text
stringlengths
0
2.68k
eskerrik asko gurrutxaga andrea
erantzuteko zupiria jauna zurea da hitza
legebiltzarburu andrea lehendakaria gobernukideok legebiltzarkideok gurrutxaga andrea egun on guztioi
emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko 2005ko legeak ezarritakoa betez kultura eta hizkuntza politika sailak indarrean du legealdirako berdintasun plana baina gaur sail barruan egindako ekimenez haratago kultura sailburuordetzatik berdintasunaren alde sustatu ditugun ekintzen berri emango dut gure legebiltzarkideak horrela eskatuta
erabateko garrantzia ematen diogu kultura arloan euskadin emakume eta gizonen berdintasunean aurrera egiteko helburuari kultura ezinbesteko elementua da zuk esan duzun bezala gizarte aurreratuagoak kohesionatuagoa eta askeagoa eraikitzeko bidean eta emakume eta gizonen arteko berdintasunean sakontzea horretarako ezinbestekoa da
hiru multzotan sailkatuko ditut sustatu ditugun ekintzak batetik saileko lankideontzat formakuntza berdintasunean bestetik ikerketak eta diagnosiak eta hirugarrenik kultura sektoreko emakumeen ahalduntzea
hona sustatutako ekimen nagusiak formakuntzari dagokionean 2018an kultura saileko hamar langiletatik hiruk zuten formakuntza berdintasunean 2019an hamarretik lauk eta 2020an lankideen erdiak formakuntza edukitzea da helburua dirulaguntzetan kontratuetan eta hitzarmenetan berdintasun klausulak modu egokian txertatzea du helburu formakuntza honek
bigarren ikerketa eta diagnosiei buruz lau ikerketa nabarmendu nahi ditut batetik udalen foru aldundien eta jaurlaritzaren kultur arloko dirulaguntza deialdi guztiak aztertu dira orotara 63 horietatik 30rek dituzte berdintasun klausulak txertatuta goranzko joera argia dago baina bada zer hobetu
bigarren ikerketa antzerkia dantza liburuak eta musikaren arloan genero berdintasunaren diagnostikoa ikerketak agerian utzi du enpresa eta erakunde kulturaletako zuzendaritzetan emakumeen presentzia 34koa dela emakumeek idatzitako liburuak ere 34 dira
beste muturrean 2018ko koreografia sorkuntzarako laguntzetan hamarretik ia zazpi laguntza emakumeentzat izan dira
hirugarren ikerketa genero politikak museo eta arte zentroetan izenekoa desoreka dago erakusketetan emakumeenak 35 gizonezkoenak 65 emakumeek ordainsari txikiagoa jasotzen dute erakusketengatik eta espazio txikiagoa okupatzen dute
eta azkenik artearen kultura eta sormen industrien estatistika modan hizkuntzaren industrietan eta publizitatean emakumezkoak dira gehiengo aldiz diseinu eta arkitekturaren kasuan 40 ingurukoa da emakumezkoen presentzia
bideojokoen sektorean beste muturrean lanpostuen hamarretik hirutan bakarrik dute presentzia emakumeek
hirugarren ildo estrategikoa emakumeak ahalduntzea eta ikusaraztea ekintzari azpimarragarrienak alde batetik ondare materiagabea balioan jartzeko hasi ditugun lanetan garrantzia berezia emango diogu emakumeekin zerikusia duten esparruei bestetik euskadiko museoen azterlanean oinarrituta adierazle sistema pilotu bat jarriko dugu martxan euskadiko hamar museorik garrantzitsuenetan erakusketetan emakumeen presentzia orekatua lortzeko helburuz
hiru 2018an noka programa abiarazi genuen emakume zinegileak ahalduntzea eta ikusaraztea helburua duen mentoring programa bigarren aldia hasiko dugu orain
eta azkenik zine arloan baita ere hemen elkartearekin elkarlan hasi dugu ekintza zehatzak abiatzeko helburuz
eskerrik asko
eskerrik asko zupiria jauna
gaizerrendako bigarren puntua galdera josu estarrona elizondo eh bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina kontratazio publikoetan esleipen zuzenetan enpresa eta ente publikoetan lanpostuetarako hautaketa prozesuetan alderdi jakin baten parte edo gertukoa izateagatik abantaila izatearen inguruan
eskerrik asko legebiltzarburu andrea eta egun on guztioi
bi hilabete daramagu gobernuari kontrolik egin gabe eta ordutik hona eta hurrenez hurren pnvko hainbat kide eta bururi kartzelazigorra ezarri dien de miguel bezala ezagutzen den tramaren sententzia etorri da non komisioa jasotzen zituztela frogatuta geratu den besteak beste
eta beste gai baten berri izan dugu komunikabideen bitartez enpresa entramatu batena montai estali la carpa eta abar besteak beste lehendakaritzarekin egindako hainbat kontratu tartean daudelarik
guk bigarren honi dagokionez aztertzen gabiltza eskatutako dokumentazioa eta beraz ez dugu sententziarik aurreratuko baina bai aurreratu genezake beste behin ere gutxienez gaurko galdera oinarritzen duen zioa berrestera datorrela hau da kontratazio publikoetan esleipen zuzenetan alderdi jakin bateko parte edo gertukoa izateagatik abantaila izatearen ideia kolokialki askotan entzuten den abantaila edo erraztasunak izatea pnvren karneta izateagatik eta hori da gaur egiten dizugun galdera sinplea eta zuzena zure ustez lehendakaria jauna arrazoitua edo oinarririk al du gure gizartean hain zabalduta dagoen iritzi edo ideia hori
eskerrik asko estarrona jauna
erantzuteko lehendakari jauna zurea da hitza
legebiltzarburu andrea legebiltzarkideok sailburuok jaunandreok egun on
legebiltzarburu andrea legebiltzarkideok sailburuok jaunandreok egun on guztiok
estarrona jauna nik ez dakit zuk diozun bezala iritzi hori hain zabalduta edo txertatuta dagoen euskal gizartean zure iritzia izango da eta zuk jakingo duzu zergatik diozun baina ez dut uste baieztapen hori frogatu daitekeenik berez alderantziz gertatzen ari da eta hori erakusten dute euskal gizartearen iritzia ezagutzeko egiten diren ikerketa guztiak alde batetik urtez urte euskal erakundeen balorazioa eusko jaurlaritza barne hobetzen joan da bestetik euskal erakundeen gardentasuna hobetzeko egin den ahalegina nabaria da eta euskal gizarteak horrela onartzen eta aitortzen du
euskal gizarteak ezagutzen du gardentasunarekin eta kontu ematearekin dugun konpromisoa ez ditugu arazoak ezkutatu ezta ukatu ere aurre egin diegu sortu diren arazoei eta lehen urratsa eman dugu beti egiazko informazioarekin egiazko informazioarekin dena den argi eta garbi esango dizut eusko jaurlaritzak ez dio inori kalterik edo onurarik egingo kontratazio publikoaren bidez
eskerrik asko
eskerrik asko lehendakari jauna
estarrona jauna zurea da hitza
eskerrik asko lehendakari jauna
bada begiratu ez dagoela ikerketarik edo deustobarometroa azkenekoa publikatu egin dena 75ak intentsitate ezberdinetan pentsatzen du eusko jaurlaritzan korrupzioa dagoela 75a agian zure aholkulariek eta honi ez diote erreparatu nahi izan baina deustobarometrotik haratago eta ikerketa bat da eta serioa dela uste dut ez duzu hori zalantzan jarriko uste dut vox populi bat dela eta askotan esaten den bezala el boca boca está por encima de otra serie de cuestiones
y ese es el problema que hay en este país eta hori da herri honetan dugun errealitatea eta hau ematen baldin bada urteetan zehar eraikitako sistema baten ondorio da ustelkeria edo praktika txarrak desegokiak egiteko babestuta sentitzen dira askok eta askok eta batzuek diozuenaren kontra de miguel auzia ez da kasu isolatu bat ez da kasu isolatu bat kasu gehiegi ditugulako jada esku artean kasu isolatu ez hitz egiten jarraitzeko kasu asko dira jada eta guztiek bi elementu dituzte komunean bata inplikaturik daudenak eajko pnvko kargudunak direla edo militanteak eta bestea herritarroi suposatu digun kostua
eskerrik asko estarrona jauna
erantzuteko lehendakari jauna zurea da hitza
eskerrik asko legebiltzarburu andrea
estarrona jauna aipatu duzun (auzietariko) aipamen edo aipagarri honetan eusko jaurlaritzaren jarrera gardena izan da eskatu zaigun informazioa eta dokumentazio guztia eskaini dugu sakoneko azterketak bideratu ditugu iradokizunak jaso ditugunean onartu eta aplikatu egin ditugu
eskerrik asko
eskerrik asko lehendakari jauna
gaizerrendako hirugarren puntua galdera lander martínez hierro elkarrekin podemos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina jaurlaritzaren legeproiektuak onesteari buruz
martínez jauna zurea da hitza
eskerrik asko legebiltzarburu andrea
lehendakari jauna en las últimas semanas
eskerrik asko legebiltzarburu andrea
eskerrik asko
eskerrik asko martínez jauna
erantzuteko lehendakari jauna zurea da hitza
legebiltzarburu andrea
martínez jauna nik ez ditut kontrolatzen legebiltzarraren denborak
eskerrik asko
eskerrik asko lehendakari jauna
ez baina kontrolatzen duzu disoluzioaren denbora
iazko maiatzean ganbara honetan ziurtatu zenuen gobernu programan konprometitutako 28 proiektuak ekarriko zenituela bederatzi hilabete geroago programako lau lege baino ez dituzue ekarri eta programa kanpoko beste hiru soilik eta ordutik tramitean zeuden 17 legeetatik hiru bakarrik onartu dira
eta bigarrena gazteriaren legea da aukera faltak euskal gazteei kalte egiten dien testuinguruan eta gazteen eskubideak urratzen direnean euskadi gazte legerik ez duen bost autonomia erkidegoetako bat izateari uzteko unea da orain
zure esku dago lehendakari jauna egutegi legegileari dagokionez nahiko pobrea den legealdia bukatutzat ematen baduzu edo lege garrantzitsuak aurrera ateratzea eta euskadik aurrera egitea ahalbidetuko duen akordioak eta adostasunak eraikitzen jarraitzeko aukera ematen baduzu
eskerrik asko
eskerrik asko martínez jauna
erantzuteko lehendakari jauna zurea da hitza
eskerrik asko legebiltzarburu andrea
martínez jauna legebiltzar talde baten babesarekin denak onartu ditzakegu denak dena den ez dagokio berriz diot lehendakariari ezta jaurlaritzari ere legeak onartzea eta legebiltzarrari dagokion lana delarik hori nik ez dut kontrolatzen legebiltzarraren denbora benetan diot
jaurlaritzak lege aurreproiektuak onartzen ditu eta hemen ezartzen dira bai lana dena bai izapidetze bakoitzerako denborak
eskerrik asko
eskerrik asko lehendakari jauna
gaizerrendako laugarren puntua galdera gloria sánchez martín euskal sozialistak taldeko legebiltzarkideak lan eta justiziako sailburua egina legealdi honetan elkarrizketa sozialaren mahaian hartutako akordioei buruz
sánchez andrea zurea da hitza
eskerrik asko sánchez andrea
erantzuteko san josé andrea zurea da hitza
eskerrik asko presidente andrea lehendakari sailburuok legebiltzarkideok egun on guztioi
besterik ez eskerrik asko
eskerrik asko san josé andrea
gaizerrendako bosgarren puntua galdera alfonso alonso aranegui euskal talde popularreko legebiltzarkideak lehendakari egina hornitzaileak kontratatzeari buruz
alonso jauna zurea da hitza
eskerrik asko alonso jauna
erantzuteko lehendakari jauna zurea da hitza
eskerrik asko legebiltzarburu andrea
eskerrik asko
eskerrik asko lehendakari jauna
gaizerrendako seigarren puntua interpelazioa unai urruzuno urresti eh bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina arabako bizkaiko eta gipuzkoako herritarren beharrak bermatzearen inguruan
urruzuno jauna zurea da hitza
egun on guztioi egun on lehendakari jauna
herri baten taupadak kezkak egin beharrekoaren gaineko ardura eskaera guzti hori isladatu zen pasa den astean urtarrilaren 30ean hego euskal herrian burutu zen greba orokorrean eta greba horrek lagundu du ez bakarrik greba horrek baina lagundu du herritarren kezka horiek agenda politikoaren erdigunean kokatzen eta zentzu horretan uste dugu guk arrakasta bat izan dela pasa den astean burututako greba orokor hori agenda politikoaren erdigunean lehen nire kide josu estarronak esan bezala azken deustobarometroan ere agertzen diren gaiekiko langabezia pentsioak eta lan baldintzak
lan baldintzak artolazabal andrea eta san josé andrea lan baldintzak ez naiz gehiago luzatuko urte hasiera ona izaten ari delako gehiago ez naiz sartuko
guzti horiek utzi zituen greba orokorrak mahai gainean eta guk hori eskertzen dugu beste alde batetik uste dugu zuek ere eskertu beharko zenuketela gabonetan porrot ikaragarritzat jotzen zenuen elkarrizketa sozialerako mahai hori gutxienez erreskatatzen lagundu dizuelako hor erdi itota bazterrean zegoen elkarrizketa sozial mahai hori nolabait atera behar izan duzue greba orokorraren karira gutxienez horri harresi bat ipini nahian edo
baina zein izan da jaurlaritzaren erantzuna zein izan da jaurlaritzaren erantzuna gutun bat ikusi dugu urkullu jauna zu zeuk sindikatuei igorritakoa eta gutuna argigarria da oso gutuna argigarria da oso bai formetan bai formetan bilerarik ez mespretxua eta inolako erantzunik zentzu horretan baina argigarria izan da ere edukietan eta zer esan zenuen ez dugu eskumenik ezin dut ezer egin eskumenik ez daukagunez ezin dut ezer egin hori bai nolabaiteko jabetza bat egiten saiatu zinen etxebizitza legeaz non zuk zeuk kontrako bozka eman zenion etxebizitza legeari
eta guretzat guzti hau nahiko tristea da nahiko penagarria da lehenik eta behin ez delako egia osoa ez delako egia osoa ezer egin dezakezuenik ez da egia osoa badaude beste leku batzuetan gobernu batzuk nafarroan badaude kataluniakoa ere nik uste dut zentzu horretan eskumen beretsuak dituzten elkargoak direla nafarroan ezartzen da borondate irmo bat ibilbide bat egitekoa pentsioen osagarritzean baita ere gutxieneko soldataren ezarpenean katalunian hitz egiten da smia edo gutxieneko soldata 1239 eurotan kokatzeko borondate irmo batetaz baina hemen ezin dugu ezer egin hemen ezin dugu ezer egin ez
ba guk esaten dugu zer behar dugu guzti horri aurre egiteko eta guk onartzen dugu eskumenak behar ditugu oraindik orain falta diren eskumen batzuk bai behar ditugu behar dugu marko bat ere marko bat ere erkoreka jauna laster batean etorriko zaigu beste egutegi bat iragartzen jada beteta egon beharko lukeena baina bueno oraingoa eta ez dakit zer eta etorriko zaigu datorren astean beste egutegi batetaz baina guzti hori ere da orain dela
oraingoa eta ez dakit zer eta etorriko zaigu datorren astean beste egutegi batetaz baina hori guztia ere bada orain dela 41 urteetako estatutu bat alegia telebistan primera eta uhf eta zuri beltzean zegoeneko estatutua da hori gizarteak aurrera egin du eboluzio bat egon da behar berri batzuk ere sortu dira 41 urteetan alegia behar dugu beste marko juridiko politiko bat bai horiei baina orain berriki datozkigun beharrei erantzutekoa ere eta horretan ere ez daukazue horretan ere ez daukazue inolako asmorik bide hori egiteko guk behar ditugu esan bezala falta diren eskumenak enplegu politiko pasiboen eskumena behar dugu badago legebiltzar honetan adostutako ekimen batzuen artean gure artean eta sozialisten artean non dago hori egutegi bat esan dut non dago egutegi hori
pentsioekin ere aurreko aurrekontuetan gu saiatu ginen baina esan zenuten orain esan duzuen bezala ezin dugu ezer egin alokairu prezioak mugatzeko lege bat ere aurkeztu dugu eta diot hori grebaren beste eskakizunetako bat zelako eta horri ere irizpide negatiboa eman diozue atzo zaintzearen ekimen bat ekarri genuen funts bat eskatzekoa eta horri ere ezezkoa esaten diozue orduan zer dago zer dago ekimen edo eskumen ezetik haratago jaurlaritzaren eta pnvren jarreraren atzean zer dago zergatik ematen da hori
eta guretzat hau dago guretzat hau dago los empresarios vascos piden al pnv moderación en la contrarreforma laboral eta aipatzen da pnvrekin ohikoak diren batzarrak sindikatuekin ez dago batzarrik confebaskekin bai confebaskekin badago badago eta hauek confebask eta hauek publikoki mandatuak ematen dizkizuete badakitelako hori guztia txintxotxintxo bete egiten duzuelako fusio bat egon da fusio bat pnv jaurlaritza eta patronalaren artean are gehiago esango nuke subkontratatu egin duzue zuen politika ekonomikoak subkontratatu esternalizatu egin dituzue eta beraien esku utzi dituzue beraiek diseinatzen dituzte beraiek agintzen dute eta zuek txintxotxintxo bete egiten duzue beraz ezintasunetik harago eskumenetan edo eskumen ezetan ezkutatzen den ezintasunetik harago badago hemen erabaki politiko ideologiko bat badago nahi ez izate bat badago nahi ez izate bat
are gehiago esango nuke ondo datorkizuela eskumenik ez izatea zuen ideologiaren kontra doazen hainbat eta hainbat neurri ez hartzeko zeren nik ulertu nezake esatea ez daukagu eskumenik baina legislatura guzti honetan legislatura guzti honetan dakizuenez egon gara estatus politiko berri baten gaineko eztabaida betean eta eskumenik ez baldin badaukagu eta behar baldin baditugu eskumen horiek nire ustez logikoena litzateke eztabaida horretan marko berri bat eta eskumen berri horiek behar ditugunak aldarrikatzea
baina ez da kasua ez da eajren kasua izan ez dago inolako ekimenik adostu duzuen testu artikulatu edo ez artikulatu horretan ez dago gure quantum konpetentziala hedatuko zabalduko edo handitzeko inolako bokaziorik inolako borondaterik ere ez errenuntzia bat egon da eajren aldetik errenuntzia bat erabakitze eskubideari eta erabakitze eskubidearen inguruan beharbada fokalizatu da eztabaida guztia baina kontua ez da erabakitze eskubiderik ez dagoenik ez dago botere funtsik ez dago berme sistemarik ez dago konpetentzia gehiagorik ez dago gizarte segurantzarik ez lanharremanetarako euskal esparrurik ez dago ezer errenuntziaren legealdia izan da eta uste dugu hori dela larriena badagoela eajren posizioetan eajren adierazpenetan horrelako erabaki politiko bat non berriro diot dirudien ondo datorkizuela guk geuk hemen eskumenik ez izatea greba orokorrean erdigunean jarri diren eskariei aurre egiteko ez dago borondaterik kontua muina politikoa eta ideologikoa delako
eskerrik asko
erantzuteko lehendakari jauna zurea da hitza
eskerrik asko legebiltzaburu andrea
urruzuno jauna hau bai nahastea hau bai nahastea eh bilduk atzo diputatuen kongresuan autonomia estatutua betetzeko eskumenak eta eskuduntzak eskatzeko edo aldarrikatzen legez besteko proposamen bat aurkezten beraz dauzkagu ala ez dauzkagu
begira greba orokorra dela nola egingo die aurre jaurlaritzak herritarren ongizatea bermatzeko ezinbestekoa diren aldarrikapen horiei nire errespetu osoa greba orokorrerako deialdian parte hartu zuten pertsonei errespetu osoa baina errespetu berarekin esan dezaket greba orokorrarekin bat egin ez zuten pertsonak askoz gehiago izan zirela gehiengoa izan zen grebarik egin ez zuena
eta errespetu osoa diot eh bilduren ordezkaritza sozial eta instituzionalari ez dakit ela eta labekin fusionatu egin den legebiltzar honetan betetzen dituzten 18 eserlekuetan islatuta dagoen eh bilduren ordezkaritzari zuek greba orokorra babestu zenuten baina apaltasun pixka bat iradokitzen dizuet gainerakoek hau da legebiltzar honen hiru laurdenek egin zutena errespetatzeko eta aitortzeko gizartearen ordezkaritzaren gehiengo handiak ez zuen grebarekin bat egin ez hitz egin beraz greba orokorraz ez zelako inondik inora orokorra izan