ditu, lehen begiratuan sinplea eta arketipikoa dirudien gidoi batean aurreko filmetan garatu dituen gai eta kezka guztiak jorratzeko. Gainera, ohiko estrategia narratibo eta formalak ahalik eta gehien argitzeko.
Hemen sakonago garatuko dira gorago aipatutako alderdiak, eta narrazioaren ikusentzunezko kontakizuna aberasten duten zenbait alderdi horiei dagozkie. Genero amerikarraren ezaugarri nagusi guztien artean, natura basatiaren eta komunitatearen arteko muga da arreta gehien eskainiko zaiona. Horrek zentzu metaforikoa hartzen du, ez baita fisikoki mugatzen. Horregatik, muga morala da, edo bestela esanda, gaizki dagoenetik ondo dagoena zatitzen duen lerroa. Gran Torinok "adiskidetze" istorio bat eskaintzen dio ikusleari (Anson Vaux, 2012: 167), non Walt Kowalski agurea bere Detroit auzoko atzerritarra ikusten den. Bere ustez, Asiako hego-ekialdeko etorkinek, Hmongek, inbaditu dutelako. Walt bakarrik bizi da, bere Daisy txakurtxoaren konpainia izan ezik, alargundu berria baita. Bere seme eta bilobek Walt erresidentzia batean giltzapetzea besterik ez dute pentsatzen. Hori eta Walten 1972ko Ford Gran Torino heredatzea besterik ez dute buruan, garajean aparkatutako autoa, auzo osoaren inbidia. Nabarmentzekoa da Aguilarrek pertsonaia horri buruz egiten duen deskribapena; izan ere, "Eastwoodiar Frankenstein" moduko bat balitz bezala egileak adierazten du iraganeko beste narrazio batzuetan jada sortutako pertsonaietan oinarrituta dagoela: (Walt) Koreako gerrako heroi zahar bat da (Thunderbolt and Lightfoot, Heartbreak Ridge), tu egiten du etengabe (The outlaw Josey Wales), odola botaka egiten du egunak zenbatzen dituelako (Honkytonk Man), bere iragan bortitza arbuiatzen du eta ez du bere emazte maitearen heriotza gainditzen (Unforgiven), gurasoen eta seme-alaben arteko harremana lantzen du (Million Dollar Baby). Jakina, zorrotza, lakonikoa eta indibidualista izateaz gain (Aguilar, 2010: 269). Bizitza osoa etxe berean eman arren, ohartarazi du ez duela zerikusirik bere auzoak lehen aldiz bertan bizitzen hasi zenarekin. Bere bizilagun guztiak Hmong etniakoak dira. Horiekiko arraza-intolerantzia –kaukasiarra ez den arraza batekoa izateaz haragojustifikatzen duen arrazoietako bat da Koreako Gerran hil behar izan zituen eta Hmongak bezalako ezaugarri asiarrak dituzten gizonek ekartzen diotela gogora. Bere ikuspegi xenofobo eta muturrekotik, mundu zibilizatuaren eta natura basatiaren arteko muga, bere lorategia eta Hmongtarrena banatzen dituen hesian dago. Estatu Batuak, Walten jabetzan irudikatua, gizartean bizitzeko benetako modua erakusten du berarentzat. Muga horietatik kanpo dagoena natura basatia da. Horregatik, Waltek bere lorategi txukun eta zaindua erakusten du, bizitza ordenan eta gizartean irudikatzen du. Bere bizilagunena, Vang Lor, erabat abandonatua eta naturak menderatua dagoen bitartean [F321].
Bestalde, ez da kasualitatea Hmong guztiak Walten auzo berean kokatuta daudenean, bere etxea atarian bandera amerikarrarekin apaindutako bakarra izatea [F327 eta F328], ustezko kultura zibilizatuaren azken gunea, azken uhartea, Walt-en arabera. Benetan amerikarra den auzoko azken etxea.
F 323 Narrazioak, filmaren lehen sekuentziatik, bi munduak modu kontrajarrian aurkezten ditu. Sekuentzia modu paraleloan antolatuta dago, aldi berean bi trama gertatzen direlarik. Walt-en ikuspuntu arrazistatik ardaztuta, testuak Hmong komunitatea mendebaldeko kulturaren etsai bezala marrazten duela dirudi. Kowalskiren etxean komunitateko kide baten joana ospatzen ari dira, Dorothyren hileta. Waltek janaria eskaini du bere emaztearen lagun eta gertuko guztiei. Aitzitik, bere etxea eta Vang Lor familiakoa banatzen dituen hesiaren beste aldean, kide berri baten etorrera ospatzen ari dira: haur bat jaio da. Bitxia bada ere, kasu honetan, gonbidatuek beraiek eramaten dute janaria ospakizunaren etxera, errespetuaren erakusgarri gisa, ez baita nahikoa bertaratze hutsa. Gainera, Walt-en etxean gonbidatu guztiak etxe osoan sakabanatuta badaude ere, kohesio edo batasun komunitariorik erakutsi gabe, Hmong gizartea zirkulu handi batean biltzen da Kor Khue garatzen ari den bataioa ikusteko [F324]. Are gehiago, xamanak jaioberriarekiko duen otoitzaren erritualak, forma zirkularra du [F325], uztai bat erabiltzen baitu hori egiteko, izpiritu berri honen sarrera Hmong familia inguruari iradokiz.
Halere, muga hura morala da eta ez etnikoa, eboluzio bat jasaten du eta. Waltek gorroto duena ez da inguruko arraza. Protagonista berak hainbeste faltan botatzen duen amerikar gizartearekin zerikusirik ez duen mundu batean bizi da. Amerika kontserbadore, tradizional eta industrialaren ordez, Mitch eta Steve seme-alaben pertsonaiengan gorpuztutako beste bat jarri da, bere bilobekin batera, batik bat, Ashleyen, bere (gure) garaiko mugako materialtasun-gaixotasunaren adierazlerik argiena. Oroitzapena besterik ez da geratzen Walt antzina hazi zeneko balioetatik geratzen da. Horregatik, jokabide kode horrekiko fedeagatik, "ia guztiz desagertu den iraganari besarkatuta bizitzea da pertsonaia honen ezaugarria" (Kramp, 2008: 921). Zentzu honetan, Walten munduak banatzen dituen mugak, lehen begiratuan izaera xenofoboa dirudienaz haratago dago, "amerikar berrien eta antzinakoen arteko eguneroko elkarrekintza banatzen du" (Tognetti, 2009: 379), hain zuzen ere. Waltek hautematen duen esperientziatik, "jendeak bere postuan gogor lan egin behar zuen, bere aberria zerbitzatu behar zuen honek deitzen zionean, auto amerikarrak erosi eta ingelesez hitz egin behar zuen" (Ward, 2011: 381-382). Horregatik, jabego materialak, itxurak, kontsumoa, diziplinarik eza eta autoritatearekiko errespeturik eza – helduak eta adinekoak, kasu honetan– nagusi diren munduan ikusteak, laburbilduz, XXI. mendeko Amerika, higuina eragiten dio zahar beteranoari. Horrek, hein handi batean, mingostuta bizitzea eragiten dio. Bada Walt zaharraren guztiz antzekoa den pertsonaia bat, bere "bikoitz femeninoa" (Boyer, 2010: 154), inguratzen duen ia guztiarekiko gorrotoa partekatzen duena, bereziki bere auzokide gogaikarriarekiko, kasu honetan Walt bera. Pertsonaia hau, Vang Lor familiaren amama da, narrazioko protagonista bezala, bere etxeko atarian esertzen dena orduak pasatzen ikusteko [F331 eta F332], ondoan duen bizilagunaren presentzia jasanezina madarikatzen duen bitartean. Ez du ulertzen Walt nola ez den oraindik etxez aldatu, ikusirik auzo zaharraren gainerakoa aspaldi aldatu zela etxez. Shanen motzondoaren antzera, Waltek bere horretan jarraitzen du, bere lurrari errotuta, garai berrietara moldatu ezinean.
F 327 Bi pertsonaiak gerrak eta indarkeriak markatutako belaunaldi batekoak dira. Walt, jada aipatu den bezala, Koreako Gerrako beteranoa da, eta Hmongak Laos, Thailandia eta Txinako etnia bat dira, "euren jaioterrietatik emigratu behar izan zutenak Gerra Hotzaren garaian jazarpen politiko komunistaren erruz, herri honek amerikar bandoaren alde borrokatu baitzuen" (Riffel, 2011: 213). Zentzu honetan, Vang Lor amonak eta Waltek armada amerikarreko beteranoak dira. Horregatik, pertsonaia horien iraunkortasun maila parekoa da, biek ezagutu baitute gizakiaren alderik ilunena. Izan ere, biek inolako
eskrupulurik gabe erakusten dute batak bestearekiko sentitzen duen higuina, nabarmenki, filmeko eszena nabarmen batean aritzen direla. Bi pertsonaia horiek bereizten dituen muga aurreiritziak dira. Waltek, bere eraldaketa-prozesuan, bere bizilagunengandik bereizten duen hesia igarotzea lortuko du, eta, horrela, haiekiko sentitzen zuen errezeloa eta gorrotoa gainditu dituela esan nahiko du. Vang Lor amonak, Waltek bezala, gorroto du datozen belaunaldien jokabidea. Ahots nagusia da erabateko autoritate ezaren eta, horregatik, Thaoren "maskulinitate" ezaren aurkako gaitzespenak egiteko orduan, bera baita, eta ez Su, bataio-egunean lapikoa egiten duena edo lorategia zaintzeaz arduratzen dena. Amonaren ustez, jokabide hori lotsagarria da, eta horregatik begiratzen dio bilobari gaitzespenarekin. Waltek bere seme-alabekin egiten duen bezala, euren ogibideengatik (merkataritza eta finantzen munduarekin erabat lotua), berarentzat gizonen ofizioa den horretatik urrun, fabrika baten eraikuntza edo muntaketa-katea esaterako. Horrek esan nahi du Walt-en munduei aurre egiten dien muga morala dela, ez etniazkoa. Bera gustura sentitzen da aurrerago aipatutako balioak errespetatzen dituen komunitate batean (edo batekin). Ondorioz, patuak horrela nahi duelako, hasieran hainbeste gorrotatzen zituen Hmong auzokide horiek, gizarte tradizionalagoa dirudite, 50eko hamarkadako Amerikaren parekoak. Walter berak horrela nabaritzen du, bere urtebetetze egunean Mitch semearen bisita jaso ondoren, (bere emaztearekin) eta erresidentzia batean bizitzeko zenbait iradokizunekin batera, Waltek Vang Lor familiaren etxean ospatzera gonbidatzen duenean. Etxe horretan, kultur-tradizioek zuzendutako gizartea ikusten du bere begiekin, harremanetan jartzeko eta jokatzeko moduan oso presente dagoena, hala nola begietara zuzenean ez begiratzea –erronkaren sintoma– edo haurrei burua ez ukitzea –arima aldatzeko arriskuagatik–. Hmong buruzagi espiritualak, Kor Khuek, Walten barne ekaitza ulertzen du bere aurpegiaren irakurketa arin batekin. Bere azterketa espiritualaren edo, beste hitz batzuetan, bere arimaren diagnostikoaren ondoren, Koreako beteranoak begiak irekitzen ditu, ispiluaren aurrean begiratzen du eta bere "familiarik estuenarekin baino, 'hori' hauekin hamaika gauza gehiago komunean dituela" onartzen du. Horregatik, Gran Torino "garai modernoen historia abiarazlea" (Boyer, 2010: 153) da, gizarteratzea edo, beste era batera esanda, tolerantzia etnikoa bertute gisa ulertuz. Behin Waltek bere buruari auzokideak ezagutzeko aukera ematen duenean, bere aurreiritzien muga gainditzeko kapaza da eta haiekin partekatzen dituen ezaugarri guztiak hautemateko gai da. Horrela, "Walt pairatzen duen anomia eta misantropiatik irteten hasten da" (Traficante, 2012: 112). "Bestea" ulertzeko ahalegin narratiboa dugu Gran Torino. Xaman zahar hura, Kor Khue [F328], narrazioak auzoko apaiz Aita Janovich-i buruz marrazten duen aurkakotasun argia da [29. Biak dira beren erlijio-elkarteen gidari espiritualak. Kor Khuek Aita Janovichek ez duen guztia irudikatzen du. Hmongtarren xamana agurea da, hau da, asko bizi izan den gizona eta, beraz, esperientzia handia duena. Jakintsua da, mistizismoetatik urrun dago, eta gizakia ikuspegi erraz baina sakonetik ulertzen du. Aita Janovich guztiz kontrakoa da. Gaztea, eskarmenturik gabea eta oso teorikoa da. Bere sermoiak oso sinplistak dira, gainazal hutsean geratzen direnak. Ez du
F 329 Ongiaren eta gaizkiaren arteko muga hura argi eta garbi marraztu ondoren, morala dena eta ez dena, basatia edota zibilizatua dena eta, azkenik, norberaren nia sortzeko balio benetan eraikitzaileak eta suntsitzaileak diren marra hura margotu eta gero, Waltek bere bizitzako azken etapa bat hasten du, non, gorroto irrazionala alde batera utzita, zoriontsu izateko baimena ematen dio bere buruari. 5.2.3.2.2. Familia: odola eta estimua Narrazioak familia hitzaren esanahi bikoitza iradokitzen du obraren hasieratik. Izan ere, familia odolkidetasuna baino ez konpartitzen duten kideek osaturiko zirkulu soziala da, haien artean amankomunean ezer ez izan arren. Baina familia kontzeptuak, beste kapitulutan esan bezala, erlazio genetikoaz haratago dagoen beste ulermen mota bat ahalbidetzen du. Giza talde jakin bat osatzen duten kideek, haien artean maitasuna, errespetua eta estimua sentitzen duten heinean, nahiz eta DNA-harremanak ez izan, esan genezake familiaren beste forma izan daitekeela. Arrazoi honegatik, Walt-en hiletan elizaren erdigunea zirkulua handi bat marrazten du, familiaren batasunaren ikurra iradoki dezakeena. Eta eszenatoki horren erdialdean Walten gorpua kokatuta dago, hilkutxaren barruan [F330]. Aldi berean, protagonistak bere azken egunetan ezagutu dituen familiaren bi ereduak bi multzotan bananduta daude, Walten gorpua inguratuz. Alde batean, bere seme-alabak eta senideak [F331], bestean, korridoreak bananduta, Hmongtarrak, bere familia afektiboa [F332].
F 332 Bi talde horiek partekatzen duten gauza bakarra, Walt agureari (izan) dioten maitasunaz gain, euren semeek, euren begiradak gurutzatzean, euren sentimenduak, bestearen aurpegian islatuta ikusten dituztela da [F333 eta F334]. Mitchek (hots, seme odolkideak, edo, bestela esanda, oinordeko legitimoak) ikusten du Vang Lor gaztearengan –seme adoptatuarengan– berak izan ez duena eta bere aitaren mespretxua eragiten zuena: xurgatzen jakin ez zuen jokabide-kodea. Zentzu batean, Mitchek ordezkatua sentitu behar du, edo, neurri batean, iraindua, Thao baitzen, eta ez bera, Walt-en izaera eta estimuaren onena jaso zuena.
F 334 Bestalde, Vang Lor familiaren aldean ere ikus daiteke narrazioak egiten duen lehentasuna, odolkidetasunezko loturetatik kanpoko pertsonek osatzen duten familia goraipatzerakoan, elkar maitatzeko eta zaintzeko elkartzen dena. Izan ere, etxe honen mehatxurik handiena Spider lehengusua da (odolkidea), auzoa beldurtzen duen taldearen burua. Argigarri baino argigarriagoa da, Thaoren gertuko senidea izanik, narrazioaren bilaua den pertsonaia bat sortzea. Gorago esan bezala, Spider Thao bere sareetan harrapatzen saiatzen da. Vang Lor gaztearen mesfidantza errepikatuek bere lehengusua etsitzen dute. Honek, gizon bihurtu edo nolabait gogortu nahian, eraso egiten baitio bortizki baino gehiago. Pertsonaia hura ez da agertzen hasierako sekuentzian, bataioan zehar Hmong bizimodua erakusten duena. Horregatik, Spider ez da benetan komunitate horretakoa, zirkulutik kanpo dago eta. Paradojikoki, berak ere nahiago ditu lotura genetikotik urrun eraikitako familia baten loturak: bere banda. Odolkidetasunik gabeko familiarekiko hobespen hori protagonistak bilobekin bizi duen harremanera ere iristen da. Kontakizunaren hasieran, Dorothyren hileta elizkizunean, Walten etxean, bilobak sotoan ezkutatuta dagoen Koreako kutxan miatzen ikus daitezke. Haurrek herrialde hori non dagoen galdetzen diote beren buruari, lortu zuen balioaren domina eskualdatzen duten bitartean. Eskaileretan behera jaisten entzutean, hauek izutu egiten dira, kutxa itxi eta zintzoak balira bezala egiten dute, Waltek bere begirada mespretxuena dedikatzen dien bitartean. Narrazioak ez du azaltzen zerk duen Waltek umetxo horien kontra, baliteke bere familiako azken generazioa izateagatik gorroto diela.
Arrunta izan liteke umeek kuriositatea somatzea, batik bat, ezkutuan gordetzen diren objektuei. Hala ere, Waltek ez du pazientzia erakusten inoiz. Sekuentzia horrek talka egiten du Suek agurea gonbidatzen duenean bere etxean bazkaltzera, familia-gertakari garrantzitsuren bat ospatzen ari baitira. Walt etxeko sotora jaisten da, eta han daude familiako gazteenak, nerabeak, nahiago baitute beren arazoez hitz egiteko giltzaperatu, helduekin egotea baino. Waltek soto horretan Hmong gazte horiekin duen jarrerak bere bilobei lehenago erakutsitakoarekin guztiz ezberdina da. Horrela, esan daiteke Waltek ez duela bere familia jasaten. 5.2.3.2.3. Mustangoa zamalkatzea, Ford bat gidatzea Waltek Thaori transmititzen dizkio bere semeei irakatsi ez zizkien balioak. Narrazioak ez du sakontzen bera eta bere ondorengoen arteko sintonia falta horren zergatian. Baina argi dago huts egin duela bere ereduko pertsonak bihurtzeko ahaleginean. Iraganeko zauri horrek, isil-isilik arrastaka dabilenak eta konpontzeko beranduegi denak, Waltek bizkarrean daraman motxila astunagoa bihurtzen du. Egoera horrek, "Mustangen garaiko nostalgiarekin batera, Gran Torino tragedia fordiarrean22 bihurtzen du" (Saéz González, 2009: 112), hitzaren zentzu bikoitzean. Egindako lan guztiaren ordainketa bezala, eskuratutako kode etiko berriaren ondorioz, Thaok, herentzian, Walt-en senide guztiek gutiziatuena zuten jabetza jasotzen du, 1972ko Ford Mustang Gran Torinoa, jabetza soil bat baino askoz gehiago dena. Auto honek bere jabeak hurrengo belaunaldiei helarazi nahi zien guztia irudikatzen du. Mustangak Amerikako lautadetan bizi diren zaldi basatien arraza bat dira, espainiarrek Amerika konkistatzean eurekin eraman zituzten mustangoen ondorengoak. Zentzu batean, Gran Torino mustango horietako bat da, hezi behar bada ere, edonor ez da muntatzeko modukoa, duintasun maila batera iritsitakoek soilik ahal dute. Logika horri jarraituz, ibilgailua "antzinako mendebaldeko zaldiaren trasposizioa" (Ramos Jordan eta Valesi, 2011: 96) bezala uler daiteke. Bere auzokoen errespetua dutena, bere komunitateagatik sakrifikatzen dena, hitz batean, heroi batek bakarrik gida dezake Mustang-a. Waltek emandako legatu moralarekin jarraitzen duenak merezi du bere autoa. Horregatik, Thao bere sarraila apurtuz lapurtzen saiatzen denean, ez du lortzen, Waltek ez baitu onartzen. Koreako beteranoak, cowboy gisa, bere zaldia maite eta errespetatzen du. Arrazoi beragatik, Ashleyk ere ez du oinordetzarik merezi, ez baitu meriturik egin hura lortzeko. Walti, hiltzen denean, herentzian eman diezaion iradokitzen dionean, berak, txistukada esanguratsu batez erantzuten dio, bere bilobarekiko erabateko mespretxua erakutsiz. Aitzitik, Walt, obraren amaieran hiltzen dutenean, Thaok bere aholkulariak transmititu nahi zion guztia xurgatu du, eta, horregatik, bere Ford "Mustangoa" beregana dezake. Thaok Mustangarekiko errespetu handiko harremana erakusten du narrazioak. Waltek ez du inoiz bera gidatzen ikusten, baina zaindu egiten du eta lehen egunean bezain egoera
22 John Ford zineari eta zintaren ibilgailuari erreferentzia eginez.
F 336 Thaoren hazkunde pertsonalaren erakusgarri, bere transformazio arkua ixten duena, bularrean daraman domina da [F337 eta F338], Waltek zintaren amaieran oparitzen diona, aurrerago garatuko den antiklimax faltsuaren ondoren. Berak irabazi zuen Korean ausardiaren meritu gisa, nahiz eta bere etxeko sotoko kutxa militarrean ezkutatu (Koreako nerabe batzuk hiltzeak ekarri dion lotsagatik ezkutatua). Domina honek, izar itxurako ingeradarekin, irakurketa bikoitza eskaintzen du. Thaok, Walt hil ondoren heredatu zuenez, Vang Lor gaztea auzoko sheriff berria dela esan nahi du, komunitatean ordena eta bakea mantentzeaz arduratzen dena. Murgildutako balioaren domina izatetik lortutako duintasunaren izar izatera pasatzen da.
F 338 Haurtzaroko jarrera atzean utzi eta pertsona heldu baten ikuspegitik bizitzari begiratu arren, oraindik ez du lortu etengabe erasotzen dion gaitzik okerrenetik aldentzea: Spider lehengusua. Pertsonaia honek Thao gaztea etengabe usteltzen eta probokatzen saiatzen da. Narrazioaren hasieran, Vang Lor-en heldugabea ez da ausartzen bidelapur honi aurre egiten. Waltek bere bizitzan esku hartu ondoren, gizona heldua bihurtu delarik, ez du zalantzarik Sue bortxatu eta bere etxea txikitu dutenen aurka egiteko. Horra hor pertsonaia honen eraldaketa erakusten duten bi jarreren arteko diferentzia. Horren ildotik, esan bezala, bidelapurren bandak Sue bortxatu eta Vang-Lorren etxea tirokatu eta gero, Waltek Thao gaztearen mendeku-irrika geldiarazi behar du, eta aitarenfigura hartu behar du oraingo honetan. Halere, Thao gelditu eta lasaitzeko bere etxeko sotoan giltzapetu behar du, beste erremediorik ez duelako. Eszena honetan Waltek azaltzen dio bere "semeari" zergatik hobe dela bera ez nahastea borroka honetan. Waltek eskuak odolez zikinduak ditu Koreako Gerran ibiltzeagatik,
Thaok, aldiz, bere errugabetasuna mantendu behar du (Mystic Riverreko hirukotea ez bezala, edo Unforgiveneko Kid-ek egin ez zuen antzera). Izan ere, behin pertsona batek indarkeria erabiltzen duenean egoera bat konpontzeko, ez du arazorik metodo horrekin jarraitzeko, eta Waltek jakin badaki hori saihestu behar duela. Sekuentziak aitorpen-forma hartzen du, itzalen artean, intimitatean eta sotoko ateko sare-sareen bidez [F339]; izan ere, Waltek Hmong gazteari aitortzen dio Aita Janovichek, bizitzari eta heriotzari buruz irakurri duen arren, sekula ulertuko ez duena: gizon bat hiltzea zein gogorra den –Eastwoodek erantzun zion gai horri Unforgivenen–. Aurretik, berarekin konfesatu da [F340], baina ez dio kontatzen bere arimak benetan zer oinazetzen duen. Thaok bakarrik, bere benetako aitorpenean, ezagutzen du Walt-en sekretua: zenbat damutzen den korear gazte horiek hiltzeagatik.
F 340 "Wally" zaharraren maitasunaren tontorra, Thaoren arrebak deitzen dion bezala, beteranoak bidelapurrak bizi diren etxera hurbildu eta justizia-lanetan aritzea erabakitzen duenean adierazten da. Waltek, inoren laguntzarik gabe, Spider eta bere taldearen aurka jokatuko du. Jakaren poltsikotik pistola bat ateratzeko keinua eginez, horiek arma automatikoekin tiro egin eta akribilatu egiten dute [F341]. Jada hilda, narrazioak azaltzen digu metxero bat (eta ez pistola bat) dela, Waltek bere jakatik aterako zuena. Horrela, beteranoa bere auzoagatik sakrifikatzen da, bere familia berriagatik, bidelapurrak espetxeratuak baitira. Ez da oharkabean pasatzen Walt-en gorputz-posizioa tiroek jota erortzean, gurutze moduan, Jesukristo bezala, kristautasunean sakrifizioaren adierazle gorena, gizateriak egindako bekatu guztiengatik sakrifikatu zena.
F 341 Eszena hura, non ez den semea, baizik eta aita hiltzen dena, irudietan adierazten da plano zenitalaren erabilera eastwoodiar errepikari eta oso esanguratsuaren bidez, berriz ere, travelling out delakoarekin. Waltek bere bizitza ematen du bere bizilagunen alde, gogora dezagun, bere familia berria. Curik eta Pezzelak Waltentzat komunitatearen alde bizia emateak suposatzen duen askapen zentzua azpimarratzen dute, eszena honetan filmaren esanahi osoa laburbilduz:
Bere buruko sakrifizioak nahita eragindako biktima bihurtu duenez (…) Wally agureak ere bere iraganarekin kontuak konpondu ditu. Maitasun ekintza goren horrekin, azkenik, berrogeita hamar urte baino gehiagoz obsesionatu duten mamuak exorziatzen ditu. Bere hanka ezegonkorrak, bere birikak gaixotasun sendaezin batek suntsituak, bere sorbaldak adinarekin ahulduak, erredentzio baten karga osoa daramate (…) filmean irudikatutako mikrokosmos guztia barne hartzen duena (Curi & Pezzela, 2009:533). Jainkoa, oraingo honetan, alde batean geratzen da, Waltek berak erabakitzen baitu bere bizitzarekin amaitzea, nahiz eta gogora ekarri behar den, narrazioaren erdian, patuak zigortzen duela zahar beteranoa gaixotasun batekin, ustez minbizia, eta horrek bere egunak zenbatuta uzten du. "Koreako Gerran egin zituen bekatuak konpontzeko nahikoa denbora" (Schickel, 2010b: 274). Walten pertsonaia outlaw bezala definitzen duten ekintza batzuen artean azkena da hori, ingelesez "legetik kanpo" esan nahi duena. Spider buru zuen gaizkile taldearekin izandako lehen liskarraren ondoren, Aita Janovich Walten etxean aurkeztuko da. Bere jarrera oldarkorra aurpegiratzen dio, beharrezkoa zenean poliziari ez deitzeagatik. Waltek esan zion Korean zeudenean eta arazoak zeudenean ez ziotela poliziari deitzen, esku hartzen zutela arriskua uxatzeko. Janovichek erantzuten dio jada ez dagoela Korean, baina ironikoki hori dirudi. Zentzu horretan, Walt legetik at dago eta bere zakurraren konpainiarekin batera The outlaw Josey Wales film ospetsua gogoratzen dute. Justizia bere esku dago, mugaz haraindiko kodea ezagutzen duelako. Horregatik, Thaori erasotzen diotenean, berak, basakeria berarekin erantzuten du, besteak ezer egiten ez duen bitartean. Mendekuzko ekintzen kate hori luzatuz doa bere klimax narratiboa lortu arte, Sueren bortxaketa suposatzen duena. Waltek orduan ulertzen du bere jokabidearen zorigaitza, Vang Lor familiaren etxearen aurkako erasoaren errua bere gain hartuz. Gizarte horrek duen indarkeria espiralarekin amaitu nahi duenez, Waltek banda horri amaiera ematea erabakitzen du, honek komunitatetik ateratzea suposatzen duen arren. Narrazioaren hasieran bezala [F342], haren itxiera hileta batean datza [F343], hasierarekin simetria gordez eta, horrela, hasieratik erakutsi eta aurrerago garatu den berezko zirkulartasuna iradokiz. Lehen esan bezala, Walt hil egiten da, baina ez du horregatik galtzen. Bere heriotzak bakea dakar, antolatutako porrota da.
F 343 Hemen filmaren osotasuna laburbiltzen duen xehetasun bat adierazi behar da. Walt-en urtebetetzean, Daisy bere txakurrarenarekin bat datorrena, Dorothyren opari bat izan zela
iradokiz, berak, bere atarian eserita, egun horri dagokion horoskopoa irakurtzen du: "Aurten zure bizitzako bi bideren artean erabaki beharko duzu. Bigarren aukerak izango dituzu. Ohiz kanpoko gertaerak antiklimax batean amaituko dira". Beterano mingotsaren eszeptizismoa gorabehera, iragarpen honek narrazioan garatu den guztiarekin bat egiten du, kronologikoki, gainera. Lehenik eta behin, Waltek erabakitzeko izango dituen "bi bide" horiek erreferentzia argia egiten diete bizitzako azken etapa honetan aurkeztuko zaizkion bi familiei. Batek depresioa eta abandonua irudikatzen ditu; horiek bere seme-alabak dira. Besteak, zoriontasuna eta familia-batasuna, Hmongak. Jarraian, "bigarren aukerak" datoz, hau da, erredentzio pertsonala. Hmongek, patuak Walti ematen dion abagune berria sinbolizatzen dute, bere bizitza zuzendu duten balioak norbaiti helarazteko. Bere semeei pasatzeko gai izan ez zenez, "bigarren aukera" hura Thaorekin heltzen da. Azkenik, eta hona dator Walt-en abnegazio planifikatua, horoskopoaren profeziak "ageriko antiklimax batean amaituko diren aparteko gertaerak" bezala ulertzen duena da. Spiderren aurkako dueluan galtzaile ateratzen da, antza. Aitzitik, esan bezala, hori zen Walten xedea, soldadu-heroi moduan bere egunak bukatzea, Koreako Gerrak gauzatutako krimenak konpentsatzeko eta, aldi berean, bere auzokideen bizitza hobetzeko. Beste behin ere, Curi eta Pezzela gurera ekarriz, kapitulu hau itxi behar da egileek filma irekitzen [F344] eta ixten[F345] duten planoez egiten duten begirada zorrotzarekin. Bada haietan (…) elizaren fatxadak eta itsasoan zeharreko etorbide berde baten plano orokorrak, distantzia infinituan desagertzen dela dirudienak, badirudi duela urte batzuetatik hona gorputz zinematografiko garrantzitsu honen aktore eta zuzendaria kezkatu duten gaiak ere atzematen dituztela. Alde batetik, harreman gatazkatsu eta liskartsua, korapilatsua, baina baita saihestezina ere, Eliza Katolikoaren irakaskuntza eta autoritatearekin, hemen (Million Dollar Babyn bezala) oso apaiz gazte batek ordezkatua. Bestalde, Eastwooden pentsamenduak nabarmen betetzen dituen galderak, eta ziur asko obsesionatzen duenak, askoz zaharragoa den Eastwooden pentsamenduak hartzen ditu, bere adin nagusiak berez eragindako galdera, gure bizitza lurtarra amaitu ondoren zain dugun bideari buruzkoa.
F 345 Ikusleen bistatik edo, nahiago bada, diegesitik desagertzen ari den Gran Torinoren azken plano horrek etorkizunerako bidaiarekin esanahi argia eta estua gordetzen du, oraindik ezagutzeke dagoen horretarantz, azken batean, hazteke dagoen horretarantz. Thaok,
Waltek utzitako legatuarekin jarraitzen du, duintasunez bizi zen gizon bat egin zuen zaldian zamalkatuz, Thaok bide berari ekingo diola ondoriozta daiteke. Orain, bere antzinako jabearen balioak ordezkatzen dituen ibilgailua gida baitezake.
5.2.4.1.Sinopsia Earl Stone Koreako Gerrako beteranoa da, eta bizitza osoa eman du liliak landatzen eta lore horietako barietate berriak sortzen. Herrialdeko lorezainik onenetakoa izan da interneten etorrerak bere merkatuaren sektorea irauli zuen arte, agureak ez baitzuen garai berri horietara egokitzen jakin. Orain, bere bizitzako azken etapan, Earl pobrezian murgildurik bizi da. Alde batetik, bankuak bere etxea bahitu du. Bestetik, bere familiak Mary emazte ohiak, Iris alabak eta Ginny biloba osatua– aspaldian ez dio hitz, bizitza osoan zehar, garrantzi handiko ekitaldietan bere presentziaren falta jasan behar (izan) dutelako. Hortaz, bere bizitzako atsekabeak ahazteko beteranoen klubera joaten da astero. Earlek pozik dirudi bere lanbide berriarekin: "garraiolaria". Halabehar hutsez lortzen duena eta, antza, ez daki zer garraiatzen ari den. Bere etxea berreskuratzen du eta familiarekin kontu emozionalak kitatzeko balio dio. Ginnyren ezkontza eta unibertsitateko ikasketak ordaintzen ditu, besteak beste. Honela, Maryren maitasuna berreskuratzen hasten da. Hala ere, Gustavok, kapitainetako batek, kartelaren agintea hartzen duenean dena hausten da, Laton erailtzen du, buru ohia. Une horretatik aitzina, Tatarekiko tratua (gainerako gangsterrek Earl izendatzen duten bezala), gogorragoa eta bortitzagoa bihurtzen da. Agureak heriotza-mehatxupean lan egiten du akatsen bat edo arau-hausteren bat egiten baldin badu. Hala ere, horrek ez du Maryri bizitzako azken minutuetan laguntzeko geldiarazten. Emazte oihak minbizia pairatzen ari da eta bere bizitzako azken egunak Earlekin ematen ditu, iraganeko faltak eta hutsak konpentsatzen jarraitzeko. Earlek bere arrantxera aparkatu eta ehunka kilo kokaina gordetzen ditu Maryren etxearen aurrean. Kartelak ez du inon aurkitzen, telefono mugikorra erabiltzeko gaitasunik ez izateak geolokalizatua izatetik salbatzen baitu. Azkenik, bere emaztearen hiletaren ondoren, Earl berriz agertzen da. Kartelak aurkitu eta bere azken bidalketa izango dena egitera behartzen du, ondoren exekutatua izango baita, Gustavoren aginduz. Zorionez Earlentzat, Colin Bates DEAko agentea bere arrastoaren atzean egon da. Azken garraioaren operazioan zehar geldiaraztea lortzen du. Honela, Earl poliziaren eskuetan jartzen da, Gustavo eta gainerako narkoetatik urrun. Epaiketaren ostean, kartzelaratzen dute, kargu guztien erruduntzat jotzen baitu bere burua Earlek. Hala ere, bere bizitzako azken etapa osoan bilatu duena lortzen du: bere familiaren maitasuna eta estimua berreskuratzea.
5.2.4.2. Analisia The Mulen aurki daitezke hirurogei urteko bizitza profesionalean Eastwooden lana moldatu duten gako narratiboak eta formalak. Narrazio hau bere tonu "umoretsuagatik nabarmentzen da, baina bere isla garratza eta mikatza da" (Zaborski, 2019: 71). Egiaztatu ahal izango denez, westernak genero zinematografiko gisa dituen estereotipoak eta ezaugarriak zertzen dute narrazio honen izaera. Mundu zibilizatua eta natura basatia bereizten dituen mugatik bertatik, obra honetan agertzen dira bai forma fisikoan –estatu amerikarren mugak–, bai kontzeptualean. Hots, legez kanpokoa eta legezkoak dena eta, aldi berean, zuzengabea eta bidezkoa dena ezartzen dituzten mugak. Mugako Heroia, komunitatearen onerako sakrifizioaren adierazle nagusia, antzezlaneko protagonista den Earl Stone pertsonaian gorpuzten da. "Eastwood cowboy horren paperera bueltatzen da berriro" (Quintana, 2019: 25). Agure honek estatu batetik bestera gurutzatzen du, behin eta berriz natura basatian sartzera behartzen duen zama eramanez. Horrela, mundu basatiaren eta gizartearen artean bidaiatzen du etengabe, western heroiaren silueta argi eta garbi definitzen duen ezaugarria. Hala ere, Clint Eastwooden zinemaren sinadura gisa, protagonista bera desorekafamiliararen egoera batean bizi da. Filmaren gai nagusia da gizaki garaikideak behin helduarora iritsitakoan egin behar duen betiereko hautua, alde batetik lanari eta, bestetik, familiari eskaintzen dion arreta banatzean datzana. Bizitzaren bi alderdi erabat lotuak eta mendekoak dira bi horiek. Badira bien banaketa ekitatiboa egiteko gai direnak. Hala ere, hori ez da Earlen kasua. Agure honek bere bizitza osoa Estatu Batuetako lorerik politenak biltzen ematea erabaki zuen, "federik gabeko hedonismo mota bat erakutsiz" (Frodon, 2019: 29), bere gremioaren ospea irabazten zuen bere familiaren errespetua galtzen zuen erritmo berean. Haren egunen amaieran, egindako izugarrizko hanka-sartzeaz jabetzen da. Hots, familiari eskaini beharreko arreta eta dedikazioa bigarren maila batean utzi izana. Hori dela eta, hamarkada batzuk lehenago desorekatu zuen balantza afektiboa bere onera bueltatzen saiatzen da, hiru ahaide-belaunaldi emozionalki ezegonkortzera ere lortu du Earlek: Mary emaztea, Iris alaba eta Ginny biloba. Familiarekin egindako lanari aurre egiten dion dilema horri buruzkoa da Clint Eastwoodek zuzendutako azken narrazioa. 5.2.4.2.1. Loreen artean ezkutatutako westerna Eastwooden beste narrazio batzuetan bezala, westerna filma egituratzen duten ildo narratiboen artean ezkutatzen da. Genero amerikarraren ezaugarri nagusiak lan honetako gertaerak antolatzen dituzten gako berak dira. Lehenik eta behin, kosmos guztiz basati, arriskutsu eta bortitzaren mundu ezagun, zibilizatu eta segurua mugatzen duen muga daukagu. Beste alde batetik, heroi gisa hartzen den pertsonaia protagonista, muga hori zeharkatu eta horren baitan dauden arriskuei aurre egiteko gai dena. Gizon honek mundu zibilizatua leku hobea bihurtzen du, mundu basatitik hartzen duen jakinduriari esker. Honela, guztiz kontrajarriak diren bi mundu ezartzen dira, argi eta garbi Earl Stoneren bizitza zatitzen dutenak. Alde batetik, gizarte-bizitza, bere familiak –Mary, Iris eta Ginny– eta bere lagunek –Koreako Gerrako beteranoen klubeko kideak– osatua. Bestetik, natura basatia, non Earl gero eta harrapatuago dagoen. Dimentsio honetakoak dira
indarkeriarekin lotutako pertsonaia guztiak, hau da, Earlek garraiolari gisa lan egiten duen Mexikoko karteleko kideak eta, ondorioz, narkotrafikanteak atxilotzeaz arduratzen diren drogen aurkako poliziaren agenteak. Azken talde honen burua Colin Bates agentea da. 5.2.4.2.1.1. Muga The Mule-n Eastwoodek bateratzen ditu mundu basatia eta zibilizatua banatzen dituen muga, AEBko estatuak zatitzen duten mugekin. Kasu honetan, frontera hori El Paso hirian zertzen da. Hiri hori Mexiko eta Estatu Batuen artean dagoen lurralde mugakidea da. Nolabait esateko, muga fisikoa da, jakina, baina baita meta-fisikoa ere, Earlen barne mundua ere eraldatzen delako hori zeharkatzen duenean. Latongo kartelerako egiten duen lehen geldialdia El Paso-n da. Izan ere, natura basatian sartzea plastikoki seinaleztatuta geratzen da gizartean mundutik irteten diren publizitate-hesien bidez. Narratiboki, Earl Stoneren bidaia etxea utzi bezain laster hasten da, estatuko muga zeharkatu eta mundu ezezagunean sartzen denean. Horregatik, hiriaren mugak alde batera utzi eta gero, kamerak 180ºko bira bat egiten du, "Get your adventure off the ground"23 [F346] dioen kartel erraldoi bat erakusteko, basamortuan arrats batez lagunduta, narrazioak aurrera egin ahala hartzen duen westernaren zaporea osatzeko balio duena [F347].
F 351 Earl natura basatiaren eremuetan sartzen den heinean, haren aurkako heriotza-arriskua areagotu egiten da. Inor ez dago salbu indartsuenaren legeak araututako mundu batean, ezta organizazio kriminalaren burua ere, Laton. Pertsonaia hura bere kapitainetako batek traizionatzen du, Gustavok. Azken honek, Laton arduragabeegi bihurtzen ari zela eta, luzera, karteleko kide guztiak arriskuan jarriko zituela argudiatuz hiltzen du. Eastwoodek heriotz eszena hori irudikatzeko duen modua behin baino gehiagotan errepikatu du. Kameraren objektiboa posizio zenitalean kokatzean datza, goitik norbait behean gertatzen denari begira dagoela sentituz [F352] (Mystic Riverren eta Gran Torinon jada ikusi dugu, baina baita Million Dollar Babyn ere erabiltzen du). Horrela, Earlek lan egiten zuen dinamika positiboari amaiera ematen zaio. Latonekin agure beteranoak askatasun osoa zuen erabakiak hartzeko bidaia bakoitzean zehar, edonon eta edonoiz gelditzeko, afaltzeko eta lo egiteko askatasuna baitzuen. Edota, nahi zuen bakoitzean bidetik desbideratzen zen zeregin bat edo beste egiteko.
F 352 5.2.4.2.1.2. Mugako lorezaina Bere adina, gidatzeko baldartasuna eta nortasun inozentea ikusita, inork ez luke esango Earl Stone izango zenik kartelaren garraiolaririk trebeena. Protagonista erraztasun harrigarriz mugitzen da delinkuentziaren munduan, gogora dezagun, mugaz haraindi. Zentzu batean, Earlek bizitza osoa eman du natura hezten eta manipulatzen bere nahiaren arabera, lorezain arrakastatsu bezala daukan iragana dela eta. Koreako Gerrako agure honek lirioen zenbait mutazio genetiko sortzea lortu zuen, estatu arteko florikultura sariak eman zizkionak. Metaforikoki, natura menderatzeko dohain horrek gizaki gisa definitzen du. Horregatik, Mendebalde Basatiari hain azkar eta instintiboki egokitzen zaio. Earl, nolabait esateko, naturaren hezitzailea da, eta, beraz, Mugako Heroia. Kartelerako lan eginez irabazten duen diru guztia bere senideen bizitza hobetzeko inbertitzen duela da bere ezaugarrietako bat. Pertsonaia horiek mundu zibilizatua osatzen dute –gorago azaldu bezala–. Alde batetik, Koreako kide beteranoei zoriona itzultzen die, astero dantza eta dibertitzera joaten diren klubaren zaharberritzeaz arduratzen baita, filmaren une batean haien kluba suak suntsitzen duelako. Bestetik, eta askoz garrantzitsuagoa narrazioaren pisuan, bere familia. Earlek bere familiaren hiru belaunaldi alde batera utzi ditu bere lanbidean arrakasta lortzeko. Adierazi dugunez, bere familiak ez du errespetatzen. Pertsonaia horiek maitasun eta arreta falta handia jasaten dute Earlen partetik. Honek, bere lili maiteetan uztea erabaki zuena: "Bakarrak dira, egun bakar bat loratzen dute eta zimeldu egiten dira. Denbora eta ahalegina merezi dute", esaten du Earlek bere loreen berezitasunaz galdetzen diotenean. Eta Maryk ederki aurpegiratzen dio horri: "Zure familia ere bai". Ez da kasualitatea narrazioak maitasun triangelu bat ezartzea Earl, bere familia eta lirioen artean. Obra hasten da bere pasioan murgilduta dagoen protagonista testuinguruan kokatzen duen eszena batekin: bere etxeko lorategi handia [F353]. Honen ondoren, zehazki, bere lili ezberdinetatik hiruen hiru plano independente doaz [F354-F355-F356], bere familiako kideek osatzen duten zenbaki bera. Bere loreak bakarrak diren bezala, Mary, Iris eta Ginny ere bakarrak dira. Horregatik, narrazioak horietako bakoitzari lore bana esleitzen dio. Zeharka, bere emazte, alaba eta bilobari zor dien maitasuna, erakutsitako lore bakoitzean irudikatua geratzen da.
F 356 Baliokidetasun triangelu hori ez da hor bukatzen, narrazioan zehar hasieratik planteatzen den paralelismoa osatzen baita. Oso esanguratsua da loreak Mary, Iris eta Ginnyren bizitzan ere agertzen direla. Lehenik eta behin, bilobaren ezkontzaren entsegu egunean, Ginnyk eta bere amak lore deigarriak janzten dituztela ikus daiteke [F357 eta F358]. Aurrerago, antzezlanaren unerik tragikoenetako batean, Earlek Mary bisitatu behar du, bere bizitzako azken orduetan baitago. Oraingoan, Iris lorez apaindutako arroparekin erretratatzen da berriro [F359]. Azkenik, Maryk Earlekiko betiko maitasuna adierazten du bere lorategian bere senar ohiak urteetan zehar sortu zituen lirioentzat gordetzen zuen izkinan zehar [F360]. Arreta berezia jarriz gero, ikus daiteke obraren hasieran erakutsitako loreekin bat datozela.
F 360 Mugako Heroiaren ezaugarri bat bere lana maitasunaren aurretik jartzen duela da. Hau da, gizartearekiko duen zeregina edozein erantzukizun sentimental mota baino garrantzitsuagoa da. Ezaugarri hori –akatsa bezala ere jo daitekeena– Earlen izaeraren
zati garrantzitsua da. Hala ere, bere azken bidaian zehar, non kokaina kilo gehien garraiatzen duen, bere bizitza betirako markatzen duen dilema bat planteatzen zaio. Gidatzen ari den bitartean, Mary duela urtebete diagnostikatu behar zioten gaixotasun bat duela jakinarazi dio Ginnyk. Orain berandu da eta Earlen maitasunak ordu gutxi ditu. Lehenik eta behin, protagonistak erantzuten dio ezin duela Maryri laguntzera joan, lanean ari baita. Horrela, Ginnyren etsipena eragiten du, familiako arazoak gorabehera beti miretsi izan baitu. Earlek ondo daki entrega atzeratzen bada edo zehaztutako bidetik desbideratzen bada, hiltzeko arriskuan dagoela, Gustavok, kartelaren buru berria, horrela agindu baitu. Hala ere, guztien harridurarako, emazte ohiaren etxean agertzen da, ehunka kilo droga daramatzala arrantxerako maletategian ezkutatuta. Narratiboki, erabaki honek pertsonaia honen transformazio arkua ixten du. Earlek Maryri laguntzen dio bere bizitzaren amaieran, urteetan zehar eragindako min guztia sendatzen du. Azkenik, Earlek bakean atseden hartzea lortzen du, hain une gogorrean bere presentzia hutsarekin, protagonista zaharrak bizitza osoan bizkarra eman dion familia baten maitasuna berreskuratzen ditu. Izan ere, Maryk beti maite izan du Earl, bere senarrak eragindako mina eta arreta faltaz aparte, bere maitasuna beti tente mantendu izan da. Hori dela eta, bere etxeko lorategitxoan, Earlek sortutako lili motak loratzen zituen Mary. Protagonista bere familiarekin eta loreekin lotzen duen erlazioa ixteko, Earlek, narrazioaren amaieran nolabaiteko oreka emozionala aurkitu duela dirudi. Espetxeratu baino lehen, epaiketan kartelarekin kolaboratu zuela aitortu ostean, kartzelan sartzen dute. Hala ere, egoera tragiko hori modu lasaian eszenaratzen da. Bertan, espetxeko lorategian lan egiten duen Earl bat ikus daiteke, lasai-lasai [F361], filmaren hasierarekin simetria argia ezarriz, lorezain kapelarekin eta guzti. Uler liteke loreak ihesbide bat direla (eta izan zirela beti) helduaroaren eskakizunen mende dagoen gizon batentzat. Xehetasun gehiagorako, lehen plano batek besaurrean ezkutatzen duen lirio baten tatuajea erakusten du, modu honetan protagonistak bere familiarekiko betidanik izan duen maitasuna sinbolizatuz [F362]. Veronica Cortínezek dioenez, tatuaje horrek, maitasunaz haratago, "itxaropena" adierazten du (2018: 177).
oinarrizkoena eta, aldi berean, funtsezkoena transmititu beharko dio bere ikasleari. Gehienetan, esaera sinplista moduko aholkuak izaten dira, eta jendeak ulertu eta praktikan jar ditzake, zinema-aretotik irten bezain laster. The Mulek laguntzailearen arketipoaren deskribapenarekin bat datozen bi pertsonaia eskaintzen ditu. Biak antzekoak dira formalki, baina erabat kontrajarriak beren barnealdea eta funtzio narratiboa aztertu ondoren. Alde batetik, Julio Gutierrez dago eta, bestetik, Colin Bates. Bata zein bestea, Earlen "semeak" izan litezke, adinari dagokionez. Hortik harago, biek delinkuentziaren munduan lan egiten dute, batak gauzatzen eta besteak hura gelditzen. Bi gizonak tamaina eta itxura fisiko berdintsukoak dira, euren arraza kontuan ez harturik. Bere jatorri mexikarra dela eta, Julio ezaugarri latinoekin konposatzen da, Bates agentea ohiko gizon amerikarraren prototipoarekin bat datorren bitartean. Intimitate une batean, estatu arteko bidaia batzuk elkarrekin egin ondoren, Earlek Julio mundu (basati) hori uztera bultzatzeko adorea ematen du, heriotza goiztiarra edo kartzelara azkar sartzea baino ezin baitu eragin. Agureak bakoitzari benetan gustatzen zaiona aurkitzeko gomendatzen dio, bere kasuan loreak bezala. Juliok –eszeptiko eta harroa– ez du onartzen beretzat lan egiten duen norbaitek bizitza lezioak ematea. Narrazioaren une tenkatuenetako batean, kartelak Laton eta Gustavo agintean hartu ondoren, bi hiltzailek Earl basoan baztertutako leku batera –natura basatia– eramaten dute, eta agureari ohartarazten diote hortik aurrera gauzak bere erara egingo direla edo ez direla egingo. Mehatxu honen aurrean, Earlek laguntza eta babesa bilatzen du Julion, bertan baitago, baina biak lagunak ez direla argi uzten dionean, Earlek ezarri nahi zuen guraso-seme harremana horren amaierara iristen da. Horrela, narrazioak protagonistari ematen dion bigarren aukera iristen da. Urteetan eskuratutako jakintza benetan merezi duen norbaiti helarazteko, Bates agenteari, alegia. Eszena batean azaltzen duen bezala, errepideko kafetegi batean elkartzen ditu (Batesek, bilatzen ari den "mandoa", gertuko motel batean egongo zelako mezua zuen, hau da, Earl), legearen agente hura protagonistaren bizitza hondatu zuen akats bera egiten ari da: lana familiaren aurretik jartzea. Earlek berehala identifikatzen du akats koipetsu hori eta aholku argi eta zuzena ematen dio: "Familia da lehena". Horrela, Earlek lortu du norbaitentzat aholkulari izatea. Hemen bitxikeria gisa nabarmendu behar da kafetegiaren atzealdean "Good, food, fast" [F363] errezatzen duen poster bat ikus daitekeela, "The good, the bad and the ugly-ren" [F364] promoziorako sortutakoaren omenez, dolarraren trilogiako arrakastatsuena, Clint Eastwood nazioarteko ospera bultzatu zuen filma, hain zuzen ere.
6. Ondorioak Ikerketaren azken atal honetan western generoa eta Clint Eastwooden obra zelan eta nola elkar hartu emanean dauden ikusten eta azaltzen ahalegindu gara. Horretarako, analisien atalean identifikatu diren bereizgarritasunak behatu dira, bai tematikoak, bai narratiboak, bai espresiboak. Horiek Kaliforniarraren obrak dituen kezkak eta ezinegonak adierazi dizkigute, baita istorioak kontatzeko erabiltzen dituen erak eta moduak ere. Hau da, obra batetik bestera aurrera egin dugu, bakoitza aurrekoarekin edo, aldi berean, ondorengoarekin erlazionatu gabe. Nolabait esateko, modu "horizontalean" edo sintagmatikoan jokatu dugu. Adierazpen hori ez da hutsala; izan ere, eskainitako bederatzi analisietan errepikatu diren ezaugarriak azpimarratzeko, "bertikalki" jokatu behar izan da, hau da, paradigmatikoki. Zinemaren historian zehar, zuzendari baten obrek zer esaten duten eta, batik bat, transmititu nahi dituzten mezuak zelan adierazten duten ikertzeko bi bide jarraitu ohi dira. Biek ala biek amankomunean dute gai jakin batzuen zerrenda egin behar dutela, bakoitza bere adierazpen-bideekin erlazionatuz gauzaturiko zerrenda hura, neurri batean ala bestean; hau da, narrazio jakin baten baliabide plastikoak, egitura narratiboak eta elementu figuratiboak edota motiboak, euren artean zer modutan erlazionatzen diren (euren artean elkarremanean baldin badaude). Hortaz, ondorioak antolatzeko eta egituratzeko moduak bi aldaera ahalbidetzen ditu. Alde batetik, zuzendari batek lantzen dituen edukiak banan-banan zerrenda daitezke, haren paisaia-intelektuala taxutzen duen gai-zerrenda ezarriz. Horren ondoren, gauza bera egin beharko litzateke lan bakoitzean erabilitako bide espresiboekin, eta errepikariak izanez gero, artistaren sinaduraren parte ere izan beharko lukete, estilo narratibo propio baten ezaugarri. Azkenik, eta hirugarren zati gisa, azken inbentarioa alde-espresiboari legokioke; hau da, zein baliabide erretoriko jartzen dituen praktikan zinemagileak eta zeint motibo figuratibo. Bada beste metodo bat, aurrekoa baino hausnarketa-ariketa sakonagoa eskatzen duena; baina, aldi berean, landuagoa, zorrotzagoa eta (horrekin batera) atseginagoa, bai irakurlearentzat, bai ikertzailearentzat. Metodo horren arabera, aztertzen ari den "egilea" forma eta figura berezi batzuk, batetik, eta egoera eta egitura narratibo jakinak, bestetik, erabiltzen ditu gai jakin batzuei zuzenean lotuta daudenak. Horrela, "1. Gaia-ri" "1. Formak eta irudiak" eta "1. Egoerak eta egiturak" egokituko litzaizkioke, eta horrela hurrenez hurren. Gaiak, egiturak eta formak, kasu honetan, bat egiten dute. Horrela, ikerlariak giltzarriak (izan ahal) diren gako tematikoak eta espresiboak aurkitu, erlazionatu eta deszifratu egin behar ditu. Bestela esanda, plastikoa eta intelektuala ezartzen duten bikote horiek zeintzuk diren argitzea, adierazpen artistikoaren lokarriak elkartuta. Metodo honetan, obra batzuk modu independentean ikertzen eta aztertzen dira (metodologiaren atalean azaldutako prozedurari jarraituz). Horren ondoren, analisi horietako bakoitza modu paraleloan ordenatzen da, zerrenda bat izango balitz bezala, eta horien elkarren arteko estilo zinematografikoan eta gaietan konkomitantziarik dagoen (edo ez) egiaztatzen da. Horrela, gai-teoriko eta irudikapen-estetiko horietatik ezarritakoa pertsona jakin bati lotutako estilo berezi bat sortuko litzateke. Ondorioak izango lirateke aztertu den egilearen estiloaren katalogo bat.
Zuzendari baten ezaugarri tematiko eta formalak sekuentzialki ordenatzeko modu honek bere emaitzak eman ditu askotan; izan ere, "auteur" teoria oinarritzen duten zutabe teorikoetako bat da. Horregatik, eta bigarren ereduan oinarrituta, Clint Eastwooden adierazpen-bide zinematografikoetara hobeto egokitzen den aldaera bat sortzea erabaki dugu. Kaliforniarrak, bere obran zehar, westernaren gai handiei estuki lotutako irudi eta motibo batzuk errepikatzen ditu eta. Modu honetan, lehen begiratuan antzik ematen ez duten lanek ere genero zinematografiko amerikar handienari dagozkion gaiak jorratzen dituzte. Ildo horretan, ondorioei hasiera emateko, irudi horiek identifikatu dira, aztertutako filmetan zehar non eta nola errepikatzen diren adierazi da, eta, ondoren, westernaren zer gai irudikatzen dituzten zehaztu da. Horren ondoren, eta gure bidea jarraituz, estrategia narratiboetara salto egin dugu, bi ikuspegi desberdinetatik jorratuz. Lehenik eta behin, bi blokeetako filmetan errepikatzen diren ereduzko pertsonaiak katalogatu dira, guztiak westernari lotuak. Horren ondoren, egoera narratibo errepikakorrena erakutsi da, bai hemen jorratutako genero zinematografikoan, bai aztertutako lanetan. Azkenik, Eastwoodeko zinemaren egitura narratiboak aztertu dira, Mendebalde Basatiaren munduarekin lotura estua dutelako ere. Urratutako bidea behatu ondoren, aipatzekoa da Eastwooden estilo zinematografiko propioa osatzen duten bereizgarri guzti-guztiak gure ikerketaren bi analisi ataletan topa daitezkeela. Bai "westernak" osatzen duten filmek, bai "western kamuflatuak" kaliforniarraren sinadura artistikoa azaltzeko erabili ahal dira. Horregatik, aurrera egin ahala, atal bakoitzean aurkitutako ezaugarriak azpimarratuko dira, bi blokeetako obren arteko adibideak, konkomitantziak, erlazioak eta korrelazioak eskainiz. Egitura dialogiko horrek westernaren ezaugarriak zehazki non, nola eta noiz agertzen diren nabarmentzeko balio du aukeratutako lanetan. Gainera, Eastwooden sinadura filmikoa osatzen duten marrak eta kurbak modu argiagoan ezarriko ditu. Lerro horiek, esan bezala, western generoaren ezaugarri batzuen eragin zuzen-zuzena jasan dute, hala nola Estatu Batuen sorreraren mitoa; natura eta kulturaren arteko talka (Wilderness eta Garden kontzeptuetan laburtuta), eta, horren ondorioz, naturaren etxekotzea; legearen barruko eta kanpoko justizia; gizabanakoa gizartearen aurka; sedentarismoaren eta nomadismoaren arteko aurkakotasuna; eta mundu mitologiko horren guziaren eragile mitikoa, gizarte basati batetik komunitate antolatu batera igarotzea ahalbidetzen duena, Mugako Heroiaren jaiotza, alegia. Denboran zehar, zazpigarren artearen maisu batzuek gai horiei guztiei forma zinematografikoa ematen jakin dute, generoaren berezko estereotipoak erabiliz, obra jakin hori ekoizten edo zuzentzen duenaren ezinegon eta ñabardurekin konbinatuz. Clint Eastwood zuzendari eta ekoizle horietako bat da. Ikerketarako hautatutako filmografian zehar, egilearen lana kezkatzen duten gaiei buruz hitz egiten duten elementu figuratibo, formal eta estruktural batzuk aurki daitezke. Aldi berean, westernak jorratzen dituen gaietatik asko urruntzen ez direnak. Modu honetan, bere obran behin baino gehiagotan errepikatuta aurkitutako irudi bakoitzak (motiboak), westernaren gai bat zein Eastwooden lana honi buruz eskaintzen duen ñabardura, ideia edo aldagai bat sinbolizatzen du. Bestela esanda, motibo bakoitzak westernari eta Eastwooden zinemari buruz hitz egiten du, edo, are hobeto esanda, motibo bakoitzak westernak genero gisa
eskaintzen duenaren eta Eastwoodek zinemagile gisa adierazi nahi duenaren arteko elkarrizketa da, bi elementuen arteko hartu-emana. 6.1. Estatu Batuen bandera, nazioaren jaiotza Eastwoodek Amerikako Estatu Batuetako bandera lurrean iltzatzen du, gaur egun mendebaldeko mundua gobernatzen duen gizarte motari buruz hausnartzeko. Izan ere, bandera honen mastak kaliforniarraren filmografia osoa zeharkatzen duela dirudi. Horra hor, hain zuzen ere, westernak jorratzen duen gaietako baten adierazpena Estatu Batuen banderan kondentsatuta: nazio horren jaiotza ikuspuntu mitiko batetik kontatuta. Bandera bat, azken finean, lurralde baten eta horren biztanleen ikurretako bat da. Baliteke, gainera, ikur gorena izatea, beste herri eta herritarretatik bereizteko balio baitu. Bertakoek, gizarte guztietan gertatzen ohi den bezala, euren jaioterriari buruzko istorio mitikoak sortzen dituzte. Estatu Batuetako nazioan istorio mitiko horiek westernetan eman dira, eta azpiegitura zinematografikoa dela medio, mundura zabaldu eta hedatu izan dira. Aberria, kaliforniarraren zineman, hausnarketara bideraturiko azpiegitura gisa har daiteke, Eastwooden ezinegontzat, alegia. Hain zuzen, bere herriaren jaiotzari buruzko ideiak eta iritziak plazaratzeko, bai eta bere (gure) egungo gizartearen egoera azaltzeko, zinema komunikabide bat da. AEBtako bandera, hain zuzen, kaliforniarraren buruhauste zinematografikoaren figura garrantzitsuenetariko bat da, elementu horretan kondentsatzen baita egileak transmititu nahi dituen mezu orok, baldin eta nazioarekin elkar erlazionaturiko kontuak badira. Munduak, eta ez soilik Eastwoodeko unibertsoan bizi direnak, aspaldi galdu du errugabetasuna. Bestela esanda: Eastwooden obrek marrazten duten munduan ez dago ongia eta gaizkia, edo morala eta etikoa ez dena, ebazten eta bereizten duen aitazko figurarik. Hausnarketa hori partekatzen du Eastwoodek western generoarekin, bere jaioterriko bandera dela medio: Ipar Amerikako nazioaren sorrera eta, horrekin lotuta, gizartean bizitzeko ezarri behar diren oinarriei buruzko hausnarketa. Westernak Estatu Batuen jaiotzari buruzko bertsio eta aldaera asko proposatu ditu. Hala ere, Eastwooden pelikulek jarrera desmitifikatzaile eta ezkorra erakusten dute bere jatorriari buruz. Kaliforniarraren lanetan dagoen pesimismoa eta desilusio ukitu hori bi joera tematikoekin agertzen da. Alde batetik, nabarmentzen da indartsuenaren legea –Naturaren Legea–, agerikoagoa dena Ipar Amerikako banderaren alboan jartzen denean, lurralde basatian zibilizazioaren finkapena sinbolizatzen baitu. Bestetik, eta askatasunetik eratorria, gizon eastwoodiarraren ankerkeria mugagabea da. Estatu Batuetako banderak guztien legea da, Lege Zibila. Gizabanakoaren gainetik dagoela adierazten badu ere, bere mastatik nagusituz, Eastwoodek behin baino gehiagotan bere protagonistak banderaren aurretik jartzen ditu, indibidualismoa komunitatearen aurretik lehenetsiz. Gaiztakeriarik latzenak egitea eragotziko dion aginte ezaren aurrean eta bere ekintzen ondorioak aztertzera behartuko duen autoritate gorenik gabe, gaiztakeriak ia ez du mugarik Carmelekoaren unibertsoan. Eastwooden zinemaren arabera, gizarte amerikarra, ustez demokratikoa dena, odolez zikinduta dago eta komunitate hori antolatzen saiatzen diren legeak ere bai. Bere obrarik saridunenetako biren azken fotogramek zuzendariaren lanaren ezaugarri honen berri ematen dute. Alde batetik, Unforgivenen, William Munnyk lege berri bat ezartzen
F 365 Hortik eratortzen da banderari lotutako bigarren gaia. Mystic Riverren azken sekuentzian, obrak bukatzen du Colón Egunean girotuta dagoen sekuentzia batekin. Estatu Batuetako nazioaren sorrera, horren "aurkikuntza" gogorarazten duen zeremonia komunitarioa, ospakizuna. Eta jaiotza guztietan bezala, aita bat egon behar du. Kabalkaden desfilean, konpainia bakoitzak Estatu Batuetako historia gaztearen fase ezberdinak birsortzen ditu. Horietako batek John Fitzgerald Kennedy hil zuteneko unea erakusten du, bere emaztearekin batera, kabriolet auto batean paseatzen ari zela, desfile batean [F366]. Eastwoodek 1963an (Kennedy hil zuten urtean) girotutako A perfect World (1993) lanean ere jorratzen du gai hori, haur baten istorioa kontatzen duen film luzea. Horretan, aitazko figura baten atzetik doan umetxoa, justiziaren iheslari batean topatzen du inoiz izan ez duen aita. Hori da, hain zuzen, Eastwoodek helarazi nahi duen mezu paradoxikoa: gizarte amerikarra umezurtza, gida morala falta pairatzen ari den gizarte bat, legeetatik at daudenek eta errugabetasuna galdutakoek heziko dutela iradokitzen du. Kennedy presidentearen erailketa aitazko figura moral eta legalaren ezabapenaren ikurrean bihurtu zen. Antza, Estatu Batuak, jaio zirenetik, badirudi odolaren eta indarkeriaren zutabeen gainean eraiki direla.
F 367 Ildo beretik, bandera estatubatuarra zuzendariaren lan guztietan agertzen da, behin eta berriz esanahi bera adieraziz. Thaok (Gran Torinon) ez du gidatzen eta aholkatzen dion aita bat, eta narrazioak Walt-i helarazten dio ardura hori. Moralarekiko bere ikuskera argia da eta, bere atarian dagoen banderak irudikatzen duen bezala, oso definituta dago [F38]. Nahiz eta bandera hori agertzen den lehen unean Waltek bere buruari galdetzen dion "zenbat arratoi kabitzen dira gela batean?". Hau da, bandera horrek irudikatu duen iragan arrazista ilun baina nabarmena azpimarratuz. Gainera, zuriz ezin hobeto margotutako etxe batean, Washingtongo Etxe Zuria bera gogoratzen eta emulatzen du, Estatu Batuetako lehen presidentearen etxeak eraiki zen unean (1790) esklaboak zituen. Eastwoodek nazio amerikarraren jaiotzari buruzko ikus-entzunezko ohar bat ezartzen du, westernean etengabea den gai bat, bere zinemak hain berezkoa duen berrikuspen historikoko ariketa batekin konbinatua. Kontakizunera itzuliz, Thaok ez daki zer bide hartu bere bizitza zuzentzeko, isilik, ezkutuan eta oharkabean bizi da. Sotoko esekitokian zintzilikatutako kamiseten bidez iradokitako bandera iparramerikarra bezalaxe, non Thao bere nerabe herabetasunean isolatzen den [F368]. Walt, Unforgivenen [F369] bezala, [F370] bandera horren atzean kokatzen da, Gran Torinon deseraikia, Ungorgivenen desenfokatua, eta Hmong gazteari, Youarekin hitz egiteko ausardiarik ez duenez, Thao, bere bandera bezala, deskonposatua dago. Hau da, Thao desegindako pertsona da: bere buruarenganako konfiantzarik ez duena. Filmak berak esaten duen moduan: "Ez dut ez bikoterik, ez lanik ezta autorik ere". Walten banderarekin talka egiten du, agure honek Thaori falta zaion guztia (izan) duelako; batik bat, konfiantza eta segurtasuna. Hori dela eta, beterano honen bandera definituta dago, garbi ikusten da eta, aldi berean, mutikoarena ez. Antzezlanaren amaieran, Thaok Walt-en bizitza lezio guztiak ikasi dituenean, merezi du agurearen autoa gidatzea eta Koreako domina janztea. Spiderren taldea atxilotu eta Walten gorpua hilketaren eszenatokitik nola eramaten duten ikusten duen bitartean, bandera estatubatuarra osatzen duten koloreak protagonistaren atzean agertzen dira berriro [F371]. Hori dela eta, poliziaren autoaren argiak desenfokatuta eta bigarren planoan agertzen dira,
Unforgivenen amaieran bezala, baina modu sotilago eta ez hain bortitzean. Bi zinta horien amaierak protagonista AEBetako banderaren aurrean erakusten du, hau da, gizabanakoa gizartearen aurretik; gainera, bi kasuetan bandera eta bere koloreak somatu egin behar dira, desenfokatuta baitaude, banderak sinbolizatzen duenaren interpretazio lausoa iradokiz: legea hor dago, bai, desenfokatuta eta txikituta egon arren. Norbanakoaren erabakiak gizarteak agindutakoa baino garrantzitsuak baitira Eastwooden munduan, westenak plazaratzen duen gai bati buruzko hausnarketa propioa eskainiz; hau da, gizabanakoa gizartearen aurka. Eastwoodeko westernean nork bere justizia ezarri behar du.
F 371 Azken ideia hori westernaren etengabeko gaietako bat da. Hau da, norbanakoak bere bizitza eskaintzen dio bere buruari, besteena hobetzeko, eta bakean dagoen komunitatea sendotzen du. Honela definitzen da Muga Heroiaren kontzeptua, azken finean, William Munny, Walt Kowalski, Chris Kyle edo Earl Stone pertsonaien atzean dagoen arketipoa da. Okerrena egiteko gai diren pertsonaiak, hoberenaren mesedetan. Hau da, bakea lortzearren hiltzeko kapazak diren gizonak. Komunitatearen aldeko indarkeriak, Chris Kyle premisa horren pean, American Sniperren, armadan sartzea erabakitzen du. Bereziki, familia babesteko. Alde batetik, bere seme biologikoak, Tayarekin izan dituenak. Baina bestetik, Estatu Batuetako indar militar nagusia osatzen duten marine guztiak. Kylek Estatu Batuei buruz duen kontzeptua eta bere banderaren balio teorikoak oso lausoak, zehaztugabeak eta gaizki ulertuak dira. Horren isla dira gudu-eszena batean zintzilik dauden izarak. Kasualitatez, bat datoz Ipar Amerikako banderaren koloreekin, ordena horizontalean jarrita, protagonistaren atzean, eta enkoadraketaren zatirik handiena hartuz bere etsaien aurka tiro egiten duen bitartean [F372] –gogora dezagun Unforgivenen planoaren oso antzekoa–. Izan ere, bandera Bigglesen odolarekin zikinduta dago, borrokan hildako Navy Seals taldeko kide bat. Hala ere, beste irakurketa batek Kyle defendatzen ari dena eta zauritua izan dena bandera bera dela ulertzea ahalbidetuko luke, Estatu Batuetako nazioa. Horregatik, muntaiak, Biggles lurrean etzanda erakutsi aurretik, zikindutako maindireei ematen die lehentasuna, banderako zauriari [F373].
6.2. Justizia Justizia bai westernean eta bai Eastwooden zineman jorratzen den gai nagusietako bat da. Hortaz, esan genezake aztergai ditugun bi dimentsio horiek partekatzen duten jakintzagai bat dela justizia. Honek bi aldagai guztiz ezberdinak izan ohi ditu. Alde batetik, legea; hots, arau soziala edo, bestela esanda, gizarte jakin bat antolatzeko erabat beharrezkoak diren jarraibideak edota erregelak. Beste aldetik, mendekua; hau da, gizartetik at geratzen den beste justizia mota, komunitatea ezartzea ez helburu duen beste arautegiak, zeinetan nork bere helburu pertsonalak bilatzen dituen besteen eskubideak eta ongizatea kontuan hartu gabe, natura basatian jarduten duen legea da hori. Bi kontzepzio horien artean muga dago, aurretiaz esan bezala. Giza bizitzaren ulermen konstruktiboa eta horren pertsonaiak, gizartea suntsitu nahi dutenaren kontra. Hala ere, Eastwoodek aurkakotasun horri bere ñabardura pertsonalak eranzten dizkio, zehazki, beste kontrakotasun berri bat gehiago txertatuz. Hau da, westernak argi eta garbi planteatzen baldin badu bi justizia mota daudela –legea eta mendekua–, Eastwoodek aginte forma horiek inposatzen duten eta jasaten duten arteko bereizketa ezarriko du: alde batetik, zigor zerutiarra edo, bestela esanda, arau morala; eta bestetik, justizia lurtarra, eta horretan hain zuzen, bere lekua hartzen duten westernak planteatutako lege soziala eta naturala.
6.2.1. Zigor zerutiarra Arau moralak, erlijioak edota kristautasunetik eratorritako sinesmenek mendebaldeko kulturetan, westernak eraikitzen duen munduan beti agertu izan ohi da baina kaliforniarraren obran garrantzi eta pisu berezia hartzen du: naturaz gaindiko legea, Jainkoaren hitza, Kristoren gurutzean irudikatua eta eliza bakoitzeko apaizek hedatua. Gainera, erlijioak bat egiten du mitoak berez duten sorreraren eta sormenaren ulermenarekin. Erlijioak sortu baitziren mundua eta horren gertaera ulertezinei erantzunak ematen saiatzeko, hots, existentziari zentzua emateko. Hortaz, kutsu mitologiko hori dute, westernak bezala. Eastwooden zineman, Jainkoa zuzenean agertzen ez bada ere, horren presentzia iradokitzen da, bai lengoaia zinematografikoa dela medio, bai kristautasunaren elementu figuratiboak baliatuta. Kasu batean zein bestean, erlijioak eta horren eragileek indar eta dohain jainkotiarrak dute. Bestela esanda, Eastwodden narrazio jakin batean kristautasunaren edo Jainkoaren alde egiten duenak, nahitaez, bere xedea lortuko du. Aitzitik, lege zerutiarraren kontra jarduten duenak, bereak egin du kaliforniarraren obretan guztietan. Horren ildotik, arau zerutiarra lege sozialetik nahiko hurbil dago, behintzat, naturaletik baino hurbilago, Jainkoaren hitza komunitateari aginduak emateaz ere arduratzen da, eta baita elkarbizitza baketsu baterako oinarriak ezartzeaz ere. Bakea mantentzea beti posible ez bada ere, Eastwoodeko westernek azaltzen duten naturaz gaindiko legeak (kamuflatuek zein kamuflatu ez direnek) indarkeria mota bat ahalbidetzen du, pairamenak justifikatua. Kristo gizadiak egindako bekatuengatik sakrifikatu zen bezala, western eastwoodianoetan heroia komunitateagatik sakrifikatzeko gai da, nahiz eta bere bizitza jokoan jarri. Horrela, gaizkiaren kontrako indarkeria nolabait justifikatuta geratzen da. Erriman, gainera, Muga-heroiaren funtzioarekin: komunitatearen mesedetarako indarra. Bai Eastwooden zinemak bai westernak kristautasuna eta bere sinboloak erabili ohi dituzte pertsonaien bizitza, neurri batean edo bestean, gidatzen eta moldeatzen duten egoerak planteatzeko. Kaliforniarrak, bereziki, elementu figuratibo eta zinematografikoak erabiltzen ditu Jainkoaren presentzia esplizituki azaltzeko eta inplizituki iradokitzeko. Analisi kapituluaren bi blokeak osatzen dituzten lanek eragin erlijioso handia dute, batetik bestera aldatzen dena. Alde batetik, auzi figuratiboari dagokionez, elizek edota gurutzeek Eastwooden film askotan agertzen diren motiboen hirukoa osatzen dute. Batzuetan, erlijioak konnotazio narratibo sendoak ditu. Bai pertsonaiei laguntzeko, bai haiei kalte egiteko, naturaz gaindikoa eta hura irudikatzen duen guztia ez da inoiz neutral mantentzen. Nolabait esateko, elementu aktiboa eta parte-hartzailea da kosmos eastwoodianoaren barruan. Horren adibide argia, paradigmatikoa, High plains drifter infernutarrak eta Pale Rider zerutiarrak osatzen duten bikotea da. Lehenengoan, Eastwoodek pistolari arrotz baten papera hartzen du. Honek herritar oro beldurtzen ditu, hortaz, hiria (Hell [F375] bezala bataiatzen duena) eta horren agintea bere eskuan daude. Hau da, infernua, bere etxea. Agertoki berri horretan Kanpotarra itzalen jauna da. Hala erakusten du narrazioak berak, azkenean, bere mendekua gauzatzea lortzen duenean: sugarren eta iluntasunaren artean [F376]. Kasu honetan, erlijioak nolabaiteko konnotazio gaiztoa eta iluna du. Protagonista bere helburua lortzera bultzatzen duen motorra haserrea da eta. Hainbestekoa da bere mendeku-egarria, ezen basamortu bat (beste infernu bat) zeharkatzeko gai baita, bere
eginkizuna betetzeko. Aipatzekoa da, halaber, nolabaiteko bereizketa dagoela gizarte horretan legezkoa denari dagokionez. Antza, Stacey Bridgesek eta Carlin anaiek kartzela zigorra bete dute iraganean egindako krimenengatik: Duncan sheriffa hiltzea. Zentzu horretan, gizartearekin bakean daude. Hala ere, Jainkoaren legeak ez die barkatu, Kanpotarrak sinbolizatzen duena, Sean Devinek hamarkada batzuk geroago esango lukeen bezala: "Jainkoarekin zorretan zeuden eta kobratu egin die".
F 376 Elementu infernutarrak esplizitua badira ere High plains Drifterren, kontrakoa gertatzen da Pale Riderren berezitasun zerutiarrekin. Lan honetan, erlijioa eta horren ikurrak Carbon Canyon meatze-komunitateko biztanleei laguntzeko erabiltzen dira, modu sotilagoan, dotoreagoan eta ez hain deigarrian. Otoitzez mozorrotutako laguntza-dei batean, Meganek zeruei eskatzen die Coy Lahood eta bereak, Lurreko mundua ustiatzen ari diren deabru erasotzaileak, akabatuko dituen norbait bidal dezatela: literalki, urrea ustiatzeko metodoa lurra dinamitatzean datza eta; eta, zentzu figuratuan ere bai, unibertso honetako gainerako biztanleak jazartzen ari baitira esplotazio hura. Ildo horretatik, naturaz gaindiko ordezkarien zeregina ez da mendekuzkoa (Kanpotarraren kasuan bezala), konpontzailea baizik. Nahiz eta indarkeriaren baliabideak erabili, ez dago hain modu ilun edo gaiztoan oinarrituta. Film honetan, naturaz gaindiko indarrak mundua hobetzeko eta gaiztakeriarekin akabatzeko hel egiten da, eta ez herritar xumeak menderatzeko. Gainera, aurreko zintan ez bezala, ezaugarri narratibo horiek guztiak ezkutuan daude neurri batean. Paradoxikoki, High Plains Drifterren infernutarra, itzal eta iluntasun guztia, zentzu batean, agerian eta argitan geratzen bazen ere, Pale Riderren sotiltasunak ezkutatu egiten ditu bere ezaugarri onberak eta zerutiarrak. Hau da, batean iluntasuna agerian dago; bestean, argitasuna eta ongia ezkutaturik "agertzen" da. Formari dagokionez, Pale Riderren heroia argitasunarekin eta kolore zuriarekin estuki lotua dago (High Plains Drifterren Kanpotarra estaltzen zuen iluntasuna ez bezala): mendi lainotsu batetik jaisten da, bere zaldia zurbila da eta apaiz bezala identifikatzen duen altxagarri bat janzten du. Bere ekintzak eraikitzaileak dira: urrea ateratzeko harri handi bat astintzen eta apurtzen laguntzen du, babesik ez dutenak Lahoodeko hiltzaileen erasoetatik babesten ditu, eta, azkenik, abusuan zuzenean esku hartzea erabakitzen duenean, armak hartzen ditu eta gaizkiaren indarrak suntsitzen ditu. Hiltzeko gaitasuna, suntsitzeko trebezia da Zaldizko Zurbilaren berezitasun gorena. Gainera, hori da Heriotzak hartzen duen izen biblikoetako bat, apokalipsiaren zazpi zaldunetako bat baita. Inork ezin du Heriotza hil, horregatik garaiezina da, Eastwoodek antzeztutako pertsonaiak bezala. Aurreko lanetan, heroi horiek garaiezinak ziren maskulinitate eta gizontasun arrazoiengatik: bere errebolber handiak eta honen erabilerak, bere arerioak txikitzeko erabiltzen zituen (adibidez, Dolarraren Trilogian). Hemen, nagusitasun hori jainkozko dohainek justifikatzen dute.
F 378 Erlijioarekiko kontzeptuen talka hori The outlaw Josey Wales-en kondentsatua geratzen da. High plains drifterren naturaz gaindikoa suntsitzailea dela esan izan da, eta Pale Riderren eraikitzailea, hau da, lan bakoitzean erlijioaren esanahiak aldaezinak dira. Ez da gauza bera gertatzen orain aztertzen ari garen zintan. Kasu honetan, kristautasunaren ikur nagusia, Gurutzea, esanahiz aldatzen da narrazioan zehar, pertsonaia protagonistak jasaten duen transformazio-arkuari berari lagunduz; horregatik agertzen da obraren gidoia markoztatzen duten bi narrazio-ertzetan, hau da, hasieran eta amaieran. Hasieran, gurutzea, sendatze izpiritualeko elementua da, maite den pertsona baten galeraren aurrean mina baretzeko balio duena erritu erlijioso bezala: Josey Walesek, Bota Gorriek erail duten familia lurperatzen du [F379]. Amaieran, Gurutze kristauak berak Joseyk eraiki duen etxe berria defendatzen duela dirudi. Orain, soldadu gurutzatu hauek, protagonistaren senide berriek Josey hasieran babesteko gai izan ez zen etxaldea defendatzen dute [F380]. Honela, gurutzea, kontsolamendu espiritualeko figura izatetik, motibazio belikoko elementu izatera pasatzen da. Hau da, pasibotik aktibora, baketik gerrara, mina hartzetik hura ematera, artaldeari erasotzen uztetik defendatzeko borrokara oldartzera. Horrela, erlijioa, lehen bere jarrera ideologikoan aldaezina zena, orain malgua eta eraldatzeko gai bihurtzen da, narrazio berean txanpon beraren bi aldeak eskainiz.
F 380 Bibliari buruzko aipamen horiek guztiak ez dira mugatzen Eastwoodek zuzendu dituen westernetara soilik. Izan ere, kristautasuna westernak birsortutako munduaren ikuspegi morala bada, eta genero horrek kaliforniarraren filmografia osoa zeharkatzen badu, erlijio horrek, haren elementu figuratiboek, sinboloek eta ordezkariek Eastwooden lanetan ere egon behar dute (nahitaez) westernak izan gabe genero horren ezaugarri eta bereizgarri garrantzitsuenak ezkutatzen baitituzte. Zentzu honetan, western kamuflatuak aipatzen
diren obretako protagonistek Jainkoarekin harreman estu-estua dutela ikusi da. Guztiek garrantzi handia ematen diete erlijio-sinesmenei, eta haiengatik sufritzeko prest daude. Bitxia bada ere, kasura ekarritako western kamuflatuetan, erlijioa oinaze handiko uneetan agertzen da: heriotza agertzen den guztietan, kristautasunak gertakaria agertzen du, narratiboki eta tematikoki lotuta geratuz. Mystic Riverren kristautasunaren sinboloa bi bider agertzen da, The outlaw Josey Walesen bezala, hau da, hasieran eta amaieran, narrazioaren bi ertzetan. Lehenik, apaizaren eraztunean [F381], berak eta bere lagunak Dave bortxatu baino lehen; ondoren, Jimmyren bizkarrean [F382], Dave bera hogeita bost urte gehiagorekin hil ondoren. Horrela, lotura argia ezartzen da heriotzaren eta gurutzearen, minaren eta erlijioaren artean, Jesukristo gurutziltzatu zutenean bezala. Bi elementu horien arteko korrelazio eta esanahiari eusten dioten iltzeak, indartsuago sostengatzen dira lanak erakusten duen bigarren heriotzaren aurrean: Katie Markumen gorpuaren aurkikuntza [F383], bere ahizpa txikiaren jaunartzea ospatzen ari den bitartean gertatzen da [F384], auzoko elizan. Horrela, bi ahizpek Jainkoarekin harreman zuzena duten bi bide erakusten ditu lanak. Batak bere "haragia" jaten du eta besteak, ordea, bere odola edaten du; hau da, batek erritu sozialaren bidez, elizan; besteak, lege naturalaren bidez, indarkeria dela medio.
F 384 Honela, heriotza eta erlijioa berragertzen dira. Ahizpa bat komunitatean sartzen den bitartean, bestea joan egiten da, indarkeriaren mekanismoen bidez kanporatua. Jimmyk, Davek gurutzearen aurrean bezala, ez du erasotzen duten naturaz gaindiko indarren aurkako defentsarako gaitasunik: suntsituta dago bere alabaren gorpua aurkitzean, eta egoera horren konponezinaren aurrean, zeruei egindako oihu atsekabetu batek bakarrik lortzen du Jainkoaren aurka duen amorru guztia deskargatzea. Gauza bera gertatzen zitzaien Lagoko biztanleei eta Carbon Canyongo meatzariei. Desberdintasun bakarra, aurreko westernetan, irudi fantasmagoriko infernu/zerutar hori (kasuaren arabera) pertsonaia partikular batengan gorpuzten zela da. Western kamuflatu hauetan, ezaugarri erlijioso hori ere kamuflatua dago, ezkutatua, eta aldi berean presente ere bai, bere ondorioetan agerian baina bere ekintzetan abstraktua, ikusezina. Ez da Daveren bortxaketa erakusten, ezta Katieren hilketa ere; bai, ordea, muturreko egoera horien aurrean batzuek zein besteek pairatzen duten mina eta sufrimendua.
American Sniperren Eastwoodek indar jainkotiarra pertsonifikatzen duen figura hura berreskuratzen du, hau da, Jainkoa modu batera edo bestera irudikatzen duen pertsonaia bat (Pale Rider), gurutzearen alde borrokatzen duena (Josey Wales) eta deabrutzat hartzen dena (High plains drifter) eta, hori gutxi balitz, bere burua cowboytzat duen gizon bat. Hori Chris Kyle da, Estatu Batuetako marineen artean "Legenda" izendatua eta "Ramadiko deabrua" bezala ezagutzen dena Irakeko tropa matxinatuen artean. Kyle kristau tradizioan hezitako gizona da, bere bularraren ondoan, balen aurkako txalekoaren azpian, haurtzaroan lapurtutako Biblia txikia darama, eta, bere besoan, Gurutzatuen gurutzearen tatuaje bat. Ekialde Basatira bidaiatzen du Estatu Batuetako biztanleen bizitzaren aurkako etsaiekin akabatzeko. Kylek mira teleskopikoa marrazten duen gurutzea jartzen duen tokian, nazioaren etsaia hil egiten da. Gainera, gurutze hori ez da hutsala, pertsonaia honen nemesi narratiboarekin kontrastatzen baitu, Mustafarekin, hain zuzen ere. Frankotiratzaile honen mira teleskopikoak, gurutze baten ordez, ilargierdi islamikoa gogorarazten duen kurba bat marrazten du. Bi pertsonaia horiek liskar pertsonalean hasten dute, eta ezin dira gelditu bietako batek bestea erail arte. Aipatzekoa da zinta honek ez duela Kristianismoa Islamaren aurka jartzen; izan ere, amerikarrek Irakeko zibilak defendatzeko borrokatzen dute, haien erlijio-sinesmenak direnak direla. Beste hitz batzuetan esanda, Estatu Batuak eta Irak gerra politiko-estrategiko batean sartuta badaude ere, Eastwooden filmak "gerra Santu-pertsonala" planteatzen du Kyle eta Mustafaren artean. Erlijioa, izatez, bi pertsonaien aurkakotasunean sakontzeko eta azpimarratzeko erabiltzen den beste elementu gehigarria baino ez da. Alde batek zein besteak prezioa jartzen die bi frankotiratzaileei. Izan ere, lanak western orotan erabili ohi diren kartelak erakusten du, gaizkile baten lepoari prezioa eta saria jarri zaiola berri ematen duten informazio orriak [F385]. Western kamuflatu honetan Kylen erretratu robot baten ordez, tatuatuta daraman Gurutzatuen gurutzearekin irudikatzen dute, Ipar Amerikako banderarekin urtua dagoena. Honela, borroka armatua, lehenik eta behin, Gurutzearen ordezkariaren aurkakoa dela esan nahi da, eta, gero, Estatu Batuen aurkakoa. Izan ere, bi irudiak kartelean (gurutzea eta bandera) bat eginda egoteak, gorago azaldutakoa berresteko balio du: westerna (hemen Chris Kyle Texasko cowboy-an gorpuztua), moral kristauaren eragina duen generoa da.
F 387 Azkenik, Gran Torino, beste western kamuflatu bat. Honetan ere sinesmen erlijiosoek garrantzi handia dute protagonistarentzat. Hemen obra eliza batean hasi eta amaitzen da, erlijioak bertan duen papera nabarmenduz. Bereziki, auzo berean bizi diren bi komunitate ezberdinentzako gida espiritualen funtzioa betetzen duten bi gizonen artean irudikatzen da talka. Alde batetik, Kor Khue Hmongtarren xamana da, agurea, begirada sakona, hitz gutxi eta jakinduria handikoa. Bestetik, Aita Janovich apaiz gaztea, ordenatu berria, bizitzaren gogortasuna eta gordintasuna benetan ezagutzen ez dituena. Bi kultura eta sinesmenen artean, Mugako Heroi eszeptiko eta misantropo batek duela hamarkada batzuk galdutako barne-bakea Kor Khueri esker berreskuratzen du. Walt Kowalskik diagnostiko espiritual bat jasotzen du xamanaren eskutik, bizitza aldatzen diona, begiak irekiarazten dizkiona. Horrela, lehen gorroto zuen Hmong komunitatearengana gehiago hurbilarazten dio xaman honek. Izan ere, obraren amaieran, Eastwoodek bi aitorpen antzezten ditu, bi konfesio: bata, Aita Janovichen aurrean, apaizaren aholkuak bezain azalekoa eta iraingarria; eta bestea, Thaoren aurrean, Kor Khueren ikuspegia bezain intimo, sakon eta serioagoa. Janovichek irudikatzen duen puritanismo katolikoaren aurrean, Gran Torinok Hmongek jarraitzen dituzten izaera budistako sinesmenen alde agertzen dela dirudi. Neurri batean ala bestean, mendebaldeko tradizioak jatorrizko herri amerikarrari eman dion espiritualismoa gogorarazten dute Hmongen sinesmen horiek, gizon-zurien sinesmenetatik erabat aldentzen direlako bada ere. Lan hau, western kamuflatu baten barruan paralelismo erlijioso batekin amaitzen da, American Sniperrekin gertatzen den bezala. Walt Kowalskik gaitzari aurre egin eta berea baino odol gehiago isuri gabe garaitzea erabakitzen du. Spider eta beretarren aurka borrokatzen da, komunitatearen alde sakrifikatuz, Jesukristok egin zuen bezala. Horregatik, Walt hil egiten da gurutzearen ikurra sinbolizatuz [F388].
F 393 Begirada zenital horrek ageriko bi interpretazio ahalbidetzen ditu, bistan baitaude. Lehenengoa da, kamerak berehala jartzen dituela obrako pertsonaiak maila lurtar batean. Behatzailearen ikuspegitik, pertsonaiak maila beherago batean daude. Edo, bestela esanda, begira dagoena, logikoki, begiratzen ari denaren gainetik dago. Eta hortik dator bigarren begi-bistakoa; izan ere, maila lurtarra baldin badago –gizatiarra, behatua–, zerutar bat ere egon behar du, behatzailearena, giza-gainekoa edo Jainkotiarra. Ikuspegi hori guztiz ezinezkoa da mundu errealeko begirada batentzat, eta, beraz, naturaren kontrakotzat edo naturaz gaindikotzat jo liteke; edo, westernari dagokion maila mitiko batean, besteen gainetik dagoen izaki baten begiradari legokioke. Mito bat, elezahar bat, goi-izaki bat. Gainera, mugimendu nahasketan konbinatzen den travelling out delakoa, diegesiaren atzean kokatuta geratzen den beste mundu horretara doazen pertsonaiek egiten duten bidaia bezala har daiteke, kamerak berak erakutsi nahi edo ahal duenaz haratago. Kameraren mugimendua irudikatzen duena hildako pertsonaien arima abduzitzen ari balitz bezala. Zentzu horretan, hildako pertsonaia horren espiritua ikusezina da hilkorrentzat –filmaren ikusleentzat– eta, horregatik, ezin da kameran erakutsi. Manierismo zinematografikoko ariketa bat gauzatuz baino ezin da iradoki, Eastwoodek egiten duen moduan. 6.2.2. Lege Lurtarra. Zartagailua. Zartagailua Eastwooden lanetan behin baino gehiagotan agertzen den objektua da. Halere, tresna honek, cowboy guztiek zaldiak zigortzeko, jotzeko eta berotzeko erabiltzen duten osagarria izateaz gain, kaliforniarrak sortutako unibertsoak artistikoki ustiatzen dituen zenbait konnotazio ditu. Jatorrian, zartailua animaliak menderatu eta kontrolatzeko sortu zen, zigorkaden bidez etxekotzeko. Zaila da zehaztea zein unetan erabaki zen beste gizaki batzuk azpiratzeko erabiltzea. Gauzak horrela, erreminta hau pertsonak zigortzeko ere erabili izan da tradizionalki, bidegabekeria batek desorekatu duen balantza konpentsatzeko gai den aldetik. Orduan, zartailua erabiltzeak bi agente hartzen ditu bere gain, haiek gabe ez bailitzake erreminta honen eginkizuna gauzatuko: zigortzailea eta zigortua; mina ematen duena eta hartzen duena; jotzen duena eta jasotzen duena. Bi kategoria horiek funtsezko bereizketa bat egiteko balio dute, Eastwooden obrak justizia ulertzeko duen moduari dagokionez. Bere filmetan, westernean bezala, bi justizia mota daude: legearen marjinetan (edo ertzetan) diharduena, komunitatea eta demokrazia; eta mugatik haratago geratzen dena, gizartearen mugetatik at dagoena, naturaren legea. Bidezkotasunari buruzko bi kontzepzioen arteko tentsioak areagotu egiten du ikuspegi bat bestearen gainean inposatu nahi denean indarkeria baliatuz. Horrela, Eastwooden
zineman hain bereizgarria den indarkeria-espirala sustatzen da, zartagailuan beran zertzen den figura. Hala ere, Eastwoodek ezartzen du kontuan hartu beharreko bereizketa garrantzitsu bat: zigortzaileak ez du beti lege sozialaren mugen barruan jarduten. Hortik dator western generoak eskaini duen gogoeta handienetako bat, Estatu Batuen jaiotzarekin lotura estua duena. Izan ere, bandera nazioaren ikurra bada ere –legea eta ordena–, zartailuak arau horiek inposatzeko erabili zen metodo ezkutuagoa eta ilunagoari buruz hitz egiten du. Genero zinematografiko honek artistikoki birsortzen jakin izan du askotan indartsuenaren eta basatienaren legea beharrezkoa izan zela komunitatearen finkapena gauzatzeko. Hau da, Estatu Batuetako demokraziaren oinarriak bide autoritarioek ezarri zituztela, paradoxikoa bada ere. Westernaren konstanteetako bat sheriffa da. Gizon honek, agintari gorenek ezarri dizkioten lege guzti-guztiak ezagutu beharrean, indarkeriaren bidez ezartzen du ordena eta segurtasuna. Izan ere, westernean, sheriffa gaizkiaren indarrei aurre egiteko duen gaitasunagatik aukeratzen da. Horien armak erabiltzeko dohainak eta sheriffena maila berean baitaude. Eastwoodek planteatzen duen Mendebalde Basatiaren munduan, zartagailua legetik at daudenek eraman dezakete, baina baita legearen izarra janzten dutenek ere. Hori da, hain zuzen, Little Billen kasua, Unforgivenen. Narrazioaren sheriffak Ned astintzen du galdeketa batean informazioa lortzeko bide bezala [F394]. Izan ere, sekuentzia horretan, zigorrak gezur-detektagailuaren funtzioa betetzen du, Nedek jasaten duen tortura bere diskurtsoaren faltsutasuna salatzen duten inkoherentziak bilatzen saiatzen ari baita. Azpimarragarria da eszenaratzea antolatuta dagoen moduan uler daitekeen ironia: Ned espetxearen kanpoaldeko barroteei lotuta dago [F395].
F 395 Antzezpen minimalista honek garatu nahi den eduki tematiko guztia azaltzen du: kartzela barruan Ned salbu egongo litzateke gizona ematen ari zaizkion kolpeetatik. Aitzitik, kartzelatik kanpo ez dago hura babestuko duen legerik. Zeren espetxeak zigor gisa balio baitu dagoeneko kondenatuak izan direnentzat edo epaiketaren zain daudenentzat. Ned, ordea, ez da bi kasu horietako baten parte, kanpoan baitago, beste justizia mota baten pean: norberak bere kabuz hartzen duena. Horregatik, zartailua: pertsona baten eskua ezinbestekoa delako hori erabiltzeko. Gizabanakoa, berriz ere, gizartearen aurretik. Ez da harritzekoa Little Bill bezalako pertsonaia bihurri batek, bere etxeak bezala, "angelu zuzen bakar bat ere ez" duena, zartailua (bihurria ere bai) arma gisa erabiltzea. Gainera, zigorrari dagokion bezala, sheriffa balantza orekatzen ari da: Ned hil ostean, William Munnyri itzuli dio Daveyren hilketak eragindako kolpea.
6.3. Nomadismoa eta Sedentarismoa Western generoaren ezaugarri nagusietako bat da sedentarismoaren eta nomadismoaren artean egiten duen bereizketa. Oro har, Mendebalde Basatian girotutako filmetan, hiri jakin bat sortzen eta eraikitzen ari diren biztanle batzuk izanen dira. Horiei dagokie sedentarismotzat hartzen den ikuspuntu "filosofikoa"; hau da, lurralde zehatz batean etxebizitza kokatu eta horretan bertan bizitza eta familia garatu, herri, gizarte eta komunitate bat ezarri arte. Ikuspuntu hori estu-estu lotuta dago hasieran AEBtako banderak iradokitzen zuenarekin, baina hemen, Eastwoodek perspektiba hori zuhaitzen erroekin uztartzen du. Zuhaitzak, izan ere, kaliforniarraren figura garrantzi baino garrantzitsuagoa dute, horiek agertzen diren filmetan berebiziko pisu narratiboa baitute.
Arbolek, izatez, Eastwooden narrazioen pertsonaia ororen motore narratibo gisa funtzionatzen baitute. Hau da, zuhaitz bat agertzen den bakoitzean, pertsonaia bere etxetik edota mundu ezagunetik irteteko planteatzen den egoera batekin uztarturik daude. Horrek esan nahi, nomadismoa, mugimendua, bidai iniziatikoa, abentura eta drama areagotzera eramaten duten elementu erretorikoak direla. Horiek erroekin kontrastatuz, ikusiko dugu zelan eta nola zuhaitzen presentziak pertsonaia protagonista bakoitzaren bizitza goitik behera nahasten duen. 6.3.1. Zuhaitza Zuhaitza hautatutako obretan zehar hainbatetan errepikatzen den figura da. Eastwoodek naturako elementu hauek erabiltzen ditu esanahi batez hornitzeko, bi zentzutan banatu daitekeena. Alde batetik, zuhaitza hertsiki lotuta dago heriotzarekin. Zuhaitza pertsonaia baten ondoan ikusten den bakoitzean, heriotza, galera, atsekabea edo mina hari lotuta egongo dira ezinbestean. Bestalde, zuhaitza non landatu den edo non haztea erabaki duen berebiziko garrantzi du, westernaren gai handietako batekin harremanetan jartzen baitu: natura basatia kulturaren aurka kontrajartzen duen betiereko gatazka; Wilderness Gardenen aurka edo, beste era batera esanda, gizakiak natura kontrolatu, azpiratu eta etxekotzeko duen beharra eta hura konkistatua izan ez dadin egiten duen erresistentziaren arteko gatazka. Unforgivenek maisuki azaltzen du hori guztia, narrazioan zehar banandutako bi zuhaitz erakutsiz. Horietako bat, hasieran, lur etxekotuan kokatua dago, William Munny eta bere familiaren etxean, Klaudiaren hilobiaren ondoan. Honela, bere emaztearen heriotzarekin estuki lotua geratzen delarik, hildako emakumearen izpiritua, nola edo hala, berraragitzeko landatu zela dirudi. Berak eskatu zion Williami alkohola uzteko, eta iraganean ez bezala krudela edo bortitza ez izateko, gizarteko kide izateko. Hitz batean: zibilizatua izateko [F400]. Beste zuhaitza guztiz kontrakoa da. Narrazioaren amaieran agertzen da, gizon bat modu koldarrean hiltzeagatik moralki eta fisikoki eraitsitako Kidek erakusten du, horregatik lurrean botata dago cowboy gaztea, negarka eta etsita [F401]. Horrela, zuhaitz hori berriro heriotzarekin lotuta geratzen da. Baina bada gehiago, zuhaitz hori Big Whiskey mugakide duten lurralde-ertzetatik urrun hazi baita. Arrazoi honegatik, zuhaitz basatia da, irudikatzen duen justizia kodea bezala: mendekua. Zuhaitz horren pean, Williamek ezagutuko du Ned erail egin dutela. Honela, Arbola-Heriotzaren arteko lotura berriz azpimarratuz. Egia da Claudiaren zuhaitzaren itzalpean dagoen bitartean, bere eraginpean, Williamek ez duela edaten; orain, ordea, alkohola hartu behar du. Whiskia edaten du bere lagunaren zorigaiztoko berria digeritu ahal izateko, eta une horretan dagoen zuhaitza irudikatzen du Williamek hartuko duen erabakia: Ned mendekatu. Beraz, zuhaitz bikotea, Neden bikotearekin izenarekin errimatzen duena: Sally "Two Trees" eta narrazioa irekitzen eta ixten duten planoen artean biko errima formala ezarriz (lanari, aurrerago garatuko den beste interpretazio bat emateko ere balioko dutenak).
bi eszenen arteko kontrasteak westernaren eta bere pareko kamuflatuaren arteko logika ezkutua ulertzeko balio du. Gran Torinon, Thao bere auzoan dagoen zuhaitz baten sustraien ondoan atseden hartzen erakusten da, bizilagun baten lorategian. Tokoi horrek gizakiak natura bere beharretara makurtzeko egiten duen ahaleginaz hitz egiten du, sedentarismoa lortzeko ahalegini buruzko ekintza bat da eta. Hala ere, Eastwoodek nolabaiteko ñabardura propioak ematen dizkio, ekintzaren zentzua bera sakontzen dutenak. Izan ere, kaliforniarrak komunitate bat eratzeko beharra estrapolatzen du, norberak bere burua eraikitzeko egintzarekin berarekin. Besteei laguntzeko ahaleginean, norberak auto-errealizazioaren bidea aurkitu behar du. Eta gakoa ahaleginean datza, emaitzak emaitza, Eastwooden zinean asmoa berezko garrantzia dauka, horregatik ez da erakusten Thao tokoia lorategitik ateratzen –Shanek ez bezala –.
F 411 Bi filmetako gazteak hazkunde pertsonaleko eta garapen moraleko prozesu bat bizitzen ari dira. Eastwooden zineman mota horietako hausnarketak estu-estu lotuta daude maskulinitatearen ulermen eta ikuspegi zehatz batekin, bide batez esanda, western generoarekin partekatzen duen gai batekin ere. Bi planoen arteko ezberdintasun nagusia, Thaoren nekea eta lurrean botata egoteko arrazoia ondo egindako lan batek ematen duen asebetetzean oinarritzen da. Kidek, aldiz, gizon bat hiltzen du eta indarkeria ez dela bidea ulertzen du. Izan ere, ekintza hori moralki eta fisikoki eraitsi egiten du, horregatik dago lurrean, lotsaz negarrez, zimikoak jota (lehen esan bezala). Bere hilketa prozesu zibilizatzailean atzerapauso bat da. Kaliforniarrak ez dio utziko Thaori akats hori bera egiten. Hortaz, mutiko asiarraren jarrera eraikitzailea, nola ez, etxekotutako eremu batean garatzen da, hots, lorategian. Aitzitik, Schofieldek begiak ireki ditu behingoz eta ikusi du indarkeriak dakarren mina eta sufrimendua, bai besteei, bai nork bere buruari. Non eta natura basatian gauzatzen da bere damutasunaren sekuentzia. American Sniperren, Bigglesen hiletan, Eastwoodek, zuhaitzez betetako hilerri militarra erakusten du. Mystic Riverreko Penitenciary Parken antzeko ariketa batean, zuhaitz bakoitzari, hildako soldadu baten arima egokitu dakiokeelarik. Hala ere, Katieren hilotzaren kontrastean (leku horretan berraragitu ezin zena eta behar ez zuena), hemen
F 412 Eta, horren harira, azken adibidea The Mule-ena dugu. Film honetan Earl Stone, loreak landatzen dituen agurea, hiru lirio hibrido desberdin eskaintzen dizkie bere senideei, gehien maite dituen pertsonak baitira: Mary, Iris eta Ginny, hurrenez hurren. Gizarte zibileko ordezkariak diren heinean, euren buruen isla diren loreek lorategi batean egon behar dute, nahi eta nahiz ez. Horrela ikusi eta ulertu dezakegu Maryk bere etxeko lorategitxoan landatzen dituen lirio sorta horretan. Earlek horiei begiratzen dienean bere emaztea hil egin bezain laster, Unforgivenen, The outlaw Josey Wales eta Pale Riderren azaldutakoa burura datorkigu [F413]. Gainera, film honen amaieran Earlek egiten du aipatutako obra guztietan protagonistek aurrera eramaten duten ekintza berdina: landare bat landatu lagun maitea ordezkatuko duena. Filmak amaiera ematen dio narrazioari Earl, espetxeratuta dagoena, loretxo bat landatzen ari den bitartean eta bere emaztearekiko maitasuna iradokitzen duen tatuaje bat erakutsiz [F414].
F 414 6.3.2. Sustraiak Horrezaz gain, zuhaitzek garrantzi handiko bigarren irakurketa eskaintzen dute. Izan ere, naturaren osagai horrek bi zati ditu. Alde batetik, ikusten dena: enborra, adarrak, hostoak, kopa eta fruituak (izatekotan). Bestetik, ezkutukoa, erakusten ez dena, lurrarekin lotzen duena: sustraiak. Izan ere, zuhaitzaren sustraiak "erroak egin", (hitz batean: errotu) westernaren eta Eastwooden lanen etengabeko gaietako bat da. Kolonoaren sedentarismoan irudikatutako ideia edota jarrera, lur berri batean ezarri nahi duena, "sustraiak bota", Mugako Heroiaren nomadismoarekin talka egiten du, abenturazale amorratua baita. Etengabe mugitzen ari den pertsonaia, leku batetik bestera, gizarte baketsu bat osatzeko oinarriak jartzea lortzen ez duten komunitateen arazoak konpontzen ari delako. Azpimarratu den moduan, westernaren aurkakotasun tematiko gorenetariko bat sedentarismoa eta nomadismoa aurrez aurre kokatzen duena da. Westerna zibilizazioaren eta naturaren arteko dialektika sakon batean datzala argi geratu bada ere, kaliforniarraren
zinean konfrontazio hori etxe bat esertzearen, hots, familia bat osatzearen eta galtzearen artean datza. Hemen paralelismoa argia da: leku batean sustraiak botatzea, adar ugari eta luzeekin haztea –zuhaitz genealogikoa bezala– eta, batik bat, ez mozteko borrokatzea. Eastwooden zineman nomadismoa sedentarismoaren menpe dago. Etxetik irteteko beharra familia babesteko. Hala erakusten dute American Sniper, Unforgiven, The outlaw Josey Wales edo The Mule narrazioek, westernak (edo kamuflatuak) gorabehera. Etxea babestea eta defendatzea da aitaren betebeharra Eastwooden zineman. Bere protagonistak, zuhaitza bezala, bi erditan zatitutako izakiak dira: erakusten dena eta itzaletan dagoena. Hortaz, pertsona(ia) horiek zeharo banatuta itxura eta egoera emozionala artean. Izan ere, gizaki horien errealizazio pertsonala familia-zirkulu bateko kide izateko edo, hobeto esanda, eurena sortzeko beharra asetzean datza zuzenean. Hau da, bere aitatasun-sena betetzea eta horrela sustraiak botatzea. Ardatz tematiko horiek guztiak ere maskulinitateari elkar loturik daude. Horregatik, zapuztu- eta erdibitutako gizaki horiek guztiak zipriztintzen dituen gogoeta, guraso onak izateko gaitasun ezagatik sentitzen duten erruan datza. Bestela esanda, beraiek, eta ez kanpoko eragileek, beren zuhaitza mozten dute, euren familia batasuna hausten dute. Hori dela eta, William Munnyk ez du bere "baserria" aurrera eramateko gai izango, erailketa da bere ogibidea, horretan benetan trebea baita (hori lanbidetzat har badaiteke), eta bere familiaren zoritxarrerako, bere seme-alabek gosea pasa behar dute. Beste horrenbeste gertatzen da Josey Walesekin, bere etxea Bota Gorrien eskuetan galdu ondoren, mendekuaren bidetik jotzen baitu. Azkenean, beste familia mota batekin hasteko oinarriak jartzea lortzen duenean, toki horretatik ihes egitea erabakitzen du, bakarrik noraezean ibiltzeko. Zaurituta, ezerk ez ditu bere maiteak berreskuratuko, are gutxiago mendekua. Berriz ere, sedentarismoa nomadismoaren kontra: baten presentziak bestearen desagerpena suposatzen du. Bere familia mota berria etxalde bat topa ostean, Walesek – narrazioan nomadismoak hartzen duen figura– handik joan behar du. Logika hori bera aplikatzen da Mystic Riverren, non hirukote protagonistak haurtzaroan haietako batek jasandako trauma partekatzen duen. Dave Boyle baino gutxiago bada ere, hiru lagunek euren bizitzak nahitaez hautsiko dituzte pederasta bikotearekin izandako gertakariaren ondorioz. Horrela, hiru aitek ez dituzte lortzen, hogeita bost urte geroago, guraso lanak betetzea, aitaren eginkizun babeslean huts egiten dute, alegia. Jimmy kartzelan egon da eta bere alaba hil egin dute Daverekin amaitzeko arrazoi justifikatugabe beragatik. Soto hartatik ihes egitea lortu zuen unetik Dave izateari utzi zion tipo bera. Bere seme Mikek, neurri batean, bere aitaren tristura eta depresio kutsu hori jasoko du, Daveren herentzia emozionala. Isolamendu sozial eta sentimental hura, gainera, hirugarren lagunak partekatzen du ere. Sean polizia da eta alaba bat izan berri du, eta ez daki ezta bere izena ere. Laurenek bere senarrarengandik aldentzea erabaki du, inor harengana hurbiltzen uzten ez baitu, ez fisikoki ez sentimentalki. Sean oskol baten barruan bizi balitz bezala portatzen da eta Laurenek ezin du jarrera hori duen gizon batekin jarraitu. Hortaz, poliziak ere bere bizitza hautsi du eta, nola ez, ezin izango du aitaren zeregina gauzatu, Laurenek ez baitio utziko. Familia hautsiaren gaia eta hura pitzatzeaz arduratzen den aita ere errepikatzen dira Gran Torino, American Sniper eta The Mule filmetan. Lehenengoan, Walt erabat kontrajarriak diren bi familia ereduen erdian dago. Kasu honetan, aita bati esleitzen zaizkion zeregin
material guzti-guztiak bete ditu: seme-alabak elikatzea, babestea eta heztea. Hala ere, emozioei dagokienez, protagonistak onartzen du ez dituela benetan ezagutzen bere semeak. Afektu-, belaunaldi- eta kultura-distantzia gaindiezina da. Hori dela eta, Waltek bere arreta beste "seme" batengan iraultzea erabakitzen du, agurearen irakaspenak bereganatzeko prest dagoena. Beste agure batek, Earl Stonek, aurrekoaren akats bera egiten du: arlo materialari sentimentalari baino garrantzi gehiago ematea. Edo, hobeto esanda, bizitzaren alde profesionala familiaren aurretik jartzea. Earlek senideak babestu beharrean, bere lirio preziatuekin ematen zuen denbora, lore horiei bere arreta eta maitasun guztia eskainiz, bere emazte eta alabei baino. Amaieran, Earlen familiak protagonistaren hanka sartzea barkatzen dute. Agureak kontzientzia lasai duela sartuko da espetxera. Obrak erakusten duen amaierako sekuentziaren azken kamera-mugimenduak itxaropenerako sarbidea ahalbidetzen duela dirudi. Kamera espetxearen hesia gaindituz ateratzen duen azken travelling out-ak. Hau da, zinematografikoki, Earlek kokatzen duen planoa espetxetik ateratzen du, kamera urrundu eta altxatu egiten da. Zentzu metaforikoan, protagonistak hegan eta nolabait, ihes egitea lortzen du. Guztiz kontrakoa gertatzen da American Sniper gudako beteranoarekin (aurreko biak Koreakoak izan ziren) eta honen bi familia ereduekin ere. Taya eta bere seme-alabak, alde batetik, AEBetako Armadako anaiak, bestetik. Chrisek erabaki behar du zein salbatuko dituen, zenbat eta gehiago hurbildu gerrara orduan eta gehiago urruntzen baita etxetik. Hau da, betebehar militarra familiarekin duen arduraren aurretik jartzen du. Chris Earl Stoneren hutsegite bera egiten ari da. Hala ere, beranduegi izan baino lehen etxera itzuli egiten da. Bere anaia militar guztiak salbu utzi ondoren, bere familiarekin egotea erabakitzen du. Tayak etxean geratzeko presionatzen duen arren, ez du gorrotatzen Mary, Iris eta Ginnyk bezala. Gurasoen falta, zauritutako gurasoak eta zatitutako gurasoak. Horiek guztiek dilema gisa planteatzen den erabaki bat hartu behar dute: aukera batek bestea galtzea dakar. Eastwooden lanak ez dira argiak jarrera honetan, ez baita erabaki batean ala bestean erabat kokatzen. Itxaropen pixka bat izateko baimena ematen die haietako batzuei, beste hainbati onespen hori kentzeko. Gurasoen betebeharraren kontua dago beti hor, eta zeregin hori maskulinitatearen buruzko hausnarketaren parte da. 6.4. Alteritatea Westernak bere unibertsoan bizi diren pertsonaien sorta berezia du. Hainbestetan errepikatu dira, ezen leku berezi bat irabazi baitute Mendebalde Basatiaren kosmosean; izan ere, horrelako gizon-emakumerik gabe, beren ezaugarri eta jokabide-koderik gabe, ez legoke generorik. Tokiko sheriffa, legez kanpoko bidelapurra, apaiza, bizargina, tabernaria edota maistra beharrezko figurak dira narrazioa garatzeko eta ekintzak gauzatzeko. Hala ere, zerrenda horren barruan, bi pertsonaia bereziki nabarmendu daitezke, genero horretan bertan eta Eastwooden obran interes berezia duten bi agente mota: Mugako Heroia eta Natiboa. Aztertutako film guzti-guztietan aurki daitezke bi pertsonaiak, bi irudiak, biak arketipoak. Batzuetan, pertsonaia horietako bakoitzak betetzen duen papera aldakorra da, etsai edo lagun; laguntzaile edo aurkaria izan daitekeelarik, kasuak kasu, bere funtzio narratiboaren
arabera. Deigarria da, ordea, Eastwoodek figura horietako bakoitza bere ñabardurekin nola eratxikitzen duen. Kaliforniarrak bere unibertsoko pertsonaia guztiak animalizatzen ditu (aberetzearen aldagai bezala har daitekeen kontzeptua), hau da, gizakiaren berezko atributuak eta ezaugarriak kentzen dizkie, pertsonaiak animaliatzat hartuz. Hori azpimarratzea garrantzitsua da; izan ere, western klasikoaren hastapenetan, iragana, psikologia, argudio, garapen intelektual eta morala (hitz batean, nortasuna), ez zuen pertsonaia bakarra Natiboa zen, bertako amerikarra. Kultura, arraza eta etnia horretako gizonak, emakumeak eta haurrak berez ziren gaiztoak, eta natura basatia (komunitate zibiletik urrun) haien eremua zen, haien lurraldea, mugaz haraindi. Hau da, mendebaldekoen ikuspegitik, natiboak munduko gainerako animalien arau darwinista berberen pean arautzen ziren: indartsuenaren legea. Irakurketa horrek guztiak garamatza alteritateari buruzko hausnarketa bat azpimarratzera. Izan ere, westernean Bertakoa izan da historikoki bestea, etsaia, mugaz haraindi dagoena (outlawarekin batera). Westerna Amerikako Estatu Batuen jaiotzaren kontaketa mitikoa izanik, indioa izan da "ipuin" horren aurkari nagusia, beldurra eragiten eta isurtzen zuen pertsonaia basatia, etxekotu ezina. Eastwoodek alteritatea horren ikuspuntu biak jorratu ditu bere obretan. Hau da, batzuen zein besteen alde eta kontra aritu da obra jakin batzuetan edo besteetan. Zentzu horretan, nahiko neutroa izan da eta alteritateak eskaintzen dituen baliabide narratibo orok baliatu ditu obra bakoitzaren xedearen mesedetan. Horren ildotik, bertakoaren figura laguntzaile edo etsai gisa aurki daiteke, kasuak kasu. Eastwoodek, bere lanetan, animalien portaeraren kontzeptu hori bere obrako pertsonaia guztietara eramaten du, mugaren alde batera zein bestera. Horrela, indartsuenaren legea arau bihurtzen du, benetako legea edo lege zaharra, hots, arauen artean arau. Odol-kode hori pertsonaia batzuek erabiliko dute komunitatean bakea ezartzeko, beste batzuek bakea suntsitzeko, eta hirugarren batzuk ez dira gai izango "legeak egiteko", haien jarrera pasiboa, bakezalea edo koldarra baita. Horrela, indioaren animalizazio tradizionala Eastwooden munduko kide guzti-guztietara estrapolatzen da. Kosmos honetan, animalia bakoitzak besteari aurre egin behar dio –hori da natura basatian gailentzen den jarrera–. Borondateen arteko borroka, gizakia eta westerneko pertsonaiak definitzen duena, hurrenez hurren. 6.4.1. Indioa Indioa, Red skin-a edo natiboamerikarra westernaren pertsonaia animalizatuena (izan) da. Mendebaldeko ikuspegitik, pertsonaia hau gaiztoa da berez, eta, lehen esan bezala, basamortua, Wildernessa da bere lekua. Komunitate zibilaren barruan, sheriffak bere legea inposatzen du, baina, mugatik haratago, beste arau batzuek zuzentzen dute bizitza. Toki horretan indartsuenaren legea dago, natiboamerikarraren jaioterria. Bere munduaren gogortasunak indartsuago bihurtu du, natura bezalako inguru lehiakor batean bizirauteko beharrak zizelkatua, belaunaldien artean transmititutako jakituriak orain erraz mugitzen jakitea eragin du. Hau da, natura ulertzen du, irakurtzen daki, beste animalia batzuek edo beste gizaki batzuek utzitako arrastoa interpretatzen du, zeinak, indioaren begirada basatirako, gauza bera ematen baitu, biak berdin tratatzen baititu, biak ehizatzen baititu: batzuen haragia jaten du, besteen ilajeak biltzen ditu.
XX. mendeak aurrera egin ahala, bizitza errealeko bertakoek zein pantaila handian proiektatutakoek eskubide zibilak, psikologia eta, beste ezeren gainetik, duintasuna eskuratu zituzten. Westernak neurri berean eboluzionatzen zuen eta erritmo berean, tradizionalki jorratu izan dituen gai berberei buruzko ikuspegi desberdinak eskainiz. Horrela, onak oso onak eta gaiztoak beste hainbeste bihurtzen zituen polaritate tematiko eta narratiboa apurka-apurka pitzatzen hasi zen. Ez sheriffak, ez defendatzen zituzten legeak, ez ziren biztanle guztiarentzat atseginak, eta indioaren irudia, westernak hainbeste urtean birsortu zuen bezain beldurgarria eta geldiezina zen. Kolore sorta berriak eta tonu berriak gehitu zitzaizkion dena "zuria" edo "beltza" –agian hobe esanda: "zuria" edo "gorria"– bezala ulertzen zuen mundu horri. Eastwooden zinema westernaren kontzepzioaren bilakaera horren zordun da. Amerikar natiboaren irudia duintzen parte hartu du. Pertsonaia hura, berak zuzendutako ia westerna guztietan aurki daiteke, baita western diruditen eta, aldi berean, kamuflatutako westernak ez diren lan guztietan ere. Hala ere, bi blokeetako lan bakoitzean agertzen diren bertakoak (edo natiboak) bereizketa funtzional narratibo handia dute. Western-en lehen blokeko Red-skinek funtzio eraikitzaile eta baketsua erakusten dute (laguntzaile) narrazioko protagonistarentzat. Guztiz kontrakoa gertatzen da bigarren blokea osatzen duen obra bakoitzaren "indiokamuflatuekin". Western kamuflatuetan, bertakoa protagonistaren etsaia da, garaitu, geldiarazi edo ezabatu behar duen norbait, hurrenez hurren. Gainera, aipatu behar da "indiar" horiek guztiak arraza zurikoak ez diren tipoak antzezten dituztela. Bata Ekialde Hurbilekoa, beste txinatar jatorrikoa eta, azkena, mexikarra. Hirurak dira, nolabait, Azala Gorriaren aldagai narratiboak, gizon zurien aurka egiten dutenak. Unforgiven-en Sally Two Trees-ez gain, Little Moonlight, Lone Watie edo Ten Bears bezalako pertsonaiak, amerikar jatorrikoak, Josey Walesen kausarekin bat egiten duten eta babesten duten pertsonaiak dira. Izan ere, Joseyren etsaiak bere arraza, etnia eta kultura berekoak dira, guztiak zuriak. Hots, Bota Gorriak, europar jatorriko estatubatuarrak. The outlaw Josey Walesen agertzen den bertakoen hirukotea herri honek kolonizatzaileek bere lurraldea konkistatu zutenetik jasan dituen hiru suntsipen prozesu mota sinbolizatzen ditu. Little Moonlight, emakume gazte eta ederra, esklabo bihurturik bizi da eta gizon batzuek menderatzen dute, Joseyk ezabatzen dituen arte. Ten Bears, bere tribuko buruzagia, pertsonaia karismatikoa da, Joseyrekin batera doazen kide guztiek miresten eta errespetatzen dutena. Bi gizonak negoziatzen ari dira lurraldea partekatzeko eta akordio baketsu batera iristea lortzen dute. Sekuentzia horrek, neurri handiagoan edo txikiagoan, Estatu Batuetako jatorrizko herri amerikarraren egungo egoera adieraz lezake. Lone Watiek, kontakizunean zehar agure bat izan zen arren, umetan, Malkoen Bidezidorra bezala ezagutzen den desplazamendua jasan zuela dio: migrazio edo exodo bat indiar nazioetarantz, non milaka amerikar bertakoak hil ziren, horien artean, bere gurasoak. Agure honek amerindiar herriari men egin zion lurralde, kultura, etnia eta nortasunaren galera irudikatzen du. Horrelaxe galdu du Lone Watiek bere herriaren maltzurkeria, natura basatian mugitzeko dohaina: Josey Wales bezalako gizon zuri trakets eta zakar batek basoaren erdian harrituko du, bere habitat naturala zena. Orain, Nazio Indietako "tribu zibilizatuetako" batekoa da eta Abraham Lincoln identifikatzen zuten
arropak janzten ditu. Hau da, hitzaren zentzu zabalean desnaturalizatu da, bere bertako ingurune naturaletik bereizi delako. Hala ere, ez du muga barruko mundura egokitzen jakin. Lone Watiek nortasun arazo hori Lincolnen jantziak erre eta bere herriko gerra makillajea hartuz konpontzen du. Pertsonaia honek indioaren irudiaren bigarren blokean bere burua defendatu eta identifikatu nahi duena konfiguratzen du. Izan ere, ez da larruazalaren kolorea, ezta estetika bera ere, westernaren indioa duintzen duena. Borrokarako gaitasuna baizik, Estatu Batuen potentzia teknologiko eta militarraren aurrean erresistentzia jartzeko kapazitatea izatea. Westerna Mendebaldeko Basatiaren Konkistaren eta Estatu Batuen jaiotzaren kontakizun mitifikatua dela esan bada ere, Garden eta Wildernessen arteko talka filosofikoa, naturak konkistatua ez izateko, erauzi ez zedin borrokatzen zuen tokoiaren sustraiak bezala, konkistatua izatea eragotzi zuen erresistentziarena, natiboamerikar herria horren guztiaren giza ordezkaria da, karga sinboliko eta ideologiko horren guztiaren ikur pertsonifikatua. 6.4.2. Egungo "indioak". Ezkutatutako bertakoak Ikerketa honetan Bronco Billy obra erabili da azterketa-bloke batetik beste batera modu ez hain malkartsuan pasatzea ahalbidetzen duen banda gisa. Hau da, western garbiak diren film batzuetatik horren ez argiak diren beste batzuetara jauzia egiteko tranpolin gisa. Bide batez, Bronco Billyk western bat ez den baina hartaz mozorrotzen den narrazioa eratzen du. Gauza bera gertatzen da film honetan agertzen diren estatubatuar natiboekin, izan ere, Lorraine Clearwater eta Chief Big Eagle jatorriz mendebaldarra (edo kaukasiarra) den senar-emazte bertakoen itxurak egiten dituzte. Bronco Billy buru duen Mendebaldeko Basatiaren saio edota emanaldiaren barruan, ezkontza honek indioei dagokiona birsortzen du. Ikuskizunaren barruan zein kanpoan, bi pertsonaiak indiarrak bezala janzten dira, haiek bezala hitz egiten dute, haiek bezala jokatzen dute, jakinda ere, mozorroturik daudela eta europar-jatorrizkoak direla. Dena modu puztu eta estereotipatuan (gauza bera gertatzen da Bronco Billyrekin berarekin eta cowboyaz ematen duen irudiarekin), western tradizionalak kultura honi buruz ezarri duen irudia parodiara eramaten dute. Mozorroak gorabehera, borroka hori irudikatzen duten hiru pertsonaia nabarmendu nahi ditugu hemen. Natiboamerikar herriaren borroka indar estatubatuarraren aurka, modu kamuflatuan, inplizituan. Amerikar kontinentearen ekialdetik etorritako indarren kontra, indigenek bizi izan zuten nor baino nor gehiagoa. Lehenik eta behin, American Sniperrek Chris Kyleren cowboy garaikidea erakusten du azalean. Bere nemesi narratiboa, era berean, indiar bat da, edo, hobeto esanda, bertako bat, Mustafa ez baita inoiz bere etxetik irteten borroka egiteko. Izan ere, siriarra da, eta Iraken borrokatzen du; nolanahi ere, bi nazioak Ekialde Ertainekoak dira, eta biek atzerriko eta amerikar indarren aurka borrokatu dute historia garaikidearen uneren batean ala bestean. Estatu Batuak XIX. mendean zehar kontinentearen mendebalderantz hedatu ziren bezala, gaur egun globoaren ekialderantz ezartzen dute beren eredu ekonomikoa. Hau da, "Ekialde basatirantz", Eastwooden filmeko Navy Sealsek deitzen duten bezala. Mustafak aurrez aurre jartzen ditu teknologian, militarrean eta ekonomian goi mailako indarrak, western klasikoetako bertakoak bezala. Hala ere, haiei gerta bezala, frankotiratzaile siriarrak ez du bere kausa ulertzeko moduko justifikazio narratiborik.
Kyle emakumeak eta haurrak hiltzeko gai zergatik den ulertzeko balio duen iraganerako denborazko jauzia ez da errepikatzen Mustafaren irudian. Horrela, naturaz gaiztoa dela iradokitzen da, Hollywood klasikoak Red Skinekin egin zuen antzera. Ezabatu beharreko gaitza, Wayne Kylek zioen bezala, konkistatu beharreko naturaren alde iluna, etxekotu beharreko beste animalia bat. Bigarren bertakoa Gran Torinoko Spider pertsonaia da. Detroiteko auzo bat, Hmong etniako kideek bereganatu dutena, Estatu Batuetako potentzia industrialaren hiri baten barnean. Bertan, Iparramerikako indar ekonomikoaren ikurra izandako azken txokoa Walt Kowalskiren etxean topa dezakegu. Egun, ordea, bai hiria eta baita Estatu Batuetako gizartea aldatu egin dira. Orain, Waltek da, eta ez Hmongak, auzoko atzerritarra. Hasieran, protagonistak ez du onartu nahi bera dela egungo kanpotarra, Hainbat hamarkadatan egon da bere etxean, baina auzo osoa Asiako herrialderen bateko auzo batera aldatu dela dirudi, bertako bizilagunen eta haien ohituren arabera. Estatu Batuen biztanleria kultura, etnia, arraza eta jatorri desberdinetako norbanakoekin osatutako komunitatea (izan) da, bai iraganean –nazioaren hasiera-hasieratik–, bai eta aro garaikidean ere. Aniztasun horren ondorioz, edo Estatu Batuek irudikatzen dituzten jatorri, iragan, sustrai eta perspektiben nahasketa horren guztiaren dela eta, westernaren unibertsoa osatu zuten pertsonaiak Walten auzoa irudikatzen duen Amerika berri horretan ikus daitezke ere. Filmak aurkezten dituen pertsonaia eta egoera estereotipatuaz haratago (elizako meza, Walt bertaratzen den bar-saloona, berarekin txantxetan ari den bizargina, Waltek (Sue) erreskatatzen duen dama estualdian e.a.), Thaoren lehengusua den Spiderren pertsonaian gorpuztutako indiarra nabarmentzen da. Spider da indioak western kamuflatu honetan hartzen duen forma eta haragia. Mustafa bezala, Spider ez da arraza zurikoa, bertakoak bezala. Are gehiago, nahiz eta frankotiratzaile siriarrak bere lurraldean borrokatzen zuen, gauza bera esan daiteke Spiderren kasuan, Walten auzoak aspaldi utzi baitzion europar jatorriko familiak bizi izateari. Izan ere, hori da pisu handiko beste argudio bat: Hmongak ez dira arrotz edo kanpotar sentitzen beren komunitatea bizi den auzoan. Waltek berak pairatzen ditu deserosotasuna eta moldakortasuna. Horregatik, Spider bertakoa da eta Walt atzerrikoa. Spiderrekin jarraituz, bere tribuaren liderra dela, bere bandak bereizten duen ezaugarri bat dago: euren kolore propioa dute, gainontzeko tribuengandik bereizteko eta euren artean identifikatzeko. Kolore hori, nola ez, gorria da. Red Skin talde honen nortasuna azpimarratzen duena, azal gorriak [F415]. Hiri-tribu honek beste batzuekin borrokatzen du lurraldearen alde eta bere odol-ahaideak defendatzen ditu. Izan ere, odolak, arrazasustraiek, garrantzi handia dute obra honetan, talde bateko edo besteko kide izatea markatzen dutelako. Horrela erakusten du mexikar tribu batek Thao erasotzen duenean. Eszena honek gure arreta bereganatzen du, beste hiri tribu honetako buruzagiak, autoa gidatzen duenak, alegia, taldearen agintea hartzen duenak, lepoan armiarma bat tatuatuta daramalako [F416], Spiderren besoa apaintzen duenaren parekoa [F417]. Horrela, indiokamuflatu batek beste natibo-amerikar bati aurre egin behar dio.
F 417 Gainera, aurrez aurreko horretan bi ezaugarri aipatu behar dira, eszena hura western kamuflatuaren izaera azpimarratzen dutenak. Lehenik eta behin, Thaoren aurkako jazarpena, Hmong gaztea, lorategi bat eta errepide bat banatzen dituen hesi handi baten ondoan paseatzen ari den bitartean gertatzen dela [F418]. Erasoa, nola ez, asfaltatutako lurraren aldean gertatzen da. Hau da, lorategiak gardena izaten jarraitzen du, natura etxekotua. Hala ere, eremu basatia, hesian sinbolizatutako muga horretatik haratago geratzen dena, zementuzko geruza baten azpian ezkutatuta (kamuflatuta) dago. Izan ere, sekuentzia horri arreta jarriz, soropil-lerro batek espaloia eta errepidea bereizten ditu [F419], Thao iraintzen duten gizonen basati eta bortitzarekin definitzen duen jarrera zibilizatu eta etxekotua mugatuz. Hmong gaztea liburu bat irakurtzen ari den bitartean latindar tribuak erasotzen dio arrazoirik eta justifikaziorik gabe (gogora dezagun: naturalki krudelak, berez gaiztoak). Thaoren jarrera eraikitzailetik (irakurtzen, bere burua haziz), tribuaren jokabide suntsitzailera. Soropilaren alde batetik bestera mundua guztiz ezberdina da.
tribu eta arraza desberdinetakoak dira eta zintak erakusten duen bikote bakarra osatzen dute. Jazartzen dituztenak arraza berekoak dira eta, narrazioak dioen bezala, talde berekoak [F421]. Bi ikuspegi desberdinak talka egiten dute. Auzoaren arauak bertan behera uzten saiatzen direnak horiei eusten direnen arteko borroka. Natura basatian "espezien" arteko nahasketak ez daude ondo ikusita. Otsoak otsoekin, txakurrak txakurrekin eta beste horrenbeste gertatzen da artaldea osatzen duten abere mota bakoitzarekin.
F 421 Ildo horretan, deigarria da Waltek kosta ahala kosta defendatzen duela bere lorategia eta bere bizilagunena errepidetik lauhazka dabiltzanen erasoetatik, Spider buru duten Red Skinetatik. Bere lorategia, basatiek tokirik ez duten gune etxekotua da. Waltek baratze bat ere badu bere etxearen atzealdean, hau da, etxekotutako naturaren irudikapen bat gehiago [F422]. Eta Thaok bertan lan egitera behartzen du, mutikoa haziz, zibilizatuz, Spider denaren guztiz kontrakoa den horretan sakonduz. Aitzitik, indio-kamuflatu honek bere lehengusua etxeko lorategia zaintzen ikusten duenean, gelditzeko eskatzen dio, bere ustez zeregin horiek emakumeei dagozkielako [F423].
F 423 Beste ikuspuntu batetik, zentzuzkoa (izan ahal) da natura basatia irudikatzen duena hura manipulatzen ari dena geldiarazten saiatzea. Hau da, Garden eta Wildernessaren dialektika hari erreparatuz gero, Spiderrek nola edo hala oztopatu behar du bere lehengusua, natura etxekotzen ari baita; are gehiago, Spiderrek berarekin kotxean ibiltzera gonbidatzen du, gogora dezagun bere zaldia, bere tribuarekin elkartu eta natura basatian bizitzaz gozatzeko. Horrela, bi formazio moten arteko gatazka inplizitua azaleratzen da. Konstruktiboa, sedentarioa, zibilizatua; hau da, komunitate-bizitza sinbolizatzen duen guztia: lana, etxea, autoa, bikotea, hau da, Walt eta lege soziala; baratzea eta lorategia. Bestea suntsitzailea eta nomada, askatasunaren alde ilunena da: hau da, mugaz haraindiko delituzko bizimodua: lapurreta, tribu osoa etxe tipi batean elkarrekin bizitzea, emakumeak bortxatzea, auzoa beldurtzea. Gizarte zibileko lege guzti-guztiak haustea, nork bereak inposatzeko. Kontratu soziala amaitu balitz bezala jokatzea eta bakoitzak bere araua besteei ezartzea. Irudi batean: baratzean lan egitea edo lorategia suntsitzea.
Antzina, westernaren jatorrian, outlawak, Mugako heroiak, Zaldunen Zazpigarren Konpainiak eta Ameriketako Natiboak lauhazka zebiltzan Wildernessaren barnean zeuden lautada eta basamortu zabaletan zehar. Orain, narrazio hau girotzen duen XXI. mendean, lehen hutsik zegoen espazio hura urbanizatu eta industrializatu egin da. Hala ere, bere esentzia herabe eta ezdeusak hor dirau. Tribuak banda bihurtu dira, lautadak autobide eta errepide, eta, beraz, zaldiak auto. Hortxe dago western kamuflatuaren bigarren ezaugarria: hiriko tribuen ibilgailuetan. Waltek 1972ko Ford Mustang(o) bat zamalkatzen du (konkistatzaile espainiarrek Ameriketara eraman zituzten zaldi basatiei erreferentzia eginez); mexikar tribuak Chevrolet Impala bat gidatzen du (1964koa) [F424], beste animalia azkar eta basati batekin harremana duen ibilgailua; eta, azkenik, Spider eta bere tribu asiar-amerikarra Honda markako (jatorri japoniarra) kirol-auto batean galopan daude [F425].
F 425 Azkenik, hirugarren indiar-kamuflatua eta aurreko biekin bat datorrena, Gustavo The Mule filmarena. Gizon hau kartelaren liderra da, eta, amerikar natiboak eta aurreko bi natibo-ezkutuak bezala, ez da arraza zurikoa, eta ez da bizi narrazioak "zibilizatutzat" jotzen duenaren barruan. Lehenik eta behin, jatorri mexikarrekoa delako, hau da, indiarra eta bertakoa, esplizituki zein inplizituki. Gainera, mugaz haraindi bizi da, lurralde- eta lege-ikuspegitik. Bestela esanda, Gustavo Mexikon bizi da, Estatu Batuetatik kanpo. Mustafa eta Spider bezala, sekula ez da bere lurraldetik irteten, bertan irauten du, bere asmoa ez da lur gehiago konkistatzea, hori kolonoei baitagokie, gizon zuriari. Gustavok bere lurraldea defendatzen du, baita bizitza legez haraindi ezaugarritzen duen bizimodua ere. Amerikako kontinentean zehar kokaina banatzen eta hornitzen duen erakunde baten burua da. Izan ere, Lone Watie bezala, Gustavo indiarra eta gizon zuria izatearen arteko erdibidean dago. Hau da, bere jarduera guztiz kriminala da eta indarkeria erabiltzen du bere helburuak lortzeko, betiere osagai pertsonala dutela: aberastasuna handitzea, boterea lortzea eta kontrola eskuratzen. Aldi berean, bere bizimodua, natura egoeraren izaera basatia Estatu Batuetan (eta mendebaldeko kultura osoan) egun dagoen merkatu ekonomiarekin bat egien du. Hau da, Mugaz Haraindiko bizimodu bortitza merkatuekonomiaren arauetara moldaturik bizi da Gustavo. Legez kanpo dagoen ondasun batekin komertzioa egiten du eta lehiakortasunean gailentzen da biolentzia dela medio. Honela, Gustavoren izaerak, Earl Stoneren lanbidearekin errima egiten du, bere liliak bezala, narkotrafikatzaile hau ere hibrido bat baita: mundu zibilaren merkatu-sisteman murgilduta dagoen jatorri basatiko indiar bat. Esan daiteke, Lone Watiek "indio-zibilizatutzat" jotzen duenaren antzeko eredua dela Gustavo. Nolabait, cherokee zahar honek bezala, Gustavok ere gizon zuriaren arropak janzten baititu: cowboyz mozorrotuta [F426]. Hala ere, bere indigena nortasunaren zati
bat galdu duenez, bere ingurunean engainatua izan daiteke. Narrazio honetan natura basatia narkotrafikoaren inguruko krimenaren munduak irudikatzen du. Josey Walesek basoaren erdian Lone Watieri segada bat eman zion bezala, Earl Stonek Gustavok zuzendutako kartel guztia kinka larrian jartzea lortzen du, bere arrantxeraren maletategian inoiz garraiatutako droga kopuru handiena ezkutatuz.
F 426 Gustavok, besterik gabe, gizarte legeak debekatzen duena egiten du merkatu kapitalistak finkatzen dituen kodeak direla medio. Bera, indartsuenaren lege naturalaren arabera gobernatzean, hots, besteak erailtzeko gai da. Horren harira, nabarmendu behar da Gustavok kartelaren etxe eta egoitzan Laton, kartelaren buruzagi ohia, hiltzen duen sekuentzia. Etxebizitza hori naturan dago, basoaren erdian, beraz, gune honetan araua mugatik haratago dagoena da, Wilderness delakoa da, mozorrorik gabe erakutsia; gainera, Mexikon dago, narrazio honen lurralde basati gorena. Maila altueneko kideek beren nagusiari plater-tiroketa egiten begiratzen dute. Guk, zehazki, platerak jaurtitzen dituen gailua nabarmendu nahi dugu [F427]. Maila narratiboan, eszena erabat uler liteke aparatu hori erakutsi gabe, ez da beharrezkoa gertatzen ari denaren haria jarraitzeko. Hala ere, muntaiak, funtsean, arku kamuflatu hura erakusteko planoa eskaintzen du. Soka bat tenkatu eta jaurtigai bat ahalik eta gogorren botatzeko pentsatutako gailua. Western kamuflatu batean zegoenez, arkua ezkutaturik erakutsi behar zuen narrazioak. Basatien lurralde honetan, arkuaren presentzia bertakoen izaera ororekin uztartzen da.
F 427 6.4.3. Animalizazioa Lehen esan bezala, Bertakoek jasan behar izan zuten aberetzea western klasikoaren partetik, Eastwooden zineman pertsonaia orori zabaltzen da. Hau da, kaliforniarrak gizakiok animaliei buruz planteatu dezakegun interpretazioak mundua nolabait ulertzeko bere kosmoseko pertsonaiak kategorizatzeko eta hierarkizatzeko erabiltzen du. Hain zuzen, Wayne Kylek, American Sniper filmean, gizakiari buruzko ikuspegi pragmatiko eta ulerterraza proposatzen die bere semeei. Haren ustez, hiru pertsona mota daude edo kategoria: "Ardiak, otsoak eta artzain txakurrak". Kategoria horiek ikerketa honetan
aztertutako film guztietan errepikatzen dira. Horregatik, lan bakoitzeko pertsonaien nortasunaren lehen zirriborroa egiteko balio duten moldeak dira. Adibide paradigmatiko eta erraz aplika daitekeena Mystic River da, hiru kategoriak hirukote protagonistari baitagozkio. Davek argi eta garbi irudikatzen du ardia, hiruren artean abererik/gizonik otzanena. Otsoen biktima, bi bider: iraganean, pederasta bikoteak eraso zion (harrapari sexualak); eta, egun, Jimmy, narrazioaren otso nagusia, bere taldearen (bandaren edo aldraren), familiaren eta auzoaren liderra. Eta, azkenik, artzain txakurra, indarkeriaren kodeak ezagutzen dituena, baina gizartearen alde erabiltzen dituena: Sean Devine, auzo berean hazia, (gogora dezagun, Mugaz Haraindi) East Buckingham, behin helduz gero, polizia lanak egiten ditu. Kategorizazio hori lausoagoa da Unforgivenen, izan ere, Eastwoodek zabaldu nahi duen mezuetako bat westernaren desmitifikazioarena da eta: garai hartako gizakiak ziren bezala erakustea, mozorrorik gabe. Heroi mitiko bihurtu beharrean errealitate gordina erakusten du Eastwoodek obra honetan. Beraz, zaila litzateke artzain txakurraren ezaugarriak ematea, benetako bertutea eta ongia bideratzen dituen figura delako. Kontakizun honetan interesgarriena da hiru otso erakusten dituela, ardien artilearekin kamuflatu beharrean, artzain txakurrez mozorrotzen saiatzen direnak. Kontakizuna hasieran dela, amaieran dela, behin baino gehiagotan saiatzen da otsoa artzain txakurrarekin nahasten. Lehena Little Bill da, Big Whiskey-ko sheriffa. Hasiera batean gizon gogor baina baketsua dela ematen du, uneoro dakiena zenbat indar aplikatu une bakoitzerako. Errealitatetik urrun: English Bob Big Whiskeyra iritsi bezain laster, sheriffak egundoko jipoi eredugarria ematen dio, komunitateko herritar guztiak beldurtzen dituena. Armarik gabe, Bobek eutsi besterik ez du egiten, eta kolpeak noiz amaituko zain. Horrela, bigarren maskara-kentzera iristen da. Bobek zaldun ingeles gisa jotzen du bere burua, bizitzan gidatzen duen jokabide moralaren kodea bezain garbia eta duina. Biografo bat ere badu, bere gertaera nabarmenenen eta heroikoenen berri ematen dituena: artzain txakurbritainiar noble bat dela ematen du, egia esan. Hala ere, Little Billek biografia horren ale bat bereganatu eta Boben ospea bertan behera uzten du, harentzako kategoria berezi bat ere sortuz: ez ardi, ez otso, ez txakur, "ahate" 24 baizik. Azkenik, nahitaez otsoa den hirugarren pertsonaia, artzain txakurra izateko ahalegin itzelak egiten saiatzen dena: William Munny. Bere arazoa da ezinezkoa dela artzain-txakur gisa duen baldartasuna ezkutatzea, ez baita gai bere artaldea, kasu honetan bere familia, zaintzeko. Sally "Two Trees", narrazio honetako benetako artzain txakurrak, amerikar jatorrikoa, natura ezagutzen du obrako beste pertsonaiek baino hobeto: natura bera eta gizakiarena ere bai. Horregatik gorrotatzen du William. Azkenean, whiskia dela medio, Williamek barnean daraman otsoa esnatuko du Little Bill eta bere talde osoa erailtzeko. Oinarri horiek ezarri ondoren, artzain txakurtzat har daitezke honako pertsonaia hauek: Duncan sheriffa, bere jokabide moral zuzenagatik eraila; Zaldizko Zurbila, Carbon Canyonen deabruak beldurtzeko eta haien aurka borrokatzeko gai dena; Bronco Billy,
bere familiako kideak zaintzen eta babesten dituena; Josey Wales, etxe bat eraiki, babesgabeak defendatzen ditu familia berri bat osatzeko eta gero horiengandik alde egitea erabakitzen du. Walt Kowalski, komunitatearen mesedetan hiltzen den Koreako beteranoa; edo Earl Stone, bere adin, hauskortasun eta ahuleziaren jakitun, FBIko agentzia oso bat eta Mexikoko kartel bat aldi berean estutasunean jartzen dituena. Bestalde, High Plains Drifterren Kanpotarra bezalako gizonak otsotzat har daitezke, bere motibazio nagusia bere mendeku nahiak betetzea delarik –Jimmy Markum Mystic Riverren bezala–, gizartearentzat onuragarria dena alde batera utzita. Stockburn komisarioak Pale Riderren, bere laguntzaile taldearekin batera, indarkeria erabiltzen du diru truke, euren ekintzen balio morala zalantzan jarri gabe. John Arlingtonek (eta Antoinette Lillyren familiak), arrazoi ekonomiko berberengatik ekiten dute, honela, beste otso talde bat osatuz, ez hain bortitza baina berdin-berdin iruzurtia. Eta The outlaw Josey Wales filmeko Terrill kapitainak eta bere Bota Gorriak, antzezlaneko protagonistaren aurkako ehiza-partida bat osatzen dutenak. Azkenik, ardiak –artaldea– Eastwoodeko unibertsoan bizi diren gainerako gizon eta emakume guzti-guztiak dira. Beren borondatea inposatzeko indarkeriarik erabiltzen ez duten komunitateko kideak, alegia. Neurri batean ala bestean, lege forma batzuen edo besteen pean bizi diren hiritar orok. Wayne Kylek dioen bezala, "batzuek nahiago dute munduan gaitza existitzen ez dela sinetsi, eta horrek inoiz atea joko balu, ez lukete bere burua babesten jakingo". Defentsarik eza, indarkeria erabiltzeko erabateko falta, edo beste era batera esanda, indarkeriaren mekanismoak martxan jartzeko ezintasuna dira ardien ezaugarriak. Ironikoki, artalde iparramerikarrak artzain-txakurrak eta otsoak miretsi eta mitifikatu ditu, horrek oinarritzen baitu westernaren sorrera. Beste animalia bat, berriagoa, The Mule-ko mandoan dago, ergo Earl Stonen. Horrela, kargak puntu batetik bestera garraiatzeagatik ezizena jasotzeaz gain (hortik dator mandoekin duten paralelismoaren jatorria narkotrafikoaren munduan) Earlek zenbait ezaugarri partekatzen ditu pertsonaia bezala definitzen duen animaliarekin: bi espezieren hibridazioaren emaitza (zaldia eta astoa), Earlek berak sortzen dituen lirioekin gauza bera egiten du, genetikoki lore mota ezberdinak gurutzatuz. Gainera, "mandoak" adjektibo gutxiesgarri gisa erabiltzen denean tematia den norbaiti esaten zaio, ulertu edo arrazoitu nahi ez duen norbaiti, alegia. Ezaugarri horrek, animalia horien antzutasunarekin konbinatuta –beren familia propioak ezartzea eragozten diena–, Earlek pairatzen duen gaitzarekin errima egiten du, modu metaforikoan bada ere. Hau da, bizitza osoa ematen du egin duen akatsa ikusi eta ulertzeko: bere familiarengandik urruntzea. Earl mandoak bezain tematia da. Bere bizitzaren amaierara heltzean, urteetan zehar eginiko hutsegitea orekatzen saiatzen da, bakarrik eta abandonaturik ikusten baitu bere burua, familia bat inoiz sortu eta osatu ezin izan balu bezala, antzua izan balitz bezala. Edonola ere, mandoa oso lotuta egon da zartailuaren enpleguarekin. Animalia landan lan egiteko etxekotuta jaioa da, gizakiaren zerbitzura –kasu honetan, kartela–. Menderatze eta esplotazio hori Earlek partekatzen du, kokaina garraiolari bezala lan gehiago egin nahi ez duenez, behartuta egin behar du zigorraren beldurragatik: zigorra animaliarentzat, hilketa Earlentzat, bi kasuetan, mina eta indarkeria.
6.5. Berrerospena, duelutik dolura Narratibaren ikuspegitik, Eastwooden obrak western generoaren honen zenbait ezaugarri konfiguratu dituzten ohiko egoera batzuk erakusten ditu. Besteak beste, saloiko borroka, bankuko atrakua, trenari lapurreta, karabanari erasoa, poker-partida, bertakoen pertsekuzioa, Zaldizko Zazpigarren Konpainiaren erreskatatzea, eta abar. Hala ere, testuinguru eta leku komun horien guztien gainetik, "Duelua" nabarmendu behar da, oro har, film luzeen tentsio handieneko unearekin edota ekintzaren klimaxarekin, bat datorrena. Bi gizon hil egiten dira beren errebolberrekin, bizirik irteten denak bere ohorea mantentzen du eta hiltzen denak bere bizitza eta hitza galtzen ditu. Westernetako duelua da genero zinematografiko honen ekintza narratiborik nagusiena. Amaierara arte utzi izan dena, egunaren arrastiarekin bat egiten duena, ongia eta gaizkia aurrez aurre jartzen duen unea, azken hitza inposatzeko amaierako ahalegina, gizakiaren primitibotasuna agerian uzten duena, odola eta sua legea eta hitzaren gainetik daudela iradokitzen duen erritua. Hori guztia adierazten du westernaren amaierako duelua. Bestalde, dolu hitza "dolorea" errotik dator. Kanpoko dolorea edota min-fisikoki uler daiteke, non bi tipo "dueluan hartu" ahal dira, non mina hartu ematen duten, zauriak eragiten dituzten eta, azkenik, elkar hiltzen duten. Baina baita barneko mina bereiz dezakegu ere, edo sufrimendu emozionala, nahi izanez gero. Hau da, "doluan egon". Lagun maite baten heriotzak dakartzan mina, dolorea eta sufrimendua. Kasu honetan, zauriak barnekoak dira, ez dira lehen begiratuan ikusten. Aitzitik, pertsona minduaren jokabidean detektatzen dira. Tristura, bizi-atsekabea, gizarte-isolamendua, depresioa, misantropia, gorrotoa eta amorrua barnean zauritutako pertsona baten ezaugarriak dira, maite duten pertsona bat kendu zaion norbaitek pairatzen duen dolorearen sintomak. Eastwooden zineman, zauri horiek beste gizaki batek eragin ohi ditu, eta pertsona zaurituak mendekuaren bidez sendatu nahi ditu. Norberaren zauriak ixtea, besteengan beste batzuk irekiz. Horrela, Eastwooden obrek doluaren bi esanahi horiek baliatzen ditu narrazioen nondik norakoak gidatzeko, bai amaieran, bai filmaren garapenaren zehar. Bere pertsonaia nagusiak, oro har, doluak dakarren mina pairatzen dute: norbaiten galera jasaten dute. Lagun maite horren hutsunea nabaritzen uzteko, halabeharrez, Eastwooden protagonistek min hura eragin duenak ezabatu behar dute biolentzia dela medio. Horra hor amaierako dueluaren agerpena, tentsio dramatiko guztia bere gain daramana, pertsonaien zama uzteko une gorena. Westernaren duelua genero gisa eta Eastwooden ekarpena, doluari dagokionez, uztartzen duen momentua. 6.5.1. Eastwooden westernetan Duelua, gorago definitu diren bi eredutara ulertuta, kaliforniarrak zuzendutako westernetan aurki daiteke. Kasu guzti-guztietan, lagun maite baten galera izan da ekintzaren eragilea. Horrela, doluan dagoen eta azkenean dueluan borrokatzen den pertsonaia baten garapena gaitzen da. William Munny nor den ahaztu nahian bizi da, eta Claudiari egin zion promesa gogoratuz, Delilah Fitzgeraldek proposatzen dion haragizko gonbidapena saihestu du, dolua eta hildako emaztearekiko errespetua baititu. Lanaren amaieran, esan bezala, dueluan borrokatzen da Neden heriotza mendekatzeko eta mina baretzeko.
F 432 Azkenik, American Sniperren, bi frankotiratzaileren arteko distantzia-luzeko dueluarekin amaitzen da, non Chris Kyle "Legenda" bi kilometroko tiroa egin eta Mustafa ezabatzen duen. Frankotiratzaile siriarrak hainbat marinekin eta Navy Seals batzuekin amaitu du. Mustafak Kyle soldadu estatubatuar bat hiltzen duen bakoitzean, bere gain hartzen du familia amerikarrentzako mehatxu hura ezabatzeko erantzukizun pertsonala, ardura propioa bezala hartzen du Mustafa gelditzea, hots, erailtzea. Cowboy garaikide honek armada amerikarra familia handi bat bezala du, denak bandera beraren semeak. Hori dela eta, Mustafak hiltzen duen bakoitzean, Kylek ahaide baten, bere odoleko kide baten aurkako eraso bat bezala jasaten du. Hala, dueluan eta doluan bizi da aldi berean, bai
6.6. Tragedia Amerikarra. Askatasuna, patua eta mitoa Mitoaren ezaugarri kronologikoa, ironikoki, honek bereizten duen denboragabetasuna edo izaera atenporala da. Hau da, Historiaren zentzu linealaren aurrean, mitoak denbora zirkular forma bat aurkezten du, ez aurrera ez atzera doana, errepikatu egiten dena baizik. Denbora eseki hori bi parentesiren artean kontserbatzen da, mitoaren zentzuarekin bat datorren puntuazio-zeinua, hain zuzen (bere forma kurbatuagatik, erdi-eliptikoagatik). Izan ere, historia bati, Historiari, egozten zaizkion gertakari kontatuen linealtasun progresiboa ez bezala, mitoak modu zirkularrean funtzionatzen du (eta Eastwooden obrak ere, ikusiko den moduan). Western-a, argi eta garbi, Mendebalde Basatiaren konkista eta Estatu Batuen aurreko fundazioa mito bihurtu dituen generoa da. Garai eta leku zehatz batean harrapatuta dago –XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran Ipar Amerikako kontinentean–. Espazio- eta denbora-berezitasun horren ondorioz, unibertso jakin bat modu infinituan ezagutu eta erreproduzitu daiteke, behin eta berriro. Genero hau ehunka aldiz erakutsi izan da pantaila handian. Pertsonaien arketipo berberak –sheriffa, bertakoa, bidelapurra, eta abar–; espazio- eta denbora-testuinguru berberak duelua ilunabarrean, basamortua, saloiko borroka, bizartegia–; planteamendu intelektual berberak –zibilizazioaren aurkako natura, legearen barruko eta kanpoko justizia, komunitatearen finkapena, iraganaren morala eta gaur egungoa…–. Denok antzematen dugu western bat ikusi bezain laster, mitoaren izaera duenez, denboran zehar mantentzen da. Hortaz, mitoaren eta westernaren arrakasta testuinguru beraren betiereko erreprodukzioan datza. Esan bezala, bere lekua eta denbora ez dira kronologikoak, ziklikoak baizik; ez dira linealak, zirkularrak baizik. Behin eta berriz errepikatzen da, deitu nahi dituenaren esanetara, bai generoari datxezkion gaiak jorratzeko, bai beste batzuk proposatzeko, westernak erraz moldatzen jakin izan baitu. Aldi berean, badago Eastwooden zineman mito(ar)en izaeraren beste ezaugarri funtsezko bat: norbanakoaren patutik ihes egiteko ezintasuna. Hau da, mito tragikoen heroiek uste izan dute nahi dutena egiteko aukera dutela, hitz batean, askeak direla uste dute. Aitzitik, tragedia klasikoan heroi protagonisten amaiera, hau da, zoria edota patua, hasierahasieratik markatuta eta adostuta dago Jainkoen eskutik. Herei klasikoek ezin dute ezer egin euren patua esaten duenari kontra egiteko. Bertze horrenbertze gertatzen zaie Eastwooden kosmosa osatzen duten pertsonaiei guztiei. Neurri batean zein bestean, narrazio hauen protagonistek ezin izanen dute aurretik idatzitakoari aurre egin. Euren etorkizuna erabat finkatuta baitago. Ihes egiteko ezintasun horrek zirkuluak marrazten duen hermetismoan topa dezakegu elementu figuratibo gisa.
Izan ere, Clint Eastwooden zinemak marrazten duen aldamiko narratiboa egitura zirkularren maiztasun eta errepikapenagatik nabarmentzen da. Hau da, kaliforniarrak istorioak garatzen ditu, zeinen hezurdura erretorikoak forma zirkularrak gordetzen dituen. Narrazio-estrategia biribil horrek zeresan handia dauka, ez baitu asmo estetiko soila. Bestela esanda, Eastwooden diskurtso zinematografikoek gertakarien ordenak eta edukiak publikoaren arreta erakarri eta entretenitu nahi izate hutsa gainditzen dute. Kontakizun bat egituratzeko orduan forma zirkularrak erabiltzea baliagarria izaten da ikusleari sentiarazteko hasieran azaldu zaiguna bat datorrela gatazkaren unean ebatzitakoarekin. Bi ardatzen arteko kointzidentzia honen ondorioz, istorioa osoa dirudi, izan ere, hasieratik marrazten hasi den zirkulua ixten da, amaierarekin lotzen da. Zirkulua osotasunaren ikurra da ere. Bestalde, esan izan da Eastwooden narrazioek erretorikak dakarren pertsuasio-joko hutsa gainditzen dutela. Ikerketa honetan defendatzen den bezala, westerna kaliforniarraren lanen sakonean ezkutatuta dago. Palinpsesto gisa, film bakoitza aztertu eta erradiografiatu ondoren ikusten diren zirriborro eta trazatuek pentsarazten dute mitoei ematen zaien berezitasun narratibo handiena bat datorrela, zehazki, aztertutako lan guztien ezaugarri diren forma zirkular horiekin. Eastwooden zinemak mitoaren eta westernaren ezaugarri horiek partekatzen dute. Aurreko orrialdeetan adierazi den bezala, genero zinematografiko honek zazpigarren artearen ateak ireki zizkion kaliforniarrari eta profesionalki hazten ikusi zuen. Eastwoodek westernak filmatzen ikasi zuela zinea egiten ere esan daiteke. Horregatik, bere lanek, askotan, egitura narratibo zirkularrak marrazten dituzte, bi aldaerarekin. Alde batetik, egitura simetrikoek, beren narrazioetako askok ia antzekotasun zehatza baitute beren hasieraren eta amaieraren artean, isla formala edo simetria tematiko-narratiboa izan daitekeena. Bestetik, bere film luzeen kontakizuna ziklo bat errepikatuz doa, behin eta berriro birsortzen edota bir-kontatzen den frekuentzia narratiboa. Edonola ere, bi bide narratiboek aldamiko zirkular nahasezinak sortzen dituzte. Azkenik, aipatu behar da egitura narratibo bata zein bestea erabiltzen duten filmak ezin izan dira bi multzo independentetan banatu, biak obra berean ezkutatuta egon baitaitezke. Simetria, zinemaren ikuspegitik, osotasun baten zatien forma, tamaina eta posizioen korrespondentzia zehatza da. Osotasun bat, kasu honetan, film luze bat (edo batzuk), bere gaian edota bere forman hasieran erakutsitakoa amaieran azaldutakoarekin bat datorrena. Eastwoodek diskurtsoak sortzen ditu, non protagonistak hasi zen puntu berean amaitzen duen, prozesuan zehar eboluzionatuta (edo eboluzionatu gabe), bere bidaia iniziatikoan. Zirkulua erabat ixten da, pertsonaien ororen askatasun mugatuz, euren patutik ihes egiteko ezintasuna markatuz; edo, bestela esanda, patua ekiditeko ezintasuna muntaiak aukera ematen duen aldamiko borobilean adierazita geratzen da. Tragedia klasikoaren eta mitoaren ezaugarri hura lengoaia zinematografikora itzuliz. Zikloa denboran zehar errepikatzen dena da. Grezieraz kyklos (gurpila) eta latinez cyclus (zirkulua) aldaeretatik dator, bere betiereko izaera errepikakorra ulertzeko balio duena. Zikloaren amaiera duten hitz guztiak zirkularrari eta/edo errepikakorrari lotuta daude ezinbestean (ziklopea, zikloidea, bizikleta, ziklotimia, etab.). Zentzu honetan, esan daiteke Eastwooden narrazioak lengoaia zinematografikora egindako hitz talde honen egokitzapen, itzulera edo moldapena direla.
6.6.1. Westernak Kasu batzuetan, filma irekitzen eta ixten duen egoeraren artean egiten den isla formala baino ez da simetria hura, hots, planoen konposizioen eta figuren errepikapen soila; beste batzuetan, kointzidentzia testuinguruan baino ez datza, hau da, situazio jakin bat, birritan erakustea. Eta, beste guztia azaltzeko Urforgiven-en topa daiteke paradigma gisa balio duen adibidea. Maisulan honetan irekiera eta itxiera planoek bat egiten dute obraren alde narratiboa eta formalarekin. Balio erantsi batekin: alde formalean ezkutatzen den esanahi ziklikoa azpimarratzea. Filmari hasiera ematen dion planoan, William Munny bere emazte Klaudiaren hilobia zulatzen ari da, eguzkia ezkutatzen den koordenatu berean [F433]. Bizitza bat badoa eta, horrekin batera, egunak berak sinbolizatzen duen zikloa ere. Esan genezake, berez, Williamek bere bizitzaren ziklo bat lurperatzen ari dela. Hortik aurrera, bere etxaldea eta familia aurrera eramateko bakarrik egongo da, Klaudiaren laguntzarik gabe. Aitzitik, obraren amaieran, eguzki horrek bere presentzia iradokiko du egun berri baten egunsentiaren bidez, hasiera berri baten bidez. Simetriaren bidez zikloa ixten da [F434].
F434 Aldi berean, ziklikoak maila narratiboa lortzen du film honetan eta formalki irudikatuta geratzen da zuhaitzaren irudiaren bidez. William Munnyk berriro hil behar du, bere gaztaro zoroan egiten zuen bezala. Antzina, ondo pasatze hutsagatik egiten zuen, mozkormozkor eta erdi ero. Orain premiagatik eta biziraupenagatik behartuta ikusten du bere burua. Zikloa ez da benetan amaitzen William Munnyk iraganean zen gizon bortitz hura bere barrutik ateratzea lortzen duen arte. Bere lagunik onena, Ned Logan, eraila izan dela jakin ondoren, bere barnean ezkutuan egon zen amorru eta indarkeria guztia askatzen du, alkohola dela medio. Eta hor berpizten da zikloa, errepikatu egiten da. William Skinnyren saloonera itzuli eta Little Bill eta bere laguntzaile guztiak akabatzen dituenean, bere aurkako mendekua hartzen du. Iraganeko eta orainaldiko Williamek bat egiten dute, zikloari batasuna emanez, eta narrazioa ixtea ahalbidetuz. Horretan datza, hain zuzen ere, Eastwoodek bere narrazioei eman nahi dien zentzu ziklikoa: bere pertsonaiek inguratzen duten indarkeria espiral konponezina. Espiral hori heriotza, erbestea edo kartzelarekin bakarrik amaitu daiteke. Edonola ere, fenomeno beraren hiru aldaera ezberdin daude: zigorra, errua eta berrerospena. Munnyrekin batera obraren lehen eta azken planoan dagoen zuhaitzak bat egiten du egunsenti eta ilunabar horrek gordetzen duen zentzu biribilarekin. Zuhaitza, izaki biziduna den aldetik, bizitzaren ziklikoaren eta heriotzaren zati da. Formula hori analisirako aukeratutako obra guztietan errepikatzen da. Muntaiak Eastwoodi aukera ematen dio, neurri batean, lehen planoa azkenekoarekin errepikatzeko eta antzeko testuinguru bat planteatzeko, bai formala bai tematikoa, simetria-sentsazio
Lan honen egitura narratiboa ere ziklikoa da, bertan agertzen diren gertaerak, esplizituki, errepikakorrak baitira. Stacey Bridges eta Carlin anaiak Lago enpresako zuzendariek Duncan hil dezaten kontratatzea erabakitzen duten bidelapur batzuen parte dira. Autoritate eskudunik ez dagoenean, taldea hiriaren jabe egiten da, horiek kanporatzea lortzen duten arte. Ziklo hori berriro errepikatzen da, ia modu zehatzean: Bridges eta Darlinak kondena betetzen ari direnean, espetxeratu zituztenez mendekatzeko itzultzen dira. Oraindik ez dago sheriffik haiei aurre egiteko. Horregatik, Lago konpainiako buruek Kanpotarra kontratatzen dute, baina ez dakite Duncanen anaia dela, ezta herritar guztiekiko mendekua hartzera ere etorri dela hirira. Kanpotarra, Bridges eta Carlinek aurrekoan egin bezala, indarkeriaren bidez nagusitzen da. Eta, bukatzeko, Kanpotarra bere anaia hiltzeko erabili zuten objektua hartzen du gaizkileak erailtzeko: zartailua. Bere forma kurbo eta elastikoan, herritarrak torturatu dituen indarkeria espiral hori ezin hobeto irudikatuta geratzen da. Pale Riderren Eastwoodek estrategia bera errepikatzen du, basamortuko infernu beroaren ordez, zeru zuri eta elurtu batetik datorren protagonista bat aurkezten digu obrak, mendiko goi-tontorretik eratorria [F437 eta F438]. Bibliako kutsu batzuk dituen beste narrazio bat, Zaldizko Zurbilak High Plains Drifter filmeko protagonista beldurgarriak egingo duen gauza bera egingo du, oraingoan hain aipagarria den osagai pertsonalik gabe. Behin Carbon Canyonera iritsita, Coy Lahood eta bere taldeen aurka borrokatzea erabakiko du. Batean izaera infernutarra, honetan zerutiarra, nola edo hala, egitura narratiboa eta proposamen formala errepikatzen dira hasieran eta amaieran.
F 440 Lan honetan, zirku-konpainiak urtero egiten duen biraren bidez iradokitzen da egitura ziklikoa, behin eta berriro ikuskizun bera antzeztu data eta leku zehatz berdinetan. Gainera, karparen forma zirkularrak berak, konpainiako kide bakoitzaren emanaldia osatzen dituzten elementu zirkular eta birakariei gehituta, kontakizun honen elementu figuratibo errepikakorrak eratzen ditu. The outlaw Josey Walesen kasuan, simetria formala baino narratiboa da topo daitekeena, protagonista etxe batetik abiatzen baita, berea, beste batean bukatzeko. Biak ala biak, nola edo hala, abandonatzen ditu, ziklo berbera bi bider errepikatuz. Hasieran, bere familia mendekatzeko; amaieran, osatu berri duen zirkuluan lekurik ez duela ulertu eta gero. Irekiera eta itxiera hartzeen arteko alderaketak pertsonaiaren eraldaketa kontrastatzeko balio du: nekazaria [F441] izatetik pistolaria [F442] izatera. Estatu Batuetako mugetan zehar laguntzen dion zaldiak ere nolabaiteko aldaketa jasaten du, goldatzeko tresna izatetik protagonistaren lagun eta zaldi leiala izatera pasatzen baita. Hemen, berriz ere, egunsenti batek eta arrats batek (Unforgivenekin ez bezala) bereizten dute formalaren bidez iradokitzen saiatzen den zikloa.
F 442 Eta izaera ziklikoa, Josey Walesen odisea handia. Esan bezala, protagonista etxe suntsitu batetik abiatzen da, eraiki beharreko etxe berri bat lortu arte. Hau da, bere etxea defendatzeko ezintasunetik, berak eta bere kideek birgaitzea erabakitzen duten etxaldearen defentsak dakarren borroka klimatikora. Igarotze horretan, zikloa aurkitzen da, Joseyk bere babespean hartzen dituen kide guztiek portaera-eredu bera betetzen
F 447 Are gehiago, Jimmyk egiten duen okerrak ondorioak izango ditu, biktima berri bat sortu baita: Dave Boylen semea. Narrazioan nagusitu den logikari jarraituz, Michaelek Bostongo komunitate horri eragin dion indarkeriaren espiralarekin jarraituko du, etorkizunean bere aitaren bizitza akabatu zuenaren kontrako mendekua gauzatuz, inozentziaren galerak dakarren biolentzia dela eta, hau da: ziklo berri bat. Izan ere, indarkeriaren figurak, Dave gorpuzten duen pedofilo bikotean hezurmamituak, kontakizunaren orainean du oihartzuna: apaizaren eraztuneko gurutzea Jimmyren bizkar osoa inbaditzen duen tatuajeari dagokio, eta polizia faltsuari, benetako bati, Seani. Eta, azkenik, biktima, kasu honetan bikoitza, bi indarkeria zikloetan egoera okerrenean geratu izan dena: Dave Boyle. American Sniper filmean, istorioak in medias res hasten du. Iraganera doan jauzi narratibo bat eskainiz, protagonista haurtzaroan kokatzen duen denboran. Salto horrek berak, iraganetik orainera eta orainetik etorkizunera, obraren izaera ziklikoa simulatzen du, Chrisen haurtzaroan bizitakoak helduaroan oihartzuna izango duela ulertzeko balioko baitu –Mystic Riverren bezalaxe–. Bere anaia defendatzen duen eskolako patioko harea Irakeko basamortuko hondar berekoa da. Chrisek menderatu behar duen abusua Mustafaren gorpuzkera infantilizatua da, aurkari frankotiratzailea. Eta bere anaia txikia – Jeff– bere gainerako anaia txikiak izango direnen irudikapena da, hau da, Chris bere distantzia luzeko erriflearekin babesteaz arduratuko den gainerako marineena. Interesa, enpatia eta arreta sortzeko erabilitako trikimailu erretorikoa alde batera utzita, hemen ere orain arte adierazitakoa errepikatzen da. Chris Kyle, Texasko cowboya, Ekialde Basatiraino bidaiatzen ari da matxinatuen –terrorista irakiarrak– aurka egiteko. Soldaduska amaitzen duenean, etxera itzultzen da, joan aurretik izan zena bihurtuz: cowboy bat [F448]. Hala ere, nolabaiteko aldea dago protagonistaren bi egoeren artean. Obraren hasieran eta bitartean familiarik ez badu ere, eta etsaiak hiltzen baditu ere –hau da, arerioei maitasun loturak kentzen dizkie–, obraren amaieran bera da bizitzarik, etxerik eta maiterik gabe geratuko dena.
Izaera ziklikoa agerikoa da narrazio honetan. Chris Kylek Iraken bere gain hartzen duen misio bakoitzarekin heriotzarekin duen hurbiltasuna areagotu egiten da, bere emazte eta seme-alabekiko distantzia ere handitzen den bitartean. Horrela, indarkeriaren espirala hazi egiten da narrazioak aurrera egin ahala. Misio bakoitza ziklo bat da, eta berriro errepikatzen da Tayak esku hartzea erabakitzen duen arte. Izan ere, indarkeria-espirala nabaria da obra honetan. Etsaien lurraldean egin zuen azken erasoaldian, Kylek Mustafaren bizitza behin betiko amaitzea lortzen du, bere nemesia. Baina hori egitean, bere posizioa eta bere konpainiarena agerian uzten du, hau da, etsaiek badakite non dauden eta haien kontra egiten dute. Heriotza ez da inoiz hain gertu egon soldadu talde honentzat, eta, hori gutxi balitz, hondar ekaitz handi batek tropak airez erreskatatzea eragozten du. Ekaitz hori, Mustafaren heriotzak eragin izan balu bezala, kontakizun osoan areagotu baino egin ez dituen indarkeria handieneko ekintza batzuen irudikapen figuratiboa da, indarkeriaren espiralak hartzen duen forma bortitzena filma osoan zehar: Kyle gizonak, emakumeak eta haurrak hiltzeko gai izan da, bereak babestearren. Chrisek eta bere lagunek lortzen dute hortik ihes egitea. Filmaren amaieran, protagonista etxean dagoenean eta guda atzean erabat uztea lortu duenean, hots, dena modu baketsu eta zoriontsuan amaitu nahi duela dirudienean, indarkeriaren espiral horrek erakusten du ez dela amaitu, inondik inora. Pista formal bat: azken sekuentziak Chris eta Taya sukaldean besarkatuta daude, azkenean lortu duten orekari buruz hizketan. Hala ere, elkarrizketa hori inkontzienteki dantzan dabiltzan bitartean izaten dute, bira eta bira, beren ardatz bertikalaren erdian biraka: indarkeriaren kiribilaren erdian bertan [F449]. Lanaren azken ziklo narratiboa osatzeke dago oraindik. Cowboyak beterano bati laguntza terapeutikoa ematera prestatzen ari da. Kanpoan, tipoa Chrisen zain dago, autoaren alboan. Segituan, Tayak bere etxeko atea itxiko du eta Chris Kyle erail egingo dute. Azkenean, zikloa behingoz bukatzen da, filmaren eta bortizkeriaren espiralaren amaierarekin bat eginez.
F 449 Gran Torinon Eastwoodek egitura narratiboaren formula zirkularra errepikatzen du: obra hileta batean hasten da, beste batean amaitzeko. Lehenik, Dorothy Kowalskirena [F80] eta, ondoren, senarrarena: Walt, [F81] filmeko protagonista. Bizitza eta heriotza, berriz ere, joaten denaren eta geratzen denaren arteko muga gisa jartzen dira. Jarraitzen dutenak eta atseden hartzen dutenak. Hala ere, lan honek egitura narratiboari zentzua ematen dion irudi geometrikoari estuki lotutako interpretazio formala ahalbidetzen du. Izan ere, zirkulua, ziklikoa, errepikakorra edo betierekoa irudikatzeaz gain, batasun eta sendotasunaren sinboloa ere bada. Figura honen hermetismoak, obraren amaieran, Walt banatuta sentitzetik, hiletara doan publikoaren [F450] jarrerak erakusten duen bezala, bere komunitatearekin elkartuta egotera pasa dela ulertzeko balio du. Horrela, arrazakeria eta eszeptizismoa gainditu ondoren, bai bere odolkidetasuneko familiak, bai "adoptatutakoak", zirkulu handi bat osatzen dute bere gorputzaren inguruan [F451].
F 451 Aurreko kasuetan bezala, iraganeko indarkeria itzuli egiten da, orainaldia oinazetu eta baldintzatzeko. Walt Koreako Gerrak traumatizatuta itzuli zen, non etsai gazteak hil behar izan zituen. Heroismoa ez datza besteen bizia kentzean, baizik eta maiteengatik norberarena sakrifikatzean. Waltek badaki, eta, horregatik, Thaok eskuak odolez zikintzea eragozten du. Bere etsaien etxean agertzen da, eta, hil arren, garaitu egiten ditu. Modu honetan, Walt agure jakintsuak bizitzaren ziklo bortitza etetea lortzen du, indarkeriaren kiribila Thaotik urrun mantentzen baitu. Orain, Walt gabeko mundu batean, Gran Torinoaren gurpilak eta bolantea Thaoren eskuetan geratzen dira. Ziklo horrek aurrera jarraituko du, Koreako beteranoak Hmong gazteari irakatsitako guztia etorkizuneko belaunaldi bati transmitituko zaio, baldin eta Gran Torinoak, Waltek gorde nahi zituen balioen ikurra, zirkulatzen jarraitzen badu. The Mulek, modu ziklikoan, berriz ere egitura simetrikoa erabiltzen du Kaliforniako zuzendaria kezkatzen duten gaiak jorratzeko. Hautatutako bi fotogramak sekuentzia berekoak izan daitezke. Hala ere, lehenengoa Earl Stone protagonistaren aurkezpena da, bere etxean [F452]. Bigarrena, pantailan erakusten zaion azken aldian, kartzelan [F453]. Bi sekuentzien artean, aurreko narrazioetan irekitako ildo tematikoarekin jarraitzen duen eraldaketa: familia, iragana, trauma, akatsa, errua, berrerospena eta barkamena. Hasieran, eta Gran Torinorekin kontrastean, senideak dira protagonistari gorroto diotenak (lehen alderantziz zen). Azkenean, Earl Stonek emaztearen, alabaren eta bilobaren mesedea irabaziko du, hurrenez hurren.
F 453 Gainera, Unforgivenen zuhaitzek kontakizunaren egitura ziklikoa metaforikoki adierazteko balio bazuten; kasu honetan, loreak dira funtzio hori betetzen dutenak. Earl Stonek lili bat darama eskuan zintaren hasieran. Geroago ulertuko da lore hori emaztearekiko maitasunaren irudikapena dela. Horregatik, lore bera, obraren amaieran, zikloaren amaieran, tatuatuta agertzen da bere besoan. Larruazalari lotuta edo, hobeto esanda, azalaren azpian, Earlek Maryrekin izan zuen harremana urteetan zehar ezaugarritu zuen distantzia fisiko eta afektiboa gainditzea lortzen duela esan nahi duena. Indarkeriaren espiralak ere bere agerpena egiten du lan honetan. Earlek mundu zibilizatu eta basatiaren arteko etengabe muga zeharkatzen duen bakoitzean, giroa inguratzen duen
tentsioa areagotzen da. Earlek narkotrafikatzaile bidaia ziklikoa errepikatzen duen bakoitzean, bere gain dagoen indarkeria handituz doa. Narrazioan errepikatzen diren ibilbide hauek aurretik The outlaw Josey Wales, Bronco Billy eta American Sniper filmetan ikusitako bide narratiboa izan dira. Guztietan bezala, zorigaitzak protagonistarengana iristen du azkenean, huts egindako ihesaldi batean: poliziak atxilotu eta espetxeratu egiten du. | science |
addi-94f4a83ece4f | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52912 | Orokieta eredua - digitalizazioa: Irakaslegoaren I. formazioa | Cachón Arruti, Maider; Fernandez de Arroiabe Idigoras, Arantzazu | 2021-06-28 | IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Berezko Tituluko Proiektua Orokieta eredua - digitalizazioa: Irakaslegoaren I. formazioa Egilea Maider Cachón Arruti Arantzazu Fernandez de Arroiabe Zuzendariak Amaia Arroyo Sagasta
Irudien aurkibidea 1. Irudia: Formazioaren antolaketa 7 2. Irudia: Proiektuen faseak 12 3. Irudia: oinarrizko konpetentziak 14 4. Irudia: Gizartea-eskola harremana. 15 5. Irudia: TPACK ereduaren jakintzak 16 6. Irudia: Jolasean oinarritutako ikaskuntza eta gamifikazioa 20 7. Irudia: TPACK ereduaren eskolako egungo egoeraren irudikapena 26 8. Irudia:TPACK garapena LHko eskolan 27 9. Irudia: I. formazioaren edukiak 31 Eranskinen aurkibidea I. Eranskina: Proiektuen diseinurako txantiloia 39 II. Eranskina: Proiektuen ebaluazio errubrika 40 III. Eranskina: Gamifikazio proiektuen ebaluazio errubrika 41 IV. Eranskina: Proiektu gamifikatu baten adibidea 42 V. Eranskina: Proiektura lotura: titulua 47 VI. Eranskina: proiektura lotura zuzena 48 4
1. KAPITULUA Sarrera Orokieta Herri Eskola Zarauzko eskola publiko bakarra da, eta Haur eta Lehen Hezkuntzako etapak ditu. Hiru eta lau lerro arteko eskola da eta bertan egoera ekonomiko, kultural eta jatorri ezberdineko ikasleak jasotzen ditu. Ikastetxean, bertako irakaslegoaren kopuru bat urtero aldatzen da. Eskolako oinarrizko ezaugarria ikas komunitate izaera da. Ikas komunitatea ikasleen ikaskuntza prozesua hobetu eta eskolako partaide garenon arteko bizikidetza hobetzea helburu duen proiektua da. Ikaskuntza dialogikoa oinarri izanik, komunitatearen parte hartzea eskatuz, ebidentzia zientifikotan oinarritutako ikaskuntza ekintza arrakastatsuak gauzatzen dira berdinen arteko elkarrekintzak bultzatuz (Flecha eta Puigvert, 2002). Ikas komunitateko partaide orok, bakoitzak bere berezitasunekin, norabide berdina jarraituz eta elkarrekintzarako guneak sortuz bizi garen komunitatea hoberako eraldatzea lortu behar du. Horretarako eskubide eta giza balore unibertsaletan oinarritutako heziketa eta elkarbizitza bultzatuko da. Hori horrela izanik, egunerokoan eta lan metodologian ere badu eragina. Ekintza ezberdinak daude martxan eskolan, hala nola, tertulia dialogikoak, tertulia artistiko eta musikalak, talde elkarreragileak, bilera mistoak eta erabakiak hartzeko batzorde ezberdinak. Duela urte batzuk, Orokieta Herri Eskolako klaustroak aldaketa metodologiko bat ematea adostu zuen. Aldaketa horrek bultzatuta, testuliburuak kendu eta Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzaren (aurrerantzean, POI) aldeko apustua egin zuen. 5
Metodologia aldaketak bertako klaustroaren lan egiteko modua ere aldatu zuen, eta ikasleekin gai ezberdinak lantzeko proiektuak sortzea eskatu zuen. Metodologia aldaketarekin batera, etorkizuneko gela bat sortzea erabaki zuen ikas komunitateak: "Sormen GeLab". Horrek metodologia aldaketa gauzatzeko bidea errazten du, baliabideak eskura jarriz eta espazioaren malgutasuna eskainiz. Gizarte digitalizatu batean bizi garen heinean, eskolak gizarteari erantzun behar dio eta horrekin batera ezinbestekoa da konpetentzia digitalaren garapena eskolan ere bideratzea. Gaur egun, proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren bidez egiten da lan Orokieta Herri eskolan, eta eredu honetan konpetentzia digitalari ere behar duen lekua eskaintzen zaio, eskolak duen lan egiteko eredu propioaren baitan. Berariazko eredua garatzeko, eskolak TPACK eredua hobetsi du. Eredu horretan, hiru esparru bereizten dira: Edukia, Teknologia eta Pedagogia. Edukiaren esparrua Hezkuntza Sailak Heziberri 2020 curriculumaren bitartez definitzen du Lehen Hezkuntzan; aldiz, teknologia eta pedagogia esparruen kasuan, eskola bakoitzak definitu behar du. Proiektu honetan, pedagogiaren eta teknologiaren esparru horiek Orokieta Herri eskolan nola definitu eta garatzen diren zehaztuko da. Azken urte hauetan emandako eraldaketaren transmisioa bermatzeko, klaustroa izan da eragile nagusia; irakasle berriak iristerakoan, ahoz eta mailako edo zikloko kideen bitartez egin izan da. Eredua modu horretara transmititzea ez da eraginkorra eta euskarri baten beharra identifikatu da eskolan. Horri erantzuna eman nahian, eskolako eredua transmititzeko eta aurrera eramateko beharrezkoak diren ezagutzak eskainiko dituen formazioa sortu da. Formazio honen helburu nagusiak eskolako eredua jarraitzeko irakasleak ahalduntzea eta eredu pedagogikoa finkatzea izango dira. Formazioa bi ikasturtetan gauzatzeko diseinatu da, kontuan izan baita partaideak, formakuntza hau jasotzeaz gain, irakasle lanetan arituko direla ikasleekin denbora horretan. Formazioaren lehen urtea TPACK ereduko teknologia - pedagogiaren esparruan zentratu da eta proiektuetan teknologia nola txertatu landu da bertan. Gainera, atal berezia eskainiko zaio gamifikazioari, barne esperientziak erakutsi baitigu proiektuak gauzatzerakoan ikasleen motibazioan eragin zuzena duela. 6
Formazioaren bigarren ikasturterako, teknologia - edukiaren esparrua sakondu da. Honela, informatika, pentsaera konputazionala eta programazioa proiektuetan nola txertatu eta curriculumarekin batera garatzeko, irakasleak gaitzeko diseinatu da. Proiektu honek formazioaren lehen ikasturtea hartuko du baitan, bigarren ikasturteari dagokiona "Orokieta eredua - digitalizazioa: Irakaslegoaren II. formazioa (Fdez. de Arroiabe, A. 2021) jasotzen du. 1. irudian, formazioaren bi ikasturteen antolaketa adierazten da. Bi ikasturteetan landuko da marko teorikoa eta digitalizazioari buruzko atala, bakoitzean lotura duten alorrekin lotuta. 1. Irudia: Formazioaren antolaketa. Iturria: Fdez de Arroiabe eta Cachón (2021) 7
2. KAPITULUA Proiektuaren helburuak Eskola bakoitzak berariazko izaera du eta, hori horrela izan dadin, argi izan behar da zeintzuk diren bertako ezaugarriak eta hezkuntza ildoak. Ildo horiek urtez urte garatu eta mantendu daitezen, klaustrokide guztiek izan behar dute horien berri, baita horiekin lerrokatuta egon ere. Klaustroa aldakorra izaten da eta ohikoa da urtez urte irakasle berriak iristea, ikasturte hasieran edo erdian, denboraldi labur edo luzerako. Proiektu honen xede nagusia izan da formazio bat diseinatzea, klaustroak eskolako eredua ezagutu eta bertako metodologia, digitalizazio eredua eta eredu hori zeharka, proiektuetan nola txertatu jakiteko, gamifikazioaren bitartez, besteak beste. Era berean, honako helburu zehatz hauek ere landu nahi dira: ● Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzaren (POI) inguruko lanketa teorikoa egitea. ● Eskolak duen digitalizazio ereduaren (TPACK) inguruko lanketa teorikoa egitea. ● Gamifikazioaren inguruko lanketa teorikoa egin eta adibideak eskaintzea. ● Proiektuak sortzeko txantiloi bat eskaintzea. ● Proiektu bat ebaluatzeko eta gamifikatutako proiektu bat ebaluatzeko tresna bat eskaintzea. 8
3. KAPITULUA: Marko teorikoa Ikastetxe bakoitzak bere ezaugarri propioak izaten ditu. Ikaslegoak, irakaslegoak, komunitateak, lan metodologiak, inguruneak eta bestelako ezaugarriek definituko dute eskola. Aniztasuna aberastasuna da eta aukera bezala bizi behar da. Orokieta Herri Eskolak ere baditu berariazko ezaugarriak eta horiek ardatz izanik definituko da proiektu hau, baita proiektu honetarako diseinatuko den formazioa ere. Marko teorikoan, formazioan garatuko diren oinarrien lanketa teorikoa egingo da: 1. Proiektuetan Oinarrituako Ikaskuntza 2. Eskolako digitalizazio eredua: TPACK 3. Gamifikazioa: proiektuetan digitalizazio eredua txertatzeko aukera 3.1. PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA Ez dugu egiten ikasten. Egiten eta egin dugunari buruz hausnartzen ikasten dugu. (John Dewey) Piageten arabera, "hezkuntzaren helburu nagusia gauza berriak egiteko gai diren pertsonak sortzea da eta ez soilik aurreko belaunaldietakoek egindakoa errepikatzeko gai direnak. Pertsona sortzaile, asmatzaile eta aurkitzaile diren gizakiak sortzea da" (Piaget, 1981). Era honetako pertsonak gara daitezen, ikasleak aktiboki parte hartu behar du bere ikaskuntza prozesuan, irakasleak berriz, eraikuntza horren gidari izan beharko du. Teoria konstruktibistek diotenez, "ikasi beharrekoa ikaslearen aurre ezagutzetan oinarritu eta esperimentazioa eta arazoen ebazpenaren bitartez ikasten da, non akatsa ikaskuntzaren oinarria den" (Ausubel, 1976). Irakasleak, ikaslearen heziketan gidari aritzeko, kontuan izan beharko ditu beraz aurre ezagutza horiek, baina ez da hori bakarrik aintzat hartu beharko duena. Ikaslea bere ikaskuntza prozesuan murgildu 9
dadin, bere intereseko, inguru hurbileko gaiak edo arazoak planteatzeak asko lagunduko du. Hori horrela izanik, irakaslearen paperak benetako garrantzia hartzen du. Ez da informazio emaile hutsa, bideratzaile eta ikaskuntza egoera sortzaile bezala ikusten da era honetako ikaskuntza gauzatzerakoan. Irakaslea izango da ikaslearen interesa eta motibazioa piztearen arduradun nagusia eta ikaskuntza horren bidelaguna. Haurraren interes puntu nagusiak ezagutzen duen horren inguruan egon ohi dira, baina posible da beste gai batzuk ere bere intereseko bihurtzea, erronka edo arazo egoera bezala aurkeztu eta aurre ezagutzekin bere ingurura gerturatzen bazaizkio. Interes hori piztea izango da irakaslearen betebeharretako bat. Eskola ez da ikaskuntza ematen den eremu bakarra; ikasleek eskolaz gain, familian, auzoan, herrian, berdinen arteko elkarrekintzan eta gizartean murgilduz ere ikasten dute. Eskolaz kanpo, beraz, harreman ezberdinak gauzatuz ere ikasi egiten da. Ikaslearentzat, bere inguruneko gaiak ezagutu eta arazoak ebaztea motibagarria bada, eta beste ikaskideekin, irakasleekin eta familiarekin harremanduz ezagutza eraikitzeko gai bada (Balcells, 2014; Bell et al.r, 2010; Wilhelm eta Wilhelm, 2010), eskolaren ardura izango da ikaskuntza egoera horiek sortzea, non ikaslea ikaskuntzaren erdigunean kokatu eta irakaslea bidelagun egiten duen. Modu horretako lanketak edo metodologiak hezkuntza tradizionaletik aldentzen dira. Metodologia tradizionaletan, irakaslea da jakintzaren jabe eta ikasleen eginbehar bakarra jakintza horiek memorizatzea izango da. Ikaslea bere ikaskuntzaren sortzaile bihurtzen denean ordea, lan egiteko modua aldatu egiten da. Ikaslea da erdigunean kokatzen dena eta bere ikaskuntza gauzatzen duena; irakaslea, aldiz, ikaslearen bidelagun izango da prozesu guztian zehar. Lan egiteko modu hau, metodologia tradizionaletatik baino, metodologia aktiboetatik gertuago kokatzen da, eta horietan: ● jakintza ez da izango irakasleak bakarrik duen zerbait, ikasleek beraien artean eta informazioa bilatuz, hausnartuz, ikertuz eta ondorioak ateraz lortuko duten zerbait izango da. ● ikaslea ez da entzule geldoa izango, bere ikaskuntzaren eraikitzaile izango da eta arazoak ebazteko konpetentziak garatu beharko ditu. ● irakasleak, edukiak aurkeztu eta azaltzeaz gain, egoera ezberdinak sortu beharko ditu ikasleek proposatutako proiektuaren azken xedea lor dezaten (Trujillo, 2015). 10
● Metodologia aktiboak irakasle-ikasle, ikasle-ikasle, ikasle-material didaktiko eta ikasle-inguru arteko komunikazioan oinarritzen den elkarreragin prozesuak dira, ikasleen inplikazio arduratsua bultzatzen dutenak eta irakasleen eta ikasleen aberastea dakartenak (López, 2005). Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza oinarri konstruktibista duen eta ikasleengan zentratzen den irakaskuntza metodologia aktibo bat da. Irakaskuntza tradizionaletatik aldentzen da eta haien arteko ezberdintasun nagusia, ikasle eta irakaslearen rol banaketa da. Baita abiapuntua ere: arazo, galdera edo erronka bat da eta horren ebazpena amaierako azken xede baten bitartez gauzatu beharko da. García- Varcálcel eta Basilotten (2017) ustez, proiektuen bitarteko ikaskuntza, zereginetan oinarritutako ikaskuntza-irakaskuntza prozesua da, non parte-hartzaileen elkarrekintzaren helburu nagusia amaierako xedea lortzea izango den. Behin arazo egoerak aurkeztuta, ikasleek galderak proposatu eta talde lanean, autonomiaz, galdera horiei buruzko ikerketak eginez sortu beharko dute azken xedea (Sánchez, 2016). Arazo egoera ebazten duen azken produktu on bat sortu eta hori ezagutaraztea garrantzitsua da, baina bertara iristeko erabili diren prozedurek ere bere biziko garantzia dute. POI metodologiaren lehen hastapenak XX. mende amaieran koka daitezke. Dewey izan zen ikaskuntza modu hau bultzatu zuen lehenetarikoa. Deweyren ustetan, ikasleen arteko interakzioa ikasteko ezinbesteko izango da. Ikasleek bizipenen bitartez ikasten dute eta eraikuntza hori arlo konkretu gutxitan modu isolatuan ezin da gauzatu; beraz, proiektuen bitarteko ikaskuntzaren bitartez, lan egiterakoan, disziplinarteko ikaskuntza bultzatu behar dela zioen Deweyk. Horrela, ikasleek gai baten inguruan arlo ezberdinetan kokatuta dauden edukiak lantzeko aukera izango dute. Metodologia honetan sinestu eta lan egin zuen Kilpatrickek (1871-1965) ere. Bere ustez, proiektuen bitartez lan eginez, ikasle bakoitzak duen potentziala garatuko da eta horrela herritar arduratsu eta ikasketekiko motibatuak lortuko dira. Kilpatrickentzat, motibazio hori ezin da izan edonolakoa, barne motibazioa baizik. Kanpo motibazioa sustatzeak ikaslea behartutako ikaskuntza batera bultzatuko du, beraz, ikaskuntza metodologia egokia gauzatzea oso garrantzitsua da, eta irakaslearen ardura izango da ikaslegoaren barne motibazio hori piztea . Irakasleak du taldearen ardura; baina, ardura horretan, bere zeregin nagusia ikasleentzat egoera esanguratsuak sortzea izango da. Egoera horiek sortzerakoan, orain arte aipaturiko ezaugarriak kontuan izan beharko ditu ikaskuntza eman dadin. 11
ikasleen aurre ezagutzetan oinarritu beharko du, haientzat motibagarriak diren egoerak izan beharko dute edo barne motibazio hori piztea lortu beharko du irakasleak. Horretarako, egoera erreal bateko arazo bati erantzuna ematea aukera ezin hobea izango da. Proiektuak garatzerakoan, pauso batzuk jarraitzen dira. Modu ezberdinetara egin daiteke, baina egile gehienek fase antzekoak aipatzen dituzte: Trujilloren ustetan (2015), lehenik, proiektuaren aurkezpena egingo da eta horrekin ikasleengan jakinmina piztu beharko da. Ondoren, ikasleek proiektuaren azken xedea lortzeko, gaia nola garatu eta landu erabaki beharko dute, eta horretarako, irakasleak, gaiari buruzko ikerketa eta informazio bilaketara bideratuko ditu ikasleak, ariketa ezberdinak proposatuz. Hori guztia gauzatu eta amaierako produktua lortutakoan, azken hori azaldu eta zabalkundea emango zaio. Amaitzeko, produktuaren eta prozesuari buruzko ebaluazioa egin beharko da. Azken jarduera horrek ikasleen ikasten ikasteko konpetentzia garatzen lagunduko du. Majóren (2010) ustez, disziplinarteko proiektu bat gauzatzerakoan, lau faseetatik pasatzen da. Lehen fasean landu beharreko gaia zehaztu beharko da, ikasleen errealitatea kontuan izanda eta lortu beharreko azken xedea zehaztuz. Bigarren fase batean, berriz, lanerako antolatu beharko da. Hirugarren fasean, informazioa bilatu, ikertu eta azken xedea lortzeko eman beharreko pausoak diseinatuko dira. Azkenik, proiektua gauzatu eta egindako lanari buruzko hausnarketa egingo da. Bi ideiak bat datoz proiektuek izan behar duten garapenarekin eta, bi ideiak laburbilduz, eta 2. irudian adierazten den moduan, hiru fase hauetatik pasa behar dutela esan daiteke: Proiektuaren aurkezpena eta diseinua; ikerketa eta ekintza edo gauzatzea eta ebaluazioa. 2. Irudia: Proiektuen faseak Iturria: Cachón (2021) 12
Ikasleek proiektua aurrera eramateko, fase horiek garatuko dituzte eta horretarako talde lana eta irakasle-ikasle eta ikasleen arteko elkarrekintza ezinbestekoa izango da. Guzti horretaz gain, irakasleen ardura izango da, proiektu ezberdinak garatuz, ikasleek hezkuntzak ezarritako etapa amaierako helburuak lortzen dituztela ziurtatzea. 236/2015eko Dekretua, Heziberri 2020 da, Oinarrizko Hezkuntza Curriculuma, Euskal Autonomi Erkidegoko Lehen Hezkuntzako ikasleen irteera profila eta hezkuntza xedeak zehazten dituena eta irakasleak kontuan izan beharko duena proiektuak antolatzerakoan. Dekretu horren arabera (Eusko Jaurlaritza, 2015), honako hauek dira Hezkuntzaren xedeak: ● Kulturaren oinarrizko elementuak eskuratzeko prozeduretan alfabetatzeadimentsio guztiak modu orekatuan integratuz, euskaldunetik unibertsalera-, eta jakintza horiek modu kontziente eta integratuan erabiltzea, bizitzaren maila guztietako egoerak eta problemak konpontzeko, eta hobekuntzak egiteko aukera berriak emateko. ● Pertsonaren garapen integrala, maila guztietan: garapen fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala, kulturala, morala, afektiboa nahiz emozionala, estetikoa eta espirituala. ● Ikaslea helduarorako prestatzea, bizikidetza harmonikoago bat lortzeko eta gizarte justuago eta ekitatiboago bat eraikitzeko konpromisoa duen gizabanako gisa bete-betean bizitzeko gai izan dadin, gizarte anitz eta global bateko kide aktibo gisa, eta naturaren kontserbazioarekin eta garapen jasangarriarekin konprometitutako pertsona gisa. ● Ondoren ikasten jarraitzeko eta/edo lanean hasteko prestatzea, behar bezain ongi. ● Motibatzea eta prestatzea, bizi osoan zehar ikasten eta prestatzen jarraitu ahal izan dezan. Helburu horiek lortzeko, ikasleek oinarrizko konpetentziak garatu behar dituzte. Oinarrizko konpententziak, oinarrizko zehar konpetentzia eta disziplina barruko oinarrizko konpetentzietan banatzen dira, eta horiek arlo ezberdinetan txertatzen dira helburuak lortzera bideratuz. 13
3. irudian, hezkuntzaren xedeen adierazpena ikusten da. Denak dira oinarrizko konpetentziak, baina komunikatzeko konpetentziak eta konpetentzia digitalak, beste guztiekin duen lotura zuzena argi adierazten da. Era berean, disziplinarteko konpetentzia guztiek oinarrizko konpetentziekin duten lotura zuzena ikusten da. 3. Irudia: Oinarrizko konpetentziak Iturria: Eusko Jaurlaritza, 2015 Heziberri 2020k etapa amaierako helburuak zehazteaz gain, ziklo bakoitzean landu beharreko edukiak eta ebaluazio irizpide eta adierazleak zehazten ditu. Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzan, ikaslearentzat esanguratsuak diren edukiak landu behar dira honek bere ikaskuntza eraiki dezan. Proiektuak, beraz, ikasleen interesetatik abiatu daitezke, baina modu honetan zaila izango da curriculumak proposatutako eduki guztiak lantzen direla ziurtatzea. Landu beharreko curriculum edukiak zikloka antolatuta daude eta horiek izan daitezke ziklo bakoitzean landu beharreko proiektuak. Baina jarraian irakaslearen lana izango da proiektu horiek ikasleen interesetara gerturatu, beraien aurre ezagutzekin lotu eta arazo egoera bat planteatuz gauzatzea. 14
3. 2. ESKOLAKO DIGITALIZAZIO EREDUA: TPACK Gizartea geroz eta digitalagoa den honetan, ikasleak dagoeneko gailu erabiltzaile datozkigu eskoletara. Eskola gizartearen aldaketetara egokitu behar da, ondorioz, ikasleak gizarte digitalerako ahaldundu behar ditugu, teknologia kontsumitzaile soil izatetik, teknologia sortzaile eta ikuspegi kritiko batekin erabiltzaile izan daitezen (Adell, 2011). 4. irudian ikusten den bezala, gizartearen digitalizazioa dagoenekoz errealitate bat da: eskola gizarte horretara egokitu behar da eta ikasleak gizarte horretarako ahaldundu behar dira. 4. Irudia: Gizartea-eskola harremana. Iturria: Orokieta Herri Eskola (2021) Bestalde, teknologia digitalak etengabe garatzen doaz, prezio gero eta merkeagoekin, eskolentzako gero eta eskuragarriago. Horrek teknologiarekiko lilura sor dezake, eta tresnaren erabileran jarri helburua. Egoera horretan, arriskua da ikuspegi teknozentrista batetik planifikatzeko gure eskoletako jarduna. Baina teknologiak ez du helburu izan behar, bitarteko baizik. Beraz, gure planifikazioak ikaslean eta curriculumean zentratua izan behar du (Adell, 2011). 15
Gamitok berresten du Adellek dioena: "ikaskuntza eredua zein irakasleen papera birdefinitu behar dira eta teknologiak izan behar du hezkuntza-berrikuntzaren tresna eraldatzailea. Hala ere, ekintza pedagogiko guztiek beti pertsonak eta horien gaitasun funtzionala izan behar dituzte erdigune, ardatz eta helburu" (Gamito, 2019, 22. or.). Orokieta Herri Eskolako Konpetentzia Digitalaren irakaskuntza eredua TPACK eredura (Koehler eta Mishra, 2008) hurbiltzen da gehien. Horretarako, TPACK eredua, beste eredu batzuen artean (SAMR (Puentadura, 2009), TIM (Harmes, Welsh eta Winkelman, 2016), RAT (Hughes, Thomas eta Shcarber, 2006), PICRAT (Kimmons et. al, 2020), TAM (Venkatesh et. al, 2003)) aztertu eta eskolari hurbilen datorkiona dela zehaztu da. TPACK ereduaren arabera, teknologia bidelagun duen ikas-prozesu baten muinean hiru esparru daude: edukia, pedagogia eta teknologia. Banakoen arteko eta hiruren arteko erlazioek osatzen dute eredu hau, 5. irudian ikusten den bezala. Beraz, edukien jakintza, jakintza pedagogikoa eta jakintza teknologikoa elkar eragiten jartzen dituen eredua da TPACK. 5. Irudia: TPACK ereduaren jakintzak. Iturria:(Koehler et al., 2015) (euskaratua) 16
Edukien jakintza esparrua (CK), irakas-ikas arloaren gainean irakasleak duen jakintza da. Irakaslearen formakuntzaren arabera sakonagoa edo arinagoa eta espezifikoagoa edo zabalagoa izango da. Sarreran aipatu dugun bezala, Lehen Hezkuntzan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Heziberri 2020 bitartez zehaztuta dauka esparru honen jakintza maila. Pedagogia jakintza esparrua (PK), irakasleek duten ikasteko prozesuen, jardueren eta metodologiaren gaineko jakintza da. Bertan, ikaste prozesuaren ulermena, ikasgela aurrera eramateko estrategiak, ikasgaien planifikazioa eta ikasleen ebaluazioa daude barne. Teknologiaren jakintza esparrua (TK), etengabe aldatzen ari den esparrua da. TPACK ereduan, irakasleak, gailuen ezagutzaz haratago teknologiak ikas helburuari lagundu edo kalte egin diezaiokeen ezagutu behar du, eta uneoro teknologia aldaketetara egokitzeko gaitasuna ere izan behar du. TPACK ereduko hiru eremuak Lehen Hezkuntzako ikasgela batera ekarriko ditugu. Pedagogia eta arloaren ezagutza elkartzen den gunea teknologiarik gabeko irakaskuntza litzateke. Baina gaur egun eskola gutxitan gertatzen da hori eta, esan dugun bezala, ez da gizartearen isla. Pedagogia eta teknologia elkartzen diren eremuan teknologia euskarri bezala erabiltzen da: adibidez, ikasleei bideo bat jartzen zaienean azalpenak emateko, eta bideoa denean azalpenak ematen dituena. Teknologia eta arloaren ezagutza elkartzen diren gunean, ordenagailua testu liburu bezala erabiliko litzateke edo feedback-gabeko ariketa segida bat jarriko litzateke ordenagailu bitartez egiteko (automatikoki zuzentzen direnak). Horren adibide da konfinamenduan gertatu zena eskola askotan, non irakaslearen interbentziorik gabe ikasi behar izan baitzuten ikasleek. TPACK gunean, berriz, irakasleak arloa ezagutzen du, badaki nola erakutsi arlo horretako edukiak eta teknologia du bidelagun. Hiru zirkuluak neurri beretsuan daude eta erdiko eremu hori sortzen da. Eremu horretan, ikasle batek zailtasunak dituenean, lagundu behar badiogu pentsa dezakegu teknologiak nola lagundu dieziokeen. Eremu horretako ikas egoera bakoitza bakarra izango da, beraz, ez dago teknologiaren erabilera bakar bat guztientzat, irakaslearen begiradaren baitan eta ikasmailaren baitan 17
egongo da. Ez da erraza teknologiarekin irakastea, etengabe sortzea eta egokitzea eskatzen baitu, hiru zirkuluen arteko oreka bilatuz. Sarreran aipatu dugun paradigma aldaketa honetan, Gamitok dioen moduan, "helburua pertsonen pentsamenduan, ekintzetan eta adierazpenetan eragitea bada, ikasgelan etorkizuneko erronkei aurre egiteko beharrezkoak diren ezagutza funtzionalei erreparatu behar zaie: gaitasun metakognitiboak, sormena edota komunikazio kolaboratiborako estrategiak" (Gamito, 2019, 22. or.). 3. 3. GAMIFIKAZIOA "Jolasa kultura bera baino zaharragoa da". (Johan Huizinga) Jolasa gizakiok berezkoa dugun jarduera da. Mundu osoan eman eta aintzinatik denboran zehar errepikatzen den ekintza da. Normalean, haurrekin lotzen da; baina adin guztietan modu ezberdinetara ematen da jolasa. Jolasaren bitartez, hezi eta pentsamendua garatzen da. Pertsona gehienak, jolasterakoan, egoerak aztertzen, arazoak ebazten, arazoa konpontzeko estrategiak garatzen, informazioa sailkatzen hasten dira; pentsamendua sortzen, azken finean. Piagetek haurraren garapenean ematen diren fase ezberdinak zuzenean jolasarekin lotu zituen. Bere Teoria Estrukturalistan (1973) azaltzen du haurrak bere pentsatzeko modua antolatzen duela jolasaren bitartez eta modu horretara errealitateko elementuak asimilatzen dituela. Huizingak (1939) honela definitzen du jolasa: Ekintza edo okupazio askea da, denbora-muga eta muga espazial jakin batzuen barruan garatzen dena, derrigorrezko arauak dituena, nahiz eta libreki onartuak izan; ekintza horrek bere baitan du helburua, eta tentsio- eta pozsentimenduarekin eta bizitza arruntean baino beste era batera izatearen kontzientziarekin batera doana (53. or.). 18
Gamifikazioa gaur egungo hitz berria da eta zuzenean lotzen da jolasarekin. Zaila da kontzeptu honen definizioa aurkitzea, baina hainbat egilek honela definitzen dute: jolasetik at geratzen den ingurune batean, jolasen mekanikak estetika eta pentsamendu moduak erabiltzean datza, pertsonak inplikatzeko, ekintzara bideratzeko, ikaskuntza sustatzeko eta arazoak ebazteko (Kapp, Blair eta Mesch, 2013). Jolasen elementuak solte erabiltzea, beraz, ez da gamifikatzea; gamifikazioa izan dadin, helburu motibatzailea, ekintza bat egitera bideratzeko helburua edo gaitasun batzuk garatzeko helburua izan behar du. Ez da galtzea edo irabaztearen testuingurura mugatzen, parte hartzailearen garapena bultzatuko du, eta parte hartzailea jolasak proposatutako helburuak lortzera motibatuko du. Gamifikazioetan, nahiz eta malgutasuna dagoen jolasterakoan, ez da emango jolasetan ematen den askatasuna. Gamifikazioa eta hezkuntzak bat egiten dutenean, helburu nagusia ikaskuntza prozesua bultzatzea eta ikasleen motibazioa eta inplikazioa handitzea izango da; eta, horretarako, ikaskuntza bera jolas-esperientzia bezala gauzatuko da. Kaaperen ustez (2012), gamifikazioa hezkuntzari lotuta, problemak ebazteko eta ikaskuntza sustatzeko, joku pentsamendua aplikatzea da, eta horretarako, joko-elementu guztiak erabiliko dira. Hezkuntzako metodologia aktiboen barruan, joko edo jolasarekin lotutako hainbat korronte daude, hala nola, jolasetan oinarritutako ikaskuntza eta gamifikazioa. Antzeko elementuak erabiltzen dituzten korronteak izan arren, badaude beraien artean zenbait ezberdintasun: Jolasetan Oinarritutako lkaskuntza metodologiaren helburu nagusia, ikasteko, aurrez sortuta dauden jolasak erabiltzea da. Jolas horiek ikasketaren bitartekari izango dira. Jolasak aurrez ezarrita izango ditu arauak eta irakasleak, jolasari eduki batzuk egokituz, eduki konkretu batzuk lantzea helburu izango du. Jolas mota asko daude, eta denak jokalariak ondo pasa eta entretenitzeko sortuak izan dira. Normalean, irabazle eta galtzaileak egoten dira. Jolas gehienak, edukiak egokituz, hezkuntzan, jolasetan oinarritutako metodologia erabiliz, ikasleekin edukiak lantzeko probetxugarriak izango dira, azken finean, edukia izango baita jolasera egokituko dena. 19
Gamifikazioa Hezkuntzan erabiltzerakoan, helburuetako bat, jokalariak berak esperientzia bat bizitzen ari den sentsazioa izatea izango da. Jolasetan oinarritutako ikaskuntzarekin alderatuz, gamifikazioan, jokalariak jolaseko protagonista bihurtzen dira eta jolaseko elementu ezberdinak erabiliz aurrera egiten saiatu beharko dute. Jolaseko elementuak erabiliko dira jolasa sortzeko, baina landu beharreko edukiak izango dira jolasa zehaztuko dutenak. Beraz, jolasa eta arauak edukiari egokituko zaizkio. Gamifikazioan ez daude irabazle eta galtzaileak, prozesuan jokalari bakoitzak bere aurrerapena izango du. 6. irudian, jolasean oinarritutako ikaskuntzaren eta gamifikazioaren arteko ezberdintasun nagusiak adierazten dira. Edukia jolasera egokitzean edo jolasa edukira egokitzean egongo da gakoa. 6. Irudia: Jolasean oinarritutako ikaskuntza eta gamifikazioa Iturria: Cachón (2021) Hezkuntzan gamifikazioa aplikatzerakoan, jatorriz jolasetakoak diren hainbat elementu erabiltzen dira: puntuak, dominak, mailaketak, lorpen adierazleak, besteak beste. Elementu guzti horiek txertatzeko eta gamifikazioa gelan erabiltzeko, ez da beharrezkoa teknologia digitalak erabiltzea, baina azken urteotan baliabide asko sortu dira gamifikazioa teknologia horien bitartez gauzatzea errazten dutenak. Gamifikazioan parte hartzen duten elementuak ezagutzea garrantzitsua da, bai ikaskuntza gauzatu dadin eta baita proposatutako helburuak bete daitezen ere. Werbach eta Hunterek (2012) gamifikazioko elementuak hiru multzotan bereizten dituzte: dinamikak, mekanikak eta elementuak. 20
Mekanikak, gamifikazioan zehar jolasteko modua zehazten dutenak dira, jolasen arauak eta funtzionamendua, adibidez; aldiz, dinamikak, mekanika horiek martxan jartzeko moduak izango dira. Dinamikek ikasleek izango duten izaera zehaztuko dute eta lotura zuzena dute ikasleen motibazioarekin: ikasleak jolasaren protagonista egingo duten elementuak dira. Jolas elementuak jolasa sortzeko ditugun tresnak izango dira. Dinamikak: Ikasleek jolasaren protagonista sentitu daitezen, dinamika hauek dira erabilienak: ● Emozioak: jakinmina, lehiakortasunaea, frustrazioa, zoriontasuna. ● Narrazioa: narrazio istorio on bat ikasketa prozesuaren oinarria izango da. ● Progresioa: jokalari bakoitzak duen garapen eta aurrerapena izango da. ● Erlazioak: elkarrekintzak, adiskidetasuna, estatusa. ● Murrizketak: jolaseko murrizketak edo betebeharreko elementuak. Werbach eta Hunterek (2012) gamifikazioan gehien erabiltzen diren ohiko jolas-elementu bezala hauek zerrendatzen dituzte: ● Puntuak: aurrerapenak neurtzen dituzte. ● Dominak: helburu konkretuen lorpenak irudikatzen dituzte. ● Rankinak: garapenaren edo besteekiko kokapena irudikatzen laguntzen dute. ● Misioak: jokalariak lortu beharreko helburua da. ● Lehiaketak: parte hartzaileen arteko lehiaketak izan ohi dira. ● Ondasun birtualak: aurrerapenekin lortzen dira eta besteekiko abantailak lortzen dira. ● Opariak: partaideen artean ematen dira. ● Zailtasun mailak: handitzen joan daiteke zailtasuna edo egokitzeko aukera ere eskaini dezakete. Jolasean, aurreko elementuak edozein modutara erabiltzeak ez du zertan ikaslearen motibazioa handituko edo proposatutako helburuak lortzea bermatuko. Izan ere jolasek mekanikak behar izaten dituzte egitura emateko, jolasaren oinarrizko arauak dira. 21
Werbach eta Hunterek (2012) mekanika hauek era askotakoak izan daitezkeela diote, hala nola: ● Lorpenak: partaide bakoitzak dituen helburuak izaten dira eta lorpen bezala jasotzen dira bere historian. Helburu hauek lortzean, dominak edo sariak lortzen dira. ● Erronkak: partaideei planteatzen zaizkien zailtasun gehiagoko frogak dira. ● Lankidetza: zenbait helburu lortzeko beste partaide batekin lankidetzan egin behar den ekintza izan ohi da. ● Feedbacka: partaideari zuzenean agertzen zaizkion mezuak izaten dira. ● Jabetza: partaideak, berarentzat, nahi duen modura erabili, aldatu edo trukatzeko lortzen dituen sariak dira. ● Progresioa edo garapena: partaidea jolasean zehar kokatzeko balio duen laguntza da. Momentuan jolasaren zein lekutan dagoen, nondik datorren edo helburua non dagoen azaltzen du. ● Transazioak: partaideen artean, elementu ezberdinen trukeak dira. ● Ausazko elementuak: jolasean animatzeko erabiltzen diren elementuak dira. Gamifikazioa aplikatzeak helburu konkretuak izaten ditu, bai enpresa munduan eta bai hezkuntza munduan ere. Hezkuntzaren kasuan, ikaskuntza esperientzia hobetzea izaten da helburu nagusia eta, horren bitartez, motibazioa handitu eta jakintza edo edukia lantzea. Gamifikazio bat martxan jartzerakoan, oso kontuan izan behar dira jokalarien, hezkuntzaren esparruan, ikasleen ezaugarriak. Horretarako, Bartlek (1996) jokalariak sailkatzen ditu, beraien pertsonalitate edo jokabideen arabera: ● Zapaltzaileak: jokalari irabazleak izaten dira, baina beraientzat hori ez da nahikoa eta hoberenak izan behar dute eta sailkapenaren lehen postuan egon behar izaten dute. ● Irabazleak: abenturazaleak izaten dira eta beren burua hobetzeko grinari esker egiten dute aurrera. ● Sozialak: beste jokalariekin erlazionatzeko jolasten dute, hauentzat jolastea, ideiak eta esperientziak partekatzea edo lagun sarea osatzea da. ● Esploratzaileak: jolasa esploratzea gustatzen zaie, gauza berriak esploratzea. 22
Gamifikazioa erabiltzeak ikasleen motibazioa suspertzen du; baina, McGonigalek (2012) adierazi bezala, inork ez du jolasik sortu behar, egin nahi ez duen zerbait egin dezan. Jolasaren helburuak barne motibazioa ez badu pizten, jolasak ez du funtzionatuko. 23
4. KAPITULUA: Proposamen praktikoa 4.1. Justifikazioa Ikastetxe bateko eredua gauzatu eta errotzea irakasleen esku dagoen zerbait da eta, hori lortzeko, irakaslegoaren formakuntza ezinbestekoa da. Bestalde, ikastetxe bateko klaustroa bizia da, aldatuz doa, eta, eskolako lan egiteko modua manten dadin, etengabeko formakuntza egin behar da iritsi berrientzat edo eskolako eredua ezagutu edo jarraitu nahi duen ororentzat. Klaustrokideen artean hautatutako metodologiari buruz hausnartu, eztabaidatu eta onartu den eredua izan arren, klaustro aldakor horretan iritsi berriak diren irakasleak eskolako ezaugarri, eredu eta metodologiaren jakitun izan behar dira. Ikasturte hasierako bilera informatiboaz gain, hori gauzatzeko modu eraginkorra izango da bakarka eta autodiziplinaren bitartez gauza daitekeen ikastaroa antolatzea. 4.2. Formazioaren helburua Proiektu honen helburua partehartaileek Orokieta eskolako lan metodologia eta eredu digitala ezagutzea da, baita, ikasitakoa aplikatuz, eredu honetara egokitzen diren proiektuak diseinatzen jakitea ere. 4.3. Edukia: Orokieta Eskolako eredua Formazioaren edukiak zeintzuk diren azaltzeko, aurrez, landutako marko teorikoa eskolako eredura nola egokitzen den azaltzea beharrezkoa da. Orokieta Eskola ikas komunitatea da eta, komunitate osoa inplikatuz, ikasleen arrakasta bilatzea du helburu. Horretarako, ikas komunitate osoa inplikatzen da, zer nolako eskola nahiko luketen amestuz, eta horren ondorio da eskolan eman zen metodologi aldaketa. Testu liburuak alde batera utzi eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren aldeko hautua egin zen duela urte batzuk. Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza metodologian, ikaslea da bere ikaskuntzaren sortzailea eta irakaslea, berriz, prozesu horren bidelaguna da. Lan egiteko modu horretan, ikasleei arazo egoera bat planteatzen zaie, eta ikerketa eta informazio bilaketa eta trataera eginez, arazoari erantzuna eman eta azken xede bat lortzera bideratzen dira ikasleak. 24
Orokieta herri eskolak Haur eta Lehen Hezkuntzako etapak jasotzen ditu eta Eusko Jaurlaritza da, Heziberri 2020 curriculum Dekretuaren bitartez, etapa bakoitzean lortu beharreko helburuak zehazten dituena. Horren baitan diseinatzen dira eskolan proiektuak. Lehen Hezkuntzako 236/2015 Dekretuak (Eusko Jaurlaritza, 2015) landu beharreko eduki eta ebaluazio irizpide eta adierazleak jasotzen ditu, bi ziklotan banatuz. Orokietan, klaustroak honen lanketa egin eta eduki guztiak mailaz maila banatu dira, ikasleek Lehen Hezkuntzako etapan jorratu beharreko gai guztiak lantzen dituztela ziurtatzeko helburuarekin. Banaketa horren bitartez, finkatuta geratu dira landuko diren gaiak mailaz maila. Eduki banaketarekin batera, ebaluazio irizpide eta adierazleen banaketa ere egin da. Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzan, ikaslea erdigunean kokatu eta irakaslea bidelagun izango da, baina azken horren papera oso garrantzitsua izango da, bere esku geratuko baita ikasleak aurrera egin eta proiektuak modu egokian garatzea. Irakaslea izango da proposatutako gaia ikaslearen errealitatera gerturatzearen eta beraien motibazioa sustatzearen arduraduna eta baita lanketa proposamenak eginez, azken xedea lortzera bideratzearena ere. Lehen Hezkuntzako proiektuetan, Natur Zientziak eta Gizarte Zientziak arloetako curriculum edukiak dira ardatz eta, diziplinarteko ikaskuntza jarraituz, beste arlo guztiekin batera gauzatzen dira proiektuak. Eskolan gauzatzen diren proiektuek, marko teorikoan landutako POIren ezaugarri nagusiak jasotzeaz gain, eskolako ezaugarri propioak ere kontuan izaten dituzte. Ondorengo berezitasun hauek dira proiektuak diseinatzerakoan kontutan hartzen direnak: ● Ikas komunitate izaera kontuan izango da taldekatzeak eta lan egiteko modua zehazterakoan, talde elkarreragileak eta tertuliak dialogikoak txertatuz. ● Aniztasuna kontuan izango da. Ikasle guztiak barne hartzen dituzten proiektuak izango dira, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak kontuan izanik eta horiek modu inklusiboan lan egiteko diseinatuko dira. ● Natur Zientziak edo Gizarte Zientziak arloetako edukiak ardatz izanik, diziplinarteko proiektuak diseinatuko dira. 25
● Konpetentzia digitalaren garapena barne hartu behar dute proiektuek. ● Hezkidetza eta kulturartekotasuna barne jaso behar dituzte proiektu guztiek. ● Ikasturte bakoitzean, Pentsaera Konputazionala, Informatika eta programazioa lantzen dituen proiekturen bat landuko da. Orokieta Eskolak bere ikasleak gizarte digitalerako ahaldunduta prestatzeko erronkari heldu dio. Eredu honek, ekitatea, aukera berdintasuna, aniztasunari erantzutea, inklusioa, genero arrakalari eta arrakala ekonomikoari aurre egitea ditu helburu nagusi. Horretarako, POI aplikatzeaz gai, hauek dira ereduaren beste ezaugarri batzuk: ● TPACK eredua jarraituko da. ● Gamifikazioa zenbait proiektutan txertatzeko aukera izango da. ● Informatika, programazioa eta Pentsaera Konputazionala ikastetxeko curriculum proiektuan (ICP) txertatu eta proiektuetan garatuko dira (Orokieta eredua- digitalizazioa. Irakaslegoaren II. formazioa). Teknologia digitala ikas- eta irakas-prozesuetan integratzeari dagokionez, eskolako eguneroko errealitatetik hurbilen dagoen eredua TPACK eredua dela ikusi da, beraz, eredu hori da eskolan jarraituko dena. 7. irudian, eskolaren ezaugarriak aztertuta gaur egungo TPACK eredua nola osatzen den ikus daiteke: 7. Irudia: TPACK ereduaren eskolako egungo egoeraren irudikapena Iturria: Fdez de Arroiabe, Cachón (2021) 26
Klaustroa pedagogian aritua da, batez ere; horretan urte askotako esperientzia daukan irakasle talde finkoa dauka eskolak. Arloaren ezagutzari dagokionez, Heziberri 2020k zehazten duen edukia azalekoa bada ere, LHko irakasleak generalistak dira, beraz, erakutsi behar duten mailarako jantzita daudela esan daiteke. Teknologiaren ezagutza eta erabilera pedagogikoan klaustroa indartu beharra ikusten da. Hiru eremuek bat egiten duten gunea da hori, TPACK eredua osatzen duen erdiko eremu hori handitzea lortzeko. 8. irudian, Lehen Hezkuntzako eskola gehienetako gaur egungo eredutik abiatuz, eta teknologia pedagogia eta arloaren ezagutzarekin modu egokian txertatuz, emango litzatekeen aldaketa irudikatzen da. 8. Irudia: TPACK garapena LHko eskolan. Iturria: Fdez de Arroiabe, Cachón (2021) Konpetentzia digitalaren garapena eta ikaslegoaren irteera profila lortzeko, irakaslea ere ahaldundu behar da. 27
Eskolako esperientziak erakutsi digu, proiektuen bidez lan eginda, digitalizazio eredura gerturatzeko gamifikazioaren erabilera egokia izan daitekeela, ikasle txikienek mundu digitalarekin lehen kontaktua izateko eta, ikasle handiagoen kasuan, baita gai edo proiektuetan motibazioa suspertzeko ere. Marko teorikoan azaldu den bezala, ez da beharrezkoa teknologia digitalak erabiltzea gamifikazio bat aurrera eramateko, baina tresna bikainak eskaini ditzake lanketa horretan. Gamifikazioaren elementu ezberdinak erabiliz eta gaur egun teknologia digitalak eskaintzen dituen aukerak uztartuz, proiektu osoak, edo zati batzuk, gamifikatu eta modu digitalean jolas bihurtzeko aukera dago. Era horretara, ikasleagoa ikasketaren protagonista izanik, jolasaren munduan murgilduta eta guztiz motibatuta, konpetentzia ezberdinak garatzeko aukera eskaintzen duela ikusi dugu eskolan. 2019-2020 ikasturtean, konfinamendua zela eta, etxetik eskolak ematera behartuta egon ginen, erronka handia zen aurrera egitea eta ordenagailuen bidez lan egiten hastea, batez ere, ikasle txikienentzat. Konfinamendu garaian, batez ere, Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloko ikasleentzat proiektu gamifikatuak sortu ziren eta esperientzia horren balorazioa oso positiboa izan zen. Ordutik, Orokieta Herri Eskolan, irakasle batzuk eta proiektu zehatz batzuetan erabili izan dute gamifikazio digitala. Ondorioz, horrelako proiektuak garatzen jarraitzearen aldekoa da Orokieta. Esperientziaren ebaluazioak zera erakutsi zigun: ● Ikaslegoaren %100ak proiektua egunez egun jarraitu zuen. Egunero, ikasleak irakaslearekin batera konektatu eta proiektua jarraitzeko gogoa adierazten zuten. ● Proiektuan parte hartu zuten ikasle guztiek proiektua amaierara arte jarraitu zuten. ● Irakaslegoak lantzea aurreikusten zituen eduki guztiak landu ziren. ● Aniztasunari erantzuna egokia eman zitzaiola baloratu zen. Jolasa bera ikasleagoari erantzuteko prestatuta zegoen. ● Gurasoen balorazioak oso positiboak izan ziren, nahiz eta beraien seme-alabekin batera lan egin behar izan zuten egunero. Seme-alaben motibazioak egunero lanean jartzera behartu zituen gurasoak eta ez alderantziz. ● Gamifikazioak talde lanean sortu ziren eta horrek irakaslegoaren inplikazio handia suposatu zuen ikasleen ikaskuntza prozesuan. 28
Gamifikazioa nahiko berria da eta, modu digitalean gauzatu nahi denean, irakaslegoaren konpetentzia digitala oso kontuan izan behar da. Horregatik, horrelako jolas bat sortzea ez da erraza hastapenetan, horren jabe izanik, proposamen honetan atal bezala txertatu eta lanketa egitearen hautua egin da. Zehaztapen hauen ondoren, eta laburbildu nahian, proiektuan diseinatuko diren edukiak modu honetara zerrenda ditzakegu: ● Eskolako proiektuetan oinarritutako ikaskuntza metodologiaren zehaztapenak. ● Heziberri 2020 curriculumaren egokitzea eskolara ● TPACK eredua ● TPACK eredua eskolako eredura egokitua ● Gamifikazioa 4.4. Formazioaren metodologia Eskolako irakasle bakoitzak bere behar eta ezaugarri pertsonaletara egokitu dezakeen Blended learning modalitatean eskainiko den formazioa izango da, non aurrez aurreko saioak eta on-line jarraipena konbinatuko diren, jarraipena egin eta zalantzak argitzeko tartea eskainiko den. E-learningaren kasuan, distantziara ematen den ikaskuntza bati buruz ari gara. Modu horretara, partaideek beraien denbora kudeatu eta ikasteko aukera errazten du. Blended learningaren kasuan, berriz, on-line saio horiei aurrez aurreko beste saio batzuk gehitzen zaizkie. Horrela, denboraren kudeaketa izateaz gain, irakaslearekin formazio prozesuan etenak egin eta ikaskuntza bideratzeko aukera emango du. Orokieta eskolaren kasuan, formazioaren partaideak elkarlanean arituko dira egunerokoan eskola berean, eta zalantzak edo azalpenak era zuzenean argitzeko aukera ere egongo da. Hala eta guztiz ere, data, egun eta ordu konkretu batzuetan aurrez aurreko hitzorduak izateak ikaskuntza bideratzen lagunduko du. Aukeratutako Blended learning modalitateko ikaskuntzak eskolaz kanpoko beste profesional batzuei ere eskolako eredua ezagutu eta lantzeko aukera eskainiko die, baita eskolaz kanpoko profesionalen kasuan ere. 29
4.5. Iraupena Formazioa bi ikasturtetan gauzatzeko diseinatu da, kontuan izan baita partaideak, formazio hau jasotzeaz gain, irakasle lanetan arituko direla ikasleekin denbora horretan. Formazioaren lehen urtea, proiektuetan teknologia nola txertatu eta gamifikazioa lantzeko izango da. Bigarren urtean, berriz, proiektuetan Informatika, Pentsaera Konputazionala eta programazioa nola txertatu landuko da. Proiektu honek lehen urteko formazioren diseinua jasotzen du. Bigarren formazioaren diseinua, HEZikt-ko Orokieta eredua-digitalizazioa: Irakaslegoaren II. formazioa (Fdez. de Arroiabe, A., 2021) proiektuan jaso da. 4.6. Sekuentziazioa Formazioa 5 ataletan banatzen da: 1. Marko teorikoa 2. Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza 3. Digitalizazioa proiektuak aberasteko 4. Gamifikazioaren ezaugarriak eta gamifikatutako proiektu adibideak 5. Proiektu baten diseinua eta ebaluazioa Lehen ataletik formazioaren helburua zehaztu eta azken xedea lortzeko (proiektu proposamen bat) zehaztapenak emango dira. Atal bakoitzaren bitartez amaierako proiektuaren zatiak garatzen joango dira formazioko partaideak. Horretarako, atal bakoitzak azken proiektua gauzatzen joateko ariketak izango ditu, eta beharrezkoak izango zaizkien materialak eskuragarri jarriko zaizkie: ● Proiektua diseinatzeko txantilloia (I eranskina) ● Proiektuaren balorazio errubrika (II eranskina) ● Gamifikazioaren aplikazioari buruzko errubrika (III. eranskina) 30
Horietaz gain, atal bakoitzean komunikaziorako espazioa, bibliografia gehigarria eta beharrezkoa denean baliabideen biltegien erreferentziak izango ditu. 10. irudiak I. ikasturteko formazioaren atalak laburbiltzen ditu. 10. Irudia: 1. formazioaren edukiak Iturria: Fdez de Arroiabe eta Cachón (2021) Jarraian, formazioaren atal bakoitzari buruzko zehaztasunak adierazten dira: 1. ATALA: Marko teorikoa: Ondorengo markoak landuko dira atal honetan: ● Orokieta eredua: ezaugarriak ● TPACK ereduaren hastapenak 2. ATALA: Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza Ondorengo edukien atalak landuko dira bertan: ● POI definizioa ● Proiektuen ezaugarriak eskolako eredura egokituz ● Proiektuen atalak eta faseak: sormen geLab ● Proiektu ereduak 3. ATALA: Digitalizazioa proiektuak aberasteko ● Lehen Hezkuntzako ikaslearen irteera profil digitala (Heziberri 2020) ● Elementu digitalak proiektuetan txertatzen: ● Zer txertatu proiektuetan? ● Nola txertatu proiektuetan? ● Zertarako txertatu elementu digitalak? 31
4. ATALA: Gamifikazioaren ezaugarriak eta gamifikatutako proiektu adibideak. Ondorengo tresnak aurkeztuko dira: erabileraren helburu desberdinak eta funtzionamentua, curriculumean txertatutako adibide praktikoez lagunduta. ● Jolasetan Oinarritutako Ikaskuntza eta Gamifikazioa ● Gamifikazioaren elementuak ● Eskolako proiektu gamifikatuen ereduak 5. ATALA: Proiektuen diseinua eta ebaluazioa. ● Proiektu praktikoa: Landutako ezaugarrietara egokitutako proiektu erreal bat diseinatuko dute partaideek. Horretarako, zenbait txantiloi, eredu eta adibide eskainiko zaizkie. ● Ebaluazioa: ● Proiektuaren egokitasuna ● Landutako edukien aplikazioa Ebaluatzeko autoebaluazio, kideen arteko ebaluazioa eta tutorearen ebaluazioa egingo da. ● Proiektuen biltegia: formazioan garatutako proiektuen biltegia osatuko da lainoan eta eskolako irakasleen eskura jarriko da. 4.7. Komunikazioa B-learning ikastaroak arrakasta izan dezan, ikasleen arteko komunikazioa zaintzea ezinbestekoa da. Irakaslearen gertutasuna eta ikasleen arteko komunikazioa gauzatzeko tresnak eskaintzea lehentasuna izango da. Bide hauek jorratuko dira: ● Hasierako aurkezpena: Ikastaroaren hasieran partaide bakoitzak bere profila pertsonalizatuko du, abatarra gehituz. ● Aurrez aurreko bilerak egingo dira unitate bakoitzean. ● Eztabaidak eta hausnarketak: Foroak erabiliko dira gaiei buruzko eztabaidak gauzatzeko eta iritziak emateko. ● Feedback-a: Jarduera bakoitzaren amaieran, irakasleak partaideei egindako lanaren gaineko hausnarketa bidaliko die. ● Ikasle-irakasle harremana: Mezularitza bidez komunikatzeko aukera izango da formazioan. ● Lan kolaboratiboak: aurrez aurrekoez gain, on-line lan egin behar dutenean, BBC (Black Board Collaborate) erako tresnak erabiltzea proposatuko da. 32
● Koebaluazioa: Berdinen arteko ebaluazioa egiteko dokumentu partekatuak eta aurrez aurreko saioak erabiliko dira. Azken produktuaren kasuan, berdinen arteko ebaluazioa anonimoa izango da. 4.8. Ebaluazioa Ebaluazioari dagokionez, ebaluazio jarraia hobesten da, hasierako helburuen barne baitago amaierako produktuaren sorrera. Ebaluazio kualitatiboa izango da, partaideen hobetzea izango baita helburu nagusia. Atal bakoitzeko ariketetan, ikasleek feedbacka jasoko dute. Azken produktuari dagokionez, eskolako proiektuak ebaluatzeko erabiltzen den errubrika bera erabiliko da. Hori, Future Clasroom Lab-en oinarrituta eta eskolara egokituta dago. Eredu horrek talde-lana hobesten du eta eskolako ikas komunitate oinarriarekin bat dator. Errubrika horren helburu nagusia proiektua baloratzea eta proiektu bakoitzaren indargune eta ahulguneak zehaztea da. 33
5. KAPITULUA: Ondorioak Proiektu honen helburu nagusia, formazio bat diseinatzea izan da. Formazioa klaustrorako diseinatu da eta eskolako ereduaren hainbat alor jaso ditu: lan metodologia, digitalizazio eredua eta gamifikazioa. Hau gauzatzeko helburu zehatz batzuk ere proposatu dira: ● Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren inguruko lanketa teorikoa egitea. ● Eskolak duen digitalizazio eredua, TPACK-aren inguruko lanketa teorikoa egitea. ● Gamifikazioaren inguruko lanketa teorikoa egin eta adibideak eskaintzea. ● Proiektuak sortzeko txantiloi bat eskaintzea. ● Proiektu bat ebaluatzeko eta gamifikatutako proiektu bat ebaluatzeko tresna bat eskaintzea. Proiektu honetan proposatutako helburuak bete direla baiezta daiteke. Hasiera batean, eskolaren eta proiektuaren kokapena egiteko sarrera egin da eta ondoren, alderdi teorikoa landu da non proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, TPACK eredua eta gamifikazioa landu diren. Jarraian, proposamen praktiko bat garatu da eta bertan formazioaren diseinuaren zehaztapenak landu dira, lanketa teorikoan aipatutakoa Orokietako eskolako eredura nola egokitu den azalduz. Proiektu honetan, formazio baten diseinua egitea zen helburu nagusia eta diseinu horren justifikazioa, helburua, ereduaren azalpena, metodologia, iraupena, edukiak, sekuentziazioa eta landuko diren atalak, komunikazioa nola landuko den eta ebaluazioa nola egingo den zehaztu da. Egindako formazio proposamena egokia dela esan daiteke; baina, era berean, azpimarratu beharra dago eskola bateko eredu edo berezitasun guztiak formazio batean jasotzea ez dela posible. Proiektu honetan metodologia, eredu digitala eta gamifikazioa bakarrik landu dira. Berezitasun guztiak jasotzearen zailtasun horri denboraren zailtasuna ere gehitu beharko litzaioke. Parte-hartzaileak irakasleak direla eta formazioa jasotzeko 34
momentuan lanean ariko direla ere kontuan izan behar da, beraz, eskolako eredua jarraitzeko oinarrizkoa diren edukiak lantzea erabaki da. Proiektu honetako helburuetatik haratago joan nahi izanez gero, diseinatutako formazioa Moodle plataformaren bitartez jaso eta gauzatu behar litzateke. Bi proiektuak osotasun batean hartuta eta klaustroaren formazio jarraia helburu izanda, bi formazioak gauzatu eta ebaluatu ondoren hobetzeko proposamenak jasoko dira eta beharrezkoak diren egokitzapenak egingo dira formazio bakoitzean. 35
6. KAPITULUA: Eranskinak I. Eranskina: proiektuen diseinurako txantiloia Irakasgaia: Gaia: Maila: Saioak: Proposamenaren justifikazioa: Arazo-egoera: A. Testuingurua: B. Arazoa: C. Helburua: Zeregina: Oinarrizko gaitasunak: (Heziberri 2020) A. Zeharkakoak: B. Diziplinari dagozkionak: Helburu didaktikoak: (Heziberri 2020) Helburu digitalak: (Orokieta eredua) Edukiak: (Heziberri 2020) ● Arlo komunak, zehar-konpetentziekin lotutako edukiak: ● Ikasgaiaren espezifikoak: Jardueren sekuentzia: A. Lehen fasea: B. Garapen fasea: C. Aplikazio eta komunikazio fasea: D. Orokortzea eta transferentzia: Ebaluazioa: Heziberri 2020 A. Adierazleak: B. Tresnak: (Orokieta Herri Eskola) Baliabideak 39
IV. Eranskina: Proiektu gamifikatu baten adibidea Irakasgaia: MATEMATIKA eta GIZARTE ZIENTZIAK Gaia: Globoan bidaiatu nahi? Maila: LH3. 9-10 urte Saioak: 3 aste inguruko denboralizazioa izango duen proiektua izango da Euskarriak ● Proiektuaren gamifikazioaren Genialya Proposamenaren justifikazioa: LH 3ko ikasleak herria eta eskualdea edukia landu behar dituzte. Konfinamendu garaian egonik, zaila da bertara bidaiatzea, beraz bidai birtual bezala planteatuko zaie ikasleei gaia. Proiektu hau, Euskara, Gaztelania, Atzerriko hizkuntza eta Matematika arloetan ere landuko da, baina gamifikazioak, Gizarte Zientziak eta Matematika hartuko ditu bere baitan. Arazo-egoera: A. Testuingurua: Konfinamendu garaian gaude eta ezin gara etxetik atera, eta ziurrenik ateratzeko aukera daukagunean, hemen inguruan mugitu beharko dugu. Gure eskualdea aukera bikaina da horretarako. Ezagutzen duzue? Globoan bidaiatu nahi? aurrera ba. B. Arazoa: Erronka bat proposatuko zaie bidaiariei (ikasleei), herriz herri, hauetako bakoitza ezagutu eta izarrak lortzen joatea. Eskualdeko izar guztiak lortzen badituzte, bidaiari titulua lortuko dute. Baietz lortu? C. Helburua: Urola kostako herriak ezagutu, hauen berezitasun nagusiak eta hauen arteko loturak ezagutzea. Zeregina: Bi egunetik behin, Urola kostako herri berri batera bidaiatzeko aukera eskainiko zaie ikasleei. Herri bakoitzean, 3 izan lortu beharko dituzte, eta hauek lortzeko proposatuko zaizkien erronkak, Matematikan landutakoarekin zerikusia izango dute. 3 izarrak lortzean hurrengo herrira joateko aukera izango dute. Ibilbide guztia zeharkatu beharko dute, Orokietara bueltan etorri baino lehen. 42
Oinarrizko gaitasunak: (Heziberri 2020) A. Zeharkakoak: ● Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia:(ikt-en erabilera) ● Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia: (ikasteko estrategiak) ● Elkarbizitzarako konpetentzia: (talde lana) ● Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia: (arazoen konponketa) ● Norberaren izaten ikasteko konpetentzia: (auto-erregulazioa, adimen emozionala) B. Diziplinari dagozkionak: ● Matematikarako konpetentzia ● Gizarte Zientzietako konpetentzia ● Konpetentzia sozial eta zibikoa Helburu didaktikoak: (Heziberri 2020, KONPETENTZIA SOZIAL ETA ZIBIKOA GIZARTE ZIENTZIAK) 1. Inguruko testuinguru geografiko, sozial eta historikoko elementu garrantzitsuei lotutako zalantzak eta problemak zein diren jakin, planteatu eta ebaztea. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliko dira informazioa bilatzeko eta informazioa eta ezagutzak trukatzeko, eta hipotesiak egingo dira konponbide alternatiboak aztertzeko eta ikaskuntza-prozesuari berari buruzko hausnarketa egiteko. (Heziberri 2020, MATEMATIKA) 1. Kalkuluak eta iritzirako kalkuluak (zenbakizkoak, metrikoak, etab.) segurtasunez eta konfiantzaz egitea, egoera bakoitzean prozedura egokienak (buruzko kalkulua, idatzia, kalkulagailua...) erabiliz, bizitzako egoerak interpretatzeko eta balioesteko, eta emaitzak sistematikoki berrikustea. 43
Edukiak: (Heziberri 2020) ● Arlo komunak, zehar-konpetentziekin lotutako edukiak ○ Informazioa identifikatzea, lortzea, gordetzea eta berreskuratzea. ○ Informazio-iturrien eta informazioaren beraren egokitasuna ebaluatzea. ○ Ideiak sortu, hautatu eta adieraztea. ○ Ideiak, zereginak eta proiektuak planifikatzea, eta haien bideragarritasuna aztertzea. ○ Egindako plangintza betetzea eta, beharrezkoa baldin bada, hura doitzea. ○ Plangintzaren eta egindako lanen ebaluazioa egitea eta hobekuntza-proposamenak lantzea. ○ Lortutako emaitzaren berri ematea. ● 3. multzoa: Gizartean Bizitzea ○ Herriak eta (auzoak) hiriak. Auzoak eta auzo motak. ○ Ingurune hurbilean antolatzeko moduak: eskola eta udalerria. ○ Tokiko erakundeen erantzukizun eta zereginen jakintzaren hastapenak. ○ Herriko antolamendua: Udala eta udal-zerbitzuak. ○ Herritarren arauak. Bizikidetza-arauak eta horiek betetzeko erantzukizuna. ○ Inguruneko kulturen adierazpenekiko hurbilketa, errekonozimendua eta errespetua, aniztasun eta aberastasunaren adierazgarri. Herriko eta Euskal Herriko kultura adierazpen herrikoiak. Jardueren sekuentzia: A. Lehen fasea: ● Arazoaren planteamendua eta gure aurrezagutzak aktibatzea. ○ Etxean gaude atera ezinik eta laster gure ingurura bidaiatzeko aukera emango digute, baina badakigu nora joan gaitezkeen? zer dagoen gure inguruan? Gure eskualdean zer bisita dezakegun? Goazen jolastera eta herri ezberdinak ezagutzera B. Garapen fasea: ● Proposatutako erronkari aurre egiteko, bi egunetik behin herri bat aurkeztuko zaie ikasleei. ● Aurkeztu ondoren, eta honi buruzko informazioa lortu ondoren, jolaseko, herri horretako bi izarrak lortzera bideratuko ditu jolasak. ● Ondoren, hurrengo egunean, herri horri buruzko informazio, bitxikeria, abesti edo/eta kultur ohiturak ezagutuko dituzte. ● Herri guztietan zehar bidaiatu ondoren, Urola Kostako bidaiari titulua lortuko dute. 44
C. Aplikazio eta komunikazio fasea: ● Kasu honetan, besteei ez zaie aurkezpena egingo, on-line egiteko proposamena ez delako egokia ikusten, baina guraso eta familiakoei irteera horietako bat egitea proposatzeko eskatuko zaie ikasleei. D. Orokortzea eta transferentzia: ● Metakognizioa: ○ Zer egin dugu? Zer ikasi dugu? ○ Nola egin dugu? ○ Zertarako balio izan digu? ○ Hurrengoan nola egingo dugu? Ebaluazioa: Heziberri 2020 A. Adierazleak: MATEMATIKA ARLOA Batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa errazak buruz egitea, buruzko kalkulu zehatzak eta hurbilduak egiteko zenbait estrategia erabiliz. ○ Oinarrizko eragiketen buruzko kalkulu automatikoak erraz egiten ditu. ○ Zenbaki sinpleen arteko batuketak eta kenketak egiteko buruzko estrategiak, norberarenak edo akademikoak erabiltzen ditu: hamarreko, ehuneko eta milako zehatzekin eragiketak egiten ditu; zenbakiak biribiltzen ditu; emaitza iritzira kalkulatzen du, biribilduz; batugaiak aldatzen ditu, horrek lana errazten badio; batuketak eta kenketak unitateka egiten ditu; bikoitzak eta erdiak kalkulatzen ditu... ○ Zenbaki sinpleen arteko biderketak eta zatiketak egiteko buruzko estrategiak, norberarenak edo akademikoak erabiltzen ditu: 2z biderkatzen eta zatitzen du; 10ez eta 100ez biderkatzen du; deskonposizio eta elkartze bidez biderkatzen eta zatitzen du, eragiketen propietateak erabiliz. ○ Buruzko kalkuluak egiteko, norberaren beste estrategia batzuk erabiltzen ditu, eta estrategia aplikatzean jarraitutako prozesua azaltzen du. 45
Problemak ebazteko egoeretan zenbaki arrunten kalkulu zehatzak egitea, batuketak eta kenketak egiteko eta bi zifrako zenbakiez biderkatzeko algoritmoak erabiliz, edo kalkulagailua erabiliz, kalkulu konplexuagoetarako. ○ Eguneroko bizitzako egoeretan, batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak identifikatzen ditu. ○ Zenbaki arrunten segida gorakor eta beherakor sinpleak egiten ditu. ○ Batuketak eta kenketak bururakoekin egiteko algoritmo akademikoak zuzen erabiltzen ditu. ○ Zifra bateko zenbakiez biderkatzeko algoritmo akademikoa zuzen erabiltzen du. ○ Kalkulagailua zentzu onez eta autonomiaz erabiltzen du, kalkulu konplexuak egiteko. ○ Kalkuluak egitean jarraitutako prozesua argi eta garbi azaltzen du. GIZARTE ZIENTZIAK ARLOA Udalerria deskribatzea, ingurune hurbileko (auzo, herri edo udalerriko) gizarte antolamendua ulertzea, eta udalen oinarrizko egitura ezagutzea: udal-zerbitzuak, haien antolamendua eta osatzen dituzten pertsonen funtzioak. ○ Udalerria definitzen du eta bertako ohiturak, bizimodua eta gizarte-antolamendua deskribatzen ditu. ○ Udalaren egitura, funtzioak eta betetzen dituen zereginak oinarrizko moduan ezagutzen eta deskribatzen ditu. ○ Erakundeek herritarrentzat egiten dituzten funtzio eta zerbitzuak balioesten ditu. ○ Auzoko eta herriko elementuak zaintzeko (denek erabiltzeko eta gozatzeko aukera izan dezaten) jarrerak agertzen ditu. B. Tresnak: (Orokieta Herri Eskola) ● Jarraipena eta behaketa 46 | science |
addi-a093182e9b63 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52913 | Orokieta eredua - digitalizazioa: Irakaslegoaren II. formazioa | Fernandez de Arroiabe Idigoras, Arantzazu; Cachón Arruti, Maider | 2021-06-28 | IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Berezko Tituluko Proiektua Orokieta eredua - digitalizazioa: Irakaslegoaren II. formazioa Egileak Maider Cachón Arruti Arantzazu Fernandez de Arroiabe Idigoras Zuzendaria Edurne Larraza Mendiluze 2021
Irudien aurkibidea 1. Irudia: Formazioaren antolaketa 7 2. Irudia: Gizartea-eskola harremana 9 3. Irudia: TPACK ereduaren jakintzak 11 4. Irudia: DigCompEdu esparruak 15 5. Irudia:K-12 Computer science framework. Praktika nagusiak 20 6. Irudia: Pentsaera Konputazionala 24 7. Irudia: 4 esperientzia pedagogiko 25 8. Irudia: TPACK eta Pentsaera konputazionala 27 9. Irudia: TPACK LHko eskolan 29 10. Irudia: TPACK garapena LHko eskolan 30 11. Irudia: 2. formazioaren edukiak 36 Taulen aurkibidea 1. Taula: Konpetentzia digitaleko ikaste helburuak eta DigComp konpetentzien arteko erlazioa 31 Eranskinak I. Eranskina: Proiektuen diseinu txantiloia 44 II. Eranskina: Proiektuen ebaluazio errubrika 45 III. Eranskina: Proiektuen digitalizazio ebaluazio errubrika 46 IV. Eranskina: Proiektu adibidea 47 4
1.KAPITULUA Sarrera Orokieta Herri Eskola, Zarauzko eskola publiko bakarra da, eta Haur eta Lehen Hezkuntzako etapak ditu. Hiru eta lau lerro arteko eskola da eta bertan egoera ekonomiko, kultural eta jatorri ezberdineko ikasleak jasotzen ditu. Ikastetxean bertako irakaslegoaren kopuru bat urtero aldatzen da. Eskolako oinarrizko ezaugarria ikas komunitate izaera da. Ikas komunitatea ikasleen ikaskuntza prozesua hobetu eta eskolako partaide garenon arteko bizikidetza hobetzea helburu duen proiektua da. Ikaskuntza dialogikoa oinarri izanik, komunitatearen parte hartzea eskatuz, ebidentzia zientifikotan oinarritutako ikaskuntza ekintza arrakastatsuak gauzatzen dira berdinen arteko elkarrekintzak bultzatuz (Flecha eta Puigvert, 2002). Ikas komunitateko partaide orok, bakoitzak bere berezitasunekin, norabide berdina jarraituz eta elkarrekintzarako guneak sortuz bizi garen komunitatea hoberako eraldatzea lortu behar du. Horretarako eskubide eta giza balore unibertsaletan oinarritutako heziketa eta elkarbizitza bultzatuko da. Hori horrela izanik, egunerokoan eta lan metodologian ere badu eragina. Ekintza ezberdinak daude martxan eskolan, hala nola, tertulia dialogikoak, tertulia artistiko eta musikalak, talde elkarreragileak, bilera mistoak eta erabakiak hartzeko batzorde ezberdinak. Duela urte batzuk, Orokieta Herri Eskolako klaustroak aldaketa metodologiko bat ematea adostu zuen. Hori horrela, testu liburuak kendu eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren aldeko apustua egin zuen. 5
Metodologia aldaketak bertako klaustroaren lan egiteko modua ere aldatu zuen, eta ikasleekin gaiak lantzeko proiektuak sortzea eskatu zuen. Metodologia aldaketarekin batera, etorkizuneko gela bat sortzea erabaki zuen ikas komunitateak: "Sormen GeLab". Honek metodologia aldaketa gauzatzeko bidea errazten du, baliabideak eskura jarriz eta espazioaren malgutasuna eskainiz. Gizarte digitalizatu batean bizi garen heinean, eskolak gizarteari erantzun behar dio eta horrekin batera ezinbestekoa da konpetentzia digitalaren garapena eskolan ere bideratzea. Gaur egun, proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren bidez egiten da lan Orokieta Herri eskolan, eta eredu honetan konpetentzia digitalari ere behar duen lekua eskaintzen zaio, eskolak duen lan egiteko eredu propioaren baitan. Berariazko eredua garatzeko, eskolak TPACK eredua hobetsi du. Eredu honetan hiru esparru bereizten dira: Edukia, Teknologia eta Pedagogia. Edukiaren esparrua Hezkuntza sailak Heziberri 2020 curriculumaren bitartez definituta dauka lehen hezkuntzan, aldiz teknologia eta pedagogia esparruen kasuan, eskola bakoitzak definitu behar du. Proiektu honetan, pedagogiaren eta teknologiaren esparru horiek Orokieta Herri eskolan nola definitu eta garatzen diren zehaztuko da. Azken urte hauetan emandako eraldaketaren transmisioa bermatzeko, klaustroa izan da eragile nagusia; irakasle berriak iristerakoan, ahoz eta mailako edo zikloko kideen bitartez egin izan da. Eredua modu horretara transmititzea ez da eraginkorra eta euskarri baten beharra identifikatu da eskolan. Horri erantzuna eman nahian, eskolako eredua transmititzeko eta aurrera eramateko beharrezkoak diren ezagutzak eskainiko dituen formazioa sortu da. Formazio honen helburu nagusiak eskolako eredua jarraitzeko irakasleak ahalduntzea eta eredu pedagogikoa finkatzea izango dira. Formazioa bi ikasturtetan gauzatzeko diseinatu da, kontuan izan baita partaideak, formakuntza hau jasotzeaz gain, irakasle lanetan arituko direla ikasleekin denbora horretan. Formazioaren lehen urtea TPACK ereduko teknologia - pedagogiaren esparruan zentratu da eta proiektuetan teknologia nola txertatu landu da bertan. Gainera atal berezia eskainiko zaio gamifikazioari, barne esperientziak erakutsi baitigu proiektuak gauzatzerakoan ikasleen motibazioan eragin zuzena duela. 6
Formazioaren bigarren ikasturterako, teknologia - edukiaren esparrua sakonduko da. Honela, Informatika, Pentsaera Konputazionala eta programazioa proiektuetan nola txertatu eta curriculumarekin batera garatzeko, irakasleak gaitzeko asmoarekin diseinatu da. Proiektu honek formazioaren bigarren ikasturtea hartuko du bere baitan, lehenengo ikasturteari dagokiona "Orokieta eredua - digitalizazioa: Irakasleagoaren I. formazioa" proiektuak (Cachón, M. 2021) jasotzen du. 1go irudian formazioaren antolaketaren kronograma azaltzen da, kolorez bereiztuta daude formazio bakoitzeko atal desberdinak. Digitalizazioa, bi ikasturtetan landuko da. 1. Irudia: Formazioaren antolaketa. Iturria: Fdez de Arroiabe eta Cachón (2021) 7
2.KAPITULUA Proiektuaren helburuak Eskola bakoitzak berariazko izaera du eta hori horrela izan dadin argi izan behar da zeintzuk diren bertako ezaugarriak eta hezkuntza ildoak. Ildo hauek urtez urte garatu eta mantendu daitezen, klaustrokide guztiek izan behar dute hauen berri, baita horiekin lerrokatuta egon ere. Eskoletan klaustroa aldakorra izaten da eta urtez urte irakasle berriak iristen dira bertara, ikasturte hasieran edo erdian, denboraldi laburrerako edo luzerako. Klaustroak eskolako eredua ondo ezagutu eta irakasle berriengana behar bezala iritsi dadin, konpetentzia digitala proiektuetan txertatuta lantzen dituen prestakuntza bat diseinatzea izan da proiektu honen xede nagusia. Era berean, honako helburu zehatz hauek ere landu nahi dira: ○ Informatika, Pentsaera Konputazionala eta Programazioa lantzeko Lehen Hezkuntza etapara egokitutako ereduaren lanketa teorikoa egitea. ○ Informatika, Pentsaera Konputazionala eta Programazioa, Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza metodologian uztartzeko adibideak eskaintzea. ○ Formakuntzaren hartzaileentzako diseinu-tresna bat eskaintzea, Informatika, Pentsaera Konputazionala eta Programazioa uztartzen duten proposamen didaktikoak sortzeko. ○ Formakuntzaren hartzaileentzako ebaluazio-tresna bat eskaintzea, Informatika, Pentsaera Konputazionala eta Programazioa uztartzen duten proposamen didaktikoak ebaluatzeko. 8
3. KAPITULUA: Marko teorikoa Gizartea geroz eta digitalagoa den honetan, ikasleak dagoeneko konputagailu erabiltzaile datozkigu eskoletara. Eskola gizartearen aldaketetara egokitu behar da, ondorioz, ikasleak gizarte digitalerako ahaldundu behar ditugu, teknologia kontsumitzaile soil izatetik, teknologia sortzaile eta erabiltzaile kritikoak izan daitezen. (Adell J., 2011) 2. irudiak gizarte geroz eta digitalagoaren eta eskolaren arteko harremana laburbiltzen du. 2. Irudia: Gizartea-eskola harremana Iturria: Fdez de Arroiabe eta Cachón (2021) 9
Bestalde, teknologia berriak etengabe garatzen doaz, prezio gero eta merkeagoekin, eskolentzako gero eta eskuragarriago. Horrek teknologiarekiko lilura bat sor dezake, eta tresnaren erabileran jarri helburua. Egoera honetan, arriskua dago ikuspegi teknozentrista batetik planifikatzeko gure eskoletako jarduna. Baina teknologiak ez du helburu izan behar, bitarteko baizik. Beraz, gure planifikazioak ikaslean eta curriculumean zentratua izan behar du. (Adell, J. 2011). Gamitok berresten du Adellek dioena "ikaskuntza eredua zein irakasleen papera birdefinitu behar dira eta teknologiak izan behar du hezkuntza-berrikuntzaren tresna eraldatzailea. Hala ere, ekintza pedagogiko guztiek beti pertsonak eta horien gaitasun funtzionala izan behar dituzte erdigune, ardatz eta helburu" (Gamito, 2019, 22. or.). Orokieta Herri Eskolako Konpetentzia Digitalaren irakaskuntza eredua TPACK eredura (Koehler eta Mishra, 2008) hurbiltzen da gehien. Horretarako, TPACK eredua, beste eredu batzuen artean (SAMR (Puentadura, 2009), TIM (Harmes, Welsh eta Winkelman, 2016), RAT (Hughes, Thomas eta Shcarber, 2006), PICRAT (Kimmons et. al, 2020), TAM (Venkatesh et. al, 2003) aztertu eta eskolari hurbilen datorkiona dela zehaztu da. TPACK ereduaz gain badira gure ereduaren esparru digitala aberasteko kontuan hartu ditugun hainbat marko. Marko teorikoa lantzeko eskolako metodologian ohiko jarduera diren ereduen inguruko lanketa teorikoa egin da. Horretarako zutabe hauek aukeratu dira: 1. TPACK 2. Informatikaren eta programazioaren irakaskuntza Lehen Hezkuntzako etapan 3. Pentsaera Konputazionala 3.1. TPACK eredua TPACK ereduaren arabera, teknologia bidelagun duen ikas-prozesu baten muinean 3 esparru daude: edukia, pedagogia eta teknologia. Banakoen arteko eta hiruen arteko erlazioek osatzen dute eredu hau. 10
Beraz, edukien jakintza, jakintza pedagogikoa eta jakintza teknologikoa elkar eragiten jartzen dituen eredua da TPACK. 3. irudiak laburbiltzen du eredu hau. 3. Irudia: TPACK eredua Iturria:Koehler et al., 2015 (euskaratua) Edukien jakintza esparrua (CK), irakas-ikas arloaren gainean irakasleak duen jakintza da. Irakaslearen formakuntzaren arabera sakonagoa edo arinagoa eta espezifikoagoa edo zabalagoa izango da. Sarreran aipatu dugun bezala, Lehen Hezkuntzan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Heziberri 2020 bitartez zehaztuta dauka esparru honen jakintza maila. Pedagogia jakintza esparrua (PK), irakasleek duten ikasteko prozesuen, jardueren eta metodologiaren gaineko jakintza da. Bertan, ikaste prozesuaren ulermena, ikasgela aurrera eramateko estrategiak, ikasgaien planifikazioa eta ikasleen ebaluazioa daude barne. Teknologiaren jakintza esparrua (TK), etengabe aldatzen ari den esparrua da. TPACK ereduan, irakasleak, gailuen ezagutzaz haratago, teknologiak ikas helburuari lagundu edo kalte egin diezaiokeen ezagutu behar du, eta uneoro teknologia aldaketetara egokitzeko gaitasuna izan ere behar du. TPACK ereduko 3 eremuak Lehen Hezkuntzako ikasgela batera ekarriko ditugu. 11
Pedagogia eta arloaren ezagutza elkartzen den gunea teknologiarik gabeko irakaskuntza litzateke. Baina gaur egun eskola gutxitan gertatzen da hori eta esan dugun bezala ez da gizartearen islada. Pedagogia eta teknologia elkartzen diren eremuan teknologia euskarri bezala erabiltzen da: adibidez ikasleei bideo bat jartzen zaienean azalpenak emateko, eta bideoa denean azalpenak ematen dituena. Teknologia eta arloaren ezagutza elkartzen diren gunean, ordenagailua testu liburu bezala erabiliko litzateke edo feed back-gabeko ariketa segida bat jartzea ordenagailu bitartez egiteko litzateke (automatikoki zuzentzen direnak). Honen adibide konfinamenduan gertatu zena eskola askotan, non irakaslearen interbentziorik gabe ikasi behar izan baitzuten ikasleek. TPACK gunean berriz, irakasleak arloa ezagutzen du, badaki nola erakutsi arlo horretako edukiak eta teknologia du bidelagun. Hiru zirkuluak neurri beretsuan daude eta erdiko eremu hori sortzen da. Eremu honetan, ikasle batek zailtasunak dituenean, lagundu behar badiogu pentsa dezakegu teknologiak nola lagundu dieziokeen. Eremu horretako ikas egoera bakoitza bakarra izango da, beraz, ez dago teknologiaren erabilera bakar bat guztientzat, irakaslearen begiradaren baitan eta ikasmailaren baitan egongo da. Ez da erraza teknologiarekin irakastea, etengabe sortzea eta egokitzea eskatzen baitu, 3 zirkuluen arteko oreka bilatuz. Sarreran aipatu dugun paradigma aldaketa honetan, Gamitok dioen moduan "helburua pertsonen pentsamenduan, ekintzetan eta adierazpenetan eragitea bada, ikasgelan etorkizuneko erronkei aurre egiteko beharrezkoak diren ezagutza funtzionalei erreparatu behar zaie: gaitasun metakognitiboak, sormena edota komunikazio kolaboratiborako estrategiak" (Gamito, 2019, 22. or.). TPACK ereduan oinarrituta, Informatika, Pentsaera Konputazionala eta Programazioa lantzeko gure eskolako eredua diseinatzeko ondoko ereduak aztertu dira: 12
3.2. Informatikaren, eta programazioaren irakaskuntza Lehen Hezkuntzako etapan 3.2.1. SCIE eta CODDi: Unibertsitate aurreko informatikaren irakaskuntza eredua. SCIE-k (Sociedad Científica Informática de España) eta CODDii-k (Ingenieritza informatikoen Zuzendari eta Dekanoen konferentzia) (2018) argitaratutako informe honek, unibertsitate aurreko irakaskuntzan Informatika ikasgaia lantzeko eredua proposatzen du. Konpetentzia digitala eta Informatikaren artean desberdintzen du; informazio gizarte honetarako formakuntza egokiak proposatzen ditu: konpetentzia digitalaz gain, Informatikaren oinarriak eta metodologikoak ezagutu behar direla zehaztuz (1. or.). Horregatik, Informatika berezko ikasgai gisa planteatzen du Lehen Hezkuntzatik hasi eta Batxilergorarte (1. or.). Ikasgaiak bere barne hartu behar ditu, konpetentzia digitala, programazioaren oinarrizko ezagutzak, ordenagailuak, sareak eta datuak (1. or.). Informatika era egokian irakasteko irakaslearen formakuntzaren beharra azpimarratzen da gainera. Eredu honen inplementazioa Informatikaren hezkuntza unibertsalean eta arrakalak ekiditean oinarritzen da, baita Pentsaera Konputazionalaren garrantzian ere. Oinarrizko irakaskuntzan, ikasle orori etorkizunean garapen egokia izateko aukera eman behar dio Informatikaren irakaskuntzak, horretarako unibertsala izango den Informatika hezkuntza eskaini behar zaio ikaslegoari (5. or.). Gaineratzen du, gizarte digitalizatu honetan teknologiarako sarbide desberdintasunak arrakalak sortzeko arriskua handitzen duela. Dena den, oinarrizko mailetan informatikaren irakaskuntza egokiak, arrakalak murrizteko aukera eragin dezake. Izan ere, bestela, ikaslegoaren zati batek, teknologiarekiko kontsumitzaile rola soilik izango luke (5. or.). 13
Berdin gertatzen da genero arrakalarekin ere. Txikitatik Informatika arloarekin harremana edukitzeak, informatikarako tradiziorik ez duen taldeetan bokazioa pizteko aukerak handitzen dizkie. Bereziki emakumeengan gertatzen da Informatika eta teknologia oinarri dituzten bokazioekiko urrun sentitzea eta ondorioz interes falta. (5. or.) Informatikaz gain, Pentsaera Konputazionala oinarrizko hezkuntzan txertatu beharra dagoela dio txostenak. Pentsaera Konputazionala, gizarteko kide guztiek eduki beharko luketen oinarrizko gaitasuna delako (6. or.). Zehaztasun handiz zerrendatzen du eduki bakoitza, ondorioz, curriculumean txertatzeko dago prestatuta. Txosten honek lantzen dituen esparru nagusiak ondorengoak dira: 1.- Konpetentzia digitala: DigComp ereduan oinarritzen da 2.- Informatika eta programazioa 3.- Pentsaera Konputazionala Esparru nagusi hauetatik aurreneko biak dira Heziberri 2020k LHko irteera profilean zehazten dituenak. Azter dezagun irteera profil hau jarraian: 3.2.2. Lehen Hezkuntzako irteera profila (Berritzegune Nagusia, 2015) Ikasleek etapa amaieran lortu behar dituzten gaitasunak definitzen duen markoa da hau. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak egokitutako markoa da eta halabeharrez eskolan jarraitu beharrekoa. Herritarren gaitasun digitalerako esparru europar ereduan DigComp 2.1-en oinarritzen da eta zehaztasun nahikoa dauka ikasleen konpetentzia maila zein izan behar den jakiteko. Konpetentzia digitalari egiten dio erreferentzia marko honek. Konpetentzia digitala lantzeko 5 esparru zehazten ditu. 5 esparruak: informazioa, komunikazioa, edukia sortzea, segurtasuna eta arazoak bideratzea. (Carretero Gomez, S., Vuorikari, R. and Punie, Y., 2017). Irteera profil honek, informatika eta programazioa atalak oso gainetik aipatzen ditu. Eskolako curriculumean edukiak txertatzeko beste iturri batzuetatik hartu behar dira erreferentziak: Hala nola SCIE eta CODDik garatutako txostenetik. Ikasle hauek gaitasun hauek garatu ditzaten irakasleon formakuntza ezinbestekoa da, horretarako jarraian datorren markoa aztertuko dugu. 14
3.2.3. DigCompEdu (Punie, Y., Redecker, C., 2017) Europar Batasunak diseinatutako marko honek irakasleek eduki behar duten konpetentzia digitalak definitzen ditu. Irakasleak eredutzat hartzen ditu hurrengo belaunaldientzat, ondorioz, behar-beharrezkoa da gizarte digital batean aktiboki parte hartzeko herritar guztiek behar duten gaitasun digitala izatea irakasleek (15. or.). Irakasleak ikaskuntzaren gidari izanik, profesional gisa, ezinbestekoa du, bizitzarako eta lanerako beharrezkoak diren gaitasun digitalez gain, irakasleentzat espezifikoak diren gaitasun digitalak izatea, teknologia digitalak eraginkortasunez erabili ahal izateko irakasteko orduan (15. or.). 6 esparrutan banatzen da DigCompEdu, irakasleen gaitasun profesionaletatik abiatuz, hezitzaileen gaitasun pedagogikoekin jarraituz, ikasleen gaitasunetara iritsiz. 4. irudian EduDigComp markoaren esparru eta azpiatal guztiak agertzen dira, baita beraien arteko harremanak ere. 4. Irudia: DigCompEdu esparruak. Iturria: DigCompEdu (2017) DigCompEdu barneko arloek irakasleen jarduera profesionalen alderdiak dituzte hizpide: 15
1.arloa: Konpromiso profesionala: Teknologia digitalak erabiltzeak komunikatzeko, elkarlanean aritzeko eta profesionalki garatzeko. 2. arloa: Baliabide digitalak: Gaitasun digitalak eskuratu, sortu eta partekatzea. 3. arloa: Irakaskuntza eta ikaskuntza: Irakaskuntzan eta ikaskuntzan teknologia digitalen erabilera kudeatu eta antolatzea. 4. arloa: Ebaluazioa hobetzeko teknologia eta estrategia digitalak erabiltzea. 5. arloa: Teknologia digitalak erabiltzea inklusioa, pertsonalizazioa eta ikasleen partaidetza aktiboa areagotzeko. 6.arloa: Ikasleen gaitasun digitala sustatzea. Ikasleak gaitzea teknologia digitalak sormenez eta arduraz erabiltzeko, informatzeko, komunikatzeko, edukiak sortzeko, ongizaterako eta arazoak konpontzeko. Hezitzaileen gaitasun pedagogikoak dira eredu honen oinarri. 2. arlotik 5. arlora arteko arloek osatzen duten DigCompEdu esparruaren muina, hauek, irakaskuntza eta ikaskuntza estrategia eraginkor, inklusibo eta berritzaileak sustatzeko, irakasleek zer gaitasun behar dituzten zehazten dute. Aipatu muinetik bi bazterretara gelditzen diren esparruetatik aurrenean zentratuko gara jarraian: Konpromiso profesionala izeneko esparrua eskolari begira oso garrantzitsua da. 4 azpiatal biltzen ditu: 1- Antolamendu mailako komunikazioa (komunikazio estrategia digital antolatuak ikaskomunitateari begira). 2- Lankidetza profesionala (irakasleen arteko lankidetza digitalki sustatzea, jakintza eta esperientziak partekatuz) 3Gogoetan oinarritutako jardunbidea (banaka eta kolektiboki hausnartzea hezkuntza-komunitatearen jardunbide pedagogiko digitala garatzeko) 4- Etengabeko garapen profesional digitala (iturri eta bliabide digitalak erabiltzea irakasleak etengabe garatzeko) 4 azpi arlo hauek funtsezkoak izango dira eskolan garatu nahi den konpetentzia digital eredua aurrera ateratzeko. Ikastaroaren helburuarekin bat dator, irakasleen etengabeko garapen profesional digitala aipatzean. 16
6. alorrak DigComp 2.1 ereduan oinarritutako herritarren gaitasun digitala sustatzea du helburu. Bat dator Lehen Hezkuntzako irteera profilarekin (Berritzegune Nagusia, 2015). Ikus dezagun Erresuma Batuko digitalizazio markoak zer dioen: 3.2.4. Computing at school: Erresuma Batuko Lehen Hezkuntzako ikasleek konpetentzia digitala garatzeko eredua (Peyton-Jones, S., 2013) da hau. 2014 ikasturtean berariazko ikasgaia txertatu zen Lehen Hezkuntzako etapan, IKTak ordezkatuz. Computing curriculum-a 3 ataletan banatzen da: Informatika ( computer science CS), informazio teknologia (information technology IT) eta gaitasun digitala (digital literacy DL) (5. or.). Marko hau eskoletan inplementatzeko 4 irizpide kontutan izan behar dira (14. or.): - Zehaztutako programa minimotakoa da. Hortik gora nahi beste landu daiteke. - Ez dakar lantzeko eskema itxi bat, lanketa modua eskolak erabakitzen du. - Lan eskema ez dator unitate didaktikoetan. Pauso hori ondoren dator. Teknologiaren erabileran baino gailuen eta informatikaren inguruko irakaskuntzan oinarritzen da. Inklusiorako tresnatzat hartzen du ikasgaia eredu honek, ondorengo helburuekin (20. or.): - Arrakala ekonomikoari aurre egiteko. - Genero arrakalari aurre egiteko. Proiektuetan kontutan hartu behar da genero oreka. - Hezkuntza premia bereziak dituztenei laguntzeko. - Hizkuntza irakaskuntzan laguntzeko (Ingelesa marko honetan). Sistema eragilea, interfazea eta hainbat programa ikaslearen hizkuntzara egokitu daitezke, aukera hori ematen dutenetan. - Gaitasun handiko ikasleei erantzun bat emateko, arlo honek edukiak aberasteko aukera handiak ditu. Ez dauka zertan bakarrik ikasle talde honentzako baliagarria izan behar (21. or.). 17
Ikasgaiaren ikaskuntzak eskolaz kanpo jarraipena izan dezake eta hori eskolak bultzatu eta ospatu beharko lukeela dio markoak. Ikasgai honetan erabiltzen diren hainbat baliabide doanekoak direlako, baldintza bakarra behar da: ikasleak gailua izatea eskuragarri etxean (21. or.). Ebaluaziorako hainbat proposamen ere aurkezten dira (22. or.): - Autoebaluazioa - Parekideen arteko ebaluazioa - Galdera ireki bidezko ebaluazioa - Parekideen arteko eztabaidak - Helburu bidezko ebaluazioa (Proiektuko lanen banaketan oinarrituta). - KWL (know, what, learned): Zer dakite ikasleek aurretik? zer nahi dute ikasi? zer ikasi dute? Computing at school eredua dagoeneko 7 urte dela txertatzen hasi zen Erresuma Batuan. Eredu honetan berezko ikasgai moduan planteatzen da informatikaren irakaskuntza, baina beste ikasgaiekin lotutako eta ikasleen interesetik abiatutako proiektuei ere erreferentzia egiten die ereduak (15. or.). Humprheys-k (2021) kontatzen duenez, zaila izan da irakasleek ondo ezagutzen ez zuten alor bat curriculumean txertatzea, baina gakoa bidea beraiekin batera definitzea izan dela dio. 500 irakaslez osatutako sare bat sortu zuten, "The Network of Excellence", herriz herriko irakasleak formatzeko. Era berean, irakasleek, ikasleengan hobekuntza nabariak ikusi zituzten, eta beraz, informatika saioak jasotzen zituzten ikasle kopurua handitzen joan da urtez urte. Gaur egun, oraindik ere ezin da esan eskola guztietan nahikoa txertatuta dagoenik Informatika ikasgaia curriculumean, ezta gainontzeko arloekin batera programatua dagoenik ere, baina bide horretan aurrera egiten ari dira Erresuma Batuan. Aztertu berri dugun Computing at school markoa, beste hainbat markoren artean abiapuntu gisa hartuz (Alemania, Polonia eta Zelanda Berria), EEBBtan K-12 Computer science framework markoa garatu zuten (16. or.). 18
3.2.5. K-12 Computer science framework: EEBBtako K-12 etaparako konpetentzia digitala garatzeko markoa da. Hezkuntzari aplikatutako informatikak bere barne ondorengo terminoak finkatzen ditu marko honek: computer literacy, educational technology, digital citizenship, information technology eta computer science (13. or). Ekitateak eta aniztasunari erantzun beharrak, indar berezia hartzen du marko honetan. Horri erantzuteko XXI. mendeko oinarrizko ezagutza gisa definitzen du zientzia informatikoa. Horregatik, ikasle guztiek oinarrizko ezagutzak jaso behar dituztela zehazten du, bizi garen gizartean aktiboki parte hartu ahal izateko eta informatutako erabakiak hartu ahal izateko (23. or.). Zientzia informatikoko atal guztietan begirada berdintasunean, inklusioan eta aniztasunean jarriz, bermatuko da markoa behar bezala txertatzea eskoletan. Modu honetan, aurreko markoek ere aipatu duten genero arrakala, arrakala ekonomikoa, aniztasun funtzionala dutenen arrakala eta giza talde gutxituen arrakala sahiestuko direla azpimarratzen da (35. or.). Ondorengo eduki eta praktika nagusiak definitzen ditu: Eduki nagusiak (89.or.-92. or.): 1. Konputazio sistemak (Gailuak, Hardware eta Softwarea, arazoen konponketa) 2. Sareak eta Internet (Komunikazio eta antolaketa sareak, Zibersegurtasuna) 3. Datuak eta analisia (Bildu, gorde, berrikusi eta eraldatu eta inferentzia eta ereduak) 4. Algoritmoak eta programazioa (Algoritmoak, aldagaiak, kontrol aginduak, deskonposizioa, programazio garapena) 5. Konputazioaren eta Informatikaren eraginak (Kultura, gizartearekiko interakzioa, segurtasuna, legea eta etika) 5. irudian agertzen dira marko honetako 7 praktika nagusiak: 19
5. Irudia: K-12 Computer science framework .Praktika nagusiak Iturria: K-12 Computer science framework (2016) Pentsaera konputazionala Informatika praktikoaren bihotza da, eta marko honetako 3, 4, 5, 6 praktiketan agertzen da. 1, 2 eta 7 praktikak berriz orokorrak dira (67. or). Ikus ditzagun praktika hauek banan bana (74 or.- 83. or.): 1. Informatika kultura inklusiboa sustatzea: Genero, etnia eta abilezia desberdinetako ikuspuntuak txertatu behar dira, markoaren ekitatea bermatzeko. 2. Informatikaren inguruan kolaboratu. Taldeka edo binaka lan egiteko modua dakar. Horrek ikasleen arteko elkarrekintza handitzen du. Era kolaboratiboan lan egiteak, besteen ikuspuntuak txertatzea dakar, ideia konfliktiboen gainean lan egitea, gaitasun desberdinen artean eta izaera anitzen artean. 3. Informatika arazoak ikusi eta definitu. Arazoak informatika ikuspuntutik lantzeak, arazoa definitzea, eta zatitan banatzea dakar, ondoren zati bakoitza zein baliabidekin konpondu daitekeen aztertzea. 20
4. Abstrakzioak garatu eta erabiltzea. Abstrakzioak errepikapen patroiak aztertuz eta beraien arteko ezaugarri komunak definituz sortzen dira. 5. Informatika gailuak sortzea. Informatika arazoak sortzeko gailuak egiteak sormena eta prototipoak sortzeko ideien azterketa elkartzen ditu. Ikasleek sortutako gailu hauek komunitateari lagunduko diote. 6. Informatika gailuak probatu eta hobetu. Prozesu honek, akatsak identifikatzea eta konpontzea dakar, baita jasotako emaitzak eta espero zirenak konparatzea. 7. Komunikazioa. Komunikatzeak espresatzea eta besteekin ideiak alderatzea dakar. Ikasleek erabilitako informatika aukeren egokitasunaren inguruan eta informatika erabiltzearen eraginen inguruan hitzegin dezakete. Komunikazioak entzulegoari egokitutako hizkuntza zehatza erabiltzea dakar. Praktika eta eduki hauek curriculumean txertatzeko ondorengo jarraibideak zehazten dira (126. or.-127- or.): 1. Zehaztasuna 2. Ikuspegia eta maneiagarritasuna 3. Berariazkotasuna 4. Ekitatea, aniztasuna 5. Argitasuna, eskuragarritasuna 6. Koherentzia / progresioa 7. Neurgarritasuna 8. Praktika eta edukien txertaketa 9. Beste gaiekin lotura Kurrikulumean txertatzeko kontutan hartu beharrekoak zehazten ditu markoak (152. or.- 153. or.): 1. Informatikaren inguruko ulermena izan behar du ikasleak, aurrez aipatutako 5 edukiak garatuz. Zoritxarrez, sarritan informatika eta programazioa edo kodetzea sinonimotzat hartzen dira, eta ondorioz, soilik programazioan zentratzeko arriskua dago, eta beste hainbat atal garrantzitsu, hala nola Internet, datuen tratamendua eta kultur ikuspegia kanpo gera daitezke. 2. Edukiak eta praktikak mailaz maila progresiboki zehaztu behar dira. 3. Kurrikulumak eduki eta praktikak ikaslearen inguru errealarekin txertatu behar ditu, ikasketa esanguratsua lortzeko, ez da soilik edukietan zentratu behar. Informatikara gogoz hurbiltzea ere izan behar du helburu. 21
4. Helburua edukiak garatzea izan behar da, eta programatzeko baliabideak, gailuak (robotak), ikastresnak izan behar dira. Ebaluazioari dagokionez, ikasgaiaren ezaugarrien ondorioz, ebaluazio jarraia hobesten du, feedbackak momentuan ematen direlako besteak beste. Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (POI) ereduan erabiltzen den ebaluazio sistema informatikoa ebaluatzeko berebizikotzat jotzen du. (156. or.) "Informatika, berezko ikasgai gisa ala beste ikasgaietan transbersalki irakatsi behar da?" galderari proposamen irekia egiten dio markoak. Ikasgai solte gisa egoki ikusten da Lehen Hezkuntzan, baina baita transbersalki landuta ere. Bigarren aukera honek, txertatzen den arloaren orduek Informatikak nahikoa tarte izango duen zalantzan jartzen du; dena den Markoan zehar etengabe adibideak jartzen dira beste alorrekin batera lantzeko. Bigarren eredu honek Informatikak beste esparruetan duen eraginaz konturatzeko balioko luke, hala nola, Natur Zientzietan, Matematiketan, Hizkuntzetan, Gizarte Zientzietan… (157. or.- 160. or.). Markoaren amaieran irakaslegoa formatzearen beharraz hitz egiten du. Markoa aurrera eramateko behar beharrezkotzat jotzen du. Formakuntza espezifikoa emateko programen beharra aipatzen du (169. or.). 3.3. Pentsaera Konputazionala Pentsaera Konputazionala kontzeptuaren sortzailetzat jotzen den Wing-ek (2006) dioenez, Pentsaera Konputazionalak arazoak konpontzea dakar, sistemak diseinatzea eta gizakiaren izateko modua ezagutzea, guzti hori konputagailuen oinarrizko sistema erabiliz. Gainera, XXI. menderako behar-beharrezko jakintza gisa definitzen du Pentsaera Konputazionala, matematika eta idazketarekin parekatuz. Pentsaera Konputazionala curriculumean txertatzearen inguruan iritzi desberdin ugari daude, baita txertatzeko moduaren inguruan ere. Aurretik aztertu den "K-12 Computer Framework" markoak ere, Pentsaera Konputazionala Informatika praktikoaren bihotza dela dio eta bere praktiketan toki esanguratsua dauka: 22
"Computing at school" markoak ere, badu Pentsaera Konputazionalari zuzendutako atal bat. Marko honek berebiziko garrantzia ematen dio Pentsaera Konputazionalari eta curriculumaren bihotzean kokatzen du. Markoak dakarren irakaskuntzarako gidari begiratu bat emanez gero, Pentsaera Konputazionalaren atal desberdinak -Arrazonamendu logikoa, Algoritmoak, Deskonposaketa, Abstrakzioa, Ereduak eta orokortzeak eta ebaluazioa- curriculumean txertatzeko adibide eta eredu ugari aurkezten ditu. Pentsaera Konputazionala informatikariek eta software garatzaileek erabiltzen duten pentsaera deskribatzen badu ere, beste jende askok ere horrela pentsatzen du. Horregatik konputazioan lagungarri diren pentsaera eta prozesuak oso erabilgarriak dira beste hainbat arlotan ere. Pentsatzeko prozesu honek kasu bakoitzean pausu hauek ematen ditu: ● Arazo konplexu bat hartu eta arazo txikiagoetan zatitzen da ● Helburuak lortzeko jarraitu beharreko arauak eta urratsak zehazten dira ● Atazen konplexutasuna aztertzen da, beharrezkoak diren detaileetan zentratuz ● Oso lagungarriak izan daitezke aurretik garatu diren antzeko proiektuak, transferentzia emanez Marko hau oso irekia eta erabilgarria da, dagoeneko curriculumean txertatuta dauden jarduerekin lotuta azaltzen duelako zer den Pentsaera Konputazionala eta horri egokituta proposatzen duelako bere irakaskuntza. 6. irudian biltzen dira marko honek Pentsaera Konputazionalaren inguruan proposatzen dituen kontzeptuak eta hurbilpenak. 23
7. irudian ikus daiteke nola fase bakoitzaren oinarrian eraikitzen den hurrengoa. 7. Irudia: 4 esperientzia pedagogiko Iturria:Kotsopoulos et al. (2017) Eredu interesgarria proposatzen du, izan ere Pentsaera Konputazionala gailuekin lotzeko joera daukagu, baina pentsatzeko modu bat da oinarrian, teknologiarik gabe ere garatu daitekeena. Jolastu fasea esperimentazioarekin lotuta dator eta ondoren Egin. Amaitzeko Birnahastu proposatzen du, abiapuntu bat eman eta ikasleak bere egiteko pausoa. Berrerabili aukerakin lotzen da, horretarako programazioa irekia izan behar da eta partekatua. 8. irudian azaltzen den Euskal Herriko Unibertsitateak egindako posterrean oso ondo laburbiltzen da TPACK ereduarekin lotuta nola landu daitezkeen Pentsaera Konputazionalak dituen pentsaera logikoa, abstrakzioak, pentsaera algoritmikoak/deskonposaketak, ebaluazioak eta orokortzeak/ereduetan oinarritzeak. Baina Pentsaera Konputazionala gainontzeko eskola egoeretara transferitu daiteke? Hasteko esan beharra dago Lehen Hezkuntzako konpetentzia digitaleko irteera profilean Pentsaera Konputazionala ez dela aipatu ere egiten. Beraz, eduki aldetik eskolak ez dauka zertan landu. DigCompEdu Europar markoak ere ez dio aipamen zuzenik egiten. 25
Transferentziari buruzko ikerketak dio (Bransford, J., Brown ,A., Cocking R., 2000) ez dagoela bermatuta beste alorretarako transferentzia, baina badirela transferentzia maila handitzen laguntzen duten faktoreak: 1. Ulermen sakontasunak eta ulermen prozesuan emandako denborak transferentzia mailan eragiten du. Gai bat buruz ikasten bada edo gainetik ikutzen bada zaila izango da transferentzia egitea. 2. Transferentzia areagotzen da mundu errealean aplikatu badaiteke eta helburuak erabilgarriak badira. 3. Errendimendura bideratuta egon ordez ikasketara bideratuta dagoenean areagotzen da transferentzia. 4. Ikasgaien arteko estekak egiteko eskatu behar zaizkie ikasleei. Irakasleek pistak eman behar dizkiete ikasleei ikaskuntza konektatzen laguntzeko. 5. Zerbait modu batean ebazteak eta gero ebazpen hori nolabait egokitzera animatzeak transferitzeko aukera areagotzen du. 26
4. KAPITULUA: Proposamen praktikoa 4.1. Justifikazioa: Ikastetxe bateko eredua gauzatu eta errotzea irakasleen esku dagoen zerbait da, eta, hori lortzeko, irakaslegoaren formakuntza ezinbestekoa da. Bestalde, ikastetxe bateko klaustroa bizia da, aldatuz doa, eta, eskolako lan egiteko modua mantendu dadin, etengabeko formakuntza egin behar da iritsi berrientzat edo eskolako eredua ezagutu edo jarraitu nahi duen ororentzat. 4.2. Ikastaroaren helburua Proiektu honen helburua, partehartzaileek, Orokietako eredu digitala ezagutzea eta Informatika, Pentsaera Konputazionala eta programazioa eredu honetara egokitzen diren proiektuak diseinatzen jakitea da. 4.3. Edukiak: Orokieta Eskolako eredua Orokieta Eskolak bere ikasleak gizarte digitalerako ahaldunduta prestatzeko erronkari heldu dio. Eredu honek, ekitatea, aukera berdintasuna, aniztasunari erantzutea, inklusioa, genero arrakalari eta arrakala ekonomikoari aurre egitea izango ditu helburu nagusi. Horretarako hauek izango dira ereduaren ezaugarri nagusiak: - Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza metodogia erabiliko da. - TPACK eredua jarraituko da. 28
- Informatika, programazioa eta Pentsaera Konputazionala ikastetxeko curriculum proiektuan (ICP) txertatu eta proiektuetan garatuko dira. - Gamifikazioa zenbait proiektuetan txertatzeko aukera izango da, "Orokieta eredua - digitalizazioa: Irakasleen I. formazioa" proiektuan. (Cachón, M., 2021) Gure eguneroko errealitatetik hurbilen dagoen eredua TPACK eredua dela ikusi da, beraz, TPACK eredua da eskolan jarraituko dena. Eskolaren ezaugarriak aztertuta gure gaur egungo TPACK eredua 9. irudian adierazten den bezala egongo litzateke osatuta: 9. Irudia: TPACK LHko eskolan. Iturria: Fdez de Arroiabe eta Cachón (2021) Klaustroa pedagogian aritua da batez ere, horretan urte askotako esperientzia daukan irakasle talde finkoa dauka eskolak. Arloaren ezagutzari dagokionez, Heziberri 2020ko zehazten duen edukia azalekoa bada ere, LHko irakasleak generalistak dira, beraz, erakutsi behar duten mailarako jantzita daudela esan daiteke. Teknologiaren ezagutza eta beraren erabilera pedagogikoa indartu beharra ikusten da, horrela ere, 3 eremuek bat egiten duten gunea, hau da, edukian zentratutako teknologiaren erabilera pedagogikoan hobetzeko, 10. irudian irudikatuta dagoen moduan. 29
10. Irudia: TPACK garapena LHko eskolan. Iturria: Fdez de Arroiabe eta Cachón (2021) Gure ikasleek lortu behar duten Lehen Hezkuntzako irteera profila zein den zehazteko, Berritzegune Nagusiak Heziberri 2020an zehazten den amaierako irteera profila hartu da kontutan. Irteera profil horretan informatika atalaren aipamen konkreturik ez da egiten eta programazioari eta Pentsaera konputazionalari dagokionez ere ez du sakontzen. Ondorioz, Orokietako eredua zehazterakoan CODDii-k definitzen duen irteera profilarekin aberastu da aurrez Berritzegune Nagusiak definitutakoa. Lanketa hau, CODDii-k aparteko ikasgai moduan proposatzen duen arren, Orokieta Eskolan, proiektuetan txertatuz era transbertsalean lantzea erabaki da. 1. taulan zehaztuta datoz helburu hauek LHko irteera profil gisa. Taulan bertan zenbakituta azaltzen dira DigComp markoaren konpetentziekin dituzte erlazioak. (Parentesi artean azaltzen diren zenbakiak dira) 30
Esparrua Helburua Programazioa ● Arazo bati irtenbidea emateko jarraitu beharreko pausoak banaka definitzeko gai da. ● Arazo nagusia arazo txikietan deskonposatzeko gai da, programazioa errazteko. ● Programa bat gailu digital batean editatzeko eta ejekutatzeko agindu zehatzak jarraitu behar dituela ulertzen du eta ez agindu orokorrak. ● Bloke bidezko programazio lengoaia erabiltzen du. ● Programatzean ondorengo jarduerak erabiltzen ditu: sekuentziak, begiztak, baldintzak, paralelismoa, aldagaiak eta adierazpenak. ● Arrazonamendu logikoa erabiltzen du aurreikuspenak egiteko, akatsak bilatzeko eta zuzentzeko bloke bidezko programazioan. Konputagailuak eta sistema eragileak ● Oinarrizko erabilera arazoak konpontzen badaki gailu zein aplikazioetan. (5.1) ● Sistema eragilea pertsonalizatzen badaki. (5.2) ● Gailu digitalen artean desberdintzen badaki, bai eta hardtware eta software artean. ● Ordenagailuaren osagaiak bereizten ditu eta beraien funtzioak ezagutzen ditu. ● Gailu digitalean sistema eragileak duen funtzio ulertzen du. ● Biltegiratze edukiera eta prozesamendu abiaduraren multiploak manejatzen ditu. Sareak eta Internet ● Ordenagailuak, sare bidez konektatutako ordenagailuen bitartez komunikatzen direla badaki,Interneta barne. ● Sareen inguruko oinarrizko ezagutzak baditu: bilatzailea, URL... Datuak ● Fitxategiak gordetzen eta errekuperatzen badaki. (1.3) ● Biltegien sistema ezagutzen du eta bertan mugitzen badaki. (1.3) ● Sistema bitarrean zenbakiak nola adierazi badaki eta eragiketa sinpleak egiten badaki. ● Badaki ordenagailek sarrera datuak landuz irteera datu batzuk sortzen dituztela. 31
Eduki digitalak eta elkarrekintza ● Gailu digital eta programen inguruko oinarrizko hiztegia ezagutu eta erabiltzen du. ● Oinarrizko interakzioak (kopiatu, pegatu, aukeratu) egiten ditu sarrera/irteera tresnekin. ● Sarean nabigatzen eta informazioa bilatzen badaki. (1.1) ● Bilatutako informazioa garrantzitsua den baloratzen badaki. (1.2) ● Komunikatzeko eta elkarrekintzarako eskolako plataformak eta tresnak erabiltzen ditu. (2.1, 2.2, 2.4) ● Eduki digitalak sortzeko oinarrizko programak erabiltzen ditu. (3.1) ● Informazio iturriak aipatzen ditu. (3.3) ● Egile eskubideak eta lizentziak (3.3) Segurtasuna ● Oinarrizko jarrera arauak ezagutzen ditu. (2.5) ● Jarrera desegokien berri badu. (2.5) ● Gailu eta eduki digitalak segurtasunez erabiltzen badaki.(4.1) ● Datuak eta norberaren informazioa babesteko oinarrizko jarraibideak ezagutzen ditu. (4.2) ● Norbere izaerarentzako eta osasunarentzako (gorputza zein burua) Interneten arriskuak ezagutzen ditu. (4.5) ● Ingurumena babestea (4.4) 1. Taula. Konpetentzia digitaleko ikaste helburuak eta DIGCOMP konpetentzien arteko erlazioa 2. Iturria: Fdez de Arroiabe (2021) Helburu hauek lortzeko landu beharreko edukiak eta aurrera eraman beharreko praktikak mailaz maila progresiboki definituta daude. Heziberri 2020k definitutako Lehen Hezkuntzako irteera profilean agertzen ez bada ere, Pentsaera Konputazionala proiektuetan txertatuta landuko da. Pentsatzeko modu hau beste alorretara transferitzeko gaitasuna guztiz frogatuta egon ez arren, jakin badakigu, zein ezaugarri izan behar dituen irakaskuntzak honen transferentzia aukera handiagoa izan dadin. 32
Guzti hau kontuan hartuta Pentsaera Konputazionala lantzeko momentuan "How people learn" (Bransford, J., Brown ,A., Cocking R., 2000) ikerketan aipatzen diren irizpideak erabiliko ditugu: 1. Errealitateari lotua izango da. 2. Proiektuetan txertatuta landuko da, ondorioz, transbersalki arlo desberdinak ikutuko ditu, loturak sortzeko helburuarekin eta baita arloen artean transferentziak bilatuz. 3. Teknologiaren bitartez eta unplugged erara landuko da. 4. Pentsaera konputazionala programazioaren bitartez ere landuko da: esperimentatuz, egoera errealeko erronkak sortuz, jolastuz, programak sortuz eta programak berrerabiliz. Orokieta Eskola Ikas komunitatea izanik, Talde Elkarreragile jarduera erabiliz, hau da, talde txikitan heldu batek dinamizatuta ere landuko dira Pentsaera Konputazionala eta programazioa. Era kolaboratiboan lan egiteak, besteen ikuspuntuak txertatzea dakar, ideia konfliktiboen gainean lan egitea, gaitasun desberdinen artean eta izaera anitzen artean. Proiektuen bitartez lan egiteak, disziplinarteko irakaskuntzara garamatza, non, gainera curriculumeko eduki eta praktikak ikaslearen inguru errealarekin txertatzea eskatzen den, ikasketa esanguratsua lortzeko, soilik edukietan zentratu gabe. Informatikara, Pentsaera Konputazionalera eta programaziora gogoz hurbiltzea izan behar du helburua. 2017/2018 ikasturtetik, programazioa eta Pentsaera Konputazionala ari gara lantzen Orokietan. Esperientzia honek hainbat gauza erakutsi dizkigu: Matematikako saioetan txertatzeak, matematikarekiko motibazioa piztea ekarri die, aurretik arloa hain gogoko ez zuten ikasle batzuri. Bereziki ikasle hauek Matematikan gustora sentitzean, kasu batzuetan taldeko gidari bihurtzeraino, ikaslearen autoestimuan izandako onurak nabariak izan dira. Geometria gaia Scratch-ekin lantzean, aurrez landutako edukia hobeto ulertzen lagundu die. - Gizarte Zientzietan koordenatuak (x eta y) ardatzak lantzean aldiz, irakasleei tresna erabilgarria iruditu zaie, zaila egiten zaien kontzeptu bat ikasleekin lantzeko. 33
- Akatsa, ikasteko tresna beharrezkoa dela barneratzen lagundu die ikasleei, frustrazioa lantzeko baliabide aproposa bihurtuz. - Gaitasun handiko ikasleei sabairik gabeko proiektuak sortzeko aukerak ireki dizkie. - Behar berezietako ikasleen inklusioa bultzatzeko tresna egokia dela ikusi da. Adibide hauek erakusten duten moduan, gure ereduan, proiektuen helburua konpetentziak garatzea da, eta IKT baliabideak, gailuak (robotak) berriz, bitartekoak dira. Orokietako eredua aurrera eramateko irakasleak ahaldundu beharra dago. Jarraian proposatzen den formazio honek, helburu hori bete nahi du. 4.4. Metodologia Eskolako irakasle bakoitzak bere behar eta ezaugarri pertsonaletara egokitu dezakeen Blended learning modalitatean eskainiko den formazioa izango da, non aurrez aurreko saioak eta on-line jarraipena konbinatuko diren. Horrela jarraipena egingo da eta zalantzak argitzeko tartea eskainiko da. E-learningaren kasuan, distantziara ematen den ikaskuntza bati buruz ari gara. Modu horrek, partaideek beraien denbora kudeatzeko eta ikasteko aukera errazten du. Blended learningaren kasuan, berriz, on-line saio horiei aurrez aurreko beste saio batzuk gehitzen zaizkie. Horrela, denboraren kudeaketa izateaz gain, irakaslearekin formazio prozesuan etenak egin eta ikaskuntza bideratzeko aukera emango du. Orokieta eskolaren kasuan, formazioko partaideak elkarlanean arituko dira egunerokoan eskola berean, eta zalantzak edo azalpenak era zuzenean argitzeko aukera ere egongo da. Hala eta guztiz ere, data, egun eta ordu konkretu batean aurrez aurreko hitzorduak izateak ikaskuntza bideratzen lagunduko du. Aukeratutako Blended learning modalitateko ikaskuntzak eskolaz kanpoko beste profesional batzuei ere eskolako eredua ezagutu eta lantzeko aukera eskainiko die, baita eskolaz kanpoko profesionalen kasuan ere. 34
4.5. Iraupena: Formazioa bi ikasturtetan gauzatzeko diseinatu da, kontuan izan baita partaideak, formazio hau jasotzeaz gain, irakasle lanetan arituko direla ikasleekin denbora horretan. Formazioaren lehen urtea, proiektuetan teknologia nola txertatu daitekeen landuko da. Bigarren urtean berriz, proiektuetan Informatika, Pentsaera Konputazionala eta programazioa nola txertatu landuko da. Proiektu honek bigarren urteko formazioren diseinua jasotzen du. Lehenengo formazioaren diseinua, HEZikt-ko Orokieta erdeua - digitalizazioa: Irakasleen I. formazioa (Cachón, M., 2021) proiektuan jasoko da. 4.6. Sekuentziazioa: Formazioa 5 ataletan banatzen da: 1. Marko teorikoa 2. Informatika (Informazioa, komunikazioa, segurtasuna, arazoak bideratzea) 3. Pentsaera Konputazionala (Edukia sortzea) 4. Robotika (Edukia sortzea) 5. Proiektu baten diseinua eta ebaluazioa Lehen ataletik formazioaren helburua zehaztu eta azken xedea lortzeko (proiektu proposamen bat) zehaztapenak emango dira. Atal bakoitzaren bitartez amaierako proiektuaren zatiak garatzen joango dira formazioko partaideak. Horretarako atal bakoitzak: ● Azken proiektua gauzatzen joateko ariketak izango ditu. Horretarako beharrezkoak izango zaizkien materialak eskuragarri jarriko zaizkie: ○ Proiektua diseinatzeko txantilloia (I eranskina) ○ Proiektuaren balorazio errubrika (II eranskina) ○ Informatika, Pentsaera Konputazionala eta programazioa baloratzeko errubrika (III. eranskina) 35
Hauetaz gain, atal bakoitzak komunikaziorako espazioa, bibliografia gehigarria eta beharrezkoa denean baliabideen biltegien erreferentziak izango ditu. Atalaren sekuentziazioa 11. irudian ikus daiteke. 11. Irudia: TPACK garapena LHko eskolan Iturria: Fdez de Arroiabe eta Cachón (2021) Jarraian, formazioko atal bakoitzari buruzko zehaztasunak adierazten dira: 1. ATALA: Marko teorikoa. Ondorengo markoak landuko dira atal honetan: ● Orokieta eredua ● DigCompEdu: irakaslearen mailaren diagnosia egingo da. Dagoeneko aurreko formazioan eginda dauka, beraz, diagnostikoaren emaitza berri izango da. ● Informatika eta Pentsaera Konputazionalaren marko teorikoak 2. ATALA: Informatika. Ondorengo edukien atalak landuko dira bertan: ● Konputagailuak eta sistema eragileak ● Sareak eta internet ● Datuak ● Segurtasuna ● Eskolan egindako adibide praktikoak 36
3. ATALA: Pentsaera konputazionala. ● Definizioa ● Aplikazioak: Programaziotik kanpo (unplugged) ○ Diagramak eta modulajea ○ Eskolako ohiko jardueretan erabiltzeko proposamenak (dagoeneko egiten direnak identifikatu eta proposamen berriak aurkeztu) ● Aplikazioak: Programazioa erabiliz ○ Scratch ○ Code.org ○ CodyRoby: unplugged ○ Eskolan egindako adibide praktikoak 4. ATALA: Robotika. Ondorengo tresnak aurkeztuko dira: erabileraren helburu desberdinak eta funtzionamentua, curriculumean txertatutako adibide praktikoez lagunduta. - Bee-bot - LegoWedo - Makey Makey - Microbit Eskolan egindako adibide praktikoak 5. ATALA: Proiektu baten diseinua eta ebaluazioa. - Proiektu praktikoa: Landutako ezaugarrietara egokitutako proiektu erreal bat diseinatuko dute partaideek. Horretarako zenbait txantiloi, eredu eta adibide eskainiko zaizkie (I., II., III. eta IV. eranskinak) - Ebaluazioa: - Proiektuaren egokitasuna Landutako edukien aplikazioa - Ebaluatzeko autoebaluazioa, kideen arteko ebaluazioa eta tutorearen ebaluazioa egingo da. - Proiektuen biltegia: Formazioan garatutako proiektuan biltegia osatuko da lainoan eta eskolako irakasleen eskura jarriko da. 37
4.7. Komunikazioa: B-learning ikastaroak arrakasta izan dezan, ikasleen arteko komunikazioa zaintzea ezinbestekoa da. Irakaslearen gertutasuna eta ikasleen arteko komunikazioa gauzatzeko tresnak eskaintzea lehentasuna izango da. Bide hauek jorratuko dira: - Hasierako aurkezpena: Ikastaroaren hasieran partaide bakoitzak bere profila pertsonalizatuko du, abatarra gehituz. - Aurrez aurreko bilerak egingo dira unitate bakoitzean. - Eztabaidak eta hausnarketak: Foroak erabiliko dira gaiei buruzko eztabaidak gauzatzeko eta iritziak emateko. - Feedback-a: Jarduera bakoitzaren amaieran partaideek egindako lanei, irakasleak, lanaren gaineko hausnarketa bidaliko die. - Ikasle-irakasle harremana: Mezularitza bidez komunikatzeko aukera izango da formazioan. - Lan kolaboratiboak: eskolaz kanpo talde txikietan lan egin behar dutenean BBC (Black Board Collaborate) erako tresnak erabiltzea proposatuko da. Eskolan bertan egiten direnean aurrez aurrekoak izango dira. - Koebaluazioa: Berdinen arteko ebaluazioa egiteko foroa eta aurrez aurrekoak erabiliko dira. Azken produktuaren kasuan, berdinen arteko ebaluazioa anonimoa izango da. 4.8. Ebaluazioa: Ebaluazioari dagokionez, Informatikaren, Pentsaera Konputazionalaren eta programazioaren ezaugarrien ondorioz, ebaluazio jarraia hobesten da, feedbacka momentuan ematen delako besteak beste. Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza eredua jarraituko da, SormenGelab-eko eredu propioa ere aintzat hartuz. Eredu hauek talde lana hobesten dute eta guztiz bat datoz Ikas komunitateetako Talde Elkarreragileak praktikarekin. Gure ereduan talde lana hobesten dugu egunerokoan, baita Informatikari, Pentsaera Konputazionalari eta programazioari lotutako jardueretan ere. 38
5. KAPITULUA Ondorioak Proiektu honen helburu nagusia klaustroak eskolako eredua ezagutzea eta behar bezala transmititu dadin, konpetentzia digitala proiektuetan txertatuta lantzen dituen prestakuntza bat diseinatzea izan da. Era berean, honako helburu zehatz hauek ere landu nahi izan dira: ○ Informatika, Pentsaera Konputazionala eta Programazioa lantzeko Lehen Hezkuntza etapara egokitutako ereduaren lanketa teorikoa egitea. ○ Informatika, Pentsaera Konputazionala eta Programazioa, Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza metodologian uztartzeko adibideak eskaintzea. ○ Formakuntzaren hartzaileentzako diseinu-tresna bat eskaintzea, Informatika, Pentsaera Konputazionala eta Programazioa uztartzen duten proposamen didaktikoak sortzeko. ○ Formakuntzaren hartzaileentzako ebaluazio-tresna bat diseinatzea, Informatika, Pentsaera Konputazionala eta Programazioa uztartzen duten proposamen didaktikoak ebaluatzeko. Proiektu honek bere helburuak bete dituela esan daiteke. Alde batetik, Orokieta ereduak barne dituen oinarriak landu dira Marko teorikoan, bertan, TPACK eredua, DigCompEdu eredua, Lehen hezkuntzako irteera profila eta Informatika, Pentsaera Konputazionala eta programazioa lantzen diren munduko hainbat marko aztertu dira. Bestetik, helburu nagusia zen formazioaren diseinua egin da. Diseinu horretan formazioaren helburuak, metodologia, iraupena, edukia, sekuentziazioa, komunikazioa eta ebaluazioa zehaztu dira. 39
Formazioko partaideek Orokieta eredura egokitutako proiektuak diseinatzeko tresnak jasoko dituzte, baita ebaluaziorako errubrikak ere, proiektu honetan bertan azaltzen den gisan. Proiektuan sortuko diren lanak eskolako proiektuen biltegian gordeko dira, eskolako eredura egokitutako proiektuen katalogoa hornituz. Gainera, klaustrokideek eskuragarri izango dituzte, proiektuak berrikusi eta diseinatzeko garaian. Digitalizazioa etengabe garatzen ari da, hori dela eta formazio honen edukia irekia izan behar da, eta momentuko egoeretara egokitua. Horregatik, formazioaren amaieran partaideek egindako ebaluazioaren ondoren jasotako informazioa baliogarria izango da. Gainera, Hezkuntza Sailak sor dezakeen digitalizazio planaren arabera ere, aldaketak eman daitezke. 40
7. KAPITULUA: Eranskinak I. Eranskina : Proiektua diseinatzeko txantiloia Irakasgaia: Gaia: Maila: Saioak: Proposamenaren justifikazioa: Arazo-egoera: A. Testuingurua: B. Arazoa: C. Helburua: Zeregina: Oinarrizko gaitasunak: (Heziberri 2020) A. Zeharkakoak: B. Diziplinari dagozkionak: Helburu didaktikoak: (Heziberri 2020) Helburu digitalak: (Orokieta eredua) Edukiak: (Heziberri 2020) ● Arlo komunak, zehar-konpetentziekin lotutako edukiak: ● Ikasgaiaren espezifikoak: Jardueren sekuentzia: A. Lehen fasea: B. Garapen fasea: C. Aplikazio eta komunikazio fasea: D. Orokortzea eta transferentzia: Ebaluazioa: Heziberri 2020 A. Adierazleak: B. Tresnak: (Orokieta Herri Eskola) Baliabideak 44
IV. Eranskina : Proiektu adibidea Irakasgaia: MATEMATIKA eta GIZARTE ZIENTZIAK Gaia: 3, 2, 1, 0 espaziora! Maila: LH 6. 11 urteko ikasleak. Aurrezagutzak: ( Konpetentzia digitalari dagokionez) Scratch programatzen jakitea ez da beharrezkoa, unitatean zehar ikasiko dute Scratchekin programatzen. Informazioa bilatzen arituak dira, Txikipediako ohiko erabiltzaileak dira. Gailuekin arituak dira, baina pasahitzak gogoratzen arazoak izan ohi dituzte. Lego Wedo 2.0-rekin programatzen badakite. Saioak: 6 saio Euskarriak ● Arazoaren aurkezpen Genialya ● Scratch Proposamenaren justifikazioa: LH6ko ikasleak Eguzki Sistema lantzen ari dira. Gizarte zientzietan ikasitakoa matematika arlora transferitzeko unea iritsi da. Horretarako, Scratch lengoaia erabiliz programa bat sortu beharko dute taldeka, ikasitakoa erakusteko. Arazo-egoera: A. Testuingurua: Eguzki Sistema lantzen aritu dira Gizarte Zientzietako ikasgaian. B. Arazoa: Erronka bat proposatzen zaie ikasleei: posible litzateke espazio ontzi batek ordenagailu desberdinetan irudikatuta dagoen Eguzki Sistema zeharkatzea? C. Helburua: Eguzki Sistema ezagutzen dutela erakutsi beharko dute taldeka Scratch jolas bat sortuz. Bertan, taldeko ordenagailu guztietan baliagarri izango den programazioa sortu beharko dute, aldi berean ejekutatuz gero, espaziontzi batek Eguzki Sistema zeharkatu beharko du, ordenagailuz ordenagailu bidaiatuz. Zeregina: Eguzki Sistema zeharkatuko duen espaziontzia programatu behar dute Scratch lengoaia erabiliz. ● Taldeka landuko da. ● Eguzki Sistema modu egokian irudikatu behar dute taldekide guztien Scratchen bitartez. ● Eguzki Sistema ordenatuta zeharkatuko du espaziontziak. ● Errotazio mugimendua txertatuko da. ● Planeten irudi errealak eta lizentzia libredunak erabiliko dira. 47
Oinarrizko gaitasunak: (Heziberri 2020) A. Zeharkakoak: ● Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia:(ikt-en erabilera) ● Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia: (ikasteko estrategiak) ● Elkarbizitzarako konpetentzia: (talde lana) ● Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia: (arazoen konponketa) ● Norberaren izaten ikasteko konpetentzia: (auto-erregulazioa, adimen emozionala) B. Diziplinari dagozkionak: ● Matematikarako konpetentzia ● Gizarte Zientzietako konpetentzia ● Konpetentzia sozial eta zibikoa Helburu didaktikoak: (Heziberri 2020, KONPETENTZIA SOZIAL ETA ZIBIKOA GIZARTE ZIENTZIAK) 9. Unibertsoaren jatorria jakitea, eguzki-sistema irudikatzea, eta sistemaren osagaietako batzuk, higidura batzuk eta ondorio batzuk identifikatzea, urtaroen segida ulertzeko eta gure planeta zaintzeko konpromisoa hartzeko. (Heziberri 2020, MATEMATIKA) 6. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (kalkulagailuak, ordenagailuak, etab.) behar bezala erabiltzea kalkuluak egiteko, denetariko informazioak bilatzeko, tratatzeko eta adierazteko, bai eta Matematika ikasten laguntzeko ere. Helburu digitalak: (LH-ko irteera profila, DigComp ereduan oinarrituta) ● 1.1 Informazioa arakatzea, bilatzea eta bahetzea. (Eguzki Sistemaren ingurukoa) ● 1.3 Informazioa metatzea eta berreskuratzean (Planeten informazioa eskura izateko ariketetan) ● 3.1 Edukiak garatzea (Eguzki sistema irudikatzen duen jolasa sortu) ● 3.2 Integratzea eta berregitea (Banakako programazioak bateratu behar dituzte eta ondoren espaziontziak taldekideen ordenagailu guztiak zeharkatzeko.) ● 3.3 Egile-eskubideak eta lizentziak (argazki libreak erabiliko dituzte) ● 3.4 Programazioa (Scratch lengoaia) ● 4.1 Gailuak babestea (Scratch ikasgelan sartzeko pasahitza behar dute eta ondoren saioa itxi) ● 5.3 Berrikuntza eta teknologiaren sormenerako erabilera (sormena erabiliko dute programazioa pertsonalizatzeko) 48
Edukiak: (Heziberri 2020) ● Arlo komunak, zehar-konpetentziekin lotutako edukiak ○ Informazioa identifikatzea, lortzea, gordetzea eta berreskuratzea. ○ Informazio-iturrien eta informazioaren beraren egokitasuna ebaluatzea. ○ Ideiak sortu, hautatu eta adieraztea. ○ Ideiak, zereginak eta proiektuak planifikatzea, eta haien bideragarritasuna aztertzea. ○ Egindako plangintza betetzea eta, beharrezkoa baldin bada, hura doitzea. ○ Plangintzaren eta egindako lanen ebaluazioa egitea eta hobekuntza-proposamenak lantzea. ○ Lortutako emaitzaren berri ematea. Eduki digitalak: ● Scratch ● Informazioaren trataera ● Segurtasuna ● Bilatzaileak (informazioa eta irudiak lortzeko) Jardueren sekuentzia: A. Lehen fasea: ● Arazoaren planteamendua eta gure aurrezagutzak aktibatzea. ○ Arazoa planteatu. ○ Nola programatuko dugu espaziontziak ordenagailuak zeharkatzeko? Programa bakarra beharko da? 6 programa beharko dira? ○ Planeten irudiak nola txertatuko ditugu Scratchen? ○ Taldeko lana: lanen banaketa. ○ B. Garapen fasea: ● Lehen fasean sor daitezkeen galderei erantzunez, programazioa osatu beharko dute. ● Programaren gidoia adostu beharko dute, baita espaziontziaren itxura ere. ● Banaka programatuko dute ordenagailuan. ● Planeten ordena eta itxura errespetatuz, ordenagailuen ordena adostu beharko dute. ● Planeten argazki libreak egokitu behar dituzte Scratcherako. ● Espaziontziaren denborak kalkulatu beharko dituzte. ● Errotazio mugimendua irudikatzeko modua adostu behar dute. ● Erronka probatu beharko dute eta lortu ez bada beharrezko doikuntzak egin. ● Autoebaluatu proiektua eta helburuen lorpena C. Aplikazio eta komunikazio fasea: ● Talde handian, erronka burutu beharko dute eta nola egin duten ahoz adierazi gelakideei. Gelako blogerako bideoan grabatuko da, erronka eta azalpena. D. Orokortzea eta transferentzia: ● Metakognizioa: ○ Zer egin dugu? Zer ikasi dugu? ○ Nola egin dugu? ○ Zertarako balio izan digu? ○ Hurrengoan nola egingo dugu? 49
Ebaluazioa: Heziberri 2020 A. Adierazleak: MATEMATIKA ARLOA Espazioko orientazioarekin lotutako eguneroko bizitzako egoerak deskribatzea eta ulertzea, geometriako oinarrizko nozioak erabiliz ○ Orientazioa eta adierazpen espaziala erabili eta aplikatu beharreko eguneroko bizitzako egoerak identifikatzen ditu. ○ Kokapenak eta higidurak koordenatuen, distantzien, angeluen, biraketen eta abarren bidez deskribatzen ditu. ○ Ardatz-simetria eta ispilu-simetria identifikatzen ditu Erreferentzia-sistemak eta ohiko objektuak edo egoerak oinarri hartuta espazioko adierazpenak interpretatzea eta egitea (koordenatu-ardatzak, planoak, ibilbideen krokisak, maketak...). ○ Planoak, maketak eta mapak irakurtzen eta interpretatzen ditu, eskalak erabiliz. ○ Eskala sinpleak (grafikoak eta zenbakizkoak) erabiltzen ditu, espazioan oinarrizko adierazpenak egiteko (krokisak, planoak, maketak...). ○ Jarduerako, mezuak eta gertaerak interpretatzen eta deskribatzen ditu, geometriako lexiko egokia erabiliz: norabide bat adierazten du, ibilbide bat azaltzen du, espazioan orientatzen da. ○ Programa digitalak erabiltzen ditu (applet-ak, Internet, Scratch), ikertzen ikasteko. GIZARTE ZIENTZIAK ARLOA Lurra eta Ilargia eguzki-sisteman non kokatuta dauden adieraztea, eta haien ezaugarriak, higidura eta ondorioak azaltzea. ○ Unibertsoaren osagai nagusiak azaltzen ditu, eta galaxia, izarra, planeta, satelitea, asteroidea eta kometa identifikatzen ditu. ○ Eguzki-sistemaren ezaugarriak, osagaiak eta higidurak deskribatzen ditu, eguzkia eguzki-sistemaren erdian identifikatzen du, eta planetak hurbiltasunaren arabera ezagutzen ditu. B. Tresnak: (Orokieta Herri Eskola) ● Behaketa ● Auto eta koebaluazioa: Talde lana ebaluatzeko taulak (helburuak eta errubrikak taldeka - banaka) ● Ebaluazio errubrika Konpetentzia digitala eta Pentsaera Konputazionala (LHko irteera profilean oinarritua) ● Ebaluazio errubrika Talde lana Amaierako azken xedearen bideoak Lehen taldea 6B Bigarren bideoa 6C Planetak rotazioan 6D 50 | science |
addi-076eedf3102c | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52928 | Machine learning and signal processing contributions to identify circulation states during out-of-hospital cardiac arrest | Elola Artano, Andoni | 2021-06-07 | i i i i i i i i 1 S A R R E RA 1.1 Ospitalez kanpoko bihotz-biriketako geldialdia Bat-bateko bihotz geldialdia (BBG) ustekabeko bihotz jardueraren etenaldi gisa definitzen da [9], non odol perfusioa ez baita iristen ez burmuinera, ez beste ezinbesteko organoetara. BBGa ahalik eta azkarren tratatu behar da berpizte terapien bidez bat-bateko bihotz heriotza (BBH) ekiditeko [10, 11]. Ohikoena BBGa ospitalez kanpoko inguruneetan gertatzea da [12] eta kasu gehienetan ez da lekukorik egoten [13]. Horregatik, berpizte terapien aplikazio goiztiarra erronka mediku eta soziala da gaur egun. BBGaren etiologia oso ongi ezagutzen ez den arren, kasuen %80a gaixotasun koronarioen ondorioz gertatzen direla estimatzen da [14], eta geratzen den %20a faktore genetikoei eta kardiopatia desberdinen ondorioz [14, 15]. Gaixotasun horiek bihotz-erritmo desberdinak sortzen dituzte, fibrilazio bentrikularra (FB) izanik ohikoena ospitalez kanpoko BBGan (OKBBG). Gaixoak FB erritmo bat aurkezten duenean, bentrikuluen uzkurtze-maiztasuna azkarra eta irregularra da, beraz, bihotza uzkurtzen den arren, ez du nahikoa odol banatzen gorputzera. Beste batzuetan bihotz-maiztasuna asko jaisten da eta bihotza geratu egiten da. Herrialde industrializatuetan BBGa heriotza kausa nagusienetako bat da, baina bere intzidentzia estimatzea ez da erraza, definizioa eta kasuak kontutan hartzeko irizpideak desberdinak izan baitaitezke ikerketa zientifikoaren arabera. Urteko kasu kopurua 150 000 eta 530 000 tartean estimatzen da Estatu Batuetan [10, 16] eta 275 000 Europan [17, 18], hau da, 55 eta 38 kasu 100 000 biztanleko hurrenez 1
i i i i i i i i 2 hurren. Espainian 29 eta 40 kasu tartean estimatzen dira 100 000 biztanleko [19, 20], eta Euskal Autonomia Erkidegoan 34 inguru [21]. Azken urteetan komunitate zientifikoa asko saiatu da BBGa aurresaten eta hobeto tratatzen. Hala ere, biziraupen-tasa egoera neurologiko funtzionalarekin %9 inguruan dago pertsona helduetan [22]. Egun, atentzioa merezi duen osasun publikoko arazo larri bat kontsideratzen da, bere bat-bateko portaeragatik eta biziraupentasa baxuengatik. 1.2 Berpizte terapiak Hainbat nazioarteko elkarte daude gaur egun BBG terapien definizioak eta protokoloak bateratzeko, American Heart Association (AHA) eta European Resuscitation Council (ERC) dira garrantzi eta inpaktu handiena dutenak mundu mailan. Munduko elkarte desberdinek batera lan egiteko International Liaison Committee on Resuscitation (ILCOR) sortu zen 1992an; zeinek 5 urtero berpizte terapia gauzatzeko gidak eguneratzen dituen azken urteetako ebidentzia zientifikoetan oinarrituta. OKBBG kasuetan egungo gidek 5 erritmo mota bereizten dituzte [23, 24]: FB, takikardia bentrikularra (TB, bentrikuluen aktibitate elektriko ezegokiak bihotz-maiztasun altuak eragiten ditu), asistolia (AS, aktibitate elektriko falta), pultsurik gabeko aktibitate elektrikoa (PGAE, disoziazio elektromekanikoa) eta pultsudun erritmoa (PE, nahikoa odol fluxu sortzen duen erritmo organizatua). Erritmo bakoitzaren adibide bat 1.1. irudian erakusten da. Oro har, FB eta TB erritmoek desfibrilazio elektrikoa behar dute bihotzaren ohiko funtzionamendua berreskuratzeko, AS eta PGAE erritmoek berriz, bihotz-biriketako berpiztea (BBB) eskatzen dute. BBB terapia bular-sakadez eta aireztapenez osatzen da. Horien helburua da oxigeno nahikoa duen odol fluxu minimo bat eskaintzea oinarrizko organoei, batik bat bihotzari eta burmuinari [25]. Soroslea gaixoaren ondoan jartzen da BBB terapia gauzatzen duen bitartean, 1.2. irudian erakusten den moduan. Behin BBGa identifikatuta, BBB terapia ahalik eta azkarren hastea komeni da eta larrialdi osasun sistemaren (LOS) protokoloa aktibatu behar da. Kasu gehienetan,
i i i i i i i i 1. sarrera 3 -2 0 2 TB (mV) -0.5 0 0.5 1 FB (mV) -1 0 1 PGAE (mV) -0.5 0 0.5 1 PE (mV) 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Denbora (s) -0.5 0 0.5 AS (mV) 1.1. Irudia. Bihotz-biriketako geldialdian aurkitu daitezken bost erritmoen adibideak. Goitik behera: takikardia bentrikularra (TB), fibrilazio bentrikularra (FB), pultsurik gabeko aktibitate elektrikoa (PGAE), pultsudun erritmoa (PE) eta asistolia (AS). BBB terapia soilik ez da nahikoa gaixoa BBGtik ateratzeko, eta bai intubazioa bai tratamendu farmakologikoa beharrezkoak dira. Biziraupen-kateak (1.3 irudia) lau maila definitzen ditu gaixoaren biziraupen-probabilitatea handitzeko [26, 27], gidek azaltzen dituzten honako lau oinarrizko faseak adieraziz: • Sarbide goiztiarra: Aurreneko gakoa BBGa ahalik eta azkarren antzematea da, eta LOS protokoloa aktibatzea. Horrek biziraupen-probabilitatea igotzen duela frogatuta dago [28]. • BBB goiztiarra: Bular-sakadak eta aireztapenak ahalik eta azkarren hastea beharrezkoa da gaixoaren biziraupen-probabilitatea igotzeko. Hainbat ikerketek frogatu duten moduan, lekukoek BBB terapia aplikatzen dutenean biziraupen-probabilitatea
i i i i i i i i 4 1.2. Irudia. Soroslearen kokapena bular-sakadak eta aireztapenak emateko, gaixoari BBB aplikatzen dion bitartean. Iturria: ERC gidak 2015 [23]. handiagoa da [29, 30, 31]. Horregatik, biztanleriak lehen sorospen ikastaroak eta BBB ikastaroak egitea beharrezkoa da. AHAren arabera, biztanleriaren %20a prestatzeak biziraupentasak nabarmenki igoko lituzke [32]. Beste ikerketa baten arabera, lekukoek lehen 4 minutuetan BBBa aplikatzen badute eta desfibrilazio elektrikoa aurreneko 8 minutuetan eman, biziraupen-tasa bikoiztu daiteke [33]. • Desfibrilazio goiztiarra: Desfibrilazio elektriko bat behar duen erritmoa agertzen denetik, aurreneko desfibrilazio elektrikoa eman arte igarotako denborak eragin handia dauka gaixoaren biziraupen-probabilitatean [34, 35]. Desfibrilazio publikorako atzipen (DPA) programen helburua desfibrilazio elektrikoa eskuragarria izatea da kanpoko desfibriladore automatikoen (KDA) bidez [36]. Lekukoek BBB terapia aplikatzen ez dutenean, biziraupen-tasa %10-12 jaisten da desfibrilazio elektrikoa atzeratzen den minuturo [37, 38]. • Bizi-euskarri aurreratu (BEA) goiztiarra: Baliteke BBBa eta desfibrilazio elektrikoa nahikoa ez izatea eta gaixoak medikuak
i i i i i i i i 1. sarrera 5 1.3. Irudia. Biziraupen-katearen oinarrizko lau urratsak: sarbide goiztiarra, BBB goiztiarra, desfibrilazio goiztiarra eta bizi-euskarri aurreratu goiztiarra. Iturria: ERC gidak 2015 [23]. emandako tratamendua behar izatea. Hala nola, medikamentu desberdinen administrazioa edo intubazioa [39]. Terapiaren helburu nagusia gaixoak PEa berreskuratzea da, hots, berezko zirkulazioaren itzulera (BZI) lortzea. Horren ondoren datorren terapiari geldialdi ondoko zaintza ere deitzen zaio, eta guztiz beharrezkoak da gaixoaren biziraupen-probabilitatea igotzeko [39]. Egungo giden arabera, gaixoak BZI lortu bezain laster, gertuen dagoen zainketa intentsiboko zentrora eraman behar da etengabeko diagnostiko, monitorizazio eta tratamendurako [24, 40]. 1.3 Monitorizazioa eta datuen bilketa OKBBGan Soroslea terapiaren fase desberdinen zehar gidatu ahal izateko, gaixoaren oinarrizko bizi-zeinuak eta seinale fisiologiko desberdinak monitorizatzea ezinbestekoa da. Gailu mota desberdinak erabili daitezkeen arren, arruntenak KDA eta monitore/desfibriladoreak dira. KDA oinarrizko gailua da, medikuntza arloan heziketa edo ezagutza minimo batzuk dituen jendeak erabiltzeko modukoa [23]. KDA piztu ondoren, desfibrilazio txaplatak behar bezala eransteko eskatzen du (1.4. irudian erakusten den moduan). Ondoren, gailuak BBBa aplikatzeko eskatzen du edo bestela etenaldi bat egiteko, KDAk erritmoa aztertu dezan eta beharrez gero, desfibrilazio
i i i i i i i i 6 1.4. Irudia. Kanpoko desfibriladore automatiko (KDA) komertzial bat eta txaplaten kokapen egokia. elektrikoa aplikatu dezan. Soroslea audio- edo ikusmen-oharren bidez gidatzen du gailuak. Normalean KDA batek bi seinale jasotzen ditu: EKGa (bihotzaren aktibitate elektrikoaren adierazpena) eta bular inpedantzia (BI). Bigarren hau azala eta elektrodoaren arteko lotura egiaztatzeko erabiltzen zen hasiera batean, baina gaur egun erabilera gehiago ditu. Maiztasun altuko korronte elektriko bat txertatzen da (20-100 kHz, 1-5 mA) eta bi txaplaten arteko potentzial diferentzia neurtzen da. Azkenik, Ohm-en legea aplikatuz bularrak duen inpedantzia kalkulatzen da [41]. KDAen erabilera nahiko zabala da gaur egun DPA programei esker [36]. Arrakastaz inplementatu dira aireportuetan [42], kiroldegietan, kasinoetan [34] edo unibertsitateetan, eta hainbat ikerketen arabera BBGaren hasieraren eta aurreneko desfibrilazio elektrikoaren arteko tartea murrizten dute, biziraupen-probabilitatea igoz [43, 44, 45]. Monitore/desfibriladoreak eskarmentu gehiago daukaten profesionalentzat daude pentsatuta, ospitalez kanpoko eta ospitale barruko eszenarioetan erabiltzeko. Gailu horiek seinale fisiologikoak etengabe bistaratzen dituzte, baita bizi-zeinu desberdinak ere. EKG eta BI seinaleez gain, modulu gehigarriak edukitzen dituzte seinale gehiago jaso ahal izateko, adibidez, pulsioximetria, kapnografia edo odolaren presioa. Pulsioximetria sentsore optiko baten bidez lortzen da, behatzean, sudurrean edo belarrian kokatzen dena, eta odolean dagoen oxigenoaren saturazioa neurtzen du (%94tik gora izaten dute hemodinamikoki egonkorrak diren pertsonek). Kapnografia ahoan edo sudurrean jasotzen da, eta gaixoak
i i i i i i i i 1. sarrera 7 botatzen dituen gasetan dagoen karbono dioxidoaren (CO2) presio partziala irudikatzen du denboran [46]. Azken urteetan kapnografia seinalearen erabilera asko zabaldu da, eta egungo berpizte gidek bere erabilera sustatzen dute intubazioa zuzen egin dela baieztatzeko, BBBaren kalitatea bermatzeko [47, 48] edo aireztapenen maiztasuna monitorizatzeko [49]. Gainera, BZI baieztatzeko ere erabilgarria izan daitekeela frogatu da [50, 48, 51, 52, 53, 54, 46]. Dispositibo berriagoek sakaden kalitatea monitorizatzeko modulu gehigarriak ere badituzte. Honela, sakaden maiztasuna eta sakontasuna kalkulatzen dute azelerometroei edo indar-sentsoreei esker. Sakaden sakontasun (SS) seinaleak sakada bakoitzaren eboluzioa erakusten du eta bertatik metrika desberdinak kalkulatzea erraza da. Sorosleari sakaden kalitateari buruzko informazioa emateak berauen kalitatea hobetzen du, biziraupen-probabilitatea handituz [55]. Azaldutako seinale batzuen adibideak 1.5. irudian erakusten dira. Sakadak oso erraz identifikatzen dira SS seinaleari edo BI seinaleari begiratuz, gorabeherak erakusten baitituzte sorosleak gaixoaren bularra bultzatzen duen bakoitzean [56]. Bular-sakadek artefaktu bat sortu dezakete EKG edo kapnografia seinaleetan, seinale horien interpretazio egokia zailduz. Kapnografia seinaleak gorabeherak erakusten ditu aireztapen bakoitzarekin (BI seinalean ere antzeman daitezke), eta gaixoak arnasketaren bukaeran botatzen duen CO2 mailari EtCO2 deritzo. Gailu mota horiek jasotzen dituzten seinaleak eta datuak ordegailura jaisteko aukera dago normalean, KDA edo monitore/desfibriladorearen ekoizleak eskaintzen duen softwarea erabiliz (CODE-STAT adibidez Strykerrek egiten dituen gailuentzat). Hala ere, tresna gehigarriak behar dira normalean informazio hori irekia den formatu batetara esportatzeko, zeinak beharrezkoak diren ikerketaproposamenak garatzeko. Seinaleez gain, geldialdiari buruzko hainbat informazio bildu eta jasotzen da BBG erregistro handiak sortzeko. Informazio hori era uniforme batetan biltzeko Utstein ereduak sortu ziren ospitalez kanpoko eta barruko BBGentzat [57, 58, 59]. Eredu horiek informazio anitz gehitzen dute, hala nola, BBG bakoitzaren testuinguruari
i i i i i i i i 8 -1 0 1 EKG (mV) -1 0 1 2 BI ( ) -6 -4 -2 0 SS (cm) 0 5 10 15 20 25 30 35 40 Denbora (s) 0 50 100 CO2 (mmHg) 1.5. Irudia. Monitore/desfibriladoreek jasotzen dituzten seinaleen adibideak. Goitik behera: EKG, bular inpedantzia (BI), sakaden sakontasuna (SS) eta kapnografia. Sakadek fluktuazio azkarrak induzitzen dituzte BI eta SS seinaleetan. Aldiz, aireztapenen ondoriozko fluktuazio makalagoak ikusten dira kapnografian edo BI seinalean. buruz, gaixoaren informazio pertsonala, etiologia, bistaratu den lehen bihotz-erritmo mota, sakada mekanikoei edo eskuzkoei buruzko informazioa edo gaixoaren pronostikoa. Tesi hau gauzatzeko garrantzitsuena BZIari lotutako informazioa da, eta Utstein ereduak ondokoak gehitzen ditu: ea BZIa egon den edo ez, egon bada noiz (unea), berriro galdu den edo ez, eta gaixoaren egoera momentu desberdinetan (geldialdiaren tokian bertan, ospitalera iristean, ospitaletik irtetean, ...). 1.4 Pultsua antzematea Gaixoak pultsua daukan edo ez jakitea ezinbestekoa da biziraupenkatearen pausuak jarraitu ahal izateko. Berpizte maniobra guztiak
i i i i i i i i 1. sarrera 9 BZIa lortzeko daude pentsatuta, beraz, pultsua noiz berreskuratzen den edo galtzen den jakiteak asko laguntzen du, berpizte lanak bideratuz gehienbat ondoko hiru fasetan: • BBGaren hasieran beharrezkoa da BBGa identifikatzea, berpizte terapia ahalik eta azkarren hasteko. • Berpizte terapia aplikatzen den bitartean, BZIa antzemateko eta berpizte ondoko terapia aplikatzeko. • BZIaren ondoren, gaixo batzuek pultsua galtzen dute berriro, bigarren geldialdi bat jasanez. Kasu horietan berpizte terapiak aplikatu behar dira berriro, baina horretarako ezinbestekoa da pultsu falta ahalik eta azkarren antzematea. BBGa antzemateko lehen aukera telefono bidez da, lekukoek larrialdi zerbitzuetara deitzen dutenean. Larrialdiak erantzuten dituen pertsonak deitzen duenari asistentzia eskaini behar dio OKBBGa identifikatzen. Ikerketa batzuen arabera, lekukoek BBB terapia maizago aplikatzen dute horri esker [60]. Hala ere, larrialdietan jasotzen diren dei guztietatik portzentaia txiki bat dira OKBBGaren ondorioz, eta berauen identifikazioa ez da erraza. Estimazioen arabera, kasuen %25 inguru ez dira ongi detektatzen [61, 62, 63]. BBGaren tokian, pultsua antzemateko bular-sakadak emateari utzi behar zaio eta horrek biziraupen-probabilitatea jaisten du. 1998.urtera arte, gidek karotidaren haztapena gomendatzen zuten pultsua antzemateko, baina beranduago frogatu den bezala ez da metodo fidagarria eta horretarako behar den denbora luzeegia da [64, 65, 66, 67, 68, 69, 70, 71, 72]. Ikerketen arabera, pultsu falta kasuen %50-70 tartean identifikatzen da pultsu falta gisa, eta ondorioz paziente horiei ez zaie BBB terapia aplikatzen, gehien behar duten unean. Gainera, egungo giden arabera sorosleak ez lituzke 10 s baino gehiago erabili behar pultsua antzematen, eta ikerketen arabera hori baino gehiago erabiltzen da. Egun, karotidaren haztapena eskarmentu handiko jendearentzat soilik gomendatzen da [24]. Beranduago bizi-zeinak bilatzea proposatu zen, adibidez, arnasketa, mugimendua edo eztula, baina ez dago ebidentzia zientifikorik
i i i i i i i i 10 metodo hori karotidaren haztapena baino hobea dela frogatzen duenik. Alde batetik, arnasketa normala eta agonalaren artean bereiztea ez da erraza [73, 74, 75, 76]. Arnasketa agonala ohikoa da BBGaren hasieran eta ez litzateke bizi-zeinu gisa interpretatu behar; arnasketa mantso eta sakonak dira eta orokorrean zurrunga moduko soinu bereizgarri bat ageri da. Bestalde, BBGa gertatzen denean burmuinak jasotzen duen odol fluxua asko jaisten da, eta horrek epilepsiarekin nahastu daitezken konbultsio-gertaerak sortzen ditu [77, 78]. Pultsua antzemateko beste proposamen bat kapnografiaren erabilera da. Hainbat ikerketen arabera, EtCO2 mailak igo egiten dira BZI lortzen den unean [53, 54, 52, 48], eta egungo gidek kapnografiaren erabilera gomendatzen dute BZI baieztatzeko [24]. 1.6. irudiak BZI gabeko kasu bat eta BZIdun kasu bat erakusten ditu, non bigarren kasuan argi ikusten den EtCO2 maila nola igotzen den. Metodo horren abantaila nagusia da bular-sakadak ez direla eten behar, EtCO2 igoera sakadak eten gabe antzeman baitaiteke. Hala ere, bi desabantaila ere aurkezten ditu metodo horrek. Alde batetik, BZI detektatzeko soilik erabili daiteke, baina ez pultsua antzemateko oro har. Hau da, BBGa den edo ez bereizteko ez du balio, ezta ere bigarren BBG bat detektatzeko. Bestalde, ez dago atalase-balio unibertsal bat BZI detektatzeko kapnografia erabiliz. Horregatik, egungo gidek EKG seinalea begiratzea gomendatzen dute kapnografian BZIa antzemandakoan [24]. Metodo berriago bat ultrasoinuen erabilera da, bihotzaren aktibitate mekanikoa begiz ikusteko aukera ematen baitu eta PEa errazago detektatzen da irudien bidez [79]. Gainera, PGAE-erritmoak beste bi azpi-erritmotan sailkatzeko aukera ematen du: benetakoPGAE (BPGAE) edo sasi-PGAE (SPGAE) [80]. Oro har, PGAE ondoko eran definitzen da: pultsua ezin da haztatu baina bihotzak aktibitate elektriko organizatua dauka. Hala ere, baliteke bihotzak aktibitate mekanikorik ez izatea (BPGAE) edo aktibitate mekaniko minimo bat izatea (SPGAE), nahikoa ez dena gaixoaren kontzientzia eta organoen perfusio egokia mantentzeko [81]. Ikerketen arabera, bi erritmoek ez dituzte biziraupen-probabilitate berdinak eta gaixoari aplikatu behar zaion terapia desberdina da [82, 83, 84], horregatik ezinbestekoa da bi erritmo mota horiek bereiztea. Ultrasoinuek dituzten bi desabantaila
i i i i i i i i 1. sarrera 11 (b) BZI (a) BZI gabe 1.6. Irudia. Kapnografiaren uhin forma BZI gabeko eta BZIdun gaixo banatan. EtCO2 balioek gora egiten dutela ikus daiteke BZI duen gaixoaren kasuan. BZI ez dagoenean berriz, EtCO2 balioak konstante mantentzen dira. nagusiak ondokoak dira: OKBBGaren tokian ez dira eskuragarri egoten normalean, eta teknologia horren erabilerak bular-sakaden etenaldien iraupena handitzen du [85, 86]. Ondorengo analisiak egiteko ere BZIa detektatzeko metodoak erabilgarriak izan daitezke. Datu-base handiak zentro desberdinetatik datoz eta milaka episodio prozesatu behar izaten dira. Ohiko aplikazioak metrikak alderatzea edo tratamendu desberdinak alderatzea izaten da, eta alderatzeko taldeak maiz BZI duten eta ez duten gaixoenak izaten dira [87, 88, 89]. Egungo anotazioak ez dira zehatzak eta informazioa falta dute, beraz, metodo automatikoek eskuzko lan ordu asko aurreztuko lituzkete asmo handiko ikerketa lanetan. 1.5 Tesi lanaren motibazioa Oraindik 2020an hainbat protokolo berri proposatzen ari dira pultsua antzemateko [90], oraindik metodo hobeak behar direnaren seinale. Ukimen edo ikusmenean oinarrituta dauden metodoak ez dira behar bezain zehatzak, eta azken urteetan komunitate zientifikoak ahalegin handiak egin ditu metodo automatikoak garatzeko [1, 91, 92, 7, 93]. Metodo automatikoek sorosleari laguntza eskaintzea dute helburu, BBB terapia lehenago asteko, berpizte ondorengo terapia ahalik eta azkarren aplikatzeko, eta bular-sakaden
i i i i i i i i 12 etenaldiak ahalik eta gehien murrizteko, biziraupen-probabilitateak igoz. Ingeniaritzaren ikuspuntutik, pultsua antzemateko erronka nagusia PE eta PGEA erritmoen arteko diskriminazio automatikoa da, biek aktibitate elektriko organizatua erakusten dutelako eta begiz antzematen diren ezaugarriak antzekoak direlako. Metodo automatikoek OKBBGaren tokian ohikoak diren seinaleekin egin behar lukete lan, hala nola, EKG, BI edo kapnografia bezalako seinaleekin. Hainbat metodo proposatu dira EKG eta BI seinaleetan oinarrituta KDAtan funtzionatu dezaten eta horrela esperientzia murritzeko sorosleei laguntzeko, baina egun ez dago gailu komertzialik PE eta PGEA erritmoak bereizten dituenik. Metodo zehatzagoak behar dira eta analisi sakonagoak [94]. PE eta PGEA erritmoak bereizteaz gain, PGEA desberdinen diskriminazioa ere oso erabilgarria izan daiteke. BPGEA eta SPGEA erritmoak automatikoki diskriminatzeak ultrasoinuen teknologiaren beharra murriztuko luke. Azkenik, gaixoen %40ak bigarren geldialdi bat jasan dezake, eta gertaera hori biziraupen-tasa baxuagoekin erlazionatzen dute hainbat ikerketek [95, 96, 97, 98, 99]. Egun, fenomeno horren mekanikak ezezagunak dira eta ez dago metodo automatikorik bigarren geldialdi bat aurresateko eta sorosleak lehenago jakinaren gainean jartzeko. Tesi honetan ekarpen esanguratsuak egingo dira pultsuaren detekzio automatikoan eta BZIaren anotazio automatikoan. Gainera, urrunago joaten da PGEA egoera gehiago automatikoki diskriminatuz (BPGEA eta SPGEA) ohiko seinaleak erabiliz eta bigarren geldialdiak aurresanez.
i i i i i i i i 2 A RT E A REN EGOERA 2.1 Ikasketa automatikoa OKBBGetako erritmoen sailkapenerako Adimen artifizialari esker, hainbat aurrerapen lortu dira ingeniaritzako arlo desberdinetan, ikusmen artifiziala edo ahotsaren prozesatze automatikoa izanik ezagunenetakoak. Berpiztearen arloa ez da salbuespen bat izan, ikasketa automatikoa desfibrilazio elektrikoa behar duten erritmoak diskriminatzeko edo desfibrilazio elektrikoaren arrakasta aurresateko baliagarria dela frogatu da. Tesi honetan, ikasketa automatiko gainbegiratuan oinarritutako sailkapen teknikak erabiltzen dira zirkulazio-maila desberdinak detektatzeko edo bigarren geldialdiak aurresateko. 2.1.1 Sailkapenerako algoritmoak Ezaugarrien espazio bat edukita (v), ikasketa automatikoan oinarritutako sailkatzaileek irteerako klasea (y) aurresaten dute. Klase horiei etiketa ere esaten zaie. Oro har, f funtzioaren hurbilketa bat estimatzea da helburua, zeinak v onartzen duen sarrera gisa eta y funtzioaren emaitza den (y = f (v)). Hurbilketa hori egiteko sailkatzailearen w parametroak estimatu behar dira kostu- edo errorefuntzio bat minimizatuz (L). Behin w doituta, klasea estimatzea zuzena da sarrerako ezaugarriak ezagututa. Sailkatzaile bat nola diseinatu eta erabiltzen den ulertzeko, adibide baten bidez azalduko da. Demagun PGAE eta PE erritmoen arteko bereizketa automatikoa gauzatu nahi dugula EKG seinaletik erausten 13
i i i i i i i i 14 diren ezaugarriak erabiliz. Ezagutzen den seinalea EKGa da (secg), eta v = T {secg} transformatua aplikatuz esanguratsua den v ezaugarrien espazioa lortu daiteke. Demagun kalkulatutako ezaugarriak (v = {v1, v2}) bihotz-maiztasuna (v1) eta batezbesteko anplitudea (v2) direla. Bi ezaugarrien diseinurako aplikazio esparruko adituen parte-hartzea beharrezkoa da. Irteera y = {0 : PGAE, 1 : PE} izanik, instantzia gisa definitzen da {v, y} bikote bakoitza. Erregresio logistikoan oinarritutako sailkatzaile batek irteera PEa izateko probabilitatea (p) estimatuko luke ezaugarrien bektorea ezagututa ondoko formula jarraituz: p = 1 1 + e−(w0+w1·v1+w2·v2) (2.1) non w0 eta w = {w1, w2} estimatu beharreko parametroak diren sailkatzailearen entrenamendu prozesuan zehar. Ondoren, p estimatzen da eta PGAE/PE erabakia atalase-balio bat ezarriz gauzatu daiteke. Adibidez, ˆy = 0 kontsideratu daiteke p < 0.5 bada. Hala ere, instantzia kantitate minimo bat behar da w0 eta w estimatu ahal izateko entrenamenduko datuak erabiliz, V(tr) = {v(tr) 1 , . . . , v(tr) M } eta y(tr) = {y1, . . . , yM}. Kasu horretan, maximizatu behar den funtzioa ondokoa da: arg max w0,w { M ∑ i=1 [y(tr) i (w0 + wTv(tr) i ) + ln(1 + e−(w0+wTv(tr) i ))]} (2.2) Sailkatzaile desberdinen arteko desberdintasun nagusia f (v) funtzioan eta funtzio hori estimatzeko prozeduran dago. Adibidez, gure kasuan, ezaugarrien eta irteerako klasearen arteko erlazioa lineala dela suposatu da. Sailkatzaile ez-linealak, nukleo desberdinetako euskarri bektoredun makinak (EBM) edo azaleko sare neuronalak bezalakoak, datu-patroi konplexuagoak ikasteko gai dira, eta horregatik dira hain erabiliak gaur egun. Beste algoritmo batzuek sailkatzaile sinple asko konbinatzen dituzte sendotasuna lortzeko; horien artean, random forest (RF) da ezagunenetako estrategia bat eta tesi honetan zehar asko erabiltzen da. Oro har, aipatutako algoritmoek giza-ezagutzak behar dituzte ezaugarrien diseinua gauzatzeko (bihotz-maiztasuna eta batezbesteko anplitudea gure adibidean), sailkatzaileak elikatzeko behar
i i i i i i i i 2. artearen egoera 15 baitira. Beraz, arloan aditua den norbait behar da ezaugarri horiek diseinatzeko. Bihotz-arritmia desberdinak detektatzeko hainbat ezaugarri proposatu dira literaturan. EKG seinalean agertzen diren osagaietan edo puntu fiduzialetan (ikus 2.1 irudia) daude oinarrituta. Bihotzarritmia desberdinak EKG seinalean era desberdinetan ageri dira, batzuetan anomaliak agertzen dira puntu fiduzialetan edo punturen bat falta izaten da. Beste ohiko metodo bat bi taupaden arteko denboraren aldakortasuna aztertzea da (RR tarteak), bihotzerritmoaren aldakortasuna (BEA) gisa ere ezagutzen dena. Azken urteetan, ikasketa sakonean (deep learning ingelesez) oinarritutako algoritmoak ospe handia lortu dute. Algoritmo horiek ikasketa automatikoaren azpi-familia bat dira, eta abantaila nagusia ezaugarrien diseinuaren pausua ezabatzen dutela da, ezaugarrien erauzketa eta sailkatzailearen optimizazioa aldi berean doitzen baitira. Gure adibideari helduz, PGAE eta PE erritmoen arteko bereizketa gauzatzeko ikasketa sakonean oinarritutako algoritmo batek EKG seinalea onartuko luke sarrera gisa. Horrek v1 eta v2 ezaugarrien diseinua ezabatuko luke, v = T {secg} eragiketa ez bailitzateke beharrezkoa izango. 2.2. irudian ikasketa automatiko tradizionalean oinarritutako algoritmoen funtzionatzeko modua eta ikasketa sakonean oinarritua dauden algoritmoen funtzionatzeko modua laburbiltzen dira. Algoritmo horien funtzionamendua antzekoa da, instantzia kopuru bat erabiliz ereduaren parametroak estimatzen dira. Hala ere, beraien desabantaila nagusia behar duten datu kopurua da, parametroak estimatzeko behar den instantzia kopurua handiagoa baita. Datu nahikoa daudenean, giza-begiak ikusi P P Q Q R R S S T T RR tartea 2.1. Irudia. EKG seinalearen taupaden arteko RR tartea, eta bakoitzaren puntu fiduzialak.
i i i i i i i i 16 EKG datuak Ezaugarri espezifikoak Emaitzak Ezaugarri espezifikoen diseinua IA eredua (a) Ikasketa automatiko tradizionala EKG datuak Emaitzak Sare neuronal sakona (b) Ikasketa sakona 2.2. Irudia. Ikasketa automatiko tradizionalaren (a) eta ikasketa sakonean (b) oinarritutako algoritmoen arteko desberdintasunak. Bigarrenak eskuzko ezaugarrien diseinuaren pausua ezabatzen du. ezin dituen ezaugarriak kalkulatzeko gai dira, sailkatze-algoritmo oso sendoak eskainiz. 2.1.2 Ezaugarrien aukeraketa Ezaugarrien aukeraketari esker esanguratsuak diren ezaugarrifamilia bat aukeratzen da eredua diseinatzeko. Pausu hori oso garrantzitsua da, izan ere, ereduak sinplifikatzen ditu, entrenatzeko behar den denbora murrizten du eta sarritan errendimendu hobea lortzen da. Oro har, hiru metodo-familia daude ezaugarrien aukeraketa gauzatzeko: iragazkietan oinarrituta, bilgarri-metodoak eta sailkatzailean txertatutako metodoak. Iragazkietan oinarrituta dauden metodoak neurri estatistikoak erabiltzen dituzte sarrerako ezaugarrien erabilgarritasuna neurtzeko. Algoritmo mota horiek ez dira sailkatzailearen menpekoak eta ezaugarriak bere garrantziaren arabera ordenatzeko gaitasuna dute, garrantzi baxuena duten ezaugarriak ezabatzeko helburuarekin. Adibide klasiko bat erredundantzia minimoa gailentasun maximoa (minimum redundancy maximum relevance) algoritmoa da, zeinak erredundantzia gutxien eta gailentasun gehien dituen ezaugarriak aukeratzen dituen neurri estatistiko batean oinarrituta (elkarrekiko
i i i i i i i i 2. artearen egoera 17 informazio minimoa ezaugarrien artean eta elkarrekiko informazio maximoa ezaugarrien eta irteeraren artean, adibidez). Bilgarri-metodoak, aldiz, sailkatzailearen errendimenduan oinarritzen dira. Algoritmo oinarrizkoena exhaustive search gisa ezagutzen dena da, zeinak konbinazio posible guztiak probatzen dituen, eta errendimendu metrika altuena eskaintzen duen familia aukeratzen den. Hala ere, hori ez da bideragarria ezaugarri edo datu kopurua handia denean, eta literaturan bi familietan banatzen diren metodo eraginkorragoak proposatu dira: metodo deterministikoak (ezaugarrien aukeraketa sekuentziala) edo zorizkoak (zorizko bilaketa edo algoritmo genetikoak). Oro har, bilgarri-metodoak konputazionalki astunagoak diren arren, iragazkietan oinarrituta dauden metodoak baino emaitza hobeak eskaintzen dituzte. Azkenik, sailkatzailean txertatutako metodoek ezaugarrien aukeraketa eredua entrenatzeko garaian burutzen dute. Zuhaitzsailkatzaileek adibidez ezaugarri esanguratsuenak aukeratzen dituzte pausu bakoitzean, edo erregresio logistikoak erregularizazioarekin erredundanteak diren ezaugarriak ezabatzeko gaitasuna dauka. Familia bakoitzak bere abantailak eta desabantailak ditu, eta metodo hibridoak ere proposatu dira literaturan. Adibidez, posiblea da ezaugarri kopurua murriztea hasieran iragazkietan oinarrituta dauden metodoak erabiliz, eta bilgarri-metodoekin aukeratu beste ezaugarrien erdiak (karga konputazionala murrizteko). Beste aukera bat sailkatzailean txertatutako metodoak erabiltzea da ezaugarrien garrantziak neurtzeko, eta ondoren sailkatzailea ezaugarri gutxiagorekin entrenatzen da. 2.1.3 Hiper-parametroen optimizazioa Sailkatzaile bat diseinatzeko garaian, parametro batzuk eredua entrenatu baino lehen aukeratu behar dira, horiek definitzen baitute ereduaren egitura. Parametro-multzo horiei hiper-parametro deritze. Adibide gisa, demagun sare neuronal bat dugula ezkutuko geruza
i i i i i i i i 18 bakarrarekin L unitatez osatuta, honako diskriminazio-funtzioa duena: f (v) = g( L ∑ i=1 βi · hi(wi, v)) (2.3) non g(·) irteerako geruzaren aktibazio-funtzioa den, βi i.unitatearen irteerako pisua, eta hi(wi, v) aktibazio funtzioa. Entrenamendu prozesuan zehar, wi eta βi estimatzen dira (modeloaren parametroak), baina L balioaren arabera modeloaren parametro kopurua eta horien balioak desberdinak dira. Adibide honetan beraz, L hiper-parametro bat da, eta modeloa entrenatu aurretik erabaki behar da bere balioa. Hiper-parametroak aukeratzeko metodo oinarrizkoena eskuzko diseinua da, hau da, nahi den emaitza lortu arte diseinatzaileak hiper-parametroen balio desberdinak probatzen ditu. Hala ere, hiperparametroen kopurua handia denean ez da prozesu egingarri bat, eta eskuzko diseinuak metodo automatikoek baino emaitza okerragoak eskaintzen ditu normalean. Metodo automatiko oinarrizkoena berriz, aurretik ezarritako balioak automatikoki probatzea da, edo hiperparametroei ausazko balioak ezartzea automatikoki frogak egiteko. Metodo aurreratuagoak algoritmo genetikoak edo optimizazio bayestarra dira. Optimizazio bayestarra da metodo eraginkorrenetako bat. Metodo probabilistiko horrek balio erreal bati lotutako helburufuntzio bat minimizatzea du helburu (errendimendu-metrika bat sailkatzaileen kasuan). Hiper-parametro multzo bat emanda (ϑ), helburu-funtzioaren hurbilketa bat gauzatzen da, ˆf (ϑ), zeina benetako funtzioa baino errazagoa den ebaluatzeko. Iterazioen bidez ˆf (ϑ) funtzioaren hurbilketa bat egiten da, gero eta hobea izanez iterazio kopurua handituz gero. Optimizazio bayestarraren barruan, algoritmo-familia desberdinak existitzen dira hurbilketa hori gauzatzeko. 2.1.4 Ereduaren ebaluazioa Ikasketa automatikoaren edozein aplikaziotan, azken eredua ebaluatu egin behar da bere erabilgarritasuna bermatzeko. Hainbat metodo daude horretarako, baina gakoa ondoko kontzeptua
i i i i i i i i 2. artearen egoera 19 da: ebaluazio prozesuan erabilitako datuak eta entrenamendu prozesuan erabilitako datuak desberdinak izan behar dute. Are eta gehiago, ingeniaritza biomedikoko aplikazioetan entrenatzeko eta ebaluatzeko erabili diren gaixo multzoak desberdinak izan behar dute (gaixoarentzat espezifikoki diseinatutako modeloak salbuespena izanik). Hori aplikagarria da baita ezaugarrien aukeraketa eta hiperparametroen optimizazioa gauzatzeko erabiltzen diren datuekin; prozesu horietan erabilitako gaixo-multzoa ezin da ebaluazio prozesuan erabili. Metodo ohikoena datu-basea bi multzotan banatzea da, multzo bat entrenatzeko erabiltzen da (entrenamendu-multzoa) eta bestea ebaluatzeko (ebaluazio-multzoa). Metodo honen arazoa emaitzak hasierako banaketarekiko oso menpekoak direla da. Hau ekiditeko modu klasiko bat datu-basea k multzotan banatzea da k-multzotako ebaluazio gurutzatua aplikatzeko. Modeloa k − 1 multzo erabiliz entrenatzen da eta k. multzoan ebaluatzen da. Prozesua k aldiz errepikatzen da eta errendimendu-metriken banaketak aztertzen dira. Prozesu horri esker algoritmoa datu-base guztian zehar entrenatu eta ebaluatzen da, baina ez aldi berean. Entrenatzeko erabilitako datu multzoa ere k multzotan banatu daiteke ezaugarriak aukeratzeko edo hiper-parametroak optimizatzeko. Edozein kasutan, y-ren banaketak antzekoak izan behar dute multzo guztietan. Ikasketa automatikoan oinarritutako algoritmoak ebaluatzeko hainbat errendimendu-metrika existitzen dira. Klase anitzeko problemetan (irteera posibleak bi baino gehiago direnean), sentsibilitatea (Se) klase konkretu bat detektatzeko probabilitatea da. Balio prediktibo positiboa (BPP) berriz, sailkatzaileak klase bat detektatzen duenean benetan klase hori izatearen probabilitatea da. Bien arteko batezbesteko harmonikoari F1 deritzo. Sailkatzailearen errendimendua laburbiltzeko, Se guztien batezbesteko aritmetikoa kalkulatzen da eta horri zehaztasun orekatua (ZO) deritzo. Era berean, F1 guztien batezbestekoa kalkulatzea ere ohikoa da. Irteera posibleak bi direnean, Se klase positiboarentzat erabiltzen da (PE izaten da klase positiboa normalean) eta klase negatiboaren Se-ari espezifikotasuna (Sp) deritzo. Berdina gertatzen da BPParekin, klase negatiboaren BPPari balore prediktibo negatiboa (BPN) deritzo.
i i i i i i i i 20 Diseinatutako eredua lan-puntu desberdinetan ebaluatzeko (gure adibidean p-ren atalase-balio desberdinak ezarrita lortuko genuke) Se marrazten da 1 − Sp-ren kontra, eta kurba horri ROC (receiver operating characteristic) kurba deritzo. Kurbaren azpiko azalerak (KAA) errendimendu orokorra laburbiltzen du. Zorizko irteerak sortzen dituen sailkatzaile batek KAA= 0.5 eskaintzen du, eta 1etik gertuago egoteak sailkatzailea hobea dela esan nahi du. Era berean, Se BPParen kontra marraztuta PR kurba lortzen da, eta beronen azpiko azalerari PRKAA (PR kurbaren azpiko azalera) deritzo. 2.2 Pultsuaren detekzio automatikoa OKBBGan Pultsua detektatzeko metodo automatikoak OKBBGaren tokira egokitu behar dira, eskuragarri dauden gailuak ez baitira beti berdinak. Hala nola, fase goiztiarretan KDA egon ohi da eskuragarri, beraz, pultsu detektoreak KDAren txaplaten bidez jasotako seinaleekin lan egiteko gai izan behar du. Aurrerago, monitore/desfibriladoreak eskuragarri daudenean, seinale gehiago erabiltzen dituen algoritmoak aplikatu daitezke. Tesi honetan zehar KDAk jasotako seinaleak eta kapnografia erabiltzen dira zirkulazioegoerak automatikoki bereizteko. 2.2.1 Pultsu detekzioa KDA erabiliz KDA askok EKG eta BI seinaleak jasotzen dituzte aldi berean desfibrilazio txaplaten bidez. BI seinalean gorabeherak antzeman daitezke taupada eraginkor bakoitzarekin, taupadek sortzen duten odol-fluxuak konduktibitatea aldatzen baitu. Hala ere, osagai hori iragaztea ez da erraza, mugimenduak edo aireztapenek sortzen dituzten gorabeherak handiagoak baitira. 2.3. irudian PE baten EKG eta BI seinaleak ageri dira. Bertan ikus daiteke taupada bakoitzak gorabeherak sortzen dituela BI seinalean, baina dauden bi aireztapenek anplitude handiagoko gorabeherak sortzen dituzte. Urte asko dira gorabehera horiek antzeman eta kuantifikatu daitezkeela frogatu zenetik [100, 101], baina pultsua detektatzeko aurreneko algoritmoa Risdal et aliik [1] proposatutakoa da. Autoreen arabera, PGAE eta PE erritmoen arteko bereizketa automatikoa
i i i i i i i i 2. artearen egoera 21 EKG BI 2.3. Irudia. 20 segundoko iraupena duten EKG eta BI seinaleak PE erritmoa duen gaixo batean. BI seinalean ikusten diren gorabehera handiak aireztapenak dira, eta gorabehera txikiak berriz taupada eraginkor bakoitzak sortutakoak. da erronka nagusia. Izan ere, desfibrilazio elektrikoa behar duten erritmoak (FB edo TB) detektatzeko metodo oso zehatzak existitzen dira gaur egun, eta AS erritmoak erraz bereizi daitezke erritmo organizatuengandik (PGAE eta PE) seinalearen potentzia edo anplitudea neurtuta. Risdal et aliik [1] erabilitako datu-basea 127 PGAE eta 91 PE segmentuz osaturik zegoen, iraupen minimoa 10 s izanik. Beraien metodoa 2.4. irudian laburbiltzen da. Lehendabizi, QRSak detektatzen zituzten Kohama et aliik [102] proposatutako metodoa erabiliz; informazio hori BI seinaletik zirkulazio osagaia iragazteko (zEA[n]) eta EKG seinaletik (x[n]) ezaugarriak kalkulatzeko erabiltzen da beranduago. Azkenik, ezaugarri gehiago kalkulatu zituzten zEA[n] erabiliz sare neuronal batean oinarritutako sailkatzaile bat diseinatzeko. Zirkulazio osagaia kalkulatzeko, BI seinalearen batezbestekoa kalkulatzen zuten taupada guztiak erabiliz: zEA[m] = 1 K K ∑ k=1 z[p[k] + m − 1] 1 ≤ m ≤ M (2.4)
i i i i i i i i 22 x[n] QRS detekzioa BIaren iragazketa z[n] Ezaugarrien kalkulua EKGtik Ezaugarrien kalkulua BItik Sailkatzailea 2.4. Irudia. Risdal et aliik [1] proposatutako metodoa pultsua automatikoki detektatzeko, non x[n] EKG seinalea den eta z[n] aurreprozesatutako BI seinalea. non K detektatutako taupada kopurua den, z[n] aurreprozesatutako BI seinalea, p[k] QRS uneak eta m, berriz, M luzeradun zEA seinalearen lagin zenbakia. Kasu honetan M batezbesteko bihotzmaiztasunaren berdina da. Guztira 17 ezaugarri kalkulatu zituzten (v1-v17): • QRS zabaleraren batezbestekoa (v1). • QRS bakoitzarentzat seinalearen luzera (SL), ondoko eran kalkulatzen dena: SL = N−1 ∑ n=0 w[n] · y2[n] N−1 ∑ n=0 y2[n] (2.5) non y[n] QRS bakoitzaren MPCa (minimum phase correspondent) den eta w[n] funtzio positibo gorakor bat. SL guztien batezbestekoa da v2. • EKG segmentuaren batezbestekoa (v3). • Seinalea 0 eta 1 balioen artean normalizatu ondoren, horren mediana eta bariantza ziren v4 eta v5, hurrenez hurren. • RR tarteen batezbestekoa eta bariantza (v6 eta v7). • zEA[n] osagaiaren maximoaren eta minimoaren diferentzia bere iraupenarekiko (v8).
i i i i i i i i 2. artearen egoera 23 • zEA[n]-ren lehen diferentziaren maximoaren eta minimoaren arteko diferentzia zEA[n] (v9). • zEA[n]-ren azpiko azalera (v10). • zEA[n]-ren tarte negatibo luzeena eta bere iraupena (v11 eta v12). • zEA[n] normalizatuaren laugarren ordenako polinomioereduaren koefizienteak v13-v17. Ezaugarrien aukeraketa sekuentziala erabili zuten eta PE klase positibo gisa kontsideratuz, lortutako Se eta Sp balioak 90.0% eta 91.5% izan ziren 3 s erabiliz. Segmentuaren luzera handituz 10 s arte, Se 93.9% arte hobetzen zen Sp berdina mantenduz eta lortutako KAA 0.95 izan zen. 2010ean Cromie et aliik [103] beste proposamen bat egin zuten pultsua detektatzeko BI seinalean soilik oinarrituz. Jarraitutako metodologia desberdina izan zen, ikerketa bi fasetan banatuz. Lehen fasean, miokardioko perfusioa neurtzen zuten irudiak jaso zituzten OKBBGa jasan ez zuten gaixoetan, guztira ospitalera joandako 73 gaixo kontutan hartuz. Beraien helburua bihotzaren ezkerreko bentrikuluak ponpatutako odolaren bolumena eta BI seinalearen ezaugarri desberdinen arteko erlazioa bilatzea izan zen. Ikerketa horren ondorioen arabera, BI seinalearen lehen diferentziaren Fourierren transformatuan agertzen den maximoak (1.5 Hz eta 4.5 Hz artean) erlazioa dauka aipatutako bolumenarekin. Bigarren fasean zehar beraz, pultsu detektore bat garatu zuten horretan oinarrituta. Horretarako, BBGa jasan zuten 132 gaixo eta BBGa jasan ez zuten 97 gaixo erabili zituzten arauetan oinarritutako algoritmo bat sortzeko. Gaixoen erdiak algoritmoa diseinatzeko erabili zituzten eta beste erdia algoritmoa ebaluatzeko. Lortutako Se eta Sp 81.1% eta 97.1% izan ziren, 12 s-ko tarteak hartuz, egungo gidek gomendatzen dutena baina 2 s gehiago [24]. 2013an Ruiz et aliik [104] metodo berritzaile bat proposatu zuten zirkulazio-osagaia iragazteko BI seinaletik abiatuta (sicc). Beraien arabera, sicc denboran aldakorra den Fourier serie gisa hurbildu daiteke, hots: sicc[tj] = K ∑ k=1 ak[tj] cos(2πk f [tj] · tj) + bk[tj] sin(2πk f [tj] · tj) (2.6)
i i i i i i i i 24 non K harmoniko kopurua den, ak[tj] eta bk[tj] denboran aldakorrak diren Fourier koefizienteak diren eta f [tj] taupaden maiztasuna Hz-tan. Kasu horretan, ikerlariak K-ren balioa erabaki dezake eta f [tj] EKG seinaletik abiatuz estimatu daiteke. Beraz, ezezagunak ak[tj] eta bk[tj] dira. R uneak automatikoki detektatzen ziren KDA komertzial baten detektorea erabiliz, K = 3 ezarri zuten, eta BI seinalea 0.65-0.7 Hz tartean iragazi zuten zarata murrizteko. ak[tj] eta bk[tj] iragazki moldakorretan oinarritutako algoritmo bat erabiliz estimatu ziren (LMS, least mean squares). Guztira 165 PE eta 234 PGAE segmentu erabili zituzten, erdia algoritmoa garatzeko eta beste erdia ebaluatzeko. Lortutako sicc-ren eta aurreneko diferentziaren pikopiko anplitudeak, batezbesteko potentziak eta batezbesteko azalerak kalkulatu zituzten. Ezaugarri guztiak banaka ebaluatu zituzten eta 0.96tik gorako KAA balioak erreportatu zituzten. 2016ean Alonso et aliik [7] pultsu-detektore automatiko bat garatu zuten sicc eta EKG seinaleetan oinarrituta. Kasu horretan ak[tj] eta bk[tj] RLS (recursive least squares) algoritmoa erabiliz estimatu zituzten eta guztira 6 ezaugarri kalkulatu: • sicc-ren aurreneko diferentziaren (∆sicc) batezbesteko azalera: v1 = 1 N ∑ i |∆sicc[i]| (2.7) non N lagin kopurua den. • Batezbesteko RR tartea (v2). • Taupada bakoitzak sicc seinalean sortutako anplitudeen desbideratze estandarra (v3). • Taupaden batezbesteko anplitudea (v4). • sicc-ren batezbesteko azalera: v5 = 1 N ∑ i |sicc[i]| (2.8) • Taupadek EKG seinalean sortzen dituzten anplitudeen desbideratze estandarra (v6). Ezaugarri horiek erabiliz erregresio logistikoan oinarritutako sailkatzaile bat entrenatu zuten. Guztira 1091 segmentu (385 gaixo)
i i i i i i i i 2. artearen egoera 25 erabili zituzten, 5 s-ko iraupen minimo batekin. Ebaluaziorako datuetan lortutako Se eta Sp 92.3% eta 91.9% izan ziren, hurrenez hurren. 2018an Ruiz et aliik [105] metodo sinple bat proposatu zuten PE eta PGAE erritmoak bereizteko 3 s-ko segmentuak erabiliz. Segmentu bakoitza bi erditan banatzen da eta ezaugarri bakoitzaren balio minimoa hartzen da bi leihoen artean. Hots, i = {0, 1} izanik ezaugarriak ondoko eran kalkulatu zituzten: Pi = 2 N (i+1)·N/2 ∑ k=i·N/2+1 z2[k], v1 = min(P0, P1) (2.9) Pci = 2 N (i+1)·N/2 ∑ k=i·N/2+1 |x[k]| · |z[k]|, v2 = min(Pc0, Pc1) (2.10) non N segmentuaren lagin kopurua den, z[k] aurreprozesatutako BI seinalea eta x[k] EKG seinalea. Egileek BI seinalea aurreprozesatu zuten zirkulazio osagaia hobeto antzemateko baina ez dira zehaztasun gehiago azaltzen iragazkiaren inguruan. Guztira, 167 gaixo erabili zituzten eta ezaugarriak zuhaitz-sailkatzaile bat erabiliz konbinatu zituzten. Ebaluaziorako datu-partizioan lortutako Se eta Sp 98.3% eta 98.4% izan ziren, hurrenez hurren. Aipatutako ikerketa guztiek EKG edo/eta BI seinaleetan oinarritutako ezaugarriak erabiltzen zituzten sailkatzaileak diseinatzeko. Hala ere, etiketatuta dauden instantziak lortzeko ere bi seinale horiek erabiltzen zituzten kasu gehienetan, eta horrek alborapen bat sortu dezake prozeduran. Algoritmoaren fidagarritasuna bermatzeko, instantziak etiketatzeko erabili diren seinaleak ez lirateke sailkatzailea entrenatzeko erabili beharko. 2.2.2 Kapnografia BZIa detektatzeko Azken urteetan hainbat ikerketek sustatu dute kapnografiaren erabilera pultsua detektatzeko BBGan. Are eta gehiago, egungo gidek EKG eta kapnografiaren erabilera gomendatzen dute BZIa lortu dela baieztatzeko [24]. 1987an jada ikerketa batek erakutsi zuen
i i i i i i i i 26 nola EtCO2 balioak igo egiten ziren gaixoak BZI berreskuratzen duenean [106]. 2013an Davis et aliik [107] 145 gaixo eta 588 bular-sakaden etenaldi aztertu zituzten (94 pultsuarekin) bihotz-maiztasuna eta EtCO2 balioa aztertzeko pultsua dagoen eta ez dagoen kasuetan. Haien ustez, etenaldiaren aurretik bihotz-maiztasuna > 40 min−1 eta EtCO2 > 20 mmHg izateak BZIren adierazle izan daiteke. Sakadak geratu ondoren EtCO2 < 20 mmHg-ra jaisten bada eta jaitsiera > 10 mmHg bada, sakadak berriro hasi behar dira. Protokolo hori 389 paziente erabiliz ebaluatu zuten eta lortutako Se eta Sp %98 eta %99 izan ziren. Ikerketa horrek frogatu zuen bi seinaleak erabiltzeak BZI detekzio algoritmoak indartu ditzakeela. Pokorná et aliik [52] 2015ean garatutako ikerketaren arabera, batbateko EtCO2 igoera batek BZI adierazi dezake. Guztira 108 gaixo aztertu zituzten (59 BZIdunak) eta EtCO2 10 mmHg baino gehiago igotzen zenean zer gertatzen zen aztertu zuten. Lortutako Se eta Sp %80 eta %40 izan ziren. Atalase-balio horrek BZI detektatzeko gaitasun ona duen arren, pultsu falta detektatzeko ez da nahikoa. Hala ere, 2016ean Lui et aliik [108] antzeko ikerketa bat garatu zuten 178 gaixo erabiliz. Analisi berdinaren bidez lortutako Se eta Sp %33 eta %97 izan ziren, emaitza oso desberdinak aurrekoarekin alderatuta. Autoreen arabera arrazoi posibleak ikerketaren diseinuan dauden desberdintasunak izan daitezke, bai gaixoak kontutan hartzeko irizpideengatik, bai OKBBGen ezaugarrien desberdintasunengatik. Beste atalase-balio batzuk ere frogatu zituzten, 20 mmHg-ko atalase balioa erabiliz lortutako Se eta Sp %20 eta %98 izan ziren. Kapnografia soilik erabiliz guztiz automatikoa den metodo bat garatzen aurrenak Brinkrolf et aliik [109] izan ziren 2018an. Denborazko serieen aldakortasunak detektatzen zituzten literaturako algoritmo bat erabiliz (slope comparing adaptive repeated median algorithm). Kontutan 169 kasu hartuta (77 BZIdunak), joera positiboa zuten puntuen portzentaia handiagoa zela sumatu zuten BZIdun gaixoetan, atalase-balio optimoak emandako Se eta Sp %73.9 eta %58.4 izan ziren.
i i i i i i i i 3 H I P OT ESIA ETA HELBURUAK Egun hainbat zailtasun daude zirkulazio-egoera identifikatzeko OKBBGan zehar. Tesi honen hipotesi nagusia ondokoa da: seinaleen prozesatzearen eta ikasketa automatikoaren bidez ekarpen esanguratsuak egin daitezkeela algoritmo automatikoak garatuz zirkulazio-egoera ezaugarritzen laguntzeko. Oro har, ondoko helburuak definitu ziren: • 1. helburua: EKG seinalea soilik erabiliz PGAE eta PE erritmoak bereizten dituzten algoritmoen garapena. Literaturan hainbat algoritmo proposatu dira pultsudun eta pultsurik gabeko erritmoak bereizteko EKG eta BI seinaleak erabiliz. Algoritmo horiek anplitude erresoluzio ona duten BI seinaleak eskatzen dituzte, KDA askok ez dutena. Are gehiago, BI seinalea askotan ez dago eskuragarri, baina EKG seinalea bai. Horregatik, PGAE eta PE erritmoak EKG seinalea soilik erabiliz bereizteak algoritmoaren erabilera unibertsala bermatuko luke. • 2. helburua: iturri anitzeko algoritmoak aztertzea zirkulazioegoera ebaluatzeko EKG, BI eta kapnografia seinaleak erabiliz. Helburu hori honako azpi-helburutan banatzen da: – Kapnografiaren fase desberdinak automatikoki detektatzeko algoritmoen garapena OKBBGan zehar. Iturri anitzeko algoritmoetan kapnografia gehitzeko, horren fase desberdinen segmentazio automatiko ona gauzatu behar da lehendabizi. Horrela, EtCO2 mailak ere automatikoki kalkulatu daitezke. 29
i i i i i i i i 30 – Kapnografiak eduki ahal duen balioa aztertzea PGAE eta PE erritmoak bereizteko. – Sailkatzaile bitarretatik harantzago joatea BPGAE, SPGAE eta PE erritmoen artean bereizteko gai diren algoritmoak garatuz. Aurreneko algoritmoa litzateke hiru klaseen arteko bereizketa egiteko gai dena. • 3. helburua: RA aurresaten duen algoritmo baten garapena. EKG seinalearen gaitasuna aztertu eta metodo automatiko bat proposatu RA aurresateko. Helburu guztiak betetzeko benetako OKBBG kasuak erabili dira eta anotazioa gauzatzeko erabilitako informazio iturriak independenteak izan dira, ahal izan den neurrian.
i i i i i i i i 4 E M A I TZAK Kapitulu honetan 3. kapituluan azaldutako helburuei lotutako emaitzak laburbiltzen dira. Egindako lan gehienak konferentzietan azaldu dira lehendabizi [120, 121, 122, 123, 124, 125, 126], eta gehiago landu direnean aldizkari zientifikoetan argitaratu dira [8, 2, 3, 4, 5, 6]. Aldizkarietan argitaratutako lanak laburbiltzen dira atal honetan, eta lan guztiak zehaztasun gehiagorekin aztertu daitezke A eranskinean. 4.1 Lehen helburuari lotutako emaitzak EKG seinalean soilik oinarritzen diren pultsu detektore automatikoen abantaila nagusia horien erabilera unibertsala da. KDA edo monitore/desfibriladoreek ia beti jasotzen duten seinalea da EKGa. Tesi honen garapenean zehar, bi hurbilketa gauzatu dira. Alde batetik, eskuz hainbat ezaugarri diseinatu ziren sailkatzaile klasikoak erabiltzeko ondoren. Ezaugarri horiek diseinatzeko, problema zehatzari buruzko aurreko ezagutza beharrezkoa da. Beste alde batetik, ikasketa sakonean oinarritutako algoritmoak aztertu ziren. Horiek EKG seinalea hartzen dute sarrera gisa eta ezaugarrien diseinua entrenamendu prozesuan zehar gauzatzen da. Soluzio bakoitza aldizkari desberdin batean argitaratu da, J11 eta J12 argitalpenetan alegia. Gainera, tarteko emaitzak konferentzia nazional batean [121] eta bi nazioarteko konferentzietan [120, 122] aurkeztu ziren. 31
i i i i i i i i 4. emaitzak 33 Time (s) ECG (mV) 0 1 2 3 4 −1 0 1 Time (s) ECG (mV) 0 1 2 3 4 −2 −1 0 1 Time (s) ECG (mV) 0 1 2 3 4 −4 −2 0 2 Time (s) ECG (mV) 0 1 2 3 4 −0.5 0 0.5 (a) (b) (c) (d) PR PEA PR PEA 4.1. Irudia. J11 lanean erabilitako EKG (ECG) segmentuen adibideak. PE (PR) segmentuek bihotz-maiztasun azkarragoa dute oro har PGAE (PEA) segmentuekin alderatuta, baita QRS estuagoak ere. Detektatutako R uneak lerro beltzen bidez adierazten dira. Irudiaren iturria: [2]. • Amplitude spectrum area (AMSA), osagai espektralen batura beraien maiztasunarekin bidertuta (v7). • x[n] seinalearen energia 17.5 Hz-tik gora (v8). • x[n]-ren entropia (v9). Ezaugarri horiek RF sailkatzaile bat erabiliz konbinatu ziren eta ebaluazioa gauzatzeko leave-one-patient-out cross-validation (LOPOCV) estrategia aplikatu zen. Banaketa estatistikoak estimatzeko bootstrap prozedura erabili zen. Ezaugarrien aukeraketa aplikatu arren, emaitza hoberenak 9 ezaugarriak erabiliz lortu ziren, Se, Sp, BPP eta BPN %88.4, %89.7, %94.6 eta %79.1 izanik. Sailkatzaile desberdinak probatu ziren baina RF izan zen hoberena, 4.1. taulan egiaztatu daiteken moduan. Azkenik, proposatutako metodoa Risdal et aliik [1] eta Alonso et aliik [7] proposatutako metodoekin alderatu zen. Metodoak inplementatzeko, EKG seinalean soilik oinarritutako ezaugarriak hartu ziren kontutan eta erabilitako sailkatzaileak lan originaletan proposatutako berdinak ziren. Emaitzak 4.2. taulan adierazten dira. Proposatutako metodoak artearen egoerak baino emaitza hobeak
i i i i i i i i 4. emaitzak 35 4.1.2 J12: Deep Neural Networks for ECG-Based Pulse Detection during Out-of-Hospital Cardiac Arrest Lan honetan beste algoritmo bat proposatzen da PGAE eta PE erritmoak automatikoki bereizteko EKG seinalea soilik erabiliz, oraingoan ikasketa sakonean oinarrituta. OKBBG episodioak Dallasen (TX, EEBB) jasotakoak dira Philips HeartStart MRx gailua erabiliz. Guztira 5 s-ko 3915 segmentu erabili ziren (2372 PE eta 1542 PGAE), 279 gaixo desberdinetatik erautsitakoak. Hiru adituk errebisatu zituzten segmentu guztiak eskuragarri zeuden seinaleak (EKG, BI eta kapnografia) eta informazio klinikoa erabiliz. Irizpideak oso kontserbadoreak izan ziren: PGAE segmentuak BZI gabeko gaixoetatik soilik erautsi ziren, eta PE segmentuak BZIdun gaixoetatik. Hau da, BZIdun gaixoetatik ez zen PGAE segmenturik erautsi. Bi datu-partizio sortu ziren, bata modeloak entrenatzeko eta bestea ebaluatzeko (%80/%20). Entrenamendurako datuak beste 4 azpipartiziotan banatu ziren hiper-parametroen optimizazioa gauzatzeko ebaluazio gurutzatua erabiliz. Bi sare-arkitektura diseinatu ziren, S1 eta S2 (4.2 irudia): guztiz konboluzionala den sare bat eta sare konboluzionala GRU (gated recurrent unit) geruza bat gehituz, hurrenez hurren. Bi soluzioak ikasketa automatiko tradizionalarekin alderatzen dira. Horretarako, J11 publikazioan proposatutako ezaugarriak erautsi ziren eta hiru sailkatzaile frogatu: EBM, KLR (kernel logistic regression) eta RF. Emaitzak 4.3. taulan agertzen dira. Oro har, ikasketa sakonean oinarritutako algoritmoak ZO hobea eskaini zuten. Ikasketa sakonean oinarritutako algoritmoek erautsitako ezaugarriak ere aztertu ziren. Horretarako, sailkatzeaz arduratzen den geruzaren aurreko ezaugarriak erautsi ziren eta RF, EBM eta KLR sailkatzaileak entrenatu eta ebaluatu. Emaitzak 4.3. irudian ageri dira. Bi arkitekturek erautsitako ezaugarriak (vD1 eta vD2) eskuz diseinatutako ezaugarriak baino hobeak dira PGAE eta PE erritmoak bereizteko. Azkenik, sarearen errendimendua aztertu zen horrek eskaintzen zuen ziurgabetasunaren arabera. Ziurgabetasuna Monte-Carlo dropout
i i i i i i i i 4. emaitzak 37 4.3. Taula. Ikasketa automatiko tradizionalean eta ikasketa sakonean oinarrituta dauden algoritmoen emaitzen laburpena. Se (%) Sp (%) ZO (%) Ikasketa automatiko tradizionala RF 96.0 87.4 91.7 EBM 97.6 86.2 91.9 KLR 97.5 86.2 91.8 Ikasketa sakona S1 94.1 92.9 93.5 S2 95.5 91.6 93.5 RF SVM KLR 90 91 92 93 94 95 BAC (%) 4.3. Irudia. RF, SVM (EBM) eta KLR sailkatzaileek eskainitako errendimendu-metrikak eskuz diseinatutako ezaugarriak erabiliz (v), S1 arkitekturak eskainitako ezaugarriak erabiliz (vD1) eta S2 arkitekturak eskainitako ezaugarriak erabiliz (vD2). Emaitzak ZO (BAC ingelesez) errendimendu-metrika gisa erabiliz ematen dira. Ikasketa sakonean oinarritutako pultsu detekziorako argitaratutako lehen soluzioa izan zen hau. Hori posiblea izan zen Dallas-eko kolaboratzaileek konpartitutako datu-bolumen handiari esker, beharrezkoak izan zirenak ikasketa sakoneko algoritmoak diseinatzeko. Emaitzek argi erakusten dute teknika berritzaile horretan oinarritutako algoritmoek emaitza hobeak eskaintzen dituztela eta giza-begiak erautsi ezin dituen ezaugarriak erautsi ditzaketela sare neuronal hauek.
i i i i i i i i 38 4.4. Taula. S1 arkitekturaren emaitzak ziurgabetasun-maila desberdinentzat. Emaitzak ebaluazio-multzoarentzat ematen dira. Entrenamendu-multzoan eta ebaluaziomultzoan baztertzen diren kasuen ehunekoa ere taulan ikus daiteke. Entrenamendu-multzoko % Ebaluazio-multzoko % Se (%) Sp (%) ZO (%) 80 78.5 100 95.2 97.6 90 89.6 96.6 93.2 94.9 95 95.4 97.1 92.2 94.6 97.5 98.1 96.3 92.1 94.2 100 100 94.1 92.9 93.5 Hurrengo helburura pasa aurretik, sare neuronal bat diseinatu zen BI seinalea soilik erabiliz PGAE eta PE erritmoak bereizteko [122]. Entrenamendu- eta ebaluazio-multzo berdinak erabiliz, lortutako Se, Sp eta ZO %94.2, %89.3 eta %91.8 izan ziren, hurrenez hurren. Oro har, EKG seinalea erabiliz errendimendu hobea lortzen da. 4.2 Bigarren helburuari lotutako emaitzak Bigarren helburua iturri anitzeko metodoen garapena da zirkulazio-maila desberdinak ezaugarritzeko. Kasurik sinpleena bi klaseetako kasua da, PGAE eta PE bereizteko, eta espezifikoagoa da hiru klasetako sailkapena, BPGAE, SPGAE eta PE erritmoen arteko diskriminazioa. Hiru klaseetako problema datu-base berezi bati esker garatu ahal izan da, odol-presioaren uhin forma jarraitua duen datu-basea, non hiru klaseen anotazioa gauzatu ahal izan den. Iturri anitzeko algoritmoak diseinatzeko EKG, BI eta kapnografia seinaleak erabili dira. Kapnografiatik ezaugarriak erautsi ahal izateko, kapnografiaren segmentazioa beharrezkoa da. Hala nola, EtCO2 mailak automatikoki kalkulatzeko. Azken soluzioak J21, J22 eta J23 publikazioetan agertzen dira, eta tarteko emaitzak kongresu ezberdinetan [123, 128, 129, 126]. 4.2.1 J21: Feasibility of the capnogram to monitor ventilation rate during cardiopulmonary resuscitation Lan honetan kapnografia seinalea segmentatzeko algoritmo sinple bat proposatu zen. OKBBGan zehar, bular-sakadek kapnografiaren
i i i i i i i i 4. emaitzak 39 uhin-forma aldatzen dute eta aireztapen bakoitzaren unea kalkulatzea zailagoa da. BBBaren kalitate ona beharrezkoa da gainera gaixoaren biziraupen-probabilitatea handitzeko, aireztapenmaiztasun egokia mantenduz beste faktore batzuekin batera. Kontutan hartu behar da, egun hiperbentilazioa oso ohikoa da OKBBGan zehar [130, 131, 132, 133, 134, 135, 136]. Aireztapen bakoitza detektatzeak kapnografiaren uhin-forma erabiliz aireztapenmaiztasunaren kalkulua ahalbidetzen du, baita EtCO2 mailen kalkulu automatikoa ere. EtCO2 mailen kalkulu automatikoa beharrezkoa izango denez hurrengo lanetan, kapnografian aireztapenak detektatzeko algoritmo bat garatzea da tesiaren bigarren helburuaren aurreneko pausua. Bi datu-base erabili ziren lan honetan, ospitalez kanpoko datubasea (OKDa) eta ospitale barruko datu-basea (OBDa). Aurreneko datu-basean BI seinalea eta kapnografia zeuden eskuragarri aireztapen bakoitzaren unea ezagutzeko, bigarrenean berriz gaixoak botatako gasen fluxuei loturiko hainbat seinale zeuden, kapnografia seinalearen desberdinak, erreferentzia independentetzat erabili zirenak aireztapenak anotatzeko. Bi datu-baseen estatistikak 4.5. taulan ageri dira. Kapnografia aurreprozesatzeko 10 Hz-tako behe-paseko iragazki bat erabili zen eta 5 mmHg edo txikiagoak ziren balioak zerora jarri ziren. Ondoren, lehen diferentzia erabiliz piko positiboen eta negatiboen uneak detektatu ziren, horiek baitira aireztapen potentzialak. Azkenik, aireztapen potentzialak eta benetako aireztapenak honako 5 ezaugarri erabiliz bereizi ziren: 4.5. Taula. OKD eta OBD datu-baseen ezaugarriak. Parametroa OKD OBD Episodio kopurua 62 21 Iraupen totala (min) 2545 2335 Aireztapen kopurua (% BBBarekin) 16899 (38) 29841 (8) Aireztapen-maiztasuna (min−1) 9.9 (8.7-13.1) 14.3 (12.6-18.2) Minutuak hiperbentilazioarekin (%) 10 (2-35) 14 (0-88)
i i i i i i i i 40 • Oinarriaren iraupena, Dinsp. • Batezbesteko CO2 oinarrian, Ainsp. • Batezbesteko CO2 balioa arnasa botatzen duen bitartean, Aexp. • Arnasa botatzen hasten denean kapnografiaren aurreneko segundoaren kurbaren azpiko azalera, Sexp. • CO2-aren igoera erlatiboa: Ar = Aexp − Ainsp Aexp (4.1) Ezaugarri guztiak 4.4. irudian erakusten dira. Bi ezaugarriekin atalase finkoak erabili ziren, Dinsp eta bi aireztapenen arteko denbora tarteak. Beste ezaugarrien atalase balioak moldakorrak ziren, eta azkeneko p aireztapenak erabiliz kalkulatu ziren: Thk = w p k ∑ n=k−p xn (4.2) non w ∈ [0, 1] entrenamendu prozesuan ezartzen zen eta xn lehen aipatutako ezaugarriak diren n. aireztapenarentzat. Aireztapen potentzial batek atalase-balio guztiak gainditzen zituenean, benetako aireztapen gisa sailkatzen zen. OKDa bi multzotan banatu zen, entrenamendu-multzoa eta ebaluazio-multzoa. OBD osoa, berriz, algoritmoa ebaluatzeko erabili zen. Algoritmoa ebaluatzeko Se eta BPP kalkulatu ziren gaixo bakoitzarentzat eta banaketak aztertu ziren. Se eta BPP metriken medianak %99.1 eta %97.0 izan ziren OKDa ebaluazio-multzoan (%99.0 eta %97.6 bular-sakadak dauden tarteetan). OBD, berriz, Se eta BPP metriken medianak %100 izan ziren (%99.8 eta %98.3 bular-sakadak zeuden tarteetan). Emaitza horiek frogatzen dute aireztapenen detekzio automatikoa posiblea dela OKBBGan zehar kapnografia erabiliz.
i i i i i i i i 4. emaitzak 43 seinaleak ageri dira BZIdun eta BZI gabeko gaixoen adibideak erakutsiz. Aukeratutako leihoak PGAE gisa anotatzen dira tR baino lehen badaude edo BZI gabeko gaixo batetik erautsi badira, tR baino beranduago aztertzen diren leihoak berriz PE gisa anotatzen dira. Aurreko ikerketan ohartu ginen QRS uneak detektatzea PGAE segmentu motzetan oso zaila dela [2], eta egungo soluzioak ez direla bideragarriak. Horregatik, lan honetan erabilitako ezaugarriek ez dute QRS detekziorik behar. Guztira 10 ezaugarri erautsi ziren: 6 EKG seinalean oinarrituta, 2 BI seinalean oinarrituta, 1 EKG eta BI seinaleetan oinarrituta, eta 1 kapnografia seinalean oinarrituta. Artearen egoeran oinarrituta zeuden ezaugarri gehienak. Azken ezaugarria kalkulatzeko kapnografia segmentatu zen lehen azaldutako algoritmoa erabiliz [8] eta azken minutuko EtCO2 mediana kalkulatu zen. Ezaugarri guztiak RF sailkatzaile bat erabiliz konbinatu ziren eta 10-multzotako ebaluazio gurutzatua erabili zen. Emaitzak 4.6. taulan agertzen dira, non erraz antzematen den kapnografia seinalea gehitzeak modeloen errendimendua hobetzen duela, abiapuntuko hipotesia baieztatuz. Emaitzak bi era desberdinetara kalkulatu ziren: episodio osoak kontsideratuz eta BZIdun gaixoengatik erautsitako PGAE segmentuak baztertuz. Benetako eszenarioa lehenengo kasuistikan agertzen dena da, bigarrenak emaitza hobeak ematen dituen arren. Emaitzetan desberdintasun hori ikustean PGAE erritmo desberdinak daudela ondorioztatu zen, eta hurrengo ikerketa horren harira egin zen. RF sailkatzaileak itzulitako PE probabilitatea ere handitzen joaten zela ikusi zen tR unea gerturatzen zein heinean. Honako bi ondorio atera daitezke: • tR unea ez da oso zehatza eta anotazioetan dagoen zaratak emaitzak okertzen ditu. • Beranduago PE erritmo bat aurkezten duten gaixoetatik erautsitako PGAE erritmoak eta pultsurik gabeko gaixoetatik erautsitako PGAE erritmoak ezaugarri desberdinak dituzte. Analisi sakonago bat gauzatu zen fenomeno horren inguruan, artikuloaren eranskinean [4]. Gainera, tarteko emaitzak nazioarteko konferentzia batean ere azaldu ziren [129]. Aurkikuntza garrantzitsua izan zen hori, ohikoa baita BZIdun gaixoetatik erautsitako PGAE
i i i i i i i i 44 4.6. Taula. Sailkatzaile desberdinen emaitzak datu-base osoa kontutan hartzen denean eta BZIdun gaixoetatik erautsitako PGAE erritmoak baztertzen direnean. Datu-base guztia BZIdun PGAEak baztertuz KAA Se Sp KAA Se Sp EtCO2 0.76 72.3 67.8 0.79 83.7 64.6 EKG 0.88 84.2 78.2 0.93 81.7 90.8 EKG+BI 0.90 86.7 81.6 0.94 88.4 87.0 EKG+EtCO2 0.91 86.3 81.5 0.95 91.8 84.2 EKG+BI+EtCO2 0.92 83.9 86.0 0.96 87.8 91.3 erritmoak baztertzea, eta emaitza hobeak ematen dituen arren, planteatzen den eszenarioa ez da errealista. Lan honetan argitaratutako emaitzak aurreko lanetan argitaratutako emaitzak baino okerragoak ziren [1, 7, 2, 3]. Gehienbat datubasearengatik gertatzen da hau, automatikoki sortzeak zarata sartzen duelako. Are gehiago, aurreko lan batean proposatutako algoritmoa lan honetan aplikatzean [2], lortutako Se eta Sp %78.8 eta %84.1 izan ziren (lan originalean baino askoz baxuagoak). Azkenik, OKBBG episodio osoak automatikoki aztertzeko algoritmo baten bideragarritasuna aztertu zen. Horretarako, eredurik hoberena erabili zen (hiru seinaleetan oinarritutakoa) eta arau erraz bat ezarri zen: hiru analisi-segmentutatik bi PE gisa detektatzen badira, gaixoa BZIduna da. Lortutako emaitzak oso onak izan ziren, Se eta Sp %96.6 eta %94.5 izanik. Beranduago, EKGan eta BIan oinarritutako algoritmo berdina datubase independente eta handiago batean frogatu zen eta emaitzak kongresu batean azaldu ziren [126]. Guztira 893 kasu hartu ziren kontutan (261 BZIdunak), eta lortutako Se eta Sp %91.2 eta %94.3 izan ziren. Emaitza horiek frogatzen dute posiblea dela algoritmo hori erabiltzea OKBBG episodioak automatikoki aztertzeko.
i i i i i i i i 46 -1 -0.5 0 0.5 1 TPEA ECG (mV) -0.5 0 0.5 EtCO2: 14 mmHg TI (m ) 0 1 2 3 4 5 Time (s) 20 40 60 80 IBP (mmHg) PPEA EtCO2: 35 mmHg 0 1 2 3 4 5 Time (s) PR EtCO2: 50 mmHg Raw TI sicc 0 1 2 3 4 5 Time (s) 4.6. Irudia. Erabilitako BPGAE (TPEA), SPGAE (PPEA) eta PE (PR) erritmoen adibideak. Bakoitzarentzat EKG (ECG), BI (TI) eta odol-presioaren (IBP) uhin-formak erakusten dira. BI seinaletik erautsitako zirkulazio osagaia ere erakusten da (sicc), eta azken minutuko EtCO2 mediana. Irudiaren iturria: [5]. sailkatzaile bat erabiliz ezaugarrien aukeraketa eta sailkatzea egiten da. Lehendabizi, zirkulazio osagaia iragazteko metodoa hobetzen saiatu ginen. Zirkulazio osagaia Fourier serie gisa adieraziz (2.6 ekuazioa), ak[tj] and bk[tj] Kalman iragazki bat erabiliz estimatu ziren (adibideak 4.6. irudian). Ondoren, 172 ezaugarri erautsi ziren (37 artearen egoeratik hartuta). Ezaugarrien aukeraketa EKG eta BI seinaleetatik erautsitako ezaugarrientzat egin zen, azken minutuko EtCO2 balioen mediana eskuz gehitu zen gero (MEtCO2). Ezaugarriak aukeratzeko metodoak ez dira optimoak gaur egun eta baliteke bestela EtCO2 balioa kanpoan geratzea, baina aurretiko ezagutzagatik badakigu EtCO2 balioek informazioa dutela gaixoaren zirkulazio-egoerari buruz. Ezaugarri aukeraketa prozesuan, Nf ezaugarri aukeratzen dira eta eredua berriro entrenatzen da ezaugarri hauek erabiliz. Ereduak ebaluatzeko 5-multzotako ebaluazio-gurutzatua gauzatu zen 100 aldiz. Emaitzen laburpena 4.8. taulan agertzen da, erabilitako seinaleak desberdinak direnean eta Nf balio desberdinentzat. Seinale eta ezaugarri kopurua handituz lorturiko emaitzak hobeak izan ziren, ZO= %69 izanik hiru seinaleak erabiliz eta Nf = 40.
i i i i i i i i 48 4.3.1 J31: Towards the Prediction of Rearrest during Out-of- Hospital Cardiac Arrest Lan honen helburua RA aurresatea izan zen, hots, OKBBGan BZI lortu ondoren gaixoak bigarren geldialdi bat jasango duen ala ez aurresatea ospitalera iritsi aurretik. Erabilitako datuak Dallas-etik datoz, denak Philips HeartStart MRx gailua erabiliz lortutakoak. Guztira 162 gaixo erabili ziren (55 RAdunak) eta anotazioa informazio klinikoa eta eskuragarri zeuden seinaleak erabiliz gauzatu zen. 4.7. irudiak RAdun gaixo baten adibidea erakusten du. BZI unea eta RA unea anotatu ziren tRA kalkulatzeko. Algoritmoak EKG seinalea soilik erabiliz egiten du lan, BZI ondoren tw segundotako leiho bat erabiliz. RA gabeko gaixoak eta tRA > 12 min zuten gaixoak RA gabekoak gisa kontsideratu ziren (noRA). Besteak, aldiz, RAdunak. Normalean gaixoak BZI lortzen duenean ospitalera eramaten da, eta beharrezko denbora 12 minutu baino baxuagoa da, horregatik ezarri zen 12 minutuko denbora tartea. 4.10. taulak erautsitako 21 ezaugarriak laburbiltzen ditu, 17 BEAn oinarrituta eta beste 4 EKG seinalearen uhin forman. Ezaugarriak konbinatzeko RF sailkatzaile bat erabili zen, ezaugarrien aukeraketa egiteko beste artikulu batean jarraitutako prozedura jarraituz [5]. ROSC Re-arrest Spontaneous pulse Pulse lost Spontaneous pulse 4.7. Irudia. OKBBG gaixo bat RA batekin. Gaixoak BZI (ROSC) lortzen du baina RA bat jasaten du beranduago, PE erritmoa PGAE bihurtzen da eta AS ondoren. Aztertutako segmentua tw-dun EKG leihoa da, BZI ondoren segituan hartuta. Irudiaren iturria: [6].
i i i i i i i i 5 O N D O RIOAK Kapitulu honetan tesiaren ekarpen nagusiak laburbiltzen dira. Hasteko, aurkikuntza garrantzitsuenak errepasatzen dira, ondoren finantziazio-iturriak aipatzen dira, lortutako publikazioen zerrenda ematen da eta dokumentua etorkizuneko ikerketa-lerroekin bukatzen da. 5.1 Tesiaren ekarpen nagusiak Tesi honen helburu nagusia zirkulazio-egoera desberdinen identifikazio automatikorako metodoen garapena zen OKBBGan zehar. Ekarpen zientifiko nagusiak laburbiltzen dira ondoren: • EKG seinalea soilik erabiliz PGAE eta PE erritmoen diskriminazioa. Ikasketa automatikoan oinarritutako teknika desberdinak proposatu dira [2, 3]. • EtCO2 mailen analisia PGAE/PE erritmoak bereizteko. Kapnografiak sailkatzaile horiei gehitzen dioten balioa aztertu da, EtCO2 mailak ezaugarri gisa erabiltzeak emaitzak hobetzen dituela frogatuz EKG eta BI seinaleetan oinarrituta dauden algoritmoekin alderatuta [4]. • OKBBG episodioen ondorengo analisia. Egindako lan batean sortutako datu-basea guztiz automatikoa zen eta lortutako emaitzak onargarriak izan ziren hala ere. Gainera, OKBBG episodioak automatikoki BZIdunak edo BZI gabekoak gisa sailkateko metodoak garatu dira [4, 126]. 51
i i i i i i i i 5. ondorioak 57 gauzatu dira esperimentu horiek, baina beste anotazio-iturri batzuk erabiliz emaitzak konprobatu behar dira. • Tesi honetan garatutako algoritmo guztiek sakaden etenaldietan egiten dute lan. Etenaldi horiek minimizatzeko asmoz, soroslea sakadak ematen ari den bitartean funtzionatzen duten algoritmoen garapena beharrezkoa da. Erronka handiagoa da hori, sakadek artefakto handiak sortzen baitituzte EKG eta BI seinaleetan. • EKG seinalea erabiliz neurri batean RA aurresan daitekeela frogatu da. Hala ere, seinale gehiago erabiliz (BI edo kapnografia, adibidez) emaitza horiek hobetu daitezke. Gainera, datu gehiagorekin ikasketa sakonean oinarritutako algoritmoak garatzea posiblea da, agian emaitzak are eta gehiago hobetuz. | science |
addi-37db662190f2 | addi | cc-by-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52931 | Transfeminismotik ekarriak haur hezkuntzara: eskola eta identitateari buruzko kasu azterketak neoliberalismo garaian | León Hernández, Irati | 2021-07-15 | Esker onak! Atal hau idazten esku-artean dudana amaitutzat dagoenaren seinalea bada ere, oraindik ezin sinistu nabil, azken urteetako nire harreman monogamoaren amaiera iritsi dela. Horrelako prozesu eta lan luze baten atzean ikusgarriak eta ikusezinak diren milaka lan txiki daudelako, milaka momentu, milaka laguntza eta milaka babes sare. Ezin gaitezke beraz, lan honek irakurketarekin hasi modu batez edo bestez hiru urteetako prozesu honetan egon zareten guztioi, mila esker bihotz bihotzez. Esker kronologikoekin hasteko beraz, mila esker masterreko lagunei, ikerkuntza lagunartean deskubritzea pizgarria izan delako bide honetan. Gasteizko patata taldea; SPSS, NVvivo, portugaleteko kalefazioa, elurteak eta kotxeko aire egokitu (eza)-rekin batera urte azeleratu eta nomada hori hamaika abenturaz betetzeagatik. Eskerrik asko ere Hezkuntza eta Kirol fakultatean lanean hasi nintzen momentutik bide hau goxatu didazuen guztioi. Sailkideoi, zuen harrera eta zaintza mugarriak izan baitira prozesu honetan; Pili, AnaLu, Oihane, Rakel, Eider, Andoni, Maitane, Alex eta beste guztiei. EHUren egitura handian, etxe bat sortzea ahalbidetu didazue, diguzue. Mila esker benetan, inoiz bakarrik ez uzteagatik. Bulegokideoi, fakultateko neberetan berdinen arteko tutoretzak egitea ahalbidetu duzuen horiei, Eider, Karla, Marina, Nerea, zein Bizkai aldean erbesteratutakoei ere, espazio horrek hotzetik berotasuna egin duzue! Ikerketa taldeko kideei, zuen bidean leku bat egiteagatik eta zuen babes, laguntza, ezagutza eta eskuzabaltasunagatik. Eta bereziki zuri Eider, prozesu guzti honetan nire ondoan egon zaren bezala ni ere zurean egongo naizela jakingo duzulakoan, mila esker bulegoan emandako besarkada bakoitzagatik. Eta ahaztu gabe, mila esker zuri ere Elena, zure kafe eder (eta azken boladan deskafinatu) guztiengatik! Goizero, "Irati, hutsa?" Entzuteak sortze didan goxotasunagatik. Eskerrik asko, guztioi, nigan sinesteagatik! Eskerrik asko bihotz bihotzez nire tesiko zuzendariei, zuei Mariate eta Rakel. Prozesu hau zuekin gozatzeko aukeragatik, zuen gidaritzagatik eta zuen ezagutza ez ezik zuen zaintza eta maitasunagatik. Mariate, behar izan dudanean hor egon zarelako, edozein zalantza, beldur edo blokeoren aurrean, mezuak argiaren abiaduraren pare erantzuteagatik, nigan konfiantza izateagatik. Nire lanean jarritako grina ez ezik, beste modu batean ikertu daitekeela erakusteagatik, hezkuntzarekiko duzun ikuspuntuagatik eta borrokarako grinagatik. Rakel,
6 zure goxotasun eta atentzioagatik, zure zuzenketa amaigabeengatik, zure "tikismistasunean" emotikono alaiak jartzeagatik word-eko oharretan, telegrameko tutoretzengatik, zuzendari bat izatetik lagun bikain bat bihurtu zarelako prozesu honetan. Eskerrik asko ere amonen zaintza sareei, Morenito kongelatuei eta tipula gabeko patara tortilla ez guztiz eginari; Mikel, Irati (eta pixkat zalantza gehiagorekin baina kanpoan utzi ezin dudan Pantxiri) zuen etxean nirean bezala jasotzeagatik eta zuen familiako kide bat gehiago naizela sentiarazteagatik. Tutoretza lan ez ofizialetan ibili zaretenontzat ere, eskerrik beroenak. Amaia, gure kafetegiko tartetxoengatik eta niregan sinesteagatik. Mireia zure hitzengatik, nor naizen ahaztu zaidan momentuetan freskotasuna ekarri izanagatik. Zuon bion lanak, mugarriak izan dira ibilbide honetan! Eskerrik asko ere izenburua aurkeratzeko zuen laguntza eman didazuenoi eta eskerrik asko Shu Otero, egindako iluistrazioagatik ezin hobeto jasotzen du irudiz hitzez garatua dagoena. Etxeko guztiei, hangoei eta hemengoei; oinarri bat izan zarete. Ama, aita, amona, izeba-osaba, lehengusu eta lagunei, nigan sinistu duzuelako, nire babesa izan zaretelako. 28*ko guztiei, behin esan bezala, zenbaki bat baino gehiago sentimen bat delako; eta indartsuago edo ahulago egon arren harro egon behar dugu sortu dugun guztiaz! Nire sare guztiari, prozesu zail honetan bizitako gorabeheretan hala edo nola laguntzen saiatu zaretenoi. Aiala, lan hau aurrera ateratzeko funtsezkoak izan direlako zure etxeko ateak irekita egotea. Andrea, itsasoaren urrunean dauden argiak begiratzeko lasaitasunagatik. Lierni, zu ezagutzeak ekarri zituen aldaketa guztien zatitxo bat ere badelako esku-artean duguna. Prozesu honetan azken momentuan agertu zareten horiei, nire energia iturria funtsezkoa izan zarete. Eskerrik asko, benetan nire zaintza sarea osatzen duzuen horiei guztiei, lan hau zuek gabe ezingo litzake inoiz egin. Eskerrik beroenak nire nire genealogia feminista osatzen duzuen horiei guztiei: Abaigar, IA, GUET, Lamin gorriak, Negeak, Bilgune Feminista, Errekaleor, Talka, B.A.L.A.… zuen militantzia eta eguneroko lanagatik. Borroka kalean dagoela erakutsi didazuen guztioi! Eta nola ez, zuen ahotsak, bizipenak, memoriak, jakintzak eta konfiantza eskaini didazuen parte-hartzailei, zuen ezagutza eta hausnarketekin brikolaje lanak egitea ahalbidetu didazuenoi: Ainara, Amaia, Amayita, Amelia, Amets, Ania, Arlet, Bea, Camila, Casado, Egoitz, Ibai, Idoia, Ilargi, Irantzu, Itziar, Izotz, Josu, Kepa, Laura, Manex, Maria, Marian,
SARRERA Izenari izana eta izanari izena
15 Izenari izana Ezaguna da honezkero izenari izana eta izanari izena esapidea, izenak egiten baitu izana baino izanak berak ere izenak eraikitzeko gaitasuna du. Performatibitatearen alde biak. Honako lan hau, urte askoan kolektibo sentitutakoari izena jartzeko apustu bat da, urte askoan noraezean kokatutako identitatea bati izena jartzea, izana bihurtzeko, kolektibizatzeko, zuengana iristeko. Izena duenak izana badu, lan hau beste eredu batzuk posible direla erakusteko leiho txiki bat da; arraroa, lekuz kanpo dagoena, bere lekua non dagoen jakin ez dakien haur, eta ez horren haur, horengana iristeko bide bat. Noizbait lan honek aske sentitzeko bideak zabalduko dituelakoan, nik pixkanaka nireak zabaldu ditudan bezala. Amak beti esaten dit niri ez zitzaidala ikastola gustatzen, ez dakigu zehatz-mehatz zergatik den; agian mugitua nintzelako, hiztuna, kuriosoa, ez nuelako nire tankerakorik topatzen, ez nituelako arauak gustuko, edo besterik gabe etxeko berotasunean puzzleak egiten gustura egoten nintzelako. Baino uste dut lan honek, nolabait, eskolak sortzen zidan deserosotasun horri erantzunak topatzeko bidea ere badela. Irakasleak ere, gogoan ditut, irakasle on izan ziren horiek baino gehiago gogoratzen ditut ordea, ez zirenak horren onak izan, eta agian, samin horretatik dator hezkuntzan eraldaketa gakoak bilatzeko behar hori. Ni ez naiz inoiz ikasle ona izan, ez ditut inoiz nota oso onak atera, nire ortografia ez da batere zuzena eta doktoretza-tesi hau amaituko dut momentu askotan "k" eta "n" edo eskuma eta ezkerra ezberdindu gabe. Hala ere, ez dut sekula eskola bat parte-hartu gabe igaro, ez diot inoiz ikaskuntzak eta ezagutzak dakarren plazerari uko egin. Ezaguna da zirkuko elefantearen fabula; honek zera kontatzen du: elefantea oso txikia zenean kate batekin lotu zuten aldaxka batera, ihes egin ez zedin. Baino elefanteak bere indar guztiak egin zituen arren ez zuen sekula lortu katetik askatzea. Urtean igaro ahala elefantea katea eta aldaxka bera baino askoz pisutsu eta indartsuagoa bilakatu zen baino, hala ere, ez zuen lortu askatzea. Txikitatik ikasi duenez ezinezkoa dela askatzea, egun saiakerarik ere ez du egiten. Eskolako lau pareten metafora ere izan deitzeke elefantearen fabulako katea eta jendartea noski, aldaxka. Haurtzarotik mugatu diguten hori helduaroan ere ekitearen beldurrez bizi gara. Horregatik garrantzitsua da eskola eta haurtzaroaren inguruan hitz egitea. Bertan
16 ematen diren indarkeria esplizitu zein inplizituen aurrean kontzientzia hartzeko, egungo hezkuntza eta jendarteak zenbat eta zenbat haur mugatzen dituen gogoratzeko, aurrean kontzientzia hartu behar dugu, haurtzaroa ez mugatu. Bizitza osoa mugak dituzunaren sentsazioarekin bizi gara maiz, desira erreprimitu eta produkzio logiketan ulertzera bultzatzen gaituzte, geure gorputzarekin deseroso sentitzera, harreman eta familia eredu zehatzak zein identitate zurrenak izatera. Komunitatearen zaintzaz beharrean kontsumoaren eta indibidualtasun meritokratikoaren bidean, arrakasta lortu nahian. Norbait izatera iristeko garenaren ahanzturan eroriz. Transfemisnismoak eman dit niri muga horiek hausteko aukera, nire gorputza, sexualitatea eta harremanak berrasmatzeko bidea, beldurrik gabe (edo gutxiagorekin behintzat), esperimentatzeko espazio bat. Jendarteak emakumetasunean hertsiki inposatuta arauetatik gaindi, zugandik espero dena alboratuz, irainak birjabetuz, barkadardeak saretuz; bollera identitatearen kolektibotasunean eta laguntasunaren alaitasun errebeldean. Transfeminsimoak askeago egin nauelako, hona nire proposamena Haur Hezkuntzara ekarria! Izanari izena Izanak izena izan behar duenez, doktore-tesi honek izena jarri nahi izan dio kolektinoki sentitutako guztiari. Lan honek, zazpi izen eta zazpi izan ditu; honako egitura honetan antolatuak: Lehen kapituluak, ikerketak gorputza gurutzatzen duenean izena du eta tesi lan honi sarrera ematen dion atala da. Bertan, marko teoriko orokorra ageri da, lan honen bidez eraiki nahi izan diren zubietan lehen harriak garatuz, feminismoa eta gorputza. Ostean doktoretesiaren helburu nagusiak eta egitura zehaztu dira eta ostean diren eta metodoaren inguruko adierazpen nagusiak. Bigarren kapitulutik bosgarrenera lan honetan egindako ikerketak ageri dira, bakoitza kapitulu batean eta guztiek egitura bera jarraitzen duten Horretarako, gainerako ikerketak antolatzen diren bezala pausu hauek jarraitzen ditu; sarrera, marko teorikoa, helburuak, metodoa, emaitzak, eztabaida eta ondorioak eta azkenik bibliografia. Beraz, era solteak irakurtzeko aukera dago, indenpendieteak badira beraien artean kapituluok.
17 Bigarren kapitulua ordea, lan honen lehen ikerketa da; Hezkuntzan genero ikuspuntutik egiten den lanketa. Ikergaiaren erradiografiak izenpean ageri dena. Ikerketa honek, izenak dioen bezala gaiari sarbidea ematen dion lehen ikerketa da, helburua gaiari lehen hurbilpena egin eta etorkizuna definitzea du, helburu eta izaera. Hurrengo atala, hau da, hirugarren kapituluak Hamaika begirada eskolaruntz: genero ikuspegitik dituen erronkak hizpide du izena eta lan honen bigarren ikergaia da. Honek aurreko ikergaiak zabaldutako bideak jorratzen ditu eta eskolaren analisian sakontzen du. Laugarren kapituluan aurki dugunari erreparatzen badiogu, doktore-tesi honen barnebiltzen duen hirugarren ikergaia da eta Memoria ariketak: identitate disidenteen eraikuntza haurtzaroko genero hausturak abiapuntu izanik izena du. Atal honetan identitate eta haurtzaroaren inguruko gogoetan ageri dira. Bosgarren kapitulua; azken ikergaia da eta bigarren zein hirugarren ikergaiak guratzean sortua da, Identitateari eta eskolari buruzko gogoetak: gako transfeministak irakaskuntzan izenpean. Atal honek aurreko ikerketak jaso eta gurutzatzen ditu, lan honek ondorioei begira jartzen digu begirada, transfeminimotik ekarriak diren proposamen pedagogikoak aztertzen ditu. Seigarren kapituluak doktore-tesi osoko ondorioan jasotzen dituen atala da, eraikitako eta zeharkatutako zubiak izena du eta laneko ondorio orokorrak jasotzen ditu. Lehenik eztabaida egiten du, bigarrenik helburuak berrikuspena adierazten du, ostean ondorio nagusiak eta giltzarri feministak definitzen dira, ostean zabaldutako bideak zehaztu eta mugak islatzen dira eta azkenik, bibliografia ageri da. Zortzigarren eta azken kapituluak doktoretza tesian erabilitako bibliografia guztia jasotzen du.
LEHENENGO KAPITULUA Zubiak eraikitzeko lehen harriak
1.1. Ikerketak gorputza gurutzatzen duenean Ikerketak gorputza gurutzatzen duela esaten dugunean, Mari Luz Esteban-en (2004) hitzak ekarriko ditugu gurera, "kezka gorpuztuak" baitira gai honi heltzeko interesa piztu digutenak, ikerketa abiarazteko mugarriak, bideak jarritako lehen harriak: "Norberaren ikuspegiak eta gorputzeko zein gorpuztutako esperientziak uztartzen direnean eramaten gaituzte gure ikerketara" (3. or.). Donna Haraway-k (1988) jaso bezala, ezagutzak kokatuak dira eta, horregatik, esplizitua izan behar den jarrera politiko batetik sortzen da ezagutza. Horrela, zenbait ikuspuntu hartzeko gaitasuna garatzen da, jarduten dugun testuinguruaren eta sortzen ditugun enpatia harremanen bidez, eta hortik, eta bakarrik hortik, sortzen dugu ezagutza. Hau da, bizitza istorioa ez dago inoiz teoria eta praktika zientifikotik aldenduta (Tron eta Flores, 2010). Bada, kokatutako ezagutza da gurea, Harawayk (1995) proposatutako terminoa gurea eginez. Era kontziente batean subjektibotasunetik abiatzen den ikerketa bat da, testuinguru kultural zehatz batetik egiten delako eta horrek ikuspuntu bat ematen digulako. Hau da, dauden perspektiba ezberdinen baitan gure ikerketak ikuspuntu jakin bat eskainiko du, kokatua eta partziala (Alvarez-Uria, 2013; Haraway, 1995). Gure ikerketaren bitartez zenbat zubi eraiki nahi dira, gurarizkoak diren bideei ekiteko, uztartzeko. Subjektibotasun bide horien gidaritzan, hauek dira jarri diren harriak: feminismoa eta gorputza. 1.1.1. Lehen harria: feminismoa Egun, ezin da feminismoaz hitz egin, feminismoei buruz baizik, era pluralean; ez baita bat eta bakarra, askotariko adierazpenak baititu. Finean, feminismoak justizian oinarritzen diren
22 diskurtso eta artikulazio politikoak dira (Varela, 2019). Hala ere, ezin da esperientzia bateratu batez hitz egin, nahiz eta gaur egungo praktikak klabe antzekotan taldekatzerako orduan ezaugarri batzuk zerrendatzea lagungarria izan daitekeen, esate baterako, genero binarismoari buruzko begirada, interbentziorako esparru globala edo transnazionala, intersekzionalitatea edo transbertsalitatea, kultura eta komunikazioa hegemonia eremu gisa kokatzea eta sozioekonomiarekin dituen harreman konplexuak salatzea, desberdintasuna eta aliantza politikaren berezko balio edo baldintza gisa ulertzea, arlo sinbolikoan eta jardun performatiboan eragiten duten ekimenak (Gil, 2011). 1.1.1.1. Feminismoaren olatuak Iparralde globaleko1 feminismoaren historia olatuen metaforaren bidez ikasi dugu gehienetan. Horrela, XVIII. mendetik hona feminismoak bizi izandako lau olatuak aztertzen dira hemen, egungo egoeraren aurrekari historikoak ezagutzeko eta horien nondik norakoak ulertzeko (Gil, 2011; Varela, 2019). Lehengo olatua deitzen zaio ilustrazio eta Frantziar iraultza testuinguruan sortu zen emakumeen mugimenduari. Garaiko feminista eta manifestu ezagunenak Olimple de Gouges-en Emakumearen eta Emakumezko Herritarraren Eskubideen Adierazpena (1791) eta Mary Wollstonecraft-en Emakumeen erreibindikazioa (1792) izan ziren (in Varela, 2019). Orduan sortu ziren eztabaida berrietan, "adimenak ez du sexurik" premisa izan zen nagusi eta funtsezko eskakizunak emakumeek hezkuntzara eta lan merkatura sarbidea eta bozkatzeko eskubidea lortzea izan ziren. Finean, garai hartako borroketan ezagunak izan ziren askatasunaren, berdintasunaren eta anaitasunaren premisek ez zuten emakumeen eskubideekiko begirunerik izan (Gil, 2011; Varela, 2019). Bigarren olatua ez dute autore guztiek garai berean kokatzen. Varelaren (2019) aburuz, XIX. mende erdialdetik II. mundu gerraren amaierara iraun zuen eta oso adierazpen ezberdinak jaso ziren; hau da, sufragismotik Simon de Beauvoir-en "emakumea egin egiten da" aldarrira (Varela, 2019). Hala ere, Gilek (2011) bigarren olatua lehenaren baitan kokatzen du, XVIII. eta XIX. mendeetan hasita, sufragistek utzi zutenari jarraikortasuna emanez eta posizio antikapitalista, antiinperialista eta marxistak posizio nabarmenak izanik (Pineda et al., 1985).
1 Iparralde globala ikerketa postkolonial, transnazional eta altermundistetan erabiltzen den terminoa da, eta lehen munduari zein herrialde garatu guztiei erreferentzia egiten die.
23 Ameriketako Estatu Batutan (AEBtan), sufragismoaren testu aitzindaritzat hartzen da 1848an Seneca Falls-eko Adierazpena, Manifestu komunista argitara atera zen urte berekoa (Gil, 2011; Varela, 2019). Sufragismoa mugimendu internazionala izan zen, jendarte industrial guztietan aktibo egon zena eta bi helburu zehatz zituena: bozkatzeko eskubidea eta hezkuntzarako eskubidea. Laurogei urteko epean lortu ziren eskubide horiek (Varela, 2019). Baina horiek ez ziren garaiko mugimendu bakarrak izan (Gil, 2011; Varela, 2019). Esklabotasunaren kontrako mugimendu abolizionistak zuen kritika soziala emakumearen baldintzari aplikatzen hasi ziren eta aski ezaguna den Sojourner Truth izan zen 1850ko Emakumeen Eskubideen Lehen Konbentzio Nazional-ean parte hartu zuen emakume beltz bakarra. Hori izan zen Truthen diskurtso ezagunena plazaratzeko agertokia: "ez naiz emakume hala?". Horrela, emakume beltzek jasaten zuten zapalkuntza bikoitza mahaigainera ekarri zen lehen aldiz: arraza eta generoa (Varela, 2019; Ziga, 2014). Bestalde, ezin da alde batera utzi, langile mugimenduaren baitan, urte horietan egon ziren matxinadak eta emakume langile sozialistek bertan izan zuten adierazpena. XIX. mendean Flora Tristan izan zen izen esanguratsuenetako bat, bere jardun politikoa langile eta mugimendu feministarekin konprometituta baitzegoen eta horren adibide Langile Batza (1843) liburua da. Feminismo sozialista eta marxistari jarraika, Clara Zetkin izan zen emakumeen mugimendu sozialistaren oinarriak jarri zituena. Halaber, XX. mendearen hasieran, Aleksandra Kollontail izan zen pauso bat gehiago eman zuena eta, marxismoaren baitan, emakume berria izendapenarekin maitasun askea, soldata berdintasuna, abortuaren legalizazioa, etxeko eta zaintza lanean sozializazioa eta emakumeen bizitza intimo eta sexualaren eraldaketa aldarrikatu zituen. Adierazpen anarkistek ere oihartzuna izan zuten feminismoaren bigarren olatuaren garaian. Autore ezagunena Emma Goldamnd izan zen, autoritate eta estatuaren kontrako jarrerak adierazteagatik espetxeratzea ekarri ziotelarik (Gil, 2011; Varela, 2019). 1917an, martxoak 8 borroka egun bezala izendatu zen, Petrogrado-n (San Petersburgon) oihalgintzako langileek manifestazioa abiatu eta hiri osoa hartu zuten. Errusiako iraultzan, egun gako eta ekimen pizgarria izan zen emakumeen langileen nazioarteko egun bezala ezagutzen duguna (Rabinowitch, 1991). Guzti horregatik, Silvia L. Gilen (2011) arabera, bigarren olatuak, sufragismoaren lorturiko eskubidean oinarri izanik, emakumeen bizitza kalitatea handitzea ekarri zuen 1970ko
24 hamarkadaren amaieran; 1968ko mugimenduaren, Italiako borroken, diktaduren eta AEBtako komunitate beltzaren altxamenduaren batera eman zen (Gil, 2011). Azkenik, Simon de Beauvoir eta Bigarren sexua (1949) liburua izan ziren aro berrirako oinarri teorikoak ezarri zituztenak, lanak mugimendu feministaren historian katebegi lanak egin baititu. "Emakumea egin egiten da" premisa feminismoaren zenbait adierazpen aktibatzeko pizgarria izan zen. Hirugarren olatuak XX. mende erdialdetik XX. mende amaierara eman ziren mugimenduak jaso zituen (Varela, 2019). Gilek (2011), ordea, hirugarren olatuko garaiak bigarren olatuan kokatzen ditu. Aurretik aipatutako oinarriei jarraika, garaiko mugimenduek emakumetasuna zalantzan jartzen hasi ziren, sexualitatea, generoa, edertasuna eta feminitate zein maskulinitate kanonei buruzko hausnarketa habiaratu zuten. Horren baitan, ezaguna da Betty Friedan-en Mistika femeninoa (1963) liburua, kontzientziazio feministako prozesu berri baterako pizgarria izan zelako eta jendarte mugimendu askatzaile bat sortzeko nortasun kolektibo bat eraiki zuelako. Horrela zabaldu zen, 1967 eta 1975 bitartean, feminismo erradikala. Orduko bi obra ezagunenak Kate Millett-en Politika Sexuala (1967) eta Sulamith Firestone-ren Sexuaren dialektika (1969) izan ziren. Feminista erradikalaren aburuz, espazio publikoan leku egitea ez ezik, espazio pribatuen transformazioa ere bilatzea beharrezkoa zen, "Iraultza sexuala" izan zenaren oinordekotza kritikoa izanik. Horren harira, 1970ko hamarkadan, feminismoaren korronteak asko aldendu ziren eta mugimenduaren amaiera ekarri zuen, ordura arte ezagutu zen bezala behintzat. Estatuaren feminismoa edo feminismo instituzionala garatzen hasi zen orduan eta zenbait emakume ONUri politika feministak aldarrikatzen hasi ziren (Gil, 2011; Varela, 2019). Ezberdintasunaren feminismoa ere garatu zen hirugarren olatuan, desberdintasuna desparekotasunetik aldetuz eta berdintasuna lotzeko eredu maskulinoa jarraitzea arbuiatuz, berdintasunaren estrategia askori kritika eginez (Gil, 2011; Varela, 2019). Horrez gain, teoria queer-aren sorrera ere garai berean kokatzen da, feminismo dekolonialaren adierazpenekin batera, emakume zer den zalantzan jartzeko eta bestelako identitate batzuen ahotsak indartzeko. Garaiko gay mugimendu instituzionalizatuari eta feminismo zuria eta ertain klasekoari kritika nabarmenak egin zitzaizkion, klase, arraza, adin, aniztasun sexual eta gaixotasunen ikuspuntutik (Sáez, 2020; Varela, 2019).
25 Queer termino anglosajon bat da eta arraroa esan nahi du. Orduan, irain homofobo bezala erabiltzen zen eta egun, ordena zalantzan jartzen zuen guztia izendatzeko erabiltzen da. Indarkeria adiera berriak mahaigaineratu eta jendarteari kritika sistematiko bat egiten dio, sistemak ezarritako inbisilizazioa gainditzeko eta norma heterosexuala plazaratuz, emakumeei, sexu/genero gutxituei nahiz normatik kanpo dauden pertsonei ahotsa eskainiz. Hau da, eredu heterozuzena eta sexu/genero binarismoa zalantzan jartzen du (Alvarez-Uria, 2013; Solá, 2011; Varela, 2019). Zalantzan jartzen du heterozentratua eta ziszentratua dena, eta sexuaren eta generoaren ikuspegi konplexuago bat eskaintzen du, intersekzionalagoa. Aktibismoa politizatzen du, erradikalizatu egiten du eta feminismoaren baitan arrazismoa, dekolonialitatea, klase soziala eta bitarra ez dena kokatzen ditu, identitateak problematizatzeko (Sáez, 2020). Teoria queeraren beste autoreetako batzuek, Gayle Rubin-ek, Gloria Anzaldua-k, Monique Wittig-ek, Esther Newton-ek, Donna Haraway-ek, Teresa de Lauretis-ek, Ece Kosofsky-k eta, batik bat, Judith Butler-ek, bere Genero nahasmendua (1990) (in Varela, 2019) liburu ezagunenarekin, arazo bezala adierazten dute emakumeak talde bateratu eta koherente bezala ulertzea eta generoaren performatibitatea azaleratzen dute, sexualitatea bezala, generoa egiten duzuna baita, ez zarena. Silvia Gilen (2011) aburuz, krisi testuinguruak sortzen du hirugarren olatuaren feminismoa garatzea, 1960ko eta 1970ko hamarkadetan, eta horrek feminismo berriak izena zehazten du: "Kontuan izan behar dugu feminismoaren bigarren eta hirugarren olatuen arteko aldea ez dela soilik historikoa, denborazkoa baizik. Gakoa zera da, bigarren olatuko feminismoa emakume guztien batasunaren baitan antolatzen den bitartean, feminismo berriek ezberdintasunetik abiatzen direla, praktika politikoari dagokion baldintza gisa" (36. or.). Garai berean feminismoan intersekzionalitatearen kontzeptua ere izendatu zen. 1989an, Kimberlé Crenshal abokatu afro estatubatuarrak termino horren beharra azaleratu zuen, langile beltzek jasandako zapalkuntza espezifiko eta anizkoitza agerian uzteko (Viveros, 2016). Horren bitartez adierazten da zapalkuntza sistemak eta askotariko diskriminazioek ez dutela era independente batean jarduten, lotuta daudela eta identitate gurutzatuak sortzen dituztela baizik. Hau da, generoak, etniak, klaseak, (des)gaitasunak, orientazioak, kastak, adinak eta nazionalitateak, beste batzuekin batera, era bateratuan jarduten du (Varela, 2019). Laugarren olatua, askoren ustez, egun bizi dugun feminismoaren egoera adierazten duena da, batik bat egungo sistema neoliberalista; globalizazioaren eta sare sozialen eragina
26 nabarmenduz. 2015ean, herri latinoamerikarretan, feminizidioen kontrako borrokak nagusitu ziren, Argentinako Ni una menos aldarrikapenarekin, 2016an Vivas nos queremos leloak indarra hartu zuen, eta 2017ko mobilizazioek Txile, Uruguai, Peru, Mexikoko Basta de violencia machista y conplicidad estatal mobilizazioek poliziaren inpunitatea eta instituzioen papera salatu zuten. Aipatzeko da ere, sare sozialetan birala egin den #MeToo kanpaina, sexu/genero indarkeriaren kontrako erasoen salaketak eta borrokak hartu duten indarraren adierazle bat delako (Varela, 2019). Amaitzeko, 2018an eta 2019an martxoak 8 deitutako azken greba feministak ere azpimarratu beharra dago. Horien bidez, ordaindu gabeko lanak eta genero lanak jendarte kapitalistan betetzen duen ezinbesteko papera ikusaraztea nahi zen eta, aldi berean, klase ikuspuntua indartu. Horrela, mugimendu feministak feminismo liberaletik bereizten da, begirada kristalezko sabaian jarri eta merkatua aberasten duen diskurtsoa defendatzen duelako eta klasearen zein arrazaren errealitatea kontuan izan gabe, elitismoa eta indibidualismoa sustatzen dituelako (Arruzza et al., 2019). Ildo beretik, mugimendu feministak eta LGT kolektiboak zenbait erronka ditu egungo testuinguruan eta horiek kokatzeko beharrezkoa da homonazionalismo bezala izendatzen den eta egun murgilduta gauden marko historikoa deskribatzea. Jasbir K. Puar izan zen 2007an kontzeptua argitara atera zuena. Kontzeptuak zinezko estrategia bat definitzen du eta azaltzen du LGT (Lesbiana, Gay eta Trans) kolektiboaren eskubideak politika kolonialak eta nazionalistak sortzearen kontura eraikitzen direla, LGT kolektiboa kooptatuz eta instrumentalizatuz. Horrela, politika horiek "besteak" kategoria zehazten dituzte, subjektuak baztertuz, alteritate loturak ezarriz eta xenofobia, arrazakeria zein islamofobia betikotuz (Puaj, 2017). Modu berean ulertu behar da femonoazionalismoa. Aurretik aipatutako estrategiarekin bat egiten du kontzeptuak, baina emakumeen eskubideen erabilerak egiten eta kolektiboa instrumentalizatzen. Terminoa Sara Farris-ek ekarri zuen, beste behin ere egungo marko teorikoa ulertu eta estrategia arrazista eta xenofoboak ulertu eta salatzeko (Farris, 2017). Era konkretuago batean, Pink eta Purpel washing estrategiekin definitzen dira kolektibo horien asimilazio eta instituzionalizazio egoerak. Pink (arrosa) LGT kolektiboaren kasuan, eta purpel (morea) feminismoaren kasuan, ondoren wash aditza, garbitu edo justifikatu esan nahi duena. Garbiketa-teknika horiek gorputzaz baliatzen dira diskurtso hutsa eraikitzeko, generoan, arrazan edo (des)gaitasunean bizitako errealitateak kontuan hartu gabe (López eta Platero,
27 2019). Horregatik, asimilazio eta instituzionalizazio egoeran dagoen LGT komunitatearen premiei ere erantzun behar die feminismoak. 1.1.1.2. Kritika dekoloniala Aurreko atalaren hasieran azaldu bezala, olatuen erradiografia laburra ipar globaleko feminismoaren historia ezagutzeko baliagarria da. Hala ere, ezin da ahaztu historiak zentzu unibertsala hartzen duela eta, beraz, narrazioa feminismo dekolonialaren kritiken baitan kokatzen dela. Ochy Curiel-en (2009) arabera, feminismoa, nahiz eta kontzeptu gisa lehen olatuan sortu, emakumeek leku eta denbora jakin batean egiten dituzten borrokak laburbiltzen dituen proposamen gisa aurkezten da. Horregatik, feminismoa patriarkatuaren aurka dauden emakumeen borroka orotzat hartzen bada, haren genealogia eraiki beharko litzateke, zenbait leku zein garaitako emakume askoren istorioa kontuan hartuta (eta ez bakarrik ipar globalekoak). Autorearen aburuz, feminismoaren dekolonizazioaren keinu etiko eta politiko nagusietako bat olatuei egiten zaien kritika da, istorio desberdinei heltzea beharrezkoa delako, gutxi edo ia inoiz kontatu gabeak direnei tartea eskaintzeko. Hots, kritika dekoloniala feminismo eurozentratuaren diskurtso hegemonikoak desmuntatu eta gainditu nahi dituen ariketa lana da; izan ere, unibertsaltasun androzentrikoaren narratiba kritiko gisa aurkezten da eta aldi berean feminismoak genero unibertsalismo bat sortu eta finkatzen duela salatzen du, azken finean, esperientzia historikoa eta geopolitikoa mendebaldean kokatutako emakume talde baten mundua interpretatzeko eta problematizatzeko modua da (Espinosa eta al., 2014). Zenbait egilek feminismoaren gure konfigurazioa Ilustrazio eta Iraultza Frantsesetik Europan sortu ziren emakumeen eskaeretatik datorrela esaten dute eta beste batzuentzat, berriz, genealogia feminista latinoamerikarrak beste garai eta mugimendu batzuetan ditu hastapenak (Grillo, 2018). Dekolonizazioa aipatzen denean, kontzeptu zabalari erreferentzia egiten zaio, arlo politikoan, ekonomikoan, sozialean eta kulturalean nagusitasun kolonialaren mende egon ziren herri eta lurraldeen independentzia prozesuei dagokielako (Curiel, 2009): "Ameriketako Estatu Batuak eta Latinoamerikako errepublikak 1783 eta 1900 artean sortu ziren prozesu bezala, 1920 eta 1945 artean gertatu zirenak Otomandar Inperioaren mendekotasunekin lotuta, non Ekialde Ertaineko eta Maghrebeko estatuen zati handi baten
28 independentziak sortzen ziren, eta 1945 eta 1970 artean gertatu zirenak, zeinen ondorioz Afrika eta Asia Pazifikoko eremu independenteak afrikar kontinentearen egituraketa garrantzitsuan dauden" (2. or.). Beraz, dekolonizazioa ikuspuntu zabalago batetik hausnartzera garamatza kolonialismoak markatu duen zapalkuntza historikoaren narratibak. Gaur egun zapalkuntza hori politika neoliberalen bidez erreproduzitzen da, non hirugarren mundua deritzona egoera global desorekatuan dagoen iparraldeko herrialdeen aurrean (Curiel, 2009). Egoera horrek azterketa sakon batera egiten du bidea eta zenbait hausnarketa ildo proposatzen ditu, kolonialitatea begirada kritikotik desmuntatzeko planteamenduak proposatuz: (1) komunitate kolonizatuen baitan sortutako irudia basakeriari lotuz, zibilizazio-basakeria dikotomia eraikiz eta gizalebiderik gabekotzat jo; (2) lurralde kolonizatuetan arraza estratifikaziorako mekanismoak ezarri; (3) arrazionaltasun zientifiko eurozentratua ezartzeko modua aztertu, mendebaldekoak ez ziren beste episteme batzuk baliogabetu baitzituen horrek eta, azkenik (4) sexu/genero eraikuntza ezarri, biztanleriaren berezko aniztasuna ukatzeko eta araua heterosexuala ezartzeko. Eztabaidaren garapenak, beraz, "boterearen kolonialitatea", "jakintzaren kolonialitatea", "izatearen kolonialitatea" eta "generoaren kolonialitatea" izenekoetan oinarrituko litzateke (Espinosa eta al., 2014). 1.1.1.3. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren genealogia laburra Aurreko bi atalek garbi adierazten dute tokian tokiko errealitate eta borroketan jarri behar dela begirada; beraz, gure kasuan, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren historiari eta egungo egoerari erreparatu behar diegu. Era laburrean, lekukotasunetik eta lurraldetasunetik gurean geratu dena azalduko dugu, ikerlan hau kokatzeko asmoz eta gure genealogia barneratzeko. Mari Luz Esteban (2017) antropologoak bi aro proposatzen ditu gure genealogia feministen sailkapena kokatzeko: 1976tik eta XX. mendera bitartean garatu zena eta XXI. mendetik gaur arte dirauena. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kasuan, 60ko hamarkadan kokatzea beharrezkoa da. Abertzaletasunak, frankismoaren kontrako borrokak eta euskara biziberritzeko mugimenduek indarra hartu zuten orduan eta emakume asko batu ziren herri-borroka horietara. Horrela, era autonomoan antolatzeko beharra identifikatu zen. Hala ere, oso
29 bestelakoak ziren garaian Espainian eta Frantzian zeuden testuinguru soziopolitikoak eta, halabeharrez, Euskal Herriko Mugimendu sozialena ere. Ipar Euskal Herrian, Baionan, 1968ko maiatzean, Emakumeen Askapenaren aldeko mugimendua jaio zen eta, bien bitartean, Hego Euskal Herrian, mugimendu feminista frankismoaren aurkako altzoan sortu zen. Franko hil osteko trantsizioan erreforma politiko garatu ahala, errotu zen mugimendua (Epelde-Pagola et al., 2013), egun ezagutzen dugu bezala egituratzeko (Esteban, 2017), Errotze horren baitan sortu ziren, beraz, emakume talde berriak Hego Euskal Herrian, hala nola Arabako, Bizkaiko, eta Gipuzkoako emakumeen asanbladak eta Nafarroako koordinadora feminista. 1977an antolatu ziren, Leioan, Euskal Herriko I. Jardunaldi Feministak eta bi izan ziren helburu nagusiak: (1) zapalkuntza patriarkala ikusgarri egitea (deskribatu eta azaltzeko tresnak sortzea) eta, (2) emakumeen batasuna, jai-giroa, emakumeen arteko harremanak, loturak eta elkartasuna sustatzea. Bestalde, 1978an sortu zen KAS2 emakumeak, euskal emakumeen (horiek zituzten berezitasunekin) askatasun ezarekin amaitzeko, hiru identitateren bidegurutzean (emakume, euskaldun eta sozialista) (EpeldePagola et al., 2018). 1980ko hamarkadan zehar, feminismo instituzionala delakoa hedatu zen mendebaldean, feminista independentisten ahotsak goratu ziren eta, abortuaren lege erreformari lotuta, familia tradizional zein patriarkatuaren kontrako diskurtsoak barreiatzen hasi ziren. Ipar eta Hego Euskal Herrian gatazka armatua gori-gori zegoen eta espainiar estatuaren jazarpena areagotu zuen. Alderdi ekonomikoari dagokionez, 1981 eta 1986ko krisi ekonomikoek langabezia zabaldu zuten. Ondorioz, testuinguru horretan, emakume independentisten ahotsak goratu ziren eta zapalkuntza hirukoitzaren teoria garatu zen, euskal emakume langileak subjektu bezala, eta ere haien aldarriak plazaratu zituzten (Epelde-Pagola et al., 2018). Korronte horretan jaio zen Aizan!3 antolakundea, 1981an. Gerora, erakuntze berri bat eratzeko baldintza sortu ziren eta Aizan! desagertu eta 1988an KASen barruan kokaturiko talde feminista sortu zen: Egizan. Horrela, talde autonomoak ere indarra hartzen hasi ziren, Lambroa talde ezagunetariko bat izanik, eta Euskal Herrian emakume taldeak ugaritu ziren (Epelde-Pagola et al., 2018).
2 Koordinadora Abertzale Sozialista(KAS) Euskal Herriko Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduko (ENAM) taldeak koordinatzeko 1975ean, Burgosko Prozesuaren testuinguruan, sortutako plataforma politikoa izan zen. 31981an sortu zen Euskal Herriko nazio-askapenaren mugimenduaren barruan nazuo-klase eta sexu zpalkuntzea borrokatzen zuen emakumeen antokundea.
30 Orduan, emakumeen antolakuntza ulertzeko moduak aldatzen hasi ziren eta funtzionamenduan zein eztabaidagaietan aniztasunera jo zuten; lesbianen kolektiboak, emakume gazteen taldeak, etxeko langileen elkarteak, emakume internazionalistak, militarismoaren aurkako emakumeak, emakume okupak… 1984an egin ziren Euskal Herriko II. Jardunaldi Feministak, hausnarketa teorikoetan sakontzeko. Zenbat gai izan ziren nagusi eta, besteak beste, sexualitatearen eredu hegemonikoa auzitan jartzen hasi zen (Epelde-Pagola et al., 2018). Horrez gain, Emakumearen Euskal Erakundea sortzearen beharraz ere hitz egin zen. 1986. urtean feminismo liberaren bideari ekin zitzaion eta 1988ko otsailaren 5ean onartu zen Eusko Legebiltzarrean Emakumearen Euskal Erakundea sortzeko Legea (Epelde-Pagola et al., 2018). Hala ere, 1990ko hamarkadan, neoliberarismoaren politika eta ekonomia ereduek emakumeen zapalkuntza kudeatzeko bide jakin batzuk hartu zituzten, demokratizazioaren eta berdintasunaren lilurak feminismoa bera apalduz. Beraz, erakundeen aldeko apustuaren borroka egon arren, mugimenduko zenbait kidek mesfidantza zuten, asimilatzeko arriskua ikusten baitzuten. Hori izan zen gai nagusia 1994an egindako Euskal Herriko III. Jardunaldi Feministetan. Industriaren beherakadak eta prekarietateak langile klasea apaldu zuen. Gainera, orduan, espainiar estatuaren independentismoaren kontrako errepresio gogorra zen eta horrek erabat zailtzen zuen mugimendu sozial eta herri ekimenak martxan jartzea. Ondorioz, garaiotan, mugimendu feministak birpentsatzeko premia nagusitu zen eta hausnarketa teorikoetan sakontzeari ekin zitzaion (Epelde-Pagola et al., 2018). XXI. mendean, munduan neoliberalismoa gailendu ostean eta kapitala globalizatzeko eragile nagusiak multinazionalak izanik, jendartearen kontsumoa sendotu zen. Feminismoak, beraz, adierazpen berriak jaso zituen garai horretan (Epelde-Pagola et al., 2018) eta eraldaketa nabarmenak gertatu ziren (Esteban, 2017). 2000. urtean sortu zen donostin Medeak taldea, behar berriak asetzeko asmoz, borroka molde berriak berrasmatzeko. Hauek, bollerismoaren gaia lantzeari ekin zioten. Ez bakarrik sexu-praktikarekin lotura eginez, hautu politiko gisa baizik, ezinbesteko aldarria (EpeldePagola et al., 2018; Medeak, 2013). Testuinguru honetan, 2002ko apirilean sortu zen Euskal Herriko Bilgune feminista."Euskal Herriko Bilgune feminista gure herrian egon de, eta gaur egun badagoen tradizio feministaren ondiroa da. Hirurogeita hamarreko hamarkadatik gaur
31 eguna arte, hainbat esparrutan eta ahalgin handiz, praktika eta teoria feminista bultzatu dituzten emakume eta talde feministen ondrioa gara" (Epelde-Pagola et a., 2018: 414. orr). Horiek guztiak 2008ko Euskal Herriko IV. Jardunaldi Feministen ardatzetan islatu ziren: (1) munduaren egituratze berriak emakumeen bizi balditzetan zuen eragina; (2) indarkeria sexistari aurre egiteko trenak (autodefentsa, alderi juridikoa); eta, azkenik, (3) identitateak eta gorputz intsumisoak (kartzela, prostituzioa, king4 tailerrak, lesbianisoa, ziberfeminsimoa…). Modu horretan, identitate sexualari loturako praktika eta diskurtsoek lehen aldiz oihartzun handia lortu zuten Euskal Herrian eta transfeminismoari buruz hitz egiten hasi zen (AlvarezUria, 2013; Epelde-Pagola et al., 2018). 2019an egin ziren espainiar estatuko Jardunaldi Feministak Granadan. Mugimendu feministaren estrategiaren baitan, ekitaldiak aldaketa kualitatibo esanguratsuak ekarri zituen. Transfeminismoari buruz hitz egiten hasi zen, araua zalantzan jartzeko proposamena aldarri nagusi izan zen eta intersekzionalitatearen aldeko apustua eta transexualitateri buruzko eztabaida erdigunean ezarri ziren (Platero, 2020; Reguero, 2020). Hortik aurrera, mugimendu feministaren hedapena indarberritzeko lanak ugariak izan dira: 2014an, abortatzeko eskubidearen aldeko mugimendua; 2015ean, mundu martxa; 2016an, erasoen kontrako Feministon prest mobilizazio nazionala; 2018 eta 2019ko martxoak 8ko greba orokorrak eta, azkenik, 2019ko abenduan Durangon egin ziren Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak, Salda Badago izenaren lelopean. Azken jardunaldietan, mugimendu feministaren eztabaida eta erronka nagusiak zerrendatu ziren: esperientzia eta ezagutzen partekatzea, subjektuaren auzia eta aniztasuna lantzea, intersekzionalitatearen ikuspegitik aliantzak sortzea, egungo gatazkak eta antolakuntza ereduak identifikatzea eta birpentsatzea eta, azkenik, prekarietatearen aurreko estrategiak (indarkeria matxista, arrakala soziala, zaintzen ardura, sexuen araberako lan banaketa…) garatzea (Salda Badago, 2020). Orain arte laburtutako genealogien baitan, hezkuntza beti izan da eragin gune estrategikoa mugimendu feministarentzat. Ekintzaile feminista askori zor zaie hezkidetzaren hedapena: I. Jardunaldi Feministetan hasi ziren hezkidetzari buruz jarduten, 1970ko hamarkadan eskola mistoa (neska eta mutilak bateratzen zituen eskola) jarri zen abian, eta, eskola mistoan
32 erreferentzia gehienak mutilei zuzenduak zirenez eta diskriminazioa agerikoa zenez, 90ko hamarkadatik aurrera zenbait ekimen hezkidetzaile sustatu ziren. Ekimen horien adibideetako batzuk, besteak beste, hauek dira: Lamiarri taldea (1987), El libro lila del cole (1991) baliabideen liburua, 1992an Maria Jose Urruzola Lambroako kideak argitaratutako neskentzako gida, Emilia Pardo Bazan Konfederazioa, Hezkidetza aisialdian, Zubiak eraikitzen hezkidetza taldea, Bilgune feministak argitaratutako hezkidetza gida eta, azkenik, jostailu erabilera ez sexistarako gida ( in Epelde-Pagola et al., 2018). Egun, gero eta gehiago hitz egiten da pedagogia feministei buruz, eta askotarikoak dira azken urteetan gurean egin diren proposamenak: 2018an Bilgune Feministak eta Emaginek5 argitaratutako Transexualitateak Hezkuntza-praktika feminista baterako ekarpenak liburuxka, 2020ko martxoan Steilas sindikatuak egindako jardunaldiak eta 2020ko azaroan Donostian egindako Hezkidetza eta pedagogia feministen kongresua. 1.1.2. Bigarren harria: gorputza Gorputza hizpide denean, kritika feministekin bat egiten duen ikuspuntua hartuko dugu aintzat, hots, gorputzik gabeko gorputzaz ari garela salatzen duten horiek (López eta Platero, 2019). Gorputza feminismoaren kezka eta azterketa ardatz nagusietako bat izan da betidanik; izan ere, generoak, praktika sozialak eratzeko prozesu gisa, zuzenean eragiten dio gorputzari (Esteban, 2013). Honako definizio hau sortzen du Yayo Herrero (2019) ekintzaile feministak gorputzari dagokionez, Amaia Perez-Orozko ekonomialari feministaren hitzekin uztartuz: "Gorputza gure kokapenaren metafora da. Izatearen lurraldea da eta, zentzu horretan, gorputzak ere, natura bera bezala, ezberdinak eta mugatuak dira. Ez da kategoria biologiko edo soziologiko bakar gisa ulertu behar, baizik eta fisikoaren, sinbolikoaren eta soziologikoaren arteko gainjartze-puntu gisa (Perez-Orozco, 2006 in Herrero, 2019). Gorputzaren mugatasuna, aniztasuna, zaurgarritasuna eta premiak bere gain hartzea funtsezkoa da gure espeziearen esentzia interdependentea ulertzeko, elkarrekikotasuna, lankidetza, loturak eta harremanak gizatasunerako baldintza sine qua non 6 gisa kokatzeko" (Herrero, 2019, 237. or.).
5 6 Latinezko adierazpena, "hori gabe ez" esan nahi duena. Nahitaez bete behar den edo zerbait gertatzeko edo betetzeko ezinbestekoa den baldintza bat adierazteko erabili ohi da.
33 Mari Luz Estebanen (2013) hitzak ere gurera ekartzea interesgarria da: "Gorputza bizipenaren leku gisa, eta desira, gogoeta, erresistentzia, erantzuna eta aldaketa soziala hainbat lotura ekonomiko, politiko, sexual, esetiko eta intelektualetan. Ibilbide horiek behar adina denbora hartu behar dute, aldaketak agerian uzteko eta bizipenen eta testuinguruaren aniztasuna ikusi ahal izateko"( 58. .or.) Beraz, gorputza eraikuntza sozial, kultural eta historiko bat da (Bourdieu, 2018; Esteban, 2013; Venegas, 2006), diskurtso eta genero arauen performatibitatearen arabera eraikia (Butler, 2002; Butler, 2010). Horretarako, sexu/genero sistema ulertzea funtsezkotzat jotzen da, gorputzaren eraikuntzan zizel lanak egiten dituzten teknologiak ezagutu aldera. 1.1.2.1. Sexu/genero sistema eta gorputzaren eraikuntza Gaile Rubin izan zen lehena "sexu/genero sistema" kontzeptua ahalbidetu zuena, 1986an. Horren bidez, jendarte kapitalistak sexualitate biologikoa giza jarduerako produktu bilakatzen duela eta diskriminazioan oinarritutako harreman sozialak ezartzen dituela adierazi zuen, generoa jendartea eta harreman sozialak antolatzeko dispositibo gisa definituz. Definizioak inpaktu esanguratsua izan zuen generoaren teoria sozialean (Venegas, 2013). Beraz, gorputza aztertzeko eta interpretatzeko, ezinbestekoa da mendebaldeko pentsamenduak darabiltzan sexu/genero kategoria bitarretan sakontzea (Alvarez-Uria, 2013). Kategorien binarismoak mundua egituratzeko bi genero esklusiboak, baztertzaileak, dikotomikoak, osagarriak eta haien artean hierarkikoak ezartzen ditu (Platero, 2014; Segato, 2016). Era berean, sexu/genero sistema ulertzeko, beharrezkotzat jotzen da sexu, genero eta genero identitatearen definizioak zehaztea. Sexuak desberdintasun biologiko eta fisikoei egiten die erreferentzia eta generoak, berriz, horien gain eraiki den itxaropen eta jarreren multzoari. Hau da, sexuak pertsonak emakume eta gizon bezala sailkatzen ditu, ezaugarri biologikoetan oinarrituta. Generoa, aldiz, sailkapen horien gainean sortu den eraikuntza soziala da (Colás, 2007). Genero kontzeptua Beauvoirrek (1949) jarri zuen auzitan, aldeztuz emakumea ez dela jaiotzen, egiten baizik. Beraz, emakumea egin egiten dela esaldipean, emakumetasunaren ezaugarriak genetikoki ulertzetik, hezkuntzaren eta sozializazioaren produktu kultural bezala ulertzeko mugarria izan zen. Elvira Burgos-ek (2019) zera emendatzen dio ideia horri:
34 "generoa ez bada naturala, gorputzak ezta ere, gorputzak orokortuak baitira, inoiz ez generotik at; generoa, halaber, ez da existitzen gorputzaz bereizita" (29. or.). Hori horrela, sexu/genero binarismoaren kontzeptua XIX. mendearen amaieran eta XX. mendean nagusitzen den ulermen hegemonikoa da, non pertsona oro generoaren (femeninoa-maskulinoa) eta sexualitatearen (homosexual-heterosexuala) arabera kategorizatzen den (Halperin, 2007; Roseineil, 2002). Hortaz, binarismoak emakumeei genero femeninoa eta gizonezkoei maskulinoa esleitzea dakar, sailkapen hori derrigorrezkoa izanik, legitimoa eta inteligiblea (Alvarez-Uria, 2013; Butler, 2002). Horrela, kategoria horiek artefaktu politikoak bilakatzen dira, gorputza irakurtzeko modu batzuei gailentzen zaizkien eraikuntzak (Wittig, 2017). Sexu/genero sistemak Butlerren (2002, 2018) identitateen kategoria eraikuntza binaristaren "matrize heteronormatibo"-an kokatzen dira. Sexuaren kontzeptuari dagokionez, Butlerek (2018) kolokan jartzen du horren izaera natural zein biologikoa eta sexua, generoa eta gorputza bezala, eraikuntza soziala dela dio. Hala ere, sexu esentzialismoak axioma bat izaten jarraitzen du askorentzat, mendebaldeko jendarteen herri jakintzan sexua betiereko aldaezintzat, asozialtzat eta transhistorikotzat jotzen baita eta hori sakonki errotuta dagoelako (Rubin, 1989). Horren aurrean, beharrezkoa da sexua ere zapalkuntzaren efektu bezala kokatzea, jendarteetatik kanpo existitzen ez delako, ez baita ez biologikoa, ezta naturala ere (Silvestri, 2019). Hau da, "sexuaren teknologia" horiek bat datoz populazio (edo lan-indar) produktibo eta ugaltzaile baten sendotzearekin, garapen bidean dagoen sistema kapitalistaren beharrak asetzeko. Jendarte ordena horren funtsezko unitatea familia burgesa da (Foucault, 1987b; Spargo, 2013) eta, ondorioz, heterosexualitatea da sexualitatea antolatzen duen erregimena. Horrek harreman mota bakarra ezartzen du: orain arte eztabaidaezintzat eta naturaltzat jotzen ziren bi kategorien arteko bikotea, monogamoa eta egonkorra (Silvestri, 2019; Vasallo, 2018). Hots, egungo harremanak ez dira unibertsalak, mendebaldeko kontzeptu baizik, kristaua eta sistema kolonizatzaile zein kapitalista baten emaitza (Guash, 2000; Silvestri, 2019). Foucault-ek proposatutako "sexuaren teknologia" kontzeptuan oinarrituz, haurrak neska eta mutil bezala defintzeko sozializaizo heteronormatiboa bermatzen duten agenteak definitzeko Teresa De Laurentis-ek (1987) "genero teknologia" kontzenptua eragiltzen du. Horren bidez, genero rol eta esterotpoak inposatu eta preskribatu egiten dituzten agenteak defintizen ditu, hauek funtzioa emakume eta gizon izateko bideak sortuz eta mugak zehaztean datza eta beste
35 batzuetan artea, familia, eskola eta hedabideak dira. Carrerak "identita teknologia" kontzeptua gehitzen dio tradizo honi (Carrera, 2013). Ildo beretik, sexualitatea natura eta kultura gurutzatzean sortzen diren praktika eta diskurtsoen (generoa, nahia, afektibitatea eta ugalketa) multzoa da; jendarte sistema zeharkatzen duen eraikuntza. Hau da, sexualitatea esparru soziokulturalagatik eta kokatuta dagoen errealitate historikoagatik baldintzatuta dago (Guash, 2000). Rubinen (1989) aburuz: "Ezinezkoa da argitasunez hitz egitea arrazen edo generoen politikari buruz, entitate biologikotzat hartzen ditugun bitartean […] Sexualitatea irazgaitza da analisi politikoarentzat ez badugu eraikuntza sozial gisa definitzen eta fenomeno biologikotzat edo gizabanakoaren psikologiaren alderditzat hartzen den bitartean. Sexualitatea dietak, garraiobideak, etiketa sistemak, lan egiteko moduak eta zapalkuntza moduak bezainbesteko giza produktua da. Behin sexua analisi sozial eta historikoan ulertuta, posible izango da sexu politika errealista bat" (135 .or.). Beraz, genero, sexu eta sexualitateari buruz hitz egitea gorputzari buruz hitz egitea da (Burgos, 2019) eta baita horren lapurreta eta horri lotutako aukeren lapurretaz (Missé, 2019). Finean, arauak generoari buruzkoak dira, eta, aldi berean, sexuari, sexualitateari eta desirari buruzkoak ere. Identitatea norberaren eraikuntza pertsonal eta soziala da eta kulturalki transmititutako genero/sexu sistemaren arauek prozesu hori erregulatzen dute (Burgos, 2019), norberaren generoaren arabera itxaropen, norma, rol, balore, sinesmen eta jarrera batzuk esleitzen direlako (Colás, 2007). Sexuari eransten zaion adiera soziokulturalak genero identitate zehatzak pairatzen ditu eta indarkeria adiera guztietara zabaltzen da (Burgos, 2019; Millet, 1969). Halaber, maiz ez da kontuan hartzen termino horiek dakarten haragitasuna eta, horregatik, identitatearen eraikuntzari buruz hitz egiterakoan, ezinbestekoa da gorputzari erreferentzia egitea. Gorputz identitatea, zehazki generoari lotura, gizarte zientzietan zein teoria feministan oso presente dagoen identitate-ideia baten aurreko posizioa da, genero identitatea subjektibotasun diskurtsotik eta sozialetik eraikitzeko prozesu baten emaitza gisa definitzeko (Esteban, 2013). Gorputzen eraikuntzaren arloan, Michael Foucaulten teoriak paradigma aldaketa suposatu zuen, ezagutza, botere eta sexualitatearen kokapen eta eginkizunari buruz egindako ekarpenak garrantzitsuak direlako (Foucault, 1979; Foucault, 1987a; Foucault, 1987b; Foucault, 2000; Spargo, 2013). Autoreak estatu modernoen gorputzen diziplinarizazio
36 prozesuak argi eta garbi erakusten ditu, zenbait erakunderen funtzionamenduei ardura hori egotziz; hala nola, ospitaleak, kartzelak, armada eta eskola. Hots, gorputzetik abiatuta, biztanleria eta gizabanakoa erregulatzen eta kontrolatzen da, pertsona produktiboak sortzeko helburupean. Prozesu hau, biopolika bezala femitzen du filosoak (Foucault, 2000). Erakundeek mendebaldeko jendartean onartuak dauden pentsamendu eta ereduak ikasteko bide dira (Arenas, 2006; Martínez eta Ramírez, 2017; Subirats, 2016) eta, prozesu horretan, haurren gorputzak eraldatu egiten dira, neska edo mutilak izateko, genero binarismoan oinarrituta (Platero, 2014). Ildo beretik ulertu behar da, beraz, diskurtsoak ez direla hitz egitearen sinonimoa, baizik eta praktika material bat, historikoki kokatua dagoena, botere harremanak ezartzen dituena eta ezagutzak zein jakintza eremuak arautzen dituena (Foucault, 1979; Foucault, 1987a; Spargo, 2013). Finean, genero araudia ez da deskribatzaile soila, aginduzkoa baizik (López eta Platero, 2019; Missé, 2019), eta agindu horiek txikitatik barneratzen dira, Leonor Silvestrik (2019) adierazten duen bezala, gizakia haurtzarotik sortzen baita. Etapa horretan, gorputzen artean eragiteko modua eraikitzen da, zenbait mekanismoren bidez (opariak, kirola, jostailuak…). Horrela, antzekotasunak eta desberdintasunak interpretatzeko eta portaeran egoki zein desegoki moduan sailkatzeko joerak garatzen dira (Diaz-Aguado, 2006). Zentzu horrek intelibileak eta ininteligibleak diren gorputzen gerarkiak sortzen dira, hau da, inteligibilitatea matrize heterosexualetik abiatuta, gorputz bat interpretatu, irakurri eta hautemateko modua da (Silvestrik, 2019). Miquel Missék (2019) azpimarratzen duen gisa, horren gogorra da jasotzen den doktrinamendua, non jendeak beste genero-adierazpen batzuk aztertzeko eta esperimentatzeko jakin-mina galtzen duen. Hots, berdinen arteko taldetik kanporatua ez izateko arauak bete behar direnez, ondoeza adierazteko lekurik ez dago. Ondoeza otzandu egiten da eta uko egiten zaie ondoeza sortzen duten gauzei Gorputzen erregulazio eta lapurreta horren aurrean, feminismotik estrategia ezberdinak proposatzen dira objektu izatetik subjektu bilakatzerako bidean, besteak beste, ahalduntzea eta agentzia. Ahalduntzea ingelesezko empowermet edo borraka feminista latinoamerikarretatik datorren empoderamiento terminori egiten dio erreferentzia (Esteban, 2013). Hitz horrek prozesu bat jasotzen du bere baitan: subjektu zapalduek beraien bizitzaren kontrola irabaztean datza,
37 eraldaketa klabeak suposatzen dute eguneroko bizitzan zein alderdi estrukturalean eta, horrela, zapalkuntza eragiten duen horretan eragiteko gaitasuna ahalbidetzen da (Del Valle et al., 1999 in Esteban, 2004). Agentzia kontzeptua zenbait autoreek definitu dute. Alde batik, Saba Mahmood-ek (2019) ekintza modalitate bezala definitzen du eta bakoitzak bere interesak gauzatzeko duen gaitasuna, desioa, emozioak zein gorputzaren esperientziak barnebiltzen ditu. Ideia horri jarraiki, Sherry Ortnet-ek (2006) agentzia ere erresistentzia bezala ulertzen du eta proposamen baterantz bideratutako ekintza gisa definitzen du. Finean, agentzia norbanakoak askatasunez ekiteko duen gaitasunari egiten dio erreferentzia. Hots, sistemak edo egitura sozialek norbanakoaren ekintzak mugatzearen eta bideratzearen kontra, egitura horien gainetik nork bere nahiaren arabera ekiteko gaitasunean edo trebetasunean datza. Zentzu zabalago batean, ekintzarako ahalmena izango litzake (Alvarez-Uria, 2013; Esteban, 2013). 1.1.2.2. Ikerketan eta hezkuntzan gorputza eta feminismoa aintzat hartzea Aurrekoari jarraiki, feminismoak lehen mailako erronkatzat du sexu eta gorputz nozio biologikoari aurre egitea; horrek jarrera eta portaera sexistak, heterosexistak eta transfoboak iraunarazten baititu. Era berean, gorputza gizarte ontologia gisa ulertzea tresna feminista berritzaile eta indartsu moduan aurkezten da (López eta Platero, 2019). Hori guztia hezkuntzaren ikerketa alorrera zabalduz gero, aniztasuna ikuspuntu transfeminista batetik definitzearen eta sormenean oinarrituta lan egitearen alde egiten duten joerak nagusitzen dira, modu ez dikotomikoan pentsatzeko proposamenak luzatzen dutenak (Butler, 2006) eta haurren gorputzak genero (des)programazioan hezteko helburua dutenak (Tron eta Flores, 2013). Horregatik, beharrezkotzat jotzen da hezkuntza ikerketan gorputza aintzat hartzea eta (1) gizarte eskema hegemonikoekin kritikoak diren gorputzari eta gorputz irudiari buruzko diskurtsoak eraikitzea; (2) identitatearen, zein horren hausturen eta transgresioen errealitatea aztertzeko askotariko ikuspuntu ikerketa dinamikoak sustatzea; eta (3) gizarte egiturak definitzerakoan pertsonen esperientziak eta haien gorputzen ibilbideak, pertzepzioak eta sentsazioak kontuan hartzea (Esteban, 2013). Aldi berean, garrantzitsua da ere ikerketa eskolari erreparatzea eta hezkuntza praktiken bitartez disziplina edo teknologia horiek sexu/genero arauak nola erreproduzitzen dituzten
38 aztertzea (Arenas, 2006; Diaz-Aguado, 2006; Foucault, 2020; Martínez eta Ramírez, 2017; Platero, 2014; Sánchez, 2019; Silvestri, 2019; Subirats, 2016). Eta, azkenik, ikerketaren emaitzak proposamen pedagogikoak egitera bideratu behar dira, "sexu indarkeria askotariko adierazpenak prebenitzeko" (Tardón, 2019, 298. or.). Ikerketak eskoletan hezkuntza afektibo-sexuala txertatzeko gidalerroak eta gakoak eskaini behar ditu, ikasleek sexualitateaz, sexu askatasunaz, adostasunez eta desiraz hitz egiteko aukera izan dezaten. Gainera, hezitzaileen formakuntza sexu/genero arauek sortzen dituzten bazterketa eta indarkeriei dagokionez, oraindik lantzeke dagoen ikasgai bat da (Bas-Peña et al., 2014). Beraz, irakasleen kontzientziazioa ere beharrezkoa da, zapaldutako kolektiboen errealitateak ezagutzea eta ahalduntzeko zein askatzekoa beharrezkoa den hezkuntzan murgiltzea, hezkuntza askatasun-praktika gisa ulertzea (Freire, 2007; hooks, 2021). Erreferentzialtasunari dagokionez, irakasleak generoa desikasten lagunduko duten agente transgresore eta subertsiboak bihurtu behar dira (Carrera et al., 2011) eta, azken finean, status quo-tik status queerr-era igarotzen lagunduko dutenak (Carrera, 2013; Rofes, 2005). Hots, arau hegemonikotik gertu dagoen erreferente bat izatetik inteligibilitate soziala galtzen doan erreferente pedagoiko bilakatzera. 1.2. Helburuak Doktore-tesi honen helburua da, haurtzaroa eta generoaren baitan, identitateari buruzko eztabaidetan zenbait argudio indartzea. Horrela, azken urteetan indarra hartzen dagoen diskurtsotik kanpo, eztabaida berriak mahaigaineratzea nahi da; aktibismo transfeministatik datozenak. Doktore-tesi honek lau helburu zehatz ditu eta bakoitzari erantzunak bilatzeko ikerketa bana egin da, ostera tesi honen kapituluak direnak (ikusi 1.1. irudia).
Honako hauek dira doktore-tesi honen helburu zehatzak: 1. Hezkidetza eremuan Haur Hezkuntzaren egoera zein den aztertzea, eskolan genero ikuspegiaren erradiografia bat lortzeko. 1.1 Hezkuntza sistemako Haur Hezkuntzan hezkidetzaren egoera ezagutzea, gelako praktikaren indargune zein ahulguneak identifikatzen.
39 1.2. Hezkidetzak erroko aldaketa bilatzen dituen aztertzea, binarismoa (dikotomia egitura) eta feminismoaren adierazpenak jasotzen. 2. Egun eskolak genero edo ikuspuntu feminista batetik dituen erronkak ezagutzea, geletan egiten ari diren proposamen pedagogikoen panoramika orokorra jasotzeko. 2.1. Eskolak bere diskurtsoan zein praktikan genero ikuspegia txertatzeari dagokionez dituen benetako erronkak antzematea, kontzientzia feministatik eta ikuspegi kritikotik lan egiten duten ahotsak biltzen. 2.2. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapetan genero ikuspegia lantzeko orduan gurutzatzen diren intersekzioak identifikatzea, estrategiak sakonduz eta ulertzen. 3. Haurtzaroko genero ikuspegira eta identitateen eraikuntzara hurbiltze bat bilatzea, genero arau zein kategoriak ikuspegi transfeministetatik aztertzeko. 3.1. Identitatearen eraikuntzan eta genero garapenean eragina duten paradigma zentralak aztertzea, osatzen duten alderdi eta sistemak deskribatzen. 3.2. Haurtzaroko oroitzapenetatik abiatuta, identitatearen eraikuntzaren faseak, bizi esperientziak, intentsitate handieneko uneak eta horiei lotutako espazio sortzaile/performatiboak ezagutzea, genero arau zein kategorien eragina sakontzen. 3.3. Epistemologia tranfeministetatik hezkuntza eremura eraman daitezkeen gakoak identifikatzea, Haur Hezkuntzaako etaparako aproposak direnak proposatenz. 4. Ikuspegi eta praxi transfeministaren proposamen eta gako pedagogikoak Euskal Herriko testuingurura ekartzea eskola eta identiateari buruzko gogoetan sustatzeko. 4.1. Sexu disidentziaren kolektiboaren haurtzaroko bizitza memoriak eta ikastetxeen esperientziak biltzea, eskolako egoeraren analisia ahalbidetuz. 4.2. Beharrak eta eraldaketak gurutzatzen diren sinergia espazioak antzematea, bizipenak eta eskolako praktikak aztertuz. 4.3. Sinergia horien baitan, prozesu inklusiboak abiarazteko eta sexualitatearen trataerarako diskurtso zentralak ezagutzea, horien aurren diskurtso transfeministatik eratorriko analisi zein estrategia nagusiak kokatuz.
40 4.4. Irakaslearen rolaren baitan, ikuspegi transfeministatik eta izaera praktikotik hezkuntza sistemara eraman daitezkeen gakoak identifikatzea, praxirako irizpideak proposatuz. Helburu zehatz hauen eta gure harriak diren feminismoa eta gorputzaren bidez, dimentsio zabalgo batean bide eta zubi berriak eraiki nahi ditu doktoretza-tesi honek. Lehena hezkuntza eta ikerketaren artekoa da. Ikerlan honek ez du teoria hutsa izan nahi, baizik eta praktikarako jauzia eman nahi du, eraldaketa materialak proposatuz. Bigarrenak hezkuntza sistema eta mugimendu feministaren arteko zubiari erreferentzia egiten dio, hezkuntzan ikuspegi feminista lantzen ari diren agenteen aitortza egiteko eta egunero eskola borroka eremu bezala bizi duten kide feministen ahotsak aintzat hartzeko. Hirugarrenean, transfeminsimotik jendarterako zubia eraiki nahi da, feminismoaren subjektuen aniztasuna eta kategoria binarioen deseraikuntza estrategia kolektibo bezala dituen indar eraldatzaileak zabaltzeko. Eta azkena, laugarrena, burua eta gorputzaren artekoa, mendebaldeko jendartean bien artean sortu den amildegia txikitze aldera. 1.3. Ikerketaren egitura eta antolaketa Arestian adierazitako helburuak gauzatzeko bidean, lau atal edo ikerketa txikiren bidez egituratu da honako doktore-tesi hau eta ikerketa bakoitza kapitulu batean jaso da. Ikerlana, beraz, lau ikerketa eta kapituluetan egituratzen da eta bakoitzak helburu bati erantzuten dio. Azpiatal honetan ikerketa horien nondik norakoak aurkezten dira, bakoitzaren xedeak islatuz eta euren arteko harreman deskribatuz. Horrela, doktorego-tesiaren egitura eta antolaketa zehazten da. 1.1. irudian, doktore-tesiaren helburuen, ikerketen eta kapituluen arteko lotura adierazten da eta bakoitzaren deskribapena edo laburpena zein ataletan azaltzen den zehazten da.
41 1.1. irudia Doktore-tesiaren egitura,: helburu, ikerketa,kapitulu, deskribapen eta laburpenak
Iturria: Norberak egina 1.3.1. Erradiografiak Doktorego-tesi hau egiteko bidean emandako lehen urratsek ikergaiari buruzko erradiografia bat lortzea du helburu, informazio zehatzaren bidez sakondu beharreko alderdiak identifikatzeko. Horrela, lan hau osatzen duen lehen atalean, hezkuntza eta generoaren gaiarekin harremana duten eta esku-hartzen duten bost aditu elkarrizketatu dira. Alde batetik, hezkidetzaren egoera Haur Hezkuntzako etapan aztertu da eta, besterik, feminismoaren eta binarismoaren kontzeptuak ikertu dira. Ondorioek Haur Hezkuntzako etapan nagusitzen diren diskurtso, praktikak, erronkak eta guzti horien xehetasunak lortzea ahalbidetu dute. Gaiaren izaerari buruzko zenbait argibide topatu dira eta, horrela, indarguneak eta ahulguneak identifikatu ahal izan dira, Haur Hezkuntzako etapan generoaren lanketa integrala eta aniztasuna eta askatasuna oinarri dituen hezkidetzaren ikuspegia eskaintzeko oraindik lan handia egiteke dagoela agerian utzita. Lehen ikerketa ikergai orokorraren lehen hurbilpen eta oinarrizko abiapuntua da. Horren bitartez, egoeraren auziari buruzko informazioa lortu da eta ondorengo estrategiak eta lerroak zehaztu dira, informazioa bilatzeko espazio berriak zehaztuz. 1.3.2. Erronkak Bigarren ikerketak, lehen lanetik ateratako ondorioak abiapuntu izanik, eskola komunitatean lanean diharduten hamalau aditu berrien ahotsak jasotzen ditu. Aurreko ikerketak zehaztuko
42 espazioak sakonago arakatu eta espazio berrietan bilatu da informazioa. Horrela, Haur Hezkuntzan egiten den lanketa urria dela eta, bestelako etapetan egiten den lana ere ezagutu nahi izan da, betiere Haur Hezkuntzarako estrategiak hobeto zehaztu ahal izateko. Azpiatal honen bidez, eskolak bere praktikan eta diskurtsoan genero ikuspegia txertatzeari dagokionez dituen benetako erronkak identifikatu ahal izan dira eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapetan genero ikuspegia lantzeko orduan gurutzatzen diren intersekzioak ulertu ahal izan dira. Ondorioek agerian utzi dute hezkuntza eragileen artean hausnarketa eta azterketa sustatzeko zein paradigma berriak zabaltzeko beharra, batik bat transfeminismoaren lerroak hezkuntzan txertatzeko, genero ikuspegia zein pedagogia feministak gurutzatuko dituzten proiektu diziplinartekoak sortzeko. 1.3.3. Memoriak Hirugarren lanak, adituen ahotsak alde batera utzi, eta bai binarismoak zein feminismoak norberaren identitatearen eraikuntzan izan duen eragina aztertzen du, haurtzaroko biziesperientziak eta -faseen oroitzapenen memoriak ariketen bitartez. Horri esker, haurtzaroko genero ikuspegira hurbiltze bat egin da, genero-arau/-kategorietara paradigma kritiko batetik gerturatuz eta, epistemologia transfeministetatik eredutzat izanik. Ondorioetan, hezkuntza eremura eraman daitezkeen gakoak identifikatu dira. 1.3.4. Hausnarketak, sinergiak eta estrategiak Azken ikerketa aurreko hiru atalen hausnarketa eta sinergiak dira, ikerlan orokorraren xedeari erantzuteko. Helburua da ikuspegi transfeminista eta praxian oinarritutako proposamen eta gako pedagogikoak Euskal Herriko testuingurura ekartzea. Laugarren ikerketan, beraz, doktore-tesiko parte-hartzaile guztien ahotsak gurutzatzen dira eta sortzen diren sinergia espazioak aztertzen dira, bizipenak eta eskolako praktikak medio, beharrak eta eraldaketak espazioak identifikatzeko eta esku-hartze proposamenak ahalbidetzeko. Binarismoa sostengatzeko diskurtso zentralak ezagutzea eta horien aurren diskurtso transfeministatik eratorriko analisi zein estrategia nagusiak bi dimentsiotan kokatu dira: prozesu inklusiboak abiarazteko eta sexualitatearen trataerarako. Azkenik, irakasle rolaren baitan eta izaera praktikotik, zenbait gako pedagogiko zerrendatu dira. Hala nola, aniztasunari arreta emateko araua zalantzak jarri behar dela, sexualitatea hartzaroan lantzea beharrezkoa dela, gorputzak erdiguneko posizioa izan behar duela edo proiektu komunitario eta kokatuak sortzea beharrezkoa dela.
43 Arestian aipatutako ikerketaren adierazpen grafikoa ageri da 1.2. irudian, horrela, hurrenez hurren doktore-tesia osatzeko egindako ikerketak eta haien arteko harremanen azalpen grafikoa. Ikerketen baitan, tresna, parte-hartzaileak, analisia eta egiazkotasunari dagokionez beharrezkoa den informazioa, ikerketa bakoitzaren ezaugarriak zehatz-meatz adieraziz era kronologikoak.
Tresna: sakoneko elkarrizketak + eztabaida taldeak Parte-hartzaileak: 35 (14 + 21) Analisia: V. kategoria-sistema Egiazkotasuna: kristalizazioa eta triangulazioa Tresna: sakoneko elkarrizketak Parte-hartzaileak: 5 Analisia: I eta II. kategoria-sistemak Egiazkotasuna: Triangulazioa
1.1. ikerketa: Hezkidetzaren egoera eta Haur Hezkuntzako etapan
1.2. ikerketa: Binarismoa eta feminismoa aztergai Iturria: Norberak egina
45 1.4. Metodoa 1.4.1. Ikerketa eta ikertzaile kualitatiboa Biografia pertsonala ez dago teoria eta praktika zientifikotik urruti, ez baita existitzen baloreez gaindiko zientziarik. Horregatik, batzuetan, bizitza istorioak zenbait teoria eta metodologiatara iristea ahalbidetzen du (Tron eta Flores, 2013). Ondorioz, doktore-tesi honek ikerketa kualitatiboan jarduten du, aztertu nahi den horren ezaugarri eta nolakotasunean enfasia jartzeko eta, aldi berean, ikertzailearen errealitatearen izaera sozialki eraikia dela adierazteko metodologia aproposa delako. Azken finean, ikerketa kualitatiboak ikertzailearen eta ikertzen denaren arteko harreman estua azpimarratzen du (Denzin eta Lincoln, 2013), munduaren funtzionamendua hobeto ulertzeko ariketa bat egiten den bitartean (Strauss eta Corbin, 2002). Horrela, lanak "errealitatearen hurbilpen global eta ulerkorrago bat" (Woods eta Smith, 2018, 76. or.) eskaini nahi du, pertsonen esanahien, pertzepzioen, asmoen eta ekintzen bidez oinarri fenomenologikotik abiatzen den errealitatea modu dinamikoan eta dibergentean nola eraikitzen den interpretatzeko (Latorre et al., 1996). Helburua da, diseinu malgu baten bidez, ikuspegi hosiltiko bat lortzea (Pérez-Serrano, 2014a). Gainera, ikerketa kualitatiboak bat egiten du hezkuntzaren nondik norakoekin. Ez da soilik testuingurua deskribatzera mugatzen, eraldaketarako gakoak identifikatzea eta praxi pedagogikoa hobetzea ipar du (Maturana eta Garzon, 2015; Pérez-Serrano, 2014a). Horri esker, lanaren alderdi metodologikoak teoria eta praktikaren arteko zubia osatzea posible bihurtzen du (Sandin, 2003). Horretarako, ikerketa ikusmolde zehatzetatik eraikitzen da (Ruiz-Olabuenaga eta Ispizua, 1989; Kvale, 2011; Tójar, 2006). Testuinguruan murgiltzeak zenbat abantaila eskaintzen ditu. Esaterako, terminologiari dagokionez, elkarrizketen ekintza eta metodo zehatzen bidez, partaideei askatasunez adierazteko aukera eskaintzen zaie eta, modu horretan, termino bakoitzari emandako esanahiak ulertzeko informazioa lortzen da (Barbour, 2013; Flick, 2014). Beraz, mundu soziala egituratzen duten gauzen ezagutza zein ebidentzia ikertzaileak eta ikertuak elkarrekin sortzen dute, modu dialogikoan. Hau da, lana epistemologia subjektibistaren (Barbour, 2013) baitan kokatzen da eta ikerketak metodologia dialogikoa eta hermeneutikoa erabiltzen du (Freire, 2012), garai batean diziplina tradizionalak bereizten zituen mugak indargabetuz (Kincheloe, 2001).
46 Lan kolektiboa izanik, ikerketa eta mugimendu sozialen (mugimendu feminista eta transfeminista) arteko zubiak eraiki nahi dira, "jardunaldi eta gogoeta kolektiboetatik sortutako ezagutza, herriko mugimenduak sorturiko ezagutza eta praktikak ere kontuan hartu behar" direlako "ezagutzaren balantzan beti akademiaren pisua garaile" izan ez dadin (Emagin, 2018, 26. or.). Horrela, hartzaileak akademiaren baitakoak zein ez-akademikoak izatea bilatzen da eta pertsonen hitzak eta ekintzak seriotasunez aztertzen dira (Strauss eta Corbin, 2002). Ikertzaileak, beraz, brikolaje lanetan dihardu eta ikerketa prozesu interaktibotzat hartzen du, norberaren istorio pertsonalagatik, arrazagatik, generoagatik eta klase sozialagatik zein ikerketaren testuinguruko pertsonen istorioagatik guztiz baldintzatuta baitago. Jendartearen esanahiak hausnartzeko abiaburua duen eta sozialki kokaturiko ikerketa eta ikertzailea intersubjektiboa da hau (Denzin eta Lincoln, 2012b; Salgado, 2007). 1.4.2. Ikerketaren paradigma soziokritikoa Ikertzaile guztiek inguratzen eta egituratzen dituzten munduei buruzko kontakizunak sortzen dituzte. Era berean, premisa epistemologiko, ontologiko eta metodologiko jakin batzuk dituen sareak paradigma edo interpretazio-esparru izena jaso dezake eta "ekintza gidatzen duen sinesmenen oinarrizko multzoak dira" (Guba, 1990, 17. or.). Horrenbestez, paradigmak zientzialariek sortzen dituzten kontakizunak tradizio narratibo jakin batzuen interpretazio markoaren baitan idatzitako txostenak dira (Denzin eta Lincoln, 2012b). Maila orokorrenean, lau paradigma nagusik egituratzen dute ikerketa kualitatiboa: positibista eta post-positibista, konstruktibista interpretatzailea, kritikoa (marxista, emantzipatzailea) eta egiturazko feminista (Denzin eta Lincoln, 2012b). Lau paradigma abstraktuago horiek konplexu bihurtzen dira interpretazio komunitate espezifikoetan, non, konstruktibismoa ez ezik, paradigma etniko, marxista eta kultural espezifikoak adierazten diren, baita feminismoaren bertsio ugari ere. Honako ikerketak paradigma positibista eta post positibistek ez dute baliorik komunitate espezifiko baten interpretaziorako, finean positibismoak ez du errealitatea eraldatu nahi, gauzen ordena mantendu nahi ditu, sailkapenak egitea dute xede errealitatea justifikatzeko. nahi ditu ezer ez aldatzeko, dagoena justifikatzeko
47 ontologia erlatibista (erlazio ugari daude), epistemologia subjektibista (ikertzaileak eta ikertuak ezagutza sortzen dute elkarrekin) eta prozedura metodologiko naturalisten (mundu erreala) multzoa suposatzen ditu. Lan hau, beraz, paradigma soziokritiko baten baitan kokatuko genuke, interpetazio marko positibistak guztiz alboratuz. Ikerketan izaera konstruktibista ez ezik, interpretazioaren esanahi kritikoei erantzuten baitie eta "desberdintasun materialak" aintzat hartuta jarduten baitu. Horrela, kritika sustatzen du eta eraldaketarako giltzarriak bilatzen ditu (Pérez-Serrano, 2014a). Paradigma kritikoaren alde nagusiek ikertzailea militantea izatea eskatzen dute eta giza askatasunerako hausnarketaren bidezko esparru iraunkorra eskaintzen diote. Ikuspegi horren baitan dagoen filosofiak erradikaltasun handiagoko edo txikiagoko aldaketa soziala bultzatu nahi du. Horregatik, ikertzaileak aldaketa horrek eskatzen duen konpromisoa hartu behar du bere gain, teoria bat eraikitzeko, ekintzaren praxiari buruzko gogoeta kritikoa egiteko (PérezSerrano, 2014a). Honako hauek dira, hurrenez hurren, lanak jarraitzen dituen, eta paradigma kritikoaren berezkoak diren, irizpide iraunkorrak (Escudero, 1987; Pérez-Serrano, 2014a.): Ikuspegia globala eta dialektikoa da. Hau da, ezin da ulertu hura osatzen duten baldintza ideologikoak, ekonomikoak, politikoak eta historia kontuan izan gabe, borroka ideologikoarekin konprometitutako irakurketa bat delako. Ezagutzari buruzko ikuspuntu demokratiko eta parte-hartzailea eskaintzen da. Ezagutzaren teoria teoriaren eta errealitatearen tentsio dialektikoan sortzen da. Praktikan eta praktikatik artikulatzea, sortzea eta antolatzea da eguneroko esperientziaren kezkak eta arazoei erantzunak bilatzeko modua. Konpromisoa adierazten da, ez bakarrik errealitatea azaltzeko edo subjektuen ikuspuntua ulertzeko, baizik eta errealitatearen emantzipazioari dagokionez transformazioa bilatzeko. Azkenik, ikerlana ere paradigma feminista baten baitan kokatzen da (Denzin eta Lincoln, 2012b). Epistemologia feministen sorrerara daraman kritika zentralaren arabera, ez dago zapalkuntza mekanismo bakar bat gizartetan. Hau da, klaseak ez du jendarte kontraesanen eta bidegabekerien eremua agortzen eta, ondorioz, proletalgoaren posizioa ez da gizarte baten berezko kontraesanak antzeman ditzakeen bakarra (Guerrero eta Muñoz, 2018).
48 Bestalde, feminismotik, teoria etnikotik, marxismotik, kultura-ikasketetatik eta queer teoriatik datozen ereduek ontologia errealista-materialista pribilegiatzen dute. Hau da, mundu errealak sortzen du "desberdintasun materiala" arrazari, klaseari eta generoari dagokienez (Denzin eta Lincoln, 2012a; 2012b). 1.4.3. Diseinua: kasu azterketa Ikerketaren diseinuak egungo errealitatearen azterketan sorturiko kezkei erantzuten die: Zer ari da gertatzen eskoletan? Nola erantzuten dio eskolak egungo genero auziaren baitan ematen diren egoera eta errealitate ezberdinei? Zein proposamen daude? Zeintzuk dira erronkak? Kezka horiek guztiak erlazio konplexuak dira, kokatuak daude eta gatazkatsuak izan daitezke. Horregatik, eskola eremuan eta bereziki Haur Hezkuntzako etapan generoaren eta identitatearen auziari buruzko adierazpen ezberdinak jasotzea aberasgarria da esperientzia komun zein ezagutzaren diziplina ezberdinetatik (Simons, 2011). Hortaz, lau kasu azterketa ezberdinekin osatzen da honako lan hau eta honen xedea Euskal Herriko eskolan genero ikuspegitik egin den lana eta egoera aztertzean datza, etorkizunean ikuspegi transfeminista indartzeko erronkak eta gakoak identifikatzeko. Kasu azterketa gertakari zehatz baten deskribapen sakon, integral eta holistiko gisa definitzen da (Labarca, 2017; Pérez-Serrano, 2014a); izan ere, "kasuaren azterketak enfasia jartzen dio gertakariaren nolakotasun eta zergatiei, garapen zein agertoki jakin batean gertatu dena ulertzea baita bere funtzioa" (Wood eta Smith, 2018, 76. or.). Kasuak fenomenoak aztertzeko aukerak dira eta kasu azterketa, ordea, kasua den entitate, fenomeno edo gizarte unitate bati eta horren produktuari buruzko ikerketa prozesua (Simons, 2011). Kasu azterketak, beraz, arazoaren esperientzia eta konplexutasuna zehatz-mehatz aztertzea ahalbidetzen du (Simons, 2011). Egoerak zeharkatzen dituen ahotsen bitartez, ikuspuntu kontrajarriak alderatzen ditu eta gauzak nola eta zergatik gertatzen diren azaltzen du. Datu iturri ugari erabiltzen ditu eta horien arrazoiketa induktiboa baliagarria da aldaketa dinamikak ikertzeko eta ulertzeko, egungo egoera partikularra deskribatzen eta dokumentatzen den bitartean (Pérez-Serrano, 2014a). Hau da, teknika dialektiko bat da, non kasuak aztertzeko elementu nagusiak aurkezten diren eta arazoak modu heuristikoan ebazteko esperientziak trukatzen diren. Ez du zertan eman egungo gertaeren bertsio osoa eta zehatza; aitzitik, eztabaidarako esparru bat ezartzea du helburu (Peréz-Serrano, 2014a).
49 Zenbait autorek (Denzin eta Lincoln, 2013; Stake, 1998) hiru kasu azterketa mota bereizten dituzte: kasu azterketa intrintsekoa, kasu azterketa instrumentala eta kasu azterketa anizkoitza edo kolektiboa. Aurreko bereizketan oinarrituz, gure ikerketa kasu azterketa intrintsekoa eta, aldi berean, kasu azterketa anizkoitza da, ahots polifonia batek osatua. Intrintsekoa da kasua ahalik eta hoberen ezagutu edo interpretatu nahi delako fenomeno bat. Alegia, kasua aztertu nahi den fenomenoa ezagutzeko bide bat da (Simons, 2011), bere adierazpen guztien ulermena errazteko, erantzun egituratuen bidez (Denzin eta Lincoln, 2013). Anizkoitza da, berriz, gaiaren egoera edo galderaren interpretazio orokorra zein kolektiboa egiten delako, egituran (1.3. atalean) zehazten den bezala, lau kasuak (ikerketak) batera aztertzen direlako (Denzin eta Lincoln, 2013; Simons, 2011) eta leku anitzeko ikerketa kualitatiboa hedatzen delako (Herriott eta Fireston, 1983). 1.4.4. Parte-hartzaileak Honako doktore-tesi honen helburuei erantzuteko, guztira hogeita hamabost pertsonek hartu dute parte: haurtzaro eta nerabezaro etapetan genero ikuspuntua txertatzeko lanean diharduten hamalau hezkuntza eragile eta genero binarismoaren arau sozialak hautsi dituzten edo horietara egokitu ez diren hogeita bat pertsona. Horrela, ikertutako gaiei buruzko ikuspegiak gurutzatzeko aukera izan da, espazio ezberdinen bidez, kasuak aztertuz eta egoeraren izaera holistikoa zein kristalizatua eskaintzen da. Egituraren atalean (1.3. atalean) zehaztu bezala, lau ikerketa dira doktore-tesi honen oinarriak. Ondorioz, kasu bakoitzean parte-hartzaileen ezaugarriak eta kopurua ezberdina izan da. Lehen ikerketan, gaiaren erradiografiak ahalbidetzeko, eremu ezberdinetako bost elkarrizketa egin dira: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasle bat, Berritzegune7-ko arduradun bat eta I. eta II. Eusko Jaurlaritzako Hezkidetza planen sortzaileetako bat (E1), Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko (0-3) hezitzaile eta Haurreskolak Partzuergoko8 formakuntza taldeko kide bat (E2), Haur Hezkuntzako bigarren zikloko (3-6) hezitzaile bat (E3) eta, azkenik, generoaren lanketan adituak diren unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak,
7 Berritzeguneak, Laguntza Zerbitzu gisa eratuak, hezkuntzaren berrikuntzarako eta hobekuntzarako erabiliko diren tresnak dira. Beraien jarduera-eremua Euskal Autonomia Erkidegoko Ikastetxe guztiak izango dira, sare publikokoak nahiz pribatuakoak. Hemen jasoa: https://www.euskadi.eus/hezkuntza-berrikuntza-berritzegune/web01-a2inklu/eu/ 8 Haurreskolak Partzuergoa 0 eta 2 urte bitarteko haurreskola publikoak kudeatzen dituen entitate publikoa da. Entitate hau Eusko Jaurlaritza eta udalen artean sinatutako hitzarmenei esker sortzetu zen. Hemen jasoa: http://www.haurreskolak.eus/
50 bat Mondragon Unibertsitatekoa (MUkoa) (E4) eta beste bat Euskal Herriko Unibertsitatekoa (UPV/EHUkoa) (E5) (ikusi 1.3. irudia). Bigarren ikerketan, berriz, begirada profesionala beste bederatzi elkarrizketekin zabaldu da. Lehenengo ikerketako erradiografiek adierazi dute parte-hartzaileen eremuak: Bilgune Feministako kide9 eta Lanbide Hezkuntzan aritutako irakasle bat (E6), Haur Hezkuntzako irakasle, Berritzeguneko arduradun eta I. eta II. Eusko Jaurlaritzako Hezkidetza planen sortzaileetako bat (E7), Bilgune Feministako kide eta Emagineko10 zentroko zein Skolae11 programako formatzaile bat (E8), Lehen Hezkuntzako irakasle eta Steilas12 sindikatuko idazkaritza feministako langile bat (E9), Haur Hezkuntzako irakasle bat (E10), Lehen Hezkuntza eta Gorputz Hezkuntzako irakasle bat (E11), Lehen Hezkuntza eta Gorputz Hezkuntzako irakasle eta LAB13 sindikatuko idazkaritza feministako langile ohi bat (E12), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasle, I. eta II. Eusko Jaurlaritzako Hezkidetza planen eta Skolae proiektuaren sortzaileetako bat (E13) eta, azkenik, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHUko) irakasle ohi eta Arremanitz14 kooperatibako psikologo eta sexologo bat (E14). Parte-hartzaile guztiak Euskal Herriko Mugimendu feministaren gertuko pertsonak dira, eta egungo zenbait mugimendu feministako kide militanteak dira (E6; E8; E9; E10; E13), edo izan dira (E3; E5; E12; E13). Hirugarren ikerketan, elkarrizketak talde eztabaiden bidez egin dira eta guztira hogeita bat lagunek hartu dute parte, sei lehen taldean (TI) eta bost gainerako hiruretan (TII, TIII, TIV). Parte-hartzaileak euren burua sexu/genero disidente gisa definitzen duten kolektibokoak dira. Hau da, parte-hartzaileak binarismotik kanpo ez ezik, binarismoaren kontra ere kokatzen dira. Lehenengo talde eztabaidetan (TI eta TII) parte hartu duten pertsonak bollera identitatearekin identifikatzen dira, eta hurrengo bietan (TIII eta TIV) parte hartu zutenak,
9 Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Hemen jasoa: https://www.bilgunefeminista.eus/ 10Emagin, pentsamendu kritiko feminista sustatzen duen elkartea da. Jendarte eraldaketaren alde lan egiten du eta horretarako prozedura feministak erabiltzen ditu oinarrizko lan esparruetan: formakuntza, ikerketa, ekoizpena eta dokumentazioa. Hemen jasoa: https://www.emagin.eus/eu/ 11SKOLAE, Nafarroako ikastetxeetarako eta hezkuntza-komunitateetarako 2017-2021 aldirako hezkidetza-plana garatzen duen programa da. Bizitzako lehen etapetatik, ezagutzan, askatasunean eta genero-baldintzatzailerik gabe etorkizuna eraitzitzeko xedea duena. Hemen jasoa: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/skolae-familias 12Steilas edo Euskadiko Irakaskuntzako Langileen Sindikatua Hego Euskal Herriko hezkuntza maila desberdinetako ikastetxeetako langileak biltzen dituen sindikatua da, irakasleak, hezkuntza laguntza eta zerbitzuetako langileak, Haur Eskoletatik Unibertsitateraino. Hemen jasoa: https://steilas.eus/ 13Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) Euskal Herriko klase sindikatu bat da, 1974an sortua, eta Ezker Abertzalearen barnean dago. Egun Euskal Herriko hirugarren sindikatua da afiliatu kopuruaren aldetik. Hemen jasoa: https://www.lab.eus/ 14 Arremanitz kooperatibaren xedea sexuen aniztasuna, parekidetasuna eta tratu onak sustatzea da, plazera eta zaintzak jendartearen erdigunean jarriz. Eragileen eragile dira. Hezkidetza eta sexuen aniztasuna sustatuko dituzten talde zein pertsonak prestatzen eta laguntzen. Hemen jasoa: https://www.arremanitz.eus/
51 berriz, marika identitatearekin. Ez da politikoki zuzenagoak diren kategorien alde egin, horiek birjabetzeko estrategia gisa erabiltzea oso garrantzitsua delako. Haien adina 19 eta 35 urte bitartekoa da eta alor profesional ezberdinetan aritzen dira (hezkuntza eta politika batik bat). Parte-hartzaile guztiak Euskal Herrian bizi dira eta gehienak bertako mugimendu transfeministetan parte hartzen duten talde politikoetako kideak dira. Laugarren ikerketan, aurreko faseetan parte hartu duten parte-hartzaile guztien ahotsak gurutzatu dira, haiek arteko sinergiak topatzeko. Parte-hartzaileekin zenbait etika irizpide jarraitu dira eta horren adierazle da ikerketan parte hartu duten pertsonen deskribapen terminologikoa, ikerketa subjektu izatetik ikerketan partehartzaile izatera igaro baitira. Hizkuntzaren aldaketa horrek parte-hartzaileen eskubideekiko kezka erakusten du, bai eta ikerketa prozesua parte hartzen dutenei kalte egin diezaiekeelako kontzientzia ere (Rapley, 2014). Etika irizpideak prozeduraren atalean (1.4.6. atalean) hobeto azaltzen dira.
1.3. irudia 1. 2. 3. eta 4. ikerketen parte-hartzaileen adierazpen grafikoa
1.4.5. Informazioa jasotzeko estrategia eta tresnak Informazioa biltzeko estrategia metodo gisa, banakako elkarrizketa sakonak (Kvale, 2011) eta talde eztabaidak (Barbour, 2013; Kvale, 2011) burutu dira. Tresnari dagokionez, galdetegia erdi-egituratuak (Kvale, 2011) erabili dira kasu bietan, galdera irekiz osatuko gidoiekin (Flick, 2014; Kvale, 2011; Pérez-Serrano, 2014a). Horrela, elkarrizketatuek libreki hitz egiteko aukera izan dute eta, bi teknikak konbinatuz, pertsona bakoitzaren testigantza jasotzea posiblea izan da (Barbour, 2013). Ikerketa kualitatiboan, elkarrizketa batek mundua parte-hartzailearen ikuspuntutik ulertu nahi du, pertsonen esperientziak eta horien esanahia ezagutuz; hau da, elkarrizketak sortutako ezagutzaren erabilera pragmatikoa bilatzen du eta ezagutza sistematikoa lortzeko metodo bat da, oso erabiliak gizarte zientzietan eta hezkuntza ikerketan (Kvale, 2011). Ikerketara bideratutako elkarrizketak mota desberdinak deskribatzen dira: narrazio elkarrizketa narratiboak, elkarrizketa faktualak, talde eztabaidak eta konfrontazio elkarrizketak (Kvale, 2011). Gure kasuan, elkarrizketa narratiboak eta talde eztabaidak egin dira, subjektuek kontatzen duten istorioan zentratu direlako eta, estilo ez zuzen baten bidez, taldeetan eztabaidagaiari buruzko ikuspuntuak jaso direlako (Kvale, 2011). Bestalde, landa-oharrak ere erabili dira, elkarrizketak egin bitartean azaldu den informazio gehigarria jasotzeko. Ohar horiek baliagarriak izan dira ideia nagusiak gogoratu, zerrendatu eta kategorizazioa egituratzeko (Labarca, 2017). 1.4.5.1. Elkarrizketak Elkarrizketa narratibo gehienak bat datoz elkarrizketatzailearen eta elkarrizketatuen arteko ezagutza eraikitzeko bidaiari-metafora batekin, diskurtsoen eta narrazioen artekoa. Elkarrizketak egitura eta helburu jakin bat duten solasaldiak dira, non elkarrizketatzaileak helburua definitzen duen. Galdeketan eta entzutean oinarritutako hurbilketa bat da, ezagutza zehatza lortzeko asmoz egiten dena (Kvale, 2011). Beraz, galdera sorta bat da, komunikazio harreman intimo, esperientziala eta intentsutzat hartzen dena. Berdinen arteko esperientzia intersubjektiboa (Canales, 2006; Labarca, 2017) eta elkarrekintzako giroa ahalbidetzen du, non testigantzak, ideiak, hausnarketa prozesuak eta kalitatezko datuak sortzen diren (Flick, 2004; Krueger, 1991; Martí, 2002).
54 Elkarrizketa 1., 2. eta 4. ikerketetan erabili da. Horretarako, izaera irekia duten galderez osaturiko gidoiak prestatu dira tresna modura. Asmoa izan da elkarrizketaren arintasuna eta elkarrizketatuaren adierazpen askatasuna ahalbidetzea (Flick, 2014; Kvale, 2011; PérezSerrano, 2014a). Tresnak horrela antolatu dira, kasuan kasu: 1. ikerketa hiru ardatz nagusitan antolatu da: (1) Elkarrizketatuek gaiarekiko duten lotura eta terminoaren kokapena: "Zergatik murgildu zinen hezkidetza munduan?" eta "Zer da zuretzat hezkidetza?" (2) Errealitatearen analisia: "Nola ikusten duzu gaur egun hezkidetza Haur Hezkuntzan?", "Zer-nolako materialak eta lanak egiten dira Haur Hezkuntzan?", "Egiten den lanak zer-nolako indarguneak eta ahulguneak ditu?" eta "Zein harreman duzu feminismoarekin?". (3) Errealitate horren gainean egindako lan nahiz esperientzien ezagutza: "Zein izan zen zuen lana/ikerketa?", "Zer ikasi zenuten?" eta "Zer nolako lana egiten da egun Haur Hezkuntzako geletan ikuspegi hezkidetzaile batetik?". 2. ikerketa hiru ardatz nagusitan antolatu da: (1) Gaiekin duten harremana: haien eguneroko lanaren ezaugarriak eta genero ikuspegia lantzera bueltatzen dituzten arrazoiak: "Zein zara eta zer nolako harremana duzu gaiarekin?" eta "Zer da zuretzat eskolan genero ikuspuntua izatea eta zein da horren helburua?". (2) Nola ikusten duten eskolaren egungo egoera: analisia eta zein helbururen baitan diharduten: "Nola ikusten duzu egongo eskola eta eskola komunitatearen egoera?", "Zer nolako sentsibilitate/kontzientzia maila dago?" eta "Atzera begiratuz gero, zer da aldatu dena eta zer ez?". (3) Ezagutzen dituzten proposamenak eta esperientziak: lan ildoak eta helmugak/jomugak: "Zein esperientzia, proiektu edo proposamen ezagutzen dituzu?", "Zein helburu eta ze ezaugarri dituzte?" eta "Feminismoarekin harremanik dute?". 4. ikerketa: sinergiak topatzeko xedearekin 1. eta 2. ikerketetako elkarrizketen zein 3. ikerketako talde eztabaidaren (1.4.5.2. atala) bidez lortutako informazioa erabili da.
55 1.4.5.2. Talde eztabaidak Gaur egun, gero eta gehiago erabiltzen dira talde eztabaidak ikerketan (Kvale, 2011). Terminologiari dagokionez, batzuetan "talde elkarrizketa", beste batzuetan "eztabaida taldeko elkarrizketa" eta beste batzuetan "eztabaida taldeko debateak" esapideak modu trukagarrian erabiltzen ohi dira (Barbour, 2013). Terminologia anglosajonari dagokionez, "focus group" bezala dira ezagunak (Denzin eta Lincoln, 2015; Labarca, 2017). Guk talde eztabaida terminoa erabiliko dugu (Barbour, 2013; Kvale, 2011). Talde eztabaidak estilo ez zuzena duten talde elkarrizketak dira, eztabaidagaiari buruzko ikuspuntu desberdinak suspertzeko xedez antolatzen direnak. Asmoa ez da aztertutako gaietarako adostasunera edo konponbideetara iristea eta ikertzaileak moderatzaile lanak hartzen ditu (Barbour, 2013; Labarca, 2017). Hau da, "taldean ematen den edozein eztabaida izan daiteke talde eztabaida, betiere ikertzaileak elkarrekintza aktiboki estimulatzen duen neurrian eta horri adi dagoenean" (Kitzinger eta Barbour, 1999, 20. or.). Metodoak aukera ematen du datuak interakzio sinbolikoaren baitan aztertzeko eta horrek esanahiaren eraikuntza aktiboa nabarmentzen du (Barbour, 2013). Finean, metodo dialogikoaren bidez (Freire, 2012), esplorazio azterketak interakzio kolektibotik egiten dira (Barbour, 2013) eta, horretan, ikertzailearen rola ezagutzaren ekoizpena erraztea da, partaideekin eta partaideentzat (Padilla, 1993). Talde eztabaiden osatze prozesua ez da zientzia zehatza; aitzitik, hainbat erabaki pragmatiko eta etiko hartzea eskatzen du. Taldea azterketa-unitate nagusia izango denez, zentzuzkoa da talde horiek osatzea konparazioa errazteko moduan, kideek gutxienez ezaugarri garrantzitsu bat partekatzen dutela ziurtatuz. Banakako parte-hartzaile bakoitzak adina, generoa, hezkuntza-aurrekariak eta aurrekari sozioekonomikoak dituen konstelazio bat duenez, litekeena da ezaugarri horiek talde barruko alderaketa batzuetan agertzea (Barbour, 2013). Talde eztabaida 3. eta 4. ikerketetan erabili da. Horretarako, izaera irekia duten galderez osaturiko gidoia prestatu da tresna modura. Asmoa izan da talde eztabaidaren arintasuna eta parte-hartzaileen adierazpen askatasuna ahalbidetzea (Flick, 2014; Kvale, 2011; PérezSerrano, 2014a). Tresnak horrela antolatu dira, kasuan kasu: 3. ikerketa hiru ardatz nagusitan antolatu da:
56 (1) Bizi istorioei eta parte-hartzaileen nortasun disidenteari (bollera eta marika) lotuta daude, munduan egoteko duten modua jasotzeko: "Nor zara, nongoa, eta ze adin duzu?, Zeintzuk dira zure identitatean garrantzitsutzat jotzen dituzun ezaugarriak?", "Zer da zuretzako bollera/marika identitatea?" eta "Noiz/nola garatu duzu?". (2) Haurtzaroko oroitzapenak (familia, eskola, lagunak): "Zer oroitzapen dituzu zure haurtzarokoak?, Familiarekin?, Eskolakoan? eta Lagunekin?" (3) Aniztasunean sakontzen duten pedagogia transgresoreak sortzeko konpromisoa eta estrategiak: "Zer aholku emango zenituzke haurrak askatasun/aniztasun baten hezteko?" eta "Zein uste duzu dela zure esperientziatik emari pedagogiko indartsuena?" 4. ikerketa: sinergiak topatzeko xedearekin 1. eta 2. ikerketetako elkarrizketen zein 3. ikerketako talde eztabaidaren (1.4.5.2. atala) bidez lortutako informazioa erabili da. 1.4.6. Prozedura Datuak jasotzeko prozedurari dagokionez, hiru fase berezi behar ditugu, parte-hartzaileen atalean (1.4.4. atalean) eta adierazten den bezala (ikusi 1.3. irudia). 2018an ekin zen lehen bost elkarrizketak egiteari eta ikasturte horretan (2018/2019 ikasturtean) burutu zen lehen ikerketa. Ostean, gaiari buruzko begirada berriak gehitzeko asmoz, lehenengo ikerketan identifikatutako guneetara jo zen eta, bigarren ikerketarako, beste eremu batzuetako bederatzi parte-hartzaileei elkarrizketa egin zitzaien, 2019/2020 ikasturtean. Talde eztabaidak izan dira hirugarren ikerketaren oinarria. 2020/2021 ikasturtean egin dira, lehendabizi bollerekin eta ostean marikekin. Prozedura bera jarraitu da bi kasutan. Azkenik, laugarren ikerketa 2021ean egin da, aurreko ikerketen prozedurei esker (elkarrizketei eta talde eztabaidei esker) lortutako datuen analisi bateratua eginez. Kasu guztietan parte-hartzaileen aukeraketa guztiz intentzionala izan da (Rekalde et al., 2014; Vizcarra et al., 2016) eta elur bolaren teknikarekin konbinatu da (Taylor eta Bogdan, 1992; Wood eta Smith, 2018). Hau da, parte-hartzaileak euren prestakuntza, bizipen eta militantziagatik hautatuak izan dira eta lehen elkarrizketetan egindako kontaktuek hurrengoak ahalbidetu dituzte. Gertutasuna ere beste irizpide bat izan da, elkarrizketatzaile eta elkarrizketatuaren artean eta elkarrizketatu guztien artekoa (talde eztabaidaren kasuan) (Barbour, 2013). Talde eztabaidak, parte-hartzaileen atalean (1.4.4. atalean) azaldu den bezala, ezaugarri komun baten baitan antolatu dira (Barbour, 2013): alde batetik bollerak eta bestetik marikak. Bi kasu horietan, azterketa-unitate nagusia taldea izan da, ikuspuntuen aniztasuna irizpide izanik, konparazioak egin ahal izateko (Barbour, 2013; Rapley, 2014).
57 Ikerketa edo fase guztietan parte-hartzaileekin batera jarraitu den prozesua bera izan da. Lehendabizi, ikerketa kokatzeko asmoz, elkarrizketatuei aurkezpen labur bat helarazi zaie, beharrezko ezaugarriak eta lanaren xedea eta elkarrizketaren ezaugarriak zehaztuz (Kvale, 2011). Ostean, haien parte-hartzea bermatze aldera, baimen eta konfidentzialtasun itun hauek adostu dira (Flick, 2015; Kvale, 2011; Rapley, 2014; Wood eta Smith, 2018): Baimen informatua: "Ikerketaren parte-hartzaileei ikerketaren helburu orokorra eta diseinuaren ezaugarri nagusiak azaldu zaizkie, baita proiektuan parte-hartzeak izan ditzakeen arriskuak eta onurak ere" (Kvale, 2011, 52. or.). Konfidentzialtasuna: parte-hartzaileak "identifikatzen dituen datu pribaturik ez ematea" (Kvale, 2011, 53. or.). Hots, ikertzailearen eta ikertuen arteko kontratu bat sinatu da, dibulgaziorako babes itun gisa (Denzin eta Lincoln, 2013). Grabazioa egin ahal izateko baimena eta grabazioaren asmoari buruzko informazio egokia ematearen konpromisoa (Denizn eta Lincoln, 2013; Rapley, 2014). Elkarrizketak grabatuak izan dira, audio eran, grabagailu baten bidez. Bien bitartean, beharrezkoak izan diren landa-oharrak ere hartu dira. Behin elkarrizketak bukatuta, grabazioak transkribatu eta horien analisiari ekingo zaio. 1.4.7. Datuen analisia Informazioaren analisia egiteko, lehendabizi, transkribatutako elkarrizketen erantzun guztiak kodifikatu dira (Barbour, 2013; Kvale, 2011), kode alfanumeriko hauen bitartez: - Elkarrizketak: "E" hizkia eta 1-14 bitarteko zenbaki bat, parte-hartzaileen atalean (1.4.4. atalean) emandako hurrenkera jarraituz, eta, azkenik, elkarrizketaren data. - Talde eztabaidak: "T" hizkia eta I-IV bitarteko zenbaki erromatar bat, talde eztabaida egin zeneko orden kronologikoa jarraituz, eta, azkenik, elkarrizketaren data. Bestalde, ahotsak P hizkiarekin kodifikatu dira eta banaka adierazi, aurkezpen-txandan partehartzaileek hitza hartu zuten ordena errespetatuta. Behin transkribapenetako ahotsak kodifikatu ostean, kategoria-sistemak eraiki dira, eskuzko kategorizazio bat egin da eta analisi softwarean txertatu dira (Wood eta Smith, 2018). Kategorizatzearen helburua diskurtsoko informazioa era zentsudun eta argi batean antolatzea eta egituratzea izan da (Coffey eta Atkinson, 2003). Analisi-unitate nagusia paragrafoa izan
58 da, egindako kategorizazioa baztertzailea izan da eta analisirako erabili den softwarea Nvivo15 izan da, lehen ikerketarako 11. bertsioa eta ondorengoetarako 12. na. Guztira informazioa sailkatu eta interpretatzeko bost kategoria-sistema behar izan dira (ikusi 1.1. taula, 1.2. taula, 1.3. taula, 1.4. taula eta 1.5. taula) (Denzin, 2009; Labarca, 2017; McMillan eta Schumarcher, 2005): lehenengo hiruak hezkuntza profesionalen pertzepzioak jasotzeko, laugarrena sexu/genero disidentziaren oroitzapenak biltzeko eta bosgarrena parte-hartzaile guztien diskurtsoen arteko sinergiak topatzeko. Kategoria-sistemak eraikitzeko, helburu bakoitzaren dimentsio, kategoria eta azpikategoriak kokatu dira, elkarrizketetan zehar jorratutako puntuak, gidoiko galderak eta berrikuspen bibliografikoaren arabera. Horrenbestez, kategoria-sistemak induktiboak nahiz deduktiboak dira (Denzin, 2009; Wood eta Smith, 2018), jasotako erantzunen zein analisi bibliografiko baten baitan eratu direlako. Kategoria-sistemen bitartez kategorizatzerakoan, dimentsio, kategoria zein azpikategoria bakoitzaren agerpen kopurua eta horren ehunekoa lortu da (Coffey eta Atkinson, 2003; Flick, 2015). Hau da, "errekurtso edo elkarrizketa" zutabetan, dimentsio, kategoria eta azpikategoria bakoitza zenbat elkarrizketetan agertzen den zehazten da; "errekurtso kopurua" zutabeek, aldiz, dimentsio, kategoria eta azpikategoria bakoitzari buruz zenbat paragrafotan hitz egiten den jasotzen dute eta "ehunekoa" zutabeko datuek orokorrean gai bakoitza jorratzeari zenbat tarte eskaintzen zaion adierazten dute. Hala ere, kontuan izan behar da kategoria-sistemak edukiak interpretatzeko erremintak sortzea duela helburu (Flick, 2004; Flick, 2015) eta agerpen kopurua datu bakar bat dela. Betiere interesgarriena kontzeptuei ematen zaion esanahia da. Gainera, analisi tresna gisa erabiltzeaz gain, kategoria-sistema emaitzen diskurtsoa antolatzeko ere baliogarria izan da (Vasilachis de Gialdino, 2006; Wood eta Smith, 2018). Horrela, ikerketa edota kapitulu bakoitzaren emaitzen atalak aldez aurretik analisirako definitutako dimentsio eta kategorien bitartez eraiki dira.
15 Nvivo datuak antolatu, biltegiratu eta aztertzeko software bat da. Modu eraginkorragoan lan egitea eta iturri gehiago erabiliz analisi sakonagoak egitea ahalbidetzen du. Hauek dira bere funtzioetako batzuk: iturri ezberdinen zenbatekoa, datuen kudeaketa, kontsulta eta bistaratze tresnak. Kategorizatzeko, gaiak identifikatzeko eta ondorio argiak ateratzeko eta ikerketa emaitza sendoagoak lortzeko.Hemendik jasoa: https://www.qsrinternational.com/nvivo-qualitative-data-analysis-software/home/
59 Dena den, adierazi beharra dago lanaren dimentsio nagusiek zabalkunde prozesu bat jasan dutela. Hauek dira dimentsioak antolatzen dituzten hiru atal nagusiak, horien prozesu eraldatzaileak eta bakoitzaren deskribapena: Haur Hezkuntzatik > Haurtzarora: Hasieran dimentsioa Haur Hezkuntza bezala izendatu bagenuen ere, lehen ikerketaren ostean, dimentsio hori zabaltzearen beharraz jabetu gara eta Haurtzaro kontzeptuagatik aldatu dugu. Finean, Haur Hezkuntzak hezkuntza sistemaren etapa jakin bati egiten dio erreferentzia, eta ez bizitzako memento bateko ezaugarri guztiei. Garapen psikologikoaren ikuspuntutik, haurtzaroa jaiotzarekin batera hasi eta nerabezaroarekin amaitzen den etapa da, hots 0-12 urte bitartekoa. Hiru garapen azpietapetan oinarritzen da: lehen haurtzaroa (0-3 urte), eskolaurreko urteak (3-6 urte) eta, azkenik, haurtzaroa (6-12 urte) (Feldman, 2007; Palacios et al., 1999). Gure kasuan, haurtzaroa hiru etapak barnebiltzen dituen prozesu bezala erabiliko dugu. Haurtzaroak bizitako esperientzia esanguratsuak zerikusia duten prozesuak aztertzeko baliagarria da, bizitzako etapari garrantzia emateaz gain, egoera sozial, kultural eta historikoei erreparatzen dielako (Feldman, 2007). Ikerlanak haurtzaroaren kategoria ikusmira horretatik definitzen du. Susana Sosenski-nek (2016) aipatzen duen moduan, haurtzaroa kontzeptu historiko gisa pentsatzearen garrantzia ere mahaigaineratzen da, definizioak ere testuinguruan kokatu egin behar baitira eta aldatu egiten baitira denborarekin. Eskola eta haurtzaroari dagokionez, bi etapa bereizi behar dira: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza. Haur Hezkuntza 0-6 urte bitarteko etapa da, ez da derrigorrezkoa eta oinarrizko hezkuntzaren aurreko hezkuntza etapa da (237/2015 Dekretua). Lehen Hezkuntza, berriz, 6-12 urte bitarteko etapa da, oinarrizko hezkuntza bezala ere ezagutzen da (236/2015 Dekretua) eta, ondorioz, derrigorrezkoa da. Haurtzaroa bi etapen baitan kokatzen denez, eskolari buruz hitz egiterakoan, bi etapa hauek barnebiltzen ditu ikerketak. Feminismotik >Transfeminismora: Egun, ezin da feminismoaz hitz egin, feminismoei buruz baizik, era pluralean, askotariko adierazpenak baitu. Hau da, ezin da esperientzia bateratu batez hitz egin, nahiz eta gaur egungo praktikak klabe antzekotan taldekatzeko aukera egon (Varela, 2019). Ikerlanaren helburuetara egokitzeko, femenismoaren korronte zehatz baten apustuan murgiltzen da
60 doktoretza-tesi hau, transfeminismoan. Feminismoaren baitan, arlo sinbolikoan eta jardun performatiboan eragiten duten ekimenak, genero binarismoari salatzeko apustua eta interbentziorako esparru globala edo transnazionala, intersekzionalitatea edo transbertsalitatea ahitzat hartzen dira, beste batzuen artean (Gil, 2011). Finean, trasfeminismoaren bidez sarrera argia eman zitzaion feminismoaren hirugarren olatu bezala ezaguna den mugimenduari, feminismoen subjektu politikoaren aniztasuna aitortza lortzearen alde lan egingo duena (Platero, 2020). Feminismoaren perpektiba berri bat abiatzen da (Reguero, 2020), aliantza berriak oinarri dituena (Alvarez-Uria, 2013), baina jendartean gizon/emakume izateak zehazten dituen baldintza material eta botere posizioak ahazten ez dituena (Solá eta Urko, 2014). Azken finean, transfeminismoa identitate-kategoria sinplisten agortzea da eta margenetara baztertuak izan direnak matxinatzen ditu (Gandarias et al., 2019; Platero, 2020; Solá, 2011). Eskola hezkidetzailetik > Genero ikuspuntua lantzera; Genero ikuspuntua lantzetik > Pedagogia Feministak/Transfeministetara Eskola molde sozial eta kulturalak erreproduzitu eta produzitu egiten dituen instituzioa da (Castillo eta Gamboa, 2013; García, 2017, Martínez eta Ramírez, 2017; Subirats, 2016; Tomé, 2008; Warner, 1993) eta haurtzaro zein gaztaroaren agente nagusietako bat heziketa prozesuei dagokienez, bertan ezagutzak, jarrerak, baloreak eta arau sozialak ikasten baitira (Alfonso eta Aguado, 1992; Miyares 2006), genero teknologia iraunarazteko agente nagusietako bat izanik (Laurentis, 1987) Salinas eta Leona-ren (2016) arabera, haurtzaroko hastapenetatik desberdintasunean oinarritzen diren sozializazio ereduak bermatzen ditu eskolak, diskurtso eta praktiken bitartez subjektu eta identitateak eraikitzen. Hezkidetza proposamen pedagogiko feminista da hezkuntza sistema osatzen duten eremu guztietan tokian tokiko neska eta mutilen arteko desberdintasun errealitateari aurre egiteko esku-hartzeak ahalbidetzen dituena (Castilla, 2008). Hots, eredu menderatzailetik kanpo desberdintasunei erantzungo dien hezkuntza (Delgado, 2015). Hala eta guztiz ere, termino horrek zenbait aldarte jaso ditu egoera sozio-historikoaren arabera eta egun aniztasun handia dago terminologiari dagokionez. Zenbait adituk terminoarekin bat egiten dute (Alfonso, eta Aguado, 1992; Castilla, 2008; Moriana, 2017; Subirats eta Tomé, 2007) eta, beste batzuentzat, aldiz, egungo feminismoaren erronkei erreferentzia egiten ez dion hitz tradizionalegia (Alvarez-Uria eta al., 2019) eta bitarra (Leon et al., 2020) da. Horregatik, genero ikuspegia terminoa aztertu da osterantzean.
Sistematizazioa Trasbertsalitatea Erremintak eta baliabideak Sentsibilizazioa
Haur Hezkuntza
Harremanak Familiekin Haur-Heldu Identitatearen sorkuntza Garrantzia Infantilizazioa Ikasketak eta desikasketak Gorputza Lanketa Mugimendua eta jolasa Komunikazioa Iturria: Norberak egina
Transexualitate kasuak Transgresioa eta transgeneroa Haur Hezkuntza Diskurtsoa Berdintasuna eta ezberdintasuna Aniztasuna eta askatasuna Praktika Azalekoa Sakona Iturria: Norberak egina
Alderdi eratzaileak Testuingurua Sozializazio prozesuak
Sozializazio inguru eta agenteak
Familia eta etxea Eskola eta irakasleak Berdinen artekoak Erreferente positiboak Gaia Dimentsioa Kategoria Azpi-kategoria Genero ikuspuntutik eskolak dituen erronkak Gailentzen diren diskurtsoak
Ekoizpenerako gunea
Eraldaketarako gunea
Feminismoa Intersekzionalitatea Zalantzan jartzeko beharra
Sistematizazioa Prozesu kolektiboak Izaera integrala Analisi eta hausnarketak Ezagutzaren partekatzea Zeharkakotasuna Etapak Espazioak Materialak Kontzientzia falta
Hezkuntza profesionalak Administrazio eta zerbitzuak Kanpo agenteak Gobernu erakundeak Sindikatu eta mugimendu sozialak Unibertsitatea Agenteen arteko harremana
64 Esperimentaturiko faseak Nahastea Kontzientziazioa Ahalduntzea Emari pedagogikoa Hezkuntza diskurtsoak Hezkuntza estrategiak Erreferente bilakatzea Iturria: Norberak egina. 1.5. taula V. kategoria-sistema
Gaia Dimentsioa Kategoria Azpi-kategoria Pedagogia (trans)feministak Prozesu inklusiboak Aniztasunari arretan Ikuspuntu intersekzionala Araua zalantzan jartzea Prozesu ereduak Bazterketa eta esklusioa Integrazioa Inklusioa eta ekitatea Hezkuntza kalitatea
Irakaslearen rola Talde lana Eskolako agenteekin Eskolartekoak Familia eta komunitatea Eraldaketarako espazioak Formakuntza Ikerketa Hausnarketa Erreferentzialtasuna Curriculum agerikoa (materiala/hizkuntza) Curriculum ezkutua (harremana) Harremanean Eskaera nagusiak Babesa Egituran eragitea Iturria: Norberak egina
1.4.8. Egiaztasunerako teknikak Ikerketa kualitatiboaren fokua, berez, ikuskera multifokala da (Flick, 2014) eta, ondorioz, ahotsen polifonia erabiltzeak ahotsen arteko edo triangelatzeak egitera eramaten gaitu, horrek fenomenoa sakonki ulertzen dela ziurtatzeko ahalegina islatzen du; fenomenoa ikuspuntu ezberdinetatik begiratzeak ikerketaren irudi kristalizatu bat emango duelako (Denzin eta Lincoln, 2017; Moral, 2016). Errealitatea ez da ez unibertsala, ez objektiboa, baizik eta bere adierazpenen bidez ezagutzen dela (Denzin eta Lincoln, 2012b). Horregatik, azterketa bakar batean praktika metodologiko, material enpiriko, perspektiba eta behaketa ugari konbinatzean hobeto uler daiteke ikerketaren zorroztasuna, zabaltasuna, konplexutasuna, aberastasuna eta sakontasuna (Flick, 2004). Analisi kualitatibo bat egiten den momentuan, esandakoa egiarantz gerturatzen den ala ez ikusteko, informatzaileak, metodoak edo tresnak kontrastatzen ohi dira eta teknika horri triangulazioa deitzen zaio (ikusi 1.4. irudia) (Flick, 2004; Labarca, 2017; Pérez-Serrano, 2014b). Hots, informazioaren azterketa gurutzatuen bidez, interes handiko datuak lor daitezke, datu horien kontrastea izateaz gain, errealitatearen lehen irakurketa mailan eman ez diren beste datu batzuk lortzeko bidea ere izan baitaiteke (Pérez-Serrano, 2014b). Horrela, ikuspuntu ezberdinek helburu edo iritzi bera errepikatzen dutenean, ikerketa errealitatetik gertuago egon daitekeela esan nahi du eta, gainera, teoria alternatiboak edo lehiakorrak hobestean direnean, triangulazioa teoriakoa dela esaten da (Pérez-Serrano, 2014a). Gure ikerketan triangulazioa egin da. Hots, kasu honetan, haurtzaroa, generoa eta eskolaren arteko harremana aztertzeko, informatzaileek errealitate bera perspektiba ezberdinetatik bizi dutenez, fenomeno bakar bat ikuspuntu desberdinetatik lantzen da eta horrek ikusmira poliedriko bat eskaintzen du. Hau da, espazio eta subjektu desberdinen arteko elkarrizketen bidez, informazioa gurutzatzen eta triangelatzen da ikuspuntuen aniztasuna bermatzeko, konparazioak egin ahal izateko eta zenbait puntuen arteko sinergiak lortzeko.
66 1.4. irudia Triangulazio teknikaren adierazpen grafikoa
1.5. irudia Kristalizazio prozesuaren adierazpen grafikoa
Iturria: Norberak egina Halaber, Lincoln eta Guba-ren (1999) aburuz, giza ikerketaren azken helburua gizartea bera eraldatzea da. Orduan, egiazkotasuna aztertzeko irizpide nagusiak eraldaketa horretara eraman gaituztenak izan dira. Hots, gure ikerlanean forma kristalino gisa, muntaia gisa edo gai nagusi bati buruzko performance sortzaile gisa begiratuta, triangulazioa baliozkotasun edo haren alternatiba modura uler daiteke. Informazioaren egiazkotasuna bermatze aldera, ahots guztiak alderatzen dituen kristalizazio prozesu bat aukeratu da eta, horri esker, ikuspegi zabalago, errealago eta esanahiaren ulermen hobea lortu da (Denzin eta Lincoln, 2017). Gure ikerketaren kasuan, beraz, ahotsen nahasketa gertaera eta errealitatea bera era sakonean aztertzeko baliagarria izan da.
1.5. Erreferentziak
2.1. Genero ikuspegitik egiten den lanketa Egun genero ikuspegiak eta indarkeria matxistaren kontrako kontzientziak gorakada nabarmena izan du, bai arlo politiko, sozial zein moralean. Hala ere, genero ikuspuntuak hezkuntzan eta eskola eremuan zer nolako aldarte jasan dituen aztertzea beharrezkotzat jotzen da. Horresbestez, funtzeskoa da eskolan lanean diharduten agenteen hitzak jaso eta gurutzatzea. Horrela, posiblea izango da egun eskolan egiten diren proposamen eta dauden beharren analisia egitea, esperientzia pertsonaletatik erradiografia kolektibo, komunitario eta estrukturalak bilatzeko. 2.1.1. Genero trataeraren auzia egungo jendartean Jakina denez, egungo genero eta sexualitate politikokek askotariko erak dituzte emakumeen eta gorputz ez hegemonikoek pairatzen duten zapalkuntzan esku hartzeko (Solá, 2011). Bien bitartean, gaur egun indarrean dagoen sistema neoliberalak lehiakortasun eta indarkeria sustatzen darrai, hori genero indarkeria bezala jendarteratzen (Sánchez eta Iglesias, 2017). Horren aurrean, ezinbestekotzat jotzen da hezkuntza arlotik hausnarketa bat egitea, hezkidetzailea izango den hezkuntza sistemaren erronkan murgilduz, neoliberalismoaren antipodetan. Horretarako, ikerketa funtsezkoa da (Sánchez eta Iglesias, 2017), patriarkatuaren egitura sozialei buruzko sentsibilizazioa sortzeko teoria feministetan oinarritzen den zehaztasun zientifikoa beharrezkoa baita (Martínez eta Ramirez, 2017). Teoria, ikerlan nahiz mugimendu feministak generoa eraikuntza sozial bat dela
80 mahaigaineratzen ahalegindu dira maiz, sexu/genero sistema bezalako kontzeptuak ahalbidetzen. Sexu/genero sistema ulertzeko, beharrezkotzat jotzen da sexu, genero eta genero identitatearen definizioak zehaztea. Sexuak desberdintasun biologiko eta fisikoei egiten die erreferentzia eta generoak, berriz, horien gain eraiki den itxaropen eta jarreren multzoari. Hau da, sexuak pertsonak emakume eta gizon bezala sailkatzen ditu, ezaugarri biologikoetan oinarrituta. Generoa, berriz, sailkapen horren gainean sortu den eraikuntza soziala da (Colás, 2007). Hala ere, sexuaren kontzeptuari dagokionez, Butler-ek (2007) kolokan jartzen du horren izaera natural eta biologikoa. Hau da, generoa ez ezik, sexua ere eraikuntza soziala dela dio. Genero kontzeptua Beauvoir-rek (1949) jarri zuen auzitan, defendatuz emakumea ez dela jaiotzen, egiten baizik. Ideia horren bidez zera aldarrikatzen da: emakumeen ezaugarriak ez direla genetikoak, hezkuntza eta sozializazioaren fruitu baizik. Hots, emakumea produktu kultural bat dela. Identitateari erreferentzia egitean, norberaren eraikuntza pertsonal eta sozialaz ari gara. Genero hitza txertatzen bazaio (genero identitatea), kulturalki transmititutako itxaropen, norma, arau, rol, balore, sinesmen eta jarrerek norberaren eraikuntzan duten eraginaz ari gara, bakoitzari esleitu zaion generoaren araberakoa (Colás, 2007). Finean, sexuari eransten zaion adiera soziokulturalak genero identitate zehatzak paratzen ditu (Millet, 1969). Halaber, identitatea ezin da genero, arraza, nazionalitate edo klase ezaugarrietan zatitu, osotasun integral eta sistemiko bat baita, identitate konstelazio bat (Carrera, et al., 2017). Errealitatea aztertzeko, genero identitatea mendebaldeko pentsamoldearen baitan kokatu behar da, kategoria dikotomikoan edo binarismoan oinarritzen den pentsamoldean (AlvarezUria, 2013). Binarismo horrek, izenak dioen bezala, bi genero ezartzen ditu: esklusiboak eta baztertzaileak, dikotomikoak, osagarriak eta haien artean hierarkiakoak, maskulinoa femeninoa baino balioztatuago izanik (Platero, 2014; Segato, 2016). Hori horrela, sexu/genero binarismoak emakumeei genero femeninoa eta gizonezkoei maskulinoa esleitzea dakar, aukera hori derrigorrezkoa bilakatuz eta bestelakoak ukatuz edo normatik alboratuz, araututakotik at. Kontzeptu horiek genero-agindu kultural bihurtzen dira, eta inguratzen gaituen mundua egituratzen dute (Alvarez-Uria, 2013).
81 Jaiotzean esleitzen zaion generoarekin bat egiten ez duen pertsona trans*16 izendatzen da eta bat egiten badu, ordea, zis (Platero, 2014). Mohanty-k (2008), buruturiko lanaren bidez, ondorengo hau mahaigaineratu du: genero dikotomiaren eraikuntza normatiboari beste zenbait dimentsiotako intersekzioak emendatzen zaizkio, hala nola; arraza, kultura, klase soziala, leku geografikoa, aukera eta/edo identitate sexuala eta gorputza, beste batzuen artean. Horrela, kategoria dikotomikoek pentsatzeko, hitz egiteko, sentitzeko eta bizitzeko era bat esleitzen dute: emakume/gizon, heterosexual/homosexual, aberats/pobre, bertakoak/etorkinak, gaitasun/ezgaitasun, etab. Genero indarkeria balore maskulinoetatik femeninoekiko botere harremana da, menpekotasun eta asimetria harremanen bidez, desberdintasunak sortzen dituena. Hala ere, indarkeri mota jakin bat kokatzeko, horren erroa zein den ulertzea ezinbestekoa da. Genero indarkeriak indarkeria sistematiko eta estruktural bati erantzuten dio, hots, jendarte eta kultura zehatz baten baitan eraiki dena (Solá, 2011). Nazio Batuen (1993) definizioaren arabera, honako hau jotzen da genero indarkeriatzat: "generoan oinarritutako indarkeriazko ekintza, ondorio posible edo errealtzat kalte fisikoa, sexuala edo psikologikoa duena. Halaber, eremu publikoan zein pribatuan ekintza horiek egitearekin mehatxu egitea, hertsatzea, zein arbitrarioki askatasuna kentzea" (in Reizabal eta Lizaso, 2011, 171 or.). Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHUk) eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) plazaratutako Genero Berdintasunean hezteko gidaren (Reizabal, 2015) aburuz, Nazio Batuen definizioa egokia da, baina osatu gabe dago. Kalte fisiko, sexual edo psikologikoez gain, genero indarkeriak beste ondorio latz batzuk izan ditzake, esaterako, ekonomikoak, sozialak eta espiritualak edo ideologikoak. Indarkeriaren kalteak, beraz, askotarikoak direla azpimarratzen da, genero indarkeriari buruzko ikusmolde zabalago bat eskainiz. Albertin-ek (2017) buruturiko ikerketan jasotzen du, batetik, beharrezkotzat jotzen dela indarkeria estrukturalaren aitortza eta, bestetik, sexu/genero binarismoak ere beste indarkeria batzuk sustatzen dituela, hala nola, homofobia nahiz lesbofobia17. Era berean, indarkeriak zenbait dimentsio dituela azpimarratzen du, intersekzionalitatearen ideiarekin jarraituz,
16 Trans* hitza izartxo batekin erabiliko da testuan zehar, trans* kolektiboaren baitan dagoen identitate aniztasuna agerian uzteko asmoz, hala nola, trans, transexual, transgenero, eta abar. 17 Lesbofobia hitza homofobiari genero osagaia gehitzean datza. Emakumeek arlo horretan jasan duten inbisibilizazioari aurre egin eta gizon eta emakumeen arteko egoera desberdina dela nabarmentzea du xede.
82 indarkeria transistemikoetara18 jaurtiz. Albertinen ustez, sexu/genero, etnia, arraza, klasea, adina eta aniztasun funtzionala dira dimentsio horietako batzuk eta, horregatik, genero indarkeriak trataera partzial eta kokatu bat behar du, kasuan-kasu. Arisó eta Merida-ren (2010) kritikaren arabera, gaur egun, politika publikoek ez dute genero indarkeriaren gaia errotik lantzen, ez baitute generoren esentzialismoa kolokan jartzen. Haien ustez, generoa bera kontrol sozial bat da, botere gailu bat, hori modu zurrun, bortitz eta hierarkizatu batean inposatzen dutelarik, ezarrita dauden arau sozialetara egokitu daitezen. Hau da, genero dikotomia. Sozializazioa gure jendartean onartuak dauden pentsamendu eta jarrera ereduak ikasteko bidea da (Arenas, 2006; Martínez eta Ramírez, 2017; Subirats, 2016). Izakion kumeak edo haurrak neska edo mutil bezala sozializatzen dira. Ekografien bidez fetuak duen sexua jakin daiteke eta horren arabera zenbait itxaropen proiektatzen dira, genero dikotomiaren funtziopean. Horrela, etorkizuna genero-marka batekin hasten da. Gurasoek eta inguruak mundu sexuatu bat sortzen dute, kanpo genital bidez, eta haurraren garapena baldintzatuko duten zenbait itxaropen egokitzen dituzte, zer maitatu behar duen eta eurengatik zer espero den helaraziz (Platero, 2014). Bourdieu-ren (2000) arabera, sexu desberdintasun horrek emakumeei eta gizonei rol zehatzak esleitzen dizkie, bizitzeko modu zurrunak nahiz jendarte eta mundua beraren ikusmoldeak ezarriz. Jendarte eta garai guztietan egon dira mendebaldeko binarismoak emakumezkotzat edo gizonezkotzat propioki eraiki dituen gorpuztasun, itsura, jarrera, desira, identitate eta genero adierazpenak betetzen ez dutenak, esleitu zaien generoan arrakalak sortzen dituztenak (Alvarez-Uria, 2013). Butlerren (2002) arabera, genero indarkeriari dagokionez, trans* gorputzek, indarkeria gehiago jasotzeaz gain, agerian uzten dute generoaren eraikuntza dikotomikoa dela eta zurruntasun horretatik aniztasuna baztertzen dela. Arau sozialen haustura hori haurtzarotik ager daitezke (Platero, 2014). Queer teoria dugu, korronte feministen baitan, identitateen aniztasun horien bideetan lan egiten duena. Queer hitzaren jatorrizko esanahia "arraroa" da (Alvarez-Uria 2013) eta
18 Kontzeptuak askotariko zapalkuntza sistemak nola uztartzen diren hobeto deskribatzea eta ulertzea du asmo. Adibidez: etxeko langileen eta zaintzaileen kasuan, indarkeria transistemiko hori argi dago, sexismoaz gain, xenofobiak (atzerritartasun legeak horrelako lan prekarioetara baztertzen ditu emakume etorkinak) edota klasismoak (garbitzailearen estigmak errazten ditu errespetu faltak) eratzen dute langile horien egoera.
83 aldez aurretik aipatutako aukera horiei guztiei lekua bilatzen dien espazioa da (Solá, 2011). Indarkeria adiera berriak mahaigaineratu eta jendarteari kritika sistematiko bat egiten dio, sistemak ezarritako inbisilizazioa gainditzeko eta norma heterosexuala plazaratuz, emakumeen eta sexu/genero gutxituen nahiz normatik ateratzen diren pertsonei ahotsa eskainiz. Solák (2011), 1980ko hamarkadan, emakume arrazializatu eta lesbianen kritikarekin batera, garaiko feminismoaren diskurtso disidentetan kokatzen du queer kontzeptua. Feminismoaren subjektu aniztasuna aldarrikatuz, feminista, lesbiana eta trans*ek momentuko mugimendu gay instituzionalizatu eta androzentrikoari kritika egin zioten, identitateen irakurketa postestrukturalista eginez. Egun, ordea, asimilazio eta instituzionalizazio estrategian era konkretuago batean ematen dira, pink eta purpel washing estrategien bitartez. Garbiketa-teknika horiek gorputzaz baliatzen dira diskurtso hutsa eraikitzeko, generoan, arrazan edo (des)gaitasunean bizitako errealitateak kontuan hartu gabe (López eta Platero, 2019). 2.1.2. Eskola, sistemaren sostengu edo aldaketarako giltzarri? Mendebaldeko jendarteak dituen instituzioez baliatzen da ezarrita dauden arau sozialek indarrean jarraitu dezaten. Presioaren bidez, pertsonak arau sozialetara egokitzeko prestatzen ditu, zenbait jarrera saritzen eta beste zenbait zigortzen (Platero, 2014). Eskola dugu arestian aipatutako molde sozial eta kulturalak erreproduzitu egiten dituen instituzio horietako bat (Castillo eta Gamboa, 2013; García, 2017; Martínez eta Ramírez, 2017; Subirats, 2016; Tomé, 2008). Heziketa prozesuetako agente nagusietako bat da eskola, haurtzaro zein gaztaroan eta, ondorioz, bertan ikasten dira, besteak beste, ezagutza, jarrera, balore eta arau sozial ugari (Alfonso eta Aguado, 1992; Miyares, 2006). Salinas eta Leona-ren (2016) arabera, haurtzaroko hastapenetatik desberdintasunean oinarritzen diren sozializazio ereduak sustatzen ditu eskolak eta, diskurtso zein praktiken bitartez, zenbait subjektu eta identitate eraikitzen ditu. Bestalde, ukaezina da gaur egungo jendarte neoliberalean hezkuntzak pisu handia duela, behar ekonomikoei dagokienez. Hau da, hezkuntza tresna indartsua da jendartea lan zehatzetara bideratzeko, trebatzeko eta antolatzeko, bai mekanikoki eta baita teknikoki ere,
84 kapitalaren interesei erantzuteko (Sánchez-Bello, 2006). Modu horretan, eskolak kapitalismoaren beharrei erantzuten die eta, patriarkatuarekin aliatuz, sistema errotzeko ezinbesteko tresna bilakatzen da. Genero ikasketek agerian utzi dute eskolak genero sistemari dagozkion jarrera, itxaropen eta aukerak erreproduzitzen dituela, hots, eskolak patroi sexisten baitan sozializatzen dituela haurrak (Graña, 2008; Martínez eta Ramírez, 2017). Hezkuntza sistemak, beraz, emakume eta gizonen hierarkizazioa sostengatzen du, gizonena izanik boterean dagoen taldea. Ideologia hegemonikoa ezartzeko bidea bilakatu dute hezkuntza gizonek, haien interesei begira (Castillo eta Gamboa, 2013). Eta, aldi berean, kultura androzentrikoa ageriko eta ezkutuko curriculumaren bidez igortzen da eta emakumeak esparru publikoetatik alderatzen ditu, emeki-emeki (Subirats, 2016). Tomék (2008) aipatzen du hezkuntza sistemak oraindik ez duela benetako konpromisorik adierazi genero berdintasunaren mesedetan. Castillo eta Gamboaren (2013) hitzetan, gaur egungo hezkuntzak desberdintasuna normalizatu egin du eta, bien bitartean, berdintasunaren diskurtsoa lortutako helburu bezala hedatu da, jendartea tranpa horretan jauziz eta beste zenbait premiazko erregu isilaraziz (García, 2017). Oraindik, eskola misto batean jarraitzen dugu, neskekiko diskriminazio bat sustatzen duena, hezitzaile asko kontziente ez diren arren (Subirats, 2016). Eskolak nahiz familiek haurrarekin harreman ezberdinak ezartzen dituzte haurra neska edo mutila izanda eta haurrek desberdintasun horiek ikusi eta ikasten dituzte. Horrela, neskek galtzen ikasten dute eta bere kontran sortzen diren desabantaila sozialak onartu egiten dituzte (Arenas, 2006). Nahiz eta batzuetan egoera horiek identifikatzea zaila izan, orokorrean badaude errepikatzen diren patroiak neskekiko jazarpen egoerei dagokienez. Horrela, haurtzaroan jolas direnak gaztaroan eta helduaroan eszitazioa bilakatzen dira. Ondorioz, haurtzaroko jazarpenak genero indarkeria bezala irakurtzearen ukaziotik, tratu txar gisara sozializatu eta normalizatzen dira (Elorza eta Francisco, 2011). Ildo berean, Elorza-k eta Francisco-k (2011), Puigvert-i egindako elkarrizketan, ikerkuntza mundutik 0-6ko etapan genero indarkeria arinkeriaz hartzen dela salatzen dute. Maiz, neska eta mutilen arteko harremanetan zilegiak diren erasoak ematen dira eta zilegitasun hori genero indarkeri bezala identifikatzen ez direlako ematen da. Puigvertek ere mahai gainean
85 jartzen du jendarteak ekaiarekiko duen jarrera: askorentzako adin horretan genero indarkeriaz mintzatzea gehiegikeri hutsa da eta haurren jolas bezala sailkatzen dute. Horrenbestez, beharrezkoa eta premiazkoa da lan kritiko bat egitea, eta hitzetatik eta isilunetatik diskurtsoak deseraikitzea. Eskolak sexu/generoan oinarritutako harreman botereak aldatzeko espazioa izan behar du eta sozializazio parekide bat bermatzeko tresnak sortu. Aldaketa hori, gainera, Haur Hezkuntzako lehen zikloetan egiten hasi behar da, bestela berandu izan daiteke (Trujillo, 2015). Horregatik, eskolak, hezkuntza mistotik haratago, eredu hezkidetzailea bermatu beharko luke, genero indarkeria saihesten duena (Moriana, 2017). Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultur Sailak (2013) plazaratutako Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Planean, gaur egungo eskolari dagokionez, honelako iritzi hau jasotzen da: Sailaren iritziz, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko eta genero indarkeriari aurrea hartzeko, ezinbestekoa da egungo eskola mistoa hezkidetzan oinarritutako eskola bihurtzea. Eskola horren erreferentzia pertsonak izango dira eta haien identitateen garapena; zuzenagoa izango da denontzat, genero, hezkuntza eta gizarte desberdintasunik gabeko eskola bat. (10. or.) Horrekin batera eta iritzi horretan oinarrituta, Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntzako curriculum dekretuak (237/2015 Dekretuak) dio "hezkuntza inklusiboak aniztasunaren adierazpen guztiak hartzen ditu aintzat: hizkuntza, kultura, gaitasunak, sexuorientazioa, generoa eta baliabide sozioekonomikoak" (237/2015D, 5. or.). Beraz, "hezkidetza, aniztasun afektibo-sexuala, eta hezkuntza-babes bereziak behar dituzten kolektiboentzako arreta egokia sustatzeko hezkuntza inklusiboa garatzea da" (237/2015D, 15. or.). Gainera, Haur Hezkuntza hezkuntza sistemako lehen etapa izanik, dekretuak berebiziko garrantzia ematen dio ekitate eta justizia sozialean abiatutako planteamenduari: inolako diskriminaziorik gabe; ez ezaugarri pertsonalengatik, ez nortasun kulturalarengatik, ez genero nortasunagatik, ez sexu joera ez edo nortasunarengatik. Bestalde, komunitateko kide guztiek zeresana dutela ere azpimarratzen du eta defendatzen du haurrek askotariko ezagutzak, gaitasunak, balore eta jarrera eskuratu behar dituztela, haien garapena baldintzatuko duten rol eta normen eragina ekiditeko tresnak eskuratuz.
86 Adin horietan ekiten zaio sexu eta generoko nortasuna eraikitzeari, eta biak bereizi ezean, gizarteak egindako hautuak barneratzen dira, gizon edo emakume izatearen ondorio ezinbestekoa direlakoan. Horrenbestez, premiazkoa da haurra hartuko duen eskolak, esku-hartze hezitzailearen plangintza egitean, sexualitatea bizitzeko aukera ematea eta bizipen horren haria nork bere burua deskubritzea, jakin-mina, topaketa eta gozamena izatea (237/2015D, 28-29. orr.). Beraz, hezkidetzaren xedea, gaur egun, genero sistema aldatzea da, generoen erradikalizazio bat gauzatu dadin. Horretarako, hezkidetza hezkuntza ikuspegi moduan ulertu behar da eta genero desberdintasunak betirako desagerrarazi behar dira, bai eskola egitura formalean eta baita ere dimentsio handiago batean: hezkuntzaren ideologian eta jardunean (Eusko Jaurlaritza, 2013). Hortaz, hezkidetzaren helburuak eskola osoa egituratzeko premisa du. Lehen mailan, hezkuntza sistemaren zein eskolaren antolakuntzan eta ikasgeletako metodologietan. Bigarren mailan, berriz, jokatzeko erak eta irakaslearen adieretan. Eta, azkenik, familietan, komunikabideetan eta argitaletxeetan (Miyares, 2006). Hori guztia lortzeko, komunitateko kideen aldeko apustua egiten du dekretuak: "hezkuntzaeskumenak dituen sailak koordinatuko du, alde batetik, prestakuntza-eskaera guztien plangintza, eta bestetik, Administrazioaren beraren eta bestelako hezkuntza-eragileen prestakuntza-eskaintza, batik bat irakasleei eta familiei zuzendutako hezkidetzari buruzkoa" (237/2015D, 16. or.). Azken finean, Gorrotxategi-k eta Alvarez-Uriak (2017) garaturiko ikerketan ondorioztatzen den bezala, helduek ikuspegi binarista izanik, haurrek ikuspegi hori ez erreproduzitzea oso zaila da ondorioztatzen dute eta, horregatik, formakuntza eta ikastetxearen inplikazioa beharbeharrezkoa da: ikastetxeetan gaiarekiko zein inplikazio maila nabaritu zuten galdetu zitzaien irakasleei eta guztiek inplikazio urria aipatu zuten. Nahiz eta inplikazio falta azpimarratu, ikastetxe konkretu honen kasuan Haur Hezkuntzako irakasle guztiek gaiaren garrantzia eta formazioren beharra adierazi zuten (14. or.). Hezkidetza, eredu menderatzailetik kanpo, norbere desberdintasunei erantzungo dien hezkuntza da eta, ondorioz, ezin dira mutilentzat eta neskentzat erreferentzia igualak baliatu, eskola mistoak egiten duen lez. Zenbait jokabide barneratuak daudenez, ezin da berdintasuna estrategiatzat hartu. Tratu diferentzial bat oinarrizkoa da eta irakasleek norberaren genero
87 identitatea kontuan hartzen duen heziketa prozesua sustatzeko prestakuntza eta gaitasuna izan behar dute (Delgado, 2015). Halatan, hezkidetza proposamen pedagogiko feminista da, hezkuntza sistema osatzen duten eremu guztietan tokian tokiko neska eta mutilen arteko desberdintasun errealitateari aurre egiteko esku-hartzeak ahalbidetzen dituena (Castilla, 2008). Horregatik, pertsona asko dira hezkuntza munduan pertsonak nahieran garatzeko ideia bultzatzen dutenak, haurrak zernahi izateko, sexuak ezarritako kondenatik at. Funtsean, hezkuntza komunitatean badaude queer teoriak aldarrikatzen dituzten profesionalak, etiketarik gabeko mundu bat eraikitzearen alde lan egiten dutenak, izakion identitateak libreki gara daitezen (Barquin et al., 2016). Zentzu horretan, aipatzekoa da Steilas sindikatuak (2015) argitaratutako Genero eta aniztasun sexualerako gidaliburua, genero aniztasuna lantzeko zenbait proposamen ausart jasotzen dituena. Gidan, feminismoak mahai gainean jarri dituen zenbait termino hezkuntza mundura egokitzen dira eta, gainera, genero aniztasunaren gaia jorratzeko hiru saio proposatzen dira, guztiak honako helburu honen baitan: "Heteroarauak genero-identitate eta adierazpen ezberdinen eraikuntzan duen eragina lantzea eta honek LGTBIQ kolektiboarengan dituen ondorioen gainean kontzientzia hartzea eta hausnartzea" (Steilas, 2015, 6. or.). Sindikatuak berak 2017an plazaraturiko Ostadar gara (Steilas, 2017) eta Iraultzeko prest (Steilas, 2018) unitate didaktikoek ere ildo bera jarraitzen dute. Azkenik, azpimarratu beharra dago ezin dela orain aipatutako pedagogia feministei buruz hitz egin intersekzionalitatea gogoan izan gabe, hori baita inklusiorako eta jendarte eraldaketarako bidea. Dikotomiari aurre egitean dago normalitatearekin eta sexu desberdintasunekin apurtzeko gakoa (Preciado, 2002) eta, horretarako, pedagogia transgresore bat eratu behar da, kritika eta identifikazio alternatiboetara eramango gaituena, norma zalantzan jartzeko eta desira berriak eraikitzeko (Alonso eta Zurbriggen, 2016). Pedagogia feministek paradigma burujabe eta kritikoetan oinarritzen dira; era kolektibo batean eta aliantza bidez ezagutzaren era berriak txertatuz, esaterako antzerki foroak, asanbladak, irakurketak… (Martínez eta Ramírez, 2017). Hala ere, Subirats eta Toméren (2007) aburuz, oraindik distantzia luzea dago hezkidetzaren kontzeptuaren zabalpena eta hezkuntzako egunerokotasuneko praktiken artean, hala nola ikasgeletan, patioan, harremanetan etab. Horregatik, Rebollo-k (2013) gogoratzen digu eskolak inklusioaren aldeko paper eraldatzaile bat joka dezakeela eta, horretarako, behar-
88 beharrezkoa duela hezkidetza estrategia bilakatzea; metodologia orori genero perspektiba txertatzen. 2.1.3. Ikerketaren erronka eta xedea Gaur egungo hezkuntzan eta bereziki 0-6 etapan aniztasun handia dago genero ikuspuntu batetik metodologiak ezartzerako orduan. Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan lan handia egin den arren, gauza gutxi sistematizatu dira Haur Hezkuntzan. Lan honen bidez, beraz, helburu orokor bezala, hezkidetza eremuan Haur Hezkuntzaren egoera zein den ezagutu nahi da. Horretarako, alderdi ezberdinetatik egiten diren lanen berri jakin nahi da eta, kasuan kasu, lan horiek feminismoarekin duten harremana aztertu. Helburu zehatzei dagokionez, analisia bi ataletan antolatu da; bata egoeraren espezifikotasunetan zentratu da eta besteak feminismoa eta binarismoa izan ditu aztergai. Hala, lehen atalean, (1) hezkuntza sistemaren baitan Haur Hezkuntzaren hezkidetzaren egoera, hots, gelako praktikan nola dagoen ezagutu eta (2) hezkidetzak Haur Hezkuntzan dituen indarguneak eta ahulguneak identifikatu nahi izan da. Bigarren atalean, ikuspuntu horiek errotik aldaketa ea bilatzen duten aztertu da eta, horretarako, bai binarismoa (dikotomia egitura) eta baita feminismoa ere izan dira ikergai. Hau da, (3) Haur Hezkuntzako ikasgeletan binarismoarekin puskatzeko hautua ba ote dagoen jakitea izan da xedea eta, bestalde, hezkidetza feminismotik jaio bazen ere, (4) gaur egun horrekiko dagoen lotura zein den ikertu da, hezkidetzak feminismotatik zer edaten duen eta zein korrontetatik ezagutzeko. 2.2. Metodoa 2.2.1. Diseinua Gauzaturiko ikerketa enpirikoa kasu azterketa bat da, Haur Hezkuntzako etapan ardaztu dena eta hezkidetzari buruzko zenbait bizipen, proiektu eta adierak aztertzen eta jasotzen dituena. Lanean, Haur Hezkuntzako adituen bizipenak, diskurtsoak, jakintzak eta sentimenduak, haien errealitatea eta praktika soziala biltzen dira, dialektika bidez eta gaiarekiko duten harreman eta akzioak aztertuz. Helburua bizipenen bidez teorizazioa lortzea da, antolaketa eta hausnarketa sistematiko bat eginez, informazioa antolatuz eta mailakatuz. Horrela,
89 egunerokoan eta berehalakoan, hots, indibiduala eta partziala dena, soziala, kolektiboa, historikoa eta estrukturalaren barruan kokatzen dena, modu integralean ezagutu nahi da (Basagoitia eta Bru, 2000). Hau da, kezkak erlazio konplexuak dira eta kokatuak dauden gatazkak jasotzen ditu eta horregatik dira deigarriak esperientzia komun zein ezagutzaren diziplina ezberdinetatik (Simons, 2011). Ikerketa honek, kasu azterketaren bidez, Euskal Herriko eskoletan hezkidetzaren eta genero ikuspegitik egin den lanaren erradiografia bat lortu nahi du. Kasu azterketa, finean, gertakari zehatz baten deskribapen sakon, integral eta holistikoa da (Labarca, 2017; Pérez-Serrano, 2014) eta arazoaren esperientzia eta konplexutasuna zehatz-mehatz aztertzea ahalbidetzen du (Simons, 2011), ikuspuntu kontrajarriak aztertuz eta egoeran zeharkatzen diren ahotsen bidez zergatiak aztertuz. Bestalde, lana teoria feministan kokatzen da, ikerketa kualitatiboarekin guztiz lotuta dagoelako, elkar elikatuz. Alde batetik, emakumeen ekarpenek perspektiba metodologiko berriak ekarri ditzakete eta, adi berean, generoari buruzko ikerkuntzan metodo berriek ezagutza sortzea ahalbidetu dezaketelako (Tójar, 2006). 2.2.2. Testuingurua eta parte-hartzaileak Honako ikerketa gauzatzeko, bost elkarrizketa burutu dira, parte-hartzaile guztiak Haur Hezkuntza eta generoaren gaien baitan lanean diharduten aditu eta arituak izanik. Perspektiba holistiko bat lortzeko grinez, alor desberdinetan lanketa hori burutzen duten partehartzaileak hautatu dira (ikusi 2.1. irudia), hurrenez hurren: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasle eta Berritzeguneko arduraduna (E1), Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko (0-3) hezitzailea eta Haurreskolak Partzuergoko formakuntza taldeko kidea (E2), Haur Hezkuntzako bigarren zikloko (3-6) hezitzailea (E3) eta, azkenik, unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak, generoaren lanketan adituak, batetik, Mondragon Unibertsitatekoa (MUkoa) (E4) eta bestetik, Euskal Herriko Unibertsitatekoa (UPV/EHUkoa) (E5). Elkarrizketatutako partaide guztiak Euskal Herriko mugimendu feministen kide (izan) dira.
90 2.1. irudia Ikerketako parte-hartzaileen adierazpen grafikoa
2.2.3. Informazioa jasotzeko tresna Mendez mende, elkarrizketa ezagutza sortzeko era sistematikoa izan da. Metodologia kualitatiboaren baitan, bai zientzia sozialetan eta bai hezkuntzaren alorrean, oinarrizko metodoa bilakatu da (Kvale, 2011). Elkarrizketa helburu eta egitura zehatz bati erantzuten dion solasaldi bat da, itaunketen bidez hurbilpen bat lortu eta kalitatezko ezagutza bereganatzeko xedea duena. Esperimentazioaren bidez, mundua ezagutzeko tresnak bererartzen ditu eta, horrela, ikergaiarekiko askotariko ikuspuntuak biltzen laguntzen du, pertsonen jarduera, esperientzia eta iritziak jasotzen baitira. Hots, elkarrizketak analizatzeak mundua ulertzeko ikusmolde zehatzak eraikitzen ditu (Ruiz-Olabuenaga eta Ispizua, 1989; Kvale, 2011; Tójar, 2006). Estrategia metodo gisa, banakako elkarrizketa sakonak burutu dira (Flick, 2014; PérezSerrano, 2014; Kvale, 2011). Tresnari dagokionez, galdetegi erdi-egituratuak erabili dira, galdera irekiz osatuko gidoien bidezkoa. Horrela, elkarrizketatuek libreki hitz egiteko aukera izan dute eta posiblea izan da pertsona bakoitzaren testigantza jasotzea. Lanaren helburuei erantzuteko, galdetegiko galderak hiru ardatz nagusitan antolatu dira:
91 (1) Elkarrizketatuek gaiarekiko duten lotura eta terminoaren kokapena: "Zergatik murgildu zinen hezkidetza munduan?" eta "Zer da zuretzat hezkidetza?" (2) Errealitatearen analisia: "Nola ikusten duzu gaur egun hezkidetza Haur Hezkuntzan?", "Zer-nolako materialak eta lanak egiten dira Haur Hezkuntzan?", "Zernolako indarguneak eta ahulguneak ditu eginten den lanak?" eta "Zein harreman du feminismoarekin?". (3) Errealitate horren gainean egindako lan nahiz esperientzien ezagutza: "Zein izan zen zuen lana/ikerketa?", "Zer ikasi zenuten?" eta "Ze lan egiten da egun Haur Hezkuntzako geletan ikuspegi hezkidetzaile batetik?". Azkenik, elkarrizketak egin bitartean, landa-oharrak erabili dira, informazio gehigarria jasotzeko helburuarekin eta ostean kategorizazio prozesuan ideiak egituratzeko ohar lagungarri modura (Labarca, 2017). 2.2.4. Prozedura Datuak jasotzeko prozedurari dagokionez, 2018an egin zen lehen elkarrizketa eta gainerako laurak ikasturtean (2018/2019) zehar amaitu ziren. Partaideak intentzionalki hautatuak izan dira (Rekalde et al., 2014; Vizcarra et al., 2016) hautatutakoak erreferentziazko pertsonak baitira eta eremu ezberdinetatik hautatu baitira. Ikerketa kokatzeko asmoz, elkarrizketei ekin aurretik, elkarrizketatuei aurkezpen labur bat helarazi zitzaien, beharrezko ezaugarriak eta lanaren xedea zehaztuz. Haien parte-hartzea bermatze aldera, baimen eta konfidentzialtasun itunak adostu ziren ostean. Elkarrizketak grabatuak izan dira, audio eran, grabagailu baten bidez. Bien bitartean, oharrak ere hartu dira. Behin elkarrizketak bukatuta, transkribatu, kodifikatu eta Nvivo11 analisiprogramaren bitartez aztertu dira (Wood eta Smith, 2018). 2.2.5. Datuen analisia Analisia burutzeko, bi kategoria-sistema sortu dira (ikusi 2.1. taula eta 2.2. taula), bi xederekin: batetik, diskurtsoko informazioa era zentsudun eta argi batean antolatzea eta egituratzea eta, bestetik, dimentsioa zein kategoria bakoitzaren erreferentzia kopurua (eta horri dagozkion agerpen kopuruak) lortzea.
92 Informazioa kategorizatu (dimentsio, kategoria eta azpikategorien arabera antolatu) aurretik, transkribatutako elkarrizketen erantzun guztiak, kodifikatu dira. Hau da, elkarrizketatu bakoitzari kode alfanumeriko bat ezarri zaio: "E" hizkia, elkarrizketak direla adierazteko; 1- 5 bitarteko zenbaki bat, parte-lahartzaileen atalean (2.2.2. atalean) emandako hurrenkera jarraituz eta, azkenik, elkarrizketa egin zeneko data. Hori egin ostean, testigantza guztiak kategoria-sistemaren zenbait dimentsio, kategoria eta azpikategoriatan txertatu dira, matrioska itxura hartuz. Horretarako, analisi unitatea paragrafoa izan da. Kategoria-sistemak eraikitzeko, helburu bakoitzaren dimentsio, kategoria eta azpikategoriak kokatu dira, elkarrizketetan zehar jorratutako puntuak, gidoiko galderak eta berrikuspen bibliografikoaren arabera. Horrenbestez, kategoria-sistemak induktiboak nahiz deduktiboak dira, jasotako erantzunen zein analisi bibliografiko baten baitan eratu direlako. Hauek dira analisirako zehaztu diren dimentsioak: - Egoera: Dimentsio honek lehen helburuari erantzuten dio eta egun, eskoletan, hezkidetzaren egoera ezagutzeko grina du, kategoria desberdin hauek aztertuz: o Eredua: hezkidetza terminoarekin zehazki zer esanahi den, kontzeptuaren esanahia. o Egitasmoea: hezkidetzaren alorrean egiten diren ekimen ezberdinak jasotzen dira, maila desberdinetan egiten dena (planak, proiektuak, ikerketak, formakuntzak eta materialak batik bat). o Erronkak: egun, genero lanketa aurrera eramaterako mugak (sistematizazioa, transbertsalitatea, erreminta eta baliabideak eta sentsibilizazioa). - Haur Hezkuntza: Dimentsio honek bigarren helburuari erantzuten dio eta era zehatzago batean jorratzen du ikergaia, Haur Hezkuntzan dauden bereizgarriak zeintzuk diren ezagutzea baitu xede. Azterketaren kategoriak hauek dira; o Harremanen nolakotasunak: bai familien bai eskolaren baitan heldu eta haurren arteko harremanak. o Identitatearen eraikuntza: haurrek genero identitatearen kontzientzia garatzeko prozesua (prozesuaren garrantzia, infantilizazioa eta horren baitako ikasketa zein desikasketak).
93 o Gorputza: horri buruz egiten den lanketa edo ematen zaion lekua (mugimendua, jolasa eta erabiltzen den komunikazioa). - Binarismoa: Dimentsio honek hirugarren helburuari erantzuten dio eta egun sexu/genero rol eta arauek eskolan duten trataerak aztertu nahi ditu, kategoria hauen bitartez: o Generoa: eraikuntza nola egituratzen den eta zeintzuk diren dituen espezifikotasunak (eraikuntzaren infantilizazioan eta sistemaren sostengu den indarkeriaren). o Trans* ikuspuntua: genero binarismotik kanpo geratzen diren identitate eta gorputz zein estrategiek duten lekua eta presentzia (transexualitatea kasuak eta trasgresioa eta transgeneroa). - Feminismoa: Dimentsio honek laugarren helburuari erantzuten dio eta hezkuntza praktikek feminismotik nola edaten duten bilatzen du. Kategoriak hauek dira o Diskurtsoak: berdintasun eta desberdintasunarena, zein aniztasun eta askatasunarena. o Praktikak: aurrera eramaten direnak eta izaera azalekoak edo sakona dutenak bereiziz. Modu honetan, kategoria-sistemek dimentsio, kategoria eta azpikategoria bakoitzean dauden agerpen kopurua eta horren ehunekoa eskaintzen dute. Hau da, 2. 1. eta 2. 2. taulen "errekurtso edo elkarrizketa" zutabetan, dimentsio, kategoria eta azpikategoria bakoitza zenbat elkarrizketetan agertzen den zehazten da; "errekurtso kopurua" zutabeek, aldiz, dimentsio, kategoria eta azpikategoria bakoitzari buruz zenbat paragrafotan hitz egiten den jasotzen dute eta "ehunekoak" orokorrean gai bakoitza jorratzeari zenbat dedikatzen zaion (Flick, 2015). Hala ere, kontuan izan behar da metodo honek edukiak interpretatzeko erremintak sortzea duela helburu (Flick, 2004) eta agerpen kopurua datu bakar bat dela. Interesgarriena kontzeptuei ematen zaion esanahia da.
94 2.2.5. Egiazkotasuna Analisi kualitatibo bat egiten den mementoan, esandakoa egiarantz gerturatzen den ala ez ikusteko erabili ohi den teknikarik ezagunena triangulazioa da eta informatzaileak, metodoak edo tresnak kontrastatzean datza (Denzin eta Lincoln, 2012; Flick, 2004; Labarca, 2017; Pérez-Serrano, 2014). Kasu honetan, informatzaileek errealitate bera perspektiba ezberdinetatik (berritzegunetik, eskolatik edo unibertsitatetik) bizi dutenez, ikusmira poliedriko bat eskaintzen dute eta, era berean, zenbait puntutan sinergia bat sortzen dute (ikusi 2.2. irudia). Ikuspegi ezberdinetatik iritzi bera ematen denean, ikerketa errealitatetik gertuago egon daitekeela esan nahi du. 2.2. irudia Ikerketako parte-hartzaile eta erabili den triangulazio teknikaren adierazpen grafikoa
2.3. Emaitzak Honako atal hau, lehen jaso bezala, helburu espezifikoen beharren arabera antolatu da. Beraz, bi azpi atal izango ditu, bakoitzak bere kategoria-sistema propioa izanik. Lehendabizi, beraz, hezkuntzaren gaur egungo egoera eta Haur Hezkuntzako errealitatea zein den jasotzen da (2.1. taula), horren errekurtso, erreferentzia eta ehunekoak zehaztuz. Bigarren azpiatalean berriz, binarismoaren eta feminismoaren dimentsioak aztertzen dira (2.2. taulan) horiek
95 hezkuntzan duten errealitatea jasoz eta, aurreko azpiatalean bezala, errekurtso, erreferentzia eta ehunekoak adieraziz. 2.3.1. Hezkidetzaren gaur egungo egoera hezkuntza sisteman eta Haur Hezkuntzako etapan Kategoria-sisteman ezarritako dimentsioek ikerketaren helburuei erantzuten diete eta, horrenbestez, hezkidetzaren egungo egoera eskoletan nolako den (171 erreferentzia) eta Haur Hezkuntzako etapan hezkidetzak duen presentzia (90 erreferentzia) izango dira aztergai, hurrenez hurren. Erreferentzia kopurua eta ehunekoak 2.1. taulan zehazten dira. 2.1. taula Hezkidetzari buruzko kategoria-sistema Gaia Dimentsioa Kategoria Azpikategoria
Errekurtso edo Elkarr. Erreferentzia kopurua %
Haur Hezkuntza
5 26 8.4 Garrantzia 4 18 5.6 Ikasketak eta desikasketak 5 8 2.6 Gorputza
4 20 7.6 Lanketa 2 7 2.6 Mugimendua eta jolasa 4 9 3.4 Komunikazioa 3 4 1.6 Guztira:
2.3.1.1. Hezkidetzaren gaur egungo egoera hezkuntza sisteman Hezkidetzaren egoerari dagozkion emaitzak (% 70.9) hiru ataletan jaso dira: eredua, egitasmoak eta erronkak. Ezin daiteke ukatu hezkidetza eredua auzian dagoela, elkarrizketen % 11.2 hezkidetzaren gaur egungo errealitate eta egoeran zentratu baitira. Hezkidetza ulertzeko eta adierazteko moduak, feminismokoak bezala, ugariak dira. Hala ere, gaur egun, hezkidetzaren esanahia (% 5.5) berdintasunarekin lotzen ohi da, eskola mistoan kokatzen da jatorria eta tratu txarren aurkako diskurtsoarekin lotzen da. Elkarrizketatuko adituek esandakoaren arabera, apustu nagusia estereotipoak gainditzean datza, baina hezkidetzak ez du binarismoaren kontrako diskurtsorik, hau da, ez die desberdintasunei leku egiten eta nekez txertatzen du ikuspuntu trans*ik. Generoaren inguruan aritzen ginen, bueno, eurek berdintasunaren inguruan planteatzen zuten, bakoitzak bere terminologia […] hezkidetzaren terminopean beti motz geratzen zitzaidan, hezkidetza hori beti dikotomikoa den hortan (E2_2018/02/13). Irakasle askok jarrera pixka bat anbibalentea dute. Alde batetik, badakite gai inportantea dela hezkidetzarena, baina badituzte erresistentziak ikuspegi trans-arekin. Denak daude ados: neskek eskubidea daukate jostailu guztiekin jolasteko, bai panpin eta bai kotxeekin, estereotipoak gainditu behar direlako eta denek jolastu behar dutelako sukaldean, txoko sinbolikoan…, baina, aldi berean, binarismoan sinesten dute (E5_2018/03/14). Hezkidetzaren xedeari (% 5.7) dagokionez, eskolan generoak nahitaezko trataera bat behar du. Gaur egun, ordea, hezkidetzak ikuspegi klasiko eta dikotomikoa du. Gobernuak ez du dikotomiarekin puskatzeko apusturik egiten eta, ondorioz, eskolan, instituzio bezala, politika gero eta neoliberalagoak ezartzen dira. Ez familiak, ezta eskolak ere, ez daude prest binarismotik at lan egiteko. Eskola instituzio bat da, eta gobernuaren estrategia ez da generoekin bukatzea, baizik eta mantentze. Gero eta politika neoliberalagoak egiten ari dira hezkuntzarako. Kapitalismoak bi genero horiek behar ditu eta egiten duena eskolak da bermatu, jarraituko dutela […] Baina, generoa eraikuntza bat? Oso barneratuta daukagu, eta gurasoek hori ez dute nahi, binarismo horretatik at, ez daude prest, gurasoak ez daude prest, ez daude prestatuta eta eskolak ere ez, gu izan behar gara, aldaketa hori sartu behar dugunok, irakasle feministak (E3_2018/03/14).
97 Egoera horren aurrean, aniztasuna izan beharko litzake hezkidetzaren helburuak, eskolak haurren zoriontasuna eta genero identitatea aukeratzeko askatasuna bermatzeko. Azken finean, hezkidetza mundua eraldatzeko tresna bilakatu beharko litzake, kontzientziaren bidezko eraldaketarako, baina gaur egungo hezkidetzak ez du sistema zalantzan jartzen. Nolanahi ere, diskurtsoan aukera berdintasunak du zentralitatea, aniztasuna atzean uzten dela. Aniztasuna eta askatasuna ere badira helburuak, baina, batzuetan, helburu horiek ahazten zaizkigu hezkidetzan. Badirudi berdintasuna edo aukeren berdintasuna izan behar dela elementu nagusia, baina, gero, konturatzen gara gure umeek oso askatasun gutxi daukatela anitzak izateko generoaren aldetik (E4_2018/03/1). Laburbilduz, gaur egungo hezkidetzaren ereduak berdintasun hezkuntza bultzatzen du, sistemaren erroari buruzko kritika egin gabe. Horrenbestez, ez ditu zenbait gai ukitzen, hala nola dikotomia nahiz ikuspuntu trans*a. Oraindik nabaria da eskola estrategia instituzionalen menpe dagoela eta norma sozialak erreproduzitzen dituela eta horren adibide dugu hezkidetza ereduak dituen mugak. Ikastetxe eta haur eskoletan, ordea, ugariak dira hezkidetzaren alorrean dauden egitasmoak (% 29.5), hala nola berdintasun planak, proiektuak, ikerketak, formazioak eta materialak. Planei dagokionez (% 5.7), 2013/2016an Eusko Jaurlaritzak argitaratutako berdintasun plana aipatzen da. Plan horren helburua berdintasunaren printzipioak ezartzeko eta indarkeria ekiditeko gida bat eskaintzea zen. Gaur egun plana indarrean egon ez arren, bertan parte hartzen zuten ikastetxeek oraindik batzen jarraitzen dute, mintegien bitartez. Mintegiek eskola bakoitzaren errealitatea ezagutzeko grina dute, esperientziak partekatuz estrategiak bereganatzeko. Mintegiak gure puntu fuerteak dira. Ikastetxe ezberdinak batzen gara eta ikastetxeek euren proiektuak partekatzen dituzte. Berritzegunean laguntza eta formakuntza eskaintzen zaie. Eurentzat mintegiak sare bat suposatzen dute, esperientzia trukatzeko eta elkar laguntzeko (E1_2018/02/08). Plan instituzionaletatik at, badira beste modu batera gauzatzen diren zenbait proiektu (% 5.5), eskola mailan ematen direnak eta modu indibidualean gauzatzen direnak. Horiek guztiek
98 askotariko jomuga eta helburuak dituzte, errealitate ezberdinetatik abiatzen direlako eta erronka ezberdinei erantzuten dietelako. Honek bazuen justu hezkidetzan edo genero perspektibatik lanketa egiteko proposamena. Berak egin zituen espazio moldaketak eta proposamen pila bat, adibidez album superguapoak, harreman mota desberdinak… (E2_2018/02/13). Gaiari buruz egiten diren ikerketei (% 5.9) erreparatuz, ugariak dira azken hauek ere. Hezkidetzan, ikerketak bi dimentsio desberdinetatik burutzen dira. Alde batetik, maila akademikotik, errealitatearen diagnostikoak, argazki deskriptiboak nahiz artikuluak egiten dira. Beste alde batetik, barne mailan egunerokotasunean aplikatzen den ikerketatik, praktika eraldatzailea sustatzen da eta ikastetxe bakoitzean hainbat dinamika proposatzen dira, hala nola behatokiak, eztabaidak edo auto-formakuntza guneak… Gaur egun, ikerketa munduan lantzen dut gehiago, ikerketa taldean gaude…, publikazio batzuk egin ditugu, liburu batzuk, ikerketa lan bat…, udalarekin... (E5_2018/03/14). Guk urtero egiten duguna da oinarri teoriko bat ematea alor bakoitzeko. Orain ematen ari gara zaintzen inguruan. Zaintzen inguruko marko teoriko potolo bat elkarbanatzen dugu, hori prestatzen dugu guk aldez aurretik, eta gero behaketa edo ikerketa agian. Gure burua behatzen dugu bideo grabaketa sistemen bidez eta gero, amaiera aldera, uztartzen dugu marko teorikoa. Horrela, praktika kontziente bat lortzen dugu: gurean hauek ditugu eta gauza hauek ditugu aldatzeko ba berriz behatu. Behaketa sistema bat da eh? Ez da behaketa bakarra egiten eta, amaiera aldera, talde adostasuna bilatzen da. Ikusten duguna da, oinarrian, gurean behar dena talde lan bat dela eta gure planteamendutik bultzatzen dena da hori, alde batetik talde lana eta bestetik gure lanaren berrikuspena (E2_2018/02/13). Bestelako egitasmoak formakuntzak dira (% 9.9). Nahiz eta oso ohikoak ez izan, horien presentzia nabarmena da. Orokorrean eraginkorrak dira, interesa duten jendearengana bakarrik iristen diren arren. Hausnarketarako bideak sustatzea dute xede saioek. Jaso nuen bere garaian Partzuergotik bertatik bultzatzen duten formazioa […] Itziar Zunzunegiren eskutik jaso genuen, bi urtez, generorik gabeko hezkuntzari buruzko inguruko formazio bat eta horrek eraldaketa potentea ekarri zuen (E2_2018/02/13).
99 Hezkidetzaren inguruko materiala (% 2.5) ugaria da: eskolako apaingarriak, etxean gaia lantzeko pelikulak eta albumak… Ekainak 2819 bezalako egunak txertatzeko apustua ere egon da, sindikalgintzatik adibidez. Material hori nola erabili eta hezkuntzako etapa desberdinetara nola moldatu da egungo desafioa. Beste aldetik, uste dut gaur egun material gehiago dagoela. (lehen zegoenarekin) ez du zer ikusirik. (lehen) zegoena dena erdaraz zen. Gaur egun, agian, lan handiago da moldatzea, egitea baino, ez dakit. Hau da, material kontua dagoeneko, ez da arazoa, kontua da jakitea nola erabili (E1_2018/02/08). Egitasmoei dagokionez, beraz, aberatsak dira hezkuntza alorrean hezkidetzari buruz sustatzen direnak, bai maila instituzionaletan, bai eskola mailan, egoeretara egokituz eta tokian tokikoa landuz. Ikerketaren alorrean ere bi maila ikus daitezke, maila akademikoan egiten dena, errealitatearen diagnosia landuz, eta, bestetik, maila indibidual zein kolektiboan, eguneroko praktikan oinarritzen den ikerketa, mementoko esku-hartzeak eta aldaketak diseinatzea xede dutenak. Azkenik, bai formazio eta baita materialei dagokienez, ugariak dira biak, baina egokitzea beharrezkoa da. Azaldutako testuingurua aintzat hartuta, hainbat dira hezkuntza sisteman hezkidetzaren egoera hobetzeko plazaraturiko erronkak (% 30.2). Lehenik, behar-beharrezkotzat ikusten da hezkidetza bera edo horren aldeko afera hartzen duen egitura bat; lan handia egiten den arren, ez baitago logika eraldatzaile baten baitan egituratua. Ez dago benetako eskakizunik. Ez da bermatzen hori emango danik eta, klaro, hori ez baduzu egiten, hil egiten da, edo hil daiteke. Hainbat lekutan mantentzen da, hor daudelako prest, baina, berez, egiturak ez du bermatzen. Oraindik dago, oinarri minimoan, nahiz eta oso hitz politak jarri (E1_2018/02/08). Sistematizatzea (% 9.1), hortaz, urgentea da, erronka nagusietako bat izanik. Aitzitik, hezkidetza egiteke indibidualean bilakatzen da, konpromiso pertsonala, orokorrean militante feministen esku soilik geratzen dena. Helburua da egiten duguna sistematizatzea ikastetxeetan, ze, bestela hor gertatzen da . Bultzatzen duenak alde egiten badu, akabo programa (E1_2018/02/08).
19 Sexu askapenaren edo LGT Harrotasunaren Nazioarteko Eguna da eta Stonewalleko 1969ko istiluak gogoratzen dira.
100 Identifikaturiko beste erronka bat transbertsalitatea (% 4.5) da, bi noranzko izaera duena. Alde batetik, bestelako proiektuetan genero perspektiba txertatzea behar-beharrezkoa da eta, bestalde, bestelako proiektuak ere hezkidetza txertatzeko tresnak dira. Gakoa, nolanahi ere, generoaren lanketarekin etengabeko lotura mantentzean datza. Gauza bat da esatea, baina gero esplizitu ez da ematen. Jendeak erabiltzen du, baina ez da kontziente hor hezkidetza dagoela. Horregatik, hartu genuenean proposatzen ziren behatokiaren funtzioak. Egia esan oso ondo zeuden, baina guk mintegian egin genuna izan zen berbalizatu, analizatu, esplizituki. "Elkarbizitza ez bada genero ikuspuntutik egiten, ez da elkarbizitza" ez da beharrezkoa jartzea? Ba, bai! (E1_2018/02/08). Erremintak eta baliabideak (% 6.7) ezinbestekoak dira gaur egungo errealitatearen mugak zeharkatzeko. Lan baldintzak hobetzea beharrezkoa da, proiektuak egonkortzeko. Formazio gehiago beharrezkoa da, etapa desberdinetara moldatzen dena eta Haur Hezkuntza ere kontuan hartzen duena, lehen eta bigarren hezkuntzak hartzen baitute pisu handiena. Harreman interinstituzionalak beharrezkoak dira, elkarren arteko elkarlana eta apustu desberdinak partekatzeko. Material berria beharrezkoa ikusten da, eguneratua dagoena. Eta gero gure errealitatea daukagu, ez dizut ez dakizun ezer kontatuko: ratio handiegiak, lan baldintzak txarrak, mugikortasun handia, egonkortasun gutxi. Gero, ikastetxe barruan ere kohesioa ez dakit nolakoa den, ikastetxetik ikastetxera aldatzen da. Gero lanbide honek asko erretzen du jendea, oso azkar, eta, klaro jendarteak, sozialki, hezkuntzari eta eskolari dena eskatzen dio eta oso gutxi eman (E5_2018/03/14). Azkenez, hezkidetzaren gaur egungo egoeraren analisiaren baitan, sentsibilizazioa (% 9.9) da erronkarik pisutsuena. Hezkuntzan ez dago kontzientzia feministarik eta horrek generoaren eta sistemaren ulermenean oztopoak eraikitzen ditu. Horregatik da beharrezkoa kontzientzia sustatzea. Nik uste dut momentu honetan elementu nagusiena ez dela hainbeste gauzak egitea. Hori ere bai, baina hezitzaile askorengan falta den lehenengo pausoa kontzientzia hartzea da, konturatzea generoa zer den eta nola haien eran ari diren horretan laguntzen (E4_2018/03/1). Hala ber, formazio saioetara kontzientzia handiena dutenak joateko inertziazko hautua dagoenez, behar gehien dutenak alde batera geratzen dira. Horrenbestez, hezitzaile nahiz guraso askok gaiarekiko sentsibilizazio falta nabarmena dute.
101 Niri iruditu zitzaidan un kuadro, adibidez, haur eskoletan nengoenean lanean, ez egotea formakuntzarik intersexualen inguruan. Niri ez zitzaidan inoiz tokatu, baina nire lankideari tokatu zitzaion aurreko urtean eta kontatzen zuen: etortzen dira gurasoak… zuk ez daukazu ideiarik ez, medikuak dio ez dakit zer… Formakuntzak egon beharko litzateke Haur Hezkuntzan (E3_2018/02/15). Egoeraren azterketa amaitze aldera, garbi dago egungo hezkidetzak hainbat erronka dituela. Guztiak, funtsean, hezkuntza egituraren baitan hezkidetza txertatzea dakarte, behar gehien dagoen kolektiboen errealitatera iristeko egitura aldatzeko. Behin betikoz maila indibidual eta pertsonalean oinarritzen den zama albo batera utzi eta eskolak, instituzio modura, hezkidetzari lotutako hezkuntza konpromisoa hartu behar du. 2.3.1.2. Hezkidetzaren eta Haur Hezkuntzako etaparen arteko harremana Hezkidetza eta Haur Hezkuntzaren arteko harremanari buruzko emaitzei dagokienez (% 29.1), hiru zutabe dituzte sustrai: harremanak, identitatearen sorkuntza eta gorputza. Harremanak (% 12.3) direla eta, alde batetik, familiarekin (% 5.3) dagoen harremana nabarmentzen da, hezkuntzako etapa horretan eskolak eta familiek lotura estua baitute. Haur Hezkuntzan hezkidetza landu nahi denean, haurrekin ez ezik, familiekin ere lan handia egin behar da. Behar-beharrezkoa da familia eta eskolaren artean harremana mantentzea eta horrek zenbait zailtasun dakartza, askotan familiek gaiarekiko mesfidantza baitute. Hala ere, gaur egun familia motak askotarikoak dira eta horrek gaia lantzen laguntzen du. Egia da Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan behin eta berriro esaten dutela haurrak oso txikiak direla eta lan gehiago familiekin egin behar dela. Azken finean, etapa batzuetan familiarekin harreman oso estua mantentzen da eta gauza asko familiaren bidez egin behar dituzu (E1_2018/02/08). Haur eta helduen arteko harremanek (% 12.3) badute berebiziko pisua ikergaiari dagokionez, ikasgelan ematen direnak batik bat. Umeek imitazioaz baliatzen dira helduen jarrerak interpretatzeko eta ikasteko. Hezitzaileak, beraz, erreferenteak dira, haurrek euren jarrerak eta ideia erreproduzitzen dituztelako. Jarrera eta ideia horiek estereotipoetan oinarritzen direnez, harremanak eraikitzean generoaren erreprodukzioa ematen da eta haurrei trataera binarizatua eskaintzen zaie. Helduen esku geratzen da, beraz, ohiko dinamika puskatzea, behaketak egitea eta material berria sortzea, erreferente berriak eskaintzeko.
102 Batez ere harreman eraikitze horretan dago, haurrarekiko tratu zuzen horretan dago eragina eta generoaren birproduzitzea. Ze erantzun mota? Igual, zakildunei errazago ematen zitzaien jolaserako aukera, edo azkarrago, ez errazago, baino bai azkarrago, ez? Hortaz ohartu ginen eta hori aldatzeko moduak ezarri ziren (E2_2018/02/13). Haurtzaroak berebiziko pisua du identitatearen sorkuntzan (% 8.4), 0-2 etapan ematen baita genero eraikuntza eta, beraz, identitatearen garapena. Haurrek, 2 urterekin, oso garbi dute sistema binaristaren zein aldetan kokatu behar duten euren burua. Horregatik, garrantzitsua (% 5.8) da fokua Haur Hezkuntzan jartzea. Horri buruz eta helduek haurren genero identitatearen sorkuntzan duten eragin handiaz, ordea, ez dago kontzientzia handirik. Gure etaparekin erabateko lotura du. 0-2an ematen da eta 2-3 bitarte horretan ematen da genero identitate eraikuntza eta sekula ez gara etapa horri begira egoten. Haur batek, 2 urte dituenerako, oso garbi dauka baten edo bestean kokatzen den, eta hori erabat eraikia da, ez dago ezer barrutikoa denik Gure ibilbide profesionalean zenbat haurrekin egon gara dagoeneko, urte askotako hezitzaile batek ere bai esaten zuen: zenbat haur sailkatu ote ditudan nire eraikuntzatik e, musu-truk, erabat doan… (E2_2018/02/13). Ikasketa prozesuei ekitea bezain garrantzitsua da desikasketa prozesuei (% 2.6) ere tartea eskaintzea. Horregatik, maiz, ebaluazioak egiterako orduan, bai ikasitakoa eta baita desikasitakoa ere egoten da gai ordenetan. Haurrek, txikitatik, ikasten dute generoa zer den. Lau urterekin, haien burua binarizatua egoteaz gain, ingurukoa ere arau berdinekin ulertzen dute; esaterako jostailuak. Burmuinaren hiru laurdenak jaio eta gerora eraikitzen dira, generoa ere eraikuntza horretan kokatuz. Beraz, desikasketa prozesuak zailak dira, pisu handia dutelako. Astiro doan prozesua da eta horretan lagunduko duten tresnak behar dira. Garbiketa bat behar dugu gure buruan. Esateko, azalak ez du ezer esaten pertsona bati buruz, gurasoei buruz, hain zuzen ere, baina, klaro, horretarako ariketa bat behar da. Klaro ikusten duzu bonboitxo hori, eta hemen duzu bonboitxo eta hemen duzu rambomari eta hori gainditzeko behar duzu ariketa pertsonal bat, esateko hauek aukera berberak merezi dituzte, ez? (E4_2018/03/1). Laburbilduz, identitatearen sorkuntza Haur Hezkuntzako etapan ematen da eta, horregatik, nabariak dira sistemaren erreprodukzio zantzuak. Beraz, etapa horretan, behar-beharrezkoa da, ikasten doazen heinean, desikasketa prozesuak ere aktibatzea.
103 Gorputza (% 7.6) da hirugarren zurtoina Haur Hezkuntza eta hezkidetzaren lanketari dagokionez. Alde batetik, aniztasuna lantzen da, gorputz mota desberdinak ezagutzeko. Bestetik, espazioen eskaintza egiten da, hots, dinamika desberdinen bidez gorputzaren trataera, emozioak eta norberaren genitalei lekua eskaintzea. Hala ere, orokorrean, maila oso akademikotik lantzen da gorputza; mentalki eta kontzeptualki, gorputzaren alderdi fisikoa baztertuz. Gorputza ez da apenas lantzen. Gorputz atalak ikastetik haratago, gorputza lantzea zer da? Gorputz atalak ikasi eta emozioak landu? Hori lotzen dute gorputzaren lanketarekin, baina… Mari Luz Estebanek, adibidez, antropologak, antrolopologa feministak, subjektu haragiztatuak garela dio. Sujeto encarnado hori ez dut ikusi, ez dut ikusi maistrengan kezka hori, gorputzetik ezagutzea, gorputzetik hitz egitea, gorputzetik harremanak edukitzea, sozializatzea. Gorputzaren presentzia izaten da tokatzen zaionean, gorputz atalak ikasteko edo triste, pozik, haserre. Orduan, gorputza ez dago. Badagado, badagoelako, bagarelako, baina ez dago (E5_2018/03/14). Mugimenduaren bidez, alegia, jolasa eta esperimentazioaren (% 3.4) bidez ezagutzen dute haurrek inguruko mundua. Horretarako, ikasgelan, beharrezkoak diren espazioak eskaini behar zaizkie. Generoari dagokionez, baita, eta horri lotutako analisi bat behar-beharrezkoa da: arropak haurren mugimenduak mugatu edo ahalbidetzen ditu?, haur guztiek espazioa berdin okupatzen dute? Generorik gabeko materiala sustatzen da, hala ere, haurrak erabileran, jolas sinbolikoan, ematen dio zentzua. Hau da, eskasa da gorputzetik eta gorputzarekin egiten den lanketa eta, ondorioz, oso espazio gutxi eskaintzen zaio era fisiko batean generoarekin esperimentatzeari eta jolasteari. Jolasa eta esperimentazioa direla mundua eta ingurua deskubritzeko moduak. Orduan, hori aplikatu beharko genuke generoarekin ere. Hori da gure ondoriotako bat (E5_2018/03/14). Komunikazioaren (% 1.6) baitan, hizkuntzak ere berebiziko garrantzia du. Alde batetik, zer esaten den (edukia), baina nola esaten den (forma) ere eragin zuzena du. Hizkuntzak, funtsean, trataera dikotomizatu bati erantzuten dio eta hausnarketa eta trataera kritiko bat egitea garrantzitsua da. Bazegoen hizkuntzaren trataera eta hor aztertu beharrekoa eta genero perspektibatik hausnarketa kritiko, gure egunerokotasunaren hausnarketa kritiko egiteko proposamena,
104 eta erotzen zian, aber aber astakeri bat esateagatik haur bati edo morrosko, edo..ez gara horrelako txorakerietan eroriko, eta hori gurean... (E2_2018/02/13). 2.3.2. Feminismoa eta binarismoa aztergai Kategoria-sisteman ezarritako dimentsioek ikerketaren helburuei erantzuten diete eta, horrenbestez, binarismoarekiko irakurketa (62 erreferentzia) eta barneko diskurtso eta praktika feministak (39 erreferentzia) izango dira aztergai, hurrenez hurren. Erreferentzia kopurua eta ehunekoak 2.2. taulan zehazten dira. 2.2. taula Hezkidetzari buruzko kategoria-sistema Gaia Dimentsioa Kategoria Azpikategoria
Errekurtso edo Elkarr. Erreferentzia kopurua %
4 18 17.8 Berdintasuna eta ezberdintasuna 4 10 9.9 Aniztasuna eta askatasuna 4 8 7.9 Praktika
2.3.2.1. Binarismoaren irakurketa hezkidetzan Hezkuntzak, gaurdaino, ez du binarismoaren irakurketa sakonik egin (% 61.4) eta horrek ez du generoaren irakurketa sistematikoa ahalbidetu (% 25.8). Arazoak nabarmenak direnean eta derrigorrez "kasuari" heldu behar zaionean soilik egiten dira lanketa zehatzak. Halaber, orokorrean, ez da binarismoa lantzeko saiakerarik egiten eta are gutxiago Haur
105 Hezkuntzako etapan. Horrek prozesuak infantilizatzea (% 11.9) eta sistema bitarra finkatzea (% 13.9) du ondorio. Haur Hezkuntzan ematen den infantilizazioa nabarmena da, erasoak eta indarkeria justifikatzen direlarik. Hau da, ulertzen da Haur Hezkuntzan ez dela ezer gertatzen eta ez dela beharrezkoa binarismoari buruzko hausnarketarik, oso gazteak direlako. Ez zaio gaiari berariazko garrantzirik ematen eta nabarmena ez denean, ez zaio gaiari behar bezala eusten. Haur Hezkuntza, daukadan,azkeneko zera, ez, kezka hori da. Horrelako adinetan horrelako gaiei ez zaie garrantzia ematen. Orain gaude bullying kontuekin eta adituek esaten dute, bullying-ak dituen ezaugarriekin, Haur Hezkuntzan ezin dela eman. Erasoak bai, eta elkarren arteko tratu txarrak, baina batzuk txiki-txitatik apuntan maneras, eta normalizatu egiten dira (E1). Nik aurkitzen dudana da erasoen justifikazioa: normala da, garapenaren fase bat, batzuek ezin dutelako beste modu batean adierazi… ya. Batzuek pentsatuko dute arazoak datozela, etorriko direla geroago, Lehen Hezkuntzan, Haur Hezkuntzan ez dela ezer gertatzen, baina Haur Hezkuntzan gauza asko geratzen dira. (E4_2018/03/1). Sistemak bi genero behar dituenez, eskolak hori bermatzen du. Irakasle eta helduen itxaropenak eta nahiak haurrengan iraultzen dira, sistemara moldatzeko, neska eta mutilak izan daitezen. Era horretan, arian-arian, haurrei ateak itxi egiten zaizkie, zabaldu beharrean. Zuri/beltz planteamendua proposatzen zaie, proposamen dikotomikoa, edo bat edo bestea. Hala ere, badaude zenbait espazio eta proiektuen eskaintza haurrak askatasunez eta autonomiaz hezterako orduan. Honek izan nahi du haurrak zoriontsu izateko espazio bat. Horrela azaltzen genuen gure egunerokotasunean. Orduan, horri begira saiatzen gara ahalik eta era askeenean mugitu daitezen, pertsona bezala. Alde horretatik ere, genero identitatea aukeratzeko askatasuna bermatu nahi diogu, behintzat espazio honetan (E2_2018/02/13). Lehen Hezkuntzara heltzen direnerako dagoeneko hezituta daude etaume horiek aldatzea oso zaila da. Estrategia bat dela uste dut. Kapitalismoak bi genero horiek behar ditu eta egiten duena eskolak da hori bermatu, jarraituko dutela bermatu (E3_2018/02/15). Hortaz, badirudi, Haur Hezkuntzan ez dagoela genero markarik, ez genero indarkeriarekin, ez sistema dikotomikorik. Haur Hezkuntzan dena da zilegia eta ez da
106 generoa auzian jartzen. Hortaz, gerora, "arazo" edo egoera berriren bat dagoenean, ez da atzera begiratzen. Hau da, Haur Hezkuntzak ez du inongo kabilarik. Eskolak jarrera oso bestelakoak ditu trans* ikuspegiari dagokionez. Sistema binaristan ematen diren transgresioak ere nabarmenak dira gaur egungo hezkuntzan (% 35.6). Transexualitate egoeran dauden haurrek (% 16.7) alarmak pizten dituzte eta ez dago prestakuntza nahikorik horrelako gaiei eusteko. Chysalis dugu gaur egun indarrean dagoen elkarteetako bat trans* ikuspuntua lantzen duena haurtzaroan. Elkarteak onartzen du arazo sistemikoa dela, baina planteamendu zurruna du eta transexualitateaz soilik mintzatzen da. Hots, ez dute trans* kolektiboaren konplexutasuna aitortzen eta errealitate oso konkretuak ikusarazten dituzte. Maila pertsonalean, trans* bakoitzak ikusiko du nola kokatzen duen bere burua eta nola bizi duen bere generoa eta hor ez naiz inoiz sartuko. Hori terreno pertsonala da eta bakoitzak egiten du bere aukera, bere bizitza edo bere gorputza. Baina maila kolektiboideologiko-politiko-sozial batean, elkarte batek ezin du defendatu trans* izateko modu bakar bat, eta hor ikusten dut hutsune posible bat eta gehiago haur eta gazteei buruz ari garenean (E5_2018/03/14). Transexualitate egoeratik at dauden hainbat haurrek ere hautsi dute sistema bitarra, egongune transgene batetik (% 18.9). Helduek eta, funtsean, jendarteak dena binarizatzeko duten beharra mahai gainean jartzen dute; identitatea zerbait konplexua dela adieraziz eta intersekzionalitatea aldarrikatuz. Familiak eta eskolak transgresio horri mugak jartzen dizkiete, ordea. Estereotipo eta rolak gainditzea beharrezkoa ikusten dute, baina, era berean, binarizatu gabeko jarrerei beldurra diete, binarismotik ateratzeko askatasunari ikara. Denek ikusten dute oso argi biolentzia landu behar dela edo elkar errespetatu. Eta zergatik ez ditugu azazkalak margotuko denok, bai? Gauza batzuk bai. Neurri baten, bai, rolak gainditu daitezke, edo, baina beste muga batzuk pasatzea asko da (E5_2018/03/14). 2.3.2.2. Diskurtso eta praktika feminista Feminismoa presente dago hezkuntza munduan, bai diskurtsoari (% 17.8) eta baita praktikari (% 20.8) dagokionez. Berdintasunaren diskurtsoa (% 9.9) da gaur egun indarrean dagoena eta desberdintasun egoerak identifikatu eta emakumeei aukera berdintasuna bermatzean datzana. Hezitzaile askok, haien burua feminista izendatu beharrean, berdintasunaren aldekotzat jotzen dute. Berdintasun erreal bat eraikitzeko bide bakarra sistema apurtzea eta aniztasuna zein
107 askatasuna kontuan hartzea da. Nik egingo nukeena da rolen apurketa eta genero apurketaren jolastu, beharrezkoa baita berdintasunean bizitzeko eta horrela berdintasunean hezituko baziren generorik gabe, ba etorkizunean ez ziren egongo genero desberdintasunak (E3_2018/02/15). Aniztasuna eta askatasuna (% 7.9) bigarren plano batean geratzen dira diskurtsoan. Hala ere, hezkuntza inklusibo eta feministaz aritzerakoan, aniztasuna kontuan hartzea beharbeharrezkoa da. Hitz egiten dugu inklusioari buruz, baina zer da inklusioa? Inklusioa ez da bakarrik ikasketa erritmo motelagoa dutenak artatzea, edo dibertsitate funtzionala dutenei erraztea klasean parte hartzea edo, gaixotasunen bat dutenei bitartekoak ematea, edo ikasketetan porrota eduki dutenei laguntza eskaintzea edo hizkuntza ezagutzen ez dutenei errefortzua ematea. Ez da hori bakarrik. Inklusioa izango litzateke diferentzia guztiak kontuan hartzea, denak garela diferente jakitea, esplizitatzea eta ikustea (E5_2018/03/14). Praktika feministei dagokionez, hezkuntzan, ez da errotiko lanketa bat egiten. Ez du egitura bitarra kolokan jartzen eta askotan praktikak partxeak edo aurpegia garbitzeak dira soilik. Horregatik, feminismotik datozen beste eraikuntza eta izateko moduak presentzia hartzea garrantzitsua da. Zentzu horretan, alde batetik azalean (% 7.9) geratzen diren praktikak aipatzen dira eta bestetik, ordea, era sakonago (% 12.9) batean ematen direnak. Azalean geratzen diren praktikak instituzionalizatuak dauden egunak (martxoak 8 eta azaroak 25) ospatzean eta genero rolak gainditzera aldera aukera berdintasuna bermatzean datza gehienbat, inongo hausnarketa sistemikorik egin gabe eta feminismoaren gaia era ez estruktural batean lantzen. Horrenbestez, momentuko konponbideak soilik eskaintzen dira. Sistema horrelakoa da. Sistema hau da eta, sistemari aurre egiteko tresnak behar badituzu, dikotomia horretan jausten zara, ahaztu gabe arazoa sistemikoa dela hori burutik kendu gabe sekulan baina (E2_2018/02/13). Praktika sakonei dagokionez, aldiz, lehen plano batean kokatu behar da generoa eraikuntza sozial bat dela. Burua desestrukturatu behar da praktika feministen bidez, etengabeko eztabaida prozesu bat sustatuz. Beste eraikuntza eredu batzuk onartuak dauden esparruak sortu behar dira, heteronorma eta maitasuna kolokan jartzeko. Kolektibo trans*arekin harremana mantendu behar da, bertan dauden askotariko ahotsen berri izatea aberasgarria baita.
108 Gizonak eta emakumeak desagerrarazten balira, orduan, indarkeria hori desagertuko litzateke. Ez da prebentzioa izan behar, izan behar da erradikalagoa, ez? Horrekin apurtu behar da zeharo (E3_2018/02/15).
109 2.4. Eztabaida eta ondorioak Elkarrizketatutako bost adituek (E1k, E2k, E3k, E4k eta E5k) Toméren (2008) ondorioekin bat egiten dute: hezkuntzak ez du ekitatearen aldeko apusturik egiten eta, horregatik, maiz, hezkidetzari buruz egiten den lanketa politikoki zuzena da, baina ez eraldatzailea. Hau da, gaur egun hezkidetza eta feminismoaren artean ez dago lotura sendorik eta sistemaren purpelwashing eta pinkwashing estrategiak islatzen dira eskolan. Hezkuntzak, beraz, molde sozialak eta kulturalak erreproduzitzen ditu oraindik (Castillo eta Gamboa, 2013; García, 2017; Martínez eta Ramírez, 2017; Subirats, 2016; Tomé, 2008). Ez da erroko lanketarik egiten, ez dago zinezko diskurtso feministarik. Hezkidetzak berdintasuna du jomuga eta ez da identitate aniztasuna sustatzeko estrategia lez kokatzen (Delgado, 2015). Horrela, egoteko, izateko eta bizitzeko eredu berdinak ezartzen dira, sistema kapitalistatik edaten duten pentsamendu eta jarrerak, patriarkatua eta genero indarkeria erreproduzituz eta indartuz (Arenas, 2006; Martinez eta Ramirez, 2017; Subirats, 2016). Lanketak oso maila azalekoan egiten dira eta ez dira egoerei erantzun bat emateko baliabideak jartzen. Parte-hartzaileen ustez, jendartean transexualitate egoeran dauden haurren errealitateak ulertzeko urratsak ematen ari diren bitartean, hezkuntza sisteman ez da dikotomia puskatzearen aldeko apusturik egiten. Elkarrizketatuko adituen ustez, hezkidetzak ez du bere eremuan dikotomia edo trans* ikuspegia txertatzen, identitate aniztasunaren estrategia bat abiarazten ez duelako. Beraz, trans* izateko modu bakar bat azaleratzeaz gain, berriz ere dikotomietan murgiltzen da eskola eta sistema transgreditzen duten identitateak (transexual, transgenero, lesbiana, gay…) ere normaren barruan sartzen ahalegintzen da. "Arazo" edo "kasu" bat nabaria denean soilik aktibatzen da alarma eta horrek egora lantzeko grina adierazten du, baina alarmari erantzutea oso urruti dago haurrak aniztasunean hezteko proposamenetik. Azken finean, aniztasuna eskolan lortzeko, dikotomiari aurre egiten behar zaio (Platero, 2016; Preciado, 2002; Subirats, 2017), baina transgresioei beldurra izaten zaie eta (ber)egokitu daitezen, izateko modu zehatzak ematen zaizkie (Ariso eta Merida, 2010; Platero 2014). Gainera, gaiari buruzko lanketa asko egiten diren arren, ez dago hezkuntza sistemaren aldetik konpromiso seriorik eta proposamenak kolektibo edo norbanakoen esku geratzen dira (Castillo eta Gamboa, 2013). Horrenbestez, maila akademikoan, instituzionalean,
110 kolektiboan zein indibidualean askotariko egitasmoak bultzatzen diren arren eta Eusko Jaurlaritzak ere gaiarekiko diskurtso eta lanerako grina adierazten duen arren, hauek dira, elkarrizketatuen arabera, erronka nagusienak: sistematizatzea, transbertsalitatzea eta sentsibilizatzea. Adituek (Alfonso eta Aguado, 1992; Miyares, 2006; Platero, 2014; Salinas eta Leona, 2016; Trujillo, 2015) eta elkarrizketatutakoek oso garbi adierazten dute haurtzaroak genero identitatea garatzerako orduan garrantzi handia duela. Hala ere, Haur Hezkuntzako etapan gaiari buruz egiten den lanketa urria da eta oztopoak, aldiz, ugariak: materiala moldatzeko zailtasunak daude, familiekin gaia lantzea zaila izaten da eta gorputzaren lanketa oso eskasa da. Haur Hezkuntzan, beraz, hutsune handia dago generoaren lanketari dagokionez eta begi bistakoa da Puigvertek egiten duen salaketa: Haur Hezkuntzan genero aldagaia kontuan hartzen ez denez, bertan ematen diren erasoak zilegitasun osoz hartzen dira (Elorza eta Francisco, 2011). Eskolako praktika eraldatzaile izan dadin, aldaketak gauzatu behar dira. Hezkuntza sistemaren zein eskolaren antolakuntza eta ikasgeletako metodologietan, hezkidetza bigarren mailan uzten da, jokatzeko eretan, irakaslearen adieretan eta, azkenik, familietan, komunikabideetan eta argitaletxeetan (Miyares, 2006).
3.1. Genero ikuspegitik eskolak dituen erronkak hizpide Ukaezina da borroka feministak eman dituen aldaketak eta ikusmira berriek egungo jendarte eta hezkuntzan eragin nabaria izan dutela. Hala ere, diskurtso horren zabalpenak hezkuntzan nolako efektua izan duen eta genero ikuspuntutik hezkuntzan erronka nagusiak zeintzuk diren zerrendatzea behar-beharrezkoa da komunitaterekin lanean jarraitzeko. Horretarako, bereziko garrantzia du eskolan ikuspuntu feminista batetik lan egiten duten agenteak aintzat hartzea, euren iritzi, analisi, proposamen eta bizipenak ezagutzeko. Horiei esker posible izango da hezkuntza sistemaren indargune eta ahulezien nondik norakoak identifikatzea eta esku hartzea. 3.1.1. Egungo jendartea eta feminismoaren presentzia Egungo mendebaldeko jendartea erakundeez baliatzen da neoliberalismoaren arauak idatzi eta biztanleriak jarraitzen dituela bermatzeko. Horrek desberdintasun egoerak sortzen eta sustatzen ditu, genero indarkeria iraunaraziz (Sánchez eta Iglesias, 2017). Bien bitartean, aurrera eramaten diren politikek oso modu desberdinak dituzte emakumeenganako eta gorputz ez-hegemonikoenganako zapalkuntzen aurrean jarduteko (Solá, 2011). Egoera ulertzeko, ezinbestekoa da mendebaldeko pentsamendua aztertzea eta errealitate hori aztertzeko erabiltzen den sexu/genero kategoria bitarra sakontzea (Alvarez-Uria, 2013). Kategorien binarismoak bi genero ezartzen ditu, esklusiboak, osagarriak eta hierarkikoak direnak (Platero, 2014). Horrez gain, Mohanty-k (2008) adierazten duenez, generoaren eraikuntza dikotomiko horri, derrigorrez, beste dimentsio batzuetako intersekzioak
118 atxikitzen zaizkio, hala nola arraza, klasea, kultura, eremu geografikoa, sexu orientazioa/identitatea, gaitasunak eta gorputza. Rubin-ek erabili zuen lehenengoz "sexu/genero sistema" kontzeptua, 1986an, eta horren bidez zera adierazi nahi izan zuen; gizarte kapitalista dela sexualitate biologikoa giza jardueran produktu bilakatzen duena eta diskriminazioan oinarritutako harreman sozialak ezartzen dituena. Hau da, generoak jendartea eta harreman sozialak antolatzen ditu. Finean, sexua eta generoa kontzeptuak zientziak interes politiko eta sozialen arabera sortutako eraikuntzak dira (Butler, 2018). eta teoria askok berresten dute generoa kontrol sozial bat dela, botere-gailu bat, modu zurrun, bortitz eta hierarkizatuan ezartzen dena, pertsonak ezarritako arau sozialetara egokitu daitezen (Arisó eta Mérida, 2010). Hala ere, badira, egun, zenbait testuinguru ez dutenak generoa diskriminazio arrazoitzat jotzen (Lleixà et al., 2020) eta, horregatik, funtsezkoa da genero ikuspegia sustatzea. Romero eta Lugo-ren (2014) iritziz, beharrezkoa da jendarte demokratiko bat eraikitzea eta kultura androzentrikoa gainditzea eta, horretan, genero ikuspegiak, analisi integrala izateaz gain, proposamen eraldatzaileak maila guztietan egiteko aukera luzatzen du. Genero ikuspegiaz ari garenean, beraz, arestian aipatutako kategoria bitarrek eragiten dituzten desberdintasunei aurre egiteko eta parekidetasunaren lortzeko estrategiez ari gara (Miralles-Cardona et al., 2020). Hau da, genero ikuspegiak etengabeko arreta eskatzen du eta egoeren aurrean arduraz eta erantzukizunez jokatzea; izan ere, egiten den ekintza oro (eta egiten ez den) garrantzitsua da mundu feministaren eraikuntzan (Garrido, 2019). Hori dela eta, ezinbesteko lana da genero indarkeriaren erroa zein den ulertzea, gizarte eta kultura jakin baten eraikuntzari erantzuten dion indarkeria sistematiko eta estrukturala baita (Solá, 2011). Halaber, egungo politika publikoek ez diote errotik heltzen genero indarkeriaren gaiari eta ez dute haren esentzialismoa kolokan jartzen. Bien bitartean, borroka feministak gorabidean daude; 2018an eta 2019an deitutako azken grebei begiratu besterik ez da egin behar. Greba horien bidez "ordaindu gabeko lanak eta genero lanak gizarte kapitalistan betetzen duen ezinbesteko lana ikusarazi nahi izan zen" (Arruza et al., 25. or.). Hala ere, mugimendu feministak feminismo liberaletik bereizteko beharra du; begirada kristalezko sabaian jarri eta merkatua aberasten duen diskurtsoa defendatzen du; klasearen eta arrazaren errealitatea kontuan izan gabe, elitismoa eta indibidualismoa sustatuz (Arruzza et al., 2019).
119 Gainera, asimilazio eta instituzionalizazio egoera dagoen LGT (Lesbiana, Gay eta Trans) komunitatearen premiei ere erantzun behar die feminismoak. Pink eta purpel washing estrategiekin definitzen dira kolektibo horren asimilazio eta instituzionalizazio egoerak; pink (arrosa) LGT kolektiboaren kasuan, eta purpel (morea) feminismoaren kasuan, ondoren wash aditza, garbitu edo justifikatu esan nahi duena. Garbiketa-teknika horiek gorputzaz baliatzen dira diskurtso hutsa eraikitzeko, generoan, arrazan edo (des)gaitasunean bizitako errealitateak kontuan hartu gabe (López eta Platero, 2019). Estrategia hori gizartearen oinarrietan eta hezkuntza sisteman ere ikus daiteke (Leon et al., 2020). XXI. mendeko feminismoak, beraz, botere harremanetan pertzepzio gurutzatuaren berri ematen duen ikuspegi intersekzionala izan behar du (Viveros, 2016), nork bere burua(k) era konplexuagotan pentsatzea ahalbidetzeko (Platero, 2013). Feminismoa, gizonen eta emakumeen arteko menderatze harreman kritikaz egiteaz gain, botere sistema bazterketa egoeren konplexutasunean kokatu behar da eta genero zapalkuntza beste batzuekin artikulatzen dela ulertu behar du (Cubillos, 2015). 3.1.2. Eskola: ekoizle edo eraldatzaile? Argi dago genero indarkerian esku hartzeko diziplinarteko estrategia integral baten bidez egin behar dela, sozializazio eta hezkuntza prozesuetatik hasita. Hots, funtsezkoa da hezkuntza arloan sentsibilizatzeko eta esku hartzeko neurriak ezartzea (Moriana, 2017). Sozializazioa jendartean onartuta dauden portaerak eta pentsamenduak barneratzeko prozesua da (Martínez eta Ramírez, 2017; Subirats, 2016). Prozesu horretan, genero aldagaiak haurrak baldintzatu eta espektatiba ezberdinak proiektatzea dakar (Platero, 2014); izaera patriarkala bultzatuz eta eredu sozial eta kultural hegemonikoak erreproduzituz (Martínez eta Ramírez, 2017; Subirats, 2016; Tomé, 2008). Egungo jendarte neoliberalean hezkuntzak pisu handia du. Joera ekonomikoen premiak asetzeari dagokienez, eskola jendartea kapitalaren interesei erantzungo dieten lanak bideratzeko, prestatzeko eta antolatzeko tresna indartsua da (Sánchez-Bello, 2006). Hau da, eskolak kapitalismoaren beharrei erantzuten die, patriarkatuarekin bat egiten, eta sistema egituratzen du.
120 Toméren (2008) aburuz, hezkuntza sistema oraindik ez da konprometitu genero berdintasuna lortzearen helburuarekin. Ezberdintasunak normalizatu egiten diren bitartean, berdintasunaren lorpenaren diskurtsoa eskola esparruetara hedatzen ari da (Anguita, 2011). Horregatik, premiazkoa da pedagogia kritikoa aurrera eramatea, feminismoa bera hezkuntza testuinguruetan ere finkatzeko (Martínez, 2016). Inoiz baino beharrezkoagoa da diskurtsoak (des)eraikitzea, Haur Hezkuntzako lehen zikloetatik (Trujillo, 2015). Hezkidetza izendapenak zenbait egoera sozio-historiko bizi izan ditu. Horregatik, pertsona batzuek, oraindik, termino horrekin identifikatzen dute euren burua, eta beste batzuek, aldiz, hitz tradizionalegia (Alvarez-Uria et al., 2019) eta bitarra (Leon et al., 2020) dela sentitzen dute, eta beste kontzeptu batzuk aukeratzen dituzte, hala nola pedagogia feministak. Azken urteotan, feminismoak aniztasunarekiko begiradak egoera berri baten aurrean jarri ditu eta hezkidetzaren xedea ikasgeletan bizi den aniztasunari erantzunen bat eman behar zaiela ere zabaldu du. Dena den, aniztasuna ez da soilik ikaskuntza erritmo, funtzionaltasun eta gaitasunetan zentratzen, ezta kultura aniztasunean ere, baizik eta "binarismoa gainditzearekin, transexualitatearen presentziarekin edo heterosexualitatearen deszentralizazioarekin lotzen hasten da" (Alvarez-Uria et al., 2019, 65. or.). Pedagogia feministak eskoetako egungo egoeran patriarkatuak hezkuntza praktika eta testuinguruetan duen boterearen azteketan oinarritzen dira, praktika deskolonizatzaile, despatriarkalizatzaile eta intersekzionalen aldeko apustuan murgilduz (Galindo, 2013; Martínez, 2016), etengabeko jardueran eta (des)eraikuntza sustatuz. Egiturazko transgresioa bilatzen duena ez da pedagogia eredu bakarra, "nahitaez une eta leku jakin batzuen testuinguruan kokatuta" (Montenegro, 2015, 229. or.) dauden asko baizik. Pedagogia feminista eraikitzeko, proposamenak sistematizatu behar dira, pedagogia horiek gai izan behar dute ahalduntze prozesuak babesteko, autonomia, askatasuna eta emantzipazioa sortzeko eta zuzentasuna eta justizia soziala bermatuko dituen hezkuntza kritiko eta eraldatzailea sortzeko, (elkar)babesaren bidez (Martínez eta Ramírez, 2017). 3.1.3. XXI. mendeko erronkak Hezkuntza sisteman genero ikuspuntua eguneroko jardunean txertatzeko dagoen konpromiso sozialak zenbait ezaugarri eta erronka ditu. Zenbait adituren ustez (Miralles-Cardona et al., 2020), genero ikuspegia hiru mailatan ezarri behar da eskola testuinguruan: (a) ikastetxearen plan eta proiektuan, (b) curriculum eta
121 ikasketa-programetan, eta (d) norberaren ikuspegian eta genero kontzientzian. Azken batean, hezkidetzaren helburua eskola osoa egituratzea eta gurutzatzea da: antolaketan, ikasgeletako metodologietan, jolasteko moduetan, irakasleen adieretan, familietan, komunikabideetan eta argitaletxeetan. Gainera, hizkuntza sexistaren erabilera, hezkuntza materialak, curriculum androzentrikoaren eta erreferentzia errealen eta estereotipatuak berrikusteke daude (Anguita, 2011). Garridok (2019) ideia horri zera gehitzen dio, genero ikuspuntuaren baitan hezkuntza afektibo sexuala zeharka ere landu behar dela, harremanak modu osasuntsuan garatzeko eta elkarrekiko errespetuan bermatzeko. Horretarako, Anguitaren (2011) ustez, formakuntza berebiziko garrantzia du. Finean, formaziorik egon ezean, arazoa ez da kontuan hartzen eta ez da behar bat bezala sentitzen eta, horregatik, ez dago berdintasuna lantzearen aldeko apusturik. Gainera, prestakuntza zeharkakoa izan behar da eta ezin da soilik irakasle batzuen kontzientzian eta militantzian lanetan oinarritu (Bejarano et al., 2019). Azkenik, etorkizuneko irakaskuntza belaunaldiak ez dira ari beharrezko arreta jasotzen, eta, ondorioz, genero kontzientzia sortzeko gaitasunak eskuratzeko aukera galtzen ari dira (Miralles-Cardona et al., 2020). Beraz,. unibertsitateko ikasketetan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduetan genero ikuspegia indartzeko premia dago, baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleak Prestatzeko Unibertsitate Masterrean. ere (González-Pérez, 2017). 3.1.4. Ikerketaren erronka eta xedea Ikerlan honen bidez, Euskal Herri mailan, eskolan genero ikuspegia lantzeko egiten ari diren proposamen pedagogikoak jaso nahi izan dira; desberdintasun eta zapalkuntzen kontra diharduten praktika, ekimen eta begirada ezberdinak jasoz. Horregatik, kontzientzia feministatik eta ikuspegi kritikotik lan egiten duten zenbait ahotsen bidez, ikuspegi panoramiko bat aurkeztu nahi da, eskolaren egungo egoera genero ikuspegiaren aurrean definitzeko. Azterlan honek, beraz, bi helburu hauek ditu:
(1) Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapetan genero ikuspegia lantzeko orduan gurutzatzen diren intersekzioak identifikatu eta ulertzea. (2) genero ikuspegia txertatzeari dagokionez eskolak bere praktikan eta diskurtsoan dituen benetako erronkak ezagutzea.
122 3.2. Metodoa 3.2.1. Diseinua Kasu-azterketa bat dugu honako lan hau eta honen xedea Euskal Herriko eskolan genero ikuspegitik egin den lana eta egoera aztertzean datza. Hots, kasu-azterketaren bidez gertakari zehatz baten deskribapen sakon, integral eta holistiko gisa definitzen da (Pérez-Serrano, 2014); izan ere, "kasuaren azterketak enfasia jartzen dio gertakariaren nolakotasun eta zergatiei, garapen zein agertoki jakin batean gertatu dena ulertzea baita bere funtzioa" (Wood eta Smith, 2018, 76. or.). Arazoaren konplexutasuna agerian utzi eta aztertzeko bidea errazten digu, ikuspuntu kontrajarrietarik gertakariak konprenitzeko (Simos, 2011). Finean, baliagarria da aldaketa-dinamikak ikertzeko eta ulertzeko, egungo egoera deskribatzen eta dokumentatzen den bitartean. Jasotako informazioak izaera kualitatiboa du, eta "errealitatearen hurbilpen global eta ulerkorrago bat" eskaintzen du (Woods eta Smith, 2018, 76. or.). Finean, diseinu malguago baten bidez, ikuspegi holistiko bat lortzea du helburu (Pérez-Serrano, 2014). Testuinguruan murgiltzeak, beraz, zenbat abantaila eskaintzen ditu; terminologiari dagokionez, esanahiak ulertzea ahalbidetzen du eta, elkarrizketen ekintza eta metodo zehatzen bidez, partaideei askatasunez adierazko aukera eskaintzen zaie eta, horrela, termino bakoitzari emandako esanahiak ulertzea ahalbidetzen du (Barbour, 2013; Flick, 2014). 3.2.2. Testuingurua eta parte-hartzaileak Honako ikerketa hau burutu ahal izateko, elkarrizketa sakonak egin zaizkie haurtzaro eta nerabezaro etapetan genero ikuspuntua txertatzeko lanean diharduten hamalau hezkuntza eragileei, ikertutako gaiei buruzko ikuspegi holistikoa eta kristalizatua izateko asmoz. Pare hartzaileak bi fase ezberdinetan elkarrizketatu dira, 2018-2019an, lehen ikerketa egitearekin batera lehen bostak parte hartu dute, bigaren ikerketa ordea 2019-2020 bitartean egin da eta aurreko bost elkarrizketei beste 9 elkartu zaizkie. Elkarrizketatutako pertsona guztiak gune ezberdinetakoak dira eta, gainera, leku ezberdinetatik mugitzen dira. Beraz, ugariak dira haien bideetan topo egiten duten elkarguneak. Beraz, hauek dira aztertutako eremuak, 8 partaide mugimendu feministako militanteak dira; 8 partaide eskolako langileak dira, 3 Haur Hezkuntzan ari(tu) dira lanean (0-6 urte); 3 Lehen Hezkuntzan; 2 Bigarren Hezkuntza; 2 pertsona Euskal Herriko bi sindikaturen idazkari
123 feministetako kide (izan) dira; 4 hezkidetza planen sortzaile eta abian jartzearen arduradun edo formatzaile, 2 Skolae-ren (Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren hezkidetza-plana) eta beste 2 Eusko Jaurlaritzaren I. eta II. Berdintasun eta Hezkidetza Planei (2013-2016 eta 2019-2023) eta azkenik, 4 irakasle hasierako prestakuntzan, Lanbide Heziketan eta Unibertsitartean. Parte-hartzaileen zehaztasunak 3.1. taulan eta 3.1. irudian jasotzen dira. 3.1. taula Parte-hartzaileen inguruko informazio zehatza eremu politiko eta profesionalari dagokionez 1.fasea E1: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasle eta Berritzeguneko arduraduna eta Eusko Jaurlaritzaren I. Berdintasun eta Hezkidetza Planaren sortzailea E2: Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko (0-3) hezitzailea eta Haurreskolak Partzuergoko formakuntza taldeko kidea E3: Mugimendu feministako kidea eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloko (3-6) hezitzailea E4: Mondragon Unibertsitatekoa (MUkoa) irakasle eta ikertzaileak, generoaren lanketan aditua E5: Mugimendu feministako kide ohia eta Euskal Herriko Unibertsitatekoa (UPV/EHUkoa) irakasle eta ikertzaileak, generoaren lanketan aditua 2.fasea E6: Lanbide Heziketan Haur Hezkuntzako goi-mailako graduko irakasle ohia eta Bilgune feministako kidea. E7: Haur eta Hezkuntzako irakasle ohia eta Eusko Jaurlaritzaren I. eta II. Berdintasun eta Hezkidetza Planen (2013-2016 eta 2019-2023) sortzaile eta aholkularia. E8: Mugimendu feministako, Bilgune feministako zein Emagin elkarteko kidea,eta Skolae Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren hezkidetza-planaren irakasleen prestakuntzarako formatzailea. E9: Mugimendu feministako kidea, Lehen Hezkuntzako irakaslea eta Euskal Herriko Steilas sindikatuko idazkari feministako kidea. E10: Mugimendu feminista eta Bilgune feministako kidea. Haur Hezkuntzako irakaslea bigarren zikloan (3-6). E11: Gorputz Hezkuntzako irakaslea Lehen Hezkuntzako etapan. E12: Mugimendu feministako kide ohia, Euskal Herriko LAB sindikatuko idazkari feministako kidea ohia eta Gorputz Hezkuntzako irakaslea Lehen Hezkuntzako etapan.
124 E13: Mugimendu feministako kidea, Skolae Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren hezkidetza-planaren eta Eusko Jaurlaritzaren I. eta II. Berdintasun eta Hezkidetza Planen (2013-2016 eta 2019-2023) sortzailea eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea. E14: Arremanitz kooperatibako kidea eta Euskal Herriko Unibertsitatekoa (UPV/EHUkoa) irakasle eta ikertzaile ohia. Iturria: Norberak egina
3.1. irudia Parte-hartzaileen profil eta eremuen adierazpen grafikoa
3.2.3. Informazioa jasotzeko estrategia eta tresna Elkarrizketa sakonak erabili dira informazioa biltzeko estrategia gisa. Horretarako, izaera irekia duten galderez osaturiko gidoi bat prestatu da, elkarrizketaren arintasuna eta elkarrizketatuaren adierazpen askatasuna ahalbidetzeko asmoz (Flick, 2014; Pérez-Serrano, 2014). Ikerketa kualitatiboan, elkarrizketa parte-hartzaileak mundua ulertzeko duen ikuspuntua ulertzeko estrategia da, galdera eta erantzunetan oinarritutako hurbilpena, ezagutza zehatza lortzeko asmoz (Kvale, 2011). Espazioak egokiak ahalbidetzea du xede, testigantzak ideiak, hausnarketa eta bizipenetan oinarritutako kalitatezko informazioa lortzeko (Flick, 2004; Martí, 2002; Krueger, 1991) hots, berdinen arteko esperientzia intersubjetiboen bidez (Canales, 2006; Labarca, 2017). Honako hauek izan dira, hurrenez hurren eta hiru ardatzetan oinarrituta, gidoian jasotzen dituzten gaiak eta galderak: (1) gaiekin duten harremana: haien eguneroko lanaren ezaugarriak eta genero ikuspegia lantzera bueltatzen dituzten arrazoiak: "Zein zara eta ze harreman duzu gaiarekin?" eta "Zer da zuretzat eskolan generi ikuspuntua izatea eta zein da honen helburua?".
(2) Nola ikusten duten eskolaren egungo egoera: analisia eta zein helbururen baitan diharduten: "Nola ikusten duzu egongo eskola eta eskola komunitatearen egoera?", "Ze sentsibilitate/kontzientzia maila dago?" eta "Atzera begiratuz gero, zer da aldatu dena eta zer ez?". (3) Ezagutzen dituzten proposamenak eta esperientziak: lan ildoak eta helmugak/jomugak. "Ze esperientzia, proiektu edo proposamen ezagutzen dituzu?", "Ze helburu eta ze ezaugarri dituzte?" eta "Feminismoarekin harremanik dute?". Bestalde, landa-oharrak erabili dira elkarrizketak egin bitartean atera den informazio gehigarria jasotzeko (Labarca, 2017). Ohar horiek baliagarriak izan dira ideia nagusiak gogoratu, zerrendatu eta kategorizazioa egituratzeko.
127 3.2.4. Prozedura Posta elektronikoaren bidez egin da lehen harremana parte-hartzaileekin. Elkarrizketen eguna, ordua eta lekua finkatu ondoren, etikoki eta konfidentzialtasun itunei buruzko informazioa eman da. Ostean, elkarrizketak bi txandetan egin dira; lehenengoan bost pertsonekin egin da eta bigarrena berriz gainerako bederatzirekin. Parte-hartzaileek hautatzeko lehen fasean hautaketa intentzionala izan da (Rekalde et al., 2014) eta bigarren fasean berriz elur-bolaren teknika erabili da (Taylor eta Bogdan, 1992), izan ere euren prestakuntza eta militantziagatik hautatuak izan dira eta lehen elkarrizketetan egindako kontaktuak ahalbidetu dituzten hurrengoak. Kalitatezko testigantzen bilaketa bermatzeko, diskurtso indartsuak, ñabardurak eta hezkidetzan edota pedagogia feministetan formakuntza handiagoa zuten pertsonak aukeratu dira. Elkarrizketak grabatu, transkribatu, kodifikatu eta NVivo 12 analisi-softwarearekin prozesatu dira. Parte-hartzaileen anonimotasuna une oro errespetatu da. 3.2.5. Datuen analisia Datuan analisiari ekiteko, sistema kategorialaren bidez egin da, eta horretarako informazio guztia kodifikatu egin da. Elkarrizketa guztiak E bezala izan dira kodifikatuak eta partehartzaile bakoitzari zenbaki bat esleitu zaio, modu kronologikoan; elkarrizketa bakoitza egin zen data erreferentzia izanik (ikus 3.1. irudia). Modu horretan, elkarrizketa bakoitzak kode alfanumeriko bakar batekin kodifikatu da. NVivo analisi-softwarearekin kategoria-sistema (3.2. taula) eraiki da eta hori izan da informazioaren analisi semantikorako tresna (Flick, 2014; Rapley, 2014) eta dimentsio, kategoria eta azpikategoriatan antolatu da (Coffey eta Atkinson, 2003). Kategoria-sistema modu induktiboan eta deduktiboan eraiki da; induktiboa, ahotsetatik sortu diren ideiak jaso direlako, eta deduktiboa, aurretiazko berrikuspen bibliografikotik abiatzen delako. Dimentsioak eta kategoriak definitzerakoan honako hau egin zen: - Gailentzen diren diskurtsoak: Dimentsio honek lehen eta bigarren helburuari erantzuten die, nahiz eta bigarrengoaren beharrak nabarmendu. Horrela, egun, eskoletan, indarra duten diskurtsoak zeintzuk diren ezagutzeko grina du; horrenbestez hauek dira aztertu diren kategoriak:
128 o Sistemaren ekoizpenerako espazio bezala: aurrerapen faltsuaren falazia, merkatuaren beharrak asetzeko interesak eta sistema bitarraren iraupena bermatzearekiko kritikoak aztertu dira. o Eraldaketarako espazio bezala, ordea, feminismoa, intersekzionalitatea eta zalantzak jartzeko beharra izan dira aztertu diren diskurtso aktibo eta transgresoreak. - Erronka integralak: Dimentsio honek lehen helburuari erantzuten dio eta era zehatzago batean jorratzen du ikergaia, ikuspuntu zabal batetik eskolako egiturazko erronkak zeintzuk diren aztertu nahi baita: horretarako. o Sistematizazioa izan da lehen kategoria eta, bertan, eraldaketaren pauso edo etapa ezberdinak aztertu dira: prozesu kolektiboak, hausnarketarako eta analisirako espazioak eta elkarren artean ezagutza partekatzeko guneak. o Zeharkakotasunaren baitan, etapak, espazioak eta material nahiz edukiak izan dira hiru eremu nagusiak. o Kontzientzia falta izan da ikertu den azken egiturazko erronka. - Komunitatearen konpromisoa: Azken dimentsio honek bi helburuak gurutzatzen ditu, lehenengoan bezala. o barne agenteak aztertu dira: familia eta hezkuntza profesionalak zein administrazio eta zerbitzuko langileak. o eskolako kanpo eragileak aztertu dira: gobernu erakundeak, sindikatu eta mugimendu sozialak zein unibertsitatea. 3.4.5. Egiazkotasuna Bildutako informazioaren egiazkotasuna bermatze aldera, ahots guztiak alderatzen dituen kristalizazio prozesu bat aukeratu da eta, horrela, ikuspegi zabalago, errealagoa eta esanahiaren ulermen hobea lortu da (Denzin eta Lincoln, 2017). Kristalaren metafora erabiltzen da argia zenbait eredu, kolore eta norabidetan errefraktatu eta proiektatzen duen prisma gisa (ikusi 3.2. irudia). Kristalezko argi bakoitzak bezala, aztertzen den kasuaren partaideen ikuspegi desberdinak islatu nahi dira (Moral, 2016), horien testigantzen bidez.
3.3. Emaitzak Kategoria-sisteman definitzen diren dimentsioek ikerlanaren helburuei erantzuten diete, eskolan gailentzen diren diskurtsoak (273 erreferentzia), erronka integralak (321 erreferentzia) eta hezkuntza komunitatearen konpromisoa (90 erreferentzia). Erreferentzia kopurua eta dagozkion ehunekoak 3.2. taulan ikus daitezke.
Ekoizpenerako gunea
Eraldaketarako gunea
3.3.1. Eskolan gailentzen diren diskurtsoak Eskolan gailentzen diren diskurtsoei (35%) dagokionez, noranzko bikotasunean antolatu dira; alde batetik, eskolari sistemaren ekoizle den instituzio bezala begiratuz eta bestalde, begirada eraldatzailetik. Eskola sistemaren erreprodukzio espazio bat da, eta elkarrizketen % 12k islatzen du hori. Horretarako, hiru ideia nagusitan oinarritzen dira argudioak: aurrerapen faltsuaren falazia, merkatuaren beharretara egokitzea eta sistema bitarraren betikotzeaz arduratzen den erakunde gisara. Gaur egun, hezkuntza testuinguru askotan, garapenari buruzko diskurtso faltsua orokortu da (% 4.2). Ikerketa honetan parte hartu duten pertsonen arabera, feminismoari buruzko diskurtsoak eragina izan du eskoletan, eta feministatzat jotzen den jende askoren aurrean gaude, berdintasuna jada lortutako lorpen gisa aurkeztuz. Politikoki zuzena dena gailentzen den garaian gaude, eta ezkutatu egiten da eskolak sistemarekiko engranaje lanak egiten jarraitzen duela. Egitura ez da batere aldatu, hau da, zuk 100 urte eman ditzakezu lotan eta, esnatzen zarenean, ez duzu gizartea ulertuko, baina ikastetxe bat bai, ulertuko duzu eta etxean bezala sentituko zara, egitura patriarkala izaten jarraitzen duelako (E13_19/11/30). Merkatuaren beharrak aseari buruz hitz egin dute parte-hartzaileek (% 2.3). Eskola ikasleak homogeneizatzeko pentsatuta dago eta ez du hausnarketarako eta eraldaketarako espaziorik uzten. Ahotsen arabera, ikasleek eta irakasleek oso jarraibide eta erritmo indibidualak dituzte eskolan, eta horrek aurretik aipatutako elkarguneak bilatzea zaildu egiten du. Erabiltzen diren pedagogiekin bakarrik antzeman dezakegu. Oso bideratuta daude gizarte kapitalista oso produktibo baten beharretara. Hori hezkuntza maila igo ahala ere ikusten da; izan ere, eduki gehiago eta balio gutxiago daude, eta, gainera, irakasleen soldata handiagoa da eta hobeto baloratuta daude. Sistemak gehiago baloratzen ditu arrazionaltasuna eta produktibitatea, eta haurtzaroan lantzen diren balioak murrizten ditu, hala nola sormena. 8 orduz eserita lan egiteko diseinatuta dago eskola (E8_19/06/30). Parte-hartzaile guztiek berresten dute eskola genero binarismoa (% 5.5) sistemak ekoitzi eta bermatzen duenaren ideia eta binarismoa berrasmatzeari buruz hitz egiten dute. Bestalde, diskurtso trans* bakarra gailentzen ari denez, horrekiko erresistentzia eta diskurtso alternatiboak agertzen ari dira. Uste orokorra da hezkuntza komunitatearentzat aniztasuna lantzea ez dela lehentasuna.
132 Hezkuntza sistema eta Haur Hezkuntza sistemaren parte dira, gizartean gertatzen diren bazterketak oso modu arrakastatsuan erreproduzitzen dituzte, baita hippyak diruditen planteamenduekin ere. Zer aldatzen da? Agian neska edo mutila izateko modua aldatuko da, agian malguagoa da, baina, oro har, oso leku gutxitan lortzen duten arauekin hausturak sortzea (E6_19/03/26). Bestalde, eskola eraldaketa espazio gisa ulertzen duten parte-hartzaileen ahotsa nabarmena da (% 23). Guztiek darabilte feminismo (% 5.5) hitza, baina, hala ere, batzuek uste dute, feminismotik edan arren, hezkidetza termino bitarra dela eta adierazten dute erosoago sentitzen direla pedagogia feministak aipatuta eta elkarrizketatutako beste pertsona batzuk (trans) feminismoarekin identifikatzen dira. Sindikatu gisa egiten dugun apustua pedagogia feministei bidea ematea da, gure proposamenean feminismo hitza aipatu nahi dugulako. Onartu nahi dugun "horretan" jarri behar dugu arreta, guztien bizitza posible egin behar dugu, aldaketa eta ezjakintasuna eredu bihurtu behar ditugu eta aukera guztiak zalantzan jartzen baditugu izateko aukera gehiago izango ditugu. Pedagogia horiek planteatzen dutena hori da pixka bat (E9_19/10/01). Intersekzionalitatea (% 7.6) eraldaketarako lehen mailako apustua da; izan ere, aniztasuna denon baitan dagoela ulertzea premiazkoa da eta, beraz, adi egon behar dugu inklusioari buruzko diskurtso kondestzendietetan erori ez gaitezen. Ikuspuntua aldatzea beharrezkoa da, otredadeei buruz hitz egiteari utzi eta feminismotik lan egiten hasi, zapalkuntza anizkoitzetan lantzen dituzten beste ikuspegiekin. Inklusioa ez da soilik ikasketa erritmo desberdinak kontuan hartzea, aniztasun funtzionaleko kolektiboaren klaseko parte-hartzea bermatzea, gaixotasun bat duenari arreta ematea edo eskola porrotari edo hizkuntza ezagutzen ez duenari laguntza eskaintzea, baizik eta desberdintasun guztiak kontuan hartzea, guztiak desberdinak garela ulertzea. Intersekzionalitateak esaten digu identitatea konplexua dela, ez dela sinplea, gauza asko gurutzatzen direla. Nola hartzen ditugu guztiak kontuan? Nola egingo dugu? Nola pentsatzen dugu? Nola planteatzen dugu? Nola kudeatzen dugu? (E5_18/03/14). Eraldaketa espazio bat izateko, garrantzitsua da inguratzen eta egituratzen gaituena zalantzan jartzea (% 9.9). Hots, ezinbestekoa da pentsamendu kritikoa eta subjektibotasunak oinarri hartuta lan egitea, pribilegioak zein zapalkuntzak aztertzea eta etengabeko berrikuspen lanetan aritzea.
133 […] hezitzaile asko daude lan handia egiten dutenak, gauzak beste era batera egin nahi dituztenak eta gorputza eta bizitza hor jartzen dituztenak, baina, nire amak dioen bezala: "queda en agua de borrajas" (E6_19/03/26). Laburbilduz, nahiz eta, egun, eskola sistema neoliberal, lehiakor eta zurrunaren ekoizle izan, gero eta indartsu eta ozenagoak dira eraldaketaren aldeko apustua egiten duten ahotsak, abiapuntu ezberdinak gurutzatuz eta genero ikuspegia, pedagogia feministak, hezkidetza eta sexu hezkuntza eskolako eguneroko jardueran txertatzeko. 3.3.2. Izaera integrala duten erronkak Hiru dira identifikatu diren erronka integralak (% 41): sistematizazioa, zeharkakotasuna eta kontzientzia eza. Sistematizazioak elkarrizketen % 15.8 hartzen du, eta barne hartzen ditu prozesu kolektiboei buruzko erronkak zein analisirako, hausnarketarako eta ezagutza trukerako espazioen beharra. Gaur egun, oraindik ere genero ikuspegia prozesu kolektiboen bidez lantzea erronka bat da (% 5.8); izan ere, gehienetan, inplikazioa prestakuntza duten pertsona espezifikoetara mugatzen da, eta, azkenean, planak eta proiektuak hil egiten dira, mantenduko dituen egiturazko konpromiso kolektiborik ez dagoelako. Plan berri honekin baliabideak espero ditugu. Ikastetxeetan dinamikak sartzea, bai, baina beharrezkoa da hezkidetza behatoki bat, eskolan derrigorrezkoa izango dena. Ez dago eskaririk, ez da bermatzen egingo denik eta, hori egiten ez baduzu, hil egiten da. Hainbat lekutan mantentzen da, hor daudelako prest, baina egiturak ez du bermatzen (E1_18/02/08). Aztertu den bigarren erronka azterketa eta hausnarketa espazioen ( % 5.7) beharra izan da, taldean lan egiteko denbora eta tresnak nahitaezkoak baitira. Askotan, izaera feministagoa duten planteamenduak txertatzen badira ere, oso azalean geratzen dira. Proposamenak abiatzerakoan ez dira barne berrikuspena eta talde kritika kontuan izaten eta, ondorioz, egiturazko kritikak egitearen beharra bistan geratzen da; bai taldekoa eta baita banakakoa ere. Maiz, lan feminista egun zehatzetara mugatzen da, hala nola azaroaren 2520a eta martxoaren 821a. […] behaketa egiten dugu, bideo grabazio sistema baten bidez behatzen gara, eta, ondoren, irakurritako esparru teorikoarekin lotzen dugu, esparru teoriko eraikiarekin, non ikusten eta
20 1981etik aurrera indarkeri matxistaren kontrako nazioarteko eguna. 21 1917tik aurrera emakume langilearen nazioarteko eguna.
134 partekatzen dugunari buruzko akordioak egon diren. Praktika kontziente bat dago; hau da, gure eskolan gauza horiek aldatu behar ditugu eta berriz ere hasietatik behatzea. Eta behaketa sistema bat da, hausnarketa kolektiborako espazio bat eskaintzen da, genero ikuspegitik egindako hausnarketa kritiko bat (E2_18/02/13). Ezagutza trukatzeko beharra (% 4.8) ere bada desafio bat eskolarentzat. Egun, ikastetxe askok horretara bideratutako espazioak dituzten arren, irakasleei baliabideak emateko beharra dago. Finean, hautazko gai bat denez, beti pertsona berberak dira abangoardian daudenak. Igual formakuntza falta delako, nire ustez. Berez, Eusko Jaurlaritzak egin beharko lukeena irakasle guztientzat derrigorrezkoak izatea da, derrigorrezko formakuntza. Hautazkoa denean, beti goaz berdinak (E3_18/02/15). Generoaren ikuspegitik zeharkakotasunak % 12 betetzen du egindako elkarrizketetan. Zeharkako lan horren premia hiru alderditan antzeman daiteke; etapetan, materialetan eta espazioetan. Etapei (% 4.6) dagokienez, parte-hartzaile guztiek ondorioztatzen dute eskolako lehen urteetatik landu behar dela generoa, baina askok infantilizazioa eta gaia lantzeari buruzko interes falta salatzen dute. Txikiak direnetik egin behar da lan. Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta DBHn txertatu nahi dugu ikuspegia, hau da, zutabe horiek guztiak hiru etapetan errepikatzen dira. Lehen Hezkuntzan sakontzen da, baina Haur Hezkuntza da oinarria. Horren gainean eraikiko ditugu beste etapak (E7_19/06/06). Materialei (% 4.3) erreparatzen badiegu, azken urtetan aurrerapen bat egon dela ikusi daiteke.Hala ere, oraindik oso eredu estereotipatuak erakusten dira; haurrek nekez identifika ditzaketen sotiltasun diskriminatzaileen bidez ereduak betikotuz. Dagoen materialetik ateratzea eta guk sortzea. Udazkeneko proiektua lantzen aritu naiz egokitu zaidanean, eskolak hala esan didalako, baina, behintzat, ez da material zuzendu eta estereotipatu horrekin izango. Dena oso zuzendua zegoenean, hori zen nire borroka rol bitar estereotipatuekin amaitzea. Borroka hori pixkanaka gainditzen ari gara, orain irakasleok beste material batzuk erabiltzen ditugu bai, baina gauza bera egiten jarraitzen dugu askotan (E10_19/10/15). Genero ikuspegiaren olatuak zenbait espazio (% 3.1) busti behar dituela identifikatu den beste premietako bat. Asko hitz egin da ikastetxeetako patioen eraldaketa proiektuei buruz, baina oraindik ere garrantzitsua da diziplinarteko ikuspegi batetik lan egitea, kontzienteki lan egitea eta ondorioetan pentsatzea.
135 Oso interesgarria iruditzen zait orain arteko patio inklusiboa, arkitekturatik eta espaziotik. Normalean patioan futbol zelai bat izaten duzu, eta batzuetan saskibaloikoa. Oso interesgarria iruditzen zait inklusioa zentzu guztietan lantzea. Begirada aldatuta jolastokia aldatuko dugu. Ikastetxe guztietan egin beharko litzatekeen erraminta handia da, baina kontziente izan behar dugu, non jartzen diren eta zergatik, non jolasten duten eta erosotasuna sentitzen duten egiten ditugun proposamenekin (E12_19/11/26). Kontzientzia falta gainditzea (% 13.2) da XXI. mendeko eskolaren beste erronka handietako bat. Kasu askotan, genero ikuspegia ez da txertatuta dagoen diskurtso bat, baizik eta ideia solteak, egun zehatzetan soilik azaleratzen direnak. Ez dago pentsamendua aldatzeko mugimenduaren eta hizkuntza berrikustearen aldeko apusturik. Prestakuntza eta sentsibilizazioa dira hezkuntzan genero ikuspegiari buruzko kontzientziazioa indartzeko funtsezko puntuak. Azaroak 25 iritsi da eta mundu guztia aztoratuta dago, tratu onen eguna da, de traka! Zer da tratu on? Harreman osasuntsuak behar ditugu, bakoitza bere buruarekin, aske eta seguru sentitzeko. Baina, klaro, hori eraikitzea oso zaila da, % 100eko presentzia behar duzulako. Askotan pentsamenduan bakarrik gaude, eta ez gorputzean, eta ez gara orainean bizi (E11_19/11/18). 3.3.3. Hezkuntza komunitatearen konpromisoa Hirugarren, eta azken, kategoria hezkuntza komunitatearen konpromisoa (% 24) da, Barne eta kanpo eragileetan antolatua dagoena. Horien arteko harremanari ere garrantzia eman zaio. Barne eragileen (% 11.5) baitan, familia, hezkuntza arloko profesionalak eta administrazio zein zerbitzuetako langileak daude. Familia (% 7.6) eragile garrantzitsuenetako bat da, eta aurreko belaunaldien eta hurrengoen arteko katebegi funtzioa du. Familiek zailtasunak dituzte aztertutako gaiak lantzeko, komunitatearen barruan kontzientziatzen zailena den eragilea baita. Familiek, askotan, ez dute genero ikuspegia lantzeko beharra sentitzen. Gurasoak dira kate begiak, eslaboiak gurasoak eta seme alaben artean, eta, beraz, helburua da gurasoak ahalduntzea eta haien arteko harremanak zaintzea. Etxean hitz egiten bada eta erantzunak badaude… orain erantzun bateratuak bilatzean datza helburua (E14_20/03/02). Hezkuntzako profesionalen konpromisoak (% 3) muga nabarmenak ditu. Eskolak aldaketak jasan ditu eta, egun, maiz, ez da borroka eremutzat ulertzen, garai batean horrela izan bazen ere. Konpromiso minimo bat dago, baina ez dago genero binarismoa haustearen aldeko
136 apusturik, eta ez dago interesik hezkuntza praktikak berrikusteko. Diskurtso asko dago, baina berrikusketa gutxi erreferente izateko erantzukizunetik. Horregatik, lantaldeak eta aliantzak sortzen direnean, errazagoa da konpromiso hori aurrera eramatea eta eskola proiektuak sortzea. Oso frustragarria da, haurrek haiekin dagoen pertsona hori ikusi behar dutelako jolasteko prest dagoela, eta, batzuetan, jendea takoiekin eta minigonekin joaten denez, ezin dira haurrekin egon. Nire lana da eroso egotea eta eredu izatea (E10_19/10/15). Zerbitzu eta administrazioko langileei (% 0.9) dagokienez, leku gutxiago dute elkarrizketetan, baina, hala ere, eragile garrantzitsuak dira eta eragin handia dute erabakiak hartzerako orduan. Arlo profesionalari dagokionez, eskakizun instituzional bat egon beharko litzateke, hala nola feminismoen arloko prestakuntza puntuatzea edo baimenak familia beharrak eta familia egitura ezberdinak arabera kudeatu ahal izateko. Gure lan hitzarmenean, pisukidea gaixorik badago, baimena ematen dizute, ez duzu paperik edo ziurtagiririk behar, baina, oro har, ez da horrela. Eta ni lagun batekin bizi banaiz? Beste familia eta eredu batzuk onartuta daude? (E2_18/02/13). Kanpo eragileen (% 6.4) artean; gobernu eragileak, sindikatu edota mugimendu sozialak eta unibertsitatea aipatu dira. Gobernuko eragileak (% 2) garrantzi eta pisu handiko instituzioak dira. Kritika sendoak daude jaso dira horiekiko, nagusiki ikasgeletan gai hori lantzeko benetako borondate politikorik ez dagoelako eta irakasleei ez zaielako hori bideratzeko baliabiderik ematen. Gobernu eragileek euren funtzioen artean genero prestakuntza nahitaezkoa dela bermatu beharko lukete. Ni ziur nago koldarkeria politikoa besterik ez dela eta esan beharra daukat, horrelakoa baita errealitatea. Feminismoa ez daramate odolean, ez buruan, ez inon. Berdintasuna noizean behin ematen den barniz txiki gisa erabiltzen dute: azaroak 25, martxoak 8 eta hauteskundeetan. Gure botoa behar duten bakoitzean, emakumeak agertzen gara, berdintasuna agertzen da, baina gero ez da erreala, ez daramate zainetan (E13_19/11_30). Sindikatu eta eragile sozialek (% 3.3) gaia jasotzen dute euren agenda politikoetan. Sindikalgintzatik lan handia egiten da, bereziki materialak eta diskurtsoa sortzen. Mugimendu feministak, aldiz, ez du, oraindik, bere agendan hezkuntzaren arloa txertatu eta hezkuntzan lan egiten duten mugimenduaren kideek konpromiso militanteez jarduten dira.
137 Hezkuntza da gakoa. Mugimendu feministan, adibidez, oso ahaztuta daukagu, ez da gure agendetan sartzen eta ez da gure kontsignetako bat. Gehiago daude indarkeria, sexualitatea, burujabetza…nik dakidala! Orain etxeko langileen soldata arrakala, baina hezkuntza ez. Beti esaten dugu erroa dagoela hezkuntzan, indarkeria amaitzeko, baina gero… Egia da hezkuntzan feminista asko daudela. Hori egia da eta hortik gauza asko egin direla (E8_19/06/30). Unibertsitatean (% 1.1) gaia lantzeko konpromisoa dago, bai irakaskuntzan, bai ikerketan ere, baina, askotan, norbanakoen interes eta konpromiso zein kontzientziatik abiatutako proposamenak dira. Gaia jorratzeko ikastaroen eskaintza zabala da eta, maiz, hezkuntza komunitatearekin batera ikertzeko eta lan egiteko espazioak eraikitzen ohi dira. […] nire materialean, generoarekin lotura badago. Nire ikasleak Haur Hezkuntzako irakasleak izango dira, eta generoaren gaia lantzeko eta hitz egiteko materiala dugu, hezkidetzarekin lotura zuzena duena (E4_18/03/12). Aztertu ahal izan du moduan, kanpoko zein barneko hezkuntza eragileen konpromisoak indarguneak eta ahuleziak ditu. Horien harremanari ( % 6.1) dagokionez, elkarrizketatutako pertsona gehienen aburuz, gakoak indarrak batzea eta lan zein proiektu kolektibo eta diziplinartekoak sustatzea dira. Azkenik, argi dago testuinguru sozialak, proposamen pedagogikoak ez ezik, begiradak eta proiektuek dituzten baliabideak eta onarpenak ere baldintzatu egiten dituela. Martxoaren 8ko azken bi mobilizazioetan ikusi dugu jende gehiago dagoela berdintasunaren alde; Skolae oso testuinguru sozial egokian etorri da. Ez da kasualitatea! Duela bi urte, agian, ezingo litzateke horrelako plan bat martxan jarri, ez luke onarpen sozialik izango, ez gobernuaren partetik, ez inoren partetik (E8_19/06/30).
138 3.4. Eztabaida eta ondorioak Gaur egun, Sánchez-Bellok (2006) partekatzen duen bezala, eskolak sistemaren balioak erreproduzitzeko funtsezko tresna izaten jarraitzen du eta, gainera, profesional askok ez dute eskola borroka eremutzat jotzen, langile izaerak aldaketan jasan baititu. Azken urteotan, aldaketa nabarmenak egon diren arren, neoliberalismoa da, oraindik ere, hezkuntza agintarien sistema nagusia eta, horregatik, hezkuntza proiektu asko eraginkortasuna bilatzen duten produktu bihurtzen dira eta proposamen askatzaile asko lehiakortasuna eta genero binarismoaren arauak oinarri dituzten merkatuko produktuak dira (Anguita, 2011; Tomé, 2008). Politikoki zuzenak izaten ikasi dugu, eraldatzaileak eta erradikalak diren diskurtsoak baztertuz. Hala eta guztiz ere, ikuspegi eta kontzientzia feminista kritikotik estrategiak garatzea ahalbidetzen duen egoera sozial baten aurrean gaude. Mugimendu feministak indar eta legitimitatea eskuratu du eta horrek hezkuntzaren eraldaketari mesede egin dakioke, baldin eta hezkuntza sistemak parte-hartzaileek identifikatutako erronkei erantzuten dien. Lehenik eta behin, genero ikuspegian oinarritutako proiektuak kokatuak izan behar dira eta, horretarako, ezinbestekoa da hezkuntza komunitateko barneko zein kanpoko eragile guztien prestakuntza bermatzea. Horren baitan, gainera, ezin da etorkizuneko irakasle belaunaldien prestakuntza albo batera utzi eta unibertsitateak hausnarketarako espazioak sortu behar ditu (Sánchez-Bello, 2006), ikasleek arloarekiko ten erantzukizuna lehenbailehen heldu diezaioten. Beste aldetik, atzeraezina da sistematizazioa lana; izan ere, egun, eskola askotan, genero ikuspegia kontzientzia eta aktibismo feminista duten irakasleen esku dago soilik eta ez dira, ordea, prozesu kolektiboak edota eskolako konpromisoa (Bejarano et al., 2019; MirallesCardona et al., 2020). Erresistentziak daude konpromisoari dagokionez, eta kontzientziarik eza agerikoa da. Horrez gain, familiekin lan egiteak zailtasun handiak ditu, nahiz eta ezinbesteko lana izan (Miyares, 2006). Zerbitzuek eta administrazioak, bere aldetik, ez dute asko laguntzen proiektu eta proposamen berriak gauzatzen: gobernu erakundeek ez dute ikuspegi feminista txertatzeko konpromisorik hartzen, eta ikastetxeei ez zaizkie tresnak eta denborak ematen ikasgelako eraldaketan sakontzeko (Sánchez-Bello, 2006). Esparru sindikaletik eta aktibismo feministatik ahalegin handia egiten da genero ikuspegia eta inklusioa bezalako gaiak hezkuntzan lantzeko, baina gaur egun mugimendu feministek ez dute hezkuntza euren agendetan sartzen, kide feminista askok beraien esparru profesionalean
139 lan handia egiten duten arren. Unibertsitate esparruari dagokionez, errealitate bat da genero ikuspuntua lantzeko ikerketan ugari egiten direla, baina, hala ere, erronka bat izaten jarraitzen du etorkizuneko irakasleen prestakuntzako gradu eta masterretan sistematikoki genero ikuspegia txeratzea (González-Pérez, 2017; Miralles-Cardona et al., 2020). Beraz, prestakuntza, sentsibilizazioa, agenteen arteko zubiak eraikitzeko taldean lan egitea eta erabateko proiektuak eraikitzea dira hezkuntzan genero ikuspegia lantzeko funtsezko puntuak (Anguita, 2011; González-Pérez, 2017; Miralles-Cardona et al., 2020; Miyares, 2006; Moriana, 2017). Nahiz eta egungo hezkuntza sistemak ez ahalbidetu, generoaren ikuspegiari buruz modu kritikoan hausnartzeko gogoetarako guneak izatea beharrezkoa da (Anguita, 2011; Sánchez-Bello, 2006), erronka integralek adierazten dituzten baldintzei erantzuteko (Anguita, 2011; Bejarano et al., 2019; Miralles-Cardona et al., 2020). Gainera, genero ikuspuntua eskolan lantzen denean, garrantzitsua da zeharkako era batean egitea (Miralles-Cardona et al., 2020; Miyares, 2006) eta maila guztietan lantzea, bai erreferentziazko eduki eta irudiei dagokienez (Anguita, 2011), bai adin eta espazioei dagokienez (Miyares, 2006). Hau da, hezkuntza arloan generoaren gaia diziplinarteko eta modu integral batean landu behar da (Moriana, 2017). Aho batez esan daiteke erantzunen oinarria proposamen feminismoa egon behar dela, baina ikuspegi intersekzionala lantzea funtsezkoa da, transfeminismotik, dekolonialitatetik, antiarrazismotik edo kapazitismotik beste batzuen artean (Alvarez-Uria et al., 2019; Galindo, 2013; Martínez, 2016). Pedagogia feministak ikasgelak eta kontzientziak astintzen ari dira, genero ikuspegirako begirada berri batekin: inklusioak premiazko beste eskari batzuei erantzun behar die eta begirada zabaldu behar du, hezkuntzan ere borroka paradigma intersekzional bat txertatzeko (Alvarez-Uria et al., 2019; Viveros, 2016). Horrenbestez, parte-hartzaileen ahotsen ondorioek hezkuntza eragileen artean hausnarketa eta azterketa sustatzeko beharra adierazten dute, gogoeta guneak sortzeko baldintzak oso onak izan ez arren. Egun, genero ikuspegiaren lana kontzientzia feminista duen jendeari dagokio, eta, horregatik, ezinbestekoa da espazio komunitarioak sortzea eta pedagogia feministak gurutzatuko dituzten proiektu diziplinartekoak sortzea. Finean, ikerketa honek agerian uzten du proposamen feministen ikuspegitik hezkuntzaren benetako eraldaketa lortzeko bide luzea dela eta bide horretan aurrerapausoak emateko eskolan barnean dauden kide feministengan jarri behar dela begirada.
140 3.5. Erreferentziak
4.1. Identitate disidenteen eraikuntza Sexu/genero aniztasunak eta horrek haurtzaroan dituen adierazpenek interes sozialaren fokuak argitzen dituzte egun, politika publikoetan, diskurtso politikoetan, erakundeetan zein esku-hartze soziopedagogikoetan. Ikuspegi hori lantzeko, ordea, ezinbestekotzat jotzen da interpelatutako komunitateari ahotsa ematea, diskurtsoak zein eztabaidak testuinguruan kokatuak izatea eta horiekin harremanetan dauden posizionamendu politikoetatik lan egitea. Horregatik, lan honen helburua haurtzaroko genero ikuspegira hurbiltzea da, genero arauekiko paradigma kritiko batetik eta epistemologia (trans)feministetatik. 4.1.1. Sexu/genero sistema eta sexualitatearen auzia Mendebaldeko pentsamoldea kategoria dikotomikoetan oinarritzen da errealitatea aztertzerakoan, interpretatzerakoan eta kontatzerakoan (Alvarez-Uria, 2013). Binarismo horrek bi genero esklusibo, osagarri eta hierarkiko ezartzen ditu (Segato, 2016). Genero femeninoa emakumeei eta maskulinoa gizonei esleitzen zaie, aukera hori nahitaezkoa eginez eta beste batzuk arautik kanpo kokatuz. Kontzeptu horiek generoaren agindu kultural bihurtzen dira eta inguratzen gaituen mundua egituratzen dute (Alvarez-Uria, 2013). Horrez gain, Witting-ek (2017) zera gehitzen du: kategoria horiek artefaktu politikoak direla, gorputza irakurtzeko modu batzuei gailentzen zaizkien eraikuntzak direlako. Horrela, gorputzaren atal batzuen interpretazioa arautzearen bidez, gorputza beste modu batzuetan bizitzeko aukera lapurtu digute (Missé, 2019). Sexualitatea natura eta kultura gurutzatzean sortzen dituen praktika eta diskurtsoen (generoa, nahia, afektibitatea eta ugalketa) multzoa da eta jendarte sistema zeharkatzen du. Hau da,
146 sexualitatea esparru soziokulturalagatik eta kokatuta dagoen errealitate historikoagatik baldintzatuta dago (Guash, 2000). Horrenbestez, sexua ere zapalkuntzaren efektua da, eta ez da jendarteetatik kanpo existitzen. Sexua ez da datu biologiko eta naturala (Silvestri, 2019), emozioak bezala, testuinguru jakin batzuei erantzuten dieten jendarte eraikuntza bat da, genero kategoriaren araberakoa (Ramírez et al., 2017). Heterosexualitatea, beraz, orain arte eztabaidaezintzat eta naturaltzat jotzen ziren bi kategorien arteko nahitaezko harremana bezala ulertzen da (Silvestri, 2019), produktu historiko eta sozial gisa, garai eta baldintza sozial jakin batzuen ondorioa izanik. Ez da unibertsala; mendebaldeko kontzeptua da, kristaua, sistema kolonizatzaile eta kapitalista baten emaitza (Guash, 2000; Silvestri, 2019). Kontzeptu edo ondorio hori sexualitatea antolatzeko erregimena da egun eta harreman mota bakarra ezartzen du: bikote egonkorra eta monogamoa (Vasallo, 2018), ezkontza, familia mota bakarra eta ugaltzailea. Beraz, heterosexualitatea, maitatzeko modu bat baino gehiago, bizimodu bat da (Guash, 2000) eta jendarte bizitzeak heterosexualitatearen eta horren arrakastan bizitzea esan nahi du (Silvestri, 2019). Ikuspegi historiko batetik, sexualitatea moldatzen joan dela ikusi daiteke. XIX. mendera arte, kontratu sozialak eta protokolo sexualak bestelakoak ziren (Guash, 2000; Silvestri, 2019). XIX. mendean, esku-hartze mediko-psikiatrikoaren ondorioz, pertsonak euren sexualitatearen arabera bereizten eta sailkatzen hasi ziren, eta sexu praktika jakin bakoitzari jendarte identitate espezifiko bat egokitzen hasi zitzaion (Guash, 2000). Horrela, heterosexualitatea XIX. mendeko klase nagusien proiektu politiko gisa kokatzen da, herritarrak uniformatzeko eta haien kontrola errazteko dispositibo gisa. XX. mendean, zientzia berriak sortu ziren kontrol soziala artikulatzeko, mekanismo sofistikatuagoekin, sotilagoekin eta, itxuraz, libertarioagoekin. Oinarri horretatik sortu zen sexologia (Guash, 2000) eta gaur egun generoa eta sexu aldakuntza deskribatzeko erabiltzen diren terminoak (Halberstan, 2018). Zehaztutako datu historikoek generoaren eta sexu orientazioaren arteko korrelazioa eta harremana zein izan zen iradokitzen dute; izan ere, lehen, gizon batek gizonak maite zituenean, gorputz femenino batean harrapatua zegoenaren ideia zen nagusi, eta emakume batek emakumeak maite zituenean, berriz, maskulinoan (Guash, 2000). Hau da, sexu eta genero desbideratzearen arteko aldea bereiztea zaila izan da iraganean, eta norberaren sexu
147 bereko pertsona bat desiratzea gorputz "okerrean" harrapatuta egotearen adierazle zen (Halberstam, 2008). 1970eko hamarkadan, mendebaldeko diskurtso medikuak transexualitatea posizio subjektibo berri bezala aitortu zuen eta horrek genero aniztasuna homosexualitatetik at kokatzea ekarri zuen. Hortaz, momentu horretatik aurrera, generoaren eta homosexualitatearen arteko lotura anakronismotzat jo zen, ideia prepolitikotzat (Halberstam, 2008). Testuinguru horretan, trans* pertsonak okerreko gorputz batean harrapatuta daudenaren ideia XX. mendearen erdialdean garatu zuen Estatu Batuetako medikuntzak, eta 1980-90eko hamarkadetan iritsi zen Espainiako estatura, transexualitatea nazioarteko gaixotasunen katalogo nagusietan sartzearekin batera (Missé, 2019). Sexua, generoa eta sexualitatea ontologikoki anitzak direla ulertzeko beharrak, beraz, talka egiten du hamarkadan horietan garatutako ereduekin, hau da, gorputz eta generoaren eraikuntza praktika eta harreman sexualetatik bereizi behar direla esaten duten ereduekin (Halberstam, 2018.), eta ez, ordea, kategoriak eta identitateak eraikuntza sozio-kultural eta ekonomikoen emaitzak direnaren ideiarekin, hau da, garai eta lurralde bati erantzuten diotela esaten duen ideiarekin. Alegia, beti egon dira heteroarautik eta binarismotik ihes egiten duten sexu praktikak eta identitateak, baina horien kategorizazioa, heterosexuala/homosexuala eta cis/trans une, leku jakin batetik abiatzen dira, kontzeptu kokatuak direlako (Vasallo, 2019). Argi dago identitatea eraikuntza pertsonal eta sozial gisa ulertzen dela, esleitutako kategoriaren arabera kulturalki transmititutako itxaropen, arau, rol, balio, sinesmen eta jarreren eragina izanik (Colás, 2007). Beraz, ez sexu/genero identitatea, ezta horiek bizitzeko modua ere, ez dute genitalek ematen (Silvestri, 2019). Halberstamen (2008) hitzetan, "identiatea da, oraindik ere, antolaketa politikorako tresnarik onena" (184. or.) eta, Vidarteren (2007) hitzetan, "identitate politikoa baino ez dago, identitate estrategikoa. eta inor ez dadila ibili esentzialismo homosexualen bilatzen."( 54. or.). Hori horrela, sexua/genero disidentzia terminoak ezarritako ereduarekin bat ez datozenei eta aurreikusitakoaren arabera bizi ez direnei egiten die erreferentzia (Guash, 2000). Disidentzia sexualtzat hartzen dira erregimen heteronormatiboa eta matrize heterosexuala zalantzan jartzen dituzten adierazpen, gorputz eta identitate sexualak (Rubino, 2019). Witting (2017) da adibide nagusietako bat: filosofo horren aburuz, lesbianak ez dira emakumeak, erregimen heterosexualean parte hartzen ez dutelako. Eta Silvestrik (2019) dioenez, teoria horrek
148 "aukera ematen du gaur egun cis vs. trans eztabaidak eremu esentzialistatik kanpo ulertzeko eta gaiaen zein lekuen arabera birformulatzeko" (65 or.). Disidentziak "dibertsitate" termino hedatua ordezkatzea ere bilatzen du, disidentzia hitza erlazionala delako eta, aniztasuna ez bezala, sexu arau bat dagoela adierazten duelako (Rubino, 2019). Horrela, posizionamendu eta estrategia politikoak ezartzen dira (Peluso, 2018): ez da aniztasuna, disidentzia kontrahegemonikoa da, porrotak, okerrak, desbideratzeak, istripuak, generoaren proiektu biopolitikoan interferentziak (Tron eta Flores, 2013). Arauaren aurkako jarrera horietako estrategiarik ohikoenetako bat etiketak erabiltzean datza, hala nola, nolabaiteko ondoeza sortzen duten terminoak erabiltzea (marika, bollera) edo edozein ezaugarri pertsonali aplikatutako irainak (herrena, sudaka, lodia, nanoa). Termino horiek berregokitu egiten dira gorputz horiei ezarritako botere harremanak ikusarazteko (Platero, 2018) eta, aldi berean, modu kolektibo eta subertsiboan ahalduntzeko (Sánchez, 2019). Hala ere, jendarte eta garai guztietan daude emakume edo gizonen berezko jarrera eta itxurarekin eta esleitu zaien generoarekin bat ez egiten ez duten pertsonak (Platero, 2014). Pertsona horiek mendebaldeko binarismoak eraikitako gorputz, desio, identitate eta genero adierazpenetan arrakalak sortzen dituzten pertsonak dira, sistema hausten dutenak (AlvarezUria, 2013). 4.1.2. Haurtzaroa eta identitatearen eraikuntza eta garapena Aurreko atalean deskribatutako arau sozialen hausturak txikitatik ager daitezke (Platero, 2014) eta, horregatik, berebiziko garrantzia du arreta haurtzaroan jartzea. Horretarako, garrantzitsua da etapa horiengana genero arauekiko ikuspegi kritikotik batetik gerturatzea (Missé, 2019). Sozializazioa da gure jendartean onartuak dauden pentsamendu eta ereduak ikasteko bidea (Arenas, 2006; Martínez eta Ramírez, 2017; Subirats, 2016). Prozesu horretan, haurren gorputzak eraldatu egiten dira, neska edo mutilak izateko, genero dikotomiaren barne kategorien araberako itxaropenak betetzeko. Hau da, inguruneak genitalen araberako bizitza sexuatua sortzen du haurrengan (Platero, 2014).
149 Hau da, haurtzaroan eraikitzen dira genero rolak, jendarte identitatearen sozializazio prozesuan (Castillo eta Gamboa, 2013; Mercer et al., 2008). Esleitutako eta inposatutako sexu rolek, inplizituki, identitatera daramate haurra, eta, horrekin batera, gatazkara eta indarkerira (Kuman, 2019). Gutxi gorabehera bi urte eta erdi betetzerakoan garatzen da sexu eta genero identitatea. Bertan, haurrak bere kategoria zein den bereiz dezake, genero atribuzio nagusien kontzientzia argia baitu. Adin horretatik aurrera, sexu bakoitzerako jostailu eta jarduera egokiak zeintzuk diren ere ikasten da. Bost urterekin, haurrak zenbait baldintza psikologiko erlazionatzen ditu kategoria dikotomikoetan, hala nola oldarkortasuna edo boterea gizonengan eta adeitasuna edo emozionaltasuna emakumeengan. Ostean, Lehen Hezkuntzako etapan, estereotipoak areagotzen egiten dira, nortasun ezaugarri gisa (Reizabal, 2015). Ikaskuntza horiekin batera, sozializazio aldian, normaltasunaren mugak ere ikasten dira. Haurra zenbat hitz irain gisa erabiltzen hasten da, hala nola "marikita" edo "potola"', hau da, genero arauekin bat egiten ez dituztenen aurkako hitzezko indarkeria erabiltzen hasten da. Esaterako, dantza egin nahi duen mutil bati maritxu, marikoi edo marimutil etiketa jartzen zaio eta futbolera jolasten duen neska bati marimutil. Argi eta garbi, jokabide horiek etiketatzeak iritzi soziala eskatzen du eta baita familiaren eta irakasleen kezka ere (Sánchez, 2019). Nerabezaroaren hasieran, hamabi urterekin, gizonek eta emakumeek igarotzen dituzten prozesuak oso desberdinak dira; izan ere, emakumeen kasuan, nerabezaroa helduarora iristearen krisia da, gizonak nagusi diren jendarte batean. Bestela esanda, nerabezaroa mutilentzat nolabaiteko botere sozialerako igoera bat adierazten duen bitartean, emakumeentzat lezio garaia da, zigor eta errepresioaren lezio garaia, non genero zuzentasuna nabarmentzen den eta arauetatik kanpo dauden neska asko birmoldatu eta feminitate-forma onargarri bihurtzen diren (Halberstam, 2008). Bizitzak, jendarte, sexu eta genero arauei dagokienez, ez dira berdinak bizitzako une desberdinak igarotzen diren heinean. Haurtzaroan, subjektua "proiektu" gisa eraikitzen da, gizon bihurtzeko trantsizio gisa, familia sortzaile gisa, ugalkortasun sortzaile gisa, eta, neskatoaren kasuan, ugalketa termino heterosexualetako emakume proiektu gisa (Tron eta Flores, 2013).
150 Horregatik, nahiz eta konfigurazio sozialerako gizonen feminitatea maskulinitate femeninoa baino mehatxu handiagoa dela pentsatu, zaila da ideia horri eustea. Halberstamen (2008) arabera, generoaren egokitzapena neska guztiengan eragiten duen presioa da, ez bakarrik marimutilengan. Zenbait berezitasun onargarriak dira nerabezaro aurreko etapetan, baina, nerabezarora iristean, generoa kategorietara egokitzeko mekanismoak aktibatzen dira. Bestalde, ezin da ahaztu generoa harreman kategoria bat dela, gainerako ezaugarri soziokulturalekin elkarreragiten baitu, hala nola jatorri kulturalarekin, maila sozioekonomikoarekin, erlijioarekin, sexu joerarekin, adinarekin edo (des)gaitasunarekin. (Serra et al., 2016). Klase soziala, etnia, sexua, generoa, identitateak, afektuak edo gorputz ezarautzaileak, kategoria hegemonikoen arabera, pertsonengan nahasten dira, intersekzionalitateen planoan kokatzen diren identitate ugari eratuz (Platero, 2014). Azken finean, "genero araudia ez da deskribatzaile soila, aginduzkoa da, genero identitatearen koherentzia eta egonkortasuna eskatzen ditu, femeninoa eta maskulinoa kontrajarrita sortzen ditu eta desioaren heterosexualitatea inposatzen du" (López eta Platero, 2017, 31. or.). Hau da, ez gaude presio sozialen eraginpean bakarrik, haiek eraikitzen gaituzte (Missé, 2019). Silvestrik (2019) adierazten duen bezala, gizakia haurtzarotik sortzen da. Etapa horretan, gorputzen artean eragiteko modua eraikitzen da, eta hori zenbait mekanismoren bidez gertatzen da (opariak, kirola, jostailuak…). Mekanismo horiek "pertsonen eta taldeen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak interpretatzeko eta dagozkien portaera egokitzat edo desegokitzat jotzeko balio dute" (Diaz-Aguado, 2006, 40. or.). Hortaz, beste genero edota genero bien ezaugarriekin identifikatzen den haurtzaroaren presentziak zalantzan jartzen ditu haurtzaroari eta korporalitateari buruzko doktrina kulturalak (Halberstam, 2018). Joera batzuen arabera, "haurren genero-desadostasuna" ezin da beti irakurri adingabe horiek trans* pertsonak direla dioen esparru epistemologiko baten argitan (Guerrero eta Muñoz, 2018). Ondorioz, haurtzaro trans*aren gaia medikuntzaren zientzia eta "psi" (psikologia, psikiatria eta psikoanalisia) esparruetatik kanpo eztabaidatzeko beharra sortzen da, esparru horiek bertan behera uzteak giza eskubideetan eta identitatearen garapen askerako eskubidean oinarritutako diskurtso batera garamatzalako (Alcántara, 2016; Guerrero eta Muñoz, 2018). Horri erantzuteko asmoz, generoaren aniztasuna ikuspuntu transfeminista batetik eta sormenean oinarrituta lan egitearen alde egiten duten joerak daude; generoa zurruntasun dikotomikotik kanpo pentsatzeko proposamenak luzatzen dituztelarik (Butler, 2006). Hau
151 da, guztiz beharrezkoa da "haurtzaroa espazio politiko gisa pentsatzea, gorputzak genero (des)programazioen objektu bilakatzeko eta eskubideen subjektu izateko" (Tron eta Flores, 2013, 190. or.). Eta horren aurrean, hezkuntza espazioek aniztasuna eta berdintasuna sustatzeko aukera ezin hobea eskaintzen dute (Gallardo-López et al., 2020). 4.1.3. Ikerketaren erronka eta xedea Beraz, garrantzitsua da haurtzaroan genero ikuspegia lantzea, eta lan honen helburuak horri erantzuten dio, haurtzaroko genero ikuspegira hurbiltze bat bilatzen baitu, genero arau/kategorietara paradigma kritiko batetik gerturatuz eta epistemologia transfeministetatik eredutzat izanik. Hauek dira, beraz, ikerketa honen helburuak zehatzak:
(1) elkarrizketatutako pertsonen ikuspegitik, identitatearen eraikuntzan eta genero garapenean eragina duten paradigma zentralak ezagutzea, osatzen duten alderdi eta sistemak deskribatuz. (2) haurtzaroko oroitzapenetatik abiatuta, bizi esperientziak eta faseak ezagutzea, intentsitate handieneko uneak eta espazio sortzaile/performatiboetan sakontzeko. (3) haurtzaroan genero ikuspegia lantzeko epistemologia (trans)feministetatik hezkuntza eremura eraman daitezkeen gakoak identifikatzea. 4.2. Metodoa 4.2.1. Diseinua Kasu-azterketa honen bidez, Euskal Herriko sexu/genero disidentziaren kolektiboaren memorietan dauden oroitzapenak aztertu nahi izan dira. Kasuaren azterketak aukera ematen du kasu edo arazo berezi baten testuingurua, esperientzia eta konplexutasuna xehetasunez aztertzeko eta deskribatzeko (Pérez-Serrano, 2014; Simons, 2011), eta inplikatutako eta askatasunez adierazitako ahotsen esanahiak azaltzen ditu (Barbour, 2013; Flick, 2014). Bildutako informazioa kualitatiboa da, errealitatera modu globalean hurbiltzeko eta aldaketa dinamikak ulertzeko aukera ematen duelako, egungo egoera deskribatzen eta dokumentatzen den bitartean (Woods eta Smith, 2018). Horrela, diseinu malgua duen ikuspegi holistikoa bilatzen da (Pérez-Serrano, 2014).
152 4.2.2. Testuingurua eta parte-hartzaileak Lau talde eztabaida egin dira. Horietan, esperientzia kolektiboak jaso dira, non genero binarismoaren arau sozialak hautsi dituzten edo horietara egokitu ez diren haurtzaroko bizipenen ahotsak gurutzatu diren. Hau da, "oroimenaren eta berreraikuntzaren artean kokatzen diren kontakizun konposatuak izan dira, esperientzia eta legatuaren bidegurutzean" (Tron eta Flores, 2013, 191. or.). Guztira hogeita bat lagunek hartu dute parte, sei lehen taldean eta bost gainerako hiruretan. Parte-hartzaile guztiak Euskal Herrian bizi dira egun eta euren burua sexu/genero disidentzia gisa definitzen duten kolektibokoak dira. Haien adina 19 eta 35 urte bitartekoa da. Gehienak Euskal Herriko mugimendu transfeministetan parte hartzen duten talde politikoetako kideak dira. Lehenengo bi talde eztabaidak parte hartu duten pertsonak bollera identitatearekin identifikatzen dira, eta hurrengo bietan parte hartu zutenak, berriz, marika identitatearekin. Kategoria horiek erabili dira, eta ez politikoki zuzenagoak direnak, horiek birjabetzeko estrategia gisa erabiltzea oso garrantzitsua delako. 4.2.3. Informazioa jasotzeko estrategia eta tresna Arestian aipatu bezala,. talde eztabaidak erabili dira informazioa biltzeko estrategia gisa (Kvale, 2011; Barbour, 2013).Talde eztabaidak estilo ez zuzena duten talde elkarrizketak dira, gai bati buruzko ikuspuntu desberdinak gurutzatzeko antolatzen dira eta xedea adostasuna edo konponbidea bilatzetik kanpo interakzio sinbolikoaren bidez esanahia ezagutzean datza, (Barbour, 2013) metodo dialogikoaren bidez (Freire, 2012), esplorazio azterketak interakzio kolektibotik egiten dira (Barbour, 2013). Horretarako, gidoi erdi egituratu bat jarraitu da, izaera irekia duten galderekin, mahai ingurua osatzen duten pertsonen jarioa eta adierazpen askatasuna ahalbidetuz (Flick, 2014; PérezSerrano, 2014). Hiru ardatzen baitan antolatu dira gidoiak, hemen hurrenez hurren gaiak eta galdera eragileak: (1) bizi-istorioei eta parte-hartzaileen nortasun disidenteari (bollera eta marika) lotuta daude, munduan egoteko duten modua jasotzeko, "Nor zara, nongoan, eta ze adin duzu? Zeintzuk dira zure identitatean garrantzitsutzat jotzen dituzun ezaguarriak?" "Zer da zuretzako bollera/marika identitatea?" eta "Noiz/nola garatu duzu?".
153 (2) haurtzaroko oroitzapenei (familia, eskola, lagunak), "Zer oroitzapen dituzu zure haurtzarokoak?, familiarekin?, eskolakoan? eta lagunekin?" (3) aniztasunean sakontzen duten pedagogia transgresoreak sortzeko konpromiso eta estrategiak, "Zer aholku emango nituzke haurrak askatasun/aniztasun baten hezteko?" eta "zein uste duzu dela zure esperientziatik emari pedagogiko indartsuena?" Halaber, landa-oharrak ere erabili dira talde eztabaidak garatu bitartean informazio gehigarria jasotzeko, gerora, kategorizazioaren ideia nagusiak egituratzeko erabili direnak (Labarca, 2017). 4.2.4. Prozedura Parte-hartzaileak nahita hautatu dira (Rekalde et al., 2014), zenbait bizipen, prestakuntza politiko edota militantzia dituzten pertsonak bilatu baitira. Horretarako, kidetasunaz gain, elur-bolaren teknika ere erabili da (Taylor eta Bogdan, 1992), eta kontaktu zentralek beste batzuk erraztu dituzte. Informazioa bi fase desberdinetan jaso da (ikusi 4.1. irudia) Lehen bi talde elkarrizketak bollera identitatea duten kideekin egin dira, lehenengoan (T1) 6 eta bigarrengoan (T2) 5 partehartzaile egon direlarik. Lortutako informazioaren aberastasuna dela eta, horiek amaitu ostean, marika terminoarekin identifikatzen den jendearekin ariketa bera egiteko beharra ikusi da eta beste bi talde eztabaida egin diren, bakoitzean (T3 eta T4) 5 pertsonak parte hartu dutelarik. Horretarako, aurreko bi talde eztabaiden prozedura bera jarraitu da.
154 4.1. irudia Parte-hartzaileen sailkapena eztabaida talde eta faseka
Iturria: Norberak egina Honako hau izan da jarraitu den prozedura, lehenik eta behin, parte-hartzaileekin harremanetan jarri gara zuzenean, posta elektroniko bidez (kidetasuna dela medio). Lehen harreman horretan, ikerketaren helburuei, baldintzei, metodologiari eta kode etikoei buruzko informazioa eman zaie. Topaketetarako data, ordua eta lekua Doodle aplikazioaren bidez adostu dira, online eran. Talde eztabaida bakoitzaren hasieran, alderdi etikoak eta konfidentzialtasun itunak gogoratu dira: anonimotasuna eta "espazio horretan hitz egiten zena espazio horretan geratzen zenaren" baldintzak gogoraraziz. 3.4.5. Datuen analisia Talde eztabaidak grabatu, transkribatu, kodifikatu eta NVivo 12 analisi-softwarearekin prozesatu dira eta, aldi berean, edukiaren analisi semantikoa egitea ahalbidetzen duen kategoria-sistema eraiki da analisi-tresna gisa (Flick, 2014; Rapley, 2014). Talde eztabaidetan jasotako dokumentu guztiak kodetu dira: parte-hartzaile bakoitzari bere baliabide propioa esleitu zaio, T letrarekin partaidetza-taldea kodetu da, zenbaki erromatarraren bidez ordena kronologikoari adierazi da eta, azkenik, elkarrizketaren data ere zehaztu da. Bestalde, ahotsak P letrarekin erregistratu dira eta banaka adierazi, aurkezpentxandan hitza hartu zuten ordena errespetatuta.
155 Kategoria-sistema (4.1. taula) dimentsio, kategoriatan eta azpikategorietan antolatu da(Coffey eta Atkinson, 2003), eta horiek modu induktibo eta deduktiboan definitu dira. Deduktiboa, aurretiazko berrikuspen bibliografikotik abiatu direlako, eta induktiboa, parte hartu duten hogeita bat ahotsetatik sortzen diren ideiak jaso direlako. Dimentsioak eta kategoriak definitzerakoan honako hau egin da: - Ikuspegiekin harremanetan: Dimentsio honek lehen helburuari erantzuten dio zuzenean eta bigarrenari zein hirugarrenari zeharka. Identitatearen eraikuntzan eragin nabaria duten paradigmak ezagutzea bilatzen du eta, horretarako generoarekin lotutako bi azpikategoria aztertu dira. o Genero kolonialitatea: binarimoaren indarra, heterosexualitatearen boterea eta paradigma horretatik ihes egiteko beharra, disidentzia, beraz. o Paradigma interesekzionala eta horren baitan alderi eraikitzaileak eta testuinguruak. - Sozializazio prozesuak: Dimentsio honek bigarren eta hirugarren helburuei erantzuten die, lehena ere jorratzen duen arren. Azterketa honek sozializazio prozesuak aztertzea du helburu eta, horretako, analisiak hiru hizpide izan ditu. o inguruneak eta agenteek garrantzi nabarmena dute: familia eta etxea, eskola eta irakasleak, berdinen arteko harremanak eta erreferente positiboak. Ostean, o bizipenetan esperimentatuko faseak, faseak hiru mailatan banatu direlarik: nahastea, kontzientziazioa eta ahalduntzea. o emari pedagogikoa:. Hezkuntza diskurtsoak, estrategiak eta erreferente bilakatzeko prozesuak, el devenir. 3.4.6. Egiazkotasuna Ikuspegi errealagoa bilatu nahian eta esanahiaren ulermen hobea lortze aldera, kristalizazio prozesu bat egin da edo, bestela esanda, ahotsak gurutzatu eta kontrastatzeko prozesu bat garatu da (Denzin eta Lincoln, 2017). "Leku berdinetatik igarotako esperientziak dira, baina begi profesional, genero, sentsibilitate eta biografia ezberdinen bidez errefraktatzen ditugu" (Richardson eta St. Pierre, 2017, 135. or.). Horri esker, kristalezko argiak lez, aztertu
156 beharreko kasuaren ikuspegi eta ikuspuntu desberdinetatik ezagutza islatu eta sortzeko aukera eman digu (Haraway, 1988 in Guerrero eta Muñoz, 2018; Moral, 2016). (Ikusi 4.2. irudia). 4.2. irudia Kristalizazio prozesuaren adierazpen grafikoa
Iturria: Norberak egina 4.3. Emaitzak Kategoria-sistema definitu duten dimentsioek (1. taula) azterketaren helburuei erantzuten diete, eta bi ikuspegi nagusitatik aztertzen dute identitatea (genero kolonialitatea eta paradigma intersekzionala) (397 erreferentzia) eta sozializazio prozesua (629 erreferentzia). Kategoria-sisteman dimentsio kategoria eta azpikategoria bakoitzaren erreferentzia kopurua zehazten da, taldeka eta partaideen arabera, baita ahotsak eta horiei dagokien ehunekoa ere.
4.1. taula Identitatearen eraikuntzari buruzko kategoria sistema Gaia Dimentsioa Kategoria Azpikategoria Errekurtso edo elkar. Ahotsak Erreferentzia %
Sozializazio inguru eta agenteak
4 21 187 16.2 Familia eta etxea 4 18 40 3.9 Eskola eta irakasleak 4 17 31 3 Berdin artekoak 4 21 72 7 Erreferente positiboak 4 20 44 4.3 Experimentaturiko faseak
4.3.1. Identitatea ikuspuntu ezberdinekin harremanetan Genero kolonialitatea oso presente dago haurtzaroko bizipenetan, parte-hartzaile guztiek hitz egin baitute horri buruz. Hiru zutabe nagusi aztertu dira: binarismoa, heterosexualitatea eta arautik ihes egitea. Talde eztabaiden % 9.2k eta ahots guztiek adierazten dute binarismoarekiko harremana. Genero arauak oso presente egon ziren euren haurtzaroan eta asko baldintzatu zien alderi bat izan zen, barnetik kanporako zein kanpotik barnera, etxe barruan zein kanpoan. Askok adierazten dute txikitatik ez direla ezarritako sisteman sartu eta kanpo egotearen sentsazioa oso ohikoa dela, euren sexu desiraz jabetu aurretik baita. Kasu guztietan, marimatxoa, marikita edo marikoia bezalako irainak oso presente egon dira. Uste dut zazpi urterekin entzun nuela lehen aldiz marikoia edo gaya, baina nik ez nuen ulertu, ez nuen sexu desirarekin lotu. Ez duzu futbolean jokatzen, orduan marikoia zara. Batez ere jolasarekin eta aisialdiarekin lotutakoa sailkatzeko modu bat bezala gogoratzen dut (TIIIP3_20/09/16). Heterosexualitatea ere ardatz garrantzitsua da. Talde eztabaida guztien % 10k hitz egin du hari buruz, eta parte-hartzaile guztiek aipatu dute. Ahots askok errepikatu dute txikitan haiengandik espero zena egiten ari ez zirenaren sentipena zutela, eta, alde batetik, konpentsazio espazioak (notak, kirolak) eta, bestalde, euren identitatea garatzeko berebiziko garrantzia izan duten espazioak bilatzen zituztela. Autoengainua eta identitatearen, desiraren edo gorpuztasunaren arbuioa ere oso presente daude haurtzaroko oroitzapenetan. Txikitan esango dizute? Zein da munduarentzat lesbiana izatearen kontzeptua? Orientazio sexuala bakarrik? Orduan, sei urterekin, zer? Sexualitatea orientaziotik haratago doa. Hori badakigu orain, baina sei urterekin ez. Nola lantzen da hori? Duela hilabete batzuk Tomboy filma ikusi nuen eta asko mugitu ninduen, hor ikusten nintzelako, filmeko mutikoa bezala, edo mutiko bezala sozializatzen dena bezala, eta munduari ez erakustea zer zaren. Ez dakit, beldur hori edo barne lesbofobia hori, orain lesbofobiatzat identifikatzen dudana (TIP1_19/08/01). Era berean, ahotsek arautik ihes egitearen inguruan hitz egin dute (% 6.6). Jasotako ideiek egiaztatzen dute bollera eta marika identitateak sexu/genero bitarraren sistematik ihes egiteko eta sistema bera kolokan jartzeko identitateak direla, eta disidentzia hori parametro politiko, kritiko eta feministetan kokatzen dela. Gizonekin zein emakumeekin harremanetan jartzeko
159 modua aipatzen dute, kode eta analisi propioak azalduz. Beraz, identitatea ahalduntze kolektibotzat ulertu daiteke eta ezarritako arau zurrunetatik askatzeko tresna gisa. […] ni ez naiz bollera, gu gara bollerak, ez hemen gaudenak, hori ere bai, baizik eta pixka bat gehiago globalizatuz. Nire buruan nire barne eztabaidak ditut: bollera izateak emakumea izatea esan nahi du? [...] Emakume roletik atera gara, ez dugulako betetzen, ez dugulako nahi eta arrazoi gehiagorengatik, eta hortik dator bollera eraikitzea [...] Uste dut hemen bat bera ere ez dela inoiz emakume rolean sartu (TII-P2_19/09/19). Ez naiz gizon gisa identifikatzen eta trans* identitatearekin nire zalantzak ditut. Nik marika gisa definitzen dut neure burua, identitate politiko gisa, gaur egun, behintzat, ez nau definitzen zer naizen. Nire aurka edo irain gisa erabili den zerbait hartu eta besteek beren egunerokotasuna nola bizi duten eta nondik bizi duten zalantzan jartzeko tresna bilakatzen da (TIV-P5_20/10/16). Ezinbestekoa da identitatea paradigma intersekzionalaren baitan kokatzea, eta hori elkarrizketek % 12.9ean islatu dute, sexu/genero sistemaren alderdiak eta horiek kokatzen diren testuingurua aipatuz. Eratzeko alderdietan (% 5.4), bolleren ahotsak (9) mariken ahotsak (6) baino gehiago daude. Hau da, emakume gisa sozializatutakoek gehiago hitz egin dute gorputzaz eta edertasun kanonez, desiratuta ez sentitzearen beldurraz. Hauek izan dira gehien aipatu diren gaiak: klasea, genero adierazpena, gorpuztasuna eta nazioa. Aldiz, maiztasun txikiagokoak, baina oso izaera handiarekin, beste hauek: (des)gaitasuna, migrazioa eta gizentasuna. Pribilegioen eta zapalkuntzen gaiak ere aipatu dira, eta ezarritako feminitate eta maskulinitate ereduei eta jasaten dituzten indarkeriei buruzko hitzak ere agertu dira. Passing22-aren inguruan eta horrek sortzen dituen harremanen inguruan ere hitz egin da. Hamaika urte nituenetik, oso gogor markatu nauen gaixotasun kroniko bat daukat (TIP4_19/08/01). Duela 9 urte migratu nuen, eta egun gehien definitzen nauen gauzetako bat dela uste dut. [...] Niretzako bollera izatea ez da lehen lehentasuna [...], ni migranteago sentitzen nintzen eta, hemen nagoela, horrek gehiago kezkatzen nau (TII-P5_19/09/11). Haurtzaroa eta nerabezaroa ez dira errazak izan zentzu horretan, marimutila eta lodia naizela elkartu baitzen. Beraz… (TII-P2_19/09/11).
22 Horrela izendatzen pertsona batek berea ez den identitate-talde edo -kategoria bateko kidetzat hartua izateko duen gaitasuna edo aukera.
160 Parte-hartzaile guztiek garrantzi handia ematen diote testuinguruari (% 7.5). Aipatutako testuinguruen artean honako hauek izan dira adierazgarrienak: jaioterria eta hazi diren herria/hiria/auzoa, eskolaren ezaugarriak, norberaren familiaren egoera eta herri zein hiriko ingurunearen berariazko kontuak. Ahots askok kontatzen dute irudi maskulinoek eragindako indarkeriak bizi izan dituztela etxean eta, hortaz, harreman hierarkikoak bizi izanak eragin nabaria du identitatearen eraikuntzan. Haurtzaroko lehen etapan oso zoriontsu bizi izan nintzen, baina, ondoren, aita lanetik bota zuten, drogetara salto egin zuen, eta etxean genero indarkeria jasaten hasi ginen. Haurtzarotik, ondorenetik eta gaur arte, nire marika nortasuna bertatik eraikitzen dudala uste dut (TIIIP3_20/09/16). 4.3.2. Sozializazio prozesuak Sozializazio prozesuek egindako eztabaida taldeen % 61.3 hartzen dute, eta honako hauek bereizten dira: sozializazio eragileak, identitatearen eraikuntzaren eta etorkizunerako ondare pedagogikoa. Aztertutako sozializazio eragileen (% 16.2) artean, lehengoa familia/etxea da., taldeen % 3,9rekin eta 18 parte-hartzailerekin. Kasu batzuetan. nabaria da guraso bietako batekin harremana hobea izan dela, baina, hala ere, gehienek adierazten dute ez dagoela alde nabarmenik amaren eta aitaren arteko harremanari dagokionez. Askok ama laguntza handiagoa zela sentitu izan dute, baina, nesken kasuan, amaren eragina ere nabarmena izan da feminitate eta edertasun kanonak betetzeari dagokionez. Beste kasu batzuetan, familiak erreferentziazko espazioak izan dira, ulemena eskaini baitute, baina, hala ere, gertatzen zena esplizitatzeko beharra eta xehetasunen falta ere nabarmentzen dute ahotsek. Nik beti aukeratu izan ditut nire arropak. Ez zizkidaten belarritakoak jarri, nik aukeratu nuen 6 urterekin. Autoekin jolastu nahi duzu? Autoekin jolastu! Amak asko lagundu dit horrekin, baina aitak ez. Aitak eta bere familiak beti esan izan dute: "Super fina izan behar duzu, super delikatua, soinekoarekin jantzi behar duzu beti" […] Nire amak arazoak izan ditu aitaren familiarekin nigatik, bollera naizelako, marimutila, soinekorik jantzi ez dudalako, panpinak gustatzen ez zaizkidalako. Amak asko lagundu dit (TI-P2_01/08/19). Eskolari eta irakasleei dagokienez (% 3.17), parte-hartzaile gehienek indarkeria handiko espazioa bezala gogoratzen dute, eta askotan indarkeria hori oharkabean pasatzen zen helduei begiradatik. Askoren kasuan, irakasleekin esperientziak ez dira oso aberasgarriak izan,
161 orokorrean desberdinak izatearen ideia jaso baitute euren partetik. Hala ere, badaude ere proposamen metodologiko irekiagoei buruzko oroitzapenak eta batzuek zenbait egoera zehatzetan lagundu zituzten irakasleak gogoan dituzte. Ni ez nintzen kontziente, baina 'crack' egin zidan, 7 edo 8 urterekin, irakasle batek, bere borondate onarekin, niregana etorri zenean eta esan zidanean "baina zein ondo jokatzen duzu futbolean mutil guztiekin zuk bakarrik, zein ausarta!" Hor konturatu nintzen zer suposatzen zuen edo zer izan zitekeen. Oroimenean daukat. Hortik aurrera askoz gehiago kostatu zitzaidan, gehiago jabetzen bainintzen zein zen edo ez zen niretzako leku bat (TIP1_19/08/01). Irakasle batek esan zion nire amari ez zela jabetzen, baina ni ez nintzela mutil normala, eta nire amak…Barkatu? Ikusi nuen nola aldatzen zitzaion amari begirada (TIV-P5_20/10/16). Pertsona guztiek, parte-hartzaile batek izan ezik (20), berdinen arteko harremanei buruz hitz egin dute, hots, % 7an. Batik bat eskola testuinguruan eta, zehazki, jolas librean eta jolas orduan ematen ziren harremanak nabarmendu dizute ahotsek. Neska gehienek kirolaren bitartez izan zituzten harremanak mutilekin, eta, oro har, nerabezarora arte ez zituzten esperientzia txarrak izan beste neskekin. Mutilen kasuan, berriz, gehiengoaren haurtzaroko lagun sarea neskez osatuta zegoen eta mutilengandik jasotako indarkeria handia gogoratzen dute. Agerikoa da, gizonen kasuan, lumafobia23 oso txikitatik barneratzen dela, eta ondokoa jipoitzen duten bitartean norbera babestea oso ohikoa dela. Emakumeen kasuan, berriz, ez da hain agerikoa, baina lesbianismoaren aurkako gaitzespena ere sortzen da, batez ere nerabezaroan. 5/6 urtera arte ikastetxe pribatuetan egon nintzen, oso deseroso neskekin. Ikaragarria zen, inozoak zirela sentitzen nuelako. Egun osoan egoten ziren "nininini" eta bakarrik sentitzen nintzen, haiekin egon nahi ez nuelako […] Ikastetxe publiko edo artistiko batera igaro nintzenean, rolen arteko aldeak egon arren, adibidez, jolastokian edo gorputz hezkuntzan mutilek askoz leku gehiago hartzen zuten arren, jolasteko orduan, nire lagunek denek jokatzen zuten futbolean, talde mistoak egiten genituen. Hau da, desberdintasunak ez zeuden hain markatuta (TII-P5_19/09/11). Batzuetan kartzelari bihurtu nintzen […] Nire gelan bazegoen mutil bat luma zuena eta, gainera, oso ahaldunduta zegoena […] Eta ni, disimulatzen ari nintzela, niri ez erortzeko. Eta "disimulatu ezazu pixka bat zuk ere" esatea pentsatzen nuen, eta, bere defentsan atera ordez,
162 […] nire pentsamendua "joder tio, ez izan hainbeste luma" zen. Plumofobiatik eraikitzen gara (TIII-P4_20/09/16). Erreferentzia positiboei (% 4.3) erreparatzen badiegu, egoera zehatzei buruzko oroitzapen asko agertzen dira: familia, belaunaldi nagusiagoak, abestiak, telesailak edo filmak. Mariken kasuan, oso ondo bereizten dira erreferentzia instituzionalagoak ziren guneak eta erreferentzia politikoagoak ziren guneak. Nire izeba bollera da eta bikotekidea du. Txikitatik hori ikusteak […] klik bat egin zidan, eta tresna bat izan zen hausnartzen hasteko nik agian ez nituela betetzen emakumezkoen jarraibideak, edo ez nuela nahi. Une horretan, zortzi urterekin, laguntzen du (TIP2_19/08/01). Esperimentatutako faseetan (% 25), parte-hartzaile guztiak igaro dira aztertu diren hiru momentuetatik: nahasketa, kontzientziazio eta emantzipazio uneak. Nahasmen garaietako sentimenduak (% 7.9) honako hauek dira nagusiki: bakardadea eta erreferente faltagatik inorekin ez identifikatzea, arraro sentitzean edo taldetik kanpo egotea. Parte-hartzaile askok mahai gainean jartzen dute oraindik antzeko sentipenak dituztela. Haurtzaroan nahasmen handiko uneak kokatzen ditut, gaur egun agian trans* gisa ikusiko genituzkeenak. Zergatik jaio naiz neska? Beti zalantza horrekin. Nork agindu du ni neska izatea, mutil bezala gusturago banago? Mutilekin jolasten naiz eta beti nago zuhaitzetara igota. Gogoan dut klik hori (TI-P5_19/08/01). Umetan konturatzen zarenean iristen zaizkizun mezu guztiek ez dutela kuadratzen. Etengabeko mezuak jasotzen dituzu, bonbardaketa bat jasotzen duzu. Zer gertatzen den ez jakitearen sentsazioa. Ez duzu erreferenterik, ez dakizu zer den, baina ez du kuadratzen. [...] Nire buruarekin etengabeko gatazka (TIII-P4_20/09/16). Kontzientziazio fasean (% 6.7), parte-hartzaile askok lotsatik, ukaziotik eta ezkutatzetik kontatzen dute beren desiraz edo identitateaz jabetzeko unea, nahiz eta kasu guztietan horrela ez izan.. Nerabezaroan, prozesu horrek berebiziko garrantzia du. Mutilen kasuan, oroitzapenak identifikatuta sentitzen ziren beste haur batzuengandik urruntzearekin lotuta daude. Haurra nintzenean, gatazka handia sentitu nuen, batez ere, konturatu nintzenean mutilak gustatzen zitzaizkidala edo haienganako desio bat sortzen ari nintzela. Hor nengoen ni, hamaika edo hamabi urte nituela […] konturatu nintzen gaya bazara etengabeko indarkeria jasotzen duzula […]. Irainek araua markatzen dute. […] Estrategia bat garatu nuen:
163 oharkabean pasatzea, zu lasai pasatzen zara, ez daitezela enteratu, nire zain listua botatzen duen otso bat egongo balitz bezala (TIII-P2_20/09/16). Ahalduntze fasea (% 10.4) da gehien azpimarratzen dena, eta zenbait sinergia ezartzen ditu aurretik aipatutako arautik ihes egitearen kategoriarekin. Ahalmen performatibo handiko espazioak izan dira orokorrean haurtzaroan askatasun eta ahalduntze egoerak eskaini dituzten guneak: kirolak neska askoren kasuan, eta antzerkia, dantza, musika eta jolas sinbolikoa mutikoen kasuan. Era berean, gaur egun gehienek kolektiboari buruz hitz egiten dute, erakunde edo sare politikoetako kide izateari buruz, feminismoak garrantzi handia izan baitu elkarrizketatu pertsonen bizitzan. Sare sozialak eta Internet ere oso gune garrantzitsuak dira ahalduntze fasean. Hitzarmen bat zegoen antzerkian jolasten genuen haurren artean. Bertan gertatzen zena, hor geratzen zen. Gogoan dut eskolako antzerki batean neska papera egin nuen lehen aldia, eta txalo egin zidaten horregatik. Une hartan ez nintzen ezerekin identifikatzen (TIVP5_16/10/20). Ondare edo emari pedagogikoari (% 18.1) dagokionez, parte-hartzaileek hezkuntza eremua nabarmentzen dute, eta beharrezkotzat jotzen dute sozializazio prozesuetan laguntzea, hezkuntza diskurtsoen, hezkuntza estrategien eta erreferente izateko gakoen bidez. Talde eztabaida batzuetan gaia gehiago sakondu da parte-hartzaile gehienak hezkuntza langileak direlako baina, oro har, talde guztietan aipatu den arloa da. Hezkuntza diskurtsoak (% 4.3) direla eta, nagusiki, sexualitateari buruzko beste diskurtso bat sortzekoa eta ikasle guztiengan arreta jartzeko beharra nabarmentzen dute ahotsek. Hau da, normala eta anitza kontzeptuen arteko dikotomia desegituratzeko ideia azpimarratzen da. Sexualitateaz hitz egiten dugunean, beti da super koitala. Sexu harreman afektiboez hitz egiterakoan, beti da bikotekidea, bikotekidea eta bikotekidea. Dena oso zurruna da. Homosexualitateaz hitz egiten bada ere, parametro oso zurrunen barruan dago beti. Sexualitateaz hitz egiten dugunean, homosexualak, familia eta ezkontzen ez diren pertsonak ez daude diskurtsoan integratuta (TI-P4_19/08/01). Genero eta sexu aniztasuna lantzeko etorriko dira. Nola landu? Hori ya badago! Kontua aitortzea da, heteroak ere anitzak baitira. Edo aniztasuna marikoiak, bollerak, herrena, ijitoa eta pobrea baino ez dira? Normaltasuna landu behar da, ez aniztasuna (TIV-P4_20/10/16).
164 Hezkuntza estrategia gisa adierazitako proposamenak eta gakoak (% 6.9) aurreko diskurtsoekin lotuta daude. Gaiei buruz hausnartzeko eta hitz egiteko espazioak bilatu behar dira, baina, betiere, pertsona bakoitzaren prozesuak errespetatuz. Maila sistemikoago batetik, premiazkoa da irakasleak transfeminismoan trebatzea eta egiturak sortzea, proposamen horiek bermatu, iraunarazi eta sistematizatzeko. Komunitate osoa inplikatzeko eta prozesuak kolektiboak izateko beharra ere funtsezko premisa da. Esku-hartzea edo lanketa ezin da izan genero arauen arabera nahasgarria den pertsona edo unea soilik; aitzitik, planteamenduak integrala izan behar du, eta esku-hartzeak eskolako pertsona bakoitza zalantzan jartzen hasi behar du. Niretzat haur guztiei esperimentazio espazioak irekitzea da helburua, ez soilik bollerak izango direla identifikatzen ditugunentzat. Genero kontua hain da zurruna, eta neskaren/mutilaren banaketa hain dago markatuta. Txikitatik ikusten duzu batzuk por donde van tirar, baina jende askok ez daki berarekin zer gertatuko den, eta pertsona horiei ere espazioa ireki behar zaie. Errukitsua izan behar da generotik disonantzia bat dagoenean eta ez dagoenean baita. Beharrezkoa da kasu guztietan esperimentatzeko espazioak irekitzea (TI-P4_19/08/01). Liberatuko al ditugu irakasleak hiru hilabetez feminismoan trebatzeko? Baina, jakina, egituraren barruan dagoen eskolak egitura orekatu dezake? Nire ustez, helburua egituran talka sortzea da, eta punto! [...] Gakoa irakasleak feminista izatea da (TIII-P2_20/09/16). Erreferente propioen beharretik sortzen da erreferente bilakatzearen konpromisoa (% 6.9). Bai diskurtsoek bai estrategiek perspektiba gehiago zabaltzeko balio behar dute, eta binomio kolonialak deseraikitzeko, baina erreferente errealak eta gorpuztuak izatea ere funtsezkoa da. Disidentzia kolektiboaren barruko bizi ereduak eredu desiragarri gisa aurkeztu behar dira, indartze positibotik eta zoriontasunetik abiatuta. Ez da erraza, eskola oso gune bortitza izan baitaiteke, baita irakasleentzat ere, baina erreferente bilakatzea da emari transfeminista indartsuena. Beste identitate edo baldintza batzuek ez naute tesitura horretan jartzen, baina marika izateak bai, erantzukizun politikoa ematen dit, eta, batzuetan, zaila da, oso zitala baita guk ere jokatzen dugun modua. Errazagoa da marika izatea parametro batzuen barruan edo, hobeto esanda, guk erabakitzen dugunean, baina uste dut erantzukizun politikoa dakarrela berekin eskolan, hezkuntzan horrela aurkezteak (TIII-P5_20/09/16).
165 4.4. Eztabaida eta ondorioak Genero kolonialtasuna oso presente dago identitatearen eraikuntzari buruzko partehartzaileen haurtzaroko oroitzapenetan eta, ondorioz, sistema nagusia dela esan daiteke. Ahotsen arabera, jarraitu beharreko heteroaraua oso zurruna da. Hortik kanpo geratzea jarrera politiko eta gorputz jarrera estrategikoa da (Halberstam, 2008; Vidarte, 2007), eta, aldi berean, zalantzak eta hausnarketak etengabekoak dira arauarekin talkan bizi diren gorputzentzat (Sánchez, 2019). Binarismoan oinarritutako egituran, transgresioa ez da soilik genero arauekin, desioarekin edota orientazio afektibo-sexualarekin lotzen. Sistema konplexua da eta identitatearen paradigma intersekzionala. Argi dago generoa beste eraikuntza batzuekin alderatuta eraikitzen dela eta prozesu horretan ingurune soziokulturalek zein historikoak berebiziko garrantzia dutela (Guash, 2000; Platero, 2014; Serra et al., 2016). Parte-hartzaileek identitatea eta arraza, klasea, gaixotasuna, migrazio prozesua edo gorputzaren itxura fisikoa bezalako alderdiekin elkarreraginean dagoela aipatzen dute, horiek guztiak garrantzi handiko ardatzak baitira identitatearen sorkuntzan. Gauza bera gertatzen da herri, auzo eta hiriekin, hots, testuinguruekin.. Eragile sozializatzaileen artean, eskola funtsezkoa da genero identitatearen garapenean. Ereduak betetzen ez dituzten haurrentzat eskola indarkeria maila handiko espazioa da, eta genero zuzentzailea. Berdinen arteko irainak, hala nola marikitak edo marikoiak, mutikoen kasuan, eta, neurri txikiagoan, marimutila eta fisikoari lotutako beste alderdi batzuk (lodia, adibidez), nesken kasuan, oso presente daude parte-hartzaileen oroitzapenetan (Tron eta Flores, 2013). Beraz, ondorioztatu daiteke gorputzaren inguruko harreman zein pertzepzioak generoaren alderdi eraikitzailean indar handiko eragina dutela; disidentziaren baitan ere, neska bezala sozializatuko haurrek zuzentasun eta indarkeria sistemikoa jasaten dutelarik. Parte-hartzaile guztiek dituzte nahasmendu, kontzientziazio eta ahalduntze faseei lotutako bizipenak. Horiek lotuta kontuan hartu beharreko hiru ideia hautematen dira. Alde batetik, faseak ez dira linealak, eta kontzientzia edukitzeak ez dakar beti ahalduntzea. Nahiz eta partehartzaile guztiek deskribatutako hiru faseak bizi izan dituzten, fase batetik igarotzeak ez du esan nahi hurrengo fasera igarotzea modu zuzenean egiten denik. Batzuek modu ez jarraituan igaro dira fase batetik bestera. Gainera, prozesuan zehar kontzientzia izateak konturatzen laguntzen du, baina, aldi berean, lotsa, arbuioa edo ukazioa bezalako sentimenduak sor
166 dezake eta, ondorioz, ez dakar beti norberaren ahalduntzea (Sánchez, 2019). Bestalde, genero markak ere garrantzi handia du. Oso bestelakoak dira neska edo mutil bezala sozializatuak izan diren haurren faseak (Halberstam, 2008) eta haien gorputzarekin izan duten harremana. Azkenik, esperimentazioa sustatzen duten espazioak eta izaera performatiboa dutenak oso lagungarriak dira norberaren identitatea ezagutzeko eta garatzeko (Butler, 2004). Aipatuko lotsa, arbuio edo ukazioa sakonduz gero, ez litzateke guztiz zuzena izango haurtzaroan LGTBI-fobiari buruz hitz egitea, sigla horien barnebiltzen dituzten identitateak aurrerago garatzen baitira. Nerabezaroa, berriz, arrakasta heterosexualetik abiatzen da, eta horrek nahasmendu handiko aldietara daramatza pertsona, non jasotako ahotsek, beste batzuk (Halberstam, 2008; 2018; Silvestri, 2019) bezala, arauetara egokitzeko beharra sentitu zuten eta genero zuzenketaren ondoriozko indarkeria jasan zuten. Kasu horietan, konpentsazio espazioek garrantzi handia dute, arautik kanpo geratzeak sortzen duen segurtasun eza bestelako bide batzuetatik betetzearen beharra sortzen baita eta, horretarako, produkzio logikak edota proiektu biopolitikoak birkonfiguratu egiten dira. Era berean, mutilen kasuan, ohiko da ondokoaren luma arbuiatzea norbere burua babesteko eta nesken kasuan, hain nabaria izan ez arren, lesbianismoaren aurkako gaitzespena ere sortzen da. Horregatik, parte-hartzaileek azpimarratzen dute beharrezkoa dela sexu/genero aniztasuna haurtzarotik modu integralean, diziplinartekoan eta jarraituan lantzea eta horren etengabeko berrikuspen bat egitea. Sexuaren, generoaren eta sexualitatearen osaera ontologikoa askotarikoa da (Halberstam, 2018), eta identitatearen eraikuntza ez da hasiera eta amaieran duen prozesu bat. Hortaz, garrantzitsua da, identitatea onarpenaren eta errespetuaren parametroetatik irakurri beharrean, araua zalantzan jartzea eta genero eta heterosexualitatearen zurruntasun dikotomikotik at dagoen egiturazko maila eraikitzea, guztion askatasuna bermatzeko (Buthler, 2004; Missé, 2018; Silvestri, 2019). Hau da, identitatea eraikuntza pertsonal eta sozial gisa ulertu behar da (Colás, 2007) eta identitate estrategiko eta ez esentzialisten ahalduntze kolektiboa indartu behar da (Vidarte, 2007). Ildo horretan, emaitzek adierazten dute hezkuntzaren esparrua ondare garrantzitsua dela haurtzaroan igarotzen diren prozesuak ulertzeko (Platero, 2014; Serra et al., 2016) eta aniztasuna zein berdintasuna sustatzeko (Gallardo-López et al., 2020). Horretarako, genero arauekiko ikuspegi kritikotik eta ikuspuntu transfeminista batetik gerturatu behar da haurtzarora (Missé, 2019) eta esperimentaziorako guneak eskaini (Butler, 2004). Azken
167 finean, haurrak gorputzetik eta hizpide gorputzaz dira eta genero arauen alderdi eraikitzaileen arrakala horren bitartez bizi behar dute. Era berean, eredu errealak izatearen eragin positiboa ere aipatzen dute parte-hartzaileen ahotsek, binomio kolonialak deseraikitzeko, kategoria dikotomikoen eraikuntza zenbait gorputzetatik hausteko eta generoari buruzko hausnarketa prozesuen zein sexu/genero disidentziaren bizitza ereduen diskurtsoa begirada intersekzional batetik egituratzeko lagungarriak direlako (Butler, 2004; Guerrero eta Muñoz, 2018; Tron eta Flores, 2013). Beraz, ereduak presente egon beharko lukete etorkizuneko proiektuetan. Ondare pedagogikoari dagokionez, alderdi ezberdinak aztertu eta landu behar dira; diskurtsoak norabidea zehazteko eta estrategiak garatzeko gakoak identifikatzeko. Sexualitatearen inguruko perspektiba zabaltzeko, transfeminismotik zehaztu behar da aniztasuna lantzeko bidea (Butler, 2004; Tron eta Flores, 2013). Garrantzitsua da hezkuntzak erreproduzitzen dituen dikotomia kolonialak alboratzea eta normala den hori zalantzan jartzea. Erreferenteak bilatzea eta ideia horiei ere material eta gorputzetik ikasgeletan adierazteak inpaktu handia du eta bidea hertsiak zein arau sozialak deseraikitzeko aukera eskaintzen du. Erreferente bilakatzea da emari transfeministarik indartsuena.
168 4.5. Erreferentziak
BOSGARREN KAPITULUA Identitateari eta eskolari buruzko gogoetak: gako transfeministak irakaskuntzan
5.1. Identitateari eta eskolari buruzko gogoetak Transfeminismo kontzeptua 2000an entzun ahal izan genuen lehen aldiz, Estatu Espainiarreko VII. Jardunaldi Feministetan. Geroztik, aldarrikapen nabarmenak izan ditu agenda feministetan. Ildo berean, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren erronkek adierazpen zehatzak dituzte hezkuntza mailan eta horren adibide dira azken urteetan indarra hartzen doazen pedagogia feministak, betidanik egon diren hezkuntzan praktika subertsibo eta kritikoak dituzten korronteekin elkarbizitzen dutenak. Ikerketa honen bidez hezkuntza eremu ezberdinetan pedagogia transfeministek izan ditzakeen eraginak aztertuko dira, genero arauen zurruntasuna era intersekzionalean sakontzeko paradigma pedagogiko eta epistemologiko gisa. 5.1.1. Transfeminismoaren historia eta horren bilakaera Euskal Herrian 1990 eta 2000 hamarkadetan Queer teoria izan zen, identitatetik haratago zihoan eta estatuaren boterea eta helburu asimilazionistak kritikatzen zituen feminismoaren korrontea (Halberstan, 2018) Kritika nabarmenak klase, arraza, adin eta gaixotasunen ikuspuntutik egin ziren (Sáez, 2020; Varela; 2019) eta gaian feminismoaren ikuskera berri bat proposatu zuen kritika horrek; feminismoaren subjektuak eta emakumeak talde bateratu eta koherente bezala zalantzan jartzea. Horrela, generoaren performatibitatea azaleratu zen (Varela; 2019). Halaber, Gure Genealogia Feministak liburuak jasotzen duen bezala, Euskal Herrian "queer izendapenetik haratago, transfemismoak testuinguru jakin bat zuen, lokalagoa zen" (EpeldePagola et al., 2018, 429. or.). 1993. urteko estatuko Jardunaldi Feministak Madrilen egin ziren, "Juntas y a por todas" lelopean. Bertan, hiru mila parte-hartzaile baino gehiago egon ziren eta hori izan zen lehen
175 generoa, ekoitz dezagun askatasuna. Argudia dezagun genero bukaezinekin… (Medeak, 2013b, 73. or.). Horrela, sarrera argia eman zitzaion feminismoaren hirugarren olatu bezala ezaguna den mugimenduari; feminismoen subjektu politikoaren aniztasuna aitortza lortzearen alde lan egingo duena (Platero, 2020). Hau da, feminismoaren ikuspuntu berri bat sortzen da (Reguero, 2020), sare berriak oinarri dituena (Alvarez-Uria, 2013) eta jendartean gizon/emakume izateak zehazten dituen baldintza material eta botere posizioak ahazten ez dituena (Solá eta Urko, 2014). Azken finean, transfeminismoa identitate-kategoria sinplisten agortzea da eta margenetara baztertuak izan direnak matxinatzen ditu (Gandarias et al., 2019; Platero, 2020; Solá 2013). Egun, aipatutako ikuspuntu eta aldarrikapen transfeministek, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren estrategian ez ezik, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntzan ere eragina izan dute. Horren adibide dira azken urteetan gurean egiten ari diren proposamenak: 2018an Bilgune Feministak eta Emaginek argitaratutako Transexualitateak Hezkuntza-praktika feminista baterako ekarpenak liburuxka, 2020ko martxoan Steilas sindikatuak egindako jardunaldiak, eta 2020ko azaroan Donostian egindako Hezkidetza eta pedagogia feministen kongresua. 5.1.2. Transfeminismoaren emaria hezkuntzan. Pedagogia subertsiboen erradiografiak Hezkidetza terminoak zenbait aldarte jaso izan ditu egoera sozio-historikoaren arabera eta, egun, gure testuinguruan, oraindik ere, horri buruzko iritziak oso bestelakoak dira: pertsona batzuek terminoarekin bat egiten dute (Alfonso, eta Aguado, 1992; Castilla, 2008; Moriana, 2017; Subirats, eta Tomé, 2007) eta, beste batzuentzat, aldiz, egungo feminismoaren erronkei erreferentzia egiten ez dion hitz tradizionalegia (Alvarez-Uria eta al., 2019) eta bitarra (Leon et al., 2020) da. Horregatik, azken urteetan, ikuspuntu transfeminista aintzat hartuz bestelako pedagogia batzuk aldarrikatzearen bideari ekin zaio, proposamenak askotarikoak direlarik: "Pedagogia Antinormatibo eta Degeneratuak" (flores, 2008, 2013, 2016), "Pedagogia Transgresoreak" (Britzman, 2002; hooks, 2016; hooks 2021), "Pedagogia Disidenteak" (Alegre, 2013, 2015), "Pedagogia Trans*-ak" (Platero, 2018), "Queer Pedagogiak" (Ocampo, 2018; Sanchez, 2019) eta "Pedagogia Subertsiboak" edo "Crip Pedagogiak", azken hauek (des)gaitasunaren ardatza ulertzeko queer epistemologia erabiltzea proposatzen dute (Planella eta Pie, 2012), besteak beste. Kasu guztietan, pedagogia arraroak dira eta tokiko errealitateetara egokitzen dira.
176 Hortaz, ezin da eredu bakar bati buruz hitz egin eta ezinbestekoa da plurala erabiltzea: pedagogia feministak edo hezkuntza-praktika feministak (Sánchez, 2019). Pedagogia horien xedea hezkuntza sisteman ematen diren pribilegioak, zapalkuntzak eta desorekak aztertzea eta horik sortutako korapiloa askatzea da. Horretarako, zenbait borroka molde hezkuntza sistemara garraiatzearen ardura politikoa dute eta praktika deskolonizatzaile, despatriarkalizatzaile eta ikuspuntu intersekzionalaren alde lan egiten dute (Galindo, 2013; Martínez, 2016). Zentzu horretan, askotarikoak dira praktika feministek hezkuntza eremura ekarritako aldaketa sozialak (Martínez eta Ramirez, 2017). Hala ere, hiru dira eremu azpimarragarrienak: aniztasunaren ulermena, sexualitatearen trataera eta irakaslearen rola edo funtzioa. Aniztasuna ez da "desberdina" bezala kategorizatu behar (Britzman, 2002; flores, 2013) eta garrantzitsua da beste posizio batetik esku-hartzen hastea, baina oraindik ere nahasmen handia dago "inklusio" eta "hezkuntza inklusiboa" kontzeptuen esanahiarekin (Ainscow et al., 2000; Darretxe, 2013). Definizioak hainbat dira eta ez dago erabateko akordiorik haien artean, "inklusioak esanahi bat du pertsona bakoitzarentzat" (Armstrong-ek et al., 2010, 29. orr.) Dena den, garbi dago eskola inklusiboak ideia nagusi bat duela abiapuntu: edozein hezkuntza komunitatek eta haren kideek lan egin behar dute atzematen dituzten presentzia-, ikaskuntza- , partaidetza- eta lorpen-oztopoak murrizteko edota ezabatzeko eta, aldi berean, aniztasuna, kalitatea, ekitatea eta justizia soziala bermatzeko (Martínez eta Ramirez, 2017). Alegia, eskola inklusiboaren helburuak esklusio eta bazterketa saihestea eta elkar ulertzea zein ongizate estatuaren diskurtsoa oinarri duten kultura demokratikoak sustatzea dira (López-Vélez, 2018). Gainera, egun, alarma soziala pizten duen bulling fenomenoa heteroarauaren barnean kokatu behar da eta ezin da izan arrazakeria, edo sexu/genero aniztasuna ukatzeko edo ezkutatzeko bidea, (Carrera, 2013; Carrera, 2015) honen aitortza era sistemaren egitura ulertzeko baizik. Hala ere, Brizmanen aburuz (2005), inklusiotik eta tolerantziatik haratago doan diferentziaren pedagogia bat proposatu behar da, heterosexualitateak ezartzen dituen normaltasunaren aginduetatik kanpoko. Ildo beretik ulertu behar dira berdinen arteko indarkeri harremanak, finean bullying-a genero eta heteroarauaren kontrol praktika bat da eta honen ere "desberdina" bezala kategorizatzeko tresna bat da (Carrera, 2013).
177 Hala ere, aipatutako lortzea desafio bat da edozein hezkuntza sistema eta eskolarentzat (Blanco, 2005). Jendartean, desberdintasunak antolatzeko eredu gisa erabiltzen dira, arauaren barnean eta kanpoan dagona zehaztuz eta diskriminazio-, bazterkeria- eta indarkeriadinamiken mugak marraztuz (Halberstam, 2018), eta, horren aurrean, ez da nahikoa jarrera tolerante bat izatea. Aniztasuna ez da asaldurako arazo bat izan behar eta horren inguruko begirada ezberdinen arteko elkarrizketak beharrezkoak dira (Montenegro-Martinez et al, 2019). Horregatik, eskola inklusiboaren ustez, aniztasunari arreta emateko, ezinbestekoa da giro emozionala sortzea eta kide guztiekin lan egitea, bereziki ikasleen artean. Hezkuntzako kideek talde izatearen sentimendu izan behar dute, komunitate bat eraikitzeko, non pertsona bakoitza berdin baloratzen den eta guztion parte hartzea sustatzen den (López-Vélez, 2018). Hau da eskola, inklusiorako gizarte eraldaketen sustatzaile gisa, komunitatearen rolaren eta bertan ematen diren gizarte-harremanen konbentzimendu argian oinarritu behar da (Echeita, 2006). Gainera, zenbait ikerketek agerian utzi dute beharrezkoa dela ikasgeletan generoestereotiporik gabeko identitatea garatzea ahalbidetuko duena eta sexu- eta generoaniztasunarekiko jarrera positiboak sustatzea. Horretarako, gizarte-trebetasunak sustatuko dira, batez ere enpatia, ikasleei bestearen lekuan jartzen, hura zaintzen eta errespetatzen ikasteko aukera emango dietenak (Carrera, 2013; Carrera et al., 2017). Ildo beretik, hezkidetza ere aniztasun horri erantzun bat bilatzen saiatu da. Horregatik, egun, bere erronken baitan, "binarismoa gainditzearekin, transexualitatearen presentziarekin edo heterosexualitatearen deszentralizazioarekin" begirada jarri du (Alvarez-Uria et al., 2019, 65. or.). Arau sozialen barnean sartzen ez diren pertsonek dituzten deserosotasunekin amaitzea bilatzen du, pribilegio gune batean dagoen hori interpelatuz eta bere posizioari buruzko hausnarketarako bideak zabalduz (Bello, 2018). Guzti horri, gainera, ikuspegi dekoloniala gehitu behar zaio. 2021eko martxoaren 8an, Steilas sindikatuak "Curriculuma dekolonizatzen" izena duen unitate didaktikoa (Steillas, 2021) argitaratu zuen, mendebaldeko arau, gorputz eta adimenen banaketatik aldentzeko eta esperientzia eta zentzumenetan oinarritutako proposamen emantzipatzaile eta kritikoak eskaintzeko (hooks, 2006; Martínez eta Ramirez, 2017). Modu horretan, aniztasuna ulertzeko ikuspuntua zalantzan jartzen da, "gu" eta "besteak" dikotomia puskatzeko eta dauden sailkapen zein hierarkien aurrean sormenaren bidezko
178 sareak josteko (Sanchez, 2019). Mundua ulertzeko beste ezagutza batzuk balioan jarri behar dira eta gorputz eta herriarekin harreman komunitarioak indartu (Patiño, 2020). Sexualitatearen trataera dagokionez, gaia birkokatzeko behar handia dago, LGTBI+ kolektiboa ikusgarri egitea curriculumean esaldi bat txertatzea edo ekainaren 28an jaialdi bat antolatzea baino harago doan kontua delako. Egun, eskolak inposatutako gidoi heterosexualak eta zisheterosexualitateak antolatzen jarraitzen du (Quaresma da Silva eta Ulloa, 2011; Silva eta Megid, 2006), "eredu heteroerreproduktiboaren aplikazio bortitzarekin" (Halberstam 2018, 87. or.) eta onartua dagoenaren eta ez dagoenaren arteko mugak ezarriz (flores, 2008, 2012; Platero, 2018). Horregatik, helburua ez da izan behar normaltasunaren barnean leku zehatz bat eskaintzea, baizik eta generoak naturarekin zerikusirik ez duela ulertzea eta gorputz zein sexualitateak arautzen dituzten estrukturak deseraikitzea baizik (Sanchez, 2019). Trans* auzia, beraz, ildo beretik ulertu behar da. Trans* gorputzek genero binarismoaren kategoria naturalizatzaileak eta heterosexualitatearen izaera esentziala zalantzan jartzeko ahalmena dute (Fernandez, 2004 in Bello, 2018), baina, ulertu behar da bestelako genero adierazpenak izateak ez duela beste kategoria bat bilakatzen. Genero bizitzeko mugetan ezartzen diren "normala" eta transexuala" kategoria dikotomikoak saihestu behar dira (Missé, 2019), gorputzak beti eraikuntzan daudelako (Halberstam, 2018) eta genero zurruntasunak trans* ez diren pertsonengan ere ondoeza eragiten duelako. Horren aurrean, gorputzaren autoestimua lantzea eta pertsona guztien gorputzeko iruditegia eraldatzea beharrezkoa da (Missé, 2019).Hizkuntzak, diskurtsoek eta botere-harremanek gorputzetan, sexualitateetan, desiretan, sentsibilitateetan eta plazeretan duten eragina ezagutu behar da (Ojeda et al., 2019) eta pertsonei genero adierazpenen sorta osoa esploratzeko eta adierazteko aukera eskaini behar zaie, heteroarauarekin apurtzeko eta genero identitateek sortzen dituzten gatazkekin amaitzeko (Missé, 2019). Azkenik, irakasle rola eta hezkuntza estrategiak garatzerako orduan, konpromiso kolektiboaren ideia berresten da. Arrazismoari, sexismoari, homofobiari eta beste zenbait zapalkuntzei heltzeko, ulertu behar da, diskriminazioak jasaten duten pertsonengan ez ezik, gainerako pertsona guztiengan ere eragina dutela (Missé, 2019). Bestalde, identitatearen inguruan kezkatu daudela eta hausnarketarako espazio eta denbora falta nabaria dela, baliabide zein prestakuntza falta izanik gako nagusienetako batzuk (Goñi et al., 2018; Gorrotxategi eta Alvarez, 2017; Romero eta Abril, 2012).
179 Erreferentzialtasunari dagokionez, irakasleak generoa desikasten lagunduko duten agente transgresore eta subertsiboak bihurtu behar dira (Carrera et al, 2011) eta, azken finean, status quo-tik status queerr-era igarotzen lagunduko dutenak (Carrera, 2013; Rofes, 2005). 5.1.3. Ikerketaren erronka eta xedea Azterlan honek, beraz, ikuspegi eta praxi transfeministetan oinarritutako proposamen eta gako pedagogikoak Euskal Herriko testuingurura ekarri nahi ditu. Horretarako, lau helburu hauek zehazten dira: (1) Sexu disidentziaren kolektiboaren haurtzaroko bizitza memoriak eta ikastetxeen esperientziak biltzea, eskolako egoeraren analisia ahalbidetuz. (2) Beharrak eta eraldaketak gurutzatzen diren sinergia espazioak antzematea, bizipenak eta eskolako praktikak aztertuz. (3) Sinergia horien baitan, prozesu inklusiboak abiarazteko eta sexualitatearen trataerarako diskurtso zentralak ezagutzea, horien aurren diskurtso transfeministatik eratorriko analisi zein estrategia nagusiak kokatuz. (4) Irakaslearen rolaren baitan, ikuspegi transfeministatik eta izaera praktikotik hezkuntza sistemara eraman daitezkeen gakoak identifikatzea. 5.2. Metodoa 5.2.1. Diseinua Kasu-azterlan honen bidez, bi agertokien arteko sinergiak identifikatu nahi izan dira. Horretarako,alde batetik, Euskal Herriko eskoletan genero ikuspegitik egiten ari den lanaren egoera aztertu da eta, bestalde, sexu/genero disidentziaren kolektiboaren memorietan dauden oroitzapenak aztertu dira. Kasua-azterketak aukera ematen du kasu edo arazo baten bidez fenomeno bat ulertzeko. Testuingurua, esperientzia eta honen dituen ezaugarriak ulertuz eta begira zabal batetik aztertzeko zein deskribatzeko (Pérez-Serrano, 2014; Simons, 2011), horretarako partaideek askatasunez adierazitakoaren esanahia jasoko da (Barbour, 2013; Flick, 2014).
180 Beraz, izaera kualitatiboa du jasotako informazioak, eta "errealitatearen hurbilpen global eta ulerkorrago bat" eskaintzen digu (Woods eta Smith, 2018, 76. or.). Hots, diseinu malguago baten bidez ikuspuntu holistiko bat lortu nahi da (Pérez-Serrano, 2014). Gure ikerketa beraz, hau da, kasua aztertu nahi den fenomenoa ezagutzeko bide bat da, (Simons, 2011) bere adierazpen guztien ulermena errazteko, erantzun egituratuen bidez (Denzin eta Lincoln, 2013).Kolektiboa edo polifonikoa da, hainbat agertoki edo adierazpen aztertzen direlako gaiaren edo galderaren interpretazio kolektiboa egiteko baliatzen delako (Simons, 2011). Kasu kopuru bat batera azter daiteke, fenomeno, populazio edo egoera orokor bat ikertzeko. Zenbait kasutara hedatutako azterlan intrintsekoak dira hauek (Denzin eta Lincoln, 2013), finean, kasu kolektiboaren azterketa, funtsean, "leku anitzeko ikerketa kualitatiboa" deitu zutena da (Herriot eta Firestone, 1983). 5.2.2. Testuingurua eta parte-hartzaileak Honako ikerketa hau burutu ahal izateko, alde batetik, hamalau elkarrizketa sakon egin zaizkie haurtzaro eta nerabezaro etapetan genero ikuspuntua txertatzeko lanean diharduten hezkuntza-eragileei eta, bestalde, lau talde eztabaida egin dira, non genero binarismoaren arau sozialak hautsi dituzten edo egokitu ez diren haurtzaroko bizipenen ahotsak eta memoria kolektiboak jaso diren. Horrela, ikertutako gaiei buruzko ikuspegiak gurutzatzeko aukera izan da eta izaera holistikoa zein kristalizatu bilatu da. Alde batetik, hamalau hezkuntza eragilea elkarrizketatu dira, honakoak dira aztertu diren eremuak: 8 partaide mugimendu feministako militanteak dira; 8 partaide eskolako langileak dira, 3 Haur Hezkuntzan ari(tu) dira lanean (0-6 urte); 3 Lehen Hezkuntzan; 2 Bigarren Hezkuntza; 2 pertsona Euskal Herriko bi sindikaturen idazkari feministetako kide (izan) dira; 4 hezkidetza planen sortzaile eta abian jartzearen arduradun edo formatzaile, 2 Skolae-ren (Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren hezkidetza-plana) eta beste 2 Eusko Jaurlaritzaren I. eta II. Berdintasun eta Hezkidetza Planei (2013-2016 eta 2019-2023) eta azkenik, 4 irakasle hasierako prestakuntzan, Lanbide Heziketan eta Unibertsitartean. Bestalde, talde eztabaidetako parta-hartzaileak hogeita bat dira guztira, sei lehen taldean eta bost gainerako hiruretan. Parte-hartzaile guztiak Euskal Herrian bizi dira egun eta beren burua sexu-genero disidentzia gisa definitzen duten kolektibokoak dira, gehienak Euskal Herriko mugimendu transfeministetan parte hartzen duten talde politikoetako kideak dira. Adina 19-35 bitartekoa da eta lehen bi talde eztabaidak bollera identitatearekin identifikatzen
181 dira, eta hurrengo bietan, berriz, marika identitatearekin. Auto politikoa da kategoria hauek aukeraketa, birjabetzeko estrategia baten markoan kokatzen baita. Azkenik, eta aipatzea beharrezkoa ikusi da, badaudela partaideen arten aurreko, bi profilak bat egiten duten ahotsak nahiz eta ez den bilatua izan, hau da, hezkuntzan disidentziatik lanean eta disidentziatik hezkuntza beraz, badaude partaide batzuk bi ikerketako bi partaide ereduei edo helburuei erantzuten dietenak aldi berean, sinergia gune bilakatuta partehartzailea bera. 5.2.3. Informazioa jasotzeko estrategia eta tresnak Informazioa biltzeko estrategia metodo gisa, banakako elkarrizketa sakonak (Kvale, 2011;) eta talde eztabaidak (Barbour, 2013; Kvale, 2011) burutu ziren. Tresnari dagokionez, galdetegia erdi-egituratuak (Kvale, 2011) erabili ziren kasu bietan, galdera irekiz osatuko gidoiekin (Flick, 2014; Kvale, 2011; Pérez-Serrano, 2014). Metodo honen aukera ematen digu, interakzio sinbolikoariaren baitan sortzeko aztertuko diren datuak, horrek duen esanahiaren eraikuntza aktiboa nabarmenduz (Barbour, 2013). Finean, metodo dialogikoaren bidez (Freire, 2012) esplorazio azterketak interakzio kolektibotik egin dira (Barbour, 2013). 5.2.3.1. Elkarrizketak Elkarrizketa sakonak erabili dira informazioa biltzeko estrategia gisa. Horretarako, izaera irekia duten galderez osaturiko gidoi bat prestatu da, elkarrizketaren arintasuna eta elkarrizketatuaren adierazpen-askatasuna ahalbidetzeko asmoz (Flick, 2014; Pérez-Serrano, 2014). Honakoak hauek izan dira, hurrenez hurren, gidoian dauden galderek jasotzen dituzten gaiak: gaiekin duten harremanarekin, egun, genero-ikuspegia lantzera bueltatzen dituzten arrazoiak, eta haien egunerokotasunaren lanari dagokion galderak; nola ikusten duten eskolaren egungo egoera, hots analisia eta zein helbururen baitan diharduten edo zeintzuk diren beraien lan ildoak eta helmugak/jomugak.
5.2.3.2. Eztabaida taldeak Eztabaida taldeak erabili ziren informazioa biltzeko estrategia gisa. Horretarako, gidoi erdi egituratu bat egin zen, izaera irekia zuten galderekin, mahai ingurua osatutako pertsonen jarioa eta adierazpen-askatasuna ahalbidetuz (Flick, 2014; Pérez-Serrano, 2014). Galderak bizi-istorioei eta parte-hartzaileen nortasun disidenteari (bollera eta marika) lotuta daude, munduan egoteko duten modua, haurtzaroko oroitzapenak (familia, eskola, lagunak) eta
182 aniztasunean sakontzen duten pedagogia transgresoreak sortzeko konpromisoa eta estrategiak edo gakoak ulertzeko xedea duten. Azkenik, bai elkarrizketa eta baita talde eztabaidetan ere landa-oharrak erabili dira elkarrizketetan atera den informazio gehigarria jasotzeko (Labarca, 2017). Ohar horiek baliagarriak izan dira ideia nagusiak gogoratu, zerrendatu eta kategorizazioa egituratzeko. 5.2.4. Prozedura Lehenik eta behin, parte-hartzaileekin harremanetan jarri da, posta elektroniko bidez (kidetasuna dela medio). Lehen harreman horretan, ikerketaren helburuei, baldintzei, metodologiari eta kode etikoei buruzko informazioa eman da. Elkarrizketen eguna, ordua eta lekua finkatu ondoren, etikoki eta konfidentzialtasun itunei buruzko informazioa eman da; horrela parte-hartzaileen anonimotasuna une oro errespetatuz. Talde eztabaidei dagokienez, topaketetarako data, ordua eta lekua Doodle aplikazioaren bidez adostu dira, online eran. Lehen bi talde elkarrizketak bollera identitatea duten kideekin egin dira, lehenengoan 6 (T1) eta bigarrengoan 5 (T2). Lortutako informazioaren aberastasuna zela eta, horiek amaitu ondoren, marika terminoarekin identifikatzen den jendearekin ariketa bera egiteko beharra ikusi da. Beste bi eztabaida egin dira, eta bakoitzean 5 (T3 eta T4) pertsonak parte hartu dute. Parte-hartzaileak nahita hautatu dira (Rekalde et al., 2014;Vizcarra et al., 2016), zenbait bizipen, prestakuntza politiko edota militantzia dituzten pertsonak bilatu baira. Horretarako, kidetasunaz gain, elur-bolaren teknika ere erabili da (Taylor eta Bogdan, 1992; Wood eta Smith, 2018), eta kontaktu zentralek beste batzuk erraztu dituzte. 5.2.5. Datuen analisia Elkarrizketak grabatu, transkribatu, kodifikatu eta NVivo 12 softwarearekin prozesatu dira, aldi berean, analisi-tresna eraiki dira (Flick, 2014): edukiaren analisi semantikoa egiteko kategoria sistema bat erabili da (Rapley, 2014). Elkarrizketa guztiak E bezala izan dira kodifikatuak eta parte-hartzaile bakoitzari zenbaki bat esleitu zaio, modu kronologiko batean, elkarrizketa egin zen data erreferentzia moduan hartuta. Talde eztabaidak, berriz, T letrarekin kodifikatu dira. Partaidetza-taldea zenbaki erromatarraren bidez adierazi da, orden kronologikoan egin da eta elkarrizketaren data ere
183 zehaztu da. Bestalde, ahotsak banaka eta P letrarekin erregistratu dira, aurkezpen-txandan hitza hartu zuten ordenaren araberako zenbaki bat esleituta. Kategoria-sistema (5.1. taula) dimentsio, kategorietan eta azpi-kategorietan antolatu zen (Coffey eta Atkinson, 2003), eta modu induktibo eta deduktiboan definitu ziren horiek. Deduktiboa, aurretiazko berrikuspen bibliografikotik abiatu zirelako, eta induktiboa, parte hartu zuten hogeita bat ahotsetatik sortzen ziren ideiak jaso zirelako. Kategorizatzerakoan, dimentsio, kategoria zein azpikategoria bakoitzaren agerpen kopurua eta horren ehunekoa lortu da (Coffey eta Atkinson, 2003; Flick, 2015). Hots, "errekurtso edo elkarrizketa" zutabetan, dimentsio, kategoria eta azpikategoria bakoitza zenbat elkarrizketetan agertzen den zehazten da; "errekurtso kopurua" zutabeek, aldiz, dimentsio, kategoria eta azpikategoria bakoitzari buruz zenbat paragrafotan hitz egiten den jasotzen dute eta "ehunekoa" zutabeko datuek orokorrean gai bakoitza jorratzeari zenbat tarte eskaintzen zaion adierazten dute. Dimentsioak eta kategoriak definitzerakoan honako hau egin da: - Prozesu Inklusiboak: Lehen dimentsio honek, lehen eta bigarren helburuak jasotzeaz gain, bete-betean erantzuten dio hirugarren helburuari. Dimentsio honek hezkuntza sisteman prozesu inklusiboak pedagogia transfeministetatik abiarazteko gakoak topatzea du xede. o Aniztasunari zein arretari ematen zaion jasotzen du, ikuspuntu intersekzionala eta araua zalantzan jartzea izanik pieza nagusi. o Hezkuntzan sistema dauden eredu ezberdinak jasotzen ditu: segregazio eta bazterketa, integrazioa ereduak eta inklusio edo ekitatea. - Sexualitatearen trataera: Dimentsio honek ere, lehen eta bigarren helburuak jasotzeaz gain, hirugarrenari erantzutea du helburu. Dimentsio honek hiru kategoriatan jasotzen ditu helburu dituen giltzarriak. o Diskurtso esentzialistak kolokan jartzeko estrategiak barnebiltzen ditu, nahitaezko heterosexualitatea eta identitate binaristak dira bi jomungak. o Trans* ikuspuntua barnebiltzen duten ideia oro jasotzen da. o Aniztasun afektibo sexualaren ildoa jasotzen du, gorputzak duen garrantzia eta hezkuntza sexuala gai nagusiak izanik.
184 - Irakaslearen papera/lana/rola: Azken dimentsio honek, lehen eta bigarren helburuak era transbertsalean landuz, laugarren helburuari eusten dio. Hau da, hezkuntza sistemara ikuspegi transfeministatik eta izaera praktikotik eraman daitezkeen gakoak zehaztea, irakasle rolaren baitan. Dimentsio hau lau kategoria ezberdinetan antolatu da: o Erreferentzialtasuna, bertan curriculum agerikoak zein ezkutukoak duten garrantzia eta papera jasotzen dira. o Eraldaketako espazioak, formakuntza eta hausnarketa izanik gailendu direnak. o Talde lana, eskolako agenteekin, familiarekin eta komunitatearekin; eta azkenik, ikuspuntu estrukturalago batetik. o Eskaera nagusiak, babesa (legala zein komunitarioa) eta eskolako egituran eragitearen beharra izanik puntu garrantzitsuenak. 3.4.6. Egiazkotasuna Alde batetik, bildutako informazioaren egiazkotasuna bermatze aldera, alde batetik elkarrizketetan jasotako ahotsak eta bestetik talde eztabaidetan jasotakoak alderatzen dituen kristalizazio-prozesu bat aukeratu da, ikuspegi zabalago, errealagoa eta esanahiaren ulermen hobea lortzeko helburuarekin (Denzin eta Lincoln, 2017). Kristalaren metafora erabiltzen da argia hainbat eredu, kolore eta norabidetan errefraktatu eta proiektatzen duen prisma gisa. Bestalde, bi tekniken bidez jasotako informazioa triangelatu egin da, esandakoa egiarantz gerturatzen den ala ez ikusteko erabili ohi den teknikarik ezagunena izanik, informatzaileak, metodoak edo tresnak kontrastatzean bai datza (Flick, 2004). Kasu honetan, informatzaileek errealitate bera perspektiba ezberdinetatik (eskola komunitateko profesional bezala edo eskolako memorietako haur bezala) bizi dutenez, ikusmira poliedriko bat eskaintzen dute eta, era berean, zenbait puntutan sinergia bat sortzen dute. Ikuspegi ezberdinetatik iritzi bera ematen denean, ikerketa errealitatetik gertuago egon daitekeela esan nahi du. Halaber, Lincoln eta Gubaren aburuz (1999) giza ikerketaren azken helburua gizartea bera eraldatzea bada, orduan egiazkotasuna aztertzeko irizpide nagusiak eraldaketa horretara garamatzatenak izango dira.
185 5.3. Emaitzak Kategoria-sistema definitu duten dimentsioek (5.1. taula) azterketaren helburuei erantzuten diete: prozesu inklusiboak (709 erreferentzia), sexualitatearen trataera (565 erreferentzia) eta irakasle rola (566 erreferentzia). 5.1. taulan erreferentzia kopurua zehazten da, taldeka eta partaideen arabera, baita ahotsak eta horiei dagokien ehunekoa ere
18 408 22.2 Bazterketa eta esklusioa 18 135 7.3 Integrazioa 12 85 4.7 Inklusioa eta ekitatea 18 188 10.2 Sexualitatearen trataeran
18 125 6.8 Formakuntza 14 53 2.9 Ikerkuntza eta hausnarketa 18 72 3.9 Erreferentzialtasuna
5.3.1. Prozesu inklusiboak Prozesu inklusiboak (% 38.5) atala, hiru azpiataletan aztertu da: aniztasunari arreta, prozesu horietako batean dauden eredu edo faseak eta, azkenik, hezkuntza kalitateari dagokiona. Aniztasunaren arretari dagokionez, ikuspuntu (trans)feminista batetik bi dira gailendu diren gakoak: alde batetik, aniztasuna klabe intersekzionalak ulertzea eta, bestalde, arauak zalantzan jartzearen beharra. Aniztasuna paradigma intersekzional batetik aztertzearen beharra % 9.5 ko sinergia gune izan da, espazio horrek identitatearen garapena konplexutasuna ulertzeko aukera ematen duelako. Beraz, ezinbestean, proposamen pedagogikoak ere askotarikoak izan behar dira eta garrantzitsua da horietan aniztasuna zapalkuntza eta pribilegio ikuspuntu dekolonial eta antiarrasizta batetik lantzea eta, era berean, genero araua arrakalatzen duten korporalitate guztiak aintzat hartzea. Horrela, eskola eremuan ematen diren bazterketa egoeretan esku hartu ahal izango da. Baino niri gauza asko elkartzen zitzaizkidan, mari mutila nintzelako eta potoloa nengoelako, eta beno, biak batera, "pack explosivo" bat da ez? Nirekin sartzen ziren edo potoloa nengoelako edo marimutila nintzelako, edo bi gauzengatik, guztiagatik, baino hori bizi ez duenak ez du jakingo, nik beste batzuen bizitzan gertatzen dena ez dakidan bezala, baina entzun dezaket eta laguntza eskaini. Hauek dira niregan txikitan eragina izan duten bi gauza nabarmenenak (TII-P2_19/09/11). Zergatik gurutzatu behar ditugun gai guztiak ikasleengan? Berdintasunean hezi nahi baditugu, ikasle batek ezin du aporafobikoa izan, ikasle batek ezin du LGTBIfobikoa izan, ikasle batek ezin du ahaztu arrazaren alderdiak, funtsean, pertsonak markatzen dituela jaiotzetik bertatik. Hezkuntzak oso intersekzionala izan behar du eta hori pertsona aktibisten bidez lortzen dugu. Intersekzionala izaten ikasi dut nire kideen bidez: saharar, aktibismoa palestinarrean, aktibismo antiarrazistan, sidaren kontrako aktibismoan, LGTBI aktibismoan daudenak […] Ez da feminismoa diluitu behar dela, baizik eta denetarako balio duela feminismoak eta aniztasunaren trataerak ikuspegi intersekzionala izan behar duela benetan feminismoa izan dadin, eta hezkidetzak hobeto lortu duela uste dut (E13_19/11/30). Partaide ugari daude ados aniztasunaren arretan araua zalantzan jartzearen (% 6.8) ideiarekin. Aniztasunaren fokua aldatu behar da, hau da, paradigma aldaketa bat egon behar da aniztasuna ulertzeko moduetan: denak anitzak garela ulertzea beharrezkoa da. Ezin dira gauzak egiatzat hartu (no hay que dar las cosas por hecho), normalitateari buruzko doktrinak zalantzan jarri behar dira eta baita begi bistakoa dena ere. Bestalde, disidentzia aitortzeak
189 arauak bistarazten ditu eta besteengan zein norberarengan nola formulatzen den ikusteko aukera eskaintzen du. Horretarako, hausnartzeko guneak sortu behar dira eta norbera zertan den anitza aurkitzeko esperientziak proposatu behar dira. Etorriko zarete genero eta sexu aniztasuna lantzera? Nola landu? Hori ya badago! Gauza da aitortzea dagoela lehenik eta behin, ze heteroak ere anitzak dira! Anitzak direnak gara los marikones, las bolleras, el kojo, la gitana y el pobre […], baina normalak direnak, horiek ere, anitzak dira. Orduan nik uste dut hor beharrezkoa dela ikuspegi aldaketa hori eta aniztasunaren kudeaketaz hitz egin beharrean normaltasunaren kudeaketaz hitz egin beharko genukeela, ez? (TIII-P3_20/09/19). Nire feminismoa beti izan da zeharkako feminismo bat, hau da gorputz arautuekiko diskurtso bat egin duena. Gorputzak arautu egiten dira gizon eta emakume bezala, baina hori ez da bakarrik genitalitatearekin zerikusia duen zerbait, baita jatorriarekin, gorputzaren mugikortasunarekin, sexualitatearen erabilpenarekin… Hau da, gorputzaren arauak betetze ez dituzten horiek guztiak arrakalan daude. Normala eta arraroarekiko ematen den hierarkia horrek guzti horiei ematen die arreta eta ez da gizon/emakumeekiko hierarkia bat soilik.[…] Arraroa eta ezberdina dana erdigunean jarri, ez eredu, erdigunean, nolabait arrakalatikaterako eta tolerantzia logika horretatik ez begiratzeko (E9_19/10/01). Zentzu horretan, prozesu inklusiboak ahalbidetzeko, garrantzitsua da bazterketa, integrazio eta inklusio egoerak antzeman eta identifikatzea. Bazterketa egoerei (% 7.3) dagokionez, genero zurruntasunak indarkeria egoerak eragiten dituela antzeman da partaideen ahotsetan, eta eskolako zenbat gune presio handikoak direla adierazi dute. Eskola oso zorrotza da eredua jarraitzen ez denean eta indarkeri handiko eremu bat da, ez bakarrik arauak puskatzen duten ikasleentzat, askotan irakasleentzat ere. Gainera, ezarritako kategoria bitarretan norberaren burua ez identifikatzeak eta taldetik kanpo sentitzeak beldurrak sortzen ditu, hala nola bakardadea edo desiratua ez sentitzea. Hau da, generoa dikotomia puskatzearen ondorioak ez da bakarrik kanpotik jasotzen den zigorra, norberak bere buruarekin duen harremanean ere eragiten du eta, horrekin batera, lotsak eta ukazioa. "No cumple" esateko modu bat. Nik orain hori garbi ikusten dut eta momentu horretan ere banekien, ze ez nintzan beraiek futbol kategoria horretan sartzen, hombre casilla horretan sartzen, argi eta garbi! Gometan banijoa, orduan ba marikon jasoko dut. Ba jasoko dut, baina ni gometa noa! Baina orduan zurrunbiloa hori zen: hori onartu behar dut gometa jolasteko,
190 esk futbolean era un patan […] Barne zurrunbiloa gehio gogoatzen dut kanpo zigorra baino (TIV-P2_20/10/16). Kriston exigentzia maila. Espektatiba super altuekin ez diegu ikasten bizitzen izan nahi dutenarekin […] Ez baditugu eraikitzen harreman eta gorputz osasuntsuak, azkenean ez gara identifikatzen eta normatik kanpo ateratzen diren guztiak baztertuak sentitzen dira. Orduan baztertuak daude eta orduan etiketak jartzen dira eta orduan lana dago eta lehen gauza da buruak zabaldu (E12_19/11/26). Integrazio (% 4.7) espazioek ere garrantzi handia dute. Finean, arauaren barnean indarkeria jasanda ere, egokitzeko gaitasuna dute haurrek eta oso arriskutsua izan daiteke. Bullying-a ulertzeko ere gako horiek kontuan izan behar dira. Integrazio fasea bereziki nerabezaroan ematen da, genero binarismoa indarra hartzen duenean. Integratua egotea nahi izateak, askotan, identitatea ukatzea dakar eta horrek berdinen arteko harremanetan plumofobia handia eragiten du. Hau da, ez dira identifikatuak sentitzen diren horiekin aliantzak egitera ausartzen. Berdintasun faltsuaren ideiak ere garrantzia du, prozesu askotan eraldaketa gabeko aldaketak eman ohi direlako. Horrek dakar gaia errotik ez ulertzea eta kokatzea, kritikotasun falta nabaria eta tolerantzia bortitza sortzea. Ondorioz, araua puskatzen duten haurrak integratuak baino deseroso egongo dira. Nik uste dut heterosexualitatea adin honetan oso ondo performatu nuela (TI-P5_19/08/01). Nire lagunak ateratzen hasi ziren eta ni etxean geratzen nintzen. Institutuan "arraroak" zirenak ziren nire lagunak, ze hauek ez baino besteekin ere ez nuen enkajatzen. Ta gero jendeak rolak jarraitzen zituen, jendartean integratzeko, juergan atera eta […] Garai horietan utzi nuen nik ilea luzea, baina ez zuen asko iraun (TI-P6_19/08/01). Danontzako justuagoa litzatekeen egoera bat da beste era batera ulertzea gorputz horiek eta bizipen horiek eta hori da igual…Hor gehiago sartzen diren gehienak dira araua betetzen ez dutenak, oso gutxi dira bete-betean araua betetzen dutenak. Gero joango dira hori egiten eta konturatu dira ze biolentzia eta arriskua duten araua betetzen ez duzunean […] Bullying-a kokatu behar da zisheteronormaren barruan eta, bestela, tranpa da. Orduan, biolentzia horren beldur garenean eta direnean, oso ondo regulatzen dute beraien burua biolentzia horretatik libratzeko (E6_19/03/26). Azkenik, espazio inklusiboak (% 10.2) ezin dira ulertu horiek ikuspuntu feministarekin bat egiten ez badute, kritika eta analisirako tresna bezala ulertzen baira. Parte-hartzeari garrantzi
191 handia eskaintzen zaio espazio inklusiboetan eta proposamenak askotarikoak izan behar dira. Ebaluazioa ere jo puntuan dago, nahiz eta kontuan izan, haurren identitateari buruz hitz egiten dugunean bigarren planoan egon behar delako. Era berean, Sexu Hezkuntza ere ekitatean oinarrituta ulertu behar dugu eta Haur Hezkuntzan hasi behar da horren lanketa, bertan zenbait praktika egiteko espazioak sortzea posible delako, ostera galtzen direnak. Sexu/genero disidentziaren baitako identitateak ere inklusio logikan ulertzen badira, norbera aske eta parte sentitzeko estrategia kolektiboak garatuko dira, binarismoaren arauetatik kanpo. Espazio seguru bat izan zen antzerkia, antzerkian ibili naizenean. Ikusi dut ahal nituela mahai gainean jarri edo erakutsi gauza batzuk beste testuinguru batean ezin nituenak jarri. Eta ahal nuen jolastu eta posible nuen nire identitatean inguruan…posible nuen esploratu. Eta gogoatzen naiz, lotsa handia ez bazaizu ateratzen, saiatzeko eta hanka sartzeko aukera oso garrantzitsua izan zen (TIV-P5_20/10/16). Haurtzaroan hezkuntzatik esaten badugu nortasuna garatzen lagunduko diegula eta autonomia zeozer egin behar dugula eta jolasa eta esperimentazioa direla munduan eta ingurua deskubritzeko moduak, orduan hori aplikatu beharko genuke generoarekin ere, hori da gure ondoriotako bat. […]ateak zabalduz (E5_18/03/14). 5.3.2. Sexualitatearen trataera Eskolan sexualitatearen (% 30.7) gaia aztertzeko, hiru azpiataletan bereizten dira: esentzialismoaren kontrako jarrera, aniztasun afektibo sexuala indartzea eta trans* ikuspuntuaren hausnarketa sustatzea. Esentzialismoaren aurkako jarrera (% 19.4), bere aldetik, bi ideia nagusietan oinarritzen da: identitate binarismoa zein heterosexualitate eta erreprodukzio eredua. Genero identitate bitarrak (% 6.9), egun, naturaltzat eta aldagaitzat jotzen dira. Eskolak arau horiek betikotzeko funtzioa du eta emakume/gizon kategorien arabera buztintzen ditu gorputzak. Parte-hartzaileen ahotsek horren kontrako jarrera behar-beharrezkoa jotzen dute, erreproduzitzen denaren kontzientzia izateko eta horren aurrean bestelako aukerak eskaintzeko. Nik uste dut jaio nintzenetik dudala barne eztabaida emakume edo gizona naizen, ze ni ez naiz bietako ezta batean kokatzen. Pentsatzen nuen niretzat beste zerbait egon behar zela,
192 eta uste dut horrek asko markatu nauela. Haurtzarotik, oso txikitatik, zalantza askorekin hezi naiz nire sexu eta generoaren inguruan (TII-P3_19/09/11). Nik hor ikusi dut: irakasle batzuk umeei ebatzen: zu zer za? Gainera, holan, ez? Ta umea…eh eh eh…neska. Nahi dut esan inongo logika barik: ez mutile za! Ze dekozu zakila ze ez dakit zer…Orduan guzti hori horrela ikusita egunerokoen ba kontzientzia gehixau hartzen hasi nintzen (E10_19/10/15). Heterosexualitea (% 12.5) aurkezten da oraindik ere bizitza proiektu bakar bezala, sexualitatearen gaia erreprodukziora bideratzen delarik, bai eskolako materialetan, eskuhartzeetan zein curriculum ezkutuan. Bizitza proiektu bezala familia eredu bakarra aurkezten da eta bikotekideak pisu handia du, Haur Hezkuntzan ere. Kategoria zehatz batzuk erabiltzera ohituak gaude eta ez dago bestelako eredurik aurkezteko apustu handirik. Ez dugu desira zalantzan jartzeko espaziorik eskaintzen eta, beraz, ez dago bizitza eredu ezberdinak desiragarri bilakatzeko aukerarik. Sexualitateaz hitz egiten dugunean, beti da super koitala. Eta harreman sexu afektiboetaz hitz egitea beti da bikotea, bikotea eta bikotea, ez? Dena da super zurruna eta, inkluso, homosexualitatez hitz egiten bada, da beti parametro super zurrun batzuen barruan. Eta gaia sartzen denean, da sexualitatea eta gero daude homosexualak. Hau da, familia eta gero daude, jendea ez dana ezkontzen, dena da "como una coletilla". Ez dago integratuta diskurtsoa (TIP4_19/08/01). Bai, niretzako hori da eskola, doktrinamendu, doktrinatzeko espazio hori…emakume edo gizon bihurtzeko (TIII-P2_20/09/19) Daude heterosexualitatea eta lesbianismoa ere bai eh? […] Proposatzen dut desiari buruzko beste jolas bat, beste leku batetik planteatzen dena eta, orduan, ba Haur Hezkuntzako irakasle izatea, hezitzaileak formatzen egotea, hori da planteatzen dudana ere. Bai, haurrek bizi behar dutela eta ez ikasi eta, orduan, horrek jartzen gaitu hezitzaileak oso leku zail batean, baina, aldi berean, oso emozionantea. Oso interesantea den inkomodidade bat da eta, azkenean, benetakoa den lanketa bat bilatzen da eta benetan hasten gara gure barruan ikertzen, pertsonal eta kolektiboan, hori konpartitzen (E6_19/03/26). Aniztasun afektibo sexualean (% 8.4) heztea da gakoetako bat, transfeminismotik hezkuntzara begiratzen badugu. Ahotsek sexualitatea ikuspuntu transfeminismotik ulertzea behar-beharrezkotzat jotzen dute, harremanak ulertzeko gako moduan, harreman pertsonal eta kolektiboak lantzeko. Beraz, alde batetik, gorputzaren trataera eta loturari dagokionez eta, bestalde, hezkuntza sexualaren eredua izan dira aztertu diren eremuak.
193 Gorputzaren trataerari dagokionez (% 6.5), premiazko handikoa da gorputzarekin dugun harremana aztertzea eta horri buruzko proposamen pedagogikoak egitea. Hezkuntza etapak aurrera joan ahala, gorputzarekin deskonexioa gero eta handiagoa da eta horrek ondorio larriak dakartza. Horregatik, gorputzarekin esperimentatzeko aukera ematen duten gunean sortzeko beharra azpimarratzen dute parte-hartzaileek, askatasunetik genero arauak deseraiki eta gorputza bizitzeko aukera berriak lortzeko. Hori kontuan izanik, jasotako ahotsen arabera, sexu/genero disidentziatik ere gorputzaz birjabetzeko apustu nabarmen bat dago, zurruntasunarekin amaitzeko eta esperimentazio librearen bidea zabaltze aldera. Niretzako izan da beste leku batetik eraikitzeko, nire gorputza beste modu batean ulertzeko, beste modu batean harremantzeko eta beste pertsonak ulertzeko (TII-P5_19/09/11). Gure erabakia da harreman osasuntsuak eraikitzeko gure gorputzak ezagutu behar ditugula: fisikoa eta emozionala eta kognitiboa. Hortik harremantzen, osasuntsu harremantzen, ikasi behar dugu eta hori gure helburua da. Horretarako, dutxak, adibidez, erabiliko ditugu denak batera, elkar ezagutzeko (E11_19/11/18). Hortaz, garrantzitsua da sexu hezkuntza (% 1.9) sistematizatzea, programetan txertatzea, ikasturte eta ikasmaila guztietan eskaini eta ez era isolatuan. Sexu hezkuntza ezin da proposatu kanpo erakunde batek noizbehinka egindako lantegi modura, estrategia komun bat egon behar da. Estrategiak horrek derrigor sexualitatearen ikuspuntua zabaltzea eskatzen du eta parekidetasunaren hibridatzea. Diskurtsoa esperimentaziorako espazio bezala aurkeztu behar da, auto ezagutzarako, eta orientazioa ere ikuspuntu zabalago batetik ulertu behar da, harremantzeko ditugun moduen araberako, besteekin eta norbere gorputzarekin. Nik oroitzapen hori daukat. Sexologoa, sexualitatea, ez dakit garai horretan nola deitzen genion, egiten genuenean niretzako zen biolentzia totala. Nire talde naturala nesken taldea zen, baina ezin nintzen horren parte izan […] Oso agerian ikusten duzu zure burua […] Gogoatzen naiz eskolan geundenean, ikasten genituenean XXY kromosomak eta ez dakit zer, nik panikoa nuen ea ni ote nintzen. Ni beti ikusten nintzen horretan, hor bazegoen zerbait ez nintzela kabitzen (TIV-P5_20/10/16). Ardatzetako bat da sexualitatea berdintasunean oinarrituta irakastea, ezta? Hau da, Haur Hezkuntzan, baina baita Batxilergoan ere […] Ikasi behar dugu, gure gorputza da. Bitxia da: zuk, klase batean, belarriei buruz inolako arazorik gabe hitz egin dezakezun bezala, mundu guztiak daki zer diren belarriak eta belarrien barruan dagoen guztia, dena irakatsi digute, baina, gero, galdetzen duzu zer den klitoria eta ez dakigu ezer! Ezjakintasun ikaragarria dago […] Sexualitateak aniztasunarekiko errespetua ere erakutsi behar du, komunikazioa, desira,
194 onarpena, adostasuna. Desiran, pertsonekiko komunikazioan, partekatzean, enpatian, berdintasunean oinarritu behar da (E13_19/11/30). Trans* ikuspuntuaren (%) auziak berebiziko garrantzia du hezkuntza eta sexualitatearen gaiak gurutzatzen direnean eta elkarrizketen %a hartzen du. Parte-hartzaileen arabera, haurren transexualitateak gaia pil-pilean dagoen gai bat da eta zenbait elkartek gaia jorratzen dute, gehienbat familiekin. Hala ere, aniztasun handia dago trans* komunitatearen baitan eta ez horrek haurtzaroan sexualitatea birpentsatzeko aukera zabaldu beharko luke. Ahotsek proposatzen dute sexua ulertzeko oinarriak zalantzak jartzea, ariketa hori binarismoa berari buruz hausnartzeko lagungarria izan daitekeelako. Inoiz ez naiz sentitu egokitu zitzaidanarekin eroso […] Baina niri irakasle batek esan izan balit "bai zu orain Beñat", igual orain Beñat izango nintzen eta nik ez du Beñat izan nahi. Jolas arriskutsua da. Trantsizio bat dago eta norberak erabaki behar du egin edo ez, epaitu gabe, baina jakin behar dugu beti ez dela irtenbidea trantsizio bat egitea […] Niri irakasle batek diagnostiko bat egin izan balit, orain igual Beñat izango nintzake. Nire identitatearekin zoriontsu nintzen galdetuz gero, nik ez dut Beñat izan nahi (TII-P1_19/09/11). Transexualitate egoera batek, eta bereziki haurtzaroan, egiten duena da oinarria, gizakiok daukagun oinarria, sexuak ulertzeko dena puskatu, eta hori oso interesgarria da ezarrita dagon guztia hankaz gora jartzen duelako. Baina zer jarri behar da hankaz gora? Alde batetik, ulertzen zen gorputza ez dela desegokia eta hori ya ezin da, osea, badago oraindik jende asko horrela pentsatzen duna, baina etorkizuna ez doa hortik (E14_20/03/02). 5.3.3. Irakasle rola Hirugarren dimentsioak, zentzu praktikoago bat bilatuz, irakaslearen rola (% 30.8) du eta lau atal nagusitan antolatu da: talde lanaren beharra, eraldaketarako espazioak identifikatzea, erreferentzialtasunari dagozkion gakoak eta, azkenik, eskaera nagusiak. Talde lanean aritzeko beharra % 9.8 ko sinergia gune izan da eta hauek izan dira gailendu diren esparruak: eskolen artean, familia eta, azkenik, era zabalean, komunitatea. Eskolako agenteen zein eskolartekoen artean (% 2.9) informazioa eta materialak partekatzeko espazioak sortzen badira, lanketak zeharkakoak izatea eta diskurtso bateratuak sortzea lortu daiteke. Haurrek haien berdinen artean harremantzeko beharra dute, baina, askotan, eskolan rolak oso definituta dute eta espazio eta lagun berriak egitea behar dute esperimentatzeko aukera izateko.
195 Nire frustrazio handienetako bat izan da ez edukitzea nire inguruan beste neska batzuk ez zirenak divak, la chica guapa de la clase. Nire adineko jendearen falta handia sumatu nuen. Gogoatzen dut, behin, beste ikastola batekin elkartu ginenean eta 10 izatetik pasatu ginen 30 izatera. Kriston diferentzia! Beste neska bat zegoen "que era mas deportista mas no se qué"…eta batera egoten hasi ginen (TI-P4_19/08/01). Berritzegunetik mintegiak egiten ditugu eta gure puntu fuerteak dira mintegiak, ze hor batzen ditugu ikastetxe diferenteak. Ikastetxe bezala proiektua daukate eta hemen egiten duguna da lagundu. Proiektua, formakuntza eta beraientzako ere sare bat suposatzen du, esperientzia trukatzeko eta elkar laguntzeko (E1_18/02/08). Familiaren eremua (% 4.3) ere nabarmentzen da, nahiz eta agente zailena izan azterlaneko gaiak lantzerako orduan. Familiaren baitako oroitzapen ugari bildu dira, bazterketa eta onarpen prozesuak etxetik hasten baitira, lehen sozializazio espazio bezala. Beraz, generoaren gaia askatasunetik eta nortasunetik lantzeko, eskolak etxearekin harreman bat izatea eta gurasoak informatua mantentzea gako bezala seinalatzen dute ahotsek. Niri gurasoek beti kontatzen didate, nire amak goizetan egiten zuela lan eta, orduan, nire aitak janzten gintuela eta eramaten gintuela eskolara. Behin nire aitak deitu zion nire amari, 2 urterekin edo, esateko umeak ez zuela soinekoa jantzi nahi, "¡Que esta como un palo!" Nengoela... Geroztik ez nuen soinekorik jantzi nahi (TI-P1_19/08/01). Honek izan nahi du haurrak zoriontsu izateko espazio bat, horrela azaltzen genuen gure egunerokoan. Orduan, horri begira saiatzen gara ahalik eta era askeenean mugitu daitezen pertsona bezala. Alde horretatik ere genero identitatea aukeratzeko askatasuna bermatu nahi dugu, behintzat espazio honetan. Eta, klaro, familiek oso ondo hartu dute, haurraren zoriontasunarekin lotura egin genuelako, asmatu egin genuen erreminta horrekin (E2_10/02/13). Komunitatearen erantzukizuna (% 2.6) era aipatzen dute parte-hartzaileek. Azken finean, lanketaren pisu guztia ezin da eskolarengan kargatu. Herritar bezala gaiarekiko dugun erantzukizuna kontuan izan behar da eta hezkuntza komunitatearekin batera diskurtso eta eraldaketarako gako komunak definitu. Neretzako falta da hezkuntza mailan hezkuntza komunitate guztiak estrategia komun bat edukitzea. Agente ezberdinek, hezkuntzan eragina daukatenak, estrategia bat hartu eta bide horretan jarraitzea. Bestela, da como eskola batzuk, daudela beraien kabuz lantzen eta, bueno, pixka bat salbableago direla, baina dira txanpiñoiak (TIII-P5_20/09/19).
196 Herritar moduan, noski, ere bai. Nik uste dut hau dela daukagun erronka bat, eskolan daukagun erronka bat eta ba… ba zentzu horretan ere interesatzen zait (E4_18/03/12). Erreferentzialtasuna % 8.6 izan da identifikatu den beste gako nabarmenetako bat eta bi eremutan banatu da:, alde batetik, curriculum agerikoari dagokion aldagaiak eta, bestalde, curriculum ezkutuari dagozkionak. Curriculum agerikoari dagokionez (% 3.6), umeei eskolan zer-nolako edukiak helarazi behar zaizkien, nola (metodologia) eta horiek nola ebaluatu aztertu behar da.. Bestalde,. hizkuntza habitus-a eta materialei buruz jardun dute gehienbat parte-hartzaileek, irakasleek horiek erabiltzen duten modua gakotzat jotzen dutelako. Nik daukat gogoan 6. LH edo 5. LH ematen ari ginela ugalketa eta ez dakit zer eta, derrepente, zegoen zati bat liburuan zela identitate sexuala edota agertzen zela heterosexuala, bisexuala eta homosexuala. Eman genuen 10 minututan, oso gainetik, eta, gero, pasa ginen ugalketa ematera eta, derrepente, dago bakarrik zakila eta alua eta… eta gero denbora osoan aludunak erreprodukziora bideratuta. Hori oso markatuta daukat (TI-P4_19/08/01). Ze hizkuntza erabiltzen da? Pentsatzen dugu eta oso konbentzituak gaude euskara ez dela sexista eta hizkuntzak, berez, ez dira sexistak, da gure erabilera eta gure burmuinean dagoen eraikuntza. Azken finean, pentsamenduaren isla zuzena da eta hor gelditzen zaigun lanketa izugarri handia da. Justu lehen, hezkidetza gida plana egin zenean, ikastetxeek eskatuta, lankide batzuen artean hau prestatu genuen eta hemen tresna batzuk daude. Gainera, hezkuntza komunitate agente desberdinekin lanketa egiteko eta hemen tresna batzuk prestatu genituen, baina da diagnostikoa egiteko, a ver, eh, sentsibilidadea egiteko eta, gero, diagnostikoa egiteko eta diagnostikoa egiteko eremu desberdinak, desberdinetan neurtzeko pixka bat zer gertatzen den eta gero prestatzen genituen tresna batzuk neurtzeko ikastetxetako diagnostikoa egiteko ea nola dagoen hezkidetza, bai? Ikastetxearen antolaketan, kudeaketan eta alderdi desberdinetan, hezkidetza jasota al dago ikastetxeko dokumentuetan, idatzita al dago adibidez hezkuntza proiektuan edo programazio didaktikoetan, eta familiei bidaltzen zaien eskutitzetan, edo antolamenduan? (E7_19/06/06). Ezkutuko curriculuma edo ez agerikoa (% 5) nahigabe barneratzen den curriculuma da; era inplizituan transmititzen diren jakintzak, ezagutzak, ideologiak, jokabideak, etab.. Beraz, norberaren itxura da lehen adierazpena curriculum ezkutuan eta, horregatik, araua zalantzan jartzen dute irakasleen gorputzek haurren arreta berehala deitzen dute, binarismoan kokatzeari buruzko galderak indartuz. Adibide errealak eskaintzea eta bizitza eredu ezberdinak aipatzea da beste estrategietako bat, erreferentzialtasun zuzenak, haragizkoa,
197 eragin handia duelako. Horrez gain, tratuak ere inplizituko kontu ugari transmititzen ditu, nondik harremantzen garen eta nola. Nik bai, nik ezagutu nuen lehen marika perfektamente gogoratzen dut. Marika como tal, zan marika marika! Bai, ba bidai baten, aitak koroan abesten du eta Austriara joan ziren eta joan ginen, ni arreba eta ama kotxe baten. Gero, jendearen bikoteak ezagutzen ez genituenak, eta Ibarrako tipo bat, eta niretzako izan zen como guaaauuu Eta, gainera, zen una loka de la ostia. 10 urte edukiko nituen, eta niretzako bai izan zen txute bat: berak nola bizi zuen, ze aske! Nik desioa eta garatu barik, baina bai ikusten nuen zeozer. 10 egun edo izan ziren. Ez dut esango erreferente bat izan zenik, baina bai izan zen, zabaldu zitzaidan mundu bat hor (TIII-P4_20/09/19). Adibidez niri lau urtekoek asko galdetzen didate ea nintzen mutila edo neska, eta nik esaten nien ba egunero gauza bat. Berdin da, astero galdetzen zidaten, eta oin ya ez didate galdetzen, ya berdin zaie, baina hasieran jakin behar zuten […] Bai, eske gu izan behar gara erreferenteak, nire ustez, gu izan behar gara, eske gu ez bagara, nor izango da? (E3_18/02/15). Eraldaketa espazioak (% 6.8) identifikatzerakoan, elkarren artean harreman estua izan arren, hiru kategoria berezi dira: formakuntza, ikerkuntza eta hausnarketa. Formakuntza etengabekoa izan behar da eta (% 2.9) berebiziko garrantzia du egungo mugimendu politikoekin harremana izatea, egungo errealitate politikoaren jarraipena egitea eta beharren zein diskurtsoen emaria jasotzea. Parte-hartzaileek azpimarratzen dute eskaintzen diren formakuntzak ezin direla pilulak izan eta benetako eraldaketa bilatzen duten proposamen aplikagarriak aldarrikatzen dituzte. Irakasleen prestakuntzak ere garrantzi handia du. Estrategia ezberdinak aipatu dira, bereziki liberazioak eta baliabideak eskuratzean dantza. Nire ustez ezin da geratu bakoitzaren erabaki batean. Formakuntza batek…bizi behar du prozesu bat. Kulturartekotasunaren mobida guztia eta generoa… bizi behar duzu prozesu bat. Ezin da izan 100 orduko ikastaroa egin eta ya esta. Ze 100 ordu hona etorrita, ez duzu ezer egingo, zuk ez baduzu emantzipazio prozesu bat bizi. Eta hori da, nire ustez, arazo bat irakasleriaren artean (TIII-P2_20/09/19). Nik uste dut super beharrezkoa dela etengabeko formakuntza. (TIII-P1_20/09/19). Guztiek jaso dituzte eduki berdinak […] Jarri zure bizitzako lau adibide zehatz gai honekin lotuta, zerikusia dutenak. Behartzen duzu jendea bere bizitza pertsonalaz hausnartzera. Beno, izan zitekeen gelan, eh? Igual gelan geratu zaizkizunak edo de tu vida pertsonal. Uste dut hori dela asko zu noraino nahi zaren biluztu, ea hasi nahi duzun pentsatzen zer ikusi duzun eta
198 zer ez, baina gauza batzuk entzun behar izatea eta derrigorrezkoa izatea garrantzitsua da, ze igual zaude sentsibilizatua porque telebista ikusten duzu hau edo beste y vas a la concentracion baina inoiz ez duzu jaso horrelako formakuntza bat (E8_19/06/13). Ildo berean, ikerkuntza (% 3.9) kontzientzia hartzeko eta planak berrikusteko zein ebaluatzeko bidea da eta behar-beharrezkoa da etengabeko eraldaketarako. Era berean, talde ikerkuntza eta prozesuek memoria historikoa lantzeko lagungarria izan daiteke, baina norberaren praktiken kontzientzia hartzeko ere. Hezkuntza arloan, oso inportantea da irakasleak eta hezitzaileak egoeraren inguruko ezagutza izatea, oso paper garrantzitsua dute […] Haurren jarraipen bat egitea beharrezkoa da, ezin dena izan da bullying-a jasaten duten haurrak egotea, sufritzen… eta irakasleak ez konturatzea. Niri gertatu zait (TII-P2_19/09/11). Gure formazio taldeak proposatzen duena da alor bateko oinarri teoriko bat ematea […] Marko teoriko potolo bat elkarbanatu eta gero, behaketa edo ikerketa egin. Aurten zaintza txikiekin ari gara, ez? Ba haur eskola batek aukeratuko du bere burua behatu. Mukiak kentzen, edo ura banatzeko momentuen edo txamarra janzten, edo horrelako zaintza txikiei begira gaude, hori behatzen dugu, gure burua behatzen dugu bideo grabaketa sistemen bidez eta, gero, amaiera aldera, uztartzen dugu marko teorikoa, eraikitako marko teorikoa, non adostasuna behar zen behatu dugunarekin. Elkar konparatu eta, gero, hortik, atera praktika kontziente bat: gurean, bale, ba hauek ditugu, gauza hauek ditugu aldatzeko…(E2_18/02/13) Azkenik, irakasle roletik eskakizun nagusiak (% 5.6) zeintzuk diren aztertu dira, hauek bi norabidetan antolatu direlarik: alde batetik, babestua egotearen beharra eta, beste alde batetik, egituran eragitearena. Babesari (% 2.7) dagokionez, beharrezkotzat jotzen dute partehartzaileek eskolan egiten diren praktika eraldatzaileek babes legala zein komunitarioa izatea. Hau da, testuinguruak eta testuinguru politiko-legalak eragin zuzena dute eskolan egiten diren esku-hartzeetan. Horrez gain, haurrek ere irakasleen babesa beharrezkoa dute, autodefentsa estrategia gisa. Ez dago tresna bat defentsa bat sortzeko, kolektiboa, eta zu bakarrik defendatu behar bazara… ¡de perdidas al rio!. Babesaren atzean kolektiboa egon behar da, kideen babesa eta ez abandonua. Babes hori sentitu behar da. Nik faltan bota nuen eskolan irakasleak esplizitatzea gaia, ez? Zure gelan baldin badaude bati marikoi deitzen denbora guztian, igual azaldu behar duzu gelan zer da marikoia izatea, zer dan, ez? […] Nik uste dut arazo bat horren ebidentea denean paso egitean zilegi bihurtzen dela eraso bat. Denok dakigu dagoela eta inork ez du
199 ezer egien. Autoritate figura denek ez dute ezer egiten. Beraz, zilegi da jendea erasotzea (TIIIP5_20/09/19). Gaur egun, gauza bat oso argi dago: orain arte hezkidetza ez da derrigorrezkoa izan, Skolae programarekin izan ezik. Hezkidetza borondatezkoa izan da beti, berdintasun-legeak betetzea borondatezkoa izan da, eta, irakasle gisa, erabat legez kanpokoa izan zaitezke zure bizitza osoan, legeak ez betetzea. Are gehiago, berdintasunerako hezkuntza lege organikoetan oinarritzen da, eta, gero, lurralde bakoitzeko lege autonomikoetan; izan ere, zure irakasle bizitza osoa egon zaitezke gai bakar gisa, eta hiru lege erabat bete gabe uzten (E13_19/11/30). Azkenik, oso garrantzitsua da egituran eragiteko gaitasuna (% 2.9) izatea. Hezkuntza sistema bera aldatzea oso zaila da, baina eskolaren borroka egituran eragiten saiatu behar da, nahiz eta baldintzek hori zaildu. Klaustroan edukitzea aste betez jendea horrela, eske niretzako zen etortzea gehiago, oxigeno bola bat zen baita. Orduan, nire ustez, liberazio orduak ditugu. nolegako24 orduak dira irakasle batek 18 ordu klase eman behar baditu, ba ordu batek ematen du 10 eta beste 8 euskalgintzarako. Badaude bat hezkidetza proiektuak 3 ordu ematen dizkigula, baina 3 urtez. Lortu ditzagun, noliegak dazkan bezala, kriston ordu pila urtero. Nik uste dut euskalgintzak egin duen borroka bat dela eta lortu duela. Ba feminismoak egin behar du borroka bera eta lortu (TIV-P2_20/10/16). Hori da kontua, gero ez dago benetako eskakizuna, ez da bermatzen hori emango denik. Hori da pena plan berri honekin. Eta, klaro, hori ez baduzu egiten, hil egiten da, edo hil daiteke. Hainbat lekutan mantentzen da, hor daudelako prest, baina, berez, egiturak ez du bermatzen. Hori da, oraindik oinarri minimoan dago […] Plan hori 16an bukatu zen, ba orain esango digute mintegia arratsaldeetan, eta, klaro, jende gutxiago dator eta, gainera, horrela eskatzen dituzu ikastetxeei esfortzu bat liberatzeko eta etortzeko ondo. Ba antolakuntza barruan, antolatu behar dute asteazken horietan libratu behar dutela (E1_18/02/08). 5.4. Eztabaida eta ondorioak Parte-hartzaileen testigantza eta iritziei erreparatzen badiegu, beraz, garbi ikus daiteke aniztasuna ulertzeko paradigma aldatzeko beharra (Halberstam, 2018; Sanchez, 2019); "besteak" kategoria ez iraunarazteko eta zapalkuntza anizkoitzen kontzientzia hartzeko.
200 Horretarako, ezinbestean ikuspuntu intersekzionalak ekarri dituen irakurketa berriak aintzat izan behar dira praktika pedagogikoetan (Britzman, 2002; Flores, 2013; Galindo, 2013; Martínez, 2016; Martínez eta Ramirez, 2017) eta, horrela, diskurtso kondestendienteak alde batera utzi eta proposamen zabalagoak eraiki (Brizman, 2005). Proposamenek orain arteko ereduek sustatu duten zurruntasuna, bazterketa eta integrazio ezabatzea eta eredu inklusiboak sortzea ahalbidetu behar dute, sormena, esperimentazioa eta norbera eroso eta ez lotsatua sentituko den espazioak eskainiz, parte-hartzaileek ere horrela adierazi dute (Eheita, 2006; Halberstam, 2018; López-Vélez, 2018; Sanchez, 2019). Ildo horretan, bazterketa ez da kanpo zigor moduan bakarrik ulertu behar, identitatearen sorkuntzan eta barnean sortzen den dinamikan gertatu daitekeen zerbait baizik, prozesu horretan norberaren identitatearen inguruko bazterketa edo norbera den bezalako ez onartzea gerta daitekeelako. Hori barne bazterketa bezala izendatu daitekeenaren isla da. Bestalde, norberak bere sexualitatearekin duen harremana aztertzea, gorputzari leku ematea eta aniztasun afektibo sexuala lantzea ere beharrezkoa da (Alvarez-Uria et al., 2019), binarismoa indartzen duten diskurtso eta jarrerak jo puntuan izanik. Horregatik, beharrezkoa da haurtzaroa eta sexualitatearen arteko harremana aitortzea (flores, 2008, 2012; Halberstam 2018; Platero, 2018; Sanchez, 2018). Trans* auziak ere ideia berberak sustatzen ditu, aniztasuna, gorputza eta sexualitateari buruzko pertzepzio eta bizipen berriak proposatzeko tresna izan daitekeelako (Fernandez, 2004 in Bello, 2018; Missé, 2019). Desirak erdigunean mantendu behar dira, heterosexualitatetik eta binarismotik at dauden sexualitate, gorputz, harreman eta bizitza ere ahalbidetuz eta eredu bilakatuz (Halberstam, 2018; Missé, 2019; Ojeda et al., 2019). Era berean, garrantzitsua da identifikaziorako materialak eta hizkuntza inklusiboa erabiltzea, egiten dena berrikusi eta norberak bere gorputz zein esperientzien bidez materializatu. Horretarako, formakuntza egokia jasotzea beharrezkoa da (Goñi et al, 2018; Gorrotxategi eta Alvarez, 2017; Romero eta Abril, 2012), hausnarketa sustatzen duelako, ikerketarako tresnak eskaintzen dituelako eta espazioak eraldatzeko aurrerapauso delako (Quaresma da; Silva eta Megid, 2006). Orain arte aipatutako guztia aurrera eramateko eta lortzeko, babesa ezinbestekotzat jotzen dute parte-hartzaileek, ikasleek irakasleena eta irakasleek legearena zein komunitatearena. Babesa sisteman eragiteko gaitasunaren oinarria da eta, izatekotan, eraldaketa antolatu daiteke: irakasleen lan baldintzak hobetu eta eskoletan, arnasguneez gain, proiektu zabalagoak
201 eta eraldatzaileagoak eskaini(Goñi et al, 2018; Gorrotxategi eta Alvarez, 2017; Romero eta Abril, 2012). Bide horretan, aditu batzuek bezala (Missé, 2019), talde lanean aritzea ere azpimarratzen dute ahotsek, proiektua integralak eraikitzeko komunitatea osoaren inplikazioa beharrezkoa baita. Pedagogia (trans)feministek genero arauak, eta berauek egituratzen dituzten harreman sozialak, identitatea, gorputza eta desira beste era batean bizitzeko aukera ahalbidetzen dut komunitate osoarengan eta denok, haur zein helduk, askeago izateko dugun eskubidea mahaigainean jartzen dute. Besteekin eta gure gorputzarekin ditugun harremanak beste modu zabalago batean ulertzeko eta gustuko duguna eta ez definitzeko askatasunean ahalduntzeko, pedagogia beharrezkoa da. Hots, parte-hartzaileen ahotsek agerian utzi dute, alde batetik, aniztasuna eta sexualitatea ulertzeko egungo paradigmak aldatzea beharrezkoa dela eta, horretarako, proposamen zabalagoak egin behar direla. Metodologietan, materialetan, hizkuntzan, erreferentzialtasunean… trans* identitatetatik zein identitate disidentetatik datozen ideiak aintzat hartu behar dira, zuri/beltz planteamendutik kanpo, mugimendu horrek dakartzan antolakuntza eta bizitza eredu proposamenak aniztasuna bermatzeko aukera ematen digulako. Transfeminismoak dakarren antolakuntza eta ahalduntzeko klabeek kolektiboaren zein talde lanaren aldeko apustua egiten dute eta gorputzarekin dugun harremanaren auzia erdigunera ekartzen dute. Gorputza ezagutzeko eta birjabetzeko bidea da, prozesu inklusiboen abiapuntua, eta hezkuntzan ere hori egiteko tresnak beharrezkoak dira. Horregatik, Haur Hezkuntzan sormenak eta esperimentazioak ikasketa-prozesuan duen indarra aprobetxatu behar da, genero binarismoaren garrantzia aitortzeko, proposamen transfeministak egituratzeko eta, hortik, lanketa kritikoa gainerako etapetara zabaltzeko. Beraz, aniztasuna ulertzeko paradigma aldatu behar da, zabalagoa den proposamen baten alde egiteko: eredu inklusiboak sortu eta sormena, esperimentazioa eta norbera eroso eta ez lotsatua sentituko diren espazioak eskaini. Identitatearen garapen prozesuak inklusiboak izateko, ezinbestekoa da norbere buruarekin eta besteekin sortzen diren bazterketa eta integrazio ereduak identifikatzea, binarismoaren kanpo dagoena zigortzeko joera ezabatuz eta norbere buruarekin joera hori ere neutralizatuz.
202 Beraz, norberak bere sexualitatearekin duen harremana lantzea, gorputzari leku ematea eta aniztasun afektibo sexuala lantzea beharrezkoa da. Horretarako, haurtzaroa eta sexualitatearen arteko harremana aitortzea ezinbestekoa da, binarismoaren kanpoko gorputzak desiragarri bihurtzeko eta desiraren pedagogia ikasgelara eramateko modu bakarra baita. Beraz, generoaren lanketan ikuspegi transfeminista txertatzeko, bai curriculum agerikoa zein ezkutukoa presente izatea beharrezkoa da. Eskolan egiten diren proposamenak babesa izan behar dute eta hori ikasleei helarazi. Lan baldintzak borrokatzeko eta sisteman eragiteko gaitasuna antolatzea lehen mailako behar bat da. Laburbilduz, bai formakuntza saioek zein ikerkuntzak talde eta norbanako hausnarketa dute abiapuntu, norbere praktika zalantzan jarri behar izatetik abiatzen baitira eta eraldaketa bilatzen baitute.
203 5.5. Erreferentziak
SEIGARREN KAPITULUA Eraikitako eta zeharkatutako zubiak
6.1. Eztabaida eta ondorioak Azken atal honetan, ikerketan parte-hartutako ahots guztiak batu eta helburuei lortutako, ondorioak, hausnarketak eta gakoak eskainiko dira. Hala, kasu-azterketaren bidez fenomenoaren deskribapena bilatuko da, errealitate bakar bat osatzen duten ondorioen bidezko deskribapen holistiko gisa. Kapitulu honetan, lanaren ekarpen nagusiak eta marko teorikoa eztabaidan jarriko dira eta, ondoren, doktore-tesiaren helburuak berrikusiko dira. Horrekin batera, ondorio nagusiak eta giltzarria pedagogiko transfeministak zerrendatuko dira. Azkenik, ikerketaren mugak eta etorkizuneko proposamenak adieraziko dira. 6.2. Emaitzen eztabaida Egungo hezkuntzak ez du ekitatearen eta aniztasunaren aldeko apusturik egiten eta hori partaide guztiek azpimarratzen dute. Eskolak, eragile sozializatzaile bezala, molde sozialak eta kulturalak erreproduzitzen ditu (Alfonso eta Aguado, 1992; Miyares, 2006; Platero, 2014; Salinas eta Leona, 2016; Trujillo, 2015) eta genero zein identitatearen garapenean arauak indartzen ditu, finean genero eta identitate teknologia bat da (Laurentis, 1987). Hau da, Sánchez-Bellorekin (2006) bat eginez, parte-hartzaileek azpimarratzen dute eskolak sistemaren balioak erreproduzitzeko funtsezko tresna izaten jarraitzen duela. Finean, apustu zehatzak dauden arren, neoliberalismoa da, oraindik ere, hezkuntza agintarien sistema nagusia eta marko horrek zein egungo politikek agerian uzten dute profesional askok
212 ez dutela eskola borroka eremutzat jotzen, langile izaerak aldaketak jasan dituelako. Zentzu horretan, elkarrizketatu eta gainbegiratutako adituek bat egiten dute eta adierazten dute eskola egiturak merkatuaren beharrei zein sexu/genero binarismoaren betikotzeari mesede egiten diola eta, ondorioz, hezkuntza proiektu asko produktu bilatzen direla, efikazia bilatzeko aplikatu daitezkeen produktu (Anguita, 2011; Tomé, 2008). Horregatik, parte-hartzaileek eskolan politikoki zuzena dena irakasten dela adierazten dute eta eraldatzaileak eta erradikalak diren diskurtsoak baztertuak direla salatu. Diskurtsoak ikasiak dira, askotan aurpegi garbitze teknika gisa. Hau da, sistemaren purpelwashing eta pinkwashing estrategiak islatzen dira eskolan: diskurtso feminista hedatu da, baina ez dago erroko lanketarik; berdintasun faltsuaren ideia da nagusi;, sentsibilizazioa dago, baina ez dago benetako konpromisorik; eta oraindik ere zenbait jarrera eta eredu erreproduzitzen dira (Arenas, 2006; Martínez eta Ramírez, 2017; Sánchez-Bello, 2008; Subirats, 2016). Horren baitan, gai batzuekiko sentsibilitate handia dagoen arren beste gai batzuekiko ez da horrela izan eta hori femo/homonazionalismoaren markoan kokatu daiteke, eskolan duen eraginaren isla gisa (Farriz, 2017; Puaj, 2017). Hau da, zuzentasun politikoa oso arriskutsua da. Hezkuntzan diskurtsoa berdintasunarekin oso lotua dago (Delgado, 2015) eta, partehartzaile askoren ustez, horrek sentsibilizazio faltsu baten markoan kokatzen du hezkuntza sistema. Horrenbestez, honako hauek dira ikerlanean zehar jasotako ahotsen aldarrikapenek teoriekin bat egiten dute eta hauek dira genero ikuspegiaren diziplinarteko lanketa integrala eta aniztasunean oinarritutako proiektu kokatuak bideratzeko erronkak (Moriana, 2017): (1) Sistematizazioa, eskola askotan, kontzientzia eta aktibismo feminista duten irakasleen esku dago soilik eta ez dira, ordea, prozesu kolektiboak edota eskolako konpromisoa garatzen (Bejarano et al., 2019; Miralles-Cardona et al., 2020). Horregatik, lanketa handia egiten den arren, ez dago hezkuntza sistemaren aldetik konpromiso seriorik eta proposamenak kolektibo edo norbanakoen esku geratzen dira (Castillo eta Gamboa, 2013). (2) Horregatik, zeharkakotasuna garrantzitsua da (Miralles-Cardona et al., 2020; Miyares, 2006) eta maila guztietan lantzea, bai erreferentziazko eduki eta irudiei dagokienez (Anguita, 2011), bai adin eta espazioei dagokienez (Miyares, 2006). Haur Hezkuntzan, zehazki, lanketa oso urria da eta materialak moldatzeko zailtasunak, zein familiarekin
213 lan egiteko zailtasunak daude. Hutsune handia identifikatzen da, beraz, generoaren lanketari dagokionez. (3) Gainera, zeharkakotasun hori zerbitzuek eta administrazio zein erakundeek ere bermatu behar dute. Maila akademikoan, instituzionalean, kolektiboan zein indibidualean askotariko egitasmoak bultzatzen diren arren, ikastetxeek ikasgelako eraldaketan sakontzeko tresnak eta denborak behar dituzte (Anguita, 2011; Bejarano et al., 2019; Miralles-Cardona et al., 2020; Sánchez-Bello, 2006) (4) Horretarako ezinbestekoa da hezkuntza komunitateko barneko zein kanpoko eragile guztien prestakuntza bermatzea, baita etorkizuneko irakasle belaunaldien prestakuntzan (graduan eta masterretan) sistematikoki genero ikuspegia txertatzea ere (González-Pérez, 2017; Miralles-Cardona et al., 2020; Miyares, 2006; Sánchez-Bello, 2006). (5) Era berean, talde lana eta babesa behar-beharrezkoak dira. Agenteen arteko zubiak eraiki behar dira (Anguita, 2011; González-Pérez, 2017; Miralles-Cardona et al., 2020; Miyares, 2006; Moriana, 2017)., komunitatearen eta legearen babesa sentitzeko. Modu horretan, sisteman eragitea posiblea da eta eraldaketa proposatu. Lan baldintzen hobekuntza, arnasguneez gain, proiektu zabalagoak eta eraldatzaileagoak lortzeko (Goñi et al., 2018; Gorrotxategi eta Alvarez, 2017; Romero eta Abril, 2012) zein talde lanean aritzeko bidea da. Zerrendatutako erronkei zein egungo testuinguruari erreparatuz, Mugimendu Feminista hezkuntzan genero ikuspegia eta aniztasuna kontzientzia kritikotik lantzeko estrategiak garatzea ahalbidetzen duen agertoki aproposa da orain. Beraz, elkarrizketetako zein talde eztabaidetako ahotsek argi dute nahitaezkoa dela mugimenduarekin zubiak elkartzea eta proposamenak gurutzatzea, espazio komunitarioak sortzeko eta pedagogia transfeministak gurutzatuko dituzten proiektu diziplinartekoak garatzeko. Nabaria da esparru sindikaletik eta aktibismo feministatik ahalegin handia egiten ari dela genero ikuspegia eta inklusioa hezkuntzan txertatzeko. Hala ere, nahiz eta parte-hartzaileen esanetan eskola eremuan kide feminista ugari egon, mugimendu feministen agendetan ez da oraindik hezkuntza ageri (Bejarano et al., 2019; Miralles-Cardona et al., 2020). Aho batez esan daiteke feminismoa izan behar dela oinarria hezkuntzak generoa lantzearen beharraz hitz egiteko. Dena den, elkarrizketan ikuspegi intersekzionala txertatzea nahitaezkoa da, aipatutako zuzentasun politikoaren eta kritikotasuna garatze aldera beharrezkoa baita.
214 Hots transfeminismoaren, dekolonialitatearen, antiarrazismoaren edo kapazitismoaren (Galindo, 2013; Martínez, 2016) ekarpenak aintzat izatea ezinbestekoak da eskolaren eraldaketa inklusibo bat proposatzeko (Alvarez-Uria et al., 2019; Viveros, 2016) eta profesionalak kritikoak izateko (Anguita, 2011; Sánchez-Bello, 2006). Trans* ikuspuntuari dagokionez, elkarrizketatuko adituen ustez, hezkidetzak ez du bere eremuan dikotomia edo trans* ikuspegia txertatzen, ez dielako identitate aniztasunaren estrategia bat bezala abiarazten. Hots, "arazo" edo "kasu" bat nabaria denean, alarma soziala aktibatzen da, baina sortzen den erantzuteko beharra oso urruti dago haurrak aniztasunean hezteko proposamenetik. Finean, aniztasunean oinarritutako proposamenak egiteko, dikotomiari aurre egin behar zaio (Platero, 2016; Preciado, 2002; Subirats, 2016). Horren harira, jendartean transexualitate egoeran dauden haurren errealitateekiko sentsibilizazioa handitu da, baina, aldi berean, trans* izateko eredu bakar bat zabaltzen ari da. Horregatik, askotan, eskola berriz ere dikotomietan jausten da, oraindik transgresioei beldurra zaielako eta (ber)egokitzeko prozesuak indartzen direlako (Ariso eta Merida, 2010; Platero 2014). Bestalde, eskola genero teknlogia bat den heinean, genero kolonialitatea ere oso presente dago parte-hartzaileen haurtzaroen oroitzapenetan eta, ondorioz, sistema nagusia dela esan daiteke. Hau da, argi dago generoa beste eraikuntza batzuekin harrematan eraikitzen dela eta historiako une eta momentu soziokultural zehatzetan kokatzen dela (Guash, 2000; Platero, 2014; Serra et al., 2016). Parte-hartzaileek identitatea arraza, klasea, gaixotasuna, migrazio prozesua edo gorputzaren itxura fisikoa bezalako alderdiekin elkarreraginean dagoela gorpuzten dute (Guash, 2000; Platero, 2014; Serra et al., 2016; Tron eta Flores, 2013). Horrez gain, binarismoan oinarritutako egituran, arau heterosexuala ere oso zurruna da, genero arauak ez ezik, transgresioa desioarekin zein orientazio afektibo-sexualarekin ere lotzen baita. Hortik kanpo geratzeak indarkeria sortzen du eta, zentzu horretan, eskola indarkeri handiko gunea da (Carrera et al, 2015): marikitak edo marikoiak, mutikoen kasuan, eta, neurri txikiagoan, marimutila eta fisikoari lotutako beste alderdi batzuk (lodia, adibidez), nesken kasuan (Sánchez, 2019; Tron eta Flores, 2013). Zalantzarik gabe, gorputzaren inguruko harremanek zein pertzepzioek garrantzi handia dute generoaren alderdi eraikitzaile bezala, sistema konplexua da eta identitatea konstelazio intersekzional bat da (Carrera et al.,
215 2017). Horregatik, arauak haustea jarrera politiko eta gorputz jarrera estrategikoa da (Halberstam, 2008; Vidarte, 2007), eta, aldi berean, zalantzak eta hausnarketak etengabekoak dira arauarekin talkan bizi diren gorputzentzat (Sánchez, 2019). Jasotako memorietan garbi adierazten da identitatearen garapen prozesuan zehar kontzientzia izateak konturatzen laguntzen duela, baina, aldi berean, lotsa, arbuioa edo ukazioa bezalako sentimenduak sor dezakela eta, ondorioz, ez dakarrela beti norberaren ahalduntzea (Sánchez, 2019). Nerabezaroan nagusitzen dira aipatutako prozesuak, arrakasta heterosexuala birformulatzen hasten baita, (Halberstam, 2008; 2018; Silvestri, 2019) eta arauetara egokitzeko beharra sortzen da. Gainera, oso ezberdinak dira neska edo mutil bezala sozializatuak izan diren haurren faseak (Halberstam, 2008). Hortaz, egitura binario eta kolonialen aurrean, parte-hartzaileen testigantzek aniztasuna ulertzeko paradigma aldatzearen beharra aditzera ematen dute (Halberstam, 2018; Sánchez, 2019). "Besteak" kategoria ez iraunarazteko eta zapalkuntza anizkoitzen kontzientzia hartzeko, diskurtso kondeszendienteak alde batera utzi eta proposamen zabalagoak eraiki behar dira (Britzman, 2002; flores, 2013; Galindo, 2013; hooks, 2021; Martínez, 2016; Martínez eta Ramírez, 2017). Transgresio eta disonantziei buruz hitz egitean, beraz, arreta handiz begiratu behar zaie LGTBIfobia eta bullying LGTBI-ei, nahiz eta haurtzaroko fenomeno propioak ez izan. LGTBIfobiak barnebiltzen dituen identitateak aurrerago garatzen dira eta duen alderdi estrukturala ezabatua gera daiteke. Antzeko zerbait geratzen da bullying-a ulertzerako orduan: zisheteronormaren barruan kokatu behar da, bestela tranpa da (Carrera et al, 2015). Horregatik guztiagatik, parte-hartzaileek hezkuntza esparruan lanketa bat abiaraztearen alde egiten dute, ondare garrantzitsua baita haurtzaroan igarotzen diren prozesuak ulertzeko (Platero, 2014; Serra et al., 2016) eta aniztasuna zein parekidetasuna sustatzeko (GallardoLópez et al., 2020). Genero arauekiko ikuspegi kritikotik eta ikuspuntu transfeminista batetik haurtzaroko prozesuak aztertzea interesgarria da (Missé, 2019) eta esperimentaziorako guneak eskaini behar dira (Butler, 2006). Hau da, ikerketa eta praktikaren beharra azpimarratzen da ikerlanean. Horri erantzuteko, landu beharreko aldagaiak zenbait dira: orain arteko ereduek sustatu duten zurruntasuna, bazterketa eta integrazio ezabatu, benetan aniztasunari arreta eskainiko dion eredu inklusiboak sortu eta, horrela sormena, esperimentazioa eta norbera eroso eta ez
216 lotsatua sentituko den espazioak eskaini (Echeita, 2006; López-Vélez, 2018; Halberstam, 2018; Sánchez, 2019). Beraz, gorputzaren harremanari eta agentziari erreparatu behar zaio, Haur Hezkuntzatik hasita. Parte-hartzaileek bat egiten dute binarismoa indartzen duten diskurtso eta jarrerak jo puntuan egon behar direnaren ideiarekin eta aldarrikatzen dute haurtzaroa eta sexualitatearen arteko harremanaren aitortza (flores, 2008, 2012; Halberstam 2018; Platero, 2018; Sánchez, 2019), Horretarako, proposatzen dute genero arauekiko ikuspegi kritikotik eta ikuspuntu transfeminista batetik gerturatzea (Missé, 2019), sexu/genero aniztasuna zein aniztasun afektibo sexuala haurtzarotik modu integralean, diziplinartekoan eta jarraituan lantzea (Alvarez-Uria et al., 2019; Halberstam, 2018), eta norberaren identitatea ezagutzeko esperimentazioa sustatzen duten izaera performatiboko espazioak eskaintzea (Butler, 2006). Azken finean, haurrak gorputzetik eta hizpide gorputzaz dute eta hori balioan jarri behar da. Gorputzari lekua eman behar zaio. Bide horretan, trans* auzia aniztasuna, gorputza eta sexualitateari buruzko irakurketa berriak proposatzeko tresna edota ondare pedagogikoa izan daiteke (Fernandez, 2004 in Bello, 2018; Missé, 2019). Horrek, genero binarismoaren eta heterosexualitatearen zurruntasun dikotomikotik at kokatzea ekar dezake eta, era berean, askatasuna bermatuko duten estrategiak garatzeko gakoak identifikatzea (Buthler, 2006; Missé, 2018; Silvestri, 2019). Identitatea onarpenaren eta errespetuaren parametroetatik irakurri beharrean, araua zalantzan jartzea eta deseraikitzea beharrezkoa da, heterosexualitatetik eta binarismotik at dauden sexualitate, gorputz, harreman eta bizitzak ahalbidetuz, erreferenteak adieraztea eta eredu bilakatuz (Carrera, 2013; Halberstam, 2018; Missé, 2019; Ojeda et al., 2019). Erreferente bilakatzea da emari transfeministarik indartsuena. 6.3. Helburuen berrikuspena Atal honetan berrikusiko da ikerketa gidatu duten helburuei behar bezala erantzun zaien. 1. Hezkidetza eremuan Haur Hezkuntzaren egoera zein den aztertzea, eskolan genero ikuspegiaren erradiografia bat lortzeko. Ikerketak agerian utzi du Haur Hezkuntzan hutsune handia dagoela hezkidetza lantzerako orduan. Egoera zein den ezagutzea sakontasunez lortu da eta erronka nagusiak zeintzuk diren ere identifikatu du. Hezkuntza sisteman ematen
217 ari diren estrategia neoliberalaren zantzuak ere antzeman dira. Eskola komunitatearen kontzientzia eta konpromiso maila ez da beharrek eskatzen dutenaren bezain bestekoa. Norbanakoarengan lan handia dago eta oso gutxi talde lanekoa. Binarismoaren auziari dagokionez, eskolak gaiarekiko duen izaera hutsala dela begi bistan geratu da. Trans* ikuspuntua hedatzen ari den arren komunitate honen adierazpen batzuk bakarrik ageri dira eta eskola orokorrean ez dago binarismoa haustearen proposamen pedagogikoetan oinarritua. Era berean, feminismoak, ez maila esplizituan ez inplizituan, eskolaren egunerokotasunean presentziarik ez duela antzeman da, alde batetik diskurtsoan txertatuta ez dagoelako eta, bestalde, ez delako iristen egituretan arrakalak sortzera. 2. Egun eskolak genero edo ikuspuntu feminista batetik dituen erronkak ezagutzea, geletan egiten ari diren proposamen pedagogikoen panoramika orokorra jasotzeko. Eskolak bere diskurtsoan zein praktikan genero ikuspegia txertatzeari dagokionez dituen benetako erronkak antzematea lortu da ikerketaren bidez, horrela irakasle zein ikastetxeetako egoera zein den identifikatuz; lan baldintzei dagokionez, erronka estrukturalei dagokionez eta komunitatearen jarrera eta konpromisoari dagokionez. Jasotako ahotsak kontzientzia feministatik eta ikuspegi kritikotik lan egiten dute eta eskola sistemaren erreprodukzio tresna den heinean zenbait gako identifikatzea lortu da genero ikuspegia txertatzeko erronkak jasotze aldera: feminismoa, intersekzionalitatea eta zalantza jartzearen beharrak izan dira. Komunitate osoaren konpromezua eta hauen arteko zubi lanak beharrezkoak dira. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapetan genero ikuspegia lantzeko orduan egungo testuinguruak eta lekuko errealitateak duen garrantzia ere jasotzea ahalbidetu dute elkarrizketatzaileek. Horrela, errealitate eta kasu bakoitzean gurutzatzen diren intersekzioak identifikatzea, estrategiak sakontzeko eta kokatzeko. 3. Haurtzaroko genero ikuspegira eta identitateen eraikuntzara hurbiltze bat bilatzea, genero arau zein kategoriak ikuspegi transfeministetatik aztertzeko. Identitatearen eraikuntzan eta genero garapenean eragina duten paradigma zentralak ezagutze ahalbidetu digulako ikerketak eta horien alderdi ezberdinak ezagutzera
218 eraman gaitu, osatzen duten alderdi eta sistemak deskribatuz. Bigarrenik, bizi esperientzia eta faseak antolatu, berezi eta ulertu egin ahal izan dira, bakoitzaren ezaugarriak identifikatu baino hauek artean dagoen lotura eta egitura sendoa ere ezagutu da. Azkenik, epistemologia transfeministetatik hezkuntza-eremura eraman daitezkeen gakoak identifikatzea lortu da, lortu den informazioak aukera sorta handia eskaintzen baitugu hezkuntza sistema pentsatzeko eta egituratzeko lanei dagokienez. Laburbilduz, kolektiboaren hitzak jasotzeak haurtzaroan identitatearen eraikuntza nola gertatzen den ulertzeko gakoak eskaintzen ditu eta agerian uzten du diskurtsoa hezkuntza mundura garraiatu behar dela eta sexu/genero aniztasunaren gaia lantzeko proposamen sendoak, egiturazkoak, kontzienteak, diziplinartekoak eta zeharkakoak beharrezkoak direla, bertatik igarotzen diren haur guztientzako prozesu askatzaileagoak ahalbidetuz. 4. Ikuspegi eta praxi transfeministaren proposamen eta gako pedagogikoak Euskal Herriko testuingurura ekartzea eskola eta identitateari buruzko gogoetan sustatzeko. Ikerketa honetan, sexu disidentziaren kolektiboaren haurtzaroko bizitza memoriak eta ikastetxeen esperientziak biltzean eta guratzean, eskolako egoeraren analisia egin ahal izan da eta, horrela, bat egiten duten zenbait elementu, eremu eta prozesu identifikatu dira. Beharrak eta eraldaketak gurutzatzen diren sinergia espazioak antzematean dira, horrela eskolak arauaren betikotzea eta identitate hierarkiako zein zurrunen eraketa nola ematen duen jaso da, horren baitan eraldaketa gunean zeintzuk izan daitezkeen ere adieraztea lortu da. Sinergia horien baitan, prozesu inklusiboak abiarazteko eta sexualitatearen trataerarako diskurtso zentralak ezagutzea ahalbidetu digu eta ekarpen transfeminisatatik gidalerro zehatzak jaso dira haurtzarora eta identitatearen garapenera begirada kritiko eta eraldatzaile bat jasotzen. Behin helburu espezifikoen berrikuspena amaituta ikerketa honek eraiki dituen zubian zeintzuk diren aztertuko da. Lehen zubiari dagokionez, hezkuntza eta ikerkuntzaren arteko zubia, eraikitzea posible izan dela. Ez soilik eskolatik eta eskolarentzat jarduten duten ahotsak jaso direlako baita ere lanak duen izaera eraldatzailea eta praktikoagatik ere, finean zenbait gako transfeminista eskaintzen baitira, ikerketa bera hezkuntza komunitatearen beharrei erantzuten dien tresna bat izanik. Bigarren zubiari erreparatzen badiogu, esan beharra dago
219 ahots gehienak mugimendu feministaren baitakoak direla edo ikuspuntu feministatik jarduten dutela eta euren lanaren aitortza bat egitetik eta balioan jartzetik gaindi, norbanakoen ahots guztiak kolektibizatzeko parada ere bada ikerketa hau, proposamen feministak zabaltzeko bidea, askotan oso bakarrik dauden hezitzaile feminista askoren saretzera bidean. Hirugarren zubiari, bete betean zeharkatu da, tranfeminsimoa proposamen sendo bezala aurkeztuz eta kategoria binarioak gorputzetik memorietatik zein diskurtso kritikotatik deseraikitzeko beharraz jardun dira partaidean, beraz, komunitatera estrategia baliotsu bezala aurkeztu da ikustegi/proposamen hau. Eta azkena, laugarren zubia, gorputz eta buruaren artekoa ere zeharkatu dela berresten dugu. Ez soilik parte hartze askok gorputzen ibilbide eta memoriatik jardun dutelako, baita doktoregai-tesi honen ondorio ezinbesteko bat izan baita gorputzak izan behar duen erdiguneko posizio eta agentzia haurtzarori, eskolari eta identitateari erreparatzen diogunean. 6.4. Ondorioak: transfeminismotik ekarriak Ikerketa osoan zehar jorratutako gai, datu eta emaitzak aintzat hartuta, honako hau ondoriozta daiteke: - Eredu eta politika neoliberalek eragin nabaria izaten jarraitzen dute hezkuntzan eta hezkuntzako langileengan.
o Eskolak sistemaren balioak erreproduzitzeko funtsezko tresna izaten jarraitzen du, merkatuaren logikak jarraituz. Nahiz eta lan baldintzak borrokatzeko eta sisteman eragiteko gaitasuna antolatzea lehen mailako behar bat izan, profesional askok ez dute eskola borroka eremutzat jotzen eta langile identitatea eskola eremuaren baitan ez da oso nabarmena. o Maiz, hezkuntza proiektu asko berehalako eraginkortasuna bilatzen dute eta, ondorioz, salmenta produktu bihurtzen dira. o Zerbitzuek eta administrazioak ez dute laguntzen proiektu eta proposamen berriak gauzatzen eta gobernu erakundeek ez dute ikuspegi feminista txertatzeko asmorik, diskurtso feminista darabilten arren. Horrenbestez, purpelwashing eta pinkwashing estrategiak islatzen dira eskolan. o Ikastetxeei ez zaizkie tresnak eta denbora ematen ikasgelako eraldaketan sakontzeko. Arnasguneez gain, proiektu zabalagoak eta eraldatzaileagoak eskaini behar dira eta horiek babesa izan behar dute eta hori ikasleei helarazi behar zaie.
220 o Gaiari buruzko lanketa asko egiten diren arren, ez dago hezkuntza sistemaren aldetik konpromiso seriorik eta proposamenak kolektibo edo norbanako jakin batzuen esku geratzen dira. o Eragiteko eta eraldatzeko, irakasleen lan baldintzak hobetu behar dira, baliabideak eskaini, genero ikuspegiaren lanketa sistematizatu, zeharkakotasuna bermatu eta babesa izan.
- Testuinguru politikoak eta Mugimendu Feministaren antolakunde eta ekimenak gakoak dira hezkuntza sisteman genero ikuspegia edo ikuspegi feminista txertatzeko.
o Kontzientzia feminista kritikotik estrategiak garatzea ahalbidetzen duen egoera sozial baten aurrean gaude. Mugimendu Feministak indar eta legitimitatea eskuratu du eta horrek hezkuntzaren eraldaketari mesede egin dakioke. o Aktibista feminista askok ahalegin eta lan handia egiten dute euren esparru profesionalean genero ikuspegia eta inklusioa bezalako gaiak txertatzeko, baina hezkuntza ez da mugimendu feministen agendetan lehentasunetako bat. o Horregatik, benetako eraldaketa lortzeko bidea luzea da eta bide horretan aurrerapausoak emateko eskola barnean dauden kide feministengan jarri behar da begirada. o Esparru sindikaletako idazkaritza feministek kate begiak dira mugimendu feminista eta hezkuntzako langileen artean. o Prestakuntza, sentsibilizazioa, agenteen arteko zubiak eraikitzea, taldean lan egitea eta erabateko proiektuak eraikitzea dira hezkuntzan genero ikuspegia lantzeko funtsezko puntuak, herri, auzo eta ikastetxeen testuingurua kontuan izanik. o Horrenbestez, ikuspuntu feminista txertatzea zeharkakoa eta diziplinartekoa izan behar da. Adin eta etapa zein ziklo ezberdinetan, espazio guztietan, materialetan eta curriculum ageriko zein ezkutuan. Komunitatea barnebiltzen duten plan integralak sustatu behar dira.
- Paradigma moral berri bat ezartzen ari da feminismoan eta hezkuntzan: homo/femonazionalismoaren markoan kokatu daitekeen zuzentasun politikoa eta aurrekotasuna.
o Berdintasunaren diskurtsoa hedatuta dago, lorpen gisa. Jendea sentsibilizaturik dagoela ematen du, baina ez dago benetan kritika sakonak egiteko apusturik. o Zenbait gaiekiko ikusgarritasunak jendea sentsibilizatuta egotea ekarri du, baina beste gai batzuk alde batera uzten ari dira eta horrek zenbait errealitate mugatzea du ondorio. o Aldaketa asko izan arren, horiek ez dakarte eraldaketa bat bere baitan. Aldaketak, askotan, alderi estetikora mugatzen dira eta, ondorioz, ez dute xede eraldatzailerik. o Lurralde aurrerakoitasunari buruzko mito bat zabaltzen ari da, zenbat gaiekiko posizio kondestendiente bat izateak aurrerakoi itxurak ematen dituelako. o LGTBIfobiari buruz hitz egiten hasi da, baina horrek, maiz, eskolaren berezko papera teknologia identitario gisa ezabatzekoa arriskua izan dezake. Hots, LGTBIfobia ez da jende zehatz batek beste batzuekiko duen fobia, sistemaren dikotomia zalantzan jartzen duen proposamenaren aurrean blokeo estrukturala baizik.
- Paradigma intersekzional eta kritikoa beharrezkoa da egungo hezkuntza sisteman dauden arrakalei era integralean aurre egiteko.
o Sexu/genero sistema konplexua da eta identitatea intersekzionala. Hots, generoa beste eraikuntza batzuekin batera eraikitzen da eta arraza, klasea, gaixotasuna, migrazio prozesua edo gorputzaren itxura fisikoa bezalako alderdiekin elkarreraginean dago, horiek guztiak garrantzi handiko ardatzak izanik. o "Besteak" kategoria ez iraunarazteko eta zapalkuntza anizkoitzen kontzientzia hartzeko, praktika pedagogikoetan ezinbestean ikuspuntu intersekzionalak ekarri dituen irakurketa berriak aintzat izan behar dira. o Hezkuntza erantzunen oinarrian proposamen feminismoa egon behar da, baina ikuspegi intersekzionala lantzea funtsezkoa da, transfeminismotik, dekolonialitatetik, antiarrazismotik edo kapazitismotik, beste batzuen artean.
222 o Aniztasuna eta sexualitatea ulertzeko egungo paradigmak aldatzea ezinbestekoa da eta, horretarako, proposamen zabalagoak egin behar dira. o Horretarako, analisi integralak eta kritika zein autokritika prozesuak beharrezkoak dira eremu ezberdinetan (metodologia, espazioa, materiala, jokatzeko erak, irakasleen adierak, familia, komunikabideak eta argitaletxeetan) eta komunitatearen arteko zubiak eraikitzea garrantzi handikoa da. o Era berean, nahitaezkoa da identifikaziorako materialak eta hizkuntza inklusiboa erabiltzea, egiten dena berrikusteko eta norberak bere gorputz zein esperientzien bidez materializatzeko. o Horrenbestez, formakuntza egokia jasotzea beharrezkoa da, talde ikerketarako tresnak eskaintzen dituelako eta espazioak zein buruak eraldatzeko aurrerapauso eta hausnarketa sustatzen dituelako.
- Eskola teknologia identitario bat da eta indarkeriaren bidez iraunarazten ditu arauak. o Eragile sozializatzaileen artean, eskola genero identitatearen garapenean funtsezkoa da. Eskola genero eta identitate teknologia bat da. o Generoaren alderdi eraikitzailean indar handia dute, hala nola arraza, klasea, gorpuzkera, gaitasunak… Hots, alderi eraikitzaile hauek ere erasotuak izaten dira eskolan, askotan genero binarismotik kanpo kakotzen diren errealitateak ere badirelako. o Eskolak oraindik transgresioei beldurra die eta haurrei, eskolan berregokitu daitezen, izateko modu zehatzak ematen zaizkie. o Ereduak betetzen ez dituztenentzat eskola indarkeria maila handiko espazioa da, eta genero zuzentzailea. Ez bakarrik ikasleentzat, irakasleentzat ere. o Genero kolonialitatearen eta arau heterosexualaren binarismoak arrakasta du eta oinarri zein logika produktiboetan artikulatzen da. Proiektu biopolitikoen nagusitasunean sortzen diren interferentziak zuzentzen saiatzen da hezkuntza eta konpentsazio espazioen bidez berrasmatu egiten da logika produktiboa. o "Arazo" edo "kasu" bat nabaria denean aktibatzen da alarma eta horrek egora lantzeko grina adierazten du, baina alarmari erantzutea oso urruti dago estrukturari eta irakurketa integralak egitetik.
223 o Ez da guztiz zuzena haurtzaroan bullying LGTB-ari buruz hitz egitea. Hala ere, derrigor kokatu behar da fenomenoa zisheteronormaren barruan, hartatik kanpo geratzea berdinen arteko indarkeria eta zigorra suposatzen baitu, identitatea erregulatzeko dispositibo bezala. o Aldi berean, bazterketa ez da bakarrik kanpo zigor bezala ulertu behar, norbera den bezalakoa ukatzeko barne dinamikak ere sustatzen dituelako eta ezkutatzera edo norberak bere burua arbuiatzea ekar dezakeelako. o Hortaz, ez da bakarrik arautik disonantzia duena zigortzen, norbera arauaren kanpo geratzeko beldurrak ere, barnea dagoela sentitzeko beharrak berdin artekoen irainak sustatzen ditu. "Besteak" edo "ezberdinak" kategoriak sortzerakoan eratzen baitira "nia" eta "normaltasuna".
- Haurtzaroaren berezkotasunak kontuan izan eta Haur Hezkuntzako ereduak balioan jarri behar dira.
o Haurtzaroa eta Haur Hezkuntzako etapa gakoak dira haurrak bere identitatea garatzerako orduan. Prozesu horretan transgresioak zigortzen badira, identitateak eta gorputzak erregulatzen dira. o Trans* izateko diskurtso bat orokortzeak dikotomietan jausteko arriskua dakar eta, horren bidez, haurtzaroan berezkoa ez den dikotomia birpentsatzea. o Haurtzaroak kultura eta kode espezifikoak ditu eta horiek helduon begiradatik aztertzen dira maiz, helduon sailkapen kategoriak haurtzarora egokituz. Horren adibide dira, trans* auzia lantzen duten zenbait elkarte edo LGTB fobia edo bullying-a kokatzeko irakurketa berriak o Haur Hezkuntzan lanketa egiten da, baina aitortza falta da etapako profesionalekiko. o Gainera, Haur Hezkuntzan hutsune handiak daude generoa lantzeko. Horri lotuta, hauek dira erronka nagusiak: materiala moldatzeko zailtasunak gainditzea, familiekin gaia lantzea eta gorputzaren lanketa eskasari erantzutea. o Familiarekin harremana eta komunikazioak berebiziko garrantzia du Haur Hezkuntzan, hau baita haurraren inguruan sozializazio eragile nagusietako bat.
224 o Era berean, Haur Hezkuntzan ezinbestekoak diren hiru alderi oinarrizkoak izan beharko lirateke hezkuntza etapa guztietan: zaintza, gorputza eta familia/komunitatea. Hala ere, pixkanaka, hezkuntzan etapak aurrera joan ahala, galdu egiten dira hiru ardatzak. o Pedagogia ereduek esperimentazioa eta jolaserako espazioak sortzen dituzte. Azken finean, haurrak gorputzetik eta hizpide gorputzaz dira eta genero arauen alderdi eraikitzaileen arrakala horren bitartez bizi behar dute. Ikasketa prozesuak norbera eta ingurua ezagutuz abiatzen dira eta haurren agentzia beharrezkoa da. o Horregatik, Haur Hezkuntzan sormenak eta esperimentazioak ikasketaprozesuan duen indarra aprobetxatu behar da, genero binarismoaren garrantzia aitortzeko, proposamen transfeministak egituratzeko eta, hortik, lanketa kritikoa gainerako etapetara zabaltzeko.
- Gorputzak erdiguneko posizio bat izan behar du genero edo identitateaz ari garenean.
o Beharrezkoa da haurtzaroa eta sexualitatearen arteko harremana aitortzea. o Norberak bere sexualitatearekin duen harremana aztertzea, gorputzari leku ematea eta aniztasun afektibo sexuala lantzea ere garrantzitsua da, binarismoa indartzen duten diskurtso eta jarrerak jo puntuan izanik. o Besteekin eta gure gorputzarekin ditugun harremanak beste modu zabalago batean ulertu behar dira eta gustuko duguna eta ez definitzeko askatasunean hezi behar da. o Trans* auziak ere ideia berberak sustatzen ditu, aniztasuna, gorputza eta sexualitateari buruzko irakurketa berriak proposatzeko tresna izan daitekeelako. Beraz, gorputzaren etengabeko aldaketen beharraz jabetzeko apustua egiten da. o Desirak erdigunean mantendu behar dira, heterosexualitatetik eta binarismotik at dauden sexualitate, gorputz, harreman eta bizitza ere ahalbidetuz eta eredu bilakatuz. o Horregatik, premiazkoa da eredu inklusiboak sustatzeko sormena, esperimentazioa eta norbera eroso eta ez lotsatua sentituko den espazioak eskaintzea.
225 o Eta, era berean, identitatearen garapen prozesuak inklusiboak izateko, ezinbestekoa da norbere buruarekin eta besteekin sortzen diren bazterketa eta integrazio ereduak identifikatzea, binarismoaren kanpo dagoena zigortzeko joera ezabatuz eta norbere buruarekin joera hori ere neutralizatuz.
- Sexu/genero disidentziak erreferente bilakatu behar dira eta transfeminismoa hezkuntza esparrura aplika daitekeen irakurketak eskaintzen ditu.
o Disidentziak askatasuna dakar, gorputza eta harremanetik desberdin ekiteko espazioa eskaintzen duelako. Identitatea era estrategiko eta kolektiboan ulertzen du eta ez, ordea, modu esentzialistan. o Transfeminismoak dakarren antolakuntzak eta ahalduntzeko klabeek kolektiboaren zein talde lanaren aldeko apustua egiten dute. o Hortaz, pedagogia transfeministek genero arauak, eta berauek egituratzen dituzten harreman sozialak, identitatea, gorputza eta desira beste era batean bizitzeko aukera ahalbidetzen dute. Komunitate osoarengan eta denok, haur zein helduk, askeago izateko dugun eskubidea mahaigainean jartzen dute. o Horren bitartez, hezkuntzak erreproduzitzen dituen dikotomia kolonialak alboratzea eta normala den hori zalantzan jartzeko aukerak sortzen dira. o Ininteligibilitate soziala bizitza eta gorputz jarrera bezala interesgarria da genero kolonialitatea zalantzan jartzeko. o Horrela, gorputzarekin dugun harremanaren auzia erdigunera ekartzen da. Gorputza ezagutzeko eta birjabetzeko bidea izan daiteke prozesu inklusiboen abiapuntua. o Eta prozesuan binarismoaren kanpoko gorputzak eredu desiragarri bihurtu behar dira. Desiraren pedagogia ikasgelara eraman behar da. o Horrenbestez, ondare pedagogikotik alderdi ezberdinak aztertu eta landu behar dira. Erreferenteak material eta gorputzetik ikasgeletan adierazteak inpaktu handia du eta bidea hertsiak zein arau sozialak deseraikitzeko aukera eskaintzen du. Erreferente bilakatzea da emari transfeministarik indartsuena. Azken finean, hezkuntza komunitateak ardura hartu behar du generoari dagokion proposamen integral bat eraikitzeko egungo testuinguru eta erronken baitan. Horretarako, trasnfeminismoa oinarri sendo eta aberats bat da hezkuntza eremuan generoaren lanketarako
226 paradigma, epistemologia eta praxi gisa. Horregatik, ikerlanean zehar jasotako ahotsek eta horren azterketak emari transfeministak hezkuntzari egiten dizkion ekarpenak azpimarratzen dituzte eta eredu inklusiboak sustatzeko zein sistemaren benetako eraldaketa lortzeko gako edota erronka hauek proposatzen dira: 1. Aniztasuna denok gara! Fokua aldatzea beharrezkoa da, errealitateak askotarikoak direlako. Kasu eta protokoloei buruz horrenbeste hitz egin beharrean, begirada eta proposamen pedagogikoak zabaldu behar dira. Eskolako profesional eta langileen arteko aniztasunak ere aitortza bat behar du. Bullying-aren fenomenoa eta fobia ezberdinak arauaren betikotzerako tresna gisa ulertu behar dira. Espazio eta proposamen inklusiboak sortzeko, araua zalantzan jartzea beharrezkoa da, berdinen arteko aliantzak sustatu behar dira. 2.- Inklusioa ulertzeko ikuspuntu intersekzionala ezinbestekoa da! Errealitate ezberdinak ezagutzeko, zapalkuntza anizkoitzen kontzientzia izateko eta eskolara begira proposamen berriak kritika integraletatik abiarazteko. Zuzentasun politikoa eta neurgailu moralistak eteteko. Feminismoaren edo sexu-genero disidentzia komunitatearen izenean jarrera xenofobo, arrazista eta inperialistak ez sustatzeko. 3.- Lanketa zeharkakoa izan behar da, baina proposamenak kokatuak izan behar dira! Curriculum agerikoa zein ezkutukoa aztertzea nahitaezkoa da, espazioa, jarrera eta egunerokotasunaren azterketarekin batera. Proiektuak kokatuak izan behar dira, komunitatearekin batera lan egitea eta eskola eremu zabalago bat bezala ulertzea garrantzitsua delako. Tokian tokiko errealitateari erantzun behar zaio, esperientzia batzuekiko sentsibilizazioak beste batzuk estali/mugatu ez ditzan. 4.- Proposamenak kolektiboak eta proiektuak komunitarioak izan behar dira! Agente guztien arteko elkarlanean proiektuak sortzea premiazkoa da, lan sistematiko eta zeharkakoa izan dadin. Mugimendu politiko eta sozialetatik datozen artikulazio eta diskurtsoak aintzat hartu behar dira. Alderdi sindikalarekin ere elkarlan sustatzea garrantzitsua da eta hiri, auzo, zein herritako errealitateen gain eraikitzea. 5.- Haurtzaroko kode eta kulturak errespetatu behar dira! Helduen begirada eta munduaren sailkapen dikotomikoak haurtzaroa ulertzeko eta esku-hartzeko bide bezala eten behar da, helduen kategoriak albo batera utzita. Bai generoa eta baita sexualitatea ere haurtzaroko kulturan landu behar dira. Haurtzaroan berezkoa den
227 genero malgutasuna arautzeari utzi behar zaio eta, horretako, identitate binarioak eta heterosexualitatearen eredua zalantzan jarri behar dira. Helduon harremanak izateko, ikusteko, begiratzeko, mugitzeko eta, finean, sailkatzeko joerak aztertzea beharrezkoa da. 6.- Gorputzak, presentzia eta erdiguneko posizioa izan behar du, haurtzaroaren agentzia eta autodeterminazioa garrantzitsua delako! Gorputzaz eta gorputzetik sortu behar dira proposamen pedagogikoak. Zaintzak pisu handia du eta gorputz identitatea eta norbere gorputza ezagutzea beharrezkoa da. Gorputz autoestimuari lekua egin behar zaio eskolan. 7.- Sexualitatearen trataera oinarrizkoa da! Genitalen araberako sailkatutako munduan ez zaie genitalei lekurik egiten. Desiraren pedagogia eraman behar da ikasgeletara, eta hori modu integralean, diziplinartekoan eta jarraian landu behar da. Helduok sexualitatea ulertzeko dugun eredu hertsitik haurrei esperimentazioren eta jolasarenn bidez beren gorputza aurkitzeko bidean urratzen zaie. 8.- Disidentziak eredu bilakatu behar dira! Disidentziak askatasuna dakar eta gorputza zein harreman ereduak birpentsatzeko aukera eskaintzen du. Beraz, heterosexualitatea eta arau binariotik kanpoko emariak beharrezkoak dira, ininteligibilitate sozialaren baitan. Arautik kanpo egotea aukera bezala ulertzen hastea urgentea da, begirada huts egitean jartzea eta ez, ordea, arrakastan. Heterosexualitatea edo zis-gorputzak ezin dira eredu eta helmuga bat izan. 9.- Haur Hezkuntzako profesional eta eredu pedagogikoen aitortza beharrezkoa da! Esperimentazioaren bidezko ikasketa, performatibitatea, autonomiaren lanketa, interdependentzia, zaintza zein gorputzaren garrantzia eta komunitate/familiaren elkarlana dira Haur Hezkuntzako etaparen oinarriak eta horiek beste etapa batzuetara garraiatu behar dira. Diskurtsoak alboratzen hasi eta bizitzen, sentitzen, hasi behar da. 10.- Alboratu ditzagun eraldaketa gabeko aldaketak! Kritikotasuna lantzea beharrezkoa da hezkuntzan, egiten diren proposamen berritzaileak, estetika hutsaren bidez, eredu tradizionalak betikotzeko bide izan ez daitezen. Lan baldintzak hobetzeko, sisteman eragiteko gaitasuna indartzeko eta profesionalen arteko hausnarketa guneak sortzeko beharra dago.
228 6.5. Ikerketaren mugak Ikerketaren mugak aztertzeko orduan, lehendabizi beharrezkoa da azpimarratzea, ikergaiak interes soziala pizten duen arren, oraindik zaila dela horren zabalpena eta, batez ere, irakurketa estrukturalak proposatzea, oinarrizko zenbait gako kolokan jartzeko gaitasuna dutelako. Esan daiteke gaia oraindik ere tabu bat dela, eta ez bakarrik genealogia historikoengatik edo jasandako errepresioaren eragin zuzenagatik, jendarte eredu bezala, barnera begiratzeko eta autokritikak egiteko gaitasun urriagatik ere. Hots, generoa, sexua, gorputza eta orientazioa bezalako alderdiak kolokan jartzerako orduan eta gaia problematizatzean, askotan, norberak bere burua babesteko esentzialismora hurbiltzeko joera nabarmentzen da. Aipatutakoak, diskurtsotik at, era material batean ere antzeman daitezke. Ikerketa honen zailtasun nabarmenetako bat artikuluak publikatzea izan da. Ikerketaren irakurketak posizio politiko sendo batetik abiatzen dira eta horrek, emaitzak argitaratzeko prozesuan modu zuzenean eragin du, diskurtso trangresoreek askotan ez baitute kabidarik zenbat erakunde akademikoetan. Bestalde, eta ikerketaren hasieran adierazi bezala, ikerketa eta ezagutza ekintza kokatuak dira eta, horregatik, norberaren bizitza istorio eta errealitateak isla handia du ikertutako horretan. Autokritikari ekinez, beraz, esan daiteke, kasu azterketaren bidez errealitatearen ikuspen holistiko bat lortu nahi bazen ere, zenbait errealitate ez direla aztertu: o Lehenik, Euskal Herriari buruz hitz egiten da, lanak nazio ikuspuntu izateko, auto politiko gisa. Hala ere, kasu azterketa Hego Euskal Herriko errealitatean eta, bereziki Euskal Autonomia Erkidegoan, zentratua dago, nahiz eta Nafarroako errealitatea soziala ere jasotzen duen hein batean. o Bigarrenik, parte-hartzaile gehienenak eta ikerketa beraren ikuspuntua ere oso zuria da. Arrazak edo migrazio prozesuak gurutzatzen ez dituen ikerketa bat dela nabaria da eta, nahiz eta parte-hartzaileetan profil hori egon, errealitate bat da ahots nagusiek Euskal Herriko familia zuri eta ez prekarizatuen ahotsetatik jarduten dutela. o Hirugarrenik, parte-hartzaile guztiek politikoki lanketa bat egin dute. Hala bilatu dira lanaren helburuei erantzuteko, baina horrek ez du ahalbidetu horren politizatua ez dagoen jendearen errealitatea zein den ezagutzea eta nolabait informazio hori ere beharrezkoa izango litzake fenomenoa bere osotasunean aztertze aldera.
229 Azkenik, beharrezkoa da aipatzea, ikerketak egungo errealitatea ezagutzeko helburua izan badu ere, eskolako dispositibo asko oraindik bere horretan mantentzen direla. Egun, haurtzaroa eta nerabezaroak eraldaketa asko jasan dituzte, beste testuinguru historiko batean jaio batira eta egungo sistemak zein egitura politiko eta sozialek eragin desberdinak dituztelako haiengan. Hau da, parte-hartzaile gazteenak 19 urte dituela kontuan izan behar da. Horregatik, egun, neoliberalismoaren markoaren baitan, alde batetik, diskurtso feminista eta LGTB mainstream-ak duten eragina aztertzea beharrezkoa izango litzateke eta, bestetik, derrigorrezkoa da teknologia berrien eta sare sozialen eraginaz hitz egitea. Azken horiek elkarrizketetan aipatu dira, baina ekarpenak azalekoak izan dira eta, egungo garai digitalean sare sozialek haur eta gazteen harremanak izateko, informazio jasotzeko, komunikatzeko eta, finean, identitatea garatzeko prozesuetan eragin handia izan dutela jakinda, hori muga bezala identifikatzen da. 6.6. Zabaldutako bideak: etorkizunerako proposamenak Aipatutako mugak, beraz, mugarriak dira ikerketa honek zabaldutako bideetan. Hots, kasu berriek etorkizuneko proposamenak garatzea ahalbidetzen dute, fenomenoa ezagutzeko grina eta nahia adierazten baitute. Horregatik, etorkizuneko proposamenetan, nolabait, errealitate gehiago jaso beharko dira, egungo testuingurua hobeto ezagutzeko apustuaren alde egiteko. Horretarako, ikerlanaren mugak begiratu besterik ez dago. Horrez gain, aipatu beharra dago azken hiru urteetako lana ez dela bakarrik txosten honetan ageri dena. Lanak ikertzaile bezala norbere burua ezagutzeko eta kokatzeko bideak zabaldu ditu, prestakuntzan eta harremanetan, tesia egin bitartean ikerketa talde zein departamenduko kide ere bilakatu bainaiz. Horregatik, zabaldutako bideak ikertzaile eta irakasle ogibidearenak ere izan dira eta hori tesi honen ikergaiarekin uztartzea da zabaldutako bide indartsuena. Hots, lan hau materializatzeko momentua iritsi da eta hauek dira etorkizunerako egituratu diren proposamenak. Alde batetik, Didaktika eta Eskola Antolakuntza Departamentuan, Eskola Inklusiboaren Oinarriak eta Informazio eta Komunikazio Teknologiak Haur Hezkuntzan ikasgaiaren bidez, bete-betean erantzuten zaie ikerlan honen ondorioetan jasotzen diren
230 irakasle prestakuntzan identifikatutako hutsuneei. Finean, ikasgaien bidez transfeminismoaren hurbilpen bat egin da unibertsitatera: Haur Hezkuntzako lanaren aitortza eta arduraren kontzientzia bultzatzeaz gain, aniztasunari begira, inklusioa eta ikuspuntu intersekzionala, garai digitala eta kritikotasuna lantzearen beharra zein eskolako eta bertako profesionalen eragina identitatean eraikuntza izan dira, baitik bat, ikasgeletara garraiatu diren ondorio nagusiak. Bestalde, IkHezi Eusko Jaurlaritzako ikerketa talde kontsolidatuaren (IT 1304-19) lerro nagusietako bat genero ikuspuntu eta begirada feminista da eta, horren bitartez, transfeminismoari lotutako nire ekarpena zabaltzeko aukera dugu. Halaber, ikerketa taldeak Ikaskuntza-Zerbitzua metodologia bidezko Gradu Amaierako Lanak zuzentzen ditu, zenbat elkarte eta eskolekin batera, eta proiektu horretan ikerketa hau oso era zehatzetan materializatzen da, eskolara eramateko aukera eskaintzen baitu: eskoletan sexu/genero aniztasuni dagokionez identifikatzen diren beharrei gako trasnfeministetan oinarritzen diren esku-hartze eta proposamen bidez erantzutea. | science |
addi-fe444341484d | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52937 | Matematika eta hizkuntzaren lanketa bost urteko gelan: Arbela digitalerako proiektua | Larruskain Alberdi, Ainhoa | 2021-06-25 | IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Berezko Tituluko Proiektua Matematika eta hizkuntzaren lanketa bost urteko gelan: Arbela digitalerako proiektua Egilea Ainhoa Larruskain Alberdi Zuzendaria Mikel Iruskieta Quintian 2020/2021
Gaien aurkibideak Sarrera 5 Marko teorikoa 7 3.1. Haur Hezkuntzaren garrantzia 7 3.2. Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza 8 3.2.1. Hizkuntza eta komunikaziorako konpetentzia 9 3.2.1.1. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko umeen garapen linguistikoa 11 3.2.2. Matematikarako konpetentzia 12 3.2.2.1. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko umeen garapen matematikoa 12 3.2.3. Teknologiarako konpetentzia 13 3.2.3.1. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko umeen garapen digitala 13 3.3. IKTak gaur egun 14 3.4. IKT baliabideak eskolan: arbel digital interaktiboa (ADI) 16 3.4.1. Arbel digitalaren abantailak 17 3.4.2. Arbel digitalaren desabantailak 18 3.5. Ikaslea erdigunean: ikaskuntza prozesuaren protagonista 18 3.6. Irakaslearen rola eskolan 19 Metodoa 21 Arbela digitalerako unitate didaktikoa 23 4.1. Justifikazioa 23 4.2. Iraupena 24 4.3. Konpetentziak, helburuak, edukiak eta ebaluazio adierazleak 24 4.3.1 Konpetentziak 24 4.3.2. Eduki nagusiak 25 4.3.3. Helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpide eta adierazleak 25 4.4. Jardueren sekuentzia 28 4.4.1. Hasierako fasea 28 4.4.2. Garapen fasea 29 4.4.3. Aplikazio eta komunikazio fasea 38 2
4.4.4. Orokortzea eta transferentzia fasea 38 4.5. Baliabideak eta IKT tresnak 38 4.6. Taldekatzeak eta antolatzea 40 4.7. Ebaluazio moduak eta tresnak 40 Ondorioak 43 Bibliografia 45 3
Irudien eta taulen aurkibidea IRUDIEN AURKIBIDEA: Irudia 1: Sekuentzia didaktikoa diseinatzeko eredua 21 Irudia 2: Barazkiak eta frutak ezagutu 28 Irudia 3: Zer dut gustuko? Zer ez? 29 Irudia 4: Lotu izenak I 30 Irudia 5: Lotu izenak II 30 Irudia 6: Frutak eta barazkiak bereizi 30 Irudia 7: Izenak lantzen 31 Irudia 8: Segidak 31 Irudia 10: Non daude gehien? 32 Irudia 9: Zenbat daude? 32 Irudia 11: Gela denda bihurtuz 32 Irudia 12: Zer behar dut etxean? 33 Irudia 13: Zer behar dut dendan? 33 Irudia 14: Zenbat ditut? 34 Irudia 15: Zenbat balio du? 35 Irudia 16: Zenbat gastatuko dut? 35 Irudia 17: Zenbat daude? 36 Irudia 18: Labirintotik irteten 36 Irudia 19: Etxetik dendara I 37 Irudia 20: Etxetik dendara II 37 TAULEN AURKIBIDEA: Taula 1: Helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpide eta adierazleak 27 Taula 2: Ebaluazio taula 42 4
1. KAPITULUA Sarrera Haur Hezkuntzan hasten da umeek eskolarekin izango duten kontaktua. Une horretan, etxeko girotik eskolara salto egiten dute; nahiko testuinguru arrotza izan daiteke eta ingurune berrira ohitzea zaila suerta dakioke (Jauregizar, 2013). Umeak eroso sentitu eta beraien garapen integrala bermatzeko, ezinbestekoa da eskolak eskolaz kanpoko giroaren ezaugarriak izatea. Gaur egun, teknologia berriek umeen bizitzetan duten presentzia handia da, jaiotzen direnetik, etxean eguneroko ikusi eta sarri erabiltzen dituzte. Aldiz, eskolara salto egitean, presentzia txikitu edo desagertzen da. Konpetentzietan oinarrituriko ikaskuntza kontuan izanda, haurrak unean bertan eta etorkizuneko egoeretan beharrezkoak izango dituen konpetentziak garatu behar ditu. Horretarako, gelan konpetentziak landu behar dira, egoera eta arazo errealak eskainiz, eta horietan aritzen eta irtenbidea bilatzen irakatsiz. Era horretan, umeek segurtasuna eta ohitura egokiak lantzeko aukera izango dute. Guzti hori bermatzeko eta IKTak ikaskuntza prozesuan txertatzeko, Arbela Digital Interaktiboa (ADI) baliabide aproposa da. Arbel digitalari esker, planteamendu eta erabilera egokiak landuz eta jarduera eta interakzio aproposak planteatuz, irakaskuntza prozesua aberasgarriagoa bihurtuko da. Planteamendu horiek ikuspegi berritzaile batetik eta ikasleak erdigunean jarriz egin behar dira. PIC-RAT eredua teknologia berriak eskolan integratzen dituen planteamendua da eta bi ikuspegitan oinarritzen da. Alde batetik, ikasleek teknologiekin duen harremana dago eta hori sormenean oinarrituta egon behar da. Beste aldetik, irakaslearen eta teknologien arteko harremana dago. Irakasleak teknologia berrien erabilera eraldatu eta hezkuntza prozesuan integratu beharko du (South Forsyth, 2020). Guzti hori kontuan izanda, oinarri moduan erabili den marko teorikoa planteatu da; ondoren, lana aurrera egiteko jarraituriko metodoa eta pausuak azaldu dira; gero, arbel digitalerako proiektua zehaztu da; eta bukatzeko, lanaren ondorioak eta erabilitako bibliografia azaldu dira. 5
Proiektu honen helburu nagusia da Haur Hezkuntzako bost urteko gelarako, matematika eta ahozko komunikazioa lantzeko proiektua diseinatzea, arbela digitala erabiliz. Helburu nagusi hori kontuan izanda, proiektu honekin landu nahi diren helburu espezifikoak honakoak dira: - Arbela digitalak arlo matematikoan eta ahozko hizkuntzaren arloan eman ditzakeen aukerak aztertu eta horietan oinarrituz proiektua planteatzea. Umeekin ahozko komunikazioa lantzea, bai hizkuntza matematikoa eta baita egunerokoa ere. - Ahozko hizkuntza eta matematika modu integratuan lantzeko planteamendua egitea. - Konpetentzia matematikoa eta hizkuntza konpetentziaz gain, umeak konpetentzia digitalean trebatzea. - Fruta eta barazkien izenak eta irudiak lantzea. Umeekin testuinguru erreal bateko denda sortzea; matematika eta ahozko komunikazioa lantzeko interakzioak erabiliz. Horretarako, fruta eta barazkien lanketa, eragiketak, ahozko komunikaziorako bideak, eta prezioak landuko dira. - Arbela digitalak eskaintzen dizkigun interakzioak eta testuingurua baliatzea gelako lanketarako, ikuspegi pedagogiko egokia baliatuz. 6
2. KAPITULUA Marko teorikoa 3.1. Haur Hezkuntzaren garrantzia Haur baten bizitzako lehenengo sei urteetan, garapen eta aldaketa esanguratsu eta nabarmenenak gertatzen dira, arlo psikologikoan, psikomotorrean, linguistikoan eta baita matematikoan ere. Aldaketa horiek elkarreraginean daude eta aurrerapausoek bizitza osoko garapenean eragingo dute. Etapa honetan umeari eskainitako testuinguruak eta egoerak zaintzea ezinbestekoa da. Bi urterekin, haurra etxetik eta familia girotik eskolara pasatuko da, bertan ordu asko pasatuz eta eskolako errealitatea bere bizitzako oinarrietako bat bihurtuz. Umeek eskolarekin eta ikuspegi pedagogikoarekin bere adineko laguntxoekin ikasten duten lehenengo kontaktua etapa honetan hasten da. eskolaren papera oinarrizko bihurtuz. Eskolan, haurra etxean bezala sentitu behar da; eroso eta gustura. Horrela, umearen garapen integrala bermatzeko eta horretan laguntzeko aukera egongo da. Haur Hezkuntzako etaparen helburu nagusiena da eskolako umeen garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzea. Garapena dimentsio guztietan eman behar da, era integralean, umeek konpetentziak garatzeko eta garapenean aurrera egiteko (Eusko jaurlaritza, 2016). Horretarako, eskolak egoera errealetan aritzeko aukera eskaini behar die umeei. Testuinguru horiek errealitatearen ezaugarriak izan behar dituzte, etorkizunerako behar dituzten konpetentziak gara ditzaten eta arazoei ikuspegi sortzailearekin aurre egin diezaioten.. Egungo gizartean teknologia berriek presentzia ikusita eta eskolak gizarteko ezaugarriak izatea komeni denez, teknologien presentzia eskoletara eramateak gailu horiek entretenitzeaz gain, ikasteko ere balio dutela erakutsiko dio umeari. Tresna horien erabilera egokiak ezagutzeko aukera izango du eskolan, ondoren ohitura horiek etxera eramateko. Eskola horretara egokitzeko, aldaketa eskolan eta hezkuntza planteamenduan hasi behar da; Haur Hezkuntzan barne. Modu horretan, umeek etorkizunean hain beharrezkoak izango dituzten eta hezkuntza planteamenduan lantzea bilatzen diren konpetentzia garatzeko aukera izango dute. Gaur egungo 7
i(ra)kaskuntza, horretan oinarrituta egongo da, Haur Hezkuntzako curriculumean aipatzen den moduan (Eusko jaurlaritza, 2016). 3.2. Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza Konpetentzietan oinarrituriko ikaskuntzan, gelako ekintzak horien lanketara bideratu behar dira. Jarduera eta testuinguruak ikasleen errealitate eta mailakoak izan behar dira; garapen integrala eta globala lortzeko. Hezkuntza sistemaren lana da ikasleei, egunerokotasunean, konpetentzia horiek garatzen laguntzeko testuinguru, egoera eta jarduerak planteatzea (Tarrega, 2012). Horretarako, umeei egoera anitzak eta horietan komunikatzeko, esperimentatzeko eta disfrutatzeko aukerak eskaini behar zaizkie; kritikotasuna eta arazoen irtenbideak aztertuz eta horiek taldean bilatzeko konpetentziak garatuz 237/2015 Dekretuan, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculumari erreparatzen badiogu, gaur egungo planteamendua konpetentzien lanketan oinarrituta dagoela ikusiko dugu. Konpetentzia horiei esker, umeek etorkizunean aritzeko gaitasunak garatuko dituzte, arazoei irtenbideak emateko gai izan eta egunerokotasuneko testuinguruetan aritzeko. Konpetentzia horiek bi taldetan banatzen dira. Alde batetik, oinarrizko zehar konpetentziak egongo dira. Hauek bizitzako egoera edo esparru guztietan arazoak ebazteko behar diren konpetentziak dira eta edozein planteamendu edo jardueratan, modu batean edo bestean landuko dira; egunerokotasunerako beharrezkoak baitira. Ez dira modu espezifikoan lantzen diren konpetentziak. Curriculum dekretuan aipatzen direnak honakoa dira: - Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia. - Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia. - Elkarbizitzarako konpetentzia. Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia. Izaten ikasteko konpetentzia. Beste aldetik, oinarrizko konpetentzia espezifikoak ditugu. Hauek ere bizitzako edo eguneroko arazo egoerak ebazteko beharrezkoak dira baina diziplina edo arlo jakin batekin lotura handiagoa dute. Horien lanketarako, jarduera eta egoera zehatzagoak planteatu behar zaizkie ikasleei, horietan aritzen ikas dezaten (Eusko jaurlaritza, 2016). Hauek izango lirateke: - Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia. Matematikarako konpetentzia. - Zientziarako konpetentzia. 8
Teknologiarako konpetentzia. - Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia. Arterako konpetentzia. - Konpetentzia motorra. Lanean planteaturiko unitate didaktikoan lehenengo multzokoak zeharka landuko dira; horien lanketa egoera gehienetan gertatzen delako. Jarduera edo interakzio ezberdinei esker landuko dira. Era berean, bigarren multzoko konpetentziak ere landuko dira. Nahiz eta orokorrean denak landu, hirutan zentratuko da lanketa: hizkuntza eta komunikaziorako konpetentzia, matematikarako konpetentzia eta teknologiarako konpetentzia. Jarraian, konpetentziak banaka azalduko diren arren, gelan, konpetentziak bateratuta landuko dira. Ikasleak, eskaintzen zaion ia edozein arazo-egoeraren aurrean, gutxitan beharko du konpetentzia bakarra; normalean, bat baino gehiago behar duen testuingurua izango da. Konpetentziak era bateratuan lantzeko, jarduera eta interakzio adierazgarri eta esanguratsuak beharko dira 3.2.1. Hizkuntza eta komunikaziorako konpetentzia Etengabe komunikatzen gauden izakiak gara eta horretarako, hizkuntza adierazpena beharrezkoa daukagu. Horri esker, sentimenduak, beharrak eta nahiak komunikatzeko aukera izango dugu (Eusko Jaurlaritza, 2016). Umetan konpetentzia linguistikoa oraindik barneratzeke dagoen konpetentzia da. Haurrek txikitatik besteekin komunikatzeko beharra dute, premia bat da, eta horretarako, hizkuntza gaitasuna garatzea oso lagungarria da. Umeak hizkuntzaz jabetzeko aukera garatu eta hizkuntza hori helburu batekin erabiltzen ikasiko du konpetentzia linguistikoari esker (Tough, 2010). Hizkuntza gaitasunaren garapenak umearen gaitasun kognitiboaren garapenean eragin zuzena izango du, etorkizunean umeak izan ditzakeen hizkuntzaren inguruko zailtasun batzuk ekiditeko aukera eskainiz (Rodriguez, 2018). Hizkuntza gaitasuna ez da soilik hitz egiten edo idazten jakitea; komunikatzeko gai izatera iritsi behar da haurra. Horretarako, hizkuntza bera, hitz egiteko gaitasuna eta komunikatzeko gaitasuna landu behar dira. Ez du balio hiztegi zabala barneratzeak gero mezu bat transmititzeko gaitasunik ez badugu. Umeek hitz egiten eta idazten ikasten duten moduan, komunikatzen ere ikasi beharko dute (Rodriguez eta Santana, 2010). Hizkuntza eta komunikaziorako konpetentziari esker, umeek mezuak ulertu, komunikatu eta gizartean parte hartzeko gaitasuna garatuko dute (Sainz, Ozaeta eta Garro, 2009). Umeek hizkuntzari esker beraien burua finkatuko dute bai besteekiko bai beraien buruarekiko. Beraien ekintza gidatzen laguntzen dien baliabideetako bat ere bada. Hizkuntzari esker, orain eta ondoren egingo duena erabakitzeko gaitasuna 9
garatuko du. Horretarako, bere ekintzak hizkuntzarekin lagunduko ditu. Jolasten dagoenean, egiten ari dena kontatzen joango da; bere ekintza hitzarekin lagunduz. Gainera, nahi duena kontatzeko eta ahal duenaren inguruan arrazoitzeko aukera ere ematen dio hizkuntzak; eta baita gertatu daitekeena iragartzeko aukera ere. Halaber, besteen esperientziak proiektatzeko aukera dute eta gertatu daitekeen edozer imajinatu edo aurreratu dezakete (Tough, 2010). Horiek guztiak hizkuntza gaitasunaren lanketaren garrantzia areagotzen dute. Lan honetako proposamenean, beste konpetentzia batzuekin batera, hizkuntza konpetentzia landuko da. Horretarako, umeak zein garapen etapatan dauden kontuan izan behar da; beraien mailara egokitzen diren jarduerak planteatu ahal izateko. Umearen hizkuntzaren garapena ezagutzeko, bi kontzeptu argi izatea beharrezkoa da. Alde batetik, Vigotskyren Garapen Hurbileko Eremua (GHE) dago. Vigotskyren arabera, garapena eta ikaskuntza lotuta doaz; ikaskuntzari esker, garapenean aurrera egingo da. Horien arteko harremana zehazteko, bi garapen eremu izan behar dira kontuan: umeak bere kabuz lortuko duen garapena eta garapen potentziala, heldu baten laguntzarekin lortuko duena. Bi horien artean dagoen eremua , Garapen Hurbileko Eremua izango da (Venet eta Molina, 2014). Umeen garapena eta ikaskuntza bermatzeko eta hizkuntzaren lanketa egiteko, gelan, eremu horretan kokatzen diren jarduerak planteatuko dira. Irakaslearen laguntzaz, umeen garapena eman dadin. Beste aldetik, Krashenen teoria dago. Teoria honen arabera, umeak input edo jasotako mezuei esker ikasten du hizkuntza, horiek ulergarriak eta bere gaitasunetara egokitutakoak direnean. Hizkuntza garatzen jarraitzeko eta hizkuntza maila konplexuagoak barneratzeko, mezu horiek ulergarriak izan behar dira. Mezuak ulermen maila altuagokoak badira, ez da hizkuntzaren garapena emango. Hizkuntza ez da zuzenean irakasten den zerbait, input ulergarriari esker garatzen den gaitasuna baizik (Marruecos, 1989). Era berean, hizkuntzaren garapenerako, umeak filtro afektiboak irekita izan behar ditu, mezuak jaso eta barneratzeko. Horrela ez bada, ez du hizkuntza barneratuko. Ezinbestekoak izango dira inputen eta filtro afektiboak irekita izatearen beharrak (Marruecos, 1989). Bost urteko gelan, umea etapa linguistikoan dago eta ahozko komunikazio gaitasuna nahikoa aurreratua du. Era berean, idatzizkoan aritzen hasiko da, baina oraindik ez du gaitasun handirik izango. Hori kontuan izanda, proposamen hau, ahozko komunikazioaren lanketan zentratuko da. Egunerokotasunarekin loturiko hiztegia edo esaldiak landuko dira eta egoera errealetan txertatuta barneratzea da helburua. Horrela, esanguratasunarekin ikasi eta errazago barneratzeko aukera egongo da. Idatzizko hizkuntza ere landuko da, baina indar gehiago eskainiko zaio ahozkoari. 10
3.2.1.1. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko umeen garapen linguistikoa Bost urte dituenean, umea etapa linguistikoan dago, hau da, hizkuntza jada garatu du eta hori bere beharrak, nahiak edo dena delakoa komunikatzeko erabiltzeko gai da. Bi urte ingurutik, sei-zazpi urte bitartera arte luzatzen den etapa da. Piageten arabera, umea eragiketa aurreko etapan dago eta etapa horretako ezaugarriek eragina izango dute hizkuntza gaitasunaren garapenean. Eragiketa aurreko etapan, umeek hizkuntza, marrazkia eta jolas sinbolikoa garatuko dituzte eta horrek beste gaitasunen garapenean eragingo du (Molina et al., 1999). Jolas sinbolikoari esker, umeek egoera ezberdinak simulatzeko eta horietan jarduteko aukera dute. Adibidez, gelan, etxe-txokoan daudenean, bizitzan gertatzen zaizkien egoerak erreproduzitzen dituzte eta rol ezberdinetan aritzen dira. Familietara jolasten dutenean, bakoitzak bere rola du eta ikusitakoa eta entzundakoa imitatzen dute. Egoera horietan, ezagutzen duten hizkuntza erabiltzen dute eta horrek hizkuntzaren garapenean lagunduko du. Etapa linguistikoan, umearen hizkuntza gaitasuna bi ataletan banatuko da eta bien garapenak, bata bestean eragina izango dute. Alde batetik, ahozko hizkuntza gaitasuna dago. Hauek dira Molina et al.en (1999) arabera, umeak etapa horretan dituen gaitasunak eta ezaugarriak ahozko hizkuntza gaitasunari dagokionez: - Sei-zortzi hitzezko esaldiak sortzeko gai da. - Aditzak erabiltzeko gai da. - Hiztegi zabala dauka (2000 hitzetik gora). - Kontakizunak ordena jakin batekin azaltzen ditu; "hemen" eta "orain" ez dagoenaz hitz egin dezake. - Istorioak asmatzen ditu. - Ahoskeraren lanketako azkeneko urratsean kokatu dezakegu. Ulermen maila altua dauka, egunerokotasuneko mezuak, agindu errazak, azalpen sinpleak eta arauak ulertzen ditu. Beste aldetik, ahozko komunikazioan ez ezik, idatzizkoan ere lehen pausuak ematen hasten dira umeak. Idatzizkoan, ezberdintasun handiagoak egon daitezke ikasleen artean, bizitzako egunerokotasunean, honen inguruan jaso dituzten estimulu desberdintasunaren ondorioz. Etxean idaztearen inguruan asko landu duen ume batek askoz goizago ikasiko du idazten, etxean garrantzia gutxiago ematen dion batek baino. Eskola batetik bestera ere alde handia dago, baina orokorrean, bost urteko ume bat gai izango da bere izena identifikatu eta idazteko, gelakide batzuen izenak identifikatu eta idazteko edo kopiatzeko, hizkiak ezagutzeko, hitzak eta irudiak lotzeko, besteak beste. Hasieran, umeak hizkuntza idatzia ezagutu eta ezaugarriak ulertu beharko ditu; nola idazten den, hizkiak eta arau sinpleak, adibidez. Behin horiek barneratuta, 11
idazteko gaitasuna garatuko du. Umeak hizkuntza idatziaren ezagutza eta kontzientzia garatuko du; gero, idazmenera pasatu ahal izateko (Reyes eta Perez, 2014). Bi gaitasun horiek kontuan izanda, proposamen honetan, ahozko eta idatzizko hizkuntza landuko dira. Ahozko hizkuntzari presentzia handiagoa emango zaion arren, jarduera batzuetan, idatzizkoaren lanketari ere eskainiko zaio denbora. 3.2.2. Matematikarako konpetentzia Konpetentzia matematikoak errealitatea ulertzen eta horren inguruko interpretazioa egiteko tresnak eskuratzen lagunduko dio umeari. Errealitatean aurki ditzakeen elementuak identifikatuko ditu, horien arteko harremanak ezarri, forma ezberdinak landu, eta denbora eta espazioaren erabileran trebatu. Horri esker, ingurua ezagutuko dute eta horrek beraien buruaz jabetzeko eta inguruarekiko hartu-emanak izateko prozesuan lagunduko die. Konpetentzia matematikoari esker, umeek behatu, ikertu, identifikatu, antzekotasun eta ezberdintasunak aurkitu, zenbatu, sailkatu eta beste hainbat ekintzarako aukera izango dute (Eusko Jaurlaritza, 2016). Proposamen honen kasuan, konpetentzia matematikoa lantzeko fruta eta barazkiak erabiliko dira eta hortik abiatuta, jarduera eta interakzio ezberdinak planteatuko zaizkie. Horietan, konpetentzia matematikoa lantzen duten interakzioak planteatuko dira. 3.2.2.1. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko umeen garapen matematikoa Gaitasun matematikoaren garapena, beste guztiaren garapena moduan, umea jaiotzen denean hasten da. Honako hauek izango dira Bustamanteren (2015) arabera, bost urteko ume baten barneratuta dituen kontzeptu matematikoak eta barneratuta duen hizkuntza matematikoa: Zenbakiak identifikatu eta idazteko gai da (1-10 bitartekoak). - Era egokian zenbatzen du (1etik 50era arte). - Zifra bateko zenbakiekin batuketa eta kenketa sinpleak egin ditzake. - Segidak ulertu eta jarraitzen ditu. - Espazio eta denbora kontzeptuak ulertzen eta erabiltzen ditu: goian, behean, azpian, gainean, ondoan, gaur, atzo, bihar, lehen, orain, gero.... - Taldekatzeak egiten ditu. Antzekotasun eta ezberdintasunak identifikatu eta azaltzen ditu. - Kontzeptu asko ulertzeko gai da: handia-txikia, gehiago-gutxiago,, azkar-astiro, koloreak, tamainak, formak, esaterako. 12
Orokorrean, adin honetako ume baten duen kontzeptu logiko-matematikoaren garapena nahiko zabala dela esan daiteke eta horren arabera, jarduerak edo interakzio ezberdinak planteatu beharko dira. Umeak gaitasunak trebatzen jarraitu eta horiek egunerokotasunean era egokian erabiltzeko gai den arte. 3.2.3. Teknologiarako konpetentzia Teknologiazko gizarte berri honetan, konpetentzia teknologikoari erreparatu beharra dago. Konpetentzia teknologikoa baliabide teknologikoak era egoki eta esanguratsuan erabiltzeko gaitasuna izango da. Horri esker, ikasleek bizitzako egoerei aurre egiten ikasteko aukera dute eta gailu digitalei, bizitzan, erabilera eraginkorra eta funtzionala ematen ikastea da helburua. Umeak horretan trebatzea izango da hezkuntza planteamenduaren xede nagusietako bat (Mugika, 2014). Egungo umeek txikitatik dute teknologiekiko kontaktua eta eskolaren lanetako bat da horren erabilera egokia lantzea; teknologiak sormenarekin eta doitasunez erabiltzera iristeko (Eusko jaurlaritza, 2016). Konpetentzia digitalak ikasteko, besteekin komunikatzeko eta taldean aritu eta kolaboratzeko aukerak handitzen ditu. Izan ere, uneoro daukagu gauza berriak barneratzeko aukera, gurekin dauden edo beste espazioetan daudenekin komunikatzekoa eta baita baliabide digitalak erabiliz, elkarlanean aritzekoa ere (Arroyo, 2017). Haur Hezkuntzako etapan ezinbestekoa da ikasleen arteko talde lana sustatzea eta baliabide digitalak aproposak dira horretarako. Proposamen hau baliabide digitalean oinarrituta dagoenez, konpetentzia teknologikoa edo digitala lantzea ezinbestekoa da. Nahiz eta jardueretan nahiko era sinplean landu, umeak gailu teknologikoekin kontaktuan egoteko aukera eta horren erabilera egokia egiten ikasteko aukera planteatzen da. 3.2.3.1. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko umeen garapen digitala Bost urteko umearen garapen digitala hasieran dago. Adin horretan teknologia berriekiko lehenengotariko kontaktuak dituzte eta horiek kalitatezkoak eta egokiak izatea liteke etapa honetako helburuetako bat; umeen konpetentzia digitalaren oinarriak ezarriz. Haur Hezkuntzan IKT-ekiko interakzio esanguratsua, segurua eta motibagarria bermatu behar da (Ministry of Education and Research, 2005). Horrekin batera, etorkizunerako beharrezkoak izango dituzten gaitasun digitaletan trebatzen hasi behar dira, aurrera egin ahala, konpetentzia konplexuagoetan trebatzeko. 13
DIGCOMP markoan zehazten dira ikasle batek hezkuntza prozesuan garatu behar dituen konpetentziak. Marko hori konpetentzia digitala garatu, ulertu eta adostasunerako planteaturiko eredua da; Europako Batzordeko Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritza Nagusiak sorturikoa. Konpetentzia mailak ikusita, Haur Hezkuntzan horietara iristeko oinarriak lortu behar dira. De Pedroren (2018) arabera, honakoak lirateke umeak garatu behar dituenak: - Informazioa eta datuen filtroa: informazioa eta datuak bilatu, bilaketa teknikak ezagutu, aurkitutakoarekiko kritikoak izan, interpretatu, analizatu, eta bilaturikoa gestionatzen ikasi behar dute. Komunikazioa eta lankidetza digitala: komunikabideak ezagutu, egokiena aukeratu, informazioa zabaldu, testuinguru digitaletako jarrerak ezagutu, identitate digitala zaintzen ikasi behar dute. - Eduki digitalaren sorrera: eduki digitalak sortu eta editatu eta programatzen ikasi behar dute. Segurtasun digitala: gailuak, datu pertsonalak eta norbere osasuna zaintzen ikasi behar dute. - Arazo digitalen irtenbidea: arazo teknikoak konpontzeko, behar eta erantzun teknologikoak detektatzeko eta teknologiaren bidez sormena lantzeko gai izatera iritsi behar dira. Aipaturiko gaitasun gehienak, bost urteko gela baterako konplexuak dira, baina helburua ez da horiek garatzea izango, baizik eta horietan aritzeko oinarriak ezarri eta gaitasun sinpleenetan trebatzen joatea baizik. Hori haurrentzat seguruak diren testuinguruetan egin beharko da. 3.3. IKTak gaur egun Teknologia berrien presentziak gora egin du nabarmen azken urteotan; edozein tokitan eta unetan teknologiari lotuta egoteko aukera dago. Internet-ari esker, nahi duguna nahi dugunean kontsultatzeko aukera dugu. Arraroa badirudi ere, umeek, batez ere eskolatik kanpo, egunero dute gailu teknologikoekiko kontaktua (Gutierrez, 2009). Etxean, ordenagailuak, telebistak, telefono mugikorrak eta tabletak dituzte eta horiekin aritzeko aukera dute normalean, baina ez beharbada ikasteko helburuarekin. Sarritan, eskolara iristean, gailu horiek desagertu edo presentzia eta erabilera gutxitzen da. Gaur egun, eskola gutxitan daude tabletak edo ordenagailuak egunerokorako; eta askotan, baliabide horiek liburuak ordezteko soilik erabiltzen dira. 14
Eskola gizartearen atal nagusia den heinean, aldaketa teknologikoak bertan ere eragiten du; teknologiaren presentziak gora egin du geletan eta arbela digitala horren adierazleetako bat da. Gaur egunera arte ezagutzen dugun hezkuntza planteamenduan guztiz eragiten du teknologia berrien presentziak. Eskoletako baliabide materialak ugariagoak dira, baliabideak anitzagoak eskura daude eta horrek planteamendu berriak egin edo sortzera eraman beharko lituzke irakasleak. Eskola askotan dagoen hezkuntza metodoa ezaugarri eta baliabide berri hauekiko atzean gera daiteke, eta IKTak hezkuntzan barneratzeko, hezkuntza planteamenduari buelta batzuk ematea eta orain arteko oinarriak aztertzea beharrezkoa da (Giraldez, 2005). Hezkuntza gizartearen eta gizarteko partaideen behar eta ezaugarrietara egokitu behar da; eta horretarako, hezkuntzako profesionalen lana da planeamendu eguneratu eta berritzaileak prestatu eta aurrera eramatea (Camarero eta Arroyo, 2018). Aldaketa hori lortzeko, hezkuntza planteamendu berritzaileak behar dira. Prozesu berritzailea ikasleen hezkuntza helburu eta erdigune duen eta hausnarketan oinarritzen den prozesua da (Camarero eta Arroyo, 2018). Hori Haur Hezkuntzara eramateko, ikasleak protagonista bihurtu eta beraien beharrak eta interesak kontuan hartu behar dira. Hortik abiatuta, manipulazioa, psikomotrizitatea, konpetentziak eta sormena lantzeko egoerak eskaini behar zaizkie. Lan honetan, hizkuntza, matematika eta konpetentzia digitalaren lanketan zentratuko garen arren, manipulazioa, sormena eta mugimenduaren lanketan ere lagunduko da. Planteamendu horiek berritzaileak izateko, arlo digitalean salto bat eman beharra dago. IKTen aro honetan, gelan IKTak erabili eta planteamendu teknopedagogikoak sortu behar dira. Horri esker, ikasleen garapen integrala bermatu eta umeak konpetentzia digitalean trebatuko dira. Horretarako, hezkuntza arloko profesionalek buruan dituzten eskemak apurtu, eta gaurko errealitatearen ezaugarrietara moldatzen diren ideiak garatu behar dituzte, betiere ikuspuntu berritzaile batetik abiatuz. Ordenagailu eta IKTen agerpenak eta erabilerak konpetentzia teknologikoaren agerpena ekarri du. Umeek hori garatzeko aukera izateko, ezinbestekoa da gelan horien presentzia eta erabilera egokia bermatzea. Horretarako, hezkuntza planteamenduan aldaketa egitea beharrezkoa da. Hezkuntza berritzaileen zeregina, orain arte zehaztuta zeuden konpetentziez gain, konpetentzia teknologikoaren lanketa ikasgelan barneratzea da. Horretarako, lehenengo pausua, hezkuntza komunitate osoak, irakasleek barne, konpetentzia hori garatzea izango da. Izan ere, zaila da 15
irakasleek konpetentzia hori ez badute, ikasleei konpetentzia horiek garatzeko testuinguru, egoera eta jarduera egokiak proposatzea. Aipaturiko guztia Haur Hezkuntzan txertatzeko aukera ematen duen baliabideetako bat arbel digital interaktiboa (ADI) da. Lan honetan, horren erabileran zentratuko gara eta baliabide horrek ematen dizkigun aukerak edo abantailak eta desabantailak aztertuko ditugu. 3.4. IKT baliabideak eskolan: arbel digital interaktiboa (ADI) Arbel digitala eskoletan indarra hartzen doan baliabidea da. Arbel tradizionalaren lekua hartzen du eta bertan idazteko aukera emateaz gain, ordenagailuan sorturiko jarduera interaktiboetan aritzeko aukera ere ematen du. Gainera, bertan materialak eta edukiak sortzeko, eraldatzeko eta ezabatzeko jarduerak ere egin daitezke. Irakasle zein ikasleen arteko elkarreragina handitzen du eta informazioa, kontzeptuak eta ideia berriak aurkezteko eta sortzeko aukera dakar (Saez eta Jimenez, 2011). Ohiko arbela batek ematen dituen aukeretatik haratago doan baliabidea da. Arbel digital interaktiboa pantaila sentikor, ordenagailu eta proiektore batekin sorturiko baliabidea da eta arbel arruntaren erabilpena sistema multimedia batekin elkartzeko aukera du. Pantaila gogorra eta erresistentea du; gelan integratzeko baliabide erraza eta segurua da (Martinez, 2016). Taldean zein banaka ikasteko eta aritzeko balio du, erabilera erraza dauka, ikasleen motibazioa handitzea dakar, gelan gogo gehiagorekin aritzeko aukerak handituz (Saez eta Gimenez, 2011). ADI erabiltzeko sagua behar ez izateak ere, erabilera errazten du. Oraindik motrizitate finaren lanketarekin ari direnez, askoz errazagoa egingo zaie arbela atzamarrarekin edo arkatz handi batekin maneiatzea, ohiko saguarekin baino. Halaber, talde handian aritzeko aukera ere ematen du eta bertan, bideoak, audioak, argazkiak, koloreak eta web orriak kontsultatu eta ikusi daitezke. Gailu honetan, ohiko arbeleko interakzio motak baino gehiago eta ezberdinagoak sortu daitezke eta horrek jarduera aberasgarriagoak eta umeen interesetatik hurbil daudenak sortzeko aukera dakar. Batzuetan, zuzentzaile automatikoei esker, ia helduen laguntzarik gabe aritzeko aukera dute haurrek. Guzti horrek ikaskuntza prozesuan lagunduko du eta garapen integrala bermatzeko 16
testuingurura hurbilduko gaitu. Ondorioz, ikasleen garapenean modu esanguratsuan lagundu dezakeen tresna kontsidera daiteke (Hervas, Toledo eta Gonzalez, 2010). Autore ugarik aipatzen duten moduan, ADI-k duen potentzialtasuna beste baliabide gutxik eskaintzen dute eta horrek konpetentziak garatzeko aukera ematen du (Harlow et al., 2010). Ikasleak etorkizunerako prestatzeko aukera izango du irakasleak, baliabide horren aukerak ezagutzen baditu. Konpetentziak garatzeko aukerez gain, eduki eta helburu ezberdinak lantzeko ere balio dezake, ikasleen garapen integrala eta globala bermatuz eta umeen garapen soziala aberastuz (Tarrega, 2012). IKTen erabilerak ez du orain artekoaren lekua hartu behar., beste trena bat moduan ulertu behar da. Umeek jolas librea, esplorazioa eta aire zabaleko jarduerak behar izaten jarraituko dute. Helburua orduan, IKTak i(ra)kaskuntza prozesuan integratzea izango da; modu orekatuan, seguruan eta zainduan egin behar da, inbasiboa bihurtu ez dadin (Rodriguez eta Rappoport, 2019). Saezen eta Gimenezen (2011) hitzetan, geletako eraldaketa eta berrikuntza sustatzeko baliabide garrantzitsuenetako bat izan daiteke. 3.4.1. Arbel digitalaren abantailak ADI aztertu ostean, eskaintzen dizkigun abantaila nagusiak laburbilduko dira: - Aukera ugari eskaintzen dituenez, ikasleen interesetan oinarrituriko jarduerak eta interakzioak planteatzea errazten du. - Interakzioek gela osoa lanean aritzeko aukera ematen dute, talde sentimendua indartuz eta talde-lana sustatuz (Saez eta Gimenez, 2011). - Ikasleen parte hartze aktiboa bultzatzen du, haurrak ikaskuntza-prozesuaren protagonista bihurtuz. Helduen parte hartze handirik behar ez duenez, autonomiaren garapena bultzatzen du. - Gelako beste edozein jarduera osatzeko balio duen tresna da; esaterako, musika jartzeko; eta beharrezkoa ez denean, itzali edo kendu daiteke. - Ikasle zein irakasleen motibazioa handituko du; inplikazioa, sormena eta parte hartzea bultzatuz. - Dituen aukera ugariekin, gelan kolektiboki eta gustura aritzeko aukera eskainiko du (Marques eta Casal, 2003). - Interakzio ezberdinei esker, konpetentziak garatzeko aukera dakar, eta horien modu bateratuan egingo direnez, ikasle zein irakasleen konpetentzia teknologikoaren garapena ere bermatuko du. 17
3.4.2. Arbel digitalaren desabantailak Arbel digitalak aukera eta abantaila ugari eskaintzen dituen arren, desabantaila batzuk ere baditu. Honako hauek dira ADI-k izan ditzakeen desabantailetako batzuk: - Arbel digitalaren, proiektorearen eta horren inguruko materialen prezio altua; baita mantenuarena ere. Horren ondorioz, eskola batzuek baliabide ekonomikorik ez izatea gerta daiteke. - Edozein unetan izan daitezkeen konexio arazoak eta arazo teknikoak. Gainera, horri irtenbidea emateko formakuntza jakin bat behar da eskolan. - Irakasleen formakuntza egokia. Teknologiak era egokian integratzen jakin behar da, konpetentzia teknologikoari esker. Irakasleek baliabide hauekiko duten motibazioan lanketa behar da. - Ikasleak teknologiekiko modu egokian heztea bermatzea. Teknologiak alde batera uzteko momentua noiz den ikasi behar dute, adikzioa ekidin behar da eta erabilera egokia ezagutu behar dute. 3.5. Ikaslea erdigunean: ikaskuntza prozesuaren protagonista Haur Hezkuntzako gelan i(ra)Ikaskuntza prozesu egokia lortzeko, haurra prozesuaren erdigunean kokatzea garrantzitsua da; beraien ongizatea eta garapena helburu izanik. Haurra da egunerokotasunean ekintzak egin behar dituena; protagonista izan behar da eta parte hartze aktiboa izan behar du. Umeek ekintzari esker ikasten dute eta ekintzari esker, ezagutza eraikitzen joango dira. Protagonista izan eta sentituz gero, motibazioak gora egingo du, gogoak handituz. Era horretan, ikasleak ikaskuntza prozesuan sortzaile eta parte hartzaile bihurtzea lortuko da. IKTen erabilera eguneroko errutinetan txertatu eta gailuak erabiltzen irakasten bazaie, ikasleek beraien buruarekiko segurtasuna garatuko dute; gelan erosoago sentituz. Edozein momentutan laguntza behar badute, irakaslea egongo da laguntzeko. Horrela, beraien buruarekiko kontrola garatuko dute; bere burua ezagutu eta zer egiteko gai diren ikusiko dute. Horretarako, gelako jarduerak ikasleen interesetatik eta beharretatik abiatu behar dira. Beraien errealitatetik gertu dauden jarduerak planteatu behar zaizkie, esanguratasuna izan dezaten eta zentzua eman diezaioten. Horrela, egiten dutenaren zergatia ulertzetik hurbilago egongo dira. Lan hori irakaslearena izango da; ikasleak ondo ezagutu behar ditu puntu horretaraino iritsi ahal izateko. 18
Ikasle guztiek izan behar dute IKTekin aritzeko aukera, denbora eta moduen antolaketa egokiari esker (Santos, 2013). Bakoitzak bere momentua behar du, teknologiarekin aritzeko, zuzenketak eta laguntza jasotzeko eta protagonista izateko. Hori esker, umeak garrantzitsuak sentituko dira eta gusturago eta motibazio gehiagorekin hartuko dute parte. Konpetentziak garatzeko umeek teknologia manipulatzeko aukera behar dute, beraien dira gailuak piztu, itzali, sortu, editatu, behar dituztenak (Santos, 2013). 3.6. Irakaslearen rola eskolan Umearen bizitzan lehen pausuak etxean eta familian gertatzen dira orokorrean eta gero, eskolara egiten dute jauzi. Eskolan, umeek duten heldutasun erreferentzia nagusia irakaslea da; ondorioz, irakaslearen paperari eta zereginaren garrantziari erreferentzia egin behar zaio, horrek umeen garapenean zeresan handia izango du. Eskolan, etxean bezain eroso sentiarazi behar da umea. Horretarako, espazio eta denbora planteamenduak zaindu behar ditu irakasleak. Gelako espazioak gaitasunak garatzeko, elkarbizitzarako, partekatzeko, trebetasunak garatzeko, espazioak dira. Gelan mundu errealaren ezaugarriak izan behar ditu; ikasleek egoera errealak bizitzeko (Gallardo, 2015). Baldintza hauek lortzeko, irakasleak umeen ezaugarriak ezagutu behar ditu. Horretarako, gurasoekin elkarlanean aritu beharko da, umeari buruzko informazioa trukatuz eta edozein arazo edo aldaketa nabarituz gero, batak besteari kontatuz (Gervilla, 2016). Irakaslearen rola bitartekariarena eta gidariarena izan behar du; bera izango da umeei egoera errealak eskainiko dizkiona. Horien planteamendua irakasleak egingo du eta bere esku geratuko da edukiak, helburuak eta konpetentziak lantzeko modua. Jardueren diseinua ere irakasleak egingo du. Horretarako, ikuspegi berritzaile batetik planteatu behar ditu gelarako proposamenak. Gaur egungo egoerara egokitzen den eta bertan aritzen ikasteko aukera eskaintzen duten jarduerak izan beharko dira; ikasleen egoera errealetan aritzen ikasteko (Camarero eta Arroyo, 2018). Hezkuntza eredu horretan, irakasleak ikasleen parte hartzeko aukerak handitu beharko ditu; parte hartze aktiboa bultzatu eta egoera horietan era autonomoan aritzeko aukera emanez. Halaber, irakasleak ereduaren papera izango du. Haurrek inguruko helduen ekintzetatik ikasten dute eta horregatik, eskolako helduen erreferentziak egokiak izatea komeni da (jarrerak, hiztegia, baloreak). Irakaslea ikasleekin komunikazioan eta elkarreraginean egongo da uneoro; azalpenak emango ditu, ikasleak entzun, iritziak eman eta ikasleekin ezagutza partekatuko du. Elkarrizketa horiekin, ikasleak hizkuntza 19
ereduak, edukiak, gorputz adierazpena eta keinuak barneratuko dituzte. Irakaslea ez da bera soilik hizkuntza eredua izango, haurrek gorputz adierazpeneko, idatziko, matematika adierazpenerako, teknologiako eta adierazpen artistikoko ereduak ere jasoko ditu irakaslearen partetik eta komunikatzen ere ikasi beharko du (Gallardo, 2015). Teknologia digitalek irakaskuntza/ikaskuntza prozesua erakargarriagoa bilakatzen dutenez, irakaslearen lana izango da horien erabileraren diseinua planteatzea. Gaur egun, irakasleek arlo honetako formakuntza falta izan dezakete, eta horrek, edukiak sortu eta teknologia era egokian erabiltzea zailtzen du (Rodriguez, Ramos eta Fernandez, 2019). Irakasleek IKTen aukerak ezagutu, horietaz baliatu, berriak sortu eta horren inguruko ezagutza transmititzeko gai izan behar du. Horretarako, formakuntza bermatu behar da. Ikasleek konpetentziak garatzeko, irakasleek ere horiek izatea beharrezkoa izango da. 20
3. KAPITULUA Metodoa Graduondoko bukaerako proiektu hau aurrera emateko, honakoa izan jarraituriko metodoa edo aurrera eramandako pausuak: 1. Edozein proposamen egin aurretik, arbela digitalak hezkuntzan erabiltzeko testuinguru teorikoa eta metodologikoa aztertu. Ikuspuntu teknopedagogikotik abantaila eta desabantaila nagusiak zeintzuk diren ikusi eta horiek kontuan izanik proiektu bat diseinatu Haur Hezkuntzako bost urteko gelarako. 2. Proiektua unitate didaktikoa denez, honen atalak argi aztertu eta horri esker landuko diren oinarrizko zehar konpetentziak eta oinarriko konpetentzia espezifikoak zehaztu; unitate didaktikoa diseinatzeko eredua oinarri hartuta (Ikus 1. irudia) 21
3. Landuko diren konpetentziak zehaztuta, bertan landuko diren eduki komunak eta espezifikoak eta helburu nagusi eta espezifikoak zehaztu; gero, horietan oinarrituta jarduerak planteatzeko. 4. Unitate didaktikoarekin jarraitzeko, eduki, helburu eta konpetentzia horiek bereganatzeko, jarduera eta interakzioak eta horiei eskainiko zaien denboraren antolaketa zehaztu. Horretarako, Smart Notebook baliabidea erabili da. Internet bidez deskargatu eta izena emanda, proiektua sortzeko aukera eskaintzen duen baliabidea da. Hasieran, baliabidea aztertu eta erabiltzen ikasi, eta ondoren proposamena sortu da. 5. Jarduerak eta interakzioak zehaztuta, gelako egunerokoan nola integratu, garatu eta ebaluazioa egiteko irizpideak zehaztu dira. Horretarako, jardueren sekuentzia, erabiliko diren materialak, taldekatzeak eta ebaluaziorako irizpideak zehaztu dira. Ebaluazio irizpideak konpetentzia, helburu eta edukien araberakoak izan dira. 6. Eskola bateko umeekin unitate didaktikoaren probarik egiteko aukerarik ez zegoenez, gertuko bost urteko ume batekin proba egiten saiatu naiz. Hala ere, arbelarik ez nuenez eta saguarekin interakzioetan aritzea zailagoa denez, ez da proba ondo atera. Hala ere, umearen jarrera eta motibazioa behatzeko eta hobetzeko aspektu batzuk ikusteko aukera eman du proba horrek. 7. Azkenik, proposamenari hobekuntzak egin eta bere zabalkundea egitea da asmoa; etorkizunean, eskolan erabiltzeko aukera izateko. 22
4. KAPITULUA Arbela digitalerako unitate didaktikoa 4.1. Justifikazioa Unitate didaktiko Haur Hezkuntzako bost urteko gelara bideratuta dago eta arbel digitala izango du oinarri. Honen bidez, fruten eta barazkien inguruko informazioa barneratzen duten bitartean, hizkuntza konpetentzia, konpetentzia matematikoa eta konpetentzia digitala garatzea izango da helburua. Konpetentzia horiek bizitzarako beharrezkoak izango dituzte. Era berean, landuko diren edukiak umeen egunerokotasunerako garrantzitsuak izango dira. Unitate didaktikoa eta jarduerak arbela digitalean oinarrituta egongo den arren, ez da beti arbela digitala erabiliko; arbelik gabeko jarduerak ere planteatu dira. Unitateak bi azken produktu izango ditu: bukaerako antzerkia edo simulazioa eta portfolioa. Lehenengo produktua unitatean zehar egingo den lanketan oinarrituko da. Jarduerei esker, umeek barazki eta frutak ikasi, matematika landu eta testuinguru horietako hizkuntza barneratuko dute eta gailu teknologikoarekin arituko direnez, konpetentzia digitalean ere trebatuko dira. Ondoren, guzti hori praktikan jarriko dute bai denda simulatzean, baita gurasoekin dendara doazenean ere. Bigarren produktua portfolioa izango da eta unitatean zehar modu paraleloan sortuko dute. Ikasle bakoitzak berea izango du eta unitatean eginiko ekintza edo sorkuntzak sartuko dira bertan, ondoren etxera eraman ahal izateko. Horretako, eginiko jardueren argazkiak, eskuz eginiko lanak eta antzerkiaren bideoa duen karpeta osatuko da. Gaia amaitzean, portfolioa etxera eramango dute, gurasoekin eginikoa ikusi ahal izateko. Unitatea eta arbel digitalerako proiektua umeek modu autonomoan edo irakaslearen laguntzarekin erabiliko dute. Hau da, kasu batzuetan, beraiek bakarrik egin ahal dituzten jarduerak izango dira eta beste batzuetan, irakaslearen laguntza eta azalpenak beharrezkoak izan daitezke. Irakaslea izango da proiektu osoan zehar laguntzaile eta gidaria. 23
4.2. Iraupena Unitate didaktikok hilabete eta erdiko iraupena izango du; hori orientatiboa izango da eta malgutasunarekin aritzeko aukera egongo da. Hau da, irakasleak ikusiko du denbora luzatu edo laburtu beharra dagoen, egunerokoaren arabera. Printzipioz, astean, 3 edo 4 saio egingo dira; eta horretarako, umeak korroan esertzen diren momentua baliatuko da. Saio horiek umeen arretaren araberako iraupena izango dute; dena ondo joanez gero eta umeak gustura badabiltza, luzatzeko aukera dago. Aldiz, arreta galdu dutela eta motibazio faltarekin dabiltzala ikusten badugu, ekintzaz aldatu edo hurrengo egunerako uzteko aukera ere dago. Saioen luzera, asko jota 45 minutukoa izango da. Denboraren antolaketa irakasleak egingo du. Horretarako, egunerokoan eta jardueretan, denboraren kontrola eramango du, eta egin beharrekoak egitea, jarduerak laburtzea, luzatzea, aldatzea etab. ere esku geratuko da. 4.3. Konpetentziak, helburuak, edukiak eta ebaluazio adierazleak Unitate didaktiko honetan lortu nahi diren konpetentziak, edukiak eta helburuak azalduko dira jarraian. Horiek 237/2015 Dekretutik, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculumetik ateratakoak dira. 4.3.1 Konpetentziak Konpetentziak bi taldetan banatuko dira. Alde batetik, unitatearekin garatu nahi diren oinarrizko zehar konpetentzia nagusiak honako hauek dira: - Hitzez eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentzia. - Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia. - Elkarbizitzarako konpetentzia. Bestetik, proiektuan landuko diren oinarrizko konpetentzia espezifiko nagusiak hauek izango lirateke: Matematikarako konpetentzia Teknologiarako konpetentzia - Konpetentzia sozial eta zibikoa - Hizkuntza eta komunikazio konpetentzia 24
Hala ere, aipatu beharra dago konpetentzia hauek nagusiki landu arren, beste konpetentziak ere landuko direla; umeen garapen integrala bermatuz eta bizitzarako beharrezkoak izango zaizkien konpetentziak barneratzeko aukera eskainiz. 4.3.2. Eduki nagusiak Jarraian, proiektuari esker garatu nahi diren eduki nagusiak aipatuko dira. Komunak: - Informazioa identifikatu, lortu eta berreskuratzea. Kasu honetan, barazkiak eta frutak ezagutu eta izenak ikasi; nolakoak diren ulertu; horiei buruz hitz egin... - Informazioa ulertzea eta adieraztea. Unitatean zehar landutako esaldi laburrak barneratu eta erabili ("gustuko dut", "ez dut gustuko", "egun on, bi sagar mesedez"); galderak erantzuten ikasi, segidak sortu, ideiak lotu, etab. - Ideiak sortu eta adieraztea. Gaiaren inguruan hitz egiteko gai izan eta bakoitzak bere iritzia ematen ikastea. - Lortutako emaitza komunikatzea. Bukaeran egingo den dendan parte hartzea eta hori gero etxean azaltzeko gai izatea. Gainera, gurasoekin, denda batera joan eta bakoitzak ahal duena egitea, nagusiaren laguntzarekin (guraso edo dendaria). 4.3.3. Helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpide eta adierazleak Unitate didaktiko honetan landuko diren helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpide eta adierazleak jarraian zehaztuko dira, horiek Haur Hezkuntzarako planteaturiko bi eremuetan banatuta daude (Ikus 1. taula). Eremua Helburuak Edukiak Ebaluazio irizpideak eta adierazleak Nortasunare n eraikuntza eta ingune fisikoaren eta sozialaren ezagueraren eremua. - Norberaren ekintzak planifikatzea eta sekuentziatzea, arazo egoerak ebazteko. - Elementu eta bildumek zer ezaugarri dituzten jakitea; multzokatzeko, sailkatzeko, ordenatzeko eta zenbatzeko erlazioak ezartzea. - Gailu teknologikoak erabiltzen hastea eta haien komunikazio-ahalmena balioestea. 1.Multzoa: -Jolasaren bidez arakatzea ingurunea. -Laguntza eskatu eta onartzea hura premiazkoa duenean. - Eskuzko eragiketak koordinatu eta kontrolatzea eta egokitasunez erabiltzea sarri erabiltzen diren tresnak. 3.Multzoa: 1. Gero eta autonomia handiagoz ebaztea eguneroko bizitzako arazo-egoera errazak. - Espazioak, materialak eta tresnak, teknologikoak barne, koordinazio eta kontrol egokiz erabiltzen ditu, eguneroko bizitzako lanak egiteko. Pertsona helduen laguntzarekin, lan errazen sekuentziak planifikatzen ditu, sortzen zaizkion arazo-egoera errazak ebazteko. 25
- Teknologia gailuak erabiltzen hastea, ikasten eta komunikatzen laguntzeko. -Ohartzea teknologiak doitasunez eta beharrezkoa denean erabili behar direla. - Gauza berriak egiteko ekimena du eta bere disfrutatu egiten du bere aurrerapenekin. 2. Jolasetan parte hartzea, eta, parte-hartze horretan, gero eta gehiago erregulatzea sentimenduen eta emozioen adierazpena. Jolasetan eta taldearen proposamenetan gogoz parte hartzen eta laguntzen du. Jolas sinple batzuen arauak onartzen eta betetzen ditu. 3. Gailu teknologikoen eta digitalen gaineko interesa adieraztea eta haiek erabiltzea, pertsona helduen laguntzarekin, gailuen funtzionamendua ulertu eta ingurune fisiko eta soziala ezagutzen hasteko. Pertsona helduen laguntzarekin, gailu teknologiko eta digitalak erabiltzen ditu, jolasteko eta inguruko errealitatea ulertzeko. Nortasunar en eraikuntzar en eta komunikazi oaren eta adierazpen aren eremua. Hizkuntzetan komunikazio-tresnak eskuratzeko bidea egitea eta tresna horiez gozatzea, norberaren beharrizanak, sentimenduak eta bizipenak adierazi eta azaltzeko. - Ahozko hizkuntza erabiltzea eta balioestea portaera eta elkarbizitza erregulatzeko. Gainerakoen mezuak ulertzea eguneroko bizitzako egoeretan, eta hartu-eman horietako arauak ikastea, komunikatu nahi dena interpretatzeko. - Hizkuntza idatziaren gizarte-arauak ikasten hastea. 1. Multzoa: Ahozko hizkuntza eta hizkuntza idatzia - Eguneroko bizitzako egoeretako komunikazio-xedeak ulertzea. - Ahozko adierazpenetan, gero eta egokitasun handiagoz erabiltzea lexikoa, sintaxi-egiturak, intonazioa, keinuak eta ahoskatzea. - Ahozko hizkuntza komunikaziorako eta norberaren eta gainerako pertsonen portaera erregulatzeko bitartekoa dela jakitea eta balioestea. - Adierazpen grafikoari dagozkion bestelako adierazpen-formak (marrazkiak, irudiak, zenbakiak, etab.) bereiztea. 1. Ahozko hizkuntza erabiltzea bere adinekoekin eta pertsona helduekin harremanak dituenean, komunikazio-xedeak aintzat hartuta eta entzuteko jarrera arretatsua eta errespetuzkoa izanda. - Ahozko hizkuntza erabiltzen du egoera askotan eta solaskide ugarirekin komunikatzeko, gizarte-arau batzuk betez - Ahozko hizkuntza darabilten jardueretan parte hartzen du. Galderak egiten ditu gauzak hobetzeko ulertzeko. - Eguneroko bizitzako gertakariak eta bizipenak gero eta ordena egokiagoan azaltzen ditu. 2. Elkarrizketen bidez edo txandaka parte hartzea komunikazio-egoeretan eta gizarte-harremaneko jolasetan. 26
- Askotariko testuingurutan erabiltzea matematika-adierazpenak. - Hitz idatzien arteko diferentziak eta antzekotasunak hautematea. 3.Multzoa: Matematika hizkuntza Objektuen arteko antzekotasunak eta diferentziak hautematea. Elementuak sailkatzea. Elementuak mailaz maila antolatzea. Testuingurutan erabiltzea zenbaki ordinalak. - Multzoak zenbakitu gabe kuantifikatzea (asko, gutxi, etab.). - Objektu multzoen kantitateak konparatzea. Berdintasun eta desberdintasuneko loturak egitea (berdinak dira, gehiago dira, gutxiago dira...). - Doitasunez zenbatzea multzo bateko elementuak. Zenbaki kardinalak erabiltzea. Zenbaki-segidak adieraztea. Eragiketa errazak egitea (kentzea, gehitzea, banatzea, etab.) arazo-egoerak ebazteko. - Gero eta adierazpen agerikoagoak eta egokiagoak egiten ditu hartu-emaneko komunikazio-egoeretan. - Jolasetan, pertsona helduen eta/edo kideen komunikazio-xedeak ulertzen ditu. - Arretaz eta errespetuz entzuten du solaskideek hizkuntza eta dialekto askotarikoetan adierazten dutena 3. Matematika-estrategia zenbait erabiltzea bizi duen mundua ulertzeko. - Sailkapenak eta segidak egiten ditu inguruko elementuekin eta hitzen bidez adierazten du horiek egiteko erabili duen irizpidea. Materia jarraituei dagozkien zenbatzaileak (asko, gutxi, nahiko, etab.) erabiltzen ditu. Zenbakien segida erabiltzen du elementuak zenbatzeko. Zenbakien segidako grafia modu funtzionalean erabiltzen du. Jolasetan eta eguneroko bizitzako egoeretan modu funtzionalean erabiltzen ditu zenbaki ordinalak eta kardinalak. 4. Teknologiaren eta ikus-entzunezkoen bitartekoak, materialak eta teknikak erabiliz adieraztea eta komunikatzea, eta haien aukerak arakatzeko interesa adieraztea. - Gorputzaren, musikaren, teknologiaren eta ikus-entzunezkoen hizkuntzak eta plastikaren material, tresna eta tekniken adierazpen-ahalmenak probatzen eta esploratzen ditu. - Musikako, gorputz-adierazpeneko eta/edo adierazpen plastikoko jardueretan parte hartzen du, banaka nahiz taldean. T aula 1: Helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideeta adierazleak 27
4.4. Jardueren sekuentzia Unitate didaktiko honetan zehar, jarduerak etapa edo fase ezberdinetan banatu dira. Fase horiek metodoan aipaturiko unitate didaktikoaren eskeman (ikus 1. irudia) zehaztuta daude. Fase bakoitzeko jarduerek helburu ezberdinak izango dituzte. Jarduera ezberdinei esker, fruta eta barazkien, eragiketen eta eguneroko egoeren inguruko lanketa egin ostean, gelan umeek denda bat simulatzera iristea da helburua; irakaslearen laguntza baliatuz. Arbelean denak batera aritzea ezinezkoa da; horregatik, ariketa gehienetan, ikasleek jarduerak paperean ere emango zaizkie. Modu horretan, bakoitzak berea egin ahalko du, kasu batzuetan arbelean, eta besteetan paperean. Jarraian, arbela digitalean egongo diren jarduerak azalduko dira. 4.4.1. Hasierako fasea Fase honetan, arazo egoera eta unitatearen nondik norakoak azalduko dira. Horretarako, unitatean zehar zer landuko dena azaldu eta umeen aurrezagutzak eta oinarriak zehaztuko ditu irakasleak. Aste bateko luzera eskainiko saio fase honi. 1. Jarduera: Zeintzuk ezagutzen ditut?: Ikasleen aurrezagutzak ikusteko, arbel digitalean, orri txuri bat aurkeztuko zaie eta fruta eta barazkien izenak esaten joango dira. Irakasleak, irudiak bilatu eta bertan itsatsiko ditu. Gainera, unitatea lantzen den unean etxean zein fruta eta barazki dituzten ere aztertuko dute. 2. Jarduera: Barazki eta frutak ezagutu. Ikasleak banaka joango dira arbelera eta bakoitzak fruta/barazki bat klikatu eta taulako lauki batera arrastratuko du. Hurrengoak gauza bera egingo du. Fruta berdinak lauki berean sartu beharko dituzte. Gainera, bakoitzak klikatuko duen fruta edo barazkiaren izena ere esango du: "Hau sagarra da" "Hau ez da piperra". (ikus 2. irudia). 28
3. Jarduera: Zer gustatzen zait? Eta zer ez?: Irakasleak arbelean ageri den lehen ikasleari hurrengo galdera egingo dio: "Zein fruta edo barazki gustatzen zaizu gehien? Eta gutxien?". Ikasleak "marrubia gustuko dut; porrua ez dut gustuko" erantzungo du. Ondoren, horren irudia bilatu eta tik-aren edo gurutzearen azpian jarriko du (irakaslearen laguntzarekin). Ariketan, irudiekin osaturiko karpeta baterako esteka egongo da; bertan klik egin eta irudiak taulan txertatzeko aukera izango dute. Gero, ikasle horrek hurrengoari galdera bera egingo dio eta azken ikasleak irakasleari. Gehien eta gutxien gustatzen zaizkien fruta edo barazkien taula bat izango dute. Noiz edo nola jaten duten ere galdetuko diegu; ea kontatzeko gai diren (Ikus 3. irudia). Jarduera honi esker, fruta eta barazkiak lantzeaz gain, hizkuntza eta esaldi sinpleak landuko dira; konpetentzia linguistikoa landuz. 4.4.2. Garapen fasea Bigarren fase honetan, jarduerek ikaskuntza edo eduki berriak barneratzeko balioko dute, umeen aurrezagutzetatik abiatuz. Faseak ikaskuntzak finkatu, egituratu eta aplikatzeko balioko du. Fase luzeena izango da, bi astetan zehar luzatuko da. 4. Jarduera: Fruten eta barazkien izenak marrazkiekin lotu: Bi diapositiba izango ditu. Lehenengoan, izenak frutekin elkartu beharko dituzte eta bigarrenean, barazkiak izenekin. Horretarako, izenaren ondoan dagoen bozgorailuan klik egin, entzun eta izena eta marrazkia erdiko biribiletara arrastratu beharko dituzte. Zuzen badago gora igoko dira eta bestela hasierako tokira itzuliko dira. Zuzentzaile automatikoak jarduera duten bitartean zuzenduko du (Ikus 4. irudia; eta 5. Irudia). 29
5. Jarduera: Fruta eta barazkiak bereizi: Fruta eta barazkien koloreak lantzeko, horien siluetak erakutsiko zaizkie eta beraiek kolorea aukeratu eta margotu beharko dute. Ikasle bakoitzak bat margotuko du eta horretarako, denen artean, elkarrizketarekin, zein koloretakoa den adostu beharko dute; kolorea aukeratu, eta margotu (Ikus 6. Irudia). Jarduera honi esker, elikagaien koloreak ezagutu, arbelean nola margotu ikasi, eta trazoa lantzeko aukera izango dute. Arkatza irudiaren gainean jarritakoan, boligrafoa izango dute eta kolorea aukeratzea besterik ez zaie geratuko.. 6. Jarduera: Fruta eta barazkien izenak lantzen: Hizkuntza idatzian lehen pausuak emateko, irudi bakoitzaren azpian, puntuekin, elikagaiaren izena agertuko da. Ikasleek, puntutxoak elkartuz, izenak idatzi beharko dituzte. Jarduera honetako interakzioa errepasatu eta idaztea izango da. Norbait gai ikusten bada, errepasatu eta gero, azpian izena idazteko aukera izango du. Jardueraren helburua eskua idazmenera hurbiltzea eta ohitzea izango da. Irudiak eta izenak, nahiko handian idatzita egongo dira, umeen lana errazteko (Ikus 7. irudia). 30
Irudia 7: Izenak lantzen 7. Jarduera: Fruta eta barazkiekin segidak: Bi motatako segidak osatu beharko dituzte, behean dauden irudietan klik egin eta laukietara arrastratuz. Nahiz eta arbelean ikasle batuk aritu, irakasleak uneoro galdetuko die beste ikasleei beraien iritzia: ea ondo dagoen, okerren bat ikusten duten… Gainera, jarduerak zuzentzaile automatikoa izango du. Segidan falta diren irudiak ondo jartzen dituztenean, bertan geratuko dira; aldiz, gaizki badaude, arbel digitalak ez du onartuko (Ikus 8. irudia). a. Lehenengo hiru adibideetan, irudiak ikusi eta segida osatu beharko dute; ageri dena jarraituz. Horretarako, pentsamendu matematikoa landu eta segidak duen patroia identifikatu beharko dute. b. Hurrengo hiruretan aldiz, audioan esaten den segida entzun, eta horren arabera, beraien osatu beharko dute segida. Horri esker, entzun eta entzundakoa irudikatu beharko dute. 8. Jarduera: Zenbat daude?: Ikasleek fruta eta barazki bakoitzetik zenbat dauden zenbatu eta dagokion zenbakia bertara eraman beharko dute. Zenbakia lauki gainera eraman eta gero, ondoren, arkatzarekin kopiatzen saiatuko dira. Aurreko jardueran bezala, kasu honetan ere zuzentzaile automatikoa izango du jarduerak (ikus 9. irudia). Honi esker, zenbatzen eta zenbakiak irudiekin elkartzen ikasiko dute; konpetentzia matematikoan trebatu. 31
9. Jarduera: Non dauden gehien?: Fruta eta barazkiak nahastuta egongo dira. Hasteko, irakasleak, gehien eta gutxien zeinetan dagoen galdetuko die eta umeek erantzun ezberdinak botako dituzte, zenbatu gabe. Gero, horiek zenbatzeko, klik egin eta arrastratuz, multzokatu beharko dituzte. Denak laukietan sartuta daudenean, horiek zenbatu eta beheko barran ordenatu beharko dituzte, gehien daudenetik gutxien daudenera. Mugimendua blokeatuta izango dutenez, horizontalean soilik mugitu ahal izango dituzte irudiak Ordenatu ondoren, hasierako suposizioetan irten diren ideiak kontuan izan eta bukaerako emaitzarekin konparatuko dituzte (Ikus 10. irudia). 10. Jarduera: Gela denda bihurtuz: Dendaren banaketara, arbelean gelako planoa egingo da. Umeak taldeetan banatuko ditugu eta talde bakoitzari bere banaketa egiteko eskatuko diegu orri batean, beraiei denbora utziz eta orri batean margotuz. Talde bakoitzak bere lana arbela digitalean margotu du gero (irakaslearen laguntzaz) eta denak ikusitakoan, denen artean eta irakaslearekin, aproposena aukeratuko dute. Irakasleak denen argazkiak gordeko ditu. Taldeetan lanean dauden bitartean, irakaslea umeen gainean egongo da, edozein laguntza behar izanez gero (Ikus 11. irudia). Honi esker, espazioaren antolaketa landu eta gelaren ezaugarriak ikusiko dituzte umeek. 32
11. Jarduera: Zer behar dut?: Fruta eta barazkiak erosi ahal izateko, ezinbestekoa da dendan zenbat elikagai dauden eta etxean zenbat behar ditugun jakitea. Horretarako, zerrendak egitea baliabide aproposa eta bisuala izan daiteke. Ikasleak bi taldetan banatuko ditugu; saltzaileak eta erosleak izango dira. Jarduera hau janaria usteldu egiten dela lantzeko baliatuko dugu; jango dutena edo salduko dutena baino askoz gehiago erostea egokia ez dela ikasteko. Zerrenda horiek gero hurrengo jardueretan erabilgarriak izango dira. a. Erosleek etxerako behar dituzten elikagaiak aukeratu beharko dituzte; bakoitzetik zenbat nahi dituzten (Ikus 12. irudia). b. Saltzaileen kasuan, dendan dagoena erabaki behar dute. Hauek ere, hori zerrenda batean jarri beharko dute. (Ikus 13. irudia) 33
12. Jarduera: Zenbat fruta daude?: Eguneroko bizitzako batuketa eta kenketa sinpleetan trebatzen hasteko, fruta eta barazkiekin probak egingo dira. Horretarako, ikasleei erosleen eta saltzaileen egoerak azalduko dizkiegu. Erosleak zer eta zenbat nahi duen erabakiko du, eta saltzaileak, ordea, hasieran zituenetik zenbat geratzen zaizkion kalkulatuko du (Ikus 14. irudia). Arbelean ez daudenek, eragiketak paperean egingo dituzte. a. Batuketak lantzeko, ikasle batzuk eroslearen tokian jarriko dira eta nahi dituzten fruta kantitateak esango dituzte. Arbel digitalean dagoenak, fruta horiek arrastratu, kantitatea idatzi (zenbakia kopiatu) eta eragiketa egin beharko du. b. Kenketak lantzeko, ikasle batzuk saltzailearen tokian jarriko dira. Dendan zenbat fruta eta barazki dauden aurrez kalkulatu ditugunez, erosleak nahi duenaren arabera, zenbat geratzen zaizkion kalkulatu beharko dute. Horretarako, kenketak egingo dira. 13. Jarduera: Zenbat balio du?: Dendako prezioak zehaztea, azken antzerkira begira beharrezkoa izango da. Horretarako, ikasleekin frutak eta barazkiak nola saltzen diren landuko dugu. Horretarako, nola saltzen diren azaldu, eta beraiekin batera prezioak jartzen saiatuko gara. Errealitatearekin lotu ahal izateko, prezio errealak jarriko ditugu, baina zenbaki borobilak izango dira, komarik gabekoak. Aukeraturiko prezioekin, taula bat sortuko dugu, horiek ez ahazteko (Ikus 15. irudia). Gerta daiteke, denda ezberdinetan prezio ezberdinak egotea, eta umeei hori azaltzeko ere aprobetxatuko da jarduera. 34
14. Jarduera: Zenbat ordaindu dut? Zenbat irabazi dut?: Diruarekin trebatzen jarraitu ahal izateko, horiekin eragiketak egiten saiatuko gara. Horretarako, saltzailearen eta eroslearen ikuspegietatik egingo dugu. Aurreko jardueran aukeraturiko prezioen taula aurrean izango dute ariketa egiten ari diren bitartean. a. Zenbat gastatu dut?: Lehenengo jardueran, erosleak zein elementu nahi duen aukeratuko du (sagar bat, sagar bat eta madari bat, bi sagar); nahi duena. Gero, aukeraturikoak zenbat balioko duen kalkulatu beharko du. Horretarako, 1 euroko txanpona erabiltzen hasiko gara. Erosi dugunak balio duenaren beste txanpon klikatu eta arrastratu ondoren, zenbatu egingo ditu erosleak. Ondoren, guztira zenbat gastatu duen idatzi beharko du, bai zenbakia arrastratuz, baina idatziz ere. Era berean, lehen genuen dirua eta gastatu ondoren duguna konparatzeko aukera ere emango digu jarduera honek (Ikus 16. irudia) b. Zenbat saldu dut? Zenbat irabazi dut? Zenbat geratzen zaizkit saldu gabe?: Eroslearen paperean jarri garen moduan, saltzailearenean ere jarriko gara. Jarduera honek batuketak eta kenketak lantzeko aukera ere emango digu. Eragiketak idatzita egongo dira eta ikasleen lana izango da, frutak mugituz, 35
erantzunak bilatzea. Adibidez, 5 + 2 eragiketa badago, ikasleak 5 elementu mugituko ditu zenbakiaren azpira eta 2 beste zenbakiaren azpira. Ondoren, denak zenbatu eta emaitzak idatzi edo arrastratu beharko du. Kenketarekin gauza bera gertatuko litzateke. Ikasleen arteko lana bultzatzeko, batek hurrengoari egin beharreko eragiketa aipatuko dio. Eragiketa bakoitzaren bukaeran, ondo dagoen edo ez ikusiko dute denen artean. Era horretan, saltzaileak zenbat diru irabaziko lukeen, zenbat saldu duen eta zenbat ez ikusteko aukera izango dute ikasleek. (Ikus 17. irudia) 15. Jarduera: Nondik noa dendara? Etxetik dendarako bidea ikusteko bi jarduera egingo dituzte ikasleek. Gainera, jarduerei esker, bakoitzak bere helbidea eta gurasoen telefono mugikorra ikasteari ere garrantzia eskainiko zaio. Kalean daudenean galduz gero, laguntza eskatu eta nora jo behar duten jakin dezaten. a. Hasteko, bi labirinto izango dituzte eta ikasleak, arkatzarekin margotuz, labirintotik irten beharko dira. Arbelean denbora batera ezabatzen den aukerarekin margotuko dute, denek aukera izan dezaten. Labirintoa folio batean ere emango zaio eta ikasle bakoitzak berea betetzeko (Ikus 18. irudia). Era ludikoan etxetik dendarako bidea lantzea izango da jardueraren helburua. 36
b. Bigarrenean, mapa erreala izango da; eta Google Mapseko bi bista erabiliko dira. Herriko auzoetako argazkiak ageriko dira eta bakoitzak etxetik dendarako bidea marraztuko du. Bi bistekin kalea modu ezberdinean ikusiko dute. Mapetan etxeak eta denda egongo dira markatuta irudiekin. Horietako bakoitzetik dendarako bidea markatuko dute (ikus 19. irudia). Ondoren, Google Mapseko kaleko bista aztertuko dute, kalean egongo balira moduan (Ikus 20. Irudia). Kasu guztietan, kontuan izan beharko dituzte hainbat gauza: etxetik irten aurretik zerrenda eginda izatea, dirua hartzea, etxetik poltsa bat hartzea, dendan esan beharrekoak ("egun on", "..... bat mesedez", "zenbat da?"...). Egoera ahalik eta errealena bihurtzea izango da helburua. 4.4.3. Aplikazio eta komunikazio fasea Hirugarren fase honetan, ikasitako aplikatzen hastea izango da helburu nagusia. Unitatean zehar landuriko edukiak egoera errealetara eramateko aukera izango dute ikasleek fase honetan. Astebeteko luzera izango du gutxi gorabehera. 37
16. Jarduera: Rol jolasa: Antzerki txikiak sortuko ditugu binaka edo taldeka: batzuk erosleak izango dira eta besteak dendaria. Erosleek erosi nahi dutena aukeratuko dute eta saltzaileak kalkuluak egin beharko ditu. Hori egiteko, berriz ere arbela erabiliko dugu; arrastratuz batuketekin laguntzeko. Horretarako, umeek erabili beharreko esaldiak erakutsiko dizkiegu: "egun on, bi …. nahiko nituzke, mesedez", "Zenbat da dena?", "milesker, beste batera arte", "zortzi euro", "Ez ditut 8 sagar", "tori bueltak"... Gainera, nahiz eta antzerki txiki edo simulazio hauek arbela digitala erabili gabe egingo dituzten, aukera izango dute, zailtasunak izanez gero, kalkuluak egiteko arbela digitala erabiltzeko. 17. Jarduera: Gela denda bihurtuz: Azkenengo jarduera denda bat antzeztea izango da. Horretarako, saioetan zehar gela apaintzen joango gara eta adostu bezala banatuko da. Irakasleak rol ezberdinak banatuko ditu; batzuk erosketak egitera joango dira eta beste batzuk saltzaileak izango dira. 4.4.4. Orokortzea eta transferentzia fasea 18. Jarduera: Dendara goaz!: Gelako lanketarekin bukatutakoan, ikasleei gurasoekin erosketak egitera joateko esango zaie. Horretarako, gurasoekin zer egin beharko duten adostuko dugu, denek argi izan dezaten. Jarduera hori etxean zerrenda egiten hasiko dute. Ondoren, gurasoekin etxetik dendara egingo duten bidearen mapa bat marraztu eta bidea komentatuko dute. Dendara iristean, umeari emango diote aukera eskaera egiteko eta erositakoa ordaintzeko. Gainera, eskolan ikasitako hiztegia eta esaldi laburrak erabiltzeko eskatuko zaie. Hurrengo egunean, eskolara doazenean, gurasoekin dendara irteeran eginikoa azaltzeko, mapa erakusteko eta zer erosi zuten kontatzeko eskatuko zaie ikasleei. Aurreko jarduera batean etxeko helbidea eta gurasoen telefonoa ikasi izanak, jarduera honetarako balio dezake. Etxetik dendarako bidean galduz gero, non bizi diren edo gurasoekin kontaktatzeko modua izan deztaen. 4.5. Baliabideak eta IKT tresnak Unitate didaktiko honetarako erabiliko den oinarrizko tresna arbel digitala izango da; nahiz gelako beste materialak ere erabiliko diren; hau da, arbela digitalean oinarrituta dagoen proiektua den arren, gelako beste baliabideak ere erabiliko dira lanketarako. Arbel digitalerako proposamena sortzeko, Smart Notebook aplikazioa erabili da. Horretarako, ezinbestekoa da aplikazioa deskargatu eta ordenagailuan izatea. Behin deskargatuta, bertan proposamena sortzeko aukera dago. Programa horren online bertsioan ere egin daiteke, baina askoz aukera gutxiago ematen ditu eta 38
lanak aberasgarritasuna galdu dezake. Kasu honetan, deskargaturiko aukeran egin da planteamendua. Unitateko jarduera eta interakzio ezberdinak arbela digitalean oinarrituta egongo dira. Nahiz eta jarduera guztietan erabiliko ez den, ia denetan bai. Arbela digitalean planteaturiko jarduera horiek interakzio mota ezberdinetan oinarrituta egongo dira. Interakzio horietako batzuk arbelean bertan egitekoak izango dira soilik, (arrastratu, klikatu, ordenatu, errepasatu, lotu) eta beste batzuetan, ikasleen arteko interakzioa ere bultzatuko dute (adostu, eztabaidatu, hitz egin, azaldu). Horiei esker, umeekin konpetentzia eta eduki ezberdinak eta ugariak lantzeko aukera izango dugu eta irakaslea izango da ekintza horiek bideratuko dituena. Arbel digitaleko jardueretan, erabiliko ez diren elementuak blokeatuta egongo dira; umeek horiek mugitzeko aukerarik izan ez dezaten. Beste kasu batzuetan, infinitu aldiz mugitu ahalko dira elementuak, inoiz ez dira gastatuko; horrela, ikasleek behar duten aldi guztietan erabili ahal izango dituzte. Besteetan, behin bakarrik erabiliko dira. Interakzio batzuek zuzentzaile automatikoa izango dute eta horri esker, ikasleak berak bakarrik jakingo du jarduera ondo eginda dagoen ala ez, heldu baten laguntzarik gabe, beraien autonomia bultzatuz. Jarduera ezberdinetan, beharrezkoa ikusi den kasuan, azalpen txiki bat egongo da. Hori irakaslearentzat izango da, kasu bakoitzean egin behar duena zer den jakin dezan. Oinarri moduko bat izango da. Arbel digitala asko erabiliko den arren, ezin ditugu gelako beste baliabide materialak ahaztu. Arbel digitalean planteaturiko ariketa batzuk (labirintoa, adibidez) inprimatuta ere emango zaizkie umeei; bakoitzak berea egiteko. Arbelean ez daudenek, dabilenari zer egin behar duen ere esan ahalko dio. Jardueren lanketarako gelako materialaren beharra badago, ez da arazorik egongo horiek erabiltzeko. Bukaerako antzerki edo simulazioan, materialak erabiliko dira: frutak, dirua, dendarako eremu ezberdinak… Guzti hori sortzea eta antolatzea egunerokotasunean egingo dute. 4.6. Taldekatzeak eta antolatzea Unitate didaktikoan zehar, taldekatze ezberdinak erabiliko dira. Jarduera batzuetan, umeak banaka jarriko ditugu lanean; beste kasu batzuetan, aldiz, binaka; eta egongo dira jarduerak ere, non ikasleak talde handian edo txikietan ere arituko diren. Banakako lanari esker, ume bakoitzaren aurrerapena, maila, zailtasunak eta hobetu beharrekoak ikusteko aukera egongo da. Gainera, ume bakoitzak bere buruarekiko irudia garatu eta bere mugak ezagutzeko eta autonomia garatzeko aukera 39
izango ditu. Talde txikiei esker, ikasleek besteekin aritu eta besteez ikasteko aukera izango dute. Interakzio horri esker, besteei laguntzen ere ikasiko dute. Gainera, talde baten parte izatearen sentimendu hori ere garatzeko aukera emango zaie. Azkenik, talde handian, ikasleek iritzi ugari ezagutzeko eta beraienak emateko aukera izango dute. Irakasleak ere umeak besteekin nola aritzen diren ikusiko du, gero ebaluatu ahal izateko. Arbel digital bakarra egongo denez, zaila izango da denak batera aritzea berarekin. Ondorioz, irakaslearen lana izango da hori nola erabili antolatu eta umeek txandak errespetatzen ikastea. 4.7. Ebaluazio moduak eta tresnak Ebaluazioa ikaskuntza prozesuaren oinarriko alderdia garrantzitsua da. Planteamendu honetan, ebaluatzeko behaketa erabiliko da batik bat, eta irakaslea izango da behaketaz arduratuko dena. Gainera, ebaluazioa jarraia izango da; hau da, ikasleen prozesu guztia ebaluatuko da; lehenengo egunetik azkeneraino. Ez da bukaerakoa soilik ebaluatuko. Horretarako, irakasleak egunetik egunera umeak behatu eta erregistroa eramango du koadernoan; bakoitzaren aurrerapenak eta zailtasunak ikusi, arazoren bat dagonean apuntatu, egingo ditu. Era horretan, umeen hasierako egoera, izandako aurrerapenak eta ikasitakoa ebaluatuko ditu. Gainera, egunerokoan umeek egiten dituzten okerrak ere zuzenduko ditu; une horiek ikasteko erabiliko dituzte. Umeei zer egin duten gaizki azaldu eta ondo nola izango litzatekeen esanez. Umeek garatu beharreko konpetentziak eta barneratu beharreko edukiak dituzten ikusteko unitatea bukatzean ebaluazio taula beteko du, ebaluazio irizpide eta adierazleez osatuta egongo dena (Ikus 2.taula); irakaslearen lana izango da ikasleek lortu dituzten edo ez ikustea. Ebaluazio adierazleak bete badira, unitatean planteaturiko helburuak lortu eta edukiak barneratu dituztela ondoriozta daiteke. Taula hori betetzeko, unitatean zehar harturiko apunteak eta oharrak izango ditu oinarri. FRUTAK ETA BARAZKIAK Ikaslearen izena: EBALUAZIO IRIZPIDEAK: EBALUAZIO ADIERAZLEAK: GAI/EZ GAI BARNERATU DU/EZ DU BARNERATU Gero eta autonomia handiagoz ebaztea eguneroko bizitzako arazo-egoera errazak. -Espazioak, materialak eta tresnak, teknologikoak barne, koordinazio eta kontrol egokiz erabiltzen ditu, eguneroko bizitzako lanak egiteko. 40
-Pertsona helduen laguntzarekin, lan errazen sekuentziak planifikatzen ditu, sortzen zaizkion arazo-egoera errazak ebazteko. -Gauza berriak egiteko ekimena du eta bere disfrutatu egiten du bere aurrerapenekin. Jolasetan parte hartzea, eta, parte-hartze horretan, gero eta gehiago erregulatzea sentimenduen eta emozioen adierazpena. -Jolasetan eta taldearen proposamenetan gogoz parte hartzen eta laguntzen du. -Jolas sinple batzuen arauak onartzen eta betetzen ditu Gailu teknologikoen eta digitalen gaineko interesa adieraztea eta haiek erabiltzea, pertsona helduen laguntzarekin, gailuen funtzionamendua ulertu eta ingurune fisiko eta soziala ezagutzen hasteko. -Pertsona helduen laguntzarekin, gailu teknologiko eta digitalak erabiltzen ditu, jolasteko eta inguruko errealitatea ulertzeko. Ahozko hizkuntza erabiltzea bere adinekoekin eta pertsona helduekin harremanak dituenean, komunikazio-xedeak aintzat hartuta eta entzuteko jarrera arretatsua eta errespetuzkoa izanda. -Ahozko hizkuntza erabiltzen du egoera askotan eta solaskide ugarirekin komunikatzeko, gizarte-arau batzuk betez -Ahozko hizkuntza darabilten jardueretan parte hartzen du. -Galderak egiten ditu gauzak hobetzeko ulertzeko. -Eguneroko bizitzako gertakariak eta bizipenak gero eta ordena egokiagoan azaltzen ditu. Elkarrizketen bidez edo txandaka parte hartzea komunikazio-egoeretan eta gizarte-harremaneko jolasetan. -Gero eta adierazpen agerikoagoak eta egokiagoak egiten ditu hartu-emaneko komunikazio-egoeretan. -Jolasetan, pertsona helduen eta/edo kideen komunikazio-xedeak ulertzen ditu. -Arretaz eta errespetuz entzuten du solaskideek hizkuntza eta dialekto askotarikoetan adierazten dutena. Matematika-estrategia zenbait erabiltzea bizi duen mundua ulertzeko. -Sailkapenak eta segidak egiten ditu inguruko elementuekin eta hitzen bidez adierazten du horiek egiteko erabili duen irizpidea. 41
- Materia jarraituei dagozkien zenbatzaileak (asko, gutxi, nahiko, etab.) erabiltzen ditu. -Zenbakien segida erabiltzen du elementuak zenbatzeko. -Zenbakien segidako grafia modu funtzionalean erabiltzen du. -Jolasetan eta eguneroko bizitzako egoeretan modu funtzionalean erabiltzen ditu zenbaki ordinalak eta kardinalak. Teknologiaren eta ikus-entzunezkoen bitartekoak, materialak eta teknikak erabiliz adieraztea eta komunikatzea, eta haien aukerak arakatzeko interesa adieraztea, haiekin egiten direnak gozatzeko eta gainerako pertsonekin bizipen estetikoak eta komunikazioak konpartitzeko. -Gorputzaren, teknologiaren eta ikus-entzunezkoen hizkuntzak eta plastikaren material, tresna eta tekniken adierazpen-ahalmenak probatzen eta esploratzen ditu. - Musikako, gorputz-adierazpeneko eta/edo adierazpen plastikoko jardueretan parte hartzen du, banaka nahiz taldean. OHARRAK: Taula 2: Ebaluazio taula Era berean, unitatean zehar umeak nola aritu eta sentitu diren jakiteko, irakasleak beraiekin hitz egingo du. Talde txikietan bilduko dira eta landutakoari buruz galdetu eta nola sentitu diren azaltzeko eskatuko zaie. Talde txikietan edo banaka egingo da, bakoitzaren iritzia entzuteko. Horrek ikasleei proiektua gustatu zaien ikusteko balioko du. Unitate didaktikoaren ebaluazioa ere egin behar da, gaia nola joan den aztertuz. Ikasleekin izandako elkarrizketei esker, jarduera interesgarriak zeintzuk izan diren ikusi, arazoak non izan dituzten identifikatu eta hobekuntzak planteatu ahal izango ditu. Espazioen eta denboraren antolaketa eta jarduera bakoitzari eskainitako denbora ere ebaluatuko dira; hurrengo urteetara begira, hobekuntzak planteatzeko. Azkenik, irakasleak bere burua ebaluatuko du; lana ondo egin duen, jarduerak ondo planteatu dituen, arazoei irtenbide egokiak bilatu dizkion. Horri esker, bere burua hobetzeko aukera izango du. 42
5. KAPITULUA Ondorioak Lana osatu, gaiaren inguruan hausnartu eta proiektua planteatu ondoren, proiektu honen helburu nagusia bete da: Haur Hezkuntzako bost urteko gelarako, matematika eta ahozko komunikazioa eta konpetentzia digitalak lantzeko proiektua diseinatzea, arbela digitala erabiliz. Horretarako, lehenengo unitate didaktikoa sortu eta ondoren, planteaturikoa justifikatzeko beharrezkoa den marko teorikoa landu dut. Lana egin ondoren, atera ditudan ondorio nagusiak honako hauek izango lirateke. - Eskoletan eta gizartean dagoen arrakala digitala gainditu beharreko zerbait da. Ezinezkoa da ikasleak etxeko eta gizarteko kontaktu teknologikotik, eskolako kontakturik ez izatea. Gaur egungo gizarteko ezaugarri bat den heinean, eskoletako errealitatean egon behar den zerbait ere bada. - Umeek etxean gailu digitalak ondo pasatzeko edo entretenitzeko erabiltzen dituzte, eta eskolaren lana izan daiteke baliabide horiek ikasteko ere balio dutela transmititzea. - Gaur egungo eskoletan IKTak txertatzeko Arbel Digital Interaktiboa baliabide aproposa da. Izan ere, lanean zehar aztertu den moduan, desabantailak baino askoz aukera eta abantaila gehiago eskaintzen ditu; hala nola, umeen behar eta interesetara egokitutako jarduerak sortzea, ikasleen motibazioa bultzatzea, konpetentzia digitala eta beste konpetentzia guztiak garatzeko aukera eta talde lana bultzatzekoa. - Konpetentzietan oinarritzen hezkuntza eta ikaskuntzaren garrantzia nabarmena da. Horri esker, ikasleen garapen integrala bermatu eta etorkizunean aritzeko beharrezkoak izango dituzten konpetentziak garatzeko aukera eskaini behar zaie ikasleei. Horretarako, ikaskuntza prozesuaren protagonista bihurtu eta era aktiboan parte hartzen utzi behar diegu; ezagutza eraiki dezaten. Lan honetan, konpetentzia matematikoa, hizkuntza eta komunikazio konpetentzia eta 43
konpetentzia digitalaren lanketan zentratu naiz, beste konpetentzia ahaztu gabe. Azken finean, ume batek konpetentzia guztien lanketaren beharra du. - Horrelako planteamendu baterako ezinbestekoa da unitate didaktikoa zein adinetara bideratuko den jakin eta adin horretako umeek dituzten garapen ezaugarriak eta etapak ezagutzea. Ondoren, horietara bideraturiko planteamenduak sortzeko. Era berean, beraien interesak zeintzuk diren jakitea ere komenigarria litzateke, baina kasu honetan, unitatea ez dagoenez gela jakin batera bideratuta, zailagoa da hori. - Irakasleen konpetentzia digitaleko formakuntza beharrezkoa da. Irakasleak dira ikasleen dituzten eredu nagusietako batzuk; beraiek eginikoa imitatu eta oinarritzat hartzen dute. Beraz, irakasleek egiten duten erabilera digitala eta beraien konpetentzia digitala egokiak izan behar dira. Irakasleen artean, ikuspegi berritzailea bultzatu behar da, proposamen berriekiko jarrera baikorra eta positiboa garatu dezaten. Ezinbestekoa da irakasleek teknologia berriekiko jarrera egokia izatea. Bestalde, lan honen mugak ere aipatuko nahiko nituzke: Unitate didaktikoa eskola bateko gelan probatzeko aukerarik ez izateak, honen alde positibo eta negatiboak eta hobetu beharrekoak ikusteko arazoak eman dizkit. Nolako emaitzak egon daitezken aurreikustea ezinezkoa bihurtzen du. Hala ere, gertuko bost urteko ume batekin ordenagailu batean proba egiten saiatu nintzen, nahiz eta arbela batetik asko aldentzen den baliabide bat izan. - Inoiz arbela digitala moduko baliabide bat erabili ez izanak, horrelako proposamen bat egiteko unean zailtasunak ematen dizkit. Smart Notebook aplikazioak nola funtzionatzen zuen ez nekien; jardueretan pantailako elementuak blokeatu behar direla ere ez. Arazo txikiak izan arren, inoiz horrelako bat egin ez dudanez, lana zailtzen du. Etorkizun hurbil batera begira, nire formakuntza digitalaren inguruan aurrerapausoak ematea gustatuko litzaidake eta beharrezkoa ikusten dut. Orain arte, gailu digitalekin aritzeko aukera handirik ez dut izan eta horrek horiekiko jarrera apur bat ezkorra izatea eragin du. Aldiz, orain, HEZikt graduondoko honetan landutako ikusi eta arbel digitalaren inguruko proiektu bat egin ondoren, IKT-ek ematen dituzten aukerak apur bat ezagutzeko aukera izan dut. Hemendik aurrera nire lana izango litzateke horien lanketarekin jarraitzea eta horietan trebatzeko esfortzua egitea. Eskola batean lanean nagoen unerako, horiek ezagutu eta era egokian erabiltzeko gai izateko. 44 | science |
addi-942b6490b066 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52985 | Erramu Boneta. Festschrift for Rudolf P. G. de Rijk | Artiagoitia Beaskoetxea, Xabier ; Goenaga Mendizabal, Patxi; Lakarra Andrinua, Joseba Andoni | 2002 | Xll HITZAURREA dute, Rudolf aitzindari izan zen ikergai batez azken batean; lehen biek, bereziki foko edo galdegaiaz idatzi dute hemen eta biek aitortzen dute Rudolf-ekiko zorra, zor zuzena. Euskal aditzaren morfologiaz, berriz, Pablo Albizuk eta Beatriz Fernandezek artikulu bana egin dute erramu boneta honetan. Eskertzekoa da, halaber, Rudolfen ikaskidea izandako Joseph Emondsek omenduaren ikerketa haten oihartzunak dituen lana ere hemen argitaratzea. Perpaus erlatiboez (Rudolf-en doktorego tesiaren gaia hain zuzen) idatzitako ekarpenak ere ez dira falta libum honetan: horra hor Carlos Cid eta Georges Rebuschiren artikuluak. Eta Rudolfek berak erabilitako gaiak landu dituzte, besteak beste, Jose Ignacio Hualdek (lekutasun izenez), ltziar Lakak (ergatibitateaz), Lourdes Ofiederrak (euskal fonologiaz), Ivan Igartuak (fonologiaz eta tipologiaz) eta Xabier Artiagoitiak (izen sintagmaren barne egituraz). Beste artikulu talde bat euskal filologiaren, euskal linguistika diakronikoaren edo euskararen historiaren barman kokatzen da, Rudolf-en ekarpenak emankor suertatu diren alorren barman alegia; horra hor Bakker-en artikulua Ipar Amerikako tribu batzuen ustezko euskal izenez, Comrie eta Aldairen artikulua eman aditzaz, Joaquin Gorrotxategiren artikuluxka Landetako inskripzio batez; bai eta Fidel Altuna, Ricardo Gomez, Joseba Lakarra, Ibon Sarasola, Befiat Oyhan_;:abal, eta Blanca Urgellen ekarpenak ere. Laugarrenik, beste artikulu multzo batean sailkatuko genituzke euskal gramatikarekin zerikusirik ez duten lanak edo Rudolfek berak landutako gaiekin hain lotura esturik behintzat ez dutenak: Patxi Altunak itzulitako Periklesen hitzaldia esaterako, edo Piarres Charriton, Maitena Etxebarria, Jean Haritschelhar, Orreaga Ibarra, Xabier Kintana, Juan Carlos Odriozola, Elixabete Perez Gaztelu, Sonia Rodriguez, Fernando Garcia Murga, Karmele Rotaetxe eta Pello Salabum jaun-andereenak. Azkenik, eta urrezko hizkiz, Ken Hale zenaren artikulu hunkigarria aipatu nahi dugu, bereiz. Omenaldi-libum hau egiteko deia egin genuenean, bera lehenengoetarikoa izan zen baiezkoa ematen, eta O 'odham hizkuntzaz idatziko zuela iragarri zigun. Orduan, bagenekien gaixorik zegoena, baina ez genuen pentsatu hain arin joango zitzaigunik, 2001 ko urriaren San, artean guri artikulua bidali gabe. Aurtengo martxoan, baina, haren emaztearen mezu elektroniko harrigarri bat jaso genuen esanaz Ken-en dokumentuak arakatzen hara non aurkitu zituen argitaratzaileoi bidalitako lehen baiezkoa eta Rudolf-en omenaldi honetarako eginda utzi zuen artikulua. Hunkigarria eta pozgarria egin zitzaigun berria, emazteari aitortu genion bezala. Iduri zuen heriok lapurtu zigun hizkuntzalari handiak arnas berria hartzen zuela Rudolf-ekin zeukan hitzordura leial eta zintzo agertzeko, beronek zion estima eta beronek euskalarien aurrean egindako bitartekotza eskertzeko. Ohore handia da, beraz, Ken Hale-ren azken artikulu hau Rudolf-en omenezko libum honetan argitaratzea. Arestian aditzera eman dugun bezala, libum honetako egileok honako helbum goitarrek elkartu gaituzte: Rudolf P. G. de Rijk-engana sentitzen dugun zor intelektuala aitortzea, diogun mirespena ospatzea eta euskarari eta euskalaritzari eskainitako lanak eta ekarpenak eskertzea. lzan bitez hemengo lanak eta artikuluak helbum handi horiek betetzeko berak merezi duen bezain duinak. Gasteizen, 2002ko uztailaren 30ean Xabier Artiagoitia Patxi Goenaga Joseba A. Lakarra
PERIKLESEN HITZALDIA (Hilen aide egina, Tuzididesek dakarrenez, II. Liburua, 35-46) Rudolfl Patxi Ahuna Euskaltzaindikoa Tuzidides (circa 460-398 a.C.; ergo bizi 62 urte) Perikles (499-429 a.C.; ergo bizi 70 urte) Tuzidides baino 39 urte zaharragoa Perikles. Hura jaio zenean honek 39 urte zituen. Banelci segurki, adiskide, euskal irakurle guztietatik zuk bakarrik irakurriko duzula idazten hastera noan hitzaurre hau, zaude segur ez nukeela inola ere egingo, bai baitakit denbora alferrik galtzea izango litzatekeela, zuk hori eta gehiago dakizulako, zuk horren beharrik ez duzulako. Baina ezinbestean era askotako eta kultura desberdinetako lagunak bizi dira gure artean, leku guztietan bezala, eta haien faboretan hiruzpalau zertzeladaz esango dut nortzuk izan ziren T uzidides eta Perikles. Hau ez da izango, beraz, ordu askotako ikerlan baten fruitua, baizik edozein Greziako Historia liburutan aurki daitezkeen zenbait esaldiren bilduma. Greziak inoiz izan zuen politikorik eta estrategarik hoberenetakoa izan zen Perikles. Kristo baino lehenagoko 499. urtean jaio zen eta 429.ean hil. Alderdi kontserbadorearen etsai amorratua zen eta demokratikoaren aldekoa, zeinen buru izatera iritsi baitzen. Buru oso argia zuen, orduko irakasle onenen eskoletan landua, eta gorputz osasuntsu eta indartsua. Hiztun bikaina zen, etorri handikoa, auzirik zailenak irabazten laguntzen ziona. Horrenbestez ez da harritzekoa herriaren idoloa izatera iritsi bazen. Konstituzio demokratikoa nahi zuen. Gehiengo absolutua lortu zuen hautarkietan, Zimon Atenastik jaurtitzean. Grezia osoaren gaineko aginpidea nahi zuen, Espartaren indarkeria deuseztatuz. Gobernuaren egintzak herriaren behatzaren pean ezarri zituen. Artea eta zientzia Atenasen inoiz izan zuten (eta agian izango zuten) erpinik gorenera altxatu zituen. T uzidides kontserbadorea zen eta, Perikles aide askotatik miresten eta hark bezala gerra beharrezkoa zela uste bazuen ere, 445. urtean salatu egin zuen gerrako ondasunak xahutu omen zituelako; herriak halere Periklesen alde bozkatu zuen eta Tuzidides atzerrirarazi. Urte batzuk geroago gauzak okertzen hasi zitzaizkion Periklesi: 430. urtean ez zen estratega hautatua izan, hogeita hamar urtez izanda gero, eta, okerrago dena, urte harexen inguruan Atenasen sortu zen izurriteak jo eta urte baten buruan hil zen, 429. urtearen azken aldera. Periklesen mendea deitu izan zaio harenari.
22 PA TXI AL TUNA Perikles politikorik eta estrategarik hoberenetakotzat bezala, Tuzidides (K.a. 460. urte inguruan jaio eta 398.ean hil) historialari hoberentzat daukate ikertzaile askok. Atenasen eta Espartaren arteko gerra famatua, Peloponesokoa, kontatu zuen orrialde distiratsuetan. Honda hasi zen gerra: elkarteko beste hiri gehienek, Atenasen nagusikeriarekin nazkaturik eta sumindurik, elkar hartu eta ezin bestezko baldintzak ezarri zizkioten Atenasi; honek, Periklesek mintzaldi bikain batean hartara bultzaturik, urratu egin zuen batasuna. Gorabehera handiak izan zituen gerrak eta aldi batean Perikles salatu zuen T uzidides bera izan zen beste batean salatua, Anfipolis ezin defendatu izan zuelako. Zeren Tuzidides ez baitzen historialaria bakarrik, gerraria ere bai baitzen eta, esan bezala, salakuntza baten ondorioz erbesteratua. Hogei urte eman zituen desterruan eta han idatzi here historia miragarria. Non eta nola hil zen kontatzeko orduan ez datoz bat antzinako autoreak; bai, 398. urtean hil zela. Baina noiz egin zuen Periklesek hemen euskarara itzulia eskaintzen dugun hitzaldi famatua? Hara: aipatu dugun izurriteak haren asmoak hondatu zituen; gaitza sortu eta, halere, Peloposenori erasotzeko 100 itsasontzitako taldea antolatu zuen eta hara abiatu, baina Pireora itzuli behar izan zuen, izurritea itsasgizonak triskatzen hasi baitzen. Han hil zirenen goresteko eta sumindua zegoen herriaren otzantzeko egina izan zen hitzaldia. "Perikles, Jantikoren semea hautatu zuen herriak", dio Tuzididesek 2. liburuko 4. atalaren bukaeran, "hildakoak goraipa zitzan hiletan; heldu zen garaia, igo zen hilobia zegoen lekutik muino altuago batera, jendetza guztiak urrundik ere entzun zezan eta honela hasi zen mintzatzen". Zertako hasi orain ur handiagoetan sartzen, Tuzididesek "gorde" digunak, alegia, zenbaterainoko antza duen Periklesek egin zuenarekin? Hori ezin esan dezake segurantza osoarekin inork, baina baiezta daiteke zenbait puntu. Perikles, esan bezala, aparteko hizlaria zen; aditu guztiek aitortzen dute eta defendatu zituen auzirik gehienak irabazi izanak hori bermatzen. Tuzididesek here aldetik ukitu batzuk eman zizkiola? Periklesek hogeita hemeretzi urte zituen Tuzidides jaiotzean; Tuzididesek hogeita hamar edo hamaika Perikles hiltzean. Beraz umetako urteak kenduta ere, hamabost urtez bizi izan ziren batera eta elkar ongi ezagutzeko astia izan zuten. Bego esan here horretan. Hark here historia miragarria "betiraunderako idatzi zuen bezala'', hala dio berak, nik ere hiperbole batez baliatuz, esan dezaket zuk, Rudolf, euskararen aide egin duzun lanak betiko iraungo duela. * * * Ni baino lehen mintzatu diren gehienek goretsi dute, legeak zioenaz gain mintzaldia ere egiteko ohitura ezarri zuena, gerran hil eta ehortzien aide hitz egitea eder zelakoan. Nik aski iritziko niokeen, aldiz, gizon prestuen egiteez gertatu direnei ohoreak ere egiteez emateari -orain bertan hilobi honen inguruan herriak paraturik dakusagun honen antzekoak-, eta ez ongi nahiz gaizki mintzatu den gizon bat dela bide, askoren merezimenduen sinestea arriskuan ezartzeari. Gaitz baita taxuz mintzatzea, egiaren sinestea here ere bermatzen zaila denean. Zeren gauzen berri ongi dakien eta gogo oneko den entzuleak, uste izango baitu entzun nahi duenaren eta dakienaren ondoan hizlaria motz gelditu dela; ezjakina, aldiz, berak berez ahal duena baino gehiago entzun badeza, den baino areago esan dela bekaizkeriaz pentsatuko. Zeren inork here burua entzuten
PERIKLESEN HITZALDIA 23 duena egiteko gaitzat daukan heinean jasan ohi baititu bestez egiten diren goresmenak; hortik gorakoak, aldiz, bekaizkeriaz ez sinetsi ohi. Nolanahi ere antzinakoei mintzaldi hau egitea ongi iruditu zitzaienez gero, nik ere ohiturari jarraikiz zuetarik bakoitzaren nahiari eta usteari erantzuten ahalegindu behar dut. Asabengandik abiatuko naiz lehenik, zuzen baita eta berebat bidezko horrelako batean haiei oroitzapenezko ohore egitea; haiek baitziguten, berak lur honetan beti bizi izanik, gero guri, gaurdaino izan direnen eskutik, lur hau libro eman here adoreari esker. Goresgarri etsaiak kristauak larririki > egilea kaltetua (gaia) > zindotasunak gizonak bihotz-ukitu > egilea onuraduna (gaia)
KOMUNZTADURA BIKOITZA ETA LEKUALDATZEA 0. Atarian* Beatriz Fernandez EHU/UPV-LEHIA Euskaraz, ergatibo, datibo eta absolutibo argumentuek pertsona komunztadura marka bana erakutsi ohi dute laguntzailean. Zenbait hizkeratan, alabaina, argumentu bakar bati bi pertsona komunztadura marka ezartzen zaizkio. Hala, ergatibo argumentuak bi komunztadura marka erakusten ditu (i.) Zuk niri sagarra eman zenidazun perpausean, bata absolutibo komunztadurako z- marka eta -zu ergatibokoa bestea. Deritzagun honi Ergatibo Bikoitza. Honelakoxea da, era berean, Sarako hizkerako (ii.) Nik zuri sagarrak eman zauzkitzut perpausarena, datibo argumentuak absolutibo komunztadurako z- markaz gain, datiboko -tzu ere erakusten duelako. Datibo Bikoitza deituko diogu bigarren honi (Fernandez & Ezeizabarrena 2001). Goiko (i.) eta (ii.) adibideak, Ergatiboaren Lekualdatze egituradun (iii.) Zuk niri sagarra eman zenidan (Laka 1988) eta Datiboaren Lekualdatzedun (ii.) Nik zuri sagarra eman zaitut (Fernandez 2001) perpausekin gonbara daitezke, hurrenez hurren. Lehen biak, Ergatibo Bikoitza (i.) eta Datibo Bikoitza (ii.) alegia, Komunztadura Bikoitzak izateaz gain, komunztadura bitxikoak (Hale 1996, 1998, 2001) ere badira, hein batean, ergatibo eta datibo argumentuei ohikoa zaien ergatibo edota datibo komunztaduraz gain, erakusten duten absolutibo komunztadura bitxia zaielako. Azken bi adibideak, Ergatiboaren Lekualdatzeduna (iii.) eta Datiboaren Lekualdatzeduna (iv), berriz, komunztadura bitxikoak izanik ere, komunztadura murriztukoak dira, komunztadura bikoiztu egin beharrean, murriztu egiten dutelako -ergatibo komunztadura desagertuz (iii.) perpausean eta datibo komunztadura (iv.) perpausean. Honela aztertuz, txanpon beraren bi aldeak dirudite Komunztadura Bikoitzak eta Lekualdatzeak. Artikulu honetan, Komunztadura Bikoitzak deskribatu eta Ergatiboaren eta Datiboaren Lekualdatzeekin konparatuko ditut, beraien azterbide orokorra proposatuz. Ondokoak dira lana osatzen duten atalak: 1. atalean, Ergatibo Bikoitza deskribatuko dut * Lan hau ez nukeen idazterik izango aldez aurretik Ergatiboaren Lekualdatze eta Datiboaren Lekualdatzeari buruzko gogoetarik egin ez banu. Gogoeta horretan bereziki argigarriak izan dira Pablo Albizuren iritzi eta iruzkinak. Bihoakio nire esker ona iradokizun guztiengatik. Lana Euskal Herriko Unibertsitatearen 1/UPV/EHU 00027.130-HA-8093/2000 eta 9/UPV00027.13013587/2001, eta Eusko Jaurlaritzaren PI-1999-18 ikerkuntza proiektuen babesean egin da.
252 BEATRIZ FERNANDEZ esaterako,9 eta pluraleko bigarren pertsonako DAT argumentuekin baino ez. Lapurteraren gainerako hizkeretan ere mugarri berak dituela pentsa daiteke lrizarren (1997) corpusari begiratuaz. Horregatik, euskararen datuak ikusiaz oso muga hertsiak dituen aukera teorikotzat hartu beharko genuke Datibo Bikoitza. ltzuliko naiz honetara 4. atalean. lruzkin batez amaituko dut orain, Datibo Bikoitza bereiziz gramatikalarien lanetan aurkitu ditudan bestelako forma itxuraz bikoitzetatik. Oyhars;abalek (1993: 96, 10 oinoharra) dioenez, zubereraz, D-markak bikoitz daitezke z-i-ta-zu-ren ordezko z-i-TA- DA-zu-t adizkian adibidez. Honelakoetan, D-marka errepikatzen, edo nahi bada, bikoizten dela dirudi. Azkaratek & Altunak (2001: 138) Leis;arragaren caitadan forma ere jasotzen dute, D-komunztadura bi bider adierazten dutela esanez. Forma hauek ere Datibo Bikoiztzat jo litezke, deituraz bederen, berez bi D-ko- munztadura marka ageri baitira bertan, baina ez dute Lekualdatzearekin zerikusirik, bi komunztadura marketako bat ez baita A-komunztadurarena, 10 eta ez dute, hortaz, ondorio teorikorik fenomeno honi dagokionean. 3. Komunztadura Bikoitza eta Lekualdatzea Goiko 1. eta 2. ataletan, Ergatibo Bikoitza eta Datibo Bikoitza izan ditut hizpide. Biak uztartu nahi nituzke orain Komunztadura Bikoitzaz hitz eginez, bietan ezaugarri berberak ditugula esan baitaiteke: a) komunztadura bitxia batetik, bai ERG bai DAT argumentuari, Ergatibo eta Datibo Bikoitzean, hurrenez hurren, ezartzen zaien A-komunztadura marka bitxia baitzaie, eta b) komunztadura bikoitza, bat gabe, bi komunztadura marka ezartzen baitzaizkio argumentuetako bati -ERG argumentuari Ergatibo Bikoitzean eta DAT argumentuari Datibo Bikoitzean. Eta urrats bat eginez, txanpon beraren leonlcastillo dirudite Komunztadura Bikoitzak eta Lekualdatzeak, biek komunztadura bitxia baitute amankomunean, eta batak komunztadura bikoizten duen bitartean, besteak, aldiz, murriztu egiten baitu. Gainera, Komunztadura Bikoitzak Lekualdatzearen baldintza sintaktiko berberak betetzen ditu, alegia: a) ABS argumentua hirugarren pertsonakoa izatea, eta b) ABSz gorako argumentuak, alegia, DAT eta ERG, lehen edota bigarren pertsonakoak izatea (Fernandez & Ezeizabarrena 2001). Bi baldintza hauek pentsaraz diezagukete, hirugarren pertsonako argumentuak, lehen edota bigarren pertsonakoak ez bezala, nolabait defektiboak direla komunztadurari hegira, edo beste modu batera esanda, ez dutela [pertsona] tasuna burutzen. Hori dela eta, ez dira gai V aditz buruaren [pertsona] tasuna zilegiztatzeko. Gogoan izan, euskaraz V aditz buruaren [ ] tasunak nahitaezkotzat jo daitezkeela -Fernandez 1997, 1999, 2001 edota Fernandez & Albizu 2000, besteren artean- Nahitaezko Kasuaren Parametroaz hizkuntza ergatiboetan Vren kasua, ABS alegia nahitaezkotzat jo den bezala (Chomsky 1993, Bobaljik 1993). 9 Kontuan izan, halaber, Ergatibo Bikoitzak beti duela Ergatiboaren Lekualdatzeko ordezko forma bat hizkera berean ala beste hizkera batean. Aldiz, (4a)ko Datibo bikoitzeko z:auzkitzut--en ordez, ez dago *z;auzkit bezalako adizkirik, ez eta, alderantziz, gaituzki-ren ordezko *gaituzkigu adizkirik ere. 10 ltxuraz berdinxeagoa dirudi Traskek (1981) aipatzen duen Milafrangako eman arazi nautak, Fernandez & Ezeizabarrenak (2001) esan duten bezala. Nautak laguntzaileak bi komunztadura marka erakusten ditu, bata A-komunztadurarena eta D-komunztadurarena bestea, eta ez bi D-komunztadura marka, Oyharc;:abalek aipatzen duenak bezala.
KOMUNZTADURA BIKOITZA ETA LEKUALDATZEA 253 Hortaz, ABS argumentuak ase ezin dezakeen V aditz buruaren [pertsona] tasuna ABSz gorako beste argumentu batek, hots, lehen edota bigarren pertsonako ERG edo DAT argumentuak ase beharko du Azken Baliapide operazioaren bitartez. Era diodan hau Komunztadura Bikoitzean nahiz Lekualdatzean gertatzen dela dirudi. Hurrengo atalean § 4 garatuko dugu oraindik azalpen formalaren hasiera baino ez dena. Bertan erakutsiko dugu, era berean, zertan bereizten diren bi fenomenoak. Lerro hauetan ikusi dugunez, Komunztadura Bikoitzak izan dezakeen interes teorikoa Lekualdatzearekiko harremanetatik datorkio gehien bat. Badira, nolanahi ere, Komunztadura Bikoitzari esker, komunztaduraz eta kasuaz oro har atera daitezkeen bestelako ondorioak, laburbildurik emango ditudanak ondoren. 1) Hiru komunztadura baino ez. Komunztadura Bikoitzak zeharka erakusten digu euskal laguntzaileak gehienez ere hiru komunztadura marka erakus ditzakeela, alegia, A-, D- eta E-komunztadurarenak. Begi-bistakoa dirudiena berrets daiteke Komunztadura Bikoitza aztertzen dugunean ere: ERG argumentuak komunztadura bikoiztuz gero, laguntzaile berean DAT argumentuak komunztadura bikoizterik ez duelako, edota alderantziz, DAT argumentuak komunztadura bikoiztuz gero, ERG argumentuak komunztadura bikoizterik ez duelako. 11 Hala, ez dago lau komunztaduradun adizkirik. 2) Hiru komunztaduraren alde. Komunztadura Bikoitza, bestalde, hiru komunztaduraren aldeko ebidentzia enpirikoa ere bada. 12 Argi dago (la)ko zenidazun bezalako laguntzaileetan, hiru komunztadura horietatik bi argumentu bakarrari dagozkiola, eta A-rena berez ez dagokiola ABS argumentuari, ERGri baino. Nolanahi ere, ezin uka daiteke hiru komunztadurako laguntzaileak direnik, ez eta hiru komunztadurakoak izan arren, objektu gunean A-komunztadura erakusten dutenik ere. 13 3) A-komunztadura nahitaezko. Komunztadura Bikoitzak erakusten du, halaber, bikoizketaren oinarria beti dela A-komunztadura, hau da, komunztadura bikoiztekotan, bietako bat A-rena dela nahitaez. Ildo honetan, badirudi Komunztadura Bikoitza nahiz Lekualdatzea, A-komunztadura nolabait zilegiztatzeko erabil daitezkeen estrategietatik sortzen direla. 4) Komunztadura bikoiz daiteke; kasua, berriz, ez. Komunztadura Bikoitzak, azkenik, berebiziko garrantzia duen beste ondorio teoriko bat dakar. Izan ere, argumentu batek komunztadura bikoitz dezakeen arren, ez du, ordea, kasua bikoizterik. Edo bestela esanda, bi komunztaduradun argumentuak aurki badaitezke ere, ez dago bi kasu izan dezakeen argumenturik. Kontuan izan, gainera, argumentuetako batek bi komunztadura marka izateko, perpauseko beste batek komunztadurarik gabe agertu behar duela, eta hirugarren pertsonako argumentuak dira, itxura denez, pertsona komunztadurarik gabe ager daitezkeen bakarrak. Aldiz, argumentuek kasua izan behar dute ezinbestean, hirugarren pertsonakoak IZan zem ez. 11 Berdin esan daiteke Ergatiboaren eta Datiboaren Lekualdatzeaz ere, sistema berean bateragarriak diren arren, Pasai Donibaneko hizkeran kasurako, ez baitira inoiz bateragarri laguntzaile berean. 12 Besterik da gero hiru komunztadurak nola interpretatzen diren ikuspuntu teoriko batetik. 13 Ez dakit Komunztadura Bikoitzak ondoriorik izan dezakeen Pertsona Kasuaren Mugari (Bonet 1994) dagokionean. Fenomeno honetaz, ikus baita Albizu 1997 a, 1997b eta Ormazabal & Romero 1998, 2001.
EUSKAL GRAMATIKA PUNTU BATEZ: AHALAZ ETA EZINAZ Patxi Goenaga EHU eta Euskaltzaindia Lantxo honetan euskal gramatikak ahala eta ezina adierazteko eskaintzen dizkigun bideez ariko gara. Oraindik eginkizun dugu euskaraz aditzaren inguruan sortzen diren multzoen, aditz perifrasien, deskribapen oso eta erabatekoa. Horietako zenbait ahal eta ezin elementuez osatzen dira. 1 Esparru zabala da perifrasiena. Hortaz, lerro hauek noizbait ekin beharko zaion azterlan eta deskribapen horretara hurbiltze modura uler bitez. Ez gara hemen murgilduko moduaren eta modalitatearen ur sakonetan ez eta ere partikula hauen izaera sintaktikoaren eztabaidan, xehetasun handietan behintzat ez. Esan nahi da deskribapen lan bat dela, batez ere. Bestalde, helburu praktiko bat ere eman nahi zaio lan honi, zeren ahaleraren arloa izan ohi da euskara landu nahi duenari zalantza eta, beharbada, zailtasun gehien sortzen dizkiotenetarikoa. Gainera, ahala adierazteko bide bat baino gehiago dagoenez, eta hiztunaren ohiturak ere puntu honetan nabarmen aldatzen ari direnez, ez dut uste alferlana denik modu horiek ahalik eta era sintetikoenean aurkeztea eta, ahal dela, bide desberdin horien artean zer alde dagoen aztertzea, alderik baldin bada behintzat. Eta deskribapen honek euskara batuaren bidean lagungarri ere izan nahi luke. Lanak hiru zati izango ditu. Lehenbizikoan, ahalera delako aditz moduak eskaintzen dizkigun gorabeherak jasoko dira: Joan {naiteke I nintekel nintekeen} forma-jokoaz mintzatuko gara. Hau ahalera morfologikoa dei genezake. Bigarren atalean, ahal eta ezin elementu lexikoez osatutako adizkien inguruan ariko gara (joaten ahal naiz, Joan ahal naiz, ezin Joango naiz, etab.). Hemen partikula horiek batzuetan modu partikulak direla defendituko dugu baina beste batzuetan aditzak direla. Eta, azkenik, hirugarren atalean, ahalera sintaktikoa dei litekeenaz jardungo dugu, hots, nominalizazio bidez ematen dugun ahaleraz ( ez daukat Joaterik modukoez). 1 Honela zioen Azkuek ahalezkoaz ari zela: "Hay dos maneras de indicar la potencialidad: la una, muy sencilla, en el verbo infinitivo; la otra, un verdadero maremagnum, en la conjugaci6n." (Azkue 1923: 765). Ikusiko dugun bezala, aski anabasa bada infinitibo direlakoekin ere.
262 PATXI GOENAGA 1. Ahalera, aditz-modu gisa Euskal gramatika guztietan jasotzen da ahalera dei daitekeen aditz modua. Ezaugarri nagusia *ezan, *edin, egin, *iron laguntzaileaz baliatzea da. Euskara baturako Euskaltzaindiak (1973) bi lehenbizikoak hautatu zituen. Egin eta iron, horrenbestez, euskalki mailakoak izango dira. Laguntzailearen erro desberdinaz gainera, ahaleraren beste ezaugarria -{te)ke morfemaren agerpena da: etor daiteke, gerta dakioke, egin dezaket, eros diezazuket ... Atzizki hau, aipatu ditugun aditz laguntzaileekin ez ezik, bestelako aditz trinkoekin ere ageri zaigu: nagoke, doazke, dakarke, dakike, etab. Denborari dagokionez, berriz, hiru aukera ditugu: oraina (etor daiteke, egin dezaket ... ); iragana (etor zitekeen, egin nezakeen ... ) eta alegiazkoa (etor liteke, egin nezake .. .). Horrela aurkezten ditu Euskaltzaindiak (1987). Aspektuari dagokionez, adizki hauek denak mota berekoak direla dirudi: ez-perfektoak. Aspektu atzizkirik gabe agertzen dira. Nolanahi ere, adizki hauek aspektuaren aldetik duten muga honek berekin dakar, esaterako, iraganarekin edo etorkizunarekin zerikusia duten zenbait fiabardura ezin aditzera emana: etor nintekeen bezalako forma batek aditzera ematen duen informazioa horixe da: etorri aditzaren ahalera dela eta iraganari dagokiola. Baina aspektuaren aldetik ez digu inongo informaziorik eskaintzen. Aspektu fiabardurak eman nahi izanez gero, perifrasietara jotzeak askoz egokiago dirudi: eros nezakeen iraganeko formaren ondoan hor ditugu bestelako perifrasiak: erosi aha! izan dut ([+PERF], [+ORAINA]), erosi aha! izan nuen ([+PERF], [+IRAGANA]), erosi aha! izaten nuen([-perf}, [+iragana}), adibidez. Era berean, eraman dezaketformak ematen ez digun informazioa lor daiteke zenbaitetan perifrasiaren bidez: eraman aha! dut, eramaten aha! dut, eraman aha! izango dut ... Ahal duten adizki hauei deitzen zien Azkuek (1923: 766) "potencialidad de infinitivo" (ikus, halaber, Rebuschi 1984: 246249). Nominalizazioaren beharra dugunean ere aha! eta ezin hor ditugu: egin aha! izatea, ezin egin aha! izatea, etab. Bestalde, Euskaltzaindiaren (1987) bereizketa ere, orainaldiaren edo iraganaldiaren (dezaket, nezakeen) eta alegiazkoaren (nezake) arteko bereizketa alegia, zenbaterainokoa den jakin behar litzateke. Hegoaldean ahalezko balioarekin darabilgu nezake, baina ez da hau Iparraldeko euskaran duen balioa (ik. Rebuschi 1984: 277), aha! edo ezin partikulaz lagunduta ez badator behintzat. lthurry-ren Gramatikan, esaterako, ongi bereizten dira bi sailak: dezake eta zezaken "potentiel" deitzen dituen bitartean, lezake "conditionnel" da. Gainera, dezaket I nezake formek, Hegoaldean ere, neutralizaziorako joera dutela pentsa liteke. OEH-ko datuek oso argi erakusten dute kontua. Bizkaierazko testuek kontraste nabarmena eskaintzen digute batzuen eta besteen maiztasunari hegira: lei (230) vs. daike (83); nei (39), da(g)iket (30); ginai (35), daikegu (I 4), dagikegu (9); leiteke (310), daiteke (I 9), diteke (I 7). Gipuzkerazko datuez galde egiten badugu, bestelako irudia lortuko dugu: lezake (182), dezake (278); nezake (95), dezaket (82); genezake (54), dezakegu (140); liteke 268 bider eta diteke 657 eta daiteke, 38 bider. Datuok xeheki aztertu gabe ere joera zein den ikusten da: Honelakoetan alegiazkoaren erabilera maiz kutsu distantziatu edo bigundu bat adierazteagatik egiten da, isilpeko nahi bazenu edo antzeko zerbait ulertzen dugula. Horrela abiaturik, mendebaleko hiztun batzuk alegiazko formak orainekoen ordez erabili ohi dituzte, azkenak baztertuz (Euskaltzaindia 1987: 433)
EUSKAL GRAMATIKA PUNTU BATEZ: AHALAZ ETA EZINAZ 263 Nolanahi ere, argi dago paradigmak eskaintzen digun ustezko hirukote horrek ez duela etekin handiegirik eskaintzen. Horregatik, ez da inongo arazorik bataren ordez bestea erabiltzeko, testuinguru jakin batzuetan ez bada. Azkue ere ohartua zen kontu honetaz eta, besteak beste, daiteke I liteke bikotearen aurrean lehenbizikoaren sailekoen aldeko agertzen da (Azkue 1923: 777). 2. Ahal eta ezin elementu lexikoen bidez osatutako perifrasiak Ahalera morfologikoan ez bezala, hemen ugari dira esamoldeak. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan, ahal-entzat hiru sarrera ematen dira funtsean: a) aha! izena izan daiteke: ahalik ez dut; eginahalak egin, etab; b) aha! izan aditza ere bada: aha! baduzu, erosi aha! dituzunak, etab; eta c) aha! partikula modala ere bada: hilko aha! haiz! bezalakoetan ageri dena hori litzateke. Al bai-ez erako galde-partikula ere hor dugu, batez ere gipuzkeraz erabilia, eta aha! berbera dela dirudien arren, gaur elementu berezitzat har dezakeguna. ldazterakoan ere, galde partikula hau al gisa idatziko da eta gainerakoak, aldiz, aha! gisa. Galde-partikula honetaz ez gara hemen mintzatuko. Ezin partikularen kasuan ere beste horrenbeste esan daitekeela dirudi: a) ezin izena da honako honen antzekoetan: ezinak ez du legerik-, b) ezin izan aditza da ezin baduzu, ezin ditut ikusi eta holakoetan. Aditz honek, aha! izan-ek bezala, perpaus jokatu gabea gobernatzen duela esaten da, nahiz eta askotan perpaus osagarri hori gabe erabili. Era c) partikula modaltzat har genezake honako honetan, adibidez: ezin esango duzu horrelakorik. 2 Orain arteko Hiztegi Batuaren edizioan azken kategoria hau ez da jasotzen. 2.1. Ahal eta ezin, modu-partikulak Har ditzagun gogoan honako adibide hauek: (1) a. Milla ta bosteun tximistak birrinduko al abe ( ... )! (Kirikifio, Abarrak, 102) b. Ez aha! zaigu azkeneko aldiz mintzatu Anabitarte jauna atzerriaz eta atzerritarrez! (Mitxelena, ldazlan guztiak Liburuez 2, 103) c. Ez aha! duzu ene alaba piltzar batentzat hartzen! (Larzabal, Senperen gertatua, 88) Honako hauekin alderatzen baditugu, kontrastea begien bistakoa gertatzen da: (1 ') a. Birrinduko haute b. Ez zaigu azkeneko aldiz mintzatu c. Ez duzu ene alaba piltzar batentzat hartzen Lafittek (1944: 412) adibide gehiago ematen ditu, bakoitza here itzulpenarekin: (2) a. ba aha! da norbait ("ii faut esperer qu'il y a quelqu'un") b. ez aha! du salatu ("ii faut esperer qu'il ne I' a pas denonce") 2 Zenbaitentzat harrigarri badira ere, geroaldiko forma hauek guztiz arruntak dira oraindik Urola aldeko euskaraz.
264 PATXI GOENAGA Edo 99. orrialdean: (3) a. ez aha/ nute ikusi? ("Ils ne m' ont pas vu, j' espere?") b. ba aha/ da bertze holako joiarik ("il y a bien, je pense, d' autres perles de ce genre?") Ahal partikula dutenen eta holakorik ez dutenen artean dagoen aldea honako hau da: lehenbizikoek desira adierazten dutela, aha/ gabekoek adierazpen soila egiten duten bitartean. Hala ere, aha/ horrek bi balio eman diezazkioke perpausari. Lafittek bien arteko bereizketaren berri ematen digu: (4) a. Bere aitetamak ikusi aha/ ditu («il faut esperer qu'il a vu ses parents) b. ikusi aha/ izan ditu ("il a pu les voir") c. Ez aha/ du egun guziez ho/a jaten ("il faut esperer qu'il ne mange pas ainsi tous les jours") (4a eta c)-n aha/ partikulak desirazko edo uste (on)eko .fiabardura ezartzen dio perpausari. (4b)-n, berriz, ahalera garbia adierazten da. Baina kasu honetan aha/ izan aditza dela esango dugu. Horrenbestez, (4a eta c)-n aha/ partikula modala da eta here lana perpausaren oinarrizko esanahiari desirazko adiera gehitzea da. Desirazko esamolde hauek batez ere etorkizuneko formekin baliatzen dira, benetako desirak, oraindik gauza daitezkeenak izaten baitira, beraz etorkizunari buruzkoak. Baina (I, 3 eta 4)-ko adibideek argiro erakusten dute, geroaldiko adizkiekin ez ezik, gainerako adizkiekin ere zilegi dela aha/ desirazko partikula modal hori erabiltzea. Ahal modu partikulatzat harturik, honako bikote hauek izango ditugu, goiko adibideen arabera: (5) a. egingo ahal du I egingo du b. egiten ahal du I egiten du c. egin ahal du I egin du. Aspektuaren aldetik (5)-eko bikote bakoitzeko kideen artean ez litzateke alderik izango, desirazko modalitateari dagokion hori ez bada, eta hori aha/ partikulari zor zaio. Hala ere, aha/ horren balioa desiraren eta ahalaren arteko zerbait dela esan behar da. lzan ere, egiten aha/ du eta egin aha/ du adizkiak ez dira nahi eta ez beti desirazkotzat hartzen. Ahalezko soiltzat ere har daitezke eta hala hartzen dira gehienetan. Hain zuzen, bi adizki horiek Iparraldean eta Mendebaldean, hurrenez hurren, egin dezake-ren ordain gisa erabiltzen dira, batez ere. Problema da Mendebaldeko euskaldunentzat egin aha/ du bezalakoak, ahala adierazteko erabiltzen direnean, ez direla aspektu burutukotzat interpretatzen, egin dezake gisa baizik, hots, forma ez-perfektu gisa. Ahal modala balitz, egin aha/ du eta egin du-ren artean ez luke aspektu diferentziarik egon behar. Baina diferentzia hori bada. Horrenbestez, (5c)-ren kasuan, Mendebaldean, aha/ partikula modal gisa interpretatzen bada ere zenbaitetan, hori baino areago aha/ izan aditzaren aurrean gaudela ematen du. Nahi izan edo behar izan aditzen pareko izango litzateke kasu honetan aha/ izan. lparraldeko euskaldunek, bestalde, normalean egiten aha/ du ematen dute egin dezake-ren ordain gisa. Hemen aha/ modala dela onar daiteke egiten aha/ du eta egiten du-ren artean aspektu diferentziarikez baita. Hain zuzen, biak interpretatzen dira ez-perfektu modura. Horrenbestez, aha/ ez genuke, Mendebaldean bezala, aditz bat. Segi genezake partikula modaltzat hartzen. Baina hemen ere bi eratara interpretatuko da modaltasun hori, desira gisa batzuetan, baina ahalezko garbi gisa gehienetan.
EUSKAL GRAMATIKA PUNTU BATEZ: AHALAZ ETA EZINAZ 265 Rebuschik (I 984: 86) "verbo'ide" deitzen dio ahal-i eta "participe present" delakoa gobernatzen duela nafar-lapurteraz eta "participe passe" delakoa gipuzkeraz. Guretzat batzuetan partikula modala da eta beste batzuetan, bereziki partizipioarekin edo ezer gabe ageri denean, aditza. lzan ere, argi dago -t(z)en-ekin batera ageri denean aha! ez dela aditza. Kasu bakarra izango litzateke -t(z)en formako perpaus osagarria gobernatu eta perpaus honetako osagaien eta perpaus nagusiko aditz laguntzailearen artean komunztadura duena. Adibidez, ikasi eta hasi aditzekin alderatuz gero, aditz hauek -t(z)en formako osagarria gobernatzen dute baina laguntzaile bera dute perpaus osagarria du erakoa izan nahiz da erakoa izan: ( 6) a. Gauza politak kantatzen {hasi zen / *zituen, *zuen; ikasi *zen / *zituen, zuen} b. Latinez mintzatzen {hasi zen / *zuen; ikasi *zen / zuen} Baina [-t(z)en + ahal]-en kasuan, aha! du edo aha! da forma izango dugu, ustez aditz nagusiak gobernatua den perpaus osagarriko aditzaren arabera. Eta, horrekin batera, mendeko perpaus horretako osagaiek goiko perpauseko komunztaduran eragina dute: (7) a. [gauza politak kantatzen] ahal {ditugu / * dugu} b~ [latinez mintzatzen] ahal {*dugu / gara} Hortaz, zail da benetako aditz baten aurrean gaudela esatea. Modala izanez gero, egiten du eta egiten aha! du-ren arteko diferentzia aha! partikula agertzeari edo ez agertzeari egotziko diogu: egiten du eta egiten aha! du-ren arteko diferentzia bakarra modaltasunean egongo litzateke. Baina honek esan nahi du egiten aha! du-ren kasuan aha! partikula modalak bi adiera izan ditzakeela, desirazkoa eta ahalerazkoa. Eta gaur erabiliena ahalerazkoa bada, esan nahi luke desirazko balioaren eta ahalezkoaren artean bigarrena nagusitu dela. Horrelakoak ez dira, gainera, kasu honetan, hain ezohikoak beste euskalkietan, ez eta egungoetan ere. Honako hau guztiz arrunta da eta desira adierazten du: (8) Diruak ongi gordetzen ahal dituzu, bestela ... Eta ahalezkoaren bidez ere eman zitekeen: (8') Diruak ongi gorde ditzakezu, bestela ... Egingo aha! du geroaldiko forma izango dugu desirazko garbi gisa interpretatuko dugun bakarra. Beste bien interpretazioa, ikusi dugun bezala, neurri batean behintzat, anbiguoak izan litezke desiraren eta ahalaren artean. Bestalde, aha! partikula ahalerako adizkiekin batera ere ageri da maiz: (9) a. Enseia aha! diteke, desira aha! dezake, baifia alferrik, (Axular, Gero 76) b. Zergatik Mezako Sakrifizioa eskeintzea da eman al ditekean onrarik andien, eta garaiena Jaungoikoari ematea? (Agirre Asteasukoa, Erakusaldiak I, 503) c. Agindu bi onetantxe dago lege, eta Igarla, edo Profetetan aurkitu al leitekian guztija, (Astarloa, Urteko domeka guztijetarako berbaldi ikasbidekuak 2. liburua, 1)
EUSKAL GRAMATIKA PUNTU BATEZ: AHALAZ ETA EZINAZ 269 (22) a. ifioren ona ezin du ikusi (Agirre, Garoa, 332) b. Erdi hontarik ezin dugu ihes egin ( Orixe, Olerkiak, 515) c. Ideia onekin ezin dugu etsi (Villasante, Kristau Fedearen sustraiak, 112) d. Nihori nehoiz ezin dut gorde ene aurpegi iluna, gorputza latza badaukat ere bihotza daukat biguna (Xalbador, Odolaren mintzoa, 345) [Partizipioa + ezin + laguntzailea] hurrenkera ez da usuegia, horretara eramaten gaituen arrazoiren bat ez bada. Arrazoi horietako bat da perpausa erlatibozkoa izatea, edo baldintzazkoa, esaterako: (23) a. zuk ixilik gorde ezin badezu, nai dezu beste ark ifiori ez esatea (J. B. Agirre, Erakusaldiak II, 213) b. Enzun ezin dezakezunean, ez da bekatu (J.B. Agirre, Erakusaldiak II, 58) Baina baldintzazkoetan beretan ere (22)-ko adibideek erakusten duten joera bera ageri da, [partizipioa + ezin izan] ez baizik [ezin izan + partizipioa] dela ematen baitu: (24) Ama batek ezin badu Semia gaizki ikusi, Nola amarik onenak Al-izango nau utzi (Argi Done Laburra, 16 5) Hurrenkeran gertatzen ari diren aldaketa nabarmenek ezin-en adiztasuneranzko bidea erakusten dute. Era, egiatan, aha! izan eta ezin izan adiztzat har litezke. Ikusi aha! du era ezin ikusi du perpausek interpretazio desberdina badute euskalkien arabera, desberdintasun horren berri erraz eman daiteke esanaz batean ezin eta aha! partikula modalak direla era bestean, berriz, aditz direla. Aditz direnean, aspektuari buruzko eskakizunak betetzea beraiei dagokie; partikula modal direnean, eskakizun horiek aditz nagusiaren erantzukizun izango gra38 Bizkaierak izan omen duen eboluzioa tankera honetako hipotesien bazter arriskutsu batean aurkitzen da, edozein azalpen saio bertan behera utz dezaketen kontradibide gisa. Bizkaiera zaharrak ez zuen -ezagutzen diren datuen arabera (Hualde 1995)- here azentu sendoa galdu, hasperenaren galerak hori pentsatzera bultza dezakeen arren. Oraingo azentu kontrastiboa ere (tonu ezberdintasunak barne) sendoa da eta ez dirudi berrikuntza denik. Gipuzkera zaharraren azentuera, Larram~ndiren lanetan jaso zen moduan, mendebaleko sistemen antzerakoa zen, Hualderen (1991: 731) ustetan. 39 Besteak beste, hipotesi honek erabat bereizten ditu azentua eta hasperena. Pentsa dezagun soilik him silabako hitzetan hasperena ez dela sekula agertuko azentuarekin lotuta. -
EUSKARAREN HASPERENA IKUSPEGI TIPOLOGIKO ETA DIAKRONIKOTIK 383 8. Hasperenaren aurrehistoria modu honetan berrinterpretatzeak hainbat ondorio dakar berekin. Lehena eta agian garrantzitsuena, monosilabismoaren aroa eta orduko egoera gramatikala, alde batetik, eta euskal azentuari buruzko hipotesiak, bestetik, modu diakroniko batean uztartzeko beharra. Erro monosilabikoak, jakina, ez ziren bereizten azentuari esker (egoera hartan gehienbat tonua izan zitekeen erroen bereizlea). Azentua, beraz, geroago agertuko zen. Pentsa dezakegu, gainera, orduko hitzak, geroagokoak bezala, bi taldetan sailkatzen zirela, hasperenaren arabera: hau da, hasperena eta beste laringalizazio moten irakurketa prosodikoa egiten badugu (Carenok here 1973ko lanean proposatzen duen modukoa; ik. halaber Carenko 1975: 14), hitz hasperenduak genituzke talde batean, eta hitz hasperendugabeak, bestean. Ezaugarri prosodiko gehienekin gertatzen den bezala, hitzaren (eta erroaren) izaera hasperendua behin bakarrik markatzea nahikoa izango zen (eta horrexegatik aurkitzen dugu, hain zuzen, hasperen bakarra erro bakoitzeko). Erro monosilabikoez ari garenez, eta kontuan hartuta euskal hasperena ez dela inoiz ere silabaren kodan ematen, argi dago zein zen hasperenaren toki zilegi bakarra: erroaren (eta hitzaren) hasiera. Hasierako hasperen historikoak (bai hasperen soilak eta seguraski baita herskari fortes-en bilakabidearen emaitza direnak) , aitzineuskaratik datorren tendentzia honen ondoriotzat har daitezke, eta beraz, ez lukete zerikusi handirik izango Martinetek aldarrikatutako lehenbiziko silabako azentuaren hipotesiarekin. Demarkatibotasunaren funtzioa, quechuan bezala (ik. Carenko 1973, 1975), segmentu-ezaugarri batek betetzen zuen hitz hasieran (+/- hasperena). Erro bisilabikoak agertu zirenetik, erreduplikazioei edo erro konbinaketei esker, azentuaren kokaguneak izango zuen zeresanik. Datuetatik abiatuta, eta goian ikusi den bezala, lexikoaren estratu zaharrenaren itxurak Mitxelenari eman bide dio arrazoia: hau da, orduko azentua bigarren silabari zegokion eta horrek esplikatzen ditu bikhe, gathe eta antzeko maileguen adaptazioa. 48 Erreduplikazioaren adibideak ere bat letozke Mitxelenaren hipotesiarekin (*zenzen > zezen, *goRgoR > gogor, *deR-deR > eder, etab.), askoz errazagoa baita zatikako erreduplikazioa beste edonola baino bigarren silabako azentuaren bidez azaltzea. 49 Dena den, J. A. Lakarrak adierazi didanez, erreduplikazioa zatikakoa izan zitekeen hasiera-hasieratik;50 horrela izatera, aipatu berri diren aitzinformak ez lirateke beharrezkoak izango. Bestalde, atzizki zenbaitek azentua erakarri zuten, hitz berriaren bigarren silaban kokatuaz azentua: hau da, seguraski, Hont-tharr-is formaren kasua (ik. Michelena 1977a: 419-420). 51 Azentuak, here kokagunea finkoa den 48 Bada, oraindik ere, beste aukera bat, korapilotsuagoa, gure ustez: maileguek hasiera hasieratik beren azentua mantendu bazuten, oro har uste izan den bezala (ik. beherago), pentsatzekoa da guztiak ez zirela bigarren silabako azentuarekin euskarara egokituko. Edo jatorrizko azentu horien adaptazio orokor bat gertatu zen (baina horren aldeko datuak ez dira batere ugariak) edo hasperentzeak ez luke erlazio zuzenik izango azentuarekin. Bigarren hipotesi honek (** bikhe bezalako formetan oinarritzen denak, alegia) azalpenen eraikin osoa suntsituko luke eta ez du ematen, ondorioz, oso bide emankorra denik. lkuspuntu fonetiko eta tipologikotik datu gehienak aurka izango lituzke, gainera. lrtenbidea, beraz, maileguketaren bereizkuntza kronologikoan bilatu beharko da (mailegatutako forma zaharrenek egokipen borobilago bat jasoko zuten, normala den bezala, berrienak hizkuntza emailearen hainbat ezaugarri mantenduko zituzten bitartean). 49 J. Gorrotxategiri zor diot hain gardena dirudien lotura honetaz ohartaraztea. 50 Erreduplikazio moten tipologia baterako ik. Moravscik (1978). 51 Ik. akitanierazko Harontarris eta Halscotarris bezalako formak (bigarren silabako azentuak -tar- atzizkiaren aldaera hasperengabea azalduko luke). Baina bada Baisothar[ forma bat ere (ik. Gorrochategui 1984: 153). Hirugarren silabako hasperena berrikuntza dela pentsatu beharko da, hau da, hasierako banaketa Hon-thar- eta Haron-tar- formek erakusten dutela, eta geroago, atzizki bihurtutako elementuaren hasperena
ZENBATZEKO SISTEMEN INGURUAN 395 bede- hori, bedera hitzean ere gordea, gaurko bat (<*bade edo *bede-tik heldua), oso adierazgarria dela, baina zortzi-ren lehen elementua, ordea, ez dago hain garbi, nahiz eta zurtz edo zor berbekin ere konparatua izan. Bukaerari buruz, Trombettik hor atzitu aditzaren erroa ikusi uste zuen (atxitu, atxiki eta atxilotu eran ere agertua). lrudimenari gehiago Ian eraginez gero, agian aitzinkartvelierazko *jor- «bi»-ren arrastoa ere ikus liteke (cfr. georg. ori, megr. iiri, laz. iur, svan. jorz).9 Edonola ere, eskuarki «hamar» zenbakia beregaina izaten da, eta ez da aurreko digituekin osatua edo eratorria izaten. 10 Zenbaketari buruzko gogoeta batzuk Lewis Carroll-ek, here Alice, Ispiluan barrena-n, neskato protagonistaren eta loreen arteko elkarrizketa famatuan hitz gogoangarri hauek jarri zituen: «-0 Atsolili [ ... ], zuk hitz egiterik izatea gustatuko litzaidake! -Badugu hitz egitea -esan zion Atsoliliaksolaskide egokia izanez gero». 11 Eta, nolabait, gauza bera esan genezake zenbaketaz ere: bai, kontatu egin dezakegu, kontatzeko gauza egokiak izanez gero. Baina arazoa da gizakiak ez duela beti zer kontatu egokirik ukan, kopuru handitan bederen. Horregatik, komeni da, ene ustez, zenbakerak garapen material eta ekonomikoarekin izan duen lotura zuzena ongi azpimarratzea. Gaur egun gure bizimodu, ekonomia, teknologia eta astronomi jakituria kontuan izanda, gizakiok neurtu eta konta ditzakegun kopuruak izugarri handiak dira, baina horrek ez liguke ahantzarazi behar oraingo zenbatze-sistemak sortu zirenean, jadanik gorago esan denez, lehenbiziko ehiztarien garaian gizakiek askoz ere posibilitate material gutxiago zituztela, eta nekez izan zezaketela kontatzeko ehundik gorako gauzarik. Hau, ene ustez, gogoan ondo hartzeko kontua da, esperientziaren arabera, gizakiok geureak eta nolabait geure jabegopekotzat ditugun gauzak zenbatzeko ohitura dugulako, eta ez geure irismenetik at dauden edo etekin praktikorik ikusten ez diegunak, horretan aritzea alfer-lana delakoan. 12 9 lkus G. A. Klimov-en Ka,rtveliar hizkuntzen hiztegi etimologikoa, Mosku, 1964 (errusieraz) 149. orr. Eta X. Kintanaren «Euskal eta kartveliar izen batzuen kidetasunaz», in Euskalarien nazioarteko jardunak, Iker-1, 1981, 261-267. orr. 10 ltxuraz bederen, maiz hasieran hitz elkartu edo eratorri garbiak izandako hitzak denboraren poderioz erabat ilunak izateraino hel baitaitezke. Euskararen kasurako hortxe dugu hamar < *han-bar < *han-bor <'han(di) + bor(z) (Cf. azkar < *haz(i)+ -kor), hitz honen etimologiarako Sarkisianek eta bestek proposatzen duten etimologia aintzat hartuz gero behintzat. Ikus Vahan Sarkisian-en «Los numerales y algunas ideas numericas en el vascuence (Etimologia interna sistematizada)», FL V, 1997, 59-66. 11 Carroll, Lewis, Alice, Ispiluan barrena, Pamiela, 1992, 32. orr. 12 lzan, Europan behintzat, ez zen batere erraza orduko gizakiek ehizatzen zituzten animaliek, taldeka ibili arren, ehunekoa gainditzea. Seme-alaba, senide eta herrikide biziak ere, garai hartako eritasunak istripuak eta goseteak kontuan izanda, aski kopuru mugatuan zituzten, arkeologiak erakusten digunez. Norbere adina adierazteko ere, zoritxarrez, ez zen ordukoa luzaro bizitzeko egoerarik hoberena, eta ditugun datuen arabera, gutxi ziren berrogeita hamar urteetara heltzen zirenak. Beraz, ondasunetan edo intereseko gauzetan hain eskas ibiltzen zirenez gero, ez da garbi ikusten zifra handiagoak zertarako behar izan zitzaketen. Baziren noski, ikus zitezkeen multzo handiagoak (izarrak, ibai bazterreko harriak, itsas hondartzetako hareak, oihanetako zuhaitzak, zelaietako belarrak edo kanaberak, eltxo edo erle multzoak ... ) baina horiek guztiak aipatzeko, norberak eduki, menderatu eta kontabilizatzeko ondasunak ez zirenez, aski zen ugari, asko gisako adberbioekin adieraztea, zehaztasun berezirik gabe, geure egunotan ere eskuarki egiten dugunez: jendetza handia, anitz automobil, arrain ugari, izar asko ...
396 XABIER KINTANA Horren ondorioa oraindik ehizatik eta basafrutuak biltzen bizi diren Australiako zenbait triburen hizkuntzetan ikus daiteke, lehen hiru zenbatzaileen gainean dauden gauzetarako «asko» esaten dute eta. Ikus, adibidez, George L. Campbell-ek Australiako hizkuntzez dioena: «The concepts unity, duality, triality are covered by singular, dual, and plural inflection. There are no numbers in aboriginal languages higher than three. For everyday purposes, the English numerals are used». 13 Gauza bera gertatzen da Kalahariko basamortuan bizi diren boskiman ehiztarien !kung edo !xu hizkuntzan ere: lehen hiru zenbatzaileak besterik ez dute rle'e «bat», tsa «bi», n!eni «hiru». Ehiztaritzatik irten eta artzaintza eta, batez ere, nekazaritza egonkorra praktikatzera iragan ziren heinean, gizakiak, egoitza finkoarekin batera, ondasun-metaketa handiagoak lortzen hasi ziren, horri darion merkatalgorako aukerarekin batera. Horrek, baina, aldean nahitaezko baldintza zekarren, hots, ondasunen zenbaketa zehatza egin beharra, eta horrexek bultzatuko zuen, zalantzarik gabe, zenbatze-sistemen garapena, trukerako txanponak asmatu eta erabiltzen hasi zirenetik areagotua. Ondorio logiko honetara heldu dira, nor here lekutik abiaturik eta logika hutsaz, honetaz gogoeta egin duten aztertzaile guztiak, elkarren berri izan ez arren. 14 Arrazoi berberagatik, herri ezberdinetako jendeak ere, elkarren arteko harremanik gabe eta besteren zenbaki-sistemak enoratuta, antzeko zenbaki-ereduak sortzera heldu dira, gizaki guztiongan oinarrizko tresnak (hatzak, eskuak, oinak) coki guztietan berdinak zirelako. Kultur eta ekonomi aurrerapenak, ordea, batzuetan arinegi gertatzen dira, eta bizimodu egonkorrean luzaro iraun duten jendeek, inoiz, konkistaz, auzo garatuagoekiko harremanengatik edo merkataritzaren bidez, bat-batean gorabide handiko prozesuan abia daitezke. Kasu horietan, beren ordura arteko zenbatzeko sistema jatorrari here baitatik eboluzionatzeko betarik eman gabe, maileguetara jotzen dute maiz, inguruko beste hizkuntza garatuago batetik berek falta dituzten zenbatzaile handiagoak hartuz. · Googol kontzeptuak horixe adierazten du, hain zuzen, here baitatik irteteke eta beste mintzairen maileguetara jo gabe, hizkuntza batean zenbatzaile baten bidez eman daitekeen kopuru handiena. Hori gertatu da, adibidez, japonieran, dituen zenbaki asko txineratik mailegatuak baitira, edo Nigeriako hausa hizkuntzan, hemeretzitik gorako hamarrekoak arabieratik jaso ditu eta. Gauza bera jazotzen zaie Filipinetako bisaiari edota Hego Amerikako tupi eta guaranierari ere, bostetik aurrera hiru mintzairok espainol-zenbakiak darabiltzate eta. Halaber, ondo kontuan hartzekoa da, here bitxian, miskituaren kasua, Ertamerikako herri hori gaur miskitu-espainol elebiduna izan arren, europarrekiko hasierako harremanak kosta aldean anglo-saxoiekin izan zituelako, gaur egun here kontatzeko sistema ia osoa ingelesetik mailegatua dauka, gorago eskaini ditugun haren jatorrizko zenbatzaile jatorren kaltean. Txinera 1 yI 2 er; liang Japoniera itchi; itotsu ni; futatsu Hausa d'aya biyu Arabiera wahed i!nani 13 George L. Campbell, Compendium of the World's Languages, I. liburukia, London-New York, 1991. 118. or. 14 Ikus Yuri Vl. Zytsar, «Hacia la Teoria e Historia de los sistemas de numeraci6n (decimal y otros)», FLV1996, 387-397. orr. eta 1997, 41-58. orr.
408 XABIER KINT ANA Lanbide konkretu baten ondorioa da, dirudienez, nawatl hizkuntzan «laurehun» eta «zortzi mila» esateko erabiltzen diren izen bereziak, lehena centzon «hogeiren karratua» eta bigarrena cenxiquipilli «20 x 400», azteken garaian kakao-garauez beteriko zakuen unitateak izendatzeko erabiliak. Praktikotasun kontuengatik, halaber, mantendu izan dira orain arte ofi.zio batzuetan zenbakiak grafi.koki idazteko forma jadanik zaharkitu edo heterodoxoak. Hortxe ditugu, esaterako, Bizkaiko errotarien oraintsu arteko marra-sistema, kide aski mugatuen bileretan, botoak bosnan kontatzeko, lau marra zut eta bosgarrena zeharretara egiteko ohitura, presoek kartzeletako hormetan ere maiz marraztuak, edota, ganadu-hiltegietan animalien larruak eroslearen bazkide-zenbakiarekin markatzeko orduan oraindik sistema erromatarra erabiltzea, ariketa hori larruaren gaineko ilea artaziarekin egiten denez gero, ebakera zuzenak egitea errazagoa izaten delako arabiar zifra maiz biribilduekin baino.26 Ondorio gisa Oro har, zenbatzeko sistemak bostarra, hamartarra eta hogeitarra ditugu. lzan, bada besterik ere, hamabostarra (zapoteka) edota seitarra (eskimoena), baina honetarikoak hizkuntza gutxitan garatu dira. Edonola ere, zenbatzeko moduek sistema bat baino gehiago izan dezakete beren baitan, hamar edo hogeiraino bostarrak edo hamartarrak izan arren, hortik aurrera hamartarrak zein hogeitarrak izanik. Hori, eskuarki, ehunera heldu arte gertatzen da, hortik aurrera ehunka kontatzen baita. Dirugun datuen arabera, herri bakoitzaren kultura eta ekonomiaren aurrerabidearekin garatzen da zenbakera, eta beraz, familia bereko hizkuntzen artean ere, abar ezberdinen arteko banaketa zenbat eta zaharragoa izan, are zenbatzaile kopuru cxikiagoa ukan zezaketen amankomunik urruntze-unean, hortik aurrera zein here bidetik abiatuz. Hori ondo gogoan eduki beharko da familia ezezaguneko hizkuntzak, euskara, barne, era bereko beste hizkuntzekin konparatzeko orduan. Googol kontzeptua ere kontuan hartzekoa izaten da, beren baitako aurrerapen ekonomiko eta kulturala garatuz doan neurrian beren hizkuntzan ere halakoxe zenbakeraaurrerapena ukan duten herrien aldean, beste batzuek, ordea, inguruko jendeen eraginez berehalako garapena lortzean, beren jatorrizko zenbatzaile apalez gainerakoak maiz hizkuntza arrotzetatik mailegatzen dituztelako. Etorki bereko hizkuntzetan ere, gizarteen kultur aurrerapen eta atzerapenen ondorioz eta inguruko hizkuntzen eraginez, zenbatzeko sistemak, hamarretik aurrerako kopuruak adierazteko, aski erraz alda daitezke, bai digitu-hamarrekoak ordenatzeko segidan, eta bai hamartar, hogeitar sistema bera antolatzean, indoeuropar eta latinetiko hizkuntzetan argi ageri denez. Oro har hizkuntza gehienetan, indoeuropar eta semicikoak barne, zenbatzeko sistema erabiliena hamarkakoa izaten delako, zenbatzaileak adierazteko zeinu matemati26 Seinalatzekoa da, arazo honi buruz mintzatzean J. Lakarrak egin zidan ohar interesgarria eskuratuz, zenbakiak marka xumeen edo sistema antolatuagoen bidez adierazteak -gutxienez neolitikotik animalia hilen hezurretan heldu zaizkigun marrazketetan argi ikus daitekeenez- ez duela esan nahi hori egiten zuenak nahitaez «idazten» zekienik, hitz honi eskuarki ematen diogun adiera zabalean behintzat.
ERGATIBOA DEFINITZEN: LEHENENGO SAIOA GRAMATIKA SORTZAILEAN ltziar Laka Hizkuntzalaritza orokorra / Euskal Herriko Unibertsitatea 1. Atarian1 Ohore handia da Rudolf de Rijk irakasiearen omenez argitaratutako Iiburu honetan parte hartzea. Urteetan zeharreko gidaritza, ahoiku emate eta Iaguntza eskertzeko aukera ematen digu, apalki bada ere. Asko gara, izan ere, de Rijkek burututako Iana argi modura erabili dugunok, euskaI gramatikaren ikerkuntzan abiatzean. Ondorengoon Iana errazagoa izan da, de Rijk bezalako aitzindariek jasandako neke eta urratutako bideari esker. Esker onez idazten dudan honetan, de Rijk hizkuntzaiariaren Ian argitaratuetan agertu ohi ez den Iantxo baten inguruan jardun nahi nuke, egileak berak egotzi izan diona baino garrantzi handiagorik baduela sinisten dudalako. lzan ere, Iantxo hau, «Redefining the Ergative» izenekoa, gramatika sortzailean ergatibotasunak jaso zuen Iehenego azalpen saioa da.2 Honek dagoenekoz garrantziz janzten badu ere, bada azpimarratzeko besterik: Ian horretan eskeintzen den azalbideak jarraipena ezagutuko zuen gerora, ergatibotasuna azaltzeko garatu diren hipotesi nagusi bietako baten muina itxuratzen baitu. Areago, erakutsi nahi nukeenez, de Rijk gazteak Ian honetan egiten duen proposamenak, Teoria Estandarra zeritzon ereduaren hutsune edo akats nagusi bat argitara azaltzen digu, geroko Hatsarre eta Parametroen ereduak, 0-teoria eta Kasu-teoriaren elkarlanaren bitartez beteko zuen hutsunea.3 Askorentzat jakina den Iegez, ergatibotasuna munduko hizkuntza gutxi batzuetan agertzen den gertakari gramatikala da, giza hizkuntzaren egitura orokorrari buruzko arazo garrantzitsuak piazaratzen dituena, batik bat funtzio gramatikalen alorrean, eta 1 Lan hau, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Ikerkuntza eta Unibertsitate Sailaren PI-1999-18 eta Euskal Herriko Unibertsitateko 9/UPV 00027.130-13587/2001 ikerkuntza laguntzei zor zaie. 2 Lana, ikasle denboran burutu zuen de Rijkek MIT ikastetxean, eta hizkuntzalarien artean zabaldu bazen ere, garaiko aipamenek erakusten duten bezala, ez zen argitaratu. Nik dakidala, ez dago saio goiztiarragorik gramatika sortzailean. Haatik, egun ez ohi da askotan aipatu; adibidez, Johnsek (1996): "The earliest discussions of ergativity in generative grammar are those of Hale 1970, Anderson 1976 and Chung 1977." Egungo gramatikalari sortzaileen artean ezezaguna izanagatik, eredu sortzailetik kanpoko monografietan aipatzen da, esaterako Dixon 1994. 3 Eredu hau, Chomsky 1981 lanean aurkezten da. Euskaraz idatziriko aurkezpen bikain baterako, ikus bedi Artiagoitia 2000.
412 ITZIAR LAKA bereziki subjektu eta objektu adigaien unibertsaltasunari dagokienean. Haatik, gramatika sortzailearen hastapenetan, 1960-1980 tartean, ergatibotasuna ez da ia aipatu ere egiten. Salbuespenak gutxi dira, eta esanahitsuak. Salbuespen gutxi horietarik gehienak, izan ere, euskarari buruzko lanak ditugu. Teoria Estandarrak eskaintzen zuen eredu teorikoko lanabes nagusiak erabiliaz saiatzen dira ergatibotasuna azaltzen: berridazketa erregelak edo erregela transformazionalak erabiliaz, alegia. Lan aitzindari hauek eskaintzen dituzten azalbideek, geroko ikerketa ezagunagoek jarraituko dituzten bide nagusi bi urratzen dizkigute: Lehenengo hipotesian, ergatibotasuna sakoneko gertakaria da, egitura sintaktikoaren hasierako mailan kokatzen baita, hiztegia eta sintaxia lotzen diren jatorrizko unean. Bigarren hipotesian, ergatibotasuna azaleko gertakaria litzateke, sintaxiaren azkeneko mailetan ematen dena, morfologiarekiko lotura egitean. Lehenengo hipotesian, hizkuntza ergatibo eta nominatiboek perpaus egitura ezberdinak sortuko lituzkete hasiera-hasieratik; Bigarren hipotesiaren arabera, ordea, sakoneko egitura sintaktikoak unibertsalak lirateke, eta eratorketaren ibilian bereziko lirateke gramatika ergatiboak eta gramatika nominatiboak. Gerora, ergatibotasuna azaltzeko kontzepzio nagusi bi hauek, ergatibotasun mota bi itxuratuko dituzte: lehenak, ergatibotasun sintaktikoa, eta bigarrenak ergatibotasun morfologikoa (Anderson 1976, Levin 1983, Marantz 1984). Hasiera batetik, hots, XX. mendearen erdialdetik aurrera, gramatika sortzaileak helburu nagusitzat izan du giza gramatiken eredu ahalik eta argiena eratzea. lzan ere, sortza,ile hitzak horixe adierazi asmo du: guztiz azaldua, ahal delarik gramatikaren eragiketa edota ekairik ezkutuan uzten ez duena. Gramatika sortzaileak, bada, hizkuntzaren ezaugarri unibertsalak ezagutu nahi ditu, eta aldi berean, hizkuntzen arteko aldagarritasuna azaldu. Gizakion hizkuntzaren oinarri nagusiak edo gramatika unibertsala zer den inoiz jakingo badugu, ulertu beharko dugu zeintzuk diren hizkuntzen arteko aldeen nondik-norakoak. Lehenengo helburuaren erdiesteak, eskutik lotuta dakar bigarrenaren erantzuna: giza hizkuntza arrakastaz aztertzeko, giza elkarte ezberdinetatik aurkezten dizkigun leiho eta leihatila denetatik begiratu behar diogu. Hedatuago diren hizkuntza taldeak bakarrik aztertuz gero, gure ikusmira murrizten da eta, ezagutzaren sakontasuna moteltzen. Horregatik, giza hizkuntza orokorrean eta sakonki ulertzeko helburua daukalako, gramatika sortzaileak etengabe zabaldu du here ikusmira geroz eta hizkuntza gehiago bilduaz, eta honek saihetsezinki, hastapenetan jorratu gabeak ziren gertakariak ekarri ditu eztabaidaren plazara. Rudolf de Rijk maisuaren ikerbidea, egitasmo honen lekuko sendoa dugu. Ergatibotasuna getakari txikia da, bai ergatiboak diren giza hizkuntzen kopuruaren aldetik, eta baita sortu duen ikerkuntza kopuruaren aldetik ere, eredu sortzailean eta hizkuntzalaritzan oro har. Haatik, ergatibotasunak galdera guztiz garrantzitsuak sortzen ditu, giza hizkuntzaren eredu orokor bat eraiki nahi duen edozeinentzat: Unibertsalak al dira perpausaren subjektua eta objektua bezalako adigaiak? Zer da iragankortasuna, aditzak sailkatzeko erabiltzen dugun irizpide nagusia? Lehenengo galderak arreta handia jaso du ergatibotasunaren lehenengo azalbideetan; bigarrenaren garrantzia geroz eta nabarmenagoa egiten da hurrengo urteetan, hizkuntza ergatiboen arteko erkaketari ekiten za1onean. Ekin diezaiogun, bada, lehenengo galdera horri: unibertsala al da perpausaren subjektua adigaia? Hizkuntza nominatiboetan (hots, ergatiboak ez diren hizkuntzetan) subjektuak eta objektuak bereizteko erabiltzen diren irizpideek ez dute zuzenean balio hiz-
ERGATIBOA DEFINITZEN: LEHENENGO SAIOA GRAMATIKA SORTZAILEAN 413 kuntza ergatiboetarako. Ergatibotasunak, bada, zalantzan jartzen ditu gramatikaren oinarrikotzat jo ohi diren adigaiak, mendebaldean bederen, gramatika deskribapenaren ekaitzat erabili izan direnak duela bi mila urte, inplizituki edo esplizituki giza hizkuntzaren ezaugarri unibertsaltzat hartu izan direnak. 2. Ergatibotasuna zer den Gertakari honek jasotzen duen izena, eredu sortzailea baino zaharragoa da, zaharregia ez bada ere. Ergatibotasuna, 1912. urtean sartu zen gramatikaren terminologian, Dirr hizkuntzalari errusiarraren eskutik. Ergatibotasuna XX. mendean aurkitzen da, bada, nahiz eta ergatiboak ziren hizkuntzak askoz lehenagokoak diren, eta aurkitzen den unetik bertatik, arruntagoa den eredu nominatiboari kontrajartzen zaio. 4 Horregatik, ergatibotasunaren itxurapena beti egin ohi da nominatibotasunaren arabera: ergatibotasunak, perpaus iragankorretako objektuak eta perpaus iragangaitzetako subjektuak talde batean biltzen ditu, kanpoan utzita perpaus iragankorreko subjektuak. Ergatibotasuna, kasu morfologian edota aditz komunztaduran azaldu ohi da. Hizkuntza ergatiboak gutxiengoa dira munduko hizkuntzetan, baina kontinente guztietan aurkitzen ditugu, eta ez dute talde genetiko bat osatzen. Hots, hizkuntza ergatiboek ez dute nahitatez harreman historikorik euren artean, ez dute jatorri bera, eta ez dute nahitaez elkarrekin kontakturik izan. Gaztelania eta ingelesa hizkuntza nominatiboak ditugunez, bertako datuak erabil ditzakegu ergatibotasuna datuetan aurkezteko. Har ditzagun perpaus iragankor soil bi adibide: (1) a. las mujeres han visto a los hombres b. the women have seen the men Perpaus hauetan, subjektu deritzogu aditzarekiko komunztadura duen osagaiari (fas mujeres, the women), eta objektu komunztadurarik agertzen ez duenari (los hombres, the men). Komunztadurak, bada, osagai talde bi bereizten ditu: subjektuak eta objektuak. lzenordainen morfologiari begiratzen badiogu, bai gaztelaniak eta baita ingelesak ere, forma ezberdinak hautatzen dituzte subjektu lana egiten duten izenordainetarako eta objektu lana egiten dutenetarako, (2)-ko adibideek erakusten diguten legez: (2) a. ellas los han visto b. they have seen them Ikusten dugunez, badira gaztelaniaz eta ingelesez aditzaren argumentu mota bi: subjektuak eta objektuak. Argumentu talde bakoitzak ezaugarri formal batzuk azaltzen ditu: (a) Subjektuen kasuan, aditzarekiko komunztadura eta izenordain nominatiboak. (b) Objektuen kasuan, aditzarekiko komunztadura eza eta izenordain akusatiboak.5 Bi talde hauetarik zeinetan kokatzen da aditz iragangaitz baten argumentu bakarra? Subjektuen taldean, gorago, (1) eta (2) adibideetan erabilitako irizpide morfologikoek erakusten digutenez. Honela, (3) perpausak hartzen baditugu: 4 Sarasola 1977 lanaren lehenengo zatian, ergatibotasunak euskalaritzan jasotako zenbait (sasi)deskribapen bildu eta eztabaidatzen ditu. 5 Badira hizkuntza bi hauetan, subjektua eta objektua bereizten dituzten hitz ordenari eta sintaxiari loturiko beste irizpide batzuk, oraingo eztabaidara ekarriko ez ditugunak.
414 ITZIAR LAKA (3) a. las mujeres han llegado c. ellas han llegado b. the women have arrived d. they have arrived Errazki ikus genezake, (3a) eta (3b) adibideetako aditzaren argumentu bakar horrek, !as mujeres edo the women, aditzarekiko komunztadura egiten duela, eta izenordain batek ordezkatzen badu, nominatibozkoa hautatzen dela (3c,d). Hona, bada, nominatibotasuna zertan den; aditzaren argumentu nagusiak talde bitan banatzen dira: (a) subjektuen ta/dean, aditz iragankorren egilea (edo egilearen antz handiena duena) eta aditz iragangaitzen argumentu bakarra sartzen dira; (b) objektuen ta/dean, aditz iragankorren gaia (edo gaitik hurbilen den argumentua) sartzen da, ez besterik. Euskarak, baina, bete modu batera antolatzen ditu argumentu talde nagusi biak. Har dezagun (4) adibidea: (4) a. emakumeek gizonak ikusi dituzte b. zuek gu ikusi gaituzue Perpaus iragankorrek (4a,b), euskaraz ere, argumentu talde bi bereizten dituzte: batetik, egilea (edo egilearen antza gehien duen argumentua) kasu marka batez jantzirik agertzen zaigu, ergatiboa edo NORK deitzen dugun kasu markaz alegia. Bestetik, gaia (edo gaiaren antza gehien duen argumentua), kasu marka ageririk gabe azaltzen da, eta honi absolutiboa edo NOR kasua deritzogu. Aditz komunztadurak, here aldetik, bereizkuntza hau islatzen du: ergatibodun argumentuak komunztadura mota bat egiten du laguntzailearekin, ergatibo edo NORK komunztadura alegia, eta absolutibodun argumentuak beste komunztadura mota bat egiten du, hain zuzen ere absolutibo komunztadura edo NOR sailekoa. Honaino, kontuak ez dira gaztelania eta ingelesarenetatik aldentzen: perpaus iragankorretan argumentuak talde bitan banatzen dira: batetik egilea edo egilearen antzekoa, eta bestetik gaia edo gaiaren antzekoa. Baina, perpaus iragangaitzetan, euskarak ez du hizkuntza nominatiboen eredua jarraitzen: (5) a. emakumeak etorri dira b. gu etorri gara c. *emakumeek etorri dute d. *guk etorri dugu Perpaus iragangaitzetan, aditzaren argumentu bakarrak ez du NORK morfologia hartzen, NOR morfologia baizik. Euskarak gaztelania edo ingelesaren bidea jarraituko balu, espero genukeena (5c) edo (5d) bezalako zerbait litzateke, hots, perpaus iragankorretan egilearentzat hautatzen den morfologia bera, eta ez gaiarentzat hautatzen den morfologia absolutiboa. Hona bada, ergatibotasuna zertan den. Aditzaren argumentu nagusiak talde bitan banatzen dira, baina banaketa hori zertxobait ezberdina da: perpaus iragangaitzetako argumentu bakarrak, perpaus iragankorretako «objektuaren» itxura bera hartzen du. 3. Subjektua eta objektua gramatika sortzailearen hastapenetan Gramatika sortzailearen hastapena urte batean kokatzekotan, 1957.ean kokatu ohi da, orduan kaleratu baitzen Noam Chomskyren Syntactic Structures liburua. Jakina denez, liburu honen hazia, hizkuntza egiturari buruzko irakastaldi batzuk dira, Chomskyk berak MIT ikastetxean emandakoak. Egitura Sintaktikoak lanean, Chomskyk gramatika sortzaileak eraikitzeko beharra defenditzen du, hau da, guztiz esplizitoak diren gramatika ereduak (ikus bedi Botha 1989: 1-8 kontu hau argitzeko). Bertan proposatzen den
ERGATIBOA DEFINITZEN: LEHENENGO SAIOA GRAMATIKA SORTZAILEAN 415 eredu sortzaileak, erregela mota bi dauzka: osagai egitura erregelak batetik, eta erregela transformatzaileak bestetik. Gramatika eredu honen helburua, hizkuntza jakinetako gramatikak egitea da, batetik, eta bestetik, hizkuntzaren eredu orokor bat eratzea. Hurrengo Ian batean, Aspects of the Theory of Syntax izenburua duen 196 5 .eko lanean, Teoria Estandttrra deritzon eredu osatua aurkezten da, Egitura Sintaktikoetan defendaturikoaren garapena dena. Teoria Estandarrean, subjektua eta objektua bezalako funtzio gramatikalak ez dira gramatikaren primitiboak edo ekaiak. Chomskyk argudiatzen duenez, funtzio gramatikal hauek, osagaiek perpausaren egituran betetzen dituzten kokaguneen deiturak dira. Honela, funtsezko bereizkuntza dago kategoria eta funtzioen artean. Kategoria berezkoa zaio hiztegi ale bati; hau da, lexikoko aleek kategoria batekoak edo bestekoak izan behar dute, eta lexikoan bertan adierazten da elementu bat zein kategoriakoa den. Adibidez, katu elementua Izen kategoriakoa da berez; ezaugarri hau ezin daiteke aldatu sintaxi egituraren arabera. Katu I(zen) kategoriakoa da beti, eta hori honela itxura genezake formalki: [Ikatu]. Era berean, elementu hori kategoria batekoa ala bestekoa izateak erabakitzen du elementu horrek sor dezakeen sintagmaren izaera; esaterako, katu elementua gune duen osagaia I(zen)S(intagma) izango da nahitaez.6 Kategoria, berezkoa zaio lexikoko elementuari. Har ditzagun orain gramatika funtzioak, esaterako subjektua eta objektua. Lexikoko aleak ez dira berez subjektu edo objektu. Osagaiek perpausan agertzen dituzten harremanen arabera eratzen dira gramatika funtzio hauek. IS batek, adibidez katu beltza osagaiak, funtzio ezberdinak bete ditzake, (6a) eta (6b) adibideetan ikusten dugun legez: (6) a. [Is katu beltza]k ekarri du sagu hila atarira b. [Is katu beltza] ikusi dut atarian Funtzio gramatikalak ez dagozkio betetzen dituzten elementuen ezaugarri lexikoei: funtzio gramatikalak elementuen arteko harremanetatik sortzen dira. Delako IS bat, predikatu baten subjektua izan daiteke ala ez, egitura sintaktikoan betetzen duen lekuaren arabera: The notion «Subject», as distinct from the notion «NP», designates a grammatical function rather than a grammatical category. It is, in other words, an inherently relational notion.( ... ) Functional notions like «Subject», «Predicate» are to be sharply distinguished from categorial notions such as «Noun Phrase», «Verb», a distinction that is not to be obscured by the occasional use of the same term for notions of both kinds (Chomsky 1965: 68). lzan ere, subjektu/objektu bezalako adigaiak, perpaus-egituraren araberakoak dira. Teoria Estandarreko osagai egitura erregelak, berridazketa erregelak ditugu: IS edo AS bezalako kategoria sinboloak aurkezten dituzte ezkerraldean, eta baliokideak diren eskuinaldeko sinbolo kate batez ordezkatzen dituzte: 6 Dakigunez, hemen IS bezala aipatzen ditudanak Determinatzaile Sintagmak (DS) dira. Dena den, gramatika sortzailearen hastapenetan mugituko garenez, orduko osagai banaketari atxikiko natzaio, anakronismo larrietan ez erortzeko. Egun sintaxi teorian hedatuta dago Determinatzaile kategoria sintaktikoek Determinatzaile Sintagmak islatzen dituztelako tesia. lkus bedi Artiagoitia 1998 honen aurkezpen eta defentsa argi baterako.
ERGATIBOA DEFINITZEN: LEHENENGO SAIOA GRAMATIKA SORTZAILEAN 419 Bai Wilburrek eta bai de Rijkek egiten duten hausnarketa hau guztiz egokia da, eta gehiegitan saihestu izan da euskal gramatikagintzan, eztabaida gabe zoritxarrez. Subjektuen taldea itxuratzeko irizpideek, aztertzen ari garen gramatikan oinarritutakoak izan behar dute, egokiak izango badira, eta ez inguruko hizkuntza nominatiboek egiten duten aukeran islatua itzulpenaren bitartez. De Rijkek (1966) egiten duen proposamena, bada, ondoko hau dugu: perpausa eratzen duten lehenengo berridazketa erregeletan, euskarak ingelesak ez bezalako aukera bat egiten du, eta aukera horren ondorioz sortzen den sintaxi-konfiguraketa (12b) da; hona, ergatibotasunaren berdefinizioa: (12) a. Hizkuntza nominatiboa: ingelesa, gaztelania p IS -------------- AS nominatiboa ( ellas/ ellos) akusatiboa (las/los) b. Hizkuntza ergatiboa: euskara p IS -------------- AS absolutiboa NOR ------------ A IS ergatiboa NORK Proposamen honetan, bada, euskararen subjektuak, absolutiboa hartzen duten ISak dira (NOR saileko izen sintagmak, bestela esanda), eta euskararen objektuak ergatiboa hartzen duten ISak dira (NORK saileko izen sintagmak, beraz). Hizkuntza nominatiboek (12a) eta ergatiboek (12b), bestalde, badituzte antzekotasun nagusiak: kasu marka agerikorik azaltzen ez duten ISek osatzen dute subjektuen taldea, eta kasu marka agerikoa dutenak objektuak dira. 9 Bestalde, Teoria Estandarrean eskaintzen ziren funtzio gramatikalen definizioak gordetzen dira: subjektua P adabegiaren alaba da, eta objektua AS adabegiaren alaba, hizkuntza mota bietan. Alabaina, bada funtsezko alderik eredu nominatibo eta eredu ergatiboaren artean: perpaus iragankor batean, esanahiaren aldetik kide diren osagaiek kontrako funtzio gramatikalak betetzen dituzte: gaztelaniaz edo ingelesez subjektu den ISa objektua litzateke euskaraz, eta alderantziz: (13) a. [p [las mujeres] [A5vieron [al hombre]]] b. [p [the women] [A5saw [the man]]] b. [p[gizona] [A5ikusi dute [emakumeek]]] De Rijken lanak ez du inoiz kidetzen euskararako proposamena hizkuntza nominatiboetako perpaus pasiboekin. Honi dagokionez, bada, perpaus egitura erregeletan oinarritutako hipotesi honetan ez da esaten euskal perpaus iragankorra gaztelaniazko per- 9 Hizkuntza nominatiboetan arrunta da nominatiboak ageriko markarik ez izatea eta akusatiboak bai, latinez gertatzen den bezala. Hizkuntza ergatiboetan, ordea, ergatiboak ageri ohi du kasu marka, eta absolutiboak ez (Dixon 1994).
420 ITZIAR I.AKA paus pasiboaren kidea denik. De Rijken proposamenak ez du transformaketa pasiborik aurkezten, beste proposamen batzuetan emango dena: «These works [Hale 1970, Chung 1977] deal with a perennial issue within ergativity the relation of the transitive clause in an ergative/absolutive system ... to the passive» Qohns 1996: 3). Gramatika sortzailean egin ziren lehen saioen artetik, izan ere, honek bakarrik saihesten du pasiboarekiko elkarkidetza; de Rijken (1966) proposamena, izan ere, Marantz (1984) laneko ergatibotasunaren hipotesiaren arbaso zuzena dugu, kontzeptualki bederen, eta ez du loturarik hipotesi pasibistarekin. 10 Azpimarragarria begitantzen zait de Rijk 1966 laneko hipotesiak here formulaketan aurkitzen duen oztopo gaindiezin bat, zeinak Teoria Estandarraren akats oinarrizko bat argitara ekartzen duen: Teoria Estandarrak ez zuen inola ere azaltzen sintax:i konfiguraketa eta harreman semantikoen arteko harremana zein zen. Bestela esan, Teoria Estandarrean ez zen adierazten zergatik hizkuntza nominatiboetan egileak hartzen duen [IS, P] kokagunea eta gaiak [IS,AS] kokagunea. Hau azaltzen ez zelarik, ezinezkoa zen de Rijkek proposatzen zuen bigarren aukera guztiz formulatzea. Ondorioz, gramatika sortzailearen helburu nagusi batean porrot egiten zuen ereduak, ez baitzuen agerian azaltzen giza hizkuntzan guztiz garrantzizkoa den atal bat; harreman tematikoek aukeratzen duten kokapena egitura sintaktikoan. Egitura Sintaktikoak eta Aspects lanen arteko garapenik garrantzitsuena, lexikoan azaltzen den edukiaren aberastea da, hala nola lexikoko informazio horrek osagai egitura erregeletan duen eragina. Haatik, Teoria Estandarrean ezerk ez du ziurtatzen P adabegiaren alaba den ISa (13a,b) ver edo see «ikusi» aditzaren egile bezala interpretatuko denik, eta ezin dela ekintzaren gaitzat hartu. Era berean, eredu teoriko honetako ezerk ez du ziurtatzen (13c) adibideko P adabegiaren alaba den ISa ikusi aditzaren gaia bezala ulertu behar denik. Bestela esan, de Rijken proposamen hau, egiazki, formalizaezina da Teoria Estandarrean, eta aldi berean, proposamen honen adieraezintasunak, gramatika eredu honen oinarriko huts bat ekartzen du azalera: sintax:ia eta harreman tematikoen arteko lotura adierazten ez duela, izan ere. Arazo hau, funtsezkoa izaki, oharkabean igarotzen da garaiko eztabaidetan oro har, nahiz eta azken hamarkada biotan ikerkuntza gai nagusi bilakatu den, konplexutasun handikoa. 4.2. Ergatibotasuna azaleko gertakari Osagai erregeletan oinarritutako proposamen honek aurkitzen zituen oztopo kontzeptualak oharkabean gelditu baziren ere, ez zen gauza bera gertatu here egokitasun enpirikoari dagokionean. Sarasola (1977) lanean, eta batik bat Wilburren proposamena kritikatuaz, beste proposamen bat egiten zaigu. Lehenik, osagai egitura erregeletan oinarritutako proposamena enpirikoki desegokia dela argudiatuko du, eta ondoren erregela transformatzaile bat erabiliko du ergatibotasuna azaltzeko. Sarasolaren lanak egiten duen galdera nagusia da ea kasu morfologia eta komunztaduraz gaindi ebidentziarik ote den defendatzeko ergatibodun !Sak euskaraz gaztelaniazko objektuek betetzen duten kokagune bera betetzen dutela. Hau da, (13) adibideko ASei so egiten badiegu, orain (14)ean errepikatuak, zer ebidentzia 10 Euskal gramatikagintzan pasibismoak izan duen ibilbidearen berri izateko, ikus bedi Sarasola 1977.
ERGATIBOA DEFINITZEN: LEHENENGO SAIOA GRAMATIKA SORTZAILEAN 421 dugu euskaraz emakumeek gaztelaniazko al hombre osagaiaren kokagune bera betezen duela? (14) AS ----------- A IS AS ----------- A IS ... v1eron al hombre ikusi zuten emakumeek Sarasolaren iritzian, ez dago hori sostengatzen duen ebidentziarik. Gaztelaniaz hainbat gertakaritan erakuts daiteke objektua eta aditza hurbil daudela egituran, eta subjektua kanpoan uzten duen osagaia osatzen dutela. Gertakari horien euskal kideek, ordea, ez dute ergatibodun ISa eta aditza biltzen. Objektua eta aditzaren arteko hurbiltasun hau frogatzen duten gertakariak asko dira, eta Sarasolak aukeratzen dituenak, lzen + egin predikatuak eta nominalizazioak ditugu. Gertakari hauek, euskaraz, ez dute IS ergatiboduna eta aditza biltzen, baizik eta IS absolutiboa eta aditza. lzen + egin predikatuek garrantzi handia izan dute eta daukate oraindik, euskararen kasu sistemaren ikerkuntzan. 11 Sarasola da, guk dakigunez, predikatu hauen garrantzia eztabaidara ekartzen duen lehenengo hizkuntzalaria. Predikatu hauetan, NOR edo absolutiboa duen IS gehi aditza agertzen zaizkigu bilduta, eta ez NORK edo ergatiboa duen IS eta aditza. Hau azaltzeko, onartu behar dugu IS + egin talde horrek osagai bat osatzen duela sintaxian, ergatibodun IS biltzen ez duena (15a); ergatiboa ASren barruan duen proposamenean, ordea, predikatu hauen izaera azaltzea zail egiten da (15b): (15) a. P b. p ~ ----------- IS AS IS AS Jonek ~ ------~ IS A IS AS bekatu egin du Jonek egin du Sarasolak (1977), bada, absolutiboak eta aditzak erakusten duten hurbiltasunean oinarriturik, euskaraz funtzio gramatikalak hizkuntza nominatiboetan bezalaxe eratzen direla ondorioztatzen du. Bere proposamenean, perpaus osagai erregelek ISak kokatzean, eredu bera jarraitzen dute euskaraz eta gaztelaniaz edo ingelesez. Hots, perpaus egitura erregelek, semantikoki kide diren ISak leku berean jartzen dituzte, (16)ko zuhaitzetan ikusten dugun bezala: 11 Predikatu hauen garrantziaren erakusgarri, euskal kasu sistemari buruzko hainbat lanek ematen dioten garrantzia dugu: Levinek (1983) argitara ekarri zuen predikatu hauek ezergatibotasunarekin duten zerikusia, eta ondoko hainbat lanek ikergai erabili izan dituzte. Hauen artean, adibidez, Uribe-Etxebarria 1989, Fernandez 1996, Laka 1993, Rodriguez eta Garda Murga 2001, beste askoren artean.
EGITURA DESBERDINA OUTEN «ANTZEKO» PERPAUS BATZUEN INGURUAN Jose A. Mujika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordekoa Rudolf P. G. de Rijk: Hartelijk dank! Euskal gramatikaren egitura jakin eta zehatz batzuk aztertzea du helburu artikulu labur honek, sakoneko gorabeheretan barneegi murgildu gabe bada ere. Azalean itxura berdin samarra izan arren, sakonean egitura desberdinak dituzten perpaus batzuk izango ditugu aztergai. Aurreneko atalean, mendeko osagarria duten Lehen aldia da hona etorri naizela gisako perpausak aztertuko ditugu, erlatiboa daramaten Lehen aldia da hau hona etorri naizena bezalakoekin erkatuz. Bigarrenean, berriz, Zerbait handi gertatu da eta Zerbait, handia, gertatu da bezalakoak erkatuko ditugu, bien arteko aldeak nabarmenduz. 1. Lehen aldia da hona etorri naizela 1.1. EGLU-V-ek perpaus osagarrien sailean sartzen ditu «Lehen aldia da hona etorri naize/a» bezalako perpausak (37; c£ 50). Gaur egun, ordea, gero eta sarriago entzuten eta irakurtzen dira «Lehen aldia da hona etorri naizena» gisakoak, EGLU- V-en aipatu moldeari bazter egiten zaiola. Hau da, gero eta sarriago erabiltzen da -eNA «menderagailua» -eLA-ren ordez horrelako perpausetan. 1 Lehen begiratuan pentsa daiteke menderakuntza mota horri dagokion atzizkia edo morfema aldatzen ari direla beharbada hiztunak, besterik gabe; morfema baten lekuan bestea erabiltzen dutela, alegia. Kontua ez da, ordea, ene irudiko, morfema-aldaketa soilera mugatzen. Gertatzen dena sakonagoa da: izan ere, egitura desberdin bin;n arteko lehia da hor jokoan dagoena; perpaus osagarriei dagokiena da bata eta erlatiboei dagokiena bestea. 1 Ez beti eta ez denek egiten dute horrela, noski. Ikus, esate baterako, «Lehen aldia Aita Saindu bat holako toki batetarat agertzen dela» (Herria, 2001/05/10, 8. or.). Zenbaitek, hala ere, Hegoaldean batez ere, erlatiboko -eNA atzizkiaren aldeko joera nabarmena erakusten dute. Bizkaierari dagokionez, pentsa daiteke, beharbada, testuinguru jakin batzuetan erabili ohi den -eNA osagarria dela hori ere. Hau da, «Badakit etorri dana» bezala, «Lehen aldia da etorri dana» esaten dela. Ez da hori, ordea, ene ustez, egun bestelako euskalkietan ere zabaltzen ari den «lehen aldia da .. -eNA» egiturari dagokiona.
450 JOSE A. MUJIKA 2. Zerbait handi(ri,k) gertatu da 2.1. EGLU-1-ek honako azalpen hau ematen du ondoko lerroetan aztergai izango dugun egituraren gainean: «Zerbait eta norbait, izenordain izanik ere izenondo baten laguntzan ager daitezke eta horrelakoetan Izen Sintagma mugatzaile eta guzti erabili ohi dugu. Alegia: (a) Zerbait ona aurkitu du = Ona den zerbait aurkitu du (b) Norbait jakintsua behar dugu = Jakintsua den norbait eta ez, (c) *Zerbait on aurkitu du (d) *Norbait jakintsu behar dugu" (EGLU I, 91-92). Horrelakoa da, bai -horretan zuzen dabil EGLU-, egungo euskaldun askoren jokabidea. Aski ohikoa da gaur egun zerbait arraroa, zerbait berezia, zerbait bizia, zerbait ederra, zerbait freskoa, zerbait handia, zerbait ona eta horrelakoak entzutea. Ikus, esate baterako, nola itzuli berri duen kazetari batek gaztelaniazko «preparan algo gordo» esaldia: zerbait handia prestatzen ari dira. Bestela ikusten zuen kontua, ordea, K. Mitxelena zenak. Hona zer idatzi zuen, ohikoa zuen zorroztasunez, idazle batek jaulkiriko «eguneroko hizkuntza zerbait bizia da» esaldiaren iruzkina eginaz: Eguneroko hizkuntza zerbait bizia da, alde batetik, eta euskal gramatika, bestetik, mutur joka ari dira elkarrekin (MEIG VIII, 1, 30). Eta bestela erakusten du, halaber, literatur tradizioaren lekukotasun argiak. EGLU-ren beraren adibidera etorriz, zerbait ona ez dugu behin ere aurkitu corpusean; zerbait on, berriz, 13 aldiz, 6 zerbait onik 14 aldiz eta beste aldi bana zerbait onen eta zerbait onez mugagabeak. Hizkuntzan gertaturiko aldaketa egon daiteke, beharbada, jokabide berriaren oinarrian, ezaguna baita mugatzailearen erabilera zabaltzeko eta ugaltzeko joera izan duela euskarak. Ez da baztertzekoa, halaz guztiz, hor ere egitura biren arteko «lehia» izatea tartean. Edozein modutan, corpus-aren lekukotasuna aztertzen eta egitura azalpenetan abiatu aurretik, zerbait zenbatzailearen erabilera desberdinak aurkeztuko ditugu, labur zurrean bada ere, egituren arteko aldeak ikusten lagungarri izango dugulakoan.7 2.2. Zerbait hitza zenbatzaile zehaztugabeen sailean sartzen dute gramatikariek. Zenbatzaile, ordea, modu desberdinetan izan daiteke: besterik ez dut aurkitu. Bat lraizozena, zeinek -eLA osagarria darabilen gorago aipatu dugun Ebanjelioko testuaren itzulpenean, egiturak erlatiboa eskatzen duelarik, hau erakuslea baita perpausaren subjektua: lrugarren aldia zan au, Yesus illen artetik piztu ondoren bere ikasleai agertzen zitzaiela (Iraizoz, P., Yesukristoren bizia, 537). Chouriok, alderantziz, erlatiboa darabil behin osagarria erabili behar dela dirudien perpaus batean: ... ezta lehen aldia horla zure kontra mintzatu direna (Chourio, M. de., Imitacionea, 333). 6 Esaldi hau anbiguoa da, on hitza izen nahiz adjektibo izan baitaiteke; beraz, zerbait ondasun nahiz on(a) den zerbait adieraz dezake. 7 Zerbait esango dugu beti, dituen aldaerak gorabehera: zerbeit ekialdekoa, zertxobait diminutiboa, etab.
APOSIZIOA EUSKAL HITZ-ELKARTEETAN1 Juan Carlos Odriozola Pereira Zientzi Fakultatea. Euskal Herriko Unibertsitatea Elixabete Perez Gaztelu Deustuko Unibertsitatea (Donostia) Aposiziozko segida, bat dator here bi osagaiek dituzten kategoria- eta azpikategoriatasunekin. Erreferentzia-tasunak osagai baten berberak dira, hiponimiazko harremana dute beste osagaiarekin eta izaki bakarra- edo izaki azpiklasea adierazten da. Emendiozko segidek osagaien kategoria- eta azpikategoria-tasun komun berberak dituzte eta bildu egiten dituzte osagaietan desberdinak diren erreferentzia-tasunak. Aposiziozkoan edo emendiozkoan ez bezala mendekotasunezko harremana dutenetan, segida osoak hiponimiazko harremana du burua den osagaiarekin eta here kategoria- eta azpikategoriatasunak hartzen ditu; beste osagaiak tirruneko erreferentzia-tasun batzuk besterik ez dio ematen segidari. 0. Sarrera Aposizio deizioa esangura anitzekoa da hizkuntzalaritzako lanetan. Egitura jakin haten bi osagaien arteko erreferentziakidetasun maila bat da funtsezko ezaugarria (Sufier 1999: §8), baina, sintaxi- ala morfologia-prozedura batez ari ote garen ere ez dago guztiz garbi. Euskararen kasuan, Euskaltzaindiak (1985: §4.4) aposizio ez-murrizgarri eta murrizgarrien arteko aldea azpimarratu du. Bete-betean joskerari dagozkion egitura ezmurrizgarrietan, erabat erreferentziakideak diren bi osagaiko segidak ditugu: (l)ean nire kalea eta Somera izen-sintagmek erreferentzia bera dute. ( 1) nire kalea, Somera 1 Lan honek, here xumean, luzaroko ibilbidea egin du, eta here hasiera-hasieratik hona, Euskal Herriko Unibertsitateko UPV 033.310-HA 081/97, UPV 033.310-HB 194/98 eta 1/UPV 00033.310-H-13921/ 2001 egitasmoen laguntza jaso du. Eskertu egin behar dizkiogu hemen lgone Zabalari here iruzkinak eta bereziki here Zabala (1991) eskuizkributik aterata eskaini dizkigun ideiak. Lan honen behin-betiko idatziaren akatsak, jakina, guri leporatu behar zaizkigu.
468 JUAN CARLOS ODRIOZOLA PEREIRA/ELIXABETE PEREZ Aposizio murrizgarrietan, (2)ko Somera osagaiak, kale bat bereizten du kale osagaiak adierazten duen kaleen klasearen barman. (2) Somera kalea Osagai horiek hurrenez hurren hiponimoa eta hiperonimoa dira elkarrekiko eta segida osoa ere, hiponimoa da bigarren osagaiarekiko. Beraz, bi mailetan gauzatzen den hiponimiazko harremana dugu oro har: osagaien artekoa, eta segida osoaren eta osagai baten artekoa. (2)koak euskal hitz-elkarteekin batera aztertu dira (Euskaltzaindia 1987, 1991, 1992, Azkarate 1990), baina badute (3), beste elkarte batzuetatik (4-5) urruntzen dituen ezaugarri bat gutxienez: mugatzailea hartu behar dute ezinbestez, metalinguistikoki aipatzen direnean ere. (3) *Somera kale ( 4) etxe-txakur (5) kafe-antzoki Aposizio deizioari mami jakin bat eransteko unean adostasuna ez doa hiponimiazko harreman horretatik harantzago. Ez da gure asmoa sakoneko bibliografia-berrikustapena egitea baina gaztelaniaren esparruan gutxienez (Varela 1996: §5), nabaria aposizio terminoa bi izeneko segida ugari izendatzeko erabiltzen dela. Horrela, sintaxiari zor zaizkion aposizio izendatzaileak (6a), sailkatzaileak (6b) eta atributuzkoak (6c) bereizi ditu Val Alvarok (1999: §73.2). (6) a. el do Ebro b. una pintura Renacimiento «Ebro ibaia» «Berpizkunde garaiko pintura bat» a'. la letra p c. una situaci6n limite «p letra» «muga-egoera» (7-8)koek hizkuntzalari honen hitzetan badute esangura bateratua edo lexikalizatua eta morfologian sortuak direla agerian aldarrikatu gabe ere hiztegi-sarrerak dira nonbait. (7) a. camion cisterna lit. «kamioi zisterna» (8) cafe teatro «kafe-antzoki» b. hombre-rana «igel-gizon» Gaztelaniaz hain emankorra den izena + izena segida berari dagozkion hauen guztien artean arazo ugari daude taldeak ondo zedarriztatzeko. Lehenik, ez dirudi esangura bateratuaren irizpidea sintaxi/morfologia muga garbi bat finkatzeko bezainbestekoa denik, eta badakigu euskal aposizio murrizgarriak elkarteekin batera aztertu direla. Areago, Lieberrek (1992), sintaxiari egotzi dizkio zenbait hitz-elkarte, hain zuzen ere beren emankortasun handiagatik ( eta horrekin batera doan esangura bateratu faltagatik). Hirugarrenik, badakigu sintaxian zein morfologian buru modura jokatzen duen osagaiak here tasunak ematen dizkiola egitura osoari (Rainer eta Varela 1992: §1.2); areago, burua erabil daiteke sintaxian elkarte osoaren ordez, eta beste osagaiak buru ho-
APOSIZIOA EUSKAL HITZ-ELKARTEETAN 469 rrekiko mendekotasunezko egitura-harremana duela esan ohi da. Horren karietara, esana da (6a-b)koek eta (8)koek bat egiten dutela mendekotasun harremanaren faltan, baina bestalde, (6c)koak eta (7)koak ez dira hain erraz bereizten:2 atributuzko aposizio deitu izan diren (6c)koek neurri batean sailkatzaile modura jokatzen dutela onartu izan da, eta gainera, ( 6c) eta (7-8)koen artean hiztegi-sarrerak zein diren eta zein ez diren finkatzeko unean ez dute hain erraz asmatzen hizkuntzalariek. Bukatzeko, euskararako (3) eta (4-5)koetan zirriborratu dugun mugatzailearen banaketa, guk dakigula, ez dago aztertua gaztelaniaz, nahiz eta letra p bezalako izen-sintagma determinatzailegabeak gramatikaren mugan egon. Lan honetan ez gara sintaxi/morfologia mugaz arituko (ikusi Lieber 1922: §5 ingeleserako, Rainer eta Varela 1992: § 1.1.1 gaztelaniarako, Zwanenburg 1992: §5 frantseserako), baina gutxienez esangura-harreman jakin batzuk finkatuko ditugu euskaraz hitz-elkarteen artean aztertu izan direnen aposizio murrizgarrien baitan. Lehenik, zorrotz eutsiko diogu jadanik bibliografian han-hemen aipatu izan den erreferentzia-irizpideari: osagai batek eta segida osoak erreferentzia bera dute eta erreferentzia hori beste osagaiaren erreferentziaren barrukoa da, hots, hiponimo/hiperonimo edota hiponimiazko esangura-harremana dago segida osoaren (edota lehenengo osagaiaren) eta bigarren osagai horren artean: Somera kalea segidaren erreferentzia, Somera osagaiaren erreferentzia bera da baina gainera, kale osagaiaren erreferentziaren barrukoa dugu, kaleetako bat adierazten baita. Bigarrenik, agerian jarri nahi ditugu gure ustez oso garbi deskribaturik ez dauden bi ezaugarri (ik. §1). Batetik, bi hiponimo mota daude: Somera osagaiak kale bat baizik ez du adierazten baina Errezil osagaia aposizio egituratik kanpo ez da sagar klase bat, herri bat baizik. Bestetik, hiponimiazko harremanen artean ere bi mota bereiziko ditugu: Somera kalea bezalakoetan bigarren osagaiaren barruko izaki bakarra adierazten da baina Errezil sagarra bezalakoetan izaki azpiklase bat. Hirugarrenik, aposizio harremanari aurreko erreferentzia-ezaugarri horiek egotzita, euskal hitz-elkarte batzuk sailkatzeko egin izan diren okerrak zuzentzeko irizpide berriak eskainiko ditugu (ik. §2). Aposizioetan osagaien hiponimiazko harremanaz gain, kategoria- eta azpikategoria-tasun komunak beharko dira: Somera eta kale osagaiek adibidez, biek kaleen erreferentziak eramateaz gain, izenak eta [-bizidun, +tokia] izan beharko dute. Horrela, egitura-harremanaren aldetik mendekotasunik ez duen zerbait definituko dugu bidenabar: aposizioarekin batera, emendiozko gisa izendatuko ditugunetan ere kategoria- eta azpikategoria-tasun komunak ikusiko ditugu osagaietan: (5)eko kafe-antzokia bezalako elkarte bat egin ahal izateko adibidez, osagaiek izenak eta [ +tokia, +jendaurrekoa] izan beharko dute. Aposizioetan eta emendiozkoetan beraz, ez da burua ez den osagairik bereizterik izango. Bestalde, emendiozko elkarteek erabat desberdinak izan daitezkeen erreferentzia-tasunak bilduko dituzte. Hausnarketa hauen guztien ondorioz, agerian jarriko dugu Euskaltzaindiaren sailkapeneko 17 taldeak funtsean askoz ere orokorragoa den sailkapen batera eraman daitez- 2 Aposizio deizioa bereganatu ez badute ere, Rainerrek eta Varelak (1992) bederatzi irizpide erabili dituzte gaztelaniaren (6-8)ko egitura hauetan morfologiaren eta sintaxiaren artean muga jartzeko asmoz: esangura bateratua, preposizio-ezabaketa, osagai bat izenondo batez mugatzeko aukera, osagai bat koordinatzeko aukera eta osagai baten izenondo antza. Edonola, irizpide horietan oinarriturik morfologiatik sintaxira etenik gabe doan tarte bat baizik ez dute deskribatu azken batean.
470 JUAN CARLOS ODRIOZOLA PEREIRA/ELIXABETE PEREZ keela. Batetik ortain arte aposizio deizioa hartu dutenak (Euskaltzaindia 1992: 89-96) aposizio izendatzaile gisa utziko ditugu: Somera kalea bezalakoak (ik. §2.1). Areago, izendatzailetzat joko ditugu Euskaltzaindiaren hitzetan emendiozkoetatik hurbil dauden batzuk ere: Erreal-Athletic derbya bezalako tandem-hitzezko aposizioak. Bestetik, mendekotasunezko hitz elkartu berezi gisa azaldu diren batzuk ere (Euskaltzaindia 1992: §11.2.3) beste tankera bateko aposizioak direla esango dugu (ik. §2.2): pinu arbola bezalako elkarte sumpsumtiboak; horien artean utziko ditugu gainera atributuzko deizioa hartu duten batzuk (Euskaltzaindia 1992: 84): zakur galgoa. Aurreko aposizio mota guztietatik, ondo zedarriztatuko ditugu emendiozko dvandva deizioa emango diegun neska-mutilak edo jale-edale bezalakoak (Euskaltzaindia 1992: 48-53) eta koordinaziozko elkarte emendiozkoak deituko ditugun kafe-antzokia bezalakoak ere (Euskaltzaindia 1992: 84). Bukatzeko, mendekotasunezko harremanaren inguruko zenbait kontu argitzen saiatuko gara: bi osagaiek kategoria-tasun komunak izango dituzte baina ez dute zertan izan azpikategoria-tasun komunik; segida osoak burutzat jo ohi denaren kategoria- eta azpikategoria-tasunak hartuko ditu eta bestalde, mendean dagoen osagaiaren erreferentzia-tasun murritz batzuk direla bide, segidak hiponimiazko harremana izango du buruarekin baina aposizioetan ez bezala, burua ez denak ez du horrelako harremanik izango buruarekin. Horrela, etxe-txakur bezalako elkarteetan edo, lan honetan esango dugunaren arabera, baita zelula ama bezalako elkarteetan ere, txakur eta zelula osagaien kategoria- eta azpikategoria-tasunak ditugu, hots, izenak eta hurrenez [ +biziduna] edo [-organismoa] ditugu, eta ez dira azaltzen beste osagaien [-biziduna, +tokia] edo [ +organismoa]; hala ere, tasunen aldetik esan behar da etxe eta ama horiek here ekarpen txikia dutela, azken finean txakur eta zelula horien barruko txakur eta zelula azpiklaseak adierazten baitira. Hausnarketa hauen ondorioz, agerian jarriko dugu gainontzeko hizkuntzen antzera egituraren aldetik mendekotasuna dutenak eta mendekotasuna ez dutenak bereizi beharko liratekeela funtsean; horretaz gain, mendekotasuna ez dutenen artean osagaien arteko erreferentzia-harremanen aldetik behintzat aposizioak eta emendiozkoak daude, beti ere bi buru dituzten egituren artean. 1. Aposizioa zer den Aposizioaren definizioa bi osagaien arteko hiponimo/hiperonimo erreferentzia-harremanean oinarritu nahi dugularik, bibliografian hain garbi ez dauden beste bi ezaugarri aztertzeari ekin nahi diogu. Lehenik, bi hiponimo mota bereiziko ditugu. Osagai horrek aposizioaren barman (9a) zein soilik doanean (9b) erreferentzia bera duenean, hiponimo egonkorra dela esango dugu: (9) Somera Kalea, Mugarra mendia, Xixka txakurra, Azkue apaiza a. Azkue apaizaren lanak b. Azkueren lanak Bestelakoetan harremana bigarren osagaiaren eta elkarte osoaren artean baizik ez da gauzatzen, eta osagai horrek aposiziotik kanpo erreferentzia desberdina hartzen duelarik, hiponimoa ez da egonkorra izango.
APOSIZIOA EUSKAL HITZ-ELKARTEETAN 471 (10) Azkue saria, Gaztedi dantzari-taldea, Santa Luzia auzoa a. Azkue saria eman diote b. # Azkue eman diote Hala ere oso azpimarratzekoa da aposizioek maila pragmatikoan erakusten duten ezaugarri bat: batetik hiponimo ez-egonkorrak zenbait hiztunen artean behintzat egonkorrak izatera hel daitezke eta Gaztedi dantzari talde bat izatera heldu da (11 b); bestetik, hiponimo egonkorrek hizkuntza mailaren arabera ez dute onartzen aposiziorik eta adibidez txakur baten bi jabeen arteko hizketan, (12b)koa onartezina da. (11) a. Gaztedi dantzari taldearen b. · Gaztediren 50. urteurrena 50. Urteurrena (12) a. Xixka zaunka dago b. #Xixka txakurra zaunka dago Horrela, mendekotasunezkoak eta hiponimo ez-egonkorreko aposizioak bat datoz lehenengo osagaia aposiziotik kanpo elkartearekin hiponimo ez izate horretan, baina bestalde, (11-12)ko banaketak agerian uzten du aposizioko osagai horrek beti ezartzen duela hiponimiazko harreman bat, agerian edo, nolabait esateagatik, ezkutuan. Bigarrenik, (9)ko eta (1 0)eko ereduetan, bigarren osagaiak adierazten duen izaki klasearen barruko izaki bakar bat adierazten da. Hain zuzen, izaki bakarra adieraztea dute ezaugarri nagusi Euskaltzaindiak (1992: 89) elkarteen artean aztertu dituen aposizioek. Hala ere, Euskaltzaindiaren adibidetegia ardura apur batez azterturik erraz aurki daitezke bigarren osagaiari dagokion izaki klasearen barruko azpiklase bat adierazten dutenak (13): ez sagar bakar bat, sagar klase bat baizik. ( 13) Errezil sagarra Hortaz, hiponimiazko harreman biak eta hiponimo mota biak izan behar dira gogoan aposizioa zer den ondo ulertzeko. 2. Aposizio harremana dutena.k zein diren 2.0. Sarrera Azkaratek (1990) euskal hitz-elkartetzat jo zituenen artean egitura exozentrikoak eta endozentrikoak3 bereizi zituen, eta azken horien artean, mendekotasunezko elkarteak eta bestelakoak zedarriztatu zituen egitura-harremanak irizpide modura erabiliz. Ezburu4/buru harremana eta buru/buru harremana bereizi zituen, bibliografia zabalean egin ohi den bezala. Garaia da gure Ian honetan buruak honelako egiturei ematen dizkion tasun horiek nolakoak diren finkatzeko. lzatez, kategoriari, azpikategoriari eta erreferentziari bide dagozkion tasunak daudela aldarrikatuko dugu. Mendekotasunezko harremana duten 3 Bazter utziko ditugu lan honetan elkarte exozentrikoak. Ikus bedi adibidez Zabala 1999. 4 Hemen jorratuko ez dugun arren, funtsezkoa da buru ez diren horiek buruarekin izan ditzaketen adjuntu eta osagarri egitura-harremanen arteko bereizketa (Grimshaw 1992: §2.2.2, §3.4), osagarria dena baizik ez baita buruaren argumentua.
472 JUAN CARLOS ODRIOZOLA PEREIRA/ELIXABETE PEREZ etxe-txakur bezalako elkarteetan burua ez denak ( etxe) ez ditu beti buruaren ( txakur) azpikategoria-tasun berak: adibidez bata, oraingo honetan bezala, [-biziduna, +tokia] izan daiteke eta bestea [ +biziduna, -gizakia]. Kategoriak beraiek ez dira beti berdinak baina lan honetan bi izenez osaturiko egiturak baizik ez ditugu aztertuko. Elkarteak, izena eta [ +biziduna, -gizakia] izan behar du, buruak bezala. Erreferentziei dagokienez, bestalde, elkarteak tasunen bat hartzen du burua ez den osagaitik (etxeekin nolabaiteko zerikusia du), baina hiponimiazko harremana du buruarekin (txakur mota bat da) eta haren kategoria- eta azpikategoria-tasun berberak ditu. Buru/buru harremana duten segiden artean, aposizio (erreferentzia-)harremana duten Somera kalea bezalako egituren bi buruek kategoria- eta azpikategoria-tasun komunak dituzte; hau da, izenak izateaz gain, adibidez, [-abstraktua, -biziduna, +tokia] dira eta mendekotasunezko harremanetan ez bezala, hiponimo/hiperonimo harremana dute beren artean: kaleen artean, kale bakar bat. Elkarte osoak bestetik, bat egiten du here tasun guztietan osagai hiponimoarekin (Somera) eta beraz, bigarren osagaiaren (kale) eta egitura osoaren artean ere hiponimo/hiperonimo harremana dago. Buru/buru harremana duten gainerako guztiak, emendiozkoak deituko ditugu lan honetan: kafe-antzoki bezalako elkarteen bi buruek ere, kategoria- eta azpikategoria-tasun komunak dituzte, hau da, izenak izateaz gain, adibidez, [-abstraktu, -bizidun, +tokia] dira. Ez dute ordea elkarrekiko erreferentzia-tasun komunik. Elkarteak bien tasun guztiak biltzen ditu baina nekez esan daiteke osagaiekiko hiponimiazko harremana duenik: [-abstraktu, -bizidun, +tokia] da, baina ez zehazki kafe(tegi) mota bat edo antzoki mota bat. Kategoria-, azpikategoria- eta erreferentzia-tasunen inguruko irizpideak garbi daudelarik, euskara bezalako hizkuntza baten hainbat elkartetan sailkapen doituago bat egiteko moduan gaude: alde batetik euskal tradizioan aposizio deizioaren pean azaldu izan diren egiturak berrikusiko ditugu (Ik. §2.1), baina bestalde agerian jarriko dugu orain arte okerreko sailkapen iluna izan duten elkarte sumpsumtiboak ere aposizioak direla (ik. §2.2). Era berean, bi izen arruntez osaturiko beste hainbat egitura berrikusi behar ditugu azken batean aposizio harremana ez dutela egiaztatzeko (ik. §2.3). 2.1. Euskal bibliografiako aposizioak: izendatzaileak eta tandem-hitzezkoak Orain arte, aposizioek izaki bakarra adierazten dutela esan izan da (ik. §1.2). (14) Somera kalea, Azkue apaiza (l 4)koak gaztelaniaz erabilitako erreferentzia-funtzioen inguruko irizpideekin bat eginez (ik. §0) aposizio izendatzaile deituko ditugu hemendik aurrera. Honelakoen artean baina, izaki bakarra ez ezik izaki azpiklasea adierazten dutenak ere badaude. Azken hauetakoak oro har bizidun-izenak5 ditugu, eta beti ere izen nagusia den lehenengo osagaia ez da hiponimo egonkorra (ik. §1): (15) Errezil sagarra, San Joan lorea (U), Araba zozoa (U) 5 UZEiren (1984) izendegikoak direlarik, askotan berriak direla pentsatu behar dugu, baina hala ere, (U) modura azalduko ditugun adibide hauek baliagarriak [z]) ere arrazoi fonetikoak ditu, funtsean ebakera erraztasunarekin lotuak: eginahal artikulatorio txikiagoa egin behar du hiztunak [zn] bilkura ahoskatzeko, [sn] ahoskatzeko baino, ez baitu zertan ahoskorden egokitzeetan ibili behar, [zn] kontsonante bilkura osorik ahostun izanda.2 Badira, bestalde, fonologiaren esparrutik landa gelditzen diren hots ordezkatzeak, erregela morfonologiko deituko ditudanak. Hortik ez da ulertu behar horrelako ordezkatzeek fonologiarekin zerikusirik ez dutenik. Alderantziz, gauza ezaguna da horietako asko hizkuntzaren fonologian emankor izandako txandakatze fonologikoetatik sortuak direla.3 Kruszewski-k ([1881]1978) proposatu sailkapenean zioenez, arrazoi fonikoa izan dezakete, baina ahoskeren historia diakronikoki arakatuta bakarrik aurkitzen da. Hurch (2000: 68) here lan berrienetako batean, hitzez hitz esatera ausartzen da beti izaten dutela honako ordezkatzeek nolabaiteko jatorri fonologikoa: N ach der allgemeinen Erkenntnis, dais derartigen morphophonemischen Alternationen historisch produktive phonologische Prozesse zugrundeliegen mussen ( ... ). [etzana, nirea] Haatik eragile fonetikoak, ahoskerari eta oharmenari dagozkienak, ez dira nahikoa izaten, daudenean ere, ordezkatze horien nondik norakoen berri emateko gure gramatiketan. Ondorengo atalean ikusiko denez, ordezkatze horiek jasotzerakoan, beti-beti erantsi behar da baldintza gramatikalen bat. Baldintzaz gainera, ordezkatze morfonologiko batek ondorio gramatikalak izan ditzake edo ez, ez baita nahitaezko hizkuntzaren fonologian emankortasuna galtzen duen ordezkatze oro hizkuntzaren gramatikan oparo izatea. Beheraxeago saiatuko naiz esandakoa adibidez hornitzen (2.1-2.8). Erregela morfonologikoaren kontzeptua finkatzeko ahalegin azkar hau amaitu aurretik, bada gure gaurko eztabaida betetzeko garrantzizko gerta litekeen arazo bat. Bilakabide eta erregelak beteizteko, esan dugu lehengoek arrazoi fonetikoa dutela, hiztunaren ahoskera eta oharmen gaitasunari dagozkiolako erabat. Erregelak, ordea, arrazoi fonetikoa, inoiz izan badute, galdua dute edo, gutxienez, arrazoi horrek ez du justifika- 2 Euskaraz orokorrean ari naiz; jakina da, halere, badirela sortaldeko eta sartaldeko euskalkietan zenbait txistukari ahostun inguruneagatik esplika ezin daitezkeenak eta hiztunak hautematen bide dituenak. 3 Bilakabide fonologikoen morfonologizatze diakronikoaz ik. Oiiederra 1999.
PALATALIZATJON REVISITED: BUSTIDURA ADIERAZGARRIAREN ESTATUSAZ... 501 tzen ordezkatzearen gertatzea, gertatze hori gramatikalki mugatua izaten delako. Alegia, baldintza fonetiko beretan, baldintza gramatikala betetzen ez bada, ordezkatzea ez da gertatuko. Garbi dago, beraz, bilakabide eta erregelen ikaste estrategiak ere desberdin izango direla lehen hizkuntzaren jabekuntzan eta, halaber, ondorio desberdinak izango dituztela bigarren hizkuntzaren ikasketa edo maileguen egokitzapenean. Euskarazko bustidura adierazgarriak eta beste zenbait hots ordezkatzek gramatikan morfonologiarentzako lekua aldarrikatzeko aitzakia eta beharra eskaintzen dizkigutela erakusten saiatuko naiz hemendik aurrera. Horrekin, besterik gabe oraingoz, esan nahi dut bustidura adierazgarria erregela morfonologikotzat hartzen dudala. 2. Euskarazko erregela morfonologiko zenbait Euskarazko analisiak eskaintzen dizkigun erregela morfonologiko batzuk azalduko ditut atal honetan, gorago esandakoen adibide eta ondorengoaren prestakizun. Dressler-ek (1985: 5. kap.) ordezkatze morfonologikoak fonologiatik aldentzen diren neurriaren arabera sailkatzen ditu (erregela alofonikoetatik soilik morfologikoetara hedatzen duen eskala baten barman). Gradualtasunaren ideia hartu dut euskarri zerrendaren hurrenkera antolatzean, nahiz eta ez jarraitu literalki berak garatzen dituen mailak eta naturaltasuna neurtzeko sistema. Oso labur azalduko ditut, bakoitzari buruzko ohar oinarrizkoenak bakarrik eginez hemen. Batzuk beste lanetan garatuago dauzkat eta asko eginkizun dugun lanak sakondu beharko ditu. Bustidurari buruzkoan (2.8) luzatuko naiz gehixeago, atal hori ere behar baino eskematikoago gelditu bada ere. 2.1. Bokal ireki biren arteko dismilazioa edo Beheko Bokalaren Igotzea Ordezkatze honen adibide dira, besteak beste: /alaba+a/ [alagea], /autopista+a/ [awtopistea]. Ordezkatzearen azpian datzan arrazoi fonetikoa agerikoa da eta disimilazio kontzeptupean erraz azal liteke. Badu, ordea, baldintza gramatikala: ordezkatze hau singularrean bakarrik jazotzen da. Ez da emankor ez pluralean, ezta kasu inesiboan ere: De Rijken (1970) hitzetan esanda, «a curious morphological condition». Diakronikoki, erraz uler daiteke singular eta plural marken atzizkitze bilakabideen kronologia erlatiboaz. Mitxelenaren (198 I) hipotesiari jarraiki, badirudi plural markak hitz erroari erantsi zitzaizkionerako, disimilazioaren emankortasun fonologikoa agortua zela. Horrek ez du azaltzen, ordea, zergatik den oraindik ere oparo singularreko formetan. Beste baterako utzi behar dudan azalpen luzeago baten zain, soilik proposatuko dut egun gertatzen deneko euskalkien gramatika sinkronikoan singularrarekin loturiko erregela morfonologikoa dela. Formaren aldetik, zalantzarik gabe, mugagabea (alaba) eta singularraren (alabea) arteko desberdintasuna adierazten du. Egiteko hori den ordezkatzearen emankortasun sinkronikoa bazkatzen duena eztabaidagai izan liteke. 4 4 Ofiederra 1999 laster argitaratzekoa den lanak ordezkatze hori du gai nagusi.
502 MIREN LOURDES ONEDERRA 2.2. Deklinabideko bokal eta kontsonante epentesiak Deklinabidean kontsonantez amaitutako erroa eta kontsonantez hasitako afixuaren artean eransten den e [e] edo bokalez amaitutako erroa eta bokalez hasten den afixuaren artean eransten den r ['i] erregela morfonologikoen emaitza dira. lzenburuan bertan agertzen den deklinabideko izenlagunak adierazten du egun ordezkatzeak duen murrizketa morfologikoa. Noizbait orain baino bortitzagoa izandako CV silaba egitura kanonikorako joerak jasotzen du oraindik ere agerian dagoen ordezkatzeen zentzu fonologikoa, baina garbi dago, eransketa hauek ez direla egun euskal hiztunen ahoskerak soilik justifikatuko lukeen zerbait. Zalantzarik gabe, aipatu eransketak deklinabideko morfema elkarketetan bakarrik dira emankor: c£ izarr-e-tan (inesibo mugagabea) vs. har-tu (eransketarik gabe) edo luma-r-ekin vs. urma-el. 5 Bokal epentesiaren bertsio sinkronikoki konbentzionalduago bat (baldintza fonetikoa ezkutatuagoa duena, alegia) inesiboan ikus dezakegu, ebakin ez-silabagile eta atzizkiaren artean: kai-e-an, txukun-e-an. De Rijkek (1981) oso modu sinesgarrian erakutsi bezala, inesibo atzikia / g/ kontsonanteaz hasten bide zen lehen. Epentesi erregela da diakronikoki galdu den kontsonante horren aztarna egun. Sinkronikoki erregela morfonologikoa den hau (morfologikoki lotua baita, ez delarik inesiboan baizik gertatzen) kontsonate biren bilkura hautsiaz CV silaba egitura oinarrizkoena eraikitzen zuen bilakabide batetik sortua izan daiteke ederki aski. Ez dut ikusten arrazoirik, bilakabide izan bide zen aroan, gorago aipatu deklinabideko kontsonante arteko eransketa bera ez zela esateko. 2.3. Ez hitzaren txistukari kenketa zenbait aditz formaren aurrean Ezagunak dira euskal hizkera batzuetan ez naiz [enajs], ez luke [eluke] bezalakoak. Idazburuak nahiko nabarmen adierazten du kenketa honen erabateko murrizte morfologikoa. lzan ere, eta morfonologia ahoskeratik hiztegirainoko mailakako eskala modura irudikatuta, badu ordezkatze honek hiztegiaren hegira hurbiltzen duen bereizgarria, ez hitza baita (eta ez beste edozein) kenketa jasaten duena. Horretaz gainera, agian noizbait garden ziren baldintza prosodikoek bultzatu eta silaba azkeneko txistukariaren lenizio erabatekoak kudeaturiko kenketaren baldintza fonetikoak egun ilun gertatzen zaizkigu eta, besterik ezean, kategoria morfologikoak erabili behar dira ordezkatzearen deskripzioan. Egia da ez dela aditz forma guztien aurrean gertatzen, ez dela beraz aski aditz kategoria ingurunea finkatzeko, eta aditz forma horren hasierako hotsak garrantzitsu dirudiela. Baina ingurunea hotsak zerrendatuz aurkezteak ere ez du ordezkatzearen itxura fonologikoa berreskuratzeko aukera ematen, ezinezkoa baita [n], [l] eta [h] elementuez osaturiko klasea antolatzea tasun fonologikoen bidez. 6 5 Biziki interesgarri litzateke elkarren osagarri diren epentesi bion argitan aztertzea kasu marken formen eraikuntza, elkarren arteko bazkatzeak {feeding) elkarren arteko kronologia erlatibozko zenbait arazo diakroniko azal bailitzake, epentesiok saihesten dituzten bokal edo kontsonate bilkurak edozein morfema mugatara hedatuta (erro-afixu elkar ukituetara mugatu gabe). 6 Ikus T xillardegi 1980, arazo honen konponbide aski ad hoe baterako.
PALATALIZATION REVISITED: BUSTIDURA ADIERAZGARRIAREN ESTATUSAZ... 503 2.4. Erantzungailu vs. kontestadore eta beste Mailegu zaharragoak ere, aktore edo kolore bezalakoak, edo botere, edo errore jar nitzakeen adibide. Baina nahiago izan dut Sarasolak (1997: 141) gogor erasotzen duen motore baino are berriago bat aukeratu, forma horien azpian datzan ordezkatzearen emankortasun sinkronikoa garrantzitsua baita nire argudio nagusirako. Adibideak asko dira. lzan ere, sinkronikoki hitz azkeneko [e]-ren eransketa modura deskriba litekeen ordezkatzea oso emankorra izan da eta da euskaran. Jatorriari antzematea ez da gauza zailegia. Euskarak ez zituen galdu, gaztelerak bezainbat behintzat, latinetikako -re bezalako hitz amaierako azken bokalak. Horrela, bikoteak sortu ziren (actor I aktore, color I kolore) hiztun elebidunaren adimenean leku berezi eta dinamikoa hartu bide zutenak. Eransketatzat eman dut, gaztelerazko hitza harturik oinarri era euskarazkoa eratorritzat, gogoan izanik egun ordezkatzeak betetzen duen egitekoa, itzulpenezkoa dena funtsean. Honela, ordezkatzea gazteleratikako hitzen euskaratze-tresna gertatzen da, hizkuntza bien elkar-ukituaren kolektibotasun zabala eta denbora luzea izan direlarik horretarako baldintza. Gainera, ez dirudi euskarazko formak gazteleratzeko kenketak funtzionatzen duenik; alegia, lore edo more ez dira gaztelerara itzultzen azken bokala kenduta. Aparteko ikerketa mereziko luke latinetikako maileguen gaztelerazko eta euskarazko bide ezberdinen emaitzen elkar-ukitzeak hiztun elebidunei utzi digun lanabes morfolexikoak (horrela deitzearen justifikazioak beste artikulu bat eskatuko luke). Nire oraingo ahalbidea gainditzen badu ere, ez nuke atal hau itxi nahi horrelako beste pare bat aipatu gabe. Diferentziak diferentzia, jatorri diakroniko bikoitzak eta hizkuntzan bete dezaketen itzulpen egitekoak batzen ditu, aide batetik, ahoskabetzea deituko duguna (nahiz eta, diakronikoki hartuta, gertatu ez zen ahostuntzearen ondorio izan) eta, bestetik, dardarkari aurreko protesia. Lehenengoaren adibide dira ondorengo pareak: ciudad vs. ziutate, libertad vs. libertate, estado vs. estatu. Bigarrenarenak: reivindicar vs. erreibindikatu, Real vs. Erreal. 2.5. Beste bikote-bide bat: balcon I balkoi Honek ere 2.4. atalean azaldu direnen ezaugarriak ditu. Halaz ere, beste atal bat ireki diot, azterketari eskaintzen dizkion datuak benetan arreta merezi dutelako. Batik bat datu diakronikoek arazo sinkronikoen nondik norakoak ulertzeko izan dezaketen garrantzian sinesten dugunontzat arras erakargarria da. Kasu honen azterketan oso argi gelditzen da, gainera, laburtzen saiatuko naizen bezala, diakronia eta sinkronia, gurutzatu arren, ezin direla nahastu eta elkarrekiko loturak ez diola bakoitzari here esparrua ukatzen. Hualdek (1993), fonologiatik atera ez zuelako, motibaziogabetzat hartu zuen ordezkatze hau (era halakoxea da fonologiaren ikuspuntutik), hizkuntzaren morfologian kokatuta, egiteko itzultzailetik uler daiteke eta esango nuke horretan duela egungo emankortasunaren motibazio sinkronikoa. Goragokoak ez bezala, gardenki erakusten digu ordezkatze honek ordezkatze fonologiko erabat natural eta erregular anitzen elkar-gurutzatze eta metatzeak fonologikoki ulergaitza den txandakatzea sor dezakeela. Ulergaiztasun horrek, esplikazio fonologiko orotik gordetzen duen distantzia ematen dio, hain zuzen ere, hizkuntzaren beste osagaietan emankor izateko gaitasuna.
504 MIREN LOURDES ONEDERRA Historia luzea laburbilduz,7 hemen ere euskaraz latinetikako bokalarteko sudurkaria galtzeak (/eone- > leoe), erromantzez horrelakorik gertatzen ez zen bitartean {leone- > leon), hiztun elebidunen hiztegian 2.4. atalean aipatu tresna morfolexikoaren hazia jarri zuen. Gero, elkarren ondoan egokitu ziren bokalen arteko disimilazioak eta des-silabagiletzeak ekarri zuten gazteleraz -on bukaera duten hitz askok eta askok euskara zenbaitetan -oi [oj] bukaera agertzea. Egungo itzulpenek argi eta garbi erakusten dute ordezkatze fonologikoen zati bat behintzat (bokalarteko sudurkariaren kenketa) agortu bada ere, ordezkatzea erabat oparo dela hiztunen hitzak eraikitzeko gaitasuna kudeatzen duen morfologian: futon I futoi, cabron I kabroi. 2.6. Hitz elkartu eta eratorrietako ordezkatzeak: betoker, okindegi., otsein, galeper Hitz elkartuetan lehen osagaiaren azkenean gertatzen diren bokal eta kontsonante ordezkatze, kontsonante eransketa eta abarrak ere noizbait erregular izandako ordezkatze fonologikoetatik bide datoz, askotan haien nondik norako fonetikoen aztarnak ia erabat ezabatu badira ere. Ziurrenik, egungo hitz elkartuetan agertzen zaizkigun hots ordezkatzeetan eskala osoa aurki genezake horretara jarrita: noizbait agian izan duten arrazoi fonetikoaren aztarnarik txikiena ere ezkutatu dutenen muturretik {ogi > ot-, gizon > giza-), garden samar agertzen dutenen beste muturreraino (hizkuntza > hizkuntz-), eztabaidagarrienetatik igarota {aure-k-alde, lege-t-asmo ). Ez dugu orain betarik gai hau behar lukeen gutxieneko seriotasunaz aztertzeko. Esan dezadan, dena dela, zenbait hots ordezkatze hitz elkartu edo eratorrietan bakarrik gertatzeak (modu arruntean esanda, fosilduta egoteak) ez digula ematen, beste analisirik gabe, zokoratzeko baimena. Hizkuntzaren elementu biziak eta garrantzitsuak izan daitezke, gure ezagutzaren urritasunagatik maiz erabat ulertzen ez baditugu ere. Nahiz hizkuntzaren dinamikan izan dezaketen egitekoa ez izan erabat garden, ezin da esan sinkronikoki ezer ez direnik. Fonologiatik ateratzen denak morfologian funtziona dezakeela aintzat hartzeak zenbait gertakizuni argi birekin argi egitera bultzatu behar gintuzke, hizkuntzaren sorkuntza zenbait here horretan balioztatzeko jarleku hobean kokatuaz gure ibilbide epistemologikoa. 8 2.7. Zubererazko azentua: aizkora I aizkord Zubererazko azentua da fonologiatik askatu eta morfologian funtzionatzeko hots ordezkatzeen gaitasuna ezagutzeko aztergairik interesgarrienetakoa. Hain zuzen ere begibistan daukagun diakroni-sinkronia gurutzatzearen erakusleihorik zabalenetakoa dugu. Kontakizuna here zehaztasunean dastatzeko, zuzenean Hurchengandik (1996) irakurtzeak merezi du. Bakar-bakarrik azpimarkatu nahi nuke gertakizun honetan ikusten den zerbait, aurreko kasuetan (2.1-2.6) ez bezala, hemen ez baita ezeren emankortasun fonologikoa agortu. Alderantziz, batetik, azentua hitzaren azkenaurreko silaban kokatzen duen bilakabide prosodikoaren ontasun fonetikoaren indarra eta, bestetik, bokal 7 Gai hau luzeago landu nuen Ofiederra 1996 txostenean. 8 Ikus Ofiederra 1990b: konposatuetako hots ordezkatze batzuen balio funtzionalari buruzko gogoeta sa1oa.
PALATALIZATION REVISITED: BUSTIDURA ADIERAZGARRIAREN ESTATUSAZ... 505 azentudunaren ondorengo bokal ahula suntsitzen duenaren indarrarekin gurutzatzeak dakar zubererazko hitzen azpiatal batean (bokalez amaitzen den erroa dutenetan, labur esateko), azentuaren kokalekua izatea mugagabe eta singularraren arteko diferentzia bakarra: azentua ari da hartzen, beraz, marka morfologikoaren egitekoa (c£ mg. aizkora I sg. aizkora). 2.8. Bustidura adierazgarria Deskripzioa ahalik eta laburren eginda, esango genuke euskarazko zenbait hotsetan ahoskune txandakatze edo alternantzia gertatzen dela horzkari edo hortz-hobikaritasuna eta sabaikaritasunaren artean. Txandaka dabiltzan hots horien ahoskera sabaikaria denean, hitzak ahoskera horzkaria edo hortz-hobikaria duenaren esanahi bera du, baina maila txikigarrian. Hala nola: neska ( emakume gaztea) vs. nexka (haur emea), zezen vs. xexen (zezen txikia edo gaztea).9 Hemendik aurrera eta kontakizuna soiltze arren, txistukarien txandakatzea bakarrik hartuko dut aintzat. Hori dela eta, hortz-hobikariez arituko naiz eta ez ditut horzkariak gehiago aipatuko. Arrazoi bertsuagatik, txistukari sabaikariak esango dut, zehazki sabaiaurreko badira ere. Halaber txikigarritasunaren adiera oinarrizkoena bakarrik erabiliko dugu adibideetan, ordezkatzeari buruzko eztabaida teorikoa ahalik eta gutxien korapilatze aldera. Orain arte azaldu ditugun hots ordezkatzeekin erkatuta, zalantzarik gabe esan dezakegu honetan dugula galduen aldaketa fonetikoaren zergatiaren antza. Gauzak orain agertzen zaizkigun bezala ikusirik, esan genezake ingurunez landako ordezkatze baten aurrean gaudela. Ontzat eman ohi da, gainera, hots sabaikariak direla bigarren edo eratorri eta besteak, hortz-hobikariak, oinarrizko. Badira horretarako pisuzko argudioak. Lehena hotsen naturaltasunari dagokio. Ez da Jakobsonen inplikazio arauetara jo behar gogoratzeko hots sabaikariak ez-sabaikariak baino markatuago direla hizkuntzen hots sistemetan. Gainera, aldaera bustia da esanahiaren aldetik ere markatuena dena, markatu kontzeptuaren adiera zertxobait mugituz: ahoskera sabaikariduna da esanahi txikigarria duena, bestelako ahoskerak esanahi normala, oinarrizkoa, ez-markatua izango lukeelarik nolabait. Horretaz dihardugularik, azpimarkatzekoa da lotura semantikoa duela ordezkatze honek bereizgarrien eta horixe dela ordezkatze honi euskaran «ospea» eman diona. Fonologian sartzeko arrazoiak bilatzen jarrita, aitortu behar da txandaka dabiltzan hotsen deskripzioan amaitzen zaizkigula. Ingurunea ezin da fonetikoki deskribatu ere, are gutxiago, noski, inolako loturarik proposatu ingurune eta ordezkatzearen artean. Nolabait esan, ingurunea semantikoa da: halako esanahirekin sabaikari, bestela hotz-hobikari. Horrela bada, ordezkatze honen bidez, esanahia aldatzen da edo, bestela begiratuta, semantika da ordezkatzea kudeatzen duena eta ez fonologia. Hiztunaren hitzak osatzeko baliabide da, hitzak edo, gutxienez, hitzen azpiatal bat eraikitzeko balio digu. Alderdi horretatik, egiteko morfologiko bat betetzen duela esango dugu, baieztapen horrek bi baieste hauek onartzea berarekin dakarrelarik: 9 Ikus Ofi.ederra 1990a (laugarren kapitulua batez ere), bustidura adierazgarriaren azterketa luzeago baterako.
506 MIREN LOURDES ONEDERRA a) Esanahiaren aldetik atzizki txikigarri batek emango liokeen balio bera ematen dio delako kontsonantearen ahoskera sabaikariak: c£ neska I nexka vs. neska I neskato. b) Ikuspuntu funtzional horretatik morfologia ezin da izan flexio eta eratorpen kontu soila, hitzak osatzeko eta egiteko hiztunak duen gaitasunari dagokion gramatika atal osoa baizik. Hortik aurrera eta, goraxeago esan bezala, ordezkatze honen bidez hitz klase bat osatzen denez, ezin baita esan neska eta nexka-ren arteko distantzia neska eta mutilaren artean dagoena bezalakoa denik (ez zait axola orain distantziaren neurria, sustantzia bera baizik), proposatuko nuke bustidura adierazgarriak kategoria bat zedarritzen duela, euskararen hiztegiaren barman azpiatal bat eraikitzean. Bat nentorke, noski, Hurchekin (2002: 67) eta testuinguru horretan kokatuko nuke euskarazko bustidura adierazgarria: (. .. ) daG nicht nur Konkordanz und ahnliche Prozesse grammatische Verfahren sind, die Flexionseigenschafi:en belegen, sondern daG ( ... ) auch Subkategorisierungen wie Selektionsmechanismen kategoriekonstituierende Prozesse sein konnen. 3. Hots sinbolismoa Zaila da hots sinbolismoa zer den esatea. Sapirren terminoaren itzulpena iradokitzaile eta erabilgarria da, here esamolde asko bezala. Dudarik gabe hizkuntzalarioi errealitate bat jasotzeko eta ez ahanzteko balio digu, baina asko da ezkutatzen duena. Esku artean dugun kasuan, esaterako, bustidura adierazgarria zer da, hortz-hobikari / sabaikari txandakatzearen azpian zer datza? Ez da, bederen, berez askatzen zaigun arazo gardena. 2.8. atalean proposaturiko interpretazio morfologikoa onartzen bada, gramatikan duen lekuaren arazoa konpontzen dugu. Hemen zehaztu beharko litzateke agian egiteko morfologiko hori egiteko morfolexikoa litzatekeela; Hurchek (I 994) morfoprosodiarako proposatu sailkapenarekin parekatuta, 4.1. atalean jasotzen duen mailakoa litzateke. Gorago aipatu Dressler-enean (1985: 5. kap.) ere erregela morfologikoen muturrean (alofonikoetatik urrutien) egongo litzateke ziurrenik. Gauza gutxi esan dezakegu hortik aurrera. Esate baterako, zergatik sabaikaritasuna txikigarritasunarekin? Konbentziora jo beharra nahitaezko da gure ezagutza iristen den puntura iristen delarik. Lotura hori hitz edo atzizkien esanahia bezain arbitrarioa dela aitortu behar da besterik ezinean. Egia da euskarazko atzizki txikigarrietan ere bustidura sarri aurkitzen dela (-txo, -tto) eta, halaber, txikitasuna adierazten duten hitzetan ere maiztasun handikoa dela sabaikaritasuna hitza osatzen duten kontsonante klase baten ezaugarri fonetikoen artean (txiki, ttiki, gutxi, gutti, pixka). Ezin da ukatu, halere, erraz esplika daitezkeela horrelakoak bestelako hots oinarrizkoagoen bustikuntzatik. 10 10 Azpimarkatzekoa da, noski, kontsonante ustez sabaikaritu horien oinarritzat har daitezkeen kontsonanteen klasea, bustidura adierazgarria garden agertzen dutenena bezalaxe, bat datorrela asimilazio bustidura jaso dezaketen kontsonanteenarekin (oro har eta dardarkariaren salbuespenaz, kontsonante horzkari eta hortz-hobikariak).
PALATALIZATION REVISITED: BUSTIDURA ADifRAZGARRIAREN ESTATUSAZ... 507 Oraingoz, ez naiz ausartzen, bestalde gogoangarritzat dauzkadan, Sapirren ([1929] 1949: 68) hitzak nire egiten. Ez dira, haatik, lan-hipotesi kaxkarra: ( ... ) symbolic discriminations run parallel to the objective ones based on phonetic considerations. This may mean ( ... ) that we are really dealing with a measurably independent psychological factor that for want of a better term may be called «phonetic symbolism». Direnak direla, bego oraingoz askoz Ian luze eta sakonagoaren zain, lehenengo baieztapena: bustidura adierazgarria ordezkatze morfonologikoa da, hizkuntzaren hiztegicik fonologiatik baino askoz gertuago dagoena. Escrukcuralisten pare minimoak, konmutazio frogak eta abarrek ez gintuzkete itsutu behar horrelakoen aurrean. Egia da neska I nexka pareak pare minimoa osatzen duela, baina horrek ez du horixe besterik baieztatzen: txistukari hortz-hobikaria eta sabaikariaren arteko bereizkuntza fonemikoa dela (ezin da bestelakoa izan, esanahia bereizteko balio badu). Generatibismo klasikoaren sinpletasun formalaren aldeko argudioek ere ez digute ezer berririk esaten. Erregelaren lehen zatia asimilazio bustidurarena bezala formulatu ahal izateak ez du inondik ere bustidura adierazgarria parekatzen inguruneak eta ebakerak erabat biltzen duten beste ordezkatze horrekin. Fonologia Nacuralaren aldetik, ordezkatze fonemikoa da, hiztunak berariaz ekoiz baititzake txandakatzearen aldaera biak eta inolako arazorik gabe hauteman bata zein bestea. Horrek, ordea ez du fonologiko egiten. Jakina da ordezkatze fonologikoak alofoniko zein fonemiko izan daitezkeela, baina fonemikotasuna ordezkatze morfologikoen ezaugarri ere bada; areago, erabilera morfologikoaren baldintza da: pare minimoez aritzean esan den legez, ezin zaio erabilera gramatikalik eman hautematen ez denari edo nahita ahoska ezin daitekeenari (azken batean ingurunetik libre ez denari). Azkenik, gehitu behar due ikuspegi funtzionalista eta esplikatzaile batetik ezin dela, Fonologia Lexikoak esango lukeen bezala, ordezkatzea erregela lexikotzat ematearekin arazoa konpondu. Teoria horretan horrela sailkatzeak ematen dion ziklikotasunak ere ez luke azalduko ordezkatze honen motibazio fonetikorik eza. Pausu bat gehiago eginda, aldarrikatu behar genuke ontologikoki ordezkatze fonologikoetatik bereizten duena: funtzio semancikoa duen erregela dela eta hizkuntzaren morfologiarena dela, ez fonologiarena, egungo alemanierazko pluraletako umlaut ordezkatzea bezalaxe, ez gehiago, ez gutxiago. lzan ere, zenbait tradiziotako hizkuntzalariek erabilicako word formation rule terminoa, literalki ulertua, litzateke ordezkatzearen deitura aproposenetakoa. 11 Hots sinbolimoa deritzon gertakariak zerbait azpimarkatzen badu, morfologia eta fonologia bereizteko beharra da eta bereizkuntza hori mamitzekoa. Eginkizun horretan arazo morfonologikoak garrantzi handiko izan daitezke. Batetik, ezin da morfonologiaz hitz egin morfologia eta fonologiaren arteko muga kualitatiboa garbi ez badago. Bestetik, morfonologia, muga-esparru izanik, ikereremu ezin hobea gerta dakiguke muga horren ezagutza sakontzeko orduan. 11 Bustidura adierazgarria hizkuntzaren osagai fonologikotik ateratzeak, asimilazio bustidurarik ez duten euskalkietan (despalatalizatzaile izan edo ez) gertatzen dena beste era batera biltzeko aukera ematen digu. Euskalki horien fonologian palatalizaziorik ez dagoela esango genuke, nahiz eta beren hiztegietan bustiduraz eraturiko hitzak egon, horietako asko txikigarrien sail berezian.
1. Atarikoa 1 ALDl BIDE, KIDE, ERDI-ATZIZKIAK? Elixabete Perez Gaztelu Deustuko Unibertsitatea Bai euskaraz, bai beste hizkuntza batzuetan aspaldiko kontua da hitz elkartuen eta eratorrien artean mugak paratzeko zailtasuna. Hizkuntza erromantzeetan buru-hausterik handiena ezkerreko osagaiak eman izan du; euskaraz, berriz, eskuinekoak. Euskal gramatikak ditugu kezka horren lekuko (Uhlenbeck 1909, Azkue 1923-25, Lafitte 1944, Villasante 1974, Azkarate 1990, 1991, Euskaltzaindia 1987, 1991, 1992 ... ). Zalantzasortzaile horietako batzuentzat sortu zen, hain justu, erdi-atzizki deizioa, Marchand-en (I 960) semi-sujfixe edo Dimitrescu-ren (I 969) sujfixoi'de terminoen bidetik. Esana dugu, hala ere (Perez Gaztelu 2001), muga-arazoak esparru zabalagoa hartzen duela. Bistan da auzi honen erroan hau dagoela: elkarketa eta eratorbidea nola definitzen diren2 eta, honen ondorioz, zein irizpide erabiltzen diren hitz eratorriak eta elkartuak bereizi eta sailkatzeko. Euskal morfologiaren soroa hain sakon jorratu duen Rudolf de Rijk irakaslearen omenez dakargun lan honetan, beste urrats ttiki bat egin nahi dugu muga-auziaren azterketan. Horretarako, Euskaltzaindiak (I 992) erdi-atzizkitzat joetatik, aldi, bide eta kide jo ditugu begiz beste hainbaten erakusgarri izan daitezkeelakoan. Abiapuntuan esan dezagun gaurko hiztunarentzat hirurak hiztegi-sarrerak3 direla, aldi-ez, bide-ez, edo kide-ez (baina ez * -garri-ez, *-di-ez ... ) hitz egin dezakeen heinean. Hortaz, hiztegi-sarrerak ez direla litzateke erakutsi beharrekoa. Nolanahi dela ere, erantzun beharreko erroko galdera, erdi-atzizkitzat hartzeko arrazoi nagusia, hauxe da: zergatik erabiltzen ditugu horiek horren maiz hiztegi-sarrera bat eratzen beste hiztegi-sarrera baten eskuinean? Zer dute berezi muga-auziak sortzeko? Honi erantzuten saiatzea da lan honen helburu nagusia. Honela jokatuko dugu: hirurak beregain darabiltzagunean duten jokamoldetik abiatuta elkartuetako eskuineko osagaiak direnean alderik ha ote dagoen ikusiko dugu. Ho- 1 Lan hau egiteko Estructuras morfologicas y estructuras sintdcticas: /as fronteras de la composici6n. Descripci6n, teoria y diccionarios. DGES PB96-0457-C03 proiektuari [EMES] emandako laguntzaz baliatu gara. Eskerrak eman nahi dizkiegu Juan Carlos Odriozola eta I gone Zabalari egin dizkiguten oharrengatik; okerrak, jakina, gureak besterik ez dira. 2 Lan honen mugak gainditzen dituenez gero, Azkarate 1990, 1991 eta [EMES] lanetara jo daiteke. 3 Hiztunaren hiztegian kategoria lexiko nagusia dena.
526 ELIXABETE PEREZ GAZTELU rretarako, osagaien ezaugarrien eta osagaien arteko harremanen berri emango dugu, egin ditugun galderei ondorioetan erantzuteko. 2. Aldi 2.1. Osagaien ezaugarriak 2.1.1. Aldi izen bizigabea ondoko osaerako elkarteetako eskuineko osagaia izaten da [I aldz]. Ezkerreko izenak gehienetan bizigabeak dira (aginte, gudu, opor, denbora ... ), baina bizidunak ere onartzen ditu (preso, errege ... ). Zortzialdi, hamabostaldi, berrogeialdi adibideak ditugu bestetik. Zenbatzaileak4 ez dira oso ohikoak izaten izen-elkarteetan,5 baina uste dugu hiztunak zortzi ... egunak, arrazoi pragmatikoak direla medio, batasuna duten denbora unitatetzat dauzkala. Horrexegatik, horietatik kanpo ez dugu [Zenbatzailea aldz] modukorik egiten: *bialdi, *bostaldi ... Honela, aldi-k aldiizenak6 eratzen di tu. Orainaldi, lehenaldi ... elkarteetako ezkerreko osagaiak ere izen bihurtutako aditzondotzat dauzkagu. Guztiek onartzen dute hiztegiek ere jasotzen duten izenen eginkizuna eta, bestalde, kide lituzketen denborazko aditzondoak ez ditugu baliatzen elkarte honetan: *berandualdi, *etzialdi ... [Adj. aldt] mota azpimarratzekoa da, hurrenkera dela eta. Aurrera dezagun, halaz ere, egoerako predikatuak direla (behin-behineko egoera adierazten dutenak), ez izaki mailakoak (behin betiko izaeraren adierazleak) (Zabala 199 3): haurdun, gaixo, zakar, hits. . . . Hots, egitura hauetan ez dira izenondoak, izenaren ondoko modifikatzaileak; horregatik baliatu dugu adjektibo hiperonimoa. [Aditza aldz]. Mota emankorrena da. Hurrengo puntuan zehaztuko dugu. 2.1.2. Adiera eta erreferentziazko balioa Beregain darabilgunean aldi-k ez du berez oso esanahi sendoa eta aldi berean polisemikoa da: 1. «denbora hedadura» («denbora», «garaia»), 2. «gertaera baten gauzatze bakoitza», 3. «txanda», 4. «denbora zatia», 5. «gramatikako aditzaren aldiak» bereizten ditu SEHk. Era berean ikus daiteke denbora adierazten duenean oso erreferentzia-balio zabala izan dezakeela: kontrakoak diruditen hedadura eta unekoa barne hartzen dituela. Baina ez du berez erreferentzia sendorik ezartzen, ez ditu denbora-mugak ezartzen: zerbaiten edo norbaiten aldia da, ez «aldia» berez; osagarri bat behar du denborazko erreferentziazko ardatza mugatzeko. Horregatik «arina»7 dela esango dugu (Leonetti-ren 1999: 4 Zenbatzaileek ISetan duten jokamoldearen auzia bazter utziko dugu. 5 Lauburu, hamalauzanko ... modukoak alde batera utzita, bistan baita exozentrikoak direla. 6 Bosque-ren (1999a: §1.5) nombres que designan periodos-en ordain. Ikertzaile honek dio aldi-izenek gertaera-izenak ez izanik ere haien modura joka dezaketela. Guztiz bat dator gure azterketarekin. 7 Aditzez aritzeko erabiltzen da (light, ligero). lzen arin euskal deizioa, gurea da eta ez dugu ordezkorik ikusi eskuztatu dugun bibliografian. Bestalde, ez dugu esan nahi osagarria eskatzen duten mugako eraikuntzen eratzaile guztiak hala direnik: zain eta zale predikatuek, besteak beste, osagarria eskatzen dute, baina ez dira gure ustez arinak.
ALDI, BIDE, KIDE, ERDI-ATZIZKIAK? 527 §12.3.1 moduan), denborazko izen arina.8 Bestetik, berriz, azpimarratzekoa da gertaera gauzatzea ere adieraz dezakeela, 2. eta 3. adieretan ikus daitekeen bezala. Gertaera hau, gainera, iteratiboa, behin eta birritan gerta daiteke. Baina, berriz ere, aldi-ren erreferentzia-balioa ez da ohiko gertaera-izenena bezain sendoa, eta, gainera, gertaera denboran kokatzen du. Honek a/di gertaera-izenen eratzailetzat ere har daitekeela pentsarazten digu. 9 Ikus ditzagun orain aldi-k hitz elkartuetan duen jokamoldearen lerro nagusiak. Aldi-k denboran hedadura adierazten du: Aldi-k ezkerretara daramatzan osagaiei ezartzen dien murrizpena da oro har iraupenezko aspektu lexikokoak izatea. 10 Honek erakutsiko luke aldi-ren jokamolde berezia: aldi-ren iraupenezko aspektuak buru gisa jokatu eta aspektu hori duten osagarriak aukeratuko lituzke, antza. 11 Horregatik, izen bizigabeak ditugunean, oro har, beren adieraren ezaugarrietako bat denboran iraupena izan ahal izatea da. Gertaera- edo ekintza-izenak (aginte, gudu ... ) dira batzuk, denbora adierazten dutenak beste batzuk (asti, opor, denbora .. . ; eta lehengo zortzi .. . ). Gizakiak bizi ditzakeen sentimenduak, egoera adierazten dutenak: bake, aisia, asper, neke, barau, poz ... Eguraldiarekin zerikusia dutenak ere bai: izotz, hotz, euri, bero ... Izen bizidunak ditugunean ere (errege, preso .. . ) egoerako predikatu moduan ulertzen ditugu: «erregetzak, preso egoteak irauten duen epea». Izen bihurtutako denborazko aditzondoak ere iraupenezkoak dira: 12 antzina, gero, orain, lehen ... Era berean, horrek argituko luke ohiko elkarteetan gertatzen ez den adjektiboak ezkerretara onartu ahal izatea: ez dira izaki mailako predikatuak13 ( )Jolit-aldi, *kezkagarri-aldi .. . ), egoera mailakoak baizik. Aldi-k, kategoriaren gainetik aspektua aukeratzen bide du. Aditzen sailean ere murrizpen bera dugula dirudi: gertaerak aspektuaren aldetik iraupenezkoa izan behar du. Hala, egoerakoak ditugu batzuk: etzan, egon ... ; jarduera (activity) ezaugarrikoak ugari: entzun, Jardun, Ian (egin), (tresna bat) Jo, kantatu ... Mota honetan etengabeko mugimendua adierazten dutenak franko dira: ibili, dantzatu .. . Aldi-k gertaera gauzatzea adierazten du: Hemen ez dugu egoera aspektuko osagairik aldi-ren ezkerretara. Denek dute iraupena, batzuek laburra badute ere. Horregatik, aditzak batez ere, baina ez beti (jarduerakoak ere baitaude), lorpena (accomplishment) eta gauzatzea (achievement) aspektu-ezaugarrikoak dira: Joan, etorri, Jaso, ebaki, erori, as- 8 Eta antzeko zerbait esan daiteke Euskaltzaindiak (1992) «hitzaurre moduko deiktiko» direlakoen artean sartzen dituenez. Harren harira esan dezagun, deiktiko deizioaren egokitasuna gorabehera (Lyons 1977, Levinson 1983, Leonetti 1999 ... ), ez dugula arrazoi erabakigarririk ikusten aldi ere multzo berean ez sailkatzeko: guztiak dira leku-denborazko izen arinak. 9 Azken ezaugarri honek, besteak beste, bereiziko luke bestela aski kide duen -eta Euskaltzaindiak erdi-atzizkitzat daukan- aro denbora-izenetik. 10 Batik bat Vendler (1967) eta De Miguel-i (1999) jarraituko diegu. Nolanahi dela ere, bibliografian esaten den bezala, aditz berak interpretazio bat baino gehiago izan ditzake. Gainera, aspektua osatua denez gero (composiciona~, bestelako hizkuntza-baliabideek (flexioak, egitura sintaktikoek ... ) aldaraz dezakete, eta, beraz, hitz elkartu berak bai «denbora» bai «gertaera gauzatzea» adieraz ditzake (jokaldi .. .). Hemen aspektu lexiko soilaren joera nagusiez ari gara. 11 Bosqueren (1990) azterketaren ildotik. 12 Beste kontu bat da zer dela eta eratu ditugun ezkerreko osagaiak (opor bezalako izenak, nahiz orain izen bihurtuak bezalakoak) berez denboran iraupena adierazten badute. 13 Bereizkuntza hau garbi ikus daiteke gaixo hartuta. Gaixoa izan daiteke 1. «eria» (egoerako predikatua batez ere), nahiz 2. «gajoa», «errukarria» (izaki mailakoa). Baina gaixoaldi-k, «gaixotasunak irauten duen denbora» beste aditzeko modurik ez du; egoerako predikatutik abiatuta, alegia.
ALDI, BIDE, KIDE, ERDI-ATZIZKIAK? 529 3. bide 3.1. Osagaien ezaugarriak 3.1.1. Hitz elkartuak osatzean ezkerretara izenak eta aditzak onartzen ditu. Izenak bizidunak (errege, zamari ... ), bai bizigabeak izan daitezke: konkretuak (gurdi, arnasa, mendi, zeru, harri .. . ) nahiz abstraktuak (zorion, amets .. .). Aditzak, berriz, badirudi bide-k ezartzen duen murrizpena egoerako aditzak ez onartzea dela *etzanbide, *egonbide ... ; gainerakoan, ez bide dago murrizpen sendorik. 3.1.2. Adiera eta erreferentziazko balioa Hiztegiek bide sarreran, bide fisikoaren hitzez hitzeko adieraz gain (bide1 esango diogu), beste abstraktuago batzuk ere jasotzen dituzte («bitartekoa», «modua», «aukera», «arrazoia» ... ) (bide). lkus dezagun bide-en jokamoldea elkarteetan. Izen konkretuetan, oro har, bide1 dugu batik bat. lzen abstraktuak ditugunean edo, jatorriz konkretuak izanik ere, metafora gisa darabiltzagunean bide2-ren adierak dira nagusi. Aditzen sailean ere beste horrenbeste egiazta dezakegu: mugimendu, ariketa erako aditzak ditugunean bide1 izan ohi da adiera (ibili, atera, he/du, igo .. . ). Hala ere, hauetako askok bide2-ren adierak ere bereganatuak dituzte. Bestelako giza ariketak direnean tarteko bide[ren adierak17 nagusitzen dira: aztertu, pentsatu, jokatu, eskatu, irabazi ... Hots, beregain darabiltzagunean ditugun adiera berak. 3.2. Osagaien arteko harremanak 3.2.1. Harreman semantikoak Arestiko bera dugu mugatzaile/mugakizun mendekotasunezkoa: bide da mugakizuna. Era askotako harremanak izan daitezke mugatzailearen eta mugakizunaren artean, baina badirudi mugatzailearen azpikategorizazioak eragina duela harremanak gauzatzean.18 Ezkerreko izena konkretua eta berez mugikorra nahiz besteren baten indarrez mugi daitekeena denean: biziduna bada, pentsa daiteke «jabea» errepide «erregearen bide» edo «onuraduna», «erregearentzako bidea» ... dugula. Azken harreman hauxe dugu, hain justu, ezkerreko izena [-biziduna] izan eta garraioa edo nolabaiteko «mugimendua» egozten diegunetakoa bada: gurdibide, gasbide ... «Helmuga» adieraz dezakegu ezkerreko izenak leku jakin bat izendatzen duenean: elizbide, zerubide ... Ezkerreko izenak bidea egin daitekeen gaia adieraziz gero, horixe da harremana, «gaia»: burdinbide, harbide ... Beste batzuetan «non» dagoen bidea da adierazten dena: mendibide, hiribide ... «xedea», «zertarakoa» da ezkerretara izen abstraktuak (zorionbide, amets-bide19 ••• ) eta aditzak ditugunean dugun harremana, aditzetan bide-ren esanahiak eraginik ez duela: ibilbide, azterbide. . . · 17 Baina here sinonimoez nekez egiten ditugu «jarleku» motako izen elkartuak: *azterbitarteko, *eskamodu, *irabazaukera, *ihesarrazoi ... Honek ere merezi du ikertzea. 18 Azterkizunen zerrenda luzatzeko: izenen azpikategorizazioa sakon zehaztea. 19 Hauetako askotan, egia esan, duda egin daiteke benetan izena edo aditzoina (amets, damu, solas ... ) ote dugun, edo aditz-esapideko osagaia (amets egin, damu izan, solas egin ... ). Nolanahi dela ere, harreman semantikoa ez da aldatzen.
530 ELIXABETE PEREZ GAZTELU 3.2.2. Egitura-harremana Bai bide1 bai bide2 dugunean bide da burua, baina ez dute biek egitura-harreman bera, gure ustez. Lehenak adjuntu/buru harremana du, ezkerreko osagaia bide-ren modifikatzailea da: bide-ez hitz egin daiteke nolako bidea den zehaztu gabe. Bide[koek, berriz, osagarri/buru modukoa dute; alegia, aide honetatik bide2 izen arintzat hartzekoa ematen du: zertarako bidea? Beraz, proposa daiteke bi bide daudela: batak (bide} adjuntu/buru eta besteak (bide2) osagarri/buru harremaneko izen elkartuak eratzen dituzte. Gure ustea da erdi-atzizkitzat harm izanaren arrazoia bide-en esanahietan datzala: bide2 maizago darabilgu beste kategoria lexiko baten -batez ere aditz baten- eskuinean, izen arina izaki. Honek dakar egitura-harremanaren eskakizunak bete behar izatea: hor du argibidea maiztasunak. 4. (k)ide2° Jatorri kontuetatik hasita esan dezagun arestiko bientzat ikertzaileek izena ~ atzizkia, baina kide-rentzat alderantzizko bilakabidea aipatzen dutela. 21 Baina ez da hau kide berezi egiten duen alderdi bakarra. Horrek eraman gaitu azterketa ere aurrekoena ez bezala gauzatzera. 4.1. Osagaien ezaugarriak eta kide motak 4.1.1. kide 4.1.1.a. Lehenbiziko mota, urriena, [I [ +gizakia] kide] 1 da. Ezkerreko osagaia edo ahaidego- (aita, ama, anaia .. .) edo predikazio-izaerako (Zabala 1993) izena da: jabe, mirabe, heredero, egile ... Hiztegiek ez dute beti mota hau modu berean hartzen eta hiztegitik hiztegira ere aldea dago: batzuetan batean idatzi eta hiztegi-sarreratzat jotzen dituzte; bestetan, berriz, katea sintagmatikotzat dauzkatela dirudi. Ortografiak ortografia, [I kide] segidak (jabekide ... ) atribuziozko parafrasiez eman daitezke: «jabeak kideak dira» ... ; alegia, predikazioaren subjektu bizidunek batean dutena atribuzioaren ezaugarri bera da: «jabe», ... izatea. Ezaugarri hori predikazioak besarkatzen dituen subjektu guztiek aldi berean batean izan behar dute (jabekide-ez hitz egiteak «jabe» izateaz gainera, ondasun beraren jabeez ari garela esan nahi du) eta ezin daiteke izaki bakarraz predika, esanahiaren ikuspegitik subjektu plurala (morfologikoki hala dena edo subjektu juntatuak izanik) eskatzen baitu.22 Nahitaezkoa du, hortaz, izaki 20 Aurrerantzean herskari eta guzti emango dugu, emankortasuna dela bide. 21 «el significante con sorda inicial se usaba normalmente sufijado a otro y solo tardiamente ha alcanzado existencia independiente (kide, tegi, etc.)». (Michelena FHV: 240). Lagun (Euskaltzaindia (1992) erdi-atzizkia) eta alde askotatik kide duena honetan ez dator bat, baina, eskuarki, kide-ren azterketak lagun-entzat ere balio izan dezake. 22 Singularrean erabil daitezke, jakina («Nire lankidea da», «Lankide dut» ... ), bigarren argumentua berreskura badaiteke. Elkar izenordain elkarkariaren eskakizun berak dira (Euskaltzaindia 1993: 68). Baina elkarkari izatea (sintaxia) eta simetriko izatea (semantika) ez dira baliokide erabatekoak. Gai honetan Bosque-ren (1985) lanera jo behar da ezinbestean.
ALDI, BIDE, KIDE, ERDI-ATZIZKIAK? 531 hori beste batzuekin harremanean egotea23 (Bosque 1999b: §4.3.5.4., Sanchez 1999: §16.3.2.2). Hau dela eta, kide (izan) izaki mailako predikatua simetrikotzat jo daiteke, lagun, antzeko, ahaide, auzo ... izan diren bezala. 4.1.1.b. [I[-biziduna] kideJi: bidaide, lankide ... Hauek dira ugarienak. Ezkerreko izen gehienak konkretuak dira, baina abstraktuak ere badaude (gogo, poz, gaitz ... ) . «Kideak direla» predikatzen den subjektuek orain ere zerbait izan behar dute batean, kide-ren ezkerreko osagaiak adierazten duena, tokia, ariketa, iritzia, garaia ... , baina ez dago atribuziozko harremanik: *«bideak, lanak ... kideak dira». 4.1.1.c. [I[-biziduna] kide]i i hoskide, zentrokide ... Elkartu hauek kide-ren kategoria- eta azpikategorizazio-aul:k ispilatzen dituzte. Argi dezagun lehenik kide beregaina ez dela bakarrik subjektu bizidunen predikatua. OEHn bertan badaude izen bizigabeak subjektu dituzten kide-ak (oinetako, zuhaitz, hots, hizkuntza ... ). 24 Baina nekez aurkituko dugu gisa honetako elkarturik: * oinetakokide, 25 *hizkuntzakide bezalakorik. Erreferentea [-biziduna] duten elkarteak aurkitzeko beste era bateko adibideetara jo behar dugu. Kide-ren izaera predikatiboaren eragina da hiztegiek ispilatzen duten kategoriaren zalantza, 26 aspaldi samarreko adibideak ( mugakide, garaikide ... ) barne. Alabaina, ezin atzenduzkoa da izenondotzat (ere) jotzen diren elkartuok, oro har, [ +gizakia], edo gutxienez [ +biziduna] azpikategoriako izenen modifikatzaileak direla. Adibide berriagoak, berriz (hoskide, baliokide .. .), batez ere izen bizigabeen modifikatzaileak dira. 27 Orain ere kide-ren ezkerreko izenak ezartzen du subjektuak kide egiten dituen predikazioaren funtsa. Baina, arestikoak ez bezala, hauek parafrasi atribuziozkoa («hotsak kideak dira») eta iragankorra onartzen dute («X eta Y hoskideak dira» ~ «X-k eta Y-k hotsak kideak dituzte»); horren isla da hiztegigileek definizioetan baliatzen dituztela: «X berak edo berdinak dituena». Bestetik, berriz, aipagarria da izenondo hauetako asko, eta a. motako franko ere bai egilekide ... , erdal con-1 (GCVA & et. al. 2000: 287) aurrizkiaz eratorritako adjektiboak (eta izenak) ordaintzeko sortuak direla. Kategoriaren auzia egitura-harremanaz aritzean berriz hartuko dugu. Guztiarekin ere, simetrikotzat jotzeko beharrezko ezaugarriak betetzen dituztenez gero, izenondo hauek ere kide1 predikatuaz eratutzat jo daitezke. 23 Ez bide da halabehar hutsa Mitxelenak (FHV: 122, 309) hemen ikustea -eki(n) postposizio-atzizki soziatiboaren etorkia: dena delako gertaera gutxienez biri dagokie. 24 Errepara, hala ere, hauek ez direla predikazio izaerako izenak. 25 Hau berezi samarra izan daiteke «pare» baten, «biko» baten osagarri izatea tarteko delako -«osagarritasun» harremana- eta honek nolabaiteko murrizpenak ezar bide ditzakeelako. Ildo horretatik, ez dugu *idikide (uztarkide bai, ordea), *galtzerdikide ... bezalakorik eratu. Ezkontide bai, baina oso ohikoa ez den [A kide] osaerakoa da. Horregatik da berezia gure corpusean ELHk besterik ez dakarren bikotekide. Polikiago aztertzekoa litzateke hitzak elkartu ahal izateko murrizpenak. 26 Lan honen helburua ez da hiztegigileen jokamoldea epaitzea, ez bi kategoria hauen arteko auzia garbitzea, baina azpiko auziaren isla izan daitekeelakoan ekar dezagun adibide hau: SEHk baliokide. izond. eta mailakide. iz. Sabelkide izenondotzat hartzen du; guk izentzat hartuko genuke: «Etxean ditut bi senide, biak ene sabelkide». Era berean, odolkide. izond eta iz. sarrerako adibide bakarra ere gure ustez izena da «Odolkideak ere hiltzeko higuinik ez zuten». 27 Lagun ez bide dugu mota honetan erabili: * baliolagun, *zentrolagun ... Hona biak bereizten dituen beste ezaugarri bat.
532 ELIXABETE PEREZ GAZTELU 4.1.2. Kide 2 batza,rkide, sailkide ... , aurrekoak baino berriagoak eta urriagoak dira. Ezkerreko osagaia [I [-biziduna]] da eta kide[z eratzen dugun izena [+I, +gizakia] da. Alde honetatik, hortaz, ez dago alde handirik hemengoen eta 4.1.1.b.-koen artean. Areago, elkarte bera simetriko ( 1 a) nahiz ez-simetriko ( 1 b) moduan har daiteke. (1) a. Patxi Gramatika-batzordekoa da eta Miren ere Gramatika-batzordekoa da---+ Patxi eta Miren batzordekideak dira b. Batzorde horrek kide bakarra du, Patxi ---+ Patxi da batzordekide bakarra Honaino bi kide-en arteko antzak. Ikus ditzagun orain desberdintasunak. Kide[ren ezkerreko izena oso adiera zehatzekoa da: gizakiok antolatutako taldea izendatzen du (batzordea, saila ... ); kide[k giza talde hori osatzen duen gizabanakoa izendatzen du. Bestetik, kide2-k ez du nahitaez eskatzen subjektu plurala. Honek esan nahi du, bitara har daitezkeen elkarteetan, subjektu plurala badu irakurkera simetrikora (la) eta singularra badu, berriz, simetrikoa ez denera (lb) makurtuko gaituela (Peregrin Otero 1999: §23.3.3). Areago, subjektuak pluralak izanik, aditzeko modua [-simetrikoa] dela zehaztu nahi izanez gero, hiztunak aiseago joko du sintaxi-egituretara (2a) lexikoetara (2b) baino, azkenok modu simetrikoan aditzeko aukera handiagoa baitago: (2) a. Ana eta Esther Euskal Filologiako eta Komunikazioko sailetako kideak dira, hurrenez hurren (-simetrikoa) b. Ana eta Esther Euskal Filologiako eta Komunikazioko sailkideak dira ( +simetrikoa) Honek guztiak eraman gaitu kide1 eta kide2 bereiztera. Baina ondoren ikusiko dugu beste alderdi batzuetan ere ez dutela gisa berean jokatzen. 4.2. Osagaien arteko harremanak 4.2.1. Harreman semantikoak Gure ustea da bietan mugatzaile/mugakizun mendekotasunezko harremana dela eta kide dela beti mugakizuna. Kide1: Mugatzaileak adierazten du: a) lzena [ +gizakia] denean (jabekide ... ), subjektuek batean duten ezaugarria. b) lzena [-biziduna] denean. Oro har, «kokatzea». «Kokatze» hori izan daiteke: -lekuan, bai fisikoan, bai hala ez denean: lankide «lanean kide», mugakide, sabelkide, gogaide, irizkide ... -denboran: adinkide, garaikide ... -batzuetan, «gertaera» edo «ebentoa» dela dirudi. Batez ere mugatzailea bai gertaera- edo ekintza-izentzat, bai aditzointzat har daitekeenean (lehiakide, solaskide, bizikide .. . ) eta aditza duten adibide bakanetan (ezkontide, iza,kide, izorkide ... ). c) lzenondoak. ltxura guztien arabera, osagaien arteko harremana (a) motakoen antzekoa da.
ALDL BIDE, KIDE, ERDI-ATZIZKIAK? 533 Hau horrela bada bi gertakarik emango lukete kide-ren jokabide berrian28 argia: I. Kide-z osatutako izenondoek gehienetan subjektu bizigabeen predikatuak eratzen dituzte. 2. Osagaien arteko harreman semantiko nagusia ez da «kokatzea». Kide2: Bi osagaien artean «osotasuna-zatia» bide da harremana: sailkide (sail-«osoa»kide-«zatia») ... 4.2.2. Egitura-harremana Kider· a) motakoak (jabekide .. . ). Mota honen berezitasuna da bi predikatu ditugula kanpoko subjektuez predikatzen. Honek garamatza nola ispilatzen den hori elkartearen egituran, bum bakarrekoa edo bi burukoa ote den29 erabaki behar izatera. Hitz elkartuak bi osagaien ezaugarri guztiak bereganatzen dituela pentsatzen badugu («jabeak» eta «kideak» izatea), emendiozko harremana dugula esan beharko genuke. Baina, bestalde, erakutsi uste dugu kide dela burua: honek iragazten dizkio here ezaugarri guztiak hitz elkartuari. Kontua da, hortaz, ea osagarri/buru ala adjuntu/buru harremana ote dugun hitz elkartu hauetan. Uste dugu adjuntu/buru harremanaren alde egin daitekeela, ezkerreko osagaiak ez duela kide-ren argumentu bat asetzen; ez dela here osagarria. b) motakoak (/ankide .. . ). Hemen ere adjuntu/buru harremana genukeela uste dugu. c) izenondoak (baliokide .. . ) ere modu berean ulertzen ditugu, adjuntu/buru. Bada, baina buruari doakion auzi bat: burua kide bada eta izena bada, nola ulertu elkarteak izenondoak izatea? Exozentrikotzat30 jo behar al dira? Eta, bestalde, nola azaldu behar da izenondook batez ere izen bizigabeen modifikatzaileak izatea? ltxura guztien arabera, berriz ere kide predikatua izateak du eragina. lzaera predikatiboko izenek ez direnek baino aiseago bereganatzen dute bai izenen bai izenondoen eginkizuna. Ez dugu, hortaz, arrazoi aski ikusten exozentrikotzat jo behar izateko. [±gizakia] (edo [±biziduna]) ezaugarria, berriz, ez da kide predikatuaren beraren araberakoa, modifikatzen duen izenaren azpikategoriaren araberakoa baizik. Hortaz, ez dugu uste kide-ren azpikategorizazioa aldatu denik. Kide i Uste dugu osagarri/buru harremana dagoela: elkartearen irakurkera egokia izateko ezinbestekoa da ezkerreko osagaia. 31 4.3. Argumentu-egitur·a Kide1: Gure ustez predikatu honek argumentu-egitura du eta kide-z eraturiko hitzak «esperimentatzailea» kanpoko argumentua bereganatzen du. Predikatu simetrikoa izatean, beste kanpoko argumentu bat du eskakizun simetriazko harremana gauzatzeko. 28 Azkarateren (1991: 93) dudaren aurrean, gure ustez euskararen baitatik azal daitezkeen aldaketak dira. 29 Honezaz Odriozola eta Perez Gaztelu (2002) liburu honetan bertan. 30 Jakina da termino hau ez dutela hizkuntzalari guztiek gisa berean erabiltzen. Guk, labur esan, bai kategoriaren aldetik bai esanahiarenetik burua elkartetik kanpo duena hartzen dugu halakotzat, Gracia (2001) eta besteren ildotik. 31 Euskaltzaindiaren (1992) zati-elkarteen modura.
534 ELIXABETE PEREZ GAZTELU Bigarren argumentu hau, oro har, subjektu plural edo juntatuak («X eta Y lankideak dira»), nahiz ISren barrengo IS genitibo batek gauza dezake («X Yren lankidea da»). Hauxe da kide 1-en bereizgarri nagusia. Bestalde, ezinbestekoa ez badu ere, askotan darama modifikatzailea. Oro har, kidetasunaren funtsa adierazten duen modifikatzaileak leku-denborak edo gertaerak adierazten ditu eta hau gauza daiteke: -batez ere lexikoan: lzen [-biziduna]: Ian, gogo, .. . -sintaxian: batez ere IS(LEKU GEN.): laneko kide .. . Kidez· Arestikoetan bezala, kide honek ere kanpoko argumentua bereganatzen du, baina ez du beste kanpoko argumenturen beharrik. Argumentu-osagarria du. Hau ase daiteke: -lexikoan, aldizka: I [-biziduna, +giza taldea]: batzordekide .. . -ISn bertan, gehienetan: IS(LEKU GEN.): batzordeko kide .. . 5. Ondorioak Erakutsi uste dugu Euskaltzaindiak (1992: 78) erdi-atzizkitzat jotako hiru izenen azterketan ez dagoela erdi-atzizkiez hitz egiterik: kategoria lexiko nagusiak dira. Era berean uste dugu gainerakoen azterketak ere ondorio beretara eramango gaituela, oraindik jendarteratzeko moduan ez bagaude ere. Guztiarekin ere agerian jarri dugu erdi horrek zerbaiten, kategoriaren, berri zehatzik ez dugula baizik ez duela adierazten: hiztegi-sarrerak diren edo ez diren da garbitu beharrekoa. Aldi eta bide-ren azterketak ispilatu du izen arin izatea erabakigarria dela maiztasuna argitzeko. Gainera, erreferentzia osatu behar hori ez dagokie bakarrik izen horiei eta beste erdi-atzizkitzat jotakoei: deiktiko direlakoei ere badagokie. 32 lzen arinen aldeko beste argudio bat honakoa da: ezaugarri horiek dituzten izenek (izenetako batzuek, leku-denborazkoak eta adiera abstraktuak bereganatu dituztenek batez ere) aiseago onartzen dute beste eginkizun batzuk ere bereganatzea; alegia, kategoria lexiko modura dagokien morfosintaxi-banaketaz gain, azpikategorizazio jakin bat izatea. Horrela, Odriozolak (2001) deskribaturiko aurre bezalako izenek, izenaren ohiko banaketaz gain, jokamolde berezia dute morfologian zein sintaxian (postposizioak). Kide1 bestelakoa da era guztitara. Maiztasuna argitzeko beste arrazoi hoberik ezean, zenbait buruk modifikatzaile mota jakinekin gauzatzeko duten joera, baina ez beharra33 ikusten dugu, jatorriaren aztarna tarteko izan daitekeela ukatu gabe. 6. Bibliografia Azkarate, M., 1990, Hitz elkartuak euskaraz, Deustuko Unibertsitatea, Donostia. -, 1991, Irakaskuntza proiektua. (argitaragabea). Azkue, R. M., 1905-06, Diccionario vasco-espafiol-frances, Tours, Bilbao (1984, Euskaltzaindia, Bilbo). [DVEF] -, 1923-25, Moifologia Vasca (1969, La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbao). 32 Eta gure senak iruzur egiten ez badigu, baita multzo-, zati- eta mota-elkarteei ere.
1. Sarrera* KONPOSIZIONALITATEA Sonia Rodriguez eta Fernando Garcia Murga EHU/LEHIA Hizkuntza naturalaren azterketa semantikoak, edozein azterketa linguistikok bezala, zailtasun ugari ekartzen ditu. Honengatik, lehendabiziko urratsetan azterketaren oinarriak sendotzeko ahaleginak indartsuak izan behar dira. Teoria semantiko guztien azpian adierazpen konplexuen esanahiaren eraketa sistema bat definitu behar da. Teoria semantiko gehienek aipatutako sistemak inplizitu edo esplizituki konposizionalitate tasuna duela suposatzen dute. Artikulu honetan gertakari semantiko orokor bat aztergai izango dugu, konposizionalitatea, alegia. Lan honen xedea fenomeno honen inguruan sortzen diren arazo teorikoak ezagutaraztea da. Hasieran garelarik, konposizionalitaterako hurbilketa intuitiboarekin konformatu beharko dugu. Beraz, aintzakotzat hartuko duguna izango da konposizionalitatearen betebeharra elementu bakunetatik egitura konplexuetara hedatzea dela. Konposizionalitatearen eragina maila linguistiko guztietara zabaltzen da. Konposizionalitateak duen orokortasuna esperokoa da kontuan hartzen baditugu, alde batetik, hizkuntza naturalek dituzten ezaugarriak (kreatibitatea, jabekuntza azkarra) eta, bestalde, hiztunok dauzkagunak (hizkuntzaren euskarria diren burmuinaren mugak). Esan dugun bezala, konposizionalitatea arlo linguistiko guztietara zabaltzen da, hots, sintaxira, fonologiara, morfologiara eta semantikara.1 Dena den, gure lan honetan semantikaren esparruan murgilduko gara. Beraz, hemendik aurrera konposizionalitatearen fenomenoari erreferentzia egiten diogun bakoitzean, konposizionalitate semantikoaz arituko gara. Semantikaren ikuspuntutik, orduan, konposizionalitatea adierazpen bakunen esanahietatik adierazpen konplexuetara hedatzean datza. Adibidez, (1)-ean dauzkagun euskarazko elementu bakunak erabil ditzakegu (2)-n agertzen diren espresio konplexuak osatzeko: * Ikerketa hau, hein handi batean, 9/UPV00033.130-13888/2001 proiektuaren eta Sonia Rodrfguezen doktorego bekaren dirulaguntzaz burutua izan da. 1 Ezin da ahaztu hizkuntz atal guztiek euren hizkuntza propioa dutela. Hizkuntza hauek ere konposizionalitatea bete behar dute, konposizionalitatearen aldeko argudioak ontzat hartzen badira.
KONPOSIZIONALIT ATEA 551 ( 6) a. Miren etorri da b. Miren etorri da eta Jonek esan du Miren etorri dela c. Miren etorri da eta Jonek esan du Miren etorri dela eta Jonek esan du Jonek esan duela Miren etorri dela Adierazpenak infinituak izan badaitezke, kontuan hartu behar da hizkuntzaren euskarria (hiztunon burmuina, alegia) mugatua dela. Orduan, zentzuzkoa da ondorioztatzea hiztunon ahalmen linguistikoa ez datzala hizkuntzaren espresio guztien zerrendan, espresio bakoitza unitate bat izango bailitzan. 4 Arrazoi berberarengatik, ezin dugu espresioen esanahia unitate opakotzat hartu, espresioen esanahia egituratuta baitago. Ondorio hau edozein adierazpen konplexuri aplika lekioke. Argudio honetatik eratortzen da hiztunok gai garela sekulan entzun ez ditugun esaldiak ulertzeko eta ekoizteko. Hurrengo adibideak hiztunon gaitasun honen berri ematen du: (7) Tximino urdin hori bigarren mendeko espazio-untzi bat gidatzen ikusi dugu Edozein euskal hiztunek pentsa lezake (7) adibidea faltsua dela. Faltsua dela pentsatzeak erakusten du, hain zuzen ere, esaldia ulertu dela, nahiz eta adibide horretan agertzen den hitz katea berria den. Honek guztiak erakusten du adierazpen konplexuen esanahia egituraturik dagoela. Jarraian, ondorio hau indartzen duen bigarren argudio bat emango dugu. Espresioen eta hauen esanahiaren arteko harremana ez da arbitrarioa, espresio konplexuen kasuan bederen. lzan ere, adierazpen gehienen esanahia berreskuratzeko, adierazpenen osagaien esanahiak kontuan hartu beharko dira. Horrela ez balitz, espresioei esanahia atxikitzeko fe funtzioa definitu beharko genuke. Aipatutako fe funtzioaren helburua hizkuntz adierazpenak argumentutzat hartzea eta hauei balio semantiko bat esleitzea izango litzateke, hurrengo diagraman ikus daitekeen legez: (8) A= {x: x adierazpena da} bada, B = {y: y balio semantikoa da} bada eta fe esanahia atxikitzeko funtzioa bada, A B Diagrama honen bidez ohartzen garenez, fe funtzioak adierazpen bakoitzari balio semantiko bakar bat esleitzen dio, bestela fe ez litzatekeelako funtzio bat izango. Hizkuntza naturaletan, ostera, badira esanahi bat baino gehiago duten espresioak. Arazo honi aurrerago ekingo diogu.5 Oraingo argudioarekin jarraituz, A multzoan anbiguotasunik gabeko adierazpenak bilduko balira ere, fe funtzioak ez luke hizkuntzak erakusten duen sistematikotasuna azaltzerik. Horretarako, ikus ditzagun hurrengo adibideok: 4 Hipotesi hauek gramatika sortzailearen ikermoldean kokatu behar dira. Gramatika sortzaileak erabiltzen dituen oinarrizko hipotesien azalpen argienetarikoakJackendoff 1994, Pinker 1994 eta Chomsky 1985, 2000 lanek eskaintzen dituzte.
552 (9) a. Lehengusuaren ama h. Amaren lehengusua SONIA RODRfGUEZ ETA FERNANDO GARCIA MURGA (10) a. Jonek Miren maite du b. Mirenek Jon maite du (9) eta (10)-eko lau espresioen esanahiak erabat desberdinak > sinboloaz itxuratzen baditugu, lexikoian honako informazio hau aurkitu beharko genuke:26 (68) UTZI: X-k A-ri utzi » X-k A egin zuen (69) ERE: X ere A» Y[v .. xi A (70) JAKIN: X-k jakin P » P (71) -A: Xizen -a» X existitzen da Informazio semantiko horri esker, hurrengo adibideetan a proposizioak b eta c proposizioak aurresuposatzen ditu: (72) a. Jonek erretzeari utzi zion b. Jonek erretzen zuen c. Jon existitzen da 25 Aurresuposiziei buruz, ikus Garcia Murga 1998 eta han aipatzen diren erreferentziak. 26 Ekarriak [entailments] eta aurresuposizioak proposizio mailan definitzen badira ere, lexiko mailan halako erlazioen sorburua agertu behar da (ikus Dowty 1991).
KONPOSIZIONALIT ATEA 567 4. Ondorioak Artikulu honetan konposizionalitate semantikoaren aldeko argudio klasikoak eskaini ditugu. Argudio horiek ontzat hartzen badira, teoria semantikoek konposizionalitate hatsarrea bete beharko dute. Konposizionalitate hatsarrearen oinarrizko bertsioak dio adierazpen konplexuen esanahia euren elementu bakunen esanahiaren funtzioa dela. Hemen ikusi dugun bezala, askotan hatsarreari bigarren baldintza bat gehitzen zaio, alegia, adierazpen konplexuen egitura sintaktikoa ere aintzat hartu behar dela. Teoria semantikoek bide anitz dituzte konposizionalitate hatsarrea betetzeko. Hala ere, biderik jorratuenetan ere, konposizionalitate semantikoa bermatzen da egitura sintaktikoaren bideari ekiten bazaio. Hots, interpretazio semantikoak egitura sintaktikoak hartuko lituzke argumentutzat egitura hauei balio semantikoa esleitzeko. Bestalde, konposizionalitatea esanahiaren maila literalean kokatuko litzateke, eta ez esaldiaren esanahaiaren mailan edota hiztunaren esanahiarenean. Tresna hauekin guztiekin teoria semantikoak definituz gero, zenbait oztopori aurre egin beharko litzaioke. Artikulu honetan horrelako hainbat oztopo jorratu ditugu, erreferentzia, idiomatikotasuna eta intentsionaltasuna, besteak beste. Aipatu ditugun oztopoak ez dira gaindiezinak. Hau da, hemen ukitu ditugun hizkuntz gertakariek erakusten dute bigarren atalean definitu dugun semantikak ez duela funtzionatzen, honetan aldaketarik egiten ez bada. Hiru aukera azaltzen dira: (1) Konposizionalitate hatsarreari uko egitea; (2) Konposizionalitate hatsarrea ahultzea edo (3) Gramatika bera hizkuntzgertakariei egokitzea. Konposizionalitate hatsarrea baztertuz gero, jabekuntza prozesuaren azalpen berriak eskaini beharko lirateke. Dena den, bide hau irekita egon arren, ez dugu hemen jorratuko. Konposizionalitate hatsarrea ahultzea da aurrean daukagun bigarren aukera. Proposamen ezberdinak egon dira literaturan zehar konposizionalitate ahula azaltzeko. Pustejovskyk bide semantikoa aukeratzen du, horretarako tipo-koertzioa eta ko-konposizionalitatea bezalako mekanismoak proposatzen dituelarik.27 Esate baterako, (80a) adibidean agertzen den adierazpenaren esanahia azaltzeko (80b)-n agertzen den tipokoertzioa bezalako mekanismoak beharrezkoak izango lirateke. Tipo-koertzioaren bidez, barre izena ( e tipokoa) egoera ( tipokoa) bihurtuko litzateke: (80) a. Mirenek barre egin du b. Mirenek hori i egin du. [Miren barrezka egotea]i Mekanismo hau proposatu izan da polisemia eta erreferentziaren inguruan (batez ere, erreferentzia bera, kuantifikazioa eta anaforaren inguruan) sortzen diren arazoei aurre egiteko. Orokorrean, irtenbide honetan horrelako konposizionalitate hatsarre bat definituko litzateke: (81) Konposizionalitate hatsarrea (bertsio ahula): Adierazpen konplexu baten esanahia here parteen esanahia, here egitura sintaktikoa eta beste mekanismoen (semantiko edota pragmatikoen} funtzioa da. 27 Pustejovsky-ren ( 1995: 59) arabera tipo-koertzioa argumentu bat funtzio batek espero duen tipora bihurtuko lukeen eragiketa semantikoa litzateke. Bihurketa hau egin ezean, tipozko huts bat gertatuko litzateke. Ko-konposizionalitateaz, ikus Pustejovsky (1995: 61, 122).
1. Sarrera DATIBO-MARKAZIOA Karmele Rotaetxe EHU-Leioa Lan honek postulatutzat hartzen du, hizkuntzen azterketetan, beharrezkoa dela bereiztea, bai epistemologiaren aldetik eta bai metodologiaren aldetik, eduki-maila eta adierazpen-maila -Glosematikaren terminoetan- edo forma eta edukia edo, beste modu batera esanda, erlazio konkretu bat adierazteko aukeratzen dugun forma eta erlazioa bera. Linguistika orokorrean funtsezkoa den ikusmira bikoitz honi Rudolf de Rijkek eutsi egin dio eta, lantxo hau eskaini gura diot irakaskide eta adiskide ospetsu honi, hain merezia duen omenaldi honetan. Ideia hau unibokoa ez den datibo-markazioari aplikatuko diot. Hain zuzen ere, aurreko Ian batzuetan (cf. Rotaetxe 1998a) ageri da Europako hizkuntzetan, behinik behin, datibo-markazioa erabiltzen dela, aide batetik, hiru balio semantiko dituen datibo aktantea ezaugarriztatzeko eta, beste aide batetik, aditzarekin aktantzia-erlaziorik ez duten izen-sintagmak karakterizatzeko. Aktantzia nozioa eta batera doan aditz-balentzia erabiltzen dira Ian honetan Europako hizkuntzen Tipologiari buruzko Eurotype!Eurotyp Ikerkuntza Programan erabili ziren moduan (c£ Feuillet 1998 eta zehatzago Lazard 1998). Hitz laburretan, gogoratu behar da aditzak izaten direla edo balentzia bakardunak edo bikoak edo hirukoak; balentzia bakoitza aktante batek asetzen duenez gero, hona hemen aipatutako posibilitateen adibideak azalezko hurbilketa honetan: (a.O) Jon astiro dabil/ibili da ... , balentzia bakardun aditza (a. I) Kontzertua bikaina izan da " " " (b.O) Bihar, eramango zaitut museora, balentzia biko aditza (b. l) Bihar, laranjak erosiko di tut " " " (c.O) Jonek amari oparia eman dio, hiru balentziadun aditza (c.1) Jonek amari umea eman dio " " " Jakina denez, euskararen kasuan, aditzaren balentzia toki bitan ageri da: delako aditzarekin lotuta dagoen izen-sintagmen kopuruan eta aditzaren morfologian, euskal komunztadura ez baita bakarrik jazotzen subjektuarekin. Eraikuntza prototipikoen egiturak hauek dira: NOR; NOR/ZER-NORK; NOR!ZER-NORI-NORK. Semantikaren aldetik, NOR ez da izaten agentea eta here ezaugarriak [± animatu], [a gizakia] izaten dira. NORK, berriz, agentea da eta horretan datza, hain zuzen ere, beraren mugapen semantikoa: agen-
572 KARMELE ROT AETXE tetasunean. Hori dela eta, here ezaugarriak [ +animatu], [ +gizakia], metaforak aparte utzita, [ +agentetasuna] izaten dira. Him aktantedun egituran, NORI ez da agentea izaten eta hortik bereizten da subjektuarengandik, zeren honekin banatzen baititu beste ezaugarri semantikoak [ +animatua], [ +gizakia], adibideek azaltzen dutenez. Azkenez, NO RIZER sintagma, egitura honetan, aktante bidun egituran legez, [ +gizakia] izan daiteke (b.O) eta (c.l) adibideek erakusten dutenez, baina ezin izan daiteke [+agentea]. Egia esateko, oso hiztegi unitate gutxi [ +gizakia] sartzen dira (c. l)eko umearen ordez eta sartzen direnek ez dute sekula agentibitaterik edukitzen. Bestalde, esan daiteke nominal bat aktantea dela -eta, ondorioz, rol gramatikal altua duela- [ +gobernatuta] eta [ +eskatuta] denean, hau da, aditzaren joskerak gobernatzen duenean elementu hori eta aditzaren edukiak eskatu egiten duenean. lrtenbide honen arabera, Europako hizkuntza denek datibo aktante bat, gutxienez, izaten dute eta aktante horrek datibo marka darama. Gainera, eta aztertutako datuen arabera, datibo-markazioa aipatutako baldintzak bete ez dituen zenbait izen-sintagmatan aurkitu ahal da. Lan honen helbuma datibo-markazioa duten izen-sintagmen rol gramatikalak aztertzea da. Aide batetik, ikusiko dira datibo-marka duten him sintagma-tipoen rol gramatikalak. Hau da, Europako hizkuntza guztietan eta him balentziadun aditzekin aurkitzen den «hartzailea» eta hain hedatuak ez diren egitura kausatzaileko «erazia», aide batetik, eta «esperientziazalea», beste aldetik. Azken bi hauek ez dira ematen Europako hizkuntza denetan. Bestalde, aktante rola ez duten datibodun zenbait sintagma aipatuko dira. Gehienetan, sintagma horiek esanguraren arabera deitu eta, batzuetan, mugatu ere egiten dira: halan nola, jabetze datiboa, datibo etikoa, interes-datiboa edo edukitze ez-alienable datiboa. Adibideak ematen ahaleginduko naiz. Lehen atalean, hartzaileaz tratatuko da. Him balentziadun aditzek gobernatzen dute osagarri hau eta egitura prototipikoa eman aditzekoa da. Jakina denez, do latinaren aditz izenetik «datibo» izendapena sortu da, bai deklinabideko kasua eta bai osagarri mota bat adierazteko. Sarritan, osagarri hau zeharkako osagarria deitzen da, objektu zuzenarekin alderatuz preposizio bat eskatzen duelako. Azpiatal horretan, hartzaileari dagokionez, zenbait hizkuntzak duen portaera berezia aipatuko da. Bigarren atalean, arduratuko naiz eraziaz eta ikusiko da zein baldintzatan ageri den datibodun aktante hori Europako hizkuntzen kopum garrantzitsuan. Himgarren Atalean, esperientziazalea aztertuko da. Ikusiko dira egitura transitiboa eta esperientziazaledunaren arteko aldeak. Eta zein aditz motak eskatzen duen egitura hau. Laugarren Atalean, datibo-markaziodun beste izen-sintagmak ikusiko dira. Aurreratu dudanez, hauek ez dira aktanteak. 2. Hartzailea Aktante hau gauzatzeko, prozedura desberdinak erabiltzen dituzte hizkuntzek, ondoren ikusiko denez: a) hizkuntza eransleetan, erantsitako morfema. Euskara hartuko dut adibidetzat: (1) Jonek seme-a-rilibuma eman dio Korpuseko beste hizkuntza eransleetan ere, euskaraz legez, datibo morfema aditz jokatuan ageri da. Komunztadura hau ez da aurkitzen beste hizkuntza tipoetan eta honek
DATIBO-MARKAZIOA 577 Osagarrien artean arazorik ez denean, (17b) formula izaten da eredua hizkuntza erromanikoetan eta bretoieran, gutxienez. Hori dela eta, datibo marka garrantzitsua da rol gramatikal hau gauzatzeko. Dena dela, eta lehen esan dudanez, Europako hizkuntza guztiek ez dute erabiltzen prozedura hau. Esate baterako, alemanierak, errusierak, neerlanderak eta beste zenbait gehiagok, objektu zuzentzat kodatzen dute erazia, neerlanderaren adibide honek erakusten duenez: (26) Hij liet zijn zoon de brief schrijven bera egin zuen here semea ART eskutitza idatzi «Berak egin zuen idatzi eskutitza here semeari» (Comrie 1976: 285) 4. Esperientziazalea 4.1. Oinarriak Latinetik hona, aditz-talde bat bereizi ohi da -«verba sentiendi» deitutakoa- beraren balentzia markoaren arabera mugatzen dena. Nozio hau batez ere semantikoa izanik, hurbilketa semantikoa proposatuko dut hemen. Amaieran aipatuko da esperientziazaleak duen zenbait propietate gramatikal. Esperientzietatik datozen sentipenak, perzepzioak adierazten dituzte «sentiendi» aditzek. Horregatik edo, eratzen dituzten egiturak bereizten dira aditz iragangaitzeko egituretatik eta aditz iragankorreko egituretatik. Lehenengoz, esperientzia-aditzen aktante bat, gutxienez, [ +animatua] izan behar da esperientziak jasateko/edukitzeko gauza izan dadin. Eta aktante hori da, hain zuzen ere, esperientziazalea («experiencer», Fillmore 1977; «experient», Bossong 1998; Rotaetxe 1998a); Aneri, ondoko adibide honetan: (27) Aneri loreak gustatzen zaizkio eta sarritan erosten ditu Antzeko perpausen egitura berezia da beste ikuspuntu batetik: aktante biduna da eta here berezitasuna azaltzeko beste bidun egitura batekin alderatzea komeni da. Honetaz, kontuan eduki behar da, hizkuntzetan zehar, aktante bidun egituren artean arruntenetariko bat «ekintza-aditz»ekoa («verbes d'action») deitutakoa dela. Beraz, horrekin konparatuko dugu. Bistan dago «ekintza-aditz»eko egituran ondoko elementuak bereizten direla: a) agente semantikoa [ +animatua], [ +agentea] dena eta sintaxiaren aldetik, subjektua dena; b) bigarren aktante bat [a animatua] eta [-agentea], gorago ikusi dugunez (ikus. supra I (B.O) eta (C.1). Hain zuzen ere, hau paziente edo jasailea da (29). Edozein kasutan, aditz-prozesua agentetik jasailearengana doa, ondoko adibideok erakusten dutenez: (28) Aitak semea/oparia ekarriko du (29) Jonek etxea egingo du/ *Etxeak Jon egingo du. Egitura honi (28) eta (29) adibideetakoari G. Bossongekin (1998) OROKORRA deituko diogu. Izendapen hau justifikatzeko, Bossongek dio esperientzazalekoa baino askoz hedatuagoa dela eta, Europako hizkuntzei dagozkien nire datuek gauza bera erakusten dute. Gainera, Benvenistek aspalditik erakutsi zuenez, egitura orokorra da bilakaera normala hizkuntzen diakronian (Benveniste 1960[1966]). Egile honi jarraituz, latinean
578 KARMEL£ ROTAETXE hasi zen jazotzen aldaketa garrantzitsu bat Europako hizkuntzetan zabaltzeko norabide tinko bat erakusten zuena, ondoko eskema honen arabera: (30) Mihi est liber--+ Habeo librum hau da, datibodun eraikuntzetatik egitura eraginkor edo transitibora pasatzen direla hizkuntzak (Europakoak, behinik behin), historian zehar. Bossongen esanetan, egitura orokorreko prozesuaren bektorea ezkerretik eskuinera doa. Parekatzen ditugunean egitura orokorra eta esperientziazalekoa, aurkako norabidea dugula ikusten da eta bektorea oraingo honetan eskumatik ezkerrera doa: hitz batez, prozesuaren inbertsioa dugu eta inbertsio-egitura hori dugunean, orduan dugu esperientziazale-egitura, aditz mota batekin jazotzen dena, esan dugunez. Egitura honek ez du agenterik: beste arrazoirik izango ez balitz ere, ezin izan dugu agenterik eduki, zeren [ +animatua] aktanteak jasan egiten du prozesua, esperientzia legez. Beheko adibideotan ikus daiteke inbertsio hori. 4.2. Egitura mota biak hizkuntza berean Hizkuntza askotan, agertzen dira semantikaren aldetik baliokideak diren egitura mota biak, ondoko adibideek frogatzen dutenez, frantsesez eta gazteleraz: (31) J'aime ta robe (32) Tienes dolor de cabeza (31') Ta robe me plait (32') Te duele la cabeza Bistan dago (31 ') eta (32') esaldiek (31) eta (32)ekin alderatuz, inbertsio azaltzen dutela, (31 ')ko me eta (32')ko te esperientziazaleak izanik. Hizkuntza askok dituzte egitura mota bi hauek eta, horregatik, alferrikakoa da galdetzea ea hizkuntza bat egitura orokorrekoa den ala esperientziazalekoa. Pentsa daitekeenez, hizkuntzetan zehar, posibilitate bi hauek neurri desberdinean agertzen dira. Hori dela eta, esperientziazale-egiturari buruzko ezaguera edukitzeko, metodo kuantifikatzailea erabili behar da: hizkuntza baten egitura orokorren agerraldiak eta esperientziazaleenak batuta gero, zatiketa bat egiten da proportzioa ateratzeko asmoz; frakzio horren balioak adierazten du zein den egitura nagusia hizkuntza horretan (cf. zehatzago, Bossong 1998). Aditz-lexemei buruz, Bossongen zerrenda baliotsua da. Hona hemen, ingelesez formulatuta: I am cold; I am hungry; I am thirsty; I have a headache; I am glad about X; I am sorry; I like X; I remember X; I forget X; I see X Jakina, Bossongen ikerlan horren datuen fidagarritasunak ondorioak baldintzatzen ditu. Pentsa daiteke, adibidez, euskarari dagozkion datuak gramatika-liburu batetik (edo, behar bada bitatik) hartuak izan direla eta ez dutela azaltzen ahozko hizkuntzaren errealitatea eta joera: (33) Hotz naiz/ gose naiz/damu naiz (Bossong 1998: 277) eta antzekoak agertzen dira. Baina hiztun askok esaten dugu: (34) Hotza daukot/ gosea daukot/ damu zait etab. 4.3. Esperientziazalea eta joskera Behin baino sarriago aipatu da esperientziazalearen funtzio gramatikala «subjektu sakonekoa» dela. Ezaugarri hau ageri da koordinazio frogetan. Eta, zehatzago subjektua-
HAUSNARKETABATZUK EUSKARAREN EGOERAREN INGURUAN Pello Salaburu UPV/EHU-Leioa, Euskaltzaindikoa Euskararen egoeraren inguruan zerbait esateko eskatu zidaten aspaldisko Sabino Arana Fundaziotik. Han, mintegi itxi batean, egin nituen zenbait hausnarketa jarri nahi ditut orain idatziz, kontuan izanik Rudolf de Rijk irakasle eta adiskideak gure hizkuntzari buruz betidanik erakutsi izan duen kezka. Asko dugu ikasteko euskaltzaleok bera bezalako maisu batengandik. Urteak eta urteak daramatza, haria eta orratza eskuan harturik, pazientzia handiarekin eta nekatu gabe itxuraz, euskal gramatikaren puntuekin, ilunenekin ere, noizbait argia ikusiko duen oihal eder bat josi nahirik. Ikusiko ahal du inoiz! Euskara dela eta, hausnarketa batzuk jarriko ditut hemen tesi gisa, bata bestearen ondoren, denak lerroan, orain dela zenbait mende fraide ezagun hark egin zuen moduan. Gogoeta hauek oso pertsonalak dira, normalean egiten ez ditudan horietakoak. Eta pertsonalak direnez gero, inoiz baino subjektiboagoak izan daitezke, bakoitzaren esperientzia aski berezia baita, eta hizkuntza kontuetan, gainera, lotura handia baitu familiarekin, sorterriarekin, hezkuntzarekin, etab. Agian Donostian, Seguran edo Sukarrietan sortu denak beste esperientzia bat du, nik hemen adierazi nahi dudanarekin zerikusirik ez duena. Horregatik diot pertsonala eta subjektiboa dela, eta pertsonala eta subjektiboa den neurri berean aski eztabaidagarria, segurki. Hortaz, hemen emango ditudan iritzi batzuek eztabaida sortuko dute, esan bezala. Ez da gauza txarra hori, gure artean, euskaldunen artean, euskara maite dugunon artean esan nahi dut, komeni baita noizbehinka gauzak astindu eta norberak dituen iritziak behar bezala denen aurrean harrotzea. Horrek ez digu sekula ere beldurrik eman behar, eta inork ere ez du sentitu behar norbait bazterretik oker bideak erabiliz makilarekin apuntatzen ari zaiola. Hemen aipatuko ditudan tesi batzuk orain dela zenbait urte mahai gainean jarri nituen beste nonbait, eta badut uste gaizki ulertzeak ere egon ziren han. Ez nuke nahi gaur ere hori bera gertatzea. Ez naiz, zinez diot, nire burua zuritu nahian ari. Aitzitik, benetan niregan euskararen egoerak batzuetan sortzen duen egonezin hori paperera eraman nahi dut. Zein dira, horrenbestez, euskarak gaur egun dituen ezaugarri nagusietako batzuk?
584 PELLO SALABURU 1. Euskara.k gizarte moderno batean inoiz ere izan ez duen presentzia du gaur Euskara izan da euskaldunen hizkuntza mendeetan zehar, baina euskal gizartearen modernizazioak, denok ongi aski dakigunez, euskararen erabileraren galera ere ekarri zuen berarekin. Bada, gaur egun esan daiteke, beherakada hori gelditu dugula eta, batez ere Euskal Autonomia Erkidegoan -hemen bizi da jenderik gehien-, euskarak inoiz ere izan ez duen presentzia duela. Nafarroan gauzak askoz ere okerrago daude eta Iparraldean euskara gainbehera doa etengabe. 2. Euskararen presentzia hori gizartearen maila guztietan ikus daiteke Euskara bizirik dago irratian eta telebistan, bizirik dago prentsan, bizirik dago hezkuntzaren maila guztietan, bizirik dago administrazioan. Edo, batzuen ustez bizirik ez bada ere, ezin da ukatu orain arte izan ez duen presentzia duela. Hori eztabaidarik gabe onartu behar dugun zerbait da. Neurri handi batean, Euskal Gobernuek egin duten lanari esker esan daiteke euskara kalean dugula. Gobernuak hartu duen ardurari esker, gobernua arduratu izan baita gehien batean euskararen normalizazioaz. Ostera, euskararen estandarizazioaz eta araugintzaz, Euskaltzaindia arduratu da, eta ardura hau bi arrazoi nagusi direla-eta eskuratu du gure akademiak: idazle eta euskaltzale dinamikoenek historian zehar, eztabaidak gorabehera, hala onartu dutelako oro har, eta gobernuak berak ere akademia kontuetan Euskaltzaindiaren gidaritza hasieratik bedeinkatu duelako. 3. Literatura inoiz baino hobea egiten da gaur egun Euskal idazleak espainolekin edo frantsesekin konpara daitezke inolako beldurrik gabe ( ez, ordea, beldur naiz, espainolez edo frantsesez idazten denarekin) eta euskarari distira handia eman diote. Lehen bakanka ageri ziren edo erlijioarekin zuzenean loturik zeuden testuen ondoan, gaur egun loratzen hasi -k eskaintzen diguna. Larramendik euskal etimologia zeukaten gaztelaniazko hitzak z idazteko joera izan zuen. Hau dela eta, batzuetan DAu_t-en dun sarrerari aurrea hartu zion, sarrera arrunta letrari dagokion lekuan eginez, eta arenean bidalketa-deia bakarrik utziaz: (1) AVIAR. VASCONGADO. VASCUENCE. < lat. via Abiar ... Aviar, vease abiar. Avfo, vease abiar. < eusk. abiatu Bascuence... < eusk. baso Bascongados ... Vascuence, vascongado, vease bascuence.
636 BLANCA URGELL Halaz ere, badira euskal etimologia izan arren sarrera berririk eragin ez duten hainbat hitz: VA-VE zatian 25 etimologiadunetatik lauk soilik daukate oihartzunik B letran, eta salbuespenik gabe DAut-en oharkabeko bikoizketak ( barar eta varar, baya era vaya) edo bidalketa-deiak ( berriondez, beta) egoteari zor zaizkio. Inolaz ere, Larramendik B eta V zein here aldetik eratu zituen, elkarren datuak erkatu gabe. 3. HH-aren barruko hiztegi eredu ezberdinak 3.1. A letraren berezitasuna Lerra honetan somatzen diren ezberdintasunen arabera, badirudi hiztegiak gutxienez bi idaztaldi izan zituela: A letra osoa, edo haren zati handi xamar bat, eta gainerakoa. Honetan oinarrituta, bi hiztegi eredu daudela aldeztuko dut. Egiatan ezerk ez du adierazten etena non dagoen, ezpada ezaugarri multzo batek A letran zehar daukan pixkanakako bilakabideak. Ziurrenik honek adierazten du denboran zehar hiztegigilearen irizpideak aldatuaz joan zirela, gogoko hiztegi eredua erdietsi arte. Hamaika ezaugarrik bereizten dute A letra, baina nabariena, hasieran behintzat, alfabetatzeari dagokio. Adibide modura baliagarri izan daiteke, beraz, haren ezberdintasuna frogatzeko. A letran alfabeto hurrenkeraren aurkako desbideratzeen kopurua neurriz gainekoa da: A ez diren letretan orrialdeen %41 ean bakarrik agertzen da baten bat, eta orrialdeko bat baino ez da izan ohi. A-n, ostera, desbideratzeak orrialdeen %80an agertzen dira, era hauetatik %61 batetik gorakoa da orrialdeko. Alabaina, A letra luzea da, orotara 122 orrialdekoa. Era desbideratzeen gutxitzean mailakatze bat dago A-n zehar. Hona bertan aztertutako sei laginetan erdietsitako desbideratze kopuruak: (2) Al era A2: orrialdeen %100ean, batekoak %10ean A3 eta A4: %80an, batekoak %25ean AS eta A6: %60an, batekoak %30ean Mailakatze hau AZ-rekin batera zeharo eteten da: B-tik aurrera desbideratzeen kopurua eta banaketa egonkorra da. Badirudi hasiera batean eredutik urrunago zegokeen hiztegi bat egiten hasi zela, eta haren ezaugarrietatik bat alfabeto hurrenkerari familiakako antolakuntza nagusitzea dela, garaiko hainbat hiztegitan bezalaxe. Halaz ere, une batetik aurrera joera etimologiko hau ahulduaz doa eta B-tik aurrera bederen, arrastoren batek badirau ere, hiztegia definitzerakoan hutsaren hurrengo gertatzen. 3.2. Hasierako hiztegia Egitasmo orokorrean bezala, hiztegi egitasmoan ere hasieran handinahi agertzen zaigu Larramendi, baina, aldi berean, hasierako eskakizunak durduzatu gabe murritz zitzakeen gizon modura. lzan ere, bi idaztaldi ez eze, bi hiztegi mota biltzen ditu HH-ak here azken itxuran: A letra eta B-tik aurrerakoa, gaingiroki esanda. A letran bataz beste orrialdeko sarrera gutxiago daude era, hortaz, sarrerak luzeagoak dira gero baino. Honek berehala iradokitzen du sarreraren edukia bera ere ezberdina izango dela alde batetik edo bestetik. Hasierako asmoaren argazkia atera dezagun, bada, aurrerantzean gehiago zehazteko gaia izango bada ere.
HIZTEGI HIRUKOITZA-REN KANPOKO ETA BARRUKO HISTORIAZ 639 (7b) Abominar, tener horror, aborrecer y ofenderse mucho de una cosa, nazcatu, nagatu1• Lat ... 1 Nazcatu, nagatu significa mover la ofensi6n y aborrecimiento, y esso lo haze el objeto; y por esso para dezir que abomino el pecado, no dire nazcatzen det pecatua, sino nazcatzen nau pecatudc; abomino la porqueda, nascatzen nau urdaqueriac. Tambien dezimos bien en la passiva, nazcatzen naiz pecatudz, urdaqueriaz. .. Azkenik, hiztegi hark grafia kontuetan DAut gaindituko zuen, edozein irakurleren zalantza ortografikoak konpontzeko moduko sarbideak eskainiko baitzituzkeen: rekin eta gabe (abil eta habit, acina eta hacina ... ), zein rekin (aberia eta averia, abiar eta aviar ... ), etab. Dakusgunez, A letrak islatzen duen hiztegia erabat exhaustiboa eta erabat pedagogikoa da, eta halaxe jarraitzera ereduarekin zerikusi gutxi izango zuen hiztegia zatekeen. Ezin esan gabe utzi honek daukan garrantzia, hitza A letran egon edo bestean egon, eta honen arabera gauzak zeharo ezberdinak izan baitaitezke. 3.3. Geroko hiztegia Bigarren zatia hastapenei nabarmenki gailentzen zaie, tamainaz baino ez bada ere, eta HH-aren izaera nagusia eratzen. Datez dakigunaren arabera, hiztegiaren erdia baino zertxobait gehiago nahitaez Loiolan egina da. Halere, ez dago muga honetan ezertxo ere, Larramendiren bizimoduaren aldaketa handi hura islatzen duenik. Beraz, gehiegi okertzeko arriskurik gabe, pentsa dezakegu hiztegi egitasmo eta idazketaren aldaketa erabateko hau bertaratzearekin lotuta dagokeela. Jadanik ikusi dugu Galarzak honi egozten ziola hiztegia amaitu ahal izana, han bestelako lanek kentzen zioten denbora, guztia edo zati handiago bat behinik behin, hiztegirako erabil baitzezakeen. Gure hipotesia zuzena bada, Loiolan lanean bilduta egoteko beta aurkitu zuen, eta honek begietaratu bide zion, hartutako bideari jarraituz gero ez zela hiztegia sekula bukatzeko gauza izango. Hortaz, egitasmoa errazago burutzeko, egingarriago bilakatzeko modua bilatu zuen, DAut-en ereduari atxikiago lan eginez eta euskararen aldetik gutxieneko zeritzana baino ez emanaz, batik bat. Hiztegiaren alde honetan sarrerak uniformeago dira, dudarik gabe idazketa jarraiaren ondorioz. Eta badirudi idazketa nagusiki lineala izan zela, hasi eta buka, atzera begiratu gabe egindakoa, ahalik eta azkarrena bukatu beharrez. Esate baterako, nahiz familiako sarreretako ordainen arteko erlazioa familiakide urrunetara irits daitekeen, batzuetan ez dago adostasunik hiztegiaren bi liburukien artean. Entre- aurrizkidun hitzetan, adibidez, entrejuntar-en hasi eta ondoko sarrera guztietan behin ere ez dago egokitasunik -nabarmenez gainera- hemengo ordainak osatzeko erabili eta entre-gabeko sarreretan aurkezten dituen ordainen artean (8b), E letraren aurreko sarrerekin erabatekoa (betiere lehen ordaina hartuaz) dagoen bitartean (8a): (8a) Entreabrir, erdidiqui. Entrecano, erdiurdindua Entrecejo, becintartea. Entrecoger, artatzitu. Abrir qualquiera cosa, idiqui, zabaldu, Cano, urdindua, zuritua [irequi. Ceja, becinta, bepurua. Coger al que se escapa, atzitu, atzeman.
644 BLANCA URGELL Hau onartzen bazait, are errazago onartuko zait, bada, berak menderatzen zuen euskarak eskaintzen zizkionak orduan sartua, hala here ama-hizkeran ohikoak zirenak, noia urteetan ikasi zuen guztia: casa idatzi orduko echea ipini zuela ( c£ «Cas, casa, echea, ichea»), alegia. Hiztegiaren oinarrizko bertsioa honela hezurmamitu zuela eginez, iturriak noiz eta noia barneratu zituen oraindik zehazteke dugu edo, bestela esanda, Iiburuetatik eta herriaren ahotik jaso zituen hitz eta esapideak non dauden. Zehazten hasteko, hiru faktore hartu behar dira aintzat, gutxienez: ordena kronoiogikoa, ordena Iogikoa eta familiakideen arteko Iotura. Baidin eta sartu zituen Iehendabiziko osagaiak DAut-ekin eta here euskararekin erlazionatutakoak izan baziren, here buruaz beste indarrik eskatzen ez zutenak, ondoriozta dezakegu iturrietako datuak beranduagokoak direla, iturri edo datu berriak iritsi ahaia edota hiztegian aurrera egin ahaia egindako eransketak. HH-ko iturrien emaitzak orain baino hobeto ezagutu arte, gaingiroki baino ezin da hitz egin, jakina. Hartara gabe ere, dena den, hiztegiaren antoiakuntzak berak erakusten du euskal ordainetan beluagoko eransketa nahikotxo badirela, Iekuz kanpo dauden ordain eta sarrera haiek (9, 10, 11), hain zuzen. Berehala frogatuko dut eransketok, gehienak behinik behin, zirriborroan bertan egindakoak direla, baina Iehenik itzuI nadin Larramendiren Ian egiteko modura. Ziurrenik Iiburuko zerrenda bat osatu zukeen, iturri batetik erdietsitako hitz guztiak bertan jasoaz, Afiibarrok Ian egiten zuen moduan, adibidez (Urgell 1992). Beste horrenbeste egin dezakegu gaideketei buruz, noski, zeren bai baterako, bai besterako koaderno bat, edo orri aske zenbait, erabilgarriagoak baitira inondik ere, hiztegiaren eskuizkribua bera baino. Gure Iehenengo hipotesiaren arabera, beraz, zerrenda gehigarriok beranduago barneratu ziren hiztegian. Eta honetan bermatzen gaituzte bildu ahal izan ditudan Iiteratur adibide apurrek: (28) Espuma, aparra, bitsa, pitsa, abuina (Ax), haguna (Ls;). Orillo, en el pafio, ertza, albenia (Ax), ezpaina (Ls;). Acreedor, el que tiene que aver, artzecoduna, artzecoduena (Ax), hartzeduna (L<_;:). Genio, manua, ancia (Ls;), ancea (Ht), etorquia. Nahiz gutxi izan, euskarazko A Ietraren azterketaren ondorio baino ez, Iiteratur iturriak, Iparraidekoak behinik behin, HH-ak izan zituen azkenak edo azkenetakoak direla pentsatzeko bidea ematen dute; baita Axuiar-Leizarraga-Harriet ordena kronoiogikoa ezartzeko ere, gainera. Hau ezin hobeto dator Harrietez dakigunarekin: HH-aren azken iturri ezaguna da, Larramendik ez baitzuen bertan harenik sartu, bigarren Iiburukiaren hasiera artekoak (I eta J Ietrak) bakarrik baizik, gainerakoa Eranskin-ean dagoen bitartean (Lakarra 1994: 66-68, Urgell 2001c). Eta, honekin bat, Harriet maiz azken agertzeaz gainera (29a), espero bezaia, Iekuz kanpoko ordainetako batzuen iturri da (29b), gorago egin dugun hipotesia bermatuaz, aiegia, haia-moduzko eransketok, berandukoak izateaz bestaide, eskuizkribuan bertan egindakoak direla: (29a) Conversaci6n, solasa, jolasa, hizqueta, aharanza (Ht), goyea (Ht). Corregir, ocarteztu, utzendu, cenzatu (Ht). Cruel, cruela, odolguiroa, biozgorra (Ht). | science |
addi-0c7c723535a5 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52987 | Harrieten gramatikako hiztegiak (1741) | Lakarra Andrinua, Joseba Andoni | 1995 | 10 JOSEBA A. LAKARRA atzerritarrak ikasteko zen beharraz landa, bere etengabeko iraupena liburuaren benetazko balioari atxeki dio Bourland-ek (1974: 291): hots, egilearen pedagogizaletasunari, elkarrizketen errealismo eta bizitasunari, gaien antolakuntza eta hizkera herrikoiari. 1.2.1.Voltoire Euskal Herrian ere islatu zen, betiko neurri apalean baino ez bada ere, lexikografi eredu hau.31 Horren barnean kokatzen dira erosoenik Voltoire-ren L'interprect ou traduction du Franfois Espagnol & Basque (Hirur lengoajetan tresora) eta haren familia, eta baita Mikoletaren Modo breve para aprender la lengua vizcayna ere. Bata Donibane Lohitzun eta Ziburuko euskaran ("denik ederrenean") eta Bilbokoan bestea, orain arte esandakoaren bermegorik azkarren ditugu, XVII. mendean Euskal Herrian ziren portu eta merkatalgune nagusi bien izaki. XVII. mende osoaren eta, beharbada, XVIII.aren zati batez beste edozein lexikografi lanek baino bizitza iraunkor, ugari eta are nahasiagoa izan arren, Voltoire-renak ez du arreta apartekorik erakarri euskal lexikografo eta filologoen artean. 32 Ez da harritzekoa, Brunot-ek berak ere zozotzat ("niais") baitzuen eta bere lantxoaren helburua ez baitzen liburuaren edukina zenbait bibliofilo, etnografo eta paremiologilariri erakustea baizik beren lanetan balia ahal bazezaketen. Izan dituen zailtasunen larria markatzen du hitzaurrean egileak: egitekoa bera ez da oso trebatuentzat baizik, eta ez soilik -arauemailerik ez duen- euskarak gehitzen duen oztopoagatik; ortografiak, esanahiak, esapideak ezberdinak dira hiru hizkuntzetan eta are hizkuntza bakoitzean alde batetik bestera urrunegi joan gabe; badaki, orobat, ezin emango dituela sortu diren eta egunoro ere latinetik eta grekeratik eratorriaz nahiz "izpirituen" ahalara atereak; halere, egin beza zeinek bere erara eta orduan mintzatu ahalko da orotaz. Hitzaurrearen gibelean ortografia "fantasiosa" Vinsonek ohartu legez eta ahoskerazko praktikak egiteko zenbait adibideren ondoren (gogora Betolatzaren dotrinako paralelismoa), "adverbioen, prepozicionaren eta conjonc_;ionaren" zerrenda dator gaztelera, frantses eta euskaraz. Liburu osoan bezala, euskarazkoa frantsesezkorik itzulia dugu eta ez gaztelaniazkotik, hau izan bada ere segurki Voltoire-ren azken eredu edo iturri: cf. siempre - tousiours - bety edo egun oros; ay o ally - la - han; en cuya casa - ehez qui - noren baitan; casy - quasy ou presque - allaxu edo casy; tambien - aussy ou (31) Iritsi Kroaziaraino bederen iristen da: cf. Opera nu(Jl)a ehe insegna a par/are la lingua schiavonesca alli grandi, alli picoli et aile donne (Ancona, 1527), apud Filipovic 1986. Tradizio zabala zela eta euskaraz ere bertakotua, Vinson-ek (1892: 97-99) argitaratu zuen baina ezagunegi ez den Pouvreauren zirriborro batek erakusten digu. Bertan burutu ez bide zuen elkarrizketaz hornituriko gramatikaz ere hitzegiten da argitarakizunen artean; cf. Lakarra 199 . (32) 1971an testu zahar eta ezezagunen argitalpen egitasmo orokor baten hasikin gisa 1684ko argitalpen Parisko Nazionalean gordea eta urtegabe Urkixo Bibliotekan gorde bat erkatuaz Urkizuk eman zuena bide da Voltoire-ren lan honen ezagutzan aspaldian egindako saio bakarra. Urkizuk berak aitortu legez, testuaren argitalpen egokia prestatzeak ez bi baina zazpi edo zortzi edizio ezberdin erabiltzea eta erkatzea eskatzen zuen eta egilearen lana ezin har daiteke testuaren lehen aurkezpen saiotzat baino. Urkizuren argitalpenak, ordea, egin zen bezala eginik, gaiztotu baino ezin zezakeen liburuarekiko ezagutza: hasteko, obraren generoa nahastera daramakeen erabaki batez dialogoetako euskal zatia ematen da soilik (ez frantsesa, ez gaztelaniazkoa); ez zenbait ediziotako gaztelera-frantses ipuiak, ezta lehendabizikoetako hitz zerrenda edota gramatikatxoa. Haatik, alderdi eta ezaugarri guzti horiek beren osotasunean harturik baino ezin jabe gaitezke Europa osoan hedatu zen lexikografi ereduaren ordezkari honetaz.
24 JOSEBA A. LAKARRA 2.3. Hiztegien ekoizpenaz "Tan 16gico es que todos los diccionarios sean, en parte, originales, como el que los lexic6grafos se sirvan unos de otros. Cada lexic6grafo, apoyandose en las creaciones anteriores, amplfa el lexico o suprime vocablos, apropiando su obra al estado de lengua de su epoca" diosku Guerrero-k (1988: 471) Nebrijaren hiztegiek espainiar hiztegigintzan izan duten erabilera aztertzean. Ez dirudi, halere, ideia horretatik daitezkeen ondorioak oro atera direnik. Ingeles hiztegigintzaren historian aspaldi garatu ziren hiztegien arteko erlazioak eta batzuek eta besteek dituzten hartzekotasun eta menpekotasunak (cf. Starnes & Noyes 1946); katalan tradizioak ere lortu du horretarako oinarri sendorik ( Colon & Soberanas 198 5). Gaztelerazko tradizioan, Cooper-en aspaldiko (1960a, 19606, 1962) ikerketen eta Gili Gaya-ren (1960) lanabes amaitugabe baina ezinutzizkoaren ondoren ez dira bukatu historia hori idazteko beharrezko liratekeen aurrelanak azken urteotan Lepinette-k asko aurreratu arren (cf. Lepinette, 1989, 1991, 1992). Euskal Herrian, corpora eta loturak anitzez laburragoak izan arren, ikusten ari gara beren historia eginkizun dela. Bestalde, Guerreroren perpausan adierazi legez, delako ekoizpen lexikografiko bat aurrekoek eskuratuaren eta mementuko baldintza eta eskakizun edo beharren arteko nolabaiteko konpromezutzat har badezagu, hurbilketa horrek eman diezaizkigukeen etekinak agortzetik urruti dira oraindik. Izan ere, hitz berrikuntza eta iraupena, gehiketa, aldaketa, ezabaketa... ikertzeaz landa, hiztegigintza metodo eta azturen euren historia bilaka dezakegu ikergai. Orobat, eta ez zait interesgabeko iruditzen, garaian garaiko hizkuntzaren hitz altxorrarekiko hurbilketa eta hiztegien funtzio, egiteko eta helburuena. Berezia da hiztegi eleanitzen -areago hauen barnean elebidun zuzenbideanitzen- tokia hiztegigintza orokorraren barnean, dela kronologiagatik, dela ekoizpen kopuruarengatik, dela iraupenagatik, dela -bereziki- erabili teknikengatik;79 bestalde, erabiltzaileek eta helburuek80 ere garbiro sailkatzen dituzte 15 50-1580 geroztik.81 (79) Bildutako datuen eta datu horien azalpen hizkuntzen arteko erlazioaren arabera sailkatu ohi dira hiztegiak elebakar eta eleanitzetan (sistema bera / sistema ezberdinak); halere, metodo eta historiari dagokienez sakonagotik behatuaz sailkapen hori ez da uste bezain garbia; hor dira esaterako "patois" eta dialektoetakoak (cf. Quemada 1968: 3 7-38 eta ik. hemen hurrengo oharra). (80) Irakurle landua, hizkuntza ezagutu arren, hitz abstrakto eta zailak elebakarretan, arruntenak eta egunorokoak eleanitzetan; cf. Quemada (1968: 40-41). · (81) Cf. Quemada 1968 (37-73 bereziki) frantziar hiztegigintzaz; bidebatez 48hh datorren "premieres attestations bibliographiques des dictionnaires bilingues [frarn;ais-langues vivantes]" delako zerrendan Harrietena falta da, gramatika barnean ezkutatzeagatik edota -puntu hau ez bait du garbiegi uzten- gramatiketako eta antzekoetako hiztegi eta, hitz zerrendak kontuan hartzen ez dituelako. Honela, euskara-frantsesa, frantses-euskara hiztegia frantses-poloniera (1701) eta frantses-suedieraren (17 45) artean kokatuko litzateke (ordenagatik "17 33"ko frantsesportugesa 1753koa bide da), urruti 1536ko frantses-flamendarretik, 1545eko frantses-hizkuntza amerindioak edota beranduagoko fr.-gaztelaniera, fr.-italiera, fr.alemaniera, etab.erik, baina ehun urtetik gora lehenago fr-arabiera, fr-greko modernoa, fr.-armeniera, fr.-malaiera, fr.-wolof eta bambara baino beranduagokoa den Salaberrirenari buruz (1856), zeina baitu Quemada-k lehen frantses-euskara hiztegi elebiduntzat. Hiztegi elebidunak eta eleanitzak elebakarrak baino goizago sortzen dira tradizio guztietan (euskarazkoan bere berantasuna marka badaiteke ere), eta haien eboluzioak eragina duke besteon garapenean. Brunot-ek erakutsi zuen Frantzian (eta hau ia Europa osora heda daiteke) Erdiarotik datozela glosarioak jakintsuentzat batetik eta hitz bildumak merkatari eta bidaiarientzat bestetik (cf. Quemada 1968: 39). Kronologiak, halere, aski diferenteak izan daitezke, are estatu hizkuntza nagusien artean ere: Quemada-ren datuen arabera (1968: 40 eta 5. oh.) frantsesa sarrera-hizkuntza gisa lehendabizikoz 1562an gertatzen da, Landuchioren hiztegiaren urte berean, hain juxtu. Alabaina, dakigunez, Landuchioren bilduman beste bi hiztegi dira (gaztelania-frantsesa eta gaztelania-italiera) euskalariei axola zaien gaztelania-euskarazkoaren aurretik. Gaztelaniak lehenagotik zuen tokia hiztegi elebidunetan, Nebrijarenetarik hasita (1492/1495?, cf. beherago).
64 JOSEBA A. LAKARRA H hambatic hambatean "tant pour tant": Ax 111, 115, 353(2). H herxia, meharra "etroit, m. etroite, f.": estimatzen duzu dela hertsi, mehar, eskas eta abarizios. H "arrerages" intresac, sensuac: Ax 5 5 gerthatzen zaika zensuko eta intereseko diruaren irabazia pagatzen eztuenari gerthatzen zaikana; 387 Ezta behin ere ifernuko obligantzaren zensua eta interesa iraungitzen. H "arreter" guelditcea, baratcea: Ax 298 ... ezansiatu behar eta ez baratu ... eztut gelditu behar eta ez ezantsiatu. H "chateau" gaztelua, jaureguia: Ax 3 ... beguiraille bezala iratzarririk dagoen iauregi eta gaztelu handi, eder, noble hartako seme. H "clair" elar, ocena, arguia: Ax 5 Berak dira bere baithan asko klar eta ozen. H "couper" ebaquitcea, picatcea: Ax 266 Baina mahastiak behar zirela ebaki eta pikatu. etab. 3.10. Itxura batean, badirudi Larramendik Landucciren hiztegiarekiko juzku gaizto bera errepikatzen due hemen ere; hots, H ez zaiola batere baliagarri gertatu bere urrian, hura ateratzerakoan inprimategian edo harako bidean zuen bere hiztegian bilduak bait zituen dagoeneko han diren eta bertan falta diren iparraldeko hitz anitz. Bat edo beste peitu zituela konturatuaz inprimaketa amaitzerakoan, berriz H-ra bihurtu eta hango zenbait hitz jasoko zituen E-n. Haatik, dagoeneko badugu itxura eta sasiaitorretan ez gelditzeko ziorik eta emaitza onik izan nuen H aldamenean ezarririk HH barrena ostera txiki bat egitea erabaki nuenean (cf. Lakarra 1991a). Horrenbestez L-k H HH-aren gorputzean bertan, ez soilik E-n, erabili zuela baieztatu ahal izan nuen: L-k "caza de aves, ihiza", "cazador, ihiztaria"; "cazar, ihiztatu" dakartza, horiek, hitz barneko kokagune horretan, ez dute zalantzarik uzten iparraldeko iturri idatziren batetik hartuak direla, beste askotan bezala gorde duelarik puntu horretan iturburuaren grafia (ik. gorago § 3.4): cf. H "chasser, ihiztatcea", "chasse, ihicia", "chasseur, ihiztaria". Bigarrena (oraingoan huts bateratzaile oso eta betea) H "bagatelles, chirehilqueria" L "bagarela, chireilqueria" da, iturburuko formaren zuzentasuna emandakotzat joaz, mailebatzailea kentzera mugatuaz. Ez du inork, dakidanez, Mitxelenak Eranskinean egindako iturri bilaketa Hiztegi Hirukoitza-ren gorputzean burutu, ez eta hasi ere. Horrelako eginkizun baten berezko zailtasunez landa, nago bazela horren falta zuritzen zuen aurreiritzirik: hots, HH-ean azken finean iturri nagusia ez litzateke Larramendiren beraren Minerva baino, dena edo gehiena asmatu baitzuen. Hiztegi Hirukoitz-ean ere iturriak, ahozkoak eta idatziak, erabili ziren eta filologoen lanerako gogo faltak edo baino ez du azaltzen (ez zuritzen) zabal eta zehatz horko sarreren iturburuak aspalditik ez ezagutua. Hemen, ordea, batzu zaizkit axolazko (cf. Lakarra, 1994c). Ia segurtasun osoz, Harrietengandik hartutako hitz anitzen artean dira hurrengo eskutadok: acto, eguifia, eguintza : action, eguifffa. adolecencia, gaztetasuna, gazte-dembora, gazteera, gazteenera : adolescence, gaztetassuna. amor, amodioa, amorioa, naicundea, amaera, maitaera, amorea, onesguna, onirizcoa: amour, amodioa, nahiqundea. amoroso, maitatia, maitatsua, onestia, amodiotsua, biotzutsa, amutsua: amoureux, amodiosa, amodioxua. | science |
addi-f27dc4e5664b | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52991 | Euskararen azentuerak | Hualde, José Ignacio | 1998 | AITZIN-SOLASA Nik oso lagun onak ditut euskalarien artean; nigan betidanik sinistu dutenak. Lagun hauek bultzatu naute eskuetan duzun liburu hau idaztera. Nire lagun euskalariekin daukadan zorra ezin dut kitatu; baina, behintzat, aipatu egin dezaket. Azentuari buruzko nire lantxoak argitaratzen hasi nintzenetik, Joseba Lakarrak gai honetaz liburu bat idatzi behar nuela esan dit behin eta berriz; eta azkenean, idatzi egin dut. Agian orain bakean utziko nau. Urteetan zehar Josebak mota askotako laguntza eman dit liburu hau argitaratzeko bidean jartzeko. Josebaren bitartekotasunaz, bi aldiz, 1994an eta 1996an, Gasteizko Fakultatean doktorego ikastaro bat ematera konbidatu ninduten. Bigarrena euskal azentuari buruzko ikastaro monografiko bat izan zen. Ikastaro horretarako prestatu nituen ikasgaiak erabili ditut liburu hau idazteko abiapuntutzat. Jon Ortiz de Urbinari esker, gai honetaz beste ikastaro bat eman nuen Deustuko Unibertsitatean duela zenbait urte. Liburu honen hazia orduan erein zela esan daiteke. Eskerrik asko nire Deustuko eta Gasteizko ikasle guztiei. Hasiera batean, liburua erdaraz idaztekotan nintzen, baina Koldo Zuazok hurrengo liburua euskaraz idatzi behar nuela hainbeste aldiz esanda gero, euskaraz idazteko konbentzitu ninduen. Koldok izkribu osoa irakurri du birritan. Bere eskuetatik pasatu ondoren erdarakada gordinenak behintzat ez dira argitaratzen den testuan agertuko eta nire lapsus mentis atque calami-ak askoz guttiago izango dira. Gorka Elordietak ere irakurri du testua eta ohar zehatzak bezain zorrotzak egin dizkit. Arantzazu Elordietarekin ere zorretan nago testuari azken irakurketa eta niri irazkin garrantzitsu asko emateagatik. Hemen erabiltzen ditudan euskarazko datu gehienak neuk egindako inkestetatik jaso ditut; hau da, ingelesez fieldwork deitzen denaren bidez. Nire esker ona bihoakie nire berri-emaile guztiei. Batzuen izenak dagokien lekuan aipatzen baditut ere, beste asko izenez aipatu gabe gelditu dira, halabeharrez. Hau gertatu da batez ere datuak nire lan zaharragoren batetik hartu ditudanean. Han hor hemengo hiztunekin kontaktuan jartzeagatik, Ricardo Gomez, Orreaga Ibarra, Joseba Lakarra, J on Ortiz de Urbina eta Koldo Zuazori eskerturik nago. Ifi.aki Gaminde ezin eskuzabalagoa izan da nirekin, bere herriz-herriko ibilaldietan jasotako datu altxorra nire eskuetan jarriz. Mila esker Lourdes On.ederra, Endrike Knorr, Xabier Artiagoitia, Xabier Bilbao, Patxi Goenaga eta Gasteizko Euskal Filologia Saileko beste kide guztiei beren artean pasatutako denboran hain harrera ona emateagatik. Ingeles Sailean, Maria Luisa Garda Lecumberri, Inma Urteaga eta Vidal Valmala aipatu nahiko nituzke hemen; Pilo- 1X
X logia Klasikoan Gidor Bil bao, J oaquin Gorrochategui, Hiigo Ruiz Arzalluz eta Koldo Sainz; eta Llnguistika Sailean, Andolin Eguzkitza, Mari Jose Ezeizabarrena eta Itziar Laka. Alfontso Irigoien zenak niretzat hitz onak izan zituen beti eta gogoan daukat. Euskal azentuaz arduratu direnen artean, Ifi.aki Gamindek, Patxi Altunak, Txillardegik eta Manu Etxebarriak laguntza eta babesa eman didate. Karmele Rotaetxerekin ez naiz beti ados egon azentu kontuetan; baina desadostasun hauek nire ideiak zehazteko lagundu didate. Eskerrik asko denei. Azken urte hauetan European Science Foundation delakoak antolatutako Hizkuntz Tipologia Ikerketa Taldean parte hartzeko ohorea izan dut. Mila esker Word Prosody azpi-taldearen zuzendaria izan den Harry van der Hulst-i eta taldeko beste kide guztiei. Lan talde honetan parte hartzeak oso garrantzi handia izan du nire ikerketa lanaren garapenean. Hemen, Illinoiseko Unibertsitatean, bi izen aipatu nahi ditut: Jennifer Cole eta Chuck Kisseberth, fonologilari bikainak eta lagun onak. Beraiekin edozein momentuan fonologiaz aritzeko eman didaten aukera bihotzez eskertzen diet. Aipatutakoez gainera, Myriam Uribeetxebarriak, Javi Ormazabalek, Alazne Landak eta J on Francok adiskidetasunaren oparia egin didate eta laguntza logistikoa eman. Humanum est errare eta ni gizaki humanoa naiz. Agian irakurleak barkatuko nau behar baino akats eta hutsegite gehiago aurkitzen baditu liburu honetako orrietan. J.I.H, University of Illinois at Urbana-Champaign, 1997ko ekaina [email protected]
4 JOSE IGNACIO HUALDE Mitxelenak (1972), klasiko bihurtu den sailkapen batean, hurrengo azentu motak bereizi zituen: Mendebalde-Erdialdekoa (edo bizkaiera eta gipuzkerarena), Bidasoakoa, Nafarroa Garaikoa eta Zubero-Erronkarietakoa. Artikulu berean, Pierre d'Urte idazle lapurtarrak erabilitako azentu.era aztertu eta bostgarren azentu-mota nagusitzat hartu zuen. Mitxelenak, hala ere, ez zuen sailkapen hori behin-betikotzat jo. Hain zuzen, ondoko hitz hauekin bukatzen du bere artikulua: «Almost everything remains to be done». Nik neuk, duela urte mordoska, «acentos vizcainos» lanarekin (Hualde 1989), euskal azentuaren azterketari hasiera eman nionean, laster ikasi nuen bizkaieraren eremuan oso azentu.bide desberdinak erabiltzen direla. Ordutik hona, ezagutza gehitu eta ulermena sakondu ahala, euskal azentu moldeen sailkapenik egokienari buruzko iritzia aldatu dut, cf. Hualde (1995a, 1996b). Noski, azentu.erak sailkatzeko erabiltzen ditugun irizpideen arabera, sailkapen desberdinak izango ditugu. Adibidez, ikuspegi diakronikotik egindako sailkapena eta azentuaren izari edo ezaugarri fonetikoak irizpide nagusitzat hartzen dituena ez dira, nahitaez, berdinak izango. Liburu honetan, gehien ardura diguna azentu arau sistemen deskribapena denez gero, erabiliko dudan irizpide nagusia azentu arau orokorra izango da. Irizpide honen bidez, azentu mota zabal batzuk bereiz ditzakegu. Horien arabera eginik dago liburu honetako bigarren partearen kapitulu banaketa. Ekialdeko eskualde handi batean, azentua azkenaurreko silaban kokatzen da kasu orokor edo normalean. Hau da, Txillardegiren (1985) laburpena erabiliz, arau nagusia [-2] da. Euskal azentu.era mota hau laugarren kapituluan miatuko dugu. Noski, Zuberoako eta Ultzamako azentu.erak, adibidez, ez dira berdinak, nahiz eta bietan arau nagusia [-2] izan. Kapitulu honetan ekialdeko hizkera multzo bat ikusiko dugu, desberdintasun aipagarrienak azalduz. Nafarroako ipar-mendebaldean, Gipuzkoako parte handienean, Araban eta Bizkaiko eskualde batzuetan, aldiz, araua [+2] da; hau da, azentua bigarren silaban kasu orokorrean. Azentu.era mota hau bostgarren kapituluaren gaia da. Bostgarren kapituluan Sakana, !motz eta Nafarroako beste zenbait eskualdetan erabiltzen den azentu.era ere aztertuko dugu, nahiz eta hemen arau nagusia [+2] ez izan. Gipuzkoako mendebaldean, azentu arau desberdinak aurkitzen ditugu: Urolaldean, arau nagusia [+3] da. Bergaran eta Antzuolan, aldiz, [-2]. Baina ingurune morfologiko batzuetan, beste azentu patroi batzuk agertzen zaizkigu eta kasu batzuetan azentua azkenaurreko silaba baino askoz ezkerralderago kokatzen da. Sistema hauek eta hauekin antzekotasun handia duen Arratia eta Zeberiokoa seigarren kapituluan kontsideratuko ditugu. Bizkaiko iparraldean azentuera berezi bat dugu; besteak baino konplexuagoa. Hemen azentua hitz taldearen azken edo azkenaurreko silaban kokatzen da kasu orokorrean, baina morfologiaren arabera patroi desberdinak aurkitzen ditugu. Azentuaren gauzatze fonetikoa ere berezia da, eta askotan silaba andana bat goiko tonu maila batean ahozkatzen da. Eskualde honen barnean ere, desberdintasun nabariak aurkitzen ditugu eta batzuk behintzat kontuan hartuko ditugu zazpigarren kapituluan. Nahiz eta gaurregun oso azentu arau desberdinak izan, zazpigarren kapituluan aztertutako Bizkaiko kostaldeko sistemak eta [+2] sistema batzuek lotura diakroniko garbiak dituzte, seigarren kapituluan ikusitakoak zubia direlarik. Ikuspegi historikotik
EUSKARAREN AZENTUERAK 5 egindako sailkapena, beraz, desberdina izango litzateke. Zortzigarren eta azken kapituluan, bilakaera historikoari buruzko hipotesi batzuk plazaratuko ditut. Aipatu ditugun kapituluak liburu honetako bigarren partea osatzen dutenak dira. Baina liburu honek lehen parte bat dauka, iruditu baitzait euskal azentuerak aztertu baino lehen azentua zer den argitu behar dela, alderdi teoriko eta tipologikoak kontuan hartuz. Lehen kapitulu honetan, gero erabiliko ditugun zenbait kontzeptu azaltzen dira. Bigarrenean, azentu ezarketa arauen tipologiaz arituko gara. Eta, hirugarrenean, azentua eta tonua hizkuntzen arabera nola elkartzen diren ikusiko dugu. 1.2. Azentuaren izaera fonologikoa Zenbaitetan segmentuen beste tasun bereizgarri bat izango balitz bezala hartua izan bada ere (Chomsky & Halle 1968), azentua oso bestelako ezaugarri fonologikoa da. Azentua eremu edo unitate bateko silaba bati ematen zaion prominentzia edo nagusitasun fonologikoa dela esan dezakegu. Azentua ez da zerbait absolutua, erlatiboa baizik. Edo beste hitz batzuekin esateko, ez dago silaba azentudunik azentugaberik gabe. Silaba bat azentuduna den jakiteko, eremu bereko beste silabekin konparatu behar dugu. Silaba bakarreko esaldi batean, ezin dugu galdetu silaba hori azentuduna edo azentugabea den. Guttienez bi silaba behar ditugu. Aldiz, silaba isolatu horrek bokal sudurkaria duen, dardarkari bat duen, edo, tonu hizkuntza batean, zein tonu mota duen egin ditzakegun galderak dira, beste ezaugarri fonologiko hauek guztiok paradigmatikoak baitira, azentua ez bezala (ikus, adibidez, Garde 1968, Hyman 1978, Beckman & Edwards 1994). Normalean azentuaren eremua hitza da, baina talde fonologikoa edo beste unitate bat ere izan daiteke. Frantsesez, adibidez, ez dago hitzmailako azenturik; aldiz, azentua hitz andana edo talde prosodikoaren azken silaban jartzen da. Printzipioz, hitz edo unitate jakin batean silaba bakar batek eraman dezake lehen mailako azentua. Gehienetan ere, baina ez beti, silaba azentudunaren kokagunea eremuaren ezker edo eskuinaldeko mugatik kontatuz erabakitzen da; edo beste modu batean esateko, silaba azentuduna ezin egon daiteke kontuan hartzen den mugatik oso urrun. Gaztelaniaz eta beste zenbait hizkuntzatan, adibidez, azentuak hitzaren azken hiru silabetariko batean egon behar du eta ezin daiteke egon beste inongo silabatan. Honetan, argi eta garbi, azentu eta tasun bereizgarrien artean oinarrizko diferentzia bat dugu. [+sudurk], [+goi] eta beste tasun bereizgarriak segmentuei dagozkie eta, oro har, haien banaketak ez du murriztapen berezirik hitzaren eremuan. Hau da, hitz batean segmentu batek, bik edo gehiagok [ +sudurk] edo [ +goi] tasuna eraman dezake eta tasun jakin bat duten segmentuak edozein kokagunetan egon daitezke. Horretan ez dago murriztapenik, asimilazio edo disimilazio arau berezirik ez badago hizkuntzan. Azentua beste tasun bereizgarri bat izango balitz ([+azentu]), gauza bera espero genuke: segmentu azentudunak edozein lekutan aurkitzea. Baina, esan bezala, hori ez da gertatzen. Azentua tasun bereizgarritzat ez hartzeko beste arrazoi bat bere gauzatze fonetikoa da. Ikusiko dugunez, hizkuntza askotan ez dago erlazio zuzenik azentuaren eta parametro artikulatorio edo akustiko bakar baten artean. Egia esan, gauza bera gertatzen da beste tasun fonologiko batzuekin ere, baina azentuaren kasuan askoz nabarmenagoa da. Hitz batean silaba jakin batek azentua daramala esaten dugunean, si-
6 JOSE IGNACIO HUALDE laba horrek gorentasun prosodikoa eramateko ahalmena duela esan nahi dugu. Baina gorentasun edo nagusitasun prosodiko horrek ez du nahitaez propietate fisiko jakin bati loturik egon behar (adibidez, intentsitaterik gorena edo F0-ko gailur bat). Hain zuzen, fonetistentzat azentuaren gauzatze fonetikoa hizkuntza desberdinetan interes handiko gaia da. Itzuliko gara gai honetara. Hizkuntza baten azentua aztertzerakoan azentuaren kokagunea eta azentuaren gauzatze fonetikoa bereizi behar ditugun gauzak dira. Azentuaren banaketa berdintsua izan daiteke bi hizkuntzatan nahiz eta azentuaren gauzatze fonetikoa desberdina izan, eta alderantziz. Bi gai hauek, beraz, atal berezituetan aztertuko ditugu. 1.3. Azentu ezarketa Lehenengo eta behin, hizkuntza ezberdinetan azentuaren kokagunea erabakitzeko erabiltzen diren erregelak eta aurkitzen diren murrizpenak kontsideratuko ditugu. Hizkuntza batzuetan erregela hauek oso sinpleak dira. Adibidez, txekeraz eta hungarieraz azentua hitzaren lehen silabak darama; swahiliz hitzaren azkenaurrekoak; frantsesez talde prosodikoaren azkenak. Hizkuntza hauetan ez dago inolako salbuespenik: hitz guztiak modu berean azentuatzen dira. Latinez, gauzak zertxobait konplikatuagoak dira, baina ez asko: azentua azkenaurreko edo hirugarrenaurreko silaban doa. Azkenaurreko silaba astuna bada, azentua silaba horretan doa; eta arina baldin bada, hirugarrenaurrekoan: formi:ca, peifectum, tabu/a. Latinez ere ez dago salbuespenik: araua jakinez gero, hitz guztien azentuera aurresan dezakegu. Gaztelaniaz latinak zuen lekuan mantendu da azentua ia beti, baina konplikazio asko sortu dira hizkuntza honen bilakaera historikoan. Latinez ez bezala, gaztelaniaz ez dago hitz guztiei aplikatzen zaien erregela orokorrik. Badira, hala ere, murriztapen garbiak silaba azentudunaren kokaguneaz, azken urte hauetan burutu diren gaztelaniaren azentuari buruzko ikerketa lan ugariek erakutsi dutenez (ikus Harris 1983, 1995, Roca 1990, beste batzuen artean). Beste hizkuntza batzuetan, suedieraz esate baterako, azentu arau nagusia zein den erabakitzea ez da batere gauza erraza. Itzuliko gara gai honetara hirugarren kapituluan. 1.4. Zenbait kontzeptu Gogoan hartzeko: -Azentua ez da segmentuei dagokien tasun bereizgarri bat, baizik eta eremu edo unitate batean silaba jakin bati ematen zaion prominentzia edo nagusitasun prosodikoa. - Prominentzia ez da edozein silabatan kokatzen. Hizkuntzek arau zehatzak ohi dituzte azentuzko prominentzia ezartzeko. Liburu honetan hurrengo definizioak darabiltzagu: Erroa: Hitzaren muina, funtsezko esanahia daraman morfema. Adibidez, txistuarekin eta txistularia hitzetan erroa txistu da.
EUSKARAREN AZENTUERAK 7 Oinarria: Erroa gehi eratorpen atzizkiak. Adibidez, txistularia hitzean, oinarria txistulari da (txistu, erroa + !ari, eratorpen atzizkia). Oinarria morfema bakarrekoa bada ( eratorpen atzizkirik ez badago) oinarria = erroa; adib. txistuarekin hitzean, txistu = erroa = oinarria. Hitz elkartu edo konposatuek bi oinarri ( edo gehiago) dauzkate. Azentu unitatea: Azentuaren eremua. Azentu unitate batean lehen mailako azentu bakar bat daukagu. Gehienetan azentu unitatea hitza da, baina hitz andana (talde prosodikoa) ere izan daiteke (adib. frantsesez edo Gernikaldeko euskaraz zenbait kasutan). Beste batzuetan hitza baino eremu ttikiagoa izan daiteke (adib. konposatu batzuetan). Oin metrikoa: Azentua ezartzeko kontuan hartzen den leihoa. Leiho honek gehienetan bi silaba edo bi mora hartzen ditu (burua eta menpekoa), bi patroi nagusi emanez: trokaikoa, burua - menpekoa (x .), eta ianbikoa, menpekoa - burua(. x). Azentu oxitonoa = azken silaban, paroxitonoa = azkenaurreko silaban, proparoxitonoa = azkenhirugarren silaban. Azentu bigarrenkaria = bigarren mailako azentua. Azentu.era eta azentu.bide hitzak txandaka eta gauza bera adierazteko erabiliko dira, funtsezko bereizketarik gabe.
14 JOSE IGNACIO HUALDE (13) [ +ertz, -kuant] ereduak: [6 Oso normala: finera, hungariera, islandiera, txekera [06 Arraroa: erdialdeko euskara, lakhota [006 Oso arraroa: Urolaldeko euskara 6] frantsesa 60] Oso normala: poloniera, swahili, etab. luze bat 600] Arraroa: mazedoniera Ikus daitekeenez, aukerak oso mugatuak dira. Antza denez, «hiru silabako leihoa» unibertsala da. Hau da, ertzetik kontatzen duten arauak ez dira inoiz hirugarren silabatik harantza joaten. Murriztapen hau teoria fonologikoak azaldu behar duen gauza da. Gainera, (13)-n aipatutako tipo guztiak ez dira maiztasun berarekin agertzen munduko hizkuntzetan. Alderantziz, tipo batzuk beste batzuk baino askoz hedatuagoak daude. Ohikoenak azentua lehen silaban [ + 1] eta azkenaurrekoan [-2] dutenak dira. Euskaran hain zabalduta dagoen [+2] tipoa, beste hizkuntza batzuetan ere gertatzen da, hala nola lakhotan; baina nahiko hizkuntza guttitan. [-3] tipoa bitxia da, eta [+3] are bitxiagoa. Egia esan, van der Hulst-en (1996) ustez, [+3] tipoa hutsune tipologiko bat da. Hala ere, Urolaldeko zenbait hizkeratan patroi hau berau dugu kasu orokorrenean, hutsunea betez. Azentu ereduen banaketan aurkitzen ditugun murriztapenak eta joerak azaltzeko, [+ertz] sistemetan azentu ezarketa oin bitarren bidez egiten dela proposatu da (Halle & Vergnaud 1978, Hayes 1980, 1995, etab.). Oin bitarra bi silaba biltzen dituen unitate metriko burudun bat da. Burua oinaren lehen edo bigarren silaba izan daiteke. Lehen silaba burua bada, oin trokaikoa dugu, eta bigarrena bada, oin ianbikoa: (14) Oin bitarrak Oin trokaikoa: (x .) Oin ianbikoa: (. x) Oinaren buruak hitzaren azentua jasotzen du. Teoria honen ondorio bat bi eredu erabilienak, [+1] eta [-2] modu berean lortzea da; hots, oin trokaiko bat ezarriz (Hayes 1995). Oin trokaikoa hasierako ertzarekin lerrokatzen badugu, azentua lehen silaban dugu; eta bukaerako ertzarekin lerrokatzen badugu, azentua azkenaurreko silaban: (15) Oin trokaikoak: hasieran (x .) [ o 6 o o o o] bukaeran (x .) [o o o o 6 o] Oin ianbikoak, hasierako ertzarekin lerrokatua, azentua bigarren silaban emango liguke, eta bukaerako mugan jarrita, azentua azken silaban: (16) Oin ianbikoak: (. x) [ o 6 o o o o] (. x) [o o o o o 6] Mazedonieraren eta Urolaldeko euskararen azentuera lortzeko, beste mekanismo bat erabili behar dugu, oin metrikoez gain: estrametrikalitatea. Ertz ondoan dagoen si-
EUSKARAREN AZENTUERAK 21 Ikuspegi funtzionalista batetik ere uler daiteke asimetria hau. Azentuaren funtzio garrantzitsu bat hitzaren mugak markatzea izan daiteke. Honen arabera, azentua lehen edo azken silaban espero genuke. Baina, beste alde batetik, joera fisiko batek esaldiaren bukaeran tonu beherakada izatera garamatza (Lleberman 1972: 27-31). Azentua tonu gorakada baten bidez gauzatzen bada, gehienetan gertatzen den bezala, hobe izango da azentua azken silaban izan ordez, azkenaurreko silabara mugitzea. Bi joera hauen ondorioz, beraz, azentua lehen edo azkenaurreko silaban izatea izango litzateke egoerarik onena. Hayes-en teorian, hizkuntza batek oin ianbikoak erabiltzen baditu, silaba astunak eta arinak bereiztuko ditu. Teoria honetan, erdialdeko euskararen (edo-ta lakhotaren) azentuera (bigarren silaban, baina kuantitatezko bereizketarik gabe) kasu berezitzat hartzen da. Azentu nagusiaz gain, Hayes-en ereduak azentu bigarrenkariak ere sortzen ditu. Oinak errepikatuz azentu erritmikoak lortzen ditugu, hauetariko bati prominentzia nagusia ematen zaiolarik: (3 7) Azentu bigarrenkari erritmikoa (x ) (x .)(x .)(x .)(x .) (x .) 00000000 00 =6000000000 Van der Hulst-en (1996) ikuspuntua nahiko desberdina da. Van der Hulst-entzat, Hayes-entzat ez bezala, ez dago funtsezko desberdintasunik sistema morfologikoen eta beste sistemen artean. Aldiz, azentu nagusia eta bigarrenkari erritmikoak prozesu ezberdinen bidez ezarriko lirateke. Azentu sistema guztietan, morfologikoak zein ertzekoak, azentu nagusia lehen / azken azentugunean ezartzen da. Baina hizkuntzaren arabera, azentuguneak silabak, silaba astunak edo [+am] silabak izan daitezke. Lehen ikusi bezala, azentuguneak bilatzeko eremua ere desberdina da hizkuntzen arabera, hitz osoa ala bi silabako leiho bat izan daitekeelarik. Teoria honen helburua azentu nagusia ezartzeko erabiltzen diren arauak ( eta aurkitzen ditugun murriztapenak) azaltzea da. Azentuaren eta erritmoaren arteko lotura alde batera uzten da. Bestaldetik, azentu morfologikoa eta ertzekoa lotzen dira. Proposamen honek ez du ezer esaten erritmoari buruz. Van der Hulst-entzat azentu nagusiak ez du zerikusi esturik erritmoarekin. Alderantziz, hizkuntza askotan oso garbi ikus daiteke azentu bigarrenkari erritmikoa esaldi mailako fenomenoa dela eta azentu nagusia, aldiz, hitz mailakoa (ikus Roca 1986 gaztelaniarako). Besteak beste, azentu nagusiaren arauak salbuespen lexikoak ditu hizkuntza askotan; azentu bigarrenkari erritmikoarenak, sekula ere ez. Bestaldetik, teoria honek ez du munduko hizkuntzetan aurkitzen dugun asimetriari buruz ezer esaten. 2.8. Laburpena: [± ertz, ± kuant] sailkapena eta analisiak Ikusi duguna laburbilduz, lau azentu sistema nagusi bereiz ditzakegu [±ertz], [ ±kuant] ezaugarrien arabera:
EUSKARAREN AZENTUERAK 23 tzen ditugu hizkuntzen artean. Hizkuntza batzuetan besteetan baino askoz salbuespen gehiago ditugu eta beste batzuetan ez dago salbuespenik. Frantsesez, esaterako, hitz guztiak modu berean azentuatzen dira, inolako salbuespenik gabe. Mailegu eta beste hizkuntzetiko izen propioak ere arau nagusiaren bidez azentuatzen dira. Latinean gauza bera aurkitzen dugu; ez dago azentuera irregularra duen hitzik. Beste hizkuntza batzuetan salbuespenak badira ere, hauek oso bakanak dira. Polonieraz, esate baterako, ia hitz guztiek azkenaurreko silaban daramate azentua, baina hitz mailegatu batzuek azkenhirugarren edo azken silaban daramate (uniwirsite~ gramatyka, rez!m). Gaztelaniaz salbuespenak ugariak dira, patroi orokorrak badira ere. Baina salbuespenak ez dira edozein motatakoak. Adibidez *albaricoquero bezalako azentuera bat guztiz onartezina izango litzateke gaztelaniaz. Ingelesez ere salbuespenak ugariagoak dira eta are ugariagoak suedieraz. Beraz, salbdespenen ugaritasuna kontuan hartuz hurrengo hierarkia izango genuke aipatutako hizkuntzekin: (38) frantsesa, latina < < poloniera < < gaztelania < < ingelesa < < suediera Liburu honen bigarren partean ikusiko dugunez, euskal hizkeren artean desberdintasun nabariak ditugu salbuespenen maiztasunean. 2.10. Azentu bereizgarria Salbuespenen arazoari lotuta, azentuaren bereizgarritasuna aurkitzen dugu. Argi ta garbi hitz guztiak azaleko arau baten arabera azentuatzen badira, azentua ez da bereizgarria izango; hau da, ezin da hitzak bereizteko erabili. Azentuaren kokagunea bereizgarria izan daiteke honako hiru egoera hauetan: a) Lehenengo eta behin, azentu bereizgarria izango dugu hizkuntzak salbuespenak onartzen baditu. Beraz, gaztelaniaz, adibidez, sabana dugu arau orokorra aplikatuz, baina arau honek sabana bezalako salbuespenak ditu. Edo, beste adibide bat ematearren, euskal hizkera batzuetan arau orokorrak lau baso 'lau oihan' bezalako azentuera ematen badu ere, haren ondoan lau baso 'lau edalontzi' salbuespen lexikoa dugu. b) Marka morfologikoak baldin badaude, azentua bereizgarria izango da. Ikusi dugun bezala, Gernikako sisteman singularrean laguneri dugu, arau orokorra erabiliz; eta pluralean, aldiz, laguneri, pluralaren atzizkiak azentu morfologikoa baitarama. Era berean, termino eta termino kontrastatzen dira gaztelaniaz, lehen aldiko atzizkia markaduna baita. c) Azentu bereizgarria izango dugu, era berean, klase morfologiko desberdinetan arau desberdinak ezartzen badira. Ingelesez, adibidez, arau ezberdinak ezartzen dira izenetan eta aditzetan: convert (izena) eta convirt (aditza). 2.11. Azentu sistemen konplexutasunaz Esan bezala, ikusi ditugun parametroek munduko hizkuntzetan aurkitzen diren azentu eskema desberdin nagusiak sortzen dituzte. Dena den, hizkuntza bat zehazki aztertzen dugunean, gehienetan eskema nagusiaz gain, beste nabardura, arau txiki eta
24 JOSE IGNACIO HUALDE azpierregularitate asko aurkitzen ditugu. Gainera, hizkuntza batean sistema bat baino gehiago aurki ditzakegu, hitz mota desberdinetan. Adibidez, sistema bat erabil daiteke izenen azentueran eta beste bat aditzen azentueran. Batzuetan atzizki batzuek portaera berezi bat erakusten dute, etab. Beraz, ikusi dugun azentu ereduen sailkapena ez da dena, ez da egia osoa; bai, ordea, egiaren parte garrantzitsu bat. Munduko hizkuntzen azentubideak aztertzen ditugunean, eredu batzuk behin eta berriz agertzen zaizkigu eta, aldiz, beste eredu posible batzuk ez dira inoiz suertatzen. Adibidez, latinaren azentuera munduko beste hizkuntza askotan aurkitzen da. Printzipioz, aurkakoa ere aurkitzea espero genuke; alegia, azentua bigarrenaurreko silaban, silaba hau arina bada, eta hirugarrenaurrekoan, bigarrenaurrekoa astuna bada. Hala ere, azentuera hipotetiko hau ez da posible munduko hizkuntzetan. Modu berean, inongo hizkuntzatan azentua ez da laugarren silaban ezartzen arau orokorrez, edo bigarren silaba markatuan, etabar, etabar. Murriztapenak benetakoak eta funtsezkoak dira. Munduko hizkuntzetan aurkitzen dugun azentubide aniztasuna arras mugatua da bere osotasunean hartzen dugunean. Hau guztiau teoria fonologikoak esplikatu beharko lukeen gauza da. Eta arrazoi honegatik azentu sistema jakin bat aztertzen dugunean azentu sistemen tipologia orokorra eta teoria fonologikoa gogoan izan behar ditugu. Hizkuntza bat ikasi nahi duenarentzat oso inportantea da salbuespenik ba ote dagoen jakitea. Aipatu bezala, hizkuntza batzuetan, hala nola latinez, frantsesez edo fineraz, azentu arauak ez dauka salbuespenik. Polonieraz, ia hitz guztiek azentua azkenaurreko silaban daramate, baina hitz mailegatu batzuek azkenhirugarren edo azken silaban daramate (uniwersitet, gramaryka, rez!m). Beste puntan, ingelesez hainbeste salbuespen eta baldintza daudenez gero, gauzak oso kontuz aztertu behar dira arauak eta orokortasunak aurkitzeko. Gaztelaniaz, nahiz eta patroi nagusiak zeintzuk diren argi egon, badira salbuespen ugariak. Azentua eskuarki bigarren silaban duten euskal hizkerak aztertzen baditugu, batzuetan salbuespen anitz aurkitzen ditugu (Ofiatin, adibidez), beste batzuetan oso salbuespen gutti, eta beste batzuetan ez dago bat ere (Arrasaten, esate baterako). Azentu arau berdina edo berdintsua da euskal hizkera hauetan guztiotan, baina salbuespenentzako tolerantzia maila desberdina da. Normalean, salbuespenak ez dira nolanahikoak. Alderantziz, azpierregularitateak aurkitu ohi dira. Adibidez, gaztelaniaz edo polonieraz azentua ez da inoiz azkenhirugarren silabatik ezkerretara kokatzen. Lehen ikusi dugun bezala, gaztelaniaz patroi nagusitik kanpo gelditzen diren hitzak oso talde espezifikoetan sartzen dira. Salbuespenen azterketa, beraz, garrantzitsua izan daiteke askotan azentu sistemak nola funtzionatzen duen jakiteko. Egitura fonologiko berdineko hitzetan azentua silaba desberdinetan joan daitekeen neurrian azentua bereizgarria izango da; hau da, esanahiak bereizteko balioko du. Azentua bereizgarria izango da, (a) hizkuntzak salbuespenak onartzen baditu, hala nola, sabana eta sabana hitzen arteko kontrastean gaztelaniaz, edo lau baso eta lau baso zenbait euskalkitan; (b) marka morfologikoak baldin badaude, hala nola termino (orain aldia) eta termino (lehen aldia) aditz formekin gaztelaniaz, edo laguneri eta lagunen Gernikako euskaraz; edo-ta (c) klase morfologiko desberdinetan arau desberdinak ezartzen badira, convert (izena) eta convert (aditza) ingelesezko adibideek erakusten duten bezala.
HIRUGARREN KAPITULUA AZENTUA, TONUA, INTONAZIOA 3.1. Sarrera Kapitulu honetan, mundu zabaleko hizkuntzetan azentuaren eta tonuaren artean dagoen erlazioa aztertuko dugu. Alde honetatik, hiru hizkuntza mota nagusi bereiz ditzakegu lehen hurbilketa batean: indar-azentuzko hizkuntzak, tonu hizkuntzak eta doinu-azentuzko hizkuntzak. Indar-azentuzko hizkuntzetan, tonuak esaldi mailako fenomenoak dira. Indarazentuzko hizkuntzen adibidetzat hartuz, gaztelania aztertuko dugu kapitulu honetako hurrengo atalean. Hizkuntza honetan azentuaren kokagunea ezaugarri lexikoa da; hau da, lexikoian zehazten den eta hitzak bereizteko erabil daitekeen proprietate bat da. Aldiz, tonua ez da sarrera lexikoetan zehazten; ez da bereizgarria hitz mailan. Tonuak esaldi mailako esanahiak bereizteko baizik ez dira erabiltzen; baieztapenak eta galderak bereizteko, esate baterako. Esaldi mailako tonuaren erabilera intonazio izenaz ezagutzen da. Gaztelania bezalako hizkuntzetan, azentua eta tonua loturik daude, intonaziozko tonuak silaba azentudunekin lerrokatzen baitira. Beraz, silaba azentudunek tonuzko prominentzia daramate, edo eraman dezakete. Baina, esan bezala, tonu mota edo melodia ez da hitzaren ezaugarria, esaldi motarena baizik; hots, hitz jakin batek daraman tonua aldatu egin daiteke esaldi motaren arabera. Lehen azpiatal batean, gaztelaniaz azentua silaba batean edo bestean ezartzeko dauden arauak, orokorpenak edo-ta murriztapenak aztertuko ditugu zehatz-mehatz. Bigarren azpiatal batean, gaztelaniaz eta beste indar-azentu hizkuntzetan azentua gauzatzeko erabiltzen diren ezaugarri fisikoak hartuko ditugu kontuan, azentuaren eta intonazioaren arteko harremanei begiratuz. Garai batean pentsatzen zen indar-azentu hizkuntzetako azentuaren izari fisiko nagusia ahots-indarra edo intentsitatea zela. Arrazoi horregatik indar-azentu (stress accent, acento de intensidad) deitura erabiltzen da prosodia mota hau izendatzeko. Gaurregun badakigu intentsitatea ez dela oso izari fonetiko garbia edo zuzena gaztelania bezalako hizkuntzetan. Baina indar-azentu deiturak tradizio handia du eta guk ere erabili egingo dugu, nahiz eta kasu honetan izena izana ez izan. Indar-azentuzko hizkuntzetan tonua esaldi-mailako kontua bada, tonu hizkuntzetan, aldiz, tonua hitz mailako fenomeno lexikoa da. Tonu hizkuntzetan, printzipioz, silaba bakoitzak tonu espezifikazio desberdin bat eraman dezake lexikoian. Azentuzko hizkuntzetan azentua zein silabatan dagoen jakin behar baduzu, tonu hizkuntzetan silaba bakoitzak zein tonu mota daukan jakin behar duzu. Azentua kulminatiboa
26 JOSE IGNACIO HUALDE den bitartean, tonu hizkuntzetan tonua paradigmatikoa da; silaba bakoitzerako egiten den aukera da (ikus Hyman 1978). Azentua eremu edo unitate baten burua den silabari dagokion ezaugarria den bitartean (beste silaba guztiak azentugabeak direlarik), tonu hizkuntzetan silaba bakoitzaren eta guztien tonu mota espezifikatzen da. Tonu hizkuntza batzuetan tonu bereizketa fonemikoak oso sinpleak dira: goiko tonua ala beheko tonua. Beste hizkuntza batzuetan, aldiz, gauzak konplexuagoak dira eta bi tonu maila baino gehiago edo-ta tonu kontorno desberdinak bereizten dira. Kapitulu honetan hiru adibide nahiko desberdin ikusiko ditugu: shona, Zimbabweko hizkuntza bantu bat, Afrikako tonu hizkuntzen eredutzat har dezakeguna; jita, bantu familiako beste hizkuntza bat (Tanzaniakoa), baina goiko tonuaren banaketa murriztua duena; eta txinera. · Printzipioz eta teoriaz azentu eta tonu sistemen arteko bereizketa garbia eta zehatza bada ere, munduko hizkuntzetan azentua eta hitz-mailako tonua neurri eta era desberdinetan konbinatzen dituzten sistemak aurkitzen ditugu. Hitz-mailako azentua daukaten hizkuntza batzuetan, suedieraz adibidez, hitz bakoitzaren azentua lexikoian espezifikatu behar den tonu melodia zehatz baten bidez gauzatzen da. Hau da, azentua non dagoen eta aukeran dagoen zein tonu motarekin gauzatzen den jakin behar duzu hizkuntza hauetan. Nola edo hala, hitz-mailako tonua eta azentua elkartzen dituzten hizkuntzak izendatzeko doinu-azentu deitura (.pitch-accent language) erabiltzen da askotan eta guk ere horixe erabiliko dugu hemen. Sail honetan sar daitezkeen lau sistema aztertuko ditugu kapitulu honetan: Stockholmeko suediera, serbo-kroazieraren neo-xtokaviera delako dialektoa, Tokyoko japoniera eta Osakako japoniera. Ikusiko dugunez, doinu-azentuzko hizkuntzen taldea nahiko heterogeneoa da eta, bestaldetik, talde honetako hizkuntza batzuen eta tonu banaketa murriztutako tonu hizkuntzen artean dagoen aldea ez da hain handia. Talde bateko eta besteko hizkuntzen artean ez dago muga gaindiezinik; aldiz, continuum bat izango genuke. Prosodia mota guztiak kontuan hartuz, mutur batean hitz-mailako azentua eta esaldi mailako tonua dituzten hizkuntzak izango genituzke: gaztelania edo ingelesa, adibidez; beste muturrean, hitz-mailako tonua eta azentuzko fenomenorik ez dutenak edo bakarrik esaldi-mailako azentuzko fenomenoak dituztenak: shona edo txinera. Bi mutur hauen artean posibilitate asko daude, ikusiko dugun bezala. 3.2. Indar-azentuzko hizkuntzak: gaztelania 3.2.1. Azentu ezarketa gaztelaniaz: leihoak eta beste murriztapen batzuk Beste hizkuntza batzuek bezala, gaztelaniak hiru silabako «leiho» bat dauka azentua jartzeko. Nahitaez, azentua hitzaren azken hiru silabetariko batean kokatu behar da. Gaztelaniaz baditugu hitz oxitonoak (anima4 )abaiz), paroxitonoak (manzana, aposto~ eta proparoxitonoak (silaba, rigimen). Ez dago beste posibilitaterik. Adibidez, *albaricoquero, *albaricoquero edo *albaricoquero formak ezinezko ereduak dira gaztelaniaz. Patroi hauek ezgramatikalak dira, argi eta garbi, gaztelaniaren fonologian. Hiru silabako leiho honek baditu ustezko salbuespenak, hala nola cantandoselas edo regalenselo. Baina ustezko salbuespen hauek ez dira benetako salbuespenak, azalpen garbi bat daukate eta: izenorde klitikoak ez dira sartzen hitz prosodikoan; leihotik
EUSKARAREN AZENTUERAK 29 Salbuespenen zerrenda ixteko, caracter hitza azentu patroi markatu baina normaletan sartzen da. Baina pluralean gertatzen den azentu aldaketa caracter/ caracteres guztiz irregularra da. *Caracteres onargarria izango litzateke, forma honek ez baitu leihoaren murriztapena bortxatzen. Nik dakidanez, ez dago antzeko beste adibiderik. 3.2.2. Azentua eta kuantitatea gaztelaniaz Gaztelaniaren azentuaren analisiak eztabaida garratz eta luzeak eragin ditu azken urteotan fonologia sortzailearen barnean. Autoreen arteko desakordio nagusia silaben kuantitateak azentu ezarketan jokatzen duen paperarekin du zerikusia. Hau, egia esan, nahiko eztabaidagai zaharra da. Larramendik El impossible vencido liburuan gaztelaniaren azentuari eskaintzen dion atalean agertzen da jadanik. Autore batzuek, Harris-ek (1983, 1995), adibidez, uste izan dute gaztelaniak latinaren ezaugarri garrantzitsu bati eutsi diola; hots, azkenaurreko silaba «astuna» bada, ezin dugula azentu proparoxitonorik izan. *Salamanca, *Venezuela, edo *Maracaibo gaizki eratuta egongo lirateke gaztelaniaz proparoxitonoak direlako, azkenaurreko silaba astuna den bitartean. Beste autore batzuen iritziz, aldiz, aztarna historikoak gelditzen badira ere, latinaren araua guztiz galdu da gaztelaniaz. Larramendik azpimarratzen du latinaren azentu sistemak zeukan beste ondorioa ez dela betetzen gaztelaniaz. Latinez, azkenaurreko silaba arina bazen, azentua proparoxitonoa zen beti. Baina, Larramendik ikusi zuenez, hori ez da gertatzen gaztelaniaz. Caballero bezalako hitz baten azkenaurreko silaba arina da eta azentua paroxitonoa da. Egoera hau ezinezkoa zen latinez, baina guztiz normala gaztelaniaz. Gaztelaniaren bilakaera historikoan latinaren bokal luze eta laburren arteko oposaketa erabat galdu delako da hau horrela. Gainera, azkenaurreko silaba astuna denean, azentua ez da azkenaurrekoan kokatzen salbuespenik gabe. Larramendik Fromista, Palencia aldeko toponimo bat, eta limiste 'oihal mota bat' aipatzen ditu adibide bezala. Iritzi bereko autore modernoek toponimo eta izen germanikoak aipatu dituzte salbuespenetan: Anderson, Washington, Manchester, etab. Autore hauek (Roca 1990) azpimarratzen dute ez dagoela inolako joerarik hitz arrotz hauen azentuera aldatzeko gaztelaniaz. Diptongoz akabatutako hitzei aplikatzen zaie beste pare bat murriztapen. Hitzak goranzko diptongo bat badauka azken silaban patroi proparoxitonoa ez da posible (ez dago *cdricia bezalakorik). Azken silaban beheranzko diptongo bat badago, azentua azken silaban ezartzen da beti (convtfy, cartf:y). Baina hitz hauek oso gutti dira eta, gainera, Disnry eta antzekoak ere entzuten dira. 3.2.3. Hitz eratorri eta elkartuak Morfologiaren eta azentu unitatearen arteko harremanei buruz esandakoari beste zertxobait gehi diezaiokegu. Esan dugu eratorpen atzizkiak, flexiozkoak ez bezala, erroaren azentu unitatean sartzen direla. Haietariko batzuk aurreazentuatzaileak dira; hau da, atzizki hauekin atzizkiaren ezkerraldean dagoen silabak darama azentua. Atzizki hauen artean -ico eta -ulo aipa ditzakegu: magico, quimico, automatico, receptaculo, monticulo.
46 JOSE IGNACIO HUALDE naren tonu maila mantentzen da gutti gorabehera. Kontorno hauek L + H* melodiaren bidez adieraz ditzakegu. Izartxoak (*) bigarren tonua silaba azentudunari lotzen zaiola adierazten du: (15) * * * le dieron el numero del vuelo 1 1 1 1 1 1 L+ H L+ H L+ H Azentuei lotutako melodia batekin ez dugu esaldiaren kontorno osoa esplikatu. Esaldiaren azken silaban dugun beherakada falta zaigu. Beherakada hau, noski, L tonu bat bezala interpretatzen dugu. Tonu hau ez dago azentu batekin loturik, bukaerako mugarekin baizik. Pierrehumbert-en (1980) notazio sistema erabiliz, muga-tonua % ikurrarekin markatzen dugu: (16) ~e die ron el nu me ro del vue lo] 1 1 1 1 1 1 1 L +H* L+H* L+ H* L% Errepresentazio fonologiko honen interpretazio fonetikoan, tonurik gabe gelditzen diren silabetan alboko tonuen interpolazioa dugu. Analisi honetan, beraz, esaldiaren intonazio kurba, H eta L elementuetan zatitzen dugu. Tonu batzuk azentuekin lerrokatzen dira, beste batzuk mugekin. Esaldi deklaratzaile bukatuetan L % muga tonua dugu; (13)-eko bai-ala-ezko galderetan, aldiz, H% muga tonua. Gaztelania bezalako hizkuntza batean azentuari ez dagokio beti melodia berbera. Azentuaren kokagunea lexikoa da, baina tonu melodia ez. Ingelesarako Beckman & Pierrehumbert-ek (1986) sei azentu tonu onartzen dituzte. Tonu hauek tonu batekoak edo bikoitzak izan daitezke. Bikoitzak badira tonu bat silaba azentudunarekin lerrokatzen da eta bestea haren aurrean edo atzean ezartzen da. Ingelesez aurkitu dituzten azentu tonuak hauexek dira: H*, L*, H*+L, H+L*, L*+H eta L+H*. Azentu batekin lerrokatzen den tonua adierazteko izartxo bat jarriko dugu tonu horren eskuinaldean. Beraz, adibidez, H*+ L notazioarekin esan nahi dugu goiko tonu bat agertzen dela silaba azentudunarekin lerrokatuta eta hurrengo silaban tonu beherakada bat. Aldiz, H + L * notazioak adierazten du silaba azentuduna baino lehen gorakada bat dugula eta azentudunean beherakada bat. Azentu unitateak bitarteko taldeetan biltzen dira. Bitarteko talde batek azentu unitate bat edo gehiago eduki dezake. Taldearen azken azentu-tonuaren ondoren tonu bat sartzen da, taldea horrela markatuz. Taldeko azentu hauek tonu batekoak dira: H edo L. Azkenik, intonaziozko esaldia bitarteko talde bat edo gehiagoz osatzen da. Intonaziozko esaldiaren amaierako mugan muga-tonu bat sartzen da. Batzuetan esaldiaren hasieran ere bai. Muga-tonu hauek % ikurraren bidez adierazten dira Pierrehumbert-en notazioan eta, taldeko azentuak bezala, bi dira ingelesez: H% eta L%. Azentu-tonu desberdinak, taldeko tonuak, eta muga-tonuak konbinatuz, ingelesez aurkitzen ditugun intonaziozko kurba guztiak azal ditzakegu.
48 JOSE IGNACIO HUALDE esaldiaren intonaziozko faktoreen arabera aldatzen da. Horregatik esaten dugu gaztelania ez dela tonu hizkuntza bat, nahiz eta tonua azentuaren ezaugarri garrantzitsua izan hizkuntza honetan. Prominentzia tonalaz gain, intentsitate eta iraupenaren bidez gorentasun gehiago ematen zaie silaba azentudunei. Gaztelania bezalako hizkuntza batean, azentua zerbait abstraktua da: lexikoi mentalean silaba bati ematen zaion prominentzia. Prominentzia hau parametro fisiko desberdinez gauzatzen da. Hizkuntza guztietan ez da honela gertatzen. Izan ere, hizkuntza batzuetan erlazio estuagoa edo zuzenagoa dago azentuaren eta tonuaren artean. Lau hizkuntza aztertuko ditugu laburki adibide gisa: suediera, serbo-kroaziera, Tokyoko japoniera eta Osakako japoniera. Hizkuntza hauek guztiok amankomunean daukatena da azentua melodia jakin baten bidez gauzatzen dela beti. Hizkuntza hauek doinu-azentuzko hizkuntzak deitzen dira komunzki. Hauetariko batzuetan silaba azentudun guztiek melodia berberarekin agertzen dira. Beste batzuetan, badago aukera lexiko bat: hitz batzuek melodia bat aukeratzen dute eta beste hitz batzuek beste bat. 3.3. Stockholmeko suediera Suedieraz azentuaren kokagunea beste hizkuntza germanikoetan bezala erabakitzen da. Gehienetan azentua erroaren lehen silaban ezartzen da: flicka 'neska', hariekin, indigo, almanacka. Hala ere, beste hizkuntzetatik hartutako mailegu askok azentua beste silaba batean daramate: kostjm 'arropak', amerikan, arkeologi, intensitet, papegoja, salmone'lla, Amerika. Ingelesez edo alemanez ez bezala, badira bi azentu mota lexiko azentu I eta azentu II izenekin ezagutzen direnak. Hitz batean ez da nahikoa azentua zein silabatan doan jakitea. Horretaz gain, hitzak zein azentu mota hartzen duen jakin behar da. Bi azentu mota hauek melodia desberdinekin elkartuta daude. Hau da, tonuak, gaztelaniaz, ingelesez edo alemani eraz ez bezala, ez dira guztiz esaldi mailako f enomenoak. Adibideetan azentu I-a azentu akutuaz adieraziko dugu eta azentu II-a azentu grabeaz. Hitza fokalizatuta dagoenean, edo isolatuta ahoskatzen denean, azentu I eta azentu II-ren arteko kontrastea honelaxe gauzatzen da: Hitzak azentu I badauka, tontor bat erakusten du silaba azentudunean. Aldiz, hitzak azentu II badauka, bi tontor erakusten ditu, bata silaba azentudunean eta bestea hurrengo silaban. Irudietan (7a-b irud.), mina nummer 'nire zenbakia' eta mina nunnor 'nire monjak' adibideen oinarrizko maiztasun kurbak erka ditzakegu. Fokalizatuta dauden hitzak nummer (azentu I) eta nunnor (azentu II) dira. Ikusten denez, nummer hitzak tontor bakar bat duen bitartean, nunnor hitzak bi tontor garbi erakusten ditu. 3 Hitza fokalizatuta ez dagoenean, azentu I duten hitzetan silaba tonikoaren aurrekoak goiko tonua darama eta tonikoan beherakada bat gertatzen da. Azentu IIko hitzetan, aldiz, goiko tonua silaba azentudunarekin lerrokatzen da eta beherakada hurrengo silaban agertzen da. (17)ko adibideetan, fokua azken hitza da eta fokalizatuta 3 Irudiak neuk atera ditut Stockholmeko hiztun batekin eta CECIL programa erabiliz.
EUSKARAREN AZENTUERAK 67 silaba azentuduna dela esan dezakegu. Erka ditzagun, adibidez, hurrengo datuak, digo izeneko hizkuntza bantuaz (Kisseberth 1984: 112): (64) Digo ni-na-ra/3iz-a a-na-ra/3iz-a ni-na-gandamiz-a a-na-gandamiz-a ni-na-o'!}erez-a a-na-o'!}eriz-a 'iraintzen ari naiz' 'iraintzen ari da' 'zapaltzen ari naiz' 'zapaltzen ari da' 'eransten ari natzaio' 'eransten ari zaio' Adibideotan, argi dago H-dun morfema bakarra hirugarren pertsonaren subjektu aurrizkia / a-/ dela. Baina aurrizki honek sartzen duen H-tonua hitzaren azkenaurreko silaban gauzatzen da.7 Digoa aztertzen dugunean, badaude arrazoiak tonu hizkuntzatzat hartzeko ( egia esan, oso tonu patroi konplexuak aurkitzen ditugu hizkuntza honetan morfema tonudun8 bat baino gehiagoko formetan) baina baita silaba batzuk azentuduntzat hartzeko ere. Tonu eta azentu sistemen artean, sailkapen bitar bat baino gehiago, konbinaketa desberdinak ditugu. Aurreko azpiatalean, tonu hizkuntza prototipiko bat aztertu dugu. Shonaz bi tonuen banaketa librea da eta ez dago motiborik inongo silabak prominentzia prosodikoa duela pentsatzeko. Baina familia bereko beste hizkuntza batzuetan, tonu banaketa murriztua edo-ta silaba batzuek H-tonua erakartzen dutela aurkitzen dugu. Kasu hauetan, eta batez ere bigarren kasuan, badirudi azentu kontzeptua erabil dezakegula, nahiz eta hizkuntza hauetan azentuarekin zerikusirik ez duten beste tonu fenomeno batzuk aurkitu (Odden 1988). Jita bezalako hizkuntza baten kasuan, fonologilari batzuek nahiago dute «banaketa murriztuko tonu hizkuntza» deitura erabiltzea. Beste batzuek, aldiz, «doinu-azentuzko» hizkuntzen sailean sartuko lukete. Kapitulu honen bukaeran itzuliko gara gai honetara. 3.9. Txinera (mandarinera) Mandarineraz tonu lexikoak hizkuntza bantuetan baino konplexuagoak dira. Shona edo jitaren bi tonuen ordez, lau tonu mota ditugu eta tonu lexiko hauek tonu mailak baino gehiago tonu kontorno desberdinak dira. Tonuak adierazteko maiz erabiltzen den metodo bat hasiera eta bukaera puntuak zenbakien bidez ematea da. Notazio honetan 5 mailarik altuena da eta 1 baxuena. Beraz, 35 erdian hasi eta goian bukatzen den kontorno bat da; 55 goian mantentzen den goiko tonu bat; 214 tonu apalean hasi, behera joan eta gero gorakada handi bat duen kontorno bat, eta abar. Mandarinaren tonu-kontorno lexikoak hauexek dira:9 7 Ikusiko dugunez, oso antzeko gertakaria dugu Ondarroan eta Lekeition, doinu azentu-sistema baten barruan. 8 Morfema tonudunak H-tonua daramatenak dira. 9 Datuen eta analisiaren iturria Yip (1980) da.
EUSKARAREN AZENTUERAK 69 Datuok azaltzeko, Yip-ek (1980) bigarren kopiaren tonua sandhi araua aplikatu eta gero ezabatzen dela proposatzen du: (70) Mandarinera: Yip (1980) zhong zhong Sandhi araua Tonu ezabaketa zhong zhong zhong zhong Arau berezi batzuk aurkitzen baditugu ere, txineraren tonologia shona edo beste hizkuntza bantu tipikoena baino askoz sinpleagoa da. Hizkuntza txinarren tonu inbentarioa oso konplexua da (kantoieraz mandarineraz baino gehiago, sei tonu mota baititu), baina tonuak ez dira hizkuntza bantuetan bezain mugikorrak. Mandarineraz, tonuaz gain, edo agian tonuen gainean, azentua dugu. Azentua mandarineraz, frantsesez bezala, esaldi edo talde fonologiko mailako fenomenoa da. Gehienetan, talde prosodikoaren azken silabak besteak baino prominentzia handiagoa du eta lehen silaban azentu bigarrenkaria dugu. Baina azentua eramateko, silabak tonuduna izan behar du. Azken silabak tonu neutroa badauka azentua atzeratu egiten da: (71) Mandarinera: azentua a. kasu orokorra: * * * tushuguan 'liburutegia' * * * b. Azken silaba tonugabea: kanwanle 'irakurtzea bukatu' Beraz, azentua mandarineraz silaba tonudun batzuei ematen zaien prominentzia da. Esan bezala, esaldiaren edo talde prosodikoaren azken silaba prominenteena edo nagusia da. Dudarik gabe txinera tonu hizkuntza bat da funtsean, baina hala eta guztiz ere azentua du; nahiz eta azentua esaldi mailako fenomenoa izan eta bereizgarria ez izan. 3.10. Galderak tonu hizkuntzetan Tonu hizkuntzetan tonua sarrera lexikoen parte bat baldin bada, nola adierazten dira indar-azentuzko hizkuntzetan tonuaren (intonazioaren) bidez egiten diren esaldi mailako bereizketa semantikoak? Adibidez, nola bereizten dira galderak esaldi deklaratzaileetatik? Hizkuntzen arabera erantzun desberdinak ditugu. Txineraz ( eta japonieraz) partikula galdetzaile bat dago (esaldiaren bukaeran). Jitan, bai-ala-ezko galderetan silaba guztien maila goratzen da lehen silabatik H-tonu lexikoa duen azken silabaraino (baina H eta L tonuen arteko bereizkuntzari eutsiz) eta esaldian H-tonu lexikorik ez badago, azkenaurreko silabaraino. Tonu arau espezifikoak ere aplika daitezke. Shonan, adibidez, galdera baten azken silabak beheko tonuan egon behar du eta silaba honek H-tonua badarama, tonu hau ezabatu egiten da. Hitz ordena ere alda daiteke, etab. Era berean, indar-azentuzko hizkuntzetan intonazioak izan ohi dituen beste funtzioetarako (hala nola, fokua adieraztea, etab.) estrategia desberdinak aurkitzen ditugu tonu hizkuntzetan; batzuk intonaziozkoak, beste batzuk ez.
LAUGARREN KAPITULUA SARRERA ETA EKIALDEKO AZENTUERA 4.1. Sarrera Aurreko kapituluetan azentuaren izaera fonetiko eta fonologikoa aztertu dugu, munduko hizkuntzetan aurkitzen diren azentuera mota nagusiak aurkeztuz. Eraiki ditugun oinarri teoriko eta tipologikoetatik abiatuz, hurrengo kapituluetan euskal azentubide nagusiak ikertuko ditugu. Azentu kontuetan, euskarak Europako beste inongo hizkuntzak baino aniztasun handiagoa erakusten du. Adibidez, gaztelaniaz, funtsean azentuera bakarra aurkitzen dugu Europa eta Ameriketako dialekto guztietan. Are gehiago, hizkuntza erromanikoetan, frantsesa alde batera utzita, ia azentuera bera dugu hizkuntza guztietan (portugesa, gaztelania, katalana, okzitaniera, italiera, etab.), nahiz eta desberdintasun tipi batzuk egon. Euskaraz, aldiz, oso azentu sistema desberdinak aurkitzen ditugu eskualde batetik bestera. Batzuetan, elkarren ondoan mintzatzen diren euskal hizkerak oso desberdinak dira azentueraren aldetik. Honekin konpara daitekeen egoera bat hizkuntza eslabikoetan aurkitzen dugu, baina hizkuntza hauek askoz lurralde zabalagoetan hedatzen dira. Euskararen kasuan, oso eskualde tipian eta hizkuntza bakar baten barnean azentu aniztasun harrigarria dugu. Oparotasun hau dela-ta, gertatzen diren azentu aldaera guztiak kontuan hartzea ezinezkoa izango litzaiguke. Gainera, tokian tokiko azentuera guztiak ez ditugu behar bezala ezagutzen. Gauzak honela izanik, euskal azentu sistema nagusien ezaugarririk interesgarrienak besterik ez ditugu ikertuko hemen. Azterketa Euskal Herriko ekialdeko muturretik hasiko dugu kapitulu honetan eta mendebalderantz joango gara hurrengo kapituluetan. Bai zubereraz eta baita hil berri den erronkarieraz ere, azentua kasu orokorrean azkenaurreko silaban ezartzen da. Baina kasu orokorra ez da kasu bakarra. Badira konplexutasun batzuk, batik bat erronkarieraz. Azentu paroxitonoa, [-2], arau orokorra da ekialdeko beste hizkera askotan, nahiz eta beste hauetako egoera erronkarieraz edo zubereraz baino sinpleagoa izan. Laugarren kapitulu honetan, azentuera orokor bezala azentu paroxitonoa duten ekialdeko sistemak izango ditugu kontuan. Zuberera eta erronkarieraz gain, Zaraitzun, Esteribarren, Baztanen, Ultzaman, Lapurdin eta Nafarroa Beherean azaltzen diren berezitasunak izango ditugu aztergai.
74 JOSE IGNACIO HUALDE Bestaldetik, erdialdeko eskualde zabal batean, azentua normalean bigarren silaban doa, [+2]. Arau orokor hau duten hizkeren adibide bezala Ofiati, Arantza (Bortziriak) eta Beasain ikusiko ditugu bostgarren kapituluan. Hondarribiko azentuera ere kontuan hartuko dugu hemen, nahiz eta funtsezko berezitasunak izan. Antza denez, [+2] azentuera eskualde batzuetan (Bidasoa haranean, adibidez), beste leku batzuetan baino zaharragoa da eta zenbait eskualdetan oso berria izan daiteke. Gainera, ikusiko dugunez, [+2] azentuera nagusitzen ari da euskara batuaz hitzegiten duten hiztun gazteen artean. Azentuera desberdina da Nafarroako mendebaldean (Sakana, Imotz, Basaburua). Azentuera hau ere bostgarren kapituluan ikertuko dugu, nahiz eta [ +2] araua ez jarraitu. Seigarren kapituluan, Antzuola/Bergara, Urolalde eta Zeberio/ Arratiko azentubideak miatuko ditugu zehazki. [+2] azentuera orokorraren mendebaldeko mugan dauden hizkera hauetan, sistema konplexuagoak aurkitzen ditugu. Ikusiko dugunez, arau nagusia desberdina da hauetariko sistema bakoitzean: Antzuolan eta Bergaran arau nagusia [-2] den bitartean, Urolaldean (Azkoitia, Azpeitia, Urrestilla, Errezil) arau nagusia [ + 3] dela erakutsiko dugu. Zeberio eta Arratiako azentubidea zailagoa da formula bakar batekin deskribatzeko. Zazpigarren kapituluan Bizkaiko iparraldeko doinu-azentu sistemak aztertuko ditugu eta, besteak beste, Gernika, Getxo, Lekeitio, Ondarroa eta Markinako azentubideen berezitasunak aipatuko ditugu. Sistema hauek, ezpairik gabe, euskararen eremuan dauzkagun azentuera berezi eta konplexuenak dira. Azkenik, zortzigarren kapituluan mendebaldeko eta erdialdeko azentu sistemen arteko lotura historikoak aztertuko ditugu. 4.2. Ekialdeko azentubidea: ezaugarriak eta hedadura Ekialdeko eskualde zabal batean, azentua azkenaurreko silaban doa gehienetan. Hau da, arau nagusia [-2] da. Azentuera hau Zuberoa eta Erronkaritik Baztan eta Ultzamaraino hedatzen da. Azentuera orokor honi Ekialdeko azentubidea deituko diogu. Hauetariko hizkera batzuetan, hala nola zubereraz eta, batez ere, erronkarieraz, salbuespen lexiko eta morfologikoek azentuzko bereizketak sortzen dituzte. Hitz gehienek azentua azkenaurreko silaban jasotzen badute ere, hitz batzuek azentuera ezberdina erakusten dute. Ultzameraz, aldiz, ia ez dago salbuespen lexikorik, baina egitura silabikoa kontuan hartzen da azentua ezartzeko. Bereizkuntza bera egiten da Lapurdiko eskualde batean (Saran, adibidez). Azkenik, Baztango eta Esteribarko hizkeretan, eta baita aezkeraz ere, azentu paroxitonoaren erregelak ez du salbuespen zehatzik. Hizkera hauetan, printzipioz hitz guztiak modu berean azentuatzen dira. Kapitulu honetan, azentuera orokor paroxitonoa duten ekialdeko hizkerak aztertuko ditugu, bakoitzak dituen berezitasun nagusiak azpimarratuz. Ekialdeko azentubidearen muga-hizkerak Baztangoa eta Ultzamakoa dira. Azentu isoglosaz beste aldean, Bortzirietan Erdialdeko azentuera orokorra aurkitzen dugu; hots, bigarren silaban; eta Imotz eta Nafarroako Basaburuan beste sistema bat erabiltzen da. Pirinioez haraindiko hizkerei buruz daukagun informazioa oso urria da eta ez dakigu guztietan azentu paroxitonoa nagusia ote den.
90 JOSE IGNACIO HUALDE txummplti bezalako hitz baten azentuera azaltzen, baina adibide hau oso salbuespen markatutzat hartzen dugu. Hitz eratorri eta elkartuak hurrengo atal batean aztertuko ditugu. Orain falta duguna oinarri bisilabadunen azentueraren azalpena da. Esan bezala, hitz hauetan azentuera orokorra paroxitonoa da: mendi, miti4 sagar. Azentuera oxitonoa posiblea da, baina maiztasun txikiagoa erakusten du: ultin. Argi dago oinarri luzeagoetarako proposatutako analisiak ez duela funtzionatzen kasu honetan. Nolabaiteko aldaketa bat egin behar dugu analisian. Posibilitate bat izango litzateke unitate bisilabadunekin oin trokaikoa ez dela kuantitatezkoa proposatzea; edo bestela, unitate hauetan azken kontsonantea estrametrikoa dela normalean. Bestaldetik, unitatea irristariz bukatzen bada, azentu oxitonoa dugu beti; bisilabadunekin nahiz luzeagoekin: izei, arratoi. Beraz, oinarri bisilabadunen kasuan, kontsonantez bukatutakoak eta irristariz amaitutakoak oso modu desberdinetan portatzen dira. Hau kontuan hartuz, badirudi bisilabadunekin ere [+kuant] sistema bat dugula eta mitil bezalako hitzen azentuera azaltzeko aterabide egokiena azken kontsonantearen estrametrikalitatea dela. Datuak hain mugatuak direnez gero eta datu gehiago biltzeko posibilitaterik ez dagoenez, ezin dugu ziurtatu ikusi ditugun jeneralizazioak zuzenak ote diren. Baina esandakoa zuzena bada, gaztelaniaren eta latinaren azentuerarekiko antzekotasun nabaria ikusten dugu. Hizkuntzalari batzuek erronkarieraren azentuera beste modu batera ikusi dute. Adibidez, Martinet-ek (1955: 337) erronkarieraz azentua oso maiz hitzaren lehen silaban agertzen dela azpimarratu zuen, berak proposatutako euskal proto-azentueran bezala. Hala ere, datuak kontu handiagoz aztertzen ditugunean, azentua oinarriaren bukaeratik kontatuz ezartzen dela ikusten dugu; ez hasieratik. Azentua ez da inoiz agertzen oinarriaren azkenhirugarren silaba baino ezkerralderago. Are gehiago, nahiz eta gizona, bezino eta antzeko hitzek kontrako irudia erakutsi, azentu proparoxitonoa oso mugatua da, azentu unitate bezala oinarria hartzen dugunean eta silaba egitura kontuan hartzen dugunean. 4.4.2. Izenki flexiodunak Azentuzko ezaugarrien aldetik, flexiozko atzizkiak bi taldetan bana daitezke: batzuek azentua hartzen dute (atzizki azentudunak) eta besteek ez dute inolako eraginik azentuaren ezarketan (atzizki neutral edo azentugabeak). Zubereraz bezala, azentua pluralaren atzizkia daraman silaban ezartzen da pluraleko forma guztietan, absolutiboan izan ezik. Zubereraz bezala, /-rat/ atzizkiak ere azentua hartzen du. Beste forma flexiodun guztietan, atzizkia neutroa da eta azentua oinarrian ezartzen da, forma flexiogabearen silaba berean. Forma flexiodunen azentueran zubererarekiko antzekotasuna aurkitzen dugu gauza batzuetan; baina baita desberdintasunak ere. Aipatu bezala, azentua erakartzen duten atzizkiak berdinak dira bi euskalkietan. Beste alde batetik, eta Mitxelenak (1954[1988: 29 5]) azpimarratzen duen moduan, zubereraz azentua hitzaren azkenaurreko silabara mugitzen da singularrean eta absolutibo pluralean: mithi4 baina mithila, mithilak. Erronkarieraz, aldiz, azentua silaba berean agertzen da forma flexiogabean eta absolutibo singular eta pluralean: miti4 mitila [B53: 262], mitildk [Ar77: 87]. Nolabait esateko,
EUSKARAREN AZENTUERAK 107 /-i/ /-a/ !-ei /-Cl begia aza ilea zaatra iduzkia gazna udarea gizona erria kopeta semea beatza ilargia tximista sukaldea oilatra iturria miisea 'izara' eltxautra bearria atratoina matrobia alarguna Hitz guztietan azentua azkenaurreko silaban kokatzen da, baina diptongoak eta hiatusak bereiziz. Beskoitzen, Milafrangan eta Mugerren irristari bat sartzen da /-u/-z bukatutako oinarriekin, hiatusa apurtuz: buruya, esk4Ja, gath4Ja (Gaminde 19966). Hau da, noski, Etxeparerengan ere aurkitzen duguna. Beste eskualde batzuetan ez da egiten bereizketa hau. Nafarroa Beherean, gehienetan diptongoa egiten da goiko nahiz erdiko bokalekin, Aiherrako datu hauetan bezalaxe: (88) Aiherra, Nafarroa Beherea (Gaminde 19966) / -i/ begia, iduzk'fa, efana, ard'fa, herria, ona, id'fa, mamJb'fa, xurfa, ilarg'fa / -e/ gazj'f a, sukald'f a, sim'f a, udan a !-ui burfa, isk'fa, poma /-oi astoa, oilaskoa, anoa, olioa Hau Pirinioetako hegoaldeko ibarretan, Erronkaritik Baztaneraino, aurkitzen dugun egoera da. Aldiz, Lapurdiko kostaldean, hiatusak nagusitzen dira bokal guztiekin (Bortzirietan eta mendebaldeko euskalkietan bezala). Bestaldetik, azentuera paroxitonoa ez da Saran edo Lekornen bezain orokorra leku guztietan. Beskoitzen, Gamindek azentua azkenlaugarren silaban aurkitu du bi hitz elkartutan: argizaria eta naftlatra 'indaba' < nefar-ilatra. Ez dakit patroi honek ba ote duen indarrik hitz elkartuetan Beskoitzen. Oragarre eta Gabadiko datuetan ere, argizait'fa ematen digu Gamindek. Beste hizkera batzuetan, badirudi azentuera paroxitonoa nagusia izan arren, azentua aurrerago ere joan daitekeela lau silaba edo gehiago dauzkaten hitzetan. Horrelako azentuerak Arbonan, Biriatun eta Sokoan aurkitzen ditugu Gamindek bildutako datuetan. Aipatutako azentuera hitz isolatuei dagokiena da. Baina azentuera aski aldatzen da hizkera normal edo arinean. Ahozko testu naturaletan prominentzia silaba batzuetan nabari bada ere, arauak asmatzea oso zaila da. Euskalkiz euskalki-ka Sarako testutik ateratako hurrengo pasartea, adibidez, honelaxeko azentuerarekin entzuten dut nik: (89) Sara Batzuetan, izaten da aro ona. Aiziguak ematen duelaik, usua pasatzen da apal Loria izaten da, zeen eta, dakienak ungi tiroka, arek iltzen du usua polliki. Bertz! ak, bistan da, yelosia pixkatekin egoten da, baina ez du inporta, hain da eta, begitart'f a eta mendia edetra non, bakizu, iz!ik hiltzen ezpaldin bada eri plazer aundia da ikust'f a mendi gainetik, eta zelaiak umJnerat ikusten uzfl itxasua eta iguak irudi du LamJngo eta mendia horbel'f an atzapatriz atximaterako duzula; hain da eta garbi eta mendiko airi a.
108 JOSE IGNACIO HUALDE Schuchardtek (1922) ere azentuak ezarri zituen transkribitu zuen Sarako testuan, baina ez dirudi arau garbirik dagoenik. Beraz, euskalki hauetan, azentua azkenaurreko silaban kokatzen da normalean hitz isolatuetan, baina azentuera erabat aldatzen da esaldiaren barnean. Ez dakigu -edo, nik, behintzat, ez dakit- esaldi mailako prosodia nola sortzen den oinarrizko azentuera paroxitonotik abiatuz. Nolanahi ere, lehen pausuak hitz isolatuen azentuera aztertzea izan behar du. Batez ere Gaminderen lanari esker orain badakigu testuinguru honetan azentuera nagusia paroxitonoa dela. Gaurregun aurkitzen dugun azentubideak nahikoa berria izan behar du Lapurdi eta Nafarroa Behereko leku askotan. Hurrengo kapituluan ikusiko dugunez eta Mitxelenak (1972) erakutsi zuenez, XVIII. mende arte guttienez gaurko Hondarribiko azentuarekin zerikusi estua zeukan Lapurdiko kostaldean erabiltzen zenak. Bestaldetik, Leizarragak (Beskoitzen sortua) gaurko zubereraren azentubidearekin erlazionatutako sistema bat erabili zuen, Lafonek (1935) frogatu zuenez. 4.11. Laburbilduz Kapitulu honetan Euskal Herriko ekialdean erabiltzen den azentubidea izan dugu aztergai. Erakutsi bezala, ekialdeko hizkeretan azentu arau nagusia azentu paroxitonoa da, (-2]. Azentu unitatea normalean hitza da, baina handiagoa izan daiteke eta baita tikiagoa ere hitz polimorfemikoetan. Hizkera gehienetan (Baztan, Erro eta Esteribar, Aezkoa eta, behintzat, Zaraitzuko alderdi batean), azentuak ez dauka balio fonologikorik; hau da, ezin daiteke esanahiak bereizteko erabili. Hizkera hauetan, azentua azkenaurrekoa ez den silaba batean jartzen denean, arrazoia erritmoa, enfasi berezia edo beste halakoren bat izan daiteke, baina ez hitz jakin batek azentuera markatua duelako. Printzipioz, hitz guztiak era berean azentuatzen dira eskualde honetan. Zubereran eta erronkarieran ere arau nagusia azentu paroxitonoa da; baina badira salb~espen lexiko eta morfologikoak. Azentuaren kokaguneak, beraz, balio fonologikoa du hizkera hauetan. Espartzan eta agian Zaraitzuko beste zenbait lekutan ere, baliteke azentu arauak salbuespen lexikoak izatea, baina dauzkagun datuekin ezin dugu ezer baieztatu. Ultzameraz tarteko egoera bat aurkitzen dugu nolabait esatearren. Oso salbuespen gutirekin, hitzaren egiturak erabakitzen du azentuaren kokagunea. Aurkitu dugun salbuespen lexiko bakarra / guzti/ hitza da. Hala ere, hitz guztiekin ez dugu azentuera berbera; aldiz, oinarriaren azken segmentua zein den, azentuera desberdinak ditugu. Argi dagoenez, kapitulu honetan ez dugu ekialdeko euskalkien eremu osoa aztertu. Lehenengo eta behin, Baztan eta Bortziriak zehar azentu isoglosa garrantzitsu bat pasatzen da, Bortzirietako edo Bidasoaldeko azentuera Erdialdeko azentubidean sartzen delarik. Beraz, azentu mota hau hurrengo kapituluan aztertuko dugu. Bigarrenik, Sakanan, Imotzen eta Nafarroako Basaburuetan, beste azentu mota bat aurkitzen dugu. Azentuera hau oraindik ez dugu oso ondo ezagutzen edo ulertzen. Hurrengo kapituluan saiatuko gara dakiguna adierazten. Azkenik, gauza bera gertatzen da Lapurdiko eta Nafarroa Behereko azentuerarekin: hizkera hauek ez ditugu behar bezala ezagutzen. Dena den, badirudi eskualde hauetan ere azentuera paroxitonoa nagusia dela, aipamen formetan behintzat.
BOSTGARREN KAPITULUA ERDIALDEKO AZENTUERA 5.1. Erdialdeko azentueraren ezaugarriak eta hedadura Euskal Herriko erdialdeko eskualde zabal batean aurkitzen dugun azentuera orokorra [ + 2] da; hau da, azentuaren kokagunea bigarren silaba da gehienetan. Azentuera hau gaurregungo euskaran aurkitzen den orokorrena dela esan dezakegu. Arau hau Gipuzkoako alderdirik haundienean baita Nafarroako mendebaldean (Bidasoa haranean) eta Bizkaiko zenbait eskualdetan ere erabiltzen da. Euskara batuan gehien erabiltzen den azentuera mota honelakoa dela gainera dezakegu. Daukan hedadura geografiko zabala kontuan hartuz, [+2] azentuerari Erdialdeko azentuera deituko diogu hemen. Azentuzko muga garrantzitsu bat dugu beraz Baztan eta Bidasoa haranen artean. Muga honetatik ekialderuntz azentu arau nagusia [-2] den bitartean, mendebalderuntz [+2] azentu araua aurkitzen dugu. [+2] azentubidearen mendebaldeko muga ez da hain garbia. Bizkaiko kostaldeko sistemak oso bestelakoak dira, eta Antzuola eta Bergarako eskualdean azentuera nagusia [-2] da. Eskualde batzuetan trantsizio sistemak aurkitzen ditugu, hurrengo kapituluan ikusiko dugunez. Antza denez, [+2] azentuera hedatuz joan da azken mendeetan Bizkai-Gipuzkoetan zehar. Gai honetaz zerbait esango dugu 8. kapituluan. [+2] araua duten azentu sistemen artean desberdintasun batzuk aurkitzen badira ere, funtsean berdintsuak dira denak, azentu arau nagusia bera baitute. Kapitulu honetan adibide batzuk aztertuko ditugu [+2] sistemen arteko desberdintasunak zeintzuk diren ikusteko. Hasteko, Nafarroako Bortzirietako hizkerei begiratuko diegu. Geografikoki eskualde honetako muturrean dagoen Hondarribiko sistemari buruz ere esango ditugu hitz batzuk. Ikusiko dugunez, Hondarribiko hizkeraren kasuan, araua ez dela [+2] esan behar dugu, hitz gehienen azentueran alboko hizkerekin bat etorri arren. Bestaldetik, gaurko Hondarribiko azentu sistema edo honekin antz handia zuen sistema bat kostaldeko lapurteran erabili zen antzina. Bortzirietako hizkerez gain, Goierriko Beasaingo hizkera eta Gipuzkoako bizkaieraren eremuan dagoen On.atiko hizkera izango ditugu aztergai, [+2] araua duten azentu sistemen artean aurkitzen diren desberdintasun nagusiak erakusteko asmoz. Goi-nafarreraren hego-mendebaldeko eskualdeetan (Sakana, bi Basaburuak eta Imotz) beste azentu sistema bat aurkitzen dugu. Hemen azentua oso aldakorra da, baina orohar lehen edo bigarren eta azken silaban ezartzen da. Sistema honek antz handiagoa du Erdialdeko sistemekin Ekialdekoekin baino, eta horregatik sartu dugu
114 JOSE IGNACIO HUALDE Algoritmo honek azentua lehendabiziko silaban ematen digu eremua silababakarrekoa denean. Hitz markatu lexikoen kasuan, aldiz, oin trokaiko bat ezartzen da: (11) Bortziriak: Salbuespen lexikoak: oin trokaikoa ezkerraldeko mugan, (x .). (x .) [po rru] a porrua Esan bezala, salbuespen lexiko gehienak hitz mailegatuak dira, baina mailegu guztiak ez dira markatuak. Mailegu asko erregulartu egin dira, azentua bigarren silabara mugituz, Arantzako hurrengo adibideetan bezala: (12) Arantza: maileguen erregularizazioa musica > musika medico > medikua fabrica > fabrika arboi > arbola, arboi bat, bi arboi tempora > denbora baina: ldtigua Bestaldetik, azentua ez da inoiz bigarren silaba baino eskuinalderago ezartzen, eta azentua harantzago duten mailegu guztiak patroi markatugabeari egokitzen zaizkio beti: escopeta > eskrJpta. Bide batez, Arantzako adibide honek Bortzirietan azentuarekin loturik dagoen fenomeno bat erakusten digu; hots, bokal atonoen galera. Gai honetaz hurrengo atalean arduratuko gara. 5.2.2. Sinkopa Arantzako hizkeran Bortzirietako hizkeretan, bokal neutralketa eta sinkopa edo bokal atonoen galera oso gertakari nabarmenak dira eta itxura berezia ematen diete eskualde honetako hizkerei. Antza denez, sinkopa bereziki bortitza da Arantzan. Erronkarieran eta zaraitzueran ikusi dugun sinkopa historikoak indar bizia du Bortzirietako hizkeretan. Arantzan hitz askotan tonikoaren atzeko bokala galdu egin da escopeta > *eskopeta > eskrJpta adibidean ikusi dugun bezala. Baina Arantzan sinkopa ez da prozesu diakroniko bat bakarrik, hizkeraren fonologia sinkronikoan ere oso garrantzi handia baitu. Har ditzagun hurrengo adibideak: (13) Arantza: sinkopak eragindako aldaketa sinkronikoak bdsua, bdstik atera dut 'edalontzia' ( cf. besotik, menditik) eskola, eskoltik itxdsua, itxdstik eldu da fabrika, fabriktik eliza, eliztik baserria, basertarra (13)ko adibide guztietan, erroaren azken bokala ingurune jakin batzuetan galdu egiten dela ikusten dugu, aldaketa morfofonologikoak sortuz. Beraz, /itxaso/ erroaren azken bokala /itxaso-tik/ itxdstik forman galdu egiten da, eta gauza bera gainontzeko adibideekin. Sinkopa arauak baldintza segmentalak eta prosodikoak ditu. Adibideetatik
142 JOSE IGNACIO HUALDE Neuk ezin izan dut egiaztatu azentu bereizketa hau beti eta kontsistentzia osoz egiten denik; alabaina, hurrengo hitzetan bereizkuntza argia dagoela iruditzen zait: (71) Goldaratz sg pl pom1u porruk mendi! mendik simiik jan do semik jan dute simiind semina simiiri semiri Adibideotan, singularrean bokal luze bat dugu, baina eskualde honetako azentuera markatugabea da. Pluralean, aldiz, bokala laburra da eta azentua kontrazioa jasotzen duen silaban kokatzen da. Ziur asko, singularraren bokal luzeak pluralaren kontrazioa baino berriagoak dira. Hau da, pomtak > porruk bilakaera pluralean, pomta > pomtu asimilazioa baino zaharragoa da. Agian garai batean pluralean ere bokal luzeak aurkitzen ziren, singularrean sortu baino lehen, eta bokal luze horiek azentua erakarri zuten historikoki: pomtak > pomtuk > porruk. Beste mota bateko hitzetan -nik jaso ditudan datuen arabera- ez dago hain garbi azentu patroi desberdinak ditugunik singularrean eta pluralean era guztiz kontsistentean. Batzuetan bai, baina ez beti. Gerta daiteke Ormaetxearen eta Ibarraren deskribapenak, nahiz eta zuzenak izan, agian joera bat islatzea, arau tinkoa baino gehiago. Edozein kasutan, azentuera honek ikerketa sakonagoa merezi du, inguruko azentu sistemekin dauzkan desberdintasun nabarmenengatik.12 Sakanan bereizkuntza hau ez da egiten, ezta beste inolako azentuzko bereizkuntzarik ere. 5.8. Euskara batua Euskara batua ikasi duten euskaldun zahar batzuek, beraien jatorriko azentuera erabiltzen dute euskara batuaz ere. Gipuzkoar askok egiten dute hori. Hala ere, beraien jatorriko hizkera oso bestelakoa bada, askotan hiztunek beste sistema prosodiko bat erabiltzen dute euskara batuan hitzegiteko. Adibidez, batuaz dakiten ondarrutarrek, lekeitiarrek edo gernikarrek orohar ez dute jatorriko azentuera erabiltzen euskara batuaz ari direnean. Zein azentu sistema erabiltzen dute, beraz? Batik bat [+2] azentuera13. Bizkai-Gipuzkoetako euskaldun berrien artean ere, badirudi [+2] azentuera 12 Nik Imotz/Basaburuetako azentu sistemarekin daukadan esperientzia oso laburra da. Koldo Zuazo eta Orreaga Ibarrari esker, lau hiztunengandiko datuak jasotzeko aukera izan nuen (Martin Mariezkurrena, Arrarats herrikoa; Mari Carmen, Etxalekukoa; Imanol Rekondo, Beruetekoa eta Txuri Ollo). Leire Zabaltzak Etxalekuko hizkeraren datu gehiago eskaini zizkidan. Eskerrik asko guztiei. 13 Gorka Elordietaren ustez (a.e.), portaera honen arrazoia irrati-telebistetako esatarien eragina izango litzateke. Nik ez dakit [+2] azentueraren zabalkuntza hau nola gertatu den, baina Gorka Elordietaren beraren portaera esaten dudanaren adibide garbia da. Ikusiko dugunez, lekeitieraz eta batuaz erabiltzen dituen azentuerek ez dute batak bestearekin zerikusirik. Batuaz hitzegiten duenean, [+2] araua darabil Gorkak gehien batean, nahiz eta lekeitieraren arau orokorra [-1] izan.
144 JOSE IGNACIO HUALDE Hiztun honentzat ez dago inolako marka lexikorik. Egitura bereko hitz edo hitz andana guztiak modu berean azentuatzen dira. Laburbilduz, hauexek dira ditugun patroiak: (7 5) Donostiako euskara batua: azentu patroiak [ + 1] a. bokalez bukatzen diren hitz bisilabadunetan: mendi b. kontsonantez bukatzen diren hitz bisilabadunetan, kontsonantea atzizkia bada (eta ez oinarriaren partea): lurrak, azak c. bi silaba baino gehiagoko hitzetan erroa silababakarra bada (aukerakoa): beuzago ~ beuzago [+2] beste kasu guztietan Gainera, azentu bigarrenkaria izan dezakegu azken silaban guttienez silaba atono bat badago bere ezkerraldean: mendikoa, txistularia. Esan bezala, euskara batuaz hitz egiten dutenen artean, ezaugarri hauek oso hedadura handia dutela iruditzen zait. Honen bermagarri, Urkijo Oruetak (1996) patroi berberak aurkitu ditu Laudioko hiru euskara batudunengan. Azentuaren izari akustikoak direla-ta, 12-17 irudietan, aipatutako hiztun donostiarraren adibide batzuen soinu-uhina eta oinarrizko maiztasun kurbak ikus daitezke. Adibide guztietan, silaba azentuduna F0-ren gailurra da. Badirudi, beraz, hemen ere oinarrizko maiztasuna azentuaren izari fidagarria dela. Iraupenak izan dezakeen garrantzia ikusteko beste adibide batzuk grabatu eta aztertu ditut. Hona hemen neurketa batzuk: (7 6) Donostia: iraupena eperra da el = 54 ms., e2 = 88 ms. galeperra da e1 = 63 ms., e2 = 67 ms. gizon ederra da el = 91 ms., e2 = 80 ms. Hiru adibideotan / e/ azentuduna aldameneko beste / e/ azentugabe batekin konparatzen da. Ikusten denez, adibide hauen arabera ez dirudi lotura estua denik iraupenaren eta azentuaren artean. Lehen adibidean / e/ azentuduna azentugabea baino luzeagoa bada ere, beste bi adibideetan kontrakoa aurkitzen dugu. Ez da esan beharrik adibide gutti hauetatik ezin dezakegula ondorio garbirik atera. Esan dezakegun gauza bakarra zera da, ez dugula ebidentziarik iraupena azentuaren izari akustikotzat hartzeko.
188 ( 41) Gernikaldea: prominentzia mailak X X X X X X X X X X X a. aittitten librue [Gorkak] ekarri deu lagunen etzetik X X X X X X X X X b. Gorkak [aittitten librue] ekarri deu lagunen etzetik JOSE IGNACIO HUALDE Maila hauek erlatiboak dira. Maila gehiago bereiztu behar baditugu, zutabe altuagoak eraiki ditzakegu, hurrengo adibidean bezala: ( 42) Gernikaldea: prominentzia mailak X X X X X X X X X X X X X X X X X X X aittitten libru sarra [ suen lekuko lagunek] ekarri da.be etzetik Esaldi honetan, suen hitzak dauka azenturik indartsuena (galdegai sintagmaren lehen azentua izaki). Kasu honetan bost prominentzia maila bereiztu behar ditugunez gero, bost izartxo daramazki. Baina ez dago esaldien artean konparatzerik. Hau da, izartxoen kopuruak ez du balio absoluturik. Esaldiko prominentzia mailarik gorena zeinek daukan da kontua. (41a) esaldian Gorkak hitzak du prominentziarik gorena, (41b)-n aittitten hitzak eta (42)-n suen hitzak. Suen hitzak ez du (41a-b) esaldietako galdegaiek baino prominentzia gehiago, bost izartxo eman badizkiogu ere. Izartxo kopuruak esaldiko prominentzia mailen arteko erlazio sintagmatikoa adierazten du, ez erlazio paradigmatikoa. Hurrengo adibidean ez dago azentu lexikorik eta ez dugu azentu mailarik bereiztu behar: ( 43) Gernikaldea: azentu bakarreko esaldiak X ume txikize [ sure erriko lagunek] ekarri deu gure etzera Esan bezala, azentu guztiek H*L melodia batekin elkartzen dira, baina tonu gorakada eta beherakada azentu horri emandako prominentzia mailaren ondorio dira. Beherakadarik handiena galdegaiaren azentuaren ondoren gertatzen da. Handik aurrera tonu maila oso apala izan ohi da. Bestaldetik, tontorrik garaiena zenbaki absolutuetan ez da nahitaez galdegaiarena. Deklinazioa deitzen den fenomeno baten ondorioz, tonu maila jaitsi egiten da esaldiaren hasieratik bukaeraraino eta, normalean, lehen tontorra izango da altuena. Oinarrizko maiztasuneko kurbetan galdegaiak mintzagaiak baino maiztasun guttiago izan dezake, hertzetan neurtuta. Hala eta guztiz, galdegaia promintentzia handiagorekin entzuten da. Prominentzia maila erabakitzeko deklinazio eta beste fenomeno batzuen ondorioak hartu behar dira kontuan.
EUSKARAREN AZENTUERAK 7.3.5. Azentu lexikoaren arau orokorrerako salbuespenak 7.3.5.1. Zeharkako aginduak 199 Lekeition azentu lexikoak hitzaren azkenaurreko silaban ezartzen direla ikusi dugu. Hala ere, salbuespeneko kasu batzuetan, azentua azkenaurreko silaba baino ezkerralderago agertzen da. Hau da, hain zuzen, zeharkako aginteretan aurkitzen duguna, bai forma jokatuetan (aditz trinkoetan) eta baita aditz partizipioetan ere. Kontsidera ditzagun hurrengo esaldiak: (67) Lekeitio: zeharkarko aginduak (aditz trinkoak) a. datorrela esan dot (zeharkako agindua) b. bizar datorrela difio (68) Lekeitio: zeharkako aginduak (partizipioak) a. patatak erosteko esan dotzat (zeharkako agindua) b. au diruau patatak erosteko da Adibideok bikote minimoak erakusten dituzte. Ikusten den moduan, zeharkako aginduetan, agindu zuzenetan bezala (cf. 7.3.3) azentu bat sartzen da; baina azentua aditz formaren azkenaurreko silaba baino ezkerralderago agertzen da. Erabiltzen ari garen eredu teorikoak bi aukera ematen dizkigu honelako datuak aztertzeko. Aukera bat estrametrikalitatea erabiltzea da. Baina, konturatzen bagara, azentua silaba ezberdinetan kokatzen da forma jokatuan eta partizipioan. Erosteko forman azentua azkenhirugarren silaban dagoen bitartean, datorrela adibidean azkenlaugarren silaban doa. Beraz estrametrikalitatea eremu ezberdinetan erabili beharko genuke. Kasu batean azken silaba estrametrikoa izango litzateke eta beste kasuan azken bi silabak, edo azken oin metrikoa. Analisirako bigarren aukera litzateke azentu unitatea hitz morfologikoa baino txikiagoa dela pentsatzea. Agian, egokiena forma jokatu eta partizipioetarako proposamen desberdinak egitea da. Datorrela adibidearen kasuan /-elai atzizkia ez dela azentu-unitatean sartzen proposa dezakegu. Dato"ela agindua eta datorrela deklaratiboa erkatzen baditugu, argi dago aginteretan azentu bat sartzen dela, arrazoi morfologikoengatik. Azentu hau, beste azentu guztiak bezala, azkenaurreko silaban kokatzen da, baina / dator/ unitatearen azkenaurreko silaban, eta ez / datorr-ela/ hitz morfologikoarenean. Hau da, /-ela/-k, atzizkia bada ere, prosodiaren aldetik klitiko gisa jokatzen du, eta, hortaz, ez da azentu unitatean sartzen. Beste hizkuntza batzuetan ere aurkitzen ditugu antzeko egoerak. Adibidez, italieraz, gaztelaniaz bezala, azentua hitzaren azken hiru silabetariko batean doa ia beti. Salbuespen bakarra /-no/ atzizkia daramaten aditz forma batzuetan agertzen da. Gaztelaniaz ez bezala, italieraz aditz guztiek ez dute azentuera berbera; batzuk paroxitonoak dira orainaldian, hala nola, arrivo, arrivi, arriva 'heltzen naiz, haiz, da', eta beste batzuk proparoxitonoak dira: abito, abiti, abita 'bizi naiz, haiz, da' (cf. gaz. habito, habitas, habita). Pluralaren hirugarren pertsona singularrari /-no/ erantsiz eratzen da eta honek azentua azkenlaugarren silaban duten hitzak sortzen ditu: arrivano baina abitano. Aditz forma hauek dira hiru silabako murriztapena bortxatzen duten salbuespen bakarrak italieraz. Patroi proparoxitonoa lortzeko oin trokaikoa gehi azken silabaren estrametrikalitatea erabiltzen badugu, abitano bezalako formak azaltzeko /-no/ unitatetik kanpo utzi behar dugu,
200 JOSE IGNACIO HUALDE klitikoak bezala, cf. compramelo. Gauza bera proposa dezakegu / -elai konplementatzailerako Lekeitioko euskaraz. Bestaldetik, /-teko/ formen kasuan, ez dago hain garbi analisirik egokiena zein den, forma hauek ez baitute hiru silabako murriztapena bortxatzen. Edozein kasutan -te silaba oin metrikoan sartu behar da, azentua / eroste/ unitatearen azkenaurreko silaban kokatzen baita eta ez soilik erroaren azkenaurrekoan. Beheraxeago atzizki honek sartzen duen azentua interpretatzeko beste posibilitate bat ere badagoela ikusiko dugu. 7.3.5.2. Pos-tposizjoen azentuera Beste salbuespenezko kasu batzuetan hitzaren azken silaban agertzen da azentu bat, talde fonologikoaren bukaeran egon gabe. Postposizio batzuek, hala nola be, barik eta bako, azentu bat jartzen dute aurreko silaban: (69) Lekeitio: postposizioak laguna be aitta barik aitta bako umia aitta bakua aitta bakuari Ikusten denez, ohiko azentu lexikoa ez bezala, postposizio hauek sartutako azentua ez da mugitzen unitatearen azkenaurreko silabara. /-tako/ eta /-niko/ atzizkiek portaera berbera erakusten dute, nahiz eta morfologikoki atzizkiak izan. Konpara ditzagun hurrengo adibideak (70) Lekeitio: / #'tako/ a. apurtutako apurtutakua apurtutakuari b. lagunentzako (plurala) lagunentzakua lagunentzakuari Eskuinaldeko zutabeko adibideetan, Lekeitioko ohiko azentu mota dugu. Azentu lexikoa /-en* / genitibo pluralak darama lexikoian eta hitzaren azkenaurreko silaban agertzen da. Ezkerraldeko zutabeko adibideetan, aldiz, ez dago azentu !erraketarik. Hiru adibideetan azentua /-tu-/ silaban agertzen da; hau da, /-tako/ atzizkiaren ezkerraldean dagoen silaban. /-tako/ atzizkiak Gernikako atzizki aurreazentuatzaileek bezala jokatzen du. Gernikan guztiz normala da azentuera hau, baina Lekeitioko azentu sisteman arau orokorraren aurka doan salbuespentzat hartu behar da. Lekeitioko azentu sisteman mota honetako salbuespenak badirela ikusita, aginduetako / -teko/ atzizkiak ezkerraldeko silaban ezartzen duen azentua ere modu berean interpreta dezakegu: / eros#'teko/ erosteko (agindua) vs. / eros-'teko/ erosteko (deklaratzailea). 7.3.6. Hitzprosodiko eta moifologikoak Esan bezala, Lekeition azentu lexikoak hitzaren azkenaurreko silaban kokatzen dira (ikusi ditugun salbuespenak gorabehera). Hau hola izanik, azentua kokatzeko
210 JOSE IGNACIO HUALDE Baina leku gehienetan ez bezala, Ondarroan / a/ bokala hitzaren azken segmentua denean baizik ez da gertatzen asimilazio araua (Rotaetxe 1978b: 579, Hualde 1991a: 63-74): (9 5) Ondarroa lagune lagunak 'erg sg' lagunak 'abs/ erg pl' mendire mendirako mendixan mendixe Ondarroako beheko bokalaren asimilazio arauak honako formulazio hau izan behar du: (96) Ondarroa: Beheko bokalaren asimilazioa V ➔ [-behe] / V C0 __ [+goi] Formulazio honetan hitz ertza aipatu beharra ohargarria da. Asimilazioa ez da gertatzen beheko bokala ertz-ertzean ez badago. Beraz, 'dago' formak isilpeko bokal bat daramala proposatzen badugu, azal dezakegu zergatik ez den araua betetzen. Hau da, egitura fonologikoan / da V / baldin badugu bai azentuera irregularrerako eta baita bokalaren portaerarako ere azalpen posible bat dugu. Ikus dezagun, orain, hurrengo azentu bereizketa hirukoitza: (97) Ondarroa basure ru (= basuri ru') basure ru basuriru 'basora doa' 'edalontzira doa' 'zakarrontzia' Proposatutako analisiari jarraiturik, 'doa' aditza / duV / da Ondarroan. Lehen adibidea talde markatugabea da eta azentua azkenaurreko silaban ezartzen da, azken isilpeko bokala kontatuz. Bigarren adibidean, aldiz, /'baso/ 'edalontzi' erro markatua da eta, ondorioz, azentua hitzaren azkenaurreko silaban ezartzen da. Hirugarren adibidean /'basurera/ 'zakarrontzi' ere azentu lexikoduna da. 7.4.5. Azentu lexikoa Lehen erakutsi bezala, eta Lekeition gertatzen den legez, azentu lexiko guztiak hitzaren azkenaurreko silaban kokatzen dira. (98) Ondarroa eta Lekeitioko azentu lexikoen araua: hitzaren eskuinaldeko mugatik oin trokaiko bat ezartzen da, hitzaren barnean marka lexiko bat ( edo gehiago) badago. Arau honetarako, galdegaiaren azentuaren arauarekin gertatzen denaren aurka, kontuan hartzen diren silabak azaleko egituran agertzen direnak dira. Hau /i/-z beste
EUSKARAREN AZENTUERAK 211 bokalez bukatzen diren oinarri markatuekin ikus dezakegu kontrazio bat gertatzen den kasuetan, (99a), edo oinarria markatugabea bada ere, pluralak sartzen duen azentu lexikoarekin, (99b): (99) Ondarroa: azentu lexikoa eta isilpeko bokalak a. oinarri markatuak / 'lenguso-a/ lengusu /'eskola-a/ eskoli /'leku-a/ leku b. pluralaren azentua / esku-'ak/ eskuk / alaba-'ak/ alabak ( ez *lengusuV) ( ez *eskolN) (ez *lekuV) ( ez *eskuV k) (ez *alabaV k) Era berean, eta lehen ikusi dugunaren aurka, azaleko diptongoak diptongotzat hartzen dira azentu lexikoak ezartzeko orduan eta ez sekuentzia silababiduntzat. Hau argiro ikusten da genitibo pluralean, singularrarekin konparatzen badugu: (100) Ondarroa: bukaerako diptongoak eta azentua gen sg gen pl / gixon-ai/ gi xo nd i ➔ gixon[aj] / gixon-'ai/ gixon[aj] Singularrean, eta talde markatugabeen azentua azkenaurreko silaban kokatzeko, / ai/ bisilabaduntzat hartzen da, nahiz eta azalean diptongo bezala ahoskatu. Pluralean aldiz, atzizki honek sartzen duen azentu lexikala ezartzeko, sekuentzia bera diptongotzat, silababakartzat, hartzen da. Gauza bera gertatzen da bukaeran ez dauden diptongoekin. Adibidez, /'keixa-a/ 'gerezia' markatuak keixi ematen digu eta ez*kefxi. Normalean euskaraz diptongotzat hartzen ez diren beste bokal sekuentzia batzuk ere silababakar bezala konputatzen dira azentu lexikoa kokatzerakoan Ondarroan. Har ditzagun, esaterako, hurrengo adibideak: (101) Ondarroa Bilbo, Bi/boa, Bilbotik Adlatibozko forma Bi/boa denez gero, eta ez *Bi/boa, argi dago / oa/ sekuentzia silaba bakar bat bezala kontatzen dela. Aldiz, markatugabeekin besoa 'besora' eta antzekoak ditugu. Beraz, nahiz eta hitz markatuen azentu arauak eta hitz markatugabeenak azkenaurreko silabari azentua eman, hitz markatu eta markatugabeen arteko kontrastea ez da galdu Ondarroan. Hau bi arrazoirengatik izan da. Lehenik eta behin, bi arauon eremua desberdina delako: hitza azentu lexikorako eta talde prosodikoa hitz markatugabeentzat. Bigarrenik, talde prosodiko markatugabeen azentu arauak isilpeko bokalak eta azpiko sekuentziak kontuan hartzen dituen bitartean, azentu lexikoa ezartzeko ahoskatzen diren bokalak baizik ez dira kontatzen. Bokal sekuentzien tratamendu desberdina albora utziz, hitz markatu eta markatugabeen arteko diferentzia nagusia, kasu bakoitzean erabiltzen den azentu unitatea da. Konpara ditzagun hurrengo datuak:
EUSKARAREN AZENTUERAK (113) Ondarroa: galdegaia gixonak ekarri rau gixonak ekarri rabi 215 Adibideotan, singularraren eta pluralaren arteko bereizkuntza neutraldu egiten da. Aldiz, beste adibide hauetan, partizipioak jasotzen du galdegaiaren azentua eta bereizkuntza agertzen da: (114) Ondarroa gixonak, ekarri rau gixonak, ekarri rabi 'el hombre, si lo ha traido' 'los hombres, si lo han traido' Pluralean azentu lexikoa dugu eta hitza edozein lekutan egonik ere haren azentua agertzen da. Aldiz, singularraren azentua talde prosodikoarena da eta azentu hau taldea galdegaigunean dagoenean baizik ez da gauzatzen. Aldiz, aditz trinkoekin desberdintasun prosodikoa ez da neutraltzen, talde osoa markatugabea denean aditza galdegaiaren taldean sartzen baita, Lekeitiorako ikusi genuenez: (115) Ondarroa {gixona ra} {gixona rator} gix6na(k) tis gix6na(k) tatos Laburtzeko, hitz markatuek, hau da [ +am] morfema bat edo gehiago daukaten hitzek ( edo arau berezi baten bidez azentu lexikoa hartzen dutenek, adib. hitz elkartuek), azentu paroxitonoa dute beti. Hitz markatugabeak, aldiz, talde prosodikoetan biltzen dira. Galdegaigunean, talde prosodiko hauek azentua jasotzen dute (azkenaurreko silaban), baina, bestela, ez dute prominentziarik. Orain arte esan dugu hitz markatu eta markatugabeen arteko kontrastea ezabatu egiten dela bukaeran edo eten baten aurrean (kontrazioaren ondorio desberdinak albora utziz) eta ikusi dugu hau hitz isolatuak jasotzen ditugunean gertatzen dela. Baina, zehazkiago, neutraltze hori galdegaigunean besterik ez da gertatzen. Beste adibide bat emateko, (116)n / mendi'tik/ hitzak azentu lexikoa dauka, /-'tik/ atzizkia [ +am] baita. Azentu hau hitza bai galdegaigunean eta baita mintzagaigunean dagoenean ere gauzatzen da. Aldiz, / txa- kurr-a/ eta / mendi-ra/ hitzek ez daukate azentu lexikorik. Galdegaigunean azentua jasotzen dute (azkenaurreko silaban), baina mintzagaigunean daudenean ez dute prominentziarik erakusten: (116) Ondarroa: hitz markatuak eta markatugabeak galdegaigunean eta mintzagaigunean a. menditxik txakurre ekarri rot c. txakurre menditxik ekarri rot b. mendire txakurre ekarri rot d. txakurre mendire ekarri rot 7.4.8. Hitzprosodikoak Hitz prosodikoak definitzeko, Lekeitioko hizkerarako aipatutako arazo berberak ditugu Ondarroan ere. (117)ko adibideek zeharkako aginduetan atzizkia unitatetik at
EUSKARAREN AZENTUERAK 221 (130) Ondarroa: bokal azentudun eta azentugabeen iraupena totu re O = 159.64, u = 157.91 ms. tritu(k) tis 6 = 121.90, u = 145.85 ms. totu rci o = 109.57, u = 132.06 ms. totu(k) tas 6 = 100.23, u = 105.94 ms. Emandako lau adibideetan Ioi eta I ui bokalen iraupena neurtu dut. Datu hauek ez dute erakusten inolako korrelaziorik azentuaren eta iraupenaren artean. Edonola ere, begibistakoa da zerbait zehatz jakiteko azterketak askoz sakonagoa izan beharko lukeela. Azentubide hauek oso konplexuak izan daitezke, morfema bakoitzak ezaugarri lexiko bereziak izan baititzake. Azentuak ez dira beti sartzen dituzten morfemekin elkartzen. Honetan gardentasun edo iluntasun maila desberdinak aurkitzen ditugu. Uribe-Kostako eta Gernikaldeko hizkeretan morfemen proprietate lexikoen eta azaleko azentueraren arteko erlazioa Lekeition, Ondarroan edo Markinan baino gardenagoa da. Hurrengo kapituluan sistema hauen jatorriaz eta bilakaera historikoaz arituko gara. Aspaldi ez dela, antzeko sistemak eskualde askoz zabalago batean erabiltzen zirela saiatuko gara erakusten.
ZORTZIGARREN KAPITULUA BIZKAI-GIPUZKOETAKO AZENTUBIDEEN BILAKAERA DIAKRONIKOA 8.1. Sarrera gisa Bizkaiera eta gipuzkeraren eremuko hizkeretan, gaurregun nahikoa azentu sistema desberdinak aurkitzen ditugu. Leku batzuetan azentua ezkerraldetik hasita ezartzen da, beste batzuetan eskuinaldetik hasita; eta beste desberdintasun asko ere baditugu, azken hiru kapituluetan erakusten den bezala. Hala ere, sistema hauek guztiok jatorri historiko bakarra duten susmoa dugu. Hitz markatu eta markatugabeen artean bereizten den neurrian, hitz markatuak (azentuera berezia dutenak) berdinak izan ohi dira eremuan barrena. Plurala markatua ohi da, baita geroko partizipioa eta inperfektiboa ere. Erro markatuetan ere adostasun handia aurkitzen dugu. Hurrengoak, adibidez, markatuak dira bereizketa hau duten hizkera gehienetan: (1) Hitz markatuak Bizkai-Gipuzkoetako hizkeretan eguzki, euskera, erdera, olla-rra, le(e)ngusu, intxaur, bazkari, gosari (baina ez afari), beste, leku, au-rre, belarri, atze, etab. Hau guztiau kointzidentzia hutsa ezin daiteke izan. Hauxe da, hain zuzen, hemen erakusten saitatuko naizena: gaurregungo Bizkaiko kostaldeko sistema oinarritzat harturik, Bizkai-Gipuzkoetako beste azentu-sistemen garapena azal dezakegula. Badira arrazoi onak pentsatzeko azentu kontuetan eskualderik euskor edo kontserbakorrena Bizkaiko kostaldea dela (Lekeitio eta Ondarroa alde batera utziz). Hasteko, alboko hizkuntzen azentueratik gehien aldentzen den azentu sistema da, bai azentu arauen aldetik eta baita azentuaren gauzatze fisikoaren aldetik ere. Hau ez da aski zaharrena dela esateko, baina badago gehiago. Sistema hau beste euskal azentu sistema guztiak baino aberatsagoa da, bereizketa gehiago ditu. Gainera, atzizki markatuen portaera askoz errazago azaltzen da sistema honen barnean. Azkenik, Larramendiren lekukotasuna dugu. Larramendiren deskribapenaren arabera, bere garaiko Gipuzkoako azentuera orokorra, funtsean gaurregun Bizkaiko kostaldean aurkitzen duguna da (Larramendi 1729, cf. Hualde 1991 b ): (2) Larramendi (1729: 351-352) sg pl guizond guizondc guizonar! guizonaren guizrinac guizrinac guizrinai guizrinen(a)
EUSKARAREN AZENTUERAK 225 Nolabait, komitatiboak klitiko eta atzizkien arteko aldaketa prozesua erakusten du. Komitatibo pluralean bi azentu espero genituzke, bata /-ak/ atzizkiak sartzen duena, eta bestea / gaz/ morfemak sartutakoa. Gauzatzen den bakarra lehena da: (8) Uribe-kosta/ Gernika: komitatibo plurala / gizon-ak-gaz/ gizonakaz (cf. gizonak #be ➔ gizonape, klitiko taldea) Ikusi bezala, Uribe-kostan (baina ez Gernikaldean), benefaktiboa ere markatua da. Arrazoia bera izan daiteke /-'tzatl atzizkia genitiboari lotzen bazaio benefaktiboan. Bizkaiko kostaldean, eta baita Arratian ere, badago beste deklinabide atzizki markatu bat: ablatiboaren atzizkia, /-'ti(k)/, hain zuzen. Atzizki hau zergatik den markatua ez da hain begi bistakoa. Atzizki honen jatorria bera ere iluna da. Jakina denez, bizkaiera zaharrean, ablatiboan -rean atzizkia erabiltzen zen eta -tik berria da esanahi honekin. Bestaldetik, zenbait hizkeratan -ti erabiltzen da eta baliteke -tik < ti + ka izatea, edo -ti + (r)ik, bigarren morfema partitiboaren atzizkia delarik. Honi lotuta, agian (cf. Mitxelena 1985: 236), loti, bildurti eta antzeko hitzetan agertzen den eratorpen atzizkia ere markatua da. Klitizazioaren bidez azal daitezkeen kasuetaz gainera, hitz elkartuek, normalean, azentu berezia edo markatua dute; gehienetan, lehen osagaiaren azken silaban: (9) Hitz elkartuak aitazulo buruhandi begigorri semealabak saguzar lengusu < lehen + Lat. cusinu oilar < oilo + ar baserri < baso + erri urdai < urde + gai elizondo gibelurdin Talde klitiko eta hitz elkartuen azentuerak batu egin daitezke, noski. Eratorpen atzizki azentudunak era batean zein bestean azal daitezke; adib.: bi # garren (hitz konposatu zein talde klitikoa) > bigarren. Hitz markatu askoren jatorri historikoa nahikoa garbi dago, beraz: azentuak talde morfo-sintaktiko batzuen barneko muga adierazten du. Gure hipotesian, antzina ez zegoen hitz markaturik. Frantsesez bezala, azentua talde prosodikoaren azken silaban ezartzen zen beti. Baina beranduago, eta beste hizkuntza askotan bezala, hitz elkartuetan eta talde klitikoetan azentu-arau berezi bat sortu zen. Egitura morfo-sintaktiko hauetan azentua lehen hitzaren azken silaban hasi zen ezartzen. Arau honek, neurri batean, bizirik dirau. Geroago, klitiko batzuk atzizki bihurtu ziren eta konposatu askoren egitura ilundu egin zen. Ondorioz, atzizki aurreazentuatzaileak sortu ziren (Hualde 1993). Printzipioz, eratorpen atzizki guztiek azentudunak (h.d. aurreazentuatzaileak) izan beharko lukete. Baina badira azentugabeak: /-tasun/, /-garri/ eta /-(l)ari/, esate baterako. Ez dakit azentugabetasunaren arrazoia zein ote den. Hala ere, talde klitiko eta hitz elkartuen azentua ez da hitz markatuen iturri bakarra izan. Horrela izango balitz hitz markatu guztiak polimorfemikoak izango lirateke Gatorriz, behintzat). Kasu askotan (baina ez beti) jatorriko azentuera mantendu egin da maileguetan, morfemabakarreko hitz markatuak emanik. Batzuetan oso mailegu
EUSKARAREN AZENTUERAK 227 Larramendik (1729) ere eraman, eroan, erazo, erti.ei ematen dizkigu. Lekeition, aldiz, aditz hauek ez dira markatuak, hizkera honetan aditz guztiek azentuera markatugabea hartzen dutelako (hau da, aditzetan bereizkuntza galdu egin da Lekeition) 3. Hirugarren talde batean hitz elkartu ilunduak ditugu. Adibidez, 'intxaur markatua da leku gehienetan. Ziur asko bigarren morfema (h )ur hitza da. Beste adibide bat emateko, 'eguzki hitzak azentu markatua duenez gero, egu(n) hitzaren konposatua izan behar du. Agian bigarren osagaia ekialdeko euskalkien eki hitza da, eta -z instrumentala izan daiteke: *egu-z-eki. Bizkaierazko egunen izen guztiak markatuak dira. Getxon, adibidez, asteko zazpi egunen izenak hauexek dira: astelena (illena), martitzena, egustena, eguena, bariku, sapa.tu eta domeke. Azken bi hitzen azentu markatua, sapa.tu eta domeke, beren kanpoko jatorriagatik azaltzen da; nahiz eta agian *sapatu espero genukeen. Lehen lau egunak direla eta, Mitxelenak (1971), azentua batere kontuan hartu gabe, hitz hauek konposatuak direla eta bigarren osagaia egun hitza dela proposatu zuen. lilena, Mitxelenarentzat, dies lunae latinezko izenaren itzulpen literala da: *ileguna. Hau hola bada, azentua lehen silaban egotea espero genuke. Baina hau ez da arazo larria, hitz markatuetan azentu aldaketak ez baitira arraroak. Adibide garbi bat emateko, Getxon patata esaten da, jatorrizko patata-ren azentua lekuz aldatuz. Hitza markatua izatea da garrantzia duena. Egun honek daukan beste izena, astelena, hitz elkartu gardena da. Martitzena hitzak azalpen berbera dauka Mitxelenaren aburuz: dies Martis latinezko deitura *Marti(t)z-eguna bezala itzuli zen, hitzez hitz, eta handik martitzena. Hemen azentua guk espero genukeen lekuan agertzen da: lehen osagaiaren azken silaban. Jauzi bat eginik, laugarren egunaren izenean Mitxelenak jatorrizko *egueguna ikusten du; hortik *eguena lortuko genuke hitz elkartuen araua ezarri ondoren eta, azentua atzeratuz, gaurko Getxoko eguena (Arratzun eguena). Egustena izenaren etimologiaz Mitxelenak ez digu ezer esaten. Nik *egu-aZfena proposatuko nuke, hedatuagoa den asteazkena-ten parekoa ( *aZfen hitza azken hitzaren kidea omen zen, ikus Agud & Tovar-en hiztegi etimologikoa 1989: 463-532, azken eta aZfen hitzen sarreretan). Dena den, egusten-aren lehen osagaia egu(n) hitza da, zalantzarik gabe. Beraz, azentua hitzaren bigarren silaban espero genuke, eta hortxe aurkitzen dugu: egustena. Bariku azaltzeko Mitxelenak latinezko dies sine cena esapidearen itzulpena dela proposatzen du; hau da, *abari bagako eguna. Horrela bada, gure hipotesiaren arabera azentuak lehen osagaiaren azken silaban erori beharko luke. Eta hala da. Mitxelenak proposatutako deribazioa hauxe izango litzateke (azentuak neuk ipintzen ditut): *abari bagako egun > *(a)bari-bako-eun > *bari-(b)ako-un > *bariakun > bariaku > bariku. Hemen azentuaren kokagunea Mitxelenak proposatzen duen etimologiarekin bat dator zehazki. Honekin, asteko egun guztien azentu markatua azaldu dugu. 4. Beste talde batean, aurre, atze eta beste lekuzko hitz batzuk ditugu. Mitxelenak (1972) esaten digun bezala, hitz hauek postposizio bezala erabiltzen dira. Gainera, azken bokala epentetikoa izan daiteke. 5. Azkenik, asko ez badira ere, azalpen argirik gabeko hitz markatu batzuk aurkitzen ditugu. Hurrengo hiru hitzak markatuak izan ohi dira: beste, 'belarri, egi(a). Hitz hauek markatuak izanik, azalpen etimologiko bat behar dute. Hasteko, beste hitzaren aldaera zaharrago bat bertze izango litzateke, gaurregun Lapurdin eta Nafarroan aurkitzen dena, cf. mertzede > mesede, *sagartza > sagasta (Azkue), etab. Forma honetan ber- morfema identifika dezakegu. J. Lakarrak (a.e.) *ber-eze proposatzen du.
EUSKARAREN AZENTUERAK 231 Bat etortze hau harrigarria da «markatua» izateak oso gauza ezberdinak esan nahi baititu sistema bakoitzean. Esan bezala, atzizki hauek aurreazentuatzaileak dira Gernikaldean, azentua hitzaren azkenaurreko silaban ezartzen dute Lekeition, bi silaba lehenago ezartzen dute Antzuolan eta hitzaren lehen silaban Beasainen. Azentu sistema hauek jatorri berbera edukitzeak izan behar du honen arrazoia. Historian zehar azentu arauak aldatu egin dira, goian erakutsitako moduan, baina atzizki markatuen berezitasuna, [+am] ezaugarri lexikoa, mantendu egin da. Eratorpen atzizki markatuetan ere adostasun handia aurkitzen dugu, eta baita hitz elkartuen azentueran eta azentu markatua dµten erro markatuetan ere (Gaminde & Hualde 1995). 8.4. Mitxelenaren Errenteriako azentua Nik elkarrizketatu ditudan errenteriarrek [+2] azentuera orokorra erabiltzen dute, oso bereizkuntza lexiko guttirekin edo batere bereizkuntza lexikorik gabe. Ordea, Mitxelenak bere Errenteriako azentuera deskribatu zuen zenbait lekutan, eta Mitxelenaren deskribapena oso bestelakoa da. Mitxelenak esan zigunez, bi hitz mota zen deskribatu zuen Errenteriako sisteman: alde batetik txoriya, galera motakoak, eta bestetik galdera, tokjya. Lehen taldea bigarrena baino askoz handiagoa dela ere esan zigun. Bestela esanda, lehen taldekoak hitz markatugabeak dira eta bigarren taldekoak markatuak. Bere deskribapenaren arabera, argi dago galdera, tokjya hitzek azentua lehen silaban dutela. Hitz hauek «gain-behera doaz lehen silabatik aurrera» (Mitxelena 1988b [1958b]: 103, c oh.). Gauza bera aurkitu zuen Alarcos-ek Mitxelenak grabatutako galera hitzaren azterketa akustikoan egin zuenean: «la mayor altura se alcanza en la a primera y luego va descendiendo paulatinamente basta el final» (Mitxelena 1987: 480). Beraz: galera, trJkjya dugu. 1 Honetan ez dago arazorik. Erdialdeko beste hizkera askotan gauza bera gertatzen da, alegia, hitz markatuek [ + 1] azentuera dute. Interes handikoa dena hauxe da: beste taldeko hitzek, hitz markatugabeek, ez dutela azentua bigarren silaban. Hau Mitxelenak esplizitoki esaten digu. Hain zuzen, Bortzirietako eta [ +2] araua duten beste hizkera batzuekin egiten du konparaketa eta berea desberdina dela esaten digu. Mitxelenaren deskribapenean, hitz markatugabeetan azentua (=tonu maila) mantendu egiten da hasieratik bukaeraraino. Eta hauxe da, era berean, Alarcos-ek aurkitu zuena: «Se ve bien claro que galera tiene las tres vocales bien acentuadas y algo mas la -tl>>. Are gehiago, hitz markatuek azentua lehen silaban ez ezik, bigarrenean ere izan dezakete: errirfya, lecimjya hitz markatuak dira, eta egosjya, erosjya, aldiz, markatugabeak. Argi dago azentu mota honek zerikusi gehiago duela Gernikaldean erabiltzen denarekin, Gipuzkoako hizkeretarako deskribatu dugunarekin baino. Hitz markatugabeetan azentuera ez da [+2], baizik eta [-1], Gernikan eta Uribe-kostan bezala. Azentua taldearena da: mutil zjntzuci. Zer ondorio atera behar dugu honetatik? Dudarik gabe, [+2] azentuera ez dela bakarrik «berria» Gipuzkoako eskualde batzuetan, «berri-berria» baizik; azken belaunaldietan gertatutako berrikuntza. 1 Alarcos-ek egindako espektrogramak eta oinarrizko maiztasun kurbak Echenique (1988) lanean argitaratu ziren. | science |
addi-70fb4e26fd81 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52996 | Aitorkizunen historia eta testua. Orixeren eskuizkributik Lekuonaren edizioa | Ruiz Arzalluz, Iñigo | 2004 | HITZAURREA 1956garren urteko irailean Orixek ondutako san Agustinen Aitorkizunen euskal itzulpena argitaratu zen Zarautzen, Itxaropena argitaletxean, Clement Mathieu apezpikuak lan hura iradoki omen zionetik hamabost bat urte geroago: liburu honekin gailurra jo zuen, batetik, hizkuntzaren gaitasunaren eta duintasunaren froga testu klasikoak itzultzeko ahalmenean jartzen zuen tradizioak eta, bestetik, egilea bere bizi guztian hausnartzen eta gauzatzen joan zen hizkuntz ereduak. Aurkitu ditugun eskuizkribu eta bestelako lekukotasunetatik abiatuta saiatu gara testu honen gorabeherak ahal den xeheena berreraikitzen, Orixek Lazkaoko beneditarren etxean berridatzi, kopiarazi eta zuzendu zuenetik Zarautzen inprimatu zen arte. Horrela, eta besteak beste, ikusiko dugu Orixek inprimategira bidali zuela uste zuen orijinala on Manuel Lekuonaren eskuetara heldu zela, eta honek ez ohiko arreta batekin aztertu zuela eta ehunka aldaketa egin zizkiola. Testuaren historia berreraikitzea da liburu honen helburua: nola gauzatu zen guganaino iritsi den eskuizkribua (nork jo zuen makinaz eta nola baldintzatu zuen honek testuaren itxura, nolakoa zen kopiagile hark aurrean izan zuen antigrafoa ... ) ; norenak diren -eta zerk eragin dituen eta zein eragin izan duten- orijinalean dauden zuzenketak; zer aldatuko duen -eta zergatik- testu horri inprimategira bidean fortunatuko zaion zuzentzaileak; nola sortu ziren, argitara atera zen liburuan, jatorrizko testuan ez ziren ezaugarri eta osagarriak ... Ohar bedi ondo hemen ez zaigula axola n o 1 a itzuli zuen Orixek san Agustinen testu aldrebesa, ezpada zer eskribitu -nahi izan- zuen eta zer argitaratu zen azkenean; horrela, gorde zaigun aurreko idatzaldia ere (Iparraldean egindakoa alegia, 1-IX liburuak bakarrik baditu ere) neurri honetan bakarrik zaigu hemen axola: alegia, Orixek behin betikotzat jo zuen testu haren lekukotasun hobeagoa izan daitekeen neurrian -zeren eta, izan ere, askotan hala baita- edo, zenbait kasutan, testuaren grafian izan ziren gorabeheren nondik norakoa argitu ahal duenean, baina ez -inondik ere- bere itzulpena egiterakoan izan zituen iritzi aldaketak ikusteko. Hau da: mintzagai dugun testuaren historia Lazkaon ondutako idatzaldian hasten da; hori baino lehenagokoak -alde bat lagata, esan bezala, gurearen lekukotasun gisa izan dezaketen garrantzi erabatekoa- testuaren g e n e s i a r i dagozkio; hemendik liburu honen izenburuko singularra: 'eskuizkributik', ez 'eskuizkribuetatik'. Bestalde, hemen egin nahi -edo, hobeto esateko, ahal- izan duguna zera baino ez da izan, hots, Aitorkizunen testuaren historiako irazkia eta bilbea nabarmendu: xehetasun interesgarri asko, ezinbestean, kanpoan utzi behar izan ditugu. Berreraiketa lan honetan bi lanabes erabili behar izan ditut: testuaz kanpotiko datuak eta
12 HITZAURREA testuaren beraren lekukotasunak. Neurri batean bederen oso datu mota desberdinak dira eta, beraz, bereiz azaldu beharrekoak; honen arabera antolatu ditut liburu honen bi zati nagusiak: «Liburuaren sorrera» (25-63 or.) eta «Testuaren ibilbidea» (65-339 or.). Elkarren osagarriak dira: askotan ikusiko dugu testuaz kanpotiko datuek ezin pagatuzko laguntza ematen digutela testuaren historiako auzi garrantzitsu bat garbitzeko eta, alderantziz, testu barneko kontu bat liburuaren historia argitzera datorkigula. Horrelakorik erabiltzeko aukera apenas izan ez duten filologiek inoiz kontrako iritzia sortu ahal izan badute ere, begien bistakoa da ezin dela horiek gabe testuaren historia bat egin -ezta, beraz, testuaren edizio bat ere-. Alabaina, oso kontuan izan dugu testuaz kanpotiko datuek ezer gutxi balio dutela testu barnekoek berresten ez badituzte: behin baino gehiagotan jo behar izan dugu gezurrezkotzat, testu barneko datuen argitan, aipatu lehenengo zati horretan bildutako lekukotasun bat edo Orixeren eta Lekuonaren adierazpen bat edo beste. «Liburuaren sorrera» izeneko zati honetan Orixek egin gogo zuen eta egiten ari zen liburua bera hartu dugu aztergai, ez bakarrik -ikus, honetaz, beheraxeago dioguna- behin betikotzat jo zuen testua: batez ere horrela egin ezean ezin genukeelako behar zuen testuinguruan kokatu eta ulertu gehien axola zaigun testu honen historiaren zatia (begira lehenengo parte honi eman diogun izena: 'liburua', ez 'testua'). Hiru kapitulutan banatu dugu hasierako atal hau, gaiak hala eskatuta: lehendabizikoan Iparraldean emandako urteei buruz jardun dugu, eta hauxe da, agian, hiruretan ilunena, ditugun datuak ere horrelakoak baitira; bigarrenean Ameriketako garaia jorratu dugu; eta, hirugarrenean, Lazkaon pasatutako urte eta erdia eta Aitorkizunen argitaratzeak sortu zituen oihartzunak: azken kapitulu honetan dirateke Orixeren liburuaren historiari buruzko berritasun gehienak. Ez dakit -inoiz ezin baita jakin- testuaren lekukotasunen ehizan mendi guztia ibili dudan, baina gutxienez segurtasuna izan dezakegu ehizaki hoberena behintzat atzeman dudala: Orixek inprimatzeko bidali zuen behatzizkribua, non eskuz idatzita irakur baitaitezke izkribu hura makinaz jo zuenaren zuzenketak, Orixerenak berarenak eta Lekuonarenak. Honetaz gain, agertu dira beste lekukotasun garrantzitsu batzuk ere: aipatu behatzizkribuaren beste aldaki interesgarri bat; Aitorkizunen lehenengo bertsioaren zati luze bat (1-IX liburuei dagokiena); Lekuonak Orixeren testuari egindako gehiketa zenbait jasotzen dituzten -eta inprimategira joan ziren- bi orri; etab. Testuaren ibilbidea, ezinbestean, honako modu honetara azaldu dugu: lehendabizi (67-95 or.), Orixek ondu zituen Aitorkizunen bi idatzaldien berri eman dugu eta erakutsi dugu, orobat, bigarrenaren -hots, guri gehien axola zaigun- testua kopiagile batek jo zuela makinaz; bigarren kapituluan (96-133 or.) aipatu kopiagileak eta Orixek berak makinaz jotako testuan egin zituzten zuzenketak eta gehiketak aztertu ditugu; hirugarrenean (134-187 or.), Lekuonak gure behatzizkribuan utzitako arrastoari segitu diogu, eta saiatu gara haren ohar anitzen nondik norakoa ulertzen; laugarren buruan (188-297 or.) mintzagai izan ditugu esandako hiru eskuek esandako moduan aldatutako testuak oraindik 1956ko edizioan inprimatu zen bertsioraino jasan zituen aldaketak: Lekuonak idatzitako «S. Augustin' en Aitorkuntzetan utsuneak» izeneko dokumentuaren bidez sartutakoak, probetan gehitu bide zirenak eta, azkenik, 1956ko edizioak daraman «Okerrak zuzentze» batean egindakoak; bosgarrenean (298-339 or.), bukatzeko, Aitorkizunen testu nagusitik kanpo baina honen ibilbidearen bazterretan diren beste testu batzuen gainean jardun dugu: Egan aldizkarian liburuaren iragarpen gisa-edo argitaratu zen zatia eta, beste alde batetik, beren ezdeusean kontuan hartu
HITZAURREA 13 beharreko ondorioetara eramango gaituzten 1956ko edizioaren hiru eranskin, hots, index rerum moduko bat -gure ustez Orixek berak egina-, san Agustinen liburuko kapituluen izenburuak biltzen dituen aurkibide xume baina gure helburuetarako ezin interesgarriagoa eta garai hartan usatzen zirenen eiteko «lztegitxoa» bat. (Agian azpimarratu beharra dago inprimategira joan zen orijinalaren azterketa gure lan honen guztiaren erdi-erdian dagoela: behatzizkribu hau erabat ulertzea, hau da, ulertzea nork eta nola jo zuen makinazko testua, norena den bertan dauden ehunka oharretako bakoitza, zein xederekin diren eginak, etab., testu honen historiako korapilo nagusia zen). Eranskinetan eman ditugu, batetik, liburuaren bi zati nagusietan oztopo izango ziratekeen dokumentu pare bat eta, bestetik, aldi berean kapitulu bati baino gehiagori zegozkion azalpenak. Azken hauei dagokienez, ezinbestekoa izan da batzuetan Orixek hizkuntzari buruz zituen iritzi zenbaiten berri ematea: nola azaldu bestela -esaterakoekidin ustezko laguntzaile edota «nendun» adizkiaren inguruan gertatutako aldaketak? Eta, izan ere, hizkuntzari berari buruzko Orixeren gogoetak eta asmoak Aitorkizunen oinarrioinarrian badaude ere, hau da, Aitorkizunen izateko arrazoia bera -harako causa finalis hura- iritzi eta asmo horietan egon arren, ez da hau tokia horien gainean sistematikoki jarduteko: emango ahal dugu horien guztien berri hemendik gutxira atera nahi genukeen -eta hemengo orrialdeetan zehar ere behin baino gehiagotan aipatu behar izan dugunedizioan. Liburu honen hiru zati nagusietan -lehenengo bietan eta eranskinek osatzen dutenean- iritsitako ondorioak bateratzen saiatu naiz «Aitorkizunen historia» izeneko atalean (341-357 or.): filologiaren bidezidorrak gogoko ez dituen baina Orixeren testu honen gorabeherak jakin nahi lituzkeen irakurlea hortik hasi daiteke irakurtzen, eta hortik abiatuta jo ahal izango du gehien axola zaizkion zatietara; akaberako aurkibidea ere lagungarri gertatuko zaio horretarako. Ibili beharra zegoen ordea bidezidor horiek; Aitorkizunen testua orritsa da filologoarentzat: besteak beste, itzulpena izanik ohi ez bezalako arazoak -eta konponbideak- eskaintzen dituelako, testuaren beste bertsio bat dugulako -zati baterako bakarrik bada ere-, eta baita ere, azkenik, testua zuzendu nahi izan duen esku -ez nolanahiko- bat ibili delako bertatik. Gauzak horrela, ez da harritzekoa testu honen azterketan perretxikoak bezala sortzen badira testukritikazko eskuliburu batean agertzeko moduko adibideak, baita hain erraz aurkitzen ez direnetakoak ere: batik bat, azken urte hauetan eztabaida ezin interesgarriagoak sortu dituzten voluntas auctoris eta errores auctoris kontzeptu irristakorren ingurukoak. Beste muturrean -ez dezala inork esan edizioak, edo hauen prestalanak, emankorrak ez direnik-, testuak Orixeren eskuetatik irtendakoan izan zituen gorabeherek istorio honetan parte duten pertsonai eta gauzen gainetik dauden kontu interesgarri asko erakutsi dituzte: esaterako, orain arte euskal hiztzat genituen batzuk ez direla inoiz izan ... Era honetako xehetasun batzuetara, esan bezala, liburuaren akaberan jarri dudan aurkibidearen bidez iritsi ahal da. Testu baten edizioa eta testu horren berorren historia elkarrekin ibili behar duten ikerketak dira, baita gurea bezalako kasu batean ere -alegia, baita egilearen orijinalaeta ditugunean ere-: batetik, edizioaren helburua ezin delako izan -eskola zaharraren jarduteak erakusten zuenaren kontra- jatorrizko testua finkatzea bakarrik; bestetik, testuaren historiak (agian honen gainean hitz egiten denean presente izan ohi diren kasuetan baino gutxiago izan arren) orijinalaren -hitza, orain, voluntas auctoris delakoaren adieran
14 HITZAURREA ulertuta- berreraiketa baldintzatu ahal duelako hemen ere. Lehenengo puntuari dagokionez, orijinala bera zeharbidez bakarrik ukitzen dutela diruditen testuaren historiako zatiek edo alderdiek ere beren tokia dute -ez beti bigarren maila batean- testuaren edizioan: hitzak hemen axola zaigun kasuari egokituz (eta, honetaz landara, ez dut uste batere adibide txarra denik), Lekuonak Orixeren testuan egindako aldaketak, nahi eta nahi ez, Aitorkizunen testuaren zatia dira eta, hortaz, Aitorkizunen benetako edizio kritiko batek, nola edo hala, jaso beharrekoak. Bigarren puntuaren hamaika adibide harrigarri ematen ditu eskuen artean dugun kasuak: esaterako, «gogoematean» editatu behar genukeelakoan nago (baita, inongo zalantzarik gabe, idatzaldi zaharra izango ez bagenu ere), eta ez Orixek, makinazko behin betiko testua zuzenduz, bere eskuz eskribitu zuen «gogoen artean» ... Hau guztia, noski, alde bat utzita testuaren historiak berez duen balioa letren edo kulturaren historiarako. Beraz, testuaren historiarik gabe ez dago izena merezi duen ediziorik; baina hau gabe ere osatzeke bezala gelditzen da hura, haren helburu nagusietako bat testuaren kritika zerbitzatzea baita; burura datorkigu Timpanaro-ren gaztigua -eta badu garrantzia, era honetako ikerketen norabidea baitago jokoan-: «rimane l' esigenza pratica di non rimandare all'infinito certe edizioni critiche per studiare la storia della tradizione in tutti i suoi minimi dettagli, di non immergersi tanto a fondo nello studio [ ... ] da dimenticarsi di ritornare alla c r i t i c a del testo» ([1981, 102 or.]; nabarmendua gurea da, baina bete-betean dagokio pasartearen izpirituari). Honetaz guztiaz gain, nago testu honen historiak -ez, esan gabe doa, gure lan honekbegien aurrean jartzen dizkigula aipatu ere egin behar ez liratekeen oinarri-oinarrizko lezio pare bat. Batetik, filologiaren beharra ez dela heuristika soilean gelditzen: Orixeren orijinala bakarrik axola izan balitzaigu ere (eta hau ere erakusten digu, hots, orijinala ez dela testu baten historian interesgarria den gauza bakarra), ez zatekeela nahikoa izango Orixek inprimatzeko eman zuen testua eskuratzea; hau da, eskuizkribu hori dagoen-dagoenean ematea ez zatekeela 1956ko edizioaren testua berriz inprimaraztea baino askoz zuzenagoa. Bestetik, atzo goizeko testuekin ere testu zaharrekin bezain beharrezkoa izan daitekeela filologia. Hitz batean, filologiaren ikuspuntua ezinbestekoa dela fortunatu dakigukeen edozein testuren aurrean, baldin eta -eta, azken batean, hauxe da kontua- testu hori axola bazaigu. * * * Orain dela hamar bat urte Joseba A. Lakarrak Orixeren Aitorkizunen edizio bat eskatu zidan; hasi nintzen lanean, baina testuaren historiari zegokion atala luzeegia eta, batez ere, aberatsegia joan zen egiten: ez zen arrazoizkoa hura edizioren atarian ematea eta, bestalde, iruditzen zitzaidan gaiak lan bat a se stante eskatzen zuela; nolanahi ere, ezin nuen orga idien aurrean lotu, eta hemen aztertu ditudan auziak edizioari ekin baino lehenago garbitu behar ziren nahitaez. Liburu honen zati garrantzitsuenak beneditarrekin du zer ikusi eta egin ditudan zor handienetakoak haiekin egin ditut: Lazkaoko Juan Joxe Agirrek eta Estibalizko Juan Luis Plazaolak, beti bezain eskuzabal, beren etxeetako altxorrak ikusten eta miatzen utzi zidaten, behin eta berriz. Era berean, Paulo Iztuetak nire eskuetan ipini zituen bereak zituen ezin pagatuzko Orixeren gutun asko. Nola edo hala Aitorkizunen historiaren zatia edota
HITZAURREA 15 zatia izan zirenen oinordekoak diren beste askorekin ere zorrak egin ditut: Andoni Sorarrain, Joxe Mari Aranalde, Juan Anjel Etxebarria zenaren alaba Ainhoa, Ramon Labaien, Patxi Unzurrunzagaren semeak. Aipatu nahi nituzke, orobat, Euskal Herriko Unibertsitateko, Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekako eta 'Sancho El Sabio' Fundazioko liburuzainak hala nola Eusko Ikaskuntzaren eta Tolosako Udalaren artxiboetako langileak. Bihoakie guztiei nire esker ona.* *Lan hau egin ahal izan da Euskal Herriko Unibertsitatearen «1/UPV/EHU 00033.130-HA-4465/1998» eta « 1 /UPV /EHU 00106.130-HA-8117 /2000» proiektuei esker.
LABURDURAK ETA OHARPEN OROKORRAK 1. Aitorkizunetako hitz edo pasarte bat identifikatzeko honako datu hauek eman izan ditugu: lehendabizi, eta eskuizkribu jakin baten testuari buruz ari baldin bagara, eskuizkribu horren orriaren zenbakia; ondoren, san Agustinen testua aipatzerakoan eman ohi den erreferentzia: liburua, kapitulua eta paragrafoa; azkenik, hitz edo pasarte horrek -hots, hitz edo pasarte horri dagokion testuak- 1956ko Aitorkizunen edizioan duen kokapena, horretarako orrialdearen eta lerroaren zenbakiak emanez. (Lerroak honela zenbatu dira: ez dira kontuan sartzen orrialdeetako izenburu jarraituak, baina bai liburu eta kapituluen izenburuak eta, orobat, lerro bat betetzen duen edozein zenbaki. Aipatu dugun hitzak edo pasarteak lerro bat baino gehiago betetzen duenean, eta erreferentzia. tauletan baldin badago, lehenengoa bakarrik aipatu izan dugu). Adibidez, B-prior izeneko behatzizkribuan irakur daitekeen «zugurrari» hitza aipatzeko, honako erreferentzia hau emango dugu: 143 or. = XI, 6, 8 [309, 20-21]; hau da: aipatu hitza B-prior-eko 143. orrian dago, Aitorkizunetako hamaikagarren liburuko seigarren kapituluko zortzigarren paragrafoan, eta -dela hitz bera dela hitz honen tokian dagoen beste bat: gure kasu honetan «zuhurrari»- 1956ko edizioaren 309. orrialdeko 20-21 lerroetan. (Kapituluen izenburuak aipatzeko «iz.» laburdura erabili dugu; esaterako, «Kiroletan B : Kirolak A» aldaerari dagokion erreferentzia honela emango genuke: 9 or. = I, 10, iz. [22, 8]). 2. Izan bitez kontuan honako oharpen hauek: a. 'gangardun' kontsonanteak, ohi bezala, kontsonante horiek beroriek bikoiztuz eman ditugu; b. erabili ditugun eskuizkribuetan, idazmakinaren bi giltz desberdinek -edo gehiagok- toki berean jo baldin badute (hau da, giltz batek jo baldin badu beste giltz batek marraztu duen letraren gainean), hortik sortutako zirrimarra# ikurraren bidez eman dugu; c. badira, azkenik, ez ohiko modu batean erabili ditugun hitz batzuk edota gutxitan usatzen diren baina guk maiz behar izan ditugun hitzak: ohar hitzarekin, askotan, adierazi nahi izan dugu norbaitek testuaren irakurketa bat aldatzeko edo nabarmentzeko egindako zeinahi ikur; paleografiko izenondoa ere adiera berezi samar -baina, agidanean, beharrezkoa zen- batean erabili behar izan dugu: ikus 97 or. 1 oh.; ez dakit, bestalde, behatzizkribu hitza inoiz erabili den euskaraz: gaizki sortutako -baina, era honetako lanetan, dezentetan erabili izan den- dattiloscritto eta enparauen kalkoa da (erabili dugun moduari buruz ikus 67 or. 2 oh.).
Mugaz bestaldean Donibane Lohizunen egindako oporralditik Parisa itzulita, honela azaltzen zion Andima Ibifiagabeitiak bere lagun Jokin Zaitegiri, 1947ko irailaren 26ko gutun batean, Telesforo Monzonekin izandako elkarrizketa bat: Orain arte egin lan batzuen berri eman zidan [sc. Monzonek]. [ ... ] Orixe divi Augustini liber Confessionum euskeraltzen omen. Bukatuxe omen du itzulpena. Zergatik ez digu Omer euskeratzen, esan nion Telespori. Ohe luke poema-aundi ori emango baliguke. Bainan Orixe ez izaki errez makurtzen danetarikoa. Itxumustuan ari baino, ohe genuke euskeltzale guziok bat artu ta gerorako idazti-piloa gertu. Ez al gaitu etorkizunak larru-gorri atzemango!1 Hemendik abiatuta, arrazoizkoa da pentsatzea 1947ko udara aldean aurreratuxe zuela Orixek handik hamar bat urtera bakarrik argitaratuko zen itzulpena: Ibiiiagabeitiaren hitz hauek Aitorkizunei buruz dugun lehenengo lekukotasuna dira. Mugaz bestaldean eman zituen urte haietan sortu bide zitzaion Orixeri Aitorkizunak itzultzeko asmoa eta, izan ere, orduan ondu zuen egin zituen bi idatzaldietako lehendabizikoaren zati handiena: 1-IX liburuei dagokiena eta X. liburuarena, lehenengo idatzaldi honetako XI-XIII liburuen testua Ameriketan eta bospasei urte geroago eskribitu baitzuen.2 Nahitaezkoa dugu, beraz, Iparraldean pasatutako garai ilun hura ahal den xeheena berreraikitzea, orain arte eman diren datu eta uste zenbait zehazten eta zuzentzen saiatuz.3 Ezaguna da nola ihes egin behar izan zuen Orixek, 1938ko abuztuan seguruenik, 1lbifiagabeitiak Zaitegiri, 1947ko irailaren 26koa (AB eta Ibifiagabeitia, Gutunak ... , 27 or.). Izan zuen Orixek Homero euskaratzeko asmoa, baina 1947a baino urte batzuk lehenago, J.M. Mokoroari 1934ko azaroaren 26an egindako gutun batetik atera dezakegun bezala: «Omer gizagajoa oraingoz baztarrean iduki bearko dut, neronen asmoak ere lanik aski ematen didate-ta. Segala ari omen da ekoizpen eder kritiku bat argitaratzen. Ua erosi bearko. Nik Teubner zarra besterik ez dut» (PIA). Asmo zahar -damurik ustel- honen berri ote zuen Ibifiagabeitiak? 2Aitorkizunen testurako ditugun lekukotasun guztien deskribapen zehatz bat (hauen artean 1-IX liburuen lehenengo idatzaldiarena) 67-73 or. irakurri ahal da. Xgarren liburuari dagokion itzulpena -edo honen zati handiena- zuen eskuizkribu bat izan zela pentsarazten diguten arrazoien gainean ikus, hemen bertan, 37-39 or.; Orixek Ameriketan emandako urteez eta han egindako lanaz 40-47 or. mintzatu gara. 3 Aurrerapen handiak egin dira azken urteotan Orixeren bizitzaren -eta, b e r a z , obraren- inguruan: alde batetik, Altuna [1989], Orixeri buruz zeharka baino ez badihardu ere Altuna [1990a], eta XX. mendeko euskal literaturaren historiaren zati handi baterako pentsa daitekeen baino askoz garrantzitsuagoa den Altuna [1990b]; beste alde batetik, ezin neurtuzko aurrera pausoa da lztueta [1991] eta, beste modu batera, egile honek beronek zuzendutako Orixeren idazlan guztien edizioa: lehendabiziko
30 LIBURUAREN SORRERA Hortik aurrera, esan ohi ~ai 94Jtik 1946ra-edo 1945era- Betharram-eko garikoiztarren ikastetxean egon zela irakasle. i 8 Badira ordea kronologia honekin bat ez datozen zenbait datu. Segurutzat jo dezakegu Be t harra m - e n, gutxi gorabehera, bi urte e g i n z i t u e 1 a : Orixek berak dioskulako argi eta garbi, bere poesia batean eta Gernika aldizkarian argitaratutako artikulu batean, eta urte haiek Orixerekin batera pasatu zituen J.M. Leizaolaren lekukotasun askorengatik; 19 segurutzat jo daiteke, orobat, Betharramen emandako denboraldian 1943. urtearen zati bat sartzen dela eta 1944. urtea ia-ia osorik:20 1943 urteari dagokionez Saubion-go garaiari buruzko lekukotasunengatik, Leizaolaren batzuengatik eta Orixeren beste batzuetatik atera behar diren ondorioengatik, eta 1944ari dagokionez Orixek berak datatzen duelako Betharram-en eta 1944an Prudentzioren bi olerkiren itzulpena, espresuki esaten duelako Jainkoaren bila liburuan, ekainaren 2tik abuztuaren 28ra bitartean Zataraindarrei bidalitako gutunengatik eta, berriz ere, Leizaolaren lekukotasun ugarirengatik;21 eta segurutzat jo daiteke, azkenik, 1944ko udazken aldean or.] artikuluan: «La simpatica poblaci6n Aire-sur-l'Adour, en donde pase varios meses de refugiado [ ... ]». Honetaz gain, aurreko oharrean aipatutako lekukotasunak ditugu eta baita Labaienen hau ere [1990, 52 or.]: «Gure gizona adiskideen deiak betetzearren Akitz (Dax), Pabe (Pau), Air sur Adour [sic] eta Lourdes ingurutik zetorzkionak ezin bada uzkur egin». Oso kontuan izan behar da, ez bakarrik puntu honetan baizik eta oro har Orixek mugaz bestaldean emandako urteei buruz ditugun datu gehienei dagokienez, dakigunaren -edo dakigula uste dugunaren- zati handi bat jatorri jakinik ez duten lekukotasunetan oinarritzen dela: hau da, askotan ez dakigu guri oroitzapen gisan aurkezten zaizkigun datu horiek oroitzapen hutsetatik datozen ala oroitzapen horien azpian idatzizko datuak dauden; hau guztia, bestalde, bereziki larria da kronologia bat eratu nahi baldin badugu: oroitzapenak erraz lausotzen badira, edonork daki zeinen zaila den horiek urte jakin batean kokatzea. 18Charrittonek « 1943-1946» dakar [1991, 113 or.] eta baita Iztuetak ere [1991, 101 or.], nahiz eta hiru lerro beherago (eta baita 753 eta 1.076 or. ere) 1943-1945 urteekin jokatu. (Betharram-eko 1943-1946 bitarteko egonaldi hau berriz aipatzen du liburuxka berriago batean: lztueta [1994, 3 or.]). 19«Lurden (1938-1939)» izenburua duen olerkian (IG, I, 622-623 or.) ikasturte horretan Lourdes-en egindako gurutze bide bat aipatzen du; 1972ko edizioan (588-589 or.), ez ordea idazlan guztienean, Orixeren beraren ohar hau irakur daiteke: «Toulouse-ra bidean -etortzekoan-. Oiartzabal-dar Martin apaizak A. Olabide ikustera eraman nindunean>, (gaizki jasota, bide batez esan dezagun, erdarazko itzulpenean: «De vuelta para Toulouse ... » : hots, Olabide ikusteko Toulouse-ra egin zituzten bi bidai haietako batean, Donibane Lohizuna 'etortzerakoan', Lourdes-en sartu ziren); baina poesia ez da 1938-1939koa -hori titulua besterik ez baita, olerkian kontatzen den g e r t a k a r i a r e n data- askoz geroagokoa baizik, azken ahapaldian honako hau irakur baitaiteke: «Betharram-en gero, irakasle lagun / batek: "etzabiltza maiz Lurde-bidean". / Aste guziz ua; ni lau bost aldiz / bi urte osotan» (Betharram, noski, Lourdes-etik oso hurbil dago, hamabost kilometrora, Orixek berak aipatu oharrean gogorarazten duen bezala). Oso argi dago, beraz, Betharram-en bi urte eman zituela, eta ez hiru. Gauza berbera errepikatzen du Gernika aldizkarian argitaratutako «Ciencia y practica de nuestro idioma» izenburuko artikuluan (18 [1952ko urtarril-martxoa], 23-26 or.[= IG, III, 940-943, 940 or.]): «Dos cursos hice en Betharram [ ... ]»(baita ere apud Iztueta [1991, 1.076 or.]). Azkenik, bi urteri buruz hitz egiten duten Leizaolaren lekukotasun ugari ditugu: «Catorce afios mas tarde, reunidos por espacio de unos dos afios el y yo en Betharram [ ... ] » (Leizaola [1982, 231 or.]); Leizaolaren bi urteri buruzko beste lekukotasunak 21 eta 22 oh. ikus daitezke. 20Ez nahitaez oso-osorik, aipatu poesian «bi urte osotan» badio ere: hemen ez dago bere bizitzaren kronologia bat egiten, beste zerbait baizik; ez dago argi, bestalde, zer esan nahi duen aurreko oharrean aipatutako «dos cursos» horrek: nekez bi ikasturte oso, inongo lekukotasunek ez baitu horrelakorik berresten, bai ordea agian ikasturte bat eta beste baten zati bat. 21Parisen ateratzen zen Euzko-deya-n (1945eko otsailaren 15, 208 zenb., 11-12 or.) Orixek euskaratutako Prudentzio poeta latindarraren bi olerki argitaratu ziren («Ollaritean» eta «Goizeroko»), eta, bien bukaeran, itzultzailearen izenaren ondoan, tokia eta data -Orixerengan askotan bezala- irakur daitezke: «Betharram 1944». (Itzulpenak beste bi edizio hauetan ere irakur daitezke: Euskaldunak poema eta olerki guziak ... , 598-600 or., eta IG, 11, 22-24 or.; baina lehendabizikoan tokiaren aipamena ez da jaso eta bigarrenean ez tokiarena ez urtearena). Gainera, euskaratutako bi olerkien izenburu «Euzkotar kristau zarrenak otoitzean» agertzen da eta
MUGAZ BESTALDEAN 31 Betharram-etik Bidarraira joan zela: berriz ere Leizaolaren lekukotasun batengatik eta, aldi berean, Bidarrain daudelako datatuta, 1944Jrn azaroan, beherago aipatuko diren Orixeren paper batzuk. 22 Ez dakigu ordea urte eta erdi hau edo bi urte eskas hauek Betharram-en pasatu zuen denbora guztia diren; baditugu honen kontra hitz egiten duten datuak: alde batetik, Orixeren «bi urte osotan» eta «dos cursos» haiek ez datoz zeharoan bat mugatu ahal izan dugun denboraldiarekin, baina egia da, orobat, ez dagoela -dauden testuinguruan egonda- hitz horiek sensu stricto ulertu beharrik; beste alde batetik, 1944ko udazkenetik aurrera Bidarrain gelditu zela onartuez gero, bertan emandako denboraldia luzeegia gelditzen zaigu, honen gainean hitz egiterakoan 'urte eta erdi' eta 'bi urte' esaten baitzuen Orixek baina, esan bezala 1944ko udazkenetik kontatuta, bi urte eta erdi aterako litzaiguke gutxi gorabehera. Datu hauekin jolasean hasiez gero eta beste urte bat pasaraziko bagenio Betharram-en -hau da, gorago ikusi dugun puntu honi buruzko kronologia vulgata ontzat ematekotan-, borobildu egingo genuke bi egonaldien iraupena: baina bi hipotesien arteko aldea ez da nahikoa auzi hau era honetako argudioekin garbitzeko; eta, bestalde, kontuan izan beharko genuke Orixeren mugikortasuna joan-etorri hauek pentsarazi dezaketen baino handiagoa izan zitekeela (gogora, bestela, Donibane Lohizunen egindako azken egonaldia, 194 7-1949 urteetakoa alegia), hau da, daitekeena dela, esaterako -eta adibide bat besterik ez da-, Betharram-etik Bidarraira joan ondoren berriz ere Betharram-a itzuli izana. Nolanahi ere eta hipotesiak hipotesi, ditugun datu seguru bakarrak gorago aurkeztutako hiru haiek dira. Iparraldean egindako lehenengo urte hauetan guztietan, zuzen edo zeharka, Clement Mathieu euskaldun apezpikuaren itzala dago une oro Orixeren gainean: Oiartzabal Saubionen baldin bazegoen erretore, apezpikuak jarrita zegoen; pentsatzekoa da Aire-ko egonaldi misteriotsu samar hartan ere zer ikusirik izango zuela, hango apaiztegia ere, Saubion bezala, haren apezpikugokoa baitzen; eta, zalantzarik gabe, urte haietako Orixeren biziaren beste gauza txiki edo ez hain txiki askotan egongo zen Clement Mathieu-ren eskua -gogora, izenburuaren azpian itzulpenen historia eta zergatikoa azaltzen dituzten J .M. Leizaolaren hitz batzuk («L'tar J» sinatuta); honela hasten da aurkezpen moduko hau: «Orixek eta nik alkarrekin egin degu azkeneko urria» (Prudentzioren itzulpenari buruz ikus baita ere Leizaola [1973, 10 or.] eta ja aipatu dugun Leizaola [1982, 231-232 or.]). jainkoaren bila liburuan ere (276 or. [= IG, I, 813-977, 973 or.]) 1944an Betharram-en zegoela erakusten duen aipamen bat dago: «Betharram-en (1944gn) nere eskuetan erori zan [ ... ]». Hiru gutun bidali omen zizkien Orixek Zatarain aita-semeei Betharram-etik: 1944ko ekainaren 2koa eta abuztuaren 11 eta 28koak; hauek dira behintzat argitaratu direnak («Orixeren irispide batzuk», Euskerazaintza, 1988 [5], 42-49 or.). Eta 1943-1944 urteak aipatzen dira berriz ere Leizaolak [1973, 10 or.] dakarren -eta beherago poliki irakurri beharko den- beste lekukotasun honetan: «[ ... ] Orixerekin izan nituan jardunaldiak. Ugari eta zabalak izan ziran alkarrekin Betharram-en arkitu gifianean 1943-1944 urtetan»; gauza berbera irakurri ahal dugu lehen ere aipatu dugun liburuaren beste pasarte batean [1982, 184 or.]:«[ ... ] la epoca de mi conversacion con e1 primero [sc. Orixe] en 1943 o 1944 [ ... ]». (Eta ez da baliorik gabea berriz ere Leizaolak EG aldizkarian egindako aipamen hau [1956, 107 or.]: «Zenbat izketaldi egin ditudan gai orretzaz Orixe ber-berarekin! Azkenekoak, orain amabi urte Betharram-en». Baina kontuan izan behar da EG-ren zenbaki hau l 956ko abenduan-edo argitaratu zela). 22«Alkarrekin Betharram-en bi urte igaro ta gero, Parisa ni eta Bidarraira bera juanak gifian [ ... ]»; «Betharram-en utzi nuan nik Orixe urtearen azken aldean» (Leizaola [1973, 6 eta 10 or.]). Orixe Bidarraira joan zela Leizaola ere Parisa joan zenean -pixka bat geroago, ikusi dugunez- 1944ko azaroan Bidarrain datatuta dauden paperek berresten dute (ikus, beherago, 38 oh.). Leizaolaren bizitzari dagokionez, noski, ez da inongo zalantzarik: gogora dezagun 1944ko udazken aldera Parisa joan baldin bazen izan zela 1944ko abuztuan aliatuak Parisen sartu zirelako; ikus, dena den, Ugalde [1981, xli or.]: «Fue profesor [1941-1944] en LestelleBetharram»; edo Elosegi [1989, 53 or.]: «Luego, liberada Francia, volvio de inmediato a Paris [ ... ]»; etab ...
MUGAZ BESTALDEAN 33 Baionan: Betharram-en utzi nuan nik Orixe urtearen [sc. 1944. urtearen] azken aldean. Bera andik aterata, 1946garren[eko] iraillean Baionan ikusi gifi.an oraindik alkar. Aurki samar Meza, bezpera-ren itzulpena ezin uste alako bezin laster osatu zuan.28 Pentsatzekoa da herriz-herri ibiltzeko asmo horiek cum mica salis hartu behar direla baina, besterik ez bada, adierazpen honek erakusten digu nolakoa izan zen Bidarraiko egonaldi gazi-gozoa.29 1946ko maiatzean Bidarrain zegoela beste bide batetik ere segurtatu daitekeela dirudi,30 eta I 947ko ekainaren 19an ere bai, data hau eta hango posta zigilua baititu Orixek Oiartzabali bidalitako Lati-izkuntzaren joskera liburuxka biltzen zuen gutun azalak. 31 (1949ko udaran eta udazkenean ere Bidarrain sinatzen ditu Gernika aldizkarira igorritako hiru artikulu, baina badakigu 1949ko egonaldi hau opor moduko bat izan zela eta Donibane Lohizunen bizi zela orduan). 32 Beste alde batetik, segurutzat jo behar dugu Bidarrain bi urte bakarrik egin zituela segidan, Orixek berak -behin baino gehiagotan- horrela esana baitu.33 Gorago emandako datu guztien arabera, beraz, Bidarrain errenkan pasatutako bi urte horiek I 944ko udazkena eta I 947ko udara bitartean kokatu behar dira: ikusi dugu lehenengo datari buruz ezin dela zalantzarik izan. Bigarrenerako dugun datu bakarra 28 Leizaola [1973, 10 or.]. 29'Nora joan' ez jakite horri buruz ere hitz egiten digu l 946ko maiatzean kokatu behar den gertakizun bati buruzko beste lekukotasun batek: ikus Iztueta [1991, 754 or. eta 4 oh.], Pio Montoya jaunarekin izandako elkarrizketa batean oinarrituta. Jakin beharra dago garai honetan, hau da Iparraldean pasatutako honetan, Orixek eusko gobernutik jaso zuela diru zerbait: ez dakigu ez zein urtetan, ez zenbat, ez nolako maiztasunez. Dakidalarik, hiru lekukotasun ditugu. Bata Orixerena berarena: 1952ko abenduan, EI Salvador uzteko eta berriz Euskal Herrira joateko asmotan dabilenean (handik bi urtera baino gauzatuko ez den asmoa, jakina), honela idazten dio Zaitegiri: «Nik ez dezaket eskatu biderako dirurik, eta Prantzira iritxirik ere, ez nago ziur E-ko I-k lengo laguntza emango lidaken» (1952ko abenduaren 9ko gutuna, apud lztueta [1991, 124 or.] eta AB eta, gutxi gorabehera gauza bera esanez, l 952ko abenduaren 4koa, hau ere AB); nire ustez (baina ikus, aipatu tokian, lztuetaren zalantzak) ezin da dudarik izan «E-ko I» hori «Euzkadiko Iaurlaritza» dela ( 4ko gutunean, izan ere, osorik agertzen da: «Euskadiko Iaurlaritza [ ... ]»). Eta hirugarren lekukotasuna da lztuetak Labaienen ahotik jasotako bat: apud lztueta [1991, 113 or. eta 85 oh.]. Ameriketan izandako diru arazoez ere lztueta berak [1991, 113-115 or.] jasotako lekukotasunak biziki interesgarriak dira. 30Ikus aurreko oharrean aipatutako lztuetaren pasartea. 31lkus ].A. Etxebarriak liburuxka honi jarritako aitzin oharra (Lati-izkuntzaren joskera, Bilbo, S. Antongo Katekesia, 1966, 5 or.; idazlan guztien edizioan ere irakur daiteke testua -IG, III, 995-1.017 or.-, ez ordea Etxebarriaren oharra); liburutxoari berari buruz ikus G. Bilbao [1996]. 32«Las expresiones y la expresi6n», Gernika, <8> [1949ko uztail-iraila], 16-19, 19 or. [= IG, III, 856-858 or.]: «Bidarray, agosto de 1949»; «La primera Academia vasca», ib., <9> [1949ko abendua], 18-23, 23 or. [= IG, 111, 858-862 or.]: «Bidarray, octubre de 1949»; eta «Errores de vasc6logos nuestros», ib., 10 [1950eko urtarrilmartxoa], 15-19, 19 or. eta 11 [1950eko apiril-ekaina], 25-28, 28 or.[= IG, III, 863-869 or.]: «Bidarray, otofio de 1949». (Besterik dio ordea lztuetak [1991, 116 or.]: ikus, beherago, 40 or. 2 oh.). Esan bezala, l 949ko egonaldi honi dagokionez badakigu opor aldi moduko bat izan zela; opor aldia asmo bat besterik ez zenean horrela kontatzen zion Donibane Lohizunetik orduan Txilen zegoen Justo M. Mokoroari 1949ko ekain edo uztaileko 20an egindako gutunean (Iztuetak [1991, 1.076 or.] 1949ko martxoaren l lkotzat jotzen badu ere): «Oporraldia artzeko asmoetan naiz datorren astetik. Biarnora noa. Udazkena Bidarrai inguruan pasako dut, eta neguan ... Ameriketara. Misalak eman dizkidan sosekin (eskubide guziak utzirik) joan etorria egiteko aifia ba dut» (PIA-ko kopia ordea datarik eta hartzaile izenik gabea da). BHonela dio Orixek berak, zeharka, 1951 ko artikulu batean: «Ikusi dugu heintzat Bidarrain, urte t' erdi an bizi izanik, zenbatek erosten zuten Herria» («Erria, erria! Berriz eta azkenekoz», EG, 1951 [1-2], 10-12, 10 or. [= IG, III, 927-929, 927-928 or.]; eta apud lztueta [1991, 1.076 or.]); eta, 'urte eta erdi' izan beharrean 'bi urte'
34 LIBURUAREN SORRERA -dakidalarik- Lati-izkuntza,ren joskera liburuxka biltzen zuen gutun azalaren data da, esan bezala: datu segurua da -beste asko ez bezala- eta ditugun gainerako guztiekin bat datorrena.34 Data hau zehazten saiatzeko beste muturretik hasiez gero, badakigu 1949ko azaroaren hasieran -lehendabiziko egunean, seguruenik- Ameriketara joateko itsasoratu zela Bordelen eta badakigu, orobat, alde egin baino lehenago Donibane Lohizunen bizi izan zela. 35 Donibaneko bigarren egonaldi honen lekukoak dira bertan datatuta dauden 194 9 ko hiruzpalau gutun eta, dirudienez, 1948aren uztaileko bat. 36 lztuetaren arabera ere 1947-1949 bitartean bizi izan zen Donibanen eta Charrittonen arabera «azken bi urteak» egin zituen bertan, ez batak ez besteak zertan oinarritzen diren esaten ez badigute ere. Hortaz, badirudi Betharram ondorengo urteei dagokienez honako kronologia hau -bere gutxi gorabeheran- eman daitekeela ontzat: 1 9 4 4 k o u d a z k e n e t i k 1 9 4 7 k o udarara Bid arrain -agian hemendik kanpo emandako denboraldiren bat tartean dagoelarik37-, et a 1 9 4 7 k o udaratik 1 9 4 9 k o udazkenera D o n i b a n e L o h i z u n e n -hemen ere kanpoan egindako egonaldi luze samarrekin, gutxienez 1949ko urteari dagokionez-. Aipatu dira Bidarraiko urteetan ondutako lan batzuk: poesia bat edo beste, agian hara heldu zenerako eginda edo erdi eginda zeuden metafisikazko paper haiek, Gernika aldizkarian argitaratutako «EI genio de un pueblo» ... 38 (Ez dakigu non egina den Lati-izkuntza,ren joskera liburuxka: Bidarrain bukatua beharbada bai, baina daitekeena da bere zati handiena Saubion edo Betharram-eko garaikoa izatea). Froga daiteke, bestalde, Maritxu Barriola anderefi.oak -diru mordoxka baten trukean- eskaini zion misalaren itzulpena 1947az geroztik eta, beraz, Donibane Lohizunen egin zuela: Intxaustik dakarren Barriolaren lekukotasun baten bezala borobilduta, honela hitz egiten dio bere arrebari Quito-n arrebarekin liburuan: «Bi urtez bizi izan natxin Bidarrain [ ... ]» (111 or.). 34Aipatu liburuxka hori bidaltzeak berak ere badu, seguruenik, esan gurarik. Beherago ikusiko dugun bezala (37 or. 51 oh.), Orixek leku batetik bestera aldatu behar zenean bukatuta zituen gauzak kasuan kasuko lagunari bidali ohi zizkion: hemen, Lati-izkuntzaren joskera Oiartzabali bidaltzea bera etxe aldaketa baten seinaletzat har daitekeelakoan nago. Honelako kasu gehiago -eta argiagoak- ikusi ahal izango ditugu. 35Datu hau «La dichosa ortograffa» izeneko artikuluko post-data-ren barruan dagoen P. Lafitteri zuzendutako gutunetik atera daiteke (Gernika, 11 [1950eko apiril-ekaina], 41-44, 44 or. [= IG, III, 869-872, 871 or.]): « 1949garreneko azilaren lenetik honat ez dut nik ikhusi eskual agerkari bat bera ere. Buenos Aires-a ethorri naizalarik, hemen ediren dut delako ene artikulu hori». A.M. Labaienek ere «udazkenean edo negu-hasieran» kokatzen du itsasoratzea (apud Intxausti [1979, 134 or. 21 oh.]). Hortaz, badirudi 1 9 4 9 k o az aro aren hasierara aurreratu behar dela lztuetak [1991, 116 or.] suposatzen duen data. 361949ko gutun hauetakoa da Oiartzabali martxoaren 9an bidali ziona: «Adiskide aundi: emen nago Belgikatik noiz deituko nauten, pasaportea ukana baitut» (gutun hau bai PIA-n bai OE-n dago [971-972 or.], Oiartzabali bidalitakoaren kopia bidali ziolako baita Mokoroari ere, honentzako 1949ko martxoaren 1 lkoan diotson bezala: «Or bialtzen dizut, erenegun Oiartzabal jaunari bialdu nion oarkizun ori [ ... ]» [PIA]; OE-n '1949ko martxoaren 1 0ekoa' bezala agertzen da, eta PIAkoaren makinazko testuak, izan ere, horrela dio, baina hilaren egunari dagokion zenbakia eskuz zuzenduta dago «9» irakur dadin, Mokoroarentzako eskutitzean dioenarekin bat etorriaraziz); itzuli beharko dugu, beherago (39 or. 61 oh.), Belgikako kontu honetara. 1948aren uztailekoa Irizarrek [2002, 117 or.] aipatzen du: «EI 28 de julio de 1948, Ormaechea escribi6, desde San Juan de Luz, a Julio de Urquijo una larga carta [ ... ].Julio medio inmediatamente la carta [ ... ]»(eta, hortaz, ez dago Urkixoren paperen artean). 371944ko udazkenetik 1947ko udarara bi urte baino gehiago daudelako eta, gainera, Bidarrain pasatutakoa bi urte eskas izan zirela dirudielako, Orixek berak, honetaz hitz egitean, batean 'bi urte' eta bestean 'urte eta erdi' aipatzen baitu -ikus gorago 33 or. 33 oh.-. Ala 'urte eta erdi' hutsa da eta 'bi urte eta erdi' idatzi nahi zuen Orixek? 38Metafisikazko paperei dagokienez, gogora 1944ko azaroan daudela datatuta, gorago esan den bezala: beraz, Bidarrain eginak badira, hara heldu bezain laster egindakoak --eta azkar egindakoak gainera- izan beharko zuten. Artikulua, bestalde, Gernika aldizkariaren lehenengo garaikoa da: Gernika, 1 [ 1945eko urri-azaroa], 15-19 or.[= IG, III, 831-834 or.].
MUGAZ BESTALDEAN 35 arabera, 194 7 an agindu zitzaion lan hori;39 eta gorago emandako Leizaolaren lekukotasun garrantzitsu hartatik ere misala l 946ko iraila baino geroago agindu zitzaiola ateratzen da. 40 Beraz, m i s a 1 a r e n i t z u 1 p e n a , gutxi gorabehera, 1 9 4 8 a n z e h a r kokatu behar da -seguruenik l 947ko udazken aldera h a s i e t a 1 9 4 8 . u r t e a r e k i n b a t e r a b u k a t u -: l 949aren martxoko imprimatur darama (nahiz eta l 950eko laugarren hiruhilabetekoan argitaratu, oso lan zaila izanik bikain inprimatu zutelako) eta Orixek berak esanda dakigu hamahiru edo hamalau hilabetean egin zuela.41 Eta are esango nuke -honen frogarik egon ez arren- Bidarraitik Donibanera joateak berak-1947ko udaran, esan bezala- zer ikusi izan zuela Barriolaren eskaintzarekin. Itzul gaitezen orain hasieran aipatu dugun Ibifi.agabeitiaren lekukotasun hartara: haren arabera, 1947ko udaran Telesforo Monzon Orixerekin egonda zegoen eta «bukatuxe» omen zuen ja honek Aitorkizunen itzulpena. B i d a r r a i k o u r t e h a u e t a n b e s t e ezertan baino gehiago Aitorkizunen itzulketan aritu zela frogatu daitekeelakoan nago: Ibifi.agabeitiari esker heldu zaigun datuarengatik, berehala emango ditugun -eta, zati batean, Aitorkizunen testuari berari aterako dizkiogun- beste 39 « [Misala] M. Barriolak enkargaturik (1947) egindako lana da; 1949an bukatuta zegoen [ ... ] » (Intxausti [ 1979, 120 or. oh. eta 134 or. 1 7 oh.]). Bestalde, Iztuetak [ 1991, 112-113 or. eta 80 oh.] jasotako Barriola beraren beste lekukotasun baten arabera ere, itzulpena 1948. urtean bukatu zuen eta, nolanahi ere, l 949rako bukatuta zeukan: lekukotasun honek ez digu ezer esaten eskaintzaren datari buruz, baina bat dator honen gainean ditugun beste datu guztiekin eta honengatik, neurri batean behintzat, berretsi egiten du; itzulpenaren amaitze datari dagokionez ere ezin dugu inongo zalantzarik izan: lztuetak jasotako datu hau Intxaustik ere [l 979, 134 or.] badakar-betiere, esan bezala, Barriolak emandako datetan oinarriturik- eta nahikoa da gogoratzea imprimatur martxoan eman zitzaiola, hau da, martxoa baino lehenago egon beharko zuela eskuizkribuak apezpikutegian -ikus, hemen bertan, 34-35 or. eta 41 oh.-. Honetaz gain, Ibifi.agabeitiak [1965, 107 or.] Donibane Lohizunen itzuli zuela dio(«[ ... ] sinistu ere ez ]). Numeroen arteko hutsune eza ere, esan bezala, askotan ikusi ahal da, eta beti, berriz, zero zenbakia egiteko aipatu modua: «Ps. 18, 13» (2 or. = I, 5, 6 [13, 23-24]); «Ps. lol,28» (5 or.= I, 6, 10 [16, 27]; noski, 'bat' zenbakia ele letra xehearen bidez egiten da beti); etab. Ezin eztabaidatuzkoa da hauexek direla kopiagilearen ohiturak (nahikoa da -eta ez dakit nola eman litekeen honen guztiaren froga, behatzizkribuaren beraren faksimil oso bat eman ezean- V-VI irudiei begiratzea), baina honek ez du esan nahi, noski, salbuespenik gabeko arauak direnik: batetik, aipatu ditugun arauak edo ezaugarriak kopiagileak a r r e t a z e s k r i b i t z e n d u e n e a n b a k a r r i k b e t e t z e n d i t u e I a k o , hau da, zabarrago-edo ari denean huts egiten du (B-n bertan ikus daiteke hau noizean behin, eta oso modu nabarmenean, lehen esan dugunez, Erregelaren lehenengo behatzizkribuan); bestetik, ezaugarri hauetako bat edo beste ondo finkatu gabe ikus ditzakegu oraindik Aitorkizunen testuaren hasieran: adibidez -eta hauxe da, aipatu ditudanetan, kasu markagarriena-, erreferentzietako bi zenbakien arteko hutsune ezari dagokiona behatzizkribuaren 3. orrian bakarrik hasten da, eta ondorengoetan ere salbuespenak daude oraindik. 36Hau da, egileek ere egiten dituzte irakurtze-hutsak, baina kopiagile arruntek baino gutxiago -eta, pentsatzekoa da, arinagoak-. Egileek mekanikoak ez diren hutsak egin ohi dituztelako egiaztapena -eta ez gara ja irakutze-hutsei buruz bakarrik ari- harrigarria gertatzen da beti, baina testukritikari buruzko eskuliburu ezagunenetan ematen diren adibideak baino harrigarriagoak dira -hots, esanguratsuagoak- Orixek berak Aitorkizunen testua zu ze n t zer a k o a n -esan nahi baita, ez bakarrik testu bat idazterakoan- egindako zenbait: esaterako, «izkutu B : ikaratu m2» eta ez, behar zuen bezala, «izutu» (37 or. = 111, 11, 20 [71, 14]); edo -larrienak baino ez aipatzearren- «gogoen atean B: gogoen artean m2» eta ez «gogoematean» (60 or. = V, 10, 19 [118, 6-7]); eta, orobat, antzeman arren zuzendu ezin izan zituen hutsak: «iakintzea», «opro», «arreratu», etab. (ikus, hauei eta hauek bezalako beste batzuei buruz, 128-133 or.). Hau guztia, beraz, oso kontuan izan behar genuke
C-TIK B-RA 89 Orain ez gaude ordea, s eta z letren kasuan bezala, Orixek ezin egingo zukeen hizkuntzazko huts baten aurrean: C-n -eta C-ren garaiko izkribuetan- j letra erabili ez bazuen ere, erabili zuen, adibidez, b idatzi zuen sasoiko zenbait testutan -funtsean, san Benitoren Erregelaren itzulpenean eta Lazkaon ondu zituen Jainkoaren bilia liburuaren zatietan-. Ohar bedi ondo, hortaz, auzia ez dela C-n i letrarekin idatzita zegoena B-n j batekin agertzea, h o n a k o h a u b a i z i k : hitz jakin eta oso markatu batzuk bakarrik idatzi direla j letrarekin, gainerakoak C-n zeuden bezala gelditu diren bitartean (edo, agian hobe, gainerakoak C-koa bezalako sistema baten arabera idatzi diren bitartean). Ez dirudi, beraz, B-ko testuaren 1-111 liburuetan islatzen den j letraren erabilera xelebrea Orixek hizkuntzaren zenbait alderditan izan ohi zuen axolagabekeriari edota -hobe- aldakortasunari b a k a r r i k egotzi ahal zaionik: ez dut behintzat horrelakorik aurkitu lehen aipatutako lanetan, hauetan bai «Jaun», «Jainko» eta «Jaungoiko» hitzak bai «jan», «joan» edo «jabe» bezalakoak, guztiak j letrarekin idatzi baitira.55 Aitorkizunen bigarren idatzalditik hain hurbil dauden bi testu hauen kasua ez da ez froga ez argudioa, adibidea baizik: eta erakusten du sinesgaitza dela B-ko testuaren j horiek guzti a k Orixeri leporatu behar izatea. Egin ditugun nabarmenduak ez dira alferrikakoak: san Benitoren Erregelaren eta Jainkoaren bilia liburuaren aipatu zatien eskuizkribuen ondoan jarri behar da Mokoroaren txostenean Orixek eskuz idatzi duen «launa» bat (ikus 111 erans. 1 zenb.); baina baita ere B-prior-eko 18. orrian Orixeren eskuz ere idatzitako «Jaungoikoa» bat (ikus, beherago, 118 or.). 56 Seguruenik, B-ko testuaren 1-111 liburuetako jbat baino gehiago b-tik etorri da: baina susmagarria da oso -eta honetarako balio du, esan dezagun berriz ere, aipatu bi testuen lekukotasunak- ez, esan bezala, agerraldien kopurua, ezpada batzuen eta besteen arteko banaketa gardenean dagoen sistematikotasun erabatekoa. Aitorkizunen historiari buruz ditugun testuaz kanpotiko datu seguruak mahai gainean ipinita, B-ko testuaren 1-111 liburuetako aipatu egoera xelebrea modu bakar honetan uler daitekeelakoan nago: B-ko testua makinaz jo zuenak (j oraingo gipuzkoar gehienen modura ahoskatzeaz gain eta s eta z -idazterakoan behinik behin- nekez bereizteaz landa) ez zuen euskaraz irakurtzeko edo idazteko ohiturarik, egin zituen hutsen kopuruak eta, batez ere, nolakotasunak argi eta garbi erakusten duten bezala; Aitorkizunen testua, zati handi batean, ulertezin egingo zitzaion eta ia-ia hizkuntza arrotz batean balego bezala kopiatuko zuen; baina zerbait baldin bazekien, zerbait baldin bazuen errotua bere ohitura murritz hartan, zen «Jaun» eta «Jaungoiko» -eta, beraz, «Jainko»- esan eta idazten dela. Badakigu ez zuela inoiz Orixeren testua zuzentzeko borondaterik edo gaitasunik erakutsi, ez kopiatzerakoan ez 55 Axola zaigu azpimarratzea san Benitoren Erregela eta jainkoaren bilia adibide ezin hobeagoak direla: esan bezala, kronologiarengatik (biak Lazkaon, hau da, 1955ean eta, agian, 1956ko lehenengo seihilabetekoan ondu zituelako: ikus 51-52 or.); ukitzen dituzten gaiengatik eta, hortaz, bertan erabiltzen den hiztegiarengatik Uaun, jainko, jaungoiko hitzak, esaterako, etengabe agertzen dira); eta baita ere bi liburu horiek j letrarekin eta, oro har, gipuzkoar kolore batekin idatzi nahi izan zituelako. 56Hemen -s eta z letren auzian ez bezala- ez dira aintzat hartzekoak Orixek (zehazki m2-k) B-prior-en zuzendu dituen 40 jotak («Jauna B : launa m2», etab.), zeren honek ez baitu esan nahi B-n daudenak b-tik-hots, Orixeren eskuizkributik- ez datozenik: esan nahi duen bakarra da Orixek ez zuela j erabili nahi izan Aitorkizunen bigarren idatzaldian, eta hori bagenekien.
90 TESTUAREN IBILBIDEA kopiatutakoa bere arkatzarekin txukuntzerakoan (ikus 98-105 or.): kopiatu besterik ez zuen egin nahi izan, ezin zuen berezko irizpiderik izan -grafiari buruz, esaterako-, eta, jakina, aurrean zuen eredutik aldendu zen bakoitzean izan zen banalizazioak egiteko («egarri» ulertu du «egari» zioen tokian, «biar duzun» eta ez «diarduzun», «eiten duna» kopiatu du ereduak «eiteduna» zekarren lekuan, etab.) edo, oraindik esanguratsuagoa dena, inongo zentzurik ez duten irakurtze-hutsak egiteko (ezer esan nahi ez duen «ukari-naia» kopiatu du «ukannaia» ulertu ez duelako, «ihire» eta ez «ihize», «auztea» eta ez «anztea» ... ): seinalea, arestian esan dugun bezala, Orixeren testua kopiatzen zuena-neurri batean behintzat- hizkuntza arrotz batean balego bezala. Aurrean zuen antigrafoan «Iaun» ( edo «Iainko» edo «Iaungoiko») ikusten zuenean eta «Jaun» kopiatu (edo «Jainko» edo «Jaungoiko»), beste banalizazio bat gehiago egiten zuen: arraro egiten zitzaiona ezaguna zuenarekin ordezkatzen zuen, seguruenik konturatzeke. IV. liburuaren hasieratik aurrera ja jakinaren gainean dago «Jaun», «Jainko» eta «Jaungoiko» ere, «ian», «ioan» eta «iabe» bezala, i letrarekin idatzi behar dituela, eta hemendik aurrera puntu honetan egongo diren hutsak, orain arte ez bezala, salbuespenak izango dira: zalantzarik gabe -Aitorkizunen historiari buruz ditugun testuaz kanpotiko datuak kontuan hartuta, berriz ere-, Orixek berak zuzenduko zion kopiagileari joera-edo hura. Gorago aztertu ditugun irakurtze-hutsetan eta setaz letrak nahastetik sortutakoetan ez bezala, j letrari buruzko auzi honetan ez dugu froga segururik baina, agidanean, aldeztu dugun hipotesi hau da ditugun datu guztiak errazena esplikatzen dituena; nolanahi ere, abantaila bat dugu hemen: oker baldin bageunde, hau da, onartu behar bagenu j letraren erabilera xelebre hau Orixeri bakarrik egotzi behar zaiola, frogatuko genukeen gauza bakarra izango litzateke egoera hau b-tik datorrela eta B-ren kopiagileak antigrafoan zuena kopiatu besterik ez zuela egin, baina ez, inondik ere, B-ko testua Orixek jo zuenik makinaz; B-ko testua Orixe ez zen kopiagile batek eskribitu zuelakoa ezin eztabaidatuzko modu batean frogatua gelditu baita gorago. 57 Orain artekoa ez da B-ren kopiagileak egin dituen hutsen tipologia bat: aitzitik, frogatu nahi nuen ezinezkoa zela gure kopiagile hau Orixe izatea, eta horren arabera aukeratu ditut adibideak; nolanahi ere, nago hauexek direla, ikuspuntu orokorrago batetik begiratuta ere, B-ren kopiagileari leporatu dakizkiokeen hutsik interesgarrienak. Azaldu ditugun argudioek 57 Arestian aztertu ditugunen ondoan bigarren mailakoa bada ere, aipatzeko modukoa da egilea ez den kopiagile baten alde hitz egiten duen beste argudio klasiko bat: alegia, makinaz egindako zuzenketetan falta izatea egileari egotz dakizkiokeenak. Izan ere, askotan gertatu da, B-ko testuan, idatzitako hitz bat edo pasarte bat kopiagileak urratu izana -betiere, noski, makinaz- eta ondoan edo gainean (hots, lerroartean) urratutakoari dagokion hitz edo pasarte zuzena idatzi izana, baita ere makinaz; urratu hauek irakur daitezkeen neurrian, badirudi zuzentzat jotako irakurketak ez direla egile batek bakarrik egin dezakeen iritzi aldatze baten ondorioak, ezpada gorago ikusi ditugunak bezalako huts mekanikoei dagozkienak. Oauziek ekarritako era honetako hutsak, batzuetan, nahasgarriak izan daitezke: esaterako, «nor otezkoan gelditu Zure mirabe gomenerako egin bear dala», baina lerro bat beherago «Zure mirabe oriek» irakur daiteke [36 or.= III, 9, 17 <69, 7-8 eta 10>], etab.). Badira ordea lehenengo begi kolpe batean kontrakoa pentsarazi lezaketen kasu -gutxi- batzuk; adibidez: «Olakoz betea da nere bizia, eta ez dut Zure unikia beste itxatopiduik, ta Zure uniki txit aundia beste ta Zure urriki txit aundia beste itxaropenik ez dut» (134 or. = X, 35, 57 [290, 22-23>]); «Eragaitz daudenean [gaudenean B], ezinegonez daude; era onez dute atseden. Maitea dut nik azta, aik natama n01anai noala. Nere mifia maita-grifia; ark naroa noranai ba'noa» (176 or.= XIII, 9, 10 [385, 13-15]); «Aztertu ere dczagnn dugu[ ... ]» (191 or.= XIII, 34, 49 [420,11)); baina hauek, agidanean, urratuak dituen antigrafo bat salatzen dute, ez besterik. Egoera honen ondoan bereziki esanguratsu bihurtzen da C-n auzi honi dagokionez ikus daitekeena: 69-70 or. 8-9 oh.; adibide ona da, orobat, 189 or. 2 oh.
C-TIKB-RA 91 berretsi egin digute Orixek Zaitegiri 1955eko otsailaren 15eko gutun hartan (ikus 79 or.) ziotsona -hobeto esateko, ziotsonaren alderdi bat, segituan ikusiko ahal dugunez-; bai baitzegoen berretsi beharra: ibili dugun bideak berez duen interesa alde batera lagata ere eta ez dut uste txikiena denik-, ohar bedi ondo testu barneko argudioek bakarrik f r o g a dezaketela testuari dagokiona, eta inoiz ez -behin baino gehiagotan ikusiko ahal dugu orrialde hauetan zehar- testuaz kanpotiko datuek. 3. C-ren eta B-ren arteko eskuizkribu galdua: b Ez da zalantzarik, hortaz, Orixe ez zen kopiagile batek eskribitu zuela B-ko testua; era berean, badirudi behartuta gaudela onartzera z e n b a i t z a t i t a n g o r d e e z z a i g u n t e s t u b a t i z a n z e 1 a C - r e n e t a B - r e n a r t e a n . Alde bat utzita behin baino gehiagotan aipatu behar izan dugun Zaitegirentzako 1955eko otsailaren 15eko gutunak dakarren lekukotasun garrantzitsua (ikus, honen balioaz, 79 or.), honako arrazoi hauek ditugu b honekin jokatu behar izateko: batetik, hasierako liburuetan C-tik B-ra bidean egin ziren berrikuntzak ezin zirelako ca-prior-eko ertz eta lerroarteetan sartu; bigarrenik, eta berriz ere lehenengo liburuei dagokienez, B-ren kopiagileak egindako huts askok eskuz eskribitutako eredu bat salatzen dutelako eta, hain justu, C-tik B-ra aldatu ez ziren esaldietan (hau da, idatzaldi berria ca-prior-eko orrietan egin izan balitz ukitu beharra ez zuketen esaldietan, alegia); hirugarrenik -eta honi eskerrak aurreko biek hain garbi erakusten ez duten muga bat ikusiko ahal dugularik-, 1-V liburuetako B testuan ez delako gorde VI-IX liburuetan gorde egin den --eta segituan aztertuko dugun- C-ko testuaren ezaugarri esanguratsu bat. Hasierako liburuetan egindako aldaketen tamaina eta ugaritasunari buruzko argudioa mintzagai dugun hipotesiaren aztarren nabarmena da: izan ere, hauexek dira -alde handiarekin gainera- Orixek 'bigarren jorraldian' gehien aldatu zituen liburuak eta, hortaz, paper berri baten premia zutenak. Baina, oso kontuan hartzeko modukoa bada ere, argudio ahula da, ezin baitu berez ezer frogatu: litekeena litzateke, esaterako -eta ez da zentzugabeko hipotesia: ikus 79 or. 34 oh.-, zenbait pasartetarako behintzat ahoz diktatu izana Orixek testu berria B-ren kopiagileari; bestalde, argudio hau ez da erraz azaltzen, nola edo hala neurtu egin beharko genituzkeelako liburu bakoitzean egindako aldaketak eta, batez ere, erakutsi egin beharko liratekeelako hemengo orrialde hauetan neurketa horren emaitzak; eta, azkenik, ez da ezinbestekoa: batetik, nahikoa izan behar lukeelako egiaztatzeak C-tik B-ra egin ziren aldaketak, testuan aurrera egin ahala, gero eta gutxiago eta gero eta azalekoagoak izan zirela -ohi bezala, bestalde- eta, bestetik, ondoko bi arrazoiek frogaindar -gutxienez- handiago batekin erakusten dutelako aldeztu nahi dugun hipotesia. Izan ere, badirudi B-ren kopiagileak sarri egin izana eskuz eskribitutako antigrafo bat salatzen duten hutsak eta, aldi berean, huts hauek C - t i k B - r a a 1 d a t u e z z i r e n --edo apenas aldatu ez ziren- e s a 1 d i e t a n e g o t e a (hots, C-tik B-ra egindako aldaketak C-ko testuan bertan idatzitako gehiketa edo zuzenketen bidez egin izan balira ukitu behar ez ziratekeen esaldietan egotea) nahikoa dela frogatutzat jotzeko, batetik, beste testu bat izan zela C-ren eta B-ren artean eta, bestetik, noski, testu hura eskuz eskribituta zegoela. Gauza ezaguna da soil-soilik grafikoak diren hutsak bakanak izan ohi direla, beti
C-TIKB-RA 95 zion lanari: seguru dakigu aldaketa hau bosgarren liburuaren hasiera edo erdi aldera gertatu zela. Ez dut uste bi gertakizun hauek-1-V liburuetarako bakarrik egin izanak b zirriborroa eta 1-V liburuak edizio elebakar batetik itzulitako bakarrak izateak- elkarrekin zer ikusirik ez dutenik.
11 Orixe -eta testuaren kopiagilea- B zuzentzen: B-prior (eta B-alter) Ikusi dugu, hortaz, Aitorkizunen bigarren idatzaldia B deitu dugun testuan gauzatu zela eta B-prior eta B-alter izendatu ditugun behatzizkribu bikien bidez heldu dela, zuzenean eta osorik, guganaino; eta aurreratu dugu, orobat, B-ko testua ohar anitzek aldatua agertzen dela bai B-prior-en bai B-alter-en. B-prior bidali zen inprimategira: bertan daude testuaren kopiagileak eskribitutako zuzenketak, Orixek berak bere eskuz idatzitakoak eta inprimategira bidean on Manuel Lekuonak egindako ohar ugari. B-alter, berriz, ez zen inoiz Lazkaoko liburutegitik atera: axola bide zitzaion Orixeri B-prior-eko testuari egin zitzaizkion aldaketa guztien kopia gordetzea, eta inprimategira joan behar zuen aldakian egindako zuzenketa eta gehiketak B-alter-eko orrietan jasotzen -edo jasoarazten- hasi zen; aldaketa haietako batzuk bakarrik kopiatu ziren baina, beste alde batetik, B-prior eskuetan ez zuenetik bururatu zitzaizkion ohar berriak B-alter-i emendatu zizkion: B-prior berrikustean harrapatu ez zuen hutsen bat edo beste B-alter-en zuzendu zuen eta baita ere han utzitako hutsuneren bat bete, seguruenik Orixek inoiz ikusiko ez zituen probetan sartzeko asmoarekin. Irizpide material eta paleografikoetan oinarrituta, honela sailkatu daitezke B-prioreko orrietan zehar dauden oharrak: lehendabizi, bi aldakien artean kalkoa ipinita -eta, seguruenik, paperak oraindik idazmakinatik atera gabe- arkatzez egindako zuzenketak (ml); bigarrenik, B-alter-en ere -baina oraingo honetan kalkorik gabe- kopiatu diren lapitzez egindako ohar gutxi batzuk (ml bis); hirugarrenik, B-prior-eko 35. orrian tinta gorriz eskribitutakoak (ml ter); laugarrenik, Orixek berak ohiko tinta beltzez egin dituen era askotako zuzenketa eta gehiketak (m2); bosgarrenik, on Manuel Lekuonak arkatz gorri-urdin batekin (mutur bat gorria eta bestea urdina dituzten -edo, bederen, zituzten- haietako batekin, pentsatzen dut) idatzitako oharrak (m3); seigarrenik, B-alter-en kopiatu ez ziren lapitzezko zuzenketa gutxi batzuk (m4); eta, zazpigarrenik eta azkenik, tinta urdin bat baino gehiagoren bidez marraztu ziren glosa zenbait (m5 eta m5bis). Alde bat utzi ditugu, noski, [I] orrian apezpikutegian idatzitakoak (hauetaz ikus 52-53 or.). Eskuak izendatzeko erabili ditugun zenbakiek, gutxi gorabehera, benetan izan zen hurrenkera adierazten dute: bistan da -eta honen froga gehiago ere emango dira- m 1 m2 baino lehenago ibili zela B-prior-eko testua zuzentzen; m2, jakina, m3 baino lehenago; ml guztiak (ml, ml bis eta mlter), inongo zalantzarik gabe, B-prior Lazkaotik atera baino lehenago; m3 aurreko guztien ondoren eta, zenbait oharri dagokionez behintzat -hau ere beherago ikusiko ahal da-, m5 eta m5bis baino lehenago. Gutxi gorabehera bakarrik ordea: ezin baitugu segurtatu m 1 bis eta m 1 ter deitu ditugun eskuen ohar guzti-guztiak m2 baino lehenagokoak izan zirenik; eta alferrik
ORIXE B ZUZENTZEN: B PRIOR (ETA B-ALTER) 97 litzateke iritzi bat eduki nahi izatea m4-ren kronologia erlatiboari buruz. Hauxe da, esan bezala, irizpide materialak eta paleografikoak erakusten diguten ikuspegia; hauen bidez ez dago, agidanean, harantzago joaterik, ez behintzat iritzien alorrera sartu nahi ez badugu: batetik, oharrak deitu ditugun asko marrak eta urratuak direlako -eta, beraz, ez dute beti aukera ematen jakin ahal izateko bertatik ibilitako beste esku batek eginak izan daitezkeen ala ez-, eta zenbait eskuren kasuan letra solte gutxi batzuk besterik ez dugulako; bestetik, ohar gehienak ez ohiko modu batean marraztu direlako (batzuk paperak oraindik idazmakinaren gurdian zeudenean eskribitu dira, beste batzuk makinak egindako letrak antzeratu nahiez, etab.) eta, horrela, oso erraza da, nahiz eta pertsona berak idatziak izan, antz handirik ez izatea elkarren artean; azkenik, eta begien bistan dauden arrazoiengatik, gaurko gizakien idazmoldeak ez direlako izaten iraganekoenak bezain erregularrak eta, beraz, arriskutsuagoa da irizpide paleografikoen bidez bakarrik atxikitzea eskribitzaile honi edo hari hemen aztergai ditugun ohar solte hauek bezalako testu laburrak. 1 B-alter-eko orrietako ohar gehienak, esan bezala, B-prior-ekoen ispilua dira eta honako hau da, nire ustez, horiek sailkatzeko modurik errazena: lehendabizi, bi aldakien artean jarritako kalkoaren bidez kopiatu direnak, hau da, B-prior-i buruz hitz egiterakoan ml eskuari atxikitutako guztiak eta, noski, berberak eta berdinak (ml);2 bigarrenik, B-prior-eko ml bisek, B-prior-en egin dituenak kopiatuz, B-alter-en idatzi dituenak (103-104 or. zerrenda) gehi seguruenik esku honi beroni atxiki behar zaizkion beste lau ohar, guztiak arkatzez eginak (mlbis);3 hirugarrenik, B-prior-eko mlter-ek, m2-k B-prior-en bertan tinta beltzez egin dituen oharrak kopiatzeko asmoz, B-alter-eko 1-38 orrietan tinta gorriz marraztu dituenak ( 107 -112 or. zerrenda) eta, hauekin batera, esku honek beronek tinta mota berarekin idatzi dituen beste hiru ohar berri (ml ter);4 eta, azkenik, Orixek berak, bere ohiko tinta beltzez, B1Azken puntu honi dagokionez badirudi, gainera, uste izaten den baino zuhurtasun gehiagorekin jokatu beharra dagoela: hala aholkatzen dute azken urteotan azaleratu diren paleografo ospetsu zenbaiten hutsegite erraldoiek. (Ohar bedi, bide batez, 'paleografiko' adjektiboa erabiltzen dudala -beste askok bezala, bestaldehitzaren etimologiari begiratu gabe: 'grafiko' izenondoa nahasgarria izango litzateke testuinguru honetan, irakurleak pentsa bailezake, esaterako, VII eranskinean duen adiera izango lukeela hemen ere). 2Eztabaidagarria izan daiteke, agian, hauek ere B-alter-eko ohartzat jo behar ote diren ala ez baina, nolanahi den ere, guztiz komenigarria iritzi diogu hauekin ere sail berezi bat egiteari, bi behatzizkribu bikietatik ibilitako eskuen izendapenean horrela lor daitekeen -eta benetan dagoen- simetria ez haustearren. 3Ez baita zalantzarik B-prior-eko mlbis eta B-alter-eko mlbis esku bera direla: aipatu bi irizpideengatik ez ezik baita oharrak testuan kokatzeko moduagatik ere. Aipatu lau ohar berriak hauek dira: «edertasunak B-pr : edertasuna B-alt : edertasunak ml bis» (50 or. = IV, 15, 24 [95, 2]), non, bistan denez, B-alter-en ez baitzen kalkatu B-prior-en badagoen k letra; 100 eta 140 orrien goiko eskuin aldeko izkinan «3» bana idatzi ditu (140 orrikoa azpimarratuta): aipatzeko modukoa da 100. orrian IX. liburua hasten dela eta 140.ean XI.a; azkenik, 105 orrian makinaz egindako huts nabarmen bat ezabatu nahi izan du mlbis-ek: orri horretan dagoen IX, 6 kapituluari dagokion zenbaki erromatarraren ondoan baina eskubirago behar ez zen makinaz jotako «I» bat (zeina makinaz urratua baitago, hau da, B-prior-en ere urratuta agertzen da). 4Hirurak daude m2-ren zuzenketa asko jaso diren orrietan. Lehenena hau da: «utsago da nardatuago B : utsago ta nardatuago mlter» (27 or.= III, 1, 1 [51, 14]). Bigarrena mlter-ek berak egindako m2-ren zuzenketa baten kopia baten ondo-ondoan dago; B-ko testuak honela dio: «Entzulea kupitzea deitzen dute, ez[,] laguntzea» (27 or. = III, 2, 2 [54, 22-23]); m2-k «laguntzera» zuzendu du B-prior-en eta mlter-ek, B-alter-en eta ohiko tinta gorriarekin, m2-ren zuzenketa jasotzeaz gain «kupitzea B: kupitzera mlter» zuzenketa ere egin du. Hirugarrena, azkenik, honako hau da: «Jainkoa B: Iainkoa mlter» (33 or.= III, 7, 12 [63, 19]); eta hau ere, aurrekoa bezala, m2-k orri horretan bertan egindako -eta m 1 ter-ek B-alter-en jasotako- beste zuzenketa batzuen berdin-berdina da (ikus, 112 or., B-ko 33 orri honetan hiru bider egindako «Jainko B: Iainko m2» zuzenketa).
98 TESTUAREN IBILBIDEA prior-etik aldatu dituen hiru ohar (113, 114 eta 118 or.), ex novo sartu dituen sei ohar berri eta 128 eta 135 orrien bitartean gehitu dituen paragrafo zenbaki zenbait (m2).5 B-prior-eko egoeraren deskribapen hau da aipatu bi irizpideen arabera irits daitekeen aseptikoena: komeni zaigu, beraz, egoera honetatik abiatzea behar diren zehaztapen eta hipotesiak egiterakoan. Badirudi, izan ere, bereizi ditugun zortzi eskuei ez dagokiela ohargile bana: egiantzekoa da oso, esaterako, ml, mlbis eta miter izendatu ditugunak pertsona bakarra izatea -B-ko testua makinaz jo zuen kopiagilea bera-; eta, alderantziz, litekeena da zenbaki bakar baten barnean esku bat baino gehiago egotea: nago, adibidez, m4 deiturarekin sailkatu ditugun oharretan bi esku daudela (bat, oker ez banago, B-ren kopiagilearena, berriz ere). Behar da ordea zorrotz bereizi segurutzat jo daitekeena eta hipotesia besterik ez dena. Nolanahi ere den, orain axola zaigu aipatu sailkapen honekin lotuta dauden honako bi baieztapen hauek gogoan izatea: batetik, m 1, m 1 bis eta m 1 ter izeneko eskuen ohar-edo guztiak B-prior Lazkaoko beneditarren etxetik atera baino lehenago egin zirela, hau da, Aitorkizunen testua oraindik Orixeren zaintzapean zegoenean eta, beraz, Orixeren oniritziarekin sartu zirela testuan; bestetik, Orixe B-alter-ez baliatu zela -heiak nahi baino neurri txikiago batean izan bazen ere, seguruenik- B-prior-eko testuan egindako zuzenketa eta gehiketen kopia bat izateko eta, orobat, B-prior-ek bere eskuetatik alde egin ondoren otutzen zitzaizkion aldaketak jasotzeko, agian, gorago ere esan dugun bezala, liburuaren probak ikusiko zituelakoan. 1. ml, ml bis, ml ter eta B-ren kopiagilea Hortaz, m 1 deiturapean bildu ditugu bi behatzizkribu biki hauetako orrien artean kalkoa ipinita zegoen bitartean egin ziren ohar guztiak: B-prior-en lapitzez daude eta bertan lapitzez eginda dauden gainerako oharretatik -guk m 1 bis eta m4 izenekin sailkatu ditugunetatik alegia- bereizi ahal dira B-alter-ek erakusten digulako, ezin eztabaidatuzko moduan erakutsi ere, esan bezala eskribitu zirela. Seguruenik bi aldakiak oraindik idazmakinaren gurdian sartuta zeudenean egin ziren eta, hau horrela izan bazen, nahitaez ondorioztatu behar genuke testua makinaz jo zuen kopiagileak berak-aita Jose Maria Aizpuruak- idatzi zituela.6 Ohar hauek paperak idazmakinatik atera baino lehenago egin zirela pentsarazten digu B-alter-en ere berdin-berdin kokatuta egoteak (izan ere, behin aldakiak makinatik atera eta gero zerbait gehitzen baldin bada, gehituak ez dira beti -ezta hurrik eman ere- parean gelditzen lehenengo eta gainerako kopietan), eta baita ere baieztatzeak paperak 5Hona hemen sei ohar berri horiek: «ots B-pr: ot B-alt: ots m2» (11 or. = I, 13, 22 [27, 12]; berriz ere, B- . prior-etik B-alter-era kalkatu ez den letra bat da); «gorezkizunak B: goreskizunak m2» (42 or.= IV, 4, 8 [80, 22]); 56. orrian, V, 6 kapituluak behar duen «VI» zenbakia (B-prior-en Lekuonak gehitu zuen); 87. orrian, VII, 21 kapituluak falta duen izenburua («Kristo hiotzez umil eta samur»; Lekuonak, noski, beste konponbide bat bilatu behar izan zuen: ikus 225 or. eta 248 or. 183 oh.); «biotzak B: biotzik m2» (163 or.= XII, 15, 22 [355, 11]) oker, agidanean; eta «baiztan B: baitzan m2» (191 or.= XIII, 33, 48 [420, 7]). Hauetaz gain, X. liburuaren testuan falta ziren 39-58 paragrafoen zenbakiak gehitu ditu, banan-banan (128-135 or.), eta 47.ean baita testuaren barnean paragrafo berria egiteko marka ere. 6C-ren kopiagileak ere -Orixek berak, oso oker ez banago- ohitura hau berau zuen (ikus 70 or. 10 oh.): litekeena da zuzenketak egiteko modu hau Orixek iradoki izana B-ren kopiagileari, baina litekeena da, orobat, gauza zabaldua izatea garai hartan; Erregelaren eskuizkribuei buruz ikus hurrengo oharra.
ORIXE B ZUZENTZEN: B PRIOR (ETA B-ALTER) 99 idazmakinatik atera ondoren errazagoa eta garbiagoa izaten dela zuzenketak eskuz kopiatzea aldaki guztietan kalkoaren bidez egiten ibiltzea baino. Honetaz gain, zalantzarik gabe dakigu ml-en oharrak m2-renak baino lehenago egin zirela, askotan m2-k ml-ek marraztutako marren edo letren gainean berridatzi baitu (ikus beherago, 107-113 or., m2-k egindako zuzenketen zerrendan, «m 1 » abisua daramaten oharrak) .7 Hau guztia, noski, ohar hauen egiletasun materialari dagokio, baina segituan ikusiko dugu zuzenketen nolakotasunak berak, gehienetan behintzat, kopiagilea salatzen duela. Nolanahi den ere, bereizketa hau -egilearen eta egilea ez denaren artekoa alegia- zati batean bakarrik onartu daiteke hau bezalako kasu batean, zeren nabarmena baita egilea eta egilea ez zen hura elkarren ondoan zeudela azken hau B-ko testua eskribitzen zegoenean: horrela pentsarazten digute testuaz kanpotiko datuek eta, batez ere, horrela izan zela erakusten digu testuaren antolamenduari dagozkion m 1-ek egindako gehiketen kokapenak berak, berehala azalduko dugun bezala. Ikus ditzagun ordea, beste ezer baino lehenago, gorago de~nitutako ohar hauek: B 2 or. [oin-oharra] (1) 4 or. = I, 6, 7 [15, 7] edoskitzen 4 or.= I, 6, 8 [15, 12] baitara nintzan 5 or. = I, 6, 10 [16, 25] iragan biderik 6 or.= I, 7, 11 [17, 20] azkurria 6 or.= I, 7, 11 [17, 22] akar 6 or.= I, 7, 11 [18, 6] azbegiak 7 or. = I, 8, 13 [19, 22] eta, ezin 12 or. = I, 14, 23 [28, 7] Gr[e]zikko 12 or.= I, 14, 23 [28, 14] gogo emanez 16 or.= I, 19, 30 [34, 8] ua 20 or. = 11, 3, 5 [40, 22] bio zgarbi ml edoskitzen(2) b. nintzan(3) iraganbiderik azkurriaO) akar<2) azbegiak(3) eta ezin Gr[e]zi'ko gogoemanez ua biozgarbi A iraganbiderik eta ezin Greziko gogoemanez ua biozgarbi 7Erregelaren eskuizkribuek antzeko egoera bat erakusten dute. (Antzekoa diogu, eta ez berdina, Erregelaren testua ez dugulako Aitorkizunena bezain ondo dokumentatuta, ez baitzaigu inoiz gorde orri beraren aldaki bat baino gehiago: bigarren behatzizkriburako, izan ere, kalkoarekin egindako aldaki bat baizik ez dugu eta lehenengo behatzizkriburako, berriz, lehenengo kopia soil-soilik. Erregelaren bi behatzizkribuei buruz ikus 79 or. 33 oh.). Bigarren behatzizkribuak bi gauza hauek erakusten dizkigu: batetik, han ere bi modutara egin zirela zuzenketak, batzuk kalkoa bi aldakien artean jarrita eta beste batzuk, lapitzez, banan-banan bi aldakietan (lapitzez baitaude kalkoarekin ateratako kopia den gure eskuizkribu bakarrean, mlbis-enak B-alter-en dauden bezala); bestetik, bi zuzenketa sail hauek, oro har, B-prior-eko ml-ek eta mlbis-ek egindakoen oso antzekoak direla: elkarrekin eskribitutako hitzak bereiztekoak, liburu haren testuaren zenbaketa sistemari dagozkionak, idazte-hutsak zuzentzekoak, etab. (Bada, eskuizkribu honen zuzenketetan, beste sail bat, boligrafo batekin egindako oharrek osatzen dutena: hauek guztiak geroagokoak dira, seguruenik beneditarrek itzulpen hau editatu zuten sasoikoa). Lehenengo behatzizkribuak berretsi egiten digu bigarrenak erakutsitakoa; boligrafoak egin dituenez --eta nahitaez geroagokoak izan behar dutenez- landara, bi sail bereizi behar dira hemen: batetik, Orixek bere betiko tinta beltzarekin egindako oharrak eta, bestetik, lapitzez egindako beste batzuk; tinta beltzarekin egindakoak B-prioreko m2-k egindakoen eite berekoak dira eta lapitzez egindakoak, oro har (hemengo honetan askoz lan gehiago izan baitzuen: ikus 79 or. 34 oh.), ml deitura duten B-prior-eko hiru eskuek egindakoen itxurakoak. Honetaz gain, ezin ukatuzkoa da Erregelaren eskuizkribuan arkatzez aritu dena (lehenengo behatzizkribuari dagokionez behintzat, bigarrenean marratxoren bat eta letra solte batzuk besterik ez baitago) Aitorkizunen B-prior eta B-altereko mlter bera dela (ikus, esaterako, aipatu bigarren zatiko 25, 36, 37, 38 edo 41 orrietako gehiketak).
102 TESTUAREN IBILBIDEA ziola: ez dezagun ahantz segurtasun osoa dugula, batetik, B eskribitu zenean Orixe bertan zegoela eta, bestetik, B ez zela kopiatu erabat bukatuta zegoen eredu batetik ezpada egileak eredu hura 'eman ahala'): adibidez, 6. orrian 1, 2 eta 3 oin-oharren deiak eskuz gehitu ditu ml-ek, baina 4.arena makinaz egina dago eta orobat orri horretako oin-ohar guztiak. 175. orriko zuzenketei dagokienez, daitekeena da ereduan ere horrela egotea baina kopiagileari ahaztu izana B-ko testua zenbakitxoen arabera antolatzea edota, berriz ere, egilearen azken momentuko iradokizun bat izatea. 15 Interesgarriagoa da egiaztatzea m 1-ek egindako gainerako ohar gehienek h u t s m e kan i k o a k zuzen t ze n d i t uzte 1 a : honelakoak dira bereizita egon behar luketen bi hitz elkartu egin dituzten gehienak edo, alderantziz, elkartuta egon behar luketenak bereizi egin dituztenak («bio zgarbi B : biozgarbi ml» [20 or.], «Zukegineri B : Zuk egineri ml» [87 or.], «alaizan B : ala izan ml» [125 or.], etab.); eta baita gehiketa bat edo ezabatze bat egitetik sortu diren hutsak ere, nabarmena baita hauetako gehienetan gertatutako gehiketak eta ezabatzeak mekanikoki egindakoak direla («eta, ezin B : eta ezin ml» [7 or.], «iragaitaean B: iragaitean ml» [146 or.], «onean as-estu B: onean; as-estu ml» [115 or.], «errainua B : erainua ml» [122 or.], etab.). 16 Gauzak izan zitezkeen bestelakoak: esaterako, m 1-ek ez du, oro har, irakurtze-hutsik zuzentzen; m2-k, berriz, eurrez: «arotan B : orotan m2» (2 or.), «amiltasunaren B : umiltasunaren m2» (9 or.), «sinesten B : sinestez m2» (20 or.), «erezten B: ezesten m2» (20 or.), etab. Alabaina, huts mekanikoak ez dira-ez behintzat nahitaez- bestelakoak baino nabarmenagoak, hau da, ez zaie nahitaez bestelakoei baino errazago antzematen: «arotan», «amiltasunean» edo «erezten» ez dira askoz zailagoak harrapatzen «gogo emanez», «errukarriak» edo «audiago» baino. 17 Orduan, hutsak zuzendu behar dituen ohargilearentzat alderik ez badago -ez nahitaez edo ez beti, diogun berriz ere- era honetako hutsen eta bestelako hutsen artean, zer esan nahi ote du ohargile batek 150rixek askotan erabiltzen zuen sistema hau hitzen ordena aldatzeko: C-n, esaterako, horrelako asko daude, eta orobat san Benitoren Erregelaren eskuizkribuan. Pare bat aldiz m a k i n a z eskribitu ditu zenbakitxo hauek B-ren kopiagileak: «dutan idatzi» hitzek 2 eta 1 zenbakiak daramatzate gainean, hurrenez hurren, eta An, noski, «idatzi dutan» argitaratu da (172 or. = XII, 32, 43 [376, 13)); «ixuriz bizi ere» hitzen gainean ere 1, 3 eta 2 zenbakiak daude eta A-n, kasu honetan ere, «ixuriz ere bizi» inprimatu da (174 or. = XIII, 4, 5 [381, 1)). Daitekeena da B-ren kopiagilea ez konturatzea (B-n dauden era honetako lehenengoak baitira) zenbakitxoek zer esan nahi zuten, eta daitekeena da, orobat, zenbakitxoei berandu erreparatzea. 16Honek ez du esan nahi, noski, huts mekaniko hauetako batzuek osagai psikologikorik izan ahal ez dutenik; hala da, esaterako, honako kasu hauetan: «iragan biderik B : iraganbiderik ml» (5 or.), «gogo emanez B : gogoemanez ml» (12 or.), «agintza dun B: agintzadun ml» (23 or.), etab.; edo, noiz edo noiz, puntuazio marka baten inguruan sortutako hutsetan; edo, azkenik, «besterik B : beterik ml» (23 or.), «errukarriak B : errukariak ml» (99 or.) edo «zuan B : zun ml» (175 or.) bezalakoetan. Eta ez dezagun ahantz daitekeena dela hemen aipatutako huts hauetako batzuen zuzenketan egileak berak parte eduki izana. 17lzan ere, h i r u adi b i d e h a u e k d i r u d i te n b ai no as k o z e s a n gu r at s u a g o a k d i r a : B-ren kopiagileak -Orixek hemen darabilen euskara mota honetan ohitura gutxi zuen gizonak, gorago ikusi dugun bezala- hiru huts hauek zuzendu ahal izan ditu, baina ez Lekuona ez Orixe bera ez dira gauza izan gogoeman aditzarekin gertatutako beste huts bat -honen oso antzekoa- zuzentzeko (ikus, kasu xelebre eta benetan eder honetarako, 129-130 or.); «errukarriak B : errukariak ml» ez zegoen zuzentzerik, ez baldin bada ereduaren beraren argitan, zeren ez baita berez hutsa edo, hobeto esateko, ezinezkoa delako --eredua falta bada, diodan berriz ere- hutsa dela jakitea (ikus, gorago, 100 or. 9 oh. eta, diodanaren froga gisa, 111 erans. 406 or. 42 oh.); eta oso bitxia da egiaztatu ahal izatea ml-ek hain erraz zuzendu duen «audiago» honen aurrean Lekuonak, lehenengo momentu batean behintzat, «aundiago» banalizazioa egin zuela (ikus, lehen ere iradoki bezala, 156 eta 163 or.). Ez zen, beraz, erraza huts hauei igartzen.
ORIXE B ZUZENTZEN: B PRI OR (ETA B-ALTER) 103 huts mekanikoak-funtsean eskribitze-hutsak- bakarrik zuzendu izanak? Bestela esanda, noren portaera izan daiteke desberdina eskribitze-hutsen eta bestelakoen aurrean? Huts horiek egin dituenarena: idazmakinan behar ez zen giltza jotzen dugunean, batzuetan behinik behin, konturatu egiten gara; berriz, «orotan» idatzita dagoen tokian «arotan» irakurri badugu nekezago konturatuko gara huts bat egiten ari garela. Badirudi, hortaz, m 1-ek zuzendu dituen hutsen nolakotasunak berak ere kopiagilearen egiletasunaren alde hitz egiten duela. Beraz, zuzendu diren hutsen nolakotasuna hain adierazgarria baldin bada, h a u b e z a i n a d i e r a z g a r r i a i z a n g o d a z u z e n d u e z d i r e n h u t s e n a . Esan dugu zerbait irakurtze-hutsen gainean eta, bestalde, B-ko testuak gutxitan ikusiko dugun gardentasun batekin jartzen digu begien aurrean barne diktaketan sortutako huts sail oso bati dagokion kasu bat: kopiagileak, izan ere, askotan nahastu ditu setaz letrak eta oso huts nabarmenak egin ditu («nais», «suten», «ezaten», etab.). Orain ordea honako hau egiazta dezakegu: ml ez dela gauza izan setaz nahasteagatik sortu diren huts h a u e tako guzti e tako b at e re zu ze n t zeko (konparazio batera, bai m2-k bai m3-k era honetako dozenaka huts markatu dituzte: ikus, batarentzako zein bestearentzako, 85-87 or. zerrenda). Ez da erraza, testu honen historiarena bezalako epe labur batean, fortunatzea, batetik, mota honetako hutsak hain sarri eta hain sakon egiten dituen kopiagile bat eta, bestetik, mota honetako hutsak -diren bezain larriak izanik- ikusten ez dituen zuzentzaile bat: n e k e z s a h i e s t u d a i t e k e e n h i p o t e s i a d a b i a k , B - r e n k o p i a g i 1 e a e t a m 1 a l e g i a , p e r t s o n a b e r b e r a d i r e 1 a . 18 Hipotesi honen argitan begien bistako bihurtzen zaigu ml-ek testuaren antolamenduaren inguruan egindako oharren zergatikoa -ohar hauek, lehenengo begi kolpe batean, arestian aztertu ditugunak ez bezalakoak baitira- eta, aldi berean, testuaren antolamenduari buruzko ohar haiek m 1-ek eginak izatea hipotesi honen aldeko beste argudio bat bihurtzen da: zeren eta bai testuaren antolamenduari dagozkion oharrek bai idazte-hutsak zuzendu nahi izan dituztenek B - k o testu a materi a 1 k i bukatze a izan baitute h e 1 buru, hau da, makinaz jotzean eskribitu ez dena osatu nahi izan dute -edo sobera eskribitu dena ezabatu-. Nago ml-en ohar hauen oso antzekoak direla ml bis deiturapean sailkatu ditugunak, hots, B-prior-en arkatzez marraztuta dauden eta, aldi berean, B-alter-en ere arkatzez eginda agertzen direnak, hots, B-prior-etik B-alter-era kopiatu -ez kalkatu- diren lapitzezko ohar guztiak: B ml bis A 80 or. = VII, 8, 12 [166, 5] 13 12 12 93 or.= VIII, 6, 15 [196, 3] z# zan zan 121 or.= X, 14, 22 [261, 20] 20 22 22 128 or. = X, 28, 39 [277, 17] gudu. gudu? gudu? 18Egin ez diren ohar motei buruzko atal honetan aipatzeko modukoa da, orobat, hutsak ez direnak ere hobetu nahi dituen oharrik ez egotea: erka bitez, besterik gabe, m 1-en oharrak m2-k eta m3-k egindakoekin. Jakina, ml-ek egindakoen artean horrelakorik ez izateak ez du ezer frogatzen, baina bada zerbaiten aztarrena; nolanahi ere, frogatuko lukeena ohargilearen jarrera edo asmoa izango litzateke, ez besterik: esan bezala, Orixek ez ezik Lekuonak ere egin zituen horrelako zuzenketak, eta erruz egin ere.
104 132 or. = X, 33, 49 [284, 19] 132 or. = X, 34, 52 [286, 14] 138 or.= X, 42, 67 [299, 23] 145 or. =XI, 13, 15 [316, 10] otsi etsian tobia orse Edora etsi etsian Tobia orde Edota TESTUAREN IBILBIDEA etsi etsian Tobia orde Edota Alegia, m 1 bis-en zuzenketak m 1-ek egindakoen antzekoak dira bai beren nolakotasunarengatik bai ohargileak erakutsitako helburuarengatik. Lehenengoari dagokionez, hemen ere testuaren antolamendua ukitzen duten zuzenketak daude («13 B : 12 mlbis» [80 or.] eta «20 B : 22 ml bis» [121 or.]) eta, batez ere, idazte - huts nabarmen baino nabarmen agoak zuzendu nahi izan dituztenak: ohar bedi seta d elkarren ondoan daudela idazmakinan (ezin baita beste zergatikorik izan «orse B : orde mlbis» [138 or.] hutsaren jatorrian) eta orobat gertatzen dela reta tletrekin («Edora B: Edota ml bis» [145 or.]); «otsi B: etsi ml bis» (132 or.) hutsari dagokionez ere nago zer ikusi izan duela letra hauen giltzek makinan duten kokapen simetrikoak. Gainerako hirurak ere idazte-hutsak direla bistan da. Berriz, ohargilearen helburuari dagokionez, hemen ere -m I-en kasuan bezala alegia- bi aldakiak zuzendu nahi izan ditu batera, hots, bai B-prior bai B-alter eta, bestalde, merezi du aipatzea m 1 b i s - e n z u z e n k e t a k d a u d e n o r r i e t a n e z d a g o e 1 a inoiz m 1 - e n zuzenketa bat ere; ez dakit estatistikak adierazgarritzat joko lukeen elkar osagarritasun hau, baina kontuan hartzeko modukoa irizten diot. Batek esango luke B-ren kopiagileak, ezin bazuen huts bat zuzendu paperak oraindik idazmakinaren gurdian zeudenean -hutsa zegoen lerroa pasatua zuelako, esaterako-, aldakiak makinatik atera arte itxaroten zuela eta hutsa zuzentzen zuela bi aldakietako bakoitzean, lehendabizi batean eta ondoren bestean, hau da, aldakiak behin makinatik aterata hutsak zuzentzeko dagoen modurik erosoenean. Daitekeena da, beraz, m 1 eta m 1 bis izendatu ditugun eskuak, biak izatea B-ren kopiagilearenak; eta segurua da -axola zaigu berriz gogoratzea- bien zuzenketak Orixeren zaintzapean egin zirela. Azkenik, ezin ukatuzkoa da ml ter zaion eskuak B-prior-eko 35. orrian tinta gorriz egin dituen aldaketak -guztiak testuaren antolamenduaren inguruan- ml-ek eta mlbis-ek egin dituzten batzuen eitekoak direla: 19 35 or.= III, 8, 16 [67, 16-17] 35 or.= III, 8, 16 [68, 3] 35 or.= III, 8, 16 [oin-oharra] 35 or.= III, 8, 16 [oin-oharra] B sorterro iagole(5) (3) sorterro (4) Apen mlter sorterro(5) iagole(6) (5) sorterro (3) Apen 19Ohar bedi baita ere -m 1, m 1 bis eta m 1 ter esku berbera direlako hipotesiaren alde baileudeke bi datuok35. orri honetan ez dagoela ez ml-en ez mlbis-en oharrik eta, bestalde, m2-k ml-en zuzenketak errepikatu dituenean (sei kasu dira: ikus, m2-ri buruzko zerrendan, taketen artean «m 1 » abisua duten oharrak) m 1 ter-ek ez dituela behin ere m2-ren zuzenketa hauek B-alter-en jaso. Gainera, naturala da kopiagilea bera arduratzea hark kopiatutako testuan ondo jaso gabe gelditu ziren oharren deiak eta abarrak osatzeaz, B-ko testuan -seguruenik jo eta berehala- lehendabiziko zuzenketa bat egiteaz -idazmakinaren garaiko ohituretan ia-ia derrigorrekoa-, eta berak ateratako B-ren bigarren aldakia (B-alter) eguneratzeaz lehenengo aldakian (B-prior-en) egiten ziren zuzenketekin. Arkatza erabili izanak ere testuaren egilea ez den norbait salatzen duelakoan nago (ez ahantz Erregelaren eskuizkribuan ere gauza berbera gertatu dela); eta hau berretsi besterik ez du egiten tinta gorriz eskribitu dituenak testuaren antolamenduari edo osatzeari dagozkion gehiketak izateak.
106 TESTUAREN IBILBIDEA dugun bezala- bestelakoak ere. 21 Beltzez egindako zuzenketa eta gehiketak B-prior-eko testu osoan zehar daude: ohi bezala, pasarte edo orri batzuetan beste batzuetan baino sarriago eta, hau ere ohi bezala, gero eta bakanago Aitorkizunetan aurrera egin ahala. Gorago esan dugun legez, 1 eta 38 orrien bitarteko m2-ren ohar gehienak B-alter-en kopiatu ditu mlter-ek: ez, beraz, [I] orrikoak ezta 39. orritik aurrerakoak ere. (Irizpide paleografikoa zalantzazkoa izango balitz, B-alter-en lekukotasunak berretsi egingo lizkiguke hari eskerrak iritsitako ondorioak-eta galarazi, aldi berean, litezkeenak liratekeen hipotesi aldrebesagoetan sartu beharra izatea-: hots, m2 B-prior Lazkaotik atera baino lehenago ibili zela testua garbitzen; m 1-ek m2-k baino lehenago lan egin zuela B-prior-eko orrietan; eta, azkenik, B-alter-eko oharren kopiagileak Orixeren oniritziarekin jardun zuela eta Orixeren azken testuaren kopia zehatz bat izateko asmoarekin egin zuela lan, asmo hau burutu ez bazuen ere. Ez dago, ezta ere, kopiaketaren norabidea zein izan zen frogatzeko inongo beharrik, baina frogatu egin genezake: ikus, beheko zerrendan, «bataioa B-pr : bataioz B-alt» [10 or.] edo «egan egin B-pr: egin egan B-alt» [I 5 or.] kasuak). Eta hiru aldiz Orixek berak aldatu ditu B-alter-era B-prior-en egindako zuzenketak: ez da harritzekoa noiz edo noiz egileak berak hartu izana lan hori. Ondoko zerrendan -eta, honetatik kanpo, 118 or.-, beraz, esandako moduan definitutako m2-ren oharrak bildu dira: ohar hauetako bat mlter-ek B-alter-en kopiatu duenean, berdinketaren ikurra («=») jarri dugu m2-k proposatutako irakurketaren ondoan; mlter-ek beste modu -antzeko baina desberdin- batean jaso duenean «sim» baten bidez adierazten dugu (eta oharrean eman ml ter-ek dakarren aldaera); Orixek kopiatu duenean berak B-prior-en egindakoa, «Or» ipini dugu taketen artean; m2-ren zuzenketa bat m I-en edo m 1 bis-en zuzenketa berdin baten gainean egin denean (ikus gorago 98-99 or.), «ml» edo «ml bis» abisua gehitu dugu (gogora bedi -104 or. 19 oh.- kasu hauetan ez duela ezer marraztu, B-alter-en alegia, ml ter-ek); azkenik, «Oz» laburduraz ikus 288 or. 21lrizpide material soilaren arabera ez da begien bistakoa tinta beltzez eskribitutako ohar guztiak lanabes bakar batekin egindakoak direnik: batzuk, izan ere, meheagoak dira beste batzuk baino; adibide bat jartzearren -m2- k B-prior-en egindako guztiak sailka baikenitzake honen arabera-, 7. orriko «alertzen» hitzaren gainean idatzi den u letra lodiagoa da orri bereko «esan aifi.» hitzen gainean eskribitutako «mafia» letrak baino; eta esango nuke testuan aurrera egin ahala gero eta ugariagoak direla lodi eskribitutako oharrak. Baina ez irizpide paleografikoak ez -bigarren maila batean- B-alter-en lekukotasunak ez digute uzten bi esku bereizten. Idazkera mehea Orixerena dela ez da dudarik, horrela daudelako idatzita gehiketa handienak eta hauetan, letra solteen edo marren kasuan ez bezala, irizpide paleografikoaren indarra erabatekoa da; idazkera lodiari buruz ere ezingo genuke kontrakorik esan: adibidez, 6. orriko «gorgintzen» hitzaren lehenengo letraren gainean ipinitako s lodia, grafikoki, Orixerena baino ezin da izan, eta gauza berbera esan behar genuke lehen ere aipatu dugun 7. orriko «alertzen» hitzari jarritako u letrari buruz, etab. Eta, esan bezala, B-alter-en lekukotasunak, zerbaiten alde hitz egitekotan, esku bakarraren alde hitz egiten du: izan ere, meheak zein lodiak jaso dira bertan edo, hobeto esateko, bi sailetakoak jaso dira eta bi sailetakoak utzi dira jasotzeke. Argudio eta datu hauek guztiek erakusten dute bai tinta lodiaz egindako oharren artean bai tinta meheaz egindakoen artean, dudarik gabe, Orixek eskribitutako zuzenketak eta gehiketak daudela, baina ez dute frogatzen (irizpide materialak eta paleografikoak ezer gutxirako balio baitute letra bakar bateko oharren aurrean gaudenean, zer esanik ez marrei eta antzerakoei buruz ari garenean) tinta beltzez -lodiaz zein meheaz- egindako ohar guztiak Orixerenak direnik; eta, beste muturretik begiratuez gero, g a 1 ar az i e g i t e n d i g u t e haren egiletasunaren kontrako ondorioak ateratzea bai tinta meheaz eskribitutako oharrentzat bai tinta lodiaz egindakoentzat: bereziki beharrezkoa da azken ikuspuntu hau kontuan izatea 118 eta 131-133 or. aztertuko ditugun galdera markei buruz eta zenbait hitz zail azpimarratzeko erabili diren puntutxoei buruz hitz egiten dugunean tentazioa izango baitugu pentsatzeko tinta beltzez egindako ohar eta marka batzuk ezin zaizkiola Orixeri leporatu.
124 TESTUAREN IBILBIDEA Ikus ditzagun berriz goiko zerrendan jaso diren era honetako lau aldaketak: 40 or.= IV, 3, 4 [78, 13] 96 or. = VIII, 8, 20 [201, 2] 96 or.= VIII, 9, iz. [201, 12] 96 or. = VIII, 9, 21 [201, 22] odol ta [= C] baita[= C] Nai, ta au eta[= C] odol eta bai eta Nai, eta au, ta odol eta baita Nai, ta au eta Lehenena eta azkena bete-betean sartzen dira aipatu sistemaren barnean: «odol ta» eta «au eta» arauaren kontrakoak ziren eta, m2-k sartutako aldaketei eskerrak, arauaren araberakoak dira. Gainerako bi kasuak -ohar bedi biak orri berean daudela, bata bestea baino zortzi lerro beherago- ez dira hain begi bistakoak; «ai» diptongoaren ondoren ere «ta» erabili ohi du Orixek, baina salbuespenak bereziki ugariak dira, batez ere bi hitzen artean koma dagoenean: 28 bider dago «ta» bat «ai» diptongoaren ondoren eta 3 bider, berriz, «eta»; bi hitzen artean koma dagoenan, 7 bider dago «ta» eta 7 bider, aldiz, «eta».80 Bistan da, beraz, halako eufoni irizpide lausotu eta aldakor samar batek-oso Orixeren gustukoak- eragin dizkiola bi zuzenketa hauek, biak-axola du kontuan izateak-, esan bezala, elkarrengandik oso hurbil. Dena den, ez dirudi Orixek arreta handia ipini zuenik bereizketa honetan: lau bider -eta, diogun berriz ere, bi orritan- bakarrik ukitu baitzuen testua horretarako. 81 Nago zergatiko berberak eragin duela «baifio B : hainon m2» proposamena: izan ere, badirudi Orixek joera duela Aitorkizunetan «baifian» eta «baifion» bokalaren aurrean ipintzeko, eta «baifia» eta «baifio» kontsonantearen aitzinean. Hona hemen B-ko testuaren datuak:82 konts. aur. bana 7 baina 219 banan 1 bainan 15 bano 5 bok. aur. 0 28 4 158 2 [punt. g. punt.] [O 2] guztira 7 247 5 173 7 eztabaidatuzkoa da Orixek aipatu hiru arauak (bokalaren ondoren «ta»; edozein kontsonanteren ondoren -eta ez, Azkuek nahi zuen bezala, p, t, k kontsonanteen ondoren bakarrik- «eta»; eta esaldi hasieran ere «eta» -baina baita, noizean behin, «ta» ere-) kontuan izan zituela eta, aparteko arreta ipini ez bazuen ere, bete nahi izan zituela. Hemendik aurrera joera orokorrak baino ezin dira egiaztatu: esaterako, argi dago «ta» errazago agertzen dela kontsonante baten ondoren kontsonante hori igurzkaria baldin bada (eta oraindik errazago «ez» hitza bada); edo -berehalaxe ikusiko dugun bezala- puntuazio ahul baten ondoren ere sarri dagoela «eta» bat bokal baten eskuinean; etab. 80Baina kontuan izan goiko zenbakiak ematerakoan («28» eta lehenengo «7»a) m2-k zuzendutako «baita» eta «Nai, ta» sartu ditugula «ta» dutenen multzoan eta ez, beraz, «eta» dutenenean. 81C-ko datuak B-koen antzekoak dira: «ta» 705 aldiz agertzen da eta hauetatik 34 kontsonante baten ondoren (34 hauetatik 24, berriz, z baten eskuinean); «eta» 1.052 bider aurki dezakegu eta hauetatik 240 bokal baten ondoren (240 hauetatik 34 puntuazio indartsu baten ondoren dira eta 173 koma baten ondoren). Lekuonak puntu honetan izan zuen jarrerari buruz ikus 268-270 or. 82Ohar bedi «bafio» eta «baifio» aldaerak bokal baten aurrean agertzen direnean kontuan hartzen dugula baino hitzaren eta ondoren datorrenaren artean puntuazioa dagoen ala ez («punt. g.» = 'puntuaziorik gabe'; «punt.» = 'puntuazioarekin'): bai baitirudi ez dela gauza bera. (Bereizketa hau ez da beharrezkoa baina hitzaren kasuan, hau, baino ez bezala, ondoren jarraitzen zaionarekin joan ohi delako -hala da behintzat Orixeren erabileran-; «bafion» eta «baifi.on» aldaeren kasuan, bestalde, ez du ematen puntuazioa kontuan izateak ezer alda dezakeenik: nolanahi den ere, ez da puntuazioa duen item bat ere).
ORIXE B ZUZENTZEN: B PRIOR (ETA B-ALTER) [ ... ] si omnia concurrant in unum articulum temporis [ ... ] (VIII, 10, 24) Dominus Deus eorum me dedit eis. (VIII, 11, 27). [ ... ] azkenik, naiukaite oriek oro une berean gerta ba lediz [ ... ] (C, 105 or.) Aien Iainko Iau[nak] aieri emana nakiek [ ... ] (C, 106 or.)98 [ ... ] azkenik, naiukaite ariek oro une berean gerta ba lediz [ ... ] (B, 97 or. [204, 8-9]) Aien Iainko faunak emananiza,iok [ ... ] » (B, 98 or. [206, 2021]) 129 [ ... ] azkenik, naiukaite aiek oro une berean gerta ba lediz [ ... ] (m2); Aien Iainko faunak emanan izaiok [ ... ] » (m2); Lehendabizikoak («izutu C : izkutu _B : ikaratu m2») ez du azalpen luzerik behar: bistan da zein izan den B-ko testuaren kopiagileak egin duen hutsa eta bistan da, orobat, nola zuzendu duen m2-k pasartearen zentzuaren arabera; m2-k B-ko testua aldatzeko zuen gogo falta nabarmena kontuan izanik, ez dirudi ausartegi pentsatzeak «izutu» zuzenduko zukeela baldin eta bururatu izan balitzaio hauxe zela jatorrizko irakurketa. (Eta -izan dezagun hau ere kontuan- hemen ez dugu zalantzarik Orixe dela «ikaratu» proposatzen andena: hitz osoa idatzi du B-ko «izkutu» okerraren gainean eta ez da dudarik haren letra dela). Bigarrena («gogoematean C : gogoen atean B : gogoen artean m2») oraindik esanguratsuagoa da eta, agian, testukritikarientzako orritsa den Aitorkizunen testuaren historia honetan aurkitu daitekeen kasurik bitxiena eta, aldi berean, argiena. Harrigarri begitandu dakiguke -ikus 80 or. 36 oh.- Orixek hutsari igarri izana baina irakurketa zuzenarekin asmatu ahal ez izatea, batez ere kontuan hartzen badugu gogoeman aditza askotan erabiltzen duela Aitorkizunetan (beti 'pentsatu', 'irudikatu' adieran): harrigarria baina erakusgarria, egileek beren testuak zuzentzeko duten gaitasunari dagokionez.99 Hau bezain harrigarria da ordea Lekuonak huts honen historian izan zuen partea zeren, ondorengo kapituluetan ikusiko ahal dugunez, ez ohiko arreta ipini baitzuen Aitorkizunen testua zuzentzen: makinazko testuaren hutsari igarri ez ezik Orixeren beraren zuzenketa ere gaitzetsi egin zuen Lekuonak, baina hala eta guztiz ere ez zuen irakurketa zuzenarekin asmatu. B-prior-eko 60. orrian dagoena Orixeren zuzenketa besterik ez da, hau da, ez dago Lekuonaren ez oharrik ez markarik: arkatz gorri-urdinarekin marraztutako oharrak eta markak egin zitueneko garaian ontzat emango zuen Orixeren zuzenketa edo agian -egiantzeko iruditzen ez zaidan arren- ez zion zuzenketari erreparatuko; horrela, A-ko 98C-k honela dakar: «[ ... ] Aien Iaioko lau- 1 aieri [ ... ]»; bistan da lerro zatiketak sortu duela guk testuan berreraiki dugun ezabatzea. 99 Aitorkizunetan, izan ere, 37 aldiz erabili du Orixek aditz hau -hemengo hau ere kontuan sartuz-: beti «gogoeman» idatzita, behin izan ezik («gogo emaiten»: VI, 7, 12 [138, 7-8]). Bestalde, bistan da b-n «gogoematean» besterik ezin zela egon eta h u t s a n o 1 a s o r t u d e n ere argi baino argiago dago: B-ren kopiagileak, ohi bezala, idazte-huts bat egin du eta idazmakinan m letraren ondo-ondoan dagoen n-a sakatu du, aldi berean hutsune bat sortu delarik behar ez zen toki batean, zalantzarik gabe n letraren giltza bete-betean jo ez duelako. Ohar bedi, honetaz gain, ezin dela inongo zalantzarik izan zuzenketa honen egiletasunari buruz; Orixek erabili zuen ohiko tinta beltzaz eskribituta egoteaz gain, oharraren alderdi paleografikoek ere haren eskua salatzen dute: bai lerroartean gehitutako r letra bai gehiketa non txertatu behar den adierazten duen marratxoa, esaterako, 38. orriko «aspetzen B : aspertzen m2» zuzenketan daudenen berdin-berdinak dira (gehiketak egiteko goitik beherako marra motx honi buruz ikus 185 or.; mintzagai dugun oharraren r letraren antzekoak dira, adibidez, 30. orriko gehiketa luzearen «Nere» eta «aldarazi» hitzetakoak edo, konparazio batera, arestian aipatu dugun 37. orriko «ikaratu» hitzarena).
130 TESTUAREN IBILBIDEA testuan «gogoen atean» inprimatu zen, hau da, inprimategiko langileek ez zuten jaso Orixek eskuz gehitutako r hura eta B-ko makinazko testua bera kopiatu zuten. Azken orduan ordea, Aitorkizunen testua ja aldatzerik ez zegoenean alegia, pasarte hura begietaratu zitzaion Lekuonari eta hain iruditu zitzaion ezinezkoa non, esan bezala, Orixeren beraren zuzenketa ere gaitzetsi egin baitzuen eta 1956ko liburuaren 435-437 orrialdeetako «Okerrak zuzentze» delakoan (435 orrialdean zehazki) honako aldaketa hau iradoki baitzuen: «gogoen atean» ordez «gogora naiean». Lekuonak ere beste 36 aldiz irakurri zuen gogoeman aditza hain ondo arakatu zuen Aitorkizunen testuan zehar, baina ez zitzaion bururatu «gogoen atean» ulertezin hark hain konponbide erraza izan zezakeenik: ezin eztabaidatuzkoa da ez zitzaiona bururatu, bestela ez baitzukeen «gogora naiean» bezalako irtenbide sofistikatu bat proposatuko. Huts gaizto honen historia ordea ez zen hemen bukatu: Mitxelena zorrotzak liburu honi egin zion iruzkinean inprimatze huts aldrebes batzuk aipatu zituen («irakurlearentzat irrixtakorrak izan daitezkealakoan, neretzat bezala») eta, hauen artean, honako hau: 100 gogoen atean {gogoematean, 118 [or.]). Nekez aurkituko da error auctoris hobeagorik -hots, argiagorik, berariazkoagoriketa nekez, orobat, filologoaren -onaren eta ez hain onaren- egitekoaren adibide gardenagorik. Gauza bera gertatu da, berez, hirugarrenean ( «oriek C : ariek B : aiek m2»): ez da atal honetako gainerakoak bezain ikusgarria testuak berdin samar onartzen dituelako zuzenketa okerra eta irakurketa zuzena eta, bestalde, errazago gerta daitekeelako hemen egileak jakinaren gainean egindako aldaketa bat izatea. 101 Laugarrena ere («emana nakiek C : emananizaiok B : emanan izaiok m2») adierazgarria da oso. B-ko testuan «emananizaiok» hitzaren letrak ez daude guztiak berdin jota: azken n-a beste letrak baino pixka bat beherago dago eta badirudi ohi baino zuri zabalago bat dagoela n horren eta hurrengo letraren artean. Bi marka egin ditu m2-k hitz honen gainean: batetik, antzeman daitekeela dirudien bereizketa hori berretsiz nonbait, marra bat egin du goitik behera «emanan izaiok» bereiziz alegia; bestetik, gorago aipatu ditugun -eta segituan mintzagai izango ditugun- puntu beltz horietakoak ipini ditu «izaiok» hitzaren azpian. Utz ditzagun oraingoz puntutxo hauek. Nabarmena da «emana nizaiek» behar duela -adizki alokutiboa da eta adizki alokutiboez inguratuta dago-: «nizaio», «nizaie», etab. Orixek izan laguntzailearentzat proposatzen zituen forma ustez jatorretakoak dira (ohiko natzaio, natzaie eta abarren parekoak) eta nonahi irakur daitezke Aitorkizunetan (ikus, honen gainean, VI erans. 448 or. eta 11 oh.). Orixe, alabaina, ez da konturatu: zati batean, zalantzarik gabe, zentzua hartzeko oso beharrezkoa zen C-ko «aieri» hura ez delako jaso B-ko testuan; eta agian baita ere B-ko testuan dagoen -hots, hitzak «emanan izaiok» zatitzen dituen- zuri zabalegi horrek itsutu egin duelako. Gero Lekuonaren eskua etorri da lapitz gorri-urdinarekin: lapitz urdinarekin «izaiok» hitza hartzen 100Mitxelena [1956a, 78 or.]. 101A-n «oriek» irakur daiteke berriz: seguruenik konturatu egingo zelako Lekuona B-prior-en oraindik oso ondo irakur zitekeen «ariek» hark «oriek» baten usteltzea izan behar zuela (gainera, m2-k egindako marra eta ligatura oso ahulak dira). Orixek -esan beharra dago-eta- ez du inoiz «ariek» bezalakorik erabiltzen; hemen mintzagai dugun honetaz landa bada beste «ariek» bat Aitorkizunetan («arien aurka»: 76 or. = VII, 2, 3 [156, 9]): hau ere, jakina, C-ko «orien» baten usteltzea da (78 or.), baina honi ez bide zion inork begiratu.
ORIXE B ZUZENTZEN: B PRIOR (ETA B-ALTER) 133 markek ere lagunduko zioten, besterik ez bada atentzioa jartzen kasu horietan. Oker zuzendutako eta zuzentzeke lagatako huts hauek derrigortzen gaituzte onartzera momentu jakin batetik aurrera O r i x e k e z i n i z a n z u e 1 a b e h a r a d i n a k o a r r e t a i p i n i A i to r k iz u n e n t e s t u a b e r r i k u s t e a n : zeren eta, ditugun datuak kontuan hartuez gero, gaizki egindako zuzenketa hauek, galdera markak eta azpimarratzeko puntutxoak ezin baitizkiogu beste inori leporatu. Bestalde, zuzentzen ipini zuen arreta h i r u gar re n e d o 1 auga r re n 1 i burutik aurrera gutxitu ze 1 a begien bistan dago: zer edo zergatik hasten dira Lekuonaren oharrak -esateko moduan- bosgarren liburutik aurrera, gutxi gorabehera. Nolanahi ere, zuzendu gabe gelditu ziren hutsetan izandako jarrera zuzen epaitzeko oso kontuan izan behar genuke testuaz kanpotiko lekukotasunek inongo zalantzarik gabe segurtatzen diguten datu bat: Aitorkizunen behatzizkribua Lazkaotik bidali zuenean Orixek ez zekiela liburuaren probarik ikusiko ez zuenik.
III Lekuonaren eskua B-prior-eko orrietan Beraz, zuzenketa eta gehiketa hauekin guztiekin Orixek Aitorkizunen bigarren eta azken idatzaldia izan behar zukeena burutu zuen, hau da, argitara zedin nahi izan zuena edo, zehazkiago mintzatzeko, utzi zituen paperen artean nahi hartatik hurbilen dagoena: ez baitugu ahaztu behar Orixek, bere eskuizkribua inprimategira bidean jarri zuenean, oraindik probak ikustea espero zuela eta, zalantzarik gabe, haietan aldaketak egiteko asmoa zuela (ikus, batetik, 51-62 or. eta, bestetik, 98 eta 132-133 or.). Horrela gertatu ez izateaz gain, 1956ko irailean Zarauzko Itxaropena argitaletxeak kaleratu zuenak Lazkaotik atera zen testua berariaz aldatzen zuten ehunka aldaketa zituen: konturatu zen Orixe -noraino ez dakigun arren- 'eskua sartu zutela' bere liburuan eta ageriki eta idatziz gaitzetsi zituen Aitorkizunen testuan egin zizkioten aldaketak, izenburuan «Quos ego ... !» aipu esanguratsua zeraman artikulu batean (60-61 or.). Orain badakigu, jakin, aldaketa ugari eta sakon haiek on Manuel Lekuonak egin zituela, nonbait Orixeren hizkera arautzeko eta itzulpena txukuntzeko asmoz (ikus, honen gainean, 1 erans. 362363 or.). Axola zaigu Lekuonak Orixeren testuaren gainean egin zuen lana ahal den xeheena berreraikitzea: batez ere batari eta besteari zor zaiena elkarrengandik bereizi ahal izateko, baina baita berezko interesa duelako ere -Aitorkizunen historiaren kapitulu garrantzitsua izaki- eta, beste gauza askoren artean, testuaren beraren alderdi ilun anitz argitzen lagunduko digulako. Orixek egin zituen Aitorkizunen lehenengo idatzaldiari C eta bigarrenari B esan diegun bezala, Lekuonak egindako lanetik sortu zen Aitorkizunen testuari A esango diogu. Bertsio hau 1956an argitaratutako testuan gauzatu zen, baina ondo samar ezagutzen dugun ibilbide baten emaitza da: Lekuonak B-prior-eko orrietan egin zituen -eta Bigarren kapitulu honetan aztergai ditugun- oharrak eta markak ibilbide haren lehenengo pausoa dira, zeren beste mugarri batzuk ere bai baitira A-raino daraman bide labur baina malkartsuan -IVgarren eta Vgarren kapituluetean arakatuko ditugun mugarriak, hain zuzen ere-. Daitekeena da lehenengo pauso honen ikerketa izatea garrantzitsuena: B-prior-eko orrietan Lekuona elkarrizketan dagoelako Orixeren testuarekin eta Orixek berak testu honi egindako zuzenketekin, eta baita ere hemendik sortuko direlako -ohi bezala, modu nahasi eta, nolabait esateko, basati batean- gero zenbait irazkitatik pasatuta agertuko zaizkigun aldaketa, argiketa eta zuzenketa gehienak.
LEKUONAREN ESKUA B-PRIOR-EKO ORRIETAN 135 1. m3: arkatz gorri-urdina Ez dugu denbora gehiegi emango frogatzen a r k a t z g o r r i - u r d i n a e r a b i 1 i zuen a et a guk m 3 izendatu dugun a (ikus gorago 96-97 or.) on M a n u e 1 L e k u o n a r e n e s k u a d e 1 a . Batetik, ohar hauen guztien izaerak berak Orixe ezin izan daitekeen baina, aldi berean, Aitorkizunen 1956ko edizioarekin zer ikusi zuzena izan zuen norbaiten eskua salatzen du, berehalaxe ikusiko dugun bezala. Bestetik, testuaz kanpotiko datuek ematen duten oinarritik abiatuta, hots, Lekuonak Aitorkizunen edizioan izan zuen parteaz ditugun ezin ukatuzko lekukotasun ugari eta askotarikoak kontuan izanda -eta hauetan nabarmenena da B-prior haren paperen artean egotea bera-, m3 Lekuonaren eskua dela eta ez beste inorena begien bistako bihurtzen du haren garai honetako beste paper askotan lapitz berbera edo berdin bat, letra bera, eta oharrak eta zuzenketak egiteko sistema berbera erabili izanak: nahikoa da, adibide gisa -honelako hamaika baitira Lekuonaren artxiboan-, XVI irud. Lekuonak B-prior-en egindako ohar gehienak bere buruarentzat egindako oharpenak dira, behin-behinekoak beraz eta « Utsuneak» izeneko dokumentua ontzerakoan, probak zuzentzerakoan edo 1956ko liburuaren eranskinak antolatzerakoan gogoragarri izan zitezen pentsatutakoak. Izan ere, m3-ren arkatz gorri-urdin hark egiten zuen marra oso lausotua da, halako moduan non askotan -arretaz idatzita dagoenean ere- ezin baita ongi irakurri eta, de focto, m3-k B-prior-en eskribitutako hitz asko ez dago leitzerik ez baldin bada inprimategiko langileek eskumenean ez zituzten zenbait lanabesekin (esaterako, Aitorkizunen latin testu batekin edo, jakina, 1956ko edizioaren testuarekin berarekin). Bestalde, askotan erabili zuen arkatz gorri-urdina huts nabarmenik ez zuen hitz bat azpimarratzeko edo, oro har, ezer garbirik esan nahi ez zuen marka bat egiteko: hots, berak bakarrik uler zitzakeen oharpenak egiteko; eta 1956ko edizioaren testuari erreparatzen diogunean ikusten dugu horrela nabarmendutako hitz gehienei gero atentzioa hartu zitzaiela: batzuetan aldaketaren bat egin izan da, beste batzuk liburuaren akaberako hiztegitxoan jaso dira, etab. Duten helburuaren arabera, m3-k B-prior-eko orrietan egindako ohar eta marka guztiak lau sailetan sailkatu daitezke: lehendabizi, hitz baten esanahia azaltzen dutenak edo azaldu behar litzatekeela adierazten dutenak (lehenengo kasuan, esaterako, «garerdiko» bezalako hitz bat azpimarratuz eta, hurbileko zuri batean, «florentem» idatziz; bigarren kasuan, berriz, argitu beharreko hitza azpimarratuz bakarrik, ordainik eman gabe: «zireun»); bigarrenik, bai hitz bat edo hitz baten letra bat edo letra batzuk espresuki zuzentzen duten oharrak -gainean edo lerroen artean letra bat edo hitz oso bat eskribituz- bai begien bistan bide dagoen modu batean zuzendu edo aldatu behar dela abisatzen dutenak (B-ko «zaitz» hitzaren zeta a letren artean, adibidez, u bat idatziz, «zuaitz» irakur dadin; edo B-ko «aintzakirik» hitzaren n letra markatuz, noski «aitzakirik» leitzeko); hirugarrenik, puntuazioa kanbiatzen dutenak (puntuazio markak, komatxoak barne, sartuz edo ezabatuz); eta, laugarrenik, esaldi edo pasarte oso bat nabarmentzen dutenak--d.ela testu zati bat azpimarratuz, dela orriaren ertzean marka bat eginez, dela bi hitzen artean edo paragrafo baten hasieran edo bukaeran goitik beherako marra bat idatziz- baina, orain artekoetan ez bezala, nola aldatu behar den edo zergatik nabarmendu den inondik ere agerian ez dagoelarik. Batzuetan, hitzak --edo testu zatiak- ondoren izan duen bilakaerak bakarrik esaten digu lau multzo hauetako zeinetan sailkatu behar den Lekuonak egindako oharra: konparazio batera, ikusten baldin badugu B-prior-en azpimarratuta dagoen «zietan» hitza gero 1956ko liburuaren akaberako
136 TESTUAREN IBILBIDEA «Iztegitxoa» delakoan agertzen dela, arrazoizkoa da ondorioztatzea esanahia argitu behar zela iritzi ziolako azpimarratu zuela. Beste batzuetan -gutxitan- zalantzazkoa da lau multzo hauetako zeinetan sartu behar litzatekeen m3-ren marka bat edo, gauza bera dena, zein helbururekin nabarmendu zuen Lekuonak letra, hitz edo pasarte bat: B-prioren azpimarratuta agertzen den «ilaurri», demagun, «ifiaurri» bezala dago inprimatua 1956ko liburuaren testuan eta, aldi berean, liburuaren bukaerako hiztegitxoan jaso da. Baina ikusiko dugu sailkapen hau -Lekuonak Orixeren testuaren gainean egin zuen lanaren nondik norakoa ezagutzeko ezinbestekoa izateaz gain- azalpen labur honek eman dezakeen baino gardenagoa dela eta zeharoan bat datorrela Aitorkizunen testuaren historiako gainerako datuekin. Dituzten helburu eta ondorioengatik elkarren oso desberdinak direnez gero, m3-k idatzitako marka eta oharrak aipatu sailetan bananduta eman eta aztertuko ditugu.' a. Hiztegia Agian ja 1956ko edizioaren akaberan inprimaraziko zuen hiztegitxoarekin pentsatzen (bai baitzuen ohitura: gogora nola eginarazi zuen, bi urte lehenago, era eta izen bereko «Iztegitxoa» bat Itxaropena argitaletxearentzat ere prestatu zuen Gero-ren edizioan), 2 Lekuonak azpimarratu egin zituen zailtzat edo, nonbait, argitu beharrekotzat zituen hitz batzuk, eta gehienetan -ez beti- azpimarratutako hitzaren ordain bat ipini zuen orriaren zuri batean, normalean gaztelaniaz edo latinez, inoiz baita euskaraz ere. Ondorengo zerrendaren ezkerreko zutabean Lekuonak aipatu asmo honekin markatutako hitz guztiak jaso dira, eta eskuinekoan hitz horietako bakoitzarentzat emandako ordaina, halakorik denean:3 1 Ez ditugu inongo zerrendatan jaso puntuazioari dagozkion m3-ren 300etik gorako proposamenak: aipuen komatxoei eta antzeko txikikeriei dagozkienak -eta gehienak dira era honetakoak- erabat hutsalak dira; puntuazioari berari dagozkionak, bestalde, nabarmenak dira eta, hortaz, ez dute erakusten -bestelako oharrek ez bezala- kontuan hartzeko moduko jarrerarik edo nahirik Aitorkizunen testuarekiko (gauza ezaguna da Orixek ez zuela batere arretarik jartzen auzi hauetan). Bildu ditugu ordea -146-157 or. zerrendan- galdera eta harridura ikurrei dagozkien proposamen guztiak. Hona jaso ez diren aldaketa horien adibide adierazgarri batzuk: «Billa B : "Bilia m3» (*l or. = I, 1, 1 [9, 19]); «(Ps. 34, 10) Nor B : (Ps. 34, 10). Nor m3» (100 or. = IX, 1, 1 [211, 12]); «baitino: "zeruen B: baitino: "Zeruen m3» (156 or.= XII, 2, 2 [340, 7]); edo, aipatu bigarren multzokoak: «erdeinatuz baina B: erdeinatuz, baina m3» (61 or.= V, 13, 23 [121, 23]); «zabaldu, betieran B: zabaldu; betieran m3» (145 or.= XI, 11, 13 [314, 13]); «eskolatu aitortzen zaitun B: eskolatu, aitortzen zaitun m3» (156 or.= XII, 3, 3 [341, 8]); etab. B-tik A-ra bidean egindako era bereko zuzenketak-hauek bezain hutsalak eta hauek bezain nabarmenak, gehien-gehienak behinik behin- ehunka izango dira: haiek ere, noski, jasotzeke utziko ditugu. 2Mitxelenak egin zuen aipatu «lztegitxoa» (Gero... iv. argitara-aldia Euskaltzaindiko Lekuona apaizak prestatua eta aitzin-solastua, Zarautz, Itxaropena, 1954, 463-469 or.); ikus, liburuaren osagaiak antolatzeko moduarengatik eta alderdi materialaren beraren aldetik Aitorkizunen l 956ko edizioarekin hain antz handia duen Gero honetarako, 59 or. 38 oh. 3Oso argi egoten da, oro har, zein hitzi dagokion glosa bakoitza: horregatik ez naiz luzatu azaltzen orrialdearen zein tokitan dauden idatzita Lekuonaren oharrak. Jeneralean orriaren ertzetan eta paragrafoen arteko zurietan egoten dira, baina batzuetan baita lerroarteetan ere. Arkatz urdinarekin idatzitakoek izartxo bat daramate. Glosarik ez duten hitz zenbaitekin ordea, eta testuan iragarri dugun bezala, izan daiteke zalantzazkoa, batzuetan, Lekuonak hitz hori azpimarratzeko izan duen arrazoia: azpimarratu ote duen esanahia argitu behar dela irizten diolako ala susmoa duelako hitzak hutsen bat duela. Era honetako kasuak ez dira asko: nolanahi ere, zalantza txikiena ere izan daitekeen guztietan arazoaren berri eman dugu. («Oz» laburduraz ikus 288 or.).
144 TESTUAREN IBILBIDEA egiterakoan, jo zuen Azkueren hiztegira: baina, itxura guztien arabera, ez lehenago) . . Pentsatzekoa da BAC-ekoa aukeratu baldin bazuen ez zela izan Orixek azken idatzaldia ontzeko erabili zuena zelako: ez dut uste Lekuonak horren berri jakin zuenik; aldiz, bestelako arrazoi asko zituen edizio hura aukeratzeko: inguru hauetan salgai zegoen edizio elebidun bakarra zelako, entzute handia izan zuelako argitaratu zenetik eta, agian, ikusiko zuelako bat zetorrela -apika ordura arte erabili zuen edizio zaharra ez bezala- Orixeren testuaren paragrafokako antolamenduarekin. BAC-eko edizio hark ordea hiru inprimaketa izan zituen l 956ko urtea baino lehenago: lehenengoa -eta, inongo zalantzarik gabe, Orixek erabili zuena- 1946an, beste bat 1951n eta beste bat 1955ean. Jakin ote genezake hauetako zein ibili zuen Lekuonak Orixeren testua zuzentzean? Baiezkoan nago. Ikus dezagun Orixek honako esaldi honi eman zion itzulpen ezinezkoa: [ ... ] ille, qui «sapientiam» loquitur <«>inter perfectos». (XIII, 18, 23) [ ... ] maketsen artean Zugurtasunez ari zan ua. (B, 181 or. [397, 7-8]). Bistan da «maketsen artean» ezin dela izan «inter perfectos»: zerbait izatekotan «inter imperfectos» izan behar luke. Nik ezagutzen ditudan Aitorkizunen edizio guztietan eta edizio guztietako aparatuetan «inter perfectos» dio latin testuak eta, gainera, seguru dakigu Orixek XI-XIII liburuak -edo liburu hauetako zati gehienak behintzat- BAC-eko ediziotik itzuli zituela (ikus II erans.). Eta, hain zuzen ere, edizio honek beronek ematen digu korapilo honen giltza, Orixeren hutsaren zergatikoa bertako Vega-ren gaztelaniazko itzulpenean gertatutako lapsus batean baitago: «[ ... ] aquel, digo, "que hablaba la sabidurfa entre los imperfectos"». Bistan da, beraz, Orixe, pasarte honetan, gaztelaniazko testuari jarraitu zaiola eta ez -ohi bezala: ikus, honetarako ere, 11 erans.- jatorrizko latinari; Lekuonak ordea glosa hau ipini dio Orixeren testuko «maketsen» hitzari: «perfecto». Latin testuari bakarrik begiratu diolako gaztelaniazkoari batere kasurik egin gabe? Nekez sinets genezake horrelakorik, ikusi dugunean gaztelaniazko itzulpena izan zuela kontuan -momentu jakin batetik aurrera baina, inongo zalantzarik gabe, liburuaren akaberan dagoen zati hau zuzendu zuenean- bere glosak egiterakoan: sinestezina litzateke, batez ere hau bezalako azalpen susmagarri batean, bere ohituratik aldentzea eta latin testuaren parean zegoen espainolezkoari begiratu ere ez egitea. Honen guztiaren zergatikoa askoz errazagoa da: Lekuonak eskuetan izan zuena ez zen izan aipatu hutsa zekarren -eta Orixek erabili zuen- BAC-eko 1946ko edizioa, ezta huts berbera du,en 195lkoa, ezpada ja huts hori (eta, esaterako, I, 2, 2 paragrafoaren bukaerakoa: ikus 141 or. 23 oh.) zuzenduta duen 1955ekoa; izan ere, edizio honek mintzagai dugun pasarterako dakarren itzulpenak honela dio: «[ ... ] aquel, digo, que hablaba la sabidurfa entre !os perfectos». Hortaz, L e k u o n a k , 0 r i x e k bezala, BAC-eko edizioa erabili zuen, baina ez hark izan zuen 1946ko lehenengo inprimaketa, askoz txukunago a t e r a z e n 1 9 5 5 e k o a b a i z i k . Eta, oso oker ez banago, egiaztapen hau bat dator Lekuonak B-prior-eko testuaren orrazketaren hasieran Aitorkizunen beste edizio bat erabili zuelako hipotesiarekin; 1955eko edizioa, izan ere, «el dfa 27 de diciembre de 1955, fiesta de S. Juan Evangelista» bukatu zuten inprimatzen: ez da harritzekoa Lekuonaren eskuetara Orixeren itzulpenari buruzko lana hasita zuenean baino heldu ez izana eta, ordurarte, irispidean zuen edozein edizio zaharrekin moldatu behar izatea.
LEKUONAREN ESKUA B-PRIOR-EKO ORRIETAN 145 Noiz arte erabili zuen edizio zaharra eta noiztik aurrera BAC-ekoa ere zehaztu egin dait~ke. Baldin eta B-prior-eko orrietan eskribitu zituen hiztegi oharrak ordenan egin bazituen, hau da, Aitorkizunen behatzizkribua sistematikoki hasieratik bukaeraraino irakurriz, alegia jauzirik egin gabe ez atzera ez aurrera, eredu aldaketa 48. eta 85. orrien artean ipini behar genuke, agian 48.aren eta 61.aren artean: izan ere, 48. orrian dugu gorago aipatu dugun «gigas» hura (ikus 141 or.) eta 85.ean «istatua: inundar» (ikus 141142 or.). Litekeena da 61. orriko «puztagarriak: pasajeros» dioen glosak ja BAC-eko edizioa salatzea: «iraizeko on puztagarriak maitatuz» esaldian (61 or. = V, 12, 22 (120, 15]), izan ere, Lekuonak «puztagarriak» azpimarratu du eta, goragoko zuri batean, «pasajeros» glosatu du. Oker, agidanean, puztagarri hitzak ez baitu 'igarokorra' edo 'iragankorra' esan nahi, 'mesprezagarria' baizik: iraizeko da, noski, pasajero; baina hutsak iraun egin du, eta 1956ko liburuaren hiztegitxoan ere «puztagarri = effmero, pasajero» dago. Auzia da nondik atera duen Lekuonak «pasajeros» hori. Latinak «amando volatica ludibria temporum» dio: Orixeren itzulpena -orain dakusagu- libre samarra da eta, hortaz, jatorrizko latinak ez digu gehiegi laguntzen euskarazkoa argitzeko, Lekuonari ere gutxi lagunduko zion bezalaxe; ez da ezinezkoa Lekuonak, batetik, «volatica» itzuli izana «pasajeros» bezala eta, bestetik, pentsatu izana «volatica = pasajeros» ekuazioa «puztagarriak» hitzari zegokiola: ez da ezinezkoa, baina askoz errazago uler daiteke joko honetan BAC-ek dakarren gaztelaniazko itzulpena sartzen bada, hots, «amando unas burlas y engafios pasajeros». 29 Nolanahi ere, 61. orria baino lehenago ez dugu BAC-eko edizioaren aztarren garbirik; 61. eta 85. orrien artean ere ez dago, nire ustez, aintzat hartzeko moduko arrastorik; eta 85. orriko «istatua: inundar» segurutzat jo dezakegulakoan nago, zalantzarik gabe 61.ekoa baino seguruagotzat.30 Hau guztia, esan bezala, baldin eta jauzirik -edo, bada ere, jauzi gehiegirik- egin ez bazuen hiztegi oharrak ipintzerakoan. Lekuonak hemendik aurrera emango dituen pauso guztiak BAC-eko edizioaren argitan bakarrik uler daitezke: batez ere -hauexek dira-eta munta handienekoak- behatzizkribua zuzendu ondoren baina inprimategira bidali baino lehenago ondu zuen «Utsuneak;> izeneko dokumentukoak (188-213 or.). b. Testua bera Baina testua bera zuzentzea zen, noski, Lekuonak Orixeren Aitorkizunetan eskua sartzen hasteko izan zuen arrazoi nagusia. Hiztegiari eta puntuazioari dagozkion oharrak 29Honekin batera kontuan hartzeko modukoa da iraizeko hitza beherago bakarrik argitu izana Lekuonak, nahiz eta hemengo hau izan lehenengo agerraldia: 71. orrian (VI, 11, 18 [144, 9]) «iraizeko: presente» glosa ipiniko du, eta 1956ko edizioaren hiztegitxoan ere «iraizeko = presente, superficial» jasoko du. Eta «puztagarriak» azpimarratu izana -eta ez «iraizeko»- ezin dugu huts mekanikotzat jo, 1956ko liburuko hiztegitxoan ere, esan bezala, «puztagarri = effmero, pasajero» errepikatu baitu. 30Izan ere, ez dirudi 61. orria baino lehenago BAC-eko edizioaren erabilera salatu ahal duen aztarren garbirik dagoenik, ez baitut uste kontuan hartu behar denik «iresle: devorador» (54 or.= V, 3, 4 [104, 22]) glosaren kasua, BAC-eko gaztelaniazko itzulpenak ere «devorador» ekarri arren (latinak «edax»). Eta orobat 61. eta 85. orrien artean, «idoki: sacar» glosak (76 or. = VII, 3, 5 [157, 6]) ezer gutxi esan dezake honetaz, gehiegi bailitzateke ondorioak ateratzea latinak «educere» eta Vega-ren gaztelaniak «apartan> (eta ez «sacar») diotelako; berdin samar gertatzen zaio (behar ez dugun lekukotasuna bada ere, paragrafo berean baitugu benetan frogagarria den «istatua: inundar»), baina kontrako zentzuan, «oildu: apartan> glosari (85 or.= VII, 17, 23 [176, 17]): latinak «abduxit» dio eta Vega-k «apart6».
146 TESTUAREN IBILBIDEA bezala (ikus 140 or.), testua zuzentzen edo aldatzen dutenak ere berandu agertzen dira B-prior-eko orrietan, gutxi gorabehera 50. orriaren inguruan, lauzpabost salbuespen alde bat uzten baditugu: badirudi Lekuonak B-prior-en egin zituen zuzenketak, zati batean behintzat, Orixek berak bertan egindako zuzenketek baldintzatu zituztela, hau da, hauen osagarri gisa ulertu zituela nonbait, Orixek bere testuari egindako zuzenketak bakantzen direnean hasten baitira ugaritzen Lekuonarenak. Ordea zati batean bakarrik, esan bezala -honetan ere izango baitzuten eragina beste arrazoi arinago batzuek- eta, argi gera bedi, lehenengo momentuan eginak diruditen hiztegi, puntuazio eta testuari berari buruzko marka eta oharretan bakarrik: zeren eta m3-k nabarmendutako pasarteak (ikus beherago 173-179 or.), seguruenik pixka bat geroagokoak, ez baitira aipatu 50. orriaren inguruan hasten, behatzizkribuaren hasiera-hasieratik baizik; eta berdin, ja B-prior-etik kanpo, probetan egingo zituen aldaketak. Bistan da, bestalde, testua ukitzen duten B-prior-eko oharrak behin-behinekoak eta bere buruarentzakoak direla, hiztegi oharrei buruz hitz egin dugunean ere esan behar izan dugun bezala: asko, esaterako, ezingo lituzkete ulertu -hau da, ezingo lituzkete irakurri- inprimategiko langileek; beste batzuk bere buruari egindako galderak edo oharpenak dira -gutxienez, esanahi jakinik gabekoen multzoan sartu ditugun guztiak-; eta dezentetan ikusten dugu gero iritzia aldatu zuela eta berak ere ez zituela onartu B-prior jorratzean egindako proposamenak. Ikus ditzagun, beraz, eta puntuazioari dagozkion oharrak alde bat utzita, B-ko testua aldatzen duten edo aldatu beharra adierazten duten Lekuonaren proposamenak. 31 B m3 A *3 or. = I, 5, 5 [13, 5] zatzait zatzait zakit *3 or. = I, 5, 6 [13, 19] Badu Ba-du Ba-du *3 or.= I, 5, 6 [13, 21] besterik besteri besteri *4 or.= I, 5, 6 [14, 3] ps. Ps. Ps. 49 or. = IV, 14, 22 [93, 15] edi edo edo 50 or.= IV, 15, 24 [95, 9] gaorpuzgaberik gorpu#gaberik gorpuzgaberik32 *51 or. = IV, 16, 30 [98, 12] linuruak liburuak liburuak 54 or. = V, 3, 3 [103, 15] ikas-azkuri ikas-azkurri ikas-azkurri 54 or. = V, 3, 3 [103, 16] aien aien aien [ain Oz] 54 or. = V, 3, 3 [103, 17] zadaten zidaten zidaten 56 or. = V, 6, 10 [108, 23] auindiagorik aundiagorik aundiagorik 56 or. = V, 6, 10 [109, 4] zendelako zendelako zeudelako 56 or. = V, 6, 10 [109, 7] txiratzen txeratzen33 txoratzen 57 or. = V, 8, 14 [113, 4] iokasletan irakasletan irakasletan 58 or.= V, 8, 15 [114, 2] oroikari oroikarri oroikari 310hi bezala, erreferentziaren ezkerrean izartxo bat daramaten oharrak arkatzaren mutur urdinarekin egindakoak dira. Beltzean jarri ditut m3-k markatu besterik egin ez dituen letrak eta hitzak: hauek ere zerrenda honetan jaso beharra zegoen, letra eta hitz horiek nabarmendu izana bera B-prior-eko orrietan egindako lan aldi honi dagokiolako; berriz, B-prior-en markatutako hitz hauentzat gero gauzatu diren aldaketak (esaterako, «zatzait B : zatzait m3 : zakit A») B-prior-etik A-ra bidean egindakoei buruz hitz egiterakoan aztertuko dira, aldaketak berak beste lan aldi horri baitagozkio. («Oz» laburduraz ikus 288 or.). 32Ikus 113 or. 37 oh. 33 Askotan bezala, m3-ren zuzenketa ez da erabat garbia: esango nuke e bat dela, baina daitekeena da o bat
LEKUONAREN ESKUA B-PRIOR-EKO ORRIETAN [ ... ] oriatur de «terra veritas», et «iustitia de caelo» respiciat [ ... ] (XIII, 18, 22) [ ... ] sortu bedi lurretik egia ta zuzentasunak zerutik (B, 181 or.) [ ... ] sortu bedi 1 urretik egia ta zuzentasunak so beza zerutik (m3) 159 [ ... ] «sortu bedi lurretik egia ta zuzentasunak begira beza zerutik» (A, 395, 13-14). Lehendabiziko kasuan («nai-ukaiteak») argi dago halako analogia batek bultza egin diola Lekuonari Orixeren testua aldatzera: zaila da ordea erabakitzea hustzat jo duen «nai-ukaitea» -esaldia arinegi irakurriaz- ala berariaz egindako aldaketa den. (Beharrik ez bagenuen ere, C-ren lekukotasuna dugu honetarako: «Zer gaiztorik etziran nik eginak, edo eginak ezperen esanak, edo esanak ezperen ene nai-ukaitea!»; C, 109 or.). Bigarrenari dagokionez («ba lira B : balizkit m3»), ez da egiantzeko Lekuonak jatorrizko «ba lira» hustzat, hau da, ezinezkotzat jo izana; aldiz, badirudi m3-ren zuzenketa idazkerari bakarrik begiratzen diola: nolanahi ere, damutu egin zaio -agian ahaztu-A-ra bidean. Hirugarrenean («ez baita ezer asten») argi dago Lekuonak latinera jo duela eta latinaren arabera zuzendu duela Orixerena: hemen ere zaila da erabakitzea Lekuonak pentsatu ote zuen euskarazko testuak ere «aliquid» haren ordain bat derrigor behar zuela ala komeni egiten zitzaiola bakarrik, argitasunaren -agian jatorrizkoarekiko leialtasunaren- mesedetan. Nik esango nuke Orixeren testuak, berez, ez duela ezer falta: beste kontu bat da esaldia, dagoen-dagoenean, bestela ere uler daitekeen, baina ez du inongo indice de faut erakusten -sintaxi traketsa eta esanahi iluna ez baitira, hemen behintzat, inongo hutsaren aztarrena-; bestalde, aldaketa hau A-ko testuan mantendu ez izanak ez du, agidanean, ez bataren ez bestearen alde hitz egiten. Orobat seigarrena («elezati»). Laugarren kasua, berriz, oso argia da: nekez pentsa daiteke Lekuonak «Orregatik asiera» esaldia onartezina dela uste zezakeenik; eta, hemen bai, aldaketa honek gero A-n izan zuen bilakaerak berariaz egindako aldaketa baten aurrean gaudela diosku. Bosgarrena («aldi luzea [ ... ] ta aldi laburra»), berriz, huts baten zuzenketatzat jo behar delakoan nago, Orixeren testuan huts bat baitago: berdin da ezabatze bat izan den ala error auctoris bat, eta berdin da, orobat, Lekuonak gehiago edo gutxiago asmatu duen testua sendatzerakoan (eta, hemen ere, A-n egin duen murrizketak sendatu besterik ez zuela nahi erakusten du). Nabarmena da zazpigarrenean Orixeren itzulpena zuzendu nahi izan duela Lekuonak: ez testua, itzulpena baizik (hasierako «zituten», noski, «zizuten» zuzendu behar zen, baina gainerakoek -betiere hemen axola zaigun ikuspuntutik begiratuta- ez zuten ukitu beharrik). Azkenik, zortzigarrenari dagokionez («so beza»), daitekeena da Lekuonak hustzat jo izana, nahiz eta hipotesi hau ez izan beharrezkoa, beherago (186 or.) ikusiko ahal dugun bezala. Demagun susmagarri egin zaizkigun zortzi hauetatik bizpahiruri buruz bakarrik esan daitekeela hutsak zirela Lekuonarentzat; edo, hobeto, demagun ezin dugula horrelakorik esan ezta zortzi horietako bati buruz ere: horrela izanda ere ondorioztatu behar genuke B - prior-en gainean lan egin zuen bitartean -eta geroago ez bezalaoso gutxitan saiatu zela Lekuona Aitorkizunen testua hobetzen, hots, jatorrizko latinera hurbilagotzen edota idazkera ber a zuzentzen. Baina ez -ez behintzat nahitaezOrixeren testua hobetzeko asmoa geroago -alegia, « Utsuneak» izeneko paperak prestatu zituenean eta 1956ko liburuaren probak zuzentzerakoan- sortu zitzaiolako: B-prior-en -~ ertan daude geroago aldatzeko asmoarekin nabarmendu bide zituen pasarteak (ikus,
LEKUONAREN ESKUA B-PRIOR-EKO ORRIETAN lapsa erat, ut prope iam plenos mero caliculos inhianter hauriret. (IX, 8, 18) 165 eta, oraingo honetan, A-n ere «itxirikian» mantendu da. Bistan da m3-k 'itxi-irekian' irakurri behar dela pentsatu duela, hots, 'en un abrir y cerrar [de ojos]', nonbait. Nik ez dakit itxi-irekian euskara garbia den ala ez: OEH-k hiru agerraldi dakartza, horietatik bi Orixerenak hain zuzen (bestea Zaitegirena), eta 'inmediatamente, rapidamente' esan nahi omen du guztietan. Baina ez da begien bistakoa, ezta hurrik eman ere, Orixeren bi adibide horiek -horrela idatzita badaude ere, hots, tx banarekin- esanahi hori dutenik. Bat Mireio-koa da: «Ainbesteko grazia [sc. Mireirena] ur-kotxoan ikusi ba zifiute, itxirikian edan zentzaketen»;76 OEH-ren arabera, «toute a la fois» itzultzen du hemen «itxirikian» honek; Orixek berea egiteko erabili zuen gaztelaniazko itzulpenean honela irakurtzen da aipatu esaldiari dagokiona: «jSi dentro deun vaso de agua hubieseis visto tanta gracia, toda de un sorbo os la habriais bebido!».77 Euskaldunak poemako beste adibideari dagokionez orobat: «Ni iltzen naizen egunean, / ez egin nigarrik aurrean. / Ezker eskuinetati / zagi zatoak jarri, / ardo ori itxi-idikian/ edan dezadan zeruian»;78 eta honela dio Orixek berak egindako itzulpenak: «[ ... ] para que de ese vino beha yo a tragos en el cielo». Esku artean dugun pasartean «inhianter» itzuli nahi du: Aitorkizunen liburu hau itzuli zuenean aurrean zuen Trabucco-ren frantseseko itzulpenak (ikus II erans.) «vider d'un trait» dakar. Hemen, Mireio eta Euskaldunak liburuetako agerraldietan ez bezala, «itzirikian» idatzi du: hogei bat urte pasatu dira «itxirikian» eta «itxi-idikian» idatzi zuenetik eta, agian batez ere, bitartean Iparraldean bizi izan da denbora luze samarrean. Beste alde batetik, Azkuek itziki eta itxiki jasotzen ditu ('trago, sorbo, gorgee') eta itzikika ('a tragos, par gorgees' edo 'hartandose, se rassasiant'); eta -benetan gauza adierazgarria- on Plazido Mujikak, itziki hitzaz gainera, honako hau ere badakar: «itziriki (c): 'sorbido, sorbo'»; badakigu Mujikak oso kontuan izan zituela Orixeren Aitorkizunak bere hiztegia egiteko, baina hitz hau ezin izan zuen finkatu arte; baina horrela izanda ere horrek ez gintuke behartuko, inondik ere, «besteren» aldaera besterik gabe onartzera. 76N. Ormaetxea Orixe, Mistral'en Mireio euskeraz, Bilbo, Verdes-Atxirika, 1930, 7. or. 77F. Mistral, Mireya, traducci6n de Celestina Barallat y Falguera, Buenos Aires, Espasa-Calpe, 1948, 18. or. (baina lehenengo edizioa 1863koa da eta handik aurrera ere askotan berrinprimatu zen: ikus beherago, ohar honetan bertan). Orixek gaztelaniazko itzulpen honetatik itzuli zuela Orixeren beraren lekukotasun batetik atera dezakegu: « Mireio presakatxo itzulia dut, ia zalapartan (idatzi heintzat). Ez dut adierazi nai, gogoan ongi erabilli bage egindako lana dudanik, baina orraztuagoa atera ziteken. [ ... ] Zuk bezala proventzerazkoa ta frantsesa izan ba nitu, ez neri olakorik gertatuko. Adiskide batek, Oyarzabal' ek, esan neri urtearen erdi aldera Mistral' en eun urtegarrena zala ta Mireia euskerara itzultzeko. Euskaltzaindiaren batzarrean Donostian nintzala esan zidan eta andik Bilbaora iristean Lauaxetarekin ontaz itzegin eta beronek eman zidan catalan baten gaztelerazko itzulpena. Nik besterik ez dut ikusi» (Orexatik 1933ko maiatzaren 5ean «Argarate, Zaitegi et reliquis» egindako gutuna: apud Altuna [1990b, 151-152, 151 or.]). 1930ean Mireioren gaztelaniazko hiru itzulpen ziren: bat aipatu Barallat-ena (1. edizioa 1863an), beste bat Lorenzo Riber-ena (1. edizioa 1919an) eta hirugarren bat Luis A. Romero-rena (1. edizioa 1924an); hiru hauek Orixeren euskarazko testuarekin erkatuez gero ondorioztatzen da Barallat-ena izan zuela eredu: hauxe da, bestalde, edizio gehienak izan zituena eta ondoena zabaldu zena garai hartan. (Ikus, honi guztiari buruz, Palau [1956, IX, 423-424 or.]). 78Euskaldunak poema eta olerki guziak, 109. or.; bai 1950eko edizioak bai Mokoroarenak testu bera dakarte hemen.
LEKUONAREN ESKUA B-PRIOR-EKO ORRIETAN 179 zitekeen jarrera hartan egindako pauso bat aurrera dira, eta jarrera hori areagotu egingo da B-prior-etik A-ra bidean sartuko diren aldaketetan. Azpimarratu hauek, beraz, m3-ren ohar guztiak bezala, Lekuonak bere buruarentzat egindako gogoragarriak dira, hau da, aldatu beharreko pasarteak nabarmendu besterik ez dute egiten; ikusi ahal izan dugu ja pasarte hauek ez zirela alferrik markatu, gehien-gehienak aldatuta agertzen baitira A-ko testuan. Baina gehiago ere zehaztu dezakegu: aldaketa hauetako gehienek Lekuonak Aitorkizunen testuan egindako lanaren kapitulu esanguratsu bat osatzen dute edo, hobeto esateko, Bprior-eko orrietan egindako oharren eta 1956ko liburuaren proben artean kokatu behar den eta ondo dokumentatuta dugun kapitulu baten zatia dira. Aipatu dugu gorago «S. Augustin' en Aitorkuntzetan utsuneak» izeneko dokumentua: beherago frogatuko dugu (188-213 or.) bi orrialdeko dokumentu hau Lekuonak egina dela, B-prior zuzentzen hasi ondoren ondu zuela eta B-prior-ekin batera bidali zuela inprimategira bertan proposatzen zituen aldaketak B-prior-eko testuan txerta zitezen; Lekuonak dokumentu honetan zerrendatu zituen zuzenketak, batetik, nekez jaso zitezkeen B-prior-eko orrietan -arrazoi praktiko hutsengatik, hau da, zaila zelako, gehienetan behintzat, B-prior-eko ertzetan edo lerroarteetan sartzea- eta, bestetik, beste era batekoak ziren: oraingo hauen helburu nagusia ez zen ja Aitorkizunen transmisioan gertatutako okerrak zuzentzea, ezpada Orixeren sintaxia argitzea eta itzulpena hobetzea. Bada m 3 - k B - p r i o r - e n n a b a r m e n d u dituen -eta atal honetan zerrendatu ditugunpasarte hauetako gehien-gehienak «Utsuneak» izeneko paperetan jaso dira eta, hemen bai, proposamen zehatz bana eman d i e L e k u o n a k . Are gehiago: ikusiko dugu Lekuona « Utsuneak» delakoa hasi zela antolatzen m3-k B-prior-en egindako marka hauen bidez nabarmendutako pasarteak aldatzeko, aipatu dokumentuak dituen bi orrietako lehenengoa B-prior-en azpimarratutako pasarteez bakarrik baitago osatua, inongo salbuespenik gabe;99 eta bide honetatik sartu ziren A-ko testuan, gorago ikusi ahal izan dugun bezala («Utsuneak» dokumentuan jaso ez ziren pasarteei buruz ikus 259 or.). Hortaz, esanahiaren aldetik argitu beharreko hitzak markatzerakoan ja l 956ko liburuaren akaberan ipiniko zuen «lztegitxo» harekin pentsatzen zegoen bezala, aztergai ditugun pasarteak azpimarratu zituenean Lekuonak buruan zituen ja Orixeren testuari egin gogo zizkion aldaketa sakonago hauek. 2.m4 Deitura honekin sailkatu ditugun oharrak dira lapitzez eta B-prior-en bakarrik -eta ez, alegia, B-alter-en- eskribitu direnak (ikus 96-97 or.): daitekeena da esku batek baino gehiagok eginak izatea baina, batetik, hau pentsatzeko izan ditzakegun arrazoiak bizpahiru 99Berriz, atal honetan aztertu ditugun pasarte guztiak jaso dira esandako dokumentuan, ondorengo salbuespenak izan ezik: B-ko 119 eta 149 orrietakoak, non ez baita, m3-k nabarmendu arren, inongo aldaketarik gertatu; eta B-ko 106, 160 eta 176 orrietakoak, hauetan guztietan ez baita, gainerakoetan bezala, itzulpena bera aldatu edo osatu eta, hortaz, ez zen dokumentu horretan jaso beharrik: 106. orrian huts mekaniko bat aldatu da («utxirik B: utzirik A»), 160.ean probetan ere erraz egin zitekeen aldaketa txiki bat egin da («belarrira B: barne-belarrira A»), eta 176.ean ere ustez behintzat huts mekanikoa den bat zuzendu da («erilkitzen B : eraikitzendu A»).
180 TESTUAREN IBILBIDEA kasutan bakarrik dira kontuan hartzeko modukoak eta, bestetik, ohar hauetako bakoitza ustez dagokion eskuari atxikita azalduez gero arretu egingo litzateke, agidanean, auziaren azalpena; erabili dugun irizpide seguruak, berriz, ez du galarazten aipatuko ditugun esku honen edo haren aldeko argudioak onartzea edo gaitzestea eta, nolanahi ere, kontuan izatea. Hona hemen: B m4 A 3 or. = I, 4, 4 [12, 9] zagar zahar zahar 13 or. [oin-oharra] capa capa 15 or.= I, 18, 28 [32, 23] osin I osin osin osin 24 or. [oin-oharra] monstruo monstruo 54 or. = V, 3, 5 [105, 6] tz ta ta 60 or.= V, 11, 21 [119, 22] ets eta eta 67 or.= VI, 6, 9 [134, 15] aueknik auek nik auek nik 86 or.= VII, 19, iz. [178, 3] brzala bezala bezala 86 or.= VII, 19, 25 [178, 23] Alipil Alipik Alipik 94 or.= VIII, 6, 15 [196, 24] n#teken naiteken naiteke[k] 100 121 or.= X, 12, 19 [259, 17] ditumak ditunak ditunak 132 or.= X, 34, 51 [286, 12] irakatzen irrikatzen Hauekin batera sailkatu behar da B-prior-eko 2. orrian -eta, jakina, lapitzez idatzitadagoen gurutze bat: lehenengo liburuko bigarren eta hirugarren kapituluen arteko zurian dago, hau da, pasarte luze samar bat falta den tokian hain justu, segituan ikusiko ahal dugun bezala. 101 Egiantzekoa da hauetako batzuk B-ren kopiagilearenak izatea: hau da, ml bis-enak baina, oraingo kasu hauetan, ahaztu egingo zitzaion B-alter-en kopiatzea (ikus 103-104 or.). Izan daitezke horrelakoak «osifi I osifi B : osifi m4», «tz B : ta m4», «ets B : eta m4» eta «aueknik B : auek nik m4»; baina izan daitezke baita m5-enak ere, hots, Lekuonarenak berarenak. 102 Orobat esan genezake «brzala B : bezala m4» eta «Alipil B : Alipik m4» zuzenketei buruz: baina hauek, aurrekoak ez bezala -oso oker ez banago-, Orixerenak ere izan litezke. Eta Orixerena delakoan nago (irizpide paleografikoarengatik eta hitz horretan berorretan tinta beltzak egin duen beste zuzenketarengatik) «n#teken B: naiteken m4». Baina esango nuke gauzak askoz argiago daudela gehien axola zaizkigun oharretan. Egiantzekoa baino zerbait gehiago da 2. orriko gurutzea Lekuonarena izatea: ikusi dugu 100Daitekeena da arkatzez egindakoaren zatiren bat tinta beltzez ere markatua egotea; hitzaren akaberako aldaketa m2-k egin du: ikus 116 or. eta bertako 52 oh. 101B-k falta duen pasartea zein den eta nola gehitu behar izan zuen Lekuonak 174 eta 194 or. ikus daiteke; zuzenketa horren historiaurreari buruz ikus 49-50 or., 111 erans. 1 zenb. eta, hemen bertan, 180-181 or. 102Lehenengo biei dagokienez, ez dugu ez ml-ek ez mlbis-ek horrela -hots, makinaz jotako testuaren gainean eta modu horretan- zuzendutako a letraren beste adibiderik, baina badugu bat (hau ere Aizpuruak berak egina, seguruenik) Erregelaren lehenengo behatzizkribuaren 32 orrian: «arrera». Alabaina, eta esan bezala, m5-ek ere berdin zuzendu ditu beste a batzuk (ikus, beherago, 183 or. zerrendako «zdierazi B : adierazi m5» eta «tz B : ta m5»), eta hauek bezalakoak aurkitu ahal ditugu -m5-en zuzenketa hauei buruz hitz egitean gogorarazi dugun bezala: 183-184 or.- baita Lekuonaren beste paper batzuetan ere.
LEKUONAREN ESKUA B-PRIOR-EKO ORRIETAN 181 gorago (49-50 or.) Aitorkizunen lehenengo idatzaldian itzulita agertzen zela mintzagai dugun pasarte hau baina, BAC-eko 1946ko edizioak -huts soil batengatik- ez dakarrenez, kendu egin zuela Orixek bigarrena ontzerakoan, pentsatuz BAC-ekoa zegoela zuzen eta lehenengo idatzaldiaren zati hura itzultzeko erabili zuena, berriz, oker; badakigu, bestalde, Lekuonak nabarmendu egin zituela B-prior-en hutsunearen ondoko hitzak (174 or.), eta «Utsuneak» izeneko dokumentuan, ezinbestean, itzulpen berri bat egin behar izan zuela aipatu hutsunea betetzearren (ikus 194 or. 3 zenb. eta, Lekuonak erabili zuen BAC-eko 1955eko edizioari buruz, 143-144 or.). Hortaz, hau da, gurutzea Lekuonak egina bada -eta hala dirudi, kopiagileari ere nekez leporatu baitakioke era honetako oharpen bat-, ondorioztatu behar genuke -bai baitzaigu axola momentu honetan, segituan ikusiko ahal dugun bezalaLekuonak ere, agian bere lanaren hasieran bakarrik, lapitza erabili zuela. Era berean, nago 3. orriko «zagar B : zahar m4» zuzenketarako ere Lekuonaren egiletasunaren aldeko hipotesia dela, egiantzekoena ez ezik aldeztu daitekeen bakarra. Lehendabizi, badirudi ezin dela m 1 bis-ena izan: B-prior-en idatzita dagoena h letra baino ez da (makinaz jotako «zagar» hitzaren g-aren gainean dagoen zurian, hau da, orriaren goiko ertzean, «zagar» bere orriaren lehenengo lerroan baitago), baina mlbis-en idazkerari erraz antzematen zaio -besterik dira, noski, orain arte aztertu behar izan ditugun markak, marrak eta antzerakoak- eta esango nuke letra bakar hori nahikoa dela m 1 bis-ena ez dela pentsatzeko; oharraren nolakotasunak berak ere, agian garbiago, m 1 bis-en egiletasunaren kontra hitz egiten du, gorago aipatu ditugun arrazoiengatik (104 or. eta, oro har, 98-105 or.). Bigarrenik, ez da batere egiantzekoa Orixerena izatea: ez dut uste irizpide paleografikoak, hemen -m 1 bis-en kasuan ez bezala-, ezertan lagundu dezakeenik, baina badira bestelako argudioak hipotesi hau bereziki sinesgaitz egiten dutenak. Ohar hau Orixerena izatera, bi helbururekin bakarrik egin zezakeen: edo «zagar» hitza azaltzeko -nori ordea?- edo Aitorkizunetako «zagar» guztiak «zahar» bihur zitzaten inprimategian. Bata zein bestea ulertezinak dira, liburu honen historiari buruz dakiguna dakigularik. Batetik, Orixek ez du inoiz inongo beharrik sentitu erabili dituen aldaera morfologikoak edo lexikoak azaltzeko (ikus, esaterako, «nendun», «diago», «otsegin», etab.), eta kasu honetan sentitu izan balu pentsatzekoa da azaldu nahi izan zituen hitzak azaldu zituen bezala azalduko zukeela hau ere, hots, orriaren oinean ohar bat ipiniz ( eta inoiz ez zen berandu izango horretarako, behin baino gehiagotan ipini -edo ipiniarazi- baitzituen era honetako oharrak eskuz, hau da, makinazko testua erabat bukatuta zegoenean: ikus 104-105 or.). Hau bezain aldrebesa da ustezko bigarren helburu hofr alde bat uzten badugu Orixek ez duela inoiz, Aitorkizunen testu luzean zehar, horrelako aldaketa orokor eta sistematikorik egin nahi izan, ez da erraz ulertzen zergatik ezabatu nahiko zituen, momentu hartan hain justu, «zagar» formak eta, batik bat, zergatik ordezkatu nahiko zituen «zahar» formarekin; zeren eta «zagar» forma baita, hain zuzen ere, azken idatzaldi honen garaian aldeztu eta zabaldu nahi izan zuena, besteak beste «zahar» formaren kaltetan. 103 Eta, hirugarrenik, ditugun datuetatik abiatuta 103B-ko testua antzerakoan «zahar» aldaera erabat baztertu bazuen ere, C-koan maiz samar erabili zuen Orixek (5 aldiz, guztiak IX. liburuan): izan ere, B-n ez dago «zahar» bat ere, ezpada «zar», «zagar» eta «zakar»; eta m2-k hitz honen inguruan egin zituen aldaketak ere ildo honetatik joan ziren (3 bider «zar B : zar m2» eta 1 «zakar B : zagar m2»). Berdin jokatu zuen -kontuan hartzeko modukoa da- aldaera berberak onartzen zituen zuhur hitzarekin: C-n 11 «zuhur» baldin bazeuden, B-n ez da hauetako bat ere geldituko (aldiz, 61 «zugur» izango dira bertan).
184 TESTUAREN IBILBIDEA buruz dakiguna kontuan izanik, nuen adizkiaren aldaeren inguruan Lekuonak -eta ez beste inork- egin zituen aldaketek oso klaru hitz egiten dute, agidanean, honen beronen egiletasunaren alde: batetik, Lekuonak aldatu zituen, ez ohiko arreta batekin aldatu ere, Aitorkizunetako «nendun» guztiak, eta ez da ahaztu behar hemengo hau dela testuan agertzen den lehenengoa; bestetik, «nendun» gehienak «nuan» adizkiaz ordezkatu bazituen ere, Aitorkizunen hasiera aldeko zati luze samar batean «nuen» forma erabili zuen Lekuonak Orixeren «nendun» direlakoen tokian. Ikus, honen guztiaren gainean, VI erans. Berriz, m5 deiturarekin sailkatu ditugun gainerako oharrentzat bai irizpide materialak bai paleografikoak bai zuzenketen nolakotasunak berak hitz egiten digute Lekuonaren egiletasunaren alde. Lehenengo biei dagokienez, nahikoa izan daiteke, esaterako, 41. orriko «banan» (VII irud.) XVII-XVIII irudietakoarekin erkatzea edo, oraindik hobeto, 181.eko «beza» (X irud.) XIX irudiko «bezela» hitzarekin;'09 orobat esan daiteke 41. eta 47. orrietako «zdierazi B : adierazi m5» (VII irud.) eta «tz B : ta m5» (VIII irud.) zuzenketetan marraztutako a letrari buruz: ikus, esaterako, XX irudiko «Orra» hitza; tintaren kalitatea ere -edo marra egiteko modua- oso zantzu garrantzitsua da hemen: XX-XXII irudietan ondo ikus daiteke lanabes berbera -hots, tinta ugari eta modu berean botatzen zuen lanabes bat- erabiltzen zuela Lekuonak paper haietan (baita «Utsuneak» izeneko dokumentuan ere: ikus 188-189 or.) edo, gauza bera dena, modu berean erabiltzen zituela horretarako zituen lanabesak. Oharren nolakotasunak berak ere askotan berresten digu Lekuonaren egiletasuna. 41. orriko gehiketari dagokionez («banan») bistan da hitzaren formak berak (hots, «banan» izateak eta ez, esaterako, «baina[n]») zerbaiten alde hitz egitekotan Lekuonaren egiletasunaren alde hitz egiten duela: badakigu Orixek «baina(n)» zein «bafia(n)» erabiltzen dituela Aitorkizunetan, baina askoz sarriago «baina(n)» (12 aldiz «bana[n]», 420 bat aldiz «baina[n]»);"0 Lekuonak, berriz, bere izkribuetan beti «bana(n)» idazteaz gain, «bana(n)» ' 09Hauxe da -181. orriko «beza» hitzarena alegia- Lekuonak normalean egiten duen b letraren forma; 41. orriko «banan» horrena, esan bezala, noizean behin bakarrik agertzen zaigu, baina ductus-a Lekuonaren b normalaren ductus-aren oso antzekoa da edo, hobeto esateko, b normalaren ductus-aren bigarren zatia bera da (ikus, esaterako, XXI irudiko «bi», «zenbait», «bereziari» edo XXII irudiko «bularretako»). 110«Bana»: 27 or.= 111, 2, 2 [54, 21]; 41 or.= IV, 3, 5 [79, 10] (baina berez «ba#a» da, eta badirudin= i + n jo duela); 50 or.= IV, 14, 23 [94, 21]; 50 or.= IV, 15, 24 [95, 5 eta 7]; 51 or.= IV, 15, 26 [96, 18]; 51 or.= IV, 16, 30 [98, 20]. «Banan»: 51 or.= IV, 16, iz. [97, 9]; 52 or.= IV, 16, 31 [99, 1-2]; 117 or.= X, 6, 10 [251, 14]; 124 or. = X, 18, 27 [267, 1]; 127 or. = X, 25, iz. [274, 14]. Bitxia da oso hainbeste «bana(n)» egotea laugarren liburuan, baina ez dut uste honek zer ikusirik izan dezakeenik mintzagai dugun m5-en oharraren egiletasunarekin; zehazki, ez dut uste Orixeren egiletasunaren aldeko argudiotzat hartu behar denik: batetik, B-prior b idatzi eta dezentez geroago zuzendu zuelako Orixek (laugarren liburuko «bana[n]» hauek, noski, edo b-n sortuak dira -guztiak «baina[n]» edo «baina[n]» baitira C-n- edo B-ren kopiagileak egindako hutsak dira); bestetik, «bana(n)» horiek ja B-ko testuan horrela idatzita ikusteak eraginik izan bazezakeen zuzentzaile edo ohargilearengan, berdin-berdin izan zezakeelako Orixerengan eta Lekuonarengan. 111 Izan ere -behin baino gehiagotan aipatu behar izan dugu eta beherago aztertuko dugu xehe-, Lekuonak B-prior-eko orrietan iragarri ez zituen aldaketa eta gehiketa asko egin zituen Aitorkizunen probetan; gehiketa hauetan baina hitza dutenak lau dira (gehienak hemen aztergai dugun honen oso antzekoak, hots, baina bat sartzeko bakarrik egindakoak), hiru «banan» eta «bana» bat: 84 or.= VII, 14, 20 [173, 22]; 171 or.= XII, 29, 40 [373, 23]; 173 or.= XIII, 2, 2 [378, 12] («bana»); eta 189 or.= XIII, 27, 42 [414, 4] (ikus beherago, hurrenez hurren, 247, 240, 241, 244 or.). Ez dut zerrenda honetan sartu 98 or.= VIII, 11, 27 [206, 26] paragrafokoa (ikus 227 or.), ez baita benetako gehiketa: alegia, A-n irakur daitekeen «banan» B-ko «bainan» bati dagokio eta, hortaz, segurutzat eman dezakegu A-ren inprimatzaileen hutsa dela; Lekuonak ex novo sartzen zituen hitzetan -askotan
186 TESTUAREN IBILBIDEA batzuk ipini zituen hitzaren azpian, beste zenbaitetan ere egin zuen bezala, seguruenik bere buruari adierazteko polikiago ikusi beharreko pasartea zela (118 eta 131-133 or.). Horretaz gain, m5-ek tinta urdinez eskribitutako «opor» hitza irakur dezakegu «opro» okerraren gainean (hau da, «opro» hitzari dagokion lerroaren gaineko lerroartean) eta, bestalde, m3- k letren ordena trukatzeko erabili ohi duen ikurra dago -arkatzaren mutur gorriarekin egina- «opro» hitzaren kontsonanteetan (148 or.). Beraz, bi aldiz egin du zuzenketa bera zuzentzaile berak. Ez da harritzekoa: Lekuonak askotan egiten duen gauza da, B-prior-en eta baita B-prior-etik kanpo ere; arkatz gorri-urdina erabiltzeko ohituraren ondorioa da: koloredun arkatz honek egiten duen marra, behin baino gehiagotan esan behar izan dugun bezala, oso lausotua da, hau da, ez da erraz irakurtzen, eta batzuetan lapitz gorri-urdinak zuzendu duena tintadun lanabes batekin zehazteko beharra sortu izan zaio. (Erka bedi hemengo «opor» hau XX-XXIV irudietako hitzekin). Aztergai dugun kasuan, beraz, m3-k «opro» hitzaren letren ordena aldatzeko marka gorria egingo zuen eta ondoren, zuzenketa hura nahikoa argia ez zelakoan, behar zuen hitza letra guztiekin idaztea erabaki zuen, dela « Utsuneak» izeneko dokumentua prestatzen ari zenean dela beste edozein momentutan. Esan bezala, jarrera berbera ikus dezakegu m5-ek B-prior-en egindako beste zuzenketa batzuetan (esaterako, 175. orriko «amarengatik» eta 181.eko «so beza»: ikus, hemen bertan, hurrengo paragrafoan) eta baita ere Lekuonaren beste izkribu batzuetan. Honen antzekoa da oso 181. orriko gehiketa; gorago ere aipatu behar izan badugu ere, komeni zaigu berriz aurrean jartzea: [ ... ] oriatur de «terra veritas», et «iustitia de caelo» respiciat [ ... ] (XIII, 18, 22) [ ... ] sortu bedi lurretik egia ta zuzentasunak zerutik (B, 181 or.) [ ... ] sortu bedi [ ... ] «sortu bedi lurretik egia lurretik egia ta ta zuzentasunak begira beza zuzentasunak so beza zerutik» (A, 395, 13-14). zerutik (m3) Ezin da esan B-ko testua, dagoen bezala, ezinezkoa denik, oso ondo uler baitaiteke bedi aditza hurbilen duen subjektuarekin bakarrik komunztatzen dela, hau da, «sortu bedi lurretik egia ta [sor bitez] zuzentasunak zerutik». Baina itzulpen batekin ari gara borrokan eta jatorrizko testuak garbi esaten digu hemen ezabatze bat gertatu dela: ia-ia ezinezkoa da ezabatze hori itzultze lanean gertatu izana (hots, Orixek «respiciat» kontuan hartu ez izana eta, orduan, B-ko testua benetan Orixek nahi izan zuena izatea), jatorrizkoaren argitan ezin baita onartu «zuzentasunak» hitza pluralean egotea edo, bestela esanda, nabarmena delako mintzagai dugun «zuzentasunak» honek ergatiboan egon behar duela. Hau da, pasarte honetan dagoen hutsari itzulpenaren jatorrizko testuari begiratuez gero bakarrik antzeman diezaiokegu: eta badakigu m2-k ez zuela inoiz jatorrizko latin testura jo aurrean zuen euskarazko testuak ez bazuen huts nabarmen bat erakusten (eta hau ere ez da erabat seguru; jatorrizko testura diot, ez itzulpenaren aurreko bertsio batera). Hemen ere, B-prioreko egoera 93. orriko «opor» zuzenketari buruz mintzatzean azaldu dugun berbera da: alde batetik m3-k, bere lapitz gorriarekin, ia-ia irakurtezinak diren «so beza» hitzak idatzi ditu; beste alde batetik, «so beza» dago eskribituta tinta urdinez (eta, 41. orriko «banan» kasuan bezala, kaxaren azpian azentu zirkunflexu baten antzeko ikur bat dago gehiketaren kokapena adierazteko -ikus 185 or.-). Azalpena, nahitaez, 93. orriko oharrari eman diogun berbera izango da: m3-ren gehiketak izan behar du lehendabizikoa eta m5-enak hurrengoa. Hortaz, 93. eta 181. orrietako oharrek argi uzten dute m 5 m 3 - re n ondoren
IV B-prior-etik 1956ko edizioaren testura Aztertu ditugu on Manuel Lekuonak Aitorkizunen testuari B-prior-eko orrietan egin zizkion era guztietako ohar eta azpimarratuak. Lan hura ordea Orixeren testuaren inguruan egin gogo zuenaren hasiera baizik ez zen, handik aurrera ere segitu egin baitzuen Aitorkizunak jorratzen. Hurrengo pausoaren berri B-prior-ekin batera inprimategira joan ziren «S. Augustin' en Aitorkuntzetan utsuneak» izeneko paperek ematen digute: Orixeren itzulpenean jaso gabe gelditu ziren hitz eta pasarte batzuk gehitzea izan zen, hasiera batean behintzat, paper hauek ontzerakoan Lekuonak izan zuen asmoa (188-213 or.). Aitorkizunen testuak ondoren izan zituen aldaketa ugarietarako ez dugu lekukotasunik eta pentsatzekoa da irar-proben bidez sartu zituela, Lekuonak maiz egiten zuen bezala (213287 or.). Hemendik aurrera, Orixeren testuari egin nahi izan zizkion azken ukituak 1956ko edizioaren beraren orrialdeetan inprimarazi zuen «Okerrak zuzentze» batean eman behar izan zituen (288-297 or.). 1. «S. Augustin' en Aitorkuntzetan utsuneak» izeneko paperak B-prior deitu dugun behatzizkribuaren (hots, orain «J-83-3-2» dokumentua denaren) orrien artean «J-83-3-3» signatura duten bi orri solte daude: dudarik gabe horrelaxe zeuden Lekuonaren paperak orain dauden artxibora iritsi zirenean. Alde bakar batetik daude idatzita, makinaz jota eta zenbatu gabe (guk I eta II esango diegu): XXIII-XXIV irudietan ikus daitezkeenez gero ez dago haien itxura fisikoaren azalpen askoren beharrik. Esana dugu dokumentu hau Orixek san Agustinen jatorrizkoa itzultzerakoan jaso gabe utzi zituen hitz eta pasarte batzuk gehitzeko asmoarekin ondu zuela Lekuonak, hau da, Aitorkizunetan zeuden hutsune haiek betetzeko, eta hemendik izena; aurrera dezagun ordea besterik ere egin zuela paper haietan, 208-213 or. ikusiko ahal dugun bezala. Bi orri hauen a 1 d e r d i m a t e r i a 1 a k i n o n g o z a 1 a n t z a r i k g a b e e r a k u s t e n d u L e k u o n a k i d a t z i a k d i r e 1 a . Lehenengo, dokumentu hau idazteko erabili den idazmakina Lekuonak garai honetantxe idatzi zituen beste lan batzuk jotzeko erabili zuen berbera delako (hauetako baten orrialde batzuk XX-XXII irudietan jaso dira: begira, esaterako, a letra nola dagoen behar lukeen baino pixka bat beherago, edo n letra behar baino gorago, tipoen eite orokorraz -eta bitxi samarraz- landara). Bigarrenik, bi orri hauetan dauden zuzenketa gutxiek ere Lekuonaren eskua salatzen dutelako argi eta
B-PRIOR-ETIK 1956KO EDIZIOAREN TESTURA 189 garbi: oker edo agian argiegi -hots, ahulegi- jotako «dago» baten gainean (201 or. 26 zenb.: «dago») eskuz idatzi den gbatek Lekuonaren idazkeraren berezitasun nabarmenenetako bat erakusten du (ikus aipatu XX-XXII irudietan eskuz idatzitako g letrak), alde batera utzita m5-ek bere ohar gehienetan erabili zuen tinta urdin berarekin dagoela eskribituta; «26» zenbakia ere gehitu da (197 or. 13 zenb.) m3-rena bezalako arkatz gorri batekin; eta, azkenik, egin behar izan duen gehiketa bat egiteko (lehendabizi «eta mutillari» idatzi du eta gero, betiere makinaz, «eta mai-mutillari», «mai-» bi lerroen arteko zurian joaz [197 or. 15 zenb.]) m5-i buruz hitz egitean aipatu behar izan ditugun azentu zirkunflexuaren antzeko marka haietako bat erabili du hemen ere (ikus 185 or. eta bertako 113 oh.). Hirugarrenik, gaitzetsitako hitzak urratzeko modu berbera ikus daitekeelako Lekuonaren beste izkribuetan: XVI, XX edo XXI irudietakoetan, adibidez. 1 Baina alderdi materialak, jakina, egi 1 et asun materi a 1 a besterik ez du frogatzen, daitekeena baita idazki hau beste baten kopia izatea: hipotesiaren egiantzekotasun falta alde bat lagata, aztarren ugari dira erakusten dutenak, batetik, « Utsuneak» izeneko dokumentua kopia ez baina orijinala dela eta, bestetik, Lekuonak eta ez Orixek -ez beste inork- ondua. 2 Alabaina, alferrik luzatuko ginateke aztarren hauetan, bai baititugu Lekuonaren egiletasuna eta, aldi berean, mintzagai ditugun paper hauek Aitorkizunen testuaren historian duten tokia ezin eztabaidatu~ko modu batean erakusten dituztenak. Izan ere, eta gorago ere aurreratu behar izan dugun bezala, « Utsuneak» delako honen lehenengo orriko gehiketa eta aldaketa guzti-guztiak m3-k B-prior-en nabarmendutako pasarteei dagozkie. B-prior-eko azpimarratuen eta «Utsuneak» dokumentuko gehiketen arteko lotura hau begien bistakoa da (194-208 orrialdeetako zutabeetan ikus daitekeenez): m3-k lehendabizi azpimarratu edo, nola edo hala, markatu egin zituen B-prior-eko orrietan zuzendu ezin ziren pasarteak -arrazoi praktiko hutsengatik- eta, ondoren, «Utsuneak» izenburua daramaten orrietan gauzatu eta zehaztu zituen egin nahi zituen zuzenketa haiek. Eta, orobat, « Utsuneak» hauetako g e h i k e t a b a t z u k m 3 - k B - p r i o r - e n e g i n d a k o oharretan oin arri tu dira: ikus, beherago, 33, 34 eta 43 (eta, zati batean, 52) zenbakiak daramatzatenak. Baldin eta arkatz gorri-urdinarekin egindako B-prior-eko azpimarratuen egiletasunari buruz zalantzarik ez badugu, ez genuke izan behar « Utsuneak» paperen egileari buruz. (Esan bezala, « Utsuneak» dokumentuaren lehenengo orriko gehiketa guzti-guztiak m3-k 1«I» eta «II» zenbakiak, esan bezala, «Utsuneak» dokumentuaren bi orriei dagozkie; «zenb.» laburdura (edo «zenbakia» aipamena bera), berriz, 194-208 orrialdeetan ematen dugun testu zatiketari. 2Urratu ugariek, idatzitakoaren antolamenduari dagozkion hutsek eta abarrek susmarazten digute -ohi bezala- « Utsuneak» ezin direla kopia izan -edo, nahiago bada, ezin direla kopia soila izan-: baina, oso oker ez banago, bide honetatik abiatuta ezingo genuke erabat frogatu paper hauek beste batzuen kopia direnik. Bestalde, kopia direla frogatu ahal izateak ez luke ezer ekarriko auzi honetara: gure kasuan, Lekuonak berak egindako jatorrizko testu baten kopia izan baitzitezkeen. Egiletasunari dagokionez, bistan da testuaz kanpotiko datuek Aitorkizunen historiari buruz dioskutenari begiratuez gero bi hipotesi bakarrik hartu behar genituzkeela kontuan: edo Lekuona bera dela paper hauen egilea -hots, egilea eta eskribitzailea- edota Orixek eginak direla eta gero Lekuonak kopiatuak; Lekuonaren aldeko bi argudio garrantzitsuenak -batetik, m3-k B-prior-en egindako azpimarratuen eta « Utsuneak» delakoaren arteko lotura eta, bestetik, « Utsuneak» honen gehiketen hizkuntzaberehala aztertuko dira; Orixeren egiletasunaren kontrako argudioak ez dira falta: hoberenak -inondik ere ez bakarrak- testuaz kanpotiko datuek ematen dizkigutenak dira.
190 TESTUAREN IBILBIDEA iragarri zituen B-prior-en; bi6arren orrikoei dagokienez, berriz, 33, 34, 43 eta 52 zenbakiak daramatzaten aipatu pasarteek bakarrik erakusten dute B-prior-ekiko lotura bat. Hau da, B-ko 143 eta 145 orrien bitartean aldaketa bat egon da Lekuonaren lan egiteko moduan -lehenengo orriko azken gehiketa [24 zenb.] B-ko 143.ean baitago, eta bigarren orriko lehenengoa [25 zenb.] B-ko 145.ean-. Baina ez dut uste harantzago joan daitekeenik aldaketa honen zergatikoa aztertzerakoan: pentsa genezake, noski, 145 orritik aurrera azpimarratu beharrik ez badu dela j a a r i d e 1 a k o « U t s u n e a k » i d a z t e n , hau da, momentu hartan hasi zelako bi orriok idazten eta handik aurrera, beraz, B-prior zuzentzen zuen bitartean «Utsuneak» ontzen zihoalako -berriz, 145 orrira heldu arte « Utsuneak» asmo bat besterik ez ziratekeen, eta horregatik markatu behar zituen geroago bakarrik ukituko zituen pasarteak-. Baina ezingo genuke hipotesi hau aldeztu zenbait nabardura egin gabe, 145 orritik aurrera B-prior-en egindako ohar bat gutxienez « Utsuneak» baino lehenagokoa delako: B-prior-en, izan ere, bai m3-k bai m5-ek «so beza» proposatu dute -ikus, beherago, 43 zenb.-, baina « Utsuneak» izeneko paperetan «begira beza» irakur daiteke, 1956ko edizioaren testuan bezalaxe. Orobat esan genezake beheko zerrendan 33 eta 34 zenbakiak daramatzaten pasarteei buruz: « Utsuneak» delakoan jaso behar zituen kasuak ja ez baldin bazituen azpimarratu ere egin behar, zertarako idatzi zituen B-prior-eko 173 orrian bi «zenien» horiek? Noski, daitekeena ez ezik egiantzekoa da B-prior-eko ohar guztiak ez izatea ordenan eta orraztaldi bakar batean egindakoak eta, beraz, «so beza» oharraren edo bi «zenien» horien kasuek ez lukete nahitaez aipatu hipotesiaren kontra egon behar: egia da, baina, gauzak horrela, ez dugu oinarri sendorik gure hipotesia null hypothesis gisa aurkezteko). «Utsuneak» izeneko paperetan ex novo sartutako gehiketen hizkuntzak, batetik, eta bertan kopiatu diren B-ko testu zatietan egindako aldaketek, bestetik, Lekuonaren egiletasunaren aldeko ezin eztabaidatuzko beste argudioa ematen digute. Izan ere, b i o r r i hauetan proposatzen diren pasarte berrietan nabarmenak dira Lekuonaren hizkuntzan ohikoak eta, aldi berean, Orixeren usus-aren erabat kontrakoak diren ezaugarriak. Esaterako, aztergai ditugun orriotan, «nuan» bat dago, hiru «zuan» (bi «zuan» eta «zuanaren» bat) eta «zituala» bat. 3 Dakigun bezala -ikus, honi guztiari buruz, VI erans.-, Orixek ez zuen behin ere «nuan» adizkia erabili Aitorkizunen testuan, baina 1956ko edizioan 255 «nuan» daude: guzti-guztiak dira Lekuonak probetan sartutakoak, dela Orixeren «nendun» bana ordezkatzeko dela testuari egindako beste aldaketa batzuekin batera ex novo sortuak. Berbera gertatzen da, funtsean, «zuan» eta «zituan» adizkiekin: Orixek beti «zun» eta «zitun» erabili du Aitorkizunetan; bost «zuan» eta «zituan» bat ditugu A-ko testuan: lau « Utsuneak» hauetan daudenak dira; bat, bai, B-prior-etik bertatik dator (164 or. = XII, 17, 24 [357, 1]), eta seguruenik kopiagilearen hutsa da; eta bestea ere -hauxe da, agian, daturik esanguratsuena- B-prior-etik dator baina m 1-ek egindako zuzenketa bat ez delako jaso A-ko testuan, makinaz jotako «zuan» baten gainean «zun» zuzendu baitu (175 or. = XIII, 6, 7 [382, 7]: ikus gorago 101 or.). Orixek inoiz erabiltzen ez dituen beste bi adizki 3Hots: «nuan» (13 zenb.), «zuan» (8 eta 45 zenb.), «zuanaren» (45 zenb.) eta «zituala» (9 zenb.). Azken hau azpimarratu gabe agertzen da « Utsuneak» dokumentuan, hau da, B-tik kopiatua balitz bezala, baina ez da horrela, B-prior-en «nitula-ta» irakurtzen baita (zehazki, «nitila-ta» baina m2-k esan bezala zuzendua: ikus 109 or.); bai B-ko testua bai Lekuonaren oharra beherago ikus daitezke, 196 or.
192 TESTUAREN IBILBIDEA Lekuonak « Utsuneak» honetan egin nahi zituen gehiketak egin ahal izateko aipatu egin behar zituen, gehiago edo gutxiago, B-ko testuaren zati batzuk, gehiketa haiek non txertatu behar ziren adierazteko: B - p r i or - et ik kopiatutako pasarte hauetan egindako aldaketek ere Lekuonaren eskua salatzen dute, ondo asko ezagutzen baititugu kopiatu besterik egin behar -agian nahi- ez zuenean sartu ohi zituen berrikuntzak (ikus VII erans.). Hona hemen, inongo galbahetatik pasatu gabe, B-prior-etik hartutako hitzetan ereduaren eta kopiaren artean dauden aldaera guztiak-i eta j letrei dagozkienak izan ezik-: B Uts 4 zenb. bainaiz bait-naiz 6 zenb. zarragoren zaarragoren 6 zenb. ba'ditu baditugu 7 zenb. amolatzaille antolatzaile 9 zenb. oek oiek 10 zenb. iarduntokia iardun-tokia 12 zenb. heure bere 12 zenb. ere, ere 12 zenb. diru eskasiz diru-eskasiz 15 zenb. batean baten 15 zenb. ikusi, ta ikusi, eta 17 zenb. izan maillak izan-maillak 19 zenb. doatsugo doatsuago 19 zenb. aztaz eta aztaz ta 22 zenb. Zure zure 22 zenb. Zure zure 22 zenb. ixilgordea ixil-gordea 25 zenb. zer -lurrok zeru-lurrak 25 zenb. egin aurrean egin-aurrean 29 zenb. kantu kantu, 29 zenb. soifiu sofiu 33 zenb. sor zor 34 zenb. Zure zure 34 zenb. Zugurtasunez zugurtasunez 43 zenb. egia egia, 43 zenb. zuzentasunak Zuzentasunak 44 zenb. zaitezte, zaitezte 45 zenb. bikaina bikafia 45 zenb. uuren Iruren 45 zenb. batasuna Batasuna 46 zenb. Zure zure 47 zenb. ez-baifian ez-bafian 48 zenb. baita bait-da 50 zenb. Zure zure normalean «nondik» da Orixerengan; «oiei» (8 zenb.) eta ez ohiko «ariei»; Aitorkizunetan, «-tu ezkero» da beti, inoiz ez «-tuzkero», bi orri hauetako «berrituzkero» bezala (45 zenb.). Eta abar.
B-PRIOR-ETIK 1956KO EDIZIOAREN TESTURA 193 Hauetako asko ez dira adierazgarriak hemen axola zaigun auzirako; baina beste batzuk, VII eranskinean erakutsi dugun bezala, Lekuonak Aitorkizunen testuaren edozein zati kopiatzerakoan ia-ia sistematikoki egiten zituen aldaketetakoak dira: -Vifl- > -Vn- edo -Vill- > -Vll- («soinu B : sonu Utu, «bikaina B : bika.iia Uts.», «ez-bainan B : ez-banan Uts.» eta, bestalde, «antolatzaille B : antolatzalle Uts.»);8 Jaungoikoari zuzentzen zaion zure hitzaren hasieran Orixek idatzi ohi zuen letra larria xehe egiteko joera sistematikoa (hau da, «Zure B : zure Uts.», lau bider zerrenda honetan) eta, kontrako zentzuan -eta askoz sistematikotasun txikiago batekin-, zenbait hitzen hasierako letra xehea larri egitekoa («zuzentasunak B : Zuzentasunak Uts.», ~iruren batasuna B : Iruren Batasuna Uts.»); hitz elkartuetan-eta marratxoa ipintzeko ohitura ( «iarduntokia B : iardun-tokia Uts.», «diru eskasiz B : diru-eskasiz Uts.», «izan maillak B : izan-maillak Uts.», «ixilgordea B : ixil-gordea Uts.», «egin aurrean B : egin-aurrean Uts.») eta, oso modu berezi batean eta Orixeren ususaren kontra, bait aurrizkiaren eta bere adizkiaren artean, batarentzat eta bestearentzat forma betea berreskuratuz («bainaiz B : bait-naiz Uts.», «baita B : bait-da Uts.»; honetaz ikus, hemen, 191 or. eta bertako 6 oh.). Orobat esan genezake «zarragoren B : zaarragoren Uts.» aldaketaren gainean: Orixek ez du inoiz «zaar» aldaera erabili B-ko testuan; Lekuonak, berriz, behin baino gehiagotan Aitorkizunen inguruko izkribuetan: inoiz ez B-prior-eko orrietan, baina bai B-tik A-ra bidean egindako zenbait aldaketatan eta, batez ere, 1956ko liburuaren akaberako «Arkibidea» delakoan (ikus guzti honetaz V erans.). Hortaz, «S. Augustin' en Aitorkuntzetan utsuneak» izeneko paper hauen azterketa materialak Lekuonak eskribituak zirela erakusten baldin bazigun argi eta garbi eta, beste alde batetik, m3-k B-prior-en markatutako pasarteen eta bi orri hauetan proposatutako gehiketen arteko loturak-batez ere Aitorkizunen historiari buruz ditugun testuaz kanpotiko datuen argitan begiratuta- Lekuonaren egiletasunaren aldeko ezin eztabaidatuzko froga bat ematen bazigun, dokumentu honetan egindako gehiketen eta aldaketen nolakotasunak berretsi egin dizkigu -erabat berretsi ere- Lekuonaren egiletasunaren alde geneuzkan argudioak. Baina, agian, honen guztiaren frogarik pisuena -eta alderdirik interesgarrienada «S. Augustin' en Aitorkuntzetan utsuneak» hauek Lekuonak B-prior-en gainean egin zuen lanaren jarraipena izatea. Ikus dezagun.9 8Behin bakarrik mantendu du B-ko grafia («baino»; 19 zenb.); ex novo sartutako hitzetan, berriz, inoiz ez du -Vifi- grafia erabili. 9Lehenengo zutabean jatorrizko latina jaso da (ohi bezala, BAC-eko 1946ko edizioaren arabera, baina oso kontuan izanik 1955ekoarekin dituen aldaerak-ikus, honetaz, 143-144 or.-, esaterako 3 eta 49 zenbakietan); bigarrenean, Bprior-eko testua: m3-k egindako azpimarratuak beltzean nabarmendu ditugu eta goitik beherako marrak paragrafoaren ikurrarekin eman ditugu (5 eta 20-24 zenbakietakoak arkatz urdinak egin ditu eta gainerako guztiak arkatz gorriak; B-prior-eko testuaren gainean eskuz eginda dauden zuzenketen berri oharretan ematen dugu); hirugarrenean, « Utsuneak» izeneko paperen testua; laugarrenean, azkenik, 1956ko edizioan inprimatutakoa. Ohar bedi « Utsuneak» dokumentuko testua ematerakoan honako aldaketa hauek egin ditugula: zenbakien arteko edota puntuazio-ikurren arteko zurietan dauden hutsak zuzenduta eman dira; teta /'gangardunak', ohi bezala, tteta Ubezala jaso dira; testu zati bakoitzaren hasieran «Utsunealo> delakoan ematen den erreferentzia -hots, B-prior-eko orriari buruzkoa- ezabatu egin da, bigarren zutabean aurki baitaiteke. Hirugarren zutabeko azpimarratuak, jakina, Lekuonarenak berarenak dira: azpimarratu ditu aldatu edo gehitu egin nahi dituen hitzak, eta azpimarratu gabe utzi ditu azpimarratutakoak non txertatu behar diren jakiteko balio dutenak, hau da, hitzez hitz B-tik kopiatuak direnak --edo izan behar luketenak-. (Latin testuan etzanean eman ditut Lekuonak aldatu edo gehitu dituen hitzei eta pasarteei dagozkien zatiak, zehaztu ahal direnean eta zehaztu ahal diren neurrian). «Utsunealo> dokumentuan makinaz urratuta agertzen diren letrak edo hitzak guk marra batez urratutako letren bidez eman ditugu, eta han eskuz urratuta agertzen direnak guk # ikurraren bidez
B-PRIOR-ETIK 1956KO EDIZIOAREN TESTURA 213 geneukan Lekuonaren jarrera hau m3-k B-prior-en egindako zuzenketa zenbaitetan ( 157159 or.): gogora, esaterako, «ba lira B : balizkit m3» edo «Orregatik asiera B : Orregatik da asiera m3» bezalakoak. Eta segituan ikusiko dugu era honetako zuzenketak « Utsuneak» dokumentuan baino askoz ugariagoak direla 1956ko liburuaren probetan, zeren Lekuonak Aitorkizunen testuaren gainean egindako lanean m a i l a k a t z e m o d u k o b a t baitago: B-prior-eko orriak jorratzerakoan izan zuen helburua baldin bazen Orixeren testuaren hizkuntza bera ahalik eta zehatzena ulertzea (hiztegia argituz, puntuazioa txukunduz, testuan bertan itzuritako hutsak konpontzen saiatuz) eta, aldi berean, hizkuntza horren berorren itxura nola edo hala arautzea, handik aurrera --eta oinarrizko egiteko hauek inoiz utzi gabe-, gero eta arreta gehiago ipiniko du itzulpenaren leialtasunari begiratzen eta euskarazkoaren ulergarritasuna zaintzen. Historia honetan kokatu behar da «Utsuneak» izeneko paperek dokumentatzen duten zuzenketa-aldia. Itzulpena bera hobetu nahi duten --eta, esan bezala, « Utsuneak» honetan nagusi diren- aldaketak, esan gabe doa -baina berebiziko garrantzia du kontuan izateak-, egin zitezkeenen zati fiimifio bat besterik ez dira; Lekuonak ez zituen bi testuak -jatorrizkoa edo honen beste edozein itzulpen eta Orixerena- sistematikoki erkatu, ez behintzat testu osoan zehar ( edo, egin bazuen, ez zituen sistematikoki jaso nahi izan erkatze haren ondorioak): seguruenik, euskal testua ulertezin, ulergaitz edo, besterik gabe, arraro aurkitzen zuenean joko zuen jatorrizkora eta, beharrezko edo komenigarri irizten zionean, itzulpena zuzentzeko proposamen hauetako bat egingo zuen -hau guztia, askotan bezala, arreta berezia ipiniz liburuaren hasieran eta bukaeran-. «S. Augustin' en Aitorkuntzetan utsuneak» hauen bidez Aitorkizunen testuan sartutako aldaketek argiago erakusten dute Lekuonak lan honetan izan zuen asmo bikoitza: gardena egingo zaigu probetan aldatutakoak iker ditzagunean. 2. B-prior-etik A-ra bidean sartutako aldaketak B-prior-eko testua (hots, makinaz jotakoak eta honi itsatsi zaizkion gehiketa eta aldaketa guztiek osatzen dutena, «Utsuneak» izeneko paperetakoak barne) 1956an inprimatutakoarekin erkatzen badugu, segituan konturatuko gara era honetako kopiatze lan batean sortu ohi diren hutsez gain bestelako a l d a e r a a s k o d a u d e l a bien artean: aldaera hauek oso ugari dira, askotarikoak -batzuk hitzen grafiari dagozkionak, beste batzuk itzulpenari berari-, eta Lekuonak ordura arte egindako aldaketa eta zuzenketen eite berekoak, berehalakoan ikusiko ahal dugun bezala. Segurutzat jo dezakegu inprimategira heldu zena B-prior bera izan zela eta ez, esaterako, Lekuonak B-prior-etik abiatuta idatzitako testu berri bat: eskuizkribu jakin bat beste eskuizkribu jakin batetik datorrela frogatu ezin izaten den arren (kontrakoa bakarrik frogatu baitaiteke, hau da, testu jakin bat ezin dela beste testu jakin baten kopia izan), ditugun datu guztiek, bai testu barnekoek bai testuaz kanpotikoek, behartzen gaituzte pentsatzera B-prior-en eta A-ren artean ez zela Aitorkizunen testu berririk izan; nolanahi ere, eta esan bezala, onus probandi behatzizkribu berri baten alde leudekeenen bizkarrean legoke, baldin inoiz horrelakorik balitz. Ez dakigu nola sartu ziren testuan B-prior-en eta A-ren arteko aldaera hauek: litekeena da « Utsuneak» dokumentuaren antzera antolatutako -baina, oraingo honetan, guganaino heldu ez diren- co"igenda batzuen bidez gertatu izana, irar-probetan sartu izana, edo bietara egin izana (probetan gauza
214 TESTUAREN IBILBIDEA askotxo zuzentzeko ohitura bazuen Lekuonak: ikus, bestela, B-prior orain dagoen artxiboan gorde diren bere beste lan zenbaiten proba ugariak). Azkenik, B-prior-etik A-ra bidean sortutako aldaera hauen e g i 1 e a r i dagokionez ez dut uste zalantza egin daitekeenik: batetik, aldaeren beren azterketak erakutsiko digulako Lekuonak bere eskuz B-prior-eko orrietan egindakoen antzekoak ez ezik haien jarraipena direla eta, bestetik, testuaz kanpotiko datuek argi utzi digutelako -ez ordea arrasto gezurti bat ezabatu baino lehenago: ikus, honetaz, 55 or.- Lekuonaz beste inork ez zuela eskua sartu Orixeren Aitorkizunetan. Ohar bedi ongi ordea atal honetan, berez, ez dugula hitz egingo probetan-edo, nahiago bada, B-prior-etik A-ra bidean- sartu ziren aldaketei buruz, aldi horretan sortu edo gauzatu zirenei buruz baizik. Zeren, izan ere, pentsatzekoa baita Lekuonak Bprior-eko orrietan idatzitako aldaketa asko berriz sartu behar izan zituela 1956ko liburuaren probetan, B-prior-en zeuden moduan ia-ia irakurtezinak zirelako baina, hala ere, iritsi egin zirelako A-raino. Hemen, beraz, ez dugu hauen gainean jardungo, ezpada momentu hartan ex novo egindakoei buruz hala nola -hau bai- B-prior-en nabarmenduta egon arren -eta, gehienetan behintzat, ja erabakita egon arren- orduantxe bakarrik gauzatu -hots, zehaztu- zirenei buruz. Honengatik guztiarengatik honela antolatu ditugu atal honetan aztertzen ditugun aldaketak: lehenengo zerrenda batean (215-252 or.), B-prior-etik A-ra bidean sortu diren aldaketak -«nendun» adizkiari, j letrari eta puntuazioari dagozkienak izan ezik-50; ondoren, sei zerrenda laburrago batzuetan bereizita (252-259 or.), dela B-prior-etik ibilitako eskuek proposatu dituzten aldaketek, dela bertan nabarmendu baino ez diren hitz eta pasarteek, dela «Utsuneak» izeneko dokumentuaren bidez txertatu diren gehiketek A-ra bidean -eta ez lehenago- pairatu dituzten aldaerak: 51 hau da, bai esku batek B-prioren egindako proposamena aldatu denean (esaterako, «bestere andere B : besteren andere m3 : beste andere A»), bai esku horietako batek ezer garbirik proposatu gabe B-prior-en nabarmendu duena benetan gauzatzen denean (adibidez, «ain B : ain m3 : aien A»); eta, azken zerrenda batean (259 or.), m3-k B-prior-en nabarmendu zituen -baina «Utsuneak» 50Ez ditugu jaso puntuazioa ukitzen duten aldaketak; m3-k B-prior-en egindako· era honetako oharrak ez zerrendatzeko izan ditugun arrazoiei (ikus 136 or. 1 oh.) beste bat gehitu behar zaie oraingo kasu honetan: han hirurehunetik gora baldin baziren, hemen milaka kontatzen dira -eta, bistan denez, ez da hitz egiteko modu bat-. Ez dugu ordea ahaztuko hauek ere aztergai dugun testuaren bilakaeraren kapitulu honi dagozkiola. Orobat, oso kontuan eduki behar da «j > i» eta «nendun > nuan, nuen, nun» aldaketei dagozkienak ere -eta asko dira- momentu honetan egindakoak direla. Ikusi dugu gorago (88-89 or.) B-ko testuaren 1-III liburuetan -eta C-koan ez bezala- hitz jakin batzuk j letraz idatzita agertzen direla, B-ko testuan bertan nagusi den sistemaren kontra: B-tik A-ra sistematikoki aldatu dira, eta behin erabaki honen nondik norakoa eta salbuespenak azalduez gero alferrikakoa litzateke aldaketa hauek guztiak hemen zerrendatzea. Antzekoa da «nendun > nuan, nuen, nun» aldaketen egoera: Orixek «nendun» eta «nun» (eta «nitun», etab.) bakarrik erabili zituen B-ko testuan, inoiz ez «nuan»; Lekuonak ez zuen ukitu «nun» eta «nitun» haietako bat ere, baina beste ezertan ipini ez zuen arreta batekin saiatu zen «nendun» guzti-guztiak «nuan» (edo, testuaren zati batean, «nuen») banarekin ordezkatzen. Honi buruzko xehetasunak VI eranskinaren bigarren zatian ditu irakurleak. 51B-prior-etik A-ra bidean et a ez 1 ehe nago : adibidez, m2-k aldaketa bat proposatzen badu eta m3-k m2-k egindako proposamen horren kontra beste aldaketa bat proposatzen baldin badu, azken hau m3-k egindako aldaketei dagokien zerrendan jaso da eta ez hemengo sei zerrendatxo hauetan. Esaterako, «lizun-atza B : lizun-atsa m2: lizun-atza m3: lizun-atsa A» (100 or. = IX, 1, 1 [212, 11]) bezalako kasu batean, m3-k egindako zuzenketa m3-ren zerrendan jaso da (146-157 orrialdeetakoan alegia); berriz, A-ra bidean gertatutako azken aldaketa sei zerrendatxo hauetan agertuko da (m3-ri dagokionean hain zuzen ere: 254-257, 255 or.).
288 TESTUAREN IBILBIDEA 3. «Okerrak zuzentze» Liburuaren azken probak inprimategira itzuli ondoren ere jarraitu egin zuen Lekuonak Aitorkizunen testua zuzentzen: azken aldaketa hauek, beraz, errata zerrenda batean jaso behar izan zituen, 1956ko liburuaren 435-437 orrialdeetan inprimatu zen «Okerrak zuzentze» izeneko zerrendan hain zuzen ere («Oz»), liburuak daramatzan hiztegitxoaren (425-433 or.) eta bi aurkibideen (439-462 or.) bitartean. Honen beharrik ez bagenuen ere, testuaz kanpotiko datuek argi dioskute Lekuonak berak egin zuela zuzenketa zerrenda hau, honen gainean hitz egiten baitio inprimategiko langile batek 1956ko abuztuaren 1 0eko gutun batean; badakigu, orobat, «Okerrak zuzentze» hau liburu honetan egin zen azken lana izan zela, eman zitzaion kokapenak pentsarazi liezagukeenaren kontra. Datua ez da batere hutsala: zuzenketa zerrenda honen ondoren datozen bi aurkibideek, hurrengo kapituluan ikusiko dugun bezala, toki nabarmena dute Aitorkizunen historian, eta «Okerrak zuzentze» hau aurkibideak baino lehenago egoteak -edonongo ohituren aurka- hipotesi arriskutsuak sor zitzakeen. Baina, esan dugun legez, testuaz kanpotiko datu ezin eztabaidatuzkoak ditugu; honela dio inprimategiko langileak l 956ko abuztuaren 1 0ean egindako aipatu gutunean, Lekuonak eta inprimategiak elkarri egindakoetako azkenean hain zuzen ere: Ya solo queda por hacer la fe de erratas. Hemos pensado que lo mejor es hacerlo en hoja aparte, que se colocara al final de la obra. De esta forma se puede terminar de manipular la edici6n sin esperar a preparar su original, y por otra parte es mas manejable para consulta. Ez dakigu zergatik egin ziren, azkenean, beste modu batera, hots, ez orri solte batean ez -gutunean ezer ez esan arren espero zitekeen bezala- liburuaren akaberan: badakigu ordea -eta hau da garrantzitsuena- erabaki honek ez zuela zer ikusirik izan ez aurkibideen egiletasunarekin ez hauen idazte-datarekin. (Inprimategiko langileak eta Lekuonak elkarri egindako eskutitzak 54-55 or. irakur daitezke osorik; 1956ko liburuaren eranskinei buruzko azalpen orokor baterako ikus 305-306 or.). Mintzagai dugun «Okerrak zuzentze» hau, 1956ko liburuaren gainerako eranskinak ez bezala, Aitorkizunen testuaren historiari berari dagokio zuzen-zuzenean, bertan ematen baitira Orixeren testuari egindako azken aldaketak; bestela esanda, eranskin honek Aitorkizunen testuaren bilakaeraren azken kapitulua osatzen du. Horregatik jardun dugu hemen honen gainean eta ez « 1956ko edizioaren eranskinak» izenburua daraman atalean (305-339 or.). Atal honetan ikusiko dugu -eta kontuan hartu behar da gauzak bestela ere izan zitezkeela- Lekuona «Okerrak zuzentze» honetaz baliatu zela Aitorkizunen testuaren gainean ordura arte egin zuen lan askotarikoarekin jarraitzeko eta, beste alde batetik, zerrendako zuzenketen azterketa xeheak erakutsiko ahal digu Lekuonak B-prior-etik Ara bidean egin nahi izan zituen -eta, aldi berean, gertatu ziren baina egin nahi izan ez zituen- aldaketa zenbaiten nondik norakoa. 249 249Eskuineko zutabean -esan gabe doa- Oz-k proposatzen dituen irakurketak bildu ditugu, hau da, Ozren egileak zuzentzat jotzen dituenak. Ohar bedi, bestalde, gure erreferentzietan ematen diren lerroen zenbakiak ez datozela bat, askotan, Oz-n irakur daitezkeenekin: Oz antolatu zuenak ez zituen kontuan hartu, orrialde bakoitzeko lerroak zenbatzean, kapituluen izenburuak (guk erabili dugun sistemari buruz ikus 16 or.). Bestalde
B-PRIOR-ETIK 1956KO EDIZIOAREN TESTURA 297 «Okerrak zuzentze» hau izan zen, hortaz, Lekuonak 1956ko liburuan argitaratu zen testua ukitzeko izan zuen azken abagunea: ikusi dugun bezala, honetaz ere baliatu egin zen zuzenketa berriak egiteko eta, agian, baita lehen sartutako aldaketaren batean atzeraka egiteko ere. * * * Hau guztia, noski, 1956ko liburuan argitaratuko zen Aitorkizunen testuari berari dagokionez; ez dezagun ahaztu ordea aldaketa hauekin guztiekin batera liburuaren antolamenduari begiratzen zioten beste erabaki batzuk hartu zituela Lekuonak B-prior-etik A-ra bidean: batez ere, Orixek B-prior-en ipinitako oin-ohar guztiak -bat izan ezikezabatu egin zituela eta hauen ordez -eta hauek osatuz- «lztegitxoa» izeneko eranskina gehitu zuela. Testutik beretik hurbilago, aldaketa ugari egin behar izan zituen Orixek utzitako puntuazio aldrebes samarrean: B-prior-eko orrietan ere egin zituen, honetan, zuzenketa franko, eta B-prior-etik A-ra bidean, hainbeste gauzatan bezala, ildo beretik segitu zuen; orobat, arreta berezia ipini zuen lanaren azken aldi honetan -B-prior-en ere auzi honi erreparatu arren- Aitorkizunetan hain ugari diren aipuak komatxoen bidez mugatzen eta -hau hemen bertan aztertu dugu- hauei dagozkien erreferentziak zehazten. Besterik dira -ez baitute Orixeren behatzizkribuko ezer ukitzen- Lekuonak gehitu nahi izan zituen gainerako eranskinak: hauei buruz dihardu hurrengo kapituluak.
V 1956ko edizioaren testutik kanpokoak Badira, Aitorkizunen testu soilak Orixeren azken eskuizkributik Lekuonaren ediziora ibili zuen bidearen bazterretan, beste bi testu edo, hobeto, bi testu multzo: batetik, Lekuonak 1956ko liburuaren akaberan inprimarazi zituen lau eranskin; bestetik, Lekuonak ere Egan aldizkarian agertarazi zuen Aitorkizunen zati bat. Guztiak dira istorio honetakoak. 1. Egan-eko testua Gorago ikusi dugu agertzear egon behar zukeen liburuaren iragarpen gisa Aitorkizunen zati bat (XI, 1, 1 - XI, 2, 4) argitaratu zela Egan aldizkarian: «Agustin donearen Aitorkizunak. Amaikagarren iarduna», Egan, 1956 [3-4], 18-19 or. Testuaz kanpotiko datuei pasadizo honetaz atera ahal izan diegun gauza bakarra izan da Egan-en zenbaki hura 1956ko abuztu-irailean inprimatu zela -inprimatu diogu, ez nahitaez kaleratu-, hau da, liburua bera baino pixka bat geroago (ikus 56 or.). Liburua zabaldu baino lehenago Aitorkizunen zati bat edo zati batzuk aldizkari batean argitaratzeko asmoa Orixek berak erakutsi zuen, Euskal Herrira itzuli berria zenean, 1955eko hasiera aldean: orduko asmoa ordea zen EGra bidaltzea (50-51 or.), baina ikusi dugu gorago (56-58 or.) bai Egan aldizkariarekin bai honen zuzendarietako bat zen Mitxelenarekin berarekin aparteko begirunea izan zuela Orixek eta EG-ko zuzendaritzarekiko harremanak, berriz, gero eta urrutiagokoak egiten hasi ziren; bestalde, Aitorkizunen historian hain parte handia izan zuten Lekuonak eta Labaienek ere oso harreman zuzenak zituzten Egan-ekin eta bertan argitaratzen zuten eskuarki. Ez da harritzekoa, beraz, EG-n atera behar zen iragarpen hura, azkenean, Egan-eko orrialdeetan inprimatu izana; besterik da nork erabaki zuen testu zati haiek Egan-en ateratzea eta Orixe jakinaren gainean zegoen ala ez. Segituan frogatuko dugu Egan-eko testua Lekuonaren eskuetan zegoen B-prior behatzizkributik atera zela -ez ordea aldaketa esanguratsu batzuk jasan gabe-. Aurreratu bezala, seguru dakigu Ega n - e n a r g i t a r a t u z e n t e s t u a Lekuonak atera zuela bere ardurapean zegoen Orixeren ori j i n a 1 et ik. B-prior-eko 116. orrian, Xgarren liburuaren seigarren kapituluaren gainean dagoen zurian, m3-ren ohiko arkatz gorriarekin idatzitako hitz hauek irakur daitezke:
1956KO EDIZIOAREN TESTUTIK KANPOKOAK 299 Aukera EGAN' erako Orixek 1955eko hasierako hilabeteetan zuen asmoa zen VIII eta IXgarren liburuak bidaltzea EG-rako: asmo hura ordea -ikusi dugu: 51 or.- ez zen ezertan gauzatu eta Lekuonaren ohar honekin bat ez etortzetik ezin dugu ondorio interesgarririk atera. Nolanahi ere, X. liburuko pasartea ere ez zen bidali, ez Egan-era ez inora -ez zen behintzat inon argitaratu-, ezpada Xlgarren liburuaren lehenengo lau paragrafoak, esan bezala. Orain ez zaigu axola zergatik aukeratu zen lehendabizi X. liburuaren seigarren kapitulua -eta hurrengoetako bat edo beste, agian- eta gero XI.aren aipatu pasartea; oso bigarren mailakoa da, orobat, noren erabakia izan zen. Gehien axola zaiguna, Aitorkizunen testuaz ari baikara, honako hau da: Egan-erako aukeratu beharreko zatiak Lekuonaren eskuetan zegoen testutik atera zirela. Eta hau frogatzeko B-prior-eko 116. orriko oharra baino froga hobeagoak ditugu. 1 Ikus ditzagun, aurrera egin baino lehenago, Egan-eko testuaren eta B-prior eta A-koen arteko aldaerak:2 B Egan A 303,3 betieran hatieran betieran 303,3 bziz bizi bizi 303,3 noizaldian noizaldean noizaldian 303,4 iardun !ardun iardun 303,5 Zure zure Zure 303,6 ezanok, [esanok m3] esanok? esanok, 303,6 edota, edota edota, 303,9 Zugana grifia Zugana grifia Z. nere grifia 303, 10-11 aundi ... goresgarri «Aundi ... goresgarri» «aundi ... g.» 303, 10 aundi Aundi aundi 303, 10 launa launa, launa 303, 10 ta eta ta 303, 11 (Ps. 95, 4) 303, 12 naiz naiz naz 303, 13-14 ba-daki ... len «Ba-daki ... len» «ba-daki ... len» 303, 13 zeraten zeraten, zeraten 1Orixeren itzulpenari Egan-en eman zitzaion izenburua ere kontuan hartzekoa da, auzi honetaz ezer garbirik esaten ez badigu ere: «Agustin donearen Aitorkizunak». Hau da: «Agustin», ez «Augustin» ez «Agustifi»; «donearen», ez «gurenaren». Daitekeena da Lekuonak «Aitorkizunak» bakarrik aipatu izana liburuaren izenburutzat Eganera bidali zituen paperetan eta gainerakoa Egan-ekoen gehiketa izatea; baina daitekeena da, orobat, Lekuonak izenburu hori berori eman izana eta ez, alegia, liburuan inprimarazi zuena: gogora «Agustifi. gurenaren» hitzak ez daudela Orixeren orijinalean eta, itxura guztien arabera, azken momentuan erabaki zuela Lekuonak izenburuaren zati hori (izan ere, berreraiki dugun kronologia erlatiboaren arabera bateratsu egingo zituen Lekuonak bi gauza hauek: Egan-eko testua prestatu eta 1956ko liburuaren izenburu-orriaren edukia erabaki). Honi guztiari buruz ordea ikus 74 or. (eta bertako oharrak) eta, aipatu kronologiarako, 303 or. 2Ezkerreko erreferentziak A-ko testuaren orrialde eta lerroen zenbakiek osatzen dituzte: hau da, Egan-eko testu zati bat aipatzerakoan, zerrenda honetan eta kapitulu honetan guztian zehar, testu zati horri 1956ko edizioan dagozkion orrialde eta lerroaren bidez egingo da. Lehendabiziko zutabean B-ko testuaren aldaerak jaso dira eta, taketen artean, B-prior-en ibili diren eskuenak, halakorik dagoenean; bigarren zutabean Egan-eko testuarenak; hirugarrenean, azkenik, A-koarenak. Hiru zutabeetako baten batean ezer agertzen ez denean, ulertu behar da zutabe horri dagokion testuan ez dela agertzen lerro berean eta beste zutabe baterako jasotakoa: esaterako, «(Ps. 95, 4)» erreferentzia Egan-eko testuak bakarrik dakar, ez B-k ez A-k. Azkenik, 304 orrialdearen 6-7 lerroetako aldaerak (zerrenda honetan«[ ... ]» ikurrarekin markatutakoak alegia) beherago jaso dira, hots, zerrenda honen ondoren.
1956KO EDIZIOAREN TESTUTIK KANPOKOAK 303 « Utsuneak» izeneko dokumentuaren bidez sartu zirenetako bat da, eta zalantza izpi txikiena ere ez dugu -ikus 188-193 or.- gehiketa eta zuzenketa hauek Lekuonak eginak direla. Aipatu pasarte honek, horrela, Egan-eko testua Lekuonaren eskuetatik atera zela zeharoan frogatzeaz gain, lagundu egiten digu zehazten noiz atera zen haren lantegitik, hau da, terminus post quem bat ematen digu. Egan-eko testuaren eta probetan sartu bide ziren zuzenketen arteko aldaerek terminus ante quem bat ematen digutela ere pentsa genezake, zeren oso aldaera esanguratsuak baitaude E-ren eta A-ren artean: «Zugana grifia BE : Zugana nere grifia A», «aundi BE : aundi A», «Zu gurtze B : zuhurtze E : zugurtze A», erabakigarrienak besterik ez aipatzearren. Baina argudio hau okerra litzateke: E-k« Utsuneak» dokumentuaren bidez Aitorkizunen testuan sartutako berrikuntza bat izateak bai frogatzen du E geroagokoa dela «Utsuneak» izeneko paperak baino; baina E-k ez izateak A-k badituen berrikuntzak ez du frogatzen E lehenagokoa dela A baino, azken batean argumentum ex silentio izango bailitzateke. Bestela esanda, oso erraz gerta zitekeen -eta adibide bat baino ez da, egin litezkeen hipotesien artean- honelako zerbait: Lekuonak sartuak ditu ja probetan aipatu berrikuntzak baina, dela probak inprimategian daudelako momentu horretan dela beste edozein arrazoirengatik, ez ditu kontuan hartu Egan-era bidali behar duen testua kopiatzerakoan. Badugu ordea Egan-eko testua (hau da, zehazki mintzatzeko, Egan-en inprimatu zen testuaren orijinala, hots, e) 1956koaren garaikidea edo hura baino geroagokoa dela frogatzen duen datu bat: Lekuonak B-prior-etik A-ra bidean egin zituen aldaketak aztertu ditugunean ikusi dugu (263-264 or. eta V erans.) lehenengo aldi batean «zur B > zugur A» zuzenketa egin zuela eta, ondoren, bigarren aldi batean alegia, «zugur B > zuhur A»; Eganeko testua ontzerakoan ere, goiko zerrendan ikus daitekeenez, «zugur > zuhur» aldatu du Lekuonak: s e i n a 1 e n a b a r m e n a Ega n - e n a r g i t a r a t u z e n t e s t u zatia prestatu zuena liburuaren probetan sartu zituen azken zuzenketak egiten zituen bitartean edo hauek e g i n o n d o r e n , zeren eta bi zuzenketetako batean zuzenkizun baita bestean zuzentzat proposatu den forma («zugur»). Eta gogora dezagun e-ren datatze berankor hau ondo baino hobeto uztartzen dela auzi honi buruz testuaz kanpotiko datuei atera ahal izan diegun datu bakarrarekin, hots, Egan-en zenbaki hura 1956ko abuztu-irail aldera inprimatu zela dioenarekin. Hizkuntzari berari egin zitzaizkion aldaketak alde batera lagata -gogora dezagun Eganekoa Lekuonak berak kopiatutako testuetakoa dela eta, beraz, horrelakoetan egin ohi zituen aldaketak dituela honek ere: ikus VII erans.- baina, aldi berean, aldaketa horien zergatikoa ulertzeko argi pixka bat etor daitekeelako hemendik, axola zaigu egiaztatzea Lekuonak arreta handia ipini zuela Egan-era bidali zuen testua prestatzerakoan. Oso ondo ikus daiteke, esaterako, puntuazioan, Egan-eko zatian A-n baino askoz ere sarriago egin baititu ahaleginak B-ko testua hobetzeko: 303,6 ezanok, [esanok m3] esanok? esanok, 303,6 edota, edota edota, 303, 10 launa launa, launa 303, 13 zeraren zeraren, zeraren 303, 15 onek, onek; onek,
1956KO EDIZIOAREN TESTUTIK KANPOKOAK 305 guzientzat» falta da) eta E-n jaso ez den bat («Zure ... Giza-semea»: 306, 4-5).6 Baina-eta honetara iritsi nahi genuen- E-ko aipu guztiek beren erreferentzia baldin bazeramaten, behin ere huts egin gabe, A-n dauden 6 aipu berrietatik batek ere ez darama halakorik -eta ez, noski, erreferentziak emateko ohitura sistematikoki ezabatu duelako A-ko testutik-. Testuaren alderdi hauei dagokienez behintzat zilegi da pentsatzea Lekuonak Egan-eko zatia Aitorkizunen liburu osoa zaindu ezin izan zuen modu batean zaindu zuela, hau da, Lekuonak Orixeren liburu osoan zehar egin nahi zukeenaren erakusgarritzat har dezakegula.7 Baina gorago iragarri bezala, nago iritzi hau, neurri batean bederen, Egan-eko zatian Orixeren hizkuntzari egin zitzaizkion aldaketen zergatikora ere heda litekeela. 2. 1956ko edizioaren eranskinak Lekuonaren artxiboan gordetzen den eta guk B-prior izendatu dugun behatzizkribua, gorago esan dugun bezala, Clement Mathieu apezpikuarentzako eskaintzarekin hasten da eta XIII, 38, 53 paragrafoaren itzulpenarekin bukatu: hau da, ez dugu inprimategira bidali zen Orixeren beste paperik, « Utsuneak» dokumentua inongo zalantzarik gabe Lekuonak egina delako. Baina 1956ko edizioaren akaberan B-prior-en ez dauden lau testu daude: 425433 orrialdeetan, «lztegitxoa» izeneko eranskina, sasoi hartan ipini ohi ziren hitz zerrenda elebidun haietakoa; 435-437 orrialdeetan, gorago aztertu dugun «Okerrak zuzentze» delakoa (ikus 288-297 or.); 439-446 orrialdeetan, index rerum memorabilium moduko bat, «Gauza iakingarrienen arkibidea» (guk index esango diogu hemen); eta 447-462 orrialdeetan, azkenik, «Arkibidea», hots, Aitorkizunetako kapituluen izenburuak eta hauei dagozkien orrialdeak jasotzen dituen aurkibide soil eta arrunt bat (guretzat, hemendik aurrera, 'aurkibidea'). Hauetako bat ere B-prior-en ez egoteak ez du berez esan nahi hauetako bat ere ezin daitekeenik Orixerena izan, ezta -ez behintzat frogatu baino lehenago-- nahitaez Lekuonarenak izan behar dutenik. Eranskin hauei liburuan eman zitzaien hurrenkera aipatu duguna izan bazen ere, badakigu bi aurkibideak hiztegitxoa eta hutsen zerrenda baino lehenago konposatu zirela inprimategian eta, seguruenik, baita idatzi ere; izan ere, bi aurkibideen ondoren bakarrik heldu ziren inprimategira «lztegitxoa» eta «Okerrak zuzentze» delakoa. Inprimategiko langile batek Lekuonari egin zizkion gutunek ezin eztabaidatuzko lekukotasuna ematen digute. Gorde zaigun bigarrenak, 1956ko abuztuaren 2koak, honela dio: Con esta fecha y por correo aparte le envfo dos juegos de paginas montadas de la obra Aitorkizunak [ ... ].Ya estamos componiendo los dos fndices que pronto le enviare para su correcci6n. Ya solo queda el pequefio vocabulario que aun no he recibido su original y la portada, para ultimar la obra. 6E-ko «Arengan ... guziak» aipua beste modu batera mugatu da A-n: «Zure eskuinean ... guziak» (306, 1113). 7Baita liburuan egin zituen aldaketa asko irar-probek ezartzen zizkioten murriztapen fisikoek baldintzatuta egin behar izan zituelako ere: mintzagai dugun kasuan, esaterako, oso egiantzekoa da A-k falta dituen erreferentziak Lekuonak sartu ez izana -komatxoak ez bezala- bigarren probetan sartu behar izan zituelako, hots, komatxo batzuk gehitzeko bai baina erreferentziak sartzeko tokirik ez zuelako. (Arriskutsuegia litzateke ordea, agidanean, Egan-eko testuaren kronologiari buruzko ondoriorik ateratzea hemendik).
308 TESTUAREN IBILBIDEA Gauzak horrela, nola gelditzen da egiletasunaren auzia? Liburuaren historiari buruz ikasi ahal izan duguna kontuan izanik, badirudi honako hau dela egin dezakegun galdera bakarra: Orixek ala Lekuonak -ala, gehienera, Labaienek- egin zuen «Gauza iakingarrienen arkibidea» delako hau? Hemendik abiatuta, eranskin hau ere Lekuonaren eskuetatik pasatu zela zalantzarik gabe dakigunez gero (ikus gorago, 305-306 or., inprimategiko langilearen gutunek eskaintzen duten lekukotasuna) eta, orobat, jakinik nolakoa izan zen Lekuonak Aitorkizunen testuan egin zuen zuzentze lana, badirudi onartu beharra genukeela ezinezkoa dela frogatzea Lekuona izan zela index-aren e g i l e a . Bestela esanda: Lekuonaren egiletasuna frogatzeko bide bakarra baldin bazen aztergai dugun index honek izatea B-prior-i Orixeren eskuetatik alde egin eta gero Lekuonak egindako -eta poligenetikoa ezin izan daitekeen- aldaketa edo gehiketa bat, bide hau zeharoan deuseztatua gelditzen da gure testu honetaz ere Lekuona arduratu zela dakigun bezain laster, zeren eta, horrela, index-ean diratekeen era horretako aldaketa edo gehiketa guztiek froga lezaketen gauza bakarra Lekuonak index-a ere ukitu egin zuela baita, baina ez, nahi hainbat baldin bagenu ere, index-a Lekuonak ondua denik. Beraz, liburuak izan duen historiak galarazi egingo liguke Lekuonaren egiletasuna frogatu ahal izatea. 13 Alabaina, index honek Aitorkizunen testuarekin berarekin eta «Arkibidea» izeneko eranskinarekin dituen aldaerak aztertuez gero froga daitezke zenbait kontu. Mintzagai dugun index hau ez da, sensu stricto, ezagutzen dugun beste inongo testuren kopia -hots, ez da, berez, B-ko kapituluen izenburuen kopia huts bat- eta, hortaz, aldaeren ohiko azterketa soil bat ezinezkoa da aldez aurretik; baina, aldi berean, ezin ukatuzkoa da indexaren zati asko jokoan sartzen diren gainerako hiru testuetako zati askoren berdinak direla (B- ko izenburuenak, A-koenak eta liburuaren 447-462 orrialdeetako aurkibidearen zatienak) eta, beraz, erkaketa modu bat behintzat ahal da eta, are gehiago, hemen lanabes hobeagoa edo kaxkarragoa izan, derrigor egin beharrekoa. Hau guztia kontuan izanda egin litekeen zerrenda luzeenari ezinbestean uko eginez, argi txikiena ere eman lezaketen aldaerak bildu ditut. Hona hemen: 14 grifia ozten zaio», V, 7), baina testura bertara jo duelako izan da: «Manestarren ikaskizun aietarako grifia galdurik [ ... ]» (V, 7, 13); «Bitorinen gertaerak sutan iartzen du Augustin; Bitorin baifio leize aundiagoan eroriak badira» (s.v. 'Bitorin') VIII, 4 kapituluaren izenburuari dagokio, bertan esaten zaigun hezala, baina hau aipatu esaldiaren bigarren zatiarentzat bakarrik da egia: lehendabizikoa, hala ere, ez da index-aren egileak asmatua, aipatu ez duen heste kapitulu baten izenburutik hartua baizik: «Bitorinen gertaerak Iainkoagana sutan iartzen du Augustin [ ... ]» (VIII, 5); «Itz gutxitatik aburu aunitz atera diteke» (s.v. 'Itz' = XII, 27, 37) ez da zehatz-mehatz kapitulu horren izenburua («Itz gutxitatik egi aunitz [ ... ]»), baina kapituluaren testua bera irakurriez gero «aburu» hitza bertatik zuzenean hartu duela ikus dezakegu; etab. 13Historia hau den bezalakoa delako ere --eta, funtsean, B-alter bezalako lekukotasun bat gorde zaigulako-, balegoke modu bat frogatzeko index-a, jatorrian, Orixek egina dela: index-ean egotea B-alter-en ere dagoen eta, jakina, B-prior-en ez dagoen irakurketa bat -betiere, esan gabe doa, poligenetikoa ezin izan daitekeen irakurketa bat-. Kapituluetako izenburuen testuari dagokionez, bada kasu bat non B-alter-en B-prior-era pasatu ez zen Orixeren irakurketa bat baitago: VII, 21 kapitulua izenbururik gahe gelditu zen B-prior-en, horretarako gorde zen lerroa betetzeke dagoelarik (B, 87 or.); B-alter-en, berriz, lerro zuri hura Orixeren eskuak bete zuen honako testu honekin: «Kristo hiotzez umil eta samur» (ikus 98 or. 5 oh.). 1956ko edizioaren index-ean izenburu honen arrastorik izan balitz, Orixeren egiletasunaren froga ezin ukatuzkoa izango genukeen. Baina horrelakorik ez da. 14Liburu eta kapituluari dagokien erreferentziaren ondoren, parentesien artean, hitza agertzen den index-aren sarrera aipatu da.
1956KO EDIZIOAREN TESTUTIK KANPOKOAK 311 ekar genitzake hona aurkibidean arrunki edo, bada ere, sarri egin diren eta index-ean inoiz topatzen ez ditugun aldaketak; ez dirudi ordea beharrezkoa denik: mintzagai dugun index honek ez du Lekuonak kopiatutako testu guztietan -eta, bereziki, index-a zuzendu zuen egun beretan ondu bide zuen aurkibidean- sistematikoki egin zituen aldaketetako bat ere. Orain arte kopiatzeari buruz hitz egin dugu: bistan da ordea, Aitorkizunen testuaren historiak horrela erakusten digulako, nekez izan daitekeela index-a Lekuonak egina -hots, Lekuonak asmatua- ez baldin bada aldi berean Lekuonak materialki eskribitua; hortaz, eta testu honi dagokionez, L e k u o n a k i d a t z i a e z i z a t e a L e k u o n a r e n egi 1 et asun aren kontrako argudio erabateko a da. Ez bailitzateke sinesgarria hau bezalako istorio bat: 1956ko uztailean Lekuonak Aitorkizunen kapituluetako izenburuak zerrendatzen dituen «Arkibidea» egiten du eta, kopia mekaniko hutsa izan arren, berak eskribitzen dituen testu guztietan bezala grafiari eta, noiz edo noiz, morfologiari dagozkion aldaketak egiten ditu; aldaketa hauek ez dira erabat sistematikoak baina, egiten direnean, beti ukitzen dituzte grafiaren eta morfologiaren alderdi berberak, hortik ateratako testuari oso itxura nabarmena emanez; lan mekaniko hau egiten duen momentu berean, egun bertsuetan seguruenik, eta hain mekanikoa ez den lan bat eginez, index-a ontzen du: lehengaia, bai, berbera da, baina esaldi batzuk aldatu egin behar dira, moztu, luzatu, noizean behin beste testu batera jo ... ; baina, oraingo honetan, Lekuonari ez zaio itzuri egin ohi dituen grafia aldaketa horietako bat ere. Ez dirudi aldeztu daitekeen hipotesia denik, eta ondorioztatu beharko dugu i n de x - a e z d e 1 a e z L e k u o n a k k o p i a t u a ezta, beraz, Lekuonak ondua. Alabaina, gorago eman dugun zerrendan askotan datoz bat, batetik, index-aren berrikuntzak eta, bestetik, A eta «Arkibidea» delakoarenak: hau da, bai batak bai besteek B-ko testuaren kontra egindako berrikuntzak, zein aipatu azken bi kasuetan zalantzarik gabe atxiki behar baitzaizkio Lekuonari. Izan ere, seguru dakigu A-ko testuak eta aurkibidearenak (zer esanik ez m3-ren proposamenek osatzen dutenak) B-ko testuaren kontra dituzten aldaerak, inprimategian sortutako hutsak ez direnean, Lekuonak berariaz egindako aldaketak direla. Ikus ditzagun bada A-ko testuari edota aurkibidearenari (edo B-prior-en m3-k egindako zuzenketei) dagozkien zutabeetako irakurketekin bat datozen eta, aldi berean, B-ko testuari dagokion zutabekoekin bat ez datozen index-eko irakurketak: B A Ark index XII, 12 (Aldia) aldi gabe aldi gabe aldi-gabe aldi-gabe VI, 9 (Alipi) bere heure bere heure IX, 1 (Atseginaren) banon banon hainon hainon II, 3 (Augustin) ieki ieki ieiki ieiki XI, 7 (Betiera) lekrik [lekurik m3] lekurik lekurik lekurik XIII, 28 (Eginak) orobatean oro batean orobatean oro batean VI, 6 ( Grina) emairen ematen emairen ematen guztiak daude B-n bezala, eta aurkibidean aldatu egin ditu Lekuonak: «etxearen B : etxearen index: Etxearen Ark», «itza B : itza index: Itza Ark», «sainduen B : sainduen index: Sainduen Ark»; «Platondarretan B : Platon'darrenak index: platondarretan Ark».
1956KO EDIZIOAREN TESTUTIK KANPOKOAK 313 index-etik kanpoko lekukotasun hauek duten balio handiena da erakustea «Pontian» hutsa, gure historiako aktoreentzat, ez dela pentsa genezakeen bezain nabarmena eta, hortaz, aztarrena izan daitekeela -agian aztarrena baino gehiago ere bai- mintzagai dugun index hau Lekuon aren eskuetatik pasatu ze 1 a eta, are gehiago, Lekuonaren eskuetatik noiz pasatu zen erakuts dezakeen zera; index-etik kanpoko lekukotasun horiek beste baliorik baldin badute -eta badutelakoan nago-, oso bigarren mailakoak dira. Beste alde batetik «bere: heure», «han.on : hainon» eta «irakurtzen : irakurten» aldaerak ditugu. Ezin da esan erabat ezinezkoa denik hauek guztiak poligenetikoki sortu izana (Bren kontra egindako difficiliores badira ere, testu honetan erruz aurkitzen diren aldaerak ere badira), baina hiru izateak ere badu balioa eta onartuko dugu lotura bat dagoela bat datozen testu hauen artean: «bere : heure» aldaeraren kasuan index-aren eta A-ko berrikuntza baten artean; «han.on : hainon» eta «irakurtzen : irakurten» aldaketen kasuan index-aren eta aurkibidearen artean. Hau da, B-tik sortu diren testu hauetan egin diren zenbait aldaketari jarrera komun bat igarri dakieke: lehen ere esan bezala, A-ko testuan egin diren berrikuntzak eta liburuaren akaberako «Arkibidea» delakoan gertatutakoak inongo zalantzarik gabe Lekuonari atxiki behar zaizkionez, ondorioztatu beharko dugu index-ean dauden hauen parekoak ere Lekuonak eginak direla. Inozokeria litzateke argudiatzea, honen guztiaren kontra, «heure», «hainon» eta «irakurten» Orixeren hizkuntzaren ezaugarri berezkoak direnez gero, Orixeri atxiki behar zaizkiola: hain zuzen ere, Orixeren orijinaleko aldaera arrunt bat Orixeren hizkeraren ezaugarrietakoa den hitz beraren beste aldaera bitxiago batekin ordezkatzea («bere Or. : heure Lek.», «zur Or. : zugur Lek.», «edukitzea Or. : idukitzea Lek.», «zaion Or. : dakion Lek.», «etzitzaizkidan Or. : etzekizkidan», etab.) Lekuonak Aitorkizunen testuan egin zuen lanaren alderdi nagusietako a da, askotan ikusi dugun bezala. Eta, izan ere, «bere> heure» aldaketa hiru bider egin du Lekuonak B-prior-etik A-ra bidean (266 or.); orobat, maiz egin du, B-prior-en bertan eta B-tik A-ra bidean, -Vin- -eta ez -Vn- alegia- multzoaren aldeko aldaketa bat (160 eta 260-261 or.), eta bi aldiz sartu ditu ex novo -Vin- multzoa duten hitzak (VII erans. 463 or. 12 oh.); eta «irakurtzen : irakurten» aldaketari dagokionez -hemen, noski, morfema da kontuan hartu beharrekoa, ez hitza bera- B-prior-etik A-ra bidean «balditzen > baldiren» eta «oroitzeko > oroiteko» ditugu (ikus 265 or.). Eta inozokeria litzateke esatea, lekukotasun hauen balioa deuseztatzeko asmoz, badirela Lekuonak kontrako norabidean egindako aldaketak: ikus, honen guztiaren gainean, VII erans. 469-470 or. Bestalde, berez faciliores-tzat jo ditugun batzuk ere esanguratsuak -agian esanguratsuagoak- dirateke. Esaterako, «Anburusi > Amburusi» aldaketa, orain eta hemen, banalizazioa da: baina kontuan hartu beharrekoa da Orixek «Anburusi» idatzi duela beti Aitorkizunetan eta Lekuonak, B-prior-etik A-ra bidean -ez lehenago--, 11 bider aldatu duela izen hau, 1956ko edizioan «Amburusi» uzteko (ikus 277-278 or.). Ezin esan, testukritika katiximek diotena diotela, inongo baliorik ez daukatenik batera huts egiten duten bi lekukotasunek, batez ere itxura guztien arabera elkarrengandik oso hurbil dauden index-a eta «Arkibidea» bezalako bi lekukotasun baldin badira: biek batera egin dituzte, izan ere, «ieki : ieiki» eta «ikuskarrietan : ikuskarietan» aldaketak. Eta gauza bera esan genezake hizkuntzaren itxurari dagozkion aldaketei buruz: «aldi gabe : aldi-gabe», «mintza maisua: mintza-maisua», «Kartagotik: Kartago'tik». Zeren eta, esan bezala, begien bistan baitago index-a eta aurkibidea oso hurbil daudela
1956KO EDIZIOAREN TESTUTIK KANPOKOAK 315 arkibidea» eta Aitorkizunetako kapituluen izenburuak biltzen dituen akaberako «Arkibidea»; «Arkibidea» hau Lekuonak fisikoki eskribitu zuela inongo zalantzarik gabe dakigunez gero (ikus VII erans.), bistan da To 1 os a k o gutun - az a 1 aren barne a n z e g o e n a « G a u z a i a k i n g a r r i e n e n a r k i b i d e a » z e 1 a , guk index deitu izan duguna eta letra haiek gutun-azalean idatzi zituenak ere, laburtzearren --eta, zalantzarik gabe, beste aurkibidearen berri ez zuelako--, «arkibidea» deitu zuena. Miragarriro gorde zaigun --eta oraindik miragarriroago aurkitu dudan- gutun-azal honek ematen digun froga geuk asmatua izan balitz baino hobeto datorkigu index-aren historia ixteko: izan ere, gorago saiatu gara frogatzen delako index hau ez zela Lekuonaren lantegitik atera, 1956ko liburuak dakartzan eta aldi berean B-prior-en ez dauden gainerako testu guztiak ez bezala (hots, «lztegitxoa», «Okerrak zuzentze» eta «Arkibidea» ez bezala), baina ez genuen testu zati haren orijinalik. Noiz edo nola heldu zitzaion Lekuonari -galde genezake- B-prior-ek falta duen zati hori? Eta hara non agertzen zaigun B-prior-en ez dagoen eta hala ere Lekuonari ezin atxiki diogun testu b a k a r r a k Lazkaotik Andoaina egin behar izan zuen bidaiaren arrasto ezin ukatuzkoa: dudarik gabe, beraz, «Gauza iakingarrienen arkibidea» Orixek egin zuen, Aitorkizunen behatzizkribua bidali ondoren baina oraindik, noski, Lazkaoko beneditarren etxean zegoenean; B-prior bera bezala --eta Aitorkizunen argitaratzearekin zer ikusi zuten gauza guztietan gertatu zen legez-, index-a ere Labaien adiskideari eman edo helarazi zion, bera bizi zen beneditarren etxearen izena eta helbidea zituen gutun-azal batean txukun sartuta; eta Labaienek, hilabete edo aste batzuk lehenago Aitorkizunen testuarekin berarekin egin zuen legetxe, Lekuonari eman zion, haren ardurapean baitzegoen liburuaren inprimatzea. Ohi den bezala, Lekuonak ez zituen paper haiek inprimategira bidaliko Aitorkizunen testuaren beraren inprimaketa oso aurreratuta egon arte; seguru dakigu index-a eta aurkibidea batera konposatu zituztela inprimategian: bi eranskin hauen testuaren azterketak ere esan digu biak batera landu zituela Lekuonak, batean·-B-prior-en bertan egin zuen bezalaxe- Orixerena nola edo hala zuzenduz (dela Orixeren paperen gainean, dela probetan, dela bi moduetara), eta bestearen kasuan testua B-prior-etik --ez, segituan ikusiko ahal dugu, A-tik- kopiatuz. Horrela izan zela dioskute, hortaz, testuaz kanpotiko datuek zein testu barnekoek. b. «Arkibidea» ('aurkibidea') 1956ko edizioaren 447-462 orrialdeetan dagoen «Arkibidea» izeneko eranskinak -guk 'aurkibidea' esan diogunak alegia- Aitorkizunen kapituluek Orixeren itzulpenean dituzten izenburuak biltzen ditu eta, jakina, kapitulu hauetako bakoitzari dagokion orrialdea. Filologiaren lezioa da ez dagoela kopia inozenterik, eta berez hain bazterrekoa eta ezdeusa den hau bezalako testu bati egin zaizkion aldaketek horren adibide ezin hobea ematen dute. Ikus ditzagun, aurrera egin baino lehenago, Aitorkizunen kapituluetako izenburuetan dauden aldaera guztiak, kontuan hartuta kapituluen izenburuak osorik ematen dizkiguten hiru testuak, hots, B-koa (B-prior-en egin zaizkion aldaketak barne), A-koa eta orain aztergai dugun «Arkibidea» honetakoa (ez ditut jaso, berriz, i eta j letren erabilerari dagozkionak):
1956KO EDIZIOAREN TESTUTIK KANPOKOAK 325 Ekar genitzake froga gehiago,37 baina nahikoa da testukritika geometrikoenaren arabera ere erabat akatsik gabeak diren kasu hauekin. Aldi berean, ordea, «Arkibidea» honen testuak B-prior baino geroagokoak diren bi testu zati islatzen ditu. VII, 21 kapituluak ez du izenbururik B-prior-en (B, 87 or.): izenburuarentzako zuri bat utzi zuen B-ren kopiagileak baina hutsune hori ez zen inoiz bete (B-alter-ekoa, berriz-ikusi dugu gorago: 98 or. 5 oh.-, Orixek bete zuen bere eskuz: «Kristo hiotzez umil eta samur»); A-n, eta esan bezala B-prior-en inongo arrastorik utzi gabe, honako izenburu hau irakur daiteke: Batez ere londoni Paul' en liburuetan arki tu du Platondarretan arki tu ez duna ta Goiko Arnasa pozdardara sartu zaio. Funtsean, izenburu berbera dago mintzagai dugun aurkibidean. Antzeko zerbait gertatu da X, 38 kapituluaren izenburuarekin: B-k «Gauza galduak nola arkitzen ditu oroimenak?» izenburua dakar (B, 137 or.); baina Lekuona konturatu egin zen izenburu hau X, 18 kapituluak zuen berbera zela eta, oraingoan ere B-prior-en arrastorik lagatzeke, beste bat asmatu zuen A-ko testurako: Ageriko eginak goretsi-naia, nai arrixkutsua. Eta hau ere, gutxi gorabehera, aurkibidean dagoen bera da. Gorago frogatu dugu, testukritika zorrotzenak ezin eztabaidatuzkotzat jo ohi duen modu batean frogatu ere, aurkibidea Bprior-eko testutik edo B-prior-ekoa bezalako batetik kopiatu zela, hau da, ez zela kopiatu A-koa bezalako batetik; baina VII, 21 eta X, 38 kapituluen izenburuek frogatzen dute, aldi berean, beste zerbait ere izan zuela kontuan Lekuonak aurkibide hau egiteko momentuan eta zerbait hori gero A-n inprimatu zenaren berdina -edo oso antzekoa- zela. (Hau guztia, bestalde, orain arteko datuetan oinarri litekeen beste hipotesi baten kontrako aztarrena da, hots, «Arkibidea» inprimategiko langileek egina izatea baina zuzenean B-prior-etik; nolanahi ere, beherago -ikus 327 or.- aztertuko ditugun hizkuntz ezaugarriek zeharoan frogatuko dute mintzagai dugun testu hau Lekuonak egina izateaz gain Lekuonak berak eskribitua dela). Baina, bestalde -azpimarra dezagun aurkaritza-, axola zaigu egiaztatzea aipatu bi izenburu hauetatik landara behin ere ez datozela bat, B-prior-eko testuaren kontra, aurkibidekoa eta A-koa -bat etorri, esan gabe doa, poligenetikoa ezin izan daitekeen irakurketa batean-; hizkuntzaren itxurari dagozkion aldaerak alde batera utzita -hemen bereziki baliogabeak, gainera-, hauek dira dauden guztiak: II, 7 eroriko erorika erorika V, 7 ZlO zaio za10 VI,3 Anburusi Amburusi Amburusi VI,4 Anburusi Amburusi Amburusi 37Esaterako -eta puntuazio kasu bat aipatzearren bakarrik-, «izan bizi B : izan, bizi m3 : izan bizi A : izan, bizi Ark» (XIII, 3), komaren beharra ez baitzen, inondik ere, begien bistakoa: «Argiak ere ez zun merezi izan [izan, m3Ark] bizi izatea ta argitsu izatea».
326 IX, 5 X,41 XI, 1 Xl,8 Anburusi nendun bziz Itza Amburusi nuan bizi Itz TESTUAREN IBILBIDEA Amburusi nuan bizi Itz «Anburusi : Amburusi» eta «nendun : nuan» aldaerek ezer gutxi balio dute, Lekuonak Aitorkizunen testuan zehar sistematikoki egin zituen aldaketetakoak direlako; «Itza : Itz» ere, duen testuinguruan ikusten badugu, nabarmenegia da ezer frogatzeko («Zure Itz [Itza B] alda-eziiia mintzo [mintzoa Ark.] zaigu»); eta gainerakoek berez hitz egiten dute. Benetako salbuespen bakarra «eroriko B : erorika Mrk» da: zalantzarik gabe, Lekuonak gogoan zuen B-prior-etik A-ra bidean egindako aldaketa hau (ikus 217 eta 283 or.), eta aurkibidea egiterakoan ere berriz egin zuen. Beraz, onartu beharra daukagu, ezinbestean, «Arkibidea» B-prior-etik kopiatu zela, baina bi testu zati -eta bi bakarrik-, VII, 21 eta X, 38 kapituluen izenburuak alegia, B-prior baino geroagoko bertsio b a t e t i k t x e r t a t u z i r e 1 a -edo, zehazkiago mintzatzeko, geroagoko bertsio batean agertuko ziren bi testu zati txertatu zirela-. Bestela esanda: eskuen artean ditugun datuen arabera, ez dugu zertan pentsatu behar «Arkibidea» B-prior-en eta A-ren arteko bertsio batetik kopiatu zenik, eta apropos erabili dugu txertatu aditza; zehazki, egiaztatu dezakegun gauza bakarra da c o n t a m i n a t i o b a t g e r t a t u d e 1 a b i p u n t u t a n e t a bi puntutan bakarrik. Ez dago harritzeko arrazoirik bi puntutan bakarrik gertatu delako: honelaxe izaten dira, hain zuzen ere, contaminatio gehienak, hots, ez dira izaten collatio sistematikoak. Baina, hori bai, horrela izateko zerbaitek bultzatu behar izan du kopiagilea contaminatio egitera, hau da, besoa testuaren beste lekukotasun batera luzatzera. Gure bi kasu hauek eskuliburu batean adibide gisa azaltzeko modukoak dira: VII, 21 kapituluaren izenburuan B-prior-en dagoen zuria ikusi du kopiagileak, Lekuonak alegia; X, 38 kapituluaren izenburura heldu denean X, 18 kapitulukoarekin gogoratu da edo, agian -aurkibideko bertsioa, uste dudan bezala, A-koa baino berriagoa bada-, gogoratu da nola konturatu zen errepikapen horrekin A-ko testua prestatu edo zuzendu zuenean eta nola asmatu behar izan zuen beste izenburu bat.38 Zeren eta «Arkibidea» delakoaren testua, esan 38Berez, bi aukera ditugu: edo VII, 21 eta X, 38 kapituluen aurkibideko testua A-tik kopiatu da (hau da, liburuaren probetatik), edo bai aurkibidearen bai A-ren eredua zatekeen behin-behineko zirriborro moduko batetik (hau da, bi izenburu horiek bakarrik izango zituzkeen zirriborro bat eta, aldi berean, B-prior baino berriagoa eta A baino zaharragoa zatekeena); hots: edo A-ko testua da aurkibidekoa baino zaharragoa edo aurkibidekoa da A-koa baino zaharragoa. Ikus ditzagun testuak osorik: Batez ere !ondooi Paul'en liburuetan arkitu du PlatondaBatez ere londoni Paulo'ren Liburuetan arkitu du rretan arkitu ez duna ta Goiko Amasa poz-dardara sartu platondarretan arkitu ez duna, ta Goiko Amasa; tapozzaio. (A) dardara sartu zaio. (Ark.) Ageriko eginak goretsi-naia, nai arrixkutsua. (A) Ageriko eginak goretsi naiaren arrixkua. (Ark.). Esango nuke -batez ere lehenengoari buruz- bete-betean balio duela hemen harako lectio brevior potior hark (non potior, noski, vetustior baita), zehazki izenburuaren bukaerako «[ ... ] ta Goiko Arnasa; ta [ ... ]» hitzei dagokienez. Badirudi bestearekin ere antzeko zer edo zer gertatzen dela baina sintaxiaren aldetik, hau da, aurkibidekoa sofistikatuagoa -exegetikoagoa- dela A-koa baino. (Kontzeptuari buruz ikus, esaterako, Metzger
l 956KO EDIZIOAREN TESTUTIK KANPOKOAK 327 bezala, A-koa baino zaharragoa baita -aipatu bi izenburuetan izan ezik-, baina h o n e k ez du esan nahi «Arkibidea» A finkatu baino lehenago e g i n z e n i k : aitzitik, VII, 21 eta X, 38 kapituluen izenburuen txertaketak frogatu du aurkibidea egiteko B-prior baino geroagokoa den testu bat erabili dela, seguruenik A bera, hau da, liburuaren azken probak; aipatu izenburu horien testuaren bi bertsioen azterketak ere, zerbait erakustekotan, egiantzekoagotzat jo du aurkibideko bertsioa A-koa baino berriagoa izatea (ikus, hemen bertan, 38 oh.); eta, azkenik, testuaz kanpotiko datuek ere horren alde hitz egiten dute, hau da, Lekuonak «Arkibidea» prestatu zuela Aitorkizunen testuaren inprimatze lanak bukatuta zeudenean. Prestatu esan dugu: izan ere, segurutzat jo dezakegu « A r k i b i d e a » L e k u o n a k berak eskribitutako aldaki batetik kopiatu zutela m o 1 d i z t e g i k o 1 a n g i 1 e e k ; hau da, Lekuonak ez zuen lan egin ez Orixek bidalitako testu baten gainean ez -nahiz eta aukera hau, a priori, oso egiantzekoa izan hemen- inprimategian bertan antolatutako izenburuen zerrenda baten gainean. Berak idatzi zuen, hots, berak kopiatu zituen, banan-banan, aurkibidea osatzen duten kapituluen izenburu guztiak: berak kopiatu zituen bezala « Utsuneak» izeneko dokumentuaren bi orriak eta Egan-en argitaratu zen testu zatia. Horrela dela erakusten du mintzagai dugun testuaren grafian ere egoteak materialki eskribitzen zituen testuetan bakarrik egin ohi zituen aldaketa jakin batzuk: VII eranskinean saiatu gara hau guztiau frogatzen. Eta ez da kontu hutsala: beste arrazoi askorengatik bestela, fenomeno horren berri emateko, Aitorkizunen testuaren historia osoa beste modu -oker- batean azalduko lukeen teoria bat eraiki behar litzatekeelako. c. «lztegitxoa» 1956ko liburuaren hiztegitxoari buruz bi lekukotasun garrantzitsu ditugu: biak ikusi ditugu gorago (58 eta 305-306 or.), baina komeni da berriz gogoratzea hemen axola zaizkigun auziei begira. 1956ko irailaren 23an Orixek karta egiten dio Mokoroari: aurreko egunean ikusi du lehenengo aldiz Aitorkizunen liburu inprimatu berria eta izan duen nahigabea adierazten dio; nahigabe horren zergatikoetako bat, hain zuzen ere, bukaerako hiztegitxoa da: S. Agustinen bi ale atzo eman zizkidan Labaienek. Axalez poliki dago. Gainerakoan ... eskua polikitxo sartu dutela, lenengo orrialdetik asita. Azkenean iztegia ere ipini dute. Zertzuk esanez! [ ... ] Ez dit batere irakurtzeko gogorik ematen. Bistan da, hortaz, aztergai dugun hiztegitxoa ez ziola Orixek bidali Lekuonari, B-prior-en ondoren esaterako, index-a helarazi bide zion bezala. Bigarren lekukotasuna -kronologiaren arabera lehenena, noski- Itxaropena argitaletxearen inprimategiko langile batek Lekuonari egindako gutun bat da. 1956ko abuztuaren 2an, Aitorkizunen testua gutxienez bigarren probetan dagoenean, honako hau kontatzen dio, besteak beste, gure inprimatzaileak on Manuel Lekuonari: [1992, 121-122 eta 201 or.] eta Aland [1982, 319-320 or.]; ez da ordea arriskurik gabeko araua: ikus, besterik gabe, Timpanaro [1981, 28 or. 30 oh.]).
328 TESTUAREN IBILBIDEA [ ... ] por correo aparte le envfo dos juegos de paginas montadas de la obra Aitorkizunak [ ... ]. Ya estamos componiendo los dos fndices que pronto le enviare para su correcci6n. Ya solo queda el pequefi.o vocabulario que aun no he recibido su original y la portada, para ultimar la obra. Lekuonak azkar egin zuen egitekoa eta abuztuaren 7 an bidali bide zuen moldiztegira falta zen hiztegitxoa, honela esaten baitio langileak 1956ko abuzutaren 1 0eko beste eskutitz batean: Acuso recibo a su atta. carta fecha 7 del cte. junto con las pruebas de los fndices corregidos, asi como el original del pequefi.o vocabulario. Ayer le envie las pruebas de este vocabulario, rogandole la rapida devoluci6n de las mismas una vez corregidas [ ... ] Hiztegitxoa, orduan, bi aurkibideak baino geroago heldu zen inprimategira eta «Okerrak zuzentze» baino pixka bat lehenago: pentsatzekoa da egin ere horrela egingo zelako. Inongo zalantzarik gabe, beraz, 1956ko edizioaren «lztegitxoa» ez da Orixek ondua. Alabaina, eta askotan aipatu behar izan dugun bezala, B-prior-en badira, orrien oinean, Orixek ipinitako hiztegi ohar zenbait (IV eranskinean eman eta azaldu ditugu); ohar hauek guztiak -bi izan ezik: ikus, hementxe, 39 oh.- 1956ko liburuaren hiztegitxoan jaso ziren, aldaketa gutxi batzuekin: Orixek euskaraz emandako iruzkinak erdaratu egin zituen Lekuonak eta, hiruzpalau kasutan, Azkueren hiztegira jo zuen, nonbait Orixeren azalpenak zehazteko edo, oro har, hobetzeko (ikus, beherago, 337 or.). Mintzagai dugun hiztegitxo honek 240 sarrera ditu guztira eta 128 B-prior-etik hartutakoak dira;39 nondik eta nola etorri dira gainerako 112 horiek? Gorago, m3-k B-prior-en utzitako arrastoak aztertu ditugunean, lau sail egin behar izan ditugu: hauetako bat, beste hiruretatik oso ondo bereizita, esanahiaren aldetik azalpena behar zuten hitzek m3-ri eragindako markek eta oharrek osatzen zuten. Izan ere, era honetako hitz asko markatu zituen m3-k bere ohiko arkatz gorri-urdinarekin: batzuetan, bertan esaten genuen bezala, azpimarratu besterik ez zuen egin eta beste batzuetan azpimarratu eta, betiere lapitz gorri-urdinarekin, erdal -inoiz euskal- ordain bat eman; m3-k helburu honekin nabarmendutako hitz guztien zerrenda, hauei emandako ordainekin batera -horrelakorik dagoenean-, gorago irakur daiteke (137-140 or.). 1956ko edizioaren hiztegitxoko 240 sarreretatik 79 Lekuonak B-prior-eko orrietan markatutako edo azaldutako hauek dira. Merezi du elkarren ondoan ikustea, alde batetik, B-prior-en nabarmendutako 39B-prior-en, berez, 153 ohar daude, ez 128: 153 horietatik ordea 2 ez dira jaso 1956ko edizioaren hiztegitxoan («aizu= libre» eta «iabaldu = calmarse») eta, bestalde, hitz asko bi edo -inoiz- hiru aldiz agertzen dira B-prioreko oharretan, baina 1956ko hiztegitxoan, noski, behin bakarrik jaso dira («apen», izan ere, hiru aldiz agertzen da Orixeren oharretan; honako hauek, berriz, bina aldiz: «asimasi», «atzi», «aurtiki», «ausaz», «azbegi», «aznai», «bakun», «batzaldi», «gogaki», «iagon», «iaregin», «iguin», «ikotika», «iiiutu», «itzuri», «mendeku», «mintzul», «sori», «tuku», «tulunbio», «urribizi» -azken hau, berez, «urri bizia»-). Ikus erreferentziak IV erans. Oro har, eta testuan esan bezala, B-prior-eko oharrak aldaketa handirik gabe jaso dira 1956ko hiztegitxoan: euskaraz zeudenak erdarara itzuli dira («"iarki = buruz buru iarri" B : "iarki = oponerse" A»; «"mintzul = itzik gabe" B : "mintzul = mudo" A»; «"atzi = a~zem~n, a~~:patu" B : "~~~i = ~~~seguir, log~~~, coge{' A»; etab.) ,~ta e~~arazko gehi,~nak zeuden-zeudenean gelditu dua (« mutu= nutnr B : mutu= nutnr A»; « tuku= celos B : tuku= celos A»; «"apen= venganza" B: "apen= venganza" A»; etab.). Hau guztia oharren antolamenduari dagokio: oharren testuan gertatu diren aldaerei buruz ikus, beherago, 334-337 or. Ohar bedi, bestalde, mlter-ek eta m2-k sartutakoak ere jaso egin direla: «urribizi» eta «iagole» (ikus 104-105 eta 118 or.). Adibideak besterik ez dugu ekarri: kasu guztiak ikusi nahi dituenak IV eranskinean ditu, esan bezala, B-prior-ekoak; besteak, jakina, 1956ko edizioan.
1956KO EDIZIOAREN TESTUTIK KANPOKOAK 335 Badirudi «as-estu B : asestu lzt» aldaerak honako zergatiko bakar hau duela: B-prior-eko orri berean eta paragrafo berean, lerro bat beherago (115 or.= X, 4, 5 [247, 14]), «asestu» irakur daitekeela Orixeren testuan -baina, esan bezala, «as-estu» aldaera dago azpimarratua-. Dudarik gabe, «ioiago» hutsa da, Lekuonak hiztegitxoa egiterakoan bakarrik atzemandako eta zuzendutako hutsa alegia, 1956ko testuan ere «ioiago» irakurtzen baita oraindik: datua ez da bazter batean uzteko modukoa, a 1 d e b a t e t i k a z t a r r e n i a - i a s e g u r u a d e 1 a k o « I z t e g i t x o a » p r e s t a t u z e n e a n -prestatu diogu, ez bakarrik inpdmatu- A i t o r k i z u n e n t e s t u a e z z e n a j a g e h i a g o u k i t u e t a , beste alde batetik, testu barneko datua izanik berretsi e g i t e n d i g u 1 a k o t e s t u a z k a n p o t i k o d a t u e k z i o s k u t e n a , hots, Aitorkizunen testuaren orrialdeak «montadas» zeudela (ikus, 328 or., 1956ko abuztuaren 2ko gutuna) hiztegitxoa oraindik inprimategira iritsi gabe zegoenean eta, honetaz gain, «Okerrak zuzentze» delakoa -hemen ere zuzenkizun agertzen baita: ikus 29_0 or.- hiztegitxoa inprimatu ondoren bakarrik egin zela (1956ko abuztuaren IOekoa: ib.). Berriz, «istatua : iztatu» aldaera, oso oker ez banago, coniectura bat da, BAC-eko testuetan eta Orixek ipinitako ohar batean oinarritutako coniectura bat hain zuzen ere.54 Ikusi dugu gorago (146 or. eta bertako 33 oh.) m3-k hustzat jo zuela «txiratzen» eta «txeratzen» zuzentzea proposatu zuela, B-prior-en bertan, bere betiko lapitz gorri-urdinarekin: hiztegitxoan ere «txeratu» inprimatu da eta, hortaz, pentsatu beharra dugu testua eta hiztegitxoa bat ez baldin badatoz dela testua ez delako zuzendu m3-k nahi zuen bezala («txeratu» eta ez «txiratu», esango nuke, Azkuek «txera» eta «txeratsu» dakartzalako; «txiratu», bestalde, hdpax da Aitorkizunetan); hau da, A-ko «txoratzen» nabarmenki facilior da eta, agidanean, hutsa, nahiz eta C-k ere 54B-ko testuak honela dio: «Ala arkitu zun animak zer argiz istatua za,n [ ... ]»; hots -gutxi gorabehera-: «[ ... ] ut inveniret, quo lumine aspergeretur [ ... ]» (85 or.= VII, 17, 23 [176, 19]). Ikusi dugu m3-k «istatua» hau azpimarratu zuela eta, inongo zalantzarik gabe BAC-eko edizioaren gaztelaniazko itzulpenari jarraituz, «inundar» glosa idatzi zuela B-prior-eko 85. orrian (ikus, honetaz, 137 eta batez ere 141-142 or.). Utz dezagun alde batera Lekuonaren glosaren jatorria; oso oker ez banago, Aitorkizunetan hdpax den «istatua» honek bi hipotesi bakarrik onartzen ditu: edo ista hitzetik sortutako aditza da (eta, orduan, 'argiztatu' esan nahi luke nonbait--ez horrenbeste «brillar», OEH-k ulertu duen bezala-) edo «iztatua» baten ordez dagoen hutsa da (Lekuonak hiztegitxo hau egiterakoan -agian ja B-prior-eko glosa idatzi zuenean- pentsatu duen bezala). Lehenengoaren alde dago, noski, testua bera (C-k ere «istatua» dakar) eta Orixek «ista» hitza Aitorkizunetako beste pasarte batean ere erabili izana (ikus 330 eta 338-339 or.). 'Bigarrenaren alde, berriz, honako hau: bai aztergai dugun «istatua» honek bai Aitorkizunetan agertzen diren ihinztatu guztiek («iiztatzen» 12 or.= I, 14, 23 [28, 10]; «ihiztaturik» 109 or.= IX, 10, 23 [231, 14]) latinezko aspergere aditza itzultzen dutela. Bestalde, lehenengo «iiztatzen» horri ohar bat ipini zion Orixek: «iiztatu = rociar»; Orixeren ohar honek iradokiko zion Lekuonari -seguruenik 1956ko liburuaren hiztegitxoa ontzerakoan- «istatua B : iztatu lzt» aldaketaren azpian dagoen coniectura: ez dezagun ahantz A-ko testuan ere «istatua» gelditu zela («ioiago BA: iori[ago] lztOz» kasuan bezalaxe). Baina ezin da zalantzarik izan Orixeren oharrak esplikatzen duela m3-ren «istatua = inundar» glosaren bigarren zatiak «lztegitxoa» delakoan izan zuen aldaketa: «iztatu = inundar, rociar» baita hemen; eta, orobat, m3-ren glosak esplikatzen duela Orixeren oharrak jasandakoa: B-ko 12. orrian «iiztatu = rociar» bakarrik baldin bazen, 1956ko hiztegitxoan «iiztatu = rociar, inundar» baita. Bistan da Lekuonak sarrera bakar bat egin nahi izan zuela m3-ren glosa eta Orixeren oharra bilduz eta «iiztatu : iztatu» aldaerak azkenean inprimatu zen bikoizketa ekarri zuela. (Ez litzateke arrazoizkoa eskatzea --ez inongo itzultzaileren kasuan, baina mila aldiz gutxiago Orixerenean-Aitorkizunetan agertzen diren aspergo edo aspargo guztiak ihinztatu bezala emanda egotea. Hala eta guztiz ere, hitzari emandako ordainek egoera esanguratsua erakusten dute: bost aspergo --edo asparg~ dira Aitorkizunetan [I, 14, 23; 11, 2, 4; III, 1, 1; VII, 17, 23; IX, 10, 23]; hauetatik hiru, esan bezala --eta, berriz ere, Lekuonaren coniectura zuzena baldin bada-, ihinztatu aditzaren bidez jaso ditu Orixek; gainerako biak [II, 2, 4 eta III, 1, 1], berriz, beste aditz banarekin: «zirtatuz» eta «kirastu»).
336 TESTUAREN IBILBIDEA «zoratzen» irakurri -gogora dezagun Lekuonak ez zekiela C-ren berririk-: m3-ren oharra eta, agian batez ere, hiztegitxoaren lekukotasuna askoz pisu handiagokoak iruditzen zaizkit C-ren irakurketa baino. Gainerako hitz guztietan gertatu diren aldaketak.Azkueren hiztegiari egotzi behar zaizkiolakoan nago, segituan emango dugun taulan ikusiko ahal den bezala. Azkenik, ez Orixeren oharretatik ez m3-k nabarmendutako hitzetatik ez datozen sarreretan aldaera bakarra gertatu da:55 B Izt 180 or.= XIII, 17, 21 [394, 21) garaztatzen garastatu Hau ere hdpax da Aitorkizunetan eta, agidanean, hiztegitxoan «garastatu» baldin bada Azkuek horrela dakarrelako da. Aitorkizunen testuaren eta 1956ko liburuaren akaberako hiztegitxoaren arteko aldaera gehienak, hortaz, honela sortu ziren: Lekuonak, «Iztegitxoa» egiterakoan, Azkueren hiztegia izan zuen mahai gainean; batzuetan, eta seguruenik oharkabean,56 hiztegitxoaren sarrerak Azkuek zekartzan gisan kopiatu zituen eta ez, berez behar zukeen bezala -Aitorkizunen testua bera ere aldatu ez zuenez gero behintzat-, Orixek idatzi zituen modura. Horixe besterik ez da kasu hauetan guztietan (goragoko hiru zerrendak bilduz) gertatua: 57 B Azkue Izt 13 or. = I, 16, 25 [30, 4-5) txartexa txartes txartesa 56 or. = V, 6, 10 [109, 7) txiratzen txera, txeratsu txeratu 77 or.= VII, 3, 5 [157, 25) zaiiiltzen zain-hil zaiiiil 115 or.= X, 4, 5 [247, 11-12) asaska asazkaldi asazkatu 133 or.= X, 34, 52 [287, 7) lo-armarik lo-asma lo-asma 180 or.= XIII, 17, 21 [394, 21) garaztatu garastatu garastatu 190 or.= XIII, 30, 45 [416, 3) soatzi sohatsi soatsi Aldaeraren arrazoia, esan bezala, ezin da besterik izan: Aitorkizunetan «asaskatu» bakarrik dago (zerrendan aipatua eta beste «asaska» bat bi lerro beherago: 247, 14); seguru dakigu -ikus, batik bat, 169 or.- «lo-arma» ez dela inoren hutsa; eta «soatzi», «zafiiltzen» eta «garaztatu» hdpax legomena dira Aitorkizunetan. Eta gogora dezagun bide batez Lekuona ez zela inoiz 55Bakarra da A-ko «amurruz», izan ere, «amarruz» delako B-ko testuan eta, orobat, B-ko «erioko» irakurketa (A-k «arioko» dakar: ikus 234 eta 281 or.) inongo zalantzarik sortzen ez duen hutsa delako. Ikus, bien erreferentziak, 332 or. 56Bestela esanda: Lekuonak ez zuen asmorik izango hiztegitxoko hitzak sistematikoki Azkuek dakartzan arabera emateko eta, hortaz, gertatu ziren aldaerak oharkabean sortuko ziren. Izan ere, horrela dela erakusten dute aldatu ahal ziren baina aldatu nahi izan ez zituen hitz askok (barne direlarik azalpena Azkueren liburutik hartua duten oharrak): «adargil Alzt: adargilla, adargilbera, adargili Azk.»; «atzilotu Alzt: atxillotu Azk.»; «baietsi Alzt: baitetsi Azk.»; «baltsa Alzt : haltza Azk.»; «bapikatu Alzt : bapigakatu Azk.»; «dendu Alzt : dendun Azk.»; «iagole Alzt : jagola Azk.»; «ifiarrausi Alzt : ifiardausi Azk.»; «obenduru Alzt : obenduri Azk.»; «segara Alzt : segada Azk.»; «semautsi Alzt : semaatxi Azk.»; «zarralda Alzt: zarralde Azk.»; etab. Ikus erreferentziak 137-140 orrialdeetako zerrendan, 332-334 orrialdeetakoan eta IV erans. 57Ezkerreko zutabean hitzak Aitorkizunen B-prior-eko testuan duten forman agertzen dira; erdikoan Azkueren hiztegian irakur daitezkeen bezala daude; eskuinekoan «lztegitxoa» delakoan hartu duten itxuran.
338 TESTUAREN IBILBIDEA buruz jardutean bezala- hiztegitxoaren aldi honetarako ere BAC-eko latinezko zein gaztelaniazko testuaren erabilera f r o g a dezaketen kasuei dagokienez. Bi aurkitu ditut 1956ko liburuko hiztegitxoan ex novo sartutako sarreretan baina, agidanean, nahikoa da hemen axola zaigunerako: «ezain= indigno». Sarrera hau Aitorkizunen jatorrizko latinarekin edota BAC-eko gaztelaniarekin bakarrik uler daiteke: ezain, Azkuerentzat, «feo» besterik ez da; Aitorkizunetan hemen bakarrik agertzen da (ikus 333 or.): «Quo is, indigne et sordide?»; «~Ad6nde vas indigno y sucio?». Eta orobat gertatzen da «goxo ta mana = duldsimo y mansisimo» sarrerarekin, m3-k azpimarratutakoetakoa -baina azalpenik gabea- bada ere: honetaz ikus, beherago, 339 or. 64 oh. Beraz, 1956ko liburuaren «lztegitxoa» ere B-prior-eko hiztegi oharrak egin zituen bezalatsu egin zuen Lekuonak, alde batera uzten badugu «lztegitxoa» delakoan, B-prior-eko glosetan ez bezala, Azkueren hiztegira ere jo zuela noizean behin, sarrera berriak azaltzeko eta m3-ren azalpen bat edo beste zehazteko edo, noiz edo noiz, zuzentzeko. Jakina, hiztegitxoa -edo, hobeto esateko, hiztegitxoa osatu duten osagai hauetako bakoitza- testuaren egoeraren eta haren interpretazioaren morroia da: hala m3-k egindako hiztegi oharretan nola 1956ko liburuan sartu ziren berrietan.62 Batzuetan, hitz batek adiera bat baino gehiago duenean, hauetako bakar bat hartu izan da kontuan, hau da, hitz hori agertzen den pasarteetako bati edo batzuei bakarrik begiratu zaie. Horrela gertatu da, esaterako, ex novo sartutako 40 sarrera horietakoa den «astandu = esconderse» azalpenarekin: esanahi hori izan dezake XIII, 21, 30 paragrafoan, ez ordea -ez zehazki behintzat- 1, 8, 13 eta XIII, 14, 15 paragrafoetan; m3-ren oharretatik datorren «ista = brillo» X, 35, 54 paragrafoan agertzen denari bakarrik dagokio, ez, inondik ere, 1, 7, 11 paragrafokoari (hemen 'iseka, trufa' baita); etab. Inoiz testuaren huts bati ez antzematetik hitz berri bat -hots, ez den hitz bat- azaldu da. Hiztegitxoan «zietan sartu = estimular» sarrera dago: goiko zerrendan ex novo sartutakotzat jo ez badugu izan da m3-k azpimarratu egin duelako B-prior-en, baina inongo azalpenik eman gabe. Izan ere, B-prior-en m3-k, batetik, hitza bera azpimarratu du eta, bestetik, hitzaren lehenengo letra zirkulu moduko baten barnean sartu du (daitekeena da o bat izatea: ikus 138 or.); baina marka horiek guztiak B-prior-en egon arren ez da aldaketarik izan A-ko testuan: beharbada Azkueren hiztegian aurkitu duen «zia» horrek (ikus gorago 337 or.) pentsarazi diolako ez dela hutsa, itxura guztien arabera hasiera batean uste izan zuen bezala, ezpada berak ezagutzen ez zuen hitz bat. Uste dut ezin dela dudarik egin hutsa dela eta, gainera, makinaz jotzean sarri egin ohi den huts mota batekoa: «[ ... ] or derabiltzat laster eta ega, al bezain barrena aietan [zietan BA] sartuz, eta ez dute azkenik»;«[ ... ] per haec omnia discurro et volito hac illac, penetro etiam, quantum possum, et finis nusquam [ ... ]».63 (Beste era bateko zabarkeriak ere ez dira falta: «akalde ( Tiber akalde) = puerto (ora Tiberina)» sarreran -alde batera utzita bigarren parentesiko hitzen letra larriak alderantziz jarrita daudela, hau da, «Ora tiberina»- ez luke «ora Tiberina» izan behar, «ostia Tiberina» baizik, horrela irakurtzen baita san Agustinen testuan eta horrela delako, oro har, latinean. Inoiz hitz bakar bat bi modutara eta bi tokitan agertzen da: «iiztatu = rociar, 62Ondoren aipatzen ditudan sarrera-hitz guztien erreferentziak, ohi bezala, hiru zerrenda hauetan aurkitu ahal dira: 137-140 or., 332-334 or. eta IV erans. 63lkus adibide batzuk 84 or. 42 oh.
1956KO EDIZIOAREN TESTUTIK KANPOKOAK 339 inundar» eta, lerro batzuk beherago, «iztatu = inundar, rociar»; baina honetaz ikus gorago, 335 or. 54 oh. Alfabetoaren araberako ordena hautsi egin da batzuetan. Hiztegiaren sistema bera ez da beti berdina; berez euskara-erdara hiztegia izanik, inoiz euskara-euskara bihurtzen da: «usma = usai» eta, agian, «urrurik = debalde»; eta adizkiren bat ere -jaso zitezkeen milaren artean, berriz ere- jaso da: «auk», «bio», «zirakiten»).64 Harrigarria da oso -eta beste lezio bat, ez dela ex silentio ateratako argudioetan fidatu behar- Orixek aipatu ere ez egitea B-prior-en ipini zituen oharrak Mokoroari egindako gutunetan kexatzen denean liburuaren akaberan jarri duten hiztegiaz: «Azkenean iztegia ere ipini dute. Zertzuk esanez!»; eta bizpahiru lerro betetzen ditu delako hiztegi horretan bere ustez egin dizkioten lardaskeria batzuk aipatuz (ikus 58 or.). Euskaldunak poema argitaratu zenean, berriz, behin baino gehiagotan azaldu zuen bere haserrea bereak kendu eta beste ohar batzuk sartu zizkiotelako (ikus 58-59 or. eta bertako 37 oh.). Bestalde, hiztegitxo honi buruz kexa bat agertzekotan, Aitorkizunen edozein irakurleri ezpainetara letorkiokeena ez litzateke, agidanean, Orixek Mokoroari agertutakoaren antzekoa, ezpada azaldu behar zituzkeen hitz asko eta asko ez direla bertan jaso. 64Hitz bakarrekoak ez diren bi sarrera dira hiztegitxo honetan eta biak elkarren ondoan daude: bata Orixek ipinitako haietatikoa da (ikus IV erans.), «gotor eta tinko = solido y firme [ ... ]» («solito» dakar hiztegitxoak), eta bestea Lekuonak B-prior-en nabarmenduetakoa, «goxo ta mana = duldsimo y mansisimo» (ikus 330 or.). Lehendabizikoa erabateko salbuespena da Orixek jarritako oharretan: ez bakarrik bi hitz batera azaltzen dituen ohar bakarra delako, ezpada hiztegi ohar soila ez den bakarra delako (ikus, honetarako ere, IV erans.). Lekuonak, besterik gabe, hiztegiari zegokion zatia hartu zuen eta zegoen-zegoenean txertatu zuen hiztegitxoan (beste alde batetik, oharra bera Orixek ipini zuen bezala utzi zuelarik A-ko testuan): pentsa dezakegu ez zegoela bi hitzak batera eman beharrik, banan-banan eta hitz bakoitza zegokion tokian ematea garbiagoa zela, «gotor eta tinko» ez baita osorik baizik ezin argi daitekeen esapidea; baina «lztegitxoa» delakoaren historia ikusita erraz ulertzen da Lekuonak egindakoa. Bigarren oharraren azalpena emateko ere, «goxo ta mana = duldsimo y mansisimo» alegia, BAC-eko espainolezko itzulpenetik abiatu da Lekuona:«[ ... ] sino que no quiso este amigo dulcisimo y mansisimo [ ... ]». Baina hemen ulergaitzagoa da zergatik jaso duen hiztegitxoan jaso duen bezala: nekez izan daiteke kasualitatea sarrera hau oso zergatiko argia duen «gotor eta tinko» oharraren ondo-ondoan egotea.
Orixek mugaz bestaldean eman zituen urteak (1938-1949) ilunak dira guretzat, eta Aitorkizunen sorrerari buruz ere ezer gutxi dakigu. Hari sinistu behar badiogu -liburuaren atarian jarri zuen eskaintzatik landara ez baitugu apenas lekukotasunik honen gainean-, Clement Mathieu apezpiku euskaldunak iradoki zion lan hura: hala izan bazen bete-betean asmatu zuen, nekez aurkitu baitzezakeen Orixeren gaitasunari eta, batez ere, Orixek aldeztu nahi zuen hizkuntz ereduari hobeto egokitu ahal zitzaion itzulkizunik. Noiz edo non lotu zitzaion lanari ez dakigu: nago segurutzat jo dezakegula, batetik, Bidarraitik alde egitean, 1947ko udara-udazken aldera, itzulita zituela I-IX liburuak; eta, bestetik, lan honen zati bat behintzat Bidarrain bertan ondu zuela. 1947garren urte hartan ordea misalaren itzulpena eskaini zioten, eta Aitorkizunak (beharbada eskuen artean zuen IX. liburua bukatu ondoren) bertan behera utzi behar izan zituen; Bidarraitik Donibane Lohizuna joan zen eta -ez nahitaez ordena honetan- ordura arte egina zuen lan guztia, hau da, I-IX liburuen euskal testua, bere lagun Antonio Maria Labaieni helduarazi zion, hark gorde zezan. (27-36 or.). Baina Labaieni emandako hau ez da handik zortzi bat urtera, 1956an, inprimategira bidaliko zuen testua, zeren Aitorkizunen bi idatzaldi ondu baitzituen Orixek: bata (C) Iparraldean eta Arneriketan egindakoa; bestea (B), lehenengo hartatik abiatuta, Lazkaoko beneditarren etxean apailatutako bigarren eta behin betikoa, hark inprimategira bidali zuela uste zuena hain zuzen ere. Iparraldean egindako idatzalditik, I-IX liburuak kabitzen zituen eskuizkribuaren kalkoa heldu da guganaino (Ca-alter; ikus I-III irud.): itxura guztien arabera, Orixek berak makinaz jotakoa, bigarren idatzaldiko behatzizkribua ez bezala. (Lan-aldaki gisa erabili bide zuen ca-prior, berriz, ez da oraingoz behintzat ageri). Esana dugu ezer gutxi dakigula mugaz bestaldean ondutako lehenengo idatzaldi honen inguruko zertzeladei buruz: segurutzat jo dezakegu, alabaina, I-IV liburuak (zehazki, V, 5, 8 edo, apika, V, 8, 14 paragraforainokoa) edizio elebakar batetik itzuli behar izan zituela; eta ez da zalantzarik hurrengoetarako Trabucco-ren latin-frantses edizioa eskuratu zuela. Ez baita gauza hutsala: testua finkatzerakoan izan dezakeen garrantzia alde bat utzita ere, oso kontuan hartzekoa da Aitorkizunak itzultzea ez dela inorentzat lan arina, batere laguntzarik gabe aise egin daitekeena, eta garai eta hizkuntza askotako itzultzaile ospetsuen lekukotasunak bil genitzake egiaztapen honen alde. (Mitxelenak, esate baterako, «Euzko-gogoa eta Euskera» artikuluan Zaitegirekin izan zuen eztabaida sonatuan, honela zioen: «Zer erakutsiko luke, gainera, euskeraz idatziaz? Gauza dela euskera, alegia, orrelako gaiak adierazteko? Ez aal
344 AITORKIZUNEN HISTORIA dira itzuli orain berriro san Agustin'en Aitorkizunak?» [1956b, 128 or.]). Baduke zailtasun honekin zer ikusi 1-V liburuak izateak lehenengo idatzalditik bigarrenera gehien itxuraldatu zirenak. (67-68 or. eta II erans.). Donibane Lohizunen jo eta ke ekin zion misalari -baita beste lan arinago zenbaiti ere- eta, horrela, uste baino lehenago bukatu zuen, seguruenik 1948ko akaberan edo 1949ko hasieran. Misalarekin irabazitako sosekin Ameriketara joatea otu zitzaion: 1949ko azaroaren lera arte ordea ezin izan zen itsasoratu, eta berriz jarri zuen mahai gainean bere Trabucco, Aitorkizunen Xgarren liburu aldrebes samarrarekin jarraitzeko. Liburu honi dagokion eskuizkribua ez badugu ere (cb), badirudi aldika-edo itzuli zuela: hala pentsarazten digute bertan diren errepikapenek. (Abiatu, honetarako, 39 or. 62 oharretik). Jakin ahal dugu, orobat, ezin izan zuela Donibanen bukatu: izan ere, arrazoi asko ditugu pentsatzeko X, 36, 58 paragrafoa itzuli zuenean -liburua X, 43, 70 paragrafoarekin amaitzen da- utzi egin behar izan ziola itzultzeari. Eta oraingo honetan egindako guztia ere Labaien adiskideari eman zion gordetzeko. (36-39 or. eta II erans.). Ameriketan emandako lehenengo urteetan beste lan batzuetan jardun zuen Orixek eta, betiere oso presente izan bazituen ere, 1953ko udara arte ez zituen berriz Aitorkizunak eskuetan hartu: antza denez, han zen jesulagun euskaldun batek BAC-eko edizioa utzi zion eta honetaz baliatu zen -noizean behin baita, agian, besteren batez ere- itzulpenarekin segitzeko. (40-44 or. eta II erans.). 1954ko urtarrilarekin bukatu bide zuen XI-XIII liburu korapilatsuen behin-behineko bertsioa eta martxoan, azkenik, erakusteko modukoa -cc izena eman dioguna-: badirudi honen aldaki bat Labaieni bidali ziola eta beste bat on Martin Oiartzabal bere adiskide minari; hala eta guztiz ere eskuizkribu hau -Xgarren liburuarena bezala- galdutzat jo behar dugu oraingoz. (45-47 or.). (Ez dut uste jakin ahal denik non itzuli zituen, EI Salvadorren ala Lazkaon, Xgarren liburuaren azken paragrafoak, hau da, X, 36, 58 paragrafoaren bigarren bertsioa eta gainerakoak. Ikus, honetaz, 11 erans. 381 or.). 1954ko azaroaren 24an Bilboko portuan lehorreratu zen eta, EI Salvadorretik hitz hartua zuen bezala, 1955eko urtarrilaren 7an Lazkaora joan zen hango beneditarrekin bizitzera. Bitartean Tolosako arrebaren etxean gelditu zen: aste haietan, Orixek estimu handitan zuen on Justo Maria Mokoroa tolosarrak Aitorkizunak aztertzeari ekin zion (baina 1-X liburuei zegozkien eskuizkribuak bakarrik, ez XI-XIII liburuak zituztenak), eta handik egun gutxi batzuetara zazpi orriko txosten bat bidali zion Lazkaora. Bertan gorde zaigun txosten hau (beste aldaki bat, dirudienez, Mokoroaren beraren paperen artean izan da) arrazoi askorengatik da kontuan hartzeko modukoa: lehendabizi, Aitorkizunen bigarren idatzaldian izan zuen eraginarengatik; bigarrenik, guganaino heldu ez diren bi testuren lekukotasuna direlako, lekukotasun murritza izan arren (1-IX liburuak zituen behatzizkribuaren lehenengo aldakiarena, hau da, ca-prior-ena -hauxe izan baitzen Mokoroak eskuen artean izan zuena, ez guganaino ere heldu den Ca-alter-, eta Xgarren liburua zuen cb-rena); eta, hirugarrenik, XXgarren mendeko euskalaritzan aitortzen zaion baino garrantzi gehiago duen Mokoroak Orixeren Aitorkizunen gainean emandako iritzi osoena delako. Itzulpenaren zuzentasuna eta hizkeraren nolakotasuna aztertu zituen gehienbat Mokoroak: dezentetan, batez ere lehendabizikoari dagozkionetan, kasu egin zion Orixek. (48-50 or., 111 erans. eta XXVIII irud.). Lazkaon igarotako lehenengo egunetatik jardun zuen Orixek bi aldakitan (B-prior eta
AITORKIZUNEN HISTORIA 345 B-alter) heldu zaigun Aitorkizunen bigarren idatzaldia moldatzen: lehenengoa -kontuan hartzeko moduko datua da- Lekuonaren paper zenbait gordetzen dituen Donostiako artxibo batean dago eta bigarrena, kalkoz egindakoa alegia, Lazkaon bertan. (IV-XI irud.). Oso oker ez banabil, aita Jose Maria Aizpuruak jo zituen makinaz paper hauek: bistan da ez zela Orixe izan haiek eskribitu zituena eta, bestalde, makinaz jotakoaren ezaugarri asko bat datoz aipatu Aizpuruak kopiatu zituen -eta Lazkaoko beneditarrek oraindik ere gordetzen dituzten- san Benitoren Erregelaren behatzizkribuenekin. (XII-XV irud.). Kopiagilea ez zela Orixe izan erraz ikusten da; egileek ere egiten dituzte irakurtze-hutsak -bat baino gehiago ikusi dugu Aitorkizunen historia honetan-, baina nekez hauek bezalakoak: «egari : egarri», «diarduzu : biar duzu», «ukan-naia : ukari-naia», «eiteduna : eiten duna», «bezaio : bazaio»; setaz fonemak nahasteagatik sortu ziren hutsek ere horixe bera salatzen dute («naski : nazki», «naiz: nais», «zuten : suten», «letraz: letras», «nagusiagandik: naguziagandik», etab.) eta baita, agidanean, i eta j letren erabilera xelebre batek ere (1-III liburuetan -C-ko testuan eta B-ko gainerako liburuetan ez bezala-jaun, jainko eta jaungoiko hitzak j-rekin idatzi dira, baina beste guztiak-esaterako «iakin», «ian», «ioan», etab.- i-rekin). (50-51, 78-91 or.). Nolakoa izan zen ordea Aitorkizunen testua C-tik B-ra eraman zuen bidea? Orixek honako hau zioen, 1955eko otsailaren 15eko lekukotasun goiztiar batean: «nik bigarren eta azken-iorraldian eman-ala, kopiak ateratzen ditidate». Baina baditugu arrazoiak pentsatzeko gauzak ez zirela horrela izan bigarren lan-aldi osoan zehar: 1-V liburuetarako, bai, onartu beharra daukagu C-ren eta B-ren artean gorde ez zaigun testu bat izan zela (Orixek 'ematen' zuena alegia, guk b esan dioguna); baina badirudi VI-IX liburuetan -eta baita, seguruenik, ondokoetan ere- ez zela horrelakorik izan, hau da, B-ra sartu ziren berrikuntzak ea-prioreko -eta ez Ca-alter-eko-- orrietan egindako zuzenketen bidez sartu zirela. Hauxe da honetarako dugun argudiorik zehatzena: C-tik B-ra bidean derrigor gorde behar ez ziren paragrafo zatiketetan ez da bat ere gorde 1-V liburuetan; VI-IX liburuetan, berriz, gehiengehienak mantendu dira. Aipatu irizpideak nabarmentzen digun muga zehatz honetatik abiatuta egiaztatu ahal dugu, batetik, 1-V liburuetan egin direla -argi eta garbi gaineraaldaketa ugarienak eta sakonenak, C-ren orrietako ertz eta lerroarteetan nekez sar zitezkeen aldaketak alegia, baina VI-IX liburuetako gehienak oso azalekoak direla, C-ko testuaren gainean (ca-prior-ekoan, ez -esana dugu- Lazkaon dagoen Ca-alter-ekoan) erraz egiteko modukoak; bestetik, 1-V liburuetan eskuz eskribitutako eredu bat salatzen duten hutsak ikusi ahal ditugu C-tik B-ra aldatu ez diren pasarteetan, ez ordea-oker ez banabil- VI-IX liburuetan («ortzi: ontzi», «buruari: burnari», «anpatzea: aupatzea», etab.); eta pentsatzekoa da X-XIII liburuak, honetan, VI-IX liburuak bezalakoak direla. Ez dut uste kasualitatea denik: 1-V liburuak bakarrik berridatzi nahi izan zituen Orixek Lazkaon, eta 1-V liburuak izan ziren -gutxi gorabehera- edizio elebakar batetik itzuli behar izan zituenak. (91-95 or.). Orixek egin gogo zuen idatzaldi berriaren zergatiko nagusia zen itzulpenaren beraren 'zabarraldiak' zuzentzea; gero, jakina, beste gauza asko aldatuko zituen, eta Aitorkizunen testuak bigarren idatzaldi honetan jasan zituen aldaketak asko eta askotarikoak izan ziren. (Garrantzia du egiaztatu ahal izateak BAC-eko 1946ko edizioa ibili zuela Lazkaon; edizio honek, gainera, ezabatze handi samar bat du testuaren hasiera-hasieran eta, agidanean, akats honek behar baino gehiago beldurtu zuen Orixe: pentsatu zuen 1-IX liburuak itzultzeko izan zituen latin testuen eta BAC-eko haren beraren arteko aldea benetan zen baino are
346 AITORKIZUNEN HISTORIA handiagoa zela. Ikus, honen gainean, 49 or.). Orduan egindako zuzenketa batzuek, beraz, itzulpenaren zuzentasunari -batik bat, eta jakin ahal dugun neurrian, 1-V liburuetanbegiratzen zioten, eta horrela aldatu ziren ilun edo oker zeuden pasarte franko. Beste batzuk, berriz, testuareh antolamenduari zegozkion, lehenengo idatzaldikoa bigarrenekoa baino askoz lauagoa baitzen: paragrafokako zatiketa, liburu sainduetatiko aipuentzako komatxoak eta erreferentziak, etab., gehienak BAC-eko edizioa eskuen artean eduki ahal izateari eskerrak dira eginak. Eta, honetaz gain, zenbait osagai berri sartu zituen Orixek Lazkaoko idatzaldi honetan: Mathieu apezpikuarentzako eskaintza (Aitorkizunen testua bera makinaz jo ondoren, kalkoaren koloreak -eta beste aztarrenen batek- salatzen duen legez); san Agustinen liburuaren edizio askotan bezala -baina ez, harrigarria bada ere, BAC-ekoan-, kapituluei gehitutako izenburuak; subscriptio moduko bitxikeria bat: «U.1.O.G.D.» (nire ustez, «Uasconice interpretaui Ormaetxea [ad] gloriam Dei» edo antzeko moduren batera osatu behar dena; ikus, honen gainean, 73 or. 16 oh.); eta hiztegi ohar ugari, sasoi hartan usatzen zen gisan (IV erans.). Liburuaren izenburua bera aldatu egin zen: lehen Jainkoari Gorespenak zen (agian Jainkoari Augustin sainduaren Gorespenak), orain Aitorkizunak (apika Augustin gurenaren Aitorkizunak). Ohar bedi, dena den, bi idatzaldien arteko aldea zeharbidez bakarrik axola zaigula hemen: gogora hitzaurrean esandakoak. (7 4-78 or.). Aipa dezagun, hala ere, bi idatzaldien arteko alde nabarienetako bat hizkera bera dela: batetik bestera pauso bat eman zuelako Orixek, berak aldeztu nahi zuen -eta beragan, sasoi hartan behintzat, aldakor samarra zen- hizkuntz ereduaren hausnarketan. Alde batetik, bigarren idatzaldiko hizkuntza mendebalekoagoa da: «oinaze C : oinaze B», «epaile C : epaille B», «nire C : nere B», «gira C : gera B», «zira C : zera B», «aunitz C : asko B», «aur C : ume B», «ardura C : askotan B», «gal litezke C : galdu litezke B», eta abar; hizkuntz ereduan egin bide zuen aipatu norabide aldaketatxoarengatik ez ezik baita ere, agian, gustatu egiten zitzaiolako Orixeri zegoen tokiko euskara islatzea. Beste alde batetik, Orixek (Azkuek -batik bat Morfologia vasca eta Gipuzkera osotua idazkietan- erakutsitako jarrerarekin bat, oro har) euskararen batasunerako proposatu nahi zituen berrikuntzak daude jokoan: beti, jakina, bere ustez zaharragoak ziren aldaerak hobetsiz. Aitorkizunetan, besteak beste, hizkuntza jaso eta batu baten erakusgarria aurkeztu nahi izan zuelako Orixek. Lehenengo idatzaldian muturreko samar agertu bazen (han sartu zuen, estreinako aldiz oker ez banago, «nendun» famatua, eta baita ekidin ustezko aditz laguntzailea eta izan aditzaren joko 'jatorrago' bat ere), bigarrenean ez zuen askoz epelago jokatu -bai, agian, pixka bat-: zehaztu egin zuen, zenbait puntutan -beharbada hauekin batera sartu behar genuke hizkuntzaren aipatu mendebaleratze hura-, lehendabizikoan aurkeztutako eredua, baina ezin da esan bide hartatik aldendu zenik. Horrela, esaterako, «zagar», «zugur» edo «bigurri» bezalako aldaerak ugaltzen dira, baita «mihi» bezalakoak ere (eta ez, alegia, ordura arteko «mi»), aipatu ekidin aditzaren forma sinkopatuak, etab. Hau guztia, esan gabe doa, Orixek ohi zuen -eta, inongo zalantzarik gabe, bilatu egiten zuen- sistema faltarekin egina. (76-78 or. eta, batik bat, V-VI erans). Aitorkizunen bigarren idatzaldi honen orriak idatzi ahala (zati batean, esan dugun bezala, eskuz eskribitutako testu berri batetik abiatuta; beste zati batean, seguruenik, lehenengoaren orrietan beretan zuzendutako testutik) testu berria zuzentzeari ekin zioten bai -zuzen baldin banabil- hura makinaz jo zuen kopiagileak bai Orixek berak. (96-98 or.). Ustezko kopiagile honek hiru zuzenketa mota egin zituen: paperak oraindik idazmakinatik atera
AITORKIZUNEN HISTORIA 347 gabe marraztutakoak; paperak idazmakinatik atera eta berehala egindakoak bai B-prior-en bai B-alter-en; eta, azkenik, B-prior-eko eta B-alter-eko 35. orriko oin-oharren inguruan tinta gorriz eskribitutakoak. (Hiru sail hauetako bakoitzaren egileari ml, ml bis eta mlter esan diogu, hurrenez hurren, nahiz eta gero frogatu -hala uste dugu behintzat- hirurak pertsona bakar bati dagozkiola). Axola du egiaztatzeak ohar hauek guztiak (har bedi kontuan oharra hitza adiera berezi samar batean erabili izan dugula, askotan, lan honetan guztian zehar: ikus 16 or.) bi eratakoak direla: edo testuaren antolamenduari dagozkion hutsak konpontzekoak ( oin-oharren ingurukoak, esaterako) edo eskribitze-huts mekanikoak zuzentzekoak («bio zgarbi B : biozgarbi ml», «Zukegifieri B : Zuk egin.eri ml», «eta, ezin B : eta ezin ml», etab.). Hau da: ohar hauen egileak eskribitze-hutsak zuzentzen ditu, baina inoiz ez, konparazio batera, irakurtze-hutsak (inoiz ez, adibidez, setaz nahastuz egin dituen dozenaka hutsetako bat ere); eta horrelako jarrera bat bi baldintza hauek betetzen dituen zuzentzaile batek bakarrik izan dezake: batetik, testuaren hizkuntza ez menderatzea eta, aldi berean, ber a k eskribitu izan a mintzagai dugun testua. (98-105 or.). B-ren kopiagileak egindako oharren nolakotasuna nabarmenagoa egiten da hauen ondoan jartzen baditugu gure ustez Orixeri atxiki behar zaizkion zuzenketak (m2). Gutxitan baliatu zen Orixe aukera hartaz makinazko testuaren edukia aldatzeko ( «gabezi ugarira B : urribizira m2», «ikuskariak B : amets-ikuskariak m2», «so dagiezu B : dagiezu so m2»): bistan da alderdi honi dagokionez bukatutzat jotzen zuela. Baina ohar asko egin zituen Bko orrietan: batzuk kopiagileak sartutako hutsak zuzentzekoak, beste batzuk hizkuntzaren itxura -grafia, baita morfologia ere- ukitzekoak. Bigarren sailekoekin eguneratu egin nahi izan zuen Orixek B-ko testua bere orduko iritzi eta gustuen -baita, batzuetan, apeten- arabera; hauetako batzuekin C-tik B-ra bidean egin zituen aldaketa sistematiko zenbait burutu nahi izan zituen: orduan bezala, orain ere ugari dira «oinaze B : oinaze m2», «sendagailuz B : sendagailluz m2», «zarra B : zarra m2», «al B : al m2», edo «gira B : gera m2», «zirate B : zerate m2» erako aldaketak; beste batzuk, oro har, aldaera berreraikitzaile eta grafia morfologikoen alde egiteko erabili izan ditu: «bainindukan B : bainifiedukan m2», «lainoak B : lainoek m2», «bapanakatu B : batbanakatu m2» eta antzekoak. Bereziki interesgarriak dira B-ko testuaren hutsak zuzentzearren egindako oharak: batzuek arreta ez nolanahiko bat erakusten dute («sinesten B : sinestez Cm2», «izanez B: izenez Cm2»); beste batzuk, aldiz, berak nahi zukeenaren kontra daude nabarmen eta harrigarriro: «gogoematean C : gogoen atean B : gogoen artean m2», «emana nakiek C : emananizaiok B : emanan izaiok m2», «izutu C : izkutu B : ikaratu m2»; eta badira, azkenik, beragan ezin sinistuzko zalantzak erakusten dituzten -eta, dirudienez, bere buruarentzako oharkizunak direnazpimarratuak: «iakintzea», «opro», «arreratu», etab. (105-133 or.). Aztarren askok erakusten digute Orixek -batik bat IV garren liburutik aurrera- ezin izan zuela B-ko testua zuzendu nahi adina denbora eta patxadarekin; eta, aldi berean, beste batzuek argi eta garbi dioskute liburuaren probak ikustea espero zuela: besteak beste, arestian aipatu ditugun bere buruarentzako oharkizunek eta, orobat, kopiagilea saiatu izanak B-alterera aldatzen Orixek B-prior-en egindako oharrak. (98 eta 132-133 or.). Gauzak horrela, eta 1956ko Erregenetan gutxi gorabehera, B-prior Antonio Maria Labaienen kontu gelditu zen, hura arduratu zedin gotzaitegiko eta gero inprimategiko eginbeharrez. Honek ordea pentsatu bide zuen komenigarria zela norbaitek testu hura nola edo hala orraztea, eta hiru izen etorri zitzaizkion burura: adiskide eta era honetako eginkizun askotan lankide izan ohi
348 AITORKIZUNEN HISTORIA zuen Manuel Lekuona; Orixeren begikoa -eta hura bezalako lan bat aztertzeko inor baino aproposagoa- zen Justo Maria Mokoroa; eta urte haietan euskal letren baratzan indartsu gailentzen hasia zen frantziskotar gazte bat, Andoni Sorarrain. Pentsatzekoa da Labaienek beldurra ziela Orixek usatzen zituen -eta haren hizkuntza oraindik zailago egiten zutenxelebrekeriei, agian baita haren ohiko txukuntasun faltari ere. Baina Labaienen asmoa erdizka bakarrik bete zen, lan guztia -duda izpi txikiena ere ezin dugu izan- Lekuonaren eskuetan gelditu baitzen. (51-5 5 or.). * * * Espero zitekeen baino arreta eta gogo gehiagorekin aritu zen Lekuona arantzez betetako testu hura garbitzen eta zuzentzen. B-prior-eko orrietan beretan -bere jardueraren lehenengo aldian, alegia- testuaren hiru alderdiri begira egin zuen lan: batetik, azaldu beharrekotzat jo zituen hitzak nabarmendu zituen (batzuk azpimarratu egin zituen bakarrik; beste batzuk orrien ertzetan azaldu zituen gaztelaniazko eta latinezko -noiz edo noiz euskarazko-- ordainak emanez: «garerdiko: florentem», «auk: ten», «kaizu: magnitudo», etab.); bestetik, saiatu zen testua bera zuzentzen eta, nola edo hala, arautzen, eta baita Orixek ibili ohi zuen puntuazio nahaspilari erremedioa ipintzen ere -edo zuzendu, arautu eta erremediatu behar liratekeela adierazten zuten oharrak egiten-; azkenik, eta Aitorkizunen testuari egingo zizkion aldaketen nolakotasunean pauso bat aurrera emanez, nabarmendu egin zituen --oraingoz nabarmendu bakarrik- ulergarritasunaren edota jatorrizko latinarekiko leialtasunaren aldetik hobetu beharra erakusten zuten pasarteak. (13 5-179, bereziki 13 5-136 or.). Eskuetan san Agustinen latin testu bat zuela ekin zion Lekuonak lanari hasieratik bertatik: lehendabizi, gutxi gorabehera liburuaren lehenengo herenerako, testu zahar samar bat zuen edizio elebakar batekin jardun zuen, agidanean; gero BAC-eko edizio elebiduna eskuratu zuen hark ere, baina ez Orixek erabili zuen lehenengoa (1946koa alegia), 1955ekoa baizik. Honetaz baliatuko zen Aitorkizunen inguruan egin zuen lan guztian zehar eta, batez ere, honetaz baliatu zen Orixeren hiztegia argitzeko Bprior-eko orrietan egin zituen aipatu ohar haietako asko jartzerakoan; beti bezala, oker egindako azalpen batzuek oso klaru hitz egiten dute hipotesi honen alde: «korrokatu: vomitar», «dendua: cimiento» edo -adibide politenetako bat ekartzearren- «makets: perfecto» (141-145 or.). Gogora dezagun Orixeren eskuizkribuak bazituela lehendik hiztegi oharrak, orrien barrenean: Lekuonarenak, beraz, nola edo hala Orixeren oin-oharrak osatzera zetozen, eta haien kokapenak ere hala erakusten du (140 or.). Orixeren testua bera zuzendu nahi zuten Lekuonaren B-prior-eko ohar gehienak (hots, m3-renak) bi era hauetakoak dira: batetik, hutsak -edo Lekuonak horrelakotzat jotakoak- zuzendu nahi zituztenak; bestetik, Orixek zerabiltzan grafia eta morfologia aldatu nahi zituztenak (ikus, zuzenketen tipologia bat, I erans.). Baina lehenengoen eta, batez ere, bigarrenen zergatikoa eta nondik norakoa irar-probetan egindako aldaketak aztertzerakoan ikusiko ditugu ondoena, orain mintzagai ditugunak ondoren egingo zituenen iragarpena baizik ez baitira {ikus, hemen bertan, 349-353 or.); B-prior-eko orrietan egindako zuzenketei dagokienez axola zaiguna da egiaztatzea oso gutxi direla testua ukitu nahi izan zuten oharrak, esan nahi baita hizkuntzaren ulergarritasunaren edota itzulpenaren zuzentasunaren kariaz egindakoak:
AITORKIZUNEN HISTORIA 349 «Orregatik asiera B : Orregatik da asiera m3», «atera ez ba lira B : atera ez ba lizkit m3», «ze zor zizuten B: ze zor zenien m3» eta, gehienera, hauen antzeko bizpahiru gehiago bakarrik, 400 bat oharretan (157-160 or.). Baina, esan bezala, B-prior-eko orriek Lekuonaren lanaren lehenengo aldia islatzen dute, neurri handi batean behin-behinekoa eta bere buruarentzat egindakoa: aldaketak ugariagoak eta, batez ere, sakonagoak izango baitziren handik aurrera. Bada ordea, B-prior-en bertan, jarrera ausartago horren beste iragarpen bat -alegia, aipatu zuzenketa bakan horietaz gain-: azpimarratu bakarrik egin zituen pasarteak, gero «S. Augustin' en Aitorkuntzetan utsuneak» izeneko paperetan erabat aldatuko zituenak lehen aipatu arrazoiengatik, hau da, testu ulergarriago eta -batez ere- leialago bat lortzearren (173-179 or.). Irizpide material eta paleografikoari men eginez, m4, m5 eta m5 bis eskuei atxiki dizkiegu B-prior-eko dozena bat ohar: nago, alabaina, ohar hauetako garrantzitsuenak -hots, esanguratsuenak- Lekuonarenak berarenak direla ( 179-187 or.). Lekuonak egindako lan hauen kronologia erlatiboan bereiz daitekeen hurrengo aldi baten lekukotasuna ematen digu «S. Augustin' en Aitorkuntzetan utsuneak» izeneko dokumentuak: B-prior-ekin batera inprimategira bidali zituen bi orri solte. (Ez da zalantzarik bi orri hauek Lekuonak eginak direla: hala salatzen dute, orrien azterketa materialaz landara, B-prior-eko nabarmenduekin duten lotura ezin ukatuzkoak, bertan proposatutako gehiketen hizkuntzak eta B-tik kopiatutako zatietan egindako huts esanguratsu zenbaitek). Arestian esan bezala, hemen zerrendatutako aldaketa asko B-prior-eko orrietan zeuden ja nabarmenduta, eta frogatu ahal da, beste alde batetik, delako «Utsuneak» hau egin zuela B-prior-en azterketa eta zuzenketa aurreratu samar zituenean, behin baino gehiagotan m3-k egindako oharretan oinarritzen baitira bi orri hauetako irakurketa batzuk (adibidez, «ta zuzentasunak zerutik B : ta zuzentasunak so beza zerutik m3 : ta Zuzentasunak begira beza zerutik UtsA»). Lekuonaren hasierako asmoa, izenburuak zerbait esan nahi baldin badu, izango zen Orixek bere itzulpenean jaso gabe utzitako pasarte zenbait txertatzea (nago oraingo honetan ere 1946ko BAC-eko edizioak I, 2, 2 paragrafoaren akaberan duen -eta Lekuonak B-prioren bertan arkatzez egindako gurutze batekin nabarmendu zuen- ezabatze luzeak erakutsi ziola corrigenda honen beharra); baina era honetako zuzenketak ez dira «Utsuneak» izeneko dokumentu honetako gehienak: gehiago dira -helburua, guztiarekin ere, ez zen horrenbeste aldatu- itzulpena jatorrizko latinera hurbildu nahi zutenak, Orixeren hizkuntza nonbait ulergarriagoa egin nahi zutenak -batzuen eta besteen arteko muga, askotan, batere garbi egon ez arren- edo, besterik gabe, B-ko testua txukuntzeko eginak-esaterako, X, 36, 58 paragrafoak B-n dituen bi itzulpenetako bat ezabatzekoa-. (188-193 eta 208-213 or. eta XXIII-XXIV irud.). B-prior-eko orriek eta « Utsuneak» izeneko paperek islatzen dituzten lanen ondoren ere izan zen -honentzat lekukotasun materialik ez badugu ere- beste lan-aldi garrantzitsu bat, oraindik ere aldaketa asko eta askotarikoak jasan baitzituen, inprimategira bidean, Bko testuak: seguruenik irar-probetan -ohitura baitzuen Lekuonak horietan aldaketa ugari egitekoa-, agian « Utsuneak» bezalako corrigenda baten bidez, beharbada bi baliabide hauek batera erabiliz. (Aldaketa hauen guztien egiletasuna ezin da auzitan jarri: ikus 213-214 eta, batik bat, 259-260 or.). Jakina, testuaren antolamendua bera ukitzen zuten aldaketak egin ziren B-tik A-ra bidean (A deitu baitiogu, laburtzearren, 1956ko liburuan inprimatu zen testuari): Orixeren hiztegi-ohar guztiak kendu zituen Lekuonak, hauekin eta berak egindako beste batzuekin, dakigun bezala, «lztegitxoa» izeneko eranskina apailatzeko; eta
350 AITORKIZUNEN HISTORIA Aitorkizunetan hain ugari diren Bibliatiko aipu askori komatxoak jarri zizkion eta baita, zenbaitetan, zegozkien erreferentziak emendatu ere, liburuaren hasierako orrialdea eta akaberako aurkibidea ez aipatzearren. Hauek baino munta handiagokoak dira ordea testuari berari dagozkion kontuetan gertatutako aldaketak: funtsean, hutsak-edo, behinik behin, Lekuonak horrelakotzat jo zituenak- zuzendu nahi zituztenak; Orixeren hizkuntza berezi samarraren itxura, nola edo hala, arautu-edo nahi zituztenak; eta itzulpena eta estiloa bera hobetzea helburu zutenak. (Ikus berriz ere, aldaketen tipologia hau, I erans.). Hutsen eta ustezko hutsen zuzenketan aurkitu ditugu aipatzeko moduko coniecturae («naiez B : ianez A», «guztienik B : guttienik A», «arreratu B : arretatu A», «eskuratu B : eskukatu A», «erioko B : arioko A», «eskerturik B : esker zuri A», «biar dula B : diardula A», «soinua eiten duna B : soinu eiteduna B», «bazaio B : bezaio A», etab.) baina, aldi berean, baita makina bat banalizazio ere: «gaurgoitik B : gaurkotik A», «urre-euria B : urre-zuria A», «eroriko B : erorika A», «aitor B : iator A», «ark edu eiotea B: ark edu bezela eiotea A», «bixikoak B : bitxikoak A», etab. (280-286 or.). Orixeren hizkeraren itxura bakarrik ukitu zutenak, zati handi batean, B-prior-eko orrietan egindako era honetako aldaketen jarraipena izan ziren (azken hauei buruz ikus 160-162 or.; B-tik A-ra bidean egindakoen gainean 259-278 or.; m4, m5 eta m5bis izeneko eskuen oharrez ikus gorago egindako oharpena eta bertan aipatutako orrialdeak): azalpen xehe samar baten beharrean dira, hauetan gauzatu zelako Lekuonak Aitorkizunen aurrean izan zuen jarreraren alderdi garrantzitsu bat eta, bestalde, askotan elkarren kontra dauden irizpideen arabera eginak direla dirudielako -eta zati batean, izan ere, hala da-. Oso oker ez banago, Lekuonak hizkuntzaren itxurari begira egin zituen aldaketa gehienen helburua zen Orixeren grafia eta morfologia aldakorrak nola edo hala arautzea; arautze hau, agidanean eta funtsean, honako bi irizpide hauen arabera egin nahi izan zuen: batetik, aniztasun hura Orixeren usus-ak berak eskaintzen zizkion aukeretako baten arabera bateratu; bestetik, bere ustez aurreko irizpidearekin konpondu ezin ziren hitz gutxi batzuk Orixek erabili ez zuen ordain batekin ordezkatu. Gutxitan erabili zuen bigarren irizpidea, baina honen arabera egindako aldaketa bat Lekuonak Aitorkizunetan egin zituen ikusgarrienetakoa da: Orixeren «nendun» guztiak (hau da, 'nuen') Lekuonak «nuan» bihurtu zituen -noiz edo noiz baita «nun» eta «nuen» ere-. (Ikus 183-184 or. eta, batez ere, VI. erans. bigarren zatia; aldaketa hau izan zen Orixek jendaurrean eta espresuki salatu zuen bakarra: honi buruz -eta Mitxelenak adizki honetaz eta hau bezalakoez esandakoen gainean- ikus 60-62 or.). Noizean behin bakarrik egindako beste aldaketa batzuk ere multzo honetan sartu beharrekoak dira: esaterako, zazpi bat aldiz gertatu zen «zugur > zuhur» aldaketa edo behin bakarrik topatu ahal dugun «zagar > zahar» (kontuan izan Orixek ez zuela inoiz ez «zuhur» ez «zahar» erabili Aitorkizunen B testuan -bai ordea, esaterako, «ahal», «mihi», «nahas», etab.-: ikus, hurrenez hurren, 263-264 eta 181-182 or. eta, bi kasuetarako, V erans.), etab. Baina, esan bezala, hauek guztiak salbuespenak dira Lekuonak Aitorkizunen testuan izandako jarreran. Izan ere, lehenengo irizpidearen arabera egindako aldaketak askoz ugariagoak izan ziren: esaterako, -in- > -ifi- edo -il- > -ill- aldaketa jasan zuten hitzak («gainera> gainera», «mailaka> maillaka», etab.), -ifi > -in edo -ill > -il («atsegin > atsegin», «urbill > urbill»), «zira > zera», «otsegin > otsein» (biak otsein, hau da, 'morroia'), azentu zirkunflexuaren aldeko aldaketak («zar > zar» erakoak), «zur > zugur», «bere > heure», «nindukan > ninedukan», agian baita «eduki > iduki» ere, etab. (160-162 eta 259-278 or.
AITORKIZUNEN HISTORIA 351 eta VI erans.). Aldaketa hauek guztiak Orixeren usus-ean oinarritzen dira, baina guztiak ez daude horratik maila berean aldatu beharraren nabarmentasunari dagokionez edo -bestela esanda- aldatzearen zergatikoari dagokionez: Lekuonak aldatu zituen zenbait grafia eta zenbait hitz, izan ere, benetako salbuespenak dira Aitorkizunen B-ko testuan (esaterako, «zakar B > zar A» edo «zagar B > zar A», bi adibide esanguratsu aipatzearren; hauetako batzuk gainera Orixek berak C-tik B-ra bidean -edo B-prior-eko orrietan beretan- egin nahi izandako aldaketa sistematikoetan itzuritakoak dira: -in- > -ifz- eta -il- > -ill- erakoak, «zira> zera», etab.); beste batzuetan, berriz, maiztasunaren aldetik behintzat hain nabarmena ez zen aukera bat egin zuen Lekuonak: «otsegin > otsein», «zur> zugur», etab. (eta hauetako zenbaitetan, agidanean, Orixek berak, hau da, m2-k, B-prior-en egindako oharrek iradokita: «zar» -eta hau bezalakoak- ez da «zar» baino askoz ugariagoa, baina «zar B : zar m2» aldaketa behin baino gehiagotan ikus daiteke B-prior-en; orobat «bere> heure», «nindukan > ninedukan», etab.). B-k zekarren irakurketa ordezkatzeko aukeratu zen aldaerari dagokionez ere, Lekuonak ez zuen beti irizpide berbera erabili: batzuetan Orixeren testuan berean zabalduena zegoena aukeratu zuen («gainera», «zera», «zugur», «iduki», etab.); beste batzuetan, agidanean, orixetarrenaren ·alde egin zuen («heure», agian multzo honetakoak dira baita «zar» bezalakoak ere, «ninedukan», etab.); zenbaitetan bi irizpideak bat bakarra dira: aldaera erabiliena orixetarrena da («zugur», esaterako); eta daitekeena da aipatu bi irizpide hauekin ere guruzatzea, behin baino gehiagotan, garai eta giro hartan errazen onar zitekeenarena («zera», agian baita «gainera» bezalako kasuak, «otsein», etab.). Lekuonaren jarrera ere, hortaz, ez zen ez sistematikoa ez norabide bakarrekoa izan, ezta hurrik eman ere, baina ezin eztabaidatuzkoa da, oro har, aipatu irizpideen araberakoa izan zela; grafiaren alorretik at ere -baina accidentals hauetatik ez hain urruti: ikus I erans.- asmo berbera igarri ahal diogu: «zakit > zakida», «zitzaizkidan > zekizkidan», «ninzan > nintzan», «dekartz > dekartzi», «nekusan> nenkusan», etab. (270-276 or.). Honako egiaztapen hau azpimarratu behar da argi eta garbi hemen darabilgun auzian: hots, Orixeren usus-ak eragin nabarmena izan zuela Lekuonaren aukeran eta Lekuonaren beraren usus-ak, berriz, oso gutxi; izan ere, Lekuonak ez zituen erabiltzen «gainera», «maillaka» edo «zar» bezalakoak («ganera», «mailaka» eta «zaar» edo «zahar» baizik), zer esanik ez «zugur», «heure» edo antzerakoak. Bestela esanda: Lekuonak ez zuen, inondik ere -eta salbuespenak salbuespen-, bere ohitura grafiko eta morfologikoetara makurtu nahi izan Aitorkizunen hizkera. Badira ordea ondorio nagusi honekin itxuraz behintzat muturka dabiltzan Lekuonaren ohar batzuk, hots, Lekuonaren usus-aren araberakoak direnak erabat eta, aldi berean, Orixek Aitorkizunen bigarren idatzaldian erabili ez zituenak: maiztasun handienekoak baino ez aipatzearren, bokal bikoitz bat duten aldaerak («zaar» erakoak), -Vfz- grafia darabiltenak («bana», «bano») eta «det» paradigmako adizkiak. Nola uztartu Lekuonak sartutako grafia hauek lehen emandako azalpenarekin? Agidanean, zenbaitetan, batez ere Orixeren testuari zerbait gehitu behar izan zionean -baina ez beti, ezta hurrik eman ere-, berak erabili ohi zituen grafiak itzuri zitzaizkion Lekuonari. Arrazoi asko ditugu pentsatzeko grafia eta paradigma hauek ez direla, gorago aztertu ditugunak ez bezala, berariaz -hau da, Orixeren testua horien arabera aldatzeko eta arautzeko- eginak. Hasteko, hauek guztiak salbuespenak direlako hark egindako aldaketetan: hiru aldiz bakarrik erabili du Lekuonak bokal bikoitza Aitorkizunen testuari egindako oharretan; -Vfz- grafiak 18 aldiz bakarrik agertzen dira -era honetako ehunka hitzetan-, eta oso kontuan izateko modukoa da
352 AITORKIZUNEN HISTORIA hauetatik 7 ex novo sartutako pasarteetan daudela; eta «dut > det» aldaketa -hemen ere, jakina, horrelako aldaketa bat jasan lezaketen ehunka adizkiren artean- behin bakarrik gertatu da B-tik A-ra bidean. (Hiru aldaketa mota hauei buruz ikus, hurrenez hurren, honako leku hauek: 263 or. eta VII erans.; VII erans. 462-463 or.; eta 191 or. 4 oh.). Bigarrenik, eta agian batez ere, ondo frogatua dugulako -ikus betiere VII erans.- aldaketa hauexek egiten zituela testu bat kopiatu bakarrik egin behar izaten zuen bakoitzean: izan ere, hala gertatu da « Utsuneak» izeneko dokumentuan B-ko testuaren kopia diren zatietan (hau da, benetan aldatu nahi zituen hitzak beren testuinguruan kokatzeko bakarrik eman behar izan zituen pasarteetan), Egan aldizkarian argitaratu -eta, inongo zalantzarik gabe, Lekuonak berak ateratako kopia batetik inprimatu- zen pasartean, eta 1956ko liburuaren akaberako aurkibidean (non bildu baitzituen Aitorkizunetako kapitulu guztien izenburuak). Ikusi dugu, hain zuzen ere, aipatu ezaugarri grafikoak askoz ere maizago aurkitzen ditugula hiru testu hauetan B-tik A-ra bidean egindako aldaketetan baino, eta frogatu dugu hiruren arteko bat etortze hori ez zaiola zor, esaterako, hirurak aldi berean eginak izateari, ezpada hirurak Lekuonak kopiatuak izateari; baina hiru testu hauetan ere grafia horiek ez dira sistematikoak -Lekuonaren beraren izkribuetan diren bezala-: ez baititu, ezta hemen ere, berariaz egin. Eta, hirugarrenik, behin baino gehiagotan agertzen zaigulako bere ohitura grafiko horien arabera itzuri zaizkion aldaketak atzera Orixeren ususera herraldatzen, edo ez delako baliatzen hitz batean beste arrazoiren batengatik egin behar duen aldaketaz grafia aipatu moduan aldatzeko. Hala da, izan ere: maiz ukitu behar izan zuen, esaterako, Orixeren «baina» edo «baino» bat, dela huts bat zuzentzeko («baunan B > bainan m3»), dela -seguruenik- hizkuntzazko hustzat jo zuen irakurketa bat zuzentzeko («ez baino B > ez baina A», edo -hau hustzat jo ez bazuen ere- gorago aipatu «otsegina B > otseina A»), eta ez zuen aprobetxatu berak erabiliko lituzkeen «bana», «bano» edo «otsena» sartzeko behin betiko testuan. Ikusgarriagoa da «det» paradigmako adizki batzuekin gertatua: « Utsuneak» delakoan 3 «det» itzuri zitzaizkion Lekuonari; hauetako bat ez zen A-ra iritsi, zalantzarik gabe probetan zuzendu ahal izan zuelako; beste bat makinaz zuzendu zuen « Utsuneak» berean, hau da, Lekuonak bere burua zuzendu zuen Aitorkizunen arauaren alde; baina hirugarrenaren kasua da esanguratsuena: «degula» bat A-raino iritsi zen, baina 1956ko liburuaren akaberako «Okerrak zuzentze» izeneko corrigenda-n «dugula» gisan zuzentzea iradoki zuen. (Are gehiago: B-ko testuan 5 «det» daude, gehienak edo guztiak kopiagileak sartuak seguruenik; hauetako bat ere zuzendu egin zuen Lekuonak: «dezunari B : duzunari A»). Ikus, honen laburpen bat, VII erans. 469-470 or. Ikusi dugu, hortaz, Lekuonak Aitorkizunen testuaren accidentals direlakoei dagokienez (ikus I erans.) izan zuen asmoa izan zela, oro har, Orixeren hizkerak berak eskaintzen zizkion aukeretako baten arabera arautzea; oro har diogu, asmoa ez baitzen izan -eta ulertzekoa da- ez erabatekoa ez sistematikoki burutua: egin ditugu gorago nabardurak eta aipatu ditugu salbuespenak. Nago, alabaina, asmo hura Lekuonak sartuarazitako aldaeren azterketak erakuts lezakeen baino tinkoagoa izan zela: ez zen ordea hain tinkoa izan bere asmoa gauzatzen jarri zuen arreta, eta noiz edo noiz itzuri egiten zitzaizkion, batez ere gehiketa bat egin behar zuenean -baina testua zuzentzea ere, askotan, hitz zaharra hitz berri batekin ordezkatzea izaten da-, berak bere idatzietan erabili ohi zituen grafia zenbait. (Ohar bedi bat datozela, puntu batean, arestian ikusi ditugun aldaketa hauek eta aurreko paragrafoko bigarren irizpidearen araberakoak: bietan ordezkatu da -benetan ordezkapen
AITORKIZUNEN HISTORIA 353 bat izan denean, hau da, gehiketa bat gertatu ez den guztietan- jatorrizko grafia Orixeren usus-aren araberakoa ez den grafia batekin. Baina bien arteko aldea nabaria da: haietan egindako aldaketa guztiak, inongo dudarik gabe, berariaz eginak dira; hauetan, berriz, bistan da -aipatu ditugun arrazoi guztiengatik- nahi gabe sartutako aldaerak direla). Itzulpenaren leialtasunari eta hizkuntzaren estiloari edo, agian hobeto, ulergarritasunari begira egindako aldaketak, gorago aurreratu dugun bezala, ugariagoak eta ausartagoak dira B-tik A-ra bidean egindakoetan ordura artekoetan baino. (Ikus, horrelakoen adibideak, 278- 280 or.; B-prior-en egindakoei buruz, irakur 157-160 or.). Izan ere, B-prior-eko orrietan oso gutxi dira era honetako aldaketak, nahiz eta B-prior-en egindako lanarekin estu-estu lotua dagoen «Utsuneak» izeneko paperetako proposamen gehienak estiloari eta itzulpenaren zuzentasunari dagozkionak izan; ez da zalantzarik « Utsuneak» dokumentua, zati batean, B-prior-eko aldaketen osagarri bat bezala ulertu behar dela (seguruenik, behatzizkribuaren ertzetan eta lerroarteetan sartzen ez ziren zuzenketak bi orri horietan jaso zituen Lekuonak), baina zati batean bakarrik: « Utsuneak» delakoan bildu diren zenbait aldaketa bezalakoak egin dira B-prior-eko orrietan eta, bestalde, ezin ukatuzkoa da hein batean behintzat « Utsuneak» dokumentuko proposamen gehienak B-prior-eko ohar gehienak baino geroagokoak direla. Badirudi, beraz, B-prior-eko orrietatik 1956ko liburuaren irar-probetara doan bide luze samarrean zehar halako mailakatze bat dagoela. Lehendabizi, B-prior-en islatu zen lan aldian alegia, helburu nagusia zen Aitorkizunen hizkuntza bera hitzez hitz eta erabat ulertzea eta, nolabait esateko, finkatzea: hitz ezezagun anitzen esanahia -eta, askotan, forma- argitu, testuan zeuden hutsak ahal zen neurrian garbitu, maiz eraman ezina egiten zitzaion puntuazioa aldatu eta, beste alde batetik baina oraindik oso gutxitan, bereziki nabarmenak ziren Orixeren hizkuntzaren alderdi xelebre batzuk araupean jartzen saiatu; orduan ere begiratu zien -beharrik- jatorrizko latinarekiko mendekotasunari eta, aldi berean, hizkuntzaren aldetik nekezak edo, besterik gabe, ulertezinak egiten zitzaizkion hitz edo pasarteei, baina markatu besterik ez zituen egin era honetakoak. Aipatu oinarrizko eginkizun hauek beti izan zituen gogoan Lekuonak: hots, B-prior-eko orrietan islatu zen lehenengo zuzenketa aldi hartan ez ezik baita B-prior-etik A-ra bidean egindako aldaketetan ere, azken orduko «Okerrak zuzentze» delakora arte; baina gero eta arreta gehiago ipiniko ahal zuen Aitorkizunen gainean egindako orrazte lan honetan axola zitzaizkion eta aipatu ditugun beste bi alderdiak zuzentzen: latinarekiko leialtasuna eta Orixeren estiloa bera edo, oro har, hizkuntza bera. Lekuonaren lanaren norabidea ezin zen, noski, bestelakoa izan. Izan ere, B-prior-etik A-ra bidean egindako aldaketak ere, neurri handi batean, B-prior-eko orrietan egindakoen jarraipena dira: asko dira hizkuntzaren azala ukitu nahi izan zutenak (batzuetan B-prior jorratu zuenean egin zituen aldaketak burutuz; beste batzuetan era bereko arazoak era berean konponduz; pare bat alderdi garrantzitsutan -lehenengo hiru liburuetan B-ko testuan dauden j guztiak i idaztarazten eta liburu guztietako «nendun» oro «nuan», «nuen» eta «nun» bihurtzen- B-prior-en iragarrita bakarrik zeuden aldaketa sistematiko eta nekosoak eginez), baina inoiz baino ugariagoak dira itzulpenari eta hizkerari berari dagozkienak. Eta, azkenik, jarrera eta jarraitasun hauen beste erakusgarri bat da arestian aztertu dugun «Okerrak zuzentze» delakoa ere, nahiz eta-hemen bai- corrigenda zerrenda baten ezaugarriek mugatuta egon.
354 AITORKIZUNEN HISTORIA * * * Ez gaitezen gehiegi harritu on Manuel Lekuonak, eskuetan zuen behatzizkribua txukundu ez ezik, Orixeren hizkuntza eta testua bera zuzendu nahi izan zituelako: ez da hain gauza ohi gabea, edozein tokitan eta edozein hizkuntzatan, inprimategira doan liburu bat egilea ez den baten eskuetatik igarotzea, egilearen oniritziarekin zein horrelakorik gabe; euskal testuei dagokienez, egingo nuke era honetako kasuak ez direla nonahikoak baino urriagoak, eta zalantzarik gabe ugariagoak XXgarren mendeko testuetan; eta, seguruenik, Aitorkizunak itzulpena izateak zabaldu egin zuen zuzendu beharrekoaren eremua eta, aldi berean, arrazoi bat gehiago zen testu hari, hein batean behintzat, res nullius bati bezala begiratzeko. (Ikus, honi guztiari buruz, I erans.). Lekuonaren asmoa zen Orixeren testua zuzenagoa eta argiagoa egitea: zuzenagoa san Agustinen latinarekiko leialtasunean eta argiagoa, hots, ulergarriagoa eta txukunagoa orduko euskaldunentzat; bi helburu hauek kontuan izanda bakarrik uler daiteke Lekuonak liburu honen argitaratzean izan zuen esku-hartzea. Lekuonak Orixeren testuaren aurrean izan zuen jarrera filologikoa da harritzeko modukoa: batez ere -eta halabeharrez- gaizki egindako zuzenketei erreparatu badiegu ere, dozenaka dira ez ohiko arreta bat -eta ez ohiko gaitasun bat- salatzen dutenak, esan bezala oztopoz betetako testu batean. Nago orrazte lan honen zati handi bat Orixek B-prior-eko makinazko testuan eskuz egindakoaren halako osagarria izango balitz bezala ikusi nahi zuela Lekuonak, hau da, Orixek berak bere liburua zuzenduko zukeen bezala ari zela hura ere zuzentzen: horrela pentsarazten digute, besteak beste, Lekuonaren ohar mota zenbait Orixerenak bakantzen hasten diren tokian hasteak, edo Orixek erabiltzen zituen aldaeren artetik aukeratzeak testuaren grafian eta morfologian egiten zituen berrikuntza gehienak. Horrela ikusi nahi zuela diogu, ez horrela denik. Aitorkizunen testuaren azken probak 1956ko uztailaren akabera aldean zuzendu zituen Lekuonak: azkenak diogu, gutxienez ekainaren hasieratik baitzebiltzan galeradak Zarauztik Andoaina eta Andoaindik Zarautza. (Esana dugu gorago proba hauek, Labaienen asmoaren -apika hasierako asmoaren- kontra, ez zirela inoiz iritsi ez Mokoroaren ez Sorarrainen eskuetara). Azken proba zuzenduekin batera edo, agian, azken proba hauek ja Zarautza bidean edo Zarautzen bertan zirenean, «Arkibidea» izeneko eranskina bidali zuen inprimategira Lekuonak: hala dioskute testuaz kanpotiko datuek eta baita ere, beharbada, testuaren barnekoek («Arkibidea» hau B-prior-etik kopiatua baita eta ez A-ren probetatik); eta frogatu ahal dugu, orobat, Lekuonak berak egina dela, ez Orixek ez inprimategiko langileek. Liburuaren akaberako «Arkibidea» hau zera besterik ez da, hots, Aitorkizunetako kapitulu guztien izenburuen zerrenda bat; testu ezdeusa, nonbait horrelakorik baldin bada: baina oso garrantzitsua izan da Lekuonak Orixeren testu zati hauek kopiatzerakoan -konturatzeke edo, behinik behin, ez berariaz- egin ohi zituen aldaketen nondik norakoa zehazteko eta, horrela, Aitorkizunen testuan bertan egin zituenak zuzenago ulertu ahal izateko. (53-55 eta 316-327 or.). «Arkibidea» honekin batera beste eranskin bitxi bat ere joan zen Zarauzko inprimategira: 1956ko liburuan «Gauza iakingarrienen arkibidea» izena daramana eta guk, bestetik bereiztearren, index izendatu duguna. Izan ere, index rerum bat da, alegia liburuan zehar agertzen diren pertsona-izenak eta kontzeptu garrantzitsuenak biltzekoa, baina berezitasun batekin: Aitorkizunetako kapituluen izenburuei bakarrik dagokie eta kapitulu horien izenburuetatik hartutako zatiekin bakarrik dago osatua.. . zalantzarik gabe apailatu
AITORKIZUNEN HISTORIA 355 zuena ez zegoelako prest Aitorkizunen testu osoaren index rerum bat egiteak ekarriko zion lana hartzeko. Eranskin hau oso estu lotuta dago «Arkibidea» delakoarekin: bien lehengaia, zati handi batean, berbera da -esan nahi baita, kapituluen izenburuek osatzen duten testua-; biak batera bidali zituen Lekuonak inprimategira, arestian esan dugun bezala; eta biek komun dituzten berrikuntza interesgarri zenbaitek berresten dute egun bertsuetan pasatu zirela Lekuonaren eskuetatik. «Gauza iakingarrienen arkibidea» hau ordea -l 956ko liburuak dakartzan eta aldi berean B-prior-en ez dauden gainerako testu guztiak ez bezalaez da Lekuonak egina, Orixek berak baizik: horrela susmarazten zigun, hain zuzen ere, Lekuonak testu bat kopiatzean egin ohi zituen aldaketa haietakorik ez izateak, eta horrela dela berresten digu Labaienen paper batzuk gordetzen dituen artxiboan den gutun-azal huts -baina, bistan denez, baliotsu- batek (XXV irud.). Hau da, Aitorkizunen behatzizkribua bidali ondoren baina oraindik Lazkaoko beneditarren etxean zegoenean, Orixek index hau helarazi zion Labaieni eta Labaienek, jakina, Lekuonari eman zion; eranskin hau ere Aitorkizunen testua bera zuzendu zuen bezalaxe zuzendu zuen Lekuonak eta -besteak beste, honek ere liburuaren akabean joan behar zuelako- «Arkibidea» delakoarekin batera: dela azken hau eskribitu zuen egunetan jardun zuelako hura ere inprimategirako prestatzen, dela bien probak batera zuzendu zituelako. (306-307 or.). Zehazki noiz egin zuen jakin ezin badugu ere, badakigu bi eranskin hauen proba zuzenduekin batera -hau da, abuztuaren hasiera aldean- bidali zuela Lekuonak inprimategira 1956ko liburuaren beste eranskin baten orijinala: «lztegitxoa» delakoarena alegia. Ondoren -baina, pentsatzekoa da, handik gutxira- «Okerrak zuzentze» izeneko corrigenda, igorri zuen Zarautza. Nola sortu zen «lztegitxoa» ikusi dugu: Orixek orrien barrenean jarritako hiztegi oharrak beren lekutik kendu eta osatu egin zituen Lekuonak beste horrenbeste jarriaz, gehienbat BAC-eko edizioaren laguntzarekin eta, noizean behin, Azkueren hiztegira ere joaz; hiztegitxoa ere, jakina, testuaren egoeraren morroia da, eta interesgarria da ikusi ahal izatea, hamaikagarren aldiz bada ere, morrontza honen ondorioren bat: esaterako, nola sortu den, makinaz idaztean askotan gertatzen den huts mota batetik {itxura guztien arabera «aietan sartu» baten ordez dagoen «zietan sartu» batetik), «zietan sartu: estimular» bezalako sarrera bat. (136-145 eta 327-339 or.). «Okerrak zuzentze» hura testua orrazten jarraitzeko azken aukera zen Lekuonarentzat eta, oro har, ordura arte egin zituenak bezalako aldaketak egiteko baliatu zen hartaz, baita -zenbaitetan- bere burua zuzentzeko ere, hots, egin behar ez zituzkeen aldaketa batzuetan atzera egiteko. Hutsaren hurrengo iritzi diezaiokegu baina, bere ezdeusean, oso gauza esanguratsuak esan dizkigu: gogora, esaterako, zeinen garrantzitsua izan den, Lekuonak Orixeren testuan izandako jarrera zehazterakoan, «Okerrak zuzentze» honetako «degula > dugula» zuzenketa. (287-297 or.). Aitorkizunen argitaratzea hurbil ikusten hasi zenetik, buruan izan zuen Orixek liburuaren zatiren bat Euzko-gogoa-n agertaraztea: hala diotso, 1955eko otsailean, Jokin Zaitegiri («Zueri bialiko ditizuet atal bereizi batzuk noizean hein, A. Mokoroak aukeratuak»), eta asmo bera erakusten dio Andima Ibifiagabeitiari 1955eko martxoan («S. Augustifien Autorkizunetatik 8garren eta 9garren iarduna oso osorik bialduko neukez E. Gogoa-rako»). Dakigun bezala, Euzko-gogoa-n ez zen inoiz Aitorkizunen zatirik argitaratu; baina Lekuonak ere -beste norbaitek iradokita ala ez, ezin jakin- asmo berbera islatu zuen B-prior-eko orri batean bere ohiko arkatz gorri-urdin harekin: «Aukera EGAN' erako» idatzi zuen X. liburuko
356 AITORKIZUNEN HISTORIA 6. kapituluaren parean. Azkenean, zati hau ez baina XI. liburuko lehenengo lau paragrafoak Egan-en argitaratu ziren, agertzear -agian ordurako ja agertu berria zen- liburuaren iragarpen gisa. (50-51 eta 56-58 or.). Egan-eko testu hau -bertan diren aldaera zenbaitek berretsi digute testuaz kanpotiko datuek egiantzeko egiten zuten hipotesia- Lekuonak B-prior-etik egindako kopia batetik inprimatu zen, eta seguruenik Aitorkizunen testuan egin zituen zuzentze eta orrazte lan guztien azken aldera egindako kopia batetik hain zuzen ere: Lekuonak Orixeren orijinaletik kopiatu zuelakoa erakusten dute bai B-prior eta Eganekoa lotzen (eta A-tik bereizten) dituzten aldaera batzuek bai Egan-eko zati honek izateak Lekuonak testu bat kopiatzean egin ohi zituen aldaketa haietako franko; eta Aitorkizunen inguruan egindako lan guztien akabera aldean kokatu beharra eskatzen du -erraz egin litezkeen argudio oker batzuen kontra- «zugur B > zuhur E [zugur A]» aldaera ezin pagatuzkoak. (298-305 or.). Bazterreko testu hauen azterketa -axola du esateak- ez da alferlana izan. Egan-eko testuari eskerrak segurutzat jo ahal izan dugu bestela nekez irits genezakeen ondorio bat: Lekuonari inoren testuak eskribitzean grafian-eta itzuri ohi zitzaizkion aldaketei buruzkoa alegia. Izan ere, zati hau gabe, « Utsuneak» izeneko dokumentua ez zatekeen nahikoa -testis unus, testis nullus, hemen ere- Lekuonaren ohitura hau zalantzarik gabe egiaztatzeko; eta gogora dezagun «Arkibidea» delakoaren kasuan argudioa alderantzizkoa izan dela: horrelako ezaugarriak dituelako -eta, noski, baita beste arrazoi zenbaitengatik ere- ondorioztatu dugu Lekuonarena izan behar zuela. Egiaztapenak, bestalde, badu garrantzia: batez ere, Lekuonak Aitorkizunen testuan berean izandako portaeraren alderdi bat argitzen digulako. Orobat 1956ko liburuaren akaberako aurkibideari dagokionez: honek, batik bat, portaera hori zehazten lagundu digu (gogora, esaterako, VII eranskinean xeheago aztertutako «Augustiii > Augustin» aldaketaren kasua). Eta, bestalde, «Gauza iakingarrienen arki bidea» bezalako testu ezdeus baten egiletasuna Lekuonari kendu ahal izateak pentsa litekeen baino axola handiagoa du, bestela Aitorkizunen historia osoa hankaz gora jar zezaketen hipotesiak eraikitzera behartuta egongo baikinateke. 1956ko irailaren 23an karta egiten dio Orixek Mokoroari eta honako hau diotso, besteak beste: «S. Agustiiien bi ale atzo eman zizkidan Labaienek. Axalez poliki dago. Gainerakoan ... eskua polikitxo sartu dutela, lenengo orrialdetik asita». Orixe ez zen ja Lazkaon, Tolosako arrebaren etxean baizik, eta badakigu Labaieni eman zion orijinalaren kopia beneditarren etxean utzi zuela; honako hau erantzun zion, handik egun batzuetara, orijinalaren eske zeukan Mokoroari: «Aitorkizunen originala? Ni ez naiz heintzat ausartzen ezer eskatzera masoikide oieri». (Mokoroak filologia hutsera zuen isuriaz ikus 111 erans. 389 or. 3 oh.). Bi edo hiru urte pasatu ondoren bakarrik aipatu zuen Orixek auzi hau idatziz eta jendaurrean, 1959ko Yakin aldizkarian argitaratu zen eta «Mea culpa eta "Quos ego!"» izenburua zeraman artikulu batean: dakidalarik, inork ez zion kasu gehiegirik egin -Mitxelenak bai, «Asaba zaarren baratza» sonatuan, baina ditxosozko «nendun» haren alde bertan esandakoengatik bakarrik-. Honetaz gain, liburuak ez zuen -idatziz behintzat- oihartzun ozenik izan: iruzkinetan, Koldo Mitxelenarenak bakarrik merezi du izena; eta gainerakoan gutxitan ikusi ahal da honen aipamenik ordutik honanzko euskal letretan. (58-63 or.). (Norbaitek esan du, Orixek izan zukeen itzal handiaren neurria emateko, mintzagai dugun garaian hari, eta ez Euskaltzaindiari, egin behar zitzaizkiola batasunari buruzko proposamenak. Esaldi arrakastatsua izan da. Honen beharrik ez bazen ere, Aitorkizunen historiak -eta ikusi dugu
AITORKIZUNEN HISTORIA 357 adibide bat besterik ez dela: cf. 58-59 or.- oso ondo erakusten du gauzak ez zirela inoiz horrela izan: aitzitik, beti bizi izan zen, hark zioen bezala, 'jauntxopean'). Orixeren ustez, Aitorkizunak bere liburu hoberena zen 'euskarari begiratuta': ez, agidanean, hizkuntzaren itxurari edo, nahiago bada, hizkuntzaren batasunari begira bertan egin zituen proposamen berriengatik, ezpada liburu hartan gauzatu zuelako, seguruenik, bere bizi guztian zehar kezkatu zuen euskara 'landuaren' eredu borobilena. Auzia ez zen ja -gerraurreko bere zenbait liburutan bezala- hizkuntzaren gaitasuna frogatzea, euskarak 'noranahiko' izan nahi hartan zein bidetatik ibili behar zuen erakustea baizik; Orixerentzat, giza-pentsamenduaren oinarrizko kontzeptuei dagozkien hitz nahitaez berriak euskararen baitako baliabideetatik abiatuta sortu behar ziren eta, horretarako, filosofia eta inguruko jakintza-alorrak jorratu behar ziren euskaraz beste ezer baino lehenago -grekoak, latinak eta alemanak egin zuten bezalaxe alegia, berak aipatu ohi zituen adibideak ematearren-. Honetantxe saiatu zen Aitorkizunetan: san Agustinek bere 'latin landuan' darabiltzan oinarrizko kontzeptu horiek 'artzainen eta ikazkinen mintzaera honekin' ematen, hain zuzen ere. Eta, honekin batera, euskaldunen eskuetan jartzen zuen haien heziketari begira ere izan litezkeen liburu hoberenetako bat; gogora, berriz ere, Mathieu apezpikuarentzako eskaintza: «gaurgoitik [gaurkotik A] au gelditu zugur» eta «zugur > zuhur») eta, batean zuzentzat jotakoa bestean zuzenkizuna denez gero, ondorioztatu beharko dugu bigarrena lehenengoa baino berriagoa dela: hau da, lehendabizi «zur > zugur» aldaketa egin zuela Lekuonak, eta gero «zugur > zuhur». Bat dator hipotesi honekin Egan-eko testuan ere -gorago ikusi dugu- «zuhur» aldaeraren aldeko aldaketa bat egotea: bai baititugu, izan ere, Egan-eko testua 1956ko liburuaren probak zuzendu ondoren prestatu zuela pentsarazten diguten aztarrenak. Eta beste kontu bat ere berresten digu auzitxo honek, beharrik ez bagenuen ere: 15Esanguratsuenak diogu zeren bistan baita, izan ere, «ago» eta «zugur», esaterako, sakonago zeudela sartuta Orixeren idazkeran: nonahi ikusi ahal ditugu («ao» eta «zur» aldaerekin batera, esan gabe doa) garai hartan bertan baina hizkuntzaren aldetik beste helburu batekin idatzi zituen Urte guziko meza-bezperak, Salmutegia edota san Benitoren Erregela liburuetan; «zagar», berriz (neurri batean, nire ustez, «nendun» bezala), aipatu hiru liburu haientzat aurreikusten zuena ez bezalako irakurlego batentzat idatzi zituen Aitorkizunetan --eta, «zagar» aldaerari dagokionez, Aitorkizunen historiaren aldi jakin batean- bakarrik erabili zuen, esateko moduan behintzat.
432 ERANSKINAK, V B-prior-eko orrietan -edo B-tik A-ra bidean- egindako aldaketetan hurrenkera bat izan arren (hau da, azken liburuetan egindako zuzenketak, eskuarki, lehenengoetan egindakoak baino geroago eginak izan arren), hurrenkera hau ez dela erabatekoa; Lekuonak sartutako «zuhur» gehienak, izan ere, X-XI liburuetan dira, baina lasai asko jo dezakegu segurutzat hauen garaikidea dela 1. liburuko beste «zuhur» hori: are gehiago, esango nuke era honetako lan batean akabera eta hasiera parekatuta egon ohi direla, hau da, bereziki egiantzekoa dela -eta, ikusten ari garen bezala, datuak ere honen alde daude: gogora, urrutirago joan gabe, 11. liburuko «ahantzi» hura- Lekuonak B-prior-eko orrietan zehar egin zuen orrazketa nagusia bukatu ondoren eskuizkribuaren lehenengo orrietara itzuli izana. 16 Gauzak horrela, ez dirudi ausartegia litzatekeenik ondorio hauek guztiak m4-ren «zahar» misteriotsu samar hura argitzeko erabiltzea (ikus 181-182 or.): daitekeena da, izan ere, 1. liburuko «zagar B : zahar m4» aldaketa arestian aztertu ditugun «zuhur» hauen garaikidea izatea. Badugu ordea hau baino ondorio garrantzitsuagorik: Lekuonak h-dun aldaerei buruz izandako jarrerak indartu egiten duela m4-ren aldaketentzat ere Lekuonaren egiletasuna aldezten duen hipotesia. Azkenik, ezin da aipatu gabe utzi mintzagai izan ditugun osagai hauek Ca-ko testuan zehar izan duten -eta behin baino gehiagotan aipatu behar izan dugun- bilakaerak muga bat edo bi uzten dituela agerian Aitorkizunen lehenengo idatzaldi honetan; ez muga zehatzak baina bai, agidanean, ukaezinak: bata bosgarren eta seigarren liburuen artean, bestea -lausotuagoa zalantzarik gabe- zortzigarren liburuan edo bederatzigarrenaren hasiera aldean gutxi gorabehera. Nahikoa izango da beherago jarri ditugun taulei begiratzea eta gorago berreraiki dugun ikuspegia gogoratzea. Lehenengo muga -bietan garbiena, esan bezala- bat dator ereduei buruzko ikerketak ekarri dituen ondorioetako batekin, hots, bosgarren liburua hasi eta handik pixka batera erabili zuela Orixek Trabucco-ren edizioa (ikus II erans.): zilegi da pentsatzea, datu berri honen argitan, eredu aldaketa soil bat ez ezik etenaldi bat izan zela lehenengo lau liburuen itzulketaren eta ondorengoenaren artean; beste xehetasun batzuek ere berretsi egiten dute etenaldi horren izatea: gogora, esaterako, seigarren liburuaren izenburuan agertzen dela lehendabizikoz «IARDUNA» hitza makinaz idatzia (ikus 75 or. eta bertako 22 oh.), eta seguru egon gaitezke Ca-ren hizkuntzaren azterketa sakonago batek -hemen tokiz kanpo legokeenak- oraindik nabarmenago egingo lituzkeela aipatu bi muga hauek. Alabaina, azentu zirkunflexuak, bokal bikoitzak eta h letrak Aitorkizunen lehenengo idatzaldi honetan zehar izan duten bilakaerak ez digu uzten -espero zitekeenaren kontra- Ca-ko testuaren edo honen zatien kronologian aurrera egiten; alferrik da, izan ere, garaiko Orixeren beste testu batzuekin erkatzea eta erkatze horretatik ondorioak atera nahi izatea: batetik-askotan egiaztatu dugun gauza jakina da-, Orixek grafian eta morfologian berariaz erabiltzen zuen aniztasunarengatik; bestetik, hizkuntz eredua -eta, honekin batera, grafiaren zenbait puntu- aldatu egin ohi zuelako Orixek idazten ari zen idazkiari atxiki nahi zion xedearen arabera: ikus, bestela, 1944koak diren metafisikazko paperak, Urte guziko meza-bezperak liburua, Salmutegia edo -bigarren idatzaldiaren testuari dagokionez 16Hurrenkera hau, esan bezala, ez da erabatekoa eta, agidanean, ez du zertan izan behar; izan ere, ez dut uste aipatu kronologia erlatibo hori zalantzan jartzen duenik B-tik A-ra bidean ex novo sartu den «zugur» honek: «einean Aren B : einean Zugurtasun Aren A» (173 or. = XIII, 2, 2 = [378, 16]).
VI Ekidin, «nendun» Berebiziko garrantzia dute, Aitorkizunen testuan ez ezik Aitorkizunen testuaren historian -eta azken honengatik dira hemen aztertu beharrekoak-, ekidin ustezko aditz laguntzaileak eta «nendun» adizkiak: batetik, Aitorkizunetan hasi zelako Orixe horiek erabiltzen eta, hein batean behintzat, Aitorkizunentzat berreskuratu bide zituelako {itzulpen honekin iritsi nahi zuen xede garrantzizko baten erakusgarri diratekeelarik, beraz); bestetik -eta, orain eta hemen darabilgun auzirako, batez ere-, bi hitz hauen inguruan gertatu zirelako Aitorkizunen testuaren historiako bizpahiru gertaldi esanguratsu, segituan ikusiko ahal dugun bezala. Bide batez -auzi hau zeharka baino ez baita hemengoa-, azalpen orokor honek erakutsiko ahal digu, adibide gutxik eman lezaketen argi batekin erakutsi ere, nola gauzatu ziren Aitorkizunetan -bere beste lan nagusietan ez bezala- Orixek hizkuntzari buruz edo, agian hobeto, hizkuntzaren batasunari buruz zituen iritzi zenbait: iritzi-aburu hauetako batzuk ez dira erabat ezezagunak, behin baino gehiagotan eztabaidatu baitira, bai argitaratu ziren garaian bai azken urteotan (dagokien tradizioan -nire ustezbehar bezala kokatu ez badira ere, diren baino xelebreagoak agertuaraziz), baina gutxitan hitz egin da -baldin inoiz egin bada- hizkuntzaren praktikan eta puntu honi dagokionez izan zuen jarreraren gainean. Hemengo hauek, esan bezala, bi adibide besterik ez dira baina, agidanean, oso adibide adierazgarriak. I. ekidin Orixek uste zuen izan laguntzailearen nor-nori saileko «zait», «zaio», «natzaio» etab. gaizki eratutako adizkiak direla, hau da, jatorrizko adizkien forma endekatuak izan behar dutela nahitaez; 1 aldi berean, uste zuen aditz laguntzailearen balioa zuen nor-nori sail jator oso bat bizirik zela oraindik zenbait herritan: Se usa en bastantes formas ad. y alla: nakio, za,kio, dakio, etc., yen la Burunda y Barranca de Navarra no he ofdo sino dakio en vez de za,io. A esas formas usuales les falta el -di- de la rafz, que convenfa restablecer, al menos en algunas flexiones, para no confundirlas con las del verbo iakin: dakit = 'yo lo 1 Ez dutelako agerian Orixeren ustean izan-en erroa den -iza-; nor hirugarren pertsonan duten adizkiei dagokienez, ezin bide direlako z- batez hasi, d- batekin baizik; etab. Ikus, guzti honetaz, hurrengo oharra.
448 ERANSKINAK, VI legez, izan aditzaren jatorrizko formak. Azken batean gramatikazkoa den puntu honetan Azkue eta Orixe bat etortzea, garrantzizko gauza izan arren, gutxienekoa da; hemen axola zaiguna da egiaztatzea «zait» gaitzesteko eta «dakit» hobesteko zergatikoak eta argudioak berberak direla batarengan eta bestearengan. Alabaina eta esan bezala, ez da hau toki egokia Orixek hizkuntzaren batasunari buruz zituen iritzien -eta hauen iturrien- gainean jarduteko. Gogora dezagun bakarrik Orixek, kontu hauetan, Azkue baino epelagotzat zuela bere burua -eta ez gara, diogun berriz ere, Azkue gazteari buruz ari-. Eta, izan ere, hala zen: oso oker ez banago, eta era honetako beste zenbait hitzekin gertatu zitzaionaren antzera (gogora, berriz ere, hemen bertan aztertuko dugun «nendun» kasua), Aitorkizunen testuaren inguruan bakarrik -eta Aitorkizunen lehenengo idatzaldian batik bat- erabili zuen aditz hau (ikus 77 or.), Aitorkizunetan gauzatu nahi izan baitzuen Orixek, beste inon baino gehiago, bere bizi guztian zehar hausnartzen eta osatzen joan zen hizkuntza jasoa. Esan dugunez, ustezko ekidin hau erabiltzeko Orixek izan zuen zergatiko nagusia izan zen izan laguntzailearen nor-nori saileko adizkiak gaizki eratutakotzat jotzen zituela: honek ez du ordea esan nahi, inondik ere, adizki oker horiek arbuiatzean sistematikoa izan zenik -edo sistematikoa izan nahi zuenik-, ezta Aitorkizunen lehenengo idatzaldian ere; aitzitik, hiru modutara jokatu zuen Orixek nor-nori saila Aitorkizunen bi idatzaldietan: izan-en ohiko formekin (hots, aipatu ditugun «zait», «zaio» etab. endekatuekin, eta sasikotzat ere jotzen zituen -tza- eta -zki- morfemak dituztenekin: «natzaio», «zitzaidan», «zitzaizkidan»); hark izan-en forma jatortzat zituen beste batzuekin (aditzaren ustezko erroa, -iza- alegia, garbi erakusten zutenekin: «nizaio», «zizadan», «ziza[i]zkidan»); eta ustezko ekidin delakoaren formekin (osoak zein sinkopatuak: «nakidio» edo «nakio», «zekididan» edo «zekidan», etab.). 11 Gorago aztertu dugun «zatzaie B: zakie m2» oharrak (ikus 123 or. 75 oh.) pentsarazi lezakeenaren kontra (eta era honetako beste zenbait kasutan ez bezala: gogora, berriz ere, «nendun»), Orixe amore ematen joan zen Aitorkizunen testuaren historian zehar: izan ere, C-tik B-ra bidean auzi honen inguruan egindako aldaketa gehienak izan-en forma normalen aldekoak dira, beste bi sailak (izan-en forma ustez jatorrena eta ekidin-en adizkiena alegia) erabat baztertu ez bazituen ere. Ikusi dugun bezala, adizki hauek direla-eta Azkuek eta Orixek dakartzaten lekukotasunak eta argudioak berberak dira eta, puntu honetan behintzat, ezin eztabaidatuzkoa da lotura bat dagoela bien artean; izena ordea aldatu egiten da: Azkuerentzat izan da, Orixerentzat berriz ekidin. Orixeren asmakizuna ote ekidin hau? Gauza ezaguna da ekidin aditzoina Axularrek dakarrela («equidin»), baina ez da zalantzarik Orixek ekidin izena zuen aditz baten adizkitzat 11Bi maila bereizten zituen Orixek izan aditzaren historian: bata, oraindik bizirik ziren adizki batzuetatik hurbil dauden formena eta, hortaz, erabil daitekeena eta, izan ere, erabili egin zuena Aitorkizunetan («gira», «zira»; «nizaio», «nizaizu», etab.; «niozan»; «ninzaion», «ninzaizun», etab.; «ziza[i]dan», «zizaion», etab.); eta bestea, oraindik erabat erregularrak ez diren aipatu saileko adizki zenbaiten jatorrian leudekeenak, inoiz erabili beharko liratekeenak baina Orixek erabili ez zituenak («niza», «diza» [> «da»], «giza» [> «gira»], «ziza» [> «zira»], «ditza» [> «dira»]; «dizait», «dizaio», «dizaizu», etab.; «ninizan», «zinizan», «zizan», etab.). Ikus, guzti honetarako, 445 or. 2 oh. aipatutako liburu eta artikuluak. Inoiz erabili ez zituen -baina, hala ere, proposatu egiten zituen- adizkiei dagokienez ikus zer dioen «Amillaitz'i erantzuna» izeneko artikuluan (EG, 1951 [9-10], 45-46 or. [ = IG, III, 935937, 937 or.]): «[ ... ] ez al nizun oartarazi lengoratze ori ez ditekela oraingoz egin, ez alegin ere? Erabiltzen al ditut neronek ere niza, iza, ta olako oriek?». Aitorkizunen lehenengo idatzalditik bigarrenera adizki hauek direla-eta egin zituen aldaketei buruz ikus 77 or. 28 oh.
452 ERANSKINAK, VI Aitorkizunen testutik: ikus, hemen bertan, 453 or.).20 Aitorkizunetan baliatu zen gehienbat Orixe «nendun» honetaz: erabili zuen azken urteetako beste lan batzuetan ere, baina inon ez hemen bezain nabarmen; ohar bedi ordea antzeko zerbait esan genezakeela -«nendun» hau, agidanean, kasurik garbiena bada ere- era honetako beste zenbait hitzi buruz (arestian aztertu dugun ekidin laguntzailearen gainean edo, esaterako, «diago» adizkiaz): honetan ikus daiteke ondo nolakoa zen Orixek Aitorkizunekin egin nahi izan zuen saioa. Baina jaio ere -Orixeren idatzietan alegia-, nago segurutzat jo daitekeela Aitorkizunen itzulpenaren inguruan jaio zela «nendun» hau -era honetako beste zenbait hitz bezala, hemen ere- eta, gainera, zehaztu dezakegula itzulketaren zein momentutan jaio zen. Ca-alter-en agertzen den lehenengo «nendun» 111, 1, 1 paragrafoan dago (24 or.): 1-11 liburuetako makinazko testuan «nun» besterik ez da ageri (hori bai, era guztietako azentuez hornitua), 21 eta 111. liburuko hasieratik «nendun» da sarrien irakur daitekeen aldaera («nun» inoiz desagertzen ez bada ere, B-ko testuan berean bezala, bestalde: Orixek -ez dezagun ahaztu- gustuko zuen aniztasun hau). Bistan da, beraz, Aitorkizunen lehenengo idatzaldiaren puntu horretan deliberatu zela Orixe «nendun» erabiltzera. Beste lekukotasun bat ere badugu, aipatu kronologia berresteaz gain Orixek hitz honen inguruan izan zuen arreta erakusten duena: izan ere, 1, 9, 15 paragrafoan (7 or.) makinaz dagoen «nun» baten gainean «nenun» idatzi du eskuz eta, [l]v orrialdean dagoen huts zerrenda modukoan, aipatu makinazko «nun» berberari buruz ari delarik (eta, jakina, 7. orrian eskuz egindako oharra egin ondoren), «nendun» proposatu du, baina « "nun" ordez [ ... ] beti» sartzeko agindua gehituz.22 Hortik aurrera, hau da, C-ko 111-IX liburuetan eta, ondoren, B-ko testu osoan zehar, bai «nun» bai «nendun» erabili zituen Orixek: adizkia soila denean «nendun» maizago, atzizki bat baldin badarama «nun» sarriago.23 Lekuonak Aitorkizunen testuaren inongo hitzetan eta inongo alderditan izan ez zuen jarrera bat eduki zuen «nendun» honekin, eta «nun» itxurako adizkiak zeuden-zeudenean utzi bazituen, ez ohiko arreta batekin saiatu zen «nendun» guztiak desagertarazten: gehien20Mitxelena [1960, 36-40 or.]; honetaz, dena den, ikus 61-62 or. 21lkus, lehenengo idatzaldiaren 1-11 liburuetako azentudun «nun» hauen gainean, 70-71 or. eta V erans. 423424 or. 7 oh. 22[I]v orrialdeko oharrak dioena, zehazki, honako hau da: «7'g. [orrialdea] 21 [garren lerroa] nun ordez nendun (beti)». Ohar honek, bestalde, argi eta garbi erakusten du Ca-alter behatzizkribuan dauden Orixeren oharrak C-ko testuaren garaikideak direla: 7. orriko «nenun» hura, nahitaez, 111. liburua idazten hasi baino lehenago eskribituko zuen Orixek ([l]v orrialdeko zerrenda noizkoa den ez dut uste frogatu ahal denik, baina segurutzat joko nuke ez zuela egin IV. liburuaren itzulpena baino askoz geroago: besterik ez bada zerrendako azken zuzenketa 39. orriari dagokiolako, zehazki IV, 6, 11 paragrafoari). Ikus, honi guztiari buruz, 69 or. 6 oh. eta 70-71 or. Aipatzeko modukoa da, orobat, C-ko testuan zehar «nendun» gisa zuzendu dituela Orixek makinaz jotako beste bi «nun»: bata eskuz (37 or.= IV, 4, 7 [80, 12]) eta bestea makinaz (38 or.= IV, 4, 8 [81, 13]). 23Hauxe da, inongo zalantzarik gabe, Orixeren joera, baina badira noski atzizkia duten agerraldiak: «nenduna» (42 or. = IV, 4, 9 [81, 21]; 44 or.= IV, 6, 11 [83, 24]; 64 or. = VI, 3, 3 [129, 6]; 97 or. = VIII, 10, 22 [203, 5]), «nendula» (49 or.= IV, 14, 23 [94, 7]; 68 or.= VI, 7, 12 [137, 25]), etab.; dena den, nahikoa da 1-111 liburuetako aldaketak biltzen dituen beheragoko taulari begiratzea konturatzeko atzizkia duten «nun» adizkiak, oro har, ez direla aldatzen. (Gogora dezagun, bestalde, «nendun» honek ez duela -ez behintzat Orixeren praktikanobjektu pluralari dagokion formarik: horretarako, beraz, «nitun» erabiltzen du beti). C-tik B-ra bidean egindako aldaketei dagokienez, kontuan hartzeko modukoa da «nun» batzuk-batez ere, jakina, «nendun» forma ezagutzen ez zuten 1-11 liburuetan- «nendun» bihurtu direla, baina beste «nun» asko zeuden-zeudenean gelditu direla: beheko taulak argi erakusten du nolakoak izan ziren aldaketa hauek. (Ohar bedi kontrakoa, hau da, «nendun C: nun B» aldaketa, oso gutxitan gertatu dela).
EKIDIN, «NENDUN» 453 gehienetan «nuan» aldaerarekin ordezkatu zituen, hasieran -eta, nolanahi ere, gutxitan- «nun» eta «nuen» aldaerez baliatu zen arren. Esan bezala, arreta handia ipini zuen honetan Lekuonak: bi «nendun» bakarrik itzuri zitzaizkion, hau da, bi «nendun» bakarrik heldu ziren A-ko testura. 24 (Adizki honen inguruan -bai C-tik B-ra bai B-tik A-ra bidean- egindako aldaketa gehienak eta, inondik ere, interesgarrienak, 1-III liburuetan egin ziren: eranskin honen akaberan eman dugun taulan argiago ikus daitezke arestian azaldu ditugun -eta, agian, ilun samar gelditu diren- joerak; gainerako liburuei dagokienez, esan bezala, ez dago gorago aurkeztutako aldaketa-sistema gardenari ezer funtsezkorik gehitu beharrik). Orixeren jatorrizko testua irakurtzean bakarrik konturatzen gara noraino baldintzatzen duen -noraino koloreztatzen duen- Aitorkizunen hizkuntzaren itxura «nendun» honek: ez da harritzekoa hauxe izatea Orixek, Aitorkizunen testuan egin zizkioten era guztietako aldaketen artean, espresuki salatu zuen bakarra «Mea culpa eta "Quos ego!"» artikuluan (ikus, berriz ere, 60-61 or.). Ez dezagun ordea ahaztu -honen guztiaren oihartzuna behar bezala neurtzeko- orain arte ez genekiela Aitorkizunen testua zorioneko «nendun» honetaz josia zegoenik: ez dakit zenbaten eskuetaraino iritsiko zen Yakin aldizkaria 1959garren urtean, zenbat irakurle jabetuko ziren salaketa haren esanahiaz eta, hauetan, zenbatek sinistuko zioten Orixeri. Ikusi dugun bezala, argitaratu zen Aitorkizunen testuan bi «nendun» baino ez ziren, eta hauek baino xelebreagoak ziren ehunka adizkiren artean: ulertzekoa da haiekin gogoratu ez izana Mitxelena Aitorkizunei egin zien iruzkinean edo, alderantziz, Aitorkizunak aipatu ez izana «Asaba zaarren baratza» artikuluan «nendun» honen aurka jarduterakoan. TAULA Esan bezala, Aitorkizunen 1-III liburuetan diren nuen adizkiaren aldaera guztiak biltzen dira honako taula honetan (ez ordea nituen-enak: ikus 452 or. 23 oh.). C-ri dagokion zutabean gehiketaren 24Lekuonak «nuan» erabiltzen zuen beti, inoiz huts egin gabe, bere idatzietan: Aitorkizunen testuan ex novo gehitutako pasarteetan «nun» bat dago (baina lehendabizikoa da: 14 or. = 1, 16, 26 [31, 11]; ikus 216 or.) eta bi «nuan» (<26 or.=> 11, 9, 17 [51, 8] -«Utsuneak» dokumentuan sartua, 197 or. 13 zenb.: ikus 190-191 or.-eta 31 or. = III, 6, 10 [61, 7] -berez, jatorrizko < zure» aldaketa egiteko aukera aprobetxatu gabe: ikus, bestela, 215-252 orrialdeetako zerrenda.4 Honen guztiaren aurrean erraz pentsa genezake ondorioa honako hau baino ezin litekeela izan, hots, «Zure > zure» eta «zure > Zure» aldaketen artean dagoen aldea kronologiari dagokiola, hau da, «zure > Zure» berriagoa dela «Zure > zure» baino; beraz, «Zure > zure» aldaketa egiteko erabakia, gutxi gorabehera, « Utsuneak» izeneko dokumentua egin zuen garaian kokatu behar litzateke eta gero, Aitorkizunen probak zuzentzerakoan, aldatu egingo zuen iritzia;5 eta, honen arabera, ondorioztatu behar genuke Egan-era bidaltzekoa zen testua (hots, e) «Utsuneak» deitu ditugun paperak egin zituen sasoi berean prestatu zuela Lekuonak eta, inongo zalantzarik gabe, probetan egin zituen aldaketak egin baino lehenago. Historia, beraz, honela izan zitekeen: Aitorkizunen testuaren 1956ko ediziora eramango duten prestalanen aldi jakin batean, « Utsuneak» dokumentua idazten duenekoan alegia, Lekuonak erabakitzen du Orixeren -hau da, B-prior-eko- «Zure» guztiak «zure» inprimaraziko dituela eta aldaketa hori egiten du topatzen dituen «Zure» guztietan eta «zure» idazten du, orobat, ex novo sartzen dituenetan; sasoi honetantxe prestatzen du Egan-eko zatia eta, noski, momentu honetan dituen irizpideen arabera prestatzen du: B-prior-eko «Zure» guztiak «zure» bihurtzen ditu, « Utsuneak» deituriko paperetan egin zuen bezalaxe; ondoren, handik aste batzuetara, liburuaren probak zuzentzen dagoenean eta, hortaz, testuaren behin betiko itxura erabaki behar duenean, iritzia aldatzen du eta B-prior-eko «Zure» guztiak daudendaudenean mantentzen ditu. Iritzi aldaketa hau, bestalde, oso erraz uler liteke: erraz ulertzen 4Salbuespen bakarra dago: «Zure B: zure A» (170 or.= XII, 28, 38 [371, 2]); ikus 240 or. 5Ez dut uste esan dezakegunik «zure > Zure» aldaketa egiteko ere erabaki jakin bat hartu zuenik Lekuonak, « Utsuneak» dokumentuan egindako aldaketekin A-n gertatutakoak horixe bera pentsarazi behar digula badirudi ere: egia da «Utsuneak» delakoan 7 «zure» daudela A-n sartu beharrekoak (ikus, gorago, 3 oh.) eta horietatik 5 «Zure» bihurtu direla; baina ez dut uste 5 «Zure» horietako bat ere inoiz sartu zenik A-ko testuaren proba batean «zure» itxurarekin, hau da, ez dut uste Lekuonak «zure > Zure» aldaketa egin zuenik testu zati horietan. Badakigu B-prior-en eta A-ren artean ez zela kopia berririk izan eta inprimategiko langileak izan zirela « Utsuneak» izendatutako paperetan egindako aldaketak eta gehiketak Aitorkizunen testuan txertatu zituztenak: inprimatzaileak, jakina, B-prior-eko testutik ari ziren kopiatzen, huraxe zen testu nagusia, eta «Utsuneak» delakoan jasotako pasarteren batera jo behar zutenean pentsatzekoa da B-prior-eko testuarekiko aldaerak bakarrik kopiatuko zituztela handik, ez bietan -B-prior-en eta «Utsuneak» dokumentuan- berdina zen -edo izan behar zukeen- testua; hau guztia kontuan hartu gabe inprimategiko langileak, Lekuona ez bezala, Aitorkizunen testu osoa ari zirela kopiatzen, eta izango zuela eragina haiengan zure hitza ehunka aldiz «Zure» kopiatu izanak. Horrela bakarrik uler daiteke zergatik gelditu diren A-n ere letra xehearekin, gainerako 5ak ez bezala, 45. zenbakiko bi kasuak (205-206 or.): biak daudelako zati handienean gehiketa hutsa den pasarte batean, hau da, pasarte bat non B-prior-eko testuak ezin baitzuen inongo eraginik izan. Bestela esanda: ezin dugu frogatu « Utsuneak» delakoaren eta A-ko testuaren artean dauden «zure : Zure» aldaeretan Lekuonak eskua sartu ez zuenik, baina esan beharra daukagu ez dela hori gertatutakoaren azalpen bakarra; are gehiago, egiantzekoagoa dela gauzak esan dugun bezala gertatu izana.
464 167 or.= XII, 24, 33 [365, 9) 167 or.= XII, 24, 33 [365, 10) 174 or.= XIII, 2, 3 [379, 5) 178 or. = XIII, 14, 15 [390, 7) zin zin-itza ozin [ osin m3] ozin [ osin m3] zm zin-litza osm osm ERANSKINAK, VII Lehen bezala, hemen ere proportziari erreparatu behar zaio: zeinen gutxi diren hauek guztiak Aitorkizunen testuaren itsasoan edo, hobeto, zeinen bakanak diren aldaketa hauek arau honen arabera aldatu behar ziratekeenen ondoan; eta, aldi berean, zeinen harrigarria den hain sarri aurkitzea grafia hauek Egan-eko testuan eta « Utsuneak» izeneko paperetan. Beraz, badirudi arestian aztertu ditugun hizkuntz ezaugarriek berretsi egiten dutela «zure : Zure» adibideak hain garden erakusten zuena eta, hortaz, batek esango luke azterketa honen bidez iritsi ditugun ondorioak, besterik gabe, ipini behar genituzkeela Egan-eko testuaren eta « Utsuneak» dokumentuaren arteko ezin ukatuzko lotura kronologiari egozten dion hipotesiaren alde: Aitorkizunen historiaren momentu jakin batean, «Utsuneak» izeneko paperak ondu zituenean eta, ustez, Egan-en argitaratuko zen testua prestatu zuenean, Lekuonak Orixeren grafia -eta, agian neurri apalago batean, morfologiaaldatu nahi izan zuen sistematikoki zenbait puntutan; liburuaren probak zuzentzerakoan ordea utzi egin zuen asmo hori eta B-prior-etik A-ra bidean egindako aldaketetan gelditu diren lehengo irizpide haien arrastoak nahi gabe itzuritako salbuespenak lirateke. Hipotesi honen orban bakarra zen Egan-eko testua Aitorkizunen testuaren kronologia erlatiboan «Utsuneak» baino askoz beranduago kokatzen zuen «zugurtze B[m2] : zuhurtze E» aldaera; baina hipotesi kronologiko honetan bada ulertzen ez den beste zerbait, beste gauza bat ehe non regge: «Zure > zure» aldaketaren kasuan ez bezala, aztertu dugun beste ezaugarrian ez da ikusten « Utsuneak» dokumentua eta Egan-eko testua ondu zitueneko garaian egindako aldaketen kontrako erabakirik edo, bada ere, ez da ikusten aldaketa mota horiek gelditu egiten direnik, gutxitu edo bakandu egiten direla baizik, ez baita gauza bera. Guztiarekin ere, nago hipotesi honetan geldituko ginatekeela Aitorkizunen historiako beste gertaldi bat bi testu hauetan egiaztatu ahal izan dugun bat etortze honekin lotuko ez bagenu: izan ere, 1956ko liburuaren 447-462 orrialdeetako «Arki bidea» delakoak Egan-eko testuak eta «Utsuneak» esan diogun dokumentuak dituzten hizkuntz ezaugarri berberak dituela. Aurkibide honek, dagokion tokian ikusi dugunez (315-327 or.), Aitorkizunen kapituluek dituzten izenburuak jasotzen ditu, hau da, errepikatu egiten du testu nagusiak kabitzen duen testu txikiago bat, izenburu horiek osatzen duten testua alegia. Esan bezala, B-prior-eko testuaren eta aurkibide honen arteko aldaera gehien-gehienak « Utsuneak» izeneko dokumentuan eta Egan-eko testuan aztertu ditugunen motakoak dira (ikus zerrenda osoa 316-324 orrialdeetan): abia gaitezen orain aipatu bi testu hauek aztertzean nabarmendu ditugun ezaugarrietatik. Bi bider bakarrik agertzen da zure hitza aurkibidean eta, beraz, ezin da adibide erakusgarria izan (V, 2 eta X, 23 kapituluetan: bada beste bat XI, 8 kapituluaren izenburuan, baina hasieran bertan dago eta, hortaz, ezin da horrekin jokatu); bi kasu hauetako batean bakarrik gertatu da lehen aztertu dugun aldaketa:
LEKUONAK IDATZITAKO TESTUEN EZAUGARRI GRAFIKO ZENBAIT 469 aldaketetan Lekuonak erakutsi zuen jarrera ez zen, inondik ere, bokal bikoitzaren aldekoa izan, ezpada (Orixeren usus-ari baino gehiago, seguruenik, m2-ren oharrei jarraituz) zirkunflexua gehitzearen aldekoa. 18 Ohar gaitezen ondo: hiru testuetan grafiaren puntu jakin berberak jarri dira auzitan eta hiruretan -hiru hauetan bakarrik, azpimarra dezagun- aldatu dira modu berean. Z e r a 1 d a t z e n d u , orain arte erabili dugun hipotesiari dagokionez, a u r k i b i d e h a u e r e j o k o a n s a r t z e a k « Utsuneak» dokumentuarekin eta Egan-eko testuarekin batera? Inongo zalantzarik gabe dakigula -batik bat testuaz kanpotiko datuek erakusten digutelako argi eta garbi-delako «Arki bidea» hau Aitorkizunen historiaren bukaera-bukaeran kokatu behar dela (305-306 eta 326-327 or.): hots, Egan-en argitaratutako zatiarentzat «zugurtze B[m2] : zuhurtze E» aldaerak ematen ziguna baino froga sendoagoetan oinarritua dago «Arkibidea» honek 1956ko liburuaren historian duen tokia. Orduan, kronologia ez bada hiru testu hauek -eta hauek bakarrik- komun duten ezaugarria edo, bestela esanda, kronologiak ezin baditu esplikatu komun dituzten hizkuntz ezaugarriak, z e i n d a h i r u testu hauek -eta hiru hauek bakarriklotzen dituen lokarria? Hirurak direla Lekuonak eskribitutakoak, hots, L e k u o n a k m a t e r i a 1 k i k o p i a t u t a k o a k . Izan ere, inongo zalantzarik gabe jo dezakegu frogatutzat «Utsuneak» izeneko paperak Lekuonak berak makinaz jotakoak direla (ikus 188-189 or.), eta bistan da, beste alde batetik, Lekuonak kopiatutako aldaki batek egon behar izan zuela (e-k alegia) B-prior-en eta Egan-en inprimatu zen testuaren bitartean; aurkibidearen kasuan, aipatu beste bienean ez bezala, ezin genuen aldez aurretik jakindakotzat jo -ez behintzat beste bientzat dugun segurtasunarekin- haren historian Lekuonak kopiatutako aldaki bat egon zenik: egiaztapen hau, beste biak ez bezala, ondorioa da eta ez datua. Hipotesi berria aldeztu zitekeen «Utsuneak» dokumentuarentzat eta Egan-eko testuarentzat bakarrik -eta kronologiaren araberakoa baino hobeagoa izango zitekeen-, baina esango nuke «Arkibidea» jokoan sartu arte ez zela erraza nabarmentzea; hiru testuen berri eman behar badugu ordea derrigor onartu beharra dugulakoan nago. Ez da bakarrik kronologiaren araberako hipotesia ez dela ondo uztartzen ditugun bestelako datuekin -ezta, zeharoan, testu barnekoekin ere, lehen ikusi dugun bezala-, ezpada hipotesi berriak argitu egiten dituela, erabat argitu ere, inguruan zeuden bizpahiru auzi ilun. Izan ere, h i p o t e s i b e r r i a r i e s k e r , L e k u o n a k A i to r k iz u n e n testuaren grafian izandako jarrera gardena egiten zaigu o r a i n : puntu jakin batzuetan izan ezik, Lekuonak ez zuen Orixeren grafia aldatu nahi izan, eta are gutxiago Aitorkizunak bere ohitura grafikoetara makurtu; hizkuntzaren itxuran egin zituen aldaketa gehienak egin zituen Orixeren grafiaren aniztasuna Orixeren beraren ususak eskaintzen zizkion aukeretako baten arabera bateratzeko asmoarekin, baita aukera hori Lekuonaren usadioarekin bat ez zetorrenean ere: «gainera> gainera», «antzi> antzi», «zur> zugur» etab. (morfologiaren alorrean ere, zenbaitetan, gauza bera egin zuen: «nifiedukan», «idukitzea», «dakion», «zekizkidan», etab.). Horretarako beta izan zuenean ere ez zen hartaz baliatu bere grafiak sartuarazteko: gogora «baufian B : baifian m3» edo hamaika aldiz 18Hiru salbuespen daude: «lenik B : leenik» (1 or. = I, 1, 1 [9, 13]); «zagartzen B : zaartzen A» (3 or. = I, 4, 4 [12, 10]); «Antzia B : .Antzia m3 : Aantzia A» (124 or. = X, 19, 28). Ikus, guzti honetaz, 263 or. eta, batez ere, Verans.
470 ERANSKINAK, VII egindako «otseginak B: otseinak.A» eta «ez baino B: ez baina A» (ikus, hemen bertan, 10 oh.). Orixeren testuari zerbait gehitu behar zionean ordea, batzuetan -ez beti-, berak erabili ohi zituen grafiak itzurtzen zitzaizkion; B-prior-etik A-ra bidean ex novo sartutako hitzetan, esaterako, sarri samar ikusi ahal izan ditugu «bana» edo «zaar» bezalakoak. Eta -biak, funtsean, ekintza berdinak direlako-- gauza bera gertatzen zitzaion, agian neurri handiago batean, Aitorkizunen zatiren bat kopiatu behar izaten zuenean: horregatik ugaltzen dira mintzagai ditugun ezaugarri grafiko horiek Egan-eko testuan, « Utsuneak» izeneko paperetan eta «Arkibidea» delakoan. Baina -uler bedi ondo-- gehiketetan eta berak kopiatutako pasarteetan Lekuona e z z e n s a i a t z e n bere ohiko grafia hauek azaleratzen; zer edo zertan saiatzekotan, Orixerenak antzeratzen saiatzen zen, eta honen adibide asko ikusi ditugu gure lan honetan zehar. Bat bereziki argia da eta merezi du hona ekartzea (ikus 191 or. 4 oh.): detparadigmako hiru adizki itzuri zitzaizkion «Utsuneak» dokumentuan -Lekuonak, esan gabe doa, deterabiltzen baitzuen beti-; haietako bat dutgisa agertzen daA-ko testuan, seguruenik probetan harrapatu zuelako; gainerako biak A-raino iritsi dira: baina bi hauetako bat -besteari, zalantzarik gabe, ez zion erreparatu- dut bezala zuzendu dadin agintzen du «Okerrak zuzentze» izeneko huts-zerrendan. Bestela esanda: «gafiera» edo «antolatzaile» edo «naaste» bezalakoak nahi gabe idazten zituen eta, hortaz, ez litzateke arrazoizkoa ex novo sartutako «baino» bat, adibidez, salbuespentzat -edo susmagarritzat- jotzea. Beste muturreko kasuei dagokienez, testua zuzentzea askotan bihurtzen da, de facto, testu zaharra berri batekin ordezkatzea: ez gaitu, beraz, harritu behar B-prior-etik A-ra bidean, noizean behin, «baina> bafia» edo «len > leen» batekin topo egiteak. Hau guztia, lehen esan dugun bezala, p u n t u j a k i n b a t z u e t a n i z a n e z i k : ez baita zalantzarik berariaz eginak direla «Zure > zure» edo «Augustin > Augustin» edo «urbill > urbil» eta «ezin > ezin» bezalako aldaketak, berariaz eginak diren bezala, grafiaren esparrutik kanpo, «nendun > nuan» eta enparauak. 19 19Lekuonaren ohitura grafikoak, behin baino gehiagotan esan dugun bezala, aski erregularrak ziren, zer esanik ez Orixerenak baino askoz erregularragoak; hau egiaztatu behar izan dudan guztietan kontuan izan ditudan testuak -argitaratu ziren garaiarengatik baina baita ukitzen dituzten gaiengatik ere- honako hauek izan dira: «Ortegaren eriotza», Egan, 1955 [5-6], 34-38 or.; «Urquixo jaunaren liburutegia», ib., 1956 [1], 4-11 or.; «Pernando, Arnezketa'n», ib., 1956 [2], 58-60 or.; «Edertiak Gipuzkoan. 'Greco' bita 'divino Morales' bat», ib., 1956 [3-4], 6-10 or.; «Jesus'en jaiotza edertian», ib., 1956 [5-6], 56-59 or.; «Prantzia'ko idazle katoliku batek galde bat egin du: '.Al zan egiazki asto ta idirik Belengo estalpean?'», ib., 1956 [5-6], 66-70 or.; «Aita Jose Antonio Donostia. Oroitzatxo batzuek», ib., 1956 [5-6], 119-122 or. Nekerik gabe eta nahi bezain sarri aurki daitezke hauetan -horregatik iruditu zait alferrikakoa lekukotasun zehatzak ematea- gorago aipatu ditugun ezaugarriak: -Vn- eta -Vll-, -n eta -l bokal bikoitza, «nuan» eta «zuan», etab. | science |
addi-811fe9a4c472 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52997 | Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan | Aurrekoetxea Olabarri, Gotzon; Videgain, Xarles | 2004 | 1. AINTZIN-SOLASA Edouard Bourciezek gidatutako «Recueil des Idiomes de la Region de la Gasconne» bildumako euskal testuen ikerketa eta argitalpena aspaldiko asmoa da. Izan ere, urte batzuk joan dira Xarles Videgainek gaia planteatu zidanetik. Testuon bilketa eta argitalpena burutzeko, alabaina, nolabaiteko babesa behar genuela iritzirik eginbeharrari ekin zitzaion. Ahaleginak bere fruitua eman zuen 2002. urtean Euskal Herriko Unibertsitateak ikerketa-proiektua onartu zuenean. Beraz, ikerketa EHUk babestutako 1/UPV 0033.130-H-14888/2002 proiektuaren bidez bideratu ahal izan da1• Anartean urrats bat baino gehiago emanak zituen Xarles Videgainek mikrofitxetatik paperera bihurturiko testuak makinatuz. Testuon argitalpena planteatzen genuen gure ikerketa-proiektuan; hots, eskuizkribuaren eta bertsio makinatuaren argitalpena. Mikrofitxetan gordetzen ziren eskuizkribuen digitalizatzea tresneria berezi baten bidez lortu zen. Eskerrak eman behar dizkiegu lerro hauen bidez, alde batetik, Borde1eko Unibertsitateko Bibliotekako arduradunari, hain eskuzabal hartu gintuelako, mikrofitxak eta eskuizkribuak gure eskuetan utziz, eta bestetik Befiat Oihartzabal CNRSeko Iker-Euskal Ikerketa Zentroko nagusiari, bere ardurapean dagoen mikrofitxa-irakurgailua erabiltzeko baimena ukanagatik. Mikrofitxak digitalizatu orduan konturatu ginen, ordea, mikrofitxa andana batek ez zuela gutienezko kalitatea eskaintzen. Honek beste bide bat jorratzera eraman gintuen: jatorrizko eskuizkribuaren argazkiak atera eta digitalizatzera, hain zuzen ere. Berriro baimen berezia eskatu genuen zazpi giltzapean gordetzen ziren bilduma honetako jatorrizko euskal eskuizkribuen argazkiak ateratzeko. Eskariak emaitza ona lortu zuen eta halaxe egin zen, dokumentu guztiak digitalizatuz argazki kamera digital baten bidez. Aldi berean hasi ziren makinatutako testuen zuzenketak eta hauek amaitu bezain laster testuetako hiztegi eta adizkitegiaren hustuketa. Bidean sortzen ziren eragozpenak gaindituz joan ginen apurka-apurka merkatuan diren tresna informatiko eta berariaz ikerketa-proiektu honetarako eraikitako lematizazioa egiteko laguntza-aplikazio baten bidez. 1 Proiektukide eta lankide izan ditugu Jose Luis Ormaetxea eta Aitor Iglesias.
2 GOTZON AURREKOETXEA eta XARLES VIDEGAIN Ikerketa eta testuen prestaketa aurreratuxe zegoelarik, argitalpenaz gogoeta egin ostean bi euskarritan argitaratzea erabaki genuen: liburuan eta CD formatoan. Liburuan jatorrizko eskuizkribuak izan ezik gainerako guztia argitaratzea erabaki genuen; CD-an eskuizkribu eta guzti. Behin argitalpen mota erabaki ondoren, diru-laguntza bilako saio arrakastatsua egin genuen 2003.eko Euskal Herriko Unibersitateko Ikerketarako Laguntzen Deialdi Orokorrean parte hartuz. Beraz, argitalpen hau Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzaren bidez egin ahal izan da. Eskerrik beroenak, azkenik, ikerketa hau ateratzen lagundu gaituzten: -Paul-Henri Allioux, Bordeleko Michel de Montaigne Unibertsitateko Bibliotekako arduradunari, mikrofitxak eta eskuizkribua gure esku uzteko arazo txikienik ere erakutsi ez duelako. -Befiat Oihartzabal, Iker Euskal Ikerketa Zentroko zuzendariari, zentroko baliabideak gure esku utzi dituelako.
2. SARRERA Liburu honetan aurkezten ditugun dokumentuak Edouard Bourciez irakasleari zor dizkiogu, E. Bourciez izan baitzen Bordeleko herrialdeko errient guziei manua eman ziena Haur prodigoa deitu parabola itzul zezaten herriko bereko mintzairara, hizkuntza hau euskara ala gaskoina izanik. Hori gertatu zen 19_. mendeko azken ur- . teetan eta gaur, labur bada labur, Bourziezen bizitza eta obra aipa ditzagun hartze bide du jakintsu horrek. 2.1. Edouard Bourciez Bourciezen bizitzaz A. Viaut CNRS-ko ikerlariaren artikulua baliatuko dugu gehienik (Viaut, 1995). Jatorriz, Bourciez hasteko ez zen batere gaskoina Niort hirian sortu baitzen 1854an, beraz Saintonge-Poitou herrialdean, hura ez baita gaskoin mintzairaren eremuan sartzen. Irakasle izan zen eta irakaskuntzarako gogoa alarzepean hatzeman zukeen, haren aita jadanik lizeoko historia-irakasle izan baitzuen. Edouard Bourciezen semea ere irakasle ezaguna izan zen haren ondotik. Haren ofizioko ibilbideak erakusten du emeki-emeki nola aitzinatu zen irakaskuntzaren munduan, ohiko diploma guziak erdietsi zituela bata bestearen ondotik. Lehenik Eskola Normalean (guti edo aski gaurko Irakasle Eskolan) sarturik l 873an, lizentzia eta agregazionea kausitu zituen, gero igorria izan zen Frantziako hainbat lizeotara, eta 1883an sartu zen Bordeleko Unibertsitatean, lehenik laguntzaile gisa, gero maitre de conflrences mailarekin eta azkenik, tesia l 886an iraganik, irakasle izendatua izan zen l 890an. Bordeleko hiriak bultzaturik sortu baitzen orduan Frantziako Hego-Sartaldeko hizkuntzazko eta literaturazko katedra berria, Edouard Bourciez izan zen postu horretan lehen katedraduna eta kargu horretan egon zen lanetik gelditu arte, l 924an. Erretiraturik ere lanean segitu zuen eta adin handian hil zen, l 946an. Ikusten den bezala, Bourciez hiri bakar batean erauntsi zen lanean, beti Bordelen egonez, eta luzaz erauntsi ere artikulu frango eta liburu baliosak emanez. Erromanista baten formazioa bildu zuen lehenik eta gero sartu zen besteak beste gaskoin hizkuntzaren ikerketan. Bere tesi nagusia literaturari buruz eskaini zuen Les moeurs polies et la litterature de cour sous Henri II titulu pean. Bere bigarren tesia zorrotzago zen teknikaren aldetik, merovingetiar aroko latinerazko joskera ikertu bai-
4 GOTZON AURREKOETXEA eta XARLES VIDEGAIN tzuen, latinez naski, De Praepositione AD casuali in latinatate aevi Merovingici gaiarekin. Oinarrizko jakitate hori bereturik, Bourciez hasi zen interesatzen bere garaiko dialektologo zenbaiten lanez, hala nola fonetika esperimentalaz Rousselotek eman aitzinamenduez, edo Gillieronek Atlas linguistique de la France lan erraldoian bultzatu metodologia geolinguistikoaz. Unibertsitateko lanak hatsarrean manatu zion frantses hizkuntzaren historia ikertzea lehenik, bere kurtsoa gai honen inguruan eman baitzuen urte askotan. Eskuliburu famatua argitaratu zuen l 899an, Precis de phonetique franfaise deitzen dena eta 60 urtez bederen unibertsitateko ikasleek ezin utzizko liburutzat izan dutena Frantziako fakultate guzietan. Liburu honetan badago puntu bat Bourciezen alderdi bat erakusten zuena: oc eta oi! deitutako hizkuntzen arteko desberdintasunen zorroztera entseatu zen. Apurka-apurka eta arrakasta handiko liburuak izan zituen argitalpenetan, datu soziolinguistikoak sartu zituen oc hizkuntzaren funtzioa murriztua izan zela erakutsi baitzuen: frantsesez «patois» deitzen den egoeran 15. mendetik goiti oc mintzairak nola sartuak ziren zehaztuz joan zen Bourciez. Bestela erranez, hizkuntza baten alderdi historikoak eta kontestualak kontuan hartzen zituen bere lanean. Beste lan nagusi bat argitaratu zuen 191 0an: Elements de linguistique romane eskuliburua. Hainbat argitalpen izan zuen liburuak eta hartaz ere erran daiteke 1970 arte Frantziako ikasle guziek nahitaez hartarik edan dutela. Bi liburu hauekin fama handia izan zuen Edouard Bourciezek. Bourciez eta gaskoin hizkuntza aipatu behar ditugu. Bordeleko Unibertsitateari Bourciez irakasleak prestigioa eman badio, on da jakitea ber garaian Gaskoinako eta gaskoieraren alderako mugimendu bat Bordele hirian sortu zela eta 19. mendeko bigarren partean intelektualen artean bertako Antzinate eta Erdi Aroko artxiboen ikertzeko jendea agertu zela. Historialariek, paleografoek argitalpen frango aurkeztu zuten, bereziki Bordeleko herri-artxiboetako dokumentuak edo eta Livre des Bouillons, Livre des Privileges eta Livre des Coutumes bezalakoak argitaratuz. Ikertzaileen artean J. Delpit (1808-1892), H. Barckhausen (1834-1914) eta oroz gainetik Camille Jullian (1859-1933) aipatzekoak dira. Bourciez eta Jullian adiskide ziren, biak elkarrekin sartu berriak izanak baitziren Bordeleko Fakultatean. Bordeleko Herriko Etxeko diru-laguntza bati esker, lan monografiko bat argitaratu zen 1892an eta E. Bourciezek parte hartu zuen liburu honetan beste jakintsuekin batean, berak gaskoin hizkuntzaren ezaugarrien sintesi diakronikoa eskaini baitzuen. Uste izateko da garai hartan bururatu zitzaiola Bordeleko Akademiako (Euskal Herria barne) hizkuntzen berri ematea: alabaina hiru urte berantago Erakusketa Unibertsala antolatu zuen Bordeleko Herriko Etxeak. Garai hartan ere Camille Jullian diruz lagundu zuen Bordeleko Herriko Etxeak bere Histoire de Bordeaux liburua atera zezan. Ber denboran, Bordelen itzal handiko irakasleak bazituen Unibertsitateak. Bourciezek hartu zuen postuan, bera baino lehenago egon zen irakaslea Achille Luchaire izan zen: gaur ere ezagunak dira haren bi lan nagusiak, Etudes sur les idiomes pyreneens de la region franfaise, 1879an argitaraturik, alde batetik, eta Recueil de textes sur l'ancien dialecte gascon d'apres des documents anterieurs au XIVeme siecle, suivi d'un glossaire, 1881ean argitaraturik, bestaldetik. Beste irakasle famatuak ere ezagutu zituen Bourciezek hala nola Emile Durkheim soziologoa, Bordeleko Unibertsitatean egon baitzen 1887tik 1902raino. Unibertsitateak zeukan orduko dinamismoaren le-
8 GOTZON AURREKOETXEA eta XARLES VIDEGAIN (Videgain, 1989, 35-38). Eskola Normaleko kideen solidaritateak edo elkartasunak pusaturik, Bunuzeko Sagaspe errientak bere testua prestatu bide zion Hoztako Loustau errientari, ikusten baita azken hau (gaskoina ote eta ez euskaldun?) izan zela Sagasperen testua kopiatu zuena, batzuetan oker kopiatu ere, zer kopiatzen zuen ez zakikeelakotz: testuko azken partean (nekadura lagun?) lehin idatzi du, eta ez lehen, ehaztin eta ez ehaztun, bezta eta ez besta adibidez. Hemen ere makurra ez da handia Bunuze eta Hozta bi herriak elkarren hurran izanki. Baina beste kopiatze nabarmenik ez dugu ikusi bilduman gaindi (so egin halere hurrunago aipatu 1273, 1274 eta 1275 testuei), salbu 1210 eta 1211 testuak, biak Uztaritzekoak eta biak berak. Badira bi bertsio eskaintzen duten herriak (gaineko kasuez gain) hala nola Izurak (1311 eta 1312) adididez. Hor nolazpait diakronia sartu nahi izan zukeen errient batek, alde batetik postuan zen Jaureguy izeneko errientak bertsio «normala» sartu baitzuen, eta bestalde 1312 dokumentua, B. Primorena deitutako errientak egina. Bidenabar, erran dezagun Primorena hori izan zitekeela Azkuek bere kantutegian aipatzen duen Bertrand Primorena Amikuzeko berri-emailea (Azkue, 1922). Beti ere, Bourciezen bildumaren arabera, Primorena hori ez zen amikuztarra baizik eta izuratar. Egia da Domintxainen errient zela eta haren firma bi tokitan agertzen da bilduman. Ber egunean, hots 1894ko abenduko 31n, bi bertsio sinatu zuen, bata Domintxainekoa (1283) eta beraz bestea, Izurako bigarren bertsioa (1312), Izuran sortua zela berak idatzi baitzuen testua eman aitzin: traduction en Bas-Navarrais d'autrefois; idiome d'Ostabat, oit le traducteur est ne. Haren testua zertan den Jaureguyrena baino lehenagokoa barnagotik ikusteko ez da hemen lekurik. Ageri da, adibidez, alokutiboa guziz kendua zuela bere Izurako testutik (Domintxaineko bertsioan utzi du) eta lexikoan hitz «garbiagoak» edo zehatzagoak bilatu zituela. Ororen buru iduri luke testua Primorenak eraiki zuela Jaureguyren testua oinarritzat hartuz. Horra adibide batzuk, zeinetan lehen hitza Jaureguyrena baita eta bigarrena Primorenarena: sosa/dihuru; maleousldohacabe, pounitialgaztigatia, vesta!barneco, fapataloski, chakourekin!ihiz'horekin, youramentouka!arneguz, erepostou eman/ihardesten, kontentamendouzlbozcarioz, alegueratou!bozcariatu, hatzemanalidiena (= ediren). Ikusten den bezala, Bas-Navarrais d'autrefois edo lehenagoko euskara aipatzen zuelarik, nolazbait adierazi nahi zuen Primorenak (ala Jaureguyk?) lehenago denboretan hobeki moldatutako euskara erabiltzen bide zela bere denboran baino. Iholdin ere badaude bi testu, 1299a eta 1300a. Lehena Amigarat deitu errientak egina da, bigarrena aldiz beste norbaitek egina eta horrela dio testuak: Parabole de l'Enfont prodigue racontee a la veillee, en basque, par un brave vieillard, menetrier, erran nahi baita parabola hori soinujole xahar batek hats batez kontatu zuela. Eta egia da ez zuela fidelki itzuli, eta edergailu gisa edo funtzio fatikoa indartzeko elementu zenbait sartu zituela delako soinujole zaharrak, itzulpen hutsa baino luzeagoko testu interesgarria eskaintzen baitigu. Hark asmatuak dira besteak beste, bere jiten zitzacona egitura, genitiboa erabiltzen baitu prolatiboaren adierazteko ( beretako, beretzat), edo eta ez baizion sinhets aditza *iron aditza (ziroen) baliatzen baitu, eta arno hitza bakarrik itzuli gabe zerrenda luzatzea mahats arno, sagar arno, pitar eta minata aipatuz. Itzulpen xoil izan gabe, bertsio egokitua egin zuen gure soinulariak eta bildumari neholako makurrik ez dio ekartzen. Beste errepikapenak ere agertzen dira baina erran daiteke azalekoak direla, desberdintasun ortografikoak direlakotz. Arberatze-Zilhekoko kasuan ere bi testu ager-
10 GOTZON AURREKOETXEA eta XARLES VIDEGAIN zuzen, han zegoen Abadie errientak eman testuak ez du Pagolako euskararen urrinik, nahiz ez den halere Lapurdiko euskaraz moldatua: zion, ilhargia, unhatzen, dezaion formek testu endemikoa ez dela salatzen dute. Alde horretatik Pagolako testua ez da batere fidagarri eta geolinguistikoaren aldetik beste testuak baino askoz ahulagoa da. Beste herri anitzetako bertsioetan ere Lapurdiko forma batzuk nagusitu zirela ikusten da, bereziki aditzean eta oro har morfologian. Amenduzen neure eta hai"z, nai"z, diot formak ez dira bertakoak baina ber testuan agertzen dira ere niz, zakon edo lexiko mailan Amikuzeko den guitac («ahateak») bezalako hitzak. Guziz normala da horrelako kontaminaziorik agertzea eta Bourciezek baliatu metodologiatik ez da baitezpada etortzen, beste inkestagintza motetan ere artefact anitzen eragina biltzen delarik. Hitz bat testuen itxuraz. E. Bourciezek bildu testua errient bakoitzak eskuz idatzia igorri zuen, iduriz letrak eta izkiriatzeko moldeak ahal bezain ongi apainduz: garai hartako esku-idazkeren erakusketa ederra ikus daiteke bilduma honetan eta liburu honekin batera datorren CD-ROMak testu guzien facsimile bat irakurleari eskaintzen dio. Gaurko egunean boligrafoz (edo ordenagailuz) idazten ari garenok mirets genezake, adibidez, Arrangoitzeko, Donibane-Lohizuneko, Ustaritzeko, Haltsuko, Ainhize-Mongeloseko, Atharratzeko, Larraineko, Barkoxeko eta beste leku anitzetako kaligrafia zaindua. Bilduma departamenduka eta kantonamenduka antolatu zuen Bourciezek orduko sistima administratiboaren arabera eta Basses-Pyrenees-etako departamenduko herriak jarraian eman zituen, guti edo aski itsas-hegitik ekialdera joanez. Baionako arrondizamenduan sartzen dira Baionako, Donibane-Lohizuneko, Ustaritzeko, Hazparneko, Ezpeletako, Bastidako eta Bidaxuneko kantonamenduak. Mauleko arrondizamenduan sartzen dira Mauleko, Donapaleuko, Donibane-Garaziko, Iholdiko, Baigorriko eta Atharratzeko kantonamenduak. Ondorioz, Zuberoako herri guziak ez dira denak elkarren segidan ematen, Mauleko eta Atharratzeko kantonamenduen artean (frantsesez Mauleon eta Tardets-Sorholus) beste Baxenafarroako kantonamenduak baitaude. Herri bakoitzeko bertsioak bere zenbakia badu, Bourciezek berak emanik. Hemen euskarazko testuak baizik ez ditugu argitaratzen eta badira administratiboki Euskal Herrikoak diren herriak gure lanean agertzen ez direnak, gaskoierazko bertsiorik baizik ez baitzuten bildu errientek, hala nola Baionan, Biarritzen edo Basusarrin. Aldiz, Oloroneko kantonamenduan dagoen Eskiulan euskarazko testua bildu zuen herriko semea zen Urrutigoiti errientak. Artetik errateko, errient horrek euskara laket eta haren kahierak baliatu zituen Haritschelhar jaunak Etxahunez obratu tesi ezagunean. Guhauk Euskal Herriko Atlas Linguistikoaren inkesten egiten ari ginelarik, Urrutigoitiren postua hartu zuen Orbiscay errient-ohiaren ezagutzeko parada izan genuen eta Eskiulako lekuko argia eta amultsua izan genuen. Biek, Urrutigoitik nola Orbiscayk, errient-karrera guzia lehen egunetik azken egunera beren herrian eraman zuten beste nehora joan gabe, erran nahi baita kasik ehun urteko katea osatu dutela bi gizonek, estaduko funtzionario eta euskararen defendatzaile leial egonez. 1985eko Eguberri egunean zendu zen Orbiscay jauna gure Zuberoako azken lekukoa izan da ailedi edo aileza bezalako formak eman dizkiguna. Dagoen bezala, uste dugu Bi/,duma honek berri interesgarririk ematen duen Lapurdiko, Baxenafarroako eta Zuberoako euskarari buruz. Orain arte, ez zen errex
50 GOTZON AURREKOETXEA eta XARLES VIDEGAIN 1221 Canton d'Espelette Commune d'Ainhoa Haur prodigoa 1. Gizon batec etzuen bi seme baizic. Gasteenac erran tzion bere aitari: «Ordu da izan nadin nere nausi eta izan dezadan dirua. Behaut juan ahal izan eta ikhusi basterrac. Pharti zazu zure ontasuna eta eman nezazu tokatzen zaitadana. - Bai, ene semea, errantzuen aitac, nahukan bezala. Gaichto bat haiz eta gaztigatua izanen haiz». Gero idekitzen zuelaric tireta bat phartitu zuen bere ontasuna eta egin bi pharte bardinac. 2. Handic egun gurien buruan, seme gachtoa juan tzen herritic egiten zuelaric handiaenia, eta adio erran gabe nihori. Pazatu zituen hanits larre, oyhen, ur eta ethorri zen hiri handi batera, nun chahutu baitzuen bere diru guzia. Hilabete zenbaiten buruan saldu behar izan zituen bere phuzka guziac emazte zahar bati eta engaiatu muthil izateco: egorri zuten landetara saintzeco astoac eta idiac. 3. Orduan izantzen arras malurus. Etzuen izan gehiago oheric lo egiteco gauaz ez suic berotzeco noiz eta ere hotz egiten baitzuen. Bazuen batzuetan hain goze handia nun jaen baitzituen aza osto hek eta fruitu usteldu hek zoinak jaten baitituzte cherriek, bainan nihorc etzion emairen deusik. 4. Arras batez, sabela hutsik, utzi zuen bere burua erortzerat zizelu baten gainerat, beiratzen zuelaric leihotic choriei zuinak araitzen baitzien arinki. Gero ikhusi zituen agertzen zeruan illargia eta izarrac, eta erran tzuen nigarrez. Hantchek ene aitaren etchea bethea da muthilez zuinek baitute ogia eta arnoa, arroltzeac eta gasna, nahuten bezen bat. Denbora hortan ni goseak hiltzen ainaiz hemen. 5. Beraz, alchatuco naiz, juanen naiz hatchamateat ene aita eta erranen diot: Eginuen bekhatu bat, noiz eta ere nahi izan bainuen zu uztea. Izan nuen huts handia, eta behar nauzu gastigatu, hori badakit ontsa. Ez nezazula deit gehiago zure semea, molda nezazu zure muthil etaric azkena bezala. Izan nintzen faltadun, ba"inan unhatzen nintzen zutarik urrhun. 6. Aita bere baatzian tzen, akabatcen zuelaric arrosatzea bere loreak: bisitatzen zituen sagar ondoac eta mahatsak. Noiz eta ere ikhusi baitzuen ethortzen bideaen gainean bere semea dena estalia izerdias eta erhautsaz, herrestan zangoa, ahal izan tzuen doidoia hori sinhetsi: Galdegin zuen bere buruari behar zioen barkhatu edo gastigatu behar zuen. Azkenian, nigarrac begietan, hedatu ziozkan besoak eta botatzen zelarik haren lephorat eman zioen musu handi bat. 7. Gero jarraazi zuen bere semea; deithu zituen bere jendeac eta hauzoac: «Nahi dut hori maithatu lehen bezala, haur gaichua, erran zioten bildu izan tzien ondoan. lzatu da aski gastigatua: nihork ez diozola orai egin erreprochubat. Zatozte hunen ikusterat, ekhar izozue fite maipulis puillibat, eman izozue erhaztun bat erhian eta zapata berriac zangoetan. Hartzen ahalco tutzue ere, oilarrac, ahatiac, eta ekhar azue aachebat ona hiltzeco: edanen dugu, janen elgarrekin eta eginen besta handi bat».
180 GOTZON AURREKOETXEA eta XARLES VIDEGAIN - Bai, ene semea, erran zion aitak, nahi dukan bezala. Haur gachto bat hiz, eta gachto hizan bezala izanen haiz gaztigatua». Gero, tirenta bat idoki eta, zathitu zuen bere ontasuna, egiten zituelarik bi pharte berdinak. 2. Handik lachter, seme gachtoa joan zen herritik fierrarena eginez, nehori adiorik erran gabe. Iragan zituen larre, oihan eta uhaitz hainitz, eta heldu zen hiri handi batetarat, non chahutu baitzuen bere diru guzia. Zonbait hilabeteren buruan, behartu zitzaion saldu bere soineko phildak emazte zahar bati eta bera eman hertzen meneko, muthil bezala: Igorri zuten larrerat asto eta idi zain. 3. Geroztik, joan zuen bizia osoki dohakabe. Ez zuen gehio oherik gauaz lo egiteko ez eta ere surik berotzeko hotz aizelarik. Zonbait orduz, hain zuen gose errabia handia, non gogotik janen baitzituen zerrieri aurthikitzen ziozkaten haza osto eta fruitu usteldialk. Bainan nehok ez zion deusik emairen. 4. Atsalde batez, sabel huts, ezin bertzez, utzi zuen bere burua erortzea alki batea, bihotza ilhunik leihotik so zaolarik lorietan airean zuhatzin chorier. Gero ohartu zen jalkhitzen zirela zeruan ilhargia eta izarrak eta begiak bustirik erran zuen: «Hantchet ene aitaren etchia bethia dago sehiz zoinek baitute nasaiki ogi eta arno, arroltze eta gasna. Anhartehan, ni hemen nago gosiak hiltzen. 5. Jaikhiko naiz, joanen naiz aitari buruz eta erranen diot: «Egin nuen bekhatu zu ganik hurrun joaitean. Hoben handiak nituen, badakit ontsa, gaztigatu behar nuzu. Ez nezazula gehio izenda zure semea, trata nezazu zure azken sehia bezala. Hobendun izan nintzen eta zuganik hurrun deus onik ez nuen, eihartzen ari nintzen». 6. Bere baratzian zen aita, loren hurtatzen ari zena eta denbora berean so bat emairen zuena sagar ondo eta mahatseri. Ikhusi zuenean heldu zela bere semea izerdiz hurtua, erhautsez dena estalia, zangoa therestan, ezin sinhets zezaken. Gudukan zen heia behar zuen gaztigatu edo barkhatu behar zaion ... Azkenekotz, bihotza zabaldu zitzaion, eta begiak nigarrez bustirik hedatu zituen bi besuak, eta besarkatu zuen semea emairen zaolarik musu gozo bat. 7. Gero jarrarazi zuen, oihu egin zuen bere jende eta auzueri. Bildu zirenean erran zioten: «Maithatu nahi dut haur gaichoa. Aski gaztigatua izan da; hemen goiti nehok ez dezakola egin mehatchu bat. Jin zaitezte ikhustera, ekhar zakozi soineko pollit bat, ezar zakotzi erhian erhaztun bat eta honietan zapata berriak. Harturen ahalko ditutzi oilar eta ahate, ekhartzen ahalko duzi aetche bat hiltzeko on dena. Edan dezagun, jan dezagun, dezagun balsan denek egin besta handi bat». 8. Sehiek egin zuten nausiak manhatia eta ezarri mahaian tafaila eder churi bat. Ordu berian, seme gehiena helou zen ihizetik zakhurreki. Oihuz emairen da eta dio, sakreka dolarik: «Zer da harabots handi hori? Ene ustez khantuz ari zaizte hemen. Ez da goizegi itzuli bainiz etcherat. Aita zoratu zireia?». 9. «Ez, semea, eman zuen erreposta aita zaharrak, ez nuk zoratua. Besta hau manhatu diat zeren alegrentziaz bethia naizen. Khantuz ari gaituk eta bozkariotan gituk ezin arrazoinak baditiagu. Nahi ala ez hik ere khantatu behar duk, alegeratu behar hiz gurekin, ezin hire anaia hila zuian eta bizirat itzulia duk. Beriz sorthu baliz bezala duk: atzo oraino galdua zuian, hora egun hatchemana gutartean. lnstituteur a Bidarray, LOUIS IRENEE ROQUEBERT
184 GOTZON AURREKOETXEA eta XARLES VIDEGAIN Nota - Dans la lecture du basque toutes les lettres se prononcent: excepte dans: gyi, qm. - La lettre u se lit ou; - c a les memes applications qu' en frarn;ais. * * * 1324 Canton de Baigorry Commune d'Osses Haur prodigoa 1. Gizon batec ez zituen bi seme baizic. Gaztenac erran zuen aitari: «Ordu da izan nadin ene buruaren nausi eta ukhan dezadan diria. Bazter ikhusi behaut eta hortaco behaut ahala. Zati zazu zure ontarsuna eta eman daazu heldu zatana. Ba, ene semea, dio aitac; nahi dukan bezela. Gaichto bat hiz eta izanen hiz gaztigatua. Gero idekitzen duelaric ontzi bat, zatitu zuen bere ontarsuna eta egin zuen bi zati berdinac. 2. Handic laster, seme gaichtoa gaiten da herritic eiten zuelaric frango espantu eta nehori adioric erran gabe. Iragan zuen anhitz larre, oihanac, urhaitzac eta gin zen hiri handi batetara non chahatu baizuen bere diru guzia. Zembait hilabeten buruan saldu behar ukan zituen bere phildac atso bati eta muthil yarri. Igorri zuten landetarat asto eta idi zain. 3. Ordian anhitz urrikari zen. Ez zuen gehiago oferic lo eiteco gabaz ez eta ere suric berotzeco hotz zelaric. Zembait aldiz hain gose zuen yanen baitzuen urdec yaten duten aza hosto eta fruta usteldu hetaric bainan nehorc deus ez zacoten emairen. 4. Ats batez, tripa hutsa, utzi zuen bere burua erortzera alkhi baten gainera so zagolaric chorier arinki airian zoazalaric. Gero ikhusi zuen agertzen zeruan ilhargia eta izarrac eta nigarrez erraiten du bere buruan: «Han, ene aitaren etchia, bethia da muthilez zoinec baitute ogi eta arno arroltziac eta gasna nahi duten bezembat. Dembora berian ni hemen hiltzen niz gosez. 5. Beraz yeikiko niz ganen niz aitaren atzemaitea eta erranen dakot: «Egin nuen bekhatu bat utzi nahi ukhan zintudanian. Ukhan nien ogen handia eta gaztigatu behar nuzu badakit ontsa. Ez nezazula deit zure semea gehiago, trata nezazu zure azken muthila bezela. Ogendun ninzan, bainan zutaric urhun ahitua nindagon». 6. Aita bere baratzian zagon, hurstatzen akabatzen bere lilien. Miatzen zituen sagar ondoac eta mahatsac. Ikhusi zuenean bidian heldu bere semea izerdiz eta erhautsez dena bethea zango herrestan doidoa sinhetsi ahal ukhan zuen. Galdegin zuen bere buruari behar zuenez gaztigatu ala barkhatu. Azkenean, nigarra begian hedatzen dazko besoac eta haren lephora yautziten zuelaric emairen daco pot gozo bat.
4. HIZTEGIA «Recueil des Idiomes de la Region Gasconne» bildumako euskal testuen hiztegia lortzeko ondoko urratsak eman behar izan ditugu: a) testu bakoitzeko hitzen zerrenda atera; b) zerrenda bateratua lortu; c) zerrenda horretan azaltzen diren aldaeren artean lematizazioa burutu. 1. Testuetako hitz zerrendak Testuak makinatu eta zuzendu ostean testu bakoitzean agertzen diren hitzen zerrenda egin da lehenik. Horretarako lehen-lehenik testuak soildu egin dira: testuen goiburuak albo batera utzi dira eta ez dira hitzen zerrendetan sartu; halaber, testuen amaieran agertzen diren egileen izenak eta batzuetan agertzen diren egileen oharrak. Hitzen zerrenda egitean kontuan izan den bigarren gauza testuok doitzea izan da; hau da, hizkunza idatziari dagozkion hitzen mozketak egin dira. Testuetan jatorrizko idazkera aldatu ez bada ere, zerrendak egitean burutu da aipatu doitzea. Nagusiki bi kasutan: a) «bat» mugatzailea eta b) aditz nagusi eta laguntzailea. Hitzen zerrenda honetan aldaera bakoitzaren agerrera-kopurua ere jaso da, hitzarekin batera. 2. Zerrendetako hitzak datutegiratu Dokumentuka lortu diren zerrendetako testu-hitz horiek datutegi batean ezarri dira, ondoko ezaugarriekin horniturik: - testu-hitza - testuaren zenbakia - agerrera-kopurua Dokumentu guztietako hitzak biltzen dituen datutegia eraiki da ondoren. Guztira 52.904 testu-hitz biltzen dira 150 dokumentuetan. Beraz, beste horrenbeste erregistro dituen datutegia osatu da dokumentuetako testu-hitzekin. Testu-hitz hauetan 12.506 aldaera desberdin agertzen dira.
244 GOTZON AURREKOETXEA eta XARLES VIDEGAIN Testu-hitzak agertzen diren dokumentuaren zenbakiarekin hornitu dira. Zenbaki hori testuen jatorrizko bertsioan aurkitzen da, biltzaileak herri bakoitzari bere zenbakia eman ziolako. Hala, adibidez, Lehuntzeko dokumentuak 1193 zenbakia dauka. Zenbaki honen bidez testu-hitz horiek dokumentu desberdinetan kokatzeko lagungarri izango dira. Azkenik, testu-hitzaren agerrera-kopurua ere ezarri zaio. Honen bidez hitz bat testu bakoitzean zenbat aldiz agertzen den jakin dezakegu. Eta aldi berean hiztegian lema edo sarrera bakoitzaren agerrera-kopurua ezartzeko lagungarri egiten da. 3. Testuaren moldatzea Lematizazio-lanak hasi aurretik testuaren moldatzeari ekin zaio. Urrats honen bidez hitzak eta unitate gramatikalak doitu egin dira, idatziaren arauetara egokituz: hitzak banandu, banandurik zeudenak eta loturik idazten direnak lotu, idazkera hutsak zuzendu ... Maizen eman diren kasuak aipatzeko bi direla esan daiteke: a) «bat» mugatzailea; b) aditz nagusi eta laguntzailea; c) ezezkako partikula. Lehenari dagokionez, asko dira handibat, aatchebat, ederbat, ahatebatzuec eta antzekoak. Halakoetan datutegian banandu egin dira hitzok eta bi hitz legez ezarri. Adizkietan ere asko izan dira nagusia eta laguntzailea loturik erakusten duten dokumentuak: utzizizun, ekharzazie, beharzankon, balinbadouc eta molde berekoak sarri agertzen dira. Hitzen banaketa lan zaila gertatu da kasu batzuetan. Batez ere aditz nagusi eta laguntzailearen artean; yuainuc, izaniz, nahuk eta horrelakoez ari naiz. Ezezkoak egiteko partikula ere dokumentu andana batean lotuta azaltzen da eta batzuetan, gainera, arau fonologikoa betez: eznauc, ezta, etsouen, etsacon, etsitien, etzuen ... Halako batzuetan ere zalantza handiak izan ditugu bitan moztean. Arazo larriak sortzen izan direnetan ez da moztu eta testuetan aurkitu moduan utzi dira. Idazkera hutsak ez dira testu makinatuan zuzendu ezta datutegian ere. Baina lematizaziorako oso kontuan izan dira eta lema ezartzean ustezko idazkera zuzenean lematizatu da. 4. Zerrenda bateratuko aldaeren lematizazioa Testu-hitzak behin datutegi batean kokatu eta doitu ondoren hitzen lematizazioari ekin zaio. Lan hau proiektu honetarako eraiki den lematizatzailea1 erabiliz egin da. Ezaguna da tankera honetako programa edo aplikazioak badirela Euskal Herrian sortuak. Hala ere, corpusaren ezaugarriak kontuan hartuz aplikazio informatiko berezi bat egitea erabaki da. Izan ere, eskuarteko testuak ez dituzte betetzen grafia zein morfologia aldetik idatziaren arauak. Merkatuko programak erabiltezin bihurtzen dituzten eta programa berezia eraikitzera behartu gaituzten arrazoiak ondokoak dira: 1 Lematizatzailea lfiaki Kareaga informatikariak burutu du.
246 GOTZON AURREKOETXEA eta XARLES VIDEGAIN e) Grafia alternantziak Ugaria da, zerbait esatekotan, grafia desberdinen agerrera. Ondoan agertzen diren kasuak bakar.fio batzuk baino ez dira: - r / rr: beri! berri, berisl berris - s/z: berislberiz-beriz, besouaclbessoak!bezoac - ch/ s/z: beea/al bera/a/ besa/a/bezala Lematizaziorako erabili diren irizpideak ondokoak dira: 1. Hitz baten aldaera guztiak lema berean sartzea izan da lehen irizpidea. Horrela agertuko dira aratxe, aatxe, ahatxe, ahatche ... denak lema berean. 2. Hitzaren aldaera guztiak lema berean baina ez sinonimoak, bistan denez. Horrela aratxe eta txahal bi lematan agertuko dira. 3. Lemarako aldaera aukeratzean Hiztegi Batuko hitza denean horretan agertzen den aldaerari eman zaio lehentasuna. Hiztegi Batuan agertzen ez direnetan Orotariko Euskal Hiztegiari egin zaio kasu. Azken honetan ere ez bada agertzen forma osoenari eman zaio lehentasuna. 4. Kategoria gramatikal desberdinetako hitz homomorfoak bi lematan ezarri dira: behar 1, behar 2, kasurako. 5. Bi unitatetan agertzen diren gailu gramatikaletan bi lema desberdin burutu dira: zeren eta edo noiz eta ere, eta horrelakoak lema bat baino gehiago hartzen dituzte: lehenak bi lema eta bigarrenak 3 lema. Nahiz ez den beti horrela jokatu. 6. Adizkiarekin batera agertzen diren partikulak, loturik agertzen izan direnetan, ez dira kontuan hartuak izan; hala nola beitcen, bainiz, bada, ezta ... Halakoetan adizkiari eman zaio lehentasuna. Hala ere, bereiz edo banandurik idatzita aurkitzen direnetan badute euren lema. 5. Hiztegia eta adizkitegia Dokumentuetan zehar agertzen diren hitzak hiztegian bildu ditugu; halaber adizki guztiak adizkitegian. Halarik ere, hiztegia ez dugu adizkiez hustu. Hauen zerrenda agertzen da lema nagusi batzuetan bildurik. Aditz laguntzailearen kasuan sei lema nagusitan bildu dira adizki guztiak: izan, izan NN, edun NN, edun NNN, edin, ezan NN eta ezan NNN Hiztegiaren ezaugarriak ondokoak dira: a) hitza b) agerrera-kopurua c) aldaerak alfabetikoki eratuta d) aldaera bakoitza agertzen den dokumentuaren zenbakia.
5. ADIZKITEGIA 1. Sarrera Bildu den corpusean 3.127 adizki bildu dira orotara. Adizkion tratamendua bikoitza izan da: batetik, lexikoari dagokion lematizazioan aditz partizipioarekin lotu dira aditz jokatuak; bestetik, hauek zerrenda alfabetikoan ezarri dira testuetan agertu bezala, ondoan lematizazioan bildu diren sarrera dutelarik. Aditz lematizazioan behin baino gehiagotan zailtasunak izan ditugu aditzak moztean (aditz nagusia eta laguntzailea moztean, alegia), gorago aipatu legez. Hauetan, lematizazioari dagokionez, aditz nagusiarekin batean lematizatu dira, nahiz adizkitegian laguntzailea berriz paratu den. Aditz laguntzailea den bezainbatean, lau laguntzaile (izan, edin, edun eta ezan) darabiltzagu eta sei multzotan banandu dira: izan, izan NN, edin, edun NN, edun NNN, ezan NN eta ezan NNN. Lematizazio hau formari edo morfologiari begira egin da, kontuan hartu gabe adizki batek izan ditzakeen erabilpenak eta izan ditzakeen «zentzuak». Horrela duk, baduk, duzu eta antzekoetan edun-tzat jo dira, nahiz izan daitezkeen izan aditzaren alokutibo formak ere. Aldiz, izan aditzaren alokutibo besterik izan ezin denean (zuzun, zukan, loukezou ... ) hala adierazi da. Dena den, alokutibotasuna ez da markatzen egindako sailkapen honetan. 2. Adizkien zerrenda alfabetikoa acocie: ezan NNN acocie: ezan NNN ac;ou: ezan NNN ac;oue: ezan NNN acozie: ezan NNN acozie: ezan NNN akocie: ezan NNN akocie: ezan NNN akosie: ezan NNN akozie: ezan NNN akozie: ezan NNN akozoue: ezan NNN azue: ezan NN b(e)ita: izan. b(e)ita: izan ba(d)akic;out: jakin ba(d)akizut: jakin ba[d]akic;ut: jakin baa: bada baakit: jakin baakizut: jakin bac;akic;out: jakin baciai:c;out: jakin baciakic;out: jakin bacian: edun NN bac;ian: edun NN bacicin: edun NNN
414 zautana: izan NN zaiizte: etorri zayo: izan NN zayon: izan NN zayoten: edun NNN zazcon: edun NNN zazcotzun: edun NNN zazkon: edun NNN zazkotzoun: edun NNN zazkotzun: edun NNN zazou: ezan NN zazu: izan NN zazue: izan NN zazue: ezan NN zazula: izan NN zeen: izan zeeten: izan zeion: edun NNN zefon: edun NNN zefon: edun NNN zeitadana: izan NN zeitana: izan NN zeitzon: edun NNN zeizun: edun NNN zela: izan zela: izan zela(r)ik: izan zelaic: izan zelai'c: izan zelaik: izan zelai'k: izan zelari: izan zelaric: izan zelaric: izan zelarik: izan zelarik: izan zen: izan zen: izan zen: izan zena: izan zena: izan zenean: izan zenez: izan zenez: izan zeman: izan zenian: izan GOTZON AURREKOETXEA eta XARLES VIDEGAIN zeni'an: izan zenin: izan zentuanian: edun NN zeon: edun NNN zeon: edun NNN zeonez: edun NNN zeramala: eraman zeraucan: edun NNN zerauzcala: edun NNN -zeren: edun NNN zeron: edun NNN zeron: edun NNN zerotzan: edun NNN zeyen: izan zeyon: edun NNN zezaken: ezan NN zezan: ezan NN zezaguen: ezan NN zezon: ezan NNN zi: edun NN zi in: edun NN zia: izan zia: edun NN ziaa: izan ziacozun: edun NNN ziadia: egon zialanik: edun NN zialaric: edun NN zialarik: edun NN zian: edun NN zianez: edun NN zianian: edun NN ziaouste: etorri ziaoustere: etorri ziaurte: etorri ziauzte: etorri ziazcotzun: edun NNN ziazcozun: edun NNN ziazkotzun: edun NNN ziazout: izan NN ziazu: izan NN zicien: edun NN zidela: izan ziden: izan zidiela: izan zidiela: izan zie: izan zieia: edun NN ziela: izan ziela: edun NN ziela: edun NN ziela(r)ik: edun NN zielaic: edun NN zielaik: edun NN zielai'k: edun NN zielaric: edun NN zielaric: edun NN zielarik: izan zielarik: edun NN zien: izan zien: edun NN zien: edun NN zienecotzat: izan zieneko: izan zienes: edun NN zienez: izan zienez: edun NN zienian: edun NN zienian: edun NN zienin: edun NN zieya: izan ziezoun: edun NNN ziezte: izan ziezte: izan zieztela: izan ziezten: izan ziezun: izan ziezun: izan ziilai'c: izan ziilaric: izan ziin: edun NN ziina: edun NN ziineco: edun NN ziinian: edun NN ziiztela: izan zila: edun NN zilaic: edun NN zilai'c: edun NN zilaic: edun NN zilai'k: edun NN zilaric: edun NN zilarik: edun NN | science |
addi-9dc32e4ea4f5 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/52998 | Gramatika jaietan Patxi Goenagaren omenez | Artiagoitia Beaskoetxea, Xabier ; Lakarra Andrinua, Joseba Andoni | 2008 | HITZAURREA: ARAZOAK BOTATZENZITUEN HIZKUNTZALARI AUSARTAREN KASUA Pozarren eta erratzeko beldur handirik gabe esan dezakegu liburu honen prestatzaileok gutxitan izan dela honen moduko lan mardul bat atontzea oraingoan bezain erraza eta atsegina, eta ekarpen-egileen aldetik hain aho bateko erantzuna eta konplizitatea jaso duena. Eta erraztasun eta aho batekotasun horren errudun, bai omendutako pertsona, eta bai haren obra izan direlakoan gaude. Bada, begi bistan dagoena eta azalpen beharrik ez duena azaltzeko arriskuan eror gaitezkeela jakitun, berrikus dezagun labur zergatik ohoratu behar ditugun bata eta bestea. Gramatika Bideetan bere bakantasunean Orain dela hogeita hamar urte plazaratu zen Patxi Goenagaren Gramatika Bideetan liburuaren lehen argitalpena. Urte horretako (1978ko) irailaren lOeko Zeruko Argia astekarian jasotzen da horren berri, Donostian egiten ari den euskal liburuen awkaren harira: "EREINek aurkeztu digun beste liburua ere hizkuntza sailekoa da. Euskara lantzen I-en egileetariko bat izan den Patxi Goenagak-EUTGko hizkuntz eskolako zuzendariak- bigarren hau, Gramatika Bideetan [bataiatu du]. Euskal gramatika landu nahi dutenentzat da". Astebete beranduago kaleratutako erreseinan, ideia bera azpimarratzen da, liburu hau irakasleentzat delakoa alegia: "Liburua, gaueskoletan, ikastoletan edo nonahi euskara irakasten ari diren irakasleentzat prestatua da. lbon Sarasolaren ustez, oso apropos datorkie". Sarasolak berak, hitzaurreegileak alegia, ohartarazten du liburua ezin hobeto etorriko zaiela Euskalduntzen I eta II bezalakoak "erakusten aski ongi moldatzen diren" baina Euskalduntzen III "itxuraz emateko gai" ez diren hainbat irakasleri, eta "euskal irakaslearen lagungarri" plazaratzen dela. Baina, hau ere garrantzitsua da ikertzaileontzat, aurretik hauxe esana du: " ... hizkuntzalaritzaren teoria orokorrean eta bereziki gramatik teoriaren arloan funtsezko aldaketak gertatu dira azken hamarkada hauetan, batez ere gramatika sortzaile eta transformatzaileen eskutik. . . . Hortara dator . . . Patxi Goenagaren liburu hau. Orain arte hizkuntzari buruz dakiguna egungo gramatik teoriaren arabera berrinterpretatzera eta sailkatzera''. Hortxe daude, beraz, laburbilduta l 978ko Gramatika Bideetan liburuaren bi ezaugarri nabarmen: hura Noam Chomskyren gramatika sortzailearen eredura egindako euskararen lehen deskribapen eta azterketa sistematikoa
Xll HITZAURREA izan zen, eta, aldi berean, Euskal Herriak bizi zuen garaia bizi zuelako, hezkuntza eta irakaskuntza munduan sumatzen zen premia handi bati erantzun nahi zion euskal gramatika ere izan zen. Liburu haren hirugarren ezaugarria ausardia izan zela dirudi; hala diote, edo horren irudipena dute behintzat, bai hitzaurre-egileak ("Patxi Goenagak esker gaiztoko aurrelan horri ekiteko ausardia izan du"); eta egileak berak eskaintzan: Ausartzia handia behar da gaur gramatika bat edo gramatika antzeko bat ateratzeko. Are ausartzia handiago behar dela uste dut Euskal Herri honetan. Hemen denok (?!) baitaramagu geure barrenean holako gramatikalari koxkor bat, eta honekin batera, inkisidoretxo bat ere. Denak ditut begien aurrean eta ez da broma holako liburu batekin plazaratzea gure Herri honetan, baimenik eskatu gabe. Egia esan, garai hartako prentsari begiratu arin bat emanez gero, ez zirudien 1978, 1979 eta 1980 urteetako giroa oso aproposa zenik gramatika gaietarako, ez behintzat gramatika sortzailea lantzen zuen liburu baterako. Politika gaiak eta kezkak ziren nagusi gizartean (trantsizioa, konstituzioa, errepresioa, estatutua); hizkuntzari dagokionez, Bai Euskarari edo Korrika bezalako kontzientziatze ekitaldiek hartzen zuten indar handiagoa gramatika kontuek baino. Gramatika gaietan euretan ere, euskal prentsak besteri begiratzen zion (ikus, bestela, Nazioarteko Euskalarien Lehen Biltzarra izan zenari eskainitako arreta); lehen begiratuan oihartzun zabalagoa izan zuen euskal prentsan, esaterako, Txillardegik l 979an argitara eman zuen Euskal gramatika liburuak Gramatika Bideetan liburuak baino. Hor ere, bai Zeruko Argiako iruzkin-egileak bai Anaitasuna aldizkariko J. R. Etxebarriak halako banaketa osagarri bat ikusten zuten: "(Euskal gramatika argitara berriaz) Berez, sintaxi arloa Patxi Goenagak prestaturiko Gramatika Bideetan sakonki aztertua dagoelarik, ez zuen izateko arrazoi handirik, gai berberaz beste antzeko liburu bat ateratzeak, bai ostera haren osagarria prestatzeak" (Anaitasuna 388, 1979).1 (Bide batez, ez dago gaizki gogora ekartzea 1978-79 urteen inguruan argitaratu zirela Atxagaren Etiopia, Izagirreren Guardasola ahantzia, Urretabizkaiaren Zergatik panpox, Saizarbitoriaren Ene Jesus!, edota Hitz egin! eta jalgi Hadi bezalako euskara ikasteko metodoak, eta abar). Testuinguru horretan, zein patu izango zuen Patxiren Gramatika Bideetan liburuak? Ezin hobea, egia esan. Euskal ikasle eta irakasle askoren elikagaia bihurtu zen liburua, euskarazko morfosintaxia lantzeko tresna ezinbestekoa, hala D-B tituluak eta antzekoak atera nahi zituen jende samaldarako, nola gramatika teoriara euskaratik abiatuta hurbildu nahi zuenarendako. Izan ere, 1979. urtean, kultura giroan ospe handia zuen Bilboko Galeria del Libro liburudendak euskarazko liburu salduenaren saria eman zion Patxi Goenagari, Urrezko Lauburua delako saria, hain zuzen. Ez zen sari makala edukiz urratzailea eta tankeraz ausarta zen lan batentzat. Alde horretatik, esan liteke seguruenera gutxitan ikusi dela beste inon gramatika hutsezko lan bikain baten eta gizartearen arteko hain harreman estu eta berehalakoa; ohiz kanpoko gertakaria zalantzarik gabe, are ohiz kanpokoagoa lan zientifiko hori Chomskyk hasitako gramatika sortzailea bezalako esparru teoriko eta (orduan behintzat) iraultzailearen barruan kokatzen zelarik. 1 Iruzkina harrigarria ere bada, bai baitaude, ugari, flexio-morfologiazko ohar aberatsak GB liburuan.
HITZAURREA Xlll Ondoren, ondo ezaguna denez, Gramatika Bideetan liburua agortu egin zen, eta egileak 1980an bigarren edizio bat, zuzendua eta osatua, paratu zuen, hainbat urtetan, guk dakigula, behin eta berriro argitaratu zena eta, dela eskolan dela unibertsitatean, euskaldun eta ikertzaile, etxeko nahiz kanpoko, askok, irakurri, ezagutu, erabili eta are praktikatu duguna. Izan ere, nork ez du aditz laguntzailearen berridazketa erregelekin inoiz borrokan egin? Nork ez du behin eta berriro halako transformazioa (erlatiboarena, partitiboarena, galderarena ... ) berrikusi nola eta zein hurrenkeratan aplikatu behar zen zehatz-mehatz jakiteko? Nork ez du besterik gabe Gramatika Bideetan eskuan hartu egitura jakin batek zein itxura har zezakeen edo nola analizatu behar zen kontsultatzeko? Aurten, 1978ko ahalegin hartatik 30 urte betetzen direlarik, lan horrekin aldez edo moldez zordun sentitzen garenok pozik eta esker onez bildu gara, bai baitugu euskal gramatikagintzaren urteurren berezi hau ospatzeko arrazoirik franko. Nagusia hauxe da: gutariko asko Gramatika Bideetan liburua gabe nekez abiatuko ginen hizkuntzalaritza formalaren (edo, besterik gabe, serioaren) bideetan zehar, eta nekezago iritsiko ginen gaur egun euskal gramatikako lan askok ustez duten heldutasun, sofistikazio eta bikaintasunera. Patxi Goenagari gorazarre Laurogeigarren hamarkadaren hasierako Zeruko Argia aldizkariaren ale batean, kazetariak aurreko urtearen hondarrean izandako Euskaltzaindiaren IX. Biltzarraren berri ematean, hauxe irakurtzen dugu: Eman diezaiogun txanda gazte bati, Patxi Goenagari, hain zuzen: Mundu guztiko linguistikan hemengo bezalako mugimendu bat ... zalantzak eta problemak sortzen ari dira nonahi. Eta, beharbada, gaur arte linguistika beste ikuspegi batetik planteatu duen jendea ez da lasai geldituko guk ekar dezakegun joera berri hontaz. Lehen klasea bukatzean, nere aurrean nuen neska batek galdetu zidan: "horrela jarraitzeko asmoa duzu egun guztietan, problemak bota eta bota ... ?". Baietz erantzun nionean, ... eskema tradizionalarekin ideiak askozaz garbiagoak zituela berrerantzun zidan berak, nere planteamendua zela eta bere egitura guztia deseginda uzten niola eransten zuelarik ... " (Velez de Mendizabal, 1980-0 l-l 3ko Zeruko Argia, 31. orr.). Istoriotxo honek ederto asko erakusten du liburu honetan omendu nahi dugun hizkuntzalariaren ezaugarri bat: irakasle sena. Ez dakigu zer gertatu zitzaion neskari, baina badakigu Patxi Goenagak, behintzat, jarraitu egin zuela, eta jarraitzen duela oraindik ere, arazoak bota eta bota, maisu on batek egin ohi duen bezalaxe. Irakasle sena, hots: arazo irekiak dogmatismorik gabe eta zorroztasunez plazaratzeko gaitasuna, ikasleek sekula hausnartu gabeko anbiguitate eta egitura puzzleekin harritzeko eta zirikatzeko ahalmena, ikasle horiek beroriek hizkuntzaren zirrikituetan barrena eraman, engaiatu, eta liluratzeko trebezia ... osagai horiek orok bihurtu dute irakaslea maisu, liburu honetan hainbat egilek aitortzen duten zor interlektualak agerian uzten duen bezala. Irakasle senari hizkuntzalari sena ere gehitu behar diogu: etxeko nahiz bestelako euskararen doinuak eta egiturak arrotzetatik bereiztea; lehendik ohartu gabeko datu berriak eta ezkutuan dautzan paradigma enpirikoak azaleratzeko eta berauek eredu teoriko trinko batean txertatzeko kemena izatea; beste gramatikarien zirikatzaile
XIV HITZAURREA eta bultzatzaile gertatzea; gramatikarekin jolasean bezala gozatzea eta gozaraztea ... horri guztiari esaten diogu hizkuntzalari sena eta gure artean ez du inork izan, Patxi Goenagak ez badu. Gauzak horrela ... nola ez hartu Gramatika Bideetan-en hogeita hamargarren urtea eta Patxiren beraren hirurogeigarrena aitzakiatzat omenaldi xumea egiteko eta geure begirunea eta esker ona adierazteko? Azkenik, ezin dugu ahaztu Patxi Goenaga irakasleak Euskal Herriko Unibertsitate honetan eta kanpoan egin dituen zerbitzuak: Filologia eta Historia-Geografia Fakultatearen (orain Letretakoaren) sorreratik bertatik ia izan da irakaslea, baina bertako dekanordea eta dekanoa ere izana da; Arabako Campuseko errektoreordea ere bai; bai eta Euskal Filologia saileko zuzendaria ere. Gainera, ondo gogoan daukagu Euskaltzaindian harrera egin zion euskaltzainak esandakoa, gaurkotasunik galdu ez duena: "Gramatika batzordeak izan ditu kide berriak; Patxi Goenaga hor izan dugu beti, gaur ere hor dugu, batzordeko idazkari, beti bultzatzaile, beti eragile". Eta, noski, ez dugu ahaztuko berriki Eusko Jaurlaritzako hizkuntza politikako kontseilariordea ere izana dela. Ezin esan, beraz, unibertsitatearen eta herri honen egituratze eta erakundetzean ekarpena egin ez duenik, inguruko erantzukizunen aurrean axolagabe jokatu duenik. Gizon hurbil honena ez zen izango lan zaratatsua, baina bai eraginkorra. Ardura horietan guztietan eta eguneroko bizimoduan erakutsi dituen dotorezia eta xalotasuna nahiko genituzke geuretzat, eta bilera amaigabeetan zentzuna ezarri eta bilera horien ondoren tentsioa baretu eta irribarrea eta umorea azaleratzeko dohaia ere bai. Baina, oraingoz, alboan dugun maisu zintzoa mirestera eta harengandik lezio gehiago ikastera mugatu beharko. Denbora luzean, espero dugunez. Zorionak eta eskerrik asko, Patxi. Gasteizen, 2008ko martxoan. Xabier Artiagoitia eta Joseba A. Lakarra
EUSKAL ESTILO-LIBURUETAKO GRAMATIKA-ARLOKO ITZULPEN-GOMENDIOEZ 1. Sarrera Axun Aierbe Mendizabal Euskal Herriko Unibertsitatea Azken urte hauetan estilo-liburuak gero eta ohikoagoak dira gure inguruko hizkuntzetan. Euskararako estilo-liburuak ere gero eta gehiago ditugu duela urte batzuetatik hona; izan ere, euskararen estandarizazio- eta normalizazio-prozesua abian denetik, eta euskara gero eta esparru gehiagotan -irakaskuntzan, administrazioan, hedabideetan, etab.- erabiltzen denetik, beharrezkoak dira erabiltzaileentzako estilo-aholkuak; eta estilo-liburuetan, estilo-gomendioez gain, zalantzak eragiten dituzten hainbat arlotako aholkuak ere ematen dira, hala nola, gramatika-arlokoak, beste hizkuntzetarako argitaratzen diren estilo-liburuetan bezalaxe. Euskararako estilo-liburuak gorago aipatu ditugun hiru eremu horietarako eman dira argitara bereziki, hain zuzen ere, administraziorako, hedabideetarako eta irakaskuntzarako, nahiz eta estilo-liburu orokorrak ere izan badiren, eremu jakin baterako edo besterako berariaz paratuak izan gabe. Nolanahi ere, eremu jakin baterako prestaturiko estilo-liburuak gainerako esparruetan ere balia daitezke eta baliatu ohi dira, erabilgarri diren neurrian. Gainera, ezin ahantz genezake, azken urte hauetan, gorago aipaturiko eremuetan nahiz beste batzuetan lanean diharduten profesionalek testuak idazteko edota itzultzeko material lagungarria behar dutela: gramatikak, hiztegi orokor nahiz berezituak, glosategiak, etab. Izan ere, euskaraz ekoizten diren testuak askotan eta askotan beste hizkuntza batzuetatik itzultzen dira -eta batik bat, gaztelaniatik-, eta zuzenean itzultzen ez denean ere, beste hizkuntza batzuetan jasotzen da informazioa eta ondoren euskaraz berridatzi, beste hizkuntza batzuen bidez barneratu eta jasotakoa euskaraz kanporatu eta emanez, gogoan izan behar baitugu euskarazko testuak ekoizten edo itzultzen dituzten profesionalak eleaniztunak edota elebidunak direla gutxienez -gehienbat, euskara- eta gaztelania-hiztunak Hego Euskal Herrikoak, edota, kopuruz gutxiago badira ere, euskara- eta frantses-hiztunak Ipar Euskal Herrikoak. Bestalde, ezin ahantzizkoa da baita gurean Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasketak mende honetan abiatu direla ere. Hori horrela delarik, itzulpengintzako eskuliburuen gabezia nabaria dela agerian jartzeaz gain, nabarmendu nahi genuke baita itzulpengintzako ikasketetan estilo-liburuak material osagarri gisa erabil daitezkeela eta baliagarri direla ere.
2 A. AIERBE MENDIZABAL 2. Estilo-liburuez eta euskal estiko-liburuen berezitasunaz Estilo-liburuen nolakotasunari arreta hartuz gero, alabaina, bada ezberdintasun nabari bat beste hizkuntza batzuetarako argitara ematen diren estilo-liburuen eta euskararako plazaratzen direnen artean: hainbat euskal estilo-liburutan -guztietan ez bada ere- itzulpen-aholku esplizituak aurki genitzake, gaztelaniarako, frantseserako edo ingeleserako estilo-liburuetan ez bezala. Gomendio horien bidez, esplizituki esaten zaigu nola itzuli euskarara halako egitura, adierazpide, etab., edo nola saihestu gaztelaniatiko kalkoak edo jadanik jatorrizko hizkuntzan, hots, gaztelaniaz, traketsak edo agramatikalak diren egiturak, beste hizkuntzetatik itzultzeko gomendiorik ez baita egiten, eta frantsesetik edo ingelesetik euskaratzen dutenentzako gomendio zehatz eta zuzenik nekez aurki baitaiteke. Beste estilo-liburu batzuetan, berriz, itzulpen-aholku espliziturik ageri ez den arren, egiten diren gomendioen atzean, hauteman daiteke badela itzulpen- edo egokitzapen-gomendio inpliziturik ere (gaztelaniatik itzultzeko edo egokitzeko). Estilo-liburuak, oro har, hizkuntza eta esparru jakin batean lan egiten duten profesionalentzat izan ohi dira, eta euskararako estilo-liburuek ere xede hori dukete. Haatik, euskal estilo-liburuetan, beste hizkuntza batzuetarako estilo-liburuetan ez bezala, hainbeste itzulpen-gomendio agertzeak pentsarazten digu euskal estilo-liburuak idatzi eta argitaratu ote diren euskaraz diharduten profesionalengan pentsatuz benetan ala testuak euskaratzen diharduten itzultzaileengan pentsatuz. Berezitasun horretan oinarrituz, eta itzulpengintzarako estilo-liburuek duten balio erantsi hori kontuan harturik, beste lan batean aztertu dugu itzulpengintzaren eta euskal estilo-liburuen arteko harremanaren auzia (Aierbe 2008). Oraingoan, berriz, euskal estilo-liburuetan ageri diren gramatika-arloko itzulpen-gomendioez jardun nahi dugu, oso antzekoak baitira maiz estilo-liburuetan egin ohi diren gomendioak. 3. Euskal estilo-liburuetako gramatika-arloko aholkuez Euskal estilo-liburu orokor eta berezituen arteko bereizkuntza-marra nonbait jartzen hasiz gero, hiztegi- eta terminologia-gomendioetan edo bestelako estilogomendioetan aurki daiteke, baina egiten diren gramatika-gomendioak edota gramatika-arloko itzulpen-gomendioak oso antzekoak dira; alabaina, zenbaitetan eremuren batean osagai jakin baten itzulpen traketsa egiteko arriskua handiagoa bada, indar gehiago egiten da horrelakoak saihestearren. Atal honetan, euskal estilo-liburuetan aurkitu ohi ditugun gramatika-gomendioez arituko gara, eta berariaz mintzatuko gara itzulpen-gomendio inplizitu gisa ageri zaizkigun aholkuez; eta, aldiz, hurrengo atalean jasoko ditugu euskal estilo-liburuetan itzulpen-gomendio esplizitu gisa formulaturik ageri zaizkigun aholkuak. Nolanahi ere, zehaztu beharra daukagu, estilo-liburu batean itzulpen-gomendio esplizitu gisa ageri dena beste estilo-liburu batean euskararako gomendio orokor gisa ager daitekeela, nahiz eta hauteman daitekeen itzulpen-gomendio inplizitu bat dagoela gomendio horren atzean. Horrelakoetan, estilo-libururen batean itzulpen-gomendio esplizitu gisa aurkitu baldin badugu, hurrengo puntuan jasoko dugu, zehaztuz zein estiloliburutan ez den ageri itzulpen-gomendio esplizitu gisa.
EUSKAL ESTILO-LIBURUETAKO GRAMATIKA-ARLOKO ITZULPEN-GOMENDIOEZ 3 Ditugun estilo-liburuen artean, berrienak izateagatik, XXI. mende honetan argitara eman direnetan ageri diren gramatika-arloko itzulpen-gomendio esplizitu nahiz inplizituak ekarri nahi genituzkeenez hona, aipatu beharrean gaude, besteak beste, honako hauek: a) Euskal estilo libururantz: Gramatika, estiloa eta hiztegia (Alberdi & Sarasola 2001) b) IVAPeko estilo-liburua (Arakama et alii 2005) c) Kalko okerrak (Garzia 2005) d) Berria: estilo liburua (Arrarats 2006) Aipatzekoa da hainbat estilo-liburu Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek argitara emanikoak direla, eta beraz, estilo-liburu horiek prestatu direla pentsatuz liburu horiek baliatuko dituzten profesional eta itzultzaileek lan egiten dutela sarritan gaztelaniazko jatorrizko testuetatik abiatuz, euskara xede-hizkuntza izan ohi baita maiz testuak egokitu nahiz itzultzeko orduan. 3.1. -(r)en vs. -ko Euskal estilo libururantz: Gramatika, estiloa eta hiztegia liburuak orrialde ugari eskaintzen dizkio auzi honi (Alberdi & Sarasola 2001: 89-101), hain zuzen ere, bi genitiboen esanahiak argitu eta bata nahiz bestea noiz eta nola erabili behar diren gomendatzen du. Atal honetan sartu dugu erdarekiko erreferentzia fi.imifi.oren bat kenduta, ez delako interferentziaren ikuspegitik aztertzen, baina gaztelaniaz eta frantsesez sarri bietarako ordaina de preposizioa izatean, euskaraz ere -ko leku-genitiboa behar baino maizago eta behar ez bezala erabiltzea dakarrelako -(r)en jabetzagenitiboaren kaltean. 3.2. Erdia Multzo baten erdia nola erabili adierazten du IVAPeko estilo-liburuak, batetik, multzo horretako elementuak zenbakarriak direnean eta bestetik zenbakaitzak direnean. 1 Honako adibide hauek dakartza estilo liburu horrek (Arakama et alii 2005a: 73): Dokumentu(en) 2 erdiak errekuperatu ditugu. Ez jan eta ez lan dabil munduaren erdia. Adibide horietatik ondoriozta daitekeenez, itzulpen-arazo inplizitu baten aurrean gaude, izan ere arazoa sortu baita gaztelaniazko la mitad de euskaratu behar izatetik, 1 Zenbakarri vs. zenbakaitz bereizkuntza geuk erantsi dugu, IVAPeko estilo-liburuak ez baitu ezaugarri hori aipatzen. 2 Adibide honetan ageri den parentesiak interpretazio-arazoak sor ditzakeela uste dugu1 ez baita gauza bera dokumentu erdiak eta dokumentuen erdiak, lehenean 'dokumentu (guztietatik) bakoitzaren erdia' berreskuratu dela eta 'dokumentu horien (beste) erdia' ez dela berreskuratu ulertzen baita, eta bigarrenean, berriz, falta ziren 'dokumentu guztietatik erdiak' (dokumentuak osorik direla) berreskuratu direla, baina beste erdiak falta direla ulertzen baita.
6 A. AIERBE MENDIZABAL 4. Euskal estilo-liburuetako gramatika-arloko itzulpen-gomendioez Gramatika-arloko itzulpen-gomendioak egiten dituzten estilo-liburuak gaztelaniatik euskarara hainbat osagai eta egitura itzultzeko moduez mintzo zaizkigu. Datozen puntuotan horietako hainbat jasoko ditugu: 4.1. -a mugatzailea vs. bat zehaztugabea Luze mintzo zaizkigu puntu honetaz bi estilo-liburu (Garzia 2005: 26-31, Alberdi & Sarasola 2001: 72-80). Bietan egiten zaie erreferentzia inguruko erdaretako erabilerei eta euskararen tradizioari, eta euskaraz bata nahiz bestea noiz eta nola erabili behar diren gomendatzen dute, eta erabilera desegokiak adierazten dituzte, inguruko erdarekiko interferentziak direla bide, gerta daitezkeen mimetismoak eta kalkoak saihesteko. 4.2. Gaztelaniazko hainbat preposizio itzultzeaz Gaztelaniazko 'izena + preposizioa + (artikulua) + izena' egitura dugunean, hainbat arazo sortzen dira preposizioaren ordaina euskaraz ematerakoan. Horrelako egiturak itzultzeak eragiten dituen arazoez mintzatu dira Alberdi eta Sarasola, eta -ekiko atzizki konposatuak dituen balioak eta erabilerak zein diren jaso ondoren (Alberdi & Sarasola 2001: 127-134), -ekiko hizkuntza teknikoetan nola baliatu eta zein ordezko egoki erabili proposatu dute (Alberdi & Sarasola 2001: 135-139). Halaber, -gatiko atzizki konposatuarekin ere hainbat arazo sortzen denez, bide beretik jo dute proposamenak egiterakoan, "erabilera mimetiko gehiegizkoa salatu" ondoren (Alberdi & Sarasola 2001: 139-140). 4.3. Bere(n) izenordaina IVAPeko estilo-liburuak gaztelaniaz su izenordaina agertzen den bakoitzean euskaraz bere baliokidea ez erabiltzeko gomendatzen du, eta anbiguotasunik izanez gero, beste eraren batean desanbiguatzea gomendatzen du (Arakama et alii 2005a: 77). Halaber, bere(n), hareni beraren eta haien noiz eta nola erabili ere adierazita dago estilo-liburuan (Arakama et alii 2005a: 78), eta Kalko okerrak aztertzen dituen liburuan ere gomendio zehatzak egiten dira noiz zein izenordain erabili eta nola baliatu jakiteko (Garzia 2005: 76-78), eta Euskal estilo libururantz: Gramatika, estiloa eta hiztegia liburuak ere luze aztertzen du auzia, euskararen tradizioa sakon aztertzearekin batera (Alberdi & Sarasola 2001: 113-121). 4.4. Erakusleen balioak eta erabilerak Lehen, bigarren eta hirugarren graduko erakusleen erabilera dela-eta, hirugarren graduko erakusleez mintzatzean "gaztelaniazko artikuluarekin -el, elia ... - parekatuta'' ikusten dute IVAPekoek (Arakama et alii 2005a: 79). Garziak, aldiz, anafora- eta katafora-erabilerei loturik azaltzen digu auzia, eta nabarmentzen du euskararen eta gaztelaniaren erakusle-sistemek ez dituztela balio eta erabilera berberak, eta euskaraz nola baliatu jasotzen du (Garzia 2005: 78-81).
EUSKAL ESTILO-LIBURUETAKO GRAMATIKA-ARLOKO ITZULPEN-GOMENDIOEZ 7 4.5. Gaztelaniazko gerundioaren erabilera (okerra)k itzultzeaz Gaztelaniazko gerundioaren adierak eta erabilerak itzultzeak makina bat lan ematen du. Gainera, kontuan izan behar dugu, askotan gaztelaniazko gerundioa ez dela behar bezala erabilia jatorrizko testuetan, eta oharkabean gerundioaren erabilera trakets horiek euskaratzen direla maiz. Hori dela-eta, IVAPeko estilo-liburuak -gramatika-arloko gai bat estilo-arazotzat azterturik ageri da- ordain trakets batzuen berri eman ondoren (Arakama et alii 2005a: 134-135), lehenik "erdal gerundioak euskaraz adierazteko moduak" zein diren adierazten du (Arakama et alii 2005a: 135-136), eta, ondoren, gaztelaniazko gerundio desegokietarako konponbideak proposatu (Arakama et alii 2005a: 137-139). Alberdik eta Sarasolak ere laburzki salatu dute erdal gerundio okerren eragina euskal testuetan eta ordainak proposatu dituzte (Alberdi & Sarasola 2001: 319). Garziak ere gisa berean jokatu du gerundio narratibo izendatu duen erabilerarako (Garzia 2005: 84). 4.6. Gaztelaniazko baldintzazko adizkiak eta adizki hipotetikoak euskaratzeaz Euskal estilo libururantz: Gramatika, estiloa eta hiztegia liburuan, bereziki, ahalerako adizkien erabilera desegokiez mintzatu dira posibilitate epistemikoak eta ez-epistemikoak kontuan harturik (Alberdi & Sarasola 2001: 164-166). Garziak ere antzeko arazoak eta ahalerarekin zerikusia duten beste batzuk gehiago ere jarri ditu agerian eta ordainak proposatu (Garzia 2005: 68-72). IVAPeko estilo-liburuak hainbat adiera eta erabilera bereizten ditu eta gaztelaniazko esaldiak oinarri gisa harturik -erran gabe doa, gaztelaniazko esaldiak ere ez direla beti egokiak, estilo-liburuan adierazi bezala-, euskarazko erabilera oker eta egokien berri ematen du hainbat puntu kontuan harturik: "beste batek esandakoa edo zurrumurrua adierazten dugunean [ ... ], modulatu beharrak eragindakoa [bada] [ ... ], baldintzak ez diren baldintzak [daudenean] [ ... ], baldintzaren ordez beste forma batzuk erabiltzea [ ... ] eta baztertu beharreko formak'' (Arakama et alii 2005a: 98-100). Horietan guztietan ikus daiteke, arazoa sortzen dela gaztelaniazko adizkien adierak eta erabilerak euskarazko -itxuraz- kideko diren adizkien adiera eta erabilerekin bat ez datozelako, edo hainbat lokailuren itzulpen desegokiak egiten direlako, interferentzien ondorioz. 4. 7. Aditzaren aspektuaren erabilera okerrak Aditzaren aspektuaren erabilera okerrak gertatzen dira maiz euskaraz, gaztelaniatik euskaratzerakoan hitzez hitzeko itzulpena eginez gero. Gramatika-arloko horrelako arazoei aurre egiteko, arazoak multzokatzeaz gain, ordain egokiak proposatu ditu IV APeko estilo-liburuak -estilo-arazoez mintzatzean, berriro ere- (Arakama et alii 2005a: 160-161): gaztelaniazko orainaldia lehenaldian ematea; gonbitak, proposamenak edo eskaerak egiteko geroaldia erabiltzea; gertatutakoak eta amaitutakoak lehenaldi burutuan ematea; denborazkoetan, ekintza bat etorkizunean kokatzeko gomendioak; gaztelaniazko orainaldi neutroa emateko formak; aditza + izana erabiltzea iragana adierazteko; eta bizi izan, nahi izan eta falta izan aditz-perifrasiak nola erabili. Aditzen aspektuarekin loturiko antzeko arazoez eta beste batzuez mintzatu da Garzia. Gorago aipaturikoez gain, Garziak zorrotz aztertu ditu orainaldi narratiboa
8 A. AIERBE MENDIZABAL deiturikoaren balioa, -t(z)en forma burutugabearen erabilera puntukaria eta aditz trinkoen erabilera ez-puntukaria, eta erabilera-proposamen zehatzak egin ditu kasuz kasu (Garzia 2005: 51-61). 4.8. Nominalizazioen erabilera Euskal estilo-liburuetan, salbuespenik egin gabe, nominalizazioak saihesteko gomendioak egiten dira, estilo-liburu batzuetan erdaren eragina kontuan hartuz eta beste batean, berriz, horrelakorik aipatu gabe. Hauexek dira gomendioak laburbildurik: Berriaren estilo-liburuak izen-estiloa saihestu eta aditz-estiloa erabiltzea gomendatzen du hainbat adibide baliatuz (Arrarats 2006: 25-26), gaztelaniari ia-ia erreferentziarik egin gabe. IVAPeko estilo-liburuak administrazioko hizkeran gaztelaniaz erabili ohi den estilo nominala -aditzetik eratorritako izenen metaketan oinarritua- saihestea aholkatzen du (Arakama et alii 2005a: 98-131). Estilo-liburu horretan estilo-arazotzat jotzen bada ere, gramatikarekin zerikusi zuzena duen gaia da nominalizazioena. IVAPekoak bezalaxe, Garzia ere nominalizazio-estiloaren gehiegikeriez aski luze mintzatu da Kalko okerrak liburuan (Garzia 2005: 86-89), eta haren iritziz konponbidea da "aditzean oinarrituriko sintaxi arruntetik izenean oinarrituriko nominalizazio-bide horretara itsu-itsuan ez jotzea da'' (Garzia 2005: 88). Garzia mintzatu izan da lehendik ere auzi honetaz joskera lantegi liburuan ( Garzia 1997: 489-517). Euskal estilo libururantz: Gramatika, estiloa eta hiztegia liburuan ere antzeko aholkuak ematen dira alboko erdaretako nominalizazio-joerari aurre egiteko (Alberdi & Sarasola 2001: 223-229). Zabalak, ordea, nominalizazioei buruzko artikulu luze batean estilo-liburuen jokabide hori auzitan jartzen du, nominalizazioak saihestearen arriskuez ohartarazten du eta nominalizazio-estrategien balioak eta erabilerak aldarrikatzen ditu (Zabala 2007). 4.9. Erreferentziazko adjektiboak itzultzeaz Euskarak berez erreferentziazko adjektiborik ez izateak -alde batera utzita -(t)ar atzizkiaren bidez eraturikoak (Zabala 1997: 541-543)- adjektibo horien ordainak emateko garaian arazoak eragiten ditu, hainbat bidetara jo beharra dagoelako. Erreferentziazko erdal adjektiboen euskal ordainen gaia sarri ageri da estilo-liburuetan, gorago aipatu dugun Zabalaren artikuluaren bidetik (Zabala 1997), hala nola, Euskal estilo libururantz: Gramatika, estiloa eta hiztegia liburuan (Alberdi & Sarasola 2001: 145-155) eta IVAPeko estilo-liburuan (Arakama et alii 2005a: 155-156). 4.10. Egitura pasiboak eta inpertsonalak itzultzeaz Erdarazko egitura pasiboak direla-eta, euskarazko ordainak mimetikoki emateko dagoen arriskuaz ohartarazten gaitu Alberdi eta Sarasolaren Euskal ~stilo libururantz: Gramatika, estiloa eta hiztegia deritzan liburuak, eta euskarazko testuetan nahiz itzulpenetan egitura pasiboen ordez estilo aktiboa erabiltzeko gomendioa egiteaz
EUSKAL ESTILO-LIBURUETAKO GRAMATIKA-ARLOKO ITZULPEN-GOMENDIOEZ 9 gain, -gatik kasuaren bidezko interferentziak onartezinak direla nabarmentzen du (Alberdi & Sarasola 2001: 44-45). Bestalde, "gaztelaniaren eta inguruko hizkuntzen eraginez eta itzulpen zaindugabeen eraginez" (Alberdi & Sarasola 2001: 160) zabaldu diren egitura pasiboen erabilera okerrak ere agerian utzi dituzte egile berberek, eta horien ordezko egokiak proposatu (Alberdi & Sarasola 2001: 160-164). IVAPeko estilo-liburuak, estilo-arazoez mintzo delarik, honako hau dio: "gaztelaniaz gaur egun joera handia dago egitura pasiboak eta inpertsonalak erabiltzeko" (Arakama et alii 2005a: 132), eta eransten du egitura horiek "baliagarri dir[el]a, gainera, egilea ezkutatu beharra dagoenean; esate baterako, Administrazioak badakienean hartzaileak ez duela gustuko izango mezua, edota lege bat idazterakoan" (Arak.ama et alii 2005a: 132). Euskaraz "herritarrari idazten zaionean komeni da, ahal den guztietan, egitura aktiboak erabiltzea, horrela argi gelditzen baita egilea zein den" (Arak.ama et alii 2005a: 132). Berriaren estilo-liburuan ere antzeko gomendioa egiten da (Arrarats 2006: 25-26, 28), adibideetan ikus daitekeen moduan, egiletasunaz eta inpertsonaltasunaz honako hauek baieztatzearekin batera: "egiazko agentea edo egilea agerian uzten du aditz estiloak" (Arrarats 2006: 25) eta "esaldi inpertsonalek indarra kentzen diote testuari, eta ezkutatu egiten dute agentea edo egilea" (Arrarats 2006: 28). Egitura pasiboak edo aktiboak erabiltzea estilo inpertsonalarekin edo pertsonalarekin lotzen den arren, esan behar da egitura horiek gramatikari dagozkiola, eta gaztelaniatik euskaratzerakoan egiturak kalkatzeko dagoen joerari aurre egiteko gomendioa dela bai Berriak egindakoa, baita IVAPena ere. 4.11. Perpaus erlatiboak itzultzeaz Gaztelaniazko erlatiboak itzultzeak eragiten dituen arazoak kontuan harturik, IVAPeko estilo liburuak, estilo-arazoak aztertzerakoan, gramatika-arloko beste gai bat ere jorratzen du, hain zuzen ere, perpaus erlatiboen euskarazko ordain egokiena, perpausean menderagailu erlatiboak hartzen duen esanahiaren arabera (Arakama et alii 2005a: 139-142). Alberdik eta Sarasolak ere sakon aztertu dute erlatibozko perpausei buruzkoa, eta ohar eta gomendio zehatzak egin dituzte erdal erlatiboak itzultzeko, nahiz erlatibozko perpausak erabiliz nahiz bestelako bideak baliatuz (Alberdi & Sarasola 2001: 199-217). Berriaren estilo-liburuak, gaztelaniazko erlatibozko perpausei erreferentziarik egin gabe, euskarazko erlatibozko perpausen ordez, bestelako egiturak erabiltzea proposatzen du informazioaren egituraketa aintzat hartuta (Arrarats 2006: 35-36). 4.12. Gaztelaniazko que menderagailuaren ordainak eta interferentzia-arazoak: *Noski baietz / ezetz; *jakina baietz / ezetz IVAPeko estilo-liburuak espresuki dio "inguruko hizkuntzen eraginez" (Arakama et alii 2005a: 93) izenburuan adierazitakoen gisakoak erabiltzen direla, eta horien ordainetan -gaztelaniazko por supuesto que si eta por supuesto que no berariaz aipatu ez arren- euskaraz honako hauek erabiltzea gomendatzen du: jakina!; bai, noski!; noski bada!; bai horixe!; horixe!; ez, noski!; ez, ez horixe!; bai, zera! eta antzekoak.
10 A. AIERBE MENDIZABAL 4.13. Menderatu faltsuak deitu ohi zaienak itzultzeaz Garziak jorratutako bidetik (Garzia 1997: 285-304), gaztelaniazko hainbat menderagailuk (aunque, cuando, mientras, para, porque eta si (bien) adiera bat baino gehiago duenez, itxuraz bestaldeko adiera horiek agertzen direnean gaztelaniaz, euskaraz ustez -lehenengo itxura batean- duen adieraren araberako ordainak eman ohi zaizkie maiz: denborazkoa cuando eta mientrasi edo xedezkoa parari. Gramatikaren arloko itzulpen-arazo horren euskal ordain egokiak jaso ditu IVAPeko estilo-liburuak estilo-gaiez mintzatzerakoan, berriro ere (Arakama et alii 2005a: 142-144). 4.14. Zenbait hitzen eta esapideren ordainak IVAPeko estilo-liburuak euskaraz mintzatzerakoan gaztelaniatik harturik bere horretan erabiltzen diren esapide batzuen ordainak ematen ditu: eske > izan ere, aber > ea, asieske > beraz, oseake > beraz/ orduan, etab. (Arakama et alii 2005a: 172-17 4). Idatzizko testuetan horrelakoak nekez agertzen badira ere, joera handia dago gaztelaniazko hainbat hitz eta esapideren kalkoak egiteko. IVAPeko estilo-liburuan, zenbaitetan kalkoa dela berariaz adierazi arren, beste askotan ez da horrelakorik egiten -eta besterik gabe, euskarazko hitz edo esapide desegokiaren ondoan euskarazko forma egokiak proposatu dira-, nahiz eta argiro hauteman daitekeen hitz edo esapide horien atzean gaztelaniazko esapide kalkatua dagoela: aldaketak jasan, argi berdea eman, arreta deitu, burutu, desberdin, eta abar luze bat, gertutik jarraitu, orria(ldea) pasatu, papera jokatu, pertsonalki, suposatu ... (Arakama et alii 2005a: 17 4-180). Gisa horretako esapideak erdaratik kalkatuak direla adierazten du baita Berriaren estilo-liburuak ere {Arrarats 2006: 25), izen-estiloaz eta aditz-estiloaz mintzatzerakoan. Ber gisan, erdal formulak-edo beste era batera esanda, preposiziozko lokuzioak, MAPen estilo-liburuari jarraiki (Ministerio de Administraciones Publicas 1997)euskaraz itzultzeko proposamenak ere jaso ditu IVAPeko estilo-liburuak (Arakama et alii 2005a: 180-189). 4.15. Gaztelaniazko zenbait adjektiboren euskal ordainak: Beste[ ... ] bat vs. berria, desberdin/ ezberdin/ diferent(e) eta lehen Gaztelaniazko zenbait adjektibo itzultzerakoan jokabide mimetikoak aurki daitezke euskal testuetan. Mimetismo horiek sakon aztertu eta ordain egokiak proposatu ditu Garziak Kalko okerrak liburuan (Garzia 2005: 34-40). Beste [ ... ] bat vs. berria elementuen arteko hizkuntza-interferentzia gertatu ohi da gaztelaniazko nuevo adjektiboaren adierak eta erabilerak nahastean. Izan ere, Garziak dioskun gisan gaztelaniaz nuevo adjektiboak dituen balioak eta erabilerak nah~stearen ondorioz sortzen dira arazoak euskaraz {Garzia 2005: 34-35). Euskarazko zahar/ berri adjektiboen arteko dikotomiaren berri emateaz gain, euskarazko ordainak proposatu ditu: beste[ .. } bat, berriro, gehiago, ostera ere ... (Garzia 2005: 35). IVAPeko estilo-liburuak, berriz, gogorarazten du euskaraz berri izenondoak "zaharra ez dena'' adierazten duela eta "beste bat-ek, berriz, kopuruari begiratzen dio[la]" (Arakama et alii 2005a: 80), baina ez du adierazi horren atzean gaztelaniarekiko interferentzia dagoela.
EUSKAL ESTILO-LIBURUETAKO GRAMATIKA-ARLOKO ITZULPEN-GOMENDIOEZ 11 Desberdin, ezberdin, diferent(e) euskaraz gaztelaniarekiko mimetismoz erabiltzen direla ere salatu du Garziak, eta ordainak proposatu ditu (Garzia 2005: 35-39), eta salatu du baita lehen ordinalaren erabilera ere, adjektibo bat erabili behar litzatekeen lekuan (Garzia 2005: 39-40). 4.16. Beza,la, Gaztelaniazko como juntagailuak dituen balioak eta erabilerak aintzat harturik, euskaraz konparaziozkoa den bezala baliatuz ordezkatzeko jokabide mimetikoa oso zabalduta dago. Garziak hainbat kasu aztertu eta ordainak proposatu ditu ( Garzia 2005: 73-75). Arazo hori bera jorratua dute lehendik Zabalak eta Odriozolak beren lanetan (Zabala & Odriozola 1989a eta 1989b). 5. Ondorioak Euskal estilo-liburuetan itzulpen-gomendio esplizitu nahiz inplizituak egiteak zerikusi zuzena du euskararen egoerarekin eta euskara hainbat erabilera-eremutara iritsi berria izatearekin, izan ere, hizkuntza normalizatuetako estilo-liburuetan nekez aurki daitezke egitura edota esapide jakin batzuk itzultzeko aholkuak, eta gehienez jota ere, egitura desegokiak zein diren aipatzeaz gain, zenbait galizismo edo anglizismo saihesteko gomendioak egiten dira. Erran gabe doa, IV APek gaztelaniarako argitara emaniko estilo-liburuan -euskarazkoa eta gaztelaniazkoa ez baitira bata bestearen itzulpen- ez dela itzulpen-gomendiorik egiten (Arakama et alii 2005b), glosategiren bat alde batera utzita. Gainera, euskal estilo-liburuetan gramatika-gaiak direnak estilo-gomendioen artean aurki daitezke sarri, puntuz puntu adierazten saiatu garen moduan, askotan estilo jakin bat markatzen duten elementuak gramatikaren arlokoak baitira, hala nola, estilo inpertsonala, egitura pasiboak, gerundioaren erabilerari buruzko kontuak, etab. Gramatika-arloko gaiak direnez, eta euskararen erabileraren inguruko auzi orokorrak direnez, askotan ageri dira horrelako gaiak jorraturik euskararen gramatiketan, gramatikak baitira estilo-liburuen oinarri eta iturri nagusi, hala nola, Goenagaren Gramatika bideetan bera (Goenaga 1980), baita Euskaltzaindiaren EGLU saileko liburukiak (Euskaltzaindia 1985-2005) eta Euskal Gramatika Laburra: Perpaus bakuna (Euskaltzaindia 1993) deritzana ere. Eskuartean ditugun estilo-liburuetako batzuk arlo jakin batzuetarako badira ere, ez dira oso espezializatuak eta edozein testugilek -izan idazle izan itzultzaile- baliatzeko modukoak dira. Gainera, kontuan harturik euskaraz idazten diren testu asko itzulpen soil izan ez arren, nolabait beste hizkuntza batzuetan idatzitako testuetan oinarrituz birsortzen direla, edonork baliatzeko modukoa da edozein estilo-liburu, eremu jakin batekotzat jotzen diren xehetasunak alde batera utzita. Bestalde, euskara normalizatuko bada, euskaraz lan egiten duten eta lan egingo duten profesional eta itzultzaileentzako estilo-liburu gehiago behar dira arloz arlo landutakoak, baina oinarrizko irizpideak bateraturik.3 3 Adibide soil bat ematearren, aipa daiteke mende honetan argitara emaniko estilo-liburuetan ez dagoela irizpide-batasunik ehunekoak idazteari buruz: Berriaren estilo-liburuak eta IVAPeko estilo-liburuak ehunekoaren ikurraren eta zenbakiaren artean zuriunerik ez uztea gomendatzen dute, eta aldiz, Hezkun-
ADITZ-AZPIKATEGORIZAZIOA 1. Sarrera lzaskun Aldezabal Roteta IXA taldea, UPV/EHU Patxi Goenagaren Gramatika bideetan lanean irakurri nuen, hain zuzen, lehenengo aldiz azpikategorizazio terminoa; zehatzago esanda, subkategorizapena, orduan erabilitako terminoari estuki jarraiki. Hantxe ibiltzen ginen gustura "Euskal Morfosintaxia" ikasgaian, esaldien zuhaitzak egiten eta, besteak beste, aditzek (garai hartan aditzen azpikategorizazioaz mintzo baitzizaizkigun soilik) azpikategorizatutako nor, nori eta nork sintagmekiko komunztadura-erregelak aplikatzen. Esaldiko zuhaitzak egiterakoan, ordea, ez genuen berez aditz horren azpikategorizazioa lantzen, baizik eta delako aditzak esaldi horretan erakusten zuen azpikategorizazioa "egiaztatzen"; hots, esaldian ageri zuena zuhaitzetan deskribatzen saiatzen ginen. Erraza zirudien. Ikasle garaiak bukatu-edo eta lanean hasteko unea iritsi zenean, Hizkuntzalaritza Konputazionalaren arloan beka batekin jarduteko parada suertatu zitzaidan Ixa taldean; gainera, aditzen azpikategorizazioa hartuta ikerketa-lan ildo bezala. Nik gustora asko hartu nuen proposamena, eta pentsatu nuen, "orain bai azpikategorizazioa zehaztu egin beharko dut, eta ez soilik egiaztatu". Erronka polita zen. Eta, hala, edozein ikergaitan bezalaxe, lehenengoz bere definizioaren bila jo nuen. Ez zailtasunik gabe, jakina. Hizkuntzalaritza aplikatuan, definizio zehatzak behar-beharrezkoak dira, zehazgabetasunak leku gutxi baitu "ordenagailuari" informazioa zehazteko garaian. Ustez argi eta finkaturik dauden -edo finkatutzat jotzen diren- kontzeptuak, esaterako "hitza'', "subjektua'', "objektua'', "sintagma'', "elipsia'', "anbiguotasuna''... berrikusi eta azterketa automatikoei begira finkatu beharra daude. Ordenagailu baten begietatik ez baitugu hitzik, sintagmarik, subjekturik. .. ; guztiak dira karaktere-segidak, elkarren artean konbinatuz unitate linguistiko orokorragoak osatzen dituztenak. Hizkuntzalari konputazionalon zeregina, hain zuzen, horixe da: orotariko unitate linguistiko horiek arakatu eta definitzea. Azpikategorizazio kontzeptuarekin, beraz, gauza bera gertatzen zaigu. Alde batetik, ikusi beharra dago historiak zer esaten duen eta, bestetik, hori nola gauzatzen dugun ordenagailuarentzat. Definizioaren bila egindako lanean (2 atala), historiari begiratu labur bat eman diot lehenik, euskaraz zer aurkitzen dugun aztertu dut gero, eta azkenik definizio zehatz bat ematen saiatu naiz nire ikerkuntza-jardunean aztertutakoaren ildotik (Aldezabal 2004).
30 I. ALDEZABAL ROTETA Azalpenak, arazoak, hipotesiak eta irtenbideak kasu erreal baten gainean ikusteko, adibide bat erabili dut: eman. Horrekin batera, lan bat hartu dut konparagai: Morante-k (2004) dar aditzari buruz (eman aditzaren baliokide orokortzat jotzen denari buruz) egindako azterketa. Horiek denak 3. atalean azaldu ditut. Eta azkenik, 4. atalean, laburki bada ere, baliabide konputazionalek eskaintzen dizkiguten aukerak azpimarratu ditut: alde batetik, eskura jarriko dizkigute azpikategorizazioaren azterketan sakontzeko datuak, eta bestetik, azpikategorizazioinformazioa tresneria konputazionalean txertatuta, beste zenbait atazetarako bidea irekiko digute. Azken batean, alor konputazionala etorkizunean ustiatu eta baliatu beharreko lerro gisa aldarrikatuko dut. 2. Zer da aditz baten azpikategorizazioa? 2.1. Ibilbide historikoa, labur Azpikategorizazioaren historiari begiratu bat emanez gero, badirudi argi dagoela azpikategorizazioa zer den: oro har esanda, "aditzak eskatzen dituen osagaien gauzapen sintaktikoa''. Ordea, hori baldintzatzen duten ezaugarriak zeintzuk diren eta nola errepresentatu behar diren ez da gauza hain argia. Ikuspegi tradizionalean, Chomskyren Aspects of theory of Syntax lanean (1965), aditzak aztertzerakoan objekturik onartzen zuten ala ez kontuan hartzen zen. Informazio hori lexikoan zehazten zen, eta baita erregela sintaktikoetan ere; lexikoa sintaxian txertatzen zenean, murriztapenak aplikatu, eta aditz iragankorrak eta iragangaitzak bereizten ziren. Aditzak iragankor eta iragangaitzetan "azpikategorizatzen'' zirela esaten zen. Hurrengo teorian, Gobernua eta Uztarduran, Chomskyk berak proposatutakoan (Chomsky 1981), ez da dagoeneko azpikategorizazioaz hitz egiten, baizik eta argumentu-egituraz. Aditzek lexikoan egitura tematikoa definituta dute, eta sintaxian bi printzipio aplikatuta (Kasu Iragazkiaren Printzipioa eta Egituraren Gauzatze Kanonikoaren Printzipioa), ale lexikalaren gauzapen sintaktikoa bideratzen da. Lexikoa idiosinkratikotzat jotzen dute, eta sintaxia orokortzat, sistema konputazionaltzat, Lexikoa eta Sintaxia argi bereiziz. Printzipio hauen arabera, aditz iragankorrak, aditz ez-akusatiboak eta aditz ez-ergatiboak bereiziko dituzte. Teoriak aurrera egin ahala, zenbait autore (Hale & Keyser 1987, 1991, Jackendoff 1990, Levin 1993, Pustejovsky 1995, besteak beste) hasiko dira proposatzen sintaxia eta semantikaren artean harremana badagoela, eta egitura sintaktikoek motibazio semantikoa dutela. Horrekin lexikoan egiturarik badela eta orokorragoa dela defendatuko dute. Hala, autore hauek lexikoan hainbat ezaugarri proposatuko dituzte, eta gauzapen sintaktikoa ezaugarri horien guztien konbinazioz sortuko da. Aditz-motak normalean semantikoak dira (gehienetan mota gutxi aztertzen dira) eta bakoitzari hainbat gauzapen sintaktiko egokitzen zaizkio. Ildo konputazionalari dagokionez, hasierako formalismoetan -LFG: Lexical Functional Grammar (Bresnan eta Kaplan 1982), GPSG: Generalized Phrase Structure Grammar (Gazdar et al. 1985), eta HPSG: Head-Driven Phrase Structure Grammar (Pollard eta Sag 1987, 1994)- sintaxia eta semantikaren arteko harremana onartzen da, eta informazio hori lexikoan bertan edota erregela sintaktiko konplexuetan kodetzen da. Formalismo hauek normalean goiko teorietatik edaten
ADITZ-AZPIKATEGORIZAZIOA 31 dutenez, aditz-motak semantikoak edo/eta sintaktikoak izan ohi dira: aditz bakoitzak bere kodeketa du eta garrantzia batez ere mekanismo sintaktikoari ematen zaio. Beste zenbaitetan, eta gaur egun oraindik ere garapenean segitzen dutelarik-Framenet (Fillmore et al. 1976, 2000), Verbnet (Kipper et al. 2000, Palmer et al. 2005), POT (Hajic et al. 2003), besteak beste-, sintaxiaren eta semantikaren arteko harremana onartuta, ale lexikal bakoitzean informazio semantiko eta sintaktikoa zehazten da, eta paraleloki corpus bat etiketatzen da informazio horren arabera. Horrela, lexikoa corpusean agertzen diren datu berriekin etengabe aberasten doaz. Azken batean, corpusa, lexikoa behar bezala definitzeko alderdi beharrezkotzat jotzen dute. Gauza da, terminologia gorabehera, adostasuna dagoela azpikategorizazioaren kontzeptuan, baina ez hori adierazteko eta gauzatzeko moduan. Gauzapen sintaktikoaz gain, ezaugarri semantikoak ere aipatzen dira (rol tematikoak, mota semantikoak ... ), eta horiek nola erreprestatu eta interpretatu da buru haustea. Oro har esanda, batez ere hiru osagairen gauzapena aztertzen da: rol tematikoen bidez kausa, agente eta gai gisa jotzen direnena. Tratatzen diren egitura sintaktiko arruntenak pasiboa, inpertsonala eta inkoatiboa dira. Eta bestetik, lan masibo gehiengehienak ingeleserako eginak dira. Horrekin asko geratzen da aztertzeke, eta euskaraz, betiere ~pikategorizazioari gagozkiola, ia dena egiteke. 2.2. Euskaraz zer? Arestian esan dugu lan masibo gehienak ingeleserako egin direla eta teoriak lehenik hizkuntza honetan aplikatu direla. Beste hizkuntzetan -areago euskara bezalako eremu urrikoetan eta guztiz normalizatugabeetan- hipotesien egiaztapenak eta egokitzapen-lanak egiten bakarrik badugu lanik. Zeregin honetan jada sortzen dira zalantza ugari, hizkuntza guztiei dagokiena orokortzen eta hizkuntza bakoitzari bereziki dagokiona zehazten hasten garenean. Segidan, aditzaren inguruan euskarari buruz egin diren zenbait lanen zertzelada batzuk ematen saiatuko naiz. Goenagaren Gramatika bideetan bertan ageri zaigu jada perpaus batzuen gramatikaltasuna konpontzeko "beste era bateko erregelen" beharra: "Guk orain ditugun erregelekin bakarrik ezin gara oso urruti joan. Beraz, beste era bateko erregelak behar ditugu" (Goenaga 1980: 36). Goenagak sintaxiaren atal nagusi bat moldatzen du euskararako, erregela sortzaile eta bihurtzaileez osatutako gramatika bat, baina ohartarazten du oinarrian egongo litzatekeen hiztegia osatu beharra dagoela, gero sintaxian eraikitako zuhaitzen tasunekin bat etorri ahal izateko. Hiztegian hitzen tasunak egotea "subkategorizapenarazo" ekin lotzen du, eta horrekin batera gramatikak hori nola jaso behar duen zalantza planteatzen du: Hitz egokia txertatu ahal izateko, hiztegian hitz horrek dituen tasunak eta zuhaitzean SK-ak dituenak ados etorri behar dute. Esan beharrik ez dago era honetako hiztegirik oraindik ez dagoela, ez euskaraz ez beste hizkuntzetan. Baina, gero agertuko diren zenbait arazo hobeto ulertu ahal izateko, egoki iruditu zait subkategorizapenaren arazo honetaz zerbait esatea. (Goenaga 1980: 41) Arazoa da ea nola jaso dezakeen kontu hori gure gramatikak. (Goenaga 1980: 36)
32 I. ALDEZABAL ROTETA Gatozen, bada, euskararen gramatikan, Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika laburrean (Euskaltzaindia 1993) zehazki, jasotzen dena aztertzera. Hasteko, ohartarazten zaigu aditzen sailkapena mota askotakoa izan daitekeela zein ezaugarri hartzen dugun oinarritzat. Sailkapen-mota bat "aditzak onartzen dituen kasu gramatikalen" araberakoa da: ... aditzoinak beste modu batera ere sailka daitezke: aditz bakoitzak onartzen dituen kasu gramatikaletan (hau da, nor, nork eta nori kasuetan) oinarritzen da beste sailkapen irizpide hau, aditzak erabakitzen baitu perpaus batean nork edo nori sintagmarik agertu behar duen edo ager daitekeen. (Euskaltzaindia 1993: 205) Aditzak zein kasu onartzen dituen "aditzak erabakitzen" duela diote; beste modu batera esanda, aditzak hautatzen ditu, azpikategorizatzen ditu kasuok. Eta segidan, sailkapen bat proposatzen dute. Aditzak onar ditzakeen sintagmak kontuan hartuz, hortaz, sailkapen nagusi hau egin daiteke: aditz batzuk nor motakoak dira; beste batzuk, berriz, nor-nork motakoak: (34) Koldo berdur da ez ote den berriz ere eroriko (35) Mirentxuk bidean agurtu gaitu (Euskaltzaindia 1993: 205) Nor-nork sailean, lehendabizi joera orokorra aipatzen dute: Nor-nork sistemako aditzetan absolutiboan eta ergatiboan dauden sintagmak behar izaten ditugu normalean (nahiz hizkuntzak sintagma hauek izkutuan uzteko aukera ere baduen): (36) [gure osabak] erosi omen du [etxea] (37) [guk] hiru bider bazkaltzen dugu [txakurra] egunero (Euskaltzaindia 1993: 205) Eta ondoren, joera orokor horretatik kanpo geratzen diren azpimultzo batzuk bereizten dituzte: -Nor "izuna'' (faltsua) dutenak: • Nor sintagmaren ordez inesiboa agertzen denean objektu bezala: lanean dihardu josten ikasi du • Nor sintagma, berez, sintagma adberbiala denean: filmak hiru ordu iraun ditu • Nor sintagmarik ez duenean: - Nor-nori-nork motako laguntzailea izanik: amari deitu diot
ADITZ-AZPIKATEGORIZAZIOA 35 hil da diogunean, argi ikusten da hor egoera aldaketa bat suertatu dela: hutsik zegoen ontzia lehenik, eta orain betea dago; aitona bizirik zegoen, baina orain ez da bizi. (Euskaltzaindia 1993: 210) Beraz, hiztegiak esan behar du alde batetik aditz bat gorago aipatu ditugun zein sailetakoa den, eta bestetik, zein mota semantikotakoa den. Hiztegietara jotzen badugu, sail hauek errepresentatzeko, laguntzaile-motak aurkitzen ditugu: DA, DU, DIO, ZAIO. Eta beroietan ez dira ondo bereizten ez aipatutako sail eta azpisailak, ez sail-aldaketak, ez mota semantikoak. Esaterako: - Euskal Hiztegian (Sarasola 1997) eta Hiztegi Batuan (Euskaltzaindia 2000) DA, DU, DA-DU, DIO eta ZAIO erabiltzen dira. DA laguntzailea nor nahiz nor(-nori) aditzentzat erabiltzen da; DU, nor-nork(-nori) eta honen azpisailekoentzat; DIO, nor-nori-nork eta bere azpisailekoentzat; ZAIO nor-nori sailekoentzat; eta DADU, bai DA bai DU sailekoak direnentzat, dirudienez, goian aipatu diren "nor inkoatiboa'' eta bere arazlea adieraziz. -Elhuyar hiztegian (Elhuyar 2006) DA, DU, DA/Du, DIO, ZAIO erabiltzen dira, goiko bi hiztegien moduan. - 3. 000 Hiztegian, aditzaren forma eta kategoria gramatikala ageri zaizkigu. Jakina, hiztegiotan mota semantikoak ez baizik eta aditzen adierak zehazten dira, eta horien barruan zenbaitetan beste ezaugarri batzuk ere aipatzen dira; hala nola: [zerbait], [usaina], [norbaiti], 'osagarriak -i kasu-atzizkia duela' ... Ezaugarri horien bidez, adiera horretan sintagma jakin batek har ditzakeen hitzen multzoa edo sintagma-mota murrizten dute. 2.3. Estuguneak Proposamen hauek aztertu ondoren, eta aditz bat sailkatzeari ekiten diogunean, ebatzi gabeko zenbait alderdirekin topo egiten dugu. 2.3.1. Aditzaren eskakizunak direla-eta Aditzak erabakitzen du perpaus batean nork edo nori sintagmarik agertu behar duen edo ager daitekeen. Honenbestez, horrek esan nahi du nor sintagma aditz guztiek onartzen dutela beti? Nor-nork saileko azpimultzotan ikusi dugu ez dela horrela, zenbait aditzek nor izuna dutelako. Beraz, nork eta nori sintagmez gain, nor ere beharrezkoa ote den aditzak erabakitzen du. Edo bestela, erregela orokor bat izan beharko genuke aditz guztioi nor onartzeko, salbuespenak aditz konkretu bakoitzean zehaztuz. 2.3.2. Sintagmen aukerakotasuna dela-eta Nor-nork sistemako aditzetan absolutiboan eta ergatiboan dauden sintagmak hiztunak ezkutuan uzteko aukera duela dio Euskaltzaindiak; eta bestalde, nor izuneko ( deitu dio, irakin du) azpimultzoak ditugu. Zein da "ezkutuan uztea'' ren eta "nor izuna izate" aren arteko aldea? Nor ezkutuan egotea, zer da berez, nor beharrezko elementua izatea baina beti agertu beharrik ez izatea? Nor izuna, berriz, nor ezinezkoa izatea?
36 I. ALDEZABAL ROTETA Esaldi batean nor gabe ageri zaigun aditz bat berehala sailkatu beharko dugu hauetako sailen batean: ez du abesten moduko esaldi batean zer pentsatu behar dugu, nor ezkutuan dagoela? Eta zer da ezkutuan dagoen nor hori? Izan ere, ordenagailu baten begietan bi fenomeno horiek berdin agertzen dira: nor elementua ez dago esaldian. Aditz berrien sailak automatikoki eskuratzerakoan, ez genituzke mota horiek bereiziko bestelako informaziorik gabe esaldian. Desberdindu nahi baditugu, zerbait gehiago erantsi beharko dugu: elipsia, esaterako, baldin eta badago. 2.3.3. Sail-aldaketak direla-eta "Sail-aldaketa'' zer den ez da guztiz argi geratzen. Nor-nork sailekoa den aditz bat (saldu) nor saileko izatera pasatzen denean, ez da besterik gabe nor saileko bihurtzen, baizik eta nor sailez adierazten den inpertsonala izatera pasatzen da. Izatez, nor sailean sailkatuta dauden aditzak (berdur izan, etorri, egon ... ) ez dira inpertsonalak. Beraz, "sail" hitzari, eta orobat "sail-aldaketa''ri ematen zaion estatusa argitu beharra dago. Bestetik, sail-aldaketa ohikoenak bakarrik azaltzen ditu Euskaltzaindiak, eta hauek nor eta nor-nork sailekoei dagozkie bakarrik. Aditzak esaldietan aztertzen hasterakoan, ordea, kasuistika ugariagorekin aurkitzen gara berehalakoan. Euskaltzaindiak nor izunekotzat jotzen ditu josten ikasi du eta bazkaldu du modukoak (azken hauek Iparraldean DArekin erabiltzen direla ohartaraziz). Baina badakigu ikasi aditzak nor-nork erabilera arrunta ere baduela (matematika ikasi du); eta bestalde, zenbait hiztunek oilaskoa bazkaldu dut modukoak ere onartzen dituztela. Orduan, aditz bera bi sailetan ageri zaigu. Bi sailetakoa bada, bi aditz desberdin dira? Josten ikasi duko ikasi matematika ikasi dukoaren desberdina da? Sintaktiko bai, argi dagoenez, baina ikasi, sarrera gisa aztertu behar badugu, bi sarrera emango dizkiogu? Edo sarrera bakarra eta bi homografo, sintaxiari loturikoak? Literaturan hainbat sail-aldaketa aztertu izan dira (Levin 1993, Vazquez et al. 2000, De Rijk 2003, besteak beste). Lan hauetako askotan alternantzia terminoa erabiltzen da sail-aldaketa adierazteko. Objektu inespezifikoaren alternantzia, esaterako, askotxo aztertu den beste sail-aldaketa ezaguna dugu; haurrak ez du abesten edota ume honek jaten du modukoak horrelakoxetzat jotzen dituzte. Aldaketa honetan zehazki, informazio orokor / informazio zehatz oposizioa dagoela aldarrikatzen dute (Vazquez et al. 2000, Levin 1993). Beraz, hemen ere ez da, berez, sail-aldaketa hutsa gertatzen. Izatez, laguntzaileari begira ez da aldaketarik gertatzen, baizik eta aldaera horietako bakoitzak nabardura bat eransten dio aditzaren erabilera horri: nor dagoenean, objektu jakin bati buruzko informazio zehatza ematen da (haurrak bertso bat abestu du); nor gabekoan, berriz, ez du zehaztasun horrek axola, baizik eta aditzak adierazten duen ekintza bera azpimarratu nahi da (abestea haurren gaitasunen eta aukeren artean dago, baina honakoan haurrak ez du ekintza hori egiten). Nor izuneko aditzen artean sailkatuta dauden batzuek ez dute horrelako nabardurarik adierazten. Argi dago denak ez direla maila bereko sail-aldaketak, baina hain zuzen Euskaltzaindiak ere horixe esaten du aztertzen dituen alternantzietan. Bata semantikoki esanguratsua da: inkoatiboa; eta bestea, besterik gabe inpertsonala, horrek esan nahi duena zehaztu gabe.
ADITZ-AZPIKATEGORIZAZIOA 37 Gauza da, seguruenez sail desberdinak planteatzerakoan sail horretako jokaera sintaktikoa bakarrik erakusten duten aditzak izaten direla gogoan. Baina testu errealek erakusten digute aditz berarekin egitura anitz agertzen zaizkigula. 2.3. 4. Sailak eta azpimultzoak bereizteko ezaugarriak Nor izuneko aditzen artean, hiru azpimultzo daude: - Nor sintagmaren ordez inesiboa hartzen dutenak: jardun, ikasi .. . - Nor sintagma, berez, sintagma adberbiala denean: iraun, pisatu .. . - Objekturik hartzen ez dutenak: irakin, funtzionatu ... Argi dago azpimultzo hauen arteko desberdintasuna azaltzeko, nor, nori eta nork kasuez gain bestelako ezaugarriak ere izan behar direla kontuan: - jardun, ikasi: non kasuak desberdintzen du besteetatik - iraun, pisatu: nor sintagma, sintagma adberbiala da. Objektua ez den beste zerbait da: zenbat edo neurria adierazten duen osagai bat. Ezaugarri semantiko bat sartzen dugu, eta horrek ematen du desberdintasuna - bazkaldu, dimititu: nor benetan izuna da; hots, ez dago bestelako sintagmarik nork sintagmaz gain. Ondorioz: - Nor izuneko azpimotak adierazteko ezaugarri gehiago zehaztu behar dira: • nor izuna - nork - non: jardun, ikasi • nor zenbat - nork: pisatu, iraun • nor izuna - nork: bazkaldu, dimititu - Neurria (edo zenbat) erabiltzen dugun bezalaxe, beste osagai sintaktikoak ere (nor, nori, nork, non ... ) modu horretara zehaztu behar genituzke, aditzak maila berean deskribatzeko. Izan ere, "bi urte"k iraun aditzarekin zenbat adierazten du (iraupena, zehatzago esateko), baina bi urte ditu moduko esaldi baten aurrean, ez zaigu bururatzen ukan, pisatu eta iraun aditzen multzokoa denik. Adibide horretan objektua ikusten dugu, komunztadurari begiratuta, bederen. Beraz, sintaktikoki elementu bera dela dirudi, baina aditz batekin eta bestearekin duen balio semantikoa da aldatzen dena. 2.3.5. Ondorioak Esan dugun guztiarekin: - Badirudi saila aditzaren beraren sailkapenari dagokiola, eta sail-aldaketa egitura mailako zerbait dela. Alegia, egiturek beraiekin nabardura sintaktiko-semantiko batzuk dituzte (DA-inpertsonala / DU ez-inpertsonala, DA-inkohatiboa / DU-arazlea, DU-orokorra / DU zehatza e.a.) eta aditzek, diren sailekoak direla, batzuk onartzen dituztela eta beste batzuk ez. Edo besterik gabe, ez dute sailaldaketarik erakusten. Goldberg-ek (1995) -eta Garda-Miguelek (1995) eta Rebolledok (2002), harena onartuz-, ikuspuntu honetatik aztertzen dituzte
38 1. ALDEZABAL ROTETA aditzak eta egiturak. Hala, aditz horrek esaldian lortzen duen balio semantikoa bere sailak eta egiturak ematen dionaren arteko batura da. Hori da Construccionismoaren korrontean aztertzen dena. - Sailak egiteko garaian NOR, NORI, NORK eta batzuetan NON kontuan hartzen diren bezala, zergatik ez hartu beste sintagma-motak ere? -Sail-aldaketa batzuk orokorragoak dira (aditz askok onartzen dituztelako) eta beste batzuk, partikularragoak (aditz gutxi batzuek onartzen dituztelako). Izatez, autore batzuek, alternantzia orokor batzuk (euren ustez semantikoki esanguratsuak direnak) sailak definitzeko erabiltzen dituzte (Vazquez et al. 2000, Levin 1993): alternantzia esanguratsu berak onartzen dituzten aditzak, multzo edo sail berekoak dira, sail hauek semantikoak gertatzen direlarik. Hala, Levin-en (1993) abiapuntua erakargarria irudi, eta Vazquez et al.en (2000) eskarmentua oinarri, 100 aditzen azterketa burutu nuen (Aldezabal 2000, 2004), autore hauek sailez eta alternantziez esaten dutena kontuan hartuta. Azterketa horretatik, hurrengo ondorioak atera nituen: Aditz guztien erabilerak aztertzerakoan (eta ez aditz bakarrarenak edota erabilera bakarra hainbat aditzetan) argi ageri da aditz bakoitzak egitura usu bat (egitura prototipiko bat) edo batzuk erakutsi ohi dituela, aditz guztietan errepikatzen diren balio semantiko orokorren bat adierazteko. Balio semantiko orokor hauek ez dira adierak, hiztegietan agertzen diren modukoak, baizik eta kategoria kognitibo oinarrizkoak, predikatu-mota orokorrak, sailak osatzeko baliagarri izan daitezkeenak. Zehazki esanda: aditz bakoitzean badira egitura batzuk hitz desberdinekin askotan errepikatzen direnak, eta egitura horietako bakoitza, oro har, balio semantiko bati lotzen zaio. Zenbaitetan egitura usu bat baino gehiago dago balio semantiko beraren alderdi desberdinak adierazteko; hori da, hain zuzen, alternantzietan gertatzen dena. Honenbestez, delako aditzak onartzen dituen egitura horiek guztiak dira bere azpikategorizazio-patroiak. Patroi hauek, azken batean, egitura sintaktiko-semantikoak dira, bietatik (sintaxitik eta semantikatik) dutelako. Aditz batzuek, orduan, bat egiten dute adieraz ditzaketen predikatu-motetan. Horri begira sail berekoak dira. Baina horrek ez du esan nahi horretarako egitura sintaktiko berak erabiltzen dituztenik, nahiz eta askotan berdinak izan. Ez eta alternantzia berak onartzen dituztenik, askotan halaxe izan arren. Aditzak bere ohiko patroi sintaktikoetan parte hartzeari, sintaxi aske izaera aitortuko diogu. Hots, aditz horrentzat horiek dira jokaera sintaktiko arruntak. Hortik abiatuta, patroi horietatik aldentzen diren hainbat esapide edo unitate konplexu daude, eta geroz eta gehiago aldendu horietatik orduan eta ez-askeagoa da sintaxia aditz horrentzat. Gerta daiteke, hala ere, patroietatik aldendu gabe (hots, sintaxi askeari eutsiz) hitz bat aditz berorrekin askotan agertzea eta denborarekin unitate konplexu gisa finkatzea. Edota besterik gabe, finkatu egiten da, azterketa sakonagoa behar duten arrazoiak direla medio. Eta jakina, batzuetan ez dago argi patroi baten aurrean gauden edota esapide batenean. Nolanahi ere, azpikategorizazio-patroien azterketarekin era berean esapideena ( edo unitate konplexuena) ere egiten dugula esan nahi dut, albo-ondorio gisa.
ADITZ-AZPIKATEGORIZAZIOA 39 Hori guztia hobeto ulertuko dugu 2. atalean. Orain, ikus dezagun, azpikategorizazioa ikuspuntu honetatik aztertuta, zein ezaugarrirekin eta nola definitu beharko genukeen. 2.4. Definizioa, azkenean Esandako guztiak kontuan hartuta, aditzen azpikategorizazioa da, hasieran ikusitako definizioari jarraiki, aditzak eskatzen dituen elementuen gauzapen sintaktikoa, baina eskakizun horiek predikatu-mota orokor gisa zehaztuta. Aditz bakoitzak ez du jokaera bera predikatu-mota jakin bat gauzatzeko, ez deklinabide-kasu aldetik, ez osagai semantiko/sintaktiko kopuru aldetik, ez osagai semantiko horien azpian ager daitezkeen ale lexikalen aldetik, ez osagai semantiko horiek esaldian agertzeko eta berreskuratzeko duten gaitasun aldetik. Beraz, azpikategorizazioa definitzeko: - Lehenengo pausua, aditz bakoitzak zein predikatu mota adieraz ditzakeen zehaztu behar da, predikatu mota horiek gauzatzeko beharrezkoak dituen osagaien kopurua eta beren izaera semantikoa definituz; azken batean, rol semantikotzat har daitekeena definituz. - Behin hori eginda, predikatu mota bakoitza sintaxian gauzatzeko aukerak zehaztu behar dira: • Osagai bakoitzaren gauzapen desberdinak, deklinabide-kasuaz zehaztuta. • Rol semantikoarekin batera, hautapen-murriztapenak (ezaugarri semantiko zehatzagoak, ale lexikalari berari dagozkionak berez), murriztapena argia denean eta betiere predikatu motak edota alternantziak bereizten baditu. • Osagaiak sintaxian ageri ez direnean berreskuratzeko mekanismoak; hots, elipsi- eta inespezifikazio-gai tasunak. • Osagaien artean dauden dependentzia-fenomenoak (osagai bat agertzeko bestea agertu behar izatea nahitaez). Ildo honetan kokatzen dira lan ugari. Lehengo atalean aipatutakoez gain (Verbnet, PDT, Framenet) gaztelania aztergai duten beste hainbat badaude: ADESSE (Garda-Miguel 2005), SenSem (Alonso et al. 2005). Euskaraz ere hainbat saio eginak ditugu Ixa taldean: Propbank gidalerroei jarraiturik bata (Aldezabal 2006) lankide katalanekin batera (http://clic.ub.edu/cessece/index.php), eta SenSem-eko gidalerroak jarraiturik bestea. Azkeneko honen emaitza, hain zuzen, VOLEM (CTP- 2003-R4)1 deritzan proiektu batean garatu genuen, eta ondoko web-orrian ikusgai jarri: http://grial.uab.es/multi/ 3. Adibide batekin hobeto: eman Saia gaitezen esan duguna eman aditzarekin eta honen baliokidetzat jo ohi den gaztelaniazko dar aditzarekin aplikatzen. Konparaketak are argiago uzten du fenomeno hauen orokortasuna. 1 Eusko Jaurlaritzak 2003an Pirinioetako Lan-Elkarteak (CTP) sortzeko emandako dirulaguntzari esker burutu zen proeiktu hau.
40 1. ALDEZABAL ROTETA Zergatik itzultzen dugu berehalakoan eman aditza dar aditzarekin gaztelaniaz? Bi aditzok bi hizkuntzetan oinarrizko kategoria kognitibo bera adierazten dutelako (adieraz ditzaketen beste hainbat gauzen gainetik) eta horixe delako aditzon esanahi usuena edo ustez arruntena: transferentziazko kategoria kognitiboa. Baina beste hainbat ahalmen ere konpartitzen dituzte: transferentziazko eskematik abiatuta bestelako xehetasunak dituzten esanahiak sortzekoa, eta baita, beste hitzekin konbinatuz, unitate konplexuak osatzekoa ere. Horixe ikus dezakegu Morante-k (2004) dar aditzarekin eta Aldezabalek (2004) eman aditzarekin egindako azterlana konparatuz. Bi lan hauetan, aditzon egiturak eta esanahiak sailkatzeko ikuspegia guztiz berdina izan ez arren, azpiko fenomenoa askotan bi hizkuntzetan berdina dela ikusiko dugu. Abia gaitezen euskarazko corpusean2 aurkitu ditzakegun adibide batzuetatik: (1) Marrazkiak maite dituenez gero, paper zuria eta koloretako lapitz batzu eman dizkiot. [NIK] [HARI] (EusCor) (2) Urte askoan kontzertu asko eman dut berarekin. [NIK] (EG) (3) ( ... ); eta orduan izan zen lxidro anaia txikia marruka hasi zenean, karraixi bizian, narrua kendu izan baliote bezala, amatxok azkenik muturreko eder bat eman zion arte. [HARI] (EusCor) ( 4) Jakintsuak esanda, mozorroztea errutina hautsiz gure izaera adierazteko bide ezinobea dela uste dugu eta gainera horrela beste urte guztian betiko formak gordetzen jarraitzeko indarra ematen digu [HARK] [GURI]. (EusCor) (5) Onartezina da eta herritarrei nazka ematen die [HORREK] (EG) (6) Otaegik harri-jasotze munduan lehen pausuak eman ditu. (EG) (7) Gipuzkoako Caritasetik jakinarazi digutenez, kontu korronteetan diru dezente bildu da jada eta eskura ere askok eman dute laguntzatxoa. (EG) (8) Minutu pare bat besterik ez dut horretan eman, baina atetik irten ondoren ez dut kalean Altdorfer jauna ikusi. (EusCor) (9) Delikadezak, sentiberatasunak, fineziak ... izuturik, hemendik ihes egin dutela ematen du. (EusCor) Zein azpikategorizazio-patroiren azpian sailkatu behar ditugu adibideok? Corpusaren maiztasunari begiratzen badiogu, (1) adibideko egitura (nork-norinork) oso ugaria da, eta ondoko ezaugarri orokorrak ditu: nork izaki biziduna izaten da, nor objektu konkretu bat eta nori beste izaki bizidun bat. Hona horrelako beste bi adibide: (10) Gero Pistorius organista zaharrak paperezko pezeta, hogerleko eta bosdurokoak eman zizkidan [NIRI] horiekin batera gordetzeko, baina mesede baten truke. (EusCor) (11) Beso ezkerrez besarkatuko du, gizonak berak eutsiko dion kopa batean emango dio edaria [HARK] [HARI] hitz goxoak murmuriatzen dizkion bitartean. (EusCor) 2 Euskaldunon Egunkaria eta XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa izan dira corpus-iturri nagusiak, EG eta EusCor laburtzapenez adieraziak, hurrenez hurren. Ohar bedi, ordea, zenbaitzuk artikulurako laburtu edo moldatu egin ditudala, eta beraz ez daudela corpusean bezalaxe.
ADITZ-AZPIKATEGORIZAZIOA 41 Hauetan erraz uler dezakegu transferentzia bat gertatzen dela: 'norbaitek zerbait (konkretua) ematen dio norbaiti'. Gaztelaniaz ere halaxe gertatzen da. (2)ko adibidean, ordea, goian aipatu dugun egitura horretako zenbait elementu aldatu egiten dira: noririk ez dago eta nor ez da objektu konkretu bat (kontzertu). Corpusaren maiztasunari begiratzen badiogu, horrelakoak maiz agertzen zaizkigu, eta askotan objektua abstraktua da eta aditza aspektu burutugabeko formaren batean doa. Horrelakoetan badirudi ekintza bera azpimarratu nahi dela helburu zehatza zein den gorabehera. Nire ustez hauetan inpertsonal moduko bat egin nahi da: nor-norinork egitura horretako nori inpertsonalizatu nahi da, nor-nork egiturakoetan norkekin gertatzen den moduan. Nor objektu konkretua den adibide gutxi batzuk ere badira: (12) kartzeleroak, medikuak, psikologoak, irakasleak ... Medikuen asistentzia ezin da deskribatu, lotsagarria da, edozer gauzarentzat pilulak ematen dituzte [HAIEK] eta kito. (EG) (2)ren modukoak Morante-k (2004) transferentziazko eskema usutik aldentzen diren unitatetzat jotzen ditu (dar un concierto / dar una conferencia), eta baliokidetza hau egiten du: dar = producir. Nire ikuspegitik, ordea, transferentziazko eskema bera izango genuke, baina helburua desagerturik, nor-nori-nork eskemarekiko aldaera osatuko luke. (3)ren moduko adibideetan nor-nori-nork eskema ageri zaigu, baina objektuaren izaerak eman aditzaren esanahi "arrunta'' aldatzen duela dirudi. Morante-k hain zuzen horrelako erabilerak (dar una patada / dar un golpe) "dar = ejecutar" esanahia duten unitatetzat jotzen ditu. Gauza da muturreko ekintza bat dela (ez behintzat objektu konkretua), negatibotzat jotzen duguna gainera; baina azken batean transferentzia baten berri ematen da, dela negatiboa, dela positiboa. Gauzak are gehiago zailtzen dira (4) eta (5)en moduko adibideetan, non nor nahiz nork kasuan dauden entitateak abstraktuak diren, eta nori kasuan dagoen entitatea gizakia edo behintzat izaki biziduna, borondatez egiten ez duen ekintza batean murgilduta aurkitzen dena. Nor kasuan doan entitateak izaki bizidunei dagokien egoera edo sentimenduak adierazten ditu, eta ondorioz eman aditzak transferentzia esanahia galdu eta egoera psikologiko bat adieraztera pasatzen dela dirudi. Morante-k "dar = provocar" balioa ematen die hauei. Balio hauetan, eta baita (3)koen modukoetan ere, badirudi parte-hartzaileen borondateak garrantzia duela: (3)koetan hartzaileak ez du borondatez jokatzen; alderantziz, badirudi borondatearen aurkako zerbait jasaten duela, (4) eta (5)en modukoetan hartzailearen aldetik (eta batzuetan ez eta igorlearenetik ere) ez dago borondatezko asmorik; besterik gabe ekintza gertatu egiten da eta hartzaileak jasan egiten du. Horregatik hartzen du hartzaileak "jasale" zentzua. Baina· zein neurritan hartu behar dugu kontuan borondatearen ezaugarria aditz baten osagai semantikoak definitzeko garaian? Transferentziazko eskeman beti ulertu behar al da hartzaileak eta igorleak transferentzia borondatez (borondate onez) egiten dutela? Hori esatea gehiegizkoa da nire irudiz, esaldiz esaldi testuingurua erabat aztertzea ekarriko bailuke horrek. Testuinguru hori nolakoa den oraindik zehazteke dagoen honetan, aukera orokorraren alde egin dut: transferentzia eskema planteatu guztientzat, baina azpimarratuz egituraren arabera eta entitateen arabera nabardurak daudela batetik bestera. Nolanahi ere, badira transferentziazko balio hau izanik uni-
42 1. ALDEZABAL ROTETA tate konplexu bilakatu direnak, objektuak ez duelako ohiko mugatzailea ageri; min emanen gertatzen dena, esaterako. Gauza argi bat badela dirudi, hala ere: nor sintagman doan izena abstraktua denean, objektua transferentzia-ekintzarekin batera une horretan sortzen da. Objektua konkretua denean, objektu hori dagoeneko sortua dago, eta transferentziaren berri ematen da. Aldaketa3 kategoria kognitiboan (beste aditzen azterketatik bereizten den beste oinarrizko kategoria bat) ez dirudi hori gerta daitekeenik: nor kasuan dagoen entitateak sortua egon beharra du aldez aurretik; ezinezkoa dirudi aldez aurretik sorturik ez dagoena izaeraz edo lekuz aldatzea. Horixe da Vazquez et al.ek (2000) afektazioaz mintzo direnean diotena: Por otro lado, distinguimos entre entidades afectadas y efectuadas, es decir, las de nueva creaci6n. Asi, consideramos que no podemos hablar de la afectaci6n de una entidad que no existe con anterioridad al evento. (Vazquez et al. 2000: 163) Eta horrexegatik zehazten dute aldaketako objektua gai ukitu (afektatu) gisa (gai hutsaren ordez). Baina aztergai honek beste aditz batzuetara eramango gintuzke. Itzul gaitezen adibideetara. Goiko guztien aldean, ( 6) eta (7) modukoak ez dira sartzen trasnsferentziazko eskema usuaren barruan. Hauetan eskema usu horretatik kanpo geratzen diren elementuak ditugu. ( 6) adibidean zehazki nori elementua ez da aukerakoa; ez dago eliditurik edo inespezifikaturik. "Pausuak eman" diogunean, nori agertzea ezinezkoa da; eman sintaxi asketik urrundu egiten da. Eta horrekin batera baita transferentziazko esanahitik ere. Hori dela eta, hor unitate konplexu baten aurrean gaudela dirudi. (7)an ere eskura elementua ageri zaigu, emanen transferentziazko eskema usutik aldenduz. Esanahia transferentziazkoa da, baina eskema ez da usua. Hori horrela, eskurak emanekin unitate bat osatu eta gero transferentzia adierazten duela dirudi. Ohar bedi, gainera, nora sintagman ageri den entitatea nori sintagman doan entitatearen jabetzakoa dela (kasu honetan za.ti-oso harremana dugu, zehazki), eta hori gertatzen da transferentziazko eskeman nori eta nora sintagmak batera ageri diren guztietan ( aztertutakoetan, bederen); gainera, orduan bakarrik dirudi onargarri nora sintagmak. Erabilera hauen modukoak gaztelaniaz ere bereziak dira eskema usuarekiko (dar un paso(* a alguien); dar en mano). (8) eta (9) adibideetan, bukatzeko (eta gehiago luza gintezke), ez dago transferentziazko esanahirik; eta egitura sintaktikoak ere erabat desberdinak dira transferentziazkotik (8)an jarduera bat dugu, norbaitek zerbaitetan denbora jakin batean egiten duena, eta (9)an, mendeko konpletibo batez baliatuta, ustezko adierazpen bat egiten da. Beste hizkuntzetan, gaztelaniaz adibidez, balio hauek ez dira dar aditzarekin itzultzen. Hala izanik, eta adibide hauek aztertuta, eman aditza 3 predikatu-mota adieraz ditzakeen aditz gisa definituko genuke, eta predikatu hauetan gauzapen sintaktikoak honelaxe definituko genituzke: 'Zerbaitek (bizidun edo bizigabe) zerbait (ez nahitaez konkretua) zerbaiti (ez nahitaez bizidun) eman' ➔ Transferentzia: abiapuntua_ERG4, gaia_ABS, helburua~DAT 3 Egoerazkoa nahiz kokapenezkoa izan daitekeelarik. 4 Hauek dira laburtzapenen adieraziak: ERG: ergatiboa, ABS: absolutiboa, DAT: Datiboa, INE: inesiboa eta ELA_KONPL: -ela erlazio-atzizkiaz gauzatzen den konpletiboa.
ADITZ-AZPIKATEGORIZAZIOA 43 ERG eta ABS elidi daitezke. DAT eta ERG inpertsonaliza daitezke. - 'Denbora zerbaitetan eman' ➔ Jarduera: esperimentatzailea_ERG, denbora_ ABS, jarduera_INE INE elidi daiteke eta baita inespezifikatu ere. ERG elidi daiteke. 'iruditu' ➔ gaia_ELA_KONPL -> Ustezko adierazpena Aipatu gabe geratu diren beste hainbat erabilera badira, eta horietako askok unitate konplexuekin eta esaera finkatuekin dute lotura. Izan ere, erabilera batzuetan ulertutzat ematen diren elementu ezkutu asko daude, eta horrek egitura -eta askotan balio semantikoa bera- aldatzea dakar, ondorioz unitate konplexuei edo esapide luzeagoei bidea irekiz: Eman egingo dizut! edota Nor da ematen? Esaldietan ditugu horren adibideak, non lehenengoan [kolpea] ulertutzat ematen dugun eta bigarrenean [kartak].5 Baina, jakina, askotan zalantzan jartzen dugu predikatu-mota baten aurrean gauden edo unitate konplexuen aurrean, maiztasunak eta finkatze lexikoak ondo aztertu arte. Horrelakoak dira, adibidez, leihoak iparraldera ematen du modukoak, edo beste aditzetan ere aurkitzen ditugunak (gurera bildu; herrira ezkondu ... ). Hauetan ez dago argi unitate konplexu gisa aztertu behar diren (iparraldera/hegoaldera/ekialdera/ mendebaldera eman; gurera bildu; herrira ezkondu) edo beste predikatu orokor edo usu bat proposatu behar den: -ra eman (kokapena?): -ra bildu / -ra ezkondu (kokapen- eta egoera-aldaketa?). Argi dago hemen esandako guztia hautatutako ikuspegiaren eta sistemaren barruan ulertu behar dela, eta aukera bat besterik ez dela. Gauza bera aztertzeko ikuspegiak desberdinak izan daitezke, jakina. Morantek, esaterako, proposatzen dituen unitate eta balio semantikoak bigarren hizkuntzaren ikasketari begira egiten ditu. Nire ikuspegia euskara bera eztertzea eta ezaugarriak nolabait modu sistematiko batean biltzea izan da, horrela beste maila linguistikoko atazetan baliagarri izan dadin; edo, bederen, ustez hala izango delakoan. 4. Bukatzeko, nolabait esateko Orain arte esandakoak eta hemendik aurrera esan beharrekoak egiaztatu eta sakon berraztertzeko, datu errealak behar ditugu; areago, gure helburua datu errealak aztertzea bada. Eta orain arte Ixa taldean egindako tresneria konputazionalak6 horretan asko lagundu dezake. Corpus-adibideak eta datu estatistikoak eskaintzen, esaterako. Azpikategorizaziopatroietan zehaztu ditugun deklinabide-kasuak eta konbinazioak delako aditzean maiztasun handienarekin agertzen direla esan dugu, baina era berean horietako batzuek elipsirako joera handia dute. Hori benetan horrela den berraztertzeko, patroia osorik jarraitzen duten adibideak, eta patroiko elementuren bat falta dutenak konpara daitezke. Datu horiek automatikoki lor ditzakegu, aldez aurretik maila morfosintaktikoan etiketatuta dagoen corpus batean bilaketak eginez. Patroian jarrita ez dauden deklinabide-kasuen maiztasuna ere atera daiteke, agerian agertzeko euren 5 Elhuyar hiztegi elebiduneko (Elhuyar 2006) adibideak ditugu hauek. 6 http:/ /ixa.si.ehu.es
BEHAR IZAN+ PARTIZIPIOA: GEROALDIKO BALIOAZ 0. Sarrera lfiaki Amundarain Euskaltzaindiko Gramatika Batzordea Behar izan aditz perifrasien artean sailkatzen du EGLUk. Osagarri modura izena, partizipioa edo aditz izena har ditzake: (1) a. Ordenagailu berria behar dut b. Auzokoak behintzat garaitu behar ditugu c. Lan horiek zuk egitea behar dugu erakundean. Gramatika lanetan sarriena behar izan perifrasi-multzoak partizipioarekin duen jokabidea aztertu da, eta ikuspegi sintaktikotik garrantzitsuak diren zenbait puntutan sakondu da: erabiltzen den laguntzaile mota, aspektua adierazteko bideak, multzo osoak dituen ezaugarri sintaktikoak ... Lan honetan gaiaren beste alderdi bati helduko diogu: behar izan + partizipioa erabiliz adieraz daitezkeen balio/esanahi desberdinei egingo diegu behako bat, eta arreta berezia jarriko dugu geroaldia adieraziz azaltzen diren adibideetan. Auzi semantiko/pragmatikoekin ariko garenez, mugarri zehatzak finkatzea ez da erraza: adibideak eskaintzen eta norabide nagusiak markatzen saiatuko gara. 1. Balioak Behar izan aditz perifrasian behar izena azaltzen da, eta izen horren esanahitik eratorrira, bistakoa da adieretako bat 'beharrarena' edo 'obligazioarena' izango dela. Baina gramatiketan aski aipatua da ez dela hori har dezakeen balio bakarra. 'Beharraren' balioari buruz ari garela, bi mota behintzat aipa daitezke: kanpotik ezartzen zaigun beharra, eta bakoitzak norbere buruari ezartzen diona. Kanpotik ezartzen den beharra askotan 'obligazio' bezala hartzen da: (2) Auto gidariek 90 baino mantsoago joan behar dute errepide honetan Alegia, legeak edo trafiko-arduradunek agindu dute nola ibili behar den errepide horretan. Horrelako kasuetan, gerta liteke subjektua pertsona ez izatea: (3) Egoera onean daudela ziurtatuko duen ikuskapena pasa behar dute autoek bi urtez behin Kanpotik ezarritako beharraz ari garelarik, adibideak ezezkoak direnean, testuinguruaren arabera interpreta ditzakegu debeku modura, edo obligaziorik eza bezala:
48 I. AMUNDARAIN (4) a. Ez da 120 baino bizkorrago joan behar (debekua) b. Gure enpresan ez da gorbatarekin joan behar (obligaziorik eza) Bakoitzak norbere buruari ezarritako beharra, berriz, askotan komenigarritasuna bezala interpretatzen dugu: (5) Argaldu egin behar dut Komenigarritasuna adierazi nahi denean, subjektua pertsona izan ohi da gehienetan (6), baina ez beti (7), eta askotan alegialdiko aditzak erabiltzen ditugu: 1 (6) Gutxiago jan eta edan behar genuke (7) Legeak herritarron eskubideak errespetatu behar lituzke Gomendioak emateko (8a) edo hiztunaren desioak era orokorrean adierazteko (8b) erabiltzen ditugu askotan horrelakoak: (8) a. Mirenekin adiskidetu behar zenuke b. Orixe izan bear litzake mundu onetako gure eginkizunik nausiena. lraizoz. Yesukristo gure Yaunaren bizia lau Ebangelioetatik itzez-itz atera ta. 2 Ezezkoetan ere berdintsu, komenigarritasun eza adierazten da, eta iraganekoak ez direnean askotan gomendioak emateko erabiltzen dira: (9) a. Ez egin negar,/ orlakorik ez nizun esan bear. Bilintx. Bertso ta lan guziak, 80. b. Ez zenuke gauez bakarrik ibili behar c. Ahul zaude, eta ez duzu orain baino gutxiago jan behar d. Egin dizutena ez da zuzena, baina ez duzu haserretu behar Nolanahi ere, 'beharraren' eremuko adiera hauetan guztietan, behar izan aditz perifrasiak kasuaren arabera lehiakide ditu beharra izan, beharrean egon, beharrik ez izan, ezin izan ... , eta esan liteke ziurrenera azken hauek sarriago erabiltzen direla. Hizkuntza askotan gertatzen dira antzerako fenomenoak: nozio bera adieraz dezaketen forma desperdinak ditugunean, forma horietako batzuk adiera konkretu batzuetara gehiago lerratzen dira, eta nolabaiteko espezializazioa gertatzen da. Bestalde, beharraren ideia indargabetuta edo era berezian ulertuta, harridurazko perpausetan, kexua edo atsekabea adierazteko ere erabili ohi da behar izan: (10) a. Zuek izan behar orain ere! b. Oraintxe etorri behar bisitan lehengusu hori ere, lanpetuena genbiltzanean! c. Beti tontakeriatan ibili behar! d. Biurria mutilla; zer galazi uratxe egin bear. Anabitarte. Polikarpo, 13. 1 Adiera honetan, subjektua bizigabea denean, aditz izena edo izena bera errazago hartzen ditu osagarri modura behar izan-ek: Teilatuak konpontzea behar du / teilatuak konponketa bat behar du / *Teilatuak konpondu behar du 2 Tradizoko adibide guztiak Orotariko Euskal Hiztegitik ateratakoak dira. Aipatutako obren erreferentzia osoagoa han aurkitu daiteke.
BEHAR IZAN+ PARTIZIPIOA: GEROALDIKO BALIOAZ 49 Horrez gain, kanpoko iturriei jarraituz ematen den informazioa, probabilitatea, ustea, aukera ... ere adieraz lezake behar izan-ek. Begira ondorengo adibideari: ( 11) Mirenen amak Albizturkoa izan behar du3 Badirudi hiztunak honelako zerbait adierazi nahi duela: "informazio hau ez dizuet neurez ematen, baina hori da esaten dena/jakin dudana, eta hala dela dirudi". Izan aditzarekin aurkitzen dira sarrien horrelako adibideak, egitura atributiboetan, eta euskalki guztietako lekukotasunak ditugu:4 (12) a. Berak uste bezi.fi. ederra etzuan izan behar. Urruzuno. Euskal-Erritik Zerura, 89. b. Burni-aldikoak (agian lenagokoak) izan behar dute ( ... ) agertu diran !urontziak. J .M. Barandiaran, Euskalerriko Leen-gizona, 66. c. Hogoi urte etzituen izan behar Mariak [ ... ], Johanek aldiz gehixeago: hogoita-hamar bat? Narbaitz, P., San Frantses Jatsukoa, 59. d. Eskualde berekoak izan behar gira, emaztekia! Jean Etchepare. Berebilez, 115. e. Dugun ikus bertze barne ttikia; hau baino ere pullitagoa behar da izan. Barbier, Supazter chokoan, 159. Bestelako aditzekin ere aurki litezke adibideak: (12) f. Lanetik etorri behar zuen Joxek, etxea sutan ikusi zuenean. g. Ez diogu deituko afaltzera: lur jota egon behar du, eta hobe dugu bakean utzi. h. Edanda joan behar zuen, istripua izan zuenean, eta isun gogorra izango du. Alegia, (f)-n, diotenez Joxe lanetik zetorren; (g)-n norbait lur jota dagoela jakin dugu; eta (h)-n, gidaria dirudienez edanda zihoan. 5 Adiera honetarako, badirudi perifrasi osoak adierazten duena burututzat sumatu behar dugula, ezin dela etorkizunerako proiekziorik egin. Erabilera honen oso antzerakoa izango litzateke, hiztunak zalantza adierazten duenekoa, baina zantzuek-edo ondorio horretara 'behartzen' gaituztela dirudienekoa: (13) i. Enago ziertu ziertu nok ostu edo kendu izango deustan, bana neure iritzijan urlijak edo urlizijak izan biar eban lapurreta au egin eustana. Pedro de Astarloa, Urteco Domeca gustijetarako verbaldi icasbidecuac II, 177. j. Hoin beltza izaiteko, ebenazkoa du izan behar. Jean Etchepare. Berebilez, 64. 3 Horrelakoetan, batzuetan edun laguntzailearekin subjektuak ez du ergatiboko markarik izaten: Eskribauaren jantziya izan biar du jaun batena, banan arras antziftakua. (Soroa, Antton Kaiku, 110) 4 Bizkaiko eta Gipuzkoako testu batzuetan, behar izan adiera honetan erabiltzen denean, atributuak -k marka izaten du: Urteten deutsa bidian gizon lotsa ta itzal andiko batek, zenek izan biar eban bere Aingeru jaoliak. Uriarte. Marijaren illa edo Maijatzeco illa, 83. 5 Baina aditzaren ezaugarri semantiko eta aspektualen arabera zailtasunak aurki ditzakegu: i. Mirenek (??konpondu/ ?konpondu izan) behar du teilatu hori ii. Bere aurka zabiltzala (??pentsatu / ?pentsatu izan) behar du hasieran
BEHAR IZAN+ PARTIZIPIOA: GEROALDIKO BALIOAZ 51 Baina hori horrela izanik, ohartzen gara, baita ere, behar iza,n-en bidez ezin direla geroaldiko kasu guztiak adierazi. Adibidez, ondorengo hauek guztiak geroaldiko aspektu markaren bidez emango genituzke, ez behar iza,n erabiliz: (15) a. Etorriko al zara nirekin zinemara? b. Ezkonduko zara nirekin? c. Nekazarien batzarra igandean izango da d. Segi etxera, eta gero deituko dizut e. Bilera amaitzen hitz egingo dugu f. Eguna luzea izango da g. Nahi duzuna egingo dut zuri laguntzeko h. Zuk esango didazu zer nahi duzun i. Segituan itzuliko da Miren j. Laster jakingo dugu irabazlearen izena Guztietan ere geroaldiko gertaerak adierazten dira, baina ez dirudi behar iza,n aditzaren bidez emango genituzkeenik. Beraz, behar iza,n-en bidez geroaldia adieraz liteke, ez ordea edozein motatako geroaldia. Lafittek 'futur certain' aipatzen zuen, eta nozio hori zehazten, barnean edo hurbil egon litezkeen erabilerak eta adibideak agertzen saiatuko gara ondorengo lerroetan. Geroaldiaren eremuan behar iza,n-en bidez zer esparru bete litekeen aztertu nahian, begira diezaiegun ondorengo adibideei: itxura batean, aurreko (15a) eta (15b) adibideen antzerakoak dira, baina oraingo hauetan, askoz errazago erabiliko genuke behar iza,n etorkizuna adierazteko: (16) a. Joan behar al duzue zinemara? b. Norekin ezkondu behar duzu? (15a-b )-koekin alderatuz, desberdintasuna izan liteke (16)-koetan, geroari buruzkoak izan arren, aurretik ezaguna duten informazio edo hizketagai bat, edo aurretik hartutako erabaki bat dagoela tarteko: (16a)-n, aurretik mahai gainean dago zinemara joatea, aurretik aipatu delako, beste batzuetan antzerako egoeran joan ohi direlako ... ; (16b)-n, solaskideak jakinaren gainean dira norbaitek ezkontzeko asmoa duela. Aldiz, (15)-ekoetan, une horretan bertan egiten da geroko ekintzei buruzko adierazpena, eta ez dago aurretiaz ezaguna/bideratua den hizketagairik, edo aurretiazko erabakirik edo asmorik. Honi lotuta, ohartzen gara, baita ere, (15c) adibidean, ziurrenera batzarraren data aurretiaz finkatua izango dela, ez dela une horretako kontua izango, baina aurretik hizketagai ezaguna ez balute bezala ari dira solaskideak, eta subjektuak ere ez du erabaki gaitasunik, ez du intentzionaltasun edo asmorik; 8 horregatik, solaskideek beren arteko jardunean batzarraren inguruko gaia aurretik hizketagai izango dela badakite, orduan (17a-b) zuzenak izango genituzke behar izan perifrasiarekin: ( 17) a. Batzarra irailean egin behar dugu b. Noiz egin behar duzue batzarra? 8 Albistegietan, egunkarietan ... ez da erabiltzen behar izan geroaldil adierazteko.
52 I. AMUNDARAIN Etorkizuneko asmoaren inguruko adibideak ere asko izaten dira behar izan-ekin: (18) a. Jan behar baldin banauzue, hil nazazue lehenik. Euskal Baladak, 2. liburukia. b. Bazkaldu gabe joan bear ote zun galdetu zion. Etxaide, joanak joan, 131. c. Iru gizonek eraso bear al diozue mutil oni? Tomas Agirre, Uztaro, 47. d. Jonek erizaintza ikasi behar omen du. e. Esan behar nizun, baina ez nintzen ausartu. Jateko asmoaz, bazkaldu gabe joateko asmoaz, hiru lagunen artean erasotzeko asmoaz, erizaintza ikasteko asmoaz edo esateko asmoaz ari dira aurreko adibideak. Horren oso antzerakoa da hurrengo adibidea ere: (19) Ez al den esnatu bear beste etxeko guztiok jaikita gaudela? Nemesio Etxaniz, Lur Berri Bila, 16. Era zabalean, esnatzeko asmoaz edo erabakiaz ari dira. Hauengandik nahiko hurbil, subjektuaren erabakirik edo asmorik gabe, beste adibide batzuetan aurretik badakigu zerbait gertatzekoa dela/zela, edo hala izatea dagokio, edo hala gertatuko dela esan da: (20) Zu zera etorri bear dana, edo besteren baten zai egongo gera? Lardizabal. Testamentu Zarreco eta Berrico condaira, 396 Aurretik badakigu norbait etortzekoa dela, hori da ezarria dagoena edo dagokiona, eta horri buruzko galdera egiten da. Horrelakoak sarri agertzen dira behar izan erabiliz: (21) a. Ezarri zion galdu behar zuen beso hura egundaino minik izatu ezpalu bezala. Joannateguy. Sainduen Bicitzea. Lehen zatia. 108 b. Lehen ere aitzinetik gintuen abisatu / Antekrist gaixtoak behar zuela munduratu. Joannes Etcheberri, Manual devotionezcoa I, 70. c. Ill bear ez banu bezala bizi naiz. Cardaberaz. Aita S. Ign,acio Loyolacoaren egercicioak. d. Munduak bukatu behar duan azkeneko egunean etorriko da, biziak eta illak juzgatzera. Ubillos. Cristau doctrifi berri-ecarlea, 138. (2 la)-n, berez besoa salbatzeko aukera gutxi zuen, normalena galtzea zen; (21b)-n, erabakia zegoen 'antekrist gaixtoa' munduratzekoa zela; (21c)-n, hiltzea guztioi dagokigu; (21d)-n, onartua dago izango dela munduaren bukaerako azken eguna. Geroaldia adieraziz tradizioan aurkitzen ditugun adibideen artean, Lafittek bere gramatikan emandakoaren ildokoak ere baditugu: (22) Bihar euria egin behar du Horrelako zerbait esatean, etorkizunaz ziurtasun osoa baino gehiago, adierazi nahi izaten da badirela nolabaiteko datuak/zantzuak hori esatera garamatzatenak (eguraldia hartzen ari den itxura, metereologoek iragarri dutena ... ), aukera handia ikusten dugula horretarako. Bide horretatik esplika litezke ondorengoak ere:
54 I. AMUNDARAIN Nolanahi ere, geroaldia aditz perifrasien bidez adierazteko aukerei dagokionez, aipatu behar da Hegoaldeko gazteen artean behar izan-entzat ohikoak izan ez diren erabilerak ere ari direla ugaritzen. Gorago esan bezala, gaztelaniaz historikoki haber de + infinitiboa etorkizuna adierazteko erabili izan da, eta gaur egun ir a + infinitiboa (voy a jugar ... ) oso sarri erabiltzen da geroaldia adierazteko. Gaztelaniazko ira + infinitiboa perifrasia erabiltzen den adiera askotara behar izan hedatzen ari da, gutxienez hurbil ditudan Gipuzkoako Goierriko gazteen artean. Hona zenbait egoera: A) Pentsa dezagun norbait ospitalean gaixo dagoela, eta bisitatzera joateko asmoa dagoela. Gainera, gaixo dagoen horren urtebetetze-eguna da, eta ez litzateke egokia izango oparirik gabe joatea. Hori adierazteko, taldeko norbaitek: Ez dugu oparirik gabe joan behar! Horrelakoak adierazteko, eskualdeko hizkeran erabili izan dena, "Ezin joango gara oparirik gabe!'',9 edo horrelako zerbait izango litzateke, baina ez behar izan daraman adibidea. B) Adibide desberdin bat: Ikastetxean erretzea debekatua dago, bai barnean bai jolas-lekuetan. Baina ikasle batzuek ezkutuka erretzen dute. Behin eta berriz gertatzen da. Beraiekiko elkarrizketan, honakoa diote: "Arau hori aldatzen ez baduzue, beti eduki behar dituzue arazoak!'; etorkizuneko iragarpen bat egiten ari dira, eta beti adberbioarekin etorkizunean iraungo duen edo errepikatuko den egoera bat adierazi nahi da. C) Hirugarren egoera: ikasleren bati zerbait ostu diote; irakaslea zerbaiten aztarnak aurkitu nahian ari da, ikasleei galdezka, baina ez dute ezer handirik aurreratzen; ikasle batek esaten du: "Alferrik ari gara, errudunak ez du aitortu behar!; geroaldiaz ari da soilik, normalean geroaldiko aspektu markaren bidez ematen dena behar izan perifrasiaren bidez ematen da: ikasleak hizketagai berri bat ekarri du mahai gainera une horretantxe bertan. D) Beste kasu bat izan liteke, liskar bat gertatu dela bi gaztetxoren artean. Irakaslea arrazoitzen eta egoera lasaitzen saiatzen da, eta liskarra amaitutzat emateko, elkarri barkamena eskatzeko agintzen die. Orduan, gaztetxoetako batek erantzuten du: "Ba nik ez diot barkamenik eskatu behar!'; ez bereziki barkamena eskatzea berari ez dagokiola adierazi nahian, baizik eta berak ez duela eskatuko garbi uzteko. Guztietan ere, ikusten da ira + infinitiboa gaztelaniazko egitura dagoela euskarazko adibideen atzetik. Era honetan, behar izan aditz konposatuak euskaraz geroaldia adierazteko tradizionalki izan duen esparrua zabaltzen ari da. 9 Goenagak (2002) ezinaren eta ahalaren adierazpen gramatikalak aztertu zituen: han aipatzen da ezinaren etorkizuna adierazteko bi aukera dituela hiztunak: ezingol(ezin izango) naiz joan; ezin joango naiz. Goierriko hizkeran, bigarren aukeraren bidez, gaur egun, ahalari buruzko ezina baino gehiago, ekintzaren egokitasunik/komenigarritasunik eza adierazten da: ez da egokia oparirik gabe joatea. Beste adibide bat jartzeko: Errenta aitorpenaren garaia da; ezin egingo dugu iruzurik. (Izan ere, harrapatzen bagaituzte ... ) Benetan, iruzurra egiteko gaitasuna/ahala badugu, baina egoera nolakoa den ikusirik, ez dugu egoki ikusten iruzur egitea.
0. Sarrera GERTAERA- ETA EMAITZA-IZENAK Miren Azkarate Villar UPV/EHU eta Euskaltzaindia 1968a hartzen dugu, oro har, euskararen batasun bidearen hasierako urtetzat. Ordutik hona, buru-belarri murgildu da herri hau Euskaltzaindiaren gidaritzapean euskara batu, estandar baterako ereduaren bila. Eta ahalegin horretan, azken 30 urte hauetan, unibertsitatearen ekarpena izan dugu ez bakarrik bidelagun, baita bideerakusle ere. Izan ere, literatura-ondareari begiratzean (hori izan baitugu oinarri eta euskarri ibilbide honetan) nahitaezkoa izan zaigu hizkuntzalaritza teorikoaren ekarpena, hark eman dizkigun lanabesak baliatzea gure ondarea behar bezala aztertzeko. Bietan nabarmendu da Patxi Goenaga Mendizabal, hurrengo mendeetarako tradizioaren araberako euskara estandarra finkatzeko ahalegin eta ikerketan eta, horretarako ezinbesteko diren lanabes teorikoak euskararen zerbitzura jartzeko ahaleginean. Euskararen estandarizazioari eta ikerkuntzari eginiko ekarpenaren berri ematea besteren esku utziaz, bi datu xume baino ez 1978ko Gramatika Bideetan hura gogora ekartzeko: hizkuntzalaritza teorikoaren bide berriak urratu zituen Chomskyren 1957ko Syntactic Structures gu guztion eskura jarri zuen saioa; eta handik urte gutxira, 1980an, berriro ere Chomskyren lanei jarraiki, Gramatika Bideetan berrikusia. Gero etorriko ziren doktore-tesia, edo Gramatika Batzordeko 25 urte luzeko lana. Bide beretik landu eta jorratu nahi izan dugu hitz-eraketaren arloa ere, eredutzat ditugun euskal autoreen testuak eta hizkuntzalaritza teorikoaren argibideak uztartuaz. Landuxeagoa dugun Hitz-elkarketaren alorretik Eratorbidearen eremura etorriaz, hor ditugu lehenik Euskaltzaindiaren LEF batzordeak erator-atzizkiez landutako txostenak liburu gisa argitaratu ez, baina ikertzaile bati baino gehiagori bide eman diotenak, gaurko hizkuntzalaritza teorikoak baliatzen dituen azterbideak aplikatuaz, ikerlan teorikoa egiteko, 1 batetik, eta, horri esker, hainbat atzizkiren erabilera zuzena argitzeko, bestetik. Zer esanik ez, azken urteetan sortutako hainbat hitz eratorriren zuzentasunaz erabakiak hartu ahal izateko erabakigarriak izan dira azterketa hauek. Eginkizuna, ordea, ez da amaitu. Esku bete lan dugu oraindik ere argumentuegitura, theta-rolak, 'herentzia', egitura lexiko kontzeptuala, aditzen aspektu lexikoa, esanahiaren araberako aditz motak ... kontuan harturik atzizkiak eta hitz elkartuak ikertzen. Egiteko dugun bide horretan pausu txiki bat eman nahi dut lan honetan, eta, horretarako, lerro hauek Patxi Goenagaren omenez moldatzen ari naizenez, ger- 1 Ikus, besteak beste, Artiagoitia (1995), Gracia et al. (arg) (2000), Perez Gaztelu et al. (2004).
94 M. AZKARATE VILLAR taera eta emaitza, izenak hartuko dituk aztergai, lotura baitute hark bere tesian landuriko nominalizazioekin. I. Gertaera eta emaitza, izenak Gai korapilatsua da aditzari erantsirik gertaera edo emaitza adierazten duten atzizkien azterketari dagokiona. Ikus dezagun, lehenik, zeri deitu dioten hizkuntzalariek gertaera edo emaitza izen. Aditzoinei erator-atzizkiren bat erantsirik sortzen diren izenen artean, Levyk (1978), esaterako, hiru motatako nominalizazioak bereizten ditu (egilea adierazten dutenez gain), Goenagak (1984) gainetik baino ez bada ere aipatzen dituenak: a. Ekintza nominalizazioak, 'aditzak adierazten duen ekintza egitea' esanahi dutenak (ingelesez 'act of' parafrasia luketenak). b. Produktu nominalizazioak, norbaitek egindako ekintzaren ondoriotzat har daitezkeenak, parafrasi pasibodunak ('the outcome of an act of.. .', 'that which is produced by the act of.. .'). c. 'Paziente' nominalizazioak, ekintzaren baten ondorio liratekeenak, baina parafrasi aktibodunak ('y such that x makes y'). Azken bi nominalizazio-moten arteko desberdintasunik nabarmenena aditzaren objektua litzatekeenarekin batera erabili ahal izatean omen datza: musical critique, critiques of music, constitutional amendment edo amendments to the constitution gramatikalak dira, baina ez *student inventions of paper clips edo *presidential appointees of women adibidez. Hala ere, oro har, ekintza, nominalizazioen eta besteen arteko bereizketa izan dute askotan aztergai hizkuntzalariek. Eta guztiek aitortu dute atzizki beraren bidez sortutako izenak balio bat baino gehiago izan dezakeela. Ikerketa edo erosketa, esaterako, testuinguruaren arabera, izan daitezke 'ikertzea' zein 'ikertzearen ondorioa, emaitza'; 'erostea' zein 'erosi dena'. Azken urteetan, argumentu egituraren eta herentziaren argitan saiatu dira hizkuntzalariak azalpenak ematen. 1.1. Gertaera-izenak I emaitza,-izenak: gertaera argumentua Aditz baten argumentuak, eta hauek hartzen dituzten theta-rolak (rol semantikoak) aldatu egin daitezke, morfologia-eragiketen bidez. Event changing-operations deitzen die Haspelmath-ek halako eragiketei (2002: 211). Williams-ek (1981) ohartarazi zuenetik argumentu egitura duen oin bati atzizkia eranstean zer aldaketa gerta daitekeen, artikulu-sorta mardula bil daiteke gai honi buruz idatziak bilduz gero. 2 Gai honetaz jardun duten hizkuntzalariak bat datoz esatean argumentu bat gehitu edo gutxitu ordez, aditzetik eratorriak izanik, ekintza edo gertaera adierazten duten izenek heredatu egiten dutela aditzaren argumentu-egitura. Eta aditzak argumentu jakin bat gauzatzea eskatzen badu, hala eskatuko du 'ekintza' edo 'gertaera' adierazten duen izen eratorriak ere: 2 Beste askoren artean, Booij (1988), Levin eta Rappaport (1988), Varela (1990), Piera eta Varela (1999).
96 M. AZKARATE VILLAR -De Rijkek (2008), azkenik, gramatikaren kapitulu desberdinetan sakabanaturik aztertzen ditu atzizkiok: 1. -era atzizkiak "manner acts" adierazten omen ditu; hau da, atzizki honen bidez sorturiko izenek adierazten du nola, zein modutan gertatzen den aditzak adierazitakoa; beste batzuetan, gertaera bera adierazten omen dute. 2. -keta atzizkiak, aditz ez-estatiboei erantsirik 'ekintza' izenak ('action nouns') sortzen omen ditu, jarduerak eta prozesuak ('activities and processes') adierazten dituzten izenak. Baina behin baino gehiagotan ekintzaren ondorioa nabarmenagoa omen da ekintza bera baino (adibidez, erosketa 'purchase', irakurketa 'interpretation' edo sa/,a,keta 'denunciation, accusation' izenen kasuan). 3. -men atzizkiak, gaitasuna, ahalmena edo 'state of mind' adierazten omen du. 4. -pen atzizkiak, aldiz, oro har, ekintzaren ondorioa edo emaitza adierazten du; zenbait urte lehenago, aldiz, (De Rijk 1991), "proces ou activite d'ordre psychologique" adierazten zuela -pen atzizkiak defendatu zuen. Bi atzizki desberdin balira bezala aztertzen ditu, beraz, De Rijkek (1991, 2008) -men eta -pen. 5. -dura atzizkiak ere ekintzaren ondorioa adierazten du De Rijken iritziz eta -pen atzizkiak bezalakoxe esanahia du. Hiruzpalau euskal gramatikari hartzea nahikoa da, batetik, zein atzizki-multzoz ari garen ikusteko; bestetik, sailkapenean dituzten desberdintasunez jabetzeko; hirugarrenik, euskalkien eragina ere kontuan hartu behar dela ikusteko;3 eta, azkenik, baina ez atzen, oso kontuan hartzekoa da Hualderen oharra, azken urteetako hitz berrietan sortzen diren zalantzak, bi edo hiru atzizkiren arteko aukerak, azpimarratzen dituena. 2. Gertaera eta emaitza, izenak nola aztertu Aditzetik eratorritako hitzetan, izen zein izenondo, ohikoa da azken 25 urte hauetan, Chomskyren (1981) ereduan eta hortik aurrera landutako proposamenetan oinarriturik, funtsezkoak diren honako elementuak eta kontzeptuak bereiztea. 2.1. Argumentu-egitura, theta-rolak eta herentzia Aditz bakoitzak eskatzen dituen 'argumentuak', nahiago bada aditzaren 'balentzia', eta argumentu horietako bakoitzari aditzak ezartzen dion theta-rola edo interpretazio semantikoa hiztegian jasotzeko orduan proposatu diren moduak alde batera utzita,4 aski zaigu lan honetan hizkuntzalariek aipatzen dituzten 0-rolak berrikustea (Artiagoitia 2000tik hartua): - egilea, predikatuak adierazten duen ekintza edo gertaeraren egilearen rola jokatzen duena. Egiletasuna nahimen edo borondatearekin lotzen da oro har; beraz, nekez izango dira egileak izaki bizigabeak. 3 -era atzizkia, esaterako, Hegoaldean ageri da, ez Iparraldean, -tze izanik baliokidea: sorrera-sortze, sarrera-sartze, etab. 4 Ikus Spencer (1991) edo Grimshaw (1990).
GERTAERA- ETA EMAITZA-IZENAK 97 - thema edo gaia, predikatuak adierazten duen gertaerak edo ekintzak mugitzen duen pertsonak edo izakiak jokatzen duen rola. -jasailea (ingelesez patient), predikatuak adierazten duen gertaera edo ekintza gertatzen zaion pertsonak edo izakiak jokatzen duena. Egoera aldaketarekin lotu ohi da, baina praktikan ez dira gaia eta jasailea gehienetan bereizten. Guk ere, oro har, ez ditugu bereiziko. - esperimentatzailea, predikatuak adierazten duen egoera psikologiko bat jasaten duen izakiak jokatzen duena. - onuraduna, ekintza batetik onura ateratzen duena; kaltea atereaz gero, kalteduna genuke. - bitartekoa, zeinaren bidez zerbait gertatzen den. -lokatiboa, zerbait gertatzen edo kokatzen den lekuak edo izakiak jokatuko lukeen theta-rola. - helburua, zerbait norantz mugitzen den adierazten duen lekuari edo izakiari dagokiona. - iturria, lekua edo izakia zeinetik zerbait mugitzen den. - proposizioa, perpaus arruntek izan ohi duten theta-rola izendatzeko erabiltzen dena. Batzuetan ez da erraza izaten argumentu batek zein theta-rol duen esatea, rol bat baino gehiago jokatzen duela ematen baitu: (2) Mirenek Amaiari loreak eman dizkio. Adibide honetan, Amaia, aldi berean, onuraduntzat eta helburutzat har dezakegu. Baina Jackendoff-ek (1972) ohartarazten duen bezala, zailtasunak, aditzaren beraren esanahitik sortzen dira, ez rol tematiko horiek bereizteko zailtasunetik. Horretaz gain, kontuan hartu behar dugu 1.1. puntuan aipatutako gertaera rol tematikoa ere, gertaera-egitura duten izenen kanpoko argumentua, alegia: (3) Leizarragaren itun berriaren itzulpenak luzaro iraun zuen. Antzeko adibide bat hartuz, Artiagoitiak (2000: 138) dio izen-sintagma horretako kanpo-argumentua "itzultzearen beraren gertaera genuke". Beraz, itzulpen izenaren argumentu-egitura honela irudika dezakegu: (4) itzulpen: E, egilea, gaia. Itzulpen izan daiteke, ordea, emaitza-izen; kasu honetan, izenaren kanpo argumentua ez da gertaera bera, izenak adieraz ditzakeen gauzen multzoari zuzentzen zaion R argumentua baizik: (5) itzulpen: R, egilea, : "norbaitek itzulitako gauza(k)" ( 6) Arestiren itzulpen guztiak liburu batean bildu dituzte. Erabilera honetan, itzulpen izenak, ez du "itzultze"aren gertaera ematen aditzera, baizik "itzultzearen ondorio diren ekoizpenak edo objektuak (norbaitek itzulitako gaiak)" (ibidem). Argumentu-egiturari eta rol tematikoei dagokienez, eragin handikoa da ez-akusatibo / ez-ergatibo bereizketa, argumentu bakarreko aditzetan. Bi aditz-klaseek argumentu
98 M. AZKARATE VILLAR bakarra eskatzen dute, baina lehen motako aditzen argumentuak gaia rol tematikoa hartzen duen bitartean, bigarren motakoetan, egilea izango da argumentu bakar hori.5 2.2. Aditzen aspektu lexikoa Vendler-ek (1957) lau mota nagusitan bereizi zituen aditzak aspektu lexikoaren arabera: jarduera adierazten dutenak, lorpenak (accomplishments), burutzapenak (achievements) eta egoera adierazten dutenak.6 Aldi berean, adierazten duten ekintzak amaierarik baduen ala ez kontuan hartuta, lorpenak eta burutzapenak aditz telikoak direla esango dugu (aurkitu edo bete, esaterako), eta egoera zein jarduera adierazten dutenak, aldiz, ez-telikoak (jakin, ibili). Modu batera baino gehiagotara irudikatu da Vendler-ek bereizitako aditz-mota hauetako bakoitzaren esanahi-zatikatzea (Yan Valin 1990, 1993; Pustejovsky 1995). Funtsean, onartzen badugu burutzapenek egoera dutela barruan, eta lorpenak gertaera konplexuak direla, jarduera eta burutzapena inplikatzen dutenak, honako esanahi-zatikatzeak proposatuko genituzke: a) EGOERA: predikatu' (x) edo (x, y) h) BURUTZAPENA: BILAKATU predikatu' (x) edo (x, y) c) JARDUERA C+/-Agentiboa): (Do (x)) [predikatu' (x) edo (x, y)] d) LORPENA: ARAZI 'I', jarduera predikatu izanik, eta 'I' burutzapen predikatu 2.3. Esanahiaren araberako aditz-motak Orain arte ikusi ditugunak baino ugariagoak dira hizkuntzalariek bereizi dituzten aditz-mota semantikoak (Levin 1993, Campos 1999, Oyhan;:ahal 1992, 2003, Artiagoitia 2000, Alberdi 2003 edo Etxepare 2003). Autore hauetako batek baino gehiagok, eta beste askok, argumentu-egitura, batzuetan theta-rolak, eta esanahia ere kontuan hartuaz sailkatu dituzte aditzak. Euskal hizkuntzalarien sailkapenak kontrajartzean ohartzen gara badela auzi bat euskaraz oraindik guztiz konpondu gahe dagoena, ez-akusatibo / ez-ergatibo bereizketari dagokiona. Bi aditz klaseek argumentu bakarra izan arren, argumentu bakar hori barne-argumentua da ez-akusatiboen kasuan, gaia theta-rola hartzen duena; ezergatiboetan, ostera, kanpo-argumentua, egilea theta-rola hartzen duena. Bereizketa hau euskarara aplikatzean, bat etorri dira hizkuntzalariak hitz egin modukoak ez-ergatiboak direla esaterakoan; dimititu edo eskiatu bezalakoetan ere ez dago zalantza handiegirik, argumentu bakarrari dagokion theta-rola egilea baita (hau da, borondatezko ekintzaz ari gara). Baina Oyhan;:ahalek (1992) erakutsi du IparEkialdeko hainbat hizkeratan ez-ergatibo liratekeen aditz sorta badela da laguntzailea hartzen duena (jolastu, mendekatu, oldartu, bazkaldu, afaldu ... ). Bestetik, iraun, irakin, edo distiratu ("borondaterik gabeko estimulu-isurtze aditzak,,, Artiagoitia 2000) aditzek du laguntzailea hartzen dute (eta horregatik sailkatu ditu Etxeparek "aditz 5 Bi aditz-mota horiek bereizteko zein irizpide balia daitezkeen hizkuntza desberdinetan ikusteko, Sadler eta Spencer (1998). 6 Aspektu lexikoaren araberako beste sailkapen bat ikus daiteke de Miguel (1999).
100 M. AZKARATE VILLAR (14) garbitu, orraztu, jantzi. .. h) eguraldi aditzak: • predikazio ez-ebentiboak, egon aditzarekin osatzen dira (bero/hotz/ateri ... dago) i) aspektu eta kontrol aditzak: (15) ari(tu), hasi, ibili (idazten ibili), joan (ohitzen joan), saiatu, ahalegindu 2.3.2. Zaio laguntzailedun aditzak (bi argumentukoak) a) mugimendua adierazten duten aditzak: joan, baliatu. Datiboa hartzen duen argumentuak, mugimenduaren helburua adierazten du; beste batzuetan, jabetza erlazioa adierazten du, subjektu absolutiboaren eta datiboa hartzen duen argumentuaren arteko jabetza erlazioa. b) aditz psikologikoak, barne-egoeraren aldaketa adierazten dutenak; erlazioa, beraz, prozesuaren eta esperimentatzailearen artekoa da. Bi azpisail bereizi ohi dira, esperimentatzaile theta-rola sintagma datiboak adierazi (Artiagoitiak (2003) gustatu klase deitu diona, Belletti eta Rizziri (1988) jarraituaz), edo sintagma absolutiboak: (16) damutu, gustatu, interesatu, bururatu, otu, urrikaldu, errukitu 2.3.3. Du laguntzailedun aditzak a) ez-ergatiboak, du laguntzailea hartu arren, eta subjektua ergatiboarekin markatu arren, objekturik ez dutenak:7 (17) bozkatu, eskiatu, nabigatu, eutsi, bazkaldu, afaldu, dimititu, kantatu Aditz ez-ergatiboak dira, halaber, 'izena + egin' egiturako predikatu konplexuak, 8 subjektuak ergatiboa hartzen baitu.9 Hemen sar daitezke eguraldi aditzak ere, eguraldi-aldaketaren ondorioa adierazten dutenak (hoztu/ilundu/atertu ... du). b) ez-akusatiboak (goian esana onartzen badugu): (18) distiratu, irakin, iraun, usaindu; dir-dir egin, diz-diz egin, iiir-iiir egin (Artiagoitiak ez-akusatiboen artean sartzen dituenak) c) kausatibo / inkoatibo alternantzia duten aditzak (balio arazlean): askotan izenondoetatik eratorritako aditzak, egoera-aldaketa adierazten dutenak: (19) garbitu, zikindu, arindu, ilundu ... 7 Ikus bereziki Alberdi (2003). 8 Ikus Ortiz de Urbina (1989) edo Laka (1993). 9 Esanahiari dagokionez modu askotakoak izan daitezkeen arren (ikus Etxepare 2003), gertaera adierazteko aukera bakarra dute guztiek, egite izena, alegia (eztul egite, marmar egite, gogoeta egite, etab.). Bestalde, badira bestelako predikatu konplexuak ere, 'izena+ eman/hartu' egiturakoak, baina hauek ere hartze eta emate beste aukerarik ez dutenak (min hartze, atseden hartze, min emate ... ).
102 M. AZKARATE VILLAR iritzia, eta iritzi horren amaiera den egoera adierazten dute (beraz, iritzi-aditza dute, etsi, eta iritzi horren amaiera adierazten duen adjektiboa). - beste batzuetan, Belletti eta Rizziren (1988) kezkatu klasea osatzen dutenetan, objektua da esperimentatzaile rol tematikoa hartzen duena, eta bitartekoa edo kausa subjektuak adierazten duena: 12 (28) harritu, izutu, liluratu, poztu, enoatu, kezkatu, aspertu, beldurtu, arduratu, engainatu, entretenitu, erakarri, ernatu, ernegatu, erotu, estutu, larritu, ikaratu, mindu, nahastu, nekatu, penatu, sumindu, sutu, tristatu, txunditu, zoratu, harrotu, gogaitu, hunkitu, lotsatu, asaldatu, urduritu, alaitu, zapuztu, haserretu ... 13 2.3. 4. Dio laguntzailea hartzen duten aditzak a) hiru argumentuko aditzak, datiboa hartzen duen argumentuak onuraduna izanik rol tematikoa. Mota honetako aditz gehienek dute oinarrizkoagoa den erabilera bat, trantsitiboa, bi argumentukoa: (29) erakutsi, kontatu, erantzun b) bi argumentukoak izan arren, dio laguntzailea hartzen dutenak: (30) ekin, iritzi, eutsi, eman (negarrari eman) c) alternantzia duten aditzak, du/ dio laguntzailearen arteko alternantzia, euskalkien arabera: (31) deitu, lagundu, bultzatu, jarraitu, begiratu, barkatu, esetsi, itxaron, abisatu, utzi Alderdi hauek guztiak aztertu beharko genituzke gertaera eta emaitza-izenetan (eta, jakina, hauen oin diren aditzetan). Tesi baterako edo gehiagotarako emango lukeen lana izanik, oraingo honetan, argumentu-egitura, theta-rolak eta sailkapen semantikoa biltzen dituen aditzen sailkapenetik abiatuta saiatuko gara -era, -keta edo -men/ -pen atzizkien azterketan aurrera egiten. 3. -era, -keta, -men / -pen Ez dira hauek guztiak, jakina, baina bai emankorrenak, azken urteetan aditzizenak sortzeko gehien baliatu ditugunak. Nolanahi ere, atzizki hauek zein motatako aditzak hartzen dituzten aztertzen hasi aurretik, hiruzpalau ohar egitea komeni da. 12 Ikus Oyharyabal (2003) horrelako aditz bikoteen azterketa kausatiboak dituen zailtasunez jabetzeko. 13 'izena + *edun' egiturakoak ere izan daitezke predikatu psikologikoak, adimen-egoera adierazten dutenak (desio izan, go"oto izan, maite izan, erruki izan ... ), baina gertaera adierazteko modu bakarra dutenak (desio izate, etab.).
GERTAERA- ETA EMAITZA-IZENAK 103 Lehenik, erdaretan aditz-izena aurkitzen dugun bakoitzean euskaraz ere aditzizena behar dugun ala perpaus egituraren aldeko hautua egitea egokiago ote genukeen aztertu behar genuke. Bigarrenik, gogoan izan behar genuke erdaretan -cion azaltzeak, esaterako, ez duela esan nahi nahitaez -keta, -pen edo -kuntza atzizkien bidezko ordaina behar dugunik. Edicion,adibidez, argitaraldi izan daiteke egoki asko, testuinguruaren arabera. Ondoko adibidean, eleccion, bozkaldi den bezalaxe: (32) "Sukarra gorenean izanen da igandean, depuratuen bozkaldiarekin Hegoaldean, herrietako eta kantonamenduetako bozkaldiekin Iparraldean" (Herria, 2008-03-06) Hirugarrenik, ez genuke arazorik edo konplexurik izan behar tradizioan ongi errotua dugun -zio hartzeko, batez ere maileguetan: manifestazio, ebaluazio ... Euskal oinei ere erantsiaz amorrazio, asmazio edo ukazio sortu baditugu, zergatik ezin ditugu manifestacion edo evaluacion bere horretan geureganatu ebaluaketa bezalakoak sortzen ibili gabe? Laugarrenik, -cion edo -miento bezalako atzizkien bidez sorturiko erdal izena ordezkatu nahi dugunean, merezi luke Mitxelenaren hitzak, Sarasolaren Euskal Hiztegiaren atariko gisa idatziak, gogoan izatea: Egia da ( ... ) delako unificacion goitar hori azaldu daitekeela euskaraz. Aski genuke, adibidez, batze edota nik neronek usatu izan dudan bateratze. Honek ere badu, ordea, bere koska: norbaitek esan omen du hizkuntza landuetan( ... ) -te, -tze bezalako gramatika-atzizki arrunt batek ordezkari hoberik eta berezirik izan ohi duela. Tira, ingelesa aski landua eta ikasia da eta-ingez dabil hain urruti gure atzizkitik. Halaz guztiz, ordez, barra-barra erabiltzen dute -ing. Izan ere, 2.4. puntuan ikusi ditugun aditz guztiek, euskal aditz guztiek, onartzen dute -tze atzizkia erantsi eta izena sortzea, gertaera adiera izango duena. Eta askok eta askok, horixe dute aukera bakarra. 3.1. -era atzizkia Oro har da motako aditzak dira -era atzizkia hartzen dutenak, ez-akusatiboak: a) kokapena edo norabide jakineko mugimendua adierazten dutenak: (33) etorrera, igoera, jaitsiera, joanera, itzulera, irteera, sarrera, jaikiera; ibilera, bilera b) gertaera, agerrera adierazten dutenak (baina ez zoriaren ondoriozko gertaera): (34) gertaera, jazoera, agerrera c) egoera-aldaketa adierazten dutenak; baina sail honetako gutxi batzuk baino ez direnez, komeniko litzateke xehekiago begiratzea (izenondoetatik eratorriko aditzek, adibidez, ez dute -era atzizkia hartzen): (35) sorrera, bilakaera, itxiera
104 M. AZKARATE VILLAR d) izaki mailako eta egoera mailako predikazioa adierazten dutenak: (36) izaera, egoera e) bihurkariak: (37) orrazkera, janzkera f) badira, baina, aditz iragankorrak ere, egilea-gaia egiturakoak, edo onuradunagaia; batzuk esatea, pentsatzea ... adierakoak: (38) idazkera, hautaera, erabilera, kontaera, pentsaera, eskaera, esaera 3.2. -keta atzizkia Oro har, du motako aditzak dira -keta atzizkia hartzen dutenak, trantsitiboak, baina ez predikatu psikologikoak; ezta ez-ergatiboak ere: a) egile-gaia rol tematikoak dituzten aditzak dira, oro har, -keta atzizkia hartzen dutenak: (39) erosketa, erakusketa, zainketa, zapalketa, prestaketa b) kausatibo/inkoatibo alternantzia dutenak, balio arazlean: (40) garbiketa, zuriketa, leherketa, hilketa, erreketa, apurketa, nahasketa, aldaketa c) erakutsi motako aditz batzuek ere onartzen dute -keta, nahiz Artiagoitiaren (2003) iritziz subjektuak batzuetan instrumentu rola hartu, eta ez egilearena: ( 41) apainketa, erakusketa, osaketa, zulaketa, leunketa Oro har, badirudi -keta atzizkiak, subjektuari egilea edo kausa, arazlea rol tematikoa ematen dioten aditzak eskatzen dituela. 3.3. -meni-peni-mendu atzizkia Gertaera ala emaitza adiera duten azterkizun utzirik ere, aurreko bi atzizkiak baino azpikategorizazio zabalagokoa da -meni-pen. Oro har predikatu psikologikoak dira atzizki honen oinak. a) esperimentatzaile rola subjektu ergatiboak adierazten du: (42) miresmen, gaitzespen, onespen, onarpen b) kezkatu klasea osatzen duten aditzak: (43) harrimen, liluramen, erakarmen, eromen, zoramen c) esperimentatzailea subjektu absolutiboak adierazten du: (44) urrikalmen; harrimen, nahasmen, izumen
ENTZUNDAKO HIZKUNTZAREN ERAGINA HAUR EUSKALDUN TXIKIEN GRAMATIKA-GARAPENEAN 1. Sarrera Andoni Barrena Universidad de Salamanca Marijose Ezeizabarrena UPV/EHU lfiaki Garda Mondragon Unibertsitatea Joan den mendearen azken laurdenean hasita, oraindik ere oso aipatua den eztabaida sortu zen elebitasun goiztiarraren ikertzaileen artean, haur elebidunek dituzten bi hizkuntzak bereizteko gai ote direnaren gainean. Bi joera oso desberdin nabarmendu ziren. Alde batetik, haur elebidunen datuak aztertuta, Volterra eta Taeschner (1978) edota Redlinger eta Park (1980) bezalako zenbait ikertzailek zioten haur elebidunek, txikitan, gramatika eta hiztegi bakarra izanik, ez dituztela bi hizkuntzak hasiera-hasieratik bereizten, nahiz onartzen zuten, beranduxeago, hiru urteak aldera edo, bi hizkuntzak egoki bereizten dituztela. Ugariak dira, ostera, aurkako jarrerari eutsi izan dioten ikertzaileak (De Houwer 1995, Genesee eta beste 1995, Deuchar eta Quay 2000, Bel 2001, Genesse 2003), hots, bereizketaren hipotesiaren aldekoak. Hipotesi horren arabera, bi hizkuntzak aldi berean eta bereizita entzunez gero, bereizita garatuko ditu haurrak hasiera-hasieratik. Ildo honetatik, euskara eta gaztelania aldi berean garatu dituzten haur elebidun orekatuen inguruko ikerketetan haur elebidunek euren hizkuntzetako bakoitza elebakarrek garatzen duten antzera garatzen dutela ondorioztatu da behin eta berriro (Meisel 1994, 2001; Barrena 1995, 1997, 2001; Ezeizabarrena 1996, 1997; Almgren eta Barrena 2001; eta abar), elebakarrek egiten dituzten urrats eta akats bertsuak egiten baitituzte. Edozelan ere, bereizketaren hipotesiaren aldeko emaitzak elebidun orekatuengan aurkitu dira bereziki, hots, bi hizkuntzak jaiotzatik era orekatuan entzun dituzten haurrengan, gurasoek 'lagun bat, hizkuntza bat' leloa jarraituz hazi nahi izan dituzten haurrengan. Hala eta guztiz ere, badira ikerketak haurrak entzundako hizkuntzen artean orekarik ez egonik ere bi hizkuntzak berezita gara daitezkeela erakutsi dutenak (Perez-Vidal 1995, adibidez), haurrak hizkuntza bata bestea baino goizago bereganatu arren.
108 A. BARRENA, M. J. EZEI ZABARRENA, I. GARCfA Aipatutako azken lanok, haatik, ez dute hizkuntzen artean eragina egon daitekeenik baztertzen (Meisel 2001). Miiller-ek eta Hulk-ek (2000) urrats bat gehiago egin dute aurrera hizkuntza arteko eragina azaldu eta aurrikusteko proposamen zehatza egiterakoan, pragmatika eta sintaxia uztartzen diren zenbait gune jakinetarako (CP, klitikoak ... ). Bestalde, fonologiaren garapenaren ikerkuntzak ere erakutsi du bi hizkuntzetako segmentu sistemak nahasi gabe bereganatzen dituztela uste izateko nahikoa adibide. Eta emaitzok ez dirudi hizkuntza batek bestearen garapenean izan dezakeen eraginarekin kontrajarrita daudenik. Eragina egitura baten garapena azkartzean edo mantsotzean ikus daitekeela kontuan izanda, Lleok eta bestek (2003), haur elebidun eta elebakarren gaztelaniako eta alemaneko silaba-koden garapena ikertzean, hizkuntza batek bestearen silaba-egituraren menperatzea bizkorraraz dezakeela ikusi dute. Goian aipatutako ikerketak luzetara bildutako datuetan oinarritutakoak dira, hots, lehen hitzak esaten dituztenetik hiru urte edo lau urtera arte grabatutako haur gutxiren bat-bateko ekoizpenetan. Baina badira bestelako datu biltze moduak ere. MacArthur-Bates Communicative Development Jnventories (euskaraz Komunikazio gaitasuna neurtzeko zerrenda) testa osatzeko erabilitako zeharkako metodologiak ehunka haurren datuak biltzea eta erkatzea ahalbidetu du, 30 hilabetez beherako haur txikienak, eta hari esker, emaitza interesgarriak aurkitu dira haur elebakarren zein elebidunen lexikoaren eta gramatikaren garapenean; eta hainbat hizkuntzetan, gainera. Batetik lexikoaren garapena gramatikarena baino goizago gertatzen dela erakutsi dute (Arratibel eta beste 2005, Bassano 2000, Perez-Pereira eta Garda Soto 2003, Serrat eta beste 2004, eta abar). Bestetik, lexikoaren eta gramatikaren arteko korrelazio handia ikusirik bien arteko kausazko erlazioa ere badela baieztatu dute, 30 hilabeteak arte behintzat (Bates eta Goodman 1997, Bassano 2000), eta masa kritikoaren hipotesia eraiki dute, ondorioz. Hipotesi horren arabera, haurrak beharrezkoa du gutxienezko hitz-kopuruaren ezagutza gramatikaren garapenean abiatzeko (Marcham eta Bates 1994, Bates eta beste 1998). Masa kritiko hori 400 hitzetan zehaztu dute ingelesaren garapenean, behintzat (Bates eta beste 1994). Galizieraren zein euskararen garapenean, aldiz, erlazio handia aurkitu dute jada 100 hitzeko hiztegia eta lehen gramatika-atzizkiak ekoiztearen artean (Perez-Pereira eta beste 2006). Zehatzago esanda, Marchman eta Bates (1994) ikertzaileek korrelazio ez-linealak aurkitu dituzte masa lexikoaren eta aditz-morfologiaren garapenaren artean, eta ildo horretatik gramatika-elementu ezberdinek, hala nola izen-morfologiaren eta aditzmorfologiaren arloetakoek, korrelazioa, beharbada, masa lexiko ezberdinekin izan dezaketela ondorioztatu dute. Ondorio bertsura iritsi dira hizkuntza erromanikoetako emaitzen ikertzaileak ere (Caselli eta beste 1999, Perez-Pereira eta Garda-Soto 2003, Devescovi eta beste 2005). Haurtxo elebakarren datuak ez ezik elebidunenak ere aztertu dira MacArthur-Bates testaren bidez. Esaterako, De Houwer eta Bornstein (2005) ikertzaileek 13 hilabetez gorako haur elebidunek hizkuntza baten zein besteren hautua nola egiten duten ikusi dute frantsesa edota nederlandera bereganatzen ari diren haurrengan. Galiziera eta gaztelania garatzen ari diren haur elebidunen kasuan, galizieraz elebakarrek baino esaldi luzeagoak eta konplexuagoak ekoizten dituztela ondorioztatu da (Perez-Pereira eta Garda-Soto 2003). Beste ikerketa-mota batzuk, esaterako hizkuntzaren pertzepzio goiztiarra arakatzen dutenek, erakutsi dute elebidunek eta elebakarrek ez dituztela eredu berak
ENTZUNDAKO HIZKUNTZAREN ERAGINA HAUR EUSKALDUN TXIKIEN ... 109 jarraitzen. Hizkuntza bietako baten bakarrik dauden zenbait fonemaren ezagutza (bereizketa) beranduago gertatzen ei da elebidunengan elebakarrengan baino. Elebakarrekin erkatuta, badirudi haur elebidunek bitarteko urrats berezia behar dutela zenbait hots-bikote helduek bezala bereizteko; elebakarrek, ostera, zenbait hilabete goizago erakusten dute hots-bikoteak bereizteko gaitasuna (Sebastian Galles 2006). Oro har ikusita behintzat, badirudi haur elebakar eta elebidunen artean hizkuntzaren ekoizpenean ikusi diren ezberdintasunak ikerketa-lerro baten abiapuntutzat har daitezkeela, eta ikerketa-lerro horren premia azaleratzen dutela. Oro har, jasotako inputak (entzundako hizkuntza-kantitatea eta kalitatea) elebitasun-erari eragin egin diezaiokeela pentsatzea bidezkoa dirudi. Era berean, elebidun orekatuek eta ez-orekatuek hizkuntza-ekoizpen goiztiarrean eredu ezberdinak izan ditzaketela eta, beraz, era bateko edo bestelako elebitasunean era bateko edo bestelako garapen-ereduak ere izan daitezkeela pentsa daiteke. Ikerlan honetan euskara beste hizkuntzen aldean entzuteko aukera gehiago edo gutxiago duten haurren ekoizpen-datuak aztertuko dira, ehunka haur elebakar eta elebidunenak, alegia. Haurrek entzundakoak euren lexikoaren eta gramatikaren garapenean izan dezakeen eragina neurtzea da helburua. Alabaina, entzundako euskararekin zerikusia duten hiru aldagai bereiziko dira: batetik, haurrak hizkuntzaren bat(zuk) entzuten ematen duen denboran, euskarak duen denbora-proportzioa, ehunekotan; bestetik, euskaldunak guraso biak ala guraso bakarra izatea; eta, azkenik, gurasoek beren artean euskara erabiltzeko ohitura. Zilegi dirudi pentsatzea haur elebidunek bizitzako lehen hilabeteetan entzuten duten euskararen kantitateak eragin zuzena izan dezakeela euskararen lexikoaren eta gramatikaren garapenean: zenbat eta euskara gehiago entzun orduan eta goizago garatuko dira lexikoa eta gramatika. 1 Hizkuntza-inputaren inguruan arakatuko diren beste bi aldagaiei buruz, zera aurreikusten da: gurasoen euskara-ezagutza eta gurasoek euren artean euskaraz hitz egitearen sarritasuna ere eraginkorra dela haurraren garapenean. Gainera, zentzuzkoa dirudi hiru aurreikuspenok 30 hilabeteko adinera iristerako egiaztatuko direla pentsatzea ere, alegia, hiru aldagaiok eragina izango dutela haurren lexikoaren eta gramatikaren garapenean. Hala bada, datozen ataletan 30 hilabetez beherako haur elebakar eta elebidunen lexikoaren eta gramatikaren garapenean inputak duen eragina erakutsiko da, beti ere, goian aipatu diren hiru aldagaiak kontuan izanik. Bigarren atalean, ikerlan honetako metodologia azalduko da, hots, datu-bilketa egiteko modua zein datuak eratzekoa, jasotako hizkuntzaren arabera eginiko haur-taldeen sailkapenaren zergatiak eta nolakotasunak, eta, azkenik, aztertutako lexikoaren eta gramatikaren ezaugarriak. Hirugarren atalean emaitzak erakutsiko dira, lexikoaren eta gramatikaren arloetakoak, aipatu hiru aldagaien arabera bereizita. Laugarren eta bosgarren ataletan, amaitzeko, eztabaida eta ondorioak aurkeztuko dira. 1 Haurren arteko aldakortasuna handia dela egiaztatu da hainbat alorretan (Barrena eta beste, agertzeko). Nolanahi ere, inputaren eraginaren aldakortasuna aztertzea lan honen helburuetatik at geratzen da.
110 A. BARRENA, M. J. EZEIZABARRENA, I. GARCfA 2. Metodologia MacArthur-Bates Communicative Development Inventories (CDI) izeneko testa (Fenson eta beste 1993) euskarara dago egokituta Komunikazio garapena neurtzeko zerrenda (KGNZ) izenarekin (Arratibel eta beste 2003, Barrena eta beste agertzeko).2 CDI zein KGNZ direlakoak bina galdesortek osatzen dituzte, zeinen bidez haurraren ezagutza komunikatiboa neurtzen den. Ikerlan honetan, aldiz, KGNZ-2 deitutako galdesortaren bidez jasotako datuak baino ez dira aztertuko, 16tik 30 hilabetera bitarteko haurrenak, alegia. KGNZ-2 delakoak hiru informazio-mota biltzen ditu. Lehenik eta behin, lexikoaren ezagutza biltzen du: horretarako guztira 657 item jasotzen dira, 21 eremu semantikoetan bereizita. Gurasoei euren seme-alabek erabiltzen dituzten hitzak markatzea eskatzen zaie emandako hitz-zerrendan. Bigarrenik, gramatika biltzen du: 5 azpi-ataletan antolatutako 88 morfologia-arloko item. Azkenik, sintaxia jasotzeko azpi-atal bat ere badu, non gurasoek euren seme-alabak ekoizten dituen hiru esaldirik luzeenak idatzi behar dituzten. Azken azpi-atal hori guztiz beharrezkoa da haurren garapen sintaktikoa kalkulatzeko. Horiez gain, haurraren eta gurasoen informazio orokorra biltzen duen atala dago, zeinean, besteak beste, gurasoei haurrak entzuten dituen hizkuntzak (asteko ordu-kopurua), gurasoen euskara-ezagutza eta euren arteko hizketaldietan euskarak duen erabilera zehaztea eskatzen zaien. 3 Guztira 1.110 haur euskaldunen gurasoek betetako galdesortak bildu badira ere, 975 haurren galdesortetako datuak aztertu dira, 135 baztertu ondoren, besteak beste, garaiz aurretik jaioak, jaio berritako hilabeteetan belarriko infekzio ugari izan edo bestelako arrazoiengatik. Datu-bilketa hegoaldeko zein iparraldeko euskal herrietan egin da. Galdesorta gehienak eskualde euskaldunetan bildu badira ere, badira hamaika euskararen bizitasuna apalagoa den eskualdeetan bilduak ere. Haurren sorterriari dagokionez, % 7 ,2 arabarrak dira, % 30,4 bizkaitarrak, % 50, 1 gipuzkoarrak, % 2,2 iparraldekoak eta % 10 nafarrak. Laginari buruzko xehetasunekin amaitzeko, hara hemen beste zenbait ezaugarri ere, labur-labur: -haurren sexuari dagokionez, % 50,7 neskatoak dira, eta % 49,3, aldiz, mutikoak; - seme-alaben arteko zenbatgarrentasunari dagokionean, % 58,6 premuak, % 36,9 bigarrenak,% 3,8 hirugarrenak,% 0,2 laugarrenak eta% 0,4 bosgarrenak; 2 Komunikazio garapena neurtzeko zerrenda egitasmoa ondoko lankideek osatzen dute: Margareta Almgren (Durangoko Frai Juan Zumarragako Batxiler Institutua), Nekane Arratibel, Julia Barnes eta lfiaki Garcia (Mondragon Unibertsitatea), Andoni Barrena (Salamancako Unibertsitatea), Marijose Ezeizabarrena (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Alazne Petuya eta Amaia Colina (SEASKA). Eskerrak adierazi nahi dizkiegu datu-bilketan lagundu duten haurrei, gurasoei, irakasleei eta zaintzaileei. Egitasmoaren garapenerako funtsezkoak izan dira ondoko erakundeen laguntzak: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Ikerkuntza eta Unibertsitate Saila (Pl2004-16), Espainiako Hezkuntza, Zientzia eta Teknologia Ministeritza (BFF2003-05196, Hum2006-11862-0c03-01/filo, Hum2006-11862-C03-02/filo), Euskal Herriko Unibertsitatea (9/UPV00033.130-13614/2001), Mondragon Unibertsitatea eta SEASKA. 3 Galdesortei buruzko zehaztasun handiagoak izateko Arratibel eta beste (2005), Garcia eta beste (2005) eta Barrena eta beste (agertzeko) lanak ikus daitezke. ,,,..
ENTZUNDAKO HIZKUNTZAREN ERAGINA HAUR EUSKALDUN TXIKIEN ... 111 - gurasoen ikasketa-mailari dagokionean, unibertsitate-ikasketak amen % 56, 1 ek eta aiten % 33,4k dituzte, bigarren hezkuntzakoak amen % 33,6k eta aiten % 48k, eta lehen mailakoak amen% 10,3k eta aiten% 18,5ek. 2.1. Haurren hizkuntza-ingurua Galdesortan haurrek entzundako hizkuntzei buruzko informazioa jasotzen da. Horretarako, seme-alabak norekin zenbat ordu igarotzen dituen astean zehaztea eskatzen zaie gurasoei, eta zein hizkuntzatan egiten dion bakoitzak haurrari. Informazio horrek kalkulatzea ahalbidetzen du haurrak entzundakoaren zenbat (ehunekotan) dagokion zein hizkuntzari. Edozelan ere, 947tara mugatu da ikerketa aldagai honetan, baliagarritzat jotako 975 galde-sortetatik 947tan bakarrik dago-eta haurrak entzundako hizkuntzari buruzko informazio zehaztu hau. Hiru haur-talde bereizi dira, entzundako euskararen arabera. Batetik, euskaldun elebakartzat jo direnak, euskara entzundakoaren % 90 edo gehiago izan denean. Guztira 589 haur dira multzo honetan sartzen direnak(% 62). Bestetik, elebidunak izanik euskara hizkuntza nagusitzat dutenen multzoa osatu da, euskara entzundakoaren % 60tik % 90era izan dutenena. Bigarren talde honetan 209 haur sartu dira (% 22). Azkenik, elebiduntzat jo direnen multzoa eratu da, euskara entzundakoaren % 60 baino gutxiago izan dutenena. Hirugarren multzo honetan 150 haur sartu dira (laginaren % 16). Euskara gutxiago entzundako haurren daturik ezin izan da jaso galdesorta honen bidez, beharrezkoa baita gurasoetako batek euskara jakitea galdesorta bete ahal izateko. Datu horiek guztiak 1. taulan ikus daitezke, hiru adin-taldetan sailkatuta. 1. taula Laginaren banaketa haurraren adinaren eta entzundako hizkuntzaren arabera Adina (hilabeteak) Entzundako hizkuntza 16-20 21-25 26-30 Guztira n n n n A taldea. Elebakarrak 162 193 234 589 (% 68,6) (% 60,5) (% 59,2) (% 62,0) B taldea. Euskara nagusitzat duten elebidunak 42 64 105 211 (% 17,8) (% 20,1) (% 26,6) (% 22,2) C taldea. Elebidunak 32 62 56 150 (% 13,6) (% 19,4) (14,2) (% 15,8) Guztira 236 319 395 950 (% 100) (% 100) (% 100) (% 100) Bestalde, haurren gurasoen euskara-ezagutzaren aldagaiaren eragina ere aztertu nahi izan da. Kontu hau ikertzeko 941 galdesortetako datuak aztertu dira, aldagai honi buruzko informaziorik ez zekarten 34etakoa baztertu ondoren. Aldagai honen arabera haurrak talde bitan banatu dira. Batean, bi gurasoak euskaldunak dituzten
ENTZUNDAKO HIZKUNTZAREN ERAGINA HAUR EUSKALDUN TXIKIEN ... 113 Laburbilduz, beraz, hiru aldagai aztertu dira: haurrak entzundako euskarakantitatea, haurraren gurasoen euskara-ezagutza eta haurraren gurasoek euren arteko hizketaldietan euskara erabiltzeko ohitura. 2.2. Aztertutako hizkuntza-arloak Aztertuko diren hizkuntza-arloak lexikoa eta gramatika izango dira. Lexikoaren datuak biltzeko 657 hitzeko zerrendatik ea euren haurrak zein esaten dituen galdetu zaie gurasoei. Item lexikal horietako gehienak haurrek entzuten edota esaten dituzten lehenengoetako hitzak dira, maiztasun handikoak haurrari edo haurrak berak zuzendutako hizkuntzan. Item-zerrenda hau aurretik beste haur batzuen luzetarako ikerketetan aurkitutako hiztegian dago oinarrituta, hein handi batean. Gramatikaren arloan aztertutako unitateak izen-morfologiako eta aditz-morfologiako zenbait hizki edo hitz dira, maiz agertzen direnak hauek ere, haurrari, oso txikitan zuzendutako edo haurrak berak ekoitzitako esaldietan. Izen-morfologiaren arloan pluraleko -k markaren, ergatiboko -k markaren, datiboko -(r )i markaren eta genitiboko -(r )en markaren erabilera da aztertuko dena. Aditz-morfologiaren arloan, ostera, -t(z) en eta -ko aspektu marken eta hainbat adizkiren ekoizpena aztertuko da. 4 Morfologiaitemak aukeratzeko aurretik burututako luzetarako zenbait ikerketetako emaitzak izan dira kontuan (Ezeizabarrena 1994, 1996, Barrena 1995, Zubiri 1997, Elosegi 1998). 3. Emaitzak: haurren ekoizpenak Atal honetan haurren garapen lexikoaren zein gramatikalaren emaitzak aurkeztuko dira, eta beti gorago zehaztu diren hiru aldagaien arabera, hots, haurraren hizkuntza-inputaren elebakartasun/ elebitasunaren arabera (3.1. azpi-atala), gurasoen euskara-ezagutzaren arabera (3.2. azpi-atala), eta gurasoek beren arteko elkarrizketetan euskaraz aritzeko ohituraren arabera (3.3. azpi-atala). 3.1. Euskararen maiztasuna haurrek entzundako hizketaldietan Lehenago zehaztu denez, entzundako hizkuntzaren araberako aldagaia kontuan harturik haurrak hiru taldetan sailkatu dira: A- euskaldun elebakar deitutakoak (entzundakoaren >% 90 euskaraz izan dutenena), B- elebidunak izanik euskara nagusidun elebidun deitutakoak (entzundakoaren 60tik % 90era euskarazkoa izan dutenena) eta C- erdara nagusidun elebidun deitu direnak (euskara, entzundakoaren% 60 baino gutxiago izan denean). Emaitzak orokorrean harturik, nabaria da hiru haur-taldeen artean gertatzen diren ezberdintasunak (4. eta 5. taulak). Beti, aztertutako arlo guztietan, erdara nagusi duten elebidunek (C taldekoek) beste bi taldetakoek baino emaitza apalagoak dituzte, salbuespenik barik. Gainera taldeen artean dagoen aldea esanguratsua da beti, eta beti zentzu berean: euskara nagusi dutenek, elebakarrek (A taldea) zein elebidunek 4 Adizkiak honako hauek izan dira: naiz, za,ra, da, gara, za,rete, dira, nintzen, zen, nago, dago, goazen, za,it, za,izu, za,io, dut, duzu, du, ditut, dituzu, ditu, nuen, zuen, nituen, zituen, daukat, dauka, dauzkat, dauzka, dakit, daki, diot, dizut, dizkiot, dizkizut, nion eta nizun.
122 A. BARRENA, M. J. EZEIZABARRENA, I. GARCIA C ea t 80-+---------------, ] G) C l 60+------------~ G) CII :::, ~ 40../-.----------,,L,,L__""""'------l G) Q. CII ~ 20../-.----~~,....-=,""--,,,:...______--------l G) J;i 16-20 21-25 26-30 hilab 1 -+- Beti --- Batzuetan _._ Inoiz ez 100 C ea t 80 0 .111: G) C 60 :::, .s:. G) CII :::, 40 ~ G) Q. CII 20 CII 0 ~ 0 1 12. grafikoa 16-20 21-25 26-30 hilab -+-Beti --- Batzuetan -A- Inoiz ez Aspektu burutugabearen eta etorkizunekoaren garapena, gurasoek beren artean euskara erabiltzeko ohituraren arabera 4. Eztabaida Ikerlan hau inputaren eragina neurtzeko saio bat izan da, elebakarren eta elebidun mota desberdinen arteko alde neurgarririk dagoen ikusteko. Euskararen presentzia-mailak, hots, haurrak euskara entzuten pasatzen duen denborak, eragina du bere hizkuntzaren garapenean. Hala erakusten dute aztertu diren datuek. Arakatutako hiru aldagaien arabera (euskararen presentzia haurrek entzundako hizkuntzan, gurasoen euskara-ezagutza eta gurasoen euren artean euskara erabiltzeko ohitura) haur taldeen garapena kuantitatiboki desberdina dela esan daiteke. Hiru aldagaiek dute eragina hiztegiaren zein morfologia ekoizten hasteko adinean, hizkuntza-arlo batzuetako eragina goizago nabaritzen bada ere. Ondorengo 10. taulan ikus daiteke zein adin-tartetan eta zein talderen artean aurkitu diren alde esanguratsuak. Hiru aldagaiek erakutsi dute eragina ez dela berdina aztertutako adin-talde guztietan, haurrak zenbat eta koskortuagoak izan, orduan baita nabarmenagoa, bereziki 26tik 30 hilabetera bitartean, eta orduan arlo guztietan aurkitu dira, gainera, lexikoan zein morfologian. Zenbait arlotan -ergatiboa eta aspektu burutugabean- 21 etik 25 hilabetera bitartean ere ikusi dira ezberdintasun esanguratsuak, baina arlo batean ere ez da halakorik aurkitu 16tik 20 hilabetera bitartean. Emaitza hau, 21 hilabete aurreko adin txikieneko taldeetan alde esanguratsurik ez agertzearena, alegia, ez da berez hain harritzekoa, hizkuntza-ekoizpena orokorrean horren urria den garaian (batez beste, hitz kopurua <70 hitz, atzizki-ekoizpena <%20). Espero zitekeen bezala, alde esanguratsuak beti izan dira euskara gehiago entzun duten haurren alde ( entzundakoaren % 60 edo gehiago euskarazkoa izan dutenena) eta alde esanguratsuak beti aurkitu dira euskara asko / gutxi (<% 60) entzun dutenen artean ere. Espero zitekeenaren kontra, ordea, ez da aurkitu alde esanguratsurik inguruan euskara hutsa entzundako haur elebakarren eta euskara nagusi duten haur elebidunen artean, aztertutako hizkuntz elementu baten ere, ez lexikoan, ez izenmorfologian, ezta aditz-morfologian ere.
124 A. BARRENA, M. J. EZEI ZABARRENA, I. GARCfA Halere, eragin hori hobeto ezagutzen hasteko saioa izan den honetan, euskarak gure etxeetako giroan beste hizkuntzekin egun bizi duen egoeran duen presentzia neurtzen hasteko ahalegin honetan, zera aurkitu dugu, lehenengo, euskara hutsean bizi diren haurrek zein euskara beste hizkuntza batekin batera bereganatzen duten haurrek garapen bertsua erakusten dutela aztertutako hizkuntza unitate guztietan, baldin eta etxe elebiduneko haur horiek nahikoa euskara entzuten badute (inputaren % 60tik gora). Ondorio nagusi hori euskarak haurraren inguruko esparru osoan hizkuntza bakarra den edo esparru hori beste hizkuntzaren batekin partekatu beharrean gertatzen den neurtuta atera da. Egin ez dena, ordea, haurrak hizkuntza bakoitzerako zenbat ordutako entzuketa-saioak egin dituen neurtzearena izan da, horrelako neurketa bat ez baitzaigu oraingoz egingarri. Eta zabalik dirau, besteak beste, haur elebidun horien erdararen garapena zertan den aztertzearena. Ikerketa honetan B taldeko haurren emaitzak ikusi ondoren, zilegi dirudi pentsatzeak ikerketa honetan euskara apalago garatu duten C taldeko haur elebidunek beren erdara, beste haur elebakarrek erdara garatzen duten antzera garatu izango dutela. Horregatik, gutxienez aukera bi otutzen zaizkigu: a. ikerketa honetan euskara apalago garatu duten haur elebidunek agian erdara erdaldun elebakarren antzera garatu dute, nolabait erdara hizkuntza indartu legez garatu dutelako; b. ikerketa honetan euskara apalago garatu duten haurrek, elebidunak izanik, denbora gehixeago behar dute hizkuntza biak elebakarren antzera garatzeko. Lanaren mugen jakitun izanda ere, 30 hilabeteak egin arteko haurrengandik bildutako datuok nabarmen erakutsi digute, ordea, bereizi ditugun taldeen artean gertatzen diren aldeak esanguratsuak direla adin jakin batetik aurrera, 26 hilabetetik aurrera, alegia, hizkuntza-ekoizpena orokorrean emankorra izaten hasten den garaian. Adin horretatik aurrera bereizten dira era nahikoa argian euskara inguruan nagusi duten haurrak inguruan erdara nagusi dutenengandik. Gai honetan sakontzeko, bi bide ireki dira: batetik, haur elebidunen hizkuntza biak aztertzea, elebidunek bi hizkuntza garatzean euretako bat indartu legez garatzen ote duten ikusteko. Bestetik, haurren adin-tartea 30 hilabetetik aurrera luzatzea, elebidunek bi hizkuntzez jabetzeko denbora gehiago behar ote duten ikusteko. Sarreran aipatutako elebitasun goiztiarraren inguruko nahasketa / bereizketaren eztabaida jada klasikoan gure emaitzok adierazpen kategoriko bat egiteko adinako indarrik ez badute ere, ez dirudite, halere, bi aukeren alde berdin egiteko erabil daitezkeenik. Haur hauen euskara-ekoizpena bakarrik aztertu da, ez baitugu aztertu haur elebidunon ekoizpen-maila entzuten dituzten gainerako erdaretan, ezin dugu beraz jakin hizkuntza biak (edo gehiago, kasu batzuetan) abiada berean bereganatzen ari diren, eta gutxiago oraindik hizkuntza batek bestearen garapenean duen eragina. Halere KGNZko datuok erakutsi digute elebakarrek eta mota jakin batzuetako elebidunek, euskara inguruan nagusi dutenek, alegia, garapen-eredu berdina erakusten dutela. Zehazki neurtu ez bada ere, antzekotasun honek entzundako hizkuntza-kantitatearekin lotura zuzena duela pentsarazten du: euskara asko entzuten dutenek (bera bakarrik, edo beste batekin batera) garapen-eredu jakin bat erakutsiko du: batez beste, 26 hilabeteak aldera, hiztegi ugaria eta hainbat marka morfologiko
132 G. BILBAO Interesgarria da, orobat, Maugerren liburuaren Flandesko adarra, gutxienez 9 edizio argitaratu baitziren Herbehereetan, 1683an lehenengoa eta 1762an azkena, ingelesaren lekuan flandesera ezarrita. Flandestarrek frantsesa ikasteko idatzia da ( Grammaire franroise a l'usage des flamands izenburua dute bederatzi horietako zortzik), baina, frantsesaren eta ingelesaren kasuan, ikusi dugu erabilera bikoitza izaten zutela Maugerren double grammaire horiek. Izan ere ohikoa da, Europako XVII. mendeko hizkuntzen irakaskuntzarako eskuliburuen artean, bi norabidekoak izatea; eta ohikoa da eskuliburu bikoitz horietako hizkuntza bat utzi eta bigarrena aldatzea, edo are hirugarrena (eta gehiago) eranstea. Ugari dira eskuliburuen arteko hizkuntza-trafikoaren adibideak; bi aipatzearren, Noel de Berlaimontengandik abiaturiko tradizioa eta John Minsheuk abiarazi takoa hauta daitezke.9 Ildo horretan kokatzen da, gure ustez, Urteren lana, jatorriz ingelesetik abiatuta frantsesa irakasteko idatzia den eskuliburua hartu eta egokitu baitu, frantsesetik abiatuta euskara irakasteko. 3. Eskuliburuaren osagaiak "Eskuliburu" hitza erabili dugu behin eta berriro, eta ahalegindu gara "Urteren gramatika" ez aipatzen, hain zuzen xv1-xvn-XVIII. mendeetan izen desberdinen azpian ezkutatzen direlako hizkuntzen irakaskuntzarako ikasbideak. Batzuetan, eskuliburuaren osagaietako bati ematen zaio arreta, eta hori izaten da eskuliburuaren izenburumozorroa: Gramatika, Hiztegia edo Solasak izenburuarekin, adibidez, hizkuntzen ikasbide osoak argitaratzen dira. Hori gertatu da Urteren Esea/dun gramarioa-rekin eta Lubietaren Diccionario en castellano y basquenze-rekin, besteak beste, izena gora behera, eskuliburuak baitira biak ala biak. Orain dagokigunerako, jakin behar da funtsean alde teorikoa eta alde praktikoa bereizten direla halako ikasbideetan. Batzuetan batek hartzen du indar handiagoa, beste batzuetan besteak. Alde teorikoa deitu dugun horretan, orain gramatikaren barruan sartzen direnak bildu ohi dira: ebakera edo ortografia, morfologia eta sintaxiari buruzko arauak eta oharrak. Alde praktikoan, hiztegiak edo hitz-zerrendak (askotan nomenklatura itxurakoak, hots, gaien arabera eta osotasun-asmorik gabe bilduak), esapide-bildumak eta erabilera-ereduak. Erabilera-ereduak mota askotakoak izan daitezke, ikasbidearen ustezko erabiltzailearen arabera: gutunak, elkarrizketak, literaturazatiak, otoitzak ... Alde teorikoa erabiltzailearen hizkuntzan idatzi ohi da gehienbat, baina batzuetan (edo atal batzuetan) baita bi eletan ere, bi zutabetan (erabiltzailearen hizkuntza eta irakatsi nahi den hizkuntza); latina ere ez da erabat baztertzen metahizkuntza gisa, bakarrik nahiz bi zutabetan, erabiltzailearen hizkuntzarekin batera. Alde praktikoa, gehienetan, elebiduna izaten da, itzulpenak garrantzi handia izaten baitu irakaskuntzan. Ikasbidearen osagai horiek guztiak ez dira beti eskuliburu bakarrean biltzen. Francisco Sobrinok, adibidez, Urteren garaikide batek, frantses-hiztunei gaztelania 9 Caroline B. Bourlandek aztertu zuen anberestarrarengandik abiaturiko tradizioa (Bourland 1933), eta Jesus Antonio Cidek (Cid 2002) Mikoletaren bitartez gureganaino iritsi den Minsheurena. Esanguratsua da Cidek kapituluarentzat hautaturiko izenburua: «La descendencia de los Pleasant and delightfull dialogues». Oinordekoen artean, Cesar Oudin, Juan de Luna eta Francisco de Sobrino aipatzen ditu.
ERREFERENTZIAKIDETASUNAREN AZTERKETA ETA ANOTAZIOA EUSKARAZKO CORPUS BATEAN Klara Ceberio Ixa Taldea, UPV/EHU Arantza Diaz de Ilarraza UPV/EHU 1. Sarrera ltziar Aduriz Universitat de Barcelona Ines M. Garcia Azkoaga UPV/EHU Ia hogeita hamar urte igaro dira Patxi Goenagak Gramatika Bideetan liburua argitara eman zuenetik, euskarak ofizialtasuna bereganatu zuen beste urte, eta denbora luze honetan euskarak aurrera egin du indartzearen, estandarizazioaren eta normalizazioaren bidean; poliki-poliki, lehen mugatuak zituen esparruetako ateak zabaldu zaizkio gizartean, besteak beste, hedabideetan, heziketan, unibertsitatean, eta zientzia eta teknikaren arlo askotan. Era berean, zientziak eta teknikak sekulako aurrerapausoak eman ditu azken urteotan, eta horrekin batera erabilera eta azterketa esparru berriak sortu dira euskararentzat hizkuntzak eta teknologiak bat egiten duten eremuetan. Hizkuntzaren erabiltzaileak gara, baina hizkuntzaz baliatzeko modu asko daude, eta informazio eta komunikazio teknologiari esker lehen pentsaezinak ziren bitartekoak ditugu euskara idatziari zein ahozkoari tarte berriak eskaintzeko eta gure hizkuntza mundu zabalean ibilarazteko. Garai batean ahotsa grabatzeko erabiltzen genituen magnetofoi eta kasetek lekua utzi diete bitarteko digital eta informatikoei; telefonoz hitz egiteko dagoeneko ez dugu zertan egon hari bati lotuta, are gehiago, zenbaitetan telefonoz deitu eta gizaki baten antz~an hitz egiten digun makina batek erantzuten digu; konputagailuen laguntzaz idazten dugu, eta konputagailuak ahotsaren bidez lan eginaraztea dugu amets; hizkuntzen arteko mugak apurtu nahi ditu gizakiak itzulpen automatikoaren bitartez, etab. Horren guztiaren ondorioz bide ugari hartu du hizkuntzalaritzak, eta gaur egun gauden jakintza eta informazioaren gizarte honetan, hizkuntzak modu naturalean egin du bat teknologiarekin. Azken batean, hizkuntza eta teknologia ez daude hain urrun, eta Lengoaia Naturalaren Prozesamendua (LNP) saiatzen da bi arloak uztartzen. Hizkuntzalaritza eta informatikak bat egiten dute makina bati hitz egiten/hizkuntza ulertzen erakusteko orduan. Hizkuntzalariak tratatzen ari den hizkuntzako datuak 1 Argitalpen hau EHUk babestutako 1/UPV 00033.130-H-15286/2003 ikerketa-proiektuaren barnean kokatzen da.
154 K. CEBERIO, I. ADURIZ, A. DIAZ DE II.ARRAZA, I. M. GARCIA AZKOAGA bildu, aztertu, xehatu eta programek erabiltzeko moduan deskribatu eta antolatzen ditu. Hau da, informazio linguistikoa automatikoki prozesatzeko moduan jartzen du. Informatikariak dira programen egileak, informazio linguistikoa erabiltzen dutenak testua prozesatzeko, testua ulertuko duten analizatzaileak lortzeko helburuarekin ala aplikazioak egiteko helburuarekin. Esate baterako, hizkuntzalariak erregela bidezko gramatika sintaktiko bat osatzen badu, informatikoak informazio hori prozesatuko lukeen analizatzaile sintaktikoa egingo luke, eta aplikazio bat eratu, zuzentzaile sintaktiko bat, adibidez. Alegia, adituek aldez aurretik prestatu eta antolatutako informazioari esker makinak eta gizakiak hizkuntzaren bitartez elkarreragin dezakete. Elkarreragiketa horiek hizkuntzaren maila guztietan gerta daitezke, hala nola, morfologikoan, sintaktikoan, semantikoan ala testualean. Maila hauetan guztietan analisi osoa eta sendoa egin nahi bada, nahitaezko baldintza da elementu oro deskribatua egotea. Hala, morfologikoan postposizioen deskripzioa egina eta lexikoaren kategoria eta azpikategoriak emanak izatea, adibidez. Sintaktikoan, egitura sintaktikoak ezagutuak izatea, sintagmetatik hasita esaldietaraino, eta helburuaren arabera, mendekotasun-erlazioak azaleratuak. Semantikoan, adieren desanbiguazioarekin batera, paper tematikoen eta predikatuen berri izatea. Testuaren mailan sare erreferentziala aztertua izatea; izan ere, testu bat ekoizten dugunean erabiltzen dugun diskurtsoan ageri diren zenbait zantzuren bitartez gaiak harilkatzen dira eta informazioak aurrera egiten du, horri esker irakurleak edo entzuleak interpretatu egin dezake zeri buruz hitz egiten edo idazten ari garen. Gaien harilkatze hori anaforen eta sare erreferentzialen bitartez egiten da. Euskarazko Lengoaia Naturalaren Prozesamenduaren arloan hamaika lan egin dira (eta egiten ari dira) batez ere maila morfologikoan eta sintaktikoan (Urkia 1997) (Gojenola 2000), maila semantikoko azterketa gaur egun pil-pilean dagoen gaia da eta euskaraz ere oraintxe lantzen ari den gaia da (Aldezabal 2004). Hutsune handiena arlo honetan testu mailako lanetan dago, ez baita euskaraz inongo azterketarik gai honi buruz, eta ondorioz, ez dago corpusik sare erreferentziala etiketatua duenik. Hutsune hori betetzera dator lan hau. Orain dela bizpahiru urte EHUren barruan Euskal Filologia saila eta IXA taldearen artean hasitako lanen helburuak, ondorioak eta birplanteamenduen berri ematera gatozenak. Artikulu honetan lehendabizi erreferentziakidetasunaren eta anaforaren arteko harremanaz arituko gara. Ondoren, hizkuntzaren prozesamendu automatikoaren esparruan anafora eta erreferentziakidetasuna markatzeko ikerketan zertan diren azalduko dugu labur. Jarraian etiketatzeko dauden tresnak eta egin ditugun aukerak azalduko ditugu. Gero, lan egingo dugun corpusaren ezaugarriez arituko gara eta lan honen ardatza izan den erreferentziakide eta anaforiko diren adierazpideak nola etiketatzen den azalduko dugu hurrengo puntuan. Azkenik, lan honen ondorioak eta etorkizuneko lanak aipatuko ditugu. 2. Erreferentziakidetasuna eta anafora Erreferentziakidetasunaz hitz egiteak edo termino hori mugatu nahi izateak ezinbestean eramaten gaitu, besteak beste, anaforaren eta erreferentziakidetasunaren artean dagoen harremana tratatzera.
ERREFERENTZIAKIDETASUNAREN AZTERKETA ETA ANOTAZIOA EUSKARAZKO... 155 Garbi dago erreferente jakin bat izendapen ezberdinen bitartez berreskura daitekeela testuan zehar, adibidez: (1) Abuztuaren 17an gorpu bat topatu zuten, deskonposizio egoeran Lodosako (Nafarroa) ubidean. 3.3 urteko emakume espainiar batena zela jakinarazi zuten ikerketa iturriek. Emakume hori Raquel Sanchez Suiien zen eta Calahorrakoa zen, Errioxa erkidegokoa. Gorpua topatu zutenean, deskonposizio egoeran zegoen, eta ADN frogak egin behar izan zizkioten. Hilabete lehenago desagertu zen errioxarra bere etxetik. Raquel Sanchez Suiien-en senideak eta polizia aspaldi ari ziren haren bila. [Berria-tik (2007-09-08) moldatua] (2) ... Emakume hori ➔ izena determinatzaile erakuslearekin ... Gorpua ➔ izena artikuluarekin ... Errioxarra ➔ jentilizioa ... bere ➔ izenordaina ... Raquel Sanchez Suiien ➔ izen berezia ... haren ➔ erakuslea Adierazpide horien artean erreferentziazko lotura dago erlazio semantikoa dagoelako, eta horretaz gain, harreman anaforikoa dago aurrekariarekiko, emakume hori, gorpua, errioxarra, bere, Raquel Sanchez Suiien, haren adierazpideen erreferentzia zentzua argitzeko sorburuan dagoen gorpu bat adierazpidera jo behar dugulako. Aurrekari baten eta hura izendapen ezberdinarekin berreskuratzen duen adierazpide erreferentziakideren baten artean harreman anaforikoa egon daiteke, baina horrek ez du esan nahi anafora eta erreferentziakidetasuna beti parekideak direnik; hor daude, esate baterako, asoziazio bidezko anaforak, zero anaforak, izen berezien bitartez egiten diren berrartzeak, edo erreferente ebolutiboen kasuak. Halaber, erreferentziakidetasuna eta harreman anaforikoa bat datozen kasuetan ere, anafora uztartuen eta askeen (diskurtsiboen) artean bereizi beharko dugu. Asoziazio bidezko anaforaren kasuan, adibidez, aurrekariaren eta adierazpide anaforikoaren arteko harremana ez da oinarritzen erreferentziakidetasunean, elementu biek baitute erreferente ezberdina: (3) Herri batera iritsi ginen. Eliza tontor batean zegoen Adibide klasiko horretan (3) ikusten den bezala, aurrekariak (herri bat) eta anaforak (eliza) erreferente ezberdina dute, adierazpide horietako bakoitzak errealitate ezberdin bat izendatzen baitu. Hala eta guztiz ere, harremanetan dauden bi adierazpide ditugu, bigarrenaren interpretazioa lehendabizikoaren bitartez egin behar dugulako, inferentziazko arrazonamenduaren bitartez; horregatik, bien artean dagoen harreman anaforikoa asoziazioaren bidezkoa dela esaten dugu. Beste bi adibide hauetan ere nabaria da erreferentziakidetasun eza: (4) Istripu bat egon zen ... Anbulantzia iritsi zenean ... (5) Pablok bost lehoi hil ditu eta nik hiru (Kleiber 1994) Istripuak erreferente bat du eta anbulantziak beste bat. Hurrengo adibidean (5) aipatzen diren lehoiak ere ez dira erreferentziakideak, lehoi ezberdinak baitira. Pablok hil dituen lehoiak eta nik hildakoak ez dira berberak. Identitate bakarra izendatzeko
156 K. CEBERIO, I. ADURIZ, A. DIAZ DE ILARRAZA, I. M. GARCIAAZKOAGA moduan dago, kasu bietan izen berdina erabiltzen delako. Erreferentziakidetasun birtuala esaten dio Milnerrek (1982) horri. (3) eta (4) adibideetan asoziazio bidezko anafora baten aurrean egongo ginateke eta (5) adibidearen kasuan anafora lexikal edo nominal baten aurrean (Kleiber 1994). Zero anaforaren kasuan ere zalantzazkoa izan daiteke erreferentziakidetasuna dagoen edo harremana anaforikoa den. ( 6) Mirenek sagarrak bildu ditu. Bihar merkatura eramango ditu 0 0 Anafora berrartze erreferentzialean oinarrituta dagoela abiapuntu gisa hartuz gero, ezingo genuke kokatu elipsia fenomeno anaforikoen barruan, baina ikuspegi zabalago batetik, anafora baten aurrean egongo ginateke, elipsiaren interpretazioa hizkuntzatestu inguruan agertzen den beste adierazpide baten bitartez egin behar dugulako (Charolles 1991). Ikuspegi honetatik elipsiak ere harreman anaforikoaren adierazle izan daitezke. (7) "Jakingo duzunez, ura ez da beti puru-purua izaten; hainbat hondakin eduki ditzake disoluzioan edo partikula solidoak eraman. Batzuetan 0 oso zikina izan daiteke (euri zaparrada baten ondorioz, putzu batean, etab.) eta beste batzuetan badirudi 0 garden edo garbi dagoela''. (Natur Zientziak. "Ostadar" Proiektua, Elkar-G.I.E., DBH-1, 1996, 85. or.; Garda Azkoagan, 1999) Era berean, litekeena da adierazpideak erreferentziakide izatea baina haien artean harreman anaforikorik ez egotea. Hori gertatzen da, hain zuzen, izen berezien kasuan: (8) Mikel eta Andoni Gasteizko jaietara joan dira. Mikel goiz itzuli da etxera baina Andoni ez da agertu oraindik. Bigarrenez aipatuta agertzen diren Mikel eta Andoni eta hasierakoak berdinak dira. Erreferentziakideak dira, baina lehendabiziko aipamenaren eta bigarrenaren artean ez dago harreman anaforikorik. Bigarren agerpeneko Mikel edo Andoni zuzenean interpretatzen ditugu, lehendabizikoak bezala; izan ere, izen berezia erreferentea zuzenean izendatzeko modua da. Beste adibide honetan ere harreman anaforikoa zalantzazkoa litzateke: (9) Ibarretxek bere agintaldiaren urte bukaerako lehendabiziko diskurtsoa irakurri zuen. EEAko lehendakariak esan zuenez .. Adierazpide biak erreferentziakideak dira erreferente berbera dutelako, baina era berean, Ibarretxe eta EEAko lehendakariak adierazpideak beregainak dira eta zuzenean interpreta ditzakegu. Lehendakaria hitzak pertsona jakin bati egiten dio erreferentzia eta dugun jakintza komunari esker ez dugu informazio gehiagorik behar Ibarretxe izenarekin lotzeko, hau da, lehendakaria zein den jakiteko ez da beharrezkoa aurrekarira jotzea. Hortaz, bigarren adierazpidea, EEAko lehendakariak, ez dugunez interpretatzen lehendabizikoaren bitartez, bien arteko harremana ez litzateke anaforikoa izango. Kleiber-en (1988) esanetan, anafora identifikatzeko orduan testuinguru linguistikoaren irizpidea hartzen badugu kontuan, ezin dira onartu anaforikoak ez diren erreferentziakidetasunak, alegia, berez interpreta daitezkeen adierazpidez osatuta dau-
ERREFERENTZIAKIDETASUNAREN AZTERKETA ETA ANOTAZIOA EUSKARAZKO... 15 7 denak; horrenbestez, adibide horretan autonomoak diren bi adierazpideren arteko erreferentziakidetasun erlazioa besterik ez genuke izango (Kleiber 1994). Corblin-ek (1983) anafora aurresuposizionalak deitzen die anaforikoak ez diren erreferentziakidetasun hauei. Ez dira hor bukatzen erreferentzia.kidetasunaren inguruan sortzen diren arazoak. Erreferente ebolutiboen kasuan ere zalantzak dira nagusi: (10) Har itzazu lau sagar. Zuritu eta zatitu. Eduki egosten ordu erdiz. Txiki-txiki egin. Hoztu ondoren, zerbitzatu konpota hori gailetatxoekin. ( 11) Ur garbitan egosi, honako hauekin batera: gatz pixka bat, tipula erdia, porrua, azenarioak, bi baratxuri-atal, txortenik gabeko tomatea, eta patata zuritua eta pusketan txikitua ... Pureari laguntzeko, ogi-azal batzuk friji daitezke ... (Pedro Subijana (1994): Denok Sukaldari, ETB, S.A., 78 or.) (12) Arratoitxoa begien itxi-ireki batean adats ilegorridun eta begi distiratsudun neskatxa bilakatu zen ... Neska gazteak ibiltzeari ekin zion basotik irteteko asmoz ... (Eguzkia baino ahaltsuagoa. Ilargi Erditxoaren ipuinak, 1993) Denboran zehar gertatzen den itxuraldaketak, edo materiaren transformazioarekin (naturalak edo eragindakoak) gertatzen diren aldaketak adierazterakoan oso zaila da anaforaren mugak jartzea. Esate baterako, tartean prozesu bat azaltzen denean guztiz gal daiteke adierazpide baten identitate erreferentziala, lehen sagarrak zirenak konpota bihur daitezke prozesua bukatzerakoan, edo osagai sorta bat pure bilaka daiteke, etab., baina sagarrak eta konpota izaera ezberdina dute eta baita erreferente ezberdinak ere, beste horrenbeste gertatzen da lapikoan jartzen ditugun osagaiekin eta bukaeran lortzen dugun purearekin. Ipuinaren adibidera (12) jotzen badugu, hasieran arratoitxoa zena neskatxa bihurtzen da, baina arratoiak erreferente edo errealitate batera garamatza eta neska ederrak beste batera. Halere, ez da horrela gertatzen pertsona bati buruzko kontakizuna egiten denean; horrelakoetan bilakaera bat gerta daiteke: umea ➔ gaztea ➔ gizona, baina kasu honetan izaki bera da, pertsona berbera da kasu guztietan, jatorrizko erreferentea hiperonimo ezberdinen bitartez berreskuratzen da. Kasu hauetan guztietan adierazpideen arteko harreman anaforikoa justifika daiteke, baina inola ere ez haien artean erreferentziakidetasuna dagoela. Bestalde, erreferentziakidetasuna dagoen harremanetan jartzen badugu arreta, askotariko adierazpideak aurkituko ditugu eta bereizketa mota ezberdinak egin ahal izango ditugu, anafora pronominalak eta ez pronominalak, eta anafora uztartuak eta askeak kasu. Anafora pronominalen artean izango genituzke pertsona izenordainak eta beste hizkuntza unitate batzuk ere: aditzondoak (han, hantxe, bertan ... ), elkar, X-en burua, eta izenordain genitiboak. ( 13) Gizon hark bere burua hil nahi zuen Adibide honetan gizon eta bere burua erreferentziakide dira eta gainera, bigarren adierazpidea uztartuta dago bere gobernu kategoriaren barruan, perpausean bertan baitu aurrekaria. (14) Andoni bere etxera eraman nuen
158 K. CEBERIO, I. ADURIZ, A. DIAZ DE ILARRAZA, I. M. GARCIA AZKOAGA Beste adibide horretan, Zabalak ( 1996) nabarmentzen duen bezala, bere izenordainaren erreferentzia zalantzazkoa izan daiteke Andoniri edo beste pertsona bati egin diezaiokeelako erreferentzia. Perpausaren barneko elementuari erreferentzia egiten badio, kasu honetan Andoniri, izenordainaren erabilera bihurkariaren aurrean gaude. Mota horretako izenordainen funtzionamendua gramatikaren bitartez azaldu behar da. Kasu horietan izenordainak anafora uztartuak dira. B elementuak aurrekari bat (A elementua) behar du txertaturik dagoen perpausean; A eta B erreferentziakideak dira eta uztartuak daude. Anaforaren funtzionamendua perpausaren barnera mugatzen da eta elementuen arteko harremana gramatikala da sintaxia eta semantikak baldintzatzen dutelako. Hurrengo adibidean, ordea, izenordainaren funtzionamendua bestelakoa da, eraikuntza askea izango genukeelako; izenordaina eta aurrekaria erreferentziakideak dira baina izenordain anaforikoak ez du bere erreferentzia gauzatzen perpausa berean dagoen aurrekari baten bitartez. (15) Ozono geruza oso garrantzitsua da lurraren bizitzarako. Bera I hura da erradiakzio kaltegarrietatik babesten gaituen filtro naturala. Izenordain anaforikoa semantikoki osatu gabea den neurrian testuan agertu den elementuren bat behar du esanahia hartzeko, eta bi elementuren arteko harreman hori linguistikoa da. Hala eta guztiz ere, aurrekari egokia aukeratzeko orduan irizpide pragmatikoak hartzen dira kontuan sorburu esanguratsuena aukeratzeko. Nolanahi ere, egile batzuen ustez uztartu/aske bereizketa horrek ez du balio praktiko handirik; Kempson-en (1986) arabera anafora aske baten izaera pragmatikoa agerian jartzen duen ezaugarria anafora uztartuetan ere agertzen da. (Kleiber 1998: 32). Bestalde, izenordainen erabilera dela eta, euskarak aditzaren flexioan markatzen ditu subjektua, objektu zuzena eta zeharkako objektua, eta frantsesez edo ingelesez ez bezala, izenordainen erabilera ez da hain beharrezkoa hurrengo adibidean ikusten dugun moduan. (16) Ura oso garrantzitsua da gure bizitzan. 0 Gure gorputzaren osagairik nagusiena da. Eraikuntza askeetan anafora pronominalak ez ezik pronominalak ez direnak ere baditugu, eta hauen artean leialak direnak eta ez-leialak direnak. Anafora leiala, zentzu hertsian, aurrekariaren berrartze lexiko-sintaktikoan datza. Kasu honetan adierazpide anaforikoak honako forma hauek har ditzake: Termino berberaren errepikapena (deklinabide-marka aldatu arren). (17) ... haurtzaindegiak hazkuntzarako gune dira ... haurtzaindegietako profesionalen lana ez da erraza ... -Izen-sintagma zehaztugabea (Izena + bat) lexema berdina duen izen-sintagma artikuludun baten bitartez berreskuratzen denean: 'Izena + (elem. atrib.) + bat' ➔ 'Izena+ (elem. atrib.) + -al-aki-ok'. (18) ... hiztegi berri bat argitaratu dute ... hiztegiak ...
ERREFERENTZIAKIDETASUNAREN AZTERKETA ETA ANOTAZIOA EUSKARAZKO... 159 -Izen-sintagma zehaztugabea (Izena + bat), lexema berdina duen izen-sintagma erakusledun baten bitartez berreskuratzen denean: 'Izena + (elem. atrib.) + bat ➔ 'Izena + (elem. atrib.) + erakuslea'. Egile batzuek testu barneko erreferentziatze deiktikoa esaten diote aurrekaria berreskuratzeko modu honi. (19) ... hiztegi bat argitaratu dute ... hiztegi berri honek ... Anafora ez-leialen kasuan adierazpide anaforikoaren lexema eta aurrekariarena desberdinak dira. Hauen artean kokatzen dira anafora kontzeptualak; adierazpide hauek laburbildu egin dezakete aurrekariaren edukia: (20) "Itsasoan organismo mota desberdinak aurki daitezke beren konplexutasun mailaren arabera eta bizi direneko sakontasunaren edo kostatik dagoen distantziaren arabera. Bizi direneko sakontasunari dagokionez, itsasoko izakiak honela sailkatzen dira: planktona ... , nektona ... , bentosa ... (Garda Azkoaga, 1999: Natur Zientziak DBH-1, Ibaizabal 1996: 95) (21) [ ... ] Automobila, alkilaturiko etxearen parean gelditu zenean, anai-arrebak korrikan irten ziren maleten bila, irrika bizian baitzeuden bizileku hura ikusteko.[ ... ] (Garda Azkoaga 2004: NE-DBH2-13) (22) Bainatzen ari ginela, izurde bat agertu zen gugandik gertu. Ugaztun hauek normalean ez dira horrenbeste hurbiltzen hondartzetara. Horretaz gain, zenbaitetan aurrekariari buruzko balorazioak adierazten dituzte: (23) [ ... ] Baina benetako damua gero etorri zitzaigun gogora, bat-batean atea itxi zenean haize bolada handi bat eragin zuen. Egoera beldurgarri hura artean sinestezina zen!! [ ... ] (Garda Azkoaga 2004: NE-DBH2-5) Gainera, adibide horietan ikusten den bezala aurrekaria sintagma labur bat zein enuntziatu osoa izan daiteke. Ikusten ari garenez, harreman anaforikoa erreferentziakidetasunean oinarritzeak arazo bat baino gehiago dakartza. Haatik, kasu horiek guztiek, hertsiki anaforiko izan ala ez izan, testuaren kohesioa eraikitzen eta elementu ezberdinen artean gerta daitezkeen erreferentzia sareak harilkatzen laguntzen dute. Lan honetan interesatzen zaiguna da testu batean elkarren artean lotura erreferentziala edo anaforikoa duten elementuak identifikatzea, eta horretarako kontuan hartu beharko genituzke erreferentziakidetasunezko harremanak zein erreferentziakidetasun gabeak. Alabaina egun eskura ditugun tresna informatikoek ez digute oraindik ahalbidetzen erreferentziakide ez diren elementuak elkarren artean zalantzagarritasunik gabe lotzea. Hortaz, oraingoz erreferentziakidetasunezko harreman anaforikoen eta ez-anaforikoen esparrura mugatu beharko dugu azterketa eta, adibidez, horrelako adierazpide anaforikoak identifikatzen saiatuko gara: izen bereziak, izenordainak, erakusleak eta forma hauek hartzen dituzten anafora fidelak: lexema berberaren errepikapenak [izena + (elem. atrib.) + -al-aki-ok] forma duten adierazpideak, [izena + (elem. atrib.) + erakuslea] forma dutenak. Horietaz gain, orain arte aipatu ez dugun arren, aurrekariaren bitartez interpretatu behar diren zenbait aditzondo dugu, esate baterako lekua adierazten duten batzuk.
160 K. CEBERIO, 1. ADURIZ, A. DIAZ DE ILARRAZA, 1. M. GARCIA AZKOAGA (24) Koba-zuloan sartu ginen. Barruan oso ilun zegoen dena eta hango isiltasuna beldurgarria zen. 3. Erreferentzialki zein anaforikoki etiketatutako corpusak Badira zenbait urte Lengoaia Naturalaren Prozesamenduan anafora eta erreferentziakidetasunaren azterketarekin dihardutela. Erreferentziaren edo anaforaren ebazpen automatikorako tresna sendo bat garatzeko ezinbestekoa da corpus etiketatua izatea (Mitkov 2002) prozesuaren lehen urrats moduan. Alegia, corpusean eskuz markatu ohi dira erreferentziakidetasun-erlazioak. Horrela, oinarri horren gainean ebazpenerako garatutako aplikazioak modu automatikoan ikasiko ditu erlazio horiek gidatzen dituzten erregelak eta hala, markatuta ez dauden beste corpus batzuetan aplikatu ahalko dira. Puntu honetan ikusiko dugun bezala, hainbat hizkuntzetan anaforak (mota batzuk), nahiz erreferentziakidetasunak markatuak dituzten corpusak badaude. Lancaster-eko unibertsitatean dugu soilik anaforikoki etiketatua dagoen corpus bakarrenetakoa: Lancaster Anaphoric Treebank (UCREL) (Garside et al. 1997). Corpus honek 100.000 hitz inguru ditu eta Associated Press (AP)etik hartutako egunkarietako testuek osatzen dute eta UCRELeko markaketa sistema jarraitzen dute. Hasierako motibazioa, corpusa osatzerakoan anaforaren ebazpen automatikorako alde probabilistikoa trebatzea izan zen, hau da, eskuz etiketatutako corpusetik patroiak ateratzea aplikazio informatikoak ikasi ahal izateko. Corpus honetan kohesiozko erlazio ezberdinak etiketatzeko aukera dute, elipsia barne. Erreferentea non dagoen adierazi dute, alegia, elementu anaforikoa baino lehenago agertzen den edo ondoren, hau da, anafora edo katafora den esaten digu. Horretaz gain, corpus honetan etiketa bat ere darabilte, elementu anaforiko eta erreferentearen artean zein erlazio semantiko dagoen adierazteko. Baditugu bestelako testuak korreferentzialki etiketatuak; MUC Coreference Task (Hirschman & Chincor 1997) corpusa egunkarietako testuek osatzen dute. Eskema hau jarraituta osatutako corpusean anafora eta bere aurrekaria, eta horien arteko erlazioa markatua dute. Halere izen-sintagma eta aurrekariaren arteko identitate-erlazioa adierazten dute bakarrik. 65.000 hitz inguru korreferentzialki markatutako corpus honen helburuetako bat, anaforaren ebazpenerako algoritmorako trebakuntza eta ebaluaziorako baliagarri izatea da. Honetaz gain informazio erauzketarako sistema automatikoetan ere erabili ahal izan dute. Sistema hauek eremu jakin bateko, zein produktu espezifiko baten inguruko hitzak erauzteko gai izaten dira, horregatik, garrantzitsua da testu bateko erreferentziakidetasunak ondo markatuak izatea. Wolverhampton unibertsitatean, aurrekoaren antzeko eskema (MUC) jarraituz 60.000 hitz dituen corpusa osatu dute. Markatutako testuak zenbait tresna elektroniko arrunten eskuliburuetakoak dira. Corpusaren markaketarako ClinKa ( Orasan 2000) izeneko tresna baten laguntza izan dute, unibertsitate horretan bertan garatutakoa. Estatu Batuetan Brown-go unibertsitatean Penn Treebank-en zati batean (93.000 hitz inguru) agertzen diren 2.463 izenordain korreferentzialki markatu dituzte.
ERREFERENTZIAKIDETASUNAREN AZTERKETA ETA ANOTAZIOA EUSKARAZKO... 161 Ingelesez korreferentzialki markatuak dauden corpusen aipamena bukatzeko DRAMA Scheme corpusa aipatuko dugu. MUC-en eskema bera erabiltzen da anafora eta aurrekariak identifikatzeko eta euren arteko korreferentzia erlazioak markatzeko. Honaino ekarri ditugun corpusen adibideak ingelesa dute aztergai baina badira beste hizkuntza askotan· korreferentzialki markatutako corpusak. Alemanerako adibidez, TIGER proiektuan (Kunz & Hansen-Schirra 2003) markaketa morfologiko, sintaktiko eta semantikoaz gain korreferentzia erlazioak ere markatu dituzte. Antzera egin dute Pragako unibertsitatean (Hajic & Uresova 2004) corpusa pragmatikoki markatzeko saiakera egin dutenean. Gaztelaniaren kasuan, Alacanteko Unibertsitatean arlo honetan egiten ari diren lana aipatu behar da. Anaforaren ebazpen automatikoan lortutako emaitzak hobetzeko asmoz anaforikoki etiketatutako corpusa osatzen ari dira unibertsitate horretan (Navarro et al. 2003). Azkenik, ezin aipatu gabe utzi hemen aurkezten dugun lanaren aitzindari izan den corpusa (Aduriz et al. 2007). 50.000 hitz inguru dituen corpus honek egunkarietako testuak ditu oinarri, eta anaforaren fenomenoaren azterketa alde konputazionaletik egiteko lehen urrats moduan, anafora pronominalak ditu markatuak, bakoitza dagokion erreferentziarekin lotuta. Markaketa hau eskuz burutu da. Erreferentziakidetasunaren eta anaforaren fenomenoak hainbat hizkuntzatako corpusetan markatu direla ikusi dugu orain arte. Corpus hauek guztiak baliagarri izango dira etorkizun batean, ez bakarrik erreferentziakidetasun edo anafora (erdi) automatikoki ebazteko, baizik beste helburu batzuetarako garatutako tresnetarako ere (laburpen automatikorako sistemak, termino erauzle automatikoak, galderaerantzun sistemak, etab). 4. Etiketatzeko tresnak Hastapenetan egindako lanetik abiatuta pauso bat haratago eman nahi izan dugu. Lehen pauso batean, anafora fenomenoaren alor espezifiko batean bakarrik zentratu ginen, hau da, anafora pronominalaren markaketa egin genuen, eta oraingoan urrutirago joan nahian, anafora multzo bakarra ez ezik, derrigorrez anafora ez diren erreferentziakidetasunak ere markatzeko asmoa dugu, honela testuaren ulermen zabalago batera iritsiko garelakoan gaude. Corpusen etiketatze lan hauetan lagungarri izaten dira helburu horretarako garatutako tresnak. Honela guri ere etiketatze lana erraztuko digun tresna bat hautatu dugu zeregina bideratzeko, izan ere, aurreko lanean ikusi genuen interesgarria izango litzatekeela fenomeno hau etiketatzeko tresna aurreratua izatea. Zenbait ezaugarri hartu ditugu kontuan tresna aukeratzeko orduan, besteak beste, honako hauek: zein mailatarainoko etiketatzea eskaintzen duten, gure tresnetara ondo egokitzen diren, formatu kontuak, etab. Ikusi eta aztertutako guztien artean, aipagarrienak hurrengo hauek dira: Wolverhampton-go Unibertsitatean garatutako ClinkA tresna (Orasan 2000) sendoa izan
162 K. CEBERIO, I. ADURIZ, A. DIAZ DE ILARRAZA, I. M. GARCIA AZKOAGA arren, batez ere egitura edo eskema aldetik ez digu gehiegi laguntzen, haiek MUC-7 Coreference Task Definition (Hirschman & Chinchor 1997) definitutako eskema jarraitzen baitute guk ez bezala. Guk erreferentziakidetasuna markatzeko ezarritako gidalerroak haiengandik urrun geratzen dira. Aipatzeko beste tresnetako bat Alembic Workbench1 etiketatzaile orokorra da. Beste maila batzuen artean erreferentziakidetasuna markatzeko aukera ere badu. Honetan ikusi dugun abantailetako bat etiketak zabaltzeko aukera ematen duela da. Hala ere, nahiko nahasgarria gertatzen da etiketa hauekin lan egiterakoan, testua bera eta etiketatzea nahasiz. MATE Workbench-en (Dybkjcer and Bernsen 2000) testuinguruan ahalmen handiko tresna garatu dute. Teorikoki gure etiketatzea gauzatzeko plataforma ideala izan zitekeen, baina testu handiekin zailtasunak izan dituztenen esperientziak irakurri ondoren, tresna hau ez erabiltzea erabaki genuen. Tresnen zerrendatze honekin bukatzeko MMAX aplikazioa (Miiller and Strube 2001) aipatuko dugu. Arina eta erabilerraza izateaz gain, norberak bere beharretara egokitzeko erraztasunak eskaintzen ditu. Bestetik, 'stand-off' deritzon informazioa metatzeko sistema erabiltzen du, hau da, oinarrizko datuak (testua bera) fitxategi batean eta bigarren mailakoak (informazio gramatikala zein testuala) beste fitxategi ezberdin batean gordetzen ditu. Horrez gain, etiketatze prozesuan pertsona batek baino gehiagok parte hartzeko aukera ere badu, eta etiketatzaileen arteko adostasun eta desadostasunak agertzeko aukera ematen du. Aztertutako tresnetatik gure eskakizunetara hoberena egokitzen denez, gure lana aurrera eramateko MMAX aplikazioa aukeratu dugu. 5. Corpusa Lan honetarako oinarritzen garen corpusa EPEC izenekoa da (Aduriz et al. 2006). Corpus hau 3LB proiektuaren barruan sortu zen, gaztelaniazkoarekin eta katalanekoarekin batera (Palomar et al. 2004). Proiektuaren helburua corpusen etiketatze sintaktikoa eta semantikoa egitea zen. Euskarazkoari dagokionez, egunkarietako berrogeita hamar mila hitz anotatu ziren sintaktikoki, dependentzietako anotazio-sistema erabiliz (Aranzabe et al. 2003). Ondorengo lerroetan azalduko dugu corpusaren analisi-prozesu modularra (Aduriz et al. 2006), modulu bakoitzean zein informazio gehitzen zaion ikusteko, anaforaren eta aurrekarien markatzera iritsi baino lehen. Lehen-lehenik corpusa morfologikoki analizatzen da Morfeus analizatzaile morfologikoa erabiliz (Aduriz et al. 1998). Morfeus-en lana da corpuseko hitz guztiak2 analizatzea bere testuingurua kontuan hartu gabe. Lehen prozesu honen ondoren, analizatutako hitzek informazio morfosintaktikoa izango dute: kategoria gramatikala, azpikategoria, numero mugatasunari buruzko informazioa, kasu atzizkiena, eta gehienetan, funtzio sintaktikoari dagokion informazioa ere. Hona hemen morfosin- 1 http:/ /www.mitre.org/ tech/alembic-workbench/ 2 Zuriunetik zuriunera doan hitza nahiz hitz anitzeko terminoa.
166 K. CEBERIO, I. ADURIZ, A. DIAZ DE ILARRAZA, I. M. GARCIA AZKOAGA Perez Roque: komunikabideentzat ortodoxoa, berarentzat erreformista 34 urteko gaztea da Kubako Atzerri ministro berria maiatzaren 28az geroztik Kargua betetze ko o so eg o ki ikusi du Fidel Castrok Aurreko maiatzaren 28an, Fidel Castro lehendakariak proposatuta, Felipe Perez Roque Kubako Atzerri ministro izendatu zuten Kubako boteregune garrantzitsuenek, Alderdi Komunistako zuzendaritzak eta Estatu Kontseiluak. Hain zuzen ere, Brasilen, Rio de Janeiron berriki egindako Latinoamerikako, Karibeko eta Europako Batasuneko Gailurra izan da Atzerri ministro berriak nazioartean esku hartu du en lehen ekitaldi handia. Oso eg o kia izan da Kubako diplomazia-buru berriaren lehen eskuhartze hori, ekitaldia oso garrantz itsu a izan d e I ako, eta Fidel Castrorekin batera aritu de I ako . F ei i pe Perez Roque gazte neurritsua da. Atzerri ministro berriak 34 urte ditu, eta, Robainak bain o 10 urte gutxiago izan arren, ez du erakusten karguan bera baino lehen egon zenak zeukan alaitasun berezia eta ozartasuna. Inork ez du es pero Roberto Robaina Gonzalez bezala jantzita ikustea. Izan ere, karguti k ke n d u berria lepoko eta gorbaten zurruntasunaren aurkako a da, eta arropa informala erab il i o hi du : zakua eta jertsea. Era berean, inork ez du es p e ro Atzerri ministro berria Atzerri Harremanetarako Ministeriora bizikletaz eto rtz en iku ste a, Roberticok - mait ekiro hala es ate n zi oten - egite n zuen b ez ala. Castroren gobernuko kide gazteena Izendatu berria Kubako historia osoko Atzerri ministro gazteena da, bai eta Castroren gobernuko kide gazteena ere. Kubako eta uhartean kreditatuta dauden atzerriko prentsaren aurrean egindako lehen agerraldian, esan zuen prentsa komunikabide batzuek ortodoxotzat . . Current Marka.hie File: / sc0la.5/ corpora/ euskaraz/ BORRf\JZE~O-TMP/ epe~cegun.25.1999-Q7- 07.mt 1. irudia Erreferentziagai den izen-sintagma Tresnak kolore kodea erabiltzen du testuaren ezaugarriak adierazteko (hemen ikusten ez bada ere), adibidez, kolore urdina erabiltzen da erreferentziakidetasunen bat izan dezaketen izen-sintagmak markatzeko. Kolore horia, berriz, izen-sintagma bereko parte denean. 61.1. 'Markables' kontzeptua Etiketatzearen lehen fasean erreferentziakide edo anafora izan daitezkeen izen sintagma guztiak ondo markatuak dauden egiaztatu beharko dugu. 'Markables' kontzeptua diogunean, erreferentziakidegai diren izen sintagmez ari gara. Makinak berez markatuak etorriko dira, horrek ez du esan nahi guztiak ondo markatua izango dugunik. Baliteke zuzendu behar izatea, edota izen sintagma batzuk baztertzea, adibidez, 2. irudian ageri den era berean esamoldeak ez du testu honetan erreferente konkreturik izango, ez behintzat guk etiketatu nahi ditugun erreferentziakidetasunen artean. Bestalde, gure tresnek sintagma osoak markatzeko gaitasuna dute, baina gerta daiteke izen sintagma horien azpian beste izen-sintagma motzagoak zein mendeko perpausak egotea. Izen-sintagma baten barruan beste osagai bat 'markable' bezala etiketatzea ahalbideratzen du tresnak, hurrengo irudiak erakusten digun moduan.
ERREFERENTZIAKIDETASUNAREN AZTERKETA ETA ANOTAZIOA EUSKARAZKO... 167 Perez Roque: komunikabideentzat ortodoxoa, berarentzat erreformista 34 urteko gaztea da Kubako Atzerri ministro berria maiatzaren 28az geroztik Kargua betetzeko o so eg o ki iku s i du Fidel Castrok Aurreko maiatzaren 28an, Fidel Castro lehendaka,-iak pro p osatuta, Felipe Perez Roque Kubako Atzerri ministro izendatu zuten Kubako boteregune garrantzitsuenek, Alderdi Komunistako zuzendaritzak eta - Estatu Kontseiluak. Hain zuzen ere, Brasilen, Rio de Janeiron berriki egindako Latinoamerikako, Karibeko eta Europako Batasuneko Gailurra izan da Atzerri ministro berriak nazioartean esku hartu duen lehen ekitaldi handia. Os o eg o kia izan da Kubako diplomazia- buru berriaren lehen eskuhartze hori, ekitaldia oso garrantzitsu a izan de I ako, eta Fidel Castrorekin batera aritu de I ako. F ei i pe Perez Roque gazte neurritsua d a. Atzerri ministro berriak 34 urte ditu, eta, Robainak bain o 10 urte gutxiago izan arre n, ez du eraku st en karguan bera baino lehen egon zenak zeukan alaitasun berezia eta ozartasuna. Inork ez d u espero Roberto Robaina Gonzalez bezala jantzita ikustea. Izan ere, kargutik kendu berria lepoko eta gorbaten zurruntasunaren aurkakoa da, eta arropa informala erabili o hi du : zakua eta jertsea. Era berean, inork e z du espero Atzerri ministro berria Atzerri Harremanetarako Ministeriora bizikletaz eto rtzen ikustea, Roberticok - maitekiro hala esaten zi oten - egiten zuen bezala. Castr iiiii , 1bako historia osoko Atzerri kide gazteena ere . Kubako et markable_476: Castroren gobernuko kide gazteena eg indako lehen agerraldian, esan zuen pren sa omum a I e a zue · o Current Markable File: / sc01a5/ cor!c,ra/ e_uskaraz/ BORRATZEKO_ TMP/ epecegun.25.1999-0_7-07.m! 2. irudia "Azpisintagma'' posible bat Izen-sintagmaren parte diren 'azpisintagmak' guk markatu beharko ditugu, gerora erreferentziak ezartzerakoan baliagarri izan baitaitezke, batzuetan erreferentziakidea 'azpisintagma' bakarrik izango delako. (28) Castroren gobernuko kide gazteena da Perez Roque. Hark gobernuan dirauen artean Atzerri ministro lanetan arituko da. 6.2. Gidalerroak Corpusa etiketatzeko erabili dugun tresnaren nondik norakoak eta beste kontzeptu batzuk argitu ondoren etiketatzaileek beharko dituzten gidalerroei buruz arituko gara. Hauek osatzeko aurretik egindako lanaren esperientzia erabili dugu (Aduriz et al. 2007), eta baita lan honetan egindako azterketa-lan teoriko-deskriptiboa. Gidalerroak zehatzak eta argiak izatea ezinbestekoa da, kontuan izanda batzuetan, etiketatze lanaren kalitatea bermatze aldera, bi etiketatzaile baino gehiago aritzen direla. Hala ere, ezinezkoa izango da erabateko adostasuna gertatzea etiketatzaile guztien artean. MMAX programa erabiliz etiketatzea bi fasetan egingo dugu, lehenengoan erreferentziakide izan daitezkeen izen-sintagmak identifikatuz eta bigarrenean erreferentziakideak direnak euren aurrekariekin markatuz.
168 K. CEBERIO, 1. ADURIZ, A. DIAZ DE ILARRAZA, 1. M. GARCIA AZKOAGA Artikuluaren hasieran (ik. 2. puntua) aipatutako anafora fidelak ere markaketa honetan kontuan hartuko ditugu. Lehen fasean, erreferentziakide izateko aukera duten izensintagmek ondorengo ezaugarri gramatikalak izango dituzte eta honela sailka genitzake: 1. Pronominalak a. Izenordainak. b. Erakusleak, izenordain funtzioa betetzen dutenean eurak bakarrik izensintagma osatuz. 2. Termino berberaren errepikapenak a. Izena+ (elem. atrib.) + artikulua (-al-aki-ok) b. Izena+ (elem. atrib.) + erakuslea c. Izen berezia + (kasu marka) 3. Aditzondo zenbait (lekuzkoak) Honako elementu hauek guztiak testuan lehenago aipatutako zerbaiti egin diezaiokete erreferentzia, honek hainbat erlazio mota ezarriko ditu testuko osagaien artean. Hurrengo ataletan erlazio mota hauen ezberdintasunak eta markatzeko irizpideak azalduko ditugu. 621. Erreferentzia sareak markatzen: erlazio motak Behin balizko erreferentziakide osagaia eta bere aurrekaria markatuta daudela, bien arteko erlazio-mota zein den erabaki behar da. Aipatutako tresnak aukera ematen digu erreferentziakide osagaia eta bere aurrekaria modu eroso eta argian lotzeko. Hau guzti hau, 'xml' formatu estandarrean gordetzen du, honela, beste edozein aplikazio informatikoetan erabili ahal izango dugu. Erreferentziakidetasun anaforikoen artean, adierazpide pronominalak eta nominalak markatuko ditugu, baina azken hauen artean, oraingoz, anafora leialak bakarrik; beste baterako utziko ditugu fidelak ez diren anaforen markatzea. Bestalde, balore anaforikoa duten lekuzko aditzondoak eta izen bereziak ere hartuko ditugu kontuan. Harreman anaforiko mota gehiago baldin badago ere, ez ditugu corpus honetan markatuko, izan ere, etorkizunera begira modu automatiko batean detektatzeko eragozpenak ikusten baititugu, giza-ulermen inferentzia beharrezkoa gertatzen delako. Hona hemen laburki, etiketatzaileak ezarri beharko dituen erlazio motak: - Pronominalak: izenordain funtzioa betetzen duten determinatzaile erakusleak, pertsona izenordainak, aditzondoak (jakin batzuk), elkar, X-en burua, eta izenordain genitiboak. (29) Ura oso garrantzitsua da gure bizitzan. Bera /hura da gure gorputzaren osagairik nagusiena. -Anafora fidelak: lexema bera duen hitza errepikatzen denean, nahiz eta honek atributuren bat edo deklinabide morfema ezberdinen bat izan. (30) Igandean mendira igo zirenean, hango iturriko ur freskoa edan zuten. Ur horrek egingo zien kalte nonbait.
ERREFERENTZIAKIDETASUNAREN AZTERKETA ETA ANOTAZIOA EUSKARAZKO... 169 - Lekuzko adberbioak: testuan zehar aipatutako zerbaiti erreferentzia egiten diotenean. (31) Koba-zuloan sartu ginen. Barruan oso ilun zegoen dena eta hango isiltasuna beldurgarria zen. - Izen bereziak: aurretik edo atzetik erreferentziakide den elementuren bat agertzen denean. (32) Perez Roque ... Kubako diplomazia-buru berria ... Felipe Perez Roque 7. Ondorioak eta etorkizuneko lana Euskarazko corpusetan erreferentziakidetasun erlazioak nola gauzatzen diren aztertu dugu artikulu honetan, halaber, erlazio hauek modu emankorrago batean tratatzeko ahaleginean, EPEC izeneko corpusean erreferentziakidetasun horiek markatzen bigarren urratsari ekin diogu. 7 Alderdi teorikotik egindako hausnarketa da lehen hurbilpenetik hona suma daitekeen ekarpenik handiena, gaia anafora pronominal soiletik beste erreferentziakidetasun kasuetara zabaldu dugulako. Alderdi teorikotik gaia zabaltzeak, ezinbestean izan du alderdi praktikoan eragina. Honek eraman gaitu laneko gidalerroak aldatzera, eta era berean osatzera ere. Bestetik, corpusaren markaketari dagokionez, etiketatzeko tresnaren beharra eta honen hautaketa egin beharrak ere hamaika erabaki hartzera bultzatu gaitu. Puntu giltzarria da markatzeko tresnarena, izan ere, oinarrian erabiltzen dugun informaziora egokitu behar baitu modu erraz batean. Oinarritzen garen corpusari dagokionez berriz, informazio morfologiko eta sintaktikoa bere baitan edukitzeak erraztuko du ondorengo etiketatze automatikoa, izan ere, soilik hasierako fasean egingo da eskuzko markaketa. Esan bezala, oinarrizko corpusak eskaintzen duen informazio morfologiko eta sintaktikoak batetik, eta markatzeko tresna egokiak bestetik, ahalbidetuko dute etiketatze automatikoa, azkartasuna emanez markatze-prozesuari. Izan ere, artikulu honetan azaltzen ari garena proiektu orokor baten barruan kokatzen da, alegia, EPEC corpusaren anotazio erabat semantikoa helburu duena. Euskaraz horrelako corpus semantikoki anotatua izateak helburu bikoitza izango luke: ikuspegi konputazionaletik, erreferentziakidetasuna (erdi-) automatikoki ebatziko lukeen tresna baten garapena. Eta testuinguru horretan, corpusa tresna horren probaleku litzateke. Eta hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik, euskarazko errefentziakidetasunaren berri izaten lagunduko digu, anaforaren erabilera zehazten eta horren erresoluziorako bideak jartzen. Azkenik, eta epe luzeragorako, euskararako garatuko diren hainbat aplikazio informatikoetan, hala nola galdera-erantzun sistema automatikoetan, laburpen sistemetan edota itzulpen automatikoko aplikazioetan aztertutako hau guztia txertatzeko aukera ikusten dugu. 7 Lehen urratsaren nondik norakoak (Aduriz et al. 2007) argitalpenean azalduta daude.
174 K. CID ABASOLO nan idatzitakoak izan ohi dira, eta pertsonaietako baten ahotsa da mintzo zaiguna, hau da, pertsonaietako baten ikuspuntutik datorkigu istorioa. Euskara estandar eta jasoagoa duten liburuetan, ordea, hirugarren pertsona da nagusi, eta Atxaga idazle orojakile eta guztiahalduna gailentzen zaio kontakizunari. Horrek, jakina, ondorio nabarmenak ditu hizkuntz maila guztietan eta lexikoan. Hortaz, esan dezakegu idazle honek "bi euskara" darabiltzala, bakoitzak bere hizkuntz ezaugarri propioak dituelarik. Eta lan honek zenbait ezaugarri partekatzen dituzten bi euskara horiek aztertzea du xede. Lan honek bi parte ditu. Eta hartu dut gogo, sintaxiari eskainitako lehenbiziko parte hunen, lehenik benturatzeko, eta berri iakitera bezala aitzinerat igortzeko. Hunek zer iragaiten den, zer begitarte izairen duen, eta nor nola mintzo den, abisu eman diazadan. Gero abisu haren arauaz ethorkizunerat gobernatzeko: eta fonetika, morfologia eta lexikoari eskainiriko bigarren partearen kanporat atheratzeko, edo barrenean gelditzeko eta estaltzeko. 1. Perpausaren hitzurrena 1.1. Erakusle kataforiko eta anaforikoak Galdegai legea zintzo-zintzo bete ohi du Atxagak, zenbaitetan horretarako "trikimailu" bat edo beste baliatu behar badu ere: erakusle kataforikoak behin eta berriz erabiltzen ditu, agian galdegai legea (galdegaia aditzaren aurre-aurrean jartzea agintzen duena) betetzeko, beti ere ulermenari kalte egin gabe: izan ere, galdegaia luze samarra denean, aditzaren atzean jartzen da, eta, aditzaren aurrean, galdegai-kokalekuan, galdegai luze horren erreferentziakide den erakusle kataforikoa, zeina forma indartuan ere ager daitekeen. ( 1) Horixe gara artzai guztiak: inorante hutsak (BL JN). Galdegaia perpaus oso bat izan daiteke, funtzio ugari bete ditzakeena: - subjektua: (2) Hori ere kontu zelebrea da, alegia nor bere buruarekin hitzegiten hastea (BLJN) (3) Eta niri horixe gertatzen zitzaidan, Ameriketara joateak egundoko gaiak ematen zizkidala pentsatzeko (BLJN). ( 4) Horrek ematen dit pena gehiena, oso berandu izan zela Mariarentzat (BLJN) (5) Hori dun txarrena, bera hain izutia izatea (BIA) -objektua: (6) Bere alabak ere horixe esaten du, ezin dela Jainkoaren borondatea okertu (BLJN) Erakuslearen ordez, jatorri galdetzailea duen zera kataforikoa ere agertzen zaigu sarri askotan. (7) Zera esatera ausartuko ginateke, isatsa galdu duen katagorriaren antzera zebilela Piolet (ETI) (8) Zera ematen zuen, herriaren erdia herriaren beste erdiaren etsai amorratua zela oso aspaldi batetik (BLJN)
176 K. CID ABASOLO (26) Horregatik pasatzen ditu gau txarrak Paulok ( .. ) begiak zabalik edukitzen dituelako (BIA) (27) Eta horregatik izango zion amorrazioa Joxeri, Joxek askotan gogor egiten ziolako (OBB) Zergatizko balioa duen erakuslea gutxitan da anaforikoa. (28) Baina besterik esaten ez genekielako, horregatik bakarrik (BLJN) 1.2. Galdegai-legearen haustea Beste batzuetan, erakusle kataforikoa bazter utzi eta galdegai legea besterik ( eta gupidarik) gabe urratzen du Atxagak, idatzizkoan ez baina ahozko euskaraz oso ohikoak diren esaldiak sortuz. (29) Neronek jarriko zionat eraztuna hire zintari/&, Carmen, jarriko zionat nik (BIA) (30) Nik gauza asko ikusten dizkiat, ikusten diat itsasoa, ikusten dizkiat arrai beltzak (BIA) (31) Izena dut Mary Lanford (HBI) (32) Baina sekretua ez dago osagaietan. Sekretua dago zaintzeko moduan, prozesua bertatik zaintzen duzun ala ez (GB B) (33) Banuen beste arrazoi bat etxe inguruetan geratzeko, eta hori zen Genoveva, gerran gizona galdutako gure nagusia (BEBM) 1.3. Aditza perpaus bukaeran? Ezagun da euskarari buruz bala-bala dabilen mito faltsu bat, aditza beti perpausaren bukaeran jarri behar delakoa, alegia. Eta Atx.agaren liburuek faltsutasun hori egiaztatzen dute. Liburuek ez ezik, haren hitzek ere. 4 Mendeko pe.cpausetan, kasu, ulergarritasunaren hobe beharrez, aditza lasai asko aurreratzen du idazle gipuzkoarrak. 4 Horren argigarri, hona hemen bi adibide: lehenengoa, euskaltzain sartzeko hitzalditik ("Antzarak, zenbakiak eta letrak", Asteasu, 2007-3-17) ateratakoa. Bigarrena, Euskadi Irratiko Goiz kronika saioan hiru egun geroago egin zioten elkarrizketatik: Esan beharrik ere ez dago utopia lortzearren, gero eta gehiago, hobeto, ederrago adierazteko gai izatearren, hizkuntzak baliabide asko behar dituela, eta, ahal den neurrian, bortxatu egiten duela hizkuntzaren naturaltasuna, hizketan azaltzen dena. Euskarak, esate baterako, aditza bukaeran jartzeko joera omen du. Baina Juan Bautista Agirrerentzat joera hori muga bat da, eta horregatik idazten du honela Jesusen eta bere dizipuluen arteko elkarrizketa bat: Nere semechoac, maite izan ezazue elcar: Filioli, diligite alterutrum. Aspertu ciran icasleac, beti gauza bera adituaz, eta esan cioen: Maisua, cergatik beti gauz au esaten digu? Erantzun cien: Ceren Jaunaren Aguintea dan, eta au ongui eguiten bada, bera bacarrik asco dan. Bistakoa da. Aditza aurrera ekartzen du. MANU ETXEZORTU: Beraz, gaur egun badira garbizaleak, nolabaiteko puristak. ATXAGA: Badira ez, giro bat dago erabatekoa. Oraindikan dago ... zenbat hitz? Nik ezagutzen dut hemen hurbilean irakasle bat eta pertsona nagusiei klaseak ematen dizkiena, eta berak esaten dit ehuneko hirurogeita hamarrek oraindikan pentsatzen dutela aditza, berboa, euskaraz azkenean jarri behar dela eta bekatu izugarria dela, larria, aditza esaldiaren hasieran jartzea eta holako gauzak. Jende hori benetan asko estimatuko genuke beste eginkizun batzuetara zuzenduko balu bere bizitza.
GRAMATIKA ATXAGAREN LITERATUR BIDEETAN (I) 177 (34) Ez dut ametitzen inork (. .. ) "lasto motxordo" izena erabiltzea izendatzeko jainkoak dohain eman digun habia (ETI) (35) Eta aldi berean keinu bat egin zion Paulori, ateratzeko lehen bait lehen jostundegitik (BIA) (36) Harrapatuta paretaren eta egurraren artean(...), (HBI) (37) Bukatuta dantzaldia, (...) (SJS) 2. Perpaus elkartua: alborakuntza eta juntadura 2.1. Alborakuntza: lokailuak Jakina denez, alborakuntza ahozko hizkeraren ezaugarri nagusietako bat da, eta hortaz, sarritan agertzen da ahozkotasunaz gainezkako testu atxagatarretan. (38) Hurrengoan, berriz, guztia joan egin da, ezin liteke hutsune beltz bat baizik sumatu (STXB) Baita ahozkotasunaz elikatu gabekoetan ere, baina urriago: (39) Baina betaurrekoak falta zitzaizkion, ezin zuen irakurri (SJS). Alborakuntzan, entzuleak/irakurleak berak antzeman behar du (testuinguruari esker-edo) esaldien arteko lotura semantikoa, eta sarritan lokailuek errazten diote lan hori. Esnalek (2002: 24) gogorarazten digunez, ordea lokailua perpaus hasieran -eta atzean komarik jarri gabe, erantsiko genuke guk- erabili ohi du Atxagak, gaur egungo joeraren aurka, eta Axularren bideari jarraiki. (40) Ordea ez zen bihotz huts (OBB) ( 41) Ordea marruka hasita ere, berdin da (BEBM) Zenbait lokailuk ahozko hizkeren elipsiek eragindako informazio-hutsak betetzeko funtzioa dute. (42) Herrian bazen bat, neska bat, alegia, aurreneko errebueltan bertan ttitti jolasa onartzen zuena (BLJN) (43) Igual ikusten zuen, apaiza alegia, bidetik paseatzen (BLJN) Beste batzuek -ba lokailuak, kasu- diskurtsoan atseden laburra hartu eta segidakoa pentsatzeko aukera ematen dute, ahozko hizkeran -eta ez idatzizkoan, jakina- gertatu ohi den bezalaxe. (44) No/,a ez neukan dirua egiteko proportzio onik, ba dantzan egi.ten nuen (BLJN) (45) Gu etxeko ge/,aren batean ikusiz gero, bada maki/,a bat hartu(. . .)(BIA) 2.2. Juntadura 2.2.1. Emendioa Jakina denez, ahozkotasunak emendiotik asko "edaten'' du. ( 46) Eta denak konforme etorri ziren nirekin, eta mendiska hura igotzeari ekin genion denok hi/eran jarrita, eta luze gabe buruan kanta ttiki bat besterik ez zeukan muti/,aren etxe aurrean egokitu ginen (BIA)
178 K. CID ABASOLO Emendioa da Atxagaren hizkuntz ezaugarririk berezkoenetakoa da: normalean ezin du adjektibo bakar batez zerbait definitu (bi, hiru edo gehiago behar ditu). Normalean ezin du kausazko perpaus baten bidez gertakari baten kausa azaldu (bi edo hiru behar ditu). Norbaitek zerbait esaten badu, gauza bat baino gehiago (perpaus osagarri bat baino gehiago) esango ditu, eta adjektibo horiek edo mendeko perpaus horiek, nola ez, emendiozko juntagailuaren bidez loturik ageri dira. Perpaus osagarriei dagokienez, honako egitura hau hobesten du Atxagak ulermena errazteko asmoz: [1. perpaus osagarria+ aditz nagusia+ 2. perpaus osagarria+ ... ] ( 4 7) Salako mahai txapa/ari zartako bat ematea lortu zuen oraingoan, eta errebisten ontzia iraultzea (GBB) (48) Bera ere hala moduz zegoela adierazi nion, aldatua ikusten nuela arratsalde harez gero, beste bat ematen zuela (SJS) 2.2.2. Hautakaritza Atxagak oso-oso maiz darabil edo juntagailua, idatzitako zerbait hurrengo esaldiaren bidez nabartzeko -ahoz hiztunek egin ohi duten bezala- edo pentsatutakoaren eta errealitatearen arteko aldea adierazteko. BIA liburuan parra-parra aurki dezakegu baliabide hau. (49) Ordurarte ia ez du izenik eduki, edo eduki du baina ez da konturatu izen horrek seinalatzen duen diferentziaz (STXB) (50) Bi bider pentsatuko bere grina txar horri segitu aurretik. Edo hiru bider (BLJN) (51) Eta oso ondo, baina ez hain ondo halere (BIA) (52) Behar bada orain kanta ttikia itzuli egingo da bere burura, pentsatu genuen, baina ez, ez zitzaion itzuli (BIA) (53) Eguraldi txar haren zalaparta eta hotsek esnatu egin ninduten azkenean. Esnatu edo erdi esnatu (BEBM) 2.2.3. Aurkaritza Oso aurkikuntza polita egin dugula uste dugu: Atxagaren genero desberdinetako bi testuren bi pasarteren arteko antzekotasun sintaktiko-semantikoa. Bietan pertsonaiaren bizitzaren bi fase zeharo desberdinen berri ematen zaigu. Eta bien arteko lotunea (edo, hobeto esanda, etena) baina juntagailua da. Paralelismo sintaktikoa paralelismo semantikoaren menpe. Eta badira aldaketaren erakusgarri diren beste bi hitz garrantzitsu, bi testuetan ageri direnak: bapatean eta ohartu. (54) Baina egun batean, bere gogo eta nahiek ehun eta larogei gradutako jira ematen dute: bapatean bere izenaz ohartzen da, nola partikularra eta berezia den, nola berdinik ez daukan ( STXB) (55) Baina gaua dator. .. (...) Eta bapatean, zeharkatu egiten du/ belardiaren eta kamio berriaren arteko muga, (...) ez da ohartzen bere heriotzaren hurbiltasunaz ere ( Trikuarena poema).
180 K. CID ABASOLO (70) Segituan hartzen zioan usaina, organizazio politiko klandestinoren batekoa izango zela (GBB) (71) Irudipena izan nuen, bataren eta bestearen espresioa ikusita, handiak ezin izango zuela txikia borroka batean hautsi (SJS) 3.1.2. Izen bat gobernatzaile duten perpaus osagarriak Atentzioa eman digu Atxagak atzizki bat baino gehiago erabiltzeak: liburu batzuetan, EGLUn aipatzen ez den bat erabiltzen du (-neko), beste batzuetan -lako, eta beste batzuetan, irizpide finkorik ezean, biak. (72) Sebastianek marrubiak bilatzen ari zeneko itxura egiten zuen (STXB) (73) Burutazio honek susmo bat ekarri zidan, Mintzoak mutil haren begiak ixteko bakarrik bidali ninduelakoa (BIA) (7 4) Lana uztera zihoaneko keinua (BIA) (75) Jonek berriz ez zuen katakume goxo bat zelako inpresiorik ematen (GBB) 3.1.3. Gobernatzaile "berezia" duten perpaus osagarriak EGLUn (V-(1): 56) eskerrak aipatzen da perpaus osagarrien "gobernatzaile berezi" gisa. Ahozkotasunaren paradigma den Jose Francisco ipuinean, idazle gipuzkoarrak, erregistroarekiko koherentziaz, grazik erabiltzen du. (76) Grazik oraindik zu bezalako damak badirela mundu nigargarri honetan (OBB) Beste gobernatzaile batzuk hain dira "bereziak", non guk interferentzien multzoan sailkatuko baikenituzke. (77) Eta gainera ni ez nago batere gaixo, bakarrik gozoa ez zaidala komeni (BLJN) 3.1.4. Gobernatzailea isilpean duten perpaus osagarriak Horrelako egiturak ahozkotasunaren zerbitzuan daude, nabarmen. Hurrengo adibidean, gainera, beste bi baliabidek indartzen dute ahozkotasuna: ba- lokailuak eta irakurri-ren ordez fetu agertzeak. (78) Joaten nintzela drugstore-ra? Ba bazter batetan eseri eta fetu egiten nituen (BLJN) 3.2. Adjektiboak: perpaus erlatiboak Atxagaren hainbat testu aztertuta, honako ondorio hauek atera ditugu perpaus erlatiboei dagokienez: a) -n da erlatibatzailerik erabiliena; -tako ere maiz agertzen da; -riko gutxiagotan (baina ETI liburuan maiz); askoz gutxiagotan non; zein bizidun bakarra topatu dugu, Iparraldeko euskaraz mintzo den BIA-ko sugearen ahotan.
GRAMATIKA ATXAGAREN LITERATUR BIDEETAN (1) 181 (79) Baziren baita ere bihotz ahulekoak beren artean, zeinak buru haundiarekin kupitu eta bakarrik ez uzteagatik plazara joan eta eztenarekin itxura egiten baitzuten Aditz erlatiboa partizipio soila deneko egitura ekialdekoaren adibideak ere gutxigutxitan ediren ditugu. ( 81) Izkribuaren aipatu egoeragatik ( 0 BB) (81) Txirrina-pantika deitu zomorroa (OBB) (82) Neronek esango dizut otsoengandik a/degin egunean agindutakoa (BEBM) Erlatiboetan euskalkien arteko aldea nabarmena da, eta Atxagak aintzat hartzen du hori: BIA-ko sugeak Iparraldeko mintzoa darabilenez, -riko erlatibatzailea baliatzen du. Genero konturik ere bada tartean, antza: -riko ugari ageri da Etiopia liburuko poemetan. b) -n eta -tako honako kasu hauek erlatibatzeko erabiltzen dira: absolutua, ergatiboa, datiboa, eta inesiboa. Kasu komunztadura dagoenean, ordea, gainditu egiten da murrizketa hori, edozein kasu erlatiba daitekeelarik. (83) Azkenean heldu zen nahi bide zuen lekura (BIA) c) -n / -tako erlatibatzaileek badute "arazo" estruktural bat ulergarritasunari kalte egin diezaiokeena: erlatiboa izen ardatzaren aurrean agertzea. Horrek sarritan behartzen gaitu erlatibo labur samarrak egitera edo, bestela, Atxagak hain kuttun dituen perpaus erlatibo apositiboak erabiltzera. (84) Bada Mintzo bat barnetik sortzen zaiguna (BIA) (85) Eritegi eder askoa, makina bat gaixo sendatutakoa (OBB) Perpaus erlatibo apositibo horiek badute murriztapen bat, salbuespenak salbuespen idazle gehienek betetzen dutena: izen ardatza kasu absolutuan dago, perpaus nagusiak hala exijiturik. Bestelako kasu bat baldin bada, asteasuarrak erlatibo librea baztertu eta izen ardatza errepikatzea hobesten du: (86) (. .. ) esaten zion gizon hark mutil ttiki bati, Pa:ulo bera zela antzematen zitzaion ume ttiki bati (BIA) Topatu dugun beste adibide batean, ordea, arrisku handiagoa hartu du, izen ardatza edutezko genitiboan dagoelako; -n menderagailuari atxikitako kasua, ordea, absolutua da. (87) Neskatila baten itxura zuen, helduagoa ematearren takoizko oinetakoekin ibiltzera behartuta zegoena (BEBM) - Perpaus erlatibo apositiboetan erlatibatzen den funtzioa denborazkoa bada (eta izen ardatza aldia bada), euskaldun askok nahasi egiten dituzte, gaztelaniarekiko interferentziaz, perpaus erlatiboa eta perpaus osagarria. Esan dezagun, Atxagaren izen onaren alde, ondoko adibidea elkarrizketa batetik ateratakoa dela, eta litekeena dela gure idazleak berariaz egin nahi izana akats hori, ahozko euskaran egiten direnen lekuko. (88) Bigarren aldia da zakurren janagatik kargu hartzen didazula (GBB)
GRAMATIKA ATXAGAREN LITERATUR BIDEETAN (1) 183 Hori erakuslea kataforikoa izan daiteke, haren esaldia tartekietan agertzen bada. (103) Gizon hura argia iruditzen zitzaidan, berarekin konparatzeko modukoa edo -horrek ematen zion beldurrik haundiena- bera baino azkarragoa oraindik (BIA) f) badago erlatibo atxagatar peto-peto bat, zenbaitek erdarakadatzat hartuko luketena, baina, finean, adierazkortasun handikoa dena: erlatibo libreari soziatibo kasua eranstea, edo erlatiboaren izen ardatza soziatibo kasuan dagoen adjektibo edo partizipio bat izatea -gaztelaniazko "con lo (. .. ) que" delakoaren pareko. Balio semantiko ugari izan ditzake, hala nola kontzesio- eta ondorio-perpausena. (104) Dolarrek han balioko dutenarekin, gainera (BLJN) (105) Iharrak ere egin zuen zerbait, bera zen serioarekin (BLJN, kontzesio balioa) (106) Hik balio duanarekin (BIA) ( 107) Nagoen aspertuarekin, edozein gauza entzungo nuke (BEBM, ondorio-perpausaren balioa) (108) Nire barruko ahotsak berak, den borrokazalearekin, zahar horrengandik apartatzeko esaten dit (BEBM, kontzesio balioa) g) badago euskaraz erlatibo berezi bat, adjektibotik gertu-gertu dagoena, eta honako ezaugarriak dituena: izen ardatzik ezean "erakusle ardatz" bat" agertzen da (bigarren gradukoa eta plurala, hots, horiek), nominalizaturik; erakusle ardatza lekugenitiboan dago; kasu horri absolutu kasua eransten zaio, aditz nagusia izan aditza baita. Bada, hor atentzioa ematen diguna da subjektua singularrekoa bada, aditz erlatiboan ez dagoela absolutu pluralaren markarik, "erakusle ardatza'' plurala izan arren. Izan ere, aditz erlatiboak ez baitu komunztadurarik izen ardatzarekin, perpaus nagusiaren subjektuarekin baizik. (109) Baina Old Martin ez da ixiltzen den horietakoa (BLJN) "Erakusle ardatza'' isil daiteke, bi kasuak (leku genitiboa eta absolutua) menderagailuari erantsiz. (110) Iharra ez zen erronkan ibiltzen zenetakoa (BLJN) Badakigu horrela esaten eta idazten dutela euskaldun gehienek, baina, gure uste apalean, eta errealitatea desiratik urruti egon ohi dela jakinik ere, perpausa sintaktikoki zuzena izatekotan komunztadura egon beharko litzateke aditz erlatiboaren eta izen edo erakusle ardatzaren artean (Baina Old Martin ez da isiltzen diren horietakoa). Eta hala jokatzen du Atxagak berak ere batzuetan, guri lasaitu handia emanez. (111) javier (...) noiz nai echetic aldeguiten dutenetakoa guenian (OBB) h) Atxagak batzuetan "deft" delako erlatibozko perifrasiak erabiltzen ditu galdegaia azpimarratzeko, kontuan hartu gabe hitzurrena aski izango zatekeela galdegaitasun hori adierazteko. (112) Bera izango duk barregarri geldituko dena (BLJN) (113) Eta askotan neroni izaten nintzen zurrumurruak bidean jartzen zituena (BLJN)
184 K. CID ABASOLO (114) Oraingoan gizona izan zen begiak lurrera jarri zituena (BIA) ( 115) Huraxe zen jakin nahi nuena (BEBM) i) Asteasuarrak bakanka erabiltzen du [izen ardatza + perpaus erlatiboa + kasua] delako egitura. (116) Zuek orduan basamutil ezer ikusi gabekoak zineten (BLJN) j) Zenbait aldiz, -tako erabiltzean, aditz erlatiboaren eta izen ardatzaren artean izan aditza tartekatzen da (eta horri -tako eransten), iraganalditasuna nabarmentzeko-edo. (117) Bi anaiak egon izandako lekurantz (BIA) (118) Berak ezagutu izandako emakume edadetuen ereduan (GBB) k) Atxagak euskaldun askoren "bekatua'' egiten du inoiz edo behin: perpaus erlatiboak eta zehar galderak nahastea. Hurrengo adibidean, guk behintzat, apal-apalik badarik ere, hik badakik hor barruan zer daukaan idatziko genukeen. (119) Hik badakik hor barruan daukaana (BEBM) 1) Jakina denez, -(e)nean menderagailu denborazkoa, berez, perpaus erlatibo libre bat da, inesibo kasuan dagoena. Menderagailu denborazkoa bihurtuta, esan dezakegu nolabait "fosildu" egin dela. Bada, idazle gipuzkoarra, berriz ere arriskua hartuz, lekuzko balioa ematera ere ausartzen da, baldin eta izen ardatz isilduaren erreferentzia lehenago (eta ez urrutiegi) aipatu badu. Hurrengo adibidean mahaiei da lekuzko izen hori. (120) (...) mahaiei begiratuz(...) Haietako batean, gainera -luzeenean, jokalariak eseriko zirenean-(...) bandera gorri eta izarduna ikus zitekeen (GBB) 3.3. Perpaus adberbialak 3.3.1. Kausazko perpausak Kausazko perpausek eta osagarriek badute ezaugarri komun bat, Atxagaren estilistikari dagokiona: ez ohi dela perpaus bakar bat agertu, bi edo hiru baizik, emendiozko juntagailuaren bidez lotuak. Izan ere, lehenago ohartarazi dugun bezala, asteasuarraren obran norbaitek zerbait esaten badu, gauza bat baino gehiago esaten du, eta zerbait gertatu bada, arrazoi batengatik baino gehiagorengatik gertatu da. (121) Iluntzen ari zuelako eta hastear egongo zelako(. .. ) partidua (GBB) (122) Haizeak freskatu egiten baitzizkion (. .. ) eta aldi berean uxatu egiten baitzituen (GBB) Atxagak erabiltzen dituen kausazko perpaus motak honako hauek dira: a) ZERENGATIK( ... ) BAITUsu topatzen da ahozkotasuna islatu nahi den testuetan (BLJN eta BIA liburuetan batez ere), Atxagaren estilo errepikakor samarraren erakusgarri. (123) Zerengatik umore txarrean nagoenean ez baitut gardena zaintzen hasteko gogorik izaten (BLJN)
186 K. CID ABASOLO Ahozkotasuna indartzeko, perpaus nagusiaren aurre-aurrean ba lokailua tartekatu ohi da. (136) Nolaz eta mardulagoa zen, nolaz eta atrebituagoa zen, ba jendeak irabazletzat jotzen zuen (BLJN) (13 7) Nolaz eta alde onak bakarrik azaltzeak lotsa ematen zion (. . .) mutu gelditu zen (BIA) d) ZEREN( ... ) BAITEstilo jasoari eta ekialdeko euskalkiei lotuta dago, eta, beraz, BLJN edo STXB liburuetatik ia erabat aparte dago, salbuespenak salbuespen. (138) Zeren eta izebak goizeko bederatzietan jaiki erazten baitzuen egunero (STXB) Atxagaren azken bi nobeletan, ordea, maiz ageri da. (139) Zeren halaxe adierazten baitzion (GBB) Baita -eta harrigarria gertatzen zaigu hori- BEBMko elkarrizketetan ere. Liburu horretako animaliek euskara jasoagoa dute aurreko nobeletako pertsonaiek baino (140) Ez daude inon, zeren ihes egin baitute Ziur gaude hori Atxagak nahita sortu nahi izan duen efektua dela. GBB liburuan zeren lokailua maiz erabiltzen da elkarrizketetan, aditzari menderagailua atxikita edo atxiki gabe. ( 141) Zeren niretzat oso kuestio desberdinak dituk e) BAITMenderagailu hau bakanka azaltzen da aztertutako testuetan lokailurik gabe. (142) Inor ez baita niri kontra egitera atrebituko (BLJN) (143) Legea berbera baita munduan arnasa hartzen duten guztientzat (STXB) (144) Baina goiz hura ez zen beste goizak bezalakoa izan. Goiz hartan morroiak Heriotza ikusi baitzuen azokan (HBI) f) EZEN ( ... ) BAIT(145) Ezen ezinezkoa baitzitzaion (...) arreta jartzea (STXB) (146) Ezen lanturuekin luzatzea besterik ez baitzuten egiten (BIA) Adibide bakarra topatu dugu (gehiago egongo dira baina), non ezen lokailua menderagailurik gabe ageri den: Atxagak Agirre Asteasukoaren euskara imitatzen duen Camilo Lizardi ipuinean, hain zuzen. (147) Ecen ba zequiat (...) cein grina vicico guizasemea aicen (OBB) g) ZE ( ... ) BAIT-
GRAMATIKA ATXAGAREN LITERATUR BIDEETAN (I) 187 Lehenengo eta behin, nabarmendu beharra dago ze lokailua ahozko euskarari dagokiola (Villasante 1980: 144) eta, agian horrexegatik dago EGLUtik deserriraturik.7 Behin baino gehiagotan erabiltzen da HBI liburuan, eta -harrigarrien gertatzen zaigun gauza-, aditzari bait- menderagailua eransten zaio. Harrigarri, bai, ze hori bizkaierazkoa delako (mendebaldekoa, beraz), eta bait- ekialdeko euskalkiena. ( 148) Ze nere ahalegin guztiak kondenatuak baitaude hemen (149) Heriotza harritu egin zen behin ere ez bezala, ze denda hartan ez baitzuen morroi bakar bat ikusi, baizik eta bost, zazpi, hamar morroi berdin ikusi baitzituen 3.3.2. Denborazko perpausak Espero izatekoa den bezala, Atxagak tipologia zabaleko denborazko perpausak baliatzen ditu bere literaturan. Hemen ezaugarri esanguratsuak baino ez ditugu aipatuko. Eta, gure ustez, hauxe da esanguratsuena: jakina da denborazko perpausek perpaus nagusiarekiko aldiberekotasuna, lehenagotasuna edo gerokotasuna adieraz dezaketela; bada, askotan erabilera -kasu honetan, idazle gipuzkoarraren erabileraez dator bat gramatiketan esaten zaigunarekin. a) PARTIZIPIOA + KASU INSTRUMENTALA Denborazko perpaus honek modua ez ezik, aldiberekotasuna ere adierazten du. Kontua da askotan ez dagoela muga garbi-garbirik lehenagotasunaren, aldiberekotasunaren eta gerokotasunaren artean. Hurrengo adibidean, adibidez, "atea irekitzea'' eta "kaleratzea'' ez dira aldi bereko gertakariak. Aurrena bata gertatzen da, eta gero bestea. (150) Atea irekiz, ezer ere esan gabe, kaleratu egin nintzen (ZIU) ( 151) Txabolaren ateari danbateko bat emanez, Paulok Obabako plazaren bidea hartu zuen (BIA) Hortaz, gure ustez -barka bekigu atrebentzia-, hor atea irekita I danbateko bat emanda, atea irekitakoan / danbateko bat emandakoan edo antzeko zerbait idatzi beharko zukeen Atxagak. b) -TZERAKOAN, -TZEAN, -TAKOAN Antzeko zerbait gertatzen da hurrengo bietan: -tzean dio asteasuarrak. Guk-takoan proposatuko genioke, gerokotasuna adierazi behar baita, eta ez aldiberekotasuna. (152) Apustua bukatzean Beltzak -Beltza zen gogorrarekin- negar eta guzti egiten zuen (BLJN) (153) Eskerrik asko afariagatik. Bukatzean, hona igoko ditut bandexak (GBB) Ondoko bietan -tzerakoan jartzen du, baina guk, apal-apalik, -tzean proposatzen dugu aldiberekotasuna azpimarratzeko. Izan ere, -tzerakoan hurbilago dago -euskaldun askoren erabilera gorabehera- lehenagotasun hurbiletik (Zubiri & Zubiri 1995: 733-734). 7 Behin bakarrik aipatzen da hor (EGLU III, 178).
188 K. CID ABASOLO (154) Etxe ataritik pasatzerakoan, katiatutako txakurrek utzi egin zioten zaukan egiteari (STXB) (155) Norbait preso egiterakoan, harrapa/ariak ble esaten zion (STXB) Dena den, aitortu beharra dago Atxaga "ez dagoela bakarrik" puntu honi dagokionez. Villasantek (106) dio -tzerakoan -tzean-en baliokidea dela, hots, aldiberekotasuna adierazten duela. Eta horretarako, Axular maisuaren hainbat adibide damaizkigu. C) ERREDUNDANTZIAK DENBORAZKO PERPAUSETAN ERE Ikusi dugun bezala, idazle gipuzkoarrak, ahozkotasunaren zordun, erredundantziarako joera garbia du, errepikak, kataforak eta anaforak lekuko. Hurrengo adibidean, denborazko perpausaren anafora den orduan adberbioa darabil, indargarri soil gisa. Bera -eta ba lokailua- gabe ere, zuzena litzateke esaldia, baina galdu egingo litzateke ahozko euskararen kutsu hori. (I 56) Azkenean, Kathleneek hori esaten duenean, ba orduan Old Martinek ( . .) (BLJN) Esana dugu Atxagak oso gustukoak dituela hitz edo esaldi osoen errepikapenak. Bada, ildo horri jarraiki, aliterazioak ere atsegin ditu, dudarik gabe, eta morfologiak horretarako bidea ematen dio: hurrengo adibidean, aditz izen bat eta izen bat inesibo kasuan egoteak ahalbidetzen du aliterazio efektu hori, Olaziregik aipatutako "memorizazio" horren mesedean sortua. (157) Baina trumoi hori entzutean niri zerbait trabatu zait eztarrian (STXB) Esaldi hau fetu duenak, gure idazlearen liburuak arreta minimo batekin fetu baldin baditu, berehalaxe gogoratuko du antzeko egitura bat, HBI liburuan behin eta berriz errepikatua. Hona hemen adibideetako bat: (I 58) Ez al dugu aduanan problemarik izango, esan zigunean / guri zerbait hautsi zitzaigukean bihotzean, KRA! D) MAIZTASUNA Usu topatu ditugu Atxagaren testuetan inesibo kasua duten perpausak (-nean, -tzean, -tzerakoan), eta usu kasu soziatiboaren bidez sortutakoak (aditza jokatua zein jokatu gabea izanda), batik bat BIAn. (159) Hitz egitearekin batera damutu zen (STXB) (160) Hori bururatu zitzaidanarekin batera, gogoratzen hasi nintzen (BLJN) ( 161) Hitzegiten ari zenarekin batera (BIA) E) HITZURRENA Euskal sintaxiaren menderakuntza gai korapilotsua da, dudarik gabe. Zenbaitek -zurrunegi- diote menderakuntzan elementu menderatuak elementu menderatzailearen aurrean agertu behar duela. Horrek, gure ustez, kalte egin diezaioke sarritan ulergarritasunari, eta, hori dela eta, ahozko eta idatzizko praxian kontrako joera nagusitzen bide da. Hala jokatzen du Atxagak, naturaltasun eta ulergarritasunaren hobe beharrez.
GRAMATIKA ATXAGAREN LITERATUR BIDEETAN (I) 189 (162) Baina lsidrok bere semeari besotik heldu zionean eskailerak igotzen laguntzeko, eta esan, "hik duan artearekin horrela ibili beharra ere, Adria': bere atsekabearen benetako arrazoiaz jabetu ginen (SJS) Askoz ulergaitzagoa gertatuko zatekeen, ordea, batzuentzat "eredugarri" izan litekeen hau: (163) Baina lsidrok eskailerak igotzen laguntzeko bere semeari besotik heldu eta "hik duan artearekin horrela ibili beharra ere, Adria" esan zionean, bere atsekabearen benetako arrazoiaz jabetu ginen Azkenik, hizpidera ekarri nahi dugu ez Villasantek, ez EGLUk, ez Zubirik aipatzen ez duten denborazko perpaus mota bat, -n bakoitzean edo -n aldikal perpaus moten balio berekoa: -nero. GBB liburuan zenbait adibide aurkitu ditugu. (164) Trafikoa ahula zen telebistak mundialetako partidu bat ematen zuenero bezala (165) (. .. ) galdetzen zion bere anaiak astindu haietako batean harrapatzen zuenero Gramatiken arabera, -ero atzizkia izenei erants dakieke (astelehenero, gauero), baina ez -n menderagailua itsatsita daukan aditz bati. Dena den, Atxagak ez ezik, beste autore batzuek ere -nero hori erabiltzen dute. 8 3.3.3. Baldintza perpausak Atxagaren baldintza perpausen tipologiak honako ezaugarri hauek ditu: a) -tzera baldintzazkoa, guk dakigula, gipuzkeraz erabiltzen da. Bada, Atxagak oso gustukoa du bere literaturara ekartzea, batez ere BEBM liburuan, sintaxi errepikakorrarenganako zaletasunaren erakusgarri. ( 166) Egoera hain fastikagarrian ez aurkitzera, agian zerbait bururatuko zitzaidakeen (BEBM) ( 167) Bere ametsekoa bezalako saguzar erraldoiak esistitzera, eta haietako bat zeru izartsu hartan galduta eta jaisteko gogoz ibiltzera, seguru eliza haren teilatua aukeratuko zenukeela pausalekutzat (GBB) (168) Ez nituen jada nire ume eta gazte denboretako zerrenda sentimentalak egiten, baina egin izatera Virginiak jarraituko zukeen haien buru (SJS) b) baldintza irrealetako apodosietan (baita bezala postposizio moduzkoaz lagundurik dauden horietan ere), Atxagak izan aditza tartekatu ohi du aditz nagusi eta laguntzailearen artean,9 beharbada denborazkotasuna azpimarratzeko. (169) Sebastian artean umea izan balitz, ez zatekeen errebelatu izango (STXB) (170) (. .. ) esan izango zukeen bezala (GBB) 8 Hurrengo adibidea Harkaitz Canoren Beluna Jazz eleberritik ateratakoa da: "Estreinako Gauloises zigarroari sua erantsiz Belunan tea eskatzen zuen ero irribarre ttiki bat ateratzen zitzaion Ieregiri". 9 Esan gabe doa perpausa ezezkoa bada izan hori ez dela tartekatzen, baizik eta perpaus bukaeran ezartzen.
GRAMATIKA ATXAGAREN LITERATUR BIDEETAN (I) 191 tiak, jakina, baina egingo genuke adibide horretan idazle gipuzkoarrak analogiaren bidetik jo duela: badago esapide fosildu bat kontzesio kutsua duena: zer gerta ere. Eta horrek bide eman dio, nonbait, Atxagari, hizkuntzarekin esperimentatzeko. Azkenik, SJS eleberrian honako esaldi hau topatu dugu: (179) Nahiz haren ile luze eta manson itxura orokorra, amak begiko zuen Esaldi hori edozein euskaldunek ulertuko luke, jakina, baina gure obsesio gramatikalak ziririk sartu ez badigu behintzat, esango genuke nahiz kontzesio lokailuak aditzaren beharra duela beti, bai partizipioan, bai forma jokatuan (-n eransten zaion aditz laguntzaile eta guzti). Aditzik ezean, gure ustez, kontzesio-modu jatorrena (bakarra ote?) gorabehera da (Haren ile luze eta manson itxura orokorra gorabehera, amak begiko zuen). 3.3.5. Moduzko perpausak Badago moduzko perpaus bat, Atxagaren sintaxiaren ardatzetako bat bihurtu dena. Erdi moduzkoa da (bezala postposizioa duen heinean), eta erdi baldintzazkoa (ba- aurrizkia duen heinean), eta sarri askotan erabiltzen du asteasuarrak, ia-ia klitxe moduan, batez ere BIAn (banintz bezala, egin izan balitzait bezala, banu bezala, etab.). Perpaus erdi moduzko eta baldintzazko horren aldaera bat -aditz jokatu gabea duena- ere oso atsegin du gure idazleak, batez ere BIAn, eta batez ere esan aditzarekin (esanez bezala usu ageri da bertan). Poesiari dagokionez, esan beharrik ez dago oso ohikoak direla aditz jokaturik gabeko perpausak. Hala gertatzen da, adibidez, Etiopia liburu hunkigarrian, non instrumental kasua eransten zaion partizipioa barra-barra aurki dezakegun (tximinien loa zainduz). Eta orain, ohar txiki bat bezala eta gisa postposizioei buruz: euskara irakasleek eta gramatikariek gogor ekiten diete ikasleei, bereizteko eta bereizteko. Eta Atxagak, zeinak eleberri bati Bi anai izenburua jartzeko batere bihotz-zimirikorik izan ez zuen, erabilera arrunt ( eta gramatikalki kondenatua) hobesten du normalean: (180) Dolar bat eman nion sari bezala (BLJN) (181) Okin bezala aritutako azken tarte hura (GBB) Bestalde, Ziutateaz testuan honela esaten zaigu pasarte batean: Eta ilargiak, printze bakartien legez, bere txelo kontzertua eman duen bakoitzean. Eta honatx gure galdera: ez al litzateke bakartiek legez izan beharko? Hau da, ez al du legez postposizioak bezala-k bezala funtzionatzen (hau da, funtzio sintaktikoak eskaturiko kasu marka errespetatuz), eta ez moduan-ek bezala (hau da, kasu marka hori genitibo markak ordezkatuz)? Izan ere, honela dio asteasuarrak zenbait orrialde geroago: (182) Puztu egingo zaio bere lepo lodia(. .. ) suge bati lez 3.3. 6. Konparazio-perpausak · Konparazio-perpausetan ohiko tipologia baliatzen du Atxagak. Dena den, erraztasunak -ezen ez errazkeriak- hala eskaturik, ez du arazorik beste mendeko perpau-
192 K. CID ABASOLO setan ere erabiltzen duen estrategia bera erabiltzeko: aposizioa, hau da, konparazioa aditzaren atzera -eta, hortaz, konparazioak ardatz duen izenetik urrutira- mugitzea. (183) Artean ez nenkien Paulok anaia zuenik, bera baino zaharragoa, Daniel (BIA) 4. Ondorioak Bernardo Atxaga euskal idazlerik entzutetsuena da zalantzarik gabe, gurean zein atzerrian. Eta horretan badu zerikusirik, bere istorioak asmatzeko gaitasunak ez ezik bere idazteko modu bereziak (bere hizkuntz estrategiek, alegia) ere. "Estrategia'' horiek ezagutu nahian, asteasuarraren sintaxia aztertzen saiatu gara. Eta saiatze horretan, arakatutako testuek hainbat ezaugarri partekatzen dituztelako ondoriora iritsi gara. Honatx ezaugarriok: Bi erregistro erabiltzen ditu Atxagak, ahozkoa eta idatzizkoa, eta haietariko bakoitzak bere sintaxi propioa du. Ahozko erregistroan gehien erabiltzen duen eta ulergarritasuna erraztea xede duen baliabide nagusia honako hau da: aposizioa, hots, elementuak (adjektiboak edo partizipioak eta mendeko perpausak) aditzaren atzean kokatzea. Galdegai legea ulergarritasunari kalte egin gabe betetze aldera, hiru aposizio mota darabiltza Atxagak: a) baldin eta galdegaia emendio edo alborakuntzaren bidez lotutako zenbait elementu 11 (bi, hiru ... ) badira, Atxagak egin ohi duena hauxe da: haietako lehenengoa aditzaren aurrean paratzea, eta gainerakoak aditzaren atzean, emendioaz edo alborakuntzaz josiak. Ikus (66)-(69) adibideak. b) beste batzuetan, ordea, galdegai kokalekura aurreratzen duen osagaia kataforiko -eta gutxiagotan anaforiko- bat (hori, horregatik, horretarako, zera ... ) da, eta aditzaren atzean paratzen du galdegaia, elementu batez edo gehiagoz osatua. Ikus (1)-(28) adibideak. c) perpaus erlatibo apositiboetan izen ardatza erlatiboaren aurrean paratzen da, eta menderagailuari izen ardatz horren kasu marka eransten zaio, komunztadura sortuz. Ikus (84)-(85) adibideak. Atxagak erabilitako menderakuntza sintaktiko mota bat edo beste ez da kontsultatu ditugun gramatiketan ageri, baina bai euskal literaturako beste testu batzuetan. Bestalde, haren zenbait esaldi, besterik gabe, gramatikaltasunaren erreinuaz haratago bizi dira. Baina ziur gaude ez dela horregatik Atxaga begirik batu gabe egongo: arriskatzen duen idazleak hori du onena, (hizkuntz) aurreiritziei jaramon egin gabe burutzen duela idazketa lana. Irakurleen ( eta editorearen) mesedean. Laburdurak BEBM: Behi euskaldun baten memoriak BIA: Bi anai BL]N: Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian 11 Perpaus osagarriak gehien bat.
196 M. DUGUINE, A. IRURTZUN semantiko-pragmatiko eta sintaktikoak kontutan hartuz.3 Honela bada, artikulu honetan galdera eta galdegai egitura indartuen sintaxi eta semantikaren aurkezpen bat egin nahi genuke egitura hauen ezaugarri nagusiak aipatuz eta analisi posible bat iradokiz. Artikuluaren antolamendua honakoa da: lehenik, bigarren atalean perpaus bakunetako galdera eta galdegai egitura indartuen hitz hurrenkera murriztapenen aurkezpen bat egiten da. Ondotik, hirugarren atalean mendeko perpausetako jokamoldea ikertzen da mugimendu luzeko eta pied-piping estrategietako propietateak aztertuz. Laugarren atalean egitura indartu hauek NZ eta galdegai anitzezko perpausak sortzeko ematen dituzten bideak azaltzen dira. Bosgarren atalean egitura hauek antzeko propietateak dituzten beste egitura batzuekin konparatzen dira: frantsesezko lau galdera estrategiekin (in situ eta mugimendu bidezkoak) eta perpaus erdibituekin (cleft). Azkenik, seigarren atalean egitura indartu hauen analisi posible bat iradokitzen dugu. Zazpigarren atalean artikuluaren orotariko ondorioak aurkezten ditugu eta etorkizunerako langaiak pausatzen. 2. Hitz hurrenkera Galdera edo galdegai egitura estandarrean (ikus ( 1 a)), galdegaia edo galde-sintagma aditz nagusiaren ezkerreko lehenengo posizioan agertzen da, aditz nagusia aditz laguntzailearen ezkerrean agertzen delarik. Bi adizkiek osagai bat osatzen dute, eta partikula modal bakan batzuez gain (omen, ote ... ) bien artean ezin da ezer tartekatu. Adibidez, atzo bezalako adberbio baten distribuzioa nahiko librea da esaldiaren barruan (ik. Osa 1990, Elordieta 2001), honela (3)-ko esaldi guztiak erabat gramatikalak dira. Hala ere atzo ezin ager daiteke aditz nagusi eta aditz laguntzailearen artean (ik. (4)): (3) a. Atzo Jonek Miren ikusi zuen. c. Jonek Miren atzo ikusi zuen. (4) *Jonek Miren ikusi atzo zuen. b. Jonek atzo Miren ikusi zuen. d. Jonek Miren ikusi zuen atzo. Bi aditzok, honenbestez, sintagma bat osatzen dute galdegai zabaleko egituretan, eta halaber gertatzen da galdegai eta galdera egituretan; ezin da aditz nagusi eta laguntzailearen artean ezer tartekatu: (5) a. *Uonek]G ikusi atzo zuen Miren. b. *Nor ikusi atzo zuen Jonek? Ezaguna den bezala, NZ-sintagma edo galdegaia eta aditz-konplexu horren arteko ondokotasun baldintza ere oso sendoa da, eta hortaz, analisi tradizionaletan euskarazko NZ eta galdegai egituretan NZ-sintagmak eta galdegaiak aditzarekiko ondokotasuna eskatzen dutela esan ohi da ('Altuberen legea'), bestela egitura agramatikala baita (ik., besteren artean, Ortiz de Urbina 1989). Ikus, adibidez, (1)-eko adibideen aldaki hauek non galdegai/NZ-sintagma eta aditzaren arteko ondokotasuna ez den gordetzen: ( 6) a. *Nork gaur ikusi du Jon? b. *[Mirenek]G gaur ikusi du Jon 3 Analisi zehatzena Oyhan;:abal (1985)-en agertzen da, ezezko perpausekin konparazioa egiteko garatzen duena.
OHAR BATZUK NAFAR-LAPURTERAZKO GALDERA ETA GALDEGAI INDARTUEZ 197 NZ eta galdegai egitura indartuetan, eskema ezberdina da. (2a)-n ikusi bezala, galde-hitzaren eskuinean aditz laguntzailea baizik ez da, aditz nagusia perpausaren bukaeran agertzen da. Gauza bertsua gertatzen da (2b)-ko galdegai egituran. Badirudi beraz egitura estandarrean bezala NZ-sintagma/aditz eta galdegai/aditz ondokotasunaren baldintzak indarrean daudela baina modu ezberdinean aplikatzen direla: NZ-sintagma edo galdegaia aditz laguntzailearen ezkerrean egotearekin 'nahikoa' da. Honela bada, NZ-sintagma edo galdegaiaren eta aditz laguntzailearen arteko ondokotasuna da premia daukana: galde-sintagma edo galdegaia aditz nagusiaren ezkerrean agertzen baldin bada aditz laguntzailea perpaus bukaeran utzirik emaitza agramatikala gertatzen da, (7)-n ikus daitekeen bezala: (7) a. *Nork ikusi Jon du? b. *[Mirenek]G ikusi Jon du. Gisa berean, ezin da deus izan galde-hitza edo galdegaia eta aditz laguntzailearen artean: (8) a. *Nork gaur du Jon ikusi? b. *[Mirenek]G gaur du Jon ikusi. Azpimarratu behar dugu bestalde (2)-ko eskemaz gain, galdera eta galdegai indartuak beste eskema batean ere ager daitezkeela. Konfigurazio hau (9)-ko parean irudikatua da: (9) a. Nork du ikusi Jon? b. [Mirenek]G du ikusi Jon. Honelako egituretan, galde-hitza edo galdegaia ez den osagaia, kasu honetan ]on osagarri zuzena, perpausaren bukaeran agertzen da, aditz nagusiaren eskuinean. Horren ondorioz, aditz laguntzailea eta aditz nagusia bata bestearen ondoan gertatzen dira, egitura estandarrean daukatenaren alderantzizkoa den hurrenkeran. 4 Lehenago ikusi bezala, ordea, bi adizkiek ez dute bat egiten egitura indartu honetan, (10)-k erakusten duenez beste elementu batek bereiz baititzake. (1 O) a. Nork dio ordenagailua konpondu Joni? b. [Mirenek]G dio ordenagailua konpondu Joni. Bestalde, NZ-sintagmak edo galdegaiak ez diren elementuak NZ-sintagma/aditz laguntzaile edo galdegai/aditz laguntzaile multzoaren eskuinean bezala, ezkerrean ere agertu daitezke. Ikus (11)-ko adibideak. (1 1) a. Jon nork du ikusi? b. Jon [Mirenekk du ikusi. Aditz nagusia, ordea, ezin da multzo honen ezkerrean ager: (12) a. *Ikusi nork du Jon? b. *Ikusi [Mirenek]G du Jon. Azkenik, aztertutako kasuetan ez da argumentu-adjuntu asimetriarik, adjuntuek goragoko adibideetako ]on objektu zuzenak bezalako askatasuna dutelako: (13) a. Nor da atzo jin? (14) a. Nor da jin atzo? (15) a. Atzo nor da jin? b. [Miren]G da atzo jin. b. [Miren]G da jin atzo. b. Atzo [Miren]G da jin. 4 Badira adiera diferentzia txiki batzuk (2)-ko eta (9)-ko esaldien artean. Nabardura horiek ez ditugu oraindik ongi definituak; hortaz hauen analisia etorkizunerako utziko dugu.
198 M. DUGUINE, A. IRURTZUN Datu hauetarik ateratzen den eskema orokorra (16)-koa da: NZ-sintagma edo galdegaia eta aditz laguntzailea bata bestearen ondoan izan behar dira, aditz nagusia horren eskuinean, eta gainerateko osagaiak edozein tartetan. (16) (XP) ... [XP]G A.Lag ... (XP) A.Nag (XP) (XP) ... NZ A.Lag ... (XP) A.Nag (XP) Egitura indartuaren eskema orokor hori ez da batere egitura estandarretarik urrun: azken honetan ere NZ-aditz edo galdegai-aditz ondokotasuna mantendua izaki, gainerako elementuen kokagunea 'askea' baita, (17) eta (18)-ko bikoteetan ikus daitekeen bezala: (17) a. Jonek [Mireni]G konpondu dio ordenagailua. b. Jonek ordenagailua [Mireni]G konpondu dio (18) a. Jonek [Mireni]G dio ordenagailua konpondu. b. Jonek ordenagailua [Mireni]G dio konpondu. Atal honetan, NZ eta galdegai indartu egituren barruko hitz hurrenkera datuak begiratu ditugu. NZ eta galdegai egitura estandarretatik hurbilak dira oso. Desberdintasun bakarra zera da, NZ-sintagma edo galdegaia aditz konplexuaren ezkerrean agertzeko ordez aditz laguntzaile soilaren ezkerrean agertzen dela. Ondoko bi ataletan, egitura indartua egitura estandarrari konparatzen segituko dugu, gure atentzioa bi puntutan zentratuz: esaldi konplexuen kasua alde batetik (3. atala), eta NZ edo galdegai anitzen kasua bestetik (4. atala). 3. Mendeko perpausetako jokamoldea Atal honetan egitura indartuetan 'ateraketa' nolakoa den aztertuko dugu, euskarazko NZ eta galdegai egitura estandarrez dakigunarekin alderatuz. NZ eta galdegai egitura estandarretan, mendeko perpauseko osagai bat delarik NZ-sintagma edo galdegai, sintagma horrek bi jokamolde segi ditzake. Lehen jokamoldea mugimendu luzearena da: delako elementua perpaus nagusira mugitzen da, bertako aditzaren ezkerrera (19a). Bigarrena, pied-piping-a: NZ-sintagma edo galdegaia mendeko perpauseko aditzaren ezkerrean kokatzen da, eta mendeko perpaus osoa perpaus nagusiko aditzaren ezkerrera mugitzen da (19b) (ikus Ortiz de Urbina 1989 et seq., Irurtzun 2007, besteren artean). (19) a. [Mirenek]G erran dute mutilek [t ikusi duelaJon]. b. [Jon [Mirenek]G ikusi duela] erran dute mutilek t. Mugimendu luzea Pied-piping Hala ere, mugimendu luzearen eta pied-pipingaren estrategia hauek ez dira hain desberdinak, aldi oro mota bereko operazioak azaleratzen baitira: NZ-sintagma eta galdegaiek aditzarekiko ondokotasun efektua bai mendeko perpausean eta bai perpaus nagusian ere eragiten dute aldi oro. Horrela, (19a)-ko adibidean, perpaus nagusiko ondokotasuna argi da, eta mendeko perpausean ondokotasunaren efektuak asma daitezke, aditza objektuaren ezkerrean delako. Gisa berean, (19b)-ko adibidean, mendeko perpausean ondokotasuna argiki ikusten da, eta perpaus nagusian zeharka: mendeko perpaus osoa da aditzaren ezkerreko posizioa betetzen duena. Ondorioz, ondokotasun efektuak agerian uzten duena mugimendu operazio hauen ziklikotasuna da.
OHAR BATZUK NAFAR-LAPURTERAZKO GALDERA ETA GALDEGAI INDARTUEZ 199 Ikusiko dugunez, egitura indartuek ez dute horrelako ziklikotasunik erakusten. Izan ere, NZ eta galdegai egitura indartuetan, lekualdatzea bi perpausetan gertatzen delarik, emaitza agramatikala da.5 Ikus (20)-eko adibideak. (20) a. *[Mirenek]c dut erran [tduelaJon ikusi]. b. *Oon [Mirenek]c duela ikusi] dut erran t. Areago, perpaus nagusian lekualdatze 'estandarra' egiten baldin bada, esaldiek oso txarrak izaten segitzen dute: (21) a. */??[Mirenek]c erran dut [tduelaJon ikusi]. b. */??[Jon [Mirenek]c duela ikusi] erran dut t. Hortaz, egitura indartuak mendeko perpausetan ezinezkoak direla esan daiteke. Hori bai, perpaus nagusian egitura indartuak gramatikalak dira eta ondorioz (22)-n adierazten den eskema da esaldi konplexuetarako eskuragarri den estrategia bakarra: mendeko perpausean ondokotasun 'estandarra' mantentzen da, eta egitura indartua perpaus nagusian azaleratzen da. 6 (22) a. [Mirenek]c dut erran [t ikusi duela Jon]. b. Oon [Mirenek]c ikusi duela] dut erran t. NZ eta galdegai egitura indartua perpaus bakun eta nagusietara mugatua da beraz, NZ eta galdegai egitura estandarra ez bezala. Gainera, biak bateragarriak dira esaldi berean: mendeko perpausean NZ-sintagma edo galdegai egitura estandarra eragiten duena NZ-sintagma edo galdegai indartua izan daiteke perpaus nagusian. Hortaz, egitura indartua ez da berez mugimendu zikliko batek eragindakoa; perpaus nagusiko ezkerreko periferiari loturiko fenomenoa baizik. 4. NZ eta galdegai anitzezko egiturak Atal honetan egitura indartuek NZ eta galdegai anitzeko perpausak osatzeko ematen dituzten bideak aztertuko ditugu. Erdialdeko eta mendebaldeko euskalkietan bi estrategia aipatu ohi dira NZ anitzezko galderak osatzeko; (i) NZ bat ezkerretaratzea gainontzekoak in situ utzita, (23a)-n bezala, eta (ii) NZ guztiak ezkerretaratzea (23b)-n bezala (ik, besteak beste, Reglero 2002, Jeong 2007): (23) a. Nork ekarri du zer? b. Nork zer ekarri du? Euskara bezalako hizkuntzetan honelako galderek beti ere bikote-zerrenda motako erantzunak eskatzen dituzte; hau da, erantzun bezala "X-k Y ekarri du" gisako esaldi bat ematea ez da aski, (23) bezalako galdera batek hainbat jendek hainbat gauza ekarri dituztela inplikatzen duelako. Erantzunak, galderak bezalaxe, bi motatakoak izan 5 B. Oyhan;:abalek dioskunez, baliteke aldarkotasuna izatea datu honen onargarritasunean. Aldarkotasun honen natura eta zergatia beste baterako utziko ditugu ikergai. 6 Hiztun askok (22a) (22b) baino txarragoa iruditzen zaiela diote, baina (19)-ko egitura estandarrekin kontraste bera daukatenez, egitura indartuen ezaugarriez kanpoko efektu bat dela pentsa daiteke.
OHAR BATZUK NAFAR-LAPURTERAZKO GALDERA ETA GALDEGAI INDARTUEZ 201 nik, Mitxelenak (1981: 158) 'perpaus erdibitu' deitutako egitura dugu (cleft sentence). Hau bi perpausen konbinaketa da, cleft-eko perpausa eta coda perpausa deituko ditugunak (27d): (27) a. Qu' as-tu vu? zer AUX zu ikusi "Zer ikusi duzu?" c. Tu as vu quoi? zu AUX ikusi zer "Zer ikusi duzu?" b. Qu'est-ce que tu as vu? zer EST-CE QUE zu AUX ikusi "Zer ikusi duzu?" d. (C'est) quoi que tu as vu? EXPL AUX zer C zu AUX ikusi "Zer da ikusi duzuna?" Hauetako edozein galderak bi motatako erantzunak jaso ditzake: erantzun 'estandarra' (28a), ala egitura erdibitutako erantzuna (28b). (28a)-koa (27a-c)-ko galderen erantzun naturala da, eta (28b)-koa (27d)-ko galderarena. (28) a. J' ai vu un cochon volant. ni AUX ikusi ART zerri hegalari "Zerri hegalari bat ikusi dut." b. C' est un cochon volant que J a1 vu. EXPL AUX ART zerri hegalari C ni AUX ikusi "Zerri hegalari bat da ikusi dudana." Interesgarriki, ordea, lau galdera estrategiek ez dute ezezko erantzunak jasotzeko gaitasun berdina. Ezkerretaratze eta berrindartutako galderei 'ezer ez' bezalako erantzun bat ematen ahal zaie (29)-(30), in situ eta erdibitutako galderei aldiz, ez (31)-(32): (29) A: Qu' as-tu vu? B: Rien. (30) A. Qu' est-ce que tu as vu? B: Rien. (31) A. Tu as vu quoi? B: #Rien. (32) A. (C'est) quoi que tu as vu? B: #Rien. "Zer ikusi duzu?" "Deus/ ezer ez." "Zer ikusi duzu?" "Deus/ ezer ez." "Zer ikusi duzu?" "Deus/ ezer ez." "Zer da ikusi duzuna?" "Deus/ezer ez." Areago, (32A)-ren balizko erantzuna izango litzatekeen ezezko perpaus erdibitua erabat agramatikala gertatzen da: (33) *C'est rien que j'ai vu. EXPL AUX ezer C ni AUX ikusi "(Lit.) Ezer da ikusi dudana." Chang (1997) eta Boeckx-ek (1999) diotenez, ezezko erantzunak hartzeko gaitasuna galdera-estrategia bakoitzari datxezkion aurresuposizioetan datza; ezkerretaratze eta ezkerretaratze berrindartuetan ez legoke aditzak adierazten duen gertakariaren aurresuposiziorik, in situ eta erdibitutako egituretan, aldiz, bai. Hots, (31) eta (32)-ko galderei B-k zerbait ikusi duelako aurresuposizioa atxikitzen zaie, eta (29) eta (30)-ekoei aldiz, ez. Horregatik, in situ eta erdibitutako egiturek ez dute adierazten duten aurresuposizioaren ukaziorik onartzen.
OHAR BATZUK NAFAR-LAPURTERAZKO GALDERA ETA GALDEGAI INDARTUEZ 203 razko adibide batzuk (36a) eta (36b )-n daude, erdibitutako egitura eta sasi-erdibitutako (pseudocleft) egiturenak, hurrenez hurren: (36) a. Uont da etorri dena. b. Etorri dena Uon]G da. Iragar daitekeen moduan honelako egituretan ezinezkoak dira ezezkako erantzunak:7 (37) a. *[Ezer ez]G da ikusi dudana. b. *Ikusi dudana [ezer ez]G da. Hurrengo atalean erdibitutako egitura hauek izan ditzaketen interpretazioekin jarraituko dugu beren kontraste eta aurresuposizioei erreparatuz. 5.2. Euskarazko NZ eta galdegai egitura indartuen interpretazioa Frantsesezko datuak euskarazko egitura indartuetakoekin alderatzen baditugu argi ikus daiteke euskarazko NZ egitura estandarra frantsesezko ezkerretaratze eta ezkerretaratze berrindartu estrategiekin batera doala, eta egitura indartua in situ eta erdibitutako egiturarekin batera: egitura estandarretan galderak eragindako aurresuposizioa bertan behera gera daiteke ezezko erantzun batekin, galdera indartu bati, aldiz, ezin zaio ezezko erantzunik eman: (38) A: Zer ikusi duzu? (39) A: Zer duzu ikusi? B: Deus/ fitsik ez. B: #Deus / fitsik ez. Berdin gertatzen da bestelako galdera indartuekin ere: (40) A: Nor da jin? B: #Nehor. Galdegai indartuekin efektu berdina lortzen da. Galdegai estandar bat ezezta daiteke (ikus ( 41)), baina egitura indartu batean agertzen denean ezeztatzea ezinezkoa da. Horrela, adibidez, (42)-ko adibideak erakusten du norbait etorri delako aurresuposizioa ezin dela bertan behera utzi: (41) A: [Aitor]G jin da unibertsitatera. B: Ez, ez da nehor jin. B': Ez, ez da Aitor jin, Mikel baizik. (42) A: [Aitort da jin unibertsitatera. B: #Ez, ez da nehor jin. B': Ez, ez da Aitor jin, Mikel baizik. Ez da aurresuposizioarena bi egitura motak desberdintzen dituen parametro bakarra, perpausak adierazten duen gertakariaren bakartasuna ere berrindartua delako egitura indartuetan; hots, NZ eta galdegai egitura indartuak bereziki exhaustiboak dira. Ikus, adibidez, ( 43a-b )-ko bikotea, non galderan, beste norbait ere etorri dela inplikatzen den. Honelako testuinguru batean ezinezkoa da egitura indartua erabiltzea: (43) a. Nor besterik jinen da? b. *Nor besterik da jinen? 7 Baliteke ere (37)-ko esaldietan NPI baimentze arazo bat izatea. Hala ere, ezeztapen bat gehituz ere txarrak izaten jarraitzen dute.
206 M. DUGUINE, A. IRURTZUN Egitura logiko honek galdegai-egitura estandarrek dituzten aurresuposizio eta kontraste ezaugarriak modu naturalean azaltzen ditu: (i) alde batetik emana da ( 48b )-ko irudikapenak aurresuposizioak eragitea: deskripzio definituaren murriztapenak, diskurtsiboki anaforikoa izaki aurrekari bat behar du hari lotzeko. (ii) Beste alde batetik galdegai-egituren kontraste izaera ere deskripzio definituaren 'bakartasun' inplikazio russelliarretik deribatuko litzateke. Bakartasunarena Irurtzunek (2007) 8-ri lotutako egiunezko inplikaturatzat jotzen du. Honela bada, balio hauek inplikatura bidez sartutakoak izanik bertan behera gera daitezke gainerako testuinguruak hala eskatzen baldin badu (inplikatura 'kantzelazioa' deritzona). Ikus adibidez (49)-ko adibidea, non galdegai-egiturak eragindako kontrastea bertan behera gelditzen den: (49) [Jonek]G hautsi du katilua, baina ez du bakarrik egin. Zein dateke, bada, galdegai egitura estandar eta indartuen arteko aldea jasotzeko modua? Hemen ez dugu analisi osorik emango baina artikuluan zehar ikusitako propietateen harira litekeen analisi bat iradokiko dugu. Ikusi dugunez, galdegai egitura indartuen berezitasun semantikoa eragiten duten kontraste eta aurresuposizio berrindartuetan datza, perpaus erdibitu eta frantsesezko in situ galderetan bezala. Galdegai egitura estandarrek eragiten dituzten aurresuposizio eta kontrastea baino markatuagoak dira egitura indartuetako aurresuposizio eta kontraste balioak, enfatikoagoak dira. Honela bada efektu horiek jasotzeko proposatu nahiko genukeen bidea egitura indartuetarako beste kuantifikatzaile mota bat postulatzea litzateke: 'lf, 'den bakarra' balioarekin. Kuantifikatzaile berezi honek galdegai egitura estandarretako 8 kuantifikatzaileak dituen propietate berberak edukiko lituzke baina harekiko bi diferentzia nagusi ere: (i) sintaktikoki, aditz-laguntzailearen mugimendua eragiten duen tasun bat duke eta (ii) semantikoki, datxezkion 'existentzia' eta 'bakartasun' ezaugarriak ez dira inplikatura bidezkoak, lexikoki emandakoak baizik, hots, ezin direla bertan behera utzi (ikus (40) eta (42) adibideak gorago). Honela bada, galdegai egitura indartuetan honelako forma logikoa genuke: (50) a. [Nik]G dut katilua hautsi. b. 'lfe[hautsi(e) & Gai(e, katilua)] Egile(e, ni) Hots, 'katilua hausteaz den gertakari bakarrak ni nau egiletzat'. Honelako proposamen batekin modu errazean azal daitezke egitura indartuotako ezaugarri eta murriztapenak. Alde batetik, existentziazko baieztapen lexikoak aurresuposizio berrindartua emango luke, honela, ezinezkoak egiten dira galdera egitura indartuetan ezezko erantzunak (galderak eta erantzunak logikoki kontraesana eragiten baitute). Beste alde batetik 'lf-k eragiten duen gertakariaren bakartasun esplizituak galdegai egituraren kontrastibotasuna berrindartzen du eta gertakari aniztasuna ezinezko egiten. Honela, ezinezkoa gertatzen da (49)-n egin bezala galdegaiak sortutako aurresuposizioa ukatzea: (51) ??[Jonek]G du katilua hautsi, baina ez du bakarrik egin. Ildo beretik, galdera egitura indartua bateraezina gertatzen da NZ anitzezko galderekin (izan ere NZ anitzezko galderak gertakari aniztasuna adierazten baitu). Bukatzeko, eta maila orokorrago batean, artikulu honetan ikusi dugunak pentsarazten digu egitura indartuena perpaus nagusiko fenomeno bat dela, perpaus nagusiko konplementatzaile sistemarekin lotua. Honela 'I' buruaren distribuzioa
BURUNDAKO HIZKERA, ARABAKO EKIALDEKOAREN HONDAR EUSKALKIA Jose Luis Erdozia Aurreko urtean, 2006, Arabako ekialdeko euskararen testigantza idatziak eta egungo Sakanakoaren arteko kidetasunak aztertu nituen Fontes Linguae Vasconum aldizkarian (2006, 102, 233-254). Azterketa hori burutzeko garaian Landuchioren hiztegia (1562), Lazarragaren eskuizkribua (1567), Portalen poesia (1610), Gamizen bertsoak (1696-1773), Garcia de Albenizen eskuizkribua (1778), Gonzalez Salazarren toponimia (1987) eta Lopez de Gerefmren hitz zerrendak (1958, 1973, 1982) baliatu nituen Arabako ekialdeko euskararen lekuko gisa. Sakanakoaren aldetik, berriz, bizirik dirauten hizkeren ezaugarriez gain, beste batzuen artean hainbat ikertzailek egindako ondorengo azterketak izan nituen kontuan: Altsasuko xvn. mendeko testuak (1645), Izagirreren lana (1967), Tracasaren toponimia (1992) eta Zuazoren "Burundako hizkera" artikulua (1994). Oraingo honetan, aipatu azterketa hauez gain Patxi Salaberriren Arabako mugako nafar hizkeretako toponimia lana ( 1997) eta Artatzako katiximaren azterketa (2004) ere erabili ditut, ikuspegi zabalagoa lortu nahian, Burundak bezala Arabako ekialdearekin muga egiten baitu lan hauetan agertzen den eremu geografikoak hegoalderagotik Orduan zehatz-mehatz aztertu nituen lehenago aipatu ditudan dokumentu guztiak eta haietako hizkuntza ezaugarriak egungo Sakanako hizkeretakoekin parekatu nituen, hurrengo ondorioak atera nituelarik: "Ugari dira lan honetan Arabako ekialdeko euskararen lekukoen eta Sakanako (Burundakoa bereziki) egungo hizkeraren artean jaso ahal izan ditugun hizkuntza kidetasunak". Eta bukatzeko berriz: "Eta hau guztia konparatutako bi eremuetako elementuen artean mendeetako tartea egonik. Beraz, honek pentsarazten digu bere garaian, bi eremuetako hizkerak bizirik zirenean, hauen hizkuntza ezaugarriak hurbilago izango genituela, continuum geolektala burutuko zelarik bi eremuen artean, dudarik gabe". Horrelaxe bukatu nuen artikulua, bestelako zehaztasunik azaldu gabe, eta oraingoan ausartu nahi nuke ondorioztatzen, esku artean ditudan material hauetan oinarriturik, egungo Burundako hizkerak eremu zabalagoa harrapatzen zuela XIX. mendearen lehen erdian esate baterako. Eta eremu hori Urbasatik bestaldera, Ameskoa, Lana eta Lokiz, alde batetik; eta Arabako Ekialdeko Lautadara, bestetik, zabaltzen zela. Horrela, Burundako hizkeraren ezaugarriak azalduko ditut eta hauexek kidetasunik agertzen badute aipatu ondoko eremukoekin, horiexek azpimarratuko ditut. Beraz, Burundako hizkeraren ezaugarriak, Arabako ekialdeko eta Nafarroako mendebaldeko aztarnekin erkaturik azalduko ditut ondorengo orrialdeotan.
226 J. L. ERDOZIA Burundako hizkera zubi-hizkeratako hartua izan da azken urteotan egin diren ikerketa guztietan (Zuazo 1995 eta Erdozia 2002, 2006 horien artean). Mendebaldeko, Erdialdeko eta Nafarroako euskalki-multzoetako ezaugarriak antzematen zaizkio, arlo fonetiko-fonologikoan, morfologikoan, sintaktikoan eta baita lexiko mailakoan ere. Hauetaz gain, bertakotako har daitezkeen ezaugarriak ere baditu eta halako eremu geografiko txikian geratu den egungo hizkera aberats honek, bertakoez gain, gehien-gehienik zein euskalki multzotako ezaugarriak dituen aztertzen hasiko gara, bukaeran honen guztiaren araberako ondorioak ateratzeko asmoz. 1. Burunda bertako ezaugarriak - Burundako Altsasun eta Urdiainen suertatzen da mugatzailearen asimilazioa hitz-oina bokalez amaitzen denean, nahiz eta gaur egun badirudien hautazkoa dela: alabi (alaba + -a> alabea > alabia > alabii > alabi), ganbeli (ganbela+ -a), etxin (etxean), sorun (soroan), semi (semea), lauku (laukoa1),frailiik (fraideak) ... -Erabat sistematikoa da Burundan -ei> -ai diptongo irekiera: laitu (leitu, irakurri), bairatu (begiratu), gaiyo (gehiago), edozain (edozein), erlatai (erletegi), bizartai (bizartegi), aize (ehiza), odaiya (hodeia), erakaiya (erokeria), maikuba (medikua) ... - lei bokal erdikoaren itxiera hitzaren hasieran bereziki. Burundan eta ekialdetik aldamenean duen Sakana erdialdean oso ohikoak dira bilakabide hau erakusten duten burutzapenak: iruzkiya (Izag, 68), inara (enara), inbiya, iyo (eho), yakusi (erakutsi), yon (egon), yan (eroan, Burunda; edan, Etxarri Aranatzen eta Lakuntzan), irui ( eduki, Arbizun), bildur ... • yracussi, yguzquita, bildurr, ysfi ... Landuchioren DLCn. • ysiric Lazarragaren eskuizkribuan. • yguzquia, iguzquiac eta vildurric Gamizen olerkietan. • iduqui Artatzako testuan. -/ui bokalaren diptongazioa gertatzen da, behin baino ez bada ere, Burundan eta aldameneko Sakana erdialdean (Ergoieneko hiru herrietan eta Etxarri Aranatzen gutxienez). Hizkuntzalari zenbaitek eu > au diptongo irekieraren emaitza moduan aurkeztu dute burutzapen hau, baina soilik Sakanako eremuan gelditu da eta diptongo irekiera honetako gainerako burutzapenak, askoz ere hedatuagoak (Nafarroa gehienean, Arratian eta Mungialdean behinik behin) ageri zaizkigu: autzi ( utzi) - Beste hizkeretan normalean /i/ bokal itxiaren ondoren -n- edo -fi- kontsonante sudurkariak agertzen diren bezala, -nd- kontsonante taldea ageri da Burundan. Burutzapen gehienak aditz formak edo adlatibo bukatuzkoaren kasukoak ditugu: 1 xx. mendearen erdialdeko txanpona dugu, bost zentimokoa.
262 U.ETXEBERRIA,R.ETXEPARE 4. Komunztaduragabeko zenbatzaile sintagmen ustezko masa izaera Badira hainbat arrazoi pentsatzeko komunztaduragabeko zenbatzaileek ez dutela masen edo izen zenbakaitzen gisa jokatzen. Intuitiboki, komunztadurarik agertzen ez duten zenbatzaile sintagmek ez dute masa izaera duten bestelako izenek duten esanahia. Pelletier-ek (1975) asmaturiko honako gogo-esperimentuak masa izen ohikoenen denotazioa agerian utziko luke. Bere gogo-esperimentuak bi tresna proposatzen ditu: Zirtzikagailu Unibertsala (Universal Grinder) eta Objektu-egile Unibertsala (Universal Objectifier). Imajina dezagun tresna bat edozer gauza txikitu dezakeena. Orain hartu edozein izen zenbakarrik denotatzen duen zer bat eta makina horretatik pasarazi. Izen berbera erabiltzen badugu makinaren beste aldetik pasatzen dena izendatzeko, izen horrek orain masa bat izendatzen du. Sagar bat pasatzen baduzu jasotzen duzuna sagar xehatua da (entsaladak sagar pixka bat dauka bezalako esaldi batean eman litekeena). Kontrako funtzioa izango luke objektu-egile unibertsala deituak. Bistan da gure komunztaduragabeko formek ez dutela horrelako zerbait izendatzen; (11) bezalako zerbaitek, bere adiera arruntenean, ikasleak osorik ditu: ( 11) Ikasle asko ikusi dut gaurko batzarrean Egia da Pelletier-en esperimentuak ez duela masa-izenen alor osoa besarkatzen. Ingelesezko furniture, edo euskarazko baxera hitzak esate baterako, masa-izenak dira, baina baxera osoa eta baxera birrindua ez dira gauza bera. Pelletier-en esperimentua zenbakarri nahiz zenbakaitz izan daitezkeen izenei dagokiela esan genezake. Hor ere, ez dator bat komunztadura kentzerakoan zenbatzaile sintagmek erakusten duten interpretazioarekin: (12) Plater honetan sagar asko ikusten dut ⇒ zenbakarri ⇒ zenbakaitz Bi irakurketak itxuraz antzekoa den honako gaztelaniazko fenomenoarekin konpara ditzakegu: (13) a. Hoy hemos visto mucho Indurain ⇒ Indurain ezaugarritzen duten bertuteen agerpen aski konplitu bat [hitz abstraktuak=masak] b. Hoy hemos visto a mucho Indurain ⇒ ironiaz tour-aren garaian errepideak betetzen dituzten txirrindulari amateur-engatik esana Lehen kasua (13a) Indurainek Galibierreko tontorra garaile igaro zuen egun gogoangarri haietako batean esan litekeen zerbait da: bere onenean agertu da txirrindularia, eta izen abstraktu gisa hartuta (Indurainen txirrindulari ahalmenak azaltzen dituen objektu abstraktu baten gisa)7 haren gaineko zenbaketa bat egiten dugu, bertute horien agerpen aski konplitua izan dela esanez. Bigarren kasuak, (13b)-k, ez digu hori esateko balio. Esaldia egoki egingo lukeen kontestu bat hauxe izango litza- 7 Ikus Koslicki (1999) izen abstraktuen eta masen arteko loturaz.
264 U.ETXEBERRIA,R.ETXEPARE ez da langile bakoitza sintagma, honelako sintagmak aitzindari izan baitaitezke bestela ere: (19) Langile bakoitzak/mundu guztiaki pentsatzen du _/beraki beste lantegi batera joan beharko duela (18)-(19)-tik sortzen den orokortzea hauxe da: izen sintagma erreferentziadunak ez bezala, erreferentzia zuzena ez duten elementuek perpaus beraren barnean baizik ez dezakete joka aitzindari gisa. Orain itzul gaitezen harri asko/bezero asko parera: (20) a. * Bezero askoi sartu da gaur. Halere -i ez da oso pozik atera b. Harri askoi ekarri dute gaur. Halere -i ez da nahi genuen modukoa (21) a. * Bezero askoi ez da aspaldian agertzen. Baina ezin diogu -i etxera deitu b. Harri askoi ekarri digute gaur. Baina ezin dugu -i erabili Harri asko bezalako zerbait, singularreko komunztaduran, perpausaz kanpo ere aitzindari izan daiteke. Bezero asko bezalako zerbait ez. Azken hau, zenbatzaile bortitzak bezala portatzen da (bakoitz e.a., ikus Etxeberria 2005). Lehenaren azpian singularreko masa izen bat dago. Bigarrenaren azpian ez. Bezero asko bezalako zenbatzaile sintagmak aitzindari gisa joka dezake perpaus barnean: (22) Bezero askoki [_i beherapen bat izango duela] uste du Bezero asko eta harri asko-ren artean beste diferentzia bat bada: lehenak gurutzaketa efektuak erakusten ditu; bigarrenak ez. Gurutzaketa efektuak zenbatzaile bortitzen ezaugarria dira. (23) a. Bizilagun bakoitzaki [_i kalean agurtzen duen auzokidea] gorrotatzen du b. * [_i kalean agurtzen duen auzokideak] bizilagun bakoitzai gorrotatzen du (24) a. Gure bizilagunaki [_i kalean agurtzen duen auzokidea] gorrotatzen du b. [_i kalean agurtzen duen auzokideak] gure bizilagunai gorrotatzen du (25) a. Bezero askoki [_ genero txarra saltzen dion dendaria] engainatzen du b. * [_i Genero txarra saltzen dion dendariak] bezero askoi engainatzen du Uztardura erlazioen ikuspegitik beraz, komunztaduragabeko zenbatzaileak zenbatzaile distributiboak bezala portatzen dira. 5.2. Irakurketa kolektibo eta distributiboak Har dezagun (26)-ko perpausa, non asko zenbatzaile ahula aditzarekin komunztatzen den: (26) Azkenean gazte askok altxatu behar izan zuten harria Perpaus honek bi irakurketa izan ditzake: kolektiboa, non gazteek elkarrekin altxatu zuten harria; eta distributiboa, non taldeko gazteek harria bakarka altxatu duten eta hala egin zutenak asko ziren. Har dezagun orain (27)-ko perpausa, non zenbatzaile komunztaduragabe bat dugun: (27) Azkenean gazte askok altxatu behar izan zuen harria
266 U.ETXEBERRIA,R.ETXEPARE Heim, Lasnik eta May (1991) lanaren arabera, elkarkariek badute (elkarkari izate hutsagatik, hots beren egitura logikoan) distributiboa den atal bat, zenbait hizkuntzatan agerikoa dena (each other). Zenbatzaile distributiboek plurala den multzo baten baitan operatzen dute. Distribuzio operadorearen zeregina multzo plurala banakako aletan banatzea da eta ale bakoitzari buruz predikazio bat ahalbidetzea. Honek esan nahi du ezin dela bi aldiz distribuzioa egin. Lehenengo banaketak multzo plurala banako aletan desegin du dagoeneko, eta banako ale horietan ezin da berriro distribuziorik egin. Komunztaduragabeko asko distributiboa da berez. Heim, Lasnik eta May-k arrazoia badute orduan bi distribuzio operadoreren aurrean gaude, eta horietako batek ez du banaketarik egiten ahal. Problema beraz semantikoa da. Ez da gauza bera gertatzen pluraleko formekin: hauek ez dute nahitaez interpretazio distributiborik. Hortaz operadore distributibo bakarra elkarkariak berak ekarritakoa da. 6. · Predikazio kategorikoak eta thetikoak (Kuroda 1972) Zenbatzaile komunztaduragabeak ezin dute agertu predikazio kategorikoetan (subjektuaren berezko ezaugarri bat agertzen dutenetan).11 (38) a. Ikasle asko altuak/azkarrak/argiak dira b. * Ikasle asko altua/azkarra/argia da Egoera bati buruzkoetan ez dago arazorik: (39) a. Ikasle asko gaisorik dago egunotan b. Ikasle asko gaisorik daude egunotan Antzeko zailtasunak aurkitzen dira bakoitz-ekin: (40) a. * Ikasle bakoitza oso argia da b. Ikasle bakoitzak bere aulkia hautsi zuen Arazoa ez da zuzen indibiduo-mailako predikatuekin, izan ere, jakin bezalako indibiduo mailako predikatuekin konbinatzeko ez dute arazorik: 12 ( 41) Sukaldari askok ez daki txokolatezko souffle onik egiten 7. Behin bakarrik gerta daitezkeen gertakariak denotatzen dituzten aditzak Har ditzagun (42) adibideko bi esaldiak: (42) a. Polizi askok kolpatu dute manifestaria b. Polizi askok kolpatu du manifestaria Kolpatu bezalako aditz batek ez dio gertakari bakar bati bakarrik egiten erreferentzia, izan ere manifestaria behin baino gehiagotan kolpatu ahal izan dute poliziek. 11 Ikus 11. atala murriztapen honen azalpen posible batentzat. 12 Ikus 11.4 atala honen azalpen posible batentzat.
IZEN ETA GERTAKARIEN GAINEKO KUANTIFIKAZIOA 267 Egoera honetan, zenbatzaile komunztaduradun zein komunztaduragabea erabil daitezke (42)-n ikus daitekeen moduan. Aldiz, nahi eta nahi ez gertakari bakar bat denotatzen duten aditzekin (i.e. (hondar-gaztelua) hautsi, (putrea) hil, e.a.) ezin ager daitezke zenbatzaile komunztaduragabeak (43b) eta (43b)k erakusten duen bezala. Aldiz, komunztaduradunak gramatikalak izaten jarraitzen dute testuinguru honetan, ( 43a) eta ( 44a)-k erakusten duten bezala. (43) a. Ume askok hautsi dute hondar-gaztelua b. * Ume askok hautsi du hondar-gaztelua (44) a. Baserritar askok hil zuten putrea b. * Baserritar askok hil zuen putrea 8. Zeren gainean kuantifikatzen dute zenbatzaile komunztaduragabeek? Orain arte ikusi ditugun adibideei begiratuz ohar gaitezke komunztatzen ez diren zenbatzaile ahulek murriztapen batzuk badituztela aditz sintagma desberdinekin konbinatzeko garaian. Murriztapen hauek gainera, pluraleko komunztadura erabiltzen duten zenbatzaile ahulen portaeratik aldentzen ditu. Komunztaduradunak eta komunztaduragabeak ondorengo propietateei (gutxienez) dagokienean portatzen dira desberdin: (45) a. Gertakari bakarra denotatzen duten aditz sintagmekin (hil, hautsi, e.a.) (i) Ume askok hautsi dute hondar-gaztelua (ii) * Ume askok hautsi du hondar-gaztelua b. Predikatu kategorikoetan (altua/azkarra izan) (i) Ikasle asko altuak/azkarrak/argiak dira (ii) * Ikasle asko altua/azkarra/argia da c. cf. Ikasle askok daki biderkatze taula erabiltzen d. Irakurketa distributibo/kolektiboak bultzatzen dituzten predikatuekin (i) Lantegian, langile asko batzartu ziren (ii) * Lantegian, langile asko batzartu zen Aditzarekiko murriztapen hauek aditzera ematen dutena zera da: zenbatzaile komunztaduragabeak aditz sintagman ere eragina dutela eta ez dutela izenaren gaineko zenbaketa hutsa egiten (i.e. badirudi aditzak denotatzen duen gertakariaren gaineko zenbaketa egiten dutela). Zenbatzaile komunztaduragabe bat subjektu posizioan agertzen den (46a)-ko esaldiaren interpretazioa (46b)-ren antzeko zerbait izango litzateke. (46) a. Ikasle asko etorri da gaur b. Ikasle etorrera asko egon da gaur Halere, komunztaduragabeek egiten duten zenbaketa ez da aditzaren gainekoa bakarrik. Aditzaren gaineko kuantifikazioa egiten duten elementuen artean adberbioak aipatu genitzake. (47) Ikasle batek bi aldiz eztul egin du azken hamar minutuetan
270 U.ETXEBERRIA,R.ETXEPARE 1929, De Rijk, 1978; Eguzkitza 1986, Ortiz de Urbina 1983, 1999; baina baita Hidalgo 1995 ere, ikuspegi kontrajarri baterako): (60) a. * [JmENEK]fok txirrindua hautsi du. b. Txirrindua [JuLENEK]fok hautsi du. c. [JULENEK]fok hautsi du txirrindua. Hau ez da nahita ez zenbatzaile ahul komunztaduragabeen agertu beharreko tokia: ( 61) a. Hainbat ikaslek arazoak izango ditu aurten b. Zenbait artistak ez daki zer egin bere diruarekin c. Ikasle asko berandu etorri da gaur Adibide hauetan guztietan, zenbatzailea ez da aditz aurrean agertzen eta esaldia erabat gramatikala da. Foku posizioan agertzea baitezpadakoa denean, arrazoiak bestelakoak dira (ikus Etxepare 2003a): (62) a. Ikasle gutxi etorri da berandu gaur b. * Ikasle gutxi berandu etorri da gaur 9.1.3. ''Fokuak birmoldaturiko irakurketa" ez da komunztaduragabeen propietate hutsa Herburger-en analisia erabiliz gero argitu nahi ditugun datuen berri emateko gutxienez arazo bat sortzen zaigu (ikusi 10. atalaren bukaeran oharra 1 non beste arazo bat aurkezten den). Izan ere, irakurketa hau ez da komunztaduragabetasunak ematen digun zerbait (i.e. ez da komunztatzen ez diren zenbatzaile ahulen propietate bereizle bat) eta zenbatzaile ahul komunztaduradunak "fokuak birmoldaturiko irakurketa'' hau lortzeko arazorik ez dute. Horretarako, izena (edo izenarekin agertzen den adjektibo bat) foku posizioan agertzearekin nahikoa da. (63a) eta (64a)-ren fokuak birmoldaturiko irakurketak (63b-64b) adibideetan eskaintzen direnak lirateke. (63) a. SuKALDARifok gutxik egin dute eskaria b. Eskaria egin dutenetatik gutxi dira sukaldariak (64) a. Sukaldari EUSKALDUNfok gutxik egin dute eskaria b. Eskaria egin dutenetatik sukaldari gutxi dira sukaldari euskaldunak Zenbatzaile komunztaduradunak irakurketa hau lortzeko gai badira, hauen eta komunztaduragabeen arteko desberdintasunak nondik datozen azaltzeko ahalmena galtzen dugu. Erantzun gabeko galderen artean hau legoke: zerk bultzatzen ditu zenbatzaile komunztaduragabeek aditzarekiko erakusten dituzten murriztapenak (i.e. predikatu kolektiboekin, predikatu kategorikoekin eta behin bakarrik gerta daitezkeen gertakariak denotatzen dituzten predikatuekin ezin agertua)? Aipatu berri ditugun propietate hauek ikusita hauxe da ondoriozta genezakeena: komunztadura eza ez da fokuak birmoldaturiko irakurketen erantzule. Hurrengo ataletan zenbatzaile ahul komunztaduragabeek aditzarekiko erakusten dituzten murriztapenak zeren ondorio diren azaltzen saiatuko gara. Horren aurretik halere, goazen beste hizkuntzetan antzeko propietateak erakusten dituen egiturarik ba ote den ikustera.
IZEN ETA GERTAKARIEN GAINEKO KUANTIFIKAZIOA 275 (iii) Four thousand ships passed through the loek last year Antzekotasunik baden arren, gu tratatzen ari garen kasuak ezin daitezke Krifkaren kasuekin parekatu arrazoi desberdinengatik: (a) alemaneko (eta beste hizkuntzetako) banatutako neurri sintagmez aparte, banatugabeko neurri sintagmek ere lor dezakete Krifka-k aipatzen duen irakurketa hau; (b) euskarazko numeralek ere lor ditzakete irakurketa hauek ( 4. 000 itsasontzi sartu dira gaur portuan); baina zenbatzaile ahul hauek komunztaduraren beharra dute esaldia gramatikala izan behar bada (*4.000 itsasontzi sartu da gaur portuan). Komunztatzen diren zenbatzaile ahulek ere ez dute arazorik irakurketa hauek lortzeko (Itsasontzi asko sartu da gaur portuan). Beraz, hauentzako proposatu genezakeen analisi batek komunztatzen ez diren zenbatzaileen portaera eta komunztaduradunekiko desberdintasunak azaldu gabe utziko lituzke. 11. Nola eman komunztatzen ez diren zenbatzaileen propietateen berri? 11.1. Izenaren gaineko monotonizitatea Zenbatzaile ahulek ( orokorrean) izenaren gaineko murriztapen batzuk erakusten dituzte. · (83) a. hiru litro ardo b. * hiru gradu ardo (84) a. three litres of wine / * three degrees of wine b. tres litros de vino / * tres grados de vino Schwarzschild-ek (2002) dio murriztapen hauek zenbatzaileak (berak µ neurri funtzioak deitzen dituena, hiru litro eta horrelakoekin batera) izenari nola aplikatzen zaizkion ikusiz azaldu daitezkeela. Neurri funtzio bat neurri sintagma baten eta hau aplikatzen zaion izenaren arteko neurtzeko eskema bat da (e.g. tenperatura, zabalera, kantitatea, tamaina, bolumena). Schwarzschild-en arabera, izenari aplikatzen zaizkion µ neurri funtzioak monotonikoak izan behar dute. Monotonikoa izateko neurri funtzio batek elementu baten parte-osotasun egitura mantendu behar du. (85) µ neurketa funtzio bat monotonikoa da I eremu jakin bati dagokionez bbaldin: (i) I eremuan bi indibiduo badira, x eta y, non x y-ren azpiatal bat den, eta (ii) µ(x) < µ(y) Monotonizitatearen propietatearen bitartez (83-84)-ko kontrastea azaltzeko gai gara. Hiru litro ardo bezalako zerbaitetan, µ: bolumena [[ardo]] izenarekiko monotonikoa da. Izan ere, kasu honetan egia da ardo azpi-atal batek bolumen txikiagoa izango duela, eta ardo gain-atal batek bolumen handiagoa izango duela. Aldiz, µ: tenperatura baldin bada, ez da egia ardo kantitate gutxiagok, i.e. azpi-atal batek, tenperatura baxuagoa izango duenik,· ezta ardo kantitate handiago batek tenperatura altuagoa izango duenik ere. Ondorioz, [[ardo]] izenarekikoµ: bolumena monotonikoa den bitartean, µ: tenperatura ez da monotonikoa, eta hemendik jarraitzen da (83b) eta (84b) esaldien ez-gramatikaltasuna.
276 U.ETXEBERRIA,R.ETXEPARE Izen batek parte-osotasun egitura bat duela adierazteko moduetako bat saretxo {lattice) egitura bitartez da (Link 1983). Saretxo bat partzialki ordenaturiko multzo bat da; adibidez (86) adibidean x, y eta z indibiduo atomikoak izango dira, u 1 indibiduo batuketa operatzaile bat da, eta marrek -ren parte antolaketa bat adierazten dute~- (86) xu1yu1z xu1y xu1z yu1z X y z Izen baten hedadura semantikoa indibiduoen saretxo bat baldin bada, izenaren denotazioaren kide batzuk beste kide batzuen azpi-atal izango dira. Adibidez, x, y eta z ardoa baldin badira, 16 hauen batuketek ere {xu1y, xu1z, yu1z, xu1yu1z} ardoa izaten jarraituko dute. Izenaren denotazioa {x, y, z, xu1y, xu1z, yu1z, xu1yu1z} baldin bada, bere kideak parte erlazio batean antolatu daitezke (e.g. xu1y denotazioko beste kide baten xu1yu1z azpi-parte/atal izango da). Ohar gaitezke, izenaren gaineko murriztapen hauek komunztatzen zein komunztatzen ez diren zenbatzaileei aplikatzen zaizkiela, izan ere biek portaera berdina erakusten dute kasu hauetan. Beraz, ez ditu murriztapen honek zenbatzaile mota hauen arteko desberdintasunik erakusten. 11.2. Aditzaren gaineko monotonizitatea Lehenago ikusi dugu (8. atala eta aurrekoak) komunztatzen diren eta komunztatzen ez diren zenbatzaile ahulen artean badirela desberdintasun batzuk aditz sintagma desberdinekin konbinatzeko garaian. Komunztatzen ez diren zenbatzaileek murriztapen batzuk erakusten dituzte: (87) a. Gertakari bakarra denotatzen duten aditz sintagmekin (i) Ume askok hautsi dute hondar-gaztelua (ii) * Ume askok hautsi du hondar-gaztelua b. Predikatu kategorikoekin (i) Ikasle asko altuak/azkarrak/argiak dira (ii) * Ikasle asko altua/azkarra/argia da c. cf. Ikasle askok daki biderkatze taula erabiltzen d. Irakurketa distributibo/kolektiboak bultzatzen dituzten predikatuekin (i) Lantegian, langile asko batzartu ziren (ii) * Lantegian, langile asko batzartu zen Nakanishi-ri (2007) jarraituz, aditzak ere, izenekin egin dugun bezalaxe, parteosotasun egitura baten bitartez adierazi genitzake. Aditzen kasuan, zera asumitzen 16 Ikus Chierchia (1998), non masa izenek ere izaera atomikoa dutela erakusten den.
IZEN ETA GERTAKARIEN GAINEKO KUANTIFIKAZIOA 277 dugu: aditz baten denotazioak gertakari argumentu bat (e bezala adierazia) daukala barnean (Davidson 1967) eta neurri funtzioa aditz sintagma horren hedaduraren gertakari bati aplikatzen zaiola. Ondorioz, izenetan bezala, µ neurri funtzioak monotonikoa izan beharko du aditz sintagmak ematen digun parte-osotasun egiturarekiko. (88) µ neurketa funtzio bat monotonikoa da E eremuari dagokionez bbaldin: (i) E eremuan bi gertakari badaude e1 eta e2 non e1 e2-ren azpi-atal bat den, eta (ii) µ(e 1) < µ(e2) Gauzak horrela, aditz sintagma baten denotazioa partzialki ordenaturiko gertakarien saretxo bat izango da, (89)-n adierazten den bezala: el' e2 eta e3 gertakari singularrak izango dira, UE gertakari batuketa operatzaile bat da, eta marrek -ren parte antolaketa bat adierazten dute ~- (89) el e2 e3 Izenekin gertatzen den bezalaxe (hauen kasuan indibiduoen saretxo bat izango dugu), aditz sintagma baten hedadura semantikoa gertakari saretxo bat baldin bada, aditzaren denotazioaren kide batzuk beste kide batzuen azpi-atal izateko aukera izango dute. Adibidez, e1, e2 eta e3 gertakariak baldin badira, hauen batuketek ere {e1UEe2, e1UEe3, e2UEe3' e1UEe2UEe3} gertakari izaten jarraituko dute. Aditz baten denotazioa {e1, e2, e3' e1uEe2, e1UEe3, e2UEe3, e1UEe2UEe3} baldin bada, bere kideak -ren parte erlazio batean antolatu daitezke (e.g. e1 UEe2 denotazioko beste kide baten e1UEe2UEe3 azpi-parte izango da). Aditzek (89) bezalako gertakari saretxo bat denotatzen dutela onartuz, monotonizitatearen propietatea astoa jo (edo manifestaria kolpatu) eta astoa hil (edo hondargaztelua hautsi) bezalako aditzen eta hauek zenbatzaile batzuekin konbinatzeko edo ez konbinatzeko duten aukeraren berri emateko gai da. Astoa jo aditz ateliko bat izango da (deskribatzen duen gertakariak bukaera punturik ez duen predikatu bat) eta ondorioz gertakari saretxo bat denotatzen duela esan genezake. Izan ere, astoa jo aditz sintagmak bata bestearen azpi-atal diren bi gertakari denotatu ditzake. Gertakari saretxo bat denotatzeko gai bada aditz ateliko bat, aplikatuko zaion neurri sintagma (kasu honetan µ: kardinalitatea litzateke) monotonikoa izango da parteosotasun egiturarekiko. Astoa hil bezalako aditz sintagma bat aldiz predikatu teliko bat izango da (deskribatzen duen gertakariak bukaera puntua duen predikatu bat) eta astoa hil aditzak ez du parte-osotasun xume bat baino denotatuko; izan ere, astoa hil gisako gertakari batek ez du bere azpi-gertakari izango den beste astoa hil gisako gertakaririk izango. Honen ondorio da, µ: kardinalitatea bezalako neurri funtzio bat astoa jo bezalako aditz batekiko monotonikoa izatea; astoa hil bezalako aditz batekiko ez monotonikoa izango den bitartean.
278 U. ETXEBERRIA, R. ETXEPARE Predikatu kategorikoekiko zenbatzaile komunztaduragabeek duten murriztapena ere azal daiteke monotonizitatearen propietatearekin. Kratzer-ek (1995) predikatu kategorikoen eta thetikoen arteko desberdintasuna gertakari argumentu bat edukitzean edo ez edukitzean zegoela argudiatu zuen: thetikoek gertakari argumentua dute, ez ordea kategorikoek. Predikatu kategorikoek gertakari argumenturik ez badute, aditz sintagma horrek ez du aukerarik gertakarien parte-osotasun erlazio bat sortzeko, eta ondorioz monotonikoki aplikatuko litzaiokeen neurri sintagmarik ez da egongo. Azkenik, zenbatzaile komunztaduragabeak irakurketa distributiboak bultzatzen dituztela ikusi dugu. Mutilek aulki bat egin zuten bezalako esaldi baten irakurketa distributiboaren pean pentsa genezake aulkia-bat-egin gertakari asko leudekeela eta gertakari bakoitzak mutil desberdin bat hartzen duela egile moduan. Hemendik jarraitzen dena da irakurketa distributiboan aditzak parteosotasun egitura bat edukiko duela. Aldiz, irakurketa kolektiboan, aulki-bategin gertakari bakarra egongo da eta mutilak egile talde bakar bezala hartuko genituzke. Kasu hauek astoa hil eta horrelakoen parekoak dira, eta aditz hauen denotazioak ez dute neurri sintagma bat monotonikoki aplikatzeko behar duen parte-osotasun egiturarik. Aditzaren gaineko monotonizitate murriztapen honek azaldu bi gauza azaldu ditzake beraz (i) (87)-ko murriztapenak nondik letozkeen eta (ii) zergatik komunztatzen ez diren zenbatzaile ahulak parte-osotasun egitura denotatzen duten aditzekin konbina daitezkeen komunztatzen direnak aditz mota guztiekin konbinatu daitezkeen bitartean. Azken hauek (komunztaduragabeek ez bezala) ez dute aditz sintagmarekiko monotonizitate murriztapena bete beharrik. 11.3. Homomorfismoa (Nakanishi 2004, 2007) Ikusi eta erakutsi dugu dagoeneko euskarazko zenbatzaile ahul komunztaduragabeek (berdin gertatzen da japonierako, alemaneko, grekerako eta katalaneko banatutako neurri sintagmekin) izenaren gaineko zenbaketa egiteaz gain aditzaren gaineko zenbaketa ere egiten dutela (ikus (46) eta (47) adibideak). Erantzun beharreko galdera ondorengoa da: Nola azaldu daiteke zenbatzaile bat aldi berean izenei eta aditzei aplikatzea? Nakanishi-k (2007), japonierako datuen berri emateko gertakarien eta indibiduoen arteko islapen mekanismo bat proposatzen du. Islatze prozesu honen bitartez, neurri funtzioa gertakarietatik proiektatzen diren indibiduoei aplikatzen zaie. Modu honetara, banatutako neurri sintagmak zeharka zenbatzen ditu gertakariak indibiduoak zenbatuaz. Mekanismo berdina aplikatuko dugu euskarazko kasuetan. Krifka-k (1989) denborazko adberbioen (e.g. john slept for two hours) portaera azaltzeko, gertakarien eta denbora tarteen arteko homomorfismo funtzio bat proposatzen du. Izan ere, Krifka-ren ustez, denborazko adberbioak ezin zaizkie gertakariei zuzenean ezarri, baina bai gertakariekin harremana duten beste entitate batzuei: denbora tarteei. Horrela, bi orduz bezalako adberbio batek zeharka neurtzen du lo-egite gertakaria, gertakariaren denbora iraupena neurtuz. Formalki, Krifka-k, (90)-n adierazten den bezala, E gertakarien multzotik T denbora tarteen multzora h homomorfismo bat badela asumitzen du, non
IZEN ETA GERTAKARIEN GAINEKO KUANTIFIKAZIOA 279 h(e1UEe2) = h(e 1)uTh(e2), UE eta UT gertakari eta denborentzako batuketa operatzaileak direlarik. (90)-ko adibidean ikusi dezakegun bezala, h homomorfismo bat domeinuan (domain) eta barrutian (range) antzeko erlazioak mantentzen dituen funtzio bat da. (90) E T h Krifka-k argudiatzen du denborentzako µ neurri funtzio bat eta E-tik T-rako h homomorfismo funtzio bat ditugunean, µ' neurri funtzio deribatu bat sortu dezakegula gertakarientzako, (91)-n adierazten den bezala. (91) Ve [ µ'(e) = µ(h(e))] (Krifka 1989: 97) Neurri funtzio deribatu bat jatorrizko aplikazio domeinutik desberdintzen den domeinu batentzako erabiltzen den neurri funtzio bat da (e.g. denbora tarteentzako den baina gertakarientzako erabiltzen den neurri funtzio bat). Honela, (91)-n adierazten den bezala, gertakarientzako µ' neurri funtzioa µ eta h bitartez definitu dezakegu: gertakari guztientzat, µ' funtzioak E-n neurtzen duen e gertakarien kantitatea µ funtzioak T-n neurtzen dituen h(e)-ren kantitatearekin berdintzen da. Nakanishi-k (2007) Krifka-ren analisi hau banatutako neurri sintagmetara zabaltzen du eta guk Nakanishi-k proposatua euskarako komunztaduragabekoen portaera azaltzeko erabiliko dugu. Nakanishi-k aditz sintagmak denotatzen dituen E-ko gertakarietatik izenak denotatzen dituen I-ko indibiduoetara h homomorfismo bat dagoela argudiatzen du, h(e1UEe2) = h(e1)u1h(e2) betez. Honela beraz, komunztatzen ez diren euskarako zenbatzaile ahulen datuak ikusita badakigu indibiduoei aplikatzen zaien neurri funtzio bat badela. Krifkari jarraituz, indibiduoentzako µ neurri funtzio bat eta E-tik I-rako h homomorfismo bat baldin baditugu, E gertakarientzako µ' neurri funtzio bat deribatu dezakegu. (92)-ko adibidean, komunztatzen diren zenbatzaileei lotutako µ neurri funtzio bat eremu griseko indibiduoei aplikatzen zaie; hemen, monotonizitate murriztapena indibiduoen saretxo bati aplikatzen zaio kantitate neurtuak bueltatuz. Aldiz, (93) adibidean, komunztatzen ez diren zenbatzaileei lotutako µ' neurri funtzio bat eremu griseko gertakariei aplikatzen zaie kantitate neurtuak bueltatuz. (91)-n azaldua gogoratzen badugu, (93)-eko gertakarientzako deribatutako µ' neurri funtzioa µ(h(e))-ren pareko da, eta ondorioz, (93)-eko neurketa (94)-n bezala irudika daiteke. Beste modu batetara esanda, gertakarientzako deribatutako µ' neurri funtzio bat h homomorfismoaren eta indibiduoentzako µ neurri funtzio baten konbinaketa bat da. Gertakariak indibiduoetara proiektatuz eta proiekzio horren barrutia (grisez (94)-en) neurtuz, µ-k aldi berean indibiduoak (µ neurri funtzioa h(e)-tik ateratzen denari aplikatzen baitzaio) eta gertakariak (deribatutako µ' neurri funtzioa e-ri aplikatzen baitzaio) zenbatzen ditu; hau da, komunztaduragabeek gertakariak zeharka zenbatzen dituzte indibiduoak zenbatuz. Hemendik jarraitzen dena da µ-k zerbaiten gainean monotoniko izan behar badu gertakarietatik proiektatutako indibiduoen domeinuarekiko izan behar duela.
280 U. ETXEBERRIA, R. ETXEPARE (92) Komunztatzen diren zenbatzaileei lotutako neurri sintagma o___:_____ µ(x) (93) Komunztatzen ez diren zenbatzaileei lotutako neurri sintagma E(\ µ' ~ µ'(e) (94) Komunztatzen ez diren zenbatzaileei lotutako neurri sintagma E µ µ(h(e)) Proposamen hau onartuta, aldaera bat dago aurretik aipatu dugun aditzarekiko murriztapenaz ari garenean: orain arte zenbatzaile komunztaduragabeak monotonikoak izan behar zuten aditzaren esanahiak eman zezakeen parte-osotasun egiturarekiko, hau da, gertakariekiko. Orain ordea, zenbatzaileak aditzaren domeinutik proiektatu edo eratorritako izenaren domeinuarekiko izan behar du monotonikoa. Ikus dezagun bada, murriztapenen berri nola eman dezakegun. Zenbatzaile komunztaduragabeek behin bakarrik gerta daitezkeen gertakariak denotatzen dituzten aditzekin ezin konbinatu izatea berdin azaldu daiteke. Bateraezintasuna h homomorfismoaren barrutiarekiko eman behar den monotonizitatearen ondorio izango da. Zehazki, gertakarietatik h funtzioaren bitartez proiektatzen diren indibiduoek parte-osotasun egitura bat eduki behar dute, gero egitura honi neurri sintagma (zenbatzailea) monotonikoki aplikatuko zaiolarik. Behin bakarrik gerta daitezkeen gertakariak denotatzen dituzten aditzekin, h-ren domeinuak (i.e. aditz sintagmaren denotazioak) elementu bakar bat izango duenez, h-ren barrutiak ere elementu bakar bat izango du h egitura mantentzen duen funtzio bat baita. Horrela, zenbatzailea ez da h-ren barrutiarekiko monotonikoa izango. Komunztaduragabeak predikatu kategorikoekin ez agertzearen murriztapena aurretik azalduaren bidetik doa. Predikatu klase hauek gertakari argumenturik ez badute, gertakariak domeinu bezala hartuko dituen h funtziorik ere ez da egongo. Azkenik, badakigu komunztaduragabeek irakurketa distributiboak bultzatzen dituztela, irakurketa kolektiboak onartzen ez dituzten bitartean. 17 (95) Mutil askok aulki bat egin zuen * kolektiboa ✓ distributiboa Suposa dezagun aulki bat egin bezalako aditz bat pluralizatu eta aulki-bat-egin gertakarien saretxo bat sortzen duela, eta gertakarien saretxo honetatik mutilez (indibiduoez) osatutako beste saretxo batetara h homomorfismo bat dagoela. 17 Ikus 5.2, 5.3 eta 5.4 atalak.
282 (98) a. Ikasle asko altuak/azkarrak/argiak dira b. * Ikasle asko altua/azkarra/argia da U.ETXEBERRIA,R.ETXEPARE Egoera bati buruzko predikatuekin ez dago arazorik, eta komunztaduradun zein komunztaduragabeak azaldu daitezke: (99) a. Ikasle asko gaisorik daude egunotan b. Ikasle asko gaisorik dago egunotan Hala ere, arazoa ez da zuzen indibiduo-mailako predikatuekin, ondorengo adibideen gramatikaltasunak erakusten duen bezala, i.e. jakin eta gorroto iza.n indibiduo mailako predikatutzat hartzen dira: (100) a. Ikasle askok daki biderkatze taula erabiltzen b. Ume askok gorroto du txirrinduan ibiltzea Badakigu zenbatzaile komunztaduragabeek izenaren domeinuaren eta aditzaren domeinuaren gainean kuantifikatzen dutela eta horretarako bataren eta bestearen saretxoak h homomorfismo bidez erlazionatu behar direla (eta monotonikoak izan behar dutela). Aurretik ikusi dugu baita ere Kratzer-ek (1995) predikatu kategorikoen eta thetikoen arteko desberdintasuna gertakari argumentu bat edukitzean edo ez edukitzean zegoela argudiatu zuela: thetikoek gertakari argumentua dute, ez ordea kategorikoek. Predikatu kategorikoek (eta indibiduo mailakoek) gertakari argumenturik ez badute, aditz sintagma horrek ez du aukerarik gertakarien parte-osotasun erlazio bat sortzeko, eta ondorioz monotonikoki aplikatuko litzaiokeen neurri sintagmarik ez da egongo. Gauzak horrela, ez dago modurik h homomorfismo bidez indibiduoen saretxoa gertakarien saretxotik proiektatzeko. Hemendik jarraitzen dena da, zenbatzaile komunztaduragabe bat indibiduo mailako predikatu batekin konbinatzen den (100)-ko esaldiak ez-gramatikalak izan beharko luketela. Ikus dezakezuen bezala, aurreikuspena ez da betetzen eta esaldiak gramatikalak dira. Gramatikaltasun honek pentsarazten diguna zera da: predikatu hauek gertakari argumenturik eta ondorioz gertakari saretxorik ez duten arren, badutela h bidez indibiduoen saretxoa beste saretxoren batetik proiektatzeko aukerarik. Baina, zein da homomorfismoa baimentzen duen saretxo horren izaera? Badirudi, euskarazko indibiduo mailako predikatu batzuk ( ez predikatu kategorikoek) egoera (state) argumentu bat dutela eta argumentu horrek baimentzen diola aditz sintagmari parte-osotasun egitura bat edukitzen (101)-n adierazten den bezalaxe. Hau da, jakite egoera unitate minimoak egon daitezkeen bitartean (eta beraien batuketak minimoak ez diren unitate haundiagoak sortu s1U 5s2, s1U 5s3' s2U 5s3' s1u 5s2u 5s3), ez du ematen posible denik azkarra izate egoera (ezta gertakari) unitate minimoak esistitzea. 18 18 Hau Nakanishi-k (2007) proposatzen duenaren aurka doa (ikus Nakanishi (2007: 13. oinoharra), izan ere, berak ez du gertakari saretxorik ez den beste saretxorik onartzen indibiduo mailako predikatuentzat. Badirudi, euskaraz egoera saretxo baten beharra dugula datuen berri emateko.
IZEN ETA GERTAKARIEN GAINEKO KUANTIFIKAZIOA 283 Si S2 S3 S egoera saretxo bat denotatzen baldin badute aditz mota hauek, egoera saretxo honek baimenduko digu aditz sintagmak denotatzen duen egoera saretxoaren eta izen sintagmak denotatzen duen indibiduo saretxoaren artean homomorfismo erlazio bat sortzea eta indibiduo saretxoa egoera saretxotik proiektatzea. Azken finean, egoeretatik indibiduoetara proiektatuz eta proiekzio horren barrutia (grisez (103)-en) neurtuz, zenbatzaileak aldi berean indibiduoak(µ neurri funtzioa h(e)-tik ateratzen denari aplikatzen baitzaio) eta egoerak (deribatutako µ' neurri funtzioa s-ri aplikatzen baitzaio, ikus 104) zenbatzen ditu; hau da, komunztatzen ez diren zenbatzaile ahulek egoerak (gertakariekin gertatzen zen moduan) zeharka zenbatzen ditu indibiduoak zenbatuz. Hemendik jarraitzen dena da zenbatzaileak monotonikoa izan behar duela egoeretatik proiektatutako indibiduoen domeinuarekiko. (102) Komunztatzen ez diren zenbatzaileei lotutako neurri sintagma s ~ µ' ~ µ'(s) (103) Komunztatzen ez diren zenbatzaileei lotutako neurri sintagma s µ µ(h(s)) 12. Laburpena Lan honetan euskarako zenbatzaile komunztaduragabeen propietateak eta portaera erakutsi dugu: izenaz gain aditzaren domeinuaren gaineko kuantifikazioa egiten dutela (bietan murriztapenak erakutsiz) argi utzi dugularik. Hizkuntza desberdinetako datuak ere begiratu ditugu eta euskarako zenbatzaile komunztaduragabeen portaera eta propietate berdinak erakusten dituzten egiturak badirela ikusi ahal izan dugu. Datuen berri emateko homomorfismoa oinarritzen den Nakanishi-ren (2004, 2007) analisia hartu dugu oinarritzat euskarako datuetara aplikatuz. Bibliografia Altube, S., 1929, Erderismos, Bermeo. Arregi, K., 2003, Focus in Basque movements, Doktoradutza tesia, MIT. Barwise, J. & R. Cooper, 1981, "Generalized Quantifiers and natural language", Linguistics & Philosophy 4, 159-219.
BADA ARAZORIRETIK ARAZOAK DAUDERAINO: EXISTENTZIA-PREDIKAZIOA ETA INESPEZIFIKOTASUNA Juan Garzia UPV/EHU Batzuetan, askotan, kontrajarri egiten dira gramatikaren ikuspegi arauemailea eta deskriptiboa. Arauen beharra sumatzen (edo eskasia nozitzen) duenak hizkuntzalarikeriatzat jo dezake gramatika-ikertzaileen sakontze- eta zehazte-lana, hizkuntzaren benetako premia larrietatik urrundutzat. Beste muturrean, mesfidantza zorrotza erakuts dezake hizkuntzalariak nolanahiko erabileren arteko inolako hobespena egitearen aurrean, gainerako aukeren gaitzespenaren edo estukeria eta gehiegikerien beldurrez. Bi aldeek izan dezakete beren arrazoi-partea, baina, sokatira zakarrean tematzea baino, hobe dialektikazko lankidetza bilatzea bi ikuspegien artean. Patxi Goenaga eta biok, besteak beste, burkide gara jokabide horretan, eta horregatik aukeratu dut gai eta tratamendu nabarmen hibrido bat idazki honetarako: mutur batean, euskararen gramatikako xehetasun sotilak, eta bestean, berriz, gaurko euskara batu estandarraren arau-zalantzak. Eta bien tarteko kontu asko. Loturik baitaude guztiak, ikuspegi bereiziak gorabehera. Ukituko ditugun puntuen zerrenda hutsak ere garbi erakusten du ez direla aztergai arin eta errazak: existentzia-predikatua, partitiboaren erabilera, euskalkitik euskalkirako aldeak ... Handikeria litzateke nire aldetik, edo zorakeria, dozenatxo bat orrialdetan argiturik eta erabakirik uztea auziok guztiok. Askoz apalagoa dut asmoa, baina ez -asmoa behinik behin- hutsala: auzion arteko lotura bistaratzea, eta, horren harian, aztertzeko edo sakontzeko ditugun puntu batzuen bilduma egitea, hartara deskripzioa eta, agian, araugintza ere hobetzen laguntzeko. Bigarren aldiz aipatzen ditut bereizirik bi alderdiok, baina garbi esan dezadan niretzat ez dela hain bereizkuntza garbirik: euskara osoaren deskripzio on batek aski oinarri eman ohi du estandarraren bidea(k) markatzeko. Euskararen tradizioaren enbor erkidetik albait ez aldentzea dugu funtsezko irizpidea euskara batu estandarrarentzat. Horretan guztiok bat gatozelakoan dihardut nik hemen, nahiz gero beti ados ez izan kasu jakinean. Nire esperantza, hain zuzen, azalpen egokiak funtsezko irizpide hori aplikatzeko elementuak ematea da: horratx deskripzioaren eta arauaren arteko lotura {letra etzanez ematen dut arau hitza, gramatika-adostasunaren zentzua baitu hor, arau-erabaki formaletik bereizteko). Izan ere, zer da deskripzio egokia, ez bada berezko arauaren azalpena? Alegia, beste modu batera esanda, araua hor dugula, hizkuntzan berean, inork erabakirik hartu aurretik. Elementuak eta auziak azaldu, eta haien arteko loturak: horrenbesterekin konformatzen naiz. Nire iritzia ere hor joango da azalpenekin batera. Ebazpenik, ordea,
314 J. GARZIA Hala ere, berriro diot, nik ikusten dudan arriskua zera da: euskararen batasunmailan berean, aurrera egin beharrean, atzera egitea. Saiatu behar genukeela, alegia, ahalik eta bortxa gutxien eginik norberaren hizkerari, ahalik eta gehien hurbiltzen batzen gaituen edo batu samartu gaitzakeen horretara. (Alde horretatik, tokian tokiko hizkeraren errebindikazioa ez litzateke nahastu behar, askotan gertatzen den bezala, haietan eta, batez ere, estandarrean joera zentrifugoak bultzatzearekin). Bada, badenez, oinarrizko egitura horren ekialde/mendebalde desadostasun horretan, askoz ere zer ikertu gehiago, hemen aipatuko dugun apurra baino. Nire aldetik, ohar bat besterik ez: azterketa on batek ez luke alboratu behar gure auzo-hizkuntzekiko (eta haien arteko) konparazioa. 3. Egon existentzia-predikatua eta joskera Gatozen orain zenbat eta mendebalerantzago nabarmenago gertatzen den beste (horren hurrengo) fenomeno batera. Irakurlea hasieratik koka dadin, esan dezagun azken batean honelako segida bat dugula ekialdetik mendebalerantz ( eta lehenetik orainerantz, neurri batean): (16) bada/badago oztoporik> badira/badaude oztopoak> oztopoak daude ( 17) badugu/badaukagu oztoporik > baditugu/badauzkagu oztopoak > oztopoak dauzkagu Lehenbiziko bi aukeren arteko kontuaz, azken atalean mintzatuko gara. Orain, hirugarren molde horrek zer dakarkigun ikusi nahi dugu. Hara: -Existentzia-predikatuaren marka berezia (ba-) galtzen da. - Ezinezko bilakatzen da izan aditzera jotzea, esanahi atributiboa nagusitzen baita ("mamuak dira''); ukanek, berriz, ez du halako arazorik ("oztopoak ditugu"). - Existentzia predikatuaren berezko joskera berezia aldatu egiten da, eta galdegaigunean ematen da izen-sintagma, bestela (existentzia-predikatutik kanpo) nagusi den joskeraren analogia okerrez. 3 Joskera horretara erabat emana denak (guztiok darabiltzagu, gutxi-asko, halakoak mendebaldean) lanak izaten ditu sinesteko hain esamolde arrunta ezinezkoa dela ekialdeko euskaran. Eta, horrekin batera, bero-bero aldeztuko dizu ez dela gauza bera adierazten "oztopoak daude" esanda eta "badaude/badira oztopoak" esanda; edo "salda dago/daukagu)" eta "bada(go)/badugu-badaukagu salda''.4 Ez dut inor engainatu nahi: ez da gauza bera plurala eta singularra, eta existentzia predikatuaren kasuan kasuko gaiaren arabera ere bada alderik. Izenaren izaera semantikoa, besteak beste, erabakigarria izan daiteke: abstraktu/konkretu, zenbakarri/ 3 Halako joskeren auzia bereziki larria da deskripzioetan, eta, beraz, literaturan. Esate baterako, "Baziren/bazeuden kamioi batzuk (kamioiak), gorri biziz margotuak eta fusilez eta bestelako armaz gainezka kargatuak", azkenean, "Gorriz margotutako eta fusilez eta bestelako armaz gainezka kargatutako kamioiak zeuden" bihur baitaiteke eta, tamalez, bihurtzen baita zenbaiten erabilera itsuan. 4 Hala ere, tematuz gero: "olerkiak daude, eta eleberriak ere ... *daude?, " ... eleberriak daude ere (bai)", " ... eleberriak (ere) baita daude ... ?!" ...
316 J. GARZIA eta beste adiera bat hartzen du erreferente espezifikoekiko konbinazioak. Formalki mugatuak izan daitezke izen-sintagmok, baina semantikoki ez dute adierazten erreferente espezifiko bat ("oztopoak"= "oztopo batzuk'', eta ez "oztopo jakinak"). Gaztelaniaz, hain zuzen, debeku da (edo zen?) erreferente espezifikoko izen-sintagmak agertzea joskera horretan (estar izaten da halakoetan aukera zuzena): (26) Hay (unos, algunos, varios, *los, *tus) obstaculos. (27) *Habia los ministros y el presidente. Frantsesak ez du halako debekurik (estaren baliokide esturik ere ez), baina ezinbestean dute espezifikoekiko konbinazioek existentzia-predikatuaz besteko adiera, jadanik predikaturik baitago existentzia izen-sintagma espezifiko batean: ''Ainhoa'' zein "lehendakaria'' diogunean, sintagma hori erabiltzeak berak adierazten du existitzen direla erreferenteok, hiztunaren ikuspegian bederen. Aztergai dugun erabileran, ordea, ez du hain ongi funtzionatzen bereizkuntzak, sintagma mugatzailedunak berdin erabiltzen baitira adiera espezifikoan ("ministroak": ministro jakinak) zein inespezifikoan ("ministroak": ministro batzuk). Halakoetan, bada, ezin bereizi gaztelaniazko haber eta estar: (28) Ministroak daude. ( = Badira ministro batzuk; "Hay ministros"). (29) Ministroak daude. (= (Los que) estan (son) los ministros"). Horrenbestez, iritsiak gara azken gakora: zer paper jokatzen du existentzia-predikatuaren inguruko gorabehera guztian determinazioak? Ikusi ditugu kontu batzuk zeharka, baina atal berezi bat merezi du horrek. 4. Determinazioa eta kuantifikazioa existentzia-predikatuekin Aipatu berri dugun euskararen berezitasun bat dugu lehen-lehenik nabarmendu beharra: inguruko hizkuntzetan ez bezala, euskaraz, adiera inespezifikoa har dezake mugatzaileak. Euskarazko -ak artikulu pluralaren erdarazko ordaina "los/las", "unos/ unas" zein huts izan liteke. Zenbat eta mendebalderago, zabalagoa da, bide horretan, mugatzaileak hartzen duen erabilera-esparrua, baina euskara guztiarena da ezaugarri hori hein batean, hitz solteen aipamenetik beretik hasita: (30) libro(s) / liburua(k) [*liburu] Existentzia-predikatua, ikusi dugun bezala, determinazio espezifikoarekin gabe, kuantifikazio inespezifikoarekin loturik dago. Ikusi dugu, orobat, adiera horretarako ere mugatzaileak baliatzeak lausotu egiten duela apur bat hori (zinezko nahasteak eragiteraino, inoiz). lnespezifikoen gailurra markatzen duena, azken muga (kuantifikazioaren aurretikoa, nolabait), partitiboa da. Azkenerako utziko dugu euskaraz partitiboak baieztapenetan dukeen edo ez dukeen lekuaren auzia, baina bistan da nolabaiteko prekariotasuna-edo ezartzen duela existentzia-predikatuarekin mugatzailedunak erabiltzeak: (31) Bada(go) ministrorik (aurka dagoenik). (32) Badira/Badaude ministro batzuk (aurka daudenak). (33) ?Badira/Badaude ministroak (aurka daudenak). (34) ??Ministroak daude (aurka daudenak).
320 J. GARZIA - Ezeztapenak: "11 y a pas du pain". -Baldintzak: "S 'il y a du pain". - Galderak: "Est-ce qu'il y a du pain?". -Baieztapenak: "11 y a du pain". Espero izatekoa litzateke, beraz, baieztapenetan ere partitiboa maizago aurkitzea esparru horretako euskaran, gaztelaniak eragiten duen eremuan baino. Horra beste ikergai bat, zail bezain interesgarria. 10 Kontuak kontu, oraindik ere martxan den prozesu horrek -hots, mugatzaileei adiera inespeziflkoa emateak- baditu ondorioak: -Batetik, partitiboaren (eta, batez ere, zenbatzaileen) erabilera -ustez- berezko eta egoki batzuk baztertzea. -Bestetik (edo ifrentzutik), numeroa markatu ahal izateko, adiera espezifikorako erabiltzen diren mugatzaile beretara jotzea, nahasbidea (eta euskalki-dibergentzia) eraginez. - Hurrengo urratsean, joskera ere aldatzea, hots, galdegaira ekartzea sasimugatzaile (zentzuz) partitiboa-edo: (62) Ogia dago. ( 63) Arazoak daude/ dauzkagu. 11 Egia esateko, galdegai gisa doan mendebaldeko erabilera berezi horretan, nekez esan daiteke jada partitiboa denik zentzua, berez, ez baita zehazki existentzia-predikatua hor ageri dena, hots, "Zer dugu-daukagu/dago (jateko)?", "Zer gertatzen da?" eta halako galderei dagozkienak baitira esaldiok, eta ez "Badugu-daukagu/bada(go) ogirik (jateko)?" eta "Bada(go) arazorik?". Kontuak kontu, exotikoak lirateke, guztiz, halako esaldi gehienak ekialdean, egon aditzaz osatuak bereziki. Gure adibideotan, "Ogia dugu (jateko)" bai (hots, adiera generikoan), baina besteak bestela emango lirateke: ( 64) Bazen ogirik/ ogia. (65) Bad(it)ugu zenbait arazo. (66) ?Zenbait arazo d(it)ugu. [Baditugu zenbait arazo]. (67) ??Zenbait arazo daude. [Badira zenbait arazo]. Gainera, eta hasierako iruzkinetara itzuliz, esan beharra dago ekialdean halako esaldiak (egon darabiltenak) zuzenak izan daitezkeela noski ... baina, izatekotan, beste zerbait adierazteko, hots, iraupenezko adieran, ez existentziazkoan: ( 68) Oztopoak (baziren, eta) badaude. [ = Oztopoek badiraute]. 12 Bada jauzi bat baieztapenetatik (partitiborik ia inoiz ez) beste hiru esaldi moldetara (partitiboa ia erabat). Horregatik, bietarikoak izaten dira analogiazko nahasteak: baieztapenetan bezala sasimugatzaileaz baliatzea partitiboa dagokionean, eta -aldi berean, hiztun batzuen kasuan- ezeztapenetan-eta bezala partitiboa erabiltzea hala 10 Alde batera utzi beharrekoak dirudite "zerik/besterik da'' itzuli bereziek, non galdegaigunean baitoa partitibozko sintagma. 11 Berdin dio, bestalde, zer kuantifikazio-determinazio daraman sintagmak: ''.Arazo bat daukagu/ dugu" esaldia, eredu berri horretatik kanpo, ez da existentzia-predikatua (ba- falta baitu horretarako); izatekotan, "zenbat arazo ditugun" adieraziko luke, eta ez ea "arazorik dugun(etz)". 12 Argiago beharrez, "bada X" joskerari eutsi diogu albait, baina aukerakoa da, noski, "X bada'' joskera, baldintzarekiko homomorfismoa gorabehera.
322 J. GARZIA Hala ere, aditzaren eduki semantikoa nolakoa (eta, harekin batera, testuingurua), ez da beti izango aukerakoa edo ohikoa baieztapenetan erreferente (guztiz) inespezifikoekin konbinatzea aditz hori, hots, partitiboa aurkitzea (formala nahiz semantikoki zentzu hori duena). Baieztapenetan partitiboa agertzearen kontua, bada, ez da "ez da halakorik (izan/ egon)" ezeztapenari dagokion baieztapenari dagokiona soilik, baizik eta, era berean, "ez da halakorik ageri/ikusten/etorri/aurkitu ... " eta abarren baieztapenari dagokiona ere. Eta gaztelaniaren eta frantsesaren arteko eredu-dibergentzia ere lehengo bera da halakoetan: partitiboa frantsesez, huts gaztelaniaz. Gatozen, bada, Euskaltzaindiaren arau aspaldiko horretara, eta seinala dezagun, lehenik, harekin dugun adostasun nagusia: Partitibo arruntak ez du baieztapen perpausetan beste hiru testuinguru gramatikal tipikoetan (ezeztapenak, galderazkoak, baldintzak) adinako lekurik. Horren arrazoiaz ere ez dut uste desadostasunik legokeenik: hiru testuinguru horietan predikatzen dena ez da existentzia, baizik eta, hurrenez hurren, ez-existentzia, existentziaren galdea eta existentziaren hipotesia. Horregatik jotzen da, sistematikoki, erreferente (guztiz) inespeziflkoak adierazteko egiturara, hots, partitibora. Berez dator, ordea, galdera? Bakarrak ote dira horiek halako (erabateko) inespezifikotasuna eragiten duten testuinguru gramatikal nahiz semantikoak? Aurreko azalpenei kontu egin dienak badaki ez dela hori nire iritzia, jakintzat jo baitugu hemen existentzia-predikatuaren adierazpide tipikoenak erreferente (guztiz) inespezifikoak hartzen dituela: X klaseko ale/puskaren bat gutxienez badela adierazten da, baina espezifikoki zenbat edo zein batere zehaztu gabe. Gero, jakina, zehazte handiago bat etor daiteke, eta hartan bai ez duela partitiboak ( definizioz) inolako lekurik. Arian-arian, hara, adostasunaren gunetik desadostasunarenera etorri gara: gure honetan, erreferente (guztiz) inespezifikoak adierazteko egitura da, besterik gabe, partitibo arrunta, besteetan bezala baieztapenan ere: "bada(go) halakorik''. Horrek ez du ukatzen beste egituraren bat ere erabiltzea horretarako, hala nola, kuantifikatzera jo nahi ez bada, sasimugatzailea: "bada(go) halakoa", "badira/badaude halakoak". (Existentzia-predikatuan txertatua egoteak ematen dio hor duen zentzu ez-espezifikoa -a(k) artikuluari). Ikus partitiboaren egungo erabileraren adibide batzuk, Ereduzko Prosa Gaur kontsulta-tresnatik hartuak (kasu batzuetan, bestelako erabilerarik ere ageri da esaldi berean): (77) Bada, noski, halakorik bere kabuz egiten duenik, bere burua, erakusleihoa edo ganadua bailitzan, gustura erakusten duenik, propaganda edo fama edo nik ahal dakit zeren bila. (Karlos Linazasoro) (78) Nafarroan ere, esate baterako, ezagutu dut main ttiot dela berea, eta arrotza zaiola emanen ditiot uste duenik, eta nonahi aurkituko ditugu horrelako iritziak dituztenak. (Koldo Zuazo) (79) Azkoitiko udaletxean ere badago horrelako kasurik: itzultzaile bat dago, eta euskaraz ez dakiten zinegotziek itzulpen tramankuluak dituzte. (Enekoitz Esnaola)
BADA ARAZORIRETIK ARAZOAK DAUDERAINO: EXISTENTZIA-PREDIKAZIOA... 323 (80) Antza egon badago horrelako gidarik, baina ez dira agerikoak. (www.mugak. eu/ gunea/ mujer/ asilo/bab) Baieztapenak, bada, aukera guztiz nagusi eta zabala ematen du erreferente espezifikoagoak ager daitezen, baina ez du zeharo eragozten erreferente (guztiz) inespezifikoa, hots, partitibo arruntez adieraz daitekeena. Eta ez dut nik behinik behin inolako enfasirik nabari, ez adibideotan eta ez beste asko edo gehienetan. Ikusiko dugunez, hala ere, enfasi-adieran oinarritzen du Euskaltzaindiaren arauak azalpen ia guztia. Jakina, ez da halako aukerarik ere mendebaldeko joskera berrian, partitiboaren erabateko inespezifikotasunak ez baitu hura gaitzen galdegai izateko: "*arazorik dago/ daukazue". Bestalde, baiezkotasunak erreferentea beti espezifiko(xe)agoa izatea eragiten duela joz gero, horrek esan nahi luke (eta du, nik uste) nolabaiteko sinonimia ez dela gertatzen, berez, sasimugatzailedunen eta partitibozkoen artean, haien eta zenbatzailedunen artean baizik: (81) badaude arazo(ren) batzuk= badaude arazoak= ?arazoak daude Badira beste gorabehera batzuk ere ikertzeko halakoetan, determinazioari eta numero-komunztadurari dagozkionak, baina bego horrenbestean, aztergai dugun puntuaren haritik gehiago ez aldentzearren. 7. Partititiboa, inespezifikotasunaren adierazpide Nire iritziz, inespezifikotasunaren jokoan bilatu behar da partitiboaren funtsa. Nik hemen sasimugatzaile deitu diodan horren mekanismoa zeharkakoa da, nolabait (erdarazko numeroaren kalko hutsa ez bada): mugatzailearen adiera, izatez, espezifikoa da, baina espezifikotasun hori zentzu generikoan har daiteke: "Otsoak ankerrak dira" diogunean 16, ez gara otso jakin batzuez ari, eta hortik-edo halako sasimugatzaile erreferentzia-karga espezifikoz arinduak, bai aipamen soiletan ("otsoak"), bai predikatu-osagarrietan ("gehienak otsoak dira'') eta bai existentzia-predikatuan ere: ("badira/badaude otsoak (hemen)"). Partitiboak, berriz, zuzenean markatzen du erreferentzia (guztiz) inespezifikoa. Euskaltzaindiaren arau-azalpenean (baieztapeneko) partitiboaren testuinguru bat nabarmentzen da bereziki: [izen + izenondo (edo, oro har, adjektibo)] egiturari dagokiona. Bada, ildo berean, beste egitura bat, antzekoa baina bitan banatzen dena, partitiboa errepikatuz: (82) Bada otsorik bildots-larruz janzten denik. (=Bada bildots-larruz janzten den otsorik). Jakina, numeroa zehazten hasiz gero: (83) Bada otso(ren) bat bildots-larruz janzten dena.17 16 Predikatu-osagarrian, are sasiago da mugatzailea, komunztadura-marka hutsa edo. 17 Bide batez: Leizarragak ez luke hor ere mugatzailea erabiliko, partitiboa baizik (mugagabeko komunztadura gordez): " ... bat ... denik".
324 J. GARZIA (84) Badira/badaude otso(ren) batzuk bildots-larruz janzten direnak. Existentzia-predikatuaren erabilera hori berezia da, ez baitu egiten existentziaadierazpena eta gainerako deskripzioa bitan banatu baino. Hots, funtsean, azken adibideko informazio bera dugu beste esaldi honetan: (85) Otso batzuk bildots-larruz janzten dira. Zenbatzaileetan koka daiteke inespezifikotasunaren muga. Adibidea aldatu gabe, "otso bat(zuk)" sintagmak bi adiera onartzen ditu. Batean, kuantifikazio hutsa da, eta ez da espezifikotzat irudikatzen erreferentea (baina bai banakotzat noski, partitiboan ez bezala). Bestean, berriz, hiztunak gogoan irudikatzen d(it)u "otso bat(zuk)"; alegia, "(hiztuna zehazteko gai den) otso jakin bat(zuk)" ulertzen da. Bigarren adiera hori, ez da dudarik, hurbilago dago mugatzailearen zentzu (berez) espezifikotik, eta adiera horretan gertatzen da bereziki harekiko sinonimia (zerbaiten existentzia baieztatzen duenak, izan ohi du haren irudi gutxi-asko espezifikoa gogoan): (86) Badira/badaude otso (jakin) batzuk ... = badira/badaude otsoak ... Beste adiera, berriz, partitibozkoaren sinonimoago da, bi moldeak erabiltzen diren kasuan (partitiboaren inespezifikotasuna, hala ere, erabatekoagoa da, numerorik eza dela eta): (87) Badira/badaude otso batzuk ... = bada(go) otsorik. .. Adiera espezifikoa ere onartze hori zenbatzaile zehaztu zein zehaztugabe askorena da: bat, bi, hiru ... zenbait, asko, hainbat ... Euskaltzaindiaren azalpenean, bada gauza bat hasieratik harrigarri gertatu zitzaidana eta, zenbat eta auzian gehiago barrendu eta lekukotasun gehiago bildu, orduan eta zalantzagarriago zaidana: ''Alde batetik, partitiboa baiezkoetan erabiltzea itzuli enfatiko bati dagokionez gero, ohiz kanpoko erabilera dela, edo bederen erabilera markatua dela esan beharra da, ugaritasuna edo bizikitasuna adierazten baita haren bidez, edo baieztapena indartzen". ( etzana, nirea) Guztiz oker egon naiteke noski ni, eta zeharo zuzena izan baieztapen hori, baina ez zaigu azalpenean berean arrazoirik ematen hala sinets dezagun, eta, nahiz eta horretantxe oinarritu ia dotrina guztia, adibideek ez dute frogatzen, nire iritziz, partitiboar~n enfatikotasun hori. Ez azalpeneko adibideek eta ez bestela bil daitezkeenek, zahar nahiz berri. Beharbada, egin liteke interpretazio hala ere behartu samar bat irizpena nire iritzira hurbilagotzeko: alegia, "itzuli enfatiko bati dagokio" dioenean, ez duela esan nahi partitiboak berak duenik balio hori, hura txertaturik ageri den esaldiak baizik. Horretarako, hala ere, "baieztapena indartze" hori ere partitiboaren bizkar-gainetik kendu beharko genuke. (Beste kontu bat ere argitu behar litzateke: enfasia bada, zergatik den enfasi markatu hori ezohiko). Kontzeptualki ere, nekez ezkontzen da partitiboaren beraren ideia enfasiaren adierazpenarekin, nahiz eta partitiboak parte hartu halako beste egitura batzuetan, hala nola (aukeran) superlatiboekin:
328 J. GARZIA Egoki bide den esparrutxo horretan, ordea, aukera hobea eskaini beharko luke aitzakia(rik) jarri nahi dionak (hots, zehazki partitibozkoak dioena egokiago esatekoa, ez beste antzeko zerbait esatekoa). Eta, esan dezagun hori ere, ez da estiloari dagokiona soilik aukera. Kontzeptualki, filosofikoki eta are ideologikoki, ez dira gauza bera: (116) Bada(go) jainkorik. [Existitzen dela(ko) izen hori dagokion zerik (bat gutxienez]. (117) Bada(go) Jainkoa [Existitzen dela(ko) Jainkoa (izen hori dagokion zer bat)]. (118) Badira/daude jainkoak. [Existitzen direla(ko) jainkoak (izen hori dagokien zer batzuk)] . 20 Edo, existentzia absolututik kokatura etorriz: (119) Baze(goe)n ordenagailurik. (120) Baze(goe)n ordenagailua. [?Ordenagailua zegoela(ko)]. (zentzu generikoa: ordenagailu bat, baina generikotasunez aipatua, ez kuantifikazioz) (121) Baziren/bazeuden ordenagailuak. [?Ordenagailuak zeudela(ko)]. (="ordenagailu batzuk", ez ezpezifikoki ulerturik, generikoki baizik) Honatx, bada, nolatsuko aukerak genituzkeen (zentzuz bata besteari gainezarriak batzuk), debekurik ezarri ezean, maiztasunak maiztasun eta estiloak estilo: [numero gabea, adiera inespezifikoa] (122) Inor gazterik bizi litekeen/den etxea.21 (123) Gazte-jenderik bizi litekeen/den etxea. (124) Gazterik bizi litekeen/ den etxea. [ numeroduna, adiera inespezifikoa] (125) Gazteren bat(zuk) gazte bizi d(ir)en etxea. [numeroduna, adiera inespezifikoa zein espezifikoa] (126) Gazte bat(zuk) / norbait(zuk) bizi d(ir)en etxea. [gazte bat(zuk) edozein] (127) Gazte bat(zuk) / norbait(zuk) bizi d(ir)en etxea. [gazte jakin bat(zuk)] [numeroduna, mugatua, adiera inespezifikoa (generikoa partitibotzat ulertua?)] (128) Gazteak bizi diren etxea. [gazteren bat(zuk)] [numeroduna, mugatua, adiera espezifikoa zein generikoa] (129) Norbait(zuk) gaztea(k) bizi d(ir)en etxea. [gazte (gutxi-asko) jakin bat(zuk)]. Gazteak bizi diren etxea. [gazte jakin batzuk] (130) Gazteak bizi diren etxea. [gazte-jendea] 20 Ez dugu hemen kontuan hartzen generoaren auzia, nahiz eta "jainko-jainkosak'' egokiago litzatekeen, noski. 21 Gutxien-gutxienean, baiezko perpausa txertaturik dagoen esaldia ezezkoa/galderazkoa/baldintzazkoa izanez gero (hori behintzat seinalatu behar litzateke arauan), ohikoa da partitiboa: "Ez da hori gazterik/inor bizi litekeen etxea''.
EUSKAL GRAMATIKAGINTZA ZAHARRAREN HISTORIA LABURRA: XVII-XVIII. MENDEAK Ricardo Gomez UPV/EHU eta "Julio Urkixo" Euskal Filologi Mintegia 0. Sarrera1 Euskal gramatikagintzak ez du corpus zabalegirik, inguruko tradizio handienekin (espainola, frantsesa, ingelesa, etab.) konparatuz gero behinik behin. Baina Europako esparruan ez da inondik ere makalenetakoa, ezta berrienetakoa ere; kontuan har bedi hizkuntza askok ez zutela gramatika idatzirik izan XIX. mendea iritsi arte (norvegiera eta bulgariera, kasu).2 Nolanahi ere den, Europako hainbat hizkuntzaren lehen gramatika-lanak Berpizkunde garaian idatzi ziren, euskararenekin bateratsu. Izan ere, Berpizkundean Aurouxek (1994) "bigarren iraultza tekniko-linguistikoa'' deitu duena abiatu zen: alegia, munduko hizkuntzen gramatizazio masiboa. 3 Aurreko garaietan hizkuntza arrunten gramatikak idaztea oso noizbehinka gertatzen zen: Goi Erdi Aroan Irlanda eta Islandiako adibide bakanak ditugu, eta xm. mendean galesa eta proventzala. Aldiz, xv. mendetik aurrera, bai Europako hizkuntza nagusiak izan nahi zutenak (italiera, gaztelania, frantsesa, portugesa, alemana, ingelesa), bai hizkuntza "apalagoak" (hungariera, poloniera, euskara bera) eta baita lurralde berrietako hizkuntzak ere (nahuada, kitxua, guarania ... ) gramatika eta hiztegien bitartez deskribatu eta arautu ziren, x1x. mendea arte luzatuko zen prozesu batean. Zergatik sortu zen Europan halako prozesua? Lehenik eta behin, hizkuntza erromantzeen sorrera aipatu behar da (vn-x. mendeetan). Goi Erdi Ar~an latina da oraingoz administrazioan, kulturan eta erlijioan erabiltzen den hizkuntza, baita hizkuntza erromantzeen eremutik kanpo ere (germaniarrak, zeltikoak, etab.), baina latina gero eta urrunago dago europarren ama-hizkuntzetatik. Gainera, IX. mendetik aurrera latindar kultura berreskuratzeko ahaleginak hasten dira. Egoera horretan, europar batentzat, latina ikasi egin behar zuen hizkuntza zen, bigarren hizkuntza bat. 1 Artikulu hau nire doktorego tesiaren (Gomez 2007) zati batean oinarritzen da, hemen argitaratzeko emendatu eta zuzenduta. Bestalde, lan hau Joseba A. Lakarrak zuzendutako Espainiako MECeko "Fundamentos para unos Monumenta linguae vasconum: historia, critica y edici6n de textos vascos (II)" (HUM2005-08047) ikerketa proiektuaren barruan sartzen da. Gidor Bilbaok eta Blanca Urgellek zirriborroa irakurri zuten eta beren oharrez zuzendu eta biziki aberastu zuten; bihoakie nire esker ona. 2 Europako gramatikagintza tradizioen agerpenaz, ik. Aurouxek (1992: 74-75) dakarren taula. 3 Lehenbiziko iraultza tekniko-linguistikoa, Aurouxen ustez, idazketaren asmakuntza (Ka. 3000) izan zen.
330 R.G6MEZ Latinaren gramatikak baziren, batez ere Donato eta Priszianoren arteetan oinarrituak. 4 Eta latina ikastearekin batera, gramatika apurka-apurka hizkuntza -edozein hizkuntza- ikasteko lanabes bihurtu zen, baita ama-hizkuntza bera ere. Beste alde batetik, IX. mendetik aurrera Europako hizkuntza nagusiak idatziz jasotzen hasi ziren; harrezkero hizkuntza arruntetan idatzitako literatur tradizioak pixkanaka sortuko ziren. Eta, azkenik, garai hartan latinaren gramatika tresna pedagogiko guztiz garatua zen. Orduan, zergatik itxaron behar da XVI. mendea arte hizkuntza arrunten gramatikak orokortzeko? Bada orduantxe sortu zelako interesa edo beharra. Bi arrazoi nagusi aipa daitezke hizkuntza baten gramatika egiteko beharra sor dadin: hizkuntza arrotz bat ikasi behar izatea eta hizkuntz politika. Hizkuntza arrotz bat ikasteko interes praktiko batzuk biltzen dira, hala nola (1) administrazioaren hizkuntza ezagutzea; (2) testu sakratuen corpusa ezagutzea; (3) kultur hizkuntza bat ezagutzea; (4) merkatu eta politika erlazioak; (5) bidaiak, esplorazioak eta espedizio militarrak; (6) erlijio ideien inportazioa edo esportazioa, eta (7) kolonizazioak. Halaber, hizkuntz politika funtsean bi interesetan biltzen da: (1) literatur hizkuntza bat arautzea eta antolatzea eta (2) hizkuntzaren zabalkunderako politika garatzea, bai barnean, bai kanpoan erabiltzeko. Interes hauetako batzuk latinarekin ( edo are greko eta hebreerarekin) lot daitezke eta zenbaitetan Erdi Aroan indarrean zeuden. Hala ere, Berpizkundean latinak jarduera intelektual guztietan (literaturan, zientzian, administrazioan, etab.) zuen lekua hizkuntza arruntei egokitzeko mugimendua gertatu zen, nazio modernoen sorrerarekin lotua eta "nazio bat, hizkuntza bat" leloa gauzatzeko asmoz. Izan ere, hizkuntza gehienen gramatizazioa helburu politikoekin lotzen da: nazio berrien justifikazioa, boterearen zentralizazioa eta lurralde-eskubideen aldarrikapena. Nazioaren hizkuntza gramatika-erregelen moldeetan sartu nahi zen -kodetu nahi zen-, administrazioan eta politikan erabiltzeko tresna egokia izan zedin. Kontuan har bedi Europako hizkuntza asko mende batzuk lehenago hasi zirela literaturan eta administrazioan erabiltzen, esan bezala. Hala ere, botere politiko zentralista berriak ezin zuen erraz bat egin nobleen eta elizgizonen gizarte feudalean erabiltzen zen latinarekin, Erdi Aroko latinarekin alegia. Latinaren nagusitasuna, neurri handi batean, Elizak gizartean zuen leku gailenagatik gertatzen zen. Horrela, xv1-xv11. mendeetan -estatuei mailegatutako dirutzari eskermerkatari-burgesiak noblezia eta Eliza gainditu zituen gizarte eta politika hierarkian; beraz, hizkuntzen erabilera eta irakaskuntza berrantolatu ahal izan zituen: pixkanaka latina baztertu zen, hizkuntza arrunten alde. Orobat, humanistek Erdi Aroko latina kritikatu zuten. Bukatzeko, gramatizazio prozesuaren beste bi eragile aipa daitezke: (1) inprimategiaren erabilerak areagotu zuen hizkuntzaren arautze ortografiko eta morfologikoa eta (2) Erreforma protestanteak jatorrizko testu erlijiosoak ezagutzeari emandako garrantzia. Honen guztiaren ondorioz, hizkuntza arruntak prest zeuden administrazio, literatura eta zientzia zereginetan erabil zitezen. 4 Erdi Aroko latin gramatikari buruz, ik., esaterako, Law (1997).
332 R.GOMEZ Orobat, bere doktorego tesian Saez Riverak (2007: 259, 1244) baieztatu du Tresoraren 1684ko edizioan agertzen diren bi ipuinak ("Cuento gracioso, y verdedero de una Trucha'' eta "Otro de un enamoradillo, o Pisaverde") Julliani-ren La nomenclature et les dialogues familiers, [. .. } premiere partie. [. .. } Les proverbes divertissans et les heures de recreation [. .. } Seconde partie (Paris, 1688) lanetik kopiatuta daudela, aldaketak oso txikiak baitira. Nolanahi ere den, euskalaritzaren historiari dagokionez, Saez Riveraren doktorego tesiaren ekarpen nagusia Voltoireren eskuliburua garai hartako Europako hizkuntz irakaskuntzaren testuinguruan kokatzea da. 2. Oihenart Askoz garrantzitsuagoak ditugu Arnaud Oihenartek Notitia utriusque Vasconiae historia-liburuan euskal gramatika aurkezteko idatzi zituen kapituluak, lehen liburuko XI.a eta bereziki XIV.a. Notitia lehenik 1638an argitaratu zen eta bigarrenik, gehiketa eta zuzenketa garrantzitsuak sartu ondoren, 1656an. 10 Liburua gaztelaniara itzuli zen RIEV aldizkarian (1926-1928) eta, latinezko testuaren faksimilearekin batera, 1992an berrargitaratu zen. 11 Historialaria izanagatik, euskal gramatikagintza zaharrean Oihenartek leku berezia merezi du, zalantza izpirik gabe; Oihenart da lehen euskal gramatikarietarik analisi zorrotz eta originalenak eskaini zizkiguna, ondoko euskalariengan eragin fiimifioa izan bazuten ere. Euskal gramatikari eskainitako kapitulu labur eta mamitsuetan Europako Mendebaldean eredu nagusia zen gramatika greko-latindarraren mendekotasuna nabarmena da. Hala eta guztiz ere, aldian behin Oihenart gauza da eredu klasikoa gainditzeko eta euskararen deskribapen beregaina eta egokiagoa burutzeko. Aipagarri da Oihenarten ideien artean gaur egun erabateko balioa duten hainbat ere aurki daitezkeela; ekarpen hauek, dena den, denbora luzea beharko zuten euskalaritzaren barruan arrakasta eta onarpena lortzeko -batzuetan Oihenarten aitzindaritasuna ezezagun edo isilpean gertatu zelarik ere- eta, ikusiko dugunez, baten bat eztabaidagai zen oraindik XIX. mendearen hondarrean. Hona ekarpen horietariko batzuk: XI. kapituluaren gaia -a eta -ak singularreko eta pluraleko artikuluak direla erakustea da (xehetasun gehiagotarako, ik. Gomez 2001). Aldiz, garaiko iritzi nagusiaren arabera (Marineo Siculo, Merula, Garibai; geroago Pouvreau, Urte, Harriet eta Etxeberri Sarakoa), izenkien bukaerak edo nominatiboaren atzizkiak ziren. Hala ere, uste hau ez zen euskalaritzatik zeharo baztertuko Larramendik (1729) zorrozki kritikatu zuen arte. 10 Vinsonek Notitiaren argitalpen bakoitzeko aleak erkatu zituen eta diferentziak zerrendatu (1891-1898: 80-82). Hizpide dugun zatiari dagokionez, Vinsonek adierazten du bigarren argitalpeneko x1v. kapituluari plegu bat (zortzi orrialde) gehitu zitzaiola, orrialde berriak zenbatu gabe eta, hortaz, zenbakuntza aldatu gabe; halaber, kapitulua guztiz eraberritu zela. Baina ez du kapituluaren edukian gertatutako aldaketez deus zehazten; xehetasunak hurrengo lan baterako utziz, funtsean bigarren argitalpenak izenordainei, deklinaezinei eta silaben kantitateari buruzko atalak ("De Pronomine", "De lndeclinabilibus" eta "De syllabarum quantitate", hurrenez hurren) erantsi ditu eta aditzari buruzko informazioa askoz luzeagoa da, eta desberdin antolatua. 11 Hala eta guztiz ere, Gorosterratzuren itzulpenak huts eta hutsune franko ditu. Horregatik, eta euskal gramatikagintzaren historian duen garrantziagatik, Oihenarten testuak edizio berri bat merezi luke.
EUSKAL GRAMATIKAGINTZA ZAHARRAREN HISTORIA LABURRA: XVII-XVIII... 333 XIV. kapituluaren hasieran, Oihenartek euskal deklinabide mota bi bereizi zituen, artikuluduna eta artikulugabea, egun mugatu eta mugagabe deiturez ezagutzen ditugunak, hain zuzen; lehenbizikoa singularra edo plurala izan daitekeela ere adierazi zuen. Mugagabea, alabaina, ez zen berriz euskal gramatikagintzan azalduko Astarloaren eta Humboldten lanak iritsi arte. Geroxeago Darrigolek ( 1827) baieztatu zuen bera izan zela mugagabeaz ohartu zen lehena, eta uste oker horrek gutxienez Villasanteren Historia de la literatura vasca-raino iraun zuen, Mitxelenak (1973 [1985: 134]) salatu bezala. Deklinabidearen arloan jarraituz, euskararen kasuen artean latinaren paradigmetatik kanpo geratzen diren kasu ergatiboa (casus agendi edo activus) eta partitiboa (casus negandi seu dubitandi) identifikatu zituen eta euskarak akusatibo eta bokatiborik ez duela adierazi zuen. Berriz ere, euskal kasu-sistemaren ezaugarri hauek Astarloaren eta Humboldten lanen zain geratu beharko dute ezagutza eta onarpen zabala izan dezaten. Oyhars:abalek (1993) ohartarazi zuen bezala, Oihenartek deklinabide paradigmak eratzean ikuspegi morfologiko formala baliatu zuen. Alta, batetik, artikuludun/artikulugabe aurkaritzan sartzen diren atzizkiak bakarrik onartzen ditu, halakotzat jotzen ez dituen leku-denborazkoak kanpoan utziz (postposiziotzat jo zituen, hain zuzen ere); beste alde batetik, kasu eta atzizkien arteko bana-banako egokitasuna ezartzen du, aipatu bi kasu berezien identifikatzea ahalbidetuz, edo erraztuz bederen. 12 Aditzaren azterketari dagokionez, euskararen berezko aditz-jokoa trinkoa dela (coniugatio propria), eta ez perifrastikoa (coniugatio impropria), proposatu zuen (Oihenart 1656: 63). Ondoko gramatikariek, Larramendi buruzagi, perifrastikoaren jatortasuna eta antzinatasuna aldarrikatu zuten eta Oihenarten iritzia ez zen XIX. mende hondarra arte berragertuko, garaile berragertzeko bada ere; jarrera bakoitzaren aldekoen zerrenda ez oso baterako, ik. Gomez (1989: 361). Laguntzaileen sistema aski ongi eman zuen Oihenartek, lau laguntzaile aipatu baitzituen -nais, dud, adi eta esac-13 eta modu eta denboren arteko euren banaketa egoki bereizi (Oihenart 1656: 69). Van Eysen proposamenak iritsi arte, ez zen lauko eskema hau berragertuko (ik. Gomez 2002). 3. Pouvreau Silvain Pouvreauk gramatika ohar batzuk utzi zituen bere eskuizkribuetan eta egun Parisko Liburutegi Nazionaleko Fond Basque-Celte-ren 8. eskuizkribuan daude, 1-3. orrietan zehazki. Oharrok Vinsonek argitaratu zituen bi aldiz (Vinson 1881, 1892). Pentsatu izan da testu hau Pouvreauk prestatu nahi zuen gramatikalan baten zatiak edo zirriborroak direla (Oyhars:abal 1989: 63) eta hala ematen dute aditzera Pouvreauk idazten dituen kapitulu eta atal izenburuek; ez dakigu, halere, gramatika-lan hura inoiz burutu zuen. 12 Izan ere, partitiboa paradigma artikulugabean bakarrik sartzen da, sei kasu dituen bakarrean. Singularrak eta pluralak, aldiz, bosna kasu dituzte. 13 Zehazkiago, Oihenartek dioenez, lehenengo biak aditzak ere badira (nais eta dud) eta beste biak aurrekoen laguntzaileak (adi eta ezak, hurrenez hurren).
EUSKAL GRAMATIKAGINTZA ZAHARRAREN HISTORIA LABURRA: XVII-XVIII... 335 Amaieran, egon-en bidez eratutako pasiboak eta egon aditzaren orainaldiko eta lehenaldiko paradigmak agerrarazten ditu. 5. Bela Jakes Bela politikari eta legegizon zuberotarrak euskal gramatika bat eta hiztegi bat idatzi zituen, egun galdurik daudenak. Esan izan da lan hauek Tablettes entziklopedia moduko lan mardulean -plegu-laurdeneko 6 liburuki- eta oraingoz argitaragabean zeudela, antza denez falta den liburukian, hain zuzen ere (Peillen 1988: 98). 15 Halarik ere, Clement-Simonek (1894-1895: 219-220) emandako datuen arabera, badirudi Dictionnaire basque eta Compendium de grammaire basque lanak Tablettesetatik berezirik zeudela; Tablettes-etan aipatzen ditu Belak, baina ez ziren haien zati bat. Beste alde batetik, Peillenen ustez (1988: 128), gramatikari eta hiztegiari zegozkien orrialdeak Joan Felipe birbilobak hartu zituen eta bere gramatika eta hiztegirako baliatu; nolanahi ere den, Joan Felipe Belaren hiztegian ez da oraingoz birraitonaren hiztegiaren arrastorik ziurtatu ahal izan. Jakes Belak errefrau bilduma txiki bat ere utzi zigun (cf. Mitxelena 1964: 183-186). 6. Bidegarai Dominique Bidegarai frantziskotarraren gramatika ere galdu da, baina haren lanen arrastoak jarraitu ahal dira Nafarroako Estatuen Deliberamenduen Erregistroan, lehenik Dubaratek (1914-1917) eta gero Oyharc;abalek (1989) egin bezala. Bidegaraik, 1675-1679 urteen artean, zenbait diru-eskari aurkeztu zituen bere lanak argitaratzeko. 1675eko agiriek dioskute Bidegaraik hogei urtez euskara-frantses-latin hiztegi hirukoitz bat ondu zuela, gazteek Euskal Herritik atera gabe zientzien ataria den latina ikasteko. Bidegaraik 4.000 liberako diru-laguntza eskatu zuen lau urtetan lana argitaratzeko; hala ere, Estatuek uko egin zioten. Hurrengo urtean bigarren eskari bat egin zuen eta bertan hiztegiari gaztelania erantsi zion. Halaber, deliberamenduan azaltzen da euskara ez dela arautu, ezta zientzietan erabili, eta azpimarratzen da euskara dela hebreeraren antza duen hizkuntza bakarra eta, hebreera izan ezik, zientzia eta elokuentziarako egokiena. Bidegarairen lanak nazioarteko harremanetarako eta merkataritza erlazioetarako ekar lezakeen abantaila ere nabarmentzen da. Hartara, Estatuek batzorde bat izendatu zuten eskaria azter zezaten. 1677ko batzarrean Bidegaraik eskaria berretsi zuen eta batzordeak hiztegia eta Rudimens direlakoak -hots, Etxeberri Sarakoak gramatikaren hatsapenak deituko zituenak- onuragarri eta erabilgarriak izango zirela baieztatu zuen. Gramatikan euskararen deklinabidea eta aditz-jokoa azaltzen zirela aipatzen da: "Qu'ils fairont enfln rapport sans doute des Rudimens basques qu'ils ont pareillement examinez, ou il 15 Cf. orobat Prevost & d'Amat (1951; apud Ajasse 2005: 35): "On conserve de lui Tablettes, encyclopedie methodique en 6 volumes (l'un d'eux est perdu) ou il traite de omni re scibili et aussi de lui-meme". Bide batez, Ajasse-ren katalogokoa liburuki galdua izan liteke: "Le present manuscrit est sans doute celui que Roman d'Amat considerait perdu" (2005: 35). Hala ere, katalogokoa laugarren liburukia da (/uss-O./JJ eta Clement-Simonek hirugarren liburukia (Exemples-justice) falta dela dio (1894-1895: 218).
336 R. G6MEZ reduit cette langue en regles et que de la maniere curieuse et surprenante de decliner et conjuguer qui y est observee"; era berean, hebreerarekiko erkatzeari eusten zaio, bi hizkuntzetan aditzek generoa baitute, latinean ez bezala (ik. Dubarat 1914-1917: 13). Euskara "langue mere" dela ere agertzen da. Ondorioz, Estatuek 600 liberako diru-laguntza ematea onartu zuten, baina Bidegaraik ez zuen sosik jaso, ezta 1679an hil ondoren haren oinordekoek ere. Dubaratek dioenez (1914-1917: 9), hiztegia eta gramatika argitaragabe geratu ziren eta baliteke Iraultzaren garaian Paueko Sokadunen Artxiboekin batera sakabanatu eta galdu izatea. 7. Etxeberri Sarakoa Joanes Etxeberri Sarako medikuak latina ikasteko Escuarazco hatsapenac latin ikhasteco (Etxeberri 1712) idatzi zituen, euskaraz eta latinez, bere hiztegi laueledunaren "cimenduac, ~ainac eta erroac" izan zitezen. Etxeberrik Lapurdiko Biltzarrari aurkeztu zion bere lana eta 1727an 3.000 liberako aurrerakina eskatu zuen, inprima zedin. Ez zuen lortu eta eskuizkribua inprimatu gabe geratu zen, Julio Urquijok Zarauzko Frantziskotarren komentuan aurkitu zuen arte (Urquijo 1907). Etxeberriren lanak bi parte ditu: lehena Escuararen hatsapenac16 apologi lana da eta bigarrena, Escuarazco hatsapenac latin ikhasteco gramatika-lana. Eskuizkribuaren zati handi bat bi zutabetan antolatzen da: ezkerrekoan euskarazko testua eta eskuinekoan, latinezkoa. Baina Urquijok ez zuen argitaratu Zarauzko eskuizkribuaren latinezko testu gehiena. Geroztik, Xabier Kintanak bertsio askoz ere laburragoa eman zuen argitara, "latinezko deklinazioak eta aditzen parte luze eta aspergarria alde batera utzirik'' (Kintana 1972: 15). Gidor Bilbaok bere doktorego tesian eta zenbait artikulutan (Bilbao 2006a eta 2006b) Etxeberriren lanen helburuak, egitura, edukia, iturriak eta testu-arazoak bikain eta xeheki aztertu ditu, baita Zarauzko eskuizkribuaren edizioa prestatu ere. 17 Hala, besteak beste, erakutsi du Escuarazco hatsapenac Sarakoaren proiektu hirukoitzaren zutabe bat izan zela eta, orobat, latina irakasteko erabili ziren rudimenta eskuliburuen tradizioan kokatu behar dela; are gehiago, Etxeberrik bere gramatika idazteko Hannibal Codret (1525-1599) jesuita eta gramatika-irakasle savoiarraren lan bat izan zuen eredu: De primis Latinae grammaticae rudimentis libellus edo, frantsesezko izenburua duten edizioetan, Les Rudimens ou les premiers principes de la langue latine (cf. Bilbao 2006a). Escuarazco hatsapenacen egituraz hitz bi baino ez dut esango. Etxeberriren gramatika, izenburuan ageri denez, euskaldunei latina ikasten laguntzeko da eta, hortaz, latinaren gramatika eta formak ditu abiapuntu. 18 Gramatikak hiru atal ditu: lehenbizikoan latinezko deklinabide paradigmak ematen ditu (Etxeberri 1712: 307-322); bigarrenean, aditz-jokoen paradigmak (325-415. or.) eta, hirugarrenean, gramatikaren 16 Gidor Bilbaok ezarritako izenburua hautatu dugu; lehenengo zati hau Urquijok Laburdiri escuararen hatsapenac izendatu zuen eta Kintanak, Eskuararen ethorkia. 17 Guztiarekin ere, Etxeberriren gramatikaren erreferentzietarako Urquijoren edizioaz baliatuko naiz oraingoz, Bilbaorena noiz argitaratuko zain. 18 Irudi luke, ordea, zenbaitetan euskaratik abiatzen dela, hala nola "Sum vocativoarequin eta generoarequin conj[u]gatua" atalean, non izan-en indikatiboaren orainaldiko eta iraganaldiko adizki alokutiboak agertzen diren, latinaren gramatika batean behar ez badira ere (Etxeberri 1712: 337).
EUSKAL GRAMATIKAGINTZA ZAHARRAREN HISTORIA LABURRA: XVII-XVIII... 337 zatiei, perpaus-atalei eta komunztadurari buruzko galde-erantzunen bidez azaldutako xehetasunak (416-445. or.). Etxeberrik latinaren ohiko zortzi perpaus-atalak bereizi zituen; hauexek dira eman zizkien deiturak: icena, icenaren ordaina, verboa, participioa, adverbioa, preposicinoa, juntaguina edo juntagaillua eta interjecinoa. Lehen eta bigarren atalen artean zenbait ohar solte sartzen dira (323-324. or.): euskarazko bi nominatiboen (egungo absolutibo eta ergatiboaren) erabileraz, -ena eta -enak "genitiboen" arteko bereizketaz eta eta letren banaketaz. Hirugarren atalaren ondoren Urquijoren ustez zirriborroak diren hiru orrialde daude (446-448. or.); azkenik, eskuizkribu osoaren,aurkibide amaigabea dago (449-450. or.). 8. Urte Etxeberrik bere gramatika-lana ondu zuen urte berean, beste lapurtar batek, Pierre Urtek, euskal gramatika luze bat (Urte 1712) idatzi zuen bere sorterritik kanpo, protestantea izanik Ingalaterran erbesteratua baitzen. Urterena dugu, hain zuzen, neurri handiko lehen euskal gramatika ezaguna; gehienbat frantsesez idatzi zuen Urtek, inoiz latina eta oso bakanka ingelesa ere baliatu bazituen ere. Wentworth Webster euskalari ingelesak argitara eman zuen x1x. mende amaieran, originalaren kopia bat oinarri hartuz (Webster 1900). Hala ere, gramatika honek ez du euskalarien arreta gehiegi erakarri, alde batera uzten baditugu Allieres-ek Urteren aditzaz utzi zituen bi artikuluak (1985, 1991), Urkizuk Urteren hiztegiaren edizioan idatzitako oharrak (1989: 69-79) eta, jakina, Oyhars;abalek Larramendiren aurreko gramatika-lanen aurkezpenean eskaini zizkion orrialdeak (1989: 68-72). Bestalde, Clark eta Vinsonek (1893-1894) Urteren gramatikako hiztegia eta beste zati batzuk argitaratu zituzten; Lakarrak ere Urteren gramatikako hiztegia argitaratu zuen (1994c) eta hari buruzko xehetasun zenbait eman zituen (1994b). Urteren gramatikaren egiturak guztiz eredu greko-latindarreko gramatikei jarraitzen die. Zehazkiago, Gidor Bilbaok (2008) frogatu du Urtek erabili zuen eredua Claude Mauger frantsesaren gramatika didaktikoa19 izan zela. Urteren lanaren hasieran ortografiari buruzko orri batzuk daude, Aita Gurearen testuarekin eta zenbait azalpen etimologikorekin amaitzen direnak. Ondoren, testuaren zati nagusia betetzen duen perpausaren atalen aurkezpena dator. Lehenengo atalak kategoriaka antolatutako hiztegi moduan ekartzen ditu Urtek: hurrenez hurren, izenak (gaika antolatuak), adjektiboak eta "akzidente" izendatzen dituenak -hau da, galdetzaileak, erakusleak, zenbakiak eta zenbait atzizkiz osatutako hitzak-. Deklinabidearen aurkezpenak hartzen ditu hurrengo orriak, latin gramatikaren ereduari hertsiki lotuak. Aditzaren azalpenak 330 orrialdetik gora betetzen ditu Webster-en edizioan (1900: 77-410), gramatikaren atal luzeena, alde handiz; bereziki atal honek islatzen du Urteren gramatikaren ezaugarri nagusietako bat: hainbat eta hainbat datu eskaintzen ditu, askotan ordena oso argirik gabe, baina analisi eta azalpen oso gutxi kausi daitezke. Adizki jokatugabeak ere bi zerrendatan antolatuta daude (cf. Webster 1900: 302-410): zerrenda batean, naiz laguntzailea hartzen duten aditzak sartzen dira eta, bestean, dut laguntzailea hartzen 19 Lehenago ere Oyhan;:abalek (1989) iradoki zuen Urteren gramatikaren helburua didaktikoa izan zitekeela, Urtek inon halakorik aitortu ez bazuen ere.
338 R.G6MEZ dutenak. Zerrenda hauen ondoren perpausaren gainerako atalak datoz: partizipioa, adberbioa, preposizioa, juntagailua eta interjekzioa. Gramatikari buruzko informazioa sintaxiak ixten du, arreta guztia komunztaduran eta joskeran jarriz. Hurrengo orrietan figurak aurkezten ditu, tradiziozko gramatikagintzan oso ohikoa zen atala, alegia; hemen eta sintaxian frantsesaren eta euskararen adibideetan hitz ordena desberdinak markatzen ditu, hitzen gaineko letrak eta bestelako ikurrak erabiliz. Adostasun nahiko handia dago (ik., esaterako, Vinson 1901, Mitxelena 1960 eta Oyhan;:abal 1989) Urte gramatikariaren merezimenduak ez direla handiegiak, datu biltzaile gisa ez bada;20 alabaina, horretan ere -haren hiztegigile lana ezagututa (cf. Lakarra 1994b)- susmo sendoa izan dezakegu ez ote zituen aditz paradigma asko ereduari jarraituz sortu edo osatu, bere herriko hizkerako "altxorretik" idoki beharrean. Datuen bildumatik landa, Oyhar<_;:abalek (1989: 72) dioenez, Urte "[est] loin de la sagacite d'un Oihenart ou de la richesse et la fecondite des analyses methodiques d'un Larramendi". 9. Larramendi Manuel Larramendiren El impossible vencido (1729), jakina denez, lehenbiziko euskal gramatika-liburu argitaratua da. 1853an berrargitaratu zen eta hurrengo urtean frantsesezko sasi-itzulpen bat izan zuen (Blanc 1854). Hordagoren faksimileen artean ere kaleratu zen 1979an. Damurik, gramatika garrantzitsu honek ez du oraindik edizio modernorik izan. Artearen lehen zatiak, luzeenak, egun flexio-morfologia deitzen duguna aurkezten du: funtsean, deklinabidea eta aditz-jokoa (1729: 1-256); bigarren zatia sintaxiari buruzkoa da, perpaus-atal bakoitzaren egitura aztertzen duena (257-335. or.), eta hirugarrenak azentuaz dihardu (336-372. or.); liburua amaitzen da euskal poemagintzari buruzko eranskin batekin (373-395. or.). Larramendiren gramatikagintzaren ezaugarri orokorrei kontu egiten badiegu, bi joeraren arteko tentsioa nabari daiteke: alde batetik, orduko gramatikagintza tradizioarekiko -zehazki, eredu greko-latindarrarekiko- atxikimendu hertsia nagusi da; baina, bestetik, zenbaitetan Larramendi eredu horretatik aldendu egiten da, euskararen deskribapen egokiagoa lortzeko asmoz (ik. Gomez 1991). Adibidez, Larramendik, oro har, tradiziozko eredua onetsi zuen arren, eredu hari, garaiko gramatikarien terminologia hedatuenari, iritzi zabalenei, eta abarrei buruz aski kritiko ere -eszeptiko batzuetan- azaltzen da; ik., adibide gisa, Larramendi (1729: 43, 59, 72, 232, 249 eta 318). Eredu greko-latindarra egitura desberdina duen hizkuntza bati egokitzean, arazoak eta desegokitasunak sortu zitzaizkion, Europako hizkuntzekin apalkiago eta Asia eta Ameriketako hizkuntzekin nabarmenkiago gertatzen zen legez. Larramendik badaki, jakin, ereduak mugak dituela (1729: 85) eta badu, orobat, bere aitzindaritasunaren kontzientzia argia. Ildo honetan, hitzaurrean euskararen apartekotasunaren eta honek zekarzkion zailtasunen berri ematen du, euskararen izaera postpositiboa azpimarratuz. Zernahi gisaz -eta garaiko jarrera arruntena izanik-, Larramendik itsu-itsuan jarraitzen dio greko-latindar gramatiken ereduari, gehienetan oharkabean bada ere. 20 Webster (1893: 544) eta Urkizu (1989: 79) ez dira iritzi berekoak eta Urte gramatikari handitzat jotzen dute.
EUSKAL GRAMATIKAGINTZA ZAHARRAREN HISTORIA LABURRA: XVII-XVIII... 339 Hala, latin gramatikaren ohiko zortzi perpaus-atalak aipatzen ditu, preposizioaren ordez postposizioa emanez eta artikulua izenaren eta izenordainaren barruan sartuz (1729: 258-259). Halaber, numeroari dagokionez, ez da mugagabeaz ohartzen eta honek, inoiz edo behin, ad hoc egindako deskribapen batzuk idatzarazten dizkio (1729: 18-19, 40-41 eta 286). Izen morfologiaren arloan, Oihenarten irizpide formalaren ordez, Larramendi irizpide funtzionalaz baliatzen da deklinabide-paradigmak eratzeko. Hau dela eta, latinaren sei kasuak gordetzen saiatzen da, baina kasu bakoitzean ahalik eta euskarazko marka gehienak sartzen ditu. Adibide zuzena dugu kasu datibo eta ablatiboekin gertatzen dena: Lehenengoan, 'a eta 'para itzulpenek behartuta, berezko datiboari (arl) destinatiboa ere (arentzat) eransten dio, Mikoletaren lanean ikusi dugun bezala. Bigarrenean, ablatiboak latinez dituen funtzioak buruan izanik, kasu hau saski-naski bihurtzen da Larramendiren deklinabide-paradigmetan, era askotako atzizkiak metatzen baititu bertan: gure soziatiboa (arequin), motibatiboa (agdtic), inesiboa (dn, edn, agdn) eta, harrigarriki, gabe postposizioa. Deklinabide-paradigmak aurkeztu ondoren, Larramendik euskal izen arruntek beste "artikulu" batzuk badituztela adierazten du (1729: 8-11).21 Partitiboaren markak (ic, ric) nominatibo eta akusatibo singularrari atxikiko dizkie, egoera zehatz batzuetan soilik erabiltzen direla ohartuz. Genitiboaren barnean sartzen ditu instrumentalaren markak; dz, zdz eta z, ez artikuluak bereizten ditu eta bigarrenek ablatiboaren antz handiagoa dutela eransten du. Ablatiboan sartzen du, bestalde, az postposizioa, "que corresponde a la preposicion de ablativo con, v.g. espatdz, maquilldz jo-deu, il-zuen" (1729: 11). Azkenik, leku-denborazko kasu gehienak adberbioen sailean (1729: 323-331) sartzen ditu Larramendik. Izan ere, adberbiotzat ditu inesiboko atzizkiak (berriz ere), ablatiboa, -ko atzizkia, -(t)ar atzizkia, adlatiboa eta hurbiltze-adlatiboa (-ronz). Jokabide honen arrazoia, aldeak alde, Oihenartenaren antzekoa izan liteke: alegia, atzizkiotan Larramendik artikulurik antzematen ez duenez, ez dagozkio deklinabideari. Gogoratu Larramendiren iritziz euskaraz artikuluak deklinatzen direla. Dena dela, adberbio hauetako batzuetan singularraren eta pluralaren arteko bereizketaz hitz egiten du, baina ez adberbioei dagokienez, baizik eta adberbioak atxikitzen zaizkien izenei buruz. Azkenik, Larramendik aurreko hiru atalak -deklinabideko atzizkiak, beste artikuluak eta adberbioak- euskararen postposizioen barnean sartzen ditu (1729: 331-334). Hauetaz gain, "genitiboa eskatzen" duten beste postposizio batzuk sartzen ditu: aurredn, atzedn, contra, ondodn, aldedn, gafiedn, azpidn, arabera eta barrenen. Perpaus-atal bakoitzaren azpisailkapenean nabarmenkiago antzeman dakioke Larramendiri ereduarekiko atxikimendu hertsia. Adibide gisa, eta Larramendiren gramatikan duen pisua ere kontuan harturik, aditzaren azpisailak aipatuko ditut. Aditzak hiru azpisailetan banatzen ditu: aktiboak, pasiboak eta neutroak (1729: 43-44); honetan Priszianok eta beste hainbatek bezalaxe jokatzen du, aditz moten definizio nozionalak ematen baititu (1729: 163-164). Bestalde, laguntzaileez (terminaciones) den bezainbatean, Larramendik aditz aktiboenak eta neutroenak bereizten ditu, eta aktiboen barnean, absolutuak eta iragankor edo erlatiboak (1729: 56-57). Alegia, la- 21 Larramendiren "artikulu" terminoaren esanahiaz, ik. Gomez (2001).
340 R. G6MEZ guntzaile aktibo absolutuak det eta ditut-en paradigmek osatuko lituzkete eta aktibo iragankorrak, NOR-NORK eta NOR-NORI-NORK erakoek. Beste alde batetik, laguntzaile neutroetan joko absolutu bakarra (naiz) eta zazpi erlatibo edo iragankor, NOR-NORI erakoak, daudela diosku gero (1729: 164-165). Hasieran iragarri duen bezala, Larramendik darabiltzan sailkapena eta terminologia tradizionalak dira (halako terminoen historiarako, ik. Gomez Asencio 1985). Hau dela eta, ez da ohartzen euskararen laguntzaileek dituzten erro desberdinez -edo ez die garrantzirik ematen- eta, beraz, erdal sailkapenean oinarrituta, laguntzaileen banaketa bitarra egiten du funtsean: naiz (neutro eta pasiboetan) eta det (aktiboetan). Nolanahi ere den, sailkapen eta terminologia hau izango da, neurri handi batean, XIX. mendea arte (eta x1x.ean bertan ere) euskalari gehienek erabiliko dutena. Aditz bakunen eta konposatuen -nahiago bada, trinko eta perifrastikoen- antzinatasun eta jatortasunaren arazoan, gauza jakina da, geroztik eta XIX. mendea arte jarrera nagusia izango dena ezartzen du Larramendik (1729: 44-45); hots, adizki konposatuak dira erregularrak eta, beraz, jatorrak, eta bakunak irregularrak. Beraz, euskaraz aditz guztiak, benetako aditz guztiak, konposatuak lirateke. Larramendik hiru denbora filosofikoak bereizten ditu: oraina, iragana eta geroa. Gainerako aditz-denborak oinarrizko hiru hauen aldaerak lirateke. Bereizkuntza hau -dagoeneko Donatoren Arteetan kausi daitekeena- Sanctius-ek eta gramatika filosofikoak zabaldu zuten, besteak beste, eta XVIII. mendetik aurrera arrakasta erdietsi zuen. Halarik ere, Larramendik gramatikarien ohiko banaketa anizkunari amore ematen dio (1729: 57-58). Horrela honako denbora-zerrenda hauxe eskaintzen du hurrengo lerroetan: orainaldia, iraganaldi burutugabea, iraganaldi burutua, iraganaldi pluskuanperfektua, geroaldi burutugabea eta geroaldi burutua. Sailkapen hau gramatikagintzan oso,.arruntzat jo dezakegu. Donatok, Priszianok eta, esaterako, Nebrixaren gaztelaniazko gramatikak (1492) proposatzen zuten zerrenda berbera da, azkeneko bi denboren bereizketan izan ezik. Alabaina geroaldi burutugabea eta burutua Nebrixaren latinezko gramatikaren 1523ko edizioak behintzat bereizi zituen -bertan amabo / amauero bikotea sail desberdinetan sartzen baita- eta, gaztelaniari dagokionez, lehen aldiz Lovainako 1555eko Gramatika anonimoak (cf. Rojo 1978: 293-297). Bestalde, Larramendik iraganaldi burutua bi motatakoa izan daitekeela dio; bata hurbila (yo he comido) eta bestea urruna (yo coml). 22 Europako tradizioan bereizkuntza honen abiapuntua Port-Royaleko lanetan (Arnauld & Lancelot 1660, Arnauld & Nicole 1662) kokatu behar dugu. Lan honetan, denboren sailkapenean berrikuntza nabari eta arrakastatsu bat ezarri zen, iraganaldi hurbila eta urruna bereiztea erraztuko zuena: aditz-denbora bakunak eta konposatuak. 23 22 Latinean falta den bereizkuntza honen jatorria euskaran jartzen du eta, jakina, euskaratik ikasiko zuketen gaztelaniak eta gainerako erromantzeek (Larramendi 1729: 60). 23 Bereizketa hori Port-Royalen hatsarrea izendatu da (cf. Calero Vaquera 1986). XVII. mendean, Port-Royaleko autoreek aditz-denborak sailkatzeko denbora bakunen eta denbora konposatuen arteko bereizketa proposatu zuten; hala ere, geroago zabaldu ziren terminoak Girard abadeari dagozkio: denbora absolutuak eta erlatiboak. Denbora absolutuetan, hizketa-unea erabiltzen da denborak kokatzeko erreferentzia-puntu gisa. Denbora erlatiboetan, berriz, hizketa-unea eta erreferentzia-puntua desberdinak dira. Port-Royaleko autoreen sailkapen honek arrakasta handia izan zuen Frantziako XVIII. eta XIX. mendeetako gramatika arrazionalistetan.
EUSKAL GRAMATIKAGINTZA ZAHARRAREN HISTORIA LABURRA: XVII-XVIII... 343 eta pluralean -ac eta -ec amaierak dituztela markatzen du (1741: 442), baina gehienek amaiera galtzen dute adjektibo baten aurretik (444-445. or.). Orobat, lehen amaierak aditz substantibo eta pasiboekin eta bigarrenak aditz aktiboekin erabiltzen direla ohartarazten du (443-444. or.). Ondoren, nominatiboen sei mailak aurkezten ditu; horretarako -ko eta -en atzizkien errekurtsibitateaz baliatzen da, Aita, aitac lehen mailatik seigarren mailako Aitarenarenarenganicacoarenarenarena forma ezinezkora iritsi arte (446-449. or.). Nolanahi ere den, Harriet bera konturatzen da bere aurkezpenaren mugez, adierazten baitu hirugarren maila (Aitarenarena) ez dela ia erabiltzen eta hurrengoak batere ez, "par curiosite" baizik ez dituela aipatu -eta, seguruenik, euskararen aberastasuna iradokitzearren ere bai-. Harrietek hamaika kasu bereizi zituen, 30 baina ez zien izenik eman ( 17 41: 4 5 7). Ildo horretan, ia mende bat geroago Darrigolek (1827) abiaraziko zuen euskal deklinabidearen analisi morfologikoaren aitzindaritzat har dezakegu (cf. Oyhars;abal 1998: 442, Gomez 2007: 139. oh.). Harrietek azpimarratzen du euskal hitz guztiak deklinatzen direla, hala nola adberbioak (1741: 458-460), "proposizioak" -hots, postposizioak- (460-461. or.), juntagailuak (461. or.)31 eta are letrak ere (462. or.). Orobatsu, adierazten du euskal hitz guztiek gradu konparatiboa onartzen dutela (469-470. or.). Harrieten ustez, euskal aditza berez perifrastikoa eta guztiz erregularra da. Bi aditz-joko bereizten ditu: aditz substantiboak eta pasiboak (" & ceux qui prennent leur place") eratzeko, Naiz paradigmako laguntzaileak baliatzen ditu; aditz aktiboak eratzeko, Dut paradigmakoak (480. or.). Nolanahi ere den, geroxeago beste hiru joko daudela baieztatzen du eta komunztadura anizkunaren berri emateko balio diote: egun NOR-NORI-NORK, NOR-NORK eta NOR-NORI izendatu ohi diren paradigmei dagozkienak, alegia (491-497. or.). Honetaz guztiaz gainera, liburuan zehar Harriet aski arduratzen da euskal hitzen eratortzeaz, dagoeneko Lakarrak nabarmendu zuenez (1994a: 40-42). Euskararen gaineko ezagupideak amaitzen dira Harrieten ohar batekin (1741: 504-505), non iragartzen duen bere lanak jarraipena izango duela beste hiru liburukitan: bigarrenean euskal aditzen bost jokoak osoki aurkeztuko ditu; hirugarrenak hiztegia osatuko du, eta laugarrenak sintaxia ("construction") aztertuko du eta euskal esaldi hautatuak sartuko ditu. Harrietek diosku bigarren liburukia ondua zuela, eta hirugarren eta laugarrena ia amaituak. Segidako "Escualdunei gomendioa eta Abisua'' eginak dituen beste bi liburu iragartzen ditu: lehena, "nausirik gabe" frantsesa irakurtzen ikasteko eta bigarrena, bi partetan, lehenengoa aditz trinkoak ("verbo gaitz eta erreguelan ez diren bats;uen'') euskaratik kentzeko eta bigarrena maileguak garbitzeko (1741: 507). Gainera, liburua ixten duen ''Abisua autorac" atalean, laster argitaratuko uste dituen bi lanen berri ematen du. Hauek guztiak, inoiz idatzi bazituen, galdu egin dira. 30 Badirudi, halere, ikuspegi formala barik, ikuspegi funtzionala hartu zuela aintzat, fratsesezko kideek berek gidatu ez bazuten: esaterako, onaren eta oneco elkarrekin sailkatzen ditu, eta orobat onarenfat eta onfat. Gainera, zerrenda aurkeztu eta berehala, elkarrekin sailkatu dituen kasuen erabileraren berri zein orrialdetan aurki daitekeen zehazten du. 31 Etaren, etatic, etari, etan; edoren, edoric, edora ... bezalako formak ematen ditu; baina adibideetan, jakina, juntagailuen erabilera metalinguistikoa agertzen da: "Ez defafula etfar, da, etarenfat, ne metez pas est pour et, &c" (Harriet 17 41: 461).
GRAMATIKA ETA HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA 0. Sarrera Itziar Idiazabal UPV/EHU Gramatika eta hizkuntzaren irakaskuntza, oso estu lotutako kontzeptuak dira gure artean. Hizkuntza lehenengoa (Ll) edo bigarrena (L2) izan berdin dio, gramatikaren zeregina ez da zalantzan jartzen. Joan den mendeko eskola zaharrean esaten zena -gramatika, hizkuntza mintzoan eta idatzian zuzen erabiltzeko artea-, 1 ia bere horretan onartzen da gaur ere. Alegia, hizkuntza bat menderatzea haren gramatika jakitea da; ondorioz, askotan, hizkuntza baten irakaskuntza gramatikaren irakaskuntzara mugatu izan da. Gramatika eta didaktikaren arteko lotura estu honen adierazgarri euskal gramatiketan adibideak aurkitzea erraza da. Aurten, Patxi Goenagak ( 1978) idatzitako Gramatika bideetan liburuaren hogei eta hamargarren urteurrena dugu. Liburu horretan, hizkuntzalaritza sortzailearen bidetik euskal gramatikaren proposamen berri bat egiten da. Oro har, euskarazko esaldi egitura nagusiak aztertzen eta azaltzen dira ikusmira berri honek eskaintzen dizkigun begi zorrotzekin. Hainbat gauza lehen baino askoz hobeto azalduak geratzen dira, eta bide oso emankorra irekitzen du euskal gramatikarentzat. Goenagak berak gramatika eta hizkuntzaren irakaskuntza elkarrekin lotzeko adierazpenik egiten ez badu ere, ikus dezagun gramatika liburu horren hitzaurrean Sarasolak dioena: ( ... ) Zergatik dago Euskal Herria Euskalduntzen I eta II (esate baterako) erakusten aski ongi moldatzen diren irakaslez beterik eta Euskalduntzen III itxuraz emateko gai diren irakaslez husturik? Zergatik kostatzen zaie horrenbeste "hau nire alkondara da'' nahikoa ongi ulertzen duten ikasleei "alkondara hau nirea da'' -z jabetzea, alkondara hau gorria da'' -rekin duen diferentzia (euskal ikuspuntutik) hutsaren hurrengoa denean? Ez ote da bai gure ikasbideak eta baita ere irakasleak euskarari oso egoki ez zaizkion gramatika ikuspegietatik (inplizitoki edo esplizitoki) ari direlako? ( ... ) Orain arte bezala jokatuz, euskara ikasten hasten diren eta lehen ikasgaietatik aurrera ezin egin duten ikasle frustratu eta etsituez betetzen ari gara Euskal herria. (. .. ) Hain zuzen, arazo latz honi irtenbidea emateko helburuaz plazaratzen da liburu hau, euskal irakaslearen lagungarri. Gaueskoletan, ikastoletan edo nonnahi euskara irakasten ari denak aurkituko du ondoko orrialdeetan bere burua euskal gramatikan ondo janzten hasteko materialik aski, pausoka eta pedagogikoki azaldua, bestalde. (I. Sarasola, P. Goenagaren Gramatika bideetan liburuaren Hitzaurrea, 1978: 6-7) 1 "Gramatica es ei arte de hablar y escribir correctamente un idioma''
414 I. ID IAZABAL Antzeko gauzak aurkituko ditugu edozein gramatikaren sarrerak begiratuz gero, ugariago eta garbiago gramatikaren izaera preskriptiboa den heinean. Hona hemen beste euskal gramatika klasiko baten hitzaurrearen zatitxoa: Si telle quelle, cette Grammaire peut rendre service aux jeunes auteurs, nous en serons tres heureux, mais nos vreux seraient accomplis, si elle aidait les Maitres a mieux enseigner a nos enfants leur langue maternelle,2 et le Clerge qui monte a distribuer plus dignement, plus efflcacement, aux Basques, en basque la Parole de Dieu. (Lafitte 1944; berrargitarapena, 1979: 8) Hizkuntzaren irakaskuntza eta gramatika ia elkarren ordezko bezala ikusteko joera ez da gurea bakarrik; gure inguruko hizkuntza nagusietan ere hala gertatu izan da, eta eskola liburuetara hurreratzen garen orduko ikusiko dugu lotura hori behin eta berriz azpimarratua. Beste ohar bat ere egin behar litzateke hemen. Hizkuntzaren gramatikarik osatuena, trataturik bikainena lortu arren, horrek ez du inolaz ere ziurtatzen, haren ondorioz hizkuntzaren praktika, erabilera, egokitu edo zuzenduko denik. Eta euskalgintzan asko aurreratu dugun arren, bistan da euskarazko akatsak ikasle eskolatuenetan ere agertu egiten direla eta egingo direla. Nolanahi ere, teoria mailako aurrerakuntzak badu eraginik irakaskuntzan eta kontuan hartu beharrekoa da azken hogeita hamar urteetan esalditik haratago doan hizkuntzaz, testuaz eta diskurtsoaz, hizkuntzalaritzan gertatu den garapen sakona. Gaur, pragmatika eta diskurtsoaren teoriei esker testuaren baitara igaro da hizkuntzalaritzaren gogoeta. Testua, luzea edo laburra, idatzia nahiz mintzatua, benetako hizkuntza egintzarekin lotzen dena eta zentzu aldetik beregaina dena litzateke egiazko unitatea. Aldi berean, eskoletako hizkuntzaren irakaskuntzan ere, proposamen mailan bederen, testua da aztergai eta ikasgai nagusia. Gero ikusiko dugun bezala, eta 1990eko LOGSE legearen harira, proposamen berriak egin ziren irakaskuntza osoa berdeflnituz, eta hizkuntzarenari dagokionez han agertzen da oso argi testuak duen lehentasuna hizkuntzaren gogoeta eta praktikan. Hori, hizkuntzaren (hizkuntzen) eskola urteetarako egiten den curriculum proposamenetan, baina gauza bera ikus daiteke adinekoen eta bigarren hizkuntzaren irakaskuntza programetan ere, HABEk helduen euskalduntzerako egindako programazioa lekuko (ikus HABE 2000, edo Esnal & Elosegi 2004). Gauza bera aurkituko dugu Europako Hizkuntzen Irakaskuntzarako Erreferentzia Markoa (2001/2005) deituriko proposamenean ere. Hizkuntzaren erabileran jartzen da oinarria, bai irakaskuntzarako eta baita ebaluaketarako ere. Gramatika hitza bera ere ez da han agertzen. Nolanahi ere, zoroa, bere buruak darabil zoroa, eta eskoletako euskararen, eta, oro har, hizkuntzaren irakaskuntzan ez dira berrikuntza hauek gehiegi gauzatzen edo antzematen. Bat esan eta bestea egin, edota betikoarekin jarraitzea da ohikoena. "Gramatikarik batere ez" esaten ez da inor ausartzen, jakina. Hizkuntza programetan, gramatika bai baina zenbat, zer, eta zertarako ez dugu inon zehazki azalduta ikusiko. Eta hau ez da kasualitatea. Honek ba du azalpenik eta eman behar dela uste dugu. Gurea baino eskarmentu handiagoa dutenak badauzkagu inguruan eta haiek esaten 2 Kurtsibazko nabarmentzea nirea da, nabarmentzekoa dela uste baitugu ama hizkuntzaren irakasteko helburuari ematen zaion garrantzia.
GRAMATIKA ETA HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA 415 eta egiten dutena ekartzea interesgarria iruditu zaigu oinarrizko gogoeta delako, eta gurean egin behar dena zedarritzeko ere lagungarri gerta daitekeelako. Helburu honekin beraz, hizkuntzaren irakaskuntza eta gramatika kontzeptuak argitzen ahaleginduko gara eta bien arteko lotura nolakoa izan daitekeen edo izan behar lukeen aurkezten ausartuko gara. Eginkizun honetan Bronckarten (1996, 2003, 2004, 2005) eta Genevako bere taldekoen lan ugariak erabiliko ditugu nagusiki, baina beste lekuetako ekarpenak ere, Chartrand kanadiarrarenak adibidez (2005), kontuan izango ditugu. Esan dezagun aurretik gidaritza hau onartzeko arrazoia zein izan den: autore hauek gramatika eta hizkuntzaren teorizazio ikerketak eskatzen duen sakontasun berbera erakutsi dute hizkuntzaren didaktikarako ikerketan ere. Alegia, iturri hauetan, hizkuntzaren didaktika hizkuntzalaritzaren gogoetaren oinarrian kokatzen da, ez gurean bezala, anaia pobrearen gisa eta eskoletako maisu-maistrak behar dutena bai, baina inork gutxik ikertzen duena, eta edo berez edo borondate onez ikasten den arlo gisa. Gauza bat baita zer egin behar den esatea, egin behar den horretarako bitartekoak (baliabide didaktikoak) prestatzea beste zerbait, eta bitarteko horiek behar bezala erabiliko dituzten irakasleak prestatzea, oraindik beste gauza bat, zailagoa. Hori guztia egin ostean, eskoletan zer edo zenbat, edo nahikoa ikasten den neurtzea berriz askoz ere kontu konplexuagoa litzateke. Gurean baina zorrotzago egin dituzte gauza hauek Suitzako kantoietan (guk frantsesez eta italieraz egiten denetarako prestatua ezagutu dugu), eta dirudienez, oraindik badago zer hobetua. Berri-berria den egitasmo baten emaitzak ere guztiz interesgarriak iruditzen zaizkigu. Eskoletan, gela barruan, benetan egiten dena, irakasten dena, aztertu duen ikerketa baten emaitza batzuk (Dolz et al. 2006) ere aurkeztu nahi genituzke. Hasteko, hizkuntza irakastea zer den edo nola ulertzen dugun adieraziko dugu, eta Gramatika zeri deitzen diogun argitzen saiatuko gara ondoren. Testua eta diskurtsoaren lanketak ekarri dituen ekarpenak aurkeztuko ditugu segidan. Laugarrenik, testuaz eta gramatikaz eskoletarako zer proposatzen den aztertuko dugu, batetik, gurean erabiltzen diren dokumentuetan (programetan) ikus daitekeena begiratuz, eta bestetik, kontu hau aztergai hartu duen ikerketa batean agertzen denaren harira. Amaitzeko, eztabaidarako bederen, zenbait proposamen egingo genituzke. 1. Zer da hizkuntza irakastea? Hizkuntzaren irakaskuntzaren helburu nagusia ikaslearen hizkuntza/ak erabiltzeko gaitasuna garatzea litzateke, ulermenean eta adierazpenean, ahoz zein idatziz. Trebezia praktikoa, baliagarria, funtzionala behar du ikasleak; batetik, eskolan ematen zaizkion irakaspenak behar bezala eskuratzeko (hizkuntzaren arlokoak zein beste edozein arlotakoak), eta beste alde batetik, eskolatik kanpo aurkituko dituen edozein komunikazio egoeratako berbazko elkarreraginak ere, egoki eta probetxuz konplitu ahal izateko gaitasuna lortzeko. Irakaskuntzan edo didaktika eta interbentzio kontuetan sartu aurretik, halere, komeni da ohartxo bat egitea haurrak, ikasleak, hizkuntza zein prozesuren bitartez bereganatzen duen adierazteko. Ezagutza berriak ez dira lortzen ikasgaiaren errepikapen hutsez. Konduktistek proposatzen zuten programazio egokitua ez da nahikoa hizkuntza bat erabiltzen ikasteko, ez eta beste edozein ezagutzaren eskuratzeko ere. Ez da nahikoa ezta ere Chomsky eta haren inspirazioko diren neokognitibistek proposatzen
416 I. IDIAZABAL dutena. Ereduarekin kontaktua izatea nahikoa litzateke hauentzat berezko gaitasunak "esnatu" edo abian jartzeko. Piaget eta Vigotskyren lan ugariek erakutsi dutenaren haritik, ezagutzaren garapena eta aribide berriak ikasteko, hizkuntza arlokoak bezala beste edozein arlotakoak, ereduarekin kontaktua izatea beharrezkoa da, jakina, baina ikasleak generalizazio eta kontzeptualizazio egintzak garatu beharra izango du. Irudikapen (errepresentazio) sistema geroz eta indartsuagoak eraiki egin behar ditu ikasleak, ez dira besterik gabe, berez, sortzen. Irakaskuntzaren zeregina izango da eraikitze prozesu horretan interbentzio edo eskuhartze egokiak bideratzea. Goian ikusi dugun xede orokorra, hizkuntza modu adierazgarrian erabiltzen ikastea alegia, oro har, edozein herrialdetako eskola curriculumaren helburuetan aurki dezakegu. Kontua, xede hori lortzeko nolako bidea egiten den jakitea litzateke. Besson eta bestek (1979) egituraketa/adierazpena deitu izan den bide bikoitza proposatu zuten. Bi lan arlo nagusi bereizi zituzten hizkuntzaren erabilera osatu horren lorpenerako. Alde batetik, egituraketa deitu zutena. Honek hizkuntzaren sistemaren ikasketari, nolabait gramatikarekin lotzen dugun eraikuntza teoriko abstraktu horri helduko lioke. Bestetik, adierazpena deitzen zutena legoke. Diskurtso eta testu ezberdinen funtzionamendua eskuratuz hizkuntzaren erabilera menderatzeko tresna izango litzateke bigarren ibilbide hau. Banaketa hau, ez beti hain zehazki adierazia, arrakasta handikoa izan da hizkuntzaren didaktikaren berrikuntza mugimenduetan. Oso onargarria suertatu da, konpromiso dotorea, nolabait esateko. Alde batetik betiko gramatikari bere lekua eskaintzen dio, alderdi logiko formalak ziurtatuak geratzen dira, eta bestetik, testua eta diskurtsoaren lanketa ongi justifikatzen dira baita ere, erabilera menderatzeko testua eta testuinguruaren kontrola derrigorrezko baliabidea baita. Alabaina, bien arteko harremana ulertzeko modu asko daude, eta ez da beti erraza izaten nola antolatzen den edo nolako aukerak egiten diren garbi antzematea. Chartrandek (2005) hiru modu bereizten ditu egituratze eta adierazte eginkizunen uztarketan: lehenengoa, gramatika testuaren beharrizanetara erabat baldintzatzen duena; alegia, testuak ematen dituen aukeren arabera egiten da gramatika gogoeta eta edo ariketa; bigarrena, gramatikak bere autonomia mantentzen duena, modu tradizionala nolabait, gramatika programazio zehatz bat irakastea helburu duena eta testu lanak izaera osagarria izango lukeena; eta hirugarrena, berriz, gramatikaren lan sistematikoa bai, baina ezagutza horiek praktika diskurtsiboei lotuta, testuen bitartez gauzatzen direnei nolabait, eta haientzako abildade praktiko edo funtzional bezala erakusten dituena. Hirugarren bide honek ere irakurketa eta antolamendu ezberdinak izango ditu, eta geroago berriro helduko diogu gramatika eta testuaren arteko uztartze moduari gurerako proposamen bila hasten garenean. 2. Gramatika zer da? Zeri deitzen diogu gramatika? Baina goazen poliki. Gramatikaz eta testuaz edo diskurtsoaz ari gara, denok gauza bera ulertuko bagenu bezala, eta hau ez da egia. Zertaz ari gara gramatika esaten dugunean? Zertarako balio du gramatikak? Zertarako baliatzen da gramatika gure eskoletan? Nola irudikatzen dute gure irakasleek gramatikaren rola hizkuntzaren, hizkuntzen, irakaskuntzan? Zer da benetan egiten, eginarazten, eta ebaluatzen dena gramatikaren izenean?
GRAMATIKA ETA HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA 417 Hizkuntzalari batzuentzat, beharbada gure arteko gehienentzat, gramatika sintaxia, morfologia eta fonologiara mugatzen da. Adibide gisa, eta gauden liburuan gaudela, Gramatika bideetan liburuan agertzen denak ez du gramatika deitzen dugun guztia besarkatzen, eta egileak berak argi uzten digu sarreratik. Gramatika hori baino gehiago da. Bereziki sintaxiari heltzen zaio liburu honetan, baina morfologia ere gramatika litzateke eta fonologia ere gramatikaren atal bezala ikusten da gaur. Gure artean, gramatika, bereziki esaldiaren gramatika da. EGLUk ere hala erabakitzen du, nahiz eta IV liburukian (Euskaltzaindia 1994) esaldi arteko zenbait elementu (juntagailu, menderagailu eta lokailu) aztertu asmoz, testua (unitate bezala ?) behin baino gehiagotan aipatzen den. Gramatika, beraz, esaldia azter unitate bezala harturik, hizkuntza jakin baten sistema azaltzeko egiten den eraikuntza teorikoa litzateke. Historian zehar, eta greziera klasikotik hasiz, hainbat proposamen egin dira helburu honekin. Korronte ezberdinen arabera, eta hizkuntza batzuetan besteetan baino askoz garapen handiagoarekin, gutxi edo gehiago formalizatua izan den jakintza arloa litzateke gramatika. Eta esaldia esaten dugunean, formazko osagai jakin batzuk dituela ziurtatuz, gramatikariak asmatu edo nonbaitetik hartu duen hizkuntz unitateaz ari gara, beti ere, ekoizte egoera, testuingurua, kontuan hartu (beharrik) gabe. Nork, norentzat, non, edo zertarako ekoitzi den gutxi axola dio. Hizkuntza jakin horren hiztunak esaldi hori ulergarri, onargarri bezala jotzen badu, nahikoa da aztergai bihurtzeko. Eta azterketa horretarako sortzen, proposatzen den araua, beste edozein esaldiren (beti ere egitura berekoa izanez gero, jakina) azalpenerako baliagarri bihurtuko da. Gramatika hitzaren zentzurik trinkoena eta onartuena, beraz, hizkuntza bateko esaldien arau morfologiko, sintaktiko eta fonologikoen bilduma dela esan genezake. Nolabait esateko, hizkuntzaren fenomeno arautuak biltzen dituen sistema litzateke. Nolanahi ere, eta beti ere hizkuntza idatziari oso lotua. Gramatikak, zentzu zabalagoan, hizkuntzari buruzko beste deskribapen eta azalpen asko ere besarka litzake, lexikoari buruzkoak esate baterako. Oro har, gramatika zentzu zabalean, hizkuntza jakin baten funtzionamendua azaltzeko egiten den proposamen oro izan daiteke. Metahizkuntzazko gogoeta oro gramatika bezala har daiteke: testuaren gramatika, semantika bera ... Chartrandek (2005) adibidez, xx. mendearen azken laurdenean, hiru gramatika bereizten direla esaten digu: perpausaren gramatika, testuaren gramatika, eta diskurtsoaren gramatika. Baina ez gara gramatikaren esanahi ezberdin guztiak argitzen ahaleginduko. Guri, eskolan, eta bereziki hizkuntzaren irakaskuntzarekin lotuta, kontuan hartzen den gramatika interesatzen zaigu. Izan ere euskal irakaskuntzan, inguruko hizkuntza erromantzeetako tradizioa jarraituz, gramatikak hizkuntzaren irakaskuntzan leku zentrala baitu. Gramatikaren zeregina ez da zalantzan jartzen. Gramatikaren azterbidea, metodologia, eguneratu arren, gramatikak irakaskuntzan izan dezakeen eraginari buruzko irizpidea ez da funtsean aldatu. Zentzuan oinarritutako gramatikak bezala balio behar du formalizatua denak ere. Hizkuntza bat zuzen erabiltzea lortu nahi bada ezinbesteko baldintza da haren gramatika jakitea. Are gehiago, gramatika izango da hizkun-
418 I. IDIAZABAL tzaren edozein erabilera ontzat eman ahal izateko daukagun neurri fidagarriena eta bakarra.3 Irakasleak, alabaina, eta bigarren hizkuntzarenak bereziki, aspaldi ohartu dira gramatika asko ikasten duten ikasleak ez direla derrigorrez hizkuntza erabiltzeko gaitasun handiena dutenak. Perpaus mailako gramatika ariketak zuzen egiten ikasteak ez dakar bere baitan hizkuntzaren erabilera menderatzea. 3. Testua eta diskurtsoa Pragmatikaren eta diskurtsoaren teoriak hizkuntzaren funtzionamendua azaltzeko ikuspuntua aldarazi digute: perpausa unitate formala litzateke; testua, berriz, komunikazioaren bitartekoa, zentzuduna den heinean hizkuntzaren baliabide nagusia. Esan nahi baita, hitz egitea (edo idaztea) ez dela perpausak gehitze hutsarekin lortzen. Eskoletan gertatzen dena aztertzeak asko lagundu digu testua lantzearen baliagarritasuna ulertzeko. Ikus dezagun adibide bat. "Ura gu.re altxorra'' (DBH 1, 12 urteko ikasle batena) Ura guretzako altxor bat da bizitzeko beharrezkoa delako. Ureztaketan eta etxean erabiltzen dugu. Baina ez dugu behar bezala erabiltzen eta horregatik gutxiago gastatu behar dugu. Adibidez: iturrietako aberiak konpontzea komeni da ura alferrik gastatzen delako. Bainatzen gastatzen dugun urarekin 3 aldiz dutxatu gaitezke eta horregatik hobe da dutxatzea. Hortzak garbitzerakoan iturria itxita edukitzen badugu ur asko aurreztu daiteke. Ura gaizki erabiltzeaz aparte kutsatu ere egiten dugu, lantegietan, garbitzeko e.a. Urak lurrean hidrosfera izeneko geruza eratzen du, gainera lurraren hiru laurdenak urez osatuta daude, bai ur gaziz eta ur gezaz. Urak ziklo batean hartzen du parte: Itsasoan, ibaietan eta lakuetan dagoen ura beroarekin lurrundu egiten da eta hodeiak sortzen dira. Ondoren hodeietako ura berriz lurrera erortzen da euri, txingor eta elur moduan. Uretan ere badago bizia. Adibidez ur gezan: ur gezako arrainak, igelak e.a. bizi dira eta ur gazian berriz: itsasizarrak, baleak, e.a. Testu hau, gai baten inguruan informazioa emateko esaldi multzoa edo pilaketa litzateke. Esaldiz esaldi, gramatikaren arauak apenas apurtzen dira. Testua, ordea, ez da onargarria. Batek baino gehiagok esango du ikasle honi aritzea falta zaiola, gehiago idatzi eta irakurtzen badu ikasiko duela testu egokiak ekoizten. Gogoeta berbera egin dezakegu esaldiekin ere. Erabiliaz ikasi egiten dira. Alegia, ikasle honek esaldiak nahikoa ongi josten ikasi badu ez da gramatikaren arauak ikasi ondoren haien legeak aplikatzen saiatu delako. Halere, guztiori normala iruditzen zaigu (esaldiaren) gramatika eskolan erakutsi beharreko zerbait izatea. Hala egin 3 Ikus Idiazabal & Larringan (2005) lanean nola aztertzen dugun hizkuntzaren kalitatearen eta gramatikaren arteko lotura.
GRAMATIKA ETA HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA 419 da eskoletan beti. Filosofoek, gramatikariek, hizkuntzalariek, esaldiaren gramatika eraiki dute eta ondoren, hitz egiten, eta bereziki idazten ikasteko gramatika (hori) erakutsi behar dela erabaki da, eta hala barneratu dugu gure eta gure inguruko kulturetan. Alabaina, hau horrela ez dela erakusten diguten adibideak oso eskura ditugu gure artean. Esaterako, nork ez du ezagutzen euskararen gramatikarik batere irakatsi ez zaion arren, esaldiak nahiz testuak oso ondo ekoizten dituen euskaldun hiztunik? Ez dute inoiz euskararen gramatikarik ikasi, baina euskaraz bai ikasi dute, eta esaldiak eta testuak, idatziz ez bada ere, ongi ekoizten badakite. Guk asmatutakoa ez da hau: "eskolak eta gramatikak sortu direnetik hasi gara gaizki hitz egiten". Eta ondo begiratuz gero, ez zaio arrazoirik falta hau esan duenari. Ondorioa zein litzateke? Ez dago gramatika irakatsi beharrik? Geroago etorriko gara gramatikarekin zer egiten den eta zer egin behar litzatekeen aztertzera. Orain, testuaz ari gara, eta testuak ongi ekoizten irakatsi nahi badugu, testuaren teoria bat behar dugu. Ez da aski, lehen esaldi esaten zen lekuan orain testua egon behar duela esatea, tamaina kontua balitz bezala. Testuaz zer ulertzen dugun eta haren ezagutzara nola hurreratu beharko genukeen ikusiko dugu. 3.1. Testuaren teoria bat behar da Hona hemen zenbait definizio, esan nahi duguna argitzeko: Un texte peut etre defini comme la manifestarion concrete d'une activite langagiere, produite en modalite orale ou ecrite, en exploitant les ressources d'une langue naturelle donnee dans le cadre global d'une activite generale determinee. (Bronckart 2007: 29) Le texte est une suite empirique atestee, produite dans une pratique sociale determinee et fixee sur un support quelconque (Rastier 2001: 21, Bronckartek aipatua, 2007: 39) Testua, beraz, berbazko ekoizpen kokatua, burutua eta beregaina litzateke. Komunikazio unitatea. Bere baitan mezu antolatua duena eta hartzailearengan koherentziazko efektua eragin nahi duena (Larringan 1998: 60). Luzea edo laburra, idatzizkoa nahiz ahozkoa. Forma aldetik, hizkuntza baten osagaiekin egina den heinean, eta aipatu komunikazio baldintzak betetzen dituen bitartean, ez dauka formazko mugaarau zehatzik. Hori bai, testuak generoaren moldeak jarraituz eta diskurtso moten arabera ekoizten dira, komunikazio egoera edo testuinguruaren baitara uztarturik; eta baldintza horiei esker izango da testu ale bakoitza erabilgarri, ulergarri, eta komunikaziorako berbazko bitarteko nagusia. Testua hizkuntza egintzaren emaitza da eta hau giza egintzari lotua dago. Giza egintzak askotarikoak diren bezala testuak ere askotarikoak lirateke, beraz. Nolanahi ere testuen aniztasunean kidetasunak badaude, eta aspaldidanik bildu dira multzoetan. Antzinarotik eta xx menderaino, literatur testuak ziren soilik generoetan sailkatuak eta aztertuak izateko aukera edo estatusa zuten hizkuntza ekoizpen bakarrak (Bronckart 2003) Gaur Bakhtine (1984) dela medio, edozein testu sailka daiteke genero batean edo bestean, eta generoaren kontzeptuak argituko luke edozein hizkuntz ekoizpene-
GRAMATIKA ETA HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA 421 zehazten diren. Ostopilaren antzera, hiru geruza maila bereiziko lirateke: a) testuaren azpiegitura orokorra; b) testualtze eragiketen maila; eta c) ardura enuntziatiboa deitzen dena. Geruzarik eta sakonenean testuaren planifikazioa bereizten da, alegia, kasuan kasurako erabaki den egitura tematikoaren antolamendu orokorra. Maila berean diskurtso moten5 aukerak berezi behar lirateke eta hein batean, haietan ageri diren segmentuak eta esaldiak ere egituraren osagai lirateke. Bigarren geruzan testualtze mekanismoen eragina ikus daiteke: izen nahiz aditz kohesioa, eta konexio-loturak lirateke mekanismo hauek, eta aurreko diskurtso moten ezaugarriak eta elkarren arteko loturak adierazteko baliagarriak lirateke mekanismo hauek. Azken geruzari ardura enuntziatiboaren eremua deitu izan zaio, eta bertan kokatzen dira testu baten koherentzia pragmatikoa edo interaktiboa ziurtatzeko erabiltzen diren ahotsen kudeaketa eta modalizazio baliapideak. Hitz egitea, mintzaira jarduera, testuak ekoiztea edo ulertzea bada, alegia testuak baldin badira mintzamenaren agerpen enpiriko bakarrak, haietan oinarritu behar du irakaskuntzak. Testuen izaera eta erabilera baldintzak ezagutzeko, lehentxeago aurkeztu dugun teorizazioa pertinentea bada, irakaskuntzaren norabidea nahikoa bideragarria litzateke. 3.2. Testuetan oinarritutako didaktika Alabaina, testuak, eta generoak ere, lehen ere esan dugun bezala, askotarikoak eta aldakorrak dira. Ze genero eta ze testu erakutsi erabakitzea ez da kontu erraza. Didaktikaren lana da edukien aukeraketa egitea eta baita eduki horiek lantzeko proposamen teorikoen egokitzea ere (transposizio didaktikoa, alegia). Testuan oinarrituta egin diren proposamen didaktikoak asko dira, baina lehentxeago aurkeztu dugun ikusmira teorikoa kontuan hartuz egiten dutenak ez dira hainbeste. Oro har, esalditik testura egiten den jauzia gutxitan justifikatzen da. Esan eta egin izaten da aukera askotan, eta horrekin arazoak konpondu beharrean askotan okerrago ere ipintzen dira. Aipatu eredu edo arkitekturan oinarrituz garatu dira, bereziki Genevan, saio didaktiko edo sekuentzia didaktiko (SD) zehatzak, eta eskoletan esperimentatu ere egin dituzte material horiek. Saio didaktiko horietan, jakina, testuak dira hizkuntza irakaskuntzaren helburu nagusia eta haien izaera eta erabileraren baldintzak ezagutu behar dira, hasteko. Aldi berean, derrigorrezkoa da landuko den testu generoaren inguruko gogoeta, haien ezaugarri funtzionalak (zertarako erabiltzen diren) eta egiturazkoak (nola errekonozitzen ditugun) ezagutzeko. Beti ere, testu berri baten ekoizpen baldintzen analisia egiten den bitartean, alegia, zein helbururekin ekoizten den eta zein egoera konkreturi begira. Lan hori egin ostean, SDetan ariketa teknikoagoak egiten dira, testu genero jakin bat egituratzen duten arauak menderatze aldera. Eta, jakina, ariketa hauek esaldiaren gramatika ere lantzen dute. Didaktikaren beste zenbait arau ere integratzen dira SD hauetan, hain zuzen ebaluaketarekin zerikusi estua dutenak: hara nola, aurre-testuaren ekoizpena, izan ere abia- 5 Diskurtso motaren kontzeptua zehatzago ikusteko jo iturrietara (Bronckart 1996) edo Larringanek (1998) ematen duen azalpenera.
422 I. ID IAZABAL puntuaren ezagutza behar da nondik abiatzen garen jakiteko. Aurre-ebaluaketa hau aurrerapena neurtzeko ezinbesteko erreferentzia izango da, eta saioan zehar eta amaieran egin behar den ebaluaketa hezitzailea izan dadin ezinbesteko baldintza gertatuko da. 4. 'Zer gertatzen da gramatikaren irakaskuntzaren inguruan? 4.1. Eskolako gramatikari gainbegiratu azkar bat Gramatika irakasteko egon diren joerak aztertzen baditugu, lehenengo programazio sistematikoak konduktisten eskutik etorri ziren, eta proposatzen zuten irakaskuntza programatuaren ardatza dedukzioan oinarritzen zela ikusiko dugu. Arauak eta definizioak buruz ikasi batetik, eta bestetik, aurrez ikasitako arauekin analizagarriak (konpatibleak) diren esaldi aukeratuak landuz bideratzen zen lana. Ondorioz hizkuntza ikasiko zela pentsatzen zen. Ebaluaketan, berriz, erakutsitako nozio eta arauak ikasi diren frogatu beharko da, baina ez da frogatzen hizkuntzaren erabileran zenbat baliatzen diren ikasitako nozio eta erregelak. Zertarako irakasten da gramatika bide honetatik? Bronckartek (2004) egiten duen gogoeta jarraituz, esan dezagun hiru helburu nagusi dituela gramatikaren irakaskuntza honek: 1) Gramatikaren arau eta kontzeptuak unibertsaltzat hartzen diren heinean norberarena ez ezik beste hizkuntzak ikasteko ere baliagarriak izango direla pentsatzen da; 2) Arau hauetatik asko ortografia menderatzeko ezinbestekoak dira, komunztadurarekin zerikusia duten arauak frantsesez, esate baterako; 3) Arau eta ariketa hauek testu onak, filosofiako edo literaturakoak, hain zuzen ere, lantzeko ezin aproposagoak suertatuko dira, ez hainbeste eguneroko testuen azterketarako. Helburu hauek betetzen diren ez da frogatu, baina aldiz, joera hauetan oinarrituz garatu da eskolako gramatikaren irakaskuntza. Ondorioz hainbat arazo ikus ditzakegu praktika zabaldu eta arrunt honetan: gramatika tradizionalek erakusten zuten latinaren mendekotasuna ez da desagertu; irizpide logiko-semantikoak (subjektua, aditzaren ekintza nor/nork burutu duen esaten diguna da) asko erabiltzen dira; literaturaren zerbitzuan ageri da askotan gramatika, analisi literarioak ordezkatuz, eta apenas duen hizkuntzaren sistema azaltzeko koherentziarik. Gramatika modernoagoetan, enpirismoaren eragina nabari da, eta hizkuntzak erabiltzen diren bezala aztertzeko edo irakasteko joera agertuko litzateke, eta ez derrigorrez literatur testuetan agertzen den hizkuntza jaso eta hautatua. Halere, esaldiak, haien testuingurua kontuan hartu gabe aukeratu· dira, teorizatu gabe, eta sintaxia lehenetsi da morfologiaren gainetik. 4.2. Nola gauzatzen da eskoletan gramatikaren irakaskuntza ? Nolanahi ere, interesgarria litzateke ikustea eskoletarako prestatu diren hizkuntza curriculumetan, eta haiek bideratzeko egiten diren eskola liburuetan nola integratzen den gramatikaren irakaskuntza. Berriki kontatzen zigun Crystal irakasleak6 Erresuma Batuan, 1965 eta 1985 urte bitartean eskoletatik gramatika erabat desagerrarazi zela. Irakasleak eurak ere, garai 6 Bilbon 2007ko irailaren 23an, David Crystal irakasleak eman zuen hitzaldi baten harian egindako adierazpenak.
GRAMATIKA ETA HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA 423 horietan eskolatuak behinik behin, gramatika kontuetan erabat ezjakinak omen ziren. Esaterako, preposizioa zer den ez omen zekiten. Gurean horrelako zerbait pentsa ezina litzateke, baina han, eta hizkuntzaren irakaskuntzaz badakite zerbait ingelesek, ez dirudi halako deskalabrorik gertatu zenik. Hala eta guztiz ere, gaur Ingalaterran eta Erresuma Batuan oro har, Deer (2006) irakasleak dioen bezala, 1988 urtean Curriculum nazionala7 eta aldi berean kanpo ebaluaketa sistema jarri zuten abian. Beste jakintza arlo guztiekin batera hizkuntza kontuetan ere erreferentzia puntua curriculum horrek ezartzen du. Bertan, gramatikak leku gehiago du. Gramatika hori halere, testu genero ezberdinen ezaugarri formalak hobeto ezagutu edo haien zerbitzuan lantzen omen da. Alegia, kontakizunak ahoz eta idatziz hobeto egiteko, albisteak ematen jakiteko, antzerkiak edo bestelako literatur lanetan egokiago murgiltzeko, ahozko zein idatzizko eztabaidetan, solasetan, aurkezpenetan, partehartze duinagoak egin ahal izateko irakasten omen da oinarrizko gramatika. Aipagarria da izan ere, curriculum horretan gramatikari ematen zaion balio funtzionala, idatziaren, ortografiaren, eta puntuazioaren zerbitzuan lantzen da gramatika. Nolabait esateko, bere baitan ez da jakintza gaia, baina baliabide bezala bai, badu bere lekua. Herrialdetik herrialdera, eta hizkuntza batetik bestera alde handiak daude, baina eskolako gramatika zer den eta zertara mugatzen den azaltzerakoan ingelesaren antzeko zedarripena egiten du Chartrand irakasleak ere, kasu honetan, Kanadako frantsesaren irakaskuntzari dagokionez; eskolako gramatikaz ari garenean hizkuntzaren sistemaren zati batez ari garela esango digu: morfologia, sintaxia, puntuazioa, eta ortografiarako baliagarria den morfosintaxiaren arau batzuetara mugatzen da; frantsesaren ereduzko norma estandarraren zenbait arau ere oso gogoko dira eskoletako programetan, eta beti, idatzia da lantzen den hizkuntza. Ahozkoaren gramatikarik ez da inon erakusten. Berrikiago, testua, enuntziazioa eta diskurtsoaren zenbait kontzeptu ere sartu dira frantsesaren eskolako gramatika horretan. Testu mailako diren zenbait fenomeno arautu ere lantzen omen dira gaur: anaforak eta berrartzeak, deiksiak, modalizazioak, diskurtso erreferitua eta abar (Chartrand 2005: 12). Gure irakaskuntzan ere, LOGSE legeak ekarritako berrikuntzen haritik, proposamen mailan behintzat, asko aldatu dira gauzak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Oinarrizko Curriculum Diseinuan, adibidez, hizkuntza arloan 10 helburu zehazten dira, bai gaztelaniaren kasuan, baita euskararenean ere (ikus 1. eranskina). Legeak egokitzapen bat baino gehiago izan ditu, baina Hizkuntza eta Literaturaren irakaskuntza helburuak, 1997urteko 180 Dekretuan, hamar urte lehenago diseinatu ziren ia modu berean agertzen dira (ikusi 2. eranskina). Eta hamar helburu horietan ia aipatu ere ez da egiten, zuzenean ez behintzat, hizkuntzaren sistemaren arau formalen (sintaxia, nahiz morfologia) inguruko gogoetarik. Ez da ezer esaten metahizkuntza ezagutzen ikasi beharraz, alegia gramatikaren legeak ikasi eta landu beharraz. Nolanahi ere, gauza bat da legeak dioena edo irakaskuntza erreformetan proposatzen dena, eta beste bat, lege hartan oinarritu arren benetan egiten dena. Adibidetarako edozein eskola liburu har dezakegu zer proposatzen den ikusteko, eta Bosquek (2004), argitaratu duen batxilergoko 2. mailarako Gaztelera eta Literatura 7 Zenbait orrialdetan begiratzea aski da National curriculum far English deiturikoaren eduki nagusiak nola banatzen diren ikusteko: www.ncaction.org. uki subjects/ english, www.literacytrust.org. uk/Database
424 1. IDIAZABAL liburuaren aurkibidea ekarri dugu (ikus 3. eranskina). Hiru ataletan banatzen du liburua, bakoitzak 10 gai dituela. Lehenengoa, Gramatika izendatzen da eta bertan ageri dira esaldi bakuna eta konposatuaren azterketari emaniko 5 gai; beste hiru gai lexikoari emanak daude, 9.a "Mds alld de la Gramdtica. Los estudios pragmdticos" eta 1 0.a "EI texto. Coherencia y cohesion" deitzen da. Beraz, testuaren gramatika moduko zerbait bilduko litzateke azken bi gai hauetan. Bigarren atala "Comunicacion y tecnicas de trabajo" deitzen da eta bertako lehenengo bost gaietan gaztelaniari buruzko zenbait ezagutza aipatzen dira, hizkuntzaren historia, gaurko gaztelaniaren ezaugarriak, aldakiak, elebitasuna eta beste. Beste bost gaiak testu genero ezberdinen ingurukoak dirudite: "Textos cientifico-tecnicos, humanisticos, periodisticos", eta abar. Hirugarren atala, bere osotasunean gaztelaniaz idatzitako literaturari eskaintzen zaio. Egia da gai zerrenda batek ez duela erakusten benetan zer eginarazteko pentsatua dagoen ikas-liburua, baina nolanahi ere, badirudi, gramatikaren betiko arloek beti izan duten leku garrantzitsua hartzen jarraitzen dutela. Egia da baita ere, eskola liburuen artean alde handiak daudela eta lehen esan dugun bezala, euskarazkoetan testuaren ardatza jarraitzen duten proposamenak nahikoa ugariak direla. Nolanahi ere, oso antolamendu eta joera ezberdinak ikus daitezkeela argitaletxe edo ikertalde baten esku egon diren eskola-liburuen eta beste argitaletxe edo talderen fruitu izan direnen artean. Hezkuntza administrazioak ez du didaktika irizpiderik ezartzen eskola liburu bezala egokitasun ziurtagiria edo baimena ematen duenean. Oro har, gainera, ez dago kontrolik, ez didaktika ez eduki aldetik. Euskarazkoetan euskara mailako oniritzia ematen da baina gainerako gt1ztia, eta asko da, liburu egileen esku geratzen da. · Ez dugu ezagutzen, gure irakats sistemari dagokionez, lege edo proposamenetan esaten dena eta eskola liburuetan eskaintzen denaren arteko azterketarik, ez hizkuntzaren arloan ez besteetan.8 Nolanahi ere, aztertu egin behar litzateke kontu hau, ez baitakigu eskoletan, benetan, zer egiten den. Eta aztertu behar litzatekeena bereziki, zera da, zenbateraino programa eta material horiei esker lortzen duten gure ikasleek hizkuntzaren erabileran gaitasun egokia. Alegia, hasieran aipatzen genuen irakaskuntzaren helburu nagusia, hizkuntza eskolan eta eskolatik kanpo behar bezala erabiltzeko gaitasuna lortzen den edo ez ,aztertu behar litzaieke. Baina didaktika esperimentala oso urruti dago gure inguruko ikerketa interesetatik ... 4.3. Zer da benetan irakasten dena? Genevako Unibertsitatean, Schneuwly eta Dolzen zuzendaritzapean, ikerketa garrantzitsu bat garatu dute. Eskoletan irakasten dena aztertzen ari dira, benetako hizkuntzaren didaktika ezagutu nahi da. "L'objet enseigne'9 izenpean hainbat esko- 8 Begofi.a Bilbaok euskal curriculumaren zenbait gai eskola liburuetan zenbateraino jasotzen ziren aztertu zuen bere tesian (Bilbao 2003), baina hizkuntzaren didaktikarekin lotuko litzatekeen beste lan hau ez dago egina ez euskararako ez gaztelaniarako. 9 AIRDF (Asociation internationale pour la Recherche en Didactique du Franrais) elkarteak 2004ko kongresuan gai hauxe landu zuen bestalde. Ikus bere web orrialdean (http://www. Airdf.com), bertan aurkeztutako lanak.
GRAMATIKA ETA HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA 425 latako irakats saioak grabatu eta haietan gertatzen diren elkarreragin sekuentziak aztertzen dira oso protokolo zehatza erabiliz. Bi irakasgai nagusi alderatzen dira: erlatibozko esaldien irakaskuntza batetik, gramatikarekin oso lotua dagoen gaia, eta argudiozko edo iritzi testuak, bestetik. Jaso den lagin edo corpus zabal hau aztertzeko bi azterbide nagusi garatu dituzte: batetik, semantizazio prozesuak aztertzen dira, alegia, ikasgai jakin batean erreferente (eduki) bat edo batzuen eraikitzea (atzematea) nola egiten den, eta hartarako agertzen diren terminoak eta haien isotopiak (sareak) nola garatzen diren ikusten dira. Bestetik, eskola egoeraren giza antolaketaren eraginak aztertzen dira. Bigarren bide honen bitartez, aipatu ikasgaiak erakusteko irakasleak erabiltzen dituen forma komunikatibo-diskurtsiboak begiratuko dira. Makroegitura berezi batzuen bidez bitartekari lana irakasleak nola egiten duen ikusi, eta aipatu semantizazioan (edo ikaste prozesuan) nola eragiten duen ezagutu ahal izango da. Ondorioz, jakin daiteke zein efektu duten eskolaren espazioa eta eginkizunaren "taularatzeak" ("mise en secene"), edukiek, bideratzen diren ariketa edo eginkizun motek, eta azken baten irakasleak erabiltzen dituen baliabide ezberdinak ("outils"). Alegia, dispositibo didaktikoak (baliabideak, ariketak, eginkizunak) nolako eragina duen zentzuen, ezagutzen eskuratze prozesuan. "Synopsis" deitzen duten baliabide metodologikoa garatu dute bilketa era sistematikoan eta egituratuan egiteko. Ikerketa honen lehenengo emaitzetan (Schneuwly et al. 2005) ikus daiteke, bi arloetan irakasleak zer egiten duen, alegia, nola erakusten duen, nola zatikatzen, nola egokitzen eta eraldatzen duen edukia ikasleak ikas dezan. Nabarmena da nola gramatika irakasten, behatu diren irakasle guztiek, haien arteko aniztasuna handia izan arren, oso keinu edo irakats molde antzekoak erabiltzen dituzten. Iritzi testuak irakasteko, aldiz, oso keinu ezberdinak eta aldakorrak ageri dira, gutxi formalizatuak, irekia den sistema baten inguruan lan egiteko modua nabari da. (Aeby et al. argitaratzeke) Ez da zaila emaitza hauen azalpena: gramatika lantzeko modua kultur ezagutza finkatua eta askoz ezagunagoa da, testu mailako ezagutzen lantzeko erabiltzen dena baino. , 5. Proposamen bila Ikusi dugun moduan, · eskolan gramatika irakatsi beharra ez du inork zalantzan jartzen, baina zehaztu behar da zer, zertarako eta nola irakatsi. Bestalde, gramatika irakastearen helburuak nahikoa argi daude. Bi nagusiki: 1) Hizkuntza idatziaren arau nagusiak (komunztadura, ortografia, puntuazioa eta beste) menderatzeko lagungarri izan behar du. Betiko eduki horiek, eta testuetan ageri diren prozedurak, gramatikak azaldu behar du zeintzuk diren, baina beti ere hizkuntza errekurtso horiek dituzten efektu diskurtsiboak izango dira ikasi beharrekoak, ez errekurtso formalak bere baitan. 2) Ikasleen hizkuntza gaitasunak garatzeko, eta zehazki, testu eta diskurtsoetan gauzatzen den hizkuntzaren metaezagutzaren ezaugarriak ( erregulartasunak) menderatu eta ikasleek haiek egokiago erabiltzen jakin dezaten. Nolanahi ere, metaezagutza bera, eginkizun erreflexiboa alegia, ez da bere baitan helburua, baizik eta hizkuntzaren praktika edo usu egokiak bideratzea izan behar du xedea.
426 I. IDIAZABAL Eta zer du honek betiko gramatikak duena baino hobea? Hizkuntzaren erabilerari, bereziki idatziari, zerbitzu handia egin diezaiokeela. Baliagarritasuna erraz ikusten zaiola. Nolanahi ere, ez da kontu erraza helburu honi artez erantzutea. Azken batean, hizkuntzaren didaktikak agindu behar du hemen. Eta didaktika disziplina beregaina da, bere baliabide epistemologiko eta metodologikoekin. Jakintza arlo teknikoa eta praktikoa, edukia, ikaslea eta irakasleak osatzen duten hiruki ardatzaren inguruan baliabide zehatzak garatuko dituen bitartekoa (Schneuwly 2003). Hizkuntza, edo hizkuntzalaritza, edo gramatika edo literatura asko jakitea ez da nahiko bermea hizkuntza erabiltzen irakasten jakiteko. Eta eskolan hizkuntza forma konplexuak (testuak eta diskurtsoak) irakatsi behar dira eta hori egin ahal izateko behar da didaktika: Hirugarren atalean azaldu dugun bezala, ordea, hizkuntzaren didaktikak aldaketa sakonak nozitu ditu eta gehiagoren beharra ere sumatzen da. Lehen ere esan dugun bezala, hizkuntza kontuetan, eskolari eskatzen zaiona hizkuntzaren erabilera menderatzea baita. Hau geroz eta argiago ikusten da gizartean ere, eta garai bateko gramatikaren definizioak gutxi balio digu gaur. Ikus adibidez, berriki kaleratu diren PISA 200610 ebaluaketa jardunaren ingurukoak. Munduko 30 herrialde aurreratuenetan (OCDE erakundekoetan, hain zuzen ere) egiten da ebaluaketa hau hiru urtean behin, herrialde bakoitzeko 15 urteko ikasle lagin esanguratsu bat erabiliz. Hizkuntza kontuetan, 2006koan adibidez, irakurketaren ulermena neurtu da, eta hartarako kirola egiteko zapatilei buruzko idazki bat irakurri arazi zaie ikasleei. Ez da gramatika noziorik ez analisia morfosintaktikorik eskatzen; testu bat, eta ez literatura testua hain zuzen ere, da irakurri beharrekoa eta ulertzen den edo ez aztertzen dena. Gramatika erakutsi behar ez denik ez dugu esango, baina irakasten den gramatikak zertarako balio behar duen garbi dago. Hori esatea egitea baino errazagoa izan arren, bada teknologia nahikoa landua helburu horretarako. Ikus bestela Genevako eskolakoek garatu duten sekuentzia didaktiko (SD) bilduma. (Besson et al. 1990, Doiz et al. 2001, eta beste). Dudarik gabe, eta SD baliabide didaktikoaren sortzaile izan diren heinean, ezagutzen dugun materialik hoberena. Ildo horretatik, gure artean ere zenbait argitaletxetan sortu dira material interesgarriak: Erein argitaletxeko "Esaizu Proiektua", edo Elkarlanean Ikastolen Elkarteak sortu duen "Ostadar" proiektua, edo irakasleen prestakuntzarako Begonako Andra Mari (2006) taldeak sortutakoa esate baterako. Bestalde, eta lehen aipatu dugun HABEren,Programa berrian ere sekuentzia edo ataza didaktikoen zenbait ezaugarri biltzen dira. Ordea, programetan eta materialetan esalditik testura jauzi egin arren, irakasle askok material hori erabiltzeko behar duen prestakuntzarik ez dauka. Hizkuntzalaritzan eta didaktikan behar da prestakuntza zehatza, ohikoa den hizkuntzaren ikusmira logiko eta gramatikala gainditu, eta ohartu diskurtso arauak direla sintaxia eta morfologiaren hainbat gauza baldintzatzen dituztenak eta ez alderantziz. Esaldiaren arauak eta diskurtsoarenak integratu beharra dago. Bestela, eta Bronckartek arrazoi osoz esaten duen bezala, "la ensenanza textual se ha incorporado en los programas sin que el gramatical se haya modificado sustancialmente. ( ... ) EI corpus gramati_cal se presenta hoy en dfa como una cantera inacabada sin coherencia de conjunto, en el que restos de objetos de ensefianza antiguos cohabitan con nuevos objetos que todavfa no han 10 Ikus isei/ivei erakundearen web orrialdean (www.ivei/isei) PISA 2006ko ebaluaketaren txostena.
GRAMATIKA ETA HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA 427 sido totalmente asumidos. ( ... ) se observa insatisfacci6n en el profesorado que tiene diflcultades con los nuevos conceptos ( ... ) aprovechada politicamente para justiflcar una vuelta a la tradici6n" (2007: 9). Ondorioz, euskararen irakaskuntzarako gramatika bai, behar da, eta ez legoke gaizki eskolan pentsatuz egindako bat sortzea. Esan nahi baita, goian aipatu ditugun ezaugarriak izan behar dituela batetik, eta bestetik gure ikasleek kontuan hartuz, baliagarria izan behar duela haiek dituzten beharrentzat. Lehen aipatu dugun bezala, idatziaren lagungarri behar du batetik, eta bestetik, gure ikasleek beste hizkuntzak ere ikasten dituztela kontuan hartuz, gutxienez terminologia mailan beste hizkuntzetan erabiltzen denarekin batasuna izango lukeena, eta eskatzen hasi ezkero, gauzak behar den zehaztasunarekin baina alperreko konplexutasunik gabe adieraziko lituzkeena nahiko genuke gure eskolarako gramatika. Hizkuntzaren sistema ezagutzeko eta erabili behar denean, alegia, testua sortu eta/ edo ulertu behar denean, ikasleari nahiz irakasleari lagungarri izango zaiona. Bronckartek (2003) konpromiso moduko bat proposatzen digu. Paraleloki testuekin eta esaldiekin lan egiteko apustua egiten du. Batetik, beraz, testu enpirikoen corpus batetik abiatu, eta sentsibilizazio ariketak egin behar lirateke, testu horiek bere testuinguru komunikatiboan nolako gauzatze edo funtzionamendu baldintzak dituzten ezagutzeko, eta bide horretatik testuen planifikazio eta testualtze legeak ikastera heltzeko. Bestalde, eta aldi berean, esaldi aukeratuen corpus bat oinarritarako hartuz hizkuntzaren sistemari buruzko nozio eta arau garrantzitsuenak eskuratu behar lirateke, nahi bada, esaldiaren gramatikaren bide arrunta jarraituz. Baina konpromiso hau erronka bati lotu beharko litzaioke. Alegia, gramatikaren ikasgaiak azken batean testuen ekoizpen eta ulermenerako baliagarri izan behar lukete. Eta jakina, erronka hau bideratzeko gramatikaren nozio eta arauen berregituratze edo berreraikitze prozesu bat gauzatu beharko litzateke, eta honek, jakina, luze joko du. Baina horrela dira gauzak, eskolako gramatika eta hizkuntzaren egituratze ekimenak beti berregiten joan behar dutela barneratu beharreko kontzeptua da hala beharrez. Eta amaitzeko, esan dezagun, edozein interbentzio didaktiko egiteak egoeraren ezaugarri eta baldintzen azterketa kontuan hartzea eskatzen duela. Irakaskuntzaren baldintza egoera horien artean, protagonisten irudikapenak (guraso, irakasle, ikasle) izugarrizko eragina du. Eta haiek, tradizioa jarraituz, hizkuntza lantzea gramatika lantzea bezala irudikatzen dute. Eta irudikapen edo ulertzeko modu hori ez da aldatzen goizetik gauera. Didaktika proposamen berriak, beraz, baldintza horien jakitun izanik egin behar, eta egoera horretan itsatsi beharko bideratu nahi den aldaketa eraginkorra izango bada. Bibliografia Aeby Daghe, S. & Dolz, J., argitaratzeko, "Des gestes didactiques fondateurs aux gestes specifiques a l'enseignement/apprentissage du cexte d'opinion", in D. Bucheton & J. C. Chabanne (arg.), Les gestes professionnels de l'enseignant de franfais, PUF, Paris. Audigier, F., M. Crahay & J. Dolz, 2006, Curriculum, enseignement et pilotage, De Boeck Collection. Raisons educatives, Bruxelles. Bakhtine, M., 1984, Esthetique de la creation verbale, Gallimard, Paris.
SENEZKOTASUNA HIZKUNTZAN: GRAMATIKA UNIBERTSALAREN INGURUKO HAUSNARKETA ltziar Laka UPV/EHU ... my challenge to Wunderlich and other proponents of an innate UG -a challenge that may be directed at anyone in any scientific field who proposes any hypothesis- is simply: What exactly is and is not in UG and what kind of evidence could possibly refute the UG hypothesis? (Tomasello 2004: 644) 1. Sarrera xx. mendearen bigarren erdialdean, hizkuntza eta, oro har, giza gogoa aztergai zuten pentsamoldeek ia bat-bateko iraultza jasan zuten; Noam Chomsky hizkuntzalariaren ideia eta hausnarketek bultzatu zuten aldaketa hau neurri handi batean. Zientzia kognitiboen alorra eratu zuten ideia berrien artean nagusienetako bat hizkuntzaren senezkotasuna dugu: giza hizkuntzak sustrai biologiko garrantzitsua duelako hipotesia. Hiztun egiten gaituen senezko gaitasun hipotetiko honi Gramatika Unibertsala deitu zion Chomskyk (1966), xvn. mendeko pentsalari arrazionalistei gorazarre egin nahian, haietako askok ere hizkuntz gaitasuna gizakion sena zela hausnartu baitzuten. 1 Lan honetan, Gramatika Unibertsalaren (GU) hipotesiaren inguruan jardungo dut. Giza hizkuntzak sortzetiko ezaugarri espezifikoak baldin baditu, horiei buruz dakiguna aztertzen hasteko garai egokian gaude, hipotesia aldarrikatu eta mende erdia igaro ondoan. Gaurkoan hona ekarri nahi nituzkeenak, ordea, ez dira hizkuntzalarion artean aurkeztu ohi ditugun hizkuntzetako datuetatiko ebidentzia eta argumentuak, baizik eta auzoan ditugun zientzia kognitiboetan hizkuntza artifizialak erabiliaz egindako lan esperimentaletan egin diren zenbait aurkikuntza, hizkuntzaren diseinuari buruzko argi egiten dutenak. Hizkuntzalariontzat guztiz jakingarriak begitantzen zaizkidalako dakartzat gure plazara, hizkuntzaren senezkotasunean zer dagoen sakonago hausnartzen lagunduko digutelakoan. 2. Hizkuntzaren senezkotasuna Hizkuntzaren senezkotasunaz hausnartzen hasteko, berrogeitahamar bat urte atzera egingo dut, egungo ibilbide eta eztabaidak ulertzeko giltzarri den idatzi batera: 1 Gurean, Pedro Pablo de Astarloa pentsalariak ere antzeko ideiak zabaldu zituen. Honen inguruan ikus adibidez Laka (1992).
434 I. LAKA 1959 urtean, Chomskyk B. F. Skinner-en Verbal Behavior liburuari egindako iruzkina2 argitaratu zuen Language aldizkarian. Iruzkinean aurkeztutako zenbait ideia, argudio eta galdera gogoratuko ditugu, eta horien ehundurak itxuratzen duen ikerkuntza egitasmoa. Skinnerren liburuaren iruzkin sakona argitara eman zenean, giza hizkuntzak oso-osoan gizakion kultur sorkuntzari zor zitzaizkiolako ustea zabal zebilen, bereziki Estatu Batuetako pentsalarien artean, Bloomfield edo Sapir maisuen idatziak irakurtzean errazki antzeman daitekeenez. XIX. mendearen amaiera eta xx. mendearen hasierako garaietan, hizkuntzalariak hizkuntzen aniztasunaren altxorra zein zabal eta azalgaitza zen jabetu ziren. Aniztasunaren lilura hartan nekez pentsa zitekeen "giza hizkuntza'' kontzeptuak berak oinarri interesgarririk izan zezakeenik: nolanahiko hizkuntzak zeuden, nolanahiko kasu, komunztadura, izenordain-sistema, nahi adina gramatika-eraikuntza, eta nekez aurki zitekeen haien aldakortasunean denak lotu zitzakeen haririk. Garai hartan burutu ziren hainbat eta hainbat hizkuntza berriren deskribapen, gramatika eta hiztegi; hizkuntzen aniztasunari buruz gaur dakigunaren zati handi eta garrantzitsu bat orduko hizkuntzalari antropologikoei zor diegu, eta haiek urratutako bideak oraindik orain ezinbesteko zaizkigu, bereziki hizkuntzak saldoka galtzen ari zaizkigun mende honetan. 3 xx. mendearen hasierako hizkuntzalaritza hizkuntz aniztasunari begira zegoen; giza talde ezagutu berrien hizkuntzak deskribatu, dokumentatu eta biltzea zen hizkuntzalari gehienen helburu nagusia. Hizkuntza horiek guztiek sakoneko batasunik ote zuten ez zen orduko jakinmin nagusia. Baziren antzekotasunik batere ez zegoela aldarrikatu zuten hizkuntzalariak, hizkuntzak bata besteagandik inolako mugarik gabe alden zitezkeela defendatu zutenak, eta baieztapen horiek inork kontrakorik adierazi gabe zabaldu ziren, nolabaiteko adostasun isila sortuaz. Ingurumari intelektual honetan, hizkuntzarako gaitasuna gure espeziearen ezaugarri biologikoen arteko bat zela aldarrikatzea, eta hiztun diren organismo barneko faktore sortzezkoek hizkuntzaren forman eraginik izan lezaketela argudiatzeak zorakeria hutsa zirudien, argi izpirik ekar ez zezakeen pentsamolde zaharkitua, munduan barrena hizkuntza berriak ezagutzearekin uxatzen zen aurreiritzi erratua. Baina zorakeria horixe izan zen, hain zuzen ere, Chomskyk iruzkinean plazaratu zuen ideia: bazela hizkuntza guztiak lotzen zituen haririk, hizkuntzak ez zirela oso-osoan kultur asmakuntzak, eta hizkuntzen ehuna senak iruten zuela. XXI. mendearen atarian, ondare genetikoan eta burmuinaren egituran egin diren aurkikuntzen itzalean, inor gutxik defendatuko luke aurreko mendean zabal zebilen ideia hura, hizkuntza gizataldeek euren nahieran asmatutako komunikazio-lanabes erabilgarria dela, gurpila, ogia edo zergen parekoa. Ebidentzia sendoek erakusten digute hizkuntza deritzogun sistema kognitiboa osatzen duten ezaugarri eta elementuen jatorria uste genuena baino askoz zaharragoa dela gure ibilbide ebolutiboan, hizkuntzarako berebizikoak diren gaitasun kognitibo batzuk gure ondare genetikoko 2 Euskarazko itzulpena: P. Huizi "B. F. Skinnerren Verbal Behavior liburuaren kritika': Gogoa, V-1, apirila, 9-50, 2005. Lan honetan eskaintzen diren aipuak itzulpen honetatik hartu ditut. 3 Hizkuntz aniztasunari buruzko berririk izan nahi duen irakurle zaletuak asko gozatuko du beraz Fernandez eta Ortiz de Urbina lagunen (2007) Hizkuntzari bira 80 hizkuntzatan UEU, Bilbo. Gozatzekoa ez den hizkuntza galeraren arazoak egun duen neurri ikaragarriaz jabetzeko, ikus Marti et al. (2005) Hizkuntzen Mundua. Munduko hizkuntzei buruzko txostena, UPV/EHU, Bilbo.
SENEZKOTASUNA HIZKUNTZAN: GRAMATIKA UNIBERTSALAREN INGURUKO... 435 ezaugarriak direla. Gaurko eztabaida nagusia, bada, ez da hizkuntzaren sustraietan biologiaren eraginik ba ote den, hori ez baitu jada hizkuntzan aritzen den ikerlariak zalantzan jartzen. Egungo eztabaida, bizi-bizia, senez datorkigunaren norainokotasun eta nolakotasunean datza: proposatzen direnetatik zein ote diren egiazki senezko eta zein ez, eta senezko diren gaitasunen artean hizkuntzarako soilik sortu denik ba ote den, ala hizkuntzarako nahitaezko izanagatik ere beste esparru kognitiboetara zabaltzen ote diren senezko ezaugarriok. Senezkotasunaren hipotesiak piztutako garrak oraino erretzen du, nahiz egungo kezka ez izan horrelakorik ba ote den hizkuntzan, baizik eta nolakoa eta norainokoa den hizkuntzaren senezkotasuna. Plazaratu zenean, hizkuntzaren senezkotasunaren hipotesiak ez zuen onarpen handirik jaso giza zientzietan, baina bai beste alor batzuetan. Biologian esaterako, hizkuntzaren atal bat senezko ezaugarrien araberakoa izatea ez zitzaien arrotz egiten geneen garrantziaz geroz eta gehiago jabetzen ari ziren biologiariei. Biologiari askok abegi ona egin zioten aldarrikapen honi, berez biltzen baitzen garai hartan mamitzen ari zen organismo bizidunen ikusmoldearekin, eta faktore genetikoek organismoengan zuten eraginaren garrantziarekin (1994). Adibidez, Piaget eta Chomsky elkartu zituen Royamount-eko mintegia biologiariek antolatu zuten, eta ez hizkuntzalari edo psikologoek: "there was every reason (in our opinion) to expect that these two schools of thought should find a compromise, and that this grand unified metatheory would flt well within modem molecular biology, and the neurosciences. Both systems [Chomsky's and Piaget's] relied heavily on "deeper" structures, on universals, on precise logico-mathematical schemes, on general biological assumptions. This was music to a biologist's ears"4 (Piattelli-Palmarini 1994: 322). Gaur egun, oro har, onartzen da badirela senezko mekanismoak lanean hizkuntzan. Adosteko dago, baina, "hizkuntza'' delako sistema kognitibo horren barnean zer biltzen den eta zer ez; argitzeko dago senezko diren mekanismo edo ezugarri horien artean ba ote den bereziki hizkuntzarakoa denik, eta argitzeko dago baita zer dagokion soilik gure espezie biologikoari eta zer ez. 3. Gramatika Unibertsalerako baldintzak: senezkotasuna eta espezifikotasuna Hizkuntzaren senezkotasunaz jardutean, hasieratik argitu behar dugu senezkoa den ezaugarria ez dela nahitaez GUko ezaugarria. Senezkotasuna edo innatotasuna, betebeharreko baldintza da GUko ezaugarri izateko, baina ez da inola ere baldintza nahikoa: hizkuntz espezifikotasuna ere beharrezkoa da. Bakarrik senezko eta espezifiko (hizkuntzazkoak soilik) diren ezaugarriek osatzen dute GU hipotesia. Hizkuntzarako gaitasunaren muin hipotetiko honek bakarrik biltzen ditu hizkuntzarako nahitaezko izaki, beste alor kognitibo oinarrizkoagoetakoak ez diren ezaugarriak. Horrelako ezaugarririk aurkitzen ez badugu, ez dugu GU esistitzen dela sustatzeko ebidentziarik izango. 4 "Denetariko arrazoiak zeuden (gure ustez) pentsamolde eredu bi horiek erdibideko adostasuna aurkituko zutela espero izateko, eta baturiko metateoria hau ondo egokituko litzatekeela biologia molekular modernoaren, eta neurozientziekin. Sistema biak [Chomskyrena eta Piagetena] "sakoneko" egituretan oinarritzen ziren, unibertsaletan, eskema logiko-matematiko zehatzean, onarpen biologiko orokorretan. Soinu gozoa zen hau biologoen belarrietarako."
SENEZKOTASUNA HIZKUNTZAN: GRAMATIKA UNIBERTSALAREN INGURUKO... 437 jabekuntzaren nolakotasuna neurri handi batean. Organismo barneko ezaugarri horiek innatoak, senezkoak direla aldarrikatzen du Chomskyk, garaian guztiz haizearen kontrako hipotesia. Orduan jabekuntza mekanismoak guztiz ezezagunak eta ikertu gabeak baziren ere, ibilbide luze eta aurkikuntzaz betea egin da hizkuntz jabekuntzaren alorrean: haurrek hizkuntza prozesatzeko darabiltzaten bide konplexu eta berezi horietarik asko ezagutu izan dira azken urteotan. Hizkuntz jabekuntza, dakigunez, oso jarduera konplexua da, eta ez dirudi aurkikuntza-bide hori urratzen amaitu dugunik, inondik inora. Dakardan bigarren aipua, hizkuntz jabekuntzari buruzkoa hau ere. Oraingoan, Chomskyk hiztegiaren jabekuntza darabil mintzagai: (2) Litekeena da entzunezko input konplexutik fonologikoki garrantzitsuak diren ezaugarriak aukeratzeko gaitasuna neurri on batean indargarriak hor parterik izan gabe garatzea, genetikoki determinatua dagoen heltze-prozesu bati esker. Hori egia den neurrian, organismoaren egitura kontuan hartzen ez duen jokabidearen garapenaren eta kausen azalpenak ez du eskainiko tartean dauden benetako prozesuen ulertzerik.10 (Chomsky 1959: 33) Argitaratu zirenean txinpartak eta eztabaida bizia piztu bazituzten ere, egungo ikusmiratik hitz hauek ez dirudite inolaz ere polemiko: adostasun handia dago, azken urteotan egindako aurkikuntzen buruan, haurrak jaiotzetik aritzen direla entzuten duten hizkeratik ezaugarri jakin batzuk hautatzen, eta hautapen hori hizkuntz jabekuntzaren ernamuina dela. Bestetik, nekez eztabaidatuko luke alorreko inork gaur egun guztiz garrantzizkoa dela burmuinaren egitura eta haren garapena ezagutzea hizkunz jabekuntzaren irudi osoa izatekotan. Eztabaida-eremua ez da hori dagoenekoz. Beste arazo batzuetan daude gaurko desadostasunak: organismo barneko baldintza horien nolakotasuna eta espezifikotasuna dira eztabaida eta ikerketa gaiak, eta ez, orduan bezala, giza ondarearen ezaugarri biologikoek moldatzen ote duten hizkuntzarako gaitasuna, ez eta horrelakorik ba ote den ere. Iruzkinaren iruzkinarekin amaitzeko, hona beste aipu jakingarri bi. Lashley neurologoaren lana aipatzean, Chomskyk ikerketa egiasmo bat irudikatzen du, honez geroz berrogei urte baino gehiago bete dituena: (3) Gaur egungo hizkuntzalaritzak prozesu integratzaile, eredu ezarri eta mekanismo selektibo horien azalpen zehatzik ematerik ez badauka ere, gutxienez badauka bere buruari horiek erabat deskribatzeko arazoa planteatzerik. 11 ( Chomsky 1959: 4 7) Eta ikerketa egitasmo honek hizkuntzaren mugak gainditzen dituen inplikazioak ditu: 10 "lt is possible that ability to select out of the auditory input those features that are phonologically relevant may develop largely independently of reinforcement, through genetically determined maturation. To the extent that this is true, an account of the development and causation of behavior that fails to consider the structure of the organism will provide no understanding of the real processes involved." 11 "Although present-day linguistics cannot provide a precise account of these integrative processes, imposed patterns, and selective mechanisms, it can at least set itself the problem of characterizing these completely."
438 I. LAKA (4) Horrelako ikerketa baten emaitzak, Lashleyk iradokitzen duenez, interes independentea izan dezake psikologiarentzat eta neurologiarentzat (eta alderantziz). 12 (Chomsky 1959: 48) Azken hausnarketa hau erabat arrotza zen orduko psikologia eta hizkuntzalaritzan; haatik, egungo zientzia kognitiboen eta haien artean hizkuntzalaritzaren eguneroko paisaia itxuratzen dute mende erdiaren buruan. Zientzia kognitiboen eta hizkuntzalaritzaren lanak elkarren axolazko izatea, lortzen diren emaitza eta hipotesietan geroz eta konbergentzia handiagoa egotea, hori guztia bizi dugun oraina da: hizkuntzari buruzko ikerkuntzak dagoenekoz gainditu ditu hizkuntzalaritzaren mugak, eta esparru zabal batean ikertzen dira hizkuntzaren ezagutzarako axolazkoak diren gaiak. Hizkuntzalariak adi dabiltza egiten diren aurkikuntza horietara guztietara eta, alderantziz, beste alorretako ikertzaileek geroz eta jaramon handiagoa egiten diete hizkuntzalariei, eta hizkuntzalaritzan urteen buruan aurkitu ditugun elementu, eredu eta mekanismoen azalpenei. Laburbilduz, Chomskyk liburu iruzkin honetan gai nagusi bi aldarrikatu zituen, eta hazi horiek kimatu egin dira urteen ibilian: lehenengoa, hizkuntzaren ezagutzan badirela senezko ezaugarriak, eta bigarrena, hizkuntzaren jabekuntza ulertzeko hizkuntzaren nolakotasuna aztertzea nahitaezko dela. Azken zeregin hau legokioke hizkuntzalaritzari, beste ezer baino lehenago. Oinarrizko galdera "zer-nolakoa da hizkuntza?" baldin bada, Egitura Sintaktikoak liburuan bildu zituen Chomskyk honi zegozkion hausnarketa nagusiak. Liburu txiki honek, argitaratzailea aurkitzeko zuriak eta beltzak igaro zituen arren, berehalako arrakasta izan zuen argitaratu ondoko urteetan. Zer proposatzen zuen liburu honek? Nagusiki, hizkuntza aztertzeko modu berri bat, galdera sorta berri batzuei erantzun ematen saiatuaz. Honela adierazten da zein den hizkuntzalaritzak bete beharko lukeen helburu nagusia: (5) Hizkuntzalariek, oro har, gramatika zuzenen oinarrian dauden funtsezko barne ezaugarriak zehazteko xedearekin jardun behar dute. Ikerkuntza honen emaitza nagusiak hizkuntz egituraren teoria orokorra izan behar du, teoria horrek gramatika naturaletan erabiltzen diren lanabesak abstraktuki aurkeztu eta aztertzen dituelarik, hizkuntzon aipamenik egin gabe. 13(Chomsky 1957: 29) 14 Baieztapen hau, begi bistako begitandu dakioke egungo hizkuntzalari gazteari, baina xx. mendearen erdi aldera ideia hau ez zen inola ere begi bistako, ez eta zentzuzko ere. Izan ere, inork ez zituen (Europako Saussure, Hjemslev, Jakobson eta beste hizkuntzalari batzuek salbu) 15 hizkuntzak aztertzen haien arteko ezaugarri 12 "The results of such a study, might, as Lashley suggests, be of independent interest for psychology and neurology (and conversely)." 13 " ••• the fundamental underlying properties of successful grammars. The ultimate outcome of these investigations should be a theory of linguistic structure in which the descriptive devices utilized in particular grammars are presented and studied abstractly, with no specific reference to particular languages". 14 Ematen diren orri-zenbakiak euskal itzulpenari dagozkio: Chomsky, N., Egitura Sintaktikoak, Bilbo: Klasikoak, 2003. 15 Antzekotasun intelektual handiak daude, izan ere, hizkuntzalaritza sortzaile eta Europako estrukturalismoaren artean. Gainera, munduko II gerrak sortutako zientzialari migrazio handian Jakobson fonologoa, Pragako zirkuluko partaidea, Bostonera joan zen, han Halle eta Chomsky ezagutuaz.
SENEZKOTASUNA HIZKUNTZAN: GRAMATIKA UNIBERTSALAREN INGURUKO... 439 komunak aurkitzeko asmoz, ezaugarri horiek zirenik ere ez baitzegoen galderen artean; ez zegoen hipotesi horren aldeko susmorik, hausnarketarik. Egiazkoago zirudien lurrean mintzatzen ziren hainbat eta hainbat era, eite eta ohitura ezin deskribatuzko hizkuntzen artean aldeak erabatekoak izatea, inolako batasunik ez egotea. Orain artean aipatu dugun Verbal behavior liburuaren iruzkinak behin eta berriz aipatzen du biologia, hizkuntzaren sustrai senezkoak ditu gai nagusi. Haatik, Egitura Sintaktikoak liburuak gramatikaren arkitektura formala eta haren ezaugarri abstraktuak ditu aztergai, psikologia, jabekuntza senezkotasuna edo biologia behin ere aipatu gabe. Urteen buruan, laurogeiko hamarkadan, ikerketa egitasmo orokorraren alde biak, psikologiko/biologikoa eta formala uztarturik agertuko dira, Knowledge of Language liburuaren aipu honetan bezala: (6) The nature of this faculty is the subject matter of a genera! theory of linguistic structure that aims to discover the framework of principles and elements common to attainable human languages; this theory is now often called "universal grammar" (UG), adapting a traditional term to a new context of inquiry. UG may be regarded as a characterization of the genetically determined language faculty. (Chomsky 1986: 3)16 Hemen dugu GU hipotesia; asko dira idatziz eskaini diren formulazioak, eta hau aukeratu badut, esplizituki "genetically determined part of language faculty'' (genetikoki determinatuta dagoen hizkuntz gaitasuna) esaten duelako da. Hala ere, argi gera bedi itxurapen honen arabera, lehenago esan den legez, hizkuntzaren ezagutza, jabekuntza eta erabilerarekin lotuta dauden ezaugarri genetiko guztiak ez direla GUren parte. Bereziki, hizkuntzarenak bereziki ez direnak GUtik kanpo daude. 4. Senezkotasuna hizkuntzan: espezifikotasunik gabeko adibide bi Har ditzagun bada senezkotasuna eta espezifikotasuna eztabaidan. Garrantzi handia du ezaugarri hauek sinonimoak ez direla azpimarratzeak. Lehenik, senezkoa denak ez du zertan espezifiko izan behar. Esaterako, ezaugarri bat espezie batean senezkoa izan daiteke, baina ez espezifikoa, ugaztunengan suge lako formek sortzen duten beldur zirrara bezala: beldur hori senezkoa da, ez du suge-esperientziaren beharrik, baina espezie askoren artekoa da. Bigarrenik, espezifikotasunak maila asko izan ditzake: espezie maila edo esparru kognitiboaren maila. Honela, ezaugarri bat gizakiongan espezifikoa izan liteke, baina honek ez du nahitaez hizkuntz espezifiko bihurtzen. Bereziki, hizkuntz espezifikotasunak, giza espezifikotasunaz gaindiko ebidentzia eskatzen du. Honek guztiak argi dirudien arren, sarri askotan nahastu egin dira eta egiten dira GU hipotesiaren eztabaidan. Hau guztia luzaz eztabaidatu zen dagoenekoz Royamount-eko mintegian 1975. ean, Chomskyren hitz hauetatik iradokitzen den bezala: "On this point I agree with Premack. I think he is right in talking about two different problems that enter into 16 "Gaitasun honen izaera da hizkuntz egituraren teoria orokorraren gaia, eskuragarri diren giza hizkuntzen elementu eta hatsarreen eraketa aurkitzeko xedea duena; teoria honi gaur egun "gramatika unibertsala'' (GU) deitu ohi zaio maiz, deitura tradizionala ikerkuntza inguru berrira egokituaz. GU genetikoki determinatuta dagoen hizkuntz gaitasuna litzateke".
440 I. LAKA this whole innateness controversy. The first is the question of the genetic determination of structures ... the second problem concerns specificity'' (Piattelli-Palmarini 1980). UG hipotesiak ezaugarri biak agintzen dituenez, bakar-bakarrik senezko eta espezifiko (hau da, bereziki hizkuntzakoak) diren ezaugarri kognitiboak aurkitzeak froga dezake GU baden: "the extent to which humans are innately endowed with specialized capacities to comprehend and produce speech". 17 (Ramus, Hauser, Miller, Morris & Mehler 2000). Dakigunez, badira hiztun izateko betebeharreko baldintzak, eduki behar diren gaitasun kognitibo batzuk, hizkuntz garapenaren hasierako unetik lanean dihardutenak. Beraz, hizkuntza bere osotasunean ulertu nahi badugu, mekanismo eta ezaugarri senezko horiek ezagutu behar ditugu. Baina ikusiko dugunez ezaugarri eta mekanismo horietako batzuk ez dira espezifikoak, ez espezie mailan ez eta esparru kognitiboaren mailan ere. Haatik, aurkikuntzaren ibilbidean hizkuntzaren ezaugarri berezitzat hartu izan dira hasiera batean. Historiak eskaintzen digun lezioa, bada, argia da: hizkuntzazkoa soilik dirudien zerbaitekin topo egiten dugunean, hobe dugu ziurtatu egiazki hizkuntz espezifikoa ote den lehenik, eta gure espezieari soilik ote dagokion ala ez. 4.1. Lehenengo adibidea: Pertzepzio Kategorikoa Har dezagun diodan honen lehenengo adibidea, hizkuntzalarien artean baino, psikologoen artean ezagunagoa dena: pertzepzio kategorikoa deritzon mekanismo pertzeptuala. Ondoko grafikoan ikus dezakegu pertzepzio kategorikoa zer den. Grafikoaren oinean agertzen diren tarteek kategoriatu beharreko hots-inputaren arteko distantzia akustikoa erakusten dute. Estimulu batetik besterako tartea berdina da. Kategoriatzeko, hona gaiei egiten zaien galdera: entzuten duzun hotsa aurrekoaren berdina da? 100 100 Percent of Percent of correct identification as: discrimination /b/-- /d/ -- 50 50 0 0 2 3 4 5 6 7 8 stimulus 17 "zein neurritan datozen gizakiak hizketa sortu eta ulertzeko gaitasun espezializatuz horniturik sortzetik"
SENEZKOTASUNA HIZKUNTZAN: GRAMATIKA UNIBERTSALAREN INGURUKO... 441 Lieberman et al. (1957) lana iturri duen grafiko honetan ikusten dugu nola jaiotzetiko ingelesdunek jarraitutasun akustikoan fonema berezi bi antzematen dituzten, kasu honetan Ibi eta /d/. Estimuluen arteko tarte akustikoa proportzionalki berdina izan arren parametro guztiei dagokienez, (a) 1-4 estimuluak berdintsu, antzeko jotzen dituzte hiztunek, denak /b/ fonemaren adibide, eta (b) 5-8 estimuluei, ordea, aurrekoen ezberdin eta haien artean berdin irizten diete, denak / d/ fonemaren adibide. Pertzepzioan izaten den aldaketa bat-batekoa da, marra batek zein besteak erakusten duten bezala. Hiztunaren belarrira, 4 estimulutik 5 estimulurako tartean soinua "aldatu" egiten da, kategoria batetik beste batera, nahiz jarraitutasun akustikoan esparru hori beste estimuluen arteko tarteen adinekoa izan. Grafikoen marrek irudikatzen dituzten aldapa gogorrek bat-batekotasun horren adierazgarri dira. Pertzeptzio Kategorikoak (PK) kategoria barneko ezberdintasun pertzeptualak gutxiesten ditu, eta aldi berean kategoriaren "ertzetan" dauden ezberdintasunak handiesten. Gaur dakigunez, kognizioa oro har, bai gizakiona eta baita gainerako animaliena ere, pertzepzio kategorikoaren iragazkiaren bitartez eratzen da neurri handi batean. Hizkuntza giltzarri izan zen PKren aurkikuntzan. Lieberman eta lankideek aurkitu zuten lehenengo aldiz (Liberman et al. 1957), eta ikertzaile hauek uste zuten efektu honek frogatzen zuela hizketa-hotsaren pertzepzioa gainerako entzutezko estimuluak ez bezala antzematen dugula gizakiok. Orduan pentsatzen zen bizitzan zehar jabetzen ginela PKz (ikasia zela, alegia, ez senezkoa), eta hizkuntzaren pertzepzioan soilik azaltzen zela efektu hau. Gerora ikusi zen (Eimas et al. 1971) 1-4 hilabeteko haurrek ere bazutela KP, eta beraz sortzetikoa dela, ez esperientzia bitartez garatua. Urte gutxiren buruan (Kuhl eta Miller 1975) txintxillak trebatu ahal izan zituzten /da/ eta /ta/ silaben arteko alde fonemikoa KP eredura bereiz zitzaten. Ordutik hona lan esperimental askok erakutsi bezala, PK sortzetikoa da, baina ez da hizkuntzarako soilik, hizkuntzaren antzik ez duten estimuluetan ere aurkitzen da-eta (Harnad 1987). Izan ere, PK ez da gure espezieak bakarrik darabilen mekanismoa, kilkirrek ere PP araberako pertzepzioaren zantzuak erakutsi baitituzte (Wyttenbach et al. 1996). PK guztiz garrantzizkoa dirudi hizkuntz kategorien zenbait oinarrizko ezaugarri formal azaltzeko, hala nola diskretutasuna, bai fonemek, morfemek eta hitzek (baina ez hitzen esanahiek) erakusten duten diseinu ezaugarria, ertz argiko, bai-alaezko kategoria egiten dituena, zenbakien antzeko, muga lausorik gabe. Adibidez, aurreko grafikoak ondo erakusten duen legez, fonemak diskretuak dira gure gogoantolaeran, nahiz oinarri akustikoa jarraia den. Era berean, izenak izen dira, eta ez daude izentasun jarraitutasun batean antolatuta: izen izatea bai-ala-ezko kontua da, ez gradazio arazoa, ez daude beste batzuk baino izenago diren izenak. Bestelako izaera dute hitzen esanahiek (kontzeptuek), maiz kategoria lausoak direnak, prototipikotasun efektuak erakusten dituztenak, adibide onak eta ez hain onak daudelarik kategorian 18 (Rosch 1978). Hizkuntz kategoriak diskretuak dira, eta diskretutasuna gure organismoak sortzen du, ez dago kanpoko errealitatean. Beraz, 18 Pentsa, esaterako, "txori" kontzeptua zer den: artatxoria txoria da, baina gure ziurtasuna arinduz eta urtuz doa oilo, pinguino edo ostroka bezalako adibideen txoritasuna epaitzerakoan.
442 I. LAKA PK mekanismo pertzeptualak gure hizkuntz kategoria eraketan eragin erabakigarria dauka, baina sortzezkoa izanagatik, eta hizkuntzaren diseinurako guztiz garrantzizkoa izanagatik, ez da hizkuntz espezifikoa ( ez eta ere giza espezifikoa). Honek ez dio interesik kentzen fenomenoari, noski, baina argi eta garbi GUko partaidetza ukatzen dio, hizkuntza baino esparru zabalago batean jokatzen duelako, eta gizakietan ez ezik espezie askotan aurki daitekeelako. 4.2. Bigarren adibidea: egitura erritmikoa Har dezagun beste adibide bat, hau ere guztiz garrantzizkoa hizkuntz jabekuntzan: hizketaren ezaugarri erritmiko-prosodikoen pertzepzioa. Interesgarria da ikustea nola aurkikuntzaren ibilbidean, aurreko adibidearen antzeko eredua antzematen den: hasiera batean aurkitu zen jaio berriek oso ondo bereizten dituztela hizkuntza taldeak (amarena versus amarena ez dena) informazio erritmikoaren arabera: jaio eta ordu gutxitara egiten diren esperimentuek erakusten dute amaren hizkuntza taldea ezagutzen dutela erritmo/prosodiari eskerrak (Mehler et al. 1988, Cutler and Mehler 1993, Ramus and Mehler 1999, Nazzi et al. 1998). 19 Gaitasun hau lanean dabil jaiotzez, eta oso hautagai egokia dirudi hizkuntzarakoa soilik den mekanismoa izateko, hizkuntzak erakusten dituen ezaugarri prosodikoak ez baitira aurkitzen gainerako entzutezko input naturaletan. Duela gutxi, baina, jakin dugu tamarin tximinoek (Ramus et al. 2000) eta arratoiek (Toro et al 2003, Toro 2005) kontraste erritmikoak antzeman ditzaketela laborategian trebatu ondoan, nahi ez duten gizakiok bezain finki egiten. Berriz ere, hona hizkuntzarako nahitaezkoa den gaitasun kognitiboa, dirudienez gizakiona bakarrik ez dena, gainerako animalia batzuek gutxienez erakutsi izan baitute. Arazo interesgarria da, noski, determinatzea espezie arteko aldeak zein diren, zergatik trebatu behar diren animaliak eta ez gizakiak, zergatik animaliek bereizkuntza gutxiago egiten dituzten gizakiek baino, baina galdera hauen erantzunek ez digute, ziurrenik, UG ezaugarriak aurkitzeko bidea eskainiko. Beraz, GU ezaugarriak bilatzeko bidean, ondo berezi behar ditugu gainerako espezieekin partekatzen ditugun gaitasunak, eta hizkuntzakoak bakarrik (beraz gizakionak bakarrik) diren ezaugarriak. Hauser, Chomsky eta Fitch ikertzaileen hitzetan (2002: 1570), "The empirical challenge is to determine what was inherited unchanged from this common ancestor, what has been subjected to minor modifications, and what (if anything) is qualitatively new". 20 5. Espezifikotasuna garatze-bidean: fonemaren adibidea Egiazki espezifikoak diren hizkuntz ezaugarriak ba ote diren ala ez, arazo enpirikoa dugu, eta ez dago inongo behar kontzeptualik GU existitu dadin. Gerta liteke 19 Jaio berriek egiten duten diskriminazio hau ez da egiazki "amaren hizkuntza'' eta "beste hizkuntzak'', baizik eta "amaren hizkuntzaren talde erritmikoko hizkuntza'' versus "beste talde erritmikoko hizkuntzak'', baina ulergarritasunaren alde bazter utziko ditut zehaztasun hauek. Ikus bitez aipatutako lanak zehazki bereizkuntza hau zertan den jakiteko. 20 "Erronka enpirikoa da determinatzea zer jaso genuen arbaso komun honengandik aldatu gabe, zerk jasan dituen aldaketa txikiak, eta (ezer balego) zer den kualitatiboki berria''.
SENEZKOTASUNA HIZKUNTZAN: GRAMATIKA UNIBERTSALAREN INGURUKO... 443 GU hutsik gelditzea eta hipotesi bezala desagertzea, bertarako proposatzen diren ezaugarri, elementu eta mekanismo guztiak bestelako jatorri eta hizkuntzaz kanpoko azalpenen bitartez ulertu ahal bagenitu.21 Aurkikuntza garrantzitsuak egiteko daude argitzeko zer mekanismo erabiltzen dituen gure espezieak, fllogenetikoki zaharrak izanik era berezi batean garatu direnak. Normalean, hizkuntza-espezifikoak diren ezaugarriei buruzko eztabaida bai-ala-ez arazo gisa planteatzen da, baina azpimarratu nahi nuke oso litekeena dela aurkitzea eboluzioaren ondarean garatutako hizkuntza aurreko mekanismoetan, beste espezieekin partekatzen ditugun ezaugarrietan, gure espezieak ezarritako aldaketa txikiak, erabilera berezien ondorio diren moldaera eta mekanismo konbinaketak aurkitzea. Era berean, litekeena da gugandik bai genetikoki eta bai ebolutiboki urrun samar dauden espezie batzuetan antzeko konponbide kognitiboak aurkitzea, batik bat elementu diskretoen kateatze konplexuak tartean direla, txori kantarien kasuan bezala, esaterako. Hala Pertzepzio Kategorikoaren kasuan nola erritmoaren detekzioan, gizakiak trebeago agertzen dira gaitasunaren erabilerari dagokionez, eta funtzio berrietan (hizkuntza) ezartzen dituzte, objektu akustiko eta bisualak baino abstraktuagoak diren kategoriak eratzeko, hala nola fonemak edo hitzak. Gure lana, moldaera hauek nola gertatu diren ulertzea da, nola eraman ditugun mekanismo hauek gainerako espezieek urratu gabeko bide batean zehar, hots, hizkuntzan zehar, sentsu-pertzepziotik urrunago dauden kategoria eta errepresentazioak eratzeraino. Azter dezagun fonemen jabekuntza sakonago, honen adibidea litekeen gertaera bat ikusi ahal izateko. Kilkirren eta txintxilen PK esperimentuetan, eta trebatu ondotik egiten dutena diskriminazio akustikoa da, baina ez fonema bereizketa, hain zuzen ere. Haurrek, ordea, fonema diskriminatzeko gaitasun guztiz landua azaltzen dute berez, garapenaren hasieratik. Honela, inguru japonieradun batean jaiotako haurrek ondo bereizten dituzte lehenengo hilabeteetan /r/ eta /1/ kategoriak, nahiz bereizkuntza hori ez den japonieraz erabilgarria, eta inguruan dituzten helduak bereizkuntza hori egiteko gai ez diren arren. Werker and Tees (1984) ikertzaileek erakutsi zuten haurrak hamar hilabete inguruan "espezializatu" egiten direla, inguruan duten hizkuntzan axolazko diren bereizkuntza fonemikoetarako, eta prozesu horren ondorioz, inguruan dituzten helduen antzeko egiten direla, lehenago bereizten zituzten kategoria fonemikoak antzemateko gaitasuna galduaz. Dakigunaren arabera, espezialtze prozesu hau gizakiongan gertatzen da bakarrik. Dirudienez, gizakiok egiten duguna areagoko kategoria eraikuntza bat da: oinarrizkoa den entzumen gaitasunaren gainean, errepresentazio maila abstraktuago bat eratzeko gai gara. Oraindik ez dakigu noraino diren antzeko ala ezberdin animalien diskriminazio fonetikorako gaitasuna eta gizakiona, baina antzekotasuna den bezainbatekoa dela ere, argi da gizakiok hortik abiatuta harantzago egiten dugula bidea, fonema bezalako hizkuntz kategorietaraino, eta animaliek ez. 21 "None of this challenges Chomsky's long held conjecture that children are innately endowed with a universal grammar - a set of mental machinery that would lead all human languages to have a similar abstract character. But that shared abstract character may have as much to do with our lineage as vertebrates as with our uniquely human innovations. In Charles Darwin's immortal words, "throughout nature almost every part of each living being has probably served, in a slightly modifled condition" in some ancestor or another" (Marcus 2006: 1118).
444 I. LAKA Berriz ere Egitura Sintaktikoak liburura jotzen badugu, han egindako baieztapen gako bat hizkuntz irudikapen mailei dagokiena da: giza hizkuntzaren diseinuaren ezaugarri nagusia dugu irudikapen maila, eta irudikapen maila ezberdinak daude hizkuntzan. Fonologia eta sintaxia, esaterako, ekai eta mekanismo ezberdinez osatuta daude, nahiz maila horien artean baden loturarik noski. Hizkuntza mailak ondo sustatutako hizkunz ezaugarriak ditugu gaur, baina aurreko mendean ez zegoen honi buruzko adostasunik. Maila hauen eraketan legoke gizakiok geure ibilibide ebolutiboan sortu dugun zer "kualitatiboki" berri hori, nahiz kategoria horiek zaharragoak eta oinarrizkoagoak diren beste kategoria batzuen gainean eraiki ditugun, lehenagotik eskura geneuzkan mekanismoak erabiliaz. 6. Senezkotasuna eta espezifikotasuna: sintaxiko adibidea Egun dakigunagatik, sintaxiak dirudi hizkuntz sistemako atalik berrien eta bereziena, eta hizkuntzaren atal honek sortzen ditu eztabaidarik gehiena hizkuntzaren eboluzioa aztertzen dutenen artean. Honen arrazoia sintaxiak erakusten duen egituraketa hierarkikoa, osagai egitura eta errekurtsibitatea ditugu. Berriak ote dira ezaugarri horiek? Animaliek ba ote dituzte ezaugarri formal horiek beren konputazio mentaletan, hizkuntzarik izan ez arren, ala giza konputazioaren zantzuak ditugu hauek? Ikusiko dugunez, duela gutxi buruturiko ikerketa esperimental batzuen argitara, galdera horien erantzunak baiezko behar luke, ikerketa hauek iradokitzen dutenez, sintaxia deritzogun gaitasun konputazionala gure senide ebolutibo hurbilenetan ez baita aurkitzen, eta gure burmuinean neocortexaren atalik berrienek hartzen baitute sintaxiaren prozesamenduaren ardura. Gramatikak duen izaera konbinatoriala eta errekurtsiboa Egitura Sintaktikoak liburuan argudiatzen da hizkuntza naturalen ezaugarri abstraktuen arteko garrantzitsuenetakoak ditugula. Egungo hizkuntzalaritzan onartuta daude ezaugarri hauek, eredu teorikoa gorabehera, ondoko aipu honek erakusten duenez: "There are other universals, which are so basic that they are implicit in every linguistic theory and become most obvious when we compare language with other animal communication systems. These include the fact that language is built up from a set of reusable units, that these units combine hierarchically and recursively, and that there is systematic correspondence between how units combine and what the combination means".22 (O'Donnel, Hauser & Fitch 2005: 285) Beraz, mugi gaitezen sintaxiaren esparrura, sentsu-pertzepziotik urrunen dagoen hizkuntz atalera. Berriz ere, Egitura Sintaktikoak liburuko argumentu nagusietako bat gogoratzen hasiko gara: giza hizkuntzen ezaugarri funtsezkoa dela osagai egitura, osagaien arabera eratzea egitura, alegia. Hizkuntz teoria batek ezaugarri hau bildu behar du nahitaez, teoria egokia izango bada. Oroit gaitezen han ematen zen arrazoibideaz, laster garrantzizkoa izango da-eta gure aurkezpenerako: hizkun22 "Badira bestelako unibertsalak, hain oinarrizkoak ezen hizkuntz teoria guztietan inplizituki onartzen baitira, eta begi bistako egiten zaizkigu hizkuntza gainerako animalien komunikazio-sistemekin erkatzen dugunean. Hauen artean, hizkuntza berrerabil daitezkeen unitate multzo batekin eraikitzen dela, unitate hauek hierarkikoki eta errekurtsiboki konbinatzen direla, eta bana-banako egokitasuna dagoela unitateen konbinatze-eraren eta konbinazioaren esanahiaren artean".
SENEZKOTASUNA HIZKUNTZAN: GRAMATIKA UNIBERTSALAREN INGURUKO... 445 tza ezin bil daiteke osagai egiturarik ez duen eredu baten bitartez. Adibidez, giza hizkuntzaren sintaxia ezin bil daiteke Egoera Finituko Gramatika baten bitartez (EFG). EFG batean, hizkuntz puska sortzen da egoera/hitz batetik beste egoera/ hitz batera igaroaz sistemak eskaintzen dituen bideak erabiliaz, bidearen azken egoera/hitzera heldu arte: (7) Egoera Finituko Gramatikaren adibide eskematikoa: Honelako gramatika-eredu batek ez digu inolako osagai-egiturarik eskaintzen, eta hau arazo larria da gure helburua giza hizkuntzaren nolakotasuna azaltzea bada. Egitura Sintaktikoak liburuan zehazki erakusten zen ingelesaren zenbait egitura ezin zitezkeela egoera finituko automaten bidez bildu. Giza hizkuntzen egiturek Errusian ezagunak diren matriuska izeneko panpinen itxura dute neurri batean, osagai bat beste mota bereko osagai baten barnean bil daitekeelako, behin eta berriz, memoriak eta denborak edo neke fisikoak bakarrik (baina ez gramatikak) mugatzen duten aukera. Esaterako, ondoko euskal adibidean: (8) [[[[aldapeko] sagarraren] adarraren] puntan] Sintagma bat (aldapeko) beste sintagma baten barruan dugu (() sagarraren), eta sintagma hori, aldiz, beste baten barruan ( ( ()) adarraren) eta berriro ere ( ( (()) )puntan). Euskaldun denak badaki beste behin ere egin litekeena; hona gure matriuska txikiak, bata bestearen barruan gordeta. Ikusi dugun hau, noski, ez da ingelesak edo euskarak duten ezaugarri bitxia, baizik eta giza hizkuntzaren ezaugarri unibertsala. Ezaugarri honen izena errekurtsioa da, eta egun dakigunaren arabera, esparru honetan aurkitzen ditugu hizkuntzaren berritasun espezifikoaren zantzurik fidagarrienak. Hau, da, osagai egitura eta errekurtsioa ditugu GU partaidetzarako baldintza biak betezen dituzten hizkuntz ezaugarriak. Fitch eta Hauser (2004) ikertzaileek galdetu dute ia primateek gaitasunik ote duten osagai egituraz jabetzeko. Hizkuntza artifizial bi irakatsi zizkieten tamarin tximino talde ezberdin biri. Hizkuntzen arteako alde bakarra osagai egitura zen: hizkuntzetan bat egoera finituko hizkuntza zen, osagairik gabea, hitz bat besteari lotzen zitzaion lepoko batean bezala, baina beste hizkuntzak osagaiak zeuzkan, ez zen egoera finituko hizkuntza. Fitch-ek eta Hauser-ek aurkitu zuten tamarinek, denbora eta trebakuntzaren ondotik, lortzen zutela ezagutzea zein ziren segida gramatikalak eta zein segida ez gramatikalak egoera finituko hizkuntzaren kasuan, baina ezin zutela, denbora eta trebakuntza gorabehera, osagai egituradun hizkuntzarako gramatikaltasungramatikaltasun ezik asmatu.
AITZINEUSKARAREN GRAMATIKARANTZ (MALKAR ETA OSINETAN ZEHAR) 0. Duela 30 urte* Joseba A. Lakarra JUMI-UPV/EHU Gogoan ditut 1980-Sleko "Euskara II"-ko eskolak: aurreko urtean irakurria nuen (ulertzea besterik da) Gramatika bideetan "iraultzailearen" egileak berak eman behar zituen, zizkigun hobe, Gasteizko Fakultatean -oraindik Apaizgaitegi apaizgabeko geletan, noski- euskal sintaxi berriaren oinarriak; eta hori, gainera, "hizkuntzalaritza-arkeologia'' -ren zale (Egin dixi) omen zen Mitxelenak hara deitua. Nekez ahantz nezake zeinen erakargarri egiten zitzaizkidan Patxiren azalpenak eta, batez ere, haren galdera etengabeak eta -gehienik- haren azalpen eta galderetarik sortzen eta kateatzen ziren galdera eta azalpen askori (eta niri) artean bururatugabeak: "-Ta, esaldi hau onargarria da zuentzat?", "-Eta aditza aurrera eramaten badugu?", "-Eta erdi-aldean?", "-Eta pluralean jartzen baditugu?", "Esaldi honek esanahi bakarra ala gehiago ote du?", "-Eta adberbioak tokialdatuz?"; "Ederki, azkenik (???), biak gaizki, baina zein zein baino okerrago ala berdin-berdin?" ... ordu osoan honela eta hurrengo egun, aste eta hilabetean antzera. Bazirudien euskaldunok ere (euskaldun zaharrek batez ere) zeresana genuela euskal gramatika kontuetan, On Seberrek mende erdi lehenago garbi asko arautua eta amaitua utzi ez balu legez, urte haietantxe arautu eta itxi ziren beste zenbait Araudi edo Arautegi garrantzitsu bezala. Gutxitan legez, irakurriaren aurrean asko irabazten zuen eskolan entzunak eta ikasiak, aurrera eta atzera, gora eta behera, ezaba eta erants, zuhaitzak altxa, adarrak moz edo txerta ... ikerketa borborrean eta pilpilean, (inoiz egun batetik bestera, ez soilik idaztaldi batetik hurrengora!), baten batek zerbait eskolastikoago eta aldaezinago nahiko bide zukeen arren. Erderismos eta Aspects of the theory of syntax, "Galdegaia eta mintzagaia'', "Is Basque a SOV language?", Syntactic Structures eta Victor Sanchez de Zavala madrildar donostiratuaren bilduma bikoitza (Lakoff biak, McCowley eta Ross Chomsky eta Jackendoff-en aurka), Villasanteren harako haiek (Mitxelenaren ohar beratugabeak eta guzti) eta E. Bach-en Syntactic theory bikaina ahaztu gabe ... , uste dut gure artean enparatuko ikasgaietan ari ziren irakasleek ez zutela lortu -urte hartan eta * Lan hau MCyT-ak eta MEC-ak lagundutako bi ikerketa projekturekin lotzen da: "Monumenta Linguae Vasconum: I" (2002-2005) eta "Monumenta Linguae Vasconum: 11" (2005-2008). Eskerrak bihoazkie Gidor Bilbao, Ricardo Gomez, Julen Manterola, Celine Mounole eta Blanca Urgell taldeko kideei, eta baita Javi Ormazabali ere lan honetan eta berari lotutako nire beste zenbaiteko pundu batzuez izandako gogoeta- eta bibliografia-trukaketarengatik; horrek ez ditu bertako akats eta gabezien errudun bilakatzen, noski.
ADITZETIKO IZENEN EMANKORTASUNAREN AZTERKETA MORFOPRAGMATIKOA EUSKARAZKO CORPUS OROKOR ETA BEREZITUETAN 1. Sarrera1 Mikel Lersundi, Igone Zabala, Agurtzane Elordui UPV/EHU Nominalizazio-estrategiak ezinbestekoak dira jakintzaren garapenerako nahitaezkoa den diskurtso abstraktua aurrera eramateko. Hori dela eta, testu berezituek areago ustiatzen dituzte nominalizazio-estrategiak testu orokorrek baino eta, testu berezituen artean ere, testu mota bakoitzean (burokratikoa, teknikoa, zientifikoa ... ) mota jakin bateko estrategiak eta baliabide nominalak nagusitzen dira. Nominalizazio-estrategien emaitza informazioaren trinkotzea eta abstrakzioa dira, eta estrategia horiek erabiltzen dituzten hizkuntza-baliabideen continuumean2 izen kategoriako elementu lexikoak dira trinkotze eta abstrakzio hori mailarik altuenean lortzen dutenak. Areago, izen kategoriako elementuak dira kontzeptu eta objektuen denominazioa3 posible egiten duten bakarrak (Zabala 2007). Hori dela eta, testu berezituek aditzetiko izenen dentsitate handiagoa azaltzen dute testu orokorrek baino. Aditzetiko izenak sortzeko orduan hiztunek egiten dituzten hautapenak baldintza pragmatiko-diskurtsiboek baldintzatuak dira neurri handian. Izan ere, azterketa morfopragmatikoek4 frogatzen dute aditzetiko izenak sortzeko atzizkien arteko hautapena (en- 1 Lan hau aurrera eramateko EHUko (EHU06/94) proiektuaren eta RICOTERM-2 (HUM2004.05658-CO2-0l) proiektuaren diru-laguntzak baliatu ditugu. 2 Euskararen kasuan ADITZA < ADITZ IZENA < GENITIBODUN ADITZ IZENA < IZENA elementuez osaturik dago eskala hori. Eskalaren erdiko elementuak deberbalizazioan aurrera egiten badute ere, buru modura aditz kategoriako lexema duten egiturak dira. Egitura hauetan aditzarekin lotutako kategoria funtzionalei eragiten zaie, baina ez egituraren buruaren gramatika-kategoriari. Aditzetiko izenerako urratsa behar da izen kategoriako lexemara heltzeko eta nominalizazioa ikuspegi sintaktikotik erabatekoa izateko (Zabala eta Elordui 2006, Zabala 2007). 3 Denominazioa erreferentziazio modu bat da, hizkuntza-unitate kodifikatu bat erabiltzeagatik bereizten dena (Freixa 2003: 88). Denominazioak hiztun-komunitatearen hitzarmena behar du: erreferentzia-harreman egonkor, errepikakor eta memorizatua da. 4 Honela definitzen du Dressler-ek (1990: 3) morfopragmatikaren ikerketa-alorra: "the area of genera! pragmatic meanings of morphological rules". Ondoko alor hauek bereiz daitezke morfopragmatikaren azterketa-gaien artean: a) morfologiaren oinarri pragmatikoak, b) arau morfologikoen eta arau horiek interpretatzen dituzten hiztunen arteko harremanak eta c) arau morfologikoen eta testu-aldakortasunaren arteko harremanak. Gallegosek (2003: 79) aldarrikatzen du morfopragmatikaren azken alor honetan arreta berezia jarri beharko litzaiekeela testuaren aldagai pragmatiko-diskurtsiboen araberakoak diren alderdiei, adibidez, erregistro motari edota ahozko / idatzizko dimentsioari, horiek guztiak erabakigarriak baitira hiztunek morfologiaren baliabideez egiten duten erabilerarako.
492 M. LERSUNDI, I. ZABALA, A. ELORDUI ganche / enganchado, liga / !ig adura, en/,ace / en/,azamiento) oso maiz testuaren erregistroak baldintzatzen duela (Gallegos 2000, 2003).5 Ildo honetatik, Gallegos-ek frogatzen du itxuraz baliokideak izan daitezkeen atzizkien arteko hautapena komunikazio-ekintza markatzeko baliabide diskurtsiboa dela: erregistro kolokialek eta orokortzat har daitezkeen kazetaritzako erregistroek atzizkien aukera markatugabeak erabili ohi dituzte (gaztelaniaren kasuan -0, -e, -o) eta erregistro tekniko eta zientifikoek, aldiz, aukera markatugabeetatik urruntzeko joera dute (-ado, -aje, -cion, -dura, -miento). Urruntze hori, nolanahi ere, modu polizentrikoan egiten dela frogatzen du Gallegos-ek eta, beraz, hizkuntza bakar baten erregistro tekniko eta zientifikoetan ere tradizio diskurtsibo desberdinak garatzen direla. Adibidez, gaztelaniaren erregistro tekniko eta semitekniko modernoetan atzizkirik emankorrenak -ado eta -aje dira, -cion atzizkia dateke emankorrenetakoa erregistro zientifikoetan eta, -zon atzizkia, aldiz, nekazaritza eta nabigazioaren esparruetan. Gallegos-ek agerian uzten du testu bakar baten barruan ere, aditz-oinarri bera atzizki desberdinekin konbinaturik aurki dezakegula: kasu batzuetan arrazoi semantikoen bitartez azal daiteke aldakortasun hori (corte «ondorioa» / cortado «prozesua»; carda «objektua» edo «tresna» / cardado «prozesua») baina, beste batzuetan, atzizkien arteko alternantziak ezin azal daitezke arrazoi semantikoen bitartez. Adibidez, pe/,a / pe/,adura / pe/,ado alternantziako hiru aldakiek «ekintza» adierazten dute. Honelakoetan Gallegos-ek aldarrikatzen du aditzetiko izen hauen nominalizazio-eginkizuna testuaren egituratik abiatuta aztertu behar dela. Aditzetiko izenak testuan zehar garatzen den nominalizazio-programa baten azken estadioa dira (Iturrioz 1985, 2000). Testu baten barruan aurki ditzakegun aditzetiko izenen aldakiak nominalizazio-continuumaren maila berean daude gramatika-kategoriari eta egitura sintaktikoari bakarrik erreparatzen badiegu, baina eginkizun desberdina dute egitura komunikatiboaren eta testuaren antolakuntzaren ikuspegitik. Segida horretako elementuek prozesu anaforiko batean parte hartzen dute: pe/,adura eratorriaren bitartez, urrats bat egiten da informazioaren trinkotzean pe/,a izenarekiko eta trinkotze prozesu horren azken urratsa pelado izen eratorria da. Gallegos-ek frogatzen du semantikoki baliokideak diren termino horiek testu baten barruan erabiltzea ez dela alferrikakoa, informazioaren prozesamenduaren instantzia desberdinetara eramaten baikaituzte. Azterketa morfopragmatikoek atzizki eratorleen jokabideaz agerian utzi dituzten ondorio horiek kontuan harturik, lan honetan euskarazko aditzetiko izenen emankortasuna aztertu dugu. Corpus orokor bat eta corpus berezitu bat konparatu ditugu hurrengo hipotesi hauek egiaztatzeko asmoz: a) Aditzetiko izenak diskurtso abstrakturako eta jakintza-alor desberdinetako logogenesirako ezinbestekoak direnez, euskarak bere garapen lexiko-diskurtsiboan askotariko testu orokor eta berezituak sortzen dituen neurrian, espero 5 Morfologia lexikoari ikuspegi formal hutsetik begiratzen dioten lanetan onartzen da nozio baterako komunitate batean hitz bat (edo batzuk) finkatu direnean, blokeatu egiten direla eraketa-arauak: sarrera/ *sardura/ *sarketa; logura/ logale/ *lonahi. Nolanahi ere, batzuetan lexema bat baino gehiago azaltzen dira oinarri beretik abiatuta hainbat motatako arrazoirekin lotuta: aldaki dialektalak (logura / logale), erreferente semantiko desberdinak (idazketa/ idazkera/ idazkuntza), erregistroak eta tradizio diskurtsiboak (Ekon. hazkunde/ #haziera baina Biol. haziera/ #hazkunde). Testu motak, erregistroak eta informazioaren testuetan zeharreko antolakuntza kontuan hartzen duen ikuspegia behar da halako motibazio semantiko-funtzionalak detektatzeko.
494 M. LERSUNDI, I. ZABALA, A. ELORDUI 2. Nominalizazio-eragiketak eta garapen lexiko-diskurtsiboa Nominalizazioa morfologia, sintaxia eta semantika lexikoa gainditzen dituen eragiketa linguistiko konplexua da, eta bakarrik uler dezakegu bere osotasunean testuen antolakuntzarekin lotutako alderdiak kontuan hartzen baditugu. Nominalizazioak predikazioen bitartez adierazitako eduki proposizionalak diskurtsoan objektu modura tratatzea ahalbidetzen du.8 Nominalizazioaren emaitzarik begi bistakoenak abstrakzioa eta trinkotzea dira. Trinkotze horri esker, progresio tematikoa ahalbidetzen duten topikoak eraikitzen dira diskurtsoan. Topiko berriek predikazio berrien argumentu bezala jokatzen dute eta diskurtsoaren progresio tematikoa ahalbidetzen dute. Nominalizazio-eragiketen bitartez, hizkuntzak entitate (abstraktu) berriak adierazteko gaitasuna ere lortzen du: izen abstraktuak nominalizazio-eragiketan kristaltze lexikala baino ez dira. Izen abstraktuek posible egiten dute pentsamendu konplexu eta artikulatuak garatzea. Hori dela eta, nominalizazioak eginkizun garrantzitsua du testuaren antolakuntzan ez ezik, baita logogenesian ere, bereziki testu tekniko eta zientifiko abstraktuen ekoizpenean (Iturrioz 2000). Nominalizazioak posible egiten du diskurtso abstraktua garatzea: nominalizazio-eragiketak beharrezkoak dira predikazioen bitartez adierazitako ideiak modu trinkoago eta zehatzagoan formulatzeko ez ezik, ideia berriak formulatzeko ere. Ildo honetatik, nominalizazioaren bitarteko abstrakzioa mota jakin bateko testu-antolakuntzarekin lotuta dago, zehazkiago mota jakin bateko progresio tematikoarekin: gertaera konkretuetatik edo ekintza jakin batzuetatik hasi eta eduki sentsorialetatik eta erreferentzia situazionaletatik gero eta deslotuago dauden mailetara doan progresioarekin. Hona hemen Iturriozek (2000: 86) progresio horretarako eskaintzen duen eskema eta adibidea euskaraturik: generiko tasuna trinkotzea metalek elektrizitatea eroaten dute ➔ metalek eroaten dute ➔ metalak eroaleak dira ➔ eroapena erreiflkazioa ➔ eroaletasuna Goiko eskeman ikus daitekeen bezala, proposizio generiko batetik abiatuta, proposizioak adierazten duen gertaera argumentuetatik askatuz doa, aditzetiko izenei esker. Aditzetiko izenen bidez lortzen den trinkotzeari esker, kontzeptu konplexu bat izen batean enkapsulatzen da, eta erreifikatu egiten da diskurtsoaren objektuan eraldatzeko. Diskurtsoaren objektuak topiko diskurtsibo modura erabiltzen dira. Nominalizazio-estrategietan hizkuntzaren lexikoian aldez aurretik dauden izenak erabiltzen dira maiz baina, hizkuntzaren lexikoian diskurtso-beharrei erantzuteko ize- 8 Halliday-k (1985) "grammatical metaphorization" deritzo prozesu honi. Metaforizazio prozesu honen bitartez, perpaus batek deskribatzen duen gertaera baten osagaiek bigarren mailako funtzio semantikoak bete ditzakete. Adibidez, ]ohn arrived yesterday eta ]ohn's arrival took four hours segidak konparatzen baditugu, ]ohn's arrival segidak aurreko perpausaren subjektua eta prozesua osagai bakar batean bildu eta predikazio baten subjektuaren bigarren mailako funtzio sintaktikoa bete dezake. Metaforizazio honen eginkizun pragmatikoa da informazioa esaldian trinkotzea.
ADITZETIKO IZENEN EMANKORTASUNAREN AZTERKETA. .. 495 nik ez dagoenean, testuen ekoizleek sortu egingo dituzte beharrezkoak dituzten izenak. Ohikoena izaten da izen horiek morfologia-arauen bitartez sortzea (izen deadjetibalak edo denominalak) edo, bestela, beste hizkuntza batetik mailegatzea. Lexema berriak hizkuntzaren lexikoiaren parte izatera hel daitezke hizketa-komunitate batean (edota diskurtso-komunitate batean) finkatzen badira. Behin eratorria finkatuta, adiera berriak sortzen dituzten aldaketa semantikoak gerta daitezke. Gallegos-ek (2000, 2003) "desplazamientos metonimicos o topicalizaciones semanticas" deritze aldaketa horiei. Aditzetiko izen eratorrien kasuan, oinarrizko esanahiak «ekintza» (ad. garbiketa) edo «egilea» (ad. garbitzaile) izan ohi dira eta adjektiboetiko izen eratorrien kasuan "ezaugarria'' (ad. garbitasun). Aldaketa semantikoak direla eta, "egoera iraunkorra", "ondorio edo emaitza", "objektua", "instrumentua'', "lekua", "garaia'' bezalako esanahiak sor daitezke. Aditzetiko izenei hizkuntzaren garapen lexiko-diskurtsiboaren ikuspegitik begiratzen diegunean, espero izatekoa da horrelako izenak nabariki ugaritzea hizkuntza diskurtso abstraktua garatzeko erabiltzen den neurrian, eta bereziki diskurtso berezitua garatzeko erabiltzen den neurrian.9 Horrelako izenen ugaritzea garapen lexiko-diskurtsiboaren emaitza da, baina lexemen agerpena garapen horren lehen urratsa baino ez da izango. Geroko urratsak dira aldaketa semantikoen bitartez lehengo lexemek edota lexema berriek adiera berriak lortzea, eta lexemak osatzeko erabiltzen diren atzizkien emankortasunak genero, erregistro edota tradizio diskurtsiboen araberako banaketa azaltzea. Lexema bakoitzaren inguruan gertatzen den garapena, lan lexikografikoetan islatu ohi da, eta lan horietan azter daiteke. Gainera, hiztegi-elementu desberdinen adiera semantikoak eta erregistro desberdinetan zeharreko erabilerak hiztegietan islatze horrek berak laguntzen dio garapen lexiko-diskurtsiboari. Ondoko adibidean ikus daiteke ondo garatutako hiztegi-elementu baten adierak eta erabilerak nola islatzen diren hiztegi batean: sarrera izenak hainbat aldaketa semantiko jasan ditu «ekintza» eta «ondorio» ez ezik, "lekua'' eta "objektua'' adierazteraino, eta objektuen artean, objektu espezializatuak musika edota hiztegigintzarekin lotutakoak. Bestetik, adiera eta erabilera bereziak lortu ditu zenbait erregistro teknikoren barruan, bereziki, Ekonomiaren eta Informatikaren bereizgarriak diren testuen barruan: sarrera. iz 1. Sartzea (ekintza eta ondorioa). Ikustekoa izan zen irabazleek hirian egin zuten sarrera. 2. Toki batean sartzeko lekua. Sarrera hemendik du hotel honek. 3. Ikuskizun batean sartzeko eskubidea ematen duen txartela. Kontzerturako sarrerak erosi ditut. 4. Obra idatzi baten hasieran, gaiaren aurkezpen gisa egin ohi den azalpena. 5. Hiztegi edo entziklopedia batean, karaktere bereziz nabarmendutako hitz, termino edo izen berezia, berari dagozkion informazioak segidan dagoen artikuluan bildurik dituena. 6. (Ekon.) Dirutan neurtutako aberastasun-etorria; nonbait jasotzen den diru-kantitatea. Aurten sarrera handiak izan ditu enpresa horrek. 7. (Inform.) Programa bati, beronek prozesa ditzan, ematen zaizkion datuak; datu hauek sartzean datzan eragiketa. (Euskal Hiztegi Modernoa 2000) 9 Ideia hau ondo ulertu zuen jadanik Jakobi-k (1903) sanskritoaren estilo nominala aztertu zuenean eta edukiaren kondentsazioarekin lotu zuenean. Jakobi-ren arabera, kulturaren aurrerapenarekin batera hizkuntzak nominalizatzaileago bihurtzen dira. Porzig-ek (1930: 68), ildo beretik, aldarrikatzen du eduki proposizionalak nominalizazioaren bidez erreifikatzeko prozesua pentsamenduaren aurrerapenaren oinarrian dagoela.
496 M. LERSUNDI, I. ZABALA, A. ELORDUI Laburbilduz, aditzetiko izenak ezinbestekoak dira diskurtso abstrakturako eta jakintza-alor desberdinetako logogenesirako. Euskara esparru berezituak irabazten doan neurrian, espero izatekoa da halako izenak sortzen dituzten arauek emankortasun handia izatea eta hizkuntza, oro har, gero eta nominalizatzaileago bihurtzen joatea. Garapen lexiko-diskurtsibo horren aztarnak hiztegien datuak aztertuz iker daitezke: hiztegietan sarrera berriak agertzea testuetan gauzatzen diren prozesu neologiko denominatiboen emaitza izango da, eta adierak ugaritzea neologia semantikoaren aztarna. Nolanahi ere, garapen lexiko-diskurtsibo azkarreko uneetan espero izatekoa da corpusetan askoz ere handiagoa izatea prozesu neologikoen emankortasuna hiztegietan islatzen dena baino. Corpusen azterketatik hainbat datu lor ditzakegu: a) prozesu neologikoetan atzizki desberdinek duten emankortasuna eta b) atzizkien banaketa morfopragmatikoa testu moten eta erregistroen arabera. 10 3. Hiztegien eta corpusen azterketa Azken puntu honetan hiztegien eta corpusen azterketaren emaitzak agertuko ditugu. 3.1. puntuan, Sarasolaren Euskal Hiztegiaren eta Elhuyarren Euskal Hiztegi Modernoaren erkaketaren emaitzak azalduko ditugu: bi hiztegi hauetako sarrera eta adiera kopuruak eta atzizki bakoitzaren emankortasuna erkatu ditugu. Erkaketaren helburua izan da tradizio idatziaren joerak eta euskara batuaz azken urte hauetan idatzitako testuen joerak erkatzea: Sarasolaren hiztegia tradizioaren adierazletzat hartu dugu eta Elhuyarren hiztegia euskara batuaren sorreratik gertaturiko garapenaren adierazletzat. 3.2. puntuan, hiztegiak corpusekin konparatuko ditugu, ZT corpus espezializatuarekin, eta EPG-P eta EPG-L corpus orokorrekin. Corpusetako datuek ematen digute hiztegietan oraindik kodifikaturik ez dagoen garapen lexiko-diskurtsiboaren berri. 3.3. puntuan, ZT corpus berezitua konparatuko dugu EPG corpus orokorrarekin eta EPG corpuseko bi azpicorpusak (prentsako testuez osaturiko EPG-P eta liburuez osaturiko EPG-L) elkarren artean. Helburua da aditzetiko izenak sortzeko arauen emankortasuna eta atzizki desberdinen arteko hautapenak esparru ezberdinetako balizko tradizio diskurtsiboekin uztartzea. 3.4. puntuan, atzizkien banaketa aztertuko dugu ZT corpuseko alorretan zehar, atzizki hauen alorrez alorreko banaketa morfopragmatikoaren zantzuak bilatzeko asmoz. 3.1. Hiztegien arteko konparazioa Atal honetan Sarasolaren Euskal Hiztegian (EH) eta Elhuyarren Euskal Hiztegi Modernoan (EHM) aditzetiko izenak sortzen dituzten atzizki eratorleek (-dura, 10 Aldakortasuna ikertzeko azterketa intratestualak ere egin behar dira, itxuraz erredundanteak izan daitezkeen aldakiek testuko informazioaren antolakuntzaren ikuspegitik banaketa funtzionalik ba ote duten jakin ahal izateko. Lan honetan hiztegien eta corpusen azterketa kuantitatiboa baizik ez dugu egingo. Liburu baten azterketa intratestualerako, ikus Iturrioz (2000). lturriozek Juan Garmendia Larranagaren Eskulangintza!Artesania Vasca liburua aztertu du, nominalizazio-eragiketen ikuspegitik. Besteak beste ondorioztatu du -tze atzizkia topiko berriak sartzeko erabiltzen dela nagusiki liburu horretan eta -keta atzizkia duten elementuak, aldiz, anaforikoak izaten direla eta funtsezko topikoak adierazteko erabiltzen direla. Nominalizazio-eskalan -tze azaltzen da lehenago eta -keta geroago.
ADITZETIKO IZENEN EMANKORTASUNAREN AZTERKETA. .. 499 3.2. Hiztegien eta corpusen arteko konparazioa Corpusetako datuak hiztegien datuekin konparatuz ikus daiteke ZT corpus berezituko lema kopurua askoz ere handiagoa dela hiztegietako sarrera kopurua baino, eta EPG corpuseko lema kopurua baino (ikus 2. irudia). Oro har, prentsako testuetan lema desberdin gutxiago azaltzen dira liburuez osaturiko corpusean baino, baina aldea ez da oso handia. Bestetik, ikus dezakegu, oro har, EPG corpuseko bi azpicorpusek gainditzen dutela EH hiztegia lema kopuruan; baina, era berean, lema gutxiago azaltzen dituztela, oro har, EHMk dituen sarrera kopurua baino. EHM hiztegiaren eta ZT corpusaren artean dagoen aldeak agerian uzten du zein den hiztegietan kodifikatuta ez dauden neologismoen kopurua. Lau atzizkiren kasuan (-era, -kunde, -men eta -tza) EHn EHMn baino sarrera gehiago (edo sarrera kopuru bera) daude, eta kasu horietan, hain zuzen ere, EHko kopuruak EPGkoak baino handiagoak dira, edo oso antzekoak. Corpus horiei begira badirudi egun atzizki horiek ez direla emankorrak aditzetiko izen berriak sortzeko. 3.3. ZT corpusaren eta EPGko azpicorpusen arteko konparazioa Hasteko, EPGko bi azpicorpusak konparatu ditugu elkarren artean, bietan eta bietako batean bakarrik azaltzen diren lema kopuruak bereizteko asmoz. 3. irudian ikus daiteke bi corpusek partekatzen dituzten aditzetiko izenen kopurua oso handia dela; oso txikia da, berriz, EPG-Pn edo EPG-Ln bakarrik azaltzen diren lemen kopurua. EPG-L azpicorpusean bakarrik azaltzen diren lemen kopurua altuagoa da EPG-P azpicorpusean bakarrik azaltzen direnen kopurua baino. Honek agerian uzten du liburuetan diskurtso abstraktuak leku gehiago betetzen duela eta aditzetiko izenen behar handiagoa dagoela prentsako testuetan baino. 300,----------------------------, 250+--------------------------+- 100 dura era keta kunde kuntza men mendu pen tza tze zio -+- bietan 106 51 184 11 42 61 68 133 66 79 267 -- EPG-Pn bakarrik 6 0 21 4 2 9 10 2 5 32 -tr- EPG-Ln bakarrik 21 17 52 5 15 18 13 24 14 8 65 3. irudia EPG-P / EPG-L konparazioa (lemak) Ondoren, konparatu dugu ZT corpusa EPGko bi azpicorpusekin. Corpusen arteko konparazioa eginda, ikus daiteke EPGn azaltzen diren lema gehienak ZT
ADITZETIKO IZENEN EMANKORTASUNAREN AZTERKETA ... 501 bat, -tze atzizkiak gehiago ustiatzen ditu EPG corpusak baino. Aitzitik, -dura, -men, -mendu, -tza eta -zio atzizkien emankortasuna handiagoa da EPG corpusean ZT corpusean baino. Gainerako atzizkien emankortasuna berdintsua da hiru corpusetan. 30,00 25,00 20,00 15,00 10,00 5,00 0,00 dura era keta kunde kuntza men mendu pen tza tze zio -+- ZT 6,36 7,31 20,08 1,13 4,24 2,89 4,49 11 ,28 4,21 24,18 13,84 -11- EPG-P 9,14 4,81 18,11 1,22 4,40 5,14 6,28 11,66 5,87 6,85 26,51 -c,- EPG-L 9,64 5,16 17,91 1,14 4,25 5,99 6,15 11,91 6,07 6,60 25,19 6. irudia Atzizkien emankortasunaren konparazioa corpusetan(%) 3.4. ZT corpusaren barruko alorren arteko konparazioa Azkeneko atal honetan atzizkien banaketa aztertu dugu ZT corpuseko alorretan zehar. Hauexek dira ZT corpusean bereizten diren alorrak: 11 Biziaren Zientziak (BZ), Lurraren Zientziak (LZ), Bestelakoak (Ekonomia, Arte-teknologiak, Antropologia ... ) (BS), Orokorra (OR), Materia eta Energiaren Zientziak (Fisika eta Kimika) (ME), Teknologiak (Teknologia Mekanikoa, Teknologia Elektrikoa / Elektronikoa, Telekomunikazioak, Informatika, Aeronautika) (TE), Zientzia Zehatzak (Matematika eta Logika) (ZZ). ZT corpuseko atzizkien emankortasuna alorrez alor aztertu dugu. Zenbait alorretan (BZ, LZ, BS eta OR) -zio atzizkia nagusitzen da (ikus 7. eta 8. irudiak) eta beste batzuetan (ME, TE eta ZZ), aldiz, -keta atzizkia da nabarmenena (ikus 9. irudia). Joera morfopragmatikoen ikuspegi xeheagoa izateko, hiru talde egin ditugu alorren artean, -zio eta -keta atzizkien nagusitasuna eta alorren arteko hurbiltasun tematikoa kontuan hartuta: a) batetik, Biziaren Zientziak eta Lurraren Zientziak (BZ, LZ); b) bestetik, giza edo gizarte-zientzietan sar daitezkeen alorrak (BS, OR) eta c) azkenik, Teknologiak, Fisika eta Kimika eta Zientzia Zehatzak (ME, TE, ZZ). Atzizkiek atal horietako bakoitzaren alorretan duten banaketa konparatu dugu ZT corpus murriztuko alor guztietan duten banaketa metatuarekiko, alor bakoitzean dauden joerak corpus osoaren joerekin erkatzeko. 11 Orain arteko datuak ZT corpus osoa kontuan hartuta ateratakoak izan dira. Atal honetako datuak, aldiz, ZT corpuseko eskuz zuzendutako zatitik atera ditugu: corpus murriztu hori orekatuaren parte denez, alorrez alorreko emankortasunaren konparazioa finagoa egin ahal izan dugu.
ADITZETIKO IZENEN EMANKORTASUNAREN AZTERKETA. .. 503 duten emankortasuna konparatu dugu balio metatuekin. Corpuseko alor hauetan ere, BZ eta LZ alorretan bezala, -zio atzizkia gailentzen da, eta atzizki honek dituen balioak bat datoz corpus osoko balio metatuekin. -dura eta -keta atzizkien balioak, berriz, baxuagoak dira balio metatuak baino, eta gainerako atzizki guztien balioak altuagoak dira balio metatuak baino. 30,00 25,00 20,00 15,00 10,00 5,00 ........ ~ 0,00 dura era keta kunde kuntza men mendu pen tza tze zio -+- ME 9,27 7,64 26,30 0,98 5,04 2,93 4,07 13,30 2,11 7,64 20,70 - TE 8,75 7,71 22,90 1,18 5,00 3,26 4,38 11 ,90 2,85 11,80 20,30 -tr- ZZ 5,19 9,69 27,00 1,38 5,19 3,46 3, 11 18,00 3,46 5,19 18,30 · ·X··· DENAK 7,15 7,73 22,57 1,35 4,76 3,90 5,28 12,97 3,77 12,04 18,48 9. irudia Atzizkien banaketa Materia eta Energiaren (ME), Teknologien (TE) eta Zientzia Zehatzen (ZZ) alorretan ZTko alor guztien banaketa metatuarekiko (%) c) Azkenik, ME, TE eta ZZ alorretako datuak erkatu ditugu elkarren artean eta datu metatuekiko. Hiru alor hauek ZT corpuseko beste alorretatik bereizten dira -keta atzizkiaren erabilera handiagatik. Hiru alorren artean, ZZ alorra bereizten da -pen atzizkiaren erabilera handiagatik eta -dura eta -tze atzizkien erabilera mugatuagatik. TE alorraren bereizgarria da -tze atzizkiaren erabilera handia. Azkenik, ME alorra bat dator ZZ alorrarekin -keta atzizkiaren erabileran, baina TE alorrarekin bat egiten du -zio atzizkiaren erabileran. ME alor honetan, -tze atzizkiaren erabilera TE alorrean baino nabariki baxuagoa da, baina ZZ alorrean baino handiagoa. Logikoa da atzizkien banaketa hau; izan ere, Fisikak eta Kimikak matematikaren erabilera handia egiten dute, baina deskribatzen dituzten prozesu asko bat datoz Teknologiek deskribatzen dituztenekin. 4. Ondorioak Azterketa morfopragmatikoek agerian uzten dute aditzetiko izenak sortzeko eta erabiltzeko orduan hiztunek egiten dituzten hautapenak faktore pragmatiko-diskurtsiboek baldintzatuak direla. Lan honetan frogatu dugu euskara batuaren garapenean espero izatekoak ziren zenbait joera morfopragmatiko zirriborratzen doazela: a) Euskara nominalizatzaileago bihurtzen ari da erabilera-esparru berriak irabaztearekin batera eta, bereziki, esparru berezituak irabaztearekin batera: Euskal Hiztegi Modernoan kodifikaturiko aditzetiko izenen sarrera eta adiera kopurua nabariki
504 M. LERSUNDI, I. ZABALA, A. ELORDUI handiagoa da tradizioaren adierazletzat hartu dugun Sarasolaren Euskal Hiztegian azaltzen direnena baino. Areago, corpusetako testuek EH eta EHM hiztegietan kodifikaturik ez dauden aditzetiko izenen kopuru handia azaltzen dute. b) Atzizkien emankortasunaren balioak sarreretan eta adieretan konparatu ditugu, neologia semantiko-funtzionalaren joeren berri izateko, eta ikusi dugu bi hiztegi horietan kodifikaturiko aditzetiko izenen artean -tze atzizkia izan dela emankorrena sarrera berrien kopuruari dagokionez, baina oso emankortasun txikia izan duela adiera berriak emateko orduan. Datu hori ondo uztartzen da -tze atzizkiak aditzetiko izenen oinarrizko esanahia («ekintza» edo «prozesua») bakarrik adierazteko duen joerarekin eta generalizazio-eskalan hasierako estadioak betetzearekin ere. Adieren emankortasunean aldiz, -zio atzizkia gailentzen zaie gainerako guztiei. Honek pentsarazten digu aditzetiko izenen emankortasun semantikofuntzionala mailegutzaren mendekoa dela neurri handian. c) Aditzetiko izenen lema kopurua nabariki handiagoa da ZT corpus berezituan EPG corpus orokorrean baino eta, EPG corpusaren barruan ere, askoz ere handiagoa da liburuez osaturiko azpicorpusean prentsako azpicorpusean baino. Corpusek islatzen duten aditzetiko izenen beharra ere desberdina da: ZT corpusak EPG corpuseko lema gehienak erabiltzen ditu baina, hala ere, beste corpusetan azaltzen ez diren lema ugari sortu behar izan ditu. Datu hauek ondo uztartzen dira aditzetiko izenek diskurtsoan dituzten eginkizunekin: besteak beste diskurtso abstraktua, eta bereziki diskurtso berezitua, garatzea ahalbidetzen duten abstrakzioarekin eta trinkotzearekin. d) Atzizkien emankortasunari dagokionez ere, joera desberdinak erakusten dituzte ZT corpus berezituak eta EPG corpus orokorrak. EPG corpuseko prentsako testuetan eta liburuen testuetan atzizkiek azaltzen dituzte emankortasunaren balioak parekoak dira atzizki guztietarako. ZT corpusak aldiz, -era, -keta, eta, batik bat, -tze atzizkiak gehiago ustiatzen ditu EPG corpusak baino, eta -dura, -men, -mendu, -tza, eta -zio atzizkien emankortasuna, aldiz, handiagoa da EPG corpusean ZT corpusean baino. e) Azkenik, ZT corpus orekatuan alorrez alorreko konparazioa eginez, zenbait joera morfopragmatiko detektatu ditugu. Morfopragmatikaren hatsarreen arabera, komunitate diskurtsiboen joera hauek arrazoi funtzionalak dituzte atzean: azterketa intratestualak behar dira arrazoi funtzionalak detektatu ahal izateko. Ondoko puntuetan laburbiltzen ditugu aurkitutako joerak. f) ZT corpuseko alorren arteko erkaketaren lehen urrats batean aurkitu dugu zenbait alorretan (BZ, LZ, BS eta OR) -zio atzizkia nagusitzen dela eta beste zenbaitetan (ME, TE eta ZZ) -keta atzizkia. g) Bestetik, alorrak ZT corpus murriztu osoaren joera orokorrekin konparatuz, bereizketa morfopragmatiko finagoak egin ditugu: i) Natur Zientziak (BZ eta LZ alorrak) -zio eta -pen atzizkien erabilera handiagatik eta -tze atzizkiaren erabilera mugatuagatik bereizten dira beste alorretatik. Lurraren Zientziak (LZ) -dura atzizkiaren erabilera handiagatik bereizten dira Biziaren Zientzietatik (BZ). ii) Besteak beste, Ekonomia, Arte-teknologiak eta Antropologia giza eta gizarte-zientzien alorrak biltzen dituzten atalek (BS eta OR), -zio atzizkiaren emankortasun handia azaltzen dute, Natur Zientziek bezala, baina -dura eta -keta atzizkiak nabariki gutxiago ustiatzen dituzte ZT corpuseko beste alorrek
ERRONKARIBARKO OIKONIMIA, MITOAK ETA ELEZAHARRA 0. Sarrera Juan Karlos Lopez-Mugartza Iriarte Nafarroako Unibertsitate Publikoa Patxi Goenaga irakasle onari, eta ezjakintasunaren iluntasun gorrian euskararen argia piztu zidaten guztiei Erronkari Ibarra Euskal Herriko giltzurruna zela esan zuelarik, Salvador Barandiaran (1956) ikertzaileak ez zuen kontuan hartu lur hau guztia noizbait Euskal Herriaren bihotzean kokatuta egon zela, erromatarren garaiko Euskal Herriaren erdi-erdian zegoela, lau puntu kardinaletatik euskal lurrez inguraturik. Garai haietan garrantzi handiko ibarra izanen zen Erronkari eta uste izatekoa da bere eragina hedatuko zuela inguruko euskara guztien baitan. Antzinean ez zen bazter hizkera izanen, erdiguneko hizkera baizik; ez zen erraina izanen, bihotza baizik, eta oikonimia galdutako tornuaren lekuko dugu. Oikonimia herri bateko etxeen izenez ez ezik, orobat beste eraikin askoren izenez ere arduratzen da, erroten, borden, parrokien eta elizen izenez adibidez. Gauza jakina da herri eta hiri anitz duen ibarra indartsua eta garrantzi handikoa dela. Jakin ere badakigu parrokia bat eraiki den lekuan herri edo herrixkaren bat dagoela edo, bederen, noizbait egon dela. Oikonimiak hauxe erakutsi digu: Erronkarin parrokia asko izan direla, hau da, herri anitz egon direla, botere eta eragin handiko ibarra izan dela Erronkari. Erronkaribar zazpi udalerriz eta hustu diren zenbait herriz osatuta dago. Egun, Bidankoze, Burgi, Garde, Erronkari, Izaba, Urzainki eta Uztarroze dira harana osatzen duten herriak. Aldiz, galdu diren herri edo auzoen artean Burgiko Urdaspal (edo Burdaspa~ eta Erronkariko Nabarzato dira ezagunenak. Dena den, hauek ez ziren bakarrak. Roldan Jimenoren tesian (2002: 358-67) hustu ziren beste herri hauen berri ematen da: Erronkari aldean Aniauz, Ainos edo Anues eta Bidankozetik gertu, Bidangoitz. Aniauz herri hustuari dagokionez, toponimian Anayre ( 1611 NPA) 1 bezala aipatzen da (egun, Anaize). San Migelen gurtzari eskainitako eliza omen zuen eta XIII. mendearen bukaerarako hustuta egonen zen egilearen iritziz. Bidangoitz herri hustuaz denaz bezainbatean, Bidankozarte deritzan tokian zegokeen. Bidankozeko auwa izanik, herritik oso hurbil kokatuta zegoen eta San Sebastianen gurtzari eskainitako parrokia bat zuen, XII. mendekoa, gerora La Asuncion izenpean ezagunagoa izan dena. Bestalde, Roldan 1 Nafarroako Protokoloen Artxiboa (notarioen protokoloak); hemendik aurrera, NPA.
524 ]. K. LOPEZ-MUGARTZA IRIARTE Jimeno historialariak ohar pertsonalean aipatu didanez, Burgiko inguruetan beste bost herri hauek zeuden: Segarra, Uli, Urge, Cortes eta Cevera, horiek ere gaur egun galduak. 0.1. Justo Bake, Eusebio Tolosana eta gainerako informatzaileak Garrantzi handiko ibarra da Erronkari eta itzal handikoak ere lehengo eta egungo erronkariarrak: Erronkariko Julian Gayarre tenorea (bere izeba Juanari gutun bat guztiz euskaraz idatzi ziona), Gardeko Pedro Bereterra (Pedro Navarro deitua, Oliveto Kondea), Urzainkiko Gregorio Krutxaga gerrilarien buruzagia (Espoz eta2 Minaren partidakoa), Izabako Markos (Lepantoko heroia), Aita Tomas Burgikoa (xvm. mendeko intelektual kaputxinoa) eta beste hainbat. Baina niri bereziki interesatzen zaizkidanak egungo gizon eta emakumeak dira. Ibarraren historia egunez egun idazten dutenak beren neke eta bizipenekin. Horietako asko eta asko ezagutzeko eta beraien adiskidea izateko zortea izan dut. Orain, batzuk joan zaizkigularik, dolu eta damu dut haiekin gehiagotan egon ez izana, haiengandik gehiago ikasi ez izana. Hauek dira, herriz herri, lan hau egiten laguntza eman didaten jaun-andreak, haientzat nire esker ona: Bidankozen, Crisanto Pasquel Ornat (almadiazaina); Burgin, Carlos Zabalza Elizalde (abeltzaina), Caridad Tolosana Laspidea (etxekoandrea), Pedro Sanz "Larranbe" (egurgilea), Ana Maria de Zabalza (etxekoandrea), Hilario Glaria Urzainki (abeltzaina), eta bere lehengusu "Cerrajero" (abeltzaina hau ere), Eusebio Tolosana Alastuey "Modesto" (egurgilea, almadiazaina eta Erronkaribarko etxeen ateak ireki zizkidana); Erronkarin, Arturo Gale ( udal langilea), bere emazte Ana Maria Donazar (etxekoandrea) eta Constancio Barrikat Marko (zinegotzi ohia); Garden, Juan Anaut Sanz (abeltzaina); Izaban, Justo Bake Salbotx jauna (bidegintzako langilea eta adiskidea) eta Orestes Tapia (Izabako alkate ohia); Urzainkin, Nikolas Nekotx ''Argonz" (egurgilea, abeltzaina eta Justoren adiskide mina); Uztarrozen Luis Landa (udaltzain ohia) eta Manuel Labairu Lasa (abeltzaina). Oikonimiaren garrantziaz eta gure informatzaileen lanaren balioaz ohartarazi ondoren goazen orain orri hauetara ekarri gaituztenak, alegia, oikonimoak, aztertzera. Banaka, hasiera batean; multzoka, artikulu honen bukaeran. 1. Oikonimoak banaka harturik 1.1. Mari, Izabako izen berezia eta oikonimoen lehenengo osagaia Erronkaribarren inguruko hizkuntzen eragina nabaria izateaz gainera, beste mota ezberdinetako eraginak ere aurki ditzakegu, ez hizkuntzaren mailakoak, sinesmen, kultura edo ohitura arlokoak baizik. Belagoa aldean, adibidez, Arrakoko trikuharriaren ondoan ermita bat dago, Arrak.oko Andre Mariaren gurtzari eskainia: Arrakoko Santa Maria ("la gleyse de Ste. Marie de arraco d'Issabe", 1589.09.07 PADA).3 Inguru honetako oikonimian eta toponimian Maria edota Mari izenaren arrasto ugari daude: Maridugi eta As Foyas 2 XIX. mendeko frantsesen bando euskarazkoan hala idatzita (Patxi Salaberriren oharra; hemendik aurrera, Salaberri) 3 Pirinio Atlantikoak Departamenduko Artxiboak (Paue); hemendik aurrera, PADA.
526 ]. K. LOPEZ-MUGARTZA IRIARTE San Miguel Igariko bidean eta La Asuncion edo San Sebastidn; Erronkarin, Ntra. Sra. del Castillo eta San Sebastian de Nabarzato; Garden, Ntra. Sra. de Zuberoa Kalbeirako saihestokian; Izaban, La Virgen de Idoya; Urzainkin, EI Salvador; Uztarrozen San Cristobal, San juan, San Nicasio eta La Virgen del Patrocinio. Gauza bera gertatzen da Burgin, eta oikonimiak argi eta garbi uzten du Ama Birjinari dioten atxikimendua, bere gurtzaren aldeko arrasto onomastikoak edonon aurki eta behin eta berriz errepikatzen direlako (La Virgen del Camino, La Virgen de la Pena, La Virgen del Castillo). Jaiera honi hertsiki loturik La Borda de la Virgen oikonimoa agertzen zaigu. Ama Birjinak ermitak eta elizak izateaz gainera borda bat ere bai baitu Burgin, ziur aski hemengo kristauak hobeki zaintzeko. Hala eta guztiz ere, lehiakide zaildu batzuk ditu herrian, menderen mendetan katolizismoarekin batera sinesmenak eta erritu magikoak tartekatu baitira hemen. La Casa de !as Broxas oikonimoa esandakoaren adibide garbia dugu. Etxe horretan bertan Burgiko sorginak biltzen zirela zioten. 1569 urtea zelarik, burugabeko salaketa batek Burgiko herria nahasi, astindu eta beldurraren zirrara herriko zoko guztietara hedatu zuen (cf. Idoate 1977). Inkisizioaren tribunalaren aurrean Burgiko neskato eta andre batzuk, Don Pedro de Lekunberri apaizarekin batera, epaituak izan ziren sorginak zirelakoan. Don Pedro de Lekunberri Burgiko apaizak bizimodu lasaia omen zeraman bere herrian. Lagun handiak omen zituen, etsaiak ere handi eta bekaizkeriaz beteak. Apaiza ederki moldatzen zen herriko emazteki anitzekin, etxera ere gonbidatzen baitzituen. Gauean, emakume hauekin guztiekin ateratzen omen zen paseatzera. Ilargiaren argitan, herriko sarrerak seinalatzen zituzten gurutzeetaraino hurbiltzen omen ziren. Bidean zihoazelarik, barre algarak eta ahots ozenak entzuten zirela zioten eta Ama Birjinari iseka egiten ziotela. Bestalde, herriko haurrak ipurtargi bila joan ziren gau batean, txakur baten antza zuen zomorro beltz adardun eta nazkagarri bat atera zitzaien erreka ondoko belarren artetik. Grazietak, neska txikiak, piztitxoa altzoan hartu eta ferekatu egin zuen: la dicha gracieta (lo tomo) en la halda y lo comenro a maytear con !as manos.7 Grazietaren amak eta amonak sorgin ospea zuten Burgin eta Don Pedro de Lekunberriren lagun minak omen ziren. Neskatoak izaki higuingarri hura eskuetan izan ondoren bere lagun bati bota zion eta mantalean erori zitzaion. Izuak eraginda jesus! esan zuen eta, aldi berean, mantala tenkatu ere bai. Orduan, tenk egitearen ondorioz edo, agian, Jesusen izena aipatze hutsarengatik, batek daki, animalia beltzak jauzi egin zuen eta desagertu zen sastraken artean. Lekua ongi arakatu arren, ez zuten berriro aurkitu. Ikustezin bilakatu ote zen beldurrez, umeak lasterka Don Pedroren etxera joan ziren gertatutakoa kontatzera, baina han ez zuten apaiza aurkitu, eta bai, ordea, Grazietaren ama. Emakumea sukaldean ari zen lanean, baina etxe berean, ukuiluan, aker beltz izugarri bat ikusi zuten. Beldurtu ziren berriro. Sukaldeko andreari, Grazietaren amari, gertatutako guztia kontatu zioten zehatz-mehatz, baina hura, zirkinik ere egin gabe, ez zen batere izutu. Aitzitik, Jaungoikoaz arnegatzeko konjuro batzuk erakutsi omen zizkien: 7 1569.09.08, Nafarroako Elizbarrutiko Artxiboa (hemendik aurrera, NEA), 4. karpeta.
ERRONKARIBARKO OIKONIMIA, MITOAK ETA ELEZAHARRA 529 1.6. Bizkaitarra eta eskumikatuak Mairuena ez zen, halere, ihesaldi ospetsu bakarra. 1584an gertaera bitxi bat gertatu zen. Otsein bizkaitar bat, bere jabearengandik ihesean omen zebilena, Erronkarira iritsi zen ugazabari lapurtutako bi mandoekin. Finean, muga gainditzea lortu eta nagusiari lapurtutako burdinaren salmentan eskuraturiko diruarekin bizimodu berri bati ekin ahal izan omen zion. Sorginak, mairuak, juduak eta gainerako "gaizkileak" kristau onen modura bizi ez zirenez, zigortu nahi izan zituen Inkisizioak. Halere, behin baino gehiagotan, zail samar egiten zitzaion jakitea nor zen sorgin, nor mairu, nor judu. Batzuek kristau onaren itxura egiten bazuten ere, ez ziren kristauak. Beren etxeetan era ezkutuan, eta inork ikusten ez zituenean, paganoen, juduen edo musulmanen errituak betetzen ari ziren horientzat, eskumikatze dekretuak aldarrikatu zituen Inkisizioak. I 642an txakur ezezagun batzuek Erronkaribarko jauntxo bati idi bat hil zioten. Txakurrak norenak ziren ez zekitenez lekukoak bilatu nahi izan zituzten auzia argitzeko. Lekukorik ez zegoen, ordea, eta ezinezkoa izan zen errudunak harrapatzea. Baina idiaren jabea itzal handiko gizona zen eta Inkisizioa bere alde zeukan. Txakurren jabe ezezagunen kontra agindu bat argitaratu zuten esanez beren burua eman zezatela edo, bestela, zeruko ateak itxita izanen zituztela betiko. Hala eta guztiz ere, gaizkileak ez ziren agertu eta, orduan, gaiztakeriak zigorra merezi baitu, Inkisizioak txakurren jabeen eskumikua aldarrikatu zuen, jabeak nor ziren edo txakur deslaiak ote ziren jakin gabe. 1. 7. Higanotak eta baskoak Erronkarin, belagin eta gaizkile ezezagunez gain beste sineste hausle batzuk ere baziren, denak Inkisizioak jazarriak eta, harrapatuz gero, sutara bidaliak. Pirinioz haratagoko lurretan, heretikoak ere jazarriak izan ziren urrikalmendurik gabe. Babeslekurik ez zen lur haietan. Biarnoko edo Zuberoako higanot heretikoak, ahal zutelarik, Nafarroa Garaira igarotzen ziren ihesean. 1596an erregearen kapitain orokorraren aginduz erronkariarrak gerrarako prestatu ziren, mugaz bestaldetik etor zitekeen higanoten uholdea geldiarazteko. Hala eta guztiz ere, erronkariarrek oso erlazio estua eta, gehienetan, ona izan ohi zuten iparreko beren aldameneko biarnes eta baskoekin (Iparraldeko nafarrak eta zuberotarrak beraiek). Horregatik, Frantziaren aurkako gerra aldarrikatu zelarik, Espainiako erregea mesfidati agertu zen, hegoaldeko nafarrek iparraldekoei eman ziezaieketen balizko babesarengatik. Iruneko azokan bertan Iparraldeko sosa (cornados de bascos y bearne) onartzen zen hemengoa balitz bezala. Horregatik, erregearen ordezkariak diru horren erabilera debekatzen saiatu ziren behin eta berriz, ez osoki zorte handiz: Iruiiea, 1593.03.24: «Don PHElipe Por la gracia De dios Rey de castilla de navarra ... A quantos la P[rese]nte veran e oyran hacemos saver que se nos a echo Relacion que contraveiniendo a nuestras leyes hordinarn;:as y Provisiones Reales echas cerca de la moneda de algunos dias a esta Parte en esta n[uest]ra ciudad de pamp[lona] yen otras ciudades Villas y lugares de este n[uest]ro Reyno de navarra se a comenc;ado a
532 J. K. LOPEZ-MUGARTZA IRIARTE gan kokaturik den Bakhu Egingia aurkintzan egiten zen bakua eta Bidankozeren eta Zaraitzuren arteko mugan dagoen Bakelekua edo Bakuelekua aurkintzan egiten zena, junta de Zaltungorri izenaz ere ezagutua. 1.10. Patxaban, Bidankozeko borda izena, eta Hiru Behien Zerga Bakuaz ari garelarik, Bidankozeko Patxaban oikonimoa ( edo Patxapan, Paxapan, batzuek ahoskatzen duten moduan) bake akordio ezin ospetsuago batekin lotu beharko dugu: Hiru Behien Zergarekin, hain zuzen ere, borda izen honek 'bake engoitik' esan nahi baitu, hots, gaskoieraz, "paz avant". Izan ere, esapide gaskoi horren garapena edo desitxuraketa da: "lebantando las manos todos los dhos. Jurados digeron y respondieron que Assi Juraban y amen diziendo por tres vezes paz a Vtmt paz a Vtmt paz aVani' (1649 NPA). 11 Azkuek bere hiztegian jaso zuen bezala, "Erronkaritarrak, Bearnesen kontra burzegitu zrelakotz, urteoroz Ernazera iror beiantxaren txerka xoaitan dra''. Urterourtero, inoiz ere hutsik egin gabe, uztailaren 13an. Erronkaribarren eta Bareton ibarraren arteko bakua, erdaraz junta de Ernaz izenaz ezagutzen da, izen bereko aurkintzan egiten delako. Fazeria hau oso ospetsua da Pirinio osoan, elezaharra eta tradizioa, hilketak eta mendekuak, zergak eta ordainsariak, bertan nahasten direlako. Izan ere, Hiru Behien Zerga balizko liskar baten ondorioz sortu zela diote, Petri Karrika artzain erronkariarrak Peyrot Sans Soule artzain baretondarra Pescamou izeneko iturriaren ondoan hil zuenean. Biek uste zuten iturria berea zela eta beren abereei edaten emateko lehentasuna zutela. Herri mugakideen aharrak maiz gertatuko ziren patzeriak sinatu baino lehenagoko garaietan, lurra norena zen edo nork goza zezakeen erabaki zuten arte. Auzia ebazteko 1375ean sinatu sententzia arbitralaz baliatzen dira. Ebazpenak arau garbiak ematen ditu bi ibarren arteko zedarriztapenaz, iturri eta bazkagien erabileraz, abereak bahitzeko eskubideaz eta behien zergaz. Akordioa gaur egun arte gorde da eta osasuntsu dabil, zerga baino gehiago jai bilakatu delako, alde bateko zein besteko alkateak Semartin Harrian urtero biltzeko aitzakian. Hitzarmena guztiz bizirik dago oraindik ere eta historia osoan ez da ia sekula ere bertan behera utzi. Naziek lortu zuten urte batez bilkura debekatzea baina, oro har, inoiz ere hutsik egin gabe egin den bakua dugu honakoa. Erronkariar ospetsuenak ere Semartin Harrira igo dira, bai eta hantxe bestaz gozatu ere; izan ere, 1883koaren aktan, Julian Gayarrek berak bere sinadura gaineratu zuen hara bertaratu ziren lekukoen artean. 1.11. Belaiturri Izabako oikonimoa, urez bete ardo ematen duen iturria Bakea egitea betiere ona da. Ondoko ibarrekoekin, Patxaban oikonimoak agintzen digun bezala, edo etxekoneko, barride eta aldameneko guztiekin, Izabako Belaiturri oikonimoak gogora ekartzen digun bezala, Belaiturri etxe ondoko putzua hainbat liskarren eta irainen lekuko isila izan baita. Ondoko aipuan jasotzen den 11 Paz aVtmt (1649 NPA), Paz avant (id.), Paraban (1650 id.), Paraban (1651 id.), Pazaban (1667 id.) Pazaban (1675 id.). Cf. Le Blant (1920), Lonne Peyret (1989) eta Papy (1986).
AHOZKO JARDUNA KOMUNIKAZIOAREN LAGUNGARRI: 0. Sarrera EKARPEN BAT AHOZKOAREN ESTRATEGIA KOMUNIKATIBOEZ Jesus Mari Makazaga Eizagirre UPV/EHU Hizkera jakin bateko (Deba barreneko) ahozko testuak jasotzen ibili naiz azkenaldi honetan, eta aitortu behar dut asko gozatu dudala hiztun adinekoen kontakizunekin, iraganeko istorioak egituratzeko eta haien kontakizunak bideratzeko duten gaitasunarekin, erakusten duten graziarekin. Lehenik eta behin, argi azaltzen dute azaldu beharrekoa, lehen entzunaldian ulertzeko moduan ematen dute kontakizuna; ez hori bakarrik, ordea: badute poetika bat ere, kontatzen dutena graziaz eta edertasunez kontatzen dute. Horrekin, komunikazioaren lehen eskakizunaz gain (alegia, ulergarritasunaz gain) bigarren baldintza bat ere betetzen dute: kontakizuna erakargarri eginez entzulearen arreta lortzea. 1 Hori horrela delarik, iruditzen zait adineko hiztun horiek badutela zer eskainia ahoz nahiz idatziz euskaraz zerbait adierazi nahi duen hiztun edo idazle gazteagoari, komunikazioan hain trebatua ez denari. Biltzarretan eta hitzaldietan, ez dira ez bat eta ez bi komunikazioen haria galtzen duten entzuleak; hamaikatxo dira telebistako albistegietan esaldien luzeragatik eta haien sintaxi konplexuagatik mezua ulertu ezinda geratzen diren entzuleak; aldizkarietan (zientifikoetan nahiz dibulgaziozkoetan) erabiltzen diren esaldi asko eta asko ezin ulertuzkoak dira bigarren (eta are hirugarren!) irakurketa bat gabe. Belarriz bakarrik jasotzen ditugun mezuetan larriagoa da arazoa, behin bakarrik eta atzera-itzulirik ez duen kate baten gisara jasotzen baitugu halakoetan mezua: katearen begi batean arazo bat baldin badago, katea hautsi egingo da, eta ekintzakomunikatiboa ez da guk nahi bezala gertatuko. 1 Bernardo Atxagaren hitz batzuk etorri zaizkit gogora lerro hauek idaztean; hala dio herri-literatura biltzen duen Auspoa saileko liburuez ari denean: "ohartu nintzen ez zela guztia jaso [hizkuntzaren batasunean, esan nahi du]. Auspoa-ko prosan dagoen dotorezia hura ez zen jaso. Iruditzen zait hor badagoela arnas poetiko bat, mintzotik zuzenean datorrena. Eta prosa horrek badu legitimitate bat. Jartzen duzu Pello Errotaren liburu hori [Pello Errotaren bizitza] gaurko ortografian eta zoragarria litzateke edozeinentzat; badu balio literariorik ere" (B. Atxaga, in Esnal 1987-1989).
546 J. M. MAKAZAGA EIZAGIRRE Askotan ahaztu egiten den arren, belarria izan behar dugu gidari, batez ere ahotik belarrirako komunikazioetan. 2 Euskara idatziaren eragina gero eta handiagoa da denetariko komunikazio-ekintzetan, eta ahaztuxeak geratzen dira ahozko jardunak eskaintzen dizkigun baliabideak. Lan honetan, bada, baliabide horietako batzuk erakutsiko ditugu, benetako adibideen bidez argituak. Debabarreneko hizkeretako adibide batzuk bildu ditugu, adineko hiztunen ahozko jardunetik hartuak guztiak;3 komunikazioa errazteko kontu honetan pertinenteak iruditu zaizkigun egitura batzuk jaso ditugu: esan bezala, ahozko nahiz idatzizko ekintza komunikatiboetan (bai eta erdibidekoetan ere: ahoz emateko idazten diren testuetan) hiztunari lagungarri gertatzea da helburua. Ahozko komunikazioaren alderdi testualari bakarrik helduko diogu hemen, ezinbestean; testuinguruari eta alderdi prosodikoari dagozkion kontuak alde batera utziko ditugu, beraz. Alderdi testual horietan, batez ere baliabide sintaktikoei eta erretoriko-poetikoei helduko diegu. 1. Ahozko jardunaren ezaugarri batzuk Adituen ustez ahozko jardun egoki batek lituzkeen ezaugarri orokor batzuk aipatuko ditugu lehenik eta behin. Erredundantziak dira testuari koherentzia ematen dioten ezaugarrietako bat. Berez, ahozko jardunerako behintzat, ez da gauza txarra, neurrian erabiltzen baldin bada. Idatziz eman eta irakurriz hartu behar ditugun testuetan, berriz, ez du itxura ona emango erredundantziak, alegia gaiak eta ideiak etengabe errepikatzeak. Hizkera erraza eta sinplea dira ahozkoaren beste ezaugarri orokor bat (positiboki ulertutako erraztasunaz eta sinpletasunaz ari gara, eta ez, adibidez, haurren hizkerarekin zerikusia izan lezakeen sinpletasunaz). Erraztasun eta sinpletasun hori bi mailatan gertatzen da: -Hiztegiaren mailan: hitz errazak, laburrak, konkretuak erabiltzen dira gehiagotan zailak, luzeak eta abstraktuak baino. - Sintaxiaren mailan: asko erabiltzen dira esaldi laburrak eta etenaldiak; estilo parataktikoa nagusitzen zaio hipotaktikoari; halaber, nagusi dira estilo zuzena, egitura anaforiko-kataforikoak, elipsia eta, menderakuntzari dagokionez, egitura sinpleak eta ulergarriak, besteak beste; hitz-ordena ere malguagoa da ahozko jardunean idatzizkoan baino. 2 Belarria aipatzen du behin eta berriz Pello Esnalek komunikazio-ekintzaren giltzarri, bai idatzizko jardunean ere: "Irakurlerik nahi duenak belarrirako idatz dezala" (HABE aldizkaria, 164). Orixeren kontatzaile-trebetasuna aipatzen duenean ere hala dio: "Hau [Santa Kruz apaiza] belarrirako prosa bait da, ez begietarako Mintza-estiloa" (HABE, 144). 3 Hirurogeita hamar urtetik gorako hiztunez ari gara hemen; horietako gehienek ez dute hizkuntzaren erregistro idatziarekin harreman handirik izan, eta gaztelaniarekin ere ez. Adibideak ez dira euskara batura egokitu, ia jaso bezala daude transkribatuak, salbu ulergarritasuna kolokan jartzen den kasuetan (aditz jakin bereziren bat, esaterako).
AHOZKO JARDUNA KOMUNIKAZIOAREN LAGUNGARRI: EKARPEN BAT. .. 547 Entzulearen arreta lortzeko estrategiak ere ezin ahaztuzkoak dira ahozko testuetan: baliabide erretoriko-poetikoak deituko ditugu.4 Badira bestelako ezaugarri batzuk ere ahozko testuetan, baina, horien egokitasuna zalantzan ikusten dugunez, ez ditugu aipatu besterik egingo: anakoluto eta esaldi amaitugabeak ere badira, baina, esan bezala, ez dirudite gomendagarri ez idatzizko ez ahozko komunikazioetarako. Lan honetan, beraz, alde batera utzirik desegokiak izango diren ezaugarriak, komunikazio-helbururako egokiak iruditzen zaizkigun ezaugarriak ilustratuko ditugu, adibide errealen bidez ilustratu ere. 2. Sintaxiari dagozkion estrategiak Sintaxian, oro har, egitura sinpleak eta ahalik eta argienak erabili ohi dira, mezua belarriaren bidez jaso behar duenak ahalik eta ondoen eta bizkorren uler dezan mezua. 2.1. Esaldi laburrak Nagusi izaten dira esaldi laburrak ahozko jardunean. Har dezagun paragrafo hau, esandakoaren erakusgarri: (1) -Hamen egon ziran tropa nazionalak ere? -Bai, ba! Bederatzi hillebetian. San Lorentzon ibili ziran eskolan. Eta gero, hemen egon ziran hillebete t' erdixan soldauak. Hemezortzi. Zaldi tta guzti. Da gero, juaten ziran zera ematera, muniziua ematera, Karakatera hamendikan. Eta hamen egoten ziran: San Lorentzon lo egitten zeben. Hamen egon ziran lau, eta aldekuan reketiak bi. Gurian lau soldau lo egitten. Gure sapaixan lo egitten. Eta bestia zerian, San Lorentzon. Eta San Lorentzon batzuek, eta bestiak hamen. Egunero juten ziran txandan zaldixakin jana ematera; hiru zaldikada. Gero, hamen jarduten zeben, jokuan da. 2.2. Estilo parataktikoa Sintaxian, perpaus juntatuak eta alboratuak dira nagusi, eta mendeko perpausak ez dira gehiegi erabiltzen: juntagailuak erabiltzen dira asko (etengabea da, adibidez, eta-ren erabilera), baina baita lokailuak ere (eta bera lokailu erabileran, eta bestelako lokailu asko eta asko). Izan ere, perpaus mendekoek zaildu egiten dute komunikazioa, normalean, eta murriztu egiten da haien erabilera ahozko jardunean. Estilo parataktikoaren hainbat adibide agertuko dira lan honetan zehar, eta ez dugu hemen berariazko adibiderik jasoko. Egingo dugun gauza bakarra da estilo parataktiko horren erabilera erakusten duen auzi bat aipatu, besterik ez. Jakina da gaur egungo zenbait testutan (batez ere idatzizkoetan, baina ez haietan bakarrik), eta erdal moldeen eragin gehiegizkoagatik, behar baino perpaus mendeko gehiago erabiltzen direla, baita behar ez direnean ere, berez mendekoa eskatzen ez 4 Ezaugarri hauek guztiak egozten dizkio ahozkotasunari Daniel Cassanyk, komunikazio-ekintzetan aditua denak (Cassanny 2005).
548 J. M. MAKAZAGA EIZAGIRRE duten testuinguruetan ere. Mendeko perpaus faltsuak dira, Juan Garziaren etiketa gure eginez ( Garzia 1997). Hona horren adibide batzuk: (2) Amak erosketak egin zituen, aitak bazkaria prestatu zuen bitartean(??) (3) Loteria egokitu zaio, lana utzi ez duen arren (??) ( 4) Lan asko egin du soroan, udan uzta ona izan duelarik (??) Era honetako perpausak kalkoak dira, inondik ere; gaztelaniaren eraginez iritsi zaizkigun kalkoak. Esan bezala, idatzizko jardunean gehiago egiten dira ahozkoan baino. Edozein kasutan ere, erreferentziatzat hartu ditugun adineko hiztun on horien jardunean oso-oso arraroa litzateke halako egiturak agertzea. Batetik, ez dutelako gaztelaniarekiko morrontzarik; bestetik, ez dutelako batere arazorik mendeko perpaus ustez jasoak erabili beharrean egitura sinpleagoak erabiltzeko, perpaus juntatuak erabiltzeko. Era honetan (edo antzekoan) emango lukete goiko (2-4) adibideetan adierazi nahi den informazioa: (2') Amak erosketak egin zituen; aitak, berriz, bazkaria prestatu zuen. (2") Amak erosketak egin zituen, eta aitak bazkaria prestatu zuen. (3') Loteria egokitu zaio, baina ez du lana utzi. (4') Lan asko egin du soroan, eta(, horren ondorioz,) udan uzta ona izan du. 2.3. Estilo zuzena Etengabea da estilo zuzenaren presentzia ahozko testuetan, kontakizunak egitean. Bai beste pertsona baten hitzak jasotzeko, bai kontatzailerenak berarenak jasotzeko ere: (5) Nik aittari galderia: "Aitta, han hola ta hola badago, ba?". (6) Hala esan nion nere buruari: "Ez hadi negozio horretan sartu!". (7) Eta nere artian: "Hau dok pagotxa, hau!". (8) Esan naban: "Hau zela pagatzen juek [ditek]?". 2.4. Egitura anaforiko-kataforikoak Testuaren kohesioari laguntzeko sareak ehuntzen dituzte egitura hauek: testuan, lehenago esandakoari edo gero esan behar dugunari erreferentzia egiten diote, hurrenez hurren, elementu anaforikoek eta kataforikoek; hala, testua kohesionatzen laguntzen dute. Ahozko jardunean, berebiziko garrantzia dute erlazio anaforikokataforikoek: (9) ( ... ) baina haatik esaten juat [diat], ba, jatorrixa nik lriarte-Etxeberrikua daukatela. (1 O) ( ... )Eta haatik esaten juat, ba, horrek neretzako zerua dirala. ( 11) Halaxe zalako bizimodua, diferentia. (12) Udan zera, bedarra ebagi, edo ardixak zainttu, edo beti zeozer. (13) Ni akordatzen naiz, aldeko Bittorik, Joxen amak zela esan zaban: "gizona gerrara jun, eta soifi.uakifi. zatozte hona? Alde hemendik!" (14) Geiztua, maldizioka beti. Han ikisitta gizonezkuak: halaxe jan, eta halaxe ikisi harek.
AHOZKO JARDUNA KOMUNIKAZIOAREN LAGUNGARRI: EKARPEN BAT... 549 2.5. Hitz-ordena malgua Idatzizko jardunean baino hitz-ordena malguagoa ikusten dugu ahozkoan. Mezua jasotzeko moduak (ahoz eman eta belarriz jaso) baldintzatzen du neurri handi batean ezaugarri hau. Kontua da oso ohikoa dela esaldiaren pisua aurrealdean ematea ekartzea, adibidez, aditza (esaldiaren antolatzailea) aurrera ekartzea. Nahi adina adibide aurkituko ditugu edozein testu ahozkotan. Hona hemen batzuk: (15) Nik karneta jaukat, ba ... , "natural de Bilbao". (16) Eta egin jauen [zietean] haruntzian papelakin itxi haura. (17) Eta gero, eruan nahi zittuen hemengo Joxepa zana ta, Nikolasa ta horrek, eruan nahi zittuen aurrera. Eta aittak, ezetz. (18) Ondo geunden. Bageundezen ... hiru lagun ziran eurak, eta beste bost kriau edo bagenguazen. (19) Kozineria ere zan Fuentarrabixakua, euskaldun jatorra. (20) Beste bat gustatzen zitzatan geografixia. Hartzen naban dana buruz. (21) Ni ibili naiz, ba, Deba aldian da ... Gero ibili naiz batian eta bestian, geldittu (ga)be. (22) Orduan hori zan sagraua. (23) Han egoten zan eskola bat, eta barrixokuak hara juten girian. (24) Oin batzuek-batzuek egitten dabe hamendikan ezkondu kanpora. 2.6. Elipsia Elipsiaren ugaritasuna ere ahozko testuen ezaugarri berezkoetakoa da: mezuari beharrezko ez diren osagaiak kentzeko balio du elipsiak, eta, azken batean, mezua azkarrago eta errazago bideratzeko (bai eta naturalago ere). Hona adibide batzuk: (25) Hogeta hamabostian ezkondu, eta hogeta hamaseixan, gerria. (26) Da gero, txarren-txarrena zuan, zera, biderik ez basarrixetara. (27) Laga ez harek neskak ematen; bestela, bajiezak [bazoazak]. (28) Eta, holaxe, ba, hamentxe, Barrutianian, geldittu zan ostatuan. Eta gero, ba, automobilla bihar zaban, eta automobillikan ez orduan! Beharrezko ikusten ez den aditz hori emateak edota hura jokatzeak astundu egingo luke esaldia, mezua, komunikazioaren eta naturaltasunaren kaltetan, gure ustez. 2. 7. Makuluak eta betegarriak: zera Ahozko jardunean arruntak dira isiluneak: hitz bat ez zaigula burura etortzen, esaterako. Isilune horiek betetzeko, makuluak edo betegarriak ditu eskura ahoz ari den hiztunak. Jakina, hizkuntzaren zein erregistrotan ari garen, balioko digute edo ez digute balioko (ez baitirudite egokiak idatzirako, edota ahozko jardun formal baterako), baina hor ditugu batzuk, zenbait testuingurutan komunikaziorako lagungarri gerta dakizkigukeenak. Aipamen berezia merezi du zera betegarriak. Momentuan hitz bat burura (ahora) etorri ez, eta zera hori erabiltzen dugu, hitzean eta hortzean erabili ere, haren ordez, hark eramango lituzkeen ezaugarri gramatikalak eta guzti: izena baldin bada, hondarkiarekin (zera, zerean, zereko ... ), eta aditza
550 J. M. MAKAZAGA EIZAGIRRE baldin bada, aditzaren morfemekin (zertzen, zertzera ... ).5 Esaldia egituratzen lagunduko digute, harik eta ordezkatzen duten hitza burura etortzen zaigun arte. (29) Ba, arboliak gero, kerizia. Eta horixe, bueltan etxia pixkat zertu egitten dau, ... babestu egitten dau. (30) San Migel, hamen inguruetan daguan zererik edarrena dago oin, ... auzorik edarrena. (31) Jai-egunetan? Ezer ez guk. Juntatzen gera hamentxe lau laguntxo zapatu arratsaldian, eta zerian, ... jo kuan. (32) Juten gifmazen eskolara, eta han egoten ginuazen, bestiak aurrian eta gu beti atzeko zerian, ... .filan. (33) Ezin, ba, juan zerera, ... bakaziotara. (34) Andra bat dago hamen, Zestuakua da izatez, baina hor zerian bizi da, Markinan. 2.8. Mendeko perpaus markatzailedunak Esan bezala, ahozkoaren estiloa parataxiaren aldekoagoa da hipotaxiaren aldekoa baino, baina horrek ez du esan nahi mendeko egiturak erabiltzen ez direnik. Hori bai, agertzen diren mendeko perpausetan ulertzen errazenak dira nagusi. Arreta berezia merezi dutenak dira mendekoaren aurreko buruan markatzaile sintaktikoren bat dutenak, lokailu ere esan izan zaienak:6 mendekoaren hasiera-hasieratik perpausa zer eratakoa den iragartzen digutenak dira, askotan hizkuntza erromantzeen bitartez iritsi zaizkigunak euskarara. 2. 8.1. Perpaus osagarriak a) "Esan dizut eze ... -ela" / " ... " Perpaus osagarriaren iragarlea sartu ohi da gure eskualdeko hizkeretan, EZE, ondoren perpaus osagarria datorrela iragartzeko; batzuetan, estilo zuzena ere erabili izan da perpausa osatzeko, azken bi adibideetan ikus dezakegun bezala: (35) Eta esaten jardun zien eze haura egitteko berrogeta bi milloi arbola kendu zittuela. (36) Nik esaten dot eze, injinerua zan eta bazakixan berak ere, edozeinek haura ezin zeikiela ibilli, haura katxarro zaharra. (37) Gogoratzen naiz, ba, esan zidan eze "Eiharrera juan bi'ok Unzetanera'', eta "Ondo", muestria edo zeozer emango zidan pieziana, eta hauraxe ekartzeko. (38) "Ez juan urrutiregi!", hola esan zidan. "Geldittu hari, geldittu hari!"; eta, juntau ginan bixok, eta esan zidan eze "ez egik pauso bat gehixago eman, zergatik eze beheraino etorritta dauaz tankiak italianuak eta''. 5 Beste kontu bat litzateke komunikazioarekin zerikusi handiegirik ez duen "gaixotasun" moduko bat; alegia, zenbait hiztun "alferrek", behin eta berriz hiztegira jotzeari utzi, eta zer-ez beteriko esaldiak osatzen dituzte. Gauzak mutur-muturrera eramanda, honelako esaldi irrigarriez ari gara: "Zereko zerak zertu dio liburua zerari, zerian". 6 Lotura-hitz iragarleak esaten diete, adibidez, Zubimendik eta Esnalek (Zubimendi-Esnal 1993).
552 J. M. MAKAZAGAEIZAGIRRE (50) Eta nik Azkarate gainian, allegau ginanian, lelengo lana egin nabana zan, bueltia eman automobillari, eta kale aldera edo hona herri aldera begira jarri. (51) Maltzagan ere eginen zuan erromerixia. Eta beste erromerixa bat gu izeten ginana, oinez jun bihar izeten zuan eta urruti, Usartzan. 2. 8.3. Denborazko perpausak Denborazko perpausetan ohikoa izaten da aurreko muturrean markatzaileak jartzea, abiatzera doan perpausa denborazkoa dela ( eta zer eratako denborazkoa den) aurreratzeko. Hona pare bat egitura eta haien adibide batzuk: a) Harik eta ... arte (52) Harik eta etxeko lan 1 neutralizazioa: Erabateko neutralizazioa gertatzen da hiztun zenbaiten ahoskeretan, alegia ahoskune bakarra dute afrikatuen sailean, sabaikaria. Hiztun hauek afrikatu bakarra lukete beren paradigman, gaztelaniak bezala. Gainera, gaztelaniaz duen gauzatze fonetiko bera du fonema afrikatu bakar horrek !tf! (eusk. "tx" gazt. "ch").8 jaurlaritxa, hertxaina, bezalako ahoskerak dira neutralizaio mota honen emaitza. Ia ziur esan daiteke neutralizazio mota hau euskaraz ez dakitenen artean aurkitzen dela gehienbat, euskarazko hitz afrikatudunak ebakitzen dituztenean. Gerta daiteke halaber euskararen ezagutza eskasa dutenengan. Esan daiteke, ceteris paribus, geroago eta ahulagoa euskararen ezagutza, errazago dela erabateko neutralizazio hau egitea. Dena den, oharpen hau inpresio mailatik baieztapen zehatzagoa izatera iritsiko bada, modu sistematikoan aztertu beharko litzateke zein den hizkuntzaren ezagutza orokorraren (neurri hori hartzea bera ez da txantxetako helburua) eta txistukari afrikatuen neutralizazioaren arteko korrelazioa. Alegia, zer esan nahi dugun "euskararen ezagutza eskasa'' esaten dugunean. Txistukarien ahoskera, horrela, hizkuntz gaitasuna zehatzago neurtzeko orduan irizpide eta lanabes izan liteke. 7 Gaztelaniaren hedatzeaz gain, gogoan hartu behar da euskarazko emanaldiek euskal eredu neutralizatzaileak zabaltzen dituztela, zerbait zabaltzekotan. Hiztun neutralizatzaileek, txistukarien arteko bereizkuntza ikasi ez dutenek, ez dute bereizkuntza egiten duten esatarien eredua jasoko, normalean ez baitute bereizkuntza fonemikoa hautematen. 8 Hiztun horien sailkapenerako eta erabiltzen duten paradigma fonologikoaren ezagutzarako ezinbesteko litzateke ikustea ea /cl (eusk. "tt") fonema baduten edo ez. Ez du asko laguntzen euskaraz lei edo [c] unitateek agertzen duten maiztasun urriak eta distribuzio edo banaketa bereziak. Azterketa ziurtatzeko galdeketa bidezko esperimentua litzateke ziurrenik biderik egokiena, hiztunak aski datu eskaintzen ez badigu hizketa librean.
638 M. L. ONEDERRA b) 3 > 2 neutralizazioa: Bi ahoskune bereizten dira afrikatuen artean, lehenagotik ezagun genuen neutralizazioan bezala, baina oraingoan apikaria eta sabaikaria dituzte beren inbentarioan hiztunek (vs. neutralizazio zaharraren lepokari eta sabaikaria). Honelako ahoskerek salatzen dute lepokariaren ordez apikaria ager daitekeela: hertsaina, jaurlaritsa. Ez da erraz esatea zein den hiztun hauen lekua hiztun-tipologian, baina lan-hipotesi modura aurreratuko nuke nolabait jakinaren gainean-edo dauden hiztunak direla, badakitela nolabait9 ez dagoela ongi "tx" ([tf]) ahoskatzea "tz" edo "ts" idatzitakoa. Ez da halabehar hutsa aurreko esaldian idatzia aipatzea. Izan ere, hiztun alfabetatuez eta idatziaren kontzientzia dutenez ari naiz pentsatzen. Gero horiek besterengan izan dezaketen eragina ere aintzat hartzekoa da noski. Nolanahi ere, sabaikaria ez den beste zerbait egiteko ahaleginak zergatik eramaten dituen hiztun batzuk orain apikaria ebakitzera lehengo lepokariaren ordez gertakari sinkroniko eta aldaketa diakroniko interesagarria da. Fonetikarien laguntzarekin landu beharko dugu gai hau gertakari fonologikoen arrazoiak bilatu nahi ditugun fonologialariok. Gaztelaniazko txistukari hobikaria apikaria izatea ez da, noski, ahazteko arazoa. Oraingo gazatelaniaren presio bortitzagoarekin ongi lotzen da, gainera, neutralizazioaren aldaketa diakronikoa, baina orduan ezin zaio lehengoa horren erraz egotzi kanpo eraginari. Egia esan, lehen ere afrikatuetan askoz baldarrago moldatzen zen esplikazio hori igurzkarietan baino, euskararen ondoko erdarek ez baitute afrikatu hobikari bakar bat ere. FNaren ikusmoldean, neutralizazio fonologikoak bilakabideen nagusitzetik sortzen dira. Hori, noski, desberdintasun fonetikoak fonemiko izateko hizkuntzak bilakabideren bat gainditu behar duela esaten duen hatsarrearen ideia osagarria da besterik gabe. Aipatu berri ditugun txistukarien arteko neutralizazioak, beraz, txistukarien arteko kontrasteek euskal paradigma fonologikoan ezartzen dituzten bilakabide-ukazioen iraulketa besterik ez lirateke. Horrela, bada, txistukarien artean ahoskune desberdinak bereizteko txistukarien ahoskune onena, fonetikoki sendoena zein den10 agintzen duen bilakabidea hautsi behar bada, txistukari bakarra izan beharrean bi edo hiru izatea lortzeko, 11 hiruren ordez birekin edo bakarrarekin moldatzen den sistemara igarotzeko, direlako bilakabide horiei amore eman behar zaie berriz ere. Bilakabide natural, fonetikoki hobetsi horiek nagusitzeko indarra inguruko hizkuntzetatik atera duten edo hizkuntzaren garabideak bakarrik bultzatu dituen beste maila bateko eztabaida da, dudarik gabe gertaeren esplikaziorako beharrezko dena, baina beste bat. 9 Zehazki nola fonologia teorikoan interesatuoi ihes egin behar ez ligukeen galdera da zalantzarik gabe. 10 Ahoskune hori zein den ikertzeko irizpide fonetikoak bilatu behar dira; lagungarri dira, bitartean eta baita gero ere, unibertsal fonologikoak, jabekuntzaren datuak eta orain arte modu harroegian linguistika aplikatutzat jo eta fonologia teorikoak zokoratu egin dituen beste zenbait arlotako ikerkuntzak. 11 Puntu honetan txetxekariak ere txistukarien sailean sartu izana ez da agian egoki, baina hori diakronia erlatiboa eta arrazoi fonetikoen sinkronia ukitzen dituen ikerketa aurreratuegoetarako gelditzen zaigun galdera irekia da oraingoz. Esan nahi da, ziurrenik txetxekarien sorrera (ergo gainditu diren bilakabide naturalak) sail sabaikariaren sorrerarekin dagoela loturik euskaraz; gero, sinkronikoki, igurzkari eta afrikatu sabaikariak gainerako txistukariekin lerratzea zenbait jokabidetan beste kontu bat da.
IZAN EDO EZ IZAN: FONOLOGIAK FONETIKARI ORDAINTZEN DIONA. .. 639 Gaztelaniaren eraginaren indarra bere lekuan jartzeko orduan, ondorio lasterregietara jauzi egin beharrean berehala, komeni da gogoan hartzea, neutralizazio "berrien" arteko lehena (a) egiten duten hiztunak kenduta, gaztelania eta euskararen arteko desberdintasun nagusienak tinko dirauela. Izan ere, hots kirrinkariak igurzkari edo jarraitu egiteko joera edo bilakabide unibertsalari gaztelaniak men egiten dio, euskarak berriz ez. Alde horretatik, euskarak igurzkari/ afrikatu korrelazioari -hiru edo bi unitate bidez- eusten dion bitartean, gaztelanaiaren eraginaren neurri fonologikoa erlatiboa da (adjektibo horren zentzurik txikigarrienean). 12 Gorago proposatu bezala, gaztelaniazko afrikatu bakarra trabari palatalen afrikatu izateko joera unibertsalarekin lotzen da gauzak fonetikoki esplikatuko baditugu. 5. Euskal txistukari afrikatuen berreskuragarritasuna edo irakaserraztasuna Gai praktikoagoetara etorrita, afrikatuek eta, oro har, txistukariek zenbait arazo sortzen dituzte egungo hizkuntzaren erabileran. Estandarraren ahoskera, euskaldun berrien i(ra)kaskuntza edo hedabideetarako eskakizun mailak zehaztean, esaterako, arazoa da zenbateraino den beharrezko txistukari desberdinen ebakera. Hiztunak ( eragile soziologiko, psikologiko, dialekto logikoak medio) bere hizkeran ez baditu euskarak inoiz inon izandako bereizkuntzak eta berreskuratu nahi edo behar baditu, zenbait mailatako zailtasunak irekiko zaizkio. Ahoskera arazoak konpontzeko, hiztun helduen baliabide arruntena ortografia izaten da, baina ortografia ez da beti nahiko lagungarri egitura fonemikoak berreraikitzeko. Eraginkorren da hiztunak paradigman baduen unitate bat ahoskaraztea denean helburu; e.g. bokalarteko ttaka (eusk. "r") ahoskatzen ez duenak nahiko du irakurtzen ikastea. Bestela esan, [sea] zera dela ikusteko eta bere hiztegian forma hori osorik sartzeko (zea ➔ zera berridazteko), aski du forma idatzia ikustea. Behar bezalako irakaskuntza badu, irakatsiko zaio ahoskera zainduan zera [se.ra] esan behar lukeela, nahiz etxekoekin [sea] esaten segi dezakeen (eta, are, beharko lukeen). Askoz zailago dira gauzak (hiztun zenbaitentzat guztiz ezinezko agian) ahoskatu beharrekoa hiztunak bere fonema inbentarioan ez dituen unitateen gainean eraikitzen bada. Adibidez, txistukari hobikari bien kontrastea bereganatu behar badu (eusk. "s" /"z") bakarra duenak, ez da forma lexikoen berridazketa bakarrik lortu behar. Hiztunak buruan ez duen hots kontraste bat sartu behar du bere paradigma fonemikoan; belarriz bereizten eta nahi ahala ahoskatzen ikasi behar du. Beste horrenbeste gertatzen zaigu, ingelesezko edo Iparraldeko zenbait hizkeratako hasperenarekin hitz egiten ikasi nahi dugunean. Ikustea besterik ez dago nola frantses hiztunek "h" hori ez duten ahoskatzen eta gaztelania lehen hizkuntza dutenek edo Hegoaldeko euskaradunok [h] ➔ Ixi bilakabidea ezartzen dugun (ing. how edo zub. hau gazt. }amon hitzaren lehenengo kontsonanteaz ahoskatzen ditugularik). Gorago ikusi dugu ez dagoen kontrasteak bilakabide baten indarra erakusten duela. Hizkuntza batean gertatutako neutralizazioak, galdutako kontrasteak, fonetikoki motibatutako bilakabide baten gailentzea dakar eta horri kontra egiteak, 12 Neurri fonologikoaz (linguistikoaz beraz) ari gara. Horrek ez du ezertan txikitzen hizkuntza horren eraginaren indarra alderdi soziologikotik, horrek noski ondorio linguistikoak izan ditzake eta ditu, baina ez nahitaez zuzenean neurri berekoak.
644 (1) (2) (3) a. b. a. Maddik edalontzia apurtu du Edalontzia apurtu da Norak liburua irakurri du b. * Liburua irakurri da a. * Maddik liburua heldu du b. Liburua heldu da J. ORMAZABAL Artikulu honen helburua eztabaidara ekarpen txiki bat egiten saiatzea da, kausatibo aldizkatzearen izaera eta propietate formalen azterketa eginez. Argudiatuko dut aldizkatzearen (la)-ko aldaera iragankor kausatiboaren eta (1 b)-ko bertsio iragangaitz inkoatiboaren arteko lotura lehenari erreflexibatze eragiketa baten aplikazioaren bidez eratzen dela, eragiketa honek egitura inkoatiboan ere kausari dagokion geruza mantentzen duela erakutsiz. Hurrengo atalean kausatibo aldizkatzearen oinarrizko propietateak azalduko ditut. Deskribapen horretan oinarriturik, hirugarren atala kausazioaren hipotesiak proposatzen duen ezakusatibotik iragankorrerako deribazioa ezinezkoa dela erakusteari dedikatua dago. Erreflexibatzearen hipotesi alternatiboa labur aurkeztu ondoren, bosgarren atalean zenbait argudio aurkezten ditut aditz inkoatiboek jatorrizko kausatiboen kausaren geruza mantentzen dutela defendatzeko; hau da, argudiatuko dut Chierchiak (2004) eta Reinhartek (2000) proposatzen dutenaren kontra erreflexibatze eragiketak ez duela kausaren geruza predikatuaren interpretazio inkoatibotik ezabatzen. Artikulua ixteko, etorkizunean ikerketak hartu beharko lukeen bideari buruzko gogoeta labur bat egiten dut, bertan nire iritziz erreflexibatze prozesuaren birformulazio baterako mekanismo formalak nolako propietateak jaso beharko lituzkeen planteatuz. 2. Fenomenoa eta bere ezaugarri nagusiak Deskripzio mailan, aldizkatzea erakusten duten aditzekin hainbat ezaugarri lotu dira literaturan. Kontuan izan behar da oso fenomeno hedatuaz ari garela; hizkuntzetan zehar morfologikoki adierazpen desberdinak izan baditzake ere, aldizkatzea hizkuntzatik hizkuntzara predikatu multzo berean gauzatzen da. 3 Fenomenoa aztertu dutenen zerrenda luzea da eta azalpen teorikoetan ez ezik aldizkatzearen oinarrizko ezaugarriak deskribatzeko unean ere desadostasunak ikusten dira, baina badira ezaugarri batzuk predikatu hauei buruzko lanetan behin eta berriro errepikatzen direnak. Ezer baino lehen, badago kausatibo aldizkatzearen kausazioa arazi-ren bidezko kausatibo morfologikoetatik erabat bereizten duen ezaugarri bat. Oyharc;abalengandik (2002) hartutako ondoko adibideek erakusten dutenez, -arazi formarekin sortutako kausatibo morfologikoetan kausazioa zeharkakoa den bitartean, hemen aztertzen ari garen kausatibo aldizkatzearen kausazioa beti da zuzena; hortik Pinkerrek 3 Maiz aski aurkitzen ditugu hizkuntzetan aldizkatzean sar zitezkeen arren forma desberdina erakusten duten aditz bikoteak. Askotan, salbuespen hauek historikoki beste mekanismo batzuen bidez sortutako lexikalizazioen ondorioak dira. Hala ere, hutsuneak hutsune, hizkuntzen konparaketak sistematikotasun sendo bat erakutsi du aldizkatzearen eremuari dagokiola.
KAUSATIBO ALDIZKATZEAK EUSKARAZ ETA INGURUKO HIZKUNTZETAN 645 fenomeno honi jarri zion 'directedness effect" izena (ikus, besteak beste, Fodor 1970, Pinker 1989, Dixon 2000, Oyhars;abal 2002, 2003 eta bertan aipaturiko erreferentziak): (4) a. * Oswaldek tiroz hilarazi zuen Kennedy b. Francok tiroz hilarazi zuen Grimau (5) a. Oswaldek tiroz hil zuen Kennedy b. * Francok tiroz hil zuen Grimau (Oyhan;abalen 2002: (5) adibideak) Gure deskribapena kausatibo lexikoetara murriztuz, aditz hauek badituzte besteengandik bereizteko erabil daitezkeen ezaugarri propioak. Hasteko, aldizkatzean sartzen diren aditz guztiak egoera aldaketa aditzak dira. Lehen adibideko apurtu-k, adibidez, jasailearen posizioa betetzen duen argumentuaren egoera aldaketa adierazten du. Are gehiago, askotan aipatu denez, aditz hauetariko asko eta asko bukaerako egoera adierazten duten adjektiboetatik deribatzen dira. Aldizkatzea erakusten duten aditzen artean multzo desberdinak bereiz daitezke egoera aldaketaren izaeraren arabera: bereiz ditzakegu, adibidez, egoera fisikoaren aldaketa adierazten duten aditzak (6a), egoera psikologikoaren aldaketarenak-Oyhars;abalen (2002) terminologian, "psiko-kausatiboak- (6b) eta toki aldaketa aditzak (6c), besteak beste: ( 6) a. hustu, zikindu, berotu, hautsi, apurtu, urratu, etab. b. kezkatu, alaitu, beldurtu, etab. c. hurbildu, bideratu, aurreratu, atzeratu, etab. Aurreko guztiek komunean egoera aldaketa adieraztea badute ere, egoera aldaketa aditz guztiek ez dute aldizkatzea gauzatzen. Alde batetik, badira (7) bezalako aditzak, bertsio ezakusatiboa bakarrik onartzen dutenak. 4 Bestetik, beste muturrean aldaera iragangaitza ez duten (8) bezalako egoera aldaketa aditz iragankorrak daude: (7) a. Fruiturik izango duen zuhaitzak aurretik behar du loratu b. Nire hilobi gainean hasi da kimatzen kardua (8) a. Buruko ileak eta arpegiko bizarrak orraztu ditu b. * Buruko ileak eta arpegiko bizarra orraztu dira Ikusiko denez, hiru eremu hauen arteko mugek garrantzi berezia dute aldizkatzearen propietateak zehazteko. Maila deskriptibotik aldendu gabe, badirudi bi ezaugarri nagusi direla hiru multzoen arteko bereizketa egiten dutenak eta, oso interesgarria dena, biek kausazioaren propietate bereziekin zerikusi zuzena dutela esan daiteke. 4 Hauetariko aditz batzuek -adibidez, kima(tu) eta luma(tu) aditzek- badute adiera iragankor bat, baina euren interpretazioa ez da inkoatibo/kausatibo alternantziarena. Hau da, luma(tu) (ia)-n ez da, inolaz ere, (ib)-ko luma(tu)-ren bertsio kausatiboa baizik eta, zerbait izatekotan, bere antonimoa litzatekeenaren kausatiboa: (i) a. Zu oraindik, lumatu gabeko txorikume, kabitik irten gabia zera b. Oilo hilak lumatzen ari nintzen Interpretazio aldaketa hori interesgarria bada ere, artikulu honen eremutik oso urrun gelditzen da.
646 J. ORMAZABAL Hiru predikatu mota hauen artean bereiziko duen lehen desberdintasuna egoera aldaketa eragiten duen kanpoko vs. barneko kausazioaren kontzeptua da. 5 Adibidez, landareen berezko propietatea da heltzen zaien urtaroan kimatzen direla. Kontrara, ireki, hautsi edo jantzi predikatuek adierazten duten gertaerek -edo, hobeto esanda, egoera aldaketek- gure mundua kontzeptualizatzeko moduan kanpoko kausa bat behar dute, ekintza ahalbidetzen duen norbait edo zerbait, kausa-ondorio kate zuzena eraikiz. Barneko kausazkotzat kontzeptualizatzen diren aditzak iragangaitzen multzoan gramatikalizatzen dira eta ez dira kausatibo aldizkatzean sartzen:6 (9) a. irakin, loratu, kimatu, etab. b. flakatu, loditu, argaldu, zabaldu7 Bestalde, iragankorrak diren egoera aldaketa aditzen arteko bereizketa ere kausazioaren beste ezaugarri baten arabera egiten da. Kausatibo aldizkatzeko aditzen kanpo argumentua bertsio iragankorrean -hau da, egoera aldaketaren kausasemantikoki oso espektro zabalekoa izan daiteke. Propietate hau nabaria da aditz hauek aldizkatzean parte hartzen ez duten egoera aldaketa aditzekin zein beste aditz iragankorrekin alderatzen ditugunean. Hortaz, (1 O) eta (11)-ko adibidemultzoko aditzen kanpo argumentuaren eremu tematikoa murriztua den bitartean, kausatibo aldizkatzean aditz iragankorraren kanpo argumentua EGILEA izan daiteke (12a), BITARTEKOA (12b), GERTAERA bat (12c) eta, oro har, KAUSA zentzu zabal eta lausoenean adieraz dezakeen edozein argumentu mota: 8 5 Beherago ikusiko dugunez (ikus hurrengo oharra eta hirugarren ataleko eztabaida), hiztunek predikatuak multzo batean edo bestean kokatzeko irizpide bat erabiltzeak ez du derrigorrez esan nahi predikatuen ezaugarri horrek euren egitura lexiko edo sintaktikoan isla zuzena izan behar duenik. 6 Testuan behin eta berriro azpimarratzen den bezala, kontuan izan behar da gure eredu teorikoan axola zaigun ezaugarria ez dela "mundu errealean gertakariak duen kausazioa'' horrelakorik balitz, baizik eta guk, gizakiok, kausazio hori nola gauzatzen dugun hizkuntza mailan (Levin eta Rappaport-Hovav (=L&RH) 1995, Rappaport-HovavetaLevin 1998, Lidz 1999, 2001, Reinhart 2002, Mendikoetxea 2007, Koontz-Gardonen 2007a,b, eta bertako erreferentziak). Adibide bat jartzeagatik, imajina dezagun guk uste dugunaren kontra landareei lore bat sortzen zaien bakoitzean benetan gertatzen dena honako hau dela: bere gainean lore bat daraman animalia mikroskopiko bat sartzen dela landarearen barrutik, egoera egokia denean lore hau landarearen zulo batetik kanporatuz; hau da, animaliaren ekintza eta loratze gertakariaren artean kausazio kate zuzena, eta ez zirkunstantziala, dagoela eta praktikan animalia dela "landarea loratzen duena". "Mundu fisikoan" horrela gertatuko balitz ere, guk ekintza bestela kontzeptualizatzen jarraitzen badugu loratze prozesua orain arte bezala landarearen barne-propietate bat dela pentsatuz, guretzat aditzak jarraituko du barne-kausa multzokoa izaten. Aldi berean, interesgarria da ohartzea euskaraz loratu iragankorra existitzen ez bada ere, goiko testuinguruan erabili dudan bertsio iragankorra ez zaiela hiztunei horren bitxia egiten "loratze" gertakaria bertan ematen den modura interpretatzeko eskatzen zaienean, interpretazio hori ariketa mental bat besterik ez bada ere. Hizkuntza naturaletan kausa kontzeptualizatzeko prozesuak duen konplexutasuna kontuan izanik, espero daitekeena da barneko kausaren gramatikalizazioan hizkuntzen arteko diferentziak aurkitzea eta hori da, hain zuzen ere, aurkitzen duguna; ikus Mendikoetxearen (1999: 1598-1605) eztabaida eta hizkuntzen arteko desberdintasunak erakusten dituzten adibideak. 7 Konparatu frantsesaren laguntzailearen erabilera "l'enfant a grandi/maigri vite" egituretan euskararen "umea luzatu/handitu/flakatu/koskortu da'' bezalakoekin. 8 Hizkuntzalari askok argudiatu dute aldizkatze aditzen interpretazioaren fokua egoera aldaketan bertan jartzen dela eta, ziurrenik, predikatu mota hauen kausaren malgutasuna ezaugarri horrekin lotuta dagoela, egoera aldaketa horretara nola heldu den zehaztu gabe gelditzen delarik (''spontaneous" edo "nonvolitional" causation aipatu izan dira literaturan, baina ez dirudi termino hauek egokiak direnik, murriz-
KAUSATIBO ALDIZKATZEAK EUSKARAZ ETA INGURUKO HIZKUNTZETAN (10) a. b. C. (11) a. b. C. (12) a. b. C. Bozeramaileak komunikatua irakurri zuen * Teletipoak komunikatua irakurri zuen (teletipoa :;t; egilea) * Gerra egoerak komunikatua irakurri zuen Aitak umea jantzi zuen * Soineko urdinak neska jantzi zuen * Gaueko dantzaldiak gazteak jantzi zituen Norak atea ireki/itxi zuen; Giltzak atea ireki/itxi zuen; azken tiroak hil zuen Haize kolpe batek atea ireki/itxi zuen; gaixotasunak hil zuen 647 d. Erabakiak hauteskundeetan aurkezteko gelditzen ziren azken zirrikituak itxi ditu e. Prezioen jaitsierak nazioarteko turismoari ateak ireki dizkio Laburbilduz, (i) barneko kausako egoera aldaketaren adierazle gisa hartzen ditugun aditzak (adibidez, kima(tu)) iragangaitzak dira, euskaraz gehienetan ezakusatiboak, eta ez dira aldizkatzean sartzen. Kanpoko kausa duten egoera aldaketa aditzak, euren aldetik, bi multzotan bereizten dira: (iia) egoera aldaketaren kausa nahitaez egilea duten aditzak iragankorrak dira, hauek ere aldizkatzetik at gelditzen direlarik; (iib) kausazioa zentzu lauso eta zabal batean onartzen duten aditz guztiek, berriz, iragankor/iragangaitz alternantzian sartzeko multzo naturala osatzen dute. Horretaz aparte, badira bestelako aditz iragankor eta iragangaitzak, hiru multzo hauetan sartu ez izateaz gain kausatibo aldizkatzean parte hartzen ez dutenak. 3. Kausatibo aldizkatzeen norabidea 3. 1. Kausazioaren hipotesia Kausatibo aldizkatzeen analisi klasikoa, kausazioaren hipotesia deituko dudana, aditzaren bertsio inkoatibotik abiatzen da, aldaera kausatiboa honetatik deribatuz. 9 Hipotesiak badu bere logika, analisi hauen irudikapen semantikoan aditz inkoatiboaren egitura sinpleagoa ez ezik egitura kausatiboaren azpi-egitura bat delako. Semantika lexikoaren formalizazio klasikoak argi uzten du propietate hau bi egiturek egoera aldaketa komunean dutelako, aditz iragankorra lortzeko aditz iragangaitz ez-akusatiboaren egituraren gainetik geruza kausatibo bat gehitzea besterik egin behar ez zaiolarik: ( 13) a. Predikatu inkoatiboa: b. Predikatu kausatiboa: Ax [BIHURTU (x)] AxAy [y ARAZI [ BIHURTU (x)]] tuegiak direlako; eztabaidarako ikus, besteak beste, Hale eta Keyser (1993), (2003), L&RH (1995), Reinhart (2000), (2002), Koontz-Garboden 2007a,b eta bertako erreferentziak). Ikusi, bestalde, Chierchiak (2004) bere artikulu klasikoaren argitalpenari egiten dion eranskinean aurkezten duen eztabaida interesgarria kausa posizioan irudikatzen duen gertaerari buruz. 9 Ikus Dowty (1979), Jackendoff (1990), Pesetsky (1995), besteak beste. "Neo-konstrukzionismo"aren barruan ere ideia honen zuzperraldi bat egon da: ikus, besteak beste, Arad (2003), Pylkkanen (2002), Oyhan;:abal (2002, 2003), Ramchand (2006) Folli eta Harley (2007) eta bertako erreferentziak.
KAUSATIBO ALDIZKATZEAK EUSKARAZ ETA INGURUKO HIZKUNTZETAN 649 sazioaren konbinaketa bat dela, hipotesi sinpleena konbinaketa hori bera eragiketa baten bidez jasotzea da, eragiketa hori sintaktikoa edo lexikoa -teoria bakoitzaren beste oinarrien arabera- izan daitekeelarik. Arazoa da hipotesi sinple hori ez dabilela; alde batetik ebidentzia enpirikoek aldizkatzearen norabidea kontrakoa dela dioskutelako; bigarrenik, beste predikatuekin batera analizatzen ditugunean elkarren arteko banaketa oker ateratzen delako, jabekuntzarako ere arazo larriak sortuz; eta, azken finean, hurrengo ataletan defendatuko dudanez, oinarrizko aldarrikapena -inkoatiboaren sinpletasun sintaktiko eta semantikoa- erabat oker dagoela pentsatzeko arrazoiak daudelako. 3.2.1. Distribuzioa, mekanismo teleologikoak eta jabekuntza Aditz ezakusatiboen multzoa ez da multzo batu bat -dudarik gabe, Perlmutterren (1978) eta Burzioren (1986) analisiek iradoki nahi zutena baino askoz multzo anitzagoa da- eta bertan jatorri desberdineko predikatuak elkartzen dira. Izate eta gertatze aditzez, mugimendu aditzez eta aditz aspektualez gain, 11 egoera aldaketa adierazten duten aditz iragangaitzen artean ere bi multzo bereiz ditzakegu: predikatuaren kontzeptualizazioan egoera aldaketa sortzen duen kausa barnekoa, berezkoa, balute bezala interpretatzen direnak alde batetik, eta egoera aldaketa gertatzeko kanpoko kausa bat behar duten predikatuen multzoan sartzen direnak bestetik. Lehendabizikoak euskaraz (loratu, kimatu, koskortu, eta abar) ezakusatiboak dira gehienbat, eta ez dute aldizkatzean parte hartzen; bigarrenak kausatibo aldizkatzean sartzen direnak dira. Lehenbizikoei buruz onarpen estandarra da barneko kausa ez dutela gramatikalki gauzatzen, koskor(tu)-rako (I 7b)-n ematen dudan EL-K bezalako egitura izanik. 12 Kausatibo aldizkatzeen aditz inkoatiboa hipotesiz kausaziorik gabekoa denez, bere EL-Kk egoera aldaketari dagokion informazioa jasotzen du, (18b)-n bezala: (17) a. Umea koskortu da b. Koskor(tu) predikatu iragantzaizaren EL-K: Ax [BIHURTU [KOSKOR (x)]] (18) a. Lurra zikindu da b. zikin(du) predikatu iragantzaizaren EL-K: Ax [BIHURTU [ZIKIN(x)]] Ikusten denez, aldagaia kenduta (17b) eta (18b) berdinak izanik, ez dago modurik estrukturalki bereizteko zeintzu diren kausazioa jasoko duten aditzak eta zeintzu ez, beste mekanismo ad hoc bat gehitzen ez badugu behintzat. Beraz, ezakusatiboen 11 Aditz irgangaitzen sailkapen desberdinetarako ikusi, besteak beste, Levin (1993), L&RH (1995), Mendikoetxea (2004), Etxepare (2003), Aldezabal et al. (2004), Oyhars;abal (2002, 2003) eta bertako erreferentziak. Izate eta gertatze/agertze aditzak ezakusatiboak dira: (i) a. Sorginak existitzen dira b. Ezuste bat gertatu da Batzuetan diadikoak izan daitezke, baina bi partaideak barne argumentuak dira. Bestalde, aditz aspektualen artean, azpimultzo bat (saiatu, ari, hasi, baina ez bukatu, jarraitu, ekin, utzi edo ihardun) ezakusatiboen taldean kokatzen da euskaraz. 12 Atal honetan semantika lexikoaren notazioa jarraituko badut ere, argumentu osoa aplika dakieke mutatis mutandis aipaturiko analisi sintaktikoei.
650 J. ORMAZABAL multzoaren aniztasun hau kontuan izanik, multzo honetatik abiatzen bagara kausatibo aldizkatzearen xede-multzoa era oinarrituan zehazteko, beti izango dira arazoak, eta ondorioz jabekuntzarako saihestezinezko arazoak sortuko dira. Ez hori bakarrik, kanpoko kausa duten predikatuen multzoa ere bitan banatzen denez, kausazioaren hipotesiak espektroaren beste muturrean ere arazoak sortzen ditu. Alde batetik iragankorren multzoa dugu (jantzi, orraztu, etab.), eta bestetik aldizkatzean sartzen direnak, hipotesiz jatorri ezakusatiboa luketenak (hautsi, itxi, sartu, etab.). Salbuespen lexikoak albo batera utzirik, badago irizpide bat -kanpoko kausaren izaera- bi aditz mota hauen artean bereizten duena, predikatu bakoitzeko zein multzotan kokatuko den erabakitzea erraza eginez. (19)-(20)-an errepikatzen ditudan goiko adibide multzoen kontrasteak portaera diferentzia hori erakusten du: (19) (20) a. b. C. a. b. c. d. Aitak umea jantzi zuen * Soineko urdinak neska jantzi zuen * Gaueko dantzaldiak gazteak jantzi zituen Norak atea ireki/itxi zuen Giltzak atea ireki/itxi zuen; azken tiroak hil zuen Haize kolpe batek atea ireki/ixi zuen; gaixotasunak hil zuen Erabakiak hauteskundeetan aurkezteko gelditzen ziren azken zirrikituak itxi ditu e. Prezioen jeitsierak nazioarteko turismoari ateak ireki dizkio Kanpoko kausa hori "erabateko egilea'' bada, aditza iragankorra izango da, (21 b )ko egitura bakarra izanik; predikatuaren egoera-aldaketaren kausa zabalagoa bada eta zentzu orokor eta malguan har badaiteke, aditza, hipotesiz, iragangaitzen artean kokatuko litzateke, goiko (18b )ko egitura izanik: (21) a. Aitak umea jantzi zuen b. jantzi aditzaren EL-K: AxAy [y ARAZI [BIHURTU {JANTZIA (x)]]] Baina kontuan izan ondorio honek baduela bigarren buelta bat. Hauetariko aditzen zati bat ezakusatiboen artean sailkatzerakoan, euren kausaren propietateen arabera egiten dugu diferentzia, nahiz eta gero egiturak, (20)koa bezalakoak, kausarik ez duen adierazten. Hau da, kanpo kausa erabiltzen dugu aditza definitzekoan, bere esanahiaren parte bat delako, baina gero horrek ez du isladarik bere egitura lexikoan. Hau, berez, ez litzateke kontraesan bat izango; (17b)-ko egiturak, adibidez, ez du barneko kausa jasotzen, nahiz eta kimatu edo koskortu aditzak iragangaitzen artean kokatzeko erabiltzen den irizpide nagusia barne kausa den (ikus 7. oharreko eztabaida eta bertan aipaturiko erreferentziak). Baina, barneko kausa duten aditzekin ez bezala, ezakusatiboen artean sailkatzen ditugun kausatibo aldizkatzeko predikatuek bertsio iragankorra izaten bukatuko dute, kausazio eragiketaren bidez sortuko duguna. Hau da, amaieran, kausazio eragiketan definitzeko erabiltzen dugun baina estrukturalki jasotzen ez dugun predikatuaren KAUSA hori berreskuratu beharko dugu (20)-ko bertsio iragankorra sortu ahal izateko: (22) a. Kamioiak lurra zikindu du b. zikin(du) iragankorraren EL-K: AxAy [y ARAZI [BIHURTU [ZIKIN (x)]]]
KAUSATIBO ALDIZKATZEAK EUSKARAZ ETA INGURUKO HIZKUNTZETAN 651 Eta irudi honetan, kanpoko kausa duten egoera aldaketa predikatu guztiek bukatzen dute egitura iragankor komun bat jasotzen, baina horietariko baten oinarrizko forma den bitartean, bestera ailegatzeko mekanismo teleologiko susmagarriak erabili behar izan ditugu. Laburbilduz, kausazioaren hipotesitik abiatuez gero, kausatibo aldizkatzean sartzen diren predikatuak era oinarritu batean zehazteko aukera galtzen dugu, predikatu hauen jabekuntza prozesua guztiz aleatorioa edo ad hoc dela ondorioztatuz, eta gainera estrategia teleologikoak, zirkularrak ez badira, proposatu behar ditugu. Interesgarria da ohartaraztea bi arazoak aldizkatze kausatiboa azaltzeko KAUSA-ri dagokion geruzarik ez duen aldaera inkoatibo batetik abiatzetik datozela, aldi berean egoeraaldaketa aditzen arteko banaketa hirukoitzak geruza horren propietateekin erlazio zuzena mantentzen duenean. Berriz, hasiera puntua egitura kausatiboa bada, arazoa murriztu egiten da zeharo. Lehen atalean deskribatutako irudia gogoratuz, badirudi interesatzen zaigun banaketa bi irizpide hauen arabera egiten dela: (i) kanpoko vs. barneko kausaren desberdintasunak irudikapen lexiko-semantikoan edo sintaktikoan predikatua diadikoa ala monadikoa -hau da, iragankorra ala iragangaitza- izango den markatzen du. Horren arabera, kanpoko kausazko predikatu guztiak iragankorrak izango dira oinarrian, euren egiturak kausari dagokion irudikapen estrukturala jasoz; (ii) Kanpoko kausa duen egoera aldaketa predikatutzat hartzen diren hauen artean, KAUSA, zentzu zabalean, vs. EGILEA (ekintzak ezinbesteko borondate/bizitasun maila bat duen partaide bat) diferentziak predikatua kausatibo/inkoatibo aldizkatzean sartzen den ala bakarrik bertsio iragankorra duen markatzen digu. 13 3.2.2. Hautapen ezaugarriak Orohar, kausatibo/inkoatibo bikoteen hautapen semantikoei begiratzen badiegu, egoera gehienetan bi aldaerek komuneko murriztapenak erakusten dituzte, batak onartzen dituen objektuak bestearen subjektuak izan daitezkeelarik. Adibide bat jartzeagatik, hautsi edo urra(tu) aditz iragangaitzak onar ditzakeen subjektu guztiak aditzaren bertsio iragankorraren objektu zuzenak izan daitezke, eta batean onartzen ez direnak bestean · ere ezin daitezke osagarri posizioan agertu: 14 13 Reinhartek, Levin eta Rappaport-en barne-kausaren kontzeptuaren kontra argudiatzeko honen islada lexikoaren eza azpimarratzen du, baina ez dago arrazoirik gure sistema linguistikoak kontzeptu baten ezaugarri guztiak, gizakiarentzat kontzeptua bereizten dituenak, kontzeptuaren lexikalizazioan edo gramatikalizazioan islatu behar dituela asumitzeko. Izan ere, hori da funtzionalismo lexikoak eta, hein handi batean, lehen deskonposizio semantikoek zuten oinarrizko arazoa, ez zutela mekanismo bat inkorporatzen une batetik aurrera deskonposizioa bera gelditzeko gai zenik. Gauza bat da irizpide bat erabiltzea kontzeptu mailan gertakarien arteko sailkapena egiteko eta beste bat, zeharo desberdina, irizpide horrek egituran islada izan behar izatea. Adibide gisa, L&RH-en nahastua dagoela badirudi ere, barnekausazioak ez du inolako isladarik predikatuen ELK-n eta, ondorioz, ez du eragin zuzenik izango egituran, baina badu eragina predikatu bat multzo batean edo bestean sailkatzeko unean. Praktikan, gurea bezalako gramatika eredu batean, horrek esan nahi du gizakiok kima(tu) bezalako aditz baten kontzeptuan barne-kausa badagoela interpretatzen badugu ere, barneko kausa horrek ez duela isladarik gure gramatikan, ez lexikoan edo sintaxi-egituran ezta interpretazio semantikoan ere. 14 Hiztunen artean desberdintasunak egon daitezke aditz hauen interpretazioari begira, batez ere hautsiren kasuan. Zenbait hiztunentzat esanahi nabardurak dituzte aplika dakiekeen objektuen izaeraren aldetik;
652 }.ORMAZABAL (23) a. *Edalontzia/*irratia/papera/jantzia urratu da b. Peruk *edalontzia/*irratia/papera/jantzia urratu du (24) a. Edalontzia/irratia/(*)papera/(*)jantzia hautsi da b. Peruk edalontzia/irratia/(*)papera/(*)jantzia hautsi du Aurrekoa egoera arrunta bada ere, badira, hala ere, zenbait kasu non bi aditzen arteko desberdintasunak aurki daitezkeen, aditza bere adiera figuratuan erabiltzen denean. Interesgarria da kasu hauetan guztietan bertsio iragankorraren hedadura zabalagoa dela aditz iragangaitzarena baino (ikus L&RH 1995: 84-5 orrialdeak eta bertako erreferentziak): (25) a. Mirenenek hitza/kontratua/munduko errekorra hautsi du a. Mirenek legea/ixiltasuna urratu zuen b. * Hitza/kontratua/munduko errekorra hautsi da b'. * Legea/ixiltasuna urratu zen Aditz iragankorraren egitura deribatzeko aditz iragangaitzetatik abiatuko bagina, aditz iragankor eratorri horren aukera guztiek euren oinarrizko egitura iragangaitzean ere egon beharko lukete. (25) bezalako adibideek hori horrela ez dela erakusten dutenez, egitura hauen hutsunearen beste azalpenik ezean inkoatibotik kausatiborako deribazioa ezin daiteke egokia izan. Hori guztia kontuan izanik, bi aukera gelditzen zaizkigu printzipioz aditz hauen arteko erlazioa aztertzeko: edo ukatzen dugu bien arteko historia deribazionala dagoenik (Marantzek 1984, adibidez, kausatibo-inkoatiboaren arteko erlazio erregularrik ez dagoela argudiatu zuen), edo bestela erlazioaren norabidea kontrakoa da, orain arte konplexuagotzat hartu izan den egitura kausatibotik abiatu eta egitura inkoatiboa, aditz iragangaitzarena, deribatuz. Aurreko ataleko argudioan bezala, honetan ere ondorio hau maila lexiko-kontzeptualeko erlazio bat aldarrikatzen dugun ala hipotesi sintaktiko baten alde egiten dugun eztabaidatzetik independientea da. 3.2.3. Auzi morfologikoak15 3.2.3.1. Klitiko erreflexiboa Chierchiak (1998, 2004) kausatibo aldizkatzearen egitura erreflexiboaren analisia lehendabiziko aldiz aurkeztu zuenean (ikusi hurrengo bi atalak), bere proposamenaren beste batzuentzat, berriz, aditz hauek oso aditz ez-markatuak dira, ondorioz "hautsi" daitezkeen objektuen eremua oso zabala izanik. Gure eztabaidarekin loturik oso interesgarria dena da hiztunaren juizioak aditz hauen hautapen ezaugarrien inguruan edozein izanik, izan ditzaketen murriztapenak edo murriztapen falta berdin aplikatzen dizkiotela aditzaren bertsio iragankorrari zein iragangaitzari. Hau da, hiztun batentzat urra(tu) jantzi bati edo paper bati buruz bai baina edalontzi bati buruz predika ezin badaiteke, murriztapenak berdin balio du aditz iragankorrarentzat zein bere bertsio iragangaitzarentzat eta ez dago hautsi aditza bere bertsio iragangaitzean ez-markatutzat eta bertsio iragankorrean murriztuagotzat edo alderantziz jotzen duen hiztunik. 15 Oso garrantzitsua da kontuan izatea atal honetan ematen ditudan argumentuen helburua ez dela, inolaz ere, aldizkatzea unibertsalki kausatibotik inkoatiborako norabidean gertatzen dela argudiatzea. Tipologiaren alorrean egindako zenbait lanek (ikusi, batez ere, Nedjalkov 1969 eta Haspelmath 1993) bi aukerak posibleak direla sujeritzen dute; are gehiago, Davis-ek (1997, 2000) eta Davis & Demirdacheek (2000) hizkuntza salishtarretan (Kanada-EEBB-etako mendebaldeko mugako lurraldeetan) predikatu guztiek oinarri ezakusatiboa dutela eta predikatu konplexuak hemen argudiatzen ari naizen kontrako norabidean eraikitzen direla pentsatzeko argudio sendoak ematen dituzte.
654 J. ORMAZABAL zitekeela historikoki baina gaur egungo hiztunak ez duela bi atzizkien esanahiaren ezagutza. Hala ere, ez dirudi hipotesi honen oinarrizko abiapuntuek kontrako norabideko testuinguru bat onartzeko leku handirik uzten dutenik, are gutxiago latinetik hizkuntza erromaniko guztietarako bilakaera bat non horrelako aldaketa bat gerta daitekeen. Are gutxiago atzizki hauek gaur egun oraindik ere hizkuntza kultoaren zenbait alorretan emankorrak direla ikusirik. Aukera gehiago du, dudarik gabe, oinarrizko forman kausazioaren geruzarentzat lekua egiten duen hipotesi batek. 3.3. Ondorioak Kausazioaren hipotesi klasikoak eta bere aldaera konstrukzionista berriek argudiatzen dutenaren kontra, nire ustez, euskaraz eta, oro har, gure inguruko hizkuntzetan kausatibo aldizkatzea ezin eraiki daiteke ezakusatiboaren formatik abiatuta, aukera hau baztertzeko argumentu teoriko eta enpiriko sendoak daudelako. Hurrengo bi ataletan, orain arte argudiatutakoarekin koherentea den bigarren analisi bat aurkeztuko dut labur-labur, aldi berean analisi honek ere berrikuspen sakon bat behar duela pentsatzeko argudioak emanez. 4. Erreflexibatzearen analisia Chierchiaren (2004) analisiarekin hasi eta azken urteotan hedatu den analisi alternatibo bat bada literaturan hizkuntza askotan kausatiboa/inkoatiboa aldizkatzeak erakusten duen morfologia erreflexiboaren ildoari jarraitzen diona (ikus 2.2.3. azpiatala). Analisi horren arabera, kausatibo aldizkatzea egitura kausatibotik abiatzen da, eratorria den aldaera inkoatiboa erreflexibatze eragiketa baten bidez deribatuz. Hipotesi hori plazaratu duten Chierchiak (2004) eta Reinhartek (1996, 2000, 2002) erreflexibatze prozesua argumentu balentzian barne-erredukzioa egiten duen erregela gisa ulertzen dute. Erregela horrek argumentu kopuruaren gutxitzea kanpo kausaren argumentua eta egoera aldaketaren jasailea identifikatuz lortzen du. Ondorioz, erlazio bat denotatzen zuen predikatu diadikoa propietate bat denotatzen duen predikatu monadikoa izatera pasatzen da. Ondoko adibidean jasotzen dudan formulazioa Chierchiak (2004 postscript) ematen duena da: (28) REFL(K) = Au K(u,u) Erreflexibatze analisiaren oinarria ondo dagoela pentsatzen badut ere, hurrengo atalean argudiatuko dut Chierchiak (2004) eta Reinhart-ek (2000) erreflexibatze prozesurako proposatzen duten garatze teorikoa kontraesan teoriko-kontzeptualetan erortzen dela eta enpirikoki ere gaizki oinarritua dagoela. Horren ondorioz, erreflexibatzearen beste formulazio baterako bidea ireki dezakeen interpretazio bat proposatuko dut, bai aditz inkoatiboen egitura sintaktikoan baita euren interpretazio semantikoan ere KAUSA-ri dagokion geruza mantentzen dela aldarrikatzen duena. 17 17 Berriz ere, proposatuko dudan analisiak ez du aukerarik egiten kontzeptuen islada lexiko-semantikoa postulatzen duen hipotesi baten eta teoria sintaktiko baten artean, eztabaida horretan ondorio batzuk atera badaitezke ere. Hurrengo lan baterako uzten dut eztabaida hau.
KAUSATIBO ALDIZKATZEAK EUSKARAZ ETA INGURUKO HIZKUNTZETAN 655 5. Egitura inkoatiboetan ere KAUSA badago Hirugarren atalean kausazioaren hipotesiaren kontra argudiatu dudanean bezala, hemen ere maila desberdinetako argudioak aurkeztuko ditut erreflexibatze eragiketak kausaren egitura ezabatzen duelako hipotesiaren kontra, horietako bat maila teorikokoa eta besteak enpirikoak. 5.1. Erreflexibatze eragiketak ezin du KAUSA ezabatu Chierchiak (2004: 37), ezakusatiboen propietateak aztertzen dituenean honako oharra egiten du: "The reflexive character I am attributing to unaccusatives is of a special, static nature". Hau da, inkoatiboen bihurkari izaera estatiboak mekanismo beraren aplikazioaren bidez egitura erreflexibo arruntak ematen dituzten aditzetatik bereizten ditu. Konpara ditzagun honako adibide hauek: (29) a. Norak itsasontzia/laguna hondoratu zuen b. Itsasontzia/laguna hondoratu zen (30) a. Norak harria/laguna uretara bota zuen b. Laguna/*harria uretara bota zen (29)-ko adibide multzoak ohiko kausatibo aldizkatzearen bikotearen kasua erakusten du eta (30)-eko adibideek kausatibo/erreflexibo bikote bat. Espero daitekeenez, (29b )-ko argumentu bizigabeak, itsasontzia sintagmak, interpretazio inkoatiboa onartzen du, baina (30b)-ko egitura erreflexiboan argumentua ezin daiteke bizigabea izan, lagunak eta harriak bikote minimo bat osatuz. Bestalde, pentsatzekoa da erreflexibatze eragiketak kausatibo aldizkatzeetan eta aditz erreflexiboen testuinguruetan berdin jokatu beharko lukeela, operazio bakarra defendatzen ari bagara. Baina hori hala balitz, ez dirudi eragiketa hori Chierchiak (2004) eta Reinhartek (2000, 2002) proposatzen dutena izan daitekeenik: KAUSAri dagokion geruza ezabatzeak ez dirudi bi predikatu moten arteko desberdintasunak argitzeko bide egokiena denik, geruza honetan baitago beraien arteko bereizketa · estruktural eta semantikoen iturri nagusia izan daitekeen desberdintasun bakarra. Erreflexibatze operazioak eragindako KAUSAren ezabaketaren ondorioz bi egiturak berdindu egiten baditu, ez zaigu aukera handirik gelditzen galdutako diferentziak berreskuratzeko, are gutxiago euren azalpen koherente bat emateko. Irtenbidea, bestalde, ezin da izan bi erreflexibatze erregela desberdin proposatzea, bata ezakusatiboentzat eta bestea benetako egitura bihurkarientzat. Ematen du aukera hori dela Chierchiak berak bide batez iradokitzen duena ezaugarri estatiboa jasotzen duen operatzaile bihurkari baten bidez jaso zitekeela esaten duenean. Baina orduan ezakusatiboen eta erreflexiboen arteko batasuna guztiz nominalista litzateke, proposamen eta mekanismo ad hoc-etan oinarritua. Hortaz, badirudi aztertzeko bidea egitura iragankorrei aplikatzerakoan emaitza desberdinak sortuko dituen eragiketa formulazio bakarra aurkitzea dela, emaitza desberdin horiek egoera aldaketaren kausa proiekzioaren argumentuak -erreflexibatze eragiketaren bidez jasalearekin erreferentziakidea izango denak- bi predikatu mota hauetan dituen propietate dibergenteetatik deribatuz. Baina horretarako eragiketak kausari dagokion egitura bi kasuetan mantendu behar du, ezakusatiboenean eta
656 J. ORMAZABAL bihurkarienean. 18 Atal honen bigarren zatian ezakusatiboetan ere kausa badagoela baieztatzen duten zenbait argumentu enpiriko aurkeztuko ditut. 5.2. Modiflkatzaile agentiboak, helburu perpausak eta egileari begirako aditzlagunak Aditz ezakusatiboei kausari dagokion egitura falta zaiela argudiatzeko ohikoa da aditz hauek aditz iragankorren egitura pasiboarekin konparatzea, horretarako egiletasunarekin zerikusia duten frogen bateria bat erabiliz. Froga hauek erakutsiko luketena zera da (33b) bezalako perpaus pasiboetan egilea, "degradaturik" bada ere, egon badagoela; berriz, (33a-a')-ko ezakusatiboetan kausa erabat ezabaturik legokeela, biek kausazioaren hipotesiak eta goian aurkeztutako erreflexibatzearen hipotesiak esaten dutenarekin bat etorriz: 19 (33) a. Las puertas se cerraron a'. Ateak itxi ziren b. Las puertas fueron cerradas Atal honetan, Koontz-Gardonenen (2007a,b) lanari jarraituz eta bere argudioak hedatuz, aipatzen diren test hauek ez dutela ustez erakutsi beharko luketena erakusten argudiatuko dut, egituran kausaren proiekzioa agertzen den ala ezabatu den neurtu baino egile baten presentzia adierazten baitute. Are gehiago, erakutsiko dut frogetan normalean kontuan izan ez diren zenbait auzi jokoan sartzen ditugunean kausaren ezabaketaren aldeko balizko argumentu hauek guztiz kontrakoa -hau da, aldizkatzeko predikatuen aldaera iragangaitzean ere kausa proiekzioa badela- sostengatzen dutela. Ezakusatibo eta pasiboen arteko konparaketan beti aipatzen den diferentzia bat ezakusatiboen eta egile osagarriaren ("complemento agente") arteko bateraezintasuna eta, aldiz, predikatu hauek zenbait modiflkatzailerekin erakusten duten konpatibilitatea da. Bestela esanda, ezakusatiboak, pasiboak ez bezala, bere kabuz edo berez eta horrelako adierazpideekin ager daitezke baina inoiz ez por-sintagmekin; pasibozko egituretan agertzen diren aditz iragankorrek, berriz, kontrako portaera erakusten dute: (34) a. Las puertas se cerraron {por si solas/*por el portero}. a'. Ateak {berez/bere kabuz/*atezainak/*atezainez} itxi ziren. b. Las puertas fueron cerradas {*por si solas/ por el portero}. Kontraste hauek oso interesgarriak dira baina, argudiatu ohi denaren kontra, ez digute ezer argitzen predikatu ezakusatiboen egituretan kausa islatzen den auziari buruz. Aditz ezakusatiboen azpian egitura erreflexibo bat bada, predikatu hauek egile osagarriarekin duten bateraezintasun hori esperoko genukeena da, erreflexibatze eragiketak kausa ezabatu zein ez: pasibo eragiketan kausak edo, hobeto esanda, egileak eta egoera aldaketaren jasaileak desberdinak izan behar duten bitartean, predikatu 18 Izan ere, hurrengo atalean ikus daitekeenez, Chierchiaren analisiak praktikan ezakusatiboen interpretazio semantikoan kausa bat mantendu behar du, nahiz eta egitura lexikoan erreflexibatze eragiketak horri dagokiona ezabatzen duen. 19 Euskaraz konparatzeko egitura garbia falta zaigu; hortaz, atal honetako konparazioak gaztelaniaren egitura pasiboa euskara eta gazteleraren inkoatiboaren kide hurbilenarekin egingo dut sistematikoki.
KAUSATIBO ALDIZKATZEAK EUSKARAZ ETA INGURUKO HIZKUNTZETAN 657 ezakusatiboen balizko kausak ondoriozko egoeraren jasailearekin erreferentziakidea izan behar du modu batera edo bestera, predikatua erreflexibizatze prozesuaren bidez lortu baita. Ondorioz, (34a) adibidean por-adberbioa jasailearekin erreferentziakidea ez den kausa baten ezintasunak baztertzen du. Arrazoi berberagatik, pasiboak egile osagarria onartzen du eta berezlpor si solo eta abar saihesten ditu erreferentziakidetasun horrekin bateraezina delako, hain zuzen ere. Aldi berean, aditz ezakusatiboak, bai euskaraz baita gaztelaniaz ere, kausari erreferentzia egiten dion modifi.katzaile bat onartzeak, zerbait erakustekotan, las puertaslateak egoera aldaketaren jasailea izateaz gain aldaketaren kausa ere badela erakusten du. Ikus dezagun, orain, egileari begirako ('agent oriented') adberbioak eta helburu perpausen kasua. Ezaguna da helburu perpausen subjektua perpaus nagusiko egile batek kontrolaturik agertu behar duela; halaber, nahitalintencionadamente bezalako adberbioek modifika dezaketen argumentuak ekintzaren egileak edo izan daitezke bakar-bakarrik. Hori kontuan izanda, (35)-eko egitura ezakusatiboa egileari begirako adberbioarekin eta helburu perpausarekin bateraezina izatea bertako jasalearen aldetik egiturak zilegiztatzeko ezintasunari leporatu zaio, zilegizta ditzakeen beste argumenturik ez dagoela ondorioztatuz: (35) a. * Itsasontzia urperatu zen nahita/aseguruaren dirua kobratzeko a. * EI barco se hundi6 intencionadamente/para cobrar la prima del seguro b. EI barco fue hundido intencionadamente/para cobrar la prima del seguro Hemen ere, argumentu piskat desberdina bada ere, mota bereko ondorioa atera dezakegu. Aurrekoan bezala, (35a-a)-n ere ezakusatiboaren egitura erreflexiboak egoera aldaketaren jasailea ez den beste edozein kausa bat saihesten du; hau da, itsasontziak bi eginkizunak, egoera aldaketaren jasailea eta kausa, beteko lituzke. Baina itsasontzia ezin daiteke egilea izan, are gutxiago aseguruaren dirua kobratzeko borondatea izan dezakeen partaide bat. Ondorioz, ezingo du menpeko perpausaren subjektua kontrolatu, ezta adberbioak behar duen egile argumentua izan. Egoera hala izanik, horrek ez du erakusten kausa maila estrukturalki falta dela, baizik eta bertan datzan argumentuari menpeko perpauseko subjektua kontrolatzeko eta adberbioa zilegiztatzeko eskatzen zaizkion egile propietateak falta zaizkiola, aldez aurretik genekien zerbait. Artikuluan zehar behin baino gehiagotan errepikatu den bezala, aldizkatzeko aditzen kausa oso malgua da; ondorioz, ez du nahitaez egilea izan behar, eta kasu gehienetan ez da egilea izango. Baina horrek ez du esan nahi egoera guztietan egilea izan ezin daitekeenik. Egituran kausari dagokion argumentua dagoen ala falta den ikusteko interesatuko litzaigukeena benetazko egile irakurketa bortxatzen -edo, behintzat, ahalbidetzen- duten adibideak aurkitzea litzateke. Koontz-Garbodenek (2007b) hurbiltzen diren (36) bezalako adibideak jasotzen ditu Google-etik:20 20 Luis Gardak (i)-eko kontrasteaz ohartarazten dit, egitura final hauek erreflexibatzearen ondorioz sortutako egilearekin azken finean arazoak dituztela sujerituz: (i) a. Y Cristo muri6 en la cruz para salvarnos a todos los hombres b. ??* Y Cristo se muri6 en la cruz para salvarnos a todos los hombres Baina euskarazko kidea dexentez hobea dela dirudi: (ii) Kristo gizaki guztiok salbatzeko hil zen gurutzean
658 J. ORMAZABAL (36) a. Y aquel dfa, hace tres afios, cuando Phil se ahog6 para salvarle la vida a Jim ... b .... como ei joven que se ahog6 para salvar a una desconocida Halaber, honako adibide honek testuinguru egokia bilatuz gero egileari begirako adberbioak ere egoera aldaketa ezakusatiboen testuinguruan ager daitezkeela sujeritzen du: (37) Ezezagun bat hurbiltzen zaion bakoitzean, nahita biltzen da bere baitara bere burua babesteko asmoz Xehetasunak xehetasun, irakurketa aktiboago bat ahalbidetzen denean egoera aldaketa ezakusatiboen jasaleak egileari begirako adberbioak eta helburu perpausen subjektua zilegizta ditzakeela, jasailea izateaz gain egoera aldaketaren kausa ere badela erakutsiz. 5.3. Bestela kontraesankorrak liratekeen testuinguruak Ondoko elkarrizketak guraso eta umeen artean maiz aski errepikatzen den egoera baten adibidea izan daitezke (Koontz-Gardonen-en 2007 eztabaidatik moldatua): (38) Aita: Zergatik ez duzu beste lapitza erabiltzen? Alaba: Apurtu delako. Aita: Umm! Utzi ikusten ... bai, apurtuta dago; baina susmatzen dut ez dela apurtu, ... zeuk apurtu duzula! Ikus dezagun elkarrizketa hau orain arte aztertu ditugun hipotesien argira. Berriz ere gogora dezagun Chierchia (2004) eta Reinharten (2000) proposamenean erreflexibatze eragiketak geruza kausatiboa ezabatzen duela predikatuaren egitura lexikoan. Ondorioz, aditz inkoatiboak, berriz ere, egoera aldaketa hutsa adierazten du. Azken finean, ezakusatiboaren egitura lexikoa lortzeko modua erabat aldatzen bada ere, sortuko den egitura inkoatiboa bera ez da kausazio hipotesi klasikoan proposatzen zenetik gehiegi aldentzen: (39) a. lapitza apurtu da b. Ax [BIHURTU apurtuta(x)](lapitza) (39)-ko elkarrizketara bihurtuz, aitak alabari ematen dion erantzunak espreski baieztatzen du lapitzaren egoera. Hau da, alabaren argumentuan aitak onartzen du lapitzaren bukaerako egoera -'apurtuta dagoela'- egia dela eta, pragmatikoki elkarrizketak zentzuren bat baduela onartuz, biek badakite inoiz lapitza ez dela apurtuta egon. Ondoren datorren esaldian, beraz, aita ezeztatzen ari dena ezin daiteke egoera aldaketa bera izan, hala balitz bere aurreko esaldian baieztatutakoa ukatuko lukeelako eta, ondorioz, bere burua gezurtatuko. Aita azken esaldian ezeztatzen ari dena gertakariaren kausa da, hau da lapitza bukaerako egoerara "be- Bi hizkuntzen arteko desberdintasunak sujeritzen du (i)-eko kontrastea bestelako arrazoietan oinarrituta egon daitekeela (nahiz eta oso kontraste aztoragarria dela aitortu behar dudan), batez ere konparaketan sartzen ari garen gaztelerazko morirlmatar aditza aldizkatzean sartzen ez dela kontuan izanik.
660 J. ORMAZABAL Are gehiago, aipaturiko analisietan proposatu bezala ezakusatiboen interpretazioa kausarik gabekoa balitz, Maddi bakarrik igo den egoera baten aurrean, (44) bezalako galdera baten erantzun arrunta (45) izan beharko litzatekeela, Maddiren igoerak ez bailuke kausarik izango. Erantzun horren interpretazio naturala, berriz, Maddi behean gelditu den egoera bat da, kausarik ezean ukatzen duguna egoera aldaketa bera dela sujerituz: (45) Galdera: Nork igo ditu umeak? Erantzuna: Albertok eta nik Nora eta Alaia, eta Maddi inork ez Laburbilduz, erreflexibatzearen analisiak kausatibo aldizkatzeak aztertzeko bide interesgarria irekitzen badu ere, Chierchia (2004) eta Reinharten (2000) formulazioan erabiltzen den ideia hori gauzatzeko mekanismoa ezin daiteke egokia izan. Atal honetan zehar zenbait argudio teoriko eta enpiriko aurkeztu ditugu erreflexibatze eragiketak aditz kausatiboaren kausari dagokion egitura ezin ezaba dezakeela ondorioztatzeko, ezakusatiboen "erreflexibatze estatiko" horren arrazoiak beste nonbait bilatzeko behartuta gaudelarik. 6. Azken oharrak erreflexibatze eragiketaren izaeraz Goiko argudio guztiek kausatibo aldizkatzearen interpretazio bat iradokitzen dute non ezakusatiboek, pentsatu ohi denaren kontra, bertsio kausatibotik abiatuz erreflexibatzearen bidez deribatzean kausari dagokion geruza mantentzen duten, aditz erreflexiboekin gertatzen den bezala. Argi dago, bestalde, ( 46a)-ko ezakusatiboak eta ( 46b )-ko egitura erreflexiboak ezaugarri sintaktiko eta interpretazio desberdinak dituztela, eta diferentzia hauek ere deribatu behar ditugu: ( 46) a. Itsasontzia hondoratu zen b. Laguna uretara bota zen Pentsa daiteke bi predikatu moten arteko desberdintasun nagusia kausaren argumentu posizioan ager daitezkeen partaideen izaera denez, diferentzia horretatik deriba ditzakegula kausatibo aldizkatzeko aditzen eta aditz erreflexiboen arteko beste diferentzia estruktural eta semantiko guztiak. Hau da, erreflexibatze eragiketa kanpoko kausa duten egoera aldaketa aditz iragankorrei aplika dakiekeen erregela orokorra litzateke, operazioaren ondorioak predikatuaren kanpo argumentuaren propietateen arabera desberdinak izanik. Predikatuaren informazio lexikoak kausa identifikatzen duen argumentua egile gisa gauzatzea eskatzen badu (adib. bota, orraztu, etab.), erreflexibatzearen emaitza ohiko aditz erreflexiboa izango da. Predikatuak egilea baino kausa malguagoa onartzen duten horietarikoa bada, orduan emaitza aditz iragankorraren bertsio inkoatiboa izango da. Orain arte argudiatu dugunaren arabera, erlazio erreflexiboa kodifikatzeak partaide bakarrari egoera aldaketaren kausa eta jasailearen lana egiteko aukera ematen dion bihurkaritze mekanismoren bat eskatuko luke bi prozesuetan, bai maila sintaktikoan baita semantikoan ere. Horrelako analisi bat beharrezkoa dela bi adierak -adiera erreflexiboa eta inkoatiboa- onartzen dituzten aditzek sujeritzen dute. Berreskura ditzagun 5.1. ataleko adibideak, (47)-(48)-n errepikatzen ditudanak:
SATZNAMENDIRELAKOEN INGURUAN. ERLATIBOZKO PERPAUSETAN JATORRI DUTEN TOPONIMOAK AZTERGAI 0. Sarrera Patxi Salaberri NUP eta Euskaltzaindia Aspaldi ezagutu nuen Patxi Goenaga, Gasteizko apezgaitegi zaharrean, Filologia eta Geografia-Historia Fakultatea oraindik han zelarik. Garai hartan Euskal Filologia bukatu berria nuen eta gidaria behar graduko txostena, «tesina» deitzen zena bideratu eta zuzentzeko. Patxik, erakutsi ohi duen gizalege eta adeitasunarekin, bere burua eskaini zuen aipatu lan horretarako, eta hari esker burutu ahal izan nuen Koordinazioa euskaraz zitzaion txostena, joskeraren arloan apailatu dudan ia idazki bakarra. Gero onomastikan hasi nintzen eta hor jarraitzen dut, nola-halako lanak eginez, eta arlo horretatik bete nahi ditut orrialde batzuk lehen irakasle nuen eta orain euskaltzainkide dudan Azpeitiko gramatikariaren omenezko libururako, betiere bi jakiteen arteko zubia -edo xubikoa behintzat- egin nahiz. Hautatu dudan gaia hemendik kanpo (eta bertan ere bai, frankotan) Satznamen deitu ohi direnen sailekoa da, hots, esaldietan iturri duten leku izenen barrutikoa, zehazkiroago eta izenburuak dioenari jarraikiz, beste orduz erlatibozko perpausak izanik orain toponimo bihurtu direnen gainean idatzi nahi ditut lerro batzuk. Leku izenak idazteko era dela eta, denak egungo grafiarekin eman ditut, historikoak eta oraingoak, baina lehenetan, toponimoarekin batean hau ageri den data ematen dudanean, dokumentuan izkiriaturik dagoen bezala aipatzen dut. Era berean, grafia historikoa nahasgarria denean erran egiten dut. 1. Historia pixka bat Mitxelena izan zen gure artean, beste arlo anitzetan bezala, honetaz iharduki zuen lehenetako bat, ez ordea lehena, aurreneko aldiz, errenteriarrak berak dioenez (1982: 301), Juan Gorostiagak azaldu baitzuen badirela gure artean ere perpaustoponimoak. Mitxelenak 1971ko artikuluan (266) hitz egiten du lehen aldiz Satznamen direlakoez, ondoren 1982koan (301-302) eta gero 1985ekoan, G. Lopez de Gerenuk Arabako zerrendetan lehenbizi eta P. Lafitteren omenezko liburuan gero bildutako Kontrastako leku izenak aztertzen dituen lanean. Hondarreko artikulu honek, 1985ekoak, eragin handia izan du -euskalgintzan eragin handiak txikiak ohi badira ere- Satznamen-ez arduratu diren ondorengo ikertzaileen lanetan, Segurola, Salaberri, Garzia de Albizu eta Ugarterenetan behinik behin bai, eta Knorrenean ere bai, oker ez banaiz.
726 P. SALABERRI Errenteriarrak Urkiola aldeko hilladazancelaya, Illadazancelay 'hila datzan zelaia' eta Mendarozketako 177 6ko Diraquian toponimo ustez moztua 1 dakartza gogora, baina dio ohikoenak, Kontrastako zerrendetan segurik, -dana bukaera duten toponimoak direla, eta behin, Urcaacdirana-n, plurala dagoela, azken hau, dudarik gabe, Urkaak dirana irakurri behar baita, hots, 'urkak diren lekua', 'urkak diren mendia - edo adierazi nahi du, bestetako Urkabe edo Urkamendi-ren antzeko zerbait. Mitxelenak Kontrastako Aizluceadana toponimoa 'haitz luzea dena' ulertzen du, 'lo que es la pena larga', 'donde esti la pena larga' erdaraz, 'donde esta Aizluzea' besterik ez bada bederen, eta Jimeno Juriok eta J. M. Lakarrak biltzen duten dokumentazioko dont sai/lio el can con el ciervo edo sayllio el can con el cieruo-ren eta en el lugar o esta el recluso-ren kidetako ematen du. 2 Artikulu honetan Satznamen-ak ezezagunak ez badira urriak behintzat badirela dio Mitxelenak, eta hori bera edo antzeko zerbait («there is minor evidence of toponyms that are Satznamen») errepikatzen du, euskal onomastikaz mintzo den lan orokor batean, J. Gorrotxategik (1995: 755). Gipuzkoako maisuaren ondotik Segurolak (1987) ukitu zuen erlatibo-toponimoen gaia, Ameskoako leku izenak aztertzean. Honetarako, batez ere haren 1985eko lana eta Nafarroako ibar horretako toponimoak biltzen zituen L. Lapuenteren 1975eko artikulua hartu zituen oinarritzat. Zernahi gisaz, Ameskoakoa ez ezik, Txulapaingo toponimia eta Zizurko zendeakoa ere ukitu zuen Azpeitiko ikertzaileak, lehena M. Iriarte, J. Urdirotz eta M. Belaskok emandako datuen bitartez, eta bigarrena karrikaratu berria zen Jimenoren 1986ko lana baliatuz. Ameskoako datuetarik 1771ko Aizhunztuna nabarmentzen du Segurolak (< (ia) sistematikoki erabili izana txistukari afrikatuak islatzeko; xehetasun honek euskaldunen artean oso leku goran jartzen du: euskara arkaiko eta zaharrean ( 1700 arte, demagun) Hegoaldean afrikatuak frikarietatik grafikoki bereizteko ahalegina -ahalegina bederen- egin zuten gutxien baltsan, Madariaga, Garibai eta Refranes y Sentencias-en egilearekin batera (eta Lazarragaz beste talde batean, bidenabar).12 Lehen biak nor diren ondo jakinik, eta hirugarrenaz Lakarrak (1996a: 133-136) iradokitakoak gogoan harturik, letretan oso ohitua eta oso trebatua zen gizon batengan pentsatu behar, inolaz ere: agian eskribau edo idazlari batean aiseago, bestetan baino. 10 Hurbilketa zehatzago baterako ik. Vifi.ao (1999: 44). 11 Badakit, halaber, lanbidearen araberako sailkapena baino ez erabiliz, gizartearen kontzepzio motz bat baino ez dugula erabiltzen (Chartier 1996: 27-28), bestelako aldagarriak alde batera utzirik, baina gure egoera eskasari ezinbestean hurbilketa bakun bat baino ezin egokitu. 12 Refranes y Sentencias-i buruz, ik. Mitxelena (1979: 420-421); hirurez, ik. Lakarra (1996a: 18-19 eta 23); eta Larramendi aurreko Hegoaldeko egoeraz, ik. Lakarra (1985: 243-245).
810 B. URGELL 2. Aztertutako corpusaren aurkezpena Zenbait datu zehatz lortzeko asmoz, Landucciren hiztegiko A eta B letrak osoki aztertu ditugu: 805 sarrera batetik eta 287 bestetik, hots, 1092 sarrera guztira, hiztegiaren bostena (% 19 ,4, zehazki). 13 Hauxe da berriemaileen araberako banaketa, kontuan izanik hainbat sarreratan euskal ordain bat baino gehiago daudela, esku beretik zein ezberdinetik: osatutako sarrera berriak euskal ordainak A letra B letra orotara A letra B letra orotara A eskua 730 (% 91) 256 (% 89,2) 986 (% 90,3) 779 (% 90) 266 (% 93,6) 1.045 (% 92,9) B eskua14 3 (% 0,4) 6 (% 2,1) 9 (% 0,8) 8 (% 0,9) 10 (% 2,7) 18 (% 1,6) C eskua 44 (% 5,5) 11 (% 3,8) 55 (% 5) 51 (% 5,9) 11 (% 3,7) 62 (% 5,5) hutsik 28 (% 3,5) 14 (% 4,9) 42 (% 3,8) - guztira 805 287 1.092 838 287 1.125 Esku guztiak sartu ditut corpusean, nahiz A eskuaren datuei erabateko lehentasuna emango diegun, ber* bakarrik eskaintzen dituelako bere buruaz halako ziurtasun batez hitz egiteko lain direnak. A eskuaren sarrera horietan ikusten nituen gertakari ezberdinak nolabait islatu nahirik, honako sailkapen hau osatu dut, gaztelaniazko input-aren eta euskarazko output-aren arteko erlazioaren arabera: A letra B letra guztira Aztertutako sarrerak guztira 805 287 1092 1. Gaztelaniazko sarreraren euskarazko ordain [321 (% 39,9)] [113 (% 39,4)] [434 (% 39,7)] arrunta 1.1. Euskal hitzak 267 95 362 1.2. Gaztelaniako sarrerak iradoki ez dituen 48 12 60 maileguak 13 Testuak bi argitalpen izan ditu: Agud & Mitxelena (1958) eta Knorr & Zuazo (1998). Bigarrenak gauza bakar baina oso garrantzizko batean gainditzen du lehena: honek falta zuen 238r orrialdeko 31 sarrerak (atormentar-aventura bitartekoak) erantsi dira, zentzuz eta tentuz erantsi ere. Gainerakoan, lehenaren erreprodukzio hutsa da. Erantsitako tarterako, beraz, bigarrenaz baliatu gara, baina gainerakoan lehendabizikoaz; jatorrizkoaren argazkiak ere ikusteko parada izan dugu (ik. Bibliografia). Irakurketa zalantzak izandako bakoitzean bigarrena ere begiratu dugun arren, jakintzat emango dugu, Agud & Mitxelenaren irakurketa berdintzen duen guztietan (eta ez dut salbuespenik aurkitu), erreferentziak alferrik ez ugaltzeko. Pena da aukera ez erabili izana aurreko edizioa hutsez arintzeko, baina egia da ez dela gure artean erraz aurkituko testu honen eskuizkribuari berriz ekin nahiko (eta ahalko) dionik: beharrik badago, ostera (ik. § 3.7). 14 Galdera-markarekin emanak barne.
BERRIEMAILEEN GAITASUNA ETA EREDU LEXIKOGRAFIKOAREN ERAGINA... 813 3. Nebrixaren itzal luzea 3.1. Hiztegigintza oso lan gogorra izanik, nekez aurkitzen da zerotik hasitako hiztegirik. Alderantziz, maiz -batez ere XIX. mendetik atzerantz, baina ez bakarrikaurreko lanetan hartzen dute oinarri hiztegigileek, aurreko hiztegi bat edo batzuk erabiliz. Hiztegigileari praktika honek kentzen dizkion lanen artean handienetako bat nomenklatura da, sarrera-hitzen zerrenda, bakanetan baizik ez baita uzten gizaki bakar baten oroimen mugatuaren baitan, batez ere hiztegi elebidunen kasuan: aitzitik, oso-oso maiz elebidunak (eta eleaniztunak) beste hizkuntza bateko elebidun baten nomenklatura ( osoa edo hautuzkoa) kopiatuz hasi dira. Prozesu horretan ibili diren hiztegi zaharretan ospetsuenetako bat, eta sarrerahitzak latinaz beste hizkuntza batean ematen dituztenetan ospetsuena, XVI-xvn. mendeetan behinik behin, Nebrixaren Vocabulario-a dugu (hemendik aurrera VRL), hizkuntza klasikoari nomenklatura kendu zion lehen hiztegi modernoa baita.22 Garai hartan, arrazoi ezberdinengatik, Europako eta bestetako hizkuntzak binaka biltzen zituzten hiztegi elebidunak aski ugaldu zirelarik, Nebrixaren gaztelaniazko nomenklaturan oinarri harturik, bada, hainbat osatu ziren, arabe (Alcala, 1505), italiera (Las Casas, 1570), ingelesa (Percyvall, 1591) eta frantsesa (Hornkens, 1599), besteak beste (ik Guerrero Ramos 1995: 99-143, eta Azorin, 2000: 51 eta hur., adib.), "misiolarien hiztegiak" deritzenak-hots, Ameriketako eta beste kolonietako hizkuntzen lehenak- ere barne (ik Acero 2003: 186 eta hur.). Ez lehena, ez azkena ez delarik, Landucci giro honen barruan kokatzen da bete-betean, osatu zituen hiru hiztegitxoekin, lehenengoz Gallina-k (1959: 129) gaztelania-italiera hiztegirako erakutsi bezala. 3.2. Ez da batere erraza elebidunetan sarrera-hitzen ordain egokiak ematea (ik. Zgusta 1971: 294-344), eta uste izatekoa da zailtasuna areagotu baino ez dela egingo beste hizkuntza batzuetarako (gaztelaniatik latinera iristeko, adibidez) pentsatutako nomenklaturan oinarri hartzen denean. Kinka horretan, hiztegigilearen senaren, trebetasunaren eta arduraren baitan dago, baldin eta xede-hizkuntza zintzo islatu nahi badu, ereduak ezartzen dizkion mugak ahaleginean gainditzea ala haietara makurtzea. Mitxelenak (1958: 39-40) jadanik hartu zuen gogoan ezin direla axolagabekeria edota trebetasunik eza baztertu A eskuaren datu berexi zenbait azaltzerakoan, batez ere mailegu gordinen ugaritasunaz den bezainbatean, nahiz berak ez zuen arlo hau arretaz aztertzeko inolako asmorik, berriemailearen hizkeraren isla diren heinean bakarrik hartu baitzituen aintzat. Halere, aitortu behar dugu, hanbatik hanbatean, ez dakigula zehazki zein den mailegu gordinek hain leku handia izateko arrazoi nagusia: bere hizkeraren egoera (erromantzeak oso kutsatua), bere izaera (euskaldun eskas? oroimen txarreko?) ala bere egoera (axolakabe? nekatu edo aspertua?). Bada, hurrengo lerroetan erakutsi nahi nuke bere hizkeran maileguek zuketen pisua ezinbestean areagotu egin dela gaztelaniazko nomenklaturak eskaintzen zuen erraztasunaren aldetik, hain zuzen. 22 Hobeto esanda, aintzakotzat hartua izan ohi zena (eta dena): egiazki, saio txiki batzuk gorabehera, katalanak hartu zuen aurrea, Joan Esteve-ren Liber Elegantiarum latina et valentiana llingua-rekin (Venecia, 1489).
818 B. URGELL zen zitezkeenak; baten bat zuzendu dut lehenago, baina hona larrienak: **angarilla (arraina)38 eta **antruyarse.39 4. A berriemailearen gaitasuna euskaraz ( eta erdaraz} 4.1. A eta C berriemaileek ezagutzen zituzten bi hizkuntzetatik Mitxelenak euskaraz zeukaten mailari bakarrik erreparatu zion, normala denez, lekukotzen duten euskal hizkera ezaugarriztatzeko eta 1562ko Euskal Herriko mapan kokatzeko helburuarekin ari zen eta. Alor horretan, gaztelaniazko sarreretarako euskal ordainak emateko orduan berriemaileak nagiak, zabarrak edota eskarmenturik gabekoak izan zitezkeela onarturik ere (cf. § 3.2), Mitxelenak (1958: 39-40 eta 46-47) erakutsi zuen hiztegian zehar ugari baino ugariagoak direla euskal ordain horietan gure egunotan hutsegite edo hutsunetzat hartuko genituzkeenak, edo euskaldun batengan harrigarri begitantzen, zaizkigunak, eta datuotan oinarriturik hizkera ez ezik, hiztunak ere ezaugarriztatzera iritsi zen. Gogora ditzagun bere ondorioak: a) Hizkera erromantzearekin ukipen estuan zegokeen, honen eragina sakon pairatu baitu, hala lexikoan, nola joskeran. Lexikoaren alorrean Mitxelenak iritzira esandakoa gorago egiaztatu dugu zenbakietara joaz (§ 1), A berriemailearen A letrako euskal ordainen % 40tik gora mailegu argiz osaturik dagoela irten baitzaigu han bildutako datuetatik. b) Hiztunak hirikumeak bide dira, eta hala-holako euskaldunak, beharbada euskaraz lantzean behin baizik hitz egiten ez zutenak. b 1. Hirikumeak ez eze, halako tamainako hiri batekoak ere baziratekeen, zeren baserri munduari dagokion lexikoan hutsune handiak baitituzte, kaleko gauzetan (hiriko karguak, hiriko gozamenak) eta eliz terminologian oso jantzita dauden bitartean. Cf., batetik, "enzina" itzuli gabe utzia eta paguoa "roble" edo arecha "haya"; bestetik, amauia "jurado en la c;iudad", merioa, fiela "almotac;en", orri verdea "hojaldre", abilesan plafea "cosso del toro"; eta bestetik, azkenik, crofea epizticoana "mitra de obispo", elexa oscaria "sacrilego" (denak ap. Mitxelena 1958: 46-47). Bidenabar, kostaldekoak ere ez ziren izango: "abbadejo, arraya", "anchova, pec;e, sardina chipia", "pescador, pescadorea", "red, erredea" ... b2. Euskaraz gutxi eta nekez egingo zuten, zeren eta Mikoletaren arabera ehun urte beranduago Bilbon zegoena baino are gaztelaniaren eragin 38 Landucciren iratxoa dugu honako hau: VRL-ko «angarillas» - «anguilla, pescado conocido» segidaren ordez, «angarillas» (ez «angarilla», Agud & Mitxelenak dakarten bezala) eta «angarilla, pescado» dakar italiarrak. Hiztegietatik (zerrendetatik oro har) kopia egiterakoan oso ohikoa dugu akats hau, noski; gainera, sarrera bata orri baten azken lerroan eta bestea hurrengoaren lehenengoan doaz Landucciren zerrendan, begi-bistakoa izan zitekeen akatsa ezkutatzeko moduan-edo. 39 Iratxo hau, ordea, modernoa da, irakurketa txar baten ondorio: Nebrixaren hiztegira joz gero, berehala ikusten da eskuizkribuan ere antuviarse jartzen duela. Ondorenak izan ditu, halere, gaztelaniazko lexikografian, Agud & Mitxelenaren irakurketan fidatuta, nonbait, Landucciren beste bi hiztegietako irakurketatzat ere eman baitute NTLE-n, are iratxo handiagoa den antruejar* sarrera eratuz, hurrengo orrialdean, antuviar sarreran, Nebrija 1495?-ko lekukotasuna bilduta izan arren: "antruijarse, ital., auansarsi; fr. savanser; [sin equivalente en vizcaino]».
BERRIEMAILEEN GAITASUNA ETA EREDU LEXIKOGRAFIKOAREN ERAGINA... 819 sakonagoa baitute, musloa "muslo" eta estrellea "estrella" bezalako ezustekoek erakusten digutenez. b3. Mitxelenak egiantz handikotzat jotzen du -eta harrezkero guztiokhiri hura Gasteiz izatea, eta hori erakustearren gogora dakar Navaggieroren arabera (1528) gasteiztarrek erdaraz hitz egiten zuten arren euskaraz ulertzen zutela, eta Venturinoren arabera (15 71) handikiak erdaraz eta jende xehea euskaraz mintzo zirela (Mitxelena 1958: 47-48). Bidaiarien esanak beti ere kontuz hartu beharrak badira ere, Venturinoren esan hori lot dezakegu gorago (§ 1.6) iradoki dugunarekin, alegia, A eskua nolanahikoa ez bide zelako hipotesiarekin: mailaz gorago eta euskaraz gutxiago, alegia. Ados egon behar, jakina. Halere, zehaztasun bat bederen egin nahi nuke euskal gaitasunaren alorrean, lehenik, eta gero zenbait berri eman berriemaileon gaztelaniazko gaitasunari buruz. 4.2. Badago halako joera bat gure artean -diglosiak eragindakoa hau ere, ausaz-, euskaldunen gaitasuna errukirik gabe epaitzeko (hemen oker dabil, han huts egin du ... ), irudi aski ezkorrak eratuz, erdaraz dituzten ezaugarrietan harrigarriki erreparatu gabe. Harrigarriki diot, ezen orain ere ni bezalako erdaldun zaharraren belarriarentzat nabarmen-nabarmena bada pertsona euskaldun zaharra den, pentsatzen dudalako are nabarmenagoa izango zela XVI. mendean, euskaldun hutsak ez ezik are elebidunak ere euskaldunago izango ziren aspaldi hartan, eta egingo nuke, halere, ez gaudela honelako lekukotasunak ere erdeinatzeko paradan. Harrigarria egiten zait, halaber, denok baitugu buruan ordutsuan jaioko zela, oker ez banago, "bizkaino" haren irudia, euskaraz ahaztu-edo, eta erdaraz behin ere ongi ikasi ez zuena ( cf. Legarda 1953 eta Echaglie 2006). Nire helburua hauxe da, alegia, A eta C erdaldun petoak ere ez zirelako ideia eztabaidapean jartzea, Larramendirekin bat etorririk: " ... muy mal bascongado, y no muy huen castellano" (17 45: :xxxv). 4° Konparazioa onartzen bazait, eta badakit denak eskasak direla, uste dut orduko gasteiztarrak egun Durangon zein Tolosan (are Donostian ere, baina nekezago Bilbon) entzuten ditugun erdaldun berri edo berritzako horiengandik gertuago egongo liratekeela; bestela esanda, inork ez zituela valladolidtartzat hartuko, entzun orduko "bizkainotzat" baizik, hain zuzen. 4.3. Euskarazko gaitasunari dagokionez, erabili dugun corpusean badago oso adierazgarritzat daukadan adibide pare bat (pentsatzen dut gehiago ere badaudela, noski, bertan edo gainerakoan), A berriemaileak "hizkuntzaren arima'' -Larramendik zioenez-'- izan bazuela erakusten diguna, lexikoko "xehetasunak'' gorabehera: "atererse de frio, osrac ateriduic" eta "pliego de papel, pliego bat paper'. Honek nahikoa urruntzen du A eskua egun "aita'', "ama'', "agur" eta "zorionak'' baino erabiltzen ez dituztenengandik, estalkirik gabe esanda. 40 Oro har Larramendiren deskripzioa (1745: xxxv-xxxvi) ez da batere urruntzen gero Mitxelenak egingo zuenetik, gaiari helburu ezberdin batekin heldu izanak idatzarazitako adjektiboren bat gorabehera.
BERRIEMAILEEN GAITASUNA ETA EREDU LEXIKOGRAFIKOAREN ERAGINA... 827 6. Ondorioak Bi eratako ondorioak erdietsi ditugu lanean zehar: A berriemailearen izaerari dagozkionak dira batzuk (§§ 6.1 eta 6.2), eta bere lekukotasunen kalitateari dagozkionak besteak(§§ 6.3, 6.4 eta 6.5). 6.1. XVI. mendeko kultura idatziaren egoeraz dakiguna baliatuz ezer baino lehenago saiatu gara Landucciren hiztegiko A eskua nolatsukoa zatekeen pentsatzen, Mitxelenak haren hizkuntzatik ateratako aztarnetatik aurrera, eta maila batekoa bide zela ondorioztatu dugu, hipotesi gisa, haren euskara maila apalean ez eze, hotsak idatziz adierazteko izan zuen arreta berezian oinarrituta. 6.2. Hizkuntzen ezagutzari dagokionez, berriemailea gaztelaniazko hitz baten aurrean isiltzen denean edo gaizki itzultzen duenean, ez dago argi jakiterik ea euskaldun eskasa den (Mitxelenak definitu bezala), edo erdaldun eskasa, edo bietatik ote dagoen (Larramendik pentsatu bezala). Mitxelenak argi erakutsi zuen A-k gabeziak zituela euskaraz, eta hemen saiatu gara erakusten, Larramendiren ildotik, erdaraz ere ez zela primerakoa.7° Azpimarratu nahi nuke bide honetatik Gasteizko egoera soziolinguistikoari buruzko irudi zehatzago bat lor genezakeela. 6.3. Testu idatziak ahozko hizkuntzarekiko zintzoak diren ala ezeko gai orokorraren barruan -Caminok (2003: 33 eta 42-50) berriki bikain azaldu eta zentzuzko irtenbidea eman dio-, bigarren mailako lekukotasunek (hiztegiek, gramatikek. .. ) arazo bereziak dakartzate, zeren eta ez baitira aski delako forma delako garaian benetan existitzen zela frogatzeko (Osselton 1989: 183),71 nahiz guztiok aintzat hartu ohi ditugun -normalean behar besteko neurriak hartuz, hori bai-, batez ere beste irtenbiderik ez dugunean, Arabako euskaran gertatzen zaigun legez. Honen jakitun izateak ez du arazoa saihesteko modurik ematen; aitzitik, garrantzizkoago bihurtzen du, baita interesgarriago ere, erronka filologikoak maite dituenarentzat bederen. Ildo horretatik, baliteke gaztelaniazko sarrera-hitza erreproduzitzen duten mailegu gordinetako batzuk -ez guztiak nahitaez- berriemailearen axolagabekeriari edo nagitasunari egotzi behar izatea, bere eredu lexikografikoaren esanetara errazegi lerratu izanari. Ezin hori esan, ostera, gaztelaniazko sarrerari erantzuten ez dioten mailegu ugariei buruz. Beraz, ereduaren eraginak funtsean ez ditu Mitxelenak A-ren hizkeraz egin zituen hipotesiak hondatzen, baina bai hemendik aurrera kontuan izan beharko diren nabardura zenbait erantsi. 6.4. Arazoaren beste muturrean, nolabait esateko, lan honetan ikusi ahal izan dugu "gaitasunaren hiztegi" kontzeptua hitzberrigile handiengandik (Pouvreau, Urte, Larramendi...) oso urrun dauden hiztegiei ere egoki dakiekeela: hitz berriak egiteko entrenatzerik edo aldez aurreko joerarik ez dutenek egindakoei, zehatzago. Honen arrazoia argia da: Hiztegi elebidunaren egiturak berak -hiztegi elebidunak egiteko 70 Liverani-k (2004: 150) oztopo bera aurkitzen du gaztelania-italiera hiztegian, alegia: « ••• e difficile comprendere se fosse la lingua spagnola a non essere dominata perfettamente, o se fosse quella italiana ad essere arrugginita». 71 G6mezek (1997: 395-396) hainbat euskal adibide argi bildu ditu, bai asmatuak, bai hutsak, baita hiztegi-gramatiketan bakarrik iraun duten arkaismoenak ere.
828 B. URGELL prozedurak berak- hiztegigilea behartzen du erdal sarreren ordainak nola edo hala aurkitzera eskura dituen baliabideen bitartez; esan gabe doa, berriz, baliabide hauen barruan berez duen hizkuntz gaitasuna ere badagoela: bere hizkuntzan ekoizpen berriak (perpausak, sintagmak, hitzak ... ) sortzeko duen gaitasuna. Beraz, esan ahal da, gainera, Landuccirena bezalako hiztegi itzultzaileen egiturak badukeela gaitasun sortzailea era berezi batean kitzikatzeko ahalmena. 6.5. Hau guztiau kontuan harturik, argi dago alde honetatik ere ezin ditugula hiztegietako lekukotasun guztiak garai eta leku bateko hizkera arruntaren isla zintzoak balira bezala erabili, ez kritikaren bahetik igaro gabe, behintzat. Kasu honetan, ordea, dokumentazioaren zehaztasunean galtzen duguna (ezin sinistu iraketea eta aborrezedorea XVI. mendeko Gasteizko hizkuntzan ohikoak zirenik), gai ezezagunago batean irabazten dugu, hitz jakin baten lekukotasuna baino garrantzizkoagoa bide den batean, hain zuzen, hiztun lafi.o baten gaitasunaren zenbait izpi berreskuratzeko modua aurkitu baitugu. Honek aldez bederen emendatu egiten du lekukotasunaren balioa, zeren eta gardenki erakusten baitigu zein baliabide ziren emankor berriemaileraren hizkeran, eta zein ez, itxuraz behintzat. 6.6. Azpimarra dezagun, amaitzeko, bide horretatik aurkitu dugula, ezustean aurkitu ere, erator atzizkien ugaltzea arestikoa dela sinesteko eta literatur hizkuntzaren garapenarekin uztartzeko beste argudio bat: ( 1) Landucciren berriemaile lafi.oak baditu gaztelaniazko erator atzizkiak ordezkatzeko automatismoak, baina ez dira guztiak atzizki bidezkoak, ez eta hurrik eman ere; (2) honegatik, aditzizenaren emankortasun handia are eta azpimarragarriagoa da, hizkera hartan zukeen besteek ez bezalako bizitasunaren seinale; (3) halaber, haren balioa uste baino nabarragoa zela ohartzeko parada izan dugu, agian aditzarekiko lotura estuagatik 'ekintza' adieran finkatu aurreko egoera arkaiko baten azken lekuko (lekuko bakar?) legez. 7. Eranskina. Aipatutako hitzen zerrenda Lanean zehar aipatutako hitz edo ordainak zerrendatu ditugu. Euskarazkoak, aipatutako guztiak bildu dira, eskuarki jatorrizko itxuran: forma biluzia inferitu den guztietan izarrak markatua dago, eta ondoren jatorrizkoa parentesi artean. Erdarazkoak, eurak aztertu direnean bakarrik, eta maiuskula txikiz bereizi dira. Zuzendu beharreko formak bi izarrez markatu dira, eta gure ustez ordainari ez dagozkion sarrerak (itzulpen hutsak zein kopia hutsak izan) "[i.o.]" laburduraz. Kakotx artean sarrera-hitza eman dugu, eta parentesi artean eskua (A ez beste bat denean soilik) eta eskuizkribuko orrialdea. abarcatua, abarcac janyic "abarcado" (227r) abarquea "abarca'' (227r) abbadesea "abbadesa'' (227r) abilesan playea "cosso del toro" (252r) abitoa "abito" (227r) abogadua "abogado" (227r) abolorioa "abollorio" (227r) aborreyedorea "aborreyedor" (227r) aborreyidu, equsigura es "aborreyer" (227r) abotonadu "abotonar" (227v) ABRIGO viento (227v) abrochadu "abrochar" (227v) absoluyioa "absoluyion del [peccado]" (237r)
EUSKARA (BATU)AREN HISTORIARAKO Koldo Zuazo UPV/EHU 1973an joan nintzen Bilbora unibertsitate ikasketak egitera eta, hara heldu berritan, alfabetatze eta euskalduntze ikastaroen iragarkia ikusi nuen Deustuko Unibertsitatean, bertako ikasleek osatzen zuten Euskal Kultur Mintegiak (EKM) jarrita. Izena ematea erabaki nuen, eta horrela murgildu nintzen lehen aldiz euskararen barrenean. Irakasle bi eduki genituen: Patxi Goenaga eta izena isildu nahiago dudan beste bat. Ez zen izan gozoa euskararekin eduki nuen lehen hartu-emana, baina 34 urte igaro direnean, ikasgai aberatsak jaso nituela onartu eta aitortu behar dut. Betiko markatu ninduen ikastaro hark, eta urte haietan Bilbon bizitakoak ere ahaztu ezineko aztarna utzi zidan. 1. Bilbon, 1973an Bizimoduko esparru guztietan ezagutu genituen gogortasuna eta garraztasuna garai hartan. Esate baterako, 1973ko irailaren 11 n, Bilbora joan aurretxoan, Salvador Allende presidentea hil eta militarrek hartu zuten Txileko agintea. Atxilotuak, torturatuak, hilak eta desagertuak ziren handik heltzen zitzaizkigun hitzak. Aldeak alde, hitz berdintsuak entzuten ziren Hego Euskal Herrian, Franco jeneralaren diktadurapean. Euskararen esparruan ere gauzak ez zeuden bare. Euskara batuaren auziak bazterrak astindu zituen. Hego Euskal Herrian eta, gehienbat, Bizkai-Gipuzkoetan eten garbia gertatu zen gizartean. Dena dela, eta oztopoak oztopo, 1973 hartan erabaki eta plazaratu zen aditz laguntzaile batua (in Euskera 18 (1973): 5-74) eta, horrenbestean, euskara batuaren korapilorik zailena askatzea lortu zen. Niri neuri ere gogorra eta garratza gertatu zitzaidan Bilbora joatea. Deserrian ikusi nuen neure burua, Gaztelan banengo bezala. Ez nentorren herri euskaldun peto batetik, erdara erruz entzuten eta egiten zelako Eiharren, baina, hala eta guztiz ere, herri euskalduna zen Bilboren aldean. Izan ere, apurra zen garai hartan Bilboko kaleetan entzuten zen euskara, eta herri euskaldunetatik etorritakoak ziren, gehienbat, apur hori egiten zutenak. Haiek ere, gainera, erdarara jotzen zuten sarritan, askori eta askori lotsaria iruditzen zitzaielako euskaraz jardutea Bilbo erdaldunean. Hori bai, baziren bilbotarren artean hitzetik hortzera entzuten ziren euskarazko berba bi: agur, eta niretako hain harrigarria zen los aitas hura. Labur esateko, horixe izan zen Bilbon hartu nuen lehen ezusteko mingotsa: ia erabat erdalduna izatea Euskal Herriko hiri nagusia. Bigarren ezustekoa ez zen gozoagoa izan. Bilboko euskaldun eta euskaltzale apurrak bitan banatuta ikusi nituen eta, zer da kontua eta, euskara batua zen zatitzeko
860 K. ZUAZO eta bereizteko arrazoia. Ikastola sare bi zeuden, bata euskara batuan eta bestea euskara bizkaitarrean. Gau-eskola sare bi ere bazeuden, eta baita euskarazko aldizkari bi ere: Anaitasuna, euskara batuan, eta Agur, euskara bizkaitarrean. Eiharren ere bizi izan nuen euskara batuaren gaineko eztabaida, eta han ere ezagutu nituen aldekoak eta aurkakoak, baina egoera ez zen Bilbokoa bezain eroa eta beroa. Sarritan bezala, gauzak aurkezteko moduan egon zen gakoa. Hiru euskaltzain zeuden sasoi hartan Eiharren: euskaltzain osoa zen Juan San Martin eta euskaltzain ordezkoak edo, Euskaltzaindiak erabiltzen duen izen bitxiarekin deitzeko, euskaltzain "urgazleak'' Imanol Laspiur eta Serafin Basauri. Hirurak ziren euskara batuaren aldekoak eta hirurek egin zuten lan handia eredu hori zabaltze aldera, baina nire iritzian, egokia eta zentzuzkoa zen euren mezua: zazpi herrialdeetako euskaldunek batak besteari erraz ulertzeko eta liburuetan erabiltzeko zen euskara batua eta, aldiz, herri, eskualde edo herrialde barruan eta, jakina, lagunarte giroan erabiltzeko ohiko hizkerak edo euskalkiak. Horren erakusgarri, eibartarron aurrean Eibarko hizkeran egiten zituzten hiru euskaltzainok euren hitzaldiak eta azalpenak. Gauzak zeharo bestela ikusi nituen Bilbon. Bata bestearen etsai amorratuak ziren han batuzaleak eta euskalkizaleak. Batuzaleek gaitzetsi edo, behintzat, gutxietsi egiten zituzten herri hizkerak eta euskalkizaleek, era berean, euskararen pozointzat hartzen zuten batua. Ulertezina egiten zitzaidan herri hizkerak, euskara biziaren helduleku bakarrak gaitzestea, baina ulertezina egiten zitzaidan, era berean, batuaren aurkako jarrera. Ulertezina zazpi herrialdeetako euskaldunak elkartzeko ahaleginari oztopoak ipintzea. Ulertezina hizkuntza zehatz arautzeko proposamenari erabateko ezetza ematea eta, jakina, zehatz araututako hizkuntza behar zuten ikastoletako eta gau-eskoletako irakasleek, testugintzan zihardutenek, idazleek, kazetariek eta, azken batean, ordu arte erdarenak ziren esparruak euskararekin ordezkatu nahi zutenek. Ulertezinak iruditzen zitzaizkidan, era berean, euskara batuaren aurka ematen zituzten arrazoiak, hizkuntzarekin barik, politikarekin, erlijioarekin eta beste arlo batzuekin zerikusia zutenak. Gehienbat, hizkuntzazko arrazoi bakarra aipatzen zuten euren erasoan, h grafema sartu izana, eta txikikeria hori ez zitzaidan iruditzen ez nahikoa ez egokia. Orduko giroa eta orduko iritziak ezagutu nahi dituenak badauka horretarako aukera Josu Arenazaren liburuan, Tus hijos y ei euskera (EI mito del "batua') (1974) izenekoan. Agur aldizkariko eragile nagusienetakoa zen Arenaza, euskara batuaren aurkari gogorra. Liburu horretako hiru pasarte dakartzat Bilboko orduko giroa erakuste aldera. Hona hemen lehena (84-85. or.): "La H es un simbolo politico aunque lo nieguen muy sesudos sefiores, aunque vayan investidos de seraflcos habitos. Tan politico como pueda ser la hoz y el martillo, la cruz gamada o las dos a la vez". Hauxe zioen beherago (93. or.): La ortografia hachista no es mas que un intento de politizar el euskera, rompiendo los moldes tradicionales, como una rama mas de lo que se intenta romper: la familia, el derecho a la educaci6n cristiana, nuestras costumbres peculiares, nuestra personalidad, etc., como medio para conseguir una juventud sin moral, sin sentimientos, ni conciencia de pertenecer a un pueblo con unas costumbres discutibles pero indudablemente mejores que las que nos proponen a juzgar por las muestras que vemos. Una juventud neutra es el primer paso para el trabajo de los profesionales del marxismo.
EUSKARA (BATU)AREN HISTORIARAKO 861 Eta honako hau ere idatzi zuen (93-94. or.): No hay duda de que todos los enemigos (abiertos o camuflados) de la Iglesia usan la H de cuya utilizaci6n son propugnadores y forzadores. Esto no quiere decir que todos los que usan la H lo sean, pero si que todos los que son la usan; lo cual no es lo mismo, pero si sintomatico. Gaurko begiekin begiratuta, harrigarriak iruditu dakizkiguke Arenazak esandakoak, baina gauzak bere garaian kokatu beharra dago eta antzeko desarrazoiak entzuten ziren batuaren aldeko zenbaiten jardunean. Horren adibide ona daukagu Xabier Kintanaren "Ukronia'' izeneko ipuinean; irain gogorrak egin zizkion EAJ alderdiari bertan (ikus Kintana 1972a: 77 -113). Dena dela, batuzaleek eta bizkaitarzaleek elkarri egiten zizkioten erasoez gainera, batzuek eta besteek erabiltzen zuten euskara ere bazen niretako harrigarria, euskaldunok eguneroko jardunean egiten genuenarekin inolako zerikusirik gabea. Bizkaitarzaleei dagokienez, ez zituzten Bizkaiko herri euskaldunetako hizkera biziak babesten, aztertzen, ikasten eta erabiltzen. Bai zera! Azken batean, bizkaitar batu bat erabiltzen zuten eurek ere, ondorengo lau osagaiok zituena: I. Arkaismoak, xx. mendeko bizkaitarrek ulertzen eta ezagutzen ez zituztenak. Adibide bat aipatzeko, (egin) daroa '(egin) ohi du' egitura daukat buruan. Sarri agertzen zen bizkaitarzaleen jardunean, nahiz eta :xx. mendearen amaiera hartan zeharo arrotza izan Bizkaiko hiztun arrunten artean. 2. Txokokeriak, Bizkaiko bazterren bateko hiztunei entzundako bereizgarriak. Horren lekuko, pilotalekua elexeari ''deutsola" dago egitura, bizkaitar arrunten ahoan ez, baina bizkaiera idatzian hain ugari erabiltzen zena. 3. Bizkaiko sartaldeko bereizgarriak, mendebaleko euskalkiaren barruan hiztun gutxien dagoen alderdikoak eta, euskararen osotasunari begira, ezezagunenak eta arrotzenak gertatzen zirenak, esate baterako, asago 'urrun' edo firu 'haria' tankerako hitzak eta dauz 'ditu' eta nenduzen 'nituen' bezalako adizkiak. 4. XIX. mende amaieran hasi eta :xx. mendean zehar eraikitako euzkera barria-ren eraginpeko hitzak, garbizale girokoak, akeita 'kafea', txaide 'kalea', orlegi 'berdea', urrutizkina 'telefonoa' sailekoak. Eta hori bezain bitxia eta berezia zen, era berean, Bilboko euskara batua, ondorengo lerroetan sakonago erakutsiko duguna. 2. Bilboko batua Federiko Krutwig bizkaitarrak eragin handia eduki zuen euskara suspertzeko eta bizkortzeko ahaleginean gerra osteko garaian. Besteak beste, hizkera estandar baten aldarria egin zuen eta, horretarako, XVI. mendeko Joanes Leizarraga itzultzaile lapurtarraren hizkera hartu zuen eredutzat. Krutwigen aldarriak bazuen bere alderdi ona. Ezinbestekoa zen euskarak bere hizkera estandarra izatea, erdarek aspalditik zeukaten lekua bete eta zazpi herrialdeetako hiztunek erabili ahalko zutena. Aldiz, eredu horren bila XVI. mendera jotzea ez zen hain zentzuzkoa, kontuan edukita, gainera, Leizarragaren hizkera oso berezia zela, geroztik beste inork sekula erabili gabea. Gauza da Krutwigen proposamenaren
862 K. ZUAZO inguruan Bilbo aldeko lagun esanguratsu zenbait batu zirela: Lino Akesolo fraide karmeldarra, Mikel Arruza, Imanol Berriatua fraide frantziskotarra eta Anaitasuna aldizkariko hizkuntza zuzentzailea, Bernardo Garro "Otxolua" idazlea, eta Eusebio Erkiaga, Juan Gorostiaga eta Luis Villasante euskaltzainak. 1964az gero, euskara batua jendaurrean aurkeztu ondoren, haietako zenbaitek bertan behera utzi zuten aukera hori, baina aldi berean beste joera bat agertu zen ildo horren barruan: lapurtera klasikoa euskara batuan txertatzearen al_dekoa. Xabier Kintanak egin zuen horren buru eta, zuzenean edo zeharka, eragin handia eduki zuen, Bizkaian bereziki, baina Euskal Herri osoan ere bai, eta gaur egun ere, gainera, eragin hori ez da erabat itzali. Une honetan ere uste den baino handiagoa da Lapurdiko euskara zaharrak gure artean daukan itzala. Anaitasuna aldizkaria izan zen hizkera eredu hori zabaltzeko bitartekoa. Euskara ikasteko metodo bat ere argitaratu zen, Euskalduntzen izenekoa, Euskal Herri osoan erruz zabaldu zena eta, 1977 an, Euskal hiztegi modernoa argitaratu zen, euskara erabiltzen, ikasten eta irakasten genuen guztiok baliatu genuena. Xabier Kintana egon zen egitasmo horien guztion atzean, gehienetan Imanol Berriatua lagun zuela. Gipuzkoan, bereziki, beste ikuspegi eta beste jokabide bat zegoen, Gipuzkoa bertako edo, zehatzago esateko, erdialdeko euskara bizia oinarritzat hartzen zuena, gehienbat aditzari zegokionean. Egiari zor eta gauzak hotzean ikusita, horixe zen euskaldun multzo haziak erabiltzen zuen hizkera eta horixe, era berean, euskaldun guztiek errazen eta erosoen ulertzen zutena, baina Bilbo aldekoei gipuzkoarren nagusikeria, alderdikeria, setakeria eta itxikeria iruditzen zitzaien. Koldo Mitxelena, Patxi Altuna eta Txillardegi ziren aukera horren aldeko lagunik esanguratsuenak; hirurak gipuzkoarrak eta, beraz, hirurak "susmopekoak". Hain zuzen, 1970ean idatzitako "Aditz batuaz" izeneko txostenean aurkeztu zituen Mitxelenak aukera horren aldeko arrazoiak (in Altuna 1972: 119-125). Erabakiak hartzeko orduan, mota biko irizpideak zeudela zioen, hizkuntzazkoak eta soziolinguistikoak, eta bigarren horiek zutela lehentasuna. Hona hemen haren hitzak (Altuna 1972: 122-123): Gipuzkoako aditza hartu behar da oinarri, ezpairik gabe. Gipuzkoa eta Nafarroa garaikoa (Nafarroa garaiko euskaldunik gehienena, ez baztandarrena edo Pirinioibarretan gelditzen diren zenbait aetz eta gainerakoena). Lapurtarra, klasikoa eta ez hain klasikoa, berek bertan behera utzia dute, Iratzeder edo kentzen badugu. Eta ez dut uste gure artean, gure eskualdean eta oraingo gure eskualdeko idazleen artean, "navarro-labourdin litteraire" delakoa ontzat hartuko denik, ezta ere ontzat har behar litzakeenik. Oraingoz euskarak duen indar urria Gipuzkoan dago, batez ere, eta Gipuzkoaren inguruan. Ikus: a) ikastolak non hasi eta lehenik zabaldu ziren, b) euskal liburuak non erosten (eta behar bada irakurtzen) diren, c) Kintanak argitara zituen datuak gorabehera, ez dut uste lumeroak Gipuzkoaren kontra daudenik. Eta beheraxeago, hauxe erantsi zuen: Izanaz gainera, "irudia" dago, eta badirudi gipuzkeraren irudia dotoreago eta liluragarriago agertzen dela azken urte hauetan, Bidasoaz honaindi behintzat. Giputz aditza erabili dute, esate baterako, Arestik eta Villasantek maiz, Mirande eta Peillenek sarritan. Lehen, gerla-aitzinean, Orixek bizkaieraz zerbait idatzi zuen; gerla-ondoan, ezin daiteke horrelakorik pentsa ere.
EUSKARA (BATU)AREN HISTORIARAKO 863 Euskara batua ulertzeko eta eraikitzeko orduan, beraz, jokabide nagusi bi zeuden eta Euskaltzaindiak aditza bateratzeko sortu zuen batzordean agertu ziren jarrera biak aurrez aurre. Ez dirudi lankidetza gozoa eta atsegina izan zenik. Patxi Altuna izan zen batzordeko idazkaria eta, urte batzuk geroago, honelaxe azaldu zuen hango giroa (Altuna 1977: 668-669): Lehen egunetik bertatik ( ... ) bi joera nabarmendu ziren batzordekoen artean eta bi taldetan sailkatu ginen: nolazpait esateko, antzinako jatortasun-aberastasunak zernahiren gaindik gorde nahi zituztenena eta euskal aditz laguntzaile osoa inoiz izan dituen eta izan ez dituen, baina izan zitzakeen, forma guztiekin (baita hitanozkoekin ere) berehala batu nahi zutenena, batetik; eta, bestetik, eguneroko premiari besteek baino gehiago, ustez bederen, begiratuz, formarik erabilienak, maizenik ahotan eta lumatan hartzen ditugunak, finkatu nahi zituztenena ( ... ). Bestela esan, ( ... ) lehenek euskal aditz laguntzaile sistema osoa nahi zuten bertantxe bateratu, aditz aberatsa, joria eta ugaria izan genezan, eta horretarako adizkirik gehienak erabili zituzten antzinako euskal autoreengana zuten isuri nabaria; bigarrenek, berriz, aberatsa baino bizia eta gaurkoa hobe zelakoan, egungo egunean Euskal Herriko lagunik gehienek eta egungo eguneko idazlerik gehienek, hoberenak ez badira ere, erabiltzen dituzten adizkiak zituzten maiteago. Zuzen islatu zuen Altunak Bilbo aldekoen jokabidea: aditz guzti-guztia eta berehala arautzeko grina, antzinako idazleek erabilitako bitxikeria eta txikikeria guztiak gaurkotuaz eta, antzinako lekukotasun idatzirik ez zenean, euren kolkotik berriak asmatuaz. Ez zioten arreta handiegirik egiten euskara biziari eta ez zuten kontuan hartzen hiztun xeheak euskara batua onartuko eta bereganatuko bazuen, astiro eta urratsak ondo neurtuaz ekin behar zitzaiola bideari. Koldo Mitxelenak Luis Villasanteri egindako gutun batean ere agertzen da salaketa hori eta oraingo honetan, gainera, argiro azaltzen da nortzuk ziren jokabide horretakoak: Berdatua eta Kintana. Adibide jakin baten ingurukoa da Mitxelenaren oharra, *io aditzaren plurala osatzeko moduaz. Jakina denez, mendebaleko -z aukeratu zen horretarako, euskara batuaren sisteman guztiz lekuz kanpo zegoena, eta honela azaldu zuen Mitxelenak horren zergatia (in Urkizu 2004: 204): Ez dut uste diot-en pluralaren premia gorrian gaudenik eta, nahiz Bizkaian diotz (diodaz edo antzekorik) eta Donostian, inoiz, dizkiot erabili, klasikoek erabiliak ez direnez gero, nik ez nituzke inolaz ere sartuko. Horrek ez du esan nahi inori holakorik erabiltzea debekatzen diogunik: nahi duenak, erabil bitza. Baina gauza bat da ez debekatzea eta oso bestea agintzea edo, bederen, konseilatzea. Hortan ez nator bat Berriatua eta Kintanarekin: lehen ere gehiegi sartu dituzte inongo testuren lekukotasunik gabe, ez dakit ongi zertarako. Izugarri gisa, beharbada, euskal ikasleen izugarri. Hainbeste adizki bitxi sartzea "euskal ikasleen izugarri" izan zitekeela zioen Mitxelenak, eta zin egiten dut hala zela, sasoi hartantxe egokitu zitzaidalako ikasle izatea. NoR-NORI-NORK saileko adizkiak arautzeko orduan ere eztabaida gogorrak izan ziren. Erdialdean erabiltzen den sistemaren alde egin zuten gipuzkoarrek eta, aldiz, Lapurdikoak Gipuzkoakoekin nahastea zen Bilbo aldekoen nahia. Hitanoan, gainera, ilun eta nahasbide gertatzen omen zen Gipuzkoako aditza. Horixe esan zuen Kintanak Anaitasuna aldizkarian argitaratutako hiru artikulutan eta, niretako behintzat,
864 K. ZUAZO benetan harrigarria da haren arrazoibidea. Pasartetxo bat aldatuko dut hona (Anaitasuna, 1972/01/15, 226. zenb., 16. or.): Gipuzkera puntu askotan bizkaiera baino aberatsago, goxoago eta egokiago dela aitortzen dudan bezala, lapurtera are bizkaiera eta gipuzkera baino osoago eta aberatsago dela aitortu beharrez nago; eta, berau frogatzeko, aski dateke ondoko esaldi hau gipuzkeraz nola ematen den ikustea (besterik ez jartzeagatik): ez dauat esan, baina hori askotan esan diat. Gipuzkeraz: ez diat esan, baina hori askotan esan diat(!?), hau da, beti ilun, argitasunik eta zehaztasunik gabe, lapurtera -eta honetan bai bizkaierak eta zuberoerak ere- gauza biak ezin garbiago adierazten dauzkigun artean. Harritzekoa da euskalki batzuk besteak baino aberatsago, goxoago, egokiago eta osoago direla pentsatzea eta esatea. Harritzekoa belaunaldiz belaunaldi milaka giputzek erabili duten hizkera iluna eta argitasunik eta zehaztasunik gabea dela pentsatzea eta esatea. Baina harrigarriagoa zen Kintanak aurkezten zuen irtenbidea: Gipuzkoako eta Lapurdiko aditz sistema biak uztartzea euskara batuan. Haren arabera, NOR-NORK sailerako utzi behar ziren diat tankerakoak eta dauat gisakoak hartu NOR-NORI-NORK sailean. "Iluntasuna'' eta "nahasbidea'' saihesten omen ziren horrela jokatuta. Koldo Mitxelenak ''Azken ordukoak" saioan eman zion erantzuna (in Altuna 1972: 365-401). Hasteko, argi eta garbi utzi zuen ondorengo "Pernandoren egia'' hau, Kintanak, nonbait, ezagutzen ez zuena (386. or): Ez dela hizkuntzarik berez eta izatez beste edozein hizkuntza baino hobe eta egokiago denik. Landuagorik, bai, jakina, zenbait mementutan honelako edo halako premiatarako trebeagorik. Ez ote zaizue, bada, miresgarri iruditzen, goi eta behe mailako hizkuntzarik ez baldin bada, euskalkiren bat (aski landua bera) besteak baino behartsuago eta errumesago gertatzea, adimenduaren trabagarri, ez laguntzaile? Kintanak jarritako adibidea hizpide hartuta, berriz, hauxe esan zuen (388. or): Egin diat eta gainerakoak bitara har daitezke. Nik ez dut esango horrelako anbiguitateak hizkuntzaren onerako direnik; ezta ere, ordea, kaltegarri eta are galgarri direnik. Non bizi gara? Ez ote zen Chomsky aspaldi jaio? Ez ote dakite kaleko zakur-katuek ere (edo, hobeki esan, ez ote lukete jakin behar) hizkuntzak, edozein hizkuntzak, anbiguitatea berezko duela? Antzeko arrazoiak erakutsi zituzten Patxi Altunak eta Txillardegik Zeruko Argia aldizkarian. Lehenarena da ''Aditz batua'' (1971/11/07, 454. zenb., 12. or) eta Txillardegirenak "Bide bat behar" (1972/01/02, 461. zenb., 3. or) eta ''Andolin Eguzkitzari erantzunez" (1972/03/05, 470. zenb., 3. or). Jakina, Anaitasuna aldizkarian Berriatua eta Kintanaren bideari jarraitu zitzaion. Halaxe azaldu zuten irakurleei egindako oharrean (1972/02/15, 228. zenb., 15. or): Garrantzizko arrazoi honegatik bereizten ditugu ANAITASUNAn diat! dauat, nian/ neuan, dizut! dautzut, nizun/ neutzun, gipuzkera beste euskalkietako aberastasunekin osatu nahirik. Esan dezagun, honen guztionen harira, euskara hizkuntza "argia'' egitea zela Berriatua-Kintana bikotearen grina, "iluntasunak" eta "nahasbideak'' saihestea. Hori dela eta, esate baterako, hauek/ hauk, horiek/ horik, haiek/ haik erakusleak bereiztea erabaki zen Anaitasuna-n: iragankorrak ziren batzuk (neska hauek ekarri dute) eta
866 K. ZUAZO kara batu hura ez zitzaidan Bilbo aldekoek esaten zuten bezain "giputz-zentrista'' eta "inperialista'' iruditu. Alderantziz, gertukoa egin zitzaidan, gertukoa zen bezala Patxi Goenaga bera, pertsona eta irakasle bezala. Aldiz, Bilboko joeran ondo sustraitutakoa zen beste irakaslea eta haren eskoletatik zeharo harrituta eta etsiak jota irten ohi nuen sarritan. Ikastaroa hasi zen lehen egunean bertan, testu bat irakurtzen ziharduela, /h/ ahoskatzen entzuteak sekulako zirrada egin zidan. Bitxia zen Bilbon /h/ ahoskatze hutsa, baina bitxia zen, gainera, irakaslearen ahoskatzeko taiua. Ez zituen egiten Ipar Euskal Herriko euskaldunen moduan, ia-ia [x] balira bezala baizik. Horrela entzunda, zeharo arrotza gertatu zitzaidan neure hizkuntza, alfabetatzen hasi berri hartan. Handik lasterrera jakin nuenez, /h/ ahoskatzea ez zen gure irakaslearen txorakeria. Euskalduntzen ikasbidearen hitzaurrean honako aholkua egiten zitzaien irakasleei (Euskalduntzen-!: 5): H-ak, irakurtzerakoan behintzat, esan erazi behar dira ( espainolezko j bigunak bezala), eta komenigarria litzateke, hasteko, Bizkaiko eta Gipuzkoako euskalkietan H-ren tokian beste letra batez edo bi bokal berdinez moldaturik dauden hitzetan (100 = egun, bihar = bigar, mahats = marats, sahats = sarats, zahar = zaar, bihotz = bigotz, zuhaitz = zugaitz .. . ) H horik hitz egitean ere h-tzat ebakitzea. Honek, noski, alde bateko eta besteko euskaldunen fonetika berdindu eta elkar ulertzea erraztuko luke. Horixe zen ikasliburu haren hitzaurrean euskararen fonologiaz egiten zen ohar bakarra. Azentuaz, adibidez, ez zen ezer esaten, nahiz eta euskara ikasi eta Euskal Herrian bertakotu nahi zutenendako /h/-ak ahoskatzen jakitea baino baliagarriagoa izan. Beste gertakari bitxi bat bizi izan nuen ikastaroa hasi berri hartan, neure hizkuntza ez nekiela sinestarazi zidana. Eskolan ikasle gutxi geundela ikusita, horren zergatia galdetu zuen irakasleak, eta neuk eman nion erantzuna: -Euren herrietara joango ziren, esan nuen, asteburuaren atarian geundenez. Irakasleak, bekozko beltza jarrita, hauxe esan zidan: -Niri euskaraz egidazu, mesedez!, eta euskara zuzenean beraien herrietara joan dirateke zela esan zidan. Laster ohartu nintzen horrelako adizkiak etengabe erabiltzen zirela Anaitasuna aldizkarian eta, geroago jakin nuen, euren aldeko aldarria egina zuela Xabier Kintanak bertan (1970/12/30, 202. zenb., 15. or). Ziurrenera, nik izandako sentipen bera bizi izan zuen beste ikaskide batek handik lasterrera, ikusi izan dut berak esan eta irakasleak ikusi ukan dut zela zuzena esan zionean. Konturatu nintzenez, ukan aditz hori ere ohikoa zen Anaitasuna aldizkarian. Jakina, aditzaren ikasgaiak jarri zuen nire ezjakintasuna erabat agerian eta, horrenbestean, handitu egin zen euskarari hartua nion izua. Gure irakaslearen aurkezpenaren arabera, benetan ugaria, joria, aberatsa eta oparoa zen euskal aditza eta benetan urria eta gutxia, berriz, nik hartaz nekiena. Irakasleak, gainera, hitzetik hortzera erabiltzen zituen demagun, derradan bidenabar, dagit, dager, dakikezuenez, dakusazuenez ... tankerako adizkiak, ordu arte sekula entzun gabe nituenak.
EUSKARA (BATU)AREN HISTORIARAKO 867 Deklinabidea azaltzerakoan hartu nuen ikastaroko pozaldi bakarra. Mendebalean -a berezkoa zuzen erabiltzen genuela esan zigun irakasleak (makila bat, ez *makil bat), baina gutxi iraun zuen alaitasunak, komunztadura egiten genuelako gaizki. Gaztelaniaren eraginez, nonbait, zenbat urte dituzu? esaten genuen eta ez zenbat urte duzu? euskara jatorrean beharko lukeen bezala. Eta halaxe esaten zen garai hartan eskuartean erabiltzen genuen gramatikan, Larresororen -Alvarez Enparanza "Txillardegi"-ren beste ezizenetako bat- Sustrai bila saioan. Horrela joan zen ikasturtea eta, amaieran, ondo iltzatutako iritzi bakarra neukan neure barrenean: nire euskara guztiz ezgauza zela, eta Leizarragak eta Axularrek erabilitako hura ikasi beharko nuela. Lehendik ere entzunda neukan Eibarko euskara txarra zela, baina ikastaro hartan uste horren zuzentasunaz jabetu nintzen erabat. Ordutik aurrera, etxean eta kalean ikasita neukana alde batera utzi eta Anaitasuna aldizkariaren eredura idazten eta hitz egiten ahalegindu nintzen. 5. 34 urte geroago Ikastaro hark eta Bilbon bizi izandako garaiak zeharo markatu nindutela esan dut hasieran eta horren inguruan egin nahi ditut gogoeta zenbait saioaren hondarrean. Lehenengo eta behin, orduan eta orain, euskara batuaren aldekoa naiz, baina zenbait gauza oker egin direla eta oker egiten ari garela iruditzen zait. Alde batetik, bat-batekoa, erabatekoa eta goitik beherakoa izan da euskara batua ezartzeko modua. Ziurrenera, ezinbestean egin da horrela, hil edo bizikoa zelako euskararen egoera eta frankismo garai zailean egin zelako batasuna. Dena dela, garaiak aldatu direnez, orain arteko jokabideak ere aldatu egin behar genituzke. Lehenengo eta hasteko, euskara batuaren esparruak ondo zehaztu behar lirateke, hiztunak jakin dezan ez dela nonahi eta noiznahi nahitaez batua erabili behar eta beste hizkera batzuek ere badutela euren lekua: euskalkiek, lagunarteko hizkerak, lanbideetako hizkerek, gazte hizkerak ... Aldatu egin behar litzateke, era berean, euskara batua euskara onarekin berdintzeko joera. Ona da euskara batua, baina gainerako hizkerak ere onak dira. Beste era batera esanda, hizkera bakoitza berari dagokion esparruan erabiltzen jakitea da ona. Euskara batua gizarteratzeko orduan alderdi euskaldunak eta alderdi erdaldunak bereizi behar lirateke, ez direlako berdin Lekeitio eta Tutera. Herri euskalduna da Lekeitio, bere hizkera berezia daukana, eta zentzuzkoa da bertako hizkera horri etekina ateratzea, eta zentzugabea, berriz, guztiz herri erdalduna balitz bezala jokatzea. Alderdi euskaldunen eta alderdi erdaldunen barruan ere, gainera, ez dago denetan zertan modu berberean jokatu. Herri euskaldunak dira Lekeitio eta Senpere, baina euskalki banakoak, eta zentzuzkoa da euskalki berezi horiei etekina ateratzea. Hain zuzen, bertako euskalkietara egokitutako euskara batua erabil daiteke herri euskaldunetako zenbait esparrutan: eskolan, lantegietan, administrazio erakundeetan, herri barruko aldizkari, agiri, mezu eta iragarkietan ... Herri erdaldunetan ere ez dago zertan berdin jokatu; Tuteran eta Baionan, esate baterako. Nafarrekin izango du tuterarrak hartu-emanik sarriena eta Lapurdi eta Nafarroa Beherekoekin, berriz, baionarrak. Garbi dago, beraz, leku bakoitzeko beharrizanak kontuan hartu behar direla.
868 K. ZUAZO Euskara batuaren egiturarari dagokionez, azkenik, gaur egungo euskaldunek errazen eta erosoen ulertzen dutena erabiltzea komeni da. Neurriz erabili behar lirateke, beraz, euskara zaharreko ezaugarriak, neurriz euskalkietako ezaugarriak, eta neurriz mugaren alde bietako erdara bien ezaugarriak. Herri hizkerei dagokienez, esan dut, dagoeneko, etekina atera behar zaiela. Babestu, aztertu eta erabili egin behar dira. Beste kontu bat da literatura euskalkiena. Niri neuri iraganeko tresnak iruditzen zaizkit. Gaur egun, euskara batua eskura edukita, ez diet ikusten leku handirik. Ez, behintzat, Gipuzkoan eta Nafarroan. Ipar Euskal Herriko egoera -batez ere Zuberoakoa- berezia denez, oraindik ere lagungarri gerta daitezke, eta baita Bizkaian ere, beharbada. Dena dela, euskara batuaren gainean esan dudana errepikatuko dut: hiztunik gehienen eguneroko jardunetik ahalik eta gertuen ibiltzea komeni dela. Ez dezagun ahaztu, horren harira, XIX. mendean literatura euskalkiak lantzen eta garatzen hasi zirenetik euskalkien arteko aldeak zabaldu eta sakondu egin direla, eta euskararen batasuna lausotu eta galdu. Bizkaian bereziki, hainbat bitxikeria piztu eta hainbat txikikeria puztu dira eta gainerako euskaldunekiko eten nabarmena gertatu da. Eta gaur egun bertan ere, jakinaren gainean edo oharkabean, ahalegin hori nabari da Bizkaiko elkarte jakin batzuen jardunean. Hitz bitan laburbiltzeko, euskararen estandarizazioarekin lotutako hiru zeregin nagusi dauzkagu une honetan esku artean: a) euskara batua egokitzea eta hobeto gizarteratzea, b) herri hizkerak babestea eta erabiltzea eta c) herri euskaldunetan herri barruko zereginetarako "tokiko batuak" egituratzea. Horixe da Bilbon bizi izandakotik atera dudan ondorioa. Latza eta garratza izan zen niretako euskara batua ikastea eta gaur egun bertan ere hainbat gorabehera izaten dituzte euskara ikasi edo hobetu nahian dabiltzanek. Arreta eta begirune handiagoa eduki behar genuke euskarara gerturatzen diren horiekin, bertatik betiko urrundu eta aldendu ez daitezen. Argibide bibliografikoak Altuna, P. (arg), 1972, Mitxelenaren idazlan hautatuak, Mensajero, Bilbo. -, 1977, "Aditz laguntzaile batuaren gorabeherak", Euskera 22: 2, 667-672. Alvarez, J. L. ["Larresoro"], 1970, Sustrai bila, Donostia. Arenaza, J., 1974, Tus hijos y ei euskara (EI mito del "batua'J: La Editorial Vizcaina, Bilbo. Badiola, R. et al., 1972, Euskalduntzen, Cinsa, Bilbo. Kintana, X., 1972a, Behin batean, Lur, Donostia. -, 1972b, ''Aditzaren batasunaz gauzak argiro", Anaitasuna 226, 227 eta 228 zenbakiak. Urkizu, P. (arg), 2004, "Koldo Mitxelenaren euskal gutunak (1951-1984)", Bilduma-IB: 13, 223, Errenteria.
876 J. J. ZUBIRI, P. SALABERRI Aztergai ditugun irain-hitzen arteko alderaketa Harridura Izenondoa GaldetzaiIndarMailakaIzenlaguna leekin garria tzailea Arraio + + + + + - Deabru + + + + + - Demontre(s) + - + + + Kristo + - + - + Mirakulu + - + - Ostia(s) + + + - + + Ostra(s) + + + - + + Puneta(s) + - + Aipatutako hitz guztiek bi ezaugarri dituzte berdinak (goitik beheiti begiratuz): 1) harriduretako erabiltzen direla, eta 2) galdetzaileekin ager daitezkeela. Izenlagun gisa 'ederra, handia, ona, polita ... ' zentzuarekin ibiltzen direnak hiru hitz dira: kristo, ostia eta ostra. Indargarritako, aldiz, arraio, deabru eta demontre; eta mailakatzailetzat, azken hauetaz gain, ostia eta ostra hitzak ere bai. Beste aldetik, oraingoan zeharka begiratuz, ikus daiteke arraio eta deabru hitzak alde batetik, eta ostia(s) eta ostra(s) hitzak beste aldetik, testuinguru beretan erabiltzen direla; lehenengoak izenlagunaren funtzioan ez gainerako guztietan, eta bigarrenak indargarri ez beste guztietan. Mirakulu eta pufieta(s) hitzak dira harriduretan eta galdetzaileekin soilik agertzen direnak. Eta azkenik, demontre hitza arraio eta deabru-ren parekoa dugu, baina beste horien kasuan ez bezala, ez dugu izenondotako aurkitzen. 3. Deklinabide-kasu hautsiez Beste edozein gauza baino lehen, kasu-marka "haustea" -zer den berehala azalduko dugu- aukerako zerbait dela ematen duenez, ager ditzagun lehenbizi egoerak eta gero iritsiko gara ondorioetara. 3.1. Deklinabide-kasu hautsiak1 Hizkuntzaren egiturari erreparatzen badiogu seguruenik alderdirik interesgarriena honako hau dugu. Labur eta argi erakusteko, ondoko esaldi hau: nondik etorri ote da?, beste esaldi honekin alderatuz gero: non arraiotik etorri ote da?, ikus daiteke 1 Lan honetan alde batera uzten dira, esaterako, -xe indartzailearekin suertatzen diren kasu hautsiak ( c( hemengoxe vs. hementxeko, horkoxe vs. hortxeko, hemendixe vs. hementxetik, honelakoxe vs. honelaxeko .. . ), bai eta -tsu "gutxigoraberatasuna'' adierazten duen atzizkiarekin gertatzen direnak ere (c( parekotsu vs. paretsuko, berdintsutik, noiztsuko, antzetsura ... ). | science |
addi-2bb9c6c1b8c1 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/53001 | Metodo konparatzailea hizkuntzalaritza historikoan | Meillet, Antoine | 2001 | Aurkezpena Oraingo honetan euskaratua plazaratzen dugun liburuxka honek duela 76 urte ikusi zuen argia lehenengo aldiz Parisen. Argitaratu zenetik eragin itzala izan du ondorengo hizkuntzalariengan, batez ere hizkuntzen arteko konparaketa eta historiarekin zerikusia zuten gaiak aztertzen zituztenen arteán. Antoine Meillet egileak hitzaurrean dioskunaren arabera, liburuxka Oslon 1924. urtean emandako ikastaldi baten ondorioa da. Ez da, beraz, tratadu gisa argitaratzeko asmatutako testu sakon eta datubiltzaile horietakoa, entzuleen aurrean zenbait idea eta printzipio ahalik eta argien azaldu ondoren idatziz zuzen eta txukun jaso dituena baizik. Xede horrekin bat datoz liburuaren tamaina bera, guztiz erabilgarria, eta irakurraldi baterako ongi egokiak diren atalak ere, egilearen luman frantsesak erakusten duen estilo arin bezain zehatz batean idatziak. Adibide gehienak ondo ezagutzen diren hizkuntzetakoak dira, erromantzeak, hizkuntza klasikoak -latina eta greziera erromantzeak bezain ezagunak baitziren orduan eskolatuen arteaneta gainerako hizkuntza indoeuroparrak; hainbeste maite eta ikertu zuen armenieratik adibideak aipatzen dituenean ez da datuen jario aberats eta itobeharrezko batean murgiltzen, jakintsu erudito askori sarritan gertatzen zaion bezala, baizik eta saiatzen da neurrigabeko jakinduria, beharrezkoak diren datuak soilik erabiliz, argumentoaren arira makurrarazten.
l O METO DO KONP ARATZAILEA HIZKUNTZALARITZA HISTORIKOAN Xume eta apal izateko sortu zenak beste edozein liburu hantustetsuk baino arrakasta handiagoa lortu zuen orduko eta ondorengo belaunaldietako hizkuntzalarien artean. Kontuan izan behar da Meilletek hitzaldi hauek eman zituenerako, zalantzarik gabeko maisutasuna erakutsia zuela jadanik hizkuntza indoeuroparren arteko konparaketa lanetan. Mendearen hasieran, 1903an hain zuzen, hizkuntza indoeuroparren azterketa konparatuari buruzko sarrera bat idatzi zuen -Introduction a l 'étude comparative des langues indoeuropéenes-, urteetan alor horretan murgildu nahi izan dutenen gidaliburua izan [0] bokal herbera eman dute frantsesezko nceud eta gueule-n (ortografi ezberdintasunak ez du hemen inolako garrantzirik, eta hauteman daitezkeen ñabardurek hitzean kokatuta dauden lekuarekin dute zerikusia); bestalde, antzinako e luzeak eta '( laburrak, era berean, ? itxia eman dute: lat. me-k moi «ni, neu» eman du frantsesez, eta lat. bibit-ek boit «edaten du». Bi nahasketa hauek baldintza beren bidez azaltzen dira, eta bi dira nagusienak: alde batetik luze-labur oposaketaren galera, eta bestetik, latin zaharrean bokal luzeak itxiak eta bokal laburrak irekiak izatea: 6 ü-tik hurbil aurkitu da, e 'C-tik bezala. 6 eta ü-ren arteko erlazioa eta e eta 'C-ren artean dagoena herbera da; baina hiztuna ez da gertakari teoriko honetaz jabetzen. Berrikuntzen paralelotasuna baldintza paraleloen eragin komunak eman dezake soilik. Beraz, berrikuntzak, zenbait hiztunek hatera jasoak, batzuen besteen gaineko eraginik gabe, eta elkarren artean paraleloak aldi berean izatea, neurriren batean baldintza orokorren menpe daudelako da. Hots aldaketak aztertzen eta hizkuntza ezberdinen artean egokitasun arauak finkatzen aritu diren hizkuntzalariek aldaketa hauek zenbait eredu orokorri jarraituz gertatzen direlako susmoa izan dute. Gertakari eredu hauetako zenbait maiz aurki daitezke. Adibidez, gutural izenez ezagutzen diren herskariak -egiatan mihi gainaren eta aho sabaiaren arteko elkar-ukitzea edota hurbiltzeaz bereiziak«sabaikaritu» egin daitezke y, i eta e bokalak, eta are e-ri hurbiltzen zaion a bokala42 bezalako 42 Ahoaren aurreko aldean ahosk:atzen den a, ingelesezko man [m~n] «gizon» hitzean aurki daitekeenaren antzekoa. Galo-erromanikoaren /a/ bokalak halakoa izan behar zuen, kontuan hartzen badugu aurrean zeraman belarean eragindako palatalizazioa (arg. oh.)
ALDAKETAFORMULAOROKORRAK 85 osagai sabaikari-aurreen aitzinean; egiazta daitekeen gauza da, kasu horietan, k eta g, k' eta g' bihurtzen direla: frantsesezko qui-ren k eta frantsesezko cau-rena bi gauza guztiz ezberdinak dira. Izan ere, k' eta g' sabaikari-aurre hauek ts eta di (c, JJ, edo ts (e) eta dz bilaka daitezke; eta ts, di eta ts, dz hauek, s, i eta s, z soilak. Adibidez, lat. cinere(m) ['kinere(m)], fr. cendre ['sadr(a)] «errautsa» bilakatu da, eta lat. carbone(m) [kar'bonem], fr. charbon [sar'bo] «ikatza». Era honetako bilakaerak ia edonon aurki daitezke munduan zehar, eta hizkuntz familia guztiz ezberdinetan. Baina badira formula zorrotzagoak, Grammont-ek 43 bere kontsonante arteko disimilazioari buruzko lan oinarrizkoan aditzera eman duen bezala. Hots-egozte talde berean, artikulazio mugimendu berbera errepikatu behar bada, hiztunak errepikatze hori saihesteko joera du. Joera honek ez ditu fonema guztiak neurri berean ukitzen; artikulazio mugimendu zenbait besteak baino zailagoak eta bakanagoak dira, eta hauexek dira, hain zuzen ere, bata bestetik hurbil bi aldiz errepikatzea saihesteko joerarik handiena dutenak. l eta r ahoskatzeko mihiak hartu behar duen tankera berezia, eta n eta m-rako baitezpadakoa den aho sabaiaren beherapena bezalako mugimenduen errepikapena maiz saihesten da. Nolanahi ere den, molde jakin batean gertatzen da ezeztapena. Esate baterako, antzinako uenenu(m)-ek italieraz veleno «pozoia» eman du, hau da, hitzak zituen bi n-en artean, batak aho sabaiaren beherapena galdu du, eta horren ondorioz, l izatera igaro da, eta bietan lehena izan da aldaketa jasan duena; gertakari bereziek izan dezaketen eragina gorabehera, era horretan kokaturiko bi n-en artean lehendabizikoa da, eta ez bigarrena, bere sudurkaritasuna galtzen duena. Baldintza orokorrak dira, beraz, disimilazioaren nolakotasuna arautzen dutenak, eta baldintza hauek formula modura zehatz daitezke. Grammont izan da goitik behera finkatu dituena. Honek laguntzen digu, askotan eta askotan, berrikuntza bat nola gertatu den hautematen. Jakina da, esaterako, azentua hitzaren erdigunea 43 M. GRAMMONT. Traité de phonétique. Paris 1933, Delagrave. [Eskuliburu honetan aurretik idatzitako lanak biltzen ditu]; M. GRAMMONT. La dissimilation consonantique dans les langues indoeuropéennes. Dijon 1895, Darantiere (arg. oh.).
86 METODO KONPARATZAILEA HIZKUNTZALARITZA HISTORIKOAN den hizkuntzetan, tratamendu ezberdina jasotzen dutela silaba azentudunetako bokalek eta silaba azentugabetakoek. Bestalde, bokal azentugabeen bi aldaketa modu ezberdin hautematen ditugu. Zenbait hizkuntzatan, bokal azentugabeek, aldi berean beren luze-laburraren zati bat eta berezkoa duten tinbrearen gehiena galtzeko joera dute: sarri tinbre gutxi-asko neutro bat baizik ez izatera igarotzen dira, hala nola, alemanezko silaba azentugabeetako e-aren gisakoa; e honen oinarrian, kasuen arabera, edozein tinbretako bokal zahar bat egon daiteke. Gaur egun aldaketa bera hautematen da errusieraz: bokal azentugabeak gero eta zehaztugabeagoak bilakatzen dira; berezko tinbrea gero eta ahulagoa dute, bokal azentudunak garbiki ahoskatzen diren bitartean. Beste hizkuntza batzuetan, ordea, bokal azentugabeak beren irekitasun mailaren arabera aldatzen dira: e eta o i eta u bihurtzen dira; eta i eta u galdu egiten sasoi (arg. oh.). 52 Ingelesezko five eta alemanezko fiinf «bost»-en ordaina da ( arg. oh.).
102 METODO KONPARATZAILEA HIZKUNTZALARITZA HISTORlKOAN Lehen begi-ukaldian, parekazio hau bitxia gertatzen da, eta zalantzak ditugu onartzeko. Egia esan, ziurra da, eta erraz azal daiteke. Lehen-lehenik, «bat»-etik hasi eta «hamar»-erainoko zenbaki izen armenianen saila indoeuroparra da. «Bi»-ren erku forma da lehen begiradan argia gertatzen ez den bakarra. Maileguz hartua izateak ere a priori egiantza handirik ez du, oro har hitz altxor zaharra hain ongi gorde duen antzinako hizkuntza indoeuropar batez ari garela kontuan izanik, baina are onartezinagoa gertatzen da ikustean ezagutzen diren armenieraren inguruko hizkuntza bakar batek ere ez duela «bi»-rentzako antzeko formarik eta, beraz, armenierak erku kanpotik nola har zezakeen ez dakigula. Bigarrenik, «hiru» eta «lau»-ren zenbaki izenek, indoeuroperaz deldinabide plurala zutenek, armenieraz nominatiboan bukaerako kc-dun nominatibo formak dituzte; «bost»-etik aurrera, berriz, zeina baita deldinabiderik ez duen lehendabiziko zenbaki izen indoeuroparra, kc-rik ez dago; erekc «hiru», c;orlé' «lau», baina hing «bost», ve~ «sei», etab. Alabaina, «bi» zenbaki izenak deklinabidea zuen indoeuroperaz, dualarena jakina 53. Histori garaian, armenierak ez zuen jadanik dualik, eta ziur aski aspaldidanik gainera; erku formak, beraz, ez du azalpenik histori garaian. Eta ohargarria da erku plural markarik gabe geratu izana, nahiz eta armenieraz dualaren kategoria ezabatua izan. Harrigania da armenieraz dual indoeuroparraren aztarna honen iraupena; lat. duo, gr. 8úo, 8úw, etabarretan aurkitzen duguna gogorarazten du. Hasierako *dw-ren *erk- tratamendua bitxia da. Baina azaldu ahal izan da hasierako talde bera kausitzen den guztietan aurkitzen dela; erku eta lat. duo-rena bezain zuzenak diren beste adibide pare batek argi eta garbi uzten du. Eta armenieran dago azalpena (honetaz guztiaz ik. 39-40. or.). Bestalde, erku antzina bisilabaduna izan balitz eta e-a jatorrizkoa izan balitz, bukaerako u-ak ez zuen iraungo; zeren armenierak jaso dituen bisilabadun guztietan, azken silabako bokala galdu egin da. Erku-ko 53 Indoeuropera zaharrak singularra eta plurala izateaz gain bazuen ere, numeroaren kategoriaren barne, hirugarren forma bat «bitasuna» adierazteko, zenbait hizkuntza indoeuropar zaharretan (vedikoan, Homeroren grezieran, etb.) gorde dena: duala (arg. oh.).
XEHETASUN GEHIAGOREN BEHARRA 103 u-a, hom. oúw, esl. zah. duva, etabarrek lek:ukotzen duten antzinako *-a-ren ordain normala gorde bada, horrek esan nahi du azken silabako bokalak galdu zirenean hitza ez zela bisilabaduna. Dena dela, tratamendu fonetikoaren bitxitasunak zalantzak sor litzake zenbaitengan. Azalpena onar daiteke, armenieraz eta beste hizk:untza indoeuroparretan elkarren kide diren «bi»-ren formen aldaerak aurkeztuz gero. Indoeuroperazko *a-ren ordaina armenieraz u denez gero, erku formaren jatorria *duwo da, oúw forma homerikoan, esl. zah. duva-n eta d(u)vd vedikoan, adibidez, gordea. Baina bazegoen beste *duwo forma bat, bukaerako o laburrarekin, grezieraz arrunta dena, oúo alegia. Alabaina, erku «bi»-ren aldamenean, armenierak badu erko-tasan < | science |
addi-3e5c05b05f13 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/53002 | Basque and (Paleo)Hispanic Studies in the wake of Michelena's work. Actas del I Congreso de la Cátedra Luis Michelena | Gorrochategui Churruca, Joaquín | 2003 | Koldo Mitxelenaren lanaren ildotik: Katedraren aurkezpena La trayectoria académica de Luis Michelena: Presentación de la Cátedra Mahi honen buru zaren erretoreorde anderea. Agintari agurgarriak, Ekitaldi honetara etorri zareten lagun eta adiskideok Gezurra badirudi ere, hamar urte pasa dira Koldo Mitxelena, hurbiletik edo urrutitik gure guztion maisua izan zena, hil zitzaigunetik. Ezin da ukatu azken hamar urte hauetan Euskal Filologia, unibertsitate sail gisa bederen, eta Fakultatea bera ere, asko aldatu direla Koldo Mitxelenak utzi zituen egoeratik, nahikoa dugu horretarako irakasleen ugaritasun eta prestakuntzari zein ikasgai eskaintzaren aberastasunari erreparatzea. Garbi dago, baita ere, Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritza, zientzi alor modura, ez dela geldirik egon Koldo Mitxelenak lagatako hutsunea sumatu zuenez geroztik. Eremu batzuetan besteetan baino gehiago, baina guztietan K. Mitxelenaren maisutasunaren ildotik jarraituz, Euskal Filologiak aurrerapen nabariak egin ditu etxeko zein kanpoko ikertzaileei esker. Sailean sail eta banan banan zertan gauzatu den ikerlan hau aztertzea izango da, batez ere, ihardunaldi hauetako eginkizuna. Koldo Mitxelenaren maisutasunaren eragina ukaezinezkoa bada ere, harritzekoa da zein denbora gutxitan lortu zuen Gasteizen geroko Euskal Filologiaren hazia ereitea eta honen lehen fruituak ateratzea. Kontuan eduki behar da 1979-80. ikasturtean hasten dela, Unibertsitatea eta Fakultatea sortu ondoren, Gasteizen eskolak ematen, goitik behera guztiz berria eta tradizio gabekoa den Filologia bateko ikasgaiak ex nouo prestatuz. Hasieran euskal gaiak ez ezik indieuropar hizkuntzalaritzako ikasgaiak ere ematen ditu, baina laster
beharrak bultzatua azken hauek utziko ditu, urtez urte agertzen diren euskal ikasgai berriei aurre egiteko. Ez ziren garai errazak izan, ez Fakulatean ezta ere orduko politika giroan, arazo guztiek arrapatzen baitzuten gure maisua erdi erdian. Beste guztiontzat, halaz ere, esango nuke garai gozoak izan zirela, hasiera guztiei darien kutsu epiko edo heroikoa sumatzen genuelako orduko ekintza gehienetan. Baina gure gozotasunaren arrazoi garbienetako bat K. Mitxelena bera zen, hark ematen baitzigun itzala, babesa, segurtasuna, hark gure lehen ikerketen nondik norakoa. Bi promoziok edo, berari noiz edo behin entzundako hitza erabiliz, bi labealdik izan zuten K. Mitxelena karrerako urte guztietan. Gainerako ikasleek zuzenean irakasle gisa eduki ez arren hark antolaturiko ikasketa planak segituz burutu zituzten bere estudioak. Orduko planei begirada bat ematea besterik ez da behar K. Mitxelenaren ikuspuntu zabal eta aberatsean erreparatzeko. Euskal filologiako plana zen bai, baina haren barnean latina eta hizkuntzalaritza erromanikoa beharrezkoak ziren hala nola hispaniar literatura eta greziar eta latin literatura ere. Eta ez zuen hau guztia hala prestatu euskal gaiak emateko irakaslearen eskasiagatik soilik, halako plan baten onuragarritasunean benetan sinisten zuelako baizik. Esate baterako, haren ustez nekez aurrera zitekeen euskal filologian espaniar literaturaren berri eduki gabe, edota frantsesa irakurtzeko eta ulertzeko gai izan gabe. Urteak pasa ahala euskalherriko belaunaldi gasteenak Mitxelena euskal filologo eta hizkuntzalari nagusi gisa soilik ezagutzen duen arren, esan behar da Koldo Mitxelena beste alor askotan ere aditua izan zela. Horregatik harengan aurkitzen zuen aholkua edozein filologiako irakaslek, eta ez ziren gutxi izaten iritziaren bila hurbiltzen zitzaizkion historialari eta letra gizonak. Dudarik gabe indieuropar hizkuntzalaritza izan zen, alor horien artean, K. Mitxelenaren eginbide profesionalaren beste aldea. Gazteizen, EHUko Fakultatera Salamancatik aldatu zenean, «Indieuropar eta Euskal Hizkuntzalaritza» izeneko katedra baten jabe izan zen ia erretiratu zen arte. Ez dut batere duda egiten oso gustora, arro esango nuke nik, sentitzen zuela bere burua izen bikoitz horren azpian. Konprenitzekoa da, haatik, min samina hartu zuela Ministeritzak, Lege berriak zekarzkien aldaketen arabera, bata hala bestea aukeratzera behartu zuenean. Hizkuntzalaritza Indieuroparreko katedraduna izateari eutsi zion: modu honetan argi erakutsi nahi zuen, alde batetik, arlo hori bere karreraren zati nagusia izan zela hasiera hasieratik eta, beste aldetik, Euskal herriko unibertsitatean, euskal estudioak martxan jarri eta sendotu ondoren, beharrezkoa zela baita ere berak batez ere Salamancan landu zituen gaiek lekua izan zezaten. Esan daiteke, 1987.go uda partean Unibertsitateak lege berriaren arabera, zortzi urtetan zehar funtzionatu zuen sail bikoitz horri amaiera emanez eta K. Mitxelenak landu zituen arlo biak sail desberdinetan banatuz, orain ezagutzen ditugun sailak eratu zituenean, Gasteizko zikloa edo deitu diezaiokegun denboraldi hori burutu zela, hain zuzen ere Koldo Mitxelenaren bizitza bera burutzen zen une berberean. 14 AURKEZPENA / PRESENTACIÓN
/kota/ /gota/ 1. Irudia /kot/ /got/ 2. Irudia da (hiztuna amerikarra da). Lehen eta bigarren irudiak erkatzen ditugunean, gaztelaniaren hasierako /k-/ eta ingelesaren /g-/ soinua antzekoak direla ikusten dugu: biek VOT positibo laburra dute (goat eta cota konpara itzazue). Hau da, ingelesezko adibide honetan, /g-/ hasierako herskaria ahoskabea da fonetikoki. Adibide hau ez da bitxia. Guztiz alderantziz, ingelesez /b d g/ soinuak gehienetan ahoskabeak dira hasiera absolutuan, hau da, [p t k]. Dena den, hiztun batzuek ahostunak bezala ahoskatzen dituzten. Lehen eta bigarren kategoria fonetikoak neutralduta daude ingelesez. Hitz hasieran VOT negatiboko eta VOT positibo laburreko herskariak alofonoak dira hizkuntza honetan (Lisker ZUBERERAREN HERSKARIAK: AZTERKETA AKUSTIKOA 265
& Abramson 1964, Flege 1982). Bestaldetik, /p t k/ kontsonante ahoskabeek VOT positibo luzea dute, hasperendunak dira, [ph th kh], bigarren irudiko coat adibidean ikusten den bezala. Beraz, gaztelaniaz 1. eta 2. tipoak kontraste fonemikoan dauden bitartean, inglesez 1. eta 2. tipoak fonema ahostunen alofonoak dira hasiera absolutuan eta 3. tipoko kontsonanteekin kontrastatzen dira. Esan duguna hasierako gunean dauden herskariei dagokie. Beste ingurune batzuetan kontraste fonologikoa beste ezaugarri fonetiko batzuen bidez gauzatzen da. 3. Esperimentua Hemen aurkezten ditugun datuak jaso ahal izateko lau lekukoren laguntza izan dugu. Lekuko guztiak gizonezkoak izan dira eta 60 urte ingurukoak. Euren jatorriei dagokienez, Gamere, Ürrüxtoi, Eskiula eta Barkoxekoak izan dira; ondoko mapa honetan herrion kokaera ikus daiteke: Galdekizuna prestatzeko Larrasquet-en (1939) hiztegia erabili genuen, bertan hasierako gunean herskari hasperendunarekin agertzen diren hitz guztien zerrenda bat osatuz. Azentudun azentugabe aldagaia ekiditeko, neurtuko genuen soinua silaba azentudunekoa izatea erabaki genuen. Horretarako hasierako zerrenda hartatik silaba bi baino gehiagoko hitzak baztertu genituen, hala nola azentua bigarren silaban daukatenak ere. Bestalde, beronek inplikatzen du hitza mugagabe erara emateko ere eskatu dugula. Horrela bada bérde, bórda, bágo, beltz eta gor moduko hitzak baino ez ditugu erabili. Erabilitako zerrenda osoa lehen eranskinean ikus daiteke. Datuak jasotzeko metodologiari dagokionez, behin galdekizuna edukiz gero lekukoei frantzesez eskatzen genizkien hitzak eurek euskaraz emateko; grabazioak lekukoen ingurugiroan egin ziren. Datu guztiak DAT eta MiniDisc sistema digitalen bidez jasoak izan dira, beti ere kanpo mikrofono bat 266 IÑAKI GAMINDE, JOSÉ IGNACIO HUALDE ETA JASONE SALABERRIA
5. Ondorioak Ahostunen emaitzak bazter utzita, aurreko ataleko taulen azterketatik atera dezakegun ondoriorik nabarmenena hasperendunen VOTa kasu guztietan hasperengabeena baino aisa luzeagoa izatea da. Proportzioak honako hauek dira: ph %33, th %35 eta kh %33. Lisker & Abramson-ek bereizkuntza hirukoitza duten bi hizkuntza aztertu zituzten, ekialdeko armeniera eta thailandiera. Hizkuntza hauen emaitzak eta guk lortu ditugunak oso antzekoak dira. Ondoko taulan batezbestekoak erkatzen ditugu hiru hizkuntzetan (thailandierak ez dauka /g/ fonemarik). Konparaketarako Lisker & Abramsonek Puerto Rico-ko gaztelaniaz aurkitu zituzten VOT datuak ere ematen ditugu: Zuberera E. armeniera Thailandiera PR gaztelania b –102 1–96 1–97 –110 p 1–20 11–3 11–6 11–4 ph 1–61 1–78 1–64 — d –105 –102 1–78 –109 t 1–24 1–15 11–9 1–17 th 1–67 1–59 1–65 — g –101 –115 — 1–92 k 1–27 1–30 1–25 1–25 kh 1–83 1–98 –100 — Diferentziarik nabarmenena /p/ eta /t/ fonemetan aurkitzen da. Hauek zubereraz beste hizkuntzetan baino VOT luzeagoa dute. Bestela, lau hizkuntzen emaitzak nahikoa antzekoak dira. Ahoskabeen kasuan, bai hasperendunetan bai hasperengabeetan, zenbat eta atzerago ebaki orduan eta VOTa luzeagoa dela ere atera dezakegun beste ondorio bat da. Jarraian ematen ditugun grafiketan desberdintasun hori argi ikus daiteke: p t k 0 5 10 15 20 25 30 Hasperengabeak ph th kh 0 20 40 60 80 100 Hasperendunak ZUBERERAREN HERSKARIAK: AZTERKETA AKUSTIKOA 271
Holako datuak ez dira berez objetiboak, neurgarriak ez diren heinean, baina indize edo aztarna bezala erabilgarriak gertatzen dira. 1. Aztergaia Giza ahotsa akustikoki uhin konplexua da. Horrek esan nahi du hitz egiten dugunean, oinarrizko maiztasun edo tonu bat dugula: hiztun bakoitzak berezia du zenbait parametroren arabera (ahoskorden lodiera, luzera, e.a.). Espektrogrametan ikus daitekeen bezala, oinarrizko maiztasunaren gainean beste maiztasun batzuek ere baditugu, beti ere, oinarrizkoaren multiploak. Bestalde, intonazioari buruzko literatur tradizioan, F0a izan da gehien aztertu den parametro akustikoa eta (energia eta iraupenaren gainetik) garrantzi gehien eman zaiona ere. Akustikoki, esaldi baten F0a edo oinarrizko maiztasuna lerro batez isladatzen da, gora-beherak izan ditzakeen lerroa alegia. Irudian ikus daiteke esandakoaren adibide bat. 2. Lanaren mugaketa Lana mugatzerakoan irizpide bi jarraitu dira: a) Bereziki prestatutako datu base bat egin da. b) Datu bilketarako puntu geografiko jakin bat hautatu da. 1. irudia «Ganezka egongo da katedrala» esaldia Ispasterko hizkeran ekoiztua Munitibar Markina Lekeitio Ondarru Abadiño Elorrio Antzuola Arrasate Oñati Zeanuri Orozko Zollo Zeberio Igorre Euba Otxandio Dima Larrabetzu Lezama Erandio Gatika Larrauri Sopela Bermeo Mugika Elantxobe Ispaster Aramaio 280 ROSA GANDARIAS
Ispasterko herria aukeratu da datu bilketa burutzeko. Irudian ikusten den bezala (1. ir.), herri hau Bizkaiko kostaldean dago kokatua, euskalkiz, bizkaieraren barne. Gamindek (Gaminde, 1995: 25) egindako bizkaieraren azentu sistemen sailkapenaren arabera, doinu-azentudun barietatearen barruan legoke alegia. 3. Corpusa 3.1. Esaldi motak Lan honetan perpaus bakunak izan dira aztergai, hain zuen ere, adierazpen-perpausak hartu dira datu basearen diseinua egiteko. 3.2. Esaldiak diseinatzeko irizpideak Orain arte euskararen intonazioaen inguruan egindako azterketarik gehiengoetan, azentu ez markatuez osatutako esaldiak izan dira aztergai. Lan honetan, esaldiaren hasiera eta amaierako kokagunean behintzat, azentu lexikoak ere jarri izan dira corpusaren diseinua egiterakoan. Irizpide hau F0aren konfigurazioan azentu moldearen araberako aldaketak gertatzen diren, eta gertatuz gero, nolakoak diren jakiteko erabili da. 3.3. Esaldien luzera Adierazpen-perpausen artean luzera ezberdinetako esaldiak diseinatu dira. Diseinua burutzeko irizpideei dagokionez, sintagmak osatzetik hasi da prozesua. Hiru silabako sintagmak diseinatu dira kasu guztietan: hiru sintagma ezberdin esaldi hasieretarako, eta beste hainbeste esaldi amaieretarako, eta esaldien barne gunea osatzeko beste hiru sintagma diseinatu dira. Azken hauek elkarren ondoan jarriz lortu izan dira luzera ezberdinetako esaldiak. Beraz, luzera ezberdineko hiru esaldi sail egin dira, bakoitza 9 esaldiz osatua. Hona hemen sail bakoitzeko adibide bat: a) Anderrek erun dau lagune. b) Anderrek berandu erun dau lagune. c) Anderrek gaur gabin berandu erun dau lagune. Goian esan bezala, esaldien hasiera eta amaieretako sintagmak konbinatu izan dira euren artean: Azentu moldea Hasierako sintagmak Amaierako sintagmak A Anderrek (o ´ ´ ) lagune (o ´ ´ ) B Nagorek (o ´ o) liburu (o ´ o) C Txomiñek (´ o o) kiwije (´ o o) ADIERAZPEN-PERPAUSEN INTONAZIOA ISPASTERKO HIZKERAN 281
b) D4 eta D5 esaldietan, foko sintagman maiztasun handiena aurkeztu duen silaba eta foko osteko lehendabizikoa. Lortu diren zifrak neurketa puntu batetik bestera dagoen aldea adierazten dute. Emaitza positiboa denean F0ak gorantz egiten duela adierazten du. Aldiz, zifra negatiboa agertzen bada, F0aren eboluzioa beheranzkoa dela adierazten du. Neurketen ondoren, honako datu hauek lortu dira: D3 D4 D5 A –30 Hz –7 Hz –11 Hz B –31 Hz –7 Hz 1–6 Hz C –26 Hz –7 Hz 1–6 Hz D3 esaldietan foko osteko jauzi hau nabarmenki handiagoa agertzen da D4 eta D5 sailetan baino. Behar bada, azken sail bietan esaldien luzerak izan lezake zerikusirik F0aren jauzia txikiagoa izatearekin. Bestalde, D4 eta D5 sailen artean ez da aurkitu alde adierazkorrik aztertutako gunean. 5.4. Esaldien amaierako sintagma Esaldiaren amaieran ere, F0aren konfigurazio ezberdinak izan dira aztergai azentu molde ezberdinen arabera. Esaldiaren posizio honetan ere aurkitu dira ezberdintasunak azentu moldeen arabera (erkatu 3. ir., 6. ir. eta 7. ir.) Esaldi amaierako F0 konfigurazioetan ez da alderik aurkitu azentu molde beraren barruan, nahiz eta esaldien luzera ezberdina izan. Aurkitu den ezberdintasuna azentu molde ezberdinen artean izan da. 6. irudia F F F F F F F F F 1 2 3 4 5 6 7 8 9 40 60 80 100 120 140 004/Anderrek erun dau liburu. F 004/ 286 ROSA GANDARIAS
11. irudia 12. irudia Hizketan, maiztasun eremu mugatu batean mugitzen da hiztuna, batez ere, maiztasun baxuenei dagokionez. Izan ere, badirudi esaldi amaieretako maiztasun mailetan (eta hauek —adierazpen-perpausetan behintzat— esaldi amaieran ematen dira) ez dela muga batetik beherantz egiten. Hiztunak esaldi laburragoak eta luzeagoak egiteko gauza den heinean, maiztasun eremu hori egokitu egiten du nolabait: esaldi luzeagoetan, segmentu gehiago dago esaldi mota beraren F0aren konfigurazio tipoa gordetzeko. Literaturaren arabera, hiztunak erabiltzen duen mekanismoa, esaldi hasierako maiztasuak igotzea litzateke esaldi luzeagoak ekoizterakoan, esaldi laburragoekin erkatuz; era honetara esaldi amaierako maiztasunak antzera xamar agertuko lirateke esaldi guztietan. Lan honetan lortu diren datuetan ordea, ez da honelakorik agertu eta ikuspegi honetatik ezin daiteke esan aurreplanifikaziorik dagoenik. Amaitzeko esan, oraindik gauza asko azterkizun badago ere, F0aren azterketa baliagarri agertzen dela euskararen prosodia eta, batez ere, intonazioaren inguruan argibideak emateko, eta, oro har, euskararen prosodia gero eta hobeto ulertzeko. F F F F F F F F F F F F 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 40 50 60 70 80 90 100 110 078/Txomiñek berandu erun dau kiwije. F 078/ F F F F F F F F F F F F 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 40 60 80 100 120 140 074/Nagorek berandu erun dau liburu. F 074/ ADIERAZPEN-PERPAUSEN INTONAZIOA ISPASTERKO HIZKERAN 291
Gaurko euskal fonetika bidegurutzean: aurrerapenak eta azterkizunak Pilartxo Etxeberria Murua Euskal Herriko Unibertsitatea-Universidad del País Vasco Zer dela eta uste dut honako hau burutik jota dagoela, galdegin didalako zaldibian inoiz elurra egin ote duen edo R. Ordorikak noiz edo noiz musika klasikoa jotzen ote duen? Zer dela eta uste dut edo pentsatzen dut, honelako eta halako pertsona zeharo jota dagoela, burutik sano ez dagoela, esaten didanean jakituria handia duela baina denborarik ez duela dakiena garatzeko eta azaltzeko? Horratx! badakit zer dela eta esaten duena esaten duen, ezin du ezkutatu zein urrun dituen hurbilekoak, ingurukoak, besteak oro har, zein urrun bizi den horietatik urrezko dorrean, orojakitun, jaun eta jabe delako ustean. Sam Shepard 1. Sarrera Sam Shepard-en zatitxo honek jarri nau gogoeta bidean eta hausnarketa egitean ondorengo pentsamenduak eta galderak dira adieraziko ditudanak. Nire ahalmenak eta ezagupenak mugatuak dira guztiak, pertsonak eta pertsonen zientziak ikusteko/behatzeko/aztertzeko, beste leiho bat edo leihoak zabalduz, bururatu zaizkidanak. Gero eta maizago entzuten ditugun hitzak dira pertsonen ezinegona, gizartearen aldaketa, kinka larria, ... eta antzeko beste zenbait. Ekonomia kinka larrian dago, beste horrenbeste, heziketa-irakaskuntza, kultura eta baloreak. Dena den, neure buruari galdegiten diot zer den kinka larrian dagoena: hau da, gizartea, ekonomia, kultura, baloreak daude bere horretan egoera larrian ala nik horiei buruz dudan ikusmoldea da kinkan dagoena? Ezagutzaren ikusmolde klasikoak eta horren ekoizpen-ustiapen-moduak objektibitatearen kontua azpimarratzen du, arazoak askatzeko. Beste zenbait ikusmolde berriagoek berriz, arazoak pertsonak harremanetan/komunikazioan jartzean sortzen direla diote, edo arazoak ikusmolde jakin eta zurrun baten eskutik sortzen direla, eta horiek ikusmoldearen araberako balore ezberdinak hartzen dituztela.
Badirudi gure kultura ataka estuan sartua dela: gaitz guztiak konpon zitzaketen amonaren garai bateko kontuak amildegitik behera bota ditugu. Egoera hau hizpide harturik, «zaharrago eta beharrago» esaerak bide berriak eskaintzen dizkit, gogoeta gunean ezarriz zein bide xidorrek bultzatu gaituzten honetara, bide berri bila ibiltzeak ausardia eta irudimena eskatzen dute, norantza joan behar dugun pentsatzerakoan eta halaber, estrara ezagungabeak aurkitzean horiek erabidetzen hasteko garaian. Izu-larria sortarazten du berritasunak eta ezagungabe denak, hotzikara ez ezen bildurra diogu berriari, hala ere, nik esango nuke, baitezpadakoa dela bide berriak urratzea azalaren azpian dagoen konplexutasuna ezagutu nahi badugu. Izan ere, geldotasuna, erosotasuna, ohean etzan eta bere horretan gelditzea baina gelditzailegorik ez dago. XXI. mendearen atariko ezaugarri nabarmeneak labur bilduz, badirudi, horiek heldu zaizkigula batetik, zientzien paradigma berrien eskutik, bestetik, teknologiaren etengabeko iraultzaren ezagupenarenetik, eta azkenik, geure mundu ikuskeratik, hori ere aldatzen ari garelako. Munduarekin pertsonok dugun harremana aldatzen ari garelako eta beharbada, hauek horrela izango dira modernitate, posmodernitate, berantmodernitate, modernitatez gaindiko, ... eta abarren nerbio-sistema zentralaren amaieran gaudelako. Ezagutzaren eredu ekologikoa, gero eta barneratuagoa dudan neurrian, ate-leihoak zabaldu beharra sumatzen dut hain konplexua den fonetikaren munduari modu humanoagoan eta poetikoagoan begiratzeko; hizketaren errealitatearen izaerari dagozkion oinarrizko galderak egiteko eta galderen eskutik argitzeko eta aztertzeko azalaleko apainduraren azpian ezkutatzen den hori zer-nola antolatzen den. 2. Zientzien historia modernoaz zertzeladak Mundu moderno kartesiarraren ezaugarri behinenak kontutan hartzea ezinbesteko da fonetikaren beraren bilakaera ezagutzeko1, ondokook ditugu besteak beste, batean eta bestean maiz askotan errepikatzen diren esamoldeak: —erabateko segurtasuna; —erabateko ezagutza, egiazkoa eta unibertsala; —unibertsoa kosmos mekanikoa bailitzan ulertzea; —testuinguru estandarizatuak; —ebaluazioa eta produkzioa; —lanaren mekanizazioak gidatutako taldeak; —horiei lotuta bideratzen den hezkuntza-sistemaren estandarizazioa. Esperientzia modernoaren sorrera: Ideia nagusia da, badela metodo bat zalantza saihesteko eta egiaren erreinura sartzeko modernitatean. Deskartes 296 PILARTXO ETXEBERRIA MURUA 1 Descartes, Galileo eta Newtonen pentsamenduek berebiziko eragina izan zuten paradigma modernoaren erakuntzan.
(1596-1650) dugu aitagoien, metodikoki zalantzaren eskutik egia osora heltzen da. Descartes bila zebilena absolutua zen eta hala izan behar zen erabateko egia eta dudan ezin jarri zitezkeen zimentarriak ezarri zituen. Bide honetatik filosofia kartesiarrak, subjektuaren eta (mundua) objetuaren arteko harremanak finkatu zituen. Subjektu razionala, natura ezagutzeko gai dena da, hau da, «bera ez den bestea» aztertzeko gaitasuna duena, eta honen irudikapena egiteko modua modernitatearekin sortuko da, barnean sartzen dira modu honetako kontzeptuak: errealitate bakarrarena, egia absolutuarena. Izpiritu modernoaren eraikuntzan eredu den gidaria matematikaren ezagutza da. Galileo da dudarik gabe «sentiberatasun berri honen» hedatzaile sutsuena (1564-1642). Galileok goien gradua ematen die teoriari, printzipioei eta matematikako demostrazioei. Esperientzia, laboratoriokoa baino askoz zabalagoa da autore honentzat, nahiz eta laboratoriokoa ere esperientziaren barnean sartu. Galileok, uste osoa ez bazuen ere esperientzian, ez zuen saihestu, aldatu baizik. Gauzak, egoerak ulertzeko tresna matematika izan zen, bazter utziz, ohartuki jasotzen dugun aniztasun kualitatiboa, esperientzia zenbakietara murriztuz, alderdi kuantitatibora alegia. Esperientzia ikusmolde sinpletutik ulertu zuen. Erloju mekanikoaren erritmoan sortzen da bizitza, erlojuak erakutsiko digu eta esango digu noiz eta nola egin behar diren gauzak. Erlojua da zientzia modernoaren metafora Zientzia berriaren sinbolo bihurtuko da erloju mekanikoa, bizitza eta bizia den oro objektibatzeko moduak erakutsiko dituena. Gaur egun ere, denbora lan-unitatea, lan-neurgailua, soldata-neurgailua da. Denborak urrea balio du moduko metaforak ederki asko erakusten du modernotasunaren ezaugarria. Hala ere, esanguratsuak direlakoan, munduko gauzak hobetu nahirik edo Sarrionaindiaren azken elaberriko erlojuari buruzko zati bi hona ekarri nahi nituzke: «minutuen orratza orduen orratza baino arinago dabil, baina ez da horregatik urrutirago ailegatzen». Aurreraxeago dio: «Bada jende asko erloju geldiaren antzerakoa dena, erloju geldiak ordu esaktoa markatzen du, esaktotasun elbarria. Gainerako erlojuak ez dira egundo hain esaktoak, segunduak aurrera edo minutuak atzera dabiltza, eta ez dira agian benetako orduarekin ia inoiz erabat egokitzen. Baino laketago zaizkit erloju inperfektoak, ttipi-ttapa beti hor ari direnak, zehaztasun falta eta guzti» (J. Sarrionaindia, 1997ko abendua: Hitzen Ondoeza. Azpimarratua nirea da). Kuantifikatzeraren lehentasunari aro modernoak ematen dion garrantzia dugu aro modernoaren beste ezaugarrietako bat. Shakespearek (1600) Lear Erregea izeneko lanean ederki asko ohartarazten du maitasunaren ebaluatze GAURKO EUSKAL FONETIKA BIDEGURUTZEAN: AURRERAPENAK... 297
kuantitatiboaz eta horren merkatarizatzeaz. Zenbat maite nauzute? galdegiten die, alaba gazteena bakarrik mututuko da, Cordeliarentzat ez delako neurgarria maitasuna. Azken buruan, Subjektuaren subjektibitatea saihestuko da objektibitatearen mesedetan. Subjektibitatea ez da aintzat hartuko zientzian. Zirrarak, pasioak, irudimena, ... menperatu behar ziren natura menperatu behar zen bezalaxe. Erlojuaren unibertsoko subjektua automata bihurtu da. Analitikoa da ezagutzaren ikusmoldea. Sistema osoaren jokamoldea azaltzelo, osagaien ezaugarrietatik abiaturik, unitate ttikiena, atomoa aurkitu nahi da. Transformatzen edo aldatzen ez diren osagaien eskutik, sistema lotua deslotu daiteke eta zatiz zati istudiatu honen funtzionamendua esplikatzeko. Honela, kimikan osagai sinpleetatik abiatuz, ulertuko dira sustantzia konplexuak, zelutataik abiatuz organismoaren funtzioak, medikuntzan giza makinaren ezagutza hamaika espezialitatetan zatitu zen, bakoitzak bereari bakarrik eutsiz. Psikologogian, pertsonen portaera edo jokamoldea harreman lineala bailitzan estimulua-erantzuna, aztertzen zen, ... hizkuntzalaritzan hizkuntzaren atomoa hitza da. Metodoa analitikoa. Galileok ere denboraren egitekoa ederki asko azpimarratu zuen. Mugimendua aztertzeko, denbora hartu zuen oinarrizko magnitudetzat. 2.1. Fonetika Historian zehar beti hizpide eta azterkizun izan den fonetikak, XIX mende bukaeran eta XX.aren hasieran berebiziko interesa hartuko du: hizkuntzalariak, sendagileak, hizkuntza irakasleak, gor-mutuen irakasleak, ... sutsuki murgiltzen dira hizketaren azterketan. Bide ezberdinak erabiliko ditu espezialitate bakoitzak hizketaren azterketa honetan, besteak beste, aipa daitezke: —artikulazioarena: hotsen artikulagune eta moduak; —akustika; —fisiologia, hatsarri fisikoak fisiologian aplikatuko dira; —biologia. Eztabaida metodologikoa berriz, pradigma positibistetan lur hartuz, Claude Bernard-ek biologian aplikatutako esperimentubidezko metodoa —metodo esperimental hau, diziplina zientifiko guztietara hedatuko zen batasun metodologikoa ezarriz; baliagarria zen, nola materia hala bizitza estudiatzeko— fonetikan aplikatzen hasi zenean sortu zen. Aski dira eztabaidaren garratza ezagutzeko eta muturreko bi ikusmode nagusi horiek biltzeko Rousselot abadeak eta Nazioarteko Fonetika Elkarteko idazkari zen P. Passy-k baieztatzen zutena. «L'oreille n'est pas un instrument suffisant de l'analyse» zioen Rousselotek eta honek zabaldu zion bidea esperimentu bidezko fonetikari, gaurko fonetikaren zimentarriak ezarriz. Hala ere, Passy-ren «rien en vaut une oreille attentive» aldekoek ez zuten burua makurtu eta berean jarraitu zuten. 298 PILARTXO ETXEBERRIA MURUA
1950etik aurrera edo 2. mundu-gerra ondoren ezagutzaren ezagutza aztertzeko ikuspuntu berriak hasiko dira garatzen hainbat zientziatan: Hizkuntzaren filosofian, Semiotikan, Kognizio zientzietan, Neurofisiologian, Adimen Artifizialean, Komunikazio, zientzietan, ... eta hizkuntzalaritzan. Hizketaren azterketak berebiziko interes teknologiko, indutrial eta politikoak sortaraziko ditu. 1950. urtetik aurrera, elektronikaren garapenak bide berriak ireki zituen hizketaren azterketarako. EEBBetan informatikaren eta adimen artifizialaren eskutik hizketa modu dinamikoan aztertzea zen helmuga. Ezinbestekoa izanik zientzia ezberdinetako ikertzaileekin batera aritzea. «Hizketa-aztertzaileen komunitatea» osatu eta elkarlanean hasiko dira zenbait alderdi estudiogai izanik: —Informatikariek pertsona eta makinaren arteko komunikazioa garatu nahi dute, martxan jarriz MITn, ahoskuntz sistemaren (traktoaren) eta entzumen-sistemaren modelizazioak; analisia eta neurkerta, ... informatikaren prozeduraz baliatuz 227 hitz ulertzen dituen makina egina zuten 1959rako, eta urte berean eredu matematikoen eskutik —Markov-en ereduak— hasi zen erabiltzen IBM, ... —telekominikazioetakoek seinale akustikoa aztertzea, prozesatzea eta datu-baseak egitea dute helburutzat ekoizpen-oharmen prozesuak irudikatzeko; —psikologoek kognizio zientzian eta oharmen-prozesuan murgiltzen dira; —fisiologoek ekoizpen-prozesua «mugimendu-kontrolaren atal konplexutzat harturik ekoizpena xehetasunez arteztuko dute; —fonetikariek, teknika berriez liluratuta, esperimentu bidezko metodoari eutsiz, hizketaren azterketarako teknika digitalak erabiltzen hasiko dira pentsatuz beste alorretatik datorkien laguntzari esker arazo ugari konponbidean jarriko zituztela. Europan ere, eta bidenabar Euskal Herrian (hizkuntza boteretsu eta hizkuntza ttikien arteko eta baliabideen arteko diferentziak diferentzia eta atzerapenak atzerapen), ahots teknologiak berebiziko indarra hartuko du. Teknologiaren garapenak kontzeptu eta produktu berriak sortzeko bidean jarriko ditu. Aurrerapen ekonomikoaren giltzarri diren zientziak eta teknikak hizkuntza zorrotz aztertua eta anbiguitaterik gabea behar du. Honela, idatziaren kulturatik pantailaren kulturara etorri garela dioete adituek esanez hizkuntzen eta informatikaren baterabideranzko politika egin behar dela produktu erabilgarriak eta komertzialak bideratzeko; ikertzaileen mentalitatea aldatu beharra dagoela merkatuaren premiekiko ardura handiagoa izan dezaten. Landu beharreko alderdien artean ondokoak azalduko dituzte: —hizketa sintetizatzaileak; —hizketaren interpretatzaileak; —hiztunaren ezagutzaileak pertsonen nortasunak egiaztatzeko; —datu-baseak. GAURKO EUSKAL FONETIKA BIDEGURUTZEAN: AURRERAPENAK... 299
Lanak ugariak dira eta ekarpenak handiak, nola alderdi teorikoen garapenean, hala komertzialean. Honek bultzatzen ditu fonetikariak eta fonologoak konputagailuetako eta adimen artifizialeko adituekin elkarlanean aritzera —fonetikaren barruan sartu izan ohi diren artikulazioaren, akustikaren eta oharmenaren ezaugarriak xehatasun handiz aztertuak dira. Hala ere, hizketaren teknologia nagusi den honetan, zuloak eta ulergabeak ez dira ttikiak hizketaren munduan eta orain arteko erantzunak eta teoriak azterketa gehiagoren zain daude. Hona hemen azterkizun diren zenbait alderdi: • ingurunearen araberako azaleko aldagarritasuna eta oharmenak jasotzen dituen unitateen aldagaiztasunak buruhausteak sortzen ditu oraindik; • akustikaren eta entzumeraren arteko linealtasun faltak nabarmentzen duen artikulazioaren eta akustikaren arteko ez-linealtasunaren arazoak; • koartikulazioarena —hotsen ezaugarriak uhin akustikoan estaliak eta gainjarriak azaltzen dira, egiten ditugun artikulazio aurretatze mugimendu horiek aurrez antolatuak ote2 diren ala ez, honen inguruan sortzen den eztabaida; • segmentazioarena —zein unitate eman makinari analisiaren ondorengo sintesia egiteko, hizketa interpretatzeko eta hiztuna ezagutzeko?— nola zatitu ebakinak ezaugarriak gainjarriak baditugu?... Orain arte egindako guztiak, fonetikaren esparrua nabarmenki zabaldu dute, lagundu dute gainditzen hizketari buruz hasierako fonetikariek egindako ohar inpresionistak, gainera bultzatu dute beste zenbait jakintza arlorekin harremanetan jartzen. Azken buruan, lagungarri izan dira fonetikaren alderdi teorikoen garapenerako. Hala ere, orain arte egindako ikerketek ez dituzte agortzen hizketaren eta ahoskeraren hezur-mamiak aurkitzen egin daitezkeen saioak, pertsonok egiten dugun jarduna delako eta ez soilik mugimendua, indarra edo zarata, sistematikoki antolatutako jarduna da, intentzioanala, irekia eta berezitua. Pentsa daiteke, senidemin den fonologiarekin, nahiz beste giza zientziarekin elkar-lanean bideak urratu behar direla, ez egia osoa izateko asmotan, inoiz ez dugulako osoa izango baina bai egiten dugun hizketaz gehiago jakiteko. 300 PILARTXO ETXEBERRIA MURUA 2 VON FOERSTER (1991) Las semillas de la cibernética liburuan honela dio: «el sujeto no es lo dado biológicamente, sino lo construido en el intercambio en un medio social humano en un mundo complejo. Es a través de los vínculos sociales de afecto, de lenguaje que se va autoorganizando». Aurreraxeago sistema autoantolatzaileen paradoxa deitutako horri buruz dio: «... los seres humanos no venimos preprogramados, ni siquiera respecto de nuestro desarrollo biológico, sólo algunas características están rígidamente establecidas en el código genético, ... vida es intercambio de materia, de energía, de información.» (66)
3. Erloju mekanikoaren metaforatik, izate bizidunaren metafora: Pentsamendu ekologikoaren ildoak Oinarrizko zenbait hipotesitan sustraitua dago izate biziaren metafora: 1. Identitate dinamikoa: hau da, osotasun konplexu baten zatiek eta honen ezaugarriek, elkarreraginen eskutik eta antolakuntza osoarekin duten harremanetatik bakar bakarrik hartuko dute zentzua. 2. Osotasun konplexua: hau da, osagaietan sustraituta ezin da osotasuna azaldu. Izan ere, sistemak, bere baitan transformazioak eta osagaien arteko elkarreragin errazak eta inhibituak baititu. 3. Beregaintasun erlatiboa: hau da, sistema konplexua irekia da, ez dago lege deterministek zuzendutako halabeharrrik. Sistemaren malgutasunak eta irekitze erregulatuak aukera ematen dio, bizi duen ingurumariarekin dituen elkarreraginei esker, aldatzeko edo bere horretan segitzeko. 4. Pertsonen jardunak, harreman-sare gisara: hau da, ingurua, ingurunea edo ingurumaria ez dira esparru bizigabe eta berezituak, harremanen lekua baizik. Ezin da ezer definitu bere baitatik bakarrik. Izate bizidunaren metafora gure arlora ekarri eta kanporatzen dugun hizketa harreman-sare modura hartuz gero, esparruak asko zabaltzen badira ere, onuragarria izan daiteke honenbeste korapilo dituen jardunaren kontuak betaurrekorik gabe argiago ikusteko edo ulertzeko. Izan ere, haurrek hizkuntz jabekuntza-prozesuan edota helduok egiten dugun ahozko erabilerak erreferente asko ditu. Erreferente bakoitzak behatze-modu berezitua eta metodo jakina eskatzen ditu eta hizketaren azterketan behatze-arakatze-modu ezberdin horiek guztiak artikulatzen saiatu beharko dugu auzolanean. Esate baterako, logika formalaren erabilera zenbaitetan baliagarri izango da, baina ez adibidez hizketa-analogikoa ulertzeko. Fonetika pertsonok, bizidunok egiten dugun jarduna den neurrian, konplexutasun handia duen aztergaia da. Eta ezagutza pertsona eta munduaren arteko harremanetatik datorkigu. Izan ere pertsona, hiztuna, ez dago kulturatik, naturatik, duen historiatik, esperientziatik, sentipenetatik at. Kontuan hartu beharreko era askotariko dimentsioak dituena da. Hizketa fenomenoaren berri osoa emateko, eta hiztunak hizketan ari direnean, errealitatean zer egiten duten jabetzeko, alderdi anatomiko-fisiologiko, soziologiko eta psikologikoez gain arreta handiz istudiatu beharrekoak dira katea paradigmatiko-sintagmatikoetan gauzatzen diren alderdiak eta horien nolakotasuna eta zergatia komunikazioan edo harremanetan. Izan ere, komunikazioan elkarreraginak eta transformazioak etengabeak baitira. Esate baterako, haurren hizkuntz jabekuntza prozesuaren azterketa zabala eta zorrotza interes handiko litzateke hizketaren beraren konplexutasuna eta horren azpian dagoena hobeto ezagutzeko (eta hori ez da soilik hizkuntzalaritzako arlo desberdinen azterketarekin agortzen. Harremanetan, harremanen GAURKO EUSKAL FONETIKA BIDEGURUTZEAN: AURRERAPENAK... 301
eskutik eta modu askotako zailtasunak gainditzetik egingo baita hiztun haurra. Hala ere, hizketan hasi aurretik haurrak egiten dituen urratsen azterketak ondorengoek bezainbateko garrantzia dutela irizten diot. Hau da, ezagutu beharko genituzte besteak beste, haurraren komunikazio analogikoaren ezaugarriak; nola lortzen duen komunikazio-modu horretatik digitalera heltzera; nola egiten duen paradigma-antolakuntza; nola burutzen duen maila paradigmatikoaren eta sintagmatikoaren arteko lotura; nola ematen dion esanahia eta nolako antolatze-eredua barneratzen duen. Badirudi, arreta handiz aztertu beharrekoak direla ama-haurraren (zaintzailearen edo aitaren) arteko harremanen nolakotasunak eta horiez gain giltzarri diren pausuak: hau da, elkarrizketa tonikoa, ardatz estetikoa edo komunikazio analogikoa. Izan ere, haurra loquens izan aurretik, amaren hizketa xamur, goxo, egokitu, adierazgarri, eragingarri eta bizigarriaren (edo zakar, ziztrin, ez adierazgarri) eskutik datorkio haurrari bizitzan zehar erabiliko duen gorputz hizkuntza. Haurren hizkuntz jabekuntzan diharduten ikertzaileek diote, bizitzako lehen aro honetan, haurrak bere egiten dituela hizketa-kantuaren, doinuaren, erritmoaren eta enfasien oharmena eta horiei lotutako esanahia. Eta modu berean, markatuko dituela subjektuaren paradigma edo mundu-ikuskera eta adieraziak, ondoren kanpotik hartutako hainbat adierazlekin lotuko dituenak, alegia. Komunikazio-modu honek sartuko du haurra arrastoan eta bideratuko du urratsez urrats honen albo-alboan den komunikazio digitalera edo hizketa-hotsen bidezkora, maila sintagmatikoan gorpuztuko den horretara. Ekintza fisikoaren edo azalaren azpian dagoen konplexutasuna hartzen du katea paradigmatikoak. Zentzuaren bila abiatzen da eta honek antolatzemodura eta eredura darama. Hau da, haurrak egiten dituen hautabideak eta aukerak aztertzera: zein bokalez eta zein kontsonantez baliatzen den, zein erritmoz, zein kantuz eta zein eratan lotzen eta kateatzen dituen horiek guztiak. Barnean antolatu eta kanporatutako hizketa-hots kateatuen bidez entzuleari zentzua duen zerbait adieraziko dio. Gorago aipatu ditudan mende honetako aurrerapen teknologikoen eskutik eta hurbileko zientzia ezberdinetako lan-taldeen partaidetzarekin talde-lana egitea funtzeskoa da, hiztunok egiten dugun hizketaren errealitatea hobeto ezagutzeko. Hizketa —hizkuntzak duen errealitate fisiko bakarra— harremanetan hasten, garatzen eta sendotzen baitugu. Bibliografia BECKMAN, M.E., 1988: «Phonetic Theory» in: Frederic J. NEWMEYER (ed.), 1 Linguistic Theory: Foundations, Universiy of Washington. CLARK, J. eta YALLOP, C., 1990: An Introduction to Phonetics and Phonology, Oxford. ETXEBERRIA, P., 1989: Zaldibiako Bokalen Azterketa Akustikoa [Mundaiz, 4], Donostia-San Sebastián. 302 PILARTXO ETXEBERRIA MURUA
Komunztadura, hiru ikuspegi (II): absolutibo komunztadurarik eza* Javier Ormazabal eta Juan Romero EHU/LEHIA eta Alcaláko Unibertsitatea Universidad del País Vasco, LEHIA y Universidad de Alcalá 0. Sarrera Lan honetan komunztadura aberatseko hizkuntzek hiru komunztadurekiko paradigmetan hutsune sistematikoak dituztela erakutsiko dugu. Hutsuneok azaltzeko proposatu diren hipotesi morfologikoak baztertzen saiatuko gara, fenomenoa sintaktikoa dela erakutsiz. Gure analisia bide onetatik badoa, ateratzen diren ondorioen artean agian aipagarriena euskararen aditz laguntzailearen azterketaren inkuspuntutik hiru komunztadura erakusten duen formarik ez dagoela litzateke; hau da, absolutiboaren hirugarren pertsona ez da komunztadura eta NOR-NORI-NORK-en formak NORI-NORK besterik ez dira. Sintaxi teoriaren ikuspuntutik, bestalde, gure argumentazioa ondo badago Kasu Teoria goitik behera berraztertu behar dugula sujeritzen du, aurrekoaren ondorioz Kasua erkatzen ez duten argumentuak daudelako. Halaber, gure analisiak Kasu morfologikoa eta komunztadura zeharo autonomoak direla proposatzera garamatza. Artikuluak ondoko egitura du: lehen atalean euskal aditz laguntzailearen ezaugarri nagusien deskribapena labur bat egiten dugu, aldi berean euskal aditz laguntzailearen ikerlarien artean ezagunak diren murriztapen batzuk ere aipatuz. Bigarren atalean NOR-NORI-NORK paradigmari lotuta dagoen hutsunea aurkezten dugu, honekin batera euskal literaturan, batez ere Leizarragaren lanean, aurki daitezkeen salbuespenak azaltzeko bi hipotesi nagusiak laburki aztertuz. Hirugarren atalean euskararen hiru komunztadura sistema eta egitura sintaktikoaren arteko desoreka ezagun bat tratatzen dugu; lehen hur- * Autoreok gure ikerketa-taldeetako kideei euren laguntzagatik eta talde hauetako lanproiektuei emandako diru-laguntzaren bidez gure lana posiblea egin duten honako erakunde hauei eskertu nahi diegu: Eusko Jaurlaritza (PI-1998-127), Euskal Herriko Unibertsitatea (9/UPV 00033.130-13888/2001) eta Espainako Gobernuko Zientzia eta Teknologiako Ministeritzari (BFF2002-04238-C02-01) lehen autorearen kasuan eta Madrilgo Autonomi-Elkartea eta Fulbright Erakundeari doktorego-ondoko beka banagatik bigarrenarenean.
bilketa batean teknikeritzat har zitekeen arazo bat iruditu arren, gure proposamenaren argira arazoak beste buelta interesgarriago bat hartzen du, hiru komunztaduren ezintasuna eta sintaxian inposatutako lokalitate baldintzak bat datorrela erakutsiz. Laugarren atalean berriro hartzen dugu NOR-NORINORK paradigmaren hutsunea, oraingo honetan tipologikoki oso ezberdinak diren komunztadura aberatseko beste hizkuntzekin erkatzeko; gure beste lan batzuren ildotik jarraituz (ikus Ormazabal eta Romero 1998ab, 2003), fenomenoa morfologikoa baino sintaktikoa dela defendatzen dugu. Azken atalean gure proposamenak sintaxia eta morfologian izan ditzakeen ondorio teoriko zenbaiten azalpen laburra egiten dugu, NOR hirugarren pertsonak aditz laguntzailean komunztadurarik mantentzen ez duela defendatuz; honen ondorioz, azken urteotan gramatika sortzailean defendatu izan den kasu gramatikala eta komunztaduraren arteko erlazio estua errebisatzeko beharra dagoela proposatzen da. 1. Euskal aditz laguntzailearen propietateez bi ohar Ezaguna denez, euskal aditz laguntzaileak perpausaren hiru argumentu nagusiekin mantentzen du komunztadura: NOR komunztadura aditz iragankorren objektuarekin edo aditz ezakusatiboen argumentu bakarrarekin, NORK komunztadura aditz iragankor eta ezergatiboen subjektuarekin eta NORI komunztadura zehar objetuarekin. Adibide batekin erakustearren, (1a) adibideko gaituzu laguntzaileak bigarren pertsona NORK komunztadura adierazten du zuk subjektuarekin, eta lehen pertsona NOR komunztadura perpausaren osagarri zuzenarekin, gu-rekin hain zuzen. Era berean, didazu-ren -da- markak (1b) adibidean aditz laguntzailea eta zehar objektuaren arteko komunztadura adierazten du. (1) a. Zuk gu eramango gaituzu b. niri liburua eman didazu Euskal aditz laguntzailea oso erregularra dela esan ohi da, bai desinentzia bakoitzak okupatzen duen lekuari begira, baita desinentzien formari begira ere. Ordenaren aldetik, laguntzailearen forma gehienek NOR-NORI-NORK ordena jarraitzen dute, tartean erroa, modua eta denborari dagozkien zenbait marka, beti posizio berberean, agertuz. Ondoko eskemak aditz laguntzailearen barne-egitura isladatzen du (ikus Laka 1993, Gómez 1995, Artiagoitia 2000, eta bertan aipatutako lanak): (2) NOR erroa NORI modua NORK denbora Desinentzien formaren aldetik ere, euskal aditzak erregulartasun maila handia erakusten du (ikus goian aipatutako lanak, batez ere Gómez 1995, eta Gómez eta Sáinz 1993). 316 JAVIER ORMAZABAL ETA JUAN ROMERO
Larsonek (1988) eta Hale eta Kayserrek (1993, 1997, 2002) proposatzen duten Aditz Sintagmaren geruza ezberdinen egitura Pollock (1989) eta Chomskyren (1989) komunztadura anitzeko inflexioaren proposamenarekin uztartzen dute, aldi berean bi eremu horiek nahastuz. Bertan, osagarri zuzenari dagokion komunztadura ez dago, hipotesi estandarrean bezala, aditzaren gaineko posizio batean, Aditza Sintagmaren bi zatien artean baizik. Ondorioz, osagarri zuzena Aditz Sintagmaren bi geruzen artean dagoen komunztaduraren espezifikatzailera mugitzen bada ere, zehar objektua mugitutako osagarri zuzena bezain hurbil dago, lokalitate terminoetan, heldu behar duen Komunztadura2 Sintagmaren espezifikatzailetik, eta ML hatsarreak ez du mugimendua saihesten. (10) Aurreko bi ataletan ikusitakoaren ondoren, estrategia hauek, sistemaren propietate eta mugak ikusteko interesgarriak badira ere, muga hauen arazoa saihesteko irtenbide teknikoak direla dirudi eta alternatiba egokiago bat dagoela esango genuke. Esan dugun bezala, osagarri zuzenaren NOR hirugarren pertsonari dagokion komunztadura ez da bakarrik hutsa dela, baizik eta martxan jartzen dituela beste komunztadura eremuetan oso bereziak diruditen estrategia batzuk. Are gehiago, euskal aditz laguntzaile sistemak duen hutsunerik nabarmenena, NOR-NORI-NORK paradigmari dagokiona hain zuzen, NOR argumentuak hirugarren pertsona direnean gertatzen da soilik. Honek guztiak sujeritzen du NOR hirugarren pertsonaren komunztadura hutsa komunztadurarik ezaren adierazpen morfologiko bat dela; hau da, murriztapen hauek ikuspuntu teorikoago batetik birformulatuz, egitura ditrantsitiboetan osagarri zuzena ez da komunztadura posizioetara mugitzen, ez baitu aditzarekiko erlaziorik erkatu behar. Kom1S Kom2S aS Kom3S Kom3' Kom3 AS A' IS2 A IS1 322 JAVIER ORMAZABAL ETA JUAN ROMERO
Proposamen honek ondorio zuzen bat du mugimenduaren murriztapen baldintzei dagokiela: eman dezagun Mugimendu Laburrena egokia dela eta, beraz, ez dugula bere eragina murriztu behar predikatu ditransitiboekiko hiru argumentuen mugimendua posiblea izan dadin. Hori horrela bada, hiru argumentuen mugimendua ezinezkoa izan beharko litzateke; hau da, hiru komunztadura sistima ezinezkoa litzateke, ez bakarrik euskaraz, baizik eta hizkuntza natural guztietan. Hurrengo atalean ikusiko dugunez, ikerketa tipologikoek ondorio hauek sustengatzen dituzte. 4. Komunztaduraren paradigmako hutsuneak Bigarren atalean ikusi dugunez, NOR-NORI-NORK-en paradigman NOR komunztadura bakar-bakarrik hirugarren pertsona izan daiteke [(11) = (6)] (11) a. * Zuk, Judas, salduko naiezu erromatarrei b. * Judasek zuei salduko naizue Fenomeno hau ez da, inolaz ere, euskararen aditz laguntzaileari bakarrik dagokion bitxitasun bat. Bonetek (1991) eta, batez ere, Albizuk (1997a,b) erakutsi dutenez, komunztadura anitza duten hizkuntzen arteko ezberdintasun txiki batzuk ikusten badira ere, denek erakusten dute modu batera edo bestera murriztapen berbera. Albizuk, adibidez, oso familia ezberdinetako berrogeita hiru hizkuntzaren analisi tipologiko bat egiten du, hizkuntza hauen arteko portaera ezberdinak eta guztiek fenomeno honen inguruan erakusten dituzten antzekotasunak aurkeztuz. Bonetek (1991), fenomenoa ulertzeko oso aurrerapauso handia suertatu zen proposamen bat eginez, klitiko multzoen kasuan gertatzen den me-lui muga izeneko fenomenoarekin parekatzen du aurreko fenomenoa; klitiko sistemak dituzten hizkuntzetan, badira zenbait klitiko konbinaketa ezinezkoak direnak. Gazteleraren ondoko adibidean ikus daitekeenez, euskararen aditz laguntzailearen paradigman bezala klitiko multzo hauetan ere osagarri zuzena lehen edo bigarren pertsona denean gertatzen da konbinatzeko ezintasun hau, inoiz ez hirugarren pertsona denean [ik. Perlmutter 1974, Bonet 1991, Albizu 1997a,b, eta hauek aipatutako erreferentziak]: (12) a. Pedro me lo envía b. * Pedro le me envía Gramatika sortzailearen tradizioan, muga hauen arrazoia morfologiari leporatu zaio analisi gehienetan. Bonetek (1991), adibidez, hutsunearen ondoko deskribapen hau proposatzen du: (13) Pertsona-Kasuaren Muga: datiboa agertzen bada, akusatiboa/absolutiboa=3en pertsona. KOMUNZTADURA, HIRU IKUSPEGI (II): ABSOLUTIBO KOMUNZTADURARIK EZA 323
NOR-NORI-NORK paradigmako eta, orohar, aditz laguntzailearen sistema osoko NOR hirugarren pertsona ezin daiteke komunztadura izan. (18) a. Nik gutuna idatzi dut. b. Nik zuri gutuna idatzi dizut. c. Gutuna heldu zait. Hurrengo atalean absolutibo hirugarren pertsona komunztadura ez dela pentsaarazten duten zenbait argudio laburbilduko ditugu. 5.1. Komunztadurarik eza Badira arrazoi asko hirugarren pertsona NOR komunztadura ez dela pentsatzeko, horietariko batzuk lehen eta bigarren atalean aurkeztutako berezitasunekin zerikusi estua dutenak eta beste batzuk sintaxiari lotuak: Alde batetik, sintaktikoki, inolako argumentuarekiko komunztadurarik ez dagoen testuinguru guztietan agertzen den aditz laguntzailearen forma NOR hirugarren pertsona denean erabiltzen dugun forma bera da; izan ere, aditz ezergatiboekin erabiltzen den laguntzailea edota osagarri zuzena perpausa denekoa eta absolutiboa hirugarren pertsonarekikoa laguntzaile forma berbera da:6 (19) Liburua irakurri dut (20) a. [sari bat emango didatela] irakurri dut. b. gosaldu/iraun/hitzegin dut Bestalde, morfologikoki ere, ez dago hirugarren pertsonarako markarik; lehen atalean eztabaidatu bezala, laguntzailearen hasierako markak ez dira izenordainen jatorrikoak, denbora eta modua adierazten duten markak baizik.7 Euskalari gehienek ezaugarri hauetatik ateratzen duten ondorioa zera da, hirugarren pertsona komunztadura marka ø dela. Berriz, fenomeno hauek guztiak aurreko eztabaidarekin uztartzen saiatzen bagara, sortzen den ondorio koherenteena hirugarren pertsonaren kasuan osagarri zuzena eta aditz multzoaren artean komunztadurarik ez dagoela da. Horrek zuzenean esplikatuko luke zergatik beste NOR-NORI-NORK konbinaketak ezinezkoak diren bitartean, hirugarren pertsonarekikoak berriz arazorik gabe sortu daitezkeen sisteman. Bestalde, ondorio hau oso koherentea da Elorduik (1997) hizkuntz heriotza prozesu zenbaitetan gertatzen denari buruz aurkezten dituen ondorioekin. KOMUNZTADURA, HIRU IKUSPEGI (II): ABSOLUTIBO KOMUNZTADURARIK EZA 327 6 Ikus, besteak beste, Laka 1993, Oiharzabal 1992, Ormazabal 1991, Gómez 1995, Elordui 1995 eta hango erreferentziak. 7 Trask 1977, Laka 1993, Gómez 1995, Gómez eta Sáinz 1995, Elordui 1995, eta bertako erreferentziak.
tzez hitz egingo dugu. 1. atalean, labur baino laburrago, hustuketaren berri emateko proposatu diten analisi nagusiak agertuko ditugu: guztiak ere sintaxi soilean oinarritu dira, eta guk defendatuko dugu pragmatikak ere baduela zeresana. 2. atalean literaturan zehar hustuketa-egiturentzat aipatu izan diren ezaugarriak azalduko ditugu, eta horren ondoren, 3. atalean, ezaugarri horiek euskarako datuekin alderatuko ditugu, eta erakutsiko dugu literaturan egin den karakterizazioa zurrunegia dela: guk euskaraz bildutako datuetako asko ez datoz bat karakterizazio horrekin; gainera, ez da somatzen zer arrazoi sintaktiko izan litekeen baldintza horietako gehienen azpian, eta «ad hoc» gertatzen dira. Horren guztiaren ondorioz, 1. atalean agertutako analisietako asko dauden daudenean desegokiak dira, eta hustuketa-egituren pragmatika ere kontuan izanik egindako ikuspegi bat proposatuko dugu 4. atalean. 1. Analisi desberdinak 1.1. Ezabaketa Formulazio desberdinak izan diren arren, mailaren bateko berdintasunagatik bigarren perpauseko elementuak ezabatu egiten direla defendatzen du hurbilketa honek3. (3) Mikelek haragia jan du, eta Pellok arraina (jan du) Beraz, parentesi artean dagoen hori ezabatu egingo litzateke. 1.2. Analisi interpretatiboa Aurreko hurbilketaren beste aldea edo izango genuke4. Oinarrian nolabaiteko kategoria isilen bat egongo litzateke, eta kategoria isil hori aurreko elementuekiko nolabaiteko berdintasunaz berreskuratuko genuke: (4) Mikelek haragia jan du, eta Pellok arraina ø Autore desberdinek proposamen desberdinak egin dituzte kategoria isil horren izaeraz, berdintasunaren nozioaz eta berreskuratze-prozesuaz. 334 IÑAKI AMUNDARAIN ARANA 3 Gramatika sortzailearen tradizioan gehienek bide hau hartu dute. Esanguratsuenak aipatzearren: Ross 1970, Hankamer 1979, Neijt 1979, Sag 1980, Van Oirsouw 1987. Euskarari buruz zerbait esan dutenek ere bide hau erabili dute: Gastañaga 1977, Salaberri 1985, Eguzkitza 1986, Artiagoitia 1995. 4 Bide hau ere hizkuntzalari ugarik hartu dute: Williams 1977, Wasow 1979, Brucart 1987.
gaiak (7)-n bezala ordenatuko lituzke. Horrela, juntadura guztiak batera biltzen dituzte, eta berriro ere guztizko paralelotasun sintaktikoaren hipotesiaren gainean eraikitzen dute beren analisia. 1.6. Laburpena, eta pragmatikaren garrantzia Desberdintasunak agerikoak diren arren, hurbilketa hauek zenbait puntutan bat datoz6: guztiek ere egitura sintaktikoari bakarrik begiratzen diote, eta ia guztiek juntagailuaz bi aldeetakoa sintaktikoki guztiz paraleloa —2.2.n aipatuko dugun zentzuan— delako ideiarekin lan egiten dute. Nire proposamena da ordea alderdi pragmatikoei jaramonik egin gabe ezin dela hustuketaren ikuspegi egokirik izan. Nire aburuz, egitura pragmatikoari dagokionez, hustuketa-egituretan bi mintzagairi buruz oso pareko iruzkina egiten dugu, beti ere iruzkin horiek elkarrean aurrean jarritako galdegaiak dituztelarik. (Z)-n agertzen dena bezako egitura pragmatikoa izango lukete: (Z) Mikelen amak sei liburu oparitu zizkidan, eta nire aitonak mendiko botak ø ø mintzagaia galdegaia mintzagaia' galdegaia' iruzkina iruzkina' Honela, nire iritziz hustuketa-egiturak karakterizatzeko erarik egokiena beren baldintza pragmatikoetatik abiatu eta gero baldintza pragmatiko horiek sintaktikoki nola adierazten diren begiratzea da. Lehen aipatu ditugun proposamenek ordea ez zuten alderdi pragmatikoa aintzat hartzen, eta horren ondorioz hustuketaren ezaugarrien berri emateko egin diren aldarrikapenetako askorekin arazoak sortuko zaizkigu, nik bi alderditan banatuko ditudanak: batetik, motibazio sintaktikorik gabeko aldarrikapenak eta baldintzak dira, «ad hoc» suertatzen direnak; bestetik, baldintza pragmatikoak aldatzen hasten garenean, aldarrikapen horiei jaramonik egiten ez dieten adibideak erraz aurkitzen dira. Horrela, lehenik literaturan egitura-mota honi lotu izan zaizkion ezaugarri nagusientsuenak agertuko ditut, eta 3. atalean, euskarako datuetatik abiatuz, aldarrikapen horien desegokitasuna azaltzen saiatuko naiz, gero 4. atalean nire ikuspegia agertzeko. 2. Hustuketaren ezaugarriez Hustuketari buruzko analisiak egin direnean egitura hauei ezaugarri jakin batzuk egotzi zaizkie. Atal honetan ezaugarri horiei buruz literaturan egin diren aldarrikapenik hedatuenak agertuko ditugu. 336 IÑAKI AMUNDARAIN ARANA 6 Beste zenbait hurbilketa: GPSG-en bidetik eginak (Sag eta beste 1985), dependentzien gramatikenak (Hudson 1989), egitura kontzeptualean oinarrituak (Nishioka 1992).
gara aurreko atalean azaldu ditugun literaturako aldarrikapenak ezin direla inolaz ere mantendu. 3.1. Hustuketa juntaduratik at Literaturan esan denaren aurka, hustuketa-egiturak juntaduratik kanpora ere aurki litezke. Adibidez, diskurtsoan lehenago eman den perpaus batekiko berdintasuna dagoenean: (15) «Nire bi langile-lagunak kanpoan izan dira abuztuan. Mikel Nepal-era joan da, baina ez du espero zuenik aurkitu. Ez da harritzekoa, udan Nepal aldea turistaz betea egoten da eta. Joxe berriz Indiara, eta askoz errazago izan zaio bertako kulturan murgiltzea.» Letra etzana duen bigarren perpausa letra etzana duen lehenera joz interpretatzen dugu. Baina bi perpaus horiek ez daude koordinaturik. Tartean guztiz askea den perpaus bat daukagu, azpimarratutako perpausa. Eta hiztun gehienek horrelakoak ontzat ematen dituzte. Badirudi, hortaz, perpaus gramatikatik at joan behar dugula esanahia lortzeko. Berriz aurkaritzako lokailuak zeregin horretan laguntzen du. Euskarari buruzko lanetan ere aurkitu dugu era honetako adibiderik (Altuna 1986, 72): (16) «Etxeparek aitzitik baietare dio zazpi bertsotan: (...). Bai soilik ere erabiltzen du, kopulatibo gisa noski, baina hori geroko beste kapitulu bati dagokio eta han aztertuko dugu, lehen ez bezala. Ere gabe bai eta, Leizarragak bezala, inoiz ez. 5. Axularrek ere ez behin ere: ez ere duela eta ez ere gabe. (...). Darabilten beste autoreen artean aipamen berezia (...)» Azpimarratutako bi zatietan erabili aditza ulertu behar dugu, baina zuzeneko juntadurarik ez dago. Nolanahi ere, horrelako adibideek baldintza nahikoa zorrotzak jarraitu behar dituzte, ezin dira edozein diskurtso zatitan nolanahi agertu. Perpaus osoaren eta hustuketadunaren arteko distantzia handiak zaildu egiten ditu era honetako adibideak. Baina hori baino garrantzitsuagoa, bi perpausen arteko erlazio berezi bat behar dela dirudi: emendioaren eta banakaritzaren ideiek garrantzi handia dute, eta pragmatikaren aldetik hustuketadun juntaduren antzekoak dira, bi mintzagai desberdini buruz pareko iruzkinak egiten dira, galdegaia desberdina delarik. Azken puntu honetan dirudi gainera dagoela horrelakoen onargarritasunaren muina: hustuketa izateko pragmatikaren aldetik guztiz paraleloak diren bi perpaus behar ditugu. Bi perpaus horiek gehienean sintaktikoki juntaturik egongo dira, baina ikusten dugu hustuketa-egiturek perpausaren mugetatik kanpora ere begira dezaketela esanahia lortzeko, baldin baldintza pragmatikoak egoki betetzen badira. Literaturan ez dira kontuan izan era honetako adibideak, eta hustuketaren berri osagai-juntaduraren bidez edo gramatika kategorialak edo hiru dimentsiotako analisiak erabiliz eman nahi dutenek ezin dute honen berri eman. HUSTUKETA: SINTAXIA ETA PRAGMATIKA 339
3.2. Hondakinak Literaturako lan gehienek esan dutenaren aurka, euskaraz behintzat ez dago arazo handirik bi hondakin baino gehiago izateko, eta ezta subjektua bigarren perpausean isilean uzteko edo AS-ren barnean aditzak subkategorizatutako bi elementu izateko ere: (17) Joxeri Donostian bi liburu oparitu nizkion, eta Mireni Baionan diska bat. Hustuketako bi hondakinetako bat hori subjektua ez baino mintzagaia dela esaten badugu euskarazko adibidea askoz egokiago esplikatzen da, eta ingelesez gertatzen denaren berri ere eman ahal izango dugu: erabili diren adibide gehienak inolako testuingururik gabe emanak dira, eta horrelakoetan joera oso bortitza da mintzagaitzat subjektua hartzeko; dena den, baldintza pragmatiko eta hitzordena egokiekin beste edozein elementu ere izan liteke mintzagai. Eta bestalde, literaturan normalean topikalizatutako eta fokalizatutako elementu bana izan ohi direnez, adibiderik gehienetan bi hondakin bakarrik izango ditugu, baina ez da nahitaezkoa. 3.3. Paralelismo sintaktikorik eza Literaturan guztizko paralelismo sintaktikoaren inguruan nabarmendu ditugun bi aldeetan ere aurkako datuak aurki litezke. Batetik, hustuketa-egituretan kategoria, funtzio sintaktiko nahiz nozio semantiko desberdineko elementuak jar litezke aurrez-aurre, baldin pragmatikoki erlaziona badaitezke. (18) eta (19)-n garbi ikusten da hori: (18)-n posposizio sintagma bat eta osagarri zuzena daude aurrez aurre, eta hiztun gehienek ez dute arazorik ontzat emateko (Joxek eta Mirenek biek ere asko gastatzen dutela nabarmendu nahian erabilita): (18) Asteburuetan Joxek izugarri leku garestietan jaten du, eta Mirenek janari harriki finak. (19)-n bi posposizio sintagma, baina azpiko nozio semantiko desberdinekoak: (19) Osasunak Sevillaren aurka jokatuko du igandean, eta Errealak Nou Camp-en. Beraz, egia da normalean kategoria, funtzio sintaktiko eta nozio semantiko bereko elementuak aurkituko ditugula, baina hustuketa-egiturek bete behar dituzten eskakizun pragmatikoak egoki betez gero bestelako adibideak ere aurki litezke. Bestalde, gerta liteke eskuineko perpauseko elementu batek ezkerrekoan kiderik ez izatea: (20) Nik hiru aldizkari erosi ditut, eta Pellok bere semeari liburu bat. 340 IÑAKI AMUNDARAIN ARANA
Eta ezkerreko perpauseko elementu guztiak ez dira nahitaez hustutako perpausean ulertu behar: «Mirenek uztailean lan egiten duenez atzo atera zuen abuzturako abioitxartela, eta dagoeneko esan liteke erabakita daukagula oporretan Euskal Herritik ateratzea. Zorte apur bat badut ni uztailean Irlandara joango naiz, eta Miren Guatemalara». Pasarte honetan ez dut uste nahitaezkoa denik Miren Guatemalara uztailean eta zorte apur bat badu joango dela ulertzea. Datu hauek guztiak kontuan izanik, ikusten dugu literaturan zehar nahitaezkotzat jo den perpausen arteko egitura sintaktikoko paralelotasuna —berdintasuna— ez dela hustuketa-egituren eskakizunetako bat: egia da hustuketa-egiturak paraleloak direla, baina paralelotasun hori oinarrian pragmatikoa da, mintzagai-egiturakoa. Paralelotasun pragmatiko horrek guztiz gehienetan sintaxi-egiturako paralelotasuna ekartzen du, sintaxiaren bidez adierazten baita, baina beharrezko den paralelotasun pragmatiko horri erasaten ez dion heinean zilegi da bi perpausen artean guztizko berdintasun sintaktikorik ez izatea. Horrek arazo larriak sortzen dizkie perpausen arteko guztizko paralelotasun sintaktikoaren gainean eraikirik dauden analisi guztiei. 3.4. Hustuketa ezezkoetan Literaturan aipatu izan da, salbuespen batzuk kenduta8, ezezko perpausetan hustuketa ez dela zilegi. Euskaraz ere testuingururik gabe eta ordena neutroarekin emandako adibideetan normalean perpaus okerrak lortzen dira. Begira (21)-i: (21) *Jonek ez du arraina jan, eta Pellok haragia. Baina hori nire ustez desegokitasun pragmatikoaren ondorio da, ez da berez baldintza sintaktikoa: izan ere, lehenengo perpausean ezezkotasuna izango genuke galdegaia, bigarrenean objektua, eta bi elementu horiek ezin dira pragmatikoki egoki erlazionatu. Ezezko perpausen baldintza sintaktikoei begiratzeak auzia bere osotasunean hobeto ulertzen laguntzen digu. Horrela, (21)-en ezeztapena bera genuen galdegai, baina Oihartzabalek (1985) agertzen duen bezala, bada ezezkoen artean beste mota bat, berak «zati-ezeztapendun» deitzen dituenena: perpaus horietan asertzio positiboa daukagu, eta ezezkoa aldez aurretik emana delarik, ezezko horri dagokion osagaia da galdegai bakarra. Begira (22)-ri: (22) Pellori zer ez zaio gustatzen? Pellori arraina ez zaio gustatzen. HUSTUKETA: SINTAXIA ETA PRAGMATIKA 341 8 Salbuespen horiek Siegel (1984) eta Authier-en (1990) lanetan zehazten dira.
Arraina izango genuke galdegai bakarra. Horrelako perpausetan, bada, zilegi da hustuketa: (23) Pellori arraina ez zaio gustatzen, eta Mireni haragia. Eta ildo beretik jarraituz, ezeztapena perpaus osoari dagokion adibideetan (hau da, (21) bezalakoetan), eskuineko perpausean ezkerreko galdegaiari (alegia, ezeztapenari) gogor egingo dion galdegai egoki bat badugu adibidea zuzena izango da. Hori gertatzen da (24)-n: (24) Olanok ez du Espainiako itzulia irabali, baina Indurainek Frantziakoa bai. Beraz, euskararen datuei begiratuz bederen literaturan ezezko perpausetan hustuketa egitearen aurka eman den debekua ezin izango litzateke inolaz ere mantendu. Behin gehiago, berez baldintza pragmatikoa dena baldintza sintaktiko modura interpretatu da literaturan, baina ikusten dugu hustuketa egituren eskakizun pragmatikoak betetzen direnean debeku sintaktiko hori zentzurik gabea suertatzen dela. Gainera, ezeztapendun eta baieztapendun adibideekin ari garelarik, bada Verb Phrase Deletion deitutako fenomeno bat hustuketatik nahikoa hurbil dagoena, baina zenbait ezaugarritan aldendu egiten dena: (25) John doesn't speak Basque, but Peter does. Euskaraz ere badira paretsukoak, ezeztapena eta baieztapena agerian izan ohi dituztenak: (26) a) Jon ez da mendira joan, eta Miren ere ez. b) Jon mendira joan da, eta Miren ere bai. Ni ordea era honetako adibideak hustuketarekin batera biltzearen aldekoa naiz, eta uste dut (24) bezalakoekin erlazionatu beharko genituzkeela. Hustuketa-egiturei buruz esan dugu bi mintzagairi buruzko pareko iruzkina dugula, beti ere galdegaiak kontrajarriak direlarik. (26) bezalakoetan eskuineko perpauseko hondakina mintzagaitzat hartzen dugu, eta mintzagai horri buruzko iruzkina ezkerreko perpausean eman den bera da, horregatik agertzen da bai adberbioa baiezkoetan eta ez ezezkoetan. Hori da desberdintasun bakarra. Gainerakoan antzerako jokaera dute. Adibidez, hustuketan bezalaxe hauetan ere bigarren perpausean agerian geratzen den elementua edozein izan liteke: (27) a) Parisen Joxek lagun onak ditu, eta Erroman ere bai. b) Datorren urtean Atxaga ohorezko asteasuar izendatuko dute, eta Lopetegi ere bai. 342 IÑAKI AMUNDARAIN ARANA
Era honetako adibideak Aditz Sintagmaren Ezabaketa deiturapean bildutako egitura bereziak bagenitu, sarritxotan beren deiturari men egin ezinik geratuko lirateke. Beraz, laburpen modura, ezezko perpausekin ere izan ditzakegu hustuketa-egiturak, eta ingelesekoVerb Phrase Deletion-en tankerakoak euskaraz hustuketarekin batera bildu behar dira. 3.5. Anbiguotasuna eta mugimendua Euskaraz ez da ikusten anbiguotasunen aurka inolako debeku berezirik: (28a) perpausak (28b) eta (28c) interpretazioak izan ditzake: (28) a) Gobernuak esan du ekonomiak gora egin duela, eta oposizioak behera. b) Gobernuak esan du ekonomiak gora egin duela, eta (gobernuak esan du) oposizioak behera (egin duela). c) Gobernuak esan du ekonomiak gora egin duela, eta oposizioak (esan du ekonomiak) behera behera (egin duela). Egia da berriro ere irakurketarik ohikoena hutsunea ezker muturrean duena dela, baina nire ustez sintaxiarekin zerikusirik ez duten zenbait faktorek izan lezakete hor eragina: a) eskuineko perpausa azkena emandako osagairekin juntatzeko joera; b) lehenengo perpausaren subjektu nagusia informazio zahartzat hartzeko joera. Hortaz, Hankamerrena bezalako debekuek ez lukete zentzurik izango. Badira ordea zenbait adibide irakurketetako bat eragotzia dutenak. Begira (29)-ri: (29) a) Mikel damutu zen Pello mendian ikustean, eta Josu hondartzan. b) Mikel damutu zen Pello mendian ikustean, eta (Mikel damutu zen) Josu hondartzan (ikustean). c) *Mikel damutu zen Pello mendian ikustean, eta Josu (damutu zen Mikel) hondartzan (ikustean). Itxura batean aurrekoaren oso parekoa da, baina (29c)-ko irakurketa debekaturik dago. Dena den, arrazoia ez doa Hankamer-ek proposatutako bidetik: badirudi hondakinen artean egiturazko distantzia jakin bat behar dela, eta distantzia hori baino handiagoa dagoenean adibideak okerrak suertatzen direla. Horrela, ohartzen gara NZ hitzek mugimendurako zeharka dezaketen distantzia ((a) adibideak) eta hustuketako hondakinen artean ((b) adibideak) dagoena berbera dela. Gramatikaltasun-iritziak ere parean doaz: (30) a) Zer erosi du Joxek? b) Nik katua erosi dut, eta zuk zakurra. (31) a) Non gustatzen zaio Joni erosketak egitea? b) Joni erosketak Mamut-en egitea gustatzen zaio, eta Mireni Eroskin. HUSTUKETA: SINTAXIA ETA PRAGMATIKA 343
baina... (32) a) *Nork irakurri dut t idatzitako liburua? b) *Nik Kunderak idatzitako liburua irakurri dut, eta Mirenek Atxagak. (33) a) *Zer aldegin zuen Mirenek t ikusi ondoren? b) *Mirenek aurkezpena ikusi ondoren aldegin zuen, eta Joxek ekitaldi nagusiak. Azken batean hau guztia orain arte erabili dugun ikuspegiarekin oso ondo dator: euskaraz informazio pragmatikoa sintaktikoki era jakin batera adierazi ohi da, eta horretarako sintaxi-egituran kokagune eta mekanismo bereziak proposatu dira. Mintzagaiari zer tratamendu eman ez dago argi, baina fokalizatutako elementuei dagokienez guztiak bat datoz mugimendua egon dela onartzean. Hustuketan ere horrelako zerbait badela sinestera bultzatzen gaituzte orain arteko datuek: hondakinetako bat ezkerreko perpauseko galdegaiari kontrajarri behar zaio, berau ere galdegai delarik; fokalizazioa eta NZhitzen mugimendua egiturazko distantzia jakin baten arabera bakarrik egin litezke, eta gauza bera gertatzen da hustuketan ere, (30)-etik (33)-rako adibideetan ikusi dugunez. 4. Ondorioak 1. atalean hustuketa-egituren berri emateko hainbat analisi eman ditugu. Esan dugu guztiak ere sintaxi-egitura soilari bakarrik begiratzen diotela. Haietako zenbait egitura sintaktikoko guztizko paralelotasunaren gainean eraikirik daudenez, hemen erabili ditugun adibideetako asko ezin dituzte esplikatu. Berdin gertatzen zen esanahia lortzeko perpausaren mugetatik kanpora begiratzen zuen hustuketari zegokionez ere. Hustuketa-egituren alderdi pragmatikoaren garrantzia nabarmendu ondoren eta euskaraz hustuketak nolako jokaera duen agertu ostean, badirudi ezabaketaren analisia eta analisi interpretatiboa direla errazen egokitu litezkeenak. Bien artean hautatzeko berriz ondorengoa bezalako adibideek lagun diezagukete: (34) Nik gehienetan galdu egiten dut, eta zuk irabazi. Hustuketan fokalizazioa dagoela onartzen badugu, Ortiz de Urbinak (1989) aditzaren fokalizaziorako egiten duen analisiari jarraituz irabazi mugitu ondorenekoa besterik ezin liteke izan. Beraz, hustuketan mugimenduaren ondorengo ezabaketa izango genuke: hondakinetako bat edo batzuk mintzagai izango genituzke, eta mintzagaiei orotara ematen zaien tratamendu bera eman beharko litzaieke, ziurrenera perpauseko beste elementu guztiak baino goragotik zintzilikatuta; galdegai modura ulertzen dugun hondakinak fokalizatutako elementuek eta NZ-hitzek bezalako mugimendua izango luke; gaineratiko elementuak, lehenengo perpauseko elementuekiko berdintasunez 344 IÑAKI AMUNDARAIN ARANA
Isoglosen aldaketa Nafarroako hainbat hizkeratan Orreaga Ibarra Nafarroako Unibertsitate Publikoa-Universidad Pública de Navarra Sarrera Jakina denez, isoglosa bat da ezaugarri linguistiko baten muga neurtzeko lanabesik hoberena. Baina isoglosak ez dira irmoak ezta finkoak ere, aitzitik, mugitzen dira hizkuntza bezala, etengabeko aldaketan daude. Hau dela eta, diakronian zehar isoglosa berriak sor edota desager daitezke. Hauxe da gure lan honen helburua, testuetan oinarrituz aztertu nahi dugu epe zehatz batean —mende bat gutxi gora-behera kasu gehienetan— zein ezaugarri galdu, zein sortu eta aldaketa hauek gradualak edo bapatekoak izan diren. Azkenik, ahal den heinean, aldaketa hauen arrazoietan sakontzen ahalegindu gara. Egia da guk ez dugula ingelesek dialektologia historikorako duten aberastasuna testu zeharren sailan, Caminok dioen bezala: «ez gaude usaturik dialektologi alderaketak egitera». Esan bezala, lan honetarako testuak baliatzen ditugu, testuen lekukotasun zaharrarerekin jolasten ari gara, eta hartaz, huts egiteko arriskua dugu. Izan ere informazioa beti partziala da, dokumentuek ez dutelako beti hizkuntz mintzatua islatzen, eta gauza anitz izkuta ditzaketelako, besteak beste, idatzi zuenaren jarrera. Baina, bestaldetik, garai hartako informazio bakarra da, eta dialektologia historikoa egin nahi badugu eta euskalkien nolakotasuna zein den eta zein izan den jakin nahi izanez gero, testuetan oinarritu behar dugu. Gutxi dira testuak, baina, honekin jokatu behar ezinbestez. Saiatu gara, dena dela, toponimiaren bidez lortu dokumentazio zaharrarekin osatzen, gutxienez, iturri bat baino gehiago izateko. Honetarako goinafarrera barneko bi hizkera hartuko ditugu ikergai —Erroibarkoa eta Ultzamakoa— eta hauetaz dakigun diakronia, alegia, mende batekoa, gutxi-gora behera, testuen bidez aztertuta, gaurko hizkerarekin parekatu nahi izan dugu. Gainera, horrela, hizkuntz datuen azterketa soilarekin ez gara gelditzen. Jakin badakigu arriskutsua dela eragile extralinguistikoen bidetik abiatzea,
baina honetan saiatzen gara, nahiz badakigun anitzetan espekulatibo xamar gerta daitezkeen, datuek interpretazio bat baino gehiago izan ditzaketelako. Nolanahi dela ere arrazoiak bilatzen saiatzen gara eta zein eragile dagoen isoglosen aldaketaren atzean ematen ditugu. Izan ere, gure ustez, diakroniaren garrantzia ukaezina da, eta ikuspegi hau landu behar da dialektoen irudi osoagoa eta egiazkoagoa izan nahi badugu. Erroko testu batzuk Satrustegiren 1987 urteko liburuan agertzen dira. Eskuizkribuak XIX. mendekoak dira, zehazki ez dakigu zein urtetakoak, (18...) agertzen baita idatzirik. Hauetaz gain, bada herri honetako beste eskuizkribu bat iragan mendeko mende bukaerakoa edo (ik. Ibarra 1997). Ultzamako testuez den bezainbatean, iragan mende bukaerakoak eta honen hasierakoak dira erabilitako bi dotrina (ik. Ibarra 1992). Garai berekoa da Makirriaingo (Olaibar) dotrina ere (ik. Díez de Ulzurrun 1960). Horrezaz gain, Xuarbeko iragan mendeko beste batzuk erabili ditugu (ik. Satrustegi 1995), baina ez argitaratutako guztiak. Izan ere, Larraintzarko parrokian aurkitutako batzuk ez dira fidagarriak, Unanuko ezaugarri pila erakusten baitute. Azkenik Etsain (Anue) herrian aurkitu batzuk ere —uste XIX. mendekoak direnak— kontuan hartu ditugu (ik. Goldáraz 1995). Diakroniaren epeari dagokionez, belaunaldi bat omen da hoberena lan baten esparru gisa hartzeko Fisiak-en arabera (1985: 264), eta tarte hauxe da kasu askotan erabiliko duguna, beti ere fenomenoei data zehatza ematen saiatuz. Isoglosen aldaketaren arrazoiak adstrato baten eraginez azal daitezke, askotan mugimendu hauek kanpoko eraginaren bidez motibatuak dira, eta horregatik ezin dira ulertu kanpoko elementuei erreferentzia egin gabe. Gainera dezadan, batzuetan, euskalkiaren beraren barne joerak direla eragileak eta besteetan prestijioaren eraginaren ondorioak. Izan ere, ezaugarri linguistikoak ez dira nolanahi barreiatzen, aldiz, baldintza egokiak ematen zaizkie zabaltzeko. Honela bada, beste hizkera batzuetako hiztunek bereak egiten dituzte hizketa-ohitura ezberdinak pixkanaka beren gain hartuz. Gainera, aldaera batak bestea ordezkatu baino lehen, aldi luze batean bien koexistentzia gertatu dela erakusten digute dialektologiazterketek. Forma baten egokitzapena sortzen da hizkuntz aldaketak gertatzen direnean hizketen ukipenaren ondorioz. Kasu hauetan, tradizionalki norma ezberdinak dituzten hiztunak ukipenean sartzen dira, eta beren ezaugarriak baztertu eta bestearenak bereak egiten dituzte. Honen ondorioz, eremu bateko berezko norma tradizionalak erabiltzeari uzten zaio, eta lehenago bi hizkera horiek markatzen zuten diferentzia —beren artean desberdinak egiten zituena— orain desagertzen da. Honenbestez, isoglosa batek ezabatzeko edo mugitzeko joera izan dezake. Askotan, isoglosa baten aldaketa agerian geratzen da adin ezberdinetako hiztunak hartuz. Horrela, berrikuntzen hedapenak zein nolakoa izan den inplikatzen du adin ezberdineko jendearen hizketa ikertzea. Gainera, hizkuntz 350 ORREAGA IBARRA
aldaketa baten ikerketa egin nahi badugu, aldaketak izan diren eta hauen norabidea zein izan den jakiteko medoto bat da hiztun-erkideko bat aztertzea eta hogei urte ondoren, ikerketa errepikatzea. Gure kasuan, behialako dokumentuez gain, kasu batzuetan hiztun zahar eta gazteagokoen lekukotasunekin jokatu dugu, idatzizko datuen aberasgarri. Gure azterketa hurrengo ezaugarriotan oinarrituko da. Honelako eskema laburtzen du Shouten eta Pieter van Reenek (1989: 136) isoglosen mugimenduari buruz hiru epe aintzat hartuz. Honen bidez argi ikusten da nola izan daitezkeen isoglosen inguruko posibilitate guztiak: 1. epea 2. epea isoglosa 1. graduzko diferentzia > graduzko diferentzia > ez dago isoglosarik 2. bapateko diferentzia > bapateko diferentzia > iraunkorra 3. graduzko diferentzia > bapateko diferentzia > isoglosa sortzen 4. bapateko diferentzia > graduzko diferentzia > isoglosa ezabatzen 1. Osagarri zuzena genitiboan Erroko izkribuetan izen sintagmak absolutibo markaren ordez, genitiboarena eraman ohi du. Ekialdeko eta goinafarrera hegoaldekoaren euskalkien ezaugarria den hau, honeraino hedatzen zen ikus dezakegunez. Egun, ordea, oso kasu gutxitan mantentzen da. Genitiboaren isoglosa bait- aurrizkiaren pareko zen, goinafarrera eta iparraldeko euskalkiak hartuz. Euskarak, honenbestez aukera bikoitza egin zuen —absolutibo zein genitibo— eta gerora, mendebaldeko euskalkietan absolutiboa eta ekialdekoetan genitiboa nagusitu zen. Morfema hau onartzen duten nominalizazioak honakoak dira: -tzera, -tzeko, -tzeagatik izenordainei ere aplikatzen zaie delako genitibo hau. Erroko XIX. mendeko testuetan barra-barra agertzen dira honako adibideak. Hona hemen: manchan borratceco, ofendituen aplacatceco, aien quentceco, becatari gucien salbacera, enorabuenain ematera, zure alabacera, llaguen untacera, gure erremediacera, salvacioaren conseguiceco, vecatarien salvaceagatic, magestaile sanduaren recibiceco (Ik. Ibarra 1997: 278). Gaur egun, Erroibarren ordu luzeak egon ondoren, morfema honen erabilera testigatu dugu, baina, ez maiztasun handiz. Hona adibideak: astoain kargatzera, agoain ziletzeko, trago baten eitera, udein pastera eta Picabeak (1985: 232) bildu hauek: ...eta afal aitzinean yoaten naiz aiden ikustera. Dakikegunez, ezaugarri honen atzerapena ez da hizkera honetan bakarrik gertatzen, ultzameraz —GN iparraldekoan— antzeko zerbait gertatu baita. Azterturiko dotrinetan -ren genitiboa usu agertzen zen: torriko dela illen ta bizien ISOGLOSEN ALDAKETA NAFARROAKO HAINBAT HIZKERATAN 351
bere hizkerak Baztango hainbat ezaugarri erakusten zituela. Hegoalderago jarraituz, Esteribarko Eugin -ak da nagusi. Honainokoa laburbilduz, esanen dugu egun txandaketa anitz ere handiagoa dela aspaldikoa baino Erroibarren, eta egun ere eraginaren bat duten hiztunekin -ak nagusitzeko joera agertzen dela. Berebat gertatzen da Ultzama ondoko haran honetan, isoglosaren aldaketa bat gertatu da. Esaterako Olaibarko hizkeran, behiala, dotrinen bidez dakikegunez (1828 urtekoa)-ek morfema bizirik mantentzen zen: Espritu Santi Jaunec bacarric in zuen obra ori?, Ez baizik Trinteteco iru personec, Yndezagule Jangoicoaren borondatea lurrean gaudenoc, ala nola itembaitute Bienabenturatu Zeruetan daudenec. Mende eta erdi bat beranduago, ordea, Artolak (1985: 111) zioenaren arabera, gaur egungo euskaraz ez da desberdintasunik egiten: «Pluraleko 3. pertsonak, agente aktibo denean, ez du, beste zenbait azpieuskalkitan bezala, -ek partikula hartzen, beti ere -ak delakoarekin geratuz: larrak kentzen di(d)eten pañ(u)eloa, eta gizonak, tiretu zioten arranoai. Areago oraindik, egungo Ultzamako elkarrizketa laxoan ez da -ek/-ak bereizketarik egiten, ezta duela ehun urteko dotrinetan ere. Xuarbeko iragan mendeko testuetan, ordea, bereizketa egiten zen (ik. Satrustegi 1995: 528, 531, 532): autore gueienec erraten dute, jaquin bezate mi gaistoa dutenec, beren miac Jangoicoa ofenditcen empleatcen dituztenec. Datuak aurrean ditugula, bi aukera ditugu datu hauen azalpena emateko. Ultzaman txandaketa bazegoen, egun bereizketa egiteari utzi zaio. Olaibarren gauza bera gertatu da. Litekeena da hurbilen daukan hizkeraren ezaugarriak hartzea —Olaibarko kasuan ultzamerarenak— non ez den bereizketa hori egiten. Edota hizkuntz heriotza dela medio azaltzea, honekin adierazi nahi dugu gelditzen diren gutxiak erdi-hiztunak direla eta euskara kili-kolo egiten dutela, eta hau dela eta bereizketa egiteari utzi diote Erroibarren eta Ultzaman2. 3. Dio-dako datiboari dagozkion formak Hirugarren pertsonari gagozkiola, Bonaparte printzea lapurteraren eta behe-nafarreraren arteko bereizketa honetan oinarritu zuen: «lab. dio (il le lui a), nav. occ., nav. or. dako; lab. diotza, diozka (il les lui a), nav. occ., nav. or. dazko». Azterketa sakonagoa egiten duenean Pikabeak (1993: 65), HiriartUrrutyren obran ez ezik mende honetako idazle nafar-lapurtar obretan irakurri ahal dela dio. Egun Erroibarko egungo hizkeraren ezaugarria da nork sistemaren 3. pertsonaren -ako-, -akote- formak -io-, -iote-ren ordez, nahiz hauek sistematikoISOGLOSEN ALDAKETA NAFARROAKO HAINBAT HIZKERATAN 353 2 Oroit, bidenabar, goinafarrera hegoaldeko hizkeretan ez dagoela batasunik alde honetan. Horrela, Elkano eta Garesko euskara ekialdekoa litzateke, -ek baitarabilte eta Oltza eta Goñikoa mendebaldekoa -ak nagusitzen baita: gizonak satonte.
ki erabiltzen ez diren. Yrizarrek (1985: 288) aztertu zuen forma hauen banaketa zehatza GN hegoaldekoan eta lan horretan horrela zioen: «La línea de máxima penetración comprobada de las formas -ako, -eko es la constituída por Erro-Linzoáin-Viscarret-Mezquíriz-Lusarreta-Arrieta- Oroz-Betelu-Azparren, los cuatro primeros en el valle de Erro y los cuatro últimos en el de Arce.» Iragan mendean, ordea, gaur egun hain ohikoak diren 3. pertsonari dagozkion formak —dako, zekote, dakote, nekote— ez ziren inon agertzen. Hauen ordez, -e- eta -ote- morfemen txandaketa besterik ez zegoen: beartu ciela, erranicien, devecacen ciotela, erraten ciote, equencen cioten, abarricatui tiote, estaltcen tiogutela, sufricentiogutela. Honenbestez, eta gure alderdiari dagokionez, forma hauek berriak dirateke, azken urte hauetan agertzen baitira; zehatzago izanez XX. mendean edo XIX. mendearen bukaeran. Yrizarren ustez, forma hauek behenafarreratik hedatu dira, (1985: 287) bere ustez hauen agerpena 1866 urte inguruan hasi zen goinafarrera hegoaldean, Orreagan, hain zuzen, eta geroago hegoalderago zabalduz joan omen ziren. Dakiguna da XX. mendearen hasieran jaiotako jendeak bazerabiltzala. Behenafarrerak, Pikabeak argi frogatzen duenez, eragin handia izan zuen gainerako euskalkietan eta baita XIX. mendeko lapurtera literarioan ere. Batez ere aditz laguntzaile iragangaitzetan, iragankorretan baino, bereziki ekialdeko idazleengan. Dena den, aintzat hartu behar dugu isoglosa honek hegoaldeko GN ere bere baitan hartzen duela eta Iruñerriko XVI. eta XVII. mendeetan draco agertzen zela (Kerejeta 1991: 168). Egungo hizkera eta behialako testuak alderatuz gero bi aukera dauzkagu forma hauek direla eta: —Edo gune hedatzailea bat baino gehiago izatea, alegia, behenafarrera —gure ustetan hau dateke aukera ziurrena— eta GN hegoaldekoa, Iruñea ingurukoa. —Forma hauek ospe gutxikoak izatea, eta horregatik testu idatzietan ez agertzea, nahiz herriak erabili. 4. Aditz bukaerako -n-ren galera Erroibarko hizkeraren ezaugarri nabarmen bat da iraganeko aditzen azkeneko -n-ren galera. Gaurregun Erroibarko eta Esteribarko hiztunek -n gabeko formak erabiltzen dituzte gehienetan, nahiz eta txandaketaz, nio, zeko, neko, nue, nitze, ze entzun ohi dira aise asko. Dakikegunez, 1922 urtean jada, Intzak egindako azterketan, forma hauek eriden zituen: zitze, zine eta ze. Zehatzago izanen gara. Erroibarko Mezkiritzen egun diformismoa nagusi da, Lintzoainen -n gabeko aldaerak dira gailen, nahiz zizkiren & zikire, ziti354 ORREAGA IBARRA
ren (Yrizar 1992: 250) badiren eta Aurizberrin ere -n gabeko aldaerak nagusi dira, ze & zen kasua salbu (Yrizar 1992: 194). Bestaldetik, ondoko Aezkoan eta Artzibarren dimorfismoa da ohikoen. Caminok (1997: 247) Aezkoan honako dimorfismoak arruntak direla erakusten digu, batez ere gizonezkoengan. Haren ustez, iraganeko -n morfemaren galera Aezkoan osoki gailendu gabeko joera da. Horrez gain, Ipar Euskal Herriko aldaera -n-dunak aezkerara berriz mugikortasun handiko gizonek ekarriak diratekeela dio. Itzul gaitezen Erroibarrera, aurreko mendeetako Erroko testuetan ez zen ezaugarri hau agertzen. Kasu bakar batean besterik ez genuen eriden: erraten ciote. Dudarik gabe, zuen edo zen bezalakokoak zaharragoak dira. Halarik ere, ez dirudi eremu honetan sortutako berrikuntzak direnik hauek, izan ere ondoko Eguesibarren barra-barra erabiltzen zituen Lizarraga Elkanokoak (17481835) -n gabeko hauek mende bat lehenago. Hau dela eta, litekeena da gune hedatzailea Iruñea eta bere ingurua izatea, eta hemendik hedatuz joan zirela. Alegia, Eguesibarren edo betetzen hasi eta mende bat beranduago Errora hedatzea eta baita Aezkoara ere? Testu hauetan agertu ez izanaren arrazoia ez dut uste testu idatzitakoen jantzi ikutuari zor dionik, izan ere, Beriainek -n dun eta -n gabeko aldaerak erabiltzen zituen, nahiz mende bat beranduago Lizarragak eta Elizaldek -n gabeak erabili. 5. Gau, gori, gura erakusleak Goinafarrera hegoalderaino, Erroibarreraino, hedatu da lehen graduko erakusle singularrek eta beren deklinatuek hartzen duten g- kontsonantea hitz hasieran. Bide batez esango dugu, aipatutako erakusle hauek izenki baten atzetik gordetzen direla, ez balio anaforikoan, nahiz analogia dela medio erronkarieraz eta aezkeraz izenordeetan ere eriden ditzakegun. Mitxelenak (FHV: 247) ekialdeko euskalki hauek kontserbatzaileagotzat zituen. Azterturiko Erroko testuetan aurkitutako adibideak hauek dira: lastimoso gontan, sandu gonena, misterio gau, obra gau, pissca gau, gonequin, gracia gura, 3. graduan ere sortzen da kasu bakar batean: denbora gartaco, doctrina gonequin. Baina, garai hartan ere ez zen erabat sistematikoa erabilera hori. Esaterako, Erroko D testuan ez da behin ere agertzen eta B-n txandaketa dago (ik. Ibarra 1997: 275): vide ontaz, sandu ontaic, munduontaco. Esan dezakegu g- > Ø bilakabidearen hasiera ikusten dela adibide hauetan. Egun, gure ustez, txandaketa areagotzen ari da, frogatu dugu hiztunetik hiztunera badagoela aldea, alegia, herritik gutxien atera diren hiztunek eta euskara hobekien atxiki dutenek maiztasun handiagoz mantentzen dituzte kontsonante protetikoak. Esaterako Mezkirizko Juanito Ernagak ia sistematiISOGLOSEN ALDAKETA NAFARROAKO HAINBAT HIZKERATAN 355
koki protetikoak erabiltzen ditu eta aldiz, Marcos Saraguetaren grabaketetan —kanpora gehiagotan atera den hiztuna da hau— txandaketa areagotzen da. Bestetik, mendebalderago joan ahala joera hau iluntzen doa, eta Esteribarko Eugin kasu gutxitan aurkituko da g- hau (ik. Ibarra 1995b: 299). Honainokoa laburbilduz, gure ustetan, ekialdeko eta arkaikoago den ezaugarri honen gibelatzearen hastapenak agerian gelditzen dira gaur, besteak nagusituz doazen heinean. Caminok dioen bezala (1997: 413), Ameriketan hain erabiliak diren erregela aldakorren azterketa egin liteke honekin, eta beronetan neurtu kontestuak eta kontestuetako gertakariak, aezkeraz nagusi delako hori baina aldakuntza anitz dago. Hala ere, deigarria da beronek kasu batean dioena (ik. Camino 1997: 412), laurogei bat urteko emazteki batek herskaridun zerabilen eta haren erraina zenak berrogeita bostekoak edo ez. Egoera honen isla dateke berau, alegia, zenbat eta gazteago eta kanpo-harreman handiago izan, ekialdekoak diren ezaugarri hauek gibelean uzten dira pixkanaka-pixkanaka eta besteak nagusitzen doaz. 6. Yod zaharraren bilakabidea Erroibarko egungo hizkeran, yod zaharrari dagokion ebakera nagusia igurzkari sabaikaria da, lexema gehienetan bakan batzuetan izan ezik. Hauek dira belarez ebakitzen direnak: [x]uan, [x]a ere, [x]ende eta egungo mailegu berri guztiak. Hauetaz salbu, gainerako guztiak igurzkari sabaikaria dute: yaiki, yokatu, yan, yeitsi etab. nagusi izanik. Egia da fonema zehatz honetan zaila dela jakitea, testu idatzien bidez, zein fonema ordezkatzen zuen grafia bakoitzak. Oztopoak oztopo, azterketa xehen ondorioz (ik. Ibarra 1995b: 284), suposatzen dugu egoera hori ez zela horrelakoa beti izan eta txistukari frikari sabaiaurreko ahoskabea ere hedatua egon zela. Oraindik orain, Erron hainbat toponimotan fonema hori mantentzen da: Xauregi etxe izenean, xela «gela» eta baita Erroko eta Lintzoaingo esamolde solte batzuetan ere: bier xai. Perpetua Saragueta mezkiriztarrak ere badu xorratzea idatzirik: patatak erein eta xorratzea andre lana ze (Saragueta 1979c: 34) nahiz bere idazkietan ian eta iakin bezalakoak izan. Datu hauek aberastera datoz, Erroibarko gainerako herrietako toponimoak, latinetikako maileguetan fonema hau zerabiltzaten: mendiko xunkadia (NTEP 1996: 108) Larraingoan eta Urnizan xunkanxoko (NTEP 1996: 147), eta ez direnetan ere bai, hona berriz Larraingoan xitopinadi (NTEP 1996: 109) «el pineral de los gitanos»3. 356 ORREAGA IBARRA 3 Toponimo hauek ere azal dezakete fonema honen bilakabidea. Dokumentazio zaharrrenean Auritzen eta Orreagan juringoa, río de (1818), agertzen da. Gerora mende honetan (1981) surín-
9. -tiko bukaera aditzaren geroaldian Ezaguna da Nafarroako hizkera askok duten bukaera, -tu morfemari -ko georaldikoa eranstean, -tiko egiten dute, -tuko-ren ordez. Esaterako, elkarrizketa laxoan honakoak gertatzen dira Erroibarren: kasoratiko, begiratiko, bildiko, kendiko, sartiko, akonpañatiko, gelditiko, merkatiko, artiko. Fenomeno hau heltzen da Esteribarreraino, eta inguruko Anuen, Ultzaman eta Baztanen ere arrunta da. Aezkoan ez dira batere ezagunak etorkizuneko -tiko aldaerak, nahiz noiz edo behin Caminok testigatzen dituen (Camino 1997: 300). Aitzitik, -tu, -du + behar egiturakoetan -tiar forma arrunta da: frakasatiardu, zikindiardut etab. Bide batez esan Elkanoko Lizarragak ere ez zituela hauek erabiltzen. Baina, itzul gaitezen gure eremura. Erroibarren, egun elkarrizketa arruntean arauzkoak diren hauek testuetan ez dira agertzen. Egia esan, duzie eta diziet, alegia, u/i txandaketa erakusten duten beste formak agertzen direla Erroko sermoietan, baina ez -tiko horiek. Posible da, arestian genioen bezala, testu idatziek ez erakustea hizkera bizian gertatzen zen bilakabide bat, baina, zalantza hori ezin argitu dugu. Hau baita daukagun testigutza urria. Parekatzekoa da ultzameraren egoerarekin. Ultzamako dotrinetan, aurreko mende bukaeran eta honen hasieran idatzitakoetan erabiltzen ziren, behintzat aditz batzuetan (ik. Ibarra 1992: 930) honelakoak genituen: barcatico tirezule, acabatico, batayetico. Hartaz, Ultzaman lehen eta orain arruntak dira erabilera hauek. Erroibarren, aldiz, berrrikuntza baten aurrean gaude, mende honetan heldu dena inguruko eremu horien eraginez? Izan ere u/i txandaketa egon denean, hizkera honetan i hautatu da. Gogora bedi, bidenabar, aspaldikoak direla zilo, diziet...; hartaz, litekeena da forma hauetara XX. mendean hedatu izana. 10. Aldaketaren arrazoiak Isoglosa hauen aldaketa aztertu ondoren, ikusi dugu zein diren nagusitu diren aldaerak, zein galdu etab. Euskalki bat aztertzerakoan, argi utzi behar baita zer den berrikuntza, zer arkaismoa eta zer aukeraketa, eta hiru irizpide hauen arabera, abiatu behar dugu ezaugarri dialektologikoen azterketan. Honetan gaudela, aldaketan eragin duten hainbat arrazoi saiatuko gara ematen, nahiz badakigun ebidentzia hauen arrazoiak bilatzea zaila dela, eta huts egiteko arriskua ere ez dela nolanahikoa. Kasu batzuetan aldaketa graduala da eta prozesua ez da oraindik burutu, besteetan, ordea, aldaketa aspaldian gertatu zen. Batzuek eta besteek erakusten dute hizkera-aldaketak ez direla formula matematika bat bezala suertatzen, baizik eta prozesu baten ondorio direla. Hizkuntzalaritzak erakusten duenez, hizkuntz bilakabideetan badago joera fonetikoki gastatuagoak diren aldaerak, alegia, gorputz fonetiko txikiago 360 ORREAGA IBARRA
erakusten dutenak erabiltzeko. Esaterako, latinak eman dituen hitzak hizkuntz erromanikoetan, motzagoak dira. Adib. auriculam > oreja, oculos > ojos, frigidus > frío, fides > fe. Hurbileko bokal asimilazioaren kasua ez da forma motzagoak erabiltzeko joera soilik. Baina, poliki aztertzen badugu forma hau fonetika aldetik, artikulazio ikuspuntutik ahoskatzeko «errazagoa» da bestea baino, alegia /a/ fonema /e/ bihurtzen da /i/ eta /u/ bokalen eraginez, eta hori fonetikoki garatuago den aldaera da. Izan ere, hizkuntzak erabiltzen direnean gastatu egiten dira, eta ondorioz, forma garatuagoak ematen dituzte. Hau dateke forma hauek garatu izanaren arrazoia eremu honetan, hizkera beraren barne garapena baino ez da bilakabide hau, gure ustez. Esan bezala, azterturiko kasuen artean eragile ezberdinak daude, areago oraindik, kasu askotan, arrazoi batek baino gehiagok dute eragin. Batzuetan, hizkuntz heriotzaren ondorio dira. Esaterako, nor-nork aditz sistemaren galeran eragina izan du heriotz bideko egoerak. Antzeko egoeran dauden hizkerek, aezkerak etabar gauza bera erakusten dute. Alegia, forma estilistikoen murrizketa gertatzen da, eta gainbehera maila guztietara hedatzen da. Beste kasu batzuetan, bi aldaera lehiakide daudenean, erregularrena hartzeko joera izaten da; hari honi jarraikiz, eta behiala euskarak aukera bikoitza baldin bazuen osagarri zuzena hartzeko orduan, gero eta maizago hedatuen dagoena —absolutiboarena, alegia— hartzeko joera nagusitu dela baiezta dezakegu. Honekin batera, ekialdeko eta kasu honetan ere iparraldeko formen gibelatzea agerian geratzen da. Ber gauza esan genezake -g > ø bilakabideaz Erroibarren. Beste hirugarren arrazoi bat dateke gainerako euskalkiek dute formen eragina, alegia forma hedatuenak zientzuk diren, horiek nagusitzen doaz. Arrazoi honen erantzule izan daiteke -ek ergatibo pluralaren formen galera. Izan ere, nagusi diren hizkeretan, eta honekin esan nahi dugu hiztun multzo handiena dutenak, horietan ez da berezketa hori egiten eta posible da kutsatzea. Hala ere, badakigu hizkuntz ahultasunaren egoerak ez diola inolako mesederik egiten berezketa hau mantentzeari. Argiagoa da, dudarik gabe, yod zaharraren atzera-aurrera pausoak Erroibarren eta Ultzaman. Arestian genioenez, gainerako hizkeren eraginaren pean suertatu dira. Ber gauza esan dezakegu -ako- erroaz osaturiko aditzen joeraz. Antzera gertatu omen da iraganeko -n-ren galerarekin, Lizarragako ereduaren eragina izan da? XX. mendearen hasieran topa baitzitezkeen, eta, aldiz, iragan mendeko testuetan kasu bakar batean. Azkenik beste bi ezaugarri hauek ditugu: lehena gau, gori, gura erakusleen ahultasuna. Nahiz g-dunen eta gabekoen txandaketa aspaldikoa izan, egun areagotzen ari da eta au, ori, ure nagusituz doaz. Ekialdeko hizkeren ezaugarrien ahultasuna agerian geratzen da beronetan. Erran/esan dimorfismoaren atzean, edo hobeki esanda erran-en gibelatzean, badirudi prestijioaren arrazoia dagoela, arestian aipatutako arrazoiengandik. ISOGLOSEN ALDAKETA NAFARROAKO HAINBAT HIZKERATAN 361
Onomastika, euskararen azterketarako tresna Patxi Salaberri Zaratiegi Nafarroako Unibertsitate Publikoa-Universidad Pública de Navarra «Mitxelena Katedra»-k antolatu lehen jardunaldietan parte hartzeko gonbitea luzatu zigutenean eskuartean genituen ikerketa lanez ihardukitzeko eskatu ziguten. Antolatzaileen eskakizunari jarraikiz aurkezten dugun lan hau egin, eginxe edo egiteko ditugun lanen iruzkina besterik ez da. Gure zereginak, toponomastikaren barrenean, hiru alorretakoak dira partikulazki: 1. Normalizazioaren ingurukoak. 2. Toponomastikaren ikerketa (etimologia eta). 3. Toponomastikaren eta dialektologiaren artean dauden harremanen azterketa. Aurrenekoaren alorrean eginkizun asko dira, horien artean hurrengo hauek: 1. Normalizazioaren ingurukoak 1.a) Toponimia normalizatzerakoan ibiltzen diren irizpideetan sakondu beharra Toponimia normalizatzerakoan dauden arazoen artean, bat aipatu nahi dugu bereziki: gaurdaino bai Nafarroan eta bai beste herrialdeetan toponimia normalizatu dugu, bai nagusia eta bai txikia, arauak eta erregelak eman ditugu, gomendioak ez ezik, baina uste dugu ez dugula izan ematen genituen irizpide horietan sakontzeko aukerarik, erraten genituen gauza horietaz gogoeta egiteko egokierarik, edo agian erran behar genuke lanak beti lehia biziz eskuetaratu zaizkigula, nola ez dakigula. Kontua da, nolanahi ere, gogoeta hori eskas izan dugula, eta beharbada arrazoi honengatik, tartean egindako lana txarresten zuen —noiz arrazoirekin, noiz gabe— kritika bortitz errukigaberen bat ere izan da, Nafarroako toponimia nagusiari dagokionez.
Sakondu behar ditugun puntuen artean hauek daude: Irizpideetan, bai toponimia txikiaren arloan eta bai toponimia nagusiarenean, tokian tokiko ezaugarri dialektalak begiratuko direla erraten da1. Hortaz, aurren-aurrena, tokiko ezaugarria zer den definitu behar genuke, eta ezaugarri horietako bakoitzari nolako estatusa eman behar diogun, duen antzinatasuna, hedadura eta munta —hizkuntz maila, besteak beste— aintzat harturik. Hizkera arruntean nola jokatzen den ere kontutan hartzekoa da. Adibidez, toponimia txikiaren arloan, goranzko bokalek eragindako hersketa baztertzen dugu, eta Mendiburuko iturria paratu dugu Mendiburuko itturrie erraten den lekuan. Era berean, eta zentzuzkoa irudi du, itturri-ren moduko palatalizazio automatikoak baztertzen dira, euskara batuan egiten den moduan. Beste aldetik, baztar-en tankerako bat ontzat hartu da Nafarroan egindako toponimia txikiaren bilketan. Bada, baita ere, maiz alde batera uzten den arren gure ustetan ontzat hartzekoa den disimilazio zahar eta zabaldu bat; gehienbat mendebaldeko hizkeretan gertatzen den -a + -a > -ea (eta -ia...) delakoaz ari gara. Orain arteko lan batzuetan aintzat hartu ez bada ere, Arrasateko toponimia biltzen duenean (Ormaetxea, 1996) -ea eman da, zuzen gure irudiz, disimilazio horrek nahiko estatusa baitu toponimoen normalizazioa egiten denean kontuan edukia izan dadin. Toponimia nagusian ere «agrabio konparatibo» batzuk egin dira Nafarroan. Toki batzuetan, bertako hizkera aintzat harturik (Baztan), -oz onartu zen herri izenen bukaeran, inguruko ibar guztietan herri izen horiek -otz-ez ebakitzen badira ere; antzeko zerbait dugu Erronkari haraneko Bidankoze-rekin, konparazione, Zaraitzun Bidangoze baitzen. Zaraitzuko Esparza, bestalde, Espartza normalizatu da (eta honetan agian Iruñerriko Espartza-k eragin duke), Pirinioetako ibarrean Esparza erraten bazen ere, eskuarki bederik. Malerreka aldean, berriz, Aurtitz-en tankerakoak hautetsi ziren, bertakoek -z-z bukatutako aldaera ibiltzen zuten eta duten arren. Nolanahi ere, gogoan eduki beharra dago egindako normalizazio lanek bidea urratu eta markatu dutela, eta egun atzera egiteko orduan oso kontuz ibili beharra dagoela, izen batzuk onarturik egon baitaitezke, gaurgero. Orain aitzinera orain gibelera ibiltzeak ere baditu bere arriskuak (adarra jotzen ari garela pentsa daiteke, adibidez). Toponimia nagusiaren arautzean gogoratzen zaigun beste puntu arazo emaile bat faktore linguistikoei eta faktore soziolinguistikoei nolako garrantzia eman behar diegun erabakitzea da. Hor dago, adibidez, Iruña/Iruñea-ren kasua, edo, beste arlo batean, Zolina/Zolia-ren moduko pareak, euskara galdu den alderdian. Egia da soziologikoki izenik ezagunena —«izen ezaguna» ere erran genezakeela uste dut— Zolina da, baina gure toponimia benetan normalizatu nahi badugu leku bakoitzeko euskaldunek —Arangurengoek kasu honetan— euskara galdu aurretik ibiltzen zutena hartu beharko dugu 366 PATXI SALABERRI ZARATIEGI 1 Toponimia txikian bakarrik espezifikoan; generikoan batuaren arauak ibiltzen dira, oro har.
kontuan, ez egun, euskara galdu ondoan, ibiltzen dena, hau soziologikoki oso egokia ez datekeen arren, apika. Honelakoetan arriskua Erdi Arora itzultzea da. Gure irudiz forma zaharkituak, Goroziain-en modukoak, saihestekoak dira, aspaldixkotik Grózin erran baita; zaharkiturik zer dagoen eta zer ez dagoen ezin da, dena den, Euskal Herriko bazter guztietan berdin neurtu. Beste aldetik, aldaera laburtu edo hiperlaburtuak ibiltzea, zenbaitek nahi luketen bezala, bazter uztekoa dela uste dugu. «Jatorragoak» direlakoan Olazti, Otsagi... eta abar ibili edo ibiltzen dira, baina bide honetan barrena abiatuz gero beldur gara ez ote dugun jakinen non gelditu. Alegia, bi horiek onetsi behar omen dira, jendeak horrela erraten duelako, baina, orduan, Beute (Beruete), Dorro (Dorrao), Eaurta, Jaurta (Jaurrieta), Elgorgia (Elgorriaga), Goizuta (Goizueta), Ibizta (Ibiltzieta), Sauta (Saragueta)... eta antzeko «trakeskeriak» ere onartu beste biderik ez genuke, eta iruditzen zaigu hau sobera urruti joatea dela, izen normalizatuen alorrean; besterik da ahozko erabilera. Puntu honetan, seguruena, euskaraz zaharrak eta hedatuak diren arauak eta eskola eta kultura eskas izatearen ondore diren bilakaerak bereizi behar genituzke. Semantika kontuak direla medio alde bat utzi den izen bat Alu (Allo) da. Kasu honetan badakigu euskaraz Alu erran izan dela —izen hau oraindik bizirik dago, nahiz desitxuratua, toponimia txikian—, baina ez dugu uste bere horretan euts dakiokeenik, «Alukeria» izanen bailitzateke «ni Alukoa naiz», «ni Alura noa» edo «ni Alutik heldu naiz» erran behar izatea, konparazione. 1.b) Deituren normalizazioan oraino kontuan hartu ez den punturen bat kontuan hartu beharra Deituren normalizazioaren arloan uste dugu Onomastika batzordeak moldatu eta aurki karrikaratuko den Euskal Deituren Izendegia eman beharreko lehen pausoa besterik ez dela, seguraski huts eta erratu batzuk dituzkeena, baina, nolanahi ere, eman beharrekoa, gizarte eskaerak beharturik osatu baita. Lana taiutzerakoan oinarritzat hartu diren irizpideak zenbaitendako ez dira egokiak izanen, baina anitzetan zirt edo zart egin behar izaten da, hots, alde batera edo bestera jo. Hemen ingurune fonikoa kontuan hartu da, bai eta etimologia ere, garbia zenean, baina tokian tokiko ebakerak lehentasuna izan du horien aldean —txistukarien sailean, konparaziorako—. Bada, dena dela, Izendegia-n, gure irudiz hobekixeago molda genezakeen puntu bat, baina, lehen saioa izanik, hau barkatzekoa dela uste dugu, ezin baita lehen saioan dena ongi eta akatsik gabe egin, non ez den lana zenbait urtez gibelatu nahi. Deitura jatorriz patronimikoez ari gara, izan daitezen soilak, izan daitezen konposatuak. Lehenak, soilak alegia, oso bakanak dira bilduman, gauzez ongi oroitzen bagara, eta bakarrik etorki euskaldun garbikoak direnak sartu dira (Mikeleitz konparaziorako), afrikariz idatzirik. Konposatuetan, berriz, egun «espainoltzat» hartu ohi diren Diaz, Pérez, Ruiz... eta ONOMASTIKA, EUSKARAREN AZTERKETARAKO TRESNA 367
tze-rekin alegia, eta egoitza-ren tankerakoak egoiten-en gisakoekin, azken kasu honetan tarteko -i- hori, Agoitz, Beraskoitz-en modukoetan dugun -ihorren bitartez —erroa, ikusi bezala, latineko genitiboan du— azal litekeelarik. Erortza/egoitza txandakatzea, Ilurdotz/Beraskoitz txandakatzearekin aldera daiteke, hots, patronimikoek aurkezten duten dantza ezagunarekin (Enekoitz/Eneko(t)z/Enekitz). Afrikaridun atzizkia aditzarekin lotzeko dakusagun beste arazo bat -tz-/-te- oposaketa da, n-ez eta txistukariz bukatzen diren aditzetan, baina honek agian izan lezake bere azalpena. Oroitarazi nahi dugu, dena dela, zenbait patronimikok —gutxik gure artean (Eneco Enecoint, J. Jurío, 1968: 63; Galindo Mainxoit, M. Duque: 1983. Cf. Sancio Mainxoiz de Villanoua, ib. 59), gehiagok hemendik beheiti; ikus Gonzalo Díez Melcón, 1957— -t hutsa aurkezten dutela. Toponimian Lete (Leete, Lehete), Ipete... badira, eta ozen ondoan -de dutenak ere bai (Bizkarde, Epelde...). Honela dakusagu bada guk gai hau une honetan, arazo eta oztopoz beterik, baina zalantzek eta ezjakinak osatzen duten horma beltzaren zirrikituetatik iluntasuna hausten duten argi izpiak sartzen direla, etorkizun itxaropentsu baten igerle. 3. Toponomastikaren eta dialektologiaren artean dauden harremanen azterketa Hirugarren puntua dela eta, erran beharra dugu gure tesiaren helburuetako bat (Salaberri, 1994) toponomastikaz baliatzea izan zela, dialektologiarendako argigarriak izan zitezkeen datuak ateratzeko. Gero moldatu ditugun lantxo batzuena ere bai, besteak beste Iruñean egin berri ditugun Dialektologia jardunaldietan aurkeztutako lanarena. Hemen garbi utzi nahi ditugu puntu batzuk. Lehenbizikorik, toponomastikaren azterketatik atera ditzakegun ondorioak mugatuak direla, bereziki aditzari eta joskerari dagokienez, nahiz eta arlo horietan ere argitasun zenbait erdiets daitezkeen. Emaitzarik jorienak fonetika-fonologia, eratorpen eta hiztegi arlokoak izan ohi dira. Erran beharra dugu, orobat, Nafarroan bederen alderdi guztiak ez direla berdin aberatsak, edo bestela erran, dialektologiaren aldetik eremu batzuk beste batzuk baino interesgarriagoak direla. Hemen, labur-zurrean, oraindaino egin ditugun azterketetan ukitutako puntu gutxi batzuk baizik ez ditugu aipatuko: — [j]-en ebakitze ahoskabea ([s]). Hau Oibar haraneko Ageza eta Eslabako toponimo gutxi batzuetan aurkitzen dugu: Arrixauzkuneta (< harri + xauzi + gune + -eta) genuen Agezan, eta Sabizábal (< Xaugizabal; mendi baten izena da, zeinen lehen osagaia, xaugi alegia, ja(u)lki, jalgi «atera»-rekin lotua dagokeen partizipioa dela iruditu baitu. Morionesen lehen Jaugia eta orain Auría deitzen den gaina dago), eta ONOMASTIKA, EUSKARAREN AZTERKETARAKO TRESNA 373
François Thurot filosofo eta itzultzailea (1768-1832), Joseph Marie de Gérando (edo Degérando) (1772-1842) eta Dominique Joseph Garat politikari euskalduna (1749-1833)2. Ideologoek Frantziako Iraultzaren ondoren gramatika orokor eta filosofikoaren lekukoa hartu zuten, baina euren lana ez zen hainbeste Port-Royaleko jaunek 1660an jorraturiko ildo arrazionalista kartesiarretik bideratu; aitzitik, Condillac-ek eta bestek hedatutako sentsualismo enpiristan zehar mugitu ziren. Hala eta guztiz, Condillac-en ideia asko kritikatu zituzten, gogor kritikatu ere. Ideologoen ekarpenen artean gizahizkuntzaren alderdi subjektiboa nahiz alderdi soziala nabarmentzea dago —«une institution sociale» dio Destutt de Tracy-k—, nolabait ondorengo garapen ezagunak (Saussure) aurreratuz. Orobat, XIX. mendeko hizkuntzalaritza historiko eta konparatzailearen aitzindari zuzenak izatea ere nabarmendu da (ik., esaterako, Chevalier 1976 eta Rosiello 1967). Humboldt-ek, Euskal Herrira etorri aurretik Parisen izan zen urteetan (1798-1801), ideologoak ezagutu zituen eta prusiarraren lanetan euren ideien eraginaz ohartu gaitezke, nahiz eta zenbaitek (Aarsleff 1977) eragin horren pisua urrutiegi eraman duten. Baina ideologoak ez ziren hizkuntzaren azterketaz —edo artean hertsiki loturik zegoen filosofiaz— soilik arduratu. Izan ere, euren izenak maiz agertzen zaizkigu mende-mugako Frantziako egoera politiko-sozial bereziari atxikiak: Iraultza (1789-92), Konbentzioa (1792-94), Direktorioa (1795-99), Kontsulatua (1799-1804), Inperioa (1804-14), borboien itzulera (1814-30) eta, azkenik, nonbait amaitzearren, 1830eko uztaileko iraultza burgesaren ondoren, orleanstarren dinastiaren ezartzea (1830-48). Liberalak eta aurrerakoiak izaki, ideologoak Frantziako Iraultzaren alde azaldu ziren. Orobat, Direktorioa jausiaraziko zuen Lainotearen3 18ko kolpean parte hartu zuten; nolanahi ere den, ondoren Napoleonen Kontsulatuaren eta geroko Inperioaren kontra azaldu ziren. Ideologoak, bestalde, historia, zuzenbide, antropologia, ekonomia eta bereziki hezkuntzaz arduratu ziren (Chervel 1977; Delasalle & Chevalier 1986). Hezkuntzari buruzko arazoak sutsuki eztabaidatu ziren Iraultzako Biltzarretan, eta ideologoek zuzenean parte hartu zuten beraietan. Ondorioz, Konbentzioak gramatika orokorra sartu zuen Eskola Zentralen (Ecoles Centrales) —hots, bigarren hezkuntzako eskolen— ikasketa-planetan (Chevalier 1976; Désirat & Hordé 1981). Aldiz, Kontsulatuaren garaian Napoleonek Eskola zentralak itxi zituen eta Lizeoak sortu ziren; harrezkero, gramatika orokorraren ikasketak debekatuko ziren. 390 RICARDO GÓMEZ 2 Gogoan izan Garat izan zela Condillac-en lanen berrargitalpenaren (1798) bultzatzaile nagusia (Aarsleff 1975: 433). Halaber, urte berean Garatek Frantziako Akademiaren hiztegiaren hitzaurrea idatzi zuen (Auroux 1992: 370). Garaten bizitzari buruz, ik. orain Duhart-en (1997) biografia, lehen pertsonan idatzia; Garaten euskarari buruzko testuez eta XIX. mendeko Dominique Garatekin izandako nahasketaz, ik. Goyhenetche (1992). 3 Iraultzak ezarritako egutegiko izenak euskaratzeko Rica Esnaolak (1975) argitaratu testuetan oinarritu naiz.
1795eko Konstituzioak —III. urteko Frutilitzaren 5eko Konstituzioak— Zientzia eta Arteetarako Institutu Nazional bat sortarazi zuen. Institutu honetako II. klasean bildu ziren ideologoak, zientzia moral eta politikoez arduratzen baitzen, eta bereziki 1. atalean, «Sentsazioen eta ideien analisiari» eskainian hain zuzen ere. 2.2. Volney-k medikuntza eta historiako ikasketak egin zituen4. Besteak beste, geografia, nekazaritza eta meteorologia landu zituen. Hizkuntzalaritzaren arloan, bereziki Ekialdeko hizkuntza zaharrei buruz arduratu zen; horrela, Egiptora eta Siriara bidaia egin zuen (1782-1785). 1789an Biltzar Nazional Konstituziogilean diputatu izan zen. 1794an Historiako irakasle aritu zen Parisko Ecole Normale-n eta 1795-98 bitartean Estatu Batuetan ibili zen. Handik itzulita, Napoleonen kontra agertu baitzen, jarduera politikoari amaiera eman behar izan zion. 1814an Luis XVIII.ak Frantziako pare izendatu zuen. Volney hizkuntzen poligenesiaren aldekoa izan zen (Auroux 1992: 49), ateo batengan baizik ezin aurki zitekeen ikusmoldea alegia. Lan gehiena Asiako hizkuntzak Europako alfabetoaren bidez transkribatzeko metodoak aztertzen eman zuen (Volney 1819b; Volney 1820). Beste lan batean, aldiz, gramatika filosofikoaren oinarriak ezarri zituen (Volney 1819a)5. Bestalde, William Jones-ek Kalkutan sortutako Asiatick Society-ko kidea izan zen, baina epaile ingelesak ez bezalako iritzia zuen sanskritoari buruz: izan ere, sanskritoa eszitiarren hizkuntza zela uste zuen (Volney 1819b: 409-410, apud Droixhe 1978: 11), gure artean Chahok irudikatuko zuen ikusmoldearen antzekoa, nonbait; bidenabar, Europan XVIII. mendean eta XIX. mende hasieran aski arrunta zen sanskritoaren eta eszitiarren hizkuntzaren estekadura (ik., esaterako, Droixhe 1978: 86-99). 2.3. Volney printzeak bere testamentuan (1820/4/22an datatua) 24.000 libera utzi zituen Frantziako Institutuak sariketa bat sortzeko. Sarien bitartez bi azterketa-mota bultzatzea nahi zuen: batetik, hizkuntzen azterketa filosofikoa eta, bestetik, Asiako hizkuntzak alfabeto latindarraren bitartez («en lettres européennes») transkribatzeko saioak. Testamentuak espreski dio sariak ezin direla erabili frantses gramatikaren eta hiztegiaren azterketak bultzatzeko. Guztiarekin ere, Désirat-ek (1988) erakutsi du sariketaren bilakaera hizkuntzalaritzaren bilakaerarekin batera joan zela, aldian aldiko gaiei leku egin baitzitzaien. Lehenbiziko urteetan (1822-1833) sariketaren gaiak garaiko eztabaida baten inguruan kokatzen dira: Rémusat eta Humboldt-en arteko eztabaida, pentsamendu landuaren eta hizkuntz egituren konplexutasunaren arteko erlazioaz hain zuzen (ik. aurrerago §4.5.). Horrenbestez, Volney Sariketaren LAU GRAMATIKA ETA SARI BAT 391 4 Volney-ri buruz, ik., esaterako, Deneys & Deneys (1989), Désirat (1988), Désirat & Hordé (1980), Gaulmier (1951), Roussel (1988) eta Sibenaler (1992). 5 Azpimarratu behar da, halere, hizkuntzen azterketa filosofikoaren barruan gramatika konparatzaile hasiberria ere sartzen zuela Volneyk, beste ideologo batzuekin bat etorriz (Droixhe 1978: 228).
ildoa «hizkuntzen azterketa filosofikotik» bideratzen da, Ekialdeko idazkeren transkribapenaren proiektua alboratuz; urte batzuetan (1836-1840) bi helburuetarako sari bana eman ondoren, 1841ean transkribapenaren proiektua behin betiko baztertzeko baimena helduko zen6. Orobat, lehenbiziko urteetan hizkuntza semitikoen azterketak saritzen direlarik, 1850-70 bitartean hizkuntza indoeuroparrei buruzkoak sarituko dira. Epaimahaikideak orientalistak dira lehen urteetan; 1833tik aurrera, berriz, indoeuroperaren ikertzaileek ordezkatuko dituzte. Beraz, apurka-apurka sariketa aurreneko helburuetatik urruntzen da eta, aldi berean, hizkuntzalaritza alemaniarraren pisua gero eta nabarmenagoa gertatuko da: Pott, Steinthal, Schleicher eta Bopp bezalako autore ospetsuek lortuko dute saria, nahiz kasu batzuetan gibelamendu handiz (esaterako, Bopp-ek 1866an!). 2.4. Aurreko xehetasunek lagundu ahal izan digute, menturaz, Dassancek (1922: 559) bere buruari egiten zion galderari erantzuteko: zer dela-eta hautatu zuen Institutuak «euskararen sistema gramatikalaren analisi arrazoitua» 1829ko sariketaren gaia izan zedin? Galdera ez zen funsgabea, gaiak ez baitzuen ematen, lehen begi-kolpean behinik behin, Volney-k sariketa sortzean buruan zituenen artekoa izan zitekeenik. Hala ere, oraintsu aipatu dudan Humboldt eta Rémusant-en arteko eztabaidaren testuinguruan koka genezakeelakoan nago. Zoritxarrez, 1829ko sariketaren deialdiak, 1828ko apirilaren 4koak (de Sacy 1828), ez du arazo horretaz deus gehiago zehazten. Baina bestelako datu interesgarriak eskaintzen dizkigu: a) Saria 1.200 liberakoa izan zen. b) Institut-eko kideak («membres résidants») ezin ziren sariketara aurkeztu. c) Txostenak idazteko hizkuntzak frantsesa eta latina ziren. d) Txostenak jasotzeko epea 1829ko urtarrilaren 1 arte luzatzen zen eta Institut-eko idazkariari bidali behar zitzaizkion, bidalketa-gastuak ordainduta («francs de port») jakina. e) Txostena identifikatzeko epigrafe edo ezaugarri moduko esaldi bat jarri behar zen. Aldiz, egilearen izena, epigrafearekin batera, gutunazal lakratu baten barruan txostenari erantsi behar zitzaion. f) Txostenak ez zitzaizkien egileei itzuliko, baina hauek aldez aurretik behar zituzten kopiak har zitzaketen. Sariketara bost txosten aurkeztu ziren eta, hasieran esan bezala, euren artean Darrigolena suertatu zen irabazle. Beste bik ohorezko aipamena merezi izan zuten. Ikus ditzagun jarraian txosten bakoitzaren nondik-norakoak. 392 RICARDO GÓMEZ 6 Proiektu honen kontrako arrazoietan alfabeto unibertsalaren eta hizkuntza unibertsalaren arteko nahasketa izkutatzen da, ideologoek azken hau arbuiatzen baitzuten (Désirat 1988: 340).
Altabizkarreko kantuaren gorabeherak askotan kontatu dira; denbora luzez benetakotzat hartu zen (ik., esaterako, Francisque-Michel 1857: 235), harik eta Bladé-k faltsifikazioa salatu zuen arte (Bladé 1863, 1869). Altabizkarreko kantua lehenbiziko aldiz 1835. urtean agertu zen, Garay de Monglave-ren artikulu batean (Garay de Monglave 1835). Monglave-k kanta aurkezten du oso zaharra delakoan, Orreagako gatazkatik aurrera ahoz igorria. Eta Orreagako gatazka da, hain zuzen ere, kantaren gaia: nola euskaldunek Karlomagnoren armada garaitu zuten. Monglave-k esan zuen, gainera, kanta hau pergamino batean ikusi zuela —la Tour d'Auvergne-k Donostian 1794an aurkitua—, baina berak ez zuela zuzenean pergaminoko testua argitaratzen, baizik eta ahozko bertsioetatik berreraikitako testu zaharra. Jakina, hauek guztiak asmakeriak baino ez dira. Ez zegoen pergaminorik, ez ahozko tradiziorik. Egia hauxe da eta Wentworth Webster euskalari ingelesak azaleratu zuen 1883. urteko artikulu batean: Garay de Monglave Baionakoa zen eta ez zekien euskaraz. Garai batean Parisen bizi izan zen; Parisen euskal ikasleen tertulietara joan ohi zen eta bertan euskal kantak entzuten zituen. Tertulia hauetarako bururatu zitzaion Altabizkarreko kantua idaztea eta halaxe egin zuen, baina frantsesez noski. Tertuliakide batek, Luis Duhalde Ezpeletakoak euskaratu zuen, baina honek ere ez bide zekien euskara askorik eta ez zuen jakin ezta bertso egokietan itzultzen ere. Nolanahi ere den, badirudi faltsifikazioa zela —eta jatorriz frantsesez idatzia— aspalditxotik gauza jakina zela zenbaitentzat; Abbadie-k 1859an hala adierazi zuen behintzat (ik. Vinson 1878). 3.4. Lagardek Mauletik igorri zuen bere txostena, 45 orrialdeko koaderno bat hain zuzen ere, eta abenduaren 31n jaso zuten Institutuan. Ezin izan dut autore honi buruzko xehetasun ziurrik aurkitu, baina baliteke Jon Bilbaoren Bibliografian aipatzen diren bi lanetariko baten —edo bien— egile bera izatea (Lagarde 1835; Lagarde 1859). Edo, agian, Mauleko diputatu eta alkate izan zen Lagarde abokatua (ik. Hourmat 1995). 3.5. Abenduaren 31n bertan jaso zen Görres-ek Munich-etik bidali zuen txostena, latinez idatzita dagoen bakarra alegia. Gramatika hau oso letra txukunez idatzita dago; orrialdeen kanpoaldeko ertzak nahiko haundiak ditu, batzuetan glosak sartzen dituelarik; koadernoak azal gogor urdinak ditu eta orrialdeak zenbatu gabe daude. Görres-en txostenaren antolamendua aski bitxia da, garai hartako gramatiken ohiko egiturarekin alderatzen badugu behinik behin. Azkenaurreko orrialdean ondoko aurkibide hau dakar: Proemium. Cap. I. De indole phonetica- linguae Vasconicae. Cap. II. De radicibus verborum, primium in universum, deinde Vasconicis. Cap. III. De derivatione et compositione. Cap. IV. De Verbo et ejus conjugatione. Cap. V. De declinatione et postpositionibus. Cap. VI. De constructiones. 396 RICARDO GÓMEZ
4. Batzordea 1829ko apirilaren 24an Frantziako Institutuaren jendaurreko bilera izan zen18, urte hartako Volney Sariketaren epaia eta hurrengo urteko gaia ezagutarazteko. Saria eman behar zuen Batzordea, bere aldetik, egun batzuk lehenago bildu zen, apirilaren 15ean. Bilera hartan agertu ziren epaimahaikideak honako hauek dira: Destutt de Tracy, Sylvestre de Sacy, Pierre-Antoine Bruno Daru, Andrieux (Frantziako Akademiako idazkaria), Etienne Marc Quatremère eta Abel Rémusat. Lehenago esan bezala, aurreneko urteetan Batzordea osatzen zutenak gehienbat orientalistak izan ziren, baita ideologoen taldekoak ere. Ikus ditzagun banan-banan bakoitzari buruzko xehetasun batzuk, epaiaren nondik-norakoak azaldu aurretik. 4.1. Antoine Louis Claude Destutt de Tracy (Bourbonnais 1754 - Paris 1836) Destutt de Tracy Biltzar Nazionaleko diputatua izan zen (Gouhier 1970). Liberala izaki, La Fayette-ren alderdiari atxiki zitzaion. 1793an, Lazturarekin, atxilotu zuten eta heriotz zigorra ezarri zioten. Gillotinatu behar zuten baino bi egun lehenago (Berolitzaren 9an) Robespierre-k boterea galdu zuen eta honexek salbatu zuen. Lainotearen 18ko kolpearen ondoren senatore izan zen. Inperioaren garaian karguan jarraitu zuen eta borboien itzulerarekin Frantziako pare izan zen. Direktorioarekin Hezkuntza publikoa antolatzeko batzordean parte hartu zuen eta irakaskuntzaren berrantolaketan lan garrantzitsua egin zuen. Condillac-en ikaslea izan zen. 1796an Institutuan sartu zen eta 1808an, Frantziako Akademian. Ideologoen taldeko buruzagitzat hartu izan da. Institutuan «Mémoire sur la faculté de penser» lana (1798) irakurri zuen; lan honetan azaltzen da lehenbiziko aldiz ideologia hitza (='ideien zientzia') eta, orobat, ideologoen pentsamenduen adierazpen garbiena dela esan izan da (Aarsleff 1977: 227). Bere lan nagusia Eléments de Idéologie-ko bost liburukietan (1801-1815)19 biltzen da. 4.2. Antoine Isaac Sylvestre de Sacy (1758-1838) XIX. mende hasieran Parisen sanskritozko eskuizkribu-bilduma handi bat aurkitu zen eta haren inguruan Ekialdeko hizkuntzak aztertzeko gune bat sortu zen (Kukenheim 1966 [1962]: 51). De Sacy eskola horretako zuzendaria izan 398 RICARDO GÓMEZ 18 Institutua lau akademiak osatzen zuten: Frantziako Akademia, Académie des Inscriptions et Belles-Lettres, Académie des Sciences eta Académie des Sciences morales et politiques. 19 I. Idéologie proprement dite (1801, 18042, 18173); II. Grammaire générale (1803, 18172); III. Logique (1805); IV-V. Traité de la volonté et de ses effects (1815). 1817ko edizioak faksimilez berrargitaratu ziren 1970ean.
zen, Léonard Chézy (1773-1832) indianista frantsesarekin batera. Ecole des langues orientales-en arabiera irakatsi zuen eta geroago persiera ere bai Collège de France-n. Ikergune horretara helduko dira gramatika konparatzailearen sortzaileak, besteak beste, Humboldt, Grimm anaiak, Schlegel anaiak eta Bopp. Halaber, de Sacy Roseta harria aztertu zuten lehenbizikoetarikoa izan zen, baina ez zuen arrakastarik izan. Bere lanik ezagunena Principes de grammaire générale (Paris, 1799) da. Bertan, Cuvier-en anatomia konparatzaileari buruzko lanetan oinarriturik, sistema eta egitura bezalako kontzeptuak sartu zituen hizkuntzalaritza konparatzailean. 4.3. Pierre-Antoine Bruno Daru (Montpellier 1767 - Meulan 1829) 1784tik administrazio militarrean sarturik, zenbait kargu izan zituen; besteak beste, Napoleonen armadaren intendente orokorra (1806), Estatuko idazkaria (1811) eta Gerrako Ministroa (1813) izan zen. 1806an Institutuan sartu zen, Horazioren poemen itzulpenei eta beste lan batzuei esker lortutako ospeagatik. 1819an Frantziako pare izendatu zuten. Bere lanen artean Histoire de la République de Venise (1819) eta Histoire de la Bretagne (1826) nabarmendu ditzakegu. 4.4. Etienne Marc Quatremère (Paris 1782 - 1857) Sylvestre de Sacy-ren arabierazko ikaslea izan zen Collège de France-n eta, ondoren, hebreerazko, siriakozko eta kaldeozko irakaslea bertan; 1832tik persierazko irakaslea Ecole des langues orientales-n. Koptoera eta egiptoera zaharra hizkuntza bat bera zirela erakutsi zuen lehenbizikoa izan zen, Champollion-en (1790-1832) hieroglifikoen dezifratzeari bidea zabalduz. 4.5. Jean Pierre Abel Rémusat (1788 - 1832) 1815etik txinerako irakaslea dugu Collège de France-n. Hizkuntzalaritzaren historian Rémusat ezaguna da bereziki Humboldt-ekin txinera dela-eta izan zuen eztabaidagatik (Delasalle & Chevalier 1986: 163-178), gorago aipatua. Hizkuntza klasikoak herri zibilizatuen eredu ziren aspaldidanik, eta txinerak paradoxa bat eskaintzen zion ikuspegi honi: nolatan Txinako zibilizazio eta literatura zahar eta handiak hain hizkuntza sinpleaz baliatu ziren, «gramatikarik» gabeko hizkuntza batez alegia. Bestalde, idazkera ideografikoak kratilisten eta hizkuntza unibertsalen asmatzaileen lilura erakarri zuen XVII. mendeaz geroztik, txinerari hizkuntza filosofikoaren etiketa ezarri zitzaiolarik. Eztabaida, funtsean, honelaxe laburbil daiteke: Humboldt-ek hizkuntzen egitura morfologikoari giza adimenaren aberastasunaren erakusgarria deritzo. Rémusat-ek, aldiz, giza adimenaren indar handiena begien bistako mor- LAU GRAMATIKA ETA SARI BAT 399 | science |
addi-d0f657dec674 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/53033 | Kazetaritza hizkuntza minorizatuetan: Espainiako kasua | Díaz Noci, Javier | 2009 | Kazetaritza hizkuntza minorizatuetan: Espainiako kasua
Hizkuntzen, kazetaritzaren eta komunikazioaren historia idazteko modu asko daude. Objektu eta gai asko, helburu oso ezberdin, behar zehatz batzuk asetzeko egiten dira historia ezberdinak une ezberdinetan. Gure liburu hau ikusten genituen behar batzuk asetzera, hutsune bat betetzera, ikuspuntu zehatz bat ematera, eta gai bat aztertzera dator. Europan hainbat hizkuntza daude, estatus juridiko, garapen gramatikal eta erabilera-maila asko dituztenak. Iberiar Penintsula oso aberatsa da ikuspuntu linguistiko batetik. Penintsula horren zati (handi) bat den Espainia ere bai. Estatu espainiarrak, modu batean zein bestean, hizkuntza batzuei ofizialtasunaren estatusa ematen die; beste batzuei, ordea, oraindik ez. Guztiei buruz hitz egin nahi genuke. Horregatik, Espainiar estatuaren hizkuntzei buruz aritu beharrean nahiago izan dugu Espainiako hizkuntzei buruz hitz egitea. Salbuespena gaztelania da, hau da, estatu osoan ofiziala den hizkuntza bakarra; dezente aritu baita horretaz. Gainontzekoei buruz, eta haietan egin izan den eta egiten ari den komunikazioari buruz mintzatu nahi dugu oraingoan. Lehen aldiz, guk dakigunez, konparazio-ikuspuntu batetik. Euskal Herrian sorturiko obra denez gero, euskarazko kazetaritzak leku handiagoa betetzen du liburu honetan. Bestelako hizkuntzetan egindako kazetaritzei ere atal bana eman diegu. Batzuetan, hizkuntza bat komunitate bat baino gehiagotan mintzatzen da. Horregatik, nahiago izan dugu kapitulu ezberdinetan azaltzea. Horrela, euskarari buruzko parte bat ez ezik, katalanari, aragoierari, gailegoari eta asturierari buruzko atal batzuk eskaintzen ditugu. Galiziako, Asturiasko, Aragoiko, Kataluniako eta Valentziako egoera linguistikoa eta komunitate bakoitzeko hizkuntzetan egindako kazetaritzak aztertu ditugu. Euskarazko kazetaritza Nafarroan nola garatu den ere bereziki aztertu dugu. Historiografiaren bide emankor bat azken hamarkadotan historia soziala izan da, eta haren barruan, kulturaren historia dago. Azken korronte historiografiko honen aitzindarietako bat, dudarik gabe, Peter Burke irakasle britainiarra dugu. Burkeren tresna metodologikoak kazetaritzaren historian aplikagarriak direlakoan, gero eta gehiago gara historia sozio-kulturalaren kontzeptuak erabiltzen saiatzen garenok. Languages and communities in Early Modern Europe izeneko liburua bereziki interesgarria da gure ikerketa-lanetan kazetaritzaren historia eta hizkuntza lotzen ditugunontzat.
10 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA Peter Burke historialariak hizkuntzei buruz idazteko arrazoi sendo bat ematen du: "Zer egiten du kulturaren historialari batek hizkuntzei buruz idazten?", galdetzen dio bere buruari. "Arrazoi bakar batengatik: hizkuntza kultur aldaketaren adierazle fidel bat delako, eta ez kultur aldaketaren isla hutsa". Hizkuntz komunitatearen kontzeptuaren gainean eraikitzen du bere diskurtsoa; oinarrizkoa da Peter Burkeren ikuspuntuan. Kontzeptua (Sprachgemeinschaft) historiografia alemaniarretik dator, 1920eko hamarkadan erabiltzen hasi zen eta honela definitu daiteke: "Talde bat […] non hizkuntza bat edo hizkuntzaren barietate bat erabiltzen eta ulertzen den", batzuetan "interpretazio-komunitatea" deitzen duguna (Burke, 2006: 11). Kontzeptu irristakorra, Burkek berak dioenez; kultura eta nortasuna ere halakoxeak dira askotan. Badu abantaila bat: "Benetako komunitateak kaotikoak badira ere, komunitate idealek ('komunitate asmatuak', Benedict Anderson-en hitzetan), aldiz, oso muga zehatzak erakusten dituzte". "Homogeneotasuna, mugapena eta adostasuna ez dira hain erraz aurkitzen ikerketa bat burutzen denean", eta hori oztopo bat da (Burke, 2006: 12). Horixe gertatzen da muga lausotuko hizkuntzak dituzten komunitateetan. Kasu honetan, adibidez, zailtasun nagusia hiru arrazoitatik letorke: 1) Hiztun, idazle edo kazetari batzuk aurkituko ditugu, jaio edota lan egiten dutenak oso estatu-antolamendu ezberdinetan: euskaldunen kasuan, espainiar eta frantziar estatuetan, edo Estatu Batuetan, adibidez. Horren ondorioz, oso kazetaritza-tradizio ezberdinak aztertu behar ditugu. 1890eko hamarkadan, adibidez, Kaliforniako, Ipar Euskal Herriko eta Hego Euskal Herriko kazetagintza erabat ezberdina zen, hizkuntz eredua ere bai. 2) Garai historiko ezberdinetan, oso euskalki ezberdinen erabiltzaileak ditugu. Are gehiago: garai historikoen arabera, hizkuntz barietate horien arteko alde zein parekotasunak azpimarratu izan dira; kazetetan, lehenik eta behin. Gogora dezagun, esaterako, euskarazko aldizkarietan ortografia (hori baino ez) bateratzeko lehen ahaleginek porrot egin zutela, 1901eko Hendaiako bilera famatu hartan. Gutxienez, Iparreko kazetariak akordio batera iritsi ziren. Ez zen horrela gertatu, ordea, Hegoan, non Sabino Aranaren ideia linguistikoek (politikarekiko menpetasunagatik) zailago egiten zuten batasun ortografikoa. Euskara batua askoz beranduago taxutzen hasi zen, 1968an. Gaur egun, batuaren onarpen-maila oso altua bada ere, badago euskal kazetaritzan bestelako forma dialektal edo tokian tokikoen erabilera, neurri eta forma ezberdinetan. 3) Badago beste faktore bat, kontuan hartzekoa euskal kazetarien kasuan adibidez; ez dira gutxi hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen dutenak. Horregatik, Peter Burkek dioenez, "'nortasun-ekintza batzuk egiten dituzte, egoeren arabera" (Burke, 2006: 13). Horren ondorioz
SARRERA 11 diglosia-egoera batzuk gertatzen dira, neurri batean zein bestean. Horren froga garbia: historikoki, kazetari euskaldunek izengoiti batzuk erabili izan dituzte erdaraz zein euskaraz idazteko, komunikabide batean edo bestean agertzeko. Kontzeptu hauetan oinarrituta, eta efektu akademikoetarako, Euskal Herria bere esanahi literalenean hartuko genuke, hau da, "euskararen herria", "euskaraz hitz egiten duten lagunen multzoa" izango litzateke. Halaxe egin genuen gure doktorego-tesian (Euskarazko prentsa XX. mendean, 1919-1937, Leioa, 1992), euskaraz egindako kazetaritza modu orokorragoan aztertu ahal izateko, Hego eta Ipar Euskal Herriko aldizkarietan egindakoa eta baita Parisen, Berlinen, Kalifornian edo Mexikon argitaratutakoetan ere. Burkek hizkuntzen historia kultural bat proposatzen duen modu berean, harantzago joan gintezke eta hizkuntza batez egindako kazetaritzaren historia sozio-kulturala egin zitekeela defendatzen dugu. Ez ditugu alde batera utzi behar beste diziplina batzuetatik datozen kontzeptuak, esate baterako Harold Innis-enak (Burke, 2006: 109). Autore honek 1951n The bias of communication bere liburuan komunikabideek aldaketetarako joera erakutsi ohi dutela esaten zuen, iraultzez (adibidez, inprentarenaz) mintzatzen direnen determinismoa moderatuz. Zeregin hau zailago izan daiteke estatudun hizkuntzen kasuan –zilegi liteke, hala ere, kasu hauetan ere planteatzea–, are gehiago estatu batean baino gehiagotan mintzatzen diren hizkuntzen kasuan (gaztelania, esaterako). Errazago dirudi estaturik gabeko hizkuntzen kasuan edo, estatu izanda, egoera minorizatuan dauden hizkuntzen kasuan. Espainiar estatuko hizkuntzek badute estatu bat, espainiarra, eta nola edo hala erakunde autonomikoek estatu horren izenean eta delegazioz hainbat eskuduntza dituzte, legeari dagokionez. Kasu batzuk aztertuko ditugu. Ikerketa konparatuak emango digu, gure iritziz, zenbait giltzarri hizkuntz komunitate ezberdinetan komunikazio-sistemak nola garatzen diren eta hizkuntza eta kultur politika ezberdin nola bizi diren adierazi ahal izateko. Gure ustez, ikuspuntu honetan oinarrituta, etorkizunean Penintsulako hizkuntzen (portugesa eta gaztelania barne) kazetaritzaren historia konparatua egin daiteke. Has gintezke egoera minorizatu batean bizi direnekin: galegoa, asturiera, euskara, katalana, aragoiera eta aranesa (okzitanieraren kasua, bide batez esanda, ezin interesgarriagoa da). Legeegoera, ofizialtasun-maila, gramatikalizazioa, kazetaritzaren eta literaturaren garapena, hiztunen kopurua aztertzeak oso koadro konparatibo aberatsa emango liguketelakoan gaude. Begi-bistan dauden datu batzuk baino ez aipatzearren: hizkuntza latindarren eta euskararen arteko aldeak. Historikoki, hizkuntza latindarrek (latinaren ondorengoak diren heinean) presentzia eduki dute administrazioan eta kulturan, gaztelania nagusi bihurtu arte. Hor atzean oso arrazoi
12 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA konplexuak daude, bere dimentsio osoan aztertu beharko genituzkeenak – adibidez, hiztunen jarrera. Hizkuntza minorizatu hauek guztiek berreskuratze-prozesu bat bizi izan dute, eta bizi dute. Hizkuntz komunitate baten parte sentitzeko urguilua berreskuratu da, garai ezberdinetan eta ezaugarri ezberdinekin: Renaixença katalana, Euskal Pizkundia edo letra gailegoen Rexurdimento delakoa, esate baterako. Asturiera eta aragoiera, bestalde, beranduago iritsi dira prozesu horietara; bere autonomi erkidegoetan ez dira erabat ofizialak, eta orain ere Penintsulako beste hizkuntza batzuek gainditutako zailtasunak jasaten dituzte. Badaude ikertu beharreko beste gai batzuk. Esate baterako, zein da kazetaritzaren zeregina nortasunak, gizarteak, irudi kolektiboak eraikitzeko orduan? Zein hizkuntzaren barietate estandar bat (edo batzuk) gramatikalizatzeko orduan, dialekto edo soziolektoak erabiltzeko orduan, akademiak sortu edo prestigioa emateko orduan? Zeintzuk dira kazetaritzak hizkuntza arautzeko orduan erakunde politiko-administratiboekin dituen harremanak? Zeintzuk bestelako erakundeekiko erlazioak: erlijioarekin, adibidez? Merezi du, gure ustez, konplexurik gabe egitea: ez litzateke izango, beraz, "hizkuntza nazionalen hazkunde organikoaren historiak" egitea, "garbitasun linguistikoaren kezkaren forma" hartzen badute ere (Burke, 2006: 194), komunitate eta identitateen ikuspuntutik historia sozial bat egitea baino. Onuragarria, eta justua azken batean, iruditu zaigu autoreek beren hizkuntzan (edo, hobeto esan, nahi zuten hizkuntzan) atala idaztea. Askatasuna erabatekoa izan da, alde horretatik. Horregatik, gailegoek gailegoz, katalanez hitz egiten duten autore katalan, valentziar edo aragoarrek katalanez (Aragoiko kasuan, sarrera bat aragoieraz), eta asturiarrak asturieraz idatzi dituzten haien kapituluak. Hizkuntza latindarrak izanik, uste dugu arazo handirik gabe irakurriko duela Penintsulako edozein hizkuntza latindarrez hitz egin edo irakurtzen duenak; euskara latindarra ez izanik, aldiz, gainontzekoentzat ulertezina denez, erabaki dugu lehen partearen laburpen luze bat (beste atal bat bailitzan) gaztelaniaz eskaintzea; baita Nafarroako euskal kazetaritzazkoa ere. Azken batean, hizkuntzak errespetatzea eta bultzatzea bilatzen dugu, eta, aldi berean, ahalik eta irakurle gehienek ulertu ahal izatea. Javier Díaz Noci Leioa, 2008ko maiatza
1 Euskara, lehen eta orain
Euskara1, baita euskera, eskuara edota uskara deitua euskalki ezberdinetan, latinetik ez datorren Iberiar Penintsulako hizkuntza bakarra da. Ildo ezezaguneko hizkuntza dugu euskara, baina ez isolatua; inguruko hizkuntzetatik eraginik jaso eta jasotzen du, eta hizkuntza haietan ere, neurri batean zein bestean, eraginik izan du euskarak. Penintsulan hitz egiten diren gainontzeko hizkuntzak ez bezala, euskarak ez du "latinen" arteko borrokan parte hartu. Erromak Hispania deitzen duen lurraldeko probintzietan, latina inposatu zen administrazioaren eta kulturaren hizkuntza gisa; Inperioaren latinetik hizkuntza neolatindarrak datoz. Hauek sortu ahala, eta latina bera desagertu eta hizkuntza hil bihurtu ahala, erabilera haietan beren lekua hartu zuten. Era honetan, euskararen herrian (hau da, Euskal Herrian) erakundeak, garai modernoa arte, erromantze nafarraz, gaskoieraz, gaztelaniaz edo frantsesez mintzatu dira; Nafarroako Forua, Nafarroa Beherako fors e costums, Bizkaiko eta Arabako foruak, idatziz iritsi zaizkigun testu juridikoadministratibo guztiak, hizkuntz barietate latindar batez idatziak jaso ditugu, salbuespenak salbuespen (Treviño, 2001). Kultur hizkuntza gisa, kultura idatziari dagokionez behintzat, euskara inprimatutako manifestazioetan gainontzeko hizkuntzak baino beranduago agertu da. Euskaraz inprimaturiko lehen liburua 1545ekoa da. Aldizkarietan ere berdin: gero ikusiko dugun bezala, aldizkari batean euskarazko lehen testuak 1834koak dira; euskara hutsezko aldizkari bat argitaratzeko lehen
saiakera 1848koa da; eta euskara hutsezko lehen egunkaria 1937an agertu zen. Lehen euskara hutsezko egunkari egonkorra 1990ean hasi zen agertzen.
Euskara oso hizkuntza zaharra dela dagoeneko topiko bat da. Erromatarrak gaur egun Euskal Herria deitzen dugun lurraldeetara etorri zirenean mintzatzen zen eta, toponimiari jaramonik egingo badiogu, euskara edo familia bereko hizkuntzak gaur egungo Akitania eta Piriniotako lurraldeetan ere mintzatzen ziren; "Aran" hitzak, esate baterako, gaur egun euskaraz duen esanahia bazuen; Vall d'Aran, beraz, errepikapen hutsa da. Euskara gaur egun ezagutzen ditugun hizkuntzekiko senidetasuna argitu gabe dago, eta bere ingurukoekin konparatuta erabat ezberdina da. Ez da, edozein kasutan ere, hizkuntza indoeuropar bat. Bere egitura, hizkuntza latindarrena ez bezala, ez da SAO (subjektua-aditza-objektu zuzena), baizik eta SOA (subjektua-objektu zuzena-aditza). Penintsulako hizkuntzekiko ezberdintasun batzuk honako hauek dira: - Euskarak aditz-egitura iragankorra eta ez iragankorrak ditu; lehen kasuan, ergatiboa (-k, -ek) eta aditz laguntzaile ezberdinak erabiltzen dira (gizona etorri da eta gizonek egin dute). - Aditz-laguntzaileen artean objektu zuzeneko markak eta, iragankorren kasuan, numeroko markak agertzen dira (gizonak liburu bat ekarri du, gizonak liburu batzuk ekarri ditu). - Aditzaren barruan igortzailearen markak agertzen dira: (amak semeari liburu bat eman zion, amak semeari liburu batzuk eman zizkion). - Atzizkien erabilera (-era/-etara/-tara, -arekin/-ekin, -eko/-etako/-tako, kasu guztietan singularrean, pluralean eta mugagabean) halako deklinabide gisa. - Artikulu zehaztuaren posposizioa (gizon, gizona, gizonak). - Hitanoa, hau da, konfiantzako tratamendu etiko edo alokutiboa (aditzlaguntzailearen barruan solaskidearen genero-marka agertzen da): modu neutroan ni etorri naiz, nik ekarri dut, emakume batekin hitz egiten dugunean ni etorri naun, nik ekarri dinat, gizon batekin hitz egiten dugunean ni etorri nauk eta nik ekarri diat. Hiztegiari dagokionez, kalkulatu izan da latinaren eta hizkuntza neolatindarren eragina %40koa izan daitekeela. Kasu batzuetan, maileguak oso goiz agertu ziren, hizkuntza neolatindarrak sortu aurretik: eliza (latinezko ecclesiatik), bide (latinezko víatik), baratza eta ortu (latinezko paradisum eta hortum hitzetatik), bakea (latinezko pacemetik), eta abar. Euskara, hala ere, idatziz oso berandu arte gutxi dokumentatutako hizkuntza da; beste modu batez esanda, suposatzen da hizkuntza oso zaharra
dela, baina lekukotasun idatziak, aldiz, gazte samarrak. Gaur egun, erabat baieztatu diren lehenengoak Kode Emilianensean agerturikoak dira, X. mendearen erdialdekoak, gero erromantze gaztelania izango zenaren lehenengo esaldiekin batera. Euskarazko bi esaldiak ("Izioqui dugu" eta "Guec ajutu ez dugu"), eta erromantzekoak Donemiliaga Kukuilako monasterioko eskolar batek omen idatziak dira, esku berekoak dira alegia. Horrek ziurtatuko liguke zonaldeko toponimiak ere baieztatzen duena, gaur egungo Errioxa altuan euskaraz hitz egiten zela, eta orduko elebitasun ohikoaren froga dira. Edozein kasutan ere, denbora luzean testigantza idatzirik gabeko historia denez gero, euskararen garapena ezezagun samarra da Erdi Aroa arte, ordukoak baitira ezagutzen ditugun lehengo kantu, eresi eta baladak. Ahozko tradiziotik jasoak dira eta, berez, geroagoko aldaketak izan ditzakete. Kazetaritzaren historiaren ikuspuntutik, euskaraz aipa daiteke bereziki, izenburua gaztelaniaz badago ere, Ystoria de la quema de Salvatierra, Arabako Larreako dorreko jauna zen Juan Pérez de Lazarragak sutea bera gertatu zen urtean, 1564an idatzia. Eskuizkribu bat da, zabalkunde ezezagunekoa, 1564-1567. urteen artean omen idatzia, arabar noble haren gazte-denborako artzain-eleberri baten zirriborroa eta hainbat poesia laiko eta amodiozko biltzen dituen koaderno batean dagoena. 2004an aurkitu eta ezagutzera eman zen. Aguraingo suteari buruzko poemak, nolabait, albisteaz informatzen du. Aurreko bi mendeetako kantu epikoen antzera idatzia da. Gaur ezagutzen ditugun narrazio-balada zaharrenak XIV-XV. mendeetakoak dira, gehienak mendebaldeko euskalkiaz idatziak: Beotibarreko (1321), Akondiako (1390), Urrexolako (1388-1401) eta Mungiako gatazkei buruzkoak dira; Arrasateko erretzeari buruzko erromantzea, Gipuzkoako hiri hau ganboatarrek nola erre zuten eta oinaztarrek nola mendekua hartu zuten kontatzen duena 1448koa da2. Bereterretxeren kantorea, zubereraz idatzia 1450ean, ahozko euskal literaturaren lorpen harrigarrienetako bat, askotan "albiste-erromantze" bat dela esan dute adituek (Lakarra et al., 1983). Euskarak geografian atzera egin du gutxienez azken 500 urteotan (Arejita, Manterola, Oar-Arteta, 2007, passim). Badugu, adibidez, Niccolo Landucciren lekukotasuna. Gasteizetik pasatu zen 1562an, eta euskarazko hitz eta esaldi batzuen glosa-bilduma edo hiztegitxo bat egin zedin agindu
zuen. Argi uzten du gasteiztar gizatalde altuek, Gaztelarekin tratuak egiten zituztenak, nahiago zutela publikoki euskaraz ez hitz egitea. Araban hitz egiten zen euskalkitik, beraz, hitz eta esaldi berezi batzuk, Landucciren hiztegitxotik atereak, baino ez dugu ezagutzen. Bilbon ere berdin gertatu zen. Euskal Herriko jendeak berak bere herrikide euskaldunak mesprezatzen dituzte; Bizkaiko Batzar Orokorretako aktetan ez dira arraroak gaztelaniaz hitz egiteko gai ez zirenak hautagai izan ezin zirela zioten akordioak. Prozesu honen ondorioz, faktore askorengatik gertatu dena (exogeno zein endogenoak), euskarak prestigio txikiko hizkuntza izan da historian zehar. Euskaldunon hizkuntza erabiltzeko orduan gertatu izan diren duda-muden adibidea da Euskal Herriko ilustratuen jarrera. XVIII. mendean, Xabier María de Munibe Peñafloridako kondea eta Real Sociedad Bascongada de Amigos del País delakoaren sortzaileak bere ama-hizkuntzan opera bat idatzi nahi izan zuen (El borracho burlado, 1764). Gipuzkoako euskalkien artean bi barietateetan ez hautatzeko, nahiago izan zuen dena erdaraz hutsez egitea, entzuleek bestela ulertuko ez zutelakoan. Zati mintzatuak (gehienak) gaztelaniaz eta zati kantatuak euskaraz idatzi zituen azkenean. Jarrera diglosiko hori euskararen historia oso arrunta da. Euskalki, azpi-euskalki eta tokian tokiko barietateak, batzuetan oso ezberdinak, euskararen beste ezaugarri bat dela esan ohi da. Zatiketa dialektal hori nahita bultzatu da askotan: XIX. mendean oso normala zen bizkaierazko idazleen obrak gipuzkerara itzultzea, eta, neurri txikiago batean, alderantziz ere bai. Euskalkiak (ordurako batzuk, Arabakoa esate baterako, desagertuak ziren) Louis Lucien Bonaparte printzeak identifikatu zituen XIX. mendearen bukaeran. Gure egunetan beste mapa bate egin du Koldo Zuazo irakasleak. Euskalki batzuk nagusitu dira prestigiozko barietate gisa.. Euskaraz inprimatutako lehen liburua Linguae Vasconum Primitiae da; esanguratsua da nola Euskal Herritik kanpo argitaratu zen, Bordelen, 1545ean. Liburua Beñat Etxepare (Bernard Dechepare, orduko idazkera erabiliz) apaizak idatzitako poema laiko eta erlijioso batzuek osatzen zuten. Etxeparek bere euskalkia erabili zuen, Nafarroa Behereko barietate bat. Laster, ordea, euskal idazleak konturatu ziren hizkuntz aniztasuna gainditu eta dialektoez gaindiko barietateak sortu behar zituztela, edo bestela tokian tokiko barietate bat literatur hizkuntza gisa aukeratu. Lehen konponbidea da Joanes Leizarraga apaiz kalbinistak proposatu zuena. Nafarroako erregina zen Joana d'Albretek agindu zion XVI. mendean Testamentu Berria euskaraz itzultzea, 1571. urtean. Leizarragak erabaki zuen euskaraz izena ez zituzten kontzeptuak izendatzeko kultismoak eta latinismoak erabiltzea, eta halako koiné bat sortzea. Beste apaiz batek, aldiz, katolikoa kasu honetan, erabaki zuen, beste idazle euskaldunekiko bilera batean, garaiko euskaldunentzako liburu bat
idaztea. Pedro Agerre Axular zen. Lapurdiko herri bateko erretorea zen, Sarakoa, eta bertako barietatean erabaki zuen bere liburua idaztea. Horrela argitaratu zen euskal literaturaren lan nagusitzat hartzen dena, Gero (1644), eta berarekin batera hasi zen Sarako eskola. Horrela hasi zen kostaldeko lapurteraren nagusitasuna. Hala ere, hegemonia ekonomikoa Ipar Euskal Herritik Hego Euskal Herrira pasatu ahala, beste hizkuntza barietate batzuk nagusitu ziren euskalki literario gisa. 1729an euskararen lehen gramatika argitaratu zen: Manuel de Larramendi jesuitaren El impossible vencido. Larramendik hitz egiten zuen euskalkiaren gainean egina da, Beterriko gipuzkeraz alegia. Laster, literatur prestigiozko barietate nagusi bihurtuko da. Hiru urtetan, XIX. mendearen erdialdea arte behintzat, euskal idazleak elizgizonak izan ziren, nagusiki. Oso gutxi dira idazle laikoak edo gai laikoei buruzko liburuak egin zituzten idazleak. Horietako bat Arnaud d'Oihenart (1592-1667) abokatu zuberotarra dugu, amodiozko poema kultistak idatzi zituena XVII. mendean. Horretaz aparte, antzerki-lanak oso gutxi dira XIX. mendea arte. Lehenago, Arrasateko eskribaua zen Pedro Barrutiaren Acto para la Nochebuena izeneko antzezlana aipatu behar da, XVIII. mendekoa. Eleberri antzeko zerbait ere ez dago. Ordura arte, euskal literaturaren historiek dotrina kristau eta katiximak kontuan hartzen dituzte; ospetsuena, Astete apaizaren katiximaren itzulpena, euskararen euskalki ezberdinetara egina dugu. XIX. mendean, euskal literaturan erromantizismoaren eragina mugatua da. Apaiz katolikoen eskuetan zegoen, neurri handi batean, euskarazko literaturak ezaugarri erreakzionario samarrak erakusten ditu, Iraultza frantsesaren aurkako erreakzioa egiten baitute. Mende hartako euskal libururik ezagunenetako bat Juan Antonio Mogelen Peru Abarka da. Peru Abarka euskaldun-fededunaren pertsonaia paradigmatikoa da; jakina, nekazaria da, ez hiritar bat. "Basarteko unibertsitatean" hazi da, han non, Mogelen ustez, euskara onena mintzatzen den, ez hirian. Peru halako "salbai ona" da. Beste Mogeldar batzuk ere euskal idazleak izan ziren, hala nola Juan Antonioren ilobak ziren Bixenta (euskaraz idatzi duten lehen emakumeetako bat, Lafontaineren antzerako alegi moralak idatzi zituen) eta Juan José, Baserritar nequezaleentzaco escolia, edo icasbidiac guraso justu ta jaquitun familija ondo azi ebeeneen exemplu ta eracutsijetan (1816) liburuaren egilea. Haiek ere "alderantzizko erromantizismoa"ren erakusgarriak dira: aipatu dugun azken liburuaren protagonista nekazari bat da. Emaztea eta senideak hil zaizkio; erromantizismoan hain tipikoa zen desolamenduan erori beharrean, gaitzak egonarri kristauaz eramaten bazekien.
(1884) liburuarekin. Campiónek bizkaiera, gipuzkera, lapurtera eta zuberera aintzat hartu zituen. Literatur pizkundeak, Penintsulako eta Europako beste hainbat lekutan bezala, lore-jokoetan adierazpide bat aurkitu zuen. Ipar Euskal Herrian, Antoine d'Abbadiek antolatuek oihartzun handia izan zuten; Hegoan, José Manterolak antolatuak dira ospetsuenak. Revista Euskararen ondoren beste aldizkari literario eta kulturalak agertu ziren. Ezagunena XIX. mendearen bukaerako Euskalerriaren Alde da. Bere orrialdeetan agertu zen euskarari buruz bere zuzendaria zen José Manterolak idatzi zuen olerki bat, zeinaren izenburua ezin esanguratsuagoa den: Post tenebras spero lucem. Bitartean, Ipar Euskal Herriko literaturak bere bidea jarraitzen du. Ezaugarri nagusia, euskarazko kazetaritzan erreproduzituko dena, polarizazioa da. Iparrean errepublikazaleen eta Errepublikaren aurkako kontserbadoreen artekoa izango da (xuriak eta gorriak). Askotan, literatura erlijiosoa Errepublikaren aurkakoa izango da oso; laizismoa, orduan, agertzen hasiko da euskal letretan. Erlijiosoen artean, hedapen handia izan zuten Michel Elissamburu apaizaren Zer izan diren eta zer diren oraino framazonak munduan eta Frantziako hirur Errepubliken ixtorioa laburzki; laikoen artean, Piarres Adame pikaroaren ibilaldiak kontatzen dituen eleberritxoa da famatuena. Bere autorea Michelen lehengusua zen Jean-Baptiste Elissamburu. XIX. mendearen bukaeran agertu ziren biak. XIX. eta XX. mendeen arteko uztartzean, izen handi bat agertu zen: Resurrección María de Azkue. Lekeition jaioa, Bilbon apaiz, musikografoa, filologoa, kazetaria, Bizkaiko Foru Aldundiaren euskal katedra bereganatu zuen, esan bezala, Miguel de Unamunorekin eta Sabino Aranarekin lehiatuz. Lehenengo ikastolak sortu zituen, gramatikak eta hiztegiak argitaratu, eta 1919an Euskaltzaindiaren lehen zuzendaria izan zen. 1901ean Ipar Euskal Herriko idazle eta kazetariek Hendaian bilera bat egitea proposatu zuen, euskarazko aldizkarietako idazkera batzeko. Sabino Aranaren ideia linguistiko berezien aldeko lagun askoren presentziak beldurtuta, Hegoko idazle-kazetariekin ez dute adostasunik lortzen. Iparrean halako batasun bat lortuta, hegotarrak hasi ziren hizkuntzaren batasuna egiteko oinarriak jartzen. Euskal Esnalea elkartea eta izen berdineko aldizkaria sort ziren, biak Gregorio Mujikaren eskutik. Julio de Urquijok Revista Internacional de los Estudios Vascos sortu zuen, 1918an Eusko Ikaskuntza eratu zenean bere organoa bihurtuko zena. Eusko Ikaskuntza Institut d'Estudis Catalans delakoan inspiratu zen. Urtebete geroago, bere eskutik, Euskaltzaindia ere hasi zen lanean. Lehenengo garaian, Gerra Zibila arte, Euskaltzaindiak ortografia bateratu bat proposatzea lortu zuen, gehienek nahiko ondo onartu zutena. Hala ere, euskara batu edo literario bati buruzko akordiorik ez zuen lortu. Inkesta bat
egin zuen akademiak horri buruz zerbait esan zezaketen idazle eta jakintsuen artean, eta oso iritzi ezberdinak jaso zituen. Batzuek, Urquijok adibidez, eredu klasiko bat proposatu zuten (Leizarragarena); beste batzuek barietate berri bat sortzea nahiago zuten, euskalki ezberdinak batuz; beste batzuek, azkenik, euskalki bat oinarri hartuta gainontzekoen ekarpenekin literatur hizkuntza bat egitea nahiago zuten. Azkuek proposatu zuen irtenbidea horixe zen; bizkaieraduna izan arren, gipuzkera osotu baten aldekoa zen, Donostiako Argia aldizkarian (1921-1936) erabiltzen zen ereduan inspiratuta. Astekariaren sortzaile nagusietako bat izan zen Bittor Garitaonandiaren iritzia ere berdina zen, bizkaitarra eta bizkaieraduna bazen ere. Bitartean, Iparrean dialektoez gaindiko beste barietate edo koiné bat egin zuten, eta 1945ean kodetuta gelditu zen. Batik bat Eskualduna astekarian (1883-1944) sendotu zen eta gero, behin agintari frantsesek itxita II. Mundu Gerran nazien alde agertzeagatik, Herria astekarian. Azken aldizkari honen zuzendaria eta sortzailea izan zen Piarres Lafittek argitara eman zuen nafarrera-lapurtera literario izeneko barietate idatzia.
Gerra Zibilak eta frankismoak ez zuten Euskaltzaindia bertan behera utzi, baina bai oso egoera ahulean. Eusko Ikaskuntza, aldiz, debekatu zen, eta intelektual euskaldun asko gerran hil edo erbestera joan ziren. Gerra ondorengo euskal literaturaren figura handienetako bat Nikolas Ormaetxea Orixe izan zen. Beste batzuk ere sortuko dira; esaterako, Andima Ibinagabeitia edota Jokin Zaitegi. Euskarazko literatura, batik bat, atzerrian argitaratuko da urte ilun haietan. 1960eko hamarkada arte ez dira ozenki entzungo Hego Euskal Herrian euskararen aldeko ahots batzuk. Joxemiel Barandiaran, batik bat, aipatu behar da. Nafarroako Unibertsitateko euskal katedra eskaini zioten. Francoren erregimenarekin kritikoa izan zen Antonio Tovar falangista ohiak ere Koldo Mitxelenari Salamankako Unibertsitatean filologia irakastea eskaini zion. Mitxelena euskal filologiaren figura handia izango zen, eta euskara batuaren bultzatzaile nagusietako bat. Erabilera jasoetarako hizkuntza bateratua izango zen frankismoaren azken urteetako behar bat, Gabriel Aresti bilbotarra bezalako idazleen belaunaldiek hala eskatuta. Euskaltzaindiak 1968an Arantzazuko Kongresua antolatuko du, eta bertan hasiko da euskara batuaren ibilbidea. Ez ziren, ordea, kritikak eta mesfidantza falta: aurreko belaunaldietako idazle zahar batzuek ez zuten eredu berria onartu eta beste akademia alternatibo bat, Euskerazaintza, sortu zuten. Erreforma batzuek eztabaida bortitzak eragin zituzten; h hizkiaren presentzia, esaterako, Bidasoaz harantzagoko euskaldunek hitz batzuen hasieran (hau, hori) edo kontsonante
batzuekin batera (epherra, ekharri, ethorri) erabiltzen zutena, eta euskalki batzuetan soinu hasperendun bat errepresentatzen zuena, Hegoan ez zen erabiltzen. Euskaltzaindiak hala moduzko konponbide bat proposatu zuen, belaunaldi zaharreko idazle batzuek komunistatzat hartu zutena. Erabat ondu gabe dagoen prozesu bat bada ere –adibidez, 1994ko Leioako Kongresua arte ez zen hitanoa estandarizatu– barietate berriaren onespena oso altua da. Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko estatutuek diote hizkuntza kontuetan Euskaltzaindia dela organo gorena; bietako toponimia ofiziala, esaterako, Akademiak erabaki du. Euskara batua oso hedatua dago hezkuntzan eta komunikabideetan, batik bat Euskal Irrati Telebistan eta Berria egunkarian. Hegoan behintzat, ofizialtasunak aurreko garai historikoetan bultzada ezezaguna jaso du euskarak. Aldi berean, euskalkiek (eta tokian tokiko barietate batzuek ere) bizirik diraute, eta nola edo hala hezkuntzan eta komunikabide batzuetan erabiltzen dira. Bizkaieraren forma estandarizatuak badaude. Tokian tokiko komunikabide batzuek bertako barietateak erabiltzen dituzte, batuarekin batera, ikuspuntu linguistikotik konponbide diskutigarriak badira ere. Hala nola, fonetismoak edota laburdurak erabiltzen dira, erregulartasunaren kaltez: ein dittut edo afarixe bezalako formak, egin ditut edo afaria erabili beharrean, esaterako. Ipar Euskal Herrian, bestalde, batuaren erabilera murritzagoa da.
1.1.3. Gaur egungo egoera juridikoa eta demografikoa
Euskararen egoera juridikoa oso ezberdina da mintzatzen den lurraldeetan, segun zein den bakoitzaren antolaketa politiko-administratiboa. Babespen juridikoa handiagoa da Euskal Herriko Autonomi Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan Ipar Euskal Herrian baino, azken hau frantziar estatuko Pirinio Atlantikoen departamentuan sartua baita. Azken urteotan, aldiz, baita bertan ere arau-garapena handixeagoa izan da; esaterako, Euskaltzaindia errekonozitu du Frantziako gobernuak. Espainiar estatuko erkidegoetan, aldiz, egoera juridikoa oso ezberdina da, bi eredu erabat ezberdin aukeratu baitira. Bietan, euskara eta gaztelania ofizialkideak dira. Gogora dezagun, bestalde, 1978ko espainiar Konstituzioak bere 3. artikuluan dioela derrigorrezkoa dela gaztelania ezagutzea, autonomi erkidegoetako hizkuntza ezberdinak ezagutzea aldiz, eskubide bat dela. Horrek, zer esanik ez, babespen juridiko oso ezberdina ematen die gaztelaniari eta bestelako hizkuntzei. Euskal Herriko Autonomi Erkidegoaren 1979ko estatutuak euskara bere lurralde osoan ofizialkideak dela dio. Hizkuntz Arandia garatzen duen
1983ko Euskararen Erabileraren Normalizaziorako Legeak, beste gauza batzuen artean, EHAEko biztanle guztiek administrazioaren aurrean euskaraz zein gaztelaniaz aritzeko eskubidea dutela dio, eta administraziotik erantzuna edozein hizkuntzetan jasotzeko eskubidea ere bai. Nafarroako Foru Erkidegoak, aldiz, eredu ezberdin bat eratu du. 1986ko Euskarari buruzko Legeak 1982ko Foruaren Hobekuntzan jaso zen koofizialtasuna garatu zuen. Nafarroa hirutan banatu zuen: zonalde euskalduna (Iparrean, non biztanleria nafarraren %11 bizi zen), mistoa (erdialdekoa) eta ez euskalduna (Hegoalde osoa). Hiritar euskaldunek administrazioaren aurrean duten eskubideen osotasuna lehen zonaldea bakarrik errekonozitzen da. Euskara mintzatzen den frantziar estatuko lurraldeetan (Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan) 1992an egin zen Konstituzioaren erreformatik euskara Errepublikaren hizkuntzetariko bat dela onartzen da, lege-babespena frantsesak bakarrik jasotzen badu ere; gainontzekoak toleratzen dira, horregatik haien garapena hizlarien eskuetan dago batik bat. Euskararen ezagupena eta erabilerari dagokionez, argi dago handiagoa dela lehena bigarrena baino. Belaunaldi berriek hizkuntza ikasi (eta hizkuntzaz ikasi ere) egiten dute hezkuntza-sare publikoan, eta, beraz, ezaguera oso hedatua dago. Eguneroko erabilera harreman sozial, familiar eta adiskideen artekoan, aldiz, ezagupen hutsaren mailatik oso urrun dago. Estatistika ofizialetatik hartutako datu batzuek euskararen ezagupen eta erabileraren arteko alde handiaren zergatia eta azken urteetako garapena ulertzen lagunduko digute. Euskaraz mintzatzen diren hizlarien kopurua zehaztea zaila bada ere, hizkuntzaren presentzia mantentzen den lurralde guztiak hartuta 800.000, beharbada milioi batekoa izango litzateke. Estatistikek erlatiboki laguntzen dute, askotan lagunei galdetzen baitzaie ea hizkuntza ezagutzen duten, eta haien erantzuna izan daiteke baietz, esaldi bakan batzuk ahoskatzeko gai badira ere; noizbehinkako hizlaritzat izan dezakete haien burua. Horregatik, hurrengo datuetan nahiago izango dugu benetako erabilerari erreparatzea, ez –garrantzitsua bada ere, zer esanik ez– hizkuntzaren ezaguera pasibo hutsari, oinarrizkoak zein goragokoak izan baitaitezke. Euskal Herriko Autonomi Erkidegoan, non euskararen ezagupena maila altuagoan dagoen (Nafarroan %10 da, gutxi gorabehera), Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntz Politikarako Idazkaritzaren eta EUSTATen datuen arabera, euskara egunero edo erabiltzen dugula 415.623 lagun. Biztanleria osoa bi milioikoa da, gutxi gorabehera. Oro har, EHAEko biztanleriaren laurdena euskaldun aktiboa da, orduan.
1. grafikoa: EHAEko biztanleria eta hizkuntzen ezagupena, lurraldeka (hizkuntza oficial bakoitzeko hizlarien kopuru osoa)
Euskara Gaztelania Biak Guztira Araba 10.295 263.902 6.661 286.387 Bizkaia 150.416 912.830 39.586 1.122.637 Gipuzkoa 254.912 366.527 40.765 673.563 EHAE 415.623 1.543.259 87.012 2.082.587 Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntz Politikarako Idazkaritzaren eta EUSTAT. Autorearen elaborazioa Lurralde historikoetan hizlarien banaketa ezberdina da. Euskaldun kopuru txikiena Araban dago, han non lehenik galdu zen euskara bere hiriburuan, Gasteizen, eta gaztelaniaren herrietatik (Gaztelatik eta Errioxatik) gertuen dagoena: 10.000 bat biztanle baino ez. Gehienak, gainera, ez daude Gasteizen, Iparreko herrietan baino (Aramaioko haranean, adibidez), non erabilera soziala mantendu den. Euskalki arabarra aspaldi galdu zen, apenas aztarnarik utzi gabe. Arabako Iparrean mintzatzen dena bizkaiera da. Beste alde batetik, esanguratsua da euskaldun gehien duen lurraldea ez dela populutsuena (Bizkaia), Gipuzkoa baizik: euskaldun erdia baino gehiago gipuzkoarrak dira (250.000 bat lagun). Gauza batzuk zehaztu behar dira, baino: guztiak ez dira gipuzkeradunak (Beterriko zein Goiherriko barietateen hizlariak, izan ere); badaude nafarreradunak eta bizkaieradunak. Beste datu bat ezin esanguratsuagoa da: Bilbo, EHAEko hiriburuetatik populatuena, ez da euskalduna; Gasteizen bezala, euskara bertako hizkuntza gisa duela mende batzuk galdu zen, edo galdu zuten. Bestela esanda, euskaldunen artean portzentajerik handiena Gipuzkoan dago, egunero erabiltzen dugunaren %62 alegia, biztanleen arabera bigarren lurraldea bada ere; Bizkaiak, EHAEko biztanle gehien duenak, euskaldunen %36 baino ez du. Lurraldeetan euskararen erabilera ezberdina ere ondo ikusten da bakoitzeko biztanleen artean euskara eguneroko hizkuntza gisa zenbatek aukeratzen duten kontuan hartzen badugu: Araban, euskaldunak %4 baino ez dira. Bizkaian, %14; Gipuzkoan, %38 (%42, euskara zein gaztelania erabiltzen dutenak kontatzen baditugu). Gipuzkoan bertan ere euskaldunak gutxiengo bat dira, argi dago: gainontzeko %56ak gaztelania nahiago du. Guztira, EHAEko biztanleen %20ak euskara erabiltzea nahiago du, %4ak euskaraz zein gaztelaniaz mintzatzen dela aitortzen du, eta %76ak gaztelania nahiago du.
2. grafikoa: EHAEko biztanleria eta hizkuntzen ezagupena lurraldeka (portzentajea)
Euskara Gaztelania Biak Araba 4 94 2 Bizkaia 14 82 4 Gipuzkoa 38 56 6 EHAE 20 76 4 Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntz Politikarako Idazkaritza eta EUSTAT. Autorearen elaborazioa Zer esanik ez, biztanleria gehiena hiriburuetan dago. 100.000 biztanle baino gehiago duten udalak ere badaude, esate baterako Bizkaiko Getxo eta Barakaldo. Bilboko eta Gasteizko euskaldunen portzentajea berdina da: %13. Donostian bikoitza da: %26. Bestela esanda: donostiarraren laurdena euskaldunak dira. Beraz, argi dago, zenbakien arabera behintzat Gipuzkoa dela euskaldunen erresuma, kopuru aldetik zein portzentajearen aldetik horixe baita EHAEn euskaldun gehien duen lurraldea. Hiriburuen artean, Donostia da euskaldunena.
3. grafikoa: EHAEko biztanleria eta hizkuntzen ezagupena hiriburuetan
Beste datu batzuek azken urteetan euskararen inguruan gertatutakoaren interpretazio dinamikoagoa ematen digute. Har dezagun, esaterako, hizlarien tipologia. Edozein hizkuntzatan logikoa denez, euskara ama-hizkuntza duten hizlariak nagusi dira; %57 (366.000 lagun). Hala ere, euskara ikasi dutenen kopurua ez dago hain urrun: 215.000 lagun, %34. Elebidunak, datu ofizialen arabera, %9 baino ez dira (58.000 lagun baino gehixeago), gutxiengo argi bat.
Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntz Politikarako Idazkaritza eta EUSTAT. Autorearen elaborazioa
Nabaria da, bestalde, EHAEn euskaldunen gorakada azken urteetan. EUSTATen arabera, gehikuntza ez da harrigarria, baina etengabea, eta lurralde guztietan gertatu da. 1996-2001. urteetan euskara ezagutzen dutenen kopurua 850.000 lagunetatik milioi batera pasatu da, ia biztanleriaren erdia. Datu hau eta aurrekoa, euskaldunak eta elebidunak 502.635 lagun direla dioena, ez dira bateraezinak, azken hau egunero mintzatzen direnei buruz ari baita, eta aurrekoa, ezagupen aktibo zein pasiboko hizlariak hartzen dituena da. Bien arteko aldea ere nabaria bada: 2001ean euskaraz hitz egiteko gauza zirela aitortzen zuten lagunei (1.000.302, zehazki) egunero hitz egiten dutenak kentzen badizkiegu (502.635), euskaldun pasiboak 497.667 ziren. Beste modu batez esateko, erdia euskaldun aktiboak dira eta beste erdia, pasiboak.
Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntz Politikarako Idazkaritza eta EUSTAT. Autorearen elaborazioa
Zergatik gertatu da euskaldun aktibo eta pasiboen gehikuntza? Adierazle estatistikoek diotenez, 1991. eta 2001. urteen artean euskara ama-hizkuntza zutenen kopurua gutxitu zen; Araban bakarrik igo zen, euskaldun gutxien duen lurraldea; Bizkaian eta Gipuzkoan, baino, jaitsi egin zen. Bestalde, beste ama-hizkuntza bat duten euskaldunen kopurua igo da, umetan eskolan ikasi dutenak edo heldutan euskaltegietan ikasi duten euskaldun berriak. Taula honek garapenaren ideia grafikoago bat ematen digu: Bizkaiak euskaldun berri gehien ematen du (%42), Gipuzkoak %39 eta Arabak %19. Azken lurralde honetan bakarrik igotzen dira bi adierazleak, euskaldun zaharren eta berriena. Euskaldun zaharren artean jatorriz elebidunak direnak gehitzen dira. Guztira ez dira horrenbeste gehitu (43.000 izatetik 58.000 izatera pasatu dira EHAEn, 15.000 lagun hamar urtetan), portzentajeari dagokionez, baino, nabaria da haien pisua. Kasu honetan ere Gipuzkoa da elebidun gehien duen lurraldea: EHAEko erdia. Bizkaikoak %43 dira eta arabarrak %7.
Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntz Politikarako Idazkaritza eta EUSTAT. Autorearen elaborazioa
Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntz Politikarako Idazkaritza eta EUSTAT. Autorearen elaborazioa
Azkenik, interesgarria iruditu zaigu euskaraz alfabetatu diren helduak aipatzea. Kopurua jaisten ari da, argi dago; hezkuntza-sistemak bermatzen du (bermatu behako luke, behintzat) belaunaldi berri guztien alfabetizazioa eskolan, hezkuntza-sistemaren helburua bi hizkuntza ofizialak menperatzea baita. Beste euskal lurraldeetan panorama ez da hain esperantzagarria. Nafarroako Foru Erkidegoan euskaldunen kopurua %10koa da, gutxi gorabehera, %6,6k euskara badaki baina ez du normalean erabiltzen, eta 581 erdalduna da. Ipar Euskal Herrian, aldiz, portzentajea EHAEn baino handiagoa da (%24,7 euskaldun aktiboak dira, eta %11,9, euskaldun pasiboak), baina, biztanleria urria denez gero, guztira askoz gutxiago dira. Konklusio gisa: euskaldun kopuru eta portzentaje handiena Gipuzkoan dago, eta bere hiriburua, Donostia, 100.000 biztanle baino gehiagoko hirietan euskaldun gehien duena ere bada. Hala ere, EHAEn eta bere lurralde historiko guztietan euskara ez da gehien mintzatzen den hizkuntza, populazioaren erdiak euskara badaki ere. Izan ere, euskaldun erdia aktiboa da eta beste erdia, pasiboa. Eskolaratzea ezin garrantzitsuagoa da euskaldunak alfabetatzeko orduan, helduen alfabetizazioak gero eta garrantzi gutxiago duen bitartean, beharrezkoa ez delako. Eguneroko euskaldunen gehikuntza nabaria da, baina ez da harrigarria; batik bat, ama-hizkuntza gaztelania dutenen artean gertatzen da, eta ez euskaldun zaharren artean. Beharbada, euskararen etorkizunaren zati handi bat euskaldun berrien eskuetan egon zitekeen, baina, aldi berean, sektore honetan omen daude euskaldun pasibo gehienak. Erronka, beraz, zera da: euskara ezagutzetik euskara erabiltzera pasatzea.
2 Euskal kazetaritzaren aurrekinak
Euskal Herriko kazetaritza, ingurukoekin konparatuta, berandu samar sortu zen. Egia da gure arteko lehen aldizkariak XVII. mendean hasi zirela, baina ahalegin haiek, garrantzitsuak izan arren, ez zuten jarraipenik izan. Euskal Herriko kazetaritza ez da XIX. mendearen erdialdera arte hasiko. Euskarazko kazetaritza berantiar samarra izateak ez du esan nahi Europako beste hizkuntza gehienetan bezala prentsaren aitzindaririk ez egotea; urriak izan arren, baditugu adibide batzuk: esate baterako, kronikazko balada eta olerkiak, paskinak edo errelazioak.
1.2. Paskinak eta bertso iraingarriak
Euskarazko kazetaritza berant samarra izateak ez du esan nahi Europako beste hizkuntza gehienetan bezala prentsaren aitzindaririk ez egotea; urriak izan arren, baditugu adibide batzuk: esate baterako, XVII. mendean Tolosan agertu ziren paskinak. Antzeko gauza bat aipatzen digu José Mª Satrustegik Iker aldizkarian, "Lasarteko bertso paper zahar bat (1716)" artikuluan.
Bertsopaper haietan pertsona baten kontrako zirikada eta irainak botatzen zituen egile ezezagunak. Dirudienez, bertsopaper haiek bertsolaritza, gaur egun ezagutzen dugun moduan behintzat, baino zaharragoak dira.
1.3. 1766ko errelazioa
Kazeta ez izan arren, kazetaritzatik gertuen dagoen aurrekina errelazio bat da. Errelazioak ez dira aldizkariak, baizik eta noizbehinka gertakizun zehatz eta garrantzitsu baten berri emateko argitaratzen diren orriska batzuk. Benetako aldizkariak sortu aurretik, XVI. mendean, agertu ohi ziren. Kazetaritzaren garaian ere, XVII. mendeaz gero, argitaratzen jarraitzen dira, herri xehearentzat batez ere. Beraz, ez da hain arraroa euskaraz ere errelaziorik agertzea. Guk ezagutzen dugun bakarra 1766koa da. Frantsesezko errelazio galdu baten itzulpena omen da: Jaun Dauphin cenaren eritassuneco circonstancia berecien errelacionea, haren Coffesorac arguitarat emana du izena, eta Fauvet-Duhart inprimatzaileek argitaratu zuten Baionako Pont Majour-ko bere etxean. Gaia errege Louis XVI.aren aitaren heriotza da, 1765eko abenduaren 25ean gertatua. Bederatzi orrialde dira, laurdenean eginak, lapurteraz idatziak. Errelazio honek zera kontatzen du: Delfinaren azken egun eta orduak, elementu dramatiko eta ia hagiografiko askorekin: "Ene desseinua ez da, agueri den beçala, Jaun Dauphinaren historioa iscribatcea [...]. Contentatuco naiz explicatceaz, manera simple eta lano batean, haren azquen circonstantia bereciac [...]", dio aitortzaileak kontaeraren hasieran. Gertakizunen kontaeran bai Delfinaren, bai bere ondoan azken orduak eman zituzten zaldun eta elizgizonen aipu zuzenak tartekatzen dira. Baliabide hau gaur egun ere erabiltzen da kazetaritzan.
Argi dago irakurle-multzo bat bazegoela zonalde hartan, eta ez da batere harritzekoa, kontuan hartzen badugu lapurtera klasikozko literatura (Axular eta bere taldearekin mende bat lehenago hasi zena) nahiko garatua zegoela. Irakurleriak bertako komunikabideak behar zituena. Euskaraz ere bai, eta horren froga da euskal kazetaritza, pausu zuhurrak badira ere, ia Euskal Herriko erdarazko prentsarekin batera hasi zela. Garai modernoa hasi zenerako, euskaldunak informazioaren beharra sentitzen hasiak ziren, eta, aldi berean, euskaraz idazten zekitenek ere –Fishman-en terminologia erabiliz custodios linguae zirenak– euskaraz informatzeko komenigarritasuna ikusten zuten.
2.1. Euskarazko agiri publikoak
Publizismoari dagokionez, Aro Garaikidean behin sartuta adibide gehiago eta sendoagoak, asko ez badira ere, aurkitzen ditugu. 1789ko Iraultzaren lehen momentuetan iraultzaileek lege-testuak patois eta Frantziako hizkuntza guztietara itzultzea erabaki zuten. 1790eko urtarrilaren 14ean Nazio Batzarrak Frantziako leku guztietako hizkuntza eta patoisetara itzultzea agindu zuen. Dugas-ek, Barère-ren Point du Jour aldizkariko idazle batek, bere gain hartu zuen Nazio Batzarraren erabaki guztiak itzultzea. Horretarako, Parisen bulego bat antolatu zuen, 1791n eta 1792an izugarrizko lana eta ehunka itzulpen egin zuena. 1795ean ere dokumentu elebidunik aurkitzen dugu. Saiakera hark ez zuen asko iraun. Arazo linguistikoak agertu ziren: patoisek, frantsesa ez ziren Frantziako beste dialekto eta hizkuntzek alegia, ez zuten ez ortografiarik ez idazkerarik, edo behintzat, beren garapena ez zen oso handia, euskara kasu. Patois eta hizkuntza haiek, bestalde, oso banatuak ziren, eta, nahiz eta borondate oneko saiakerak egin –patois batentzako hizkuntza moyenne edo estandar bat ere asmatu zuen Bernadauk Giza Eskubideen deklarapena gaskoira itzultzeko, "gascon mitoyen entre tous les jargons" (Certeau et al., 1975: 48)–, egoera linguistikoak nahasiegia ematen zuen.
Arazo linguistikoak eta politikoak sortu ziren: Iraultzaren lehen urteetan Barère-ren eta Grégoire abadearen informeak aurkeztu ziren, Comité de Salut Public sur les Idiomes batzarrean lehena eta Instrukzio Publikoaren Konbentzio Nazionalean bigarrena (Certeau et al., 1975: 291-317).
Ikusten dugunez, Iraultza Frantsesetik bai iraultzaileak eta bai atzerakoiak herria edo, lehenengo euskal kazetetan agertuko den bezala, populua bereganatzen saiatu ziren, herrietako jende hura, nekazari edo laborariak, patois batez mintzatzen ziren haiek. Ancien Régimetik modernotasunerantz hasitako bide horretan sortuko da, hain zuzen ere, euskarazko prentsa Ipar Euskal Herrian, Grégoirek berak aipatzen zuen era batez: almanakak.
Gure ustez almanakak dira euskarazko kazetaritzaren hastapenak. Arazo metodologikoak planteatzen badituzte ere, euskal almanakak ez dira, kasu gehienetan, egutegi hutsak, informazioa baita haien helbururik nagusietako bat. Horrek ez du esan nahi egutegi hutsik ez zegoenik. Eta lehenengo bi adibideak badira horrelakoak. Egia esan, ezin dugu euskaraz idatzi eta argitaraturiko lehenengo almanaka edo, egilearen beraren terminologia erabiliz, Kalendrera sartu ikertzen ditugun aldizkari eta almanaken artean. Arrazoi nagusi batengatik: egutegi unibertsal hark ez baitzuen aldizka agertzeko gogorik. Joanes Leizarragak 1571n idatzitako Kalendreraz ari gara. Ez zen Testamentu berria lehen aldiz euskarara itzuli zuenaren obrarik inportanteena. Egutegi unibertsal hura argitaratu zen Leizarragaren beste obra txiki batzuekin batera eta, esan bezala, egutegi hutsa baino ez zen. Dena den, eta kazetaritzatik kanpo badago ere, gogoratu nahi genuke ez zaigula kasualitatezko gauza iruditzen euskaraz argitaratutako lehenengo liburuetariko bat egutegi bat izatea. Askotan errepikatu da inprentak guztientzako idazkiak ekarri zituela, eta Europako hizkuntza gehienetan bi liburu mota, batez ere, kaleratzen zirela: Bibliak eta egutegiak. Dirudienez, aldizka agerturiko lehen inprimakiak almanakak izan ziren, 1448. urteaz geroztik Maguntzian argitaratzen ziren egutegietatik zetozenak. Batzuen ustez, Frantziako lehen almanaka 1448koa dugu (Albert, 1990: 16); gehienen ustez, ordea, lehenengo almanaka, Le Kalendrier des Bergers, 1491n sortu zen (Weill, 1979: 12); 1550ean, esate baterako, L'Almanach de Nostradamus ospetsua agertu zen. Europako lehenengo aldizkariak urterokoak izan ziren, hala nola Messrelationen, Machel von Aitzing-ek 1588an Frankfurten argitaratu zituenak (Albert, 1990: 16). Gogora ekarri nahi genuke letra inprimatuaren hedatzaile eta bultzatzailerik sutsuenak protestanteak izan zirela. Beraz, Leizarragaren kasua bere garaiko Europako egoeran kokatu behar dugu: argi dago apaiz kalbinista hark literatura –uler dezagun literatura hitza zentzu zabalean– herrikoia nahi zuela, herriarentzako literatura hain zuzen ere. Badakigu nola ildo hura moztu zen, eta nola euskara apaiz katolikoen menpe geratu zen mende luzeetan zehar. Aipatu genero hauek guztiak, kazetaritzaren aitzindarietan kokatzen direnak, litterature de colportagetzat har daitezke. Hona hemen Pierre Albert-ek dioena:
Euskal kazetaritzaren kasuan, Albert-en hitzak ezin egokiagoak iruditzen zaizkigu. Luzaro iraun zuten almanakek. Euskal Herrian, XX. mendeko hamarkadetan ere agertzen ziren Iparrean.
Euskal Herrian genero horren bigarrena Jose Paulo Ulibarri arabarraren egutegia izan zen. 1815ean Bilbon bizi zen albaitari euskaltzale sutsu hark, apustu bat zela medio, Eusquerasco egunaria erderazcotic itzuliya Vizcaya, Guipuzcoa eta Arabaco probintziarentzat 1815garren urterako kaleratu zuen (Akesolo, 1990). Egutegi hark ez zuen jarraipenik izan arazo ekonomikoengatik.
Hurrengo atal batean aldizkako almanakak aztertzeko parada izango dugu, oraingoz iker ditzagun euskal kazetaritzaren beste aurrekin batzuk.
4.1. Frantziako Iraultzatik Gerra napoleonikora
Gure ustez bertsolaritzak badu zerikusirik informazioarekin edo, behintzat, informazio mota batekin. Antonio Zavalak, bertsolaritzan adituena, esaten digu bertsolaritza, gaur egun ezagutzen dugun moduan, XVIII. mendeko azken urteetan eta XIX. lehenengoetan hasi zela, hau da, Iraultza Frantsesa suertatu baino urte batzuk geroago eta Gerra Napoleonikoetan.
Beraz, euskal kazetak agertu ezinean, XIX. mendearen hasieran, Gipuzkoa eta Bizkaian beste komunikazio mota batzuk agertu ziren Karlistadekin batera. Antonio Mª Labaienek bertso haiek aztertu ditu. Hemen adibide bakan batzuk baino ez ditugu aipatuko: Iturriagaren bertsoak eta Muñagorriren kantak irakurtzeak zehazkizun asko emango dizkigu. Bertso haiek leku eta bazter guztietan kantatu eta ezagutzen ziren, eta beraz, propaganda egiteko bide egokia ziren. Are gehiago, bertso propagandistak egiteaz gain, informaziokoak ere agertu ziren, esate baterako R. M. Azkuek Cancionero Popular Vascon jasotzen zuena, 761.-762. orrialdeetan. Karlistadako koplei dagokienez, Labaienek berak coplas de propaganda deitu zituen (Labaien, 1974: 385). Azpimarragarria da nola ahozko bertsoetatik bertso idatzi eta inprimatuetara pasatzen den. Bertso paperak merkatu, feria eta herri guztietan saltzen ziren. Badago, orduan, faktore oso garrantzitsu bat: irakurleria baten agerpena –euskararen egoerak uzten zuen neurrian–, publiko bat gero eta alfabetatuagoa, eskakizun edo exijentzia berriak zituen irakurleria bat, audientzia moderno bat alegia. Euskarazko prentsa agertzeko ordua zen.
1.1.1. Lehen euskara hutsezko aldizkariaren egitasmoa
Hala ere, egitasmoa ez zen guztiz ahaztu, 1834an bertan aldizkari batean lehenengo euskarazko testuak aurkitzen baititugu, El Correo del Norten agertuak hain zuzen ere. Gure hipotesia indartzera dator, lehendabizi, aldizkari hori euskarazko aldizkariaren egitasmoaz hitz egin zen momentutik kaleratu arte oso aste gutxi pasatu zirelako. El Correo del Norte. Periódico
Ziur aski, euskarazko saiakera haiek ez zuten eragin handirik izan Gipuzkoako nekazariengan. Aldizkariaren beraren argitalpena ere eten behar izan zuten ekainean, banatzeko arazoak zirela-eta. El Correo del Nortek ezin izan zuen bere helburu nagusienetarikoa behar bezala bete.
Hego Euskal Herriko lehenengo urratsek zera erakusten digute: euskarazko prentsa momentu historiko zehatz batean sortzen dela, lurraldeetako modernizazioa, gizarte berria hasten den momentuan. Ideien polarizazioak eramaten ditu euskaldunei publizitate, propaganda eta informazio baliabide guztiak erabiltzera, bai Ipar Euskal Herrian, bai Hego Euskal Herrian, nahiz eta bi aldeetako egoera desberdina izan. Apaiz katolikoak –politikoki xuriak, reactionaires, Vinson-en hitzetan-, ordura arte hizkuntzaren zaindariak, liberalismoaren aurka agertzen dira. Eta liberalak -beltzak karlistentzat, gorriak Frantziakoentzat- bere lekua betetzeko ahaleginak egingo zituzten.
Dudarik gabe, azken hauen presentzia murriztua izan da. Baina Euskal Herriaren historian zehar -eta konkretuki, euskal kazetaritzaren historian, lan honen xedea dena alegia- zentzu zabaleko liberalak une zehatz batzuetan euskararen erabilpena berreskuratzen saiatu ziren.
El Correo del Norten agertzen badira prentsan idatzitako lehen euskarazko testuak, lehenengo euskara hutsezko aldizkaria Joseph-Augustin Chahoren Uscal Herrico Gaseta da. 1848an agertua, L'Arielen antzekoa zen. Chahok bultzatu eta idatzi zuen aldizkari hark izen batzuk izan zituen: L'Ariel eta Le Républicain de Vasconie, besteak beste. Arrazoi batzuengatik -frontispizioa, egoitza eta inprimategi berdinak, mamia ere antzekoa- L'Arielekin batera aldizkari bakartzat har dezakegu. Baina, beste aldetik, L'Arielen bilduma ikusita, konturatu gara Uscal-Herrico Gaseta agertu zen egunetan L'Ariel ere kaleratu zela; beraz, euskarazkoa ez da frantsesezkoaren eranskin edo gehigarririk, ez eta itzulpen edo moldaketarik ere. Uscal-Herrico Gaseta, gainera, aparte saltzen zen. Argi eta garbi erakusten du bere bultzatzaileak nor den kazetaren arduraduna, frontispizioan bertan "Redactore, Augustin Chaho" dela esaten baitigu. Bertan azpimarratzen zaigu noiz kaleratu nahi zuen "Uscal-Herrico Gaseta aguertçen da astian-behin" esaten duenean. Aldizkaria birritan bakarrik agertu zen, hilabetean. Informaziokoa ere bazen, Frantziako zein Espainiako
berriak baitzekartzan, baina iritzia (garai hartako aldizkari gehientsuenetan bezala) nagusia zen. Hala ere, eta aurrera jarraitu baino lehen, esan dezagun beste gauza bat: L'Arielen azken zenbakia (artean Le Républicain de Vasconie izena zuelarik), 1852ko otsailaren 19koa alegia, euskara hutsez agertu zen, tankera berdinarekin. Alde batzuk, ordea, aurki ditzakegu: Uscal-Herrico Gaseta txikiagoa zen, bi zutabetan banatua, eta lau orrialdez osatua, Le Républicain de Vasconieren azken zenbaki hura handiagoa (L'Arielen neurrikoa, hain zuzen ere), lau zutabetan banatua eta bi orrialdez osatua. Biak agertzen ziren Chaho hauteskundeetara aurkeztu zenean. Chahoren gogoa -Ipar Euskal Herriko garai hartako ezaugarria da- nekazarienganako eragina bilatzea zen, nekazarien iritzia apaizen -xurien- menpe baitzegoen.
Chahoren Gaseta izango da beste aldizkari batzuen aintzindaria, bai xurien aldekoak, bai gorrien aldekoak. Harez geroztik, almanakak izango dira iritzi publikoa joera baterako zein besterako eskuratzeko ahaleginak egingo dituztenak.
Uscal-Herrico Gaseta agertu zen urte berean, 1848an alegia, argitaratzen da lehenengo aldiz Jean-Baptiste Etcheberry apaizaren Escualdun laborarien adiskidea almanaka. Lehen urtean -gogora dezagun 1848. urterako almanaka urtebete lehenago inprimatu zela- aldizkaria egutegi hutsa da, eta ez luke arreta handirik mereziko hurrengo urteetan oso mami politikoa hartu ez balu. Agian Chahoren Gasetaren eraginez, Etcheberryk handitzen du bigarren urteko bere almanakan honen orrialde kopurua, eta informazio eta iritziak ematen hasten da. Xedeak argiki azaldu zituen 1851. urteko alean:
2.1.2. Xuri eta gorrien arteko lehiak eta almanakak
XIX. mendean almanaka mordo ikaragarri bat sortu zen. 1852an, Pauen, Egunari berria edo conseillu oneco almanaca, errepublikazalea, Frantziako hiri hartan euskal errepublikazale nukleo bat baitzegoen. Beste bat aterako zuten errepublikazaleek 1879an, Baionan inprimatzen zen Almanaca berria edo egunaria. Ziur aski haren jarraitzaileak Almanaka berria, 1885eco urthecoa, Almanaca berria edo escualdun egunaria eta Almanach [edo Almanak, beste urte batzuetan] berria izenekoak.
Errepublikazaleek, hitz batean esanda, estatu laiko bat proposatzen zuten. Hauexek dira xuri eta gorrien arteko lehiak ulertzeko giltzarriak: lehenik eta bat, estatuaren eredua, edo, are gehiago, gizartearena: Ancien Régimekoa, erregetiarra, erlijioak ordura arte bete zuen lekua eta garrantziarekin jarraituz, herritarra, ez hiritarra, eta abar. Hor barruan beste gatazka batzuk agertzen dira: hizkuntzari dagokiona, adibidez. Beste bi punturik aipagarrienak erlijioa eta hezkuntza dira.
Xurientzat, "societatea eri da, arras eri da", eta Euskal Herria fedegabeengandik eta beren doktrinengandik urrun mantendu nahi zuten. Xurien ideologia beraiek argitaratutako almanaken orrialdeetan eten gabe isurtzen da. 1888an sortutako Armanak Uskaran (hau ere xuria, baina Zuberoan agertua), 1789ko Iraultzaren bertsio partikularra ematen zaigu. Luzaroegi ez aritzearren, laburbilduz Michel Elissamburu bere Frantziako bigarren eta hirugarren errepublikaren ixtoria bitxia (1891) liburuan ematen diguna da. Armanak Uskaran, xurien beste almanaketan bezalaxe, Errepublikaren agintariek egiten zituzten legeen kontra doaz. Behin eta berriro diputatu gai xurientzako botoa eskatuko dute, batez ere Etcheverry familiakoentzat. Aukera politikoak zabalak izan arren, Euskal Herrian behintzat oso polarizatuta zeuden, bonapartistak (napoleontiarrac) xurien alde jartzen baitziren. Haiek ere beren almanaka atera zuten: Escualdun almanaca edo egunari berria, 1885ean eta 1886an, Baionan. Dirudienez, Jean Duvoisin bera (beste Bonaparte baten laguntzailea, Louis Lucien printzearena) almanaka napoleoniko honen zuzendaria genuen. Jakin badakigu Duvoisin eta Chaho ez zirela elkarrekin oso ondo moldatzen, eta 1848an (euskarazko lehenengo aldizkari hura agertu zen urte berean, alegia), Chaho herriz herri kanpaina politikoa egiten ari zenean, Heletako plazan (herri hartan bizi omen zen orduan tenientea zen Duvoisin) eztabaida sutsu bat mantendu omen zuten. Nahiz eta errepublikazaleek ahalegin guztiak egin irizpide haiek guztiak ezeztatzeko, polarizazio politikoa handiagotu egin zen. XX. mendean ere almanaka xuriak aurkitzen ditugu, edo antzekoak. Eskualduna astekarienak (Escualdun Gazetaren Almanaca, Eskualdun Onaren Almanaka, Eskualdunaren Almanaka eta Eskualdunentzat eskuarazko egunari edo almanaka berria) boteretsuenak ditugu. XX. mendeko 30.eko hamarkadan ere holakoak agertu ziren, hala nola Gauden gu eskualdun. Gure Herriaren Almanakaren kasua desberdina da, bere kutsua ez baitzen politikoa, kulturala baino. Polarizazio horren ildotik Le Réveil Basque errepublikazalea eta Eskualduna xuria, biak astekariak, sortuko dira XIX. mendeko 80ko hamarkadako azken urteetan.
Eskuarazko egunari edo almanaka berria, Baiona, 1909
Hego Euskal Herriko almanakei buruzko pasarte hau amaitzeko, Pío Baroja idazlearen aita zen Serafín Barojarenak ekarriko ditugu gogora. Honenak are bitxiagoak dira: Santo Tomasco Feriya (1877) eta Almanaque bilingüe (erderaz eta eusqueraz) para el año de 1879. Bietan bere literatur lanak agertzen dira. Azkenekoan erromatarren garaian kokatutako euskarazko opera bat, Almadeneko mehatzetan garatzen zena, Pudente. Iru actoco opera izenekoa. Horretaz aparte, egutegi hutsa baino ez dugu aurkitzen. Barojak, familia liberal batekoa eta bera ere liberal sutsua izan arren, ez zuen bere pentsamoldean almanaka honetan islatu. Benetako almanaka elebidunak, esan dezagun bide batez: egutegian erdaraz zeuden egunen izenak eta santu-izendegia, jaiak izan ezik (hauek euskaraz ematen ziren). Euskaraz ilargiaren faseak ere bazekartzan.
Hego Euskal Herriko eta Ipar Euskal Herriko egoerak arras ezberdinak ziren, begi bistan dago. Bitartean, Ameriketarako emigrazio eskergak ere bere eragina izan zuen prentsan.
4 Ameriketako prentsa XIX. mendean
1.1. Ameriketarako emigrazioa
XIX. mendean euskaldun askok eta askok, Iparraldekoek zein Hegoaldekoek, Ameriketara joan behar izan zuten. 1825. urtetik, euskaldunak Río de la Plata aldera, Montevideora batez ere, joan ziren. XIX. mendearen bigarren erdialdean, frantses gobernuak euskaldunen emigrazioa bultzatu zuen: 1848tik 1855era Ameriketara joan ziren euskaldunen kopurua bikoiztu egin zen. 80ko hamarkadako urteetan, Ameriketarako emigrazioa gailurrera iritsi zen. Euskal prentsa sortu zenerako, bazeuden Montevideon, Argentinan, Kuban eta Estatu Batuetako zenbait tokitan euskaldun bilgune oso garrantzitsu batzuk. Lurralde haietako prentsa eta komunikazioaren egoera hain desberdina izanik, laster hasi ziren euskaldunak beren aldizkariak argitaratzen.
1.2. Ameriketako lehen euskal aldizkariak
Ameriketako euskaldunek kaleratu zuten lehenengo aldizkaria Buenos Aires-eko Laurac Bat elkarteak izen berdinaz 1878an argitaratutako aldizkaria dugu. Montevideoko Laurak Batek ere beste bat atera zuen 1881ean, eta 1912an bazegoen Uruguaiko hiriburuan Euskal Erria izeneko beste bat. Osorik erdaraz zegoen, edo behintzat euskararen presentzia oso murritza zen. 1893an Buenos Aires-en La Basconia sortu zen, errebista bat, José R. de Uriartek bultzatu eta zuzendua. Beste batzuk aurkitzen ditugu: Euskal Herria (1898), Vasconia (1898), Haritza (1898), Irrintzi (1904), eta abar.
Emigrazioaren arazoen lekuko Hego Euskal Herriko aldizkari eta egunkarietan euskaraz idatzitako testuak aurkitzen ditugu, euskaldun emigranteentzako eginak, hala nola, 1883an Donostiako El Eco de San Sebastián egunkariak kaleratu zuen gehigarria, ¡Erne euskaldúnak! Eco de San Sebastián deritzon, Donostiako paper egunari, Guipuzcoako interes guztien eskudatzalleari eraikisun edo osagarria izeneko orria, 18. alearekin batera banatu zena. Bertan Chilera joandako euskaldunentzako abisuak ematen dira, Isidoro Paisal eta Avilak Montevideotik bidalitako gutunaren bidez: Asmoa da Araukania deritzaion bazter bat betetzea euskaldun prantzezespañolakin, suizo ta alemaniakin [...]. Ez bizirik eta ez ondasunik egon daitezke seguru paraje aetan iñorentzat [...]. Basamortu aundietan dijoaztenak perill aundiak daude indio basati oek ebazteko, iltzeko eta arrapatzen duten guztia eramateko [...]. Montevideoko euskaldunek ere gorriak ikusi zituzten: 300 gizagaisó baña geiago joan dira engañatuak asko modutara oraindik denbora asko ez dala, vapore batean sartuaz Burdeosen [...]. Jainkoari nai dakiola ezagutu dezazutela, gizon eskolatuak ezagutzen duten bezela, zer etorkizun ikaragarria datorkion ara joaten diradenai [...].
Euskara hutsez idatzitako prentsa Estatu Batuetan sortu zen, Ipar Euskal Herriko euskaldunen eskutik, Escualdun Gazeta (1885-1886) eta California-ko Eskual Herria (1893-1897) astekariekin. 1885eko Gabonetan agertu zen lehen aldiz oso bizitza laburra izan zuen Escualdun Gazeta hura. Lehenengo alea abenduaren 24an kaleratu zen. Bere egilea Martin V. Biscailuz abokatua izan zen. Haren ustez, "munduko lehemisiko escualdun gaseta" idazten ari zen, eta, harroa iruditzen bazaigu ere, 1848an Chahok beste bat argitaratu zuela baitakigu, ziur aski egiatan zioen. Informaziokoa dugu Los Angeles-eko astekari hura. Aldi berean, publizitateak aldizkariaren laurdena, gutxi gorabehera, betetzen zuen. Iragarkietan abokatua, sendagile eta negoziogile frantses, euskaldun eta amerikarrak agertzen ziren. Dirudienez, euskaldunek oso harreman komertzial onak mantentzen zituzten beren auzokoekin, Escualdun Gazeta iragarkiz josirik baitzegoen. Euskaldunak, amerikar gizartean nahiko ongi finkaturik, politikan ere sartuak ziren. Herriko hauteskundeen berri ematen zaigu lehenengo zenbakian. Biscailuz, dirudienez, demokrata zen. Escualdun
Gazetak garai hartan Los Angeles-en eta Ameriketan bizi ziren talde askoren berri ematen digu, hala nola txinatar eta indiarrena, gaur egun irakurtzean ezin bitxiago iruditzen zaizkigun istorioak.
Bere astekariak ez zuen iraupen handirik lortu, baina benetako informazio-kazeta bat osatu zuen. Bere inguruko berriak emateaz gain, Estatu Batuetako beste leku askotako albisteak ere eskaintzen zituen bere astekarian: Portland, Cleveland, Oregon, Filadelfia hirietakoak. Baita, agindu bezala, Europakoak ere: Parisekoak aurkitzen ditugu, Baionakoak, Biarritzekoak, Bordelekoak, Erromakoak, Madrilekoak, Londresekoak, Edinburgokoak. Eklipseen, ferien, burdinbidearen berri eman zuen. Eta bidea prestatu zuen arrakasta handiagoa izango zuen Ameriketako beste euskarazko astekarirako: California-ko Eskual Herria.
Urte batzuen buruan, J.-P. Goytinok, beste abokatu euskaldun batek, testigua hartu eta Ameriketako bigarren astekari euskarazkoa kaleratu zuen. Bitartean, Europan ere beste saiakera bat prestatzen ari zen. 2.2. Ameriketarako euskal aldizkari europarra: Gure Izarra Gure Izarra. Euscalerrico berriac astean bein izeneko astekariaz ari gara, 1888an Parisen agertua. Bi zuzendari zituen astekari hark, bat Europarako (Jean-P. Lengoust) eta beste bat Ameriketarako (François Buquet). Ezer gutxi dakigu egitasmo horretaz. Zero zenbakiak lau orrialde zituen; 1. aleak, berriz, zortzi. Bi ataletan banatuta zegoen, Espainiako eta Frantziako berrien artean. Euskal Herriko lurralde bakoitzeko herrietan bazituzten berriemaileak. Zoritxarrez, sinadurarik gabe, edo inizialekin bakarrik, izenpetuta daude astekarian agertzen diren artikuluak. Berriemaile horietatik bat bakarrik ezagutzen dugu: Marcelino Soroa donostiarra, euskal letretan -antzerkian, itzulpenean zein kazetaritzan- aritua.
Denetariko berriak zekartzan frontispizioan Iparragirreren poesia bat zeukan Gure Izarra hark: herri txikietako eguneroko gertakizunak, merkatuak, ganadu-feriak, ipuinak eta poemak, euskal festak, udaleko gauzak... Hitz bitan esanda, geroagoko euskarazko kazetaritzan konstante bihurtuko den informazioa, hau da, tokian tokikoa, herri bakoitzeko biztanleei interesatzen zaiena. Gainera, bi foiletoiri hasiera ematen zitzaien: Juan Vicente Araquistainen Etumeta-co baso-jauna, Gregorio Arruek euskaratua, eta J.-B. Dasconaguerreren Atheka-gaitzeko oihartzunak. Ezin dugu esan zer pentsamolde politiko zeukan astekari hark; ziur aski, bere bultzatzaileek ez zuten politikan sartzeko asmorik, irakurleria zabalago bat lortzeko esperantzarekin edo. Beraz, denbora laburreko argitalpena badugu ere, esan dezakegu benetan informaziokoa izan zela. Arazo ekonomikoak zirela medio -Parisetik Euskal Herri osora, eta Ameriketara banatzeko gastuak oso handiak bide ziren- edo bestelako arazoak -berriemaileen berriak garaiz ailegatzea, Hego eta Ipar Euskal Herriko berriak euskaldun guztiei interesatzea, astekariari behar bezalako batasuna ematea, irakurlearen prestaketa eta trebezia eskasa- laster desagertu zen askogura handiko egitasmo hura.
Los Angeles-eko California-ko Eskual Herria astekaria arrakastatsuagoa izan zen. Bere egilea J.-P. Goytino izan zen, esan bezala beste abokatu bat, Biscailuz baino errealistagoa, baina hau ez bezala errepublikazalea, ez demokrata. Kazetaria ere bazen, berak esaten digun bezala, lehenago Le Progres izeneko frantses aldizkari bat argitaratu baitzuen. Lehenengo zenbakia 1893ko uztailaren 15ean agertu zen, eta handik aurrera, larunbatero kaleratuko zen 1897ko abenduaren 18 arte (behintzat, hori da ezagutzen dugun azken alea).
sabant famatuenek iskribatzen dute paper hortan eta hekien artikuluak leituak dire, plazerekin, erresuma guzietan". Kazetaren banaketa hobeto egiteko, inguruko hirietan banatzaileak bilatu zituen: San Franciscon, Tehachipin, San Diegon eta Los Angelesen bertan. Lehen zenbakitik Goytinok Estatu Batuetako informazioaz gain, Europako (Espainiakoak eta Frantziakoak, baina logikoki, Ipar Euskal Herrikoa izanik, hango informazioak Espainiakoak baino leku gehiago betetzen zuen) eta Ameriketako beste lurralde batzuetako berriak ere eman zituen. Adibidez, Carnot Frantziako presidentea hil zutenean zenbaki berezi bat egin zuten, marrazkiak eta guzti. Berdin egingo zuen Cánovas del Castillo hil zutenean. Publizitatea ere bazeukan, Escualdun Gazetan beste leku betez. Bere albisteak laburrak izaten ziren, euskara garbiz idatziak, iritzi gutxirekin, lehen orrialdean ez bada. Literaturarentzako lekurik ere bazuen Goytinok, bera ere olerkari izanik. Zer esanik ez, banatzaileak zeuden herrietako berriei inportantzia handia ematen zaie (agian banatzaileek berek idatzi eta bidaltzen zituelako albiste haiek). Hala ere, Douglass-ek eta Bilbaok dioskutenez, azpimarratzekoa da nola Río de la Platan eta Mexikon ere irakurtzen omen zen (Douglass & Bilbao, 1986: 419), baina Nevadako eta Idahoko berririk ez zekarren, han euskaldun asko egin arren, beharbada haiek Hegokoak zirelako gehienbat, eta Kaliforniakoak berriz, Iparrekoak. California-ko Eskual Herriaren informazioan baporeen berriak ere agertzen ziren. Esan dugu Goytino errepublikazalea zela, eta ez bakarrik Ameriketako errepublikazaleen aldekoa, baita Frantziakoen aldekoa ere, hango hauteskundeen berri zehatzak ematen baitzituen astero. Kontuan hartu behar dugu Henri Berdoly Le Réveil Basque astekariaren bultzatzailearen eta Louis Etcheverry Eskualdunaren bultzatzailearen arteko lehien garaia zela. Berdolyren astekariarekin harreman ezin hobeak zituen California-ko Eskual Herriak, eta bere testuak sarritan transkribatzen zituen. Eskualdunarekiko harremanak, aldiz, ez ziren hain onak izaten. Astekaria bi bidetatik abiatu zen: Ipar Euskal Herriko berriak emanez, alde batetik, eta Kalifornia inguruko berriak beste alde batetik, hau da, tokian tokiko informazioa -Ameriketan zegoen Frantziako euskaldun batek egin zezakeena, alegia- garrantzitsuena izanik. Berriemaileak ere erakarri zituen, bi dira aipagarrienak: "Fermin" ("eskualdun missionest bat") eta "Manech". Haiek, gutun erara, artzain euskaldunen bizitzaren gorabeherak kontatzen zituzten. Literatura ere bazekarren, eta 1894tik aurrera foiletoiak argitaratzen hasi zen, Atheko-Gaitzeko oihartzunak, Erroma eta Jerusalem, J.B. Ducq, Hazparneko aphez misionestaz moldatua, San Franxes Xavier, Indietaco Apostulua, besteak beste. Goytinok bere olerkiak argitaratzen
jarraitu zuen, bai bere kazetan, bai beste aldizkari batzuetan ere. Eta bertsolariak ere agertzen ziren.
J.-P. Goytinoren astekariak zeregin garrantzitsu bat bete zuen, eta ongi egin ere. Hurrengo belaunaldiek ez zuten euskaraz idatzitako aldizkarien beharrik, amerikar gizartean gero eta sartuago baitzeuden -gogora dezagun nola Biscailuzek, eta gero Goytinok ere, gomendatzen zieten amerikar nazionalitatea lortzea. Euskarazko aipatu bi astekariak agertu ziren han non kazetaritzak izugarrizko bultzada jaso zuen.
Are gehiago, eredu bat osatu zuen (Timoteo Alvarez, 1987: 53-55). Haren ezaugarriak Escualdun Gazetan eta, batez ere, California-ko Eskual Herrian ikus daitezke: salneurri merkea (Goytinoren kazetak bost zentimo kostatzen zituen, The Worldek aldiz bi); hizkera xehea (Biscailuzek eta Goytinok euskara erraza, guztiek konprenitzeko modukoa eta modernoa erabili zuten, frantsesetik, gaztelaniatik eta ingelesetik hartutako maileguak konplexurik gabe erabiliz, oso luzeak ez ziren albisteetan); irakurleen eta argitaratzaileen interesak lotuta zeuden; pentsamolde argi eta garbi bat; eta sentsazionalismoa. Biscailuzek eta Goytinok (biak legegizonak) hilketak, epaiak, lehiak, tirabirak ekartzen zituzten beren astekarien orrialdeetan. Aldi berean, informazioa kontu handiz erabiltzen zuen Goytinok, agentzietatik edota Europa eta Ameriketako beste aldizkari eta egunkari batzuetatik lortua, nazioarteko informazioaren kasuan, edo bere berriemaileengandik, ingurukoaren kasuan. Escualdun Gazetak eta California-ko Eskual Herriak batik bat hasiera eman zieten euskaraz idatzitako informaziogeneroei, Europako euskal aldizkariak -Kontinente Zaharreko beste hizkuntzez egindako aldizkariak bezala- ideologikoagoak izaten baitziren. Ikerlarien ustez, 1880ko hamarkadan kalitate-jauzi bat ikus daiteke Ameriketako prentsa, Pulitzer-en egunkarien agerpenarekin, "un salto a la fase superior del capitalismo informativo" (Timoteo Alvarez, 1987: 27). Estatuek informazioa arautu zuten, agentzia handiak (Havas, Reuter, Wolff) sortu ziren. Pulitzer bere karrera egiten hasi zen 1883an, Escualdun Gazeta sortu baino hiru urte bakarrik lehenago. 1892an bere The World egunkariak 375.000 ale kaleratzen zituen egunero.
Frantziako Errepublika 1875eko urtarrilean 30ean finkatu zen, eta harez geroztik hiritarrak bitan banatu ziren: aldekoak eta aurkakoak. Nahiz eta lehenengo euskara hutsezko aldizkaria astekari bat izan (Chahoren Uscal Herrico Gaseta), haren iraunkortasun ezagatik beldurrik gabe esan dezakegu Ipar Euskal Herriko prentsa, eta baita Euskal Herri osokoa ere, almanakekin hasi zela. Haiek dira Frantziako eta Euskal Herriko jarrera politiko polarizatuen ispilu, batzuk xuri edo erreakzionarioenak, eta besteak gorri edo errepublikazaleenak.
Ipar Euskal Herriari dagokionez, errepublikazale edo gorriak saiatu ziren urteroko prentsatik beste aldizkatasun batera pasatzen. Zehazki, ahalegin hori Pauen zegoen bilgune errepublikazaleari zegokion, zeinak 1886an Le Réveil Basque astekari elebiduna argitaratzeari ekin zion. Ipar Euskal Herriko kazetagintzari buruzko testuetan (Lafitte, 1971) behin eta berriro esaten zaigu Le Réveil Basqueren garrantzia Eskualdunaren sorrerarako akuilu izatean bakarrik datzala. Ez dugu hemen Eskualdunaren garrantzia gutxietsi behar, ezta gutxiago ere, bai baitakigu, beste gauza askoren artean, orain arte euskaraz idatzitako aldizkaririk iraunkorrena dugula, mende erdi luzez agertu baitzen alegia, baina errepublikazaleen ahaleginak, askotan ahaztu samarrak, gogoratu nahi genituzke. Azken batean, Le Réveil Basque frantsesez eta euskaraz idatzitako lehen astekari iraunkorra dugu, Uscal Herrico Gaseta eta Escualdun Gasetaren ahaleginak hutsalak izan baitziren.
Le Réveil Basqueren argitaratzaile eta sortzailea politiko bat izan zen, Martial Henri Berdoly. Lehen zenbakia 1886ko uztailaren 11koa dugu. Igandero agertzen zen Pauen, Biarnon kokatu baina Mauleko arrondisamenduan sartutako hirian, ez baitugu ahaztu behar zona hura Behe-Pirinioetako departamentuan zegoela. Astekaria Nafarroa Behereari eta Zuberoari begira zegoen. Pauen, gainera, bazegoen bilgune errepublikazale bat, L'Independent egunkaria argitaratzen zuena. Egunkari haren inprimategian egiten zen Le Réveil Basque. Hortik ere almanaka gorri batzuk agertu ziren. Le Réveil Basqueren lehenengo zenbakietan argi eta garbi agertzen da astekariaren zeregina: urte hartako abuztuaren 1eko hauteskundeak zirelaeta, Berdoly-ren alde eta Diriart hautagai erreakzionarioaren aurkako lana egitea zen helburua. Bata gorria eta bestea xuria, argi dago. Zehatzago, Diriart bonapartista zen -Etcheverry bezala- eta Berdoly errepublikazale oso moderatu bat.
Kontuan har dezagun astekariaren azpititulua: Jainkoa, Familia, Hontasuna. Are gehiago, gorri hitza ez litzateke batere egokia zenbait errepublikazale izendatzeko, Berdoly ere barne, garai hartan oso banaketa estua egiten bazen ere xuri eta gorrien artekoa. Berdolyk behin eta berriro azpimarratzen du bera ez dela gorria, horrek erlijioaren eta jabetza pribatuaren aurkakoa esan nahi badu. Baina, hori bai, Errepublikaren guztiz aldekoa da. Izan ere, banaketa manikeo hori mantentzen zutenak besteak ziren, hau da, xuriak. Haietan ere, eta Eskualdunaren historia aztertzean argi eta garbi ikusiko dugu, bazegoen ezberdintasunik.
Xuriei, noski, errepublikazale guztiak erlijioaren kontrako zirela esatea komeni zitzaien, eta baita haien hautagaiak ez zirela benetako euskaldunak aldarrikatzea ere. Guztiek laborari edo nekazari euskaldunen botoak eskuratu nahi zituzten, jakina. 1886ko abuztuaren 1ean Conseil Général delakorako hauteskundeetan Berdoly izendatu zuten. Errepublikazaleak nagusitu ziren Euskal Herriko ia kantoi guztietan: Pauen, Baionan, Oloronen. Le Réveil Basqueren lehenengo asmoak beteta zeuden.
Dirudienez, lehen urte hartan jarraitzeko behar zuten adinako arrakasta lortu zuten. Iragarkiak bazituzten. Hamar bat izaten zuten astero. Astekaria frantsesez eta euskaraz idatzia zen, erdibana gutxi gorabehera. Berri laburrak ere bazeuden, gehienak frantsesez eta kutsu politikokoak. Baten bat, ordea, euskaraz idatzita zegoen.
1887an beste hauteskunde batzuk izan ziren. Bertara Berdoly ez zen aurkeztu, Louis Vignancour Ortezekoa baino. Berdolyren kazetak haren aldeko botoa eskatu zuen. Izendatua izan zen. "Frantzian ez Eskual herrian ez dute gehiago nahi churirik", dio 1887ko martxoaren 13ko titularrak. Urte hartan sortzen da Baionan Eskualduna astekaria, nolabait Réveil Basqueri aurre egiteko asmoz. Harez geroztik, bien arteko lehia oso bortitza izango da. Baionakoak Berdolyz gaizki mintzo baziren, Pauekoak ere berdin Louis Etcheverryz.
Mendearen 90eko hamarkadan, Le Réveil Basque eta Eskualdunaren arteko tirabirak gero eta latzagoak izan ziren. 1894an uztailaren 25ean Carnot presidentea hil zuten. Urte haren amaieran, agian Eskualdunak nekazariengan lortutako arrakastaren aurka joan ezinik, desagertu zen.
Argitzaleak ere ezin izan zuen xurien eta Eskualdunaren bultzada jasan. Eskual Herria aldizkari errepublikazalearekin bat eginda, Ipar Euskal Herriko gorriek euskarazko aldizkariak argitaratzeari utzi zioten. Handik aurrera, bere komunikabide guztietan frantsesa nagusi izan zen. Xurien aldizkari eta almanakek, aldiz, bizitza iraunkor eta oparoa izan zuten, batez ere Eskualdunak.
Le Réveil Basqueren ondoren, Baionako xuriek, eta zehazki haien hautagaia zen Louis Etcheverryk, beren kazeta kaleratzea erabaki zuten, errepublikazaleei aurre egiteko. Bera bonapartista zen. Kalitate-jauzi bat dugu hemen, almanaketatik astekarira, errepublikazaleek egin zuten bezalaxe. Baina, azkenean, xurien proiektuak beren etsaienak baino askoz ere gehiago iraun zuen.
Eskualduna dugu orain arte euskara hutsezko aldizkaririk iraunkorrena, 1887tik 1944. urtea arte argitaratu baitzen: 57 urte guztira. Dudarik gabe, Eskualdunaren presentzia eta eragina Ipar Euskal Herriko biztanleengan, batez ere laborariengan, oso handia izan zen, pentsamolde oso bat osatu eta finkatu baitzuen.
Euskaldunen hauteskundeetako parte hartzea biarnotarrena baino handiagoa omen zen (Micheu-Poyou, 1965: 325). Arrazoia, edo arrazoietariko bat behintzat, elizgizonen jarreran datza, haiek nekazariak boto ematera bultzatzen baitzituzten.
Erlijioaren garrantzia nabariagoa omen zen kostaldean barneko aldean (hau da, Mauleko arrondisamenduan) baino. Beraz ez da harritzekoa 1887ko martxoaren 15ean Baionan xurien aldeko astekari bat sortzea, Eskualduna.
Hasieran frantsesez eta euskaraz idatzia zen, Le Réveil Basque bezala. Lehenengo hamahiru aleak hamabostean behin agertu ziren Journal Basque-Français azpitituluarekin. 1887ko abuztuaren 20tik, taxuera, aldizkatasuna eta azpititulua (Journal Basque-Français Hebdomadaire, handik aurrera mantenduko zuena) aldatuta agertzen dira. Bere bigarren zuzendaria izango zen Jean Hiriart-Urruty kalonjeak bere gailurrera eraman zuen, 10.000 bat irakurle lortuz.
bestelakoak ere jasotzen zituen astekariak, gehienak bere ideologiaren antzekoa zen Le Courrier de Bayonne egunkaritik hartutakoak.
Fedea eta nekazaritza, horiek ziren beren bi ardatzak. Gizarte tradizional bat mantendu nahi zuten. Eta horretarako, autoritatea behar zen. Beraz, osagai komuna Errepublikaren aurka egotea zen. Antzinako Erregimenera itzultzea proposatzen zuten xuriek, errege edo enperadorea, baina buruzagi bat behar zen. Bi hautagai zeuden garai hartan: Napoleon Bonaparteren ondorengoa zen Victor Napoleon eta erregetiarren partetik Louis-Philippe Pariseko kontea. "Horietaric bat beharco dugu hautatu Frantzian, orena yindenian", zioten Eskualdunakoek. Errepublika eta erlijioa etsai ezin handiagoak omen ziren. Amelia Hernández Matak dioenez (Hernández, 2007: 53), masoiak eta juduak ere etsai zituen Louis Etcheverryren Eskualdunak. Eliza katolikoa baino eskuindarragoa zen aldizkaria.
Lehenengo urte haietan, Eskualdunak gero eta irakurle gehiago lortu zuen. Estatu Batuetan ere bazeuden irakurleak. Lehenengo urtea betetzerakoan mila ale saltzen zituztela zioten, eta bi mila saltzeko esperantzarekin abiatzen ziren bigarren urtera. Laffittek ematen dituen zenbakien arabera, 1889an 950 erosle zituen, 1890ean 1.200, eta 1891an 1.300. Louis Etcheverryk aldizkaria utzi zuenean, 1904an, 1.700 erosle zituen. Hiriart-Urrutyk hartu eta Eskualdun ona izenburua eman ondoren, 1905ean 5.000 zituen. Hiru urteren buruan bere gailurrera, 7.000 erosle izatera ailegatu zen (Lafitte, 1971). "Baziren erregetiarrak, bonapartixtak, bai eta errepublikano girixtinoak. Erregetiarrek ez zuten erregai bera sustengatzen, ez eta bonapartixtek inperadore-gai bera. Errepublikano girixtinoek kontra zituzten gorriak, haiek erlisionerik ez baitzuten nahi; bai eta bertze xuriak, haiek ez baitzuten uste izan zitakela errepublika onik. Kazetak nahi ala ez nahi, lanak zituen korrale berean hoinbertze ardi mota bakean atxiki beharrez" (Lafitte, 1971: 17).
Jean Hiriart-Urruty, Eskualdunari bultzadarik handiena eman ziona, astekarian sartu zen 1891n, Louis Etcheverryk deitua. Ordura arte Hiriart-Urrutyk La Semaine de Bayonne astekarian idazten zuen, frantsesez. Eskualdunan sartu zenean, bakarrik hiru aldiz irakurria zituen, eta 24 urte besterik ez zuen (Lafitte, 1971: 18; Charitton, 1985: 63). XIX. eta XX. gizaldien uztarteko urte haietan, Eskualdunan apaiz asko sartu ziren, azken batean astekariari norabide ideologikoa emango ziotenak: Arnaud Abbadie eta Jean-Blaise Adéma, besteak beste. Urte gatazkatsuak euskaldun apaiz eta xurientzat, Leon XIII. Aita Santuak Frantziako katolikoei Errepublika onar zezaten eskatu baitzien, "errepublikano gisa errexkiago ihardokiko ziotela lege gaixtoeri". Larresoroko apaizek Aita Santuaren aholkua onartu zuten ("Jar gaiten oro Errepublikari, nahi badugu Frantzia erlijionearen etsaien eskuetatik atera, eta gizon auhurragoen eskuetan ezarri"), baina zenbait erregetiarrek eta bonapartistak ezin zuen hori irentsi. Horietako bat Louis Etcheverry zen. 1901ean Etchverryk zuzendaritza eman zion Renaud d'Elissagaray, pare bat urtez. Urte hartarako, bide batez esanda (Hernández, 2007: 57-58) Pierre Broussainek 1897tik zeukan proiektua alde batera utzi zuen; berak elkarte abertzale bat sortu nahi zuen, eta bozeramaile gisa, Eskualduna erabili Larresorokoek orduan, Hiriart-Urruty buru zelarik, 1904an astekariarekin jarraitzea, eta eraberritzea, erabaki zuten. Baina izenburuaren jabe Etcheverry zenez, ezin zuten Eskualduna erabili, eta astekariari Eskualdun Ona izena eman zioten. Hiriart-Urrutyk mamiari ere haize berri bat eman zion, euskarari nagusitasuna emanez.
Etcheverryk aldizkaria sortu bazuen, Hiriart-Urruty benetako bultzatzailetzat har dezakegu, lehen hauteskundeetarako eta momentu historiko zehatz baterako jaiotako astekaria benetako Euskal Herrirako komunikabide bihurtu baitzuen.
Errepublikako agintariek zenbait ordenu erlijiosoren aurkako politikak sortutako giroa aproposa zen Eskualdun Onak bere mezua igor zezan: 1903an Euskal Herriko leku batzuetan betharramitei, Lamennais-en anaiei, domingotarrei, beneditarrei, kaputxinoei eta frantziskotarrei beren etxeak eta Aldatze hori argi eta garbi ikus dezakegu Jean Hiriart-Urrutyk berak idatzitako dokumentu batean, hamar puntutan banatua. Bertan, lehenengo aldiz, agertzen dira Ipar Euskal Herriko komunikabide sendo baterako oinarriak: irakurleentzako errespetua, "beti gizonki mintzatuz eta ez sekulan goien-barren behatzen baginio bezala"; eguneroko bizitzari buruzko gaiak, eta batez ere nekazaritzakoak, ukitu; komunikabide kristau bat egin (apaizek egina eta, azken batean, Baionako apezpikutzaren gero eta menpekoagoa zen), baina klerikalegia izan ez zedin; Etcheverryren tonu bortitza leundu ("etsaieri buruz, ez gaiten ahalaz gure onetik atera"); hizkuntzaren aldetik, erraza, ahalik eta gehienek ulertzeko modukoa ("eskuara garbiz izkiria dezagun"); eta, aldizkaria egiteko kezkarekin batera, hedapena ere zaindu, "bila beraz hedatzaileak, ahalaz apezez kanpo". Eskualdunak beti, 1944an Frantziako agintari berriek vichysoise erregimena desagerrarazi zuten arte, erlijioa, laborantza eta familia defendatuko zituen.
ikastetxeak jartzea debekatu zitzaien. Elizgizon askok eta askok erbestera joan behar izan zuten. Beneditarrek orduan Lazkaoko komentua eratu zuten. Beste alde batetik, 1889tik 1911ra Frantzia gerran egon zen. Politikan Berdoly etsaia zen artean. Gero eta irakurleria gehiago lortu nahian, zuberotarrak ere ekarri nahi izan zituen, eta horretarako astekarian lekua ere utzi zien. 1907an Louis Etcheverry hil zen, eta bere alargunak antzinako izenburua berreskuratu eta erabiltzeko baimena eman zuen. Astekaria ez zen horrez geroztik izenburuz aldatuko.
Jean Hiriart-Urrutyk, esan bezala, astekariaren pentsamoldea finkatu zuen. 1915. urte arte. Urte hartan hil zen. Eskualdunaren zuzendaria aurkitu ezinik edo, 1915etik 1918. arte, Munduko I. Gerran (gogora dezagun Frantzia gatazka hartan sartuta zegoela) askoren artean zuzendu zuten; batik bat, Jules Moulier Oxobi izan zen arduraduna. Sasoi latzak: Gerrak ekarri zuen egoera ekonomikoak bultzatuta, aldizkariaren neurriak txikitu behar izan zituzten, eta gero orri bat bakarrik kaleratu ahal izan zuten. Gerra bukatutakoan, garai hartan Baionako apezpikua zen Mgr. Gieurek 1918an Jean-Blaise Adéma, Zaldubyren iloba, zuzendari izendatu zuen. Baina 1919tik 1944. urte arteko historiaz beste leku batean hitz egingo dugu.
Hego eta Ipar Euskal Herriko beste ildo bat hasi zen XIX. mendearen azken partean kultur aldizkariekin. Askotan kulturan ez ezik politikan ere sartu ziren. Nolabait, Hegoan batez ere, aldizkari horiek hasiera eman zioten mugimendu bati, foruzaletasunarekin eta vasquismoarekin lotua. Foruzaleen aldizkariekin eta baita Azkuerenekin ere zerikusia izango zuen. XX. mendearen hasierako Hego Euskal Herriko zenbait mugimendu politikoren sustraiak (foruzaletasuna, euskalerriakoena eta Aranaren abertzaletasuna) talde eta aldizkari kultural hauetan aurki ditzakegu. Honekin batera, XIX. mendearen 80ko hamarkadan hasi zen Berlineko Euskara aldizkariarekin euskara eta euskal kulturarekiko benetako interes zientifikoa, kazetagintzan ere bere isla izango duena.
Euskara zen pentsamolde horren zutabe kultural nagusia; gero Aranak berebiziko garrantzia emango zion -nahiz eta arrazaren menpeko eta osagarria izan. Euskaroek ez dute Euskal Herria nazio bat bezala formulatzen, baina erroak hor daude. Euskal kazetagintzari dagokionez, Revista Euskara dugu aldizkari kultural multzo baten lehena: hurrengoak, kulturalak baziren ere, askotan kutsu politiko bat izango dute, eta pentsamolde zabal bat, abertzalea zentzu orokorrean, eratzeko ezinbestekoak izango dira.
1883an aldizkaria desagertu zen. Nafarroan oso aldizkari gutxik argitaratuko dituzte euskarazko testuak. Lau-Buru aldizkarian (1882-1886) hain euskal artikulu agertu ziren (Urmeneta, 1996: 116). Iruñean ere, El Eco de Navarra egunkariak testuren bat argitaratu zuen euskaraz; 1912ko azaroan "Eguneroko berriak" izeneko atal bat argitaratuko zuela iragarri zuen; lau aldiz baino ez zen agertu, sinadurarik gabeko testuekin.
José Manterola oso gazte zela, 34 urterekin, hil zen. Honen ondoren, eta 1918. urtea arte, Antonio Arzac eta López Alén bihurtu ziren aldizkariaren zuzendariak. Aldizkaria, ia 40 urte euskal literatura eta kulturaren alde lan eskerga egin ondoren, 1918an desagertu zen.
Euskarari buruzko ikerketei benetako asmo zientifikoa eman ziena Julio Urquijo izan zen, RIEV bere aldizkariaren bidez. Aitzindari bat izan zuen Alemanian, Euskara izeneko aldizkaria. Alemanian zientzia filologikoa oso aurreratuta zegoen. XIX. mendeko lehen urteetan Wilhelm von Humboldt jakitun prusiarra Euskal Herrira etorri eta euskarari buruz idatzi zuen. Ez da beraz harritzekoa Alemanian zegoen euskararekiko interesa, euskara baitzen Europako hizkuntzarik zaharrenetariko bat, eta filologoen ikerketen xedea. 1886ko apirilaren 1ean sortu zen Baskische Gesellschaft. Karl Hannemannen eta Thomas Linschmann-en bultzadaz, araudiak otsailean osatu ziren, alemanez eta frantsesez. Linschmann-ek, Hugo Schuchardt-ekin batera, 1900en Leizarragaren obren argitalpen bat argitaratu zuten. Alemanian, hain zuzen ere, hasi ziren euskarazko testu zaharren faksimilak argitaratzen, geroago Euskal Herrian Urquijok egingo zuen bezalaxe. Elkarte haren bozeramalea Euskara aldizkaria izan zen. Beren lema, Chipitasunan anditasuna lo eguiten du. Testuak batez ere frantsesez eta alemanez idatziak ziren (gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz ere baten bat dago), garai hartako Europako filologorik hoberenek sinatuak: Van Eys, Vinson, Dodgson... Aldizkariaren garrantzia asmo zientifikoan datza. Esan bezala, euskarazko antzinako testuak eta euskarari buruzkoak ere berreskuratu eta argitaratu zituzten: Leizarragaren pasarteak, Vulcaniusen 1597ko hiztegitxo bat, Scaligeroren latinezko testu bat, euskaldunei buruzkoa, XV. mendeko Arnold von Harffen kontaera, non euskarazko hitz eta esaldi batzuk agertzen ziren, eta abar. Aldizkaria 1896an desagertu zen. Karl Hannemann hilda, Linschmannek erabaki zuen uztailaren 1eko alea azkena izango zela. Azkeneko zenbaki hartan, Euskal Herriak bere hizkuntzarekiko maitasun gutxi erakusteaz damu zen.
3.2. Ortografia batzeko ahaleginak. Eskualzaleen Biltzarra
Hego eta Ipar Euskal Herriko euskaltzaleak gutxieneko batasunaren premiaz oharturik, 1901ean Hendaian bilera bat egitea erabaki zuten. Lehenago Iparrekoak nolabait bilduta zeuden, Abbadiek, Guilbeauk eta Vinsonek 1869an sortu zuten Association Basque des Jeux Floraux delakoan. Politika ere hor sartu zen, eta Vinsonek eta Guilbeau errepublikazaleek beren jai propioak antolatzeari ekin zioten. Beraz, lehenengo saiakera hark porrot egin zuen.
1900en Jules Vinson Exposition Universalle zela-eta antolatu zen Congrès International des Etudes Basques delakoaren lehendakaria izan zen. Hortik sortuko ziren Hendaiako euskal festak, uztailaren 15etik 18ra antolatu zirenak. M. Guilbeauk presiditzen zuen Association Basquek beren Hegoko auzokoei gonbidapena egin zien, eta irailaren 16an bilera egin zen. Behinbehineko komitean parte hartu zuten Iparreko errepublikazale eta kontserbadoreek, baita Hegokoek ere: Gratien Adéma Zalduby lehendakaria zen, Arturo Campión eta Sabin Arana Goiri lehendakariordeak, M. Guilbeau idazkaria eta L. Hiriart diruzaina. Hurrengo bilerak Hondarribian egin ziren, 1901eko urrian eta azaroan. Jean Hiriart-Urrutyk Euskaltzaleen Biltzarra izena proposatu eta bilerak onartu egin zuen. Baina azkeneko bileran, azaroan 11n, Guilbeauk (Azkuek eta Campiónek lagunduta) eta Arana Goirik eztabaida gartsu bat izan zuten. Azken batean, bi eskola oso diferente elkarren aurka zeuden:
Ondorioz, Aranak hirurehun bat partaide ekarri zituela eta Adéma presidentea konponbide emateko nahiko epel zegoela ikusita, 1902ko apirilean saiakera deuseztatu zen. Proposamenen artean, guri asko interesatzen zaigun bat: Euskal Herriko aldizkari guztiek ortografia komun bat erabil zezatela. Iparreko euskaldunek, hala ere, urte hartako irailaren 11n beste bilera bat egin zuten Hondarribian. Bertan, eztabaida baten ondoren, Eskualzaleen Biltzarra sortu zen. Bere asmoa, "favoriser par tous les moyens en son pouvoir la conservation de la langue basque et sa diffusion" (Goyhenetche, 1979: 81). Goyhenetcheren ustez, Eskualzaleen Biltzarrak asmo nostalgiko samarra bazeukan, basquisant. Eskualzaleen Biltzarrak bere aldizkaria argitaratu zuen 1911tik. Urtekari bat zen, eta behintzat 1936 arte agertu zen. Zuzendaria Martin Landerretche, Biltzarreko idazkaria, zen. Urtekarian agertzen ziren Biltzarraren erabakiak, bazkideen gorabeherak, eta baita beren pentsamoldeari buruzko testuak ere. Bazkideen artean bazeuden Hegoko batzuk, jeltzaleak ez zirenak, noski, hala nola Campión, Estanislao Aranzadi, José Eizagirre, Isaac López Mendizabal edo Julio Urquijo. 1935ean, guztira 270 bazkide ziren.
Iparrekoek Eskualzaleen Biltzarra antolatu zuten bitartean, Hego Euskal Herrian ere antzeko elkarte bat sortu zen, urte batzuk geroago. 1907an Gregorio Mujikak, euskarazko kazetaritza behar bezala ulertzeko ezinbesteko figura, Euskal Esnalea elkartea sortarazi zuen. 1882an jaioa, Gipuzkoako kronista izan zen Serapio Mujikaren semea, Gregorio Mujika ormaiztegiarrak, nahiz eta lanbidez ingeniaria izan, gazte zelarik euskararen munduan buru belarri sartu zen. Urquijoren RIEVen 1907ko lehen zenbakian, hain zuzen ere, artikulu luze eta gartsu bat idatzi zuen, euskaldun gaztedia euskara lantzera animatuz. Euskaldun gazteak iratzartzeko sortu zen urte hartan Euskal Esnalea. Mujika behin betiko idazkaria izan zen, lehen presidentea Arturo Campión izanik. 1908an elkarteak aldizkari bat kaleratu zuen, izen berdinekoa.
Hala ere, Euskal Esnaleak oso erakunde irekia izan nahi zuen, denetariko euskaltzale eta iritziak biltzeko gauza, oreka bilatu nahian. Akademia bat sortzeko beharra garbi ikusten zuten. Honela, euskara mundu berrian, modernitatean, sartu nahi zuten. Elkarte honen zeregina praktikoa zen, hau da, euskara landu eta lanaraztea, Hego Euskal Herriko euskaltzale guztiak bilduz. Lehenengo urteetan, Euskal Esnalearen lana etengabea izan zen, euskara kultur hizkuntza bihur zedin neurri ofizialak ere eskatuz.
Hasieran Tolosan, gero Irunen eta Donostian argitaratua, Euskal Esnalea 1911n beste aldizkari baten euskarazko gehigarri bihurtu zen: Euskalerriaren alde. Honen zuzendaria Gregorio Mujika zen. 1931. urte arte kaleratu zen, berrogei liburuki osatuz: hogei liburuki erdaraz ("que no contienen un solo artículo que no se relacione en algún modo con nuestro país"), eta beste hogei euskaraz (Euskal Esnaleari dagozkionak). Aldizkari horiek argitaratzeaz gain, Mujikak eta bere adiskideek euskal jaiak, artikulu lehiaketak antolatzeari eta liburu argitalpenari ekin zioten hogei urtetan. Mujikak, gainera, kazetari lan egin zuen beste aldizkari batzuetan: Euzkadi egunkarian, RIEVen eta Argian. 1931ko uztailaren 22an hil zenean, euskal kulturaren euskarri eta laguntza eskerga desagertu zen. Euskalerriaren alde eta Euskal Esnalea bere euskarazko gehigarria ere desagertu ziren.
Euskalerriaren Alde
Bada garaia Urquijoz pixka bat hitz egiteko. Deustuan jaio zen 1871n, familia karlista baten semea (bera ere karlista zen) Bere anaietako bat La Gaceta del Norteren zuzendaria izango zen José Mª Urquijo zen. Deustuko Unibertsitatean Julio Cejador irakasle eduki eta bere zientifismorik eza
leporatu ondoren, gazte-gazte zela euskara landu eta ikertzen aritu zen. Gizon aberatsa, Manterolaren liburutegia erosi eta hortik aurrera gaur egun ere euskal gaietan liburutegirik hobenetariko bat osatu zuen. Zientifismorik ezaz oharturik, Urquijok erabaki zuen 1907an, agian Berlineko Euskara aldizkariaren adibidea jarraitzeko asmoz, aldizkari serio bat argitaratzea: Revista Internacional de los Estudios Vascos. Lehenengo urteetan, Urquijo zuzendari eta jabea zelarik, Georges Lacombek laguntza itzela egin zion idazkari moduan. Edozeinek argitara zitzakeen bere testuak, gutxieneko seriotasuna erakutsi ondoren, berdin zen teoria baten edo besteen aldekoa izan. Euskarazko, frantsesezko, gaztelaniazko testuak argitaratu zituen; baita beste hizkuntza batzuetan ere: alemanez, ingelesez, portugesez eta arabieraz testuren bat ere aurki dezakegu. Euskararen portzentaia jaisten joan zen %15etik (1907-1912) %5era (1912-1936).
Urquijok maila zientifikoa eman zien euskarari eta euskal kulturari buruzko ikerketei, jeltzale batzuen kritika zorrotzak jasan zituen, eta Eusko Ikaskuntzako eta Euskaltzaindiko bidea prestatu zuen. 1922an RIEV Eusko Ikaskuntzaren organo bihurtu zen, beti ere Julio Urquijoren zuzendaritzapean. Zientzi artikuluak argitaratzeaz gain (batez ere giza zientziei buruz), euskarazko antzinako liburuak berreskuratu eta faksimilean edo jatorrizko idazkeran argitaratu zituen, hala nola Axularren Gero, Etxepareren Lingua Vasconum Primitiae, Peñafloridako kondearen El Borracho Burlado opera elebiduna edota Arantzazun aurkitu zituen Joanes Etcheverry Sarako medikuaren lanak. Horretaz aparte, ikerketa sakonak ere idatzi zituen, hala nola paremiologiaz (Garibayren errefrauez), historiaz (Azkoitiko zaldunei buruz), literaturaz eta bibliografiaz.
Ikusi dugunez, XIX. mendeko azken urteetan eta XX. mendeko lehenengoetan euskal kulturak modernitatean sartu behar zuela aldarrikatzen zuten ahotsak gero eta gehiago ziren, eta euskara eta euskal kultura maila zientifiko batera, euskaldunek berek lortua gainera, iritsi ziren, besteak beste Arturo Campión, Gregorio Mujika eta Julio Urquijoren eskutik. Eusko Ikaskuntza eta Akademiarako bidea ere prestatzen hasia zen.
7 Prentsa erlijiosoa eta nekazaritzari buruzkoa (1877-1918)
Aldizkari informatibo edo politikoekin batera, sortu ziren Euskal Herrian ordenu erlijiosoen aldizkariak. Ikusi dugu nola lehenengo almanaken sorreran apaizek izan zuten indarra. Aldizkari erlijiosoek, batez ere Hego Euskal Herrian, oso garrantzitsuak izan ziren XX. mendeko 20ko eta 30eko hamarkadetan, batez ere azkenean, Espainiako II. Errepublikaren aurkako iritziak aldarrikatzen hasi zirenean. Mami erlijioso zehatza gaindituz interes politiko eta sozialeko beste gai batzuez aritu ziren.
Lehen euskal aldizkari erlijiosoa Ipar Euskal Herrian sortu zen: Fedearen Propagacioneco Urtecaria, edo Fedearen Propagacioneco Berriac urteca ematen dituena Baionan argitaratzen hasi zen 1877an. XX. mendearen 30eko hamarkada arte iraun zuen. Bihilabetekaria zen, urtebeteko aldizkari guztiek liburuki bat, zenbakitze jarraituarekin, osatzen zutelarik. Itzulpen edo, hobe esanda, bertsio bat dugu, frantsesez argitaratzen zenarena alegia. Euskarazkoaren zuzendaria Baionako kalonjea zen Maisonnave dugu. Aldizkari hartan, tarteka kalitate oneko marrazki edo grabatuak ikus daitezkeelarik, Asiako eta Afrikako misioetako berri luzeak ematen zaizkigu. Kolonizazio handien garaian, aldizkariak bidaia eta ibilaldi eskergen bertsio erlijiosoa dakarkigu. Argitaratzailea Fedearen Propagacioneco Obra dugu.
1.2. Ordenu erlijiosoen barruko aldizkariak
Ordenu erlijiosoak beren aldizkariak argitaratzen hasi ziren XX. mendearen hasieran. Frantziakoak ditugu lehenengo biak: San Frances Terziaren hilabethekaria (1911) eta San Francesen Deia (1912). Hego Euskal Herriko
frantziskotarrek ere beren aldizkariak kaleratu zituzten: Irugarrengo Prantzisko'tarra dugu lehena, 1913an hasi zena. Iruñeko kaputxinoen inprimategian egiten zen, gipuzkeraz. Bere azpititulua Abe'ko Ama Birjiña'tar kapuchino'en Lekaiderkiko illeroko idazkia zen. Bertan, Jaitzubialdek, Kalparregik, Arbelaitzek, Osinburuk eta Larregik, besteak beste, berri erlijiosoak bakarrik ematen dizkigute. Aipatu bigarren aldizkari erlijiosoa Irugarrengoen Irakaslea dugu. Aurrekoa bezalakoa, hilabetekaria, Gipuzkoako frantziskotarrek Zarautzen argitaratua. Bi aro izan zituen, bigarrena 1935.-1936. urteetan kaleratzen zelarik. Beste aldizkari erlijioso batzuetan, noizean behin, euskal testurik agertu zen, hala nola Boletín Oficial Eclesiástico del Obispado de Pamplonan 1903tik 1905era (Urmeneta, 1996: 116).
Hemen gehien inporta zaizkigunak Jaungoiko-Zale eta Jesus'en Biotza'ren Deya ditugu. 1912an Jaungoiko-Zale agertu zen (lehen zenbakia Jaungoico-Zale izenarekin kaleratu zen), izen berdineko Zornotzako apaiz elkarteak sortua, Euskaldunei euskera azpitituluarekin. Beren hiru zutabeetan erlijioa, euskara eta hezkuntza ziren gai nagusiak. Liburu erlijiosoak ere argitaratzen zituzten. Euskara, nazionalistentzat bezala, arrazaren ezaugarri bat zen.
1913tik "Eskola-umien aldez" izeneko artikulu sorta bat argitaratzen hasi zen Zornotzako aldizkarian, Zirilo Arzubiaga abadeak egina, irakaskuntza laikoaren aurkako ahaleginak erakutsiz. Gauzak horrela, Zornotzako elkarteak otoitz egiteaz gain, gurasoen elkarte bat osatzea proposatu zuen. Beraiek tramitatzen zuten elkarte hartan sarrera. 1918an (geroago bezalaxe) horri buruz hitz egiten eta Bizkaiko Foru Aldundiko euskal ikastolak laguntzen jarraituko zuten. 1916an Mikel Muñoak Donostian eratu zuen euskal ikastolaren alde ageri ziren. Dena lotuta zegoen: euskara, erlijioa eta hezkuntza.
Euzkeldun-Bazkunak (Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzko Gaztedijarekin zerikusia zuen euskalduntzeko erakundea) proposatzen zuenarekin bat zetozen. Seigarren Batzar nagusian, 1917an, Gabriel Manterola hautatu zuten artezkari eta 1933an berriz ere, 1937 arte zuzendaria izan zelarik. Gabriel Manterola, Jaungoiko-Zaleren jarraitzailea Ekin astekariaren arduraduna eta Gerra Zibilaren ondoren euskararen aldez Frantzia eta Ingalaterrako komunikabide batzuetan lan egin zuen apaiza, hasi zen "Euzkeldunei Euzkeraz" izeneko artikulu sorta bat idazten. Gai horiek guztiak garapen handiagoa izango zuten 1919tik aurrera, batez ere Errepublikaren garaian, 30eko hamarkadan, Jaungoiko-Zale hilabetekaria Ekin astekaria bihurtuta.
Bitartean, 1915ean Busturi'ko Kistar Ikastia umeentzako aldizkaritxoa argitaratzen hasia zen Bermeon. Bertan, Busturiako neska-mutilek idazten zuten. Beste aldizkari erlijioso batek argia ikusi zuen 1917an: Jesus'en Biotza'ren Deya, Otoitz-apostolauen zabaltzalle. Bi edizio zituen, bizkaierazkoa eta gipuzkerazkoa. Lehenago ere El Mensajero del Corazón de Jesús erdarazko hilabetekaria ateratzen zuten Bilboko jesuitek edo Josulagunek 1883tik. Ramón Laskibarrek zuzendua, bertan hasi ziren idazten P. Lardizabal, Joakin Azpiazu eta, batez ere, Nikolas Ormaetxea, artean jesuita eta geroago, Orixe ezizenarekin.
Aldizkari erlijiosoak euskal kazetaritzan oso garrantzitsuak izan ziren, euskararen aldeko lanagatik. Ideologikoki ere ezin inportanteagoak izan ziren, eta euskaldunen pentsamoldea finkatzeko ahalegin guztiak egin zituzten. Haien garrantzia batez ere XX. mendeko 20ko eta 30eko hamarkadetan nabarituko da.
3.1. Nekazariak erakartzeko garrantzia
Mendearekin batera, beste mota bateko aldizkariak sortu ziren: nekazaritza-gaiei buruzkoak. Almanakak eta egutegiak beren aitzindaritzat har ditzakegu. Hala ere, haiek ez bezala, Hego Euskal Herrian sortzen diren nekazaritza-aldizkariak ez dira, alde batetik, urtekariak, beste aldizkatasun batekoak baizik, eta ez dira inolaz ere egutegiak. Nekazaritza gaiak sakonkiago aztertzen dira aldizkarietan almanaketan baino, eta, az-
tertu ditugun egutegietan ez bezala, ez dugu Bidasoaz harantzako nekazaritza- aldizkarietan politikarekin zerikusirik duen gairik. Mende hasierako nekazaritza-aldizkariak oso argitarapen espezializatuak ditugu, alegia. Esan daiteke nekazaritza-aldizkariak euskaldun irakurleria bati zuzenduak zirela, ez irakurleria hori sortzeko, beren eskariak asetzeko baino. Ipar Euskal Herriko euskaldun irakurleria bestelako gaiak irakurtzeko haina bazen, hau da, Hego Euskal Herrian baino politizatuago bazegoen, hemengo euskaldunak, euskaldun arruntak, nekazariak azken batean, bere lanbideko gauzak bakarrik irakurtzeko prest omen zeuden. Ipar Euskal Herrian bazeuden nekazari edo laborari ugari, Hegoan baino gehiago ziur aski, baina hemen bazegoen honelako aldizkariak sortzeko faktore oso garrantzitsu bat: Foru Aldundiak.
Egia esan, atal honetan aztertuko ditugun nekazaritza-aldizkari guztiak, Gipuzkoa edo Bizkaiko Foru Aldundiak sortuak ez baziren, momentu batean beren babespean egon ziren. Aztertuko ditugun bi aldizkarirekin horixe gertatu zen: lehenengoa Gipuzkoako Foru Aldundiak sortua zen, Gipuzkoako Nekazaritza.
3.2. Gipuzkoako nekazaritza-aldizkariak (1903-1911)
3.2.1. Gipuzkoako Nekazaritza (1903-1907)
Gipuzkoako Nekazaritza argitaratzen hasi zen 1903an. Izen osoak argi eta garbi ezagutarazten digunez, Gipuzkoako Nekazaritza - Agricultura Guipuzcoana elebiduna zen, erdibana erdaraz eta euskaraz idatzia. Aldizkariak bi zutabe zituen, bata erdarazko bertsiorako eta bestea euskarazko bertsiorako. Ignacio C. Núñez Arizmendiren zuzendaritzapean, lau urtez agertu zen hamabostean behin Gipuzkoako Foru Aldundiaren inprimategitik. Gauza teknikoez bakarrik aritzen zen, aldizkariaren atal batzuen izenek erakusten digutenez: Baserri eche inguruetako garbitasunaren gañean, Belardiak, Fruta-arbolentzako simaurrak, Baserri ukulluak, eta abar.
Aldi berean, Núñez Arizmendik beste aldizkari bat zuzentzen zuen: 1904an sortutako Baserritarra. Zer esanik ez, honek ez du Arana Goirik sortu zuen izen berdineko aldizkariarekin zerikusirik. Nekazari Elkarte
Anaitasunaren babesa hasieran zuela, aldizkari hura euskara hutsez idatzia zen. Victoriano Iraolaren inprimategian, hasieran, eta gero El Pueblo Vascorenean argitaratzen zen. Iraolak berak, inprimatzailea izateaz gain, idatzi ere sarritan egiten zuen. 1907ko abenduaren 7an, 83. zenbakian, eta 1908ko urtarrilaren 4an, 85. zenbakian, bi komiki argitaratu zituen. Gipuzkoako Nekazaritzak ez bezala, Baserritarrak nekazaritzarekin zerikusi handirik ez zuten gaiak ere onartzen zituen: poemak, ipuinak eta istorioak. Ez da beraz harritzekoa Baserritarraren orrialdeetan Pepe Artola, Xenpelar, Juan Ignacio Uranga edota Emeterio Arrueren sinadurak ikustea. Gero Argia eta beste euskal komunikabideen sorreran garrantzi ezin handiagoa izango zuen Ramon Intzagaraik ere poema bat argitaratu zuen 103. zenbakian, 1908ko abuztuaren 12an. Baserritarran nekazaritza gaiak arinagoak izaten ziren, albisteak kasu askotan. Gipuzkoako Nekazaritza askoz ere teknikoagoa zen Baserritarra baino eta, azken batean, biek lan osagarria egiten zuten. Baserritarrak nekazarien sindikatuen aldeko lana ere egiten zuen. Ez edonolako sindikatuak noski, katolikoak baino. 1908an nekazarien sindikatu bat eratzeko ideia proposatu zuten. Apirilean hasi ziren, eta maiatzean Caja Rural Donostiarra sortu zen, Donostiako Sindikatuak emandako 10.000 pezetekin. Aretxabaletan, Gatzagan eta Eskoriatzan sindikatu bana sortu zen urte hartako lehenengo hilabeteetan, maiatzean beste sindikatu bat Oñatin, ekainean Elgetan eta Antzuolan, Urnietan, uztailean Eibarren. Abuztuan dena prest zegoen. Urrian beste sindikatu batzuk sortu ziren Usurbilen eta Lazkaon, eta abenduan Oiartzunen. Lehenago ere, 1907an, Bergaran beste bat sortu zen. Guztiek Anaitasuna izena zuten. Sindikatu horiek Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoa jaso zuten, eta apaizen propaganda.
Lan honen atal batzuetan euskal sindikalismoaren sorreran apaizek izan zuten garrantzia ikusteko aukera izango dugu, eta baita nolako loturak sortu ziren ere nekazaritza-sindikatuekin -zerbitzu-sindikatu gisa aurkezten zirenak. Eliza katolikoaren gizarteari buruzko pentsamoldea ere landu zuten. Lotura horiek urrunago zihoazen, sindikalismo politikoarekin eta, guri hemen gehiago interesatzen zaiguna, euskarazko kazetaritzarekin egin baitziren. Honen guztiaren adibide nabariak Argia eta Eusko Nekazarien Bazkuna ditugu, biak Gipuzkoan sortuak.
1910eko abuztuan Baserritarraren zuzendaria, Ignacio Núñez Arizmendi, hil zen 29 urte zituela. Baserritarrarena izateaz gain, Gipuzkoako Nekazaritzaren zuzendaria ere bazen, eta gainera, Aitor ezizenez aldizkari horien atal asko eta asko sinatu zituen, hala nola "Berrichukeriak" edo "Auzoko itzak". Nekazaritza munduarekin ederki lotua, Fraisoro eskolako
irakasle izan zen. Hain ekintza ugari egin zuen zuzendaria desagertuta, ez da batere harritzekoa aldizkaria ere handik gutxira desagertu behar izatea. Nahiz eta agindu betirako izango ez zela, Baserritarra ez zen berriro agertu. Baserritarrak 167 ale kaleratu zituen, azkena 1911ko otsailaren 25ean.
2.3. Bizkaiko nekazaritza-aldizkariak
Bizkaian ere euskarazko nekazaritza-aldizkari bat argitaratu zen, Foru Aldundiak sortua. Oso teknikoa, Gipuzkoako Nekazaritzaren antzekoa: Bizkai-Aldundijaren Abeluin-Baso-Ingurtija. Boletín Agro-pecuario-forestal de la Excma. Diputación de Bizkaya zuen izena. Lehenengo zenbakia, izen horrekin, 1919ko martxokoa dugu. Lehenago bazegoen beste aldizkari bat, Boletín Pecuario de la Excma. Diputación de Vizcaya, 1909an hasi zena eta noizbehinka euskarazko testuren bat zeukana. Ikusitako ale bakarrean, 1911ko uztailekoa (4. zenbakia), bazegoen testu bat, aldizkariak zituen 16 orrialdeetatik bi betetzen zituena, sinatu gabeko testu bat, alboan erdarazko itzulpena zekarrena. Aldizkari honek, paper onean inprimatua, argazkiak ere bazituen. Hilabetekaria zen eta dohainik banatzen zen Bizkaiko luginen artean. Euskarazko testuan ikusitako ortografia ez da Arana Goirirena, eufoniak agertzen badira ere ("aldijak", esate baterako) "rr" eta "ll" bezalako grafiak ere aurki baititzakegu. Bizkai-Aldundijaren Abeluin-Baso-Ingurtija ere hilabetekaria zen, baina ezberdintasun batzuk agertzen ziren: ez zen dohainik banatzen (50 zentimo kostatzen zituen), eta euskararen portzentaia %50koa zen: ezkerreko zutabean euskarazko testua agertzen zen, eta eskuinekoan, erdarazko bertsioa. Ez zuen argazkirik, bai marrazki batzuk, eta bere aitzindariak baino orrialde gehiago zituen: 38. Bere asmoa, nekazaritzaren aurrerapen teknikoak zabaltzea. Esan bezala, oso aldizkari teknikoa zen. Hona hemen atal batzuen izenak, aldi berean nekazaritza gaietan beharrezko neologismo batzuk sortzeko ahaleginak ere erakusten dituztenak: "Abeluin-Baso-Bazkintza (Junta Agro-Pecuaria-Forestal)", "Bedarlantzea (Herboricultura)", "Mastilantza (Viticultura)", "Abelertija eta Abelosatzea (Zootecnia y Veterinaria)". Idazleen artean, Abeluin-Baso-Bazkintzaren zuzendaria, José Elorrieta, eta tekniko batzuk: Juan de Egilleor, Andrés Arzadun, Agustín de Castro, Miguel Angel Esteve eta izen ezagun bat, Azkueren kazetaritza-enpresetan zeregin ezin handiagoa izan zuena: Tomás de Epalza.
1. AZKUEREN LEHEN EGITASMOA: EUSKALZALE 1.1. Azkueren lehen urratsak kazetaritzan Ez dugu hemen euskararen ikerketetan eta euskal kulturaren berpiztean Resurrección Mª Azkuek izan zuen garrantzia azaldu behar. Hizkuntzalaria, kanta, ohitura eta ipuin zaharren biltzailea, musikaria, Euskaltzaindiko lehenengo lehendakaria, Bizkaiko Foru Aldundiak eratutako Euskal Katedraren lehenengo irakaslea, Euskal Herriko kulturan interesik duen edonork badaki bere lan eskergak zenbaterainoko garrantzia duen euskararen garaipenerako. Ez gara gure aldetik asko luzatuko haietan. Gehixeago arituko gara, ordea, askoz ere gutxiago ezagutzen den Azkueren bere alderdi batez, guri bereziki interesatzen zaiguna eta inork (sakonki behintzat) aztertu ez duena: kazetaritza lanaz ari gara, noski. Azkueren lana eta bizitza ezagutzen dituenak badaki Euskaltzaindiko lehen presidenteak euskara hutsezko bi aldizkariren sorreran parte hartu zuela: Euskalzale (1897-1899) eta Ibaizabal (1902-1903), Hego Euskal Herriko euskal kazetaritza behar bezala ezagutzeko ezinbestekoak direnak. Resurrección Mª de Azkue, 1864ko abuztuaren 5ean Lekeition jaioa, Eusebio Mª de Azkue olerkariaren semea, Miguel Unamuno eta Sabino Arana Goiriren garaikidea -hainbestetan azpimarratu den bezala- Teologian doktorea, musikan aritua -Koloniako kontserbatorioan goi mailako ikasketak burutu zituen-, euskal idazlea, aipatutako bere garaikide haiek ere lortu nahi zuten Euskal Katedra eskuratu zuen. 1891n Euskal Izkindea euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako euskal gramatika. Bein da Betico eleberria 1893an agertu zen, eta Vizcayatik Bizkaira opera ere idatzi eta estreinatzeko astia ere bazuen, 1895ean, Euskalzale astekaria kaleratu baino lehenago. Bitartean, Método práctico para aprender el vascuence guipuzcoano y vizcaíno eta Jesus Biotzaren Illa liburuak, zartzuela batzuk eta bere hiztegi eskerga ere prestatzen hasia zen. Kazetaritzan ere aritua zen, 1888ko El Vasco
Dirudienez, Azkuek bazuen 1896an astekari bat kaleratzeko asmoa, ordurako inprimatzeko makina bat erosteko ahaleginak egiten baitzituen. Horretarako, Epalzaren laguntza behar omen zuen, eta bilbotarrak aholku hau eman zion:
Azkueren izaera gogorrak ezin zuen jasan bere obrak euskaraz ez zekitenek inprimatzeagatik akatsez josita agertzea, beraz inprimatzeko makina edukitzea erabaki omen zuen. Bertan egingo zen Euskalzale. Astekaria (Astean asteango albistaria jartzen zuen izenaren azpian) 1897ko urtarrilaren 3an agertu zen lehen aldiz, Bilboko Jardines kaleko egoitzatik. Bertan moldagintzea eta liburutegia zeuden, urtebete lehenago Azkueren beste eginkizun bat, euskal eskola, ireki zuen leku berean, eta han non antzoki txiki bat zegoen (Arrien, 1983: 46). Azkuek berak zuzentzen zituen eskola eta aldizkaria. Euskalzale kaleratu baino lehenago, Azkuek -euskal prentsan maiz gertatuko zen bezala- propagandazko orri bat eman zuen argitara, Epalzak ordaindu zuena. Orritxo hartan agertzen ziren Azkuek bere aldizkarirako nahi zituen zutabeak:
1.3. Euskarari buruzko jarrera
Azkuek, euskara kontuetan jakintsutzat hartzen hasia, bere teoriak azaltzeko baliabide bat behar zuen, eta huraxe Euskalzale izan zen. Hasierahasieratik agertu zuen Azkuek lexikoari buruzko bere jarrera. Horrelako gauzez aritu zen Azkue Euskalzalen Vascofillok Euskalzaleri izena zuen atal
batean. Mende bat lehenago Juan Antonio Mogelek bere Peru Abarcan zer azioen: "Los bascongados franceses llenan de esta letra h todas sus obras [...]. Se valen también mucho de la letra k, y es mucho embarazo para los demás bascongados que no la usamos en voz alguna". Euskalzale agertzen zen garaian, euskaraz irakurtzen zekitenek oso gutxi ziren. Azkuek zeraman Katedra sortu arte nork bere modura irakurtzen ikasten zuen. Ortografien sakabanaketak ez zuen askorik laguntzen euskara hedatzeko orduan. Azkuek eta Arana Goirik, nork bere liburu eta aldizkarietan, ortografia bana -baina antzekoa- proposatu zuten. Euskaldunen analfabetismo handia -euskaraz, noski, ez erdaraz- kontuan harturik, nora jo zuen Azkuek? Batez ere apaizengana, haiek baitziren hizkuntza idatzia aspaldidanik hobeto zaintzen zutenak. Azkueren ustez "elizgizonak dira gaur-egunean erri geien geienetan dagozan irakasle bakarrak". Esan bezala, Euskalzale, beste gauza batzuen artean, Azkueren hizkuntzari eta batez ere neologismoei buruzko ideien igorle bihurtu zen. Zer esanik ez, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara katedraren lehen irakasleak erdaratik hartutako hitz guztiak euskararen altxorrekoen truke aldatzea proposatzen zuen, nahiz eta azken hauek oso leku gutxitan erabiliak izan. Honekin batera Azkuek bere konfiantza guztia irakaskuntzan jarri zuen. Aldi berean, Azkue kezkati agertzen zen erdal eskoletan euskarak nozitzen zuen atzerapenarengatik.
Epalza eta beste lagun batzuei esker, Euskalzale bigarren urtera ailegatu zen. Azkuek kementsu jarraitzen zuen lanean. 1898ko lehenengo hilabeteetan, Azkuek, Euskalzale kaleratzeaz gain, eta Euskal Katedraz arduratu ez ezik, beste gauza batzuetan sartuta zegoen, aldizkarian gauza berriak martxan jarri nahi omen zituen. Saldu ala ez saldu, Euskalzale hiru urtetan kaleratu zen, eta argitaratzeari utzi ziotenean ere, Bizkaiko Gobernadore zibilaren aginteak euskaraz eta erdaraz idaztera behartzen zuelako zen: Azkuek ezin izan zuen jasan. Hiru urte haietan, Azkuek Hego Euskal Herriko euskaraz egindako lehenengo aldizkari modernoa ateratzea lortu zuen: aurrekoak kulturalak ziren, batik bat, baina Azkuerena bestelakoa zen. Kulturala ere bai, ehunka testu zahar, olerki, ipuin, partitura, kanta argitaratu baitzituen. Baina informaziokoa ere bazen. Iritziak -linguistikoak, batez ere-, irudi eta argazkiak ere Euskalzalen nonahi aurki daitezke, garai hartako eta geroagoko euskarazko aldizkari askotan ez bezala. Komikiak ere -edo behintzat komikien aitzindarien antzerako istoriotxoren bat- azaldu ziren Euskalzaleren orrialdeetan, hala nola 1898ko irailaren 22ko alearen azken orrialdean, testua B. Mokoroak eta marrazkiak Xandaro delako batek egindako istorioa.
Azkueren jeinu unibertsalak hala lortu zuen, idazle askoren laguntzarekin, noski: hor ditugu Karmelo eta Bonifacio Etxegarairen testuak, Urruzuno, Unamunzaga, Campión, Zamarripa, Iturrioz, J. Artola, Azkunaga, Madinabeitia, Dodgson, B. Mokoroa eta beste abar luze batenak, garaikideen artean. Ezin falta Emeterio eta Felipe Arreseren olerkiak, Eusebio Maria Azkuerenak, eta Domingo Agirreren euskal eleberriaren sortzailearen nobelak. Idazle zahar eta urte haietako askorentzako ezezagunen artean hor ditugu Iztuetaren, Kardaberazen, Larramendiren, Iturriagaren, Mendibururen, J. B. Elissambururen testuak, besteak beste, eta ezin ahaztu Azkueren aldizkarian agertu zela lehen aldiz Pedro Ignacio Barrutiaren Acto para la Nochebuena, euskaraz ezagutzen dugun lehenengo antzerti-testua, Azkuek 1897ko Gabonetan argitaratzerakoan Gabon gaberako ikuskizuna deitu zuena, erderakadak zuzendu gabe -nahiz eta bere iritzia normalean guztiz bestelakoa izan. Honetan, beste gauza askotan bezala, Resurrección Mª de Azkue aitzindaria izan zen.
1899ko irailaren 27tik (aurreko 37 zenbakiak euskara hutsezkoak ziren), Bizkaiko Gobernadoreak agindu bide zuen Euskalzale euskaraz eta gaztelaniaz ager zedila. Hala egin zuen Azkuek: aldizkaria bi zutabetan banaturik zegoelarik, ezkerrekoan euskarazko testua eta eskuinekoan erdarazkoa jarri zituen. Urrian Gobernadore Zibilak ehun pezetako diru-zigorra ezarri zion aldizkariari, Euskalzaleen lagunek ordaindu zutena. 1900en ez zen Azkueren aldizkaria agertu, baina horrek ez du esan nahi Euskaltzaindiko lehen presidentea izango zenaren kazetari-ekintzak hor bukatu zirenik. Diruzigorra ordaindu zutenetariko baten laguntzaz beste aldizkari bat kaleratu zuen 1902an eta 1903an: Ibaizabal. Gizon hura -Euskalzalen ere zenbait testu argitaratu zuena- Ebaristo Bustintza zen.
2.1. Azkue eta Bustintza
Azkueren eta Bustintzaren arteko harremanak 1896an hasi ziren. Urte hartan Bustintza Almansan zegoen maisu. Euskaldun zaharra bazen ere, euskara kontuetan ez omen zuen bere buruarengan konfiantza handirik. Bere euskara hobetzeko, Bustintzak, hamabi urte zituenetik Euskal Herritik kanpo bizi zenak, Azkueren "izkindea" erabili zuen. Horrek piztu zion euskararenganako maitasuna.
José Antonio Arana Martijaren hitzetan, "hainbat arazotan sartuta zegoen Azkue eta hiztegia ere burutzen ari zen. Laguntzaile bat behar zuen bai katedrarako eta bere lanetan ardura pixka bat beste baten eskuetan uzteko". Azkue berehala interesatu zen. Etxean guztiek euskaraz hitz egin zuten, eta Bizkaira itzuli nahi omen zuen: Ebaristo Bustintzak 33 urte zituen, frantses eta ingeles pixka bat bazekien, eta berdin zitzaion "la índole del trabajo con tal que yo pueda realizarlo". Ziur aski, gero Kirikiño izango zenak ez zuen ezta pentsatu ere lanbide hori kazetariarena izango zenik. Azkuek bai. Artean bazuen beste aldizkari bat argitaratzeko asmoa, eta halaxe esan zion Bustintzari 1900eko apirilaren 6ko gutun batean. Azkuek gauza batzuk galdetu zizkion: nolako euskara erabili beharko zuten, aldizkariaren izena, eta, garrantzitsuena, ea zuzendaria izan nahi zuen: "Pero no puedo aceptar por la sencilla razón de que no he sido nunca periodista, ni de cerca ni de lejos, ni sé con qué se guisa eso". Resurrección Mª de Azkue ez zen aise errenditzen direnetarikoa, eta jarraitu egin zuen, Bustintzaren ezetzak errepikatu baziren ere. Aldizkariarena ez ezik, beste gauza batzuk ere proposatu zizkion: Sotaren semeen irakaslea izatea, esate baterako, Bustintzak onartu ez zuena zeren eta "umezaiña zan irakaslea baiño geiago", edota Azkuek prestatzen zuen hiztegi eskergarako laguntzaile izatea. Hasieran ezetz esan bazion ere ("usted cree que yo domino el idioma y no hay tales carneros", dio artean Sigüenzan bizi zenak), gero hiztegian (eta aldizkarian) parte hartzea onartu zuen. 1901ean Bilbora joateko prestakuntzak hasiak ziren, eta urte hartako gutunetan behin eta berriro aipatzen zen aldizkariaren asmoa. Kazetak bazuen izena: Eguna, Bustintzak proposatu zituen beste guztiak alde batera utzita: Ze barri?, Barrizale, Barridun, Or emen, Azaldari, Batzaille, Agerkari, Euskalzale eta Geutarra, garai hartan modan zeuden erdarazko izenak itzultzea, "como la Voz de tal, ó el Eco de cual" ez baitzuen batere gogoko. Arazo batzuek atzeratu zuten Azkueren aldizkari berriaren agerpena: lehena Bustintzak zango batean nozitu zuen istripua izan zen. Argi dago, ordea, benetako zuzendaria Azkue bera zela. Hurrengo gutun batean, Azkuek baieztatzen dio agintariek oztopoak jartzen dituztela aldizkariaren bidean. "Era de temer", dio Bustintzak 1901eko urtarrilaren 29ko gutunean, "sabiendo cómo las gastan en esta tierra en achaques de libertad". Osasun arazoak behin konponduta, 1901eko uztailaren 26an Bustintzak ezagutarazten dio Azkueri Bilbora doala. Eguna agertzear zegoen, nahiz eta arazo politikoak egon: Azkuek kaleratu nahi omen zuen urte hartako martxoaren 6rako.
Ebaristo Bustintza eta bere emaztea
2.2. Ibaizabalen jaiotza
Ez zen egun hartan, ezta urte hartan ere agertu. Azkueren bigarren euskal aldizkariaren lehen zenbakia 1902an argitaratu zen, urtarrilaren 5ean. Handik bi urtetara igandero agertu zen, "bizkaitarrez eta guipuzkoarrez eguiña", Bloak (Bustintza Lasuen Olaso Aguirreren akrostikoa) zuzendua. Ibaizabal kaleratu ahal izateko, Azkuek berriro Tomás José de Epalzaren laguntza izan zuen. Ibaizabalek Euskalzaleren bideari jarraitzen zion, eta Azkueren asmoa euskarari aldizkari bat ematea zen. Hala ere, bazegoen Ibaizabalen eta Euskalzaleren arteko ezberdintasunik: idazkera, adibidez. Azkuek Bustintzaren aholkua kontuan hartu zuen: Bloak, kazetaritzan berria izan arren, ederki susmatzen zuen ahalik eta irakurleria handienera ailegatzeko, hizkuntzak ere ahalik eta errazena izan behar zuela. Bustintzak, aldi berean, gogoratu zion Azkueri Euskalzale irakurtzen zuten askok esaten zutela Azkuek erabilitako hizkera zela "vascuence [...] sui generis, no el que hablábamos todos, sino uno inventado para su uso particular por los que tenían afición a estudios filológicos". Bustintzak tarteko idazkera bat proposatzen
zuen, "zezena" eta ez "cecena", adibidez, edo "katua" "catua"ren ordez, baina "guizon", eta ez "gizon"; "rr" bikoitzak ere mantendu behar zirelakoan zegoen. Hala egitea erabaki zuten zuten "Hendaya-ko Batzarrak berari jagokazan frutuak emon arte" (Ibaizabal, 1902ko urtarrilak 5, 1. zenbakia, 1. orrialdea).
2.3. Ibaizabalen edukiak eta idazleak
Ortografia edo idazkera ez zen Ibaizabalen berrikuntza bakarra. Bizkaierak eta gipuzkerak elkarrekin bizi behar izango zuten. Orduan ez zuen Azkuek bere gipuzkera osotua proposatu, eta bizkaieraz idazten zuen gehienbat. Mamia ere, nolabait, berria zen. Eduki literarioak, neurri handi batean mantentzen baziren ere, beren lekua uzten zihoazen eduki informatiboei. Lau zutabetan banaturik, Euskalzalek ez bezala ez zeukan irudirik, inprimategi propiorik ere ez baitzeukan. Ibaizabalek garaiko egunkarien antza zeukan, bai kanpoko ezaugarriei, bai edukiei zegokienez. Idazleen artean, Ebaristo Bustintza eta R. M. de Azkue izan ezik, beste izen ospetsu batzuk ere aurki ditzakegu: Ibaizabalen beren olerkiak argitaratu zituzten, esate baterako, Emeterio Arresek, Felipe Arrese Beitiak, Ramon Guelbenzuk, Victoriano Iraolak, Enrique Elizecheak, Eugenio Urrozek, Jose Artolak eta Pedro Enbeitak. Ezin ahaztu, bestalde, geroagoko euskal kazetaritzan oso garrantzi handia izango zuen Gregorio Mujika.
Ez da kasualitateko gauza Azkueren aldizkariak Bilbon agertzea. Bizkaiko hiriburuko kaleetan entzuten zen euskara ez zen bilbotarrena, inguruko herrietako nekazariena baino. Euskara galduta zeukan hiri hartan, heziketa ekonomiko eta industrial izugarria bizi zuen hiri hartan, Sabino Arana Goiriren abertzaletasuna sortzen ari zen. Ibaizabal ere sartuko zen abertzaletasun hartan, Bustintzaren eraginez. Euskaldunak ez zeuden batere ohituta euskaraz idatzitako libururik eta, are gutxiago, aldizkaririk ikusten. Egoera hori leuntzera etorri zen Ibaizabal. Euskararen defentsa hartan, politiko batzuen alde eta beste batzuen kontra jarri behar izan zuten. Romanones gorrotatuena zen, zeren eta ministro zela "agindu eban ez irakasteko euskeraz kristiñaren dotriñea eskolaumeai". Aldi berean, Jose Maria Urquijo diputatua goraipatzen zuten Madrileko Kongresuan botatako hitzengatik, Romanonesen aginduen kontra zihoalako hain zuzen. Sozialistak ("sosolistoak" deitzen zieten) ere ez zituzten oso begiko. Garrantzitsuena, gure ustez, Bustintzaren jarrera zen. Arana Goiriren abertzaletasunetik gero eta hurbilago zegoen. Geroago, jakina denez, Arana-
ren euskarari buruzko tesien defendatzaile sutsuenetariko bat izan zen, eta Akademiaren kontrakoa (Euzko Alderdi Jeltzaletik gertu zegoen Euzkeltzale Bazkunakoak eta 30. urteetan Euzkerea aldizkaria urrunago ailegatu ziren gatazka hartan). Azkue, bere aldetik, Aranaren ideia politikoen alde egon bazen ere, hizkuntzari dagokionez nahiko urrun zegoela esan daiteke.
Ibaizabal Euskalzale baino informatiboagoa zen. Bazeukan oso informaziokoa zen atal bat, "Asteko berriak". Ez zen oso ideia berria, lehenagoko beste euskarazko aldizkariren batean egon bazegoelako horrelako atal bat, hala nola Pariseko Gure Izarra hartan. Hego Euskal Herrian, ordea, Ibaizabalek hasiera eman zion geroagoko euskal aldizkari ia guztietan errepikatuko den informazio mota oso garrantzitsu bati, herrietako informazioari, tokian tokiko informazioari. Atal hori osatzeko, Azkue eta Bustintzaren aldizkariak bazeukan berriemaile sare bat, 22 berriemailek osatua. Gehienak (15) gipuzkoarrak ziren. Besteak (7) Bizkaikoak ziren. Uste izatekoa da, beraz, Ibaizabal, Bilbo alde batera utzita, Gipuzkoan Bizkaian baino gehiago saldu eta irakurtzen zela, aldizkaria egiten zutenek ere uste zuten bezala. Aranbeazkoaren ustez esaterako, Bizkaian ez zen behar adina irakurtzen "politika madarikatutik, [...] euskera utsean dagoalako, bizkaitarrista-tzat artutea. Ausse beiñipeiñ esaten eben Euskalzale-gaitik nik dazautazan bizkaitar batzuek". Hori zela eta, hizkera zela-eta edo Gipuzkoa eta Bizkaiko egitura soziolinguistikoen arteko ezberdintasunak zirela-eta, Gipuzkoan gehiago saltzen zen: Bilbon ez ezik, Bizkaiko zazpi herritan ere banatzen zen (Bermeon, Lekeition, Lemoan, Plentzian, Mungian, Markinan eta Durangon), eta Gipuzkoan hamabitan (Donostian, Azpeitian, Bergaran, Tolosan -Baleriano Mokoroa arduraduna zen-, Irunen, Deban -banatzailea ostatuko jabea zen, Esteban Egaña, abertzale sutsua, Arabarra aldizkarian argitaratu zituen iragarkietan ikus daitekeenez-, Zumaian, Zarautzen, Oñatin, Arrasaten, Eibarren eta Errenterian). Hona hemen euskal aldizkarien gaitza, beren sortzaileek nahi adinako irakurle ez izatea. Ezinezkoa da Ibaizabalek zenbat erosle izan zituen jakitea; ziur aski, bi mila baino gutxiago. Dena den, ez aldizkariak sortzen zituen zorrak ordaintzeko behar zituztenak. 1904an ez zen Ibaizabal agertu. Azken zenbakia 1903ko abenduaren 27koa da. Resurrección Mª de Azkuek eta Ebaristo Bustintzak 103 ale kaleratu zituzten. Ibaizabalek eredu bati hasiera eman zion, Argiak, adibidez, gauza askotan jarraitu zuena.
9 Prentsa politikoa eta euskara XX. mendearen hasieran: aldizkari jeltzaleak (1896-1919)
1. Euskalerriakoen enborra. Euskalduna
Foruzaletasunaren eta abertzaletasun jeltzalearen artean, badago beste korronte politiko bat, hizkuntzari dagokionez ere bere isla izango duena: euskalerriakoak. Foruzaletasunetik harantzago doazenak, baina Aranaren diskurtso politikoa bezain erradikalak ez direnak. Arana Goiri hilda, euskalerriakoak abertzaletasunera joko dute. Euskalerriakoek bazituzten beren komunikabideak, eta haietan euskarak leku bat zuen. Azkueren aldizkariak ez ezik badago beste aldizkari bat ere, oso garrantzitsua -hau bai, politikoa- eta elebiduna: Euskalduna.
Bere izenburuak dioskunez, Periódico fuerista bat zen, hasieran behintzat, baina foruzaletasunetik abertzaletasunera joko du, nahiz eta abertzaletasun hori jeltzalea ez izan, Aranaren erabat aldekoa ez izan. Hasieran astekari hori Sagarminagak 1876an eratutako Sociedad Vascongadaren bozeramalea zen. Corcuerak eta bestek erakusten dutenez, elkarte hori Aranaren abertzaletasunaren arbasotzat har dezakegu.
Arrese Beitiaren eta, guri gehiago interesatzen zaiguna, Resurrección Mª Azkueren laguntza bereganatu zuen. Azkue urrundu zen Arana Goiriren alderditik 1895ean. Urte batzuk geroago, euskara hutsezko aldizkari bat sortuko zuen, Euskalzale. Sotak eta beren jarraitzaileek, Tomás Epalza esate baterako, baliabide ekonomikoak eman zizkioten Azkueri Euskal Ikastetxea sortzeko. Sociedad Euskalerriakoek (Sotatarrek azken finean) Euskaldun Biltokia, Euskeria abesbatza eta Alkartasuna elkartea sortu zuten. Sabino Aranaren pare-pareko lana egiten zuten, baina beren jarrera ez zen beti oso garbia izan. Aranistek bezala, euskalerriakoek ere abertzaletzat zuten beren burua. Foruzaletasuna erabat utzi gabe, bestalde. Beste gauza bitxi bat: euskalerriakoek kritika gutxi -eta askotan begirune handia- eman zioten Sabinori, berarengandik eraso latzak jasotzen zituzten bitartean. Esan bezala, Euskalduna, 1896an sortua, Sociedad Euskalerriaren bozeramalea zen. Baserritarra sortu zenean, bertan karlistentzako irainekin batera, ez zen falta euskalerriakoentzako baten bat. Azkuerentzat ere berdin: 1897an sorturiko Euskaltzale -Epalza euskalerriakoaren diruaz, gogora dezagun- ez baitzetorren bat Arana Goiriren hizkuntzari buruzko pentsamoldearekin. 1888an, Unamunok eta Aranak ere nahi zuten Bizkaiko Foru Aldundiko Euskal Katedra bereganatu zuen Azkuek. Aranarentzat porrota izan zen katedra hori ez lortzea, bere hizkuntz ideiak zabaltzeko tribuna ezin egokiagoa zelako. Azkuek berak kontatzen zuen Aranak behin proposatu ziola klaseak ematea, dohainik, lekeitiarrak bitartean, katedraduna baitzen, soldata eskuratuko zuela. Azkuek, zer esanik ez, ezetz esan zion. Sabino Arana, hizkuntzari dagokionez behintzat, garaiko beste korronteetatik gero eta urrunago zegoen, 1901ean, ikusi dugun bezala, Hego eta Iparreko euskaldunen arteko elkarte bat sortzeko -gero Eskualzaleen Biltzarra izango zena- egitasmoa deuseztatu zelako, bere erruz hein handi batean. Denboraren poderioz, aranistek eskola linguistiko bati hasiera eman zioten. Denbora gutxian, Sotaren aldekoek lortu zuten euskal kulturan sakonki murgiltzea, Arana Goirik baino askoz gehiago agian. Euskaldunan Telesforo de Aranzadi, Felipe Arrese Beitia eta R. M. Azkueren izenak aurki ditzakegu. Euskarari dagokionez, Sabinoren aldizkarietan baino gehiago zegoen euskaldunon hizkuntzaz idatzita, zenbaki bakoitzaren %15 inguru. Gainera, euskara ez zuten gauza marjinal edo garrantzi politikorik gabekorako uzten; testu politikoak ere badaude euskaraz. Jaungoikoa eta Foruak lematik Jaungoikua eta Lagi-Zarrara pasatzen da. Euskarazko testu politiko gero eta gehiago agertzen dira euskalerriako eta sabindarren akordioa lortzen denean, 1898an. Hizkuntz eredua ere ez zen aranista, euskara garbiago bat, zokokerietatik urrunagoa, erabiltzen baitzuten. Ez da harritzekoa: Azkue hortik zebilen, eta badakigu bere eta Aranaren ideiak oso ezberdinak zirela idazkerari dagokionez.
Euskarari buruzko jarrera ere leunagoa zen Euskaldunan Sabino Aranaren Baserritarran baino. Bientzat, euskalerriakoentzat eta sabindarrentzat, euskara arma politiko bat zen Euskal Herria edo Euzkadiren nortasuna froga zen heinean; baina Sotaren aldekoentzat euskara ezinbestekoa zen, euskal nortasun eta izaeraren funtsezko oinarria, eta Aranarentzat aldiz, nahiz eta euskararik gabeko Euzkadirik ezin egon, euskararik gabeko euzkotarra (eta ez, haatik, euskalduna) bazitekeen. Agian euskalerriakoek (teorian behintzat) lehenagoko gizartea berreskuratu nahi zutelako, eta aranistak aldiz etorkizunerako bat proposatzen zutelako. Biak antzinako legeetan oinarriturik, baina Aranaren aurkikuntza hortik abiatuz beste kontzeptu modernoago batera iritsi nahi izatea izan zen: nazioa. Beharbada horregatik euskalerriakoak bat egin ziren sabindarrekin hauteskundeetan.
Euskalerriakoek eta jeltzaleek urruntze eta elkartzeko momentuak izango zituzten. Euskalduna XX. mendeko lehen hamarkadetan ere argitaratzen zen. Baina XIX. mendeko azken urte haietan, bi talde haiek batu ziren, eta Arana Goiriren lehenengo egunkaria Sotaren diruaz argitaratu zen: El Correo Vasco. Arana hil ondoren, eta Euskaldunaren orrialdeetatik, abertzaletasun jeltzalearen barruko korronte ideologiko euskalerriakoa, korronte kritikoa gauzatu zen, XX. mendearen lehen hamarkadetan oso garrantzitsua izango zena.
2.1. Sabino Aranaren hizkuntzari eta kazetaritzari buruzko ideiak
Sabino Arana Goiri kazetari edo, bere garaiko terminologia erabiliz, publizista ere izan zen. Hasiera-hasieratik, euskal abertzaletasunaren sortzaileak ulertu zuen bere ideiak zabaltzeko tresna hoberena kazetagintza zela, eta kementsu ekin zion aldizkariak argitaratzeari. Sabino Aranak argitaraturiko aldizkariez beste batzuk aritu dira, zeinen lanak orrialde hauetan aipatuko ditugunak; horregatik gu hemen Arana Goirik euskaraz egindako kazetari lanaz gehienbat arduratuko gara.
2.1.1. Hizkuntzari buruzko pentsamoldea
Garrantzitsua iruditzen zaigu hemen berriro gogoratzea hainbestetan errepikatua: Arana Goirirentzat euskara inportantea da Iberiar Penintsulako latindarra ez den hizkuntza bakarra delako, eta beraz, euskaldunen -edo, haren hitzetan, euzkotarren- ezberdintasun eta singulartasunaren froga ukaezina delako. Besteak beste Larrondek (1977: 136) eta Corcuerak (1979: 395) diotenez, pentsamolde aranistan hizkuntza zen arraza definitzen zuen osagarri bat, hau da, arrazaren menpe zegoena. Horregatik Aranak Euzkadi eta euzkotar hitzak asmatuko ditu, betiko Euskal Herria eta euskaldun hitzen aurrean, azken hauek esanahi linguistikoa baitzuten. Hizkuntzak, euskarak, beste zeregin bat ere beteko zuen: babespena izatekoa. Maketoaren erasoari aurre egin ahal izateko, Arana Goiriren ustez, euskara arma ezin hobea izan zitekeen. Beraz, lehenengo aldiz ikusten dugu nola euskaldunen hizkuntzaren betebeharra plano batetik beste batera pasatzen den: komunitate linguistikotik (Euskal Herria, hau da, euskaldunen edo euskara dutenen herria) kontzeptu politikora (Euzkadi, hau da, euzkotarren antolaketa politiko propioa). Beste modu batez esatearren, Aranak proposatzen du antolakuntza politiko bat, lurraldetasunean oinarritua, ezaugarri kulturalak alde batera utzi gabe, haiek aprobetxatuz garai modernoetara moldatzen zen beste kontzeptu komunitario bat finkatuta.
2.1.2. Kazetaritzari buruzko pentsamoldea
Hemen ere, euskarari menpeko zeregin bat eman zion. Bizkaian euskaraz hitz egiten zuten herritarrek, baserritarrek, ez hiritarrek, Gipuzkoan ez bezala. Beraz, ez da harritzekoa Aranak, zentzu praktikoaz, euskara hizkuntz nazionaltzat hartu
bazuen ere, bere propaganda lan gehienak elebidunak izatea, eta parte gehiena eta inportanteena, erdaraz. Azken batean, Aranak bere mezua Bilboko hiritarrei bidaltzen zien, eta hauek erdaldunak ziren gehienbat. Beste zera hau azpimarratu nahi genuke, geurea den gaian sartu aurretik: Aranaren mugimendu politikoa, herri, baserri eta mendietako bizitza ideialari buruz erreferentzia ugari egin arren, eta gizarte tradizionalari begira egon nahi bazuen ere, hiritarra, modernoa, gizarte industrializatu baten emaitza zela azken batean. Gizarte moderno haren beste emaitza bat kazetaritza zen, eta ondotxo zekien Aranak horretaz baliatu behar zela bere ideiei ahalik eta zabalkunde handiena emateko.
2.2. Sabino Aranaren aldizkariak
Aldizkariak, Aranari berari kasu egingo badiogu, 1.500 bat ale saltzen zituen. Bizkaitarraren laguntzaile izan zen Engracio Arantzadik 1.000 bat saltzen zituela dio. Bizkaitarra argitaratzeko lanetan ez ezik, beste gauzetan ere aritzen zen Arana Goiri. Euzkeldun Batzokija sortzeko asmotan eta beste testu batzuk idazten ematen zuen bere denbora. Testu horien artean Etimologías Euskéricas, Pliegos Euskeráfilos, Pliegos Euskeralógicos eta Pliegos Histórico-Políticos zeuden. Aldizkarian ere argitaratu zituen Aranak
Baina jarrai dezagun Bizkaitarrarekin eta bukatuko dugu esaten bi ale bereziak argitaratu zirela. Biak R.M. Azkueren Vizcayatik Bizkaira opera goraipatzeko ziren (21. eta 22. zenbakiak). Sabinoren izaera sutsuaren froga, urtebete lehenago Azkue eta Aranaren arteko harremanak ez baitziren oso onak, lekeitiotarrak Bizkaiko Diputazioko Euskal Katedra lortu baitzuen, Aranak ere nahi zuena. Hala ere, Arana beti Katedraren alde agertu zen. Azkue, dirudienez, Euzko Alderdi Jeltzalean egon zen, denbora gutxian bazen ere: sei hilabete. 1895eko ekainean alderdia utzi edo bota zuten. Sabinok, Corcuerak aipatzen duen gutun batean (Corcuera, 1979: 287), leporatzen dio Euskeldun Batzokijakoetan baino alderditik kanpoko batengan konfiantza izatea, ziur aski Sota buruan zeukalarik. "Solamente en cosas particulares me tienes, pues, a tu disposición", bukatzen zuen Sabinok. Hala ere, Aranak bazekien euskara eta euskal kulturan zenbaiterainoko pisua zeukan Azkuek. Sabinok ez zuen Azkuerengan konfiantza politikorik, baina kulturalki begirune handia zion; eta aldiz, Azkuek Arana politikoki errespetatzen bazuen, kulturalki eta batez ere hizkuntz gauzetan ez zuen inoiz ere kontuan izan. Esan daiteke Azkue beti abertzalea izan zela, hala ere, Arana eta aranistengandik -Bustintzarekin berarekin gertatutako bilakaera lekukooso urrun mantendu zen.
Urte horretan, 1895ean, Bizkaitarra desagertu zen. Haren jarraitzailea Baserritarra astekaria izan zen. Lehenengo zenbakia 1897ko maiatzaren 2an kaleratu zen. Lehentxeago Arana Goiri anaiek bi egitasmoz hitz egiten zuten: Baserritarraz eta aldizkari batez, elebiduna (Arantzadi, 1935: 50). Azken hura, guk dakigunez, ez zen atera.
Euskaraz agerturiko testurik garrantzitsuenetakoa "¡Euskeldunek, izertu gaitien!" izenekoa izan zen, Maitetsea delako batek sinatutako artikulu sorta bat, 11., 12. eta 13. zenbakietan argitaratuak. Aranak berak itzuli zituen "La escuela en Bizkaya" izenburuarekin. Bertan azaltzen dira euskararen garaipenerako oztoporik nagusienetariko baten zioak: hezkuntza erdalduna. Arana eta sortu berri ziren abertzaleentzat, lehenago eta geroagoko euskaldunentzat bezala, hezkuntza kezka nagusienatariko bat zen, oso loturik euskararekin.
Euskarari dagokionez -kontuan hartu behar dugu Baserritarra oso politikoa zela, eta gainera karlisten aurka aritzeko sortua- han hemenka azaltzen bada ere, garrantzitsuena erdaraz idazten da. Hala ere, ez da falta lerro azpimarragarriren bat: behin eta berriro errepikatzen da zein den euzkotarren Aberria, eta baita euzkotarren hizkuntza: euskara ("Zeure Aberrijaren iz-
kerea ezpa-dozu mattetan, eztozu mattetan zeure Aberrija bez", Baserritarra, 1897ko ekainak 6, 1. orrialdea), eta euzkotarra eta abertzalea izateko, ez da nahikoa euskaldun izatea ("Ezta ezebez euzkelduna ixatia, aberrtzalia ixan ezik"). Aranatarrentzat, hobe zen euzkotarra izatea, euskalduna ez bazen ere, euskalduna eta maketoa izatea baino ("Asko dira euzkerea eztakijen euzkotarrak. Au txarra da. Batzuek dira euzkerea dakijen maketuak. Au txarragua da").
Kexa horiek, bistan dago, erdaraz idatzi zituen. Kexak ere Azkueri zuzentzen zizkion, Lekeitioko apaiza eta bere Euskaltzale zuzenean aipatzen ez bazituzten ere. Kexa horien zergatia ez zen, argi dago, euskararenganako maitasun gutxi erakusteagatik, Sabinok proposatzen zuen eredua jarraitzen ez zuelako baino. Goiz hasi ziren abertzaleak, aranistak, maixuaren diskurtsoa aldarrikatzen. Gatazka horrek XX. mendeko 30eko hamarkadaraino ailegatuko zen, Aranaren eta, harrigarria badirudi ere, Azkuerekin hasi zen beste kazetari, euskaltzale eta idazle oso ezagun baten ideiei tinko eutsiz. Kirikiñoz ari gara, esan beharrik ez. Hala ere, ideia horiek ez ziren beti euskaraz aldarrikatu, eta jarrera aranistaren gailurra izango zen aldizkaria bera ere, Euzkerea, elebiduna zen, euskaraz eta gazteleraz idatzia.
baino- euzkotarragoak izateko baino. Abertzaletasunaren propaganda gehiena, eta dudarik gabe inportanteena, erdaraz egin zen. Euskarak piskanaka piskanaka Euzkadiko gizartean berreskuratu beharko zuen bere lekua, baina beti abertzaletasunaren aldetik, inolaz ere bere kabuz. Eta abertzaleek ez zuten nolanahiko euskara, baizik eta besteengandik ezberdintasunak nabariagoak egiten zituena, euskara berri eta garbi bat.
Abertzaleen prentsa honen guztiaren isla izango dugu: beraz ez dugu euskara hutsezko aldizkari abertzalerik aurkituko XX. mendean ondo sartu arte (Euzko Deya), eta hori ere ez zen informatiboa izango, kulturala baino. Abertzaleen aldizkari eta egunkarietan euskarak leku bat izango zuen, baina ez leku handia. Zeregin menpeko bat beti, ikusten dugunez. Hala ere, esan dugun bezala, ezin diegu ez Aranari ez bere jarraitzaileei beren garrantzia kendu, neurri handi batean haiek berpiztu baitzuten euskararenganako kemena. Akatsak eta guzti, euskararen garapena XX. mendean ez zitekeen berdina izango haiek gabe. Baina itzul gaitezen kazetaritzara.
2.2.3. Sabino Aranaren azken urteetako prentsa
Sabinok eta bere jelkideek El Correo Vascoren inprimategia erosi zuten, elkarte anonimo bat eratu eta 1901ean La Patria argitaratzen hasi ziren, Felipe Zabala Suárezen zuzendaritza eta jabetzapean (Corcuera, 1979: 467). Sabino zentsorea besterik ez zen. La Patria aldizkari ofiziala izanik, Euskalduna gero eta baztertuago geratu zen. Abertzaleek beren propaganda egiteko seriotasuna behar bezala finkatu nahian, enpresak ere eratzen ziren. Izen batzuekin (La Patria, Patria, Aberri eta Aberrija) ia eten gabe agertuko zen aldizkari hori. Guztietan euskarak zeregin txikia izango zuen, lekutxo bat bazeukan ere. Horrela, abertzaletasunak Sabinoren heriotzaren ondorengo urte haietan bozeramale ofizial bakar bat izan zuen. Hil baino lehenago, bazuen aldizkari kultural bat bultzatzeko astia izan, 1901ean: Euzkadi. 1898an, ikusi bezala, bazeukaten aranistek aldizkari elebidun bat kaleratzeko asmorik, eta dirudienez ez zuten 1901. urtera arte gauzatzerik izan. Lehenengo garai hartan gutxi iraun zuen, urtebete eskasa. 1902ko irailean, diru arazoak zirela medio, Sabinok itxi behar izan zuen, lau zenbaki bakarrik argitaratu ondoren. Dirudienez, harpidedun gutxi zeukan, 130 inguru (Corcuera, 1979: 467). Urte batzuk geroago berriro agertu zen, lehenengo zenbaki haietan idatzi zuen gazte baten eskutik: gazte hura Luis de Eleizalde zen, denboraren poderioz Euzkadi Buru Batzarreko lehendakari, euskal abertzaletasunaren teoriko garrantzitsu eta baita euskal kazetari nabari bihurtuko zena ere.
2.2.4. Gipuzkoako lehen prentsa abertzalea
Gauza haiek guztiak Bizkaian gertatu ziren. Eta Gipuzkoan? Han bizkaitar jelkideen laguntzailerik hoberena Engracio Arantzadi zen. Berak kontatzen digu nola 1897an jelkideak kezkatuta zeuden Donostian hamar urte lehenagotik argitaratzen zen El Fuerista egunkariarengatik, integrista espainiarra baitzen. Baina foruzale gipuzkoarrek (haien artean Ignacio de Lardizabal eta Aniceto Rezola) alderditik eta Nocedalengandik alde egin eta abertzaleengana jo zuten. "Azpeitiaco Boto-zaleai" izeneko orri bat ikusi izan dugu, La Semana Católica aldizkariaren moldiztegian egina. Baliteke aldizkari baten orri bat izatea, La Semana Católica edo El Fueristaren beraren gehigarri bat. La Semana Católica eta El Fuerista entrepresa berarenak ziren. Orri horretan, oso osorik euskaraz idatzia, Nocedalen aurkako tesiak zabaltzen dira. Tirabira galantak gertatu ondoren (Arantzadik aipatu liburuan berri zehatza ematen du) 1898ko Berpizkunde Igandean El Fuerista agertu zen Jaungoikua eta Lege Zarra ikurraren pean. Euskararentzat ere lekutxo bat erreserbatu zuten: erlijioari buruzko atal osoa euskaraz idatzia zen, eta bazetorren baita ere Sabinoren beraren Loiolako Inazioari egindako otoitz bat. El Fueristak bizitza laburra izan zuen, hogei egun besterik ez egunkari abertzale moduan. Kubako gerra piztu zen eta giroa ez zen hoberena abertzaleentzat. El Fuerista desagertu zen 1898ko maiatzaren 6an, eta jeltzale gipuzkoarrak beren ideiak zabaltzeko bozeramalerik gabe geratu ziren, 1907an Gipuzkoarra astekaria lehenengo aldiz argitaratzeari ekin zioten arte.
Abertzaletasuna eta bere prentsa Bizkaian nahiko ondo finkatuta, bigarren urratsa Gipuzkoa zen. Euskal Herri osorako -hau da, garai hartan Bizkaia eta Gipuzkoa soilik, Araban, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian jeltzaleak oso gutxi sartuta baitzeuden- abertzaletasunaren bozeramale bakarra La Patria (1901-1903), Sabinoren heriotzaraino, eta Patria (1903-1906), Aberri (1906-1908) eta Aberrija (1908ko azaro eta abenduan) beren jarraitzaileak izan ziren. Astekari hauen guztien bizitza ez zen erraza izan; Aberriren zuzendaria zen Santiago de Meabek bere kargua utzi behar izan zuen 1906ko abenduan, zeren eta "a pesar de la prohibición expresa de esta Diputación [Euzko Alderdi Jeltzalearena] publicó en el número 32 el artículo Hablemos claro, reflejo sin duda de su opinión particular respecto al actual concierto
económico, que no la del PNV" (Aberri, 1906ko abenduak 22, 34. zenbakia, 1. orrialdea), 1907ko urtarrilean berriro astekarira itzuli bazen ere. Agintariekin ere arazoak izaten zituzten, horregatik horrenbeste izen aldaketa. Euskaraz ere, gutxi. La Patriarekin hasitako aldizkari sorta hura desagertu zen 1908ko abenduaren 26an Aberrijaren azken zenbakia kaleratu zenean, bere lekua Euzko Alderdi Jeltzaleak argitaratuko zuen beste astekari bati utziz: Bizkaitarra.
3.2. Herrialdeetako aldizkariak
Ez dago, beraz, mozketarik pentsamoldeari dagokionez, propaganda egiteko modua bakarrik aldatzen dute, lurralde bakoitzean aldizkari abertzale ofizial bat argitaratuz. Politika hori hasia zuten urtebete lehenago, Gipuzkoako jeltzaleek Gipuzkoarra kaleratzeari ekin ziotenean. 1907ko maiatzaren 18an astekari horren lehenengo zenbakia argitara eman zuten. Urte batzuk geroago Arabarra eta Napartarra agertu ziren. Guztiak (Napartarra izan ezik) kaleratu ziren E.A.J.ren kazetaritzari buruzko egitasmo nagusia 1913an gauzatu arte, Euzkadi egunkaria, eten gabe 1937. urte arte argitaratuko zena. Hala ere, Arabarra, Gipuzkoarra eta Bizkaitarra, denbora laburrean bazen ere, berriro agertuko ziren hurrengo hamarkadetan.
3.2.2. Ameriketako lehen aldizkari abertzalea: Euzkotarra
Ameriketan ere aldizkari bat argitaratu zen, oso bizitza laburra baina gatazkatsua izan zuena. 1907ko azaroaren 15ean agertu zen lehen aldiz Mexikon (D.C.) Euzkotarra. Jaun-Goikua eta Lagi-zarra. Zortzi orrialde zituen hilabetekari honen lehenengo hiru zenbakiak (1907ko azaroaren 15ekoa eta abenduaren 15ekoa, eta 1908ko urtarrilaren 15ekoa) Mexiko hiriburuan kaleratu ziren, gaztelaniaz eta euskaraz. Laugarren zenbakia Mexikoko Chihuahuan argitaratu zen, 1908ko azaroaren 30ean, ezaugarri berdinekin. Agintariek behartuta Euzkotarra ateratzeari utzi zioten. Bigarren aroan Estatu Batuetara joan ziren. 1909ko apirilean New Orleans-en beste zenbaki bat agertu zen, neurri txikiagokoa, ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz. Dohainik banatzen zen eta dirudienez Juan de Argote delako batek zuzendua zen. Izen berdineko beste aldizkari bat agertu zen 1913an (lehenengo zenbakia ekainaren 1ekoa dugu) Buenos Aires-en. Ia osorik erdaraz idatzita, testuren bat euskaraz zegoen. Abertzalea, sabindarra, lau orrialde zituen, azkenekoa publizitatez betea. Lau ale ikusi ditugu. Euzkotarra izenarekin beste aldizkari bat kaleratu zen 1922an, Gipuzkoan kasu honetan.
3.2.3. Engracio Arantzadi eta Gipuzkoarra
Gera gaitezen oraingoz Gipuzkoan. Esan bezala, lurralde bakoitzeko aldizkari abertzale sortari hasiera eman zion Gipuzkoarrak. Arantzadiri kasu egingo badiogu, sei mila ale astero egiten egoera ekonomiko onean mantendu zen (Arantzadi, 1935: 217). Arazo politikoen itsasoa ere nolabait baretzen ari zen, Gipuzkoarrak Gobernu Zibilaren salaketa bakar bat jasan behar izan zuelako. Euskarari leku eskasa ematen zioten, agian Kizkitzak berak aipatzen duen euskaraz gaizki idazteko beldur horrengatik (Arantzadi, 1935: 333). Beste arrazoi bat bazegoen: agintariek (erdaldunak, noski) mesfidantza handiz begiratzen zituzten euskaraz, ulertzen ez zuten hizkuntza batez, idatzitako testuak.
Gipuzkeraz idazten zuten, eta irizpide ortografiko sabindarrak, hau da, Eleizaldek gogoratuko zuenez, Sabinok bizkaierarako bakarrik finkatutako horiek (horien artean, bizkaieraren fonetikarako bakarrik egoki ziren asko) onartzen zituzten itsuitsuki, nafar eta arabar jeltzaleek ez bezala.
Ebaristo Bustintza Kirikiñok bere lekua aurkitu zuen Bizkaitarraren orrialdeetan. Bizkaitarra 1909ko urtarrilaren 2an argitaratu zen lehenengo aldiz. Lau orrialdeko astekaria, 214 zenbaki ateratzea lortu zuen, 1913. urtea arte. Inprimategi propio bat bazuen, Bilboko Bidebarrieta kalean (bulegoa ere hor zegoen), Gipuzkoarrak ez bezala. Euskararen aldeko borroka abertzaletasuna zabaltzeko kanpainaren barruan sartzen zen, euskararen bidez abertzaletasuna ere zabaltzen zelakoan.
Ikusi dugunez, abertzaleentzat euskara eta abertzaletasuna lotuta daude eta lotuta egon behar dute gainera. Prentsan, Kirikiñok bere gain hartuko zuen zeregin hori hil zen arte, Bizkaitarraren orrialdeetan lehendabizi eta Euzkadin gero.
Gipuzkoarra eta Bizkaitarra garrantzitsu baziren, geroagoko beste egitasmo batzuen ataria baitziren, haiek bezain garrantzitsuak izan ziren gure ustez Nafarroako eta Arabako aldizkari abertzaleak, politika jeltzaletik nahiz euskararen ikuspuntuetatik begiratuta, beraiek izan baitziren prentsa
abertzale eta euskaldunaren sartzaileak, beren emaitzak irakurle eta erosleen aldetik urriak iruditzen bazaizkigu ere. Napartarra. Jaun-Goikoa eta Lege-Zarra lehenengo aldiz 1911ko urtarrilaren 8an azaldu zen. Lehenengo zuzendaria Salvador Garijo izan zen, 1917an hil zena, eta sortzailea Joaquín San Julián. Bigarren zuzendaria (1919. urtea arte) José Agerre Santesteban izan zen, Iruñean 1889an jaioa, euskaltzaina hasieratik. 1934an Napar Buru Batzarraren lehendakaria izan zen. 1962an hil zen Iruñean. Araceli Martínez-Peñuelak dioenez (MartínezPeñuela, 1989: 95), 1909an gertatu ziren Nafarroako abertzaleak biltzeko lehen ahaleginak, eta 1910eko ekainean Iruñeako Centro Vasco eratu zen. Nafarroako beste leku batzuetan jelkideak poliki-poliki sartu ziren, batez ere 1912an. Napartarra bihurtu zen Napar Buru Batzarraren bozeramalea.
Artikulu doktrinarioak nagusi dira, euskaraz beti testuren bat agertzen zen, Gipuzkoarran eta Bizkaitarran baino gehiago. Zaila da jakitea norenak ziren bai erdarazkoak eta bai euskarazkoak, sinadurak ez baino goitizenak agertzen direlako. Hala ere, Amilgainek -beste aldizkari abertzaleetan agertzen ziren testu berberak- eta Fermin Irigarai Larrekok (1916. urteaz geroztik) idazten zutela badakigu. Ezagutzen ditugun izenen artean euskaltzale batena, oso ezaguna, agertzen bada ere, Napartarran beti erdaraz idatzi zuen: Arturo Campión. Emakumeak ere agertzen ziren, "Lili-artean" izeneko atalaren arduradunak hain zuzen ere: Mirentxu eta Sornetxu, nafar emakume abertzaleentzako testuak idazten zituztenak. Napartarrari zor zaio, beraz, emakumeentzako eta emakumeek egindako ataltxo bat sortzea. Azpimarratzekoa da nola emakume abertzaleentzako atal horiek euskarazkoak izaten ziren. Erabilitako euskalkia nafarrera da. Neologismoak ere erabiltzen zituzten. Zer esanik ez, Irigarai sendagilearen eragina ederki sentitzen da Napartarraren orrialdeetan. Berak sinatutako testuak ez ezik, beste ekintzetan ere parte hartu zuen. 1869an jaioa, Nafarroako herriska batean sendagile gaztea zelarik ikasi zuen euskara. Hizkuntza herritarrak, klasikoen irakurgaiek eta astekari batek (Eskualduna, hain zuzen ere) izugarrizko eragina izan zuten berarengan. Ordura arte kazetagintza tradiziorik finkoena zena ondo ezagutzen zuen gizona bereganatu zuten Napartarrakoek. Ez hori bakarrik: Irigarai, abertzale porrokatua, oso gizon landua zen, euskal idazle gehienak, garaikideak zein zaharrak, ezagutzen zituena. Hain zuzen, euskalki eta idazleen emaitzak ezagutzen zituen Irigarai Sabinoren ortodoxiatik urrundu zen, Euskal
Herriko aldizkari askotan egingo zuen lan oso garrantzitsuari hasiera emanez: Eskualdunan, Argian, Euzkadin, eta beste hainbeste aldizkari informatibo, kultural, erlijioso edo politikotan.
3.2.6. Hizkuntz ereduei buruzko eztabaidak prentsa abertzalean eta Napartarran
Larreko ez zen Sabino Aranak markatutako bidetik urruntzen zihoan bakarra, hizkuntz ereduari zegokionez behintzat: Eleizaldek ere gehiegikerietan ez jausteko aholkuak han hemenka errepikatzen zituen. Baita Napartarraren orrialdeetan ere. 1916an bertan Kepa Amillagarairekin mantendu zuen eztabaida lekuko.
Amillagaraik Euzkeltzale-Bazkunaren jarrera defendatzen zuen, hau da, sabindar porrokatuena: euskara batzearen aurka, norbaitek bere euskalkiaz hitz egin eta idatzi behar baitzuen, haren ustez. Eleizaldek, bere aldetik, 1916ko martxoaren 18an argitaraturiko erantzunean, bere jarrera argi eta garbi uzten zuen:
Napartarrak bere anaiak Gipuzkoarrak eta Arabarrak baino gehiago iraun zuen. Ez zion larunbatero kalera irteteari utzi 1913an Euzkadi egunkaria argitaratu zenean, eta 1919. urtea arte agertu zen. Etenaldi bat pairatu zuen, Salvador Garijo bere lehen zuzendaria 1917an hil zenean. Urte hartako ekainetik azarora arte kaleratu egon gabe, hilaren 10ean berriro agertu zen. Napartarra berriro argitaratu zenean, udal hauteskundeak gertu zeuden. Comunión Nacionalista Vascak arrakasta lortu zuen, aurkeztutako hiru hautagaiak (Francisco Lorda, Santiago Conchillos eta Larrache) hautatuak izan baitziren. Napartarra 1919an desagertuta, nafar jelkideek ez zuten beste bozeramale izango 30eko hamarkada arte, La Voz de Navarra egunkaria eta Amayur aldizkari politiko-kulturala sortu zirenean. Bietan -batez ere Amayurren- euskarak leku bat izango zuen (%10, gutxi gora-behera). La Voz de Navarra egunkari jeltzalean hainbat euskal atal agertu ziren: "Euskaldunen xokoak", "Asteko berriak", "Euskel solasa", "Nahas-mahas". Bertan idatzi zuten Enrike Zubiri Manezaundik eta José Agerrek, esaterako.
baltzeko oso garrantzitsua, 1912an Euzkadi Buru Batzarreko lehendakaria izan zelarik. Euskara kontuetan ere berdin, eta kazetaritzari dagokionez, aldizkari askotan idatzi ez ezik, bi ere zuzendu zituen, Euzkadi aldizkaria eta Arabarra.
Gasteizko Institutoan irakasle zela, Eleizalde ezinbestekoa da Araban Euzko Alderdi Jeltzalea eta Comunión Nacionalista Vascaren zabalkundea ulertzeko. 1908an bere lehen urratsak egin bazituen ere, bere ahulezia zela eta, Arabako Euzko Alderdi Jeltzaleak ez zuen lurralde honetan bere lehenengo lorpen politikoak lortu 1911. urtea arte, udal hauteskundeetan lehenengo aldiz bere hautagaiak aurkeztu zituenean, haien artean Eleizalde bera. Hurrengo urtean beren bozeramalea kaleratzea erabaki zuten. Arabarra 1912ko urtarrilaren 12an sortu zen. Denbora luzean, garai batzuetan -batzuk oso laburrak- argitaraturik bere arrakasta, kuantitatiboki behintzat, eskasa bazen ere, Arabarra izan zen Gerra aurrean Arabak izan zuen komunikabide abertzale bakarra eta euskara hedatzen zuen ia bakarra. Bere garrantzia askoz ere azpimarragarriagoa da, kontuan izanik Araban euskaraz apenas hitz egiten zela, eta Gasteizen bat ere ez (Apraiz, 1976). Araban, Nafarroan ez bezala -abertzaletasuna berandu samar bereganatu zuen beste lurralde bat aipatzearren- ez dago euskalkirik, beraz egoera sozio-linguistikoa ere desberdina da, eta Gasteizko aldizkarietan -Arabarran azken finean- konponbide linguistikoak ere desberdinak izango dira. Arabarra, goiko lerroetan aurreratu bezala, garai batzuetan ateratako aldizkaria dugu, jarraipen finkorik gabe. Arabako jelkideek kaleratu zuten 1912-1913, 1918-1919, 1922an, 1932-1933 bitarteko urteetan, eta Gerra ondoren ere, 1972ko martxoko ziklostilezko ale bat ikusi dugu. Errepublika garaian beste Arabarra baten berri dugu, baina ezin izan dugu alerik aurkitu.
Aipatzen da 1931ko otsailaren 2ko El Heraldo Alavésen. Eusko Abertzale Ekintzaren (A.N.V.) Nacionalista aldizkarian beste erreferentzia bat aurkitu dugu, 1931.eko martxoak 13an (21. zenbakian) esanez Arabarraren 1. eta 2. aleak atera zirela. 1912ko urtarrilaren 12an agertutako Arabarrak hogeian behin kaleratu nahi omen zuen, baina bere aldizkatasuna irregularra izan zen. Gipuzkoa eta Bizkaiko langile asko etorri ziren Gasteizko katedral berriaren lanetan parte hartzeko, eta abertzaletasuna pizten hasi zen. Arabarrak beraz, egoera egokia aurkitu zuen, Euzko Alderdi Jeltzalea hasia baitzen Arabako politikan zerbait esaten. Aldi berean, beste alderdietatik irainak eta erasoak jasotzen ere hasia zen, esate baterako karlismotik. Egia esan, Arabarra karlistarren El Jaimista aldizkariaren aurka borrokatzeko sortu zen. Luis de Eleizalderen zuzendaritzapean -berak idazten zituen, Mattin goitizenpean, euskarazko artikulu gehienak- aldizkariak abertzaletasunaren ideiak lau haizeetara zabaltzeko prest agertzen zen. Lehen garai hartan kaleratu ziren 27 zenbakietan kazetaritza oso ideologiko bat, informaziorik gabe. Berri edo albisterik ez. Euskararen erabilera nahiko testimoniala izan zen. Hala ere, badirudi artikulu "euzkerikoak" argitaratzeagatik arazoak izan zituztela Gobernadore Zibilarekin. Pasadizo moduan, aipa dezagun hil-oroitzapen bat argitaratu zela euskaraz eta baita iragarki bat, erdaraz idatzitakoen artean agertzen dena. Ezer gutxi esan dezakegu Arabarraren lehenengo garai honi buruz. Diru arazoak zirela medio, ziur aski, Arabarra 1913ko abuztuan desagertu zen, Euzkadi egunkaria argitaratzeari ekin ziotenean.
Bost urteren buruan agertu zen berriro, 1918ko abuztuaren 31n. Garai honetako 19 zenbaki ezagutzen ditugu; gehiagorik egon bazen, ez zaigu gure egunetara iritsi. Ordurako Euzko Alderdi Jeltzalea bitan banatu zen, 1915ean "aberrianoak" (E.A.J.-P.N.V. izenarekin geratu zirenak, Luis Aranaren ortodoxiaren jarratzaileak) eta Comunión Nacionalista Vasca sortu zirelarik. Arabar gehienak Comunión-era pasatu ziren, Eleizalde buru izanik. 1912tik gauza batzuk ere aldatu ziren: 1918an C.N.V.k antzinako etsai ziren jaimisten hautagai lagundu zuten urte hartako otsaileko hauteskunde orokorretan, hautagai abertzalea zen Luis Eleizalde alde batera geratu zelarik. Gasteizko Euzko Gaztedia ere sortu zen. Garai hartako etsaia ez zen El Jaimista izango, La Libertad baino. Horrek ekarriko zion Gobernadore Zibilak 8. zenbakia bahitzea.
Euskarari dagokionez, Matxinek (Eleizaldek berak) zenbaki guztietan (aldizkaria hamabostean behin agertzen zen) lehen orrialdeko zutabe bat idazten zuen, bizkaieraz. Bertan aldizkariaren norabide eta printzipio politikoak azaltzen ditu; baita aktualitatearen zenbait gauza ere, atzerriko berrietan oinarriturik batez ere. Eleizalderenak izan ezik, apenas agertuko zen euskarazko artikulurik. Garai honetako ezagutzen dugun azkeneko zenbakia 1919ko ekainaren 7an kaleratu zen. Esan bezala, 1922an eta Errepublikan berriro agertuko zen Arabarran, baina ez Eleizalderen zuzendaritzapean, 1923an hil egin baitzen.
Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan aldizkari abertzale jeltzale bana ezarri ondoren (Bizkaitarra, Gipuzkoarra, Napartarra eta Arabarra), eta abertzaletasunaren arrakasta gero eta handiagoa ikusita, Euzko Alderdi Jeltzalearen agintariek, 1907tik 1914ra arte Luis de Arana Goiriren Euzkadi Buru Batzarreko presidentea zelarik, erabaki zuten egunkari jelkide bat argitaratzea.
Prestakuntza lanak 1910ean hasi ziren. Bi enpresa eratu ziren horretarako: Euzko Pizkundia eta Tipográfica General, bi diru-iturritatik zetorren diruarekin: alde batetik, jelkide aberats batzuek 150.000 pezeta jarri zituzten, eta beste 100.000 pezeta obligazio txikietatik etorri ziren. Jabea Euzkadi Buru Batzarra zen, Engracio Arantzadi zuzendari izendatu zuena. Une hartan, Bilbon bazeuden beste bost egunkari, baina, esan bezala, Euzko Alderdi Jeltzalea gero eta bazkide gehiago lortzen ari zen: 1909an 380 zituen, eta 1915ean mila paseak. Egunkaria 1913an hasi zen argitaratzen, P.N.V. C.N.V. (Comunión Nacionalista Vasca) izatera pasa zenean. Bilboko eta Euskal Herriko egunkaririk nagusienetako bat izatera iritsi zen, momenturik onenetan 10.000 ale kaleratzen zirelarik.
Egunkaria, non euskarak lehenengo aldiz eguneroko prentsan leku bat aurkituko zuen, hasi zen kaleratzen 1913ko otsailaren 1ean. Euskal atalean gure ezagun batek zuzentzen zuen: Ebaristo Bustintza Kirikiñok. Ataltxoa -hasieran lehen orrialdeko zutabe bat bakarrik- euskaraz idatzi nahi zuten abertzaleen guztien bilgunea egin nahi zuen.
Euzkadi egunkariaren aldeko kanpainia
3.3.2. Euzkadi, Bustintza eta hizkuntz eredua
Aldi berean, Bustintzak Aranaren eredua gauzatzeko aukera izango zuen. E.A.J.k ere euskara ikastaroak antolatzen zituen. Donostian ere ikastolaren bat eratzeko asmoa zegoen, zehazki Ebaristo Txurrukak 1913an euskara irakasteko eskola bat antolatu nahi izan omen zuen. Argi dago jeltzaleek -ez horiek bakarrik, jakina- neurri handi batean euskara ikasteko zaletasuna eta, era berean, euskararen berpizte bat sortzen lagundu zutela. Hizkuntza arrazaren osagarria zelarik, eta kontuan izanik abertzale jelkideek zenbaiterainoko garrantzia ematen zioten, ez da beraz harritzekoa Euzkadi egunkarian euskarari buruzko testuak euskaraz ez ezik erdaraz ere argitaratu zirela, askotan egunkari jeltzalearen orrialdeak euskaltzaleen zenbait eztabaidaren topaleku bihurtuz. Orduan, nola idatzi, zer euskara erabili behar zen? Hor zegoen gakoa. Kirikiñoren ustez -eta hor zeuden Urkixo eta Gregorio Mujikarekiko eztabaidak- posible zen "euzkera garbijaz" idaztea, hau da, Aranaren ereduari jarraitzea, euskaratik erdarazko hitzak kenduz eta hitz berriak ezarriz. Mujikaren ustez, ordea, euskara erraza erabili behar zen, ahalik eta gehienek, eta batez ere euskaldun zaharrek, uler zezaten. Hau da, 1921etik Argiak proposatuko duen eredua. Hona hemen bada bi eredu oso ezberdinak: bata, Ebaristo Bustintza eta aranistena, euskara "garbia"ren aldekoa, Euzkadikoa, eta bestea, Mujika, Garitaonaindia eta euskara errazaren aldekoena, Argiakoa. Urkixok, bere aldetik, zera esan zuen: "Soy partidario de la purificación (relativa, claro está) del léxico vasco; lo que desapruebo es que ejerzan de purificadores y de etimólogos, los que carecen de preparación
Bi eredu zeharo desberdinak, bistan dago, eta Kirikiño aranisten bozeramale eta sinbolo bihurtzen ari zen. Denboraren poderioz, eskola aranistaren buru izan zen, hil ondoren baita ere, eta Euzkeltzale Bazkunak lehen (Euzko Deya aldizkaria lekuko), eta Euzkerea aldizkarikoek geroago, Euskaltzaindia sortu ondoren (30eko hamarkadan), haien maixutzat hartuko zuten.
Hala ere, Kirikiñok oso lan handia egin zuen Euzkadi egunkariaren orrialdeetatik. Bere euskarazko atala, "Egunekua", 1929an hil arte zuzendu zuena, euskal kazetaritzarako ezinbesteko zutabe eta oinarri dugu. Haren ondoren, beste bi idazle funtsezkok zuzendu zuten: Nikolas Ormaetxea Orixek eta Esteban Urkiaga Kirikiñok. Dakigunez, Bustintza kazetaritza lanetan ibilia zen, Azkuerekin batik bat. Ondo ezagutzen zuen, gainera, euskal prentsa, hala nola Baionako Eskualduna. Bere jarrera linguistikoa, hala
ere, desberdina izango zen: nahiz eta euskara garbia erabiliko zuela aldarrikatu, berak ere neologismo asko eta asko erabiltzen zituen. Ezin ukatu, ordea, Ebaristo Bustintzak hizkuntz idatzi eredu oso bat finkatu zuela.
Kirikiñoren emaitza euskal kazetaritzan ez datza hizkuntz ereduan bakarrik. Bere eguneroko testutxoarekin batera, Bustintza bere euskarazko atalean Euskal Herriko berri labur batzuk eskaintzen hasi zen, piskanaka piskanaka berriemale sare bat antolatu arte. Tokian tokiko informazioari, beraz, garrantzi handia eman zion, Eskualdunak egiten zuen bezala (Euzkadiren euskal atalean, noski, neurri txikiago batean), gero euskal prentsa osoan eredutzat hartuko zena. Zer esanik ez, erdaraz egunkarian bazeuden berri lokal batzuk. Beraz, esan daiteke Kirikiñoren ereduak bi zirela: bata, kanpokoa eta euskarazkoa, eta bestea, barrukoa eta erdarazkoa. Euzkadik arrakasta lortu zuen lehenengo urte haietan, eta 1915eko otsailaren 15ean, egunkariaren bigarren urtemugan, Kirikiño pozik baino pozikago ageri zen garai hartan egunkariaren bi euskarazko atalekin, Egunekoa eta Euzko Abendaren Elez. Euzkadiren euskarazko atalak irakurle berri bat sortzen ari ziren nonbait. Euskaldun askok, askotan beren hizkuntzan ez alfabetatuak, zailtasunak omen zituzten euskaraz irakurri ahal izateko, eta euskara eguneroko prentsan agertzeak dudarik gabe laguntza handia ekar ziezaiekeen.
1914an Munduko I. Gerra piztu zen. E.A.J.ren -eta Euzkadiren- jarrera aliadofiloa izan zen. Luis Arana eta beren jarraitzaileena, aldiz, germanofiloa. 1916. urteaz geroztik, alderdiaren barruan demokratizazio handia gertatu zen, organu zentralak bultzatuz (lurraldekoek beren indarra neurri handi batean galtzen zutelarik). XX. mendeko 20ko eta 30eko hamarkadetan erabat indartuko zen mikrogizarte abertzale jeltzalea hasia zen iadanik: 1911n, esate baterako, Solidaridad de Obreros Vascos sortu zen. Euzko Gaztedia ere eratuta zegoen, eta euskararen aldeko lana berarekin lotuta agertuko zen Euzkeltzale Bazkunari zegokion. Gero Emakume Abertzale Batza sortu zen. 1917an eta 1918an jeltzaleek, eta batez ere haiek kontrolatzen zuten Bizkaiko Foru Aldundiak, lehenengo kanpainia autonomistari hasiera eman zioten. Baina 1919ko apirilean Maura, Romanonesen Gobernua krisialdian sartu ondoren, itzuli zenean, esperantzak
desagertu ziren. Baina piskanaka piskanaka, abertzaletasun jelkidea hurrengo bi hamarkadetan, eta batez ere Errepublikan, hain arrakastatsua izango zen egitura, joera eta norabideak ezartzen hasia zen. Baita euskal kazetagintza jeltzaleari zegokionean ere.
Orain arte aipatutako aldizkari eta egunkari abertzaleak politiko hutsak ziren, Sabino Aranaren ideologia zabaltzeko sortuak. Haren pentsamoldean kulturak bazuen oso balio handia, diskurtso politikoaren lagungarri, osagarri eta euskarri bilakatu baitzen. Euskal kultura euzkotar nortasunaren isla eta emaitza zenez, ezin zen inolaz ere ahaztu, aldez aurretik lau haizeetara zabaldu behar zen.
Zabalkunde lana egiteko ezin baliotsuagoak ziren komunikabideak, aldizkariak alegia. Esan bezala, Aranak berak sortu zuen lehenengo kultur aldizkari abertzalea, Euzkadi izenekoa. Aranisten ikuspuntutik begiratutako euskal kulturak ez du derrigorrez esan nahi euskarazko kultura, eta aldizkari abertzale guztiak ez dira euskara hutsezkoak. Euzkadin, zehazki, testu gehienak erdarazkoak ziren, nahiz eta gaia euskara izan. Berdin gertatzen zen aldizkari politikoan, eta aurrerantzean ere berdin gertatuko. 1901ean sortua, lehenengo garai edo aro hartan lau zenbaki bakarrik kaleratu ziren, Sabino Arana artean bizirik zegoela. Hiru hilabetetan behin agertzen zen (Revista trimestral de ciencias, bellas artes y letras zuen azpititulua) eta Bilbon egiten zen. Martxoan agertu zen lehen zenbakia baina, esan bezala, handik gutxira desagertu zen. Etnologiaz, historiaz, hizkuntzalaritzaz (Aranaren "Análisis y reforma de la numeración euzkérica", adibidez, Euzkadin agertu zen), literaturaz aritzen zen. Bigarren aroa iraunkorragoa izan zen, 1905etik 1914ra. Luis Eleizalde gure ezaguna izan zen zuzendaria, eta gero José María de Goya. Esan bezala, testu gehienak erdarazkoak zirenez, ez gara luze mintzatuko aldizkari honetaz.
Euzkadin testu gehienak erdarazkoak baziren, 1907tik 1908ra agertu zen beste aldizkari kultural abertzalean ere berdin. JEL (Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra) hasi zen argitaratzen 1907ko apirilaren 16an. Hamabostekaria, izaten zituen 16 orrialdeetatik bat euskaraz idatzia zen. Luis Maria Urkixok zuzentzen zuen. Idazleen artean, zenbait izen ezagun: Federico Belaustegigoitia, Adrián de Loyarte, Engracio Arantzadi, eta euskaldunen artean, Ne-
mesio Mendizabal (ipuinlari bat), Z. Mingolarra (Virgilioren beste egloga baten itzulpena 7. alean, 1907ko uztailaren 16an) eta Andoni Araluze. Luis de Eleizaldek ere hor idazten zuen, etimologiari buruz gehien bat. Sabinoren beraren testuak ere ez ziren falta. Filologia, erlijioa, geografia eta historia, soziologia, medikuntza, literatura eta kulturaren beste zenbait alor sartzen ziren bere orrialdeetan. Kulturala eta politikoa, hasieratik JEL aldizkariak Arana Goiriren Bizkaitarra, Baserritarra eta El Correo Vascoren jarraitzailea izan nahi zuen.
Abertzaleen lehen euskara hutsezko aldizkari kulturala urte batzuk geroago sortuko zen, 1916an: Euzko-Deya. Euzkadi eta JEL bezala, Bilbon jaio zen, han baitzegoen abertzaleen talderik garrantzitsu eta handiena. Bilbon sortu zen Euzkeltzale Bazkuna, euskara landu eta bultzatzeko 1904ko otsailaren 4ean sortutako Euzko Gaztediarekin loturiko erakundea. E.A.J.rekiko lotura organikoa edo kuasi-organikoa argi dago, Euzko-Deya Euzkadi egunkariaren tailerretan inprimatzen baitzen. Euzkeltzale-Bazkunak bere lekua bete eta bere zeregina bazuen mikrogizarte abertzalean, euskara kontuetan arduratzen zen erakundea baitzen. Bi aldizkari argitaratu zituen, Euzko-Deya 1916tik 1923ra arte, bi arotan, eta, Primo de Riveraren Diktadura gainditutakoan, Euzkerea, biak hizkuntzari buruzko teoria sabindarren bozeramaileak, bata euskara hutsez eta bestea erdaraz eta euskaraz. Gidari teorikoa Bustintza zen, logikoki, bera euskaldun berri horien maisu edo irakaslea zelako.
Garrantzitsua iruditzen zaigu, aurrera jarraitu baino lehenago, zera hau azpimarratzea, euskaldun berri batzuek euskara hutsezko aldizkari bat sortzea, eta kolektibo berri honek lehen aldiz euskal kulturan zenbait pisu edukitzea. Lehenago, jakina, euskaldun berri batzuk egon ziren euskal kulturan (adibidez, Sabino Arana bera), baina norberaren ahalegina zen, eta Euzkeltzale-Bazkunarena, aldiz, ekintza komun bat zen, talde batena.
Bazkunakoek, Lino Akesolok dioenez (1990: 1), lau maisu zituzten: Sabino Arana Goiri, Arriandiaga, Eleizalde eta Kirikiño. Hamabostekariaren sortzaileak Josu Telletxea bermeotarra eta Arsenio Beazkoetxea izan ziren. Aldizkariaren subtitulua Jaungoikua eta Lagi-Zarra zen. Publizitatea ere bazeukan, eta osagai grafikoak garrantzitsuak ziren. Hor ditugu komikiak, atzerritarren itzulpenak edota Euzkeltzale-Bazkunakoek berek sortuak. Euzko-Deyaren orrialdeetan agertu zen euskarazko lehen komiki-sorta, "Te-
les eta Niko". Argazkiak ere noizbehinka agertzen ziren, gehienbat gai erlijiosoekin batera. Idazle batzuk ezagunak ditugu: Luis Eleizaldek bere olerki batzuk argitara eman zituen, Kepa Enbeitaren bertsoak ere agertzen ziren. Emakume batzuk bazeuden: Robustene Mujika Tene eta Irene Gorosabel olerkaria. Ander Aranburu nekazaritzari buruzko gaiez arduratzen zen, Txomin Arruti Mendi-Lauta "Euzko-oiturak" atalaz. Pablo Fermin Irigarai Larrekok 1918an hasi zen Nafarroatik bere testuak bidaltzen. Joseba Altuna Amilgain, Mikel Arruza, Ceferino Jemein, Zabala-Arana, Eneko Argain, Mikel Urrestarazu, Joseba Altuna, Karmel Omabeitia eta Zarautz'tar Sabin sinatzen zuen bat ere Euzko-Deyaren idazleak ziren. Zarauztar hark hasiera eman zion horrela beste ezizen bat erabiliz euskal letretan hain inportante izango zen bere karrerari: Xabier Lizardi, Lino Akesolok ederki gogoratzen zuenez (Akesolo, 1990: 2) Euzkeltzale-Bazkunak beste proiektu batzuk ere bultzatu zituen: liburuak argitaratu zituen, Elenetxu esate baterako, abertzaleek sortutako argitaletxe baten bidez. Pizkundia zen argitaletxe hura, gero Euzko-Deyaren nolabaiteko jarraitzailea izango zen Euzkerea kaleratuko zuena. Argitaletxe hura "euzko-liburuak egitteko" sortu zen, "liburu edo idaztijok batzuetarikuak, ikastoletarakuak, Jeltzaletasuna zabaltzekuak, euzkereatzaskuak eta abarr, euzkeraz ta errderaz". Euzkeltzale-Bazkunakoei jaramonik egingo badiegu, lehen asteetan mila laguntzaile baino gehiago bildu ziren. Euzko Gaztediarekin batera euskara ikasteko ikastaroak antolatu zituzten Getxon, Barakaldon, Zorrotzan, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean. 1916an bertan Euzko Gaztedikoek Aberri astekaria argitaratzeari ekin zioten. Euzko-Deya bi arotan argitaratu zen: 1916-1920 eta 1921-1923, Primo de Riveraren Diktaduran desagertu zelarik. Lehenengo aroan ere, 1919an, bost hilabete atera gabe egon zen, Gobernadore Zibilarekin arazoak zirela medio. 1919an berriro argitaratzeari ekin ziotenean, Euskaltzaindia eratuta zegoen.
3.4.4. Jeltzale heterodoxoak eta goi mailako kultura: Hermes aldizkaria
deta y Aburto eta Esteban Isusi. Eleizalderen eragina ere nabaria izan zen, batez ere hiru puntutan: hizkuntzaren berreskurapena, foruen berreskurapena eta abertzaletasun ez independentista. Oñatiko Kongresua gertu zegoelarik, heterodoxoek egitasmo kultural zabalago bat eskaini nahi zuten antza. Horren emaitza nagusia Hermes aldizkaria izan zen. Hermes 1917an jaio eta 1922an bukatu zen. "Su existencia coincidió, por tanto, con uno de los períodos de más profundas y duraderas transformaciones económicas, políticas y sociales que haya registrado la sociedad española contemporánea", dio Juan Pablo Fusik (Fusi, 1984: 128). Euskal Herrian ere, eta Bilbon bereziki, garai on eta oparoak. Gatazka sozialak ere ez ziren falta (grebak, adibidez). Berpizkunde garaia, azken buruan. Hermesek Euskal Herriko gizartearen isla berri bat eman nahi zuen, alderdi eta kutsu anitzeko isla. Abertzaleek sostengatua (Sotatarrek zehazki, euskalerriakoak, lehenago ere Azkueren proiektuei laguntza eman zietenak), Hermesek "ecléctica, integradora y no exclusivista" izan nahi zuen (Fusi, 1984: 132). Erdarazko zein euskarazko kultura onartzen zuten; frantsesezko edo ingelesezko testuak ere agertzen ziren. Ezin dugu sensu strictu aldizkari elebiduntzat hartu, euskarazko testuak noizbehinka bakarrik agertzen direlako, ez ale guztietan. Baina ezin ukatu dugu aldizkariak euskal kulturan izan zuen garrantzia.
Hermes, eragin murritzekoa bazen ere -azken batean, neurri handi batean Bilboko burgesiaren emaitzatzat hartu behar dugu-, Euskal Herriko gizartean zerbait aldatzen ari zenaren seinale dugu: Fusik ederki azpimarratzen duenez, 1918ko Eusko Ikaskuntzaren Lehen Kongresuan ere euskal kulturari buruzko oso interpretazio desberdinak zituzten gizonak bildu ziren. Gure ustez, 1919. urteaz geroztik, Fusik aipatzen dituen euskal kulturaren hiru arloak (kultura etno-euskalduna, kultura moderno eta gehienbat liberala eta masa-kultura) ez ziren hain berezita agertuko: euskal kulturari dagokionez, eta batez ere euskarazko kulturari dagokionez, modernitaterantzako bideetatik abiatzen hasi zen, bereziki Oñatiko Kongresuaren ondoren (gogora dezagun hor sortu zirela Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia), eta baita masa-kulturaren ezaugarriez ere hornitzen hasi zen. Euskarazko kazetaritzan ere berdin geratu zen. Polarizazioa II. Errepublikan berriro agertu zen, baina euskarazko kulturari dagokionez lehen emandako pausuak ordurako atzeraezinak ziren.
10 Euskara jeltzale ez ziren beste aldizkarietan (1910-1918)
Abertzale jeltzaleak, dudarik gabe, euskara gehien landu zuen alderdi politikoa izan ziren, askotan hizkuntza baliabide propagandista bihurtu bazuten ere. Baina horrek ez du esan nahi Sabino Aranaren jarraitzaileek bakarrik erabili zutenik. Beste mota bateko abertzaleak ere, XX. mendearen 30eko hamarkadan A.N.V.koek ere esate baterako, euskaldunon hizkuntzaz aritu ziren. Lehenago ere, beste abertzale batzuek, ezezagun samarrak, euskara erabili zuten bere aldizkarian. Partido Republicano Nacionalista Vasco edo Euzkotar Erkal Abertzale Alderdija dugu alderdi hori, 1910ean sortua. Ludger Mees-ek dioenez (1989: 257), lehenengo zurrumurruak 1909an sortu ondoren, 1910ean jeltzaleen betiko etsaia zen El Liberal sozialisten egunkarian abertzale liberal batzuek E.A.J.ren erlijioarekiko menpetasuna kritikatu zuten. Agian Kataluniako egoera plurala erreproduzitzea posible zelakoan, eta batez ere Unión Federalista Nacionalista Republicana koalizioaren adibideak bultzatuta, talde hark 1911n aipatutako alderdia sortu zuen. Dirudienez, bultzatzaile nagusia Francisco Ulacia Beitia dugu, 1901ean Bilboko Udaleko zinegotzi jeltzale izan eta gero euskalerriakoen tesietara hurbildu zena. Ulaciaren proiektuak, E.A.J.tik batez ere liberalismo erlijiosoan bereizten zena, ez zuen asko iraun, 1912an E.E.A.A.k ez baitzuen existitzen. Profesional liberalek osatua, haien artean Pedro Sarasketa kazetari eta idazle eibartarra zegoela, E.E.A.A.k bere aldizkaria argitaratu zuen. Bizitza laburrekoa, Azkatasuna 1911ko otsailaren 5ean kaleratu zen lehen aldiz. Zazpi zenbaki ikusi ditugu. Ezagutzen dugun azkena apirilaren 9koa da. Egunkari itxurakoa, Bilbon argitaratu zen (alderdia ere Bilbon zegoen bakarrik), lau orrialde zituen eta euskaraz testuren bat aurkitu dugu.
Euskarazko artikulu urriek ez dute garrantzi berezirik, eta beraz, ez dugu hemen beste aipurik egingo.
Abertzaleek ez ezik, beste alderdiek ere noizbehinka euskaraz idatzi zuten beren aldizkarietan. Ez dago, esate baterako, sozialisten euskara hutsezko aldizkaririk aurkitzerik, baina badago arrastoren bat Gipuzkoako aldizkari sozialista batzuetan. Ez Euskal Herriko P.S.O.E.ren organo nagusia zen El Liberal Bilboko egunkarian, non euskararen aurkako testuak maiz aurkitzen diren, Unamunoren iritzietan oinarrituak batez ere; bai, ordea, Eibarko aldizkarietan. Horietako bat ¡Adelante! dugu. ¡Adelante! hamabostekariaren lehen zenbakia 1901eko urtarrilaren 1ean agertu zen. XX. mendearen lehenengo urte haietan eratu zen Eibarko Elkarte Sozialista. Eibarko sozialistak Bizkaikoak ez bezalakoak ziren: eibartar gehienak euskaldunak ziren. ¡Adelante!-ren zuzendaria Esteban Barrutia zen, 1903an Eibarko zinegotzi bihurtuko zena. Jesús Egigurenek dioenez, 1905ean 1.200 ale argitaratzen zituzten (Egiguren, 1984: 31). Saiz Valdivielsok dio Barrutia ez ezik, Aquilino Amuategui, José Guisasola, León Pildain eta Martín Erquiaga ere, besteak beste, bazeudela. Bigarren garaian Tomás de Meabek, 1904an Bilbotik Eibarrera joan zena, zuzendu zuen (Saiz Valdivieso, 1977: 63). Guri gehien inportatzen zaiguna, ordea, euskaraz idatzia zen. Ale gehienetan José Guisasolak testu labur bat argitaratzen zuen, normalean poesia bat:
2.2. Eibarko sozialisten beste aldizkariak eta euskara
Nahiko anekdotikoa izan badaiteke ere, honek erakusten digu Eibarko sozialismoa ezberdina zela. Langileak ez ziren beste toki batzuetatik etorriak, bertakoak baino, eta ez enpresa handikoak, lantoki txikikoak baino. Soziologikoki, sozialista eibartarra berezia zen, eta kasu gehienetan, euskalduna. Hor dugu, esate baterako, Toribio Etxeberria, euskaltzaina ere izan zena. Etxeberriak berak kontatzen digu bere Viaje por el País de los recuerdos (México, 1968) liburuan nola Eibarko beste aldizkari batzuetan, esate baterako El Motín izenekoan, euskarazko testurik ere bazegoela. Toribio Etxeberriak ¡Adelante!-ri buruz informazio gehixeago ematen digu: dirudienez, Meabe ere zuzendaria izan zen, eta gero kazetari profesional bat kontratatzea erabaki zuen, Evaristo Bozas Urrutia. Ez dakigu gauza gehiagorik aldizkari honi buruz, ezta noiz arte iraun zuen ere. Dirudienez, 1914an ez zen kaleratzen. Dakigunez, Eibarren beste aldizkari batzuk agertu ziren, nahiz eta haien alerik aurkitu ez. 1915 aldera aldizkari errepublikazale bat agertu zen, Francisco Gascue federalistaren eta Pedro Sarasquetaren bultzadaz, País Vasco (Luengo Teixidor, 1989: 240). Baliteke testuren bat ere euskaraz agertzea. Izen berdineko beste egunkari bat kaleratu zen Donostian 1923tik, errepublikazale eta autonomista. Bertan ia egunero euskarazko poema bat agertzen zen. 1930ean desagertu zenean, bere ordez El Día abertzalea kaleratu zen.
2.3. Euskara Gipuzkoako sozialisten beste aldizkarietan
Badago beste aldizkari sozialista bat, Donostian argitaratua, batzuen ustez, Félix Luengorentzat adibidez, elebiduna zena. Guk ikusitako aleetan (1934ko 53-64. aleak, hau da, Pablo Iglesias Erakundean daudenak) euskara noizbehinka bakarrik agertzen zen. La Voz del Trabajo. Organo de la U.G.T. y del Partido Socialista de Guipúzcoa 1901ean argitaratzen hasi zen, eta 1920an astero 3.000 ale kaleratzen zituen (Luengo Teixidor, 1989: 244). 1934ko aleetan badaude hiru euskarazko testu: lehenengoa martxoaren 3koa, bigarrena martxoaren 17koa eta hirugarrena martxoaren 24koa. Lehenengoa, "Socialismoa egi ederrak eta zintzoak", Ernani'ko Sozialista Gaztediako-batek sinatzen du. Bigarrena ere Hernanitik dator, "Euskal-erriko langillientzat", Eiñatzu delako batek firmatua. Bertan Tomás Meabe eta Aquilino Amuateguiren goraipamenak agertzen dira, eta "Gernikako Arbola"ren ahapaldi batzuekin amaitzen da. Hirugarrena Eibarretik dator, José Guisasolaren eskutik eta, ohikoa zenez, olerki bat dugu, "Mundu baten askenak" [sic]: "Erroman dago antekristua:/akabatzen da mundua:/illtzen da kapitalismua ta/jayo Sozialismua".
Eibarretik alde egin gabe, beste aldizkari bat aipatu behar dugu, politikatik urrun zegoena, oso bitxia. El Kantabriko. Revista de Ciencias zuen izenburua, eta izen bat bakarrik aurkitu dugu: Juan José Ugalde. Ez dakigu nor zen Ugalde hori –ez zen eibartarra, erabiltzen zuen euskaragatik, gipuzkera alegia-, baina badirudi bera zela aldizkariaren egile bakarra. Aldizkaria, 1910ean argitaratzen hasia, zortzi orrialderekin kaleratzen zen, eta elebiduna zen, erdara nagusi. Larunbatero agertzen zen eta bertan zientziez eta batez ere meteorologiaz aritzen zen. Ezin izan dugu jakin noiz arte agertu zen.
Nafarroan ere euskarak halako presentziaren bat izan zuen eguneroko prentsan. Ez oso jarraitua, hala ere: Lau-buru izeneko aldizkari erdaldunean 1885ean, 1896an eta 1899an euskal testuak agertu ziren (Urmeneta, 1996: 119). XX. mendean, 1919 baino lehenago, beste egunkari nafar batzuetan zenbait euskal idazki argitara eman ziren: 1904an agertu zen El Eco de Navarran Berako jaiei buruzko euskal kronika bat. 1912. urtea arte ez da agertuko euskaraz beste testurik; urte hartan sei argitaratu ziren. 1906tik 1921era La Tradición Navarran euskal testuak agertu ziren, jarraipen handirik gabe. Lehen euskal atal iraunkor samarra Nafarroako egunkarien orrialdeetan Diario de Navarrak eskaini zuen 1915. urteaz gero. Igandero agertzen zen, Jose Agerre Santistebanek egina. Atal hau 1919ko urtarrilean bukatu zen (Urmeneta, 1996: 125). Urte hartan bertan, ekainean, desagertu zen 1918an El Pensamiento Navarro egunkarian hasitako euskal atala, "Euskal Idazkuntzak" deiturikoa. Kazetari nagusia Agustín Irigarai (Fermín Irigarai Larrekoren lehengusua) da. Kolaboratzaile bi eduki zituen: bere koinatua eta Arizkungo erretorea zen Gabriel Irigarai eta Lekunberriko Fermín Goikoetxea. Beranduago, 1921ean alegia, agertu zen Leitzan astekari bat, La Voz de Leiza, Ameriketatik etorritako indiano baten ekimenez, Jose Maria Lizarraga Zabaleta. Zerbait bazeukan euskaraz. 1922. urte arte iraun zuen aldizkariak (Perurena, 1994: 4).
11 Euskararen erakundetzea eta euskal prentsaren aro berria (1919-1936)
Gerra aurreko euskal kazetaritza, 20ko eta 30eko hamarkadetan euskaraz idatzitako prentsa eta komunikabideak, batez ere informazioari dagokionez, bere gailurrera iritsi ziren. 1919-1921 eta 1930-1932 bitarteko urteetan euskal kazetagintzak, kuantitatiboki, aldizkarien kopuru handiena ekoiztu zuen: zortzi aldizkari 1919an, zazpi 1921ean eta 1930ean, bost aldizkari eta almanaka bat 1931n eta bederatzi aldizkari 1932an. 30eko hamarkada euskal kazetagintzaren eztanda Espainia eta Hego Euskal Herria, diktadura bat jasan ondoren, sistema politiko berrian, Errepublikan alegia, sartzeagatik adierazten da neurri handi batean, alde batetik askatasuna handiagoa zelako eta beste alde batetik polarizazio politikoa ere nabariagoa delako. 1919-1920 bitarteko eztandaren adierazpen eta zergatia, aldiz, hiru mailatan datza: mundu mailan, Espainian eta Euskal Herrian. Munduan informazioa adituek masa komunikabideen laugarren belaunaldian sartzen da. Laugarren belaunaldi horrek 1939. arte iraun zuen, gure kasuan Espainiako Gerra bukatu eta II. Mundu Gerra hasi zenean. I. Mundu Gerra bukatuta, gauza asko aldatu ziren nazioarteko giroan, teoria politikoan, ekonomian eta abarrean. Jesús Timoteo Álvarez-ek dioenez, gerrarekin batera Europako nagusitasuna bukatzen da, eta nazioarteko protagonismoa Estatu Batuek eskuratzen dute. Agintera totalitarioak agertzen dira: komunismoa, Italiako faxismoa, Hitlerren nazional-sozialismoa... Komunikabide idatziekin batera bestelako batzuk sortuko dira, irratia adibidez, eta baita komikiak, zinema eta kartelak ere. Komunikabideen arteko lehiak gero eta gehiago dira: lehia sortzen da. Hizkuntza ere, herrikoagoa egiten da, eta herriarengandik gero eta gertuago ibili behar herria bera ere, irakurleria potentziala izanik, lortu nahi baldin bada.
1.2. Espainiako eta Euskal Herriko komunikabideen aro berriaren hastapenak
Euskal Herrian, euskararentzako eredu idatzi batzuk bilatzen dira, herria benetan irakur dezan. 20ko hamarkadako komunikabideak hirietako masa edo multzoetara zuzentzen dira. Euskal Herrian, kontraesana badirudi ere, berdin gertatzen da, irakurlegoa herrikoia, baserritarra bazen ere, haren ezaugarriak masarenak dira, gero eta gehiago: irakurlego handi bat, alfabetatua, gizarte-antolamenduaren abantailek (hezkuntza, batez ere) hornituak... Eta hirietan, batez ere, sortzen dira komunikabideak -eta haien irakurleakbaita euskarazko komunikabideenak ere. Espainia I. Mundu Gerran neutrala mantendu zen. XIX. mendean Madrilen, Bartzelonan edo Bilbon hasi zen industrializazio eta modernizazio prozesu bati ekin zion. Horrek esan nahi du biztanleria hirietara doala, eta irakurleria bat sortzen dela. Prozesu hori ere Euskal Herrian -Hego Euskal Herrian- nabaria izango da. Euskarazko kazetaritza informatiboa izan eta hirietan egingo da. Herri batzuk, Zornotza kasu, kontuan izanik Bilbo ezin dugula hiri euskalduntzat hartu, zonalde euskaldun baten inprimategi-buru izango dira. Dena den, hor egindako kazetaritza erlijiosoa da, informazioa ere ematen bazuten ere. Euskara hutsezko kazetaritza informatiboa hirietan iritsi zen gailurrera: 20ko eta 30eko hamarkadetan Donostian -hor sortu zen Argia-, eta 30eko hamarkadako bukaeran, Gerra Zibilean, Bilbon.
Azaldutako faktoreei beste bat erantsi behar diegu, Euskal Herria eta euskararentzat ezin garrantzitsuagoa dena: Eusko Ikaskuntzaren eta Euskaltzaindiaren sorrerak. Bi erakunde hauek oso zeregin eraginkorra dute euskal kultura eta euskara bultzatzeko.
2.1. Eusko Ikaskuntzaren ekarpena
Eusko Ikaskuntza 1918an sortu zen. Lehenago ere bazeuden Hego eta Ipar Euskal Herrian euskara eta euskal kultura bultzatzeko sortuak ziren elkarte batzuk. Nafarroako Euskara Elkargoa, Euskal Esnalea eta Eskualtzaleen Biltzarra -azken hau mugaz beste aldean- ditugu, besteak beste. 1915ean Toribio Alzagak Donostiako Academia de la Lengua y Declamación Euskara delakoa sortu zuen. Erakunde, elkarte eta aldizkari kultural batzuetatik Euskararen Akademia bat eratu zedin eskatu, eta giroa prestatu ere egiten zuten. Aldizkarien artean, hor zeuden lehen aipaturiko argitarapen kulturalei buruzko atalean aztertutakoak. I. Mundu Gerraren
ondoko egoera ekonomikoa ere oso kontuan hartzeko faktorea dugu. Abertzaletasunak ere badu zeregina, bere pisu politikoa gero eta handiagoa izanik, eta gero eta pragmatikoagoa bihurtuz, erakundeetan parte hartzen zuen heinean. Euskal kulturaren interesak bil zitzan erakunde edo elkarte bat sortzeko ordua zen. 1918ko udan Eusko Ikaskuntzen lehen Batzarra egin zen Oñatin. Eusko Ikaskuntzak lehenagoko elkarteek ez bezala, euskaltzale guztien laguntza jaso zuen. Hor zeuden karlistak, abertzaleak, euskalerriakoak eta liberalak. Idoia Estornések azpimarratzen duen bezala, Eusko Ikaskuntza alderdi politiko guztien gainetik zegoen, baina horrek ez du inolaz ere esan nahi apolitikoa zenik. Sortzaileen gogoan bazegoen antzinako Sociedad Bascongada de Amigos del País, Peñafloridako Kondeak eta Azkoitiko zalduntxoek XVIII. mendean sortua, baina batez ere eredua Institut d'Estudis Catalans izan zen. Bere zereginak handiak izan ziren: Euskaltzaindia sortu zuen, hiru aldizkari sostengatu zituen (Eusko Ikaskuntzaren Deia, Anuario de Eusko Folklore eta lehenagoko R.I.E.V., Eusko Ikaskuntzak behar zuen aldizkari kulturala bihurtuz), zazpi Eusko Ikaskuntzen Batzar antolatu zituen (1918an Oñatin, 1920an Iruñan, 1922an Gernikan, 1926an Gasteizen, 1930ean Bergaran, 1934an Bilbon eta 1936an Lizarran), erakusketak, omenaldiak, estatistikak egin zituen, liburuak argitaratu, bilduma batzuk osatu, partiturak bildu eta argitara eman, jaio berriak ziren ikastolak lagundu, Euskal Herriko unibertsitatea eskatu... euskal kulturarekin edozein gauzaz arduratu zen Eusko Ikaskuntza, Euskal Herriko lurraldeetan ez ezik, Madrilen eta Bartzelonan ere delegazio bana zeukana. Handik aterako ziren euskal kazetagintzarekin zerikusia zuten proiektu batzuk, hala nola euskara hutsezko lehen komikiarena.
burutu ez zen egitasmo haren alde agertu zen. Hurrengo ahalegina Donostiako El Pueblo Vasco eta Buenos Aireseko La Euskaria aldizkarietan aipatzen da, 1907ko ekainaren 8ko alean. Cosme de Churrucak 1897ko urriaren 28an proposatu zion Gipuzkoako Foru Aldundiari Akademia bat sortzea:
1920an lanean hasi ziren. Lehenengo zereginak ortografia batzea eta literatur hizkuntza batu baten beharra aztertzea zen. Zer esanik ez, euskaldun eta euskaltzale guztiak ez ziren Euskaltzaindiaren erabakien alde jarri, eta sabindar eskola bereziki (Azkueren antzinako laguntzailea zen Ebaristo Bustintza Kirikiño gidari zutelarik) aldi askotan aurka azaldu zen.
Euskaltzaindiak berak bere aldizkari propioa kaleratu zuen, Euskera. Euskaltzaindia'ren lan eta agiriak izenekoa. Testuak euskaraz ez ezik Euskal Herrian hitz egiten diren beste bi hizkuntzetan ere agertzen ziren, gaztelaniaz eta frantsesez. Pierre Lhandek bere gain hartu zuen aldizkaria ateratzeko ardura, eta gero Nazario Oleaga zuzendari bihurtu zen. Euskaltzaindiak bere emaitzak, bere iritziak, bere urratsak ezagutarazten zituen. Euskarak, lehenago hainbestetan gutxietsia, bazeukan nolabaiteko prestigio eta estatusa ematen zion erakundea. Hori, esan beharrik ez dago, laguntza eta adore handia izan zen euskaltzaleen proiektu guztietarako, kazetaritza ere barne.
Lehenago ere planteatutako arazoa, euskararen batasuna, eta bere inguruan sortutako beste arazo batzuk ere (neologismoak, ortografiaren batasuna, eta abar), pil-pilean jarri ziren.
2.4. Euskaltzaindia eta euskal prentsa. Egunkari baten egitasmoa
Hasiera-hasieratik, Euskaltzaindiak ikusi zuen kazetaritza zela euskara landu eta garatzeko baliabiderik onena. Euskal kazetaritzaren inguruan, Euskaltzaindia zenbait egitasmo burutzen saiatu zen. Baita euskara hutsezko egunkari bat ateratzearena. Euskara hutsezko egunkari bat ateratzeko asmoa eta beharra aspalditxotik zetorren, ordea. 1908an, adibidez, jeltzaleek asmoa azaldu zuten, Diario de Navarran Julio Agerrek eta Gipuzkoarran Engrazio Arantzadi Kizkitzak, gero hainbestetan errepikatu ziren ezaugarriekin: euskara argian idatzia, abertzalea, informaziokoa. 1917an Euskal Esnalean ere agertu zen gogoa. Bertan Arbelaitz kaputxinoak urtero 24.000 pezeta behar zirela planteatzen zuen, eta mila edo bi mila harpidedun behar zirela sostengua emateko (1917ko uztailaren 15ean, 157. zenbakia, 161. orrialdea). 1919an Pierre Broussainek idatzi zion R. M. Azkueri gutun bat. Bertan agertu zen nola Azkue bera eta Julio de Urquijo zenbait tratu egiten ari ziren Donostiako El Pueblo Vasco egunkariaren Rafael Pikabearekin Gipuzkoako hiriburuan euskara hutsezko egunkari bat argitaratzeko aukerari buruz. Zeruko Argian ere errepikatu zen gogoa 1923an. Hauek guztiak, ordea, asmo hutsak baino ez ziren. Euskaltzaindiaren egitasmoa, ordea, serioagoa zen. Hasiera batean, ordea, errebistak aipatzen ditu, ez egunkariak:
moak. Horietako bat, ortografia bateratzea. Sabindiarrek izan ezik -haiek, Bustintza buru, Euzkeltzale Bazkuna Aranaren hizkuntz teorien gordailu bihurturik eta Euzkerea aldizkaria bozeramalea zelarik, jo eta ke jarraitzen zuten P.N.V.ren sortzailearen ideiak defenditzen- beste guztiek onartu zuten. 1920ko urtarrilaren 29an Damaso Intzak gutun batean baietz diotso Azkueri. Hala ere, Iruñeko kaputxinoen aldizkarian eta Donostiako Argian, buru belarri onartu zuten Euskaltzaindiaren erabakia. Berdin Jesus'en Biotzaren Deyan. Ez, ordea, bizkaierazko Jaungoiko-Zale hamabostekarian, bere artezkaria zen Zirilo Arzubiagak dioenez, "lenengo batzar nagusijan erabagi gendualako idazle guztijak azke iztia eurak nai daben idazkerea erabilten", baina prest omen zeuden -aranistak ez bezala- "Euskaltzaindi orri gure ele maitiaren aldez lagunduteko". Iparretik, guk dakigunez behintzat, erantzunik ez. Gipuzkoarrak eta nafarrak, behintzat, ados. Batasunerako urratsak nonbait eman baziren, kazetaritzan izan zen.
Horretaz gain, 1920. urtean zehar Euskaltzaindiak kazetekiko beste egitasmo bat ere gauzatu zuen. Dirudienez, lehenengo pentsaera aldatu eta egunkariei begira jarri zen Akademia. Dakigunez, garai hartan ez zegoen euskara hutsezko egunkaririk. Euskaraz egunero zertxobait argitaratzen zuen egunkari bakarra Euzkadi jeltzalea zen. Euskaltzaindiak garrantzitsutzat jo zuen egunero euskaraz zerbait irakurri ahal izatea, eta horretarako euskarazko testuak bidaltzea komenigarria zelakoan, Akademian bertan bulego edo erredakzio bat eratzeko urratsak eman zituen. Bulego horren gorabeherak Euskaltzaindian dauden agirien bitartez ezagutu behar dugu. Asmoa ez da agertzen Euskera aldizkarian. 1920ko abenduan gutun bana bidaltzen zaie Bilboko sei egunkaritako zuzendariei (orduan zazpi egunkari zeuden). Dirurik ez, ordea, eta egunkariek dirulaguntza bat jar zezatela eskatzen zuen Euskaltzaindiak. Badakigu behintzat hiru komunikabidek milana pezeta eman zutela: La Gaceta del Norte katolikoak eta Euzkadi eta La Tarde jeltzaleek. Dirudienez, asmoa zen bulego hori behin sendo antolatuta, euskara hutsezko egunkari bat argitaratzea.
2.5. Euskaltzaindiaren Laguntzalleak Deia
Euskaltzaindiarekin loturik zegoen beste aldizkari bat sortu zen, Euskaltzaindiaren Laguntzalleak Deia, 30eko hamarkadan. 1934ko urtarriletik 1935era arte agertu zen Bilbon, lehenik hilero eta gero, 1935ean, bi hilabetetan behin. Argitaratzailea Bilboko Editorial Vasca zen. Gehien idazten zutenetariko bat Mikel Aingeru Olano Urteaga kaputxinoa zen, garai hartan Gumako gotzaina zena. Euskararen irakaskuntza zuten kezka nagusia. Hor sartuta zeuden, besteak beste, Damaso Intza, Martin Lekuona (lehendakaria) eta Nazario Oleaga. Batzorde bana bazuten Araban, Gipuzkoan, Nafarroak eta Bizkaian. Euskaltzaindiaren Laguntzalleak Akademiaren Yaur-sailean sortua zen. Helburua, esan bezala, "eusko-erkietako aur eusko-erdaldunen artean euskera zabaltzea da". Aldizkarian lan guztien berri agertuko zen. Nola gauzatzen zen asmo hori? Elebitasunean, haien ustez. Eta elebitasun hori lortzeko, alde batetik euskara bizi zen lekuetan irakaskuntzaren bidez bultzatu eta "izkera ori bera [euskara] il dan bazterretan piztu egin" nahi zuten (Euskaltzaindiaren Laguntzalleak Deia, 1934ko otsaila, 1. orrialdea). Euskara "Endaren izkuntza da". Wundt irakasle alemaniarraren teorie-
tan oinarritzen ziren, "gizadian nabaitzen diran abots eta izkera ugariak, jatorriak ematen duan gaitasun ezberdiñetatik datoz, eta enda bakoitzean abots eta izkera oiek bestelakoak dira". Delos soziologoa ere agertzen zen Euskaltzaindiaren Laguntzalleen aipatzen zituztenen artean. Haien ustez, euskara herriaren izpirituaren isla da, "eusko gogoa" hitz pare batean definitzearren. Elkarte honen asmoak Europako giroan murgiltzen ziren, Belgika, Suitza, Gales, Bengala, Irlanda eta Alsazia-Lorenako esperientziak eredutzat hartuz. Euskal Herrian metodo batzuk erabili zituzten. Arabako herri batzuetan, han non euskarak izugarrizko galera sufritu zuen aurreko mendeetan, eta non atzerakada beste lurraldeetan baino handiagoa zen, berpizte lana behar-beharrezkoa zen. Bilbon eta Iruñean ere ahaleginak egin zituzten.
Ikusten dugunez, ikertuko ditugun bi hamarkada hauetan, euskarak sekulako bultzada jaso zuen. Giro akademikoetan behin betirako sartu zen, eta beraz, zilegi ematen zuen milaka proiektu -mundu modernoan iraungo zuen hizkuntza bati zegozkionak- aurrera eramatea; euskaltzaleek ederki ulertu zuten euskara biziko bazen, irakaskuntza, alfabetatze eta euskalduntze lanak, eredu idatzi estandarrak eta masa-gizarteko hizkuntza guztien ezaugarriak eskuratu behar zituela. Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia erreferentzia ezinbestekoak izan ziren zeregin horietan zebiltzan euskaltzale guztientzat, eta baita, jakina, euskal kazetarientzat.
Gerra aurreko euskal kazetaritzan, Hego Euskal Herriko aldizkaririk iraunkorren eta eraginkorrenetariko bat Argia dugu. Gainera, Argiak nolabait elementu kulturalak, erlijiosoak, eta euskara hutsezko informazioa biltzea posible zela frogatu zuen. Donostiako astekari hau euskal komunikabideen arloko zenbait egitasmo oso garrantzitsuren aitzindari eta bultzatzaile bihurtu zen, hala nola euskara hutsezko egunkari batena, Euskal Herriko lehen komikiaren edo euskarazko irratiarena. Beste alde batetik, gure ustez Argiakoek jakin zuten irakurlego bat bilatzen eta eratzen ere, hizkuntz eredu egoki bat proposatuz. Ideologikoki, Argia dugu euskararen munduan ibiltzen zirenen emaitza, R.M. Azkueren Euskalzale eta Ibaizabalek jorratutako bideetatik abiatu zena, Errepublikan, hau da 30eko hamarkadan, mikrogizarte abertzalean integratuko zena 1921eko apirilaren 21ean kaleratu zen Argiaren lehenengo alea; 800 inguru atera ziren bere hamabost urteetan, 1936an, Gerra Zibila piztu zela eta, desagertu arte. Nortzuek eta zergatik bultzatu zuten euskal astekari honen sorrera? Zazpi euskaltzale bildu ziren Donostian asmo hori burutzeko. Hiru apaiz eta lau laiko ziren Argia argitaratu zutenak. Elizgizonak Bitor Garitaonandia Garbi, Ander Artzeluz Luzear, Ramon Intzagarai Elurmendi eta Jesus Karrera ziren (Garitaonandia eta Karrera jesuitak ziren). Besteak Gregorio Mujika Jeme eta Antonio Lizarraga ziren. Beste bi erantsi behar ditugu: Anbrosio Zatarain, bere semeak dioen bezala, dirua ipini eta "Nekazaritza" atalaz arduratu zena, eta Donostiako Garibai kaleko "Eneko Deuna'ren irarkola"ren jabea, Ricardo Leizaola. Beren asmoa euskara
bultzatzea zen, hau da, batik bat euskaraz irakurtzen ez zutenek irakur zezatela nahi zuten.
Berehalaxe lanari ekin zioten. Jesus Karrera zuzendari izendatu zuten, eta "apaitxua" berriez arduratu zen. Hasieratik, Intzagarai eta Muxika ziren Argiaren idazleak, astekariaren "nortasuna" azaltzen zutenak (batez ere lehen orrialdeko "Astea" atalean). Artzeluzek hartu zuen bere gain "Euskalerriko berriak" koordinatzeko lana, eta Lugin-zalek (Zatarain) "Nekazaritza" atala eratu zuen. Antonio Lizarragak, bere aldetik, banakari lan egin zuen. Arrakasta lortu zuten nonbait, astero lortu baitzuten Argia kaleratzea. Ordurako, Argia'ren Egutegia, 1936. urtera arte argitaratu zena, prest zegoen. Urtero kaleratu zuten egutegi hau, formatu txikikoa eta gai ezberdinez osatua. Egutegien ohitura, dakigunez, zaharra eta tradizio handikoa zen euskal kazetaritzan. Argia'ren Egutegiak bi mila ale saldu zituen 1921ean, 5.500 1928an, zortzi urte haietan guztira 25.900 egutegi saldu zirelarik.
Dirudienez, gauzak ondo zihoazen 1923an, Primo de Riveraren Diktadura heldu baino hilabete batzuk lehenago; Argia sortu zuen talde haren asmoak betetzen zihoazen, eta denborak arrazoia eman zien: bazegoen euskaraz irakurtzeko publiko bat nekazarien artean. Eskualdunak Ipar Euskal Herrian egin zuenaren antzera, Argiakoek ahaztutako irakurlego bati begiratu zioten, eta lortutako arrakasta horren froga garbia dugu. Bazekiten zer nolako irakurlegoa izan nahi zuten eta bazekiten zer nolako informazio mota eskaini behar zioten. Horretarako bazeukaten beren atzean mende batzuetako tradizio sendo samarra, hizkuntza lantzeari dagokionez, Elizaren hain zuzen ere, eta bazeukaten ere Iparrean eredu bat, Eskualduna, eta Hegoan beste bi, Azkueren aldizkariak hain zuzen ere. Beste eredu batzuk erdarazko kazetaritzatik zetozen: La Croix de Dimanche frantsesa eta La Veu de Catalunya katalana.
Astekaria sortzeko erak, puntu askotan, gogorarazten digu euskaraz egin diren beste asmo askotan erabilitakoa. Euskara maite zuten eta euskara bultzatzeko asmo bat beren gain hartu zuten lagun taldeen historia aspalditik dator. Antzeko modua erabili zen Gero liburua bera idatzi behar zela erabaki zuen taldeak. Garitaonandiak ikusi zuen, Donostiara joan zenean, herriko jendearentzako aldizkaririk eza, eta orduan, beste adiskide batzuekin batera, erabaki zuen sortzea. Asmoak, bada, mila aldiz erakutsitakoak ziren: alde batetik, euskararenganako zaletasuna piztea, nekazarientzako hizkuntza errazaren bidez irakurgaiak eskainiz; bestetik, fedea eta kristautasuna mantentzea herrietan eta euskaldunengan; eta azkenik, nekazaritzaz, irakurleen bizimoduaz, arduratzea. Hiru horiek izango ziren helburu eta ardatzik garrantzitsuenak. Hasiera hartan, ez ziren politika gaietan murgildu, Errepublika heldu arte. Askotan, zaila izan behar izan zen, esate baterako Marokoko Gerra piztu zenean. Esan bezala, horren albisteak ematen zituzten lehenengo urte hartan hasitako "Marruekos'eko berriak", hain zuen ere, izeneko atalean.
Beraientzat, euskaldun ona izateko fededuna izan behar, eta Gipuzkoako fededun eta euskaldun gehienak nekazariak ziren. Beraientzat egin zuten Argia 1921ean sortu zutenek, eta beren helburua gizatalde hura euskaraz irakurtzeko gai izateko prestatzea zen, batik bat, gizatalde harengan zuten eragina ez galtzeko. Garai hartan euskara kultura hizkuntza zen ala ez eztabaidatzen zen. Euskal Herriko gizatalde batzuen asmoa euskaldunak alfabetatzea zen. Umeak, bereziki.
Euskal Herriko burgesiak aspaldidanik ez zuen bere gain hartu euskara zabaltzeko lana. Eliza zen euskararentzat euskarri garrantzitsua: "Erdalduna baño euskaldun erdalzaleak euskerari kalte geyago egiten diyo", esaten dute Argian 1922an. Ondo zekiten euskararen bidez ideologia bat transmititu izan zutela, eta gizarte berri moderno hartan ere transmititzen jarraitu nahi zuten. 20ko eta 30eko hamarkadetan euskara irakaskintza aurrera doa, noizbehinka oztopoak aurkitzen bazituen ere. Argia beti euskarazko irakaskuntzaren alde egon zen. Argiaren arduradunentzat, Euskal Herriko elizgizonentzat bezala, bere betiko publikoa nekazariak ziren, herri txiki euskaldunetako biztanleak, han non fedea ere gordetzen zen. XIX. mendearen hasieran (eta ziur aski lehenago ere) gure egunetara heldu den topikoa sortzen hasi zen: benetako euskalduna baserrietan bizi zen, mendi artean, Mogelek esan zuen bezala, "Basarteko Unibertsitatean ikasiak" ziren. Horrelako idealizazioak gaur egunera ere heldu dira. Egoera apur bat aldatzen da modernitatea heltzen denean; orduan modernitatearen ezaugarriak onartzera behartuta ikusten dira, baina beren erara moldatzen dira.
Erlijioa izan zen beti Argiaren zutabe ideologikoetako bat
Hala eta guztiz ere, Argiakoek garbi ikusten dute euskararen bidez hel daitezkeela baserrietako euskaldunengan, nekazariengan. Gipuzkoako lurra lantzeko erak ere errazten zuen bidea, esplotazio txikietako lurraldeak erlijiotasuna gehiago mantentzen baitute. Ondo ulertzen dute elizgizonek gizatalde horren ezaugarriak bultzatu behar dituztela; euskarazko
irakaskuntzarekin batera, nekazaritza- eskola ere proposatzen dituzte behin eta berriz. Hasiera-hasieratik, horixe zen Argiaren asmoa: nekazariak beren ogibidean jarraitzea, baina modu egoki batez, garai berriei zegokien bezala. Euskara eta nekazaritzaren arteko lotura oso estua bazen, hizkuntza eta erlijioaren artekoa are gehiago. Maila sinbolikoa ere badu hizkuntzak: askotan "ama" eta "etxe" kontzeptuekin konparatzen zaio, eta baita erlijioarekin zerikusia duten beste kontzeptu batzuekin ere. Anthony D. Smith-ek bere The ethnic origins of nations liburuan erakusten duenez, antzinako gizarte etnikoetan erlijioek izugarrizko garrantzia dute kontzientzia nazionalaren sorreran.
Euskal Herrian, dirudienez, ez zen agertu euskaraz garai modernoetara moldatutako kulturara eraman zuen eliterik. Euskal kulturan antzinako elitea –elizgizonak- izan zen euskararen jabea edo zaindaria. Moldaketa bat ere egon zen, hori ere egia denik ezin dugu ukatu, komunikabideak sortu zituena eta komunikabide horien bidez aurrera pausu batzuek eman zituena -hizkuntzari dagokionez, esate baterako. Beren asmoak antzinakoak ziren: gizarterako proposatutako eredua zaharra zen. Mundu industrializatura, hirietara, begiratu beharrean, nekazaritzara itzuli ziren, antzinako mundura, han non Euskara eta Erlijioa (maiuskulaz, noski), han non bere boterea eta eragina nagusitzen ziren. Hiru zutabe horietan oinarritu ziren bere pentsamoldeak iraun ahal zezan.
Pentsamolde iraunkorra, 1989an Basarrik, Argian bertan 1935ean idazten hasi zen bertsolari hark hain zuzen ere, "Zabalik" gehigarrian agertutako elkarrizketa batean Pako Aristiri erantzuten baitzion, kazetariak nola ikusten zuen Euskal Herria eta euskararen etorkizuna: "Ez nago oso baikor. Hemen hiru giro izan dira bereziak, eta horrexek salbatu du euskera. Euskal giroa, baserri giroa eta sinismen giroa. Badirudi hirurak hankaz gora doazela [...]. Gaur ez dira aintzat hartzen. Horiek galtzen direnean puska handi bat faltako du Euskal Herriak, ikaragarria. Hortxe izan du bere bizia, bere seaska, euskararen unibersidadea baserria izan da. Euskararen alde nik uste gehien saiatu direnak elizgizonak izan direla [...]. Orain beldur naiz denak batera ez ote doazen behera, lurpera, baserri giroa, euskal giroa, erlijio giroa. Horiek hirurak falta direla euskerari etorkizun laburra ikusten diot".
Lehenengo urteetan, Primo de Rivera-k boterea lortu arte, "politikerietan" sartuko ez zirela agindu zuten. Gehienetan bete zuten agindua, salbuespenak ere baziren ere: foruen alde agertzen ziren kanpotiko erasoren bat agertzen zenean. Errepublika heldu arte, Espainiako alderdi gehienak ez ziren masa alderdiak. Nazionalismoa ere sortua zen, eta ikusi bezala urrats garrantzitsuak ere emanak zituen, baina benetako indarra ez zuen lortuko Errepublikan baino. Argiakoak, nazionalistaren bat egon arren (dirudienez, Garitaonandia horietako bat zen), lehen urteetako jarrera politikoa foruen aldekoa zen. Normalean, Kontzertu Ekonomikoa zela eta, iskanbilarik sortzen zen Madrilgo eta Euskal Herriko agintarien artean. Foruzale amorratuak ziren eta, horien aldeko ekintza guztiak onartzen zituzten.
Lehenengo urte haietan, Argiak ez zuen erakusten nazionalismoarenganako maitasun berezirik. Are gehiago, neutralak zirela zioten.
Argiak, baina, ez zuen bere jarrera politikoa erakutsiko eta definituko Errepublika heldu arte, Diktadura pasatu zen arte. Ideologia edo pentsamolde hark abertzaletasun jeltzalera jo zuen.
Diktadurapean, Bitor Garitaonandia Argiaren zuzendari bihurtu zen, 1923ko martxoan lehen zuzendaria, Jesus Karrera, hil ondoren. Irailean Primo de Rivera jeneralaren estatuko kolpea gertatu zen. Ondoren, Argiaren jarrera oso zuhurra izan zen. Nahiz eta 1923an Primo de Riverak boterea hartu, lehenengo estualdiak ez ziren heldu 1924. urtea arte. Euskal Herrian, abertzaleen aldizkari batzuk desagertu ziren, batez ere elebidunak, Euzko Gaztedijarenak eta aberrianoenak: Aberri, ¡Jaiki!, bigarren Gipuzkoarra (1920an sortua), eta 1921ean sortutako Kendu eta Kaiku. Asteroko ingi abertzale ta irritsua astekari elebidunak. Egoera larri eta nahasi horren aurka borrokatu egin behar izan zuten Garitaonandiak eta Argiako beste guztiek, zuhurtasun handiz, aldizkaria astero kaleratu ahal izateko.
Gogora dezagun Anbrosio Zatarainek kontatzen duena, nola bere aita eta Bitor Garitaonandia gobernadore militarrarengana joan ziren. Gobernu berriak debekatu egin zuen aldizkariak euskaraz ateratzea. Zorte ona izan zuten, Artzadun gobernadore militarra bera ere euskalduna baitzen, eta euskaraz ateratzen jarraitzeko baimena eman zien, baldintza txiki batekin: erdaraz irakurtzen ez zekitenentzako atal bat atera behar zuten, "euskerazko berba bakoitzaren ondoan gaztelaniazko berbea ipiñi bearr euan". Primo de Riveraren zentsura oso gogorra izan arren, Argiak behin bakarrik pairatu behar izan zuen haren erasoa, 1928an. Argiak ez omen zuen arazo askorik, eta politikari dagokionez, hasieratik esana zeukaten "politikerietan" ez zirela sartuko; beraz, bere nazionalismoa, Beren neutraltasuna behin eta berriz aldarrikatu zuten, nahiz eta 1923ko hauteskundeetarako aholku batzuk eman: "Emaiozute zuben botoa, Jaungoikoa eta Euskal-Erriaren alde lana gogotik egingo dutenai. Ori izango da euskaldun benetakoa izatea [...]".
bere abertzaletasuna, existitzen bazen (argitaratzaileen taldekide batzuengan behintzat, Garitaonandiaren kasua), nahiko epela zen. Garai latzak; Madriletik etorritako mesfidantza ez zen txantxetako gauza. Ondo zekien zaldibartarrak, ordea, nola egoera larrien kontra jokatu. Argiak Diktadurapean jarraituko bazuen, ezin zuen bere abertzaletasuna aldarrikatu. Beraz, Argiaren borroka euskara, fedea eta nekazarien aldekoa izan zen, politika benetan alde batera utzita.
3.3. Diktadurako azken urteak
Eroso bizi ziren Diktadurapean, ahal zen neurrian; horrek, noski, ez zuen esan nahi libertate osoz bizi zirenik, baina bai libertate nahikoa zutela euskal kultura eta jarrera mantendu ahal izateko. Diktaduraren kontra zeuden, baina beren jarrera Errepublikaren aurrekoa baino askoz ere leunagoa izango zen. Diktadurapean, arazoak arazo, astekariaren arrakasta gero eta finkoagoa izan zen. 1924an "batzaldi" edo lehiaketak antolatzeari ekin zioten.
Hurrengo urteak nahiko lasaiak izan ziren. Lizardi hasi zen Argian idazten. Oro har, esan daiteke 1926.-1930. urteetan Argia finkatu eta sendotuz joan zela. 1929an euskal egunkari bat martxan jartzeko kanpaina hasi zen, nahiz eta gero, gero ikusiko dugun bezala, asmoa gauzatu ez. Diktaduraren azken
urte haietan euskal kulturarentzat hain garrantzitsu eta eraginkorra izango zen elkarte bat sortu zen, "Euskaltzaleak". Argiarekiko harreman oparoak izan zirelarik. Belaunaldi berriaren garaia heldua zen, aurreko aitzindariak hilda: Kirikiño mundu honetatik aldendu zen 1929ko otsailean. Garitaonandia bera ere hilabete batzuk geroxeago hil zen, urte hartako irailaren 3an. Ander Artzeluz Luzear zuzendari berria bihurtu zen, Errepublikaren atarian.
4.1. Lizardi eta euskal egunkariaren egitasmoa
1929an, "Euskaltzaleak" taldeak eraginda, planteatu zen euskarazko egunkari bat argitaratzeko aukera. Argian horren berri ugari eman zuten, eta badakigu Donostiako astekaria euskal egunkariaren asmoari oso lotuta zegoela. Argia bihur zitekeen euskal egunkari berria? Baliteke; Lizardik uste baitzuen ez zegoela egunkari berri bat ateratzerik, ez zegoela inprimategi berri bat erosterik, ez eta langile berririk kontratatzerik. Idazlearen ustez, hoberena izango zatekeen zegoen euskal aldizkari batean oinarriturik, egunkari berria ateratzea. Lizardiren aholkuak ontzat hartuz gero, Argia egunkari bilatuko zatekeen. Lizardiren ustez, egunkaria eta astekaria bat bakarrik izango ziren. Lizardik berak eta Txomin Arruti Mendi-Lautak, beste batzuen artean, proposatu zuten ideia. Argian lehenengo aipamena 1929ko martxoan aurkitzen dugu, eta Mendi-Lautak berak horren berri ematen digu. Handik aurrera, eztabaida arras interesgarria garatuko zen Argian eta beste aldizkari batzuetan.
4.2. Egunkariari buruzko eztabaida
Ekainean "Euskaltzaleak" taldeak txosten bat argitaratu zuen Argian; bertan euskal egunkaria gertu zegoela irmoki zioten. Lehendabizi, arazo ekonomikoak larrienak ziren. Lizardik proposatu zuen akzioak ateratzea eta, batez ere, euskaltzale aberatsei laguntza eskatzea. Euzkerea aldizkarikoen ustez, euskal egunkariak urtero 21.000 pezeta galduko zituzkeen. Eusko Ikaskuntzak antolatutako udako ikastaroan komisio bat sortu zen; haren partaideak Lizardi, Mendi-Lauta, Esparza eta Luzear ziren. Horietatik hiru Argiari estuki lotuta zeuden. Ricardo Leizaola ere han zegoen. Lizardiren ustez, egunkari berrirako 141.900 pezeta beharko zituzketen. Are gehiago, Eusko Ikaskuntzaren Deian argitaratutako artikulu batean gastuak eta beharko lituzketen langileak zehazten ditu. Hiru mila harpidedun behar zituzten, hura zen bere konklusioa (Lizardi, 1987). Guztiek Argian jartzen zuten beren esperantza. Hala ere, bazegoen proiektuaren arriskuak ikusten zituen norbait, Fermin Irigarai Larreko, adibidez. Berarentzat, problemarik handienetako bat idazleak bilatzea zen, beharbada urte hartan bertan hildako Kirikiñoren izena zeraman sariarekin konpondu zitekeena. 1929ko maiatzean bertan, Lizardik Larrekori eskatu zion "zuk ain mami darabiltzun naparrera gozo orretan idazki bat biali zarazu, egunkarirako. Egunkari-muestra edo agerki bat nai genduke 'Euskaltzaleak' aren zabalkundea egiteko [...]". Baina arazorik larriena irakurleena zen.
Antza denez, Argian adoretsu zebiltzan, 1929ko uztailean euskal egunkariaren adibide edo lagin bat atera baitzuten. Hurrengo asteetan diru arazoak gora eta behera ibili ziren.
Zer nolako egunkaria nahi zuten? Euskara hutsezkoa, jakina, nahiz eta batzuek erdal-ataltxo bat edo erdibanakoa izatea proposatu; informaziokoa ("izpartsu", Lizardiren hitzetan), eta "egunkari on bat -eta bearrezko dezu ona, erderazkoak bezin ona; bestela, zeren indarrez edatu?", zioen J. M. Agirrek. Euskal Herri osora hedatuko zen egunkaria izango zen, handia, Madrileko La Voz eta El Sol bezalakoak, txikiagoa beste batzuentzat (Lizardirentzat, esaterako), eta kristaua denentzat.
Argian euskal egunkariari buruzko aurkitu dugun azken aipamena 1930eko martxokoa da. Zumaian egindako "Euskaltzaleak"en batzarraren berri ematen digute: "Azken-azkenik Egunkariatzaz erabaki zan. Lizardi jaunak esan zuan berriro, egunkari ori irtetea al izango bada iru milla arpidedun bear dirala, iru milla arpide oiek billatzen saia gaitezen bada guztiok [...]. Orrenbeste ta orrenbeste biztanle gera euskalerrian eta ainbeste eta ainbeste euskaldun bizi dira Euskal-erritik kanpora eta ez ote gera bada iru milla irakurle batuko euskel-egunkaria izan dezagun? Bai, noski, batez ere danok gogoz artzen badegu [...]" (Argia, 1930eko martxoak 16, 464. zenbakia).
Momenturik egokiena ematen zuen euskarazko egunkari bat kaleratzeko: lehen aldiz, egoera politikoak uzten zuen horrelako asmoak burutzen, Argiak irakurlego garrantzitsu bat lortu zuen, denetariko aldaketek kazetaritza modernorako baldintzak bultzatzen zituzten, baina, arazo ekonomikoak zirela medio, Argia ez zen egunkari bihurtu. Euskal Herriko euskara hutsez idatzitako lehenengo egunkaria izango zatekeen. Asmoak frogatzen du behintzat euskarazko kazetaritza posiblea zela. Hala ere, zazpi urte espero behar izan zuten euskarazko lehen egunkaria, Eguna, ikusi ahal izateko.
Ander Artzeluzek Argiaren zuzendaritza hartu zuenerako, astekariaren bidea garbi azaltzen zen. Beharbada, bere gailurrera iritsia zen. 1928an ale gehiago argitaratu ahal izateko makina berri bat erosi zuten. Ordurako hemezortzi lagunek lan egiten zuten Rikardo Leizaolaren inprimategian. Publizitatea ere ez zitzaien falta. 1930ean, Diktadura bukatuta, hil zen Parisen Primo de Rivera.
Errepublikarekin batera, Argiaren etapa berri bat hasi zen. Buru belarri sartu ziren politikaren munduan. Beraientzat, Errepublika nolabait mehatxua zen. Sistema laiko baten barruan, katolikotasunaren iraupena zalantzan ikusten zuten, eta ezkertiarren garaipena arriskutsua zen beraien interesetarako.
1931ko maiatzean Euskal Herriko eskumako alderdi guztien batasuna proposatu zuten hauteskundeetarako. Ekainean Gasteizko gotzaina zen Mateo Muxika erbesteratzeko agindua ezagutu ondoren, "gaitzezpen itzak" argitara eman zituzten. Erlijioarentzako gorrotoa susmatzen zuten: 1931ko urrian Gobernuak jesuitak sakabanatu zituen, eta 1933an "katolikuei egin dezaiguteken irañik aundiena egin digute", zioten kexu "lege berria" zela eta. Beharbada Errepublikaren beldur zirenez gero, mantxetaren ezkerreko partean San Migel bat agertzen hasi zen, "Mikel Donea, zaindu Euskal erria" lemapean.
Hasieran eskumako guztien alde agertu baziren, gero nazionalisten alde bakarrik borrokatu zuten. Are gehiago, Espainiako eskumako alderdiak Euskadiko Estatutoaren aurka azaltzen hasi zirenean. Errepublikaren zehar, sozialistak ere beren etsairik porrokatuenak izan ziren. Beren interesak defenditzeko alderdirik aproposena Eusko Alderdi Jeltzalea zen. Normala denez, Errepublikaren aurka jokatu zuten. Estatutuaren aldeko kanpainari gogor ekin zioten, Estatutuaren bidez beren hiru ardatzen garaipena -Katolikotasuna, Euskara eta Nekazaritza- lortzea espero baitzuten. Horren alde jokatu zuten beti, hasieran karlista eta nazionalistekin, eta lehenengoak aldendu zirenean, bigarrenekin bakarrik.
Errepublikan, batez ere lehenengo urteetan, abertzaletasunaruntzako joera nabarmena da, gero eta gehiago. Mugimendu abertzalea gizartearen maila guztietara hedatuz zihoan: E.A.J. ezezik, beste mugimendu, erakunde eta elkarte asko sortu ziren: kulturalak ("Euskaltzaleak"), emakumeentzakoak ("Emakume Abertzale Batza), umeentzakoak ("poxpoliñak", "gastetxuak"), sindikalak (E.L.A.), eta abar. Gehienak lehenagotik zetozen, baina Errepublikan izugarri indartu ziren. Argia mikrogizarte abertzale horretan sartuko da.
Errepublika garaian, Argia Eusko Nekazarien Bazkunaren bozeramale bihurtu zen. Ordurako "Gipuzkoako Nekazariak" elkartea existitzen zen. Elkarte hark ez zuen norabide politiko jakinik. "Gipuzkoa'ko Nekazarien Katolikotar Alkartasuna"ren gainean hasiko dira eraikitzen "Euzko Nekazarien Bazkuna". Sindikatu honen helburua, nahiz eta "zerbitzu sindikatu" bezela agertu, bazen politikoa. Sindikatu hori sortzeko lehenengo asmoak 1929an hasi ziren. Harez geroztik, Eusko-Langilleen Alkartasunaren berriak eta Gipuzkoa Nekazariak elkartearenak ugariak izango ziren. Azkar jokatu behar zuten, sozialistak eta komunistak -Gipuzkoan azken hauek, batik bat- mugitzen hasiak baitziren. Komunista asko euskaldunak ziren; hori ere ondo zekiten Argiakoek. Komunisten eta sozialisten ahaleginek bultzatuta, Argiaren ingurukoek erabaki zuten nekazaritzasindikatua sortzea. 1931 urteaz geroztik Argian agertzen dira "Gipuzkoa'ko Nekazariak" deituko zen elkarte bati buruzko artikulu batzuk. D. Eizagirre zen haien egilea. Policarpo de Larrañagak, urtebete lehenago Ondarroan Euzko Tostarteko Bazkuna sortu zuenak, Elorzari jaramonik egiten badiogu behintzat, Zumarragan batzar bat antolatu zuen 1932ko abenduan eta 1933ko urtarrilean (Larrañaga, 1976). 1933ko otsailaren 12an, Zumarragan sortu zuten "Euzko Nekazarien Bazkuna". Urte batzuk lehenago iragarritako asmoak biltzen zituen sindikatu berriak. Argia haren organo ofizioso bihurtu zen. Garai hartan, lau gizon ziren E.N.B.ko arduradun nagusiak: Policarpo Larrañaga, Jose Maria Lojendio abokatua, Lino Lazkano eta Eusebio Goñi. 27 herritako ordezkariek sortu zuten E.N.B. Dirudienez, lan egin zuten herriak Zarautz, Azkoitia eta Azpeitia izan ziren, han non Argia ere gehien irakurtzen zen. Uztailean argitaratzen dute Argian han irakurritako memoria: horren arabera 1935ko urtarrilean E.N.B.k bazituen 57 bazkun eta 5.300 bazkide eta 20.000 errealen jabe ziren. Ordurako, Gipuzkoako nekazariak beraienak ziren. Hirietako langileen ideologizazio lana Euzko Langilleen Alkartasunen esku bazegoen, Gipuzkoako herrietako baserritarrena Eusko Nekazarien Bazkunak zuen. Gerra ailegatu zenean, 1936ko ekainean E.N.B.k bazituen Gipuzkoan 68 talde, guztira 8.100 familia nekazari. Kooperatibak bazituen Zarautzen, Azpeitian, Zumarragan, Errenterian eta Oiartzun. Uztailean, bazkideen kopurua gehitu zen: 12.500 familia nekazari, 5.550 jabeak eta 7.000 alokatuak. Bizkaian, 31 talde eta 2.600 familia, eta kooperatiba bat. Kontuan hartu behar dugu Bizkaian E.N.B. 1934ko martxoaren 4ean ezarri zela, Markinan (Anayak, 1939ko martxoak 1-15, 6.-7. zenbakia, 25. orrialdea).
Argiaren azal bat, estatutuaren aldekoa
1931n Rikardo Leizaolaren inprimategia Donostiako etorbidera pasatu zen. Erredakzio edo bulegoa (lehen inprimategian bertan zegoena) beste leku batean kokatu zen. Argiaren orrialdeetan bestelako berriak agertu ziren, politikoak batik bat. Belaunaldi berri bat agertu zen astekarian, aurreko idazleak pixkanaka-pixkanaka desagertuta. Artzeluzen ondoren, 1931. eta 1932. urteetan, Joseba Arrue apaiza izendatu zuten Argiaren zuzendari. 1931n Gregorio Mujika, astekari donostiarraren zutabetako bat, hil zen. Baliabide berriak erabiltzen hasi ziren: titular edo idazpuru "korrituak" (zutabe bat baino gehiago betetzen zutenak), aleluiak, argazki eta marrazki gehiago, artikulu ausartagoak eta, orokorrean, kazetaritza-baliabide gehiago.
Garai berriak, irakurle berriak, idazle berriak. Euskal literaturaren urrezko garaia zen: Lizardi bere momentu onenean zegoen, Lauaxetak Bide barrijak liburua argitaratu zuen, Orixe bere obrak ere kaleratzen zituen. Gero eta aldizkari gehiago zeuden: Ekin, Euzko, Elias Gallastegiren Patria Vasca... Argiaren neurriak txikiagotu egin ziren. 1933an Argiak beste zuzendari bat zeukan: Antonio Etxeberria Bostlore, beste jesuita bat. Espainiako egoera politikoa gero eta nahasiagoa zen: otsailean Asturiasen 26.000 meatzari greban hasi ziren, abenduan Euskal Herrian ere iskanbilak sortu ziren. Komunistak lehentxeago agertu ziren. 1933ko maiatzaren 12an, hil zen Tolosan Jose Maria Agirre Lizardi, 36 urte zituelarik. 1934an Argiak zortzi orrialde zituen. Euskal komunikabideak ugaritzen zihoazen. Urte hartako urtarrilean Teodoro Hernandorenak Euzkadi izeneko filma estreinatu zuen, eta Gipuzkoako zinema aretoetan ere proiektatu zen. Euskaltzaleak elkarteak gogor jarraitzen zuen lanean. 1934ko azken
hilabeteetan Argia noizbehinka hamar orrialderekin atera zen, eta argazkiak ere gero eta ugariagoak ziren. Azkeneko etapa eta aldaketa gertu zegoen, Anizeto Zugasti zuzendaritzapean.
Esan dezakegu 1935ean aro berri bat hasi zela. 1930ean, euskal egunkariaren asmoak porrot eginda, El Día agertu zen; agi denez, Donostiako egunkari berriaren sorrerarekin batera, Argiaren salmentak jaitsi egin ziren. Errepublika garaian, lehenengo urteetan Argiaren zeregina propagandista samarra izan zen, P.N.V.rekiko harremanak nabariak zirelarik. Errepublikako lehen urteak gogor eta latzak izan ziren, abertzaletasun jeltzalearen aldeko propaganda egin beharrekoa zen, eta erlijioaren aurkako erasoei aurre egin behar zitzaien. Baina 1935ean eta 1936an, Argiak bete zuen zeregina beste aldizkari batzuek egiten zuten, eta egoera gainera lasaiagoa zen. 1935ean orrialde kopurua gehitu zen, inprimatzeko sistema berri garesti bati esker (sakongrabatua). Gure ustez, une hartan aldaketa kualitatibo bat hasi zen Argian. Lehenengo urteetako irakurlegoa aldatzen ari zen, gero eta ume gehiago alfabetatzen ziren; gizartea aldatu ahala, astekaria ere aldatu beharra zegoen. Errepublika garaian, gainera, aldizkari berriak sortu ziren, Argiarentzako konpetentzia. Urte haietan gizartean gero eta arinago gertatzen ziren aldaketetara moldatu beharra zegoen. Argiarentzat, egunkari bihurtzeko aukera galduta, beste bide bat geratzen zen: magazin bihurtzea, Estatu Batuetako Life eredutzat hartuta.
Euskaldun fededuna eta nekazaria, Argiaren orrialdeetan
Aspaldidanik, Espainiako eta Euskal Herriko berriak kalitate handiagokoak ziren, egoerak nolabait bultzatuta. Espainiako berriei gero eta esparru handiago eskaintzen zitzaien. Atzerriko egoera ere pil-pilean zegoen: urte haietan Hitlerrek boterea lortu zuen Alemanian, Mussolini Italian jabe zen, gatazkak eta gerrak hasi ziren. 1935ean, esate baterako, Argiak astero Italiaren eta Etiopiaren arteko gerraren berri ematen zuen. Mamia gero eta gehiago zaintzen zuten. Eta kanpoko itxura ere bai.
Publizitatea ere sartzen zuten, ez Donostiakoa bakarrik, orokorragoa ere bai. Berriro euskal kazetagintzan bete gabe zegoen hutsune bat estali nahi zuen Argiak: euskara hutsezko magazinena.
Argia bultzatu zutenak saiatu ziren beren komunikabidea mass-medium bat egiten, eta ateratako aleen arabera masa-komunikabidetzat ez badugu hartzen, Argiak horrelako komunikabideei zegozkien gero eta ezaugarri gehiago erakutsi zuen. Egoera aldatzen ari zela konturatu ondoren euskarazko astekaria egunkari eta magazin egiten saiatu ziren, eta baita beste komunikabide mota batzuetan sartzen ere bai: irratian, komikigintzan... Zer lortuko zuketen Gerra Zibila piztu ez balitz? 1936an, beste hainbeste gauzarekin gertatu bezalaxe, Gerrak Argiaren bidea betiko eten zuen.
Euskarazko aldizkari erlijiosoak oso iraunkorrak izan dira beti euskal kazetaritzaren historian. Gerra aurreko batzuk mende honetako 80ko hamarkadan argitaratzen ziren, Zeruko Argia esaterako. Gaur egun ere, ordenu erlijioso haiek beste euskarazko aldizkariak kaleratzen dituzte: hor dugu, adibidez, karmeldarren Karmel. Aurreko atal batean esan bezala, bi aldizkari erlijioso garrantzitsuak sortu ziren Euskal Herrian 1910eko hamarkadan: Jaungoiko-Zale eta Jesus'en Biotzaren Deya. Errepublika garaian sortu zen Ekin. 1919tik, Zeruko Argiatik hasita, beste aldizkari batzuk sortu ziren. Gai erlijiosoak ez ezik, bestelakoak ere tratatzen zituzten. Jaungoiko-Zale aipatu dugu lehenengoz, izen berdineko bazkunaren bozeramalea zena. Zirilo Arzubiaga eragile nagusia izanik, Jaungoiko-Zale Bazkuna 1912an sortu zen Zornotzan, katixima batzeko ahaleginak egiteko eta euskara bultzatzeko. Bazkunean bazeuden, Arzubiagarekin batera, beste apaiz batzuk, hala nola Gabriel Manterola eta Juan Bautista Eguzkitza. Haiek, bizkaierazko eta gipuzkerazko katixima edo dotrina batzeaz gain, aldizkariak sortu, euskarazko liburuak argitaratu eta euskal jai erlijiosoak antolatzeaz ere arduratzen ziren. Aldizkariak eta liburuak argitaratzeko bazeukaten inprimategi bat, Jaungoiko-Zale'ren Irarkola, Zornotzan bertan. Horri esker, Bizkaiko herri horretatik euskarazko aldizkari eta liburu asko eta asko kaleratu ziren, erlijiosoak edota erlijioarekin zerikusirik ez zutenak. Bazkuna sortu zen urte berean kaleratzen hasia, Jaungoiko-Zale aldizkaria Errepublika ailegatu arte argitaratzen jarraitu zuten. Errepublikan, esan bezala, Ekin agertu zen. Hamabostekaria ez ezik, egutegi bat ere argitaratzen zuten, hormarakoa, Jaungoiko-Zale'ren [ormako] egutegia. Horretaz aparte, 1921etik beste aldizkaritxo bat ere kaleratu zuten hilero, Eleiz-Orria,
"parroko jaunak euren eliztarren artean zabaldu dagien", azalean bertan esaten zutenez. Taxuera txikiko aldizkaritxoa, mezatako gauzak eta Ebanjelioen azalpenak batez ere zekartzan. Behintzat, antzeko beste bi aldizkari agertzen ziren Bizkaian, Busturia'ko Kistar Ikastia eta Umetxuen Adizkidea, biak, dirudienez, haurrentzako eginak. Errepublikan, 1935. urtean zehazki, beste aldizkaritxo bat kaleratu zuen Jaungoiko-Zale Bazkunak, Gipuzkoan kasu honetan, Igande Orria, Bizkaian agertzen zenaren antzekoa. Oiartzunen, Onaindiak dioenez, beste bat agertzen zen, Oyartzungo ElizOrriya, Donostiako Eneko Deunaren irarkolan lehen aldiz 1926an egin zena. 20ko hamarkada hasi zenerako, Jaungoiko-Zalek ondo finkatuta zirudien. Hamarkada hartan, Manterolaren eragina nabaria da: Gabirel edo Gama izengoitiak erabiliz, aldizkariaren atal askotaz arduratu zen. Idazle erlijiosoak ez ezik, laikoak ere bazeuden, hala nola Federiko Belaustegigoitia. Aldizkarian aurkitzen ditugun beste izen batzuk ezagunak egiten zaizkigu: Nemesio Etxaniz, Gotzon Urrutia... Argazkiak ere bazeuden, Indalecio Ojangurenek eta Gabriel Manterolak berak eginak. Irudiak (argazkiak eta, gehienbat, marrazkiak), erlijiosoak izaten ziren: santuak, birjinak eta horrelakoak. 1922an euskal kazetaritza inoiz baino hobeto zegoen, euskara hutsezko hamar aldizkari baitzeuden: Jaungoiko-Zale, Zeruko Argia, Irugarrengo Prantziskotarra, Irugarrengoen Irakaslea, San Francesen Deia, Jesus'en Biotzaren Deya, Euzko Deya, Fedearen Propagacioneco Urtecaria, Eskualduna eta Argia. Hauetatik zazpi erlijiosoak ziren, eta beste bitan (Eskualduna eta Argia) apaiz asko zegoen zuzendaritza-taldean. Erlijioa bera lehena da, eta berau zabaltzeko norberaren hizkuntza erabili behar zen, herritarren mintzaira alegia, euskara kasu honetan. Erlijio eta hizkuntzaren zabalkuntza elkarren eskutik. Frances Lannon Oxford-eko irakasleak ezin hobeto definitu du, gure ustez, egoera hori (Lannon, 1990: 37). Jaungoiko-Zale aldizkaria, apaizei predikuetan laguntza emateko sortua, 412 zenbaki atera zituen.
1919ko urtarrilean agertu zen lehen aldiz Iruñeko kaputxinoek aurrerantzean hilero argitaratuko zuten Zeruko Argia. Euskarazko kazetaritzaren historian gehien iraun duen aldizkari erlijiosoa dugu, Gerra ondoren ere berriro argitaratzeari ekin zioten, gaur egungo Argia bihurtzeraino. Taxuera txikiko aldizkaria, normalean garaiko aldizkari erlijioso guztiak bezala, Damaso Intzak zuzendua, hasieran bere helburua erlijiosoa zen.
Aldizkari erlijiosoa beraz, gai erlijiosoei buruz bakarrik aritzen zena, baina -hau da gure ustez azpimarragarria- ez bakarrik erlijiosoentzat. Zeruko Argia jende guztiarentzako aldizkaria zen. Kaputxinoek eta frantziskotarrek lehenagotik beste aldizkari batzuk ere argitara emanak zituzten, orain aztertzen ditugunak ez bezala, erlijiosoei bakarrik zuzenduak. Eliztarrek, nolabait, mundura atera nahi zuten. Garai hartan, kazetaritza informatiboko garaian alegia, mass-mediaren eragina nabaria zen. Eliztarrak laizismoaren arriskua gertu ikusten hasiak ziren. Ordenu erlijiosoek propaganda egiteko beste bide batzuk bilatu behar zituzten, aita santu Pio X.aren hitzak gogoan zeuzkatelarik: "Elizak alperrik egingo dituzute, misioak alperrik emango dituzute, ta eskola egingo dituzte Elizaren alde ta bere etsaien kalte iskillo edo arma bezela irakurgai katoliko leyal ta egiazkoak erabiltzen ezpadituzute". Zeruko Argiak lehenagoko euskarazko aldizkari erlijiosoen eskarmentu batzuk jaso zituen; ez zuen Jaungoiko-Zaleren bidea jarraitu, hau da, ez zen sartu erlijiotik at zeuden gaietan, hala nola politika edo hezkuntza kontuetan, ez Zornotzako apaizen elkartekoek egiten zuten heinean behintzat. Baina misioetako gauzei buruzko berriak maiz ekartzen zituen, Fedearen Propagacioneco Urtecariaren tradizioa nolabait jasoz, eta baita kaputxinoei buruzko berriak ere, ordenu barruko aldizkariek egiten zuten moduan.
Iruñeko kaputxinoen aldizkariak Euskal Herriko bazter guztietara iritsi nahi zuen, ez zen beraz Nafarroako bakarrik aldizkari bat. Batez ere, Gipuzkoa eta Nafarroara iritsi nahi zuten, bazekitelako Bizkaian beren balizko esparrua Jaungoiko-Zalek betetzen zuela. Ikertzen ditugun aldizkari gehienak bezala, zaila da jakitea Zeruko Argia zenbat saltzen zen. Baina badakigu non saltzen zen, zenbat salmenta-puntu zeuden: 1921ean Gipuzkoa eta Bizkaiko leku gehiagotan saltzen zen, Nafarroan baino. Ezagutzen ditugu, baita ere, harpidetzak egiteko herrietako idazkarien zerrenda, eta gehienak Gipuzkoan zeuden, hogeita sei herritan. Bizkaiko sei herrik bazuten Zeruko Argiaren ordezkari bat, eta Nafarroako hamahiruk. Beste bat Gasteizen zegoen. Aldizkaria erlijiosoa bazen ere, eta politikatik urrun mantenduko zirela agindu bazuten ere, 1922an atal berri bat argitaratzeari ekin zioten, "Naskaldia" izenekoa. Bertan munduko berri laburrak agertzen ziren, gehienak erlijioarekin zerikusia zutenak. Atal hartan Sobiet Batasuneko berri asko zeuden, komunismoa baitzen garai hartan elizgizonentzat etsairik handiena. Iruñeko kaputxinoentzat ere berdin, eta horregatik beren aldizkarian komunisten aurkako berri ugari aurki ditzakegu, politikaz arduratzen ziren aldi urrietan. Pentsamolde hau lehenagoko euskarazko aldizkari batzuen eta geroagoko beste batzuen ere berdina delako, sindikatu katolikoak, batez ere nekazarien elkarteak, Eliza katolikoaren ideologiaren bozeramale ezin hobeak ziren. Batez ere Errepublikan, bai elizgizonek, bai abertzaleek, ederki ikusten jakingo dute elkarte horien garrantzia. Baina, egia esan, Zeruko Argia ez zen inoiz ere Espainiako eta Euskal Herriko politika gauzetan sartu, eta oso gutxitan Europakoetan, ez eta momentu nahasietan ere, esate baterako Espainiako II. Errepublikan. Honek ez du esan nahi pentsamolderik ez zutenik. Eliztarren aldizkariak Eliza katolikoaren pentsamoldearen bozeramaleak ziren. Ezaugarri gehienak ikusi ditugu: eliztarrak izanik, sozialista eta batez ere komunisten aurkakoak ziren. Beste aldizkari erlijiosoak ere berdin: 1931n El Mensajero del Corazón de Jesús aldizkarian esaldi hau irakur zitekeen: "Todas las ideologías y los sistemas sociales se reducirán a dos: comunismo o catolicismo, Roma o Moscú". Beste alde batetik, kaputxinoek, Euskal Herriko -eta baita Espainia eta Europa osoko elizgizon guztiek bezala-, politikoki alderdietan baino sindikatuetan konfiantza gehiago zuten, oso kontuan baitzuten bere pentsamoldearen jarraitzaile asko eta asko nekazarietan zeudela. Komunikabideei buruzko kaputxino eta bestelako erlijiosoen ideiak zehatz-mehatz ezagutzeko, aita Cultrera-ren idatzietara jo behar dugu. 1924an "Tolosa'ko zabaltzea" izenburupean (La Croix de Dimanche izeneko aldizkari erlijiosoak Frantziako Tolosa herrian lortutako zabalkundeari buruzkoak) kaputxino honen ideiak azaltzen dira. Urte hartan, Euskal Herriko aldizkari askok -haien artean Zeruko Argia bera eta Argia ere bai-
eredutzat zuten La Croix de Dimanche aldizkariak 30.000 harpidedun zituen Tolosako departamentuan. Cultrerak adierazten du nola lortu zuten hainbeste irakurle izatea. Horretarako, lehen helburuak emakumeak ziren, "aiek gizonak baño kartsuagoak, gizonak baño sinismen aundiagokoak ta toki batzuetan apaizen ordez etxeetara ikusaldiak egitera joateko añako kemen izan zuten" (Zeruko Argia, 1924ko urtarrila, 61. zenbakia, 205. orrialdea).
Aldi berean, aldizkariko arduradunek banatzaile berriak prestatu zituzten hitzaldi batzuen bidez. Hona hemen, gure ustez, Euskal Herrian aplikagarrien suerta zitekeen puntua: emakume eta umeen garrantzia, aldizkari katolikoak, eta gure kasuan, euskarazkoak, zabaltzeko. Erraz ulertzen da umeen garrantzia, euskaraz alfabetatu gabe zegoen gizartean, haiek baitziren euskaraz hobekien irakur zezaketenak. Euskara eta Fedea elkarrekin estuki lotuta egonik, horrela bi xede betetzen ziren: kristautasuna eta hizkuntza zabaltzea. Emakumeen zereginak ere pisuzkoa izan behar zuen, katolikotasuna zabaltzeko, ondo dakigunez beraiengan apaizek jokabide eraginkorra egin baitzuten. Euskal Herrian emakumearen garrantzia handia izan da beti, gizarte tradizionalean behintzat. Gizarte industrializatu berrian -gogora dezagun nola Sabino Aranak eta bere jarraitzaileek, nahiz eta gizarte horren barne egon, industrializazioaren aurka azaldu ziren- emakumearen zeregina guztiz ezberdina bihurtzeko arriskua zegoen, eta elizgizonek ere ondo ikusi zuten. Hortik katolikotasunak eman zien garrantzia, ez ordura arte nahiko pasiboa, aktiboa baino, Cultrerak aipatzen duen adibideak lekuko. Abertzaletasunak ere emakumeari bere betebeharra eman zion mikrogizarte abertzalean, Emakume Abertzale Batza asmo horiek gauzatzen zituelarik. Batzaren atzean apaiz bat, Policarpo de Larrañaga, Errepublikan sindikalismo abertzalea ere pizteko ahaleginetan nabariena, bazegoen.
1921ean argitaratzen ziren euskal aldizkariei beste bat, elebiduna, erantsi zitzaien: Aranzazu. 1919tik beste aldizkari erlijioso bat agertzen zen Donostian, Junior. Organo de la Federación Vasco-Navarra de Congregaciones Marianas, euskaraz zatitxoren bat ekartzen zuena, eta denboraren poderioz euskarazko gehigarri bat kaleratuko zuena, Gure Mutillak.
Aranzazu hango frantziskotarren aldizkaria zen. Hilabetekaria, Zeruko Argia bezala, taxuera erdikoa zen eta irudiak bazekartzan. Frantziskotarrek bazuten aldizkari bat, ordenuaren barrukoa: Irugarrengo Frantziskotarra. Kaputxinoen kasuan bezala, aldizkari berriak beste kontzeptu bat dakar: guztiontzako komunikabide bat izateko gogoa, hain zuzen ere. Azken batean, pentsatzen zuten frantziskotarrek, bere ordenuaren ezaugarriak ederki egokitzen ziren Euskal Herriaren nortasunarekin. Aranzazu euskaraz eta erdaraz idatzia zen. Arantzazuko Birjinaren mirariak eta Hirugarren Ordenuko araudia eta ezaugarriak dira gehien agertzen diren gaiak. Euskaldunentzako irakurgaiak ere agertzen dira, ipuinak adibidez, eta santuen bizitzak. Noizbehinka Ameriketako berriak eta olerkiak ere agertzen ziren. 1930ean han-hemenka azaltzen ziren euskarazko testuak atal bakar batean bildu ziren, "Euskel atala" izenekoan hain zuzen ere. Bizpahiru orrialde izaten ziren -aldizkariak 30 bat orrialde izaten zituen- gauza erlijiosoekin beteak. Zeruko Argia bezala, Aranzazu ez zen politikan sartu. Irakaskuntza, erlijioa eta euskara izango ziren, hain zuzen ere, Errepublika garaiko euskarazko aldizkari erlijiosorik garrantzitsuenaren ardatzak: Ekinez ari gara, Jaungoiko-Zaleren ondorengoa.
1.2.1. Aldizkari berriak
Primo de Riveraren diktaduraren lehen urteetan, 1924an zehazki, beste aldizkari elebidun bat kaleratzen hasi zen, Ecos de San Felicísimo, Bizkaiko pasionistek zuzendutako hilabetekaria. Dakigunez, Gipuzkoan eta batez ere Bizkaian zabaltzen zen. 152 zenbaki ezagutzen ditugu, azkena 1936ko abuztukoa. Euskaraz %15 zeukan gutxi gorabehera. Raimundo de San Miguel zuzendari zutela, euskal idazleek bizkaieraz eta gipuzkeraz idazten zuten. Aldizkaria erlijiosoa zen, pasionisten gauzez bakarrik arduratzen zen. Donostiako luistarrek, esan bezala, 1919tik Junior kaleratzen zuten, hanhemenka euskarazko artikuluren bat bazekarrena. Hala ere, 1927an hasiera eman zioten euskara hutsezko beste aldizkari bati, Gure Mutillak izenekoari alegia. Egia esan, izatez Juniorren euskarazko gehigarria zen. Egunkari tankerakoa, bost zutabetan banatua, formatu handikoa, gazteentzako aldizkari bat zen. Ez zuen beraz lehenago ikusitako aldizkari erlijioso soilen antz handirik. Gure Mutillaken lau orrialdeetan euskara hutsez idazten zuten. Idazle gutxiren izena iritsi zaigu, baina badakigu haien artean Jokin Zaitegi bazegoela. Luistarren aldizkari honek bazituen harreman handiak Gizarte Ikas-Batzekin, AVASCi lotuta zeudenak.
Zer esanik ez, Gizarte Ikas-Batzak klase sindikatuen aurka sortutako antolakuntza batzuk ziren, Elizaren sindikalismo katolikoa zabaltzeko tresnak. Gizarte Ikas-Batza hauek izen berdineko aldizkari bat kaleratu zuten 1934an eta 1935ean, euskara hutsez. Hilabetekaria, ekonomia eta sindikalismoaz aritzeko sortua zen. Beste gai askoren artean, hona hemen aipagarrienetariko batzuk: Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomia, marxismoa, Arabako nekazarien arazoak, "domua eta domukera" (kapitala eta kapitalismoa), kooperatibismoa, langintza elkarteak... Eredu bat zeukaten, Belgikako sindikatuak. Primo de Riveraren diktadurapean, lehenagoko ikastolak mututu egin ziren. Errepublikan ez zuten legezko trabarik izan, beren bizitza erraza ez bazen ere (batez ere ikastola gehienek zuten kutsu erlijiosoarengatik hain zuzen), eta horrek agerian utzi zituen Madrileko agintari eta euskaldunen borrokak hezkuntzari dagokionez, garaiko euskal aldizkariak lekuko eta bozeramale. Ikastola batek bere aldizkaritxoa ere kaleratu zuen 1930ean eta 1931n: Donostiako Koruko Andre Mariaren Ikastetxeak hamabostekari bat kaleratu zuen, argazkiak eta guzti. Euskara hutsezkoa noski, Kristau Ikasbidea izenburu ezin adierazgarriagoa zuen aldizkari hau sortua zen "argi, garbi ta itz gutxitan erakusteko zeruko bidea euskaldun Kristauai".
1.2.2. Zornotzako aldizkariak: Karmen'go Argia eta Arrati'ko Deya
Aldizkari erlijioso inportanteenak Zornotzan egin ziren. Han, Jaungoiko-Zale aldizkaria ez ezik, izen berdineko elkartearen inprimategitik beste bi aldizkari ere argitara eman ziren: Karmen'go Argia eta Arrati'ko Deya. Lehenengoa, "karmeldarren illeroko aldizkaria", Aita Doroteo, Aita Martin Uriarte eta Pi Abaren zuzendaritzapean agertu zen Gerra arte. Beste ordenuen antzera (frantziskotarrak, jesuitak eta kaputxinoak) karmeldarrek ere beren aldizkaria atera nahi izan zuten. Beste ordenuen aldizkariak bezalakoa zen, formatu txikikoa, irudi eta argazkiez hornitua, eta mami erlijiosokoa. Euskara hutsezkoa. Guretzat askoz interesagarriagoa da aipatu bigarrena, Arrati'ko Deya, bizitza laburrekoa bazen ere. 1931n sortu zen apaiz baten kemenez, Eulogio Gorostiaga zeanuriarraren bultzadaz. Jaungoiko-Zaleren inprimategian egina, bulegoa Areatzan zegoen. Badakigu 1931n eta 1932an argitaratu zela, bere sortzailea hil arte alegia, baina oso ale gutxi ezagutzen ditugu. Nahiz eta, dirudienez, zabalkunde murritza izan -aldizkarian bertan esaten denez, Bilboko Euzko Gaztedian saltzen zen, eta, Arratiari buruzko aldizkari izanik, pentsatzekoa da zonalde honetan bakarrik irakurtzen zela- garrantzitsutzat jotzen dugu arrazoi batengatik: informazio lokala, herri edo zonalde txiki bateko berriak bakarrik ematen dituen aldizkaria baitzen. Lehenagoko aldizkari-egunkarietan, euskara hutsezko nahiz elebidunetan, agertutako
Euskal Erriko berriak izeneko atalak aldizkari bihurtzea posible zela erakusten baitigu. Zehazki, argi dago Euzkadi egunkarian egunero agertzen zen euskal ataleko berri lokalak egiten zituztenetako batzuek zonalde baterako aldizkari bat argitaratzeko aukera ikusi zutela. Arrati'ko Deya, Jaungoikoa eta Lagi-Zarra lemapean kaleratzen zena, politikoa eta erlijiosoa bazen, baina, gauza guztien gainetik, informatiboa. Beste aldizkari batzuen egituraren ezaugarri gehienak errespetatzen zituen, Argiarenak alegia: "Lugintza-gayak", "Erlejiño-gayak", "Soziologi edo gizastizti gayak" eta "Izparrak" (Areatza Billaro, Zeanuri, Arantzazu, Galdakao eta Bediakoak) ziren bere bederatzi orrialdeetan agertzen ziren atalak. Apalak baziren ere, bazeuden bi adar edo eredu informatibo nagusiak elkartzeko ahaleginak, bata bizkaitarra (eta bizkaierazkoa) eta bestea gipuzkoarra (eta gipuzkerazkoa, noski), Euzkadi eta Argiarenak, hain zuzen ere.
1.2.3. Gasteizko aldizkari erlijiosoak
Gatozen orain atal honen ardatza den aldizkarira, Zornotzako Ekinera alegia. Jaungoiko-Zalek hasieratik zeuzkan printzipio eta gaiak lantzen jarraitu zuen, 20ko hamarkadan hezkuntzari buruzko kezka nabaria da: umeak eta kristau-ikasbidea elkarrekin lotuta daude. Hamarkada horretan -eta hurrengoan, jakina- euskaltzaleak konturatu ziren euskararen iraupenerako
komunikabideek zuten garrantziaz. Hamarkada hartan hasi baitziren mutil euskaldunak alfabetatzen, irakurlego berri eta prestu bat sortzen ari zen alegia. Gizarte moderno horretan komunikabide modernoek -mass-media izendatu ditzakegunak- beren lekua bazuten. Euskara munduan zebiltzanak -elizgizon asko eta asko haien artean- ezin ziren atzeratu. Hezkuntza eta komunikabideak haien kezkak baziren, euskara ere Zornotzako aldizkarian maiz errepikatzen gaia da. Behin betirako jarrerarik hartu gabe, badirudi batasun aldekoak zirela, behintzat idazkera batzearen aldekoak. Bizkaieraren alde-aldekoak baziren ere, ez ziren aranista batzuen gehiegikerietan inolaz ere erori. Zornotzakoak, ahalik eta irakurle gehienek konpreni ahal zezaten edo, hizkera oso orekatu batez idazten zuten, agian Argiaren gipuzkerazko ereduarekin pareka daitekeena. 1927an Gabriel Manterolak aitortzen du: "Kirikiñok eta nik be izan dogu iñoiz gora-beratxu bat, berak gauza bat alan dala uste ta nik olan dala uste izanetik sorturikoa". Hala ere, harreman onak bazituztela azpimarratzen du Gamak, euskararenganako maitasunak elkartzen baitzituen. Ekin aldizkariaren bultzatzaile nagusia Gabriel Manterola izan zen; izan ere, berak Niké goitizena erabili zuen askotan, grekerazko garaipena eta "ekin" hitza alderantziz irakurria.
Euskara, erlijioa eta hezkuntza erlijioso eta euskaldunaren defentsarekin batera, Jaungoiko-Zaleren beste ardatza 20ko eta 30eko hamarkadetan sindikalismoa dugu. 1928an, aldizkarian bertan agertutako ikerketa baten arabera, Euskal Herriko langile gehienak Unión General de Trabajadores sindikatuan zeuden (31.006), afiliatutako guztiak 68.000 inguru izanik. Sindikatu katolikoetan eta Euzko Langillien Alkartasunean 11.218 eta 10.832 zeuden. Komunistak 13.108 ziren. Besteak "Bizipidedunen Bazkun Azkiak" edo Sindicatos Libres Profesionaletan 1.713 zeuden. Hau da, Euskal Herriko langile gehienak ezkerreko sindikatuetan zeuden (44.114, zehazki),
eta honen erdia baino gehixeago Elizaren aldeko sindikatuetan (23.768). 1931n Jaungoiko Zale Bazkunak 937 bazkide zituen, 384 apaiz eta 55 laiko. 736 bazkide bizkaitarrak ziren. Zornotzako abadeek jarrera gogorra hartzea erabaki zuen. Horrekin Eliza Katolikoaren erabakia onartu egiten zuten. Beren doktrina 1891n aita santu Leon XIII.aren Rerum Novarum Enziklikaren mamia buru belarriko aplikazioa besterik ez zen.
Errepublika helduta, Bazkunakoen jarrera gero eta gogorrago bilakatzen da erlijio, hezkuntza eta sindikalismoari dagokionez. Hezkuntzari dagokionez, itxaropena Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako auzo-eskoletan jartzen dute. Kristau-ikasbidea ezin garrantzitsuagoa dela behin eta berriro errepikatzen dute, eta dotrina ondo irakasteko umeak bere-berea duen hizkuntzaz egin behar zela ere bai: ikastola kristau eta euskaldun bat ezinbestekoa zen euren ustez, eta noski, 1931n Errepublikako Parlamentuak onartzen duen hezkuntzari buruzko lege berriak euren interesetarako ekar zitzakeen arazo eta iskanbilak oso kontuan hartzen zituzten, aita santu Leon XIII.aren, Pio IX.aren eta Pio XI.aren hitzak gogoratuz.
Honen ondorioz, Jaungoiko-Zale Bazkunak erabaki zuen 1931n Jaungoiko-Zale bere aldizkari nagusia Ekin izeneko astekaria bihurtuta -artean beste hiru argitaratzen zituzten, Eleiz-Orria hilean behin, hogei herritan banatzen zena; Zeruko izpitxoak, Mariaren alabeentzako hilabetekari bat; eta Gastien Laguna, mutilen artean banatzen zena-, Errepublika garaiko Euskal Herriko kazetagintzan erlijioa, euskara, ikastolak eta sindikalismo katolikoak hobeto defendatzeko. Jaungoiko-Zale Bazkunaren pentsamolde-oinarri haien teorikoak Gabriel Manterola bera (Ramon Ertzerekin Ekin zuzentzen zuena) eta Juan Bautista Eguzkitza ziren, lehenengo orrialdeko "Astea" atalean (Argian agertzen zenaren antzekoa) eta erdiko testu handian batez ere. Lehenengo zenbakia otsailaren 6an agertu zen. Bertan agertzen dira bizi ahal izateko saldu behar zuten kopurua: 2.500 ale astero. Hala ere, Jaungoiko-Zaleko bazkideak mila ziren. Lehenengo zenbaki haietan argi eta garbi utzi zuten nortzuk osatzen zuten beren irakurlegoa: "Asteroko au batez be baserritarrentzat egiten da-ta, zuek, baserritarrok, beste iñok baño obeto aitu ta ulertu bear zeunkie" (Ekin, 1932ko otsailak 20, 3. zenbakia). Hitz hauek Argian hamarkada bat lehenago idatziak gogora ekartzen dizkigute. Baita nekazari eta baserritarrek ondo irakurtzeko zuten zailtasunak ere, irakurtzeko ohitura hartzen hasten direnak.
Euskaldunak irakurtzen zaletzea zen beren helbururik nagusienetariko bat. Erlijioa Errepublikako Gobernuaren erasoetatik defendatzea zuten xede nagusia, noski. Garai honetan, Jaungoiko-Zalekoak abertzaletasunaren alde jarri ziren. Polarizazio politikoa nabarmendu zen Errepublikan, eta Ekin, Eliza Katolikoaren orduko jarrera eta pentsamoldeari jarraituz, politikan sartu zen. Ekinen gertatzen da Argian ere gertatutakoa: 20ko hamarkadan politika eta bereziki alderdietatik aparte mantendu baziren ere, Errepublikan E.A.J. eta bere inguruko mikrogizarte abertzalera hurbildu ziren. Bizkaiko eta Gipuzkoako bi aldizkariak ez ziren jeltzaleak, hau da, Euzko Alderdi Jeltzalea ez zen beren jabea, baina politikoki, dudarik gabe, aldekoak ziren. Apaiz euskaldunak, Errepublika garaian sortutako polarizazio politikoa, Sabino Aranaren alderdiaren ideologia eta estrategiarekin bat etorri ziren, eta elizgizon haien bozeramaleak ere eskumako abertzaletasunaren bozeramale bihurtu ziren -hau da, beste alderdi abertzalea (A.N.V.) ez bezala, E.A.J.ren abertzaletasun konfesionalarena-, batez ere hauteskundeetan. Jarrera horretan Jose Ariztimuño Aitzol eta Euskaltzaleak elkartearen inguruan
sortutako apaiz propagandisten eragina nabaria da. Haren guztiaren atzean, noski, erlijioaren eta erlijioan oinarrituriko gizarte-eredu tradizionalistaren defentsa zegoen.
Ekinekoak Estatutuaren alde ageri ziren: "Estatuto alde, erlijio alde", horixe zen beren lema. Abertzaletasunerantzako joera adierazteko, arrazoi erlijiosoak ez ziren falta, edo behintzat, Eliza Katolikoaren doktrinan oinarriturikoak. Pio Xi. Aita Santuaren Ubi Arcano entziklikatik ateratako pasarteak baliabide ideologiko bihurtu zen Jaungoiko-Zale Bazkunakoentzat. Baita Leon XIII.ak 1901eko abuztuaren 20an Bohemiako gotzainei bidalitako gutunean aurkitu zituzten beren argudioak. Borroka politikoa -abertzaletasunaren alde, ezkertiarren eta batez ere sozialisten kontraborroka sindikalarekin osatu zen. Sozialismoa, apaiz euskaldunaren ikuspuntutik adierazia, eta sindikalismoarekiko Elizaren jarrera ezin hobeto azaldu zuen Juan Bautista Eguzkitzak, gehienetan Erri edo Errizale ezizenak erabiltzen zituena. Astero artikulu handixe bat idazten zuen, eta Ekinen argitaratutako testu guztiekin liburu bat osatu zuten, Gizarte-auzia. Ugazaba ta langille arteko gora-berak, 1935ean kaleratua eta 1990ean berrargitaratua Andres Urrutiaren hitzaurre batekin. Bertan agertzen dituen azterketekin bat gatoz Urrutiarekin: Eguzkitza -eta Jaungoiko-Zalekoak- E.L.A. eta A.V.A.S.C.etik hurbil sentitzen ziren, Rerum Novarum entziklikan
oinarrituak -lehenago ikusi bezala- jabetza pribatua onartuz sindikalismo ezkertiarraren kontra jokatzen baitzuten. Gabriel Manterola ere pentsamolde "solidario"aren bozeramale bihurtu zen. Euzko Langilleen Alkartasuna (lehenago Euzko Langille Batza) Euskal Herrian Eliza Katolikoaren doktrinara gehien hurbiltzen zen sindikatua zen, apaiz euskaldunen atxikimendua erakartzeko egokiena. E.L.A.k 40.000 langile paseak biltzen zituen. Errepublikak ekarri zuen polarizazio eta erradikalizazio-prozesu politikoa zela eta, Zornotzako apaizen Bazkunak argitaratutako astekariak Bizkaian Argiak Gipuzkoan egin zuen jokabidea garatu zuen: baserritarrentzako aldizkaria, Eliza Katolikoaren pentsamoldean ondo sustraituta, Jaungoiko-Zalekoak "euskaldun-fededun" axiomatik batere aldendu gabe, bere pentsamoldearen iraupenerako behar zuen baliabideen bila joan ziren, beren jarrera ideologikoa non zegoen ezin argiago utziz: "gizartekeri" edo sindikalismo ezkertiarretik, Errepublikatik urrun, eta abertzaletasunera gero eta gehiago hurbilduz, mikrogizarte abertzalearen parte eta bere proiektuaren zati bihurtu arte, Aristimuño, Larrañaga, Onaindiaren eta beste "apaiz propagandista" edo "solidario"en bidetik ibiliz. Azken alea 1936ko uztailaren 18koa da, hain zuzen ere. Guztira, 211 ale.
1919. urteaz geroztik eta Diktaduraren garai ilunetan, Euzkadiren euskarazko atalak, Ebaristo Bustintzaren eskutik, momenturik onenak bizi zituen. Bustintza, langile nekaezina, atalari forma eman zion. Bere jarrera ere finkatu egin zen: Euskaltzaindia sortuta, Bustintzak bere iritzi sabindarrak tinko mantendu zituen, eta, nahiz eta Euskaltzaindiaren sortzaileek eskatu, ez zen Akademian sartu. 1919an Gregorio Mujikarekin eztabaida sutsua izan zuen.
Bitartean, Kirikiñok gogor jarraitu zuen lanean. Euskadiko berri informatiboen atala, batez ere, finkatu zuen Bustintzak. Esan bezala, Ebaristo Bustintza 1929an hil zen.
30eko hamarkada izen berri batzuen garaia da: Orixe, Lizardi, Lauaxeta... Nikolas Ormaetxea eta Esteban Urkiaga Euzkadiren euskal atalaren arduradun bihurtu ziren. Bigarrenak beste zenbait proiektu informatibo euskaldunetan ere parte aktibo hartu zuen. Euzkadin sartu zenean, 1927an, Orixe ez zen jesuita. 1923an Lagundia utzi eta Bilbora joan zen, jeltzaleekin harremanak sendotu zituen. Ormaetxeak, 1888an Orexan jaioa, kazetari-lan batzuk egin zituen, jesuiten Jesus'en Biotzaren Deya aldizkarian. 1927an Euzkadin hasi zen idazten, erdaraz batez ere, euskarari eta literaturari buruz. 1929an, Bustintza hil ondoren, egunkari jeltzalearen euskal atalaren arduradun bihurtu zen. Euskarazko atalaren mamia mantendu zuen Ormaetxeak, baina aurrerapen bat nabaritzen da: euskal kultura, eta bereziki euskarazko literaturaren bide berriek bere lekua aurkitzen dute Euzkadiren orrialdeetan. Gehienetan, eztabaidak erdarazkoak ziren, euskarari buruz izan arren. Bertan, Ormaetxearekin batera, parte hartzen dute Lizardik, Lauaxetak, Aitzolek... Ormaetxeak berak kritika literario asko eta asko egin zituen, nolabait bere irizpideak finkatuz. Abertzale-jeltzaletasunarekin lotuta agertzen zen euskal berriaren izenak, azken finean.
1931n, beraz, Esteban Urkiagak bere gain hartu zuen euskarazko lana Euzkadin. 1905ean Laukinizen jaioa, Esteban Urkiaga, Nikolas Ormaetxea bezala, jesuita izan zen. Lagundia 1928an utzi zuen, eta orduan Bilbora joan zen, Euzkadin lan egitera. Bustintza zendu zenean, Orixerekin batera lanean ihardun zuen euskal atalean. Orexarrak utzi zuenean, Lauaxeta arduratu zen euskal atalaren zuzendaritzaz. Urkiagaren lana oso garrantzitsua izan zen. Bere bi aitzindarien emaitzak nolabait bildu eta borobildu zituen. Alde batetik, Bustintzaren lan informatiboa osatu zuen, berriemaileen sarea sendotuz. Beste alde batetik, Orixeren "Gaurko ebanjelioa" atala kendu (nahiz eta Urkiaga ere erlijiosoa izan), eta mami literarioa mantendu egin zuen, baina euskaraz. Maila ere ez zen hain elitista: kritikekin batera, Lauaxetak poemak, ipuinak, kantak eta denetariko testu literarioak sartu zituen. Kirikiñok bezala, iruzkin edo komentarioak argitaratzen zituen, denetarikoak. Politikoak ere ez ziren falta. Esteban Urkiaga, Gerran ikusiko zenez, alderdiarekin oso konektatuta zegoen. Bere lana, hasieran Ormaetxearen agindupean olerkiak itzultzea eta literaturazko artikuluak idaztea bazen, euskal atalaren ardura hartu zuenean, "Azalpenak" atala (denetariko iruzkinak) idazten hasi zen. 1933an euskarazko saioak ugaritu egin zituen: "Azalpenak", "Temas vascos", "Egunekua".
Hori iruzkinei dagokienez. Berriei dagokienez, Jon Kortazarrek azpimarratzen duenez, "albista edo barri txikiok ez dira izaten nahi ta nahi ez, iritzizko artikuluak. Gertatu izan danarekin, aktualitatearekin lotura estuagoa izaten dabe, eta inoiz Atletiren partiduen berri ere emoten dauskue" (Kortazar, 1985: 12). Hori dena olerkigintza utzi gabe. Hori bai, bere izenpea desagertzen da Euzkadiren orrialdeetatik.
Esteban Urkiagaren lana isilpekoa izango da -horren berri batzuk ikusiko ditugu Euzkoren edo Egunaren kasuetan- baina oro eraginkorra, oso praktikoa. Bazirudien euskarazko egunkari baterako pausuak ematen ari zela laukiniztarra, pausu zuhur baino ziurrak. Euzkadiren euskal atalen egiturak gero eta egunkari baten itxura handiagoa zirudien: berriak, kultura, iruzkinak, iritzizko artikuluak... Euskarazko egunkariaren proiektuak porrot eginda -proiektu hura, gogora dezagun, batez ere Gipuzkoan sortu zen, Argiaren inguruan- jeltzaleak, Lauaxetaren bitartez, beren urratsak egiten hasi ziren. Eta lehenengo pausua Argia bezalako astekari bat, abertzalea eta bizkaierazkoa, sortzea izan zen.
1932ko erdialdean abertzaleek Eguna kaleratu arte askogurarik handienarekin euskara hutsez egindako aldizkaria agertu zen: Euzko. Euskaldunon hizkuntzaz idatzitako lehenengo egunkari hark sortzeko asmoak porrot egin ondoren, badirudi Euzko izan zela Euzko Alderdi Jeltzalearen arduradunen erantzuna, edota, esan dezagun, etorkizunean euskarazko egunkaria ateratzeko urratsik sendoena, proba bat agian. Funtsean, Egunari buruzko atalean polikiago ikusiko dugun bezala, Gerra Zibilean sortu zen lehenengo euskal egunkari eta Euzkoren artean bazegoen antz handia, lehena zuzendaria bera -Manuel Ziarsolo Abeletxe- izanik.
Euzkoren garrantzia azpimarratu nahi genuke guk lan honetan. Argiaren kasuaren antzera, gaur egun Euzko ahaztuta samartuta dugu, Donostiako astekaria baino gehiago. Noski, Euzkok ez zuen lortu ez Argiak beste urte iraun, ez Donostiako aldizkariaren irakurlego handia ere. Baina oker egoteko beldurrik gabe esango dugu puntu askotan Euzkoren egileek Argiaren ereduari jarraitu ziotela, nolabait Euzko izan zela Errepublikan urte batzuk lehenago Kirikiñok Bizkairako nahi zuen Argiaren bezalako euskal astekaria. Hala ere, Euzkok bazituen berezitasun batzuk, Euzkadirekin ezberdintasunak
ondo ezartzen zituztenak. Hitz batean esateko, jeltzaleen euskarazko astekari hura erdarazkoak baino erradikalagoa zen, E.A.J.koek, Euzko Gaztediaren bidez, euskara beren ideien erradikaltasuna aldarrikatzeko uzten baitzuten.
Badirudi Bizkai Buru Batzarrak berak zerikusi handia izan zuela Euzkoren jaiotze prozesuan (Reizabal, 1973: 31). Egunkari bat argitaratzea ezinezkoa iruditzen bide zitzaielarik, jeltzaleek haren ordez astekari bat kaleratzea erabaki zutela uste dugu. Manuel Ziarsolo Gironella, 1902an Bilbon jaioa, gizon egokia zen horretarako, Euzkadin, Ekinen, Euzkerean eta garai hartako beste hainbat euskarazko aldizkaritan idazten trebatua, bazekien zer zen kazetaritza. Hala ere, badirudi hasieran Euzkok beste zuzendari bat izan zuela, Artibai (beste batzuen ustez, aldiz, lehen zuzendaria Jose de Ituarte izan zen).
Ez dakigu ziur zer jokabide izan zuen Estepan Urkiaga Lauaxetak Euzkoren sormenean, baina igar dezakegu bera ere hor zebilela. Urkiagak, beste euskal aldizkari batzuetan testu mordo bat argitaratua zeukana, hauetan ez bezala Euzkon agertuak politikoak dira. Ezin politikoagoak, erantsiko genuke. 1933ko hauteskundeetatik, Estepan Urkiagaren testuak ugaritu ziren. Esan daiteke Euzkoren pentsamoldea gauzatu egiten dela Lauaxetaren hitzetan. Badakigu, hori bai, Gerra garaiko Eguna eta Gudari sortzeko prozesuan izugarrizko garrantzia izan zuela Mungiako olerkariak, hau da, 1932. urtetik, gutxi gora-behera, Euzko Alderdi Jeltzalearen eta bere inguruko euskal aldizkariak berak bultzatu zituen. Baina Lauaxetaren lana eraginkorra bezain ezkutua izan zenez, hipotesietan bakarrik gabiltza. Euzkoren orrialdeetan beren testuak ezagutarazi zituzten idazleak ere ugari ziren. Gertatu ohi denez, gehienek ezizen batekin (edo gehiagorekin) sinatzen zuten. Horregatik, batzuk ezagutzen ditugu, beste batzuk ordea ezkutuan geratu zaizkigu. Ezagutzen ditugu Manuel Ziarsolo Abeletxe, Tomas Agirre Barrensoro (beste aldizkari batzuetan ez bezala, ipuinak eta testu literarioak ez ezik Euzkon agertzen zen atalik politikoen eta konprometituenetariko batez, "Langilien arazuak" izenekoaz ere arduratzen zena), Kepa Amilgain, Ibon Uribitarte (Imanol Enebia), M. Andonegi, Bernardo Garro (geroago Otxolua goitizena hartuko zuena), Federiko Belaustegigoitia, Estepan Arantzadi, Jon Garmendia Zeleta, Inazio Eizmendi Basarri eta Estepan Urkiaga Lauaxeta.
Euskal aldizkaria izanik, euskarak leku bat, oso garrantzitsua, betetzen zuen. Euskara hutsez idatzia, bere eredua sabindarra zen: neologismoz jositako bizkaiera, Sabino Aranak proposatu idazkeraz izkribatua. Euzkoren euskara -euzkerea, berriro
Aranaren terminologia erabiliz- Euzkeltzale Bazkunarena zen, eta hau Kirikiñorena. Zer esanik ez, Kirikiñoren itzala nonahi agertzen zen. Euskararen eredua Bilboko Euzko Gaztediaren ikastoletan irakasten zena zen.
Euzkok 1934an kaleratzeari utzi zion. Garai hartako beste euskal aldizkarietan haren heriotzaren berri ematen zaigu. Nahiz eta iragarki ugari eduki, haren desagerpenaren arrazoia salmenta eskasak dira. Kopuru zehatza ez badakigu ere, badugu hori esateko arrazoirik, adibidez Ogoñoperen aitormena: "¡Zenbat Euzko euzkal-izparringi-aberrtzale saltzen dira Bilbao'ko 30.000 euskaldun artian? Berreun (200) baño ez, eta au lotsagarrijetan-be lotsagarrija da [...]" (1933/III/4, 32. zenbakia). Kontuan izanik Euzko Bizkaian ia bakarrik, Bilbon gehienbat, saltzen zela, eta Bizkaiko beste herrietara eramatea -are gehiago Gipuzkoako eta Arabako herrietaragarestia izan behar zela, beldurrik gabe esan dezakegu Euzko arazo ekonomikoengatik desagertu zela. Baina horrek ez du derrigorrez esan nahi porrot egingo zuenik; gure ustez, Euzkok zeregin garrantzitsu bat bete zuen, atal honen hasieran azaldua hain zuzen ere, Bizkaian (eta bizkaieraz) jeltzaleek euskara hutsez egindako informazio orokorreko aldizkari izan baitzen, eta euskara hutsezko egunkariaren (Eguna izango zena) eredua izateko meritua izan zuen.
1919an Euzko-Deya, Euzkeltzale-Bazkunak ateratako euskara hutsezko aldizkaria, desagertu zen. Berriro agertu zen 1920an. Ordurako, dakigunez, Euskaltzaindia eratua zen. Euzkaltzale-Bazkunaren jarrera, jarrera jeltzale eta sabindarra azken buruan, aurkakoa zen. Kirikiño gidari hartuta, bere jarrera ere berdina zelarik, E.A.J.ren euskara kontuetan aritzen zen elkarte edo bazkunarena ezin zen bestelakorik izan. Hizkuntz eredu aranista gero eta bereziago agertzen zen besteen eredutik. Euzko-Deya desagertu zen betirako Primo de Riveraren Diktadura iritsi zenean, 1923an. Beste bi aldizkari jelkideren berri eman zigun: Getxotarra, "Getxo'ko aberrtzale zolijak eginda" (1919) eta Azkatasuna 1921ean, "Gipuzkoa'ko aberrtzale gastiak laster argittalduko daben asterokua, euzkera utzez idatzitta". Getxotarra agertu omen zen, baina Azkatasuna ez dakigu argitaratu zen ala ez. Ez dugu haien alerik ezagutzen.
Hizkuntzari buruzko jarrera sabindarrak, Euzko-Deya desagertuta, indartu ziren Errepublikan, Ebaristo Bustintza hilda zegoelarik. Ideia aranisten bozeramalea Euzkerea aldizkaria izan zen. Izena -ez da kasualitatezko gauza- Euskaltzaindiaren aldizkariaren parekoa da (Euskera), hau da, hizkuntzaren izena baina Sabinok proposatutako idazkeraz idatzia. Lehenengo zenbakia 1929ko urtarrilaren 15ean agertu zen. Hilabetekaria, euskaraz eta erdaraz idatzia zen, erdibana. Lehenengo ale hartan Bustintzak ere idatzi zuen, eta berehalaxe hil. Izen ezagunak agertzen zaizkigu haren orrialdeetan: Bernardo Garro Otxolua, Kepa Enbeita, Zabala-Arana, Adolfo de Larrañaga, Juan Cruz de Oregi, Seber Altube, Kepa Oyarbide, Mikel Urrestarazu, Andima de Orueta, José Javier de Leguia, eta Esteban Urkiaga Lauaxetak, olerki batzuk argitaratu zituena. Lizardik ere olerki bat argitaratu zuen ("Urte giroak ene begietan") 1931n. Pizkundia argitaldariak kaleratzen zuen aldizkaria, eta baita euskaraz eta euskarari buruzko liburu batzuk ere: hala nola, Euzkeltzale-Bazkunaren Método gradual para aprender el Euzkera. Euzkerean jarrera sabindarra argi eta garbi azaltzen da: euskara da arrazaren sinboloa. Baina, aldi berean, euskara modernizatu egin behar da. Euzkeltzale-Bazkunaren liburu batean, Sobre unificación de los dialectos, agertzen da elkarte horren (eta azken batean Euzko Alderdi Jeltzalearena ere) euskarari buruzko irizpideak. Laburbilduz, hauexek:
ari ziren guztiena baino. Haien artean, José Ariztimuño Aitzol eta berak sortutako Euskaltzaleak taldea, hauek politikoak ez zirela aldarrikatzen bazuten ere eta euskara ez sabindarra onartuz. Euzkereak, dakigunez, harreman ezin hobeak mantendu zituen Euskaltzaleakekin.
2.4. Aitzol, Euskaltzaleak eta Yakintza
Euskaltzaleak ekintza asko sortu zituen: lehenengoa 1927ko Euskeraren Eguna izan zen, Arrasaten. Hor sortu zen elkartea bera. Gero euskara hutsezko egunkariaren aldeko kanpaina ekin zioten, ikusi dugun bezala. 1931n berreuskalduntzearen aldeko kanpaina bati ekin zioten. Elebitasunari
buruzko kongresu bat antolatu zuten urte hartan Bilbon, bertan 500 bat irakaslek parte hartu zutelarik. 1930ean Euskal Olerkiaren Eguna antolatu zuten Errenterian. 1934an Euskal Antzerkiaren eguna antolatu zen, eta 1935ean Bertsolarien Eguna. Kazetaritzari dagokionez ere, Euskaltzaleak (hor Lizardi ere bazegoen) aktiboak izan ziren. Aipatu dugu euskara hutsezko egunkariaren egitasmoa. Euskal egunkaria gauzatu ez zenez, Donostiako El Día sortu zen, eta bertan Aitzolek oso lan garrantzitsua egin zuen, ideologo lana azken batean, batez ere erdaraz garatu zuena (dakigunez, euskal atalaren arduraduna Ander Artzeluz zen). 1931tik elkarteak bere buletina ateratzen zuen, Euskaltzaleen-Deia. Paper onean egina, bertan Euskaltzaleaken bazkideen gorakadaren berri ematen digute: 1930ean, elkartea formalki eratu zenean, 178 bazkide ziren. 1931n, berriz, 2.060. Gehienak Bilbon eta Donostian zeuden. Bestela, gipuzkoarren nagusitasuna, kopuruaren aldetik behintzat, argi zegoen (Euzkaltzaleen-Deia, 1. zenbakia, 4. orrialdea).
Euskaltzaleak elkartearen hedapena, 1930ean
Euskaltzaleaken aldizkaria eta kazetaritza arloko emaitza nagusia Yakintza izan zen. Nolabait, abertzaletasun jeltzalearen kultur aldizkari zientifikoena izan zen. Erdaraz eta euskaraz, historiaz, soziologiaz, literaturaz, hezkuntzaz ari zen aldizkari hori. "Su actividad", zioen Ariztimuñok, "irá encauzada únicamente a aquellas disciplinas que tiendan a
enriquecer la espiritualidad colectiva de Euskalerria. Sólo escoge aquellas manifestaciones que más directa y estrechamente se refieren al alma racial" (Yakintza, 1933ko urtarrila-otsaila, 1. zenbakia, 11. orrialdea). Jose Ariztimuñorentzat, ez dugu ahaztu behar, hizkuntza arrazaren ezaugarri eta euskarri nagusia da, tradizio sabindarrari jarraituz. Ariztimuñok zuzendua, idazkaria José de Arteche zen. Euskal Erria eta Euskalerriaren alde aldizkarien tradizioari jarraitzen zion, Aitzolen hitzetan. Lehenengoa azalekoa bazen, folklorez eta literaturazkoa, Euskalerriaren alde serioagoa zen, euskal kulturaren aldizkaria. Yakintza harantzago doa, eta egitasmo orokorrago batean kokatzen da: egitasmo abertzalean, hain zuzen ere, E.A.J.ren proiektuan. Vasquismo edo euskaltzaletasunetik abiatuta, Yakintza eta Euskaltzaleak ikuspuntu abertzale (jeltzale) batera zihoan.
Euzkadi egunkariak Hego Euskal Herrirako sortua bazen ere, ez dago esan beharrik Bilboko egunkari bat zenez, Bizkaian batez ere banatzen zela. Gipuzkoako jeltzaleek ere bere egunkaria sortu zuten 30eko hamarkadan, El Día hain zuzen ere. Euskarazko prentsaren eremua ere ondo beteta zegoen Argiarekin. Baina beste bi lurraldeetan prentsa jeltzalea ez zegoen hain ondo finkatuta, batez ere Araban. Nafarroan bazegoen La Voz de Navarra egunkaria, bertan noizbehinka euskal artikuluak argitaratzen ziren, baina eremu kultural abertzalean, ordea, hutsune bat zegoen. Hutsune hori betetzera Amayur etorri zen. Arabako kasua desberdina eta zailagoa da, bertan egunkari abertzale-jeltzale bat ateratzeko ahaleginak karlistek -José Luis Oriolek zehazki- oztopatu egin baitzuten. Lehenagoko Arabarra berriro agertu zen Errepublikan, nahiz eta denbora gutxirako izan, eta gero, Arabako hutsunea bete nahian, Euzkadi egunkarian "Euzkadi en Alaba" izeneko atal bat egunero argitaratu zuten, erdara hutsez. Arabako kazetagintza euskalduna, beraz, oso murritza izan zen. Kontuan hartu behar da, gainera, Nafarroa eta Araba (batez ere azken hau) euskara gehien galdu zuten lurraldeak ditugula.
Nafarroan, esan bezala, 1931ko maiatzaren 23an hasi zen kaleratzen Amayur. Semanario nacionalista vasco aldizkaria. Julio de Oyagak zuzendua, erdaraz eta euskaraz idatzia zen, gaztelaniaren presentzia nagusia izanik. Aldizkari kultural-politiko gisa defini dezakegu, Euzko Alderdi Jeltzalearen bozeramale ofiziala azken batean. Euskarari dagokionez, aipatu beharrekoa da 1925ean sorturiko Euskararen Adiskideak elkartea, 1926an, 1928an eta 1930ean euskal jaiak antolatu zituena. Errepublika iritsitakoan,
Nafarroan euskal ikastolak eratzeko lanari ekin zion (Chueca, 1990: 46). Giro horretan sortu zen Amayur, nolabait Napartarraren jarraitzailetzat har dezakeguna. Zer esanik ez, euskarari buruzko kontzeptu eta irizpidea pentsamolde sabindarrarena da. Euskaraz idazten zutenen artean, izen gutxi ezagutzen dugu: Joseba Azkarate eta Fermin Irigaray Larreko. Batez ere azken honen testuak ziren euskaraz argitaratzen zirenak. Euskarari buruzko mezua nahiko ezezkorra da, alarmista: euskaldunon hizkuntza galduz zihoan Nafarroako zonalde askotatik. 1934ko urriaren 6ean desagertu zen azkeneko aldiz Amayur, agintariekin arazo batzuk zirela medio. 1935eko azaroaren 30an agertu zen berriro, 1936ko Gerra ailegatu arte.
Goazen orain Arabara. Dakigunez, jeltzaleek Arabarra izeneko aldizkaria garai batzuetan argitaratu zuten. Primo de Riveraren Diktadura baino lehenago berriro agertu zen, hirugarren aldiz. Hirugarren garai hartako lehen zenbakia 1922ko ekainaren 3an kaleratu zen, astekari moduan (Asteroko JEL izparringia azpitituluarekin). Larunbatero agertzen zen, lau orrialde zituen. Aurreko beste bi garaietako asmoekin jarraitu nahi zuten. Euskarazko testuak lehen baino gutxiago izan ziren, baliteke Eleizaldek idatzitako azken testuak izatea, 1923an hil baitzen. Laugarren aroa 1932an hasi zen. Baliteke beste Arabarra bat agertzea 1931n, erreferentzia batzuk baitaude. Lehen bezala, Arabarra astekaria zen, lau orrialderekin ateratzen zelarik. Nueva Sociedad Vitoriana deitutako elkarte edo enpresa batek kaleratzen zuen. Arabarra honen testu gehienak izenpetu gabe agertu ziren. Agertzen diren sinadurak Pablo Fernández de Trocóniz burukide arabarra eta Gasteizko zinegotzia, Oioneko Senén Palacios, Legutioko José Ignacio de Mues, Amurriko Ramón Mateo Altonaga, Victoriano Ruilope Ruiz de Munain eta Antonio Angoitia ditugu, guztiak erdaraz. Euskaraz gutxi agertzen zen, ia dana Utarrak sinatua. Izengoiti horren atzean Andoni Urrestarazu dugu, 1918an Euzkeltzale-Bazkunaren metodoarekin euskaraz ikasten hasi eta gero, Madrilen lanean zegoelarik, behin betirako ikasi zuena. Urrestarazuk, bere bizitzan zehar goitizen batzuk erabili dituena (ezagunena Umandi), 1902ko uztailaren 16an Araian jaio zen. Batzuetan bizkaieraz, beste batzuetan gipuzkeraz (gogora dezagun Euzkeltzale Bazkunaren metodoarekin ikasten hasi zela, beraz bizkaieraz, baina ikasketak Madrilen burutu zituela, Eusko Ikaskuntzak ematen zituen ikastaroetan, gipuzkeraz). Euskaldun berri baten idaztiak, beraz. Astekariaren asmoetariko bat Araban euskara indartzeko omen zen. Baina asmo hori zaila zen. Araban euskararen galera XIII.
mendean baino lehenago hasi zen, Odón de Apraizen ustez (Apraiz, 1976: 12-18). XVIII. mendean galera izugarria izan zen Gorbean, Aiaran eta Lautadan (Gasteiz ere barne). 1850ean %20ak bakarrik euskaraz hitz egiten zuen. 1930ean, gaur egun bezala, Aramaion ia bakarrik hitz egiten zen. Zonalde euskaldun honetan Estatutuaren aldeko botoa gehiengoena zen (Pablo, 1985: 1337-1342). Beti bezala, Arabarra borrokalari agertzen zaigu, batez ere El Heraldo Alavés bereganatu zuen José Luis Oriol karlistaren aurka. Euzko Alderdi Jeltzaleak bazituen erredaktore batzuk egunkari hartan, eta bereganatzeko asmoa ere bazuen. Oriolek lortu zuen, ordea, eta abertzaleak bota zituen. Horrela, jeltzaleak egunkaririk gabe geratu ziren Araban, arratsaldeko beste egunkari bat, La Tarde, ateratzeko ahaleginak ere gauzatu ez zirelako, dirudienez arazo tipografikoengatik (Pablo, 1984). Kritikak, beraz, Oriol eta bere egunkariarentzat, El Pensamiento Alavés izena hartu zuena, eta baita Gasteizko beste egunkaria zen La Libertad errepublikazale erradikalarentzat ere. Beharbada horregatik jeltzaleek Arabarra berriro kaleratzea erabaki zuten. Euzko Alderdi Jeltzalearen xedea Araban komunikabide bat edukitzea bazen, Arabarra oso saiakera ahula izan behar zen, eta ziur aski garestia. Konponbidea 1933ko otsailaren 4ean argitaratzeari uztea eta Euzkadi egunkarian "Euzkadi en Alaba" izeneko orrialde bat sartzea zen. Baina orrialde horretan euskararen arrastorik ez da agertzen. Bistan dago, euskal (euskarazko) prentsaren emaitzak Araban oso urriak izan ziren. Aipatuko dugu, modu ia anekdotiko batez, beste aldizkari bat, abertzaletasunarekin zerikusirik ez zutena: 5. Hamabostean behin agertu zen 1934an, Gasteizen, bost gaztek egina: Julio Calvillo, Manuel Garaizabal, Antonio Odriozola, Luis Alemany (marrazkiak egiten zituena) eta José María Sáenz de San Pedro. Beste zazpik lagundu zuten: Obdulio Uralde, Enrique Azcoaga, Oscar López, G.M. de Zúñiga, José Ramón Fernández eta Odon eta Ricardo Apraiz. Aldizkari kultural honen lau ale agertu ziren, lehenengoa apirilean, bi maiatzean eta ekainean azkena. Ale guztietan euskarazko testuren bat agertu zen. Merezi du aipatzea: lehen alean Rafael Albertiren poema baten itzulpena, "Izukuntza Europa ziar", Olhari izenburua erabili zuen Odon de Apraizek euskaratua (bizkaieraz); hirugarren zenbakian Lope de Ruedaren "Kaiku eta lapurra", Antonio Odriozolak itzulia, gipuzkeraz, trebetasun handiz gainera; eta laugarren zenbakian, antzezlan horren jarraipena, "Ume eder baten kutsua", eta Odriozolak idatzi eta euskaratutako hiru poema ("Ur epela", "Alava generala bai-dator!" eta "Zadorra'ko Erribera"). Aldizkari literario bat zen, Europako korronte abangoardistak biltzen zituena (surrealismoa, esate baterako), eta Espainiako idazle gazteak ezagutzen zituena: García Lorca, adibidez, edo aipatutako Rafael Alberdi.
Ataltxo hau bukatzeko, aipatuko dugu beste aldizkari abertzale jeltzale bat, elebiduna. Eibarreko ¡Jeiki! da. Aipatu besterik ez dugu egingo, oso gutxi baitakigu horri buruz. Diktadura baino lehenago ere agertu zen, 1915. eta 1919. urteen artean. 1923an kaleratzen zen, baina 1924an, Diktadura ailegatzean, desagertu egin zen. 1932ko azaroaren 30ean berriro argitaratzeari ekin zion Eibarreko Euzko Gaztediak, noiz arte kaleratu zuten ez dakigula. 1932ko lehen ale hori erreproduzitzen du Alfonso C. Saiz Valdivielsok bere Triunfo y tragedia del periodismo vasco (1900-1936) liburuan. 1932an, berak aipatzen duenez, Eibarren E.A.J.k 1.000 bazkide zituen, eta E.L.A. sindikatuak 800 (Saiz Valdivielso, 1977). Azkenik, eskualdeetako prentsaren barruan kokatu behar dugu Bermeotarra, Bizkaiko kostaldeko herri hartan sorturiko aldizkari abertzalea, ez zen JEL lemaren pean atera, eta politikatik at egon nahi zuela aldarrikatzen bazuen ere, bere abertzaletasuna ere argi eta garbi uzten zuen. Hilabetekaria zen. Erdaraz eta euskaraz idatzia (batez ere erdaraz, aldizkari jeltzaleetan usu zenez), zortzi orrialde zituen. Bermeotarra eta beste adibide batzuek, Arrati'ko Deya esaterako, erakusten digute II. Errepublikaren garaian euskarazko eguneroko prentsa posible zela, euskarazko egunkari bat egin zitekeela, eta baita tokian tokiko kazetaritza posible zela, eginkizun batzuk ere egin zirela, herri edo zonalde txikitako aldizkariak sortu zirelarik.
Abertzaletasun jeltzalearekin batera, 30eko hamarkadan beste abertzaletasun bat sortzen da, aurrerakoia. Comunión-eko eta Partido Nacionalista Vasco-ko agintariek berriro elkartzea erabaki zutenean, beste talde batek hasiera eman zion eztabaida bati. Talde horrek Acción Nacionalista Vasca edo Eusko Abertzale Ekintza hartuko du izena, eta alderdi politiko bat eratuko zuen Errepublikan. Bilakaera hori ezin hobeto aztertu du José Luis de la Granja irakasleak bere Nacionalismo y II República en el País Vasco liburuan. 1921ean Euzko Alderdi Jeltzalea bi zatitan banatu zen: alde batetik, Comunión Nacionalista Vasca, eta beste alde batetik, eskuindarrak, Luis Aranaren aldekoak, Euzko Alderdi Jeltzalearen izena berreskuratu zutenak. Azken hauek Aberri aldizkaria beren bozeramalea argitaratzen zuten 1916tik. 1923an egunkari bihurtu zen, eta urte berean, irailean, Primo de Riveraren Diktadura zela eta, agintariek debekatu egin zuten. 1925ean berriro agertu zen. Comunión delakoaren prentsa, momentu hartan Euzkadi eta La Tarde (1914tik
argitaratzen zena) egunkariak eta Excelsior kirolei buruzko aldizkaria, 1924an kaleratzen hasi zena, ez zuen debekatu. Euzkadi Buru Batzarrak Euzkadiren jabetza zeukan, baina egoera ekonomikoa txarra zenez, gerente bat sartzea erabaki zuen. Gerente hori Anacleto Ortueta izan zen. Berak bazeuzkan Comunión-en aldizkariak egiten zituzten bi enpresen akzio gehienak, Euzko Pizkundea eta Tipográfica Generalenak. Euzkadiren administrazio-kontseiluaren lehendakaria, 1925etik 1929ra, Ortueta izan zen. Urte haietan, egunkariaren egoera ona zen. Baina Diktadura bukatutakoan, Euzkadi Buru Batzarrak eskatu zion Ortuetari akzioak itzultzea, eta berak, egunkaria ez zela Comuniónena bakarrik, abertzaletasun osoarena baizik, ezetz esan zien. Auzia horrela erabaki zen: Ortuetak gorde zituen Tipográfica Generalaren akzioak eta E.B.B.k Euzko Pizkundiarenak, Euzkadi argitaratzen zuen elkartearenak alegia. 1930ean, Euzkadiren administrazio-kontseilu berrian bazeuden A.N.V.ren bi fundatzaile, J.D. Arana eta Arrien. La Tarderen zuzendaria, Casimiro Ullibarri, A.N.V.ra pasatuko zen, eta Excelsiorrena, José Olivares Larrondo, ere bai. Azken hau A.N.V.ren Tierra Vasca egunkariaren zuzendaria izango zen. Beraz, abertzaletasunaren erreformatzaileak sartuta zeuden C.N.V.ren entrepresa periodistikoetan. Haien garrantzia C.N.V. eta P.N.V. batzeko prozesua hasi zenean ageri ziren. Gatazka batzuk gertatu ondoren, 1930eko urriaren 31n, alderdiaren norabidea finkatzeko bozketa bat egin ondoren (erreformatzaileek irabazi zutena), Euzkadiren kontrola ofizialisteengana joan zen. P.N.V. eta C.N.V. bilduta, Euzkadi Euzko Alderdi Jeltzalearen bozeramale bihurtu zen. Erreformistek, aldiz, A.N.V. sortuko zutenek, Tipográfica Generalaren jabetza mantendu zuten, eta bertan, E.A.J.ren La Tarde ezezik, alderdi politiko berriaren lehenengo bi aldizkariak ere inprimatu ziren: Nacionalista eta Acción Vasca. Nahiz eta Euzkadi Tipográfica Generalean ere egin, A.N.V.koek hori debekatzea erabaki zuten. E.A.J.ren bozeramaleak, ordea, agertzen jarraitu zuen, artean kaleratzen ez zen Aberriren inprimategian egina. Gauzak horrela, 1931ko apirilaren 7an E.A.J.k prentsa abertzale guztia kontrolatzeko aukera emango zion gertakizun bat jazo zen. Tipográfica Generalen batzar orokorra bilduta, jelkide batek kendu zion J.D. Aranari Ortuetak zituen akzioak. A.N.V.koak ezer gabe geratu ziren, eta garai hartan ateratzen zuten Acción Vasca egunkaria ezin izan zen berriro agertu. Errepublika ailegatzean, E.A.J.rekin akordio bat lortzeko ahaleginak alferrikakoak izan ziren, A.N.V.ek ez baitzituen onartu haiek proposatutako baldintzak. Ortuetak Auzitegira joan zen, baina ez zuen ezer lortu. 1933an A.N.V. bozeramalerik zegoen.
1932tik egunkari bat ateratzeko asmoak sortu ziren. A.N.V.koek bozeramale bat behar zuten. 1933an Donostiako El Pueblo Vasco egunkariaren inprimategian egingo zela erabakita zegoen. Gure-Erria elkartea eratu zen. 1933ko urtarrilaren 8an Tierra Vascaren lehen zenbakia agertu zen. 1934ko martxoaren 11 arte argitaratu zen. Bi bulego zituen, bata Donostian (zentrala) eta bestea Bilbon (Eusko-Etxean). Zuzendaria, lehenago ere aipatu dugu, José Olivares Larrondo Tellagorri izan zen. A.N.V.ren pentsaera honako puntu hauetan laburbil daiteke: abertzaletasuna (Euzkadi da euzkotarren aberria), Euskadiren batasuna (E.A.J.ren federalismoaren aurkakoa), konfesionaltasunik eza, liberalismoa, beste indar politikoekin batzea, behar izanez gero, bere helburuak lortzeko, eta E.A.J.ren antimaketismoaren aurkakoa. Tierra Vasca egunkari abertzalea, demokratikoa eta euskalduna zen. Zortzi orrialde zituen, informatiboa eta politikoa zen. Guri lanaren gaiari dagokionez, euskarazko atal bat argitaratu zuen egunero, "Euskel atala", noizbehinka ere beste euskarazko atal bat argitaratzen zelarik, literatura eta musikari buruzkoa. Euskal atalean bi idazlek idatzi zuten, batik bat: Jose Elizondo eta Atxosteko mutilla sinatzen zuen bat, batak gipuzkeraz eta besteak bizkaieraz. A.N.V.ren euskarari buruzko irizpideak eta euskararen erabilera da hemen gehien inporta zaizkigunak, E.A.J.renekin konparatuta oso desberdinak baitziren, abertzaletasun ez-jeltzalearen jarrera irekiagoa eskainiz. Abiapuntua Sabinorena da, ordea: "Endaren berbiztea, izkuntzaren berbiztean dago", zioten Telesforo de Aranzadiren hitzak gogoratuz. Baina, jeltzaleek ez bezala, Euskaltzaindiaren arauak onartzen zituzten, baita batasunaren aldekoak ere. Egitarauan ere argi eta garbi uzten zuten euskararekiko jarrera:
Irakaskuntzan ere konfiantza handia zeukaten. 1933ko otsailean Bilboko Udalean mozio bat aurkeztu zuten, bertako eskola publikoetan euskara aukerazko asignatura bihur zedin. Erantzuna ezezkoa izan zen. Baina ahalegin handienak Unibertsitatearen alde egin ziren. Tierra Vascaren euskal atalak, ordea, ez zuen herrietako berririk jasotzen, hau da, ez zen informatiboa, iritzizkoa baino. Honetan Euzkadiren euskal ataletik aldentzen da, ziur aski Euzkadik bazuelako urteetan zehar osatutako berriemale-sare bat herrietan, A.N.V.koek ez zeukatena. Euskal atala ez zen beti argitaratu, etenaldi batzuk izan baitziren. Bazirudien A.N.V.ren proiektuaren inguruan mugitzen ziren intelektualek huts egin zutela. Arazo ekonomikoak ere larriak ziren, eta El Pueblo Vascoren jabea zen Pikabeak erabaki zuen zorrak ordaindu ezik Tierra Vasca ez zela bere egunkarian gehiago argitaratuko. 1934ko martxoaren 11an agertu zen azken alea. Hala ere, Gerra Zibilean, Eusko Jaurlaritzaren politikari esker, berriro agertuko zen Bilbon. A.N.V.rekin lotura estua izan zezakeen aldizkari bat, edo behintzat A.N.V.k aldarrikatzen zuen autonomismoaren alde jarri zena, aipatu behar dugu: Bartzelonan argitaratu zen Baskoniaz ari gara. Lehenengo alea (bi ale bakarrik ikusi ditugu) 1932ko urrian agertu zen, S. Doñabeitiak zuzendua. Katalanez, euskaraz eta gaztelaniaz idatzia, badirudi bere xede nagusia Estatutuaren aldeko kanpaina egitea zela. Ezer gutxi dakigu aldizkari horretaz.
Jagi-jagi baino lehenago Bizkaiko mendigoxaleek beste aldizkari bat kaleratzen zuten, Mendigoxale hain zuzen ere. Hamabostean behin agertzen zen, eta oso mami politikoa izaten zuen. Aldizkariaren lehen zenbakian, 1932ko otsailaren 19koa, Luis de Arana y Goirik idazten zuen: "Sois, jóvenes mendigoxales, el brazo robusto de nuestra Patria, la fuerza de choque del mañana". "Aberri-Gudarijak", hala definitzen ziren mendigoxaleak. Hamabostekarian euskarazko testuak ere agertzen ziren, %20 gutxi gorabehera. Euskara kontuetan ere, sabindar amorratuak, nola ez, eta Kirikiñoren ikasleak ere bai. Mendigoxaleak euskara jakin egin behar du, arraza eta Aberriaren hizkuntza delako. Mendigoxaleen euskara ikasteko dei asko aurkitzen ditugu, gehienak erdaraz idatziak.
Arregi, Angel Maria de Agirretxe, Nicolas de Bayo, Pedro de Basaldua, Jose de Ituarte, Manuel de la Sota, Trifon Etxebarria... 1933an, esan bezala, E.A.J.tik zeharo baztertuta geratu ziren, Luis Arana ere bai. Momentu hartan, 1933ko urriaren 21tik azaroaren 18 arte, Jagi-jagi ez zen kaleratu. 1934ko urtarrilaren 27tik maiatzaren 5 arte ere ez. Horrez geroztik, Euzkadiren aurkako irain eta erasoak gero eta gehiago izango ziren, banaketarako bidea prestatzen. Ez zen banaketa hori gertatu; Jagi-jagikoek ez zuten 1923ko aberrianoek beste indarrik. Euskarari dagokionez, Jagi-jagik oso gutxi zeukan euskaraz idatzita. Astero argitaratzen zen lehengo orrialdean zutabe bat, "Astekua" izenburupean, non Ibon delako batek (Ibon Urbitarte?) iruzkin batzuk idazten zituen, garrantzi handirik gabekoak. Ideiak betikoak dira, ortodoxia sabindarraren barruan, jakina: euskara arrazaren erakusgarria denez gero, ikasi eta zabaldu egin behar da. Jagi-jagik, baina, bere mamiaren %3 baino ez zion euskarari eskaintzen.
I. Mundu Gerraren ondoren, Ipar Euskal Herriko euskaldungoak aldaketa batzuk sufritu zituen. Gerraren eta Ameriketarako emigrazioaren ondorioz, Ipar Euskal Herriko biztanleria izugarri murriztu zen. Ipar Euskal Herriko politika eta kulturan eraberritze bat gertatzeko momentua zen, Piarres Larzabalen hitzetan: "Urte hetan [1918-1939] ez da gehiago Eliz eta Gobernu-arteko borrokarik". Xuri-gorrien arteko polarizazioak leku bat utzi zien beste aukera batzuei. Abertzaletasuna ere saiatuko da Iparrean sartzen, eta aukera politiko bat, gauza batzuetan jeltzaleengandik gertu zegoena, sortuko da: Aintzina.
Eskualduna astekaria 1918tik Jean-Blaise Adéma kalonjearen zuzendaritzapean zegoen. I. Mundu Gerrak sortutako eskasiaren ondoren, Eskualdunak berriro bere lehengo distira berreskuratu zuen 20ko eta 30eko hamarkadetan. Berriro neurri handiak eta gerra aurreko lau orrialdeak berreskuratu zituen. Publizitatea eta mota guztietako iragarkiak bazituen, gehienak frantsesez. Hala ere, testu gehien-gehienak euskaraz idatziak ziren.
Garai hartan Eskualdunaren kutsua informatiboa zen. Nolabait, hegoko Argiarekin pareka daiteke: biak astekariak ziren, lau orrialde izaten zituzten, eta erlijioari, euskarari eta nekazaritzari garrantzi handia ematen zieten. Atalei dagokienez ere, parekotasunak nabariak ziren: Eskualdunaren lehen orrialdean "Berriak" (mundu guztikoak) eta "Ebanjelioa" atalak zeuden. Testurik esanguratsuenak, astekariaren bultzatzaileen pentsamoldea islatzen zutenak, lehen orrialdean egoten ziren. Hala ere, 20ko eta 30eko hamarkadetan ez da hain argi erakusten pentsamolde hori, eta Eskualduna gero eta informatiboago bilakatzen da. Bigarren eta hirugarren orrialdeetan Euskal Herriko berriak agertzen dira, hiru ataletan banatuta: "Laburdin", "Baxenabarren" eta "Ziberoan". Hirugarren orrialdean nekazaritzari buruzko berriak agertzen ziren. Laugarren orrialdean, azkenik, iragarki askorekin batera, zutabe bakar bateko honako atal hauek: "Pilotaz", Euskal Herri osoko pilota partiduen berriak zekartzala; "Nafarroatik", Hego Euskal Herritik bidalitako berriak, Fermin Irigarai Larrekok bidaliak, non, Nafarroaz hitz egiteaz gain, Hego Euskal Herriko beste lurraldeetako berriak ere ematen ziren, eta batzuetan, Espainiakoak ere bai, beti oso laburrak; eta "Laborarier", nekazarientzako atal bat.
Dena den (Hernández, 2007: 60) Gerratik itzulitako gazteek ez zuten begi onez Adémak astekariari eman zion norabidea, eta Gure Herria sortu zuten. Adémak Eskualdunaren zuzendaritza 1924an utzi zuen. Elizaren menpe zegoelarik, Eskualdunaren zuzendaritza beste apaiz baten eskuetara joan zen: Jean Saint-Pierre. Baionako apezpikuaren idazkaria zen. "Artekari ona [..] batasunaren segurtatzeko", Lafitteren ustez (Lafitte, 1971: 32), bere karguan hasi zenetik astekaria berritu egin zuen. Garai hartako idazleak, besteak beste, Jules Moulier Oxobi, Louis Apesteguy, Jean Etchepare, Louis Dassance, Jean Barbier, Michel Iriart ziren, hau da, Ipar Euskal Herriko hoberenak. Saint-Pierrek eta hurrengo zuzendariak, Domingo Soubeletek, Eskualdunaren garairik hoberenetarikoak lortu zituzten: "Iratzartzeko memento ona zen: orhoit 'bloc des gauches' delakoak nahi zuela erlisioneari berriz jazarri, eta behar zitzaiola ihardoki. Gudu-aro horrek emaiten zion kazetari bizitasun berezi bat, kasik Eskualdun Onaren denboran bezala", dio Lafittek. Piarres Lafitte bera orduan hasi zen Eskualdunan idazten. Gero eta irakurle gehiago lortzen ari zen Jean Saint-Pierre 1930ean apezpiku izendatu eta Afrikara bidali zutenean. Astekariaren gorakada egiten jarraitu zuen Domingo Soubelet hurrengo zuzendariak, artean Baionako apezpikuaren idazkaria zena. Bere zuzendaritzapean Eskualdunak irakurle gehien lortu zuen, 8.000. Idazle onak zituen: Dirassarrek "Pilotaz" atalean idazten zuen, Oxobik eta Jean Elissalde Zerbitzarik artikuluak; iritzi-artikuluez hurrengo zuzendaria izango zen, Xalbat Arotçarena arduratzen zen. Erretore batzuek beren herrietako berriak bidaltzen zituzten: Iturbidek, Milafrankako Etcheverryk... Louis Dassancek nekazaritzari buruzko gaiak lantzen zituen, Pierre Laffitte ere hortik zebilen.
Hego Euskal Herrian ez bezala -ikusi dugu nola elizgizon euskaldunek abertzaletasun jeltzalera jo zuten- Iparrean politikaren zabaltasuna handiagoa omen zen. Abertzaletasuna, hala ere, ailegatu egin zen mugaz bestaldera, asko sartu ez bazen ere. Jean St.-Pierrek berak, Ainxuberro goitizena erabiliz, Euzkadi egunkarian idazten zuen. Lehenago Iparreko euskaldunen Frantziarekiko atxikimenduak ez bazuen abertzaletasun jeltzalea sartzen uzten, badirudi 30eko hamarkadan, Hegoko apaizak proiektu abertzale jeltzalearen bozeramale eta teoriko bihurtu zirenean, Ipar Euskal Herrian ere E.A.J. edo beste alderdi antzeko bat eratzen saiatu zirela: 1933ko urtarrilaren 13an, Jose de Ariztimuño Aitzolek dio Euzkadin Ipar Euskal herrian alderdi bat eratzear zegoela. Hurrengo urtean, 1934an, Aintzina aldizkari elebiduna (gehiena euskaraz) sortu zen.
Zer da zehazki Aintzina? Utz diezaiegun beren sortzaileei adierazten: "Duela zonbait ilabethe, Eskualdun gazte moltcho bat elgarretaratu gira, gure ethorkizunerako bideak ezagutu nahiz. Frantziako bazter gehiensutan berdintsu egin dute gazte zonaitek eta heiek, guk bezala, ikhusi dute badela lan hainitz egiteko, nork bere eskualdean lan egin behar du. Beraz guk Eskual-Herrian [..]" (Aintzina, 1934ko azaroak 2, 2. zenbakia). Letamendiak azpimarratzen duenez, beren eragin nagusiak Esprit astekari demokrata-kristaua eta L'Ordre Nouveau aldizkaria ziren. Beste leku batean eskualerrista gisa definitzen dira. Alderdi politiko baten proiektua ere hor agertzen da. Baina azkenean egitasmo horiek ez ziren gauzatu, eta eskualerrista horiek ez zuten talde bat izatetik alderdi politiko bihurtzerako jauzia egin. Alderantziz, esan bezala 1936ko hauteskunde orokorretan Front Populaire delakoaren aurka jarri ziren (Frente hori Parti Radical Socialistek, S.F.I.O. sozialistek, komunistek eta Ligue des Droits de l'Hommek osatzen zuten), eta eskuinekoen aldeko botoa eskatu zuten: baxenabartarrek eta zuberotarrek Jean Ybarnegarayrentzako botoa, lehen zirkunskripzioko lapurtarrek René Delzanglesentzakoa eta bigarren zirkunskripziokoek
Bernard de Coralentzakoa eman zezatela, bestela "le succés du Front Populaire serait une catastrophe pour la France, et aussi pour le Pays Basque" (Aintzina, 1936ko martxoa, 18. zenbakia, 1. orrialdea). Sindikalismoari dagokionez, beti sozialisten aurka agertu ziren. Hegoan gertatutako antzeko bilakaera bat egin behar zen, alegia, baina baldintzak ez ziren inolaz ere berdinak: Hego Euskal Herria oso lurralde industrializatuta bazen, Iparrean ere ez zen horrelakorik gertatzen. Biztanleria ere murritzagoa zen. Eta politikan parte hartzeko baldintzak oso desberdinak ziren: Hegoan autonomia planteatzen zen momentuan, Iparrean inork ez zuen seriotan Frantziatik kanpoko Euskal Herri baten aldeko politika egitearekin amesten, baina urratsak emanak ziren. Egitasmo politiko independiente guztiak, Ipar Euskal Herrirako proiektuak, ez ziren gauzatu. Aintzina 1937ko urrian desagertu zen, 33 zenbaki kaleratu ondoren, arazo ekonomikoak zirela medio. Berriro agertuko zen 1942-43. urteetan, aurreko garaian baino kulturalagoa, Lafittek eta bultzatua. Aintzinatik zetozen 1945eko hauteskunde kantonaletan nationalistes basques français bezala aurkeztu zirenak.
Bitartean antzinako kazetagintzaren arrastoak aurkitzen ditugu: almanakak. Eskualdunak kaleratzen zuenarekin batera (Eskualdunaren Almanaka), 1934an behintzat beste bat agertu zen, Gauden gu eskualdun, sozialista, sozialista erradikal eta komunisten kontrakoa (hau da, Front Populaire-ren kontrakoa), eta euskaldunen hautagaien aldekoa (Ybarnegaray). Bestalde, Parisen bizi ziren euskaldunek beste aldizkari bat argitaratu zuten urte berean, 1934an: Elgar. Journal des basques de Paris, baina oso gutxi zegoen euskaraz.
Kulturari dagokionez, gauzak hobetu ziren Ipar Euskal Herrian 20ko eta 30eko hamarkadetan. 1921ean Gure Herria aldizkari kulturala sortu zen, nolabait Hegoan zeudenen ispilua. Lehenagotik zetorren asmoa: I. Mundu Gerratik etorritako gazteek ikusi zuten Eskualduna ez zela nahikoa beren nahiak asetzeko; sinpleegia zen jende letratuarentzat. Hilabetekaria, elebiduna, ia gure egunetara arte ailegatu den aldizkaria dugu. Denetariko gaiez aritzen zen: berriak (kulturalak, euskal kiroletakoak), antropologi gaiak, natur zientzietakoak, historikoak, literarioak eta oro har euskal izaerarekin zerikusia zuten edozein gaiz idazten zuten. Antzinako testuak ere noizbehinka argitaratzen ziren.
Lehenengo zuzendaria Edmond Blazy izan zen, eta oso garrantzitsua izan zen bere bizitzaren lehenengo urteetan Louis Dassance. Urte haietan Jean St.-Pierre, Jean Elissaldek, Louis Dassancek, J. Eizagirrek, L. Apesteguyk, J. Moulierrek, Fermin Irigaraik, P. Ithurraldek, Jean Barbierrek, Piarres Lafittek eta P. Lhandek idatzi zuten bere orrialdeetan, euskaraz. Frantsesez beste izen ospetsu andana bat aurkitzen dugu: Jules Vinson, Gabriel Hérelle, Emmanuel Souberbielle, Henri Gavel. Gure Herriarekin Ipar Euskal Herriak bere aldizkari kultural propioa izan zuen. Politikan ez ziren gehiegi sartu, sozialisten aurkakoak zirela garbi utzi bazuten ere. Bere asmoa serioa zen, esnobismotik ihes egin nahian. Bazirudien euskal kultura berpizten ari zela. 1923ko urrian euskara sartzen da hezkuntza programetan. 1935ean Donibane Lohitzuneko Udalak eskoletan euskara ikastaroak antolatu zituen. Ikastaro horien antolamendua Eskualtzale-Biltzarrari egokitu zitzaion.
1936an, bere politika propioari jarraituz -erlijioaren aldekoa itsuki, dakigunez- Francoren armadaren alde agertu zen Eskualduna. Ospetsua da "Mola jeneralaren soldat eskualdunek zaintzen dute Gernikako arbola" dioen pasarte hura, asaldatuek Gernika bonbardatu ondoren idatzia. 1937an Xalbat Arotçarenak hartu zuen Eskualdunaren zuzendaritza. 1892an Isturitzen jaioa, Maule eta Landibarren apaiz egon ondoren, 1937ko martxoaren 24an Baionako astekari euskarazkoaren zuzendari bihurtu zen. Berehala Action Française alderdi eskuinekoen alde agertu zen argi eta
garbi. Euskaldunen artean, oihartzun gutxikoak izan arren, jarrera kontrajarriak agertu ziren (Lafitte, 1971: 34). Eskualduna urte askotan zehar lorturiko irakurleak galtzen zihoan. Euskarazko aldizkaririk iraunkorrenak, euskara eta euskal kulturarentzat hain garrantzitsua izandakoa, oso bukaera txarra eta itsusia izan zuen: Frantziako Erresistentziakoek 1944an Xalbat Arotçarena detenitu eta epaitu egin zuten, "haren sosak eta liburuak norapait eraman", eta Eskualduna itxi eta berriro kaleratzea debekatu zuten. Urte berean, L. Léon Uztaritzeko erretoreak beste aldizkari bat argitaratzea deliberatu zuen, eta Piarres Lafitte zuzendaritzapean 1944tik 1969 arte Herria astekaria agertu zen. Astekaria gaur egun ere agertzen da Baionan.
16 Euskarazko komikigintza
Euskarazko lehen komiki-aldizkariak sortu zirenean, 20ko eta 30eko hamarkadetan, Espainian eta, oro har, Europan, umeentzako irakurgai soilak zirela pentsatzen zuten. Euskal Herrian ere berdin: honen froga garbia, gure artean argitaraturiko lehen komiki-aldizkaria (euskaraz zein erdaraz) Txisturen alerik ez dugula gaur egun ezagutzen. Euskaraz agerturiko lehenengo historietak 1907koak ditugu, Baserritarra nekazaritza-aldizkariaren 83. eta 85. zenbakietan, 1907ko abenduaren 7an eta 1908ko urtarrilaren 4an argitaratuak. Biak Victoriano Iraolak eginak dira. Badakigu Iraolak berak inprimatzen zuela aldizkari hura, idazle izateaz gain. Lehenengoak On Kosmerentzat du izena. Sei marrazkietan, didaskalia banarekin, mozkorti batek sagardo kupel bat eramateko dituen arazoak kontatzen ditu, garai hartako Donostiako antzerkigileen umorea komikira eramanez: umore herrikoi bat, Donostiako euskaraz kontatua. Marrazkiak, bestalde, kalitate onekoak dira. Bi istorio haiek ez zuten jarraipenik izan.
Lehenengo istorio-sorta Bilboko Euzko-Deya aldizkarian agertu zen. Euzkeltzale-Bazkunak 1916an sortua, lehen aroan (1916-1920), marrazkilari ezezagun batek Teles eta Niko ume koxkorren ibilaldiak kontatzen zituzten hamabi istorio argitaratu zituen, 1918ko apirilaren 16tik urte hartako azaroaren 16ra. Istorio-sortaren izena pertsonaiena zen, Teles eta Niko hain zuzen ere. Lehenago, aldizkariaren orrialdeetan beste istorio batzuk ere agertu ziren, 1916an, 1917an eta 1918an, baina ez ziren originalak, Caran d'Ache eta atzerriko beste marrazkilari ezagun batzuenak baizik. Teles eta Niko komiki-sorta azaldu baino lehenago, Euzko-Deyan beste istorio original bat agertu zen 1918ko otsailaren 16an, 45. zenbakian: lehenengo orrialdean, "Erantzun ederra" izenburupean, bederatzi binetetako istoriotxo bat
kontatzen zaigu. Kalitate eskaseko marrazkiak dira. Istorioa ere ez da beste munduko gauzarik: hauteskunde garaia dela eta, jauntxo bat nekazari batengana abiatzen da, botoa eske. Eman ez ezik, dio jauntxoak, nekazariak lurrak utzi eta alde egin beharko du. Erantzun xelebre batekin dena konpontzen da. Zer esanik ez, testua marrazkien azpialdean agertzen da, baliabide grafiko edo literario berezirik gabe.
balloon edo globoak ere agertzen ziren, esate baterako 1918ko martxoaren 1eko eta irailaren 1eko istorioetan. Azpiko didaskalien euskarri txikia baino ez ziren eta, oro har, ezin da esan marrazki eta balloon-ekin bakarrik istorioa uler zitekeenik, oraingo komikietan gertatzen den bezala. Gehienetan, gainera, ez zen horrelakorik agertzen. Berdin esan daiteke beste baliabide grafikoez. Oso gutxitan erabiltzen ziren. Argi dago testuak irudiek baino askoz ere garrantzi handiagoa zuela, eta, izatez, irudiak testuaren menpekoak ziren, ia-ia aleluien antzera. Hala ere, beldurrik gabe esan daiteke euskarazko lehenengo pausuak ematen ari zirela Teles eta Niko egiteaz.
1.3. Iruñeko kaputxinoen egitasmoa
Euzko-Deyaren saiakeren ondoren, bazegoen beste bat askoz serioagoa, hain zuzen euskara hutsez komiki-aldizkari bat kaleratzeko proiektua. Izango zatekeen Euskal Herriko lehenengoa, erdaraz ere ez baitzen horrelako ahaleginik gertatu, agian Madrilen egindako aldizkariekin nahikoa zelako: 1915ean sortu zen Dominguín, 1919an Charlot, zinemako pertsonaia protagonista zuena, eta, garrantzitsuena -gaztelaniaz komiki-aldizkariei izena ere emango ziena- 1917an: TBO. Azken honek hasiera ematen die komikialdizkari andana galant bati: 1918an Periquín, Historias infantiles, eta beste batzuk agertu ziren, eta 1921ean Pulgarcito (Martín, 1978: 57). 1919tik sortu zen euskarazko aldizkari mordoak bultzatu zituen beren egileak komiki bat ateratzeko aukera kontutan hartzera. 1919an sorturiko euskal aldizkari haien bultzatzaileek, Iruñeko kaputxinoek, hain zuzen ere, Euskaltzaindiari umeentzako aldizkari bat kaleratzea proposatu zieten. Proposamena 1923ko maiatzekoa dugu (Argia, 1923ko maiatzak 13, 108. zenbakia). Umeentzako euskal-ingitxo hori ez zen inoiz agertu. Urte batzuk geroago, 1923an, kaputxinoek argitaratzen zuten Zeruko Argia aldizkariaren orrialdeetan komiki batzuk agertu ziren, Oterminek sinatuak.
Ingelesez itzuli eta moldatutako komiki pare bat. Euzko Deya, 1916
2.2. Txistu, Argiakoen egitasmoa
Euskarazko lehenengo komiki-aldizkaria, Txistu, 1927an sortu zen. Lehenago ez dago Euskal Herrian ez erdarazko ez euskarazko beste komiki-aldizkaririk. Esan bezala, ez dugu haren alerik ezagutzen. Badago, ordea, erreferentzia grafiko bat, nolabaiteko proba bat, Argia astekarian 1926ko apirilaren 18an, eta ongi asko ezagutzen ditugu komikia sortzeko pausoak, hurrengo lerroetan azalduko ditugunak (Díaz Noci, 1990). Ahalik eta irakurle gehien lortu nahian, Argiakoek ezin zituzten umeak ahaztu. Astekaria irakurtzen zutenen artean, bazegoen dudarik gabe haur ugari, batez ere haiek euskaldunik alfabetatuenak zirelako. Umeentzako irakurgai batzuk, beraz, sortu nahi izan zituzten Argiakoek. Lehenengo asmoak, aldiz, ez ziren dirudienez komiki bat ateratzekoak, hasiera batean Txistu ez baitzen komiki baten izena, pertsonaia batena baizik. Astekarian bertan umeei zati txiki bat eskaintzen hasi zitzaien 1926ko urtarrilaren 10tik; egun hartatik, irregularki, Txistu'ren txokoa umeentzako atala argitaratzen hasi zen. Denbora-pasak -"hitz-nasketak" edo gurutzegramak, esate baterako- asmatu zituen gure "Txistu" misteriotsu hark; kirolak ere interesatzen omen zitzaizkion, pilota-txapelketak eta irteerak antolatu zituen, arrakasta gutxirekin dirudienez. 1926ko agertu zen Argian horri buruzko lehenengo aipamen zuzena. Gregorio Mujikak Argiakoek zuten asmoaren berri ematen digu. Hurrengo hilabeteetan Txistu kaleratzeko asmoa gero eta argiago azalduko zuten. Txistuk berak adierazten du nola Madrilera joan zen eta han bizi ziren euskaldun batzuekin harremanetan hasi zen. Hurrengo pausoa laguntzaileak bilatzea izan zen. Txisturen proiektua gorpuztuz zihoan. Apirilerako, bazekiten nolakoa izango zen: hamabostean behin zortzi orrialde izango zituen komiki bat atera nahi zuten antza, horietatik bost edo sei marrazkiz beteak eta besteak asmakizun, irakurgai eta beste gauza batzuekin. Neurriak Argiaren laurdenekoak izango ziren. Baina harpidedunak, dirudienez, ez zetozen, ez Argiakoek nahi adina behintzat. Bi mila harpidedun gehiegi omen ziren, kontuan hartzen baldin badugu gainera garairik hoberenetan Argiak berak 7.000 irakurle (harpidedun eta harpidedun ez zirenak barne) zituela. Horrek atzeratzen du Txisturen jaiotza.
2.3. Aton Alaizaren heriotza eta bestelako oztopoak
behartuta (gure artean unibertsitaterik ez baitzegoen), bazegoen euskaldun kolonia bat nahiko indartsua. Gazte adoretsuak, gainera, Eusko Ikaskuntzak ere Madrilen delegazio bat sortu baitzuen. Espainiako hiriburuan gazte haietako batzuek euskara ikasi zuten, hala nola Aton Alaiza bezalako beste euskaltzale arabar batek, Andoni Urrestarazuk. Aton Alaiza berehalaxe lanari ekin zion Madrilen bizi ziren euskaldunekin, eta batez ere ikasleekin, urte batzuk geroago eta Alaiza hil ondoren Agrupación de Cultura Vasca bihurtuko zen elkarte baten sortzaileetariko bat izanik. Alaiza berehala konturatu zen euskal kultura hedatzeko euskaraz idatzitako aldizkariek zuten garrantziaz. Madrilen euskal aldizkarien banatzeaz arduratu zen bera. Aton Alaiza adoretsuaren heriotza Txisturen jaiotzean oztopo izugarria izan zen, baina ez oztopo bakarra. Diruaren eza arazo nagusia zen. Behin eta berriz "euskaldun aberatsen laguntza" eskatzen zuten Argiakoek. Azkenean laguntza ekonomikoa heldu zen. 1926ko uztailean bilbotar ezezagun batek dirua eman zien. Hurrengo hilabeteetan Eusko Ikaskuntzaren bidez Garteizek emandako diruaren parte bat jasoko zuten, irailaren 26ko alean esaten diguten legez: 100 pezeta hartu zituzten Garteiz izendatuko zen sarietan emateko.
2.4. Txisturen jaiotza eta ezaugarriak
Arauak kontuan hartzekoak dira; alde batetik haien helburuak azaltzen dituztelako, umeen artean euskaraz irakurtzeko gai zen irakurleri bat sortu nahi zuten, helduen artean aspaldidanik saiatu ziren bezala, ideologia ahaztu gabe. Eta, beste alde batetik, hizkuntzari, idazkerari zegokionez, gipuzkera zen, beti bezala, hautatutako barietatea. Honek erakusten digu ezin argiago zeintzuk ziren Txisturen sortzaileen xede nagusiak: alde batetik, haien asmoa didaktikoa zen, komiki haurrentzako bakarrik zuzendua baitzen; bestetik, hizkuntzaren aldetik Argian egiten zuten bezalaxe, nolabaiteko barietate estandar bat ezarri nahi zuten, gipuzkera alegia. Urrian beste laguntza ekonomiko bat jaso zuten, Alaiza zenaren lagunek bildua, beste 50 pezeta, bigarren sari bat, "Alaiza saria" izenekoa, eratzeko. 1927an, azkenean, lortu zuten aurreko urtean landutako ametsa betetzea: Txistu kaleratu zen. Baina, arrazoi zehatzak ez dakizkigu, oso ale gutxi agertu ziren. Hala ere, honek guztiak erakusten digu zer nolako interesa zuten komikietan euskara inguruko munduan mugitzen zirenek, euskara bera bultzatzeko tresna ezin hobetzat jotzen baitzituzten. Ez hori bakarrik, euskaraz bideratzen zen ideologia ere zabaldu nahi zuten umeen artean -eta hau garbiago dago Gastetxu eta Poxpolin kasuetan, biak jeltzaleengandik
hurbilak ziren komikiak-, Europako beste lurraldeetan egiten zen legez: gogora dezagun Belgikan, esate baterako, Tintin famatua 1929an hasi zela agertzen Le Petit Vingtiémen (Le Vingtiéme Siecle aldizkariaren umeentzako gehigarrian alegia), aldizkari katoliko batean, eta badakigu belgiarren ekintza asko eta asko hemengoek eredutzat hartzen zituztela, sindikalismoa adibidez. Erreferentzia moduan, esan dezagun Txistu kaleratu zen urte haietan Espainian batez ere bi komiki zeudela, T.B.O., Buigas argitaletxeak 1917tik kaleratzen zuena, eta Pulgarcito, Barcelona-ko Bruguerak 1921ean argitaratzen hasi zena. Katalunian ere komiki-aldizkari batzuk argitaratzen ziren, katalanez, En Patufet ospetsuena izanik. Primo de Riveraren diktadurapean Espainiako komikigintza bere gailurrera heldu zen. Estatu Batuetan, han non 1896an The yellow kid lehenengo komikia, R.F. Outcalt-ek sortua, William Randolph Hearts-en World egunkarian agertzen hasi zen, urte haietan ere komikiaren booma ikus dezakegu: 1919an Snuffy Smith eta Thimble Theatre (Popeye) agertu ziren, 1923an Felix the Cat, 1924an Little Orphan Annie eta 1929an Tarzan. Mickey Mouse, komiki pertsonaiarik ezagunenetariko bat aipatzeko, 1930ean sortu zen, Txistu baino hiru urte geroago, alegia. Garai hartan komunikabide guztiek egundoko garapena ezagutu zuten Ameriketan. Baita Europan ere. Euskal Herriko ekoizpen kultural, politiko eta sindikalak, besteak beste, eta baita kazetaritza/komikigintza, ez ziren fenomeno isolatuak, Europako beste lurraldeetan gertatzen zenari begira baitzeuden. Beraz, komiki bat ateratzeko momenturik egokiena ematen zuen. Europa eta batez ere Ameriketako komikigintzarekin konparatuta, ezin genezake esan Argian 1926ko apirilaren 18an agertutako eredua oso ona zenik. Baina komikia bazen, Errepublika garaian Argian bertan prozesu autonomikoaren alde agertu ziren aleluiak ez bezala. Txistuk bazituen komiki izateko galdatzen diren baldintza guztiak: testua eta marrazkiak osagai dira, bata ezin da ulertu bestea kontuan hartu gabe. Román Gubern-ek bere El lenguaje de los comics liburuan emandako definizioa hartuz gero ikusiko dugu nola Txistuk betetzen zuen:
Balloon edo "globorik" ez agertu arren (hitzak marrazkien azpian kokatzen ziren, didaskalietan), Txistu komiki oso bat zela esan dezakegu. Estruktura narratiboa ere oso xehea zen: ipuintxo moduko bat baino ez zen, azkeneko ikasbidea eta guzti, kanpoko kontalari batek kontatua. Pertsonaia antropomorfikoak agertzen dira, untxiak hain zuzen ere. Horietako bat -umearen pertsonifikazioa, alegia- txalupa batean
irteten da, amaren aholkuak entzun gabe. Larrialdi baten ondoren, hirugarren pertsonaia bat agertzen da, dortoka bat, ume-untxia salbatu eta amaren besoetara itzultzen duena. "Amaren esana egin" amaitzen da sei laukitan kontatutako istorioa. Ikuspuntua ere ohizkoa da oso: istorioan zehar kanpoko ikuspuntu bakar batetik begiratzen dugu gertatutakoa, eta inoiz ez pertsonaia batengandik edota beste ikuspuntu batetik. Pertsonaien ahotsa, adibidez, ez da inoiz ere agertzen. Esandakoak, ordea, ez du esan nahi Txistu mesprezatu behar dugunik, lehenengo euskal komikia sortzeko asmoak hainbeste neke eta lan behar baitzuen eta, azken finean, sortzaileen helburua euskara hedatzea baitzen. Bestalde, Espainian egiten ziren komikiak ere oso antzekoak ziren.
2.5. Txisturen heriotza
Esan bezala, ez dugu Txisturen alerik ezagutzen. Batzuen ustez, hamabi bat ale agertu ziren 1927an. Gero, desagertu egin zen. Haren sortzaileen adoreak nekaezina ematen zuen: 1932an, aurreko porrota ahazturik, Txistu ume euskaldunen eskuetara berriro eramatea proposatu zuten. Baina bigarren asmo hau ez zen gauzatu. Bazirudien euskaraz komiki bat ateratzeko asmoek porrot egin behar zutela, ezagutzen dugun bigarren euskara hutsezko komiki-aldizkariak ere larrialdi ederrak igaro behar izan baitzituen. Isaac López Mendizabalen Poxpolinez ari gara.
Euzko astekariaren gehigarria zen. Gastetxu Euzko baino txikiagoa zen. Hiru kolorez (gorriz, berdez eta beltzez) egina, orri bat baino ez zen, bi aldeetan marraztua (bigarrena zuri-beltzez). Leku konkretua ezagutzen ez badugu ere, ziur dakigu beste inprimategi batean egiten zela. Dirudienez, Gastetxuk oso harrera ona izan zuen Euzkoren zenbait berriemaileri kasu eginez gero.
Gastetxu, Euzko aldizkarian argitaratutako komikia.
Gastetxu, lehenago Argiakoen Txistu komikiarekin eta Iruñeko kaputxinoek asmatu zuten komiki baten proiektuarekin gertatu zen bezalaxe, umeentzako irakurgaia nahi zuten, haur euskaldunak irakurtzen zaletu eta ikas zezaten. Asmo didaktiko -eta ideologiko, Gastetxun jeltzaleen pentsamoldea baitago- horiek komikiei buruzko atalean aztertuko dugu. Dirudienez, Gipuzkoan ere komikiak ez zuen harrera epelik izan. 1933ko urtarrilaren 21etik Euzkoren azken orrialdean beste istorio batzuk agertu ziren, Gazteluk marraztutako Peru-Malluki izenekoa. Apirila arte kaleratu ziren, zuri-beltzez egindako istorio haiek baserritar baten ibilaldiak
kontatzen zituzten. Beste aldizkari batean ere agertu ziren historieta berdinak, Jagi-jagin.
Euskara hutsezko bigarren komiki-aldizkaria -Gastetxu, bakarrik saltzen ez zena, Euzkorekin batera baizik, ezin baitugu aldizkari independientetzat jo- 1935ean sortu zen Tolosan, T.B.O.tik ateratako istorio batzuek eta John Zabalo Txikik marraztutako beste batzuek osatzen zuten aldizkari berria. Poxpolin zuen izena. Jaio zen urte berean, Eusko Alderdi Jeltzalearen haurrentzako taldeen izen zuen komikia desagertzeko zorian egon zen. Poxpolinek 1936. urte arte irautea lortu zuen, hilabete batzuk agertu gabe egon ondoren, 1935eko abenduan berriro argia ikusi baitzuen, Euzko Alderdi
Jeltzalearen Gipuzku Buru Batzarraren laguntzaz. Hala ere, poza gutxirako izan zen. Gerra hasi zenean, garai hartan euskaraz argitaratzen zen komiki bakarra, Gipuzkoako beste euskal aldizkari guztiak bezalaxe desagertu egin zen 1936ko uztailean.
1925eko irailaren 29an Radio San Sebastián bere emisioak aireratzen hasi zen. Hura izango zen euskarazko irratsaioak emitituko zituen lehenengo irratia, 1925etik Gerra iritsi arte. Sortzaile nagusia Sabino Uzelaieta Donostiako orduko alkateordea izan zen. Udalak turismoa bultzatzeko irrati bat jartzeko ideiari ezetza eman ondoren, baimen bat lortu zuen eta EAJ-6 irratia, Radio San Sebastián, eraiki zuen Igeldon (Garitaonandia, 1988: 34). Harrera ezin hobea izan zuen garai hartako euskarazko aldizkariak egiten zituztenen artean, bereziki Argiakoek ederki goraipatu zuten, hango bi idazlek izugarrizko lana egin zuten irratian. Argian irratiari eginiko harrera harrigarri samarra izan zen hasieran, beste komunikabide berri batzuei egindakoa ez baitzen hain ona. Esate baterako, zinemari egindakoa: Euzkadi filme propagandista egin zen arte, Argiakoen iritzia zinemaren aurkakoa zen, agian hemengo zinemaren industria ahulak ez zuelako esperantza handirik eskaintzen, eta Euskal Herrian ikusten ziren pelikuletan atzerriko ohiturak erakusten zirelako. Ez zen batere arraroa haien jarrera: kirolekin ere antzekoa erakutsi zuten. Beraientzat, atzerritik zetorren guztia arriskutsua zen, bere irakurleak ere aldatzeko arriskuan zeudelako.
Baina irratiarekin ez zen horrelakorik gertatu. Argiakoek ikusi zuten herriarengandik hurbileko komunikabide bat bezala, nekazariei euskaraz hitz egiteko txit egokia. Radio San Sebastián hasi zenez geroztik, lehentxeago esan bezala, euskarazko irratsaioren bat emititzen hasi zen. Zergatik sentitzen zuten Argiakoek hainbesterainoko interesa? Arrazoi batzuengatik. Lehena, euskara zabaltzeko bide bikaina iruditzen zitzaielako.
1.2. Euskal irratiaren ezaugarriak Garai hartako programazio ia osoa musikala zen. Erlijioak ere garrantzi handia zuen. Euskaltzaleek ere irratiak izan zezakeen garrantzia, euskara ez ezik katolikotasuna ere zabaltzeko, ikusi zuten. Hirukote ideologiko honetan falta den osagaiaz ere mintzo ziren, noski: euskara eta fedea aipatuta, nekazaritza bakarrik falta zen. Nekazariei behar adinako begirunea eta arreta zor zitzaiela zioten eta Radio San Sebastián-en arduradunei baserritarrentzako irratsaioak ere aireratzen eskatu zieten. Esan dezakegu Argiakoek bilatu zutela asmakizun berrirako izena. Nabarriztarrak berak adierazten zuen nondik zetorren irratiari buruzko hitzak: Euskara irratian. Lehen urrats haien gelditzen diren aztarna bakarrak, prentsako aipamenak Irratizkiña zer dan? Ara, esango dizut, ene irakurle. Irratizkiña, erderaz radio emisora, ari-gabeko urrutizkiña dezu. Nik asmatua danik ez uste, ordea; ezta berri-berria danik ere; 1916'g. urtetik ona Lopez Mendizabal'dar Ixaka'ren iztegiak 653'garren orrialdean irratizkin radiografia edo marconigrafia dala idatzita dago-ta. Radio euskeraz esateko asmatu ere ezin diteke itz egokiagorik; nekazariak ezia irran ereiten dun bezela, irratizkiña ere itza irran alde guzietara zabaltzen bai du (Argia, 1925eko urriak 4, 233. zenbakia). 230 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA
Euskaldun askorentzat gauza berria bezain harrigarria zen euskaraz irratiaren bidez entzutea. Dirudienez, donostiarrek eta ingurukoek (tolosarrek, esate baterako) arreta handiz entzuten zituzten irratsaioak. Euskaldunen aurreko esperientziak, garai hartan ume koskor ziren batzuen lekuko izanik, Londresko BBC irratia entzutekoak ziren. Baten batek gogoratzen du nola bere aitonak behin esan zuen Ingalaterrako hiriburuko kanpandorrea entzun zuen galenazko irrati haietako batean. Aldi berean, Donostiako irratia kalitate handikoa omen zen, Carmelo Garitaonandiak azpimarratzen duenez (Garitaonandia, 1988: 34). Joseba Zubimendi Igeldo menditik irratsaio bat egiten Radio San Sebastián-ek euskarazko irratsaioak emititzen jarraitu zuen. Agian gogoratuena Argian idatzi ohi zuten Andres Arzelus Luzearrek eta Joseba Zubimendik 1932tik egiteari ekin ziotena da. Astero aireratzen zen programa hura. Dirudienez, Arzelusek eta Zubimendik pezeta bat ere kobratu gabe egiten zuten. Zoritxarrez, ez dugu irratsaio haien testurik ezagutzen; are gutxiago, noski, grabaketarik. EUSKARAZKO IRRATIA 231
2. EUSKAL IRRATIA GERRAN 2.1. Euzkadi Irratiaren sorrera Berdin-berdina gertatzen da Gerran Radio Bilbao-tik emititu ziren euskarazko albistegiekin. Matxinada ailegatu zenean, 1936ko uztailaren 18an bertan, Radio San Sebastián-etik Irujo eta Lasarte diputatu abertzaleek ohar bat irakurri zuten, Errepublikaren alde jartzen zirela adieraziz (Garitaonandia, 1990: 27). Gipuzkoako Defentsa-Juntak Unión Radio San Sebastián berehalaxe bereganatu, transmisorea desmuntatu eta Debara eraman zuten. Han Radio Euzkadi bezala emititzen hasi zen. Hamar egun geroago, Getxora eraman zuten, Bizkaia asaldatuen menpe erori zen arte emititu zuen (Garitaonandia, 1987: 203). 2.2. Bilboko Irratia eta euskara Berdin gertatu zen Radio Emisora Bilbaína-EAJ-28rekin: 1936ko irailaren 30an Errepublikaren aldeko agintariek bereganatu zuten. Bilboko Irratiak oso lan handia egin zuen, indar gutxi eduki arren. Irratiaren bidez jakin zuten Euskadiko biztanleek asaldatuek Gernika bonbardatu zutela, eta Eusko Jaurlaritzak ondo jokatu zuen irratia erabiltzen bonbardaketa haren garrantzia aireratzeko. J. M. Barandiaran, esate baterako, irratiaren bidez jabetu zen horretaz. Eusko Jaurlaritza eratu zenetik, Bilboko Irratia euskarazko gauzak sartzen hasi zen bere irratsaioen artean. Hor daude, esate baterako, Jose Antonio Agirre lehendakariaren hitzaldiak, euskaraz eta erdaraz, garaiko egunkarietan aurki daitezkeenak. Lehenengoa 1936ko abenduan izan zen, Eguberriak gertu zeudelarik. Baliabide propagandistiko bezala ere erabili zuten: frentean bafle batzuk jarri zituzten asaldatuek ere entzun zezaten. Bigarrengoa 1937ko apirilaren 8an izan zen, Bilbo faxisten menpe erortzear zegoela. Baina guri gehien inporta zaizkigunak euskarazko albisteak dira: lehenengo aldiz, irratian euskaraz irakurritako berriak entzun ahal izan ziren. Eusko Jaurlaritza behin eratuta, eta Araudi edo Estatutua, zeinak euskara ere Euskadiko hizkuntz ofiziala zela azpimarratzen zuen, indarrean zegoelarik, Bilboko Irratiak euskarazko albistegiak aireratzeari ekin zion, 1936ko urriaren 28tik, bai EAJ-8 uhin arruntetik, bai 3-JP uhin motzetik. Garai hartako egunkarietan ikus daitekeenez, hiru albistegi zeuden: lehenengoa, emisioak hasi ziren momentuan, goizeko zortzi eta erdietan. Orduen seinaleekin batera, "Alas" izeneko irratsaio albistegiaren lehen edizioa hasi zen. Ordu erdiko irratsaioa zen. Goizeko bederatzietan edizioa ixten zuten hamabiak arte, musika eta ohar batzuen irakurketarekin. Ordu bietan "Alas" albistegiaren 232 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA
bigarren edizioa hasten zen, espainolez eta euskaraz, ordu bi eta erdiak arte. Harez geroztik musikak betetzen zuen programazioa, hiru eta erdietatik zazpietara hutsik zegoela. Gauez beste albistegi elebidun bat zegoen, hamabost minutukoa, hamarrak laurden gutxitik hamarrak arte. Zoritxarrez, ez da guregana albistegi haien testurik edo gidoirik heldu. Radio Bilbaok frantses eta ingelesezko beste bi albistegi aireratzen zituen, frantsesezkoa gaueko hamaika eta erdietan eta ingelesezkoa hamabietan, biak hamabost minututakoak. Gainera, beste irratsaio batzuk ere ezagutzen ditugu Radio Bilbaoren sintonian (euskaraz Bilbao-ko Irradiotsa deitua), Eusko Jaurlaritzaren agindupean astero antolatuak. Dirudienez, gobernuko alderdi politiko banari eskaintzen zitzaion asteroko irratsaio hori. Bat ezagutzen dugu, A.N.V.-k edo Eusko Indarrak egin zuena, 1937ko apirilean. A.N.V.ren egunkariaren euskal atalaren arduraduna zen Bernabé Orbegozo Otarbek egin zuen, euskara gaia zelarik. Esan beharrik ez, Bilbo asaldatuen menpe erori zenean, irratiaren bidezko euskarazko emisioak bukatu ziren. Beste gauza askorekin bezala euskarazko irratsaioekin zera gertatu zen: 30eko hamarkadan gorakada handia egin bazuten ere, urte batzuen buruan normalizazioraino ailegatu zirelako esperantza eduki ahal izatea zilegi zelarik, Gerrak ahalegin haiek guztiak hautsi egin zituen. EUSKARAZKO IRRATIA 233
1936ko uztailaren 18an Espainiako Gerra Zibila piztu zenean, Hego Euskal Herria ere fase berri batean sartu zen. Horren ispilu, zer esanik ez, komunikabideak izango ditugu, erdarazkoak zein euskarazkoak. Garai berriak eta egoera bereziak euskarazko kazetaritzarako egundoko haustura ekarri zuen. Lehen unetik, Araba eta Nafarroa asaldatuen menpe erori ziren, eta haien aldekoa ez zen prentsa guztia desagerrarazi zuten. Haien artean, Nafarroan Euzko Alderdi Jeltzalearen Amayur aldizkaria eta Iruñeko kaputxinoek 1919tik argitaratzen zuten Zeruko Argia. Baita jeltzaleen aldeko egunkaria zen La Voz de Navarra, noizbehinka euskarazko testuren bat zekarrena, 1923an argitaratzen hasia eta Miguel Esparzak eta Joaquín Reta Bidegainek zuzendua. Jeltzaleen bi aldizkari haiek inprimategi berdinean egiten ziren, beren tirada parekoa izanik: 3.500 egunkariak eta 3.300 astekariak. La Voz de Navarran idazten zuen noizean behin, adibidez, Enrike Zubiri Manezaundik.
Araban, Nafarroan bezala, asaldatuak uztailaren 18an bertan jaun eta jabe bihurtu ziren. Gasteizen bi egunkari agertzen ziren: El Pensamiento Alavés, eskuinekoa, José Luis de Oriol jabe zelarik, eta La Libertad, Luis Dorao errepublikazale erradikalak (lerrouxista) eta bere semeek kaleratzen zutena, artean ere argitaratzen zen Arabako aldizkaririk zaharrena. Ez batean ez bestean ez zegoen euskararen arrastorik. El Pensamiento Alavés arazorik gabe mantendu zen; egun batzuk irten gabe falangistek La Libertad bereganatzeko bilakaera hasi zuten, 1937an Norte bihurtu arte. Jeltzaleek, dakigunez, ezin izan zuten egunkari propiorik eduki Araban, eta Bilboko
1.3. Gipuzkoa Desberdin samarra izan zen Gipuzkoako kasua. Bertan, euskarazko ekoizpena handia zen, beharbada Hego Euskal Herriko lurraldeen artean handiena. 1936ko uztailaren 18an matxinada ez zen inposatu hiriburuan, Donostian, baina egun batzuetan gatazkak gertatu ziren. Uztailaren 28an Loiolako koartela errenditu egin zen. Hamar egun haietan ez zen egunkari edo aldizkaririk argitaratu, ez eta El Diario Vasco ere, uztailaren 17an matxinada hasteko konsigna eman zuena (Luengo, 1990: 227). Egunkari guztiek utzi zioten kaleratzeari: La Constancia (integrista), El Diario Vasco, La Prensa, El Pueblo Vasco, El Día (jeltzalea, Ander Arzeluzek zuzendutako euskarazko atal bat bazeukana) eta La Voz de Guipúzcoa (errepublikazalea). Aldizkarien artean, Gipuzkoarra jeltzalea eta Argia desagertu ziren, Gipuzkoako beste guztiak bezala. Gerraren lehenengo hamar egun haietan irratia, hau da, Unión Radioren Radio San Sebastián, izan zen Gipuzkoan komunikabide bakarra. Uztailaren 19an militar asaldatuek ordu batzuetan hartu bazuten ere, gero errepublikazaleek berreskuratu zuten (Garitaonandia, 1987: 27). Uztailaren 27an egun bat lehenago eratutako Donostiako Defentsa Batzak edo Junta de Defensak erabaki zuen egunkari bakar bat argitaratzea: Frente Popular. Azpimarratzekoa da Defentsa Batzan gure ezagun bat bazegoela: E.A.J.ko Ricardo Leizaola, lehen Eusko Jaurlaritzan parte hartuko zuen Jesus Mariaren anaia, non Argia egiten zen, eta El Díaren gerentea. Frente Popular Defentsa Batzak bereganatutako El Diario Vascoren inprimategian egiten zuten. Noizbehinka, euskarazko artikuluren bat agertu zen. Gipuzkoa asaldatuen menpe erori zen 1936ko irailaren 13an, Euskadik Autonomi-Estatutua lortu baino lehenago. Momentu hartatik, Euskadi ia Bizkaia bakarrik izango da, eta, gure gaiari dagokionez, euskaraz argitaratzeko aukera Bizkaian bakarrik, Bilbon zehazki, egongo da. Gipuzkoar idazleak hara joango dira, baita arabar batzuk ere, eta egoera berezi hartan sortuko da euskara hutsezko lehen egunkaria: Eguna. 1.4. Hondamendiaren neurria
Gerraren lehenengo hiru hilabete horietan, honako euskarazko aldizkari hauek desagertu ziren: Nafarroan Amayur eta Zeruko Argia, Araban Gure Mixiolaria (Jose de Ariztimuño Aitzolek zuzendutakoa), eta Gipuzkoan Antzerti, Anuario de Eusko Folklore, Argia, El Día, Eusko Langille, Igandeko Orria, Poxpolin eta Yakintza. Bizkaian ere zenbait aldizkari
238 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA Aldizkariaren jarrera anbiguo samarra izan zen, ordea. Kontuan hartu behar dugu, gainera, Aintzina P.N.V.tik gertu zegoela, nahiz eta estuki lotuta egon ez. 3. Eusko Jaurlaritza eta Euskadiko euskal prentsa 3.1. Estatutuaren etorrera 1936an Errepublika osoan zehar eskatutakoa lortu zuen Euskadik: Autonomia Estatutua. Gerran izan zen, eta egoera berezi batean. Alde batetik, nahiz eta Euskadiko agintaritza izan, bere boterea Bizkaian bakarrik indarrean egon zen, Araba eta Gipuzkoa ia osoak asaldatuen menpe zeudelarik. Urriaren 7an, Bizkaiko Foru Aldundian bilduta, asaldatuen menpe ez zeuden Euskadiko herrietako alkateek E.A.J.ko Jose Antonio Agirre Euskal gobernuko lehendakaria hautatu zuten. Berehalaxe kontzentrazio-gobernu bat osatu zuen, indar demokratiko guztiekin, C.N.T. izan ezik: P.N.V.-E.A.J., A.N.V., errepublikanoak, P.S.O.E. eta P.C.E. Gehienek bere komunikabide propioa izango zuten. Abenduan bahitura edo inkautazio-politika hasi zen: El Pueblo Vascoren inprimategian A.N.V.ren Tierra Vasca, 1934tik kaleratzen ez zena, P.C.E.ren Euzkadi Roja, lehenago Donostian argitaratzen zena, eta Unión errepublikazalea inprimatu ziren. 1937ko martxoan Eusko Jaurlaritzak La Gaceta del Norte, El Nervión eta El Noticiero Bilbaíno inkautatu zituen. La Lucha de Clases eta Lan Deya, 1933tik agertzen zen E.L.A.ren organoa, inprimatu ziren La Gacetan. Anarkistek aldizkari bat atera ahal izan zuten, CNT del Norte, El Nerviónen inprimategian. Eta komunistek Euzkadi Roja kaleratu zuten, egunkari bihurtuta, El Noticiero Bilbaínon, nahiz eta C.N.T.koek protesta egin eta argudiatu egunkari hori Gerra baino lehenago erosia zeukatela Gerra egoera ikusita, Euskadirentzako Estatutu baten eginbideak arin-arin egin ziren Madrilen. 1936ko otsailean Frente Popularra hauteskundeetan garaile suertatu ondoren, bazirudien Madrileko Gorteetan Estatuturako bidea ireki zitekeela. Frente Popularraren egitarauan bazegoen Estatutuaren aldeko jarrera, abertzaletasunari errebindikazio esklusibo hori kentzeko edo (Fusi, 1979: 131). Indalecio Prietok, Estatutuen Komisioaren presidentea izendatuta, Euskadiri Araudia emateko lanak hasi zituen apirilean. Uztailean Gerra piztu zen, eta E.A.J. Errepublikaren alde jarri zen. 1936ko urriaren 1ean Madrileko Parlamentuak onartu egin zuen Euskadiko Araudia edo Estatutua.
EUSKAL PRENTSA GERRA ZIBILEAN (1936-1939) 239 (Garitaonandia, 1990: 30). Komunistek ere beste aldizkari bat argitaratu zuten, guri interesatzen zaiguna, elebiduna baitzen: Erri astekaria. Tierra Vasca Gerra Zibilean eta euskara 4. GERRA ZIBILEKO ALDIZKARI BERRIAK 4.1. Euzkadi'ko Agintaritzaren Egunerokoa Euskal gobernuak bere egunkari ofiziala izan zuen, lege eta arauak euskaraz eta erdaraz argitaratzen zituena: Euzkadi'ko Agintzaritzaren Egunerokoa 1936ko urriaren 9tik 1937ko ekainaren 16 arte agertu zen, egunero. Bi zutabetan, ezkerrekoan erdaraz eta eskuinekoan euskaraz, jakinarazi zituen Eusko Jaurlaritzak bere aginte, lege eta arauak.
240 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA Eusko Jaurlaritzak hautatutako euskalkia gipuzkera zen, agian Justizia eta Kultur sailburua, Jesus Maria Leizaola, gipuzkoarra zelako. Kontuan hartu behar dugu, bestalde, itzultzaileak Jesus Insausti tolosarra eta Fausto Leunda zirela. Beste batzuek Josu Azkue Tolosako epailea ere lan horretan aritu zela diote (Lobera, 1995: 29). 4.2. Euzko-Deya Nazioartean Eusko Jaurlaritzaren informazioa emateko sortu zen 1936ko azaroaren 29an, Parisen, Euzko-Deya. La Voz de Euzkadi. Zuzendaria Felipe Urkola zen, Donostiako El Pueblo Vasco egunkariaren zuzendari ohia. 1936ko Gerra piztu zenean, Frantziara erbesteratu zen, Rafael Pikabearekin batera. Euskal gobernua eratu zenean, bulego bat antolatu zen Parisen, Urkola buru zelarik. Euzko-Deya astekaria zen, sei orrialde izaten zituen, eta gaztelaniaz, frantsesez eta euskaraz idatzia zen. Bere helburua zen euskal gobernuaren informazioa eta propaganda zabaltzea, Gerraren bere bertsioa emanez. Esate baterako, eta euskarari dagokionez, berehalaxe informatzen dute asaldatuak Gipuzkoan sartu bezain laster hizkuntzaren debekuari buruz (Euzko-Deya, 1937ko apirilak 22, 42. zenbakia). Gernikaren bonbardaketari buruzko bertsioa ere jaso zuen Euzko-Deyak. Euskarari dagokionez, esan daiteke Hego eta Ipar Euskal Herriko euskalkiak, batez ere gipuzkera eta lapurtera, elkarrekiko harremanak hasi zirela Euzko-Deyaren orrialdeetan. Euskaraz oso gutxi idazten zen, ordea, astekariaren %10 baino ez. 1940. urtera arte iraun zuen Parisen, II. Mundu Gerra piztu arte, alegia. Euskal gobernua erbesteratuta, beste Euzko-Deya bat argitaratu zen, Londresen, 1938an, osorik ingelesez. II. Mundu Gerraren ondoren, Mexikon eta Ameriketako beste hiri batzuetan argitaratu zen. 4.3. Ereintza Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza Sailak aldizkari bat argitaratu zuen euskara hutsez: Ereintza. Euzkadi'ko Nekazaritza Zaingoan entzukia. Nekazaritza Sailean A.N.V.ko Gonzalo Nardiz zegoen, bera ere euskalduna. A.N.V.k lehenagoko Tierra Vasca Gerran berriro argitaratzeari ekin zion. Noizbehinka euskarazko artikuluren bat agertzen zen. Irratian ere euskaraz zertxobait egin zuten A.N.V.koek, batez ere alderdi horren kazetaritzaproiektuetan ibilia zen Bernabe Orbegozok. Bera izendatu zuten Ereintzaren zuzendaria. Nekazaritza Sailean hirurogei bat funtzionario zeuden. Idazkari nagusia Telesforo Uribe-Etxebarria, zuzendaria Koldobika Eleizalde eta J. Basterretxea arazo burokratikoen zuzendaria zen. Pentsatzekoa denez, aldizkariaren mamia nekazaritzari buruzkoa dugu. Irakurleak, beraz, nekazariak ziren; Bizkaiko luginak, azken buruan. Horregatik arazoak sortu
EUSKAL PRENTSA GERRA ZIBILEAN (1936-1939) 241 ziren euskalkiarekin, Ereintzan gipuzkera nagusi baitzen. Bigarren zenbakian Orbegozok erantzun behar izan zien Euzkaditik zetozen kritikei: Gerrak sortutako egoera bereziak behartuta, idazle gipuzkoarrak eta bizkaitarrak bildu ziren Bilbon, eta bi euskalkien arteko ezberdintasunak gainditu behar ziren nolabait. A.N.V.k, dakigunez, euskararen batasuna nahi zuen. Aldizkarian Nekazaritza Zaingoko aginduak argitaratzen ziren, beti euskaraz; nekazariei interesa zekizkien gaiak ere Ereintzaren orrialdeetan nagusi dira. Aldizkariaren bultzatzaileen asmoa, dirudienez, "ez da iñola ere politika egitea. Guk politika bat bakarrik nai degu nekazarientzat, berari mesede egitea [...]. Emen aterako dira Nekazaritza Zaingoan aginduak, emen aterako dira ere Nekazaritza-Abere eta Mendi Zuzendari jaunan iritziak", lehen zenbakian diotenez. Baina politikan ez sartzea ezina zen; A.N.V.ren eta E.L.A.ren aldeko testuak nonahi agertzen ziren. Sindikalismoari dagokionez, nekazarien batzearen alde jokatu zuten beti. Luginen lanbideari duintasuna eman beharra zegoen: nekazaritza-ikastolak eratzeko deialdiak ia zenbaki guztietan agertzen ziren. Nekazaritzaren alderdi teknikoak ere aipatzen ziren, eta kultur arloko zenbait gauza ere bai: bertsoak, esate baterako. Irudiak ere argitaratzen zituzten, ohi zenez, alderdiak eta nekazaritzarekin zerikusia zuten gaiak. Aldizkaria, aldizkatasun zehatzik izan ez zuena (bost ale ezagutzen ditugu, azkena 1937ko apirilaren 15koa, gero gehiago argitaratu zirenentz ez dakigularik), Jaungoiko-Zale'ren Irarkolan inprimatzen zen, Gerrarekin batera Ekin desagertutakoan. Hasieran hamabostekaria izan nahi zutela aldarrikatu bazuten ere, ezin izan zuten bere asmoa bete. Aldizkaria, dirudienez, dohainik banatzen zen. 4.4. Euzkadiren euskal atala Alderdi politikoei dagokienez, lehen bezala abertzale jeltzaleak dira aldizkari elebidun gehien argitaratu zutenak. Euzkadi egunkarian euskal atala zegoen, 1936. urte osoan lanean jarraitu zuelarik. Tomas Agirre Barrensorok zuzentzen zuen atal hori Gerra ailegatu baino lehenago. Gipuzkoa asaldatuen menpe erori ondoren, hango euskarazko aldizkarietan idazten zutenek Bizkaira joan behar izan zuten. Euzkadin ere lehen baino gipuzkoar gehiagoren izenak agertzen hasi ziren. 1936ko abenduan, paper eskasia zela medio, egunkari guztiek orri gutxiago argitaratu behar izan zuten. Euzkadiren euskal atala desagertu eta Eguna kaleratzen hasi zen. 4.5. Gudari 1936an Gudari bat sortu zen. Aldizkari elebidun jeltzalea dugu, Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra lemapean. Lehenengo zenbakia 1936ko
242 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA azaroaren 4ean agertu zen. Euskaraz eta erdaraz idatzia zen, erdibana gutxi gora-behera. Euzko-Gaztedi eta Euzko-Gudarostetik hurbil zegoen astekaria dugu, gerra gai nagusia eta ia bakarra zeukana. Kazetaritza-ezaugarriei dagokienez, oso interesantea da: titular korrituak, argazkiak, esloganak agertzen ziren. Informazio asko eta asko eman zuen, eta baliteke Lauaxeta bere sormenaren atzean egon. Izen berdineko beste aldizkari bat argitaratzen hasi zen 1937ko martxoaren 6an. Kalitate oneko aldizkaria, argazkiz betea (Ojanguren, Antzola eta Etxeberriarenak), Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra zuen lema. Bere azpititulua Revista Gráfica Semanal de Euzko Gudaroztea zen. Beste Gudarian informazioa nagusi bazen, honetan osagarri grafikoek protagonismoa dute. Testuak erdaraz, gehienak, eta euskaraz (%10 gutxi gora-behera) idazten ziren, noizbehinka frantsesezkoren bat eta katalanezkoren bat ere agertzen zelarik. Testu gehienak propagandakoak ziren, eta euskarazkoak literarioak izaten ziren, gehienbat olerkiak. Euskarazko testuak, besteak beste, Lauaxetak (bere testu batzuk erdarara itzuliak izan ziren), Jesus Intxausti Uzturrek, Inazio Eizmendi Basarrik eta Andoni Urrestarazu Utarrak sinatuak ziren. Dakigunez, Esteban Urkiagak hil arte zuzendu zen Gudari hau. Azkeneko alea 1937ko ekainaren 7koa dugu.
244 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA 4.6. Erri Komunisten aldizkaria zen Erri, erdarazkoa eta euskarazkoa. Ale guztietan euskarazko testuren bat agertu zen. Ez da harritzekoa, aldizkariko komunista gehienak gipuzkoarrak -eta euskaldunak- baitziren. Donostiako Euzkadi Rojan ere, Gerran eta Bilbon egunkari bihurtu zen horretan, noizbehinka euskarazko testuak agertzen ziren. Euskaldunon hizkuntzaren presentzia asko gehitu zen Errin. Erri. Política, economía, ciencias, información astekariaren lehen zenbakia 1937ko urtarrilean argitaratu zen, eta azkenekoa, 21.a, 1937ko ekainaren 5ean. Komunistek bazeukaten euskal gobernuan partaide bat, Juan Astigarrabia, Garraio sailburua. Berak idatzi zuen, gipuzkeraz -Erriren euskarazko testu guztiak gipuzkeraz idatziak ziren- lehen aleko testu bat, Hitler eta Alemaniako egoera larriari buruz. Beste testu guztiek oso kutsu politiko, doktrinario eta iraultzailea zuten, lurrak bereganatzearen alde, esate baterako. Askotan Lenin, Stalin, Nelken, Dimitroff eta Bakuninen aipuak agertzen ziren, euskaratuak. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna edo, garaiko hizkera erabiliz, "Soviet-Erkal Batzendiko Erridi edo Nazioak", asko agertzen zen euskarazko testuetan. Euskadiko komunistentzat Espainiako Gerra Zibila Iraultza egiteko bide bat omen zen. Informazioa, dirudienez, Euzkadi Rojarentzat uzten zuten, eta mami ideologikoko testuak, aldiz, Erri aldizkarian agertzen ziren. Osagarri grafikoek garrantzi handia dute. Gudarin bezala, kolorea erabili zuten, baita argazkiak ere. Hizkuntz ereduari dagokionez, neologismoz josita zegoen, eta idazkera ere zaila zen. 2. zenbakian agertutako olerki batean, esate baterako, honako hitz hauen esanahia argitu behar izan zuten: "Arrea- Persistente, pródigo en la alta Guipúzcoa", "Agoi-tzarra- gran crisol donde se funde el metal" eta "Ijelia-Manipulación del metal en fusión". Aditz trinko asko ere erabili zuten: "dasagu (esaten dugu)" esaterako. Agian mundu berriarekin batera hizkuntz eredu idatzi berria ere proposatzen zutelako.
EUSKAL PRENTSA GERRA ZIBILEAN (1936-1939) 247 5. EGUNA, EUSKARAZKO EGUNKARIA 5.1. Egunaren sorrera 5.1.1. Jatorria: Euzkadiren euskal atala Gerra hasi baino lehenago, Euzkadiren euskal atala beste azpiatal batzuetan banatuta agertzen zen. Informazio garrantzitsuak beti erdaraz agertzen ziren, eta ezin dezakegu euskal atala erdarazko egunkariaren barruko beste egunkari txikiagotzat hartu. Baina bazirudien egunkari bihurtzeko elementu batzuk bazeudela. Gogoa ere bai: ikusi dugu nola 1932an euskara hutsezko astekari bat sortu zen, Euzko, egunkari baten ezaugarriak zituena. Euzkadiren euskal atala egunkariaren azkeneko orrialdean egoten zen. Atal honetan herrietako albiste asko, edo euskal kulturari zegozkionak, sartzen ziren. Artikulu politikoak ez ziren maizegi agertzen euskal atalean. Gerra piztuta, euskal atalak bere horretan jarraitu zuen: informazioa egunkariaren beste erdarazko orrialdeetarako erreserbatzen zen. Euskarazkoetan ez dugu Altxamenduari buruzko berririk 1936ko uztailaren 22 arte. Hala ere, euskarak euskal atalaren gai nagusia izaten jarraitzen du. 1936ko uztailaren 24tik atalaren arduraduna zen Tomás Agirre Barrensorok idatzi ohi zuen "Gayak" ataltxoan Gerrari buruzko berriak ematen hasi zen. Gerra, argi dago, euskal atalaren ezaugarriak aldatzen ari zen. Abuztuan Euzkadiko euskal atalean beste ataltxo bati hasiera eman zion: "Matxinada-izparrak-eta". Harez geroztik, ia egunero agertuko ziren Gerrari buruzko berri labur horiek. Irailaren 15etik argazkiak agertzen hasi ziren euskal atalean; egunkariak zituen sei zutabetik hiru betetzen zituzten. Balio informatiborik gabeko argazkiak izaten ziren, Gipuzkoako alderdien irudiak jeneralean, beharbada Gipuzkoatik etorritako jendeari adorea emateko. Gipuzkoarren sinadurak gero eta ugariagoak ziren euskal atalean; Euzkadin, non bizkaieraren nagusitasuna ia osoa zen, bi euskalki hasi ziren elkarrekin bizitzen. Urriaren 10ean, euskarazko orrialdeak Agirre lehendakariaren hautaketaren berri eman zuen. Hilabete haren 18tik, Ogoñopek beste atal berri bati hasiera eman zion: "Guda-oñetako izparrak". Basarrik ere Gipuzkoako aldizkarietan argitaratu ohi zuen "Neure bordatxotik bildutako sortatxoak" berriro idazteari ekin zion. 5.1.2. Eguna sortzeko lehen pausoak Azarotik euskal gobernuaren erabakiek eguneroko leku bat izango zuten. Baina abenduan hasi ziren Euzkadiko euskal atalean benetako aldaketak
248 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA nabaritzen. Diseinuaren aldetik, eta Bizkaiko egunkari guztiek titular korrituak eta bestelako baliabide tipografikoak erabiltzen zituzten bitartean, euskal atalak neurri handi batean Gerra aurrean zeukan itxura berdinarekin jarraitzen zuen. 1936ko abenduaren 6an sei zutabeko idazpuru edo titular bat argitaratu zuten euskal atalean: atal berri bati zegokion "Euzkadi'ko guda-otsak". Egoera latz berriak eskatzen zituen baliabideak ematen hasi ziren Euzkadiko euskal kazetariek. 1936ko abenduaren azken egunetan, paper-murrizketa bat agindu zuen gobernuak. Abenduaren 29an euskal atala beste sekzio berri bat argitaratzen hasi zen: "Euzkadi'ko errijetako izparrak". Euskal orrialdea, Gerrak bultzatuta, mikro-egunkari informatibo bat bihurtu zen. Benetako euskara hutsezko egunkari bat kaleratzeko ordua zen. 1937an, Euzkadiren orrialdeak murriztuta, ez zen berriro argitaratu euskal atala, euskal egunkaria bilakatuta. Euskarazko beste orrialde bat agertu zen Bilbo asaldatuen menpe erortzear zegoela, 1937ko ekainaren 16an. 5.1.3. Egunaren jaiotza Egunaren lehen zenbakia 1937ko urtarrilaren 1ean argitaratu zen. 1936ko gabonetan, Manuel Ziarsolok, Euzkoren zuzendari ohiak, Agustin Zubikarai idazle gazteari (21 urte zituen) adierazi zion euskarazko egunkari bat argitaratzeko agindua jaso zuela, beharbada Lauaxetarengandik. Eguna Euzkadiren inprimategian egin zen, eta bulegoa lehen Excelsius kirol-egunkariarena izango zen. Gero euskal gobernuak bereganatutako La Gaceta del Norten egin zen, Lan Deyarekin batera. Angel Aurrekoetxea takigrafoak hartzen zituen irratiko berriak, eta Euzkadira ailegatzen zirenak ere aprobetxatzen zituzten Egunaren lau kazetariek, itzulpen lana egin behar izan zutenek: Zubikaraik berak, zuzendariorde lana ere egiten zuena, Erkiagak, Arizmendiarrietak eta Alexander Mendizabal mutrikuarrak. Beste batzuk hor zebiltzan: Basarrik bere testuak bidaltzen zituen, Uzturrek ere bai.... Aurreko euskal aldizkarietan ibiliak ere hor zeuden: Zirilo Arzubiaga Ekinekoa, Ondarroako Jose Ituarte, Abeletxerekin Euzkoren zuzendaritzan trebatua, Imanol Enebia (Uribitarte'tar Ibon Euzkadin, Argian eta Euzkerean Gerra aurrean euskarazko testuak argitaratzen zituena), Argiako Txomin Arruti eta Ander Artzeluz, Federiko Belaustegigoitia, eta abar. Eguna, Gerra zela eta, Bizkaiko eta Gipuzkoako euskal idazleen elkargunea bilakatu zen. Arabako batzuk ere hor zeuden, Andoni Urrestarazu (Utarra) adibidez, lehenago Euzkerean eta Arabarran bere kazetaritza lana garatu zuena. Argi zegoen Euzkadiren euskal orrialdea Eguna bilakatu zela, Euzkadin bertan 1937ko martxoaren 4ean Mario de Mendiorlegik baieztatzen duenez: "Aparece EGUNA, magnífica ampliación de la página euzkérica de
EUSKAL PRENTSA GERRA ZIBILEAN (1936-1939) 249 EUZKADI con seis páginas repletas de artículos rebosantes de sentimiento patriótico". Goitik behera eta ezkerretik eskubitara: J. M. Arizmendiarrieta, Tomás Agirre Barrensoro, Eusebio erkiaga eta Inazio Eizmendi Basarri 5.2. Egunaren egituraketa 5.2.1. Egunaren lan-banaketa Zuzendari ofiziala Ziarsolo bazen, de factoko zuzendaria Zubikarai zen. Itzulpenak Erkiagak eta Zubikariak egiten zituzten, batez ere. Batzuetan, izenak hainbeste errepika ez zitezen, izengoiti bat baino gehiago erabiltzen zuten. Herrietako berriak ere moldatzen zituzten. Publizitate eta iragarkiak
250 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA sartzea debekatuta zeukaten, eta beraz, egunkariaren orrialde guztiak informazioak betetzen zituen. Hala ere, noizbehinka eskelak eta iragarkiren bat ere sartu zituzten. Eguna gudariei kemena emateko sortu zen, baina aldi berean euskaltzale eta abertzaleen antzinako ametsa gauzatzen zuen: euskara hutsezko eguneroko komunikabide bat edukitzekoa, eta "euskara gizarteko harremanetarako eta komunikabideetarako tresna egokia izan zitekeela ere frogatu nahi zuten", Joseba Agirreazkuenagak dioenez (1989: 100). 5.2.2. Egunaren iturriak Gorka Reizabali esker, badakigu zer nolako informazio-iturriak erabili zituzten Egunakoek: informazio lokala (herrietako berriak) eta Euskadiko (Bizkaiko) informaziorako bere berriemaileen sarea bazuten, Euzkadi egunkariarena azken buruan. Batzuetan, kritikatzeko, Donostiako egunkari matxinoen informazioa jasotzen zuten, eta askotan gudari jeltzaleek, frentean zeudenek -Andoni Ruiz de Azua Ogoñoperen kasuan, esate baterakogerrako berriak bidaltzen zituzten. Espainiako eta nazioarteko informazioa, aldiz, Euzkadik emandakoa zen, erdaraz. Beraz, itzulpen lan izugarria egin behar izan zuten euskal egunkarikoek. Gerrako informazioari dagokionez, Egunak bi atal bereizten zituen: "Españarr guda-izparrak" eta "Euzko guda-oñetan", azken hau, esan dugunez, Zubikaraik Euzkadin egiten zuena. Informazioa Euzkaditik eta Euskal gobernutik iristen zen. Eusko Jaurlaritzak bazeukan barruko berripaper bat, Egunakoek erabili ahal izan zutena. Buletina Jesus Maria Leizaola Justizia eta Kultur Sailburuaren bidez lortzen omen zuten. Parisen berriemaile bat zuten, agian Euzko-Deyaren zuzendaria zen Felipe Urkola edo hango Euskal gobernuaren bulegoan lan egiten zuen norbait. Kazetaritza-baliabide guztiak erabiltzen zituzten: titular korrituak, aurretituluak eta azpitituluak, argazkiak, iruzkin ironiko batekiko faxisten karikaturak... Eguna benetako egunkaria zen. Gerrako informazioa eman ez ezik, bestelako informazioa ere ematen zuten: "Au, ori ta bestea", "Andik eta emendik", "Tarteka marteka" halako saski-naskiko atalak ditugu, denetariko berriak, Espainiakoak zein Euskadikoak zein nazioartekoak, agertzen zirelarik. Kirolak ere sartzen ziren, leku txikia bazeukaten ere. Abertzaleek kirolari izugarrizko garrantzi propagandista eman zioten, hortik bada Egunan zeukan pisua. Gainera, garaiko egunkarietan kirolei buruzko informazioa egunero agertzen zen, jeltzaleen Excelsius kirol-egunkaria desagertuta (dakigun bezala, hasieran Egunako kazetariek bere bulegoan lan egiten
EUSKAL PRENTSA GERRA ZIBILEAN (1936-1939) 251 zuten), informazio hori nonbait agertu behar zen. Futbola edo "ostikolaritza", txirrindularitza eta herri-kirolak ziren gehien agertzen zirenak. Eguna, ikusten dugun bezala, erdarazko komunikabideekin pareka zitekeen egunkaria zen. 5.2.3. Finantzabideak Salmentak diru gutxi ekarri behar izan zuen: salneurria 15 zentimokoa zen, baina ale gehienak (20.000 unerik onenetan, Egunan bertan diotenez) frenteko gudarien artean dohainik banatu ziren. Finantzabideari dagokionez, Ziarsolok argi eta garbi erantzun zion Egunaren gastuak nork ordaintzen zituen galderari: Eusko Jaurlaritza atzean zegoen, bai baitakigu berri asko eta asko Leizaolaren bulegotik ateratzen zirela. Dudarik gabe, gobernuaren gehiengoa jeltzalea izanik, euskara bultzatzeko eguneroko komunikabide bat interesatzen zitzaien. Zentsura ere ez omen zen Egunarekin oso gogorra. 5.3. Egunaren pentsamoldea 5.3.1. Gerra
Ikusi dugunez, Gerrari buruzko informazioa da Egunaren orrialdeetan gehien agertzen dena. Alde batetik, gutun edo "idazkiak" argitaratzen dira, Loiola-Gudarozteko gudariek Otxandiano eta Ubideako frenteetatik bidalitakoak. Euskaditik kanpoko frenteetan zeuden gudariek ere bere gutunak bidaltzen zituzten, hala nola Oviedon zeudenek. Hasieratik argitaratu ziren. Istorio hunkigarriak agertzen ziren atal hartan, gudari eta Euskadiko hiritar guztiak Gerraren krudeltasuna sentiarazteko asmoz. Kontaketa bizi eta gertua dugu, beraz, informazio hutsari elementu sentimentala eransten ziona. zegoenak. Egunaren iritzia bakezalea da. Gerra besteen probokazioa denez gero, euskaldunek defendatu baino ez dute egiten. Gerrako gertakizun gogorrenetako bat, gogorrena ez bazen, Gernikako bonbardaketa izan zen, 1937ko apirilaren 26an. Laugarren orrialdean agertu zen albiste hori, izenburu ezin esanguratsu honekin: "Euzko Alderdi Jeltzaleak [...]. Yo no sé de dónde salía el dinero. Sólo sé que me lo daban y yo sacaba el periódico. Tal vez fuera todo un milagro" (Reizabal, 1973: 141).
252 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA Hurrengo egunetan ere Gernikan jazotakoari buruz luze hitz egin zuten. Zeregin hartan, euskal gobernuak ahalik eta komunikabide gehienak behar zituen. Eguna leialenetariko bat izan zen. 5.3.2. Euskal abertzaletasuna
Eguna, esan bezala, E.A.J.ren bultzadaz sortu zen, beraz, bere jeltzaletasuna trinkoa zen."JEL" ikurra bere mantxetan zegoen. Hala ere, E.A.J.k bazeuzkan beste organu batzuk bere pentsamoldea zabaltzeko eta Egunan, hasieran "Jel azija" atala agertzen bazen ere (Euzkadi eta beste egunkari batzuetan urteetan zehar agertu zen atal bera, nahiz eta aldizkari haietan erdarazkoa izan) E.A.J.ren ideologorik nagusia zen Engracio Aranzadiren emaitza zen atal hori, Kizkitza otsailean hil zenean, desagertu zen. Egunan ez zen beste atal doktrinariorik agertuko hurrengo hilabeteetan. Dakigunez, mami politikoa zuten testuak normalean erdaraz argitaratzen zituzten jeltzaleek. Hala ere, Egunan oinarrizko doktrinamendu politikoa egin zen konsignen bidez. Guztietan, Aberria dugu protagonista: "Zure aberri elia maite ezpadozu, zeure aberria bez, eztozu maite". Batez ere Sabino Aranaren esaldiak berrargitaratzen ziren. Aipagarriak dira baita ere Txomin Arrutiren Aberriari buruzko artikuluak. Baina praktikotasunari dagokionez, E.A.J.rekiko atxikimendua batez ere gobernuari buruzko informazioaren bidez azalduko zen. 5.3.3. Euskal gobernuaren aldeko defentsa
Egunak, gobernuarekin -eta batez ere Leizaolarekin- harreman onak mantentzen zituenak, haren ekintzen berri eman zuen puntualki. Egunero "Atzoko eguna euzko zaingoetan" atalean euskal gobernuaren ekintza araugile eta praktikoaren berri zehatza ematen zuten, ziur aski barruko buletina informazio-iturri nagusia zelarik. Basarrik, beste aldetik, ertzaina zelarik Telesforo de Monzon Gobernazio sailburuarekin lan egiten zuen. Beraz, Egunakoak oso gertu zeuden gobernutik, eta batez ere sailburu jeltzaleengandik, sailburu gehienengandik azken buruan. Esan daiteke nolabait euskarazko egunkaria gobernuaren kontrolpean mantendu zela, eta zentsura oso leuna izan zen Egunarekin. Erdarazko egunkarietan sartzen ez ziren zenbait berri euskaraz agertu ziren Egunan. Hala ere, Eguna nolabait "Paxisten egazkiñak Gernika, euzkotarren uri maitea, birrindu nai izan dabe zearo.-Aritza zutik gelditu da, ordea, ondamendi orretan. Zutikago euzkotarren gogoa, baña".
EUSKAL PRENTSA GERRA ZIBILEAN (1936-1939) 253 beste egunkari jeltzaleen osagarri zenez (eta batez ere Euzkadirena), gobernuaren aldeko propaganda ez zen oso nabarmena. Joseba Agirreazkuenagak azpimarratzen duenez, Agirre, Monzon eta Leizaolaren argazki bana baino ez zuten argitaratu (Agirreazkuenaga, 1989: 112). Egunak ez zuen batere problemarik izan euskal gobernuarekin, eta ez zion inoiz ere kritikarik zuzendu. Are gehiago, zentsoreak Egunaren bulegoan bertan lan egiten omen zuen (Reizabal, 1973: 92). Beraz, Euskadiko agintaritzarekiko identifikazioa erabatekoa izan zen. 5.3.4. Kristautasuna E.A.J.ren ideologia ortodoxoaren jarraitzailea, Egunak behin eta berriro bere abertzaletasuna aldarrikatu zuen. Hainbeste errepikatzen ziren Sabino Aranaren esaldien artean, badago bat asko agertzen dena: "Gu, Euzkadirentzat eta Euzkadi, Jaungoikoarentzat", erlijioari emandako pisuaz hitz egiten duena. Egunan Astitxe delako bat arduratu zen gai erlijiosoez. Noizbehinka "Uzkurtza gayak" atala atera zuen. "Jaungoiko lenen; sendi eta aberria ondoren", zioen Iturmendik 1937ko maiatzaren 18ko zenbakian. "Euzkeldun, fededun" betiko berdinketa hori, Egunaren orrialdeetan askotan errepikatu zen. Erlijioaren aldekoak bete-betean, gogoratu besterik ez dugu egin behar "EGUNA euzkel egunkari abertzalea, uzkurtz aldezle zintzoa da. Izango ote da euzkotar kistar zintzorik laguntza ukatuko dionik" zioen eslogana. 5.3.5. Nekazarien aldeko defentsa eta arazo sozialak "Euskaldun-fededun" binomioa osatzeko, nekazaritza falta zen. Zer esanik ez, baserritar eta nekazarien aldeko testuak maiz agertu ziren Egunan. Baserritarrekiko kezka behin eta berriro agertu zen euskarazko egunkarian. Egunakoen jarrera ederki definitu zen 33. zenbakian: Bakardade mundian doguz baserritarrak. Bakarrdadea dogunezanez euron eskabideak, euron bearrak, euron diadarrak entzun bearr leukiazanekana ez dira eltzen. Bidean galtzen dira [...]. Beste langilleak euren etorkizun onari begira doguz, ta gure baserritarrentzat ez al dogu poz biderik, etorkizun eta berez-berez yatorkun gizarte barri orretan. Langilliei guda au etorkizun-argi-izpiak bide yasangarri egiten yakue: beztiontzat bizibide barri dana; ondamendi izango ete dabe lugin zintzoak? Besoak zabaldu dayoeguzan gure baserritarrei. Ekin dagiogun euron alde, be. EGUNA'k beintzat, ez dauz aztuko ta pozik agurtzen dauz (Eguna, 1937ko otsailak 7, 33. zenbakia).
254 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA Berriro ere Egunan baserritarraren idealizazioa, hiritarrarekin kontrajarrita, agertzen da. Nekazarien aldeko artikulu haiekin batera, beste batzuk teknikoagoak argitaratu zituzten. Horrekin lehenagoko beste euskarazko aldizkari askoren tradizioa, Argiarena batez ere, jasotzen zuten. Hirietako langileei dagokienez, erabat onartzen dugu Joseba Agirreazkuenagaren adierazpena:
Jeltzaleen prentsa oso zabalduta egonik, bazuten bere mikrogizartearen alderdi guztiak behar bezala betetzeko aldizkariak. Ikuspegi hau osatzeko, ez ziren falta kapitalismoaren erruak salatzen zituzten testuak. Bestela ere, Txomin Arruti Mendi-Lautak noizbehinkako atal bat argitaratu zuen, "Gizarte Auzi buruz". Bertan, besteak beste, hezkuntza gaiak eta lan-gaiak aipatzen ziren. Emakumea ere zenbait artikuluren gai zen. Emakume batek idatzi zituen, Maite delako batek. Dirudienez, Mungiako Gabilondo abizeneko gazte bat zen (Reizabal, 1973: 75), Julia Gabilondo. Egunaren lehen zenbakian hasi zen idazten. Gero ere "Euzko emakume maitia" eta "Euzko-emakumiaren gixarte-lanak" izenburua zeramaten atalak idazteari ekin zion. Bertan adierazten zituen zeintzuk ziren Euskadiko emakumearen zereginak: "Euzkadi euzkaldundu", "euzko ekandubak biztu" eta "semiaren adimena aberastu". Zeregin haiei beste bat oraindik erantsi behar zitzaien: "Otoi eta lan Jaungoikua eta Aberrija aldeztzen diñardugun gudarijon aldez" (Eguna, 1937ko apirilak 1, 77. zenbakia). Hau da, gizarte tradizionaleko eginbeharrak. "Egia esan bazuten beste egunkaria, Euzko Langille eta gero Lan Deya, eta beharbada horregatik, ia ez dira kontuan hartzen, azken batean talde edo giro politiko berberean burutuak baitziren. Honela, bada, konturatu gabe, ezkutuko diskurtsoaren adierazle gisa, abertzaletasun euskalduna, baserritarrekin lotzen zen" (Agirreazkuenaga, 1989: 11).
Euskara ez zen bakarrik Egunaren hizkuntza, baizik eta gai nagusienetariko bat. Eguna bizkaieraz eta gipuzkeraz argitaratu zen, bizkaiera nagusi bazen ere. Gutxi gora-behera molde sabindarrak aplikatu ziren, eta egunkariaren testu gehienak neologismoz josita agertzen ziren: uzkurtza, neskutza, txandona bezalako hitzak irakur zitezkeen.
Nolabait, Eguna bizkaierazko eta gipuzkerazko idazleen elkargune bilakatu zenez geroztik, halako batasun bat, edo behintzat kazetaritzaestilorantzako aurrerako pausu bat, finkatu zen. Aurreko euskal aldizkarietan bezala, euskarari buruz behin eta berriro hitz egiten zen. Eguna, ikusi bezala, euskaldunen "gurari ase-gatxak" betetzeko sortua zen. Egunero euskarari buruzko ideologia zabaltzen zuten lauki batean. Euskara, arrazaren ezaugarria, bizi ahal izateko, idatzi eta irakurri egin behar zen. "Euskara geure izkuntz bakarra" zela zioten. Erlijioarekiko identifikazio mistikorik ere aurkitzen dugu Egunaren orrialdeetan:
"Horregatik", dio J. Agirrrazkuenagak (1989: 112), "A. Zubikaraik dioskunez, egon ziren bai zirikada batzuek. Baina azkenean bakoitzak bere erara idazten zuen".
256 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA Euskaldunak irakurtzen zaletzea zen Egunaren helburu bat, aurreko euskal aldizkari askorena izan zen bezalaxe. Euzkadiren laguntzaz "Euzkeldun Irakurle Batza" sortu eta indartu zuen, batez ere harpidedun gehiago lortzeko: kopuru ideala 4.500 omen zen. Kinka larrian bazen ere, literatura ere bultzatu nahi zuten: Tomas Agirre Barrensorok, egunkariaren laguntzailea, Uztaro elaberria argitaratu zuen 1937an. Euskal literaturaren urrezko garaiko idazleak, "Euskal Pizkunde"koak, hilak ziren: Lizardi 1933an, eta Gerran bertan Lauaxeta eta Aitzol. Erbesteko belaunaldiaren gidaria Orixe bihurtuko zen. 6. Erbesterako bidea 6.1. Egunaren bukaera
Ezagutzen dugun Egunaren azken zenbakia 1937ko ekainaren 13koa dugu. Handik gutxira, faxistek Bilbo menderatu zuten, eta Euskal Herriko lehen gobernuaren historia hor bertan bukatu zen. Neurri handi batean, euskarazko kazetaritzaren historiaren garai bat ere bai. Euskal kulturarako bide bakarra, eta kazetaritzarako ere bai, erbestean zegoen. Bilbo erori zenean, euskarazko aldizkari guztiak desagertu ziren. Ez hori bakarrik; asaldatuek, Estatu berria zekartenek, euskararen agerpen guztiak debekatu egin zituzten. Gogoratu besterik ez dugu egin nola frankistek "Español, habla español" lema aldarrikatu zuten, nola kalean euskaraz hitz egitea galarazita zegoen, nola sermoiak, liburuak, gutunak ere euskaraz idazteak zigorra ekartzen zuen. Zer esanik ez, gerra galtzeak sekulako kaltea ekarri zion euskal kulturari, eta orokorrean, periferiako kulturari eta diktadurarekiko kritikoa zen azalpen orori. Egoera ezin larriago hartan, euskal kazetaritza ere, eta aurreko hamarkadetan lortutako aurrerapen guztiak, suntsituta geratu ziren. Espainiako Estatu berriaren etortzearekin batera, milaka euskaldunek erbestera joan behar izan zuten. Erbestean, batez ere, sortuko ziren gerra ondorengo kazetaritzaren pausu berriak, eta oro har, euskal kulturarenak. Aipatu dugu nola 1936an, Gerra sortu zenean, Euzko Deya sortu zen Parisen. Gero izen berdinekin argitaratuko da Londresen, Mexikon eta "Euzkera gure ele bakarra: Jainkoak nai du euzkera jasotzea", zioen artikulu baten idazpuruak (Eguna, 1937ko apirilak 2, 78. zenbakia).
EUSKAL PRENTSA GERRA ZIBILEAN (1936-1939) 257 Ameriketako beste hainbat lekutan. Londresekoa ingelesez bakarrik idatzia zen, eta ez zuen ez gaztelera ez euskararen arrastorik. Frantzia nazien menpe erori zenean, II. Mundu Gerraren garaian, mugaz beste aldean zeudenek berriro alde egin behar izan zuten. Eusko Jaurlaritzak Gerra denboran ere Bartzelonan Euzkadi en Catalunya izeneko astekari bat argitaratu zuen, 1936an eta 1937an. 6.2. Espetxean Bitartean, Hego Euskal Herrian, Bilbon bertan, euskarazko kazetaritzaren azkeneko gauzatxoak aurki ditzakegu. Espetxean Larrinagako kartzelan eskuz idatzitako aldizkaritxoak hasiera ematen die klandestinitatean ezkutuan kaleratutako aldizkariei. Bildumatxo honen lehena 1937ko abenduaren 8koa dugu; ez dakigu agertutako lehenbizikoa den, ez baita zenbakirik agertzen. Gordetzen den hurrengo alea (laugarrena) abenduaren 25ko da. Baliteke lehenengo zenbakiak urrikoak edo azarokoak izatea. Laugarren ale honetatik bost "iyeki" edo kopia egin omen zituzten. Bosgarren alea 1938ko urtarrilaren 15koa dugu. Urtarrilaren 20an (seigarrena, dudarik gabe) beste bat agertu zen, ezagutzen dugun azkena. Egileen artean bazegoen euskaldunik, bat behintzat, euskarazko testu guztiek esku bakar batek eginak ematen baitzuten. Gipuzkeraz idazten zuen abertzale sutsu bat dugu. Hiltzera kondenaturik zeuden presoen azken gutunak ezin hunkigarriagoak dira. Aldizkari egiten dutenen heriotza edo kartzela batetik beste baterako lekualdaketak zirela-eta, 1938an desagertu zen Espetxean. Hego Euskal Herrian, Espainiako mugen barruan, hamarkada luzetan argitaratutako (baina ez inprimatutako) azken aldizkaria izan zela esan dezakegu. Bilbo asaldatuen menpe erori zenez geroztik hasiko da erbesteko kazetaritza deituko duguna. 6.3. Erbesteko bidea Kazetari eta kultur munduko euskaltzaleen kopurua ere asko murriztu zen. Batzuk heriotzak eraman zituen, naturala edo bortitza: Lauaxeta afusilatua izan zen Gasteizen, bere ekoizpenaren fruiturik hoberenak ematen ari zelarik, gaztetasunaren erdian; berdin gertatu zitzaion Aitzoli; Arturo Campion, zahar-zaharra, hil zen Gerran; Kizkitza ere hil zen. Beste batzuk, geratu ziren gehienak, erbestera joan ziren, eta lurralde desberdinetik hasi ziren euskal kultura nola edo hala berpizten: horixe da Jokin Zaitegiren edo Nikolas Ormaetxea Orixeren kasua, zeinek Gerra ondoko euskara hutsezko aldizkari lehena sortu zuten, Euzko Gogoa.
1.1. Euskararen aurkako debekuak
260 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA Erregimen berriaren aldeko ez ziren komunikabide guztiak, euskarazko egunkaria, aldizkariak eta irratsaio guztiak desagertuta, euskararen aurkako propaganda kanpaina bat antolatu zen. 1.2. Euzko Enda 1939ko urtarrilean Baionan Hego Euskal Herriko erbesteratuek han bildutako Comité Basque de secours aux réfugiés izeneko elkartearen kemenez beren lehen aldizkaria argitaratu zuten: Euzko Enda. Boletín Mensual dedicado a la unión de la raza vasca. Gaztelaniaz, frantsesez eta zertxobait euskaraz idatzita zegoen. José Javier Legiak zuzendua, aldizkari hartan bere lanak argitaratu zituzten, besteak beste, Joxemiel Barandiaranek, I. López Mendizabalek, Jesus Maria Leizaolak, Inazio Eizmendi Basarrik, Errose Bustintzak, Manu Ziartsolo Abeletxek (Euzko eta Egunaren zuzendaria), Joseba Zubimendik (Argiaren eta Donostiako Irratiaren laguntzailea), eta Nikolas Ormaetxea Orixek. Aldizkariaren orrialdeetan hondamendiaren arrastoak nabariak dira: 1.3. Anayak Espainiako Gerra bukatu zen urte hartan bertan, 1939an, erbesteratutako euskal apaizek Parisen aldizkari bat kaleratzeari ekin zioten: Anayak. Correspondance bi-mensuelle des prêtes basques en exile. Lehen zenbakia (guztira sei agertu ziren) 1939ko urtarrilean argitaratu zen. Frantsesez (%90) eta euskaraz idatzia zen. Sinadura gutxi agertzen ziren, hala ere badakigu izen ezagun batzuk hor zeudela: Zirilo Arzubiaga eta Gabriel Manterola, adibidez, biak Jaungoiko-Zalekoak eta Bazkun haren Jaungoiko-Zale eta Ekin aldizkarietan arituak; eta Santiago Onaindia (azken honek frantsesez, besteek euskaraz). Batzuk Frantzian bizi ziren, beste batzuk (Arzubiaga eta Manterola) Ingalaterran. Handik urte batzuen buruan B.B.C.n lan egin zuten, Kanporako Zerbitzuan, lehenak euskarazko irratsaioak eta bigarrenak erdarazkoak egiten, Europa eta Ameriketara aireratzen zirenak. Erbesteko gure bizitza mingotza da. Emengo legeak, lanik ez dauskue laketuten (...). Gure etxetik urrun, lan askori eutsi bearrez aurkitu gara, baña ez gara makal geratu; asnai arteko biotz zindotasuna agertzen jakin dogu (1939ko maiatza, 5. zenbakia, 8. orrialdea).
urriko 1etik 1939ko urtarrilaren 21 arte The Boise Capital News egunkarian larunbatero orrialde bat agertu zen ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz.
1939. urtea arte, Eusko Jaurlaritzak ekintza batzuk antolatu zituen Ipar Euskal Herrian, Frantziako Gobernuaren baimenaz, eta Iparreko diputatu eskuindarren oposizioaz (Ybarnegarayk, esate baterako, Frantziako Ganbaran Euskadiko errefuxiatuak kanporatzea eskatu zuen). Naziak hurbiltzen ziren heinean, errefuxiatuek beste lurralde batzuetara joan behar izan zuten. Gehienak Ameriketara joan ziren. Beyriseko paper asko erre zituzten Eusko Jaurlaritzakoek. Vichyn nazien aldeko Gobernu bat eratu zen, hor Eskualdunak betidanik laguntzen zuen Ybarnegaray diputatua ministroa zelarik. Honek errefuxiatuen aurkako errepresioa hasi zuen (1939an Francoren Gobernua onartu zuten). Euskaldun asko Loirako Departamentura bidali zituzten, 1940an Gurs-eko kontzentrazio-barrutira; Eusko Jaurlaritzaren egoitzak itxi zituzten, eta Euzko Deyaren argitalpena bertan behera utzi zuten (López Adán, 1977: 13). E.A.J.ko partaide gehienak Ameriketara edota Londresera joan ziren. Han Manuel de Irujok delegazio
bat antolatu zuen, Agirre eta beste batzuk New York-era zihoazen bitartean. Batzuk (Alberó eta Landaburu) Parisen geratu ziren. Goihenetxe saiatu zen alemaniarrengandik euskaldunentzako tratu bat lortzen. Bakoitzak bere bidera jo zuen, eta sakabanaketa Espainiako Gerraren ondorengoa baino handiagoa izan zen, garai latzak baino latzagoak.
Gerra Zibilaren ondoren, euskaldun asko eta asko Ameriketara joan ziren. Bigarren Munduko Gerra hasi zenean, beste euskaldun askok ere hara joan behar izan zuten. Ez da beraz harritzekoa euskaldunen prentsaren garapena Ameriketan gertatu izana, batez ere, gaztelania hizkuntza zuten estatuetan. Hor, lehenago ere, XIX. mendeko emigrazioari esker, bazeuden euskaldun kolonia batzuk, aipatutako bi gerra horiengatik hara joandako euskaldunen ezarrera errazago egin zuena. 40ko hamarkadako lehen urteetan arrazoi politikoengatik erbesteratutako euskaldunen prentsaren lehen adibideak aurkitzen ditugu. Eusko Ikaskuntzako partaidea zen Bernardo Estornés Lasak Batasuna izeneko aldizkaria argitaratu zuen Txileko Santiagon 1941. eta 1942. urteen artean. Batez ere kulturazkoa zen, ia dena erdaraz. Euskaraz olerki bat baino ez dugu aurkitu. Hala ere, hemen aipatzen dugu Ameriketara erbesteratuen lehen aldizkaria delako. Estornes Lasak gero euskal kulturarako hainbeste garrantzia izan duen Auñamendi argitaletxea antolatu zuen.
Hurrengo urtean, hau da, 1943an, hasi zen argitaratzen Mexikon Euzko Deya bat, izen berdineko aldizkari batzuk kaleratu baitira XX. mendean. Eusko Jaurlaritzak Euzko Deya hauekin sorrera bultzatu eta babestu zuen, Parisen, Mexikon, Londresen eta beste leku batzuetan. Guztietan, aldizkari abertzale jeltzale informatzaile gehienetan, erdara zen nagusi: batzuetan gaztelania (Mexikokoaren kasuan), beste batzuetan frantsesa (Pariskoan) eta beste batzuetan ingelesa (Londreskoan). Gerra Zibila hasi zenean, sortu zen Parisen Euzko Deya bat, sorta honen lehena. 1945ean berriro hasi zen argitaratzen Parisko hau, eta 1943an Mexikokoa. Pariskoa informatiboagoa
bazen, Ameriketako hau magazin itxurakoa zen, eta ia dena gaztelaniaz idatzia zen. Euskaraz agertzen ziren zatiak normalean Andoni Ruiz de Azua Ogoñopek sinatzen zituen, Gerra aurrean ere hainbat eta hainbat aldizkaritan aritua. Euzko Deyaren erredakzio-burua zen, gainera, eta Jesús de Garriz zuzendaria. Aldizkari osoan bezala, gaiak batez ere euskal kulturari buruzkoak izaten ziren, eta politika gutxi, hori izan baitzen erbestean Eusko Jaurlaritzak argitaratutako aldizkari gehienen jarrera, politikaz, eta batez ere bertako politikaz, ez aritzea. Ohiturei buruzko gaiak, euskarari buruzkoak, eta argazkiak ere aurki zitezkeen orrialde horietan.
Mundu Gerrak behartuta, esan bezala Frantzian errefuxiatuta zeuden euskaldun askok Ameriketara joan behar izan zuten, baina ez bakarrik abertzaleak, komunistak ere bai, esate baterako. Gerra Zibilean komunistek ere beren aldizkarietan euskarari leku bat utzi zioten, orri oso bat kasu askotan. Gerra ondoren ere berdin egin zuten. 1942an Mexikon argitaratzen hasi ziren Alkartu izeneko hilabetekaria. Lehen zuzendaria Secundino Ortega izan zen. 1947. urtera arte kaleratu zen, hasieran Ameriketan, esan bezala, eta II. Mundu Gerra bukatutakoan Frantziako Tolosan, Agustín Ibáñezen zuzendaritzapean garai hartan. Oso handia, egunkari itxurakoa, bost zutabe izaten zituen, argazki ugari, eta mami politikoko testu asko. Euskadiko Alderdi Komunistaren delegazio batek argitaratzen zuen, erdaraz, hala ere beti zatitxo bat euskaraz bazeukan, normalean 3. orrialdean, "Euzkel atala" izenburupean, Egi-zale delako batek sinatua. Aurrerantzean ere, komunistek beren aldizkarietan ia beti euskaraz zertxobait idatzi zuten.
Hego Euskal Herriko errefuxiatuek Iparrean egiten zuten prentsa desagertu bazen ere, bertako euskaldunenak zutik jarraitu zuen, arazo askorekin bazen ere. Azken buruan, lehenagoko pentsamoldearen etekina da, Frantziako kontserbadurismo antirrepublikanoaren eta klerikalismoaren ondorioa. Familia, ondasunean eta erlijioan oinarritua, Eskualduna eta bere atzean zegoen talde ideologikoaren jarrera Europako gatazka belikoen garaian erradikaltasunera jo zuen. Astekariaren azken garaiko zuzendaria Xalbat Arotçarena izan zen; bere aitzindariak bezala, erlijiosoa zen, Baionako Apezpikuak jarria. Lafittek kontatzen duenez, "ideietan izigarri tematsua zen, eta lehenagoko Action Française-ko hainitz orhoitzapen gel-
ditu zitzaizkon, gauzak heien arabera biziki usu jujazten baitzituen" (Lafitte, 1971: 34). Beste aldetik ere, alemaniarren baimenik gabe, ezin zuten papera lortu. Baina, hala ere, arrazoi ideologikoak pisukoak izan ziren. Jarrera hark bultzatu zituen nazien alde jartzera. Gerra ondoren, Frantzia askatuko agintariek Eskualduna debekatu zuten, orain arte euskarazko aldizkarien artean bizitzarik luzeena izan duen argitalpena kaleratzeari utzi behar izan ziolarik. Ordurako, hainbat eta hainbat irakurle galdu zituen Eskualdunak, 2.200 bat bakarrik zeuzkan (kontuan hartu behar dugu unerik onenetan astekariak 10.000 izan zituela). 1883tik 1944rako urte haietan Eskualdunak Ipar Euskal Herriko irakurle gehienak, nekazari gehienak alegia, biltzea lortu zuen. Are gehiago, Hegoan ez bezala indar politiko propiorik ez zegoenez, Eskualdunak pentsamolde finko baten adierazpide ezin hobea izan zen, pentsamolde horri, azken batean Frantzia osoan bezala kontserbadore anti-errepublikanoena, zenbait berezitasun eman zion, pentsamolde eskuindar hori Euskal Herrirako nolabait moldatuz.
30eko hamarkadan sortu zen Aintzina mugimendua, eta Lafittek eta Ustaritzeko seminarioko beste gazte batzuek izen berdineko aldizkaria sortu zuten. 40ko hamarkadan berriro kaleratu zen, taxuera txikiago batekin (lehen egunkari itxura zeukan). Beste aldaketa batzuk ere bazeuden, hala nola zuzendariak, Marc Legasse eta André Ospital (kudeatzailea Jean Duboscq zen, Ustaritzeko Zazpiak Bat taldearen lehendakaria). Piarres Xarritonek ere parte hartu zuen. Gaiak batez ere kulturalak ziren (Aintzinak hasiera batean euskal olerki eta kantuak argitaratu zituen); eta argitaratze-lekua, Donibane Lohitzune (lehen Ustaritzen egiten zen). Laguntzaile gehienak, denak izengoiti bana erabiliz (nagusiek debekatzen omen zieten aldizkarietan idaztea) apaizgaiak ziren (Hernández, 2007: 222).
266 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA Garai latzak ziren ekintza politikoak egiteko, eta kultur ekintzak bakarrik egitea posible zen. Baina, hala ere, zenbait kutsu errebindikazioko ere agertzen zen. Hegoan euskara lantzea erabat debekatuta zegoen; Iparrean betidanik zaila zen euskara irakastea, adibidez. Artean Hazparneko bikarioa zen Piarres Larzabalen hitzaldi baten ondorioz, Eskualdun Gazteen Batasunak eskatu zuen euskararen irakaspena derrigorrezkoa izan zedin eskola guztietan, eta irakasle guztiak euskaldunak izan zitezen. Hala ere, politikoki petainista zen; Pétainek eskatzen zuen deszentralizazioa eta erregionalismotik gertu zeuden; beste lankide batzuk, ordea, abertzaleak ziren, eta Erresistentzian sartu ziren: Piarres Lafitte, André Ospital, Jacques Mestelan eta Piarres Larzabal (Hernández, 2007: 228). 4.2.3. Herriaren sorrera Gazteek bazuten aldizkari bat. Baina gelditzen zen 60 urte baino gehiagotan lorturiko irakurlegoa, Eskualdunaren inguruan bildurikoa hain zuzen. Zenbait euskaldun bikain, hala nola Saint-Pierre, Louis Dassance, Oxobi, Dufau eta Duhour, bildu ziren Ustaritzeko erretorea zen L. Léoni beste aldizkari bat, beste astekari bat, kalera zezala eskatzeko. Orduan zuzendari bat bilatu behar zuten, alemanen aldekoa ez izana. Hautatua Piarres Lafitte izan zen. André Ospital, bigarren Aintzinakoa, kudeatzailea izan zen. Hala ere, zailtasunak bazeuden Herria antolatzeko. Prokuradore batengana joan ziren xedeak azaltzera, eta gero Libérationeko agintariengana. Haiek susmo txarrak zituzten, ez zuten vichysoiserik nahi, eta Baionan eratutako Komitea trabak jartzen hasi zen: "Hasi ziren jakin nahiz baginuentz diru-emailerik, artikulu frantsesik ukanen ginuenetz, nor nahik izkiriatzen ahalko zuenetz gure kazetan", kontatzen digu Lafittek berak. Action Aintzinaren asmo nagusia zera zen: "De connaître et de rassembler tous les jeunes basques ardents (...) eta grouper toutes les activités littéraires, artistiques, culturelles ou sportives, dispersées à travers le Pays basques, et de développer la propagande en faveur de notre mouvement de Renaissance Basque" (1942ko urtarrila, 1. zenbakia). Lehen kontseiluan, besteak beste, denboraren poderioz aski ezagunak bihurtuko ziren gazte batzuk zeuden, gero bide ezberdin samarretatik joan baziren ere: hor zeuden, esaterako, Marc Legasse idazlea eta Pierre Larzabal antzerkigile eta apaiza, gero abertzaletasun erradikalera joan zirenak; eta Michel Labeguerie Kanboko sendagilea, Simun Haran eta Jacques Abeberryrekin batera Enbata mugimendua sortu zuena, gero utzi eta Parisera senatari joan zena, eta euskaldun lehen kantarietako bat izango zena 60eko hamarkadan.
GERRA ZIBILAEN ONDORENGO LEHEN UNEETAKO PRENTSA 267 Française ere aurka zegoen. Dirudienez, denbora hartan bazegoen Sara inguruan beste astekari euskaldun laiko bat ateratzeko asmoa, eta orduan Lafittek eta lagunek are gehiago egin zuten lan Herriaren alde. Lan horretan beste batzuek lagundu zuten, hala nola Guillaume de Hiriart erradikalak eta Lizeoko irakaslea zen Dufos du Rauk. Hala ere, agintariek euskarazko aldizkaria ateratzeko baimena luzatu zuten, lehen baimena Pauetik eta gero Bordeletik etorri behar zela esanez. Azkenean, Lafittek berak Bordelera jo eta baimena lortu zuen. Agintari laikoen baimena lortu ondoren, Elizaren agintariena behar zuten. Baionako apezpikutza berrosatu zenean, etorri berria zen Léon-Albert Terrier apezpikuarengana joan ziren Lafitte, Saint Pierre eta Dassance. Lafitte ezagutzen ez zuenez, ondo zeritzola apezpikuak astekari atera eta zuzentzeari, behin-behineko artezkari moduan bazen ere. Lafittek, aldiz, astekaria Elizaren jabetza ez zela behin eta berriz azaldu behar izan zuen (Hernández, 2007: 235-236). Lafittek berak kontatzen digu zein izan zen hurrengo arazoa: dirua. Berak diru pixka bat jarri zuen, Jean Elissalde Zerbitzarik bi mila libera, eta Telesforo Monzon eta De la Sota hegotarrek ere dirua jarri zuten. Gerra bukatutakoan paper eskasia zela-eta Pleven ministroarengana hurbildu zen Lafitte bere laguntza eske, eta lortu ere egin zuen. Eskualdunaren irakurle guztiek ez zuten ondo hartu Herriaren sorrera; beste batzuek, aldiz, beste izen batekin Eskualduna bera zelakoan mesfidantza agertu zuten. Hala ere, hasiera-hasieratik oso aldizkari ezberdina zela erakutsi zuen: Lafittek berak gogoratu zuen 1945ean Espainiako egoeraz, Euskal Herriko egoeraz eta gizarte-egoeraz oso iritsi ezberdinak mantentzen zituela berak gidatzen zuen astekariak. Vichyko gobernuaren kontrakoa, De Gaulleren aldeakoa eta Erresistentziakoa zen. 4.2.4. Eskualdunaren itzala
Hori dena arazo materialei dagokienez. Bestelako problemak ere bazeuden. Horietako bat, Eskualdunaren itzala. Alde batetik, Herriak Eskualdunaren jarraitzailea izan nahi zuen; beste alde batetik, haren pentsamolde erradikaletik urrundu nahi zuen. Irakurle batzuek Eskualdunaren itzulera espero zuten, eta Herria faltsutzat edo jotzen zuten; agintariek, batez ere Baionako zentsuratzaile ofizialak (komunista) eta prefetak ezin zuten euskarazko astekari katoliko berria begi onez ikusi. Baina gerraren oihartzunak baretuz joan ziren, eta Eskualdunaren irakurle amorratuek laster ulertu zuten astekari zaharra ez zela berriro agertuko. Herriak gauza askotan bere aitzindariaren pausoak jarraitu zituen, eta berriro Iparreko euskaldunen faborea berreskuratu zuen. Lehen hamar urteetan, beti ere Lafitteren lekukotasunaren arabera, 2.000 ale argitaratzetik 10.000
268 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA aletara pasatu zen. Herriaren lehen zuzendariak adierazten digu zergatik lortu zuten, bere ustez, arrakasta hori: Argi dago irakurle gehienak bertako euskaldunak zirela. Gero eta gutxiago, noski. 1971n Pierre Lafitte ez zen oso baikorra. Arrazoi askorengatik: irrati-telebista heldu zen, eta horiekin batera irakurtzeko zaletasuna ere murriztu egin zen, euskaraz zein erdaraz; frantsesezko aldizkari eta egunkariak gero eta gehiago ziren; euskara ez zen irakasten, eta familietan ere, gero eta gutxiago mintzatzen zen; Ameriketan are okerrago: lehenengo irakurleen seme-alabek ez zekiten euskaraz, helbideak aldatzen ziren... Hala ere, Herriak bere betebeharra bete zuen, lehen ere Eskualdunak egin zuen bezala; baina garaiak aldatzen dira, eta euskarazko aldizkaririk zaharrenak ere bere ordaina pagatu behar izan zuen. 4.2.5. Almanakak Atal hau bukatzeko, labur-labur hitz egingo dugu XIX. mendean eta XX. mendeko lehen hamarkadetan euskal kazetaritzan hain garrantzi handia izan zuen aldizkari mota batez: almanakak. Haien kopurua nahiko handia izan zen, eta benetako aldizkarien aitzindaria ere izan ziren. Zinez, ezin ditugu almanakak aldizkaritzat hartu, baina aldi berean ezin dugu beren garrantzia alde batera utzi. Hala ere, kazetaritza finkatu ahala, almanaken pisua gutxituz doa. Horixe gertatzen da euskal kazetaritzan ere. Aztertzen dugun garaian bi almanaka bakarrik daude: Gure Almanaka, Eskualdunaren itzalpean urtero agertzen zena, eta, astekaria desagertuta, Gure Herria Almanaka, Herriari lotua. Astekarien pentsamoldearen jarraitzaileak dira, eta osagarriak. Irakurleria hiritartzen den heinean, genero honen garrantzia murriztuz joan zen. Hala ere, 70eko hamarkadan ere argitaratzen ziren almanaka edo urtekari hauek. Memento batez asko gazte bazoatzia Ameriketara, eta abiatu gabe gehienek abonamendu bat hartzen zuten, harat eta hemengo berrien ukaiteko. Geroxeago, Algeriako soldadoeri eskualdun gaztek pagatzen zioten 'Herria', orhoitgarri bezala. Eta ondoan hainitzek atxiki zuten haren irakurtzeko usaia (Lafitte, 1971).
Munduko II. Gerra bukatutakoan, gauzak nola edo hala bere onera joan ziren. Frantzia berriro aliatuen menpe, Ipar Euskal Herrian bazegoen finkatzerik. Asko eta asko Ameriketara joanak ziren, hala nola Jose Antonio Agirre Lekube lehendakaria bera, New Yorken finkatu zena. Eusko Jaurlaritza berriro bildu zen 1945eko udaberrian, New Yorken bertan. Bilera hartan, dirudienez, esperantzak handiak ziren, eta baten batek esan zuen Euskal Herrira itzulera gertu zegoela. Baina denbora asko falta zen Euskal Herrira berriro itzuli ahal izateko. Jose Antonio Agirre bera erbestean hil zen.
Behin Frantzia Libération-ek askatua, Eusko Jaurlaritzak 1942. urtea arte Parisen argitaratzen zuen Euzko-Deya aldizkaria argitaratzeari ekin zion. Frantsesa eta gaztelania nagusi ziren, hala ere euskarak ere bazeukan lekurik. Hamabostean behin agertzen zen Pariseko Marceau Hiribideko 11. zenbakitik. Lehengo zenbakitzea zuten, beraz esan dezakegu aldizkari bera zela, Gerrak inposatutako etenaldi baten ondoren berriro agertua. EuzkoDeya Eusko Jaurlaritzaren bozeramalea zen.
Esperantzarako bidea irekita zegoen nolabait. 1946an Euzko Alderdi Jeltzalea hasi zen Hego Euskal Herrian berrantolatzen. Europako aliatuekin oso harreman onak mantentzen zituen; baita Estatu Batuekin ere (gogoratu behar dugu II. Mundu Gerran han egon zirela erbesteratuta euskaldun asko). 1946an batzuek han jarraitzen zuten, eta New Yorken euskara hutsezko aldizkari bat argitaratzen hasi ziren. Bere izena Gerra Zibilaren aurrean Donostian argitaratuarena zen, bere ezaugarriak desberdin samarrak baziren ere: Argia.
Hala ere, Argiaren lehen alea, 1946ko apirilekoa, Caracasen argitaratu zen. Lehenengo lau zenbakiak, 1946ko uztaila arte, Venezuelako hiriburuan agertu ziren; beste guztiak, 1946ko abuztuaren 9tik, New Yorken. Han bertan agertu ziren gainontzeko guztiak, guk dakigunez 15 ale guztira, azkena 1948ko azaroan argitaratua.
Gerra ondorengo Argiak eta Gerra aurrekoak ez dira berdinak, izena izan ezik. 1946tik argitaratzen den hau batez ere politikoa da, E.A.J.ren pentsamoldeari jarraitzen diona.
Eusko Jaurlaritzarekin harreman estuak zituen. Normalean, aldizkariak honako atal hauek izaten zituen: "Asmo eta egintzak", "Olertiak", Euskaraz normalean Euskal-Orriya zegoen (aldizkari zortzi bat orrialde izaten zituen), eta bertan denetariko gaiak aurki ditzakegu, gehienak euskarari buruzkoak. Dena den ez dira falta Europari buruzko berriak. Kontinentea pil-pilean zegoen, nazien aurkako epaiak nonahi sortzen baitziren. Aldaketa handiak, dudarik gabe, erbesteratuak zer edo zer egitera bultzatzen zituztenak. 1947ko maiatzaren 1ean greba bat antolatu zen Hego Euskal Herrian, Bizkaian eta Gipuzkoan batik bat. Euzko-Deyak informazio asko eta asko eman zuen, frantsesez batez ere, gaztelaniaz eta euskaraz. "Euzkadi, lenengo arrikada Franko'ri jaurti diona". Eta egia bazen hura izan zela Francoren sistema politikoaren kontra euskaldunek egindako protesta handia. "La huelga del Primero de Mayo", esan zuen Euzkadi [sic] Irratiak, "ha demostrado también que existe un medio incruento para implantar la democracia" (Euzko-Deya, 1947ko ekainak 15, 264. zenbakia). Batzuek diotenez, 20.000 bat pertsonak greba egin zuten (López Adán, 1977: 39).
EUSKAL KAZETARITZA LEHEN FRANKISMOAREN GARAIAN 271 "Euzkotarrak Ameriketan" (Venezuelako, Argentinako, Txileko, Mexikoko eta abarreko berriak), gai politikoak, kulturari buruzkoak, asteko berriak eta denbora-pasak (azken orrialdean). Argazkiak bazituen, eta Amerika osoko iragarkiak ere, euskaldunenak. Harremanak bazituen beste euskarazko aldizkariekin, esate baterako Baionako Herriarekin. Euskal kulturaren aldekoa, 1947an Itzultzaile Batzaldija antolatu zuen. Laster hasi ziren Ipar Euskal Herrian erbesteratutako euskaldunekiko harremanak, eta Ameriketan zeuden asko ere hara joan ziren handik gutxira. Nikolas Ormaetxea Orixeren itzala hasi zen nabari egiten. Ormaetxeak pisuko garrantzia izango zuen 50eko hamarkadan hain eraginkorra izan zen beste euskara hutsezko aldizkari batean, agian Gerra ondorengo inportanteena izan zen Euzko Gogoan. Orixek berak esan zuenez, pauso isil eta zuhurrez jokatu behar zen, erbesteratzea ustez baino luzeagoa izango zelako. 1946an aliatuek eta nazioarteko giro orokorrak jaioterritik urrun zeudenen esperantzak pizten zituzten, baina 1947an Estatu Batuek beren kanpo-politika aldatu zuen, komunismoaren aurka edozein baliabidez jokatuz. Horretarako, Francoren estatua lagun bezala ikusten hasia zen. Erbesteko euskaldunek ulertu zuten Gerra Zibilean hasitako bidea ustez baino latzagoa izango zela. 1.1.3. Alderdi Urte hartan bertan Euzko Alderdi Jeltzaleak beste aldizkari bat kaleratzeari ekin zion: Alderdi. Aldizkari honek bizitza luze samarra izan zuen. Lehen zenbakia Baionan agertu zen 1947ko apirilean. Elebiduna zen, gaztelaniaz eta euskaraz egina (euskaraz bakarrik orrialde bat edo gutxiago agertzen zen). Hasieran, ikertzen dugun garaiko hainbeste aldizkari bezalaxe, mimeografiatua zen, 1949ra arte ez baitzen inprimatu. Lehen zenbakian argi eta garbi zioten nortzuk ziren bultzatzaileak, Alderdi Euzko Alderdi Jeltzalearen buletina zela baieztatuz, "una necesidad advertida por sus dirigentes y señalada en la reunión Consultiva de Donibane Loitzun" (Alderdi, 1. zenbakia, 1949ko apirila). Nolabait, Alderdi Gerra Zibilaren ondoren Hegoko abertzaleek erbestean argitaratutako lehen aldizkaria izan zen Euzko Endaren jarraitzailea zen. Bazegoen, ordea, desberdintasun bat: La atención primordial de aquél [Euzko Enda] se dirigía al 'vasco desconocido' que en tierras lejanas pudiera interesarse rectamente por la suerte trágica de Euzkadi; mientras que éste de hoy -sin excluir aquella finalidad- se dirigirá sobre todo a vascos (...) que en las filas del P.N.V. formaban en Euzkadi peninsular y en sus filas continúan, unos cercanos y otros desparramados por las cinco partes del mundo.
272 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA Dirudienez, berripapera Hegoan ere banatzen zen. Han protestak noizbehinka agertzen ziren. 1947ko Aberri Eguna ez zen bakarrik erbestean ospatu, barruan ere bai. Donostian abertzale batzuek Radio San Sebastián hartu zuten, "que la Resistencia Vasca convirtió por unos momentos en Donostia Irratija" (Alderdi, 1. zenbakia, 1947ko apirila), eta ordu biak aldera euskaraz eta erdaraz Aberri Eguna ospatzera deitu zuten. Prentsa ez zen komunikabide bakarra. Urte hartan bertan, 1947ko apirilaren azken astelehenean, gauez, Londresko B.B.C. irratia hasi zen euskarazko irratsaio batzuk aireratzen. Ingalaterran zeuden apaiz euskaldun batzuk, haien artean Gotzon Urrutia. Gerra aurrean Zornotzako Jaungoiko-Zale eta Ekin aldizkarietan aritua zen. Jaungoiko-Zale Bazkunaren bultzatzaile bat izan zen, beste batzuekin batera, hala nola Ingalaterran ere zegoen Gabriel Manterolarekin batera. Urrutia zen B.B.C.ko kanporako zerbitzuak aireratzen zituen asteroko irratsaio haien arduraduna. Alderdik normalean transkribitzen zituen, "Euzkera irratijan" izenburupean. Lehenago ere, 1946ko abenduaren 20an, hasi zen emititzen Resistencia Vasca delakoaren Euzkadi Irratia, euskaraz eta erdaraz. Euskarazko testu asko Alderdin eta, 1950etik, Euzko-Deyan ere agertzen ziren. Itzultzeko lehen esperantzak baretuta, erbesteratutako euskaldunek beren bizitza finkatu zuten Ipar Euskal Herrian edo Ameriketan. Egitasmoak ere, hasiera batean behin-behinekoak zirenak, iraupen luzeagorako prestatu ziren. Kazetaritzan ere horrek isla nabaria du. 50eko hamarkada hasterakoan, ziklostilean egindako aldizkari batzuek inprentarako pausua eman zuten, horietako bat Alderdi bera. Klandestinitate garai ilunak, hala ere, ez zeuden erabat gaindituta, eta baliabide hori ez zen alde batera utzi erabat. 1.1.4. E.G.I.ren aldizkariak Jeltzaleen artean oso kementsua izan zen Euzko Gaztedi (E.G.I.), E.A.J.ren gazteak. 1945ean hasi ziren argitaratzen Azkatasuna aldizkaria. Jelkide gazteak E.A.J.koak baino erradikalagoak ziren. E.G.I. beti bozeramale bat izaten saiatuko zen. Hala erabaki zuten 1946ko batzarrean. Eta bozeramale hartan, orrialde bat behintzat beti euskaraz. Organo hori urte luzetan zehar Azkatasuna izan zen. Diruzaina Juan Sistiaga zen, eta zuzendaria Julio Sarasua. Euskaraz testu batzuk aurkitzen ditugu, Joseba Zinkunegik, J. M. Leizaolak edo Norberto Tauer txekoslovakiarrak, besteak beste, sinatuak. 1946ko irailean Baionan Eusko Ikaskuntzen Astea egin zen. Euskarak protagonismo gehiena eskuratu zuen: José Zinkunegik "Necesidad de un
EUSKAL KAZETARITZA LEHEN FRANKISMOAREN GARAIAN 273 Euzkera literario unificado. Urgencia del problema. ¿Cómo resolverlo?" izeneko hitzaldia eman zuen; Pierre Lafittek ere, bere Grammaire basque sur le navarro-labourdin litteraire argitaratu berria zeukan, euskararen batasunaz hitz egin zuen. Azkatasunak bere bidea jarraitzen zuen; arazo ekonomikoak ez ziren falta, ordea. 1947an desagertzeko zorian egon zen. Ia urtebete argitaratu gabe egon ondoren, 1949an berriro kaleratu zen, mimeografiatua. Ikusi dugun azken alea 1951ko apirila-maiatza-ekainekoa da. Guztira, 53 ale izan zituen aldizkari honek. Euzko Gaztediarekin ere lotuta zegoen Eutsi!! izeneko aldizkaria. 1949tik kaleratu zen, Parisen, Euzko Alderdi Jeltzalearen gazteen kemenez. Klandestinoa, mimeografiatua, oso txikia, behintzat 1955. urtera arte argitaratu zen, bere aldizkatasuna zein zen ez dakigu. Ia erdia euskaraz idatzita zegoen, gipuzkeraz. Gazte jeltzaleen beste aldizkari bat Ikasle ikasle izan zen. Erdi kulturala, erdi politikoa, ikasturtero ateratzen zen. Euzko Ikasle Alkartasunaren bozeramale klandestinoa zen. 1.1.5. Emakume Abertzale Batzaren Euzko Gaztedi Caracasen beste aldizkari bat argitaratu zen, Euzko Gaztedi izenekoa. Hala ere, lotuago zegoen Emakume Abertzale Batzarekin Euzko Gaztedirekin baino. Venezuelako hiriburuan E.A.B.koek beren aldizkaria argitaratzeari ekin zioten 1948ko ekainaren 8an. Taxuera aldakorra zen. Hasieran 21,5 x 28 zm. zituen, eta mimeografiatua zen. Euskaraz Leiza delako batek, Elgezabal delako batek eta Bernardo Estornes Lasak idatzi ohi zuten. Aldizkari politiko-kulturaltzat har dezakegu. 1950ean inprimatzen ari ziren, baina, arazo ekonomikoak zirela medio, 1951n berriro mimeografiatuta agertu behar izan zuen aldizkariak. 1953an berriro inprimatu zen. Argazkiak eta iragarkiak bazituen. 1954an egunkari itxura handiagoa zuen, bere neurriak 29 x 41 zentimetro izanik. 1959an kolore gorria erabiltzen hasi zen, maketazio berriagoa ere egin zen, beti ere egunkari moduan (hilabetean behin edo bi hilabetetan behin agertzen bazen ere). Guk dakigunez, 1974. urtera arte, irregularki, kaleratu zen. 1.1.6. Beste alderdi politikoen prentsa Jeltzaleek ez ezik, beste talde politikoek ekin zioten berriz ere beren bozeramaleak argitaratzeari. Batzuek Gerra Zibilaren aurreko ereduak berreskuratu zituzten. Acción Nacionalista Vasca delakoak, esaterako, halaxe egin zuen, eta 1946an berriro Tierra Vasca kaleratzen hasi zen. Tierra Vasca batez ere erdaraz idatzita zegoen, baina beti ere euskarari leku bat ematen zioten ("euskel atal" deituriko baztertxoan). Gerra ondoren, esan
274 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA bezala, berdin egin zuten. Garai hartan Tierra Vasca ez zen egunkaria (aztertzen ditugun aldizkarien artean, ez dugu egunkaririk aurkitzen), eta aldizkatasuna aldakorra da: agertzen zen ahal zenean. Lehen zenbakia 1946ko urtarrilean agertu zen, "Boletín de Información de Acción Nacionalista Vasca" azpitituluarekin. Taxuera handiko aldizkaria zen, lau orrialdekoa. Orrialde erdi bat euskaraz zegoen, "Txinpartak" izenburupean, Tximista delako batek sinatua. 1947an hilero kaleratu zen. 1947an aldizkatasuna aldakorragoa bihurtu zen. Gerra aurrean bezala, José Olivares Larrondo Tellagorrik zuzendu zuen, hil arte. 1958an ere argitaratzen zen, Buenos Airesen. Komunistek ere Gerra garaian Euzkadi Roja argitaratu zuten. Gerra ondoren izenburu hori berreskuratu zuten beste aldizkari bat ateratzeko, 1947an. Hala ere, zenbaki garrantzitsuenak 50eko hamarkadakoak dira. Gazte komunistek (Juventudes Socialistas Unificadas) mimeografiatutako aldizkari klandestino bat kaleratu zuten, Gaste'en Alkartasuna, dirudienez Gipuzkoan argitaratzen eta banatzen zena. Nahiz eta izena euskarazkoa izan, ez dago aldizkarian euskarazko testurik. 1.2. KULTUR ALDIZKARIAK 1.2.1. Joxemiel Barandiaranen kultur egitasmoak Aldizkari politikoekin batera, garai hartako kazetaritza mota garrantzitsuena kulturala zen. Erbestean, esan bezala, Gerra aurreko ekintzak berrosatu egin behar izan ziren, politika arloan eta baita kultura arloan ere. Politikoak ez ziren erbesteratu bakarrak; kultura munduan zebiltzanek ere mugaz harantzago joan behar izan zuten, Gerra baino lehen politikan sartuta ez bazeuden ere; baina Francoren erregimenak euskal gauzetan ibiliak "susmagarriak" zirela uste zuen. Horietako bat Joxemiel Barandiaran zen. Gerra hasi zenean, Barandiaran Mutriku portutik untziratu zen Iparrera joateko, 1936ko irailean. Hamazazpi urte iraun zuen bere erbesteratzeak. Madrilen fitxa bat egin zioten, "simpatizante de ideas judeo-masónicas y rojo-separatistas" zela esanez. Miarritzen, Angelun, Baionan eta azkenik Saran egon zen Barandiaran. 1937an hasi zen Iparrean berriro lan egiten. 1938ko apirilean zeuden intelektual batzuk bildu ziren, lanean hasteko: hor zeuden Angel Apraiz, Isaac López Mendizabal, Francisco Javier Landaburu eta Joxemiel Barandiaran bera. Laster II. Mundu Gerra hasi zen eta, nahiz eta Barandiaranek arkeologi lanetan ibili, gauzak zaildu egin ziren. Gerra pasatu bezain laster, Barandiaran Ikuska aldizkaria argitaratzen hasi zen (1993an berriro agertu zen). 1946an izen bereko elkartea sortu zuen, edo berriro martxan jarri zuen esan beharko genuke, ikerketarako erakunde hau Gasteizen jaio baitzen 1921ean. Ikuska, batez ere arkeologian aritzen zena,
EUSKAL KAZETARITZA LEHEN FRANKISMOAREN GARAIAN 275 berehalaxe sartu zen Eusko Ikaskuntzan. Eusko Ikaskuntzaren ekintzak moztu ziren Gerra hastean. 1946an, Iparrean errefuxiaturik zeuden Eusko Ikaskuntzaren partaideek Barandiaran hautatu zuten lehendakari. Ikuska aldizkaria frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz idatzia zen. Hizkuntza nagusia frantsesa zen, eta noizbehinka testuren bat euskaraz agertzen zen. Gehienak Joxemiel Barandiaranenak berarenak izaten ziren. Etnografia eta arkeologia ziren jakintza-arlo nagusiak. Nolabait, Gerra aurrean bere ardurapean argitaratzen ziren Eusko Folklore: materiales y cuestionarios eta Anuario de Eusko Folklore ordezkatu zituen aldizkari berri honek. Hala ere, Barandiaranek erabaki zuen beste gai batzuei buruz ere aritzea, euskal kulturak pairatutako hondamendia zer nolakoa izan zen ezagutzen baitzuen. Eusko Jakintza Gernika-Societé Internationale des Études Basques erakundearen babesean argitaratu zen. Eusko Jakintza Eusko Ikaskuntzak Gerra aurrean argitaratzen zuen R.I.E.V. aldizkariaren jarraitzailea zela esan dezakegu, Ikuska Gerra aurreko Eusko Folklore eta Anuario de Eusko Folkloreren zutabeetan oinarritzen zen bezalaxe. 1.2.2. Gernika Barandiaranen asmoak arlo kulturalean geratu baziren, Gernika taldeak harantzago joan nahi zuen, eta horregatik 1948an izen bereko aldizkaria argitaratzen hasi zen hiru hilabetetan behin: Gernika. Cahiers colletifs de cultur humaniste zuen izena. 1949tik beste azpititulu batez agertu zen: Eman da zabal zazu. Al servicio del humanismo popular vasco. Lehen ikusi ditugun beste kultur aldizkariak bezala, frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz argitaratua zen. Hasieran euskaraz idatzitakoaren portzentaia %10 bazen, urteetan zehar %30ra iritsi zen. Gernika erakundea erbestean sortu zen, eta ez zuen zerikusirik Barandiaranen izen bereko taldearekin. Aldizkarian bertan kontatzen zaigunez, mugimendu hau osatzeko asmoa 1943an sortu zen, baina hurrengo urtean gauzatu zen Donibane Lohitzunen, Gerra aurrean abertzaletasunean eta kazetaritzan ere (Donostiako El Día egunkariaren sortzailea izan zen bera) aritua zen Rafael Pikabeak piztu zuen ideia. Mugimenduak apolitikoa izan nahi zuen. Berehalaxe, baina, arazoak sortu ziren. Gernika mugimenduak honelaxe aurkezten zuen bere burua: "Un movimiento fundamentalmente popular, de carácter pluralista, que en ningún modo responde a las exigencias o imposiciones de una ideología determinada". Abertzaletasun jeltzale dogmatikotik urrundua, Gernikan hasi ziren idazten izen ezagun batzuk: hala nola Inazio Eizmendi Basarri bertsolari eta kazetaria, edota Nikolas Ormaetxea. Iparrekoek (Gavel irakasleak, Etcheverry kalonjeak, Ustaritzeko Sallaberry abateak, Xavier d'Iharce
276 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA Iratzederrek), Ameriketakoek (Tomás de Eguidazu Venezuelako abokatuak, esaterako), eta Hegokoek (Xanti de Meabe, Adolfo de Larrañaga erbesteratuek) idazten zuten Gernikaren orrialdeetan. Aldizkariaren historian zehar, euskal kulturan ezagunak ziren izenak aurkituko ditugu: Juan Thalamas Labandibar, Miguel Astiz, Jean-Pierre Yholdi, Justo Garate, Isidoro de Fagoaga, Isaac López Mendizabal, Piarres Lafitte, Errose Bustintza Mañariko, eta azken urteetan (aldizkariak 1953an utzi zion argitaratzeari) Federico Krutwig euskaltzaina, Andima Ibinagabeitia, Luis Villasante, Norbert Tauer eta Jon Mirande. Aldizkarian kulturaren arlo gehienak aurkitzen ziren: artea, literatura, filosofia, filologia, eta abar. Bere orrialdeetan euskaraz eta euskarari buruzko ikerketak argitaratu ziren. Euskal kulturan garai latzetan mugitzen zirenentzat Gernika izan zen elkargune bat, denetariko ideiak eta iritziak plazaratzeko. Gernika 1953an desagertu zen. Helburuak beteta, Gernikaren 25 aleak euskal ikasketei eta euskal kulturari buruzko erreflexioari seriotasuna emateko ahaleginaren eredu dira gaur egun. 1.2.3. Euskal kulturaren berpiztea Hegoan Gauza horiek guztiak erbestean gertatzen ziren. Hegoan, bitartean, Gerraren hondamendiak gainditu nahian, euskal kulturak pixkanaka, erregimen politikoak ezarritako zailtasun eta oztopo guztien gainetik, berriro ibiltzen hasi nahi zuen. 1936an euskal kulturaren erakundeak desagertu ziren, edo behintzat, ekintzak egiteari derrigortuta utzi behar izan zioten. Eusko Ikaskuntzak mutu geratu behar izan zuen, erbestean zenbait Eusko Ikaskuntzen Kongresu egin baziren ere, eta, ikusi dugun bezala, Barandiaran lehendakari izendatua bazen ere, Hegoan ezin zuen ezertxo ere egin. Euskaltzaindia ere geldirik geratu zen, eta, nahiz eta 1941. urteaz geroztik euskaltzainak berriro bildu baziren ere, oso ekintza gutxi egin ahal izan zuten 1953. urtea arte; bere bozeramalea ere, Euskera aldizkaria, ez zen berriro agertu 50eko hamarkada arte, ia hogei urte kaleratu gabe egon ondoren. Zerbait, ordea, geratu zen. 1940tik Nafarroako Foru Aldundiaren Kultur Kontseiluaren ardurapean zegoen Príncipe de Viana erakundeak izen bereko aldizkaria kaleratzen zuen. Erdara hutsez agertzen bazen ere, euskal ikaskuntzarako arnasa ekartzera etorri zen, euskal kultura itoaldian zegoenean.
EUSKAL KAZETARITZA LEHEN FRANKISMOAREN GARAIAN 279 Berdin egin zuen Real Sociedad Vascongada (betiko idazkera, "Bascongada" alegia, alde batera utzi behar izan zen) de Amigos del País delakoak. Espainiako Consejo Superior de Investigaciones Científicas delakoaren Gipuzkoako delegatu bihurtua, 1945etik bere buletina hiru hilabetetan behin kaleratzea lortu zuen. Bertan euskal testu batzuk, poemak eta literatur testuak, agertzen hasi ziren berriro. Hasiera batean gehigarri moduan, Egan izenburupean. Horren atzean kartzelan urteak eman ondoren euskal ikasketetan aritzea erabaki zuen Koldo Mitxelena zegoen. Ez dugu hemen Mitxelenaren garrantzia azpimarratu behar. Antonio Arrue eta Angel Irigarayrekin batera gehigarri elebiduna argitaratu zuen 1953. arte, eta hortik aurrera, euskara hutsez. Literatur lanak ez ezik, itzulpenak, zinemari buruzko kritikak (Mitxelenak berak sinatuak), liburuen iruzkinak, Euskaltzaindiaren hitzaldiak eta abar agertzen ziren. Oso bitxia eta ezezagun samarra da Chakain aldizkaria. 1947an argitaratu zen Lesakan, sanferminetan. José Emilio Esparza eta Felipe Aldave gazteek egin zuten, erdaraz eta euskaraz. Bi ale agertu ziren. 1.2.4. Euzko Gogoa Kultur argitarapen garrantzitsuenetariko bat, garrantzitsuena ez bazen, Euzko Gogoa izan zen. Jokin Zaitegik 1949an sortua, hurrengo hamarkadan izugarrizko garrantzia izan zuen euskal kulturan eta euskal kazetaritzan. Lehen Guatemalan eta gero Miarritzen, bederatzi urtetan zehar euskara hutsezko argitarapen eraginkorrena izan zen. Zaitegik, euskara hutsezko kazetagintzaren ahulezia ikusita, 1947tik aldizkari berri bat atera nahi omen zuen. Hasiera batean, dirudienez, asmoa Estatu Batuetako Selecciones del Reader's Digest antzeko aldizkari bat kaleratzea zen, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, eta horixe proposatu zion Andima Ibinagabeitiari. 1949an inprimatu zen lehen alea, 1950ean kaleratu zena. Asmo nagusia euskara berpiztea zen. Hasieran, literaturan oinarritzen zen aldizkaria, eta idazle guztien elkargune izan nahi zuen Euzko Gogoak, baita abangoardista edo kritikoenena ere. Jon Mirande edo Federiko Krutwig bezalako idazleak maiz agertzen ziren aldizkarian. Aldizkariak izan zezakeen adoreaz jabeturik, laster euskal kulturako eta euskal politikako lagun asko Jokin Zaitegiren egitasmora hurbildu ziren: Andima Ibinagabeitia, F. Irizar, Sebero Altube, Telesforo Monzon, B. Zapirain, Joxemiel Barandiaran, Jose Antonio Agirre lehendakaria bera Frantziatik, Gotzon Urrutia Ingalaterratik, Jon Oñatibia Mexikotik eta Argentinan zegoen Isaac López Mendizabal, esate baterako. Zailtasunak bazeuden, ordea. Hego Euskal Herritik ere oztopoak: dirudienez, jesuitek ez zuten euskal gauzekin nahastu nahi, eta nagusiek jesuitei agindu zieten euskarazko aldizkaririk, edota "revistas sobre o con contenido euskérico" ez onartzea, eta jaso bezain laster itzultzea. Jesuita
280 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA batzuek ezin izan zuten Euzko Gogoara testurik bidali, nagusien baimenik ez baitzuten. Hala ere, Zaitegik lana kemenez egin zuen. Eta berri on bat jaso zuen: Frantzian argitaratzen zen Oficina de Prensa de Euzkadi (O.P.E.) buletinaren bitartez jabetu zen Nikolas Ormaetxea Argentinara zihoala bizitzera. Hari eskaini zion Euzko Gogoan lan egitea, etxea, janaria eta Caracaserako bidaia ordaintzea. Orixek baietz erantzun eta Jokin Zaitegiren aldizkariari bide berriak zabaldu zitzaizkion. Hurrengo hamarkadan ondu ziren bien arteko lanaren emaitzak. 1.3. HEGOAN, BERPIZTE BIDEA 1.3.1. Euskaltzaindiaren indar berriak Egoerak hala behartuta, Hego Euskal Herrian isiltasun handia zegoen. Baina pixkanaka euskararen inguruko zenbait ekintza egiten ari ziren. 1941etik Euskaltzaindia berriro bizirik zegoen, ekintza guztiak egin gabe bazen ere; "urrats neurtuak", Martin Ugaldek eta Jose Antonio Arana Martijak diotenez (Ugalde eta Arana Martija, 1984: 25). Euskaltzain batzuk hilak ziren, eta lau euskaltzain berri hautatu ziren: Ignacio Mª Etxaide, Nazario Oleaga, Angel Irigarai eta Federico Krutwig. Kurtwigen hautaketa asko kritikatu zuten puristek, bere abizena atzerritarra zelako. 1951n Resurrección Mª de Azkue hil zen, eta Ignacio Mª Etxaide euskaltzainburu hautatu zuten. Kritika gogorrak jasoko zituen, batez ere erbestetik, batzuen ustez frankismoarekiko harremanak bazituelako. Euskaltzaindiak berriro bere aldizkaria, Euskera, kaleratuko zuen 1953an (ale bakar bat, lehengo aurkibideak eta ekintzak adierazten zituena), eta erregularki 1955etik. José Agerre, euskaltzaina, berriz ere hasi zen egunkarietan idazten. Pregón izeneko aldizkarian (Iruña, 1948) olerkiak argitaratu zituen euskaraz; baita El Pensamiento Navarro egunkarian eta Iparreko Gure Herria aldizkarian ere. 1.3.2. Aldizkari erlijioso berriak: Anaitasuna Kazetaritzari dagokionez, R.S.B.A.P.sen buletinaren Egan gehigarriaz aparte, elizgizonak hasi ziren berriro euskal kazetak argitaratzen. Aipamen berezia merezi du frantziskotarren Anaitasuna aldizkariak. Bizitza handiko argitalpena, 70eko hamarkadan ere argitaratzen baitzen. Frantziskotarrek, Gerra aurrean ere zenbait aldizkari elebidun (Aranzazu) zein euskara hutsezkoak (Irugarrengo'en Irakaslea, esaterako) argitaratzen zituzten. 1945ean berriro euskarazko aldizkari bat argitaratzeari ekin zioten, Aita Eugenio Agirretxeren zuzendaritzapean. Hasieran Gipuzkoan bakarrik
EUSKAL KAZETARITZA LEHEN FRANKISMOAREN GARAIAN 281 (Tolosako frantziskotarrek argitaratzen zuten), 1953tik Bizkaian ere agertu zen, Gipuzkoako edizioaren eranskin moduan, Foruko frantziskotarrek eskatuta eta Imanol Berriatuaren zuzendaritzapean. Berehalaxe arrakasta handia lortu zuen, eta 1957an Arratirako edizio bat agertu zen, mimeografiatua. Gerra aurrean bezala, ordenu erlijiosoek garrantzi handia eman zioten kazetaritzari, eta baita tokian tokiko informazioari eta euskalkiei ere. Elizgizonen eragina oso handia izan zen, lehen bezala, Gerra ondoko denboran. Anaitasunaren ondoren, 50eko hamarkadan ordenu erlijioso, parrokia edota banakako elizgizonekin lotutako aldizkari asko sortu ziren: erlijioari buruzkoak, ordenu barrukoak, herriko aldizkariak, apaiz kritikoen organoak... Horiek denak ikusteko aukera izango dugu hurrengo atalean. Anaitusuna, Arratirako edizio mimeografiatua 1948an lortu zuten frantziskotarrek Aranzazu aldizkarian euskaraz zer edo zer argitaratzea. Urte hartan Arantzazuko Egutegia agertzen hasi zen gipuzkeraz, eta 1953an bizkaierazko bertsioa argitaratzeari ekin zioten. Karmeldarrek, beren aldetik, zerbait atera zuten euskaraz El Mensajero del escapulario del Carmen aldizkarian. 1946an, aldizkaria lehen aldiz argitaratu ondoren, "Euskal Atala" abian jarri zuten. Aita Doroteo
282 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA Aretxabaletakoaren ardurapean Eibarren agertzen zen aldizkari honetako euskal testuak bi urtetan bakarrik agertu ziren. Beste aldizkari elebidun bat agertu zen Hondarribian, hango kaputxinoek argitaratua: San Francisco-¡Irugarrendarrak! zuen izena, Irungo Errazkinen inprentan argitaratu eta Carlos de Verak zuzendu zuen 1946ko otsailetik 1954ko irailera. 1.4. IPARREKO PRENTSA 1.4.1. Baionako Oiarzuna, Etchea eta Gazte Oiarzuna Eskualdun emazten kaseta da. Oso aldizkari bitxia, kalitate onekoa, ondo inprimatua, argazkiak bazituen, gehiena euskaraz idatzia zen, eta frantsesez zenbait zati ere agertzen ziren. Emakume euskaldunei zuzendua, kutsu erlijiosoa nabarmena zen. 1947an Iparreko euskaldunek beste bi aldizkari kaleratu zituzten lehen aldiz: Etchea eta Gazte. Lehenengoa euskara hutsezkoa zen, eta 1975. urtea arte argitaratu zen, P. Lahetjuzanen zuzendaritzapean. Baionan inprimatzen zen, hilean behin, eta informatiboa zen. Beti kutsu elizkoia izan zuen. Nolabait, Etcheak Eskualdunaren lema bereganatu zuen, familia zutabe bihurtuz: Eskualdun familien ilhabetekaria zuen azpizenburua. Taxuera handikoa, egunkari modukoa, esan bezala bizitza luzea izan zuen, Herriak beste arrakasta lortu ez bazuen ere. Oiarzuna eta Etcheak bezala, Gaztek oso kutsu erlijiosoa zuen. Baionan argitaratzen zen 1947tik (beraz aipatutako beste aldizkariekin batera agertu zen, ia aldi berean), R. Idiéderrek zuzendua. Eskualdun Gazteriaren Hilabethekaria zen bere azpizenburua. Oiarzunan harrera ezin hobean egin zioten, eta badirudi haien artean, edo bien sostengatzaileen artean, bazegoela harremanik. Denboraren poderioz, Ipar Euskal Herriko kulturan aski ezagunak diren Piarres Xarriton (artean elizgizona) eta Jean Hiriart-Urruty apaizek zuzendu zuten gazte katoliko euskaldunentzako kazeta hau.
EUSKAL KAZETARITZA LEHEN FRANKISMOAREN GARAIAN 285 1.4.2. Elgar, Parisko euskaldunen aldizkaria Azkenik, Ipar Euskal Herrian argitaratzen ez zen beste aldizkari bat aipatuko dugu. Parisen agertu zen, bigarren aldiz, Elgar. Lehen garaia 1934ko uztailetik 1936ko ekaina artekoa da. 1933an Eskualzaleen Biltzarrak baimena eman zien Parisen bizi ziren euskaldun batzuei Frantziako hiriburuan delegazio bat sortzeko. Haien artean Paul de Rocca-Serra Legarralde eta Eugène Goihenetxe zeuden, besteak beste. 1948an berriro argitaratzen hasi zen, eta 1975 arte agertu zen. Eskualzaleen Biltzarraren bozeramalea zen, Journel mensuel des basques de Paris azpizenburua zeramalarik. Gehiena frantsesezkoa zen, %10 euskaraz idatzia zen. Zuzendaria P. Dargaignaratz omen zen, eta Rocca-Serra Legarralde redacteur en chef. Berak adierazi zuen Gernika aldizkarian nola sortu zuten berriro Elgar: 1947ko abenduan Louis Dassancek, Eskualzaleen Biltzarraren presidenteak, proposatu zuen Parisen bizi ziren euskaldun eta euskaltzaleak berriro biltzea, elkarlana berriro hasteko asmoz, are gehiago kontuan hartuz Paris oso hiri garrantzitsua zela. Gainera, Parisera joan ziren euskaldunak laster frantsesten ziren. Horregatik, erabaki zuten Parisen talde bat sortzea, Euskal Etxe bat antolatzea, musika eta dantza-talde bat sortzea, euskara eskolak ("deux cours de basque, élémentaire eta supérieur") eta euskal aldizkari bat, hilabetekari bat, bultzatzea.
1.1.1. Industrializatze-garapena eta aldaketa ekonomikoak
50eko hamarkadan, batez ere Hego Euskal Herrian, aldaketa kualitatibo nabarmen batzuk gertatu ziren ekonomian, politikan eta kazetaritzan. Ekonomian ekintza industrialak areagotu zen batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan, hiritartze-bilakaera bat sortuz alde batetik -euskararen gordeleku zen herri-eremuan ere aldaketa handiak sortu ziren-, eta beste alde batetik Euskal Herritik kanpoko jendetza hasi zen etortzen. Demografiaren aldetik, biztanle kopurua handitu zen: 1950etik 1960ra Gipuzkoan 374.000 biztanletik 478.000 biztanlera pasatu zen; Bizkaian 569.000tik 754.000ra. Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian, guztira, hamar urtetan 310.000 biztanle gehiago. Hazkunde bilakaera hori ez zen berdina izan lurralde bakoitzean; Bizkaian hiriburuaren inguruko zonaldean bildu zen industrializazioa eta biztanle gehienak; Gipuzkoan aldiz bazeuden ardatz batzuk. Araban industrializazioa ez zen hain handia. Eredu batzuk, beraz. Gainera, kontuan hartu behar dugu euskararen presentzia atzera zihoala industrializazio handia zuten lekuetan, etorkin erdaldunen ezarreragatik. Bestalde, euskara gordetzen zuten herrietan ere hizkuntza ez zen nonahi mintzatzen, errepresioarengatik ia familian bakarrik hitz egiten baitzen, eskola eta komunikabideetatik at zegoen hizkuntza. Euskara mantendu eta garatzeko Elizak, lehengo mendeetan bezala, oso betebehar handia izango du. Elizak bultzatuko zuen, neurri handi batean behintzat, ikastolen eta euskarazko komunikabide askoren sorrera. Elizak, edo Elizaren sektore batzuek hobeto esanda, piztuko zituzten erregimenari lehenengo kritikak. Euskal Herriko apaizen kasuan, kritikak are handiagoak izango ziren.
288 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA 1.1.2. Aldaketak kazetaritzan Kazetaritzan ere 50eko hamarkada hau beste garai bat da. Periodizazio guztiak arbitrarioak izaten dira, baina badago arrazoirik 50eko hamarkada honetan desberdintasun batzuk gertatu zirela esateko. Irekitze bat gertatu zen, mamian ez bazen ere, baina lehengo urtetako gogortasuna pixka bat arindu zen. Elizak zerikusirik izan zuen aldaketa honekin. Egoera berri hark bere isla izango zuen euskarazko kazetaritzan, bereziki Hego Euskal Herrian argitaratzen zenean. Euskaraz gauzak argitaratzeko aukera, zaila bazen ere, bazegoen, lehen ez bezala. Hezkuntza munduan gauzak, poliki-poliki, mugitzen hasi ziren. Gerra aurrean egin zen bezala, hezkuntza munduari erantzuna emateko edo, irakurlegoa zabaltzen saiatu zen, eta umeentzako aldizkariak ere argitaratu ziren. Barrutik eta kanpotik euskal kulturaren inguruan zebiltzanak biltzeko ahaleginak egin ziren. 1.2. ALDIZKARI ERLIJIOSOAK 1.2.1. Anaitasuna Imanol Berriatuak sortu zuen gero hain garrantzitsua izango zen hamabostekari hura (hasieran hilabetekaria izan zen). Bi ziren bere helburuak: alde batetik, kristautasuna bultzatzea, garai batean non "prensa den munduaren errege" (1. zenbakia, 1953ko ekaina), eta bigarrena euskara leku guztietan erabiltzera animatzea: "baserrikoak, kalekoak, frabikakoak, unibersidadekoak, futbolezkoak, ziñeskoak, ezkontzazkoak, gaztarozkoak", berri mota horiek argitaratu behar ziren. Horrela, lehen bezala, fedea eta euskara ("euskaldun-fededun" berdintze hori) berriztatzen zuten, baina orain, industrializazioa zela eta, hirira ere joanez. Aldizkariaren atal nagusiak hauexek ziren: lehen orrialdean, Berriatuaren editorial bat, normalean erlijioari edo euskarari buruzkoa. Erlijioari buruzko zalantzak "Esaidazu!" izeneko atalean erantzuten ziren. Beste atal bat "Or, an, emen" izenekoa zen: berri laburrak, gehientsuak erlijioari buruzkoak. Hala ere, berri orokorrak ez ziren falta. Azken batean, Gerra aurrean ere horrelako aldizkari erlijiosoek zuten egitura. Komikiak ere argitaratzen zituzten, atzerritarrak (iparamerikarrak, batik bat), euskarara itzuliak (Felix katua, The Katzenjammer Kids). Umeengan berriro konfiantza jartzen zen. Esan bezala, Anaitasunaren bi argitalpenetan euskalki bana erabiltzen zen: gipuzkera eta bizkaierazkoa. Helburu nagusia euskaldunek hitz egiten bultzatzea zenez gero, hurbilen zegoen euskalkia erabiltzea erabaki zuten. Horrek ez du esan nahi Euskaltzaindiaren aldekoak ez zirenik.
1950-1959 BITARTEKO KOMUNIKABIDEAK 289 1955ean Euskaltzaindiaren babesa lortu zuen, 1957. urte arte Alfonso Irigoien zuzendari zela. 1956ko Euskaltzaindiak Arantzazun egindako bileran hartu erabakiak bete-betean onartu zituzten frantziskotarrek. Are gehiago, hurrengo hamarkadetan, 60eko eta 70eko urteetan alegia, Anaitasuna euskara batuaren defendatzaile porrokatu bilakatu zen. Anaitasuna bizkaieraz, 1953
1950-1959 BITARTEKO KOMUNIKABIDEAK 291 laikoak ziren (Inazio Eizmendi Basarrik aldizkari honetan ere "Nere bordatxotik bildutako sortatxoak" izeneko atala argitaratzen zuen). Bizkaiko idazleek ere bazuten parte hartzerik, 1955etik "Bizkai'ko euskeraz" izeneko atalaz Bitaño eta Manterola arduratu zirelarik. Lehen bezala, hilero kaleratzen zen Zeruko Argia. Bizitza luzea izango zuen Zeruko Argiak, gero informatiboagoa bihurtu zena, hainbat eta hainbat euskaldun kazetarirentzako eskola, 80ko hamarkadan kaputxinoek utzita eta kooperatiba bihurtuta gaur egun ere argitaratzen den Argia bihurtuta. 1958an arazo ekonomikoak zeuden. 5.000 harpidedun bazituen ere, ezin zen mantendu. 1959ean eta 1960an hiru ale baino ez zire agertu, tajuera ezberdinez. Hiru ale solte. Gainera, Gobernuak agindu zuen %30 erdaraz argitaratzea. Ez zuten agindua bete eta debekatu egin zuten. ez zen berriro atera 1963. urte arte. Zeruko Argia, 1950eko hamarkadan 1.2.4. Beste aldizkari erlijioso batzuk Garai hartako aldizkari erlijioso gehienak, aldiz, legalitatean zeuden. 1951n Larreako karmeldarrek Karmel argitaratzeari ekin zioten, egunotara iritsi den aldizkari erlijiosoa. Erlijioari buruzko berriak, batez ere ordenu honi dagozkionak, literatur lanak, olerkiak, bertsoak eta abar agertzen ziren bere orrialdeetan. Nolabait, Gerra aurreko Jaungoiko-Zaleren bideari jarraitzen zioten. Euskaldun amorratuak, behin eta berriro "Ikasi euskeraz"
292 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA esaldia errepikatzen zuten. Hasieratik, Euskaltzaindiaren aldekoak izan ziren. 1959an, S. Onaindiak gehigarri bat argitaratu zuen: Olerti. Urteetan zehar, erlijioarekin zerikusirik duten aldizkariak agertzen hasi ziren: 1952an Eibar, bertoko berriak zekartzana. Iparrean ere elizgizonek beren argitalpenak atertzen zituzten: hala nola, Belloceko Othoizlari. 1954an hasi zen bidea egiten, Xabier Diharceren kemenez. Erlijioari buruzko gauzak, batez ere komentuarekin zuzen-zuzenean zerikusirik zutenak, eta laborantzari buruzko gaiak ere argitaratzen ziren. Hasieran mimeografiatua, 1955etik inprimatu egiten zen. 50eko hamarkadako euskarazko kazetaritza erlijiosoarekin jarraitzearren, aipatu behar ditugu 1955eko bi aldizkari. Bata, kaputxinoena baita ere, Irun da Ondarribiko kaputxinoen irugarren ordenako orria dugu, hango aita Karlos Argaiak zuzendua. Euskara hutsezkoa, erlijioa zen gai bakarra. Besteak Nora? zuen izena, Irun'go Salletarren Nobiziaduko Illeroko Aldizkaria. Lehen zenbakia 1955eko azaroan agertu zen. Lau orrialde zituen. Hango ikastetxearen berriak nagusi ziren. Euskara hutsezkoa zen. Garai hartako beste aldizkari erlijioso batzuetan ere euskara noizbehinka agertzen zen: hala nola Irungo salletarren Destellos Salesianos aldizkariaren euskarazko gehigarria (1952-1954), Gipuzkoa Misionera (1955), Nafarroako Arizkun herriko Elkartasuna. Boletín de la Asociación de la Caridad (1955), Donostiako Santa Maria parrokiak argitaratzen zuen La Voz de la Madren (1955). 1956an Hondarribian Ondarribiko izparrak aldizkaria agertu zen, herriko berrien informatzaile, beti ere gogo eliztarra mantentzen zuelarik. Urte hartan ere Elizarekin, frantziskotarrekin alegia, zerikusi handia zuen beste aldizkari bat, gure egunotara iritsi dena, eta euskal kulturarako ezin garrantzitsua izan dena eta orain ere badena: Jakin, 1956ko urte hartan mimeografiatua eta Yakin izenburupean argitaratu zena. Kultur aldizkariei buruzko atalean aztertuko dugu. 1956an sortutako beste aldizkari hau, aldiz, erabat erlijiosoa dugu: Loiolan kaleratu zen Ekin. Dirudienez, gaur egun beste gauza batzuengatik hain ezaguna zaigun Xabier Arzalluzek zuzentzen zuen. 1956an Loiolan zegoen jesuita. Beste idazleak ere jesuitak ziren: Pillipe Yurramendi, Plorentin Zubiaurre, Joseba M. Agirre, Mikel Etxebarria, Roberto Larrañaga. Ataltxo hau bukatzeko, 1959an argitaratzen hasi ziren bi aldizkari erlijioso aipatuko ditugu: Arnas eta Laiaketan. Arnas Areatzako Sakramentinoen Ikastetxe Nagusian agertu zen. Arnasen idazten zuten, besteak beste, Adorador Goikoetxeak, Kepa Oiarbidek, Jose M. Egigurenek, Paulo Iztuetak, eta beste horrenbeste sakramentinok. Gai erlijioso-teologikoak tratatzen zituzten, euskal literaturakoak ("Lizardi eta 'Itz-lauz'"), euskal kulturakoak, eta berriak. Aldizkatasun ziurrik ez izan arren, gure ustez Arnas aldizkaritzat hartu behar dugu, hauxe baita hain zuzen garai honetako euskarazko kazetaritzaren ezaugarri bat: euskararentzat egoera larria baitzegoen,
1950-1959 BITARTEKO KOMUNIKABIDEAK 293 ondo taxututako aldizkariak ateratzea baino gehiago inporta zuen euskarazko testuak kaleratu eta zabaltzeak. Laiaketan antzekoa da, hasieran behintzat (denboraren poderioz, 70eko hamarkadan Urretxuko Pasionisten Ikastolaren bozeramale bihurtu zen, bertan umeek idazten zutela). Lehenengo alea, mimeografiatua, ikusi ditugun beste guztiak bezala, 1959ko maiatzekoa da. Urretxuko pasiotar gazteek Euskal Akademia bat sortu zuten (sakramentinoen artean ikusi dugun antzeko grina, frantziskotarrek ere berdin egin zuten Yakin aldizkaria ateratzean), eta bere bozeramalea aldizkaritxo hau zen.
1.3. ALDIZKARI POLITIKOAK Erregimenaren aurkako politika kanpotik egin behar zen, hau da, erbestetik. Horregatik, prentsa politikoa atzerrian argitaratzen zen, beti ere barrura begira, zer esanik ez. Garai hartako aldizkari politiko asko, beraz, klandestinoak ziren: tamaina txikikoak (hobeto ezkutatu eta banatu ahal izateko), multikopistaz edo mimeografoz eginak... Beste batzuk, ordez, erbesteratuen artean banatzekoak zirenak, kalitate handiagokoak ziren; Eusko Jaurlaritzaren argitalpenak (Euzko Deya) edota alderdi politikoei lotutako aldizkariak. 1.3.1. Parisko Euzko Deya Euzko-Deya Parisen inprimatzen zuten; baina inprimatutako aldizkaria kaleratzeaz gain, Eusko Jaurlaritzakoek 1950etik mimeografiatutako gehigarri batzuk ere ateratzea erabaki zuten. Parisko aldizkari ofizialaren gehigarrian euskara protagonista izaten zen: euskara irratian, euskara ikastoletan, kristau-ikasbidea euskaraz, euskararen jazarpena, euskarazko aldizkarien berri. Horri esker badakigu Gerra aurrean noizbehinka argitaratu zen beste aldizkari bat berriro agertzen hasi zela: Lan Deya, esaterako, E.L.A. sindikatuaren bozeramalea, 1950eko urrian berriro kaleratu zen. Gehigarri hartaz aparte, Euzko-Deya aldizkarian "Euzkel Atala", orrialde batekoa, agertzen zen. Euzko-Deya Eusko Jaurlaritzarekin lotuta bazegoen ere (jeltzaleak Gobernuan gehiengoa izanik, aldizkaria abertzalea zen), bazegoen beste aldizkari bat, jeltzalea: Alderdi. Aurreko hamarkadan sortua, 1949tik mimeografoa alde batera utzi eta inprentaz argitaratua agertzen da, Julio Jauregiren zuzendaritzapean, hilero, Baiona-Beyriseko Villa Antoinetten bulegoa zeukalarik. Euskararentzat bazegoen lekurik, erdara nagusi bazen ere.
294 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA 1.3.2. Jeltzalea ez zen prentsa Abertzale jeltzaleek ez ezik, beste talde politikoek ere aldizkariak argitaratzea erabaki zuten. A.N.V.k berriro bere Tierra Vasca aldizkaria argitaratu zuen, 1956an. Ameriketan, Mexikon zehazki, non beste EuzkoDeya bat argitaratzen zen, Yakinda Suárez Begoña abertzaleak Euzkadi Azkatuta izeneko aldizkaria argitaratu zuen. Mexikon ere beste abertzale batzuk Euzko Izketa. Diálogo vasco bihilabetekaria argitaratzen hasi ziren 1956ko uztailean. Alderdi politikoetatik at zeuden abertzale batzuek egiten omen zuten, erdara hutsez, titular gehienak euskaraz badaude ere. Informatiboa eta politikoa (Hego Euskal Herriko berri asko zekartzan), argazkiak, kirolak eta bazituen. Bi ale bakarrik ikusi ditugu, biak Madrileko Pablo Iglesias Fundazioan daudenak. Komunistek ere bi aldizkari argitaratu zituzten: Euzkadi Obrera eta Euzkadi Roja. Azken honi oso interesgarria deritzogu. Paper fin-finean egina (Hegora ezkutuan hobeto pasatzeko edo), azken alea (1955eko otsailekoa) euskara hutsez idatzia zen, honako izenburu orokor honekin: Españi'ko komunist alderdiar agerbidea. Españi'aren azkatasuna eta demokratizazioa lortzeko burrukan, eta España'tar erriaren bizibidea osorik obetzeko. Zortzi orrialdeetan Espainiako Alderdi Komunistaren programaren puntuak zehazten ziren, gipuzkeraz.
Abertzaletasunera itzuliz, hamarkada hartan talde batzuk ortodoxia jeltzaletik urruntzen hasi ziren. Hurrengo hamarkadan, talde horiek bereiziko ziren E.A.J.tik, eta E.T.A. sortu zen. 1952an Ekin taldea sortu zen Euzko Gaztedi barruan. 1958an E.A.J.rekiko harremanak, lehengo urteetan anbiguo samarrak, okertu egin ziren, eta 1959ko uztailaren 31n E.T.A. sortu zen. 50eko hamarkadan E.A.J.tik bertatik ahots batzuk altxatu ziren, erradikalizatze bat proposatuz edo exijituz. Esate baterako, 1957. urte inguruan sortu zen Euzko Aberri Alkartasuna edo Frente Nacional Vasco (beste batzuetan Frente de Resistencia Interior). Izen harekin orri solteak agertzen hasi ziren, Aberri Eguna ospatzera bultzatuz. Caracasen bertan, non Andima Ibinagabeitia bizi zen, Frente Nacional Vasco delako hark aldizkari bat argitaratu zuen 1958tik 1962ra arte: Irrintzi. Erri azke baten. Euzkadi'ko azkatasunaren alde. Euskaraz eta gaztelaniaz, erdibana, abertzaletasunean erradikalizatze bat izan zen.
50eko hamarkada euskal kulturaren berpiztearena izan zen. Hego Euskal Herrian, pixkanaka liburuak eta aldizkariak argitaratzen hasi ziren, literatur mundura mugatuak baziren ere. Aldizkarien artean, euskara hutsezko Egan dugu garrantzitsuena. Ikusi dugunez, hasieran Boletín de la Real Sociedad Bere deklarazioan, fronte honek onartzen zituen "las concesiones de circunstancias que el Partido nacionalista vasco, en momentos difíciles para la República española, le hizo a ésta", baina 1958an uste zuten Estatutua ez zela nahikoa, "porque le honra más a la República Española que a nosotros los vascos". Euskara kontuetan ere berdintsu mintzatzen ziren: "Zer da analpabetu izatea? Norbere jatorrizko izkeraz (gurean euzkeraz) ez idazten ez irakurtzen ez jakitea da analpabetu izatea". Europatik zetozen testuak ere nahiko bortitzak izaten ziren: ikusi baino ez dugu egin behar Paristik Jon Mirandek bidalitako "Frantzitar Errepublikaren menpeko erriak" izeneko artikulua (Irrintzi, 4. zenbakia.). Eta Ibinagabeitiak berak "Odol gabeko matxinada" bat proposatzen zuen, egitarau oso bat emanez. Egitarau batez ere kultural eta utopista zen, hala ere abertzaletasunak bide berriak bilatzen zituela erakusten digu.
Vascongada de Amigos del Paísen gehigarria zen, eta gero bere bizitza propioa lortu zuen. Koldo Mitxelenak (laster Antonio Tovarrek Salamancako Unibertsitatean sortu berria zen "Manuel de Larramendi" Euskara Katedra eskaini zion, eta berak onartu egin zuen) eta Manuel Agudek zuzentzen zuten aldizkaria. Hamarkadaren bukaeran, 1959an, beste aldizkari literario hutsa erantsi zitzaion: Olerti. Larreako karmeldar batek, Aita S. Onaindiak, atera zuen, hiru hiletan behin, Karmengo Ordenakoek argitaratzen zuten beste euskara hutsezko aldizkariaren gehigarri moduan (Karmel). Literatur aldizkaria zela esan dugu, baina gehiago zehaztu egin beharko genuke: poesiari buruzkoa, olerkiak bakarrik argitaratzen baitziren, "neurtua naiz itz lauz". Itzulpenak ere onartzen ziren. Euskal kulturan, Paulo Iztuetak dioenez (1981: 172), frontea bikoitza zen: alde batetik, Hegoan Egan zegoen; beste alde batetik, erbestean, Ameriketan hasieran eta Ipar Euskal Herrian gero, Euzko Gogoa. Kulturalki, hamarkada hura ezin inportanteagoa izan zen, eta eztabaidak ere sortu ziren, euskara ereduari buruz esaterako:
Urte haietan Euskaltzaindia berriro lanean hasi zen, eta erbestean euskal kultura mantendu eta sustatzeko ahaleginak egin ziren: 1948an Eusko Ikaskuntzen VII. Kongresua ospatu zen Miarritzen, Barandiaranen Gernika taldeak antolatua, eta 1956an Eusko Jaurlaritzak I. Euskal Batzar Orokorra antolatu zuen Parisen.
Euzko Gogoak bi aro izan zituen: lehenengoa Guatemalakoa, 1950etik 1955era (1953an argitaratu gabe egon zen). Bigarren aroan Miarritzen inprimatu zen, 1956tik 1959ra. Guztira, 44 ale. Taxuera ere desberdina zen: Guatemalan, baliabide tekniko gutxi zeudelarik, neurriak aldakor samarrak ziren, hala ere formatu handian kaleratzen zen. Ipar Euskal Herriko garaian, aldiz, taxuera beti berdina izan zen, neurriak aldiz txikiagoak.
Nahiz eta harpidedun gutxi izan, Euzko Gogoaren itzala handia izan zen. Bere garairik eraginkorrena bigarren hau izan zen. Etxetik gertuago, Andima Ibinagabeitia gabe (Ameriketan geratu zen, Guatemalatik Venezuelara joan zen), betiko zutabeetan oinarriturik ("euskaldunenak egin du, euskera galdu ezkero, euskerak egin baikaitu euskaldun", zioen Zaitegik Miarritzeko lehen zenbakian, 1956ko urtarrilean), adore berriekin ("bagatoz gu, oiu ta irrintzi, euskeraren alde lan egitera, len bezain baikor ta kementsu"), literaturarako joera nagusia zelarik, Euzko Gogoa euskal kulturan zebiltzanentzat ezinbesteko erreferentzia bihurtu zen. Urte haietan literaturaz, filosofiaz (honetan Zaitegi maisua zen), historiaz, erlijioaz eta idatzi zuten askok eta askok. Literatur testuak nagusi ziren, ordea: itzulpenak (Otarriren "Bergili'ren Enea'rena", B. Larraskoetxeak Shakespearen Macbethen itzulpena, esate baterako), euskal eresi zaharrak, belaunaldi berrien lanak (Txillardegiren "Leturariaren egunkari ezkutua", 1956), eta abar agertu ziren bere orrialdeetan.
Euzko Gogoa ia lehendakari Agirrerekin batera hil zen, 1959an; azkeneko alea, 1959ko martxoa-uztailekoa, 1960an inprimatua.
1950-1959 BITARTEKO KOMUNIKABIDEAK 299 1.4.3. Ameriketako kultur-aldizkariak Hamarkadaren hasieran Mexikon beste kultur aldizkari bat argitaratu zen: 1950ean hasi zen kaleratzen Andoni Ruiz de Azua Ogoñopek zuzendutako eta Editorial Vascak argitaratutako Ekin. "Euzkera aldez", bere azpizenburuak zioen bezala, lan egin nahi zuen. Euskara hutsezkoa, bertan, besteak beste, Ruiz de Azuak berak, Jon Adarragak, Yosu Olaizolak, Karla Villanueva euskaldun berriak, Iñaki Larramendik eta Jokin Zaitegik idatzen zuten. Batez ere literatur lanak eta "Euzkal-erriko izparrak" irakur zitezkeen. Zabalkunde gutxi zeukalako, 1950ean bertan utzi zion agertzeari. Ameriketan ere argitaratu zen Euskalduna-El Vasco aldizkaria. Normalean, euskaraz bazeukan orrialde bat. Argentinan agertu zen Euskaltzaleak, euskara hutsezkoa, 1954an. Euskaltzaleak, Buenos Aires, 1954
300 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA 1.4.4. Kultur aldizkari andana berria 1950ean ere berriro agertzen hasi zen Ipar Euskal Herriko Gure Herria aldizkaria, Louis Dassancek eta Jean Saint Pierrek zuzendua. 1939an utzi zion argitaratzeari, eta orain ikertzen ari garen hamarkadaren hasieran frantsesez eta euskaraz kaleratzeari ekin zioten St. Pierrek eta Ipar Euskal Herriko kultur munduan zebiltzanek. 1951n St. Pierre hil zen, Gile Eppherre Gure Herria erakundearen presidente eta aldizkariaren zuzendari bihurtu zen. Aldizkariak Ipar Euskal Herriko kultura, ekonomia eta ohiturei buruzko ikerketa eta artikulu asko argitaratu zituen, seriotasunez, zuzen eta artez. Horrela, 1939an moztutako bideari jarraitu zioten. Euskal ikasketak berpiztuz zihoazen. Hego Euskal Herrian, berriro Mitxelenaren kemenez, argitaratzen da lehen aldiz Donostian Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo. Nolabait, euskara berriro sartzen zen goi mailako kultur munduan, errepresio frankistaren garai gorrienen ondoren. Urte bat lehenago, 1953an, agertu zen Gerra ondorengo Euskaltzaindiaren bozeramalearen lehen zenbakia: Euskera. Hala ere, ez zen berriro agertu 1956. urte arte, handik aurrera erregularki agertuz gure egunetara arte. 1953an hasi ziren Gipuzkoako Foru Aldundian euskarari buruzko hitzaldi batzuek, antzinako euskal idazleak gogorarazteko, Aingeru Irigarai euskaltzainak antolatuak. Euskaltzaindiak, gainera, idazle zahar batzuen liburuen berrargitalpenak prestatzen zituen: Axular, Etxepare, Oihenart... 1956an Euskaltzaindiak abiada berri bat hartu zuen. Urte hartan egin zen Arantzazuko bilera, eta 1959an Bilboko Batzarraren ondorioz zera erabaki zen, "euskararen baitan sustraituriko hitzak euskal hitztzat jo behar direla" (Ugalde eta Arana Martija, 1984: 27). Batasunerako bidea prestatzen hasia zen, eta hurrengo hamarkadan burutuko ziren Mitxelenak, Villasantek eta beste batzuek erakutsi zituzten ideiak. 1956an ere frantziskotarren kultur aldizkari oso eraginkor bat argitaratu zen: Yakin, geroxeago Jakin izena hartu zuena, eta gaur egun ere argitaratzen da, orain frantziskotarren ardurapean ez bada ere. Aurreko atal batean ikusi dugunez, elizgizonen artean euskal kultura eta hizkuntza berpizteko nahia piztu zen. Jakin horretarako jaio zen, eta goi-mailako aldizkari izan nahi zuen. Apalki hasieran, beste aldizkari asko bezala, mimeografiatua egiten baitzen Arantzazun.
1950-1959 BITARTEKO KOMUNIKABIDEAK 301 Iñaki Baztarrikak, Yon Balerdik, Iñaki Bereziartuak, Fernando Mendizabalek, Joakin M. Sueskunek, Xabin Berasaluzek, Ixidor Bastarrika, Imanol Urbietak, J.M. Osak eta beste batzuek euskaldunei beren emaitzak eskaintzen zizkieten. Aldizkari irekia, frantziskotarrek ez ezik sakramentinoek (esate baterako Luis Mari Mujikak, artean Areatzako komentuan zegoena) eta beneditarrek ere idazten zuten. Beste elizgizonentzat nahiz laikoentzat irekita zegoen Yakin: Urrestarazuk, Ibinagabeitiak, Patxi Altunak, adibidez, beren testuak argitaratu zituzten aldizkarian. Teologiaz, filosofiaz, historiaz, literaturaz idazten zen, elkarrizketak ere agertzen ziren... astronautikaz ere idatzi zen Yakinen. 50eko hamarkadan Jakinen lehen garaia da. Mimeografiatua kaleratu zen 1959. urtea arte, 60ko hamarkadan inprimatua argitaratu zen, beste aro berri batean sartuz. 1.4.5. Hezkuntzari buruzko aldizkariak Hezkuntza munduan ere gauzak mugitzen hasiak ziren. Ipar Euskal Herrian Euzko Ikasle Batza elkartu zen berriro, eta jeltzaleengandik gertu zeuden gazte haiek 1957.-1958. urteetan Ikasi izeneko aldizkaria kaleratu zuten. Aldizka kaleratzen ziren "koaderno" batzuk dira. Lehenengoa (1957koa) euskara hutsez agertu zen, bigarrengo aldiz erdara hutsez. Honako sailak izaten zituen: Kristiñau Sailla, Euskera salla, gizarte-arazo salla eta demokrazi salla. Bi ale bakarrik argitaratu ziren. Iparreko euskaldunek Ikas aldizkaria argitaratu zuten, 1959an. Hiruhilabetekaria zen, Ikas elkarteak sortua ("créée pour l'enseignement régional dans les écoles du Pays basque"). Elkarte hura Baionako Musée Basque-ren inguruan bildu zen. Bi gerente zituen, horietako bat Pierre Lafitte. Euskara ikasteko koadernoak dira, aldizkari didaktikoa azken batean. 1.4.6. Dantza taldeko aldizkariak Azkenik, Bilboko Bizi nai aipatuko dugu kultur aldizkarien artean. Hamarkada hartan, dantza eta musika taldeak sortu ziren Hego Euskal Herrian, ohitura zaharrari eutsiz. Gazte abertzaleak biltzeko zeregina ere bete zuten, euskal kolektibitatearen sozializazioa nolabait bilatuz. Euskaraz gauzatxoren bat bakarrik agertu ziren. Tirada ere murritza zen: 100-150 bat ale, antza denez. Errepresioari aurre egiteko, Elizaren babesean zenbait ekintza kultural, abertzaletasunarekin lotuak, loratzen hasi ziren pausoz pauso.
302 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA 1.5. IPAR EUSKAL HERRIKO PRENTSA Ikertzen dugun garaian, Ipar Euskal Herriak 180.000 bat biztanle zituen. Haietatik 77.000 bat euskaldunak ziren. Ekonomikoki, nekazaritza nagusi zen. Industrializazioa oso txikia zen, Hegoan ez bezala. Beraz, ezberdintasunak nabariak ziren. 1.5.1. Herria Herriak irakurleria handia lortu zuen. Gaur egun ere astero argitaratzen da. 50eko hamarkadan euskara hutsezko astekaria bere gailurrean zegoen (euskaraz %90 zegoen, frantsesari txoko bat utziz Frantziako legea errespetatzeko). 1956an eta 1957an, esate baterako, argazki ugari zituen, egunkari itxura baitzuen. Egitura ere egunkariarena dugu: 1. orrialdean denetariko berriak, batez ere nazioarteko edo Frantziakoak. Ezkerreko partean, bi zutabetako titular korritu baten pean, So-Egile delako batek sinatutako iruzkin bat zetorren (ziur aski Lafittek berak egina). Nazioarteko gertakariek leku handia betetzen zuten lehen orrialdean. Gipuzkoatik (izen bereko kronika zen) noizbehinka bidaltzen zuen Aspaldiko delako batek azken orrialdean argitaratzen zena. Baita Txillardegik ere, oso noizbehinka egia esan. Arabatik ere noizean behin (Urrestarazuk idatziak?) testuren bat iritsi zen. Eskualdun Biltzarrari buruzko berri asko aurki ditzakegu. 2. eta 3. orrialdeetan, Eskualduna egiten zen bezala, Zuberoako, Lapurdiko (bereziki) eta Nafarroa Behereko berriak datoz. Laborarien gaiak ere, ohikoa zenez, 4. orrialdean agertzen ziren. Tokian tokiko berri haiek, oso laburrak, argazkirik gabe agertzen ziren. 4. orrialdean frantsesezko testuak, Frantziako berriren bat, eta Gipuzkoa eta Arabatik etorritako berriak, esan bezala. Azken buruan, Eskualdunaren egitura (berak ere lau orrialde zituen, egunkari itxura eta tamainakoak) mantentzen zuten, pentsaera arinagoa bazen ere, beti ere Fedea-Euskara-Nekazaritza hirukotea oinarria zelarik. Garai nahasiak, hala ere, Frantziak Aljeriaren aurkako gerra mantentzen baitzuen. Eta Herriak arazoren bat izan zuen. "Tribune Libre" izeneko artikulu sortan Pierre Larzabalek kritika batzuk bota zituen, eta berehalaxe Herriak, bere betiko zuhurtziaz, egoera lasaitu egin behar zuen:
1950-1959 BITARTEKO KOMUNIKABIDEAK 303 Herria zen, garai hartan, euskarazko kazetagintzan aldizkaririk aurreratuena. Hori arrazoi batengatik zen: Hegoan garapenerako aukerak moztuta zeuden Gerraz geroztik, eta 1937an gogoratu behar dugu Iparrak astekari bat zeukala (Eskualduna), Hegoan euskara hutsezko egunkari bat eta astekari asko (Eguna, Argia, Ekin) argitaratzen ziren bitartean. Hegoan pentsamolde propioa politikan gauzatzeko bazegoen alderdi bat baino gehiago (E.A.J., P.N.V.), Iparrean, Frantziako egitura zentralistak oso baldintzatuta, indar politiko propiorik ez zegoenean. Mantendu zuen euskaldunen kohesioa eta euskaraz baino ez zekiten askorentzako komunikabide bakarra izan zen, informatiboa eta garai berrietara ahal zen heinean egokitua. Baina garai berriak, frantsesezko hezkuntzak, komunikabide berriek (irratiak, telebistak), Herriaren garrantzia murriztu zuten hurrengo hamarkadetan. Hala ere, esan bezala, euskarazko astekariak bizirik jarraitu zuten, astero Iparreko euskaldunengana iritsiz. 1.5.2. Ameriketarako prentsa: Sor Lekua Iparraldeko prentsari buruzko atal honetan, azkenik, ikusi ez dugun aldizkari bat aipatuko dugu: Sor Lekua. 1955eko Euskera aldizkarian aipatua, N. Alzolaren liburu, aldizkari eta edonolako euskarazko argitalpenen zerrendan, bertan esaten zaigu Ameriketan bizi ziren Iparreko euskaldunei zuzendua zela, bere jaioterriko berriak igortzea baitzuen helburu. Baionan argitaratzen omen zen. Aldizkari hark bazeukan aitzindaririk, XIX. mendetik Ameriketako euskaldunentzako aldizkariak (gehienak bizitza laburrekoak) argitaratzen baitziren (Gure Izarra). Kanpoko ezaugarriak garai berrietara moldatzen baziren, Iparreko euskal prentsaren ezaugarriak aspaldikoak ziren. Jamais HERRIA n'a eu une politique coloniale contrire ˆ la presence de la France en Afrique du Nord [...]. Du rest, Herria a publi bien d'autres points de vue sur la question algerienne: car notre journal n'a rien de sectaire, quoi qu'en disent ceux qui ne le lisent pas [...] (Lafitte, P.: "A nos lecteurs", Herria, 1957ko ekainak 27, 359. zenbakia, 1. orrialdea).
1950-1959 BITARTEKO KOMUNIKABIDEAK 305 1.6. TOKIAN TOKIKO ALDIZKARIAK Hegoan sortu zen beste fenomeno bat, aitzindariak ere bazituena (eta erdal kazetagintzan eredu asko), hurrengo hamarkadetan garapen izugarria izango zuena, euskaraz bereziki: tokian tokiko prentsaz ari gara, herrietan bertako biztanleentzat egina. Gerra aurrean bazegoen tokian tokiko aldizkaririk: 30eko hamarkadako Arrati'ko Deya haietako bat zen. 50eko hamarkadan, batez ere Elizaren (herriko parrokiaren) babesean, gazte jendea hara hurbildurik, horrelako kazeta mordotxo bat aurki dezakegu. 1.6.1. Gipuzkoako aldizkariak Kronologikoki, Eibar dugu lehena. 1952an hasi zen, eta 1956an bigarren garaiari hasiera eman zion. Erdaraz eta euskaraz (beti orrialde bat behintzat) idatzita zegoen, hango apaiza zen Pedro Etxebarriak zuzendua. 1956an agertu zen Hondarribian Ondarribi'ko Izparrak. Acción Católicako gazteen bilera batean, Hondarribiko apaiza zen Joseba Ormazabali bururatu zitzaion atzerrian zeuden neska hondarribitarrentzako aldizkaritxo bat kaleratzea (neska gehienak Congregación de las Hijas de María-ko mojak ziren). Makinaz idatzi eta gero mimeografoz kopiatutako orri batzuk ziren, gero neska haiei bidaltzen zitzaizkienak. Baina laster, herrian bertan banatu zen aldizkaritxoa, bertako berri asko, irakurlearentzat oso gertuak, baitzekartzan. "Noticiario trilingüe, que aparece cada quince días y se parece poco a una hoja parroquial", zioen Ormazabalek, "es un diario de cuanto acontece en Fuenterrabía". Mugatik hurbil, euskaraz, erdaraz eta noizbehinka frantsesez ere agertzen zen. 1959ko ekainean agertu zen azken alea. 1.6.2. Bizkaiko aldizkariak Bizkaian ere horrelako aldizkari batzuk agertu ziren. 1957ko urtarrilean plazaratu zen Etxebarria-Barinagako Gure Erria, mimeografiatutako orri bat: Etxebarriko eta Barinagako berriak (jaiak, ezkontzak, futbolari buruzko berriak, eta abar) zekartzan. Baita kontu zaharrak ere. 60ko hamarkadaren atarian, non tokian tokiko aldizkariak askoz gehiago garatu ziren, Zornotzan beste aldizkari lokal bat agertu zen. 1959an argitaratzen hasi zen Sirimiri zornozano, hango parrokiako gaztediak aterea. Hura ere mimeografiatua zen, hilabetekaria, euskaraz (%25) eta erdaraz, (bosgarren zenbakitik, 1. orrialdea beti euskaraz agertu zen). Gernikako Brisas Guerniquesas aldizkarian oinarritu zen.
306 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA 1.7. NEKAZARITZARI BURUZKO ALDIZKARIAK 1.7.1. Artzai Deya Arlo honetan ere Gerra aurreko kazetagintzan ditugu ereduak. Nekazaritzari buruzko aldizkariak (industrializazioa gero eta gehiago aurreratzen zen lekuan) hamarkada hartan ere mantendu ziren, eta beraietan euskarak zeregin garrantzitsua izan zuen. Aipatu baino ez ditugu egingo: lehenengoa Lekarotzeko Artzai Deya dugu, hango kaputxino batek, aita Bonabentura Oyeregik, argitaratua Baztango eta Bidasoaldeko aizkolari eta artzainentzat. Ez dugu alerik ikusi, hala ere badakigu 1953an agertu zela. Hamabostekaria zen, euskara hutsezkoa, mimeografiatua. Ziur aski, 1956an ez zen agertu, ez baitu Alzolak urte hartako bere erroldan aipatzen. 1.7.2. Luberri R.S.B.A.P.en Boletinaren eranskin edo gehigarri moduan (Suplemento rural del Boletín de la R.S.B.A.P. zuen azpizenburua), aldizkari independientetzat hartu badugu ere (buletina bera eta aldizkari honen itxurak ezberdinak ziren oso), Luberri 1954. eta 1955. urteetan argitaratu zen Donostian, Gipuzkoako nekazarientzat. Elebiduna zen (%40 euskaraz agertzen zen). 1.7.3. Goiz Argi Iraunkorragoa izan zen Goiz Argi. Urte askotan argitaratua, hemen bakarrik 1958.-1959. urteetako aleak aipatuko ditugu. Lehen urtean txikia, euskara hutsez, gero askoz ere handiagoa, euskaraz eta erdaraz, gaiak beti nekazaritzari buruzkoak ziren, noizbehinka bestelako berriak bazekartzan ere. Arantzazuko frantziskotarrek argitaratzen zuten, argazkiekin, bi tinta erabiliz (beltza-gorria, urdin-beltza). Hasiera batean, Aranzazu aldizkariaren gehigarria zen, baina gero, "baserriak erakusleen bearra daukala ikusirik, asi genduan lengo urtean 'Baserriaren laguna' izena zuan atal berri bat gure illero ontan", eta "zortzi orriko illerokotxo bat ateratzea erabaki degu" (GoizArgi, 1. zenbakia, 1958ko urtarrila-otsaila). 1959an aurrera pausu bat eman nahi izan zuten, eta "GOIZ-ARGI'k baserritarrena ez ezik, euskaldun guzien errebista izan nai luke, euskaldun guzien periodikoa balitz bezela". Beti nekazaritza gaiak ukitu arren, "euskaldun guziak ulertzeko eran", 60ko hamarkada hastear zegoelarik "kaletar eta baserritarren arteko artu-emanak estutu nai lituzke GOIZ-ARGI'k" (Goiz-Argi, 1959ko urtarrila), agian industrializazioak berarekin batera zekarren hiritartze-prozesuaz jabeturik.
1950-1959 BITARTEKO KOMUNIKABIDEAK 307 1.8. HAURRENTZAKO ALDIZKARIAK 1.8.1. Iparreko Pottolo Gerra ondoren, lehenago Hegoan komiki asko kalera irten baitziren, haurrentzako prentsan Iparreko euskaldunek lehen pausua eman zuten. Egoera hobeagoa zen beraientzat: nahiz eta euskara hezkuntza ofizialetik at beti egon, Hegoan errepresioak galarazten zuen edonolako euskarazko aldizkaririk argitaratzea. Iparrean, aldiz, Herriak haurrentzako gehigarri bat ateratzea erabaki zuen: Pottolo. Eskualdun haurren agerkaria. Journal des Enfants Basques zuen izena. Batzuetan astekariaren neurriko orri bat zen, beste batzuetan txikiagoa. Hiru kolorez egina (gorria, beltza, berdea), umeentzako testuak eta haurrek berek egindakoak zekartzan. Noizbehinka ere komiki-tira bat argitaratzen zuten, itzulia. Pottolo. Eskualdun Haurren Agerkaria
308 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA 1.8.2. Hegoko aldizkariak: Umeen Deia Hegoan ez zen komikirik argitaratu (Gerra aurrean ere, Txistu eta Poxpolinen esperientziak, diru aldetik, txarrak izan ziren). Aldizkari batzuetan, ikusi dugunez, komikiak argitaratzen ziren: Anaitasunan Ameriketako komikiak, euskarara itzuliak, agertzen ziren; Zeruko Argiakoak, aldiz, kaputxinoek berek egindakoak (Oterminek marrazten zituen) izaten ziren, antzinako erara, hau da, balloon edo globorik gabe, haien ordez didaskalia edo marrazkien azpiko testuak jarriz. Garai hartako haurrentzako aldizkaririk garrantzitsuena Iruñean apaiz batek, Felipe Murietak, argitaratzen zuena izan zen. Umeen Deia (hasieran Umien Deia) 1959an agertzen hasi zen. Urte hartako ekainean sortu zuen Murietak zazpi urtetan zehar zuzenduko zuen aldizkari hori. Guztira, 65 ale, bakoitzak lau orrialdekoa. Euskararen egoera larriaz kezkaturik, Felipe Murietak erabaki zuen haurrentzako aldizkari bat ateratzea, ez aldizkari filologiko edo literariorik, euskarak bizirik iraun zezan hizlari gazteen artean. 1959ko maiatzaren 17an, Etxalekun egindako euskal jaialdi baten ondoren, Murietak Nafarroako Príncipe de Viana Instituzioko Pedro Diez de Ulzurruni proposatu zion, eta handik aurrera urtero 5.000 pezeta jaso zituen diru-laguntza moduan. Euskaltzalek sostengatua (Murietak dohain banatu nahi zuen umeen artean), aldizkariak umeek berek idatzia izan behar zuen.
Ikusi ditugu B.B.C.ko euskarazko irratsaioak, Gotzon Urrutiak eginak eta Alderdi aldizkarian argitaratuak. Radio Francek, aldiz, ez zuen euskarazko irratsaiorik emitituko 50eko hamarkada arte. 1958an behintzat, Paristik bi irratsaio aireratu ziren, Hipolito Irigoyen eta Pedro Aranburu jeneralari buruzkoak (biak Argentinako presidenteak izan ziren). Buenos Airesko Tierra Vasca aldizkarian transkribituta daude, "Euskera" izeneko atalean, 1958ko irailaren 15ean eta azaroaren 15ean.
Aipatu ditugu Euzkadi Irratiko saioak, Parisko Euzko Deyan argitaratuak. Euzkadi Irratia 1947an sortu zen, Eusko Jaurlaritzaren bultzadaz, eta 1950ean egunero bi aldiz behintzat bere irratsaioak, erdarazkoak zein euskarazkoak, aireratzen zituen. Zortzi urtez Paristik Euzko [sic] Jaurlaritzak Donibane Lohitzunera bidaltzen zuen buletina irakurtzen zuten. Horretaz aparte, gero Euzko Jaurlaritzaren informazio eta propaganda arduradun bihurtuko zen Jose Rezolak iruzkin batzuk idazten zituen. Guztira, ordu erdi egunero, horietatik lau minutu euskaraz. Euskarazko irratsaio askoren testua ezagutzen dugu Euzko-Deyaren gehigarriari esker, zenbaki guztietan argitaratzen baitzituzten. Urte hartan sortu zen Euzkadi-Irratiaren izparringija edo berripapera argitaratzeko asmoa, "euzkel-irratikixunak bertan jarri ta euzkeldun guztijak jakin-erazoteko, Euzkadi-barruko euzkaldunai" (Euzko-Deya, 1950eko martxoak 15, 321. zenbakia, 12. orrialdea). Guk dakigunez behintzat, ez zen inoiz buletin hura argitaratu, eta euskarazko testuak, esan bezala, Euzko-Deyan agertzen ziren. 1954an, Mitterrand Barne-Ministroa zelarik, Mugerreko Euzkadi Irratiaren egoitza itxi egin zuen Frantziako Gobernuak, Francoren presioak zirela eta. 1.9.3. Gipuzkoako irratien programak: La Voz de Guipúzcoa eta Radio San Sebastián 50eko hamarkadako azken egunetan hasi ziren Donostiako La Voz de Guipúzcoatik irratsaioak aireratzen. Radio San Sebastiánek ere zenbait gauza euskaraz egiten zuen. 1958an, esate baterako, larunbatero, arratsaldeko 20etatik 20.30etara nekazaritzari buruzko irratsaio bat emititzen zuen. La Voz de Guipúzcoak, bere aldetik, astelehenero eta ostiralero aireratzen zuen euskal irratsaioa. Han zebiltzan Maria Dolores Agirre, Manu Oñatibia eta Inazio Eizmendi Basarri, besteak beste. Hiru ordu laurdeneko programak izaten ziren, arratsaldero 20.15etatik 21etara. Igandeetan Baionatik meza transmititzen zen, frantsesez, predikua edo pronua aldiz euskaraz. Radio San Sebastián-ek, Gerra ondoren euskal saio batzuk egin zituenak, Arantzazuko meza aireratu ohi zuen. Tolosan, Nemezio Etxanizek dioenez (Zeruko Argia, 1958ko uztaila, 55. zenbakia, 120. orrialdea), astean hiru aldiz zerbait egiten zuten euskaraz. Izaskun Ugarte izan zen hizlaria eta arduraduna. Astearteetan, ostegunetan eta larunbatetan egiten ziren irratsaio haiek, 14etatik 14.15era (laurdeneko irratsaioak, beraz).
Joan Mari Torrealdaik gogoratu duenez, 60ko hamarkadan "gertakarien zaparrada izan zen": euskal idazleak Ermuan eta Baionan bildu ziren, Gabriel Arestik bere lehen liburuak argitaratu zituen, Euskaltzaindiak Arantzazuko bilera egin zuen, Durangoko liburu-azoka lehen aldiz antolatu zen 1965ean, eta, Rikardo Arregi bezalako figura garrantzitsu eta gazteen eskutik, euskal kazetaritza loratu zen. Zeruko Argia hiru urte egon zen agertu gabe, 1960tik 1963 arte. Martxoan Agustin Ezeizak hartu zuen bere zuzendaritzapean, astekari independientea eta pentsamolde zabalekoa egiteko asmoz. Jende berria iritsi zen: Carlos Santamaria, Jose Migel Zumalabe, Jose M. Lasarte eta Jose Salegi, adibidez, idatziz eta dirua jarriz aritu ziren. Beste batzuek jarraitzen zuten, Inazio Eizmendi Basarrik adibidez, bere betiko "Nere bordatxotik bildutako sorta" idazten. Kazetari berriak hurbildu ziren: Rikardo Arregi, Xabier Gereño, Gabriel Aresti, Luis Alberto Aranberri Amatiño, Joxe Azurmendi, Ramon Saizarbitoria, Edorta Kortadi, Xabier Lete, Anjel Lertxundi esaterako. Pixkanaka orrialde kopurua gehituz joan zen: hasieran sei, gero hamabi eta azkenean 75. Euskara batua proposatu zenean, Zeruko Argiak besterik gabe onartu zuen. Garai hartan hasi zen aldizkaria, erlijiosoa izateari utzi gabe, newsmagazine bihurtzen. Zeruko Argiak batez ere Gipuzkoan zuen eragina; Bizkaia Anaitasunaren eremua zen. Imanol Berriatuak 1953an sortua, hainbat aldaketa gertatu ziren aldizkarian urte haietan. 1957etik 1966 arte Arantzazuko teologoek zuzendu zuten eta taxuera handitu egin zen. 1967etik 1969 arte Joan Azurmendik eta Imanol Berriatuak zuzendu zuten. 70eko hamarkadan indartu egin zen. Hala ere, 1973an isilaldi bat gertatu zen, Zelaieta zuzendariak dimisioa aurkeztu ondoren. Gero Jakinetik zetozen batzuek hartu zuten, Joseba Intxausti buru zela. Gipuzkoan Goiz Argi sortu zen, Jose Antonio Garateren ekimenez. Erlijiosoa zen, gipuzkeraz idatzia, baina zenbait tarte eskaintzen zien beste
314 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA gai batzuei, batez ere baserriko gauzei, hasiera batean Aranzazuko gehigarri bat baitzen. Zeruko Argiaren iragarki bat 1970eko hamarkadan Ez zion, hala ere, gainontzekoek beste orrialde eskaini politikari. Besteak baino tradizionalagoa zen, eta ezaugarri hori areagotu zen gero trantsizio garaian. 1970ean Donostiara joan eta aro berri bati hasiera eman zion aldizkariak. Kardaberaz taldeko batzuk sartu ziren eta laikoen eskuetan gelditu zen argitalpena. 1970ean Bilboko Agur hilabetekaria sortu zen, gero hilabetekari eta astekari bihurtu zen. Eskuinekoa zen, eta euskara batuaren aurkakoa. 1973an desagertu zen eta bere irakurle gehienak Goiz Argira joan ziren. 1974an Goiz Argi astekari bihurtu zen, Argia, Anaitasuna eta Herria bezalaxe. Baserria ere nahiko tradizionala zen. Bilbon agertu zen 1967. urteaz geroztik, bertako baserritarrentzat, Gerra aurreko eta ondorengo tradizioari eutsiz. Baserriaren adiskideen abelur-orria zen azpizenburua.
1960-1974 BITARTEKO KOMUNIKABIDEAK 315 1.2. Aldizkari erlijioso hutsak Alde batera utzita lehendik zetozen aldizkari erlijioso hutsak, baten bat ere sortu zen aro hartan. Horietako bat Jaunaren Deia dugu. 1964an sortu zen, euskara hutsez. Lehen hamasei zenbakiak mimeografiatuak izan ziren, Markox Amundarainen zuzendaritzapean. Lazkaoko beneditarren komentuan egiten ziren aleak. 17. aletik aurrera inprimatu egin ziren. Bigarren zuzendaria Isidro Baztarrika izan zen, 1969tik 1973 arte. Handik aurrera Errupin Muxikak hartu zuen zuzendaritza, talde baten izenean. Gehienez mila ale ateratzen ziren, eta sostengu ekonomikoa Lazkaoko beneditarrena zen. Gaiak teologikoak eta liturgikoak izaten ziren, eta irakurleak, apaizak, fraideak eta mojak. Horrez gain, ikasle erlijiosoek egindako beste aldizkari andana bat badugu: lehendik zetozen Laiaketan eta Arnas gain, Oñati agustindarrek Erein atera zuten 1960an. II. Kontzilio Vatikanoaren ondoren Eliza katolikoan hazi berriak nabaritu ziren. Euskal Herrian ere bai, jakina. Horren ispilu Oliteko Gure Izarra eta Begoñako Gogoz. Ale-kopuru eta zabalkunde murritza zuten. Askoz gehiago saltzen ziren beste bi aldizkari elebidun: Aranzazu eta Redención, 20.000 ale baino gehiago bakoitza. Euskara hutsezkoa zen, eta da, lerro hauek idazten ditugunean ere argitaratzen baita, karmeldarren Karmel aldizkaria. 1956an jaio zen, 1951n ere egutegi moduan kaleratzen bazen ere. 1962an debekatu egin zuten, baina gero berriz ere agertu zen. Santiago Onaindia sortzaile eta sostengu nagusia zen. Gotzaintzek ere bazuten aldizkari bana, non euskarak lekurik bazuen, behintzat Bizkaian (Bizkaiko Eleizea) eta Gipuzkoan (Aldizkari Nagusia). Bestaldean Belloc-eko fraileek Othoizlari ateratzen jarraitzen zuten. 1.3. Herriaren eredua, tinko Iparrean Ipar Euskal Herrian, aldiz, euskal komunikabideen indarra ahulduz zihoan. Herriak jarraitzen zuen komunikabiderik indartsuena izaten, baina faktore politiko eta sozialek - frantsesezko hezkuntza, telebista eta irratien hedadura, herrien despopulazioa, eta abar - euskal produkzioaren atzerakada ekarri zuten. 1965ean Herriak taxuera handia zeukan, orduko egunkariak bezalakoa (astekaria izaten jarraitzen zuen, jakina). Ostegunetan agertzen zen Baionan, zenbait kazetari-baliabideak erabiliz: argazkiak, idazpuru korrituak, letratipo ezberdinak titularretan eta testuetan, eta abar. Nolabaiteko
316 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA modernizazioari, beraz, ekin zioten, aldizkariaren hegemoniak hala eskatuta. Lau orrialde eta betiko atalak zituen: Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako berriak, pilotari buruzko informazioa, tokian tokiko informazio ugari, eta lehen orrialdean editorial edo iruzkin bat, orduan ere zuzendaria zen Piarres Lafittek sinatua So Egile goitizena erabiliz. 1970eko hamarkadan zenbait aldaketa gertatu ziren. Taxuera tabloidera pasatu zen, zortzi orrialde zituen, eta diseinua ere aldatu eta hobetu zen. Pilotaz ez ezik, Iparraldean hain ospetsua den errugbiari buruzko berriak ere ematen hasi ziren. Asteko berriak, Lapurdiko herri gehienetakoak, Nafarroa Behereko eta Zuberoko atal bana, Hegoaldeko berriei buruzko beste bat, iritzizko artikuluren bat (horietako bat frantsesez), eta tribuna libreko artikulu luzexka, "Egun eta bihar". Lehen orrialdean ere erreportajeak eskaintzen hasi ziren, txikiak eta ikusgarriak: berri nabariez gain, Euskal Herriko parajeen berri eta bidaiei buruzkoak ere ematen zituzten. 1973tik aurrera, nazioarteko eta Frantziako berri gehiago eskaini zituzten. Idazle berriak ere agertzen diren: P. Bidart, Ramuntcho Camblong, Etienne Salaberry. 1.4. Euskara erdal egunkarietan Frankismoaren azken urteetan hainbat erdal egunkaritan euskara argia ikusten hasia zen, 1966ko Fraga legeak ekarri zuen askatasun izpiekin. Iruñeko Diario de Navarrak 1966an Nafar izkuntzan izeneko asteroko gehigarria argitaratzeari ekin zion, Pedro Díaz de Ultzurrunek gidatua. Aingeru Irigaraik eta José María Satrustegik ere idazten zuten. 1976an Jesús Gaztañaga eta Manu Oñatibia apaiz gipuzkoarrek ardura hartu zuten. Batuaren aurkakoak ziren. Donostiako La Voz de Españan, lehen, eta gero Diario Vascon Inazio Eizmendi Basarrik bere betiko "Nere bordatxotik" izeneko atala berriz ere kaleratu zuen. Beste euskal testu edo atal batzuk ere argitara eman zituzten bi egunkari horiek, batez ere igandeetan, erlijioari buruz, eta ostegunetan, Ordiziako feriari buruz. Bilboko Hoja del Lunesen (1971), La Gaceta del Norten (1974) eta El Correo Español-El Pueblo Vascon ere zenbait euskal testu noizbehinka agertzen ziren. "Susmoa dut", zioen 1976an Xabier Aranburuk, "ez ote duten zuzendariek euskal orriak folklore gauza bezela erabiltzen: moda bat da, euskaldunak kexa ez ditezen..." (Aranburu, 1977: 68).
Komunikabide zaharrak eta berriak ez ziren beti ondo konpontzen. Zeruko Argia zinemaren aurka aritu zen noizbait
318 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA 2. ALDIZKARI POLITIKOAK 2.1. Ezkerreko aldizkariak Iparrean sortua, baina Hegoari begira, Zabal Baionan atera zuten 1973an hango errefuxiatu batzuek, haien artean Paulo Iztueta eta Jokin Apalategi zeudela. Sozialismoa eta abertzaletasuna ziren haren zutabe nagusiak. Lehen aroa 1976 artekoa izan zen, multikopiaz, harez geroztik inprimatzen hasi ziren. Klandestinitatean hainbat aldizkari agertu ziren, talde politikoak sortu ahala: Ezkerra (ESB), Euskaldunak (EHAS), Sugarra (LAIA), Iraultzen (LAB), Askatasuna (Comité de Exiliados), Tierra Vasca (orduan ezker abertzalera pasatutako ANVrena), Hemen eta Orain eta Euskadi Obrera (PCE), Euskadi Socialista (PSOE), Komunistak (EMK), Sutegi (USO), Abenduak 11 (ORT) eta abar (Siadeco, 1977: 140). Gehienak elebidunak ziren, euskarari utzitako portzentaia oso aldakorra. 2.2. ETAren aldizkariak Euzko Alderdi Jeltzalearen politikarekin ados ez zeuden gazte batzuek sortu zuten Ekin taldea eta hortik atera zen gero Euskadi Ta Askatasuna (ETA) 1959an, nazio-askatasun mugimendu gisa. Hortik aurrera ETA talde armatu bilakatu da, hainbat bereizketa izan ondoren. Talde honek bere aldizkariak - klandestinoak, zer esanik ez - izan ditu bere pentsamoldea plazaratzeko. Lehenengoa 1961ean sortu zen (urte horretan bertan hasi ziren ekintza armatuak): Zutik. Izen horrekin hainbat aldizkari agertu dira ordudanik. Hasieran aldizkatasun jakinik gabeak, beste batzuetan Cuadernos de ETA deituak, denetariko gorabeherak izan ditu argitalpen honek. 1974an ETA bitan banatu zen, ETA-V (militarra) eta ETA-V (politiko-militarra). Lehenengoak mantenduko zuen Zutik. Horretaz aparte, beste aldizkari batzuk izan ditu: Kemen (1967-1970), Hautsi (1972-1977), Batasuna (1969-1970), Gudaldi (1969-1970), Langile, Zutik berriak. Beste taldeek beren bozeramaleak argitaratu zituzten. ETA VI-LCRk beste Zutik bat atera zuen (1971-1977), Berriak, eta abar. Berdin beste talde komunista batzuek: EMKk, adibidez, beste Zutik bat (1966-1968), Komunistak (1969), Barneko Gora Beherez (1968-1969), Gora (1969-1970), Zer egin? (1970-1977), eta abar. Argitalpen hauek guztiek oso bizitza, tirada, irakurketa eta banaketa irregularra izan dute. Euskararen presentzia ere irregularra izan da, baina oso gutxi dira euskara hutsezkoak.
Hasieran, Enbata mugimendu kultural bat zen, eta zigilu diskografiko bat. Ipar Euskal Herriko kultur mugimenduetan - baita politikan ere - Telesforo Monzon, Ximun Haran, Michel Labéguerie, Piarres Larzabal zeuden. Gehitu zitzaizkien, 1960an, Michel Burukoa, Michel Eppherre, Jakes Abeberri eta Jean Louis Davant (Arbelbide, 1996: 96). Hasierako Embata Enbata bilakatu zen, eta 1960tik argitaratzen zen aldizkariari ere izen hori eman zioten 1961ean. Ximun Haranek zuzentzen zuen. Aldizkaria "ezker eta eskuinaren arteko borroka baztertuz, elgarrekin borrokatzeko zentralismoaren kontra" egina zen (Arbelbide, 1996: 110). 1965ean ikasleen biltzar bat egin zen Bordelen, eta bertan proposatu zen Enbata, ordurako hilabetekaria, hamabostekari bihurtzea eta 4.500 ale ateratzea, elebidunak (gehiena frantsesez, zenbait testu euskaraz). Gaur egun arte iraun du aldizkariak, talde politiko horretan hainbat gorabehera gertatu badira ere. Bestalde, Baionan ere 1974an sortu zen Euskaldunak/Le Peuple Basque, gehiena frantsesez eta zenbait euskarazko testurekin. Hilabetekaria, Euskal Herriko Alderdi Sozialistaren aldekoa zen (EHAS). Leku eta urte berdinetako aldizkaria dugu Ildo. Iparretarrak aldizkaria, elebiduna, askatasun nazionalerako talde honen bozeramalea. 3. KULTUR ALDIZKARIAK 3.1. Jakin, euskal kultura berriaren gidaria Lehen fasean Jakinek batez ere gai teologikoak landu bazituen, 1961etik aurrera bestelakoak ere ekarri zituen bere orrialdeetara. Euskara batua onartu zuten, batez ere 1959an Joseba Intxausti zuzendari bihurtu zenetik. Paulo Iztueta azpimarratzen duenez, "bigarren fasea (1964-69) Jakin sekulartuz eta europartuz doanekoa da" (Iztueta, 1985: 394). Elizgizonek garrantzia bazuten ere, laikoak idazleen erdia ziren. 1969an, agintari frankistekin hainbat arazo izan ondoren, argitalpena eten egin zen. Berriz agertu zen Jakin 1971n. Hirugarren fasea (1971-1976) hasi zen orduan, Joan Mari Torrealdai, Joseba Intxausti eta Paulo Agirrebaltzategi zuzendari bihurtuta. José Ramón Beloki ere han ibili zen. Aldizkariaz gain, liburuak ere (Jakin Sortakoak) argitaratu zituzten. Baina garrantzitsuena aldaketa ideologikoa izan zen. Orduan frankismoaren aurkako hainbat talde ibiltzen ziren: abertzaleak, sozialistak, komunistak, eta erlijioaren aldaketa sakonak gertatzen ari ziren: Kontzilio Vatikanoa, seminarioen hustuketa, teologia berria. 1967an krisialdi bat egon zen Jakinen zuzendaritzapean. Gero eta gai zabalagoak ukitzen zirenez, zuzendaritza
kolektibo bat aukeratzea erabaki zen: Rikardo Arregi (politika orokorra), Carlos Santamaria (zientzia eta pentsamendua), Andoni Lekuona (soziologia), Xabier Kintana (biologia), Ibon Sarasola (literatura, antzerkia eta zinea) eta José Antonio Arana (zuzenbidea eta historia). Denbora gutxi iraun zuen egoera hark: Joan Mari Torrealdaik zuzendaritza bere gain hartu zuen, ikasleen aldizkaria izateari utzi zion Jakinek eta, Frantziako Esprit aldizkaria eredutzat hartzen, kultur, pentsamendu eta entseguko aldizkari normalizatua eta irekia izateari ekin zion. Horrelakoxea izaten jarraitu du, beti ere Torrealdairen zuzendaritzapean, gaur arte.
Nafarroan euskaltzaleek lortu zuten aldizkari bat (gehigarri bat, egia esan) argitaratzea, Príncipe de Viana. 1966an agertu zen lehen aldiz, eta lehen hamar urteetan indarra izan zuen, gero aldiz ahuldu egin zen. Ez zen euskara batuaren aldekoa. Nola edo hala, gehigarria 1978 arte agertu zen; bigarren aro batean (batua erabiltzen zuen ordurako) 1981-1985 urteen artean argitaratu zen. Fontes Linguae Vasconum, zientifikoa, 1969an hasi zen.
Euzko Gogoaren belaunaldia gaindituta egoten hasi zen, balore berriak sortu baitziren politikan eta literaturan. Batzuk oso kritikoak izan ziren aurreko tradizioarekin, Orixek gidatu zuen horrekin. Horien artean Jon Mirande eta Txomin Peillen zeuden. Mirande Parisen jaioa zen, gurasoak zuberotarrak zituen. Andima Ibinagabeitiak euskararen bidean jarri zuen, eta lehen lanak, hain zuzen ere, Euzko Gogoan eta Eganen argitaratu zituen.
1960-1974 BITARTEKO KOMUNIKABIDEAK 321 Hala ere, bere nortasuna oso berezia zen - juduen aurka idatzi zuen, eta askotan faxistatzat har dezakegu - eta beste baliabide batzuk behar zituen bere ideiak jakinarazteko. Horregatik, 1962an Igela. Euskaldun heterodoxoen errebista sortu zuen Parisen, Txomin Peillenekin batera, euskal literaturaren mundua astintzeko. Konbentzioak haustera etorri zen aldizkaria. Erasmoren, François Rabelaisen, Alfred Jarryren, Oscar Wilderen edo Bernard Shawren bide satirikotik abiatu nahi zuten, antza. Sei ale argitaratu ondoren, 1964an desagertu zen. Bere eragina errebindikatu dute gure eguneko idazle batzuek. 3.4. Umeentzako aldizkariak: Kili-kili, Pan pin 1966an Jose Antonio Retolaza abadeak umeentzako euskal aldizkaritxo bat ateratzea erabaki zuen. Orduan Bilboko San Antongo elizan zegoen, eta lehen bi urteetan Derioko seminariotik multikopiaz atera zuen aldizkaria. Hogei zenbaki izan ziren, hasiera batean laurogei bat kopia, gero bi mila. Aldizkariak ez zuen legezko baimenik, eta eskuz banatzen zen Bilboko ume euskaldunen artean. Bizkaieraz idatzia zen. Legearen pean jartzeko beharrean, sortu berria zen Euskerazaleak elkartera jo zuen Retolazak 1968an. Ale bat inprimatu zuten, baina Madrileko baimena etorri ez eta aldizkaria debekatu egin zuten. 1977 arte ez zen berriro agertu. Gerra ondorengo lehen euskal komikia - komiki aldizkaria - Pan pin izan zen. 1960an argitaratu zen lehen aldiz eta hamar urte iraun zuen. Elizaren babespean atera zen, eta ikastolako umeak bilatzen zituen. Batez ere Espainiako komiki famatuak euskaratzean zetzan bere lana: Mortadelo eta Filemón, adibidez, Txorizo eta Txistorra bihurtu ziren euskal bertsioan, eta Zipi eta Zape, Peru eta Txomin. Gipuzkerazko, bizkaierazko eta lapurterazko bertsioak zituen. 4. IRRATIAK 4.1. Erbesteko ahotsa: Euzkadi Irratia Erbestean zegoen Euzko [sic] Jaurlaritzak irratsaioak antolatu zituen, Gerran sorturiko Euzkadi Irratiaren bitartez. Kataluniako Gobernuaren Radio Associació de Catalunyak eta Radio España Independientek ere emititzen zuten. 1945etik 1954 arte Frantziatik bidali zituen Euzkadi Irratiak bere seinalea, aginte frankistak interferitzen saiatzen ziren. Hasieran Mugerretik eta Ziburutik emititu zuen, Joseba Rezolaren eta Ander Artzelusen ardurapean. Ordu erdiko irratsaioak izaten ziren, euskaraz eta erdaraz, baina erdara zen nagusi. Informazioa eta editorialak aireratzen ziren. Hamarkada
322 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA batean Gobernu frantziarrak begi onez ikusi zuen, 1954an ordea Espainiako agintariei jaramonik egin eta artean barne ministroa zen François Mitterrandek Euzkadi Irratia ixtea agindu zuen. Orduan Euzko Jaurlaritzak Venezuelara eramatea erabaki zuen. Hamar urte luze igaro ziren, ordea, Frantziako garaitik Venezuelako irratsaioak emititu ziren arte. 1965ean, Ixaka Atutxaren eta Joakin Inzaren ardurapean, egunero hiru irratsaio aireratzen hasi zen Euzkadi Irratia. Erdi izkutupean; hango gobernuak begi onez ikusten bazuen ere - Venezuelako euskal kolonia indartsua eta populutsua zen -, Espainiako presioak ekiditeko. Caracasen ez zen entzuten, handik 40 kilometrora jarria baitzen emandegia. Isilpeko estudio batean grabatzen zen programa, gero zinta hartu eta emandegia zegoen lekura eramaten zuten. Ameriketatik Europara bidaltzeko uhin motzaren bidez egiten zen. Ordu erdiko irratsaioa egiten zuten, udan hiru aldiz eta neguan birritan. Hiru minutuko euskarazko musikaldi bat eta beste hiru minutuko euskarazko artikulu bat ere aireratzen zituzten. Beraz, ordu erdiko programazio hartatik sei bat minutu euskaraz egiten ziren. Hamabi urte egon zen emititzen, 1977ko apirilaren 30ean, igarobide politikoa zela eta, Euskal Herriratu ziren. 4.2. Irratia Hegoan Barruan hainbat irrati-emandegi edo emisore zeuden, Seguran, Arraten, Tolosan, Bilboko Begoñan eta Barakaldon adibidez. Gehienak Elizarenak edo Elizan babespean sortuak. 1964an, Manuel Fraga Informazio ministroa zela, plan bat erabaki zen eta Komisio Episkopalari Madrilen lau emisore eta probintzia bakoitzean emisore bana jartzeko baimena eman zitzaion. COPE katea sortu zen. Horren ondorioz Euskal Herrian honako hauek COPEn sartu ziren: Segura Irratia (1956), Iruñeko Herri Irratia (1959, dominikoek sortua), Arrate Irratia (1959), Bilboko Herri Irratia (1959), Loiolako Herri Irratia (1961) eta Donostiako Herri Irratia (1962). Euskarak zenbait presentzia eduki zuen. Baita Estatuko emisore batzuetan ere, hala nola Radio San Sebastiánen eta Donostiako La Voz de Guipúzcoan. Hala ere, zailtasunak bazeuden: Loiolako Herri Irratian euskarazko publizitatea eta disko dedikatuak debekatuta zeuden euskaraz. 1958an, bestalde, José Manuel Lasarte apaiz nafarrak Errosarioko Amaren Irradia martxan jarri zuen, baina gobernuaren aginduz itxi behar izan zuen. Arantzako erretorea zen Esteban Irigoienek beste irrati bat antolatu zuen, 1960-1965 urteetan. Euskarazko irratsaioen kalitatea batez ere 70eko hamarkadan hobetu zen. Siadecoren ikerketa batek nabarmentzen duenez, emisoreak hiriguneetara hurbildu ziren eta erlijioa-baserria-euskara ardatz ideologiko hori pixka bat utzi zuen alde batera. Profesionalak ere sortzen hasi ziren. Ordura arte zaleekin eta euskaldun adoretsuekin egiten zena, kazetari profesional
1960-1974 BITARTEKO KOMUNIKABIDEAK 323 euskaldunekin egin behar zen erdal komunikabideekin lehian aritu ahal izateko. Eta orduan nabaritu zen euskal kazetaritza profesionalaren eskasiak (Siadeco, 1977: 35-36). 1966tik 1976ra euskarazko irratien panorama orekatu zen. Loiolako eta Donostiako Herri Irratiak izan ziren, garai hartan, gidariak euskara uhinen bidez normaltzeko ahaleginetan. Aipagarria da lehen aldiz 24 ordu euskara hutsez transmititu zuen lehen irratia Loiolako eta Donostiako Herri Irratia izan zirela, 1976ko martxoaren 27an, Euskaltzaindiaren omenez. José Ramón Belokik koordinatu zituen lanak. Hamahiru mahainguru zeuden euskal kulturaren beste horrenbeste alderdiri buruz, 24 kronika Euskal Herriko zenbait zonalderi buruzkoak aireratu ziren, eta 30 bat elkarrizketa egin ziren. Euskaltzaindiaren bilera Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregitik eman zen. Azkenik, Anoetako belodromoan egindako kantaldia ere eskaini zen. Denetariko irratsaioak egin ziren ordutik aurrera irratian: albistegiak, magazinak, publizitatea, musikalak, kulturalak, kirolei buruzkoak, emanaldiak, eta abar. Kulturari buruzko irratsaioetan, eta erlijioari buruzkoetan, ez zegoen oztoporik euskara erabiltzeko, bai ordea gainontzekoetan. Halako diglosia bat sortu zen orduan kiroletan, albistegietan eta entretenimenduan, non gaztelania - edo ingelesa - nagusi ziren. Euskal Herriko Unibertsitateko lehen ikasle euskaldunek, euskarazko ikasgaiak landu zituztenek, karrera bukatu arte, 80eko hamarkadan alegia, ez zen konpondu arazo hau. 4.3. Irratia Iparrean Frantziako estatua oso zentralista denez, Iparreko euskaldunen komunikabideak, batez ere ikus-entzunezkoak, Hegokoenak baino askoz urriagoak izan dira. Askotan euskarazko irratsaioak folkloriko samarrak izan dira. Adibidez, 1961ean Radio Côte Basquen (Radio Franceren barruan) hasi zen igandeetan zenbait minutu euskarari eskaintzen, udan. Urte hartan bertan Enbatakoek euskaraz arituko zen irrati bat eskatu zuten (Arbelbide 1996: 101). Eskualtzaleen Biltzarrak 800 sinadura bildu zituen haren alde, baina alferrik. 1981ean, François Mitterranden sozialistak boterera ailegatu zirenean, egunero ordu laurden eta igandeetan ordubete eman zitzaion euskarari. 1971ean Bordele-Akitaniako ORTF emisoreak euskarazko irratsaio bat eman zuen, Maite Barnetchek aurkezten zuena. Radio Pays Basquek, bestalde, egunero zenbait minutu ematen ditu euskaraz 1984. urteaz geroztik, Radio Francen nolabaiteko deserdirapen bat gertatu ondoren. Baionatik ere, gaur egun, eguneroko irratsaio bat aireratzen da euskaraz.
23 Gaur egungo euskal kazetaritza
1978an Euskaltzaindiak "Bai euskarari" kanpaina antolatu zuen. Lehentxeago Euskal Kontseilu Nagusia sortua zen autonomiarako bidea prestatzeko. Euskara ofizialtasuna lortzekotan zegoen. 1976an hasi zen Zeruko Argiarentzat beste aro bat. Aldaketa asko gertatu ziren lau urtetan, 1980an Zeruko Argia Joxemi Zumalabe eta Joxe Mari Ostolazaren ekimenez Argia bihurtu arte. Hasiera batean Mikel Atxaga, Donato Unanue eta Luis Alberto Aranberri izan ziren aldizkariaren idazle nagusiak, Kaietano Ezeiza zuzendaria zela. Aranberri joan zen urte hartako udan eta Elixabete Garmendia sartu zen bere ordez.
Aldaketak gaietan ere nabaritu ziren. Orduan pil-pilean zeudenak ekarri zituzten aldizkariaren orrialdeetara: euskal unibertsitatea, amnistia, erreferenduma, azken batean politikak dinamika bat inposatzen zuen. Profesionalago bihurtzea izan zuten asmoa. Argi zegoen euskal prentsak iraun behar baldin bazuen, ingurukoarekin parekatu behar zela. 1976 hura Euskal Prentsaren Urtea aldarrikatu zuten, komunikabideetan euskara sartzeko eta euskal kazetaritza irmo bat sortzeko. Espainian bezala, newsmagazineen ordua zen, euskara hutsezko egunkaria artean urrun ikusten baitzen.
Anaitasunari dagokionez, bilakaera oso antzekoa da. Elizgizonek sortua eta batez ere erlijiosoa izatetik oso politikoa izatera igaro zen. 1976an Joan Mari Torrealdai zuzendari bihurtu zen, eta taxuera eta edukiak erabat aldatu ziren. Hurrengo urtean jabetza ere aldatu zen: frantziskotarrek utzi eta Iaundegi enpresak eskuratu zuen. Abertzale eta sozialistatzat zuen bere burua aldizkari berriak. Bertan, Joan Altzibar ezizena erabiltzen zuen
326 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA Torrealdaik Espainiako eredutik aldentzea proposatu zuen, nahiz eta euskal kazetaritzaren tradizioa pobre izan, haren ustez. Hainbat gauza egin gabe zeuden: kazetari euskaldunen profesionaltasuna, kazetaritza-euskara, adibidez, ondu gabe zeuden. Bitartean, Goiz Argik bere hartan jarraitzen zuen. Ez zuen ezta euskara batua ere onartu, idazle eta irakurle zaharrenen aldizkaria izaten jarraitu zuen, eta 1976an elebidun egin zen (euskaraz %80 agertzen zen). Zehatz lehengo Zabal aldizkarian zebilen talde bati esker sortu zen Donostian. Ezker abertzalearen pentsamenduzko aldizkaria zen. 1978an sortu zen eta ez zuen arrakasta handirik izan. Gaiak askoz apalagoa zen pentsamendu aldetik. Leopoldo Zugazak sortu zuen 1976an, Revista de Occidente eredu zela. Elebiduna, gehiena gaztelaniaz agertzen zen hiru hiletan behin. Hitz 1974an sortu zen Iparrean, eta ETA politiko-militarretik gertu zegoen. Aldizkari grafiko bat izan zen eta 1976an desagertu zen. Hainbat apaiz eta elizgizonek sortu zuten 1978an Herria 2000 Eliza, aldizkari erlijioso-politiko gisa definitu daitekeena, ezker abertzalearen aldekoa. 1980an Saski-Naski sortu zen, baina arrakasta mugatua izan zuen. 1.2. Euskal prentsaren urtea eta krisialdia 1.2.1. Zeruko Argia Argia bilakatu da Krisia zela-eta, kaputxinoek, Gerra aurretik Zeruko Argia sortu zuten horiek, 1979an aldizkari uztea erabaki zuten. Gauzak ederki aldatu ziren urte haietan guztietan. Egia esan, azken bolada hartan kaputxinoen presentzia "ia testimoniala zen" (Argia, 1984ko urtarrilaren 15a, 25. orrialdea). Baldintza batzuk jarri zituzten elizgizonek aldizkaria langileen eskuetan uzteko: izen ezberdina jartzea (horregatik Zeruko desagertu eta Argia bakarrik geratu zen), zorrak (600.000 pezeta) kitatzea eta egoitzaz aldatzea. Hori guztia egin zuten kooperatiban bildutako langileek eta 1980ko urriaren 2an agertu zen Argiaren lehen zenbakia. Kazetari batzuk beste aldizkari batzuetara joan ziren, Lurdes Auzmendi eta Gorka Reizabal adibidez. Jarraitzen zuten, besteak beste, Elixabete Garmendia zuzendariak eta Pilar Iparragirre zuzendariordeak. Ez arazorik gabe: 1982ko urtarrilaren 24an etenaldi bat izan zuen astekariak, hiru hilekoa. 1983an hainbat eta hainbat arazo zuen Anaitasuna desagertu eta haren langileek bat egin zuten Argiakoekin. Une hartan harpidedun gehienak (%59,3) Gipuzkoan zeuden, %21,4 Bizkaian eta gainontzekoak Nafarroan (%5,7), Araban (%5,2) eta Iparraldean (%3,4).
GAUR EGUNGO EUSKAL KAZETARITZA 327 1.2.2. Anaitasuna eta Goiz Argi desagertu dira Ordurako, euskal prentsak hainbat aldaketa jasan ondoren eta egoera politiko eta informatibo berriari aurre egiten jakin gabe, Argia, Anaitasuna, Iparreko Herria (1967tik Jean Hiriart-Urrutyk zuzendua, Piarres Lafitteren ordez), Jakin eta Saski Naski aldizkariek 1980an Prentsa Euskaraz kanpaina antolatu zuten. "Euskal prentsarik gabe ez dago Euskal Herririk", zioen esloganak. Euskarazko prentsa gaizki zegoen. Joan Mari Torrealdai Jakinen zuzendariaren ustez elebitasuna ez zen estrategiarik egokiena, eta aldizkarien hizkuntzen portzentaia aldatu behar zen, gutxienez %80 euskaraz emanez. Kanpainaren helburua aldizkari bakoitzarentzat lau mila harpidedun berri lortzea zen. Ez zen gauzatu. Prentsa euskaraz kanpaina Euskara hutsezko aldizkariak krisi larrian zeuden. Demokrazia aurreko esparrua galduta edo beste aldizkari eta komunikabide batzuek hartuta zeukaten. Lehen ere euskaldunak alfabetatzeko edo, behintzat, euskaraz irakurtzen ohitzeko baliabide ia bakarra ziren, baina egoera hori gaindituta zegoen. Egoera nahasi hartan, Anaitasunak ezin izan zuen iraun. Diru aldetik ezin okerrago zebilen. Harpidedunen beherakada nabaria izan zen. Adibidez, Bizkaiko jeltzale gehienek baja eman zuten. Euskal aldizkariek ezker abertzalera jotzen zuten heinean, hain beharrezkotzat jotzen zuten militantismoa nagusitzen zen heinean, irakurleak galduz zihoazen. Ikusten zuten irtenbide bakarra dirulaguntzena zen. 1983an, desagertzeko momentuan, hiru aukera omen zeuden: jarraitzea ahal zen punturaino, Gipuzkoako Diputazioaren laguntza bat eskuratu eta Egin egunkariaren Egunon
328 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA gehigarria indartu edo, azkenik, Argiarekin bat egitea. Azken hau izan zen irtenbidea. 1.2.3. Aldizkari elebidunak: Punto y Hora, Garaia, Ere, Euzkadi Garai hartan bi eredu zeuden euskal prentsan: euskara hutsezkoa (lehen ikusitako aldizkariak), krisialdi nabarian zeudenak eta aldaketa handiak egiteko beharrean, eta prentsa elebiduna, hau da, batez ere erdaraz idatzitakoa (%90). Azken honek Espainiako newsmagazineen eredua jarraitu zuen, batez ere orduan hain hedatua eta arrakastatsua zen Cambio 16ena. Espainiako newsmagazineen arrakasta hiru urte lehenagokoa zen, eta Euskal Herrian 1976an gertatu zen hiru aldizkarirekin: Punto y Hora, Garaia eta Ere. Guztiak profesionalak ziren, kazetari berriek osatuak, ezkerrekoak eta modernoak. Asko eztabaidatu zen garai hartan zein izan behar zen aldizkari elebidun hauen euskarazko portzentaia, agian %30, hori zen zenbaki hedatuena pentsalari euskaldunen artean. Euskarari ez zioten uko egiten, baina bazekiten euskara hutsez erabiliz gero irakurlegoa murriztuko zela. Euskara hutsezko aldizkarien artean erabaki hark ez zuen oso harrera onik izan, publizitatea eta irakurle zein kazetari euskaldunak lapurtuko zizkietelakoan baitzeuden. Euskal Herriko albisteak eskaini nahi zituzten, baina, antza denez, merkatua ez zegoen horretarako prest, edo Madrilgo aldizkariek hartuta zuten irakurlegoa. Lehenengoa, eta gehien iraun zuena, Punto y Hora izan zen. Ezker abertzalearen bozeramalea, gero Herri Batasunetik oso hurbila, Iruñean sortu zen urte hartako apirilean, Mirentxu Purroyren zuzendaritzapean. Hasieran hamabostekaria, laster astekari bihurtu zen. Uztailean Garaia sortu zen Donostian, Eugenio Ibaizabal kazetariaren eskutik, ESBtik gertua zen eta oso bizitza laburra izan zuen, 1977ko apirilean behin betiko desagertu baitzen. Hirugarrena Berriak izan zen. Sozialista, PSEtik hurbila, bederatzi hilabetetan hil zen. Euzko Alderdi Jeltzaleak ere astekari bat argitaratu zuen urte pare bat beranduago, 1979an. Euzkadi zuen izenburua. Informazio politikoa, batez ere erdaraz, euskarazko pasarte batzuekin, zuen hizpide. 1.3. Egunkari abertzaleen sorrera eta Euskal Herriko informaziosistemaren eraldaketa 1.3.1. Deia eta Egin sortu dira Talde abertzaleek egunkari bana argitaratu nahi zuten. Euzko Alderdi Jeltzaleak bazuen egitasmo bat, ezker abertzaleak beste bat. Aldi berean
GAUR EGUNGO EUSKAL KAZETARITZA 329 plazaratu ziren asmo biak. Beste proiektua lehendik bazetorren ere (Egin argitaratzen duen Orain enpresa 1976an eratu zen), EAJtik gertua zen Deia aurreratu zen. Iparragirre argitaldaria 1977ko martxoan sortu zen, eta egunkaria urte hartako ekainean irten zen. Egin urte hartako irailean kaleratu zen lehen aldiz. Alderdi askotan oso berriztatzailea izan zen Deia: El Paísen eredua jarraituz, diseinu eta taxuera aldetik tabloidea zen. Offsetez inprimatzen zen, kolorezko lehena izan zen Euskal Herrian, edizio batzuk izan zituen, profesional gazte eta unibertsitatekoak zituen. Konpetentzia Estatuko egunkariak ziren (Bilboko Hierro eta Unidad, Donostiako La Voz de España) edo kontserbadoreak (La Gaceta del Norte, El Correo Español-El Pueblo Vasco, El Diario Vasco, Norte Express). Laster desagertu ziren Estatuko guztiak eta La Gaceta eta Norte Express, eta indartu ziren El Correo eta El Diario Vasco, gaur egun ere erabat hegemonikoak Euskal Herrian. Gauzak horrela, bai Deia bai Egin egunkariek garai berrietara askoz egokiagoak baziruditen ere, laster alderdikeriengatik beren ale-kopuruak eta irakurlegoak gelditu ziren. Merkatu-kuota bat badute, baina esan daiteke bien irakurle eta erosleak nahiko militanteak direla. Pentsamolde ezberdina badute ere, beren bizitza nahiko paraleloa izan da: biek inposatu zuten Euskal Herriko informazio-merkatuaren kontzepzioa (herria "egin" nahi zuten). Tokian tokiko edizioak egin beharrean (El Correoren edo El Diario Vascoren kasuetan ez bezala) Deiak eta Eginek herrialdeko edizioak egin zituzten. Euskarari halako garrantzia eman zioten, hasiera espero zena baino gutxiago, hala ere. Beste gauza batzuetan ere bizitza paraleloa izan dute. Deiaren lehen zuzendaria zen Iñaki Iriartek kargua utzi behar izan zuen lehen urtebetetzera iritsi baino lehenago. Langile batzuk ere joan egin ziren. Gero nazionalista moderatuen banaketa zela-eta, irakurleak galdu zituen. EAJk bere pentsamoldea ezarri zuen, eta gaur egun jende guztiak hasieratik euskal gobernuan dagoen alderdi nagusiaren bozeramaletzat hartzen du. Azken urteetan, batez ere 90eko hamarkadan, edizioak itxi dira, irakurle kopurua nabarmenki jaitsi da, langileen egoera okertu da. 50.000 bat ale saltzen omen zituen 1998an. Berdintsu Egin. Hasieran ezker abertzale osoa biltzen bazuen ere, gero hala deituriko Euskal Nazioaren Askapenerako Mugimenduaren bozeramale bihurtu da. Lehen zuzendariak oso gutxi iraun zuen. Mariano Ferrerek egunkariaren zuzendaritza utzi zuen ETAren atentatu bat kondenatzeagatik. Gero eta erradikalago bihurtu zen Egin, eta jende askok Herri Batasunaren bozeramaletzat zuen. 1998ko uztailean, hain zuzen ere, Entzutegi Nazionaleko Baltasar Garzón epaileak itxi egin zuen, ETArekiko lotura leporatuz.
330 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA Hizkuntzari dagokionez, Egin eta Deia batez ere erdarazkoak izan dira. Egia da euskarazko informazioari eta iritziari eguneroko jarraipena eman diotela, baina gehiena -eta inportanteena- erdaraz eskaini da. Eginek gehiago zekarren euskaraz Deiak baino: 1984ean, adibidez, %12,8 zen eguneroko euskararen presentziaren bataz bestekoa. Jaitsi zen azken urteetan (%10 1994an). Tarte berean Deia %4,3tik %2,4ra pasatu zen. Arrazoiak Eginen zuzendari batek azaltzen zituen: "La verdad es que hay muy pocos que leen y escriben en euskera. Y damos en euskera por un sentido patriótico" (Coca eta Diezhandino, 1997: 164). Gaien arabera, gizartea eta kultura sailetan eskaini dira euskarazko albiste gehienak. 1.3.2. Euskara beste erdal egunkarietan Demokrazian erdal egunkarietan euskaraz zer edo zer argitaratzeko joera pixka bat areagotu zen. Hala ere, gauzak normaltzeko bazegoen arazo bat: kazetari euskaldunen falta. 1976an Euskal Herriko egunkarietan lan egiten zuten kazetarien artean (180 bat) zazpik baino ez zekiten euskaraz, hau da, %3,9 (Aranburu, 1977: 68). Deia eta Egin 1977tik agertu zirenetik gainontzeko egunkarietan euskaraz zerbait ateratzeko ahaleginik egin zen. Gehigarriak ateratzen ari ziren: El Correoren El Correo Escolarrean, adibidez, iritzi artikulu bat agertzen zen (Pello Salaburuk sinatua, gehienetan), 80eko hamarkadaren azken urteetan. 1990Eko hamarkadan astero testu bat edo beste, inolako jarraipenik gabe, eskaini zuten, besterik ez. Lurralde euskaldunena den Gipuzkoan El Diario Vascok astero, Felix Ibargutxi arduraduna zela, Zabalik gehigarria atera zuen 80eko hamarkadan, gero eguneroko testu testimonalen bat besterik ez. Dena den, proportzioa oso eskasa izan da: 1984tik 1994ra El Correok (ez egunero) %0,1-0,2 eskaini izan du euskaraz. El Diario Vasco, Gipuzkoan erabat hegemonikoa, %1,6tik %1,7ra pasatu zen (Coca eta Diezhandino, 1997: 163). 1996an Gasteizen sorturiko El Periódico de Álava, Arabako Egunkaria azpizenburua bazeraman ere, erdarazkoa zen, noizbehinka euskal testuren bat argitaratu bazuen ere, gehienetan Iratxe Artarazek idatzita. Nafarroako Diario de Noticiasek asteroko gehigarria dauka, lehen Navarra Hoyk egiten zuen bezalaxe.
GAUR EGUNGO EUSKAL KAZETARITZA 331 1.3.3. Zabalik astekaria Behin euskara hutsezko egunkaria aterata, Correo taldearen arduradunek hainbat saio egin dute euskarazko komunikabide inprimatu bat sortzeko. Aipatutako gehigarrien ondoren, 1999an erabaki zuten egunkari itxurako astekari bat ateratzea, Zabalik izenekoa. Nerea Azurmendi izendatu zuten edizioaren arduradun. 2003. urtean, aldiz, magazin itxura eman zioten. Batez ere erreportajeak landu ditu, hizkera zaindu eta diseinu garbiaz. 2. EITBREN SORRERA ETA GARAPENA 2.1. Eusko Jaurlaritzaren jarrera 2.1.1. Ikus-entzunezko komunikabideak: Estatutua eta EITBren legea EITBren beharra planteatu zen arte, euskarak leku eskasa izan zuen telebistan, bai Frantziako telebista ofizialean, bai Espainiako telebistan. 70eko hamarkadan sortu ziren Espainiako TVEren gune erregionalak, egunero deskonexio laburra eta ekoizpen propioa egiten zutena. 1975ean Bilbon kokatu zen Euskal Herriko gunea, eta Telenorte albistegiaren barruan, astero, euskarazko saio bat egin zen bi urtez, 1977 arte: Euskalerria zuen izena eta arduraduna Jose Mari Iriondo zen. Noizbehinka, ahal zuten heinean -baldintza profesional ez omen ziren onenak izan- lanen bat egin zuten Manu Oñatibiak, Joan Mari Iraolagoitiak, Xabier Kintanak, Jose Mari Etxebestek, Jose Mari Oterminek eta Anjel Unzuetak. Saio hori desagertu zenetik, euskararen presentzia oso urria izan da TVEn, minutu batzuk baino ez titularrak irakurtzeko erdarazko albistegietan.
332 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA Eduardo Uriarte, TVEn euskaraz egiten Hurrengo urtean, 1978an alegia, Euskal Zinegileen Elkarteak euskal telebista autonomo bat proposatu zuen. Telebista elebidun bat zen. Lehenago ba omen zegoen beste egitasmo bat, 1974an Gipuzkoako Foru Aldundiak TVEri luzatu ziona Hondarribian zentro igorlea jartzeko, eta horrek etekinik eman ez zuenez, 1977an lantalde bat osatu zen (han zeuden Manu Oñatibia, Joseba Intxausti, Jose Mari Etxebeste, Jose Mari Iriondo, Juan Jose Azurza besteak beste) euskarazko telebista sortzeko, ETV deiturikoa. Gero erbesteko Euzkadi Irratian aritu zuen eta Eusko Kontseilu Nagusian (19791980) eta Eusko Jaurlaritzan (1980-1982) giza-komunikabideen zuzendaria izan zen Juan Jose Azurzak proposatutako plangintza etorri zen (Torrealdai, 1985: 16-20). 1979an Eusko Kontseilu Nagusiak idazkaritza bat eratu zuen euskal telebistaren arazoa aztertzeko. Estatutua abian zegoen, eta bertan bazegoen telebistari buruzko aipamenik, batez ere 19. artikuluan. Gainontzeko autonomietan gertatu ez bezala, hemen bertako telebista ez zen Estatuaren hirugarren kanala, baizik eta kanal propioa. Kultura sailburua zen Ramón Labaienek eta RTVEko orduko zuzendari orokorra zen Arias Salgadok akordio bat sinatu zuen 1980ko urriaren 3an telebista-sarea Euskal Herrian zabaltzeko eta Telenortek ematen zuen programazioan eguneroko euskarazko albistegi bat emititzeko. 1982an Eusko Jaurlaritzaren egitasmoak
GAUR EGUNGO EUSKAL KAZETARITZA 333 irratia eta telebista funtsezko helburutzat hartu zituen, batez ere euskara zabaltzeko. Urte hartan ikastaro batzuk antolatu ziren teknikoak prestatzeko. Urte hartako apirilaren 20an lege-egitasmoa argitaratu zen. Euskara hedatzea eta bultzatzea da zerbitzu publiko honen helburu nagusietako bat. Carlos Garaikoetxea lehendakariak 5/1982 Legea sinatu zuen Euskal Irrati Telebista Herri Erakundea sortuz, eta uztailean 157/1982 dekretuak Euskal Telebista sozietatea eratu zuen. 2.1.2. Prentsa idatzi ofiziala: Dema, HABEren aldizkariak, aldizkari ofizialak, dirulaguntzak Eusko Jaurlaritzak erabaki zuen aldizkari bat sortzea: Dema. Hor atzean orduko Kultura sailburua zen Ramon Labaien zegoen. Gobernuaren xedea bi bertsio egitea zen, bata elebiduna (260.000 bat ale) eta bestea euskara hutsezkoa (20.000 bat ale), eta halaxe egin zen 1981eko azken hileetan, Gorka Reizabalen zuzendaritzapean. Oso gutxi iraun zuen. 1981ean ere beste aldizkari batzuk abian jarri zituen Jaurlaritzak. Helduak euskalduntzeko sortua zen HABEren ardurapean hiru aldizkari jarri ziren: Habe izan zen lehena, gero Habeko Mik (komiki bat) eta Zutabe (hizkuntzari buruzko aldizkari bat) etorri ziren. Beranduxeago Unescoren aldizkaria euskaratzeko (gehi zenbat testu original ateratzeko) eskubidea lortu zuen gobernuak, eta Unescoren Albistaria sortu zen. Argi dago ordea Eusko Jaurlaritzaren erabakia ikus-entzunezko komunikabide ofizialen aldekoa izan zela. Hasiera batean idatzizko komunikabideren baten komenigarritasuna aintzat hartu bazen ere, laster irratiaren eta telebistaren alde jarri ziren. Noizbehinka euskal aldizkari edo egunkari baten garrantzia aipatu da, eta egitasmoak egin badira ere, euskara bultzatzeko aro modernoan irratia eta telebista beharrezkoa zela ikusi zuten. Eredua Espainiako ofiziala izan zen, eta, agian arrazoi berdinarengatik, albo batera utzi zuten une hartan euskarazko prentsa ofizialaren erronka, ikusirik Estatuaren komunikabide ofizialekin gertatutakoa, frankismotik zetozen egunkari ofizial guztiak bertan behera utziak edo salduak izan baitziren. 1983ko bi proposameni ezetz esan zien Eusko Jaurlaritzak, Egin egunkaria ateratzen zuen Orain enpresaren eta Deia argitaratzen zuen Iparragirre enpresaren egitasmoei alegia. Biek eskatu zuten euskara hutsezko egunkari bana ateratzeko dirulaguntza. Hala ere, urte batzuen buruan, egi-
334 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA tasmo hura berriro agertu zen. Berdin egin zuten Argiaren 1983ko proposamenarekin, non, euskal merkatua urria izanik, dirulaguntzak eskatzen baitziren: "Merkatuaren legeen arauera laguntzarik gabe utzirik Argiak bezala beste edozein kazetak errentagarritasun posiblerik ez dutela" zioen txosten hark. Urte luzeetan izan da euskal aldizkari eta komunikabide askoren borroka berdina. 1987an, adibidez, Aizu!, Argia, Elhuyar, Ipurbeltz, Karmel, Larrun, Susa, Idatz & Mintz, Jakin eta Literatur Gazeta aldizkariek Eusko Jaurlarizaren dirulaguntzen banaketarekin desadostasuna erakutsi zuten, eta agiri bat sinatu zuten lehentasuna ikus-entzunezko hedabideei ematen zitzaiela esanez, nahiz eta irakurlego potentziala 700.000 lagunekoa izan, haien arabera. Informazio-agentzia bat ere izan zen asmoa, euskal hedabideek euskarazko informazioa behar baitzuten, eta agentzietatik zetozen albiste guztiak erdarazkoak ziren. Hura ere ez zen gauzatu, hala ere 1985ean, Euskadiko Ezkerrak Gasteizko parlamentuan hala eskatuta, diru kopuru altua erreserbatu zen agentzia batek euskarazko albisteak produzitu zitzan. Dirua Vasco Press-i eman zioten, hasiera batean Efe laguntza eskuratzeko hautagaia bazen ere. Itzulpenak izaten ziren euskarazko berri haiek, eta 1992 arte iraun zuen laguntzak. 2.2. EITBren sorrera 2.2.1. Euskadi Irratia Erbestean Gerra garaiko irrati emandegiei jarraipena eman zien Eusko Jaurlaritzak. Itzultzean Euskadi Irratia berriro abian jarri zuen. Balizko entzule euskaldunak askoz gehiago ziren balizko euskal egunkari baten irakurleak baino, irakurtzen zekitenak gehi ulertzen zutenak izan baitzitezkeen irratiko entzuleak. 1984ko CIESen ikerketa baten arabera (Zufia, 1984), Euskal Herriko Autonomi Erkidegoan 696.100 euskaldun zeuden (hau da, euskara ulertzen zuten lagunen multzoa hori zen). Horietatik 435.100 lagunek egunero irratia entzuten zuten. Bestalde, Espainiako 4/1980 legearen arabera, RTVE erakundea sortzeaz gain, zilegi zen autonomi erkidegoetan irrati instituzionalak eratzea. Katalunian, Madrilen, Galizian eta Euskal Herrian halaxe egin zen. Horregatik, eta aurreko zenbait esperientziaren arrakasta erlatiboa kontuan harturik, Eusko Jaurlaritza 1982an hasi zen irratiko saioak emititzen. Euskarazkoak izan ziren lehenengoak, Euskadi Irratikoak. Emisorea Donostian dago eta euskara hutsez aireratzen du bere programazioa, frekuentzia modulatuan. Euskal Herri osoan entzuten da (baita Iparrean eta Nafarroan ere), eta denetariko saioak eskaintzen ditu: albistegiak, magazinak, kirolak, musikalak... Urtebete lehenago, Bilbon hasi
GAUR EGUNGO EUSKAL KAZETARITZA 335 zen erdarazko emisorea, Radio Euskadi. Geroago Euskadi Gaztea sortu da, irrati-formula (musika gazte arrakastatsua), euskaraz eta erdaraz. Badago beste emisorea publiko bat, EITBren barruan dagoena: Radio Vitoria-Gasteiz Irratia, Eusko Jaurlaritzak 1981eko abenduan erosi zuena. Programazio gehiena erdaraz eskaintzen bada ere, badago zer edo zer euskaraz, adibidez urte asko iraun azen Maritxu Berritsu umeentzako saioa, Jeni Prietok zuzendutakoa. Euskaldunen %9,4k entzuten zuen Euskadi Irratiko programazioa 1984an. Denbora laburrean, Radiocadena Española eta Radio Nacional de España (RNE) batu ondoren, Radio 4 (Espainiako irratiaren kate autonomikoak) abian jarri zen 1989tik 1991 arte. Bertan irratsaioren bat euskaraz egiten zen, hala nola Argi Dorronsorrok gidatzen zituenak edo Radio Exterior de Españarako egiten ziren erreportaje batzuk. Radio 4 desagertuta, euskararen presentzia oso testigantzakoa da gaur egun Euskal Herriko RNEn. 2.2.2. Euskal Telebista 1983an hasi ziren lehen emisioak, ehun bat langileren eskutik. Luis Iriondok jaso zuen zuzendaritza. Legean argi eta garbi esaten ez bada ere, euskara hutsezko telebista bat eratu zen hasieran. Urte hori esperimentaltzat hartu zen, eta gauzak azkar egin ziren, irregularki, presaka (Ibáñez, 1995: 348). Hasieran bi ordu eta erdi egunero: marrazki bizidunak, dokumentalak, luzemetraiak eta albistegiak. Abendurako kirolak - emanaldiak barne -, hauteskundeen berri eta elizkizunak eskaintzen ziren (40 ordu astero). Gaur egun ikus daitekeen albistegia eratu zen: Teleberri. Durangon ezarri zen egoitza, eta Alemaniako Studio Hamburg Media Consult International delakoaren laguntza tekniko-profesionala izan zuen. 1984an proiektua gihartuz joan zen. Berezko ekoizpena handitzeko beharra ikusten zen. Langileria ere handitu behar zen, eta urte hartan 220 pertsona zeuden ETBn lanean. Orduan ere, zenbait irakasle euskaldunen kemenez, kazetaritza ikasketak euskaraz eskaintzen hasi ziren Leioako Fakultatean, eta euskaraz trebatutako lehen kazetariak lizentziatzen hasi ziren. ETBko balizko ikusleak 509.500 lagun ziren (Zufia, 1984). Lan gorabehera batzuekin, eta Euzko Alderdi Jeltzalearen barruko arazoak tartean (1985ean Carlos Garaikoetxearen ordez José Antonio Ardanzak izendatu zuen EAJk lehendakari berria), ETBn ere aldaketak gertatu ziren. Zuzendaria zen Andoni Areizagaren ordez José María Gorordo izendatu zuten. Haren ustez, elebitasuna errespetatu behar zen, baina euskara hutsezko kanala ere mantendu behar zen. Orduan, erdara hutsezko beste kate bat sortzea proposatu zuen. Bat-batean egin zen hori 1986ko maiatzaren 31n. Egun bat lehenago Gorordok eman zien berria EITBren Administrazio-
336 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA Kontseiluko kideei. Erabaki hori asko kritikatu zuten beste alderdi politikoek eta euskaltzale askok. Gorordoren ondoren Josu Ortuondo izan zen ETBren zuzendaria. Adituen ustez, garai hori (1987-1991) normaltzearena da. Apustua, argi eta garbi, batez ere erdarazko katean, komertzialitatearen aldekoa izan da, gainontzeko telebista ofizialetan bezalaxe, batez ere kate ofizialek monopolioa galdu eta enpresa pribatuak (Tele5, Antena 3 eta Canal+) 1990ean emititzen hasi zirenean. 1991tik aurrera Iñaki Zarraoak ETB zuzendu zuen. Bere zuzendaritzapean eredua ezarri zen: bi kate, bat euskara hutsezkoa, bestea erdara hutsezkoa, komertzialitatea (eta zerbitzu publikoaren kontzeptuarekiko gatazka), gero eta produkzio propio gehiago (hor dago Goenkale programaren arrakasta), audientziaren egonkortzea, nahiz eta telebista pribatuak sortu (batez ere ETB-1, euskarazko katea, konpetentziarik ez duelako, tokian tokiko telebistena izan ezik), eta aurrekontu publikoekiko menpekotasuna: EITBk Kultur Sailaren aurrekontuaren zatirik handiena eskuratzen du, eta horrek ere kritika latzak sortu ditu. Hala eta guztiz ere, egia da Euskal Herri osorako euskara hutsezko telebista zein irrati bakarrak ETB eta Euskadi Irratia direla, eta ekimen pribatuak, gaur egun behintzat, ezin digula euskaldunoi zerbitzu hori eskaini. Gero eta gehiago dira tokian tokiko irratiak eta telebistak, elebidunak edo euskara hutsezkoak, baina oraingoz euskaldunon lurralde guztietara ailegatzen den bakarra EITB da. 3. EUSKARA HUTSEZKO EGUNKARIA 3.1. Lehen egitasmoak 3.1.1. Aritz taldearen egitasmoa: Erria 1976ko maiatzean ezagutzera eman zen euskara hutsezko egunkarirako egitasmo bat, Aritz enpresarena. Enpresa hura Goiz Argitik hurbil zegoen, eta Erria izango zen egunkari horren izena. Santiago Aizarna agertzen zen zuzendari moduan. Hala ere, gehien sartuta zeudenak beste batzuk ziren: Manu Oñatibia eta Joxe Murua, adibidez, haiek agertzen baitziren Aritz enpresaren buru eta buruorde gisa. Gero Euskerazaintza sortu behar zuten batzuk. Artean Euskerazaleak taldean zeuden haiek, Joxe Luis Iriarte eta Jon Murua, bildu ziren egitasmoaz hitz egiteko. Bizkaiko Agustin Zubikaraik eta Iñaki Zubirik ere parte hartu omen zuten elkarrizketa haietan. Denak euskara batuaren aurkakoak ziren. Ohar bat kaleratu zuten Argian, "Erria egunerokoa gure izkuntzan" izenekoa. Bertan egunkariak hamasei orrialde izango zituela zioten. Asmoa zen zenbait euskaltzale dirudunen laguntza
GAUR EGUNGO EUSKAL KAZETARITZA 337 eskuratzea, baina laster konturatu ziren asmoa ezinezkoa zela, eta 1976ko udazkenean bertan behera gelditu zen. 3.1.2. La Voz de Euskadiren Orria Bitartean, egunkari sortu berri batzuek bazuten euskal egunkaria gogoan, eta "egunkaria egunkariaren barruan" deituriko eredua erabiltzen hasi ziren, hau da, euskara hutsezko gehigarriak argitaratzeari ekin zioten. Baliagarriak baziren ere, egia esan batek ere ez du irautea lortu eta euskal egunkari bihurtu. Lehenetariko bat Donostiako La Voz de Euskadi egunkariaren Orria izan zen. Antza denez, asmoa hamasei orriko egunkaria ateratzea zen. Sei kidek lan egin zuten bederatzi hilabetetan, haien artean Felipe Juaristi, Koldo Etxabe eta Imanol Aranburu zeudela. Geroago ere, Eginek, Navarra Hoy eta Diario de Noticias nafarrek, El Correo Español-El Pueblo Vasco bilbotarrak, El Diario Vascok eta Deiak erabili dute formula hori 80ko eta 90eko hamarkadetan. 3.1.3. Mikel Atxagaren proposamenak Hainbeste urtetan euskal komunikabidetan aritua zen Mikel Atxaga kazetaria. 1982an Deian zegoen, eta bere orrialdeetatik euskal egunkari baten aldeko deia egin zuen. EITB sortua zen ordurako, eta argi zegoen beraz erakunde ofizialen apustua euskal irrati-telebistaren aldekoa zela. Euskara hutsezko prentsa gehigarri gisa ikusten zuen Atxagak, eta sakabanatuta zeuden ahaleginak batzea proposatu zuen, Deian bertan, Eginen, La Voz de Euskadin eta Diario Vascon argitaratzen ziren euskal orriak euskara hutsezko egunkari bakarra bihurtzea, 28 orrialdekoa, Gipuzkoako Diputazioak dirudienez 105 bat milioi emateko prest baitzegoen, Euskara Komisioak hala gomendatuta. Ez zen burutu asmo hura, Atxagak berak urte pare baten buruan aitortu zuenez, eszeptizismoz hartua izan baitzen proposamena. 3.1.4. Orainen egitasmoa 1983an Egin egunkariaren atzean zegoen Orain enpresak euskara hutsezko egunkari baten egitasmoa aurkeztu zion Gipuzkoako Diputazioari. Zehazki, ordura arte egiten ari ziren Egunon gehigarria handitzea zuten helburu, lau orrialdetatik zortzi orrialdetara pasatuz, 1985ean hamabi orrialdeko egunkari bihurtzeko asmoz, argudiatzen baitzuten haiek egindako inkesta baten arabera irakurleek euskal egunkari bat nahi zutela, eta bazeudela egunero hura jasoko zuten sei edo zazpi mila bat erosle euskaldun. Asmo horretarako Foru Aldundia 3.750.000 pezetako diru laguntza emateko
338 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA prest omen zegoen. Eusko Jaurlaritzan ere aurkeztu zuten proiektua, alferrik. Dirudienez, Iparragirrek ere beste proiektu bat aurkeztu zuen, 24 orrialdeko egunkari bat ateratzeko. Eusko Jaurlaritzaren ezetza jaso zuten. Biek 10.000 ale kaleratu nahi omen zuten.
3.2. Euskal egunkaria prestatzeko astekari esperimentalak (1986-1990) 3.2.1. Hemen 1986an Eusko Jaurlaritzak urte batzuk lehenago proposatutako egitasmoak berriro hartu zituen kontuan, zenbait aldaketa sartu bazuen ere. Orain eta Iparragirre enpresek, aurreko atalean ikusi dugun bezala, euskara hutsezko egunkari bana ateratzea proposatu zuten. Jaurlaritzak eskatutako dirulaguntza emateari ezetz esan zion. Hala ere, kalean eta euskal informazioaren munduan euskal egunkariaren beharra sentitzen zen. Orduan Gobernuak urrats batzuk eman zituen: bata, euskal merkatuari buruzko ikerketa bat egitea, eta bestea, euskal egunkari bat, edo batzuk, kaleratzeko esperimentuak bultzatzeko dirulaguntzak ematea. Asmoa ez zen euskara hutsezko egunkariak ateratzea, baizik eta astero egunkari itxura eduki behar zuen aldizkari bat ateratzea, gutxienez 32 orrialdekoa, goizean - Euskal Herriko egunkari guztiak goizekoak ziren - eta Euskal Herriko lurralde guztietara banatzeko. Enpresa sendoei zuzendua zen eskaintza. Sei erredaktore, behintzat, kontratatuta egon behar ziren, Kazetaritzan lizentziatuak edo beste egunkari bateko bost urteko esperientzia eduki behar zuten. Gaurkotasun-astekariak izan behar ziren, gutxienez albisteen %75 aste hartakoa izan behar ziren, eta 10.000 ale edo gehiago atera behar zituzten. Lehiaketara hiru enpresa aurkeztu ziren: Orain, Iparragirre eta Zeruko Argia, Argia astekariarena. Azken honek ezetza jaso zuen, baina lehenengo biei baietz esan zien Jaurlaritzak. Orain enpresaren produktua Hemen izan zen. Joxean Agirre izan zen zuzendari edo koordinatzailea. 1986ko irailaren 26koa dugu lehen zenbakia. Agirrerekin batera, Jabotxa Fernandez, Eguzki Arrizabalaga, Andres Gostin, Xabier García Argüello, Joseba Álvarez Forcada eta Sergio Basurko. Ostiralero agertu zen 1990ko irailaren 28 arte. 3.500 bat ale argitaratzen zuen 1989an. 3.2.2. Eguna Hemen baino hilabete beranduago plazaratu zen Eguna, 1986ko urriaren 5ean. Gerra Zibilean agerturiko egunkariaren izena eta zenbaketa jarraitzen zuen, ordura arte egon zen euskara hutsezko egunkari bakarraren tradizioari eutsiz. Koordinatzailea Luis Alberto Aranberri Amatiño izan zen.
GAUR EGUNGO EUSKAL KAZETARITZA 339 Horrekin batera, kazetari ezagunak, gehienak Deiatik hartuak: Mikel Atxaga, lehenago ere Argian ibilitakoa, Nerea Azurmendi, Txemi Galarraga, Imanol Unzurrunzaga eta Gerrako Egunaz arduratu zen Agustin Zubikarairen semea, bera ere kazetari profesionala, Antton Zubikarai. Eguna ostegunetan agertu zen lau urtez, 1990eko irailaren 27 arte. 2.500 bat ale saltzen omen zuen 1989an. 3.3. Euskal egunkarirako bi egitasmo 3.3.1. CIESen ikerketa Azaldutako "astegunkarien" esperimentuarekin batera, Eusko Jaurlaritzak 1988an enpresa bati euskal merkatuaren ezaugarriak eta aukerak aztertzeko agindua eman zion. Iruñeko CIES arduratu zen ikerketaz. Horren arabera, ez zegoen lekurik euskara hutsezko egunkari bat baino gehiago kaleratzeko. Irakurle euskalduna gaztea zen, kultur maila altukoa, unibertsitarioa, irakurtzen ohitua, politikazalea eta ezkertiarra, abertzalea eta independentziaren aldekoa. Euskal Herrian irakurtzeko ohiturak oso altuak ziren - eta dira -, euskaraz ere bai: 1984ko CIESen ikerketaren arabera, hamabost urtetik gorako 324.000 euskaldunek irakurtzen zuten euskaraz. Horietatik 200.000 batek egunkaria irakurtzen zuten egunero. Hori izan zitekeen euskal egunkari baten irakurlego potentziala. Euskal egunkari baten faltan, gehien irakurtzen zutena El Diario Vasco zen (%27,1), gero Egin (%17,4) eta Deia (%16,2). Euskara hutsezko egunkari baten balizko irakurleak 88.000 bat izan zitezkeen. Kontuan harturik hirutatik bat erosten zuela egunkaria, erosleen balizko kopurua 21.000-26.000 zen. Jaurlaritzak ez zuen azterketaren berri eman. Hala ere, Argia astekarian haren ondorioak ezagutarazi ziren. Tirabirak hasi ziren orduan, eta bi proiektu abian jarri ziren ia aldi berean: Egunkari Sortzen izenekoa, pribatua, eta ofiziala, José Ramón Belokiren koordinaziopean. 3.3.2. Egunkaria Sortzen 1990ean bertan Egunkaria Sortzen taldea osatu zen. Hirurogei pertsona zeuden, horien artean hor zeuden Martin Ugalde, Joan Mari Torrealdai, Nerea Azurmendi, Josu Landa, Txema Auzmendi, Carlos Santamaria, Karmele Aierbe, Iñaki Zabaleta, Koldo Izagirre, Hasier Etxeberria, Luzien Etxezaharreta, Jon Basterra eta Joxemi Zumalabe. 1989ko azaroko Euskal Prentsaren Egunean ondu zen ideia, eta hurrengo Durangoko Azokan, 1990eko urtarrilean alegia, bilera zabal bat egin zen. Kazetaritzari buruzko alderdiak, hizkuntzari buruzko alderdiak ez ezik enpresa egitura eta ekonomi
340 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA arazoak ere aztertu ziren. Azken alderdi hau ikertu zuten Joseba Jakak, Urtsa Errastik, Joxemiel Zumalabek, Fermin Lazkanok, Luis Goiak eta Fernando Unsainek. Hasierako tirada 15.000 alekoa izango zen, gero 8.000tan finkatzeko, beraz 40.000 bat irakurle izango zituen egunkari berriak. 150 milioiko hasierako kapitala behar zen, beste horrenbesteko galera sufritu behar baitzuten urtero. Argi eta garbi ikusi zuten dirulaguntza ofiziala behar zutela. Egitasmo bat osatu zuten. Talde Bateragile batek lan guztiak koordinatu behar zituen, eta gero Kazetal [sic] Taldea eta Batzorde Ekonomikoa osatu ziren. Proiektuaren arabera, egunkaria euskaltzalea, nazionala, baterakoia, zabala, erakunde politikoetatik askea, erdarazko beste komunikabideetatik ere askea, ez instituzionala, dirulaguntza behar zuena, militantea, profesionala eta berria. Bazekiten euskarazko merkatua murritza zela, eta gainera erdarazko merkatuaren aurka aritu beharko zirela. Bere irakurlea definitzen zuten honako modu honetan: kultura maila altukoa, abertzalea, ideologia anitzekoa. Alderdi teknikoak ere finkatzen ziren: 40 bat orrialde, tabloidea, sei zutabetan diagramatua. Estilo liburu bat egin behar zela ere argi eta garbi zuten, Euskaltzaindiak emandako arau guztiak errespetatu behar zirela, informazioaren eta iritziaren arteko proportzioa, testuaren eta grafikoen arteko proportzioa ere gorde behar zela. Atalak erabaki ziren proiektuan. Langileria ere finkatu zen: 31 kazetari eta bi argazkilari, gehi laguntzaileak. Hizkuntza jarraitzeko talde bat planteatu zen. Egoitza zentrala Gipuzkoan, eta gero Bizkaian, Nafarroan, Araban eta Iparraldean (Baionan) delegazio bana. Edizio bakoitza hasieran. Formula juridikoa, bestalde, talde eragilea osatzen zuen sozietate mugatua sozietate anonimo bihurtzea zen aukera. 3.3.3. Proposamen ofizialaren porrota Hasieran Iñaki Zarraoak esan bazuen ere balizko euskal egunkaria pribatua izan behar zela, talde pribatu baten ekimena ikusirik Eusko Jaurlaritza proiektu ofizial bat prestatzen hasi zen, gero Gasteizko legebiltzarrean aurkezteko. 1990eko apirilaren 4an Kultura sailburua zen Joseba Arregik asmoa aldarrikatu zuen, eta urte hartako uztailaren 12an lehen proiektua aurkeztu zuen Jose Ramon Belokiren koordinaziopean bildutako taldeak. Bertan zeuden Antton Aranburu (Euskadi Irratia), Jon Basterra (Egin), Elixabete Garmendia (ETB), Felix Ibargutxi (Diario Vasco), Ignacio Irizar (El Correo) eta Imanol Unzurrunzaga (EITBn eta Egunan aritua). Argiako Pello Zubiriak (gero Euskaldunon Egunkariaren lehen zuzendaria izango zena) dimisioa aurkeztu zuen lehen bileren ondoren eta ez zuen txostena izenpetu. Hamabostean behin bildu ziren hiru hilabetez, eta zenbait
GAUR EGUNGO EUSKAL KAZETARITZA 341 tentsio eta desadostasun gertatu ziren. Felix Ibargutxik, adibidez, ez zuen azken bileretan parte hartu, nahiz eta txostena izenpetu. Egunkaria Sortzen taldearen egitasmoan bezalaxe, hipotesia egunkari bakarra zen. 35.000-40.000 bat irakurle izan zitezkeela zioten. Zenbat erosle, auskalo. Dena den, 8.000-15.000 ale inprimatu behar zirela zioten. Egoitza zentrala Donostian kokatuko lukete, eta makineria propioa edukitzeko beharra ere ikusten zuten. Delegazioak Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Baionan ez ezik, Madrilen eta Bruselan ere berriemaileak. Guztiona izan behar zela azpimarratzen zuten euskaraz gai zen edozeinentzat, leku guztietara iritsi behar zela, euskara batuaz idatzia, berri hurbilak emango lituzkeena, tokian tokikoak, malgua, porrotarik gabea. Enpresa egiturari zegokionez, multimedia baten barruan, hau da, juridikoki erreformaturiko EITBn adibidez, "Euskaraen Multimedia" izeneko azpisail bat sortuz euskarazko komunikabideak biltzeko. Taxuera zegokionez, ez zuten derrigorrez tabloide ikusten (inguruko gainontzeko egunkari guztiak bezala), baizik eta, "berezia" izango zenez gero, berezia ere tamainan. Argazki ugari, albiste laburrez batik bat osatua, kolorezkoa, eta hiru koadernotxotan banatua, bakoitzean guztira 12-16 orrialde hasieran. Lehen koadernotxoan Euskal Herriko albiste politikoak, ekonomikoak eta kulturalak, gehi Espainiako eta nazioarteko albisteak, iritziko testuak, kirolak, telebistari buruzko orrialdeak eta azkeneko orrialdea. Bigarren koadernotxoan, bitan banatua, eguneko gai bati buruzko erreportaje handi bat (3-4 orrialdekoa) eta gizatalde bati eskainitako orriak. Haurrek, batik bat, garrantzi berezia jaso behar zuten, bai eta kulturak ere. Azkenik, hirugarren koadernotxoan herriko edota bailarako albisteak - hobe hauek lurralde historikoko edo probintziako atalak baino -, beraz egunkari honek edizio batzuk (koadernotxo honi zegozkionak) izango zituen. Astelehenean ez zen atera behar, eta agian igandeetan ere ez (hau da, gainontzeko egunkariak gehien saltzen ziren egunetan). Abuztuan ere oporrak zirela eta, kaleratu gabe egotea ez zuten alde batera uzten. Banatzeko, kioskoak eta harpidetzak. Gero, Egunkaria Sortzenen proiektua gauzatu ahala, beste aukera batzuk planteatu ziren, adibidez ikastoletako haurrentzat batez ere egindako produktua egitea, dohainik banatzea eta haien bitartez helduak irakurtzen zaletzea, "familiako egunkaria" izango zelakoan. Prototipo bat aurkeztu zuten 1990eko abuztuan. Egunero zuen izena, kolorezko zortzi orrialde zituen eta lehen aipaturiko ezaugarriak aldarrikatzen zituen berriro.
342 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA 3.4. Historiako bigarren euskara hutsezko egunkaria: Euskaldunon Egunkariaren sorrera eta lehen urteak Ekonomi eta kazetari-taldeak aritu ziren 1990eko maiatzetik aurrera euskarazko egunkariaren oinarriak prestatzen. Dirua lortu behar zen, eta horretarako Euskal Herriko hiri zein herri guztietan kanpaina bat antolatu zuten. Bost mila pezetatik milioi erdiko pezetarako akzioak eskura zitezkeen. Laster 160 milioi pezeta lortu ziren. 1990eko abenduaren 6an, azkenik, aurreikuspen guztien aurka, kaleratu zen lehen aldiz Euskaldunon Egunkaria. Bazekiten tirabirak zeudela erakundeekin, batez ere Eusko Jaurlaritzarekin, eta dirulaguntzarik gabe gelditu behar zirela lehen garaietan behintzat. Hasiera-hasieratik beren mugak zeintzuk ziren bazekiten: ezin zuten inprimategi propiorik eduki eta horrek ixteko ordua aurreratu behar zuen; langileria murritza eta soldata nahiko baxuak ezarri behar ziren; igandeetan lana egitea ezinezkoa zen arrazoi ekonomikoengatik eta astelehenetan egunkaria ez zen kaleratuko; eta, euskarazko egunkari bakarra izanik, enpresak ez zuen izango editorialik. Zuzendaria Pello Zubiria izan zen, eta Administrazio Kontseiluko presidentea Martin Ugalde. Tirabirak zeuden artean. Eusko Jaurlaritzak ez zuen amore eman nahi, eta Legebiltzarrean bere proiektua aurkeztu nahi zuen. 1991n Irigoyen & Pérez de Calleja Consultores enpresak euskarazko egunkari bat argitaratzeko ikerketa ekonomiko-finantzario bat aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren aginduz. Txostenaren arabera, egunkari hark urtero 900 milioi kostatuko zuen. Banaketari zegokionez, bi aukera zeuden: merkatuan lehia egitea eta salmentak egiten saiatzea (gehienera jota, 4.000 ale, beste egunkari bat bazegoelako) edo 35.000 erregalatu, dirulaguntza ezinbesteko baitzen. Edozein aukerak beste proiektuaren heriotza zekarren, ziur aski. Txostena pesimista zen erdarazko komunikabideen konpetentziari buruz, bestalde. Tabloidea izango zen, 48 orrialdekoa (64 larunbatetan), kolorezkoa, familiarra, testu laburrekoa. Azken proiektu hau ere ez zen gauzatu eta hantxe bertan bukatu zen asmo ofizialaren historia. Aurreikuspen guztien aurka, Euskaldunon Egunkaria, lehiakiderik gabe, finkatu zen nolabait, eta urteak betetzen joan zen. Irakurle-erosleen kopurua ere orekatu zen, estilo-liburua argitaratu zen eta egitasmoan azaldutako ezaugarriak, nola edo hala, bete ziren. 3.4.1. Aldaketak diseinuan eta nolabaiteko egonkortzea Hasieran zuri-beltzean inprimatu zen, baina 1995ean diseinu aldaketak gertatu ziren - orduan zuzendaria, Iñaki Uria denbora laburrean aritu ondoren, Martxelo Otamendi zen -, eta kolorea sartu zen. Mamian ere zenbait gauza aldatu ziren, Garbiñe Ubedaren gidaritzapean.
GAUR EGUNGO EUSKAL KAZETARITZA 343 Euskaldunon Egunkariak mugak bazituen: ez zuen makineria propiorik, eta Orainen egiten zen, etxeko egunkaria zen Egin baino lehenago, horregatik arratsaldean eta gauean gertatzen ziren berri batzuk, nahiz eta iragarrita egon (kirol gertakizunak, adibidez), ezin zituen eman. Suposatzen zen, beraz, Egunkaria irakurtzen zuenak beste egunkari bat ere irakurtzen zuela, eta euskarazkoa izateagatik, neurri handi batean, erosten zuela. Bestalde, igandeetan ez zen lanik egiten, beraz astelehenean ez zen kaleratzen. Euskal Herriko egunkari bakarra zen alderdi honetan, gainera kontuan hartu behar da astelehenetan, urritik ekainera behintzat, futbolari buruzko informazioa oso garrantzitsua dela eta asteleheneko egunkariak, horregatik, gehiago irakurtzen direla. Euskaraz dagoen egunkari bakarra izanik, eta dirulaguntza ofizialen menpe egonik neurri handi batean bizirauteko, ezin zuen editorialik argitaratu. Hala ere, nabarmenki murriztu zen pluraltasuna. Gorabeherak nabariak izan ziren: Pello Zubiriaren garaian, Eusko Jaurlaritzarekiko tirabirak fresko zeudenean, ezker abertzalearenganako joera argi zegoen. Gero Otamendi sartu zen, eta denetariko iritziak jasotzen ziren, batzuetan - batez ere Euskal Herriko egoera politiko nahasian oso bero zegoenean - oso kontrajarriak. Gero, berriro, ezker abertzalearen izenak gailendu ziren iritziko testuetan. Mugak muga, Euskaldunon Egunkariak orekaren bat lortu zuen. 15.000 bat ale saltzen omen zituen egunero, nahiko urrun ikerketek zioten irakurle kopuru euskaldunetik, baina kopuru dezente beste egunkari batzuekin (Egin eta Gara bere jarraitzailearekin eta Deiarekin, batik bat) konparatzen badugu. Halako espezializazio bat ere bilatu zuen, edo, egunotan esaten den bezala, balio erantsia: nazioarteko atala ezin zen punta-puntakoa izan, gehiena agentziako berrien bidez egiten baitzen, eta 2004. urtea arte ez zituen agentzia batek euskarazko albisteak itzuli, Europa Press-ek Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako akordio bati esker. Euskal Herriko informazioa, gainontzeko egunkarietan ez bezala, Hegoaldea eta Iparraldea hartzen zituen. Euskararen mundua eta euskal kulturari buruzko informazioa besteetan baino gehiago zen. Eta hizkuntza finkatzeko eta zabaltzeko ezinbesteko lana egin du. Hor daude Estilo liburuaren bi edizioak. Euskaldunon Egunkaria, euskarazko gainontzeko komunikabide gehienak bezalaxe, dirulaguntza ofizialen ikaragarrizko menpekotasunean zegoen: 1997an, adibidez, Eusko Jaurlaritzak 120 milioi eman zion, Argia astekariak 15 milioi jaso zituen. 3.4.2. Euskaldunon Egunkariaren itxiera eta Berriaren sorrera 2003. urtean Entzutegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak bat-batean erabaki zuen Euskaldunon Egunkariaren itxi behar zela, ETAren
344 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA menpekotasuna leporatzen baitzion. Komunikabidearen zuzendaria, Martxelo Otamendi, eta Administrazio-Kontseiluko edo egunkariarekiko halako lotura zuten beste lagun batzuk atxilotu zituen, haien artean Txema Auzmendi, Joan Mari Torrealdai, Xabier Alegria, Iñaki Uria eta Fermin Lazkao. Batzuk gero fidantza ordaindu ondoren libre gelditu ziren, eta bi bakarrik gelditu ziren espetxean: Uria eta Alegria. Hurrengo egunetik langileek behin-behineko egunkari bat atera zuten, baldintza txarretan – egoitza eta tresneria ezin ziren erabili-, Egunero. Protestak eta manifestazioak egin ziren Euskal Herrian eta kanpoan. Ekainean berriz ere beste euskara hutsezko egunkari bat kaleratu zen: Berria. Ezaugarri nagusiak Euskaldunon Egunkariarenak dira. Egunero, interneteko bertsioa. Juan del Olmo epailearen aginduz itxitako Euskaldunon Egunkariaren ordez irten zen, Berria sortu arte. 4. KULTUR ETA ZIENTZI ALDIZKARIAK 4.1. Goi mailako ikerketak euskaraz 4.1.1. Zientzia euskaraz: Elhuyar Euskarazko zientzi aldizkarietan aitzindaria, dudarik gabe, Elhuyar dugu. Bere sorrera ere nahiko esanguratsua da. 1972an Donostiako Ingeniaritza Eskolan ikasten ari ziren euskaldun batzuk izen bereko talde batean bildu ziren Bascongadaren babespean. Euskara hutsez aritzen ziren, zientzietako euskara landuz. Hor zeuden, besteak beste, Mikel Zalbide, Andoni Sagarna, Jesus Mari Goñi eta Juanjo Gabiña. Handik bi urtetara, 1974an, izen bereko aldizkari bat argitaratzea erabaki zuten, zientzia euskaraz jakinarazteko: Elhuyar. Bitartean testu-liburuak, beti
GAUR EGUNGO EUSKAL KAZETARITZA 345 ere euskaraz eta zientziari buruzkoak, plazaratu zituzten. Hasieran hilabetekaria zen, eta kezka nagusia hizkuntza zientzi gaietara egokitzea zen batik bat. Urteetan zehar aldizkaria indartu da, eta edukiak dira nagusi. 1981ean berrikuntza sakona egin zuten, edozein zientzi aldizkarirekin parekatu ahal izateko: "Jendeak ez ditu euskarazko aldizkariak erosiko euskaraz idatzirik daudelako, bertan esaten dena interesgarria delako baizik", zioten editorialean. 1984an hasi zen idazketa-gelaren informatizazioa eta 1985ean aldizkaria bi ataletan banatu zen: dibulgazioa eta ikerketa. Bihilabetekari bihurtu zen. 1994an, azkenik, beste berrikuntza bati ekin zioten, eta zientzia, osasuna, natura, teknologia eta astronomia ataletan banatu zen aldizkaria. 2.400 aleko tirada du, gehiena harpidetza bitartez saltzen da. Irakurle tipoa gaztea da (25-35 urtekoa), unibertsitatean hezia, gipuzkoarra (irakurleen %55,6). Gaurko zuzendaria Eustakio Arrojeria da, eta lehen Iñaki Irazabalbeitia aritu zen. Gainontzeko ekintza batzuk ere burutu dituzte: entziklopediak, CDROMak, euskarazko hezkuntza materiala prestatzea, itzulpen teknikoak eta abar. 1984tik Eusko Jaurlaritzak onura publikoko elkartetzat izendatu zuen. Beste komunikabide euskaldun batzuekin ere harreman izan dituzte, hala nola Euskaldunon Egunkariarekin, non gehigarri bat izan zuten astero zientzi gaiei buruz aritzeko. 4.1.2. Unibertsitateko aldizkariak Honetan aitzindaria, dudarik gabe, Udako Euskal Unibertsitatea dugu. Euskarazko unibertsitaterako bidea prestatzeko sortua, gaur egun uda osoro euskarazko ikastaroak prestatzen ditu UEUk, denetariko zientziei buruzkoak: humanitateak, zientzia teknikoak eta gizarte zientziak. Azken hauek badute, UEUri esker, euskarazko aldizkari bat: Uztaro, 1989an sortua. Arloak ekonomia, zuzenbidea, psikologia, kazetaritza, historia, hizkuntzalaritza, glotodidaktika, pedagogia eta geografia dira. Hala ere, aldizkari zientifiko gehienak Euskal Herriko unibertsitateek egiten dituzte, bai Deustukoak, bai Euskal Herriko Unibertsitateak, bai Nafarroako unibertsitateek, bai, neurri txikiago batean, Iparrekoek. Deustuan agertzen da, euskara hutsez, hizkuntzaz eta literaturaz, Enseiucarrean. Euskal Herriko Unibertsitatean euskara hutsez argitaratu izan da natur zientziei buruzko Ekaia aldizkaria. Hezkuntzaz euskara hutsezkoa da Tantak, 1989an hasi zena.
346 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA 4.1.3. Eusko Ikaskuntzaren itzulera Gerra aurrean euskal kulturaren alde horrenbeste lan egin zuen Eusko Ikaskuntza erbestetik etorri eta 1976an ere berriro abian jarri zen. Gipuzkoako Foru Aldundia konturatu zen batzuk, Eusko Ikaskuntzakoak ez zirenak, erregistratu nahi zutela Revista Internacional de los Estudios Vascos izena, eta, lehen bezala, Nafarroako, Arabako eta Bizkaiko diputazioekin ados jarri zen Eusko Ikaskuntza berpizteko. Bizirik zeuden agintariak (Joxemiel Barandiaran, Justo Garate, Manuel Lekuona, Angel Irigaray, Joaquín Yrizar eta Manuel Irujo) bildu eta bazkide berriak egiteko ekimena hasi zen. 1978an berriro eratu zen Eusko Ikaskuntza, Joxemiel Barandiaran lehendakari eta Agustín Zumalabe idazkari gisa. 1979an sailak antolatu ziren eta berriro lanean hasi ziren. Horren ondorioz, euskal ikasketetarako hain garrantzitsua izan zen RIEV berpiztu zen. Horrez gain, sail bakoitzak koaderno bana argitaratzeari ekin zion: Musika, Historia-Geografia, Komunikabideak, Folklore, Antropologia, Zuzenbidea, Arte Plastikoak, Hizkuntza eta Literatura, Zinematografia, Zientzia Medikoak, Natur Zientziak, Zientzia Sozial eta Ekonomikoak, Zientzia Fisiko-Kimikoak eta Matematikak, Hezkuntza eta Aurrehistoria- Arkeologia dira Eusko Ikaskuntzaren sailak. 1996an hasi zen koadernoen berrikuntza, eta bakoitzak izen bana hartu zuen: Oihenart, adibidez, Hizkuntza eta Literaturari buruzkoa, edo Mediatika Komunikabideei buruzkoa. Herriko hizkuntza guztiak dira Eusko Ikaskuntzaren hizkuntzak (euskara, gaztelania, frantsesa), eta guztiek isla dute aldizkarietan. Euskara hutsez hasi da argitaratzen 1997an Eleria. Euskal Herriko Legelarien aldizkaria, zuzenbideari buruzko lehen euskal aldizkaria, Zuzenbide Saileko euskaldunen eskutik. Zuzendaria Josu Iñaki Erkoreka zen. 4.1.4. Hizkuntzaren inguruko aldizkariak Euskaltzaindiak, jakina, Euskera bere aldizkaria argitaratzen jarraitzen du. Erabateko akordioa lortu dute batuaren inguruan, edo ia erabatekoa, idazle zahar talde batek ez baitu inoiz onartu Akademiak proposatutako bide hori. Horiek Euskarazaintza izeneko elkartean bildu dira, eta izen berdineko aldizkari bat ateratzen dute, ortografia zaharra eta euskalkiak erabiliz. Manuel Agud-ek eta Koldo Mitxelenak sorturiko ASJU aldizkariak aurrera jarraitu zuen, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Donostiako Foru aldundiak argitaratua, Joseba Andoni Lakarraren zuzendari duela. Hizkuntzalaritzari buruz, soziolinguistikari zehazki, Jose Luis Alvarez Enparanzaren ingurukoek Bat aldizkaria argitaratzen dute. HABEk eta AEKk ere beren aldizkariak plazaratzen dituzte (HABEkomik, Unescoren
GAUR EGUNGO EUSKAL KAZETARITZA 347 albistaria, Zutabe, Aizu!), euskalduntze munduari begira. Itzultzaileek ere badute euskal aldizkari bat: Senez, azken bolada honetan Gasteiztik Koldo Bigurik zuzentzen duena. 4.1.5. Pedagogiari buruzko aldizkariak Irakaskuntzan, zer esanik ez, euskarak berebiziko garrantzia izan du. Horri buruzko lehen aldizkaria 1970ean argitaratu zen, Gordailu. Hiru urtez agertu zen, ikastoletako irakasleen arteko zubi gisa lan eginez, Jazinto Setienen zuzendaritzapean. 1972an desagertu egin zen. Pedagogiari buruzko beste bi aldizkari aipatu behar ditugu, Paulo Iztuetarekin batera: 1978an sortu zen Donostian Urrats, Santo Tomas Lizeoko irakasle batzuen bultzadaz. Bi ale besterik ez ziren kaleratu. 1982an, bestalde, Gipuzkoako Irakasleen Elkarteak Isilik argitaratu zuen. 4.2. Literatur aldizkariak 4.2.1. Literatur aldizkariak Hegoan Hainbeste garrantzia izan zuen Egan aldizkaria, desagertu ez bada ere, ahulago bihurtu da. Olerkiarentzat hain inportantea izan zen Olerti ere 1959tik 1970ra agertu zen, Madrilgo Gobernuak baimena kendu zuen arte. Bertan olerkari gazteek beren lanak argitara eman zituzten. Beste korronte modernoagoetako aldizkariak jaio dira, aldiz, askok bizitza laburra izan badute ere. Kurpil izan zen horietako bat. Santiago Aizarnak zuzendu zuen 70eko hamarkadan, Donostian, eta orduko korronte esperimentalen berri ematen zuen. Elebiduna zen. Eragin handiena - bere garaian nahiko underground baziren ere - izan dutenak Ustela eta Pott dira. Bizitza laburrekoak, bien inguruan Bernardo Atxaga eta beste idazle batzuk biltzen ziren, euskal letrak iraultzeko edo, behintzat, haize berria ekartzeko asmoz. 1975ean sortu zen Panpina ustela, hurrengo urtean Zorion ustela eta Mermelada ustela. Hasieran Atxaga (ordurako Ziutateaz liburua zeukan kalean) eta Koldo Izagirre (Itsaso ahantzia zen orduan bere obra ezagunena) zeuden, hirugarren alean Ramon Saizarbitoria ere bai (artean Egunero hasten delako eleberria argitaratua zuen). Umoretsua, probokatzailea, abangoardista zen aldizkaria, ikonoklasta samarra, erabat heterodoxoa. Handik bi urtetara Bilbon Pott banda osatu zen, eta izen berdineko sei ale argitaratu zituen 1978an, 1979an eta 1980an. Talde hartan zeuden, Atxagaz gain, Joseba Sarrionaindia, Jose Mari Iturralde, Jon Juaristi, José Julián Baquedano, Manu Ertzila eta Ruper Ordorika musikaria, gero oso bide ezberdinak hartu dituztenak. Aldizkariaren zenbaki bakoitzak izenburu ez-
348 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA berdina zuen: Pott bandaren berriemailea, Pott bandaren blaga, Pott bandaren braga, Pott bandaren praka, Pott bandaren plaga, Pott tropikala. 90eko hamarkadan, Bernardo Atxaga euskal literaturaren autorerik ospetsuena eta ezagunena hemen eta kanpoan bihurtuta, haren inguruan aldizkari kritiko bat sortu da: Garziarena. Bi garai izan ditu, Garziarena (1992-1994, hamaika ale) eta Garziarena berria (1997tik aurrera). 1980an Donostian beste aldizkari batzuk jaio ziren: Oh! Euzkadi, nahiko kritikoa (Koldo Izagirre eta Ramon Saizarbitoria zeuden), gero hiru hiletan behin Argia astekarian atal literario bihurtu zena, eta Xaguxarra (bi ale besterik ez, Hordago argitaldaritik hurbila). Argitaldariek ere aldizkari batzuk kaleratzeari ekin zioten 80ko hamarkadan: Donostiako Susa (1984tik aurrera), Bilboko Labayru Institutuaren Idatz & Mintz (bizkaieraren aldekoa), Iruñeko Pamiela, Donostiako Barojaren Literatur Gazeta (1985). Hiri guztietan arrakasta erlatiboko aldizkariak sortu ziren: Gasteizen Kandela, Iruñean Korrok eta gero Mazantini, Bilbon Ttu-ttua, Durangon Txistu y Tamboliñ. Batzuk erdi ahaztuta daude: Hegalez hegal. Stultifera Navis 1982an eta 1983an argitaratu zen, euskara hutsezko bi zenbaki, gero Gasteizko Filologia Fakultateko ikasleek Kandela ere atera zuten. 1984an eta 1985ean Txortan. 1979an hasi zen Euskal Herriko poesia zabaltzeko eta Euskal Herrian beste lurralde askotako poesia ezagutarazteko hain garrantzitsua izan den Zurgai aldizkaria. Erdara nagusi, badago euskal testurik ale orotan. Euskal Idazleen Elkarteak bere aldizkaria ateratzen du: Hegats. Bertsolarien Elkarteak ere beste aldizkari bat ateratzen du: Bertsolari, 1990eko hamarkadako bolada arrakastatsua aprobetxatuz. 4.2.2. Literatur aldizkariak Iparrean Iparraldean, literatur mugimenduak apalagoak izan badira ere, sortu da aldizkaririk. Maiatz dugu ezagunena. 1982an sortu zen, eta hango idazle euskaldunentzako plataforma bat izan nahi zuen. Oso heterogeneoa da (Iparreko literato gehienak biltzen ditu). Bertan beren lanak argitaratu dituztenen artean Itxaro Borda, Henriette Aire, Jon Casenave, Eñaut Etxamendi, Manex Erdozanzi Etxart, Luzien Etxezaharreta, Aurelia Arkotxa daude besteak beste. 4.3. Erlijiosoen aldizkari kulturalak Iratzar Loiolan sortu zen 1976an. Bizitza laburra izan zuen. Baina, aldizkari erlijioso-kulturaletan, garrantzitsuena dudarik gabe Karmel da. Karmel gaur egun ere argitaratzen da, batuaz eta euskalkietan. Erlijioari buruz eta hainbat gai kulturali buruz ere hitz egiten du. Bertan Santiago
GAUR EGUNGO EUSKAL KAZETARITZA 349 Onaindiaren lana aipatzekoa da. 1970ean mila bat harpidedun zuen, %45 Bizkaian eta %42 Gipuzkoan (Siadeco: 1977: 106). Lehendik zetorren aldizkaria, baina urte hartan garai berriari hasiera eman zion Santiago Onaindiaren eta Lino Akesoloren eskutik. Apaizek ez ezik, laikoek ere idazten dute, honetaz eta hartaz. 5. TOKIAN TOKIKO KOMUNIKABIDEAK 5.1. Aldizkariak 5.1.1. Hegoan Hainbat eta hainbat herritan, baita hirietan ere (beranduago), euskara hutsezko aldizkariak sortu dira 80ko eta 90eko hamarkadetan, euskal prentsaren eta publizitatearen merkatua sendotuz. Irakurlego bat bilatu eta sortu ere egin dute, kazetari euskaldunen heziketan lagundu dute, euskara batua zein euskalki estandarrak - bai eta, zenbait herritan ere, bertako hizkera - kodetu, zabaldu eta aberastu egin dituzte. Ez da lan makala, beraz, aldizkari hauek egin dutena eta egiten jarraitzen dutena. Aurrekinak aurrekin, fenomeno nabarmen hau 1988an hasi zen Arrasaten, bertan Arrasate Euskaldun Dezagun elkartea sortu eta Arrasate Press aldizkaria ateratzea erabaki zutenean, Joxe Aranzabalen zuzendaritzapean. Handik aurrera, Gipuzkoan, Bizkaian, Nafarroan eta, neurri txikiago batean, Araban ere eten gabe sortu dira halako aldizkariak. Gainera - horretan ere Arrasate aitzindaria dugu - herri irratiak eta telebistak sortu dituzte elkarte hauek. Arrasaten, adibidez, telebista sortu beharrean zegoenean, ARKO (Arrasateko Komunikabideak) sortu zen. "Nazio edota probintzi mailako prentsak betetzen ez duen hutsunea eta eskaintzen ez dituen aukerak hartzen ditu prentsa lokalak bere gain, hau da, herri eta eskualdeko informazioa zuzenki eta era sakonean plazaratzen du", dio Miguel Angel Elkoroberezibarrek (1992: 11). Tokian tokiko prentsa euskara hutsezkoa, elebiduna (euskara gehi gaztelania, euskara gehi frantsesa) edo erdarazkoa bada ere, aldizkari gehienak euskara hutsezkoak dira, ia erdia (euskaraz eta gaztelaniaz dagoena %22 da). Astekari edo hamabostekaria, bi edo hiru pertsona soldatapeko eta laguntzaileek osatutako lantaldea, batez ere dirulaguntza ofizialez eta publizitateari esker finantzatutakoa, dohainik etxeetan banatzen dena, autoedizioaz landutakoa eta DIN-A4 taxuerakoa, halaxe deskribatzen dute Jotxo Larrañagak, Miren Gabantxok eta Asier Arangurenek tokian tokiko aldizkari tipoa (Aranguren, Gabantxo, Larrañaga, 1997: 37).
350 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA Galtzaundi. Tolosako aldizkaria. Asko dira euskarazko tokian tokiko aldizkariak (60 baino gehiago Hegoaldean bakarrik), eta guztiak aipatzea, luzea izateaz gain, ezinezkoa da. Batzuk, hala ere, honako hauek dira: Arrasate Press, Berrigara (Bergara),
GAUR EGUNGO EUSKAL KAZETARITZA 351 Barren (Elgoibar), ...eta kitto! (Eibar), Nondik (Ataun), Kontzejupetik (Oñati), Azpeitian zer?, Irinmodo (Antzuola), Plazara (Irun), Orria (Andoain), Galtzaundi (Tolosa), Goierritarra, Ze barri? (Eskoriatza), Aretxagazeta (Aretxabaleta), Irutxulo (Donostia), guztiak Gipuzkoan. Bizkaian argitaratzen dira Arranondo (Ondarroa), Drogeteniturri (Ermua), Akatz (Bermeo), Durango Swing, Deiadar (Gernika). Araban euskara hutsez Gasteizko Geu Gasteiz dago. Nafarroan Ttipi ttapak (1980. urteaz gero) Iparraldea betetzen du (eta Iparraldeko Sara eta Senpere herrietan ere banatzen da) eta Laisterkak Sakana. Horietaz gain, badaude beste batzuk: Araitzeko Mailope (1.300 ale, hilabetekaria), Ultzamaldeko Pulunpe, Salazarko Bilgua (elebiduna, bizitza laburrekoa), Garesko Murugarren, Iruñeko Ze berri? (52.000 ale) eta Iruñeko Udal Boletina, eta Iturmendi Herriaren mintzoa. Gehienek 3.500-5.000 aleko tirada dute, bakan batzuk 7.000ra ailegatzen dira: Goierritarra (herri bat baino gehiago hartzen duena), ...eta kitto! edo Getxobarri, adibidez. Orotara 80.000 irakurle baino gehiago biltzen dute, oso kopuru handia kontuan hartzen badugu Argiak 5.500 bat dituela eta Iparraldeko Herriak 2.500 (Aranguren, 1991: 11). Batzuek (Arrasate Press, kasu) irakurlegoa bikoiztu dute urte gutxitan. Herri aldizkari gehienak elkartu ziren 1996ko ekainean Euskara Elkarte eta Herri Aldizkarien Topagunean, ideiak trukatzeko, koordinatzeko eta baliabide ekonomikoak ahalik eta erarik egokienean erabiltzeko asmoz, bai eta erakundeetatik datozen dirulaguntza garrantzitsuez gain bestelako baliabideak, publizitatea alegia, bilatzeko asmoz ere. Euskara gehien erabiltzen duten eskualdetan bat oso nabarmena da: Deba Goiena. Bertan, 1999an, sei aldizkari eta gehigarri bat, bi irrati eta bi telebista euskara hutsez ari ziren. Urte hartan bildu ziren Goiena elkartean Antzuola, Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Gatzaga eta Oñatiko komunikabideei laguntza emateko. 2003an Goienkaria izeneko aldizkaria –egunkari itxurakoa– kaleratu zuten, aipatutako herrietan 20.000 ale banatzeko.
354 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA Alkarrekin (%24 euskaraz) eta Ager Iparralde. Gogoetak: atzo, egun, bihar hilabetekaria (%12 euskaraz). Euskal Haziak aldizkari katolikoan %80 euskaraz dago. Donibane Garazin ere, frantsesez, euskaraz (%12) eta bearnesez Laborari/Lo païsan hilabetekaria agertzen da. Aldizkari gehienak nahiko txikiak dira (gehienek 8-12 orrialde baino ez dute) eta zabalkunde nahiko murritza dute. Herria da, oraindik - bere eragina nabarmenki murriztu bada ere - gehien saldu eta irakurtzen den aldizkaria, eta euskaraz gehien duena. Bestalde, 1987an Heda albiste-agentzia sortu zen Baionan. Iparraldeko hiru lurraldeetan berriemaileak zituen. Batez ere Hegoaldeari Iparreko berriak emateko sortu zen. Arduraduna Patrick Busquet kazetaria zen. Albisteak euskaraz eta gaztelaniaz banatzen zituen. 5.2. Irratiak 5.2.1. Hegoan Tokian tokiko aldizkarien mugimenduekin batera, eta askotan haien eskutik ere, sortu dira hainbat irrati Euskal Herriko herrietan, batzuetan udalak lagunduak edo sortuak, beste batzuetan kultur edo euskararen inguruko elkarteak sortuak. Hor dugu, adibidez, Arrasate Irratiaren kasua, Arrasate Press aldizkariarekin eta Arrasate Telebistarekin batera herri hartako euskal komunikabideen panorama osatzen duena. Beste batzuetan gazte talde batek sortu du irratia, adibidez Bergarako Txapa Irratia. Kasu guztietan, merke samarra izaten da irrati bat antolatzea, kostuak aldizkari batenak edo telebista batenak baino askoz baxuagoak izaten dira, horregatik nonahi loratu dira horrelako komunikabideak. Eskulana ere badago, bertako jendea prest izaten delako irratian parte hartzeko, gainera gero eta gehiago dira herri guztietako kazetariak edo kazetaritza-ikasleak. Komunikabide hauek jendearengandik gertu daude, eta euskalkia zein herriko hizkera erabiltzen da.
GAUR EGUNGO EUSKAL KAZETARITZA 355 24 ordu euskaraz Herria baino gehiago hartzen duen irratirik badago. Kasu nabaria da Bizkaia Irratiarena. Bilboko Herri Irratitik sortu zen, euskara hutsezko programazioa egiteko, bizkaieraz. 1991n sortu zen, Bizkaiko elizbarrutia jabea da. Bizkaian dauden %17,5 euskaldunei zerbitzua ematen die, bai eta Gipuzkoako mendebaldean (Arrasate, Eibar, Oñati, Bergara) eta Arabako iparraldean (Aramaio) bizi diren bizkaieradunei ere. Zenbait udalek ere irratia antolatu dute eta bertan euskarak badu lekurik, hala nola Getxo Irratian. Euskalki ezberdinek bere lekua badute irratian, hala nola Oñatiko bizkaiera Oñati Irratian, Eibarkoa Onda Ceroren eta ...eta kitto! aldizkariaren artean egindako akordioaren arabera egiten ziren irratsaioetan eta, jakina, Arrate Irratian, orain ere lanean diharduen Segura Irratian Goierriko gipuzkera, eta bestelako gipuzkerak Loiolako zein Donostiako Herri Irratian (euskara hutsez Loiolan, askoz gutxiago Donostian). Nafarroan Aralar Irratia (Lekunberri, Larraun, Araitz eta Betelu eskualdekoa), Irati Irratia (Aezkoan, Auritzen eta Erron), Karrape Irratia (Leitzan) eta batez ere Iruñeko Euskalerria Irratia, euskara hutsezkoa, Mikel Bujandak zuzendua eta 900 bazkidek sostengatua. Irrati libreak ere badaude, Txantreako Irratia adibidez. Bestelako emisore komertzialetan, bakarrik noizbehinka egiten zuen euskal irratsaioren bat Iruñeko SER irratian Javier Pagolak. Irrati ez komertzial edo libreen artean euskarazkorik ere badago: Bilboko San Ignacio auzoko Gramola Irratia (1981), Bilboko Txomin Barullo Irratia, Iluna Irratia, Otxasko Irratia, Ortzadar Irratia, Sestaoko Karibe Irratia, Algortako Bost Axola Irratia, Barakaldoko Zirika Irratia, Bermeoko Itsuki
Esan bezala, 80ko hamarkadan Frantziako legediaren liberalizazioak tokian tokiko irratien sormena ekarri zuen. Horien artean, Euskal Herriko batzuk, eta horien artean ere, euskarazkoak. 1981ean, zehazki, tokian tokiko irrati pribatuak sortu ziren, gero batzuk desagertu dira eta kopurua orekatu da. Dozena bat irrati daude Ipar Euskal Herrian. Euskarazko garrantzitsuenak Baionako Gure Irratia, Mauleko Xiberoko Botza, Donibane Garaziko Irulegi Irratia FM (1982an sortua) eta Mauleko Mendililia. Lehenengo hiruek badute zenbait irratsaio komun, eta zenbait gauzatan elkarlanean aritzen dira. Baionako Gure Irratiak, gainera, badu akordio bat Euskadi Irratiarekin. Hau da euskaraz denbora gehien emititzen duen emisora (%100). Irulegi Irratiak %90 eta Xiberoko Botzak %70 euskaraz emititzen dute. Entzuleei dagokienez, dezente dute irrati hauek. Gure Irratiak, adibidez, 24.000 zituen 1996an. Gorabehera guztiekin, mantendu izan dira. Irrati hau, adibidez, bi langilerekin aritu zen denbora batean (Xipri Arbelbide eta Mattin Larzabal). Finantzaketan ere gorabeherak izan dira, hala ere gaur egun Frantziako Gobernuak eta Departamenduak dirulaguntzak ematen dituzte, udalek ere bai.
GAUR EGUNGO EUSKAL KAZETARITZA 357 5.3. TELEBISTAK Badago telebista lokalik Euskal Herrian, denbora luzean ez legearen barruan ez kanpoan egon badira ere. Gainontzeko kateak ez diren lekuetara iritsi nahi dute tokian tokiko komunikabide hauek. Espainian bazeuden, 1990eko hamarkadaren hasieran, 400 telebista lokal (aitzindiariak katalanak izan ziren, Italiaren antzera 1980an hasi baitziren herrietako telebistak antolatzen). Euskal Herrian, aldiz, 1996an hamasei herri telebista zeuden, oso egoera ezberdinetan. 1989an Euskal Herri Telebisten Federazioa sortu zenean, bazeuden Andoainen, Donostian, Durangon, Eskoriatzan, Elorrion, Ermuan, Galdakaon, Gernikan, Hernanin, Ondarroan, Plentzian, Portugaleten eta Zarautzen. Gero Eskoriatzakoa, Zarautzekoa eta Plentziakoak bakarrik gelditzen ziren, baina beste batzuk ere sortu ziren: Iruñeako Pamplona-TV, Telebilbao, KTB Eibar, Canal 7 Barakaldo, Kanal 1 Irun, TeleDonosti, Gasteiz Telebista, Donostiako Ikas Telebista, Andoain TB, Arrasate Telebista, Urnieta Telebista, Canal Gasteiz. Gehienetan euskara erabiltzen da, gutxi edo asko, eta batzuetan ere euskara hutsez transmititzen da (Arrasate Telebista, kasu). Hamasei telebista horietatik sei udalen eskuetan zeuden. Gipuzkoan bederatzi zeuden, lau Bizkain eta hiru Araban. Iparraldean egoera ahulagoa zen, hala ere, 1998an Aldudarrak elkarteak hainbat pausu eman zituen Ele Bista izeneko telebista antolatzeko. 5.4. Haur aldizkariak eta komikiak 5.4.1. Hegoko umeentzako aldizkariak 70eko eta 80ko hamarkadetan lehendik zetorren Kili-kili haur aldizkariari beste batzuk gehitu zaizkio Iparrean eta Hegoan. Honek arazoak izan ditu dirulaguntzak eskuratzeko, 2000.eko urteetan abertzaleak ez direnen aurkako mezuak argitaratzeagatik. 1976an sortu zen Ipurbeltz haur eta gaztetxoen aldizkaria, Erein argitaletxearen eskutik. Orduan ikastolen presidentea zen Aristegietak argitaldari honi proposatu zion, eta aldi berean marrazkilari talde bat ere bildu zuen, hor artean Antton Olariaga eta Mikel Plazaola. Hiru aro izan ditu aldizkariak, lehenean komikiak eta jolasak ziren nagusi, bigarrenean (1982. urteaz geroz) Mertxe Ezeizak eta Aitzpea Goenagak material didaktikoa egiten zuten, eta hirugarren aroan denetariko edukiak, komikiak eta beste, eskaintzen ziren. 1994an berrikuntza bat egin zuten. Umeek ere kazetari lana egiten dute. Gaur Miel Anjel Elustondok zuzentzen du. Batez ere harpidetza bidez banatzen da, batik bat Gipuzkoan. Guztira, 2.000 ale zabaltzen dira.
Horretaz aparte ikastola askotan aldizkaritxoak egiten dituzte umeek, hezkuntza sistemaren barruan komunikabideen garrantzia erakusle direnak.
5.4.2. Iparreko umeentzako aldizkariak
Iparrean, aldiz, 90eko hamarkadan Xirrixta eta Kometa sortu dira. 1992an jaio zen Xirrixta lau eta zortzi urte bitarteko umeentzat. Kattalin Totorika arduraduna izan da. Euskal Herriko ume gehienek ulertzeko moduko aldizkaria da, beraz Hegoan ere banatzen da. Bi mila bat harpidedun dituzte, 1.700 Hegoaldean eta 300 Iparraldean. Kometa berdintsua da eta Xirrixtarekin lotuta dago, Xirrixtazaleak elkarteak biak sortu baititu. Kometa zortzi urte aurrerako umeentzat egina da. Mila harpidetza dute, horietatik 300 Hegoaldean. Bi aldizkarion kasuan, harpidetzek aurrekontuaren %40 ematen dute, gainontzekoa dirulaguntza ofizialetatik lortzen dute. Hala eta guztiz ere, 1998an etenaldi bat sufritu zuten.
Umeentzakoak ez badira ere, euskaraz helduentzako komiki batzuk agertu dira. 70eko hamarkadan Gomiki 2, Ehun kilo eta Alde aldizkariak argitaratu ziren. 1975ean Anaitasunak eta Lankide Aurrezki Kutxak Komikia atera zuten, Egileor, Jon Zabaleta marrazkilariekin eta Xabier Kintana idazlearekin. Euskara ikasten ari direnentzat HABEk Habekomik sortu zuen 80eko hamarkadan. Euskal Herriko komiki-egile batzuek jatorrizko lanak argitaratzeko aukera izan dute bertan. Hortik aurrera, komiki "alternatiboak" edo underground (nolabait izendatzeko) sortu dira. Aipatu dugu Napartheid, eta, euskaraz noizbait zer edo zer argitaratzen duelako, baita TMEO komikia ere.
GAUR EGUNGO EUSKAL KAZETARITZA 359 Arrasateko Eskola Politeknikoan Juanito Leibarrek makinaz egin eta fotokopiaturiko Gorabeherak. Aitzindaria, baina, tokian tokiko prentsan aitzindaria izan zen bezalaxe, Joxe Aranzabal dugu, Arrasate Presseko lehen zuzendaria alegia. Plazaberri, Euskaltzaindiaren berriak dakartzan aldizkariaren 1. zenbakia, 2006ko apirilekoa 1991n hasi ziren Euskal Herrian berripaperak zabaltzen: Aranzabalek berak egin zituen Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikorako Idazkaritza Nagusiarena, euskararen inguruko berriak jakinarazten dituena (bi edizio,
360 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA euskarazkoa eta gaztelaniazkoa), Euskararen berripapera izenburupean, eta Arrasate Komunikabeak elkartearen (Herriko). Gero beste batzuk atera dira: adibidez, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskararako Errektoreordetzak banatzen duen Campusa, euskara hutsez eta euskarari buruzkoa; Ikerfolk elkartearena, Pas de Basque; Elgoibarko Izarra elkartearena (Izarren Hautsa) edo Eusko Ikaskuntzarena (Asmoz ta Jakitez, hirueleduna: frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz). Euskaltzaindiak ere noizbehinka argitaratu du beste bat, adibidez 1994an Leioan egin zen Biltzarraren egunetan, ekitaldi horren berri emateko. Milurteko berrian, Plazaberri izeneko aldizkaria ere argitaratu du. Oso produktu malgu eta arina da berripapera: orrialde gutxi (4-12) izaten ditu, gai zehatz baten berri ematen du, ez dute azalik izaten, eta autoedizioz (ordenadore bat, inpresora bat eta eskaner bat erabiliz) egin daitezke. Joxe Aranzabalek sailkapen bat egin du (1994): erakundeen berripaperak (aipaturiko Euskararen berripapera, Campusa), elkarteenak (Izarren Hautsa, Herriko, Gurean, Hizketa, EKB Berriak, Asmoz ta Jakitez, oraingoz - 1998 - azkena den Andoaingo Larramendi Kultur Bazkunaren Xudurluze), parroki-orriak, enpresen barne informazioa dakarrenak (Eroski, Lagun Aro Berriak). Batzuk, gainera, Internetera pasatu dira, eta paperean baino lehenago argitaratzen dira ziberespazioan: Asmoz ta Jakitez, adibidez. Argi dago teknologia berriek antzinako forma hau berpiztu dutela. 7. PRENTSA KONTRAKULTURALA EDO UNDERGROUND Zaku handi samar honetan hainbat gauza sartu ohi dira: fanzineak, prentsa musikala (rock eta bestelako musika gazteei buruzkoa alegia), sindikala, ezker abertzalekoa, homosexualen mugimendukoa, auzokideen aldizkariak eta talde politiko txiki batzuen aldizkariak. Horrela egin dute adibidez, Carlos Egiak eta Javier Bayónek bere liburuan (1997). Hain ezberdinak diren aldizkari eta komunikabideen gainetik badago ezaugarri komun bat: ezarritako boterearen kontrakoak edo kanpokoak, hau da, eredu dominatzailearen aurkakoak izatea. Hau, jakina, nahiko zehaztugabea da, horregatik hain gai ezberdinei buruzko komunikabideak sartzen baitira definizio honetan. Ikuspuntu "ezberdina" ematen duten komunikabideak sar daitezke sailkapen honetan. Aipatutako autoreei jarraiki, honako multzoak ikus daitezke kontrainformazioaren panoraman. Lehenik eta behin, fanzineak, hau da, talde musikalei buruzko, rock estilo zehatz batzuei buruzko edo zenbait zaletasuni buruzko magazinak, askotan baliabide gutxirekin eginak. Hau ere aldatu da ordenadoreen zabalkundeari esker; lehen fotokopiaz eta eskuz egiten dena orain autoedizioz egin daiteke - eta egiten da -, eta fanzine hauek (fan batzuek egindako magazinak, hortik dator hitza) itxura profesionala badute.
GAUR EGUNGO EUSKAL KAZETARITZA 361 Bigarren multzoa gaztetxeen eta gazte asanbladen inguruko aldizkariak ditugu, herri eta hiri askotan gazte ezkertiarren mugimenduen ingurukoak. Mugimendu antimilitarista ere nabaria izan da Hego Euskal Herrian azken hamarkadetan, eta hainbat aldizkari argitaratu izan dira: Erresistentzia, Matxinada, Sarea, Ekintza zuzena eta abar. Hainbat talde alternatibok ere haien aldizkariak argitaratu dituzte: langabetuen batzarrek (Gasteizko Langabezia, adibidez), talde feministek (Geu Emakumeok, Lanbroa, Sorginak), auzokoek, hiesaren inguruko taldeek, homosexualek (Aldarte,Gay Hotsa, Xut), unibertsitateko taldeek (7 baietz!, Sakontzen, Izar Beltza), talde internazionalistek (Aldarrika sarea, Amaiurko Quetzal Agiria, Herriak aske), eta abar. Gehienak elebidunak dira, eta euskara nahiko testigantzazkoa da. Gehienak, ezker abertzaletik gertukoak. Agian sailkapen malgu samar honetan bestelako aldizkariak ere sartu behako genituzke: adibidez, 70eko hamarkadan Araba Saudita (la mala okstia te kita) elebiduna eta Euskadi Sioux satirikoak, eta gaur egun Ordiziako Ostiela!, non, beste testu kritiko batzuen artean - alde batekoak zein bestekoak - 1997an Matias Mujikaren euskarari buruzko libeloa agertu zen lehen aldiz. Baita Napartheid ere, batez ere komiki alternatiboari eskainitako aldizkari nafar euskarazkoa. 8. EUSKAL KOMUNIKABIDEAK INTERNETEN 8.1. Lehen pausuak 8.1.1. Internet eta Mundu Osoko Amaraunaren (WWW) sorrera 1989-1990. urteetan, orduan CERN laborategi europarreko zientziagizona zen Tim Berners-Leek programa bat asmatu zuen informazioa gordetzeko eta hipertestuaren aukerak aprobetxatzeko. "Hipertestu bat", zioen Berners-Leek, "aldi guztiekiko erreferentziak dituzten loturak egitekoa da, horregatik, testu arrunt batekin konparatuta, oso agiri indartsua egin daiteke". Urtebete geroago, 1991ko udan, zientzialari honek bere asmakizuna jarri zuen Interneten: World Wide Web zuen izena (Mundu Osoko Amarauna). Ordudanik, hasieran Estatu Batuetako armadak asmatutako sare bat zena (Arpanet) eta gero batez ere akademikoen zera bat izan zena guztientzako tresna bihurtu zen, orain dela bost mende Mendebaldean inprenta izan zenarekin pareka daitekeena. Gaur egun, Internet, beste zerbitzu batzuek osatua bada ere, WWWrekin identifikatzen da. Jauzi kualitatibo hau gertatu zen Tim Berners-Leeren programak edizio elektronikoaren (digitalaren) aukera multimediak inoiz baino hobeto erabiltzen zituelako, hau da, informazio ikusizkoa, soinuzkoa eta testuala
362 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA batzen zituelako, eta informazio-kopuru eskergak, hipertestu edo hipermedia kontzeptuaren bitartez hierarkikoki eta organikoki antolatzea eta erlazionatuak bideratzea posible egiten zuelako. Mendebaldeko kulturan hain erroturik zeuden kontzeptu batzuk, testu sekuentziala, irakurketa modua edo masa-komunikazioa adibidez, gaur egun krisian daude, beraien indarra, dudarik gabe, oraindik orain handia bada ere. Argi dago beraz, Interneten eta batez ere WWWren zabalkundea egokia da kazetaritza berria sor dadin, kazetaritza elektronikoa (batzuetan "multimedia eta interaktibo" hitzak gehitzen dira, irratitik, telebistatik eta teletestutik bereizteko batez ere) edo, hitz anglosaxoia erabiltzearren, online kazetaritza. Kazeta eta bestelako hedabideak sarera igaro ziren, baina ez ziren oso azkarrak izan: uholde handia 1994an eta 1995ean gertatu zen, informazioa erabili eta eskaintzen zuten enpresa handiek Interneten beren produktuak jartzea erabaki zutenean. Lehen Estatu Batuetan, handik gutxira Europan, baita Espainian ere eta, berandu samar, Euskal Herrian. Erdarazkoak eta euskarazkoak. Laster kazetaritza-argitalpen elektronikoak (zaila da guztiei "aldizkari" deitzea, guzti-guztiek ez baitute aldizkatasunik) milaka izan ziren munduan. Europan ere ehunka. Euskal Herrian, dozenaka. Hala ere, gurean arrakasta erlatiboa izan zen. Euskal Herriko enpresen kontserbadurismoaren ordainez kazetaritza elektronikoa berandu samar agertu zen. Arrazoi enpresarialengatik, ez teknikoengatik, adieraz daiteke ahulezia hau. Ezin dugu inolaz ere konparatu Euskal Herriko egoera Kataluniakoarekin, adibidez. Han oso goiz egin zuten jauzia, eta ausartak ere izan ziren: munduko egitasmo aurrerakoienetariko bat burutu zuten El Periódico de Catalunyakoek, newspad izenekoa, hau da, erabat multimedia den egunkari elektroniko bat jasotzeko xafla elektroniko haririk gabeko bat. 8.2. Interneten dauden euskarazko komunikabideen sailkapena 8.2.1. Sailkapena egiteko irizpideak 1998ko lehen hiruhilabetean Euskal Herrian 60 bat komunikabide zeuden. Horietatik dozena bat euskara hutsezkoak ziren, eta beste 18k bazuten euskaraz zer edo zer. Sailkapena egiteko, irizpide batzuk erabil daitezke. Alde batetik, orain arte erabiliena, hau da, komunikabide-motaren arabera (idatziak, ikus-entzunezkoak, eta haien barruan irratia -soinua nagusi- eta telebista -irudia nagusi- daudela), eta maiztasun edo aldizkatasunaren arabera. Badago beste irizpide bat, oraingoz oso gutxi azaltzen dena, baina aurreratzean -eta hau azpimarratzeari funtsezkoa deritzogu- nagusitu behar dena Interneteko komunikazioak arrakasta lortuko
GAUR EGUNGO EUSKAL KAZETARITZA 363 badu: medio berrira egokitutako eta berez pentsatutako komunikabideak izatea. 8.2.2. Bertsio elektronikoa baino ez duten hedabideak Azken irizpide hau kontuan harturik, oso gutxi dira Euskal Herrian - munduan ere portzentualki oraingoz gutxiengo dira- bertsio elektronikoa baino ez duten komunikabideak. Eusko Ikaskuntzaren Euskonews izeneko zerbitzu informaziokoa, Josemari Vélez de Mendizabalaren zuzendaritzapean, 1998ko hasieran sortu zen, Euskadi-Akitania-Nafarroa fondoaren dirulaguntza bati esker. Bertan Euskal Herri osoko informazioa ematen da, eta Interneten ezaugarri berrietara egokitzen saiatzen da. Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez egina da, diasporako euskaldunengana ere iritsi nahian. 8.2.3. Egunkariak El Diario Vasco eta El Correo, lehena nahiko goiz (1995eko abuztuan), bigarrena nahiko berandu (1996ko azaroan) egon badaude. Euskaraz ezer gutxi -batere ez El Correon- zer edo zer Diarion, paperezko bertsioan bezalatsu. Bestalde, egunkari "elebidunak" (elebiduntzat har badaitezke euskaraz %25 baino gutxiago argitaratzen dutenak), Egin eta Deia, ezin izan ziren kontsultatu Interneten berandu arte. Egin itxita, haren ondoren sortu zen Gara hasieratik dago ziberespazioan ere. Nafarroan dauden bi egunkarietatik batek bakarrik egin zuen jauzi ziberespazioan, berriena alegia, Diario de Noticias. Paperean bezala, badu zertxobait euskaraz, baina gehiengehiena erdaraz dago. Gero agertu zen Diario de Navarra, eta Espainian lehen kobratu zutenetariko bat izan zen. Euskaldunon Egunkariaren kasuan, hasiera sorpresa bat izan zen, irakurle batek (Josu Azanzak) bere kabuz lehen orrialdeko titularrak eta sarrerak jarri baitzituen Interneten. Orrialde ez ofiziala zen, beraz. Gero Estatu Batuetako zerbitzari batean, Geocities-en, toponimo-zerrenda bat eta igandero argitaratzen ziren Gerra Zibilari buruzko erreportajeak (gehi horri buruzko material argitaragabe batzuk) jarri zituzten. Azken hauek kendu zituzten liburu batean argitaratu zirenean, 1997ko bukaeran, arrazoi komertzialak zirela medio. Sarearekiko interesa mantendu zuten ordea, horren seinale igandero bertsio inprimatuan agertzen zen Interneti buruzko atala, "Nabigatzen" izenekoa. Edukiak ere Interneten aurki zitezkeen, artxibo moduan. 1997an Jalgi zerbitzaria sortu zen. Partaideak Eusenor (Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak eta Euskalgintza Elkarlanean Fundazioak osatua) ziren, laster gehitu zitzaien Euskaldunon Egunkaria, euskal "amarauna" bultzatu nahian.
364 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA Azkenean Interneteko edizioa ere agertu zen 1998an. Edizio digitala (ingelesez ere egiten zena laburki eginda ere) desagertu zen 2003an, paperezko bertsioa bezala, Entzutegi Nazionalaren aginduz. Laster langileek Egunero izeneko behin-behineko argitalpena sortu zuten, Interneten azkarrago egitearren eta aldi berean paperean. Berriz ere enpresa bat eratu zen euskara hutsezko egunkaria kaleratzeko eta urte bereko ekainean Berria sortu zen, aldi berean paperean zein ziberespazioan. Honek ere ingelesezko edizio laburtua izan zuen.
Berria. Lehen aleetako bat, interneten. 8.2.4. Argia astekariaren apustua Beste kasu paradigmatiko bat Argia astekariarena da. Gainera, haiek sortu zuten euskarri fisikoan, CD-ROMean, lehen kazetaritza-produktua Euskal Herrian (1997an, baina Estatu Batuetan eta gainontzeko lekuetan 1990. urteaz gero bazeuden horrelako produktuak merkatuan), aldizkarian 1963tik 1997 bitartera argitaraturiko elkarrizketa guztiak biltzen zituena. Hori ere, bilaketa-motore batekin batera, bere webgunearen ardatza da, eta gero beste gauza batzuk ere jarriko zituztela zioten, astekariaren edukiak adibidez. Argiakoek egin dute besteek egin ez dutena, balore gehigarria ematea
GAUR EGUNGO EUSKAL KAZETARITZA 365 produktu elektronikoari. Denboraren poderioz, Interneten aldeko apustua gero eta nabariagoa izan da. 8.2.5. Tokian tokiko aldizkariak Aldizkariak, bestalde, askoz gehiago dira egunkariak baino. Tokian tokikoak gero eta gehiago dira Interneten. Ziberespazioan, berriro ere, mundu fisikoan gertaturiko fenomenoak errepikatzen dira. Lehenengoa Ttipi-ttapa nafarra izan zen, gero Santimariñe bizkaitarra, eta ondoren Otamotz, Aretxagazeta eta Bidasoaldeko Mobidak. Abantailak badaude, nabarmenak gainera: irakurleak gehiago dira, adibidez herri horretatik kanpo bizi den bertako jendea, paperezkoak bezalaxe dohainik izaten jarraitzen dute, baina ekoizlearentzat merkeagoak, ez baitira inprimatu (ale fisikoak multiplikatu) behar, ez eta banatu behar. Are gehiago: aurrekoen artxiboa eta bilaketa-sistema eskaini daiteke, paperezkoan egin ezin daitekeena. Berdin beste mota batzuetako aldizkariekin: kontrakulturalak (Ezztanda, adibidez), edo Unibertsitatekoak (gehienak, ordea, erdarazkoak). Goiena elkarteak ere sustatu du Internet, e-Debagoiena zerbitzua eskainiz, eta gero, Goiena.net. 8.2.6. Kultur aldizkariak Kultur aldizkarientzat ere Internet oso landa aproposa da. Zientzi aldizkarien kasuan, are gehiago. Badute oso publiko zabala (esan nahi da, leku urrutietan ere dagoen publikoa), baina gutxiengo batek osatua. Zabalkunde fisikoa garestia da, are gehiago ale-kopuru murritz baterako. Publiko horrek, bestalde, berri zientifikoak oso arin jakin behar ditu. Ale kopuruen erreprodukzioaren eta banaketaren kostua desagertzen da Interneten. Hala ere, Euskal Herrian zientzi eta kultur aldizkariak urriak dira. Badaude euskara ikasteari buruzkoak, Aizu! eta Euskaltzale. Eusko Ikaskuntzaren aldizkariek bertsio elektronikoa badute, PDF formatuan, eta ziberespazioan daude (artxiboa ere bai) digitalizatuak. Berdin gertatzen da Euskal Herriko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Zer aldizkariarekin. Aldi berean agertu ziren paperezko bertsioa eta digitala. Badago datu ezin interesgarriago bat: paperean 500 bat ale agertzen dira, eta ehun bat harpide ditu. Bertsio digitala, aldiz, 1997an (lehen hiru zenbakietan) 8.500 kontsulta izan zituen. Onartzen badugu ere kontsulta bakoitzeko 4-8 orrialde ikusten direla, horrek esan nahi du Zer digitalak mila edo bi mila irakurle dituela. Edo gehiago: kontuan harturik zientzi aldizkarietan irakurleek artikulu bat edo bi, gehien-gehienez, irakurtzen dutela, eta artikulu bakoitza web orri bat dela, baliteke irakurleak sei mila bat izatea, hau da, bi mila zenbaki bakoitzeko. Are garrantzitsuago, Zer digitala kontsultatzen duten askok eta askok ez lukete bestela aldizkaria
366 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA irakurriko, bai testu zehatz batzuk baino ez zaizkiela interesatzen, ez aldizkari osoa, bai bizi direlako aldizkaria banatzen ez diren lekuetan, eta garestia izango litzateke ale fisikoak eramatea. Bere zuzendaria zen Carmelo Garitaonaindiak 1997ko azaroko Deian zioenez, kontsulten erdia Espainiatik zetorren, eta gainontzeko %40 Estatu Batuetatik. Argi dago, beraz, nola kultur aldizkariek beren merkatua izugarri zabaltzen duten Internetera igaroz, nahiz eta txikiak izan. Euskaraz badago zerbait, gehiena gaztelaniaz eta testuren bat ere (gero eta gehiago, merkatuak hala eskatuta), ingelesez. Egia da, jakina, arlo geografikoa handitzean ingelesa nagusitzeko joera agertzen dela, baina hizkuntza aniztasuna ere posible da: espazio fisiko aldetik (paperezko bertsioetan ez bezala) mugarik ez dagoenez, testuak hizkuntza batzuetan eskaini daitezke. 8.2.7. Aldizkari ofizialak Azkenik, Euskal Herriko kazetaritza-produktu digitalen tipologia agortzeko, aldizkari ofizialak aipatu behar dira. Espainian ere, El Temps aldizkari valentziarraren bertsio digitalarekin batera, ziberespazioko lehena Boletín Oficial del Estado izan zela. Honek, joera ia unibertsalaren aurka, hasiera-hasieratik kobratzen du, informazio ofiziala dohainik eskaini beharrean. Badirudi aldizkari ofizialetan joera hori nagusituko dela. Euskal Herrian ez daude sarean aldizkari ofizial guztiak, baina bai mordoska bat: Euskal Herriko Aldizkari Ofiziala, Gipuzkoakoa eta Nafarroakoa badaude, guztiak, dakigunez, elebidunak. Bizkaikoa eta Arabakoa falta dira, beraz. Eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (HAEE-IVAP) aldizkari euskarazkoa badago: Administrazio Euskaraz Aldizkaria. 9. GAUR EGUNGO KOMUNIKABIDE-KOPURUA ETA MOTA Euskarazko komunikazioaren panorama, gaur egun, denetariko komunikabideak ditu, egoera idilikoa ez den arren. Adierazi dugun legez, euskara hutsezko lehen egunkaria 1937an argitaratu zen, oso egoera berezian: gerra batean. Ezinezkoa da jakitea zer gertatu zitekeen frankistek gerra irabazi ez balute, euskara hutsezko benetako merkatu bat egongo ote zen, egunkari mantentzeko irakurleria nahiko bat egongo ote zen. Euskarazko bigarren egunkaria ez zen 1990 arte argitaratu. Jaiotza oso polemikoa izan zen: Eusko Jaurlaritzak agindu zuen merkatu-ikerketak euskara hutsezko egunkari bakarrarentzako lekua zegoela zioenez, gero Euskaldunon Egunkaria izango zenaren ekimen pribatuak eta, behinbehinean Egunero deitu zioten gobernu autonomoaren egitasmoak elkarren aurka borrokatu zuten. Lehenengoak gailendu zirenez, urte batzuetan Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzak emateari uko egin zion. Egunkariaren bizitza bat-
batean bukatu zen, epailearen aginduz itxi baitzen 2003an. Gaur ere badago Euskal Herri osorako euskara hutsezko egunkari bat, Euskaldunon Egunkariaren ondorengoa den Berria (2003ko udan sorturikoa), eta tokian tokiko beste batzuk ere badaude, talde beraren barruan, Hitza izenekoak. 2007an Nora bidaia-aldizkaria argitara eman dute. Beste egitasmo batzuez ere mintzatu da, hala nola El Diario Vascoren enpresaren egunkari bat. Gipuzkoan bakarrik banatuko litzateke, eta abantaila batzuk edukiko lituzke: enpresak makineria propioa duenez, itxiera-ordua beranduago gerta zitekeen, eta azken orduko berriak ere inprima zitezkeen; astelehenetan agertuko zen; eta atzerriko berriemaileen sarea aprobetxa zitekeen, testuak itzuliz eta horrenbeste agentzia-albisteak erabili gabe. Oraindik ere, baina, ez da egitasmo hori ondu. Beste egunkariek euskararen portzentaia aldakorrak eskaintzen ditu, baina batek ere ez du orrialde-kopuruen %15 baino gehiago ematen. Azken bi hamarkadetan tokiak tokiko merkatua asko indartu da. Gertuko informazioa eskainiz, eta bertako hizkuntzan (batzuetan, tokian tokiko azpieuskalkia ere erabiltzen da), normalean astekariak diren aldizkari horiek guztiek oso irakurleria fidel bat bereganatu dute; gehienak dohainik banatzen dira eta herrietako publizitatea eskaintzen dute, zabalkunde geografiko handiagoko prentsan zail ager daitekeena. Taula gisa eskaintzen ditugun datu hauek lurralde bakoitzaren pisua zein den ulertzen lagunduko digute. Duda izpirik gabe, Euskal Herriko Autonomi Erkidegoa da euskarazko aldizkari gehien dituena, bi arrazoirengatik: euskararen erabilera (Nafarroako Foru Erkidegoan edo Ipar Euskal Herrian baino gehiago mintzatzen da) eta dirulaguntzen politika publikoa. Laguntza hauek, bestalde, ez dira prentsarentzako izaten, euskarazko argitalpenak sustatzeko baino.
Euskarazko aldizkariak (2004)
368 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA Araba 2% Bizkaia 17% Gipuzkoa 31% Nafarroa 6% Ipar Euskal Herria 2% Euskal Herria 42% Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntz Politikarako Idazkaritza eta (EUSTAT). Autorearen elaborazioa. Grafiko honetan ikus daitekeenez, Euskal Herri osorako aldizkariak nagusi dira: Berria astekaria eta Argia astekaria dira zabalkunde gehien dutenak, dudarik gabe. 2004an euskaraz argitaratzen diren argitalpenen herena gipuzkoarrak ziren, gehienak tokian tokiko aldizkariak. Bizkaiko garrantzia txikiagoa da, %17. Nafarroakoa, Arabakoa eta Iparraldekoa are txikiagoa da, %2-%6. Izan ere, komunikabideetan euskararen erabilera marjinala da. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntz Politikarako Idazkaritzak dioenez, Berria alde batera utzita, euskararen presentzia %5koa baino altuxeagoa da bakarrik Garan (%19,6) eta Deian (%6,1). Oro har, euskarak egunkarietan (Berria barne) duen bataz besteko presentzia %11,6koa da. Zabalkundearen arabera, euskararen lekua txikiagoa ere bada (Euskal Herrian bataz bestekoa %6,4koa da). Kontsumoaren arabera, %6koa baino ez da. Irratian euskararen presentzia %16,4koa da. Irrati nagusiak Euskadi Irratia (konbentzionala) eta Euskadi Gaztea (irrati-formula) dira, biak EITB taldearenak. Tokian tokiko edo lurraldeko beste irrati asko ere badaude, beren programazio osoa edo parte bat euskaraz eskaintzen dutenak. Ipar Euskal Herrian, euskaraz aritzen diren hiru emisore, batik bat, aipatu behar dira: Xiberoko Boza (Maule), Irulegiko Herri Irratia eta Gure Irratia, biak Baionakoak. Komunikabide idatzietan, Herria da garrantzitsuena.l máte. Estilo-liburu batzuk argitaratu dira. Aurrekin historiko gisa, Gipuzkoak Beterriko barietateari lehentasuna ematen zioten Argiaren arau ortografiko, aditz-paradigma eta deklinabideak aipatu behar dira. Baita Piarres Lafitteren Grammaire du Navarra-labourdin litteraire liburua, Eskualdunaren eta bere ondorengoa den Herriaren estandarra.
Gaur egun, estilo-liburu nagusiak EITBrena eta Euskaldunon Egunkariarena (1993tik argitalpen batzuk izan zituena) eta, 2007an, Berriarena. Hiru hauek euskara batuari lehentasuna ematen diote. Bestela, tokian tokiko hainbat aldizkarik ere beren arauak sortu dituzte, bertako euskalkia edo azpieuskalkia sendotzeko. 1990eko hamarkadaren bukaeran Aretxagazeta aldizkariarentzat egin zena kasu. 2007an Goiena taldearena agertu da. Besteren bat aipatzea merezi du: Komunikabideetan sexismoa ekiditzeko. Estilo liburua eta Euskal Administrazio Erakundearena, biak 2005ekoak. Azpimarratu behar da Euskal Herrian, eta batez ere Gipuzkoan, prentsaren irakurle-kopurua Espainiako altuena dela. Berriak irakurleen %4 ditu. Vocento taldearen komunikabideek merkatua menperatzen dute El Correo eta El Diario Vasco egunkariek Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko irakurleriaren %63.
Komunikabide guztiak kontuan hartuta, idatziak zein ikus-entzunezkoak, euskararen erabilera ere gutxienena da. Telebista da Euskal Herriko biztanleriak gehien kontsultatzen duen komunikabidea; %85ak aitortzen du egunero ikusten duela. ETB-1, euskarazko kanal publikoa, %9,9ak ikusten du. Telebistaren ondoren irratia dator. EHAEko biztanleen %57,7k entzuten du egunero. Euskarazko irratia %6,8k entzuten du, batik bat Euskadi Irratia eta Gipuzkoako Herri Irratia. Azkenik, EHAEko biztanleriaren erdiak (%49,8k) eguneroko prentsa irakurtzen du; euskaraz %2,8k baino ez. Kasu guztietan, komunikabide guztietan euskarazko komunikabideei dagokienez
audientzia gehien dituen lurraldea Gipuzkoa. Telebista nagusitzen da, gipuzkoarren %18,1k euskaraz ikusten baitute.
Komunikabideen audientzia, lurraldekoa (%). 2006
Azkenik, interneten ere euskararen presentzia areagotu da. El impacto de internet en los medios de comunicación vascos (2007) izeneko liburuaren 7. atalean jasotzen ditugun konklusioak honako hauek dira: - Euskal Herriko ziberkomunikabide gehienek euskara erabiltzen dute; horietatik, %30k modu esanguratsu batean egiten du. Bide batez esanda, hizkuntzak berak duen hizlarien portzentaia da. - Lurralde euskaldunetan, Gipuzkoan eta, neurri txikiago batean, Bizkaian, sortu dira euskarazko ziberkomunikabide gehienak (%90). Euskaraz hitz egiten duen hiriburu bakarra den Donostiaren pisua ere oso esanguratsua da. - Euskaraz erabiltzen duten ziberkomunikabide gehienak egunkariak dira edo oinarri horretan berritzen dituzten euren edukiak. Euskaldun gehien dituzten eskualdeetako egunkariak nagusitzen dira. Oso mugimendu gipuzkoarra da , bide batez esanda. Goiena.net, Deba Goieneko tokian tokiko komunikabide inprimatu edo ikus-entzunezko batzuetan oinarritutako webgunea er oso garrantzitsua da. Euskarazko komunikabide gehienak errebistak dira, magazinak. Gehienak, tokian tokikoak. Euskalkiak erabiltzen dituztenak hauexek dira. Bestelako komunikabide guztiek euskara batua erabiltzen dute, eta esan beharra dago euskalkiak erabiltzen dituzten tokian tokiko komunikabideek, barietate dialektalekin batera, batua ere erabiltzen dutela. Euskalkiak komunikabide inprimatuetan baino gutxiago erabiltzen dira, bestalde. Batua ez diren bestelako euskalkiak (normalizazio eta gramatikalizazio gradua ezberdina da) mendebaleko hizkuntz eremukoak dira edota Bizkian dute egoitza soziala. - Ziberkomunikabideen portzentaia txiki batek publizitatea onartzen du. Dirulaguntzez sostengaturiko unibertsoa da. Esate baterako, Goiena.netek 2003an beren diru-iturrien %52,83 dirulaguntzetatik zetorren, komunikabideetan euskararen erabilera sustatzeko kontzeptuan. Diru hori
GAUR EGUNGO EUSKAL KAZETARITZA 371 Gipuzkoako Foru Aldunditik eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailetik etorri zitzaion (Larrañaga, 2005: 152). Elkarte edo baltzu anonimo edo mugatu gutxi daude, eta bestelako figura legalak nagusi dira. - Komunikabide gehienak beste komunikabide inprimatu edo ikusentzunezkoetatik datoz. Hala ere, laurdena edo propio interneterako sortuak dira. - Hala eta guztiz ere, kazetaritza hiritarrari dagokionez, baliabide interaktiboak gutxi erabiltzen dira. Testua nagusi da eta gutxi erabiltzen dira foruak, chatak edo inkestak. Merkatu honetan asko falta da lengoaia digitalaren baliabide guztiak erabiltzeko. 10. ETORKIZUNARI BEGIRA Euskararen egoera komunikabideetan gizartearen erabileratik oso urrun ez dago. Merkatu marjinala, lurraldeetan erabilera oso ezberdina, hala eta guztiz ere azken urteotan indartu da pixka bat, komunikabide publikoei (EITB), aldizkariei (Argia, Aldaketa 16) eta Berria egunkariari esker. Hala eta guztiz ere, azken bolada honetako eskasiak ere mantentzen dira: ikusentzunezko komunikabide nagusiek oso denbora gutxi, de ezer ez, ematen diote euskarari. Ezta deskonexio lurraldetarretan. Adibide bat baino ez aipatzearren, Tele 5k ematen dituen pilota partidak erdaraz komentatzen dira. Euskararen Normalizazioaren Legeak agindutakoa ere ez da betetzen ezta estatuko komunikabideetan ere (RTVE), non euskararen presentzia eskasa den: izenburu batzuen itzulpena, besterik ez. Bestalde, merkatuak ametituko balu ere, euskara hutsezko beste egunkaririk ez da kaleratu. Diario Vascok, esan bezala, pentsatu izan du. Gipuzkoan irakurketa-indizea oso altua da, eta belaunaldi berriek badakite euskaraz irakurtzen. Egunkari guztiak gazteen bila dabiltzan garai hauetan, arraroa ematen du ez saiatu izana, Gipuzkoa euskaldunen portzentajerik altuena duen lurraldea baita. Zabalik gehigarriak ere euskara hutsezko egunkarirako proba bat ematen zuen. Beharbada, ETAk 2003an Diario Vascoren gerentea hiltzeak badu zerikusirik. Izan ere, euskarazko komunikabide gehienak abertzaleak dira.
372 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA 2003n Diario Vascok euskarazko edizio bat argitaratzeko ideia izan zuen Euskarazko kazetaritzarentzako hazkundea, gure ustez, bi komunikabide motetatik etorriko da: tokian tokiko prentsa eta internet. Tokian tokiko aldizkariek irakurle euskaldun portzentaia handi bat dute; baita publizitatea ere. XXI. mendearekin batera, dohaineko prentsak, egunkariak eta tokian tokiko aldizkariek tokian tokiko egunkariak sortu dituzte. Bestalde, Goiena.net bezalako komunikabideek sarearen aukerak aprobetxatzen saiatzen dira. Audientzia gehien duten komunikabideek, bestalde, ez dute beharrezko ikusten euskara komunikazio-tresna gisa erabiltzea.
Aurkibide kronologikoa
AURKIBIDE KRONOLOGIKOA 375 ¡Adelante!, Eibarko sozialisten aldizkaria, sortu da. Badu zerbait euskaraz. 1902 Ibaizabal sortu da Bilbon, Azkueren eta Kirikiñoren zuzendaritzapean. 1903 Ibaizabal desagertu da. La Patria desagertu da. Patria sortu da Bilbon. Gipuzkoako Nekazaritza agertu da Donostian, Ignacio Núñez Arizmendiren zuzendaritzapean. 1904 Eskualduna Eskualdun ona bihurtu da, Jean Hiriart-Urrutyren eskutan. Baserritarra, nekazaritzari buruzko aldizkaria, agertu da Donostian, Ignacio Núñez Arizmendi zuzendari dela. 1905 Euzkadi aldizkari jeltzale kulturala agertu da berriro Bilbon. 1906 Patria desagertu eta Aberri sortu da Bilbon. 1907 Eskualduna astekariak bere izenburua berreskuratu du, jabea zen Louis Etcheverry hildakoan. Revista Internacional de los Estudios Vascos (Julio de Urquijo, Paris eta Donostia). Euskal Esnalea hasi da agertzen, Gregorio Mujika zuzendaria dela, Donostian. Eskualtzaleen-Biltzarra (Baiona). Gipuzkoarra astekari jeltzalea hasi da Donostian argitaratzen. Euzkotarra hilabetekari abertzalea sortu da Mexikon. JEL aldizkari jeltzale kultural-politikoa agertu da Bilbon. Gipuzkoako Nekazaritza desagertu da. Baserritarra aldizkarian Victoriano Iraolak egindako komiki pare bat agertu da, euskarazko lehenak. 1908 Aberri desagertu da. Euzkotarra Chihuahuan argitaratzen jarraitu dute. JEL desagertu da. 1909 Euzkotarra New Orleansera pasatu da.
AURKIBIDE KRONOLOGIKOA 377 1917 Napartarraren zuzendaria, Salvador Garijo, hil da. Aldizkaria ez da ekainetik azaroa arte agertu. Gero berriro agertu da Jose Agerreren zuzendaritzapean. Hermes aldizkari kultural abertzale heterodoxoa sortu da Bilbon. Testuren bat euskaraz dago. Jesus'en Biotzaren Deya hasi da argitaratzen Bilbon. Euzko-Deyan lehen komiki-sorta euskarazkoa azaldu da: Teles eta Niko. 1918 Arabarra agertu da berriro Gasteizen. Eusko Ikaskuntza agertu da. RIEV bere bozeramale bihurtu da. Jean-Blaise Adéma kalonjea, Eskualdunaren zuzendari berria. 1919 Napartarra desagertu da. Arabarra bigarren aldiz desagertu da. Bizkai-Aldundijaren Abeluin-Baso-Ingurtija agertu da Bilbon. Euskaltzaindia sortu da. Lehen euskaltzainak, R. M. Azkue euskaltzainburua dela, euskal aldizkarien zuzendariak dira. Euskera aldizkaria bere bozeramalea izango da. Iruñeako kaputxinoek Zeruko Argia sortu dute. Zuzendaria Damaso Intza da. Junior agertu da Donostian. 1920 Euzko Deya desagertu da lehen aldiz. Euskaltzaindiak euskal testuak egunkarietara bidaltzeko antolatu du Bilbon, euskara hutsezko egunkari baterako egitasmoa buruan duela. Gipuzkoarra berriro agertu da. 1921 Euzko Deya agertu da berriro. Argia sortu da Donostian. Lehen zuzendaria Jesus Karrera jesuita da. Argia'ren Egutegia ere urtero kaleratuko zuten. Kendu agertu da. Kaiku, asteroko ingi abertzale ta irritsua agertu da Donostian. Eleiz-orria agertu da Zornotzan. Jaungoiko Zale Bazkunak ere Zeruko Izpitxoak eta Gastien Laguna aldizkaritxoak argitaratzen zituen.
378 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA Bizkaian ere Busturia'ko Kistar Ikastia eta Umetxuen Adizkidea aldizkaritxo erlijiosoak agertzen ziren. Aranzazu hasi da agertzen. Gure Herria aldizkari kulturala sortu da Iparraldean. 1922 Euzkotarra izeneko beste aldizkari bat argitaratu da Donostian. Hermes desagertu da. 1923 Euzko Deya desagertu da. Jesus Karrera hil ondoren, Bittor Garitaonaindiak hartu du Argiaren zuzendaritza. Primo de Riverak zenbait euskal aldizkari debekatu ditu: Aberri, ¡Jaiki!, Gipuzkoarra, Kendu eta Kaiku desagertu dira. Iruñeako kaputxinoek Euskaltzaindiari euskara hutsezko komiki-aldizkari bat umeentzat argitaratzea proposatu diote. 1924 Ecos de San Felicísimo aldizkari erlijioso elebiduna kaleratu da. Adémak Eskualdunaren zuzendaritza utzi eta Jean St. Pierre zuzendari berri izendatu dute. 1925 Donostiako Irratia sortu da. Euskarazko irratsaioak ere egin dira. 1927 Donostiako luistarrek, Junior argitaratzen zutenek, Gure Mutillak kaleratu dute. Gasteizko seminaristek Gymnasium sortu dute. Lehen euskara hutsezko komiki-aldizkaria sortu da Donostian: Txistu. Hamabi ale argitaratu ondoren, desagertu egin da. 1929 Ebaristo Bustintza Kirikiño hil da. Euzkadiko euskal atala arduratzen hasi da Nikolas Ormaetxea Orixe. Bittor Garitaonaindia hil da. Ander Artzeluz Luzear bihurtu da Argiaren zuzendari. Lizardik, Txomin Agirrek eta bestek euskara hutsezko egunkari baten egitasmoa azaldu dute. Euzkerea aldizkari kultural jeltzalea agertu da Bilbon. 1930 Euskal egunkariaren egitasmoak porrot egin du. Donostian El Día agertu da. Badu euskal atala, Ander Artzeluzek zuzendua.
AURKIBIDE KRONOLOGIKOA 379 Jean St. Pierrek Eskualduna utzi eta Domingo Soubelet da zuzendari berria. 1931 Arrati'ko Deya sortu da Eulogio Gorostiagaren kemenez, Areatzan. Jaungoiko-Zale desagertu eta Ekin sortu da. Orixek Euzkadi utzi du. Lauaxetak hartu du euskal atalaren ardura. Euskaltzaleen-Deia argitaratu da. Iruñeako jeltzaleek Amayur aldizkari elebiduna kaleratzeari ekin diote. 1932 Arrati'ko Deya desagertu da. Euzko astekari abertzalea sortu da Bilbon, Manuel Ziarsoloren zuzendaritzapean. Horrekin batera Gastetxu komiki-aldizkaria argitaratu da. Arabarraren beste aro bat hasi da. Eibarko ¡Jaiki! Jeltzalearen bigarren aroa. Bermeotarra aldizkari jeltzalea kaleratu da. Baskonia izeneko aldizkaria argitaratu da Bartzelonan. Abertzale liberala da. Mendigoxale agertu da lehen aldiz. Jeltzale eskubitarrek ere Jagijagi kaleratu dute. Ander Artzeluzek eta Joseba Zubimendik asteroko euskal irratsaio bat egiteari ekin diote. 1933 Euskaltzaleak taldeak Yakintza kultur-aldizkaria hasi da kaleratzen. Jeltzaleek Arabarra kaleratzen uzteari erabaki dute. A.N.V.k Tierra Vasca egunkari elebiduna kaleratu du. 1934 Euskaltzaindiaren Laguntzalleak Deia sortu da Bilbon. Anizeto Zugastik hartu du Argiaren ardura. Euzko desagertu da. Tierra Vasca desagertu da lehen aldiz. Pierre Lafittek eta beste gazte batzuek Aintzina sortu dute. Elgar, Journal des Basques de Paris sortu da.
380 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA Gauden gu eskualdun almanaka xuria. Euskarazko gauza batzuk aireratu ditu Radio Parisek. 1935 Euskaltzaindiaren Laguntzalleak Deia desagertu da. Argia magazin bihurtzen hasi da. Poxpolin komiki-aldizkaria argitaratu da Tolosan. 1936 Gerra hasi da. Euskal aldizkari asko desagertu dira: Bizkaian Euzkerea, Bizkaitarra, Jagi-jagi, Ekin, Euskera, Karmen'go Argia eta Txistularia, Gipuzkoan Poxpolin, Argia, Gipuzkoarra, El Día, Antzerti, Eusko Langille, Igandeko orria, Yakintza eta Anuario de Eusko Folklore, Nafarroan Amayur, La Voz de Navarra eta Zeruko Argia, Araban Gure Mixiolaria. Lehen Aintzina desagertu da. Euzkadi Irratia sortu da, hasieran Deban, gero Getxon. Radio Emisora Bilbaínak ere euskarazko irratsaioak egin ditu Gerran. Eusko Jaurlaritza sortu da. Bereganatze politikagatik, asaldatuen aldeko egunkariak desagertu eta beren lantegietan beste batzuk argitaratu dira: A.N.V.ren Tierra Vasca, komunisten Euzkadi Roja eta Erri, jeltzaleen Lan Deya. Euzkadi'ko Agintaritzaren Egunerokoa, egunkari ofiziala. Parisen Euzko Deya abian jarri du Jaurlaritzak. Jaurlaritzaren Nekazaritza Sailak Ereintza aldizkaria argitaratu du. Bi Gudari sortu dira. 1937 Xalbat Arotçarenak hartu du Eskualdunaren zuzendaritza. Francoren alde agertu da. Eguna, euskara hutsezko lehen egunkaria, sortu da urte hasieran. Asaldatuek Euskal Herria beregatu dutenean, ekainean, desagertu da. Gainontzeko aldizkariak ere desagertu dira. Bilboko kartzelan Espetxean eskuz egindako aldizkaria sortu da. 1939 Baionan Hegoko euskaldunek Euzko Enda aldizkaria sortu dute. Erbesteraturiko apaizek Anayak sortu dute Parisen. Joxemiel Barandiaranek, erbestean, Ikuska argitaratu du. Eusko Jakintza ere agertu da.
382 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA Ekin kulturala hasi da agertzen Mexikon, Andoni Ruiz de Azuaren eskutik. Gure Herria berriro agertu da. 1951 Larrean Karmel agertu da. 1952 Egiz desagertu da. Eibar aldizkaria sortu da. 1953 Gernika desagertu da. Euskaltzaindiaren Euskera berriro agertu da. Euzko Gogoak utzi dio argitaratzeari. 1954 Egi billa atera da. Zeruko Argia berriro agertu da. Euzko Gogoa berriro agertu da Guatemalan. Euskaltzaleak agertu da Buenos Airesen, euskara hutsez. Urte berean desagertu da. Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo aldizkaria sortu da Donostian. Hasi da kaleratzen Luberri, nekazaritzari buruzkoa, Donostian. Frantziako gobernuak Euzkadi Irratiko emisioak debekatu ditu. 1955 Egi billa desagertu da. Irun da Ondarribiko kaputxinoen irugarren ordenako orria. Nora? Irun'go Salletarren Nobiziaduko Illeroko Aldizkaria. Elkartasuna aldizkaritxoa argitaratu da Arizkunen. Artzai Deya agertu da Lekarotzen. Luberri desagertu da. 1956 Ondarribiko izparrak. Ekin erlijiosoa sortu da Loiolan, Xabier Arzalluz jesuita gaztearen ardurapean. Yakin, gero Jakin bihurtuko zena, sortu dute frantziskotarrek Arantzazun.
AURKIBIDE KRONOLOGIKOA 385 1973 Geldiune bat Anaitasunan, Zelaieta zuzendariak dimititu baitu. Agur desagertu da. Irakurle gehienak Goiz Argik eskuratu ditu. Zabal argitararu dute Iparraldean Hegoko errefuxiatuek. 1974 Goiz Argi astekari bihurtu da. La Gaceta del Norten hasi dira euskal testua agertzen, noizbehinka. Euskaldunak/Le Peuple Basque. Baita Ildo. Iparretarrak ere. Hitz sortu da Iparraldean. Elhuyar zientzi-aldizkaria sortu da Donostian. 1975 Etchea desagertu da. TVEko Euskal Herriko zentruan Euskalerria saioa eskaintzen hasi da euskaraz. Panpina sortu da, Bernardo Atxagaren eta Koldo Izagirreren eskutik. Komikia argitaratu da. 1976 Donostiako Herri Irratiak 24 ordu euskaraz emititu du lehen aldiz. Euskal Prentsaren Urtea. Joan Mari Torrealdai Anaitasunaren zuzendari bihurtu da. Gaiak aldizkari kultural elebiduna sortu da. Punto y Hora, Garaia eta Ere newsmagazineak sortu dira. Aritz enpresak Erri izeneko euskara hutsezko egunkari baterako egitasmoa plazaratu du. Iratzar sortu da Loiolan. Bizitza laburrekoa. Ipurbeltz sortu da umeentzat. 1977 Kili-kili agertu da berriro. Euzkadi Irratiak utzi dio Venezuelatik emititzeari. Frantziskotarrek Anaitasunaren jabetza utzi dute eta Iaundegi enpresak bereganatu du aldizkaria. Garaia desagertu da. Deia eta Egin sortu dira. TVEko Euskalerria saioa desagertu da.
386 KAZETARITZA HIZKUNTZA MINORIZATUETAN: ESPAINIAKO KASUA Gipuzkoako Foru Aldundiak euskarazko telebista bat (ETV izenekoa) sortzeko talde bat osatu du. 1978 Zehatz sortu da. Herria 2000 Eliza sortu da. Euskal Zinegileen Elkarteak Euskal Herriko telebista proposatu dute. Urrats sortu da Donostian. Pott hasi da. 1979 Euzkadi astekaria sortu du Euzko Alderdi Jeltzaleak. Euskal Kontseilu Nagusiak euskal telebista aztertzeko idazkaritza antolatu du. Zurgai sortu da Bilbon, poesiari buruzkoa. 1980 Zeruko Argia desagertu, kaputxinoek utzi ondoren, eta Argia astekaria hasi da. Saski Naski sortu da. Argiak, Anaitasunak, Herriak, Jakinek eta Saski Naskik Prentsa Euskaraz kanpainia antolatu dute. Pott desagertu da. 1981 Eusko Jaurlaritzak hainbat aldizkari plazaratu ditu: Habe, Habeko Mik, Zutabe. Bilbon hasi da Radio Euskadi emititzen, erdaraz. Jaurlaritzak ere Gasteiz Irratia erosi du. Baionako Gure Irratia eta Mauleko Xiberoko Botza sortu dira. 1982 Euskadi Irratiko saioak hasi dira aireratzen. Euskara hutsezko egunkari baterako deia egin du Mikel Atxagak. Isilik sortu da. Stultifera Navis, Gasteiz, literarioa. Maiatz literarioa sortu da Iparraldean. Irulegi Irratia sortu da Donibane Garazin. 1983 Anaitasuna desagertu da. Langileek bat egin dute Argiakoekin. ETBren lehen emisioak hasi dira.
AURKIBIDE KRONOLOGIKOA 387 Orain enpresak Gipuzkoako Foru Aldundiari euskara hutsezko egunkari bat argitaratzeko egitasmoa aurkeztu dio. 1984 Radio Pays Basque hasi da egunero zenbait minutu euskaraz emititzen. Txortan sortu da Gasteizen. 1986 ETB-2 hasi da emititzen, bat-batean, erdara hutsez. Diru publikoz lagunduta, Hemen eta Eguna "astegunkariak" hasi dira kaleratzen. 1987 Heda albiste-agentzia sortu da Baionan. 1988 CIES enpresak, Jaurlaritzak hala eskatuta, euskal egunkari baterako ikerketa bat egin du. Arrasate Press aldizkaria sortu da. 1989 RTVEk Radio 4 abian jarri du. Zenbait euskal irratsaio eskaini ditu. UEUren Uztaro aldizkaria sortu da. 1990 Egunkaria Sortzen taldea sortu da. Aldi berean, Jaurlaritzak talde bat osatu du, Jose Ramon Beloki buru dela, euskara hutsezko egunkaria aztertzeko. Euskaldunon Egunkaria sortu da. 1991 Bizkaia Irratia sortu da. Berripaperak hasi dira Hegoaldean. 1992 Garziarena aldizkaria sortu da. Radio 4 desagertu da, bai eta RNEko euskal irratsaioak ere. Xirrixta umeentzako aldizkaria sortu da Iparraldean. 1994 Garziarena desagertu da. 1996 Euskara Elkarte eta Herri Aldizkarien Topagunea sortu da. 1997 Eusko Ikaskuntzak Eleria sortu du, euskara hutsez eta zuzenbideaz. Garziarena berria sortu da. Basque Media Mirror, Interneteko kazeta. Argiak, Ttipi ttapak, Santimariñek, Aretxagazetak ziberespaziorako jauzia egin dute.
II. partea Espainiako hizkuntza minorizatuen kazetaritza | science |
addi-511ae55e470e | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/53034 | Kurrikuluaren diseinu eta garapena | Zabalza Beraza, Miguel Ángel | 1996 | Laugarren argitaraldiaren hitzaurrea kurrikulua eta hezkuntzaren eneforma Sarrera 1985eko urte-bukaeran hasi nintzen kurrikuluari buruzko liburu hau prestatzen. «Didaktika» esplikatzen hainbat kurtso egin ondoren, egokia iruditu zitzaidan klasean ukitzen nituen eduki guzti horiek sistematizatzea. Eta azkenean, etxe-lanetarako helburu hutsez sortutako asmo hark (nire klaseak hobetzea alcgia), liburu-itxura hartu eta cliclaktikako beste irakasle batzuk ere -baita, areago, lanean ari ziren beste hainbat irakaslek ereoso ondo hartzea gertatu zen. Benetako satisfakzio pertsonal eta profesional handia ematen du «klaseko apunte» hasierako haiek orain laugarren argitaraldira iristen ari direla ikusteak. 1985etik hona gauza asko aldatu clira eskola-hezkuntzaren mundu moldabera eta alclagarri honetan. Hala ere, Jan honek ukitzen dituen gaien aldetik begiratuta, aldaketarik garrantzitsu eta adierazgarriena zera izango zen, zalantzarik gabe, sintetikoki ERREFORMA deitzen dugun mugimendu hori. Espainian inclauean zegoen egitura kurrikularraren «beueraikuntzazko» prozesu bat izan da Euefom1a. Urte hauetan zehar indarberritzen joan dira bai doktrina kurrikularra bera eta bai dokt1ina horren hainbat formalizazio-estratcgia ere. Legeria berri bat daukagu, eskola-ekintzaren marko orokoua ezartzen duena. Eta badaude, gainera, marko horren garapen kurrikularrarentzako proposamen zehatzak ere: hezkuntza-administrazio zentralak eta autonomikoek argitaratu dituzte irakasleen didaktika-lanak jarraitu beharko dituen kurrikulu-leuoak, bakoitzak beren eskumeneko luualdeetan. Ekarpen «ofizial» hauez gainera, urte hauek oparoak izan dira kurrikuluaren inguruko literaturan. Beste herrialde batzuetan gertatu izan den bezala, gure artean ere «kurrikulu» topikoak azkenean monopolizatu egin du eskola-pedagogiari buruzko hitzaldi eta ikastaroetan argitaratzen eta eztabaidatzen den guztia. Testuinguru berri honetan, nire buruari galdetu izan diot liburu honetan erabilitako hainbat puntu berriro pentsatzen hastea merezi ote lukeen ala ez. Dokumcntu ofizialetan kontzeptu berriak azaldu eta izendapen beui batzuk ere finkatu baitira, horrek ederki justifikatuko luke libururaren idazketa beni bat egin 11
behar izatea ( edo gutxienez bai behintzat Erre formaren berrikuntzek gehien afektatutako kapituluak berridaztea: filosofía kurrikularra, helburuak, edukiak, etab.). Aldaketa sakonik, ordea, nik ezingo nuke momentu honetan egin, motibazio faltagatik eta denborarik ez izateagatik. Izugarri beharrezkoa ere ez zait iruditzen, bestalde: azken batean, Erreformarekin etorritako aldaketak erabat ados daude liburuan jarraitzen den linearekin (horregatik esplikatzen da, beharbada, orain liburuaren zenbait zati hobeto ulertzea, adibidez programa/programazioaren arteko dialektika, kurrikuluaren lurralderatzearen gaia, edukiek bete behar izaten duten egiteko garrantzitsua, irakaslearen konpromisu kurrikularrak, etab.). Bestalde, ezaugarri hauetako liburu bat ez dago «halako eredu kurrikular jakin bat esplikatzeko» pentsatua, «arlo kurrikularra» termino orokorretan esplikatzeko baizik. Horregatik, hain zuzen ere, une jakin batean maila ofizialean hartzen diren aukera zehatzen erreferentzia egiteaz gainera, espazio kurrikularralc, jeneralean, nola egituratzen diren esan beharko da (proposamen kurrikular zehatzen bat helburu kognitiboen inguruan artikulatzen bada edota ebaluazio-tresna jakinen bat kontsagratzen badu ere, horrek ez du esan nahi espazio kurrikular horiek betetzeko beste aukera posible eta legitimorik egongo ez denik; eta komeni da profesionalek aukera horiek ere ezagutzea). Horrez gainera, kontuan izan behar da hartutako aukerak aldatu egiten direla leku batetik bestera (liburua portugesez ere argitaratua dago jadanik, eta italieraz eta frantsesez ere argitaratzekoa da laster), eta, beraz, ez da komeni, behin-berriro arlo kurrikularraren ikuspegi murriztuegi bat ematea. Argitaletxeak eta neuk pentsatu dugu, adostasun osoz, nahikoa izango dela 4. argitarapen honi hitzaurre bat egitea, alegia Erreformak ekarri dituen kontzeptu eta orientabide kurrikular berriak liburuan esplikatzen diren eduki kurrikularren testuinguruan kokatuko dituen hitzaurre bat egitea. Eta lan horrixe heltzen saiatu behar dut, laburki, ondoren. Jarraian egiten diren kontsiderazioak hiru puntutan egituratuko dira: 1. Kurrikuluaren kontzeptu orokorra, Erreformak oinan·itzat hartzen duena. 2. Planteatzen duen egitura kurrikularra. 3. Erreformatik eratortzen diren ideia ardatzak, garapen kurrikularrari begira. Kurrikuluaren kontzeptua, Erreformak oinarritzat hartzen duena Azken urteotan buelta asko eman zaio kurrikuluaren kontzeptuari. Amaigabeko zerrendalc atera dira kurrikuluaren definizioekin. Gai honi buruz egin den lan berri bakoitzak sortu izan du aldi bakoitzean horietalco berriren bat, gero guztien sintesi bat egin eta beste definizio berri bat eskaintzeko. Definizioen taxanomiak egin izan dira, eta postura-hartze ideologiko eta kontrajarritalco jarrera pertsonalak ikusi nahi izan dira aipatutako autore desberdinen artean. Kurrikuluaren kontzeptua akademikoen arteko eztabaide leku bihurtu izan da, eskolako praktikaren esparruan proiekzio eskasa lortuz, aurkezterakoan ematen zitzaion konplexutasun eta indefiniziozko aurarengatik seguruena. 12
Erreforma garatzen duten dokumentuetan, hala ere, eta oso interesgarria da hori ikustea, kurrikuluaren kontzeptuaren bertsio guztiz sinplifikatu bat hartzen da. Laburtuz, Erreformak kurrikuluaren aurrean hartu duen jarrera honako hau da: a) Definizioa. Kurrikulua zera da, «eskola-hezkuntzaren helburuak erabakitzen dituen proiektua, hau da, kulturaren alderdiak eta eskola !culturara inkorporatzearen alderdiak, eskolak sustatu nahi dituenak eta ekintza-plan egoki batean proposatzen dituenak, helburu horiek lortzeko asmotan» (OKD, 21.or.). Ulertzen da eskola-kurrikuluak zehazten duela eskolak eskola-adinean > (kurrikuluaren garapena) eta «currículum implementation» (kurrikuluaren praktikan jartzea). Kurrikulua garatzea, kurrikulua «konkretatzea» da, bertan sartzen diren puntuetako bakoitzaren eraikuntzan aurrera egitea (seinalatutako helburuak gehiago zehaztea, edukiak osatzea, iharduerak sartzea, ebaluazioko iharduerak zabaltzea edo sartzea, etab.). Kunikulua garatzeak esan nahi du hasierako abiada-puntu den oina1Tizko eskematik aurrerantza egiten dela harik eta egitura zabalagoa eta konpletoagoa lortzen den arte, praktikara eramateko egitura bat, alegia. Kurrikulua garatzea bulego batetik edo argitaletxe batetik egin daitekeen lana da: horien garapen kurrikularren destinatarioak irakasleak izaten helburu garapeneko premiak bihurtzea - Helburuen - Helburuen azterketa: sintesia argitzea sailkapena - Helburuen ordenazioa beren garrantziaren arabera, oinarritzat hartuz irizpideen negoziazioa eta /contsentsua lortzea zerrenda beren garrantziaren arabera ordenatuta 107
6 Egoeraren azterketa Baldintzen testuingurua Puntu honetan badaukagu jadanik lortu nahi dugunari buruzko erreferentzi marka orokor bat, behin-behinekotasunez antolatuta atal-sail homogeno batean eta premietatik abiatuz sortutako helburuen hasierako balorazio bat eginda. Gogoratu behar da garapen kurrikularrari buruzko gure ideiak zera esaten zuela, aplikatu beharreko egoera espezifikora egokituta joan behar zutela aurrikuspen orokor horiek, eta beraz, arrazoizkoa da eman beharreko hurrengo urratsa hain zuzen egoeraren azterketa izatea, garatu behar den lanarekin zerikusia duten alderdi guztien aldetik. Fase honetan, beraz, informazio-bilketa bat egingo da, egikaritu behar den programazioak garatu behar duen baldintzen testuingurua ezagutzeko modua emango digun informazioaren bilketa. Informazio hori ondo aztertu eta antolatu ondoren programazio hori zer den eta nolakoa den ezartzeko moduan izango gara, hemen ekintzarako lehentasunak deitzen duguna erabakitzeko moduan. Bildu behar den informazioa egoeraren osagai desberdinetatik jasotakoa izango da, baina beti ere prozesuaren garapenean garrantzi handia izango dutela pentsatzen den alderdiak izango dira kontuan. Horregatik, orain alderdi horietako batzuk aztertzen baldin badira ere, jalcin behar da bai alderdiak beralc eta bai horietako bakoitzean jaso behar diren datu edo informazioak alda daitezkeela bete beharreko Programaren asmoak eta izaera nolakoak diren kontu. Dena dela, badaude egoera didaktikoaren elementu batzuk ezagutzea komeni direnak instrukzio-prozesuaren diseinua garatzen hasi aurretik: ikasle, familia, eskolaren dinamika eta baliabideak eta lurraldearen baliabideak. Boloniako unibertsitateko Didaktikako irakaslea den Lodiniren eskema hau oso ondo egokitzen da hemen garatu nahi ditudan planteamendu kurrikular hauetara. Laburtuta ematen du abiapuntuko ideia orokorra dugun hori, alegia, lerro kurrikular orokorrak egoeraren ezaugarri nagusietara egokitzeko modu bat izan behar duela batez ere programazioak. Era berean suposamendu bezala onartzen du eskolak ingurunera «irekita» egon behar duela eta, beraz, kurrikuluan eskolaren barruan eta eskolatik kanpora gertatzen direnak sartu behar direla esaten du, subjektuen heziketazko garapenarekin zerikusirik baldin badu. 109
Familak - Status sozioekonomikoa - hezkuntza-jarrerak - gestioan duen pmiaidetza 1 LüDINI, E.: Op. cit., 114. or. !kas/ea - jatoni soziekonimikoa - eskolako esperientziak - eskolaz kanpoko esperientziak - alderdi kognitiboak - alderdi ez-kognitiboak Lurraldea - egitura politiko-administratiboak, ekonomiko-produktiboak, etab. - kulturak eta beren antolakuntza - eskolaz kanpoko erakundeak eta denboraldiak 71• irudia Eskola - langileak - espazioak - materialak eta - ekipamenduak batekit eta beren j asotako datuak honen funtzioan j asotako datuak
IKASLEAK Ikasleei buruz beren ezaugarriak eta esperientziak ezagutzea komeni zaigu, background kulturalaren mailan, ikaskuntzen eta orain arte bereganatutako garapenaren rnailan dituztenak, beren eskolara egokitzeko forma oinarrizko rnoduen rnailan (ikasketei, lagunei, eskolaren exigentziei, irakaslegoari, etab.i), igurikapenen rnailan, etab. Aurreko kapituluan aipatzen genuen korneni zela helburuen rnarko orokorra osatzeko, subjektuek sentitzen dituzten prerniei buruzko inforrnazio-rnotaren bat izatea. Teknika haiek berak erabiliz (galdesorta, entrebistak, eztabaidak, klase barruko elkarrizketak, etab.) eta behaketaren bitartez inforrnazio zabala atera dezakegu gure ikasleak nolakoak diren jakiteko. Psikologia ebolutiboko eskuliburu guztien gainetik eta adin, erernu geografiko edo klase sozial jakin bateko subjektuen maila sozial-kultural edo pedagogikoaren ezaugarri generiko guztien gainetik, aurrean dauzkagun ikasle horiek edo gure prograrnazioaren hartzaile izango den bezeria hori nolakoak diren jakitea interesatzen zaigu. Ez da behar azterketa exhaustibo eta oso ñabartua, ezta zenbaki asko ematen dituena ere. Onena -gure lan honetan sarritanonaren eta balio duenaren kontrakoa izaten da. Irakasle orok badaki alde handia izaten dela ikasturte bateko ala besteko ikasleen artean. Eta askotan entzuten dira lankideen artean honako komentario hauek: «Kurtso ikaragarri ona da», «Ikaragarri interesatuak daude», «Asko parte hartzen dute», etab., edota beste aldetik, kurtso «apatikoa» da, «problematizatua», azpitaldeak dituena, eginkizunetan inplikatzen zaila, etab. Eta kmisoari buruz hitz egiten den bezala, berdin hitz egin daiteke ikasle indibidual bakoitzari buruz ere, urtea hasi eta egun gutxi batzuetara bai behintzat. Kontua da informazio/iritzi hau esplizitu egitea, ikasleen egoerari buruzko beste datu batzuekin kontrastatzea, bai zuzenean ikasleengandik jasotako datuekin edo, zeharka, lehendik ezagutzen dituztenengandik jasotakoekin. Eta, ondoren, informazio guzti hori erabiltzen jakitea prograrnazioaren asrno, egitura eta dinamikak harengana egokitzeko. Jaso beharreko datuak Zehazki zein datu nahi dugu jaso? Egin nahi dugun programazio-motaren arabera egongo da hori, bere edukiaren eta aurreko fasean jadanik ezarritako asmoen arabera. Wulf eta Shave-k 2 esaten dute errendimenduaren maila ebaluatu beharko litzatekeela (altua, ertaina, bajua), subjektuek lehenengo fasean hautatutako helburuetako bakoitzean edo, maila orokorragoan, helburu horiek hartzen dituzten arlo horietako bakoitzean lortutako errendimendua. Horretarako nahikoa izango litzateke arlo bakoitzaren barruan aurreko urteetan lortutako errendimenduaren maila azter- 2 WULF, K.M.; SCHAVE, B.: Op. cit., 30. or. 111
tzea, edo hasierako ebaluazioko galdesorta edo elkarrizketa baten bidez neurtzea. Datu horietan oinarrituz egiten dute gero autore hauek ikasturterako lehentasunen hierarkia. Baina badirudi errendimendu akademikoa ez dela gauza garrantzitsu bakarra. Areago -eta hasierako eta erdiko zikloez eta zikloetarako hitz egiten ari garenez-, pentsa daiteke hori ez dela kontuan hartu behar den faktorerik funtsezkoena. Badago beste datu-mota bat ikasle bakoitzaren egoera eta eskola-portaera ulertzen asko lagunduko digutenak, bere aurreko eskola-esperientziak (ez bakarrik esperientzia horien kantitatea eta maiztasuna, kalitatea ere bai baizik, hau da, hezkuntza-eredua), bere ahalmen linguistikoa, bere familiako eta eskolako hizkuntzaren arteko adostasuna edo desadostasuna, bere estilo eta ohitura kognitiboak (nola hartzen dituen eskolako ezagutzak eta eginkizunak, lan intelektualeko teknikak bereganatu dituen ala ez, bere trebetasun intelektualak nola maneiatzen dituen, etab.) eta beste alderdi batzuk gehiago, eskolan egoteko daukan dinamika pertsonala azaltzen digutenak (taldera egokitzen den ala ez, taldeak onartzen duen ala ez, bere interes- eta esfortzu-maila, jarrera nagusiak, helduekiko harremana, bere soinarekin zer erlazio duen eta nola erabiltzen duen). Oso argigarria izan daiteke, gainera, bere denbora librea nola antolatzen duen eta gehien gustatzen zaizkion afizioak zein diren jakitea. Ikuspegi honekin ez nuke azkenik gabeko lan bat denilc esan nahi, eta ez nuke ideia hori indartu nahi, alegia gehiago programatzen ez baldin bada, ezinezkoa delako dela, eta irakaslegorik kontzientziatuenak ere nekez atera ahal izango duen dedikazio eta ahalegina eskatzen duelako. Alderdi guzti horietatik informazio global bat atera daiteke, generikoa baina gure diseinu kurrikularraren oinarriak modu errealean finkatu ahal izateko nahikoa. Izan daiteke indibiduala (ikasle bakoitzari buruzkoa) edo taldekoa. Garrantzitsuagoa, eta aparteko ahalegin izugarririk egin gabe lor daitekeena, taldearen informazioa da, eta diseinuaren egitura eta estrategiak taldearen baldintzetara egokitzea. Jakina, diseinu honek lan indibidualizatu bat eskatuko balu, egoeraren diagnostiko eta abiapuntuko baldintzak lortzeko informazioak ere indibiduala izan beharko luke. GURASOAK Gurasoak dira egoeraren beste elementu bat, ikaskuntzan eta, oro har, eskolaprozesuaren dinamika osoan eragin nabarmena duena. Fox-ek 3 aurkezten duen ikaskuntza-ereduan, oso garbi postulatzen da «giro soziofamiliarrak» ikasketa-prozesuan daukan eragin funtsezkoa ( «aldagai kritikoetako bat» da bera). Foxen tesia da ikaskuntzafundamentu egoki bat dagoen (hau da, aurreko baldintza bezala onartzen denean umeak prozesuan interesa eta partaidetza izatea eta ikaskuntzaren prozesua eta edukiak behar bezala baloratzen duen giro soziofamiliar bat edukitzea) eta es- 3 Fox, D.: «Estudio del proceso de aprendizaje: un modelo para la identificación de las variables críticas». Rev. de Educación, 212, MEC, Madrid, 1971, 45-52. or. 112
kolak hori uzten, errazten edo bizkortzen duen guztietan ematen dela ( eta honekin irakaslearen dozentzia-gaitasuna aipatzen da hemen). Hiru aldagai kritikoak (ikasle- familia-irakaslea) batera ematen direnean bakarrik izaten da posible ikaskuntza. Jaso beharreko datuak Nik uste, dut 6-11 urte bitarteko neska-mutikoei buruz ari garenez, bi mota hauetako datuak interesatzen zaizkigula beren familietatik: - beren ezaugarritzat duten hezkuntzazko eredua; - beren jarrera eskolako ikaskizunen aurrean eta, oro har, eskolak eta irakasleek ordezkatzen duten guztiaren aurrean. - seme-alabaren eskolako lanetan eta eskura dauden eskolako ihardueretan duten inplikazio-mota. Lankide izango ditugun familia guztien arteko hezkuntza-eredu komuna ezagutzea (hala ezartzeko modurik dagoenean, hau da, eredu orokor bat dagoenean) garrantzitsua da kontraesanean dauden egoerak ez sortzeko edo, gutxienez, kontrako egoera horiek ikasleen portaeran sortzen duten eragina ulertu ahal izateko. Lodini-k 4 dimentsio dikotomikoei buruzko datuak jasotzea proposatzen du, adibidez: - haizukortasun edo permisibitatea / autoritarismoa; - gestio zentralizatua / gestio partizipatiboa erabakietan; finkotasuna / txandaketa roletan eta eginkizunetan. Eskolari buruz daukaten jarrera jasotzen duten datuak ere egoera familiarrari buruzko datu interesgarri eta baliagarriak izan daitezke. Gogora dezagun honi buruz ezen zerbaiti buruzko jarrera eratzen duten osagaiak hauek direla, zerbait hori ezagutzea ( osagai kognoszitiboa), zerbait horrek pizten dizkigun sentimendu eta emozioak ( osagai sentimentala) eta harenganako mantentzen dugun jokabidea (erreakzio-osagaia) 5• Gure kasura aplikatuz, horrek esan nahi du jarrera hori identifikatzeak, eta batez ere ulertzeak, zera suposatzen duela, alegia gure gain hartu behar ditugula gurasoek eskolari buruz duten ideia hori ( eta ideia horretan sartzen da, berebat, guraso bezala eskolan duten egitekoari buruz daukaten pentsamoldea ere, nolabait ere berena duten zerbait bezala bizitzen baldin badute ala ez), beren seme-alabek eskolan bizi izandako esperientziek eta lortutako emaitzek beraiengan sortu dituzten sentimendualc (gauza jakina da bakoitzalc bere esperientziaren arabera bizi izaten duela festa, eta arrakasta duten umeen gurasoek gustorago egoten direla eta laguntzeko prest, zailtasunak dituzte umeen gurasoak, berriz, laguntza bezala bizi beharrean zailtasun bat gehiago bezala hartzen dituztela gauza horiek, pertsekuzio moduan zenbaitetan) eta baita norberaren jokabide objektiboa ere, alegia gaur egun eskolarekin mantentzen dituzten harremanak. 4 LODINI, E.: Op. cit., 104. or. 5 KREcH, D.; CRUTCHFIELD, R.S.; BALLACHEY, E.L.: Psicología social. Biblioteca Nueva, Madrid, 1965, 153. or. 113
Aurreko bi pauta horiekin lotuta, beste hirugarren bat dago, azkenean beste haien ondorio bat besterik ez dena: programazioaren bitartez eskola eta familiaren arteko lankidetza egiteko dauden aukera eta moduak, honela bihurtzen baita erlazio horren bitartekari. Aukera horien funtzioan eta joera bezala beti aukera horiek zabaltzera joateko asmoa hartuz, pentsatuko da programazioa era batera ala bestera: ahal den neurrian gurasoei toki bat emanez hala eskola barruko nola kanpoko ihardueretan parte har dezaten, bai planaren diseinuan eta lanketan eta bai ondorengo garapen eta ebaluazioan, bai aldizkako bilerak eginez eta bai elkarrekin egindako lan-saio eta kanpora egindako irtenaldien bitartez, edota beste edozein Iotura-bideren bitartez. Hori bai, errealistak izanez eta kasu bakoitzean edo egoera bakoitzean egin daitekeenean oinarrituz, baina aldi berean beti konprometituta sentituz inguruarekin irekia den eskola bat eta eskolaren eta familiaren arteko lankidetzako giro bat egiteko postulatuarekin. Erlazio horren izaera bilaterala seinalatu behar da hemen, eta beraz, horri buruz dagoen gaurko egoeraren jatorri bilaterala. Ez da nahikoa gurasoek beren semealaben hezkuntzaz ez direla arduratzen esatea, irakasleekin hitz egitera inoiz ez direla etortzen edo protestatzera bakarrik etortzen direla esatea. Hori, zalantzarik gabe, elkarrengandik urrun pasatako mte askoren ondorioa da, eta eskolak ere zerikusi handia izan du horretan. Gaur oraindik ere askotan nagusitzen da irakasleen artean familien deskalifikazio hori eta aintzakotzat ez haitu edo formulismo hutsean geratu egiten zaie ( estatutuen ai·abera bildu beharra dagoelako bildu, baina beren gestioei eduki guztia kenduz edo benetako eragin-ahalmen didaktikorik gabe utziz). Argi dago, ordea, ez testuinguru tekniko-judiziarioak (irakasleak gurasoen borondatearekin edo galdakizunekin ados ez egotea, hauek arazo horretan teknikariak ez direla edo planteamenduetan kontserbadoreak direla esaten dutelako ), eta ezta testuinguru burokratiko-legalistak ere (norberak eskubidezkoa duen horretan bakarrik oinarritutako harreman zurrun batzuen testuingurua) ezer gutxi lagunduko dutela hezkuntzako proiektu bital (bizitzarakoa) eta integratu batean elkarlotura, elkarrenganako apoio eta lankidetzazko sareak ezartzen. ESKOLA Egoerak definitzen duen hurrengo dimentsioa eskola bera da. Eskola-egoeraren azterketa batek emango liguke be harbada ( seguruena bera izango da hori lortzeko bide bakarra edo bakartxoenetako bat) berez eskola barruan dinamika aberats, iradokor, dialektiko eta baita gatazkatsua ere izan beharko lukeenari mugak jartzen dizkion burokratizismo eta funtzionarialismo gero eta handiago hori gainditzeko modua. Jaso beharreko datuak 114 Esaten da badagoela laborategiko material bat inork erabiltzen ez duena eta urtetan eta urtetan kajetan sartuta eta hautsa hartzen egoten dena. Ezagutzen dut ikastetxe bat
telebistako zirkuitu itxi bat zeukana gela bakoitzean monitore batekin eta orduak emateko bakarrik erabiltzen zena. Zenbat irakasle ez ote den izango antzerkiari buruz edo perretxikoei buruz hitz egiteko gauza litzatekeena, edo herrialderen bat oso ondo ezagutzen duena, edo bere hobbie, bere esperientzia, ezagupen, abilezia tekniko, etab.engatik ktmikulua hobetzeko eta erakargarriagoa egiteko oso baliagarria izango litzatekeena? Hala ere bakoitza bere gelan sartuta egoten dira, beren gaitasun eta trebetasunak ez dira ezagutzen eta, beraz, beren ekarpena funtzionario bezala tokatzen zaien alderdi hori betetzera bakarrik mugatzen da. Eskolaren baliabideak, beren kantitatea eta aniztasuna ezagutzea funtsezko unatsa izaten da kurriku]uaren garapena razionalizatzeko eta bere eraginkortasuna hobetzeko, batez ere «garapeneko» premia bezala izendatu izan ditugun horiei dagokienez. Badaude alderdi batzuk programazioaren bultzatzaile eta/edo argitzaile izan daitezkeenak berau praktikan jartzeko orduan: - erabilgarri dagoen irakaslegoa; - espazioak; - baliabide material eta teknikoak; - hezkuntza-eredua; bertan dagoen harremanen arteko dinamika; - egin bidean dauden berrikuntza didaktikoak. Orain bertan, ikastetxeetan dagoen irakasleen eta pertsonal ez-irakaslearen kopurua ez da maniobra-aukera handia eskaintzen duen alderdi bat. Dena dela, ari dira azaltzen dela gurasoek edo dela bertako entitateek kontratatutako figura batzuk, edo baita Administrazioak berak ikastetxeari adskiibatutakoak ere programa bereziak egikaritzeko asmoarekin ( ordenadore, integrazio, esperimentazio, berrikuntza, etab. egitekoak). Baliabide osagarri horiek modu marjinalean eta ez oso ondo funtzionatzen gera ez daitezen, programazio on batek kontuan izan behar du bere presentziak zer fonnazio-aukera berri sortzen dituen eta aukera horiek nola izan daitezkeen bere barman integratuak. Sar ditzagun hemen ikastetxearen plantillako parte osatzen duten irakasle zenbaiten trebetasun bereziei buruz esan ditugunak, bai baliabide teknikoen erabileran eta bai materialak egiteko izaten dituztenak (argazki, pelikula, etab.) edo ikastetxeak planteatutako hezkuntza-estrategien barruan oso ondo erabiltzeko modukoak: izan daitezkeen beste edozein motatakoak: ere. Espazioak eta baliabide material eta tek:nik:oak hobeto erabiltzeko ikuspegiarekin k:ontabilizatu eta aztertu behar dira, rutinatik eta esklerosi funtzionaletik saihesteko moduan anizkoiztuz. Horien infraerabilera kentzea lortuko da horrela, eta espazioak: eta urtetik urtera aldatuz doazen baliabideak maneiatzeko modu berriak eta berritzaileak bilatzera joko da, ikasle eta irakasleengan esperientzia-mota berriak sortzen dituzten eta estrategia didaktiko eta antolamendu-era aberatsagoak ekarriko dituzten moduak bilatzera. Urte batean klase itxia izandakoa, hurrengoan izan daiteke gela balioanitza edo arlo batean espezializatutako ikasgela ere; klaseko talde zurruna pasa daiteke, egin beha115
rreko eginkizuna zein den kontu, oso modu desberdinean eratutako talde klasearteko izatera; urte batean testuaren bitartez irakatsi zena, hurrengoan bideo bitartez edo azgazkiekin eman daiteke, irtenaldien ordez egin daiteke liburutegian ikerketaren bat, etab. Proiektu kurrikular bat ez da bideragarria izango erabilgarri -----l@f-----{@f-----{@f-----{@)-----;@>-------1@ í ~-/ Aurrera eta atzera salto eginez pentsatua dagoen ordenazio bat da hau, batez ere kontzeptu berriak zertarako balio duten argitzen joateko egiten dena (zer aplikazio izan dezaketen 1.an sartutako alderdiek gero 5.ean planteatutako galdera funtsezkoak ulertzeko). Aldi berean atzera-itzuliak finkoagotu eta tinkotu egiten dituzte lorpen berriak. Badago sekuentziatik kanpoko gaietara irtenaldiak egitea planteatzea (beste diziplinetara, dokumentazio-iturrietara, etab.), mesede egingo baitiote dela adierari, dela aplikazioari nahiz dela ulermenari ere. e) Kiribil-sekuentzia o o Eduki desberdinak. 179
Adibidez, historiaren faseak, edo literaturako autoreak, prozedura berdinarekin aztertuz joaten | science |
addi-cfc3886333bc | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/53035 | Testu-loturarako baliabideak. Euskara teknikoa | Zabala Unzalu, Miren Igone | 1996 | Hitzaurrea Lan honen helburua, testu teknikoak euskaraz idatzi behar dutenei nolabaiteko laguntza eskaintzea da, helburu pedagogikoa alegia, eta horretarako, hainbat urtetan irakaskuntzan aritu ondoren lortu dugun esperientzia erabili dugu. Geure ikasleengan nabaritu ditugun hutsune eta zailtasunak erabili ditugu gehienetan abiapuntu madura. Hizkuntza teknikora, eta zehazkiago, hizkuntza idatzira murriztu gara eta askotan, itzulpengintzarekin zerikusia duten ideiak eskaini ditugu, euskara teknikoaren arazo ugari hain zuzen nahita edo konturatu gabe egiten den itzulpenetik baitatoz. Artikulu-sorta gisa gauzatu dugu liburua eta ez gaika edo atalka antolaturiko testu-liburu madura. Horrek interesgarrien edota problematikoen iruditu zaizkigun gaiak ikutzea eta hainbat ikuspuntu erabiltzea baimendu digu, gai nagusiarekin zerikusia duten puntu guztiak aipatzera edota aztertzera behartu gabe. Edonola, testuen koherentzia edota kohesioarekin zerikusia duten hizkuntz baliabide gehienak ikutu ditugula esan daiteke. Lehen artikuluan, testu koherenteak idazteko berebiziko garrantzia duen puntu bat aztertu dugu: lotura tematikoa eta progresio tematikoaren arteko oreka lortzeko erabiltzen ditugun estrategiak agerian uzten saiatu gara. Halaber, testuaren kohesiorako eta ulergarritasunerako ere ezinbestekoa den beste puntu bat ikutu dugu, erreferentzia-sareena alegia. Bigarren artikuluan, perpausaren mailatik testu-mailara iragaten garenean perpaus horien arteko loturak bideratzeko ezinbestekoak zaizkigun baliabideak aztertu dira banan banan, hots, lokailuak, pronominalizazioa, errepikapena, elipsia, mugagabe/mugatu egitura, perpausen arteko erlazio logikoak e.a. Ondoren, lokailuen gaiari zehazkiago eutsiz, baliabide horiek literatur tradizioan izan duten erabilera aztertu da eta azkenik, testulotura bideratzeko baliabide horien zenbait erabilera oker edo zalantzazko aztertu dira, aipaturiko literatur tradiziotik ateratako datuak erabiliz. Hirugarren artikuluan itxuraz oso mugatua den gaia ikutu dugun arren testu teknikoetan maiztasun handiaz agertzen diren eraikuntza batzuk izan 13
ditugu hizpide, testuan iruzkinak sartzeko balio diguten hau da, alegia, adibidez, hain zuen eta batez ere bezalako testu-antolatzaileen erabilera alegia. Menderakuntza da zalantzarik gabe perpausak lotzeko balio digun baliabideetako bat eta menperakuntza-mota bi aztertu ditugu hain zuzen laugarren eta bosgarren artikuluetan. Laugarrenean, erlatibo klasiko izenaz aipatu ohi diren «zein ( ... ) bait-/-n» motako eraikuntzak eta bosgarrenan, -(e)la edo -(e)larik menderagailua daramaten menperatuak. Biek izan dute erabilera zabala hizkuntza teknikoan eta askoren iritziz, gehiegizko erabilera ere. Aipaturiko bi lanetan mota honetako eraikuntzek literatur tradizioan izan duten erabilera aztertu da, askotan zalantzagarritzat salatu diren itzuliak zein puntutaraino diren zalantzagarri ikusteko asmoaz. Azkenik, testuen modalitatearekin zerikusi zuzena duen baldintzazko adizkien eta baldintzapenen arteko harremana aztertu du seigarren lanak. Artikulu honetan ba- aurrizkia daramaten adizkiak banan banan aztertu dira, horien bidez adieraz daitezkeen baldintza, ondorioa, hipotesiak e.a. eta kasu bakoitzean inplikaturik izan laguntzaile-aldaketa ere eragiten du eta aspektuarekin zerikusia duela dirudi, aditzak -tzen bukaera eram.an behar baitu. (30) a. 0 Laginak ontzietan sartzen dituzte. b. 0 Laginak ontzietan sartu dituzte. (31) Laginak ontzietan sartzen dira. Interpretazioaren ikuspegitik ere, (31) bezalakoek interpretazio arbitrarioa duten bitartean, (30) bezalakoek interpretazio murritzagoa dute: aipatuko ez dugun baina zenbait elementuz osoturik dagoen multzo bat. NOR motako aditzek interpretazio arbitrarioaren aukera baizik ez dute (32, 32'), (31) adibidearen interpretazio bera alegia: 11 Ematen ari garen zehaztasun teknikoa gizakioi dagokigunean behintzat. ·31
ko elementuen ordez gauzaturiko izen-sintagma jartzea perpausa ezgramatikal bihurtu gabe. (36) adibidean isildu dugun elementua ordea, ez dago aurrekariaren perpaus (konposatu) berean eta bide pragmatikoetatik berreskuratzen dugu haren erreferentzia: aurreko perpausaren subjektuarekin edota mintzagaiarekin identifikatzeko joera dugu13• Aurrekaria subjektua edo mintzagaia ez denean, zailago egiten da isiltzea, haren erreferentzia berreskuratzea ia ezinezko bihurtzen baita. Bestetik, elementu isilari dagokion izen-sintagma gauzatua jartzeak ez du gramatikaltasun-ezik eragiten. (36) Dibertsitatea komunitateen egiturazko ezaugarri bat da, espezieen kopurua, ugaritasun erlatiboa eta lagunen banaketa ematen dituena. 0 Zehazkiago aztertu aurretik, area minimoaz hitz egin behar dugu14. Konparatu (36) adibidea (37a) adibidearekin: lehenengoan ez dugu inolako arazorik isildu den elementuaren aurrekaria identifikatzeko; bigarrenean berriz, oso neketsua egiten zaigu erreferentzia hori berreskuratzea. Ikusi erreferentea modu esplizitoan gauzaturik duen (37b) esaldia askoz ere egokiagoa dela. (37) a. Dibertsitatearen kontzeptua aztertu aurretik, area minimoaz hitz egin behar dugu. 0 Komunitea karakterizatzen duten espezie guztiak bere baitan dauzkan hedadura txikienaren lagin-azalera da. b. Diberlsitatearen kontzeptua aztertu aurretik, area minimoaz hitz egin behar dugu. Area minimoa komunitea karakterizatzen duten espezie guztiak bere baitan dauzkan hedadura txikienaren laginazalera da. Hortaz, funtzio pragmatikoak edota funtzio sintaktikoak zeregin garrantzitsua betetzen du testuan zehar elementuak isiltzea erraztu edo zailtzeko orduan. Aurrekaritiko distantzia ere, oso garrantzitsua dateke, distantzia hori handiago egiten den heinean edonolako elementua ezabatzea zailago egiten baita. Azkenik, aipatu beharrekoa da, itzulpenetik sortzen den eta euskaraz zuzena ez den isiltze-mota bat, izenki-predikatuen isiltzea alegia. Gaztelaniaz, honelako predikatuek lo izenordainaren bidezko ordezkapena onar13 Zenbait hizkuntzatan erreferentziaren mantentzeaz egin diren ikerketen arabera kontakizunetan haurrek eta nagusiek estrategia desberdinak erabiltzen dituztela dirudi: haurrek isiltzen den elementua mintzagaiarekin identifikatzeko joera handia azaltzen duten bitartean, nagusiek perpausaren subjektuarekin identifikatzeko joera dute. 14 Ikus bedi adibide honen bigarren perpausean bi elementu isil daudela, subjektuari dagokiona eta objektuari dagokiona alegia. Edonola, subjektuari dagokion elementu isilak perpausaren barman hartzen du erreferentzia dugu aditz laguntzailetik, 2112 azpiatalean deskribatu dugun prozeduraren bidez alegia. Hortaz, erreferentzia baliabide pragmatikoen bidez hartu behar duen objektuaz soilik ari gara. 33
izango da zeharkatzen, erlatibo, iruzkin eta aposizioz beteta dagoen perpausarena baino. Bestetik, gogoratu behar den elementuak perpausean duen kokapenak ere berebiziko garrantzia du: mintzagaia errazago gogoratzen da bestelako elementuak baino. Bukatzeko, esan beharrekoa da elementu bat errepikatu gabe utz daitekeen esaldien kopurua hizkuntzaz hizkuntza ere aldatzen dela. Hortaz, itzulpenak egiten ditugunean bereziki zaindu behar den kontua da elementuen errrepikapena. Ezinbestekoa da, testua behin baino gehiagotan irakurtzea isilduriko elementuen erreferentzia berreskuratzerik ba ote dagoen ikusteko. 2.1.2.3. Artikulu mugatua (edo deklinabide mugatua) eta erakusleak (i) Bai artikulu (edo deklinabide) mugatua bai erakusleak ere, batlbatzuk bezalako artikulu mugagabeen osagarriak dira erreferentzia-kateetan. Elementu bat lehen aldiz aipatzen denean, bat erabili beharko dugu; aipatutako elementu batez ari garenean berriz, mugatzailea edo erakuslea erabiliko dugu. (40) B hepatisa birus baten bidez iragaten da pertsona batetik bestera eta munduan zehar zabaldua dagoen arren, intzidentzia desberdina du herrialde batetik bestera. B hepatisaren birusa, Hepadnabirusa da eta gibeleko zeluletan sartzeko ahalmena du. Birus honi hainbat antigeno eta antigorputz elkartzen zaizkio. · (ii) Edonola, mugatzaileak eta erakusleak ez dute berdin jokatzen: erakusleak barne-kontrastea ezartzen du eremu lexiko baten barruan; mugatzaileak berriz, eremuen arteko kontrastea ezar dezake. ( 41) adibidean, esate baterako, landareen eta animalien eremuen arteko kontrastea lortzen da mugatzailearen bidez. (40) adibidean berriz, birus honi izen-sintagmak birus guztien artean hepatitisaren birusaz soilik arituko garela adierazten digu. ( 41) Endozookoria, zenbait landareren eta zenbait animaliaren artean ezartzen den erlazio mutualista da. Landareak bere hazien sakabanakuntza lortzen du eta animaliak mimetismoa bezalako sariak lortzen ditu. (iii) Bai erakusleen kasuan, bai mugatzailearen kasuan ere, oso ohikoa da izena ezabatzea. Ezabaketa hori egiteko, noski, izen horren erreferentzia testuigurutik erraz berreskura daitekeela segurtatu behar dugu. Mugatzailearen kasuan oso ohikoa da ezabaketa aurrean genitibo marka daraman izen bat dagoenean. (42) adibidean, esate baterako, arrakasta hitza isildu dugu animaliaren arrakasta = animaliarena eginez. Edonola, 35
kasu honetan duguna ez da zehazki erreferentzikidetasuna, izan ere landarearen arrakasta eta animaliaren arrakasta esapideetan azaltzen diren arrakasta biek ez dute erreferentzia herbera. (42) Landarearen arrakasta segurtaturik hiponimo motako kateak inferentziak egitera eramaten gaituzten kateak dira, orokorretik indibidualera iragaten garenean ezinezkoa baita erreferentziakidetasun-kateak eraikitzea. (58) Etengabeko lurperaketak eta azaleratzeak saihesteko, dunetako landareek rnoldaera desberdinak garatu dutuzte. Elymus generoko zenbait espeziek adibidez, zurtoin zinbelak dituzte; Pancratium maritimum espezieak, berriz, erraboilak (erreserbak gordetzeko eraladatu diren lurpeko kirnuak) ditu eta Aetheorriza bulbosak, tuberkuluak (erreserba-substantzietan aberatsak diren zurtoinaren lodiguneak). · 2.2.2. ANTONIMOEN ERABILERA Antonimoak edo nolabait aurkakotzat hartzen ditugun elementuak dituzten kateek ere laguntzen gaituzte testuari ehunduraren ezaugarria ematen. (59) Pilula antisorgailuaren erabilera norrnaldu zenez geroztik, emakumearen askatasunerantz urrats garrantzitsua ernan zela sarritan entzun izan dugu. Oraingoan, gizonek izango ei dute norabide berean aurrera egiteko aukerarik. (59) adibidean, testu-loturan parte hartzen duten elementu bakarrak ez badira ere, emakume/gizon antonimoek lagundu egiten gaituzte ehundura edo lotura hori lortzeko orduan. 2.2.3. NOLABAITEKO HARREMAN MORFOLOGIKOA DUTEN ELEMENTUEZ OSOTURIKO KATEAK (60) adibideari ehundura ematen diana, estimatua partizipioaren eta estimazio izenaren artean dagoen morfologiazko harremana da: bi hitzek dute oinarrian estimatu aditza. (60) Haginaren zura, erretxina gabekoa eta oso gogorra, bai zurgintzan eta bai arozkintzan betidanik estimatua izan da, eta estimazio hori izango litzateke Euskal Herrian hagin bakan batzuk geratzearen arrazoi nagusia. Ikusi estimazio izena hori erakusleari lotuta azaltzen dela eta horrek esan nahi du aldez aurretik aipatuta dagoen elementutzat jotzen dugula. 41
Edonola, inferentzia bat egin behar izaten dugu estimatua izan da aditzesapidetik estimazio izenera heltzeko. Era berean (61) adibidean ekologi~ ko izenondoa eta ekosistema izena harremanetan jartzen ditugu biek ekokultur erroa dutelako. (61) Lurrazpiko inguruneak eta bertako izakiek unitate ekologiko oso berezia osatzen dute. Ekosistema hipogeoan faktore abiotikoek eta trofikoek denek batera parte hartzen dute. 2.2.4. EKINTZA BAT ETA HORRETAN PARTE HARTZEN DUTENAK HARREMANETANJARTZEA Aipatu ditugun kateen artean, hauxe da seguruenik ikusten zailena egiten zaiguna. Gaixotasun batez hitz egiten dugunean, badakigu horrekin harremanetan, gaixoak, sintomak, tratamenduak e.a. egongo direla. Hortaz, (62) adibidean, itxuraz lotura-elementu nabaririk ez badago ere, munduari buruz dugun ezagutzatik datorren koherentzia ikus dezakegu. Gaixotasun batez ari gara eta testuak, sintomak, gaixo-mota eta tratamenduaz hitz egiten digu. (62) Badira hiru hepatitis-mota nagusi. Hirurek eman dezakete klinika berbera eta beraz, ez dago horren bidez elkarrengandik bereizterik. Edozein adinetan gerta daitezke baina batez ere ume eta gazteetan agertzen dira. Behar den bezala eboluzionatzen duen gaitzak, ez du tratamenduaren beharrik, nahikoa izango da higienearen aldetik neurri batzuk hartzea. Modu berean, edozein erreakzio kimikotan badakigu zenbait erreaktibok parte hartu behar dutela (63) eta ekologian, ingurune batez hitz egiten dugunean, bertako bizidunei buruz hitz egitea da espero dezakeguna (64). (63) Disoluzio akuosoetan urak katioiekin (base ahulak eratzeko) ematen duen erreakzioari hidrolisia deritzo. Azido edo base ahuleko (edo azido eta base ahuleko) gatzak hidrolizatzen direla esaten da. (64) Lurgaineko eta haitzuloetako inguruneen arteko banaketa graduala da. Tartean dauden guneek eta bertako bizidunek ere tarteko ezaugarriak dituzte. Laburbilduz, testuko elementuen artean sortzen diren kateak dira testuari ehundura ematen diotenak. Katea horiek bi motatakoak izan daitezke: erreferentziakidetasun-kateak eta inferentzia-kateak. 42
PERPAUSEN ARTEKO TESTU MAILAKO LOTURA: TESTU ZIENTIFIKOAK SORTZEN Jesus Mari Mak:azaga O. SARRERA GISA Sarritan aurkitzen da unibertsitateko ikaslea testu bat sortu beharrean. Testuek forma eta helburu desberdinak: izan ditzakete. Izan daitezke irakasleak eskatzen dion idazlantxoa (gai jakin bati buruz eta laburki), jende aurrean azaldu beharreko lan sakonagoa, tesina bat, eta abar. Egin behar duen testua idazten hasi aurretik ongi pentsatu beharko du ikasleak zer adierazi nahi duen, zein helburu dituen eta nori zuzentzen dion lana. Faktore hauek kontutan izan beharko ditu testua antolatzerakoan; eta faktore hauen arabera egingo du testuaren antolak:eta (zein zatitan eta nola antolatu testua), aukeratuko du hizkuntza-maila (hizkera arrunta testuaren hartzailea hiztun arrunta bada, teknikoagoa hartzaileak: espezialitatea menderatzen badu), testuan erabiliko duen presuposiziomaila (hartzaileak gaia menderatzen badu, erabil dezak:egu presuposiziomaila altua, baina arlo horretan aditua ez bada, nekez ulertuko ditu idazleak: suposatutzat ematen dituen zenbait kontzeptu edo ideiaren arteko lotura; beraz, ideiak gehiago edo gutxiago landuko ditu irakurlearen edo testu-hartzailearen ezagutzen arabera), eta abar. Lan honetan testuez arituko gara. Lehen atalean testuaren osagai diren paragrafoez eta perpausez, hauen egituraketaz arituko gara. Bigarrenean, testuak: sortzeko ditugun baliabideez; perpaus-multzo batetik paragrafo baterak:o zubia, eta paragrafo-multz;o batetik testu baterak:oa nola eraiki dezak:egun azaltzea da gure asmoa. Hau da, nola lortu perpausen eta paragrafoen hurrenkera bat testu bilak:atzea. Hirugarren atalean testu-sorkuntzan erabiltzen ditugun lokailuez arituko gara, tradizioan nola erabili izan diren aztertuz, batez ere laugarren atalari begira. Atal honetan, bukatzeko, testu-sorkuntzan egiten diren akatsez arituko gara, kasu bakoitzean egitura gomendagarriak emanez. Lan honi hasiera emateko oinarrizko terminoen azalpena ematea litzateke lehendabiziko pausua. 45
Hernengo perpaus hauek inongo grarnatika-araurik bortxatu gabe egindako perpausak direla esan daiteke, ongi osatutako perpausak, eta badutela beren esanahia, bai baitirudi arazorik gabe uler daitezkeela. Hala ere, perpaus hauek irakurtzen ditugunean zerbait sornatzen dugu. Gorago perpausak esanahi aldetiko osotasuna duela esan dugun arren, badirudi zerbait falta zaiela goian ernandako hauei; badirudi perpaus hauen testuingurua behar dugula, hauen erabateko esanahia lortu nahi badugu, behintzat. Gatozen, hortaz, goiko perpausen esanahia hurrenez hurren beren aurreko testuinguruekin osatzera: (l ') Ama ikertu eban medikuak. Eskuturreko tintiña neurtu eutsan. Arpegira begiratu eutsan eta begietara bere bai. - Nogaz bizi zaree? - Ama eta biok, soillik. (2') Ez al dozu ikusten erbi-txakurra dana? (3') Sokrate ta sofisten arteko liskarrak zergatik gertatu ziran azaltzea luze izango lizake. Egia esateko, sofistok etziran azaren azken orrietarik. (4') Nere otoitzak lagun egingo dizute. Auxe da nere burubidea. (5') Zer gauza espantagarria siriar heientzat aurkhitzeaz, ustekaberik, bere buruak etsaien artean! Samariako erregek nahi zituen hil-arazi guziak; ordean Eliseak gibelatu zuen hartarik. (6') Baina ni haren ganat (Uharriet apezaren ganat) trankil joaiten nintzan, harek eman ikasgai zatiak osoki ikasten eta haren erakaspenak gogotik entzuten. (7') Itxas-ura bezain urdin ditin begiak Bikendiñe'k; (8') Aristotelesek ere ala uste zuen, baiña filosofo ona zenez, ba-zekian orrekin etzuelajainkoaren bearra ukatzen; (9') Herrietako buruzagien eginbidea da beraz herriko larreak oihanez bethetzea. (10') Gertatu da( ... ) Rahabanen exenplua ekartzen duela, zeinak bidezkoen ostatatzeko ofizioa behar legez eginik, bere gaineko loria bat ardietsi baitzuen; Goiko saileko perpausen aurrekoak ernan ditugu, eta testuinguru honekin lortu dugu hasierako perpausei interpretazio egokiago eta osoagoa ernatea. Osatu egin ditugu hasierako perpausen esanahiak. Zer esan nahi du honek? Badela perpausen arteko erlazio bat, perpausak ez daudela testu batean irla rnodura, besteengandik bananduta, eta perpausek elkarren artean duten erlazioez baliatuko garela testua egiteko. Honek esan nahi du edozein testutan aurki dezakegun edozein perpausek testuinguru baten barman bakarrik izango duela erabateko zentzua. Perpausak ez dira kontzeptu itxia; testuinguruaren beharra dute esanahia osatzeko. Beraz, esan dezakegu perpausak esanahi erlatiboki osoa duten grarnatikaren unitateak direla eta alboko perpausekin edo testuinguruarekin dituen erlazioengatik bakarrik lortuko dugula perpaus bakoitzaren zentzu osoa. 47
B. Progresioa: batasunaz gain progresioa ere aipatu dugu, progresiorik gabe ez genuke eta ezer aurreratuko, beti egoera berean geundeke. Beraz, aurreratu egin behar da paragrafoan zehar, ideia nagusiaren garapena egin behar da. Garapen hauek era askotakoak izan daitezke: ordena lineala (leku-denborazkoa), ordena tematikoa -analitika-zatiketa-, ordena logikoa -baldintza, arrazoia, indukzioa/dedukzioa-, ordena psikologikoa (ezaguna denetik hain ezaguna ez denera, garrantzitsuenetik hain garrantzitsua ez denera), eta abar. Bi motatako paragrafoek dute berebiziko garrantzia, sarrerak eta ondorioak. Sarreran tesia adierazi, interesa sortu eta irakurlea gidatzen da. Irakurleak erakartzeko bideak aurkitu behar dira; zuzenean gaia azaldu beharrean, arlo zabal batetik hastea komeni da askotan, irakurle gehiago erakartzeko ... Ondorioetan, egindako bidea erakusten da puntu nagusiak laburbilduz, arrazonamenduaren etapak eta horien emaitzak ando markatzen saiatuz. Goian perpausa testuingururik gabe zintzilik geratzen dela ikusi dugun bezala, paragrafoa ere zintzilik gera daiteke goragoko testuingururik gabe; testuinguru zabalago baten barman (testu baten barman) ere gera daiteke zintzilik alboko paragrafoekiko erlazioak ongi ez gauzatzeagatik. Honek esan nahi du paragrafoak ere bere testuinguruaren beharra duela; bestela, paragrafo jakin batek balio desberdinak izan ditzake testuingurua aldatuz gero. Beraz, paragrafoa perpausaren testuingurua den bezala, testua izango da paragrafoaren testuinguru globala. 1.3. Testua Orain arte esan dugunaren arabera paragrafoa perpausa baino unitate zabalagoa da. Beraz, perpausa baino goragokoa bada eta perpausaren parean ez badago beste kategoria gramatikalik, esan dezakegu perpaus-multzo bat dela paragrafoa. Era berean, paragrafo-multzoa testua izango dugu (gerta daiteke, hala ere, gorago esan dugun bezala, paragrafo bakarreko testua izatea; kasu horretan, paragrafo-multzoak osatu beharrean perpaus-multzoak osatuko luke testua), baina ez edozein perpaus edo paragrafo-multzo, zenbait baldintza bete beharko dituen multzoa baizik. Adibidez, perpaus batetik besterako pausua ezin da nolanahi egin, ez eta ideia batetik besterakoa ere. Ideia-multzo egituratu eta koherentea dela esan genezake testua. Koherentziak ideien batasuna eta progresioa adierazten du. Ideien batasuna testuaren gaiak eta testuaren harnean egiten diren erreferentziek (aurretik ezaguna dugun zerbaiti egiten zaizkion erreferentziek) gauzatuko dute. Ongi eraikitako testuetan perpausak aurretik esan dugun zerbaiti erreferentzia egiten dioten elementuak izango ditu, testuaren batasunak eskatzen baitu baldintza hau. 49
Progresioak, aldiz, ideia berrien ekarpena adierazten du. Testu batean etengabe ideia berriak sartzen dira; honela, testua aurrerantz eramanez, testuaren progresioa gauzatzen da. Multzo kontzeptuak, berriz, osotasuna esan nahi du. Esanahi aldetik osotasuna du testuak. Komunikazioko mailarik altuena litzateke. lnformazioren bat falta denean, osotasun hau apurtu egiten da. Paragrafoen nahiz perpausen arteko erlazio semantiko eta formalen bitartez osatuko dugun sare nagusia da testua. Erlazio hauek ugariak eta sendoak izaten dira normalean, eta perpaus-sare edo ehuna den testua osatzen dute. Gatozen orain testu baten zati batera: Tratamendua: C.P.R. teknika hau helburu terapeutikoarekin ere erabiltzen da, zeren behin kanalizatu eta gero esfinterektornia egin baitaiteke, eta horrela koledokoan dauden harriak aterako dira. Polipektornia, barizearen esklerosia eta laser izpizko fotokoagulazioa dira endoskopioaz baliaturik egiten diren beste teknika terapeutiko batzuk. Terapeutika aldetik ere gertatu dira aldakuntza eta aurrerapenak; hala ere oraindik eritasun kutsagarri gehienek ez dute tratamendu berezirik, sintomatikoa baizik. Alabaina, aspaldi honetan zenbait sendagai espezifiko sortu dira. Hauen artean Zimetidina eta Ranitidina aipatuko ditugu urdaileko ultzerak tratatzeko. Edota behazun-azidoak (kenodesoxikoliko eta ursodesoxikolikoak, adib.), kolesteroletan aberatsak diren behazun-harriak disolbatzeko. Lehenago aipatutako beste teknika berri batzuk ere erabiltzen dira: polipektornia, esfinterektornia, laser izpizko fotokoagulazioa, angiografia bidezko enbolizazioa, eta abar. Nahiz eta testu zabalago baten zatia izan goiko testu hau, badirudi ez dugula aparteko arazorik, terminologia gorabehera, testuaren edukiaz jabetzeko. Testu-zati honetan paragrafoen eta perpausen arteko erlazioa gauzatzen duten elementu ugari (letra etzanaz eman ditugunak) agertzen zaizkigu, hala nola, ere, hala ere, alabaina, hauen, lehenago, beste, hau, horrela, hauen, eta abar. Hauei esker izango du testuak koherentzia -testuaren harnean erreferentzia ugari egiten da eta batasuna ematen zaio; eta, gainera, testuak progresio bat du; ideia berriak azalduz, aurrerantz doa-. Beraz, elkarren artean ongi erlazionaturik dauden paragrafo nahiz perpausez osatua izango da testua. Har dezagun orain testu-zati herbera, baina perpausen arteko erlazioak gauzatzen zituzten elementu horiek gabe: 50 Tratamendua: C.P.R. teknika hau helburu terapeutikoarekin erabiltzen da, zeren behin kanalizatu eta gero esfinterektornia egin baitaiteke, eta koledokoan dauden harriak aterako dira.
Polipektomia, barizearen esklerosia eta laser izpizko fotokoagulazioa dira endoskopioaz baliaturik egiten diren teknika terapeutiko batzuk. Terapeutika aldetik gertatu dira aldakuntza eta aurrerapenak; oraindik eritasun kutsagarri gehienek ez dute tratamendu berezirik, sintomatikoa baizik. Aspaldi honetan zenbait sendagai espezifiko sortu dira. Zimetidina eta Ranitidina aipatuko ditugu urdaileko ultzerak tratatzeko. Behazun-azidoak (kenodesoxikoliko eta ursodesoxikolikoak, adib.), kolesteroletan aberatsak diren behazun-harriak disolbatzeko. Teknika berri batzuk erabiltzen dira: polipektomia, esfinterektomia, laser izpizko fotokoagulazioa, angiografia bidezko enbolizazioa, eta abar. Paragrafoen eta perpausen arteko erlazioak bideratzen dituzten elementuak, lokailuak, elementu anaforikoak eta bestelakoak kendu egin dizkiogu. Itxuragabeko testua dugu aldaketa honen ondorioz. Perpausak elkarren jarraián dituen testua dugu, baina elkarren arteko erlazio espliziturik gabe. Kohesio falta nabarmena du bigarren testu honek; perpausak elkarri «pegatuta» dituen testua dugu, «collage» baten antzera. Ez du baina testu guztiek behar duten barne-loturarik, ez eta heldutasunik ere. Ez dago testuan barne-erreferentzia espliziturik, eta itxuraz perpaus batetik bestera eta paragrafo batetik bestera nolanahi egin da pausua. Gai batetik besterako pausuak ere baldarki egin dira, eta ideiak bat-batean aldatu ditu. Bigarren testu edo testu-zati hau ez litzateke oso egokia. Testu batean ezin dugu progresioa edo aurreramendua nolanahi egin. Ongi egindako testu batek oreka gorde behar du testuko elementu ezagunen eta ezezagunen artean. Hau da, elementu berriak nahitaez sartu behar dira (bestela ez genuke progresiorik izango), baina hauek elementu zaharrekin dituzten erlazioak gauzatuz; bestela jauzi handia egiten dugu. Aurrerapausuak, hortaz, ez dira azkarregi egin behar; polikiegi ere ez, ordea. Remen datza lehen aipatzen genuen oreka hori. Aurrerapausuak polikiegi ematen badira, errepikapen-inpresioa izango du irakurleak. Azkarregi egiten badira, aldiz, testuak inkoherentea emango du, nekez ohartuko garelako elementu berrien eta zaharren arteko erlazioez. Atera dugun ondorioak esango digu, beraz, testuak ezin direla nolanahi egin. Perpausarekin alderatzen badugu, zailago egiten zaigu testu bat edo paragrafo bat zergatik dagoen gaizki osatua esatea. Perpausaren egitura paragrafoarena eta testuarena baino askoz ere azteri:uago dago, eta perpausa osatzeko irizpideak askoz zehatzagoak dira. Dena den, ikusi dugun bezala, testuekin ere baditugu printzipio batzuk. Nolanahi ere, antzeko definizioa eman diegu paragrafoari eta testuari, eta hau zertxobait zehaztu behar da. Dirudienez, paragrafoa testu txiki bat da. Neurria da bien arteko desberdintasunetako bat; perpausak paragrafoa bilduko du. Neurriak eraginak ditu bakoitzaren erabileran, paragrafoarekin ezin izango baititugu testu oso batekin egin ditzakegun arrazonamenduak egin; testu batean arrazonamendu konplexuak egin ditzakegu, eta pa- 51
ragrafo batean, ez hainbeste. Adibidez, nekezago sartuko dugu paragrafo batean testu batean sar daitezkeen tesia, antitesia eta sintesia. Bestalde, ongi eraikia den testuak ulergarria izan behar du. Zenbat eta hitz zehatzagoak eta egokiagoak eta egitura sinpleagoak eta argiagoak erabili, orduan eta ulergarriagoa izango da testua. Zenbat eta argiago egin ideien arteko lotura, orduan eta ulergarriago egingo dugu testua. Baldin eta ideien arteko lotura argi geratzen ez bada, hots, ideia batetik bestea inferitzerik ez badugu, testuaren komunikazioa ilundu egingo da, eta irakurleak ez du ulertuko. Beraz, sintaxiak eskaintzen dizkigun elementuekin argitu beharko ditugu perpausen arteko lotura hauek. Perpausen eta paragrafoen arteko erlazioak eta loturak hiru mailatan gauza daitezke: -Maila sintaktikoan (sintaxiaren printzipioak eta arauak erabiliz). -Maila semantikoan (testuaren gaiaren bitartez). -Maila pragmatikoan (testuaren ingurune estralinguistikoari dagokio; testuaren sortzaileari eta hartzaileari, eta hauen inguruneari). Hemendik aurrera, beraz, testua osatzeko bete behar ditugun printzipioez (baldintzez, faktoreez) hitz egingo dugu; helburua ikasleari testu zientifikoen sorkuntzan erabil ditzakeen baliabideak zeintzuk diren eta nola erabil ditzakeen erakustea litzateke, batetik, eta zer ezin dezakeen egin, bestetik; beraz, printzipio horiek testu zientifikoetan nola gauzatzen diren azalduko dugu eta testu zientifikoen sorkuntzan, eta oro har orotariko testuen sorkuntzan, egiten diren okerrak, euskal literatur tradizioak esaten digunaz baliatuz, zuzentzen ahaleginduko gara. 52 Laburbilduz Perpausean oinarritzen den gramatikatik testu-gramatikara pasatu behar dugula ikusi dugu. Izan ere, gramatika tradizionalentzat aztergai den perpaus kontzeptutik gorago badela beste zerbait erakutsi dugu. Perpausa baino kontzeptu zabalago hori testua da -paragrafoa bien artean legoke-. Kontzeptu hauetaz -perpausaz, paragrafoaz eta testuazaritu gara lehen atal honetan, eta batez ere testu egokiak sortzeko bete behar ditugun baldintzez; bestela esanda, testu onaren ezaugarriak finkatzen aritu gara. Hauexek dira: - Batasuna: ideien batasuna izan behar dugu. Testuan sartzen ditugun perpaus berriek aurrekoekin erlazioa izan behar dute. - Progresioa: ideiak garatu egin behar dira, eta testuan elementu berriak sartu behar dira. Bien arteko oreka gordetzean -hartu da, elementu zaharrekiko erlazioa mantendu eta elementu berriak jauzi handirik gabe sartuz joateandatza testuaren egokitasuna. Beraz, testuko elementu zaharren eta berrien arteko oreka gorde behar dugu
2. PERPAUSEN ARTEKO LOTURAK BIDERATZEKO BALIABIDEAK Atal honetan testuak osatzerakoan ditugun baliabideez arituko gara, hau da, perpausen arteko loturak gauzatzeko ditugun baliabideez. Baliabide hauek lagunduko digute ongi osatutako testu bat egiten, perpausen arteko erlazioak zein eratakoak diren ongi zehazten eta, azken finean, testu koherente, zehatz eta anbiguotasunik gabea gauzatzen. Horixe da, izan ere, hizkera teknikoaren helburu garrantzitsuenetako bat. Esan beharra dago, geroago ikusiko dugun bezala, perpausen arteko erlazioak perpaus bakoitzaren edozein gunetan gauza daitezkeela. Ondorengo hauek dira testua gauzatzeko erabiltzen ditugun baliabideetako batzuk: 1. Lokailuak eta esapideak. 2. Lokailu funtzioa duten juntagailuak. 3. Pronominalizazioa: erlazio anaforikoak eta kataforikoak. 4. Errepikapena. 5. Elipsia. 6. Mugagabe-mugatu egitura. 7. Testu-antolaketarako elementuak. 8. Zenbait egitura (distributiboak, galdera-erantzun egitura, galdegai-mintzagai egiturak. .. ). 9. Perpausen arteko erlazio logikoak (kausa, ondorioa, baldintza, denbora-hurrenkera, konparazioa). 10. Bata bestearen jarraian emandako perpausak. Gatozen puntu bakoitza azaltzera. 2.1. Lokailuak eta esapideak 2.1.1. Lokailuak Lokailuen aurkezpen !aburra egingo dugu puntu honetan, eta hirugarren sailean arituko gara hauei buruzko zehaztapen luzeagoak egiten. Perpausak elkarren artean semantikoki lotzeko erabiltzen diren elementuak dira lokailuak. Perpaus batek aurrekoarekin (edo aurrekoekin) duen erlazio semantikoa esplizitatzen dute. Testu batek behar duen lotura edo koherentzia bideratzeko tresnak dira. Lokailuen funtzioa garrantzitsua da testuaren koherentziaren aldetik, testuaren batasuna eta progresioa lortzen baititugu lokailuekin. Ideia berriak lehengoekin lotzen laguntzen dute (batasuna), eta aurrerapausua ematen dute (gauza berriak sartzeko erabiltzen dira). Irakurleari gauzak erraz eman behar zaizkio, erraz ulertzeko moduan; honek esan nahi du ezin dugula ideiaz bat-batean aldatu; eginkizun honetarako egokiak dira lokailuak. 53
Ondorengo elementu hauek | science |
addi-dbf7253039a7 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/53036 | Nortasunaren psikologia | Guerra Plaza, Jesús; Haranburu Oiharbide, Mikel; Sainz de Murieta, Luis Mª | 1998 | 1 Sarrera «Nortasuna» hitza egunero darabilgu, testuinguru desberdinetan. Hitz horri eguneroko hizkuntzan ematen diogun esanahia, testuinguruaren ara bera aldatzen eta ulertzen da. Gizakiok niaren konzientzia eta zentzuna garatu zitzaigunetik izan gara nortasunaren psikologoak. Beste pertsonak egunero behatzen ditugu, haien ezagugarriei buruzko ideiak formulatzen ditugu, horrela jokatzeko dituzten arrazoiak asmatzen saiatzen gara, beren jokaerari buruzko aurrikuspenak egiten ditugu etab. Maila batean edo bestean, pertsonen arteko diferentziak ikusten ditu gu, tipoetan bereizten ditugu eta beren ezaugarriei buruzko teoriak baditu gu. Nortasunaren esanahiari buruz jendeari galderak egiten badizkiogu, erantzun desberdinak jasoko ditugu. Pertsona ikasi gabeek ere badituzte nortasunari buruzko «teoria herrikoiak» edo «teoria inplizituak», gizartea ren testuinguruan erabilgarriak direnak, eta atsotitz nahiz errefrauetan is ladatzen direnak. Gutako bakoitzak gizakiei buruz, orokorki, ditugun usteak izendatze ko erabiltzen da «teoria inplizituak» terminoa. Nortasunaren ezagugarri jakin baten sarritasun eta aldakortasunarekin dute zerikusia teoria horiek. Pertsonen zein ezagugarri agertu ohi diren elkarrekin agertzen dute. Adi bidez, pertsona bat profesioz militarra dela dakigunean, aldi berean diszi- · plinatua, zorrotza eta kontserbatzailea dela uste izaten dugu. Ezaugarrien elkarrekikotasun honi buruzko usteak eta iritziak biltzen dituzte teoria in plizituek. Nortasunari buruzko teoria inplizituak teoriak dira, ezagugarrien arteko elkarketak egituratuak daudelako, barne konsistentzia bat dutelako. Inplizi tuak dira, termino formaletan formulatuak ez direlako egoten. Esplizitoki formulatuak ez egotean, haien egiatasuna edo faltsutasuna nekez jar daiteke frogan. Hala ere, pertsonek teoria horiek erabiltzen jarraitzen dute, egiazta tzen dituzten datuetan begiak jarriz, eta ez gezurtatzen dituzten datuetan. Teoria horiek idiosinkratikoak dira. Esan nahi baita, gizabanako ba koitzak bere teoriak garatzen dituela. Aldakortasun hori gorabehera, nola13
baíteko adostasuna badago gízarte edo gíza talde jakín bateko kídeen ar tean. Kultura eta hizkuntza jakin bateko kídeek teoría ínplízito asko kon partitzen dítuzte. Gízakíak, errealitateari buruzko bere perzepzioak egituratu beharra dauka, eta horretan dute izateko arrazoia teoría hauek. Nortasunaren azterketa zientifiko bat garatzeko, gertakariak definitze rakoan behatzaileen arteko adostasuna egotea beharrezko da; hau da, ger takari berak, izen berberaz izendatzen denak, esanahi herbera eduki behar du ikerlari guztientzat. Ikusíko dugun bezala, baldintza hau ez da bete izan, arrazoi ezberdinengatik. Arrazoi nagusienak honako hauek izanen li rateke: a) Biltzen dituen gertakariak esplikatzeko eredu teoriko bakar bat ez da lortu psikologian. Ondorenez, teoria bakoitzak bere modura defini tzen ditu darabiltzan terminoak, eta horien artean nortasunarena. b) Gaine ra, kontzeptu honetan bakarrík zentraturíko eredu teoriko guztiz singula rrak sortu dira; e) Hirugarren arrazoia, bes te biekin elkartua, gai honen azterketarako psíkologíak sarrienetan izan duen iker eremuari dagokiona da: praktika klinikoaren eremuarekin loturik agertzen da nortasunaren íkerketa. Esparru klinikoan sortutako arazoak esplikatzeko egokienak zi ren nortasunaren kontzeptuak eraikitzen joan dira teorikoak, moldaeraren arazoak konpondu asmoz. Esparru klinikoa izan da, beraz, nortasunaren teori eta ereduen iturri oparoena. d) Beste arrazoi garrantzitsu bat, norta sunari eman nahi zaion ezaugarrí globala edo holistikoa, gizabanako osoa biltzen duena da (egiten duena, pentsatzen duena, sentitzen duena etab.); teoria holistiko horrekin hatera, bizitzaren filosofía bat, ideología teoriko bat agertzen da; nortasunaren teoria bakoitzaren atzean teorilariaren bera ren nortasuna ere isladatzen da neurri batean. e) Azkenik, faktore guzti hauek urrundu egin dute nortasunaren psikologia psikologia esperimenta letik. Psikologia esperímentala da ezagutza zientifikorako beharrezko me todología landu duena; baina, psikologia esperimentalak «aldagai kutsa tzaile arrotzak» bezala, ezabatu edo/eta kontrolatu beharrekoak bezala, kontsideratzen ditu nortasunaren psikologiari interesatzen zaizkion alda gaiak. Geroago, bi hurbilketak integratzeko entseiu bat egon da, eta nortasu naren psikologiaren azterketa esperimental bat ere bai, laborategiaren es parruan eta laborategitik at; horren adibide dira«aldagai modulatzaileak», esistentzia ukaezina duten aldagai behaezinak. 1.1. NORTASUNAREN KONTZEPTUA Nortasunaren definizio eta kontzepzioetan sartu aurretík, azter deza gun «pertsonalitate» eta «pertsona» hitzen jatorria. Latin klasikoan «per sona» erabiltzen zen, eta ertaroko latinean, «personalitas». Hemendik da toz, frantseseko «personnalité», ingelerako «personality», alemanerako 14
«Personlichkeit», gaztelerako «personalidad». Euskarazko «nortasunak», sustrai autoktonoa (nor + tasuna) du. Pertsona adierazteko, «notin» neolo gismoa ere erabili izan da. Pertsona hitzaren hiru esanahi bereiz ditzakegu: 1. Hasierako esanahia: antzerki errepresentazioetan aktoreek zerabil ten mozorroa. Bere adiera psikikoan, zerbait kanpokoa da nortasu na, bere buruaz norbaitek eman nahi duen irudia edo itxura. 2. Mozorroaren atzeko aktorea adierazteko ere erabiltzen hasi ziren gero pertsona hitza. Adiera psikikoan, paper bat betetzen duen nor bait horren egitura. Barne egitura. 3. Pertsona hitzaren geroagoko beste adiera bat, pertsonaiarena da. Gizartean ospe errekonozituko berezitasunak dituzten pertsonen ga rrantzia azpimarratzeko erabiltzen zen hitz hau. Etimologiari begiratuta, beraz, antzerki errepresentazioetan aktoreek erabiltzen zuten mozorroa adierazten zuen «pertsonak». Edonola ere, per tsonaren kontzeptua, analisigai izan zen jurista eta filosofarientzat, psiko logia sortu baino lehen ere. Ciceron-entzat, «persona» hitzak lau esanahi desberdin zituen: 1) Bes teek hautematen duten kanpoko itxura; 2) Interpretatzen den papera; 3) Betetzen den paperaren atzeko benetako «nia»; 4) Norbere rolak betetzeko agertzen den distintzio eta duintasuna. Kontzeptu horren historia filosofikoan, Filosofia Teologiaren neskame ( «ancilla teologiae») bezala kontsideratzen zenean, dogma trinitaria eta kristologikoa azaldu nahi izan zen «personaren» bidez; pertsona nozioa eta natur nozioa bereizi egin behar ziren: Jainkoak natura bat eta hiru per tsona zituen; Kristok, berriz, pertsona bat eta bi natura. Teologiaren testuingurutik at, Boecio-k VI mendean eman zuen per tsonaren definizio ezagun hau: «natura razionaleko sustantzia indibidua la» da pertsona ( «Persona est rationalis naturae substantia indibidua» ). Definizio horretatik, ezagugarri bikoitza gordetzen dute Ertaroko Eskolas tikak eta Filosofia Razionalista modernoak: - Karaktere razionala: arrazoiz, adimenez hornituriko gizabanakoa bakarrik deitzen dugu pertsona. - Karaktere substantziala: substantziaz ari garenean hitzegiten dugu pertsonaz ( «sub-stat»), azpian dagoen zerbaitez ari garenean. Pertsonaren kontzeptu filosofiko honetan egonen da nortasunaren psi kologiaren problematikaren sustraia: nortasunaren psikologia, pertsonaren agiriko jokaeren azpian dauden egitura eta prozesuen azterketa bezala ulertu beharko litzateke. Agiriko jokaera horretatik inferitzen dira (esko lastikoek akzidentetik substantzia ondorioratzen duten bezala) barne egi tura eta prozesuak. Baina, egitura eta prozesu hauek izkutuan diraute, ez dira publikoki behagarriak. 15
Edonola ere, nortasunaren definizio asko eraiki dira; hiru taldetan sail ka daitezke definizio horiek: 1) Kanpoko itxuran oinarritzen direnak; 2) Barne egituran oinarritzen direnak; 3) Positibista erradikalak. 1) Kanpoko itxuran oinarritzen diren definizioak, guk sortzen ditugun eta bestek hautematen dituzten inpresioetaz ari | science |
addi-4ad04bc9aff1 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/53038 | Euskararen aldeko motibazioak | Intxausti, Joseba | 1999 | Euskararen aldeko motibazioak
EUSKARAREN ALDEKO MOTIBAZIOEZ 1994ko udan, eta Donostian Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu tako XIII. Ikastaroen artean (Europako VI. Ikastaroak zeritzenetan), Eus kara ikasi eta erabiltzeko motibazioak gaiaz hiru egunetako jardunaldiak eratu ziren. Uztailaren 11, 12 eta 13etan Miramar Jauregian zenbait ira kasleri eta jakituni entzun eta elkarren artean solasik izateko parada eman ziguten hitzaldi-bilerek. Orain hemen bildu dugun testua orduko mintzal dietakoa da. Ikastaroa ez zen izan Euskal Herriko Unibertsitateak bere kabuz eta bakarrik antolaturiko zerbait. Aitzitik, kasu honetan, 1993an legez, Uni bertsitatearekin batera Eusko Jaurlaritzako Hinkuntza Politikarako Zuzen daritza Nagusiak ere eskurik izan zuen, antolakuntzan eta baliabideak jar tzen, noski, eta gero, argitarapen hau prestatzen. Aurreko urteko jardunaldietan, hizkuntzen aldeko mugimendu sozialei buruz solasean aritzeko Euskal Herriko eta atzerriko hizlariak deitu baldin bagenituen, oraingoan gaia eta irakasleak erabat bertokoak izan dira: eus kara, eta ikertzaile euskal herritarrak, esan nahi da. Euskal Herriko Uni bertsitateko Irakasleak ditugu batzuk, Administrazioan !anean ziharduenik bada, eta euskararen egoera normalkuntzara sakatzen ibili izan direnetako zenbait jarri Sentimendua Sentimendua 111 Pentsamendua ==============::>- 11. MOTIBAZIO TEORIA BATEK AZAL DEZAKE EKINTZA RAZIONALAK ETA IRRAZIONALAK, KONTZEPTU BERA BIONTZAKO ERABILIRIK Giza portaera era askotakoa eta konplexua da. Zenbait portaera razio nalak dira: kontzienteki aukeraturiko estrategiak laguntzen dute estresa eta herstura kontrolatzen (e.b. korrika egitea), xede-igurikapenak kalkula tzen dira, informazioa bilatua eta prozesatua da, eta ondorioz autoulerpena lortzen da. Bestalde, gure portaeraren alderdi asko irrazionalak dira: estre sa, herstura, erretzea eta lodiera kontrolatzeko plangintzak askotan utzi egiten dira; igurikapenak soslaitzen dira; informazioa era ez egokian era biltzen da; eta desilusio pertsonal handia gertatzen da. Teoria psikoanaliti koa izan da gure bizitzaren gainez-gaineko alderdi irrazionalak azaltzen saiatu denetariko bat, kontzeptzio kognitibo eta erabaki-hartze teoriek joe ra nabariagoa dute portaerari begira izaten, nahiz razionalitatearen mugak azpimarratzen ari izan.
EUSKARAREN IKASTE-ERABILTZEAREN MOTIBAZIOAREN ERROLA 27 Kant-ek (1989/56) baieztatu zuenez, arrazoiak portaera morala gida tzen du, pasioek bizitzaren beste alorrak mugatzen dituzten bitartean. Ikerketa psikologikoak, halere, frogatu egin du, amorro, pena eta sinpatia bezalako pasioek nolabait zuzentzen dutela portaera morala, beste judizio adimentsuek beste portaera motibatuetan eragina duten bitartean. Kantek iradokiriko zatiketa ez da justifikatua. Areago, portaerak baditu ego (pen tsamendu) eta id (emozio) osagaiak. Giza portaeraren teoriak gai izan be har du portaera morala eta ez morala direnak azaltzen, horretarako printzi pio berak erabilirik. Honek bermatzen du ondoko ideia, alegia, teoria egoki batek bere harnean kognizio eta emozio desberdinak hartu behar ditu bere harnean, eta razioa, pasioa eta ekintza oinarrizko osagarri moti bazionalen arteko erlazioak argitu. 12. MOTIBAZIO TEORIA BATEK AZALDU BEHAR DU LORPENEKO SAIOAK ETA XEDE AFILIATIBOAK Teoria batek, beraz, badu konbenientzia alorra eta konbenientzia-arran goa -hau da, hobeto azal daitezkeen behaketak eta jeneralizatu daitezkeen behaketak-. Giza motibazioaren konbenientzia alorra izan beharko lira teke egunerokotasunean garrantzitsuak diren iharduerak. Ez lítzateke argia izango giza motibazioaren teoria orokorra oínarrítzea oso portaera ez ohiz kotan. Horregatik, teoría psikoanalítikoa -senitartekoen arteko erlazío agresibo eta sexuzkoetan oinarrituz- eta Hull-en teoría -saguen gose eta egarri-portaerak aztertuz- giza-íharduera moralak aztertzeko fokapen kontzeptual ez egokiak garatu zituzten. Teoría eta esperímentu psíkologí koak gehíegi fokatu dira alor esoteríkoan, alegia, bizitzaren bariantza urria azaltzen dituzten pentsamentu eta portaeratan. Gure kulturan, funtsean, bi motíbazio iturriak dira funtsezkoenak: lor peneko saioak eta harreman sozialak. Freudek iadanik onartu zuen hau Arbeit und Liebe (lana eta amodioa) hizt orokorrak erabilirík. Nerabe gehienak eskolan ari dira, eskola-lana egiten, eta lorpenarekin loturiko beste ihardueratan arduraturik, kirol, hobby edo denbora, sexu bereko edo desberdineko bere kideekin denbora ematen. Nagusiak tipikoki lanean ari dira haukeraturiko ihardueratan edo iharduera sozialetan ezagun edo fami liakoekin. Badira, bada, beste helburu motibazional asko -agresioa, al truismoa, kuriositatea, lukurreria, edo boterea, batzuek esatearren-. Hala ere, inplikazio garrantzitsuenak arrakastaren lorpena eta onarpen sozíalak dira. Autoestima frogatua izan da lorpen eremuko gaitasun eta ez gaitasun esperientziez mugatua, eta pertsonarteko harremanetan onarpen edo erre fusapenaz (Epstein 1979). Beraz, elementu hauek giza motibazioaren teo rian oinarrian lirateke. Beraz motibazio teoría batek ezin izango du aurrera egin arestian aipa turiko 12 printzipío hauek gabe.
ERABAKI-HARTZEA ETA EUSKARAREN IKASTE-ERABILTZEAREN MOTIBAZIOAREN ERROLA José F. VALENCIA GARATE Leire LOPEZ Lorena GIL DE MONTES Euskal Herriko Unibertsitatea Hitzaldi honen helburua bikoitza da, nahiz eta era heterodoxoan ager tu, batetik, motibazio-teoriaren alderdi berriak zedarritzea, hain zuzen ere, erabaki-hartze teoria eta teoría motibazionalaren uztarketatik sorturiko Ekintza Arrazoituaren eta Ekintza Planifikatuaren teoriak agertaraztea. Bestetik, Euskara Ikaste/Erabiltzeari buruzko aplikapenerako adibideak adieraztea. Funtsean, hizkuntza ikaste/erabiltzearen inguruan ohiz ager tzen ez den erabaki-hartzearen teoria agertaraziko dugu hemen, hizkuntz alorreko teoria motibazional «tradizionalagoak» beste hitzalditan agertuko direlarik. Gainera Ekintza Arrazoituaren eta Ekintza Planifikatuaren teo riek inplikazio garrantzitsuak izango dituzte Euskararen ikaste/erabiltzea ren eremuetan. Lehenengoa, gizabanakoen borondatearen pean Portaera-Intentzioaren baliokidea dela, azken hau, jarrera eta arau sozialaren gehiketa delarik. Grafikoki honela litzateke: Formula honi, eskuarki, «b1» eta «b2» erregresio indarrak eransten zaizkio, azken formula honela adierazten delarik: Erregresio-koefizienteek jarrera eta arau sozialaren azalpen-indarra ematen digute. Erregresio analisian «b» indarrek menpeko aldagaiaren azalpen-garrantzia ematen baitigute. Fishbein eta Ajzen-ek diotenez usteen jatorria soziala da. Hau da, ekintza desberdinek dituzten ondorioei buruzko usteak, talde sozialak par tekaturikoak dira. Fishbein eta Ajzenek sinesmen kolektibo horiek adie razteko «Arau Modal Gorena» hitza erabiltzen dute. Eta hau garrantzitsua da, zeren talde batelc partekaturiko ondorio-zerrenda honetatik aterako di tugu ekintza batek izan ditzakeen ondorioak. II. EKINTZA ARRAZOITUAREN EREDUAREN ALDAKIA: EKINTZA PLANIFIKATU AREN TE O RIA Berriki, Ekintza Arrazoituaren lehen ereduari, aldagai bat erantsi izan zaio, ondoren, Ekintza Planifikatuaren Teoria gauzatu delarik (Azjen eta Madeen 1986; Schifter eta Ajzen 1985; Ajzen 1985, 1987, 1988). Ajzen-ek bere ereduan egiten duena zera da, alegia, delako «Kontrol Hautemanaren Sentimendu»-aldagaia gehitu amTeko ereduari. Honen arabera, aldagai ho-
I. ATALA HIZKUNTZJABEKUNTZARAKO EREDU PSIKOSOZIALAK. MOTIBAZIOAREN ERRO LA* Nekane ARRATIBEL 1. Motibazioaren definizioa Bigarren hizkuntzaren jabekuntza, izakera sozial, psikologiko, psikoso zial eta psikolinguistikoa duten aldagaiek parte hartzen duteneko fenomeno konplexua da. Autore asko izan dira jabekuntza ikuspuntu honetatik azaldu nahi izan dutenak; besteak beste: Carroll (1962), Lambert (1974), Clément (1980), Hamers eta Blanc (1982), Giles eta Byme (1982) eta Gardner (1985). Eredu hauek, denek ere zenbait ezaugarri azaltzen dute amankomunean, eta ondorengoa da bat: motibazioa, ikaskuntza baldintzatzen duen oinarriz ko elementutzat hartzea, neurri handi batean. Subjektuen jarrera eta sinismenetan oinarritzen den aldagai psikoso ziala da motibazioa eta, oinarri-oinarrian, gizarteak konpartitutako sinis menetan gauzatzen da. Gardnerren esanetan (1985) bigarren hizkuntza bat -2H- ikasteko motibazioa hiru elementuren konbinazioa da: -2Ha ikasteko nahia edo desioa, -horretarako egiten den esfortzua, -eta ikaskuntzarekiko jarrera aldekoak. Dagoeneko, esan dugu motibazioa jarrerei hertsiki lotua agertzen dela, hauek baitira, neurri batean, hura baldintzatzen dutenak. Guri dagokigunez, hauexek lirateke bigarren hizkuntzen jabekuntzan kontuan izan beharreko moduko jarrerarik garrantzitsuenak: * Lau hau Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak 1992an emandako dirulaguntzari esker egina da.
46 NEKANE ARRATIBEL -2Ha duen hizkuntz taldearekiko jarrera eta 2H berarekikoa, -atzerriarekikoa orokorrean, -eta ikaskuntzarekikoa (Gardner, 1985). Guzti honek 2Haren jabekuntzan eragiten du, gizabanakoa hizkuntza ikasteko aukeren bila bideratzen baitu. 2. Gardner eta Lamberten teoria Bi elementu bereizi behar = 80). Sekzioen euskalduntasunaren etengabeko sailkapena osatuz, euskaldunak %20/%44 suposatzen duten sekzioak (2044) eta %45/%79ko proportzioa lortzen dutenak erdiguneko kokapenetan topatzen ditugu haietako bakoitza dagokion ordenean. Be raz, Lehenengo Ardatzak «ingurunearen euskalduntasuna» adierazten digu, ezker aldean zonalde erdaldunak eta eskuinean euskaldunak dauz kagularik. Ondoren aurkezten dira Lehenengo Faktorea adierazten duten alda gaien kategoriak, indar gehienezkoetatik hasita garrantzi apalagokoetara joanez: -Zonalde erdaldunetan indarrez ematen diren aldagaien katego riak: • Lagunen artean (ia) inork ez daki euskaraz (ino7). • Lankideen artean (ia) inork ez daki euskaraz (ino8). • Erdaldun elebakarra (erda). • Ama hizkuntza, erdara (ahca). • Guraso erdaldunak (aaer). -Zonalde erdaldunetan apalki ematen diren aldagaien katego riak: • Euskararekiko inolako interesik ez (inez). • Euskararen aurkako jarrera (aurk). • «Español/Euskal Herriko»tzat (biak batera) jotzen du bere burua (vaes). • Euskara ez zaio axola (alau). Era berean eskuin aldeko muturreko aldagaiak aurkezten dira ondoren, aldagaien kategoria garrantzitsuenetatik hasita eta eragin arinagoa dutene kin bukatuz: -Zonalde euskaldunetan indarrez ematen diren aldagaien kate goriak: • Lagunen artean (ia) denek dakite euskaraz (den7). • Euskal elebidun funtzionala (euel). • Ama hizkuntza, euskara (aheu).
EUSKARAREKIKO MOTIBAZIO SINBOLIKOAK 89 • Guraso euskaldunak (aaeu). • Lankideen artean (ia) denek dakite euskaraz (den8). -Zonalde euskaldunetan apalki ematen diren aldagaien katego riak: • Euskalduntzat bakarrik (ez españoltzat) jotzen du bere burua (vasc). • Euskararekiko oso aldeko jarrera (oald). • Euskararekiko interes handia (hand). • Euskaldun elebakarra (eusk). Lehenengo Ardatz edo Faktorea zeren arabera eratzen den eta bere esanahia argi ikusi ondoren, ardatz honek berak zer aldagai adierazten duen hartu behar dugu kontuan: -Lehenengo Irudiaren ezker aldean euskarazko gaitasunik eza, mota guztietako ingurune erdaldunenak eta euskararekiko axolagabekeria edo aurkako jarrerak kokatzen dira. Bestaldetik, arlo sinbolikoei da gozkien amankomuneko nortasunak eta dimentsio sinboliko-ideolo gikoak ondoko kategoriak ezartzen dituzte «erdal mutur» honetan: «español», «españolago, Euskal Herrikoa baino» eta «español/Eus kal Herrikoa batera» nortasun amankomunak eta, horiekin batera, dimentsio sinboliko ideologikoaren aldetik hauteslegoaren hurrengo motakoak: PSOEkoak, Bestelakoak:21 , Euskadiko Ezkerrakoak eta Abstentzionistak. -Eskuin muturrean, berriz, euskarazko gaitasun handia eta familia, lagun eta lankide arteko ingurune zeharo euskaldunak kokatzen dira eta euskararekiko atxekimendu nabaria aurkitzen ditugu. Amanko muneko nortasun eta dimentsio sinbolikoaren aldetik ondoko kate goria hauexek topatzen diren bitartean: «euskaldunak (Euskal Herri koak), eta ez españolak», eta Herri Batasuna, Eusko Alkartasuna eta EAJ-PNVko hautesleak22. Ikusitako emaitzen arabera, beraz, bi muturretako mundu ezberdin eta kontrajarrien izatea baieztatzen da. Haietako lehena, erdal tankerakoa eta euskaratik guztiz aldendua da, bere amankomuneko nortasun etniko-poli tikoa eta unibertso sinbolikoa Espainoltasunaren inguruan osatzen dela rik. Beste muturrean, aldiz, euskara eta bere aldeko balioak dira nagusi, amankomuneko nortasuna eta unibertso sinbolikoa Euskal Herri/Euskadi 21 Partido Popular, Unidad Alavesa eta tankerako talde txikiagoak ere barne. 22 EAJ-PNV ardatzaren erdialde honetan agertzen bada ere, bere hauteslegoaren erdialde ko gunerako joera dela eta, ardatzak ez du bere kokapena estatistikoki era signifikatiboan adie razten.
1m 3. Irud.ia Hau horrela izanda ere, azaldutako emaitzek beste gertaera baten be rri ematen digute. Aztergai dugun Lehenengo Ardatza TIPO izeneko al dagaiaren balioetan oinarritzen da, hau da, sekzioen euskalduntasun mailak -euskaldunen proportzioa sekzio bakoitzean-, adierazten di tuen irizpide demolinguistikoetan; beraz, erdigunean biztanleriaren erdia euskalduna den sekzioak (%50ekoak, gutxi gorabehera) kokatzen 64: % 1 lk ikasi du (%9k bere kontura). Ikus daitekeenez, zenbat eta gazteago gehiago dira euskara ikasi dute nak. Ikasteko moduan ere badago alderik: 24 urtez beherakoek eskolan, 25-49 urteen artean ikastaroetan (bereziki 25-34 adin-taldeak) eta 50 urtez gorakoen artean gehiengoa bere kontura ikasi dutenak dira. Datu honek ere lantokietan euskararen erabilera areagotzeko planek justifikazioa badutela adierazten du. Eskoletan ikasi dutenek lantokietan erabiltzen ez dela somatuz gero, beren esfortzua alferrikakoa izan dela ikusiko dute eta ondoren datozenentzat eskolan ikasteko faktore desmoti batzaile ere izatera irits daiteke. Lan-esparrua kontuan hartuz Guztira Ez ikasi, ez hobetu 69 Gehienbat nire kontu 9 Eskolan 9 Ikastaroetan 13 Industria 76 9 2 13 Zerbitzuak Administrazioa 58 49 10 16 11 4 21 31 Eskolatik kanpo ikasi dutenak %22 dira Industrian, %31 Zerbitzuetan eta %4 7 Administrazioan. Administrazioan eta zerbitzuetan dagoen jendearen artean daude ikasi dutenen portzentaiarik handienak. Bietan ikastaroetan ikasi dutenak dira gehien: %31 administrazioan eta %21 zerbitzuetan; nahiz eta azken hone tan, sektorean dagoen jende gaztearen adierazle dudarik gabe, eskolan ikasi dutela % 1 lk erantzuten du. Beraz, -gehiengo nabarmenak ez du inoiz euskara ez ikasi ezta dakite na hobetu ere. Baina ikus dezagun ondoren, ikasi dutenek zein izan duten hori egiteko arrazoia eta zergatik ez duten ikasi besteek.
1991KO SOZIOLINGUISTIKAZKO INKESTAREN EMAITZAK. ENPRESETAN... 153 patu dugun arren, gure ustez kontu handiz ibili beharko litzateke eta ikasi takoa erabiltzeko baldintzak ezarri beharko lirateke. Bestela, ahalegina ezerezean gera baitaiteke. Bigarren arrazoia sartzean, gure hizkuntza izatea, gogoa eta euskal kultura indartzeko arrazoiak dira nagusi. Lanerako beharrak Administra zioan, eta Euskara dakitenekin harremanak izateko Zerbitzuetan pisu han diagoa hartzen dute. Industrian, berriz, motibazio instrumentalarekin erla zionaturiko bi arrazoiak atzerago gelditzen dira. Ingurunea «Lanerako behar dudalako» euskaldunak %45-80 artean direnean erantzun dute gehien (% 18). Sexua Euskara ikasteko arrazoien artean ere badaude aldeak. Bietan «Gure hizkuntza delako» da arrazoi nagusia ( emakumezkoetan portzentaia txi - kiagoan). Baina emakumezkoen artean bigarrren arrazoia «Lanerako be har dudalako» den bitartean gizonezkoen artean arrazoi horrek 5. tokia hartzen du (Horren aurretik daude gogoa, «Euskaraz dakitenekin harrema nak izateko» eta «Beste arrazoiren bat» ). Diferentzia hori, behar bada, bi kolektiboetan lan-mota desberdinek duten pisuan egon daiteke. Adina «Lanerako behar dudalako». Arrazoi hau indartsuen 25-34 adin tartean agertzen da. Eta bigarren arrazoia sartzean, 35 urtez beherakoetan indartu egiten da arrazoi hori. Ondorengo atalean jendeak euskararik ez ikasteko eman dituen arra zoiak ikusiko ditugu. I.3. Euskara ez ikasteko arrazoiak Ez ikasteko arrazoien zerrenda hau eman zitzaien: -INOIZ ERE PENTSATU EZ DUDALAKO -EZ ZAIT INTERESATZEN -EZ DUT BEHAR -EZ DUT ASTIRIK -AHALEGIN HANDIEGIA DA NIRETZAT
154 MARIAJE JAUREGI / TERE BARRENETXEA -HIZKUNTZAK IKASTEA ZAILA ZAIT -BESTERIK UTZI BEHARKO NUKE -ARRAZOI POLITIKOENGATIK -OSO ZAILA DELAKO -ZAHARREGIA NAIZ -BESTE ARRAZOIENGATIK -ED/EE Emandako aukeren artean, arrazoi nagusiak l. Inoiz ere pentsatu ez dudalako (%26) 2. Ez dut astirik (%22) 3. Zaharregia naizelako (% 10) 4. Ez zait interesatzen, Ez dut behar, Oso zaila delako (%8) Gainerakoak horien oso atzetik geratzen dira. Ez | science |
addi-a3e672e64566 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/53039 | Hizkuntzen aldeko mugimendu sozialak | Intxausti, Joseba | 1999 | HIZKUNTZEN ALDEKO MUGIMENDU SOZIALAK 1993ko udan, eta Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu tako XII. Ikastaroen artean (Europako V. Ikastaroak zeritzenetan), Hizkun tzen aldeko mugimendu sozialak gaiaz hiru egunetako jardunaldiak eratu ziren. Uztailaren 19, 20 eta 2letan Miramar Jauregian zenbait irakasleri eta jakituni entzun eta elkarren artean solasik izateko parada eman ziguten jardunaldiok. Orain liburu honetan bildu ditugun hitzaldiak egokiera har tan emandakoak dira. Gehienetan izan ohi denaren alderantziz, Ikastaro hura ez zen izan Euskal Herriko Unibertsitateak bere kabuz eta bakarrik antolaturiko zer bait. Aitzitik, kasu honetan Unibertsitatearekin hatera Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak ere eskurik izan zuen. Bien arteko ekimena gertatu zen, hortaz. Lankidetza horrek bazuen, noski, bere logikarik. Batetik, hainbat ur tetatik hona nabaria da Euskal Herriko eta erbesteko mundu zientifikoak -Unibertsitateetakoak nahiz kanpokoak- ardurarik franko erakutsi due la hizkuntzen eta euskararen ingurumendu sozialaz. Bestetik, Erakundeek eta talde sozial gutxi-asko eratuek gogoeta, arau, ahalegin, diru eta kan paina ugari eman izan dute hizkuntza gutxietsiei biziraupen-bideak sa murtzeko. 1980.etako hamarkadan burututako ikerlanen eta politika-jardunbi dearen buruan, bidezkoa ez-ezik premiazkoa ikusi zen egindakoaz gogoe ta ireki bat eskaintzea. Horixe izan da, beraz, hizkuntzen aldeko mugi mendu sozialez topaketa hauek antolatzeko xedea: begiratu, azalpen landu batzuk eskaini, elkarrekin hitz egin, eta ahal zenetan ondorioren batzueta ra iritsi. Gaiari eskaintzen zitzaion lehen ekinaldi honetan ez dugu, aldez aurre tik, guztiz mugatu nahi izan «mugimendu sozialak» kontzeptu soziologi koa, jardunaldiok gogoeta ireki eta sarrera orokor bezala egin nahi baikeni tuen. Gero bakoitzak, ibilian -hitzaldietan, alegia- eta premien arabera
14 HIZKUNTZEN ALDEKO MUGJMENDU SOZIALAK egingo zuelakoan. Liburuan zehar ikusi ahal izango du irakurleak esparru mugatze hori nola egin den. Disziplinartekosuna bilatuz, jardunaldiotan Historia eta Soziologia el karrekin batera eraman dira, Prospektiba ere ahantzi gabe. Iraganaz hitz egiten da, gaur egungoa argitzeko, betiere etorkizunaz arduratuta. Lehena, oraina, geroa: segida osoari begiratu zaio. Krisiak jotako hizkuntz komunitateetan batik bat, une historiko ezber dinetan eta hizkuntza anitzen lurraldeetan sortu izan dira norberaren hizkuntzaren alde piztu edo eratutako mugirnenduak. Horrelakoen adibi deak eta kasuak ugari ekar zitezkeen hona; hala ere, praktikoak izatearren, nahiago izan dira begiratu gure etxekoari argibideak hurbilagotik eman ziezazkioketenak, eta agian gainera, aurrera egiteko guretzat sustagarri ger ta zitezkeenak. Hiru kasu nagusi jarri nahi izan ditugu elkanen ondoan, ahal zen neunian alderatzeko asmoarekin ere: Euskal Herria eta euskara, Herri Katalanak eta katala, Québec eta hango frantses komunitatea. Ziurki, Euskal Herrian ez da hau hiru kasuon berri ematen den lehenengo aldia. Aspaldidanik izan da gure artean Katalunia eta Kanada-ko albisteak eta joan-etoniak aztertzeko gogo eta aukerarik (unutirago gabe, Munduko II. Euskal Batzarrean, 1987). Baina konbarazioa gisa sistematikoago batean eskaini nahi izan dugu, eta, edozein moldetan ere, mugimendu sozialei preseskiago helduz. Egitarauak zioenez, jardunaldion xedea zera zen: «Euskal Herria, Katalunia eta Québec-eko ka sualc aztertu eta beren arteko gogoeta konparatiboa egitea». Helburu horrekin, hiru hizlarik eman behar ziguten kanpokoaren berri: Isidor Marí-k Kataluniatik, eta Lise Harou eta William F. Mackey-k Kana datik. Gure artean izan genituen, eta bakoitzak berea eman ahal izan zuen. L. Harou-k batez ere Kanadako frantsesaren normalkuntza-historia eskaini zuen, baina, zoritxarrez, honen testua ezin izan dugu hona bildu, eta hu tsune hori hor gelditu zaigu. Hala ere, W. F. Mackey-ren lan luzea hemen dugunez (hiru mintzaldi), eman dion jite konparatiboarekin, horretaz esan behar ziren funtsezkoenak bilduta ditugula esan liteke. Rango teoría eta praxia ongi ezagutzen dituen Isidor Marí-ren eskutik dator Kataluniako kasua. Eta egitarauaren puntuetara hertsiki lotu da Marí, hizkuntzaren aldeko mugimenduen historia, gaur egungo egoera eta etorkizunean iragarri edo desio litezkeenak idarokiz. Sintesi argi eta trin koa eskaintzen zaigu, eta merezi du irakurketa arretatsu bat. Euskal Herrikoari eta euskararenari hiru une eta hizlari ezberdinek heldu diote. Sarrera honen sinatzaileak gure historiatik ohar baliagarri ba tzuk egiteko aukera izan du, XVI.etik hasi eta Eusko Pizkundea arte luza tuz, azken Gerra Zibila azken mugatzat hartuta (izan ere, jarraiaz ondoko hizlariek jardun zuten). Euskararen aldeko talde-lan historikoak gogora raztean talde haien zenbait arrakasta eta ponot ezagutzeko aukera izan de zakegu, eta ahaztuxeak ditugun euskaltzale-talde estimagarri batzuk ain tzakotzat hartzeko egokiera.
HIZKUNTZEN ALDEKO MUGIMENDU SOZIALAK 15 Kike Amonarriz eta Iñaki Arruti-k aurkeztu zuten Euskararen aldeko mugimendu sozialak gaur egun gaia. Ez zen izan hitzaldi komentzionala, aldez aurretik luzaro landutako txostena baizik, gerraondotik hasita gure egunak arte zetorrena batetik, eta taldeak eta mugimendua, geografian ez ezik beren bilakaeran ere begiratu eta aztertu nahi zituena, bakoitzaren funtziotasunak baztertu gabe. Inondik ere, ekarpen aberasgarria da hau, arazoaren «status qmestionis» delakoa definitu ahal izateko. Azkenik, Paulo Agirrebaltzategi-k eskaini zuen mugimendu euskaltza leen etorkizunaz bere gogoeta. Bizi izandako esperientziatik eta eguneko ahalegin eta mugetatik geroa nondik nora joan edo eraman daitekeen era kusteko asmoz. Oro har, uste dugunez, gurean orain arte hizkuntzen aldeko mugimen du sozialez dugun azterlan-bilduma oparoena bildu dela hemen, esango nuke. Lehen urratsa da, noski, hau euskararen aldeko gure mugimendu so ziala hobeki ezagutu ahal izateko, eta hemen bereziki, mugimendu hori hautaturiko beste bi herrietako historiekin alderatzeko. Denon zerbitzuan, ongi etorria izango delakoan gaude. Joseba Intxausti Ikastaroko Zuzendaria Donostia, 1996-11-29
TALDE EUSKALTZALEEN GARAPEN HISTORIKOAZ (XVI-XX. MENDEAK) Joseba INTXAUSTI Hizkuntzen aldeko «nrngimendu» edo «talde» deituei buruz elkarre kin hitz egiteko aukera eman zaigu hiru egun hauetako ikastaro hone tan. Hautaturiko gai hau, soziolinguistek aztertuko digute batez ere, eta, seguraski, halakoei dagokien gaurkotasun biziz betetako ikuspuntu ba tetik begiratuz hitz egingo digute. Hala ere eta horregatik, lehenengo hitzaldi hau Euskal Herriko talde euskaltzale historikoak gogoratzeko izango da. Hizkuntza bat, sistema arautua ezezik tradizioa eta segidatasuna ere bada, eta orainalditik bezala iraganetik ere ezagutu beharreko zer bait. Horregatik, Soziolinguistikako maisuek maiz eskaini ohi dituzte, beren lanen atarian, halako sarrera historiko argigarriak. Beraz, ongi etor liteke hemen ere gaurkoak ezagutu aurretik eta ezagutzeko, egun go talde euskaltzaleak zein tradizio eta ondare historikotatik bizi diren jakitea. Bego, bada, horrela eta beste gabe zuzenetsita gure historiari emango diogun begiratu hau. O. SARRERA-OHARRA Pentsa daitekeenez, euskaldungoaren historian hizkuntzaren aldeko hainbat talde euskaltzale izan da, teoriaz baliatuz edo ekinean ihardunez hizkuntzari biziera hoberik sortu nahi izan diona. Mota askotakoak izan ditugu taldeok, eta testuinguru historiko ezberdinei erantzun nahirik aha legindu dira lanean. Hiztungoaren hizkuntz bizitzari iraupena eta segida emateko beti izan diren «berezko» taldeak albora utziz (sendia, haur-lagunartea edo auzu nea, adibidez), hizkuntzaren aldeko bestelako taldeak ere ezagunak ditugu euskaldungoaren historian, nahiz eta euskal gizartea aski berantiarra izan
TALDE EUSKALTZALEEN GARAPEN HISTORIKOAZ (xv1-xx. MENDEAK) 25 Olaizolak gaztelaniara itzulita aurkeztu dizkigunak30. Guztien iturriak Si nodo kalbindarretako agiriak eta Rolle des offices izeneko bat dira31. 1563tik aurrera, 1601eraino agertzen >, 133. z.). Bizkaian ospatutakoen kronika !aburra ere bertan daga. 111 Ik. (1901): «Primeros Juegos Florales en Agosto de 1901. Programa», in: Euskal Erria, 1901, XLIV, 524-530. 112 LABAYEN, A.M. (1965): Teatro Eúskaro. Notas para una historia del arte dramático vasco. San Sebastián: Ed. Auñamendi. I, 40, 43, 52 ll3 VILLASANTE, L. 1961: 386-387. 114 Xarriton eta Goienetxe arduratu dira ikertzeaz. 115 ÜNAINDIA, S. (1977): Euskal Literatura. Bilbao: Etor. V. 1915-1940. 335-344. Elkar teaz, aldizkari eta argitalpenez ari da. Ik. Elkarte eta aldizkariaren lanen albiste zehatza Euska lerriaren A/de, XXI, 1931, 335-336. zenbakietan. EsTORNES ZuBIZARRETA 1990: 122, eta bere ziki interesgarria: 157-159 (Gernikako Biltzarraz, 1922).
T ALDE EUSKAL TZALEEN GARAPEN HISTORIKOAZ (xv1-xx. MENDEAK) 51 euskalgintzari eman zion bultzada116, ikerlanetan ezezik bere baitan sortu tako lantalde euskaltzaleetan ere begiratu behar da117: «Euskeraren Adis kideak» (1925, Iruñea)118, «Baraibar» (Gasteiz, 1928) eta «Euskal Elkarte Bazpatza» (1928)119. Taldeon historian Errepublikarekin eite berria hartu zuen ihardunak: Aitzolek sustatu eta gidatutako «Euskeltzaleak» (1926) edo «Eusko Piz kunde» taldeek alde herritarra eta alde intelektuala, biak zaindu nahi izan zituzten, aldizkari bozeramalea ere ahantzi gabe (Yakintza tartean zela)12º. Guztion artean ez dira ahantzi behar, noski, Euskaltzaindia (1918-19), euskararen aldeko lantalde ofizial instituzionala, eta beronek eratutako os pakizun, sariketa eta bestelako lanak, euskal Akademiak iker-lana ezezik bere baitan izan baitu beti babes eta susta-lana ere. 1. 7 .2. Aldizkari-inguruko taldeak Beste molde libreago batean, baina aldian aldiko egitekoari lotuta Eus ko Pizkundeko euskaltzaleentzat erakarmen handiko bilguneak suertatu zi ren garaiko aldizkari batzuk, gehienetan ere bertako gidariek halakoxe era karmena zutelako noski: abilak izan ziren horretan Jose Manterola edo Gregario Mujika, hura bere Euskal-Erria-rekin, eta hau, Euskal-Esnalea-n. Nortasun handiko zuzendari haiek, elkarteak edo lantaldeak -iraunkorrak edo unean unekoak- sortzeko gaitasun bizia erakutsi zuten. Donostiako Euskal-Erria (1880-1918) izan zen, hasieran, molde haueta ko aldizkaririk hedatu eta pisurik handikoena, Manterolarekin (1880-1884) eta gero Artzak (1984-1904), López Alen (1904-1910) eta Loyarteren zu zendaritzarekin (1910-1918). Aldizkariaren kroniketan ikus liteke garai ko euskaltzalegoaren nondik norakoa. Gisa berean Euskalerriaren Alde (1911-1931) aldizkariak ere odol berri eta gogo pizgarria ekarri zuen eus kal lanetara, batez ere euskalgintzaren sustatzaile eta gidari suharra izan zen G. Mujikaren eskutik. Baina Errepublika aurreko mende-laurdenean eta beti ere euskalgintzari gagozkiola Euskal-Esnalea (kasu honetan aldizkariaz ari gara, 1908-1931) 116 EI/SEVren inguruetan edo barnean babestu ziren taldeen lanaren historiaz, (ik. EsTOR NES ZUBIZARRETA 1990: 203, 68. oh. 117 EsTORNES ZUBIZARRETA, I. (1983): La Sociedad de Estudios Vascos. Aportación de Eus lw-Ikaskuntza a la cultura vasca (1918-1936). Donostia: Eusko-Ikaskuntza. 146-155, 173-188 eta 189-214. or. 118 ÜNAINDIA 1977: 413-414. 119 Direktorioaren azken urteetan (1927-1930) sortu zen belaunaldi gaztearen mugimendu euskaltzaleaz, ik. Estornés Zubizarreta 1990: 197-203. 12º UGALDE, M. (1988): «Biografía de Aitzol», in: ARIZTIMUÑO «Aitzol», J. (1988): Idaz/an guztiak. Donostia: Erein. 49-66. or. IzruETA 1991: 497-499. Gogoan har dezagun «Euskeltza leak»-en barnean «Euskal-Idazle-Batza» ere eratu zela, zenbait sariketaz ardura zedin: ib. 498. EsrnRNES ZUBIZARRETA 1990: 202,251 (Bergarako Euskeraren Eguna, 1930: Aitzol).
52 JOSEBA INTXAUSTI da hizkuntz leialtasun berri bat erakutsi zuena, euskarari berari kazetaritzan leku emanez. Neurri batean bederen Erakunde Publikoen babespean-edo ze biltzan Eusko Pizkundeko euskaltzale askoren ohitura makurra hautsi egin zuen Euskal-Esnalea-k: euskal kulturaz eta euskarari buruz erdaraz eta er dara hutsez ere jarduteko ohitura, alegia. Izen bereko aldizkari eta elkarteko lankidegoa talde bezala interesgarrienetakoa bezala ageri da bi hamarkade tan behintzat (1911-31). Aldizkariak, dakigunez, ugariak izan ziren urte haietan121, eta behin baino gehiagotan talderen baten emaitza ziren. «Taldea/aldizkaria» bikote hori hatera datoz ondoren aipatuko dugun kasuan. 1.7.3. Elkarte erlijioso, kultural eta politikoetakoak Beren xede zuzena euskalgintza ez, baina bestelakorik izan arren, eus kara ere bultzatu nahi izan zuten taldeak eta haien aldizkariak edo argital penak gogoratu behar ditugu, hurrengo. Honelakoak -esanda dugu kultur, erlijio- edo politika-erakundeetan agertu ziren. Aipatu da Eusko Ikaskuntzak, Euskaltzaindia sortu eta gero ere, bere baitan izan zituela talde euskaltzale eratuak; baina erlijioso-etxe eta apaiz gaitegietan agerturiko taldeak dira garai haietako lantalde iraunkorrenak, nahiz eta etxe-barnekoak izan gehienbat. Talde hauek, beren lan-egitarauen aurretik, oinarri teorikoak ere landuta izan zituzten, Kardaberazen ideiak jasoz, misionologia katolikoak eta herrien eskubideen eliz doktrinak esandakoak gogoan izanik. Inoiz, gainera, espreski eman nahi izan zitzaion pentsamendu horri formulazio idatzia122. Pentsamen dua landu beharra zegoen, hain zuzen pentsamolde aldakaitz baten kontra ekin behar zelako ere. Jesuiten Jesus'en Biotzaren Deya-ren inguruan (1917)123 edo kaputxi noen Zeruko Argia-ren lankidetzan (1919)124 biltzen ziren luma gazteak eta irakasle-gidari euskaltzale eliztarrak. Honelako lankidetzak eliz ikas barnetegietan euskal mintegiak ere sortu ohi zituen, aldian aldiko lanki detza segurtatzeaz gain gazteen trebakuntzarako ere lagungarri zirenak:125. 121 Hogeigarren mendeko lexikoa aztertzeko UZEik Euskaltzaindiarentzat egindako kata logoan asko dira gerraurreko urte haietalcoak, eta hainbat kasutan hemen aintzakotzat hartu be harrekoak, gainera. Bego ohar hau hemengo argibide mugatuen argi-osagarri bezala. 122 URRUTIA'tar Gotzon (1931): ]auparía eta egia. (Txonitza)/El sacerdote y la verdad ( Oración sagrada). Zomotza: Jaingoiko-Zale'ren Irarkolan. 123 ÜNAINDIA 1977: 145-152. 124 ÜNAINDIA 1977: 412-413. VILLASANTE 1961: 397. 125 Gerraondorako eginda dago honelako taldeen azterketa: [lzTUETA, P.] (1981): «Eliz ikas tetxeetako aldizkariak», in: Jakin, 198 l, 21. z., 49-7 l. or. Gerraurreko beste haiena, beniz, mo tzago begiratu da. Hala ere, autore berak, aip. lib., 490-493. or. Ohar !abur bat: LEKU0NA, M. (1984): «Kardaberaztarrak (Histori-begiratu !abur bat)», in: Idazlan guztiak. Tolosa: Librería Técnica de Difusión. VIII, 525-526.
54 JOSEBA INTXAUSTI abertzaleen artean euskararen alde gidatu zuen ahaleginagatik ezezik (1918ko ikas-metodoa, eta eskolak), baita bere aldizkaria ere kaleratu zue lako (Euzkerea, 1929-1936)13º. l. 7.4. Ikertzaileen lantaldeak < biztanle: 5 talde. Gipuzkoan herri-elkarteak sortuta dauden udalerriek herrialde osoko biztanlegoaren %65a jasotzen dute, Bizkaian %20a eta Araban %77a (Gasteiz). 9.2.4. Barne-antolaketa Barne-antolaketari dagokionez, edozein kultur elkarteren antzera, baz kideak urtean behin biltzen dira eta Batzarre horretatik urtebeterako edo birako Zuzendaritza Batzorde bat aukeratzen da. Bertan, ohizko karguez gain, lantaldeetako partaide edo arduradun batzuk egoten dira. Zuzendari tza Batzordea elkartearen urtean zeharreko norabideaz arduratzen da. Euskara taldeen organigrama estandarra honako hau litzateke: Kultura Normalizazioa Sentsibilizazioa Hitzarmenak Batzarre nagusia Lehendakaria Zuzendaritza batzordea Lantaldeak Gazteak Liberatua/1 dazkaria Komunikabideak Ekonomia
EUSKARAREN ALDEKO MUGIMENDU SOZIALAK GAUR EGUN 17 5 9.2.5. 1993ko egitasmoak 1993rako Euskara Talde horiek prestatu dituzten egitasmoen lan-ar datz nagusiak honako hauek lirateke: -Kultura ekintzak (talde guztiek): hitzaldiak, mahai-inguruak, ikasta roak, bekak, bidaiak, azokak, literatur-sariak edo taldeak, afariak, musika-emanaldiak, komikigintza, etab. -Aldizkaria (15 talde). Batzuetan dagoenarekin jarraitu, edo beste kasutan berria kaleratu. Maiztasunak, hiruhilabetekaritik asterokora doaz. -Sentsibilizazio-lana (11 talde): motibapen-kanpainak, kartelak, biorri koak, artikuluak, autobusak euskal festetara, etab. -Haurrentzako ekintzak (10 talde): hitzarmenak, ludoteka edo udale kuak, ekintza zehatzak ... -Hitzarmengintza (7 talde): gizarte-sektore guztiei edo aisialdiko tal deei zuzendurikoak. Horietaz gain beste 3 taldetan gizarte-sektoreei zuenduriko egitasmoak agertzen dira. -Gazteak (5 talde): gazteei zuzenduriko egitasmo zehatz eta konkre tuak. -Bestelako lan-ardatzak: sektore sozial konkreturen bat (lan-mundua, kirola, hezkuntza), bertsolaritza (4 talde), emakume-taldea, matriku lazio-kanpainak, euskaldunberrientzako egitasmoak, jaietarako egi tasmo bereziak, etab. 9.2.6. Udalekiko harremanak Talde gehienak berriak izanik, udalekiko harremanetan ere bi multzo nagusi bereiz genitzake: -Dagoeneko harremanak finkatu xamartuak dituztenak: 15 bat tal de. -Harremanak finkatzen ari direnak: 5 bat talde. Harremanak finkatuak dituzten horien artean, gehientsuenek harreman onak dituzte Udalarekin eta | science |
addi-ca790b177919 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/53040 | Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa | Alberdi Larizgoitia, Xabier ; Ugarteburu Gastañares, Iñaki | 1999 | Esku artean duzun argitalpen hau, irakurle, EHUko Euskara Institutuak 1998an antolatu zuen hobekuntza-ikastaro baten emaitza da: orain bildurik eta osaturik aurkeztu ditugu ikastaro hartan erabili ziren langaiak, unibertsitateko ikasle, irakasle eta langile euskaldunei lagungarri gertatuko zaizkielakoan. Hain zuzen ere, Euskaltzaindiaren eta EHUren arteko lankidetza-hitzarmenari esker gauzatu da argitalpen hau. Izenburuak adierazten duenez, Euskaltzaindiaren araugintza berria da Iiburu honen ardatza: zehatzago esateko, 1990eko hamarkadan emaniko arau garrantzitsuenak bildu dira argitalpen honetan. Bilduma bat da, beraz, liburuaren tankeran emana edo antolatua, eta unibertsitateko euskal hiztunari arauen inguruko eguneratze-lanean laguntzeko asmoz burutua. Liburuak sei atal nagusi ditu. Lehenengoan, euskara batuaren araugintzari buruzko argibide batzuk eta arau kontzeptuari buruzko hausnarketa xume bat eskaini dira. Bigarren atalean, arau berrien laburpenak datoz, Euskaltzaindiaren agerkarietan agertu bezalaxe. Hirugarrenean, arauak berak jaso dira: lehenik, erabakia laburbiltzen duen adierazpen orokorra ematen da; eta gero, arauaren oinarri, tradizio eta irizpideak laburtzen dira; Laugarren atala hiztegi batuari dagokio: jarraian eta ordena alfabetikoan -baina erabakiaren zenbakia aipatu gabe-, argitaraldi honen eguna arte harturiko erabaki guzti-guztiak jaso apurtuta daude ... ). Hau arau gramatikala da: erabileren gramatikaltasuna edo gramatikaltasunik eza argitzen duena. Adiera honetan «gramatikala» eta «gramatikaz kanpokoa» (agramatikala) kontrajartzen f< eta >h< letrak barne zirela eta >e, qu, v, w, y< modukoak erdal hitzak idazteko proposatuz). Gainera, ondoko «digrafoak» ere onartu ziren: >rr<, >dd<, >tt<, >11<, >ts<, >tx<, >tz<. Era berean, Baionako erabakiei jarraituz, >h< letra erabiltzeko oinarriak jarri ziren, mahai, aho, ehun, hats ... modukoak bai, baina aphez, athe, ekharri eta erho, belhar, unhatu bezalako idazkerak baztertuz. Orobat, hitz adierazkorren kasuan izan ezik, >in< eta >il< idazkerak bultzatu ziren >iñ<, >ill<, >ñ< eta >ill< formen ordez. Zeinu batzuen erabilera mugatu zen: a) galdera- eta harridura-markak esaldi-azkenean bakarrik (>?<, >!<) erabiltzea proposatu zen; b) apostrofoa t'erdiak kasura edo antzekoetara murriztu zen; e) marratxoa (-) erabiltzeko gomendioak eman ziren (Piaget-ek, Bremen-en, baina Parisen, Bizkaian ... ). Ba- baiezkoa eta baldintzazkoa hatera idaztea proposatu zen. Ez eta bait, biak, askaturik idaztea proposatu zuen Mitxelenak. Eta duenez gero, atzoz gero(z) eta Ez du egin, ez daki eta idazkerak bultzatu ziren. Antzinako euskal hitzenforma Antzinako euskal hitzen formari dagokionez, besteak beste, ondoko irizpide-gomendioak ezarri ziren: a) «euskal hitza», euskaldunok aspaldidanik darabilguna da, datorren lekutik datorrela; b) antzinatasunak ematen dio soil-soilik hitz batí jatortasuna; e) euskaldun guztiek edo gehiengehienek darabiltenari eman behar zaio lehentasuna; d) bekoki/kopeta, jin/etorri ... moduko bikoteen aurrean, guztiez baliatzea proposatu zen, ahal zen neurrian desberdintasunak ezarriz; d) Euskaltzaindiak ezin arbuia dezake euskal hitzik: nahiago ditu bizi-bizirik dirautenak zaharkituak baino, (euskal literaturan eta euskal irakurgaietan) gehiago erabiltze)J. direnak eta zabalago hedatuak daudenak; e) zenbait aldaera besterik gabe baztertu beharrak bihar, hiño > baino, abitu > abiatu, zun > zuen/zuan, ixen > izan ... ); f) zenbait laburpen (lez > legez, nipe > nik (b)ere ... ) arbuiagarriak bekatu, torre > dorre, kerezi > gerezi ... ); h) bazter-euskalkiek makurtu behar lukete zenbait alditan erdikoen alde (barri > berri, ultze > iltze, ukuzi > ikuzi, sento (santo) > senda, uzen > izen ... ); i) bazterreko euskalkiak bat datozenean, berriz, indar gehiago dute erdikoek baino (burni( a) > burdina); j) hots-bereizkuntzak ondo gorde behar y<, >kh<, >th< ... gisakoak baztertzearen alde eta etorkizko zenbait kontsonante-multzo bakuntzearen alde agertu zen Mitxelena; d) erdaratikako hitz berrietan >v< gordetzea (vektore) eta kontsonante-multzo batzuk (vektore, -logia) aldatu gabe uztea gomendatu zuen Mitxelenak txosten hartan. Morfologia Morfologiari dagokionez, ondoko gomendioak eman ziren: a) deklinabide mugatua eta mugagabea (zenbait gizon, edozein lekutan, bi mendiren erdian, zein ikaslek, ez du begik ikusi ... ) bereizi behar dira; b) mendietatik formarekin hatera mendietarik eta gizanengan( dik) formarekin hatera gizonen baitan (baitatik) ... formak ere onartzea proposatu zuen Mitxelenak eta orobat -gaz atzizkia bizkaieraz idazteko; e) instrumental delakoa (ezpataz hil zuen) gordetzearen aldekoa zen Mitxelena; d) aditzparadigmak hautatzerakoan, aukera bitez beti, ahal delarik, beste euskalkietakoetarik gutxien saihesten direnak (dauz > ditu(z), gauz > gaitu(z); natxegok > ... ); e) (egin) dezake / lezake bereiztea proposatu zen; f) sar bedi, sar daiteke, sar dadin, iraul beza, iraul dezake, iraul dezan, baina sartu da, sartu behar du ... Joskera Honako irizpideak proposatu zituen Mitxelenak: a) euskal autore gailenetan dauka Euskaltzaindiak oinarri sendoa; b) sartaldeko hizkuntzetako prosa zenbait bidetan barrena ibiltzen ikasia eta trebatua da, la - tinaren ondotik; era berean, hainbeste ez bada ere, geure hizkuntza ( «latinaren, eta erabat sortaldeko hizkuntzen, kutsua geure bekokian daramagu. Aitor dezagun, on(h)ar dezagun, eta goazen aurrera bide horretarik. »); e) egungo prosa, ez da hizkuntza batekoa edo batena, nazioartekoa baizik (B.L. Whorf-ek «standard average European» deitu zuena) eta euskal idazlerik gehienek ere ez dute bestela jokatu; d) euskal gaietarik kanpora, euskal prosak «ur garbiaren pare» behar du izan, inongo usainik, kolorerik eta zaporerik gabea; e) hitz-ordenaz eta aurkitu diren legeak ez dira idazlea estekatzeko kateak, honen kemenak gehi ditzaketen lanabesak baizik. 18
5. Euskal Herri hitza ez baztertzea (Euskera, XXIV, 1979, 115-118) 6. Polizi erak.unde desberdinen izenak. (Euskera, XXV, 1981, 153-157) 7. Euskal Herriko udalen euskal izena (Euskaltzaindia, Euskal Herriko Udalen /zendegia, Bilbo, 1979 edo Euskera, XXIII, 1978, 317-334) 8. Maileguzko hitz berriak. (ik. Euskaltzaindia, Maileguzko Hitz Berriei buruz Euskaltzaindiaren Erabakiak, 1986.) Gida gisa eskaini diren beste zenbait zerrenda: l. Filateli hiztegia (Euskera, XVIII, 1973, 205-206) 2. Merkatalgo izendegia (ik. Euskaltzaindia, Merkatalgo [zendegia, Iruñea, 1974 edo Euskera, XVIII, 1973, 215-229) 3. Zortzi urte arteko ikastola hiztegia (1784 hitz) (Euskera, XX, 1975, 7-53) 4. Pertsona izenak (ik. Euskaltzaindia, Euskal Izendegia, Iruñea, 1977) 5. Maternatika hiztegia (Euskera, XXIII, 1978, 255-268) 6. Arkitektura hiztegia (Euskera, XXIV, 1979, 307-327) Euskaltzaindiaren araugintza berria (1994-1998) Azpirnarratu beharra dago oraingo araugintza berrian euskal tradizio idatzia izan dela oinarrizko irizpide eta gidari nagusia. Jakina, «tradizioa» aipatzean ez dugu euskara batuaren historia edo tradizio labur eta berria ( 1968-1990) adierazi nahi; izan ere, batzuetan erabaki berriak azken aldi honetako ohituren aurka joan dira (batetan > batean; eritzi > iritzi; batzu > batzuk; hamaika urtetako mutila > hamaika urteko mutila; aurrekalde > aurrealde; hogeitazazpi/hogei eta zazpi > hogeita zazpi ... ). Tradizioak. tradizio, egia da, nolanahi ere, zenbaitetan tradiziozko usadioetatik ez dela zuzenean eratortzen hautu bakar eta segurua; hots, rnaiz, tradizioa(k) aintzakotzat harturik, tradizioen artean hautatu beharrean aurki gaitezke eta horrelako batzuetan Euskaltzaindiak. bere hautua egin du, denen gustukoa izan(go) ez dena, jakina. Batasunaren historia guztian bezala, orain ere, funtsean euskara batu idatziaren batasunaz ari gara, idatzia uste eta nahi baino rnaizago hizkuntza rnintzatuan ispilatzen bada ere. Bistan dago hor benetako arazoa dugula rnailak elkarrengandik bereizten: euskara batuaren premia adrninistrazio, hezkuntza eta kornunikabideetara zabaldu den neurrian, rnaila idatzi soila gainditzen duen hizkuntza estandarraren betekizunak betetzera etorri da euskara batua; eta une horretatik, idatzirako ezartzen dena idatziaren rnailaz haratago doa, rnintzatura, alegia. Denbora pixka bat beharko da euskara batuaren gainean eraikitako estandarrak halako beregaintasuna edo izaera autonornoa lortu eta finkatu arte. 20
Hiztegi batuaren garaia Aldi berri honetako araugintzaren berrikuntzarik garrantzitsuena hiztegi batuarena izan da. Aurreko garaietan, gutxi-asko, nahiko ondo finkatuta geratu ziren euskara batuaren ortografía eta morfología (deklinabidea eta aditz-jokoa) eta orain, lehen aldiz, Euskaltzaindiak hiztegi batua -oraingoz FORMA bakarrik edo FORMA nagusikifinkatzeari ekin dio modu sistematikoan. Alde horretatik, orain gure artean hiztegi batua dela-eta sorturiko auzi eta eztabaidek aurreko mendeetako gaztelaniaren egoera dakarkigute gogora: hizkuntzaren Akademia Espainiarrak antzeko egoera nahasiari aurre egin behar izan zion 6. Mitxelenak Arantzazuko txostenean (III, 12) iradoki zuen egitekoa hartu du bere gain Euskaltzaindiak: «Beharrezkoa dugu, bederen, hiztegitxo bat, ia ortografiarekikoa huts-hutsik, nahi-ta-ezko badu ere hitzen esan-nahia laburzki adieraztea, zertaz ari den jakin dezagun» (Mitxelena, Euskera, XIII, 214. or.). Hiztegi Batua egiteko, Euskaltzaindiak lehenago eman dituen hiztegigintzako zerrendak hartu ... lanik). Hizkuntza zuzen(tasunez) erabiliko bada, ezinbesteko baldintza da arau gramatikalari -hizkuntzaren gramatikarijarraitzea (* Irakasle hori jatorra dirudi > irakasle horrek ... ; *jantziak apurtutak daude > jantziak apurtuta/apurturik/apurtuak daude), zenbaitetan gramatikaltasunaren muga irristakorra bada ere7. Are gehiago, ezinbestekoa da, orobat, arau akademikoari jarraitzea. Baina hizkuntzaren erabilera, akademiek araututakotik harantzago doa: hizkuntza, sistema den aldetik eta baliabide mugatuekin posibilitate mugagabeak eskaintzen dituen neurrian, multzo irekia da; eta hizkuntza guztietan -baita arautuen edo estandarizatuenetan eregauza asko dira espresuki hizkuntza-akademiek arautu gabe geratzen direnak; hala ere, horrelakoetan gerta daiteke arautu gabeko alderdien inguruan erabilerazko araua edo erabilerazko arau bat baino gehiago egotea. Zentzu horretan, hizkuntza arauzkoaren (batez ere, akademiek arautuaren) gain eratutako errealitate zabalagoa dagoela onartu ohi da eta izaera zabalagoko hizkuntza horri «estandarra» deitu ohi zaio: erabilerazko arau onartua, hezkuntzan, administrazioan eta komunikabideetan erabilia eta zuzentzat hartua. Esan bezala, arau akademikoa bestelako arauen atzetik etortzen da normalean: gaztelaniaz, adibidez, salatu eta salatu ibili ondoren, azkenean Akademiak onartu egin du enervar (DRAE92) hitzaren adiera kutsatua ( «urduri jarri» galizismoa ); eta euskaraz antzeko zerbait gertatu da erail hitzarekin. Bestalde, estandarrarekin batean, erabilerazko arau zehatzagoak ere badaude, adibidez, komunikabideek, hiztegigileek, idazleek edota unibertsitateek ... ezartzen dituztenak. Ikus daitekeenez, sinplekeria da pentsatzea hizkuntza batean ari garenean arau bakar baten arabera jokatzen dugula: arau bat baino gehiago gurutzatzen dira hiztun ikasiaren jardunean. Esandakoaren haritik, gutxienez ondoko bereizkuntzak egitea komeni zaigu: a) gramatikala / gramatikaz kanpokoa (agramatikala) b) arau akademikoaren araberakoa / arau akademikoaren aurkakoa 7 Hurrengo moldeak ikusita, adibidez, zalantza bat baino gehiago sortzen zaizkigu: (la) Oso hilera garrantzitsua (izan dugu) (lb) Hilera oso garrantzitsua (izan dugu) (2a) Oso garrantzitsua izan den hilera bat (izan dugu) / Hilera bat izan dugu, oso garrantzitsua izan dena 24 (2b)? Hilera bat izan dugu, oso garrantzitsua (2c)?? Oso hilera garrantzitsu bat (izan dugu) (3a) Ezkonduek elkarrekiko dituzten eginbideak (3b) ?Gizonak gizartearekiko dituen eginbideak (3c) *Errespetu handia du zurekiko
e) arau estandarraren araberak:oa (puntuazioaren eremuan, adibidez) / arau estandarraren aurkakoa d) idiomatikoa (hizkuntzaren «senaren» araberakoa) / ez idiomatikoa (egitura «kalkatuak:», adibidez) e) (esparru bateko) arau jakin baten araberakoa (hizkuntza teknikoen eremuan, adibidez) Zuzentasunetik egokitasunera: akademiaren arauen garrantzi mugatua Hizkuntzaren gramatika-arauak: (*Mikel merezi du > Mikelek merezi du ... ) eta akademiaren arauak: (baitu eta ez bait du) hizkuntza zuzen erabiltzeko baldintza beharrezkoak badira ere, ez dira baldintza nahikoa hizkuntza ondo erabiltzeko: hizkuntza «onak:» zuzentasuna du oinarri, baina zuzentasuna ez ezik, «egokitasuna» ere ezinbestekoa du. Eta egokitasunaren kontzeptura hurbiltzeko, besteak beste, irizpide pragmatikoak: kontuan hartu behar dira: hiztuna, hartzailea, testuingurua ... Testu egokiek hurrengo ezaugarriak: izan behar dituzte: 1. Ideien batasuna: normalean, ideia bat dugu perpaus bakoitzeko eta ideia nagusi bat paragrafo bak:oitzeko. Paragrafo bak:oitzean ideia nagusi bat egongo da eta beste batzuk -bigarren mailakoak edo osagarriak:haren zerbitzuan (ideia nagusia esplikatzen, zehazten, frogatzen ... ). Ideia nagusitik desbideratzen gaituzten adierazpenak: «batasun-hausleak:» deituko ditugu. 2. Koherentzia: paragrafoak hurrenkera jakin baten arabera (argudiotestuan: sarrera, argudio-gorputza eta ondorioa) antolatzea komeni da. Testua ezin da izan paragrafoen nolanahiko metaketa. 3. Argitasuna: paragrafoak: eta testuak: ulergarri eta zehatzak: izan behar dute. 4. Progresio tematikoa: perpausak paragrafoaren beharra duen era berean, paragrafo bakoitzak beste paragrafoen -testuinguruarenbeharra du; eta paragrafoz paragrafo aurrera egin behar da tesia garatzen joateko. Aurrera egite hori era askotara burutu daiteke: garapen kronologikoa (denboraren hariari jarraituz), garapen deduktiboa (datuetatik ondorioetara), garapen induktiboa (tesitik azalpenera), garapen psikologikoa (ezagunetik ezezagunera), etab. Bistan dagoenez, sarrerak:o eta bukaerak:o paragrafoek berebiziko garrantzia izango dute. 5. Kohesioa: elementuak: eta kontzeptuak: identifikatu ahal izatea da kohesioaren eragiketarik garrantzitsuenetako bat. Elementu kohesio-emaileen artean hurrengoak ditugu: juntagailuak, menderagailuak, testu-antolatzaileak (lokailuak eta esapideak:), izenordain pertsonalak:, erakusleak, artikulu mugatua, adberbioa ... 25
12. Bat eta batzuk-en deklinabidea: Bat hitzak bi deklinabide-mota ditu. Bata deklinabide mugatuari dagokionean erabiltzen da, beste hitzari kontrajarria agertzen denean soilik. Bestea, deklinabide mugagabea, gainerako kasuetan erabiltzen da. Mugagabea: -Bat, -Batek, -Bati, e.a. Mugatua: -Bata, -Batak, -Batari, e.a. Batzuk hitzak deklinabide bakarra du: -Batzuk, -Batzuek, -Batzuei, e.a. 13. Lerroz aldatzean, hitza zatitu beharra dagoenean, hitza silabaka zatitzea gomendatzen da, eta ez morfemaka: -Gizo-nek, -Zaku-rra, -Duzu-en, e.a. Eta ez *gizon-ek, *zakurr-a, *duzue-n, e.a. 14. Hikako aditz alokutiboaren paradigmen ezaugarri nagusiak hauek dira: 38 Aditz laguntzailean: -Izan-en NOR bakarreko formetan eta ke-dun formetan -u- erroa aukeratu da: duk/dun, lukek. -(NOR-)NORK saileko edun aditzarekin -i- erroa onartu da: nau ➔ naik; eta ez niauk. -NOR pluralarentzat -it- hobetsi da: ditu ➔ ditik, eta ez dizkik. -Lehen silaban -i- ez da onartu: natzaio ➔ natzaiok, eta ez niatzaiok. -Indize alokutiboa ergatiboaren ezkerrean ematea onartu da, morfema ergatiboa -te denean izan ezik: diagu, eta ez diguk; baina ditek, eta ez diate ( edo die) -Izan-en ez-oraineko hirugarren pertsona egiteko, zen ➔ zuan onartu da, eta ez huen. -Pertsona-aurrizkirik ez duten orainaldiko adizkeretan d ➔ z aldaketa onartu da: dezake ➔ zezakek, dio ➔ ziok; baina dik (eta ez zik). Aditz trinkoetan: -Lehen silaban, pertsona-indizearen ondoan ez da -i- sartuko: nagok, eta ez niagok. -Egon aditzean nagok/negok-en artean, nagok hobetsi da.
-Orainaldian d- baztertuz z-ren al&ko aukera egin den arren, hirugarren pertsonarako bi forma ematen dira aukeran: zagok eta zegok, zauden eta zeuden. -Pertsona-indizearen atzean kontsonantea duen aditz-erroari -egehituko zaio, lotura gisa: nabilen, nabilek; natorrek, natorren. -Alokutiboaren pertsona-indizeari -z pluralgilea lotzerakoan, -za forma hobesten da: goazak, goazan; gatozan, gatozak. -Ergatibodun formetan, indize alokutiboa beti indize ergatiboaren ezkerrean ematea hobesten da: zakiagu, eta ez zakiguk; zakarreagu, eta ez zakarguk. Salbuespen bakarra, -te hirugarren pertsonako ergatibo pluralgilea da: zakitek, eta ez zakiate. 15. Partitiboaren erabilera zuzena. Partitiboa artikulurik gabe, mugagabean, erabiliko da, beti erabili izan den moduan: -Lanik, -Libururik, e.a. Eta aditza singularrean erabiliko da: -Ez dut libururik erosi. -Ez dut lanik egin Erabilera okerrak dira, beraz, honako hauek: *Ez dituzu lagun onik aurkituko. *Aspaldian ez ziren elkartzen horrelako hitzik. *Ez ditut egin horren aipamenik, e.a. 16. Izan ezik erabiliko da, eta ez ezik soilik. Izen-sintagmari izan ezik erantsiko zaio. Aurrean doan sintagmak dagokion kasu-marka eramango du: -Debekatuta dago autobusentzat eta taxientzat izan ezik. -Teologiaz izan ezik beste edozertaz daki hitz egiten. Ergatiboaren kasuan, zilegi da absolutibo kasua erabiltzea: -Horixe egingo luke zuk izan ezik beste edozeinek edo -Horixe egingo luke zu izan ezik beste edozeinek. 17. Euskal alfabetoa 27 letra hauek osatzen dute: Hauetatik e ( r ), q, v eta w kan potar izenak transkribatzeko erabiliko dira. 18. Ordinalen eta banatzaileen idazkera. Ordinalak Ordinaletan «garren» ahoskatzen denean, idazterakoan puntua jarriko da haren ordez: 39
-xx. mendea edo 20. mendea: hogeigarren mendea. -3.ak esan du: hirugarrenak esan du. -XVII. XVIII. eta XIX. mendeetan edo XVII, XVIII eta XIX. mendeetan e.a. Ordinalak letra bidez ematerakoan, kontuan hartzeko bi kasu: -Hogeita batgarren, hirurogeita batgarren ... -Bosgarren, hogeita bosgarren, hirurogeita hamabosgarren ... Galderetan zenbatgarren erabiliko da. Banatzaileak Distributiboak, -na baliatuz osatzen direnean, honela idazten a< galtzen denean (biologi azterketa). 25.2. Marrarekin idatziko dira: -gorri-gorria moduko bikoiztapen indargarriak, -apurka-apurka bezalako bikoiztapenak, -seme-alabak, zuri-gorri modukoak, -barra-barra, plisti-plasta bezalakoak, eta -Ezkio-ltsaso moduko leku-izen elkartuak (bi hizkuntzatan ematen direnean, ordea, ez: Lizarra/ Estella). 25.3. Loturik idatziko dira: -jarleku moduko elkarteak, -aldagaitz bezalako izaera-elkarteak, -odolustu moduko izen-elkarte arruntak, -bigarren osagaia -gin, -gile, -zain, -zale, -dun, -gabe edota -gintza, -za(i)ntza duten elkarteak. -bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une, -kide, -(k)ume, -orde duten izen-elkarteak, -lehen osagaia aurre-, azpi- eta -gain duten izen-elkarteak, eta -lauburu moduko elkarteak. 25.4. Marrarekin edo marrarik gabe, nahi den bezala: -eguzki lore, eguzki-lore moduko izen-elkartu arruntak, eta -kale garbitzaile, kale-garbitzaile modukoak. Bi hitzak letra larriz hasten direnean hobe da, hala ere, marra gabe idaztea. 25.5. >a< -rekin nahiz >a< gabe idatz daitezke: -elkarteko lehenbiziko osagaiak >ia< amaiera duenean: biologi azterketa, biologia-azterketa, eta -salbuespenezko beste sei hitz hauen kasuan: burdina, eliza, hizkuntza, kultura, literatura eta natura. Amaierako >a< galtzen denean, bereiz idatziko da: eliz gizona, burdin aro; eta >a< gordetzen denean aukeran uzten da bereiz edo marrarekin idaztea: kultura etxea edo kultura-etxea, literatura-saila edo literatura saila.
Gainerako >a< itsatsiak ez dira galtzen elkarketa egiten denean, eta hitzak bere osotasunean idatzi behar i< berezkoa duenean (Jalgi, ebaki) amaierako >i< atxiki behar da ( ebaki dezan eta ez ebak dezan; jalgi hadi eta ez jalg hadi). Ez, ordea, berezkoa ez duenean: ikas ezak, utz dezaket ... ; salbuespena itxi aditza da, eutsi egin behar baitzaio amaierako >i< horri, eta eutsi eta iritzi aditzen kasuan bietara erabil daitezke. -Ondoko kasuetan bakarrik onartzen da -t amaieran: • aditz eratorria denean: laket / laketu, ausart / ausartu, bat / batu ... 43
b) Komunitateen izen soilak e maten dira: Andaluzia, Aragoi ... e) Probintzia eta hiriburuen izenak: Bartzelona, Kordoba, Palentzia, Valentzia ... d) Bestelakoak: Ceuta, Eivissa, Menorca ... e) Izen historikoak: Donejakue ( Compostelako ), Sanandere ... Gaztelaniaz azentua duten hitzak azentuarekin nahiz azentu gabe idatz daitezke: León nahiz Lean. Geroago, 36. hizkuntz arauaren lekuan, adierazten dira hau guztia zehazteko orduan erabilitako irizpideak. 33. Ongi etorri! Oles edo agur egiterakoan, euskararen tradizioari jarraituz, Ongi etorri! erabiliko da (eta ez ongi etorria edo ongi etorriak). Honek ez du esan nahi ongi etorri hitza izen bihurtzen bada eta mugatzailea hartzen badu, honela esan ezin daitekeenik: Alkateak ongi etorria eman die edo Zaretela ongi etorriak! 34. Hiru kiloko haurra, lau hankako mahaia Zenbatzaileak zehaztuak edo zehaztugabeak izan daitezke. Oinarrizko izena, berriz, adina, prezioa, neurria, pisua, tamainua eta denbora adierazten duena izan ohi da gehienbat. Hauek sortzen dituzten bikoiztasun gehienak, eta hauetan batasuna egiteko, Euskaltzaindiak -ko atzizki-forma hobesten du, eta ez -tako: -Nolako galderei erantzuten dien sintagmetan: adineko neska, neurri txikiko oinetakoak ... -Oinarrian zenbatzaileren bat ageri denean: bi urteko haurra; bost liberako egunkaria; ehun orrialdeko liburua; hiru kiloko haurra; lau hankako mahaia; hamabost mílioiko etxea; lau asteko oporrak; zortzi kilometroko autobidea; hiru eguneko egonaldia ... Honek ez du esan nahi -tako inoiz erabili behar ez denik. Zenbaitetan, -tako atzizkia erabiltzea derrigorrezkoa da, nango galderari erantzuteko (Hiru etxetako haurrak etorri zaizkit); edo, bereizketak egiteko (Zazpi urteko ardoa edan áu, baina Zazpi urtetako ardo guztia galdu da). 35. Orduaknola esan Orduen idazkeran batasunera jotzeko asmoz, Euskaltzaindiak honako hauek erabaki ditu: -Orduak honela idatziko dira: ordu bata ( da), ordu biak, hirurak, laurak ( dira) ... Deklinatzerakoan: ordu batean, ordu bietan, hiruretan ... Ordu 0 ren ordez oren ere erabil daiteke. -Erdia honela adieraziko da: ordu bat eta erdiak, ordu bi eta erdiak, hiru eta erdiak ... Deklinatzerakoan: ordu bat eta erdietan, hiru eta erdietan ... 45
-Laurdena honela adieraziko da: ordu bat eta laurdenak edo ordu bata eta laurden, ordu bi eta laurdenak edo ordu biak eta laurden ... Deklinatzerakoan: hirurak eta laurdenetan edo hiru eta laurdenetan ... -Minutuak adierazteko: hamarrak hamar gutxi edo hamarrak hamar gutxiago ... Deklinatzerakoan: hamarrak hamar gutxitan edo hamarrak hamar gutxiagotan, seiak eta bastean, laurak eta hogeian, hirurak eta hemezartzian ... -Orduak zifretan ematen direnean, bi punturekin bereiziko bost eun ogei ta bi toneladakoa milla bost eun lauroegi ta emeretzigarren urtean milla eta ehun gizon milla eta bederatzireun da ogei ta bosgarren urtian milla sei ehun eta berrogoi eta bigarrenean milla sei eun ogei ta amabigarren urtean milla ta zazpieun milla ta zortzi eun, e.a. 8. Zenbakien deklinabideaz (hiru, lau) Euskaltzaindiak uste du hiru zenbatzailea salbuespentzat jo behar dela euskal deklinabidean eta horregatik hauxe erabakitzen du: 60
lautan lauretan lautako lauretako lautatik lauretatik lautara lauretara laureo lauren laurekin laurekin laurentzat laurentzat laurez laurez 3) Hau lau zenbakiari bakarrik dagokio eta ez hamalau, hogeita lau, berrogeita lau eta gainerakoei, hauen pluraleko deklinabidea hamalauak, hogeitalauak, berrogeitalauak, e.a. baita. 4) Analogiaz sortu diren zazpirak, zortzirak eta horrelakoak bigarren mailan utzi beharko lirateke euskara idatzian, hauek bokalez bukaturiko izenak bezala deklinatzen baitira: seiak, seietan, seietatik, e.a. Adibidea: Atzoko laurak etorri ziren, baina beste hamalauak etxean gelditu ziren. Tradizioa, irizpideak ... O. Zenbakien deklinabideak ez du aparteko arazorik plazaratzen, hiru eta lau zenbakien kasuan ez bada. l. Hiru eta lau, zenbakiak izendatzeko erabiltzen ditugunean (alegia, izenak direnean), beste edozein izen-sintagma bezala deklinatzen grafía bitxi gertatzen da euskal ortografí tradizioan. Hortaz, badirudi batasuna bideratzeko modua -n- eta n-n idazkeratik jotzea dela. 11. N or / nortzuk, zer / zertzuk, zein / zeintzuk Eoskatzaindiak, kontoan hartorik forma atzizkidonak (nortzuk, zertzuk, zeintzuk) literatora-tradizio jakin bati lotoak daodela, hao erabakitzen do: nor, zer eta zein formei lehentasona ematea. Ez dito, ordea, atzizki ploralgileak ditozten formak inola ere gaitzesten. Orokorki doten izaera markatoa aitortzen zaie soilsoilik, eta modo horretan -forma markato gisa esan nahi daaorkezten, bai eta onesten ere. Edonola ere, forma haoen deklinabideko paradigmak haoek dira: nortzuk, zertzuk, zeintzuk (abs), nortzuek, zeintzuek, zertzuek (erg), nortzuei, zertzuei, zeintzuei (dat), e.a. Tradizioa, irizpideak ... Galdetzaile hauek mendebaldeko literatura-tradizio batean -tzuk atzizki pluralgilea dutela agertzen dira; beste literatura-tradizioetan, ordea, gauzak ez dira horrela: Ezen bazakian hatseandanik Iesusek zein ziraden sinhesten etzutenak ( Lr; lo 6, 64) Zer dira üdüri hurak? (Bp I 69) Zein dira Gizunaren laur Ürrenbüriak? (CatS 35) Nork dute Ordenen eta Tonsüraren emaiteko züzena? (CatLan 158) Nortzuk dira borondatezko pobreak? (Cap 83) Aen ofizioa leelengoak eta printzipaleak, zeintzuk izan zirean? (Cap 22) Zertzuk-i dagokionez, ordea, badirudi testu zaharrenetan zer besterik ez dela agertzen (Ze gauza dira induljenziak? Cap 67; Zer dirafedeko ar64
tikuluak? (Cap 26). Zertzuk-en lehen agerraldiak xvm. mendekoak ia< amaiera duenean >a<-re- kin nahiz >a< gabe idatz daitezke: biologi azterketa, biologia(-) azterketa. Bestelako >a< itsatsiak ez dira galtzen elkarketa egiten denean, eta hitzak bere osotasunean eman behar dira. Salbuespen dira, dena dela, honako sei hitz hauek: burdina, eliza, hizkuntza, kultura, literatura eta natura. Hitz hauek, hala nahi izanez gero, gal dezakete >a< hori. ldazkerari dagokionez, amaierako >a< galtzen den bakoitzean, bereiz idatziko da hitz elkartua eta >a< gordetzen denean, aukeran izango da bereiz idaztea nahiz marratxoa erabiltzea: kultur etxea, biologi azterketa, kultura(-)etxea, biologia(-)azterketa. Sarrera Maiz gertatzen da kontzeptu, gogamen, tresna edo jarduera berriak adierazi behar izatea. Bide egokia du horretarako euskarak, beste hainbat 78
mintzairak bezala, hitz-elkarketa. Horrela eratuak hori artikulua dela. Naparro, Naparru eta Nabarra ez : sabaiaurreko ahostuna (Lekeitioko ogiza azken kontsonante hori); : letraren ahoskera sabaikaria adierazteko gardentasunaren izenean eta askotan egiten den -[x] belarrarekiko loturaren haustea grafikoki nabarmentzeko; [x] igurzkari belarra da (gazt.jamón hitzaren lehen kontsonantea). 143
Besteak beste, horrek esan nahi du EBAZ ingurukoaz edo irakaslearen ahoskera biziaz gainera irakatsi beharko dela eta ez haren ordez. Era berean, on da, komunikabideek ere askotariko eredua edo eredu malgua ematea. AHOSKERAREN ANIZTASUNA ETA ARAUEN MALGUTASUNA: ARAUAK NOLA ULERTU BEHAR DIREN Arauak ematean, aintzat hartu dira: 1. Euskalki ezberdinetatik datorkigun nahitaezko aniztasuna eta, EBAZ erabiltzean, ezberdintasun minimoak izango direnak ( esatean, ahoskatzen dutenak eta ahoskatzen ez dutenak; esatean, silaba bakarrean ahoskatzeko erritmoan hitz egiten dutenak eta hitz hori hiru silabatan neurtzen dutenak; esatean, belarra egiten dutenak egungo gaztelaniaz bezala eta egungo frantsesaren erara egiten dutenak). Aniztasun hori gaindiezina da hizketa berri bat asmatzen ez bada behintzat eta ez da euskara berri bat asmatu nahi, duguna erabilera zaindurako baliabidez jantzi baizik. Ahoskera-arauak euskalki- edo hiztegi-eremuaren araberako gutxieneko aldakortasuna islatzen du. Ahoskera zaindurako artamendatuan aukera bat baino gehiago daudenean, aukera horiek adierazten dira 25 . 2. Bada hizkuntzaren bizi-iturri den aniztasunaren beste alderdi garrantzitsu bat: hiztun bakoitzarengan gertatzen dena. Hizkuntzaren funtsezko ezaugarri da, izan ere, hizketa gertatzen den egoerara, gai duen edukiari, entzulearen ezaugarriei, hizketa-lagunen arteko distantziari eta abarri egokitzea. Horregatik, hizketa egokia hizketa malgua da: ahoskerari dagokionez oso garrantzitsu da ( eta erabat beharrezko EBAZak euskara aberastuko badu) ongi ulertzea euskaraz ere, beste edozein hizkuntza osotan bezala, ez dela berdin ahoskatu behar testu akademiko baten jendaurreko irakurketan eta adiskide eta senideekiko elkarrizketan, berrien mikrofono aurreko aurkezpenean eta ama eta haurraren arteko elkarrizketan. EBAZen lekua lehenengo erabilera horietan dago eta ez bigarrenetan. Horrela, hizkuntza baten ahoskera behar bezala ezagutzea esaldi beraren ahoskera bat baino gehiago ezagutzea da. Esaldiak formaltasun-mailari egokitzeko gaitasuna guztion esku egon dadin, beharrezko dirudi erabilera zaindurako arauekin hatera, gainerako 25 Arauaren zenbaki erromatarraren ondoan zenbaki arabiarrak ematen dira, ulerterraztasunagatik araua zatitu denean (esate baterako, III.1. eta III.2.). 144
mailetarako proposamenak ere ematea 26. Oso da aintzat hartzekoa asko direla gure artean hizkuntza etxean ikasi edo ikasten ez dutenak eta, horretaz gainera, hizkuntza maila formal gehienetan lehen aldiz ari garela erabiltzen gure belaunaldietan. Aniztasuna, dena den, ez da kaosa eta hizkera zainduenetatik arduragabeagoetarainoko mailak gauzak nahasi gabe egin behar dira. Horregatik arauetan ematen diren adibideak lekuan-lekuko edo norberaren sistemaren arabera hartu behar dira. Esaterako, ahoskera zainduko etxea etxea, erabilera arduragabeagoan etxia izango da ea> ia ordezkatzea egiten den euskara batean, bokal-bilkura horretan ordezkatzerik egiten ez den euskaran etxea etxea izango da hizkera-maila guztietan. Era berean mila mila eta maila malla esaten duen baztandarraren ahoskera bere horretan uzten du VII. Arauak. Beraz, ahoskera malgua eta askotarikoa dela esatean ez da esan nahi edozein nahaste egokitzat ematen dela. Hizkera zainduenetik (EBAZrako arauak erabiltzen dituenetik) informalagoetarainoko mailaketa euskalkietan barrena egingo da. Adibidez, II.b Arauak ez dio inori baimenik ematen batzuetan ogixa, beste batzuetan ogiya nahasirik hitz egiteko hizketa arduragabearen aitzakian. * * * 26 Arauaren zenbakiari letrak gehitu zaizkio, ulerterraztasunagatik araua zatitu denean (II.a eta II.b ). 145
ARAUAK Bokalak l. Idatzi bezala ahoskatu: [a, e, i, o, u]; sei bokaleko sistema duten Iparraldeko euskaretan ren ahoskera biak onartzen dira ([u] eta [ü]) hala eskatzen duten hitzetan eta baita ere euskalkiaren erabilera zainduan. Bokal-bilkurak 11. Bokalak bokalen ondoan daudenean ere idatzi bezala ahoskatuko dira hizkera-maila zainduetan: etxea etxea, geroago geroago, mendia mendia, burua burua. Gainera aintzat hartu behar da: U.a. idazten direnen bestelako ahoskerak egoki eta zuzen direla gainerako hizkera-mailetan (hala nola: etxia, etxie; geruago, telefonua eta kidekoak). 11.b. idazten direnen bestelako ahoskerak egoki eta zuzen direla gainerako hizkera-mailetan (hala nola, zerbait tartekatuz: mendiya, mendixa, mendiza; buruba eta kidekoak edo, bigarren bokala aldatuz edo kenduz: mendie, mendi; burue, buru eta kidekoak). 111.1. Bokal bi elkarren segidan daudenean, lehenengo edo bada, bokal-bilkura bi silabatan ahoskatuko da (hala nola: abi.an, sozi.ala, zi.ur). Dena den, badira hitz batzuetan ui diptongoak. 111.2. Bokal-bilkura hauek silaba bakarrean (diptongoan) ahoskatzen dituzten Ekialde eta Iparraldeko euskalkietako hiztunengan hizkera zaindutzat hartuko da ahoskera hori. IV. Bokal biren artean idazten denean, ahoskatzen ez den euskalkietako hiztunek ere bokal bakoitza silaba batean ahoskatzera joko dute hizkera-maila zainduan (hala nola. za.barra; na.bi du; bi.burturik; a.bula; be.bi). Kontsonanteak V. Idatzi bezala ahoskatuko dira hizkera-maila zainduan Beraz: l. eta bokalen aurrean beste bokalen aurrean bezalaxe ahoskatu behar da ahoskera zainduan behintzat (hala nola geologia). Azken orduko maileguetan, salbuespenak banan-banan markatuko dira. Esaterako, dagoeneko onartua dugun gin (edaria). 2. eta Hizkera zainduenetarako pare hauek bereiztea hobetsiko da. Bestalde, euskaraz beti (eta areago hizkera zainduetan) 146
zistukaria da eta gaitzetsi egin behar da gaztelaniazko ahoskera hortzartekoa (gaztelerazko zapato hitzaren lehen kontsonantea, alegia). Beraz, eskizofrenia hitzaren lehen eta hirugarren kontsonanteak zistukariak dira (bata apikaria eta bestea bizkarkaria); halaber, soziologia hitzaren lehena eta bigarrena. 3. bokalartean gertatzen direnean, hurrenkera honetan handiagotzen den oparotasunaz desager edo alda daitezke hizkera arduragabean (hala nola: ari naiz ai naiz, horiek (h)oiek, egon eon, edan ean, eran, etab.). Ahoskera horiek erabat egoki eta bidezko dira gainerako hizkera-mailetan, baina hizkera zainduan bokalarteko kontsonanteak ahoskatu egin behar dira. 4. euskaraz beti (eta areago hizkera zainduetan) hortzobikari dira eta gaitzetsi egin behar da frantsesezko ahoskera ubularra (frantsesezko rue hitzaren lehen kontsonantea, alegia). VI. Letra hau hostuna den Iparraldeko euskalkietako hiztunek idatzi bezala ahoskatuko dute hizkera zainduan. Letra hoskabea den Hegoaldeko euskalkietako hiztunen ahoskera zainduan ere ez da ahoskatuko. Letra horren mututasunaren salbuespen bakarra Hegoaldekoen ahoskeran zihoan, zihoazen bezalakoetan gertatzen da, hor [ x] be- l arraz ahoskatzen delarik (gaztelaniazko jamón hitzaren lehen kontsonanteaz, alegia). az esanak berdin balio du ahoskeretarako: erabat egoki da ebakera hasperenduna halakoa duten Iparraldeko euskalkietako hiztunengan (hala nola, eperra epherra eta kidekoak). VII. letra-bilkura hauek <(i)ll> eta <(i)ñ> (hala nola. mila milla edo mailua mallua, bina hiña edo baino baño) ahoskatzen diren euskalkietako hiztunengan bustikuntza hori ahoskera zainduan ere egoki da (ahoskera zaindua <11> -millada eta ez -miya-). Bustikuntza hori ez duten euskalkietako hiztunengan, noski, bustidurarik gabea izango da ahoskera zaindua ere (hala nola: mila mila edo mailua mailua, bina bina edo baino baino). VIII. letraren euskarazko ahoskera oinarrizkoa da eta hori da hizkera zaindurako hobesten den ahoskera oro har. Halaz ere eta beraz: VIII.1. hitz-hasieran ahoskatuko da (hala nola jateko yateko, jokalariak yokalariak). Badira [x] belarraz ere ahoska daitezkeen hitzak. Hitz horietako batzuk hizkera-maila zainduetan gertakortasun urrikoak dira, beste batzuk (Heg. marka daramatenak) Hegoaldean erabiltzen dira (hala nola jertse, jipoi, jira). VIII.2. hitz barman gertatzen denean, izango litzateke ahoskera zainduena. Hala ere, gaurko egoera kontuan izanik, Hegoaldeko [x] belarra (gazt. jamón) eta Iparraldeko sabaiaurrekoa ere (fr. jambon) onartzen dira hizkera zainduan garaje, ijito bezalako hitzetan. 147
IX.1. Ahoskera sabaikaria du lehengo euskal hitzetan: xagu, xoxo, Xabier. IX.2. Maileguetan bokalartekoa ahoskatzea hobesten da hizkera zainduan (hala nola: sexua seksua, taxian taksian, faxez faksez). Hitzamaieran oso gutxitan agertzen da eta hitz bereziak Ahoskera zaindurako ere ez adberbioaren ondorengo kontsonantea (aditz-formen hasieran agertuko kontsonanteak ere ahoskabe ebakitzea hobesten da (hala nola: ez gara: ezkara; ez bada: ezpada). Hortik kanpo ere eta ahoskeran biltzen diren guztietan ahoskabetzea onargarria da hizkera-maila zainduan ere. XI. Ahoskera zaindurako ere ez adberbioaren azkeneko kontsonantea eta ondorengo (aditz-formen hasieran agertuko eta Letra-bilkura horietako zistukaria ( ) afrikatu ( ) e gin ohi da euskaraz (hala nola unibertsitate, Frantzia, faltsua). Hitz-mugan ere ordezkatze hori egiten den euskaretan afrikatzea onartzen da ahoskera zainduan (hala nola esan zuen: esantzuen; eman zion: emantzion). XIII. Ahoskera zaindurako ere ez adberbioaren ondoren kontsonantez hasitako aditz-formak agertzen direnean, euskara batzuetan ez da ahoskatzen. Ahoskera zaindutzat hartuko da horrelakoetan ahoskatzea eta baita ez ahoskatzea ere (alegia, ez naiz: eznaiz edo enaiz; ez luke: ezluke edo eluke; ez haiz: ezaiz edo ehaiz). 148
Hauek izan dira, beraz, iturriak eta horrexegatik gertatzen da zenbait forma falta izatea eta beste batzuk, astera, gaur hainbesteko erabilerarik ez dutenak egotea. Hurrengo pasaldietan osatzekoa da, hortaz, orain eskaintzen den zerrenda. Honek ez du esan nahi, bestalde, zerrendan azaltzen ez diren hitzak batasunerako egokiak ez direnik; aipatu iturrietan etorri ez direlako ez erabilera) publikoa Eliza Katolikoari zor diogu: 1963. urtean, Vatikanoko II. Kontzilioak luze hitz egin zuen masa-komunikazioa deitutakoari buruz. 411
10. Entzulegoa (entzuleak/entzuleria) edo hartzailegoa (hartzaileak), audientzia (entzuleria) anonimoa da. Iturriak eta hartzaileek ez dute elkar ezagutzen; informazioa deitu dugun oinarri komunikatibo material hori da beren arteko lotura bakarra. 11. Gizarte «atzeratuetan», esate baterako, masa-komunikazioaren atributo (ezaugarri) ezaguna den filmegintza (filmgintza?) ez da gure artean bezala ulertzen. Gizarteotan filmeak (filmak) zerbait irreal dira, ulertzeko zailak. 12. Platonek, Sokratesen diszipulu (dizipulu) eta Aristotelesen maisu izan zenak, honela definitu zuen zeinua: «beste gauza bat, naturalki edo konbentzionalki berrigortzen duena (beste gauza hatera, berez edo egiunez igortzen duena/gaituena» ). 13. Kontzeptuen eta sinboloen arteko erlazioa, ordea, konbentzionala da, giza taldeen (?gizataldeen) barruko akordioaren emaitza dira; horrexegatik dago hizkuntza bat baino gehiago: greziera (= /greko), hebraiera (hebreera/heberkera), euskara, etab. 14. Eskolastikaren urrezko aroa XIII. mendean ezagutu (izan) zuen Europak. 15. Semiotika, hizkuntzaren terminoen arteko erlazioa aztertzea helburu duen zientzia da. Mintzairaren aspektu (alderdi) zehatzak arakatzen dituen semantika da semiotika. 35. Zuzendu lexikoa hurrengo esaldietan (hiztegi batua) 412 1. Antolakuntza horren arabera, elementu bakoitzaren balioa besteek uzten diotena da; gauza bakoitza besteak ez direna da. Euren artean «oposaketa-balioa» (aurkaritza-balioa) dago. Hizkuntzan diferentziak (>desberdintasunak) baizik ez daude, zeinu bakoitza ez baita inguratzen duten beste zeinuak ez direna baino. 2. «Hizkuntzalaritza Orokorreko Ikastaroa» izeneko lanean, zeinu linguistikoaren hautazkotasunaren gaia aipatzean, adibide gisa «hegoalde»aren idea (ideia) hartzen du Saussurek eta, esaten duenez, hego kontzeptuak ez du zerikusirik soinuen sekuentziarekin. 3. Irakurleak orri bat edo beste hautatzen du irakurtzen hasteko. Kazetaren kasuan irakurleak hautatzen du zein notizia (>albiste) zein unetan irakurri; eta ez hori bakarrik, irakurleak berak erabaki dezake notizia (>albiste) hori zelan irakurri, goitik behera edo atzekoz aurrera ... 4. Zeinua ez dator ezeretik (ezerezetik/hutsetik), zeinua pentsatua da, hitzarmendutakoa (hitzartutakoa), kodetua; legeria zehatz baten partaide baita. 5. Interlokutoreez (solaskideez) dugun iritzia exigitzen (eskatzen) du behin eta berriro hizkuntza deitutako kode edo arautegi nagusi horrek; eta hortik ez da errez (erraz) alde egiten.
bikor biku biper bizkailu biztuera bolkan dibujo erten futbolin gero (bilera eta gero) hildo ibeni idurimen ifernu pikor piku piper pizgailu piztuera sumendi marrazki, irudi irten mahai-futbola ondoren (bileraren ondoren) ildo ipini irudimen infernu 54. Aukera ezazu zure ustez zuzen dagoena. batzuetan erantzun bat baino gehiago izango dira egokiak l. 2. 3. 4. 438 ru. Atzerritarentzako Harrera Zerbitzutik hiru dominikar, lau nigeriar eta Marokoko bat pasatu dira lehenengo egunean. b) Atzerritarentzako Harrera Zerbitzutik hiru Dominikar, lau Nigeriar eta Marokoko bat pasatu | science |
addi-8b01f44318d9 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/53041 | Euskal Herriko ekonomi hazkundea eta gizarte-aldaketak (1100-1850) | Fernández de Pinedo Fernández, Emiliano | 1999 | Euskarazko berrargitalpenari Hitzaurrea Liburu hau Annales Eskola delakoaren eraginpean egindako doktorego-tesia izan zen: E. Le Roy Ladurie eta bere Languedoc-enean, P. Goubert eta bere Beauvais-enean; erredakzioa, hein handi batean, Parisen egin zen, Le Roy, Dupaquier, F. Braudel -zeina orduan «aurkitu» bainueneta P. Vilar-en mintegietara joaten nintzelarik. Horregatik du itxura bikoitza: nekazaritza-historiak eta demografiak oso ardaztutako ekonomi historia batena, azken horri dagokionez L. Henry-ri jarraitzen niolarik, zuhurtasunez; baina baita gizarte-historia batena ere, zeinak bazuen loturarik Porchnev-en Les soulevements populaires en France-rekin, eta, nola ez, E. Labrousse-rekin. Parisera azken horrekin estudiatzera joan nintzen, hain zuzen ere, une horretan bertan erretreta hartu behar zuela jakin gabe. Halaber, ez nuen gutxi jaso Cepalzaleengandik eta Vladimir Ilich Ulianov-en Kapitalismoaren garapena Errusian liburutik, edo K. Marx-en izaera historikoko lanetatik. Baina urte haietan batzuek ez genuen soilik eskolak ematen, edo eskuetara heltzen zitzaigun guztia irakurtzen, edo artxiboetan datuak jasotzen 1 1 Probintzia-mailako artxiboen ordutegiak murritzak ziren eta ez zuten beti ere langilego finkorik. Autorik gabe, Bilbotik Oñatira edo Donostiara edo Gernikara joateak egun erdi bidaiatzen xahutzea ekartzen zuen, batzuetan dokumentuak hiru edo lau orduz ikusteko, eta fotokopiarik gabe. Parrokia-artxiboak barreiaturik zeuden, ez gaur bezala bilduta. Kontsulta, ardura zuen abadearen borondate onaren baitan egon ohi zen, eta askotan ez zen erraza hura konbentzitzea bila ari nintzena kopuruak zirela: bataiatuen, hildakoen, ezkonduen kopuruak, hamarrenak edo hasikinak ... eta ez sasikumeak ... Gipuzkoako parrokia batean ezin izan nuen ni baino zaharragoa ez zen apaiza konbentzitu, eta agindu zidan hark burutuko zuela jaiotako eta hildakoen kontaketa astun eta aspergarria ... handik denbora batera, bete e gin zuen konpromisoa. Baina helburua ezezaguna den lan gogorretan akatsak egin ohi direnez, edo hirugarren bati agindu ahal zaizkionez ... ez nintzen bidali zizkidan kopuruak erabiltzera ausartu. Behin batean, isil-isilik, hamarrenen ezabapenaren bidegabekeriari buruzko sermoi bat entzun behar izan nuen, eta, ondoren, abadeak oraindik orain mantendu behar zirela defendatu zuen; tazmía gordeko zuela eta aztertzen utziko zidala espero nuen, baina ez zen hala gertatu. Baina datu11
eta atzerrira ateratzen maisu ospetsu zirenekin estudiatzera. Duela gutxi Mikel Azurmendik gogorarazi dit 1972an, erbesteraturik bizi zen apartamentuan, Montmartreko auzoan, ea Euskal Herria kapitalismo espainiarrak kolonizaturik zegoen ala ez eztabaidatu genuela ... Juanjo Castillok bildu gintuen; azken hau, ni bezala, ikasleen, hegoamerikarren eta garaitu autoktonoen hotel batean zegoen, Cujas kalean; Grand Hotel Saint-Michel izen arranditsua zuen, eta gaur egun halamoduz eraberrituta dago. Uste dut hara joan nintzela Jose Antonio Osabaren bitaiiez, zeinak muga igaro behar izan baitzuen Bandas-etako grebaren ondorioz. Eta Osaba ezagutu nuen urte batzuk lehenago Uretamendin eta Barakaldoko bebarru batean bizi ziren apaiz batzuen bizitokietara joan ohi nintzelako, eta hantxe, bebarru horretan elkartuko ginen, apika. Garai hartan gutxi gorabehera, azken aldiko FLP-en militatzen nuen, eta Carmen Echevarríarekin hatera, multikopistaz arduratzen nintzen, «vietnamita» batetaz, zeinarekin inprimitzen baitziren alajaina Frente de Liberación Popular izeneko erakunde «burges txikiaren» panfletoak; erakunde horretaz gaizki esaka ibili ohi ginen, segurtasunezko arrazoi jakinengatik. Nahikoa etsigarria eta kezkagarria da Euskal Herriko ikus-entzuteko komunikabideren batek nola kontatu duen frankismoaren aurkako oposizioa zer izan zen lmTalde honetan. Beste historia bat kontatuz ez bakarrik iragana, baizik eta oraina eta etorkizuna aldatuko dutela uste dute, akaso. 2000. urtea gertu dagoelarik, oraindik ere talde batzuk «vieux resistants»-en iragan bat eraiki nahian dabiltzala dirudi. Beraz, zeregin frankorako astía egon zen, eta bide horietatik ibili ginen, eta ez beste batzuetatik. Aipatu egileengandik, eta beste batzuengandik, eta eztabaida askotatik, ideiak, eskemak, ereduak ateratzen genituen, eta haiekin joaten ginen artxiboetara, datu hila. Batzuetan bilatzen genuena aurkitzen genuen, beste batzuetan ez, eta noizean behin baita susmatzen ez genuena ere. Lan-hipotesiak beharrezkoak dira, prozesuaren amaieran teorizatzea bezainbat. Baina batzuetan hasierako hipotesiak bilaketa eta aurkikuntzak baldintzatzen ditu, eta, beraz, baita emaitzak ere. Eta askotan teorizazio deitzen zaio beste norbaiten ereduaren karikaturaren erabilerari, zeinaren gainean datu batzuk hautseztatu egiten baitiren. Geroago xvm. mendeko nire historian 2 esplizitu egin nuen «ereduaren» zati handi bat Euskal Herriko ekonomi hazkundea ... liburuan zegoen, bilketa ez zen beti hain gogorra suertatzen. Ezin dut ahaztu izena gogoratzen ez dudan Leintzeko bailarako nekazaritza-gune bateko patTokia bateko serorak eman zidan bazkaria. Justu bazkaltzeko orduan heldu nintzen eta, ziur aski, abade zahatnri gauza bitxiak bilatzen zebilen nahikoa gazte a1Taroa iruditu nintzaion, eta harekin mahaian esertzera gonbidatu ninduen: patatak bakailoarekin eta artoaz hazitako oilo askeen arrautzak ... Ez dut inoiz ere go1Tingo haiek bezalakorik busti eta dastat:u. 2 «Coyuntura y política económicas», Centralismo, ilustración y agonía del Antiguo Régimen ( 1715-1833 ), M. Tuñón de Larak zuzenduriko Historia de España-ren VII. Iiburukia, 9-173. OIT., Bartzelona 1980, zehazki 11-16. 01Tialdeetan. 12
ekonomikoari buruz dugun ezagutzan. Lurralde gutxik du, Euskal Herriak bezala, bere eskulangintza-arloa hain ondo aztertua, L. M. Bilbao, R. Uriarte edo I. Carrión-en lanei esker, edo bere demografía, Santiago Piquerori esker, edo bere fiskalitatea R. Díaz De Durana, Isabel Mugartegi eta Mario García Zúñigari esker, beste batzuen artean. Paradoxikoki, aurrerapen hauek, argitalpen zientifikoetan jasoak, ez dira beti unibertsitate-mundutik haratago zabaldu. Izan ere, frankismoko zentsoraren desagertzearekin hatera atzean gordetzen zen sektarismoa azaleratu da. Muga ekonomikoak behera etortzearekin bat, kulturalak jasotzen ahalegintzen dira batzuk. N onnal bezala ikusten da industri produktuak egiten dituztenak esportatu eta merkatu askean konpetitu beharra. Aldiz, ondasun kultural batzuk «babestu» beharra dagoela ematen du, «eskola», «kapera» edo «aberri» arrazoiengatik, berdin dio. Arlo honetan eta beste batzuetan, tamalez, zenbait politikari eta zenbait akademiko eskutik doaz. Batzuentzat zein besteentzat garrantzitsuena ez da zientzia egitea eta hedatzea mugaz honatago edo haratago, baizik eta haien sarjentutze-ahalmena ezagutaraztea, boterea izatearekin konfunditu ohi duten jarrera, zuzenean edo zeharka kontrolatzen dituzten diru-laguntzen babespean, neoliberalismoaren zaleak badira - ere. Ez dute zalantzarik nabarmentzeko, ahoz, jakina, zein aipatu behar den eta batez ere zein baztertu behar den, nork argitara eman dezakeen eta nori sartu behar zaizkion orijinalak kaxoian. Honaino heldu bazara eta liburua irakurtzeko prest bazaude, zuhurra izan zaitez lan hau aipatzeko orduan. Ziurtatu zein giro unibertsitario, akademiko edo politikoan egingo duzun. Baliteke Pedregaltarrek, Tortilla de Huevinatarrek eta haien ezkutariek zu zerrenda beltz batean sartzea, ordenagailuan (haien modernitatearen erakusle, postmodernoak haiek). Hala eta guztiz ere, ez arduratu gehiegi. Saijentuek agintzen dutena agintzen dute, eta ustarazten dutena baino askoz ere gutxiago. Emiliano Fernández de Pinedo Bilbon, 1998an 15
Aurkezpen gisa: Euskal Herriko ekonomi hazkundea eta gizartealdaketak 1100/1850, hogeita bost urte eta gero 1996an EHUko Arabako Errektoreordetzak eta Arabako Foru Aldundiko Kultura Sailak liburu hau euskaratzeko diru-laguntza eman zigutenean, 1974ko Crecimiento económico y transformaciones sociales del País Vasco 1100/1850 hau itzuli eta argitaratzearen zentzugabekeriaz ohartarazi nahi izan ninduen ofizioko adiskide batek: adiskidearentzat, 1974tik berrargitaratu ez den liburu batek ez luke horrelako arreta mereziko, bere edukia honez gero gaindituta dagoelako seinale litzatekeelako, besteak beste. Ez nengoen eta ez nago -ez kasualitatez nire unibertsitate-sailekoa ez denlagun horrekin ados. Izan ere, azken hogeita bost urte hauetako euskal historiografía ia osoan etengabe aipatu den liburu hau izugarri erabiltzen da oraindik, baina agorturik dago gaztelaniaz eta asko fotokopiatzen da. Horrenbesteko arrakasta izandako liburu baten euskarazko itzulpenak eta argitarapenak ia mereziko luke, besterik ez bada, merkatuan hutsune hori betetzeko, batzuei -oraindikhain gauza gutxi iruditzen zaien gure hizkuntzan gainera. Beraz, Emiliano Fernández de Pinedorengandik liburua itzultzeko baimena lortu nuenean, ez nuen zalantzarik izan eta biziki poztu nintzen. Liburu hau, hein handi batean, euskal eta espainiar historiografiaren klasiko bat bihurtu delako. Eta «klasiko» diodanean, bere zentzurik positibo eta zabalenean esan nahi dut, oraindik orain fruituak ematen jarraitzen duen lan jori batez ari naizelako hain zuzen ere. Egia da azkeneko hogeita bost urteetan euskal historiografiak aurrerapauso itzelak eman dituela, eta are gehiago liburu honen gaiari dagokionez: Antzinako Errejimenaren krisialdia Euskal Herrian. Izan ere, liburu hau dugu, beste gutxi batzuekin batera, gaur egunera arteko ikerketen oinarri, gida eta pizgarri, batzuetan 23
bertan zirriborratuak agertzen diren tesietan sakontzeko eta aberasteko, beste batzuetan tesi hauek baieztatzeko eta, askoz ere gutxiagotan, bertan azaldutako hipotesiei ñabardurak egiteko. Liburu hau garrantzitsua iruditzen zait, gainera, Historia idazteko era baten lekuko eta eredu delako; izan ere, gaur egun horrelako obra bat egitea gero eta ez-ohikoagoa bihurtu da gure lanbidean. Are gutxiago lehenengo lan batez ari bagara, doktorego-tesi batez. Euskal Herriko ekonomi hazkundea ... hau ekonomi- eta gizarte-historia lan bat dugu: epealdi jakin bateko oinarri materialen deskribapenetik eta bilakaeratik abiatuz, gizarte horren egitura eta gorabeherak azaldu eta aldi berean politika edo ideologia-mailako ondorioak ateratzen saiatzen da. Beraz, liburu hau -beste iturburu batzuk aipa baldin badaitezke ere-, Frantziako Annales eskolaren eta materialismo historikoaren tradiziorik aberatsenean koka dezakegun historia osoaren edo totalaren adibide bikain bat dugu, azpidisziplinez beteriko gure gaur egungo akademia-mundu hiper-espezializatura ohituta gaudenontzat freskagarri suerta daitekeen halako osotasun-anbizio batez jantzitako lana; hala iruditzen zait, behintzat, berrirakurtzen dudan bakoitzean. Mota eta maila honetako lan eguneratuak aurkitzeko azken urte hauetan argitaratutako Euskal Herriko historiaren sintesi eta eskuliburuetara jo beharko genuke eta, hala ere, ez genuke pareko adibiderik topatuko, eskuartean dugun liburu hau, garaian eskura zegoen bibliografía eta bigarren mailako iturrien ezagutza sakona erakusteaz gain, batik bat lehenengo mailako iturrien bilakuntza eta analisian oinarritutako obra dugulako. Eta hau argi eta garbi agertzen zaigu lana irakurtzerakoan. Honi garrantzi handia eman nahi nioke. Liburu hau irakurri duten nire ikasleek ikasturtearen amaieran ematen didaten iruzkinetan, ia beti antzeko komentarioa aurkitu izan dut: -politikoki zuzena iruditzen zaidan esamolde bat erabilizaberatsegia iruditu zaiela, hots, oso interesgarria baina irakurketa zailtzen ornen duten datu andanaz, koadroz, grafikoz eta aipuz beteegia. Aurreneko kurtsoetako ikasle hauen presa eta jakin-nahi maila ulertzekoa bada ere, lib.uru honen irakurketarekin bidali nahi diedan mezuaren alde bat baino ez dute harrapatzen: hain zlizen ere edukiari dagokiona, irakurri ondoren Euskal Herriko historiaz askoz ere gehiago dakigulako dudarik ez baitago. Baina gehiago dakigu baita lan egiteko, ikertzeko modu batez ere: artxiboko lan latz eta emankorraz, frogak eta oinarriak argi eta modu ulergarrian aurkeztearen garrantziaz, garaiko gizon-emakumeei hitza uzteak eskaintzen duen aberastasunaz, guztiz ziurrak ez diren hipotesiak zalantzaz azpimarratzearen prestutasunaz ... Gaur egun -eta ekonomi historia ez da salbuespen bataurkitzeko hain errazak ez diren bertuteak, Emiliano Fernández de Pinedok bere ibilera zientifikoan zehar behin eta berriro eutsi dielarik. Liburu hau testuinguruan kokatzearren, bi zirkunstantziaz hitz egin beharko genuke, gutxienez. Alde batetik, garaian gertatzen ari zen espainiar historiografiaren berrikuntza-haizeei buruz. Frankismoaren lozorrotik 24
esnatzen ari zen espainiar historiografiaren egoeran, 60ko hamarkadatik batik bat -orduan hasi zen formatzen, hain zuzen ere, gure egilea-, gauza inportanteak gertatzen ari ziren. Aurreko historialari handien irakaskuntzak alboratu nahi ez baditugu ere -Sánchez Albornoz eta R. Carande bezalakoengan pentsatzen ari naiz-, argi | science |
addi-9b718e15dc99 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/53042 | Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan | Odriozola Pereira, Juan Carlos | 2000 | Hitzaurrea Lan sorta hau, jadanik euskara teknikoaren inguruan plazaratu diren beste zenbait lanen bide bera jorratzeko asmoa gauzatu da. Mota honeko lanen helburu-metodologiak behin baino gehiagotan aldarrikatu eta erabili ditugularik, hitzaurre honetan, bildu diren lanek dituzten berezitasunen berri besterik ez dugu emango. Lehenengo lanean euskara teknikoan eta zehazkiago terminologian oso emankortasun handia azaltzen ari den -kiko atzizkiaren ezaugarri zehatzak eman dira, euskal literaturan nabari daitekeen usadioa aztertuz eta hizkun tzaren gaur eguneko erabiltzaile berezituek izan ditzaketen beharrak tradi zio-ildo horretatik bideratuz. Lan honek, Euskal Herriko Unibertsitatearen diru-laguntza izan du, UPV 033.310-HA022/96 proiektuaren bitartez. Bigarren !anean ere, literatur tradizioa hartu da abiapuntu, gaur egune ko testu teknikoetan instrumental edo partitibo deklinabide-atzizkia dara maten menpeko perpausek euskararen erabilera berezituetan izan dezaketen ekarpena finkatzeko edota garatzeko. UPV 033.323-HA194/94 proiek tuaren barruan diru-laguntza eskuratu zuen Testu-Loturarako baliabideak liburuan hasia genuen jadanik morfosintaxi teknikoaren esparru honen az terketa. Lan hau, UPV 033.310-HA022/96 proiektuaren barruan ildo horre tatik aurrera joateko egin den beste ahalegin bat izan da. Izan ere, proiektu horretan, izen-sintagma eta menpeko perpausak ziren helburu. Hirugarren lanak, sorta honen lehenengo lanarekin hatera eta aipaturiko UPV 03 3. 31 0-HA022/96 proiektuaren barruan, izen-sintagmaren esparruari eutsi dio, hizkuntza teknikoak ekoizten dituen segida korapilatsuak aztertuz. Laugarren lanak, hizkuntza teknikoaren muinean dagoen gaia jorratu du, oso lagungarria gertatuko den ikuspegi orokor bat eskaintzeko: erabi lera berezitu honek behar dituen zehaztasun eta gardentasunaren bideak. Lan hau, 033.310-HA081/97 proiektuaren diru-laguntzari esker egin da. 13
-Kiko atzizki konposatuaz1 JesusMariMakazaga Euskal Herriko Unibertsitatea. Farmazia Fakultatea O. SARRERA Denok ezagutzen dugu euskarak duen baliabidea jatorriz adizlagunak diren formak izenlagun bihurtzeko. Adizlagunak sortzeko zenbait deklina bide-atzizkiri -ko erantsi besterik ez dugu egin behar horretarako. Horrela, perpaus erlatiboen bidez osatu ditugun ondorengo sintagma hauek (1) Latinetik hartutako maileguak (2) Lagunarengandikjaso dudan gutuna (3) Etxera daraman bidea ( 4) Euskara batuari buruz egindako hitzaldia (5) Emakumeentzat antolatu diren Osasun Saioak (6) Harriz egindako etxea eman ditzakegu -ko atzizkiaren bidez: ( 1 ') Latinetiko maileguak (2') Lagunarengandiko gutuna (3') Etxerako bidea ( 4') Euskara batuari buruzko hitzaldia 1 Lan hau egiteko Orotariko Euskal Hiztegiaren corpusaz baliatu naiz. Horko datuak fun tsezkoak eta oinarrizkoak izan dira niretzat. Datu horiek aukeratu eta biltzeko lanean UZEiko Miriam Urkia izan dut laguntzaile. Horregatik adierazi nahi diot lerro hauen bidez nire eskerro na, lan hau ezinezkoa izango baitzen bere laguntzarik gabe. Horretaz gain, laguntza handikoak izan zaizkit Juan Carlos Od1iozolaren, Beñat Oihartzabalen eta Igone Zabalaren oharrak. Guz tiei, eskerrak. 15
(5') Emakumeentzako Osasun Saioak (6') Harrizko etxea Gauza bera egin dezakegu deklinabide-atzizki soziatiboarekin: (7) Nire lagunekin ditudan hatremanak (8) Irakaslearekin izan dudan solasaldia (9) Nire familiarekin dudan lotura -Ko atzizkiaren bidez -eta perpaus erlatiboko aditza ezabatutaeman ditzakegu goiko hauek ere: (7') Nire lagunekiko harremanak (8') Irakaslearekiko solasaldia (9') Nire familiarekiko lotura Artikulu honetan atzizki2 -hala dei badiezaiokegu behintzat- edo atzizki-metaketa hau (soziatiboa + -ko) aztertuko dugu. Batetik, horren sintaxi-erabileraz arituko gara; hau da, orain arteko adibideetan bezala, izenlagun gisa bakarrik erabili behar den ala adizlagun gisa ere erabil dai tekeen erabakitzen saiatuko gara. Beste era batera esateko, izen baten ez kerretara eta izen horrekin izen-sintagma osatuz (7'-9' bitartekoak, kasu) bakarrik erabil daitekeen ala aditzaren mende legokeen sintagma gisa ere erabil daitekeen. Adibidez, ondorengo egiturak: (7") Estimu handia dut nire lagunekiko (8") Irakaslearekiko dudan errespetuak bultzatu nau hori egitera (9") Nire familiarekiko dudan jarrera ez dute gogoko nire lagunek Bestetik, esanahiari egingo diogu erreferentzia; alegia, -kiko zein balio edo esanahirekin erabiltzen den aztertuko dugu. Puntu honetan, ea soziati boa erabiltzen den kasu guztietan -kin + -ko metaketa hori egin dezakegun argitzen saiatuko gara, hau da, edozein izenekin egin dezakegun operazio hori (lagunekin egin dugun lana ➔ lagunekiko lana; txakurrarekin da torren gizona ➔ txakurrarekiko gizana; eta abar). Horretaz gainera, eta -kiko-ren erabilera azken aldiotan gero eta heda tuagoa egiten ari dela ikusirik -hauetako asko tradizioan izan ez dituen erabilerak dira-, erabilera horiek aztertzen eta euskaraz erabiliagoak eta arruntagoak izan diren egituren berri ematen ahaleginduko gara. 2 Hala deituko diogu aurrerantzean era eroso batez aritzeagatik. Bestalde, -kiko aldaera erabiliko dugu normalean oro har soziatiboa + -ko atzizki-metaketari erreferentzia egin behar diogunean. Hedatuena delako hautatu dugu hori, baina bestelako erreferentzia geografikorik edo formari bumzkorik egiten ez badugu, aldaera guztiez hitz egiteko erabiliko dugu -kiko. Bu katzeko, genitibo-hondarraren berririk ez ematea erabaki dugu, -( r)ekiko edo areago, -(( r)e )kiko bezalako zeozer Jan honetan zehar hainbeste aldiz ez errepikatzeko. 16
Beraz, kontua litzateke gaur egun hainbeste erabiltzen den atzizki ho nen erabilera zedarriztatzea edo finkatzea. Horretarako, orain arteko gra matiketan zer esan den, Orotariko Euskal Hiztegiko (OHE) datuetatik -li teratur tradizioko datuetatik alegia- garai eta euskalki desberdinetako erabilerez zer ondorio atera daitekeen eta azken urteotako testuetan (batez ere testu teknikoetan) nola erabili den aztertzen saiatuko gara. Hori egin ondoren, eta ahal dugun neurrian, ondorioak edo gomendioak ateratzen saiatuko gara, hizkera arrunteko nahiz teknikoko erabileretan. l. -KIKO ATZIZKIARI BURUZKO LITERATURA Oro har, ez da euskal gramatiketan aipamen luzeegirik egin -kiko atziz kiari buruz. Atzizki hori zehazki aztertu baino gehiago, -ko atzizkiaren erabilerak aztertu > terminoa agian izenaren eskuinaldean baino ezin joan daitezkeen adjektiboei erreferentzia egiteko erabil liteke, hots, adjektiboen barruko azpikategoria bat adierazteko. Postposizio-sintagmak Adjektiboak (izenlagunak) Adjektiboak IZENAK «izenondoak» magmaren hozte(a) gogor lurrazaleko tenperatura metamorfiko karbonatozko mToka aitzindari eguzkitiko argi(a) oinarrizko (?) oinarrizko (?) fosfatodun fosfatodun kretazear kretazear 3. eskema: Izenaren laguntzaileen gramatika-kategoriaren araberako sailkapena 1.3. Semantikaren araberako sailkapena Izena laguntzen duten adjektiboen eta postposizio-sintagmen artean, bi mota bereiz daitezke semantikaren ikuspuntutik9: a) Izenak adierazten duen izakiaren ezaugarriak zehazten dituzten ad jektibo edo izenlagunak (tasunezkoak) b) Izenak adierazten duen izakia bes te izaki batekin harremanetan jartzen duten adjektibo edo izenlagunak (erreferentziazkoak) 1º. (1 O) sortako adibideetan, tasunezko laguntzaileak ditugu, laguntzen duten izenaren ezaugarriak ematen baitituzte. Ikus daitekeenez, tasunezko balioa duten izenaren laguntzaileen artean baditugu argi eta garbi adjekti- 9 Adjektiboen motei buruz datu gehiago izateko ikus Zabala (1997). 1º Erreferentziazko adjektiboei buruzko literaturan zenbait proba sintaktiko erabili ohi dira tasunezko adjektiboak erreferentziazkoetatik bereizteko. Hona hemen froga horiek (i) sortako adibideei aplikaturik: zehatza tasunezko adjektiboa izan aditzarekin ager daiteke eta gainera, oso bezalako zenbatzaileak ere onartzen ditu. Bestetik, zehaztasun kualitate-izen abstraktua erator daiteke adjektibo horretatik hasita. Elektroniko delako erreferentziazko adjektiboak as tera, huts egiten du proba ho1ien guztien aurrean. (i) a neurgailu zehatza // neurgailua (oso) zehatza da Neurgailuaren zehaztasuna kontuan hartzekoa da b neurgailu elektronikoa //*neurgailua (oso) elektronikoa da *Neurgailuaren elektronikotasuna kontuan h:nizekoa da Edonola, proba hauek huts egiten dute beste adjektibo batzuk bereizteko orduan eta beraz, izenarekiko duten harreman semantikoaz dugun intuizioaz baliatuko g:n·a froga sintaktikoez baino gehiago. 112
boak direnak (lüa,b, e) eta -ko atzizkia eramateagatik adjektiboen edo posposizio-sintagmen artean sailkatzeko zalantzak sortzen dizkigutenak (10d, e, f). Edonola, tasunezko balioa duten laguntzaileen artean ez daga -(r)en postposizioa daraman laguntzailerik. (10) a metodo zehatza b sistema egonkorra e Iurzorufosfatoduna d ile luzeko espezieak e benetako banaketa f karbonatozko plataforma Izenarekiko harremana bestelakoa dute, ordea, (11), (12), (13) eta (14) sortetako adibideetan ageri direnek, erreferentziazkoak baitira. Batzuk izenak adierazten dituen izakiak sailkatzeko erabiltzen ditugu (11): (11) a neurgailu elektronikoa b arroka metamoifikoak Sailkatze-modu berezitzat har daiteke (12) segidako adibideetan ageri dena. Izan ere, sailkapen-irizpide madura erabiltzen dena, izakien denbo ra- edo toki-jatorria da. Edonola, (11) eta (12) sortetakoei erreferentziazko adjektibo (edo izenlagun) sailkatzaileak esango diegu11• Kasu honetan ere, argi eta garbi adjektiboen kategoriakoak diren laguntzaileak ditugu (12a) eta postposizo-sintagmak direnak (12b,c). Erreferentziazko izenlagun sail katzaileak ere, beti izaten dira -ko atzizkia daramatenetakoak. (12) a europar espezieak b Europako espezieak e antzinako ingurunea Bestetik, buru madura ekintza- edo ondorio-izenak dituzten izen-sin tagmetan, izenlagunek ekintza horren partehartzaileak adierazi ohi dituzte (egilea edo jasalea) (13a, b) edo aditz horrek adieraziko lukeen gertaerari buruzko zehaztapenak eman ditzakete, esate baterako, gertaera hori noiz, nola, zergatik ... suertatu den (13 e, d, e). Subjektuari eta osagarri zuzenari dagozkienek beti hartzen dute -( r )en postposizioa; laguntzaile adberbialek astera, -ko atzizkia hartzen dute dagokien deklinabide-markaren (-gatik, -tik, -ra, ... ) ondoren. Erreferentziazko izenlagun tematikoak12 esango die gu -(r)en daramaten izenlagunei eta erreferentziazko izenlagun sailkatzai leen artean utziko ditugu balio adberbialekoak. (13) a uhinen hedapena b elektroien garraioa c. hutsean zeharreko hedapena 11 Bosque (1993) eta Bosque eta Picallo-ren (1996) sailkapenari jarraiki gatzaizkio sailka pen honetarako. 12 Sailkapenaren bigarren atal honetarako ere, ikus Bosque (1993) eta Bosque eta Picallo (1996). 113
d lurruntzeagatiko galera e entzima bidezko polimerizazioa Azkenik, magnitude edo parametro bat eta horren bidez kuantifikatzen den izakia harremanetan jartzen dituzten izenlagunak edota «osoa/zatia» harremana adierazten dutenak ditugu (14). Hauek ere, -(r)en atzizkia behar dute eta erreferentziazko izenlagun tematikoen artean sartuko ditugu. ( 14) a partikularen abiadura b Lurraren nukleoa Hortaz, -(r)en daramaten izenlagunek beti adierazten dute izenaren ar gumentu bat, hau da izenak adierazten duen ekintzaren partehartzaileetako bat edo izenak ezinbestean eskatzen duen «osagarri» bat; adibidez, «zatia» adierazten duten izenek «zeren zatia» diren zehaztea eskatzen dute eta era berean, magnitude-izenek zer neurtzen ari garen zehaztea. Izenlagun te matikoak esan diegu hauei. Beste erreferentziazko adjektibo eta izenlagu nei erreferentziazko adjektibo eta izenlagun sailkatzaileak esan diegu eta horien artean aparteko azpisail batean bilduko ditugu balio adberbialeko izenlagunak (13c, d, e). Azken hauek bereziak > har daiteke eta beraz, -dun edo -leo erabil daitezke. Bestetik, -dun erabili ahal izateko lehen aipatu dugun baldintza betetzen da kasu hauetan: (83) a azal zuria duena ⇒ azal zuridun / azal zmiko b beso luzeak dituena ⇒ beso luzedun / beso luzeko e itxura txarra duena ⇒ itxura txardun / itxura txarreko d zapi zuria duena ⇒ zapi zuridun / zapi zuriko Edozein modutan ere, esan beharrekoa da laguntzailearen esangura «eduterantz» lerratu eta beraz nolakotasuna adieraztea zailagoa egiten den heinean, orduan eta zailagoa dela -leo atzizkia erabiltzea. Soinean dara matzagun gauzez aritu beharrean guregandik kanpo dauden objektuak di renean zail samarra da atzizki hau. (84) a auto gorria duena ⇒ auto gorridun /*auto gorriko b etxe dotorea duena ⇒ etxe dotoredun / * etxe dotoreko 3.3. Oinarri modura [zenbatzailea + izena (+izenondoa)] dutenak Altuberen arabera, izakiak ezinbestekoak ez dituen objektuak dire nean, -dun erabiltzen da, eta ezinbestekoak zaizkionak direnean, -leo. Altube ( 1929) (85) a lau seme-alabadun alarguna, gerriko bidun gizona b hiru urteko haurra, libra biko ogia, zortzi puntako zapia Euskaltzaindiaren (1987) arabera, ordea, -ko da zenbatzaileekin batera erabiltzen duguna: 136 Euskaltzaindia ( 1987) (86) urte bateko haurra, ehun ardiko artaldea, bi ugazabako etxea Azkenik, Azkaratek eta Altunak denetariko adibideak aurkitu dituzte: Azkarate eta Altuna (1992) (87) arrautza bi gorringodunak, zortzi urtedun neska, lau zangodun eho makina, lau langadun ateka ... = -ko
Hauen bidez adierazten direnak ere «edutetzat» edo «nolakotasuntzat» har daitezkeela dirudi eta beraz, bi atzizkiak erabil daitezke. Ikusi kasu gehienetan «x duena» itzulingurua onargarria dela: (88) a zortzi urte dituen neska ⇒ zortzi urtedun neska / zazpi urteko neska b bi goningo dituen arrautza ⇒ arrautza bi gorringoduna /bi gorrin goko arrautza e zazpi punta dituen zapia ⇒ zazpi puntadun zapia / zazpi puntako zapia Murriztapenak berehala ikus ditzakegu ordea: a) «Edute» hutsa adierazten dutenak, hau da, nolakotasuna adierazteko balio ez dutenak, ez dirudi-ko atzizkiaren bidez eman daitezkeenik: (89) lau seme-alabadun alarguna *lau seme-alabako alarguna b) Bestetik, -ko atzizkiari lotuta doana «unitate-izena» denean, ezin erabil daiteke -dun; ezintasun honekin batera gertatzen da, gainera, < | science |
addi-2d9e0ca5c138 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/53044 | Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta hiztegia | Alberdi Larizgoitia, Xabier ; Sarasola Errazquin, Ibon | 2001 | Aurkezpena Euskararen historian, kontzeptu berri bat sortu zaigu azken urteetan: kalitatearena. Euskararen kalitateak kezkatzen gaitu, horretaz berba egiten dugu, horren gaineko jardunaldiak antolatzen ditugu. Ez dugu guztiz amaitua euskararen batasuna, aurrera bagoaz ere. Baina batasunaz gain, edo batasunaz areago, kalitateak sortzen digu ardura. Eta nola defini dezakegu zer den kalitatea? Hitz bitan esateko, erabileremu bakoitzerako hizkuntza-eredu egokia erabiltzea. Beraz, erabileremuak askotarikoak diren neurrian, euskara-ereduez hitz egin behar genuke, eredu bakarra ez baita nahikoa izango. Eta horregatik esan dugu, hain zuzen ere, «batasunaz areago» doan kontua dela. Izan ere, eredu egokiak batzuetan euskara batua erabiltzea eskatuko du, baina ez beti. Eta bestalde, eredu egokiak, gehienetan, aukera egitea eskatuko du: gramatikalak diren egituren arteko aukera, hiztegi batuan ageri diren berben arteko aukera ... Alde honetatik ere «batasunaz areago» joan beharko dugu. Ikuspegi orokor horretatik geure esparrura jauzi eginaz, unibertsitatean zein hizkuntza-eredu behar dugun itaundu diezaiokegu geure buruari. Eta itaun honi erantzuna eman nahi dio esku artean duzun liburuak. «Euskara batua» eta «gramatikaltasuna» aipatu ditugu goratxoago. Ez dago inolako dudarik, unibertsitateko euskarak ezingo duela gramatika-akatsik izan, eta, erabilera estandar zainduari dagokion neurrian, Euskaltzaindiak batasunerako emandako arauak bete beharko dituela; arau hauek eurak ere gaurko erabilera agramatikalak saihestea dute helburu behin baino gehiagotan (partitiboari buruzkoa, edo «-( e )lako, -( e )n + izena» egituren gainekoa, lekuko). Horretaz gain, onargarriak diren egituren artean, ahalik eta hedadura handiena dutenak aukeratu beharko lituzke, unibertsitario gehienek errazen ezagutuko dituztenak. Horiek guztiak gogan izanik, gaur benetan unibertsitatean darabilgun euskara hartzen du abiapuntutzat esku artean duzuen liburuak. Horren gaineko gogoeta eta kritika egiten dute egileek. Eta gogoeta eta kritika horretan, kalitateko euskararako ezarri ditugun irizpideak ageri dira ezinbestean: gramatikaltasuna lehenik, Euskaltzaindiaren arauak ondoren, eta estiloarekin zerikusi zuzenagoa duten aukerak azkenik. Horrexegatik jarri diote, hain zuzen ere, Euskal Estilo Libururantz izena: 15
bide batetik edo bestetikjo daitekeen auzietan, -mintzagai/galdegai ordenak, egitura pasiboen erabilera, izenordain erreferentzialak, etab.- proposamen jakin bat defendatzen dutelako, unibertsitatean behar dugun euskara-eredurako egokiena delakoan. Modu berean jokatu dute hiztegi kontuetan ere: Hiztegi Batua eta horko irizpideak oinarri harturik, zer esana ematen eta gure testuetan ageri diren hitzak bildu dituzte, horien gaineko argibideak eman eta etorkizunerako proposamenak eginaz. Proposamen horiek, bestalde, ez (173) Tratatuak (1976an) ESPAINIAK BERRETSIAK izan ziren (1976an). 1.23. Sintagma barneko ordena: eskuinaldeko posizioez baliatzeko aukera Orain arte sintagmen arteko hurrenkeraz mintzatu gara, baina sintagmaren mailan ere badago nolabaiteko askatasuna elementuak ordenatzeko, perpaus-mailakoa baino askozaz ere mugatuago eta hertsiagoa bada ere. Esaterako, izen-sintagmari bagagozkio, izenondoek eta determinatzaileek beren leku finkoa dute izenaren eskuinaldean 34. Izenaren eskuinaldean, beraz, ia-ia ez dago ezer lekuz aldatzeko aukerarik. Izenaren ezkerraldean era askotako izenlagunak agertu ohi dira: a) -ko / -en izenlagunak b) Perpaus erlatiboak (-n) e) Perpaus izenlagun osagarriak (-lako ... ) Euskaraz - alboko hizkuntzetan ez bezala - ezkerraldera joaz gertatzen da izen-sintagmaren hedapena. Eta ezkerraldeko hedapen hori astunegia gertatzen da maíz, zehaztapenak (izenlagunak) zehaztu beharrekoaren (izenaren) aurretik metatzen direlako. Gauza jakina da, ordea, gure idazle zaharrek sarritan iraultzen dutela ordena zurrun hori, izenlagunak-eta eskuinaldera eramanaz, hurrengo adibideetan ikus daitekeen moduan: ORDENA OHIKOA: «Izlag + (izlag) + iz + det» ( 17 4) a. es nea bezain zuria den behia (175) a. gerrarako gai ziren hogei urtetik aurreragoko gizanak iritsi ziren seiehun mila eta gehiagoraino. (176) a. kanpotik eta barrutik betunez igortzitako zurezko ontzia (177) a. egunaz itzal eta gauaz argi egiten zien hodei handi bat (178) a. daukat Jainkoak emanda euli bati ere gaitzik egingo ez liokeen emazte otzan eta baketsua ORDENA MARKATUA: «(izlag)+ iz + izlag + det» b. behi ederra, behi handia, behi, esnea bezain zuria b. hogei urtetik aurreraragoko gizon, gerrarako gai zirenak, iritsi ziren sei eun milla eta geiagoraño (AA II 5); b. ontzi zurezko, kanpotik eta barrutik betunez igortzia (Lard 8); b. hodei handi, egunaz itzal eta gauaz argi egiten zien bat (Lard 73). b. daukat Jainkoak emanda emazte otzan, baketsu, euli bati ere gaitzik egingo ez liokeena 35 (Mg PAb). 34 Zenbait, anitz ... tankerako zenbatzaileen salbuespenarekin, azken hauek izenaren alde bietan koka daitezke eta. 35 Hitzez hitz, honela dio: Daucat Jangoicuac emonda emazte otzan, baquetsu, euli bati bere gachic eguingo ez leusquiona. 45
(179) a. ez dabil zu legez basatzarik basatza oinetako meheekin, eta bai berak beste urte dituen zaldian. (180) a. abade batek berba neurtuaz ipini zuen ipuin txit( o) ederra esan zigun. b. ez dabil zu legez basatzarik basatza oinetako meheekin, eta bai zaldi, berak beste urte dituenean 36 • (Mg PAb). b. esan zigun ipuin txito eder abade batek ipini zuena berba neurtuaz. Dudarik: gabe, idazle zaharren egitura «irauli» horiek berreskuratzeko ahalegina37 emankorra izan daiteke euskara estandar jaso eta malgua eraikitzeko, beti ere halako egiturak neurriz eta jakitez erabiltzen badira eta ez itsumustuan. Bestalde, aipatu egitura markatuetara jo gabe, perpaus erlatibo askorekin badugu aukera erreferentea (izen ardatza) aurrean emateko, perpaus erlatibo aposatua ondoren ipiniz38: (181) Hau da etxeko ohoina, barreneko etsaia, beti ere gurekin dagoena. (182) Eta hain herstuki begiratzen zuen, non ez baitzen faborerik, ahaiderik eta ez urrerik, eta ez zilarrik, hautsarazi ahal ziezaiokeenik. (183) Beste makina bat gauza, ixilik igaro, estali, eta gorde behar zirenak, zabaltzeak ... (184) Baina non da ontasuna aski eremu duena, gisu labe handi bat berehala bero-beroan enplegatzeko? (185) ... gizon batzuek aldare aitzin guzian lerro-lerro ezarriak zituzten behin ere ikusiak ez nituen halako berinazko punpulatto batzuk, harnean ageri zutenak hari beltz mehe bihurdikatu bat. 2. X BAKARRIK, X SOILIK Lehenengo eta behin, hor zehar zabaldu den sasibereizkuntza baten funsgabetasuna salatu beharrean gaude. Ustezko bereizkuntza horren arabera, bakarrik aditzondoa «lagunik gabe, kiderik gabe» esanahia -(a) esanahiaadierazteko baino ez litzateke erabili behar (Luis bakarrik daga = hots, «lagunik gabe edo beste inor gabe» ); soilik hitza, ostera, «eta ez besterik, eta ez gehiago, eta ez bestetan ... » esanahia -(b) esanahia - bakarrik adierazteko gorde beharko ornen litzateke (Luis soilik harrapatu dute = hots, «Luis baizik ez dute harrapatu» ). Kontua da, ordea, bereizkuntza horrek ez duela oinarri sendorik, batetik, bakarrik aditzondoak maíz (b) adiera ere hartzen duelako, (1) Sinestean hil edo biziko kontua Bi juntagailu horien arteko desberdintasuna aukera inklusibo edo esklusiboari lotua dagoela irakatsi izan da askotan azken urteetan. Horregatik, batek baino gehiagok uste du «aukera inklusibo ala esklusiboa» esan behar dela, bietatik bat izan behar baitu, ezin dira biak batera izan. Ez da hori izan baina literaturako erabilera. Bi juntagailuen arteko desberdintasuna azaltzeko, bi puntu hartu behar dira kontuan: zein rnotatako perpausean azaltzen diren juntagailuok eta zein rnotatako aukera adierazten duten: Bi puntu horiek uztartuaz eta literaturako erabileraren arabera, honako gornendioak ernan daitezke: 1. Beti da zilegi edo erabiltzea, hori baita juntagailu hautakari rnarkatugabea. 2. Edo eta ala bereizi nahi badira, ala juntagailuaren erabilerernua finkatzea da errazena, gainerakoetan edo izango da-eta erabiltzekoa: a) Ala galde-perpausetan, zuzeneko nahiz zeharkakoetan 97, erabiltzea gomendatzen da, galdegai diren sintagma osagaiak juntatzeko: (9) a. Zer nahi duzu, ura ALA ardoa? b. Aitarekin ALA amarekin joango zaren jakin nahi dut. Perpaus sintagrnak ere junta daitezke, bien artean galdera bakarra osatzen dutenean: (10) Etxean geldituko zara ALA gurekin etorriko zara sagardotegira? Baina ala juntagailua ez da galde-hitzak juntatzeko erabiltzen: (11) a. Zerk EDO nork ikaratu zaitu? b. *Zerk ALA nork ikaratu zaitu? b) Bereziki Iparraldean adierazpen-perpausetan ere erabiltzen da, askotan antonirnoak diren osagaiak juntatuaz, baina ez du aukera esklusiboa adierazten, baizik «orobatasuna», hor aipatzen direnak parekoak zaizkigula alegia; berdintsu zaigula bata nahiz bestea. Pare-pareko balioa dute nahiz eta zein juntagailuek: (12) Hizkuntza bat edo bestea jakiteak, ongi ALA gaizki, hala naliiz honela mintzatzeak ( ... ) larru-azaleko koloreak baino gehiago batzen eta bereizten gaitu (K. Mitxelena, Mitxelenaren ldazlan Hautatuak). 3. Hortaz, edo erabiltzea gornendatzen da adierazpen-perpausetan balio esklusiboa adierazi nahi denean: (13) a. Hil EDO biziko auzia b. Salbazioko EDO kondenazioko epaia ematen dute irakasleek ere kurtsoamaieran 97 Th:.us bediEGLU-V(112-113). 104
16.3. Komunztadura Eta-k sintagma gramatikalak -komunztadura eragiten dutenakjuntatzen dituenean, normalena aditzak pluraltasunaren marka hartzea izaten da: (14) (a) ldazkariak eta alkateak sinatu dute akordioa (b) ldazkaria eta alkatea ez ziren azaldu ... Dena den, badira salbuespenak. Komunztadura singularrean egiten da, esaterako, juntagaiak perpaus osoak direnean (a), sinonimoak direnean (b, e), izen abstraktuakjuntatzen ditugunean (d) eta zenbait esapidetan (e, f): (15) a. Niri bazkaldu ondoren zerbait irakurtzea eta musika entzutea gustatzen zait. b. Gu estutzeak eta emegatzeak hutsa balio du. c. Umorea eta gogoa ez zaigu falta. d. Remen erabili den arreta eta zehaztasuna. e. Hau eta hura esango didazu. f. Hori eta bestea esan dezakezu. Aditza aurrean jartzen denean (16a) eta izen zenbakaitzak direnean (16b) ere komunztadura singu1arrean egiten da maiz: ( 16) ( a) Nik badaukat et:xe bat, auto bat, familia bat eta beste. (b) Ura eta olioa bota behar zaio. 16.4 .. Osagaien ezabaketa Izenlagunaz eta izenaz osatutako bi kasu-sintagma juntatzean izenlagunak errepikatzen direnean, eskuinekoa bakarrik ezaba daiteke, egitura anbiguoak sortuz: (17) Kanpoko autoak eta autobusak a. [Kanpoko autoak] eta [0 autobusak] b. [Kanpoko autoak] eta autobusak Goiko adibidean, anbiguotasuna desegin eta «a» irakurketa egitea nahi badugu, izenak juntatzea da irtenbidea: (18) Kanpoko auto eta autobusak = [[Kanpoko auto] eta [0 autobus]]ak Errepikatzen den osagaia izena denean ere bi aukera ditugu, a) kasu-sintagmak juntatu, izena eskuinekoan ezabatuz; b) izenlagunak juntatu: (19) a. Kanpoko autoak eta hemengoak b. Kanpoko eta hemengo autoak Aurreko kasuetan ez dirudi idazleen artean juntabide baten edo bestearen aldeko joera berezirik dagoenik. Izenaz eta izenondoaz osatutako sintagmetan, berriz, 105
izenak errepikatzen badira, izenondoak juntatzea (a) da aukera neutroa (ohikoa) eta kasu-sintagmak (b) juntatzea aukera markatua (hanpadura berezikoa): (20) a. Gizon argi eta indartsuak: etorri dira b. Gizon argiak: eta indartsuak: etorri dira a'. Etxe zahar eta ederrak: ikusi ditugu b'. Etxe zaharrak: eta ederrak: ikusi ditugu Halakoetan anbiguotasunak sor daitezke gainera. Goiko (a, b) adibideetan gizonen multzo bakar bat ( «argi eta indartsuak diren gizonen-multzoa») edo multzo desberdin bi («gizon argien multzoa» alde batetik eta «gizon indartsuena» bestetik) ditugula pentsa daiteke, ohikoena lehen interpretazioa (multzo bakarrarena) bada ere. Multzo-bitasuna batez ere adjektibo antonimoak (a', b') ditugunean gerta daiteke; eta orduan ere bi multzo desberdin aipatu nahi baditugu, normalena sintagmak juntatzea da (b'). Juntagaiak perpausak direnean, aditz osoa eskuineko juntagaian ezabatzea da joera nagusia; horretarako aditzoin eta aspektu bera izan behar ditugu bi perpausetan: (21) (a) Gizonak: makila hartu zuen eta haurrak harria (b) Zuk Parisa joatea hautatu duzu eta guk hemen gelditzea (e) *Nik atzo erosi nuen eta zuk bihar [ aspektua #] _,. ( d) Nik atzo erosi nuen eta zuk bihar erosiko duzu Aditz laguntzailea ezabatzean, azkenik, bi joera ageri dira literatura-tradizioan: a) aditz laguntzailea ezkerreko juntagaian ezabatzea (mendebaldean), ezkerreko aditz nagusia ia beti partizipio burutuaren forman agertuz; b) aditz laguntzailea eskuineko juntagaian ezabatzea (euskalki guztietan), gehienetan aditz nagusiak aspektu-marka gordeaz: (22) a. Zer egingo zenuke zuk, gurdi bat banatu, gurpilak: lokatu eta aizkora bat emango balitzaizu? a'. Egunero lanetik irten ondoren, etxera igo eta dutxa eder bat hartzen du. b. Etxerajoango naiz eta afari ederraprestatuko. b'. Irrifarrez etorriko zait eta dirua eskatuko. Aspektu-markaren ezabaketa oso arrunta da aditz nagusiak (eta aditz-izenak) juntatzen direnean (a); ekialdeko idazleen artean ez, ordea (b): (23) a. Horrela lan egineta aberastuko ez den gizonik ez dago. a'. Gaur hasi eta gauerak:o amaitzea espero dut. a". Gogoa daukat etxera heldu eta ohean sartzeko. b. Ez da harritzeko horrelak:oak: gazterik zahartzen eta hiltzen badira. Bi perpaus baino gehiago elkartzen direnean, aditz laguntzailea lehen perpausean (b) edo azkenean (a) gordeko dugu, inoiz ez erdikoetan (e): 106 (24) (a) Egunero lanetik atera, etxera igo, eta dutxa hartzen du. (b) Egunero lanetik ateratzen da, etxera igo/-tzen, eta dutxa hartu!-tzen. (e) *Egunero lanetik atera, etxera igotzen da, eta dutxa hartu.
Juntagaiak ezezko perpausak direnean, aukera bat baino gehiago dugu laguntzailea ezabatzeko: (25) (a) Ez dut ogirikjan (eta) ez ardorik edan (a') Ez dut ez ogirikjan (eta) ez ardorik edan (b) Ez ogirikjan (eta) ez ardorik edan dut (b') *Ez ogirik jan eta ez dut ardorik edan (markatugabea) (mendebaldean) (markatua) (e) Ez ogirik jan dut ( eta) ez ardorik edan 16.5. Aztertzeko adibideak (26) *GobernuA eta Konf ederazioAREN (27) gobernuAREN eta konfederazioAarteko elkarrizketak REN ... (28) *GurasoAK eta ikastolEN arteko (29) Guraso(EN) eta ikastolEN arteko ... bilerak (30) *Hirikoak diren gure haurrei, men- (31) ... mendiARI, baserriARI eta lurrAdiA, baserriA eta lurrARI atxikitzen RI ... zaion lana ikusaraziz. (32) *Ultimatuma eman dio Jaurlari- (33) garbitu EDO campusa itxi tzak EHUri: garbitu ala campusa itxi. (34) * lraultza ALA hil (35) iraultza EDO hil (36) *Beldurrarekiko borrokarekin lor- (37) Izan EDO ez izan. tutako poza. Izan ala ez izan. (38) *Programaren baitan ez dago bo- (39) irabazia daga, EDO galdua rrokarik, ez dago ihes egin beharrik, ezer bilatu beharrik. Jokoa, hasi baino lehen, irabazia daga, ala galdua. (40) Haurrak bere fantasiak izan behar (41) (zuzena) ditu, izango du astia errealitatea ikusteko edo eta egia jakiteko. (42) *Seme-alaba bat izaterakoan au- (43) Seme EDO alaba bat izaterakoan kera bat emakumeak !anean ja(bestela: seme-alabak ... ) rraitu eta umea zaintzeko beste pertsona bat hartzea da. (44) *Nafarroan hirugarren seme-ala- (45 Nafarroan hirugarren semeA EDO ba izateko laguntza eman du goalaba izateko laguntza eman du bemuak. gobernuak. (46) *Eguneroko lana eta ikasgai guz- (47) Eguneroko lanAZ eta ikasgai guztiekiko garrantziaz ohartu nintzen. tien garrantziaz ohartu nintzen. (48) *EguraldiA eta errepideari buruz(49) EguraldiARI eta errepideARI buko informazioa. ruzko informazioa. (50) *Kritika gogorrak jaso ditu dis- (51) Diskurtsoak kritika gogorrak jaso kurtsoak, sozialistak, Partidu Poditu sozialistEN, Partidu Populapularra eta IUren aldetik. rrAREN eta JUREN aldetik. (52) *Bere buruari tiro egin ala dakien (53) Bere buruari tiro egin EDO dakien guztia kontatu, hori dela duen alguztia kontatu, hori dela duen altertematiba deklaratu du Roldan-ek. natiba deklaratu du Roldan-ek. 107
(54) *Euskararen erabilera ere saritu behar da: idazkari batek erabiltzea ala ez erabiltzea. (56) *NagusiA eta langileEI mintzatu zitzaien. (58) 1979ko Oinarrizko Akordioa, UGT eta CCOOren artekoa. (60) ?? 1984ko Akordioa, Kontseilu Ekonomiko eta Sozial, gobernu, CEOE eta UGTren artekoa. (62) Aurrerapen hau ona ala txarra izango den eztabaidatzen ari dira. (64) *Lan-utzialdia (eszedentzia) borondatezkoa ala nahitaezkoa izan daiteke. 98 (55) (57) (59) Euskararen erabilera ere saritu behar da: idazkari batek erabiltzea ED0 ez erabilltzea. NagusiARI eta langileEI mintzatu zitzaien. a. (zuzena: izen bereziak + postposizioa) b. UGTREN eta CCOOREN artekoa. (61) ... SozialAREN, gobernuAREN, CEOE-REN ... (63) (zuzena) (65) Lan-utzialdia (eszedentzia) borondatezkoa ED0 nahitaezkoa izan daiteke. 17. HURA IBERA. HAIEK I ? BERAIEK Lehendabizi, arazoaren alderdi «formala» aurkeztuko dugu. Alegia, zein da euskara batuan bera izenordainari dagokion kideko forma plurala? Azken urteotako testu batzuk irakurrita, batek baino gehiagok pentsa lezake beraiek dela euskara batuko izenordain plurala. Uste hori, ordea, nahikoa funsgabea da; izan ere, testuak arretaz arakatuz gero, berehala ohar gaitezke gutxienez ondoko hiru aldaerak ageri zaizkigula: beraiek, berak eta eurak. Ikus dezagun zein den arazoaren iturburua. Euskaraz ez dago hirugarren pertsonako izenordain garbirik eta normalean erakusleez (hau, hori, hura I hauek, horiek, haiek) baliatzen gara hirugarren pertsonari erreferentzia egiteko. Hala ere, erakusle horien ondoan badira forma «indartu» batzuk (berau, berori, bera / berauek, beroriek, berak) 99, izenordain gisa lehendik aipatutakoari erreferentzia egiteko erabil daitezkeenak. Arazo nagusia pluraleko formen aniztasun dialektalak sortzen du, izan ere, euskalkien arabera bera-ri plural desberdina dagokio: (1) a. berak (forma zabalduena) b. eurak (hego-mendebaldekoa) c. beraiek (zubererazkoa batik bat) Kontua da azken urteotako euskara batuan hiru horietatik tradizio apurrena duena, baina serie indartuaren pluraleko paradigmaren «araberakoena» (hauek, horiek, haiek / berauek, beroriek, beraiek) bultzatu dela, beraiek, alegia. Euskaltzaindiak 98 Edozein kasutan ala horren bidez «orobatasuna» adieraziko genuke, hau da, «bata nahiz bestea» eta ez bi aukeren arteko aurkakotasuna edo aukera esklusiboa. 99 «Indartu» da berau, berori, bera ... sailekoak izendatzeko EGLU-n erabili den terminoa. Dena dela, deiturak deitura, «lehenago aipatuari erreferentzia egitea» da halakoen zeregin edo funtzio nagusia, hots, funtzio anaforikoa. 108
(30) Ordutik Bernardo Jaunaren biotza irebazi zuan Franziskok, eta goizian goiz egin zion Santuari galdera au: Baldin artu balitu morroi batek bere nagusiaren eskutik ondasun aundiyak urte batzuetarako, eta morroiak urtiak bete baño lenago, naiko balu ondasun aiek gabe bizi, zer deritzaio egin biar lukiala aiezaz? (Bv AsL 060) (31) Goizegi da dudarik gabe igaro berria dugun mende erdia aztertzeko eta epaitzeko, geurok ere, etsai nahiz aldeko, haren ume eta iloba baikara, orduko haizeak sortu zituen olatuetan baik:abiltza igeri, nahiz eginahalean haiekin borroka ari. (MIH 061) (32) Neskamea baizik ez zuten aurkitu etsean; oraindik nagusiaren hasarrearen beldur baitzatekeen, ezer ez zien esan, baina begirada gaizto bat eman zien biei eta sukaldean sartu zen berehala, haiekin agitu nahi izan ez balitz bezala, izurrite batek joak izan balira bezala. (Mde HaurB 044) (33) Egia ere da horratik inguruko baserritarrek, berberak harri eta belarri eginik aitortzen digunez, ez ziotela haren euskal-saioei halako barrera ona egiten, farre er,e egiten ornen zuten lotsagabe haiek, baina ez zen horregatik asko larritu. (MIH 362) (34) Gazteek, bestalde, hau pentsatu behar lukete: guztiok, haiek eta gu, beste Estatu baten zerbitzari izateko ustean gabiltzala. (MEIG IX 033) (35) Euskal autore gailenak ditu eredu eta, haiei buruzko iritziak denborak gutxi edo gehiago aldatzen baditu ere, badu hor oinarri sendoa. (36) Esate baterako, deklinabidean eta hitz harnean eta aditz jokoan lehen seinalatu ditugun aldakuntzen ondoan bertso pilo handia aipa daiteke, horrelako aldakuntzarik gerta zitekeelarik, «de facto» gertatzen ez eta haiek gabe zuzen eta oso denik. (P Alt) Beraz, izenordain indartuak erabiltzen diren testuinguruetan, indartu gabeak ere erabil daitezke 104. Hain zuzen ere, forma indartuen (bera, beraiek, beroriek, berauek. .. ) erabilera gehiegizkoa edo premiarik gabea izan daiteke zuzendu beharreko beste desbideratze bat. (37) Etekinak lortzeko lehiaketa horretan telekomunikabideek funtsezko papera betetzen dute, haiek / horiek (?beraiek) direla medio produktu bat ezagutzera eman baitaiteke. Bide batez, hurrengo egituren arteko bereizkuntza (38 # 39) azpimarratu behar da: IDENTITATEA (38) a. Euskaldun bera etorri da# b. Euskaldun berak etorri Gaurko arawEZ mintzatu dira Akats hau formari dagokio eta euskara batuaren arautzearekin lotuta dago, analogiaz zabaldu diren *semeetaz (mintzatu da), *lau gizonetaz (mintzatu da) ... bezalako formak ez baitira onartu euskara idatzian. Beraz, instrumentalaren 138 Euskaltzaindia (1993a: 483). 143
Kontua da inguruko hizkuntzetatik euskarara itzultzean irakurketa egokia egin behar dugula, izenondo beraren azpian adiera bat baino gehiago ezkuta daitezkeelako: zenbaitetan, beste hizkuntza batean forma bakar batez adierazten dena, euskaraz baliabide batzuen bitartez adierazi beharko da. (9) a) marginal note b) marginal case (10) a) albo-ohar b) bazterreko kasu [izond. erreferentziala] [izond. kalifikatzailea] [hitz-elkarketa] [izenlaguna] 23.2. Izenondo erreferentzialen motak: tematikoak eta sailkatzaileak Izenondo erreferentzialak bi eratakoak izan daitezke, modifikatzen duten izenarekin ezartzen duten erlazio-motaren arabera. Modifikatzen den izena aditz batetik eratorritakoa denean, izenondo erreferentzialak aditz horren argumentu bat (subjektua edo osagarri zuzena) adieraz dezake, hurrengo adibideetan bezalaxe: (11) a) transporte electrónico [«elektroiak garraiatzen dira»: «elektroiak» = objektua edo «gaia»] b) infección vírica [«birusek eragindako infekzioa»: «birusak» = subjektua edo «egilea»] Horrelako izenondo erreferentzialei (lla, llb) IZENONDO TEMATIKOAK deituko diegu, modifikatzen duten izenaren -aditzetikako izenarenargumentuak edo parte-hartzaileak (subjektua edo «egilea» eta objektua edo «gaia») adierazten dituztelako. Tematikotzat har daitezke era berean «jabegoa» adierazten duten izenondoak, mota guztietako izenekin ager daitezkeenak. (12) radio terrestre [ «radio de la Tierra] Beste batzuetan, ordea, izenondo erreferentzialak ez dira aditz batetik eratorritako izen baten argumentuak, baizik eta modifikaturiko izena sailkatzeko erabil - tzen dugun eremu bat sartzen dute. Halako izenondoei IZENONDO SAILKATZAILEAK deituko diegu. Horra hemen, zenbait adibide: (13) a) acrobacias aéreas b) calor solar c) viaje estelar d) poblado lacustre e) discriminación racial f) literatura infantil g) crema dental h) curación manual i) residuos industriales j) material quirúrgico LOKATIBOA (BIDEA) LOKATIBOA (ITURRIA) LOKATIBOA (XEDEA) LOKATIBOA (TOKIA) KAUSA XEDEA / BENEFAKTIBOA BENEFAKTIBOA INSTRUMENTAL ITURRIA ERABILERA Ikus daitekeenez, izenondo sailkatzaile hauek askotan agertzen dira argumentu-egiturarik ez duten izenekin, objektu-izenekin adibidez (13a, 13b, 13c, 13d, 147
13e, 13f, 13g, 13h, 13i, 13j). Bide batez, euskal izen elkartuetako osagaien artean antzeko erlazio logikoak («helburua»: haur-literatura; «edukia»: elektroi-sorta; «iturburua»: eguzki-energia; «-i buruz»: literatur kritika; etab.) egon ohi direla azpimarratzea komeni da: izan ere, - beherago ikusiko denezeuskaraz hitz-elkarketa izango da askotan erdal izenondo erreferentzialek sortzen diguten arazoaren konponbidea. Beraz, erdal izenondo erreferentzialaren euskal ordain egokia eman ahal izateko, modifikaturiko izenaren eta izenondo erreferentzialaren arteko erlazioa aztertu beharko da lehenik. Gauzak horrela, kasuan kasuko erlazioaren arabera euskal ordaina aldatu egingo da: kasu askotan gertatuko zaigu izenondo erreferentzial tematikoetarako ordain bat eta izenondo erreferentzial sailkatzaileetarako beste bat eman behar izatea, eta areago, izenondo sailkatzaileen artean ere izenaren eta izenondoaren artean dagoen erlazioaren arabera ordain bat edo beste bat eman behar izatea. (14) a) limpieza dental IZOND. TEMATIKOA(«GAIA»)= hortz-garbiketa b) hilo dental IZOND. SAILKATZAILEA («XEDEA») = hortzetako hari e) clínica dental IZOND. SAILKATZAILEA («JARDUERA») = hortz-klinika d) consonante dental IZOND. SAILKAT. («INSTRUMENTALAIITURRIA») = kontsonante horzkari 23.3. Erdal izenondo erreferentzialen ordainak 1. Erdal izenondo erreferentzialen ordainak euskaraz honakoak izan daitezke: Ezkerreko hedabideak: a) izenlaguna (15), eta b) izena elkarketaren bidez (16). (15) munduko txapelketa (16) energi maila (energia-maila) Eskuineko hedabideak: e) izenondo eratorria (17), eta d) mailegatua (18): ( 17) teoria darwindarrak (18) kontrol automatikoa Aitortu beharra ezin ikasi dut 155 Gramatika batzuen arabera, mendebaldeko joera partizipioaz baliatzea bide da (joan ahal gara); nolanahi ere, baliteke joera hori gramatikariek eragindakoa izatea. Ekialdeko joera, - joera zabalena, nolanahi ereaditz-izena erabiltzea da (joaten ahal gara) ekintza burutugabea adierazteko; ekintza burutua adierazteko, noski, partizipioa baliatzen da nonahi (joan ahal izan gara; egin ahal izan dugu). 156 Euskaltzaindiaren arabera (1993a: 421), «-kedun aspektugabeko formetan ere erabiltzen da ahal, nahiz ez den garbi ahal erabiltze horrek esanahia aldatzen duen ala ez. Ez dirudi ha]akorik gertatzen denik». 155
c. Joaten/joan ahal gara d. Aski goiz etorri/etortzen ahal izan da 157 e. Etorri/etortzen ahalko (ahal izango/ahal izanen) naiz158 Ekialdeko euskalkietan sarritan ezin-en ordez, «ez + laguntzailea + ahal» erabiltzen da. Forma horiek ere ontzat jotzen dira euskara batuan: (3) a. Goizean ez dut liburua erosten ahal b. Ez gara joaten ahal Esan dezagun azkenez, elementu modal hauek aditz beregain gisa agertzen direnean (forma inpertsonaletan izan ezik, jakina) dut laguntzailea baliatu behar dela: ( 4) a. Laborariak ahal badu, ez du lur alferrik eduki behar. b. -Etorriko zara bihar? -Ez, ezin izanen dut. c. -Gero kalera aterako haiz? -Bai, ahal badut. 25. NAHI(AGO) IZAN/GURA(GO) IZAN ETA BEHAR IZAN ADITZ MODALAK: JOAN BEHAR DUT .. _ 1s9 Nahi(ago) izan!gura(go) izan eta behar izan aditzekin beti du laguntzailea erabiltzea gomendatzen da 160 : BEHAR IZAN (1) a. Ez dut laguntzarik behar b. Aditzen dut ez dugula nehor hil behar c. Ez duzu Biiborajoan behar? d. Baina egundo ere ez duzu pentsatu behar ... e. Indabak luze egosi behar dituzu 157 Euskaltzaindiaren gramatikaren arabera (1993a: 421), «ahal hau hartzen bada kontuan, aspektu aldetik, ahal hau burutua izan daiteke, ez-burutua edo geroaldikoa. Burutua denean izan edo ukan partizipioak hartu behar ditu eta perifrasiaren aditz nagusia normalean partizipioa da (nahiz euskalki batzuetan aditz izena ere izan daitekeen).» 158 Geroaldia adierazteko hurrengo bost aukeren artean lehen biak (a, b) bide ditugu ohikoenak (Euskaltzaindia, 1993a: 422): hau da, aditz nagusiak -tu edo -tzen formak hartzen ditu. a. Etorri ahalko ( ahal izango) gara. b. Etortzen ahalko (ahal izango) gara. c. Etorriko ahalko gara. d. Etorriko ahal gara. 159 la hitzez hitz jaso dut hemen Euskaltzaindiko Gramatika Batzordearen arau-proposamena (Euskaltzaindia, 1998). 160 Perpaus inpertsonal edo pasiboetan izan ezik, jakina (Euskaltzaindia, 1987 :450): a. Hala e gin behar da bada bekhatuetan ... ? berri direino egotzi behar dira (Ax 85). b. Eta etorkizunekoak behar dira e gin (Ax 172). c. Bear eztanen bat egingo dok ik ondiño (Azkue, Euskal-erriaren ... III, 279). d. Behar da ií'an J aincoac hartara deithua ... ( CatLav 236) 156
26. IRAUN, BALIO/KOSTA, LUZATU, NEURTU, PISATU .. . : HAMAR ORDU IRAUN DU ! *DITU ... 162 Izenburuko aditz horietako batzuk du aditzak dira batzuetan (alegia, nor-nork laguntzailea hartzen dutenak), baina horrek ez du esan nahi osagarri zuzena eraman behar dutela nahitaez. Azken urte hauetan oker erabiltzen hasi da jende askotxo eta merezi du hitz bi egitea. 26.1. Iraun: Hamar ordu iraun du bizirik / *Hamar ordu iraun ditu bizirik Beheko (1) moduko esaldietan hamar ordu, hogei egun eta urteak eta urteak sintagmak ez dira osagarri zuzentzat hartu behar: sasiobjektuak dira osagarri zuzenak diruditen horiek eta ez da horiekin pluraleko komunztadurarik egin behar. Horregatik, ez da harritzeko aditz honek batzuetan osagarria inesiboan (2a, 2b) edo instrumentalean (2f) ere eramaten badu. (1) a. Hamar ordu iraun du/*ditu bizirik b. Hogei egun iraun zuen/*zituen jan gabe c. Urteak eta urteak iraun du/*ditu erdi hilik (2) d. Zenbait denboran iraun zuen. e. Egun bitan iraun zuen. f. Egoitza hartan iraun zuen bi urtez. 26.2. Balio izan; kosta(tu): lau milioi balio du!ditu etxeak Balio aditzaren kasuan (3a)-ko bi erabilerak (lau milioi balio du!ditu) onartu behar direla dirudi literatura-tradizioa eta gaur eguneko erabilerak kontuan hartzen badira. Dena den, konplementua mugatu plurala denean (3b/3c) ez da dudarik komunztadura egin behar dela. (3) a. Lau milioi balio du/ditu etxeak b. MilioiA balio du c. MilioiAK balio ditu Bestalde, ez dira nahastu behar balio izan (du aditza) eta kosta(tu) (zaio aditza), aditz horietako bakoitzak bere esanahi berezia baitu. (4) a. balio DU # kosta ZAIO b. *Zenbat kosta dezakeen jakin nahi dut > Zenbat balio dezakeen jakin nahi dut. c. * 1.500 milioi balio dizkigu > 1.500 milioi kosta zaigu ( edo 1.500 milioi balio du!ditu). 162 Atal honetan Euskaltzaindiko Gramatika Batzordearen txostena (Euskaltzaindia, 1994c: 930-940) laburtu dut. 158
(2) Un soldado fue obligado a conducir un tanque Horrelako egiturak, «osagarri agenterik» gabeak, se-ren bidez ere adierazten dira sarri; (3) adibidean han sido tratados-en kide da se han tratado: (3) En esta reunión se han tratado los siguientes puntos Euskaraz, berriz, (1) bezalako egitura pasibo argia honela eman daiteke, (4b) zaharkituagotzat hartuko genuke dena den: ( 4) a. Estatuko Fiskal Orokorra presidenteak izendatua izango da b. Estatuko Fiskal Orokorra presidenteaz izendatua izango da Hau da, izenondo bihurturiko partizipioa, izendatua, atributu gisa erabiltzen dugu. Beste bi adibideak ere modu berean eman daitezke euskaraz: (5) Tanke bat gidatzera behartua izan zen soldadua (6) Bilera honetan hurrengo puntuak izan dira aztertuak (6) adibidean ikus daitekeenez, partizipioak komunztadura du subjektuarekin: puntuak-aztertuak. · Ez da ahaztu behar, hala ere, euskaraz, batez ere Hegoaldean, egitura pasiboetarako baino joera handiagoa izan dugula aktiboetarako eta goiko erdal perpausak erraz asko eman daitezkeela beste modu honetan ere: (7) Presidenteak izendatuko du Estatuko Fiskal Orokorra (8) Tanke bat gidatzera behartu zuten soldadua (9) Bilera honetan hurrengo puntuak aztertu dira / aztertu dituzte Espainieraz osagarri agenterik ezak dakarren inpertsonaltasuna adierazteko hirugarren pertsona pluralaz (11) edo nor motako laguntzaileaz (10) baliatuz 164. Horrela, se han tratado euskaraz hiru modutara itzul dezakegu: (10) aztertu dira, (11) aztertu dituzte, (12) aztertu ditugu (geu ere bileran izan bagara). Behartua izan zen eta behartu zuten biak zilegi izanik, idazleak ikusi beharko du kasuan-kasuan zein izan daitekeen egokiena: zein lotzen zaion estuenik erdal testuari (hala eskatzen denean), zein izango zaion irakurleari ulerterrazago (herritarrei zuzendatuko dokumentuetan), etab. Bada, ordea, hain zuzena ez dirudien eta gaur egun zabaltzen ari den hirugarren aukera bat, -ta izan: ( 13) ?Estatuko Fiskal Orokorra presidenteak izendatuta izango da (14) ?Tanke bat gidatzera behartuta izan zen soldadua (15) ?Bilera honetan hurrengo puntuak aztertuta izan dira 164 Ik. EGLU-2, 51-57. or. 161
Egia da Hegoaldean joera handia dagoela -ta eransteko partizipioari, baina batez ere egon eta eduki aditzekin 165: (16) Garaiz etortzeko esanda zaudete (17) Hamaika horrelako ikusita gaude gure bizitzan (18) Jantziak dagoeneko zintzilikajarrita ditu Izan aditzarekin, berriz, EGLU-n esaten den bezala (476. or.) «-ta izan aukera oso gutxi erabilia da eta gipuzkeraz bakarrik». Gainera ematen diren adibideak ez dira espainierazko pasiboaren parekoak: (19) Zain eta zain, bapo aspertuta dira honez gero (20) Lanean hasterako nekatuta al zinen? Izan ere aspektu burutuko formekin ezin elkar daiteke -ta (*-ta izan da). Gainerakoekin ere, aztertzekoa litzateke aspertuta izaten dira, aspertuta izango dira zenbateraino diren ohikoak. Ondorioz, hobe dugu euskara estandarrerako (7)-(9) edo (4)-(6) egitura ohikoenak eta erabilienak bultzatzea, hedaduraz euskalki batekoak eta maiztasun urrikoak izateaz gain zalantzazkoak diren (13)-(15) baino. Beraz, laburtuz, honako gomendio hauek emango ditugu: 1. Osagai «agentea» adierazteko moduak: -Okerrak: *-tik, *-gandik -Okerra agentea adierazteko baina testuinguru batzuetan dudazkoa gerta daitekeena: ? -gatik - Zuzena: -k (-z) Adibideak: (21) * Arazo hori Osakidetzatik ere (22) Osakidetzak ere kontsideratu du kontsideratua izan da. arazo hori. (23) *Herriko biztanle guztiengandik (24) a) Herriko biztanle guztiek ikusi ikusia izan zen zuten. b) Herriko biztanle guztiek ikusia izan zen. (25) *Lan hori zugatik egina dago ( «zuk (26) Lan hori zuk (zeuk) egin duzu. egin duzu» esateko) (27) a) ?Langile xeheengatik salbatua (28) a) [Onargarria kausa adierazteko: izan da enpresa. «haiek hala merezi zutelako»] b) *Langile xeheengatik salbatu da b) Langile xeheek salbatu dute enpresa («haiek salbatu dute»). enpresa 2. Aditzaren forma. Aditzak berak forma hauek har ditzake: Hobestekoak: -a(k) izan, -rik izan!egon, -ta egon Hobe ez erabiltzea: ??-ta izan Okerra: *-tak izan, *-tak egon 165 Ik. EGLU-11, 474.-478. or. 162
3. Hegoaldeko euskarak askoz joera handiagoa bide du egitura aktiborako. Beraz, pasiboa gaitzetsi gabe, estilo aktiboa bilatzea gomendatzen dugu166• 27 .2. Aztertzeko adibideak (29) *Euskal telebistatik ikustera (30) Euskal Telebistak emango digun emango zaigun filmea. filma. (31) * Euskadi Irratitik entzutera (32) Euskadi lrratiak emango digun emango zaigun bertso saioa. bertso saioa. (33) *Tontokeria horiek alde hatera (34) Tontokeria horiek alde hatera utzirik argi BAZKALDU ETA GER0 17º Txartzat emari behar dira esaera hori eta egitura bereko guztiak inongo dudarik gabe: (1) a. *klaseak eta gero b. *zinea eta gero c. *hitzaldia eta gero d. *bilera luze bat eta gero 170 Atal honetan hitzez hitz jaso dut Euskaltzaindiko Gramatika Batzordearen (1994c: 951-952) txostena. 168
Arrazoia: eta gero ezin ipin daitekeelako partizipio burutuaren ondoan baizik. Alegia: (2) bazkaldu eta gero edo nahiago bada, (3) a. bazkariaren ondoren b. bazkalondoan c. bazkaldu ondoren 31. ? ? HITZALDIA MEDIO > HITZALDIA DELA MED/0 171 Esapide honi adizkia zor zaio, zuzena izango bada. Badira beste esapide batzuk, adizki jokaturik gabeak, aditza eliditua dutenak, hauen antzekoak norbaiti irudi dakizkiokeenak, hala nola, (1) a. joanakjoan b. besteak beste c. Jainkoa lagun d. esanak esan Agi danean (1)-ekoen nolabaiteko antzak bultzatzen du zenbait jende titulukoaren gisakoetan ere adizkia kentzera. Baina baliabide hori ez da erabat zilegi, hizkuntzaren molde jator b~ten kontrakoa baita. Hala hurrengoak berrikeriak dira eta hobe dugu betiko esamoldera itzuli, medio-ren aurrean dela edo direla sartuz. (2) a. ??euskara idatziaren urria medio b. ??alferkeria eta arduragabekeria medio c. ??idatzi zituen euskal hitzak medio Gure literaturan sekula ez da agertzen *hitzaldia medio bezalako egiturarik, baizik beti hitzaldia dela medio bezalakoak. Hala OEH-n berroegi-edo aurki daitezke, Iparraldeko nahiz Hegoaldeko idazleenak: hala nola Elizanburu, Duvoisin, J.B. Etxepare, Txirrita, Mitxelena eta abarrenak. Hona batzuk: (3) a. Eta hori dela medio, nere hoben guziez damu hartzen dut (Dv LEd 78) b. Den baino ere hamar aldiz laburrago iduritu zitzaidan bide hori, nere laguna zela medio (J.B. Elizanburu). c. Horrexegatik nonbait, argirik eza dela medio, ez diot antzematen zer ikuskizun duten oraindik ... (Mitx). 171 Atal honetan hitzez hitz jaso dut Euskaltzaindiko Gramatika Batzordearen (1994c: 952) txostena. Ikus orobat «medio» sarrera Orotariko Euskal Hiztegia-n. 169
Horrela esaten ez badugu, perpausa berren gelditzen da, ez baitugu adierazten zertan egiten dugun konparazioa. Jakina, maila alderatu ordez, egin liteke perpaus bat baieztu eta bestea ukatu: (7) a. Telebistak urdailera zuzendu behar du eta ez burura. b. Ez naiz euskal zinegile, zinegile soila baizik. c. Sentimenduei ez, emozioei egin behar zaie jaramon. Baina, jakina, horrela eginez gero, ez dugu inolako mailakatzerik, baieztapen bat eta ukapen bat baizik. Beste aukera bat, nolanahi ere. 32.2. Nahiago # nahien; gehiago # gehien Ongi ote Etorri direla ohartu da). Alde honetatik, arduratuko direnaz bezalakoak erabiltzeak ez du ezer konpontzen. Horiek zuzenak izan daitezke erlatibo-balioan: (1) Auzi horretaz arduratuko denaz aritu ginen (= «arduratuko den pertsonaz») Ez da hori ordea beherago ditugun adibideen kasua. Hortaz: (2) Etorri direla konturatu naiz (3) Nolako astakeria esan duten konturatu naiz (4) Ez dut ideiarik ere zer egingo dudan karrera arnaitu ondoren (5) a) Unibertsitatera etortzean zer espero nuen eta orain zer iruditzen zaidan, bi puntu horien arteko konparaketa egin behar ornen dut. b) Konparaketa e gin behar ornen dut unibertsitatera etortzean zer espero nuen eta orain zer iruditzen zaidan. e) Aditz batzuek perpaus osagarri jokatua eskatzen dute -irakurri edo idatzi aditzek adibidez-. Beste batzuek perpaus jokatugabea -gustatu, hasi, merezi izan-. Hirugarren multzo batek, azkenik, bi moduetakoak onartzen ditu ( erabaki, agindu .. .). Hau dela eta, estandarrean aztertu beharreko beste puntu bat perpaus jokatugabeen erabilera da. Erabat mendeko perpaus jokatuen alde egiten dugu, baina honelakoetan perpaus jokatugabea behar dugula dirudi: (6) ?Azken urte hauetan eginiko azkenetako aldaketa edo gehiketa kasu honetan Bilboko egoitza berria zabaldu duela da (8) *Haurrei gezurrik esan behar ez zaienaren aldekoa naiz. (7) Azken urte hauetan eginiko azkenetako aldaketa, Bilboko egoitza berria zabaltzea (zabaldu izana) da. (9) Haurrei gezurrik ez esatearen aldekoa naiz. 33.2. Aztertzeko adibideak (10) *Beraien aurpegiaren atalak gero (11) .. . gelditzen direla ... eta zirnurrago eta eroriago gelditzen direlaz ohartzea. 175 Ikus, besteak beste, EGLU V-eko hurrengo orrialdeak: 58-59 («Adierazpen-perpausak ez dira deklinatzen»); 94-95 («Zehargalderak ezin deklina daitezke»). 172
(12) *Garrota zizunaz ohartu nintzen. (13) Gorroto zizula ohartu nintzen. (14) *Zergatik zaude zure aita nik hil (15) Zergatik zaude hain ziur zure aita nuenaz hain ziur nik hil nuela? (16) *Klonazioaren gaia rnodan daga- (17) Orain klonazioaren gaia rnodan elaz orain jabetu naiz. dagoela jabetu naiz (18) ? Azken urte hauetan eginiko az- (19) . .. kasu honetan Bilboko · egoitza kenetako aldaketa edo gehiketa berria zabaltzea ( zabaldu izana) da. kasu honetan Bilboko egoitza berria zabaldu duela da. (20) *Karrera bukatu eta gero zer egin- (21) a) Karrera bukatu eta gero egingo go dudanaz, bai ez daukadala dudanaz, ez dut ideiarik ere. ideiarik ere. b) Karrera bukatu eta gero zer e gingo dudan, ez dut ideiarik ere. e) Ez dut ideiarik ere karrera bukatu eta gero zer egingo dudan. (22) *Unibertsitatera etortzean zer es- (23) a) Unibertsitatera etortzean zer pero nuen eta orain zer iruditzen espero nuen eta orain zer irudizaidanaren arteko konparaketa tzen zaidan, bi puntu horien egin behar ornen dut. arteko konparaketa egin behar ornen dut. b) Konparaketa egin behar ornen dut unibertsitatera etortzean zer espero nuen eta orain zer iruditzen zaidan. (24) *Gauzak honela, auzia Brusselak (25) a) Gauzak honela, auzia Brusselak zer erabakitzen duenaren zain zer erabakiko zain geratzen da. gelditzen da. b) Gauzak honela, auzia Brusselak zer erabakitzen duen zain geratzen da. (26) *Egia esan ez dakit liburua buka- (27) Egia esan ez dakit liburua bukatzeko gai izango naizenik. tzeko gai izango naizen. 34. PERPAUS OSAGARRIAK (II) 176: OSAGARRI IZENLAGUNAK (*ETORRIKO DELAREN BERRIA. .. ; *ETORRIKO DENAREN BERRIA ZABAI.DU DA. .. ) 34.1. Izenen osagarri diren adierazpen-perpausak: Etorri delako berria zabaldu da. Etorriko den esperantza dugu ... Perpaus konpletiboak izen-sintagma baten mendeko ere egin ditzakegu, gaztelerazko «la impresión de que», «la noticia de que» bezalakoen ordainak emateko. Horretarako, ordea, nahitaezkoa da -(e)la eta -en (zehargaldera) atzizkien arteko bereiztea. 176 EGLU-V (Euskaltzaindia, 1999: 145-158) gramatika-liburuan eskaintzen den azalpenaren laburpena dakargu atal honetara. Horretaz gainera, Azkarate ( 1995) eta Alberdi et alii (1997, 2000a, 2000b) erabili ditugu. 173
a) Adierazpen-perpausak izen baten mende jartzeko edo perpaus izenlagun bihurtzeko bi aukera ditugu: a) -eLAKO; b) -eN. (1) a. Zatituta dagoeLAKO seinale b. Zatituta dagoeN seinale b) -en zehargalderetakoarekin ezin da horrelakorik egin (ik., dena den, infra 34.2). Ezinbestekoa da -en forma gordetzea, hurrengo adibidean ikus daitekeen bezala. (2) *Karrera bukatu eta gero zer egingo dudanaz ez dut ideiarik. (3) Ez dut ideiarik karrera bukatu eta gero zer egingo dudan. Dena dela, euskaraz perpaus osagarri izenlagun gehienak adierazpen-perpausak izaten dira. Eta funtsean, izenlagunek izan ohi dituzten atzizkietako bat hartzen dute:-KO (-eLA menderagailuari erantsita) (la), edo -eN (lb). (lb) modukoak uste, susmo, beldur, esperantza eta horrelako izenen mendeko perpausetan agertu ohi dira maiz 177• (4) a. Badira oraindik [Zurra zapata den ustea] baztertu ez dutenak b. [Euskara Ajrikatik datorren hipotesia] defendatu dute batzuek c. [Etsiko duen ustea] badu berak ere. (la) gisakoetan («-eLAKO + izena») izen gobernatzaileak balio semantiko desberdinak izan ditzake, hala nola, esate baterako, komunikaziozkoa (berria, zurrumurrua, hitza, kontua .. . ), iritzizkoa (ustea, susmoa, esperantza, aitzakia .. . ), balizkoa (hipotesia, iritzia .. . ), edo arretazkoa (kezka .. . ). Perpaus osagarriak, kasu hauetan, delako berriaren, ustearen, iritziaren edo kezkaren edukia zein den ematen du aditzera. Hona hemen, beste adibide batzuk: (5) a. [Printzesa hil delako berria] iritsi zaigu. b. [Euskara Ajrikatik datorren hipotesia] agertu dute batzuek. c. [Koldo eta Maite banatu direlako zurrumurrua] zabaldu da. d. [Gauzak txukun egingo zenituelako hitza] ez duzu bete. e. Zer dakizu [Europa osoan euroa sartu nahi dutelako kontu horretaz]? f. Hori [sendatzen ari delako seinalea] da. g. [Nahimen hutsez zernahi erdiets dezakegulako ustea] hezur-muinetaraino sartua dugu. (Mitx. MIH, 393). h. Neri ere orretxek ematen dit [barkatuko didazulako uste osoa] (Argi Done Laburra, 36). 1. [Jaungoikoak barkatuko didalako uste eta esperantzan] nago (G. Arrue, Mayetceco illa, 199). 177 Egiturari dagokionez, ondo bereizi behar dira perpaus osagarria eta erlatiboa: «Gogoan izan bebar da, noski, menderagailu bera (-eN) izan arren perpaus osagarri hauek eta erlatiboek egitura desberdina dutela. Erlatiboetan, izen ardatzaren erreferentzia bera duen izena izaten da isilpean: [[zurekin.f; etorri den] gizona; maisua da]. Osagarrietan ez dago horrelakorik: izen gobernatzailea perpaus nagusian baizik ez dago. Goiko (4b) adibideko osagarria, esate baterako, euskara Afrikatik dator(ren) da eta perpaus horren harnean ez dago lekurik, ezta isilpean ere, hipotesia izenarentzat». EGLU-V (146-147. orr.). 174
j. [Gauez zurekin biltzen naizelako susmoa] artu dute etxean (Y. Etxaide, Joanak-joan, 15). k. [ldeia ona zelako froga hoberena] hau: nehork ez duela ukatzen gehiago batasun handi haren beharra.» Perpaus osagarri izenlagunetan bi menderagailuen artean -eLAKO da erabiliena literatura-tradizioan, beste atzizkiaren (-eN) erabilera Hegoaldeko euskalkietara mugatzen baita 178. Bestalde, euskararen orain arteko tradizio idatzian osagarri izenlagunak (-eLA- KO/-eN + izena) bezainbeste edo are maizago erabili izan dira beheko perpaus osagarrien modukoak 179: (6) a. Seinale (da) zatituta dagoela b. Elea zebilen eskuindarrek irabaziko zutela oraingo honetan c. /rudipena daukat okerren bat egin duzula d. Badut esperantza aurtengo uda iazkoa baino hobea izango dela e. Susmoa dut hemen zerbait arraro gertatzen ari dela (6)-an ageri den egitura berezia da: horrelakoetan, predikatu-egitura konplexu bat -batzuetan, izen baten gainean eraikiaizaten da perpaus osagarriaren elementu gobernatzailea (seinale izan, elea ibili, irudipena eduki, etab.). Eta -eLA izaten da perpaus osagarriaren menderagailua adierazpen-perpausetan. Horra hemen, horrelako predikatu konplexu batzuk: berria zabaldu, notizia etorri, elea ibili, agindu eman, esperantza izan, susmoa izan, jakitun egon, jakina izan, uste izan, ziur izan, beldur izan, gogoan izan, etsita egon .. . 180 Zentzu estuan, (6)ko perpausen tankerakoak ez dira perpaus izenlagunak, baina bai osagarriak. Erruz erabili izan dira literatura-tradizioan, eta gainera batzuetan perpaus osagarri izenlagunen ordez erabil daitezke; alderatu, bestela, hurrengo perpausak: (7) Etorri delako berria zabaldu da (perpaus osagarri izenlaguna: gobernatzaile = berria) (8) Berria zabaldu da etorri dela (perpaus osagarria: gobernatzaile = berria zabaldu) Hizkuntza teknikoan, sarritan (7) modukoetara jo ohi da, (8) gisakoak baztertuta, beharbada erdal egitura hitzez hitz itzuli nahi izaten dugulako edo agian (7)-ko egitura maila jasoari hobeto doakiola uste dugulako. Dena den, euskal tradizioaren eta euskal sintaxiaren ikuspegitik, ez daukagu zertan muzinik egin (8) gisakoei; are gehiago, seguru asko, (8)-ko egiturari etekin handiagoa ateratzea mereziko luke, testu ulerterrazago eta arinagoak lortzeko. 178 Eta, itxura batean, izen jakin batzuekin (uste, susmo, beldur, esperantza .. . ) erabiltzen dabatik bat. 179 Hizkuntza mintzatua ispilatzen duen Garateren (1988:271) honako adibide honetan ikus daitekeen bezala: ordainduko zutelaren segurantzak izateko -> ordainduko zutela seguro egoteko (Goizueta eta Azpeitiako baserrietanjasotako esaldiak). Ikus orobat «itxaropen» sarrera (171.or.). 18º Ik. EGLU-V (145.or.) 175
Batzuetan hiru egitura hauen artean egin beharko da hautua, hirurek baitute antzeko balioa (nahiz eta egitura aldetik desberdinak izan): (9) 'Zatituta dagoen seinale(a) (da). (10) 'Zatituta dagoelako seinale(a) (da). (11) Seinale(a) (da) zatituta dagoela. Baztertzekoak dira literatura-tradizioan oinarri sendorik ez duten zenbait erabilera trakets, oraintsu -xx. mendean batik batzabaldu eta behar baino gehiagotan erabiltzen direnak 181. Horrela, esandako -eLAKO eta -eN atzizki zuzenen lekuan, *-eLAREN, *-eLAZKO, *-eNAREN edo are *-eNEKO okerrak erabiltzen dituzte 182• (12) *Datorren urtean ezkonduko zareLAREN berria hedatu da. (13) *Hori harritu deLAREN seinale da. (14) *Haurrajaio zeLAZKO berria ekarri zigun. (15) *Lekuk,o denek ezetz esan zuten, edonon hil egingo zituzteNAREN beldur zirelako. (16) *Gauzak hobetzen ari direNAREN seinale da hori. ( 17) * Kontratua sinatuko duteNAREN hitza eman diote elkarri. (18) * Jesus etorri zeNEKO berria zabaldu zen. (19) *Erraz irabaziko zuteNEKO ustea zabaldu zen. 34.2. Izenen osagarri diren zehargalderak: ?Gaindituko ote duen galderari erantzun nahirik dabil ... Euskaraz, esan dugun bezala, perpaus osagarri izenlagun gehienak adierazpenekoak izaten dira. Zehargalderekin, ostera, nekez gertatzen dira halako egiturak. Konparatu hurrengo perpausak: (20) a. [Autoa zenbat ordaindu genuen] galdetu digu. b. [Autoa zenbat ordaindu genuen galdera] ez zitzaidan oso egokia iruditu. (20b) bezalako egitura badaezpadakoen ordez, nahiago izaten dugu bestelako zenbait itzulingurutara jotzea, zehargalderak aditzaren esparrutik atera gabe 183. Adibidez: (21) a. Autoa zenbat ordaindu genuen galdetzea ez zitzaidan oso egokia iruditu. b. Autoa zenbat ordaindu genuen galdetu zigun eta galdera hori ez zitzaidan oso egokia iruditu. Nolanahi ere, badira euskaldunak zehargalderak izenaren osagarritzat emateko arazorik ez dutenak. Hots, hiztun batzuek onartu egiten dituzte galdera, duda, zalantza, kezka, auzia eta horrelako izenen osagarri diren zehargalderak: 181 Ik. Alberdi, García eta Ugarteburu (] 997). 182 Ik. EGLU-V (151-152. orr.). 1s3 Ik. EGLU-V (153-154. orr.). 176
egon, beldurrak egon, beldurrez egon, beldur izan, etab.) rnendean baizik. Hurrengo kasuetan, adibidez: (25) Gaixoak sendo diten esperantzan gaude (M. Etchamendy, Etchamendy bertsularia, 216) (26) Bakandereak txarrik egin dagixun bildur ete zara, ba (Otxolua, Bertolda eta Bertoldin, 32) Zenbaitetan, zalantza sor daiteke izenak berak zuzenean ote dararnan osagarria (27b) ala hura predikatu-egitura baten zati den (27a). Ondoko adibidea, esaterako, bi eratara uler daiteke: (27) Hortakotz igorri dautzut jin zaitean galdea (P. Larzabal, Senperen gertatua, 116) a. Galdea igorri dizut Uin zaiten] b. lgorri dizut [Uin zaitean) galdea] Edozein rnoduz, (27) gisako adibide bakanen ordez, ohikoagoa da -TZEKO atzizkia erabiltzea: jiteko galdea esatea, alegia. Zalantzak zalantza eta bitasunak bitasun, ez d.irudi erabat ezinak eta baztertzekoak direnik izenlagun subjuntiboak, bitxiak eta ezohikoak diren arren. Ikus, esate baterako, hurrengo perpausa, zein ez baita erraz -TZEKO atzizkiaren bitartez ernaten: (28) Orok maita zaitzaten desirak galduko zaitu. Zenbaitetan, azkenik, izenlagunek erarnan ohi duten -KO atzizkia eta guzti ernaten da subjuntiboko perpaus osagarria: (29) Haren dizipuluak obitik gorputza ostu, ta eraman zezaelako bildurrez, ifini zituen obia zaitzeko guardak (J.A. Ubillos, Cristau doctriñ berri-ecarlea, 94). 34.4. Aztertzeko adibideak 178 (30) *Zenbait boto-emailek atzera egingo duenaren beldurrez (32) *Ez dago ezer misteriotsurik gertatzen denaren arrastorik. (34) *Zabal ezazu hemendik eraman dituztenaren albistea. (36) *Honela inolako dudarik gabe eta egoera aldatuko zenaren esperantzarekin ikasketak euskaraz hasi nituen. (31) a) ... atzera egingo duen beldurrez b) atzera egingo duelako beldurrez (33) a) Ez dago ezer misteriotsurik gertatzen delako arrastorik. b) ?Ez SINDIKATU BAT SORTZEKO BALDINTZA BAKARRA212 Arazoa funtsean honetan datza. Alboko erdaretan - hizkuntzaren rnaila jasoan, eta adrninistrazio eta zuzenbideko hizkeran batik batjoera handia dago norninalizaziora jotzeko (hau da, aditzetatik eratorritako izenak erabiltzeko: reaparición, exposición, expansión, asimilación, apertura, cierre, logro, análisis ... ). Are gehiago, joera izaten da halako izenak ( «izen-egitura norninalizatua») elkarren segidan rnetatzea, izen-sintagrna luze-luzeak osatuz (beheko (1) adibidea). Berezko 212 Atal honetan Azkarate (1995) eta Garzia (1997:489-517) izan ditugu bide-erakusle eta gidari. Ikus, orobat, Egunkaria (1995:36-37) eta HAEE (1994: 51-52). 223
euskal testuetan, ostera, askozaz ere gutxiagotan gertatzen da halako izen-metaketarik -(2) adibidea nahiko artifiziala da-, izen-egituraren ordez aditz-egitura edo perpaus-egitura baliatzeko joera nabaria dagoelako (3, 4). (1) Subvenciones para la creación de textos para el aprendizaje de la lectura y la escritura en euskara (2) .Euskarazko irakurketaren eta idazketaren ikaskuntzarako testuen sorkuntzarako diru-laguntzak ,(3) Euskaraz irakurtzen eta idazten ikasteko testuen sorkuntzarako diru-laguntzak (4) Euskaraz irakurtzen eta idazten ikasteko testuak sortzeko diru-laguntzak Nolanahi ere den, bi egiturak (izen-egitura zein perpaus-egitura) guztiz gramatikal eta zuzenak dira. Beraz, arazoa ez da gramatikaltasunaren mailan planteatzen, estiloarenean baizik. Kontua, ordea, hauxe da: izen-egitura behar dugu, perpaus jokatugabeena nahikoa jasoa ez delako, ala perpaus jokatugabeen bidea da bultzatu beharrekoa? Jakina, kontua ez da beti egitura-modu bat, eta hori bakarrik, erabiltzea. Biek izan dezakete beren lekua, izen-egiturek eta perpaus-egiturek. Baina be,netan sinesten al dugu batzuen eta besteen arteko aldea maila «jasoaren» eta «apalagoaren>~, «arruntagoaren» artekoa dela? Ala erdaren morrontzak garamatza atal honetako (2) adibidea bezalakoak erabiltzera? Euskal tradizioaren ikuspegitik begiratura, ez dago dudarik izen-metaketak ,asko zailtzen edo iluntzen duela esaldiaren ulergarritasuna, estilo abstraktuagoa eta pisuagoa sortuz. Baina arazo hori ez da euskararena bakarrik. Rain zuzen ere, hizkuntza argiaren aldeko mugimendu guztiek azpimarratu dute (gehiegizko) nominalizazioak dakarren zailtasuna 213 : aukeran, ulergarritasunaren izenean, hobe da zeinahi hizkuntzatan perpaus-egitura izen-egitura nominalizatua baino. Eta izen-egitura erabat ezin ordezka daitekeenean, partez behintzat sintagma pixka :bat arintzea gomendatu ohi da: hau da, erdibidea bila daiteke, goragoko (3) modukoen bidetik. Kontuan hartu .behar da, bestalde, izen-egitura nominalizatua edozein hizkuntzatan egitura eratorria dela: lehenik, perpausa dugu, aditzaren inguruan eraikia, eta fozkuntza-eragiketa baten ondorioz -alegia, nominalizazioaren ondoriozbakarrik eratortzen da hartatik izen-egitura, askoz ere trinkoago eta abstraktuagoa den egitura. Hain zuzen ere, perpaus bat ordezkatzen duen izen-sintagma horri deituko diogu hemen «nominalizazioa» edo «izen-egitura nominalizatua». Gainera, beheko (5)-eko sekuentzietan ikus daitekeenez, inguruko erdaretako izen-egitura erraz hedatzen da ,(eskuinaldera nagusiki, baina baita ezkerraldera ere behar izanez_gero), perpaus-mailako osagaiak bere baitan egokituz edo barneratuz: osagarri zuzena (5a), adjuntuak (5b, 5c), subjektua (5d) ... erraz sartzen dira izen-egituran. Bistan dagoenez, euskaraz (5b )-ko egituraraino erraz irits gaitezke, baina hortik gora nekez jo dezakegu, eta (5d) moduko izen-sintagmak - sakoneko perpaus baten itxuraldaketa bihurriez sortuak(zorionez) ezinezkoak dira euskaraz. 213 Ikusi, erakusgarrimodura, hurrengoak: Cassany (1993: 111-112); MAP (1991: 140-141); Eagleson (1990: 63). 224
erator-atzizkien sistema ez dago inguruko hizkuntzetan bezain garatuta, eta, horregatik, maiz euskal hiztegian hutsuneak eta zalantzak (-kuntza/-keta/-tze .. . , ik. 46.2 azpiatala) izaten ditugu erdal pieza lexiko nominalizatuen ordain beteak bilatzerakoan 217 . Ondorioz, goiko (5e) moduko nominalizazioak taxuz euskaratzeko, lehenik «desmontatu» egin beharko ditugu, oinarrizko perpausak agerrarazteraino 218 . Halakoetan, Itzulpenaren Teoriak esplizituki aholkatzen duenez, itzulgaiaren hizkuntzaren beraren barman parafrasi-itzulika jardun beharko dugu, itzulpenaren xede-hizkuntzan formulatzen hasi aurretik219. Aztertzeko adibideak: IZEN-EGITURA PERPAUS-EGITURA (8) Langileentzako jakinarazpena ez- (9) Langileei jakinerazten zaie eztatabaiden eta kontsulten epearen baidak eta kontsultak egiteko gairekiduraz (Comunicación a los raia irekitzen dela. trabajadores de la apertura del período de discusión y consultas). (10) Estatu-mailako eskola-sistematik (11) Estatu-mailako eskola-sistematik at egongo diren eskola-erakundeat egongo diren eskola-erakundeen sorkuntzara joko da. ak sortzera joko da. (12) Gauza guzti hauek beharrezkoak (13) Gauza guzti hauek beharrezkoak ikusten ditu Jacsonek haur osasunikusten ditu Jacsonek haur osasuntsu baten sorkuntzarako edo jaiotsu bat sortzeko edo jaiotzeko. kuntzarako. (14) Azkenaldian ainkasta berezia lor- (15) Azkenaldian arrakasta berezia lortu dutenak gertaera misteriotsu tu dutenak gertaera misteriotsu edo gatazkatsuen argiketara bideedo gatazkatsuak argitzeko helburatuak daudenak mendiko, mendietan + -ko > mendietako, zenbait menditan + -ko > zenbait menditako .. . ). Hala ere, bizkaierazko idazleen artean eta ekialdeko zenbait euskalkitan badira esaera batzuk, izenlagunean inesiboa atxiki dutenak 222 : (1) a. egin bearko dituala egunean eguneango baraurrak ... (Mg CC 147) b. ( ... ) emongo deuskuzula barriro bere gure eguneango ogia ta yanaria (Añ EL2 247). c. Eguneango zereginen bigarren zatia da, oera baiño len egitea konzienziako billakuntza (Añ Loras 129) d. egunean eguneango premiei aurre emateko («eguneroko ... ») [EH, «premia»] e. ( ... ) Herriaren antzeko astekari bat, egunean eguneango berriak euskara argi eta garbian dakartzana ... (MEIG 1 119). f. astean-asteango diruek poztute ... (Akes/piñ 22) g. illean-illeango lanak (Mokoroa 50669). h. egunean eguneango gure ogia («eguneroko ogia») i. berban berbango guzurtegi hori (IB le 11 175) j. egunean eguneango egitekoak (A Morfi 345) k. astean asteango ... (A Morfi 345) l. urtean urteango ... (A Morfi 345) Bestalde, gaztelaniazko beheko egituren modukoak emateko bi eratako okerbideak hartu edadeko pertsona b. itxura oneko gizona > itxurako gizona Hori dela eta, Zabalak -(10)-eko oharraren ildotikbi atzizkien arteko balio edo adierazko desberdintasuna nabarmentzen du: -dun atzizkiak «edutea» edo «jabegoa» adierazten du, eta haren bidez sorturiko hitzak «X duena» parafrasia onartu behar du; -ko atzizkiak, ostera, adiera zabalagoa du ( «nolakotasuna») eta horregatik izenlagun deskribatzaile edo kalifikatzaileak sortzen ditu. Hau da, edadeko pertsona edo itxurako gizana ez da «edozein edade» edo «edozein itxura» duen pertsona, «edade handia» eta «itxura ona» duena baizik. 53.2. «Izen-multzoa» oinarri: [izena + izenondoa] + -kol-dun ALTUBEREN (1929) AZALPENA: Altuberen arabera (1929), -dun atzizkia jabeari nahitaezko ez zaizkion objektuak kalifikatzen dituzten izenondoei eransten ornen zaie (12a); beraz, ez ornen da egokia gorputz-atalei dagozkien izenondoei eranstea, horiek ezin kenduzkoak baitirá (12b). Beste atzizkia (-ko), ordea, norbaitek zera abstraktua edo ez-gauzazkoa duela adierazteko erabiltzen ornen da (12c), edota objektu rnateriala izan arren, zentzu figuratua edo ez-gauzazkoa hartzen duenean (12d); ez ornen da egokia pertsonaren atal edo zati handi sarnarra adierazteko (12e). (12) a. bizar gorridun, giltza berridun, betaurreko beltzdun ... b. ??beso luzedun, ??hanka biribildun ... c. osasun ederreko mutila d. bihotz biguneko andrea e. ??gorputz astuneko gizona EUSKALTZAINDIAREN (1987) AZALPENA: Euskaltzaindiak (1987: 52-55), berriz, ez du onartzen Altuberen bereizkuntza (-dun = aldi bateko objektuak / -ko = pertsonak bere-bereak dituenak eta rnateriarik gabeko izaera dutenak). EGLU-I ( eranskina)-ren arabera, oro har, izen-rnultzoak -ko atzizkia hartzen du, izenak abstraktuak nahiz konkretuak direlarik (13a). Horrela, oinarri honekin nekez erabiltzen ornen da izenondo elkartua - Bahuvrlhi elkarteak(13b), ezta -dun atzizkia ere; hala ere, (13c)-koen rnoduko kontradibide batzuk badirela aipatzen da. (13) a. gorputz handikoa 259, jite txarreko jendea, hots handiko festa, neurri gaitzekoa, gatz gutxiko emakumea ... b. *emakume gorputz handi, *jende jite txar, *festa hots handi c. teilatu gorridun etxea, leiho gorridun txabola [ «kontradibideak «] 259 Konpara bedi Altubek (12e) modukoez dioenarekin. 255
Bestalde, izen-multzoko izenak gorputz-atala edo jantzia adierazten badu (edo jatorrizko esanahia gordetzen badu), -ko atzizkiaz balia gaitezke izenlagun kalifikatzailea sortzeko (14a). Nolanahi ere, onartzen da -dun (14b) edo izenondo elkartua (14c) ere baditugula aukeran, baina ondoren honako iruzkin hau gehituaz «halere, euskalki gehienetan -ko erabiltzen da, -dun atzizki horren ordez» (53. or.). (14) a. sudur handiko gizona, beso luzeko pilotaría, buru handiko gizona, alkondara zuriko mutila26º ... b. neska begi urdinduna, bizar gorridun anaia/anaia bizar gorriduna ... c. gizon sudur handia, pilotari beso luzea ... Aldiz, gorputz-atala adierazten duen izena, zentzu ez-gauzazkoan edo aldatuan erabiltzen bada, edota ohiturazko tasunak adierazten dituzten argi, eder, bizkor, on, txm:, gaizto, gaitz eta antzeko izenondoren bat badarama, -ko erator-atzizkia -Altubek ontzat ematen zuen egitura bakarraerabiltzen da gehien (15a), nahiz eta Bahuvrí:hi elkarteaz ere balia gaitezkeen (15b). (15) a. bihotz gaiztoko gizona, bihotz oneko emakumea ... b. gizon mihi gaiztoa, jende mihi zorrotza, (mutil) moko fina ... Beraz, alde batetik, hasierako baieztapena (-ka atzizkiaren nagusitasunari buruzkoa) nahikoa leunduta geratzen da (13c)ko salbuespenekin eta (14b, 14c)ko adibideekin. Bestetik, argi ikusten da Altuberen teoría -(12b) eta (12e) modukoak gaitzesten dituenaeuskalki guztiak kontuan hartuz estuegia dela. AZKARATE ETA ALTUNAREN (1992) OHARRAK: Hizkuntzalari hauen ustez, izen-multzoko izena abstraktua denean -ko hartzeko joera gailentzen da (16a), baina ez dute garbi ikusten izen-multzoko izena konkretua denean joera nagusia -ko denik (16b). Bestalde, Bahuvrí:hi elkarteak ere aurki ditzakegu, oinarrian izen konkretua nahiz abstraktua delarik (16c). Hala ere, bistan denez, azken baliabide honek muga argiak ditu, ez baitugu beti eskura (16d). (16) a. itxura gaiztoko fabrika, iraupen laburreko mintzoa, jenio txarreko neska, zori oneko amesgileak ... . b. eguraldi sargoritsu edo eguzki berodunak, etxe margo zuriduna, senargai piper zahar mindun, oinetako zoru sendoduna, eguraldi oskarbi eta kolore biziduna, seme-alaba azidun gurasoak ... c. gizon bizi-labur, leize aho meharra, hizkuntza grauzkio-motza, etxe aitzin xuri bat, pipa kirten motz bat, (gizon) adimen labmTak ... d. ???fabrika itxura-gaizto, ???mintzo iraupen-laburra, ???neskajenio-txarra 26° Forma honen ordez, -a(re)kiko eta -a(re)kilako atzizk:i konposatuak ere ibiltzen inguruabarlzirkunstantzia hau). ( 17) a. ? ASLOk berebat mugatu du sindikazio-eskubidea, bere kontura lan egiten duten langileena, langabeena eta jubilatuena; ?hauek > horiek guztiak badaitezke lehendik dauden sindikatuetan afiliatu, baina ez sindikatu be1Tirik sortu ... b. Demandatzaileak, abokatu batek lagunduta edo prokuradore edo elkargoko gizarte gradudun batek ordezkatuta, agertu nahi izanez gero judiziora, hala age1Taraziko du demandan. Demandatuak ere idatziz jakinaraziko dio ?hau > inguruabar hau [«abokatu edo graduatu batek ordezkatuta agertzeko nahia»] epaitegiari edo auzitegiari ... Edozein kasutan, argi utzi behar da aurrekari baten ordezte semantikoa - anafora bidez, oraingoan - ez dela ezinbestekoa. Bestela esan, ordeztearen ondorioa erlazio anaforiko iluna bada, beste baliabide bat bilatu beharko dugu. Horrela, aurrekaria nahikoa urmn geratzen zaigunean errepikapenerajoko dugu (18). Erdal eskolaren irakatsia bestelakoa bada ere, ez dut uste euskaraz errepikapena gaztelaniaz bezain gaizki ikusia egon behar denik, are gutxiago ondorioa gaizki-ulertua bada. Dena dela, horrek ez du esan nahi alferkeriazko errepikapen astunean erori behar denik: ez dago dudarik ( 19b) hobetsiko genukeela errepikapenez jositako ( 19a) erabili baino lehen286• (18) Gehigarrien erabilera gure mendeko gauza bezala kontsideratzen da eta teknologia berriekin erlazionatzen. Hala ere produktu hauen historia giza historiaren hasiera-hasierako denboretaraino iristen da, eta honen azpian zera dago: betidanik gizakiak bere biziraupenerako elikagaien kontserbazioari aurre egin behar izan diola. Horrela, gatza erabiltzen zen gazikietan, kea arrain eta haragiak ketzeko, eta legami eta hartzigarriak ogia, garagardoa, ardoa, gaztak, eta abar egiteko. Gehigarri hauek ez elikagaiak mantentzeko asmoz, baizik eta kontsumitzailea engainatzeko erabiltzea ez da hain gaurkoa, zeren eta ... (19) a. Lehendabizikoa medikuaren errezetarekin bakarrik lor daitekeen botika da. Bigarrena errezeta berezia behar duen botika da. Hirugarrena iraungitze-data berezia duen botika da. Azkena hozkailuan gorde behar den botika da. b. Lehendabíziko botika medikuaren errezetarekin bakarrik lor daitekeen arren, bigarrenak errezeta berezia behar du. Hirugarrenak, berriz, iraungitze-data berezia du eta, bukatzeko, azkena hozkailuan gorde behar da. Bestalde, hain!hainbeste formekin gertatu den era berean (hirugarren graduko formaren aldeko neutralizazioa-edo), badirudi erakusleetatik eratorritako testu-antolatzaile batzuekin ere halako neutralizazio edo murrizketa gauzatu dela graduetan. Ikus ditzagun gradu-murrizketajasan duten forma horietako batzuk 287 • 285 Zabala (1996: 37). 286 Makazaga (1996: 106). 287 Azalpen honetarako Garzia ( 1997: 431 eta hurr.) hartu dut oinarri. 277
hirugarren gradua nagusi den bitartean, bestean bigarrena da markatugabea; eta orobat gertatzen da (25c) eta (25d) adibideetan 288. (25) a. Hala (horrela) esan zidan b. Hori (?hura) esan zidan c. Horregatik (hargatik), isilik geratu zen d. Hala (?horrela), isilik geratu zen 58.4. Kohesio-mekanismoak: mugatzailea eta erakusleak Elementu bat lehen aldiz aipatzen denean, bat!batzuk eta antzeko determinatzaile zehaztugabeak (zenbait .. . ) erabili beharko ditugu. Baina behin aipatuz gero, hurrengoetan mugatzailea (-a) edo erakusleak erabiliko ditugu (26). (26) a. Ulertu beharko da zerbitzu bat ematen duenaren eta jasotzen duenaren artean lan-kontratua dagoela; horretarako, zerbitzua eman duenak beste baten kontura eta antolaketa eta zuzendaritzapean eman behar du eta zerbitzua jaso duenak ordainsaria eman behar dio zerbitzuaren emaileari. b. Kontratuaren ezbaliozko zatian ezarrita egon daitezke zenbait kontraprestazio; kontrqprestazio horiek langileari baldintza edo ordainsari bereziak eslei diezazkieke ... Hala ere, mugatzaileek eta erakusleek ez dute berdin jokatzen: erakusleek barne-kontrastea ezartzen dute sail bateko elementuen artean (27a); mugatzaileek sailen arteko kontrastea ere ezar dezakete (27b): (27a) adibidean «eskari guztien» artean eskari jakin bat aipatzen da; (27b) adibidean «langileak» eta «kapitalistak» sailen arteko kontrastea lortzen da. (27) a. Aurreko artikuluko kasuan, demandak mugabarru bereko Gizarteko epaitegi bitan edo gehiagotan egonez gero ebazkizun, orduan ere erabaki ahal izango da guztien metaketa, epailearen arioz edo alderdi baten eskariz. Eskari hau, Erregistroan lehenago sartu den demanda bururatzen ari den epaileari egin beharko zaio. b. Langile batzuen eta kapitalista batzuen arteko lankidetzaren emaitza da enpresa hau. Langileek beren lan-indarra eta kualifikazioa jarri zuten eta kapitalistek dirua. Erlazio kataforikoetan batzuetan erakuslea ematen da lehendabizi eta izen-sintagma mugatzaileduna ondoren: (28) Orobat, langileak eskubide hau edukiko du: benetan burutzen dituen funtzioei dagokien ordainketa jasotzeko eskubidea, salbu eta beheragoko funtzioak betetzea agintzen bazaio. Aurrekaria plurala denean, plural hurbilaz balia gaitezke: (29) Heziketa teorikoari dagokionez, enpresek eginbehar batzuk bete behar dituzte; eginbeharrok bete ezean langileari abonatu beharko diote honako kalteordain hau ... 2ss Garzia (1997: 432). 279
tu barneko deixian, alegia eta ez deixi arruntean - erabiltzen direnean; alegia, ez da oso egokia hemen balio anaforikoarekin erabiltzea, (35) gisakoetan han baita forma markatugabea 289• (35) Hamazazpi urterekin Seminariora¡ sartu zen. ?Remen¡(> han) bost urte pasatu, eta ... 58.6. Kohesio-mekanismoak: errepikapena Goraxeago ikusi dugu «IS mugagabea ... IS mugatua» erako errepikapena sarritan gertatzen dela. Sintagmen errepikapenak testuan hauen artean dagoen distantziarekin du erlazioa: zenbat eta gertuago egon erreferentzia bereko bi sintagmak, orduan eta nekezago egingo dugu errepikapena eta alderantziz. Perpausaren mailan elementu anaforikoak erabiliko ditugu. Erreferentzia bereko elementuak jarraian doazen perpausetan badaude aukera biak ditugu: anafora eta errepikapena. Bi elementuak urrutiago baldin badaude, normalean sintagmaren errepikapenera joko dugu290• Zenbaitetan errepikapen hutsa egin beharrean, errepikapen inplizituak egiten dira (36a) edota erdi errepikapen direnak (36b): (36) a. Merkatuan dauden botiken %20 onar daitezke inolako beldurrik gabe; beste %25 onartezinak dira. Multzo ikaragarri horretatik %30ek bakarrik dute balioa orokorki, gainerantzekoa erdibidekoa edo eskasa da. b. Kooperatiben munduan beti estimatu izan da langilearen parte-hartzea; estimazio horren arrazoia honetan bilatu behar da ... Edozein modutan, erreferentzia bereko elementuen arteko lotura iluna baldin bada, hobe dugu errepikapenera jo edo erreferentea agerian utzi. Ez dugu ahaztu behar hizkuntza teknikoak funtzionala izan behar duela; hortaz, iluntasuna ezin dugu justifikatu estiloaren edota ekonomiaren izenean. Aurreko azpiataleko (33b) eta (34b) testuak, adibidez, honela eman ditzakegu argiago: (37) ( ... ) Langileak bere zerbitzuak lurralde-mugabarru ezberdinetako tokietan eginez gero, hurrengo epaitegi hauetako bat aukeratu ahal izango du: egoitza duen tokikoa; kontratukoa, demandatua lantokian !kontratua duen tokian dagoela zitatu ahal badute; edo demandatuaren egoitzakoa. (38) Horretarako, lehendabiziko enpresaburu horiek Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari idatziz eskatu beharko diote ziurtagiria, Diruzaintzan zorpekorik ez dagoela egiaztatzen duena ... Gogoratu, era berean, izenordain gisa erabiltzen ditugun erakusleei buruz esandakoa: izena isilduta utzi baino lehen, segurtatu beharra dugu irakurlea gai izango dela testutik erreferentea erraz berreskuratzeko. 289 Garzia (1997: 434). 290 Makazaga (1996: 65-68). 281
58.7. Kohesio-mekanismoak: sinonimoak Sinonimia, hitzak errepikatu gabe lehen aipatuari erreferentzia egiteko erabil daitekeen beste baliabide bat da. Hurrengo terminoen artean, adibidez, baliokidetza dago eta batzuetan bikoteaz balia gaitezke, lehenengo bata eta gero bestea erabiliz: (39) a. iraizpen a:: kaleratze b. erosahalmen a:: erosteko ahalmen c. errenta a:: diru-sarrera d. ekoizpen-bideak a:: produkzio-bideak e. bozketa a:: botazio e. aparteko orduak a:: ordu estrak ... Beste batzuetan, sinonimia ez da erabatekoa, gutxi gorabeherak:oa baizik. Beheko (40)-ko testuan, adibidez, zerbitzu erabiltzen da lan hitzaren sinonirno gisa; eta (41)-ko lehen esaldian ageri den «lan-kontratua etetea», «neurria» da hurrengo esaldian. (40) Gehieneko iraupena ahitu ondoren edo kontratuari dagokion lana burutu ondoren, gerta daiteke langileak zerbitzuak ematen segitzea; ... (41) Lan-kontratua enpresaburuaren ekimenaz eten ahal izango da arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolamenduzkoak edo ekoizpenezkoak direla-kausa eta, beti ere lege honen 51. atalean eta lege honen garapen-arauetan ezarritako prozedurari jarraituz ( ... ). Neurri hori hartzeko baimena bidezkoa izango da, ... 58.8. Kohesio-mekanismoak: hiperonimoa/hiponimoa Batzuetan, hitza ez errepikatzearren, hitz horri dagokion hitz generikoagoa (hiperonimoa) erabiltzen dugu: ordezkari sindikal, esaterako, sindikatuko ordezkari terrninoaren hiperonimoa dugu, azken hau lehenengoaren posibilitateetako edo azpisailetak:o bat baita; testuinguru jakin batean bata bestearen ordez ager daiteke (sindikatuko ordezkariak .. . ; ordezkari sindikalak .. . ). Beste batzuetan, alderantziz gertatzen da: maila orokorrean ari gara eta esandakoa erakusteko-edo adibide konkretuagoetara (hiponimoetara) jotzen dugu (Ordezkari sindikalak ... Sindikatuko ordezkarien kasuan, adibidez, ... ). 58.9. Kohesio-mekanismoak: perifrasia Beste baliabide bat lehen aipatuari erreferentzia egiteko lehengo hitza errepikatu gabe perifrasia dugu. Beheko testuan, adibidez, ordezkariak ( sindikalak) aipatu dira lehendabizi, eta hurrengo perpausean «ordezkari» horiek nortzuk diren esplikatzen duen perifrasia (azalpena) erabili da. 282 (42) ASLOk, efektu hauetarako, indikadore bakarra izan du kontuan: sindikatu bakoitzaren hauteskunde-oihartzuna, hau da, hauteskunde sindikaletan lortutako ordezkarien kopurua. Pertsonalaren delegatuak, enpresa-batzordeko kideak edo Administrazio publikoetako organoei dagozkien kideak batuta %15 lortuz gero, ordezkaritza nagusiko erakunde sindikalaz mintzatuko gara.
(43) Autoa bertan behera utzia zegoen. Traste zaharra egoera onean zegoen oraindik. Dena den, kontuz jokatu beharra dago perifrasia aukeratzean; izan ere, batzuetan perifrasiak argitu beharrean, ilundu egiten du erreferentzia-sarea. Kazetaritzan, esaterako, sarritan aukeratzen da perifrasi-bidea eta batzuetan argitasunaren kalterako. Beheko testua (44) dugu joera oker horren lekuko: Mayor Oreja:::: PPko burukidea:::: politikari eskuindarra:::: Donostiako alkategaia sekuentzia ez da batere egokia, irakurleak zertan jakinik ez duen informazio gehigarri berezia eskatzen duelak:0291• OKER (44) EAJk Irlandako eredua proposatu izana gogor kritikatu du Jaime Mayor Orejak. «Ez dakit zertara datorren konparazio hori», esan zuen PPko burukideak Bilbon egindako ekitaldi batean. «Ralako jarrerek lor dezaketen gauza bakarra gizartearen desmobilizazioa da», gehitu zuen politikari eskuindarrak. Rain zuzen ere, Donostiako alkategaiaren iritziz, «bakea lortzeko bide bakarra Nik ez ditut!dut zuk adina buruhauste izan Zenbatasunezko konparatiboa txertatua aurkitzen den izen-sintagmak mugagabea izan behar du, honako adibide hauek argiro erakusten duten bezala: (11) a. Ez diñue gitxiago San Agustin, San Basilio ta kontau ezin aiña Maesu ta Teologo andik (JJMg BasEsc 134). b. Nik aña atzamar dozuez eskuetan (KK Ab 170). c. Zazpi zaldi hiltzeko aña anizete edan du (Arti Ipuin 81). d. ltsasoan ur tanta diran adiña urte igaro ta ere emen egon bear det? (Cb Eg III 125). d. Donostian ez ornen da inor Medelek duen adina diru duenik. e. Nahi zuten bezainbat sagar hartu zuten. Beraz, eskuinaldeko egitura (12b) da hobestekoa eta ezken-aldekoa (12a) baztertzekoa. (12) a. ??Nik ez dut zuk adina bub. Nik ez dut zuk adina buruhauste ruhausterik izan. izan. 67.6. ? ( ••• )jaun etajabe bailitzan > ( ... )jaun etajabe balitz bezala Bailitzan gisakoak (bailuen .. . ) ez ( ... ) eta hori gutxi balitz bezala I eta hori nahikoa ez dela ... Gaur euskaldunen artean, komunikabideetan bereziki, hedatzen ari den esamolde desegokia da izenburuan agertzen dena 311: Beraz, beheko (14a)-ren lekuan (14b) egitura hobetsiko genuke. (14) a. *Realak partidua galdu zuen, eta, hori gutxi balitz, bi txartel gorri atera zizkioten. b. Realak partidua galdu zuen, eta, hori gutxi balitz bezala I hori nahikoa ez zela, bi txartel gorri atera zizkioten. 67.8. ??Gero eta barrurago eta ilunago aurkituko duzu basoa > Zenbat eta barrurago, hainbat eta ( orduan eta) ilunago aurkituko duzu basoa Geroago eta ederrago dago gure herria moduko esamoldeetan denborarekin jokatzen da. Alegia, denboraren arabera bideratzen da konparazioa. Horregatik, ez dira zuzenak denbora-joko hau ez duten gero-dun perpaus hauek, sarriegi entzun badaitezke ere 312: Beraz, beheko (15a)-ren lekuan (15b) egitura hobetsiko genuke. (15) a. ??Gero eta aberatsagoa, eta errukarriagoa da agure hori. b. (Zenbat eta / zenbatenaz) aberatsagoa, {hainbat eta / orduan eta / hainbatenaz} errukarriagoa da agure hori. 67.9. Aditzaren komunztadura 313 : ?Hamahiru urte du > Hamahiru urte ditu ... Zalantza izaten da batzuetan ea aditza singularrean ala pluralean jokatu behar den. Ikus ditzagun ondoko kasuak: A) ZENBAKIAK. Zenbakiekin aditza pluralean jartzen da normalean 314: (16) a. ?Hamahiru urte du b. Hamahiru urte ditu (17) a. *Lagun batzuk galdu du b. Lagun batzuk galdu ditu Besterik gertatzen da iraun, neurtu, pisatu, balio ... aditzekin, hartzen duten osagarria ez baita beti osagarri zuzena. Hortaz 315: 311 EGLU-V: 371. or. 312 EGLU-V: 437-438 orr. 313 la hitzez hitz aldatu ditut hona Egunkaria-ren 98. arauko gomendioak (1995: 42). 314 Sarasolak azaldu duenez (1997: 225, 3. oharra), «Orotariko Euskal Hiztegia-n, hamabi sarreran ikus daitekeenez alde eta aldi guztietan aditza pluralean erabili izan da zer osagaia izen zenbakidun mugagabea denean. Salbuespen bakanak berriak eta analogjk,¡¡ak dira. Mitxelenak aspaldi esan zuen (Villasanteren La declinación del vasco literario común-en 26. orr.-ko oharrean, adibidez) zenbat urte dituzu? jatorragoa dela zenbat urte duzu? baino, eta bere ustez ez dagoela hor erdararen eraginik. Bestalde, Txillardegik Sustrai Bila-n nahiz Oinarri Bila-n aditz singularraren alde aurkezten dituen adibide gehienek, edozeinek ikus dezakeen bezala, ez dute frogatu nahi dutena frogatzen.» lkus orobat Euskaltzaindia (1993: 101). 315 lkus Euskaltzaindia (1994c: 930-940). 317
67.10. Erdal gerundio okerren eragina: *Ekaitza izan zen, kalte handiak eraginez 317 Izenburuko eraginez horren rnodukoak ( «partizipioa + -( e )z») oker erabiltzen dira rnaiz: rnodua edo baliabidea nahiz aldiberekotasuna adieraz dezake, baina ez --elarik atzizkia aztertzean (38. atala) azaldu denezgeroago gertatuko den ekintza318 : Beraz, beheko (34a)-ren lekuan (34b/34c) egitura hobetsiko genuke. (34) a. *Ekaitza bortitza izan zen, kalte handiak eraginez. (35) a. *Eraso egin zion, zauritua utziz. b. Ekaitza bortitzan izan zen eta kalte handiak eragin zituen / c. Kalte handiak eragin zituen ekaitz bortitza izan zen. b. Eraso egin zion eta zaurituta utzi zuen 67 .11. -ki aditzondo-sortzailearen gehiegizko erabilera 319 -ki atzizkiak euskaraz dituen balioetatik, rnoduzkoa da erabilienetako bat, baina badira baliabide egokiagoak askotan: (36) a. ? Ekonomikoki azpigaratutako b. Ekonomian azpigaratutako herrialdeherrialdeak ak / Ekonomia azpigaratuko herrialdeak (37) a. ?Legalki horrela da b. Legez horrela da (38) a. ?Gogorki kritikatu du b. Gogor kritikatu du (39) a. ?Normalki ez dute horrelakob. Normalean/gehiene(t)an ez dute horik egiten rrelako-rik egiten. (40) a. ?Pertsonalki joango naiz b. Ni neu joango naiz (41) a. ?Normalki semeak lagundu beb. Berez umeak lagundu beharko lioke harko lioke aitari. aitari. (42) a. ?Jeneralki ostiraletan etortzen b. Gehienean/gehienetan!ardurenean! da320 maizenik! jeneralean ... ostiraletan etortzen da. 67.12. Asko maite zaitut (Oso maite zaitut) Grarnatikari batzuek uste dutenez321, asko ez ornen da erabili behar honako kasuetan: izan aditzaz baliaturik egiten ditugun aditz batzuekin (beldur izan, gose izan, e.a.); izen zenbakaitz batzuekin (beldur handia!*beldur asko, hotz handia!*hotz asko); eta maite izan/ ukan aditzarekin. Uste horren arabera, adibidez, asko maite zaitut ez ornen da erabili behar. Usteak uste, maite izan!ukan aditzaren kasuan badirudi ez dela betetzen delako legea, ez behintzat asko-ren debekuari dagokionez. Hots, OEH-k erakusten 317 Egunkaria (1995: 48). 318 EGLU-V: 371. or. 319 Egunkaria (1995: 34). 320 Ikus Garate (1988: 181). 321 Ik., besteak beste, EGLU-I (144-145) eta EGL (107. or.). 319
Bigarren zatia Zalantzen hiztegia Iban Sarasola A abagadune, abagaune: abagune da idazkera zuzena. abandonatu: utzi; alde hatera utzi, bertan behera utzi hobesten ditu Hiztegi Batuak. abanguardia: abangoardia da idazkera zuzena. abantaila: abantaila eraman esapidea Zah. ikurraz ematen du Hiztegi Batuak, eta «aldea atera»-ren kidea dela adierazten. abar: eta abar luze bat, joskera desegokia da Hiztegi Batuarentzat; izan ere, gaztelaniak berriki eragina da; eta abar, eta abar baliokide egokiagoa da. abarrots: harrabots da idazkera zuzena. abel-. ik. abere/abel-. aberaska: abaraska da idazkera zuzena; hitzak badu sinonimo bat, abao. aberaskarri: aberasgarri da idazkera zuzena. aberaspide: aberasbide da idazkera zuzena. abere-/abel-: abelazkuntza, abeletxe, abelgorri, abeltegi, abeltzain, abeltzaintza hitzetan izan ezik, abere forma erabili behar da: abere xehe, abere-hiltzaile | science |
addi-5fd04a457d8a | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/53045 | Erakundeen administrazioa. Oinarriak eta aplikazioak | Aguirre Sádaba, Alfredo; Castillo Clavero, Ana Mª; Tous Zamora, Dolores | 2004 | Erakundeen Administrazioa Oinarriak eta aplikazioak
Hitzaurrea Planteamendua Hirurogeita hamarreko hamarkadan eta laurogeikoaren zati batean «balantze sozialak» izenekoak ikusi genituen modaren gailurrera iristen. Moda hura orain enpresa-munduan asko apalduta badago ere, ez da haatik desagertu ez ahuldu hari amasa eman zion ideia edo balioa, «enpresaren erantzukizun sozialaren» ideia. Ezta gutxiagorik ere. Espainiako ehun eta berrogeita hamarretik gora enpresabururen artean balioei buruz oraintsu egin den ikerketa batean 1, erantzukizuna dela agertu da balio garrantzizkoena galdetutakoen %91,9rentzat eta, horren ondotik, harremanetan leiala izatea (%88,7), onestasuna (%81,5) eta gaitasuna (%79,8). Erantzukizun soziala, hau da, «erantzutea», gauza, gai edo jokaera batean huts eginez gero ordaina ematea, kalteak ordaintzea, errotu egin da, eta enpresa-gobemarien eginbehar moral bilakatu. Betekizun bihurtu da enpresaren funtsa eta bizia diren gizarte-eragileekiko: bezero eta kontsumitzaile, langile, hornitzaile, mailegari, jabe, aginte publiko, kolektibitate, eta gainerakoekiko. Erantzukizun sozialaren planteamenduak zehaztu badira ere, partaide batzuei zein besteei eragindako kalteak desagerrarazi, gutxitu edo ordaintzeko prestasuna eman bazaio ere, eta enpresaren ustezko balio erantsi sozial bat ahalik eta gehien indartzen ahalegindu, ez da, ordea, gure ustez, behar hainbat azpimarratu erantzukizun sozialak epe füzera eta oso luzera duen dimentsioa. Entzuten dituenean batek Asiako Hego-ekialdeko harako herrialde lurraldea bi uhartetan banatua duen haren gobemuaren diskurtsoak bezalakoak, esaten «Uharte hau gurea da (esan nahirik, basoa bota eta soildu egingo dugu bizitzeko), eta uharte hau gure seme-alabena da», gainerako belaunaldiak 1 Martín, Francisca de Asís: La ética en los negocios, Enpresa-zientzietako doktorego-tesia. Sevillako Unibertsitatea, 1997ko iraila. 11
kontuan hartu gabe, ezta hurbilenak, ezta bilobak ere (uholdeak haientzat), berehalaxe lotzen da erantzukizunaren ideia etorkizunarekin, etorriko diren populazioekin, populazio horiek eskatuko dizkiguten kontuekin eta egingo dizkiguten epaiekin, azken batean, Historiarekin. Ondo gobematu behar ditugu enpresak, gure erantzukizuna da eta; baina, gobematu, ondorengo populazioetan pentsatuz gobernatu beharko ditugu. Eta horretarako, enpresa, jendearen beharrei erantzuten jarraituko duen erakunde bat, gure ondorengoei lana emango dien erakunde bat, «beti egon dadin» ahalegindu beharko dugu. Azken batean, era guztietako gizarte-eragileentzat baliagarri izango den erakunde bat egon dadin ahalegindu beharko dugu. Ikuspegi horretatik iritsiko gara, enpresak iraunkorki gobematzen saiatuz, sistema ekonomikoaren zelula zibemetiko biziena gobernatzeko erantzukizun historikoa betetzera. Gerentziari lotu ondorioak: prospektiba eta irudia Urteko helburuak eta urte anitzekoak (y) dy Aldagai diskretuekin lan egiten denean, erabaki-matrizea deiturikoan adieraz daiteke egoera; erabaki-matrizeak honako elementu hauek ditu: -Ekintzabideak: batzuetan efikazia handiagoz edo beste batzuetan txikiagoz helburua lortzen lagun dezaketen alternatibak. Aukerak ere esaten zaizkie eta A; bidez adierazten krisia b1dezko hazkundea l Kontrolaren , Eskuordetzaren +-+ k · · '---. b.d zk h k d nsia " Gainbehera 1 e o az un ea 1 . Autonomiaren, Zuzendantzaren _L____,., k . . ~ . ,---,.- ns1a • b1dezko hazkundea Ga1nbehera l Sormenaren bidezko Udergoaren , hazkundea -- krisia ~ Gainbehera Iturria: Robey, 1986 apud Val Pardo, 1997. 8.7. irudia An.tolaketa:ren bilakae:ra:ren faseak. G:rein.er-en hazkunde-e:redua ugari dituela. Fase honetan forma konplexuren bat hartzeko joera izaten du egiturak; ohikoenak dibisio-egitura eta matrize-egitura izaten | science |
addi-5cc1f2729a13 | addi | cc-by-nc-nd 4.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/53046 | Espezialitateko hizkerak eta terminologia II. Euskara estandarra eta espezialitate hizkerak | Ugarteburu Gastañares, Iñaki; Salaburu Etxeberria, Pello | 2008 | Espezialitateko Hizkerak eta Terminologia 11
Aurkezpena Espezialistak idazle Espezialitateko hizkuntzei buruzko jardunaldietan, ohiko biltzarretan ez beza la, bi eratako profesionalak bildu ohi dira: hizkuntza arloko espezialistak (hizkun tzalariak, gramatikariak, lexikologiako eta terminologiako adituak, hizkuntza tek nikariak ... ) eta beste gaietako espezialistak. Izan ere, hizkuntzaz ari gara eta talde biek dute zer esanik eta zer eginik hizkuntza kontuetan, batzuek hizkuntza ikertzaile direlako eta besteek hizkuntzaren erabiltzaile direlako. Baina ez dago pentsatzerik ikuspuntu, ez interes bera dutenik talde batekoek eta bestekoek. Ongi legoke, bada, ikuspuntu eta interes horiek labur azaldu eta zehaztea. Espezialistak dira jakintza espezializatuaren jabe eta haiek dira espezialitateko testua nolabait "kontrolatzen" dutenak, hau da, testu horren sare eta bilbe kon tzeptuala ulertzen eta zuzen interpretatzen dutenak. Espezialista ez denak, testu horren birforrnulazioa behar du, edukiaren jabe izateko. Eta birformulatu behar horrek irekitzen du konmnikazio eremu zabal bat unibertsitatean. Izan ere, uniber tsitateko espezialista edo zientzialariak ikertzea du zereginetako bat, eta horrekin batera zabalkundea. Zabalkundea, alde batetik, ikasleei begira, eta, bestetik, neurri batean edo bestean, gizartera. Badira bi huts arrunt samarrak. Bata da pentsatzea testua argia bada edonork uler dezakeela testu espezializatua, baina ez dago halakorik, baldin eta egitura kontzeptuala eta espezialitate horretako erreferentzia mundua ezagutzen ez badi ra. Bestalde, pentsa daiteke espezialista beti dela egokia testuak idazteko edota birformulatzeko, hizkuntzaren jabe ere badelako. Gehienetan, ez du zientzialariak arazorik izango zientzia arloko testuak sortzeko (tesiak, komunikazioak ... ) baina zientzialari batzuk baino ez dira izaten egoki zabalkunderako (hau da, horretarako motibazioa dutenak, lan horrek eskatzen duen kontzeptu berrantolaketa txukun gauzatzeko gai direnak, zeregin horretan trebatzen direnak). Eta are gutxiago dira lan teknikoak egoki itzuliko dituztenak; izan ere, ez dirudi hizkuntza kodea ezagutzea aski denik itzulpen lanari ekiteko: prestakizun berezia behar du zeregin horrek, oro har, itzultzaile trebatuek eskuratua dutena. Horrela, gero eta gehiago-
10 AURKEZPENA tan erabiltzen da eredu rnistoa: itzultzaileak itzuli testu teknikoa eta espezialistak berraztertu kode berrian eraiki den testu hori, egitura kontzeptuala, erreferenteak, ideien antolamendua eta abar egokiak diren epaitzeko. Hori guztia dela eta, badirudi zientzialaria dela egokiena zientzia lanak idazte ko, baita ikasleentzako lanak prestatzeko ere. Zientzialari da, era berean, zabalkun de lanei berme guztiarekin ekin diezaiokeena, nahiz eta zeregin horretan gerta daitekeen laguntza behar izatea. Are gehiago, esan daiteke kontzeptualizazio arazoak letraren bidez adierazte ko arazoak izan ditzakeela inoiz zientzialariak, hemen aztertuko ez ditugun rnila arrazoi linguistiko direla medio. Eta zeregin horretan biltzen dira espezialitateko hizkuntzarekin edo espezialitateko hizkuntzari buruz ari direnak. Galderak denok ditugu gogoan: zein ote dira gramatika baliabide egokienak ideia konplexuak adierazteko? Zein ote dira espezialitateko lexiko berria eratzeko irizpide nagusiak? Nola baliatu orain arte sortu den hizkuntzazko produktu zabala? Kezka horiek (espezialitateko diskurtsoa eta gramatika; lexikoa eta terrninologia, corpusgintza) hizkuntza guztietan ageri dira, baina prerniak are larriagoak dira euskara darabilgunean: tradizio urria (inguruko erdaren aldean, behintzat), uniber tso txikia (hori ere ingurukoen aldean, jakina), espezialitateko testuen argitalpenen munduaren sendoera falta, arlo batzuetako espezialista euskaldunik eza (edo hizkun tza gaitasun eskasa), aski arrazoi dira gai horren inguruan etengabeko gogoetaren beharra ulertzeko, ikertu beharra, eztabaidatu eta bide berriak bilatu beharra. Edonola ere, bada erreferentzia bat behin eta berriz agertuko dena galdera horiek egin eta erantzun nahian gabiltzala: hizkuntza estandarra, edo gurean, eus kara estandarra. Erraz ulertuko dugu espezialitateek hiztegi berezia dutela baina ez da hain erraza hiztegi horren eta hiztegi orokorraren arteko mugak zehaztea. Era berean eztabaida daiteke ea espezialitateko testuetan hizkuntza baliabide edo baliabide gramatikal bereziak behar ote ditugun. Eta zer ote da egokiago: testu tek nikoak corpus orokorretan txertatu ala corpus bereziak eratu? Hizkuntza espeziali zatuaren eta estandarraren arteko auzi hori garrantzi handikoa da gaur eta hemen, teknikoarekin batera estandarra ere finkatzen ari garelako, zenbait aukera eginez 'eta eredu jakin bat hautatuz. Iñaki U garteburu Gastañares Euskal Herriko Unibertsitatea
ESPEZIALITATE-ARLOKO TERMINOAK HIZTEGI OROKORRETAN 13 tradizionalak espezialitate-alorreko lexikoa, -hau da, terrninoa - du aztergai, eta enfasi berezia jartzen du kontzeptuan. Horren guztiaren lehen eragina eta isla da, esaterako, datu-base lexikogra fikoetan gunea 'hizkuntz unitatea' izatea, eta, datu-base terminologikoetan, 'kon tzeptua'. Mugak, ordea, ez , , etab.) erabiliz. Bestean, berriz, informazio linguistikoa hitzak )ak --------- Jato1Tlzkote:ilun ----- 7. irudia Etiketatze linguistikoa. Anotazio banatua: dokumentu-amarauna 5.3.1. ELmodulua ELmodulua corpus aren gainean etiketatutako informazio linguistikoa gainbegira tzeko, orrazteko eta desanbiguatzeko ingurunea dugu, eta giza erabiltzaileari zuzen duta dago. Modulu honen osagai nagusia EULIA izeneko tresna bat da, eta berorri esker linguistek zein etiketatzaileek aurreko urratsetan sortutako informazio lin guistiko guztia aztertzeko aukera dute, eta, nahi izanez gero, informazioa gehitu, aldatu edo/eta zuzentzekoa (Artola et a. 2004:. EULIAren helburuak honako hauek dira: Analisi-tresnak modu integratu batez koordinatu, eta tresna horien emaitzak kudeatzeko laguntza eskaini. Hizkuntzalariari anotazioen adierazpidea eta konplexutasuna ezkutatu, bere lana modu atsegin batean egin ahal izan dezan. EULIA honako prozesu hauetan erabiltzen da: Analisi-prozesu automatikoak, oro har: testu bat hautatu, eta berorren toke nizazioa, segmentazioa, analisi morfosintaktikoa, lematizazioa eta abar abiarazi eta egikaritu. Aldez aurretik prozesatutako testu baten analisi-emaitzak ikuskatu, eta be rorien gaineko bilaketa oinarrizko nahiz konplexuak egin.
66 XABIERARTOLA/ ANTTONG URRUTXAGA/ ... Eskuzko desanbiguazioa: interpretazio bat baino gehiago daudenean zuze na markatu, akatsak zuzendu, interpretazio zuzenik ez dagoenean sortu, eta abar. Sistemak bermatzen du zuzenketak edo/eta analisi berriak TEI gidale rroen arabera egiten direla, hau da, sortzen diren ezaugarri-egiturak dago kien motaren arabera eratuta sortzen direla. EULIA proiektuan erabiltzeko egokitu da, eta CORPUSGILEn integratuta dago. atal irekia gune 8. imdia EULIAren lan-interfazea Irudian (8. irudia), EULIAren interfaze grafikoa ageri da. Irudiaren ezkerraldean Testu-leihoa dugu eta eskuinekoan Analisi-leihoa. Beheko aldean ohiko Egoera-ba rra ere ikus daiteke. Ikus ditzagun, bada, bi leiho nagusiak. 5.3.1.1. Testu-leihoa Testu-leihoan, sarrera-testua (gure kasuan, egitura-etiketatzearen emaitza), toke nizazioaren emaitza eta HAULen fitxategia prozesatzearen ondorioz sortutako tes tu-egitura bistaratzen da. Irudian ikus daitekeenez, corpusaren gune orekatukoak diren paragrafoak nabarmenduta ageri dira eta atal irekikoaz zuriz. Leiho honetan bi motatako osagaiak nahasten dira:
ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAREN CORPUSA: DISEINUA ETA METODOLOGIA 67 Tokenizatzaileak ezagutu dituen zatiak: linguistikoki interesgarriak diren testu-zatiak dira, hau da, tokenak. Tokenei lotuta analisi linguistikoak egon daitezke. Tokenizaziotik at gelditu diren zatiak: multzo hau hutsuneek, lerro-jauziek eta abarrek osatzen dute; mota horretako osagaiek ez dute analisi linguistikorik. 9. irudia HAULak markaturik, EULIAren interfazeko testu-leihoan Itxurari dagokionez, ezin dira osagai horiek bereizi. EULIAren helburuetako bat jatorrizko testua idatzita dagoen modu berean erakustea da; beraz, tokenizaziotik at gelditu diren zatiak, linguistikoki interesgarriak izan ez arren, erakutsi egin behar dira. Testu-leihoan token baten gainean klik egiten dugunean, horrekin erlazionatzen diren tokenen araberako ekintzak abiaraz daitezke. Hona hemen suerta daitezkeen kasuak: Klikatutako tokena ez da HAUL baten parte: kasu honetan, klikatutako tokena tokenizazio-fitxategian azaldutako testu-erreferentzien arabera mar katzen da, eta bere analisi guztiak analisi-leihoan erakusten dira. Klikatutako tokena HAUL baten edo gehiagoren parte da: tokena eta da gokion HAUL bakoitza markatzen dira (erabiltzaileak hala nahi badu, nos ki: ikus 9. irudia), eta analisi-leihoan tokenaren analisiak eta markatutako HAULenak erakusten dira.
Irrati-telebistako glosarioa Asier Larrinaga Larrazabal Euskal Telebista Euskal Irrati Telebistak eta Euskaltzaindiak 2003ko otsailean sinaturiko Lankidetzako Esparru-Akordioaren barman, EiTBk irrati-telebistako glosarioa aurkeztu eta helarazi dio Euskaltzaindiari 2005eko udazkenean, akademiak euska razko formen zuzentasuna eta egokitasuna azter dezan, Hiztegi Batuko irizpideekin bat datozen begira dezan, eta dagokion irizpena eman dezan. l. GLOSARIOAREN HELBURUA Irrati-telebistako glosarioa Euskal Irrati Telebistako komunikazioak errazteko prestatu dugu. Idatzizko zein ahozko komunikazioetarako balio du, hots, enpresa barman sortzen diren dokumentuetarako, zein profesionalen arteko lan-solase tarako. Eta enpresa barrurako balio duen bezala, kanpoko komunikazioetarako ere balio du: txostenak, prentsa-oharrak, kredituak ... Hortaz, laneko hiru hizkuntzak hartu ditugu aintzat. Gaztelaniaz eta ingelesez forma ezagun guztiak jarri ditugu. Euskararen kasuan, Euskaltzaindiaren irizpena bitarteko dela, forma normalizatuak izango dira. EiTBtik kanpo ere, glosarioak interesa pitz dezake, irrati-telebistako enpreseta tik kanpo ere gertatzen baitira irratia edo telebista gaitzat duten komunikazioak. Kanpoko erabiltzaileei begira, hainbat kontzepturen definizioak eman ditugu, eta jakingarri batzuk erantsi ditugu. 2. OSATZEKO PROZEDURA Irrati-telebistako glosarioa osatzeko, EiTBren lehenagoko hainbat hitz-zerren da bildu ditugu. Izan ere, urteokaz, enpresaren premiei erantzuteko, era askotako zerrendak prestatu ditugu: programetako kredituak, langile-kategoriak, instalazioen planoak ... Bada beste zerrenda bat, garrantzitsua, bilketa horretatik kanpo utzi duguna, espezifikoegia izateagatik. Beste zerrenda hori generoen sailkapen bat da, Telebi sta Digitaleko Foroak 2003an adostu zuena lur-telebista digitalerako (ikus I. eran skina).
72 ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Irrati-telebistako glosarioaren oinarria prestatutakoan, lehen orraztua eman genion. Batetik, hiru hizkuntzetako formak jaso genituen zutabe banatan, eta, be stetik, beharrezko definizioak landu genituen. H01Ten ondoren, Euskal Telebistako eta Euskadi Irratiko profesionalen lagun tza izan genuen, falta ziren hitzak eta alferrik jasotakoak detektatzeko, gazte laniako eta ingeleseko hutsuneak betetzeko, euskarazko ordainak hobetzeko, eta definizioak biribiltzeko. 3. EZAUGARRIAK 1. Glosarioan jasotako hitzak ez dagozkio jakintza-arlo zehatz eta mugatu bati. UNESCOk zientzia teknologikoen barruan sailkatu du telebista, baina gure hitzetako askok ez dute zerikusirik irrati-hedapeneko aparatuekin edo ga ilu elektronikoekin; errazago lotzen ditugu soziologiaren edo zientzia poli tikoen barruko zenbait arlorekin. 2. Glosarioak ukitutako jakintza-arlo bat bera ere ez dago modu exhaustiboan landuta. Irrati-telebistako hainbeste kontzeptu kanpoan utzi ditugu, ez baiti tugu hartu irratigileen edo telebistagileen ezagutza partekatutzat. Beste hainbat kontzeptu halabeharrez geratu dira zerrendatik kanpo, ez baikara abiatu jakintza-arlo bakoitzaren kontzeptu-egituratik. Zenbait adigairen kasuan alferrik ariko ginateke zerrenda osatzen, teknikak esan barik baitauka azken hitza, edo azken-aurrekoa, behintzat. Bideoko zinten formatua da adibide egokia. Antzina ez dela, hazbeteko zintak eta hiru hazbete laurdenekoak erabiltzen ziren. Sonyk Betacam sistema atera zuenean, berori nagusitu zen, beste haiek erabat zokoratzeraino. Betacam digitala etorri zen gero, baina ez zaio etorkizun oparorik antzematen, iraul tza digitalak, agian, zintak eurak desagerraraziko ditu eta. 3. EiTBren irrati-telebistako glosarioa ez dabil terminologi ahaleginetik oso urrun. Izan ere, hitzak aukeratzeko irizpideetako bat erabileraren formal tasuna izan da. Horren arabera, ez ditugu zerrendan sartu EiTBko pro fesionalen arteko komunikazio informaletan bakarrik erabiliriko hitz eta lokuzioak. Hitz eta lokuzio horietatik askok hala-holako jatorria dute: ingelesaren eta gaztelaniaren maileguak, laburtzapenak, marka komer tzialak ... Hitz eta lokuzio horiek erakusten dute, enpresa askotan eta lan-esparru as kotan bezala, Euskal Irrati Telebistako langileek euren argota sortu dutela (ikus U. eranskina). Argot horren proiekzioa ez da iristen EiTBko hormak baino harago, eta, hartara, ez du zentzurik Euskaltzaindiari horren gaineko irizpena eskatzeak. 4. EiTBn erabiltzen ditugun hitzak eta gure inguruko irrati eta telebistetan erabiltzen dituztenak konparatuz gero diferentziak aurkituko ditugu, enpre sa bakoitza den modukoa delako. Esan liteke enpresa bakoitzaren historiak, premiek, bilakabide teknologikoak eta beste hainbat faktorek mundu-ikus-
IRRATI-TELEBISTAKO GLOSARIOA 79 ENG (electronic news gathering). Kamerari batek, soinu-operadore batek eta ka zetari batek osaturiko grabazio-taldea. "ENGa [e-enexea] bidali dugu, baina oraindik ez da heldu is tri puaren tokira". ENGz irten / joan (electronic news gathering). Berriaren irudiak eta datuak jaso tzera joan gertalekura bertara. "Kotxean jaka edukitzen dut beti, ENGz [e-en exez] irten behar badut ere". estar (start). Errealizadoreak VTR operadoreari ematen dion agindua, play tekla saka dezan. magneto (magnetoskopio ). Irudia eta soinua zinta magnetikoetan grabatzeko eta irakurtzeko aparatua. "Bulegoan magneto bi geneukan lehen, baina orain bat baino ez, eta ezin dugu zinta batetik bestera grabatu". pospo (postprodukzio). Irudien grabazioaren osteko fasea, editatzea, soinua jar tzea eta gaininpresioak txertatzea biltzen dituena. "Pospoa uste baino gehiago luzatuko da, jatorrizko irudietan aprobetxatzeko moduko material gutxi dago eta". rx (transmit lreceive -Tx / Rx-). Lotura-gela. Kanpoko irudi eta soinu seinaleak jaso eta grabatzeko tokia. "Zoaz rx-etara [erre-ekisetara] eta begiratu ea Reu ters heldu den". saldu. Infonnazioa aurkezteko ikuspegia zehaztu. "Legebiltzarreko infonnazioa ondo saltzen ez baduzu, jendeak kanala aldatzen du".
Espezialitate-hizkeren garapen lexiko-diskurtsiboa: aldakortasun terminologikoa tratatzeko zenbait irizpide1 Agurtzane Elordui Euskal Herriko Unibertsitatea O. SARRERA: HIZKUNTZA-PLANGINTZA ETA GARAPEN LEXIKO DISKURTSIBOA Hizkuntzen normalizazio-plagintzan bi jarduera nagusi bereiz daitezke. Ba tetik, hizkuntzaren estatusaren normalizazio-plangintza dugu: plangintza horren barman dira gizartean hizkuntzaren erabilera eta funtzionaltasuna aregotzeko edo hedatzeko ahaleginetan aurrera eramaten diren plangintza-jarduerak. Espezi alitate-hizkeren kasuan, espezilitate bakoitzaren. diskurtso-komunitatea trinkotzeko ahaleginetan egiten diren jarduerak sartzen dira estatus-plangintzaren barruan. Bigarren jardueraren barruan hizkuntzaren corpusa normalizatzeko egiten diren ahaleginak dira. Corpusaren normalizazio-plangintza deritzon jarduera horren barman, euskara bezala orain gutxi arte banaketa dialektala eta egoera di glosikoa bizi izan dituzten hizkuntzek, hizkuntzaren kodifikazio eta estandarizazio fasetik igaro ohi dute eta, ondoren, modernizazioa (Ferguson 1968) edo elabo razioa (Haugen 1983) deritzonetik. Modemizazio edo elaborazio fasea da hizkun tzak erabilera-esparru berrietara egokitzeko bizi behar duen garapen lexiko-diskur tsiboaren fasea: espezialitate-hizkeren kasuan, garapen lexiko-diskurtsibo horren barruan, terminologiaren garapenaren fasea da. Terminologiaren garapenean, terrninologia-baliabideen sorkuntza, finkapena eta hedapena bereiz daitezke. Hizkuntza normalizatuetan terminologia-baliabideen sorkuntza, adituen esku izaten da nagusiki: hiztun horiek dute terminología sortze behar hori, beren eguneroko lan-jardueretan. Terminologia-baliabideen finkapena eta hedapena ere, adituen esku izaten dira neurri handian. Adituek sortutako ahoz ko nahiz idatzizko testu mota desberdinetan finkatzen eta hedatzen da terminolo gía: adituen artekoetan, ezagutza tekniko-zientifikoaren disbulgaziorako testuetan, edo ezagutza horren transmisiorako sortzen diren testuetan (irakaskuntza maila 1 Lan hau hurrengo proiektu hauen laguntzarekin eraman dut aurrera: EHU 1/UPV 00113 310-H15921/2004 eta DGICYT HUM2004-05658-C02-01/FILO. Igone Zabalari eskerrak eman nahi dizkiot lan honen idazketa desberdinen inguruan egin dizkidan ohar eta iradokizunengatik. Okerrak ene.
82 AGURTZANE ELORDUI desberdinetako testu-liburuetan, esaterako). Terminología in-vivo deritzo testuen bidezko eztabaidaren ondorioz garatutako terrninologiari. Hizkuntza normalizatuetan terminoen finkatze naturala proposatu dute zen baitek. Sozioterminologiatik normazioa defendatzen da (Gaudin 1990; Guespin 1990): aldaeren arteko lehentasunak edo honako edo halako testuinguruetan erabiliak izateko joerak prozesu espontaneo eta kolektibo batean eta hizkuntzaren beraren dinamismoaren araberakoak izaten uztea. Proposamen horren ondoan dira estandarizazioa -normalizazioa ere esan zaiona - eta harmonizazioa. Estandari zazioaren filosofía hurrengo atalean azalduko dut xehekiago, Terminologiaren Teo ría Orokorra (TTO) edo Klasikoa deitu denaz jardutean: labur esateko, interbentzio mota horren helburu nagusia nozio bakoitzarentzako denominazio bakarra adostea da. Terminología batzea da estandarizazioaren azken helburua. Harmonizazioan terminoak eta kontzeptuak kontrolatzea proposatzen da, baina interbentzioa ahal den txikiena izanda. Jardunbide honetan aldaerak ponderatzen dira, baina ez dira aldaera zenbait lehenesten eta beste batzuk baztertzen eskola edo pentsamolde ja kin batekin loturiko irizpideen arabera. Normalizatu gabeko hizkuntzetan ere, terrninologia-baliabideen sorkuntza adi tuen esku izatea da komenigarriena: adituak dira hizkeren garapen diskurtsiborako, eta zehazkiago terrninoen sorkuntzarako, behar diren ezaugarriak hobekien betetzen dituzten hiztunak: hiztun modura gaitasun orokorra dute eta, horretaz gain, lan egiten duten jakintza-esparruaren baldintza pragmatiko berezien ezagutza dute: eskema kognitiboa ez ezik, erreferentziazko hizkuntzaren ezagutza semantiko-pragmatikoa ere badute. Baina, zenbait erabilera-esparrutan beharrezkoa izan daiteke sorkuntza bera ere, normalizazio-jarduera batek eraman behar izatea aurrera: esparru bateko erabilera abian jartzeko, adibidez. Oro har, normalizazio-jardueraren lana batez ere deskriptiboa edo sistematikoki neologikoa izango da, espezilitate-hizkeraren elabo razio graduaren arabera. Hizkuntza ez-normalizatuen terminologiaren finkapenean ere, adituek dute aparteko garrantzia: terminoen bereizgarria den nozio-denominazio lotura gauzatu ahal izateko, ezinbestekoa da termino horiek erabiltzen dituen diskurtso-komuni tatearen barruko adostasuna. Baina askotan, finkapen naturala izan ahal izateko behar diren baldintza soziolinguistikoak ez daudenean, normalizazio-jarduera ba ten beharra ikusten da terminoen finkapenean laguntzeko. Euskararen kasurako ere, gorago aipatutako interbentzio-jardunbideen artean egokiena aurkitu beharrean gaude. 1968an Arantzazuko Biltzarrean euskara batuaren oinarriak jarri zirenetik, aurrerapausu handiak eman dira euskararen corpus orokorraren normalizazioan. Egun esan daiteke euskararen kodifikazioa eta estandarizazioa nahikoa aurreratuta daudela eta euskararen elaborazio garaian gaudela bete-betean. Elaborazio horren barman terminologiaren garapenak au rrerapen handia bizi izan du azken hamarkadotan: egun hizkuntzaren inbentarioan eskuragarri diren terrninologia-baliabide eta produktuei (hiztegiak, datu-base ter minologikoak, ... ) begiratzea baino ez dago hori ikusteko. Baina oraindik euskarak terminologiaren garapen planifikatua izan behar du, neurri handi batean behintzat, finkapen naturalerako behar diren baldintza soziolinguistikoak ez baititu oraindik.
ESPEZIALITATE-HIZKEREN GARAPEN LEXIKO-DISKURTSIBOA: ALDAKORTASUN... 83 Esparru telmiko-zientifikoen erabilera-maila oso txikia da oraindik (www.euskadi. net) eta harreman-sareen trinkotze-mailari gainetik begiratzea nahikoa da ikusteko harreman-sareen trinkotze maila baxua2. Euskararen terminologiaren finkatze guztiz naturala nekez eman daiteke esparru tekniko-zientifiko gehienetan, epe labu rrean behintzat. Esparru horietako erabileraren egoera, eta hizkuntza egungo komunika zio-beharretara egokitzeko dugun premia3 kontuan izanik, ezinbestekoa irudi tzen zait jarduera terminologikoa erregulatzea4 eta, beharrezko den kasuetan, interbentzio-neurriak abian jartzea ere5. Erregulazio-jarduera hori nork6, zein interbentzio-jardunbideren arabera, terminologiaren zein ikuspegi teorikoren arabera, eta zein metodologiarekin egin behar den pentsatu behar da: jardueran bertan hasteko eta, zalantzarik gabe, jarraibideak eman aurretik ere. Gogoeta horietarako ekarria izan nahi du lan honek. Izan ere, aldaera terminologikoen finkatze-jarduera gidatu behar duten jardunbide, ikuspegi teoriko eta meto dologikoez mintzatuko naiz lanaren lehen atalean eta ondorioetan. Bigarren atalean, euskarazko diskurtso zientifikoaz beste ikerlari batzuekin egin dudan ikerketa-lan enpiriko baten zenbait ondorio agertuko ditut: ondorio horiek berek aparteko garrantzia dutelako egungo euskara zientifikoaren garapen lexiko-diskurtsiboaren egoeraren diagnosia egiteko eta, batez ere, aldakortasun terminologikoa tratatzeko ematen dizkiguten datuak oso kontuan hartzekoak direla uste dudalako. Onarpen teorikoak eta aipatu ikerketaren ondorioak ba tera kontuan harturik, zenbait irizpiderekin amaituko dut lan hau, nire iritziz espezialitate-hizkeren normalizazio-jardueran aldakortasun terminologikoa tratatzeko orduan kontuan izan beharrekoak. 2 Honetaz luzeago in Zabala & Elordui (2005) eta Elordui & Zabala (2005). 3 Egungo gizartearen beharretara egokitzen ez den hizkuntzak ezingo du epe luzean bizirik iraun, ez bada modernidadeak dakartzan komunikazio-egoera berrietatik guztiz baztertuta. Euskararen corpus orokorraren estandarizazioan eta lexiko eta diskurtso mota desberdinen elaborazioan egin diren aurrera pausuek ahalbideratu dute neurri handian euskarak modemidadearen trena ez galtzea: esaterako, Inter neteko bilaketak neketsuagoak lirateke orain aurrerapausu horiek gertatu ezean. 4 Erregulazioa, edozein delarik jardunbidea, erabilera sistematizatzeko jarraibideak ematea da: aldakortasun terminologikoa erregulatzeko orduan, aldaera desberdinen erabilerarako jan·aibideak ema tea, besteak beste. 5 Nire ustez, eta Cabrék ere agertzen digun bezala (Cabré 1999: 309; Cabré 2003:18), lehenengoa eta garrantzitsuena da neurri horiek plan sistematiko baten barrukoak izatea eta esku-hartze puntualak saihestea. Plan estrategiko horren ardatz edo gidabide nagusiak izan behar dira: batetik, hizkuntza-ere dua, hots, zer-nolako hizkuntza-eredu nahi dugun gure gizartean eta, aurrekoarek:in guztiz lotua, gure hizkuntzarako nahi dugun estatus soziolinguistikoa. 6 Lan honetan ez dut eztabaidatuko erregulazioa nork egin beharko lukeen. Baina, !abur azaldu nahi dut, Cabrek (1999, 2002) proposatzen duen bidetik, terrninologia-lanean diziplinartekotasuna ikusten dudala guztiz beharrezkoa eta, euskararen kasuan, erregulazio-jarduera zuzena eta baliagarria izateko, espezialitateetako adituek eta hizkuntzalariek (eta horren barman soziolinguistek) elkarlan garrantzitsua izan genezakeela. Elkarlan horren beharraz lehenago mintzatu gara Zabala & Elordui (2005) !anean.
84 AGURTZANE ELORDill 1. IKUSPEGI TEORIKO ETA METODOLOGIKOAK Hiru azpiataletan banatu ditut abiaburutzat hartzen ditudan ikuspegi teoriko eta metodologikoak: ikuspegi horiek interbertsio-jardunbideaz (l. l.), normali zazio-jardueran gidari izan daitekeen terminologiaren teoriaz (1.2.) eta datuak jasotzeko erabili beharreko metodologiaz (1.3.) izango dira. Ikuspegi hauetan erakutsi nahi dut terminologiari alderdi soziolinguistikotik eta pragmatikotik begiratu dioten zenbait ikerbidek ekarritako proposamenak oso kontuan har tzekoak direla euskararen terminologiaren normalizazio-jardueran: aldaera terrninologikoen erregulazioan, eta erabiltzaileen beharrei egokituak diren termi nologia-lanak diseinatzeko orduan ere. Azpiatal bakoitzean azalduko ditut ekarri horretarako ikusten ditudan arrazoiak. 1.1. Terminologiaren ikuspegi normalizatzailea Nire ikuspegia hizkuntzaren estatusari eragiten dioten gizarte faktoreak kon tuan hartzea aldarrikatzen duten hizkuntza-plangintzaren marko teorikoetan (Hau gen 1983, Neustupny 1983) kokatzen da: marko horien barruan, norrnalizaziorako plangintzan diharduenak arazo sozial, komunikatibo eta linguistikoak batera eta elkarren kontuan harturik aztertu behar ditu, eta parte aktiboa hartu behar du ara zoon konponbidean. Ikuspegi normalizatzaile7 honen barruan, corpusaren normalizazioa eta es tatusaren norrnalizazioa elkarrekin kontuan harturik planifikatu behar dira. Cor pusaren normalizazioak, hizkuntzaren estatusaren normalizazioaren mesedetan izan behar du batez ere8. Ikuspegi honetatik bat egiten dut Cabrérekin terminolo giaren normalizazio-jarduera ikusteko duen moduan. Cabrék agertu bezala (Cabré 1999: 312), norrnalizazio-jarduera baten helmuga ez da elaborazioa bera. Bakar bakarrik hitz egin daiteke terminologia-plangintzaren arrakastaz estandarizatzeko proposatu diren aldaerak esparru horretako erabiltzaileen benetako erabileran errotu direnean. Horretarako, elaboraturiko terrninologia-lanak erabiltzaileen be harrei egokitu behar zaizkie, beren erabilera ahalbideratu eta sustatu ahal izateko diseinatu behar dira. 7 Terrninologiaren normalizazioa eta terminología normalizatzaile zentzu desberdinetan erabili dira literaturan, zentzu guztiz kontrajarriekin askotan. Geroago xehekiago azalduko dudan TTOren ikuspegia ere normalizatzailea deitu da. Hernen nahiago izan dut nonnalizazioa eta estandarizazioa (normatibizazioa), eta ondorioz nonnalizatzaile eta estandaritzaile bereiztea. Normalizazioa erabiliko dut corpusaren norrnalizazioa estatusaren rnesedetan egitea helburu duen norrnalizazio-jarduerarako eta estandarizazioa normatibazioaren sinonirno gisa. 8 Oro har hedatua eta onartua da ideia han biziberritze-plangintzetarako proposarnenetan, Fisharne nek agertzen dignnez (Fishrnan 1991). Baina, Fishrnanek berak azaltzen du hizkuntzalari askori behin eta berriro errepikatu beharreko ideia dela han: 'This is worth repeating, particularly to linguists: it is status planning, not corpus planning that is the engine of all language planning success ( ... )' (Fishrnan 1991: 349).
86 AGURTZANE ELORDUI zen jardunaldietan argi ikusi zen artifizialki ( edo in vitro) sortuak ziren terminoak erabileran finkatzeko zeuden zailtasunak (Freixa 2003). Alderdi teorikotik ere, terminologiaren normalizazioa ikusteko modu ide alista eta murriztailea izatea leporatu zaio Wusterri hainbat ikuspegitatik: ikus pegi kognitibo, linguistiko, soziologiko eta komunikatibotik:12• TTOk unitate ter minologikoa ulertzeko duen modua bera jarri dute ikerlari horiek zalantzan, batez ere aldaerak denominazio-aldaera bakarrera mugatu beharra. Wusterrek helburu duen terminoaren biunibokotasuna eta horrek dituen inplikazioak izan dira kri tikatuenak: aldakortasun terminologikoa ez onartzea eta, oro har, terrninoen alderdi komunikatibo eta diskurtsiboak kontuan ez hartzea. Sozioterminologiatik (Boul anger 1983; Gaudin 1990; Guespin 1990) Wusterri egin zaion oinarrizko kritika da hain zuzen ere terminologiaren benetako erabilera eta diskurtso espezializatuaren parametro sozial eta funtzionalak kontuan ez hartzea13• Ezagutza tekniko-zienti fikoak irakaskuntzaren eta komunikabideen bidez egun duen hedapenak zabaldu du terminologia aditu talde murriztuetatik eta komunikazio espezializatutik kanpo. Cabrék (2003) agertu bezala, terrninologia askotariko jardueretan behar da egungo gizartean: adituen arteko ekoizpen eta hedapenerako komunikazio-egoeretan (na zioarteko publikazioak, esaterako) ez ezik, adituen arteko bat-bateko ekoizpena eta hedapena dituzte komunikazio-egoeretan (laborategietako bat-bateko jarduerak), ezagutza espezializatuaren aplikazioan eta hedapen-jardueretan gertatzen diren komunikazio-egoeretan (irakaskuntzan, enpresetan, ... ), eta ezagutza espeziali zatuaren dibulgazidan gertatzen diren komunikazio-egoeretan (kazetaritza tekniko zientifikoan eta dibulgazioa espezilizatuan) ere. Oro har TTOri egin zaizkion kri tiketan agerian geratu da egungo terminologia 'erreal' edo 'sozial' hori azaltzeko gaitasunik eza (Gaudinen 1990). Wusterren biunibokotasunari egiten zaizkion kritiketatik harago joan da Ter minologiaren Teoria Komunikatiboa (TTK). Teresa Cabrék eta IULAko ikerlari taldeak proposatu duten terminologiaren ikuspegi linguistiko-komunikatiboak helburu du terrninologiaren benetako erabileraren berri ematea: besteak beste, era bileran dagoen aldakortasuna azaltzea. Ikuspegi honek aztertzen du aldakortasuna hizkuntzalaritza bariaziorristaren parametroak kontuan hm::,turik, eta aldakortasun terminologikoa ikertzen du erabiltzaileen gaitasun komunikatiboa edo pragmatiko aren berri eman dezakeen eredu linguistiko baten barruan. Teoria honen zenbait oi narri azalduko ditut jarraian, oinarri hauek agerian uzten baitute TTK aldakortasun terminologira hurbiltzeko duen modua: Terminoaren poliedrikotasuna: Has gaitezen terminoaren beraren kon tzepziotik: Cabrék (1998, 1999, 2002, besteak beste) defendatzen du unitate terminologikoak poliedrikoak direla: unitate terminologikoek alderdi linguistiko, 12 Terminologiaren diziplina desberdinetatik egin zaizkion kritikez jakiteko, ikus. Cabré 1999: 109117 eta Cabré 2002. 13 Freixak (2003:137) ohartarazten digunez, TTOk ez zuen aldakortasun funtzionala kontuan har tzen aurreikusten zuen komunikazio-egoera espezializatu bakarra adituen artekoa zelako. Arrazoi berak azal dezake aldakortasun soziala kontuan ez hartzea ere.
ESPEZIALITATE-HIZKEREN GARAPEN LEXIKO-DISKURTSIBOA: ALDAKORTASUN... 91 edo autoreek maileguen alde erakusten dituzten preferentziek21, eta bestetik, kon trol soziolinguistikoak. Bi indar kontrajarri horien ondorio ohi dira ondarezko for ma /mailegua alternantziak (bektore / garraiatzaile), baita I+I izen elkartua / izena + erref. izenondoa sintaxi-segida patroiak (gene-terapia / terapia geniko); iii) Finkapen falta eta gehiegizko sorkuntza islatzen dituzten altemantziak ditugu: aurrizki- edo atzizki-aldaketak dauden kasuak lexikoaren finkapen faltarekin loturik daude ge hien bat (klonatze!klonaketa; birkonbinazio/berkonbinazio); iv) Azkenik, aldakor tasuna loturik dago testu-egileen konpetentzia gramatikal eta diskurtsiboarekin ere. Azterketa intratestualak agerian uzten du gaitasun gramatikal eta diskurtsibo oso desberdinak daudela testuen egileen artean. Batzuek gaitasun-hutsune nabarmenak erakusten dituzte eskakizun diskurtsiboei aterabideak emateko orduan. Ikus dezagun, bada, adibide bat: diskurtsoak hala eskaturik, autoreak dependentziazko konposa tu gisa osatuta dagoen termino konplexu baten elementuak bereizi eta hirugarren elementu bat sartu behar dutenean, zenbait autorek posposizio baten bidez lotzen dituzte, euskaraz ohi bezala (transmisio-gaixotasunak baina transmisio familiarreko gaixotasunak). Horien ondoan ditugu eskakizun diskurtsiboei aterabideak emateko zailtasunak erakusten dituztenak eta, goiko kasuan, hiru elementudun izen elkartuak sortzera jotzen dutenak (gene-transferentzi sistema). Baina, hipotesietan aurreikusten genuen bezala, aldakortasun horren ondoan, helburu diskurtsiboei erantzuten dien aldakortasuna ere aurkitu dugu azterketa horre tan. Testuaren barneko aldakortasunaren azterketan, besteak beste hurrengo helburu diskurtsiboak betetzen dituzten aldaerak deskribatu ditugu: i) hizketa tekniko-zien tifikoak trinkotzeko duen joera erakusten diguten patroiak: terrninoa / sigla alteman tzia (Polimerasaren kate-erreakzioa / PCR) eta murrizketa motak desberdinak (izaki bizidunlbizidun; izaki bizidun/izaki), adibidez ii) Unitate baten balio terrninologikoa ezartzeko erabiltzen diren estrategiak eralcusten dizkigutenak: forma baten balio es pezializatua azpimarratzeko bere lehen agerketan komatxoak erabiltzea (Sagu-kume hau terapia geniko baten "eraginpean" dago), esaterako; iii) errepikapena saiheste ko, edo argumentazioaren ikuspegia aldatzeko sortzen diren altemantziak (bakterio genoma!baterioaren DNA; ernaldutako obozitoa / obulu ernaldua); iv) Testualiza tzearen eskakizunen arabera egitura analitikoagoak edo sintetikoagoak erabiltzeko joera sistematikoak erakusten dizkigutenak: I+I/ PS+I senkuentzia sintaktikoa (gene espresioa ! genearen espresioa) motako altemantzia dugu horren adibide22. Bestalde, azterketa intertestualak agerian uzten ditu ezberdintasunak testuaren es pezializazio mailaren arabera eta partehartzaileen aditutasun mailaren arabera ere: tes- 21 Fenomeno hau testuinguru elebidunetan aztertu da bereziki. Zenbait autoreren arabera fenomeno honek hizkuntzen arteko uk:ipen-harreman desorekatua islatzen du (Gambier 1987). Gui]bert-ek (1973) maileguen preferentzia termino psikosoziolinguistikoetan azaltzen du, eta ohartarazten digu espezialis tak askotan nahiago izaten duela mailegatutako forma, bere ustez bakar-bakanik maileguak transmititu dezakeelako informazio osoa, eta maileguak soilik ekar dezakeelako teknikan eta zientzian berebiziko garrantzia duen aurrerapen-kutsua. 22 Hitz elkartuen mugatzaileak (gene) beti izaten du interpretazio generikoa. Beraz, diskurtsoak elementu bat indibidualizatzea eskatzen duenean erreferentziadun PS bat erabiltzen da (genearen, gene horren).
92 AGURTZANEELORDUI tu-egileen diskurtso-komunitatearen arabera, ohitura diskurtsibo desberdinak hauteman daitezke. Gidoi/bereiz altemantzia dugu horren adibide: Euskara batuaren arauak men pekotasunezko izen elkartuak marratxoarekin edo bereiz idazteko aukera zabalik uzten du. Elhuyarren testuetan, zientzialarien testuetako ohitura bera ikusi dugu: marratxoa erabiltzen dute konposatuan harremana mugatzailea + mugakizuna edo mugakizuna + mugatzailea den desenbiguatu behar den kasuetan. LUR entziklopediatik eta prentsatik ateratako zenbait testutan, berriz, ez da erabiltzen marratxorik. Hurbilketa bat baino ez da azterketa hau, baina agerian uzten du euskarazko diskurtso zientifikoaren garapen graduala gertatzen ari dela eta, espero izatekoa zenez, aldaera terminologikoak parametro soziopragmatikoen araberako banaketa azaltzen hasi direla. Aldi berean, erakusten digu oraindik dispertsio terrninologiko handia dagoela eta dispertsio horretan mota desberdinetako faktoreak hartu behar direla kontuan, hurrengo hauek besteak beste: euskararen estandarizazioa eta ela borazioa ia batera gertatu dira, testu-egileek historia soziolinguistiko oso desberdi nak dituzte, adituen arteko harreman-sareak geldoak dira23 eta egungo terminolo gia-lanek eta kontrol soziolinguitikoak dispertsioa areagotzen dute. 3. ONDORIO GISA: ALDAKORTASUNA TRATATZEKO ZENBAlT IRIZPIDE Sarreran esan bezala, lan hau amaituko dut zenbait irizpide 1,aburbilduz. Cor pusaren normalizazioan aldakortasun terrninologikoa tratatzeko kontuan izan be harrekoak dira irizpide hauek nire ustez. Irizpide hauetan, eta ondorio gisa, lehen atalean agertu ditudan ikuspuntu teorikoak eta bigarrenean azaldu ditudan lan en pirikoaren ondorioak izango ditut kontuan: 1. Normalizazio-jardueraren barman egiten diren terminologia-lanen helburua, eta aldaera terminologikoak finkatzeko arrazoi eta ardatz nagusia, hurrengo hau izan behar da: espezilitate-alor desberdinen diskurtso-komunitateetako kideek ezagutza espezializatua errepresentatzeko eta komunikatzeko behar dituzten terminologia eta terminologia-produktuak lortzea. 2. Adituek sortutako testuen deskripzioa izan behar da terrninologia-lanen abia burua, baita euskara bezala gutxituak diren hizkuntzen kasuan ere. Adituen testuetan azter ditzakegu gabezia eta behar teminologikoak, baina testuaren azterketak ematen digu aditu horiek garatutako patroi lexiko-diskurtsoen berri izateko aukera ere. Esparru horietako estatusa hobetzeko ezinbeste koak izango dira biak: bai esparru espezializatuetako erabiltzaileek behar dituzten terrninologia-produktu egokiak diseinatu ahal izateko, eta bai orain arte garatu diren patroi diskurtsiboak finkatzen eta hedatzen laguntzeko ter rninologia-produktuak diseinatu ahal izateko ere. 23 Harreman-sare geldoak izateak dakartzan ondorioez aritu gara lehenago Igone Zabala eta biok, Zabala & Elordui (2005) eta Elordui & Zabala (2005) lanetan.
Morfologia lexikoa eta hizkera bereziak. -tzaile atzizkia: egile- eta tresna-atzizkia* Antton Elosegi Euskal Herriko Unibertsitatea Artikulu horren helburua da -tzaile / -le atzizkiaren azterketan hainbat aldetatik sakontzen jarraitzea, eta bereziki azken hamarraldi hauetan, testu berezituetan izan duen erabilera deskribatu gabeko batzuen berri ematea. Horretarako, orain arteko gramatikari eta ikertzaileek euskal erator-atzizki hori(en) inguruan esandakotik abiaturik, egungo testuetan gertatzen denaren berri ematen eta neurri batean azaltzen saiatuko naiz. Erabilera denez azterkizun, corpusean, intuizio linguistikoan baino gehiago, oinarrituriko ikerlana da hau. Era guztietako erabilerak, espezialitate-testuetakoak barne, aztertu nahi direnez, eta aldaketaren berri eman dezaketen oraintsukoak, eta zaharragoak, azterkizun direnez, bi alderdi horiek jasotzen dituen xx. Mendeko Euskararen Corpusa (XX. MEC) baliatu dut; hainbat puntu egiaztatzeko Orotariko Euskal Hiztegira eta beste iturri batzuetara ere inoiz jo badut ere. Corpusetik lanerako behar nituenak ateratzeko metodoa hauxe izan da. Has teko, bukaeran '-tzaile' lema duten guztiak, garai eta mota guztietakoak, eskatu dira, eta emaitza, datu-base batean jasoa, 7 .273 erregistrokoa (bakoitzak -tzaile atzizkidun hitz bat duena) izan da. Datu-basean, xx. Mendeko Euskararen Corpu sak eskaintzen dituen testuari buruzko zehaztasun guztiak jaso dira, eta zenbaki korrelatiboa jarri zaio erregistro bakoitzari. Kopuru handiegia zenez, %30era murrizteko, zenbakiaren azken digitoa, ausaz, 2, 5 edo 8 zutenak hautatu dira. 2.164 testu bereizi dira horrela. Ondorengo lana, datu-basea eremuz hornitzea, eskuz egin behar izan da. -tzaile atzizkia duen hitzarekin hatera, izen bat laguntzen duen izenondoa dela sumatu de nean, izen hura ere jaso da, eta atributua denean, predikatzen deneko izena. Halaber, elk:arte sintetiko baten osagai dela ikusi denean, elkarte osoa jaso dugu. Ondoren, lema eta kategoria berdinekoak izanik testuingurua ere antzekoak zituztenak alde hatera utzi eta, eragiketa horien ondoren, hasierako corpusa 812 erregistro desberdinetara murriztu dut. Halaz eta guztiz ere, datu-basean landu ga bekoak ere gorde izanak ahalbideratu dit bilaketa osagarri batzuk egitea. Gainera bilaketa osagarri horien bidez egiaztatu ahal izan da hautaturiko %30 osotasunaren ordezkaritza ona zela, oso hitz gutxi geratu direlako kanpoan.
96 ANTTON ELOSEGI l. ABIAPUNTUA, LAN HIPOTESIA: BIBLIOGRAFIA Lan horren abiapuntua, aurreko aztertzaileek egin dituzten deskribatze- eta azal tze-lanak izan dira. Ez dira ugariegi -tzaile atzizkia aztertu duten lanak. Nire uste apalean, garrantzitsuenak honako hauek lirateke: Azkue (1923), Villasante (1974), eta Lafitte (1962) gramatikari "klasiko" deitu ditzakegunen artean, eta Azkarate (1991, 1995), Gracia et al. (2000), eta Artiagoitia (2003), berriagoei dagokienez. Nolabait laburbilduz azterlan horietan esandakoa, honako puntu hauek nabar menduko ditut lana horren xedeetarako: a) Hainbat (-la; -tzaila, -tzale, -zale, -tale) forma desberdineko atzizkiaren ba tasunaz eta banaketaz idatzitakotik, ideia orobiltzaile gisa hartuko dut fun tzionamenduari eta esanahiari dagokienez atzizki bakarra balira bezala har daitezkeela; horretaz, '-tzaile' atzizkia aipatzen dudan bakoitzean, forma haien guztien ordezkaritzat emango da. b) -tzaile atzizkia nagusiki izen-sortzailetzat jo dute, baina izenondoak sor tzeko gaitasuna ukatu gabe. c) Atzizki horren oinarriko hitzaren kategoria gramatilcalaz den bezainbatean, aho batez onartu da aditzoina dela. d) Aditzoin horren motari buruz, bi (edo hiru) argumentudun aditzei eransten zaiela esan da, salbuespenak badaudela aitortuaz. d) -tzaile atzizkia aditzoin bati erantsitakoan eratzen den hitzaren azpikatego1izazioaz, oro har onartu da +egile +bizidun hitzak sortzen dituela 2. -TZAILE ATZIZKIDUN HITZEN KATEGORIA GRAMATIKALAZ 2.1. Izen.en eta adjektiboen agerpenak Autore gehienek, izenak eratzeko atzizkia dela esan dute, izenondoa ere izan daitekeela ukatu gabe, baina Gracia et al. (2000:492) liburuan azpimarratzen da -tzaile eratorriek izen eta adjektibo kategoriak oso modu zabal eta egonkorrean izaten dituztela. Jakina da izen eta izenondo kategoriak kasu askotan ez direla garbi bereizten, eta are gehiago, izenondoak askotan izen bezala erabiltzen direla, baina trukagarri tasun horrek mugak ere izaten dituela. Lan honetan, izentzat hartuko dira aditz baten argumentu gisa joan daitezkee nak, edo postposizio baten oinarri modura ager daitezkeenak. Izenondoak:, aldiz, izen baten adjuntu gisa hura modifikatuz, edo predikatu baten atributu funtzioan doazenak: izango dira. Hona landu den corpusaren emaitzak: A) Izen kategoriak:oak: 377 B) Izenondo kategoriakoa iz + izond egituran: 276. C) Izenondo kategoriakoak atributu funtzioan: 159 agerpen.
MORFOLOGIA LEXIKOA ETA HIZKERA BEREZIAK. -TZAILE ATZIZKIA: ... 97 2.2. -tzaile eratorrien kategoria xx. mendeko garaien1 arabera: Horra, l. taulan, hautaturiko corpusean, mendea banatu den bi aldietan, izenek eta izenondoek dituzten agerpenen kopuruak: l. taula Aldiak Izenak Izenondoak Izenondoak Guztira (iz+izond) Atributu 1900-1968 70 15 32 117 1969-1999 307 261 127 695 Guztira 377 276 159 812 Nabarmen agertzen da 1968 arteko aldian, izen kategoriako -tzaile eratorriek nagusitasun handia dutela agerpen guztiekiko: 70 / 117, hau da %60 dira; eta, al diz, 1969tik mendearen azkenera arte, gutxiengoa dira: 307 / 695 = %44,1. Txanponaren beste aldea, izenondoen alderantzizko aldaketan dugu: %40 le hen aldian eta %56 bigarrenean. Izenondoetan, izenaren adjuntu gisa, 1968 arte 15 / 117 = % 12, eta 1969-1999 tartean 261 / 695 = 3 7 ,5; eta atributu moduan: 32 / 117 = %27,3 1969 arte, eta 127 / 695 = %18,3 bigarren denboraldian. &Lan horren corpuseko agerpen desberdinak bakarrik kontuan hartu baditut, eta maiztasunak landu ez badira ere, ondoriozta daiteke -tzaile eratorriak adjektibo moduan erabiltzea ez dela berria, baina adjektibo erabilera horrek nabarmen egin duela gora dela azken hamarraldietan. Adjektibo horien motari buruz, salbuespenak ukatu gabe, esan daiteke ize nondo kalifikatzaileak erreferentzialetatik bereizteko erabiltzen diren ezaugarriak betetzen dituztela. Alde batetik graduatzailea onartzen dute, testuko adibide hauek erakusten du ten bezala: ( 1) behartzaileago, billatzaileago, ekintzaileago, gordetzaileago, libra tzaileago, integratzaileago Bestetik, izen abstraktuak eratzeko atzizkiak har ditzakete; corpusean adibide bakarrean (bozemailetasun) gertatu arren, ez dirudi ezintasunik legokeenik horre lakoak eratzeko. Eta predikatuan ere joan daitezke, gehien-gehienak. 1 XX. MECn bereizten diren lau garaiak (1900-1939, 1940-1968, 1969-1990 eta 1991-1999) ia beti dikotomia argi bat erakusten dutenez, hau da, mendearen hasieratik 1968 arteko aldia nahiko homoge neo agertzen dela, alde batetik, eta 1969tik bukaera artekoa ere gauza bera bestetik, binaka bildu ditut garaiok.
98 ANTTON ELOSEGI Ondorio orokor gisa esan daiteke alde batetik Gracia et al. (2000)-en azterketa guztiz egiaztatzen dela corpusean, alegia, -tzaile atzizkidun hitzak izenondo zein izen izan daitezkeela, eta bestalde, izenondoak sortzeko joera asko indartu dela azken urteotan. 3. -TZAILE ATZIZKIDUN HITZAREN OINARRIAZ 3.1. -tzaile eratorrien oinarri izan daitezkeen aditzoinak Badirudi salbuespenik gabe egiaztatzen dela corpusean gramatikariek aho ba tez esan izan dutena: aditzoina da -tzaile atzizkidun hitzaren oinarria. Esan behar da, hala ere, xx. Mendeko Euskararen Corpusean badirela, -tzaile bukaera daukaten lemen artean, besterik iradoki dezaketen ale ilun batzuk, zeine tan ez baita erraz igartzen -tzaile edo -zale den osagaia2. Halaber, esan da bi (edo hiru) argumentuko aditzek soilik onartzen dutela -tzaile atzizkia, eta baieztapen hori ere bermatuta agertzen da corpusean, baina hainbat ñabardura egin dakioke. Ezaguna da Mitxelenak Villasanteri egindako oharrean zioela aditza iragankor izatearen araua ez zela erabatekoa Iparraldean. Gramatika sortzaileak Perlmutter-ez geroztik erabiltzen duen aditz iragangai tzen sailkapena baliatuz hobeto ulertzen dira aditz batzuen eta besteen jokabide desberdinak. Azkaratek (1995:42) dioen bezala aditz horiek, inergatiboak izaki, betetzen dute -tzaile atzizkiak galdatzen duen baldintza: lotzen zaion aditz oina rriak kanpo-argumentua behar du. Corpusean3 agertzen dira horrelako bakan batzuk: (2) ibiltzale (? ), joaile, mintzatzaile Badira bestalde, corpusean -tzaile eratorriak, aditz mailegatu inergatiboen gai nean eraikiak, argumentu bakarrekoak izan arren laguntzaile diadikoa dutenak: ( 3) biratzaile, eskiatzaile, emigratzaile, migratzaile, mutatzaile, oszilatzaile, zirkulatzaile Horrelakoak, gauza ezaguna da, oso ugari daude: erdal aditzak mailega tzerakoan, Alberdik (2001) dioen bezala, inguruko erdaretan se klitikorik ez duten aditz iragangaitz agentedunak joera handia baitute du laguntzailea hartzeko. Hor taz, horien gainean -tzaile atzizkidun hitzak eratzeko ez dirudi inolako mugarik dagoenik. 2 Gehienak mendearen hasierakoak dira. Nahaste horren arrazoietako bat da -tzale izatea aztertzen ari garen atzizkiaren forma zabalduena (Lafitte 1962:209), lapurtera-behenafarreran. 3 OEHn sakoneko bilaketarik egin beharrik gabe: barurtzaile (da ad.), dantzatzaile (da ad.), egoile, igerikatzaile, etorle, ji/e, joaile, paseatzaile, saltatzaile,
MORFOLOGIA LEXIKOA ETA HIZKERA BEREZIAK. -TZAILE ATZIZKIA: ... 99 Eta azkenik, badira egin-ekin egiten diren inergatiboetatik eratorritakoak, mu rriztapenik gabe har dezaketenak -le (-tzaile) atzizkia, baina ez dago horrelakorik corpusean. Esan dezakegu, hortaz, azterturiko corpusak berretsi egiten duela Azkaratek (1995:42) formulatutakoa, alegia: -tzaile eratorriak, kanpo-argumentua (agente zein esperimentatzaile) duten aditzen gainean eratzen direla, hau da, iragankorren zein iragangaitz inakusatiboen gainean4, baina azterkizun legokeela noraino izan daitezkeen emankorrak euskalki batzuetako joaile, egoile eta antzekoak. 3.2. -tzaile eratorrien oinarriaren aspektu lexikoaz Aipamen laburra besterik ez bada, esan dezagun oinarriko aditzen aspektu lexikoari dagokionez, corpusean Vendler-en araberako lau aspektuetako aditzak aurki ditzakegula -tzaile eratorrien oinarri. A) Egoera-aditzak: isolatzaile, dominatzaile, osatzaile, gordetzaile B) Jardun-aditzak: zaintzaile, ordenatzaile, harrikatzaile C) Lorpen-aditzak: jasotzaile, azaleratzaile, koroatzaile D) Gauzatze-aditzak: eraikitzaile, birrintzaile Esan behar da bestalde, ez aditza baizik izen deberbala izateak, neurri handi batean lausotu egiten duela aspektuaren ezaugarria. Gure behaketa xume honek berretsi besterik ez du egiten Gracia et al. (2000:494) liburuan esandakoa. Halaz eta guztiz ere, azterketa sakonago batek eman dezakeena ikusi arte ezin daiteke esan oinarrizko aditzaren aspektu nagusiak -tzaile eratorrien eraketa baldintzatzen duen edo ez. 4. -TZAILE ERATORRIEN KANPO-ARGUMENTUA +BIZIDUN? 4.1. Planteamendua Atal honetan eta hurrengoetan hainbat gai aztertuko dira -tzaile eratorriaren oinarriko aditzaren kanpo argumentu subjektuaren azpikategoriaren inguruan. Lehenik eta behin, abiapuntu harturik honen aurreko lanetan gaiari buruz esan dakoa, corpuseko emaitzekin alderatuko dut, beste aztergaiekin egin bézala. -Tzaile atzizkiaz arduratu diren gramatikari klasikoen artean, badirudi gauzak argi zeudela oinarri-aditzaren subjektua pertsona edo biziduna zela esaterakoan. Honela, Azkuek -tzaile atzizkia "Derivativos nominales agentes" izeneko atalean sartzen du; Lafittek "Marque l' agent" dio, eta Villasantek horrela deskribatzen du: 4 Corpusean azaltzen dira, hain zuzen, Azkaratek ezinezkoen adibidetzat ematen dituen bi aditzetik (gertatu, agertu) eratorritako -tzailedunak baina salbuespenezkoak izateaz gain, oso interpretazio ilune koak dira inolako ondoriorik ateratzeko.
100 ANTTON ELOSEGI "Nombre agente de todos los verbos transitivos". Azken horren 'agente' hitzak zer esan nahi zuen zehazki ez dakigu, baina Villasantek proposaturiko adibide guztie tan agenteak bizidunak dira. Azkaratek aztergai berriak plazaratu ditu puntu honi buruz. Argitaratu gabeko lan batean, 199lean, zioen -tzaile eratorria beste izen baten eskuinera agertzen denean ""ia izenondo-funtzioa hartuz", 'egile' adiera gordetzen dutela, baina eztabaidatzekoa dela sortzen den izena (izentzat hartu behar bada) [+gizakia] den ala ez." Urte batzuk geroagoko lanean egile berak (Azkarate 1995-43) dio, ingelesezko -er eta espainierazko -dor atzizkiek ez bezala, euskaraz joera dela «"agenteak" adierazteko -tzaile atzizkia erabiltzea, eta tresnak izendatzeko -garri Mendebalean, eta -gailu Ekialdean». Baieztapen hori xx. Mendeko Euskararen Corpusean egiaztatu nahi izan dut, eta emaitzak, ondoren ikusiko denez, hainbat puntualizazio egiteko bidea ematen du. 4.2. Corpuseko kopuruak Ondoko taulan ikus daitezke lan horren corpuseko -tzaile eratorrien kategoriak ± bizidun azpikategoriaren arabera banatuta. 2. Taula Izena Izena izenondoa Izenondo atributua + bizidun -bizidun + bizidun -bizidun + bizidun -bizidun 1900-1968 67 3 6 9 22 JO 1969-1999 240 67 56 205 94 33 Guztira 307 70 62 214 116 43 2. taulak honek nabarmen erakusten duen gauza da +bizidun azpikatego riakoak ugarienak badira ere5 -bizidun azpikategoria oso kopurutsua dela -tzaile eratorrietan, Bizidunak (bame hartuta bizidunen multzoak eta pertsonifikatutzat eman diren erakundeak), kategoria gramatikal guztiak bame, 485 dira corpusean. Bizigabeak, 5 Kontuan izan behar da Jan honetan ez dudala kontuan hartu hitz bakoitzaren erabilera-maiztasuna. Kontuan hartuz gero, +bizidunen nagusitasuna erabatekoa izango litzateke. Zalantzarik gabe, kasu ge hienetan -tzaile eratorriak +bizidun dira.
MORFOLOGIA LEXIKOA ETA HIZKERA BEREZIAK. -TZAILE ATZIZKIA: ... 101 mota guztietakoak (gauza fisikoak eta tresnak, izaki abstraktuak eta sailkagaitzak) bildurik, 327 dira. 4.3. -tzaile atzizkidun hitzaren kategoriaren eta aditzoinaren subjektuaren ± bizidun azpikategoria Puntu labur honetan corpusean aurkitutako korrelazio baten berri eman nahi da: -tzaile atzizkidun hitzaren kategoria izena izatearen eta aditzoinaren subjektua +bizidun azpikategoriakoa izatearen artean dagoena. Aurreko taulako (2.) kopuruak begiratuz, korrelazio nabarmen bat agertzen da. Alde batetik, izen kategoriakoak hein handi batean +bizidun dira, %81, eta oso txikian -bizidun (%19); eta bestetik, izenondo kategoriakoak izaki izen baten adjuntu gisa doazenak alderantzizko proportzioak dauzkate: %77 -bizidun eta %23 +bizidun. Izenondo izaki, atributu funtzioan doazenetan, berriz, propor tzioak zeharo aldatzen dira, 43/ 159, hau da %27 (izenen kasuan dagoenaren antzekoa). Kontuan hartzekoa da, gainera, atributu funtzioan agertzen diren guztiei izenondo kategoria egotzi diegula, baina asko eta asko izentzat ere eman daitezkeela. Interpretatzen saiatuko ez naizen korrelazio hori bat dator gorago aipatu den Miren Azkarateren aipuan esaten denarekin, alegia "ia izenondo funtzioa" hartzen dutenean eztabaidagarria dela bizidunak diren (eta izenak diren). 5. -TZAILE ERATORRIA IZEN BIZIGABEA DENEAN 5 .1. Agentea eta tresna Inguruko hizkuntzetan, oso emankor diren egile- edo tresna-atzizkiak: (-dor (espainieraz, katalanez,) -(t)eur (frantsesez), -er ingelesez edo nederlanderaz) lan ugariren aztergai izan dira morfologia lexikoan. Euskarazko -tzailek aipatu atzizkien antza handia erakusten duenez, hemengo ikertzaileek ere lan horiek har tzen dituzte erreferentziatzat. Lehenik eta behin, -tzaile eratorrien balioa nagusiki agente izatera mugatzen ote den auzia argitze aldera, gogora dezagun Graciak (1994-29), Benveniste aipa tuz dioela izen bat agente gisa edo tresna gisa interpretatzea ez dela kontu linguis tiko soila; zenbait kanpo-faktoreren (pragmatiko zein kulturalen) baitan dagoena baizik: une batean pertsona baten eginkizuna dena beste une edo tokian "tresna" batek egin dezake. Autore berari jarraiki (Gracia, 1995-56) Marantz-engandik datorren bereizkuntza bat kontuan hartuko dut: tresna-izenen artean "faciliting instruments" ( ekintza bat egitea bideratzen dutenak, baina ekintza modu auto nomoan egin ezin zezaketenak) eta "intermediary instruments" (nolabait ekintza modu autonomoan egin dezaketenak) bereizten dituena.
102 ANTION ELOSEGI 5.2. Corpusean daudenak Aurrerago ikusten genuen corpusean -tzailedun izenaren oinarrian dagoen adi tzaren subjektua biziduna dela kasu gehienetan, baina ugari direla (%19) subjektu bizigabea dutenak.Honako 60 hauek daude landutako corpusean. (4) absorbatzaile testu-antolatzaile osasun adierazle baldintzatzaile berretzaile berretzaile biderkatzaile determinatzaile dilatatzaile diskriminatzaile disolbatzaile ebakitzaile eragile eragile erdibatutzaile erdibitzaile erdibitzaile ernatzaile estimatzaile .finkatzaile galdetzaile hartzaile hormona- hartzaile min- hartzaile hestekatzaile indikatzaile inhibitzaile isolatzaile izendatzaile izendatzaile txori-izutzaile petrola karreatzale. katalizatzaile uger kentzaile koloratzaile irteera-kontrolatzaile laguntzaile laguntzaile lurrin banatzaile markatzaile turnare- markatzaile mugiarazle nutritzaile operatzaile ordezkatzaile ordezkatzaile aro- osatzailea oxidatzaile sinbolizatzaile turnare- sortzaile amorío- suspertzaile termostatizatzaile traumatzaile berbaldi- xahutzaile tentsio- zatitzaile ukitzaile zatitzaile zenbakitzaile zenbatzaile tiro- zuzentzaile 5.3. Ezaugarri kronologiko-pragmatikoak Denak 1969z gerokoak dira, bat izan ezik. Esan daiteke gehien-gehienak berriki eraturikoak direla, eta askotan erraz igar daiteke zein erdal hitzen ordai netan moldatu diren: maileguzkoak ez badira, kalkoak dira gehienak. Bizpahiru izan ezik, edo hizkera bereziren bateko testuinguruan datoz, edo gutxienez, adiera espezializatukoak dira; ia gehienei ipin dakieke Kim., Mat., Bio., edo antzeko mar karen bat. Batzuk sail sistematikoetakoak dira: A) Matematikakoak:berretzaile, biderkatzaile, izendatzaile, zenbatzaile, zenbakitzaile, zatitzaile, ebakitzaile, erdibitzaile. B) Gramatikakoak: determinatzaile, laguntzaile, mugatzaile, graduátzaile, mugatzaile, erakusle, zenbatzaile. 5.4. -tzaile atzizkidun izen bizigabeak tradizioan. Ohar xumea Aurreko ezaugarriek iradokitzen bide dute azken hamarraldietako berrikuntza baten aurrean gaudela, baina ondorio hori zuzena den egiaztatze aldera, ikerraldi arin bat egin dut Orotariko Euskal Hiztegiaren corpusean. Labur-labur azalduko ditut emaitzak.
MORFOLOGIALEXI KOAETAHIZKERABEREZIAK. -IZAILEATZIZKIA: ... 103 Leizarragarengan esaldi batean (6) badira hiru -tzaile atzizkidun, zeinen era tor-oinarriaren aditzaren subjektua bizigabea baita: ( 5) Debozinoa berrretzen eta iratzartzen baiterauku, halatan iratzartzaile, orhoitzaile, eta egiazko Sainduen representatzaile bezala ohoratzen eta adoratzen ditugu imajinak. Axularren bi pasartetan ere (7), badirudi horrelakorik topatzen dela: (6) a. Eta eztu hark egurrik ere behar, eta ez aitzinatzaillerik. b. Zeren ezpaitugu orai; lehen bezala, iratzartzaillerik eta geure eginbi dearen eragillerik. Orotariko Euskal Hiztegian egindako bilaketak ere ale batzuk eman ditu. Kasu batzuetan, definizioan erabiltzen den formulak aditzera ematen du oina rri-aditzaren subjektua bizigabea ere izan daitekeela: (7) a. Batzaile: el (lo) que recoge b. Bet( e/a)tzaile: (lo) que llena, cubre, satisface Beste batzuetan, definizioak edo adibideak adierazten du bizigabetasuna hori: (8) Eragile, emendatzaile, erakusle, Gaurko gramatika-lexikoan ugaritu diren -tzaile eratorri bizigabeek ere badute aurrekaririk Archuren Bi mihiren gramatikan irakur daitekeen erakusle hitzean. Badira beste hainbat, Larramendik sortu edo haren eraginez XIX. Mendean agertzen direnak. Tradizio sendorik ez bada ere, esan daiteke xx. mendean sartu baino askoz lehenago ez zela debeku -tzaile eratorri bizigabea, tresna izan edo agente inper tsonala izan. 5.6. -tzaile / eta -gailu / atzizkien arteko lehia Gorago aipatutako pasartean Miren Azkaratek ( 1995-45) dio tresna-izenak era tzeko -garri eta -gailu atzizkietara jo duela euskarak eta xede horretarako -gailu orokortu dela hizkera estandarrean. Corpusean ikusi ondoren tresna-izentzat jo daitekeen -tzaile eratorri asko samar agertzen dela, ondorengo lerroetan saiatuko naiz azaltzen bi atzizkien erabileren arteko zenbait parekotasun eta desberdintasun. 5.6.1 -gailu atzizkidun hitzak xx. Mendeko Euskal Corpusean Orain artekoan erabili ditugu bi aldietan -gailu eratorriek honelako agerpen kopuruak ematen dituzte:
104 ANTTON ELOSEGI 1900-1968: 26 agerpen 1969-1999: 1.210 agerpen Lehen aldiko 26ak agepenetatik sei bakarrik dira desberdinak (artagailu, eder gailu, harrapailu, jostailu, ongailu, sendagailu), eta horietan bakar batek (jostailu hitzak) beteko luke "tresna"-ren definizioa6, besteak oro har, aditzak adierazitako ekintza eragiten duten baliabide gisa hobeto defini daitezke eta. Beste aldetik, aztertu ez ditudan bigarren aldikoetan esan behar da 'erdiak bai no gehiago (garai bereko -tzaile eratorriek bezala) jatorria dutela "saio artikulu", "saio liburu" edo "ikerketa lan" motetako testuetan. Horrek pentsarazten du, haiek bezala, berriak direla eta antzeko ezaugarri pragmatikoak izango dituztela. 5.6.2. -tzaile / -gailu bikoteak XX. Mendeko Euskararen corpusean7 3. taula -tzaile -gailu ebakitzaile ebakigailu estekatzaile estekailu eusle euskailu gordetzaile gordailu hartzaile (?) hargailu isolatzaile isolagailu markatzaile markagailu ordenatzaile ordenagailu sortzaile sorgailu zatitzaile zatigailu zuzentzaile zuzengailu Bikote batzuetako aleak elkar trukagarri badira ere, beste batzuk ez dirudi hain erraz ipin daitezkeenik bata bestearen tokian. Hala -tzailedunak nola -gailudunak, or dea, erdal -dor eratorrien ordain izan daitezke. Ezkerreko zutabeko gehienek, 'tresna' edo 'baliabide' adierez gainera, 'agente' adiera har dezakete bizidun batí erreferentzia egiten diotenean. 6 Azkaratek berak 1991ko Jan argitaragabean, -gailu eratorri "zaharren" adibideak ematen dituenean ohartarazten du tresna adierazten ez dutenak ere badaudela. Nire ustez, hark proposatutako zerrendako gehienak tresnaren definiziotik kanpo geratuko lirateke. 7 Hiztegietan (OEH, ELH) beste bikote batzuk ere aurki daitezke.
MORFOLOGIALEXIKOAETAHIZKERABEREZIAK. -1ZAILEATZIZKIA: ... 105 5.6.3. -gailu eta -tzaile eratorriak elkarte sintetiko batean doazenean. Hainbeste aldiz aipatu den lanean Azkaratek (1995:47) eztabaidatzen du zein izan daitekeen azalpenik hoberena su-itzalgailu, edo erropa-garbigailu ren gramatikaltasunarentzat eta * suaren itzalgailu edo *arroparen garbigailuren agramatikaltasunarentzat. Eztabaidagai horretan sartu gabe, haren gogoetak beste xede baterako erabiliko ditut: -gailu eta-tzaile-ren jokabide desberdinak azpimarratzeko. Izan ere, corpusean badago adibide multzo aski hornitu bat zeinean -tzaile eratorria, oinarriko aditzaren barne argumentua den izen bizigabe batekin elkarturik datorren: (9) uger kentzaile, turnare- rnarkatzaile, testu-antolatzaile, horrnon- har tzaile, turnare- sortzaile, tiro- zuzentzaile, lurrin- banatzaile, tentsio- zatitzaile, amorio- suspertzaile, petrola- karreatzale, berbaldi- xahutzaile, min- hartzaile, txori-izutzaile, osasun adierazle Nire ustez, -gailu eratorrietan ez bezala, (9)ko eratorrien oinarriko aditzaren barne argumentua sintaxian ere gauzatu daiteke, esanahia ez-ebentibotik ebentibo ra aldatzen bada ere: ( 1 O) a. uger-kentzalea > > ugerraren kentzalea b. tumore-markatzailea > > tumore( ar )en markatzailea. Gainera, elkarte sintetikoetan agertzen diren eratorri -bizidun horiek, interpre tazio ebentiboa zein ez ebentiboa izan dezakete, +bizidunek bezala. Beste aldetik, -tzaile atzizkidunak -gailu atzizkiarekin eratutakoak ez bezala, izen zein adjektibo izan daitezke, ondorengo atalean ikusiko den bezala. 6. -TZAILE ERATORRIA IZENA LAGUNTZEN DUEN IZENONDOA DENEAN Aurrerago esan dugun bezala, Gracia et al. (2000) Iiburuan irakur dezakegu -tzaile eratorrien adjektibo kategoria guztiz zabaldu eta egonkortzat eman dehar dela. Baina liburu horretako lerro guztiz zehatz baina labur batzuez at ez dugu ezagutzen -tzaile adjektibo eratorriei buruzko azterlanik. Corpusa arakatzen ize nondo horien presentzia oso kontuan hartzeko dela oharturik, bertako datu batzuk azaldu nahi nituzke atal honetan. Esan bezala, bi funtziotan ager daiteke -tzaile eratorri adjektiboa: modifika tzen duen izen baten eskuinean, izenondo gisa, eta, atributu funtzioan. Bigarren multzokoek izenaren antzeko ezaugarri batzuk erakusten dituztenez, izen bizigabea laguntzen duten izenondoak aztertzera mugatuko naiz hemen, erraz beharrez. 6.1. Kopuruak eta agerpen garaien araberako ezaugarri batzuk Corpusean aurkitu ditugunak honela banatzen dira garaietan:
106 1900-1968 1969-1999 Guztira ANTTON ELOSEGI 3. taula Izena + izenondoa + bizidun 6 56 62 -bizidun 9 205 214 15 261 274 Nabarmena da, lehenago iruzkindu dugun bezala, bi garaien arteko desoreka: -tzaile eratorria izenondoa biderkatu egiten da bigarren aldian. Erabilera gehienbat berria da, aurreko garaietan debeku ez bazen ere. Zein testu motatan agertzen diren -tzaile eratorriak izenondo modura galdetzen badugu, erantzuna izango da gehiengo handia, %71, espezialitate-testuak eduki izan ohi dituzten generoetan8 aurkitzen dugula. Bizigabeetan are gehiago, ehuneko hori % 77ra iristen da. 6.2. Argumentu-egitura eta semantika Izenondoak kanpo argumentu bat daukate, hark adierazten duen ezaugarria jasotzen duena. Aditzetik eratorritako adjektiboa denean, argumentu hori oinarriko aditzetik heredatzen da; horrek esan nahi du izenondoaren argumentu hori oina rriko aditzaren kanpo argumentua edo subjektua dela. Jz + -tzaile izand segidaren balio semantikoa honelakoa izaten da oro har: N V-tzen duena (11) Jainko askatzaile = Jainko askatzen duena (askatzen duen Jainko) Gainerako -tzaile eratorriek bezala, izenondoek ere balio aktiboa daukate ge hien-gehienetan. Balio aktibo hori, agente modura edo baliabide zein tresna gisa gauzatu daiteke. Begira dezagun zer gertatzen den -tzaile izenondo eratorriaren kanpo argu mentua izen + bizidun edo -bizidun den arabera. 6.2. l. lnterpretazio semantiko 'arauzkoa' onartzen dutenak Izan bizidun baten adjuntu diren -tzaile izenondoetan ia arazorik gabe aplika daiteke" N Vtzen duena" eskema. 8 Horrelakotzat jo ditut ondorengo testu mota hauek: administrazioa, ikasliburuak, ikerketa-lanak, eta saio artikulu zein liburuak. Espezializazio gabeko hizkera orokorraren ordezkariagotzat eman ditut poesía, antzerkia, literatur prosa, haur eta gazte literatura, zein egunkariak eta aldizkariak.
MORFOLOGIA LEXIKOA ETA HIZKERA BEREZIAK. -IZAILE ATZIZKIA: ... 107 Batzuetan balio ebentiboa izango du, benetan hori egin duena (12a) besteetan, berriz, hori egiteko funtzioa (12b) edo joera (12c) duena, edo egoera-aditza bada, ezaugarri horren jabe dena (12d): (12) a. haur erasotzaile, enpresa lizitatzaile, b. neska zaintzaile, sailburu koordinatzaile, enpresa hornitzaile, entitate erregulatzaile c. haur erasotzaile, kristau iraultzaile, aristokrazia mendera tzaile, larba migratzaile d. narratzaile orojakile Corpuseko +bizidunetan kasu guztietan eskema betetzen dela dirudi; baina -tzaile izenondo eratorria izen bizigabe baten ondoan hura kalifikatuaz doanean, gauzak zailago bihurtzen dira eskema horretan sartzeko. -tzaile adjektiboak laguntzen duen izena zerbait fisikoa denean (tresna, maki na, gorputz-atala ... ) edo testua nahiz testu baten atala arazorik gabe sartzen dira aurreko esanahietan: 4. taula Tresna / makina Substantzia, produktua Gorputzaren (edo izaki bidunaren) atala tresna neurtzaile substantzía koloratzaile muskulu hurbiltzaile pirheliometro erregistraproduktu desunjektatzaile aho-aparatu miazkatzaile tzaile ispilu distortsionatzaile material isolatzaile pabilioi bibratzaile paper xurgatzailea partikula kutsatzaile alelo gainartzaile ziri isolatzaile ur purifikatzaile organo zupatzaile erloju konparatzaile usain xahutzaile mintz mugitzaile Esanahi horiek ez dira hain gardenak, baina eskema beretan sar ditzakegu corpu sean aurkitutako beste batzuk, behain-behingoz honako multzoetan bildu direnak: 5. taula Testua edo testu atala: lndar, ahal, ekintza ... Gramatika-elementua idazti argitzaile Indar bateratzaile Aditz laguntzaile testu arautzaile Indar irauktzaile Forma laguntzaile hitz sustengatzaile Ekintza erregulatzaile Kopula biltzaile xedapen indargabetzaile Mugimendu iraulktzaile Adejktibo nolakotzaile oinarri erregulatzaile Ahal kreatzaile
108 ANTION ELOSEGI Eta corpusean aurkitutako beste asko ere, nahiz eta esan daitekeen, izen bizi dunetik eta gauza fisikotik urruntzen garen heinean, interpretazioaren gardetasuna lausotu egiten dela: ( 13) antze orotzalle, ezaugarri bateratzaile, giro estaltzaile ... 6.2.2. lnterpretagaitzak Aurrekoen bidetik, badira batzuk, ia edozein parafrasi ohikotik ihes egiten dutenak: (14) a. indukzioa, aztertzea,(. . .), me todo arrazonatzaile horren fun tsezko kondizioak dira. c. forma ezartzaile duen poema hibaia halako bizia! d. oso konbentzio narratzaile arruntak erabiliz e. 2. art. iturri eta hierarkia arautzaileak. f horixe da beste bi ardatz normalizatzaileekin duen aldea Arauzko moduan parafraseatuz (a)-k "metodoak arrazonatzen du" edo "arrazonatzeko den metodoa", emango luke, baina ez da hori (eman nahi zaion) esanahia, baizik eta "metodoaren funtsa arrazonatzea da" gisakoa. Gauzak urruti rago joan dira (e) adibidean, zeinean "hierarkiak arautzen du" uler zitekeen, baina, baina terrninoa nondik datorren dakienak "arauen artean/ arautzerakoan hierarkia dago" ulertu beharko du. Itzulpen txarrak tartean direla ezin da ukatu, baina kontuan hartzen badugu alde batetik Rainer Franz-ek espainierari buruz dioena (1999:4.602): "Hay sin embargo una tendencia reciente a predicar adjetivos en -doria de sustantivos que encajan en esta perífrasis [x que V] de manera menos natural: efecto dinamizador "efecto que dinamiza"(?) ( ... )", eta bestetik zenbat "ereduzko" testutan aurkitzen diren "era berriko" -tzaile eratorriak, pentsatu beharko da ongi aztertzea merezi duen aldaketak gertatzen ari direla hor. 7. ONDORIO MODUKOAK Lan honen emaitzak eztabaidagarriak izan arren, esan daiteke azken urteotako erabilera aztertzeak -tzaile atzizkiaren gaineko lan gehienetan ia oharkabean pa satako egitate batzuk erakutsi dizkigula. Bi nagusi azpimarratuko nituzke: -tzaile eratorri adjetibalen ugaritasuna alde batetik, eta eratorrien erreferentea hainbeste alditan bizigabea, eta tresna-izena izatea bestetik. -tzaile eratorrientzako "justifikazio" bila filologiaren munduan egindako sartu irtenaren emaitzak nire ustez bidea zabaltzen du pentsatu ahal izateko euskarak as paldidanik izan duela baliabide hori, alegia, -tzaile atzizkia erabil zitekeela tresna edo baliabide-izenak eratzeko, baina, ezagutzen ez diren arrazoi batzuk direlarik, baliabide hori oso gutxitan aktibatu dela, harik eta azken hiruzpalau hamarkade-
Filosofia alemana euskaraz eta euskara estandarra l. SARRERA Ibon Uribarri Zenekorta EHU Lan honek alemanetik euskarara itzulitako idazkien azterketa orokor bat egi teko eman diren lehen urratsak aurkeztu nahi ditu 1, bereziki filosofiaren arloan (zentzu zabalean hartuta). Itzulpengintzaren azterketa deskriptiboaren metodolo giari jarraiki (Gideon Toury), egin den katalogazio lana aurkeztuko da lehenik, eta ondoren corpusak sortzeko irizpideak eta aurrelanak; eta horrekin hatera horrek guztiak izan ditzakeen aplikazio batzuk aipatuko dira, jardunaldien gaiari eutsiz, hau da, espezialitate hizkera horren azterbideen eta estandarraren arteko lotura jorratuko da. Idazki alemanek gure hizkuntzan izan duten isla jasotzen duen katalogoa osatu dugu azken bi urteotan, eta horren barne garai ezberdinak daude, testu mota ezber dinak, itzultzaile ezberdinak, etab. Katalogazio lana oraingoz liburuetara mugatu da gehienbat, haur eta gazte literatura baztertuz oraingoz. Katalogazio lan oroko rrarekin hatera bi alderdi aztertu dira bereziki, filosofía testuen itzulpena (filosofía era zabalean ulertuta, giza zientzietako saioaren pareko zerbaiten gisara) eta Schi ller-en idazkien itzulpenak, idazlea hil zenetik 200 urte igaro direla eta (lan horrek Azkue, Mirande eta Labaien-ek arlo honetan egindako lana aztertzeko beta eman zuen, eta horrela lehen itzulpenen testuingurua deskribatzeko lanean aurrera egin ahal izan da). Katalogazio lana ez dago osatuta. Gehienbat poesía eta haur eta gazte literatu ra dira oraindik zehazkiago aztertu beharreko arloak. Poesian Julen Urkizak egin duen lana hartu behar da oinarri gisa, eta haur eta gazte literaturan Manu Lopez Gaseni eta Xabier Etxanizek egindakoa. Katalogazioa osatzen denean, horrek hainbat ikerketa konkretu egiteko aukera emango du. Gure hipotesia da alemana kontuan hartzeak eta alemanetik itzultzen -k-; -ns- <=> -nts-; r-<=> errItzulpen-unitatearen bi segmentuak hautagai bakar banaz osatuak izatea: izenburuak, zerrendetako itemak ... ; horrelakoak baliokide 'segurutzat' jo daitezke, eta erauzte-prozesuaren lehen urratsean balioetsi Teknika linguistikoak: helburua izan daiteke, batetik, hizkuntza bakoitzeko hautagaiak ezaugarri morfosintaktikoaren arabera zedarritzea; bestetik, bi hizkuntzetako hautagaien arteko baliokidetzak kategoriaren edo eredu mor fosintaktikoaren iragazkitik igaroaraztea Posizioa kontuan hartzea: euskara eta gaztelaniaren kasuan, ez du informa zio baliagarria ematen, hizkuntza horien ordena kanonikoa aski desberdina baita
136 ANTTON GURRUTXAGA / XABIER SARALEGI / SAHATS UGARTETXEA / IÑAKI ALEGRIA 8.3. Hautagai-bikoteen so:rkuntza Linguistikoki prozesatutako hizkuntza bakoitzeko memoria-atalak batu ondo ren, itzulpen-unitate bereko hizkuntza bakoitzeko hautagaiak konbinatu egiten dira, hautagai-bikoteak edo bigramak osatzeko. Horiek datu-base erlazional batean biltegiratzen dira, eta ondoren bikote bakoitzaren informazioa kalkulatzen da: elkar tze-neurriak eta kognatu-neurria. Hitz anitzeko hautagaien bikoteen kognatu-neurria kalkulatzeko, karaktere kate osoak kontuan hartu ohi dira, eta gerta daiteke, hizkuntzen izaerak hartaratuta, osagaien ordena bera ez izatea. Adibidez, Jnteneteko konexio / conexión a Internet. Egokiagoa dirudi, hortaz, osagai bakunen arteko kognatu-neurria kalkulatzea, eta kognatu-neurri handieneko konbinazioa hautatzea termino osoen artekoa kalkula tzeko, behar diren ordena-aldaketak eginda. 8.4. Baliokide onenak hautatzeko algo:ritmoa Hautagai-bikote bakoitzaren informazioa bildutakoan, algoritmoaren zeregina da, informazio hori erabiliz, hautagai-bikote onenak hautatzea. Baliokidetza lexika lak erauzteko egin diren lan gehienetan, oinarrizko hipotesia izan da corpus parale loan hizkuntza bateko hitzek itzulpen edo baliokide bakarn dutela beste hizkuntzan (Fung, 1998). Autore gehienek aitortzen dute hipotesi hori oso gutxitan betetzen dela, baina hurbilketa egokia izan daitekeela helburu askotarako, batik bat esparru mugatu edo espezializatuetan erabili nahi diren sistemetarako. Horiek horrela, eta hurbilketa mugatua dela jakinik ere, jatorrizko hizkuntzako hautagai batek hauta gai-bikoteen datu-basean dituen baliokide posible guztietatik 'onena' hautatzea izan da erabili den algoritmoaren estrategia. Oro har, bi algoritmo-mota erabili dira (Matsumoto et al., 2000): EM algoritmoan oinarrituak (Expectation Maximization): iteratiboak Urratsez urratseko algoritmoak ('greedy' algoritmoak): urrats bakoitzean 'hautatzen' diren baliokideak ez dira sartzen hurrengo urratsean; batzuetan, neurriak berriz kalkulatzen dira Lehen azaldu dugu EM algoritmoa itzulpen-eredu probabilistikoetan erabili dela batik bat. Elkartze-neurrien bidezko sistemetan ere saiakuntzak egin dira (Ku piec, 1993; Hiemstra, 1999, Melamed, 2001). Proiektu honetan, urratsez urratseko algoritmo bat erabili dugu. Horrelakoen abantaila nagusia sinpletasuna eta azkartasuna da; desabantaila izan daiteke, ordea, urrats batean hautatzen diren baliokidetzak ez direla berraztertzen. Hau da inple mentatu den algoritmoaren eskema: 1: 1 segmentuak (baliokide hautagaiek segmentu oso barra hartzen dute nean)
EUSKARA-GAZTELANIA TERMINOLOGIA ELEBIDUNAREN ERAUZLE AUTOMATIKOA 139 11. EMAITZAK Bi corpusak automatikoki prozesatu ondoren, erauzketaren emaitza aztertu dugu, eta zuzentzat jo ditugun baliokide-bikoteak balioetsi. Hurrengo bi irudietan ikus daiteke nola aldatzen den doitasuna (bikote zuzenen ehunekoa) tresnak ematen duen baliokidetza-kopuruaren arabera. Doitasuna neurtzean, Freeling-ek ematen duen lema-egitura hartu da kontuan, eta ez terminoaren berezko forma kanonikoa. 2 Ebaluazioan erabili diren elkartze-neurri estatistikoetatik, egiantz-arrazoiak (LR) izan ditu emaitza onenak, eta horien araberako emaitzak irudikatu ditugu. Lerro bertikalek algoritmoaren urratsen arteko mugak adierazten dituzte; hurrenez hurren, lehenak 1: 1 segmentuen urratsean lortzen diren baliokideen amaiera, eta bigarrenak kognatu-neurrien bidezko erauzketak itzultzen dituzten baliokideen amaiera; hortik aurrera, elkartze-neurrien bidezko baliokideak. 100 80 "' 60 ·o 40 20 o o Atalasea 500 11. irudia 1.000 Hautagai kopurua AZTiren itzulpen-memoriaren erauzketa automatikoaren emaitzak 2 Adibidez, bases de datos testu-formaren tenninoaren forma kanonikoa base de datos da. Hau da, lehen osagaiaren flexioak ez du eraginik forma kanonikoan, baina bigarrenarenak bai. Hala ere, Freeling-etik lortzen den sintagma lematizatua base de dato da. Proiektuaren hurrengo garapenetan, aurre egingo diogu forma kanonikoa doiago erauzteari; horretarako, terminoaren ereduaren araberako erregelak formu!atuko duen): (87) # BOTO-HAZTAPEN. Estatu bakoitzari dagokion boto-kopurua estatu ho rretako biztanleriaren arabera zehazten den boto-sistema. (88) BOTO-HAZTAPEN. Biztanleriaren arabera estatu bakoitzari zenbat boto dagozkion zehazten duen boto-sistema. Kontuz ibili behar da antzematen zailak diren iraganeko erlatiboekin eta aspe ktuarekin: (89) # ECU. 1979an Europako Diru Sistemako funtsezko osagai moduan sor tu zen diru artifiziala, Batasuneko estatu-diru guztiak proportzioan ordezkatzen zituena, estatu bakoitzaren ekonomiak zeukan pisuaren arabera. Euroak ordeztu zuen 1999ko urtarrilaren lean. (90) ECU. Diru artifiziala, 1979an Europako Diru Sistemaren funtsezko osagai moduan sortua; proportzioan ordezkatzen zituen Batasuneko estatu-diru guztiak, estatu bakoitzeko ekonomiaren pisuaren arabera. Euroak ordeztu zuen 1999ko urtarrilaren 1 ean. (91) ESTATU BURUJABE BERRIA. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna hau tsi eta gero, Estatu Burujabeen Erkidegoa (EBE) izeneko antolakunde federatuan bildu ziren hamabi estatuez osatutako taldea (Armenia ... ). (92) ESTATU BURUJABE BERRIA. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna hau tsi eta gero, Estatu Burujabeen Erkidegoa (EBE) izeneko antolakunde federatuan bildutako hamabi estatuen taldea (Armenia ... ). (93) # MUGAZ HARAINDIKO LANKIDETZA. Europar Batasunaren bameko zein kanpoko mugen bi aldeetara | science |
Subsets and Splits