text
stringlengths 0
2.68k
|
---|
klima aldaketa gure ekoizpensisteman nola eragingo duen hobeto ezagutzeaz ari naiz horrela modurik onenean diseinatu ahalko baitugu trantsizioa eta egokitzapena |
indarkeria matxistari aurre egiteko modua berrikusteaz gaurkotzeaz eta ebaluatzeaz ere ari naiz hemendik aurrera diseinatuko diren mekanismoak efektiboagoak izan daitezen |
badakit badagoela galdetzen duena zein den elkarrekin podemosen papera akordio hau eginda gauza asko esan dira batzuetan ortodoxia ideologikotik eta uste dut ez gaudela garai politiko eta sozial horretan oraintxe bertan esango dut elkarrekin podemosek ez dio beldurrik etapa berri bati euskadik aurrera egingo badu indar politikok elkar ulertzeko beharra daukagulako ezinbestean bistan da elkarrekin hitz egitea eta elkarren aurka aritzeaz baino zailagoa da eta negoziatzea kritikatzea baino zailagoa ere baina geure gain hartzen dugu erantzukizun hori horrela egingo baitu aurrera geure gizarteak eta herritarrek susmatzen duten balizko geldikeria eta gainbehera honekin bukatuko dugu |
eskerrik asko |
eskerrik asko martínez jauna |
eh bildu taldearen ordezkaria casanova jauna ah pinedo andrea zurea da hitza |
egun on egun on guztioi eskerrik asko mahaiburu andrea |
gaur legealdiko azken aurrekontuak daude mahai gainean eta madrilen legealdi berriari hasiera emateko zain daude azken lau urte hauetan pnvk ez dio madrili begiratzeari utzi lehenengo pprekin eta oraingoan aktore gonbidatu moduan estatuko ezkerraren norgehiagokan hemen gobernukide diren pnv eta pseri podemos batu zaie orain dela gutxi arte politikan haien makulu izateko ez zeudela esaten zutenak baina madrileko gobernuan egoteko aukera dela medio ez dutenak zalantzarik izan hemen urteetan kritikatu dituzten politikak gaur babesteko beste behin ere estatu mailako interesak bizkaia gipuzkoa eta arabako gizartearen interesen gainetik jartzen dituen estatu mailako alderdien jokaera zaharrak berri |
aste honetan bertan jaurlaritzak iragarri du moteltze ekonomikoaren amaiera eta egonkortzearen hasiera datorren urterako baina mundu mailan oraindik ezegonkortasun sintomak nabariak dira eta arriskuak ez dira desagertu esperotako desenplegu tasa baxuagoak argudio on moduan erabiltzen ditu gobernuak jakin badakigunean populazio aktiboa beherantz doala eta honek nahiz eta langile berberak egon langabezi tasa hobetzen duela berez ez gobernu honen jardueraren ondorioz zenbaki makroak ikusita agerikoa dena da gure ekonomia gero eta gutxiago hazten dela lanprekarizazioa errealitate gordina dela hainbat eta hainbat langileentzat izatez behinbehineko kontratuak 90raren gainetik daude eta industria sektorearen pisu erlatiboa oso baxua da ezin dugu ahaztu gaur adibidez igorren zer gertatzen ari den une honetan bertan horregatik hemendik besarkada handi bat bidali nahi diegu bertan borrokan dauden langileei |
datu makroekonomikoak behin eta berriz erabiltzen dituzue beste errealitate hau estaltzeko barne produktu gordinaren hazkundea urtez urte behera doa eta jarraitzen du hurrengo urterako ere jaurlaritzaren hitzetan eta bere osagarriak aztertzen direnean badaude seinale oso kezkagarriak etxeetako gastua administrazio publikoen gastua eta larriena dena kapital eraketa gordina nahiz eta hazi moteldu egiten dira beste behin ere eta guzti honen oinarrian ekonomia eragileen konfiantza galera dago hau hau ez duzue asko iragarri jaurlaritzatik baina azken datuen arabera familien konfiantza indizeak beherakada nabarmena izan du zortzi puntukoa zehazki 2019 hirugarren hiruhilekoan aurrekoarekin alderatuz zer esanik ez eskaintza begiratzen badugu non sektore guztiak moteldu egingo diren eta larria da oso industrialentzat bakarrik 1eko hazkundea aurreikustea hori bada gure ekonomiaren motorea oso txarto goaz |
zuen politikekin barne produktu gordinaren hazkundea gero eta okerrago banatzen da eta gure herrian atzean jende gehiegi geratzen ari da 2008ko krisitik hona ezberdintasunak eta arrakala soziala handituz doaz eta aurrekontu hauek ez dute honen kontra behar bezala egiten guk hau zuzentzen saiatu gara aurrekontu honen tramitazioan bai zuzenketa partzialen bidez bai jaurlaritzaren politika fiskal eta finantzieroan bide horri propioa proposatuz estatuarekin negoziatzeko kontzertu ekonomikoaren aldebikotasun markoan inbertsio eta gastu publikoa indartzeko urteetan jasandako murrizketak eta paralisia alde batera utziz eta erronka ekologiko industrial eta soziolaboralei taxuz erantzuteko baina ezetza aldaketa sozialak erronka ekologikoa pobreziaren kronifikazioa ezberdintasun sozialen sakontzea digitalizazioa eta erronka ekonomiko berriek eraldaketa berri bat eskatzen dute politika publikoen bultzada ausarta eskatzen dute baina aurrekontu hauek beste lehentasun batzuk dituzte gobernu honek beste lehentasun batzuk ditu honi guztiari ezin zaio erantzun urteetan aplikatutako politika berberekin eta are gutxiago gaur mahai gainean dugun aurrekontu kontinuista hauekin |
politika sozialen arloan autu politiko baten aurrean gaude gobernuak erabaki du estrategikoki gizarte babesaren inguruko inbertsio eta gastuaren muga hori erabakita dago eta ez du inolaz ere euro bat ere gehiago bideratuko gehien behar dutenen bizi baldintzak hobetzeko eta pobreziari aurre egiteko nahiz eta igoera efektista batzuk adostu dituzuen eta zenbakiekin magia jokoaren bat egin duzuen izatez murrizketa bat da adostu duzuena urteetan izandako murrizketei jarraipena ematen diona errealitatea da pnv pse eta podemosek akordio honekin ez duzuela 2008ko gizarteratzeko eta dirusarrerak bermatzeko legea betetzen eta ez duzuela neurririk hartu berau betetzeko inolaz ere ez eta beraz onuradunek legez zegokiena baino 230 euro hilero gutxiago kobratuko dituzte eta 253 euro pentsionista onuradunen kasuan 2020rako 2019an baino diru gutxiago aurreikusten duzue dsberako eskaintza are gutxiago egongo direlakoan baina ez duzue arreta berezirik jartzen sistematik kanpo daudenak eta beharrak dituztenak sistemara sartzeko edo sisteman egonda ere pobreziatik ateratzen ez diren pertsona eta familiak hobeto bizi daitezen gobernu hau gobernu hau pozik dago hainbat indizetan ondo ateratzen delako nahiz eta gero eta maila baxuagoetan gauden eta hainbat herri gure gainetik pasa diren gizarte politiken alorrean |
aurten genero ikuspegia eta klimaren aldaketaren kontrako borroka ardatz dituen aurrekontua leloa erabili izan duzue hori izan da jaurlaritzaren kanpainaren ardatza gobernua alferrik saiatu da aurrekontu hauek berritzaileak direla azaltzen aurten apustu sendoa egiten dutela genero berdintasunaren alde eta larrialdi klimatikoaren kontra eta horretarako ez dute inolako lotsarik izan jada aurrekontuetan izandako partidak nobedade moduan aurkezten edo txarrena dena helburu horiekin zerikusi eskasa edo nuloa duten partidak zenbatzen |
genero ikuspegiaren inguruan jaurlaritzak saldutako produktua ere aztertzekoa da kasu honetan ere zenbakien erabilpen maltzurra egin du jaurlaritzak eta hau ikusteko ez da oso urrun joan behar jaurlaritza beraren txostenak irakurtzearekin nahikoa da jaurlaritza prentsa ohar eta power pointetan agertzen zen jaurlaritzaren prentsa ohar eta power pointetan agertzen ziren 1200 milioi luzeko zenbateko bat agertzen zen eta genero inpaktu txostena aztertzean 3305 milioi geratzen da hori da benetako zenbatekoa gainerakoa 1200 milioi horietara arte genero ikuspegia barnebiltzeko prozesuan dauden politikei dagokie prozesuan ez eginak daudenak |
hau da aurrekontu osoaren 28a da jaurlaritzak genero ikuspegia barnebilduz euren dokumentuetan bertan aitortzen duena eta ez agerraldi publikoetan eta power point koloretsu horietan publizitatutako 10ra |
datu guzti hauek agerian uzten dute aurrekontu hauek ez direla iazkoak baino berdeagoak eta ez direla iazkoak baino feministagoak pakete beretsua da edukiak ez dira aldatu enboltorioa bai eta diskurtsoa bai aldatu egin dira eta podemosekin lortutako akordioaren bidez diskurtso hori indartu egin da baina hori da diskurtsoa besterik ez |
2020ko aurrekontu hauek marketing kanpaina erraldoia izan dute erraldoia jaurlaritzaren partetik baina baita podemosen aldetik ere podemosetik aldaketa sakona saldu nahi izan duzue eta hor bertan horrela esan duzu zuen akordioarekin euskadi kontinuismoa gainditzen duela eta norabide egokian lehen urratsa ematen duela esan egin duzu gaur hemen baina hori ez dizuete ezta zuen bide lagun berriek erosten |
begira eajren bozeramaileak pasa den asteko ogasun batzordean esan zuen podemosen zuzenketen ekarpenaren harira literal jadanik pnvren oinarri ideologikoan dauden politikei azpimarra eta bultzada estra bat ematea da eta honek pozten gaitu esan nahi duelako euskal herrian posible dugula gizarte eredu konpartitua edukitzea hori pnvko ordezkari batek zuen zuzenketen harira |
herri gisa ditugun erronkei erantzuteko muturreko austeritate politikak alde batera uztea eta politika ekonomiko berriak indarrean jartzea premisa ezinbestekoa da kudeaketa publiko arduratsua egitea defizita zorra eta gastua kontrolatzea politika publikoak sostengatzeko ekimenak dira behar soziala eta garapen ekonomikoa sortzeko ekimenak ezin dira inolaz ere gure herriaren errealitateari behar bezala erantzutea galarazten diguten oztopo edo alkandora hertsagarria izan baina tamalez egoera honetan gaude zuek hautatu duzuen egoera honetan |
adierazpen publikoak egin izan ditu gobernuak marko fiskala aldatzearen beharra aldarrikatuz eta ongietorriak izan ziren gure aldetik eta guk aldarrikapen horri bide emateko proposamena jarri izan dugu mahai gainean baina zuek |
eta ongi etorriak izan ziren gure aldetik eta guk guk aldarrikapen horri bide emateko proposamena jarri izan dugu mahai gainean baina zuek dauzkagun eskumenei muzin egiten diezue beste behin ere batek daki zergatik agian madrilen zuen alderdien elkartrukatze horretan lorpen moduan azaltzeko herri bezala ditugun eskubideak herri bezala dagokiguna agian hori izango da |
gure proposamena proiektu politiko alternatibo baten isla da behin eta berriro legebiltzarrean bertan eta gizartearekin konpartitu dugun diagnosi batetik abiatutako proposamena euskal gizarteak aurrera begira dituen erronkei aurre egin ahal izateko egin beharreko zuzenketa eta apustu estrategiko batean oinarritutako planteamenduak |
planteamendu errealista bat da gure jardun ekonomikoaren ondorio logiko eta koherente bat gureak ez diren aurrekontu batzuetarako ardatz ezberdinak dituen proposamena da gizartearen kezka nagusiak diren langabezia pentsioak eta lan baldintzak besteak beste jakina kontutan hartuz |
jaurlaritzak etenik gabe elikatu nahi duen errelatuaren kontra enpleguaren inguruko datu kuantitatibo eta kualitatiboak txarrak edo badira sailburu jauna 10raren bueltan dagoen langabezi tasa erabateko anomalia da gurea bezalako ekonomia edo aberastasun maila daukan herri batentzat |
europako bagoietan kakotzen gaitu langabezi tasa horrek gure aberastasun mailaren bueltan kokatzen diren herriek 6 inguru daukaten bitartean langile kopurua krisia hasi zeneko maila gainditu du lehen aldiz sabai historikoak ukitzen ari gara langabezi tasa jaisten ari da bai baina egoera urruti dago krisiaren aurrekotik 2008an genuen langabezi tasa ia bikoitza dago momentu honetan |
bestetik enpleguaren prekarizazioa prekarizazio orokorra dagoeneko ukaezina da lanbideko kabinete teknikoko buruak ere berriki enpleguaren kalitatea ari zela soldatekin arazo bat genuela esan zuen horregatik egungo distortsioa zuzendu eta herritarren kezka nagusi den arlo estrategiko honetan aurrerapausoak ematea ezinbesteko bilakatzen da inertziak gaindituz eta politika publiko esanguratsuen bidez lidergo eta ekimena garatuz horretarako hainbat proposamen jartzen ditugu mahai gainean |
diru publikoarekin sustatzen diren kontratazio guztietan 1200 euroko gutxieneko soldata ezartzeko konpromisoa gazterian kalitatezko enplegua sustatzeko talkaplana iraupen luzeko langabetuak egoki artatzeko talkaplana edo ekintzailetza kolektiboa sustatzeko plangintza |
jakin badakigu ere aldaketa klimatikoaren aurkako borroka neurri handia batean energiaren arloan erabakiko dela horregatik garrantzitsua da oso arlo horretan erabaki eta neurri ausartak eta berritzaileak indarrean jartzea eta horretarako tokiko administrazioan inbertsioak bultzatzeko finantza tresna eratzea zehazki jasangarritasun energetikoaren legea onartzeko euskal herria bilduk jarri zuen bai baldintza betetzea 100 milioiko funtsa berehala martxan jartzea orain arte garaturiko politiketan jauzi kuantitatibo zein kualitatibo bat ahalbidetzeko |
berrikuntza eta industriaren alorrean neurriak hartu behar dira testuinguru ekonomikoteknologiko berriari aurre egiteko arreta berezia eskainiz jakina denez krisiaren alde gogorrena pairatzen ari diren eskualdeetan etorkizuna irabazteko apustu estrategiko honetan barne produktu gordinaren 3a ikerketa garapenerako bideratzea enpresa nagusien errotzea eta euren konpromisoa lotzea edo digitalizazioa enpresa txiki eta ertainetara eramatea badira garatu beharreko ekimen nagusi batzuk |
berdintasunaren aldeko politikak bolobolo daude azken aldian baina ez dago berdintasunaren bidean aurrera egiterik zaintza ereduaren inguruko erabaki eraldatzailerik hartu gabe horretarako hainbat proposamen egiten ditugu besteak beste zaintzalanetan urteetan aritu diren emakumeak konpentsatzeko funts bat sortzea eta etxeko langileen eskubideak babesteko neurri sorta bat gure lan baldintzen kalitatea hobetzera bideratuta |
babes sistemari dagokiola gure gizartea eredugarria izan behar da gure jendea zaindu eta elkar babesteko horretarako oinarrizkoa da murrizketa garaiari amaiera ematea eta pentsiodunen babesari dagokiola ditugun eskumenak bere osotasunean erabiltzea arlo honetan hainbat neurri proposatzen ditugu dirusarrerak bermatzeko errenta egun jasotzen duten pentsiodunek murrizketarik gabeko osagarria jasotzeko ekarpen berezi bat pentsio baxuak osatzeko eskubidea pentsiodunen artean zabaltzeko informazio eta asistentzia kanpaina bideratzea edo dirusarrerak bermatzeko errentaren murrizketak gradualki ezabatzea |
ardatz nagusi hauekin batera beste hainbat neurri proposatu ditugu gizartearen beharrei eta gure ekonomiaren erronka berriei behar bezala erantzuteko adibidez gazteen emantzipazioa sustatzeko oinarrizkoak diren proiektu pilotuak merkataritza txikia babesteko euskal herriko unibertsitatearen aurrekontua hobetzeko eta jakina garapenerako lankidetzarako funtsa indartzeko 07 helburu izanik |
aurrekontu hauek pnv eta pseren betiko bidea jarraitzen dute urteetan jarraitutako eredua eredua eredu ezegokia eta eznahikoa ditugun erronkei erantzuteko eta bide horretatik astiro bada ere atzera goaz |
zentzu horretan podemosen ekarpena hutsala izan da bere proiektu politikoa ezbaian jartzeaz gain ez morea ez gorria ez berdea den pnvren proiektu politikoa indartzeaz gain ekarpen horrek ez duelako ekarri inolako egiturazko aldaketarik |
gure aldetik euskal gizartearen aurrean politika publikoen lidergoa aldarrikatzen jarraituko dugu eta bide horretan aurrekontu politika norabide egokian kokatzeko egiturazko aldaketak ekarriko dituzten proposamenak mahai gainean jartzeko konpromisoa berresten dugu |
eskerrik asko pinedo andrea |
euzko abertzaleak arruabarrena jauna zurea da hitza |
bai eskerrik asko legebiltzarburu andrea |
legebiltzarkideok sailburu jaun eta andreok lehendakari jauna egun on |
orain joango naiz bananbanan oposizioak esan dituenak aztertzen eta gauza batzuk erantzuten baina aurretik azaldu edo aurkeztu nahi nituzke gaur aprobatuko den edo onetsiko den diktamena izan ere ibilbide luze bat dakar hilabete askoko ibilbide bat dakar ordu asko sartu dira berau lantzen batez ere elkarrekin podemos taldearekin gobernuaren eta elkarrekin podemosen aldetik eta batzuetan egunerokotasunean murgilduta gaudenean behar da gaurko moduko egun bat gelditzeko eta gauzak apur bat perspektiban begiratzeko |
eta hilabete hauetan gertatu dena oso aldaketa kualitatibo garrantzitsu bat da gure herriarentzat eta da elkarrekin podemos pasa dela herri honetako oposizioko alderdi eraginkorren edo influenteena izatera denok ditugun kontraesana kudeatzen ikasi eta jatorriaren norberarenak ez diren politikak politiketan eragina eduki hori da herrialde aurreratu guztietan eman beharko litzakeen dinamika eta gurean ere gaurkoan ere badugu eta horretaz zoriondu egiten gara eta poztu egiten gara |
berriz igo zarete zeuen begiratokira gizartearen errelato kostunbrista bat egin duzue ditugun erronken zerrenda bat eginez ez duzue partida edo euro hitza prácticamente behin ere erabili milioi batzuen inguruan berba egin duzue baina egia esan aurrekontuetan zuzenketetan egin duzuen lanketa nahiko eskasa izan da nahiko eskasa oso zuzenketa testimonialak izan dira gero hemen diskurtsoak mantentzeko baina hori egikaria ez da egikaria ez da inondik inora |
bizirik utzi dituzuen zuzenketei dagokionez egia esan ez dakit denbora asko eskaini edo ez ze lehenago esan dut gutxi landutako zuzenketa batzuk direla eta paradoxikoa izango litzateke guk hemen hiru ordu ematea eztabaidatzen ez dakit zenbat tardatu dituzuen erredaktatzen ze oso deklaratiboak dira denak baina eskatzen duzuena da gizarte hau errotik aldatzea aurrekontuetan 2 bat lekuz aldatuta kritikatzen duzue elkarrekin podemosek 200 milioi euro lekuz aldatzea hori pintura dela eta gauza gutxi dela eta zeuek egiten duzuena da 2 bat lekuz aldatu eta hori oposizioan egonda 285 milioi lekuz aldatzea eskaintzen duzue laburpen moduan zuzenketa triste bat hezkuntza sailerako hezkuntza prácticamente zuen zuzenketetan ez da agertzen bi zuzenketa inguru eroan defentsarako eta dira bi zuzenketa nahiko en fin ez dakit básicamente apur bat karikaturizatzera noa apur bat dira udaletan led bonbilak aldatzeko eta ezer gutxi gehiagorako euskal enpresen errotzea bultzatzeko finkatuz fondoari 7 bateko gehikuntza eskaintzen diozue horrekin imajinatzen dut la naval eta enpresa () guztietan partaidetza 3ko partaidetza bat edukiko zuela 7 horrekin gero dirusarrerari hori rgiri bai deitzen diozue gehitu zaion 4 hori baino gehiago baina hala ere zeuen planteamenduetara hurbildu ere ez dena egiten |
eta azken puntuan berdintasunaren esparruan hor zaintzak bakarrik aitortu dituzue egin duzuena da manifestazioetako lema bat bere horretan eta lanketa barik zuzenketa batera eraman eta hori da funts hori zainketen inguruan proposatzen duzuen funts hori teknikoki eta juridikoki okurrentzia galanta iruditzen zaigu guri leporatzen diguzue maiz euskal oasia oasis vasco hori irudikatzen dugula baina oasis baskoa zeuen errelatoan dago eta zeuen zuzenketetan dago ezin direlako egikaritu |
bueno gaur oso aurrekontu |
eskerrik asko |
eskerrik asko arruabarrena jauna erantzunen txandara pasatuz euskal talde popularraren ordezkaria damborenea jauna zurea da hitza |
eskerrik asko damborenea jauna euskal sozialistak castelo andrea zurea da hitza |
isiltasuna isiltasuna |
pero ¿veis como sí estáis dolidos ¿veis como sí estáis despechados |
eskerrik asko castelo andrea elkarrekin podemos martínez jauna zurea da hitza |
eskerrik asko presidente andrea |
y ya lasaiago urteberri on denoi |
eskerrik asko |
eskerrik asko martínez jauna eh bilduren ordezkaria pinedo andrea zurea da hitza |
eskerrik asko mahaiburu andrea |
beitu zuk esaten didazu gure proposamenak ez direla egikaritu bai eta esaten didazu gizarte zerbitzuen legean aurreikusitako dekretua guk planteatuko terminoetan ezin dela horrela definitu badakizu zergatik zuen autu politikoaren ondorioz ez ezin daitekeelako egin |
eskerrik asko pinedo andrea |
euzko abertzaleak arruabarrena jauna zurea da hitza |
bai eskerrik asko |
eztabaida amaitu dugunez bozketara sartuko gara |
lehenengo bozkatuko duguna izango da euskal talde euskal talde parlamentario popularrak partidei erreserbatutako zuzenketak hemen hiru bloke egingo ditugu bloke bakoitzean emendakin multzo bat dago |
popularrak partidei erreserbatutako zuzenketak hemen hiru bloke egingo ditugu bloke bakoitzean emendakin multzo bat dago koordinatzaileek badakite zeintzuk diren beraz blokeka bozkatuko dugu |
lehenengo blokea bozkatu dezakegu |
botazioa eginda hauxe izan da emaitza emandako botoak 74 aldekoak 11 aurkakoak 54 abstentzioak 9 |
beraz ez dira onartu |
jarraian bigarren blokea bozkatuko dugu bozkatu dezakegu |
botazioa eginda hauxe izan da emaitza emandako botoak 74 aldekoak 9 aurkakoak 54 abstentzioak 11 |
beraz ez dira onartu bigarren blokeko zuzenketak |
hirugarren blokea bozkatuko dugu jarraian bozkatu dezakegu |
botazioa eginda hauxe izan da emaitza emandako botoak 74 aldekoak 9 aurkakoak 65 abstentzioak 0 |
beraz ez dira onartu hirugarren blokeko zuzenketak |
ondoren bozkatuko dugu eh bildu taldeak partidei erreserbatutako zuzenketak hemen ere bi bloketan bozkatuko dugu |
lehen blokea bozkatu dezakegu |
botazioa eginda hauxe izan da emaitza emandako botoak 74 aldekoak 18 aurkakoak 45 abstentzioak 11 |
beraz ez da onartu lehen blokea |
bigarren blokea bozkatuko dugu bozkatu dezakegu |
botazioa eginda hauxe izan da emaitza emandako botoak 74 aldekoak 20 aurkakoak 45 abstentzioak 9 |
jarraian bototara jartzen dira gastuen laburpen laukiak eta eranskinak batzordeko eztabaidan onetsitako aldaketak sartuta bozkatu dezakegu |
botazioa eginda hauxe izan da emaitza emandako botoak 74 aldekoak 36 aurkakoak 29 abstentzioak 9 |
beraz onartuta geratu dira |
bototara jartzen dira euskal talde parlamentario popularrak legearen artikuluei eta xedapenei gordetako zuzenketak hemen ere hiru bloketan bozkatuko dugu |
lehen blokea bozkatu dezakegu |
botazioa eginda hauxe izan da emaitza emandako botoak 74 aldekoak 9 aurkakoak 65 abstentzioak 0 |
beraz ez da onartu lehen blokea |
jarraian bigarren blokea bozkatuko dugu bozkatu dezakegu |
botazioa eginda hauxe izan da emaitza emandako botoak 74 aldekoak 11 aurkakoak 54 abstentzioak 9 |
beraz ez da onartu bigarren blokea |
eta hirugarren blokea bozkatuko dugu jarraian bozkatu dezakegu |
botazioa eginda hauxe izan da emaitza emandako botoak 74 aldekoak 9 aurkakoak 54 abstentzioak 11 |
beraz ez da onartu hirugarren blokea |
bototara jartzen dira eh bildu taldeak legearen artikuluei eta xedapenei gordetako zuzenketak hemen guztiak bloke bakarrean bozkatuko ditugu bozkatu dezakegu |
botazioa eginda hauxe izan da emaitza emandako botoak 74 aldekoak 20 aurkakoak 45 abstentzioak 9 |
beraz ez dira onartu eh bildu taldeak erreserbatutako zuzenketak |
batera bozkatzen ditugu irizpenaren artikuluak eta legearen izenburua bozkatu dezakegu |
botazioa eginda hauxe izan da emaitza emandako botoak 74 aldekoak 36 aurkakoak 29 abstentzioak 9 |
beraz onartuta geratu da irizpenaren artikuluak eta legearen izenburua |
eta besterik gabe onetsita geratzen da euskadiko autonomia erkidegoko 2020 urterako aurrekontu orokorraren legea |
egun on guztioi osoko bilkurari hasiera emango diogu |