text
stringlengths
0
2.68k
euskal sozialistak rojo andrea zurea da hitza
eskerrik asko rojo andrea
euzko abertzaleak larrauri andrea zurea da hitza
eskerrik asko berriro ere legebiltzarburu andrea
eta besterik gabe eskerrik asko
eskerrik asko larrauri andrea
elkarrekin podemos uria jauna zurea da hitza
eskerrik asko uria jauna
eztabaida amaitu denez bozketara jarriko dugu ubera aranzeta andrearen mozioaren jatorrizko testua bozkatu dezakegu
botazioa eginda hauxe izan da emaitza emandako botoak 74 aldekoak 28 aurkakoak 37 abstentzioak 9
beraz ez da onartu
ez denez onartu jarraian bozkatuko dugu euskal talde popularraren osoko zuzenketa bozkatu dezakegu
botazioa eginda hauxe izan da emaitza emandako botoak 74 aldekoak 9 aurkakoak 48 abstentzioak 17
beraz ez da onartu
eta azkenik euskal sozialistak eta euzko abertzaleak aurkeztu duten osoko zuzenketa bozkatuko dugu bozkatu dezakezue
botazioa eginda hauxe izan da emaitza emandako botoak 74 aldekoak 37 aurkakoak 37 abstentzioak 0
berdintasuna dagoenez berriro bozkatuko dugu bozkatu dezakezue
botazioa eginda hauxe izan da emaitza emandako botoak 74 aldekoak 37 aurkakoak 37 abstentzioak 0
beraz berdinketa dagoenez hurrengo osoko bilkurarako utziko dugu
gaizerrendako bosgarren puntua mozioa carmelo barrio baroja euskal talde popularreko legebiltzarkideak aurkeztua eusko jaurlaritzak kultura ondarearen euskal autonomia erkidegoko kontseiluaren osaerari antolamenduari funtzionamenduari eta zereginei dagokienez dituen irizpideen inguruan eztabaida eta behin betiko ebaztea
talde proposatzailearen txanda barrio jauna zurea da hitza ekimena aurkeztu eta defendatzeko
mesedez isiltasuna
eskerrik asko barrio jauna
zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txandara pasatuz elkarrekin podemos garcía andrea zurea da hitza
egun on guztioi eskerrik asko mahaiburu andrea
eskerrik asko
eskerrik asko garcía andrea eh bildu taldearen ordezkaria estarrona jauna zurea da hitza
eskerrik asko legebiltzarburu andrea eta egun on guztioi eskerrak eman barrio jaunari gaur hona mozio hau ekartzeagatik
egia da oso eskaera zehatza dela garcía andreak aipatu bezala baina egia da ere guri balioko digula ere gure ikuspegia pixka bat plazaratzeko eta sailburua jada hemen egonda are eta gure mezua zuzenean esan ahal izateko
barrio jauna planteamendu hau galdu zenuen ponentzian bertan egin ziren proposamenen artean argi eta garbi adierazi duzu gainera pues bueno hau influitzeko mozioa baino ekimen bat zela eta hori bai aitortu behar da zure pertseberantzia zentzu horretan
kritika apur bat egiten zenuen nola legean hasieran aurreproiektu legean jasota zegoen batzorde honen konposizioa nola hortik kendu genuen batzuk eta ezerregelamendu bidez garatzera behartu gobernua ba hori egin bagenuen ere izan zen precisamente arriskuak ikusten genituelako deusto eta diocesiak esaterako bertan presente egotea eta horrelako ordezkaritza nominal bat bertan izatea eta uste dugu izan dezaketela eta guk uste dut aitortu dugula askotan egia da elizak eta badaukala ondare inportante bat eta urteetan zehar hau
izan dezaketela eta guk uste dut aitortu dugula askotan egia da elizak badaukala ondare inportante bat eta urteetan zehar hau babesten ibili dela eta funtzio hori izan duela baina horrek ez du esan nahi hor bueno leku predominante bat izan behar duenik edo ordezkaritza nominal bat eta betirako ordezkaritza bat
esaterako sartu gintezkeen hitz egiten immatrikulazioen inguruan herriaren ondarea zena eta nola elizak bere gain hartu zituen eta gaur egun bere ondarea den
beraz uste dugu bertan egon beharreko organo organismo ente ezberdinak batez ere bien komun deritzon horri erantzun behar diote eta batzuetan elizak esaterako eta aipatutako immatrikulazioen bitartez kontrakoa erakutsi digu
beraz horrela onartu zen duela bederatzi hilabete euskal kulturaren ondarearen euskal autonomia erkidegoko kontseilua eta antolaketa eta funtzionamendu sistema bat ezarriko zela erregelamenduz jaso genuen azkenean gero egia da jasotzen dituela legeak zer nolako izaera izan beharko luketen hauek eta esaterako bere c apartadoan bertan jaso egiten da emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua bai osokoan bai sor litezkeen batzordean
eta zergatik diot hau zeren gaur zuek hemen sinatutako erdibideko horretan bigarren puntua precisamente hori zehazten du beraz hori jasotzea edo ez jasotzea ez zeukan zentzurik legeak hala behartzen duelako beraz zuen erdibidekoaren bigarren puntu hori ez dauka inongo inplementaziorako zentzurik edo izaerarik hori lehenik eta behin
baina joan gaitezen pixka bat denbora aldetik zortzi hilabete esan du garcía andreak bederatzi dira maiatzaren bederatzian onartu zen azkenengo tramita plenoan ondare legea jada bederatzi hilabete pasa dira ordutik lege hau onartu zenetik baina urtebete pasa da jada adostasun zabal batean ikusten zelarik lege hau aurrera joko zuenik eta urtebete batean gobernuak ez da gai izan aurreikusteko pues bueno bertan jasotzen diren hainbat erregelamendu garatu beharko zirela hau behin onartuta
eta uste dugu hor departamentuaren eta ondare zuzendaritzaren inakzioa erabatekoa izan dela eta ez dugu ulertzen zergatik jakinda gainera legearen aurreproiektu legean bazegoela planteamendu bat hobetu zitekeena ala ez ez dakigu zeri erantzuten dion bederatzi hilabete pasata planteamendu bat ez izatea eta erregelamendu hori garatua ez egotea ez dakit badakit ez dela sailburuarekiko dialogo bat baina benetan bai harritzen gaituela pixka bat inakzio hori
gainera kontutan hartuta lege hau aurreko bi legealdietan ere mahai gainean egon da esan nahi dut bueno bazenekiten departamentuan ere horren inguruko lanketa ideia batzuk ekarri zen aurreko legealdian baita ere atzera bota behar izan zuen gobernuak beraz ez da lege berri bat non batbatean harrapatu gaituen ostras onartu egin da eta orain zer goazen martxan jartzera ez ez da
orduan hori batez ere denboren aldetik eta epeen aldetik hemen komentatu beharrekoa
eskerrik asko estarrona jauna
euskal sozialistak gallástegui andrea zurea da hitza
eskerrik asko gallástegui andrea euzko abertzaleak arruabarrena jauna zurea da hitza
ba eskerrik asko legebiltzarburu andrea eta egun on legebiltzarkide sailburu jaun eta andreak
bueno nik uste dut benetan uste dut gaurko eztabaida honek ez diola balio erantzi handirik ematen gizarteari barrio jauna zure helburua zen ez ekimena irabaztea baizik eta zupiria jaunari mezu bat helaraztea ba agian telefono dei batekin edo jadanik egindako interpelazioarekin jadanik nahikoa zen ezta hona etortzea
legearen garapenari dagokienez bueno ez dagozkit niri edo guri gure taldeari gobernuaren ekimenaren azalpenak ematea baina bueno jakin dakigu aurrerapausoak ematen ari direla gobernuaren legearen garapenari dagokionez oinarrizko
azalpenak ematea baina bueno jakin dakigu aurrerapausoak ematen ari direla gobernuaren legearen garapenari dagokionez oinarrizko babesa duten elementuen dekretuan adibidez lanean dabiltza eta ja aurrerapauso handiak eman dira baita ondare immaterialari dagokionez enpresa bat kontratatu da horri ba hori nola tratatu jakiteko kontu oso aitzindaria da eta oraindik formulak ez daude eginda hori ere asmatu beharko da
beraz bueno aurrerapausoak ematen ari dira eta bueno guk ere legebiltzar honetatik epe bat markatu diogu bueno legegintzaldi naturala esan dugu amaitu aurretik dekretu hori ekartzea epe bat da haiek konplitu ahal dutena eta beraz ikusiko dugu eta aztertuko dugu
bozketari dagokionez erdibidekoa daukagu podemosekin ppkoaren kontra bozkatuko dugu guk ponentzian tratatutako posturarekin koherenteak izateko eta baita nolabait ez dakit koherenteak izateko ze legeak aipatzen ditu baldintzak zer baldintzatan egin behar den dekretua guk baldintza horiek ponentzian eztabaidatu ditugu eta onartu ditugu beraz hortik aurrera ulertzen dugu gobernuari diskrezionalitatea itxi behar zaiola berak ere formulan asmatzeko eta ahalik eta hobekien egiteko
eta eh bilduk eskatzen du bueno euskal kultura kontseilutik pasatzea eta gauza kuriosoa da legearen 4 artikulua estarrona jauna esan digu iaia zuk eskuz idatzi zenuela eta hor agertzen dira dekretuak bete behar dituen baldintza guztiak eta orain bueno ez dakit ideia hau iaia gauza ebidente moduan jartzen duzu mahai gainean baina ez dakit noiz okurritu zitzaizun edo atzo edo herenegun edo barrio jaunak ekimena aurkeztu zuenean diot plan hori eginda dago baldintzak jarrita ditu gobernuak guk jarri genizkion proiektu legea zeharo aldatuz 4 artikulua beraz orain beste baldintzapen osagarri bat jartzea guretzako ez dauka zentzurik orain gobernua da bere diskrezionalitatean lan hori garatu behar duena
eta hala ere bueno legea oso esperientzia polita izan zen ponentzian egon ginen guztientzako eta bueno nik regusto horrekin geldituko naiz eta ez gaurko eztabaida apur bat antzu honetan bai eskerrik asko
eskerrik asko arruabarrena jauna
erantzunen txandara pasatuz barrio jauna zurea da hitza
eskerrik asko barrio jauna
beste norbaitek parte hartu nahi du elkarrekin podemos ez eh bildu estarrona zurea da hitza
eskerrik asko legebiltzarburu andrea
eskerrik asko estarrona jauna gallástegui andreak hitza hartu behar du ez ezta ere arruabarrena jauna
eztabaida amaituta bototara jarriko dugu barrio baroja jaunaren jatorrizko testua bozkatu dezakegu
botazioa eginda hauxe izan da emaitza emandako botoak 74 aldekoak 9 aurkakoak 65 abstentzioak 0
beraz ez da onartu jatorrizko testua
jarraian elkarrekin podemos euskal sozialistak eta euzko abertzaleak sinatu duten erdibideko zuzenketa bozkatuko dugu bozkatu dezakegu
botazioa eginda hauxe izan da emaitza emandako botoak 74 aldekoak 48 aurkakoak 0 abstentzioak 26
beraz onartuta geratu da erdibideko zuzenketa
gaizerrendako seigarren puntua mozioa oihana etxebarrieta legrand eh bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua zaintza alorrean instituzioek hartu beharreko ardurei buruz eztabaida eta behin betiko ebaztea talde proposatzailearen txanda etxebarrieta andrea zurea da hitza ekimena aurkeztu eta defendatzeko
ama hil ondoren bere ausentziak lanbro finaren forma hartu zuen nire begien aurrean hileak urteak lagun izan nuen lainobehera ama hil ondoren bihotzondoa suizoztu eta gorputz adarrak hozmindu zitzaizkidan inoiz etor zitekeen metamorfosiaren kirrikan
baina aitor dut amaren heriotzak askeago egin ninduen berrasmatu ahal izateko ibilbide propioa besterik ote da bizitza saminaren saminenean oi paradoxen barneindarra bigarren aldiz jaiotzeko ahalbidea oparitu zidan
mariluz estebanek saiakera eta poesia liburu gogoangarriak oparitu dizkigu eta amaren heriotzak libreago egin ninduen liburuaren poema zati bat da hau gaur hona ekartzea hasteko modu egokia iruditu baitzait zenbat azkura sentitzen dugun esteban irakurri edo entzuten dugunean ezta
poesia liburu hau idatzi zuen crítica al pensamiento amoroso idazten ari zen aldi berean poesia liburuan zuretzat oso inportantea den pertsona baten premia eduki arren pertsona horren desagerpenak sentiarazi ahal dizun zure bidea egiteko nolabaiteko baimena mahai gaineratzeko helburua zuen sentimendu hori beraz pozgarria izan daiteke batetik eta mingarria bestetik
dena den ez du ideia hori amaalaba harremanetara mugatu nahi hauskortasun hori munduaz gogoeta egiteko baliatu nahi du eta hori da nolabait saiakera liburuan ere biltzen duena
eta zergatik aipatu dut gaur hau zaintza lanetan ari diren pertsonen eta instituzioek hartu beharreko ardurez ari
eta zergatik aipatu dut gaur hau zaintza lanetan ari diren pertsonen eta instituzioek hartu beharreko ardurez ari garenean bada maitasun pentsamendu hori gure jardun instituzionalaren barruraino sartua dugulako eta horren arabera antolatzen ditugulako gizarte zerbitzuak etxean zaindu nahi duenari soilik begiratzen badiogu indartzen ari garelako ideia bat zaintza onenak maitasunez egindakoak direla eta ez zaintza lan onenak zaintza lan onenak dira profesionalak edo ez baina baldintza onetan egiten direnak eta aukeratuak direnak
diskurtsoetatik hasita gizarte zerbitzuen legea betetzeko garatu beharreko dekretuetaraino edo aldaketa nabarmena egiten dugu edo emakumeon lan ez ordaindu eta prekarioaren bizkar jarraituko dugu jendarte hau sostengatzen eta kolapso egoerara heltzeko puntuan gaude oxfamek egindako azken ikerlanak argi eta garbi esaten du zaintzen gaineko krisi larri batera heltzekotan gaude nire ustez krisia egon badago jada baina emakumeon bizitza prekarioak eta maitasunezko zaintzak eusten diote nolabait egoera honi
jule goikoetxeak emakunderentzat gidatutako lanean adierazten den bezala eta legebiltzar honetan esan zuen moduan mendebaldeko ongizate erregimenak zaintza lanen merkantilizazioaren eta familiarizazioaren artean kontrastatu behar da iparraldeko erregimenetan merkantilizazio tasa baxuena ematen da hau da ekimen publikoz sustatutako zaintza zerbitzuen aurrean aurkitzen gara familiarizazio baxuena ere herrialde hauetan ematen da gurea ordea beste muturrean dago merkantilizazioa tasa altua dagoelako lautik hiru eta familiarizazio tasa altuena duelako lautik lau
etxeko lanen inguruan trabajadoras no domesticadas elkartea izan genuen ere legebiltzarrean eta egin zutela ikerlan mardula azaldu ziguten haiek adierazi zuten espainiar estatua eta autonomia erkidegoa europar batasuneko etxeko lanen lehen kontsumitzailea dela hain zuzen jule goikoetxeak adierazitako datuek erakusten baitigute zaintza etxean erresolbitzen dela eta etxeko emakumeek ezin dutenen zama hori bakarrik eraman kanpo kontratazioak egitera behartuak ikusten direla sistema oker zirriborratu eta korapilatsua eta horregatik osotasunari begiratu behar diogu eta ez kasu konkretu bati horregatik gure interpelazioaren arrazoia eta gure gaurko mozioarekin zergatik jarraitu dugun artolazabal sailburuak zaintzailez profesionalengan zentratu baitzuen gobernuak sustatzen duen jarduna eta ez hori ez da foku bakarra izan behar hori azaltzen saiatu nintzen eta azaltzen saiatzen ari naiz orain zaintzaren sistema profesional eta ez profesionalez osatua baitago
lau puntu ekarri ditugu hona lehen biak dagoeneko hartutako erabakiak berehala garatzeko eskaria egiten dute legegintzaldia amaitu zaigu eta hasierahasieratik euskal herria bildun mahai gainean jarri genuen adinekoen egoitza zentroei buruzko dekretua egin behar zela eta martxan jartzearen beharra gaizki eta berandu heldu zen eta taldeek beste behin ere bat egin genuen berregiteko eskaera egitean pertsona eta kalitatezko zerbitzuaren araberako ratioak erabiltzea eskatu izan dugu eta egiten jarraitu dugu eta jarraituko dugu ez merkantzian eta ordainean zehaztutakoa
bestalde haien bizitza zaintzari eskainitako emakumeen egoeraren aurrean berehalako neurriak hartu behar direla adierazi dugu hainbatetan erreparazio historikoaz ari gara eta hitzetatik ekintzetara pasatu behar badugu diruaz hitz egin beharrean gaude neurri zehatzak ezartzeaz horregatik konpentsazio funtsa beharrezkoa da ez baitago erreparaziorik egun dauden behar materialei heldu gabe desrregulatutako merkantilizatutako eta
beharrezkoa da ez baitago erreparaziorik egun dauden behar materialei heldu gabe
desregulatutako merkantilizatutako eta prekarizatutako zaintzen sektorean lanean ari diren pertsonentzako egoera hauei aurre egiteko autoantolakuntza laborala sustatzeko programa proposatu dugu ere hirugarren puntu batean baita haien egoera propioa soldata arrakalaren planean sartzea ere
eskerrik asko
eskerrik asko etxebarrieta andrea
zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txandara pasatuz elkarrekin podemos garcía andrea zurea da hitza
egun on berriro guztioi
mila esker
eskerrik asko garcía andrea
euskal talde popularraren ordezkaria garrido andrea zurea da hitza
eskerrik asko presidente andrea berriro egun on sailburuak legebiltzarkideok
bada berriro zaintza gaiari buruz hitz egiten dugu legebiltzarrean ez da lehen aldiz hain zuzen ere mendekotasun arretari buruz eta azkenengo debatean egoitzen zentroei buruzko dekretuari buruzko debate horretan esan behar dugu eusko jaurlaritzari eskatu geniola dekretu hau berrikustea gaur aurkeztutako mozioaren aurrean akordio zabala lortu dugu baina ez da aho batez izango eta uste dut akordio on batera heldu garela akordio zabala zuzena eta gainera akordio honetan eta hau da guretzat inportanteena betebeharrak zehatzak jarri dizkiogu eusko jaurlaritzari espero dugu betebehar hauek lehenbailehen betetzea eta alderdi popularrak ildo horretatik dagokion jarraipena egingo du
guretzat gai hau oso inportantea da eta uste dugu instituzio desberdinak ere ba neurri edo dagozkion neurriak hartu behar dutela arazo honi aurre egiteko eta bereziki behar den arreta eskaintzeko
bueno nosotros sí que quiero agradecer eta eskerrak eman behar dut ere eta eman nahi ditut gobernuari laguntza ematen dioten taldeei ba azkenean bere disponibilitatea agerian geratu dela akordio hau lortzeko eta gainera erraza izan delako nik kasu honetan ba sentitzen dut azkenean podemos eta eh bildu akordio honetan ez egotea bueno bere arrazoiak daukate eta nik hor errespetua ere adierazi nahi dut
besterik gabe eskerrik asko
besterik gabe eskerrik asko
eskerrik asko garrido andrea
euskal sozialistak sánchez andrea zurea da hitza
eskerrik asko sánchez andrea
euzko abertzaleak ipiñazar andrea zurea da hitza
eskerrik asko legebiltzarburu andrea sailburu eta legebiltzarkideok egun on danoi
jakitun gara eta datuek holan diñote euskadi gizarte zaharkitu bat dela gure herria azken urteotan populazioaren zahartze progresibo baten testigu izan da bai jaiotzatasaren jaitsiera egon delako edo baita ere bai biziitxaropen tasak igo in dauelako fenomeno honek eta bere ondorioz gertatzen den kudeaketak instituzioen baita euskal gizartearen ekintza eta ardura eskatzen dauz artolazabal sailburuak eman zizkigun datuen arabera 10 urte barru euskal gizartearen erdiek 55 urte baino gehiago edukiko dauz eta 10rak hau da 200000 pertsona inguru 80 urteak gaindituta edukiko dauz eta printzipioz errelebo generazional barik
honek nabarmenki argi uzten dau gaur egun eskuartean daukaugn gaia zaintza alorra gakoa izango dela gaur egunetik hasita etorkizuneko gizarterako
gaur egun euskal autonomia erkidegoan 217171 pertsona dabiltza zaintza lanetan zeinetatik 80 inguruk etxean egiten dute hau da ez profesionalki eta horietatik 70 emakumeak dira honek errealitatera atxikitzera eramaten gaitu paradigma aldaketa batetara
honako hau azaltzen da akordio horretan lehendakaritzak emakunderen laguntzarekin koordinatutako plana diseinatu eta abian jartzea elkarrekin zaintzen plana zaintzaileei laguntzeko estrategiarekin bat etorriz gizarte osoa inplikatzeko helburuz sail erakunde sektore eragile sozial eta ekonomiko guztien bitartez zaintzaren